id
stringlengths 17
47
| url
stringlengths 17
329
| source
stringclasses 45
values | license
stringclasses 15
values | date
stringlengths 4
20
⌀ | domain
stringclasses 7
values | author
stringlengths 0
499
| lang
stringclasses 1
value | title
stringlengths 0
653
| text
stringlengths 31
2.52M
|
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
addi-40417e721be6 | https://addi.ehu.es/handle/10810/20085 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2017-01-09 00:00:00 | science | Flores Apraiz, Amaia | eu | Kultur elkarteen funtzio soziohezitzaileen eragina komunitatean. Mikelats kultur elkartea aztergai | 1. ERANSKINA. MIKELTAS KULTUR ELKARTEAK BURUTZEN DITUEN EKINTZAK Mikelatsen berfundazioa eman zenetik, ekintza kulturalak eta kirolekoak hazi egin dira. Ekintzak kulturalak: Santa Ageda: kalejira, txistorrada, berbena... Inauteriak: txokolatada, mozorroen desfileak, diskoteka, umeentzako ekintzak... San Joan: ur-gerra, txokolatada, sua piztea, diskoteka... Patroiaren Jaiak: kontzertuak, berbenak, koadrilen kalejira, alubiada, bertsoak, txapelketak (olinpiadak, partxisa, mus, mahai-futbola, frontenis, playback, tortilla, marmitako...), umeentzako ekintzak, txokolatada, umeentzako askaria, gastronomia (sardinada, paellada...)antzerkiak, buruhandiak... Gabonak: Olentzeroren kalejira, harrera, txokolatada, musika, gaztelu puzgarriak... Kiroletako ekintzak: Bizikletaren egunaren ospatzea. Mendi martxa. Herri-krosa: ekintza solidarioa da. Lortzen den dirua urte bakoitzean lan egiten den fundazioari ematen zaio. 2015ean Pequeropa7 izan zen onuraduna.
Pertsonen korrelazioa Esangura Mikelats beharrezkoa da San Miguelgo identitatea mantentzeko eta ekintzen antolakuntzan boluntario gisa aurkeztu. 0,222** 0,008 Mikelatsen ideologiarekin identifikatzea eta ekintzetan parte hartzea. 0,197* 0,018 Mikelatsek burututako ekintzekin identifikatzea eta ekintzetan parte hartzea. 0,279** 0,001 Ekintzak erraztea parte hartuz eta Mikelatsen ideologiarekin identifikatzea. 0,285** 0,001 Ekintzak erraztea parte hartuz eta Mikelats beharrezkoa da San Miguelgo identitatea mantentzeko. 0,184* 0,028 Mikelatsek burututako ekintzekin identifikatzea eta Mikelats sare sozialetan jarraitzea. 0,281** 0,001 Mikelats sare sozialetan jarraitzea eta Mikelats beharrezkoa da San Miguelgo identitatea mantentzeko. 0,186* 0,026 |
addi-34853eca4c40 | https://addi.ehu.es/handle/10810/20087 | addi | cc-by-sa 4.0 | 2017-01-09 00:00:00 | science | Castresana González, Saida | eu | Lehen hezkuntzako 5. mailako ikasleek dituzten pertzepzioak etorkizuneko ikasketei eta lanbide bokazioei buruzkoak generoaren ikuspuntutik | Sarrera Dakigunez, historian zehar emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak egon dira, azken hauek eskubide gehienak hartuz, eta ondorioz emakumeei hauek ukatuz. Egoera aldatzen joan den arren, desberdintasun hauek oraindik oso nabarmenak dira gure gizartean. Honek eragin handia du ikasleen hainbat alderditan, horietako bat haien etorkizunari buruzko erabakiak hartzearena izanik. Hori saihesteko zenbait alderdi aztertu behar dira: familia, lan-merkatua eta kasu honetan garrantzitsuena, eskola. Aipatutako hiru eragile horiek ezinbesteko garrantzia dute ikaslearen bizitzan, izan ere gizartean bizitzen irakasten dute, eta bertan ikusiko dira genero-estereotipoak, eta honekin batera aurretik aipatutako desberdintasunak. Horrek haien erabakiak estereotipatu gabeak eta eragozpenik gabe hartzeko aukera mugatuko die, eta beraz, berdintasunean bizitzeko aukera. Lan honetan honako hau aztertu nahi izan da: ea Lehen Hezkuntzako ikasleek, 5. mailakoek hain zuzen ere, haien etorkizunera begira nahi duten lanbidea aukeratzeko estereotipatu gabeko aukerak hartzen dituzten. Hau da, ea neskak zein mutilak gizartean dauden genero-estereotipoen menpe dauden edo ez. Horretarako, kontuan izan behar dugu zenbateraino daukaten barneratuta ikusi daitezkeen zenbait genero-estereotipo. Aldi berean, kontuan hartuko da, kasu honetan irakasleek, nola lantzen duten gai hau. Eusko Jaurlaritzako Oinarrizko hezkuntzarako dekretuan, tutoretza eta orientazio arloan aipatzen den moduan, aniztasunaren trataerarako hainbat neurri daude, baina aniztasun hauek batez ere premia berezietan oinarrituta daude; aldiz orientazio ez sexista Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan zentratzen da. Halaber, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Hezkuntza sisteman hezkidetza eta genero indarkeriaren prebentzioa lantzeko plana aztertuz (2013), aipatzen da nola oraindik desberdintasunak egoten jarraitzen diren emakume eta gizonen artean. Batez ere, gizonen ustezko lanbideak (maskulinizatuak omen direnak) gure gizarte patriarkal honetan prestigio handiegia dute emakumeen ustezkoak baino, nahiz eta gero eta emakume gehiago dauden maskulinotzat jo izan ziren ikasketetan, eta horrek aipatutako desberdintasunak sortzen ditu, hala nola,ekonomikoak, gizarte-prestigiokoak.
Aipatutako desberdintasun eta genero estereotipo horiek umeen erabakietan eragin handia izan ditzakete, eta horregatik lan hau egitea erabakitzearen arrazoia. Ikerketa,Txurdinagako ikastola batean 5. mailako ikasleek dituzten pertzepzioak etorkizuneko ikasketa eta lanbide bokazioei buruzkoak antzematea sexuaren arabera, genero analisia egiteko izan da helburu nagusia. 1. Esparru teorikoa eta kontzeptuala: aurrekariak eta egungo egoera Ikerketari ekin baino lehenago, garrantzitsua da hezkidetzari buruzko informazioa eta gaur egun arte egin diren zenbait ikerketa aztertzea, egon den garapenaren irudipena izateko. 1.1. Hezkidetza Lehenik eta behin, beharrezkoa ikusten da hezkidetza zer den definitzea. Mª Luisa Fabraren arabera (1996), hezkidetza neska eta mutilen arteko elkarrekintza sustatzea da generoko estereotipoak, sexuaren araberako diskriminazioak eta desberdintasunak eragiten dituzten baldintzak gainditu eta menderakuntza-ereduaren kontzientzia hartzeko helburuarekin. Hezkidetzaren beste definizio bat honako hau litzateke: La coeducación se entiende como un proceso intencionado de intervención a través del cual se potencia el desarrollo de niños y niñas partiendo de la realidad de dos sexos diferentes y encaminada hacia un desarrollo personal y unas construcciones sociales comunes y no enfrentadas (Alariok eta Anguitak, 1999, 40 or.). Hori esanda, berdintasunak paper garrantzitsua du hezkidetzan, izan ere berdintasuna irakastea, ezinbestekoa da hezkidetza aurrera eramateko. Adibide bezala martxoaren 8an Emakundek aurrera eraman zuen kanpainak gogoratu du azken hamarkadetan gizarteak aurrera egin duela berdintasunerantz, eta aldi berean ohartaraziko du atzera egitearen arriskua dagoela. Izan ere, neskatilek, txikitatik, genero rolak barneratzen dituzte behe-mailako gizakiak izango bailiran hazten ikasten dutelako. Mutikoak, berriz, goi-mailakoak izateko sinesmenean bilakatzen dira. Horretan, eskolak, nahiz eta ez izan instituzio edo erakunde bakarra, jarrerak eta balioak transmititzeko gaitasuna baitu. Hala ere, garrantzitsua da aipatzea hezkidetzaren kontzeptua beste kontzeptu batzuekin nahastu egin dela historian zehar, hala nola, eskola mistoarekin. Eskola mistoa 60ko
hamarkadan sortu zen Hego Euskal Herrian, nahiz eta era orokorrean ez zen ezarri 70. urtera arte. Neskek eta mutilek bereizita ikasten zuten ordura arte. Eskola mistoa sortzerakoan, ordea, ez zuten planteatu ere zer ekar zezakeen neskak eta mutilak espazio fisiko berean elkartzeak (Del Amo, 2009). Gogoratu behar da neskak eta mutilak nahastuta egoteak berez ez dakarrela balioen eta ideien irakaskuntza berdina (Subirats, 1994). Baina, zergatik hezkidetzaren beharra hezkuntza eremuan? Zer dakartza horrelako beharrak asetzeak? Antzinatik, emakumeak eta gizonak rol desberdinak barneratu egin dituzte, eta hemen hezkuntzak paper garrantzitsua izan du, baita gizarteak ere. “Rola”, pertsona bati edo talde bati egokitzen zaion zeregin multzo bat izango litzateke, kultura eta talde jakin batean sartuta (Bartolomé, 1993). Esan behar da, gaur egun aldaketak ikusi daitezkeela rol horietan, baina oraindik lana egin behar da. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoan aldaketa horiek suertatzeko, mugimendu feministek zein pedagogia-berrikuntzako kolektibo desberdinek 1970eko eta 1980eko hamarkadetan hezkidetzaren aldeko mugimenduak aurrera eramaten hasi ziren. Ondoren, 1991 eta 1999 urteen artean, hezkidetzako ekintzen bultzatze eta bilakaera LOGSE izeneko erreformarekin etorri zen, non hainbat ekimen gauzatu ziren irakasleen prestakuntzan (Emakunde, 2005). Hala ere, oraindik lan asko dago egiteko. 1.2 Sexu-genero sistema, estereotipoak eta rolak Sexu-genero sistema ekintza biologikoen eta sozialen arteko bereizketa egiteko balio dizkigun kontzeptuak dira. “Sexu” hitza erabiltzen da ezaugarri biologikoak izendatzeko; “genero” hitza, aldiz, gizarte bakoitzak sexu bakoitzari ematen zaion gizarte eraikuntzari deritzo. Beste alde batetik, Subiratsek (1994), generoak sexu bakoitzari inposatutako arau, jokabide eta itxaropen multzo bat dela dio, eta gainera hierarkia bat sortzen du: maskulinoa femeninoaren gainean. Reizabal, Eldua eta Areizagaren arabera (2015, 17.) “Elementu horiei genero-agindu esaten zaie, eta kulturaren eta une historikoaren araberakoak izaten dira, baita etnia eta klase sozialaren araberakoak”. Beraz, genero-agindu horien arabera, genero-rolak sortzen dira. Genero rol hauek tradizionalki horrela bananduta egon dira: ekoizpen rola gizonentzat eta zaintza rola emakumeentzat. Estereotipoak, aldiz gizartean hedatuta dauden iritzi edo usteak izango dira (motibazioak, ezaugarri fisikoak, adibidez).
Begoña Salasek (1997:34) oso ondo bereizten ditu taula honetan gizarteak erreproduzitzen dituen estereotipo desberdinak: ESTEREOTIPOA MASKULINOA FEMENINOA Gaitasunak: Inteligentzia, indarra, independentzia … Afektibitatea, sentiberatasuna, erantzukizuna… Balioak: Agresibitatea, anbizioa, jauzkortasuna, boterea… Otzantasuna, ulerkortasuna, ahultasuna, samurtasuna… Portaera-ereduak: Estandar maskulinoa, estereotipoa indartzeko (mutilek ez dute negarrik egin behar, gizonezkoek ez baitute halakorik egiten…) Estandar femeninoa, estereotipoa indartzeko (neskatoak ez dira zikindu behar, ez zaitez mari-mutila izan…) Kolore bat: Urdina Arrosa Espazio bat munduan: Esparru publikoa Esparru pribatua Eredu sexual bat: Heterosexuala (rol aktiboa) Heterosexuala (rol pasiboa) Sexu-genero bat: Gizona-maskulinoa Emakumea-femeninoa Funtzio biologiko bat: Ez zaio aitortzen Amatasuna 1.Taula. Gizarteak transmititutako estereotipoak (Salas 1997). Ikasleek nola barneratzen dituzten rol eta estereotipo horiek aztertzea ezinbestekoa da lan honetan burutu den ikerketarekin aurrera jarraitzeko. Hau da , ezagutzeko zer eragina duten haurrengan genero rolek eta estereotipoek etorkizuneko ikasketak eta lanbideak aukeratzerakoan. Horretarako gaur egun mantentzen diren zenbait rol nondik datozen jakitea ere beharrezkoa da, etorkizunean eskolak dituen gaitasunaz eta eraginkortasunaz hori aldatu ahal izateko, baita lantzen ari garen gaian ere, kasu honetan lanbideetara bideratuta. 1.3 Genero estereotipoen jabetzea/barneratzea eta eragina lanbide bokazioetan Hainbat alderdi hartzen dituzte parte prozesu honetan, gehienak eskolan suertatzen direnak. Hala ere, ezin da esan eskola genero estereotipoen jabetzearen arduraduna denik. Izan ere, umeek eskolaratzen direnean, jarrera eta ideia batzuk barneratuta dituzte, sexu bakoitzari dagokionari buruz (Arenas, 2006). Ondoren, eskolan bertan eta kanpoan ikasleek haien familien eta talde berdinen eragina jasotzen jarraitzen dute. Familiak umeen lehenengo etapan ezinbesteko garrantzia du. Izan ere, familia umeek kontaktua izango duten lehenengo instituzioa izango da, eta horrekin batera baloreak eta sinesmenak transmititzen hasiko dira, haien jarrera osatuz. Rubinek, Provenzanok eta Luriak (1974) egindako ikerketa baten arabera, gurasoek modu desberdinean tratatzen
dituzte haien seme-alabei neska edo mutila diren arabera. Horrek esan nahi du txikitatik estereotipatutako jarrerak eta ideiak hasten direla barneratzen (Livier, 2003). Beraz, familian emakumea eta gizona izateak zer esan nahi duen adierazteko ikuspegi estereotipatuak transmititu egiten dira. Umeek ikasten duten gehiengoa asimilazioaren bitartez egiten da. Horregatik, esparru familiarrean eta laboralean emakumearen rola bigarren mailakoa da, honako datu hauetan erakusten denez (García eta al., 2002): Espainian lanaren 2/3 ez dago ordainduta eta %80a emakumeek egiten dute. Etxeko lanak emakumeen %75 egiten dute, gizonek bakarrik %7. Emakume gehienak zerbitzu sektorean egiten dute lan. Datu eta errealitate horiek umearen sozializazio prozesua zehaztu egiten dutenak dira. Horren arabera, umeek normaltzat hartzen dute sexu bakoitzarentzat generoz estereotipatutako honako portaera eta ideia hauek: zientzia, teknologia, kirola eta abarrekoak maskulinotzat jotzen da, eta sentimenduak, laguntza eta etxeko eta zaintza lanak femeninotzat, hau da, emakumearentzat (García eta al., 2002). Honekin amaitzeko, esan daiteke egoeraren arabera aldaketak aurkitu daitezkeela. Adibidez, frogatu egin da amak ordaindutako lan bat izatekotan eta boterearen balantzan desoreka bat egonda, umeen genero identitatea aldatu egiten dela. Beraz, lan egiten duten amen alabak ez dira hain “femeninoak”. Horrenbestez familia horien seme-alabak ez dituzte genero roletan desberdintasunik ikusten. Izan ere biak, aita eta ama, bai kanpoan bai etxean lan egiten dute (Livier, 2003). Tomék eta Ramblak (2001) dioten arabera, genero eta hezkuntzari buruz egindako ikasketei esker, jakinda dago nola sortu, indartu eta erreproduzitzen diren estereotipoak eskolan. Hainbat eragile desberdin aurkitu daitezke eskolan, hala nola, ageriko curriculuma, curriculum ezkutua, espazioa, testu liburuak, irakasle-ikasleen interakzioak, irakasleek ikasleengan dituzten itxaropen ezberdinak sexu-generoaren arabera eta abar. Eskola ezarrita dauden baloreen igorlea edo aldaketen eragilea izan daiteke (Fuenlabradako Udaletxea, 2011). Desberdintasun edo balore horien jarraipena curriculum ezkutuan mantentzen dira (Burn,1996). Horren bitartez, irakasleek rol femenino eta maskulinoen desberdintasunak sustatzen jarraitzen dute.
Burnek (1996) honako sozializazio diferentzialaren prozesu desberdin hauek azaltzen ditu curriculum ezkutua ezartzen dituenak: - Emakume eta gizonen arteko banaketa hezkuntza sisteman, rolen eredu moduan aritzen dena. - Testu liburuak eta material didaktikoak, non estereotipoak erreproduzitzen jarraitzen diren. Beharrezkoa da azpimarratzea testu liburuen garrantzia, izan ere oraindik irudietan genero estereotipoak agertzen direla, eta gehienetan ustezko femeninoarekin eta emakumeekin lotura dituztenak ez direla agertzen erakusten dituzte, eta horien bitartez genero estereotipoak transmititzen dira. Lomasek (1999) hainbat ikerketetan oinarrituz ondorioztatzen du testu liburuek begirada androzentrikoa islatzen jarraitzen dutela. Irakasleen jarrera eta itxaropen desberdinak. Adibidez, ikertzaile feministek frogatu dute mutilek irakasleen aldetik atentzio eta laguntza gehiago jasotzen dituztela. (Arenas, 2006) Aipatutako eragile guztiek lanbidea edo ikasketak aukeratzeko orduan funtsezko ondorioak izango dituzte. Subiratsek (1991) aipatzen duen moduan, curriculum ezkutuaren bitartez ikasleekin izandako jokaeraren arabera, neskak menpeko jarrera bat izango dute, balio gutxiko lanbideak aukeratzera eramango dizkietenak; mutilekin, aldiz, kontrakoa gertatuko litzateke (Livier, 2003). 2. Metodologia Hasieran aipatzen den moduan, atal honetan erabilitako ikerketa-metodologia garatzen da. Bertan azaltzen dira zeintzuk diren helburuak, ikerketa galderak, ikerketa gauzatu den testuingurua, parte-hartzaileak eta ikerketarako erabili den galdetegia.
2.1 Helburuak - 5. mailako ikasleek dituzten pertzepzioak etorkizuneko ikasketei eta lanbide bokazioei buruzkoak antzematea, sexuaren arabera. - 5. mailako ikasleek etorkizunari begira dituzten asmoak lanbideei dagokienez ezagutzea, sexuaren arabera.
2.2. Ikerketa galderak - Ikasleak aisialdian erabiltzen dituzten jostailuak estereotipatuak izaten jarraitzen dira? - Lanbide maskulinoak eta femeninoak egoten jarraitzen dira ikasleen pentsamoldean? - Ikasleen erabakiak lanbideei dagokienez gizonei eta emakumeei egokitutako estereotipoen araberakoak dira? - Etorkizunari begira, bizitza-eredu eta estereotipo tradizionalak irudikatzen dituzte? (neskak ezkonduta eta seme-alabekin, mutilak lanean eta bere neska-bikotea etxean…)
2.3. Ikerketa gauzatu den testuingurua Ikerketa hau, Bilboko Txurdinaga auzoan kokatuta dagoen Ikastola kontzertatu batean gauzatu da. Ikasle talde bitan galdetegi bat pasatu da, ikasleen bokazioei buruzko informazioa jaso eta ondoren emaitzak landu eta ondorioak ateratzeko. Txurdinaga Bilboko auzo bat da, 18.000 biztanle inguru dituena eta hezkuntza eskaintza handia duena. Familien perfilari dagokionez, euskalduna da, euskara maila nahiko altua izanik. Horretaz aparte, familien maila sozioekonomikoa nahiko altua da, ikastolak dituen ezaugarrien arabera. Esan beharra dago etorkinen zenbakia ikastola honetan ez dela oso handia, ikasle gehienak Bilbo bertakoak edo ingurukoak izanik. 2.4 Parte hartzaileak Aztertua izan den laginari dagokionez, ikastolako 2015-2016 urteko 5. mailako bi talde aukeratu dira, 5.b eta 5.d, hain zuzen ere. Sexu aldetik lagina nahiko orekatuta dago, izan ere klaseko ikasle kopurua nahiko handia da, guztira 51 ikasle izanik (28 neska eta 23 mutil). Ikasle hauek D ereduan ikasten dute, hau da, irakasgai guztiak euskaraz lantzen dute honako bost irakasgai hauek izan ezik: Gaztelania, Ingelesa, Art English, Science eta Robotika.
Gurasoen maila eta egoera sozioekonomikoa ezagutu ahal izateko, gurasoen lanbideei buruz galdetu zitzaien.
GURASOEN LANBIDEAK %AMA %AITA Fabriketan 0% 12% Zaintza 6% 2% Garbiketa 4% 0% Irakasleak 8% 4% Osasuna 8% 2% Enpresak 6% 12% Abokatuak 4% 2% Idazkariak 10% 4% Ingeniaria 12% 16% Teknikari 0% 14% Artista 0% 2% Langabezi 8% 2% Bestelakoak 22% 27% 2.Taula: Gurasoen lanbideak. 2. taulan ikusi daitekeen moduan, ikasleen maila sozioekonomikoa nahikoa altua da, izan ere guraso gehienek lan egiten dute eta oso gutxi aurkitzen dira langabezian. Nabarmentzeko da, adibidez ingeniaria arloan, ama eta aiten arteko tartea oso txikia dela. Aldiz, oraindik zaintza eta garbiketa arloan, nahiz eta txikia izan, amen portzentajea (%6 eta %4) oraindik handiagoa dela aitekin konparatuz (%2 eta %0).
1. Lehenengo atal honetan haien bizitzari buruzko galdera laburrak biltzen dira. Baliagarria izan da gaian murgiltzen hasteko eta haien bizitzan eragina duten eragileei buruz hausnartzeko; baita haien maila sozioekonomikoa zein den jakiteko.
5. Zure etxean, nork? Egiten du janaria/Egiten ditu erosketak/… 6. Zein maiztasunekin egiten dituzu ondoko jarduerak?
2. Ataleko galderak euren denbora librean zertan igarotzen duten jakiteko baliagarriak dira, batez ere haien jolasaldian. Galdera horien helburua estereotipatutako jolasak eta jarduerak (maskulinotzat edo femeninotzat jotzen direnak) egiten dituzten jakitea da.
7. Aipa itzazu zure jolas gustukoenak eta ordenatu ordenaren arabera. 8. Norekin jolasten duzu ikastetxean?Mutilekin? Neskekin? 9. Zertara jolasten duzu?
3. Atalaren helburua haien egunerokotasunean estereotipoek zein eragina duten jakitea da. Honekin batera, lanbideei buruz dituzten aurre-ideiak ezagutzeko galdera bat dago. Hori guztia lortzeko, honako lau galdera nagusi hauek planteatu dira:
10 Atsegin dituzu honako ikasgai hauek? Ordenatu 0tik 7ra. 10. galderaren bitartez jakin ahal izan da zeintzuk diren haien ikasgai gustukoenak, eta ea sexuaren arabera desberdintasunak egoten jarraitzen diren ala ez. 11. Lanbide hauetatik zenbatu 0tik 10era. 11. galderarekin, agertzen diren lanbide desberdinen artean zeintzuk diren haien gustukoenak ezagutzea lortu nahi izan da, aldi berean, ea aukeratutako lanbidearekin zer ikusia duten gustukoen duten irakasgaiek. Beste galdera bat (12.) maskulinotzat edo femeninotzat jotzen diren lanbideen aukeraketa izan da, zeintzuk diren haien pertzepzioak lanbideei buruz argi eta garbi ikusteko.
12. Sailkatu hurrengo lanbideak esanez lanbide bakoitza nori dagokion: NESKA, MUTILA edo BIAK Amaitzeko, azkenengo 13. galdera irekiarekin ikasleek etorkizunean haien burua (bizitza-proiektua) nola ikusten duten, batez ere lanbideetan oinarritua, aztertzea bilatu da. 13. Deskribatu zure burua 20 urte barru. 3. Lanaren garapena Behin helburuak, ikerketa-galderak eta ikerketa tresna finkatuta, garrantzitsua da lanaren nondik norakoak azaltzea. Lehenengo pausua marko teorikorako bibliografia bilatzea eta aztertzea izan da. Behin hori eginda, galdetegia sortu da, beti kontuan hartuz zeintzuk diren aukeratutako lanaren helburuak. Jarraitzeko praktikak egiten ari nintzen lekuan, Txurdinagan hain zuzen ere, galdetegi hau gauzatu da. Horretarako, tutorearekin hitz egin ondoren, izan ere Lehen Hezkuntzako koordinatzaile baitzen, eta bi talde desberdinen irakasleekin adostu zen galdetegia egitea. Ez ziren inolako zailtasunak sortu ikerketa egin ahal izateko. Bi talde hauek, aurretik aipatu den moduan, 5.b eta 5.d izan ziren. Bi egun desberdinetan bete zen galdetegia eta ordubete erabili zen galdetegia egiteko. Zertarako zen galdetegia eta banan banan galdera guztiak azaldu zitzaizkien. Jarraian haien kabuz hasi ziren galdetegia egiten. Galdetegiaren galdera guztiak, bat ezik (13.a), itxiak zirenez lortutako datuak era kuantitatiboan aztertu dira. Beste alde batetik, galdera irekiari dagokionez datu kualitatiboak interpretatu dira. Alabaina, teknika kuantitatiboa izango da ikerketa honen prozesu nagusiena. 4. Emaitzak Atal honetan galdetegitik lortutako emaitzak galdera bakoitzaren arabera sailkatuak azaltzen dira. Nahiz eta aztertutako lagina nahiko handia izan, 51 ikasle hain zuzen ere, honek ez du esan nahi lortutako emaitzak jendartearen islapena izan behar duenik. Izan ere alderdi desberdinak kontuan hartu beharko litzateke, hala nola, maila sozioekonomiko desberdinak. Hau argitu eta gero, arestian aipatu den moduan emaitzak atal desberdinetan azalduko dira.
2 .Grafikoa. Neskek gogokoen dituzten lanbideak.
MUTILAK %NESKAri %MUTILAri %BIei Abokatua 0% 9% 91% Medikua 4% 0% 96% Erizaina 17% 13% 70% Dendaria 4% 0% 96% Irakaslea 22% 0% 78% Kirolaria 0% 30% 70% Artista 9% 13% 78% Zientzialaria 4% 35% 61% Arkitekto 0% 39% 61% Suhiltzailea 0% 52% 48% Polizia 0% 39% 61% Ile-apaintzailea 35% 0% 65% Astronauta 0% 52% 48% Pilotua 0% 39% 61% Sukaldari 9% 9% 83% Politikoa 0% 13% 87% Bankaria 13% 0% 87% Informatikoa 0% 30% 70% Ingeniaria 0% 35% 65% 10. Taula. Mutilek sexuaren araberako egokitasunari buruz egindako lanbideen sailkapena. Galdera hori ikasleen iritziak lanbideei buruz dituzten genero estereotipoak jakiteko baliagarria izan da. Bertan ikasleek norekin lotzen duten lanbide bakoitza adierazi da. 9. eta 10. taulek erakusten dutenez, esan beharra dago gehienek, bai neskek bai mutilek, biekin lotzen dituztela lanbide gehienak. Hala ere zenbait emaitza nabarmentzen dira besteengandik. Nesken kasuan, %36ak ile-apaintzailearen lana, emakumearekin bakarrik lotzen dute, eta berdin pentsatzen dute mutilen %35. Bestetik nesken %43, pilotua eta astronautaren lanbideak mutilentzat ikusten dute, baita mutilen %52 eta %39. Amaitzeko, nabarmentzekoa da nola nesken %46 suhiltzailearen lana mutilarentzat ikusten duten, baita mutilen %52. 13. Deskribatu zure burua 20 urte barru, horretarako zure egun arrunt bat kontatu. Galdera honen interpretazioa egiteko, irekia denez, kategoria batzuk sortu dira, ikertzailea eta lan honen zuzendariaren arteko triangeluazioaren bidez adostuta. Hala ere, galdetegiaren hainbat atalek ezin izan dira zifren bidez interpretatu, eta eredu triangeluarra erabili da, hau da, tutorea, gai bereko beste ikaslea eta hiruron artean
interpretatu dira galdera irekien erantzun horiek, ondorioz, atal hori ikerketa kualitatiboa dela agerian utzi nahi izan da. ETORKIZUNA NESKAK MUTILAK LANA -7 artistak izan nahi dira. -3 kirolariak -9 zientziekin erlazionatuko lanetan -2 irakasleak -7 bestelakoak -1 artista izan nahi da. -5 zientzia arloetan egin nahi dute lan -3 militar eta 3 polizia -8 bestelakoak FAMILIA -7 ezkonduta -8 seme-alabekin -8 haiek bakarrik bizi edo lagun batekin -4 ezkonduta -6 seme-alabekin -3 bakarrik -1 neska lagunarekin AISIALDIA (denbora librea, etxekoa ardura, zaintza … ) -Haiek zaintza etxe etxeko lana (3) -2 etxeko zaintza -7 futbolera jolastu ETXEBIZITZA -9 luxuzko etxeak -5 etxe arruntak -9 luxuzko etxeak 11. Taula. Etorkizuna 20 urte pasa ondoren, sexuaren arabera. Haien etorkizunari buruz pentsatzen dutenean, ikus daiteke oso iritzi desberdinak daudela, non estereotipatutako ideiak eta estereotipatu gabeak aurkitu daitezkeen. Adibidez, 9 neska zientziekin erlazionatutako lanbideetan lan egitea gustatuko litzaieke, mutilak baino gehiago. Bestetik, mutilen artean militar eta polizia lanak dira eskaera gehien dauzkatenak. Bestetik, nesken artean 8 erabaki dute bakarrik bizi nahi dutela, mutilen artean aldiz, bakarrik 3. Etxeko lanari dagokionez, nahiz eta oso gutxi izan ( 3 neska bakarrik) haien burua etxeko lanak eta umeak zaintzen ikusten dute, mutilen aldetik bakarrik 2 aipatzen dute.
5. Ondorioak Ondorioetan zentratuz, galdetegian erantzundakoa behin aztertuta, planteatutako helburuen eta ikerketa galderen arabera, zenbait ondorio atera daitezke. Hasteko planteatutako ikerketa galderen bitartez, ondorio desberdinak aztertzen dira. - Ikasleak aisialdian erabiltzen dituzten jostailuak estereotipatuak izaten jarraitzen dira? Galdetegiaren bigarren atalean ikusi ahal izan den moduan, ikasleek oraindik estereotipatutako jolasetara jotzen dute. Mutilen kasuan gehienak kirolean baino ez dira aritzen, neskek aldiz, aukeratutako jolas eta jostailuetan aniztasun handiagoa erakusten dute. Estereotipatutako jolasek, aisialdian taldeen antolakuntzak (mistoa ala segregatua) eta jarrerek neska eta mutilen arteko segregazioa egoten jarraitzen dela erakusten dute. Hau da, neska eta mutil gehienak haien berdinekin jolasten dute: neskak neskekin eta mutilak mutilekin. Horrek ikaragarrizko eragina izan daiteke haien identitatea eraikitzeko orduan, izan ere rolak eta estereotipoak barneratzen hasi daitezke.
- Lanbide maskulinoak eta femeninoak ikasleen pentsamoldean egoten jarraitzen dira? Lanbide guztiak pertsona guztientzako izan beharko litzateke. Hau da, ez litzateke neskentzako eta mutilentzako lanbideen arteko bereizketa egin behar. Hori kontuan izanik, jakin nahi izan da ea ikasleek horrela pentsatzen jarraitzen duten edo ez.
Ikasleen emaitzak kontuan hartuz, esan behar da erantzunak nahiko positiboak izan direla. Izan ere, lanbide gehienak bi sexuekin erlazionatzen dituzte. Hala ere, badaude salbuespen batzuk. Adibidez, bai nesken eta bai mutilen portzentaje handia ileapaintzailearen lana neskarekin lotzen dute, eta pilotu, astronauta eta suhiltzailearena aldiz, mutilekin. Esan beharra dago, neska gehiagok identifikatzen duela lanbideak bi sexuekin, eta ez bakar batekin.
Desberdintasun horiek marko teorikoan aipatutako asimilazioaren bitartez transmititu ahal izan dira (García eta al., 2002), hau da, etxean zein gizartean ikusten dituzten jarrera eta irudien bitartez. Hala ere, aipatutako azken datu hauek erakusten dute nesken
kasuan, gizartean egon daitezkeen estereotipoak eragin gutxiagoa dituztela mutilekin konparatuz.
- Ikasleen erabakiak lanbideei dagokienez gizonei eta emakumeei egokitutako estereotipoen araberakoak dira? Esan beharra dago galdera honi erantzuten duten emaitzak oso desberdinak izan direla. Alde batetik, gustuaren arabera aukeratutako irakasgaiei dagokionez, esan behar da irudi oso estereotipatuta erakutsi dutela. Nesken kasuan, arte hezkuntza izango litzateke haien gustukoen irakasgaia, eta mutilena aldiz, gorputz hezkuntza. Horrek etxean bai eskolan nagusiengandik jasotzen duten tratuaren ondorioa izan daiteke, baita gizartean sortzen diren aurreiritzien eraginez, bereziki hedabideen bidez. Adibidez, neskek gorputz hezkuntzarako erakusten ez duten lehentasun horrek honako aurreiritzi hauen araberakoak izan daitezke: mutilak neskak baino hobeak dira indartsuagoak direlako edo neskak ahulak direlako. Halaber, lanbideetan adierazitako gustuak oso desberdinak izan dira. Nesken %50ak adierazi du kirolaria izatea gustuko dutela. Hala ere zenbait estereotipo agertzen jarraitzen dira, hala nola neskek irakaslearen lana aukeratu dute eta mutilek aldiz, kirolarekin eta segurtasun-indarretako arlokoekin lotura duten lanbideak (polizia, militarra) aukeratu dituzte.
- Etorkizunari begira, bizitza- eredu eta estereotipo tradizionalak irudikatzen dituzte? (neskak ezkonduta eta seme-alabekin, mutilak lanean eta bere neskabikotea etxean … ) Esan beharra dago atera diren emaitzak nahiko deigarriak izan direla, izan ere espero ziren emaitzak baino askoz desberdinak izan dira. Alde batetik, 9 neskek (32%) zientziekin lotutako lanbideak aukeratu dituzte, kopuru hori mutilena baino handiagoa. Hauxe nahiko nabarmena izan daiteke beste ikerketa batzuekin konparatzen baditugu (Elhuyar, 2012). Horrek esan nahi du aldaketak gertatzen ari direla. Hala ere, nahiz eta orain interesa erakutsi, denbora aurrera joan ahala interes hau galdu egiten da, DBHtik aurrera hain zuzen ere (Nuño, 2012). Etxeko lana eta zaintzari dagokionez, nahiz eta gutxik izan, neskek bere burua etxeko lanetan eta zaintzaren arduran ikusten dituzte haien buruak.
Helburuei dagokienez honako ondorio hauek atera daitezke:
Lehengo helburu nagusiari dagokionez, 5. mailako ikasleek dituzten pertzepzioak etorkizuneko ikasketei eta lanbide bokazioei buruzkoak antzematea izan da, sexuaren arabera. Datu guztiak kontuan hartuta, ikusi daiteke nola oraindik umeek gizarteak transmititutako genero rol eta estereotipoak barneratzen dituzten, maskulinotzat eta femeninotzat jotzen diren lanbideak aukeratuz.
Bigarren helburuari dagokionez, 5. mailako ikasleek etorkizunari begira dituzten asmoak lanbideei dagokienez ezagutzea, argi geratu da aldaketak ikusten direla, eta honek esan nahi du pixkanaka-pixkanaka ikasleek estereotipoetatik urruntzen ari direla, bakoitzak bere erabakiak hartuz kontuan izan barik lanbideak edo ekintzak tradizionalki maskulinoak edo femeninoak izan diren.
Amaitzeko argi geratzen da oraindik aldaketak egin behar direla eta horrenbestez bide luzea geratzen dela ematen diren aldeekin amaitzeko eta ikasleek estereotipatu gabeko aukerak egin ahal izateko.
6. Ikerketaren ahultasunak eta hobetzeko proposamenak Lehenengoz eta behin esan behar da egindako ikerketa honek jendartean egon ahal diren arazoak edo errealitatea ez dituela zehazki erakusten. Izan ere, zenbait ahultasun aurkitu daitezke, hala nola, eskola bakar batean egitea. Ondo egongo litzateke eskola desberdinetan ikerketa gauzatzea, izan ere aukeratutako ikastolaren maila sozioekonomikoa beste batzuekin konparatuz, agian emaitzak desberdinak izango dira.
Beste alde batetik, ikusi ahal izan den moduan, galdetegia hobetzeko eta ondorioz emaitzak hobeto interpretatzeko, egokia izango zen galdera ireki gehiago proposatzea. Horrela, emaitzak hain deskriptiboak izan ordez, arrazoi gehiago aurkitu ahal izango ziren proposatutako galderei. Ondo legoke ere, ikerketa osatzea metodologia kualitatiboekin, hala nola, eztabaida-taldeak edo elkarrizketak.
7. Hezkidetza sustatzeko zenbait proposamen Irakaskuntzari dagokionez, zenbait hobekuntza beharrezkoak direla agerian geratu da. Hasteko irakasleei kontzientziatu beharra dago. Askotan, irakasleek berdintasunean hezten dutenaren ideia buruan sartuta daukate, baina gehienetan ez da horrela. Horregatik, egin behar den lehenengo gauza irakasleei hezkidetzari buruzko informazioa eskaintzea da, Eusko Jaurlaritzak (2013) sortu zuen Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Planaren bitartez.
Amaitzeko, irakasleek hori aplikatzeko unitate didaktiko edo ikasleei gai hori proiektuen bidez burutzeko aukera ematea ondo egongo litzateke. Horretarako, interneten bertan adituen lanak aurkitu daitezke oinarritzat hartzeko eta Emakundeko baliabideak ere interesgarriak dira, izan ere hezkidetzarako proposamenak aurkezten dituzte. Modu honetan berdintasunean hezteko eta hazteko helburua lortzeko ateak irekiko dira, estereotipoz beteta dagoen gizartea pixkanaka-pixkanaka apurtuz joateko, eta azkenean ikasleek sexismo gabeko aukerak hartu ahal izateko.
6. Zein maiztasunekin egiten dituzu ondoko jarduerak?
Etxe-tresnak, jostailu elektronikoak, irratia eta abar konpondu
Ohea egin
Xurgatzailea edo erratza erabili
Ume txikiak zaindu
Etxeko hondakinak gaika sailkatu eta dagokien zakarrontzian bota
9. Zertara jolasten duzu?
10. Atsegin dituzu honako ikasgai hauek? Ordena itzazu 0tik 7ra. 0k esan nahi du ez duzula batere gustuko eta 7ak oso gustuko duzula.
a. Arte hezkuntza b. Gorputz hezkuntza c. Hizkuntzak: Euskara d. Hizkuntzak: Gaztelania e. Hizkuntzak: Atzerriko hizkuntza (ingelesa) f. Matematika g. Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen ezaguera (science)
Zientzialaria
Suhiltzailea
Ile-apaintzailea
Politikoa
Informatikoa
Hauetaz aparte, zein beste lanbide ezagutzen dituzu? Aipa itzazu eta esan norekin lotzen dituzun. LANBIDEA NESKA MUTILA BIAK |
addi-28ac87ccf53c | https://addi.ehu.es/handle/10810/20088 | addi | cc-by-sa 4.0 | 2017-01-09 00:00:00 | science | Urtiaga Gil, Ainhoa | eu | Lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleen aurreideiak etorkizuneko ikasketei eta lanbide bokazioei buruz generoaren ikuspuntutik | Lehen Hezkuntzako Gradua 2015/2016 ikasturtea
Leioa, 2016ko maiatzaren 30ean
Lan honek, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek dituzten aurreideiak etorkizuneko ikasketei eta lanbide bokazioei buruzkoak ezagutu eta aztertzea generoaren ikuspuntutik izan du helburu nagusia. Honetaz gain, gai horien inguruan dituzten genero estereotipoak identifikatzea eta horiek apurtzeko zenbait proposamen egitea. Bi ikerketa tresna erabili dira, galdera sorta bat eta eztabaida-taldeak egiteko saioak sortu dira. Bertan ateratako emaitzen interpretazioetatik ondorioztatu daiteke aztertutako taldean aurkitu dela genero-estereotipoen presentzia ikasketei zein lanbideei dagokienez.
Lan bokazioak, ikasketak, generoa, lehen hezkuntza, aurreideak
Hezkidetzari buruzko ikerketak agerian jarri duenez Lehen hezkuntzako 3. zikloko ikasleen etorkizuneko ikasketei buruzko aurreideiak genero-estereotipoz kutsatuta izaten hasten dira adin horietan. Hori dela eta, lan honen xedea da Lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleek dituzten aurreideiak/ pertzepzioa etorkizuneko ikasketei eta lanbide bokazioei buruzkoak ezagutu eta aztertzea generoaren ikuspuntutik. Horretarako, ikerketa tresna mota bi gauzatu dira, horietako bakoitzaren azalpena emanez eta egindako ikerketen emaitzen arteko konparaketa eginez. Horrez gain, ikerketen emaitzak oinarri hartuta, proposamen bat luzatzen da. Gai hau, XXI. mendean, oraindik ere, gure gizartean, generoen arteko desberdintasuna nagusi delako aukeratu dut batik bat. Nahiz eta aurrera pausu garrantzitsuak eman diren berdintasunaren alde, desberdintasun ugari ikusten jarraitzen da, esaterako, familietan, hezkuntzan, lanean eta komunikabideetan. Baina, genero desberdintasun horiekin barneratuta pertsonak ez dira jaiotzen, ordea, manipulatu edo aldatu egiten ditu gizarteak. Manipulazio hori, hezkuntzan, literaturan, familian, hizkuntzan eta komunikabideetan ematen da, besteak beste. Horregatik, gizarte isla hori lehen hezkuntzako ikasgeletako haurrengan duen eragina jakitea interesgarria iruditzen zait. Modu horretan, etorkizunean, gure ikasgeletan proposamenak, zein esku-hartzeak plazaratu ahalko ditugu, gizarteak sortzen duen desberdintasun horri buelta ematen saiatuz. Esan bezala, gure gizartea den bezalakoa izanda, aurreikus daiteke, ikerketa xume honetan parte hartzen duten ikasleei buruzko emaitzak ere ikuspegi hori izango duela, hau da, sexu-generoen arteko desberdintasunak nabariak izango direla.
1. Esparru teorikoa eta kontzeptuala: aurrekariak eta egungo egoera.
1.1. Emakumeen egoera gaur egun: Hasteko, munduan zehar emakumean egoera zein den azaltzen da.
1.1.1. Emakumea eta gizona familian Gaur egun, familietako ama asko lan-merkatuan daude, hala ere, mundu osoan zehar umeak hezteko erantzukizuna emakumeari egokitzen zaio oraindik. Gainera, emakumeek, etxeetan eta gizartean egiten dituzten ordaindu gabeko lanak aitortuagoak izaten hasiak dira. Horrez gain, seme-alabak dituzten eta bikoterik gabeko emakumeak, hots, guraso bakarreko familiak, gehienetan, ekonomikoki egoera txarragoan daude (Naciones Unidas, 2001).
1.1.2. Hezkuntza Mundu mailan, zenbait herrialdetako nekazal-guneetan, nesken eskolaratzea txikiagoa da eta mutilek neskek baino ikaskuntzan urte gehiago iraungitzen dute oraindik ere. Hala ere, aipatu beharra dago, emakumeen analfabetismoa jaitsi egin dela. Hezkuntzarekin jarraituz, baina kasu honetan langileei dagokionez, goi-mailako jardueretan, emakumeak eskas ordezkatuta daude, nahiz eta lehen eta bigarren hezkuntzan emakumeen presentzia gizonena baino nabariagoa den (Naciones Unidas, 2001).
1.1.3. Teknologia berriak eta komunikabideak Teknologia berriek erronka berriak dakartzate. Aldaketa horiek, erabileran eta informazioaren edukian eragina izango dute. Telebista, irrati, prentsa eta beste komunikazio motetan oso gutxitan dira emakumeak berrien protagonista. Horrez gain, emakumeen intereseko gaiak (emakumeen osasuna eta lana eta emakumeenganako indarkeria) ez dira, apenas, landuak izaten (Naciones Unidas, 2001). Publizitatean ere, emakumeen eta gizonen irudi estereotipatua agertzen da; horrez gain, emakumearen edertasun idealizatua erakusten dute. Horren harira, publizitatean, emakumeen irudia beti erabiliak izan dira bi dimentsiotan nagusiki; batetik, etxeko andrea edo ama bezala eta beste alde batetik, objektu sexual gisa, hau da, xarmangarri, eraginkor eta etxeko zerbitzari bezala. Gainera, sarritan, gizonaren osagarri gisa agertzen dira, horretarako bere maitale, sari, apaingarri… bezala agertuz (García Fernández eta García Reyes, 2004).
dituzte, baina, horiek segurtasun falta, prestakuntza falta eta diru-sarrera eskasekoak izaten dira. Nahiz eta lan munduan emakumearen presentzia asko handitu den, oso zaila da lana, familiako erantzukizunekin uztartzea. Langabeziak, emakumeei eragiten die, bereziki gazteei eta gizonen langabezia baino denbora luzeagokoak izaten dira. Emakumeak, oraindik ere, lan munduan, behe mailako postuak eta okupazio mugatuak betetzen dituzte; autoritate eskaseko edo bat ere autoritaterik gabeko lan postuak izaten dituzte eta horrez gain, gizonek baino soldata txikiagoak jasotzen dituzte (Naciones Unidas, 2001). Soldataren harira, esate baterako, Instituto Nacional de Estadistikak delakoak 2016an publikatutako datuetan ikusi daiteke nola Espainian, 2013an, lanaldi osoari dagokionez, emakumearen soldata, orduko 13, 9 eurokoa zela eta gizonarena 16,1 eurokoa. Eurostaten arabera, Europan, 2007an, 100 emakumetik, 86 emakume zerbitzuen sektorean kokatzen dira, 11 industrian eta hiru bakarrik, nekazaritzan. Gizonen kasuan, 100 gizonetik, 71 gizon zerbitzuen sektorean kokatzen dira, 27 industrian eta bi nekazaritzan. Lanbide desberdinen eremuan sakonduz, emakumea, gehien bat, gizarte zerbitzuko lanbideetan, osasun arloko lanbideetan, txikizkako merkataritzan eta enpresenganako zerbitzu arloko lanbideetan kokatzen direla ikusi daiteke. Gizonen kasuan, eraikuntza, administrazio publikoa, txikizkako merkataritza eta enpresenganako zerbitzu arloko lanbideak gailentzen dira.
1.1.5. Giza eskubideak eta politika arloko erabakiak Estatu gehienek, Nazio Batuek (Naciones Unidas, 2001) emakumearenganako diskriminazioen inguruko ezabapen hitzarmena berretsi dute. Hitzarmen hori, hainbat estatuk onartutako tresna bat da, zeinek emakumeenganako betebehar batzuetara konprometitzen dituen. Bertan, gobernuek bete beharreko eskubide eta askatasun minimo batzuk ezartzen dira (Naciones Unidas, 2001). Tratu txarrak eta bortxaketak, neskak diren ume eta emakume askorengan eragiten du mundu osoan zehar. Nahiz eta generoen berdintasunerako deialdi asko egin izan diren, emakumeen errepresentazioa gobernuetan, alderdi politikoetan eta Nazio Batuetan ez da orekatua (Naciones Unidas, 2001).
1.2. Estereotipoak eta Rolak Gaur egungo haurrei, hezkuntza sexistak eragindako giza diferentziak (biologikoak ez direnak), desberdintasun naturalak izango bailiran atxikitzen zaizkie; eta hor dago errakuntza. Estereotipoak, modak, legeak eta ohiturak baldintzatzen ditu. Sexua ez bezala, generoa ikasi egiten da, hezia izan daiteke, baita aldatua eta manipulatua izan ere. (Sánchez Corralejo eta Sánchez Garrido, 2008). Gizartean, generoen desberdintasuneko manipulazioa zein, heziketa, arlo desberdinetan eman daiteke; hezkuntzan, literaturan, familian, hizkuntzan eta komunikabidean, esate baterako.
1.2.1 Familia Esan bezala, familia oso garrantzitsua da baloreen transmisioan, eta horiek, familien itxaropenengatik, haurrak tratatzeko moduagatik eta gurasoen arteko harremanagatik transmititzen dira batez ere. Jaio aurretik, familiek balore horien transmisioari ekiten diote. Familiak heziketa diferentzialerako prestatzen dira umearen sexuaren arabera, esaterako, logelaren prestakuntzan; hau kolore batekoa edo bestekoa izango da eta apaingarri batzuk edo beste batzuk izango ditu. Jostailuak ere desberdinak izango dira sexuaren arabera. Lehengo objektua erosten denetik, haurraren genero identitatea finkatzen ari da. Bestetik, haurrak tratatzeko moduan desberdintasuna topatzen da. Harremana desberdina izaten da neskarekiko zein mutilarekiko, gauza desberdinak baloratzen zaizkie, erabiltzen den hizkuntza ere desberdina da, batarenganako itxaropena bestearenganako desberdina da... Horrek, neskek etxea eta familia zaindu behar dutela, mutilek baino denbora libre gutxiago izan behar dutela eta familiaren zaintzak proiektu pertsonalak baino garrantzi gehiago duenaren ideia barneratzea eragiten du. Izan ere, haurtzaroan pertsonalitatearen eraikuntza funtsezkoa gauzatuz doa. Neskatilek, txikitatik, genero rolak barneratzen dituzte eta behe-mailako gizakiak izango bailiran hazten ikasten dutelako. Mutikoak, berriz, goi-mailakoak izateko sinesmenean bilakatzen dira1 (Nuño, 2016). Azkenik, kontuan hartu beharra dago, umeek etxean ikusten dutena imitatzen dutela. Etxean ikusten diren harremanak, rolak, irudiak... erreproduzitzen dituzte, modu horretan ustezko heziketa naturala gauzatuz, non, sexu bakoitzerako inposatutako rolak barneratzen dituzten (Alfonso eta Aguado, 2012).
1.2.2. Hedabideak Beste faktore garrantzitsu bat komunikabideak dira. Iragarki eta programen bidez sexu bakoitzerako rolak transmititzen dituzte eta haurrak inkontzienteki barneratzen dituzte, haien jarreran modu naturalean txertatuz. Komunikabideetako bereizgarri garrantzitsuenetakoak hurrengoak dira: botere karguetan ez da emakumearen presentzia handirik agertzen, tradizionalki gizonen lanbideak izandakoetan ez da emakumerik ageri eta etxeko lana emakumearen esku agertzen da (Acuña, 2007).
1.2.4. Hizkuntza Hizkuntzak ere paper garrantzitsu bat jokatzen du. Gizarte bakoitzak bere baloreak eta arauak ditu. Horiek transmititzeko bide desberdinak erabiltzen dira, garrantzitsuenetarikoa hizkuntza izanik. Hizkuntzak dituen kontzeptu, zein gramatika arauen bidez baloreak transmititzen dira, eta hauen bidez sexismoa ere adierazi daiteke, esate baterako, hizkuntza erabilera sexista egiten denean, maskulinoa erabiliz bi sexuetara erreferentzia egin nahi denean. Horrek, emakumea ezkutatzea eragiten du, baita gutxiestea ere. Horiek, haurrak oso txikiak direnetik, hezkuntzaren bitartez, transmititzen eta barneratzen dira, inkontzienteki bada ere. Gaztelania hizkuntzari dagokionez, egiten diren akats garrantzitsuenen artean, aurretik esan bezala, emakume zein gizonari erreferentzia egiterako orduan erabiltzen den genero gramatikal maskulinoa daukagu. Beste alde batetik, gizona, beti, aurkeztua izaten da erreferentzia eta ekintza subjektu gisa eta emakumea menpeko delarik. Azkenik, emakumezkoaren generoari esleitzen zaizkion baloreak eta jarrerak deskalifikatzeko erabiltzen dira, adibidez, “Emakume bat bezala negar egiten du eta ez da kapaza izan gizon bat bezala defenditzeko” (Alfonso eta Aguado, 2012).
1.3. Orientazioa eskolan Hori guztia horrela izanda, arlo guzti horietan aldaketa bat egotearen garrantzia azpimarratzeaz gain, beharrezkoa da azpimarratzea, hezkuntzak paper garrantzitsu bat jokatzen duela baloreen transmisioan eta rol identitateen aldaketan. Izan ere, eskola haurtzaroaren eta nerabezaroaren, hezkuntza eragile garrantzitsuenetako da. Hala ere, eskolako heziketa ez sexistak, familiaren, gizartearen eta komunikabideen parte hartzea eskatzen du. Baterako hezkuntzak, besteak beste, hurrengo hauek izan beharko lituzke kontuan Alfonso eta Aguadoren (2012, 14) arabera: Inor bereizten ez diren jokoak eta dinamikak sustatu, paper aldaketa praktikatuz. Haurrei erakutsi jostailu guztiak erabiltzen, generoan pentsatu gabe. Irakasleak trebatu, eskolan, sexismoaren kontra lan egiteko. Gurasoei zuzendutako berdintasunerako tailerrak sustatu. Gustuko dituzten ikasketak edo lanbideak aukeratzeko, haurrak estimulatu. Eskolako material guztietan, genero ikuspegia txertatu.
Bestaldetik, honi gehitu behar zaio Espín Lópezek eta Rodríguez Morenok (1996, 28) proposatzen dutena: “Rolen urratze” kasuei babesa eta sustapena. Hezkuntza ikastegiko funtzionamenduaren aztertzea, sexismoa ezabatzeko, bai esparru kognitibo zein esparru afektibo eta jarrerazkoan.
2. Metodologia Atal honetan, datuak biltzeko eta aztertzeko erabilitako prozedura azaltzen da. Horren barruan, ikerketaren helburuak, ikerketa gauzatu den testuingurua, ikerketan parte hartu dutenak eta datuak biltzeko erabili den prozesua, hipotesiekin batera aurkezten dira.
2.1. Helburuak 1- 6. mailako ikasle talde batek dituen aurreideiak/ pertzepzioa etorkizuneko ikasketei eta lanbide bokazioei buruzkoak antzematea, sexuaren arabera. 2- 6. mailako ikasle horiek etorkizuneko ikasketen lanbide bokazioen inguruan dituzten pertzepzioak, egungo genero estereotipo eta genero rolekin bat datozen edo ez ikustea.
3- 6 mailako ikasle horiek etorkizuneko ikasketei eta lanbide bokazioei buruz dituzten aurreideietan agerian dauden genero estereotipoak gutxitzeko zenbait proposamen egitea.
2.2. Hipotesiak H1. Ikasgaiei dagokienez nesken artean gustukoen ikasgaia Arte Hezkuntza da, mutilen artean, ordea, Gorputz Hezkuntza, beraz lanbideei dagokienez mutilek kirolarekin zerikusia duten lanbideak dituzte gustukoago eta neskek arlo artistikokoak. H2. Mutilek besteen zaintza, heziketa eta estetika biltzen dituzten lanbideak ez dituzte gustuko, neskek, ordea, kirolarekin zerikusia dutenak. H3. 20 urte barru, bai neskek bai mutilek haien burua, beste sexuko bikote batekin batera ikusten dute. Gainera, neska gehienek haien seme alaben zaintzaren arduradun eta etxeko andre bezala ikusten dute haien burua, mutilek, ordea, astean zehar, aisia eta lagunekin egoteko denbora izango dutela ikusten dute haien burua, neska laguna zein emaztea, etxeko eta zaintza lanez arduratuko litzatekeelako. H4. Neskak, etxeko lan eta beste pertsonen zaintzarekin lotutako jarduerak askotan edo noizbehinka burutzen dituzte, mutilek, ordea, ez dituzte jarduera horiek inoiz egiten.
2.3. Ikerketa gauzatu den testuingurua Ikerketa Txurdinaga auzoko ikastola batean gauzatu da. Txurdinaga Bilboko auzo bat da, 18.000 biztanle ingurukoa, hala ere, orokorrean, ikastolan matrikulatutako ikasleak, Santutxu, Begoña, Otxarkoaga eta Txurdinaga auzokoak izaten dira. Ikasle kopuru anitzeko ikastola da. Gainera, ikastola, D eredukoa eta izaera kontzertatukoa da, beraz esan liteke, euskara giroko ikastola bat dela, hori bera bultzatzen duena, bizkaiera oinarri hartuta, eta euskal kultura suspertzen duena. Horri gehitu behar zaio, bertara hurreratzen diren familien profila euskalduna dela eta ez dagoela etorkin askorik. Ikastolak duen beste helburuetako bat, Kristau gizatasunaren barruan ikasleak heztea da. Maila sozio-ekonomikoari dagokionez, ikastolako ikasleen familiek, orokorrean, maila sozioekonomiko ertaina dute.
2.4. Ikerketaren parte-hartzaileak Ikerketa hau, 6. mailako 20 ikasle talde batean eginda dago. Aipatu beharra dago, gela honetako ohiko ikasle kopurua 24 dela, baina ikerketa egiten hasteko unean 20 ikasle bakarrik zeudenez, horiekin aurrera jarraitzea erabaki zen. Parte-hartzaileen %50-a neskak dira eta beste %50-a mutilak. Hala ere, aipatu beharra dago, ikasleen artean, 20 ama eta 18 aita hartu direla kontuan, izan ere, ikasle batek ez du aitarik eta besteak ez du harremanik bere aitarekin. Ikastolako familien maila sozio-ekonomikoa, aukeratutako laginaren kasuan mantendu egiten da, hau da, maila sozio-ekonomiko ertainekoak dira. Hori jakiteko, ikasleei, gurasoen lanbideei eta ikasketei buruz galdetu zitzaien eta honako hauek dira gurasoen lanbideen datuak sexuaren arabera:
GUZTIRA 20 18 2. Taula. Gurasoen ikasketak sexuaren arabera 2.taulan ikusi daitekeenez, emakumeak dira nagusi unibertsitate ikasketak dituztenak. Gizonen artean ordea, gehiengoak, goi mailako, zein erdi mailako ikasketak burutu dituzte. Unibertsitateko ikasketetan, emakumea zein gizonaren kasuan, aukera nahiko anitza da. Gizonen artean goi mailako eta erdi mailako ikasketetan, elektrikari/iturgin/mekanika, gailentzen dira.
2.5. Ikerketa diseinua Ikerketa deskriptiboa izan da, izan ere, populazio/talde baten jarduera edo ezaugarriak deskribatzea bilatu da. Erabilitako metodologia mistoa izan da; kuantitatiboa, galdera itxi sorta bat eta kualitatiboa, galdera irekiak, eta eztabaida taldeak. Ikerketaren diseinuari dagokionez, honako dimentsio hauek aukeratu dira sexu aldagaiaren arabera aztertzeko: 1- LHko 6. mailako ikasleen oinarrizko datuak eta euren gurasoen lanbide eta ikasketa maila. 2- LHko 6. mailako ikasleen lanbiderik gustukoenak eta desatseginenak.
3- LHko 6. mailako ikasleek, ikastolako ikasgai guztiekiko duten gustua. 4- LHko 6. mailako ikasleek, egunerokotasunean burutzen dituzten jardueren berri izatea. 5-LHko 5. mailako ikasleek etorkizunari begira dituzten nahiak edota asmoak ikasketa eta lanbideei dagokienez, generoaren ikuspegitik.
2.6. Ikerketa tresnak Ikerketa bi fasetan gauzatu da. Lehenik eta behin, galdera sorta bat diseinatu da. Galdera sorta (1.eranskina) horretan, ikasleek ez zekiten generoaren ikuspegitik ikertuak zirela, modu horretan haien erantzuna ez izatea ezeren baldintzapean egotea bilatu da. Galdera sorta horretan galdera edo ariketa desberdinak proposatzen dira, galdera batzuk irekiak (marrazki bat egin, idazmentxo bat…) eta besteak itxiagoak izan dira (gurasoen lanbidea, ikasketak, ikasgaiak gustuaren arabera sailkatzea…). Hasteko, haien egoera sozio-ekonomikoa eta sexuaren araberako gurasoen ikasketa maila jakiteko asmoarekin, bi galdera proposatzen dira. Gurasoen/ tutoreen lanbideak Gurasoen ikasketak Ondorengo galderak ikasleengan zentratzen dira eta ildo beretik jarraituz, hau da, generoaren ikuspegia oinarritzat hartuz, gaur egun dituzten ikasgaiak zenbaki bidez baloratzea eskatzen zaie, gustu pertsonalaren arabera. Gero, lanaren helburuetako bat oinarri hartuta, haien etorkizuneko lanbideen inguruan galdetzen zaie. Zein lanbide izan nahi dut nagusitzen naizenean? Galdera honetan, hiru gustukoenak eta hiru desatseginenak aukeratu behar dituzte. Ostean, besteak beste, ikasleek etorkizuneko, lanbideei, etxeko lanei eta familiari ematen dieten garrantzia eta horren inguruan dituzten aurre ideiak jakiteko asmoz, 20 urte barru haien egun arrunt bat deskribatzea proposatzen zaie, irudi batekin batera. Fase honekin amaitzeko, zein maiztasunekin egiten dituzten eguneroko jarduera batzuk galdetzen zaie, jarduera horiek ustezko genero estereotipoekin lotzen direnak dira, genero ikuspegitik aztertzeko asmoarekin.
Bigarren fasea, eztabaida taldeen bidezko metodologia kualitatiboa erabiliz burutu da. Eztabaidataldeen estrategiari esker, aktoreen iritzi, balorazio eta jarrerak ezagutu daitezke. Talde hauek, bereziki baliotsuak gertatzen dira: kontrajarriak diren pertzepzio eta jarrerak alderatzeko hauei buruzko azterketa, eztabaida eta hausnarketa bultzatzeko beste modu batean nekez aurkituko ziren iritzi, uste, estereotipo edo diskriminazio jarrerak agerian uzteko. Jarraitutako prozedura eztabaida taldeak antolatzeko honako hau izan da: ikasleak klasetik atera egin dira, 3 taldetan banaturik. Talde bat, neskek soilik osatu dute, bestea mutilek bakarrik eta azken taldea, mistoa. Aipatu beharra dago, taldeak lehenengo galdetegian lortutako emaitzen arabera sortu direla. Talde mistoa sortzeko, genero aldetik lanbide estereotipatuenak aukeratutako mutilak eta lanbide estereotipatuetatik gehien aldentzen diren neskak batu dira, ondoren, gelditzen diren neskak talde bat sortzen dutelarik eta gainerako mutilek beste bat. Taldekatze horien bidez, erantzun eta eztabaida mota desberdinak bilatzen dira. Fikziodun hiri bat eraikitzea proposatu zaie, horretarako horma-irudi bat (2. eranskina) aurkezten zaielarik. Horma-irudi horretan, hiri baten egon ohi diren espazio/zerbitzu desberdinak agertzen dira, esaterako, ile apaindegia, supermerkatua, taberna, ospitalea … Horrekin batera, hiri horretan aurkitu daitezkeen hainbat lanbideren zerrenda (3. eranskina) proposatu zaie. Lanbideen aukeraketa hainbat irizpideren arabera gauzatu da. Hasteko, sektore desberdinetako lanbideak egotea bilatu izan da, eta ondoren, hiri batek izan ohi duen ekipamendua kontuan izanik beste hainbat lanbide aukeratu izan dira. Hiri horretan, ikasle talde hori zen biztanle bakarra eta beraz, lanbideak haien artean banatu behar zituzten, bi baldintza kontuan izanik, alde batetik, ikasle bakoitzak, gehienez, bi lanbide izan ahal zituen eta beste aldetik, banatu gabeko lanbideak bete gabe geratzen ziren eta ondorioz, lanbide horietako egin beharrak, ez zituen inork burutuko. Egindako aukeraketaren zergatia azaldu behar dute. Fase honen helburu komun bat, zein lanbideri ematen dioten garrantzi gehien aztertzea da, beraz, gainerako lanbideak zergatik ez diren izan aukeratuak ere galdetu zaie. Ikerketa hau burutzean ez da grabaziorik egin, izan ere, horretarako baimena ez zegoen. Beraz, datuak, ikerlariak batu ditu momentuan bertan. Taldekatzearen arabera beste helburu batzuk zehaztu dira: - Talde mistoaren kasuan, lanbideak banatzerakoan sortzen ziren eztabaidak eta jarrerak aztertu dira. Baita, zein lanbide egokitu dioten sexu bakoitzari ikusi ere. Taldekatze honekin espero zena hona hau izan da: Nahiz eta neskek ez duten arazorik garbitzaile/ile-apaintzaile lanbideak aukeratzeko, eztabaida sortuko da ez dutelako onartuko mutilen aurre ideiak lanbide horien
estereotipoekiko. - Mutilen taldearen eta nesken taldearen kasuan, genero bakoitzari zein lanbide mota egokitu zioten aztertu da. Gainera, aukeraketan zehar egin diren iruzkinak eta sortu diren eztabaidak aztertu dira. Kasu honetan, nesken taldearen eztabaidaren espektatiba lanbideak banatzerako orduan duten erraztasunean zentratzen da. Mutilei dagokionez, aurre ikusten zen ez zuela inork garbitzaile, irakasle edo ile-apaintzaile izan nahi. Beraz, laburbilduz, ikasleen artean ematen den eztabaida eta ondoren aukeraketa justifikatzeko ematen duten azalpena izan dira aztertuak.
3. Lanaren Garapena Ikerketa egiten, hasteko, gai honen inguruko bibliografia arakatu zen, esparru teorikoa eta kontzeptuala, helburuak eta lanaren nondik norakoak zehazteko. Hori guztia kontuan izanda, alderdi metodologikoaren ekin zaio, ikerketa diseinatuz, bi ataletan banatzeko (ikusi 2.6 atala). Hori baino lehen, egin dena praktikan jarri ahal izateko, praktikak burutu ditudan ikastolara hurbildu eta ikasketa buruarekin kontaktuan jarri nintzen, lanaren nondik norakoak azaltzeko eta praktikan jarriko zena helaraziz, modu horretan, praktikaldia burutu nahi nuen maila adierazi ondoren, ikerketa erraztasunez egin da. Behin praktikak hasita, ikasketa buruari eta ikasleei ikerketa gauzatzeko baimen orria pasatu zaie, sinatu zezaten, prest egonez gero. Ostean, gurasoen baimena jasota zegoela eta irakaslearekin horrela erabakita, klaseko egun baten, lehenengo galde-sorta ikasleei pasatu zaie ordu beteko saio batean. Ikasleei ez zaie zehaztasun handirik eman ikerketaren inguruan, erantzunak baldintzatuta egon ez zitezen. Ondoren, galderaz - galdera azaldu zitzaien bertan egin beharrekoa. Behin horrekin amaituta, bigarren zatia diseinatzeari ekin zaio. Bigarren zatia, eztabaida taldeen bidezko metodologia kualitatiboan oinarritu da eta talde desberdinak klasetik aterata burutu da (nesken taldea, mutilen taldea eta talde mistoa). Aurretik aipatu bezala, hiri baten horma-irudi bat sortu zen horretarako eta eztabaida momentuan, horma-irudia aurkeztu zaie, proposatutako lanbideen zerrendarekin batera.
4. Emaitzak eta ondorioak
4.1. Emaitzak Atal honetan, galdetegiaren eta eztabaidaren bidez lortutako emaitzak aztertzen dira, LHko 6. mailako talde baten 20 ikasleren kasua hartuta (%50 neskak). Ikasle kopurua txikia izanik, emaitzek ikerketa honekiko erakusten duten joerak aztertu dira, orokortzeko inolako asmorik gabe. Emaitzen antolaketa bi ataletan banatua dago, izan ere, ikerketa bi zatitan banatuta burutu da, beraz, atal bakoitza ikerketaren zati bakoitzari dagokio.
1 Atala Lehengo atal honen helburu nagusia 6. mailako ikasleek, etorkizuneko lanbide bokazioei eta ikasketei buruz dituzten aurreiritziak ezagutzea da, haien bizitzako eta egunerokotasuneko hainbat jarduera ezagutuz eta horrek denak duen garrantzia generoaren ikuspuntutik aztertzea nahi da. Orain, ikasleek galde-sortari emandako erantzunen emaitzak azaltzen dira, egindako galdera bakoitzaren arabera . 1- Atsegin dituzu honako ikasgai hauek? Ordena itzazu 0tik 10era. 0k esan nahi du ez duzula batere gustuko eta 10ek oso gustuko duzula.
2- Zein lanbide izan nahi dut nagusitzen naizenean? Aukeratu hiru gustukoenak eta hiru desatseginenak eta ordenatu.
Laugarren taula honetan, ikasleek gustuko dituzten hiru lanbide aukeratu dituzte eta gustuko ez dituzten beste hiru. Mutilen artean, gustukoen lanbidea kirol arloan kokatzen da (9 mutilek aukeratzen dute). Nesken artean, arlo artistikoko lanbideak dituzte gustukoen, 8 neskek aukeratua izanik. Hala ere, nesken kasuan, aipagarri da hezkuntza arloko (7) eta osasun arloko (6) lanbideek jasotako jarraipena. Desatseginen artean, mutilen artean, osasun arlokoak gailentzen dira (8), horri, zientzialari, ingeniari, arkitekto, mekaniko eta elektrikariak jarraitzen diotelarik (5). Nesken kasuan, desatseginen kopurua nahiko sakabanatuta dago, zientzialari, ingeniari, arkitekto, abokatu, enpresari eta matematikari (4). Aipatzekoa da matematika lanbideak bozka negatibo kopuru berdina (4 bozka negatibo) jaso duela bi sexuen kasuan. 3- IDAZLANA: deskribatu zure burua 20 urte barru, horretarako zure egun arrunt bat kontatuz, esnatzetik berriro ere lokartu arte. Nola biziko zara? Zein da, gaur egun, zure proiektua? Lanbideei dagokionez, hauek dira lortu diren datuak:
MUTILA NESKA Kirolaria 5 0 Abokatua 1 0 Irakaslea 0 2 Dantzaria 0 1 Zerbitzaria/dendaria 0 2 Informatikoa 3 0 Anestesista 0 1 Albaitaria 0 2 Kriminologoa 0 1 Lanik ez 1 1 Guztira 10 10 5. taula. 20 urte barruko lanbideak sexuaren arabera Hirugarren galdera honetan, haien etorkizuneko egun baten inguruko idazlan bat idatzi dute eta haien erantzunak kontuan izanda, lau ataletan kodifikatuak izan dira emaitzak. 5. taulan, 20 urte barru burutzen arituko diren lanbideen datuak erakusten dutenez, mutilen erdiak haien burua kirol munduko lanbide batean ikusten dute eta haietariko inork ez du irudikatzen bere etorkizuna irakaslea, dantzaria, zerbaitzari/dendari lanbideetan. Nesken kasuan, ordea, denetarik aurkitu daitezke, albaitari, irakasle, zein, dendari, besteak beste. Baina aipagarria da neska batek ere ez du irudikatu bere etorkizuneko lanbidea informatika, zuzenbidean edo kirol esparruetan,
Ondorengo atalean, 1. grafikoan, alegia, norekin bizi diren ikertzen da. Nesken %60ak bikotearekin bizitzen ikusten dute bere burua, %30ak bakarrik eta %10ak beste norbaitekin. Mutilei dagokienez, erdiak, hau da, %50ak ez du aipatu bikoterik bere idazlanean eta beste %50ek, bere burua, bikotearekin bizitzen ikusten dute. Norekin biziko diren aipatzerakoan, hauek dira jaso diren datuak: 1. Grafikoa. 20 urte barru norekin bizi sexuaren arabera
Horren ostean, 2.grafikoan, ordurako haien bizitzan seme-alabarik irudikatzen duten aztertzen da. Mutilen kasuan, gehiengoak, hau da, %70ak, ez du seme-alabarik aipatzen idazlanean. Nesken kasuan ordea, %60ak seme-alabak aipatzen ditu. Seme-alabak aipatu izanaren datuak hurrengokoak dira: 2. Grafikoa. 20 urte barru seme-alabak sexuaren arabera
Amaitzeko, 6. taulan, etxeko lanen parte hartzea aztertu da. 9 mutilek eta 10 neskek, idazlanean, etxeko lanen baten partaidetza aipatzen dute. Hala ere, aipatu beharra dago mutilen artean, batek, bere emaztea jartzen zuela etxeko andre bezala.
Eguneroko bizitzako etxeko lanen eta zaintzaren antolaketa nolakoa den aipatzea ateratakoak:
4- Zein maiztasunekin egiten dituzu ondoko jarduerak? Laugarren eta azken galdera honetan, egunerokotasunean zein maitasunekin burutzen zituzten aurreko jarduera horiek galdetu zaie.
Ume txikiak zaindu %80 %70 %10 %20 %10 %10 0 0 Etxeko hondakinak gaika sailkatu eta dagokien zakarrontzian bota %30 %10 0 %20 %70 %70 0 0 7. taula. Egunerokotasuneko jarduerak.
7. taulan honetan ikusi daiteke, neskak, gehien egiten duten jarduera ohea egite dela, noizbehinka edo askotan %100ak egiten dutelarik. Otordua prestatu, xurgatzailea pasatu eta etxeko hondakinak gaika sailkatu eta dagokion zakarrontzian botatzea ere, nesken %80-%90ek askotan edo noizbehinka egiten dute. Botoi bat josi eta etxeko tresnak/jostailu elketronikoak/iratia eta abar konpondu ordea, nesken %80ak ez du inoiz egiten. Mutilen artean, gehiengoak (%70), noizbehinka edo askotan egiten duten ekintza bakarra etxeko hondakinak gaika sailkatu eta dagokien zakarrontzia botatzea da. Botoia josi ez du inor, inoiz egiten eta eguraldia aztertu eta ume txikiak zaindun, bi kasuetan, %80ak ez du inoiz egiten.
2 Atala Bigarren atal honen helburu nagusia 6. mailako ikasleek, etorkizuneko lanbide bokazioei eta buruz dituzten aurreiritziak ezagutzea da, sexuaren arabera, lanbideak banatzerakoan simulazio egoera baten testuinguruan. Orain, ikasleek eztabaida desberdinetan agertutako iruzkinak eta erantzunen emaitzak azaltzen dira. Aipatu beharra dago, ez dela transkripziorik egin, aurretik aipatu bezala, ez zegoelako haurrak grabatzeko baimenik. Hasteko, talde mistoan aterako erantzunak aztertzen dira: Hasi baino lehen aipatu beharra dago talde hau dela gehien luzatu dena aukeraketan eta eztabaida gehien sortu zuen taldea izan da. Hasieratik mutilak alde batean eta neskak bestean kokatu dira eta orokorrean, sexu berekoak, haien artean ados zeuden iritsi guztietan. Gainera, neskek eraman zuten egin beharrekoaren antolaketa guztia. Hasteko, emandako lanbideen garrantziaz hausnartzea litzatekeela egokiena iruditu zitzaien eta zerrendan banan-banan komentatu zituzten lanbide guztiak. Hauek dira sortu ziren hainbat komentario: Mutilak: - Kirol monitorea beharrezkoa da. - Ile apaintzailea ez da beharrezkoa. - Dendaria beharrezkoa da bizitzeko, beharrezkoak diren produktuak saltzen dituztelako. - Antzokia ez da beharrezkoa, artistak ez direlako beharrezkoak. - Nekazariak beharrezkoak dira. - Kazetariak beharrezkoak dira telebista ikusteko (futbolarekin lotu dute). Elektrikaria ere beharrezkoa da - Zientzialaria zertarako?
Neskak: - Ez dugu uste kirol monitorea beharrezkoa denik. - Nekazariak ez dira beharrezkoa - Zientzialaria beharrezkoa da. (gainerako komentarioetan ados zeuden) Behin zein lanbideri emango zioten garrantzi gehiago aukeratuta, lanbideak banatzeari ekin diote. Mutil batek medikua aukeratu du hasieratik eta ez du inork eztabaidatu. Elektrikaria eta polizia mutilek izan behar zutela argi dute denek. Polizia lanbidea mutil batek hartu zuen baina elektrikaria ez zuen inork nahi eta neska batek hartu zuen. Ondoren, neskek esan zuten, nekazariak mutilek izan behar
zutela, baina hauek ados ez zeudenez eta ez zuenez inork nahi, neska batek aukeratu zuen lanbide hori. Horren ostean, garbitzailea ez zuen inork izan nahi eta azkenik, neska batek hartu zuen lanbide hori. Orokorrean neskak edozein lanbiderekin konformatzen ziren, mutilak ordea, zorrotzagoak agertu ziren aukeratzerako orduan. Azkenik, aipatu beharra dago, lanbide batzuk aukeratzerako orduan, asko, gurasoen lanbideagatik gidatu zirela. Azkenean, irakasle, garbitzaile, dendari, nekazari, zientzialari eta elektrikari lanbideak neskek hautatu zituzten eta informatikari, mediku, kazetari, ekonomialari, gidari eta polizi lanbideak mutilei egokitu zitzaien, ile-apaintzaile, abokatu, artista kirol monitore lanbideak alde batera utzi zituztelarik, bizitzeko beharrezkoa ez zirela arrazoituz.
Nesken taldearen kasuan, beharrezkoak diren lanbideak aukeratzen hasi beharrean, lanbideak banatzen hasi ziren, hasieratik. Irakaslea, garbitzailea, kirol monitorea, dendaria eta ile apaintzailea banatzeko orduan ez zuten inolako arazorik izan, norbaitek lanbidea aukeratu nahi izan zuen eta besteek onartu egin zioten. Artista hiruk izan nahi zuten arren, bateri egokitu zioten, eztabaidatu gabe. Polizia lanbidea banatzerako orduan, beharrezkoa ikusi dutenez gero, pertsona batek bere burua eskaini du. Berdina gertatu da nekazariarekin. Elektrikariari dagokionez, ez zuen inork nahi baina hala ere beharrezkoa dela ikusita, neska batek bere burua eskaini du. Informatikaria eta zientzialaria ez zuen inork nahi eta aukeratu gabe utzi dituzte. Ikasle batek baino gehiago gurasoen lanbideetan oinarrituta aukeratu dituzte lanbideak. Nesken taldean ez da inolako arazorik sortu lanbideak banatzerako orduan, ondo moldatu dira eta eztabaida gutxi sortu da.
Mutilen taldearen kasuan, antolatzea kostatu zaie. Kasu honetan, zerrenda jarraitu beharrean, bananbanan joan ziren zer izan nahi zuten aukeratzen. Abokatua eta medikua lehenengoak izan dira aukeratuak, kobratzen den diru kopurua jarri zuten arrazoi moduan. Hurrengoa aukeratua izaten artista izan da, modu horretan, haien hirian entretenituta egongo direla arrazoituz. Ondoren, polizia eta gidaria. Ekonomialaria bik nahi izan dute, baina eztabaidatu gabe, batek besteari eskaini dio. Ostean, irakaslea hautatu dute, arrazoituz, ikasten ez bada, gainerako lanbideak ezin direla burutu. Gero, garbitzailea hautatu dute (beti ere kale garbiketan pentsatzen). Kirol
monitorea ere bik izan nahi dute baina azkenean batek aukeratu du. Nekazaria, kazetaria eta zientzialaria hautatzeko orduan ez da inolako arazorik egon. Nahiz eta hasieran ile apaintzailea ez duten nahi aukeratu, azkenean beharrekoa ikusi dute eta ikasle batek kirol monitorearen ordez aldatu zuen. Beste ikasle batek, azken hau hartu eta dendaria alde batera utzi du, arrazoituz, gaur egun internet bidez erosi dezakegula. Eztabaidatu eta gero, azkenik kirol monitorea hautatutako ikasleak, alde batera utzi du lanbide hori eta garrantzi gehiago eman dio dendariari, norberak korrika egin zezakeela azalduz. Batzuk gurasoen lanbidea kontuan hartuz aukeratu dituzte lanbidea.
4.2. Ondorioak Aurreko emaitzen interpretazioetatik eta lanaren hipotesietatik abiatuz honako hau ondorioztatu daiteke, hipotesien arabera sailkatuta: H1. Ikasgaiei dagokienez nesken artean gustukoen ikasgaia Arte Hezkuntza da, mutilen artean, ordea, Gorputz Hezkuntza, beraz lanbideei dagokienez mutilek kirolarekin zerikusia duten lanbideak dituzte gustukoago eta neskek arlo artistikokoak. Hipotesi hau ez da guztiz betetzen. Nahiz eta mutilen kasuan argi ikusten den Gorputz Hezkuntza izango dela gustukoena eta horrela izan den, nesken kasuan, ez da Arte Hezkuntza izan gustukoena, nahiz eta azken horrek ez duen balio baxurik jaso (8,3). Izan ere, nesken kasuan ere Gorputz Hezkuntza izan da baloratuena. Lanbideei dagokionez, aurreikusi bezala, mutilen lanbide gustukoena kirol arloan kokatzen da. Nesken artean ere, hipotesietan planteatutakoa baieztatu da, hau da, arlo artistikoko lanbideak dituzte gustukoen. Hala ere, aipagarri da hezkuntza arloko eta osasun arloko lanbideek jasotako arreta. Emakumeen kasuan, horrek, nolabait, indartu egiten du Eurostateko, 2007. urtean eginiko ikerketak emaitzak, izan ere, horren arabera, Europan, emakumeen lanbide eremu okupatuenen artean, gizarte zerbitzuko lanbideak eta osasun arloko lanbideak kokatzen dira, besteak beste. Gainera, aipatzekoa da ere, Arte Hezkuntza ikasgaia oso ondo baloratua izan dela nesken artean (8,3) eta gero, lanbideen artean arlo artistikoko lanbideak izan direla atseginenak. Mutilen kasuan ere, Gorputz Hezkuntza ikasgaia izanda hoberen baloratuena (9,7), eta ondoren, lanbideen artean kirol arlokoak gailentzen dira.
H2. Mutilek besteen zaintza, heziketa eta estetika biltzen dituzten lanbideak ez dituzte gustuko, neskek, ordea, kirolarekin zerikusia dutenak. Desatseginen artean, mutilen artean, besteen zaintza, heziketa eta estetika biltzen zituzten lanbideak izango zirela desatseginenak aurreikusten zen eta hein batean, esan bezala bete da, izan ere, osasun arloko lanbideak dira desatseginenak haientzat (8). Nesken artean ordea, kirol arloko lanbideak desatseginenak izango zirela aurreikusten bazen ere, bestelako hainbat lanbide izan dira aukeratuak nesken artean, esaterako, ingeniari, enpresari, matematikari eta zientzialari, besteak beste. Nesken artean ikusi daiteke, matematikari lanbidea bozka negatibo gehien jaso dituenetarikoa izan dela, ondoren, ikasgaien gustuen inguruan galdetzean, matematika ere izan dela balio eskasena jaso duena (4,1). Mutilen kasuan, lanbide desatseginenak ez datoz bat ikasgai desatseginekin.
H3. 20 urte barru, bai neskek bai mutilek haien burua, beste sexuko bikote batekin batera ikusten dute. Gainera, neska gehienek haien seme alaben zaintzaren arduradun eta etxeko andre bezala ikusten dute haien burua, mutilek, ordea, astean zehar, aisia eta lagunekin egoteko denbora izango dute, neska laguna zein emaztea, etxeko eta zaintza lanez arduratuko litzatekeelako. Hipotesietan, bai neskek eta bai mutilek haien burua, beste sexuko pertsona batekin batera ikusten zutela aurreikusten zen, baina mutilen kasuan, erdiak bere burua bakarrik ikusten du. Nesken kasuan hipotesi hori baieztatu egin da, izan ere, hiruk bakarrik ikusten dute haien burua bakarrik, beste batek lagunekin eta gainerako seiak bikotearekin. Aipatutako azken datu hau, nesken %60a bikotearekin ikusten dutela haien burua, alegia eta nesken %60ak seme alabak aipatzen dituztenaren datua kontuan izanda, ondorioztatu daiteke, neskek idealizatuagoa (maitasun eta amatasun erromantikoaren mitoa) dutela, orokorrean, haien etorkizuna. Azkenik, aurreikuspenen kontra, bai mutilek (9) eta bai neskek (10), idazlanean, etxeko lanen baten partaidetza aipatzen dute.
H4. Neskak, etxeko lan eta beste pertsonen zaintzarekin lotutako jarduerak askotan edo noizbehinka burutzen dituzte, mutilek, ordea, ez dituzte jarduera horiek inoiz egiten. Hipotesietan aurreikusten zen, neskak, etxeko lan eta beste pertsonen zaintzarekin lotutako jarduerak askotan edo noizbehinka burutzen zituztela, baina hau ez da guztiz betetzen; besteen zaintza esaterako %30ek bakarrik egiten dute noizbehinka edo askotan. Etxeko lanei dagokionez, ohea egin, otordua prestatu edo xurgatzailea pasatu gehiengoak, noizbehinka edo askotan egiten du.
Mutilen kasuan, pentsatu bezala, besteen zaintza, gehiengoak ez du inoiz ere egiten (%80) eta etxeko lanei dagokionez, ez dute ohiturarik hauetan aritzeko, besteak beste, otordu prestatu eta arropa lisatu direlarik mutilek inoiz ez (%70) egiten dituzten ekintzarik nagusienak. Hemen, islatua ikusten da, gaur egungo egoera, emakume askok oraindik ere, etxeetan lan egiten baitute, izan ere, marko teorikoan aipatu bezala, nahiz eta lan munduan emakumearen presentzia asko handitu den. oso zaila da lana, familiako erantzukizunekin uztartzea.
5. Hobetzeko proposamena Lehenik eta behin, egindako ikerketa honek zenbait ahultasun dauzkala aitortu behar da, hala nola, oso ikasle kopuru txikia aztertu dela, hain zuzen ere, hamar neska eta hamar mutil, baina kasutzat ikertu daiteke nahiz eta datu batzuk kuantitatiboak baino ez izan. Halaber, aztertutako lagina: eskola eta talde bakar batean eginda izan da eta ondorioz, emaitzak ez dute jendartearen isla zehatz bat izan nahi. Beraz, hori hobetzeko ikastola desberdinetako zenbait eskola ezberdinetan aztertzea litzateke aproposena. Atera diren emaitzak kontuan izanda, haurren heziketan, aurrerakuntza asko egin behar direla ondorioztatzen da. Nahiz eta lan honen helburua lanbideetan eta ikasketetan zentratzen den, horrekiko duten pertzepzioa aldatzeko errotik hartu behar da arazoa, hezkuntza ez sexista sortzen hasiz, haurraren lehenengo urteetatik. Horretarako, lehenik eta behin, familiaren, gizartearen, komunikabideen eta eskolaren lan bateratua ezinbestekoa da. Gainera, nire aburuz, betarako hezkuntzan oinarritutako eskola sortu behar da, hurrengo oinarriak izango lituzkeena (AA.AA, 2014) - Eskolan, pertsona guztiek, ikasten diren edukietan zein, harreman pertsonalen zaintzan, berdintasun egon daiten lan egiten dute. Espazioak (ikasgelak, patioa, gimnasioa, laborategia, liburutegia…) eskola osatzen duen orok disfrutatu ditzake, inor beste inoren gainetik egon gabe. - Eskolak, ikasleei, ikasketak aukeratzen laguntzen die, ondoren, pertsona bakoitzaren gustuen arabera lanbideak aukeratu ahal izateko, lanbide guztiak emakumeek, zein gizonen burutu ahal dituztela ikusaraziz. - Bai irakaslearen eta bai ikaslearen, ahozko, zein idatzizko adierazpenak zaintzen dira, klasean, hizkuntza sexista zuzenduz.
- Ikasgai eta eduki desberdinetako liburuetan, emakumeak duen presentzia eskasaz konturatzen da eta gizonaren maila berdinean jartzen du, ikusgarri eginez. Familiekiko harremana sustatzen da, genero berdintasunerako baloreetan modu bateratuan lan egiteko. Horiek, eskolak izan beharko lituzkeen oinarri minimo batzuk lirateke. Hala ere, beharrezkoa ikusten dut, horrekin aurrera egiteko, irakasleak trebatzea. Argi dago, oinarri horiek, egunerokotasuneko bizitzan errespetatu beharrekok direla, baina horrez gain, badaude, norberaren ikasleekin, burutu daitezkeen beste noizbehinkako hainbat jarduera/joku ere: - Goazen abestera: Ikasle bakoitzak gustuko duen abesti baten letra eramaten du klasera, baita entzun ahal izateko formatua ere. Balorazio bat egiten da letraren eta mezuaren inguruan, horrela, abesti batzuek transmititzen duten eredu estereotipatu eta sexistan oinarritutako mezuaren inguruan hausnartuko da. - Nik jolasten dut, zuk jolasten duzu, berak jolasten du: Klasean, patioa berdintasunean elkarbanatzeko jardueren zerrenda bat burutzen da, ondoren patiora joan eta praktikan jarriz erabakitakoa. Hau, ondo legoke gainerako irakasleekin adostea eta klase guztietan burutzea, izan ere, patioa beste klaseko ikasleekin hainbanatzen da. - Lanbidea: Klasean, internetik, zein egunkaritik ateratako lan eskaintza desberdinak aztertzen dira. Zein eskaintza den ikertzen da, nori dauden zuzenduta, eskaintzen diren ordu kopuruak, etab. Horrekin guztiarekin solasaldi bat burutuko da. - Komunikabideak/hedabideak: Besteak beste, telebista, irratiko eta hedabideetako iragarki desberdinak ikertzen dira. Zein produktu eskaintzen da? Nor da anuntzioko protagonista? Galdera desberdinak egin daitezke, iragarkien inguruan eta bertan erabiltzen den estereotipo sexisten inguruan hausnartzeko.
Izena:
1.- Atsegin dituzu honako ikasgai hauek? Ordena itzazu 0tik 10era, 0k esan nahi du ez duzula batere gustuko eta 10ek oso gustuko duzula.
1.1 Arte Hezkuntza: 1.2 Gorputz Hezkuntza: 1.3 Balioak/Erlijioa: 1.4 Hizkuntzak: Euskara eta Euskal Literatura: 1.5 Hizkuntzak: Gaztelania eta Literatura: 1.6 Hizkuntzak: Atzerriko Hizkuntza: 1.7 Matematika: 1.8 Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen ezaguera:
4.- Zein maiztasunekin egiten dituzu ondoko jarduerak? Inoiz ez Noizbehinka Askotan Ez dakit - Programa informatikoa instalatu - Sare sozialetan ibili - Otordua prestatu - Egunkaria/aldizkaria irakurri - Botoi bat josi - Arropa lisatu - Etxe-tresnak, jostailu elektronikoak, irratia eta abar konpondu - Eguraldia aztertu (kanpoko tenperatura, hezetasuna etab.) - Ohea egin - Erratza edo xurgatzailea erabili - Ume txikiak zaindu - Etxeko hondakinak gaika sailkatu edo dagokion zakarrontzian bota. |
addi-fb9e1a35fd82 | https://addi.ehu.es/handle/10810/20089 | addi | cc-by-nc 4.0 | 2017-01-09 00:00:00 | science | Erquiaga Laca, Agurne | eu | Lekeitioko itsas-arrantza ondarearen transmisioa lehen hezkuntzan | 1. Sarrera Euskal Herriko historian zehar kostaldean kokatuta dauden herriek lotura oso estua izan dute itsasoarekin. Urte askotan herri hauen ekonomia arrantzaren menpe egon da eta eraikin, toki, ohitura, kantu, pasadizo edo istorio eta hitz askori kresal usaia darie. Azken urteetan arrantza sektorean eman den beherakadak fabrika eta ontziolen itxiera, lanbide batzuen desagertzea etab. eragin ditu. Belaunaldi berriek garai batean portuetan egoten zen mugimendua irudien edo kontatu dietenaren bidez baino ez dute ezagutzen. Orain dela urte batzuk ondare transmisioa etxean ematen zen batik bat. Gaur egun, gizartean eman diren aldaketen eraginez, emakumeen laneratzea esaterako, betebehar gehiago esleitu zaizkie eskolei eta ondarearen transmisioa betebehar horietako bat da. Guretzat betebehar garrantzitsua da hau eta hurrengo paragrafoetan hau arrazoitzen ahaleginduko gara. Lehenik eta behin, ondare elementuak garai ezberdinetako informazio iturri bihurtzen dira eta oso erabilgarriak dira egungo gizartea ulertzeko (Martin, 2012). Bigarren arrazoia eta aurrekoarekin erlazionatua ondarearen kontserbazioarekin loturik egongo litzateke. Ohitura, kantu eta hitz asko urteetan zehar mantendu egin dira identitate elementutzat kontsideratuak izan direlako eta sistematikoki dagokien momentuan errepikatu egiten ditugun arren ez dugu hauen jatorria ezagutzen transmisiorik eman ez delako. Momentu eta testuinguru jakin batean sortu ziren eta bere historia eta jatorria ezagutzeko beharrezkoa da transmisioa. Ondarearen kontserbazioa gertatzeko komunikazioa beharrezkoa da. Komunikazioaren bidez beste belaunaldiengandik herentzian jasotakoa ezagutzen da, ezagutzen ez dena nekez baloratzen baita (Estepa, Cuenca eta Martin, 2015). Komunikazioa etengo balitz belaunaldi ezberdinen artean etendura bat emango litzateke eta belaunaldi berriek ez lituzkete ondare bezala kontsideratuko bere arbasoek kontsideratutako gauza berak. Ideia honi loturik, onartu egin behar da denbora aurrera doan heinean aldaketak eman daitezkeela ondare kontzeptuan. Lekeitioko herrian arrantzarekin erlazionaturiko ondarea identifikatu, berari buruzko informazioa bildu eta herriko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek ezagutzen duten ikertzea izango da lan honen helburu nagusia.
Lan hau ikerketa deskriptibo bat izango da eta bi atal izango ditu. Alde batetik, Lekeitioko herrian dagoen itsas-arrantza ondare material eta ez materiala identifikatu eta iturri ezberdinak erabiliz bakoitzari buruzko informazioa bilduko da eta beste alde batetik, herriko ikasleek ondare hau ezagutzen duten, belaunaldi ezberdinen arteko transmisioa eman den eta eman bada non gertatu den aztertuko da. Ikerketa honek hiru puntu nagusi izango ditu. Lehenengoa, “Sarrera” lan honen aurkezpena egingo da berau egiteko arrazoiak emanez. Bigarrena, “Marko teorikoa” izango da non ikerketari loturiko marko teorikoa azalduko den. Puntu honetan Ondarea kontzeptuak historian zehar izan duen bilakaera eta identitate elementu definitzaile bezala kontsideratzen dela ikusiko da eta ondarearen eta hezkuntzaren arteko lotura egingo da. Azkenik, “Atal enpirikoa” izeneko puntua izango dugu. Alde batetik, helburu, hipotesiak, metodologi etab. azalduko dira eta beste aldetik, galdetegien emaitzak eta hauetatik ateratako ondorioak. 2. Marko teorikoa 2.1. Ondarearen definizioa, historia eta izaera Ondarearen inguruan lan bat egiteko orduan sortzen den lehen zailtasuna ondarea kontzeptua bera definitzean eta sailkapen bat egitean datza. Kontzeptu konplexu eta dinamikoa da: Konplexua diziplina ezberdinen eraginpean dagoelako eta dinamikoa denboraren eta momentuko gizartearen menpe dagoelako (López Cruz, 2014). Kontzeptu ireki eta zabala da denboran zehar aldatuz doalako eta etorkizunean ere aldatuz joango delako (Ramirez de Okariz, 2013). 1945. urtean herrialde ezberdinek UNESCO sortu zuten. Erakunde honek ondarearen inguruko gai ezberdinak jorratu eta irizpideak ezartzen ditu ondare bezala kontsideratuak izan behar direnak definitzeko. Ondarea Ondare Kultural eta Ondare Natural bezala sailkatzen ditu, lehenengo taldean monumentuak, bildumak (eraikin multzoak) eta tokiak sartuz. Eta bigarren taldean osaera fisikoa, biologikoa edo geologikoa duten gauza edo tokiak sartuz. Ondare kontzeptua hasiera batean historiarekin, artearekin eta arkeologiarekin loturiko elementu batzuk babesteko sortu zen. Babestu beharreko ideia hau guda edo gatazka politiko eta sozialen eraginez gertatzen ziren suntsipenen ondorioz sortzen da. Bestalde, industrializazioaren eta hirien urbanizazioaren gorakadek garaiko ikusmoldearen
arabera antzinakoak eta ez-beharrezkoak ziren zenbait elementuren suntsiketa eragin zuten. Espainian ondarearen gorakada Autonomi Erkidegoen sorrerari loturik dago, identitate kulturalak kontuan hartzen direlarik. Kontzeptua ia esklusiboki monumentuekin erlazionatzen zen. Gehienbat elite bateko higigarri eta eraikin garrantzitsuekin lotzen zen herritar mailako elementu esanguratsuei baliorik eman gabe. Denboran zehar kontzeptua handituz eta aldatuz joan da. Monumentuei loturiko irizpideei identitate elementuei eta berau osatzen duten gizarteen bizitzeko moduei loturiko balio berriak gehitu zaizkie, hala nola, hirigintza, arkeologia, nekazal giroa etab (López Cruz, 2014). Herri xumeak bere egunerokotasuneko objektu, erreminta eta bizipenak ere kontuan hartzen hasi dira (Ramirez de Okariz, 2013). Beranduago ondare natural eta berau defendatu eta babesteko beharra sortzen da. Honen atzean planetaren suntsiketa gutxitzeko asmoa aurki daiteke (López Cruz, 2014). Hasiera batean ondarea kontzeptua babes eta kontserbazioarekin loturik zegoen. Kontzeptuak handitzen jarraitu zuen eta ondare ez-materiala (lanbideak, ohiturak, jaiak eta ondare zientifiko, -tekniko, -industriala etab.) kontutan hartzen hasi zen. 80. hamarkadan kultur ondareaz hitz egiten hasten da. Kontzeptu hau ondare historikoa baino zabalagoa da, gizarte bateko aspektu guztiak barneratzen baititu. Kulturak era orokor batean ulertuta, gizarte baten aspektu guztiak barneratzen ditu. Azken hamarkadetan ondare integral kontzeptua sortu da (López Cruz, 2014). Prats-ek (1997) ondarea kontzeptu global eta holistiko bezala ulertzen du, hau da, sortu zen gizartean kokatu behar da ulertu ahal izateko. Cuenca-k (2002) ondare kultural kontzeptuaren barnean gizarte baten identitatea erakusten duten jarduera eta elementuak sartu beharko liratekeela dio. Ingurumen eta natur ondarea kontuan hartu beharko lirateke, bertan integratzen baitira gizakia eta bere erlazio kulturalak. Azkenik, Estepa-k eta bere lan taldeak (2011) kultur paisaia kontzeptua darabil. Ikuspuntu holistiko eta sistematiko batetik, kulturari eta naturari erreferentzia egiten dieten ondare elementuak barneratzen ditu kontzeptuak. Paisaia kulturala natura eta gizakiaren arteko akzio bezala uler daiteke. López Cruz-ek (2014) ondare integrala gizakiak sortutako ondare elementuek (inoiz ere ez naturarengandik banatua) eta naturak (inoiz ez gizakiarengandik banatua) sortutako elementuek osatzen dutela dio eta ez ditu elementu sozial eta ondare ezmateriala kontuan hartzen, hau da, natura eta gizakia beti daude erlazionatuta. Fontal-en (2004) iritziz ondare kontzeptuak berez, ez du kultura eta naturaren arteko banaketarik egiten baldin eta ondare hitzaren atzetik natural edo kultural bezalako
adjektibo bat jartzen ez bada. Ondare kultural, naturala eta ingurunea errealitate bakar bezala definitzen du. Ondarearen kontzeptua ez dago argi mugatua eta une oro berrikusi egiten da (López Cruz, 2014). Asko dira gai honen inguruan lanean ari direnak eta bakoitzak kontzeptuaren pertzepzio ezberdin bat du. Ramirez de Okariz-en ustez (2013) honek subjektibotasunerantz eraman gaitzak. Subjektibotasun hau ondarea ikuspuntu ezberdinetatik begiratu daitekeelako gertatzen da. Alde batetik, ikuspuntu historikoa, soziala, politikoa, ekonomikoa, turistikoa etab. daude. Hauek dira onartuta dauden ikuspuntuak baina badira beste batzuk ere hala nola, nortasuna, hunkiberatasuna, sinbolismoa, etab. Lehenengoek ondarean jartzen dute begirada eta bigarrenek ondarearen eta pertsonaren arteko harremanean. Autore guztiek komunean duten ideia balioa duela da. Edozer izanda ere gizakiarentzako zerbaitengatik baliotsua da eta diziplina ezberdinetatik ulertua izan daiteke (Fontal, 2013). Diziplina ezberdinek beraien materiak patrimonializagarri bezala defendatzen dituzte. Kontzeptua babeste fasetik gizarte ezberdinen elementu esanguratsu eta bereizgarriekin erlazionatzera pasatzen denean ia dena ondare kontsideratu daiteke (López Cruz, 2014). Fontal-ek (2004) ere dena patrimonizagarria dela uste du baldin eta patrimonizazio prozesu batetik igaro bada. Prozesu honen puntu garrantzitsuenetako bat elementuaren balorazioa da. Itsas-arrantza ondareari dagokionez, ondarea kultura eta gizartearekin erlazionaturik dago. Beraien bizitza itsasoaren inguruan antolatzen den gizaki taldeei loturik sortzen eta osatzen da. Egoera errealetatik sortzen da, lanaren egunerokotasunean konfiguratzen da sortzen diren erlazioetatik etab (Rubio-Ardanaz, 2009). 2.2. Ondarea eta identitatea. Balio sinbolikoa Identitatea giza izaerarekin loturik dagoen berezko fenomeno bat da eta pertsonaren nortasunarekin batera genetikoki bakoitzak propio garatzen du. Pertsonaren baitan bi identitate mota garatzen dira. Alde batetik, gizabanakoaren identitatea dago zeina gure ingurune hurbilarekin dugun harremanean era intuitibo eta afektiboan lortzen dugun (Ramirez de Okariz, 2013). Bestalde, identitate kolektiboa dago zeinak gizartearen gehiengo bati egiten dion erreferentzia (López Cruz, 2014). Kultura komun baten jabe gara eta komunitate osoarekin elkar banatzen dugu (Ramirez de Okariz, 2013).
Ramirez de Okariz-ek (2013) ondarearen eta identitatearen arteko erlazioa zuzena dela eta ondarea sakratutzat jotzen diren ikur bilduma bat dela dio. Talde batek ikur hauek beretzat hartu eta babestu egiten ditu berarentzat garrantzi edo balio bat dutelako. Ikur hauek besteengandik bereizten gaituen oroimen eta identitate kolektibo sozial bat eratzen laguntzen dute komunitate baten historia berreraikitzeko eta tokiko identitatea eraiki eta adierazteko balio dutelarik. Identitatea sarritan sinbolo eta errituen bidez islatzen da (Domínguez eta Cuenca, 2005). Gizarte batek ondare elementuei balioak esleitzen dizkie eta elementu hauek identitate balio sinbolikoa lortzen dute. Sinbolo hauen bidez gizabanakoek beraien burua ordezkatua sentitu dezakete edo gizartea baten identitate elementu izan daitezke (López Cruz, 2014). Zailtasuna identitateak nola, nondik, nork eta zertarako sortzen diren zehaztean dago identitateen eraketan diziplina ezberdinek eragiten dutelako (historia, geografia, biologia, memoria kolektiboa, mito pertsonalak, … ). Transmisioaren bidez herentzian jasotzen dute pertsonek eta talde sozialek eta beraiek erabakitzen dute onartu edo errefusatuko duten (Domínguez eta Cuenca, 2005). Ondaretzat hartzen diren objektuek esangura bat dute eta zama sinboliko handia izaten dute (Ramirez de Okariz, 2013). López Cruz-en (2014) arabera, ondarearen legedia mendebaldeko herrialdeen sorkuntza bat da eta ez dio beti gizarte edo lurralde baten ondare errealitateari erantzuten. Gizartearen eta ondare ondasunen arteko lotura zein den ikusi behar da. Batzuetan, gizarteak ez du babestuta dauden ondare elementuenganako interesik erakusten hauengatik ordezkatuak sentitzen ez direlako. Beste batzuetan, elementuren (ohitura, jai, abesti, lanbide, … ) batek gizarte bat identifikatzen du eta beronen sinbolo da baina legalki ez da ondasun bezala kontsideratua. Honek Fontalek (2008) definitzen dituen Barneko Baloraziora eta Kanpoko Baloraziora garamatza. Barneko Balorazioa gizabanakoek elementu ezberdinak bere onartzen dituzte eta Kanpoko Balorazioan entitate batek elementu bat ondare kontsideratzen du eta gero gizabanakoek onar dezaten bilatzen da. Balorazioarekin loturik, Calaf eta Fontal-ek (2002) dioten bezala, ezin da ondarearenganako aldeko jokaera bat izatea eskatu, aurretik talde sozial horrek bere herentzia kulturala ezagutu, ulertu, errespetatu, baloratu eta zain dezan lortu ez bada. Hedapenak gure herentzia kultural historikoaren kontserbazioa eta transmisioa bermatzen ditu (Jiménez, 2009) eta hau guztia hezkuntzaren bitartez lor daiteke.
2.3. Ondarea Hezkuntzan Hezkuntzaren funtzioetako bat banakakoei hazteko, sozializatzeko, gizarteratzeko eta bizikidetzarako oinarrizko baliabideak ematea da, hau da, hizkuntza eta kultura transmititzea (Ramirez de Okariz, 2013). Azken hamarkadan Ondare Hezkuntzari eta Didaktikari buruzko interesa areagotu eta beraiei buruzko ikerketa kopuruak garapen garrantzitsua izan du. Ikerketok nagusiki ondareak irakaste eta ikaste prozesuetan baliabide eta ezagutza sozial iturri bezala duen paperean zentratu dira (López Cruz, 2014 ). López Cruz-entzat (2014) Ondare Hezkuntza talde edo banakakoen aldetik ondare elementuen ikasketa suposatzen duen edozein ekintza da. Ez da derrigorrezkoa ekintzak hezkuntza intentzioa izatea eta modu planifikatu batean edo zeharka egin daiteke. Ondarearen didaktika irakaste-ikaste prozesuaren barruan integratu behar da. Ondare erreferenteen bidez ingurune sozio-naturalaren hausnarketa eta kritikotasuna bultzatzen da. Ramirez de Okariz-ek (2013) Ondare Hezkuntzatzat hezkuntzaren bidez transmititu nahi diren eta gizakiarenak diren ondarearen alderdi guztiak kontuan hartzen direla dio, bai iraganekoak eta bai oraingoak. Era integratu batean errealitate kulturalek eta naturalek hartzen dute parte nahiz eta alderdi kulturalari buruz gehiago mintzatzen garen. Lan honetan Hezkuntza Formalean zentratuko gara baina ez da ahaztu behar norberaren kulturaren ardatzak ez direla eskolan bakarrik ikasten Hezkuntza ez-formal eta informalean ere eskuratu daitezke. Hiru izango dira aztertuko ditugun atalak. 2.3.1. Irakasleak Cuenca-ren (2002) ustez, araututako hezkuntzan irakasleriak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan betetzen duen papera ezin da zalantzan jarri. Ondorioz, irakasleak behar bezala prestatuta egon behar dira bere lanean aurkituko dituzten traba eta arazoei aurre egin ahal izateko. Irakasle batek duen ezagutza profesionalak hiru jatorri ditu: bere formazioa (unibertsitatean eta aurreko urteetan), lanean jasotakoa eta bere ideologia. Irakasleriaren ezagutza profesionala etengabe eraikiz doa eta horregatik hasierako formazioari garrantzia eman behar zaio. Cuenca-k (2002) ezbaian jartzen du hasierako prestakuntza
eta arazoa irakasleek izan behar dituzten ezagutzen zehaztapenean dagoela dio. Irakasle batek teoria ezagututa bere kabuz praktikara eramateko gai dela pentsatzen da eta hau ez denez horrela gertatzen hausnarketa praktikoaren beharra ikusten du. López Cruz-ek (2014) bere lanean hasierako prestakuntzan ikasleek aurkitzen dituzten zailtasunak azaltzen ditu. Kontzeptuari loturiko zailtasunei buruz monumentu elementuekin loturik dagoen ikuspegi murriztailea aipatzen du. Bestalde, natura eta kulturaren artean banaketa egin eta alderdi bakoitza ikasgai ezberdinetan lantzen dela dio. Ondarearen Didaktikan dagoen prestakuntza urria da azaltzen duen beste zailtasun bat. Bere ustez atal honi arreta gutxi jartzen zaio eta ez da ikuspuntu integratzaile batetik egiten diziplina batean espezialista den norbaiten ikuspuntutik baizik. Izaera metodologikoari dagokionez, ondarea aparteko eduki bezala kontsideratua ikusten du, ez da unitate didaktikoetan integratua agertzen eta askotan irteerekin konpentsatzen da. Sarritan irteerak egiteko arazoak egon daitezke (herrian ondare errekurtso gutxi, denbora falta…). Azkenik, gelan ondarearen trataera didaktikoari buruz publikatutako ikerketen urritasuna aipatzen du, irakasleek ez dakite nola irakatsi behar den. Aurreko ideiarekin jarraituz, Ávilak (2005) ere magisteritzako ikasleek ondareari loturiko unitate didaktikoak sortzeko dauzkaten arazoak aipatzen ditu. Ikasleen zailtasunak ondare kontzeptuarekin hasten dira, ondarea elementu historikoekin erlazionatzen baitute eta ez ikuspuntu interdiziplinar edo holistiko batekin. Historiarekin bakarrik lotze honek, ikasle gazteentzako diskurtsoak sortu behar dituztenean hauek ulergaitzak bihurtzen dira erabiltzen duten hiztegia dela eta. Modu berean, hurbileko ondare elementuak hautatu beharrean urrutikoak hautatzen dituzte (normalean monumentuak) eta ez dakite berau diziplina ezberdinekin erlazionatzen. Honek sarritan ikasle gazteentzako ulergaitza izango den diskurtso baten sorrera suposatzen du. Zailtasun horiek kontuan hartuta (Cuenca, 2002) argi gelditu da irakasleen hasierako prestakuntza hobetu behar dela eta lehenengo pausua unibertsitateetako curriculumen antolaketa eta diseinua da honek Gizarte Zientzien Didaktikarako curriculum baten beharra erakusten duelarik. 2.3.2. Ikasleak Gutxi dira ondarearen gaian Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleetan oinarriturik egin diren ikerketak.
Ondarea haurrekin lantzeko zerbait zaila dela uste da hauen adina dela eta. Haur Hezkuntzan esaterako, ikasle gaztetxoenak bere buruetan eta egunerokotasunean zentratuak egoten dira. Nagusitxoagoek berriz, bere ingurunearen parte ez diren gauzak, fenomenoak, inguruak … ezagutzeko kuriositatea izaten dute. Beti pentsatu izan da Haur Hezkuntzako 2. zikloko ikasleak ez direla gai elementu historikoekin lan egiteko, ondarea barne, beraien ezaugarri kognitiboak direla eta ez dutelako abstrakzio garapen nahikoa. Irakasle eta ikasleen aldetik esfortzu handi bat suposatuko luke eta azkenean alferrikako ahalegina izango litzateke. Adin hauetan denboraren ulermen azkar bat ematen dela erakusten dute zenbait ikerketek eta denbora orientazioa landu beharko litzatekeela uste da. Ondarea gutxi erabilitako baliabide bat da. Argi dago Haur Hezkuntzan ondarearen trataera ezin dela izan Lehen hezkuntza edo Bigarren Hezkuntzako bera. Lortu beharreko helburuak ezberdinak izan behar dira (Cuenca eta Domínguez, 2000). Estepak (2001) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Ondarearen Didaktikan aurki daitezkeen arazoak aztertu ditu. Ikasleen artean kontzeptuaren ikuspuntu murriztailea dagoela dio, ia esklusiboki monumentu elementuekin lotzen da, ondare etnologiko eta teknologikoa ia baloratzen ez direlarik. Ondare etnologikoari dagokionez, teknologi iraultzaren ondorioz galduriko praktika artisauak ez dira ondare ondasun bezala ulertzen. Ondare teknologikoa baztertu egiten da ez delako erakargarria eta arkitekturari loturiko ondareari dagokionez, ez da herria edo hiria bere osotasunean kontsideratzen edo elementuak ez dira testuinguruan ikusten. Eraikin jakin batzuei ematen zaie garrantzia edo museoetan elementu solteak ikusten dira. González eta Pagés (2005) ere Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan zentratu dira liburuetan ondarea nola erabiltzen den ikusteko. Erabiltzen den metodologian ikasleak pasiboak direla diote. Gauzak buruz ikastea eta era mekanikoan egitea sustatzen da eta ez da ikasleen hurbileko ondarea topatzen, analizatzen, baloratzen … irakasten. Haurrekin ondarea lantzeko abiapuntua ikaslearen inguru hurbila izan daiteke. Lekuko historia ikaslearen ingurua izanik, abiapuntu bezala erabil daiteke eduki globalagoetara iristeko. Ikaskuntzak esanguratsuagoak dira ezagupenak ikasleen bizi eta ingurunean integratzen direnean eta testuinguru batean kokatzen direnean (Ávila, 2005). Ingurunearen gainean lan egiteak eta hausnartzeak ikasleen gaitasunak garatzen lagundu dezake. Errealitatean modu kritiko eta kontziente batean kokatzen lagunduko die eta
iraganaren eta orainaldiaren arteko loturak ezarriko lituzkete. Gaur hartzen diren erabakiek etorkizunean eragina dutela ulertuko lukete (González, 2008). 2.3.3. Curriculumma Fontalek (2013) dioenez eskolan egiten den ondarearen ikasketaren gaitz guztien errua curriculumari botatzen zaio baina curriculumak ondareaz dioena beteko balitz haurrek Lehen Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara arte ikasiko luketena apartekoa izango litzatekeela dio. Bere presentzia hobea edo ezberdina izan daiteke baina honek ez du justifikatzen eskola eremuan ondarearen irakaskuntzak eta ikaskuntzak duen presentzia urria. Oinarrizko Hezkuntzako Curriculumaren “Dekretuaren Atalak” izeneko zatiari begirada bat ematen badiogu, laster ohartzen gara ondare kontzeptua bertan presente dagoela printzipio, helburu, gaitasun, eduki eta ebaluazioan. Printzipio Orokorrei, Xedeei eta Helburuei eta Hezkuntza Gaitasun Orokorrei erreparatzen badiegu, ikasleen potentzialtasun osoa garatzeko beharrezkoak diren arloen artean alderdi soziokulturala aipatzen da. Ikasleek euskal kulturako eta kultura unibertsaleko oinarrizko elementuak eskuratu behar dituztela esaten da. Horrela bere nortasuna eraiki ahal izango dute modu inklusibo batean eta pertsonen arteko diferentziak errespetatu eta bizikidetza erraztuko du. Oinarrizko Gaitasunetan “Giza eta Arte Kulturarako Gaitasuna” dago. Ikasleak kulturaeta arte-adierazpenak ezagutu, ulertu, balioetsi eta ikuspegi kritikoz baloratzeko gaitasuna da. Honez gain, kultur- eta arte-adierazpenez gozatzeko eta arte-sorkuntza propioak egiteko trebetasuna ere aipatzen dira. Ramirez-ek (2013) bere tesian dio 175/2007 Dekretuan lehentasuna ematen zitzaiola euskal kulturari eta 97/2010eko Dekretuan euskal kulturari erreferentzia egiten dion guztia kendu zela. Curriculumean Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuan (17. artikulua) eta Ikastetxearen Curriculum Proiektuan (19. artikulua) ikastetxearen ingurune kulturala kontuan hartu behar dela esaten da, hau da, ingurune hurbila. Hau ondare transmisio bezala ulertu daiteke. Ikasgaiak banaka aztertzen baditugu Ondarea edo Kultura Matematikan, Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzan, Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagueran, Arte Hezkuntzan, Gorputz Hezkuntzan eta Hizkuntzetan
agertzen da. Denetan gizarte aniztasunaren ideia azaltzen da norberaren eta besteen kultura ezagutzen dela esatean. Curriculumean momentu oro dago ondarea presente. Ez dirudi hau ez lantzearen errua curriculumari egotzi ahal zaionik. 3. Atal enpirikoa Atal honetan lanean kokatu ahal izateko erabilitako metodologia, helburuak, hipotesiak, parte-hartzaileak, aldagaiak, diseinua, erabilitako prozedura eta datuen analisia nola egin diren azalduko dira. 3.1. Metodoa Lan honetan Lekeition dagoen itsas-arrantza ondareari eta herriko ikastetxeetan ematen den bere transmisioari buruzko ikerketa bat da. Erabiliko den metodologia kuantitatiboa izango da, hau da, erantzun bakoitza zenbat pertsonek eman duten aztertuko da. 3.1.1. Helburuak eta hipotesiak Helburu orokorra Lekeitioko herrian arrantzarekin erlazionaturik dagoen ondare material eta ez-materiala bildu ondoren ikastetxeetan hau transmititzen den ikustea irakasleen gaiarekiko ikuspuntua ezagutuz. Helburu zehatzak 1. Irakasleen ondare kontzeptua zein den ezagutzea eta baloratzen duten jakitea. 2. Irakasleek Lekeitioko itsas-arrantza ondarea ezagutzen duten eta hau ikastetxeetan lantzen duten jakitea. 3. Ikasleek ondarea zer den dakiten eta baloratzen duten jakitea. 4. Ikasleek arrantza inguruko lanbideak, ohiturak, lekuak, pertsonaiak eta hiztegia ezagutzen dituzten eta hauei buruzko informazioa duten jakitea. 5. Ondare transmisioa eman den eta eman baldin bada non ematen den jakitea. Hipotesiak 1. helburuarekin erlazionaturiko hipotesiak
1.1. Hipotesia: Irakasleen definizioa ez da monumentuetan soilik geratzen eta ondareari garrantzia ematen diote. 2. helburuarekin erlazionaturiko hipotesiak 2.1. Hipotesia: Irakasleek herriko itsas-arrantza ondarea ezagutzen dute eta hau ikasleekin landu behar dela uste dute. 3. helburuarekin erlazionaturiko hipotesiak 3.1. Hipotesia: Ikasleek monumentuekin baino ez dute erlazionatzen ondarea. 3.2. Hipotesia: Ikasleek itsas-arrantza ondarea baloratzen dute. 4. helburuarekin erlazionaturiko hipotesiak 4.1. Hipotesia: Ikasleek arrantzari loturiko pertsonaiak eta ohiturak ezagutzen dituzte baina ez dute hauei buruzko informaziorik edo ez dute jatorria ezagutzen. 4.2. Hipotesia: Ikasleek arrantzari loturiko lanbideak eta lekuak ezagutzen dituzte eta badute hauei buruzko informazioa. 4.3. Hipotesia: Ikasleek ez dituzte arrantzari loturiko hitzen esanahiak ezagutzen. 5. helburuarekin erlazionaturiko hipotesiak 5.1. Hipotesia: Herriko ikastetxeetan ondarea eta itsa-arrantza ondarea lantzen da. 5.2. Hipotesia: A ikastetxean B ikastetxean baino gehiago lantzen da. 5.3. Hipotesia: Ondare transmisioa familian ematen da gehienbat eta batez ere familian itsasoari loturiko senideren bat duten kasuetan. 3.1.2 Parte-hartzaileak Lan honen lagina herriko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak eta Lehen Hezkuntzako tutoreak izango dira. 6. maila aukeratu da lehen hezkuntza amaitzear daudelako eta ikastetxeetan herriko ondarearen transmisioa ematen baldin bada hauek jada jasoa izan behar dutelako. Hona hemen 20015eko maiatzean banatutako galdetegi kopuruaren eta jasotakoaren arteko erlazioa:
1. taula: laginari buruzko datuak
(*) Lekeition bizi (**) Familian itsasoarekin erlazionaturiko norbait dutenak (***) Itsas-arrantza ondarea landu (****) Ondarea landu. Itas-arrantza ondarea lantzen ez dutenei Ondarea lantzen duten galdetu zaie. 3.1.3 Aldagaia eta neurtzeko tresnak Lan honetan Lekeitioko ikasle eta irakasleek ondareari buruz duten ikusmoldea, itsasarrantza ondarea herriko ikastetxeetan lantzen den eta transmisioa non ematen den aztertu nahi da. Horretarako erabiliko den tresna galdetegia izango da. Ikasleei galdetegi bat pasatuko zaie eta beste bat irakasleei. Hurrengo taulan galderekin lantzen diren aldagaiak azaltzen dira.
Erabiliko diren galderak irekiak eta itxiak izango dira. Galdera irekiei dagokienez, itsas-arrantza elementuren baten izena, definizioren bat edo ikastetxean gaiaren inguruan lantzen denari buruz galdegingo zaie. Galdera itxiei dagokienez, itsas-arrantza elementu ezberdinei buruz galdetuko zaie eta aukeratzeko 2 – 3 aukera emango zaizkie. (Ikus 2. eta 3. Eranskinak). 3.1.4. Diseinua eta prozedura Lan honen garapena hiru pausotan banatu daiteke.
a) Lekeitioko herrian itsas-arrantza ondarearekin loturik dauden elementuak identifikatu eta hauei buruzko informazioa bildu Lehen pausoa herrian arrantza munduarekin loturik dagoen ondarea identifikatu eta aztertzea izan da. Zerrenda bat egin eta elementu ezberdinei buruzko informazioa bildu da irakasle eta ikasleei zer galdetu ahal zitzaien pentsatzeko. Elementuak kategoria ezberdinetan sailkatu dira: pertsonaiak, lanbideak, lekuak eta eraikinak, ohiturak, hitzak eta kantak (Ikus 1. Eranskina) b) Galdetegiak pasatzea Bigarren pausoa, herriko bi ikastetxeetara joan eta lanaren berri eman ondoren bertako ikasle eta irakasleei galdetegiak pasatzeko baimena eskatzea izan da. Ikasleei 30 minutu emango zaizkie galdetegiak betetzeko eta irakasleei egun batzuk. c) Datuak aztertzea Behin galdetegi guztiak jasota azken pausoa emaitzak aztertu, datu estatistikoak atera eta interpretatzea izan da hauetatik ondorioak ateratzeko. Prozedurari dagokionez, galdetegiak egun batzuk lehenago eraman ziren ikastetxeetara eta hauek ikasleei noiz pasatu adosten saiatu ginen bi ikastetxeetako zuzendariekin. A ikastetxean ikasleek bete zituztenean presente egon, beraien zalantzak argitu eta elkarri gauzak ez komentatzeko eskatzeko aukera izan nuen. B ikastetxean, gela gehiago izanik irakasle gehiagorekin adostu behar zen eguna eta eguna adostu orduko bete zituzten galdetegiak ikasleek. Ezin da ziurtatu ikastetxe bietan baldintza berdinetan bete zirela. 3.1.5. Datuen analisia Datuen tratamendua egiteko estatistikako ezagutza sinpleak beharko dira, Excel programa oso erabilgarria izango da. Datuak antolatzeko modu errazena eta ulerkorrena taula ezberdinak osatzea izango da eta gero, ondorioak ateratzeko maiztasunak, portzentajeak etab. kalkulatu beharko dira. Lortutako datuak begirada sinple batean ulertuak izateko taulak eta grafikoak erabiltzea oso lagungarria izango da.
3.2. Emaitzak eta ondorioak 3.2.1. Emaitzak 1.1. Hipotesia: Irakasleen definizioa ez da monumentuetan soilik geratzen eta ondareari garrantzia ematen diote. Ondarea definitzean “Gure izaeran eragina izan duen elementu historikoa”, “Herri baten historiaren adierazle fisiko eta kulturalak” edo “Balore historikoa duen zerbait” bezalako gauzak irakur daitezke. Adibideak emateko unean hiztegia, kantutegia, musika, espresio artistikoak, eraikinak, kondairak, kartak, Garratxako kobazuloa … aipatzen dituzte. Ondasun material eta kulturalekin lotzen dituzte gehienbat eta bere biziraupenerako ikasleekin landu behar dela uste dute. Hipotesian esaten dena baieztatu egiten da beraz.
2.1. Hipotesia: Irakasleek herriko itsas-arrantza ondarea ezagutzen dute eta hau ikasleekin landu behar dela uste dute.
3.taula: irakasleek identifikatutako itsas-arrantza ondare elementuak
Zerrenda bakoitzean lau elementu idazteko lekua utzi zitzaien eta taulari begiratuz gero ikus daiteke bataz bestez atal batzuetan ez direla 2 elementu idazteko gai izan. Badaude zerrendak nahiko ondo bete dituztenak eta baita arazoak izan dituztenak ere. Informazioari dagokionez orokorrean ez dute. Beraz, hipotesian esandakoa ez da betetzen azaletik ezagutzen baitituzte. Ikasleekin landu beharreko gaia den galdetuta %100a baietz erantzun du hipotesian esandakoa baieztatuz. Ondorioz, hipotesia ez da bere osotasunean betetzen.
4. taula honetan ikus daitekeenez, askok gurasoengandik jasotzen den ondasun multzoa dela esan badu ere ondare kontzeptua kultura eta ohiturekin lotzen dute. Hipotesian esaten dena beraz ez da betetzen. 3.2. Hipotesia: Ikasleek itsas-arrantza ondarea baloratzen dute. Herri bateko ondarea ezagutzea garrantzitsua den galdetuta baietza da nagusi. Arrazoiak emateko orduan denboran iraungitzeko transmisioa eman behar dela, historia ezagutzeko balio duela, kultura jakin behar dela, identitatea definitzen duela eta garrantzitsua dela esaten dute. Beraz, hipotesian esaten dena baieztatu egiten da.
4.1. Hipotesia: Ikasleek arrantzari loturiko pertsonaiak eta ohiturak ezagutzen dituzte baina ez dute hauei buruzko informaziorik edo ez dute jatorria ezagutzen.
Hipotesia zati handi batean betetzen dela esan daiteke. Ikasleek pertsonaiak eta ohiturak ezagutzen dituzte baina pertsonei buruzko informazioa baduten arren, ez dute ohiturei buruzko informazio nahikoa 5. taulan ikusten den bezala.
4.2. Hipotesia: Ikasleek arrantzari loturiko lanbideak eta lekuak ezagutzen dituzte eta badute hauei buruzko informazioa.
6. taulako emaitzek adierazten dute ikasleek ez dituztela garai bateko lanbideak eta lekuak errekonozitzen eta beraiei buruzko informazio nahikorik ere ez dutela beraz, hipotesietan esandakoa ez da betetzen. 4.3. Hipotesia: Ikasleek ez dituzte arrantzari loturiko hitzen esanahiak ezagutzen. Hurrengo grafikoan 14 hitzen esanahiaren inguruan lortutako emaitzak ikus daitezke.
1.grafikoa: hiztegiari dagokionez ikasleek emandako erantzunak
1. grafikoan ikus daitekeenez, erantzun erdiak baino gehiago asmatu dituzte eta hipotesian esandakoa ez da betetzen baina kontuan hartu beharko genuke Gaizki erantzundako eta Zuri utzitakoen arteko batura. Hitz bakoitza zenbat aldiz asmatu duten aintzat hartuta emaitzak hauexek dira (7. taula):
7.taula: hitzak erantzun onen arabera 5.1. Hipotesia: Herriko ikastetxeetan ondarea eta itsa-arrantza ondarea lantzen da. Irakasleen %42,85ak klasean itsas-arrantza ondarea lantzen duela esan du. Hizkuntza, Geologia, Historia eta Ingurunen lantzen dute hiztegia, portuko gauzak, balearen arrantza … bezalako edukiekin. %52 %36 %12 %1 Ondo Gaizki Zuri Baliogabe
Itsas-arrantza ondarea ez dutela lantzen erantzun dutenei ondarea orokorrean lantzen duten galdetuta bakarrak erantzun du baietz, musika arloan lantzen du era praktiko batean kantu, txistu doinu eta dantza herrikoien bidez. Ikasleei galdetuta, %21,74ak itsas-arrantza ondareari buruz ez dutela gauza nahiko ikasten esan du eta %32,60ak ez du galdera erantzun. Baietz edo zerbait landu dutela erantzun dutenek, edukiei buruz galdetuta historiako gauzak (garai batean Lekeitio portu garrantzitsua … zela), antzinako arrantzaleak, ohitura batzuk (Kaxarranka aipatzen da), portuari buruzko zerbait, hitz eta esamolde batzuk, lanbideak eta Aittitta Makurraren istorioa aipatzen dituzte. Ikasle batzuek gogoan dute behin kofradiara joan zirela ere. Guzti hau kontuan izanda, egia da hipotesian esaten den bezala ikastetxeetan itsasarrantza ondarea lantzen dela baina ez zaio uste zen bezalako garrantzia ematen. Eduki jakin batzuk baino ez dira lantzen. 5.2. Hipotesia: A ikastetxean B ikastetxean baino gehiago lantzen da. Irakasleen erantzunak ezin dira aintzat hartu ikastetxe bateko lagina oso txikia delako. Ikasleen erantzunei dagokionez, A ikastetxeko ikasleen %18,52ak zerbait landu dutela esan dute adibidez Aittitta Makurraren istorioa. B ikastetxean berriz %35,38ak esan du zerbait ikasi dutela. Ikasi dutenari buruz galdetuta portuari buruzko gauzak, hitz batzuk, ohiturak, kultura, esamoldeak etab. aipatzen dituzte. Ondorengo grafikoan bi ikastetxeetan emandako erantzun on kopuruak ikus daitezke:
2.grafikoa: atal bakoitzean ikastetxe bakoitzean emandako erantzun on kopurua
Emaitzetan alde handirik ez badago ere, B ikastetxeko emaitzak orokorrean hobeak direla esan daiteke. Datu guztiak kontuan izanda hipotesietan esaten dena ez dela betetzen esan daiteke. 5.3. Hipotesia: Ondare transmisioa familian ematen da gehienbat eta batez ere familian itsasoari loturiko senideren bat duten kasuetan. Ikasleei Lekeitioko itsas-arrantza ondareari buruzko gauzak non ikasi dituzten galdetuta gehienek bere kabuz (irakurriz … ) ikasi dituztela erantzun dute baina galdetegiaren egitura eta adin honetako ikasleek gai honi buruzko gauzak irakurtzeko duten ohitura kontuan izanda emaitza hau ez da oso fidagarria.
Grafikoan etxean eskolan baino transmisio gehiago ematen dela ikus daiteke. Etxean jaso dutela esan dutenei norengandik jaso duten galdetuta gehien aipatu dituztenak amona, aitona, ama eta dira orden horretan. Familian itsasoarekin erlazionaturiko norbait Bai dutenen eta Ez dutenen arteko konparaketa egiten badugu ondorengo grafikoa ateratzen da: 0 20 40 60 80 Familian BAI Familian EZ
4.grafikoa: atal bakoitzean emandako erantzun on kopurua familiaren arabera
Atal guztietan familian itsasoarekin loturiko norbait dutenek erantzun on gehiago eman dituzte. Hipotesian transmisioa etxean ematen dela eta familian itsasoari loturiko norbait izateak eragina duela esaten zen. Hau egiaztatu egiten dela ikus daiteke. 3.2.2. Eztabaida eta ondorioak Orain dela urte batzuk ondarearen transmisioa etxean ematen zen baina gure gizartean eman diren aldaketen ondorioz, emakumeen laneratzea esaterako, zeregin hau hezkuntzari pasatu zaio. Irakasle eta ikasleek ondareaz ematen duten definizioa ikuspuntu holistikotik (Prats, 1997) urruti dago. Gehienbat kultura eta ohiturekin lotzen dute herriaren identitate eta sinbolo bezala. Honen arrazoia beraiei ondarea zer zen azaltzean erabilitako ikuspuntuan egon daiteke (López Cruz, 2014). Ondarea mantendu egin behar dela uste dute guztiek bere biziraupenerako garrantzitsua delako, identitatea definitzen duelako eta informazio iturri delako. Badirudi Lekeitioko kasuan itsas-arrantza ondarearen transmisioa ez dela ikastetxeetan ematen nahiz eta ikastetxeetako Hezkuntza eta Curriculum proiektuetan ondarea eta gertuko ondarea landu behar direla esan eta irakasleak honekin ados egon. Honen arrazoiak ezberdinak izan daitezke: ondarearen gaia ikasgaietan integratua ez egotea eta eduki estra bezala kontsideratua izatea, beste eduki batzuei garrantzi gehiago ematea eta eduki guztiak lantzeko denbora falta izatea, ikasleek edukiak ez barneratzea edo irakasleek gaia ez menperatzea gerta daiteke. Azken arrazoiarekin jarraituz, irakasleei herriko itsas-arrantza elementu ezberdinak izendatzeko eskatu zaie eta orokorrean zailtasunak izan dituztela esan beharra dago. Gaiaren inguruan informazioa duten galdetuta ezetza izan da nagusi. Zailtasun gutxien dituzten eremuak Lanbideak, Lekuak eta Hitzak dira eta zailtasun gehien dutena Pertsonaiak. Arlo bakoitzari buruz informaziorik duten galdetuta ezetza da nagusi Hitzen kasuan izan ezik. Guztiok ezagutzen dugu nola funtzionatzen duen Hezkuntzak eta sarritan gertatzen da norberarena ez den herri batean lan egin beharrak. Hau dela eta ezinezkoa da irakasleek herri guztietako ondarea ezagutzea. Nekez irakats daiteke menperatzen ez dena.
Ikasleek gaiari buruz dakitena aztertuz gero badaude zer pentsatu ematen duten aspektu batzuk. Pertsonaiei dagokienez, nahiz eta urtero elizako kanpandorretik Antero jaisten ikusten duten eta “Anteron txamarrotia, Singerren bibotia, haretxek ei dauko, preso tximiñoia” abestu ez dakite Antero lanbidez arrantzalea zela. Ohiturei dagokienez, egun berean bata bestearen atzetik ospatzen diren Kili-Kala eta Kaxarrankari buruz galdetuta Kilin-Kala gutxiagok identifikatzen dute eta Kaxarranka nahiz eta gehiagok identifikatu berari buruz duten informazioa ez da nahikoa. Lanbideak eta Lekuak identifikatzeko ere zailtasunak dituzte eta hauei buruzko informazio gutxi dute urtero San Pedro egunean Dei ettekoak ikusten dituztenean, orain dela ez urte askora arte sareinak portuan ikus zitezkeenean sareak konpontzen, hondartzara joatean antzinako ontziolen eraikin zaharrak ikusten dituztenean edo Talaiara igotzen direnean. Hitzei dagokienez, herrian “Dzingua” izeneko denda bat eta “Dzapart” izeneko taberna bat egonik edo “Zingan egin” eta “Txo” herrian erabiltzen diren espresioak geratu diren posizioek (4.a, 6.a, 8.a eta 9.a hurrenez hurren) arreta deitzen dute. Nahiz eta ondarea ikasleen inguruan egon eta momentu jakin batzuetan erreproduzitzen den, ez dituzte elementuak ezberdinen izenak ezagutzen eta beraiei buruz duten informazioa ere kasu batzuetan urria da. Guzti honekin, transmisioan akatsak ikus daitezke. Ikasleek nahiz eta elementu ezberdinak ondaretzat kontsideratu ez dira gai bere testuinguruarekin eta herriko historiarekin lotzeko. Transmisio hau hobetzeko Fontal-ek (2004) azaltzen duen patrimonializazio prozesuaren pausoak kontuan hartu beharko lirateke. Eman den transmisioa non eman den aztertzen badugu, ikasle askok herriko ondareari buruzko gauzak bere kabuz ikasi dituztela esan dute. Honen arrazoia galdetegia planteatzeko moduan egon daiteke eta hori dela eta emaitza hau zalantzan jartzen dugu adin honetako ikasleek ez dutelako ohiturarik gai honi buruzko informazioa bilatzeko. Bigarren erantzun errepikatuena kontuan hartzen badugu, etxean eskolan baino gauza gehiago ikasten dituzte. Gainera, familian itsasoarekin loturik norbait duten ikasleek emaitza hobeak lortu dituzte ez dutenek baino. Gauzak nork irakatsi dizkieten galdetuta aitona-amona eta gurasoak dira rankinean nagusi. Oraindik ere ondare transmisioa etxean ematen da gehienbat.
Betidanik A ikastetxean herriko ohiturak etab. gehiago lantzen zirenaren ustea egon da ikastetxeak ematen zuen irudiagatik. Ikastetxe bakoitzeko ikasleek gutxi lantzen dutela diote. Emaitzak kontutan izanda nahiz eta aldea ez den nabarmena, orokorrean B ikastetxean emaitza hobeak lortu dituzte A ikastetxean baino. Guzti honek hausnarketara garamatza. Norbera inguratzen duen ondarea ezagutzea garrantzitsua da nondik gatozen jakin eta oraina ulertzeko eta are eta garrantzitsuagoa urteetan itsasoaren mende egon diren herrietan arrantzaren beherakadarekin lanbideak, eraikinak, etab. desagertzen daudenean. Hauetako herri asko garai batean izan zirenetik oso aldatuak daude eta gaur egun turismoari begira bizi dira. Transmisiorik ematen ez bada hurrengo belaunaldiek ez dute ezagutuko garai bateko Lekeitio nolakoa zen eta ohiturek denboran aurrera egiten badute ez dute jakingo zergatik egiten diren. Herriaren nortasuna eta identitatea galdu egingo dira, bertako biztanleek ez dute kresal ukitua izango eta gure portuak beti kirol portuak izan direla pentsatuko dute. Hau gerta ez dadin agian soluzioa hezkuntzara bideraturik dagoen unitateren bat, programaren bat edo zerbait proposatzea izan daiteke behintzat etorkizuneko haurrek postal edo argazki batean portuak itsasontziz lepo ikustean aurpegi arrarorik jar ez dezaten. Honekin erlazionatuta ikerketa berrirako kontuan hartu beharko lirateke lan honetan aurkitutako ahuleziak hala nola galdetegiko galdera batzuk planteatzeko era, irakasleen lagin urria eta ikastetxe batean ikasleek galdetegiak bete zituztenean ikertzailea presente ez egotea. 4. Erreferentzia bibliografikoak Liburu eta artikuluak |
addi-c0b6a64ea0c9 | https://addi.ehu.es/handle/10810/20089 | addi | cc-by-nc 4.0 | 2017-01-09 00:00:00 | science | Erquiaga Laca, Agurne | eu | Lekeitioko itsas-arrantza ondarearen transmisioa lehen hezkuntzan | a) Pertsonaiak Aittitta Makurra: Isuntzako hondartzan dagoen harria da. Istorio batek kontatzen duenez herrikideak sendatzen zituen arrantzale umil bat hondartzara hiltzera joan eta heriotzak ukitu ondoren harri bihurtu zen herria berarekin gogora zedin. (Iturria: Lekeitio 1) Antero: Luis Antero Salinas Kruzalegi (1874 – 1955). Bizitza guztian arrantzalea izan zen, txipiroi harrapatzailea. Bere garaian ezaguna izan zen eta gaur egun ezagutzen dugun kantua idatzi zioten. Leitioko jaiei hasiera ematen dien pertsonaiak bere izena darama. (Ocamica, 2004) Txatxo (Txatxo kaia): 1492. urteko abuztuaren 3an Cristobal Colon Palos-etik atera zen Ameriketarantz. Santa Maria karabelan Txatxo lekeitiarra zihoan kontramaisu bezala. 69 egun nabigatzen ibili ondoren iritzi ziren. Irla ezberdinetatik ibili ondoren urte bereko abenduan hil zen Txatxo (de Madariaga). b) Lanbideak Sareginak: Itsasontziaren sarea konpontzeaz arduratzen diren emakumeak dira. Talaieroa: Talaian egoten zen eta kearekin arrantzaleei esaten zien arraina non zegoen edo galarrenarena zetorrela. Itsasontzietan teknologia erabiltzen hastean lanbide hau galdu egin zen. (Ocamica Goitisolo, F., 2004) Dei eittekoak: Emakumeek betetako lanpostua da. Itsasontzia itsasora atera behar zenean telefonorik ez zegoen garaietan, marinelei etxerik etxe joanez abisatzen zieten. Honez gain, itsasoan igaro beharreko egunetarako elikagaiak erosi, arraina deskargatu, otzaretan sartu, arraina saldu etab. ere egiten zuten soldatarik kobratu gabe. (Iturria: Txatxo kaia) c) Lekuak eta eraikinak Portua: 1735ean nasa bi zeuden Nazazarra eta Nazabarria. Bien artean zegoen pasadizoari Nasabittartia deitzen zitzaion. Gaur egungo portua XIX. Mendean eraiki zen aurreko nasak kendu eta zenbait moila eraikiz: Abadeen moila, plaza
azpikoa, Txatxo kaia eta iparraldeko moila. Azken hau gaur eguneko Tinglaua da. (Iturria: Txatxo kaia) Tala: XX. mende hasieran eraiki zen portua babesteko asmoz. Izena antzina bertan zegoen talaiatik datorkio. (Iturria: Txatxo kaia) Lanuzarri edo islako moila: 1856an amaitu zen. Berau eraiki aurretik Lea ibaia portura arte heltzen zen eta ekaitza zegoenean edo itsas behera zegoenean itsasontziek arazoak izaten zituzten portuan sartzeko. Behin eraikita, ibaiaren norabidea aldatu eta arrantzara irteteko aukera gehiago izan ziren. (Iturria: Txatxo kaia) San Pedro Arrantzaleen Kofradia: XV. mendearen erdi aldekoa dela uste da. Arrantzaren gorabeherak gobernatzen ditu ekonomia-, gizarte- eta profesionalmailan. (Iturria: Txatxo kaia) Ontziolak: 1338. urteaz geroztik Lekeition itsasontziak egin izan dira. Historian zehar izandako ontziola kopurua ezberdina izan da. Lanean aritu diren azkenak R. Mendieta, D. Mendieta, Eiguren, Murelaga eta J.A. Mendieta dira. Gaur egun ez da bat ere irekia gelditzen baina batzuen kasuan eraikinak ikus daitezke eta besteen kasuan erabiltzen zuten arranpa. (Iturria: Txatxo kaia) (Erkiaga) Santa Katalina itsasargia: 1862. urtean inauguratu zen. 5. ordenako itsasargia da eta distantzia txikiko dorre etxeen kategorian sartzen da. Teknologiak aurrera egin duen heinean aldaketak jasan ditu bere iriste ahalmena handiagotuz. Bere jabetza beti izan da Kostasena. 1981. urtera arte farozaina egon da bertan bizitzen. Gaur egun bere mantenu eta funtzionamenduaz Bermeoko Matxitxako itsasargiko teknikariak arduratzen dira. 2010. urtetik aurrera Nabigazio teknologiaren Interpretazio Zentroa da. d) Ohiturak Kilin-kala: San Pedro egunean egiten da santuaren prozesioan. Itsasoaren aldetik irudia daramatenak makurtu egiten dira eta irudia inklinatu egiten da. Garai batean arrantzaleek San Pedrori arrantza ona izango zuten galdetzen zioten eta honek baietz esan arte (San Pedro simulatzen zuen gizon batek ematen zuen baiezkoa) ur etzean bere irudia inklinatu egiten zuten mehatxu moduan
(Ocamica, 2004). Gaur egun, ohitura hau urak bedeinkatzeko egiten da arrantzaleek arrantza ona izan eta ezbeharrik izan ez dezaten. Kaxarranka: Kaxa baten gainean egiten den dantza bat da. Aitzina kaxa barruan kofradiako dokumentuak gordetzen ziren eta San Pedro egunean maiordomo aldaketa egitean maiordomo ohiaren etxetik maiordomo berriaren etxera eramaten zen. Dantzariak (maiordomo berriak) San Pedro irudikatzen zuen, arrantzaleen patroia. (Iturria: Lekeitio 1859 – 1959) Antzar jokoa: 1722tik aurrera itsasoan egiten dira, lehenago herriko plazan. 1877tik aurrera San Antolinen jaien barruan ospatzen dira, lehenago Andra Mariaren egunean eta San Roke egunean ospatzen zen. 1666. urtean parte hartzen zutenak arrantzaleak ziren. (Iturria: Lekeitio 1859 – 1959) Estropadak: Traineruak Kantauri itsasok ontzi autoktonoak dira. Barruan zihoazen gizonek arraun eginez eta haizearen laguntzarekin mugitzen ziren. Abiadura handiz arrantza guneetara joan, barruan eramaten zuten sarea bota eta arrantzatutakoarekin portura bueltatzen ziren berriz. Istilu, pike eta erronka asko izaten ziren. Gaur egun ezagutzen ditugun estropaden aitzindariak dira. (Iturria: Txatxo kaia) e) Hitzak Atezuan: Barkua amarralekuari lotzen duten soka tentsioan dagoenen ia apurtu beharrean. (Iturria: Lekeitioko berbak (1) Itsasoa ) Atoian: Erremolkean eraman. (Iturria: Lekeitioko berbak (1) Itsasoa ) Bagea: 1 Itsasoaren egoeretariko bat da. Olatu sakon handiak datoz itsasotik lehorrerantz etorri eta olatu-horma jota apurtzen dira. 2 Azpiko itsasoa urruneko presio baxua edo denboralea dela eta. (Iturria: Lekeitioko berbak (2) Eguraldia) Balantzaka: Itsasontzien ibiltzeko era, batera eta bestera ibiltzea olatuen eraginez. (Iturria: Lekeitioko berbak (1) Itsasoa ) Bare: Itsasoaren egoera. Itsasoaren azala geldi dago haizea egon daitekeen arren. (Iturria: Lekeitioko berbak (2) Eguraldia) Batel: Txalupa, itsasontzi txikia, potin txikia. (Iturria: Lekeitioko berbak (1) Itsasoa )
atunak ekarritta otzararik han ez zesteruak eitteko astirik euki ez
Hau da, bai da gaur guk daukagun humore ona Hau da, bai da soinuakin poztutia da.
Hau da, bai da gaur guk daukagun humore ona Hau da, bai da soinuakin poztutia da.
Eskerrik asko danori herriko guztiari pozez gaur entzun dozuela gure soinu ederrak agur zahar eta gazte datorren urterartian Jaungoikoa bitartez
Hau da, bai da gaur guk daukagun humore ona Hau da, bai da soinuakin poztutia da.
Otzaratxu bat Palu, erremu, bela eta kordel masija eta ura ere ba-ai sartu daiguzan txalupan laster itxaron barik gizonai
Herrira datoz ipar aldetik belak betian ontzia-ak ondo dirudi egun argitxan belan dabilen ontzia
txalupa haundiak egiña-ak hogeita hamar bat txikerrak eta larogei lebatz potiñak
Arrainak saretik soltatzea Arrainak itsasora itzultzea Itsasontziak lotzeko soka Dzapart
Arrantzan egiteko tresna bat Itsasontzia hondoari lotuta izateko erabiltzen den tresna Itsasontziaren motorra martxan jartzea Erresaka
Eguraldi eskasa Arrantzatzeko sarea Arrantzaleen soldata Txo
Itsasontzi bateko gazteena Itsasontziko patroia Arrantzalea Zingan egin
0 - 5 urte 6 - 10 urte 10 urte baino gehiago (kopurua)_______ Ze mailatako tutorea zara?
Bai Ez 5. (4.a BAI erantzun baduzu) Gai zara ondoren agertzen den zerrendan Lekeitioko arrantza ondarearekin zerikusia duten gauzak izendatzeko? Lekuak: * * * * Eraikinak: * * * * Lanbideak (desagertuz doazenak): * * * * Ohiturak: * * * * Hauen jatorria eta historia ezagutzen duzu?
Pertsonaiak: * * * * Hauen bizitzari buruzko ezer ezagutzen duzu?
Bai Ez Hitzak: * * * * Hauen esanahiak ezagutzen dituzu? |
addi-34d2b3f4d539 | https://addi.ehu.es/handle/10810/20090 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | 2017-01-09 00:00:00 | science | Muñecas Mantecón, Teresa | eu | Literatura digitala ikasgelan: "esperientzia bat lehen hezkuntzan" | Leioan, 2016ko maiatzaren 30ean
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Sarrera Gizartea aldatzen joaten den heinean, honekin zerikusia duten arloak ere aldatzen joaten dira, ezaugarri eta behar berriei egokituz. XXI. mendeko gizarteak berrikuntza teknologikoko prozesu batean murgilduta dago eta ondorioz, literatura ere aldatzen ari da. Hezkuntza sistemak etengabeko berritze prozesu batean murgilduta dago, horregatik tentuz jokatu behar dugu berrikuntza hauek gelara eramaterako orduan. Izan ere, haur eta gazteekin lanean ari gara eta oraindik ez dakigu aldaketa berri hauek zer nolako eragina daukaten ikasleengan. Hori dela eta, gizartea eta hezkuntza aldatzen dagoela ikusita, gaur egun sortu egin den literatura mota berri bat aztertzea erabaki dugu, hots, literatura digitala. Ikerketa hasi aurretik literatura digitalaren inguruan izandako aurre-ideiak eskasak izan dira, lehen hezkuntzako gradu osoan zehar ez baitugu literatura digitalen inguruko informaziorik jaso. Ondorioz, gradu amaierako lanean literatura digitalera zuzendutako ikerketa egitea interesgarria dela iruditu zaigu; gaiaren inguruko informazioa lortzeko. Burututako lan honekin, literatura digitala zer den, nola osatuta dagoen, etab. jakiteaz aparte; lehen hezkuntzako ikasgelan duen eragina nolakoa den behatu dugu eta ahalegindu gara ikusten zein literatura motarekin (tradizionalarekin edo digitalarekin) haurrek jarrera eta emaitza hobeak adierazten dituzten. Amaitzeko, uste dugu, irakasleek berrikuntzaren ondorioz hezkuntzan sortzen diren elementu, metodologia, etab. desberdinak ezagutzea ezinbestekoa dutela. Era horretan, beraien ezagutza mailak handitzeaz aparte, aukera desberdinak izango dituzte saioak prestatzeko, ikasleen ezaugarrietara eta beharretara egokituz. Horregatik, literatura digitalaren inguruko ezagutzak izatea ezinbestekoa delakoan gaude.
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola 1. Esparru teorikoa eta kontzeptuala 1.1. Zer da literatura digitala? Romerok (2011) aipatzen duen moduan, egun literatura sistemak lau eremutan ari da pairatzen aldaketak: idazki literarioak gordetzeko euskarri digitalen erabileran, irakurmena gauzatzeko euskarri eta era berriak, multimediaren euskarriz osaturiko literatura idazkiak, eta azkenik, hezkuntza metodologia berritzaile berriak, ingurune digitalen beharra daukatenak. Aldaketa hauekin batera, literatura formatu berri bat sortu da, hots, literatura digitala delakoa. Koskimaak (2007) hiru definizio eman dizkio literatura digitalari, beraien artean oso desberdinak direnak, izan ere ikuspuntu desberdinetatik sortuak baitira. Raine Koskimaak sortutako definizioak hurrengoak dira: − Argitaratze digitala: ikuspegi honek teknologia digitalaren laguntzarekin sortzen diren liburuak batzen ditu, euskarriari egiten baitio erreferentzia. Ikusmolde honen produktuak nahiz eta liburu digitalak eta audio-liburuak izan, hauen egitura, literatura tradizionaleko egitura da. − Baliabide digitalentzat idaztea: honetan agertzen diren idazkiak aldez aurretik programaturik daude, kode informatiko batean oinarrituta. Aipatutako idatziei zibertestuak1 deritzete eta testu hauek joera desberdinak dituzte, batzuk dinamikoagoak eta beste batzuk estatikoagoak dira. Era horretan, irakurlearen parte-hartzea kontrolatzeko aukera dago, istorioari abiadura eta bide desberdinak emanez. − Argitalpen akademiko literarioak hipertestuekin: ikuspegi honen barnean batzen diren literatura idazkiak ikerketa eta hezkuntza arloei bideratuta daude. Orain arte idatziak izan diren testuei hipertestuak gehitzen zaizkie, hauetan multimedia gehigarriak jarriz. Hau da, aldez aurretik idatzi diren idazkiak (paperean dauzkagunak) formatu digitalera pasatzen ditugu, era horretan multimedia
1 Aaresth-ek (1997) sortutako terminoa da, literatura ergodikoaren azpi multzoa da. Literatura honek irakurlearen parte-hartzea eskatzen du, irakurtzen ari den bitartean erabakiak hartu behar dira. Zibertestua ez da teknologiekin sortutako terminoa, euskarriek ez baitute inportantziarik. Termino honek eduki dinamikoari egiten dio erreferentzia.
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola gehigarriak jartzeaz aparte, hartzaileen eremua handitzen da Internet eta Intranetari esker. Aurretik aipatutako testuek literatura sisteman garrantzi handikoak dira. Hala ere, aipatzekoa da Pajaresek (2004, 19. orr) emandako argibidea “nos gustaría limitar la definición a las obras literarias que han sido creadas especificamente para el medio digital”. Beraren aburuz, literatura digitala hipertestuen edo narrazio interaktiboen sinonimoa da. Alde batetik, hipertestuari dagokionez, teoria eta teknologiaren bateratzea da, testuak eta informatika batu egiten dira estruktura ez lineal bat duen idazkia sortuz. Bestetik, narrazio interaktiboei dagokionez, irakurleen parte-hartzea eskatzen duten idazkiak dira, multimedia eta ikus-entzunezko baliabidez osaturikoak. Pajaresek eta Aaresth-ek bat egiten dute esatean literatura digitaleko testuen edukia inportantzia handikoa dela, interaktiboa eta dinamikoa izan behar baita. Azkeneko bi termino hauek, beste lau adjektiboekin batera, osatzen dituzte Pajares-ek (2004) literatura digitalari emandako ezaugarriak. Literaturari sei ezaugarri desberdin egotzi dizkio: multilineala, multimedia, anizkoitza, interaktiboa, dinamikoa eta konektatua. − Multilineala: hipertestuek literatura inprimatua duen estruktura lineala alde batera uzteko eta edukiak bestelako era batean egituratzeko eta erabiltzeko aukera ematen digute. − Multimedia: literatura tradizionalak irudiak sartzeko aukera izan arren, literatura digitalak beste hainbat aukera eskaintzen dizkigu, hala nola, soinuak, irudiak mugimenduan eta bideoak txertatzeko abagunea. Momentuz, hizkuntza idatzia eta ikusizko-hizkuntza bateratzeko aukera bakarra literatura digitalaren esku dago. − Anizkoitza: hipertestuek edukia eta egitura banaturik aurkezten dituztenez, horrek ahalbidetzen du edukiaren aurkezpenarekin jolastu ahal izatea eta hainbat aurkezpen mota emateko aukera izatea. Adibide bat ematekotan, ezaugarri honek testuak pantaila handietan eta txikietan ikusteko aukera ematen digu, egitura modu desberdinean aurkezten delako baina edukia berdina izaten jarraitzen du.
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola − Interaktiboa: literatura digitalean murgilduta dauden testuak denboran eta espazioan mugitzeko aukera ematen dutenez, irakurleak testuaren abiadura eta nondik norakoak erabakitzen ditu. − Dinamikoa: testua era praktikoago eta malguago batean erabiltzeko aukera ematen dute hipertestuek; bilatzaileei esker irakurleak nahi duena bilatzeko aukera dauka. − Konektatua: literatura digitalak dakartzan testuek Interneten edo Intraneten bidez partekatzeko aukera ematen dutenez, ondorioz idazleek bestelako autoreekin lan egiteko aukera izateaz aparte, mundu osoko irakurleengana ailegatzeko aukera ere badute. Literatura digitalaren testuei sei ezaugarri hauek eman arren, horrek ez du esan nahi hipertestu guztiek aipatutako ezaugarri guztiak izatea. Egun, literatura digitalak batzen dituen testuak ez dituzte ezaugarri guztiak betetzen. 1.2. Hipertestuen sorrera Norman-ek (d.g.) aipatzen duenez, 1965. urtean Ted Nelson-ek "Complex Information Procesing: A File Structure for the Complex, the Changing, and the Indeterminate" lana argitaratu zuen, honetan, lehenengo aldiz hypertext (hipertestua) eta hypermedia (hipermedia) terminoak agertu ziren sistema informatiko batek dituen ezaugarriei erreferentzia egiteko. Nelson-ek "esteka" hitza erabiltzen zuen hipertestuen arteko konexio logikoei aipamena egiteko, eta amaieran termino honek hyperlink (hiperesteka) izaten bukatu zuen. Hala ere Lamarca-k (2013) aitatzen duenez, urte batzuk lehenago, zehazki 1945. urtean, Vannevar Bush-ek "As we may think" artikulua idatzi zuen, non informazioa kudeatzeko metodo desberdinak kritikatzen zituen. Ohartu egin zen, momentu horretan dokumentuek zeuzkaten estrukturak ez zirela egokiak informazio guztia batzeko, hau da, informazioa batzeko eta ordenatzeko aukerarik ez zegoela. Bush izan zen hipertestuen multilinealtasunaz ohartu zen lehenengo pertsona eta, hala ere, ez zuen inoiz hipertestu hitza erabili. Aurretik esan bezala, nahiz eta Vannevar Bush-ek hipertestua asmatu, Ted Nelson izan zen izena eta definizioa eman zion aditua. 1981. urtean "Literary Machines" liburua
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola sumatu zerbait falta denik. Nahiz eta amaiera irekia izan, irakurleak pozik eta zalantzarik gabe bukatzen badu, istorioak amaiera izan duela esan genezake. Landow-ek egindako azalpenari esker, Pajares-ek (2004) ondorioztatzen du hipertestuek amaiera izaten dutela edukia eta egitura ondo konbinatzen direnean. Bestetik, irakurleari dagokionez, edozein testu irakurtzen dugunean moduan, jarduera kognitiboak (testuaren ulermena garatzeko) behar izateaz aparte, irakurlearen manipulazio aktiboa beharrezkoa da hipertestuak erabiliak eta irakurriak izateko. Testu tradizionaletan, orriak pasatzearen prozesua automatikoa da, baina literatura digitalean dauden testuetan, berriz, esteka eta bide desberdinak daudenez, irakurleak istorioa aurreikusi beharko du (jarduera kognitiboa garatuz) eta kurtsorea mugitu bide desberdinak aukeratzeko. Hipertestuek bideak hautatzeko duten abaguneari esker, irakurlearen askatasuna garatzen da. Jay David Bolter-ek (1991, 158 orr., Pajares-ek, 2004, aipatua) "irakurlearen askatasuna" deritzon gaiaren inguruan hitz egin zuen; hipertestuetan irakurlea parte-hartze aktiboa bihurtzen da. Nahiz eta idazleak eduki guztiak idatzi, irakurlea izango da ordena eta bideak aukeratuko dituena, sortze prozesuan parte hartuz. 1.4. Literatura digitala eta hezkuntza Pajares-ek (2004) egindako ikerketan aipatzen duenez, literatura digitalak dituen ezaugarriei esker, geletan adaptive-learning delako metodologia erabiltzeko aukera dago. Gaur egungo eskoletan zer metodologia erabiltzen den azaltzen hasi aurretik, ezinbestekoa dugu adaptive-learning eta adoptive-learning metodoak ezagutzea. Adaptive delakoan, edukia dinamikoa eta interaktiboa izateaz aparte, ikaslea ikasteprozesuaren erdigunean egon behar da. Segun eta zein erantzun ematen duen ikaste prozesuan, irakaslea irakaste-prozesua aldatzen joango da haurraren beharrei egokituz. Adoptive metodoa, berriz, beste batzuk sortako edukiak errepikatzen eta ikasten datza, hau da, ikaste-prozesua guztientzat berdina da, ikasle guztiek gauza berdinak egiten eta ikasten dituzte (Pajares, 2004). Orain arte, eskola gehienetan adoptive-learning metodologia erabiltzen da, non ikasleek egiturak ikasi eta errepikatu behar dituzten, irudimena eta ahalmen berriak garatzeko aukerarik gabe. Adaptive metodoarekin, berriz, ikasleek edukiei forma
Adoptive-learning − Jakinduria sortzen da. − Edukia ikasleak motibatzeko baliagarria da. − Sormena garatzen da. − Ikasketa pertsonalizatua da. − Jakinduria transmititzen da. − Guztientzako ikasketa berdina da. − Printzipio eta prozedura guztiak zehaztuta daude. 1. Taula. "Adaptive learning" eta "Adoptive learning" ezaugarrien konparaketa (Duhs, 2011). Nahiz eta taulan bi metodoen arteko ezaugarriak oso desberdinak izan, horrek ez du esan nahi adaptive learning metodoa bestea baino hobeagoa denik. Bi metodoen arteko elkarbizitza egokia izango litzateke, hezkuntzan egiten dituzten ekarpenak baliagarriak baitira. Gaur egun, hezkuntzan topatzen ditugun hipertestu gehienak adoptive learning metodoan oinarrituta daude, ez baitute hezkuntza pertsonalizatua eskaintzen. Oraindik formatu tradizionaleko metodoak erabiltzen dituztelako, adibidez: egia/gezurra galderak, guztientzako azterketa berdinak ..... Hori dela eta, hipertestuak eta adaptive metodoa hezkuntzan lantzeko, material didaktiko egokia izatea ezinbestekoa da. Ikasleek materiala erabiltzeaz aparte, ebaluatzeko eta epaitzeko aukera izan behar dute. Materialen bidez lantzen diren edukiak ez dira buruz ikasteko baizik eta gaiaren inguruan esploratzeko eta hausnartzeko. Bukatzeko, irudimena, berrikuntza eta interpretazioa ezinbestekoak dira materiala ondo erabili ahal izateko (Pajares, 2004). 2. Metodologia Lan hau ikerketa lana da eta literatura digitalak hezkuntzan dituen abantailak edo desabantailak aztertzea du helburu. 2015-2016 ikasturteko praktiketan zehar burutua izan da, baina aurretikoa da lanaren planteamendua, hipotesiak eta dokumentazio bilaketa, hauek 2014-2015 ikasturtearen amaieran eta 2015-2016 ikasturte hasieran gauzatuak izan baitira. Ikerketa honekin emaitza kuantitatiboak eta kualitatiboak lortuko ditugu, hots, ikasleek parte hartzeaz aparte, irakasleek eta irakaslegaiek ere parte hartu dute. Hori dela eta,
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola ikerketa bi ataletan banatu dugu, alde batetik emaitza kuantitatiboak lortzeko eta, bestetik, emaitza kualitatiboak eskuratzeko. Marko teorikoan aipatu moduan, literatura digitalaren barnean topatzen ditugun testuak multilinealak, multimediak, anizkoitzak, elkarreragileak, dinamikoak eta konektatuak izan beharko lirateke, hauek baitira literatura digitalaren ezaugarriak (Pajares, 2004). Ezaugarri hauek aztertzeko orduan, gehienetan irakurlearen inportantzia nabarmentzen da, honek izan behar baitu irakurmenaren parte-hartzaile aktiboa. Hori dela eta, ikerketan zehar ahaleginduko gara haurra parte-hartzaile aktiboa bihurtzen. Aurretik esan bezala, ikerketaren helburua literatura digitalaren abantailak eta desabantailak aztertzea da helburu nagusia, behatzeko haurren jarrera nolakoa den literatura mota honen aurrean eta ea jarrera aldaketa nabariak dauden literatura tradizionalarekin alderatuz gero. 2.1. Hipotesiak Literatura digitalaren inguruan dagoen informazioa aztertu ondoren, hurrengo hipotesi hauek planteatu ditugu, ikerketaren bitartez egiaztatu nahi ditugunak. − Literatura tradizionaleko idatzizko ulermena ebaluatzean, emaitza homogeneoak lortuko ditugu. − Literatura digitaleko idatzizko ulermena ebaluatzean, emaitza heterogeneoak lortuko ditugu. − Ikasleek literatura digitalarekin duten jarrera, guztiz desberdina izango da, motibazioa eta interesa aurkeztuko dute, parte-hartzaile aktiboak izateko aukera dutelako. − Literatura digitala ebaluatzeko zailtasunak daude: ez dago erantzun zuzen bakarra eta erantzun egokiak anitzak dira. 2.2. Datuak biltzeko eta aztertzeko tresna Ikerketaren bidez emaitza kuantitatiboak eta kualitatiboak lortuko ditugunez, laginak jasotzeko tresna desberdinak prestatu ditugu; zehazki, hiru galdetegi.
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Alde batetik, emaitza kuantitatiboak lortzeko, ikerketan parte hartuko duten 28 ikasleei ipuin bera emango diegu formatu tradizionalean eta formatu digitalean. Ipuin formatu bakoitza irakurri ondoren, galdetegi bat (ikusi 1. eranskina) beteko dute zenbat ulertu duten ebaluatu ahal izateko, 6 galderaz osatutako galdeketa.. Horretaz aparte, ipuinaren bi formatuak irakurri ostean, beste inkesta bat (ikusi 2. eranskina) pasatuko diegu jakiteko zein formatu nahiago duten erabili. Oraingo honetan, pasatutako orria bi ataletan banatuta dago: lehenengoa taula bat da, ezaugarri batzuk kontuan hartuz haurrek literatura tradizionala edo literatura digitala aukeratu behar dute; bigarrena, berriz, bi galdera dira literatura formatu bakoitzaren inguruan duten iritzia emateko. Bestetik, emaitza kualitatiboak lortzeko, irakasleen eta irakaslegaien artean itaunketa bat (ikusi 3. eranskina) pasatuko dugu, literatura digitalaren inguruan dituzten ezagutzak eta iritziak ezagutzeko. Irakasleek dituzten iritziak ezagutzea ezinbestekoa dugu, hauek hezkuntzaren parte garrantzitsua baitira. Erantzun gehiago lortu ahal izateko, Google Drive zerbitzuak eskaintzen duen formulario orriak erabiliz, inkesta prestatu dugu eta ezagutzen ditugun hainbat irakasleri eta irakaslegairi pasatuko diegu; zehazki, 25 pertsonak hartuko dute parte. 3. Ikerketa gauzatu den ikastetxearen testuingurua Ikerketa non gauzatu den ezagutzea ezinbestekoa dugu, segun eta nolakoak diren ikerketan parte hartu dutenen ezaugarriak, lortuko ditugun emaitzak desberdinak izan ahal direlako. Ikerketa kuantitatibo osoa San Juan Bosco Ikastetxean (Gurutzetako Salestarrak) burutua izan da, hain zuzen, Lehen Hezkuntzako bigarren mailako, 28 haurrek hartu dute parte ikerketan, 12 neskak eta 16 mutilek. Aipatzekoa da 2015-2016 ikasturtetik aurrera gela guztiak proiektu berri batean murgilduta daudela, non arbel digitalak erabiltzen diren irakasgai guztietan eta zenbait gelatan asteko ordu batzuetan ordenagailuak erabiltzen diren. Nahiz eta ikasleek oraindik liburuak paperean izan, irakasleek gelan liburu digitalak erabiltzen dituzte eta haurrek etxetik liburu digitalak erabiltzeko aukera daukate, liburuan agertzen den kode bat erabiliz. Liburu digitalek eskaintzen dituzten baliabideak eta aukerak handiagoak direnez liburu tradizionalekin alderatzekotan, eskolak dituen etorkizuneko proiektuen artean badago proiektu bat liburuak desagertzeko eta tabletekin
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola lan egiteko. Beraien xedeen artean hezkuntza XXI. mendeko gizartera egokitzea da, hau da, gizarteak dituen ezaugarriak hezkuntzara eramatea, hezkuntza prozesua erreala izateko. Orduan, egoera ikusita, egokia iruditu zitzaigun proiektua ikastetxe horretan egitea. Esan beharra dago, bigarren mailako haurrek, eskolan dauden bitartean, hizkuntza irakasgaietan bakarrik lantzen dutela irakurmena, hau da, Lengoaia, Euskara eta Ingelesa irakasgaietan. Liburuan agertzen den gai bakoitzeko, ulermena lantzeko istorio labur bat agertzen da, baina istorio hauek ez dute irudi grafikoen laguntza. Gehien bat letraz osatuta daude eta agertzen diren irudi bakarrak, txikiak izan ohi dira. Ikerketa kualitatiboa, berriz, Salestar ikastetxean gauzatzeaz aparte, beste eskoletako irakasleekin eta ikasten dauden zenbait irakaslegairekin burutu dugu. Horrela, lortzen ditugun erantzunak askoz zabalagoak dira, inguru desberdinetako parte-hartzaileekin lan egingo baitugu. 4. Lanaren garapena Ikerketa bi zatitan banatu dugu: prestaketa fasea eta gauzatze fasea. Fase bakoitzaren zehaztasunak azalduko ditugu banan banan ikerketa nola gauzatu dugun ulertu ahal izateko. 4.1. Prestaketa fasea Ikerketaren lehenengo parte honetan egin genuen lehenengo gauza, bigarren mailako gela behatzea eta aztertzea izan zen, jakin nahi baikenuen zer nolako erlazioak, arazoak, etab. zituzten haurrek irakurtzerako orduan. Otsaileko lehenengo asteak behatzen eman genituen eta ohartu ginen, nahiz eta gelan egon irakurtzeko txokoa, ez dela inoiz erabiltzen. Horretaz aparte, konturatu ginen haur askok irakurtzen zuten bakoitzean, nahiz eta hasieran ondo egin, irakurmena aurrera egin ahala, txarrera egiten zutela. Gertaera hauen zergatia bilatu nahian, egun gehiago eman genituen aztertzen eta ondorioztatu genuen zenbat eta testuak luzeagoak izan, irudi gutxiago egon eta haurren bizitzetatik eta gertakizunetatik urrunago egon, idatzizko ulermenaren emaitzak
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola 1. Irudia. Cuadernia programaren logotipoa. txarragoak zirela. Hori gutxi balitz, haurren jarrerak ere txarrak ziren, interesa galtzen baitzuten eta ahalegintzen ziren jartzen arreta bestelako gauzetan. Aurreko guztia dela eta, egin genuen lehenengo gauza izan zen haurrentzako egokia zen liburua bilatzea. Haurrentzat diren hainbat liburu irakurri eta aztertu ondoren; MooreMallinosren eta Mazaliren (2013) "Studying is hard" liburua aukeratu genuen, izan ere, liburu honetan agertzen diren pertsonaiaren ezaugarriek bat egiten zutelako ikerketan parte hartu duten haurrekin. Hala ere, ipuina moldatzea (ikusi 4. eranskina) erabaki genuen irakurlearenganako hurbiltasun gehiago lortu nahian. Horretarako, liburuan agertzen den pertsonaiari ikerketan parte hartzen duten haurren ezaugarri berdinak eman genizkion. Eskolako irakasgaiak, haurren interesak, irakasgaien edukiak, etab. kontuan hartu genituen ipuina moldatzerako orduan. Horrela irakurleenganako hurbiltasuna bageneukala ziurtatzen genuen. Ipuina moldatzerako orduan, estereotipoetan ez murgiltzeko, istorioaren pertsonaiari izen ezezagun bat ematea erabaki genuen, "Adatz" hain zuzen. Helburua zen generoarekin erlazionatuta dauden ideia edo uste faltsuak alde batera uztea. Izan ere, oraindik batzuetan lotzen baitira lanbideak edo kirolak emakumea edo gizona izatearekin. Adibidez, badago jendea mutilek futbolean jolastu behar dutela eta neskek irakaslea izan behar direla esaten dutenak. Orduan, ipuinaren bidez, ahalegindu ginen ideia faltsu horiek deuseztatzen. Oso inportantea baita, txikiak direnetik erakustea ez dugula genero desberdintasunik egin behar. Behin paperean idatzita geneukala istorioa, ipuina formatu digitalera (ikusi 5.eranskina) pasatu behar genuen, horretarako Cuadernia izeneko programa erabiltzea erabaki genuen, honek eskaintzen dituen aukerak anitzak baitira.
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola desberdinei esker haurren interesa pizteko aukera daukagu, era dinamikoago batean lan egiten baitute eta ekintzaren parte-hartzaile aktiboak bihurtzen baitira. Programa honek erabiltzen duen interfazea, hau da, erabiltzeko era, oso erraza eta intuitiboa da. Horretaz aparte programak duen bereizgarritasun bat da Internetekin edo Internet gabe erabiltzeko aukera ematen duela. Horrela, nahiz eta Internet ez izan edo konektatzeko arazoak izan –ez beste programekin gertatzen den moduan–, erabiltzaileak Cuadernia erabiltzeko aukera dauka. Horretaz aparte, erabilera erraza denez, irakasleek eta ikasleek erabiltzeko aukera daukate. Horrela, haurrek liburuak irakurtzeaz aparte, beraien istorioak sortzeko parada daukate. Prestaketa fasearekin jarraituz, liburu digitala sortzerako orduan Pajares-ek (2004) aipatutako literaturaren ezaugarriak kontuan izaten ahalegindu ginen. Horretarako, istorioan bide desberdinak sortzea erabaki genuen. Era horretan, haur bakoitzak nahiago zuen bidea hartzeko aukera izango zuen. Ikasleen hurbiltasuna izateko, orrialde batzuetan irakurleari galderak egitea erabaki genuen, beraiek erantzuna emateko eta honen bitartez, istorioaren bide desberdinak hartzeko. Hau da, segun eta zein erantzun hartzen duten haurrek, istorioa era desberdin batean jarraituko du. Aurretik esan bezala, izen ezezagun bat aukeratzeak aukera eman zigun hasieratik bi istorio desberdin sortzeko; lehenengo galderatik haurrek erabakitzen baitute ipuinaren protagonista neska edo mutila den. Izena anbiguoa denez, aukera izan genuen bi pertsonaia desberdin izateko; bata mutila eta bestea neska. Idatzizko testuaz arduratzeaz aparte, irudi grafikoei garrantzia ematea erabaki genuen, hauek istorioa kontatzeko ere baliagarriak baitira. Horregatik, ipuinaren hainbat momentutan irudiek ematen dute testuan agertzen ez den informazioa. Irudiak sortzerako orduan, bi bide hartu genituen: irudi batzuk guk geuk zerotik sortuak dira; hain zuzen, Adatzen irudiak, guk sortzea erabaki genuen. Horretarako, lehenengoz paperean irudia egin eta geroxeago Photoshop programari esker kolorea ematen genion. Bestelako irudiak, Google Irudietatik jasotakoak dira, zuri-beltzez hartu eta berriz, Photoshop programa erabiliz, kolorea ematen genuen eta behar ziren momentuetan aldaketak egiten genituen. Irudiak eta testuak sortuak zeudela, hasierako orrialdean pertsonaiari ahotsa ematea erabaki genuen, pertsonaiak bere burua aurkezteko eta irudiaren errefortzu moduan
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola erabiltzeko. Ipuinaren amaieran, berriro multimedia ezaugarria nabarmendu nahi genuen, horregatik, jolas bat sartzea erabaki genuen. Cuaderniak eskaintzen dituen aukeren artean, puzzlea aukeratu genuen, hala ere, badaude beste hainbat aukera erabili ahal direnak segun eta zeintzuk diren irakurleen ezaugarriak. Ipuin digitala eta tradizionala prestatuta geneuzkala, ulermena ebaluatzeko galdetegia prestatu genuen, horretarako eskolako hainbat irakaslerekin hitz egin ondoren, ohartu ginen bigarren mailako haurrentzat egokiena 5-7 galderen galdetegiak egitea zela. Haurrak galdetegiak arazorik gabe burutzeko kapazak direlako eta galderak murriztuak izanik aspertzeko edo interesa galtzeko aukerarik ez daukatelako. Hau da, irakasleek komentatu ziguten beraiek hainbat urte lanean egon ondoren, ohartu direla zenbat eta galdera gehiago aurkitu galdetegietan, orduan eta emaitza txarragoak agertzen direla. Nahiz eta ikasleek hasierako galderak ondo erantzun, azkenengo galderak gehienetan txarto erantzuten dituzte, hauetara ailegatzean gehienetan nekatuta eta aspertuta egoten baitira. Horren ondorioz, ikerketako galdetegian 6 galdera sortzea erabaki genuen, zenbaki txiki bat delako eta suposatzen delako haurrek ez dutela arreta galtzeko aukerarik izango. Ipuin tradizionaleko galdetegia eta ipuin digitaleko galdetegia berdinak izatea erabaki genuen, horrela, ikerketa egin aurretik izandako hipotesi bat egiaztatzeko aukera izango baikenuen, hots, ulermena ebaluatzerakoan homogeneotasuna edo heterogeneotasuna dagoen baieztatzea. 4.2. Gauzatze fasea Ikerketa gelan gauzatzen hasteko, ezinbestekoa izan genuen hainbat alderdi kontuan izatea, hala nola, ikerketa egunak eta ordutegia, haurrak banatzeko modua, ipuin formatuaren ordena eta gurasoei baimena eskatzeko data. Ikerketa egunekin hasteko, funtsezkoa ikusten genuen tartea egotea ipuin tradizionala irakurtzen zutenetik ipuin digitala irakurri arte. Era horretan, ziurtatzen genuen haur gehienek testuaren erantzunak ahaztuta izatea eta galdetegia berriz egiterakoan irakurritakoaren erantzunak jartzea. Bestela, bi irakurmenak jarraian eginez gero, baliteke haur batzuek erantzunak gogoratzea eta erantzunak momentuan jartzea, testuari arreta jarri gabe.
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Hori dela kausa, erabaki genuen Aste Santuko oporrak baino lehen egitea ipuina formatu tradizionalean, eta oporretatik bueltan egitea ipuina formatu digitalean. Era horretan, gutxienez 15 eguneko aldea egongo ziren bi formatuen artean eta ziurtatzen genuen haur gehienek lehenengo ipuinaren erantzunak ahaztuta izango zituztela. Ordutegiari dagokionez, gehien bat tutoreak emandako aukerekin moldatu genuen ikerketa, aukera eman zigun astearte eta osteguneko arratsaldeko orduak hartzeko ikerketa egiteko. Gela bat libre geratzen baitzen eta haurrak taldeka eramateko aukera genuen, tutoreak besteekin lanean jarraitzen zuen bitartean. Nahiz eta arratsaldean ordutegi txarra izango delakoan pentsatu, bigarren mailako haurrek arratsaldeko lehenengo minutuetan sintonia egiten dute, hau da, mindfulness saio laburrak egiten dituzte, eta normalean hauek egin ondoren ez dute lan egiteko arazo handirik.
2. Taula. Ikasleek gauzatutako ikerketaren egutegia. Egutegian ikusten denez, formatu tradizionala egiterakoan, ikasleak bi taldetan banatu genituen eta egun bakoitzean talde batekin egin genuen lan libre zegoen gelan. Ikasleak banatzearen arrazoia izan zen haur kopuru txiki batekin lan egitea eta ikerketa gidatzea errazagoa dela izan zen, horrela, ikerketa egiten zuten bitartean zalantzak izanez gero errazagoa zen hauen zalantzak banan banan argitzea. Formatu digitalean, berriz, lau talde sortu genituen, era horretan, ordenagailuaren jarraibideak ematea errazagoa zelako eta, bestetik, ezinezkoa zelako haur guztiek ordenagailuak aldi berean erabiltzea, bakarrik 4 ordenagailu baikenituen ikerketa egiteko. Nahiz eta gure hasierako ideia haur bakoitzak ikerketa egiteko ordenagailu bat edukitzea izan, ezinezkoa izan genuen ikerketa horrela bideratzea arazo logistikoak zirela eta. Hala ere, ikerketa moldatu eta bikoteka egitea erabaki genuen, horrela elkarlanean aritzen ziren eta akordioetara ailegatu behar ziren istorioaren bideak aukeratzeko momentuetan.
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Ikerketaren beste alderdi garrantzitsu bat izan zen erabakitzea nolakoa izan beharko litzatekeen ipuinen formatuen ordena. Alde onak eta alde txarrak alderatu ondoren, lehenengoz formatu tradizionala egitea eta ondoren formatu digitala egitea erabaki genuen. Hots, formatu digitalean istorio desberdinak sortu ahal dira segun eta zein bide hartzen den. Horregatik, istorio desberdin horiek tradizionala irakurtzean eraginik ez izateko erabaki genuen aproposena zela lehenengo tradizionala eta ondoren digitala egitea. Bukatzeko, aipatzekoa da ezer egin baino lehen, haurrek etxera baimen gutuna (ikusi 6. eranskina) eraman zutela, non gurasoei baimena eskatzen genien haurrek ikerketan parte hartu ahal izateko eta lortzen genituen emaitzak, txosten honetan erabiltzeko. 5. Emaitzak eta ondorioak Atal honetan, ikerketan zehar egindako galdetegien emaitzak nolakoak izan diren islatzeaz aparte, ikerketa bukatu orduko behatu ditugun ondorioak aurkeztuko ditugu. 5.1. Emaitzak Ikerketan egindako galdetegien emaitzei (ikusi 7. eranskina) dagokionez, aurrenik aurkeztuko ditugu ikasleek ipuinen galdetegietan emandako erantzunak. Alde batetik, ipuin tradizionala irakurri ondoren egindako galdetegien ihardespenak (ikusi 7.1. eranskina) eta , bestetik, ipuin digitala irakurri ostean gauzatutako galdetegiaren erantzunak (ikusi 7.2. eranskina). Bi ipuin formatuen erantzunak begirada batean ikusteko, 7.3. eranskinean taula bat dugu non ikasleen erantzun guztiak agertzen diren.
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Grafikoa ikusita, argi ikusten da galdera gehienetan erantzun homogeneok egon direla. Haur guztiek erantzun berdinak eman dituzte, lehenengo eta bosgarren galderetan izan ezik. Lehenengo galderan3 gertatutakoak arreta deitu digu, berez espero genuena baitzen gehienek "C" erantzuna markatzea , testua ez baita azaltzen protagonista mutila edo neska den. Hala ere, haurrei beraien erantzunaren zergatia galdetzerakoan, neska edo mutila erantzun zutenak komentatu ziguten ez zirela ohartu, beraien ustez ipuina irakurtzerakoan oso argi geratzen zen protagonistaren generoa. Bosgarren galderan4 gertatukoa gehien harritu gaituen erantzuna izan da, izan ere, testuan erantzuna erraz aurkitzen baita eta haur askok kontrako erantzuna eman dute. Txarto dagoen erantzuna eman dutenekin hitz egin ondoren eta erantzuna agertzen den atala berriro irakurtzeko eskatzean, askok aitortu ziguten momentuan pentsatu gabe emandako erantzuna izan zela, irakurritakoaz hausnartu gabe.
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola baitzuten. Bosgarren galdera4-ren erantzunean, berriz, haurren kopuru erdiak “A” erantzuna aukeratu du eta beste erdiak “B” erantzuna. Nahiz eta erantzun homogeneoa izan, aukeratzeko bi aukera bakarrik zeudelako, erakutsi digu haur bakoitzak bide desberdina hartu zuela, bere ezaugarriei eta nahietara gehien egokitzen zen erantzuna hautatuz, istorioa hurkotasun gehiagoz sentitzen baitzuten. 5.2. Ondorioak Literatura digitalaren gaineko ikerketa honek hainbat ondorio ateratzeko abagunea eman digu. Batzuk izan dira lagundu dituztenak baieztatzen ikerketa egin aurretik izan ditugun hipotesiak, eta besteak, aldiz, berriak. Hasteko, aipatzekoa da, literatura digitalaren galdetegiak zuzentzeko orduan ezin izan dugula zuzenketarako txantiloirik egin; nahiz eta erantzun desberdinak egon, erantzun gehienak egokiak ziren, istorioaren bide desberdinekin bat egiten baitzuten. Beraz, ondoriozta dezakegu, hezkuntzan literatura digitala erabili nahi izanez gero, ebaluatzeko erak aldatu beharko genituzkeela; azterketa idatziak edo galdeketak alde batera utziz eta benetako ulermena izan dutela ziurtatzen duten frogak jarriz. Hala nola, irakurritakoaren antzezlana, hausnarketa, horma-irudia, etab. egitea. Ebaluatzeko aldaketa honek irakaslearen partetik lan gehiago suposatzen du, irakasleak istorioan egon ahal diren bide guztiak ezagutu behar dituelako. Bigarrenik, ikerketan zehar egindako behaketekin eta haurrei pasatutako inkestarekin (ikusi 8. eranskina), ondoriozta dezakegu haurren jarrera guztiz desberdina dela literatura digitalean, zehazki jarrera positiboa aurkezten dute. XXI. mendeko gizartea teknologia digitalaren ondorioz pairatzen ari den aldaketek, eragina daukate eta aurreko ohiturak aldatzen hasi dira (Romero, 2011). Ondorioz, haurrek XXI. mendeko gizartearen parte direnez, beraien jarrerak ere aldatu dira, eta nahiago dute ordenagailuekin aritzea paperezko jarduerak egitea baino. Ipuin digitala irakurtzerakoan, jolas bat balitz moduan hartzen dute, arreta guztia istorioan jarriz eta ondorioz, ulermenaren emaitzak askoz hobeak dira. Literatura tradizionaleko ipuinak (paperezko formatuan daudenak) irakurtzean arazoak dituzten haurrek, eta ipuin digitala irakurtzean emaitza guztiz desberdinak izan dituzte. Ikerketaren bitartez behatu dugu haur hauek emaitza hobeak lortzeaz aparte, beraien jarrera ere desberdina dela; irakurtzeko grina eta interesa erakutsiz.
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Nahiz eta haur gehienek literatura digitala nahiago duten, beraien aburuz erakargarriagoa eta dibertigarriagoa delako. Hezkuntzak oztopo bat aurkitzen du berritze prozesu honetan, zehazki, irakasleen prestakuntza eskasa. Irakasleen eta irakaslegaien artean pasatutako inkesten erantzunak (ikusi 9. eranskina) irakurri ondoren, ohartu gara irakasle orok literatura digitalaren baliagarritasuna ikusten dutela. Beraien ustez, ipuin digitalak geletan erabiltzeko baliabide interesgarriak dira. Haurren gizartera egokitzeaz aparte, motibazioa eta interesa pizteko erabilgarriak dira, zehazki adin txikiko haurrekin zeintzuk irakurtzen hasten diren. Alabaina, eman dituzten erantzunak ikusita, uste dugu zaila izango litzatekeela geletan ipuin digitalak erabiltzea; liburu digitalak sortzeko programei buruz irakasleek duten ezagutza eta prestakuntza eskasa baita. Bukatzeko, esan beharra dago literatura digitalak ikasleen artean hainbat abantaila izan arren, orain arte erabilitako literatura mota ezin dugula ahaztu. Hezkuntzak bi literatura moten arteko elkarbizitza eskatzen du, gizarte berrira egokitzen den literatura erabiltzea funtsezkoa da, baina orain arte erabili den literatura motaren transmisioa ere inportantea da. Beharbada bien arteko oreka ziurtatzeko, irakurtzen hasten diren haurrekin hipertestuak erabili beharko genituzke, ikusi baitugu motibazio eta interesa handitzen dela; eta haurrak handitzen doazen heinean, bi literatura motak konbinatzen joan. Horrela, ez dira ohitzen formatu bakar batekin lan egitera eta kapazak dira formatu desberdinak erabiltzen. Laburbilduz, ikerketa honekin ikusi dugu haurrek duten jarrera literatura digitalarekiko oso positiboa dela, baina irakasleen prestakuntza, berriz, oso eskasa. Hori dela eta, irakasleei zuzenduta dauden formakuntzak handitzea gomendatuko genuke, era horretan irakasleek hipertestuak geletan erabiltzeko aukera izango lukete eta haurrek irakurmenarekiko duten jarrera hobetuko litzateke. |
addi-603726a780c7 | https://addi.ehu.es/handle/10810/20090 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | 2017-01-09 00:00:00 | science | Muñecas Mantecón, Teresa | eu | Literatura digitala ikasgelan: "esperientzia bat lehen hezkuntzan" | - Jarri erantzun zuzena markatzeko.
2. Hurrengo ipuinak nolakoak izatea gustatuko litzaizuke?
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola 3. Eranskina: Irakasleentzako eta irakaslegaientzako inkesta Google Drive-ek eskaintzen duen formulario aukera erabiliz sortutako inkestaren esteka, hurrengoan egin klik: Irakasleentzako eta irakaslegaientzako inkesta
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola 4. Eranskina: "Ikastea erraza da!" ipuina (formatu tradizionalean) Ikastea erraza da! Badakizue zer nahi duzuen izan nagusia izango zaretenean, ezta? Ni Adatz naiz eta egia esan oraindik ez dakit. Batzuetan pentsatzen dut nolakoa izango litzatekeen irakaslea edo medikua izatea. Beste batzuetan, berriz, gustatuko litzaidake astronauta izatea eta planeta berriak aurkitzea. Gurasoek esaten didate lan gogorra eginez gero, etorkizunean nahi dudana izateko aukera izango dudala. Orain, nire lana eskolara joatea eta ikastea da, baina askotan lan hori ez da oso dibertigarria. Badakizue ikasteak lanaldi osoko lana eskatzen duela? Lan asko egin behar da, eskolatik kanpo ere bai; etxeko-lanak, matematika problemak, diktaketak ...Ikusten duzuenez lan handia da eta askotan denbora gutxi izaten dut nire zaletasunak praktikatzeko.. Baina gero andereñoak azterketa bueltatzen didanean eta bertan gomets bat agertzen denean 10 bat atera dudalako, arazo guztiak ahazten ditut. Zelako poza! Eta zuek, zein ikasgai duzue gustukoena? Niri Natura gustatzen zait, dinosauroei buruz gauza berriak ikasten ditudalako, esploratzaile bihurtzen naizelako eta gauza berriak ikertzen ditudalako! Eskola dibertigarria izan daiteke. Hala ere, batzuetan nahiz eta lan handia egin, ez dugu lortzen nahi duguna; eta horrek tristatzen gaitu. Adibidez, pasaden astean andereñoak teknika berriak irakatsi zizkigun biderketak egiteko. Baina nik ez nituen ulertu eta haserretu nintzen. Orduan andereñoak esan zidan berarekin gelditzeko patio orduan, berak lagunduko zidala. Zer uste duzue esan nuela, berarekin gelditu nintzen edo patiora joan nintzen? Patio orduan andereñorekin egon nintzen eta hainbat gauza berri irakatsi zizkidan. Hiru egun pasa ondoren, azterketa izan genuen eta badakizue zer? Ariketa guztiak egin nituen, ez nuen arazorik izan! Azkenean 9 bat atera nuen eta ohartu nintzen askotan lan handia egitea merezi duela eta ez dela hain txarra. Lana egiten badut, nahi dudana lortzeko kapaz naiz! Egia esan .... ikastea erraza da!
"Ikastea erraza da" delako ipuin digitala ikusi ahal izateko, hona hemen Dropboxetik deskargatzeko esteka, hurrengoan egin klik: Ikastea erraza da! ipuin digitala Deskargatzen diren artxiboak, "Zip" artxiboak dira. Estekan, bi artxibo topatzen ditugu, nahiz eta biak “Zip” artxiboak izan, batek ipuina Interneten bidez ikusteko (online) da eta, bestea, ordenagailuan ikusteko (offline) da. Online karpetan, “Ipuina.html” delako artxiboa ireki eta ipuinera bideratuko gaitu. (Mac eta Windows ordenagailuetan ikusteko aukera dago). Offline karpetan, “Ipuina.exe” delako artxiboa ireki eta ipuinera bideratuko gaitu. (Windows ordenagailuetan ikusteko aukera bakarra).
Irakasleen eta irakasgaien artean pasatutako inkestan hurrengo erantzun hauek lortu ditugu: zeinek erabilgarriak izan diren ondorioak garatzerako orduan. |
addi-750d3492d653 | https://addi.ehu.es/handle/10810/20093 | addi | cc-by 4.0 | 2017-01-09 00:00:00 | science | Garcia Gallego, Iñigo | eu | Lonjak eta gazteen garapena: Galdakaoko kasuaren azterketa | 45 8. eranskina: Galdakaoko 1. faseko hezitzaileari egindako elkarrizketaren kategorizazioa ……………………………………………………………………...
Lonjak eta gazteen garapena: Galdakaoko kasuaren azterketa
Lan honek Galdakaoko lonjetan parte hartzen duten gazteengan lonjek duten eraginari heltzen dio. Hasiera batean lonjen fenomenoaren ibilbide historikoa laburbildu da. Jarraian lonjek gaztarotik helduarorako trantsizioan duten rolaren azterketa egin da. Dokumentazioaren irakurketa sakona eta gazteei zein hezitzaileei egindako elkarrizketen analisia egin da. Horietatik abiatuz Galdakaon martxan dagoen esku hartze sozio-hezitzailearen indarguneak eta ahulguneak identifikatu dira, hauek lan honetan analisatuz. Azterketa honetatik ondorioztatzen da Galdakaoko gazteriaren artean lonjak haien beharrizan batzuk asetzeko bidea direla, hala nola, leku propioa izatekoa edota lagunekin bizipenak elkarbanatzekoa. Hau guztia kontuan izanik, lonjetan hezitzaileek nerabe eta gazteekin esku hartze sozio-hezitzailea egiteko aukera eta beharra ere sortu da. Lonja, gazteria, esku hartzea, garapen pertsonala, Galdakao
Sarrera Gradu Amaierako Lan honetarako hautatutako gaia, Lonjak eta gazteen garapena: Galdakaoko kasuaren azterketa da. Lonjena, azken urteetan gure autonomia erkidegoan garrantzia irabaziz joan den gaia izan da. Lan honek lonjek gazteen garapenean duten eragina eta horietan martxan jartzen ari diren esku hartze sozio-hezitzaileak ditu ardatz. Izan ere, nahiz eta orain arte lonjen inguruan izandako ikuspuntua oro har ezkorra izan, gaur egun onartzen hasia da lonjak gazteen garapenerako tresna oso interesgarria izan daitezkeela. Azken batean, ikerketa honek eta fenomeno honi buruz egindako beste hainbatek argi uzten duten bezala, lonjak, beste espazio publiko zein pribatuen antzera, tabernak, topaguneak, zentro komertzialak… pertsonon parte bilakatu dira. Horietan, bizitzan erabilgarriak izango zaizkigun hainbat abilezi ikasten ditugu: gatazken kudeaketa, talde antolaketa, espazio propio bat izateak dituen ardurak, bankuarekin eta errentariarekin egin beharreko kudeaketa… Horiez gain, lonjan batzen diren pertsonen artean ezinbestekoa den elkarbizitzatik ere asko ikasteko aukera dago: jada ezagutzen dituzun pertsonekin beste eremu batean erlazionatzea, beste pertsona batzuk ezagutzea eta haiekin elkarbizitzen ikastea… Galdakaoko egoeraren azterketa eginda, autonomi erkidegokoko beste hamaika udalerritan gertatzen den antzerakoa gertatzen dela ikusi dugu: gazte lonjeroen antzeko adina, lonjako dauden gazteen kopuru antzekoa, lonja izateko zailtasun bertsuak, lonjaren kudeaketan sortzen diren kontuak… Gainera, kontuan izanda Galdakaoko kasuan 50 lonja baino nahikotxo gehiago daudela aktibo gaur egun, benetan Galdakaoko gazterian presente zegoen kontua zela begi bistan zegoen. Aintzat izan beharra dago, ni neu gaztea izanik, lonjen kontua ere hurbiletik ukitzen ninduen errealitatea zela, eta horrek, aldi berean, hau aztertzeko grina areagotu egiten zuela. Galdakaoko kasua aztertzerako orduan, batez ere bi alderdi nabarmendu dira: aisialdiaren kudeaketa eta gaztearen garapena. Izan ere, gazteak lonjetan batzeko jatorrizko arrazoia haien aisialdia helduen begietatik aldenduta kudeatzeko aukera izatea zela suposa zitekeen. Horri, lonjan igarotako tarte hauek haien garapen pertsonalean izan zezaketen eragina gehitu beharko genioke. Azkenik, kasu azterketa hau, EHU-UPV, BFA-DFB eta Susterra elkarteak elkarlanean “Las prácticas de éxito en participación y crecimiento juvenil en lonjas en Bizkaia” egiten ari den ikerketaren barnean kokatzen da. Nik ikerketa honetan prozesu guztian zehar parte hartu dut, dokumentazioaren azterketatik hasi eta Galdakaoko
kasuan batez ere sakonduz. Horrez gain, ikerketako beste agente batzuekin egin diren bileretan parte hartu dut, bai eta Susterrak Galdakaoko udalerriko elkarteetako ordezkariekin egindako topaketa batean ere. Ikerketa honen azken xedea, lonjetan martxan jar daitezkeen esku hartzeetan kontu hartu beharreko “praktika onak” identifikatzea eta txosten batean batzea da. Beraz, esan bezala, kasu azterketa honen helburua ere hauxe zen, Galdakaoko gazte lonjeroen fenomenoa analizatu eta orokor daitezkeen zenbait indargune eta ahulgune identifikatzea, alegia.
1. Marko teorikoa 1.1 Gazteria gaur egun 1.1.1 Helduarora igarotzea Duela urte batzuk arte, gaztaroa pertsona baten bizitzako garai nahiko zehatza zen. Izan ere, haurtzarotik helduarora igarotzeko aroa zen gaztaroa, eta bikotekide egonkorra, lana edota etxebizitza propioa izatearekin batera bukatzen zela kontsideratzen zen. Gaur egun, aldiz, kontzeptu hau asko lausotu da (Tejerina, Carbajo eta Martínez, 2012). Aipa berri ditugun baldintza hauek betetzea ez da lehen bezain erraza eta ohikoa, eta ondorioz, gaztaroaren adin muga atzeratu egin da. Oraingo gaztaroan, hainbat bizi arotako aldagaiak elkarrekin ager daitezke, eta aurrera pausoak eta atzera pausoak gertatzea ere ohikoa da. Adibidez, nahiz eta bikotekide egonkorra izan, gurasoen etxean bizitzen egon daiteke gaztea, eta aldi berean, ekonomikoki erdiindependientea izan lanean dabilelako. Du Bois-Raymond eta López-en (2004) esanetan hauei “transiciones tipo yo-yo” deritze, gaur egungo gazte gehienek bizitzen dituztenak, alegia. Honek esan nahi du, eredu lineal-tradizionala alde batera utzi eta aurrera eta atzera pausoak dituzten prozesuak bizi dituztela. Hauetan, ezjakintasuna eta zalantza dira nagusi, eta aldakorra den egoera horretan, gazteek gehienetan erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzte lan edo hezkuntza arloan, esaterako. Casal, Garcia, Merino eta Quesadak (2006) zioten moduan (ikus 1. eskema) aipatutako helduarorako trantsizioak konplexua (complejo)-sinplea (simple) eta goiztiarra (precoz)-berantiarra (con retraso) ardatzak2 kontuan izanik deskriba ditzakegu.
2 Lehenengoak pertsona batek dituen ikasketen eta prestakuntzaren arabera lortutako lanpostua eta horren ondoriozko familia-emantzipazioa neurtzen du (y ardatza). Bigarrenak (x ardatza), berriz,
lanpostua eta emantzipazioa gertatu arte igarotako denbora neurtzen du. Beraz, eskema sinple honetan oinarrituz, pertsona batek helduarora igarotzean bizi ditzakeen egoerak ikus ditzakegu: goiz lanean hasi baina kualifikazio baxuko lanpostuetan, berandu hasi eta lan kontratu prekarioekin edota gutxika-gutxika epe luzean lan baldintza hobeak lortzen joatea, esaterako. Jarraian helduarorako igarotze hauetan denbora libreak eta aisialdiak zer nolako zeresana duen ikusiko dugu.
Taula 1: El papel del ocio en la construcción social del joven. Ortega, C & Bayón;F (coords.). (2014) Ikus dezakegunez, oro har, burutzen dituzten jarduerak bi multzotan sailka genitzake asteburuan ala astegunetan egiten diren arabera. Apur bat aztertuz, asteburuetako jardueren kasuan, ia guztiek gastu ekonomiko nahiko handia dakartela ikusiko dugu. Jarduera orokorren kasuan, aldiz, lehenengo hiru sailkatuak lagunekin egin nahi izatekotan, gune komun jakina eta propioa beharrezkoa dela begi bistan geratzen da. Datu hauek elkartegintzaren inguruko datuekin gurutzatzen baditugu, ondorio interesgarriak atera ditzakegu. Izan ere, aisialdiaren eremuan azken urteetan detektatu den joera elkartegintzaren beherakada izan da. Eurobarometro 14-aren datuak bat datoz Euskal Gazteria 2000 txostenean batutako datuekin (Ayarza, Fernandez eta Mendia, 2014). Horien arabera lau gaztetik bat baino gutxiago da elkarte baten parte (kirol arlokoak alde batera utzita). Datu hauei jarraiki, antzeman dena, gazteek erlazionatzeko eta antolatzeko era informalagoak gehiago erabiltzen dituztela da (Ayarza et al., 2014). Hirugarren kontu bat ere aintzat hartzeko modukoa da, gazteek haien denbora libreaz edo aisialdiaz gozatzeko espazio eta gune fisikoak izateko beharra, hain zuzen ere. Hauek azaltzeko, taula sinple batez baliatuko gara: Eremu mota Egituraketa Kudeaketa Arautze maila Adibideak
Elkarbanatua Helduek xede jakinetarako prestatutako espazioak Helduak Erabatekoa (helduek erabakiak) Liburutegia, kiroldegia, etxea, akademia
Propioa Helduek edo gazteek xede jakinetarako prestatutakoak Helduak edo gazteak
Birziklatutakoa
Zonalde publikoak, helduek eraikiak
Administrazioa Administrazioa eta tokian tokiko kulturak eta herritartasun ereduak ezarritakoa Plazak, aterpeak, jende askorik gabeko kaleak
Zuzendutakoa
Helduak Helduak (kasu batzuetan gazteekin adostuak izan daiteke: topaguneak) Kirol taldeak, aisialdi taldeak, kultura elkarteak, topaguneak
Taula 2: Gazteentzako eremu motak (Tejerina et al., 2012) moldatua. Taulan agertzen denari dagokionez pare bat zehaztapen baino ez. Alde batetik, elkarbanatutakoen artean merkatalgune zentro handiak azpimarratu ditugu, azken urteetan aisialdi gune bihurtu direlako. Bestetik, birziklatutako eta propio legez kontsidera ditzakegun espazioen kasuan, administraziotik gehiago kontrolatzeko eta
arautzeko esfortzua egin izan da azken urteetan. Besteak beste, espazio publikoetan alkohola edateko debekua, taberna eta diskoteketan erretzeko debekua eta azkeneko hauetan sartzeko araudia zorrotzagoak ezarri izan dira (Tejerina et al., 2012). Faktore hauek guztiek, esan bezalaxe, ondorioak ateratzen laguntzen digute. Gazteek leku propio baten beharra dute haien denbora librea lagunekin kudeatzeko, elkartegintza baino, nahiago dituzte egituraketa eta kudeaketa era malguagoak, eta gainera nahiko aurrekontu mugatua dute honetarako. Horregatik, lonjak, egoera honi erantzuna ematen dioten guneak bihurtu dira.
1.2. Lonjak: gazte fenomeno bat gure inguruan 1.2.1 Fenomenoaren garapena eta historia. Lonjak eraikin bateko beheko partean eraikitako eta egokitutako lekuak dira. Berez, bulegoak, dendak eta bestelako komertzioak izateko asmoarekin diseinatuak izan dira baina lan honetan azkenaldian gazteek hauei ematen dieten beste funtzio bat aztertuko dugu. Jorratzen ari garen lonjen fenomenoan, batik bat nerabe eta gazteak topatuko ditugu, hauek baitira jada kalera heldu baten zaintzaperik gabe ateratzen hasten direnak. Prozesu horren ondorioz, haurtzaroan ez zituzten beharrak sentitzen hasiko dira. Horien artean, haien leku propioa edota batzeko leku komuna izatea dago. Eta horretarako parkeko banku jakin bat, bus geltoki bat edota kale kantoiren bat aukera dezakete (Travlou, 2003). Hauek, ekonomikoki, ez dute kosturik, ez ditu heldu batek kontrolatzen eta ez dute egon ahal izateko baldintzarik eskatzen. Baina gazteak kaleetan pilatzeak historikoki helduak kezkatu dituen egoera izan da. Nahiz eta gazteek gune publikoak “pribatu” bezala erabiltzeko joera berria ez den, gertakizun hau, arratsgauetan gertatzen den kasuetan batez ere, droga kontsumoarekin, graffitiak margotzearekin eta mozkortzearekin lotzen hasiak dira. Ondorioz, espazio publikoak okupatzea jarrera antisozial gisa kontsideratua izan da luzaroan (Coffey, Hall, Williamson, 1999; Berrio-Otxoa, Hernández eta Martínez, 2002). Baina historiari so egiten badiogu, azken urteetako gazteen bizimoduaren aldaketa baino lehenago, jendea jada horrelako elkarteetan batzen zela ikusiko dugu. Industrializazioarekin batera, XX. mendean, elkargune ziren kirol taldeen, mendizaleen edota gastronomia elkarteen lokalak, aisialdian garrantzia irabaziz joan ziren. Geure
erkidegoan, gastronomia elkarteak, esaterako, gobernuaren kontroletik at zegoen batzeko toki baten beharrari erantzuna emateko izan ziren sortuak (Laespada, Arostegi, Martínez eta Sarabia, 2008). Azken erreferentzia historiko hau, gobernuaren kontroletik at zegoen leku fisiko bat izatearena, gaur eguneko lonjen fenomenoaren arrazoietako baten aurrekaria da. Izan ere, XXI. mendearen hasieran, helduak zalantzan jartzen hasi ziren gazteek egiten zuten haien aisialdiaren kudeaketa, eta hauei “ezkutatzeko” leku baten beharra sortu zitzaien. Bigarren faktorea azken urteetan zabaldu diren zentro komertzialen eskutik dator. Izan ere, zentro komertzial hauek aisialdiaren ardatz bihurtu dira biztanleriaren zati batentzat. Aldi berean, merkataritza gero eta gehiago merkatalgune zentro erraldoietan zentratzeak, herrietako eta hirietako komertzio txikiei egin die kalte, hauetako asko ixtera behartuz. Hori dela eta, gero eta lokal gehiago husten joan dira herrien eta hirien erdiguneetan eta ondorioz, gazte lonjak horietan kokatzeko aukerak areagotu egin dira. Azkenik, aintzat izan behar dugu autore batzuen arabera, lehen ere bazeudela gaur eguneko lonjen parekoak. Lazkano, Madariaga, Rubio eta Pinillos-en (2013) aburuz, honako hauexek dira lonjen aurrekariak: a) Herrietako “kintoen” peñak; b) “Guateque” delako jaiak; c) “Rave” delako jai ilegalak; d) Gastronomia elkarteak; e) Kirol taldeak; f) Herrialdeko etxeak (“Casas regionales”); g) Gaztetxeak. Begi bistan geratzen da EAEn lonjen fenomenoak ibilbide historiko nahiko luzea izan duela, lehendik ere existitzen baitziren lonjen arbasoak izandakoak. Baina oso garrantzitsua da azpimarratzea, jorratzen ari garen gazteen beharrizan hauek ez direla geure herrialdeko mugen barnean geratzen. Adibidez, Erresuma Batuan egindako azterketa batean oinarritutako “Self, space and place: youth identities and citizenship” (Coffey et al., 1999) eta “Adolescentes y el tiempo libre” (Berrio-Otxoa et al., 2002) txostenetan hango eta hemengo nerabe eta gazteen beharrizanak bertsuak direla ikus daiteke. Galdetua izan zen mutil baten hitzak eredugarriak dira: “Basically everyone needs somewhere to go, somewhere to be with friends... and have a place that’s away from home and away from school.” Eta honi, helduek egoera honi ez erantzuteak sortarazten duen egoera adierazten duen adierazpena gehitzen dio: “We have got nowhere to go. So basically it was: we need somewhere to go, if you don’t give us somewhere to go then we are going to stand on the corner, and it is as simple as that”. Getxon egindako elkarrizketa batean gazte batek berdina adierazten zuen: “No tenemos dónde estar, no tenemos dónde ir, no somos niños para estar en el parque”.
1.2.2 Lonjak: Helduen mundurako trantsizio tresna Lonjena, gaztaroan eta helduaroaren hastapenetan presente dagoen fenomenoa izanda, hots, norberaren garapenean garrantzia handia duen aroan, hazteko eta norberaren nortasuna eraikitzeko aukera da. Lonjetan elkarbizitzarako beharrezkoak diren baldintzen berri izaten dute gazteek: gatazken kudeaketa, arauak, harremanak... Lokal hauetan, norberaren erantzukizuna lantzen da, bai eta taldearena ere. Izan ere, auto-kudeatutako tokiak izanik, garbiketa, ordainketak eta espazioaren banaketa gazte hauen ardurapean dauden zereginak dira. Laburki, lonja baten parte izateak, besteak beste, hazkunde pertsonaleko eremu hauetan aurrera egiten lagun dezake: ardura, elkarbizitza, gatazken kudeaketa eta harreman pertsonalak (Tejerina et al., 2012; Lazkano et al., 2013). Azpimarratzekoa da jada aipatu dugun bezala auto-kudeatutako tokiak izanik, berdinen arteko kontrolaren bidez ezartzen direla “egin daitezkeenak”, “debekatuta” daudenak eta, oro har, lokal barruan gertatzen den edozein jardunbide. Hau asko aldentzen da gazteek ezagutzen duten beste edozein eremutik, hauek beti kanpoko agente batzuek arautuak baitira (tabernak, gazteguneak, kalea...). Komunitatearen edo auzoaren garapenean ere parte hartzen dute lonjakideek. Alde batetik, lonjak auzoetan egoteak, zonaldean gazteak daudela esan nahi du. Lonjakide horiek gehienetan auzoan egingo dituzte egin beharreko erosketak eta harremanak sortuko dituzte inguruko taberna, denda eta auzokideekin. Horrela, gazte hauek helduen munduarekin harremanetan egongo dira, eta honen funtzionamendua ezagutu eta aztertu ahal izango dute. Horri, hutsik zeuden lokal hauek alokairuan hartzen dituztela gehitzen badiogu, auzoaren suspergintza ekonomikoaren lagungarri bilakatzen direla ohartuko gara. Gainera, kasu batzuek erakusten digutenez, lonjetan dauden gazteek auzoan edo herrian tailerrak, txapelketak eta abar prestatzeko borondatea izan dute eta auzokide bileretan parte hartzen dute (Laespada et al., 2008). Hots, auzoaren parte aktibo bilaka daitezke. Bukatzeko, lan munduaz arituko gara. Gure mendebaldeko gizartean, enpleguak, herritartasunaz gozatzeko eta herritar legez ditugun eskubide eta betebeharrak gauzatzeko kapaz izatean rol garrantzitsua jokatzen du. Horrenbestez, gazteek lanpostu duina lortzeko hainbeste zailtasun dituzten gizarte honetan, gazteen erabakitzeko ahalmena eta hitza izateko ahalmena oso mugatua geratu da. Ondorioz, emantzipazio prozesua, besteak beste, asko zaildu eta aldatu da. Aztergai ditugun lonjak, hain zuzen
ere, emantzipaziorako tarteko urratsa bihurtu dira. Emantzipazioarako eta berezko une eta gunea izateko behar hori, gazteek asteburua eta gaua “haien eremu propio” legez gero eta indar handiagoz sentitzean ikus dezakegu. (Casal, 2002; Rodriguez 2012). Tarte honetan, askeagoak dira eta erabakiak hartzeko eta denbora nahieran kudeatzeko aukera dute. Fenomeno honetan, lonjak askotan ardatz legez funtzionatzen du, taldekideen elkargune izanez eta beharrezkoak diren prestakuntzak egiteko tokia eskainiz. Gainera, arestian aipatutako gazteen garapen integralean ere zeresana du.
1.2.3 Lonjak gazteen aisialdi alternatiba Lonja izateko arrazoiak oso anitzak badira ere, oro har batzuk behin eta berriro errepikatzen dira, eta gehienetan nerabe eta gazteen aisialdiaren kudeaketarekin daude lotuta. Arrazoi nagusia, lagunak elkartzeko erreferentziazko lekua izatea da. Bestalde, xede honetarako lonja bat beste aukera batzuen artean hautatzeko arrazoiak aipatuko ditugu. Alde batetik, gazteek eguraldiaren kontua aipatzen dute (Tejerina et al., 2012; Bilbao, Gaztañaga eta Imatz, 2013). Jakin badakigunez, Euskal Herrian hotza, euria eta eguraldi kaskarra orokorrean urtean zehar denboraldi luzeetan izan ohi ditugu. Beraz, maiz, kalean ibiltzea ez da aukerarik onena. Horrez gain, aipatu dugun lagunekin egoteko arrazoiari, helduen kontrolpean ez dagoen tokia dela gehitu beharra dago (Bilbao et al., 2013). Bide beretik jota, eta aurreko ataleko ildoari jarraituz, lonjak emantzipazioaren lehenengo urratsa dira, nolabaiteko autonomia ematen dutelako eta helduen kontrolpetik urrun geratzen direlako. Faktore hauei, adin txikikoak diren gazteen kasuan tabernetara joateko ezintasuna gehitzen zaie. Gazte eta nerabeei batez ere, taberna edo diskoteka batera joateko aukerarik ez izanda, aisialdi alternatibak murriztu egiten zaizkie eta beraz, lonja, hauen ordezko bideragarria bihurtzen da. Baina hau ez da adin txikikoen kasuan soilik gertatzen. Adinez nagusiak direnentzat, aukera hauek ere garestiak dira, eta beraz, alternatiba merkeagoetara jotzen dute (Bilbao et al., 2013). Azkenik, lasai edateko eta erretzeko lekua ere badela aipatzen dute gazte askok. Izan ere, kalean alkohola edatea debekatuta dago eta tabernetan jada ez dago erretzerik. Azken honi, droga ilegalak erretzeko aukera gehitzen zaio (Tejerina et al., 2012).
1.2.4 Gazteen lonjeen ezaugarriak Geure autonomia erkidegoan lonja duten gazteen ehunekoa nahiko altua da, “Gazteen lonjak eta lokalak EAEn” ikerketatik (Bilbao et al. 2013) eratorritako datuek erakusten dutenez. Izan ere, gazteen %20ak dauka lonja geure autonomia erkidegoan. Hasiera batean, bost gaztetik bakarrak lonja izatea agian ez dirudi zifra esanguratsua. Baina ikerketan agertzen diren noiz edo noiz lonja izan dutenak gehitzen badizkiegu, %55era helduko gara. Honek esan nahi du, 15-29 urte bitarteko gazteen artean bitik batek lonja duela edo inoiz izan duela. Gainera, ehuneko honi, hainbat arrazoirengatik lonjarik ez duten, baina edukitzea gustatuko litzaiekeenak, eta lonjakideak izan gabe lagunen lonjetan sarritan egoten direnen kopurua gehi geniezaioke. Ondorioz, begi bistan geratzen da fenomeno hau ez dela gutxi batzuen kontua. Adin tarteei so eginez gero, gazte kopuru handiena 15-24 urte bitartean topatuko dugu, nahiz eta nagusiagoak direnen artean fenomeno hau ere existitzen den. Lonjetan dauden gazteen profil orokorrari dagokionez aipatzekoa da gehienbat mutilak direla lonjetan daudenak (%63). Gazte gehienak ikasleak dira soilik (%65). Jarraian, ikasi eta aldi berean lan egiten dutenak daude (%10) eta azkenik lanean soilik dabiltzanak (%18). Emantzipatua egoteari dagokionez, oraindik gurasoen etxean bizi direnak gehiengoa dira inolako zalantza barik (%96). Lonjako kideen egituraketari dagokionez, azpimarratzekoa da “koadrila” delako lagun taldearen kontzeptua. EAEn historikoki lagun taldeak koadrila delakoetan batu izan dira, bizitza sozialaren eta publikoaren oinarri izanik. Lonjen fenomenoak, pertsonak eta giza taldeak batzeko tokia diren heinean, hauengan ere eragina izan du. Datuek erakusten dutenaren arabera lonjen erdia baino gehiago lagun talde edo koadrila bakarraz osatutakoak dira (%58) (Bilbao et al. 2013). Halere, lonja bat izateak koadrilaren egituraketa alda dezake, koadrila banatuz edo beste batzuekin batuz. Tejerina-k et al.-ek (2012) dioten moduan “la lonja representa más una asociación económica y pragmática entre cuadrillas y grupos de amigos que un colectivo homogéneo”. Beraz, nahiz eta koadrila lagun harremanetan erreferentea izaten jarraitu, lonjen fenomenoak maiz moldaketarako beharra dakar. Talde barneko harremanei zein komunitatearekin sortzen diren elkarreraginei dagokionez interesgarria da oso lonjakideek lonja barneko harremanei buruz aitortzen duten kontraesana. Maiz, lonjak koadrila batez baino gehiagoz osatuta egoteak, jendea ezagutzeko erraztasuna ematen du. Gainera, lonjetan gertatzen den elkarbizitzak
pertsonen arteko elkarreraginak dakartza ezinbestean. Halere, Tejerinak et al-ek (2012) batutako informazioan, hasiera batean sozializatzeko bitarteko izan daitekeela badirudi ere, gazteek lonjek beste alderdi bat ere badutela onartzen dute. Gazte batzuek aitortzen duten moduan, lonja izateak, batzuetan han sartuta geratzeko joera sortzen du, lonjan ez dagoen jendearengandik nolabait isolatuz. Generoari dagokionez, nahiz eta daborduko esan dugun lonjero gehienak gizonezkoak direla, lonja gehienak mistoak dira (%69). Gazteek izandako lonja kopuruaru so eginez, gutxi gorabehera lonjetan dauden gazteen erdia jada beste lonja batean egona da. Beste erdiarentzat aldiz, gaur egungoa da lehen esperientzia. Kontuan hartzeko beste datu bat, lonjen azalerarena da. Lonjen %25ean 15 lonjakide baino gehiago batzen dira. Erlatiboki txikia izan daitekeen espazioan hainbeste jende batzeak lonjaren alokairuarekin zerikusia du. Horren ildotik, interesgarria da gazteek lonjen alokairuak ordaintzeko diru iturria zein den ikustea. %72ak bere poltsikotik ordaintzen du eta soilik gazteen %20aren kasuan dira gurasoak ordaintzen dutenak. Gazteen eta gurasoen artean ordaintzen dutenak ere badaude (%5) (Bilbao et al. 2013) Lonja baten garapen unearen araberako ereduak azalduko ditugu. Horretarako, lonja eratzen den unea hartuko dugu jatorrizko puntutzat, eta horren arabera ikusiko dugu zer nolako garaietatik pasa daitezkeen lonja eta lonjakideak (Tejerina et al., 2012). Lehenik eta behin, lonja eratu berri denean, normalean lonjakideak ikasketa garaian dauden nerabeak edo gazteak izango dira. Lonja haientzat babeslekua izango da, hau da, helduen mundutik aldentzen den tokia, haien kontrolpean ez dagoena. Fase honetan, gazteak “saiakera-huts egite” sistemaren bidez kudeatuko dute lonjako elkarbizitza. Fase honen ostean, egonkortasun erlatiboko garaia etorriko da. Honetan, izandako bizipenek eta eskarmentuak egunerokotasuneko bizitzako gatazkak kudeatzen lagunduko dute. Jada gazteak nagusiagoak izango direnez, gehienak, formazio-lan munduratze prozesuan murgilduta egongo dira. Azkenik, hirugarren fasean sartuko lirateke. Honetan, lonjak “instituzionalizazio” prozesu bat jasango du. Lonja, bizitza ibilbide desberdinak hartu dituen lagunen arteko elkargunea bihurtuko da, eta jada pertsona horien bizitzen parte egonkorra dela esan dezakegu. Jarraian komunitateko hainbat agentek lonjen inguruan duten ikuspegia ikusiko dugu.
1.2.5 Lonjak eta helduen mundua. Hainbat begirada. Jarraian, hainbat agenteren lonjekiko dituzten begiradak aztertuko ditugu. Gurasoez ari garenean, aipatzekoa da gazteek hiru motatako jarrerak bizi dituztela, guraso-gaztelonja hirukia erreferentziatzat hartuz (Tejerina et al., 2012). Gazte batzuek, haien gurasoen jarrera “egiten uztearena” edo axolagabea dela baieztatzen dute, hots, ez diela inporta haiek lonja baten parte direnetz. Beste batzuen kasuan, berriz, gurasoek iritzi ezkorra adierazten dutela esaten dute, batez ere gurasoen kontroletik at dauden lokalak direlako. Honen adibide argia da alkohol eta droga kontsumoa lonja barnean kanpoan egiten dena baino handiagoa den ustea. Azkenik, hirugarren jarrera bat ere badago, baikorra, alegia. Guraso hauen aburuz, lonja leku egokia da, edo beste batzuk baino egokiagoa da, bederen. Egoki ikusten dute, nolabait non dauden dakitelako, han gertatzen den trebezia sozialen ikasketa balioesten dutelako eta berdinen arteko kontrola existitzen delako. Udal administrazioaren iritziaren arabera, gazteriak orain arte araututako eta zuzendutako tokiak behar izan ditu, eta hori eskaini die (Lazkano et al., 2013). Gaur egun, joera hau aldatzen hasia da, eta beste mota bateko gazteentzako elkarguneak egon daitezkeela onartzen hasia da. Izan ere, gazteak bat datoz orain arte estrategiarik onena ikusezin bihurtzea (Tejerina et al., 2012) dela esatean. Batzuek aipatzen dutenaren arabera, udalarekin duten harreman bakarra udaltzainen bidezkoa da, eta udaltzainak ate joka agertzeak norbaitek kexaka hots egin diela esan nahi du. Beraz, gazte lonjero askok administrazioaren begietara ikusezin bihurtzeko joera du. Udal batzuk baina, erkidegoko zenbait udalerritan aurrerapausoak egiten hasiak dira, dauden gazteengana heltzeko proposamen sozio-hezitzaileak diseinatuz. Jarraibide hauetako batzuek lonjekin lan egiteko proposamena plazaratzen dute (Tejerina et al., 2012). Nahiz eta hasiera batean, fenomeno honetan esku hartzeko proposamen arautzaileak eta kontrolatzaileak proposatu ziren (Bilbao et al., 2013), gaur egun jada, proposamen sozio-hezitzaileak errealitate bat dira. Azkenik, gazteek eta errentariek haien artean duten erlazioak eta iritziak. Kasu honetan, iritziak bi taldetan bana daitezke, Tejerinak eta al.-ek (2012) proposatu bezala, gazteek errentariarekin lehendik harremana zutenetz aintzat izanik. Harremanen bat dutenek (senidea, laguna, gurasoen laguna...) edota jada urte luzez lonja alokatu dutenek ez dute inolako arazorik izaten. Are gehiago, askok erlazioa ona dela aitortzen dute. Errentaria ezezaguna den kasuetan egoera bestelakoa da. Kasu horietan, gazte gehienek
errentariarekiko beldurra edo etengabeko tentsioa sentitzen dutela diote, askotan ez baitakite zer unetan kanporatuko dituzten edo aldatuko dizkieten baldintzak, kontraturik ez dagoenean, batez ere. Tejerinak et al.-ek (2012) auzokideen ikuspuntua ere, bi taldetan sailkatzen dute. Sailkapen hau, lonjetan dauden nerabe edota gazteekin jada arazorik izan duten araberakoa da. Arazoak izan dituzten auzokideek uste dute, lonjek, beste lokalek bezalaxe (tabernak adibidez), baldintza batzuk bete beharko lituzketela. Hau, ez da soilik zarata eta antzekoengatik eskatzen, baizik eta segurtasun arazoak ere ager daitezkeelako: suteak, ke pilaketak... Bestalde, inongo arazorik izan ez dutenak daude. Hauen aburuz, eragozpenak sortzen ez dituzten bitartean, gehiegizko zarata edota zikintasuna, adibidez, ez dago arrazoirik gazteak lonjetatik kaleratzeko (Laespada, 2008). Gainera, azpimarragarria da egoera puntualetan, gazteen eskaera dela medio, auzokideek botako zituzten altzariak eta besaulkiak eta sofak gazteei eman dizkietela. Azkenik, hedabideen argitaratu eta hedatu dutena, lonjak-arazoak sisteman islatzen da. Zarata, droga kontsumoa, liskarrak edota suteak izan dira egunkarietan eta teleberrietan lonjen inguruan ikusi ahal izan ditugunak, eta beraz, plazaratutako irudia kaskarra dela eta, gazte lonjeroen irudia nahiko kaltetua izan da (Tejerina et al., 2012). Hurrengo atalean aztergai dugun lonjen fenomeno hau aztertzeko erabilitako metodologiaz jardungo gara.
2. Metodologia Lan honen ikergaia, Galdakaoko lonjetan (15-30 urte bitartean) arrakasta jardunbideak parte hartzean eta gazteen garapenean da. Kasu azterketa hau, EHU-UPV, BFA-DFB eta Susterrak elkarteak elkarlanean “Las prácticas de éxito en participación y crecimiento juvenil en lonjas en Bizkaia” egiten ari den ikerketaren barnean kokatzen da. Ikerketa honetan ikuspegi kualitatiboa lehenetsi da, erabilitako metodologia komunikatiboa izanik. Metodologia honetan (Gómez, Siles eta Tejedor, 2012), ikergai diren gazte lonjakide eta gizarteko beste agenteen eta ikerlarien arteko harremana horizontala izan da. Horizontaltasun eta berdintasun hau ikerketa prozesu osoan bermatu ahal izateko (Flecha eta Tellado, 2015), aholku batzordea delakoaren laguntza izan dugu. Aholku batzorde hau lonjekin zuzenki edo zeharka erlazionatuta dauden gazteek osatu dute.
GrAL honen oinarria kasu azterketa izanik, aintzat hartu behar da Bisquerrak et al.ek (2009) azpimarratu bezala, estrategia metodologiko hau oso egokia dela aztergai sozial edo hezitzaile bakarraren analisi sakon eta sistematikoa burutzeko. Gainera, kasu azterketa hastapenetan baino ez dauden eremuetan erabiltzeko oso aproposa da, kasu jakin bat aztertuz lan ildo berri asko ezarri eta ekarpen garrantzitsu asko egin daitezkeelako. Kasu azterketaren helburua errealitate jakin batetik teoria bat orokortzea ez bada ere, badago jardunbide jakin batzuk identifikatu eta transferitzea, betiere helmugako errealitatera egokituz (Rodriguez et al. 1996, Alvarezek eta Marotok aipatua, 2012). Jarraian, Galdakaoko kasu azterketan erabilitako tresnez arituko gara laburki. Dokumentuen analisiak, eta horietatik eratorritako informazioa erabiltzeak, azterketari kutsu historikoa eransten dio (Valles, 1999), hots, orain arteko ibilbidearen berri ematen digu. Ikerketa honetan Galdakaon lonjen eremuan dagoen dokumentazioa analizatu dugu. Hain zuzen ere, “El fenómeno de las lonjas en Galdakao” (Suspergintza, 2014) txostena eta “Galdakaoko gazte lonjetan giza hezkuntza egindako programa” (Susterra, 2015). Elkarrizketa sakona, elkarrizketa kualitatibo ere izendatua, elkarrizketa arrunt batean oinarritutako teknika da. Honetan, elkarrizketatzaileak ikerketarako informazio erabilgarria bilatzen du (Callejo, 2002). Kasu azterketa honetarako, hasierako faseaz arduratu zen Suspergintzako gizarte hezitzailea, bigarren fasean Galdakaon lan egindako 2 Susterrako gizarte hezitzaileetako bat eta lonjetan zebiltzan bi gazte elkarrizketatu genituen. Horretarako elkarrizketa gidoi erdi egituratua sortu genuen (ikus 3. eta 4. eranskinak). Batez besteko elkarrizketen iraupena 40 minutukoa izan da. Gainera, beharrizanen azterketa gauzatu zen. Beharrizanen analisia egoera baten azterketa sistematikoa da. Horretarako hainbat informazio iturri erabiltzen dira, horietatik eratorritako informazioa jarraian egingo den planifikazioaren oinarria izango delarik (Perez-Campanero, 1994). Informazio hau biltzeko, Susterrako hezitzaileek Galdakaoko elkarte guztiekin elkarrizketak antolatu zituzten. Horrela, haien fenomenoaren inguruko iritziaren, kezken eta, oro har, inguruko lonjen inguruan dituzten ezagutzen berri izan zuten. Ondoren, Susterrako hezitzaileekin informazio honen analisian parte hartu dut, elkarte guztien ikuspegiak batzen dituen dokumentua osatuz. Horrez gain, hezitzaileek kaleko lana ere egin zuten, lonjak kokatu eta identifikatuz eta lonja kideen artean lehenengo kontaktu batzuk eginez. Gero, aipatu
dugun agente sozialekin egindako bileretatik sortutako dokumentu hau kontraste bileran aurkeztu genien, helburua komunean zituzten kezkak eta ikuspegiez ohartu, eta hauei erantzuna emateko eta esku hartzea hobetzeko elkarteek eskaini zezaketena identifikatzea izanik. Prozesu honen ateratako datuak analisian kontuan hartu dira. Kasu azterketaren helburuak honakoak dira: • Galdakaoko lonjetako nerabe eta gazteen parte hartzearen inguruko hainbat begirada analizatzea (administrazioa, gazteria, mundu profesionala, komunitatea). • Galdakaoko kasuan lonjetako akonpainamendu sozio-hezitzailean agertzen diren indartzaile eta baztertzaileak identifikatzea. • Lonja-kideek komunitatearekin zer nolako harremana daukaten aztertzea. • Lonjetan egoteak gazteen garapenean eta parte hartzean duen eragina ezagutzea. • Galdakaoko kasu azterketa oinarri izanda, lonjen eremuan esku hartze soziohezitzailea burutzerakoan kontuan hartu beharreko gomendioak eta praktika onak identifikatzea. Datuen analisiari dagokionez, lehenbizi egindako elkarrizketen transkripzioa egin nuen. Hori behin eginda, ikerketa globalerako osatutako kategorizazio sistema kontuan izanik, informazioa sailkatu nuen, horrela ildo beretik zihoan informazioa multzokatuz eta analisirako prestatuz. Azkenik, sailkapen honetan batutako informazioaren analisi kualitatiboa egin nuen, horrela interpretazioak eta ondorioak osatzeko. Horrez gain, Galdakaoko elkarteekin egindako bileretatik eratorritako txostena aztertu nuen, horrela egoeraren ikuspegi zabalago eta anitzagoa osatuz. Era berean, arestian aipa bezala, orain arte Euskadi mailan eta autonomia erkidegoko hainbat udalerritan egindako beste ikerketa batzuen irakurketa sakona egin, eta horren interpretazioa eta Galdakaoko kasuarekin alderaketa egin dut, horrela gerorako lanaren oinarria ezarriz. Azkenik, informazio honekin guztiarekin, Galdakaoko esku hartze prozesuaren deskribapena egin, eta gakoak izan daitezkeen elementuak detektatu ditut.
3. Analisia eta emaitzak 3.1 Galdakaoko lonjaren fenomenoaren errealitatearen hurbilketa 3.1.1 Galdakaoko gazte lonjeroen profila Hasteko esan beharra dago Galdakaon egindako azterketan ez direla gazteen profilak sakonean landu (Suspergintza, 2014). Izan ere, profila lanari, ikasketei, maila sozioekonomikoari, emantzipazio mailari eta beste hainbat ezaugarriri begira nahiko anitza zela ikusi baitzen. Halere, nahiz eta EAEko datuei erreparatuz (Bilbao et al. 2013) aniztasun hori existitzen dela ikusten dugun, txosten honek lonjeroaren eredu-profila izango litzatekeena aurkezten digu: ikaslea, gizonezkoa eta emantzipatu gabea. Txamien3 osaerari erreparatuz gero, lonjakideen sexuari begiratzen badiogu, Galdakaoko datuak EAEkoekin bat datozela ikusiko dugu, %65a gizonezkoak eta %35a emakumezkoa, alegia. Lonjakide kopuruari dagokionez, berriz, Galdakaon bi sailkapen daude. 17-24 urteko lonjeroen kasuan gehienetan 20 pertsonak baino gehiagok osatzen dute lonjako gazte taldea. 25 urte edo gehiagokoen artean, aldiz, 12 edo gutxiagoko maiz topatzen ditugu. Datu hauek ere, EAE mailan daudenekin bateragarriak dira. Azkenik, eta lonjan egoteko uneari so eginez, astegunak eta asteburuak desberdinduko ditugu. Galdakaoren kasua bat dator erkidegoko datu orokorrekin. Hauen arabera, lonjak batez ere asteburuetan erabiltzen badira ere, badago astegun batzuetan joateko ohitura ere. Galdakaoko kasuan, 25 urte baino gehiagokoek astegunetan gehiago joateko ohitura badute, gazteagoak asteburuetan egoten dira batez ere. Egindako behaketek erakusten dute 17-24 urte bitarteko gazteek haien astegunetako arratsaldeak batez ere ikasten eta kirola egiten ematen dituztela. Nagusiagoak, berriz, terrazetan ikustea errazagoa da. Puntu honetara helduta, aipatu beharra dago 12-15 urte bitarteko nerabeak batez ere eskolaz kanpoko ekintzetan, herriko plaza eta kale jakin batzuetan edota topaguneetan ematen dituztela arratsaldeak.
Lehenengo behaketan (Suspergintza, 2014) 65 txami lokalizatu ziren, 55 inguru Galdakaon bertan eta besteak Usansoloko auzoan (ikus 2. Eranskina). Zifra hauek, bigarren fasean egindako eguneratzean baieztatu ziren (Susterra, 2015). 15-35 urte bitarteko gazteen artean, %35ak lonja du eta beste horrenbestek inoiz izan dute (Estudio sobre juventud y lonjas. Bizkaia).
3.1.3 Komunitatearen eta lonja-kideen arteko harremana Lonjen fenomenoa, Galdakaon alarma sozialen iturri ez dela baieztatzen dute GDKO-ko Txamiak proiekturen arduradunek. Behaketaren eta elkarrizketetatik ondorioztatu dute, udalerri honetan normalizatuta dagoen fenomenoa dela, eta beraz ez duela udalerri mailan gizarte gatazkarik sortzen. Halere, gazteekin berba eginez, gehienek behin edo behin auzokideren batekin liskarren bat edo tirabiraren bat izan dutela onartzen dute. Halere, askotan, ingurukoekin erlaziorik sortu ez dutela, eta izatekotan oso txikia izan dela diote. Baina ez orokortze aldera, 1. faseko hezitzaileari egindako elkarrizketan, honako hau aitortu zigun: De todo, un poco de todo porque de hecho también en el cuestionario se les preguntaba por esa relación con vecinos y vecinas (…) nos hemos encontrado con lonjas en las que tienen un colegueo absoluto pues igual con las tiendas de al lado, con los vecinos de arriba y tal… (MF.CO.G.ED.E) Beraz, nahiz eta askotan erlazioa nahiko eskasa dela dirudien, harreman oso ona dutenak ere badaude, jada komunitatearen parte direnak, alegia. Puntu honetara ailegatuta, aipatzekoa da gazteek adierazten dutela txami bat lortzea nahiko zaila dela, nahiz eta errealitateak 70 bat txami badaudela erakusten digun. Gazteen hitzetan, oztoporik nagusiena gazte taldearen adina da. Izan ere, gaztetxoenen kasuan ez omen dira fidatzen, eta gehiago kostatzen zaie lokala alokatzea.
Auzokideekin izandako liskar gehienak zarata handiegia sortzearen ondorioz etorri dira. Gazteek hau horrelaxe dela onartzen badute ere, maiz auzokideek inongo arrazoi justifikagarririk gabe salaketak jartzen dizkietela jakin izan dugu. Udaletxeak eta gazteek duten erlazioa, neurri handi batean, mesfidantzazko dela esan genezake. Izan ere, gazteek diotenaren arabera, udaletxearen inguruan beti dago nolabaiteko susmoa. Ezin dugu iritzi hau orokortu, baina kontuan hartzeko modukoa dela kontsideratzen dugu, udaletxeak aurkeztuko dituen gazte politikek arrakastatsuak izatea nahi badute.
kanpora begira ere ezer gutxi egiten dutela erakusten du. Salbuespen orokortu bakarra Galdakaoko jaietako koadrila arteko txapelketa da, honetan txamietan dauden hainbat koadrilak parte hartzen baitute. Honetarako, taldeko antolakuntza behar da, probetan parte hartzeko beharrezko guztia prestatzeko, beste koadrila batzuei laguntza eskatzeko eta abar. Halere, hurrengo atalean jorratuko den kontu bat aipatzea ezinbestekoa da, barneko parte hartzearekin edo antolakuntzarekin duen erlazioagatik. Txamirako dirua aurrezteko, garbiketa txandak egiteko edota janari eta edari makinak edukitzeko beharrezko “parte hartze” edo “antolakuntza” azpimarratzeko modukoa da.
3.3 Galdakaoko lonjen esku hartze prozesua. Arrazoiak eta elementu indartzaile eta baztertzaileak Orain arte gauzatu diren proiektuko bi faseetan hezitzaileek egindako behaketa eta elkarrizketetan hainbat oztopo eta aukera hauteman dituzte. Jarraian hauetaz arituko gara, hauek analizatu eta etorkizunean erabilgarriak izan daitezkeen jarraibideak zehazte aldera.
3.3.1 Aurre lana: diagnostikoa Hasierako urratsa Galdakaoko auzoetatik hara eta hona ibiltzea izan zen, horrela zeuden txami guztien berri izateko eta hauek zonaldeka sailkatzeko. Txami horietan jendea gehienbat noiz zegoen hautematen ere saiatu ziren. Nahiz eta hau 1. fasean egin, 2. fasean berriro ere egin zen, hasierako txosteneko datuetan oinarrituz eguneratze lana egiteko. Lan honetarako, behaketa sinpleaz gain, auzokideei eta inguruko saltokikoei ere hauen berri zutenik galdetu zitzaien. 1. faseko hezitzaileak honela zioen: “quiero decir, lonjas que se cierran, otras que... hay mucho, mucho, mucho movimiento. Se les echa mucho de las lonjas (…) Entonces hay mucho movimiento. MI.D.G.ED.E” Horrez gain, hasierako errealitatearen analisia egiteko, Galdakaon azkeneko urteetan indarrean jarritako gazte politiken inguruko informazioa bildu zen. Diagnostikoa osoagoa izan zedin eta gazteen ahotsa kontua hartzeko asmoz, 1. fasearen amaieran
txamikide batzuk alkatearekin, kultura, kirol eta gazteriako zinegotziarekin eta hezitzailearekin batu ziren. Mota honetako bi bilera gauzatu ziren eta horietan batzuen eta besteen kezka eta beharrizanak azaleratzeko aukera egon zen.
3.3.2 Zergatik esku hartze sozio-hezitzailea lonjetan? Elkartekide, udaletxe eta hezitzaileek antzemandako beharrizanak Lonjak, urte batzuetatik hona, gazteak biltzen dituen ohiko guneak bilakatu dira. Hori dela eta, gazteen bizitzaren zati bihurtu dira, haien erlazionatzeko, aisialdia kudeatzeko eta antolatzeko erak eraldatuz, besteak beste. Ondorioz, gune hauek, nerabe eta gazte horiekin esku hartzeko aukera ere bihurtu badira. Galdakaoko udal administrazioa ere, lonjek gazteekin lan egiteko eskaintzen zituzten aukera hauek antzemanez, martxan jarri zen. Proiektuari hasiera Suspergintza elkarteak eman zion. Erakunde honek zuzendutako lehenengo fasearen ostean, Susterrak hartu zuen GDKO txamiak proiektua zuzentzeko ardura. Lehen fase honen helburu nagusia, alde batetik Galdakaoko txami kantitatea zehaztea eta hauek kokatzea zen. Bestetik, hezitzailearen eta gazteen arteko lehen kontaktua egin, eta horren bidez gazteen beharrak, interesak eta kezkak ezagutzea izan ziren xede. 2. fasean, hots, proiektua Susterra zuzentzen hasi zen unetik, Galdakaoko elkarte gehienekin bilerak antolatu ziren, hauei fenomeno honen inguruan galdetzeko. Izan ere, fase honetan, helburua aurrerago proiektua definitzen lagunduko zuten elkarteen ekarpenak batzea zen. Elkarrizketatutako elkartekide gehienek, udaletxearekin kointzidituz, euskeraren erabilera, generoen araberako rol banaketa eta droga kontsumoak eta trapitxeoak aipatu zituzten kezka nagusi bezala. Jarraian Susterrak idatzitako txostenean agertzen diren hitz batzuetan generoaren araberako rol banaketa argi eta garbi antzeman dutela ikusiko dugu: En cuanto a la perspectiva de género en algún caso hemos podido comprobar que se mantienen roles estereotipados, reconociendo tanto chicas como chicos que son ellas las más responsables y las que ponen orden y se encargan principalmente de mantener el local recogido y limpio mientras ellos se encargan principalmente de mantener llenas las neveras. Los comentarios sexistas han sido más habituales en las lonjas únicamente de chicos o chicas que en las mixtas. (CL.CS.G.I.SUSP) Gai hauek, eta gazteek aurreko fasean zein fase honetan egindako elkarrizketa batzuetan adierazitakoak (arazo legalak, langabezia, emantzipazioa…) bilakatu dira gaur eguneko esku hartzearen oinarri.
4 1. fasearen ardura Suspergintza elkarteak hartu zuen. 2. fasean, aldiz, Susterrak hartu zuen bere gain ardura, eta bi hezitzaile (1. fasean aritu ez zirenak) jarri zituen proiektuan lanean. Fase honetan berriro ere errealitearen analisia berregin zen, Suspergintzak batutako informazioan oinarrituz. Azkenik, 3. fasea, Susterrako hezitzaileak txamietan sarrerak egiten hasi zirenekoa, alegia. Horretan, lehenengo kontaktuak eta etorkizunean harremanak sortzeko aukerak aztertu ziren.
3.3.4 Harremana sortzea txamikideekin Gaur egun Galdakaon martxan dagoen prozesua 3. fasean dago. Esku hartzea 2015eko urtarrilean hasi zen eta apirilera arte luzatu zen. Hau bukatuta, apiriletik aurrera 3. fasearekin hasi, eta orain arte harreman sortze prozesu horretan murgilduta dabiltza hezitzaileak. Esku hartzea prozesu jarraiagoarekin aritzeko 7-8 txami hautatu dituzte, haien beharrizan, adin tarte, genero eta haien prozesu horri ekiteko gogoen arabera. Beste bospasei txamirekin erlazioa ere badute, baina hau aldizkakoagoa da. Era berean, aurrerago ekintza handi bat antolatzea erabakitzekotan, deialdi irekia egiteko aukera badagoela aurreikusten dute. Jarraipen hau egiteko eta sistematizatu ahal izateko, jarraipen fitxez baliatzen dira. Hauetan, aurreko bi asteetan gertatutakoan oinarrituz, hurrengo bi asteetarako igurikapenak idazten dituzte. Hau ebaluatzeko sistema ere bada, aste horietan zehar asmo horiek bete diren konproba daitekeelako, bai eta kausaefektuak antzematen laguntzen duelako. Hurrengo asteetarako jarduera horiek, 3 eremutan banatzen dituzte: “zuzeneko esku hartzea", "zeharkako esku-hartzea" eta "taldearekin edota administrazioarekin egin beharreko esku hartzea". Horrela kasuan kasu norekin lan egin behar duten aldez aurretik zehazten dute.
3.3.5 Udaletxearekin harremana Atal honetan alde batetik proiektua zuzentzen ari diren hezitzaileen eta udaleko langileen arteko erlazioaz arituko gara. Bestetik, gazteek udaletxearen inguruan duten iritzia batuko dugu, bai eta udaletxearekin izandako bizipen batzuk ere. Programako hezitzailea da lanaren ardatza Galdakaon. Beraz, bera da horrenbeste eskatzen den eta hain garrantzitsua den gazte lonjeroen eta udaletxearen arteko zubi lanak egiten dituena. Zubi lan hori eraginkorra eta iraunkorra izan dadin, gazteria teknikaria eta hezitzailea astean behin batzen dira, proiektuaren gorabeherak komentatzeko eta honen martxaren berri emateko. Gazteek udaletxearekin duten erlazioa, aurreko ataletan ikusi ahal izan dugun moduan ez da egokiena. Gazteek udal administrazioa ez dute hurbil sentitzen, arrotza egiten zaie. Honen adibide da gazte batzuek salatzen dutela udaletxera zer edo zer eske hurreratu direnean, leihatilan zegoen pertsonarengandik jasotako tratua txarra izan dela, eta, noski, horrek ez du inondik inora laguntzen. Ondorioz, erlazioa nahiko kaskarra dela ikusita, proiektu honen arrakastarako bitartekari lanak egin beharko dituen hezitzailearen lanak berebiziko garrantzia izango du.
3.3.6 Hezitzailearen rola eta profila Horrelako proiektu batean aritzen den hezitzaile bati hainbat ezaugarri eta trebezia eskatzen zaizkio. Hemen, profil ideala deskribatuko dugu, eta 1. zein 2. faseko hezitzaileen kasuan hauetako zein ezaugarri betetzen dituzten aztertuko dugu. Irakurritako dokumentaziotik eta hezitzaileei egindako elkarrizketetatik ondoriozta daiteke hezitzailea ahal den neurrian gazteenganako hurbiltasun erlazio hori eraikitzeko gai izan behar dela. Beraz, errazagoa izango da nerabe eta gazteei ezaguna edota erreferente izan zaien pertsona baten kasuan erlazio hori eraikitzeko ateak zabaltzea. Hau zen 1. fasean lanean aritu zen hezitzailearen kasua. Bera, herriko beste proiektu batzuetan ibilitakoa denez, gazte askorentzat “aurpegi ezaguna” zen. Horrez gain, udaletxearekin koordinazio lanak egiten trebea izan beharko da, eta baita udaletxearen eta gazteen arteko bi noranzkoko harremanean zubi lanak egin. Noski, aurretik txamiekin zerikusia duen beste proiektu batzuetan ibili izanak esperientzia ematen du, 2. eta 3. faseaz arduratu diren hezitzaileen kasuan bezalaxe.
4. Ondorioak Galdakaoko esku hartze prozesuaren inguruan egindako azterketa honetan txamiek nerabe eta gazte hauen bizitzetan zer nolako rola jokatzen duten ikusi ahal izan dugu. Lonjak, kasu askotan “bizitzarako entsegu-leku” aproposak dira, horietan egunerokotasunean sortzen diren kontuei gurasoen edo helduen laguntza zuzen barik aurre egin behar zaielako, bai eta beste kideekin elkarbizitzen ikasi. Kontu hauetako asko eta asko ez lirateke beste testuinguru batean agertuko, eta ondorioz, txamiek prozesu horietatik ikasteko aukera eskaintzen dute. Gainera, adiskideen artean egoteak, elkarrengandik ikasteko eta elkarri laguntzeko aukera ere ematen du. Argi dago, garapen eta ikaskuntza hauek ez direla soilik txamietan egotearen ondorio, norberaren garapenean horrenbesteko garrantzia duen garai honetan beste hainbat aldagaik ere zeresana baitute. Garapen eta ikaskuntza potentzial honetan laguntzeko edo bideratzeko, akonpainamenduaren beharra kasu askotan ezinbestekoa da. Galdakaoko nerabe gazteenen kasuan, honen beharra are begi bistakoagoa da. Izan ere, oraindik ez dira guztiz heldu, eta arazo eta gatazka gehiago izaten dituzte lonjetan egoten direnean. Gauzak horrela, esku hartzearen ikuspegia gazteei mugatzea egoeraren alderdi bati so egitea baino ez litzateke izango. Gakoa, komunitatearekin elkarlanean
aritzean dago, horrela lortuko baita txamiak eta hauetan dauden gazteak komunitatearen agente aktibo izatera igarotzea. Elkarlan honetarako aintzat hartzekoa da komunitateek, oro har, azken urteak arte lonjekiko eta gazte lonjeroekiko izandako iritzia nahiko ezkorra izan dela. Oraindik ere aurreiritzi eta mesfidantza handia badago ere, gutxika-gutxika azken urteetan egoera hobetuz joan da, eta gero eta gehiago dira hauen onurak eta aukerak aitortzen dituzten herriko elkarte, guraso eta komunitateko bestelako agenteak. Administrazio publikoa ere honetaz ohartu bada ere, oraindik hauen eta gazteen artean urruntasuna eta nolabaiteko mesfidantza somatzen da. Proiektu honek hezitzaileak lonjetara hurbiltzea ahalbidetzen du, eta esan bezala, honek gazteengan eta komunitatearengan izan dezakeen eragina oso baikorra izan daiteke. Halere, planteamendua hezitzailea proiektu jakin bati soilik lotua agertzea baino, udal administrazioak eskaintzen dituen zerbitzuen baitan sartzea izango litzateke. Honela, prozesuaren jarraitasuna bermatuko litzateke, prozesu hezitzaile osoa eratzeko aukera gehiago emanez eta hainbat gazte belaunaldirentzat hezitzaile hori edo horiek erreferentzia bihurtuz. Azkenik, lonjek gaur eguneko gazte askoren bizitzan, zuzenki edo zeharka eragina dutela ukaezina da. Galdakaoko kasuan, gazteekin eta haien inguruko komunitateko agenteekin esku hartzea posiblea dela ikusi dugu. Gazteek badute auzoan edo herrian ekintzak antolatzeko gaitasuna, bai lonja arteko ekintzak bai eta biztanleriak orokorrean parte har dezan. Horretarako behar duena, nolabaiteko ahalduntzea da, lehen bultzada ematea, alegia. Potentziala hor dago, eta gazteei parte hartze aktiboaren bidea erakustea besterik ez dago haiek abian jar daitezen. Era berean, auzokideak, elkartekideak eta udal administrazioak noranzko berean ibiltzea ezinbestekoa da, eta hori errazteko hezitzailearen figura agertzen da. Bera baita hauen artean zubi lanak egin ditzakeena, prozesuaren eta bakoitzaren rolaren ikuspegi osoagoa izanik, eta batzuen eta besteen beharrizanak eta interesak ezagututa. Beraz, Galdakaoko udalerrian martxan hasi berri den prozesu hau oparoa izan daitekeela begi bistan dago, eta orain arte lan egin den moduan jarraituz, emaitzak laster ikusiko ditugu.
5. Erreferentzia bibliografikoak
7. Eranskinak 1. eranskina: “Las prácticas de éxito en participación y crecimiento juvenil en lonjas en Bizkaia” ikerketako helburuak 2. eranskina: Galdakaoko txamien kokapena eta kopurua zonaldeka 3. eranskina: Galdakaoko hezitzaileari egindako elkarrizketa eredua 4. eranskina: Galdakaoko gazteei egindako elkarrizketa eredua 5. eranskina: Galdakako elkarteentzako sintesi dokumentua 6. eranskina: Kategorizazio sistema 7. eranskina: Galdakaoko 1. Faseko hezitzaileari egindako elkarrizketaren transkripzioa 8. eranskina: Galdakaoko 1. faseko hezitzaileari egindako elkarrizketaren kategorizazioa. 9. eranskina: Galdakaoko bi gazte lonjerori egindako elkarrizketaren transkripzioa 10. eranskina: Galdakaoko bi gazte lonjerori egindako elkarrizketaren kategorizazioa |
addi-cadb936226c7 | https://addi.ehu.es/handle/10810/20093 | addi | cc-by 4.0 | 2017-01-09 | science | Garcia Gallego, Iñigo | eu | Lonjak eta gazteen garapena: Galdakaoko kasuaren azterketa | 2. eranskina Galdakaoko txamien kokapena eta kopurua zonaldeka: - 13 txami Aperribai, Bengoetxe, Zuatzaurre eta Urretako auzoetan banatuta. (1. Zonaldea) - Bizkai kaleak, Kurtzeko Plazakk, Guridi kaleak eta Zabalgane auzoak betidanik izan dira txami guneak. Hemen duela 20 bat urte alokatu ziren lehen lokalak txami moduan erabiltzeko, eta oraindik ere badaude garai hartako txamiak.(2. Zonaldea) - 3. zonaldean, Juan Sebastián Elkano eta Zabalea kalea inguruko kaleak biltzen dira. Hauetan, 32 txami topa ditzakegu, hots, Galdakaoko txamien erdia baino gehiago zonalde honetan kokatuta daude. Jarraian, zonalde hauek eta txamien gutxi gorabeherako kokapena Galdakaoko mapan azaltzen dira:
TESTUINGURAKETA - Ze esperientzia daukazue hezitzaile bezala lonjen fenomenoan? LANAREN HELBURUAK (arlo posibleak: garapen pertsonala, elkarbizitza, parte hartzea, garapen komunitarioa…) - Zeintzuk dira Galdakaoko txamien proiektuaren helburu eta ildo nagusiak? (lortu beharreko info: gazteen interes eta beharrizanak (esplizituak eta antzemandakoak)
LAN METODOLOGIA Lehen kontaktua/txamietan sartzea: - Nola egin zenituzten txamietan zeuden gazteekin kontaktuak? Nolakoa izan da lehen harrera? - Zer estrategiak erabiltzen dituzue edo pentsatzen duzue onak direla lehen kontaktu hau ona izateko? Zeintzuk dira txamiak “bisitatzeko” une egokiena? Zergatik? (lortu beharreko info: harremana nola sortzen duten) Jarraipena/sistematizazioa: - Zelan antolatzen duzue lana hezitzaile taldean? (lortu beharreko info: jorratzen diren eremuak, erabilitako teknika/estrategiak) Udal barneko harremanak - Nola erlazionatzen zarete udal administrazioarekin? (lortu beharreko info: udalarekin eta udalerriko beste elkarteekin orain/etorkizunean) Hezitzailea - Nolako ikuspuntua dute gazteek hezitzailearekiko? Helduen munduko erreferentzia al zarete? KOMUNITATEA - Zein zentzutan lagundu dizue herriko elkarteekin batzeak? Eta zuen ustez ze papera jokatu behar du ikuspegi komunitarioa esku-hartzean?(Lortu beharreko info: elkarteen rola, antzemandako ikuspegia/iritzia) PARTE HARTZEA - Zer nolako da gazteen parte hartzea? Ze aspektu ostopatzale eta bultzatzaile daude parte-hartzea aurrera eramateko? (Lortu beharreko info: oztopo eta bultzatzaileak, etorkizunerako aukerak/lan ildoak)
EBALUAZIOA - Zer nolako tresnak erabiliko dituzue programaren ebaluazioa egiteko?
TXAMIEN IKUSPUNTU POSITIBOA Komunitatearentzat oso normalizatuak daude. Ez dituzte gatazka handirik eragiten Autogestioa eta talde antolakuntza lantzeko aukera ematen dute Elkargune eta egitasmoak egi bilakatzeko espazioak izan daitezke Kuadrilen elkargune propioa
TXAMIEN IKUSPUNTU NEGATIBOA Drogen kontsumoa eta trapitxeoa Egoera juridiko prekarioa Pasibotasunerako joera Isolamendua/ Apalankada Herrian antolatutako ekintzen berri izateko zailtasuna Kalean beste batzuekin ez nahastea/bakoitza bere aldetik egotea Jaietan soilik parte hartzea
NORTZUK ATERATZEN DUTE ETEKINA? Gazteak txamietan kokatuta eta “kontrolatuta” daude! Instituzioek eta gurasoek.
9. eranskina Galdakaoko bi gazte lonjerori egindako elkarrizketaren transkripzioa Elkarrizketatzaileak: Iñigo Garcia eta Israel Alonso |
addi-6210b6c6dbcb | https://addi.ehu.es/handle/10810/20095 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2017-01-09 | science | Díaz Alonso, Irati | eu | Maisu maistren formakuntza genero berdintasunean | 0. Sarrera Azken lau urte hauetan zehar, unibertsitatean hainbat eta hainbat irakasgai landu ditugu, horiek guztiak etorkizunean irakasle konpetenteak eta trebeak izateko helburuarekin. Baina magisteritzako ikasketak bukatzear gaudela, hainbat zalantza burura etorri zaizkigu. Gure prestakuntza alderdi akademikoari dagokionez, aberatsa izan dela aitortzen dugun arren, gure formakuntzaren zenbait ataletan, hutsuneak daudelakoan gaude. Hezkuntzaren inguruko hausnarketa sakonak egin ostean, gaur egun landu beharreko gaien artean genero berdintasuna dagoela esan daiteke. Gure esperientziatik abiatuta, eskoletan oraindik gehiegi lantzen ez den gai bat da. Hortaz, hori lantzearen beharrizana antzeman dugu; izan ere, genero desberdintasuna egunerokotasunean antzeman dezakegu: testu liburuetan, eskoletako patioetan, hedabideetan, etxeetan eta ikasleen sinesmenetan, baita jarrera zein harremanetan. Beraz, jakinda ikasleen curriculum ofizialak generoaren berdintasuna bermatzen duela eta horretarako formatuak izan behar garela, etorkizuneko irakasle gisa izango garen antzera, genero berditasunaren inguruan jasotako formakuntza zein izan den zehaztuko dugu. Behin hori esanda, GRAL honetan, Bilboko Magisteritza Eskolako formakuntzan inplikatuta dauden hainbat irakasle elkarrizketatu ditugu, gizon eta emakumeen berdintasuna nola bermatzen eta zein neurritan lantzen den aztertuz eta zehaztuz. Halaber, gai honi buruzko hausnarketak egitera bultzatzen duten eta arauetan zehazten dena errealitatera eramaten den ala ez ere aztertuko dugu. Bide batez, berdintasuna bermatzearekin dagoen prestutasuna agerian utzi da eta formazioaren hobekuntzari zer nolako proposamenak egin daitezkeen planteatu dugu. Hori da hain zuzen, lan honetan argitu nahi duguna.
1. Esparru teorikoa eta kontzeptuala: aurrekariak eta egungo egoera XXI. mendeko irakasleen helburua curriculum ofizialak zehazten dituen premiak eta gizarteak dituen berezitasunei erantzutea da; izan ere, Mariam Bilbatuaren (2012) esanetan, irakasleek izugarrizko aniztasuna aurkituko dute ikasgeletan, aniztasun soziala, kulturala, etnikoa… Beraz, premia hori asetu nahian, maisu maistren formakuntzak, dekretu horretan biltzen dena lantzeko gaitasuna lortzea izango da. Hortaz, LH-ko curriculum ofizialean jasotzen den edozein atal lantzeko gai izango direnez, genero berdintasunari begira ere, beharrezkoa den formakuntza jaso behar dute. 1.1 Ikasleen curriculum azterketa Hori oinarritzat hartuta ezinbestekoa da Heziberri curriculum dekretuan (2015) genero berdintasunaren printzipioak bermatzen duen gaitasuna zehaztea. Gaitasun honen definizioan aipatzen den bezala, “Pertsonen arteko, taldeko eta komunitateko egoeretan elkarrekikotasun-irizpideekin parte hartzea da, gainerako pertsonei aitortuz nork bere buruari aitortzen dizkion eskubideak eta betebeharrak, eta horrela, ekarpen bat egitea norberaren eta guztion onari”. Curriculum dekretu honetan gaitasunen garapenaren barruan hainbat osagai zehazten dira. Hain zuzen, 3.osagaia da genero berdintasuna lantzen duena eta horretan hurrengoa zehazten du: “Giza eskubideen ondoriozko printzipio etikoak betez jardutea eta elkarbizitzaren oinarrizko gizarte-konbentzioetatik ondorioztatzen diren gizarte-arauak betez jokatzea. “ Heziberri (2015) curriculumak osagai honen barruan, giza eskubideen oinarriak errespetatzeari ekiten dio. Honetan bi motatako jokabideak bereizten dira. Batean, giza eskubideetan oinarritutakoak eta bestean, arau sozialetan oinarritutakoak. Biak ezinbestekoak dira bizikidetzarako, baina esleitzen zaien garrantzia eta oinarria desberdina da. Hortaz, 236/2015 dekretuan jasotzen den bezala, bi jokabideak elkarlanean sustatu behar dituzte familiek, gizarteak eta eskolak. Giza jokabideak eskubideen printzipio etikoetan oinarritutakoak dira, pertsona orok eskubide berberak dituzte, haien sexua, arraza, etnia, jatorria, hizkuntza eta
kultura edozein izanda. Bestalde, giza jokabideak pertsonaren duintasun eta berdintasunean daude oinarrituta. Pertsonak izateagatik Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak zehazten duen bezala: “gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela; eta ezaguera eta kontzientzia dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu behar dute” (1. artikulua). Era berean, 236/2015 dekretuan aipatzen diren hainbat eta hainbat artikuluen artean, argi eta garbi zehazten da egunerokotasunean batzuei beste batzuei baino garrantzi handiagoa eskaini behar zaiela. Hain zuzen, “ Ez da inor bereiziko arraza, larru-kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomia-maila, jaiotza edo beste inolako egoerarengatik” 2.artikuluan definitzen den bezala, eskolak desberdinak direnen aurkako jokabide diskriminatzaile guztiak baztertzearen alde egin behar du. Laburbilduz, aipatutako 3.osagai honetan balioak eta jarrerak nabarmentzekoak dira. Alde batetik, berdintasuna, norberak gainerako pertsonek dituzten eskubide zein bete behar berak dituela aitortu behar direlako eta bestetik, justizia eta ekitatea, desberdintasuna eta opresio-baldintza zuzentzeko eta funtsezko balioak defendatzeko konpromisoa hartu behar delako. Hori esanda, agerian utzi behar da eginkizun honetan irakasleen jarrerak eta jokabideak ezinbesteko papera betetzen dutela genero estereotipoen hausturan eta desagerpenean. Aldaketa hau eskoletara eramateko eta haien hezkuntza praktikak berdintasuna bermatzearen alde egiteko irakasleen inplikazioa, kontzientzia eta formakuntza egokia jasotzea ezinbestekoa da. (Colás eta Jimenez Cortes, 2006) Askotan esan den bezala, irakasleak ikasleentzako ereduak dira eta erabiltzen duten hizkuntza edota generoarekiko dituzten jarrerak oso ondo aztertu eta kontuan hartu behar dira jokabide estereotipaturik ez izateko.
1.2 Maisu maistren curriculum azterketa Behin aipatuta eta zehaztuta genero ikuspegiaren lanketari dagokionez ikasleek zer landu behar duten, eta irakasleengandik zer espero den, hurrengo urratsa, irakasleek horren inguruan jasotzen duten formakuntza edo haien formakuntzan premia honi erantzuteko, garatu behar dituzten gaitasunak zehaztea izango da. Horretarako EHU/UPVko irakasleen curriculuma aztertu dugu, hain zuzen, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako curriculumak. Landu beharreko horiek zeinek diren jakiteko 2011.urtean egindako memorietan jasotzen diren gaitasunei erreparatu diogu. Konkretuki, LH-ko graduko memorietan (2011: 17-18) agertzen diren gaitasunen artean genero berdintasunaren lanketarekin harreman zuzena duenak hurrengoa dio: Aniztasun egoerei erantzungo duten ikaskuntza espazioak diseinatzea eta erregulatzea genero berdintasunari, ekitateari eta errespetuari erantzungo dituztenak, baita ere hiritar formakuntzan osatuko dituzten giza eskubideen errespetua bermatuko dituztenak.1 Era berean, Haur hezkuntzako graduko memorietan (2011: 17-20) ere gai hau lantzeari dagokion gaitasuna topatu dugu, eta hurrengoa zehazten du: Aniztasun indibiduala, soziala eta kulturala onartzea eta errespetatzea. Aniztasun egoerei erantzungo dituzten ikaskuntza espazioak diseinatzea, erregulatzea eta kudeatzea horiek genero berdintasunari, ekitateari, giza eskubideen errespetuari, eta ikasleen hezkuntza beharrizanei erantzungo dituztenak.2
Hori kontuan hartuta, aipatu beharra dago bi gaitasun horiek espezifikoki landu beharko liratekeela. Hortaz, maisu maistren formakuntzan dauden dokumentu ofizialetan genero berdintasuna lantzeari denbora eskaini behar zaiola zehazten du eta gainera, ez era inplizituan baizik eta esplizituki. 1.3 UPV/EHU-ko emakumeen eta gizonen berdintasunerako I. eta II. planak Maisu maistren formakuntzan zehazten diren gaitasun horietaz gain, gai hau landuko dela ziurtatzeko EHU/UPV Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana (2010-2013) eta II. Planak (2014-2016) ditugu. Hauen helburu nagusia, lege berdintasuna markatzen duen araudiaren eta berdintasun errealaren artean dagoen aldea desagertzea da. Bestetik, Plan bezala, honen xedea nagusia berdintasun erreala lortzea denez, bertan berdintasun printzipioak bermatzearen alde egiten du. Eta hori lotzerko, I. Berdintasun Plan horretan egoeraren diagnostiko bat egin zen nondik abiatu behar ziren jakiteko eta horren ostean, hainbat eginkizun martxan jarri ziren. Horiek burutzerakoan, gai honen inguruko hainbat aurrerapen egin zituzten, hain zuzen, I.Berdintasun Plan horretan jasota daudenak. Bidea luzea denez eta horrek jarraipen bat behar duenez, egin edo garatu gabe geratu diren ekintzei heltzeko eta eskakizun maila handiagoko erronka berriak proposatzeko, UPV/EHUko Berdintasunerako II. Plana (20142017) sortu zen. Behin hori finkatuta, plan honen helburu nagusiena, unibertsitate osoko jarduera orotan genero ikuspegi integratua txertatxeaz gain, emakume eta gizonen berdintasun printzipioa benetan bermatzeko eta diskriminazio jarrerak sahiesteko politika aktiboak garatzea da. Berdintasun printzipio horiek integratzeko ezinbestekoa da prozesu bat zehaztea pausuz pausuz gauzatzen joateko. Beraz, hurrengo lerroetan plan horrek bete behar dituen ezaugarriak zehaztuko ditugu ikuspegi orokorra izateko. Ezaugarriak: 1. Egingarria: Benetan bete ahal izango diren ekintzak planteatzea.
2. Dinamikoa: Ezarritako helburuak oinarri hartuta, proposatutako ekintzen ezarpen maila ebaluatu ahal izateko adierazleen multzoa prestatuko da, jasotako informazioa hobetzeko bideak aurkitzeko. 3. Zeharkakoa: Generoaren ikuspegia jardueren prestaketetan, garapenean eta jarraipenean barneratuta egongo da. 4. Katalizatzailea: Hausnarketarako bideratuta egon behar da eta benetako berdintasuna lortzeko bideratutako kudeaketak eta jardunbideak izateko beharrezko egiturak sortu eta indartu beharko ditu. 5. Integratzailea: Berdintasun handiagoko harremana sortu. “Arau heterosexualak” zalantzan jartzen edo gainditzen dituzten dimorfismoak barne hartuta. 6. Konprometitua: Plana aurrera eramateko unibertsitateko kide eta egitura guztien inplikazioa ezinbestekoa da. Behin planaren helburuak eta ezaugarriak zeintzuk diren aipatuta, esku hartze esparruaren barruan sailkatzen diren hainbat atalen barnean, guri interesatzen zaiguna deskribatzeari ekingo diogu. Hain zuzen ere, irakaskuntza esparruari dagokiona, hori baita etorkizuneko irakasleen formakuntzan eragina izango duen atala. Hori zein neurritan dagoen integratuta jakiteko, edukiei edota gaitasunei erreparatu diogu. II. Berdintasun Plan honen bidez, eskuratuko dituzten ezagutzen, trebetasuen eta gaitasunen artean, gizon eta emakumeen tratu eta berdintasun aukerak garatzeko egokiak diren edo ez konprobatuko dute. Arestian aipatu bezala, maisu maistren formakuntzaren barnean gaitasun horiek zeharkako zein era esplizituan landu beharko litzateke, beraz, berdintasun planarekin erlazionatuz gero, ikusiko dugu zein neurritan lantzen den eta zein leku daukan errealitatean berdintasunak maisu maistren formakuntzan. 1.3.1 Genero ikuspegiaren txertaketa irakaskuntzan
Aipatutako ildo estrategiko eta jarduketa ardatzak kontuan hartuta, horren barruan genero ikuspegiaren txertaketa irakaskuntzan atala daukagu. Bertan hori sustatzeko ekintzak eta jarraibideak agertzen dira. Berdintasuna bermatzeko irakaskuntzaren arloa lau puntu nagusietan banatzen da, eta horien barruan, hauek lantzeko hainbat ekintza aipatzen dira.
1. Irakaskuntzaren arloaren genero ikuspegi feminista barnera daitezen sustatzea.(Irakaskuntza tradizioko desberdintasunak aztertzeko eta zuzentzeko tresnak eduki) Atal honetan proposatzen diren ekintzak, bi ataletan banatu ditzakegu. Batetik, genero ikuspegia irakasleen materialetan txertatzea, baita horien ebaluazioetan kontuan hartzea ere. Eta bestetik, UPV/EHUk argitaratutako ikas materialetan hizkuntza erabilera ez-sexista bultzatzeaz gain, hizkuntzaren erabilera ez-sexista hobeto erabiltzeko proposamenak diseinatzea. 2. Emakumeek ezagutza sortzearen alde eginiko ekarpenak erakustea. 4/2005 Euskal Legearen 33.2 artikuluaren mandatuan oinarrituta, emakumeen jakintza eta gizadiaren garapenerako egindako ekarpen sozial eta historikoa irakaskuntzan barneratu behar dira. Hori lantzeko proposatutako ekintzak hurrengoak dira; Irakaskuntza gaietan beharrezkoak diren datu bibliografikoen sarrera bultzatzea emakumezko egileen presentzia txertatuz. 3. Genero ikuspegia eta ikuspegi feminista irakaskuntzan sartzeko lagungarriak diren ikastaroak diseinatzea eta sustatzea. Hori lortzeko planteatu diren ekintzak; irakaskuntzan sartzeko lagungarriak diren ikastaroak diseinatzea eta ezartzea, baita aniztasun afektibo-sexualari eta genero identitateari buruzkoak ere. Horretaz gain, irakasleen arteko topaketak eta mintegiak sustatzea, eta Berdintasunerako Zuzendaritza Webgunean gai honen inguruko beharrezkoa den materiala gehitu beharko litzateke. 4. Gradu eta master amaierako lanetan genero ikuspegia sustatzea Gradu eta master amaierako lanak genero ikuspegia nahiz berdintasun gaiekin lotutako lanak aurkeztea eta horien inguruko jardunaldiak egitea litzakete egin beharreko beste ekintzaren bat. Gero, genero ikuspegia lantzen duten UPV/EHUko lan onenei Francisca de Aculodi (gradu amaierako lanen kasuan) eta María Goyri (master amaierako lanen kasuan) sariak emanez.
1.4 Maisu maistren formakuntzaren gaineko ikerketa batzuk Irakasleen ikas-planetako memorietan zehazten diren gaitasunak eta UPV/EHU Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II.Planean zehazten dena kontuan hartuta, egiten diren ikerketetan frogatu egin da, oraindik ere irakasleen formakuntza generoari begira nahiko ez dela. (Balaños, Jiménez, 2007). Beste batzuek, gai hau era sakonago batean landu beharraren premia antzeman dute (Spender, 1982; Martel, 1999). Ikerketa hauek agerian utzi dute nola irakasleak ez diren kontziente izaten zein nolako eragina izan dezaketen beren sinesmenek genero irakaskuntzan. Balaños eta Jimenézek (2007: 77-95) egindako ikerketen emaitzak oinarritzat hartuta, genero berdintasuna lantzeko eraren birplanteamenduaren beharra dagoela somatu dute. Izan ere, maisu maistren formakuntza gizarte gertakizun eta gertakizun psikologikoen eraldaketarako prozesutzat hartzen baitute. Vygotskyk (2000) dioen bezala, kulturak pertsonen jarrerak sortzen ditu eta adimenaren funtzionamendua aldatzen du historian zehar. Gizakiek bere jarrerak, beharrizanak eta funtzio naturalak transformatzen dituzte, hauek beste kultura jarrera berriak sortaraziz. Horregatik, ikasleek berdintasun printzipioak bermatu eta barneratzeko, irakaslearen formakuntza berebiziko garrantzia du. Beharrizan hori aurre egiteko, hurrengo lerroetan genero berdintasunaren inguruko formakuntza hobetzeko proposamen bat aztertu eta azalduko dugu. 1.5 Generoan hezitzeko programaren oinarri didaktikoak Colásek (2004) egiten duen proposamenak defendatzen du jakintza ez sexistak jasaten duen irakaskuntza prozesu bat. Horretarako egiten duen proposamenaren oinarria, irakasleen formakuntzaren curriculumean genero eta boterearen harremana txertatzea da. Hots, maisu maistrei ulertaraztea nola generoa ez den bakarrik indentitatearen sailkapena egiteko erabiltzen den kontzeptua, baizik eta boterea ematen duen sistema. Hortik programaren helburua: boterearen naturaltasuna transformatu eta maskulinitatearekin duen harremana identifikatzeko gai izango diren maisu maistrak hezituko ditu, generoaren barneko estrukturen kontzientzia izateko eta
genero desberdintasunen eraldaketa egin ahal izateko. Aipatutako helburu hori lortzeko 3 fasetan banatutako programa diseinatuta dago. (Cólas, 2004:287) 1. Fasea: Genero estereotipoen transmisoreak diren eskuhartze pedagogikoen sentsibilizazio eta ikusarazte fasea. Fase honen oinarria, genero boterearen erlazioa ulertzen lagunduko duten ezagutza zientifikoak eskuratzea da. Horrela genero botereak duen esanahia ulertuko dute, eta ondorioz, ikaskuntza erak modu kritikoan aztertzeko aukera emango du. 2. Fasea: Eskuhartze sexisten transformazioa egiteko irakasleentzat bideratutako formakuntza. Fase honen helburua da, identifikatzea genero- boterearen eta hezkuntza estrukturen artean dagoen arazoa, eta aldi berean, irakasleari genero berdintasunari begira dagokion funtzioa birdefinitzea. 3. Fasea: Genero berdintasunean oinarritutako hezkuntza praktika egokien hedapena eta dimentsioa. Prozesu hau jarraituz gero etorkizuneko maisu maistrak 3 fase desberdinetatik igaro egingo dira. Lehengo fasea gauzatuz, genero eta boterearen harremana ulertu egingo dute. Bigarren fasea gauzatu ostean, genero desberdintasuna adierazten dituzten egoerak antzemateko eta identifikatzeko gai izango dira. Eta azken fasera ailegatzean, haien hezkuntza praktiketan txertatu ahal izango dute ikasitako guzti hori eta modu kontziente batean adierazi ahal izango dute genero berdintasuna bermatzen ez dituzten jarduerak, jokaerak edota pentsamenduak. Laburbilduz, oinarri didaktiko honen xedea ekintza-ikerkuntza prozesuez baliatzea da, egunerokotasunean genero boterearekin erlazionatuta dauden ekintzak identifikatzeko eta genero berdintasunean oinarrituta dauden hezkuntza praktikak bultzatzeko eta gauzatzeko.
2. Metodologia Edozein ikerkuntza lana aurrera eramateko ezinbesteko tresna metodologia dugu; Izan ere, planteatzen dugun arazoa edo kezkaren aurrean errealitateak berez ez digu erantzungo, eta erantzun horiek nola bilatu behar diren jakitea ezinbestekoa da. Horri aurre egiteko laguntzen, gidatzen eta errazten duena metodologia da. Bera baita ikerketaren izaera eta norabidea definituko duena. Lan hau aurrera eramateko, erabilitako metodologia mota kualitatiboa izango da. Horretarako Miguélez-ek (2006) bereizten dituen metodologia paradigma desberdinak kontuan hartuz, paradigma interpretatzailean kokatuko dugu. Izan ere, irakasleen formakuntza generoaren aldetik, Bilboko Magisteritza Eskolako hainbat irakaslek, horren inguruan zer jarrera eta iritzi daukaten aztertu eta jaso nahi dugu. Honen bidez, ikerketaren parte hartzaileek gai honen inguruko bizipenak, jardun praktikak, iritziak, sentimenduak, emozioak edota kontraesanak adierazi ditzakete. Horrela, egingo dugun interpretazio analisiari aberastasuna emanez (Larrinaga, Usategi, Amurrio eta del Valle, 2011). Hortaz, paradigma honen bidez, errealitean oinarritutako datu kualitatiboak jasoko dira. 2.1 Laginaren deskripzioa. Burutu beharreko ikerketa lana Bilboko Magisteritza Eskolako irakasle konkretu batzuekin eramango da aurrera. Hain zuzen, UPV/EHUko berdintasun batzordeko kide eta aldi berean irakasleekin eta LHko eta HHko ikasketen koordinatzaileekin. Bilboko Magisteritza Eskolako irakasle hauek aukeratu ditugu, hain zuzen ere, gai honetan inplikatuta daudelako. Eta irakasgai desberdinak lantzen dituztenez, adar ezberdinetan genero berdintasuna nola lantzen den aztertu dezakegu eta horrek gure lanari aberastasuna emango diolakoan gaude. LHko eta HH-ko irakasleen curriculuma aztertu eta gero, elkarrizketatzeko aukeratu ditugunak dira LHko eta HHko kordinatzeak. Horrela, uste dugu bi graduetan genero berdintasuna bermatzeari dagoen ikuspegi orokorra eman ahal digutela. Izan ere, irakasle hauek gradu osoan dauden moduluak koordinatzen dituztenak dira.
Bestalde, Berdintasun Batzordeko hainbat kide elkarrizketatuko ditugu gai honen inguruan duten ikuspegia jasotzeko. Era berean euren irakasgaietan genero berdintasuna nola txertatzen duten aztertzea ere nahi dugu. Horren ostean, koordinatzaileek egiten dituzten jardun praktikak, ematen dituzten iritziak eta planteatzen dituzten proposamenak alderatu ahal izateko. Berdintasun Batzordeko kideak Matematikak eta bere Didaktika II, Gizarte Zientziak eta bere Didaktika, IKTak eta Hizkuntzen Elkarrekintza. Ikusentzunezko Kultura. Azterketa Genero Ikuspegitik irakasgaiak lantzen dituzte. 2.2 Informazio jasotzeko trenak
Atal honetan zehaztu egingo dugu zer nolako tresnak erabili ditugun informazioa jasotzeko. Horretaz gain, dokumentuen analisian zein dokumentu aztertu ditugun eta horien aukeraketaren justifikapenaren azalpena agertuko da. Azkenik, gure elkarrizketa nola planteatu dugun, zein helbururekin eta nortzuk eta zergatik izango diren horiek elkarrizketatuak ere zehaztuko dugu.
Informazio jasotzeko tresnak Informazio tresnen erabilpena Dokumentuen analisia LHko eta HHko curriculuma, UPV/EHUko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I eta II. Planak eta maisu maistren formakuntza ikertzen dituzten hainbat artikulu (I.eranskinean eskuragarri) Elkarrizketa LH eta HHko korrdinatzaileei eta Berdintasun batzordeko hainbat Irakasleei.
2.2.1 Dokumentuen analisia Gure ikerketa LH zein HHko etorkizuneko maisu maistrek genero berdintasunean jasotzen duten formakuntzaren ingurukoa denez, ezinbestekoa izan da hauen formakuntzan oinarritutako curriculuma aztertzea. Hori oinarritzat hartu dugu, batetik argitzeko badagoela gai hau esplizitatuta curriculumean eta bestetik, irakasleei galdetzeko horren inguruan ea zein neurritan lantzen den curriculumean zehazten den hori. Gero, UPV/EHUko Emakumeen eta Gizonezkoen Berdintasun II. Plana aztertu dugu, irakaskuntzaren esparruan bere zereginak zeintzuk izan beharko liratekeen argitzeko helburuarekin. Azkenik, gure hipotesia baieztatzen duten hainbat artikulu irakurri ditugu, irakasleen formakuntza hobetzeko agertzen diren planteamenduak zeintzuk izan daitezkeen jasoz, horrela horren inguruko galderak egin ahal izateko, beti ere elkarrizketatuaren prestutasunaren arabera. I. erasnkinean eskuragarri izango dituzue elkarrizketa prestatzeko ere irakurritako artikuluak. 2.2.2 Elkarrizketa Gure ikerketaren muina elkarrizketa izan da. Lehenik eta behin, LHko eta HHko koordinatzaileekin batu gara ea gaiaren inguruko sentsibilizazioa zen den jakiteko eta horren ikuspegi orokorra zen den aztertzeko. Izan ere, landu beharreko gaitasuna izanda irakasgai orotan landu edo behintzat ikutu beharreko esparrua da. Horren ostean, Berdintasun Batzordeko hainbat irakasle elkarrizketatu ditugu. Aurretik aipatu bezala, horrelako gaiak lantzeko ezinbestekoa da sentsibilizazioa izatea eta hauen kasuan ikuspegia desberdina izango da. Behin hori zehaztuta, elkarrizketa 3 esparrutan banatuko da: Esparru instituzionala: dokumentu ofizialei buruzko galderak Esparru didaktikoa: irakasleen formakuntzaren inguruko galderak eta programazioen zein hezkuntza praktiken inguruko galderak Iritzi pertsonalen esparrua: orokorrean genero gaiaren inguruko hausnarketak jasoko dira
Irakasleei egindako elkarrizketak grabatu egin ditugu, hauek esaten dutena ondo analizatu ahal izateko eta jasotako informazio esanguratsuena adierazteko. Horren ostean, burutzen dena errealitateko premiak asetzen dituen ala ez aztertu ahal izateko. 3. Emaitzak Atal honetan elkarrizketetatik ateratako emaitzak islatu izan dira. Orokorrean elkarrizketa guztietatik ateratako informazio adierazgarriena aipatuko dugu atal honetan. Ez dugu hona ekarriko elkarrizketa hitzez hitz, baina jaso nahi ditugu aipatu diren aspektu nagusiak edo garrantzizkoenak. Galdeketa bera II.eranskinean dago eskuragarri. 3.1 Elkarrizketa Lehenik eta behin gustatuko litzaiguke zehaztea elkarrizketa hau eginez, genero berdintasuna zehar lerroan nola lantzen den aztertzea izan da gure helburuetako bat, baita aintzat hartuz berdintasun planean agertzen diren ekintzak errealitatean gauzatzen diren ala ez. Aurretik esan dugun moduan, LHko eta HHko koordinatzaileak elkarrizketatu ditugu. Horretaz gain, gai honen inguruko beste ikuspegi bat izateko, Berdintasun Batzordeko kide batzuk ere elkarrizketatu ditugu. Horren helburua bien diskurtsoa, jardun praktikak, sentsibilitatea eta berdintasunarekiko konpromisoa bat datorren ala ez aztertzea eta konprobatzea izan da. Elkarrizketa hiru esparru ezberdinetan banatu dugu eta horietan guztietan lortutako emaitzak atalaren arabera desberdinak izan dira. Lehenengo esparruari dagokionez, hots, esparru instituzionala, esan beharra dago bai koordinatzaileak bai batzordeko kideak emandako erantzunak nahiko orekatuak edota antzekoak izan direla. Izan ere, geletan erabiltzeko Berdintasun Planak daudela aipatu behar dutenean, klaseak ematerakoan zein programatzerakoan genero ikuspegia kontuan hartzen dutela diote.
Era berean, EHU/UPVko Berdintasun Planari buruz hitz egin dugunean, guztiak plana existitu egiten dela badakitela onartu dute, baina horietako batzuk ez dute oso argi zer zehazten duen, eta hori kontuan hartu beharreko aspektua delakoan gaude. Gai honen inguruan jaso duten formakuntzaren inguruan galdetu dugunean aipatu behar da, alde handia dagoela koordinatzaile eta Berdintasun Batzordeko kideen artean. Jasotako informazioaren arabera, orokorrean sentsibilitate gehiago duten irakasleek informazioa, formakuntza eta jardunaldietara joateko grina desberdina agertzen dute. Esparru didaktikoari dogokionez, Berdintasun planean agertzen diren ekintzak burutzen dituzten ala ez galdetu diegunean eta programaketetan genero ikuspegia kontuan hartzen duten ala ez galdetu genuenean, guztiek bat datoz baietz esanez. Berdintasun planean agertzen diren ekintzen artean, irakasleek emakumeen eta gizonen bibliografia modu orekatuan aipatzeko beharrizana agertzen dute eta honen kasuan irakasle guztiek hori burutzen dutela aitortu dute, behintzat ahal duten neurrian. Gainera, esan dute guztiek garrantzi handia ematen diotela (batzuek beste batzuek baino gehiago) hizkuntza ez-sexista erabiltzeari, zehaztuz hori nahiko barneratuta dagoela. Ikasleek euren lanak idazterakoan erabiltzen duten hizkera ez-sexista eta inklusiboa izatera bultzatzen dituzten arren, joera hori, hau da, hizkuntzaren erabilera egokia ebaluazio irizpidetzat hartzen duten irakasleak batzordeko kideak dira. Hezkidetzak zertan datzan eta zeintzuk diren horren helburuak ea azaltzen duten galdetu egin genuenean, orokorrean ez dela lantzen azaldu zuten. Genero ikuspegia lantzen duen irakasleak izan ezik, gainerakoek zehaztu dute beste irakasgaietan landuta dagoenez, ez dutela zertan berriro errepikatu behar. Horrez gain, irakasleek klaseetan ikasleak genero berdintasunaren inguruko hausnarketak eta eztabaidak egitera bultzatzen dituzten ala ez galdetu genuenean, aho batezko erantzuna eman zuten, guztien erantzuna baiezkoa izan baitzen.
Gehienek komentatu zuten, Bilboko Magisteritza Eskolako irakasleen zein ikasleen ehuneko handiena emakumeak direnez, gai honen inguruko hausnarketarako gaitasuna eta sentsibilizazio handia dagoela antzeman dutela eta badakitela orokorrean nahiko ondo desberdintzen zeintzuk diren berdintasuna bermatzen duten egoerak/jolakabideak eta zeintzuk ez. Azkenik, iritzi pertsonalari dagokion esparrua dugu. Atal honetan bai nabaritzen da gizabanakoek egoerarekiko duten pertzepzioa eta gaiarekiko duten sentsibilitateak paper garrantzitsua jokatzen duela. Hortaz, irakasleek berdintasuna bermatzearen aldeko konpromisoaren arabera, mota bateko edo besteko erantzunak eman dituzte. Lehengo galdera irakasle bezala ea genero berdintasuna zein Berdintasun Planean agertzen dena betetzearekin konprometituak dauden ala ez izan zen. Irakasle ororen erantzuna erabatekoa izan zen, baietz esanez. Aldiz, Magisteritza Eskola bezala berdintasuna bermatzearekin konprometituak dauden galdetu genuenean, erantzunak oso desberdinak izan ziren. Alde batetik, berdintasun batzordekoek ezetz esan zuten, azpimarratuz konpromiso falta dagoela. Bestetik, bai LHko bai HHko koordinatzaileek baietz esan zuten, behintzat hori egiten saiatzen direla. Egindako beste hainbat galderen artean, genero berdintasuna gehiago landu beharreko esparrua den ala ez izan zen. Honen kasuan guztiak bat zetozen esanez gehiago landu beharreko esparrua dela eta are gehiago, ez bakarrik era inplizituan, baizik eta era esplizituan ere landu beharrekoa dela. Guztiak ados zeuden, irakasgai bakoitzean genero berdintasuna bermatzeari dagokion gaia edo atala egon beharko litzatekeela, argudiatuz, era esplizituan landuz gero era inplizituan inkontzieteki landuko zutela. Kasu honetan horietako batek, LHko koordinatzaileak hain zuzen, esan zuen ez zekiela gehiago landu beharreko esparrua den ala ez, baina behintzat normaltasunez hartu beharreko gaia badela. Ikasleek etorkizunean gai honen inguruko ia formakuntza falta izango zuten komentatu genuenean, elkarrizketatu guztiak ere bat zetozen, baina ikuspuntu desberdinak komentatu zituzten.
Alde batetik, Berdintasun Batzordeko kideak bat zetozen formakuntza falta izugarria dagoela esaterakoan. Izan ere, egungo ikasleak berdintasunean ezagutza maila batean gaudela uste dute irakasle horiek eta euren aburuz, hortik gorako ezagutza maila ezin da lortu. Baina ikasleak ez direla konturatzen berdintasun hori faltsua dela, eta haien inkontzientetan barneratuta diztuzten rolak direla desberditasunaren oinarrian daudenak, eta askotan ikasleek konturatu gabe desberdintasun jarrera horiek errepikatzen dituztela. Hori dela eta, genero berdintasuna era esplizituan landu beharraren premia, inkontzienteki errepikatzen diren portaera horietaz jabetzeko eta berdintasuna bermatzen dituztenak gauzatzeko. Honen ildotik LHko koordinatzaileak azaldu zuen, formakuntza falta dagoela batez ere ikuspegi historikotik. Izan ere, genero berdintasuna mendebaldeko kontua dela jakinik, ikasleek pentsatzen dute haiek bizitzen duten berdintasun egoera mundu osoan ematen dena izango dela edo izan beharko litzatekeela eta errealitatea ez da hori. Beraz, hori behar den bezala baloratzeko eta horretaz hausnartzeko ikuspegi historikoa lantzea ezinbestekoa dela dio. Atalarekin amaitzeko, galdetu genuen haiek jasotako formakuntza eta orain jasotzen den formakuntzaren artean aurrerapenik antzeman duten, denak, aho batez baietz esan zuten. Aipatu zuten lehen berdintasunarekin zerikusia duten gaiak ez zirela klaseetan ezta aipatzen ere egiten. Dena dela, aitortu dute aurrerapenak egin direla, baina oraindik aldaketa gehiago egin behar dituztela bidea luzea baita. Behintzat, elkarrizketatu batek azpimarratu zuen, gauzatzen ari diren aldaketa txiki horiekin jarraitu behar direla, etorkizunean pixkanapixkanaka aldaketa txiki horiek bere fruituak emango dituztelako. 4. Ondorioak Lan honetan argitu ahal izan dugu, EHU/UPVko Bilboko Magisteritza Eskolak genero berdintasuna era batera edo bestera bermatzeari arreta eskaintzen diola. Izan ere, irakasleen curriculumean zehazten den bezala, hainbat gaitasun daude hori lantzeko bideratuta daudenak. Horrez gainera, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II.Planean (2014-2017) ere zehaztu egiten dira hainbat eta hainbat eginkizun.
Jakina denez, zehazten diren arauen edo eginkizunen eta errealitatean burutzen diren ekintzen artean aldea handia dago teoriatik praktikara salto handia izaten baita. Beraz, egindako ikerketan ondorioztatu dezakegu, generoaren berdintasuna bermatzea (edo ez) irakasleen ardura izaten dela. Gehienetan zeharkako gaitasuna izanda, askok ez dute betetzen behar den bezala, eta nahiz eta era esplizituan landu behar den gaitasuna izan, irakasle askok ez dute hori betetzen. Hori dela eta, esparru hau irakasleek berdintasuna bermatzearekin duten sentsibilitate eta konpromisoaren menpe geratzen dela ondorioztatu dugu. Hortaz, irakaslearen erantzunkizunaren arabera gai hau gehiago edo gutxiago landuko da. Gure emaitzetan islatzen den bezala, Bilboko Magisteritza Eskolako irakasleek euren programazioetan kontuan hartzen dute genero ikuspegia, hizkuntza inklusiboa ere une oro erabiltzen saiatzen dira. Hau oso garrantzitsua da, izan ere, inkontzienteki ikasleek horrelako ohiturak era natural batean barneratzen laguntzen die eta hori aurrera pausutzat har daiteke. Hala ere, hizkuntza inklusiboa erabiltzen saiatu arren, askok aitortu egin dute batzuetan ahaleginak egin behar dituztela inkontzienteki barneratuta dituzten rolak, pentsamenduak eta erabiltzen duten hizkuntza ez sexista ageritzeko. Hizkuntzaren erabilerarekin jarraituz esan beharra dago, gaztelaniazko eta euskarako irakasgaietan hizkuntzaren erabileraren zorroztasuna desberdina dela, hizkuntza sexista askoz ageriago dela gaztelaniaren kasuan. Aipatutako bi gabezi horiek direla eta, horren erabilerarekin kontuz ibili behar dira, kontzientzia hori sortzeko eta horren erabilera egokia bultzatzeko formakuntza ezinbestekoa delakoan gaude. Baina formakuntza ez bakarrik hizkuntzaren erabilerari dagokionez, jardun praktiketan genero berdintasuneko gaia normaltasunez nola txertatu daitekeen ere ikasi beharko lukete. Horrez gain, irakasleek ikasleekin lantzen duten materialari dagokionez, azterketa genero ikuspegitik eta gizarte zientziak eta bere didaktika irakasgaietan izan ezik, gainerakoek soilik adibideak jarriz lantzen dute. Beraz, horretan ere hutsunea dagoela esan daiteke; izan ere, adibideak jarri ezean, ez litzateke
zeharkakotasun horren bidez landuko eta beste aldetik, espezifikoki landu beharreko gaitasun hori lantzen ez dela ondoriozta dezakegu. Hortaz, elkarrizketatutako irakasleak, ados egon dira berdintasuna era esplizituan landu beharreko gaia dela. Hau da, edozein irakasgaitan gai hori lantzeko esparru konkretu bat egon beharko litzatekeela aitortu dute. Proposamen horrekin guztiz bat gatoz, izan ere, Berdintasun Batzordeko kide batek aipatu zuen bezala, duela urte batzuk gai hau lantzeko, minor guztietan irakasgai konkretu bat sartzea proposatu zen. Baina azkenean hori lortu ez zenez, agian aparteko irakasgai batean ez litzateke landu beharko. Hala ere, irakasgai bakoitzean bere lekua izatea ezinbestekoa dela jakinarazi digute. Argi dago bidea ez dela erraza eta trabak aurki ditzaketeela, baina hauei aurre egiten ikasi behar dute. Irakasleak diren neurrian hori lantzearen erantzunkizuna dute, hain zuzen 236/2015 Dekretuko 30. Artikuluan adierazten den moduan, “Irakasle orok prestakuntza jarraitua izan behar dute, beraien lanari buruzko gogoeta eginez”. Gainera, hezkuntza eskumenak dituen sailak, “irakasleei prestakuntza eman behar die; hezkidetza, aniztasun afektibo-sexuala eta hezkuntza-babes bereziak behar dituzten kolektiboentzako arreta egokia sustatzeko hezkuntza inklusiboa garatzen.” Hori aintzat hartuta, errealitateak dituen premiak asetu behar dituzte eta gai honen inguruan behar beste jakingo duten irakasleak formatu behar dituztenez, EHU/UPV-ko irakasleek gai honen inguruko ikastaroak, formakuntza edo dena delakoa jaso beharraren premia antzeman dugu. Horrela eginez gero, etorkizuneko maistrak eta maisuek gabezia horiek ez lituzkete izango eta eskoletan genero berdintasuna era batean edo bestean landuko dela ziurtatuko genuke. Ezinbestekoa da aipatzea gai honetaz hitz egiten dugunean, irakasleek edota unibertsitate osoak gai honekiko duen konpromisoa edota sentsibilizazioa paper garrantzitsu bat jokatzen duela. Gai honekiko sentsibilizazioa izan ezean, ez da landuko edota jorratuko den beste gai bat baino ez da izango. Hori dela eta, lortutako emaitzak ikusita eta elkarrizketa guztietan ikusitako prestutasunaren arabera, agerian geratu da batzuk ari direla benetan berdintasuna bermatzearen
alde eta beste batzuek eginkizun bat gehiago izango balitz bezala hartzen dutela, hots, genero berdintasuna bermatzeari hainbeste garrantzia ematen ez diotelako. Gai honekiko edozein aurrera pausu egiteko pertsona ororen, kasu honetan irakasle ikasle eta administratzaile guztien laguntza ezinbestekoa da, guztiok kausaren alde egiteko. Bakoitzak bere bidea era isolatuan eraikitzen badu, azkenean ez da jarraipena emango, eta berdintasuna bermatzearekiko konpromisoa dutenek egindakoaren eraginkortasuna galdu egingo da. Ezinbestekoa iruditu zaigu lan honen helburua gogora ekartzea, hain zuzen, maisu maistren formakuntza genero berdintasunean behar beste lantzen den ala ez aztertzea izan dela. Lan osoa burutu ostean, horren erantzuna ezezkoa dela esan daiteke. Izan ere, irakasle orok gehiago landu beharraren premia dagoela aitortu dute. Beraz, nahiz eta aurrerapenak egin gai honi dagokionez, oraindik aurrera pausuak ematen jarraitu behar direla deritzogu. Ikasleak gai honen inguruko hausnarketak, eztabaidak egitera bultzatu behar dira. Honen inguruko adibideak azaldu baino haratago joaten saiatu behar gara. Arestian aipatu bezala, formatzen ari diren maisu maistrek sortutako edozein hezkuntza praktiketan, azalpenetan edota diskurtsoetan genero berdintasuna bermatuko dutela ziurtatuz. Hori baita etorkizuneko irakasleak berdintasuna bermatuko dutela ziurtatuko duen bide bakarra.
II. Eranskina: Elkarrizketa txantiloia ESPARRU INSTITUZIONALA: 1. Berdintasun plana klaseetan lantzen duzu edo behintzat aipatzen duzu? 2. Genero berdintasuneko ikuspegia klaseak ematerakoan kontuan hartzen duzu? 3. Ikasleek haien lanetan edota zure irakasgaien edukietan berdintasun baloreak bermatzen dituzu? 4. Curriculuma lantzerakoan berdintasunaren atalari denbora eskaintzen diozue edo behintzat horri buruz hitz egiten duzu? 5. Klaustroetan eta programazioak egiten dituzuenean genero berdintasuna gaia tratatzen duzu? 6. Gai honi buruzko formakuntza saiorik edo sentsibilizazio ikastarorik jaso duzu? 7. Horren inguruko informazioa ikasleei ematen diozu? ESPARRU DIDAKTIKOA: 1. Programaketetan kontuan hartzen da genero ikuspegia? 2. Lana egiterakoan ebaluatzerakoan genero berdintasuna kontuan hartzen den esparrua da? 3. Ikasleek gai honen inguruko hausnarketak edota eztabaidak egitera bultzatzen dituzu? 4. Klaseetan hizkuntza inklusiboa erabiltzen da une oro? 5. Hezkidetza zer den zertan datza eta zer den horren helburua landu egiten duzu? IRITZI PERTSONALA: 1. Berdintasun planari dagokionez orokorrean kompromisoa dagoela ikusten duzu? Ala bakarrik dago legeak dionari erantzuteko? 1. Berdintasuna bermatzen duzu irakasle moduan? Eta Magisteritza eskola bezala uste duzu gehiago landu beharreko esparrua dela genero berdintasuna?
2. Hizkuntza inklusiboa erabiltzea bermatzen duzu eta horren garrantzia azpimarratzen duzu? 3. Zuk jasotako formakuntza gaur egun jasotzen dugun formakuntzarekin alderatzen badugu gai honen inguruan aurrerapenik ikusten dituzu? 4. Ikasleen jarrera nola ikusten duzu gai honen inguruan? 5. Nabaritzen duzu ikasleengan formakuntza falta dagoela generoaren ikuspegitik? 6. Gai hau lantzeko era inplizituan lantzea uste duzu era egokiena dela? 7. Uste duzu aparteko gai batean edo irakasgai batean landu beharko litzatekeela generoa? |
addi-3cedfa82d8a2 | https://addi.ehu.es/handle/10810/20098 | addi | cc-by-sa 4.0 | 2017-01-09 | science | Salinas Elorza, Jon | eu | Nolako eskola-liburutegiak ditugu? | Lehen Hezkuntzako Gradua
Irudien aurkibidea
Ikerketa honen helburua Bilbo inguruko eskola-liburutegien errealitatea ezagutzea da. Honetarako hiru ikastetxe desberdinetako eskola-liburutegiak aztertu dira; ingurune eta ezaugarri desberdinak dituzten ikastetxeak aukeratu dira errealitate desberdinak aztertzeko asmoz. Datuen bilketa, eskola-liburutegietako liburuzainei elkarrizketaren bidez eta egoeraren behaketaren bidez egin da. Aztertutako hiru dimentsioak “kudeaketa eta funtzionamendua”, “erabilera eta erabiltzaileak” eta “balorazioak” izan dira. Lortutako emaitzek indarguneak begi bistan utzi dituzte eta baita eskola-liburutegietan sumatutako gabeziak ere.
Gako hitzak: Eskola-liburutegiak, ACEX, IFLA/UNESCO gidalerroak, Ebaluazioa, Lehen Hezkuntza, Liburuzaina, Hezkuntza-Komunitatea. _______________________________
Eskola-liburutegia ikastetxe askotan egon den gunea eta zerbitzua da, erabilera oso ezberdinak izan dituena eta jarduera asko bere baitan hartu izan dituena. Baina erabiltzen al da egoki eskola-liburutegia gaur egungo ikastetxeetan?
Hezitzaile gisa irakasteko metodologia eta baliabide berriak bilatu behar ditugu eta eskola-liburutegiek, nahiz eta betidanik erabili den gunea eta zerbitzua izan, eraldaketa bat jaso beharko dute irakaskuntzarako baliabide berri eta zeharo erabilgarria izan dadin. Izan ere, irakaskuntza eredu eta ikuspuntu desberdinek bere isla dute eskolaliburutegiaren egungo ikuspegian; batzuentzat zigorrak betetzeko gunea da, besteentzako liburuak maileguan hartzeko gunea, beste batzuentzat etxerako lanak egiteko gunea da eta gehienentzako irakurketa sustatzeko gunea da bakarrik.
Alabaina, hezkuntza berritzailearen aldekoek aldarrikatzen dute eskolaliburutegiak oso gune interesgarriak izan ahal direla. Hala ere, eskola-liburutegien egungo erabilera eskasak argi erakusten du bere ahalmen guztia ez dela behar bezala erabiltzen, irakaskuntzari begira eskola-liburutegiaren potentzialtasuna handia baita. Hori dela eta, ikerlan honen xede nagusia eskola-liburutegiek dituzten aukerak aztertzea eta erakustea izan da, baita aztertzea zertan eta zergatik ez diren aukera horiek errealitate bihurtzen ere.
Etorkizuneko irakasleek jasotzen dugun unibertsitateko formakuntzan Lehen Hezkuntzako Graduan, ez da inolako ikasgai edota materia espezifikorik jasotzen eskola-liburutegi baten funtzionamendu eta xedeen inguruan. Bi alor hauek ezagutzeko helburuarekin burutu da eskola-liburutegiei buruzko ikerketa lan hau, sinesten baitugu ezinbesteko baliabidea dela XXI. mendeko hezkuntza sisteman.
Guztiz beharrezkoa da eskola-liburutegia aberastasun pedagogiko ugari duen ezinbesteko hezkuntza baliabide bihurtzen duten ezaugarriak aipatzea. Eskolaliburutegien “Zer?” eta “Zertarako?” galderak argitu beharko ditugu eskolaliburutegiaren potentziala agerrarazteko , era honetan “eskola-librutegien oinarrien justifikazioa ez badugu berriztatzen beharrizan eta egoera berrien arabera, hezkuntza sistemak laster utziko ditu eskola-liburutegiak alde batera” (Durban, 2010:23)1.
Durbanen arabera (2010) eskola-liburutegiak aukerazko baliabide modura erabiltzen dira ikastetxeetan, batzuetan ikaste eta irakaste prozesuarekin lotuta, teknologia berrien inplementazioarekin lotuta, irakurketaren sustapenarekin lotuta etab . Baina Durbanen ustez eskola-liburutegiak ezin dira aukerazko baliabide izan XXI. mendeko irakaskuntzan. Izan ere, eskola-liburutegiak beharrezko baliabidea dira: a) aukerak sortzen dituztenak irakaskuntza lanari laguntza handia eskaintzen eta b) curriculumaren garapenerako beharrezkoa den hezkuntza koordinazioan ere. Hala ere, eskola-liburutegiak ikastetxean eta hezkuntza sisteman benetan integratzeko eredu tradizionala irauli behar du eta bere baitan berritu hezkuntza sistemaren erronkei erantzunez.
1.1. Eskola-liburutegia hezkuntzan erabiltzea
Adituen arabera eskola-liburutegia da hezkuntzaren ezinbesteko ardatza zenbait arrazoirengatik: hainbat ikerketek erakutsi dutenez, trebetasun kognitiboen garapena errazten du, pentsamenduaren erabilpena bultzatzen du eta, horrez gain, komunikazio eta irakurketaren jarduerak sustatzen ditu. Arrazoi horiek justifikatzen dute liburutegiaren erabilpena hezkuntza tresna gisa. (Durban, 2010). Aurreko arrazoiaz gain, eskola-liburutegiaren ikasketa eredua aktiboa da kontzeptuak eta prozedurak eskuratzeko aukera ematen duelako (informazioa nola bilatu, baloratu eta transmititu).
1 Itzulpena nik-neuk egina da.
Hau dela eta, liburutegiaren erabilpena planifikatuta egon behar da irakasleen eta liburuzainaren artean eta ikastetxearen curriculumari erantzun behar dio. Eskolaliburutegia ikas-komunitatearentzako baliabide bat bezala kokatzen da, eta metodologia estrategia desberdinak praktikan jartzeko erabiltzen da. Eskola-liburutegia eta ikaskomunitatearen kolaborazioaren ildotik Pascualek (2012) Ikastetxearen Irakurketa Plana (IIP) proposatzen du eta honela definitzen du: IIPa kolaborazio proiektua da, hezkuntza berrikuntzarako tresna eta Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren barruan integratuta dagoena. Bere helburuak honakoak dira: irakurtzeko eta idazteko ikasleen konpetentziak garatzea, irakurtzeko ohitura bultzatzea eta informazioa bilatzeko konpetentzia sustatzea.
1.1.1. Eskola-liburutegiaren erabilpen pedagogikoa
Durbanen esanetan (2010:33) “liburutegiak metodologia anitzen erabilpena errazten du. Estrategia horiek guztiz beharrezkoak dira ikasketa egoera zehatzetan; adibidez, ikerketa lanetan eta irakurmena bultzatzeko jardueretan”. Gainera, liburutegiak, Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) tresnekin batera, ikasketa testuinguru hibridoa osatzen du. Irakasteko eta ikasteko testuinguru hau oso egokia da jarduera didaktikoak aurrera eramateko eta emaitzak aztertu ondoren, beste egoera batzuetara, beste maila batzuetara edo beste arlo batzuetara zabaltzeko.
1.1.2. Hezkuntza praktikarekin lotutako jarduerak: Nola laguntzen duen eskolaliburutegiak.
Lan proiektuen arabera, ikasgela eta eskola-liburutegiaren arteko harreman jarraitua ziurtatu behar da, interbentzio eta interakzio egokiak planifikatzeko. Eskolaliburutegiak laguntzen du ikasgai desberdinak harremanetan jartzen eta oso baliabide aberasgarria da informazio iturri zehatzak erabiltzean (ikerketetan, adibidez). Liburutegitik proposamen anitzak egin daitezke (ikerketen inguruan, irakurketa eta
8 idazketa jardueren inguruan eta abar) ikastetxe osoari zuzenduta edo geletako eguneroko lanean laguntzeko. Jarraian eskola-liburutegiaren erabilera esanguratsua izan dadin, Durbanek (2010) egindako sailkapena daukagu:
1.- Ikastetxe osoari eskainitako laguntza jarduerak (ikastetxeko behar zehatzei erantzuteko sortuak). 1.1. Ikastetxean egiten diren proiektuei laguntza. Lan proiektuak osotzeko materialak eta baliabideak eskaintzea, eskura jartzea: a) Proiektuen dinamizazioa edo b) zabalpena errazteko jarduerak garatzea. 1.2. Kultura dinamizazioa inguruaren errealitatearekin lotuta. Herriko ospakizunekin edo gertakizunekin lotutako kultura deialdiak garatzea ikasturtean zehar: a)Zabaltzea, b) ezagutaraztea ikastetxearen giza inguruan antolatu diren ekitaldiak, c) topaketak eta abar. 1.3. Hezkuntza komunitateari zabaldutako espazioa denez, funtzio soziala. a) Behar bereziak dituzten ikasleentzat edo desberdintasunei erantzuteko ekintzak garatzea, b) irakurketaren zaletasuna familien artean bultzatzeko jarduerak antolatzea.
2.- Geletako lanari eskainitako laguntza jarduerak (programazioan eta prestakuntza sekuentzia zehatz bati lotutakoak) 2.1. a) Arlo edo gelako lanari laguntza. b) Irakasleek eskatuta, ikerketa lanak edo arazoei erantzuteko laguntza ekintzak garatzea. c) Ikasteko zailtasunak dituzten ikasleei laguntzeko asmoz, curriculum egokitzapenak eta ikasketa-laguntzak erraztea. d) Arlo desberdinen ikasketak indartzeko “auto-ikasketa” txokoak antolatzea. 2.2. Ikertzeko eta informazioa biltzeko trebetasunen ikasketari laguntza. Oinarrizko prestakuntza liburutegia erabiltzeko eta material desberdinak era egokian erabiltzeko laguntza jarduerak garatzea. Arlo bati buruz edo proiektu interdisziplinarrak garatzeko beharrezkoak diren lan kognitiboaren etapak garatzeko jardueretan laguntzea. 2.3. Irakurketa eta idazketarekin lotutako jardueren garapenean laguntza. Informazio baliabide bibliografiko zein digitalak biltzea eta sailkatzea, testu mota desberdinak erabiltzeko asmoz. Literaturaz gozatzeko eta prestakuntzarako literatura irakurketak prestatzea eta eskaintzea.
Agiri, praktika, ikerketa eta profesionalen arteko elkarrizketa nahikoa ditugu, hezkuntzan liburutegien garrantzia eta hauen presentzia ezinbestekoa dela adierazten digutenak. Hala ere, aurrerago ikusiko dugun modura, ikastetxe guztietan ez dira eskola-liburutegiak behar bezala baloratzen.
2002an Millán-ek koordinatutako “Informe de la lectura en España” txostenak eskola-liburutegiaren garrantzia argira ateratzera lagundu zuen eta baita hezkuntza sailek, irakasleek, argitaletxeak, ikertzaileek, pedagogoek etab kontuagoan hartzea eskola-liburutegia, azken urteotan hainbat ekimen hasi dira. Horri esker, irakurketaren eta liburutegien agerpena bultzatzen da ikastetxeetan.
Eskola-liburutegien garapenerako eta irakurketaren sustapenerako ekimenak martxan jarri dira Autonomi Erkidegoetan, baina helburu eta joera desberdinekin, besteak beste: • Irakurketa eta idazketa proiektuak bultzatzeko. • Liburutegi arduradunak prestatzeko • Zerbitzu elektronikoak eta liburutegi birtuala garatzeko. • Liburutegi sareen eraketa sustatzeko.
Lehen aipatutako 2008an egindako “Informe de la lectura en España” (Millán) txostenak bi helburu izan zituen: 1) gaur egungo eskola-liburutegiak deskribatzen dituzten ezaugarriak aztertzea eta 2) baloratzea eskola-liburutegien gaitasuna hezkuntza aldaketetan parte hartzeko. Diagnosi horretarako, hiru aztergaien arabera sailkatu zituzten eskola-liburutegiak:
1- Datuak: Funtzionamenduaren eta erabileraren inguruan eskura dauden zifrak. 2- Praktikak: Ikastetxe, institutu, eta garapen programetan aurkitutako esperientziak. 3- Politika: Politika publikoen egonkortasuna eta ikastetxeek hauei ematen dioten garrantzia.
10 Txosten honen ondoriorik azpimarragarrienak bi dira: 1) informazio gizarte berrian irakurtzea eta idaztea funtsezkoa dela eta 2) euskarri digitalek gero eta garrantzi gehiago dutela arlo guztietan eta baita curriculumean ere.
Orain urte batzuk, Espainiako eskola-liburutegietan garatutako programa desberdinei buruzko ikerketa sakon bat burutu zen (Jimenez Fernandez, 2008). Ikerketa horretan eskola-liburutegi desberdinen egoera deskribatzen da, liburuzain eta erabiltzaileentzako baliabideak aztertzen dira eta 500 liburuzaini egindako inkestaren emaitzak biltzen dira. Txosten honen ondorioetan agerian gelditzen da 1) liburu eta irakurzaletasunaren inguruko interesak gora egiten duela nabarmen 2) ematen du eskola-liburutegiak hezkuntza sistemaren barruan alderdi garrantzitsu bezala ikusten direla.
1.3. Nazioarteko eremua
Hala ere, nazioarteko eremutik urrun kokatu egin gaituzte gure herrialdeko datu edota zifra orokorrenak (Marchesi eta Miret 2005, IFLA/Unesco 2002). Izan ere, aztertutako datuen arabera, eskola-liburutegiari buruzko daukagun ikuspuntu mugatua agerian geratu da, besteak beste: 1- Eskola-liburutegiaren inguruan dugun ikuspuntu mugatua informazio bilaketa tresna gisa eta irakurketa ohituraren sustapenerako. 2- Eskola-liburutegien funtzionamenduan: espazioa, aurrekontua, bilduma, teknologia, ordutegia, lan sareak, arduradunak eta bestelako laguntzak. 3- Eskola-liburutegiek eskaini beharko lituzketen zerbitzu eta jardueretan.
Scottish Library and Information Council (SLIC) erakundeak 2013. urtean ikerketa bat argitaratu zuen eta honetan biltzen dira eskola-liburutegiak ikasleen emaitza
11 akademikoetan dituzten kalifikazio onak nazioarte mailan. Honakoak dira eskolaliburutegiak egoki erabiltzeak dakartzan onura akademikoen frogak: o Lorpen akademikoa: irakurmena, hizkuntza eta literatura, historia eta matematikari buruzko azterketa estandarizatuetan ikasleek lortzen dituzte emaitza hobeagoak, eta curriculum azterketetan kalifikazio hobeagoak. o Ikasketaren emaitzak: kalitate handiagoko lan proiektuak, informazioa erabiltzeko prozesuen eta praktiken ulermen hobeagoa, ezagupen handiagoak eta irakurmenaren garapena. o Ikasketekiko jarrerak: motibazio handiagoa, lanetarako jarrera hobeagoa eta irakurketarekiko gustua. Horrez gain, txostenean identifikatzen da eskola-liburutegiak ikasketetan lagungarriak izateko beharrezkoak diren elementuak: - Arduraldi osoa duen liburuzaina, prestakuntza profesionala eta kudeaketa funtzioak betetzen dituena. Eguneroko egitarauak dinamizatzen dituen laguntza langileak. Horri esker, liburuzainak aukera izango du jarduera desberdinak egiteko: prestakuntza, elkarkidetza eta bilduma garatzeko lanak. Baliabideetara sarbide fisiko eta birtuala duen eskola-liburutegia; bai eskolaliburutegian bertan, bai geletan zein etxeetan, eskola orduetan eta ordutegitik kanpo. - Bilduma fisiko eta birtuala egokiak, gaurkotuak, anitzak, ikasleen aisialdiaren beharrei erantzuten dietenak. Teknologia sarean, informazioari sarbidea eta erabilpena errazten duena, ezagupenak eraikitzen eta zabaltzen laguntzen duena. - Prestakuntza irakasle zein ikasleen beharrei erantzuten diena. Arloen edukiei buruz, informazioari buruzko alfabetizazioari buruz eta irakurketaren interesei buruz. Alabaina, eskola-liburutegiak ikasleei onura eta ekarpen horiek eskaintzeko, behar beharrezkotzat hartzen da irakasleen arteko kolaborazioa eta baita ikastetxearen zuzendaritzarekin; beste liburuzainekin eta kanpoko eragileekin lankidetza ere. Horren bidez, eskola-liburutegitik ikasketak bultzatzeko zerbitzu egokien eskaintza bermatuko da.
12 1.4. Arazoak non dauden: Liburutegiak erabiltzaileengandik urrun?
Jarraian erabiltzaileek erakutsitako gabeziak ikusiko ditugu, zeinek eskolaliburutegien errealitateaz hausnartzera eramaten gaituzte (Marchesi eta Miret, 2005), besteak beste: 1- Egun eskola-liburutegi gehienen helburu nagusia eta ia bakarra literaturaren irakurketa eta honi bultzada ematea izaten da. 2- Curriculumaren arlo desberdinak lantzeko eskola-liburutegiaren erabilera eskasa da. 3- Irakasleen artean eskola-liburutegiaren erabilera baxua da ikaslerik gabeko orduetan. 4- Baliabide eta zerbitzu digital gutxi ditugu eskola-liburutegietan: %10 baino gutxiago dago behar den bezala prestatua. 5- Ikasleen aldetik, ikerketak eta eskola-liburutegiaren erabilera bultzatzen dituzten jarduera gutxi daude. Borondatezko irakurketa gomendatzea, informazio bilaketa eskatzea eta liburutegira joatea klase ordutegian oso gutxi ematen da. 6- Ikasleek erabil ditzaketen dokumentu desberdinen presentzia mugatua da. Honez gain, baliabide informatikoak erabiltzeko beharra eskatzen duten jarduerak ez dira programetan agertzen kasu askotan. 7- Ikasleek eskola-liburutegia ez dute ikusten ikerketa gune, lana antolatzeko gune, ikasteko gune, irakurtzeko gune etab bezala.
Beraz, eskola-liburutegien helburuak eta ondorioak ez datoz bat eta Miretek ondorioztatzen du benetan kezkagarria dirudiena ez dela soilik baldintza materialen murrizketa bat dagoela, baizik eta ez direla behar diren praktika onak ematen ikastetxeetan, hau da, eskola-liburutegiek ez dutela behar bezala funtzionatzen (Miret,2008:101).
2.1. Helburuak / Hipotesiak Hurrengoak dira ikerketa hau burutzeko zehaztutako helburuak: o Eskola-liburutegien kudeaketa eta funtzionamendua zenbait arlotan aztertzea. o Liburuzainen asebetetze maila aztertzea eskola-liburutegiekiko. o Ikasleek eskola-liburutegian burutzen dituzten jarduera desberdinak ezagutzea. o Erakunde publikoek eskola-liburutegiei zuzenduta dituzten programak ikuskatzea. Hurrengoak dira ikerketa honekin frogatu nahi diren hipotesiak: o Liburuzainentzako, eskola-liburutegiaren aurrekontua, ordutegia eta baliabideak eskasak dira. o Liburuzain eta irakasleen arteko koordinazioa zein beste hezkuntza sail arduradunekin koordinazioa mugatua da. o Eskola-liburutegiek ez dute beste eskola-liburutegi edota udal-liburutegiekin harremanik. o Eskola-liburutegien kanpo ezta barruko ebaluazioa ez da egiten eta eskolaliburutegiek ez dute erronka argirik.
2.2.1. Lagina Hiru ikastetxetako eskola-liburutegitan bildu dira datuak. Ikastetxeek ezaugarri desberdinak dituzte eta honakoak dira:
1 ikastetxea. Eraikina nahiko berria da eta hiri inguruko auzo batean kokatuta dago. Eskola publikoa da eta 2-12 urte bitarteko ikasleak ditu. Ikasle gehienek beka jasotzen dute ekonomi arazoengatik. Eskolako familien maila sozioekonomikoa oso baxua da eta kultur aniztasun handia dago. Ikasleen erdia baino gehiago ijitoak dira (aspalditik auzoan bizi diren familietakoak) eta gainontzeko asko Hegoameriketatik etorritako familien haurrak. Irakasle askok lan finkoa dute aspalditik eskola horretan eta konpromiso
14 handia daukate zailtasunak dituzten familia eta haurrekin lan egiteko. Ohikoa da pertsona boluntarioak, bitartekariak eta giza hezitzaileak aurkitzea irakasleekin elkarlanean. Liburuzainak bere ordutegiaren erdia dauka liburutegian egoteko eta boluntarioen laguntza dauka.
2 ikastetxea. Eraikin batzuek osotzen dute ikastetxe handi honen espazioa. Hiritik urrun kokatuta dago, mendian, tamaina erdiko herri baten ondoan. Ikasle gehienak autobusez heltzen dira goizero eta gutxi batzuk haien gurasoekin doaz autoz. 0-18 urte bitarteko ikasleek ikasten dute bertan. Itunpeko ikastetxea da eta altua da familien maila sozioekonomikoa. Ikasleren batek Eusko Jaurlaritzako diru-laguntza jasotzen du, baina nahiko ikasleri homogeneoa da; ez dago kultur aniztasunik. Badaude irakasle beteranoagoak eta gazteagoak. Lan banaketa eta hierarkiak oso argi definituta daude eta harreman gutxi dituzte inguruko hezkuntza agenteekin. Liburuzaina bakarrik eguerdian izaten da liburutegian.
3 ikastetxea. Jatorrizko eraikina ez da guztiz berria, baina orain dela gutxi handitu dituzte espazio batzuk. Ikastola publikoa da eta 2-12 urte bitarteko ikasleak ditu. Bere ondoan, kale berean, institutua dauka. Ikasle batzuek diru-laguntza jasotzen dute baina erdi-altua da familia gehienen maila sozioekonomikoa. Irakaskuntza, euskaraz indartzeko helburua oso argi daukate eta gurasoak inplikatzen dituzte zenbait ekitalditan. Orain urte batzuk proiektu berezia egin zuten liburuzaina lortzeko ordutegi osoarekin eta lortu zuten. Beraz, ikastolan aspalditik irakaslea den eskola-liburutegiko arduraduna daukate gaur egun liburutegia dinamizatzen.
Ikerketa hau burutzeko, eskola-liburutegien oinarrizko ezaugarri edota aldagaiak hartu dira aztergai modura. Jimenez, Lukas eta Santiagoren (2006) azterketa diagnostikoan azaltzen diren zenbait aldagai hartu dira oinarri.
15 Jarraian hiru enbor hauen aldagaiak aipatuko dira, ikerketa honen kokapen orokor bat egin ahal izateko.
Kudeaketa eta funtzionamendua o Aurrekontua. o Ordutegia. o Arduradunaren eta irakasleen arteko koordinazioa. o Beste liburutegi eta dokumentazio zentroekin harremana. o Hezkuntza komunitatearen parte hartzea. o Ebaluazioa. Erabilera eta erabiltzaileak o Ikasleen bisitaldiak. o Ikasleek burutzen dituzten jarduerak. o Irakasleek burutzen dituzten jarduerak o Ikasleek eta irakasleek eskola-liburutegiaren inguruan izandako formazioa. o Erabilera sustatzeko estrategiak. Balorazioa o Liburutegiak betetzen dituen funtzioekiko asebetetze maila. o Hezkuntza-komunitateak ematen dion garrantzia. o Hobekuntza desiratuak.
Ikerketa honetan erabilitako ikerketa tresna bakarra elkarrizketa zuzena izan da. Elkarrizketa hiru eskola-liburutegitako liburuzainei egin zaie, aurretik prestatutako 20 galderak osatzen duten galdetegi batean oinarrituta (ikus 1. Eranskina).
Eskola-liburutegian liburuzainari elkarrizketa egin aurretik, ikasleekin era aktiboan parte hartzeko aukera ere egon da. Eta beste ikastetxean, arratsaldean antolatutako erakusketa bat ikusteko aukera ere izan genuen. Beraz, aztertuak izan diren hiru eskola-liburutegiak zuzenean ikustatu dira. Era berean, ikerketa honetan, liburuzainek helarazitako barne dokumentu, agiri edota araudia ere aztertu dira.
3.1. Kudeaketa eta funtzionamendua
Eskola-liburutegientzako oinarrizko aurrekontua edota diru sarrera ikastetxeak berak ematen duena da kurtso hasieran.
1.Irudia. Kurtso hasierako aurrekontua
Hala ere, kurtso hasierako aurrekontuaz gain, liburutegi bakoitzak aparteko diru bultzada jasotzeko aukera du. 1. ikastetxea “kulturartekotasuna bultzatzeko proiektura” aurkezten da eta honen bidez diru laguntza lortzen du. 2. ikastetxeak edozein momentuan aparteko diru bultzada eskatzeko aukera du, momentuko beharrak asetzeko; (aurten adibidez 250 liburu ale berri erosi dituzte). 3. ikastetxeak urte bitarteko proiektu “txikien” bidez lortzen du dirua.
0 200 400 600 800 1000 1200 1 ikastetxea 2 ikastetxea 3 ikastetxea
2. Irudia. Guztizko aurrekontua aparteko diru sarrerak jaso ondoren
Beraz, 1 eta 2 ikastetxeek kurtsoan zehar erabilgarri duten diru kopurua nahiko antzekoa dela esan dezakegu. 3 ikastetxeak, ordea, diru kopuru txikiagoa dauka, 1 ikastetxeak duenaren erdia, hain zuzen. Horrek adierazten digu kurtsorako duten aurrekontua oso aldakorra dela, hau da, ez dela bat ere finkoa.
Hiru ikastetxeetako liburutegiek ordutegi desberdina dute. Hauek ikusteko ordutegia lau eremutan sailkatu da: jolastordua, eguerdia, eskola ondoren eta klase orduak.
Hurrengo taula honetan ikastetxe bakoitzaren eskola-liburutegia erabiltzeko aukera ikus dezakegu, ordutegi eremuen arabera sailkatuta.
Datuek erakusten digute eskola batek ere ez duela egunean zehar ordutegi osoa betetzen.
18 1. Taula. Eskola-liburutegien eguneroko ordutegia
Azpimarratu behar da, klase orduetan zehar liburuzaina liburutegian dagoen ikastetxe bakarra 3. ikastetxea dela. Beste ikastetxeetan liburutegira joateko aukera daukate ikasleek, baina talde bakoitzaren tutore edota irakaslearekin joan behar dute.
Arduradunaren eta irakaslearen arteko koordinazioa
Hiru liburutegietan liburuzainen eta irakasleen arteko koordinazioa nahiko murriztua da.
1. ikastetxean urte hasierako “liburutegia erabiltzeko prestakuntza saioak” finkatzeko bakarrik biltzen dira.
Jolastordua Eguerdia Eskola ondoren Klase orduak 1. ikastetxea º
2. ikastetxea
3. ikastetxea
19 3. ikastetxean oso argi zehazten dira “liburutegiko planean” bakoitzaren ardurak. Adibidez irakasle eta liburuzainak elkarrekin prestatzen dituzte “irakurketa-idazketa bultzatzeko jarduerak”, elkarrekin antolatzen dituzte “jarduera kulturalak” eta “Mikoleta lehiaketa” eta elkarrekin apaintzen dute ikastetxea “Liburuaren eguna” ospatzeko.
Beraz, liburuzain eta irakasleen arteko koordinazio zein beste hezkuntza sailekiko koordinazioa mugatua dela dion hipotesia baieztatua gelditzen da.
Atal honetan hiru ikastetxeak bi multzo nagusitan sailkatuko ditugu: ACEX2 programan parte hartzen dutenak eta parte hartzen ez dutenak.
ACEX programako partaideak 1. eta 3. ikastetxeak dira. Bietan antolatzen dituzte urtero udal liburutegietara bisitaldiak. Eusko Jaurlaritzaren ACEX zerbitzuak antolatzen dituen prestakuntza, koordinazio eta esperientzia trukaketan aktiboki parte hartzen dute beste ikastetxe batzuetako liburuzainekin. Esan beharra dago, 3. ikastetxeko liburuzainak ACEXeko bileretan dinamizatzaile lana egiten duela.
ACEX programako partaide EZ dena 2. ikastetxea da. Honek ez du inolako harremanik beste liburutegiekin, ezta beste ikastetxeekin ere.
Nahiz eta ACEX programako bileretan eskola-liburutegi desberdinak harremanetan egon, baieztaturik geratzen da eskola-liburutegiek ez dutela beste ikastetxetako eskola-liburutegiekin eta udal-liburutegiekin harremanik dion hipotesia.
Hezkuntza komunitatearen parte hartzea.
Liburuzain, irakasle eta ikasleez gain, jende gehiagok parte hartzen du eskolaliburutegietan eta ikastetxe bakoitzaren arabera kanpo inplikazio handiago sumatu daiteke.
20 Hurrengo grafiko honetan, ikastetxe bakoitzean eskolaz kanpoko zenbat pertsonak hartzen duten parte liburutegiko jardueretan ikus dezakegu. Kurtso honetan astero egondako pertsona kopuruaren bataz bestekoa da ikusgai dugun zifra.
3. irudia. Astean zehar, liburutegian parte hartzen duen eskolaz kanpoko pertsona kopurua
Goiko grafikoan ikusi daitekeen moduan, 1. ikastetxeko liburutegia da partaidetza gehien duena, honetan boluntario eta laguntzaileen partaidetza handia baitago ikasleei irakurketarekin eta etxerako lanekin laguntzeko klase ondorengo orduetan. Honetaz gain, helduentzako literatura solasaldiak daude arratsaldeko ordutegian eta 10 guraso inguru biltzen dira astero.
2. ikastetxean, eskolatik kanpoko pertsona bakar batek erabiltzen du liburutegia, kasu honetan antzinako irakasle bat, irakurtzera eta dokumentazio lana egitera joaten dena noizean behin. Ikasleak autobusez heltzen eta joaten direnez ez da ohikoa gurasoen partaidetza ikastetxeko inolako jardueretan.
3. ikastetxean jarduera batzuk gurasoekin batera antolatzen dira (erakusketak, ospakizunak) eta beste batzuk familiei zuzenduta dira (kultura hitzaldiak, esperientzien aurkezpenak).
0 2 4 6 8 10 12 14 16 5 1 15 1. ikastetxea 2. ikastetxea 3. ikastetxea
Atal honetan ere, hiru ikastetxeak bi multzo nagusitan sailkatuko ditugu: ACEX programan parte hartzen dutenak eta parte hartzen ez dutenak.
ACEX programako partaideak: 1. ikastetxeak urtero memoria idazten du kurtso amaieran eta ACEXek emandako ebaluazio txantiloia betetzen du. 3. ikastetxean, eskola-liburutegiko proiektuaren barruan bost helburu zehazten dira, eta helburu bakoitzeko ebaluazio irizpideak biltzen dira jarduera bakoitzerako. Barne ebaluazioarekin batera, ACEXek emandako txantiloia betetzen dute urtero.
3.2. Erabilera eta erabiltzaileak Ikasleen bisitaldiak
Atal honetan ikasleen derrigorrezko eta gutxieneko bisitak aipatuko dira. Ikastetxe guztietan liburutegiaren aurkezpen saio bat egiten da kurtso hasieran, liburutegiaren funtzionamendua eta arauak azaltzeko. Bigarren ikastetxeko ikasleek ez dute derrigorrezko bisitaldi gehiago eskola-liburutegira.
1. eta 3. ikastetxeko liburutegiek antolatutako jarduerak jarraian azalduko dira beste atal batean.
22 Ikasleek burutzen dituzten jarduerak eskola-liburutegian
Hiru ikastetxeetako liburutegiek hainbat jarduera desberdin eskaintzen dituzte egunean zehar, hauetako batzuk klase orduetan dira, beste batzuk klase orduetatik kanpo, hurrengo taulan ikus dezakegun moduan.
2. ikastetxea - Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloak, irakasleekin irrati saioak. - Liburu mailegua. - Diplomen banaketa irakurritako liburuen arabera. - Etxerako lanak edota irakurketa boluntarioa.
3. ikastetxea - Saio zehatzak tutore eta liburuzainak antolatua (adibidez informazioa bilketa lana) - Kontsulta. - Etxerako lanak. - Deialdi kulturalak. - Argazki eta ipuin lehiaketak. - Erakusketak. - Hitzaldiak.
23 2. Taulan argi ikus daiteke 1. eta 3. ikastetxeetako liburutegiak direla jarduera gehien eskaintzen dituztenak, bai klase orduetan eta baita klase orduetatik kanpo ere.
Irakasleek burutzen dituzten jarduerak
Lehen Hezkuntzako irakasleen kontaktu nagusia liburutegiarekin 1. eta 2. ikastetxeetan, liburuak hartzeko eta klase liburutegirako eramateko da, hau da, mailegurako. 1. ikastetxeko Haur Hezkuntzako irakasleak astean behin joaten dira liburutegira goizeko ordutegian.
3. ikastetxeko irakasleek, liburuzainarekin irailean adosten dituzte ikasturtean zehar irakurketa eta idazketa bultzatzeko egingo dituzten jarduerak.
Ikasleek eta irakasleek eskola-liburutegiaren inguruan izandako formazioa
Hiru ikastetxetako ikasle guztiek ezagutzen dute liburutegia, halaber guztietan egiten da bisita gidatua kurtso hasieran. Azpimarratu beharra dago, 1. ikastetxeko liburutegiak, planoa eta arauak ematen dizkietela ikasleei kurtso hasieran, eta mailegu zerbitzua erabili ahal izateko beharrezkoa dela karnet bat egitea.
Liburuzainek jasotako formazioari dagokionez. 1. eta 3. ikastetxeetako liburuzainak irakasleak dira, baina 2. ikastetxeko liburuzaina ez da irakaslea. Liburuzain honek filologian lizentziaduna da eta “Biblioteconomia y Archivista” deituriko kurtso bat ikasi zuen unibertsitateko ikasketak amaitu ondoren.
Erabilera sustatzeko estrategiak
Hiru ikastetxeetan liburuak ondo sailkatuta eta ondo zainduta daude, irakasleei liburuek eskaintzen dituzten aukera desberdinen informazioa pasatzen zaie eta mailegua bultzatzen da. 1. eta 3. ikastetxeetan eskola-liburutegian ekitaldi erakargarriak antolatzen dira arratsaldez.
24 3.3. Liburuzainen balorazioak Liburutegiak betetzen dituen funtzioekiko asebetetze maila (oinarrizko lorpenak)
1. ikastetxeko eskola-liburutegiaren jarduera urtero ebaluatzen dute. Ebaluazioan liburutegiko karneta kopurua zenbat igo den urtean edo egindako liburu mailegua zenbatekoa izan den idazten dute, lortutakoa eta hobetzeko proposamenak idazten dira baita ere.
2. ikastetxean liburuzainak egiten du balorazioa eta beharrak jasotzen ditu hurrengo ikasturteari begira.
3. ikastetxean urtero ebaluaketa egiten da eta Eskola-liburutegiko Proiektuan zehaztutako bost helburuak ebaluatuak izan behar dute (jardueren betetze maila, galdetegiak, iritzien bilketa, datu estatistikoak).
Beraz, eskola-liburutegien kanpo ezta barruko ebaluazioa ez dela egiten eta eskola-liburutegiek ez dutela hobekuntza erronka argirik, baieztatua geratzen da 2. ikastetxean baina ezeztatua erakunde instituzional batek (ACEX) kudeatzen dituzten ikastetxeetan.
Hezkuntza komunitateak ematen dion garrantzia
1. eta 3. ikastetxeak dira ikas-komunitateren partaidetza handiagoa dutenak. 2. ikastetxean hezkuntza komunitatearen partaidetza oso baxua da, edo are gehiago, baiezta daiteke ikas-komunitateak ez duela inolako partaidetzarik eskola-liburutegian.
3. ikastetxean bisitak antolatzen dira arratsaldez, erakusketak eta hitzaldiak badaude gurasoentzat eta partaidetza handia lortzen da.
Nahiz eta liburuzain bakoitzak xede desberdinak dituen, desio batzuetan bat datoz. Hauek dira eskola-liburutegietako liburuzainek aipatutako desioak.
1. ikastetxea
- Liburuzainarentzat eskola-liburutegiari eskaintzeko ordu gehiago. - Liburu gehiago euskaraz. - Erakus apal gehiago.
2. ikastetxea
- Eskola orduetan gehiago erabiltzea. - Liburuzainarentzat eskola-liburutegiari eskaintzeko ordu gehiago.
3. ikastetxea
Goiko taulan ikus daitekeen moduan, eskola-liburutegiari eskaintzeko ordu gehiago eskatzen ez duen liburuzain bakarra, 3. ikastetxekoa da; era berean, honek espazio eta aurrekontu gehiago eskatzen duen bakarra da.
Beraz, eskola-liburutegientzako ikastetxeen aurrekontua eskasa dela dioen hipotesia baieztatua geratzen da.
26 4. Ondorioak
o Urte batetik bestera aurrekontua ez da egonkorra, eskola-liburutegiek ez baitakite zenbat diru izango duten ikasturteko behar izanei eta berrikuntzei aurre egiteko; ondorioz, aurrekontuaren ziurgabetasunaren aurrean hainbat jarduera ez dira programatzen.
o Eskola-liburutegien ordutegia oso murriztua da, ondorioz asko mugatzen zaie erabilera ikasleei eta ikas-komunitateari.
o ACEX programan parte hartzen duten eskola-liburutegi eta liburuzainek, konpromisu handiagoa dute eskola-liburutegiarekin eta baita hezkuntza komunitatearekin ere. Ondorioz, programa instituzionalaren partaide diren eskolaliburutegien funtzionamendua egokiagoa da.
o ACEX programaren partaide ez den ikastetxearen eskola-liburutegiak ez du inolako loturarik hezkuntza komunitatearekin.
o Liburuzain dinamikoak dituzten eskola-liburutegiek ikasleen presentzia askoz handiagoa dute.
o Liburuzaina eta irakasleen arteko koordinazio handirik ez dago eta honek kalte egiten dio eskola-liburutegiaren funtzionamendu egokiari; ondorioz, eskolaliburutegiaren potentzialtasunaz ez du behar bezalako probetxua ateratzen.
27 5. Erreferentzia bibliografikoak
• JIMENEZ, O, LUKAS, J. eta SANTIAGO K. (2006). Hego Euskal Herriko eskola-liburutegien erabilera, kudeaketa eta funtzionamendua. Hezkuntzarako Ikerkuntza eta Diagnosi-metodoen Saila. Euskal Herriko Unibertsitatea.
Euskaraz Eskola Liburutegiaren inguruko galdegaiak Jon Salinas Elorza Eskola liburutegiaren funtzionamendua § Arduradunak. § Ordutegia. § Espazioak. § Kanpo ebaluazioa (Nork? Acexek?) eta barne ebaluazioa. § Koordinazioa (barnekoa eta kanpokoa). § Harremanak beste liburutegiekin. § Hezkuntza komunitatearen partaidetza (eskola liburutegi batzorderik?).
Eskola liburutegiaren kudeaketa
Eskola liburutegiak antolatzen dituen jarduerak § Liburutegian bertan § Ikasgeletan § Irakasle tutoreei laguntza ala aholkularitza § Ikasleei zuzendutako jarduerak § Eskola komunitateari zuzendutako jarduera eta deialdiak
Eskerrik asko zure laguntzagatik
Eskola liburutegiaren funtzionamendua § Arduradunak. Irakasle bat arduraduna da eta ordutegi berezia dauka liburutegia antolatzeko eta dinamizatzeko. § Ordutegia. Goizeko 11.00etik arratsaldeko 18.00 arte. § Espazioak. Kontsultarako eta ikasteko mahaiak (sei mahai sei edo lau aulkirekin), hiru ordenagailuak, sarrerako kortxoa, apalak, hitzaldietarako eta proiekzioetarako txokoa (pantaila eta kanoiarekin). § Kanpo ebaluazioa (Nork? Acexek?) eta barne ebaluazioa. Koordinazioa eta Acexek ematen duen jarraipena. § Koordinazioa (barnekoa eta kanpokoa). Liburutegiko koordinatzailea irakasleekin koordinatzen da zenbait jardueretarako. Horrez gain, jantokiko arduradunarekin eta gurasoekin zenbait jardueretarako. § Harremanak beste liburutegiekin. Acexeko taldetan parte hartzen du arduradunak eta hiri bereko beste auzo bateko eskolarekin elkarlana. Auzoko udal liburutegiarekin harremana. § Hezkuntza komunitatearen partaidetza (eskola liburutegi batzorderik?). Gurasoek eta kultura eragile batzuk parte hartzen dute arratsaldez antolatzen diren ekitaldi zabaletan (hitzaldiak, erakusketak, etab.)
Eskola liburutegiaren kudeaketa
§ Aurrekontua (aurrekontua zenbatekoa den jakitea oso ondo legoke baina garrantzitsuena aurrekontuaren iturria zein den jakitea da). Kopuruan gorabeherak.Mila euro inguru, urtero. § Kudeaketaren arduradunak. Liburutegiko plana ikastetxearen urteko planaren barruan dago eta zuzendaritza taldeak erantzukizuna dauka.
35 § Liburuzainak prestakuntza berezirik ba al dauka? Zertaz? Non jasotakoa? Bai, liburuzainak bere kontura egin zuen 200 orduko ikastaroa UNEDen on line. Proiektua egin zuen liburutegia antolatzeko eta Eusko Jaurlaritzak lanpostua eman zion. Hortik aurrera, Acex taldekideekin oso inplikaturik jarraitu du prestakuntzan eta jardueren antolaketan.
Eskola liburutegiak antolatzen dituen jarduerak § Liburutegian bertan. Astearte eguerdian antzerki taldea eta ostirala eguerdian ipuin tailerra. Tutore batzuekin batera saio puntualak dinamizatzen ditu liburuzaina. § Ikasgeletan. Tutore batzuekin adosten dira mailegu kolektiboak eta irakurketa bultzatzeko saio batzuk gelan bertan. § Irakasle tutoreei laguntza ala aholkularitza. Koordinazioa, azalpenak lehiaketak eta erakusketak antolatzeko. § Ikasleei zuzendutako jarduerak. Lehiaketak (Rafael Mikoleta ipuin lehiaketa, adibidez), erakusketak, ekitaldiak prestatzea (inauteriak, gabonak…). § Eskola komunitateari zuzendutako jarduera eta deialdiak. Gurasoekin batera, 2016ko apirilean “Aspaldiko jostailuen erakusketa” antolatu da. Gainera, gurasoek neska-mutilei haien profesioarekin edo zaletasunekin lotutako hitzaldiak ematen dituzte. Amaitzeko, “motxila ibiltariaren” bitartez, familiek eta eskolak ikasleen irakurzaletasuna bultzatzen dute.
Erabilera eta erabiltzaileak § Zerbitzu orokorrak (liburu tradizionalak, liburu digitalak, software informatikoak etab). Bai, materialen artean, badaude liburu tradizionalak, CD ROMak, musika CDak, bideoak, internet konexioa. § Mailegua. Liburuak maileguan eramateko aukera dute ikasleek. Abies programaren bidez, mailegua modu arinean eta kontrolatuan egiten da. § Eskolaz kanpoko orduetan eskaintzen den zerbitzua. Eguerdiko denboran eta eskola amaitutakoan erabiltzen da bereziki liburutegia. § Ikasleen jarduerak. Adinaren arabera, erabilpen desberdina egiten dute. § Ikasleak (Nork? Norekin?). Liburuzaina beti egoten da liburutegia zabalik dagoenean. § Ikasleek jaso duten prestakuntza liburutegiaren erabilerari buruz. Ikasturte hasieran arauak gogoratzen dira eta ikasle berriei funtzionamendua azaltzen zaie. § Irakasleek egiten duten liburutegiaren erabilera (klase orduetatik kanpo, hau da, ia haien kabuz liburutegia erabiltzen duten ala ez). Irakasle batzuk liburuzainari kontsultak egiten dizkiote eta haientzako liburuen bila pasatzen dira noizbehinka.
Kudeaketa eta funtzionamendua
- Aurrekontua (kopuruak, ekarpen ekonomikoak egiten dituzten erakundeak, kudeaketa sistema eta arduraduna). 1 ikastetxean, irakasle arduradunak (laguntzaileekin batera) egiten du aurrekontuaren proposamena eta, sortzen diren beharren arabera, erosketak proposatzen ditu. Zuzendaritza taldeak kudeatzen du aurrekontua. Urtero 1000 euro inguru aurreikusten dituzte kurtso hasieran. Ez dute ekarpen ekonomiko handirik eta, dirua lortzeko, “Kulturartekotasuna bultzatzeko proiektuen” deialdira aurkezten dira. Horren bidez, diru-laguntza lortzen dute liburutegirako. 2 ikastetxean, 1000 euroko aurrekontua dute gutxi gora behera. Ikastetxeko ekonomia gerenteak kudeatzen du eta liburutegiko arduradunak gastuen jarraipena egiten du. Beharren arabera, diru kopuru handiagoak eskatzen dira: adibidez iaz 2000 euro eskatu ziren liburu berriak erosteko. 3 ikastetxean, 200 euro aurreikusi zuten 2015-2016 ikasturteko liburutegiko planean liburuak erosteko. Batzuetan, diru gehiago lortzen dute proiektu zehatz bati lotuta. Ikastetxe honetan erantzukizunak banatuta daude: Zuzendaritza taldeak urrian finkatzen du urteko aurrekontua; liburutegiko arduradunak irakasleekin ikasturtean zehar ziklo guztietako informazio liburuak eta material digitalak erosten ditu; lehenengo hiruhilabetekoan, arduraduna zein irakasle eta ikasleekin haur literaturako liburuak erosten dituzte LHko hirugarren zikloko ikasleentzat.
- Ordutegia (eskola-orduetako eta hauetatik kanpoko irekitako uneak, astean irekitako orduak, ikasleentzako ordutegi modalitatea). 1 ikastetxean, liburutegia arratsaldez zabaltzen da astelehen, astearte eta ostegunetan 16:30tatik 18:30tara. Asteazkenetan 15:00tatik 16:30tara. Goizez irakasleek haien ikasleekin liburutegia erabiltzeko aukera daukate eta ohikoa da Haur Hezkuntzako ikasleekin astean behin joatea ipuin bat kontatzera (edo irakurtzera). Astean birritan “handien” eta “txikien” taldeen erdia etortzen da liburutegira eta “irakurketa aitabitxi ala amabitxi” saioak egiten dituzte (“apadrinamiento lector” deiturikoa). Adibidez, 6. mailako ikasleek 2. mailakoei ipuinak irakurtzen dizkiete. 2 ikastetxean, liburutegia bakarrik zabaltzen da eguerdiko tartean, zehazki, 13:00tatik 15:00tara. Bazkaltzen geratzen diren ikasleentzako eskaintza da. Horrez gain, liburutegiaren espazioa zenbait bilera eta ekintzetako erabiltzen da; adibidez, irrati saioetarako, ordutegiz kanpoko jardueretarako edo goizez, klase ordutegia hasi baino lehen etortzen diren ikasleek erabiltzeko. 3 ikastetxean, liburutegia zabalik dago eguerdian (jantokiko denboran) eta arratsaldez 18:00ak arte. Plangintzaren arabera, goizeko ordutegian irakasleak haien ikasleekin joaten dira liburutegiaren baliabideak erabiltzera. Gurasoentzako diseinatutako jarduerak direnean (hitzaldiak, adibidez) ordutegia luzatzen da arratsaldez. - Arduradunaren eta irakasleen arteko koordinazioa. 1 ikastetxean, arduraduna irakaslea denez eta bere ordutegiaren erdia baino ez duenez, ez du aukera handirik irakasle tutoreekin koordinatzeko. Hala ere, urtero
37 antolatzen dira liburutegia erabiltzeko prestakuntza saioak eta tutoreen beharrak biltzen dira (materialak, jarduera zehatzak: irakurketa gidatua…). 2 ikastetxean, oso argi zehazten dira liburutegiko planean bakoitzaren ardurak. Adibidez, elkarrekin prestatzen dira “erabiltzaileen prestakuntzarako saioak”, elkarrekin antolatzen dira “irakurketa-idazketa bultzatzeko jarduerak”, elkarrekin burutzen dituzte “jarduera kulturalak” eta elkarrekin apaintzen dute ikastola “liburuaren eguna” ospatzeko. 3 ikastetxean, arduradunak bakarrik ditu ordu batzuk lan honetarako. Irakasle tutoreei ez die laguntza berezirik ematen eta, psikologia departamentuko kideei aholkularitza eman omen die noizbehinka.
- Beste liburutegi eta dokumentazio zentroekin harremana. 1 ikastetxean, urtero antolatzen dituzte auzoko udal liburutegira bisitak. Ikasle guztiak joaten dira eskola ordutegian haien irakasleekin. Gainera, alboko auzoan dagoen mediatekak antolatzen dituen zenbait jardueretan parte hartzen dute eta arduradunak baliabideak bilatzen ditu. Gainera, arduradunak parte hartzen du Eusko Jaurlaritzaren ACEX zerbitzuak antolatzen dituen prestakuntza, koordinazio eta esperientzien trukaketetan. 2 ikastetxean, ez dute harremanik beste liburutegiekin eta ez dira ACEX zerbitzuaren partaide. 3 ikastetxean, oso ohikoa da auzoko udal liburutegira joatea eta Euskararen etxera (jardueren arabera). Gainera, ACEXek antolatzen dituen ekintzetan oso inplikaturik dago koordinatzailea eta hiri bereko beste eskola batekin harremana dute idazlanak, ahozko aurkezpenak eta jarduera desberdinak konpartitzeko.
- Hezkuntza komunitatearen parte hartzea. 1 ikastetxean, kultur aniztasun handia dago ikasle eta familien ezaugarriengandik eta nahiko ohikoa da boluntario eta laguntzaileen partaidetza eguneroko jardueretan. Literatura solasaldiak antolatuta daude arratsaldeko ordutegian eta 10 guraso inguru biltzen dira astero. Horrez gain, gurasoek eta auzokideek parte hartzen dute jai, topaketa eta kultura ekitaldietan (“hamaika kolore”, adibidez). 2 ikastetxean, ikasleak autobusez heltzen dira eta ez da ohikoa hezkuntza komunitatearen partaidetza. 3 ikastetxean, jarduera batzuk gurasoekin batera antolatzen dira (erakusketak, ospakizunak) eta beste batzuk familiei zuzenduta dira (kultura hitzaldiak, esperientzien aurkezpenak).
- Ebaluazioa. 1 ikastetxean, urtero memoria idazten dute kurtso amaieran. Hor egindakoa deskribatzen dute, helburuen lorpen maila neurtzen dute eta hobetzeko proposamenak biltzen dituzte. Barne idatzi honekin batera, ACEXek emandako ebaluazio txantiloia betetzen dute. 2 ikastetxean, kurtso amaieran, memoria idazten dute. Hor ikasleei eta irakasleei zuzendutako helburuak aztertzen dira eta lortutako emaitzak biltzen dira. Horrez gain, azken memoria honetan, Ikastetxe Proiektuan aipatuko diren liburutegiko helburuak
38 zehazten dira. Aurten Eusko Jaurlaritzak galdetegi bat pasatu die informazio eske baina ikastetxeak ez du inoiz jaso kanpo ebaluaziorik. 3 ikastetxean, Liburutegiko Planean, bost helburu zehazten dira. Helburu bakoitzeko ebaluazio irizpideak biltzen dira jarduera bakoitzerako. Barne ebaluazioarekin batera, ACEXek emandako txantiloiak betetzen dituzte urtero.
Erabilera eta erabiltzaileak
- Ikasleen bisitaldiak 1 ikastetxean, Lehen Hezkuntzako talde guztiei liburutegia aurkezten zaie eta erabilera azaltzen zaie. Gainera, auzoko udal liburutegira bisitak antolatzen dira bigarren hiruhilekoaren zehar. Kanpo adituekin irakurzaletasuna bultzatzeko saioak antolatzen dira. Haur Hezkuntzako ikasleak haien irakasleekin joaten dira ipuinak kontatzera edo antzerkitxoak egitera. 2 ikastetxean ez dira bisitak antolatzen. Liburuzainak aukeratzen ditu zeintzuk diren liburu egokiak maila bakoitzeko eta irakasle tutoreei pasatzen dizkie haien taldetan bigarren hiruhilekoan erabiltzeko. 3 ikastetxean, ikasle erabiltzaileen prestakuntza saioak eta bisitak antolatzen dira. Haur Hezkuntzako ikasleei maskota aurkezten diete eta liburutegiko leku desberdinetan aurkitu behar dute. - Irakasleen bisitaldiak (maiztasuna eta modalitatea).
- Zerbitzu orokorrak eta informazio zerbitzuak.
- Eskainitako eta erabilitako berariazko programak.
- Ikasleek burutzen dituzten jarduerak. 1 ikastetxean, zailtasunak dituzten ikasleekin irakurketa-idazketa errefortzu jarduerak egiten dira ostegunero eta ostiralero 12:30tan. Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleekin ipuinen irakurketa eta irakurzaletasuna bultzatzeko jardueran ostegunero eta ostiralero 13:30tan. Arratsaldez, 16:30tan merienda, 16:40tan liburu zainak ipuina irakurtzen die (askaria hartzen duten bitartean), 17:00tan tutoreekin antolatutako errefortzu jarduerak, 17:45tan nahi duten liburua irakurtzen dute eta 18;15tan liburuzainak beste liburu bat irakurtzen die. 2 ikastetxean, jantokiko denboran, ikasleak liburutegira doaz eta nahi duten liburua maileguan hartzeko aukera daukate. Liburu kopuruaren arabera, saria edo diploma ematen diete kurtso amaiera. Goizeko ordutegian, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko taldeak irakasleekin doaz irrati saioak egitera hirugarren hiruhilekoan. 3 ikastetxean, goizeko ordutegian, zenbait jarduera egiten dituzte tutore eta liburuzainarekin. Arratsaldez kontsulta, etxerako lanak, jokoak eta deialdi kulturaletan (Mikoleta lehiaketa, edo Elkar argitaletxekoa edo ACEXek antolatutakoa) parte har dezakete.
39 - Irakasleek burutzen dituzten jarduerak. 1 ikastetxea. Haur Hezkuntzako azken mailako irakasleak (5 urteko umeak) astean behin joaten dira liburutegira goizeko ordutegian. Lehen Hezkuntzako irakasleak eskolako liburutegian bilatzen dituzte gelako liburutegiak osotzeko proposamenak. 2 ikastetxea. Liburuzainarekin kontaktu puntualak dituzte baina ez dute jarduerarik burutzen liburutegian. 3 ikastetxea. Irakasleek liburuzainarekin irailean adosten dituzte ikasturtearen zehar irakurketa eta idazketa bultzatzeko egingo dituzten jarduerak.
- Eskola-orduetan eta hauetatik kanpo egiten diren jarduerak. 1 ikastetxea. Eskola-orduetan “ozenki irakurri”, irakurzaletasuna bultzatu. Eguerdian eta arratsaldean etxerako lanekin lagundu, solasaldiak, ingelesa ordenagailuetan, liburuen mailegua, Ipuin kontalariak, “Irakurketa aitabitxi/amabitxi”, ospakizunak (liburuaren eguna, bakearen eguna…). 2 ikastetxea. Eskola-orduetan liburutegiarekin lotura ez duten jarduerak burutzeko erabiltzen da (aukerako arloak eta abar). Eguerdiko orduetan irakurtzera edo lanak egitera joaten dira ikasleak. Gainera mailegu zerbitzua daukate. 3 ikastetxea. Eskola-orduetan saio zehatzak antolatuta dituzte liburuzainak eta tutoreek ikasleekin egiteko liburutegian (informazio bilketa lana, “aitatxoen liburua”, “etxeko poesiak eta kantak”). Ordutegitik kanpo, “motxila ibiltaria”, karnetak, erakusketak, hitzaldiak, argazki eta ipuin lehiaketak, eta abar.
- Ikasleek eskola liburutegiaren erabileraren inguruan izandako formazioa. 1 ikastetxean, denok ezagutzen dute liburutegia. Liburuzainak irakasleei liburutegiaren planoa eta arauak ematen dizkie paperez ikasturtearen hasieran. Ikasle txikiekin bisita gidatuak antolatzen dira. Gurasoei animatzeko karnetak eskaintzen dizkiete eta solasaldi literarioak antolatzen dira. 2 ikastetxean liburuzainak informazioa pasatzen du eta mailegu sistema denok ezagutzen dute. 3 ikastetxean bisita gidatuak antolatzen dira urtero, Haur Hezkuntzako ikasleekin semaforoaren jolasa egiten dute, maskota bat daukate.
- Erabilera sustatzeko estrategiak. 3 ikastetxeetan liburuak ondo sailkatuta eta ondo zainduta daude, irakasleei informazioa pasatzen zaie eta mailegua bultzatzen da. 1 eta 3 ikastetxeetan ekitaldi erakargarriak antolatzen dira arratsaldez.
Balorazioak
- Liburutegiak betetzen dituen funtzioekiko asebetetze maila (oinarrizko lorpenak). 1 ikastetxean urtero ebaluatzen dute. Ebaluazioan idazten dute lortutakoa (adibidez ikasleen %40k karneta du, %70k liburuak eraman dituzte etxera) eta hobetzeko proposamenak.
40 2 ikastetxean liburuzainak egiten du balorazioa eta beharrak jasotzen ditu. 3 ikastetxean urtero ebaluatzen dute eta Liburutegiko Planean zehaztutako bost helburuek badute ebaluazio atala (jardueren betetze maila, galdetegiak, iritzien bilketa, datu estatistikoak).
Hezkuntza-komunitateak ematen dion garrantzia. 1 ikastetxean, 20 guraso inguru karneta daukate. Astero 10 guraso parte hartzen dute literatur solasaldian. Gurasoek parte hartzen dute ospakizun eta deialdietan. Boluntarioen partaidetza handia dute arratsaldeko ordutegian. 2 ikastetxean ia ez dute harremanik hezkuntza-komunitatearekin. 3 ikastetxean bisitak antolatzen dira arratsaldez, erakusketak, hitzaldiak gurasoentzat eta partaidetza handia lortzen da.
- Hobekuntza desiratuak. 1 ikastetxean, liburuzainarentzat ordu gehiago nahi dituzte, tutoreen “irakurketa ozenki” bultatu nahi dute gela guztietan, liburu gehiago behar dituzte euskaraz, espositore gehiago eta “irakurketa amabitxi-aitabitxiak” eskola-orduetan lortu. 2 ikastetxean, gehiago erabiltzea eskola-orduetan. 3 ikastetxean, baliabide gehiago, espazio handiagoa, aurrekontu handiagoa.
Eskola liburutegiaren zeregin/eginkizunak o Ikastetxeko hezkuntza proiektuaren helburuak eta irakaskuntza programak bermatu. o Umeetan irakurketaren nahia eta gogoa sortu eta bultzatzea, bizitzan zehar liburutegiak erabiltzearen interesa erakutsi. o Informazioa ezagutzak lortzeko, ulertzeko, imajinazioa garatzeko eta ondo pasatzeko erabili behar dugula ikusaraztea. o Ikasleei erakustea informazioa ebaluatzen eta erabiltzen edozein euskarritan, era berean sentsibilitatea zainduz gure gizarteko komunikazio modu guztietan. o Bertako, eskualdeko, nazioarteko eta munduko baliabide guztiekin kontaktuan egotera laguntzea, baliabide hauek ideiak, esperientziak eta iritzi desberdinak sortuko dituzte. o Kontzientzia hartzeari eta giza zein kultura sentsibilitateari mesede egiten dioten jarduerak prestatzea. o Ikasleekin, irakaslegoarekin, ikastetxeko administrazioarekin eta gurasoekin lan egitea, ikastetxeko hezkuntza proiektuaren helburuak betetzeko. o Askatasun intelektuala eta informaziora sarbidea behar-beharrezkoa denaren ideia aldarrikatzea herritartasun arduratsu eta partehartzailea garatzeko demokrazia batean. o Irakurketa sustatzea eta baita liburutegiaren baliabide eta zerbitzuak.
Funtzionamendua o Beharrezkoa da eskola liburutegiaren politika bat zeinek bere helburu, lehentasun eta zerbitzuak antolatzen dituen ikastetxeko hezkuntza proiektuaren arabera. o Eskola liburutegia helburu profesionalen arabera antolatu behar da. o Eskola liburutegiaren zerbitzuak, eskola komunitateko kide guztien eskura egon behar dira eta ikastetxearen testuinguruarekin bat egin behar du. o Irakaslegoarekin, zuzendaritzarekin, administrazioarekin, familiekin beste liburuzain batzuekin eta informazioaren profesionalekin kooperazio bermatzea beharrezkoa da.
Aurkitutako hutsuneak o Nahiz eta orokorrean liburutegiaren funtzioa betetzen duen espazio bat izan, LH-en batez ere, ez zuten gutxieneko liburutegi zerbitzua emateko behar besteko espaziorik. o Fondoetan, ezagutza eta informazio dokumentuak aurkitzen ziren nahiz eta erakundeek aholkatzen dutena baino gutxiago izan. Desberdintasunak agertzen ziren LH eta BH-ren artean, LH-ren kalterako. o Fondoen berrikuntzarako eta eguneratzeko eta liburutegian zerbitzua eskaintzeko aurrekontu urria ematen zen. o Nahiz eta liburutegiko arduradun funtzioak egiten dituen norbait egon, honek kudeaketa eta dinamizazio egokia egiteko ez zuen ez prestakuntza teknikorik ezta pedagokikorik. o Liburutegiaren ordutegia ez zen ikastetxearentzako zerbitzu egokia emateko adinakoa. o Liburutegiko fondoen antolakuntzak ez zituzten katalogaziorako normalizatutako arauak jarraitzen. o Etapa bakoitzeko liburutegietako automatizazioa desberdina zen, LH-n askoz gutxiago informatizatuak daude. o Gehien erabiltzen de zerbitzua mailegua da nahiez eta beste zerbitzu asko egon. o Liburutegiaren proiektua, curriculum proiektuaren baitan oso gutxitan agertzen da eta batzuetan, ikastetxeko agiria ezan behar zuenik ere ez zuten uste. o Ikastetxeen portzentaje handi batean, laguntza eza eta kanpoko liburutegiekin lotura falta antzematen ziren. |
addi-2ddef2294d96 | https://addi.ehu.es/handle/10810/20099 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2017-01-09 | science | Muguruza Bartolome, Ane | eu | Pikler Lóczy ereduaren kalitatezko harremanak. Pixoihalaren aldaketaren behaketa urte bateko gelan | 1.3.3. Umea eta helduaren arteko elkarrekintza zuzenak ...................................... 11
Pixoihalaren aldaketan hezitzailea eta umearen arteko komunikazioa nola ematen den aztertzea izan da lan honen helburua. Pikler-Lóczy eredua oinarri hartuta Abusu Ikastolako gela bateko umea eta hezitzailearen arteko elkarrekintzak eta komunikazio keinuak behatu dira sistematikoki. Gainera, aldaketa burutzeko espazioa egokia den behatu da. Jasotako emaitzen arabera, harreman pribilegiatua sortzeko saiakerak egin arren hezitzailearen jarduna ez dago Pikler-Lóczy eredutik oso gertu. Izan ere, saiakera horietan ereduaren araberako harremanaren gabeziak agertu dira.
4 Sarrera Haur Hezkuntzako Graduaren bukaeran, ikasle orori egokitu zaion bezala, niri ere GRAL- a egitea egokitu zait. Lau urte hauetan egindako ibilbideari bukaera gogoangarri bat emateko aukera paregabea da. Bide hau hasi aurretik, Gradu Amaierako Lana zehazterako orduan, nire buruan nahiko argi neukan haurren lehen etapan oinarritu nahi nuela, hau da, 0-3 urteko etapan. Ume txikiez ari garenez, ez da bakarrik hizkuntzara mugatzen; begiradek, mugimenduek eta jarrerek baldintzatu egiten dute haurrarekin sortu behar dugun harreman horretan. Gaur egun, haur eskola askotan aldatzen hasiak diren arren, oraindik ohikoa da hezitzailea zaintza uneak denboraren eta bere nahien arabera antolatzen ikustea, umea kontutan izan gabe. Beraz, nire helburua lan honen bidez gaur egun dauden baldintzak kontutan izanik Pikler-Lóczy ereduak proposatutako kalitatezko zaintza uneak nola bermatu daitezkeen aztertzea da. Hortxe kokatu dut nire gaiaren esparru teorikoa, Pikler-Lóczyko ereduan hain zuzen. Lau urte hauetan zehar eredu honen inguruan zertxobait ikasi dugun arren, gehiago sakontzea zen nire asmoa eta horretarako, nik aukeratutako gaiarekin batera lantzea erabaki nuen. PiklerLóczy pedagogian umearen jarduera autonomoa eta mugimendu askea errespetatzeaz gain, kalitatezko zaintzak eta umea eta helduaren arteko harreman pribilegiatuak dira zutabe nagusienak. Bertan zaintza uneetan komunikazioari ematen dioten garrantzia aztertu nahi izan da eta eredu hori aurrera eramaten saiatzen den Abusu Ikastolako hezitzaile batekin burutu da. Izan ere, Euskal Herriako hainbat zentrotan, Pikler Lóczy metodologia aurrera eramaten saiatzen ari dira baina Hungariako eta bertoko errealitateak desberdinak izanik ezin da eredua erabat errepikatu. Bien arteko aldeak alde, ikerketa lan honetan Abusu Ikastolako ereduaren behaketa egin da. Denetara hamar saio behatu dira pixoihalaren aldaketan zentratuz. Mota horretako behaketa egiten nuen lehenengo aldia zela kontutan hartuta ez da erraza izan. Hala ere, pozik gelditu naiz emaitzarekin eta datu esanguratsuak jaso ditudala esango nuke. Esparru teorikoan Pikler-Lóczy ereduaren ideia garrantzitsuen eta kalitatezko zaintzen inguruan aritu naiz, horrela, komunikazioak bertan duen garrantzia azpimarratzen saiatu naiz. Gainera ikerketa honi zentzu bat emateko, helburu eta hipotesi batzuk proposatzea izan da beste eginbeharretako bat, ondorioetan egiaztatzen saiatu naizenak. Esparru enpirikoan aldiz, behaketa lanak azaldu eta lagina ateratzeko eman ditudan pausuak zehaztu ditut. Bertatik
5 jasotako datu guztiak antolatzea eta jasotzea ez da batere erraza izan baina modu txukun batean adierazi ditudala esango nuke. Bertan, emaitzetan jasotako ideia garrantzitsuenak adierazi ditut eta hauek hasiera batean proposatutako hipotesiekin bat datozen edo ez azaldu dut. Hezitzaile orok ume batekin harreman bat sortzeko, nahitaez komunikazio bat egon behar duela egiaztatu dut, elkarrekintza bat, hartzaile bat eta igorle bat egon behar direla mezuarekin batera. Ume txikiez ari garenean, begiradaz, mugimenduez, keinuez edota ahosoinuez ari gara eta honako mezu hauek identifikatzen eta hauei hitzak jartzen ikasi behar da. Baina badakigu, egun, oztopo ugari eta ez jakintasun asko dagoela kalitatezko zaintzen inguruan, nire aldetik lan honekin ekarpen xumea egitera nator: Pikler-Lóczy eredua oinarri hartuta egungo errealitatearen alderaketa bat egitea. 1. Esparru teorikoa Gaur egun ume txikienen eskolatze hasiera gero eta gehiago aurreratzen ari da, egungo sistemak ez duelako bat ere errazten umeen zaintza familia giroan. Horregatik, gero eta ume gehiago dira hilabete gutxirekin ume eskoletan hasten direnak. Lehen haurtzaroko, hau da, 0-3 urte bitarteko garaia, berebiziko garrantzia duen aldia dela badakigu, garai horretan izandako esperientziek gerora, bere motrizitate garapen globalean, nortasunean, bere buruarekiko irudian zein kontzientzian eta jarreran eragina izango baitu (Wallon, 1976). Beraz, ume txikienek ume eskoletan ematen dituzten orduetan behintzat aspektu guzti horiek errespetatzea eta ahalbidetzea izango da hezitzailearen lana. Ildo horretatik joz, egun, gure geografiako haur eskola desberdinetan Emmi Pikler pediatra hungariarraren ekarpenak gero eta zabalkunde handiagoa izaten ari dira. 1.1.Emmi Pikler Pikler-Lóczy eredua kokatzeko ezinbestekoa da bere sortzaile nagusiaz mintzatzea, Emmi Pikler mediku pediatra hungariarra. 1902an Vienan jaiotako emakume honek, medikuntza ikasketak egin ostean Vienan bertan pediatria ikasketak burutu zituen, Pirquet eta Salzer irakasleekin batera. Bi profesional hauek pediatriaren jardunean umeen bizitzarengatik interesa kontutan hartzen zuten erabat. Izan ere, umeari azterketa medikuak egiterakoan, minik eman gabe eta kontu handiz egiten zituzten umeak negar egin gabe. Baina Piklerrek ez zuen ospitaleko esperientziarekin bakarrik osatu haurtzaroaz zuen ikuspegia, bere alabarekin ere praktikan jarri zituelako aipaturiko printzipio hauek. Bere alabaren erritmoa, iniziatibak, mugimendu eta jolas askea errespetatuz, baldintza egokiak eskainiz garapen harmoniatsua eskaini izan zion.
6 Behin Hungariara itzuli zenean, 10 urtez familia pediatra gisa jardun zuen, 100 familia inguru lagunduz eta umeen garapenari dagokionean aholkatuz. Lan egiteko modu honekin, konfiantza sortu zuen gurasoengan, umeek esku hartze zuzenik gabe garatzeko gaitasuna zutela ikustean, beharrezkoak ziren zaintza momentuetako interbentzio zuzenak modu pertsonalean ere egin zitezkeela erakutsi zien aldi berean Piklerrek. Eta ez soilik esku hartzeei dagokionean, beste aspektu batzuei buruz ere aholkatu egin zien, hala nola; espazioa prestatu, zaindu eta transformatzen erakutsi zien, umeak behatu eta eurekin gozatzen baita ere (Herrán, 2014). Beraz, Emmi Piklerrek hezkuntza sistema bat proposatu zuen. Sistema hau kalitatezko zaintzak eta adinaren araberako beharrizanei egokitutako espazioa eskaintzean eta batez ere, umearen mugimendu askea errespetatzean oinarritzen da. 1.2.Lóczy Institutua 1946az geroztik, II. Mundu Gerra ostean, Hungariako gobernuak Budapesteko umezurtz etxe bat zuzentzeko eskatu zion Piklerri, Lóczy kalean kokatutakoa, gerora, 1964ean Lóczy Institutua bihurtuko zena. Hasiera batean hiru helburu nagusi jartzen dizkio bere buruari: batetik, instituzio batean umeen garapen fisiko zein psikiko osasuntsurako baldintza batzuk sortzea posible dela egiaztatzea, familien parekoa; bestetik, Lóczyn bertan bere hezkuntza sistema aplikatzea, eta azkenik, behaketa zorrotz eta sistematikoak egitea umeen eta beraien egunerokotasuneko egoeren inguruan. Piklerrek instituzioko langileak ikasketa zorrotz baten bitartez formatzen dituen bitartean, Lóczyko lan taldea zabaltzen doa eta hezitzaileez gain, pedagogoak, psikologoak, erizainak, pediatrak, etab., batuko dira. Hezitzaileek umeren potentzialtasunarekiko konfiantza osoa eskuratuko dute, umeren lehen etapa honen bilakaeraren, ezaugarrien eta garapenbaldintzen ezagutza zehatzarekin batera umeei eskaintzen zaizkien kalitatezko zaintzak eta beraien jarduera autonomoaren bilakaera eredu honetan estuki lotuta daudela ikasten dute (Herrán, 2014). Izan ere, bi ardatz hauetan oinarritzen dira, hain zuzen; Lóczyko lau printzipio nagusiak, eguneroko jarduera guztietan aplikatzen direnak (David eta Appell, 2010): - Umearen jarduera autonomoa ahalbidetu eta errespetatu. - Harreman afektibo sendoa eratu. - Umeari bere buruarekiko zein ingurunearekiko kontzientzia garatzen lagundu. - Osasun-egoera fisiko ona izatea ahalbidetu, aurreko printzipioen ondorio eta oinarri.
7 Elkar ezinbestekotasun baten baitan ulertu behar dira lau printzipio hauek, batak ezin du bestea faltan izan. Hezitzaileari, umearen mugitzeko gaitasuna eta era autonomo batean jolasteko gai dela ikustean, zaintza uneetan momentuan dagokion umearekin zentratzeko aukera ematen dio. Izan ere bi esku hartze mota nagusi bereizten dira Lóczyn, batetik, esku hartze ez-zuzena; espazio eta material egokia eskaintzea eta umearen behaketa zorrotz bat egiteari dagokiona, interbentzio honetan umeak libreki jardungo du, hezitzailea esan bezala bigarren plano batean geratuz. Eta bestetik, umearen zaintza uneetan ematen den esku hartzea dago, azken esku hartze honetan, umearekin eskuhartze zuzena ematen da, harreman bat sortzeko aukera ematen dio umeari, pribilegiozko harreman afektiboa hain zuzen. Bigarren interbentzio mota honetan kokatzen da heldua eta umearen arteko harremanean ematen den komunikazioaren garrantzia. 1.3.Esku hartze zuzeneko eremua edo kalitatezko zaintza uneak Lóczyko aberastasun handienetako bat, egunerokotasunaren pedagogia egitea izango litzateke, kalitatezko zaintza uneak hain modu natural eta errespetuzkoa burutuz. Izan ere, umea eta helduaren arteko harreman pribilegiatua izateaz gain, umeari bere ongizatea eta asetasuna modu natural batean eskaintzeko unea da; higiene, garbiketa eta elikatzeko beharrizanei erantzuten zaion bitartean (David eta Appell, 2010). Umeari ematen zaizkion arreta pertsonal guztietan maneiatzean eta plazera eta interesa transmititzea ezinbestekoa da. Zaintza une hauek umearen egunerokotasuneko une zehatz batzuk dira: elikadura, bainua, pixoihalaren aldaketa, jantzi eta erantzi eta azterketa medikoak. Une hauetan umearen gaitasunak sendotzeko irizpide batzuk badaude (David eta Appell, 2010): - Umea ez da objektu gisa tratatuko, sentitu, behatu, memorizatu, eta ulertzera iristen den gizaki bat bezala baizik. - Zaintza uneetako sekuentziak modu zorrotz batean errepikatuko dira. - Ez da inongo presarik eta bortizkeriarik emango. - Ez da inongo etenaldirik egingo zaintza uneetan. Azken bi ezaugarri hauekin, pentsa genezake denbora luzea inbertitzen dela une hauetan, baina Lóczyko datuen arabera kontrakoa gertatzen da. Umea ez dela objektu gisa tratatu behar esaten denean, ez da soilik adeitasunean gelditzen, keinuen goxotasunean ere badago zer esana. Izan ere, dena modu arretatsu eta suabe batean gauzatzen da umearen partaidetza duelako.
8 Zaintza une bakoitzean umearen gorputzari kasu egin behar zaio eta ondorioz ez da inoiz hartuko besoetan eta ez da aldatokian utziko, umeak menperatzen ez duen postura batean. Umea besoetan hartu, beregana zuzenduko da hezitzailea, ezustekorik ez hartzeko. Besoetan hartzeko unean, helduak umea eutsi eta jasoko du gustura sentitzen den postura batean, umea seguru eta eroso sentitzen delarik. Umearen parte hartzea sustatzeko hiru neurri elkarlotzen dituzte David eta Appell-ek (2010). Batetik, zaintza une osoan zehar, hezitzaileak umeari begiratzen dion bitartean hitz egiten dio. Egiten duena azaltzen dio, bere erreakzioak komentatzen ditu, aukerak erakutsiz ea zer nahiago duen galdetzen dio bere ustez non egongo den hobeto eta zergatik azalduko dio, eta abar. Umea hazten doan heinean, hezitzaileak egiten duenari hitzezko komunikazioa gehitzen jarraitzen du eta umearen interesei erantzuten die. Hezitzaileek komunean hiru ezaugarri dituzte hitzezko komunikazioari dagokionez: tonu uniforme bat, leuna, ez oso fuertea eta erritmo konstantea. Bestetik, hitzezko azalpenaz gain umeak erabili beharreko tresna zein objektuaren aurkezpena egingo zaio, zertarako erabiliko den azalduko zaio, adibidez; edalontzia, koilara, arropa, manta… Hezitzaileak objektua erakustean, umearen ukitzeko lehenengo saiakerak errespetatuko ditu eta hasiera batean manipulatzera eta ondoren bere kabuz erabiltzera animatuko du. Azkenik, umearen keinuetan parte hartze eta kooperazio aktibo bat espero da kalitatezko zaintza une hauetan. Horretarako, hezitzaileak umearen nahigabeko mugimenduetatik abiatuko da eta gutxika-gutxika umea egiten ari denaren bitartez kooperazio burutzen eta aldi berean kontzientzia hartzen joango da bere jarduera ezberdinen araberako mugimenduak egokiak eta nahitaezkoak izatera iritsiko dira. Piklerrek (2013) zehaztutakoaren arabera, zaintzak elkarren segidan eman behar dira eta ordena mantendu behar dute, umeak denbora, bere burua eta bere gaitasunaren kontzientzia har dezan. Umea kalitatez zainduz gero, ederto sentitzeaz gain, bere gorputza ezagutzeko eta bizitzeko berezko gaitasuna garatuko du, plazera topatuko du bere funtzionamenduan eta konturatuko da bere azalak muga bat sortzen duela bera eta gainontzeko munduaren artean (Falk, 2013).
9 1.3.1. Pixoihalaren aldaketa Piklerrek (2013) irudiko, Lóczyn zaintza uneak kalitatekoak izateko eta helduak umearekin sortuko duen pribilegiozko harreman hori sortzeko ezinbestekoa da koreografia (Tardos, 2014) zehatz bat aurrera eramatea. Horretarako, aldagai desberdinak hartu behar dira kontutan baina koreografia beti era berean errepikatu behar da. Lehenik eta behin, testuingurua prest edukitzea ezinbestekoa da; pixoihalaren aldaketarako beharrezkoa den guztia eta espazioa bera ere adinaren arabera antolatu behar da. Espazioa eta materiala prest daudenean, umearengana gerturatuko da hezitzailea, bere izenez deitu eta eskua umearen gainean jarriko du ondoren egingo diona komentatuz. Hitzez adieraziko dio hezitzaileak pixoihala aldatu behar diola eta denbora emango dio umeak keinu batez erantzuteko eta tarte bat itxaron ostean besoetan hartuko du. Ostean, lurretik altxatzea edota aldatokira eramatea edo gonbidatzea dator. Lóczyn beti, enborretik eusten zaio umeari. Umea jasotzen denean, modu seguru batean eramango du helduak, oreka galtzeko arriskurik ez dela egongo ziurtatuz. Jolasgunetik edota umea aurkitzen den espaziotik aldatokira eramatea da hurrengo pausua, batzuek oinez egingo dute bide hori eta beste batzuek hezitzailearen besoetan. Behin aldatokian Lóczyko hezitzaileak pixoihala aldatuko diola aurreratuko dio, hurrengo pausuak zeintzuk izango diren esango dio eta honekin batera zaintza une honetan parte hartzeko aukera emango dio. Horretarako, ezinbestekoa da, koreografiaren hasieran esan bezala, umeari denbora ematea (Tardos, 2014) Falken (2009) ustez, umea bere gorputzarekin gertatzen ari denaz jabetu ahal izateko, horren kontaketa egitea ezinbestekoa da. Horrela, bere buruaren kontzientzia pertsona gisa hartzen hasiko da. Pikler-Lóczy ereduak dio, zaintza uneak kalitatezkoak izateko, umeak gozatu eta plazera sentitu behar duela. Kontutan hartu beharreko zehetasun bat hezitzaileak umeei zuzentzeko duen modua da, izan ere, pixoihalaren aldaketa zikinkeria kentzeko une bezala ikusi izan da maiz. Lóczyn hezitzaileak ez du inoiz horrela izendatuko une hau. Errealitatean gertatu dena esango dio helduak umeari: “kaka egin duzu? Oraintxe aldatuko dizut”. Tardosi (2014) egindako elkarrizketan, argi adierazten du une hauek ondo zehaztutako zainketak direla eta berebiziko garrantzia duela koreografia bat mantentzeak eta naturaltasunez hitz egitea umeari. Hezitzaileak berak komunera joaten denean badoala eta zertan doan adierazten die umeei, egunerokotasunaren adierazpen gisara
10 1.3.2. Harreman pribilegiatua eta jarduera autonomoa Harreman pribilegiatuaz hitz egiten dute maiz Lóczyren filosofiaren baitan lan egiten duten profesionalek. Autonomia garatze bidean, helduak paper garrantzitsua jokatzen du, izan ere, umeak jaiotzatik bi era ditu bere gorputza ezagutzeko; batetik, berak bere gorputzarekin egiten duena eta bestetik, gainontzekoek bere gorputzean egiten diotena (Falk, 2013). Argi dago, inportanteena, umeak bere gorputzarekin izango duen gorputz esperientzia dela baina helduaren eragina oso garrantzitsua da. Umeak kalitatezko zaintzetan segurtasun afektiboa bizi badu, gero probetxua aterako dio libreki jarduten duenean helduaren interbentziorik gabe eta munduaren aurrean interes eta plazerarekin agertuko da (Falk, 2013). Umeak, hasieran, modu desatsegin batean biziko ditu bere beharrizanak, ez du ulertuko zer sentitzen duen gosea, egarria, hotza edo beroa denean. Helduak bere keinuak ulertuz lasaitu eta asetuko du une hauetan. Horrela, helduak umeari bere beharrizanak adierazten, seinalatzen irakatsiko dio, hasieran segurtasunik gabe adierazi arren, denbora aurrera joan ahala modu landuago batean adieraziko baititu. Aldi berean, bere asetasunarekin lotutako ongizatea ere adierazten ikasiko du. Ondorioz, umeak bere segurtasun fisikoa eta emozionala zaintzen duen helduarekin erlazionatuko ditu. Falken arabera (2009) umearen zaintza fisikoaren kalitateak, elkar ulertzea eta plazera lotzen ditu. Helduaren mugimenduen kalitateak umearen tonu muskularra eta gorputzkonfiantza baldintzatuko ditu. Izan ere, zaintza aurrera eramateko teknika onak segurtasuna transmititzen dio umeari. Horregatik, umea ezin da inoiz espero ez duen mugimendu batekin ukitu behar. Begirada bilatu behar da, elkarrizketa. Umearen garapen mailara egokituta, helduak umearengandik nahigabeko edo nahita egindako mugimenduak esperoko ditu eta orduan ukituko du esku adeitsu batekin. Hezitzailearen helburuetako bat, umeak bere kabuz jantzi-eranztera iristea da. Helduarengan interes berezi bat piztu behar da umearen jarrera, garapen eta izaerarekiko (Hevesi 1980). Horregatik, umeari denbora eman behar zaio nahi duena; onartzen duen ala ez adierazteko. Kalitatezko zaintzetan parte hartzen duen umeak, parte hartzen du “nik bakarrik” egitearen jarrerarekin. Noizbehinka arreta deitzeko keinuak egingo ditu, mugimenduak, edo zerbait desberdina, helduaren arreta deitzeko, kasu batzuetan ere adarra joko dio umeak helduari. Eta kasu horietan helduak, ahal duen bezala zaintzaren ekintzara bideratu eta moztu egingo du.
11 Garrantzitsua da umeak zaintzetan ematen den koreografiaren pausu guztiengatik interesa izatea. Elkarrekintzen katea eteten bada, hezitzaileak umearen begirada bilatuz, elkarrekintza berreskuratzen saiatuko da. Hevesik (1980) dioenaren arabera, Lóczyko hezitzaileen ustez, oso inportantea da umearen aldetik ahalik eta parte hartzerako keinu gehien jasotzea, ezetz bada ere. Aldi berean, onartu egiten dutelako umeren batek eskaintzen zaion gonbitea aprobetxatu nahi ez izatea. Helduek umeei batez ere zaintza uneetan hitz egiten diete. Elkarrizketa bat mantentzen dute umeekin, horrela umeak senti dezake eguneko une batzuetan hezitzailea berarekin bakarrik dagoela, eta ez beste inorekin. Entzuten diola, hitz egiten diola, bere erantzuna itxaron eta erantzuten duela. Hezitzaileak egunero umeari, gertatzen zaizkion gauzen inguruan edota taldearen gertakizunez hitz egiteko praktika modu natural gisa hartuko du. 1.3.3. Umea eta helduaren arteko elkarrekintza zuzenak Zaintza uneetan ezinbestekoa da heldua eta umearen artean harreman pribilegiatua sortzeko elkarrekintza zuzena izatea. Hezitzaileak jarduera autonomoa kontutan izatean umearekiko duen begirada aldatu egiten du eta harremana heldua eta umearen arteko elkarrekintza horietan oinarrituko da. Ezinbestekoa da helduak umearekiko errespetua adieraztea. Izan ere, umearen jarduera autonomoa baliotan jartzeak kolaboratzaile aktibo gisa ikustera eramango du. Helduak komunikazioa sortuko du umearekin begirada, ukimena, keinuak eta hitzaren bidez, baina ez da bakarra izango, umeak ere egingo baitu. Horretarako hezitzaileak umearen seinaleak ulertu eta erantzuteaz gain, indartu eta zentzua emango die. Falkek (2009) dioenaren arabera, heldua umearengana arretatsu eta adeitsu hurbiltzea ezinbestekoa da, egingo duena eta umeari gertatuko zaiona beti komunikatuz, eta aldi berean, umearen keinu eta adierazpenak ulertzeko saiakera eginez. Umeari aukera ematen dio adina zein den axola gabe, zaintza unean esku hartzeko eta bere beharrizanak asetzeko moduan. Lóczyko hezitzaile batek autonomiaren garapenaren bidean, badaki umea pertsona bezala tratatzen duenean, hitzaren eta keinuen goxotasunen bidez egin behar duela. Horrez gain, helduak badaki umea ezin duela manipulatu eta gidatu bere nahien arabera eta bestalde, beste hezitzaileekin komuneko ekintzaren koordinazioa bermatu behar duela. Egoera honetan, Lóczyko hezitzaile eta umearen artean elkarrizketa bat sortuko da, umeak aurrerago erabili ahal izango dituen baliabide berriak erakutsiko dizkiona bere zaintza uneetan eragina izateko. Baina
12 helduak bere aldetik ere umearekin komunikatzeko baliabide gehiago ikasiko ditu, umeak jasotzen duenaren arabera komunikatzeko bere jarrerara egokituko du. Zaintza uneetan, helduak posible egiten du umearen parte hartzea animatuz eta preziatuz baina inoiz ez exijituz. Bitartean, berarekin harreman ona mantentzen duen umeak aukera aprobetxatu egiten du bere kabuz egiteko eta aurreratu egiten da autonomiarantz. Izan ere, kooperatzen duen umeak heldua laguntzen du plazer hutsez, helduaren eskaerari erantzuteko baimena ematen dio bere buruari nahiz eta noizbehinka arreta beste zerbaitetan jarri. Horrelakoetan jolastu egiten du edo helduaren arreta bilatzen du gertaera baten harira, baina Lóczyn umearen kooperazioa bilatzen duen helduak umearen arreta bereganatzen eta ekintza konpartitu horretara berriro eramaten jakin behar du. Falkek (2009) dio autonomia berez, ez dela azken helburua. Izan ere, umeak jarduera bere kabuz egitea eta beronek sortzen duen plazera ez baditu lotzen edo ez badu hori bere independentzia kontsideratzen ez du autonomia altxor gisa biziko. Umea eta helduaren arteko elkarrekintzak aldatzen doaz. Batetik, denborak aurrera egin ahala eta bestetik, umearen arabera. Trataera ez da beti berdina izango, umeak protagonismo gehiago irabaziko du eta gutxika heldua bigarren plano batean geldituko da, bere parte hartzea gutxituz umearena handitzen doan bitartean. Bigarren urtetik aurrera, kooperazioa aldatzen doa progresiboki, modu naturalean biziko du parte hartzea; pixoihalaren aldaketan adibidez, umea zutik dagoenean belaunak tolestuko ditu hankarteko garbiketa errazte aldera (Falk, 2009). 1.4.Helburuak eta hipotesiak Behaketa lan honetarako, zaintza guztietatik, pixoihalaren aldaketa aukeratu da. Baina ez da jarduera bakarra behatuko, izan ere, pixoihalaren aldaketaren ostean, amantala janztea eta ura edatea dator. Aztertutakoaren arabera, ez dago alde handiegirik hiru une horien artean komunikazioaren aldetik beraz, lagina ateratzerako orduan datuak hiru zaintza mota horietan jarri arren, pixoihalaren aldaketan jarri da interes berezia. Zaintza une orotan kalitatezko harreman bat izatea ezinbestekoa dela ulerturik lan honetan pisu gehien duen zaintzan jarri da interesa. Behaketa honetan ez da soilik zaintzaren koreografia behatuko, umea eta helduaren arteko komunikazioa ere aztertuko da. Asmo honekin, hezitzaile eta umearen arteko elkarrekintzak aztertu dira, Pikler-Lóczy eredua aurrera eramaten diren eskola batean. Budapesteko eredua ezaguna izan arren, hemen,
13 Euskal Herrian aurrera eramaten duten eskolak daude eta eredu hau aurrera eramaten saiatzen den eskola batean jarri da fokua. Behaketa honen helburu nagusia errealitatean Abusu Ikastolako hezitzaile baten eta bere gelako umeen arteko komunikazioa aztertzea da pixoihalaren aldaketa momentuan. Azterketa horretan sakontzeko eta hezitzaileak ume guztiekin aldatokian koreografia bera bete behar duenez kontutan hartuta, ondorengo helburu zehatza proposatzen dira ere: o Ume bakoitzaren araberako hezitzailearen jarrera aztertzea. o Pixoihalaren aldaketan alde biko hezitzaile eta umearen aldetik keinuak aztertzea. o Aldatokiko espazioa egokia den aztertzea. Printzipioz espero dena, hezitzaileak pixoihala aldatzen duen unea, zaindua, goxoa eta Pikler eredukoa izatea da. Horrez gain, hezitzailea aldaketa burutzen doan heinean, erabiliko dituen keinuak Pikler-Lóczy eredukoak izatea espero da: ahots goxoa, begirada zuzena, koreografia zehatza, hemen eta orain gertatzen ari denaz hitz egitea, zuzeneko komunikazioa mantentzea, umea parte hartzera gonbidatzea, helduaren gonbidapenari erantzuteko umeari denbora ematea. Pikler ereduak pixoihalaren aldaketarako koreografia bat proposatzen duenez, hezitzaileak berau aurrera eramatea espero da. Ume bakoitzaren behar eta nahietara moldatuta bada ere. Baita aldatokiak pixoihalaren aldaketa egiteko ezaugarri egokiak izatea espero da. 2. Esparru enpirikoa: Komunikazioa pixoihalaren aldaketan behatzen 2.1. Lanaren garapena Bilboko Abusu-La Peña auzoan kokaturik dagoen Abusu Ikastolan hartutako lagina da, urte bateko gelan hain zuzen. Grabaketak urtarrilean eta otsailean zehar bi astez egin dira, beraz, umeek bi urte beteak dituzte edota betetzear daude. Hamabi ume dira taldean baina grabaketa hauetan zazpi ume agertuko dira soilik. Grabaketetan ageri den hezitzailea umeen tutorea da, noizbehinka eguneko une zailenetan laguntzaile bat hurbiltzen da gelara baina hamabi umeren ardura hezitzaileak berak dauka.
14 Ume hauen gela, urte bateko beste gela batekin konektatuta dago ate batez eta normalean irekita izaten dute, umeak batetik bestera ibili ahal izateko. Laginean zazpi umeren zaintza unea behatu da hamar saiotan zehar, hau da, pixoihalaren aldaketa, ura edatea eta amantalaren janztea. Bazkal aurretik egiten den zainketa da, 11:00-11:30 artean, 11:30etan bazkaria ekartzen baitute jantokiko langileek. Denbora oso modu zehatzean kontrolatzen du helduak, bazkalordua ezin baitute atzeratu, jantokiko langileekin batera bazkariak ematen dituztelako. Kontutan izan behar da, gabon oporren itzulera dela eta ume batzuek ikastolako ohitura batzuk galdu egin dituztela etxeko giroan luze egon eta gero. Behatutako espazioa nolakoa den jakitea ezinbestekoa da azterketa egiteko eta ondorioak ulertzeko. Aldatokia gelako txoko batean aurkitzen da, kristal handi baten atzean eta bertatik gelan gertatzen ari dena ikusteko aukera dago. Erabili beharreko materiala bertan dago helduaren eskura eta umeak gainean zutik edo etzanda jartzeko koltxoi bat dago. 2.2. Lagina prestatzen Behaketaren bidezko ikerketa denez bideo grabaketa batzuk egin dira lagina jaso ahal izateko. Grabaketa hauek gurasoen zein hezitzailearen baimenari esker egin dira, EHUren eredua erabili delarik. Grabaketa egunak urtarriletik otsailera bitartean izan dira, jarraian egiten saiatu arren, umeen edota hezitzailearen gaixotasun egoerek zaildu egin dute erritmo hori eramatea. Hala ere, egun gutxiko saltoa ematen da grabaketa batetik bestera eta gutxieneko jarraikortasun bat dago laginean. Ordutegiari dagokionez, gorago aipatu den bezala, 11:00-11:30 tartean egin ziren grabaketak. Normalean, grabaketak egiterako orduan hezitzaileak, laginean jasotako zazpi umeak jarraian aldatzen zituen, eta grabaketa zati oso batean egiten zen. Beste batzuetan aldiz, etenaldiak ematen ziren lagineko ume batetik bestera, kasu horietan, grabaketa bat baino gehiago egiten zen saio bakoitzean. Grabaketak antolatzeko, ume bakoitzaren hamar saioetan zehar egindako unitateak bata bestearen ostean zatitu eta ordenatu dira, ordena kronologikoa jarraituz (ume_1, ume_2, ume_3…). Grabaketa bakoitzaren iraupena eta ume bakoitza zenbat aldiz agertzen den taula batean laburbildu da (1.go eranskina). Ume bakoitzaren zainketaren unitateak, 3-6 minutuen artean irauten du egunaren arabera. Batzuetan denbora gehiago inbertitzen dute biek une horretan, aldiz, beste batzuetan denbora faltagatik, laburragoa izaten da eta elkarrekintza gutxiagorekin burutzen da.
15 2.3. Behaketa irizpideak Egindako behaketa honek hezitzailea eta umearen arteko komunikazio egoerak aztertzea du helburu nagusia, horretarako, komunikazio keinu batzuk zehaztu dira, bai hezitzailearen aldetik zein umearen aldetik. Beraz, bi atal egongo dira behaketa bakoitzean, batetik umera (HA) eta bestetik, heldua (HE). Umeak izendatzerako orduan, Datu Basbesearen Legea dela eta, umeak zenbakiz izendatu dira; taulan Ume_1, Ume_2, Ume_3… eta jasotako datuen azalpenean zehar, lehenengo umea, bigarrena, hirugarrena. Bestalde, behatutako hiru atal batera aztertu dira: pixoihalaren aldaketa, ura edatea eta amantalaren janztean zehar komunikazio egoera. Ondoren, lagina aztertzeko erabilitako komunikazio keinuak azalduko dira. Aukeratutako behaketa irizpide hauen maiztasuna izango da aztergaia. Beraz, ondorengo taulan (Ikus 1.Taula) unitate bakoitzean zenbat aldiz agertzen den bakoitza agertzen da. Hauek dira zehaztutako komunikazio keinuak: Hezitzailearenak: Galderak egiten ditu. G Begietara begiratzen du. BB Gertatuko dena aurreratzen du. GA Aukerak eman/Proposamenak egin. AP Maitasun keinuak (muxuak, besarkadak, jolasa). MK Zuzenean hitz egiten dio. Z Ahots aldaketak egiten ditu. AA Umearenak: Hitzen bidez adierazi. H Begietara begiratzen du. BB Keinuak erabiltzen ditu. KE Bai/Ez keinuen bidez esan. BK Bai/Ez hitzen bidez esan. BH
16 2.4. Jasotako datuak Jasotako datu orokorrak ondo ikusi ahal izateko, ikus eranskinetan (2. eranskina). Hemen agertzen diren datuak, jasotako datu orokorren zati bat besterik ez da.
3. Emaitzak Jasotako datu orokorren taulan (2. Eranskina) bi emaitza mota aurkitu daitezke. Batetik, beheko ilaran ume bakoitzari lotutako saio guztietako emaitzak eta bestetik, eskumako zutabean, ume guztien saio bakoitzarena. Behaketa hauetan jasotako emaitzekin, hasieratik desberdindu diren bi partaide nabarmenduko dira, alde batetik, heldua eta bestetik, umea. Umea eta helduaren komunikazioa denez aztergai nagusia, helduaren komunikazioa eta esku hartzerako duen gaitasuna behatu da, horrela laginean informazio ugari ageri dela ikusi daiteke. Izan ere, ikusi da nola hezitzaileak ahozko komunikazioa erabiltzerakoan batez ere galderak erabiltzen dituen, hemen eta orain erreferentziari kasu handiegirik egin gabe, erabilitako galderak mota askotarikoak izan daitezke, baina momentuko ekintzan parte hartzeko gonbitea baino, beranduago gertatuko denaz galdetzen dio umeari. Jasotako emaitzetan ikus daiteke hezitzaileak egunero pixoihalaren aldaketan hitz egiten duenaren erdia gutxi gorabehera galderen bidez egiten duela, adibidez; 52 galdera egiten dizkie, 19 aldiz gertatzen ari dena aurreratu eta beste 26 aldiz proposamenen bat egiten die umeei bakar egun batean (Ikus 1.Taula). Umeek gutxitan erantzuten dituzte hezitzaileak egindako galderak.
1. Grafikoa: Hezitzailearen hiru joera nagusiak Hezitzailearen komunikatzeko gaitasuna nabarmena dela ikusi arren gertatuko dena aurreratzen duenean, ez da gertakari hurbilen inguruan hitz egiten ari, hau da; egiten ari den ekintzaren hurrengoaz ez da mintzatzen. Baizik eta, zaintza une horren ostean edo egunaren bukaeran gertatuko dena aurreratzen du. Adibidez: “Gero Monika etorriko da bazkariarekin” edota “Gaur zure aita dator bila”. Ekintzan parte hartzeko aukerei dagokionez, argi ikusi da hasiera batean, hezitzaileak parte hartzeko gonbitea egiten duela, ez aldiz aldaketak aurrera egin ahala. Gonbitea egiterako orduan, hezitzailea zehaztasun txiki batera mugatzen da, adibidez; “Zapatak kendu nahi dituzu?”. Horrela parte hartzeko aukera murriztu egiten du ekintza txiki batera. Gainera hezitzaileak umeari gonbitea egiten dionean oso denbora gutxi itxaroten du erantzuna jasotzeko. Beraz, parte hartzeko proposamenak egon arren, egokitasuna batetik, eta bestetik, denboraren eta helduaren pazientziak baldintzatu egiten dute umearen aukera. 1.go Grafikoan ikusten da zein den helduaren joera nagusia haurrarekin hitz egiten duenean, batez ere galderk egiten dizkiola. Azterturiko beste aspektu bat, helduak umeekin sortzen duen harreman afektiboa da, horretarako maitasun keinuak identifikatu dira, hala nola; muxuak, besarkadak, izenaren txikigarria, jolasa eta laztanak. Emaitzak jasotzean argi geratzen da umearen garapen mailaren araberakoa dela harreman afektiboaren aldaera. Horrela, nabaritu da, umearen hizkuntza-, garapen-, parte hartzerako garapena desberdina denean edo hobe esanda, urriagoa denean, maitasun keinuak areagotu egiten direla, adibidez; zazpigarren umeak 21 maitasun keinu jaso zituen hezitzailearen partetik eta berak aldiz, 11 aldiz erabili zuen hitza komunikatzeko (2. Grafikoa). Bertan ikusten da zein umerekin ematen diren. 0 20 40 60 80 Hezitzailearen hiru joera nagusiak Galderak Proposamenak Gertaera aurreratu
2. Grafikoa: Harremanean maitasun keinuen eragina Ahots aldaketak ere, norabide berean doaz, nahiz eta oso ume gutxirekin erabili, erabiltzen duen guztietan identifikatutako maitasun keinuren bat dago. Hezitzaileak, maitasun keinuak eta ahots aldaketak erabiltzen ditu komunikazio urria dagoenean. Umearen atalari erreparatzen badiogu konturatuko gara garapen mailaren arabera jarrera ezberdina izaten dutela. Izan ere, hizkuntza gaitasuna garatuta dutenak gai dira hezitzaileak esaten eta egiten dituenak jarraitzeko, ez beharbada parte hartzeko baina bai keinuen bidez erantzuteko. Aurrerago ikusiko diren grafikoetan oso modu zehatzean identifikatu dira umeen erantzunak hezitzaileak egiten dizkien galdera eta elkarrekintzei (3. Grafikoa). Aldiz, garapen maila txikiagoa dutenek hezitzailearen hitzei ez diete ia erantzuten, begirada da mantentzen duten bakarra. Kasu horretan, hezitzaileak gorago esan bezala maitasun keinu gehiago egiten ditu eta umeak irribarre edo barre algara batekin erantzuten du, egoeraren kontrola umeen esku dagoela ematen du baina urduritasun keinuak izaten dira maiz, algara edota barre horien seinale.
19 Hitzezko komunikazioa eta keinuak erabiltzen dituzten umeek zaintza uneetan ez dute modu zuzenean parte hartzen, hezitzaileak egindako galdera batzuei erantzuten diete. Galdera gehienen edukiak zaintza unetik kanpo kokatzen dira. Aldi berean, hitzezko komunikazioa eta keinuak erabiltzean hezitzailearen arreta deitzeko izaten da eta zaintza eremuko objektu desberdinen inguruan galdetzen dute. Adibidez; hezitzaileak pixoihalaren aldaketa egiten duen bitartean umeak apalategian dauden pixoihalen inguruan galdetzen dio: “Hau? Hau? Hau?”. Jasotako emaitzetan, oso adierazgarria da bosgarren umeak hitzezko komunikazioa zenbatetan erabiltzen duen ikustea; 67 aldiz hitzezko komunikazioa erabili zuen grabaketa guztietan zehar eta gehienetan apalategiaren inguruan ari zen. Errepikatzen den joera da, ume batek baino gehiagok egiten du baina ikusi da elkarrizketarako gaitasun gehiago duen umeak joera handiagoa duela beste batzuek baino. Galderak egiterako orduan, hezitzaileak beti erantzuten du baina inoiz ez die galdetzeko aukerarik ematen umeei, hau da; bakoitzaren pixoihala non dagoen esatetik aparte, ez dago inongo joerarik behin eta berriro umeari galdetzeko non dagoen objektu bakoitza. Azpimarratu daitekeen beste datu bat umeek bere senitartekoez galdetzen duten uneak dira, joera handia dago umeengan. Jasotako datuetan ikusi da ume batzuek hitzezko komunikazioa askotan erabili dutela baina grabaketak ikusi ahala erraz ikusten da zergatik den; senitartekoen izenak behin eta berriz errepikatzen dituzte, non dauden jakin nahian. Adibiderik garbiena, lehenengo umeak hitzaren erabilpena 167 aldiz egin izana da, gainera, kasu honetan behin eta berriro senideengatik galdetzen zuen (Ikus 1. Taula). Hezitzaileak galdetutako guztietan erantzun beharrean noizbehinka bakarrik erantzuten zion.
20 Grafikoa) umeak eta helduak begirada zenbatetan mantentzen duten zehazten da, bertan bi partaideen arteko ezberdintasunak ikusi daitezke. Garapen maila txikiagoa dutenek aldiz, begirada erabiltzen dute batez ere, noizbehinka keinuren bat gehitzen zaion bitartean. Baiezko eta ezezko adierazpenei dagokionez, umeek erantzuteko gehien bat hizkuntza bidezkoa erabiltzen dute, buruarekin egiten duten keinua normalean hitzezkoarekin batera doa, beheko grafikoan (5. Grafikoa) keinu edo hitzaren bidez baiezko eta ezezkoak zenbatetan esan dituzten adierazi da. Eta baiezkoa edo ezezkoa beste keinuren batekin egiten dutenak, denak hitzen bidezko komunikazioa erabiltzen ez duten umeak dira.
5. Grafikoa: Bai/Ez keinu eta hitzen bidez Azkenik, heldua eta umearen komunikazio keinuak identifikatzean, hitzezko edota keinuen bidezko komunikazioaz gain, kooperazioaz ere hitz egitea ezinbestekoa da. Hezitzaileak hasieran parte hartzeko gonbitea ez du luzatzen eta eragin zuzena du umearen jarrera pasiboa ikustean. Kasu batzuetan, zutik egoteko gai den umea zuzenean etzan egiten da besoak buruaren atzean jarriz. Beste batzuek zuzenean postura horretara jotzen dute, nahiz eta hezitzaileak zutik egiteko gonbitea egin. Laburbilduz, helduak ume bakoitzarekin era batera edo bestera komunikatzen dela ikusi da, hitza, begirada edota keinuak erabiliz. Hala ere, hezitzaileak umeen hitzezko komunikazioa urria izan arren galdera ugari egiten ditu, jakinda jasoko dituen erantzunak gehienetan berak emango dituela. Gertatzen ari dena eta ondoren etorriko denaren inguruko aurrerapena ez du egiten, baizik eta etorkizun urrun batean gertatuko dena kontatzen die. Horrez gain, umeei parte hartzeko gonbitea egiten die baina erantzuna berehala ez datorrela ikusirik berak aurrera ekiten dio zaintza uneari. Gainera, harreman afektiboa maitasun keinuekin nahasten du, umearekin sortu behar duen harreman pribilegiatua lortzeko afektu keinu hauek erabiliz. Umeak aldiz, hizkuntza garapenaren arabera jarraitzen dute gertatzen ari dena baina ez dago parte hartze 0 20 40 60 Ume_1 Ume_2 Ume_3 Ume_4 Ume_5 Ume_6 Ume_7 Bai/Ez Keinu eta hitzen bidez B/E Keinuak B/E Hitzak
21 zuzenik mugimenduei dagokionean. Helduaren arreta bereganatzeko, hitzezko komunikazioa eta keinuak erabiltzen dituzte maiz baina zaintza unearekin harreman zuzenik ez duten gertakariei buruz izaten da. 4. Ondorioak Gradu Amaierako Lan honetan, Pikler-Lóczy eredua jarraituz, Abusu Ikastolan behatutako hezitzailearen zaintzan jarduerak aztertu dira. Budapesteko ereduak hemen duen eragina aztertu denez, topatu diren zailtasunak eta erraztasunak identifikatu ahal izan dira. Lortutako emaitzen arabera, hasiera batean proposatutako hipotesiak betetzeko zailtasun ugari daudela. Proposatutako hipotesietako bat, hezitzaileak pixoihala aldatzen duen unea, une zaindua, goxoa eta Pikler eredua jarraitzen duela zen. Argi eta garbi ikusi dugu, hezitzaileak bere erara, zaintza unea ahalik eta atseginen egiten saiatzen dela. Hala ere, ez da unerik zaindu eta goxoena izaten, hezitzaileak pixoihalaren aldaketa egiten duenean umeekin, ez baitu hauen autonomia errespetatzen edo ez die azaltzen gertatuko dena. Hezitzailea pixoihalaren aldaketa burutzen doan heinean erabiliko dituen keinuak aipatu dira lanaren hasieran. Batetik, hezitzailearen partetik ahots goxoa erabiltzea espero zen, baina kasu honetan ez da halakorik gertatu. Hezitzaileak ez du ahots zakarra erabiltzen ezta, baina ez die Lóczyko hezitzaileek bezala hitz egiten, ahots uniformea, lasaia eta atsegina erabiliz. Horren ordez, maitasun keinuak erabiltzen ditu umearengana hurbiltzeko eta harremana estutzeko. Jasotako emaitzetan ikusi ahal izan dugun bezala, hizkuntza-garapen urriena daukanarekin erabiltzen ditu maitasun keinu eta ahots aldaketa gehien. Ume bakoitzarekin komunikazio zuzen eta harreman zuzen bat sortzeko ezintasunaren baitan kokatzen dira halako adierazpenak. Behin eta berriro azpimarratu da Pikler-Lóczy ereduaren arabera hezitzaileak ume bakoitzarekin zaintza unean zehar begirada mantentzearen beharra, umearekin kontaktua bilatzeko modu bat dela. Abusuko hezitzaile honengatik ere, berdina espero zen. Hein handi batean begirada mantentzen du umeekin, baina beti ekintza baten hasieran edota umearen arreta deitzeko. Ez du une oro mantentzen begirada umearekin, eta kasu askotan, hori arrazoia izan daiteke umeak zaintza unearen arreta galtzeko eta beste zerbaitetan hasteko, adibidez; apalategiko izenak esateko.
22 Hurrengo hipotesia, hezitzaileak umearekin harremana eta elkarrekintza sortzen dituenean hemen eta orain gertatzen ari denaz hitz egitea espero izatea da. Falkek dioenari jarraituz (2009), elkarrizketa bat sortzea ezinbestekoa da kalitatezko zaintza une batean, helduak umearekin harreman bat sortzeko pausu bezala ulertu bait daiteke. Baina horrez gain, gertatuko denaren berri ematen zaio umeari eta helduak ekintza horren kooperatzen duen laguntzaile bezala hartuko du umea. Bi kideren arteko ekintzan, kolaboratzaile izatetik partaide izatera igarotzeko, umeak esan nahi zaiona ulertu behar du. Beraz, hezitzaileak hemen eta orain zentratu beharrean beranduago gertatzen ari denaz hitz egiten badio umeari, ikerketa honetan jaso den bezala, zaila izango da zaintza une horretan gertatzen ari denaz jabetzea eta bere buruaren kontzientzia hartzea. Kontaketa lana ez da soilik umeari edozertaz hitz egitea, zentzu bat eman behar zaio esaten zaionari. Helduak interes berezi bat izan behar du umearengan, bere parte hartzean, bere jarreran eta garapenean, azken finean, izaeran. Kasu honetan, hezitzaileak sortzen duen elkarrizketan ez da interes berezirik jartzen pixoihalaren aldaketan, baizik eta aurrerago gertatuko gertaeretan zentratzen da heldua. Umeak hezitzailearekin duen harremanaren bitartez, bere gorputzarekin gertatzen ari denari berehalako irudikapena burutzeko gai izango dela espero da. Umeak jasoko dituen elkarrekintzak, zuzenak eta kalitatezkoak izanik helduarekin pribilegiozko harremana sortuko duela espero da, baina kasu honetan ez da horrela gertatu. Horren adibide garbiena, umeek behin eta berriro senideen inguruan galdetzen dutenean, edota eskuarekin eta hitza erabiliz espazioan dauden gauzak izendatzen dituztenean da. Izan ere, umeek zainketa unetik arreta beste nonbaiten kokatzen dutenean eta helduaren arreta ere bertara bideratzen dutenean haria galdu dutelako izan daiteke. Baina kasu hauetan, modu konstantean ematen da haria galtzearena, umeek keinuren bat edota hitza erabiltzen duten bakoitzean pixoihalarekin harreman gutxi duelako. Emaitzen arabera, ondoriozta daiteke hezitzaileak ez duela zuzeneko komunikaziorik bilatzen umeekin, nolabaiteko azaleko komunikazio bat ematen da baina ez da inongo momentutan umearekin pribilegiozko harreman bat sortzeko asmoarekin ematen. Beraz, zuzeneko komunikazioa mantentzea espero izan arren, ez da bete bere osotasunean. Hezitzaileak umeak abisatu egiten ditu aldaketa unea iristen denean, zuzeneko komunikazioa mantentzen du umeari hitz egiten diolako baina ez du egoeraren kontakizun bat egiten. Hau da, galderaz josi egiten du umea jakinik erantzunik ez duela jasoko ez bada baieztatzeko galdera.
23 Helduak saiakera egiten du harremana sortzeko ume bakoitzarekin, eta horretarako, denbora gutxi barru gertatuko denaz hitz egiten die, arreta mantendu nahian. Arazoa da, kontatzen duen hori nahiko urrun dagoela momentu horretatik eta umea nahastu besterik ez duela egiten. Hezitzaileak hitzezko komunikazioa erabiltzen duenean ez badio umeari erreferentzia zuzenik egiten gertatzen ari denaz umeak oso zail izango du koreografia jarraitzea. Behin eta berriro aipatu da, ezinbestekoa dela kontakizun bat egitea, umeari momentu horretan gertatzen ari dena, gertatuko dena eta bere jarreraren inguruko iruzkinak egitea. Umearen parte hartzea eskertu behar zaio eta emaitza hauetan umeren batek parte hartzen baldin badu mugimendu edota keinu baten bidez hezitzaileak ez dio inongo erreferentziarik egiten umearen erantzun horri. Maiz aipatu izan da lan honetan zehar, hezitzaileak denbora eman behar diola umeari adierazteko, eta helduak berak ere umearen keinuak interpretatzen ikasi behar duela. Azken finean, umeak parte hartzen duenean kooperatzen duen ume batean bihurtzen da eta heldua laguntzen du plazer hutsez. Haurra parte hartzera gonbidatzen duela ikusi dugu Pikler-Lóczy ereduan eta Abusukoan ere berdina espero genuen. Baina jasotako emaitzen arabera, ume gehienek jarrera pasiboa hartzen dute eta subjektu pasibo bilakatzen dira denbora eskasagatik, hezitzailearen errutinagatik eta parte hartzeko ohitura faltagatik. Beraz, egoera honetan zaila da heldua eta umearen arteko elkarrekintza zuzen eta aktibo bat sortzea, umeak bere gorputza jarrera pasiboan indartzen den bitartean hezitzaileak aurrera daraman koreografia ez duelako inongo arretarik jartzen. Hala ere, denboraren kudeaketa ez da soilik hezitzailearen ardura, beregain dauden ume guztien higiene momentuak kudeatzea ez baita erraza. Gogoratu behar da heldu honek berak bakarrik hamabi ume dituela bere ardurapean, laguntzaile bat eguneko momentu batzuetan agertzen dela baina hezitzailea da umeekin harreman zuzena duena. Beraz, Lóczyko errealitatearekin alderatuz, ia ezinezkoa izan daiteke hezitzaile honek ume bakoitzarekin harreman pribilegiatu bat sortzeko aukera izatea eguneko orduak zenbat diren kalkulatuz gero. Egia da zainketa une hauen iraupena ikusita hezitzaileak saiakera egiten duela elkarrekintza sortzeko umeekin, alderantziz ere gertatzen da inoiz umeen partetik, izan ere umeek ez dute denborarik helduarekin elkarrekintza sortzeko. Behatu ahal izan dugun bezala, hezitzaileak hasieran parte hartzeko gonbitea egiten du eta denbora labur batez itxaroten egon ostean berriro ekiten dio egin beharrekoari umeari erreparatu gabe.
24 Espero ziren keinuez gain, hezitzaileak Pikler-Lóczy ereduak zehaztutako koreografia aurrera eramatea espero zen baina ez da halakorik gertatu. Saiatzen da umeekin errutina bat mantentzen eta aurrera eramaten baina ez da inongo momentutan haurraren autonomia garatzen duen koreografia bat. Gainera, egunaren arabera proposamen gehiago edo gutxiago egiten dizkie umeei eta ez du oreka bat mantentzen. Horrez gain, kontakizuna ere nahi duenean egiten du hezitzaileak, ez baitie egunero eta modu berean kontakizun zehatz bat egiten. Hezitzailea ume bakoitzaren behar eta nahietara egokituko zela espero zen baina ume bakoitzaren ezaugarri eta berezitasunetan oinarritu beharrean kontrakoa egiten du. Haur bakoitzaren ezaugarriak indartzeko erabili beharrean, bere arreta beste zerbaitetara bideratzen du zaintza unean zehar. Adibidez, hitz egiteko gaitasuna duen umearekin pixoihalaren aldaketaz edota zelan sentitzen den galdetu beharrean testuinguru horretatik kanpo dagoen zerbaiten inguruan galdetzen dio, senideen inguruan, adibidez. Behaketetan ikusi ahal izan denez hezitzaileak testuingurua prest dauka, beharrezko materialarekin. Baina lanaren hasieran zehaztutako azken hipotesia kontutan hartzen badugu, hau da; zaintza une hau burutzeko baliabide egokiak dituen, dela inondik betetzen ikusiko dugu. Izan ere, koltxoneta edo zoru bigunegi baten gainean egiten dute higiene momentu hori eta ume batzuen kasuan desoreka sentitzera iristen dira ezin direlako zutik mantendu. Umea aldatokian dagoela hezitzaileak etzan egiten du, sortzen dion desorekaren ondorioz ezin da bere kabuz zutik egon eta horrek jarrera pasibo batera eramaten du umea. Azken finean, bere mugimendu librea eta autonomia mugatu egiten ditu. Lanaren hasieran aipatzen diren hipotesi gehienak bete ez direla esan daiteke baina hezitzaileak umearekin elkarrekintza sortzeko ahalegina egiten duela ukaezina da. Agian, umearengana zuzentzeko moduak akatsak izango ditu, egoerak sortu dezakeen estresak eragina izango du edota espazio egokia ez izateak ere zeresana izango du. Hala ere, Pikler-Lóczy eredutik urrun dagoela onartu beharra dago, hezitzaileak umearekin konpartitu beharreko uneak gaizki interpretatu direla esan daiteke eta zainketa uneei duten garrantzia kendu zaiela. Amaitzeko, Gradu Amaierako Lan honen gaia zehazten hasi nintzenean, oso argi neukan umea eta hezitzailearen arteko komunikazioa eta harremana izango zirela nire oinarriak, horrela zein testuingurutan aztertu nahi nituenean orain arte gutxi ezagututako Pikler-Lóczy eredu batean egin nahi nuela erabaki nuen. Eredu honek gradu honetan zehar izan duen presentzia urria zela jakin arren lehen haurtzaroan jarri nahi nuen arreta. Lehen haurtzaroak gure
25 etorkizunean duen garrantziaz ohartzeko balio izan dit lan honek, hemen ulertu baitut zenbaterainoko garrantzia duen ume bati garapen harmoniko eta orekatu bat eskaintzea eta zein den benetan kalitatezko zaintza baten oinarria. Prozesua ez da batere erraza izan, hasiera batean behatzeko aukeratutako eredua Pikler-Lóczy eredutik hurbilago zegoela pentsatzen nuelako. Baina grabaketak egiten hasi eta berehala ikusi nuen gero eta urrunago zegoela aztertuko nuen eredutik. Hala ere baliagarria izan zait, eredu honen aspektu txikienak aztertzeko eta ezinbestekotasun hori ulertzeko. Gainera, hezitzailearen rola esku hartze zuzeneko eremuan nolakoa izan behar den ulertu dut. Hizkuntzak, keinuek, jarrerak, behatzeak, espazioak eta denborak duten eragina ikusirik pixoihalaren aldaketan detaile txiki bakoitzari bere lekua eman behar zaiola ikasi dut. Behatutako ereduari buruz nabaritu izan dut bai hezitzailearen partetik zein umeen partetik, ni bertan grabatzen egoteak egonezin puntu bat sortu ziela eta horrek eragina izan zuela pixoihalaren aldaketan. Gai honek beti arreta berezia sortu izan dit nire ikasketa prozesu osoan zehar. Izan ere, gure lana, hezitzaileona, aurrera eramaterako orduan helduak umearekiko duen ikuspegiak eta beregana zuzentzeko erak garrantzia izugarria duela uste dut. |
addi-6cafcb74cf13 | https://addi.ehu.es/handle/10810/20104 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2017-01-09 | science | Zorriqueta Bote, Olatz | eu | Sozializazioaren hastapenak lehenengo haurtzaroan: 1-2 urteko haurren arteko harremanen behaketa jolas librean | Sarrera Oso ohikoa da bi haur txiki batera egotean, haurrek elkarri begiratzea, ukitzea edota elkarrekin jolastea. Tankerako jarrerak behatzean, zer datorkigu burura edo zeri gogorarazten digu egoera horrek? Nahiz eta gizabanakoak mundu fisikoarekin dituen harremanak ez izan animalienak bezain sinpleak eta berehalakoak (Wallon, 1980), aipatzekoa da horrelako jarrerek primateen portaera gogorarazten dutela sarritan. “Izatez, egun ikerketa asko dago ume txiki eta primateen portaera elkartzen duena, eta primateen espezie gehienak, gizakia barne, sozialki antolatutako taldeetan bizitzeagatik dira bereiziak” (Urkijo, 2015). Gizarte-inguruneak, inguru naturalak baino garrantzi handiagoa hartzen du eta haurrarengan eragiteko nahitaezko baliabide bihurtzen da (Wallon, 1980). Hala eta guztiz ere, haurra heldugabea denean ez du inguruan eragiteko gaitasunik, ibiltzen eta gauzak oratzen ikasten duen arte, ondorioz, autonomoagoa bilakatzen den arte ingurukoen dependentzia dauka bere premia eta desioak asetzeko. Halabeharrez, umearen bizitza gizarte-harremanen bidez zabaltzen da eta, ondorioz, animalia gehienen kasuan gertatzen ez den bezala, gizarte-harremanek mundu fisikoarekiko harremanek baino askoz garrantzi handiagoa hartzen dute (Wallon, 1985). Gizarte garapena bi tankeratako faktorek baldintzatzen dute: fisiologikoak eta gizakizkoak (Wallon, 1979). Pertsonek gorputz-ezaugarri, ezaugarri intelektual eta ezaugarri afektibo ezberdinak dituzten bezala, gizarte-arloan eta sozializazio-prozesuan ere, pertsona bakoitzak bere ezaugarri bereziak ditu. Alde batetik, gizaki bakoitzak fisikoki izaera berezia dauka. Bestetik, aldagai sozialek ere eragina daukate norbanakoaren izaeran, pertsona bakoitza kultura-, ekonomia- eta familia-ingurune jakin batean garatzen delako. Guzti horrek pertsona bakoitza ezberdina izatea eragiten du, baina ez dugu ahaztu behar bi faktoreen arteko elkarrekintza eta elkarreragina. Beraz, gizakia izaki soziala dela esan dezakegu, baina izaki soziala izatea zerk baldintzatzen du gehien, aldagai fisikoek ala sozialek? Galdera horri erantzuteko, adibidetzat beste gizakien laguntzarik gabe oihanean hezitako haurrak hartu ahal ditugu. Ume basati horien urritasun nabarmenena, gizakiaren eta sozializazioaren berariazko ezaugarria den hizkuntzaren falta zen. Hitz egin beharrean, inguruko animalien bezalako oihuak egiten zituzten, baina hitz egiteko gaitasun ezaren arrazoia ez zen genetikoa. Bakardadean haztea eta beste gizaki bat hitz egiten inoiz ez entzuteak eragin zuen mintzaira falta. Adibide
honek argi erakusten duenez, gizakia izaki soziala da eta, bere gaitasunak eta ahalmenak garatzeko, beste gizakiak behar ditu (Nik Truffaut, 1969).
Beraz, gizarte-garapen egokia sustatzeko, umeek bere inguruko pertsona garrantzitsuenekin kalitatezko harremanak izan ditzaten bultzatu behar da; baina zer egin daiteke hori lortzeko? Haurrenganako harreman eta zaintza pribilegiatuak bultzatzen dituen pedagogia bat Pikler-Lóczy da, hain zuzen ere, 0-3 adin tartea aintzat hartzen duen pedagogia bakarra. Eredu honetan ardatz nagusienak kalitatezko zaintzak eskaintzea eta haurren jarduera autonomoa errespetatzea dira (Herrán, 2014). Izan ere, bi ardatz horietan oinarritzen dira Lóczyko lau printzipio nagusiak (David eta Appell, 2010). Herránek 2014) honela laburbiltzen ditu:
1. Umetxoaren eta ume txikiaren jarduera autonomo proaktiboa oso baliotsua da. 2. Helduaren eta umearen arteko harremanen egonkortasunak eta, batez ere, ume bakoitzak beraz arduratuko den helduarekin duen lehentasunezko harremanak oinarri emozional sendoa eskaintzen diote. 3. Garapen-mailaren arabera, umeak etengabeko laguntza behar du, bere buruarekiko eta inguruarekiko kontzientzia —pixkanaka-pixkanaka— hartzen joan dadin. 4. Aipaturiko printzipioak ezartzearen ondorioz, umeak osasun-egoera fisiko ona izaten du eta, aldi berean, horren jatorria ere badela jo daiteke.
Graduan emandako lau urteetan zehar, Pikler-Lóczy pedagogiaren eta lehenengo haurtzaroaren inguruan izan dudan interesa dela eta erabaki dut adin tarte eta hezkuntza eredu horretan oinarritutako ikerketa lan bat aurrera eramatea; aintzat hartuz graduan lehenengo haurtzaroaren inguruan eskaini dizkiguten baliabide urriak.
1. Esparru teorikoa eta kontzeptuala: kontaktu sozialak jolas librean Haurrek jolasteko beharra daukate eta beraien ingurua behatzeko duten interesa nekaezina da. Umetxoak plazerra sentitzen du ukitzen, sentitzen, lauskitzen, objektuak hartu eta jausten uzten. (Kálló eta Balog, 2013). Haur txikiek inguruko objektu zein jostailuak arakatzeko eta horiekin jolasteko berezko gaitasuna dute, ondorioz, umetxo bat jolas ezberdinez hornitutako gela batean egonez gero, betiere distantzia egoki batera eta ondo aurkeztuak, jolasten jarriko da. Baina, zer gertatzen da gela batean haur bat baino gehiago elkarrekin dagoenean? Noiztik hasten dira haurrak elkarrekin jolasten? Adinaren arabera euren arteko erreakzioak bereizten doaz? 1.1. Sozializazio prozesuaren lehenengo urratsak Haurra bizi den gizartearen partaide aktibo eta sortzaile izatera bideratzen du sozializazio prozesuak, baina noiz esan dezakegu prozesu hori hasten dela? Autore ezberdinek kontrako iritziak dituzte galdera horren inguruan. Alde batetik, Piagetek, haurra 6-7 urterekin sozializatzen hasten dela baieztatzen du, eta adin horretara heldu baino lehen, haurra egoera pasibo batean bizi dela, non harremanek erresonantzia psikiko urria duten. Bestetik, Wallonek (1980) hurrengo hau dio sozializazioaren inguruan: No digo, aunque lo crea, que haya una psicología del niño desde el período fetal, pero ya en ese momento encontramos un tipo de relaciones que va a prolongarse más allá del nacimiento, lo que llamaré la simbiosis entre el niño y su madre.(Wallon, 1980, 185 or.)
Azken horrekin ikusten dugu nola Wallonek (1980), Piagetek ez bezala, baieztatzen duen haurraren sozializazio prozesua fetu egoeran bertan hasten dela. Haurra amaren umetokian dagoenean, amarengandik lortzen ditu elikagaiak eta garapen somatikorako behar dituen hormonak. Umea jaio bezain laster, oraindik ez da gai bere premia eta desioak (elikatzea, posturaz aldatzea..) autonomoki asetzeko, ondorioz, bere ingurukoen dependentzia izaten jarraitzen du. Jaioberriaren lehenengo etapa horretan, lehenengo hiru hilabeteak, haren erreakzio guztiak bere amarengandik beharrezkoak dituen premiak lortzean oinarritzen dira eta, halabeharrez, une horretako gaitasun psikiko guztiak norabide horretara bideratuko ditu (Wallon, 1980). Izan ere, haurrarentzat erabilgarriak diren lehenengo keinuak ez dira inguruan dauzkan objektuak lortzeko keinuak izango, baizik eta bere inguruko pertsonei zuzenduak;
1.1.1. Lehen mailako sozializazioa Lehen mailako sozializazioa familiaren baitan garatzen da. Bertan, haurrak zenbait ohitura eta arau integratzen ditu eta aldi berean, lehenengo sozializazio horren bidez, haurra bizitzan zehar aurkituko dituen komunitateetan – eskola, adibidez - lekua hartzeko prestatzen hasten da. Hori dela eta, esan dezakegu lehen sozializazio hau garrantzitsuena dela norbanakoarentzat, hurrengo sozializazio mailetarako oinarria izango delako.
Hasiera batean, familia mailan, umeak integratzen dituen arau eta ohiturak, haurrarekin lotura afektiboa duten helduek jarraitzen dituzten berdinak dira. Beraz, arauen lehenengo integratze hori emozionalki motibatutako identifikazioan oinarritzen da (Tardos eta Vasseur-Paumelle, 1991). Lehenengo sozializazioa, beraz, karga emozional handiko egoeretan ematen da arrazoi ugari daude pentsatzeko, familia-kideenganako atxikimendu emozionalik gabe, ikaste prozesua oso zaila, edo ezinezkoa, izango litzatekela. Haurra, sozializazio horretan partehartzen dutenekin emozionalki identifikatzen da eta horri esker, pixkanaka-pixkanaka bere buruarekin identifikatzeko eta baita identitate onargarri eta koherente bat bereganatzeko gai bihurtzen da (Berger eta Luckmann, 1983). Gogoan izan behar dugu testuinguru horretan haurrak bere inguruan ikusten duena imitatzen duela, nahiz eta berak ere inguru horretan eragina duen. Sozializazio hori, beraz, elkarrekiko interakzioetan oinarritzen da eta mugak partaideen artean negoziatzen dira. Gurasoek zerbait egin, eskatu edo proposatzen diotenean haurrari, igurikapena bete ezean, gurasoek porrot propio bezala hartzen dute. Hala ere, ezinbestekoa da jakitea haurrak segituan ez obeditzea ez dela porrotaren seinale, baizik eta elkartrukerako baldintzak ez direla bete, esate baterako denbora gutxi izan duela egin behar duena ulertu eta prozesatzeko. Elkartrukea sozializazioaren parte integratzailea da, izan ere, talde guztietako partaideek elkarri eragin eta onartzen diote. Hori dela eta, familia elkartrukerako eta negoziaziorako eremu pribilegiatua izan beharko luke, haurrak etxeko arauak negoziatzeko eta eztabaidatzeko aukera izanez, haurrak erabakietan eragina duela sentitzeko helburuarekin (Tardos eta Vasseur-Paumelle, 1991). Badakigu noiz hasten den lehenengo sozializazioa, baina ba al dauka bukaerarik ala bizitza osoan zehar jarraitzen du? Lehen mailako sozializazioa bukatzen da bestea orokortuaren kontzeptua gizabanakoaren kontzientzian finkatzen denean. Momentu horretatik aurrera, haurra gizarte partaide bihurtzera pasatzen da; hala ere, sozializazio prozesua ez denez inoiz guztiz osatzen, amaierarik ez duela esan dezakegu. Hori dela eta, halabeharrezkoa da aztertzea ea nola gauzatzen diren hurrengo sozializazio mailak haurraren bizitzan zehar, batik bat, bigarren mailako sozializazioa (Berger eta Luckman, 1983).
1.1.2. Bigarren mailako sozializazioa Eskola, instituzio, zein beste talde sozialetan parte hartzen hasten denean, haurrak bigarren mailako sozializazioari hasiera ematen dio. Maila horretan, arauen onarpena ez da harreman afektibo pertsonaletan oinarritzen, eta era berean, arauak askoz zorrotzagoak bihurtzen dira, ez direlako lehenengo mailako sozializazioan bezain indibidualizatuak. Haurrak etxean bizitako esperientziaz baliatuz, non arau eta mugak eztabaidatuak eta negoziatuak izan diren, arau kolektiboak onartzeko gaitasun handiagoa izan ohi du. Hori dela, eta argi dago oso garrantzitsua dela familiaren baitan, partaideek haurrari aukera ematea arauak eztabaidatzeko, modu horretan, bigarren sozializaziorako prestatuago egongo da. Hala ere, hasieran, haurrei zaila egiten zaie arau kolektiboak ulertzea (Tardos eta Vasseur-Paumelle, 1991). Egun haurrak gero eta gazteago eskolatzen dituztenez, haurrak eskolan bigarren sozializazioari ekiten diote oraindik lehenengo mailako sozializazioarekin bukatu ez dutenean. Ondorioz, eskola sasi-masiko sozializazioan agente garrantzitsua bihurtzen da, non familiaren zeregin asko orain eskolako hezitzaileari dagozkion.
1.2. Haur txikien arteko kontaktu sozialen inguruko ikerketak Haur txikien sozializazio prozesua aztertzen duten luzerako zenbait ikerketa aurkitzen ditugu gaur egun; hala nola, Bühler (1927), Sandler (1950) eta Lichtenbergerrek (1956) jaioberri eta haur txikien arteko kontaktu sozialak aztertu zituzten. Bestetik, Provence eta Lipton (1962) eta Meierhofer eta Kellerrek (1966) instituzio suitzar eta amerikarretan hezitako haurrekin izandako esperientziak xeheki deskribatu zituzten. Haurren sozializazioaren inguruan dauden ikerketa gehienak hain egoera zehatzetan egin direnez, lortutako emaitzak egoera zehatz horretarako baino ez dira erabilgarriak. Nahiz eta interes praktiko zein teorikoa egon gai honen inguruan, elkarrekin hezitako haurtxoen arteko harremanak gutxitan izan dira ikerketen helburu. Maria Vinczek (1971) aipatzen du horren arrazoia ikerketa horiek dakartzaten zailtasun metodologikoak izan daitezkela. Ondorioz, zenbait baldintza deskribatu zituen horrelako ikerketa bat egiterako orduan kontuan hartzeko (Vincze, 1971): 1. Haurrek garapen emozional egokia izan behar dute, horretarako, ezinbestekoa da haur txikiek hezitzailearekin harreman estua eta maitekorra izatea. Haurrak ez dira euren
parekoekin erlazionatuko hezitzailearekiko duten harremanak ez badie segurtasuna bermatzen. Azken hori frogatzen duen adibide argi bat Lipton eta Provencek (1962) instituzio amerikar batetan deskribatutako egoera da, non hezitzaileen jarrera haurrekiko hotza eta urruna zen. Egoera horretan, haurrek ez zutenez harreman esturik helduekin, haurren arteko kontaktu sozialak oso urriak ziren ere bai. 2. Haurrak momentu oro sehaskatan pasatzen badute eta barroteetatik soilik ikusten badute elkar, zaila da euren artean harremanak egotea. Hori dela eta, haurrak esnatuta dauden uneetan parke edo gela handietan egon beharko lukete, elkarrekin jolasteko aukera izanik. 3. Luzetarako ikerketak gauzatu ahal izateko, taldearen egitura mantendu behar da; nahiz eta lekuz aldatu, taldea berdina izaten jarraitu behar du. 4. Parekoen arteko erlazioak aztertzeko, eta ez hezitzailearekiko harremanak aztertzeko, ezinbestekoa da hezitzaileak distantzia mantentzea haurrekiko. Hala nola, jolas librean hezitzaileak ez ditu haurrak gidatu behar, ezta gatazkaren bat suertatzen denean ere ez; haurrei laga behar zaie haien kabuz gatazkari irtenbidea ematen hezitzailearen esku-hartze zuzenik gabe, ahal izanez gero.
1.3. Jolasa sozializazio tresna gisa “Un ser humano juega solamente cuando es un ser humano en el pleno sentido de la palabra y es plenamente un ser humano cuando juega” (Schiller, 1795) Jolasa era espontaneoan hasten da haurra jaio eta gutxira, izan ere, autore batzuek baieztatzen dute jolasa haurra jaioberriaren erreflexu primariotatik askatzen denean hasten dela. Orokorrean, gehienak ados daude hurrengo ideiarekin: jolasaren garapen egokia zenbait faktoreren menpe dago, hain zuzen ere, helduaren estimulu eta onartze jarraiaren, jolas eta material egokiaren eta behar beste espazio izatearen menpe (Pugmire- Stoy, M. C., 1996). Tardósen (2014) ustez, jolasak funtzio ugari betetzen ditu haur txikien bizitzan eta haurrek mundua ezagutzeko duten oso tresna garrantzitsua da. Jolasak norbanakoaren ezagutzak eta esperientziak aberasten ditu, objektuen propietateak ezagutuz, irudimena
garatuz, helduen jarduerak imitatuz, barruko tentsioak gaindituz… Baina jolasa aberasgarri suertatzeko, halabeharrezko baldintza batzuk bete beharko lituzke: 1. Segurtasuna: Haurrak jolasean erabat murgiltzeko, ezinbestekoa da seguru sentitzea eta horretan, hezitzaileak paper garrantzitsua betetzen du. Umeen segurtasun fisikoa eta osasuna bermatzeko, hezitzaileak momentu oro behatu behar ditu; gainera, haurrek jakin behar dute hezitzailea bertan dagoela beraien burua babesteko eta zaintzeko. 2. Askatasunez mugitzeko aukera: Jolasteko espazioa zeharo baldintzatuta dago gelaren tamaina, ume kopuru eta altzairuen antolamenduarekin, hala ere, gomendatzen da oraindik lekualdatzen ez den haur bakoitzeko metro karratu bat egotea, askatasuna izan dezaten mugitzeko ingurukoak oztopatu gabe. Haurrak esna daudenean, jolasteko espazio batetan egon beharko lukete eta ez ohean; horrela izanda, mugitzeko aukera murrizten zaielako. Espazioa ahalik eta hobekien aprobetxatzeko, hezitzaileak haurrak lagundu ditzake denak leku berdinean pilatuta jar ez daitezen. Hala ere, azken horrek ez du esan nahi haurrak gela osoan zehar sakabanatu behar direnik, elkarren ondoan edo elkarrekin gustura jolasten baldin badaude. Baina jolasa gatazka bihurtzeko arriskua badago haur asko elkarturik edo egoteagatik, hezitzaileak lekuz aldatu ditzake. 3. Behar beste denbora: Eguneroko jarduerak, jatorduak, pixoihal aldaketak, eta abarrerako ordutegia ondo antolatuta egonez gero, posiblea da haurrak egunaren beste tarte guztiak jolasten ematea etenik gabe. 4. Material egokiak: Hala beharrezkoa da jolasteko eremua era egokienean antolatuta egotea, haurrek ez baitute jolasteko interesik adierazten materialak desordenatuta, pilatuta edo apurtuta daudenean. Horregatik, komenigarria da hezitzaileak aldiro gelatik dauden jostailuak ordenatzen joatea. Horrez gain, oraindik desplazatzen ez diren haurrekin, materialak distantzia egoki batera jarri behar dira haurra horiek oratzera hel dadin; eta lekualdatzen hasi diren haurrei dagokionez, ez da beharrezkoa materialak behin eta berriro berriztea, baizik eta material horiek distantziara kokatzea, leku ezberdinetan.
1.3.1. Jolas sozial motak 1932an, Mildred Partenek jolasak kategoria ezberdinetan antolatu zituen bere ikasleak ziren haurrak behatuz. Hain zuzen ere, kategoria horiek haurrek bere parekoekin sozializatzeko duten gaitasunean oinarritzen dira. Fernández Moyak (2014) eta Pugmire-
2-4 urte Bakarkakoa Behatzailea Paraleloa
4-6 urte Bakarkakoa Behatzailea Paraleloa Asoziatiboa
6 urtetik gora Bakarkakoa Behatzailea Paraleloa Asoziatiboa Kooperatiboa
Jolas behatzailea: Haurrak bere kabuz jolasten duela, besteen jolasa behatzen du baina ez du era aktiboan bestearen jolasean parte hartzen. Batzuetan haurrak ahozko komentarioren bat bota dezake, baina jolasean parte hartzeko edota taldean integratzeko interesik adierazi gabe. Horrelako egoeretan posiblea da haurra jolasean parte hartzeko edo bere kabuz antzeko jarduerak aurrera eramateko maila mentalean prestatzen egotea.
Jolas paraleloa: Haurrak beste haur baten ondoan jolasten du, hau da, espazio fisikoa konpartitzen dute biek, normalean metro bat baino gutxiagoko distantzian, baina era independientean jolastuz. Imitazioari esker, jarduera berdina gauzatzen edo material berdina erabiltzen egon arren, elkarren artean ez dago interakzio zuzenik.
Jolas asoziatiboa: Jolas asoziatiboa izan daiteke haurrak bizitzen duen lehenengo jolas soziala, jolas honetan lehenengo pausuak ematen direlako taldeko kideen artean helburu zehatz batera heltzeko. Bi edo haur gehiago elkarrekin jolasten dute, elkarrekintza burutuz, baina jolasa ez dago partaideen
parte-hartze jarraituaren menpe eta jolasaren barnean ez dago zereginen banaketarik, ezta antolaketa handirik ere ez.
Jolas kooperatiboa: Ikuspuntu sozialetik begiratuta, jolasik konplexuena da. Haurra besteekin jolasten du baina era antolatuago batean eta paperak eta rolak onartzen zein esleitzen dituzte, elkarrekin benetako interakzioa sortzen delarik. Jolas kooperatiboan, haur guztiek euren ahaleginak elkartzen dituzte helburu berdin batera heltzeko. Jolasen bilakaera oso agerikoa baldin bada, badago aldez aurretiaz jolasteko moduak mantentzeko joera. Horrela, nahiz eta nagusiagoak izan, aldez aurretik menderatutako jolas moduak aurkituko ditugu haurtzaroan zehar, 1.go taulan ikusten den bezala.
“Gatazkak sozializazio-prozesuaren berezko elementuak dira, bizikidetzarako ezinbestekoak diren arauak barneratzeko prozesuaren parte direlako, baldin eta elkarrekiko harremana jokoan jartzen ez bada” (Herrán, 2014). Gorago aipatu den bezala, nahiz eta jolaserako egoera idealak suertatu: segurtasuna bermatu, eta espazio, denbora eta materialaren antolaketa egokia eskaini, gatazkak sarritan ematen dira haur txikien artean. Jakin badakigu gatazkak sozializaziorako alde garrantzitsuenetako bat direla, baina zer egin dezake hezitzaileak haurrek jarrera sozialeko arauak barneratzeko eta parekoen artean ematen diren gatazkak bideratzeko? Haurrek jolasten duten uneetan, beraien segurtasun fisikoa eta osasuna bermatzen duten zenbait arau ezagutu eta errespetatu behar dituzte. Gainera, espazio berdin batean haur batzuk elkarrekin jolastean, halabeharrezkoa da gatazkak egotea; ondorioz, taldean moldatzeko ere, haurrek hainbat jarrera ikasi behar dituzte taldean ahalik eta lasaien bizi ahal izateko (Tardós, 2014). Tardósek (2014) dioen bezala, umeak sarritan kentzen dizkiote elkarri objektuak eskuetatik, adin txikiko haurrek objekturen bat nahi dutenean ez direlako itxaroteko ezta bere nahiei uko egiteko gai. Jarrera horrek gatazkak sortzen ditu maiz, baina ez da haurren arteko gatazken sorburu bakarra. Adin honetan, arauen ezjakintasunak liskar ugari eragin ditzake ere bai, sarritan haurrek ez dakitelako gauzak nola eskatu edo nola erantzun behar
duten beste batek objektu bat eskuetatik kentzen dienean. Kálló eta Balog-ek (2013) azpimarratzen dute, nola, nahiz eta haurrek behar beste material izan beraien interesak asetzeko, oso ohikoa dela elkarri jolasak kentzea. Hori gertatzean, objektua kendu dioten haurrak beste bat hartzen badu ez da gatazkarik suertatzen, baina haurra objektuarekiko oso atxikitua baldin badago haserretu daiteke edo bere eskubidea edo nahia plazaratu. Gauza jakina da, hezitzailea haur guztiak behatzen egon behar duela momentu oro, beraz, argi dago gatazka bat gertatzen denean hezitzaileak horren berri izango duela. Izan ere, materialak ber ordenatuz edo eskainiz saihestu daitezke. Baina galdera zera da, noraino utzi behar zaie haurrei autonomoki gatazka horiek konpontzen eta zein uneetan hartu beharko luke parte hezitzaileak gatazka horretan lagungarri gertatzeko? Sarritan gatazketan esku-hartzea halabeharrezkoa da, hala ere, gatazka minimoa gertatzean berehalako esku-hartzea ere ez da egokiena. Hezitzailearen aldetik eskuhartzeak azkarrak direnean, haurrak ezin du egoera gatazkatsua ulertu eta behin errepikatuz gero, horretara ohitu egiten da eta arazoren bat suertatzen den oro hezitzailearen begiradaren zain geratzen da. Ondorioz, haurrak ez duenez bere burua defendatzeko beharra sentitzen, ezta bestearen ikuspegitik egoeraz jabetzeko aukerarik, ez du elkarrekin bizitzen ikasiko. Gatazkaren bat hasten denean, lehendabizi denbora eskaini behar zaie haurrei, arazoari irtenbidea aurkitzen saia daitezen elkarren artean, eta soilik esku hartu behar da indarkeriazko jarrera indartsuak daudenean edo behin baino gehiagotan egoera berdina errepikatzen bada. Gainera, oso garrantzitsua da esku hartzeko era, hezitzaileak ez duelako arazoa konpondu behar, baizik eta haurrei lagundu behar die haiek gatazkari irtenbidea aurkitzeko (Tardós, 2014). Argi dago gatazka egoerak ez direla errazak hezitzailearentzat. Araua oso argi eduki behar da: haur batek objektu bat duen bitartean berari dagokio eta besteak itxaron behar du objektu horrekin amaitu arte. Horretarako, aldiro gogorarazi behar zaie. Haurrarentzat ez da erraza nahi duen objektu bati uko egitea, ezta jabe den jostailu bat galtzea, ondorioz, komenigarria litzateke hezitzaileak haurrari azaltzea non aurki ditzake horrelako beste objektu bat edo behin besteak amaituz gero eskuragarri edukiko duela. Ahoz esatearekin nahikoa ez baldin bada, haurrarengana hurbilduko da objektu hori non dagoen adierazteko edo berak objektua hurbiltzeko. Hala ere, maiz gertatzen da bi haurrek ez dutela beraien nahiei amore ematen eta biek negarrez bukatzen dute. Horrelako kasuetan, hezitzaileak argi izan behar du bi haurrek kontsolatzea eta ulertzea behar dutela eta bigarren haurrari
esan behar dio, nahiz eta objektu batekin jolastu nahi duen, ezin diola beste bati eskuetatik kendu (Kálló eta Balog, 2013). Azkenik, aipatzekoa da hezitzaileek bi arau nagusi izan behar dituztela jarrera sozial eta arauen barnerapen prozesuan. Batetik, argi izan behar dute arau guztiek ez dutela garrantzi bera, hots, arauen hierarkia bat dago arauen artean ere. Lózcyn arau gorriak eta arrosak, eta jokabide urdinak bereizten dira. Gorriak badute umearen ongizate eta seguritate fisikoarekin zerikusia eta ondorioz ezin dira ez negoziatu ezta huts egin. Arrosak, aldiz, badaukate zerikusia objektuen ordenarekin, antolaketarekin eta ondorioz negozia daitezke. Jokabide urdinak, ez dira arauak bezala iradokitzen, hots, era leunago batetan transmititzen dira eta gurasoen edo hezitzaileen gustuetan eta bizimoduan dute jatorria (Tardos eta Vasseur-Paumelle, 1991). Bestetik, garrantzitsua da haurrei laguntzea igurikapen ez zuzenen (Tardos, 2014) bitartez eta ez soilik aginduak emanez eta hasieratik “EZETZ” esanez. Beraz, hezitzaileak jarraitu beharreko pausuak haurrek arauak errespetatzen ikas dezan ondorengoak lirateke. Lehenengoz, urrunetik hitz egin behar zaio haurraren arreta lortzeko. Horren ostean, haurrarengana hitz egiten hurbildu, ezin egin duena azalduz, eta azkenik, keinu bat egin haurrari egin behar duena adieraziz (Tardós, 2010).
1.5. Helburuak eta hipotesiak Ikerketa lan honen helburu nagusia 1-2 urteko gelako haurren jarduera behatzea izan da beste haurrekin erlazionatzen diren uneetan. Hain zuzen ere, helburua jolas librean ematen diren kontaktu sozialen berezitasunak aztertzea izan da. Hurrengo hauek dira ikerketa lan honen helburu zehatzak:
1. Adinaren araberako erlazioak aztertzea eta konparatzea. 2. Gatazken maiztasuna behatzea eta horien sorburua ezagutzeko saiakerak egitea. 3. Jolas sozial motak ezberdintzea.
Beraz, ikerketa honetan, haurrei eskaintzen zaien materialaren eta espazioaren antolaketaren arabera, euren arteko harremanak ezberdinak izatea espero da; material bakoitzak jolas sozial zehatz batzuk bideratuko dituelarik eta ez beste batzuk. Honetaz gain, adinaren arabera, haurren arteko erlazioa ezberdina izatea espero da: nagusien
jarrera harremanetan aktiboagoa izango da eta txikiena, aldiz, pasiboagoa. Bestalde, hezitzaileak haurrekin distantzia mantentzen duen egoeretan, haurren arteko kontaktu sozialak ugariagoak izatea espero da, hezitzailea haurrengandik gertu dagoenekin konparatuta, eta azkenik, harreman uneetan momentu atseginak gatazka uneak baino askoz ugariagoak izatea eta gatazken arrazoi nagusia batak besteari eskuan duen materiala kentzea izatea espero da.
2. Esparru enpirikoa: Sozializazio prozesua behatzen 2.1. Ikerketaren baldintzak Ikerketa lan hau aurrera eramateko Alonsotegiko Haurreskolara zuzendu naiz behaketa burutzeko asmotan. Informazio trukaketa, baimenak eta abar lortuz gero, lagina hartu da 2016ko urtarrilean zehar. Ikerketa lan honen helburua haurren arteko kontaktu sozialak aztertzea denez, denboran zehar behaketa egitea erabaki da (1.ERANSKINA). Kasurako, hamar grabaketa saio egin dira haurrak jolas librean dauden uneetan. Lagina jolas librean hartzea erabaki da, une horietan haurrek parekoekin erlazionatzeko aukera gehiago dauzkatelako. Gauza jakina da haurrak ez direla soilik jolas librean elkarrekin erlazionatzen, otorduetan eta abar ere harremanak gertatzen direlako; hala ere, oso zaila litzatekenez hainbeste ordu grabatzea eta guzti horren analisia egitea, aproposena jolas librea soilik aztertzea dela erabaki da. Grabaketak egiteko, hasieran gelako plano osoa hartzen saiatu da, eta kontaktu sozial baten lekuko izatean, kamera haur horiengana hurbildu da. Haurrak adinaren arabera bi gela ezberdinetan sailkatuta daude; alde batetik 0-1 urteko haurrak daude, hezitzaile batekin, eta bestetik 1-2 urteko haurrak, bi hezitzaileekin. Nahiz eta gehienetan gela bakoitzeko grabaketak bananduta egin diren, une batzuetan, haur guztiak elkarrekin egon dira eta kasu horietan adin tarte osoko haurrak elkarrekin grabatu dira. Ondorioz, une horietan, bi geletako haurren arteko harremanak behatzeko aukera ere egon da. Hasierako helburua 0-1 urteko eta 1-2 urteko haurren arteko kontaktu sozialak aztertzea zenez, bi geletan egin ziren grabaketak. Hala ere, behin grabaketa guztiak ikusi eta gero, informazio gehiegi zegoela ikusita, gela bakar baten azterketa egitea erabaki zen, hain zuzen ere, 1-2 urteko haurren artean ematen zirenez harreman gehien, talde hori aztertu da.
2.2. Behaketa irizpideak Grabaketak behin eta berriro ikustean, errepikatzen diren zenbait jarrera eta jarduera aurkitu dira haurren arteko kontaktu sozialekin eta aurretik landutako teoriarekin harreman zuzena dutenak. Hori dela eta, hurrengo behaketa irizpideak zehaztu dira unitate bakoitzaren analisia egiterako orduan, eta irizpide bakoitzari seinu bat esleitu zaio datuak erregistratzerako orduan lana errazteko: 1. Objektua: Objektuari dagokionez nagusiki bi alderdi aztertu dira. Alde batetik objektuaren presentzia, hau da, objektua baldin badago (O+), ez badago (O-) eta objektuak harremanean parte hartzen badu (OO). Azkeneko irizpidea aztertzea halabeharrezkoa izan da haurrek objekturen bat eskuetan izateak ez duelako esan nahi objektuak kontaktu sozial horretan parte hartzen duenik. Bestetik, objektu eta jostailu erabilienak ere zehatu dira eta hurrengo hauek dira bakoitzaren seinuak: Pilotak (PI), poteak (PO), koilarak (KO), koilara eta potea (KP), blokeak (BL), koltxoneta (KL), maleta (MA), kutxa handia (KU), manta (MT) material nahasia (NA) edo bestelako materialak (BE). 2. Kontaktua: Kontaktu fisikoa badago, hau da, nahita zein nahi gabe batak bestearen gorputza ukitzen duenean, (K+) eta ez badago (K-). Harremana kontaktu fisikoan soilik oinarritzen bada (KK). 3. Ahozko komunikazioa: Haurrek ahoz hitzak edo soinuak besteari esaten badizkiote (H+), bestela (H-) 4. Begirada: Haurrek elkarren artean begirada mantentzen badute (B+) eta ez baldin badute elkar begiratzen (B-). Harremana begiradan soilik oinarritzen bada (BB) 5. Gatazka: Gatazkaren bat egotekotan, gatazka horren zergatia zehazteko: objektua (GO), lekua (GL), agintea (GA), pertsonala (GP) edo ez denean zergatia ezagutzen (GX). Hezitzaileak parte hartzen badu konpontzeko (G+) eta haurrek bakarrik konpontzen badute (G-).
6. Errepikatzen diren jarduerak: Behin baino gehiagotan errepikatzen diren zenbait jarduera ikusi dira grabaketak behatzean, hain zuzen ere, hurrengo hauek izan dira: Kontaktua begiekin, irribarrearekin edo soinuaren bidez (Ja1), maitasun adierazpenak (besarkadak, musuak…) (Ja2), kontaktu fisikoa (Ja3), objektu berdin baten hartzea edo manipulazioa (Ja4), objektu baten eskaintza-oparia (Ja5), imitazioa (Ja6) eta ahozko komunikazioa (Ja7) 7. Jolas sozial motak Jolas motei dagokionez, teorian landutako jolas sozialak ezberdindu dira: behatzailea (JB), jolas paraleloa (JP), jolas asoziatiboa (JA), jolas kooperatiboa (JK) edo jolas sinbolikoa (JS) Bi jolas edo gehiago nahasten badira + ikurra jarriko da hizkien artean.
2.3. Erregistroa eta analisia Lehenengo eta behin, saio bakoitza grabaketa unitatetan banatu da erregistroa era erraz batean burutu ahal izateko. Gorago adierazitako behaketa irizpideez baliatuz, unitatez unitate erregistroa burutzen joan da. Erregistratzen joan ahala saio bakoitzean eman diren kontaktu sozialak lau multzo ezberdinetan sailkatu dira haur kopuruaren arabera: bi haur, hiruk ala hiruk baino gehiagok parte hartzen duten edo nahasketa ematen denean, hau da, jolasean zehar hasierako haur kopurua aldatzen doanean. Informazio guzti hori antolatuta izateko eta sailkatzeko taula bat sortu da (2. ERANSKINA). Ikus daitekenez, 3. taulan soilik lehenengo bost saioen erregistroa agertzen da, baina eranskinetan saio guztien erregistroa aurki daiteke bere osotasunean. 3. Taula: Saio bakoitzean suertatutako kontaktu sozial bakoitzaren erregistroa
2.3. Emaitzak Aurreko tauletan lortutako datuak aztertzeko, taldeka behatutako irizpideak zenbat aldiz errepikatu diren zenbatu da, azkenik bakoitzaren pertzentilak ateraz. Horrela, taula bat sortu da lortutako emaitza guztiak batzen dituena (3. ERANSKINA). Hala ere, emaitzak era argi eta ulergarrienean adierazteko, behatutako irizpide bakoitza grafiko batetan laburbildu da. Behatutako 102 egoerak taldekatze ezberdinen arabera sailkatu dira eta harreman gehienak bikoteka izan direla ikusi da, 66 egoera hain zuzen ere. Lehenengo grafikoan ikusten den bezala hiru haur edo gehiago gutxiagotan elkartu dira (7 eta 11 aldiz), batez ere, horrelako taldekatzeak ez direlako finkoak izan, hau da, nahasketak gertatu dira (18 aldiz). 1. Grafikoa: Taldekatze bakoitzaren kopurua
(bai jolasen bat aurrera eramateko, beste bati objektua eskaini edo oparitzeko, objektu bera elkarrekin manipulatzeko eta abar). Bestetik, erlazioen %16an, nahiz eta haurrek objekturen bat izan duten eskuetan, objektuak ez du harremanean parte hartu, hots, haurrek eskuetan zerbait izan dute baina erlazioa ez da horretan oinarritu, baizik eta kontaktu fisikoan, ahozko komunikazioan edo begiradan. Orokorrean, umeek beti izan dute objekturen bat eskuetan baina harremanen %20an ez da objekturik egon. Bigarren grafikoan ikusten den bezala, bi haurren arteko topaketetan, alde handia dago objektuak egon eta egon ez diren harremanen artean, aldiz, taldea handiagoa denean eta hiru haur baino gehiago elkartzen direnean, hiru aldagaiak nahiko parekatuta daude. Objektu motari dagokionez, jostailu zehatz batzuk zenbat aldiz erabili diren behatu da, baina ez da ezberdintasun handirik ikusi, jolas gehienak era berdintsuan erabiltzen direlako, eta ez da ikusi objektu batek haurren arteko harremanak besteak baino gehiago bideratzen dituenik. Aztertutako hurrengo aldagaiak, kontaktu fisikoa, ahozko komunikazioa eta begirada izan dira. Ahozko komunikazioan soilik ematen den edo ez behatu da, baina begiradan eta kontaktuan, aldiz, horrez gain, harremanak soilik begiradan edo kontaktu fisikoan zenbatetan oinarritzen diren behatu da. Taldeko datu guztiak gehitzean ikusi da harremanen %60an egon dela kontaktu fisikoa, batzuetan nahita eta besteetan zoriz, eta %28an ez da inolako kontakturik egon partaideen artean. Gutxitan oinarritu da harremana soilik kontaktu fisikoan, %12an hain zuzen ere, baina aipatzekoa da nola kasu horietan haurrek ez duten objekturik izan eskuetan, edo izatekotan, ez duten erabili. Baten soilik ikusi da harremana kontaktu fisikoan soilik oinarritu dela eta haurrek objekturen bat erabili dutela. 63 28 27 78 60 26 44 55 17 28 11 28 18 5 12 0 50 100 2 HAUR 3 HAUR 3 HAUR BAINO GEHIAGO NAHASIA GUZTIRA Kontaktu fisikoa harremanetan (%) Kontaktu fisikoa BAI Kontaktu fisikorik EZ Harremana kontaktu fisikoan soilik oinarritzen da 3. Grafikoa: Kontaktu fisikoaren pertzentilak harremanetan
Laugarren grafikoa behatzean, argi ikusten da harreman gehienetan ahozko komunikazioa nagusitzen dela. Talde osoko datuak gehitzean, erlazioen %74an ahozko komunikazioa dago eta %26an ez. Jakin badakigu 1-2 urte tarteko haur guztiek ez dutela hitz egiten, ondorioz, hitz solteak eta soinu bokalak kontuan hartu dira ahozko komunikazioaren azterketa egitean.
Kontaktu fisikoarekin bezala, begirada aztertzean, ez da bakarrik behatu ea haurrek elkarri begiratzen dioten edo ez, baizik eta ea harremanen bat partaideen arteko begiradan soilik oinarritu den. Orokorrean, bostgarren grafikoan ikusten den bezala, taldekatze guztietan nagusitzen dena begirada egotea da. Harreman gehienetan (%80), haurrek elkarri begiratu diote behintzat behin, baina aipatzekoa da, begirada ez dutela denbora luzez mantentzen eta gutxitan gurutzatzen direla bi partaideen begiradak. Normalean, begirada bestearen eskuetara edo objektura bideratzen dute haurrek, batez ere, bestea objektu bat manipulatzen dagoenean. Kontaktu fisikoan oinarritu diren harreman gutxi egon dira (%12) baina begiradan soilik oinarritzen direnak are gutxiago (%6).
Gauza jakina da gatazkak sozializazioaren alde garrantzitsua direla, ondorioz, gatazka kopurua eta horien sorburua behatu da. Aztertutako 102 egoeretan 19 gatazka suertatu dira, 12 objektu batengatik eta 6 lekuagatik. kasu bakar batetan ezin izan da gatazkaren arrazoia ezagutu. Taldekatzea kontuan hartzen badugu, gatazka gehienak 2 haur elkarrekin egon direnean gertatu dira, 19 gatazketatik 15 hain zuzen ere; hala ere, arestian aipatu dugun bezala, kontuan hartu behar da harreman gehienak bikoteka eman direla. Zazpigarren grafikoan ikusten den bezala, haurrek beraien kabuz konpondu dituzte gatazken %42a eta hezitzaileek esku hartu behar izan dute %58an (beharrezkoa ikusi dutelako edo indarkeriazko egoerak gertatu direlako).
Grabaketak behin eta berriro behatzean, zenbait jarduera errepikatzen direla ikusi da, ondorioz, jarduera zehatz horien maiztasuna zenbatu da. Hain zuzen, Vinczek (1971) egindako ikerketa batetan, haur txikien arteko kontaktu sozialak aztertu zituen eta ikerketa honetan aztertu diren jarduera batzuk ere aztertu zituen. Zortzigarren grafikoan, talde osoan jarduera bakoitzaren maiztasuna zehazten da. % 64 % 31 % 5 Gatazken sorburua (%) Objektua Lekua Ezezaguna % 58 % 42 Esku-hartzea gatazketan (%) BAI EZ 14 36 31 18 24 20 0 10 20 30 40 Begirada/Irribarrea/Soinua Kontaktu fisikoa Objektu berdin baten hartzea Objektu baten oparia Imitazioa Ahozko komunikazioa Errepikatzen dien jarduerak Kopurua 6.Grafikoa: Gatazken sorburua 7. Grafikoa: Hezitzailearen eskuhartzea gatazketan 8. Grafikoa: Errepikatzen diren jardueren maiztasuna
Nagusitzen den jarduera kontaktu fisikoa da, behatutako 102 egoeretatik 36 aldiz ikusi da haurrak nahita elkarri ukitzen. Horren ostean, nagusitzen dena objektu berdin bat hartzea eta horrekin jolasten edo manipulatzen egotea da, hain zuzen, 31 aldiz. Horien atzetik, kopuru nahiko parekatuan, imitazioa (24), ahozko komunikazioa (20) eta objektu baten eskaintza-oparia (18) daude. Gutxien ikusi den jarduera begiradarekin, irribarrearekin edo soinuarekin harremanetan jartzea izan da, bakarrik 14 kasu ikusi direla. Behatutako azken alderdia jolas sozial motak izan dira, hain zuzen, jolas bakoitza zenbatetan errepikatzen den zenbatu da. Gehien ikusi dena jolas asoziatiboa izan da, 15 aldiz. Kopuruari dagokionez, jolas asoziatiboari jarraitzen diona jolas behatzailea izan da 13 kasurekin eta jolas paraleloaren 10 kasu behatu dira. Bederatzigarren grafikoan ikusten den bezala, bi jolas era berdintsuan ikusi dira, hain zuzen, jolas sinbolikoa eta kooperatiboa, zeintzuk 7 aldiz ikusi dira hurrenez hurren.
9. Grafikoa: Jolas sozial mota bakoitzaren kopurua talde osoan
2.4. Ondorioak Aldez aurretik aipatutako helburuak eta hipotesiak kontuan izanik eta grabaketak aztertzean ateratako emaitzetan oinarrituta, zenbait ondorio atera dira ikerketa lan honetan. Ezarritako lehenengo helburuari erreparatuz, 1-2 urteko haurren arteko kontaktu sozialak behatzean, non 16-24 hilabete tarteko haurrak behatu diren, ezberdintasun nabariak aurkitu dira adin ezberdineko haurren harremanetan. Txikienak sarritan behatzailearen papera hartzen dute jolasean parte hartu gabe, eta nagusienak, aldiz, orokorrean jarrera aktiboagoa hartzen dute harremanetan. Bigarren helburuari dagokionez, gatazken kopuruaren analisia eginez gero, ikusi da aztertutako harreman sozialen %19an baino ez direla gatazkak suertatu. Ondorioz, esan daiteke adin tarte honetan harreman sozialek plazer gehiago sortarazten dutela ondoeza baino, irribarre eta plazer seinale gehiago behatu direlako negarrak edo haserreak baino. Herránek (2014) dioen bezala, oso deigarria da Lóczyn dagoen gatazka kopuru urria. Haurrek lau eta zortzi hilabete dituztenean, plazer handia sentitzen dute elkar behatzen, ukitzen, xurgatzen… eta elkarren “jostailu” atseginak dira. Zortzi hilabetetik aurrera, haurrek elkar oztopatzen dute batzuetan, ondorioz, hein batean plazerra murrizten da. Bigarren urtean zehar, gatazka gehiago ematen dira, normalean objektuak direla eta hiru urterekin harreman esanguratsuak eta lehentasunezkoak ikusten dira. Hori dela eta, adinaren araberako ezberdintasunak ere ikusi dira gatazketan, nagusiak gatazkatsuenak izanik. Gatazken ildotik jarraituz, hipotesietan espero zen bezala, gehienak objektuengatik izan dira, bi haurrek objektu berdina nahi dutelako, edota batek besteari eskuetan duen objektua kentzen diolako. Beraz, behaketa honetan Tardósek (2014) azaltzen duena ikusi da, hau da, umeak elkarri sarritan kentzen dizkiotela objektuak eskuetatik, adin txikiko haurrek objekturen bat nahi dutenean ez direlako itxaroteko gai eta bere nahiei uko egitea kostatzen zaielako. Alde batetik, horren arrazoia materialaren eta espazioaren antolaketa izan da, hasierako hipotesiekin bat eginez. Noiz edo noiz jostailu edo objektu gehiegi ikusi dira lurrean botata, eta oso gutxitan ikusi dira hezitzaileak objektu horiek berriro ordenatzen edo antolatzen. Ondorioz, haurrek objektu horiek manipulatzeko eta horiekin jolasteko interesa galtzen dute, sarritan objektuak era desegokian erabiliz. Bestalde, materialaren
kopuruak ere eragina izan du gatazketan, haur batek jostailu bat nahi izan duenean eta begi bistan izan duen bakarra lagun baten eskuetan egon denean, eskutik kentzen saiatu da, gatazkaren bat sortuz. Gainera, adin horretako haurrei asko gustatzen zaie objektuekin serieak egitea. Kasu horietan, gerta daiteke haur batek mota bereko jostailu guztiak hartzea eta ondorioz, beste haur batek horrelako bat nahi izatean lehenengo haurrari kentzea. Ondorioz, gatazkak suertatzen dira, beraz, komenigarriena mota bereko objektu objektu izatea lirateke. Hala ere, aipatzekoa da, gatazkak gertatu direnean bi haurrek objektu berdina nahi izateagatik, sarritan, nahiz eta hezitzaileak haurrari adierazi non aurki dezaken antzeko edo objektu berdin bat, ez da nahikoa izan gatazka konpontzeko. Horrelako egoeretan ondoriozta dezakegu objektuek eragindako gatazkak ezin direla beti konpondu mota berdineko jostailu gehiago eskainiz, arestian aipatu bezala, haurtxoei haien nahiei uko egitea kostatzen zaielako eta askotan ez dute amore ematen nahiz eta jakin antzeko beste objektu bat eskuragarri dutela. Batzuetan, haurrek beren interesa asetzeko jostailu nahikoa izan arren, jolasean gertatzen da (batez ere multzoak egiteko fasean) haurrek elkarri kentzen dizkietela gauzak. Normalean, haurretako bat pozik agertzen da topatzen duenarekin, hots, kendu diotena ordezkatzeko topatzen duen jostailuarekin. Hala eta guztiz ere, gerta liteke asko maitatzea jostailu partikular hori, hainbesteraino non haserretu egiten den kentzen badiote, edo, alderantziz, baliteke zerbait lortzeko ezintasuna bere hutsegite bezala sentitzea (Kálló eta Balog, 2013). Goian aipatu da espazioaren eta materialaren antolaketak eragina izan duela gatazketan, baina ez soilik gatazketan, harremanetan ere eragina izan duela behatu da. Jostailu berri asko edo deigarriegiak eskaintzean, ikusi da nola haurrek atentzioa objektuei baino ez dietela eskaini, parekoen arteko harremanak alde batera geratu direlarik. Horrez gain, harremanetan eragina izan duen beste aldagai bat hezitzailearen jarrera izan da. Alde batetik, hezitzaileak jarduera gidatzen duenean, esaterako, korroan jartzen denean guztiekin abestera, haurrek arreta soilik hezitzailearengan jartzen dute eta ondorioz, egoera horietan ia ez da haurren arteko kontaktu sozialik ematen. Bestetik, zenbait egoera behatu dira non haurrak elkarrekin jolasten zeudela eta hezitzaileak harreman hori oztopatu duen, bai haur baten pixoihala begiratzera joan delako, edo jostailuak batzeko eskatu dielako elkarrekin jolasten zeuden bi haur horiei. Garrantzitsua da haurren jolasa errespetatzea, horregatik, saiatu behar gara haurren harreman eta jolasak ez oztopatzen. Gainera, Tardósek (2014) dion bezala, haurrak ez dira batzen behartu behar eta are gutxiago haurren jolasa oztopatu, jolasean jarraitu baino lehen erabiliko ez dituzten jostailuak batzeko eskatuz.
Hirugarren helburuari dagokionez, jolas sozial mota ezberdinak behatzeko aukera egon da. Gainera adinaren arabera, ikusi da nola jolas sozial horiek ez diren era berdintsuan ematen, haurren garapenak horretan eragina duelako. Haurrak gero eta nagusiagoak izan, orduan eta jolas konplexuagoak aurrera eramaten dituzte. Fernández Moyaren (2014) 1. taula kontuan hartuz, 0-2 tarteko haurrek bakarkako eta jolas behatzailea soilik egiten dute. Ikerketa lan honetan, non 1-2 tarteko haurrak behatu diren, beste jolas guztiak behatu dira (bakarkakoa, behatzailea, paraleloa, asoziatiboa eta kooperatiboa). Horren arrazoia haurren eskolatze goiztiarra izan daiteke, txiki-txikiak direnetik denbora asko igarotzen dutelako beraien adineko beste haur batzuekin. Beraz, haurrak ohituago daude parekoekin jolastera eta harremanak izatera, ondorioz, jolas mota ezberdin gehiago ematen dira haurrak etxean eta beste haurrekin kontakturik gabe hezitzen direnean baino.
2.5. Lanaren mugak eta etorkizunari begira lantzeko aukerak Lan honekin sozializazio-prozesuaren inguruan aspektu ugari ikasi ditudan arren, azpimarratzekoa da zailtasun eta muga askorekin aurkitu naizela bidean. Hasteko, gaiaren aukeraketan zalantza dezente izan nituen, nahiz eta hasieratik argi izan Pikler-Lóczy ereduan oinarritu nahi nuela. Gradu osoan zehar lehen haurtzaroaren inguruan eskainitako informazio urria dela eta, erabaki nuen hezkuntza eredu horretan oinarritutako gai bat landu nahi nuela. Gainera, lan praktikoa eta behaketak egiteak, aukera eman dit Lóczy pedagogia abiapuntutzat hartzen duen Haurreskola bat bisitatzeko. Sozializazioprozesuaz gain, bisita horiekin beste hainbat alorren inguruan ikasteko aukera izan dut, hala nola, pixoihal aldaketak, otorduen garrantzia eta abar. Nahiz eta behaketekin asko ikasi dudan, tankerako ikerketa lan bat egiten dudan lehen aldia izanik, grabaketak egiterako orduan zailtasun asko izan nituen ez nekielako zer eta nola grabatu behar nuen. Sarritan bi haurren arteko harremana grabatzen nengoela, beste talde bat hasten zen elkarrekin erlazionatzen kameraren objektibotik kanpo; ondorioz, egoera horien aurrean muga ugari izan nituen, bi kontaktu sozialak batera ezin nituelako grabatu eta bien artean aukeratzea eragiten zuelako horrek. Bestetik, lagina hartzerako orduan izan dudan beste oztopo handi bat nire jarrera izan da, nahi gabe gatazka askoren aurrean esku-hartu dudalako, esku-hartu behar ez nuen egoera askotan. Ondorioz, nahiz eta hasieran lanaren helburu bat izan gatazken aurrean hezitzaileen esku-hartzea behatzea
eta haurrek gatazkak autonomoki konpontzeko gai diren aztertzea, alde batera utzi behar izan dut. Lanarekin aurrera jarraitzean, beste hainbat helburu alde batera utzi behar izan ditut. Garrantzitsuena, edo niri alde batera uztea gehien kostatu zaidana, 1-2 adin tartearen azterketa soilik egitea izan da. Hasiera batean, nire helburua 0-1 eta 1-2 urteko haurrak aztertzea zen, hori dela eta, bi gelen grabaketak egin nituen. Hala ere, ikusita adin tarte bakar bateko azterketa egitea zekarren lan itzela, erabaki behar izan nuen haur txikitxoen grabaketak alde batera uztea. Oso deigarriak egin zitzaizkidan 0-1 urtekoen arteko kontaktu sozialak, batez ere begiradan eta kontaktu fisikoan oinarritzen zirelako eta nagusiagoekin alderatuz oso ezberdinak zirela ikusteko aukera izan nuen. Hala ere, adin tarte bat aukeratzeko beharra izan nuenez, 1-2 urteko haurrak aukeratzea erabaki nuen bertan hamaika haur zeudelako, eta txikitxoen gelan, aldiz, soilik bost. Arrazoi horregatik eta 1-2 urtekoek jada ibiltzen dakitelako, kontaktu sozial gehiago eman ziren nagusien gelan. Honegatik guztiagatik, nahiz eta zailtasun eta muga asko aurkitu ditudan bidean, azpimarratzekoa da gustura eta gogotsu aritu naizela lan honetan eta uste dut aspektu garrantzitsua dela hori lan bat egiterako orduan. Gauzak gogoz, interesarekin eta motibatuta egiten direnean, argi dago askoz gehiago ikasten dela inposatutako gai baten ikerketa lana egitean baino.
3. Erreferentziak
III. ERANSKINA 3. Taula: Behaketa irizpideen arabera lortutako emaitzak eta bakoitzaren pertzentilak |
addi-1b477ed116f5 | https://addi.ehu.es/handle/10810/20148 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2017-01-10 | science | Lekunberri Ansola, Amaia | eu | Anorexiatik gorputzen birjabetzera: genero arau bitarraren arrakaletatik barrena igarobideak | 1. SARRERA Gure garaiotan ematen ari den anorexia kasuen gorakadak inor gutxi uzten du axolagabe. Ia denok daukagu anorexia daukan edo izan duen hurbileko pertsonaren bat, bat baino gehiago ez bada. Baina ia inortxok ez daki ondo zertan datzan erotasunaren etiketarekin estigmatizatutako gaitzak, estigma horrek eragotzi egiten baitu gaiaren bueltan luze, zabal eta inolako eskrupulurik gabe jardutea. Seguru asko ia denoi tokatu izan zaigu gertuko anorexia kasu baten testigu izatea, eta seguru aski kasua eman bitartean zein eman ostean ere gaitzari buruzko hainbat gauza argitu gabe izango ditugu. Tabua dugu gaia, eta inork ez duenez 'buruko gaitz' bezala izendatzen direnei buruz lasai eta libreki hitz egiten, gehienetan jakin nahia morbotik asko eta egiatik gutxi daukaten diskurtsoekin asetzen dugu. Horrela bada, jakin min asegabe horrek anorexiaren gaia iritzi publikoan puri-purian egon ohi den gaia bilakatu ohi du, eta horren erakusle dira 'Elikadura arazoen kontrako borrokaren Nazioarteko Eguna', medioek gaiari eskainitako tertulia saio amaigabeak, prebentzio kanpainak eta abar luze bat, denak ere berdina esatera datozenak: garaiotako gaitza dela, modaren munduak eragin zuzena duela kasuon hedapenean, edota azkenaldian sarri entzun ahal izan dugun bezala, gizonezkoetan ere geroz eta gehiago ari dela ematen. Lehenengotik datutik hasita azkeneraino, bada zer ikertu eta eztabaidatu anorexiaren inguruko diskurtso nagusi eta hedatuena den horretan. Ikerketa honekin anorexia kasuen irakurketa soziokultural bat burutzea dut helburu, zeinetan batez ere faktore biologikoetan oinarritzen den diskurtso nagusiari faktore soziokulturalek eragin nabarmena dutelako ideian oinarritzen den diskurtsoa kontrajarri nahi diodan. Horretarako, besteak beste, Susan Bordo (1993), Susie Orbach (2009), Eugenia Gil (2007), Raquel Santiso (2006) edo Paloma Gómez-en (2001) lanen ildotik tira egingo dut. Anorexia kasuen ia gehiengoa emakumezkoetan ematen delako datutik tiraka, honen zergatiak zeintzuk izan daitezkeen ikertuko dut, eta eginkizun horretan ezinbestekoa deritzot aipatu autoreek beraien lanetan darabilten genero perspektibari. Hala ere, genero perspektibaren erabilera egiteko arrazoi horrekin batera ondorengo arrazoiak ere erabakigarriak izan dira erabaki hori hartzerakoan: medikuntza, psikologia eta psikiatriak darabilten genero subjektibitate dualista - femeninoak eta maskulinoak eratzen dutena - gaitza ulertzerakoan traba delako ustea bata, eta adituen iritziek irakurketa sozial eta kulturalean daukaten eraginak anorexiaren feminizazioa emakume generoaren aspektu natural bezala – eta ez egitura heteropatriarkalaren ondorio bezala - hautematea indartzen dutelako ustea bestea. Maria 4
Zapata-k (2014) emakumeengan ematen diren depresio kasuei buruz egindako lana oso baliagarria izan zait ikerketa era honetan modelatu eta “gaitzaren agerpenarekin, garapenarekin eta honen errekuperazio aukerekin” (Zapata, 2014: 6) erlazioa izan dezaketen arrazoiok zehazterako orduan. Euskal Herri mailara mugatuko dut ikerketa, konkretuki Gipuzkoa eta Bizkaira, eta bizitzan zehar anorexia diagnostikatu izan zaien eta egun anorexia ez daukaten emakumeak elkarrizketatuko ditut. Elkarrizketa horien bidez emakume hauek anorexia diagnosi horren bueltan izandako esperientzia jasoko dut, batik bat 'suspertze prozesu'1 deitu diodan horretan jarriaz arreta. Suspertze prozesutzat ulertuko da emakume hauek diagnosia jasotzen duten momentutik beraien aburuz anorexia pairatzeari uzten dioten arteko denbora tartea, suspertze hori ondoeza eragiten dion gorputzean gustura bizitzeko estrategia eta taktiken aktibazioan oinarritzen delarik, emaitza bezala errekuperaziotik harago doan gorputzaren birdefinizio eta birjabetze bat lortzen dela ulertuta. Arreta berezia jarriko diot, baita ere, generoari dagokionez ongizatea lortzeko emakume bakoitzak erabilitako estrategia eta taktika multzoari, gorputz propioan bizitzeko ongizatea bermatuko duen subjektibitate baten eraikuntzan esanguratsuak izan daitezkeela uste baitut. Interes bereziz aztertuko ditut osasun zerbitzu publiko zein pribatuez aparte anorexia pairatu duten emakume hauek berreskuratze prozesuan martxan jarritako beste errekurtsoak, indibidualak zein kolektiboak izan. Iruditzen zait azaleratu beharra dagoela artatzeko era baliagarri bakarrik ez dela existitzen, modelo mediko hegemoniko2-ak ulertzera ematen duena hori den arren. Ikerketa honetan norbanakoari baliagarri suertatu zaion edozein errekurtso baliagarritzat joko da. Ikuspegi honek, gainera, anorexiadun norbanakoa agente aktibo bezala ikuskatzera bultzatzen duela uste dut, modelo mediko hegemonikoak bultzatzen duen pazientearen biktima kondiziotik aldenduaz. Anorexia diagnostikatu zaion emakumea gaitzaren aurrean estrategikoki eta agentzia osoz jarduteko gaitasuna duen norbanako bezala hartuko dut, ez salbatu beharreko izaki babesgabe bezala. Anorexia bizitzako ahulune edota krisialdi bat bezala interpretatuko dut eta ez gaixotasun gisa, hasieran harrigarria baderitzo ere ondorio horretara iritsi bainaiz. Bizitzako zenbait aspektu zalantzan jarri, beste zenbait irauli, barne gatazkak konpondu eta eraldaketa pertsonal eta sozial esanguratsuak emateko ahulune bezala hautematen dut anorexia. Guzti hau kontutan hartuta, eta 1 Nahiago izan dut 'berreskurapen' baino 'suspertze' hitza erabili, zeinak berreskurapen bat baino zerbait gehiago iradoki nahi duen: nahi eta behar propioen arabera moldatutako gorputz propioaren jabe egitea alegia. 2 Eduardo L. Menéndez-en (2003) terminoa, MMH bezala laburtu ohi duena. 5
norbanakoak adina kasu daudela jakinda, anorexiaren baitan ematen diren barne gatazkak eta hauek ezinbestean dakartzaten eraldaketa askotarikoak zeintzuk izan daitezkeen eta kasu ezberdinetan bat etortzen ote diren jakiteko parada ezin hobea iruditzen zait elkarrizketena. Ezin aipatu gabe utzi oso gertutik bizi izan dudan gaia dela anorexiarena, nik neuk ere urte luzeetan zehar pairatu bainuen. Hori horrela, hasieratik azpimarratu nahi dut ikerketa honek ez daukala neutraltasunik, nahiz eta etengabeko autokritika baten eraginpean jardun dudan ikertzen jarduten saiatu naizen momentu oro. Dena den, ikerlari gisa neutro izatea eragozten didan posizio honek kontrako faktoreak dituen era berean, aldeko faktoreak ere badauzka. Aztergaia dudan anorexia neure azalean bizitzeak hein handi batean ikerketa burutzeko zenbait 'pribilegio' edo abantaila ematen dizkit bederen, neure burua anorexiko bezala diagnostikatu zuten momentutik gaur arte neure baitan egindako hausnarketa andanak bidea seinalatu baitidate bizitakoaren azalpen logiko bat eta anorexiaren inguruko diskurtso bat eraikitzerako orduan. Argi geratu bedi beraz ikerketa honek akademikotik bezainbeste daukala pertsonaletik, eta argi geratu bedi, baita ere, bi alderdietako batek bestea ez ezabatzeko konpromisoaz aritu naizela hasieratik amaieraraino. “Haraway-k azpimarratzen du epistemologia feminista bat egiten denean jarrera zintzo bakarrak inplikatzen duela, batetik, gutako bakoitzak perspektiba jakin batean kokatuta dagoela ezagutaraztea, eta bestetik, zein perspektibatan gauden zehaztea” (Villarmea, 1999: 225), eta zintzotasun printzipio horri jarraiki burutzen saiatu naiz ikerketa hau. “Objektibitate feminista lokalizazio mugatuaz eta jakintza kokatuaz ari da, ez subjektuaren eta objektuaren transzendentziaz eta bitan banatzeaz” (Haraway, 1991). Ikerketa-lanari bide eman aurretik eskerrak eman nahi nizkieke lan hau posible bilakatu duten norbanako guztiei: tutore izan dudan Mari Luz Esteban-i jarritako atentzioagatik, emandako aholkuengatik, eta latza izango zela uste nuen ikerketa prozesua ezin atseginago bilakatzeagatik; testigantzak luzatu dizkidaten sei emakumeei, ikerketa lana burutzeko beharrezkoa nuen informazioa eman eta gertatu zaigunaren inguruan hitz egiteko zein bizipenok politizatzeko konfiantzazko espazio eta momentuak eraikitzen laguntzearren, ederra izan da zuok (gehiago) ezagutzea; masterreko ikaskide, irakasle eta koordinatzaileei ikasturtearen zein ikerketaren aldatsgoretan bidea eramangarriago egiteagatik; bere garaian feminismora bidea marratu zidaten emakumeei eta behin marrari jarraika hasita bidelagun izan ditudan guztiei, eredu zarete; anorexia sasoietan bizi esperientziak eman ohi duen jakituria oraindik urriaz baina intentzio onenekin 6
helduleku izan nituen lagunei; eta nola ez, beti hor egon diren etxekoei, mundutik desagertzear nintzela ahal bezala lagundu eta euskarri izateaz gain, nire barne trumoiak eramaten jakin eta jaurtitako tximistak ahanzturara kondenatzearren. 7
anorexia pairatzen zuen. IMA Fundazioak argitaratutako datuen arabera berriz, %11ak arriskuan jartzen dituen sintomak ditu (2013: 6). EAE-Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez eta Angel Padierna Acero-k (1996: 68) 1996an plazaratutako datuekin dionaren arabera, 14-18 urte arteko adin tartean anorexia kasuen zenbatekoa %1ekoa da. Portzentaje hori gaur egungo 14-18 urte arteko populaziora estrapolatuz gero, bakarrik adin tarte horretako anorexia prebalentzia gutxi gora-beherakoa 804 kasukoa da, 1996an baino gehiago. Kasuen gorakada hori kontutan hartuta, 1996an EAEko anorexia kasuen intzidentzia 10.000 biztanletik 3-5 kasukoa bazen, gaur egun intzidentzia horrek altuagoa izan behar duela ondorioztatzen da. Berreskuratze zenbakiak Anorexia kasuak betikotzeko tendentzia handia daukate, soilik diagnostikatutako kasuen %57a (Madruga, Leis eta Lambruschinni, 2010: 337) errekuperatzen baita (errekuperazioa termino medikoetan ulertuta, masa korporal indizearen arabera egokia den pisu egonkor bat izatea alegia). Errekuperazio portzentaje horrek barnebiltzen ez dituen kasuei dagokienez, suposatzen da betikotzeko joera hartuko dutela, %5-9ko hilkortasun tasaren mehatxupean. 10
3. MARKO TEORIKOA 3.1. Anorexiaren ibilbide historikoa Anorexiari buruz hedatuen dagoen diskurtsoak jateari uko egitea aro modernoko gaitza dela dioen arren, badira literatura historikoan baieztapen hau okerra dela adierazi dezaketen zenbait datu. Datuok frogatzat, anorexia kasuak denbora luzean ematen ari direla ulertzera ematen dute, elikadura arazoak gaixotasun berriak direlako ideia aski zabaldua gezurtatuaz. “Elikadurarekiko jokaera hauek noski, garaiaren arabera, nolakotasun eta balorazio ezberdinekin azalduko zaizkigu”7 (Santiso, 2006: 9). Nolakotasun eta balorazioen bueltan ibilbide historikoan zehar ematen diren aldaketa horiek giltzarri ditugu ulertzeko nola “jarrera bat era ezberdinetan interpretatua izan daitekeen marko sozial eta kulturalaren arabera, gaur egun elikadura arazo deitzen dugunaren eraikuntza sozial eta kulturala jasota utziaz” (Santiso, 2006: 39). Interesgarria litzateke beraz, aipatu jarrerak zein momentu historikotan, nolako jendartearen baitan, eta zer nolako balore kulturalen eraginpean eman izan diren ulertzeko, 'Anorexia Nerbiosoa' bezala izendatu denaren errepaso historiko bat egitea literaturak gaiaren bueltan jasota utzi digunaren bueltan, eta horretarako gehienbat Raquel Santiso-k (2006) eta Paloma Gómez-ek (2001) egindako berrikuspenak erabiliko ditut erreferentzia nagusitzat. Denboran atzerako ibilbide honek elikadurarekiko jarrera hauek nola ulertu eta etiketatuak izan diren erakusteaz gain, hauen aurrean zein jarrera eman diren aztertzera bultzatzen gaitu. Hipocrates de Cos-ek (k.a. 460-377) idatzirik ageri dira, Santiso-k (2006: 9) azaltzen duen legez, jatekoari uko egiten dioten norbanakoei buruzko lehen narrazioak 'Corpus Hipocratum' deituriko irakaspen mediko helenikoen bilduma batean. Hala ere, ezin daiteke ziurtatu bilduma honetan dokumentatuta ageri diren norbanako horien kasuak eta egun 'anorexia nerbioso' kasu bezala identifikatzen ditugunak parekoak direnik, apetitu falta zergati askoren ondorioa izan baitaiteke. I. mendeko Erroma dugu adierazgarri, baita ere, anorexiarekin lotura daukaten kasuei dagokionez. Paloma Gómez (2001: 89) medikuak adierazitakoaren arabera, bazen garaiotan Metronoma izeneko greziar mediku bat zeinak garai horretan emakumeek gehienbat pairatzen zituzten gaixotasunei 7 Lan honetan azalduko diren eta euskara ez den beste hizkuntza batzuetatik eratorritakoak diren zita guztiak neuk itzulitakoak dira. 11
buruz idatzi zuen. Gazteei eskainiriko bere lanaren atalean anorexiarekin antza gordetzen duen sintomatologia koadro bati buruz hitz egiten du, zeinaren zantzu printzipala hilerokoa galdu eta argaltasun muturreko bat lortu arte jateari uko egitea den, ahiduraz hiltzeraino sarri. Sintomatologia koadro horri 'Sitergia' hitza eman zion medikuak, grezieraz 'elikagaiari errefusa' esatera datorrena. González-ek eginiko irakurketek diote garai horietako emakume erromatarrak inposatutako ezkontzaren aurkako errebelamenduan aritu zitezkeela argaltasun muturreko horiek gorpuztuaz. “Emakume asko emazte eta ama bilakatzeko patu biologikotik libratzen ahalegindu ziren” (Santiso, 2006: 10). Elikatzeari uko egitea edozein emakumek eskura zeukan errebelatzeko forma izanik, ez da harritzekoa estrategia honek izandako hedapen zabala. Sitergia delakoa atzean utzita, Erdi Arora eta Errenazimendu garaiotara salto egin behar dugu dokumentatutako hurrengo anorexia kasuekin topo egiteko. Trótula de Salerno Erdi Aroko medikua izen zen lehenengotarikoa “jateari uko egiten dioten emakume nerabeak bilatzen zutena haurrak sortzeko funtziotik libratzea zela azpimarratzen, nahiz eta hau idatzi zuen garaian sexu femeninoarenganako errespetu eta kontsiderazioa honen funtzio ugaltzaileari lotuta zegoen” (Gómez, 2001: 90). Jateari utziaz amatasun paper biologikoa betetzera ukatzen ziren emakume hauek, pribilegioen galerara ez ezik, estigmatizatuak izatera zein heriotzara arriskatu ziren. Kasu hauek kristautasunaren sorrerarekin bat eman izana esanguratsua da oso. Izan ere, emakume birjina emakume ezkondua baino gehiago baloratzen duen doktrina berri honen bermeaz, gure aroko lehen mendeetako emakumeak aurrez aurre topo egin zuen, bat-batean, bere duintasun ezetik eta gutxiagotasunetik libratzeaz batera gizonarekiko zeukan sumisio egoera ohikotik askatzeko aukera; nahikoa zuen horretarako bere sexualitate femeninoari eta gorputzaren itxura sexualari uko egitea (Gómez, 2001: 90). Horrela bada, V-XVI mendeen bitartean emakume ugari praktika aszetikoei lotzen zaie, baraua barne. Praktika aszetiko hauek gaixotasun gisa hartzetik urrun, aukera jainkotiar bezala irakurriak izan ziren. Jateari uko egiten zioten emakume gazte kristau hauek miresmena eragin ohi zuten miraritzat jo ziren barauekin. 'Anorexia Santua' bezala izendatu dira kasuok. Santiso-k Rudolph Bell (1985) aipatzen du Anorexia Santuaz hitz egiterakoan, zeinak bere Holy Anorexia lanean 261 santu italiarren biografiak biltzen dituen, denak ere gaur egun anorexia deitzen 12
diogunaren diagnostikoa betetzen dutenak. Autore horrek aztertutakoaren arabera, 'Anorexia Santua' deiturikoak 1500 urte inguruan izan zuen garairik gorenena. Honek ondorioztatu du emakume santifikatu hauek euren emakume kondizioari zegokionez beraietaz espero zenari alternatiba bat aurkitzeko ahaleginean erabili zezaketela anorexia: erromatar emakumeak nola, elikatzeari uko egiteak ezkontzarako desegoki bilakatzen zituen, beraien gorputzei emakume ezaugarriak ezabatzen baitzizkieten. Anorexiaren santifikazio horretatik barauaren kriminalizaziora pauso bakarra egon zen ostera, elikagaiak ukatzearen jarrera sutera kondenatzeko adinako deabrukeriatzat jotzen hasi baitzen inkisizio garaian. XVI - XVIII mendeen bitartean, azaltzen du Gómez-ek, medikuntzaren historialari Petr Skraban-ek anorexiaren 'sekularizazioa' bezala izendatu duena eman zen, zeinetan anorexiak komentutik burgesiaren etxeetara salto egin zuen. Ordurako jateari uko egiten zioten emakumeak santu bezala ikuskatzeari utzi zitzaionez gero, anorexia kasu hauek gertutik zelatatuak izan ziren elizgizon, fisiko zein neurologoengatik. Emakume hauen barau jarrera benetakoa zen ala ez egiaztatzeko pertsona aditu egokiena zein litzatekeen haztatzen hasi ziren jendartearen baitan sinesmena eta arrazoia borrokan zebiltzan momentu honetan. Arrazoia sinesmenari gailentzen joan zitzaion, “jendartearen medikalizazio prozesu luze bati hasiera emanaz” (Santiso, 2006: 11). XIX mende amaierara, medikuntzak gaixotasun mentalen multzoan sailkatuko du anorexia. Autoritatean emandako aldaketa horrek, dio Santiso-k Brumberg-i (1988: 8) aipamena eginez, medikuntzaren lengoaia eta ideologiaren dominazioa ekarriko zuen gizakiaren jarrera azaltzerako orduan. Anorexiadun emakumeak santu izatetik gaixo izatera igaro izanak lotura hertsia du gertaera historiko horrekin. Honek agerian uzten du Gómez-ek (2001: 94) azpimarratzen duena: “Anorexiaren manifestazio tipikoekin, garaiaren eta bizi duen testuinguru kulturalaren arabera, emakume gazte bat gaixotzat, mistikotzat, sorgintzat zein herejetzat joko da”. Anorexia kasuak histeriaren etiketapean gordeko dira XVIII eta XIX mendeen bitartean, XIX. mende bukaeran zientzia biomedikoak eta psikiatria jendartean kokatu arte ez delarik sortuko 'anorexia nerbioso' terminoa. “Nahiz eta anorexia nerbiosoaren lehen deskribapen klinikoa Monton-i esleitzen zaion – medikuntzaren historia ofizialarentzat anorexiaren lehen deskribapena den honek ez du inolaz ere kontutan hartu Metrodora, Trotula de Salerno eta beste zenbaiten deskribapenak- eta 1689. urtean kokatzen den, koadroari 'Ahuleria nerbiosoa' izena emanaz, ez zen 13
jaio anorexia nerbioso terminoa XIX. mendearen bigarren erdialdera arte, jatorri psikologikoduna eta argaltze organikoengandik ezberdindua azken azken hau. Mende honen gogo sailkatzailearen emaitza bezala sortu zen” (Santiso, 2006: 19). Gaixotasunaren lehen deskribapen klinikoak Lasègue-k eta Gull-ek mamitu zituztela aipatzen du Santiso-k, bigarren honek eman ziolarik 'anorexia nerbioso' izena koadroari. “Bai Lasègue-k zein Gull-ek emakumeen naturaltasun irrazionala, batez ere gazteena, erabili zuten beraien argumentu zientifikoak sostengatzeko” (Santiso, 2006: 19). Izan ere, anorexia nerbiosoaren eragile izan zitekeen jatorri organikorik aurkitu ez zutenez gero, eragileak emakume horien egoera psikikoetan behar zutela egon ondorioztatu zuten. Santiso-k (2006: 19) Contreras eta Gracia-ri (2005: 335) aipamen eginez azaltzen duenaren arabera, medikuon arreta psikera lekuz aldatzeak diskurtso medikoak anorexiaren jatorri psikologiko eta kultural bat onartzea ekarri zuen, biek ere anorexia klase burgesarekin lotzen amaitu baitzuten, Lasègue-k lehen aldiz erabili zituelarik testuinguruaren ezaugarriak eta garaiko baloreak gaitzaren eragile bezala. Gómez-en arabera, azken honi dagokio anorexia koadroa betetzen duten norbanakoak gogoz kontra ospitaleratzeko formula terapeutikoa. Laségue Frantziako Zoroetxeetako Inspektore Jenerala eta Pariseko Polizia Prefekturako medikua zen. “Kargu hauek Laségue XIX. mendeko psikiatriaren eta poliziaren artean eraturiko erlazio modeloen ordezkari bilakatzen dute” (Gómez, 2001: 101). Gómez-ek azaldu bezala, Laségue-ren postura erabakigarria da epaileak jendartean bizitzeko gai edo ezgai den norbanakoa zein den erabakitzerako orduan, ezgai bezala hautematen dena kartzelan edo zoroetxean giltzaperatuko dutelarik. “XX. mendean, Estatuaren begietara, praktika psikiatrikoaren oinarrizko egikaritza ez da osatzea baizik eta pazientea legalki ezgaitzea eta giltzaperatzea. Mediku militarra alde batera, zoroetxeko psikiatra bilakatzen da Estatuaren lehen mediku funtzionario, ordena patriarkalaren ordezkari zintzoa” (Gómez, 2001: 102). “Zoroetxeetako medikuak hiru instantziatan oinarritzen ziren: agintea, autoritatea eta zigorra. Errepresioa, menderakuntza eta zigorra izan zen 'anorexia nerbiosoa' zeukaten pazienteek jasotako tratua terminoa ezarri zenetik aurrera. Honekin hasten da anorexia nerbiosoaren psikiatrizazioa” (Santiso, 2006: 20). Tratu autoritario eta zigortzaile honek indarrean jarraitzen du gaur egungo anorexia tratamenduetan ere. Detaile hau adierazgarria da anorexia kasuak, nolabait, ordena soziala mehatxatzen dutela ondorioztatzerako orduan, koadro sintomatologikoa betetzen duten norbanakoak giltzaperatzeak ez luke bestela zentzurik. Azken finean, elizgizonaren paper autoritarioa medikuaren eskuetara pasatzean “emakumeak moralki 14
gaixotzat jotzen zituen arrazonamendu erlijiosoa arrazonamendu biomedikoagatik ordezkatua izan zen" (Wolf, 1991: 289), eta arrazonamendu horrek ordena sozial patriarkala mantentzea du helburu. Ez da harritzekoa, beraz, emakumearen nolakotasuna gutxiestean oinarritzen den arrazonamendu biomedikoak emakumeei eragiten dizkien gaixotasunak tratatzeko baliaezina izatea. Emakumea berez gaixotzat jotzen duen arrazoiketak nekez luzatu diezaioke ongizatea beroni. XX. mendean anorexiaren agerpena zerbait berria balitz bezala aurkeztu izan bada ere, ibilbide historiko honek erakusten du 'anorexia nerbioso'-aren sintomatologia ez dela hain berria, fenomenoaren nolakotasunak garaian garaiko testuinguru soziokulturalaren aldaketak pairatu izan dituen arren. Aldaketok, medikuntzaren autoritate berriarekin ez ezik, jendartean emandako aldaketekin eta aldaketa hauek emakumeengan eragindako ondorioekin lotura hertsia daukate. Testuinguru historiko, sozial, ekonomiko eta kulturalaren aldaketa horiek emakumeengan izandako eragina aztertzea ezinbestekoa dugu anorexiaren afera bere osotasunean ulertzeko. 3.2. Gorputza kontrolerako eremu Anorexia bezalako gaitzen kasuan, zeinaren jatorriak oinarri multikausalak dituela argi geratu den, gaitzaren iturria eremu biologikotik harago bilatu beharra dugu, problematikaren iturri posibleak esparru soziokulturalean aurkitu baititzakegu. Simone de Beauvoir-en aforismo famatuan oinarrituz (emakumea ez da emakume jaiotzen, bilakatu egiten da), Susie Orbach-ek gorputza ere egin egiten dela iradokitzen du La tiranía del culto al cuerpo (2009) lanean. Autorearen arabera ezin uler dezakegu gorputza soilik naturak baldintzatutako zerbait bezala, hezten gaituztenek gorputz naturala tratatzen duten eraren ondorio bezala baizik. “Segurutzat jotzen dugun gorputzaren existentzia ez da ez naturala, ez purua, baizik eta konta ezineko praktika kultural txikiengatiko mendekotasunak eratutako eta izendatutako gorputza” (Orbach, 2009: 22). Garai historiko ezberdinek testuinguru soziokultural eta ekonomiko ezberdinak ekarri ohi dituztenez, momentu historiko ezberdinetan gorputza ezberdin hauteman, bizi, ulertu, eraiki eta izendatzen dela ondorioztatu daiteke honekin, momentu historikoaren arabera gorputza izendatzen duten praktika kultural txiki eta askotariko horiek nolakotasun ezberdinak izango baitituzte. Baina nolakotasunak nolakotasun, garai historiko ezberdinetan jendartearen talde konkretu berberak sintomatologia multzo berbera pairatzeak ematen du aztarnarik garai ezberdin horietako jendarte guztiek denboran mantentzen den nolakotasun bat badaukatela ondorioztatzeko, zeinak emakumezkoen populazioaren 15
baitan kalteak eragiten dituen. “Sozializazio prozesuan, – dio beste autore batzuk aipatuaz Esteban-ek bere Antropología del cuerpo (2004: 70) liburuan – hau bizitza osoa barne hartzen duen zentzu zabal batean ulertuta (Del Valle, 1992/93), gorputza bizi dugun jendartearen arau eta aginduen arabera eraiki eta modelatzen da” (Bernard, 1985). Jendartean emakumearen figurari arau multzo konkretu batzuk betetzea exijitu bazaio (zaintza lanak, erreprodukzioa, lanaren banaketa sexuala), eta arau horiek emakumeak gizonen menpe egotera kondenatzen badituzte, emakumeen gorputza ordena patriarkal baten arabera sozializatzen dela baieztatu dezakegu. Denboraren igaroan mantendu izan den ordena patriarkal horrek anorexiarekin zerikusia zuzena duela azpimarratzera datoz hainbat ikerketa. Aro modernoaren sorrerarekin batera jendarteak iraganarekin haustura bat bizi izan zuen, eta mundua aldatu egin zenez gero, errealitatea ulertzeko era berri bat nagusitu zen. Aldaketa honen eraginez azaldu ziren “politika ikuspuntu teoriko batetik taxutzeko kontzeptu eta kategoria sorta. Kontzeptu sorta horren baitan batzuk oinarrizkoak dira bai emakumeen aferaren aldekoentzat, bai honen kontrakoentzat, eta gaiaren inguruan sortuko den eztabaida sakonaren inguruan biek ere euren tesia eraiki eta defendatzeko erabiliko dituzte” (Perona, 1994: 26). Aro modernoak eragindako sekularizazio ideologikoaren ondorioz imajinario kolektiboarentzat jainkoak gizakiaren gainean izandako boterea jendartearena izatera pasatzen da, eta botere hori nola banatu erabakitzea honi dagokio. Sekularizazio horrek “garai hartan indarrean zeuden maskulinitate eta feminitate idealengan eragina izan zuen” (Aresti, 2001: 17) arren, emakumeen figurari dagokionez honen ikusmolde tradizionalaren mantenua, ordura arte elizari lotua, zientziaren interes nagusienetakoa bilakatu zen. Jendartean jainkoarena izandako boterea nola banatu erabakitzerako orduan “osagai berri eta erabakigarriena emakumearen gutxiagotasunari buruzko teoria zientifiko sorta baten aurkezpena izan zen” (Aresti, 2001: 17). Erabakitze horretan emakumeari boterea eskuratzeko aukera ukatu zitzaion beste behin ere, emakumeak berezko zeukaten irrazionaltasun batek funtzio sozialak egikaritzea eragozten ziela aitzakiatzat. Emakumeen nolakotasun biologikoak ugalketa funtzioarekin duen lotura zuzena medio, emakumea naturari hertsiki lotuta dagoen izakitzat jo izan zen. Aro moderno honen baitan, jendarte antolamendu berria zehazterako orduan, emakumeak naturarekiko duen lotura hori erabili zen hau irrazionaltzat aurkezteko, sozialki inolako funtziorik betetzea ahalbidetuko zion arrazoirik ez zeukan izaki bezala. Emakumeen menpekotasuna arrazoitzen duen optika determinista honen bidez, emakumeen naturalizazio sozialari bide eman eta 16
kolektibo oso bat arrazoi biologikoak gaitik sozialki baztertua izan zen. Arrazoia eta arlo soziala bere esparru bezala markatu zituzten gizonezkoak, emakumeak natura eta irrazionaltasunera motzean lotuaz. Horrela bada, jendartea bitan – gizonezkoak eta emakumezkoakzatitzen da argi eta garbi, ezberdintasun biologikoak erabiliko direlarik talde bakoitzari funtzio eta portaera jakin batzuk esleitzeko. Genero araua, beraz, ordena hori mantentzeko giltzarri bilakatzen da. “Ordena sozial, ekonomiko, politiko eta zientifiko hau – gizarte kapitalista, burges eta koloniala – nahiz eta hierarkikoa eta ezberdintasunean oinarritutakoa izan, natural gisa aurkeztua eta eboluzionismo sozialaren zein aurrerapenaren nozioaz legitimatua izan zen” (Esteban, 2006: 11). Aldaketa hauekin batera, azaltzen du Esteban-ek, Michael Foucault-ek 'biobotere' izenez izendatu duen botere eta dominazio sistema berria eratzen da, gorputzean eta biologian inskribatzen dena. Honek hurrengoa ondorioztatzera garamatza: zientzia ezberdinen diskurtsoek boterea darabiltela gorputzen gainean eta gorputzak “gizarte-erregulazio eta kontrolerako lehentasunezko leku” (Esteban, 2013: 172) bilakatu dituela, kontrol horrek ordena soziala mantentzeko xedeaz norbanakoen portaerak erregulatzen dituelarik. Erregulazio horrek bizitzako esparru guztiak barnebiltzen ditu, lana zein sexualitatea, besteak beste, guztiz baldintzatzen dituelarik. Generoa ezinbesteko faktorea da erregulazio horren mantenuan. 3.2.1.Generoa kontrol mekanismo bezala Gizon eta emakumeen arteko ezberdintasuna ez da kontu biologiko bat, biologiaren antolaketa sozialarena baizik. Isabel Benlloch eta Amparo Campos-ek (1999), hainbat autore erreferentziatzat harturik diotenaren arabera, sexuen arteko ezberdintasunen analisian, generoak kulturarekiko bereizketa erlatiboa sartzen du, 'izan behar' sozial bat bezala definitu daitekeelarik, gizonezkoak eta emakumezkoak ezberdin izan behar diren formen eta okupatu behar dituzten eremu sozialen araberako definizio soziokulturaletan oinarritutako kategoria. Kategoria soziala izate horrek esan nahi du 'a priori' ez dela existitzen genero espezifiko bati dagokion ezaugarri edo jokamolderik, baizik eta, kontrara, inskripzio kultural bat izanik gorputzak hitz egiteari ekiten dion eta botere posizio ezberdinak esplizitu egiten dituen genero asimetriak inskribatzen diren tokia bezala azaldu daitekeela (Hurtig eta Pichevin, 1991; Martínez 17
Benlloch, 1993; Russo eta Green, 1993; in Benlloch eta Campos, 1999: 56). “Generoak, ideal erregulatzaile bezala ulertuta, emakumeak eta gizonak nolakoak diren baino nolakoak izan behar duten informatzen du” (Benlloch eta Campos, 1999: 57). Beraz, gaur egun, generoa, garena baino gehiago, egiten duguna bezala ulertzen badugu, emakume edo gizon sentitzea prozesu korporal bat bezala ulertu beharra daukagu (Stolcke, 2003; in Esteban, 2008: 139). Emakume zein gizon izatea mugitzeko, hitz egiteko, janzteko edo sentitzeko era konkretu batekin hertsiki loturik dago. Sexu biologikoaren araberakoak diren eta naturaltzat jotzen ditugun jokamoldeak, genero-identitatea alegia, naturala baino gehiago kulturala bada ere, identitate hori zerbait naturala bailitzan barneratzen eta erreproduzitzen dugu. Jaiotzen garen momentutik, sexu biologikoaren interpretazio baten araberako identitate bat luzatzen zaigu, eta sozialki espero da gure gogoa gorputz aurrez estereotipatu horietara egokitzea. María José Barral Morán-ek hurrengoa azaltzen du: jaiotzerakoan giza espezieko kumeen garuna beste espezie batzuena baino gutxiago garatuta dago, eta horregatik giza garunaren jaiotze osteko garapena inguruaren eraginetara loturik dago inguru horretara erraz eta azkar moldatzeko aukera eman eta giro horretan gure buruak betetzen duen tokia naturaltzat onartzera heltzea ahalbidetzen digularik, giroa gizon edo emakume gorputzen arabera dikotomizatutakoa delarik (Barral, 2001: 164). Testuinguru kultural jakin horretara egokitzapenak guztiz baldintzatzen du bizi dugun jendartean beteko dugun tokia eta izango dugun jarduteko era. Gure esperientzia goiztiarrek gorputzak era jakin eta erregulatzaile batean moldatzen dizkigute, biobotereak izango duelarik erregulazio horren gidaritza. Diskurtso biomedikoek gizon edo emakume bezala gorpuztu beharreko normarekin bat datorrena arrunt gisa joko du, baina zer gertatzen da, ostera, norbanako batek sexu batekin loturiko gorputz horren eta genero identitatearen artean harmoniarik aurkitzen ez duenean? Zer gertatzen da generoaren mandatu erregulatzaileak deseroso sentiarazten dituzten norbanakoekin? 3.2.2.Genero desbideraketa gaixotasun gisa Esteban-ek (2004: 73) idatzi du gorputzen itxura eta generoa azterketa puntu izan dituzten zenbait 18
ikerketaren arabera frogatu izan dela gizonezkoei gorputza indartsu izateko eta lanerako manipulatzen irakatsi zaiela, edertasun kanon maskulinoaren punturik garrantzitsuena gizonezkoaren indarra delarik (Martínez Benlloch, koord., 2001, 34 orr.) eta emakumeen kasuan ostera, gorputz irakaspenaren helburu printzipalak erreprodukzioa eta sedukzioa direla. Manipulazio ezberdindu horrek emakumeen gorputza jendartearen etengabeko begiradapean kokatzen du, gizonezkoaren gorputzak espresio izan beharrean tresna izan behar duenez gero honek emakumeak kaltetzen dituen edertasun arauen, janzteko moden, etengabeko konponketa beharraren, argaltzeko zein loditzeko dieten, kirurgia estetikoaren eta abarren ondorioak ez dituelarik era berean jasaten (Dostie, 1988, 81; in Esteban, 2004: 73). Autore ezberdinen arabera – jarraitzen du Esteban-ek azaltzen – gizonek aspektu funtzionalei lotutako gorputzaren ideia holistiko bat duten bitartean, emakumeek gorputzaren funtzioari baino arreta gehiago jartzen diote formari eta “bere buruaren ikuskera zatikatua daukate, beraien gorputza era zatikatu batean begiratu eta zati ezberdin horiek kanon kulturaletara egokitzen ahalegintzen direlarik” (Martínez Benlloch, koord., 2001; in Esteban, 2004: 73). Generoaren araberako gorputz-lana8 ezberdina denez gero, emakumeei eta gizonei munduan egon eta mugitzeko era ezberdinak erakusten zaizkie, eta ezberdintze horretan “munduari begiratzeko eta munduaz ohartzeko modu zehatzak bultzatuko dira, gizarte ordena politiko eta ekonomiko zehatza sustatuz” (Esteban, 2013: 174). Eugenia Gil-en (2007: 42) ustez, generoaren araberako estereotipo horiek parekotasunik eza indartzen dute (in: Cobo 1995: 67) eta ezberdintasun sexual horien gainean egikaritzen da Pierre Bordieu-k 'biolentzia sinboliko' gisa izendatu duena. Gil-ek azaltzen duenaren arabera, Bordieu-ren biolentzia sinboliko hau ikusezina eta sumaezina da biktimen begietara, eta honen bitartez menderakuntza erreproduzitzen duen errealitatearen definizio bat inposatzen da, izan ere biolentzia sinbolikoaren erabilera gai da, sozializazio prozesuaren bidez eta pertsonen desiretan sartuz, izatez sinesmen ideologikoak direnak ezaugarri propio eta espontaneo bezala barneratu arazi eta mundu sozialaren errepresentazioa jakin bat inposatzeko. “Biolentzia 8 Termino hau Maria Luz Esteban-i hartu diot (2004: 122) eta izatez Loïc Wacquant-ena (1995: 73) da, zeinak boxeolariekin egindako lanean erabiltzen duen. Gorputz-lana, Estebanen hitzetan (2013: 174), organismoaren manipulazio intentsiboa litzateke, pertsonarengan jarrerak, mugimendu-errutinak eta emozio eta kognizio egoera subjektibo zehatzak eragiten dituena, zeinaren bidez gorputz eremua berrantolatzen baita, organo eta gaitasun batzuk beste batzuei gailenduz eta gorputzaren zentzuaz gain organismo osoaren kontzientzia eraldatuz; eta horrekin batera, munduarena. 19
sinbolikoaren egikaritza gailu ideologikoen bidez egiten da” (González de Chávez, 1999: 95), emakumeei dagokienez gailu horiek amatasuna edota maitasun erromantikoa izan daitezkeelarik. González de Chávezen aburuz horrela emakumeak familia eta etxeko esparrua bere 'gune naturaltzat' jotzen dute eta esparru horretako kideen beharrizanak bere eginbehar eta desira bilakatzen amaitzen dute. Sozializazioan jasandako biolentzia sinbolikoaren eraginak sortzen ditu genero araua goitik behera betetzen dituzten eta naturaltzat jotzen diren gorputzak, emakume eta gizon genero dikotomia araututik zertxobait desbideratzen den gorputza antinaturaltzat jotzen delarik. Nolakotasun biologikoen bidez xedatu diren arauen arabera sexu maskulinoak ezaugarri batzuk baditu eta femeninoak beste batzuk, arau horiek betetzen ez dituen gorputzak desbideratze bat duelako ideia gailentzen da arrazoi nagusi gisa. Ospitaleak, Foucault-ek adierazi bezala, jendartearen eta norbanakoaren kontrola eta erregulazioa xedatzen duten instituzioetako bat izanik, desbideratze hori gaixotasun gisa sailkatzen du. Izan ere, ospitaleko jardun erregulatzailea maneiatzen duen diskurtso medikoak, zeinak 'nukleo generiko'9 gisa klase ertain-altuko gizonezko heterosexual zuria daukan, nukleo generiko horrek jendartean betetzen duen toki pribilegiatutik aztertuko du genero arauaren desbideratze hori. Gizonezko heterosexual zuria antolamendu politiko eta sozialaren figura pribilegiatuena izanik, ezaugarri horiek betetzen ez dituzten norbanakoek ez daukate honen menpeko posizioa onartu beste biderik desbideratu edo gaixotzat etiketatuak - eta ondorioz estigmatizatuak eta zigortuak - izan nahi ez baldin badute. “Emakumeek, sozialki presio gehiago jasaten dutenez gero, arazo gehiago dauzkate beraien gorputz eta garunekiko erlazioari dagokienez, bietatik batek ere ez baitu gizakiaren modelo unibertsalarekin bat egiten” (Barral, 2001: 163). Horrela bada, ez da harritzekoa naturaltzat jo diren baina eraikiak diren desberdintasun sozial horiek eragin negatiboak izatea botere harreman horren baitan azpian egotea tokatu zaienen artean. Ordena patriarkal baten baitan gehienbat emakumeek pairatzen dituzten gaitzak ematen badira beraz, lotura zuzena egin dezakegu desparekotasunean oinarritutako ordenamendu sozialaren eta ordenamendu horretan azpian egotea tokatu zaienen ohiko arazoen artean. Anorexia bezalako gaitzak, berau pairatzen dutenen ia-ia guztiak emakumezkoak direla kontutan hartuta, natural bezala barneratu arazi zaigun eta emakumeak azpiratzen dituen genero arau horrek eragindako ondoezaren 9 Teoria edo ikerketa guztiek erdigunetzat jotzen dutenari deitzen zaio nukleo generiko, gizona edota zuria dena eta guztientzat norma bezala azaltzen dena Bordo-ren hitzetan (1993). 20
duten pertsona bezala definitzera garamatza. Beraz anorexia pairatzen duen gorputza, diskurtso biomedikoak esan ohi duenaren kontrara, ez da biktima hutsa, gorputzaren bidez estrategia propioak martxan jartzeko gaitasuna duen agente aktiboa baizik. Muturreko argaltasuna bilatzen duen estrategia aski zabaldu horri politikoegia deritzot gaitz hutsa balitz bezala ulertzeko. “Anorexia, azken finean, deklarazio ideologiko bilakatzen da, eta gose greba nola, era batera edo bestera, presio politikoa egiteko neurria da” (Gómez, 2001: 109) . 3.3.1.Argaltasuna edertasun ideal bezala “Zibilizazio forma bakoitzak berarekin dakar gorputzarekiko harreman partikular bat. Kultura bakoitzean edertasuna lortzeko baldintza batzuk inposatzen dira, praktika edo manipulazio korporal hauek benetako tortura izatera iritzi daitezkeen arren sozialki onartuak izateko ezinbestekoak direlarik” (Santiso, 2001: 224). Guk bizi dugun jendartean, emakumeei dagokienez, hauen edertasunari, gaztetasunari eta argaltasunari berebiziko garrantzia ematen zaie, edertasun kanon horren barruan sartzeko presioak pisu ikaragarriaz eragiten duelarik populazio femeninoaren baitan. Emakumeei zuzenduriko kanon estetiko hau ez da beti berbera izan ostera, ideal honek XVIII. mendean egiten duelarik agerpena. Esan beharra dago, “ideal hau, ororen gainetik, gizonak gizonarentzat xedaturikoa dela” (Santiso, 2001: 225). Neuk ere, aurrera jarraitu aurretik, beharrezkoa deritzot Santiso-k azpimarratutako Lourdes Ventura-ren gogoeta orriotara ekartzeari: Botere maskulinoek inposatutako arau estetikoenganako emakumeen sumisioa eta emakumeen gorputzarekiko (eta honen mamu sexualarekiko) gizonezkoen etsaitasuna eta mesfidantza itxuren historiaren gibelean daude. (Ventura, 2000: 30; in Santiso, 2001: 225) XVIII eta XIX mendeen bitartean kokatu behar dugu gaur egungo edertasun idealaren sorrera. Naomi Wolf-ek bere El mito de la belleza (1991) lanean azaltzen duen bezala, irudian eta emakumearen edertasunean eragiten duten inposizio kulturalek aldaketak jasan zituzten momentu historiko honetan. Autoreak edertasunaren mitoa bezala izendatu duena tokia irabazten joan zen familiaren lan unitatea apurtzen zioan heinean, eta urbanizazioak eta fabriken agerpenak domestizitate esfera banandu bat eskatu zuten (...) klase ertaina hedatu, heziketa eta bizi maila igo, familiaren 22
tamaina txikitu, eta hezibide oneko eta denbora libre ugariko emakume klase berri bat azaldu zen, zeintzuen menderakuntza lortu beharra zeukan garapen betean zegoen sistema kapitalista industrialak (Wolf, 1991: 18). Ordura arte etxeko lanetan entretenituta egondako emakume horien denbora librea nolabait kontrolatu beharra zegoenez, edertasunaren mitoak ordura arteko mirabearen mistika femeninoaren tokia hartu zuen emakume populazioaren artean zabaldu eta kontrol soziala gauzatzen jarraitzeko. Mitoa mistika femeninoaren antzerako ideologia kontsumista bilakatu zen, emakumeak etxetik kanpo eraman zezakeen neurosi gisako bat. Mirabe ona bilakatzeko xedea emakume ederra bilakatzekoagatik aldatuta, emakumeen helburua orain edertasuna eskuratzea zenez, berdin zuen hauek etxetik atera izanak: edertasuna eskuratzearen helburu irrealak entretenituta eta kate kontsumoari lotuta mantentzen zituen, energia ederrak izatetik harago joan zitezkeen helburuetara bideratzea ekidinez. Edertasunaren mito honek izan ditu ordutik aldakuntzak, gero eta gorputz argalagoetarako tendentzia markatua hartuaz. Hau ez da harritzekoa kontutan hartzen badugu edertasun desiratuak helmuga finko bat izan ezkero emakumeak helmuga horretara behin helduta energia beste kontu batzuetara bideratu zezaketela. Ordena sozial honen zaindariek, hori gertatu ez dadin, eskura dauzkaten mekanismo guztiak (publizitatea, kirurgia estetikoaren industria, ...) erabiltzen dituzte emakumeak kanon estetiko horretara hurbildu ahala hau pixka bat gehixeago gogortzeko. “Edertasunaren mitoa honetan oinarritzen da: 'edertasuna' deitzen zaion ezaugarri horren existentzia unibertsala eta objektiboa da. Emakumeek hau pertsonifikatzea izan behar dute xede eta gizonezkoek pertsonifikazio hori lortu duten emakumeak edukitzea jo behar dute helburutzat” (Wolf, 1991: 15). Wolf-ek guzti hau sinetsarazi diguten gezurra besterik ez dela adierazten du, 'edertasuna' urre-patroiaren antzerako sistema monetarioa dela azpimarratuz. “Edozein ekonomia bezala, politikak baldintzaturik dago, eta egun, mendebaldean, dominazio maskulinoa ukiezin mantentzeko sistema berri eta eraginkorrenetakoa da” (Wolf, 1991: 16). Honen funtzionamenduak, autorearen arabera, kulturak inposatutako arau fisikoen arabera hierarkia bertikal baten baitan emakumeari balioa ematean datza. Eta hau erlazio botereen adierazpen argi bat da, emakumeak era antinatural batean lehiatu behar baitute gizonezkoek beraien buruari esleitu dioten baliabideengatik. Beraz, Wolf-ekin bat etorriaz, edertasunaren mitoa emakumeena baino gehiago gizonezkoen kontua da, mitoak lotura zuzena baitauka beraien pribilegioak eta boterea mantentzeko aferarekin. 23
Jendartearen ordenamendu patriarkalaren zaindariek edertasunaren mitoak itsuturiko emakumeak nahi ditu, kontsumoaren katea elikatzeko haina indar - ez gehiago - izatea ahalbidetzen dien argaltasunarekin. Edertasunaren mitoaren atzean ezkutatzen den aginpidea ez da kanonak jaurtikitzen digun itxura izatera heltzea, jarrera jakin bat barneratu eta erreproduzitzea baizik, gizonezkoen boterearentzat mehatxagarria ez den jarrera alegia. “Emakumearen liraintasunarekiko obsesio kultural bat ez da emakumeen edertasunarekiko obsesio bat, hauen obedientziagatiko obsesioa baizik” (Wolf, 1991: 241). Burgesiako emakumeak nola begiratzen zaien behatzen dutelako John Berger-en adierazpen profetikoa11 transmutatu egin da eta egun emakumeak behatzailearen ikuspuntua bereganatu dute, beraien burua kanpotik begiratuz eta gure kultura bisual, nonahiko eta limurtzaileak exijitzen diena betetzeko ahaleginetan nola etengabe kale egiten duten ohartuz (Orbach, 2009: 129). Emakumeak behatzailearen ikuspuntua barneratu izanak beraien bizitzako harreman guztiak baldintzatzen ditu, bai gizon eta emakumeen artekoak zein euren buruarekin dauzkatenak. Behatzailearen ikuspuntu hori bereganatzeak zelatatuak direlako ideia barneratu arazi die, eta begirada horren pean behatzaileak – hau da, gizonezkoak – agintzen duena egiten dute. Ohartzeke, gizonezkoen nahiak beteaz, “'eder' ez beste ezer bilakatu dira gizonezkoen kulturan, honek maskulinoa izaten jarraitzeko aukera izan dezan” (Wolf, 1991: 76). Edertasun huts bilakatuta, gorputza esleitu zaie gogoaren truke, sistema patriarkalak ez baititu bertute biak - edertasuna eta adimena – batera esleitzen emakume gorputz berarentzat. Emakumeak ordena sozial maskulino honetan errespetatua izan nahi baldin badu ederra behar du izan, eta ederra izateko inteligentzia sakrifikatzera behartuta ikusten da, xede horrek kontu intelektualetara bideratu zezakeen energia xurgatzen baitio. Kontrako kasuan, inteligentziaren ordez edertasuna sakrifikatzen duen emakumeari ez zaio errespeturik erakutsiko, gizonezkoen neurrira eraikitako gizarte honetan tokia egiterako orduan trabak jarriko zaizkiolarik. Izan ere, logika patriarkalaren arabera, emakumeak jendartean duen tokia hertsiki lotuta dago edertasunaren esparruarekin. Soilik horrela uzten dio 11 John Berger arte kritiko, pintore eta idazleak 'Ways of seeing' (1972) lanean adierazi zuen ikustea ez dela ekintza neutrala, eta kontrara, botere-harremanak eta kontrola barnebiltzen dituela. Kultura patriarkalaren baitan, beraz, gizonezkoen ikuspegia gizonezkoek emakumeen gaineko kontrola edukitzeko forma bat da. “Gizonek emakumeei begiratzen diete. Emakumeak begiratuak ikusten dira. Honek ez ditu emakume eta gizonen arteko erlazio gehienak determinatzen soilik, emakumeek beraien buruekin dauzkatenak ere bai. Emakumeak bere baitan daraman inspektorea gizonezkoa da (...). Beraz, bere burua ikuskizunaren objektu bilakatzen du: espektakulu bat.” (Berger, 1972: 46) 24
emakumeak mehatxagarri izateari gizonezkoen begietara, edertasun eskuraezin horrekiko obsesioak inoiz ez baitio boterea dastatzeko aukerarik emanen. Eskaini diezaiokete duena baino lanpostu hobe bat emakume bati, baina edertasunari dagokionez 'aurrerapenik' egin ezean boterea eskuratzearen ideiak ilusio izaten jarraituko du honentzat. Honen adierazle da nola 80. hamarkadan “emakumeen boterea hazi ahala, edertasunaren garrantziak izan zuen hazkundea. Emakumea boteretik orduan eta gertuago egon, bere fisikorekiko kontzientzia handiago eskatzen zitzaion” (Wolf, 1991: 36). Emakumeek boterera heltzekotan bete beharreko eder kondizioak liraintasuna arrakastaren sinonimo bilakatu du mendebaldeko jendartearen imajinarioan. Esteban-ek bere lanean aipatzen duenaren arabera (2004: 83), XIX mende bukaerarantz edertasuna klase sozialaren ideiarekin lotzen joan zen sinbolikoki eta 20ko hamarkadan “emakume gehienek gorputz argala bereganatu zuten sozialki mailaz igotzeko nahiari jarraiki (...) amatasunaren eta etxekotasunaren aurkako itxura” (Santiso, 2001: 233 in; Esteban, 2004: 83). Honek erakusten du nola emakumeek beraien itxura eta gorputzen modifikazioak erabili zituzten jendartean zegokien posizioa negoziatzeko, eta “nola hasiera batean askapenaren eta autodeterminazioaren irudia zena azkar bilakatu zen kanpo kontrol baten tresna” (Gordon, 1994: 125; in Esteban, 2004: 83). Ama eta mirabe onaren itxura gorpuzteari uzteak ez zizkien askatasunera ateak ireki, kartzela zuten etxetik atera bezain pronto beraien gorputzak bilakatu baitzizkieten kartzela edertasunaren mandatuekin. 3.3.2.Argaltasun muturrekoa estrategia bezala Edertasunaren idealak iradokitzen duen argaltasunaren aurrean, feminitatearen mandatu horri erresistentzia egiteko muturreko argaltasunera jotzeak paradoxikoa eman dezakeen arren, itxuraz diskurtso dominantearen sumisioa dirudien joera honek estrategiatik gehiago dauka doktrinamendutik baino. Bizi dugun aro honetan emakumeei eder izateko ezarri zaien mandatuak, aipatu bezala, hauek jarrera jakin batzuk barneratzea du helburu. Gorputz lirain bat izan eta mantentzeak hainbat erritual jarraitzea exijitzen du, hauen artean behar baino gutxiago jatearena. Wolf-ek (1991: 242) aipatzen du Janet Polivy eta C. Peter Hermanek (1983) hurrengoa xedatu zutela: denbora luzean behar baino kaloria gutxiago ahoratzeak pasibotasuna, antsietatea eta neurriz gaineko afektibitatea eragiten dutela. “Ezaugarri hauek dira, eta ez argaltasuna bere horretan, kultura dominanteak aurki 25
liberatutako emakumeen identitatearen zentzu pribatuaren baitan sortu nahi duena hauen liberazioak eragin ditzakeen arriskuak neutralizatzeko asmotan” (Wolf, 1991: 242). Edertasuna helburu erabiltzen diren erritualak, beraz, kontrol sozialaren mesedetan gorputzak diziplinatzeko era eraginkorra dira. Gorputzaren gurtzak hainbesteko indarra duen gure kulturan, dio Orbach-ek, hau proiektu pertsonal gisa hautematen dugu: “Larritasun pertsonalen, erantzukizun indibidualen eta ardura politikoen atentzio gunea da, bereziki 'loditzen' den edo sexualki aktiboa den gorputzei dagokienez. (...) Gure gorputzak kontrolez kanpo daudela eta diziplinatuak izan behar direla uste da” (Orbach, 2009: 44). Loditzea amesgaizto, kontsumoan eta kontrolean oinarritzen den autokontrol eta diziplina mekanismoak jartzen ditu martxan norbanakoak. Bordok argudiatzen duenaren arabera, batetik norbere buruaren gaineko kontrol baten beharra gailentzen da, emozio, desira eta bulkaden sublimazioa, eta jendartearen parte garenez gero produzitu dezakegunaren arabera baloratzen zaigu. Era berean (...) etengabeko eta berehalako asebetetzeetan gozatzera bultzatzen gaituzte; neurririk gabeko kontsumoa indartzen da, dela elikadura, estetika, ariketa fisiko zein sexualitatearekikoa (Bordo, 1990; in Esteban, 2004: 68). Gizonezkoekin alderatuz, emakumezkoei nabarmen gehiago eragiten die kontrolaren eta kontsumoaren zurrunbiloak. Gaur egun, emakumeek inoiz baino denbora gehiago pasatzen dute beraien gorputzen moldaketan. Emakumeak espazio publikoan tokia egiten joan ahala, kontrol/kontsumo mekanismo hau areagotu egin da. Edertasun kanona orduan eta zorrotzagoa bilakatu, hau gorpuzteko erritualak ere geroz eta zorrotzagoak bilakatuz joan dira. Helburua, arestian aipatu bezala, emakumeak bere energia behar ez bezala bideratzea da, patriarkatua mantentzekotan ez baita komeni behin espazio publikoa eskuratu dutela hauen partetik aurrerapauso gehiago ematea. Horrela bada, Orbach-ek aipatzen du edertasun kanona zorroztu/moldatu ahala eta emakumeak hau eskuratzeko erritualak akitu arte errepikatu ahala, emakumeen gorputzak geroz eta otzanagoak bihurtzen direla. “Diziplina zorrotzen, dieta normalizatzaileen, makillajearen eta arroparen bidez – egungo emakume askoren denbora eta espazioaren antolaketan zentralak direnak – emakumeek beraien gorputzen moldaketa zentripetura gehiago jotzen dute kontu sozialetara baino” (Bordo, 1993: 166). Diziplina hauen 26
bitartez, jarraitzen du azaltzen Bordo-k, emakumeak, guztiz onargarriak izatekotan, zerbait falta zaielako sentimendua barneratzen dute, kanon irreala betetzera ez heltzeagatik halako porrot sentipen bat. “Beste muturrean, feminitatearen praktika hauek etsipena nabarmentzera, ahultasunera eta heriotzara bideratu dezakete emakumea” (Bordo, 1993: 166). Mutur tragiko horretan kokatu genitzake anorexia kasuak, feminitatearen mandatuak muturrera eramanaz hauen krudeltasuna agerian utzi nahiko balute bezala. Esan bezala, edertasuna eskuratzeko emakumeek darabiltzaten erritualak hauek espazio publikoan lortu duten tokia indargabetzeko mekanismoa dira. Erritual hauek sinesmen sistema indartsua dira, zeinak gizonezkoek obskurantismoaren akaberarekin bazterturiko pentsamendu formetan atxilo mantentzen dituen emakumeak. Kontzientzia kolektiboaren parte batek Erdi Aroko sinesmen sistema bat besarkatzen badu, beste erdia guztiz modernoa den heinean, mundu garaikidea eta boterea bigarren parte horrena izango dira. Errituak zaharkituak eta primitiboak dira kontzientzia femeninoaren muinaren parte bat zahar eta primitibo mantendu dadin (Wolf, 1991: 112). Horrela bada, emakumeak harrapatuta dauzka aro garaikideak: alde batetik esparru publikoan onartuak izan dira, baina bestetik mundua ikuspuntu zaharkitu batetik ikustera bideratzen dituen sinesmen sistema baten eraginpean bizi dira. Aro garaikideko espazio publikoan bai, baina ideia zaharkituetatik askatu ezinik dagoen populazioaren zati horrek jendartean duen tokia zehaztu beharra sentitzea ez da, inondik ere, arraroa. Are gutxiago patologikoa. Hala ere, emakumeek jendartean daukaten tokia negoziatzeari ekiten diotenean, negoziazio intentzio horiek jarrera patologikotzat jotzea ohikoa da. Patologizazio hori arrazoitzeko, hortxe dago bioboterea: emakumeak negoziazio horretan, determinismo biologikoari jarraiki, feminitateari dagozkion ezaugarriak moldatu/eraldatu/ezabatu egiten baditu, genero normatibitate arauak gainditzen baditu, gaixotzat joko da. Anorexia horren testigu. Gizonek gizonentzat eraikitako gizarte ordenamendu honetan emakumearen papera etxeko lau hormen artean egon da honek espazio publikoan tokia egitea lortu duen arte, baina behin toki hori egitea lortuta ezin izan dira emakume izate hutsagatik egotzi zaizkien sinesmen zaharkituetatik 27
askatu. Egoera horrela, emakumeak espazio publikoan askatasun osoz jarduteko era bakarra balore maskulinoen araberakoa dela ondorioztatzera heldu eta hainbat modu ezberdinetan balore horiek bereganatzen saiatzen dira. Saiakera horretan ordea, traba ugari aurkituko dituzte, generoarena pisutsuena seguru aski. 'Maskulinitatea' eta 'feminitatea', bai behintzat XIX. mendetik eta ziurrenik aurreragotik, elkarrekiko esklusio prozesu baten bitartez sortu dira. Batek ezin ditzake, besterik gabe, historikoki bertute femeninoak izan direnak historikoki maskulinoak izan direnei erantsi emakume berri bat, gizon berri, etika berri bat edo kultura berri bat sortzeko (Bordo, 1993: 174). Anorexiak bilatzen duen gorputz androginoa erdi bideko irtenbide bezalako bat bezala irakur daiteke, Bordo-k azaltzen duen bezala barne kontraesanen adierazgarri dena, gorputz androginoaren baitan alderdi maskulinoa eta femeninoa borrokan balebiltza bezala. Emakumeak feminitatearen bereizgarri diren bere gorputzaren formak ezabatzen ditu nolabait determinismo biologikoak zehaztu dion paperari errefusa egiteko ahalegin bezala, gorputz androgino horrekin jendarte honetan esleitu zaion egikaritzatik harago joan nahiko balu bezala. Horrela begiratuta, anorexiak gaitza baino gehiago, gorpuztutako protestaren itxura hartzen du: Bordo-k 'gose greba' deitu duen eta determinismo biologikoan oinarrituta emakumeari jendartean esleitu zaion menpeko posizioaren kontra egiten duen protesta inkontzientea. “Anorexiaduna, noski, ez da konturatzen deklarazio politiko bat egiten dabilela” (Esteban, 2004: 177) baina honen gorputzak berba bidez esan ezin dezakeena ematen du ulertzera. Esteban-en hitzetan, gorputz anorexikoak sexu femeninoaren gosea murriztu eta gaitzesten duen kultura salatzen du. Anorexia “dementziazko errealitate sozialari erantzun mentalki zentzudun eta osasungarri bezala hasten da” (Wolf, 1991: 256). Anorexiadunak erantzun egiten dio emakumeak ondo sentitzeko xedeaz momentu oro gosez egon behar horri. Anorexiadunak uko egiten dio ziklo ofizialak berau mendean hartzeari. Gosea pasatzerakoan, berak kontrolatzen du. (...) Osasun mental seinalea da kontrolatu nahi gaituen zerbait kontrolatzen saiatzea, bereziki mundu ordena oso baten beharrizanek mugitutako industria masibo baten aurrean dagoen emakume gazte eta bakartia bazara 28
medio, ez dago norbanakoek beraien buruaren gainean daukaten kontrol zehatza baino ezer eraginkorragorik, eta auto-kontrol horren bidez mantentzen dira boterea dagoen bezala iraunarazteko beharrezkoak diren identitate zein subjektibitate normatiboak bere horretan. “Kontrol (Deleuze) edo segurtasun (Foucault) jendarte hauetan bizitza osasuntsuaren aginduak zaintzara, hobekuntzara eta trebakuntzara derrigortzen du jendartearekin bat etortzeko (horretan datza 'fitness'-ak)” (Contreras, 2014). Hau horrela, edertasun mitoa eskuratu nahian argaltzen hasten den norbanakoa bere ikuskatzaile propio bilakatuko da, eta berak ez beste inork kontrolatuko - eta behar izanez gero zuzenduko - du hasi duen prozesu hori. Anorexiaduna auto-kontrol zehatzenaren adibide garbia badugu ere, auto-kontrol hori mitoak agintzen duenetik harago eramaten duen momentuan inposatu zaion identitate normatiboa arrakalatzeko saiakeretan hasten dela iradokitzen du: anorexiadunaren argaltasuna muturrekoa izaten hasi eta feminitateari dagozkion ezaugarriak ezabatzen hasten denean, femeninotasun identitateak normatibo izatekotan bete beharreko genero araua hausten hasten da. Era bitxi batez indarrean den ordena sozialari mehatxuka hasten da. 3.4.1.Emakumea, feminitatearen mandatuen eta ordena maskulinoaren artean trabatuta Emakumeak lan merkatura salto egin zutenean, ordura arte soilik gizonezkoena zen esparru batean tokia egin behar izan zuten. “Emakumeen baloreak adierazi eta gizonezkoen lana menderatzen ikasi zuten, bi aldiz indartsuago bilakatuz. Gazteak, ostera, bi aldiz ahulagoak aurkitzen dira” (Wolf, 1991: 273). Jada 90ko hamarkadan Wolf-ek esaten zuen emakume gazteak, pentsamolde primitiboen eta mundu modernoaren artean trabatuta, jendartean dagokien egikaritzari buruzko mezu kontraesankorrak jaso dituztela jaio diren momentutik. “Modelo maskulinoetan oinarritutako instituzio zurrunetan lehiatzeko heziak, era berean femeninotasun aparteko baten azken detailea ere mantendu beharrean” (Wolf, 1991: 273) aurkitzen dira. Hau da, gizonezkoen jokaerari jarraiki aritzera bultzatuta dauden arren, aritze horretan ez zaie onartzen feminitate ukiturik batere deskuidatzea. “Bai histeria bere garaian zein anorexia/bulimia gaur egunean, nerabezaroan ematen den feminitatearen garapen arruntaren eta feminitate patologiko eta patogeniko baten ideal kulturalaren demanda kontraesankorren arteko gatazka sakonen adierazpentzat hartu daitezke” (Zenbait egile, 2001: 152). Emakumeek espazio publikoan egin duten agerpen aski berriak, arestian aipatu bezala, izan du eraginik jendartearen ordenamendu patriarkala bere horretan mantentzea berebizikoa zaion 31
boterearen baitan. Azaldu bezala, emakumeak etxetik atera bezain laster edertasun mitoarekin bonbardatuak izan ziren hauen gogoa espazio publikoan toki gehiago egitearen ideian zentratu ordez edertasun kanona betetzeko ahaleginetara bideratzeko, eta mitoak jaurtikitzen duen edertasun ideal eskuraezin hori bilakatu da emakumeek arrakastarako daukaten giltza bakarra, ideala bezain eskuraezina dena. Emakumezkoei, beraz, ezinezkoa zaie baldintza hauetan espazio publikoan gizonen parera heltzea, hauek aurrerapenak egitea edertasun ideal eskuraezin horri hertsiki lotuta egoteak ezinezkoa bilakatzen baitie horrelakorik. Emakume kondizioa enbarazu zaie ordena maskulinoen arabera moldatutako jendarte honetan tokia egiterakoan, eta honek gatazka sortzen du emakumeak esleitu zaien tokiarekin kontent ez daudenean eta beste toki bat negoziatzeari ekiten diotenean. “Zentzu honetan, histeriak eta anorexiak beraien puntu gorena rol maskulino eta femeninoen berrantolaketa eta birdefinitzeko saiakeren kontrako erreakzio kulturalen aldi historikoetan eman izana esanguratsua da” (Bordo, 1993: 177). Anorexia kasuak, bere garaian histeria kasuak nola, agintean den ordena mantentzearen kontrako “errebelamendu eta erresistentzia potentzial iturri” (Bordo, 1993: 177) bezala adierazten dira. “Gidatutako borroka batez hitz egiten hasi da, ez bakarrik dominazio maskulinoaren gorpuzkien kontra, autodefinizio propio baten alde ere bai. Zentzu honetan, anorexiak agerian uzten du ustez egun lortu den gizon eta emakumeen arteko berdintasuna iruzurra dela” (Gómez, 2001: 106). Anorexiadunak, era inkontziente batean eta deklarazio politiko bat egiten dabilelako detaileaz ohartu ere egin gabe, emakume bezala jendarte ordenamendu honek esleitu dion tokitik harago beste toki erosoago bat erdiesteari ekiten dio. Aipatu “aldaketa desirak honen inplikazio aktiboa adierazten du feminitatearen eta maskulinitatearen elkarrizketa globalean” (Orbach, 2009: 198). Egotzi zaion posizioa jasangaitza egiten zaionez gero, jasangarriagoa suerta dakiokeen posizio baten bilaketari ekiten dio halako autodefentsa mekanismo bat bailitzan. “Elikadura arazoei dagokienez autodefentsa, dementzia ez bezala, alegatu legitimoa da. Autodefentsa ez da estigma bat, erotasuna lotsagarria den bitartean” (Wolf, 1991: 257). Era sotil batez uneoro bortxatzen duen sistema patriarkalaren aurrean bere burua agentzia osoz babeste aldera defentsa mekanismo bat eraginkorra ala ez - martxan jartzen duen norbanakoa erotzat jotzea paradoxikoa da gutxienez. Baina emakume ezaugarriak ezabatuko dizkion muturreko argaltasun bat eskuratzea helburu duen mekanismo konkretu honek genero araua hautsi eta identitate normabitboei entzungor egiten dienez gero, biobotereak sustengaturiko diskurtso zientifiko oso batek jarrera hau patologikotzat joko du. 3.4.2.Anorexia eta diskurtso medikoa 32
Anorexia patologiatzat jotzen den momentuan, “medikuntzari dagokion kontutzat hartzerakoan, bere ordena, legeak eta metodoak inposatzen dituen diskurtso baten totalitarismoan murgiltzen da. Arazoa ez da oinarritzen esku-hartze medikoaren beharra ezeztatzean, baizik eta zein diskurtsoren hegemoniapean bideratzen den honen abordatzea” (Strada, 2002: 211). Gil-ek (2007) azaltzen duen eran, epistemologia feministek agerian utzi dute indarrean dauden balore sozial maskulinoek instituzioetan, jakintza zientifikoaren produkzioan eta teknologietan eragiten dutela (Keller 1991; Harding 1996) eta lagundu egin dute 'zientziaren eraikuntzan produkzio testuinguruak eta baloreek daukaten papera argitzen, iturri medikoen erabilpen inozoa zuzentzen hauek beste era batera irakurtzea ahalbidetuz, eta zientzia ez dela jakintza gardena baizik eta garaian garaiko ideologia eta baloreak biltzen dituen manifestazio kulturala baizik erakusten (Ortiz 2003; in Gil, 2007: 69). Aurretik aipatu dugun modura, Foucault-ek azaltzen duen gorputzen diziplinamenduan, zeinetan zenbait instituziok norbanakoaren eta jendartearen kontrola eta erregulazioa mantentzea duten helburu, ez dira falta ospitaleak. Instituzio bezala, ospitaleak berebiziko garrantzia dauka gorputzen erregulazio eta kontrolari dagokienez, araua hausten duen gorputza gaixotzat jotzea ahalbidetzen duen bioboterearen diskurtsoak segidan jarriko baitio desbideratu bezala izendatuko duen etiketa antinaturaltzat joko den gorputz horri. “Medikuntza esparruko profesionala normala zer den eta zer ez den xedatzen duen eta sozialki esleitutako rol zein eginkizunak egiteko zuzendu beharrekoa zer den adierazten duen jendarteko 'enpresari morala' bilakatzen ari da” (Rodríguez 1981: 100; in Gil, 2007: 75). Detaile honi, Wolf-ek (1991) azaltzen duen bezala, historiaren parte handi batean medikuaren eta emakumearen arteko erlazioak oso zintzoak izan ez direla gaineratu beharra dago. Inkisizio sasoia arte gaixoak artatzea emakumearen eginkizuna izan zen gehienbat, eta “emakumearen gaitasun medikoa izan zen XIV eta XVIII mende bitartean Europa osoan hartu zuen sorgin ehizaren katalizatzaile” (Wolf, 1991: 287). Hortik aurrera emakumeak medikuntza esparrutik kanporatzen joan ziren apurka-apurka, eta hori nahiko ez balitz, behin medikuntza esparru maskulino bilakatutakoan emakume izatea gaixo izatearekin lotzeko hainbat modu aurkitu ditu diskurtso medikoak. “English eta Ehrenreich-ek azaltzen duten bezala, 'medikuntzak ideologia sexistari egindako ekarpen nagusienak emakumeak gaixo gisa eta gizonengan gaixotasun eragile 33
potentzial gisa deskribatzean oinarritu da'” (Wolf, 1991: 286). XIX. mendean zehar 'desoreka nerbioso femenino' bezala izendatzen diren – histeria, anorexia edo neurastenia kasu – kasuen gorakadarekin 'espezialista nerbiosoa'-ren figura sortu zen emakumearen jarrera egokia zein izan behar litzatekeen erabakitzeko eta “emakumeek beraien bizi kondizioak aldatzeko esfortzuei kontra egiteko (...) medikuei ahalbidetuz abangoardia bezala jardutea jendarteak beraietaz behar duena emakumeei inposatzeko eginkizunean” (Wolf, 1991: 288). Anorexiadun emakumeak determinismo biologikoaren arabera 'naturala' den generoak araututako rola apurtzeari ekiten dionean diskurtso medikoak segidan etiketatzen du gorputz desbideratu bezala, osatu beharra daukan gorputz gaixo gisa. Eta noski, diskurtso medikoaren arabera osatzeko bide bakarra emakume anorexiadunak berriro ere genero femeninoaren rolari men egitean datza. “Emakumeak rol hauekin adostasunean mantentzeak berebiziko garrantzia dauka ordena patriarkala mantentzerakoan” (Gómez, 2001: 78). Ordena horren mantenua emakumeen osasunaren gainetik jartzen du diskurtso medikoak, baita mantenu lan horretan neurri muturrekoak erabiltzera heldu beharra baldin badago ere: giltzaperatzea, indarrez elikatzea eta drogatzea anorexiadun emakumeekin erabiltzen diren teknikak dira gaur egun ere. Balore maskulinoen gainean sortutako diskurtso medikoak, Gómez-ek (2001) dioen bezala, nahiago du teknika hauetara jo anorexiadunak beraien gorputzen bitartez esatera datozenari arreta jarri baino: “beraien maskulinitate kontzeptua bera dago jokoan” (Gómez, 2001: 105). Strada-k (2002) anorexiadun emakumeak garaiko histeriadun emakumeekin alderatzen ditu, eta emakume guzti hauek beraien gorputzen bidez zerbait adierazi nahirik dabiltzala adieraztera dator. Bere hitzetan, gorputz hauek ez dituzte soilik medikuntza eta honen boterea desafiatzen, subjektuarentzako espazio bat baztertzen duen edozein diskurtso baizik. Beraiek – medikuei buruz hitz egiten du – balore eta ideal jakin batzuen transmisiorako uhal bezala balio duen ordena bat ezarri dute. Soilik emakume kate luze batek, garai historiko ezberdinetan, gezurtatu dute: sorginak, deabrutuak, mistikoak, histerikoak, eta orain, anorexikoak. Sintomak beti daukate dimentsio sozial bat, kulturan indarrean dauden baloreak erabiltzen dituzte adierazteko, hauek gorpuzteko, eta baita ere hauen kontra errebelatzeko (Strada, 2002: 249). 34
Medikuak ostera ez datoz bat gorputz hauek esatera datozena entzutearekin, bere garaian histeria kasuekin erabilitako estrategia berbera erabiltzen baitute gorputz anorexiadunen xuxurla aditu bezain laster. “Egungo psikiatrak anorexiadunari bere errebeldia, makurtzeari uko egitea, eta jarrera menderakaitz eta desafiatzailea aurpegiratzen jarraitzen du” (Gómez, 2001: 104). Diskurtso medikoak ordena sozialari mehatxu egiten dioten norbanakoak zigortu, baliogabetu eta hauen ekintzak despolitizatzen ditu inolako eskrupulurik gabe, eta anorexia kasuak horren adibide ditugu. Ordena maskulinoa jo puntu libratutako gudan bi bando bailitzan dauzkagu anorexiadun emakumeak alde batetik eta medikuak bestetik, gose greba bidez presio politikoa egiten lehenak eta determinismo biologikoan oinarritutako arrazonamendu zientifikoaren bidez etsaiari sinesgarritasuna kenduz bigarrenak. Anorexiadun gorputzak martxan jarritako gose greba ordena patriarkal honen baitan emakume kondizioa betetzeak eragiten dieten ondoeza adieraztera badatoz ere, diskurtso medikoak ondoez hau patologiatzat jotzen du. Eta honek arrazoiaren monopolioa bere eskuetan duenez gero, bioboterea erabiltzen du patologizazio hau arbuiatzeko. Wolf-ek (1991) ondo azaltzen du afera hau: Mina erreala da besteak min honen existentziaz konbentzitzea posible denean. Inork ez badu honetan sinisten sufritzen duenak salbu, gure mina erotasuna da, edo histeria, edo emakume bezala gure ezintasunaren adierazle. Sentitzen duguna mina ez dela dioten medikuak, apaizak edo psikiatrak bezalako autoritatedun pertsonak entzutean minaren aurrean makurtzen ikasi dugu (Wolf, 1991: 331). Anorexiadunak ostera autoritatearen aurrean makurtzeri muzin egiten dio, behin gaixotzat etiketatu dutenean ere medikuekin kolaboratzeari uko eginaz, honek ez baitu gaixo dagoela sinesten eta hala adierazten baitu gainera. “Anorexiak ez du hainbeste adierazten emakume bilakatzeari ukapena, gehiago adierazten du rol femeninoak sarri berarekin ekarri ohi duen 'biktima' papera betetzeari ukapena” (Gómez, 2001: 105). Jarrera errebelde horren aurrean, ordena maskulinoaren aurkako burugogortasun inkontziente horrek adierazten duen mehatxuaren aurrean, medikuek emakume hauek giltzaperatu, zigortu, behatu eta estigmatizatu egiten dituzte, jarrera hau bilakatu delarik 'gaitz' bezala jo duten anorexiaren tratamendua. Esku-hartze mediko horren funtzioa “emakumearen gorputza pasibo eta otzana bilakatzea da, mehatxua deseginez horrela” (Ussher, 2006: 16). Argi geratzen baita, anorexia kasuen 'berreskurapen' datuei so egite hutsarekin, tratamendu honek gorputzen diziplinamenduari dagokionez eraginkortasuna izan dezakeen arren ez duela 35
eraginkortasunik batere. Tratamendu horrekin anorexiadun emakumeak indarrez onargarria den pisu bat izatera derrigortu besterik ez dituzte egiten, baina neurri hau ez da inolaz ere emakume hauen ondoeza konpontzera datorren zerbait. Izan ere, anorexiaren aferan arazoa ez da emakumeak edertasun kanona bete nahian burua galdu duela, gero eta zurrunagoa den kanona betetzeko ahaleginetan jan-neurriak kontrolatzen dabiltzan emakumez josiriko jendarte honetan kalorien murriztea eskuetatik joan zaien emakume kopurua ikaragarri altua baita eta horrek ez baititu denak anorexiaren etiketapean multzokatzen. Bordo-k idatzi du bizi dugun jendarte honetan dietari jartzen zaion arreta gehiegizkoa ez dela ardura patologikoa eta ez dagoela normatik kanpo, kontrara, normaren barruan egokitzen diren gorputz diziplinatuak sortzeko balio duela. Anorexiadun emakumeak ostera, norma hori urratzen hasten direlako izendatzen dira gaixo gisa. Anorexiadunak ez du, inolaz ere, norma onartu nahi, eta pisu egonkor bat eskuratzeak eta normaren arabera egokitzat jotzen den gorputz baten mantenuak ezer gutxitan lagundu diezaioke, berriro inposatu nahi zaion norma horretan datza eta anorexiadunaren ondoezak. Normatibitateak ito egiten ditu anorexiadunak, eta normatibitateak hauen gorputzen gainean daukan kontrola desmuntatzeko asmotan kontrol hori beraien eskuetan hartu eta gorputza arauak agintzen duen marratik harago eramateko saiakeran murgiltzen dira. Manuel Villegas-ek (1997) duen anorexia ulertzeko erak lagundu diezaguke joera hau ulertzen, honek anorexia 'askatasunaren patologia' bezala ulertzen baitu, “zeinetan gorpuztasunaren murrizketa bat ematen den. Nia etereo eta espiritual baten adierazpena ematen den bitartean nia korporalaren ukapenean oinarritzen den subjektibitatearen gatazka propio bat litzateke” (Gil, 2007: 22). Bizi duen gorputzak menpekotasun posizio batean kateatuta duenez gero, anorexiadunak gorputza geroz eta txikiagoa egiten du murrizte horrek gorputzak suposatzen dion karga txikitu eta honen mugetatik harago transzenditzea ahalbidetuko diolakoan. “Gorputzaren ukapenaren forma ideologikoak existitzen dira (...) gorputza ukatu, gutxietsi edo suntsitzen duten bitartean hau bizirik mantentzen dutenak” (Villegas, 1997: 20). Badirudi beraz anorexiadun emakumeari ondoeza sortzen diona emakume gorputzak berarekin dakarren karga dela, determinismo biologikoak naturaren izenean jendartean ezarri dion tokiak eragiten dion frustrazioa. Balore maskulinoetan oinarritutako jendartean genero femeninoarekin koherenteki moldatu beharrak kate motzean lotuta daukanez gero, esleitu zaion kondizio itogarri hori nolabait ezabatzeko ahaleginak egiten ditu. Femeninotzat jotzen diren ezaugarriak gorpuzteari utzi eta horrela emakume kondizioak suposatzen dion kargatik libratu nahiko balu bezala, gorputz androgino baten lanketan murgiltzen da. Badirudi emakume moldea gorpuzteari uztean jartzen 36
duela anorexiadunak emakume bezala aurkitu dituen trabak gainditzeko esperantza, irtenbidea genero araua arrakalatzean aurkitzen duelarik. Eta puntu honetan bat egiten dut Bordo-rekin, iruditzen baitzait “fokua patologian jartzeak, Bordo-k dioen bezala, azterketa erdigunea den genero erreprodukziotik desbideratzea dela” (Gil, 2007: 20). 3.4.3.Genero bitarra kolokan Deigarria da anorexiadunak gogoa salbatu eta gorputzetik nolabait ihes egiteko sentitzen duen premia hori, gogoa eta gorputza dena bat bezala irakurtzea ezinezkoa egiten zaiola argi utziz. Butler-ek (1990) seinalatu du arimaren (gogoa, alegia) eta gorputzaren arteko ezberdintasun ontologikoa Platon-engandik gaur arte mantendu zaigun ideia dela, eta “menderakuntzan eta hierarkia politiko zein psikikoa defendatzen ditu. Gogoak ez du soilik gorputza menderatzen, aldizka honen gorpuztasunetik alde egiteko fantasiarekin ere jolasten baitu” (1990: 63). Izakiaren bi alderdi nagusi hauek – gogoa eta gorputza – banatzen dituen ideia aski hedatu horren gogoa jartzen du gorputzaren gainetik, bien arteko hierarkia bat sortuaz. Kulturalki gogoa maskulinitatearekin eta gorputza feminitatearekin lotu izanak aipatu hierarkia politiko eta psikiko hori generoen bidez mantendu eta arrazoitu du, gizona gogoarekin eta emakumea gorputzarekin alderatuz. Lotura kultural hauek bere horretan mantendu daitezen, determinismo biologikoak emakumea gorputzarekin estu lotu eta behin-betirako azpiratuko duen diskurtso zientifikoa egituratu du. Horrela bada, gorputza eta gogoa biak bat bezala ulertzea bezain gatazkatsua suertatzen zaio norbanakoari genero araua bitan zatitzen duen marra ezabatzea. Anorexia “antolamendu sozialaren forma jakin batek lagunduta edo sortuta” (Gil, 2007: 9) dagoenez gero, orain arte ikusitakoarekin ondorioztatu daiteke antolamendu horretan genero arauak duen garrantzia berebizikoa. “Gizatiar jendarteak kanpo morfologiaren arabera sexua esleitzen dio gorputzari (...) eta sexuaren araberako estereotipoen eraketarekin gogoa sozialki gorputz horiengandik espero denera moldatzen ahalegintzen da” (Barral, 2001: 160). Jaiotzean esleitutako sexuaren arabera, gorputz bakoitza gizon edo emakume identitatea – generoak arautua - barneratzera bultzatzen da, eta identitate horrek adierazten digu normala izatea zer den. “Zentzu honetan identitatearen inposizioa benetako gizatiar aniztasuna iluntzeko diseinatutako boterearen taktika baldar bezala antzeman daiteke, uniformitate kategoria zurrunak dituena” (Weeks, 1985: 298). Hala ere, Weeks-ek Barry D. Adams (1978) aipatuaz 'identitatea desberdintzea ere badela' 37
azaltzen du, honek aukeraketan eta autoaktualizazioan oinarritutako afinitateak baititu. “Bilatu behar dugun zerbait da, izatea egonkortzekotan, anomaliatik eta esperantza ezetik defendatzekotan lortu beharreko zerbait” (Weeks, 1985: 298). Identitatearen bilaketa horretan ostera traba bezala jokatzen du genero bitarrak, molde zurruna baitugu hau benetan geurea dugun identitate propio hori bilatzerako orduan. Gil-ek (2007) Butler aipatuz adierazten duen bezala, maskulino/femenino ezberdintasun dikotomikoak aukeraketa sexualari ez ezik, ezberdintasun eta erresistentzia aukerari ere ateak ixten dizkio. Butler-entzat baina generoa ez da norbanakoaren ezaugarri finko bat, baizik eta aldatu edo moldatu daitekeen zerbait. Autore honentzat “ekintza, keinu eta gorputz mugimendu espezifikoen errepikapen estilizatuen bitartez sortzen da generoa, 'iragankortasun sozial' bezala ulertuta. Ez dugu era batera jokatzen gure genero identitateagatik, genero arauak mantentzen dituzten jarraibide kulturalen bidez eskuratzen baitugu identitatea” (Butler, 1990: 141; in Spargo, 2004: 70). Autoreak 'generoaren performatibitatea' bezala izendatu duenarekin indarrean dauden identitate molde zurrunei erresistentzia egitea eta hauek iraultzea posible dela azpimarratzera dator: gakoa keinu, ekintza eta gorputz mugimendu espezifiko horien errepikapenean dagokigun generoarekin bat ez datozen keinu, ekintza edo gorputz mugimenduak performatiboki txertatzea litzateke. Anorexiadun emakumeak emakume rolari dagozkion ekintza eta ezaugarriak gorputz androginoagoarekin bereganatzen dituen beste ekintza 'maskulinoago' batzuengatik aldatzeari ekiten dionean antzerako zerbait egiten dabilela esan daiteke. Feminitatearen genero araua hausten du erosoago sentiaraziko dion beste identitate bat eratzeko asmotan. “Murrizketa normatibo bat desegitearen esperientziak norbere izateari buruzko aurre ikuskera bat desegin dezake bizigarritasun maila altuago bat lortzea helburu duen ikusmolde erlatiboki berri bat inauguratzeko xedeaz” (Butler, 2004: 13). Anorexiadun emakumea ere bizigarritasun maila altuago bat ahalbidetuko dion ikuskera berri baten bilaketan dabilela esan daiteke, hortik genero bitarraren normatibak esleitu dion paper itogarriarekin apurtzeko beharra. Anorexiadunak jendartean toki berri bat egitea, toki hori bereganatzea ahalbidetuko dion identitate bat eraikitzea ezinbestekotzat dauka. “Bizitza posible baten inguruko pentsamendua bakarrik posible zaiela dakitenentzat da entretenimendu. Oraindik izan daitezkeen hori bilakatu nahirik dabiltzan horientzat, posibilitatea beharrizana da” (Butler, 2004: 59). Anorexiadun emakumeentzat beharrizan hau hil ala bizikoa da, literalki. Hain du larrialdizkoa aldaketa, ezen izan daitekeen hori bilatu artean ezinbestekoa zaion “'erresistentzia' gaitasun multzo bat eratzea etsaitasunezkoa zaion testuinguru sozial batean bizirautea bermatzeko” (González de Chávez, 1999: 139). Erresistentzia 38
gaitasun horien artean kokatuko nuke anorexia, González de Chávez jarraituz desirak ito eta aukera zein xedeak mugatzeagatik ordaindu beharreko neurosi forma bat dela sostengatzen dudan arren, identitate berri eta bizigarriago bat bilatu artean aterpe bezala balio dezakeen gordeleku izan daitekeela uste baitut. Motzean esanda, anorexia Gonzalez de Chávez-ek (1999: 141) 'ahulen boterea' bezala izendatu duenaren manifestazio garbitzat jotzen dut, emakumeek jendarte patriarkalaren aurrean beraien kexak eta eskaerak aho betez adierazi ezin dutenez gero agresibitatea adierazi eta inposatzeko zeharkako forma gisa, zeinak estrategia eraginkorragoak bilatu artean salaketa egiteko forma bezala balio duen. Adierazgarria da, gainera, inora ez doala ematen duen salaketa forma honek anorexiadun emakumeengan eragiten duen “gorputz hipertrofia gakoa dela norbera subjektu bezala eraikitzerakoan, subjektu guztiz gorpuztua” (Esteban, 2004: 250). Hau horrela, anorexia prozesu korporal bat bailitzan aztertu beharra dago, eta “prozesu korporal hauek generoari dagokionez 'atzera bueltarik gabeko' auto-eraldaketa prozesu bezala definitu ditzakegu” (Esteban, 2004: 123). Estebanekin guztiz ados nator: “Emakumeen 'ahalduntze' soziala korporala da eta izango da, edo ez da izango” (Esteban, 2004: 11). 3.5. Anorexiatik ahalduntze sozialera: birjabetze prozesua “Soilik norbere istorioaren arabera sortu daiteke norbere irudia, norbere gorputza, ez gizonarekiko berdintasun desio batetik, baizik eta norbere ezberdintasuna eraiki eta bizitzeko nahitik” (Valls, 1999: 218). Anorexiak eragiten duen gorputz hipertrofia horretatik subjektu gorpuztu bat eratzeko prozesuan, zeinari 'suspertze prozesu' deituko diodan, anorexiadunak bere gorputzaren eraikuntzari ekingo dio eta eraikuntza horretan aurkitu beharko du genero bitarraren molde zurrunek eragiten dioten ondoeza saihestea ahalbidetuko dion gorputz bat. Bizileku izan duen gorputz androginoa atzean utzi nahi ezkero berriro ere emakume ezaugarriak dituen gorputzean bizitzen ikasi beharko du, baina anorexiarekin generoari dagokionez martxan jarritako 'atzera bueltarik' gabeko prozesuak identitateari dagokionez zenbait aldaketa egitera bultzatuko du ezinbestean gorputz horretan bizitzea lortu nahi badu. Gorputzak guztiz eragotziko dio gizonarekin berdintasunik izatea, beraz emakume kondizioak eragiten dion karga beste bide batzuetatik deskargatu beharko du: genero bitar normatiba zurrunak laxatzea ezinbesteko baldintza bilakatzen da suspertze bati buruz hitz egin nahi baldin badugu. 39
Genero arauekiko erlazio kritiko bat eratzeak hauengandik aldentzea eskatzen du, hauen beharrekin bat ez etorri eta gainditzeko trebetasuna izatea, baita bizitzea ahalbidetzen duten normak desio direnean ere. Erlazio kritiko hori alternatibak eratzeko gaitasun ezinbestean kolektibo baten araberakoa izango da, norbanakoari jardutea ahalbidetuko eta sostengatuko dion norma eta idealen bertsio txiki bat (Butler, 2004: 15). Eta alternatibak eratzeko gaitasun kolektibo horretan berebiziko garrantzia dauka, birjabetze prozesuari begira, Menéndez-ek 'autoatentzio' bezala izendaturikoak, autorearen hitzetan hurrengoa litzatekeena: termino erreal zein imajinarioetan bere osasunari eragiten dien prozesuak diagnostikatu, azaldu, artatu, kontrolatu, arindu, pairatu, osatu, konpondu edo prebenitzeko populazioak subjektu zein giza talde gisa erabiltzen dituen errepresentazio eta praktikak, osasun-langile profesionalen bitartekaritza zentral, zuzeneko eta gurarizkoa barik, nahiz eta hauek autoatentzio ekintzaren erreferentzia izan daitezkeen: hala bada, autoatentzioak berarekin dakar autopreskripzioa erabakitzea eta forma autonomoz edo autonomo samarrez tratamendu bat erabiltzea (Menéndez, 2003: 198). Munduko Osasun Erakundeak osasuna “erabateko ongizate fisiko, mental eta sozial egoera, eta ez bakarrik afekzio edo gaixotasun gabezia” (1948) bezala izendatu duenez gero, anorexia gaixotasuna baino ongizate fisiko, mental eta sozial gabezia bat bezala irakurri dezakegu, zeinak agerikoa egitean ezinbestean autoatentzio prozesu bat eskatzen duen. “Autoatentzioa, ia beti, detektatutako gaitzari dagokionez lagun-taldeak burutzen duen lehen ekintza da, eta ekintza horrek, hasiera batean, ez du barnebiltzen osasun-langile profesionalik” (Menéndez, 2003: 201). Anorexia agerikoa bilakatu eta pairatzen duen norbanakoaren ongizateak kalte nabarmena erakusten duenean, anorexiadunak edota honen ingurukoek autoatentzio prozesu bati emango diote hasiera faltan den ongizate hori berreskuratzeko helburuarekin zein neurri hartu erabakitzeko. Prozesu hau martxan jarritakoan erabakiko dute subjektuak eta bere ingurukoek medikuarengana jo ala ez, eta zein medikuntza adarren alde egin. Osasun-langilearekin lehen kontsulta, eta benetako suspertzera arte 40
hortik aurrerako prozesua bere osotasunean, autoatentzio prozesuaren parte izango dira. “Subjektuak eta honen taldeak osasungile eta zerbitzu bat edo gehiago kontsultatu ditzakete, baina beti ere autoatentzio nukleotik” (Menéndez, 2003: 201). Beraz, Menéndez-i jarraituz, autoatentzioa atentzio forma ezberdinen eta subjektua eta honen taldearen artean ematen den transakzio-prozesu bezala ulertu behar dugu, ez soilik subjektuak eta honen taldeak era isolatuan eta autonomoki garatzen duten ekintza bezala. “Are gehiago, subjektua eta honen taldea izango dira gaitzdunaren ibilbidearen bitartez (...) eta esperientzia honen arabera atentzio forma ezberdinak antolatuko dituena” (Menéndez, 2003: 201). Valls-Llobet-ek (1999: 204) aipatu nola, osasunak genero arazoen berri izan beharko lukeen arren osasun sisteman parte hartzen duten elementu guztiak ez dira honekiko jakitun, eta horrek ezinbestean nahasi egiten du anorexiadunaren autoatentzio ibilbidea. Izan ere, aurretik ikusi dugun bezala, biomedikuntzak diagnosiak egiterakoan darabiltzan faktore soziokulturalak mugatuak direnez gero, anorexiaren aferari dagokionez daukan diskurtsoak hau pairatzen duten emakumeek behar dutenarekin talka egiten du. Izatez arazo soziokulturala dena gehienbat, genero arauak anorexiadun emakumearen identitatean eragindako arrakalak eragindako bizi-jasoera alegia, gaixotasun bilakatuko du biomedikuntzak: bere diskurtsoaren eta genero arauen hegemonia mantentzea, biak kolpe berean lortzen ditu. Horrela bada, ez da harritzekoa tratamendu medikoaren aurrean berreskuratu nahirik dabiltzan anorexiadun emakumeek adierazten duten nahasmendua, ezta ere tratamendu honek daukan berreskuratze portzentaia baxua. Egoera honek eragiten duen desesperazioak autoatentzio prozesuan beste atentzio forma batzuk biltzera bultzatuko du anorexiaduna, eta biomedikuntzaren ordez edo honekin batera, suspertzera bidean beste euskarri batzuk bilatuko ditu. Anorexiadun gorputzak benetako berreskuratze bat lortzekotan genero normatibak eragiten dion egonezinari konponbidea aurkitu behar dionez gero, honen birdefinizioa bioboterearen eraginak ahal bezain beste saihestean oinarrituko da: diskurtso medikoaz gaindiko atentzio formen bilaketak berebiziko garrantzia hartuko du anorexia bezala ezagutzen den gorputz lan honetan. Generoari dagokionez atzera bueltarik gabeko gorputz lan honetan anorexiadun emakumeak inoiz ez dira hasierako posizio berera itzuliko, Esteban-ek modeloen gorputz lanaz hitz egiterakoan nola, anorexiaren gorputz lanean ere “prozesu honen aberastasuna, identitate berri horien sorkuntza (...) honen kontaketan, diskurtsoan eta esperientzia korporal era berean anbiguo eta osatutakoan aurkitu behar da” (Esteban, 2004: 143). 41
4. IKERKETAREN HELBURU ETA HIPOTESIAK Ikerketaren honen helburuak ondorengoak dira: Anorexia genero identitateak genero arau bitarrareriko pairatzen duen noraezaren ondorioz sortutako ahulune edota izatearen-krisialdi bezala aztertzea Anorexia kasuen suspertze prozesuak aztertzea, norbanakoa esku-hartze zuzena duen agente aktibo bezala ulertuta eta honen zein testuinguru sozial eta kulturalaren nolakotasunei arreta jarriaz, faktore guzti hauek nola elkar eragiten duten behatuz. Anorexia genero arauaren haustura bezala ulertuta, berreskuratze prozesuan genero identitatearen baitan ematen diren berreraketak aztertzea, gorpuztasunaren dimentsioari lehentasuna emanez genero identitateen berreraketak hobeto ulertu eta arazoaren ezaugarri posibleak antzeman eta ulertzeko. Tratamendu medikoa alde batera, honekin elkarreraginean egon edo ez, berreskuratze prozesuan norbanakoek martxan jartzen dituzten beste baliabide sozial eta pertsonalak ezberdindu eta aztertu. Prozesua erraztu edo zaildu dezaketen estrategia indibidual eta kolektibo hauek aztertzea. Ikerketaren hipotesi abiarazleak ondorengoak dira: 1. HIPOTESIA: Anorexia genero arauaren haustura ematen den momentua bezala ulertzen denez gero, hau eraldaketa indibidual eta soziala emateko unea izan daiteke. Genero identitateak arau bitarraren aurrean daukan noraez horren baitan, gorputzak arau normatiboetatik at kokatzen diren genero identitateak sortu eta hauekin esperimentatu dezake bere tokia bilatu arte. Hau da, genero42
identitatean aldaketa esanguratsu bat eman arte. 2. HIPOTESIA: Anorexiaren berreskuratze prozesuan norbanakoek osasun zerbitzu publiko zein pribatuak eskaintzen dizkien baliabideekin batera, edo hauen alternatiba gisa, baliabide ezberdin batzuk jartzen ditu martxan. Prozesu hauen ikuspegi erabatekoa eta konplexua izateko ezinbestekoa da praktika indibidual eta kolektibo horiek ere ezagutu eta aztertzea suspertzera bidean baliagarri suerta daitezkeen bestelako prozesuez ohartzeko. 3. HIPOTESIA: Anorexiaren eta honen berreskurapen prozesuei buruzko bizipenak, eta ondorioz hauen kontakizunak, askotarikoak dira. Denak ere genero arauak hausteko anorexia gorpuztea aukeratu duten norbanakoen izanik, berreskurapenari dagokionez ez dago prozesu berdinik, hauek anitzak izaten baitira. Aniztasun horrek berreskurapen prozesuetan ematen diren genero identitatearen berreraketa forma ezberdinak azaleratuko ditu, elementu komun batzuk mantentzen dituztenak. 43
Planteamendu honek 'berreskurapen' eta 'suspertze' hitzen artean bereizketa egitera derrigortu nau ezinbestean, manual medikoarentzat gaitzari buelta ematea - berreskuratzea alegia – dena eta niretzat anorexia atzean uztea dena – suspertzea – ez baitatoz bat. Horrela bada, ezberdindutako bi joerak izendatzeko 'berreskurapen' hitza erabiltzeak sortu zezakeen nahasmena aurreikusita, termino ezberdinak erabili ditut bi prozesu hauen arteko bereizketa egin ahal izateko: Berreskurapena manual medikoen arabera gaixotasuntzat jotzen den anorexia 'osatua'-ri erreferentzia egiteko, zeinaren giltza anorexia izan duen norbanakoa genero arau bitar hertsi horretara berriro ere egokitzea den. Suspertzea anorexia bezala izendatu den eta ondoezaren eragile den genero arau bitar horretatik at, genero identitate berri baten eraikuntza medio, ongizatea berreskuratzea ahalbidetuko duen prozesuari erreferentzia egiteko. Honen funtsa, berreskurapenean ez bezala, nahi eta behar propioen arabera berreraikitako gorputzaren gaineko jabetza berriro ere eskuratzea da. Ikerketa burutzeko modu egokiena iruditu zait kualitatiboa, ezarritako helburuak betetzera bidean erarik moldagarriena. Erabaki honi jarraiki, bizitzan zehar anorexia diagnostikatu zaien eta egun berreskuratuta daudela ziurtatzen duten sei emakumeri gaiaren bueltan elkarrizketa luze eta sakonak egin dizkiet. Elkarrizketatutako emakume bakoitzaren bizipen pertsonalak, manual medikoen 44
uniformetasunaren kontrara anorexia kasuen nolakotasun askotarikoa agerian uzteaz gain, kasu ezberdinen artean azterketa konparatibo bat egin eta gaitzaren ikuspegi orokor bat sintetizatzea ahalbidetzen du. Ikerketak, bestalde, badu beste nolakotasun aipagarri bat: izaera auto-etnografikoa alegia. Ikertzaile bezala gaian sakontzera bultzatu nauen zergati nagusia anorexia azalean bizi eta suspertzera bidea neure kabuz egin behar izana izan da. Anorexia diagnostikatu zitzaidan egunetik, alta medikotik pasa eta benetan suspertuta nengoela sentitu arte egin behar izan nuen bide luze, isil eta bakartia kontu pertsonaltzat hartzetik arazo politikotzat jotzearen beharrak neure bizipena ikertutako beste kasu bat gehiago bezala txertatzera eraman nau. Gaiarekiko gertutasun hau erabakigarria izan zait ikerketaren abiapuntua eta norabidea zehazterako orduan, bizipen pertsonalak utzitako itaunak zehaztu baitizkidate, hein handi batean, ikerketa lerroa. Neure anorexia bizipena idaztea izan zen ikerketa lanari ekin bezain pronto egin nuen lehena. Bordo (1993), Esteban (2004), Santiso (2006) eta Orbach-en (2009) lanak irakurri bitartean papereratu nuen urte luzeetan anorexiaren bueltan bizitakoa, eta irakurtzen nindoanak giltza batzuk luzatu zizkidan. Giltza horiekin nire esperientziaren berreraikuntza mamitsu bat egin ahal izan nuen, nire anorexia bizipenari dagokionez ordura arte oharkabean pasatu zitzaizkidan zenbait kontu oso esanguratsuz ohartu baininduten esku artean neuzkan lanok. Behin puntu esanguratsu horiek identifikatuta hauen inguruan ikertzen jarraitu nuen, eta nire esperientzian eman ez arren beste emakume askoren esperientzietan agertu diren gainontzeko puntu esanguratsuak identifikatzeari ekin nion. Horrela bada, nire bizipenaren narraziotik eta dokumentatutako zenbait anorexia kasutatik bildutako aspektu garrantzitsuen zerrenda bat egin nuen, elkarrizketetan landu nahi nituen gaiak zehazteko ezinbestekoa izan zaidana. Zerrenda horri jarraiki burutu ditut elkarrizketa guztiak, eta elkarrekintza betean, elkarrizketok aspektu garrantzitsuen zerrenda handitzera behartu naute ezinbestean. Hasierako giltzekin beste giltza batzuk gordetzen zituzten kutxak zabalduko banitu bezala, bizipenez-bizipen, irakurketaz-irakurketa, kutxa guztiak zabalduz joan naiz ikerketa prozesuan zehar. Elkarrizketatu bakoitzaren testigantza Pandora-ren kutxa propio bat bailitzan, kutxok agerian utzitakoaz baliatu naiz analisia egiterako orduan. Analisi horretarako, nola ez, kontutan izan dut bildutako informazio kuantitatibo eta kualitatiboa. Jarraian dator, zehaztuta, ikerketa prozesua pausuz pausu. 45
Informazio bilkura Bibliografia Anorexiaren gaia landu duten autore ezberdinen lanak irakurtzea izan da informazio bilkurarako erabilitako modu esanguratsuena. Iturri bibliografikoetarako joera ikerketa prozesu guztian zabalik izan dudan atea izan da, elkarrizketak egin ahala ateratako gako berrien aurrean ezinbestekotzat jo baitut bibliografiara jo eta aurretik xedaturiko guztia etengabean berrikustea. Datu kuantitatiboak Datu kuantitatiboak bilatzeko iturri nagusiak txosten eta inkesta askotarikoak izan badira ere, zenbait ikerketa lanetara ere jo izan dut. Bibliografia atalean datoz denak atxikita. Bizipen pertsonala Neure anorexia bizipena jasotzea ezinbestekoa izan da ikerketari ekiteko orduan, neure bizipenak marratu baitit, hein handi batean, ikerketaren norabidea. Gainontzeko emakumeekin bildu aurretik neure burua itauntzeak argibide asko eman dizkit ikertu nahi nuena zehaztu eta ikerketa puntu hauen bueltan elkarrizketak egituratzeko. Elkarrizketak Azaldu bezala, elkarrizketak izan dira ikerketarako erabili dudan bidea. Lehen pertsonan kontatutako testigantzak informazio iturri fidagarri eta emankortzat ditut, hauek ezinbesteak burutu behar izan baitute azalean bizitzakoari buruzko hausnarketa sakona, eta adituak baino gako gehiago eman baitiezagukete jakitera gorpuztu duten ondoez horri buruz. Elkarrizketatuek luzaturiko materiala Hasierako asmoa elkarrizketatu guztiei anorexia bizi bitartean batutako edozein informazio posible, euskarria edozein zelarik – idatziak, abestiak, argazkiak, etab. -, eskatzea zen. Hala ere, 46
elkarrizketetan murgildu ahala beste aspektu batzuetan arreta jartzeak aspektu hau pixka bat baztertzera eraman naute. Dena den, elkarrizketatuetako batek anorexia garaiko idatzi bat eta tratamendu medikoan egindako zenbait ariketa pasa dizkit, eta nire ospitaleratze garaiko egunkaria ere irekia izan da. Materialok, nahiz eta lanean txertatuta ageri ez, anorexiaren argazki zehatzago bat egiten lagundu didate. Informazioaren analisia Elkarrizketen azterketa egon da ikerketaren oinarrian. Testigantza pertsonal hauek alde teorikoarekin alderatu eta egiaztapen bat egiteak ahalbidetu du ikerketa burutu ahal izatea. Teoriaren eta bizipenen arteko alderaketa hori garatzeko ezinbestekoak izan dira azterketa unitate jakin batzuk zehaztea, hauek izan direlarik egokien iruditu zaizkidanak:
- Emakume kondizioa, erosotasunaren eta deserosotasunaren artean - Anorexia, genero arauan arrakala - Suspertzera bidean martxan jarritako mekanismoak - Gorputzen birjabetzea: berreskurapena baino gehiago (lanketa pertsonal baten bidez eskuratzen den ongizatea) Sakoneko elkarrizketak Sei emakume elkarrizketatu ditut ikerketa honetan, neure bizipenarekin batera zazpi kasu barnebilduz lanean. Elkarrizketatuaren soslaia zein izan beharko litzatekeen zehazterako orduan, eta ikerketa helburuei jarraiki, egokiena bere garaian anorexia diagnostikatu eta egun ondoeza atzean utzita daukaten emakume Euskal Herritarrak elkarrizketatzea litzakeela erabaki nuen. Emakumeetara mugatu dut lana, anorexia kasuen ia guztiak emakumeek protagonizatzen dituztenez kontutan hartzeko ezaugarria iruditu baitzait. Anorexia era esklusibo batean genero femeninoarekin hertsiki lotuta dagoen ondoez gisa ulertzen dut, eta horregatik genero kategoriak ikerketan puntu 47
zentrala betetzen duenez, gizonezkoak elkarrizketatzeko aukera hasieratik baztertu dut. Dena den, genero-identitate aldaketak gizonezkoen kasuan ere eman daitezkeenez gero, ikerketarekin jarraitu ezkero gizonezkoen anorexia kasuak aztertzeko aukera ez dut alboratzen. Elkarrizketatu guztiak hego euskal herritarrak izatearen erabakia hauen testuingurua zein den zehaztu beharrak eragin du, inguruak ondoezari dagokionez argibiderik eman dezakeelako aukera zabalik utziaz. Bestetik, testuinguru geografikoa mugatzea lagungarri izan da, baita ere, bertoko datuak aurkitu eta erabiltzerako orduan. Zientifikoki behatuta suspertze hauek esanguratsuak izan daitezen, mediku-psikiatren diagnosi bat jaso izan duten emakumeak bilatu ditut. Ez dut uste autoritate mediko baten hitza beharrezkoa denik norbaitek ondoez jakin bat bizi izan duela argi badauka eta hau baieztatu nahi badu, baina hala ere aldagai egokia iruditu zait, arreta medikoa eta bestelako arreta moten arteko konbinazioak kontutan hartu nahi bainituen. Anorexia atzean utzi izana ezaugarritzat jotzeak, bestalde, prozesua bere osotasunean eta ongizate puntu batetik behatu eta kontatu diezagukeen emakumeak bilatzeko nahiak eskatu du. Berreskurapen era ezberdinak behatzeko jakin nahia asetzea ez litzateke posible, inolaz ere, era batera edo bestera oraindik beraien burua anorexiaren inguruan bueltaka ikusten duten emakumeen bidez. Beraien testigantza eman didaten emakumeak (ni barne), zehaztua izan ez den arren, gaztetzat - 22 urte ditu gazteenak eta 34 nagusienak – eta klase sozial ertain-altukotzat jo ditzakegu denak. Dena den, aurrerago emango ditut hauen soslaiak. Behin ezaugarri horiek zehaztuta, erosoena sare sozialetan elkarrizketatzeko soslai horren bila nenbilela zabaltzea iruditu zitzaidan, oraindik ere gaiak nahikoa 'tabu' izaten jarraitzen duenez gero nahiago bainuen boluntario posibleak beraien kabuz eskaintzea euren testigantza. Inor ezerosoa suerta dakiokeen gai bati buruz gogoz kontra edo larritasuna gaitik hitz egitera bultzatzea ekidin asmoz hartutako neurri honek eraginik izan zuela esatera ausartuko nintzateke, elkarrizketatutako emakume guztiei nabarmena baitzitzaien halako erosotasun puntu bat – beharrizan pixka batekin nahasita zenbaitetan - gaiaz hitz egiterako orduan. Eta erosotasun puntu hori, ezinbestean, 48
ikerketaren mesedetarako izan denik ezin ukatu. Sare sozialetan mezua zabaldu bezain laster, ordu erdiko tartean gutxi gora-behera, hiru kontaktu lotu nituen, denak ere gertukoak eta ezagunak. Hiru elkarrizketa horiek nahikoa ez zirelako usteak bultzatuta ostera, egun batzuetara berriro ere sare sozialen bidez mezua zabaltzeari ekin nion, eta azken saiakera honetan batu zitzaizkidan beste bi kontaktu: ezaguna bata eta ezezaguna bestea. Egun batzuetara, gainera, lagun baten bidezko kontaktu bat ere prest agertu zitzaidan bere bizipena kontatzeko, eta birritan pentsatu barik eman nion honi ere baiezkoa. Elkarrizketatuak nire sare sozialeko kontu pertsonaletik bilatzeak emakume feministaren soslaia nagusitu duela iruditzen zait, jakin badakidalako nire ingurutik kanpo anorexia bizi izan duten emakumeak bilatzen hasi ezkero emakume feministak ez liratekeela hainbeste izango. Diskurtso feministaren presentzia nabarmen horrek, beraz, jendartean hain hedatua ez dagoen anorexiaren irakurketekin topo egitera garamatza ikerketa honetan. Hala ere, interesgarria deritzot feministon artean asko anorexia bizitakoak garela nabarmentzeari, diskurtso hori barneratzeak bizitako anorexiarekin izan dezakeen erlazio posibleak azaleratu eta analizatzeko aukera luzatzen baitu. Elkarrizketa guztietan lasai hitz egitea ahalbidetu duen giroa lortu izanaren sentipena daukat, bakartasunean bizi, sufritu eta landutako gaia kolektibizatzeak eta mahai gainean jartzeak halako ongizate sentipen batez horditzeko daukan gaitasuna gaitik akaso. Ezberdintasunean oinarritzen den mediku-paziente erlazio unilateraletik at eta autoritate figuretatik libre gaiaz luze eta zabal hitz egiteko aukera honek, elkarrizketatu zein elkarrizketatzaile, gorputzeko zokorik ezkutuenean gordetzen dugun anorexiaren orbainari lasai so egin eta berauen inguruan inoiz ez bezala jardutea ahalbidetu digu. Euskal Herriko txoko ezberdinetako taberna ezberdinetan burututako elkarrizketa hauei, horizontalki anorexia mintzagai hartuta ahalduntzera bidean beste eskaloi bat igotzea ahalbidetu didaten halako terapia alternatiboen itxura hartu diet, espero dut elkarrizketatuko emakumeek ere antzerako zerbait sentitu izana. Ez nuke aipatu gabe utzi nahi oso esanguratsua iruditu zaidan detaile bat, konturatu bainaiz ikerketa honen bueltan egindako lanak akademiaren mugak zeharkatu eta esparru publikoan eragiteko aukera eta zortea izan dituela. Hamahiru urte atzera bota eta nire anorexia garai latzenetara salto egitera behartu izan nau elkarrizketatutako emakumeetako batek bere burua aurkeztu izanak, 49
gogoan baitut nola esan zidan behin berak ere bizi izan zuela antzerako zerbait eta borrokatuz gero buelta emango niola. Egun hartatik gaiari buruz elkarri hitzik esan gabe pasatako urte andanaren ostean pausagunean edukitako hizketagaia ahotan hartu eta honi buruz luze eta zabal jardutea aberasgarria ez ezik, argigarria ere izan da. Behinola elkarrizketatu horrek niri bidalitako mezu hark eragina izan zuen nire baitan, anorexia gainditu zuen gertuko emakume bat erreferentetzat hartzeak esperantza minimo bat izaten lagundu zidalako seguru aski, eta horretxegatik izan dut agian, suspertu nintzenez geroztik, anorexiari buelta eman dakiokeelako mezua zabaltzeko seta hau. Seta horrek ikerketa hau egitera bultzatu ninduten hausnarketetan murgilduta izan nau denbora luzez, lan honekin jarri arte neure kabuz ahalegindu naizelarik anorexiaren bueltako diskurtso politiko bat eratzen. Eraikuntza prozesu betean jarri zen nirekin kontaktuan elkarrizketatu bezala aurkeztu zaidan bigarren emakume bat orain pare bat urte, eta orduan nirekin izandako hizketaldia lagungarri izan zitzaiola azalduaz eman dizkit bere ondoezaren eta suspertzearen nondik norakoak. Gaiari buruz aurretik ere jardundako bi kontaktu hauekin berriro ere elkartzeak anorexia sufritu dugun emakumeen artean eratutako halako ahizpatasun kate baten existentziaz jabetzeko baliagarria suertatu zait, kontzienteki zein inkontzienteki, mediku-paziente harremanetik at eta gure erara elkarri lagundu diogulako sentipenak hartu bainau. Neure esperantza guztiak jartzen ditut kate horrek emakume gehiago kateatu ditzan, lan hau helburu horri begira eratua izan da bederen. Elkarrizketen gidoia Elkarrizketa guztiak gai jakin batzuen bueltan jarduteko helburuaz estrukturatuak izan dira, nahiz eta ez dudan gidoi zurrunik izan. Elkarrizketatuak eurak kontakizunaren gidaritza eramatea bilatu badut ere, ahal izan dudan bezala, ondorengo ardatzak lantzeaz arduratu izan naiz: Elkarrizketatuaren aurkezpen edo bizi istorio bat, nor den eta bere ustetan anorexia izatera nola heldu zen azaltzen duena. Anorexiaren ustezko eragileak. Emakume kondizioa: nola bizi izan den, erosoa ala deserosoa izan den, beronekin esperimentatu ote den, etab. Diagnosia eta tratamendu medikoa: nola bizi izan diren, baliagarriak izan diren, etab. Tratamendu medikoaz aparte martxan jarritako (jarri izan badira) beste zenbait mekanismo, indibidual zein kolektiboak. 50
Suspertzea: honen ustezko gakoak, prozesuan zehar emandako aldaketa posibleak, etab. Identitatea: anorexia bizi aurretik, bizi bitartean eta suspertu ostean norbanakoaren (genero) identitatean begiztatutako aldaketak posibleak. Elkarrizketa guztiak audio bidez grabatuak izan dira, ondoren transkribatuak eta ikertuak izateko. Elkarrizketatuekin hizketaldiak denbora tarte ezberdinekoak izan dira, motzena 40 minutukoa eta luzeena 2 ordukoa izan direlarik. Dena den, orokorrean ordu bete inguru iraun dute elkarrizketek. Elkarrizketatuetako baten kasuan anorexia pairatu bitartean egindako idatzi bat ere luzatu izan zait, honen elkarrizketari atxiki diodana. 5.2. Elkarrizketatuen soslaiak Elkarrizketatuen anonimotasuna eta testigantzen konfidentzialtasuna ziurtatzeko neurri gisa, anorexia bizipen esperientzi hauek protagonizatzen dituzten emakume guztiei zorian aukeratutako izenak jarri dizkiet. Izenaz gain, beste zenbait nortasun datu ere – jaioterria, egungo bizitokia, etab. - aldatu edo alde batera utzi beharrean ikusi izan naiz, datuok emakume hauek identifikagarriak bilakatu ez zitzaten. Tabu izaten jarraitzen duen gai honen inguruko esperientzien deskribapenak beraien gordintasunean eta osotasunean jasotzea bermatzeko ezinbestekoa iruditu zait anonimotasuna ezaugarritzat hartzea, identitatea isilpean gordetzeak aurpegi bistan inolaz ere kontatuko ez liratekeen bizipen pertsonal askori bidea eman diezaiokeelakoan bainago. Ekiñe Elkarrizketatuetan lehena eta gazteena da Ekiñe. Bizkaitarra 16 urte inguru zituela eta nerabezaro betean hasi zen elikadurarekiko harreman ez oso osasuntsu bat eratzen, garai hartan gustuko zuen mutil batek loditu zela aipatu zioenean hain justu ere. Momentu horretan barneratu zen halako pisu galera konstante batean, behin lagun batekin anorexia zeukan hirugarren pertsona bati buruz hitz egiten zebilela zer gertatzen zitzaion argi ikusi zuen arte: hirugarren pertsona horrekin zeuzkan parekotasunek bere buruaren isla moduko bat itzuli zioten. Ikaratuta, ziztu bizian eman zion bere amari janariarekin bizi zuen harreman kaltegarriaren berri, eta bien artean ekin zioten arazoari buelta emateko bideari. Bide horren lehen pausuek mediku, psikologo eta psikiatren kontsultetara bultzatu bazuten ere, Ekiñek bere kabuz egin du suspertzera bidea. Psikiatrarekin izandako lehen eta 51
azken kontsultak egin nahi zuen bidea ez zela bertatik igarotzen ondorioztatzera eraman zuen, ez baitzuen ikusi kontsulta hartan benetan lagungarri izango zitzaion zerbaiten aztarna txikiena ere. Horrela bada, bere bide propioa izango zenari ekin zion, aldapatsu eta bihurgunez beterikoa izan arren inoiz amore eman gabe. Bide horretan ezagutu nuen nik Ekiñe, anorexiari buruz egin behar zuen erreportaje bat aitzakia gisa hurbildu baitzen niregana gaiaren eta bizitzen ari zenaren bueltan luze eta zabal hitz egitera. Hizketaldi hark egiten zebilen ibilbidearen azken txanpari ekiteko bultzada bezala balio izan ziola dakidan honetan ezin adierazi dezaket lerrootan Ekiñe bere helmugara heldu izanak zenbat hunkitzen nauen. Anorexia tratamendu medikoaren kontrolpetik at eta esku artean darabilgun diskurtso politiko hau euskarritzat hartuta gainditu daitekeenaren adibide argia dugu. Halako deja vú bat bailitzan, orain pare bat urte Ekiñek esku artean zeukan erreportaje hura tarteko hitzartu ginen taberna berean hitzartu ginen ostera ere ikerketa honen aitzakiaz. Azken aldi hartako gai berbera mahai gainean, ordutik anorexiaren bueltan bizi eta hausnartutakoen berri eman zidan Ekiñek. Orain bi urteko hitzorduaren jarraipena zirudien honek begi bistakoa egin zuen bion artean, eta anorexiaren bizipena zubitzat, hartu-eman sendo bat eraiki genuela ia-ia nahi barik. Bat-batean, bakarka egin beharko genuela uste genuen bide horretan bidai lagun bat aurkitzea bezalakoa izan zen Ekiñerekin udako goiz eguzkitsu hartan egindako hitzordu hau. Katrin Elkarrizketaturiko bigarren pertsona Katrin dugu, 31 urteko Gipuzkoarra. Nerabezaroaren atarietan hasi zen janariarekiko eta bere gorputzarekiko harreman gatazkatsu bat eraikitzen, bere ustetan elikaduran ikusi baitzuen sasoian zeuzkan arazoei bide emateko modua. Urtebete inguru eman zuen inolaz ere balio izan ez izateaz aparte bere anorexia areagotu zuela iruditzen zaion tratamendu medikoa jarraitzen, alta eman zioten momentua bere anorexiaren faserik ilunena begitantzen zaiolarik. Tratamendua arazoa konpondu gabe jaso zuenez homeopata batengana joaten jarraitu zuen, eta honekin, medikuarekin ez bezala, aditua eta ulertuta sentitu zela dio. Entzun zezatela lortu zuen momentu honetan gauzak hobera egin zutela iruditzen zaio, eta azkenean bere ingurukoen ongizatea berreskuratzeagatik bizi zuen anorexiari kontra egitea erabaki zuen. Prozesu luze baten ostean bere burua maitatzen ikasi eta anorexia atzean uztea lortu zuen, momentu txarretan berriro 52
ere arazoak elikadurara bideratzea otu izan zaion arren bulkada hau gelditzeko gai izan delarik. Egun bizitokitzat duen Gipuzkoako herrian daukan dendan hitzartu genuen elkarrizketa. Apaletan pilatutako erotika produktuek hitzorduari halako ukitu lotsagabe bat ematen diote, eta iruditzen zait Katrinek bere gorputzean behin libratutako guda hartako garaipen ikurrak bezala antzeman daitezkeela. Plazeraren gaia erakusleihora eramaten duen norbanakoak, ezinbestean, bere gorputzarekin bakeak egin behar izan ditu. Ilargi Gipuzkoatik berriz ere Bizkaira salto egin ostean Ilargi izan zen elkarrizketatzen hurrena. Urteak elkar ikusi gabe pasa ostean institutu garaietan elkar ezagutu genuen herri bereko taberna batean hitzartu ginen, eta institutuan nola, berbaro bizian murgildu ginen hasiera hasieratik. Elkar ikusi gabe emandako tarte horretan bizi izan du Ilargik anorexia, beraz hirugarren pertsona batek esandakoak alde batera, hitzordua arte ez dut izan Ilargiren bizipenaren inguruko apenas berririk. Itzulingururik gabe eta ezagutu ginenean zeukan hitz jario berberarekin hasi zitzaidan Ilargi anorexiaren nondik norakoak azaltzen. 27 urte betetzear dituen emakume honek 21-22 urteren bueltan ikusten ditu bere hastapenak anorexiaren bueltan, nahiz eta elikadurarekiko harreman kaltegarria dietisten kontsultetara bisitak egiten pasa zuen nerabezaroan eratu zuela uste duen. Egun anorexiari buelta ematen pasatako prozesu luzea bere amaierara heldu dela ziurtatzen badu ere, ez du jaso alta medikorik eta noizean behin kontsulta orduetatik kanpo edo e-mail bidez jarraitzen du psikiatrarekin hitz egiten. Mediku-paziente harreman hori ostera informal bilakatu dela dio, jada lagun arteko harreman eratu dutela ziurtatuz. Nekez imajina nezakeen bere buruarekin harreman eroso bat daramanaren xalotasun berezkoa zuen eta nik ezagutu nuen Ilargi hari anorexiaren tuneletik pasatzea tokatuko zitzaionik. Tunelaren irteerara lehengo izaera berberarekin heldu dela ikusteak gauzak baretu direla ondorioztatzera eraman nau, bizitzak dakarrenari bere garaian ezagun zuen jarrera berberarekin aurre egiten jarraitzen diola begi bistakoa da. Hainbat proiektutan buru belarri aritzeaz gain anorexiaren inguruko hitzaldiren bat ere eman duela azaltzen dit elkarrizketan zehar, eta gaiaren bueltan luze, zabal eta sakon hitz egiteko daukan era da ondo prestatutako hitzaldi horien erakusle. 53
Larraitz 30 urte betetzear dituen Bizkaitar honekin bere herriko Kulturguneko tabernan batu nintzen, batukada feministarekin zeukan entsegua aurretik. 14 bat urte zituela ekin zion Larraitzek ahalik eta argalen egotea lortzea xede zuen erronka pertsonalari, hain grinatsuki ezen urte erdiren bueltan ingurukoak zerbait gertatzen ari zitzaiola ohartzen hasi ziren. Zortekoa izan zela dio berak, jakin baitaki anorexia kasu asko berea baino puntu ilunagoetan antzematen direla. Larraitzen kasua denbora motzean oso ageriko bilakatzen hasi bazen ere, bera izan zen hilerokoaren desagerpenarekin arduratuta zerbait gaizki egiten zebilela ondorioztatu eta laguntza eskatzeko formak bilatzen hasi zena: hilerokoaren falta zela eta irratiko sexologoari bidalitako gutuna anorexiari buelta emateko prozesuari ateak zabalduko zizkion giltza izan zen. Anorexia bizipen honi buelta eman ostean ere erorialdi bat izan zuen arren, hura nahita egin zuelako duda izpirik ez dauka. Erorialdiak erorialdi, gaur egun guztiz berreskuratuta dagoela ziurtatzen du, eta berriz antzerako ezer gertatzeari nekez sinesgarria deritzo. Larraitzek anorexiari buelta emana zion nire ospitaleratze garaietan kalera irteteko baimena eman eta berau ospitale inguruetan norbaiti bisitan zela topo egin nuenean. Oroitzen dut nola esan zidan berak, topo egite labur horretan, gertatzen zitzaidanari buelta ematea posible zela. Momentu horretan bertan anorexiari buelta ematea lortu zuen ezagun bakarra bilakatu zen niretzako, eta eredurik izan ez duenak ondo daki bakarra izatea lorpen demasa dela. Eredu bat izateak lagundu dezakeenaren jakitun, behin Larraitzek niri egindako oparia beste emakumeren bati helarazteko nire nahia betetzeko aukera ederra deritzot esku artean dudan ikerketari. Geaxi 27 urteko Gipuzkoar hau bere jaioterria ez den beste Gipuzkoako herri batean bizi da egun, eta bertan, etxetik gertu duen taberna baten elkartu ginen uztaileko arratsalde sargori batean. Komunean ditugun lagunen bidez kontaktatu nuen Geaxirekin, eta bere bizipenaren inguruan jakiteko gogoz jarri nintzen tabernako mahaiaren bueltan. Bere herri txikian belaunaldiko ume bakarra izanik, 54
lehen mailako bosgarren maila egitera ondoko herrira bidali zuten Geaxi, eta aldaketa horren aurrean eta bere eskola berrian onartua izan zedin argaltzeari eta femeninoago izateari ekin zion. Urtebeteren buruan bere anorexiaren punturik ilunena bezala identifikatzen duenera heldu zen, eta orduan diagnostikatu zioten anorexia. DBH garaiak anorexiari buelta ematen pasa zituen, bere ustetan elikadura arazoak oso hedatuta zeuden eskola inguru batean. DBHko azken urteetan hasi zen hobekuntzak antzematen, eta militantzia bere bizitzaren parte izatera igarotzea lagungarri izan zitzaiolakoan dago, esparru honek ahalbidetu baitzizkion eskola berrira saltoan eraikitako anorexiadun Geaxi izugarriki femeninoarekin apurtzeko tresnak. Irakaslea da gaur egun Geaxi, eta nabari zaio bere ikasle nerabeen artean antzematen dituen anorexia zantzuek arduratu egiten dutela. Anorexia bizi izan duenak arazoa besteetan antzemateko daukan gaitasunak kolokan egon daitezkeen bere ikasleengan ziztu bizian edozein anorexia seinale atzematera darama, baina irakasle moduan nola prebeni ditzakeen galdetzen dio bere buruari. Amalur 9 urte besterik ez zituela izan zuen 34 urteko Gipuzkoar honek berak anorexiarekin lotura izan dezakeen bizitzako lehenengo pasarte bezala identifikatu duena. Bere urtebetetze eguna zen, eta txokolatadan nahita janari mordoa irentsi eta gero botaka egin zuela oroitzen du. Berak hura oso normala ez zela bazekien arren, ez zion inori kontatu egindakoa eta aurrerantzean errepikatzen joango zen zerbait bilakatu zen nahita oka egitearena. 12 urterekin diagnostikatu zioten anorexia, eta suspertzera bidean hiru hilabeteko ospitaleratze bati eta 21 urte bete arte iraungo zion etenik gabeko borroka bati aurre egin behar izan zion. Suspertzera bide horretan pasabiderik gogorrenetarikoa, baina, nerabezaroan zehar bizi izan zuen: ametsetan azaltzen joan zitzaizkion bere anorexiaren eragile izandako haurtzaroko sexu abusuak. Ametsetan azalduz joandako informazio horrekin topo egitea gogorra izan zen arren, honek ahalbidetu egin zion Amalurri gertatzen zitzaiona nondik zetorren ulertzea. Dudarik gabe abusu horiek jotzen ditu bere anorexia bizipenaren eragiletzat. Bizitoki duen Gipuzkoako bere herriko tren geltokian batu ginen Amalur eta biok, eta inguruko taberna batetara eraman ninduen handik. Lehen agurretik murrurik gabe zetorren emakumea iruditu 55
zitzaidan Amalur, eta bere testigantzari bide ematerakoan frogatu ahal izan nuen benetan hala zela. Bizitakoa kontatzeko zeukan erak ez zuen dudarako tokirik uzten, bere narrazioaren zintzotasuna eta zehaztasuna horren erakusle. Zintzotasun horrek ikerketa lana ez ezik, ni neu ere, pertsonalki, ikaragarri aberastu ninduen. Maier 27 urte ditu anorexiaz behin betiko orain dela bost bat urte ahaztu zela ondorioztatzen duen Bizkaitar honek. Nerabezaroaren ateetan ekin zion luzaroan buruan bueltaka zebilkion pisu galeraren maratoiari, eta 13 urterekin argaltasun muturrekoa oso deigarria bilakatu zenean diagnostikatu zioten anorexia. Konturatu orduko ospitaleratuta aurkitu zen, bere maratoi pertsonal horri amaiera ematera behartuta berriro etxera buelta egin nahi baldin bazuen. Bi hilabeteko itxialdi baten ostean bere ingurura itzuli zen eta tratamendu medikoan jarraitu zuen 18 urteak bete arte. Alta medikoa jasotakoan oraindik ere anorexia izaten jarraitzen zuela ziurtatzen du Maierrek, bere kabuz ekin ziolarik suspertzera bidean egokiena zeritzon bideari. Bide horretan behin eta berriz erori, galdu eta galdu aurreko tokira itzuli bazen ere, lortu zuen azkenean behinola galdutako ongizate hura berreskuratzea. Diskurtso feminista ezinbestekotzat jotzen du suspertze horretara zioan bidean azken pausu erabakigarriak ematerako unean. 56
6. ANOREXIA BIZIPEN KASUAK Anorexiaren bueltan izandako zazpi kasuen bizipenak behin bilduta, hiru multzo nagusi ezberdindu ditut zenbait gaitan sakontzea ahalbidetzen duen ibilbide bat trazatzeko. Ibilbide horretan zehar elkarrizketatuek zenbait gairi buruz esan eta adierazitakoak daude jasota, bakoitzaren kasua hain pertsonala eta bakarra izanik ere, gai komun ugari azaleratu baitira denetan. Gaiok hiru multzo nagusitan ordenatuta partekatzen ditut, ordenamendu honek analisia modu linean batean irakurtzea ahalbidetzen duelarik. Gaiak, hurrenez hurren, ondorengoak dira: (1) emakume kondizioa eta honek sortu ditzakeen erosotasun eta trabak, (2) anorexia genero mandatua eteteko modu bezala, eta azkenik, (3) suspertzea. Antolamendu honek, denborari dagokionez ere, bizipenak ordena kronologiko batean sailkatzea ahalbidetzen digu: lehen gaia anorexiaren atariarekin hertsiki loturik dagoen ere berean, bigarrena anorexiarekin eta hirugarrena anorexiari buelta emateko prozesuarekin loturik baitaude. Dena den, ikerketaren helburuei begira aztertu nahi dena begien paretik ez galtzeko, anorexia bizipenaren fasekako pilaketa baino argigarriagoa iruditu zait gaikakoa. 6.1. Emakume kondizioa: erosotasunaren eta deserosotasunaren artean Simone de Beauvoir-en 'emakumea ez da emakume jaiotzen, bilakatu egiten da' esaldi aski famatuak adierazi bezala, emakume bilakatzea heziketa prozesu baten emaitza da, zeina fase ezberdinetatik pasatzen den norbanakoa apurka-apurka emakume kondizioa bere egiten eta naturaltzat hartzen joan dadin. Anorexia batik bat emakumeetan ematen den izatearen-krisialdi edo ahulune bezala hartu dudanez gero, honek genero kondizioarekin gorde dezakeen lotura aztertzerakoan ezinbestekoa iruditu zait anorexia bizi izan duten emakume hauei krisialdia izan aurretik emakume kondizioa nola bizi zuten galdetzea. Egun haurdun dagoen Geaxik zera dio honi buruz galdetzen diodanean: “Eta nik daukat oroitzapena ba 10 urte inguru nituenean, ba oso maskulinoa nintzela. Ba pelotan ibiltzea gustatzen zitzaidan, futbolean, mutilak bezala janzten nintzen, nahiko potxolita nintzen, eta bueno, ni zoriontsu nintzen nire izateko erarekin.” (Geaxi) Geaxik zoriontsu gogoratzen du haurtzaroa, genero femeninoaren mandatuei izkin egin eta maskulino izateak ez zion buruhausterik sortzen. Katrinek ostera, oso txikitatik izan du emakumeei 57
“Ni gogoratzen naiz nire haurtzaroa ba polita baina aldi berean nire izaera zen... ba besteei laguntzen egotea denbora guztian eta igual nigan gutxi pentsatzea, ez?” (Katrin) Bere burua bigarren plano batean mantentzen denbora dezente igaro ostean ordea, egun batez atentzioa beregan jartzera derrigortzen duen ekintza bat egiten du:
“9 urterekin, jaunartzea egin eta gero ilea rapatu nuen eta ipurdiraino neukan ilea. Osea, izan zen 'como': 'aiiii.... utzi bakean'. Baina gero ilearekin nahiko klasikoa nintzen, eske lotsa asko ematen zidan.” (Katrin) Ekintza honekin bigarren planotik lehenengora salto egitea ez ezik, Katrinek hein handi batean, egungo bere estetikak nola, neskato onaren itxuraren kontra ere atentatzen duela esan daiteke. Ilea zerora moztea emakume kondizioarekiko harreman deseroso baten adierazle izan daiteke, izan ere deserosotasun horren existentzia egon bazegoen: “Bai, adibidez hor ni ibiltzen nintzen lagunak ziren oso oso... beti beraien itxurari begira... arropa... fisikoa... ez dakit zer... bueno, nahiko mari sorginak ziren, eh? Osea, ez nintzen oso identifikatuta sentitzen beraiekin, orduan beti mutilekin ibiltzen nintzen egia esan.” (Katrin) Baina mutilen artean ere ezinezkoa zitzaion bere berdinekin bezala harremantzea, bere emakumetasuna oztopo: “Ibiltzen nintzen mutilen koadrila batekin, barriokoak, eta gauza zatarrak egiten zizkidaten. 'Pues' igual arropak jaitsi, ukitu, ba bata bestearen gainean jarri... eta nik ez nekien zer... zertan ari nintzen. Eta behin, guraso batek harrapatu zigun eta nik jaso nuen zaplaztekoa. Orduan nik uste dut oroitzapen horrekin pentsatzen nuela ba niri egin ahal zidatela edozein gauza eta nik ezin nuela ezer egin. Eta orduan autoestimua, hor jaisten hasi zitzaidan eta aldi berean potolotzen hasi nintzen.” (Katrin) 58
Katrinek heldu horren partetik jasotako zaplaztekoak, modu oso argian, mutilak egiten ari zitzaizkionaren errudun bakarra berau zela adieraztera zetorren, halako akusazio batek bere emakumetasuna onartzerakoan ekarri dezakeen karga guztiarekin. Bere aldetik, Amalurrek hasiera batean tirabira handirik gabeko haurtzaro baten berri ematen digu, nahiz eta gertakari jakin batek emakume kondizio horrekiko deserosotasun ikaragarria sortuko dion: “Ba... ez neukan arazorik nire berdinekin harremantzeko, osea lagunak nituen eta horrela, eta... bueno bai, egia da bai, herri hartan bizi ginenean, bueno, ba bizi ginen... beste bi etxe zeuden gure etxearen ondoan, eta... ba bertan bizi ziren.... ba bueno... etxe batean bi mutil, osea, bi ume, anaiak ziren, eta beste etxean neska bat eta mutil bat, neska ni baino askoz helduagoa zen eta mutila ba ni baino... ba bueno ba zortzi bat urte edo helduagoa zen, eta oso harreman estua geneukan... 'pues', ume guztiak, ez? E... 'pues' auzoko ume guztiak. Denak mutilak ziren. Eta nik batzuetan bai sentitzen nuela hori, beharra ba neska batekin edo ba bueno, ba... edo nire adineko batekin, ez? Zeren denak ziren ni baino helduagoak eta ba beti zen... 'pues' umea, ez? (bere papera) Eta... ba bai beti sentsazio horrekin bizi izan nintzela, ez? Ba zein gogoa nire berdin batekin bizitzeko, ez? Osea, neska batekin edo bueno, mutiko batekin baina... baina hori ez? Ba... goxotasunez tratatzen ninduena edo... Egia da, e... hiru mutil hauetako bat, helduena, berarekin oso-oso-oso harreman estua neukan, beti zen ba... babesten ninduena, eta... eta bueno... ba hor... harreman nahiko berezi bat sortu genuen... eta bueno ba... oso oso gaztea zela hil egin zen mutiko hau, ba... berak zituen 18 urte, eta nik nituen... ba 10 urte. Eta bueno, 'pues' hor... ba sortu zitzaidan barruan, ufff, ba kristoren... ba... tristura... tristura alde batetik, mmmm... gero beste batzuetan... kontziente nintzen arindua sentitzen nuela, hil egin zelako, eta ez nuen ulertzen zer gertatzen zen. Eta ni hor 'ja' hasi nintzen bueno... 'brotando, broto todo'. Eta bueno, batez ere... ba nerabezaroan, ba bueno, konturatu nintzen ba, zer gertatzen zen ez? Eta bueno, ba abusuak jasan nituen, ez dakit zenbat, eta ez dakit noraino. Ba hau guztia hasi zen ametsetan agertzen, eta bueno, ba izan zen kristoren bonba niretzat.” (Amalur) Katrin eta Amalurren bizipenak anorexia kasu askoren atzean ezkutatzen diren beste hainbat eta hainbat sexu abusuren adibide dira. “Bortxaketa bat bizi izan dutenen artean erreakzio ohikoena ezertarako baliagarri ez izatearen sentipena da, norbere gorputzarenganako gorroto sentipen batek 59
jarraitzen diolarik, sexuari errefusak eta elikagaien ahorakinean trastorno batek lagunduta sarri” (Wolf, 1991: 209) Kasu hauetan emakumeenganako indarkeriaren adierazpide modu honek eragiten du neskato hauetan emakume kondizioarekiko deserosotasun jasangaitza. Beraien emakumetasuna arriskutsutzat jotzera heltzen dira maiz, sexu abusua beraiek probokatu izan dutelako usteak eragindako erruduntasun sentimendu batek hartzen ditu sarri, eta horrelakorik berriro gertatu ez dadin, inoren begietara desiragarri ez izateko helburuari jarraiki, gehiegizko janaren bitartez gorputz desiragarritzat jotzen den prototipotik urruntzen edo janariari uko eginaz arriskutsutzat jotako emakumetasun hori ezabatzen tematzen dira. Jaiotzen garen momentutik gorputzaren genero sozializazio prozesua martxan jartzen da. “Zentzu honetan esan genezake elikadurak subjektuen eraikuntza korporal eta identitarioan edo identitariotik parte hartzen duela, eta aldi berean, honen bidez 'gorputzak adierazi egiten dira', agerian utziz kulturatze prozesu honen ondorio diren ongizate eta ondoezak” (Zafra, 2010: 93). Gorputzak, beraz, sozializazio prozesu betean murgilduta dihardu munduratzen garen momentutik, eta sozializazio prozesu hori norbanako bakoitzak bere erara eraman eta kudeatzen duenez gero, haurtzaroan emakume kondizioak pisu gehiago ala gutxiago – baina pisua, azken finean - izan dezake neskatoetan. Nerabezaro garaiak ostera, berarekin dakartzan gorputz aldaketak medio, emakume gorputzaren eta paretaren artean harrapatuko ditu. Aurretik gertakari traumatikorik eman ezean, momentu honetan jotzen dute areagotzera emakume kondizioarenganako erosotasun eta deserosotasun sentimenduek, eta areagotze horren erakusle da adin tarte honetan ematen den anorexia kasuen gorakada: “Ba ni egia esan nerabezarorako nahiko garatuta nengoen. Beti izan naiz... ba azkar hilerokoa ere... 11 urterekin edo etorri zitzaidan, baina jada garatuta nengoen... nahiko arin. Eta nerabezaroan ez daukat horrelako... gogoratzen naiz honekin, anorexiaz. Zerbait esan beharko banu nerabezarotik, horrela gorputzaren inguruan, ba izango zen ez nuela onartzen nire gorputza, e... titiak ere ez, ez, ezer ere ez, ezer ere ez, ezer ere ez. Nahi nuen nire burua ikusi argala, eta zenbat eta argalago niretzako zen orduan eta politagoa.” (Larraitz) “Nerabezaroan sartzean, nire adinekoen alboan handi sentitzeaz gain, ezberdin sentitzen ere hasi nintzen. Beste lagun askorekin alderatuz goiz hasi zitzaizkidan gorputzean 60
eraldaketak ematen, eta honek nire gorputzarekiko neukan pertzepzio nolabait negatiboa are negatiboago bilakatu zuen: titiak, ileak, hilerokoa... denak neuzkan soberan. Aldaketa hauek ematen hastean hasi nintzen, esan bezala, nire gorputza eraldatzen saiatzen. Eta 12 urteetatik 13 urteetara bitartean neskato liraina bihurtu nintzen, hasiera batean aldaketa hau pubertaroko aldaketek eragindako zerbait bezala hartu zutelarik ingurukoek.” (Maier) Lehen hilerokoaren bizipena izan daiteke emakume kondizioarekiko deserosotasunaren adierazle argia, honen agerpenak emakume gorputz hori ugalketarako prest dagoela adierazten duenez gero, hilerokoa jaitsi zaion gorputz hori emakume gorputzari dagozkion eginkizunak egiteko prest dagoela ondorioztatu baitezake nerabeak. “Lehen hilerokoaz geroztik emakumeak beraien gorputzaren kontzientzia zehatz bat esperimentatzen hasten dira, biorritmo berezkoak dituena, eta rol sozial baten aurrean gaitzikor egiten dituen ugalketa gaitasuna duena” (Esteban, 2001: 117). “Bi maila sexualetan oinarritzen den munduaren banaketa soziala, bata superiorra eta bestea mendekoa, nahiz eta neskatoak bere lehen urteetatik hautematen duen, ez da agerikoa egiten honentzat menarkiaren momentura arte” (Sau, 1981: 171; in Esteban, 2001: 119). Menarkiaren momentua heltzeak, beraz, tirabirak sortu ditzake: “Begira, ba adibidez, oso txarto eraman nuen hilerokoa, negar batean hasi nintzen. Bai... bufff, izan zen momentu oso gogorra, eta ez zait ahaztuko inoiz ere ez. Eta amak zorionak eman zizkidan, eta nik esan nuen 'ez, ez, ez, ez, ez... nolako zorionak!' negar batean, eta ez nuen nahi, ez nuen nahi, eta nire beste lagun batzuk berriz desiratzen zeuden hilerokoa izateko eta... eta nik esaten nuen 'ez dut ulertzen'. Ez dakit... ba bai, agian zen garatzen nengoela baina... hori, 'es que ez dut nahi!'” (Larraitz) 6.1.2. Begiralearen ahotsa barneratzea Emakume gorputzak erreprodukzioan eta sedukzioan erakutsiak izan ohi dira, eta horrek jendartearen etengabeko begiradapean egotera baldintzatzen ditu. Txiki-txikitatik, ikusi dugun bezala, neskatoei beraien gorputzen inguruko balorazioak egiten zaizkie, eta kasurik gordinenetan hauen osotasun fisikoaren kontra ere atentatzen da. Emakumeek, beraz, oso gaztetatik barneratzen dute bigarren baten ikusmiran egotea onartu behar hori, emakume kondizioak berarekin dakarren zerbait intrintsekoa bailitzan. Are gehiago, emakumeek adin goiztiarretik ikasten dute beraien burua 61
bigarren horren begiradatik behatzen. Eta horrek, ezinbestean, dauzkaten harreman guztiak baldintzatzen dizkie, euren buruarekin daukatena barne. Norbere buruari kritika gogorrak egiteko joera da honen ondorioa: “Ez dakit noiz hasi nintzen jatekoarekin eta nire gorputzarekin anorexia izatera eramango ninduen erlazioa izaten. Inoiz kontatu izan dit amak, anekdota gisa, nola behin haurtzaindegitik etxera bueltan lagun batek lodi nengoela esan zidala aipatu niola, eta nola medikuak zioenez lagun hori ez zen heltzen izan beharko lukeen pisu minimora. Ni ez naiz horretaz gogoratzen, eta ez dakit zein puntu arte izan zezakeen gertakari horrek eraginik etorkizunean pairatuko nuen gaixotasunari dagokionez, baina dudarik ez dut bere momentuan amari hori kontatu banion gertakariak mindu edota arduratu ninduelako izan zela, eta seguru aski nire gorputzaren gainean eraikitzear neukan pertzepzioan eragina izan zuela.” (Maier) Maierren kasuan ikusten da umeek, haurtzaroan jada, emakume gorputzenganako iruzkinak egitea zerbait arrunta bezala hartzen ikasia dutela. Ez da batere harritzekoa, nagusiek normaltasunez egiten baitituzte baloraziook: “Eta... horixe, ba 10-11 urte, tarte horretan gogoratzen naiz joan nintzela udalekuetara. Eta niretzako hori izan zen... 'un antes y un después' markatu zuen. Handik bueltatu nintzen ba argalduta, ba udalekuetan ba... hara eta hona, gora eta behera beti, ba ez dakit, ba 5-4 kilo argalduta. Eta herrira iritsi nintzen eta mundu guztiak askoz hobeto... harrera oso ona egin zidaten. 'Jo ze guapa etorri zaren', 'nun ibili zara?', 'ze ondo, ez dakit zer...', eta konturatu nintzen ba argalagoa izanda, ba harrera hobea neukala gizartean. Eta nik uste dut ba... dena hortik hasi zela.” (Geaxi) Baloraziook emakume gorputzak genero estereotipoen arabera epaitzen dituztenez, emakumeak genero arauari jarraiki ideala den gorputzarekin konparatzen dira bestearen begiradatik beraien buruari begiratzen hasten direnean. Nolakoak diren eta nolakoak izan beharko liratekeen aztertzeko joera naturalizatzen da horrela, eta begiratu batean kanon estetikoen arabera zeharo onargarria den Ekiñe bera ere ez da joera hori barneratzetik libratzen: 62
“Bertsotan nabil... eta agian bertsotan ere jende aurrean lehenengoz hasi nintzenez ipintzen ere bai, konturatzen zara zure gorputzaren presentziaz edo ba jende askok ikusten duela, igual beste edozein pertsona baino gehiago ikusten dela zure gorputza momentu baten, oholtza baten gainean, eta agian hortik ere bai ba epaiketa doble egiten duzula, zelan egon behar zaren jendearen aurrean edo ze gorputz izan behar duzun ere bai.” (Ekiñe) Bertsolarien kasua aztertuz hauxe esan du Jone M. Hernández-ek: “Garrantzitsua iruditzen zait azpimarratzea bertsolari-publikoaren arteko lotura horretan gorputzak duen papera. Bertsolariak gorputzetik eta gorputzez antzematen du publikoa” (Hernández, 2012: 56). Nabarmena da beraz bertsolaritzarena bezalako esparruetan, zeintzuetan emakumeak publikoaren aurrean oholtza gaineratzen diren, begiralearen begiradatik norbere burua behatzeko joera areagotu egiten dela publikoaren antzemate korporal horrekin. Jendarteko esparrua edozein delarik, gorputz ideal eskuraezin eta esklaboarekiko etengabeko konparazioan dago beraz emakumea, begiralearen begirada barneratu ez ezik honen ahotsa ere bere egiten duelarik maiz. Anorexia kasuetan agerikoa bilakatzen da hau: “Neuzkan... bi... bi Larraitz, gogoratzen dut bi Larraitz nituela buruan, eta bata zen esaten zidana 'pffff, ezin duzu jan, gaileta bat jan duzu? ba orduan bihar erdia edo bat ere ez', eta bestea zen 'benga Larraitz, ez, zertan zabiltza? Ahalegindu jaten, gaixotzen ari zara, bestea...', baina bestea zegoen beti irabazten, beti irabazten zuen... horrek.” (Larraitz) Anorexia pairatu duten ia emakumezko guztiek baieztatzen dute ahulunean bi nortasun izatearen sentsazio hori bizi izana, bata suspertzearen partaidea eta bestea gose grebari tinko eustearen aldekoa. Behin suspertzerako bidea hartuta ordea, ahots horien arteko eztabaida apalduz joan ohi da, barneko bi hizlariak adostasun batetara heldu eta bat-egitea erabakiko balute bezala. Bigarren ahots baten desagerpen horrek, baina, ez ditu barne hartzen kanpoko ahots epaileak. Anorexiaduna bere muturreko argaltasuna atzean utzi eta berriro ere edertasun idealera gerturatu ahala, ahots epaileen zorionak jasotzen ditu. Kritikoa da joera horrekin diskurtso feminista landua daukan Amalur: “Bai, gero... oso kuriosoa izan zen, ze... egon zen momentu bat, batez ere 'ja' dantzan hasi nintzenean eta... gorputza aldatu zitzaidala pila bat, ez? Ba aldatu zitzaidan gorputza eta 63
Diskurtso medikoaren alde agertu den Ilargik lerrootan kontatutakoak diskurtso honen lodifobia12 eta diziplinazko prozedura begi-bistaratzen ditu. Pisu igoerari dagokionez medikuak erakutsitako jarrera ezkorrak loditasuna guztiz gaitzesten du, hau gorpuztu beharko lukeenaren antitesia bailitzan. Osasun-langileek osasunaren izenean ematen dituzte pisua erregulatzeko gomendioak eta mandatuak, baina “osasuna eta elikadura lotzen dituen diskurtsoa Hipócrates bezain zaharra da, eta mendeetan zehar medikuek 'erregimena' - bizi eredu arautu eta osasuntsu bezala ulertuta - arrazionalizatzeko balio izan du” (Gracia, 2010: 72). Jendartearen kontrol eta erregulazioa helburu dituen instituzio medikoak erregimenaren arrazionalizazio horrekin bilatzen duena gorputzen erregulazioa eta kontrola da, nahiz eta osasunaren esparruan oinarritzen diren argudioak erabili. “Carme Valls i Llobet-ek (2009) deskribatzen du nola medikuntza oso gutxitan eztabaidatutako objektibitate bat jantzirik ibili den XX. mendean barrena. Diziplina zientifikoaren idulkiak berak balio izan dio instituzio medikoari jokoaren arauak maneiatzeko” (Sangre Fucsia, 2014), eta arauon artean pisu handia daukate generoari dagozkienak. Diskurtso zientifikoaren oinarri androzentrikoa medio, ez da harritzekoa jokoaren arauak emakumeen kalterako izatea, hauek emakumearen menpekotasuna oinarri duen eta indarrean den ordena soziala mantentzea baitaukate helburu. Eta ordena sozial heteropatriarkalaren izenean, gorputzen erregulazio horretatik edozein desbideraketa segidan etengo du biobotereak. Gorputzen diziplinamendua aipatu erregulaziorako hutsik gabeko tresna da. 6.1.3. Gorputzaren diziplinamendua Biobotereak genero arauak xedaturiko erregulaziotik desbideratzen diren gorputzak birbideratzen ditu, baina badira zenbait mekanismo hasiera-hasieratik desbideraketa hori ematea eragozteko. Emakumeen kasuan, edertasuna (argaltasuna barneratzen duen kontzeptu gisa ulertuta) helburu erabiltzen diren erritualak gorputzak diziplinatzeko era ezin eraginkorragoak dira. Eta elikatzea edertasuna eskuratzeko erritual baliagarri bilakatu eta hau kontrolpean izatea gorputzaren gaineko diziplinamendu erabatekoa eskuratzeko konkistatu beharreko esparrua dugu: “Beti izan naiz jatun ona, txiki-txikitatik apetitu bizia eta mutur fina izan omen dut ezagutzen nautenen arabera. Asko gozatu izan dut eta gozatzen jarraitzen dut janaz, baina 12 'Lodifobia' terminoa ingelesezko 'fatphobia' terminoaren euskarara itzulpena da, eta loditasunarenganako fobiari erreferentzia egiten dio. 'Fatphobia' terminoa 1984an Robinson, Bacon eta O' Reilly-k minnesotan (AEB) burututako ikerketa baten ondorioz hedatu zen, zeinak subjektu lodiekin erlazionatzen diren estereotipoenganako tokiko biztanleriaren jarrera negatiboak erregistratzen zituen (Alvarez, 2014: 37). 65
loditu nintzen garai horri erreparatzen diodanean jateaz gozatu arren jateagatik errudun sentitzen hasi nintzela gogoratzen dut. Kontziente nintzen maiz gehiegitxo jaten nuela, eta etxean ere nolabait jatekoarekin izaten nituen gehiegikeriak kontrolatzen saiatzen ziren. Kontrol horren aurrean sarri ezkutuan nahi nuen guztia barneratzen ahalegintzen nintzen, eta apurka-apurka janariarekin erlazio estu eta kaltegarria eratuz joan nintzela esango nuke. Ezinezkoa zitzaidan elikadura apetei izkin egitea, eta era berean errudun sentitzen nintzen asko jaten nuenean, bai bainekien janariarekin nituen gehiegikeria horiekin jarraituz gero ez nintzela inoiz argalagoa izango. Eta nik, ondo oroitzen dut, argalagoa izatea desio nuen, neure burua argalago irudikatzen nuen etorkizunari buruz gogoeta egiten nuenean.” (Maier) Maierren kasuan argi ikusten da diziplinamendu prozesu baten abiatzea, elikaduraren gaineko buruzagitza lortzeko borroka baten nondik norakoak azaltzen baititu lerrootan. Bere ustean gehiegi jaten duen eta kontrola galdutako gorputz baten doktrinamenduan nekaezin dabilen neskato bat aurkezten zaigu, zeinak dudarik gabe bere burua begiralearen begietatik begiratzen duen. Argalago egotearen desira eta egokitzat jotzen duena baino gehiago jateagatiko errudun sentipenak kanpo begirale baten epaien emaitza besterik ezin daiteke izan. Bestalde, etxean ere janariarekin zeukan harremanaren gaineko kontrola eramateak ere izan dezake zerikusirik jaterakoan sentitzen zuen errudun sentipenarekin. Larraitzek ere, banandutako gurasoen alaba bakarra denak, etxean gorputzari garrantzia emateko joera jaso zuela dio, eta horrek anorexiaren garapenean eragina izan zuela uste du: “Hasi nintzen... beti ematen diot garrantzia... nire gorputzari, beti, eta... baina uste dut etxean ere hori jaso dudala. Nire amak ere bai eman izan dio, eta ematen dio gaur egun ere bai, nahiz eta 54 urte eduki berak nahi du ondo egon, guapa sentitu, eta... Eta bueno, orduan futbolean jolasten nuen, eta kirola egin izan dut beti, pila bat, eta koadrilan ba denak ziren argal-argalak... gaur egun ere bai. Kenduta ni eta beste bat, gutxi gora-behera, beste denak ziren argal-argalak, eta horrek ba inbidia ematen zidan. Eta hasi nintzen ba apurka-apurka... bueno, gutxiago jaten.” (Larraitz) Elikaduraren gaineko kontrola eta gehiegi jateagatiko errudun sentipenak beraz etxean bertan ikasten dituzte sarri anorexia garatzen duten emakumeek. Hala ere, irakaspen horiek etxean jaso 66
ezean eta jendartearentzat onargarria baino pisu gehiago hartu ezkero, profesionalek esku hartuko dute deskontrolatutako gorputz horren diziplinamenduan: “Baina gero hori, dietistarekin izan zen... ba batekin egon nintzen super gustura urte batzuk, oso ondo, argaldu nintzen oso ondo, eta super osasuntsu. Utzi zuen horrek, eta hasi nintzen hori, ba saltoka: ba batekin... uzten nuen, hartzen nuen (pisua), itzultzen nintzen (dietistarengana), uzten nuen, hartzen nuen, ... eta bai... osea... bizi izan dudala debeku bat janariarekiko. Osea, ba hori da, daukazu dieta bat markatuta eta esaten dizute 'hortik pasatzen zaren bakoitzean, 'ja', zaude 'pasatzen', 'ja' zaude 'gaizki egiten', hori da erakusten dizutena. Eta orduan nik bai lotzen dut apur bat nire gaixotasunaren hasiera debeku horrekin, zeren egia esan ni hasi nintzenean botaka egiten zen egun berezietan, orduan zen 'en los días que te 'pasas', supuestamente'. Orduan nik bai lotu ahal dut apur bat hor, hori mentalitatea, urte asko joaten dietistengana eta erakusten dizutena eta... hor lotzen dut.” (Ilargi) Ilargik itzulingururik gabe dio dietistek erakutsi ziotela anorexiara bideratuko zuen pentsamoldearen arabera pentsatzen. Janariari dagokionez barneratzeko neurri normalaren eta gehiegizkoaren arteko bereizketa egiten eta batetik besterako marra zeharkatzen zuenean errudun sentiarazten irakatsi zioten. Emakumeok barneratu ohi dugun begiralearen begi epaileak emakume gorputza nolakoa izan behar litzatekeen xedatzen ez duen kasuetan beraz, bioboterea arduratzen da lan hori egiteaz. Eta Geaxiren kasuak argitzen duen bezala, emakumeok landu beharreko gorputz hori genero arauarekiko erabat koherentea izan ohi da: “Gero baita... nire gaixotasunarekin (anorexiarekin) oso klabea ikusten dut, nola... bakarra nintzen 89an jaiotakoa, ba eskolako irakasleak nahiko alferrak ziren eta esaten zien nire gurasoei ba justu 4. maila bukatu nuenean, LH, 5. eta 6. maila egin behar nituen gazte... gazteagoekin, eta... ba ez zekitela zeinekin alderatu, baina nahiko alferra nintzela, eta arriskutsu ikusten zutela ni beste bi urtez bertan geratzea. Orduan ba... literalmente eskolatik bidali ninduten eta ondoko herri handira eraman ninduten. Klaro, ba ni... herri txiki bat, euskalduna..., giro nahiko ba horixe... ba pilota, eta nahiko maskulinotik, bueno osea, neskekin ere ibiltzen nintzela, e? Baina giro horretatik hiriko eskola handi batera pasatu nintzenean, ba, ba, ba... ba 'ja' neska-mutil bereizketa hori igual, handiagoa zenean, 67
hori ikusi nuenean ba... ba erabat aldatu nintzen. Ba hasi nintzen e... ba horixe, baita neukan buruan ba... argalagoa izanda onartuagoa izango nintzela eta... jende berria ezagutu beharra neukan, integratu beharra neukan, eta orduan hasi nintzen ba... ba gutxiago jaten, kirola egiten, ba pixka bat... E, alferra izatetik pasa nintzen klaseko ikasle onena izatera, oso konpetitiba, oso exijentea nire buruarekin, eta... eta hortik ba... (...) Mutur batetik bestera pasatu nintzen. Bai.” (Geaxi) Udalekuetako pisu galerarekin jendartearen onarpen handiagoa esperimentatu zuen Geaxik, baina eskola berri batetara egokitu behar izan zuen momentuan, pisu galera nahiko ez baldin bazen aseguru gisa edo, onarpena genero arauarekiko koherente izatean ere bilatu zuen. Tamainako aldaketarekin, Geaxik dena kontrolpean izateko beharra sentitu zuela esan daiteke. Karen Way-k (1993: 85) azaldu bezala, anorexia nerbiosoa kontrola bereganatzeko halabeharrezko bulkada da (...) denak amiltzear, desegitear eta urruntzear dirudienean. Gorputzaren gaineko kontrol erabatekoak ematen duen ziurtasun eta botere sentsazioa lasaitzeko modu eraginkorra bilakatzen da anorexiadunarentzat: “Bai, ze agian da kontrolatzen duzun eremu bat. Agian dauzkazunean beste gauza asko kontroletik kanpo, ez dakit zer ba... egia esan, hain kontrolatzen nuen jatekoa, nota onenak ere orduan atera nituela. Osea, en plan, buaaaa, robot bat bezalaxe. Ez dut ezer egingo nire gozamenerako, egingo dudan guztia produkziorako izango da. Listo. Eta aterako ditut sekulako nota onak, udarako 'buenisima' egongo naiz, ... eta diziplina horrek ere bai ematen dizu momentu batean gustua, edo engantxatzen du. Boterea daukazu. 'En plan'... bale, hau kentzen badut argaldu egiten naiz, hori horrela da, orduan ala, zerbaitek funtzionatzen du nire bizitzan... hidratoak kenduta argaltzen naiz, ba... hori da. Eta gero ez duzu nahi inork parte hartzea horretan, eta horregatik aislatzen zara, ez duzu nahi lagunekin jan kalean, ze ya ezin duzu kontrolatu zer zabiltzan jaten...” (Ekiñe) Gorputza kontrolpean izateagatiko ardura horrek, elkarrizketatu guztiek aditzera eman bezala, behin anorexiatik suspertu eta gero ere hor dirau, askoz maila baxuagoan izan arren. Horrek hurrengo galdera hauek planteatzera daramatza: “Eta gaur da eguna, orain ere, ba ni arduratzen naiz... nire fisikoaz eta... zaintzen jarraitzen 68
dut, beste eskala batean eta beste... zera baten, baina... bueno eta hori ona iruditzen zait baita ere, e? Baina ezta... eske... non dago muga, ez?” (Geaxi) “'Ja' ez dakit zein puntu arte dagoen lotuta nire gaixotasunarekin, edo gaur egun nik dauzkadan lagunak, ez daukatenak arazorik, bakarrik 'pues' gustatzen zaiena 'muskulitos' izatea 'no sé qué', eta daukate dieta bat 'no sé qué'... eta nik... ikusten dut parekotasun bat. Eta horrek ez daukate arazorik e? Sinplemente 'pues eso'... osea, 'ja' ez dakit zein puntu arte den... gaixorik zaude... ala osasuntsua zara.” (Ilargi) Eta galdera hauekin oso puntu interesgarria mahaigaineratzen dute, gorputzen gaineko lanketa, kontrola eta diziplinamendua hain hedatua eta normalizatua dagoen jendarte mendebaldarrean zenbaitzuk anorexiaz diagnostikatzea eta antzerako joerak dauzkaten beste batzuk norbanako osasuntsutzat jotzearen zergatia ulertzen zaila baita, ezinezkoa ez esatearren. Paradoxikoa da, Zafra- k (2010: 103) azaldu bezala, “diagnostikaturik egotea edo ez egotea izatea normaltzat jotzen diren eta ez diren praktika eta jarreren arteko muga zehazten duena”. Diagnostikoak zehaztu ohi du norbanako 'normalaren' eta 'nahasmendunaren' arteko banalerroa, nahiz eta funtsean emakumeen ehuneko handi batek izan elikadurarekiko harreman nahiko patologiko bat. Diagnostikorako irizpideak direnak direla, gaixo etiketa korporalki emakumetasunari uko egiten dioten emakumeei jartzen zaie. Ez dago oso argi anorexiaren kasuan, osasunetik edo genero arautik desbideratzea, aukera bietatik zein patologizatzen duen medikuntzak. Batak bestea dakarrelako irudipena eman dezakeen arren, anorexiaren koadro klinikoak barnebiltzen dituen sintoma psikologikoak betetzen dituzten emakumeak ugariak dira, baina diagnostikoak emakume bakan batzuei besterik ez zaizkie egiten, sintoma psikologikoez gain korporalak – emakumetasunaren ezaugarriak ezabatzera datozenak - ere betetzen dituztenei alegia. Sarri askotan, diagnostikatutako emakume horiek jendartean hain hedatua eta onartua dagoen gorputzen diziplinamendua muturreraino eramateagatik jotzen dira gaixotzat, gakoa diziplinamenduaren neurrian balego bezala. Neurri hori gainditzen duten emakumeei anorexia diagnostikatuko zaie, beraiek ere diziplinamendu muturreko horretan ikusiko dutelarik anorexiaren hasiera: “Gutxiago jaten..., gutxiago jaten..., eta azkenean gertatu zena ba... gutxiago jatetik ba ez jatera... ogitartekoak ezkutatzera, ... eta jaten banuen gero bota, atzamarrak sartu eta bota egiten nuen, kirola egiten nuen pila bat, joaten nintzen korrika egitera... ba igual bi niki..., 69
beste manga luze bat..., jertsearekin, izerdia botatzeko ahal denik... ahal denik eta gehien, eta... ba horrela. Hori izan zen nire hasiera.” (Larraitz) “Gutxika hasi nintzen aldaketa horiei bide ematen, apurka-apurka jatordu bakoitzetik zertxobait kenduaz eta kirol gehiago eginaz, egun guztia energia xahutzen eta ia ezer jateko gai ez nintzen puntura heldu arte. Nire buruaren gainean izatera heldu nintzen diziplinak harro eta indartsu sentiarazten ninduen, nahiz eta kanpotik begiratuta edozein puntutan hautsi zitekeen portzelanazko panpina makabroaren itxura izan.” (Maier) Emakumeen elikadurarekiko harreman ez oso osasuntsuak indarrean dauden mendebaldar jendartean anorexia diagnostikoak diziplinamendu muturreko honetara heltzen diren gorputzei egitea adierazgarria da oso, diagnosiak gehiago ematen baitu genero arautik desbideratzen diren gorputzak berriz erregulatzeko saiakera bat beste ezer baino. Emakume prototipoaren idealari jarraiki erritu amaigabeen zirimola batean sartuta ez aurrera ez atzera dabiltzan milioika emakumeek alarma egoera sortzen ez duten bitartean, prototipo hori alboratu eta gorputz androginoago bat eskuratzean tematzen diren emakumeak guztiz aztoratzen ditu medikuak. Badirudi limiterik gabeko anorexiadun emakumeen auto-kontrola mehatxu bezala antzematen dela, hauek noraino heldu daitezkeen jakin ezinak artega eragiten du. “Zuk momentuan esaten duzu... pixka bat gehiago, osea, pixka bat gehiago... eta inoiz ez duzu ikusten limiterik, esaten duzu 'pixka bat gehiago' eta ... klaro, niri esan zidaten 'noiz arte nahi duzu pixka bat gehiago? Noiz arte?'” (Ilargi) Marko teorikoan aipatu bezala, anorexiadun emakumeak badauka mehatxagarritik zer edo zer, jendartean hainbeste gurtzen den auto-kontrol eta gorputzaren diziplinamendua berak kontrolatzeko hautua egiten baitu, honek bera kontrolatu aurretik. Badirudi bere gorputzaren gaineko diziplinamendu horrekin egun jendartean daukan tokiaren ordezko beste toki aproposago bat lortzeko negoziazioetan dabilela, gorputzari emakumetasun zantzuak ezabatzeak zerikusia izan baitezake espazio publiko maskulinoan hain zapalduta ez legokeen beste toki bat egin beharrarekin. Gizonezkoen neurrira egindako jendartean emakume gisa aurrera egin ahal izatearen lan nekeza medio, emakume hauek gorputz androginoan aurkitzen dute erdibideko irtenbide bat. Emakume gorputzek izan ohi dituzten bereizgarriak ezabatzearekin espazio publikoan askatasunez aritzea 70
eragozten dien generoaren trabak paretik kentzen ahalegintzen da anorexiaduna. 6.2. Anorexia, genero arauan arrakala Elkarrizketatu ditudan emakumeek adin ezberdinetan eman zioten hasiera anorexiari. Kasu goiztiarrena bi neba-arrebetan txikiena den Amalurrena da, bizitako sexu abusuek txikitatik bultzatu baitzuten anorexiara: “Nik gogoratzen dut urtebetetze bat, nire urtebetetzea zen, ba igual edukiko nituen ba bederatzi bat urte edo, eta izan zen lehenengo... nik... anorexiarekin lotura izan dezakeen lehenengo ekintza edo, ba izan zela... ba... asko jan nuela nahita, osea kontziente, nahita jan nuela asko, eta gero botaka egin nuela. Eta, ba bueno... nik, umea nintzenean ere... banekien hori ez zela... ez zela normala, baina ez nekien oso ondo zergatik egiten nuen. Eta ez zen ere zerbait jarraia. E... zen bueno, ba noizean behin egiten nuen zerbait, baina ez nuen pentsatzen ez... zergatik egiten nuen ez... mmm... ez nien gurasoei esaten hori egiten nuela, egiten nuen... ezkutatuta, eta bueno... 'pues' urteak pasatzen joan ziren eta ni asko aldatu nintzen.” (Amalur) Badirudi Amalurrek bizitako indarkeria matxistak oso txikitatik emakume gorputza zerbait arriskutsutzat bezala hautematera eraman zuela, 9 urteetatik buru-belarri ekinez bere gorputzeko emakumetasun zantzuak ezabatzeari. Beste kasu batzuetan, prozesu hau nerabezaroko aldaketen atarian ematen da, emakume bilakatzearen ideia hutsak bertigoari sorraraziko balie bezala. Egun emakume kondizioaz pozik azaltzen den Geaxi da horren testiguetako bat: “Nirea izan zen pixka bat nerabezaroa baino lehenago, ba... egin nuen atzeratu. Ba bularrak hastea..., hilerokoa etortzea, ni... niri igual DBH 4an gertatu zitzaizkidan aldaketa horiek denak. Orduan... nik... ba denak... garatzen ari zirenean nik neukan... gorputz fin fin fin bat eta ez... ez, aldaketarik ez neukan asko. Atzeratu egin nuen nik. Anorexiaren ondorioz...” (Geaxi) Aldaketak oztopatze hori emakume gorputza garatzearen kontrako ekintza gisa joko lukeen galdetzen diodanean ostera, Geaxik horretan inoiz pentsatu ez duen arren bere anorexiaren atzean 71
horrelako asmorik egon izana dudan jartzen du, zera gehituz: “Nirea gehiago zen ba horixe, ba argal egotea eta... onena izatea denean, eta... eta onartua izatea, eta... Gehiago, uste dut, alde horretatik zela. Igual bai, esaten duzula, igual... gero 'ja' hobeto nengoenean eta hasi zirenean ba horixe, aldakak zabaltzen..., eta horri pixka bat bertigoa banion.” (Geaxi) Geaxiren azken esaldiak, berak uste duenaren kontrara, emakume gorputza izateak sortzen dion halako artega baten presentziaz ohartzen gaitu. Antzerako artega batek gidatuta nerabezaroko gorputz aldaketan ematen hasiak zirela ekin zion hiru neba-arrebetan txikiena den Maierrek ere pisua galtzeari, berandu barik titiak eta hilerokoa ezabatzea lortuz: “Denbora gutxian agerikoa bilakatu zen ostera naturaletik ezer gutxi zeukala aldaketa horrek, egunak joan eta egunak etorri argalagoa bainengoen, gutxiago jaten bainuen eta nortasunari dagokionez ere beste pertsona bat bilakatu bainintzen. Jada ez neukan ez titirik ez hilerokorik, halako gorputz androgino bat eraiki nuen. Ordurako zaila zen iraganeko neskato alaiaren aztarnarik aurkitzea, momentu batetik bestera mundu guztiaren aurka zegoen jenio txarreko edo tristura biziko pertsona bilakatu nintzen. Ordura arte ingurukoekin atsegina nintzen honek, bere barruan ezkutatzen zuen alderdirik ilunena atera nuela esango nuke, eta iluntasun hori kanporatze horretan nire gorputzean buruturiko modifikazioa lagungarri zitzaidan.” (Maier) Gorputz androgino hau eskuratzea eta genero femeninoaren mandatuen arabera normalak izan beharko litzatezkeen zenbait jarrera gaitzestea elkarrekin lotzen ditu Maierrek: “Makillajea, beherapenak, mutil katxarroak, txutxu-mutxuak, ... aspertu egiten ninduten lagun artean ohikoak izaten ziren hizketagaiak. Esan behar dut anorexia izan aurretik nerabeen aldizkarien zale nintzela, eta gogoz irensten nituela makillaje, arropa eta mutil katxarroen inguruan aldizkariok zeuzkaten edukiak. Horrek hika-mika asko eragin zituen ama eta nire artean, honek ez baitzuen nahi nik horrelakorik kontsumitzerik, gustuko ez zituen mezu eta emakume eredua hedatzen baitzuten. Ironikoa da nola eduki horiek xurgatzea desiratzetik edukion gainean desinteresa izatera pasatu nintzen emakume irudi 72
tia... osea, que no, que me daba igual', izan da niri gustatzen zaidana, eta punto, nik ez dut nahi besteei gustatzea, 'con que me guste a mi ya me vale', ez zait axola.” (Ilargi) Ilargik aipatutakoak adierazgarriak iruditzen zaizkit, berak ez baitio inoiz emakume sentitzeari utzi, nahiz eta nabaria den emakumetasun hori gorpuzteko era alternatiboak bilatzeko gorputz-lanean jardun duela. Argi dio berak ez duela inolaz ere besteen gustukoa izatea bilatu, are gutxiago emakume prototipoa izatea. Eta muturreko argaltasunarekiko lilurak esandakoak baieztatzen ditu, gorputz androgino horrek gustuko izatearen kontrakoa bilatzen duela iruditzen baitzait. Anorexia bizi izan duen emakume naizen honek ere bizi izan dut gorputz hezurtsuak ederresteko joera, neu ere muturreko argaltasun horretan halako edertasun makabro bat begiztatzera heldu naiz, eta nago edertasun horrek gorputzarekin berarekin baino zerikusi gehiago daukala honek gorpuzten duen protestarekin. Gorputz androgino bat eskuratzean, ohartzeke, anorexiadunak hainbeste itotzen dituen genero arauaren kontra altxatzen dira. Eta protesta horren gorpuztea, beste edozein motatako protesten irudiekin gertatu ohi den bezala, halako erromantizismo halo batez janzten du sarri anorexia bizi duenak. 6.2.1. Gorputzaren modifikazioa negoziazio sozial gisa Generoari dagokionez, gorputz-lanaren bitartez emakumeak eta gizonak munduan egon eta jarduteko forma ezberdinetan hezten dira, jendarte ordena heteropatriarkalaren mantenurako beharrezko formetan alegia. Anorexiadun emakumeek ostera emanda datorren gorputz-lan horretan esku hartzen dute, halako errebelamendu inkontziente bat martxan jarriaz. Munduan egon eta jarduteko esleitu zaizkien manerei itogarri deritzote, eta itolarri horretatik askatzeko era desesperatuan gorputzaren modifikazioari ekiten diote. Feminitatearen mandatuak muturrera eramateko ekintza ia-ia performatibo honen bidez jendartean betetzea tokatu zaien negoziazio bati ekiten diote. “Mediku, endokrino, psikiatra eta psikologoen kontsultatik pasa ostean anorexia neukala eta epe jakin batean pisurik berreskuratu ezean ingresatu egingo nindutela egin zidaten mehatxu. Eta beti burugogor izan naizen honek mehatxu horren aurrean burua makurtu ordez amorruz ekin nion neureari Galdakaoko ospitalean ingresatu arte, ez nengoen prest jatekoaren gainean neukan kontrola beste norbaiten eskuetan uzteko.” (Maier) 74
Oraindik ere negoziaketa batean ariko balitz bezala normatibitatetik pixka bat desbideratzen den estetika erabili ohi duen Maierren kasuan argi ikusten da negoziaziorako premia hori, ospitaleratze mehatxuekin ere ez baitzuten lortu honek esku artean zekarren negoziazioari planto egitea. Ez da harritzekoa honen burugogortasuna ordea, gorputzaren modifikazio behar hori denboran atzeragotik baitzetorren eragiten eta diagnosia ordurako bere helburua kosta ala kosta lortzeko mentalizatuta baitzegoen: “Ez dakit esaten noiz sartu nintzen elikadura arazoen espiralean, baina 44 kilo eskas horiek izatera heldu arteko prozesua ez zen egun batetik besterakoa izan. Gogoan dut 12 urterekin jada, gorputza eraldaketa betean murgilduta neukala, buruan bueltaka zebilkidala nire gorputza aldatzeko beharra. Nolabait esateko, gorputzaren eraldaketa natural horri neure eraldaketa propioarekin erasotzeko nahi bat zebilkidan barrenean, non neuk nahi nuen izan aldaketa horien gaineko kontrola izango zuen bakarra.” (Maier) Bi aizpetatik zaharrena den Katrinek, bere partetik, pisu galera bidezko negoziazio inkontziente horretan aurkitzen zuen lasaitasuna, eta pasatzen zitzaiona arazotzat jo arren horrekin aurrera egin nahi zuen. Ez zeukan sentitzen zuen ondoeza baretzeko beste biderik: “Nik... hasieran ez nuen ikusten... eta gero esaten zidaten amari esango ziotela, nola banekien mina egingo ziola 'pues' ez nuen nahi esatea. Eta orduan lagunak: 'ba orduan ondo portatu behar zara', ez dakit zer, bai... ba beraiek ikusten zidaten. Eta gero... banekien arazo bat neukala... baina ez nuen nahi konpontzea. 'Porque' horrela nola lasaitu egiten nintzen, ez nuen nahi konpontzea, 'porque' bestela ez nekien nola lasaitu...” (Katrin) Ilargik ere bide beretik aurkitu zuen beste inon aurkitzen ez zuen erosotasuna, eta ingurukoek bigarren pertsonengatik argaltzen zela uste bazuten ere, berak argi dauka beregatik egiten zuela egiten zuena. Pisua galtzea bere erosotasun iturri zen: “Esaten zidaten 'jo, baina ez bazara irteten zertarako nahi duzu argal egon?', besteentzako argala nengoelako ideiatik, eta nik 'ez, ez, argal nago niretzako, niri zuek ez didazue axola, 'que me la pelais'', osea... eta zen sentsazio hori, eta bai egia zen ba hori bakardadea 75
sentitzen duzula, baina alde batetik gustatzen zaizu, osea ni nengoen komoda, 'en mi bola'. Gaur egunean ez nintzen egongo komoda, badakit, nire burua sano izanda ez, baina momentuan bai nengoen komoda, gustatzen zitzaidan.” (Ilargi) Gorputzen modifikazioaz emakume hauek jendartean izatea nahiko luketen posizioa negoziatzen duten arren, bakoitzak bilatzen duten posizio hori oso pertsonala da. Negoziazio oro emakumeek daukaten menpeko posizioak eragindako ondoezak eraginak badira ere, jatorria ez bezala jo puntua ezberdina izan daiteke, norbanako bakoitzak berak baitaki zer lortu nahi duen negoziazio horrekin. Batzuk espazio publikoan askatasun gehiago izateagatik borrokatzen duten bitartean, beste batzuk espazio publikotik desagertzeagatik borrokatzen dute. Hauxe dio gaur egunean espazio publikoan barrena pausu irmoz eta ahots ozenez jarduten ikasi duen Amalurrek: “Gaur egun uste dut uste baino kontzienteagoa nintzela zer gertatu zitzaidan eta uste baino kontzienteagoa nintzela zer nahi nuen lortu ez jaten, eta zen lortu nuena, osea... inork ez... osea... pertsona ez erakargarri bat sortzea. Osea... pertsona gaixo bat, zaindua, babestua, bere kristal... kristalezko bolan, eta hor... hortxe, ez? Nik hori nahi nuen, osea, nik hori nahi nuen, nik eske ez nuen nahi inork ukitu, ukitzea, osea... eta... eta nik uste, osea, gaur egun uste dut e... kontziente, osea, momentuan uste nuena baino kontzienteagoa nintzela hortaz, bai.” (Amalur) Amalurrek garai hartan egiten zuenagatik zeukan kontzientzia uste baino agerikoagoa iruditzen zaio atzera begira jartzen denean. Eta horrek zera erakusten du, anorexiaduna gertatzen zaionaren inguruan estrategikoki jarduteko gaitasuna duen agente aktiboa dela. 6.2.2. Emakume kondizioari errebelamendua Nik elkarrizketatutako emakumeen kasuan, behintzat, argi gelditzen da anorexiadunak, agente aktibo gisa, estrategikoki jokatzen duela – estrategia hori inkontzienteki martxan jarria bada ere - esku artean darabilen negoziazioan, eta estrategia nagusi gisa emakume kondizioari errebelatzea darabilela. Emakume kondizioa barneratzeari uko egiteak hain deserosoa zaion genero femeninoaren aginduetatik at mantentzen du. Emakumetasuna onartzea ekiditeko aukera bat haurtzaroa mugagabea bilakatzea izan daiteke: 76
“Ba... ba ni..., bueno... bai... bai igual, e... ba txikitako gertaera hori (abusuak)... pixka bat kanalizatu arte bai, bai, bai, deseroso, bai, bai. Bai... bai, nik uste bai modu batera kontziente nintzela ez jaten ateratzen zela nire, osea, nire umea... beti... osea, ez dakit, kronifikatzen zela, osea, ez? Beti ume, ez? osea... ez zitzaizkidan titiak ateratzen..., e... ez dakit, mmm, ez neukan (emakume) formarik , osea..., eta nolabait hori zen bilatzen nuena. Hori zen.” (Amalur) Amalurri, hain txikitatik anorexia bizitzea tokatuta, posible egin zitzaion haurtzaroa behar baino denbora gehixeagoz luzatzea. Anorexia jada haurtzaroa atzean utzi eta emakume bilakatzeko prozesuan agertu den kasuetan aukera hori ezinezkoagoa bilakatzen da, emakumetasuna eraistea delarik irtenbide aski erabilietako bat: “Eta... hori, 'yo mi me conmigo'. Ba... ni, nire burua... eta denbora oro nire buruari begira, hori zen nire... Eta gero perfekzionista, beti izan naiz... gauzak perfekto... egitea gustatu izan zait. Banoa ikasten ba ezin dela horrela izan... ezta? Baina... bai, nik uste perfekzionismo horren barruan sartzen dela baita ere ba hori, gorputz perfektua edukitzearen nahi hori edo, ez dakit. Bai pentsatzen dut anorexia daukaten, eduki duten horiek direla pertsona batzuk oso zorrotzak direnak beraien buruarekin, oso. Oso oso zorrotzak. Eta ni bai... oso zorrotza naiz nire... nire buruarekin.” (Larraitz) Anorexiaren agerpenak nortasunean aldaketak eragin zizkion galdetzerakoan, anorexia izan aurretik jatorra eta atsegina zela dio Larraitzek, baina anorexiarekin bere buruaz ez beste inorenaz arduratzen hasi zen. Besteak zaintzeko joera eta besteen aurrean atsegin agertzeko ohitura baztertu egin zituen. Ezaugarri femeninotzat jotzen diren hauek bere helburua lortzeko baliagarria zitzaion perfekzionismoagatik aldatu zituela esan daiteke, eta behin krisialdia pasata besteak zaintze hori maila ezberdin batean akaso - berriro ere barneratu duela ondorioztatzen dut, irakaslearena baitu ogibide. Katrini antzerako zerbait gertatu zitzaion, ordura arte atsegin eta alaia izan arren anorexiarekin umore aldaketak bizi izan baitzuen: “Ze baita ere hasi nintzenean anorexiarekin eta horrela eta... umorea aldatu egiten zaizu, eta 'ja' umorea aldatu eta 'ja' denak: 'eta joe, eta zu 'ja' dena borde... eta zergatik zaude 77
horrela?'. Eta nik: 'baina, eta zuek horrela zarete egunero!', ez?, osea, nik aguantatzen dut...” (Katrin) Maierrek itzulingururik gabe dio emakumeengandik espero den jarreraren kontra atentatu zuela anorexiarekin: “Nire buruarengan aginte bakarra neuk neukala adierazteko beharra sentitzen nuen, eta amorruz erakusten nuen. Esan daiteke ordura arte izandako neska fin eta onaren paperari uko egin niola, urteetan zehar paper hori besteen gogoko izateko betetzen aritu izanak nekatu izan banindu bezala.” (Maier) Ospitaleratzeak, gehitzen du, atentatu horrekin jarraitu eta emakumetasunarekin behin betiko sarraskia egiteko izan zitzaion baliagarri: “Ospitalean emandako bi hilabeteak erabakigarriak izan ziren besteen gustuetara moldaturiko nire Nia eraiki hori guztiz txikitzeko. Ospitaleko ateak zeharkatu zituen Maier perfekzionista, puntarengo ikasle, kirolari fin eta beti manera onekoa hantxe geratu zen. Beti esan izan dut ospitaleko gela berde hartatik gandorrarekin atera nintzela, jendartearen gainean oka egiten emango nituen aurrerantzean urte asko. Haserre nengoen munduarekin, eta ondoeza hori gorputzeko poro guztietatik azaleratzen nuen.” (Maier) Ezagutu ginenetik bere umoreagatik nabarmentzen dela iruditu zaidan Ilargirentzat ere anorexia ordura arte eraikia zeukan maskara apurtuko zuen detonagailu baten antzerakoa izan zen. Behin eztanda eginda, emakume alaiaren maskara kentzea lortu zuen, eta horrek liberatu egin zuela dio: “Orduan, bai, egia da 'que ya' behin esan nuenean 'ja' izen zan 'como'... niretzako hori baino gehiago izan zen askatasuna, osea, liberatu egin nintzen, 'ja' ez nuen disimulatu behar, 'ja' ez nintzen izan behar 'super happy' kaka sentitzen nintzenean. Kaka zaharra bezala sentitu eta kaka zahar bezala jardun nezakeen... Orduan niretzako bai izan zen, modu batean, osea, mmmm, 'caída en seco', baina askatasun bat hori, ze... nire etxean, nire mutilarekin edo 'tal', izan ahal nintzen momentu horretan nintzen bezalakoa, disimulurik gabe.” (Ilargi) 78
6.2.2.1. Anorexia: gudu zelaian trintxera Behin emakume kondizioari errebelamendua eginda, elkarrizketatuek adierazi bezala, liberazioa sentipenak hartzen ditu anorexiadunak. Argaltasun muturreko baten bidez itotzen zituen genero arauaren kontra atentatu ostean, izatearen-krisi betean den norbanakoak anorexiaren aterpean hartzen du atseden. Anorexia bilakatzen zaio libratu duen gerran trintxera, baina defentsarako lubakiak ez dio ziurtatzen guda horretatik albo katerik gabe ateratzerik. Estrategia nagusia behin martxan jarrita, hurrengo mugimendua zein izan beharko litzatekeen argi izan arte hortxe hartuko du aterpe anorexiadunak. Amalurren amak, aita bezala irakaslea denak, gogoan du nola bizitasunak gainezka egiten zion bere alaba halako estalpe batean ezkutatu zen bat-batean:
“Osea ni, eske amak esaten dit 'eske zu... umea zinenean zinen... marimatraka bat zinen eta gustatzen zitzaizun antzerkia, gustatzen zitzaizun abestea, gustatzen zitzaizun ...' eta gero, ba bat-batean, izan zen desagertze moduko bat, ez?” (Amalur) Eta Amalurrek berak ere gogoan du nola desira zuen halako desagertze bat, atseden hartze bat, orduko hartan loaldi sakon eta luze bat bezala identifikatzen zuena: “Bai. Bai, zen sentsazioa... osea, nahi duzula egon lo bezala, bizitza guztia lo. Lo. osea, ez hil, nahi duzu lo egin, lo egon. Osea nik askotan esaten nion amari 'eske nahi dut lo egin, gauean ohera joan eta ez esnatu, eta egon lo, goxo'. Osea, hori zen, hori esaten nion, eta esaten zidan amak 'baina nola?!', klaro eta horrek nire amari kristoren mina ematen zion. Eta... bueno, bai, baina hori zen sentsazioa, eta... eta nire emakume, emakumetasuna... nolabait... atzeratu nahi nuen edo ez nuen nahi esnatu, ez nuen nahi esnatzea. Bai...” (Amalur) Ekiñek ere kobazulo bati buruz hitz egiten du, nor zen edo zer zen jakin arte bizitzeko egokia iruditzen zitzaion haitzulo bat bailitzan: 79
“Baina bai, hori zen, egotetik super artifizial eta besteentzako erakusleiho batean... esatera: 'Eh! Banoa nire kobazulora eta aterako naiz gero, zer naizen dakidanean'. Esango nuke horretan lagundu zidala (anorexia pairatzeak).” (Ekiñe) Larraitz eta Ilargik ostera isolamendu edo bakantze bat bezala gogoratzen dute anorexiaren gudako trintxerara erretiratze hau. Bakantze horretan aurkitzen zuten halako baretasun moduko bat: “Bai, gero 'ja'... gehiago murgiltzen zara zure munduan ere bai, ... bai, ez zara... hori egiten zara pixka bat... irten edo... ez dakit, isolatu ez nuke esango e? Baina... baina pixka bat bai, zure... eta besteekin egoteko gogoa ere tamainan. Ez dakit. Eta orduan... daukat oroitzapena ordu asko pasatzen nituela bakarrik, bai... eta gero ba bueno, ba azkenean alaba bakarra naiz eta gurasoak ordu bietarako lanera joan eta gaueko hamarretan etorrita ba pentsatu zenbat ordu dauden hor... bakarrik egoteko.” (Larraitz) “Bai, ez nuen nahi egon inorekin, ez nuen behar inorekin berba egiterik... osea, ez, zoriontsu nintzen, kakotxa artean, bakarrik. Eske ez zitzaidan axola munduak, bakarrik neure buruak axola zidan, punto, beste ezerk ez. Nire burua eta egun horretan jango nuena, hori zen nire ardura bakarra. Orduan mundua 'como que era otra cosa aparte'... hori da gaixorik egotea, klaro. Gaur egunean hori ez nuen onartuko 'ni para atrás'.” (Ilargi) Maierren aburuz ere, anorexia izan zen garai hartan aurkitu zuen gordeleku erosoa. Ordura arte zeraman bizi erritmoa gelditzeko beharrak eraman zuen hortxe tokia egitera: “Oroitzen dut nola eskolan bikainak bata bestearen atzetik ateratzetik, ingresatuta nengoela ekartzen zizkidaten etxeko lanak baztertzera pasatu nintzela. Pasotismo hori ez nuen batere ohikoa ordura arte, baina argi gogoratzen dut nola sumatzen nuen geldialdi baten falta eta nola neukan oso argi neure buruari denbora hori esleituko niola. Nekatuta nengoen ordura artekoarekin, eta esan daiteke anorexia bilakatu zela nire gordeleku... bakarrik hantxe aurkitzen nuen erosotasuna. Norbait molestatzera hurbilduz gero, neurriz kanpoko haserrearekin erasotzen nion. Ironia eta zakartasunak xalotasuna zapaldu zuten nire barnean.” (Maier) 80
Denak ere beraien bizitzetan halako parentesi bat zabaltzeko beharrari jarraiki hartu zuten aterpe anorexiaren magalean. Esku artean zeukaten negoziaketarekin aurrera egin ahal izateko libraturiko gudan, etenik gabeko pisu galerari ekiteko estrategiaren ostean hurrengo pausua eman arte erretiratzea erabaki zuten. Baina askatasun iturri izaten hasitako erretiro hori kartzela bilakatu zitzaien egunak aurrera egin ahala beraien burua estrategiari jarraitzeko pausurik aurkitu ezinean aurkitzean. 6.2.3. Hasierako askatasuna, geroko kartzela Anorexiaren aterpeak hasiera batean eskaintzen duen erosotasuna galduz joan ohi da egunen igaroarekin. Errebelamendu grinaz martxan jarritako protesta geroz eta maneiatu ezinezkoagoa bilakatzen zaio anorexiadunari, eta berak ekindako iraultza pertsonal hori bere kontra egiten hasten da. Berau kontrolatu nahi duen hori kontrolatzeko serio hartutako praktika obsesio bilakatzen zaio, eta obsesio hori neke iturri bilakatzen da. Egunak joan eta egunak etorri, anorexiadunak hasierako burujabetasunaren zantzu guztiak galduko ditu, hasiera batean estrategia zen pisu galera obsesio bilakatzen zaionean mandatu patriarkalaren menetara egotera pasatzen baita. Nekea nagusitu ahala, patriarkatuaren alaba zintzoa nola, anorexiaduna ahula, ahotsik gabea eta asexuala bilakatzen da: “Bai, ba... ibiltzen nintzen, e... tapatuta bezala. Bai. Bai. Bai ba... ez dakit, osea, neukan sentsazioa 'inork ez banau ikusten hobeto', pixka bat sentsazio hori. Bai. Bai. Ba... ez dakit, ba arropa adibidez... zabala janzten nuen... ez dakit... ez dakit, ez? ba adibidez nire familian edo nire... nire etxean beti ba gurasoak izan dira oso parte-hartzaile... eduki dute lotura pila ba musikarekin, edo herrigintzan ere bai asko... asko ibilitakoak izan dira, nire anaiak... ba militatu du ba... mugimendu, osea, herri mugimenduan 'pues' eremu pila batean, eta nik... nahi nuen baina... baina ez neukan... ez nuen nahi ikusia izan, edo... baina banuen nolabait hor gogo bat... Ez neukan indarra, neukan gogoa baina... pfff, esaten nuen 'eske, pfff!', niretzako mundu bat zen, niretzako mundu bat zen... ziren gauza asko. Talde baten aurretik edo jende talde baten aurretik pasatzea mundu bat zen, edo... norbaitek zerbait polita esaten bazidan mundu bat zen, bai...” (Amalur) Amalurrek argi adierazten du ahul eta ahotsik gabe geratze hori. Ekintza ezberdinak aurrera eramateko gogoa izan arren ahul sentitzen zen horrelako ezer egiteko, eta jendartea aurrean ageriko 81
egiteak ahalegin ikaragarria suposatzen zion. Puntu honetan, anorexiaduna nekez zentratu daiteke bere plateretik haragoko ezertan. Asexualitatea ere agertu daiteke anorexiaren kartzela habitatzera heltzen direnengan, beraien gorputzekiko eratzen duten harreman suntsitzaileak sexualitateaz gozatzea eragozten baitie: “Ez nion neure buruari plazererako tarte gehiegirik uzten, zerbaitek oztopoak jartzen zizkidan libreki gozatzeko. Behin eta berriz ahalegintzen nintzen aurrerapausoren bat ematen, baina inoiz ez nuen lortzen nire desira guztiz askatzea... nire gorputzarekin neukan harreman negatiboa oztopo ikaragarria bilakatzen zitzaidan.” (Maier) Eta gehitzen du: “Harreman negatibo hori tarteko, harreman sexu-afektiboetan egun inolaz ere onartuko ez nituzkeen zenbait jarrera onartu izan ditut edo oharkabean pasatu izan zaizkit. Atzera begiratu ezkero, zenbait ekintzek umiliatua eta bortxatua sentiarazten naute. Neure autoestimua indartzeko bultzada hori besteengan - hau da, gizonengan - bilatu izanak indarkeriazkotzat jotzen ditudan jarrerak bizitzera eraman nauela uste dut.” (Maier) Geaxik ere autoestimu txuteak gizonezkoen onarpen horretan bilatzen zituela dio, gaur egun oso larritzat jotzen duelarik berak izan duen eta emakume askorengan ikusten duen joera hori. Irakaslea da, eta nerabeetan antzerako jarrerak mantentzen direla ikusteak larritu egiten du: “Eta gero baita, askotan pentsatu dut... ba hori, ez? Urte horietan... juergan ateratzen hasten zara, mutilekin erlazionatzen, orduan... hor bai, ba argal zegoenak gehiago ligatzen zuen, ez? Zera hori, hori... eta... 'pues' ni ahal nuen guztiekin liatzen nintzen, eta zen asko... autoestimu kontua baita. Urteak pasa direla orain konturatzen naiz ba bilatzen nuela... onarpen bat, juergan, eta zen dena fisikoa, ez zen... osea, ligatzea zen helburua. Ez zen garrantzitsua pertsona interesgarri bat ezagutu eta harekin trago batzuk hartzea, ez, liatzea. Hori oso gogorra iruditzen zait, eta nik uste dut neskak, gaur egun neska pila batek...” (Geaxi) 82
Testigantza hauek entzun eta gero, esan daiteke bazegoela desiratua sentitzeko nahi bat emakume hauengan. Wolf-ek azaltzen du nola emakumeek liburu zein filmetan desira gizonezkoaren ikuspuntutik aztertzen duten, eta horren ondorioz “neskatoek ikasten dutena ez da beste izaki baten desira, desiratuak izatearen desira baizik” (Wolf, 1991: 203). Ideala dinamitatu nahirik errebelamendu espirituz altxatutako emakume hauek ere, azken finean, mandatu patriarkalaren menetara egotera pasatzen dira. Zeharo burujabe sentitzetik, onarpena gainontzekoengan – gizonezkoaren onarpenak gehiago balio duelarik – bilatzeko beharra sentitzen dute. Ohartzeke, ekidin nahi zuten guzti hori gainera erortzen zaie. Derrepente planak aldrebesten zaizkie, eta horrek anorexiaduna nahasi dezake. Larraitzek, dena den, gogoan du zerbait gaizki zihoalako sentipena nabari izana, harrapaladan laguntza eskatzera bultzatu zuena:
“Nintzen kontziente, 'ez nabil egiten gauzak ondo', baina 'hau da egin nahi dudana', baina... ba hori, ba laguntza, esaten duzula 'ostias, es que... sei hilabete nago hileroko barik'. Niri horrek egin zidan, nik pentsatzen dut bestela, ez nintzela... zeren ez nintzen ez zorabiatu, ez ahul sentitu, ez... ez nuen eduki... horrelako hori.” (Larraitz) Anorexiadunak bere aldarrikapena zenetik kartzela bat egiten duen unean emakume hauek norabidea galtzen dutela ematen du, eta noraeza horrek gehiago ala gutxiago iraun dezake. Larraitz azkar ohartu zen orientabidea galdu zuelako detailearekin, baina azkartasun hori ez da kasu guztietan ematen. Kasu bakoitza - bizi duen norbanakoa nola - bakarra denez, anorexia duen emakume bakoitzak denbora tarte ezberdina behar du atxilo duen kartzelatik ihes egin behar duela ondorioztatu eta ihesaldia prestatzen hasteko. Ihesaldi horren nondik norakoa bidean aurkitu ditzakeen trabei aurre egiteko dauzkan tresnen araberakoa izango da. 6.3. Suspertzea mugarri Anorexiadun emakumeak bizi duen noraeza atzean uztea erabakitzen duen momentutik suspertu arte igaro daitekeen denbora kasuaren arabera aldakorra den arren, orokorrean luze jotzen duen prozesu bat izaten da. Hain luzea, ezein suspertze prozesuari buruz galdetu zaienean elkarrizketatuek ez dutela jakin zehazki zein momentutan berreskuratu zuten ongizatea: “Ez dakit... ez dakit badagoen momentu bat, bai, ez dakit dagoen momentu bat. Gero 83
konturatu naiz ez nagoenean oso ondo sartzen zaidala hori (jateari uzteko gogoa), eta identifikatzen dut eta ba, baina klaro... guztiz-guztiz... hor unibertsitateko bigarren mailan uste dut baietz.” (Ekiñe) “Apurka-apurka, ahaldunduz joan nintzen. Neure buruari arreta gehiago jartzen hasi nintzen, ohitura kaltegarriak alboratu nituen, errealitateari aurrez aurre begiratuz neure bizitzaren gidaritza hartu eta benetan nahi nuena egiten hasi nintzen. Unibertsitate ikasketak amaitu eta berehala Bartzelonara alde egin nuen ikastaro pare bat egitera, nire ingurutik atera eta bizitzaren norabidea aldatzeko premia neukan. Iragana atzean utzi eta aurrera begira jarri nintzen, konturatu orduko jatekoak nire bizitzaren erdigune izateari utzi ziolarik. Harrigarria dirudien arren, urteetan zehar zeharkatu ninduen arazoaz zeharo ahaztu nintzen. Horretaz jabetzerakoan neu izan nintzen harritzen lehena, ondo sinetsi arazi zidaten arazo horrekin bizitzen ikastea beste biderik ez nuela izango.” (Maier) Maierrek sinetsita zeukan anorexiari buelta ematea ezinezkoa zela eta hau bere bizitzako parte gogaikarri bezala onartu beharra izango zuela, harrigarria dirudien arren sorpresaz harrapatu zuen suspertzeak. Bartzelonara ikastera joatea erabakigarria izan zela dirudi suspertze hori emateko. Ekiñek ere unibertsitateko bigarren mailan kokatzen du susperraldi erabatekoa, ikasketen aitzakiaz herritik hirira bizitzera joana zela. Adierazgarria iruditzen zait suspertzea emateko testuinguru apropos hori norbere ingurutik kanpo aurkitzeko joera, izan ere “kasu askotan ezinbestekoa da espazio eta erlazio zaharrekin haustura bat ematea adiskidetasun, erlazio sexu-afektibo, praktika korporal edota performatibitate forma berriak esperimentatzeko” (Esteban, Bullen, Díez, M. Hernández, & Imaz, 2016: 286). Aurrerago ikusiko dugu haustura hori bi kasu hauetan baino gehiagotan ematen dela, nolabait anorexia bizi izan duen emakumeak ikaragarri mugatzen duen gaixo etiketatik libre jardun eta garatu dezakeen testuinguru bat bilatuko balu bezala. Atzerrian bizi izandako Larraitzek ez du kokatzen suspertzea, difuminatuegi dauka garai konkretu batean kokatu ahal izateko, baina honi buruz galdetu ezkero oso prozesu nekagarri eta luzea datorkio burura: 84
“Buuff, ez zen izan 'bueno, ospitalera joan... eta... benga... eeeee, listo, berreskuratuta zaude', ez... ez. Orain esan nezake guztiz nagoela errekuperatuta.” (Larraitz) Geaxik bestalde, militante eta gaztetxeko partaide izaten hasi zeneko garai haietan kokatzen du susperraldia. Ez baita atzerria eraldaketa pertsonalak emateko gune apropos bakarra, testuinguru alternatiboetan edo aldaketak permititzen dituzten inguruetan birsozializazioa (Esteban et al., 2016: 286) ematea errazten baita. “Justu... hau... ba ikusten dudan bezala oso garbi non hasi zen dena... non bukatu zen difuminatuagoa ikusten dut. Ba ni bai gogoratzen naiz ba horixe... DBH 4-n ez dakit, baina 'ja'... ba Ikasle Abertzaleak, eta... Gaztetxea, nik uste Gaztetxea, ni Gaztetxe ondoan bizi nintzen herrian, eta 'ja' orduan 'ja'... Gaztetxera joaten hasi nintzen..., eta... eta beste musika bat..., ba euskal musika..., ba rock-a... Nik uste dut militantzia, pixka bat Gaztetxe... Gaztetxe militantzia hori hor kokatuko nuke (berreskurapenean).” (Geaxi) Suspertze momentua denboran oso difuminatuta ageri den arren elkarrizketatu guztien testigantzetan, suspertze horretaraino egindako bidea nahiko argia da. Estrategia bezala hasitako anorexia beraien kontra jartzen den momentutik prozesu nekez eta luzeari ematen zaio hasiera: noraezari amaiera jarri beharraz ohartzetik susperraldira eramango dituen bide luzea osorik igarotzeraino. Bide horretan emakume hauek potentzia handiko lanketa bat egin beharko dute beraien gorputzak ostera ere bizigarri bilakatzeko. 6.3.1. Genero arau bitarraren mugak zeharkatzea estrategia gisa Anorexiadun gorputzak bizigarri bilakatzeko pausuetako bat hain itogarri zaien genero arauaren bueltan lanketa bat egitea da. Generoak norbanakoei identitate bat ematen die, emana datorrena, emakume zein gizonentzat ezberdina dena eta genero bakoitzeko norbanakoak uniformatzeko balio dituena. Hala ere, identitatearen autoaktualizaziorako aukera medio, emanda datorren identitatearekin gustura ez dagoen norbanakoak hau eguneratu dezake. Anorexia genero femeninoak itotzen dituen emakumeentzat irtenbidea bezala irakurtzen badugu, hauek indarrean den emakume moldetik desberdintzea ahalbidetuko dien identitate baten eraikuntzan dabiltzala ohartu gaitezke. Beraien gorputzen gaineko hipertrofia gorputzok beraien nahietara berreraikitzeko aukera bezala 85
antzematea giltza izan daiteke. Berreraikitze horretan molde zaharra haustea ezinbestekoa da berriari ekiteko, baina deseraikuntza/eraikuntza prozesu hori burutzea horretarako egokia den testuingurua – gorago aipatu bezala praktika korporal edota performatibitate forma berriak esperimentatzeko aukera luzatzen duena - bilatzen duten emakumeek burutu ahal izango dute soilik. Berreraikitze prozesua martxan jartzeko generoaren gaia landuagoa zeukaten norbanakoz osatutako lagunarte egokiagoa bilatu zuen Ekiñek zera dio: “Ba agian nire gorputza maitatzea, osea, gorabeherekin, egun batzuetan ez dut maite... baina, bai, gorputza maitatu eta ezagutzea, ordura arte ez niona utzi, ba hauxe naiz... depilatzeari ere utzi, eta egon depilatu gabe sei hilabete lasai, osea, pixka bat 'des-higuindu' edo esaten dena... nire gorputzean higuina eman didaten gauza guztiak onartu, onartu eta ezagutu, eta agian batez ere hori, ze lehen igual zen ikusi ere egin ezin nituen gauzak. osea, esan dizudana, agian feminitate oso muturreko batean bizi nintzen... hori (anorexia) neukanean, ilerik batere ez, hilerokoa kentzea posible bazen ere, ba kendu... kendu egin nuen, klaro, urtebete egon nintzen super ondo... eta gero esatea 'aber, bizirik zaude, eta bizirik egotea da izatea ileak, izatea usaina, izatea hilerokoa eta izatea pila bat gauza, orduan... (...) (Lehengo) feminitate hori da feminitate garbia, korrektoa, formala eta... bai bai, hori, exaktamente hori.” (Ekiñe) Ekiñek lehengo feminitatea artifizial gisara irudikatzen du, besteen begietara gustagarria behar zuen feminitate bat bezala, begiralearen begietara atsegina. Genero arauari buruz ikasitakoak ahantzi egin behar izan ditu emakumetasuna bere horretan – hilerokoarekin, ileekin, usainekin,... - onartzeko, eta horretarako anorexia bizi arteko testuingurua aldatu behar izan du. Bere koadrila izandakoarekin ibiltzeari utzi eta genero arauekiko malguagoak diren beste emakume batzuekin ibiltzen hastea erabakigarritzat jotzen du. Genero arauen deseraikuntza13 horrek ostera, sarri askotan, batez ere emakumeetan sozialki onartuak ez diren ezaugarriak barneratzera daramatza anorexiadun asko, Geaxi horren adibide: “Anorexika nintzenean... eta super perfekta... eta super pija... ba orduan etxeko arazoa zen ba... elikadura, ez? Ez nuela jaten, ze bestela nintzen ba ikasketetan oso ona... mila 13 'Deseraikuntza' hitza Jacques Derrida filosofoaren 'deconstruction' terminoaren euskarazko itzulpena da. Derrida-k termino hau testu analisietarako erabiltzen bazuen ere, egun jakintzagai askotan erabiltzen den hitza dugu. Kasu honetan deseraikuntza hitza erabiltzen dut bizitzan zehar natural bezala barneratutakoa aspektu politikoen desegiteari. 86
gauzetan ibiltzen nintzen, denetan oso ona nintzen. Eta gero 'ja' hortik... alde egin nuenean, ba bihurtu nintzen nahiko alferra, nahiko... makarra... eta orduan gurasoekin beti 'zergatik zara horrelakoa', 'izen horrelakoa', 'izan normala', eta... beti, bai, ba arreta deitzea gustatzen zitzaidan, eta... pasotismo hori, edo kontra egiteko gogoa eta... bai, hori... nabarmen aldatu zen.” (Geaxi) Eta emakumeetan onartzea gehiago kostatzen diren ezaugarri horiek fisikoak ere izan daitezke: “Bai, behin... rapatu nuen ilea, jajaja. Orain ez nuke egingo, eh? Baina bai... bai ba, ez dakit, askeago (sentitzeko)... edo... bai.” (Geaxi) Oso femeninotzat jotzen ez diren eta emakumeetan onartzea kostatzen diren ezaugarri horiek gorpuzteagatik irrigarri utzi izana gogoratzen du sasoi batean oso itxura makarra izatera heldu zen Maierrek: “Ilea kaskamotz neraman sasoi hartan, unibertsitateko lehen urtea zela oroitzen dut, praka batzuk erosi beharrean ikusi nintzen. Bilboko Alde Zaharreko denda batean sartu eta praka bakero batzuk nahi nituela esan nion saltzaileari, eta honek irrigarri uztea helburu zuen tonuaz bota zidan ea mutil ala neska praken artean, non bilatu behar zituen niretzako prakak. Mespretxatua sentitu nintzen, eta zeharo haserre ospa egin nuen bertatik.” (Maier) Gaur egun estetika oso alternatiboz jantzi ohi den Katrini, nahiz eta identitatearekin esperimentatzeko beharra sentitu, nekeza egin zitzaion nahi hau aurrera eramatea, bere betiko lagunekin zeukan harremanak aldaketa hori ematea oztopatuko balio bezala: “Errazagoa egiten zitzaidan ezagutzen ez nindutenekin... ni izatea, ba beraiekin baino. 'Como' beraiekin 'ja' nintzen horrela... eta ez dakit zer... gehiago kostatzen zitzaidan aldatzea.” (Katrin) Katrin, bere inguruan nahiko zukeena baino maskulinoago janzten zen, eta asteburuak aprobetxatzen zituen, bere ingurutik ateratzen zenez gero, 'femeninoago' janzteko. Eraikitzen zebilen identitate berria lasai kanporatzeko lagun berriak bilatu zituen: 87
“Bua, nik egiten nuen... ba... astegunetan maskulinoago janzten nintzen, eta asteburuetan, femenina. Baina... nire ingurutik kanpo. osea, nire koadrilakoetaz kanpo. Asteburuetan, nola beste batzuekin ateratzen nintzen igual, ze nire koadrilakoak 'pues' ez ziren ateratzen oraindik, 'pues' nire ingurutik kanpo femeninoago, baina nire inguruan... (ez)” (Katrin) Larraitzi garai hartan genero identitaterekin loturiko aldaketarik eman ote zuen galdetzerakoan sorpresaz oroitu zuen oso esanguratsu iruditzen zaion pasarte hau: “Ostras! Beitu! Inoiz ez dut... inoiz ez dut planteatu hau. Eta ez zait... 'vamos', ez nuke lotuko inondik inora ere ez, baina ilea moztu nuen... hori... beti eduki izan dut hona arteko (gerria seinalatzen dit) hori... beti eduki izan dut hori melena luzea, ezta? denok nahi izan duguna, eta nik beti nahi izan dut gainera, jaunartzean ere bai, gogoratzen dut, bakarrik neukan melena belarrira artekoa, eta bua, traumatizatuta nengoen, eta nik nahi nuen melena luze luze luzea, horrela, 'frraaassst', atzera egiteko (melena atzera botatzeko keinua egiten du) hori. Ba... hori da, anorexia eduki nuenean, edo aurretik edo bertan momentuan, orain ari naiz gogoratzen argazki batzuk etxean, argal argala, eta egin nuen: ileapaindegira joan eta esan nion 'e... moztu ilea' eta 'zelan moztu?' (ile-apaitzailearen galdera), eta egin zidan koleta, sekulako zaldi buztana neukan, eta 'fraaa' moztu zidan, eta... utzi zidan bakarrik hemen (kokote inguruan) trentza bat, eta trentza hori egiten nuen orain arrosa, orain urdina, orain berdea (tindatu)... eta... eta horrela. Ostras! Esaten duzula bai... begira! Eta... hor moztu nuen ilea, ..., gero eduki nuen... berriro luzea, eta bi aldiz eduki dut bakarrik luzea, baina... igual hilabete batzuez... 'ja' sekula gehiago ez dut..., eta ez dut pentsatzen edukiko dudanik... ile luzea. Ya... beti motza.” (Larraitz) Garai hartan femeninotasunarekin oso lotuta dagoen ile luzea ebakitzeko hartutako erabakiarekin gustura dago egun ere Larraitz, ekintza horrekin eroso zaion identitate batekin bat zetorren itxura lortu izan balu bezala. Ile motzak eroso sentiarazten du, eta ez du uste aspektu horretan aldaketarik emango duenik. Genero arau bitarraren arteko marrarekin esperimentatzeak itogarri zitzaion emakume moldetik ezberdintzea ahalbidetu dio, bizigarria zaion emakumetasun bat lortuaz. Geaxik esfortzurik gabe identifikatzen du bizigarri zaion identitate hori eskuratu arte egindako 88
(Amalur) Eta prozesu hori genero identitate eroso bat bilatzetik harago zihoalakoan dago, generoaz gain beste hainbat aspektu barnebiltzen zituen identitate berri baten bila zebilela uste du: “Nik uste dut baietz, generotik harago. Bai. Bai. E... ba igual ere bai esperimentatze... mailan ere bai, ez? Bai, bai, edo... edo agertze mailan zu, ez? osea, pertsona bezala... baina nik uste generotik harago, bai.” (Amalur) 6.3.1.2. Norbere identitatearen eraikuntza “Anorexia heteronorman ez sartzeagatik ematen diren norbere senetik ateratzeko forma bat” (Iturrioz, 2015) izanik, identitate berri eta erosoago baten eraikuntzan generoarena lantzeko afera garrantzitsua da. Hala ere, Amalurrek adierazi bezala, identitate berri horren bilaketa generotik harago joan ohi da, bizitzako aspektu guztien lanketa bat exijitzen baitu. Maierrek bere nortasunaren eraiste baten osteko berreraikuntza bezala identifikatzen du prozesua, zeina kaltegarri zitzaizkion aspektuak bere nortasunetik at uzteko baliagarri izan zitzaion: “Anorexia pairatzeak nortasuna txikitu zidan zeharo, baina atsekabetu ordez hortxe ikusi nuen benetan nahi nuen nortasuna eraikitzeko parada. Ordurako egindako sistemaren irakurketa kritikoek, feminismoa gailentzen zelarik irakurketon artean, tresnaz josi ninduten anorexia pairatzera zerk eraman ahal izan ninduen seinalatu eta hori nire barnetik kanporatzeko. Suntsitzen ninduena suntsitzeko aukera paregabea luzatu zidan urteetan zehar barnean bizitako guda hark, gelditzen ziren hondakinekin nahieran sortu nezakeen nire nortasunaren zutabea. Horretan aritu naiz eta horretan nabil, eta konfiantza guztia daukat sortzen joan naizen oinarri honengan.” (Maier) Garapen pertsonalari garrantzia eman eta honen gaineko kontzientzia daukala antzematen zaio Amalurri, izan liteke bizitakoak erakutsi dionagatik zein hezitzailearena duelako ogibide. Honek, aurretik aipatu duen identitate bilaketa hori oraindik martxan dagoen zerbait bezala ikusten du. Izatearen-krisialdi hari buelta ematen hasi zenetik aldaketa handiak eman dituen arren bere identitatearen lanketa bizitza osoan landu beharreko prozesu bat bezala antzematen du: 90
“Adibidez bai aldatu naizela pila bat, bai... jo, ez dakit,... egin ditut gauza asko, exibitu naiz asko, bai dantza mailan, bai musikalki... asko, pila bat, baina iruditzen zait... osea, ez dakit, nire identitate... identitatean beti egongo dela, beti egongo naizela aurkitzen... zein naizen, ez? Ni ezagutzen..., ni... Baina bai, bai aurkitu dudala, edo ari naizela... bueno bai, prozesu horretan nagoela, ez?” (Amalur) Eta azpimarratzen du martxan den prozesu hori martxan jartzeko oso lagungarria egin zitzaiola ikastetxez aldatzea, ikastetxe berri batetara anorexiarekin zuen historialik gabe joatea eta ezagutzen ez zuen jendearen aurrean bere burua anorexiarekin zerikusirik ez daukan norbait bezala aurkeztea. Gorago aipatu dugun bezala, agerikoa egiten da beste behin ere, testuinguruz aldatzearen garrantzia praktika korporal eta performatibitate forma berriekin esperimentatzeko. Amalurrentzat, ikastetxez aldatzea bere identitatea berriro bere nahieran lantzen hasteko aukera bat bezalakoa izan zela esan daiteke: “Asko egin zidan ere... ikastetxez aldatzeak, institutura joan nintzen hirira, eta ere... hori, ez? ba... aurkitzea jende... ezberdina, ez? Bai, bai. Ba beste modu batera ikusten zaituena, edo beste... zure istorioa, ez? Ez dakitena... ba hori ez? Ba zer... ez dakit, zer... zeinen alaba zaren, zeinen... arreba, zeinen... ez dakit, ez? Horrek ere lagundu zidan...” (Amalur) Katrini ere asko erraztu zion beste lagun batzuekin ibiltzen hasteak, lehengo lagunekin ez bezala bere identitatea berreraikitzeko inguru erosoa egiten baitzitzaion adiskide berriekin sorturikoa. Apurka-apurka lantzen zebilen identitate horrekin geroz eta erosoago sentitzen hasi zen: “Bai... uste dut adin hori pixka bat trantsizioa izan zela. Eta beste jende bat ezagutu nuen... eta... beraiekin nola libreago sentitzen nintzen, osea ni sentitzen nintzen, ba askoz ere... ez dakit, osea, hobeto sentitzen joan nintzen eta horrela. Bai... hor pixkanaka hasi zen, e? 'Porque' ni gero horrela jantzita nengoenean ikusten nuen nire herriko bat edo nire... edo lagun bat, eta ezkutatu egiten nintzen, e? Kristoren lotsa ematen zidan! Eta gero... eta gero nire buruari esaten nion 'aber, si ni hauekin ibiltzen naiz eta horrela ezagutzen didate... eta zergatik ematen dit lotsa besteak ikustea, ez? 'si' ez didate ezer esango', baina bai, ezkutatu egiten nintzen... kar, kar, kar. Ta gero 'ja' izan zen pixkanaka hobera, eta 'ja' orduan arropak 91
gabe orain arte planteatu ditudan mila gauza... eta oraindik nire gorputza gorrotatzen, agian gradu minimo konstante batean, erori gabe inoiz baina hortxe beti, pam-pam-pam... ba igual horrela baino, ba 'pum' (erorialdia) eta listo'... bakea eta dena, ze bestela ederra... ez dakit, beste batzuk ikusi eta pentsatzen dut 'joe, ai ama, bizitza osoa egon behar al zara horrela?'.” (Ekiñe) Bestalde, Ilargik ez du identitate berri baten sorrera egon denik uste, baizik eta anorexia izan aurreko identitatea berreskuratu zuela. Bizi izandako edozein aldaketa adinagatik izan dela dio: “Osea, nik uste dut jarraitzen dudala... berreskuratu nuela nire nortasuna. 'Klaro', niri harrapatu zidan tartean izan zen... aldaketa 'ja' nortasunak aldatzen dizula berez zeren pasatzen zara izatetik nerabe bat pertsona nagusi bat izatera. Orduan, klaro, hor tartean ere bai... antzeman dut aldaketa bat baina bai hori, adin... adina gaitik, ez gaixotasuna gaitik.” (Ilargi) Suspertzerako bide luze honetan emakume hauek beraien kabuz egiten diete aurre identitatea berregituratzearena bezalako hainbat lanketa pertsonali. Dena den, lanketa pertsonal horiek eman zituzten bitartean, paraleloan tratamendu mediko bat jarraitzen zuten elkarrizketatutako zazpi emakumeetatik seik. Jarraian, lanketa pertsonal horren eta tratamendu medikoaren marra paraleloak elkar ukitzen zuten edo elkarreragina zeukaten aztertuko da. 6.3.2. Diskurtso medikoaren hutsuneak Ilargi tratamendu medikoari guztiz eskertuta dago, bere kasuan suspertzera bidea eta tratamendu medikoan egindako ibilbidea biak bat direla ziurtatzen baitu. Nahiz eta hasieran zaila egin zitzaion, azkenean medikuek ziotenarengan itsi-itsuan konfiantza izatea erabaki zuen: “Hasieran ez baina... beti esaten zidaten, niri esaten zidaten 'fiate, fiate', nire amak esaten zidan 'fidatu zaitez profesionaletaz, dakitenak dira eta, guk ez dakigu eta, eta jateko esaten badizute...'. Psikiatrak esaten zidan 'zuk horrela pentsatzen duzu zure burmuina gaizki elikatuta dagoelako', eta klaro, hain zen logikoa (psikiatrak esana) esaten nuela 'bua...!'. Orduan horrek bai laguntzen zidan esaten 'bueno, ba jatera noa'. Osea, min egiten dit, 93
negar egiten nuen, eta nahi duzun guztia... baina hartzen nuen pisua, eta 'sufría un huevo'. Baina heltzen da momentu bat ikusten zarena ba hobeto, eta animatuago, eta energia gehiagorekin, eta osti txar gehiagorekin, 'y con más'... orduan... jarraitzera animatzen zaitu, baina bai badago tarte bat esaten dizutelako egiten duzula (berreskuratzeko ahalegina). Nik egin nuen 'fiarme a ciegas', esan 'tipo honek (psikiatrak) badaki', azaltzen zizkidan gauzak oso ondo, eta nik ulertzen nituen nahiz eta ulertu nahi ez, osea... orduan esan nuen 'ba fidatzen naiz beraietaz', osea fidatzen naiz beraietaz... jan egin behar duzu, ba jan (bere buruari esaten ziona).” (Ilargi) Ilargik bere suspertzearen gidaritza medikuen eskutan uztea erabakitzean gidaritza horretatik guztiz kanporatzen dute profesionalek. Lerrootan antzeman daitekeen bezala, bere hitzak ez dauka pisurik psikiatrarenaren ondoan, bere garuna gaizki elikatuta dagoela bezalako argumentuekin honen hausnarketak ez baliagarri gisa jotzen baitituzte. Santiso-k honi “pazienteei autoritatea, boterea eta segurtasuna galarazi eta hauek isilarazteko estrategia boteretsua” (2006: 372) deritzo. Medikuen aurrean “gu gara ezjakinak, osasun-gaixotasun prozesuaren subjektu protagonistak izan arren prozesu honen bueltan ulertu, esku artu eta erabakiak artzeko ezgaiak. Hau da mediku eta pazienteen arteko botere erlazioaren estruktura eraikitzeko forma” (Sangre Fucsia, 2014). Eta botere erlazio harreman hori pazientearen hitza guztiz baliogabetzen duten argumentu itxura batean logikoekin mantentzen da: “Azaldu zidan 'zure burmuina dago gaixorik, ez dago elikatuta, eta orduan normala da horrela pentsatzea... ze... ze...' eta izan zen truko bat super ona konturatzeko ni ez... ze esaten zidan... egon nintzen eserita eta esan zidan 'esan zelako, zelan ikusten zaren zu', ez? Osea 'ipini zu' eta esan nuen nik 'en plan' pun (eskuekin bere gerri aldearen tamaina begiz kalkulatu eta markatzen du), 'ba nik uste dut horrelakoa naizela' eta esan zuen 'bale' eta bera jarri zen eta esan zidan 'zutitu zaitez', eta horrela egin zidan (berak eskuekin markatutako gerri aldearen tamaina markatu, parean jarri zedin) eta alde guztietatik soberan neukan. Esan zidan 'ikusten duzu daukazun kontzeptua ez dela...', eta esan zidan ''es que' zure burmuina gaixorik dago, ez dago ondo elikatuta, eta orduan ez zara gai ikusteko errealitatea'. Eta esaten duzu 'ostia! Egia da!', eta zuk egiaztatu duzu, ze zu ikusten zara horrela... baina gero, pasatzen nintzen baina sobera (markatutako tartetik). Orduan, psikiatrak erabiltzen zituen teoriak frogatu ahal nituen, eta orduan niri horrek bai 94
animatzen ninduela, eta ziurtasuna ematen zidan gizon horretaz fidatzeko. Orduan psikiatrak esaten zidan 'joan zaitez Mirenengana (dietista) eta egizu esaten dizuna 'porque tal no sé qué', orduan konfiantza ematen zidan eta esaten nuen 'ba egingo dut'. Baina badiotsut, denerako negarrez, garrasika... lagundu naute, ez dela izan dena arrosa kolorekoa, hori egia da. Baina bueno, azkenean funtzionatu dit beraz...” (Ilargi) Katrinek botere harreman bertikal horren existentzia egiaztatzen du, gogoratzen baitu nola medikuek bere amari bera nola sentitzen zen esaten zioten, eta ziotena errealitatetik oso urruti zegoen zerbait bezala oroitzen du. Badirudi medikuek Katrin benetan nola sentitzen zen adierazi baino, medikuntza liburuen arabera egon beharko litzatekeen bezala zegoela adierazten zutela:
“Edo... beraiek esaten zieten nire amari 'horrela sentitzen da, edo horrela...' eta ni... 'en plan'... 'si' nik hori ez dizut esan...” (Katrin) Ilargi da, elkarrizketatu guztien artean, tratamendu medikoaz ongi hitz egiten duen bakarra. Gainontzekoek tratamenduaren oroitzapen txarrak dituzte, honen baliagarritasunaren bueltan dudak azaltzen dituztelarik. Dena den, behin baino gehiagotan azaldu denez aipagarria iruditzen zait gainontzeko elkarrizketatuek oro har tratamendutik salbatzen duten gauza bakanetakoa Ilargik azaldutako norbere siluetaren bueltako ariketa izatea: “Gogoratzen dudan gauza (positibo) bakarra... eta uste dut horrek, ariketa horrek egin zidala pixka bat, txipa aldatzea edo... gogoratzen naiz bota zuela (psikologoak) paper zuri bat lurrean eta esan zidan 'dibuja tu... tu cuerpo', eta nik ba marrazten nuen..., ni... niri esan zidan 'tal y cómo lo ves tú', eta ba margotu nuen nire gorputza eta esan zidan 'ahora ponte encima, túmbate encima', eta etzan nintzen gainean, eta berak egin zuena izan zen nire gorputzeko silueta markatu. Ta 'levántate' (medikuak), altxatu nintzen eta esan zidan, 'begira'. Eta ikusi nuena izan zen, joe, zelako ezberdintasuna, ze nik ikusten nuena, nire gorputza, eta benetan zena... ba kristoren marjina zegoen. Ba nik igual ikusten nuen ba bi aldiz gehiago edo... eta hor igual... ikusi nuenean nire gorputza benetan... zer... zen.” (Larraitz) Amalurrek medikuekin egin ordez, etxean egin zuen ariketa hori bere amarekin: 95
“Amak esaten zidan 'nola ikusten zara?', eta behin... egin genuen, amarekin, jarri zuen paper handi bat paretan, eta esan zidan 'marraztu zaitez, marraztu zure... zure bolumena', eta egin nuen... osea, kristorena, eta amak esan zidan 'pegatu paretera', eta egin zidan (silueta marraztu) eta... eta niretzako oso zera izan zen ere bai, oso... bai, bai, oso txokantea izan zen.” (Amalur) Badirudi siluetaren ariketak beraien distortsioaren kontzientzia izateko baliagarri zaiela, beraien estrategiak eskuetatik guztiz alde egin dielako erakusle. Distortsio horren existentziaren jakitun izatea suspertzera bidean baliagarri izan zaielako sentsazioa ematen dute, baina tratamendu medikoaz hitz egiterakoan ez dute sentsazio berbera transmititzen. Larraitzek berak, aipatu ariketa salbatzen duen era berean, tratamendu medikoaz hurrengoa dio: “Ez naiz gogoratzen baina ez daukat hori... ba luzea izan zenaren sentipena edo, ez zitzaidan gustatzen batere ez. Horrezkero egon naiz... bueno, esan daiteke nire bizitzatik psikologo asko pasa direla, sei urterekin eskolan jarri zidaten ba gurasoak banandu zirelako, eta anorexiagaitik, eta gero... 18 urterekin izan nuen antsietate krisi... krisi bat eta joan nintzen beste psikologo batengana, eta harekin ondo. Baina ez daukat oroitzapen onik ospitaleko... oso hotza, erdaraz egin behar zen berba, ezin... ezin nintzen berdin adierazi, ... eta horrela gogoratzen dudan... hori zen, deserosoa.” (Larraitz) Hizkuntzaren traba adierazi dute gehiagok ere tratamenduaz hitz egiterakoan. Euskaldunak izanik gaztelera hutsean bizi zutenaren bueltan jarduteak defenda ezin sentiarazten zituen bat baino gehiago. Eta defenda ezintasun sentipen horrek garamatza hurrengoa ondorioztatzera: kontsultan mediku-pazientearen artean bataila bat libratzen da, bestela ez bailuke egon behar defenda ezintasun sentipenik. Mediku-paziente arteko harreman bertikalaren inguruko hainbat azterketa egin badira ere, nik lan honetarako Santiso-ren (2006) tesia eta Valls-Llobet-en (2009) lana erabili ditut gehinbat. Carme Valls-Llobet-ek (2009: 361) jardun medikoan genero estereotipoak indartzen dituzten lau biolentzia mota ikertu ditu, eta nagusitasunean eta mendekotasunean oinarrituaz gertuko komunikazioa oztopatzen duen tratua biolentzia mota horietako bat da. Biolentzia forma hau, aurrerago elkarrizketatuek azaleratuko dituzten beste hiru biolentzia mediko motekin emakumeen kexa eta sintomak ikusezin bilakatzeko komunikazioaren mugatzea, erabaki 96
autonomoak hartzea ukatu eta emakumea kontrolpean izateko hau kanpoaldetik isolatzea, eta laguntza eskatu duen norbanakoa suntsitzea gaixotasuna duen norbanakoa ordez norbanako gaixo bilakatzeko – batera, “bikote erlazioen baitako genero biolentzian sortzen diren biolentziekin konparatu daitezke, zeintzuetan ere komunikazioaren mugaketa bat, nagusitasun erlazio bat, kanpoaldearekin isolamendua eta erabakiak hartu ezin dituen biktima bilakatzen den izakiaren suntsiketa existitzen den” (Valls-Llobet, 2006; in Valls-Llobet, 2009: 362). “Eta zen gizon zahar bat (psikiatra), osea, ez zekien euskaraz, e... bueno, osea, niretzako hori ere zen, joe, adierazteko momentuen ere, ba... sentimenduak, eta ni euskaraz bizi izan naiz bizitza guztian eta, eta... askoz zailagoa zen, aparte gizonezkoa zen, serioa, ez zen batere goxoa, oso distantea zen... eta ba bueno, ba... bai, gogorra.” (Amalur) Amalurrek egiten duen bere psikiatraren deskribapenak autoritatearen figura bat adierazten du: gizonezkoa, goxotasunik gabea, hotza eta berarentzat moldagarria ez den hizkuntza batean hitz egiten diona. Kontsultetako bataila hauetan, pribilegio posiziotik abiatzen den medikuak bere ordena, legeak eta metodoak inposatzen ditu bere diskurtsoaren totalitarismoan murgildu araziz pazienteak. Emakume hauek indarrean elikatzen, drogatzen eta giltzaperatzen jarraitzen da, beraien jarrerarekin benetan esan nahi digutena zer den asmatzen saiatzea errazagoa litzatekeen arren. “Baina hori gizonezko terapeuta batek ere ezin dezake onartu: beraien maskulinitatearen kontzeptua dago jokoan” (Gómez, 2001: 105). Eta totalitarismo horren baitan hurrengo metodoak bezalakoak jartzen dira martxan: “Adibidez, behin batek, hau ez zait inoiz burutik ahaztuko, nire... familia guztia eraman arazi zuen kontsultara, nire amona zena barne, eta... pffff, humiliazio bat egin zigun..., nire amona negarrez..., mundu guztia negarrez..., osea.” (Geaxi) Abiarazten dituzten metodoak, gainera, ematen dute norbanakoaren benetako suspertze baten ordez honen sumisio totala bilatzen dutela. Diziplinamenduak pisua dauka tratamendu medikoaren baitan, eta diziplinamendu hau barneratu arazteko mehatxu eta zigorrak beharrezkotzat jotzen badira, erabili egingo dira: “Talde terapietan atentzioa deitzen hasi zitzaizkidan batez ere ingresatuta zegoen jendeak 97
zeramatzan 'kolokoiak'. Izutu egiten nintzen zenbaitetan jendeak izaten zituen kolokoiekin, agerikoa baitzen guztiz itzalita zeudela, eta nolabait mehatxu bezala funtzionatzen zuen norbait horrela ikusteak: esaten zitzaizuna bete ezean horrela amaitu zenezakeen. Obeditu ezean zigortua izango zinelako mezua behin eta berriz errepikatua izan zitzaidan tratamenduan egon nintzen urteetan zehar, esplizituki batzuetan eta inplizituki beste batzuetan.” (Maier) “Mehatxuak. Bai. Bai. Bai. 'Si no ganas peso te vamos a ingresar' (medikuak), bai. Eta hori zen... bua, bua, bua. Bai, nik uste dut dela beraien e... tresna.” (Geaxi) Baina medikuen diskurtso totalitaristak barnebiltzen dituen ordena eta metodo hauetan itsu-itsuaz sinetsi ezean, ez da emango pazientearen diziplinamendu betierekorik. Terapia taldeen ahaleginak “paziente bakoitza 'normalizatu' eta jendartearentzako egokitzat jotzen diren jarreretara egokitzean datza” (Santiso, 2006: 367), ezer zalantzan jartzea eragotziz pazienteari. Paziente horrek, beraz, medikuen jokoari jarraituko dio ahalik eta bizkorren hauetaz libratu eta suspertzera bidea bere erara jarraitzeko: “Jendarteak amildegi ertzera bultzatzen ninduen ere berean, 'lagundu' behar zidaten medikuek sistema horri eskutik oratu niezaion konbentzitu nahi ninduten... eta bi indar horien artean blokeatuta, batari zein besteari erresistentzia eginaz eman nituen egunak, hilabeteak eta urteak adin nagusitasuna izatera heldu eta medikuen eskuetatik alde egin arte. Ordurako pisu 'egonkorra' nuenez gero, ez zidaten inolako trabarik jarri jarraipen medikoa eten nahi izan nuenean, osatutzat eman eta hortxe itxi zuten nire historial medikua. Medikuen presiopetik behin askatuta, neure kabuz abiatu nintzen benetan sendatuta nengoela ziurtatzera heldu arte egin beharko nuen bidean barrena.” (Maier) Modelo mediko hegemonikoarekiko mesfidatia dela dioen Maierren hitzetan nabari genezake tratamendu medikoari dagokionez bi puntu oso ageriko faltan botatzen zituela. Bata, bere ustetan anorexia izatera bultzatu zuen sistemaren irakurketa kritiko baten arabera landutako diskurtsoa, eta bestea, berreskurapena pisua irabaztetik harago zioan zerbait bezala ulertzea. Geaxik ere dena pisuarekin lotuta zegoela kritikatzen du, kiloak hartzeak sortzen zion ondoeza psikikoa aintzakotzat hartzen ez zela adieraziz: 98
nintzen... mediko honek eman zidan neska baten email-a, gainera eske garaian nik ez nuen hotmail zeratzen, osea, ez nuen... ez dakit baina... ba hotmail izango zen, baina, osea, ez neukan ezta interneta etxean. Eta esan zidan 'ba emango dizut e...' Cynthia izeneko argentinar bat zen, eta zen anorexika... osea, anorexia zeukan neska bat, ja sendatzen ari zena, oraindik ez zeukan altarik baina... eta esaten zidan berarekin komunikatzeko... eta kontatzeko nola nengoen... eta... ba idatzi nion behin, behartuta. Baina eske nik ez nuen nahi Cynthiarekin hitz egin, osea... ez nuen nahi. Eta... zen presio bat, eta gero joan zerara (kontsultara) eta '¿le has escrito a Cynthia?', eta... eske... 'yo no quería escribir a Cynthia'. Nik hori ez nuen behar, justo kontrakoa behar nuen.” (Amalur) Ikuspegi feministadun emakumez osaturiko talde bat, non bakoitzak bere lorpenak eta gatazkak konfiantzazko gune batean elkarbanatu ditzakeen, askoz eraginkorragoa iruditzen zaio Amalurri anorexia gainditzeko lanetan dabilen emakume batentzat. Honek ez dio eraginkortasunik ikusten anorexiadun emakumeak elkarrekin batu eta egun guztia beraien arazoaz hitz egiten pasatzeari. Mediku-paziente harreman bertikala, genero gaien lanketa eta pisuak tratamenduan daukan garrantzia oztopotzat jo ditu elkarrizketatutakoen ia gehiengo osoak. Gehiengo honentzat tratamendu medikoa beraiek suspertzeraino egindako bideari puntu bat arte paraleloki jarraitu dion beste bide baten antzerakoa izan da, bi bideok inoiz gurutzatu ez direlarik. Eta gehiengo honek azpimarratu duen bezala, tratamendu medikoaren bidea moztu egiten da suspertzera bideak aurrera jarraitzen duen puntu batean. Hau da, behin medikuak alta eman eta gero beraien kabuz jarraitu dute suspertzera bidean aurrera. Maierrek honela laburbiltzen du: “Nire historial medikoaren arabera 13 urte nituenetik 18 urte izan arte egon nintzen gaixo, nahiz eta nire arazoa, esan bezala, aurreragotik etorri eta 18 urteak igarota ere jarraitu. Beraz, datu horretatik hasita historial hori ez da inolaz ere nire anorexiaren isla erreala.” (Maier) Bestaldean Ilargiren kasua daukagu, zeinak bi bide horien arteko bereizketarik egiten ez duen. Gainontzeko elkarrizketatuen kontrara, honentzat tratamendu medikoak xedaturiko bide bakarra egon da suspertzera. Horrek adierazten du anorexiadunen artean ere kasuak haina ideia ezberdin egon daitezkeela ongizatera heltzeko bideari dagokionez, eta besteekin konparatuz, badirudi 101
Ilargiren izaera tratamendu medikoak exijitu dionera moldaerrazagoa izan dela. Hori, edo eraikuntza biomedikoan enkulturatuta15 egoteagatik honen azalpenei sutan den iltze bati nola (Santiso, 2006: 279) eusteagatik, iruditu baliezaioke biomedikuntzaren azalpenek eman diezaioketela konponbiderako behar dituen gakoak. 6.3.2.1. Etiketaren eragina Tratamendu medikoak diagnosi bidez jendartean oso hedatuta dagoen jarrera multzo bat patologikotzat jotzen du diagnostikatutako pertsonari estigma16 soziala eragiten dion etiketa jarriaz. Anorexiaren etiketak elkarrizketatuengan jarrera aldaketak eragin zituen, bat-batean beraien burua gaixo bezala ikustera beharturik ikusi baitziren: “Nik daukat buruan behin, tutoreekin... eskolakoekin... ba hiruhilabeteko bukaeran, ez? ba... kanpora ateratzen ginen ba noten inguruan hitz egiteko, ez? Eta ni atera ninduen eta esan zidan 'zu oso ondo', klaro, dena 9koa neukan, 'baina, problema bat', ez dakit, gaixo ez zuen esan, baina problema bat... edo gaixo, ez dakit hitza. Eta hor bere koadernoa pasa zidan eta 'anorexia'. Klaro, niretzako hori izan zen... osea. Tutoreak, DBH 1. Hundituta, hundituta laga ninduen. Oso gogorra, oso gogorra izan zen. Bai. Hori, buruan daukat. Bai, bai, gaixorik... sentiarazten dizute gaixorik, ze bestela... hori ez dizute idazten, ez? Bai.” (Geaxi) “Nik hasieran bai esaten nuela ez nengoela gaixorik. Eta niretzako ingresoarena izan zen... oso potentea, eta... ingresoa geroztik... egon zen onarpen bat, baina nik egia esan gero nire burua ez nuen ere..., osea, bai erabili izan dudala igual gaixo, gaixo hitza edo ez nago ondo edo... baina ez nuen nire burua gaixotzat hartzen. Ez dakit. Saiatzen nintzen bizitza ahalik eta normalizatuena egiten, eta hori. Baina nik uste dut... zera... ingresoa eta gero onartu nuela gaixotasuna, onartu nuela 'bale, anorexia daukat', eta hor intrinseko doala zure burua gaixotzat hartzea.”(Amalur) 15 Enkulturazioa ikaskuntza esperientzia bat da, partzialki kontzienteki eta partzialki inkontzienteki ematen dena, eta zeinaren bitartez belaunaldi zaharragoek belaunaldi gazteagoak pentsatzeko eta jarduteko era tradizionalak barneratzera gonbidatu, induzitu eta derrigortzen dituen. Belaunaldi bakoitza programatuta dago aurreko belaunaldiaren jarduteko modua errepikatzeko, baita bere enkulturazio esperientziari egokitzen zaion jarrera saritu eta desbideratzen dena zigortu edo ez saritzeko. 16 Erving Goffman-en definizioa erabiliz, 'estigma' onarpen sozial oso bat ezgaitzen duen norbanakoaren egoera (Goffman, 1963: 7) da. Termino hau izena zeharo belzten duen ezaugarri bati erreferentzia egiteko erabiltzen da (Goffman, 1963: 13). 102
Eta gaixo papera hartzeak, orokorrean, jarrera aldaketa nahiko negatibo eta auto-suntsitzaileak ekarri ohi ditu. Parsons-ek (1951), 'gaixoaren rol'-az hitz egiten lehenak, zenbait norbanako gaixoaren rolak erakarrita sentitu daitezkeela dio, gaixoaren paperak ohikoak diren hainbat eginkizun betetzeko ezintasuna dakarrelako berarekin. Kritikatua izan den arren, autore honek azpimarraturikoak, era batera edo bestera, ulergarri egiten ditu elkarrizketatuek diagnosia jasotakoan bizitzako jarrera aldaketak. Emakume hauek ez zuten, beharbada, gaixo papera bere egin egunerokotasuneko eginkizun ohikoak betetzetik libratzeko, baina agian bai genero arauak agintzen zituen zenbait eginkizunetik libratu eta nahieran jarduteko. “Pues bueno, ba gurasoek ikusi zutenean janariarekin jolasten ari nintzela hartu nuen jarrera bat ba... 'berdin zait zer esaten didazuen, ez dut nahi jan', eta ez nuen jaten. Eta bueno... ba iritsi zen momentu bat... pues bueno, oso gaizki nengoena eta ingresatu egin behar izan ninduten.” (Amalur) “Neregan... gehiago sartu ninduten (anorexian)... zeren ni beraiengana joan nintzenean, osea, horrela nengoen baina... oraindik ez nekien zertan nengoen, 'porque' ez nekien... zer zen eta zertan nengoen. Eta ya izen bat jarri zioten, zer zen, nola zen, zer egiten zuen jendeak, ze... ez? Ba hori dena entzun nuen eta orduan ja... hor 'de lleno' sartu nintzen, nik uste, mundu horretan. Eta ja... ba beste pertsona batek hori (anorexia) zeukanarekin, horrekin geratu hitz egiteko eta 'zer egiten duzu', 'nik hau', 'no sé que'... ez? Hori baino lehenago ez neuzkan gauza horiek... ba neukan ba ez nuela nahi jan eta 'ya esta', ez ja hainbesteko ideia... 'eskabrosoa', kar, kar, kar.” (Katrin) “Niretzako izan zen aldaketa handia, osea, behin etxean esanda, eta... mmm... denek esaten dute hori. Izan zen 'como'... egon nintzen disimulatzen denbora pila bat, eta ja onartu nuenean.. ja izan zen 'como el bajón', ja izan nintzen naturala, eta ja ez nintz... ja... galdu nituen pila bat kilo. Aprobetxatu nintzen asko egoeraz, eta hori onartzen dut gaur egunean. Hau da, amak esaten zidan, edo aitak, 'bueno ba botaka ez egiteko... - zeren prioridadea hori zen hasiera batean (botaka ez egitea), ez geneukanean informaziorik- jan nahi duzuna'. Orduan zer egin nuen? Hasi gutxiago jaten. Nahiz eta gosea izan esaten nuen ez neukala, eta egia esan, esan eta galdu nituela bost-sei kilo... 'en cuentión de un'... hastearekin 103
Behin jarrita, estigma eragiten duen etiketa hori oso zaila da gainetik kentzen, anorexia gainditu ostean ere honen presentzia nabari daitekeelarik. Etiketa jarri zaionaren biktimizazioa izan daiteke horren adibide, guztiz emakume burujabearen itxura emateaz gain itxura horrekin bat datorren izaera erakusten duen Ilargiren kasuan bezala, gerora ere gurasoek bakarrik bizitzeko haina burujabetasunik ez duen emakume bezala ikusi izan baitute: “Eta beti entzun da, 'que si recaída', nik ez dut izan adibidez, osea... bai euki ditut sirokoak e? Baina erorialdi bat... ez dut bizi, ez dut bizi nahi, baina nire etxean beldur hori dago, de... 'va a recaer, y no le vamos a dejar volar'. Eta ni bizi naiz bakarrik mutilarekin, eta nire etxean kostatu zan pila bat hori asumitzea, eta psikiatraren onarpena egon behar izan zen, psikologo, dietista, osea, mundu guztiarena 'de que Ilargi se podía ir a vivir sola, porque' zen 'como'... klaro, mentalitatea ez zen 'de' bakarrik bizitzera doa zeren mutil bat dauka, nahi du berarekin egon. Ez, mentalitatea da: hara doa bizitzera horrela ez diogulako 104
tokearekin... baina nik super argi daukat gaixorik egon nintzela, osea daukat super onartuta. (Ilargi) Ilargi alde batera, zeinak tratamendu medikoaren diskurtsoarekin guztiz bat egiten duen, gainontzekoek edo ez dute oso argi ikusten bizi izan zuten anorexia pasartea gaixotasunak eragina izan ote zen, edo guztiz argi daukate ez zela inolako gaixotasunik egon. Ezberdintasun honek, ostera ere, besteen ondoan Ilargi tratamendu medikoak exijitutakora moldagarriagoa dela edo eraikuntza biomedikoetan enkulturatuagoa dagoela iradokitzen dit. 6.3.2.3. Ospitaleratzea zigor gisa Esan bezala, anorexia tratamenduetan medikuntzaren diskurtsoa totalitarista bilakatzen da, honen arau eta metodoak goitik behera errespetatuak izan daitezen diziplina inposatzen dutelarik pazienteen artean. Gorago azaldu den bezala, elkarrizketatu guztiak izan dira indarrera ospitaleratzearekin mehatxatuak, eta mehatxu horiei entzungor medikuak desafiatzen jarraitzea erabaki zuten Amalur eta Maier ospitaleratuak izan ziren. Biek ere zigor bat bezala gogoratzen dute Valls-Llobet-ek (2009) zerrendatutako eta goraxeago aipatutako medikuntza jardunaren biolentzia matxisten artean dagoen erabaki autonomoak hartzea eragozteko kanpoaldetiko isolamendu hau:
“Ingreso garaia espetxeratze derrigortu bat bezala bizi izan nuen, zigor bat bezala, eta halaxe gogoratzen dut oraindik. Momentuan ez nuen ulertzen zer dela eta sartu behar zuen muturra jendeak hain neurea nuen jakia kontrolatzeko aferan, amorratu egiten ninduen jokaera hark.” (Maier) “Zigorra, zigorra. Gela batean nengoen itxita, pestilloarekin, e... bisitak neuzkan dena jaten nuenean, mmm... bazeuden hor... ba hori, ez? Ba distortsioaren gaia lantzeko... okurritu zitzaion (medikuari) argazki batzuk ateratzea... eta atera zizkidaten argazki batzuk... osea, biluzik, eta... eta gainera etorri zen argazkilari bat, gizona, osea ez zizkidaten ezta beraiek atera (argazkiak), etorri zen argazkilari bat, gizona, gaztea, eta... eta ni hor, osea... osea zen, izan zen... sentitu nintzen, bai, ba sentitu, sentitu nintzen... bortxatua. Izan zen oso gogorra.” (Amalur) 106
Eta berriz ere genero lanketa baten falta agertzen zaigu, oraingoan ezjakintasunaren ondorioz baino kontzientzia osoz eragina dirudiena. Amalurrek argi eta garbi identifikatzen du bortxazko tratua izan zena, bi gizonek isolamenduak eta biluztasunak eragindako babesgabetasun erabatekoan dagoen adin-txikiko emakumeari gogoz kontra argazkiak ateratzeak ez baitauka beste izenik. Eta hemen ezin agerikoagoa bilakatzen da medikuen ordena patriarkala mantentzeko funtzioa, antzerako bortxazko ekintzekin bilatzen dutena emakumeen sumisioa besterik ez baita. Ospitaleratutako anorexiadun emakumeak ez du altarik jasoko sumisio totala barneratu - edo behintzat antzeztu – arte, pisu egonkor bat lortu arren ere sumisio erakustaldi bat egon ezean ez zaie etxera joaten utziko:
hemen, eta, badakizu zenbat kostatu zaidan, osea, badakizu... beste dena, ekarri didaten guztia jan dudala tio, osea... joan behar dudan egunean hau ekartzen didazue? Eta izan zen oso gogorra, oso oso gogorra. Aita joan zen, osea aita negar batean joan zen, eta... eta han gelditu nintzen. Eta izan zen fuaaa... oso gogorra, bai...” (Amalur) Maierrek ere ospitaleratzean jasotako indarkeriazko tratu hori, era finagoan emana bada ere, baieztatzen du: “Suminez gogoratzen dudan zerbait bada, ospitaleratuta nengoen garaian auxiliar batek edo bestek nola mehatxatzen eta iraintzen zidaten alegia ('baduzu garaia umekeria hauek uzteko', 'martxa honetan psikiatrikoan giltzaperatuko zaituzte', 'nire lan hau zeuk egin beharko zenuke, zurea ez baita gaixotasuna alferkeria baizik', ...). Kartzelako funtzionarioak espetxe diskurtso makabroak nola, auxiliarrok diskurtso mediko adoktrinantzailea zerabilten beraien nahieran. Tratu hau salatzen nuen arren, inork ez zidan esaten nuena sinesten egun batez ni dutxan nintzela bisitan zegoen ahizpa nirekin nahasi eta honek salatzen nuena bere azalean bizi arte. Ausartuko naiz esaten, horrela iruditzen baitzait, pare bat profesionalen tratu guztiz errespetagarria albo batera, anorexiaren kontuarekin ospitalera egin nuen lehen bisitatik handik hanka egin arte indarkeriazko tratua jaso nuela sistematikoki. Umemoko txolin bat baino ez nintzen bidean aurkitu nituen askorentzat.” (Maier) 6.3.3. Autoatentzioa Anorexia izatearen-krisialdi denez gero, ongizate fisiko, mental eta sozial gabezia eragiten ditu. Krisialdi horretatik ateratzeko ezinbestekoa da autoatentzio prozesu bat martxan jartzea. Prozesu hori anorexiadunaren lagun-taldeak – norbanako, lagun, senideak, eta abar barnebiltzen dituenak - jartzen du martxan, eta behin prozesua ekinda erabakiko dute ongizatea berreskuratzera bidean zein pausu eman edo norengana/zerengana jo laguntza eske. Ekiñeren kasuan, eta anorexiadunaren biktima papera txikitzen duen burujabetza erakustaldi betean, bera izan zen ez zegoela ongi konturatu eta egoera hori aldatzeko lehen pausua eman zuena, amari bere arazoaren berri emanez eta autoatentzio prozesua martxan jarriz: 108
“Egun batez ni konturatu nintzen, justo lagun batekin hitz egiten, lagun hori kontatzen bere lagun batek zeukan arazoa, eta esaten zidan 'joe, eske nere lagunak buruz dakizki yogurraren kaloriak, esnearen kaloriak' eta ni horrela, ui! (sorpresa/harridura adierazten du). Historia guztiarekin islatuta ikusi nintzen, 'ai ama ni naiz', kar, kar, kar, eta orduan bai, kristoren negargura sartu zitzaidan, kristoren bajoia eta lehenengo amari esan nion 'ba igual bai badaukat, e, arazo bat'.” (Ekiñe) Katrini dagokionez, honen ama konturatuta zegoen bere alabari zerbait gertatzen zitzaiola, baina hala ere zain egon zen Katrinek berak zerbait esan eta honi medikuarengana joatea planteatzeko. Honek ere, amari gertatzen zaiona kontatuaz, burujabetasun eta agentzia erakustaldia egiten du: “Ba nire amak hitz egiten du nire medikuarekin... eta... berak hala ere itxaron egin zuen nik esan arte. Eta gero, ni ja gaizki sentitzen nintzenean, ba gogoratzen naiz beraiek norabait zihoazela egun pasa, eta esan nion: 'bueno ama, ba jaten dudanean gaizki sentitzen naiz eta uste dut arazo bat daukadala'. Esan zidan: 'a bai? Ba jada hitz egin dut eta Donostira goaz', 'no sé qué', eta horrela.” (Katrin) Eztanda egin zuen momentu baten aitortu zion Ilargik bere bikoteari zer gertatzen zitzaion janariarekin, ostean etxean honi buruz hitz egin eta medikuarengana jo zuelarik: “Eta esan nuenean izan zen mutilak harrapatu ninduelako, bueno harrapatu ez, bueno ba konbertsazio batean azkenean ba esplotatu egin nuen eta kontatu egin nion, eta berak esan zidan: 'edo zeuk esaten diezu gurasoei edo nik esango diet, osea, 'no hay más''. Eta esan nuen etxean, eta... segituan ja hasi ginen medikuarekin, osea, hurrengo egunean ja medikuarengana.” (Ilargi) Maierren kasuan ostera ez zen bera izan lehen pausua eman zuena, kolektiboak hartu zuen autoatentzio prozesua ekiteko erabakia eta indarrez eraman behar izan zuten medikuarengana: “Etxekoak nitaz arduratuta egoteaz gain eskola esparruko jendea ere arduratzen hasi zenean, guztien artean zerbait egitea erabaki eta indarrean medikura eraman ninduten, 109
barkatu ezinezko traiziotzat jo nuelarik ekintza hau.” (Maier) Badirudi anorexia kasuak tratatzeko erreferente bakarra medikuntza eredu hegemonikoa dela mendebaldar imajinario kolektiboan, elkarrizketatu guztiek, behin lagun-taldea mobilizatu eta gero, medikuarengana jo baitzuten laguntza eske. Hala ere, badago tratamendu mediko honek konfiantzarik bermatu ez eta suspertzeraino doan beste bide bat hartzea erabakitzen duenik, Ekiñe kasu: “Psikiatrarengana bideratu ninduen medikuak. Eta nik kontatu nion dena, hau eta hau gertatzen zait, eta esan zidan 'ah muy bien, ya sabes lo que tienes ¿no? Tienes anorexia' eta nik 'aja, uumm, bale' eta ni 'ah bale' eta esan zidan, imajinatu uda hasieran joan banintzen, esan zidan 'etorri irailerako' eta ez nuen berriro joan nahi izan. Iruditu zitzaidan leku bat esan nuena 'ja badakit zer daukadan eta badakit zuk ez nauzula lagunduko' baina aldi berean bai antzeman nuen falta bat, zeozerk laguntzea behar nuela, baina ez zela izango tipa hori lagunduko zidana. Eta hori, esan nuen, ez dut nahi ona etorri ze jada soilik itxarongelan egoten, psikiatrarenean, esan nuen 'ai ama!, ez dut nahi hain gaixo egon, edo ez naiz hau, ez naiz gaixo bat, edo ez dakit'. Baina aldi berean bai banintzen, zeren eta zen, 'bale, hemendik aterako naiz, ez dut nahi gaixo bat izan, baina gero nire buruarekin aurkituko naiz plater baten aurrean berriro'. Eta orduan ez nekien oso ondo ze laguntza eta 'sin más', jarraitu nuen psikologorengana joaten psikiatrarengana barik, eta gero ja ez nintzen joan berriro... eta berez, ni osatuta nago.” (Ekiñe) Amalurrek ere ez zuen konfiantza gehiegi medikuengan, eta nahiz eta tratamendu medikoarekin jarraitu zuen, heldulekuak esparru medikotik kanpo bilatu zituen. Lagunak identifikatzen ditu euskarri potente gisa: “Eta gainera... joe, nik adibidez... bueno hasieran psikiatra, psikiatra bat jarri zidaten, baina eske nik ez... ez nuen... gizona zen ere, ez nuen inoiz konektatu berarekin. Joaten nintzen eta... eske ez nion ezer kontatzen. Nik ja garaian, ordurako... bueno... hasierahasieran igual ez baina ez zen denbora asko pasa nik ja lagun talde hau egin nuela, ez? Orduan kontzientzia pila bat neukan eta beraiei kontatzen nizkien nire egunerokotasuneko gauzak beti janariarekin lotuta, inoiz ez... nondik zetorren edo... inoiz ez haurtzaroko 110
bizipen horiekin, e? Osea, hori ez nuen... ez nien kontatzen, baina bai kontatzen nien 'jo ba gaur... gaur ez dut jan, eta 'mobida' izan dut amarekin, eta eske horrela sentitzen naiz, edo hola', hori bai, eta... eta orduan ba nolabait ez nuen sentitzen beharrik psikiatrari kontatzeko. Eta iritsi zen momentu bat, eske berak (psikiatrak) ere esaten zidan 'eske... ez dakit zer egin zurekin, osea... ez dago 'feeling'-a, ez dago...' eta orduan ja ez nintzen joaten. Orduan joaten nintzen endokrinoarengana, e... bueno baita egin zizkidaten nahiko maiz... zera, ba pisatzen ninduten eta gero analisiak eta..., eta hori zen, eta hori zen. (...) Orduan klaro, ja, lagun talde honekin, osea ikusi nuen ba hori ez? ze... pfff, ze giro ona..., eta zenbat gauza egiteko..., eta zenbat plan, zenbat... eta ni hasi nintzen ja ibilbide bat egiten jende honekin, eta ba esperientzia pila bat edukitzen, konfiantza pila bat... ez dakit... pfff, ez dakit, osea,... Eta bai ikusi nuela ere bai hori, ez? ba... ba mila leiho irekitzen zitzaizkidala ere bai, ez? Eta... eta ba bueno, ba... bai, beraiek izan dira euskarri oso potente bat, oso oso potente bat, gaur egun oraindik dira, osea... bizitzan... ez dakit, ja ez... anorexiarekin lotuta, ez? Baina bai izan direla... makulu handi bat.” (Amalur) Ospitaleratu zutenean baina, kanpoan zeukan heldulekurik gabe gelditu zen Amalur, eta honen faltan ospitale barruan eratu behar izan zuen behin-behineko autozainketa sare bat. Deigarria da nola ez dituen autozainketa sare horretan sartzen bere kasua zeramaten adituak: “Niri, e... maitasun hori eman zidaten zirujau honek, oraindik gogoratzen naiz, Goikoetxea, el Doctor Goikoetxea, gogoratzen naiz etortzen zen, egunero etortzen zen niregana, eta niri, osea, berak eman zidan kristoren indarra, eta gero auxiliar batek, Cecilia deitzen zen, kristoren tipa, kristoren tipa, etortzen zen eta... kristoren goxotasuna... osea, esaten zidan, e? 'eske, osea, tú osea... tienes que salir de esta... que...', bai... bai. Eta baina eske falta hori, ez? Osea gurasoen falta hori... eta lagunena, eta... bai.” (Amalur) Ilargirentzat tratamendu medikoa izan da autozainketa prozesuko pieza garrantzitsua, baina hala ere dio ez duela uste suspertzea posible litzatekeenik tratamenduaz gaindiko lagun-taldearen presentziarik gabe: “Niretzat... osea, 'de hecho' uste dut... bale 'que' profesionalak dakitela gaiari buruz gehiago eta asko laguntzen dizutela, baina egia da gero arazoak bizi dituzula bizi zaren 111
“Gero, errekuperazio prozesuan jo, super garrantzitsua zerarena, dantzarena. Osea, dantza, eta begira zela... nire etxean hori ez zen... gurasoek bazuten beldurra, ez? Zeren dantzan anorexia, anorexia asko dago ere, baina joe, niri egin zidan... pfff, niretzako izan zen... ez dakit, nolabaiteko askapen prozesu... oso heavy bat. Zeren klaro, dantza egiteko indarra behar nuen eta jan egin behar nuen, ez? Orduan, hartu nuen oso... benga ba, osea, 'a por todas'. Eta... disfrutatu eta karrera egin nuen, eta izan zen... bua, oso polita, oso polita.” (Amalur) Eta hemen ikusten da nola oso femeninotzat jotzen diren alorrak, dantzarena kasu, anorexia kasuen foku izan daitezkeelako uste aski hedatua. Amalurrentzat dantza euskarri ikaragarria izan bazen ere, honen familian dantzarekiko afizioa beldurrez hartzea erraz ulertzen da, nabarmena baita femeninotasun oso muturrekoa gurtzen den alorretan anorexia kasuan ugariak izan ohi direla. Detaile hau ere esanguratsua zaigu genero arau femeninoak anorexia kasuekin daukan lotura azpimarratzerakoan. Bere emakumetasunean gustura dirudien Amalurrek beraz ez zuen sentitu esparru femeninoetatik hainbeste urrundu beharra, dantzarekiko pasioak esparru honetan anorexia gainditzeko sobera indar ematen baitzion. Beste elkarrizketatu batzuen kasuan ostera, femeninotasun muturreko horretatik ahalik eta gehien aldentzeko nahia hain pisutsua izan da ezen lagunengandik aldentzea ere beharrezkoa ikusi izan baitzuten: “Agian momentu batera arte oso konpatibleak ginen nik ere ez nuelako zalantzan jarri inoiz generoaren rolloari buruzko ezer ba hori, ba 16 urtera arte. Baina hortik aurrera (anorexiaren hasierari erreferentzia egiten dio) klak bat egin zen , hori izan zen. Eta gero ja bueltatzea edo... koadrilan bale, harreman korrekto bat daukagu baina berriro lagun minak izatea ekiditen didan zerbait bada hori. Osea, ez dakit, hainbeste garrantzia edertasunari eta besteen gustukoa izate horretan, eta agian aldatu dira, agian ezberdinak dira e, ez dakit, baina momentu batean autodestruktiboa bilakatzen da. Hemen jarraitzen badut... (iraganean balego bezala dio 'hemen jarraitzen badut...', bertan jarraitzeak kalte egingo ziokeela adierazteko). Eta listo, eta ja hain ezberdinak bilakatu gara jada ez daukagula ezer komunean. Bi bide ezberdin.” (Ekiñe) 113
Ekiñek autosuntsitzailetzat jo zuen hain femeninoak ziren bere koadrilakoekin ibiltzea, eta horrek beraiengandik aparte beste bide bat bilatzera bultzatu zuen. Geaxi ere aldendu egin zen bere anorexia garaiko koadrilatik, momentu horretan femeninoegiak edo ikusten baitzituen. Urte batzuetan femeninotasun hori gorpuzten zutenengandik aldenduta ibili bada ere, egun horrelako jendearekin egoten ikasi duela dio: “Hombre, ni baino... momentu horretan ni nintzena baino femeninoagoak... askoz gehiago. Orain ez ditut horren femeninak ikusten, eh? Baina... bai, momentu horretan niretzako bai, edo ezberdinak edo...(...) Eta pixka bat bai izan naiz, e... horrela, urte batzuetan ba... horixe, aspertu egiten nintzen horrelako jendearekin..., baina gaur da eguna herrian koadrila bat daukadana eta denetarik dagoena, eta... eta ez daukat arazorik inorekin egoteko eta denak errespetatzen ditut, baina... horra iristea ere... kostatu zait... urte batzuk, bai.” (Geaxi) Genero arau femeninoak anorexia kasuetan buruhausteak eragin ditzake beraz, eta tratamendu mediko hegemonikoak honi garrantzirik ematen ez diolako detaileak nahasmendua eragin dezake anorexiadun emakume askorengan. Nahasmendu horren aurrean, ez da harritzekoa terapia alternatiboak bilatzea: “Bai, erdi azti bat edo naturista edo horrela. Ba homeopatarena... zeren... nire amona joan izan da beti horrengana. Eta... izan zen agian lehenengo pertsona neregan zera egin beharrean, e galdetu zizkidana txikitako gauzak, nire gurasoekiko harremanak, ... horrela, sakonago bezala. Dena janaria edo izan beharrean... Ez dakit, berak esan zizkidan gauzekin, lehenengo aldiz sentidu nintzen ulertzen ari zitzaidala bezala.” (Katrin) Egunerokotasunean suspertzera bidearen norabidea galtzea eragotziko zien zenbait mekanismoren existentziaren berri ere eman dute elkarrizketatuek: “Ikusten nuenean arrisku egoeretan nire burua, 'sí que tenía los santos huevos de' nengoen pertsonari esatea 'ez utzi komunera joaten edo kontrola nazazu'. Hori egia da, aber, konfiantzazko jendearekin egiten nuen, eh? Baina bai esaten nuen ,e, joe, gogoratzen naiz behin, lagun batekin, esan nion 'ez utzi komunera joaten zeren komunera banoa horretara 114
izango da (botaka egitera)', eta ez zidan utzi, eta joan nintzen, bueno eske txizagura neukan, eta joan nintzen komunera eta joan nintzen berarekin. Eta horrelakoak bai erabiltzen nituen eeehhh ni... osea, e, ez... zan... zan 'como un mecanismo de defensa pero de exterior'.” (Ilargi) “Bai ipintzen nituela erronka txikiak bezala... igual ez nituen betetzen, ez? Igual esaten nuen 'pues aste batera... tal', reto txikitxoak... horrek dietistarekin negoziatzen nituen gehiago, eta azkenean amaitzen nituen betetzen, 'pero'... nintzelako burugogorra. Eta niri balio zidan, nire teknika beti izan da, imajinatu: pintxo tortila bat, jan (jarritako reto bezala ulertzen dut), eta igual 'estaba rayada'... baina pintxo puta jaten nuen eta igual egoten nintzen bi egun, baina pisatzen nintzen eta ikusten nuen ez zela ezer gertatzen, osea, 'que seguía pesando (lo mismo)'. Orduan horrek animatu egiten ninduen eta esaten nuen 'ostia, ba ez da ezer gertatzen!', eta orduan horrek bai animatzen ninduen, ni beti izan naiz oso 'con la báscula', eta animatzen ninduen ba beste pausu bat emateko eta esateko 'ostia, 'pues es que' ez da pasatzen ezer ez, ez dut hartu ezer (pisurik)... igual argaldu eta dena egin naiz'. Orduan niri teknika horrek bai balio didala... de jan eta gero pisatzea. Ez segituan e? Margen batekin, baina hori bai izan da nire teknika. (...) Eta niri hori metodoa 'de' pisatu egun batzuetara eta ikustea ez zarela pasatu ezer ez animatzen ninduen pila bat. Osea, niretzako baskula izan da, e, estaia eta laguna aldi berean.” (Ilargi) Ekiñek, Ilargik ez bezala, ez du izan maitasun-amodiozko harremanik baskularekin, honentzat baskula bere egunerokotasunetik guztiz baztertzea martxan jarritako mekanismo bat izan baitzen: “Erabaki nuen ez begiratzea berriro kalorien etiketei adibidez, eta oraindik ere errespetatzen dudan zerbait da, eta berriro ez pisatzea. Osea, hasierako neurri muturrekoak izan ziren: pisua armairura eta kalorien etiketak begiratu ere ez egitea. Lehenengo horrela. Eta nahiz eta hasieran izaten duzun jan osteko damua ere, nik bakarrik, ba aurre egin, aurre egin eta aurre egin.” (Ekiñe) Eta baskula kanporatzean libratutako espazioa feminismoarekin betetzen hasi zen: Eta gero, ja bai, pixka bat feminismotik hasi nintzen irakurtzen, hasi kotilleatzen, ez dakit 115
zer, eta momentu batean sentitu aliatuak edo, aliatuak edo ez naizela ni izan honen erruduna. (Ekiñe) Eta agian emakumeak aliatu gisa sentitzen hasteak bultzatu zuen tabutzat bizi zuen arazoaren inguruan anorexia bizi izandako beste emakume batekin hitz egiteko erabakia hartzera: “Hor oraindik erdi osatuta nengoen edo behintzat nahiko kontziente nintzen zer pasatu zitzaidan, jada Berrian nengoenean, eta nahita egin nuen erreportaje bat anorexiari buruz ba pixka bat entzuteko aber... ez dut inoiz berba egin honetaz inorekin eta nahi dut jakin zer pasatu zaidan, ze ez dut izan ezta ere laguntza handi bat edo ez dakit, eta hor pila bat lagundu zidan zurekin berba egiteak, ze ja esan zenuenean, eeee, 'ez nintzen feminista izango agian anorexia pasa izan ez banu', eta gero konturatu nintzen ni ere agian horregatik sartu naizela feminismoaren munduan momentu baten, ba hori, momentu batean esan dudalako 'ai ama, begira zer egin didan munduak, ez?, emakume jaio nintzelako”. (Ekiñe) Bere partetik, Amalurrek anorexiataz definitiboki libratzeko erritual itxurako mekanismo bat jarri zuen martxan. Anorexia berea ez zela argi utzi eta honen pisua jaurti ahala aurrera egitea ahalbidetuko zion errituala: “Hasi nintzenean pixka bat goraka, egon zen egun bat hartu nituela argazki guztiak, eta ziren urte askotako argazkiak, baina ni gaixo ikusten nintzen argazkiak erre egin nituen tio... erre nituen denak, eta... gogoratzen naiz, erosketak egitera joan nintzen amarekin. Eta hasi nintzen... beste arropa bat erosi nuen, erosi nituen galtza estu batzuk, eta esan nuen 'pffff, ya está tio! Osea... ya está. Osea, nahi dut beste modu batekoa izan, eske hau ez naiz ni... osea, hau da... osea, ni ez naiz horrelakoa, ni...' (...) Eta... izan zen pixka bat hori ez? Osea, sentsazio hori de... 'eske, eske ez zait berriro pasako, eske ez zait pasako, osea, ya está, honaino', ez? Eta... eta... gogoratzen naiz, hori, ez? Osea, honaino, osea, ya está, bukatu da, hau bukatu da, eske ez dut gehiago triste egon nahi, edo ez dut esnatu nahi, eta ez dut sentitu nahi sentitzen ditudan gauzak. Eske... eske hau eske... hau ez da nirea tio! Osea, hau... pasatu egin zait eta... eta asko ari da luzatzen, eske urteak...” (Amalur) 116
Aipatu mekanismoak jo dituzte elkarrizketatuek beraien susperraldian gakotzat, baina iruditu zait mekanismo horiek martxan jartzeko motibazio nagusi bat izan dutela: subjektu aktibo izateko beharra alegia. Autoatentzio prozesuen erreferente nagusi anorexia bizi duten norbanakoak biktimizatzen dituen tratamendu medikoa denez gero, badirudi diskurtso honen totalitarismoak gogaituta anorexiadunak esparru medikotik kanpo beraien mekanismo propioak martxan jartzen dituztela biktimizazio hori ahalik eta bizkorren hautsi eta burujabe izaten hasteko: “Momentu batetik aurrera eman nion buelta... kontuari. Baina ez... tratamenduagatik, nik uste dut ba... ba ni... jabetzen hasi nintzelako bidea ez zela hori eta... eta... ba nire inguruan eh... ba ez dakit, beste iturri batzuk nituelako edo...” (Geaxi) “Niretzako... osea, e... erreferente positibo bat, osea niretzako hor dago... gakoa. Osea, e... inguratzea, jende, bizitzeko gogoa daukan jendeaz, e... hastea proiektatzen zure ametsak, zer egin nahi duzu, osea, hemen zaude, osea 'ya está, la fiesta ya ha empezado, osea... estás en la fiesta', osea, ez? Bizitza... ez dakit, zer nahi duzu, zer nahi duzu, ikusi?, ikusle... ikusle izan?, edo zuk izan nahi duzu aktibo?, zuk nahi duzu izan... ez? zure, zure bizitzaren gidaria edo... zuk erabaki zer nahi duzun egin, zer nahi duzun izan, nola nahi duzun bizi. Bai, nik uste erreferente positiboak, eta hori dela... niri pertsonalki horrek lagundu dit, esperientziak, ikustea zer dagoen munduan, zein handia den, zenbat gauza dauden egiteko, zenbat borroka, zenbat... ez dakit, bai...” (Amalur) “Ordurako pisu 'egonkorra' nuenez gero, ez zidaten inolako trabarik jarri jarraipen medikoa eten nahi izan nuenean, osatutzat eman eta hortxe itxi zuten nire historial medikoa. Medikuen presiopetik behin askatuta, neure kabuz abiatu nintzen benetan sendatuta nengoela ziurtatzera heldu arte egin beharko nuen bidean barrena.” (Maier) 6.3.5. Heldulekutzat jotako diskurtsoak Elkarrizketatu gehienek diskurtso medikoa asegarri izan ez zaielako iritzia luzatu didatenez, suspertzera bidean helduleku gisa baliagarri izan zaien beste diskurtsorik bilatu ote duten galdetu izan diet, eta kasuren batean edo bestean, galdetu aurretik jaso dut erantzuna elkarrizketatuaren partetik. Bizi duten jendartearen irakurketa kritikoa egiten duten diskurtsoen berri eman didate ia 117
denek: “Pija eta horrela, zera izatetik, pasatu nintzen ba... ba ikasle mugimendua, feminismoa, eta... beste... beste mundu batera, eta nik uste dut feminismoak eta... bai izan duela... (eragina). Ba, edo... Gaztetxera joaten hasi nintzen baita, eta beste... hori, ba, beste eredu batzuetatik e... bizitzen, eta horrek, non fisikoa ez zen horren garrantzitsua, eta nik uste dut horrek... izan zuela... (eragina).” (Geaxi) “Nerabezarora gerturatu ahala gai sozial eta politikoetan interesa izaten hasi nintzen, pertsonalki eragiten zidaten horietan gehienbat. Horrela hasi nintzen gerturatzen herriko Gazte Asanbladara, baina ez dakit gerturatze hori anorexia nire bizitzan sartu aurretik ala gero izan zen. Dena dela, anorexia gainditzeko ahaleginetan eman nuen bide osoan zehar ikuspegi kritikoa lantzea ahalbidetu didaten asanblada eta abarretan ibili izan naiz, eta espazio horietan ikasi eta landutakoek izugarri balio izan didate, behar-beharrezkoak nituen.” (Maier) “Niretzako kritikoa izatea, da ikustea, osea, 'gizartean eskatzen da hau, horrek ondorioz nik hau bizi izan nuen, eta ez, ba... horren kontra egin behar da, edo bestea', horrek laguntzen du.” (Larraitz) Gaztetxe, Gazte Asanblada, Ikasle Mugimendu eta beste hainbat mugimendu aipatzen badira ere, heldulekutzat hartu dituzten diskurtso kritikoen artean feminismoari eman diote denek sekulako garrantzia: “Ba nik askotan pentsatu dut izan zela (feminismoa)... aterabide bat bezala, ez? Bai, bai bai bai. Bai. (...) Lagungarri bai, bai, bai. Nik uste dut baietz. Bai, nik uste... bua, eske niretzako oraintxe bertan da... bueno, oraintxe bertan ez, e... niretzako da... oinarri bat, oinarri oso fuerte bat... identitate... nire identitatea eraikitzeko. Bai, nik uste oso garrantzitsua dela ulertzeko gauza asko, zuk zure burua ezagutzeko.” (Geaxi) “Hau ez da kasualitate bat, osea, (anorexia kasuen) %90-a emakumea izatearen atzean arrazoi handi bat dago, osea, ez da kasualitate bat.” (Amalur) 118
“Zerbaitek ez nenbilela ondo eta gauzak aldatu behar nituela esaten zidan, galdurik nengoen zeharo. Zorionez, ordurako hasia nintzen feminismoaren inguruan jakiten, eta hau mugarri izan nuen lehenik eta behin neure burua maitatzen/zaintzen hasteko eta aurrerago gertatzen zitzaidanaren irakurketa kritiko bat egiteko.” (Maier) “Nik uste dut batez ere jendea, genero ikuspuntua landuta daukan jendearekin egotea eta ni ere horretara engantxatzeak lagundu zidala. (...) Eta gero ikusten duzu zapalkuntza leku guztietan, eta horretaz konturatzea... aaaa!!! matxismoa alde guztietan dago!! Niretzako hori da, matrix-eko pastilla. Suspertze edo... esnatze bat bezala da. Lo egon zara, ia hil egin zara, eta ‘ya está’, orain...” (Ekiñe) Esanguratsua iruditzen zaizkit Ekiñeren hitzak, anorexia aurreko garaia feminismoarekiko loaldi gisa identifikatzen baitu, anorexia heriotza gisako baten gisara eta suspertzea esnatze moduko bat bezala deskribatzeko. Hitz metaforikoekin argi adierazten du anorexiaren bizipena kontzientziaren esnatze bat bezala bizi izan duela, eta kontzientzia feminista horren pizkundea nabari zaio gaiaren bueltan hitz egiten duenean: “Baina ikusten duzunean... klaro, zuk irakurtzen duzu, eee, emakume bat hil dute, ez dakit zer, agian ez duzu sentitzen zure okelan jendarteak hil egiten zaituela, ez? Ezpada labana batekin, eee, goseak. Eta momentu batean sentitzen duzunean, eee, osea, emakume hau hil duen kaka berberak puteatu nau ni... ba agian hori ikusten duzunean konturatzen zara. Bale, ya está, badakit non nagoen eta borrokatzeko armak, aliatuak behar ditudala... eta nire burua super preparatuta izan behar dut.” (Ekiñe) Larraitzek ere suspertze prozesuetan ezinbestekotzat jotzen du kritika feministaren beharra, nahiz eta berak bere suspertze garaian baino kontzientzia feminista gehiago orain duela dioen: “Bai, nik uste dut baietz, geu ez bagara hasten... zelan e... zelan aldatu, ezta? Gizonezkoak ez dira hasiko... hori horrela da. Nik uste dut hori ikuspegia (generoarekiko ezikusia egiten duen ikuspegi medikoa) ez bada aldatzen, ezta... kontziente izate hori, ezta? (...) Nik orduan (anorexia sasoietan) baino gehiago oraintxe, oraintxe daukat e... azkenengo bi urteetan edo 119
anorexika izan berriro, zeren nik ja ez dut nire burua anorexiarekin lotzen, ez dut lotu nahi, ze horretaz ja askatu nintzen, osea, anorexia izan zen nire bizitzan egon zen egoera puntual bat, ez da nire identitatearen parte, da zerbait gertatu zitzaidana zoritxarrez, eta askatu naizena horretaz. Motxila handi bat bota egin dudana. Eta... hau ez da nirea. Osea... hori bota dut, hori gainditu dago. Berriro gertatzen bazait? Bueno, 'pues' gaindituko dut. Osea... zer da bizitza, ez? Hori da bizitza. Eta baldin badakizu ez duzula berriro hortik pasa nahi, ez? Ba... badauzkazu herramintak, eta azkenean... eske iruditzen zait ez dela batere lagungarria ideia hori, osatzen ez den zerbait bezala bizitzea. Zeren azkenean eske pentsamendua, osea, nolabait errealitate bat... zure barruan errealitate bat osatzen dute, ez? Osea kanpotik anorexika ikusten baldin bazaituzte, eske probabilitate gehiago egongo dira anorexika izateko..., ez? Osea, nik adibidez hori super garbi ikusi nuen kanpora joan nintzenean, osea inork ez ninduen anorexika bezala ikusten eta eske nik... askoz gehiago jaten nuen, askoz hobeto jaten nuen, askoz beldur gutxiago nituen... bai.” (Amalur) Amalurrek dio anorexia osatzen ez den gaixoa delako ideia negatiboa dela, bere ustetan ideia honek eragiten duelarik ziurtatzen duena benetan hala izatea: anorexia betikotzea. Berak argi eta garbi erabaki zuen argazkiak erre zituen erritual gisako hartan anorexiak jada ez zeukala zerikusirik berarekin, eta suspertze erabateko baten erakusgarri, ideia horri eusten dio hamar urte geroago ere. Dena den, bai Amalurrek zein beste elkarrizketatu guztiek, anorexiak elikadurarekin - edo beraien irudiarekin zenbaiten kasuan - daukaten harremana puntu ahul bilakatu duela adierazten dute: “Sendatuta nago, bai, baina... baina gauza batzuk ezin ditut jan. Bai, daude gauza batzuk ba... ezin ditudala jan. Ta... super kontziente daukat hori, ta... gainera... zintzotasunez ere bai ez? neure buruarekiko, ez? Zeren bueno, osea, gaur egun... bizitza normalizatua daukat, osasunez oso ondo nago, ume bat daukat, e... ez dakit, osea... anorexia... askotan eske ahaztu eta dena egiten zait, osea nondik pasatu nintzen, ez? Eta zenbat urte izan ziren gainera. Baina... momentu batzuetan... gogoratzen naiz, badaude momentu batzuk ba... osea, niri adibidez ateratzen badidate plater bat janariz beteta, eta eske ez dut jaten... osea, janari asko dagoen... eske ez, eske beldurra ematen dit, osea, retxazoa sortzen dit. Edo... badaude momentu batzuk ba adibidez, ez? Ba koadrilan edo, ez dakit ez? Ba 'yo qué sé', igande bat eta ba koadrila plana, pote batzuk... ba batzuk ekartzen dituztela... 'yo qué sé', ba patatak... eh... ez dakit, ez? Ba txutxe... ez dakit, eta inkapaza naiz jateko, ez ditut jaten. 121
Ba... bestela denetik jaten dut baina... badaude gauza batzuk... 'handicap' batzuk dauzkat, eta oso kontziente naiz horietaz. Bai, ez dakit inoiz gaindituko ditudan, espero dut baietz, oraindik bizitza luzea da.” (Amalur) “Nik uste dut erorialdiak ez baina... ba fijazioa igual bai, ba zer jaten duzun, nolakoa zare... e... nola zauden edo... hori bai. Eta orain adibidez haurdun nagoela ba, nire buruan badago ardura 'ba zenbat kilo hartuko ditut' edo 'nola geldituko naiz', bai. Baina... txikia da, osea, beste maila batean jartzen duzu, ba... zure bizitzako arazo handiena ez da. Orduan ba bueno. Puntu debil bat dela, askotan pentsatu dut hori. Baina puntu debil bat izatetik esatera ez duzula inoiz gaindituko... ba nik uste dut ezberdintasuna badagoela.” (Geaxi) “Hombre... uste dut e... berreskuratuta nagoela ni aldatu naizelako. Eee... hau bizi izan nuenean, ba hori, ba nerabezaroa zen..., e... ya pasatu dira urteak, 30 egin behar ditut, e... nire nortasuna ere asko garatu da..., eta... daukadan ikuspuntua emakumearena e... gizartean dagoen eredua, e... hori dena... asko, asko garatu dut... ze, ze garrantzia ematen diogun irudiari eta konturatzen zara horrek ez daukala inolako... garrantzirik... Hombre, gauzak diren moduan... baina nik ez dut pentsatzen horrek esan nahi duenik e... ez nagoenik berreskuratuta (...) Gaur egun batzuetan esaten dut 'ba ni horrelakoa naiz eta punto', baina... praka batzuk ez ditudanean sartzen lehen sartzen nituenean esaten dut 'mekagoendio, joder!', eta gero hasten naiz pentsatzen 'ez Larraitz tio, ez... zuk Larraitz berdina izaten jarraitzen duzu, eta ‘ya está’. Baina ez... baina borroka hori oraindik... eta berreskuratuta nago guztiz, ez dut pentsatzen jausiko nintzenik berriz... ez. Baina... zaindu hori bai...” (Larraitz) “Hori da nik ikusi dudan nire aurrerapausoa, ditudala oraindik 'mobida' batzuk... eta nik uste dut bizitza guztian izango ditudala horrelako toke batzuk de... 'para toda la vida'. Baina kontziente naiz, osea, nire osasuna dagoela nire pentsamenduen aurretik, 'me vale'. Orduan... niretzako hori da, 'me vale'. Eta adibidez janariarekin jarraitzen dut super paranoika izaten, osea, 'pero' paranoika, baina nire etxean. Baina gai naiz hortik afaltzera irteteko, gai naiz bazkari batera joateko, asteburu pasa joateko, oporretan joateko. Gero nire etxean super paranoika naiz, 'de las que'... bueno... dena super garbi, olioa ahalik eta gehien xukatu, pan, tururu, baina gero noa kanpora (jatera), 'ya está'. Nik esaten nion 122
psikol... 'ya está, me vale'. Osea, lortzen badut denborarekin ja naturaltasun hori nire etxean izatea, bale. Baina ni banaiz, 'como yo me digo, una grillada'... baina nire etxean, ez dit axola.” (Ilargi) Anorexiak beraz, elkarrizketatuen iritzitan, gorputz horretatik pasatu dela gogorarazten duten guda zaurien orbainak uzten ditu. Dena den, orbainok behin norbere gorputzaren gainean libratutako bataila baten oroigarri ez ezik, ahulune bat badelako alerta abisu ere badirenez, emakume hauek edozein mehatxuren aurrean martxan jartzeko protokolo bat lantzera behartu ditu. Elkarrizketatu guztiek azaldu dute gai direla ziztu bizian identifikatzeko anorexiara itzulera eragin liezaiekeen seinaleak antzeman eta segituan hauei aurre egiteko. Ahuluneak, ezaugarri gizatiarrenetan gizatierrenetarikoak ez baitu ezinbestean erorialdia eragin behar, are gutxiago ondoez baten betierekotasuna adierazi behar. Ekiñek, beraien bizipenak elkarbanatu dituzten gainontzeko sei emakumeak nola, hain propioa duten ahulune hori beste edozein norbanakok izan dezakeen beste edonolako ahulune bat bezalakoa delako ideian bat egiten dute: “Nik uste dut egunerokotasunean traba egiten ez dizun momentuan osatu zarela. Hori da. Tika edukiko duzula, hori bai, eta zeinek ez ez dakit zein tik. Eta listo. Egunerokotasunean ez badizu eragiten, ja osatuta zaude.” (Ekiñe) Behin bizitako krisialdi hark ez die egunerokotasunean eragiten, eta hori da benetako suspertze baten erakusgarri argiena. 123
7. ONDORIOAK Zazpi elkarrizketatu barnebiltzen dituen lagina errealitatearen isla zehatz eta fidela izatetik nahikoa urruti gelditzen den arren, kasu bakan hauen analisiak argi zehaztuta ageri diren bi talde ezberdin ezberdintzera eraman nau. Ziur aski errealitatean bi talde hauetatik harago egongo dira nolakotasun ezberdinak biltzen dituzten anorexia talde gehiago, baina nire laginari jarraiki bi – bata bestearengandik oso ezberdinak diren kasuak barne hartzen dituztenak - besterik ezin izan ditut ezberdindu. Jakitun naiz errealitateak anitzagoa behar duela izan anorexia multzoei dagokienez, hala ere, aukeratutako laginak ikerketa hau bi taldeotara mugatu du. Jarreretatik errepikatuenak tratamendu medikoarekiko errefusa adierazten duen bitartean, Ilargirenak honen baliagarritasuna eztabaidaezintzat jotzen du. Eta tratamendu medikoarenganako posizionamendu garbi horretatik abiatuta, nahiz eta prozesuak pertsonak bezala bakarrak eta berdingabeak izan, talde ezberdin bakoitzak ongizatera bidean ibilbide nagusi bat trazatzen du, beste taldeak marraztutakoarekin gurutzagunerik gabea. Lehenengo jarrerak, errepikatuenak, tratamendu medikoarekin eratutako harreman negatiboaren ondorioz honek seinalatzen dion bideaz aparte bere bide propio bat trazatzeari ekiten dio ia oharkabean. Horrek diskurtso medikoa bere horretan baztertzea dakarrenez, talde hau betetzen duten emakumeek beste diskurtso batzuekin ordezkatu izan dute honen tokia. Diskurtsook bizi dugun sistema heteropatriarkalaren inguruko kritika bat luzatu diete, eta ikuspegi kritiko horren bidez lortu dute beraien bizipena ulertu eta – zenbait kasutan – gainditzea. Batzuek ikuspegi kritiko hori denboran aurrera barneratu duten arren, beste zenbaitek anorexiari buelta emateko bizipen betean hartu zuten heldulekutzat, eta horrek zerk kaltetzen eta zerk indartzen zituen hausnartzera eraman izan zituen talde hau betetzen duen emakumeen gehiengoa. Hausnarketa horretan genero femeninoaren mandatuen eraginez barneratutako hainbat erritu, aspektu eta ikusmolde baztertu beharrean ikusi izan dira hainbat. Eta bazterketa horrek, ezinbestean, femeninotasun hegemonikoaren molde zurruna arrakalatzera eraman ditu. Denak ere, emakume sentitzen direla adierazi arren, genero arau bitarrak agintzen duen emakume prototipo normatiboa beraien gustura eraikitako beste batengatik aldatu dute. Eta horrek, lehen ez bezala, beraien gorputzak bizigarri bilakatzea ahalbidetu die. Multzo honetako emakume guztien testigantzek adieraztera eman dute momenturen batean beraien 124
emakume kondizioarekiko sentitu zuten ondoez batek bultzatuta erori zirela anorexian, hain itogarria zitzaien genero arau bitarrean – inkontzienteki - halako arrakala bat eragin asmoz. Horrela bada, anorexiatik ongizatera bidea ekitean oso argi antzematen da beraien gustuko identitate baten eraikuntza fasea, berriro ito eta anorexiara bultzatuko ez dituena. Suspertzea, alegia. Fase horretan, oraintsu aipatu bezala, diskurtso kritikoaz baliatu izan dira batzuk, eta beraien beharrizanek gidatu dituzte beste batzuk. Eraikuntza fase horretan, fisikoki zein psikikoki, genero arau bitarraren banalerroaren mugekin esperimentatu dute: espazio publikoan tokia hartzea, maskulinotzat jotzen diren ukitu estetikoekin janztea, ezin femeninoago janztea, ilea kaskamotz ebakitzea, eta antzerako praktikak ohikoak izan dira elkarrizketatuetan. Era zoli batez bada ere, generoak xedatzen dituen identitate normatiboen alternatiba gisa, emakume hauek anorexiatik suspertzera bidean identitate berreraketa forma askotarikoak eratu dituzte. Ohartzeke, beraien gorputzen birjabetze prozesu baten protagonista izan dira. Bigarren taldea osatzen duen Ilargik lehenengo soslaia betetzen dutenen bizipen bera bizi izan arren, begiratu batean hauen antitesia eman dezake. Elkarrizketako anorexia kasu berantiarrenaren testigu dugun emakume honek inoiz emakume kondizioarekiko deserosotasunik sentitu ez duela ziurtatzen duenez gero, hasieratik gainontzekoekin ezberdintzen da beronen kasua. Tratamendu medikoaren inguruan ere besteena ez bezalako iritzia luzatu du, Ilargiren arabera tratamendu medikoak marraztutakoa izan baita ongizatera bide bakarra. Bide honen eta medikuen gidaritzarik gabe galbidean ikusten du bere burua, eta gorago adierazi bezala, susmoa daukat Ilargiren ikuspegi hau biomedikuntzaren eraikuntzan enkulturatua izateak eragina izan daitekeela. Bere anorexia bizipenaren eragile posiblerik ez du aurkitu Ilargik, eta inolaz ere ez du uste genero auzi batekin zerikusirik izan zezakeenik bere bizipenak. Are gehiago, seguru dago anorexia pairatzearen ondorioz ez duela identitatean berregituraketarik eragin. Bere hitzetan, anorexiatik berreskuratu ostean bere lehengo identitate eta nortasun orbangabera itzuli da ostera ere, begiratu batean anorexiak eragindako aldaketarik gabe. Lehen baino “femeninoago” janzten dela onartzen duen arren, aldaketa hori adinari eta denboraren igaroari egozten dio, ez anorexiari. Ikuskera kritikoak jendartea eta honen baloreak anorexiaren eragile posible gisa ikuskatzera daraman arren, anorexia izatearen-krisialdi gisa baino gaixotasun bat bezala antzematen du. Esan daiteke elkarrizketatu honentzat anorexia inflexio puntu posible bat izatetik oso urruti dagoela.
Esango nuke Ilargik nik 'berreskurapen' bezala izendatu dudanaren bidea hartu duela, nekez lortu baitaiteke suspertzea genero perspektiba barnebiltzen ez duen diskurtso biomedikoaren mandatuei kasu eginez. Emakume honek adierazitakoaren arabera, ez du inoiz genero arauarekiko deserosotasunik sentitu eta sentimendu hori ez da ageri bere anorexia kasuaren aurrekarietan, beraz ondorioztatzen dut ez duela identitatearen berreraketa baten eta gorputzaz birjabetzearen beharra sentitu. Lanerako erabilitako lagina hain murritza izanik ere nolabait anorexia bizipenen askotarikoa jasotzeko baliagarria izan zait, baina hain kontrako bizipenekin – eta ondorioz, hain kontrako anorexia ibilbideekin – aurkitu izanak zenbait duda azaleratu dizkit. Duda horiei azalpen posibleak ematekotan, bigarren joera hau (Ilargik pertsonifikatzen duena eta generoarekiko deserosotasunean iturburua ez duen anorexia bizipena) ikerketa honetan bezala errealitatean ere salbuespena den ala ez ikusteko, elkarrizketa kopuru handiago batekin lan egin beharko litzatekeela deritzot. Ikerketa honetan behintzat gehiengo batek talde bera betetzen duen bitartean kasu bakar batek gehiengoak bizi eta hausnartutakoak kontraesaten ditu sarri. Honen aurrean, eta ikerketari jarraipen bat eman artean behintzat, ongizatera heltzeko bide eta ibiltzeko modu ezberdinak daudela ondorioztatu dezaket asko jota. Begiratu batean guztiz kontrakoak diruditen bi bizipen hauek gordetzen dute antzekotasunen bat ordea. Autoatentzioaren aferari buruz ikertzean, anorexiadunaren inguruko lagun-taldeak martxan jartzen duen lehen mekanismoa eredu mediko hegemonikora jotzea dela argi geratu da, honen ostean martxan jarri ditzaketen beste mekanismoak askotarikoak izan daitezkeelarik. Tratamendu medikora lotzearen lehen mekanismo horretaz gain, elkarrizketatu guztiek baliabide indibidual ugari eta askotarikoak martxa jarri izana ere baieztatu dute. Beraien kabuz abiatutako bitarte propio hauek argi adierazten dute anorexiaduna agente aktibo dela gertatzen zaion guztiaren bueltan, ez dela diskurtso mediko hegemonikoak ulertzera ematen duen gisara 'biktima' hutsa eta zuzenean eragiten duela bizi duen krisialdi horretan. Agente aktibo bezala anorexiaren gorpuztea eragiten duen era berean utzi diezaioke bere kabuz hau gorpuzteari, eta laguntza profesionalik gabe suspertutako Ekiñeren testigantza dugu honen froga. Anorexiadun emakumeak biktimizatu eta infantilizatzeko joera normalizatu du hedatuen dagoen anorexiaren tratamendu medikoak, eta bigarren taldea betetzen duen Ilargik honekiko kexarik 126
azaldu ez duen arren, agerikoa da lehen multzoa betetzen dutenengan infantilizazio honekiko deserosotasuna. Pazienteak agentzia aukerarik gabeko izaki pasibo bezala tratatzeak erresumina sortzen du emakume hauengan, eta horregatik erabakitzen dute medikuenganako jarrera hotza izatea. Diskurtso mediko totalitaristak indiziplinamendu eta berreskurapenerako borondate ezaren seinaletzat jo ohi duen jarrera hotz hau anorexiadunak bere agentzia mantentzeko ahalegin koherentea besterik ez dela agerian geratzen da, anorexia sasoiei erreferentzia egitean elkarrizketatu guztiek nabarmena egiten baitute halako burujabetza eskuratzeko behar ase ezin baten existentzia. Diskurtso mediko totalitaristaren atzaparretatik ezarian ihes egin eta beraien kabuz ongizatera bideari bakarka ekitea da burujabetasuna eskuratzeko beharrizan horren erakusgarri.
Anorexiadun emakumeak beraz bide ezberdinak erabili ditzake ongizatera bidean, nire ikerketaren kasuan, bi atera direlarik: konfiantza guztia medikuengan jarri eta hauek beraien arabera helmuga den puntura gidatu dezaten uztea (berreskurapen moduan izendatu dudana), edo anorexiari buelta ematearen afera beraien eginkizun pertsonal gisa hartu eta norbere nahietara moldatutako gorputza berreraikitzea (suspertze deitu dudana). Batean norbanakoen gorputzen birjabetze prozesu bat agerikoa den era berean, bestean ez dago horrelakorik. Batean identitatearen berreraketa bat ematen den heinean, bestean lehengo identitate baten berreskurapena dago. Batean norbanakoaren identitatearen deseraikuntza prozesu baten osteko berreraikuntza bat ematen den era berean, bestean norbanakoaren identitateak ez du inolako moldaketarik jasaten anorexiaren bizipenaz. Gehiengo baten kasuan anorexiatik suspertu eta hainbeste gorrotatutako gorputza bizigarri bilakatzea ahalbidetu duen giltza garrantzitsuena norbere identitatea moldatzea izan bada ere, kasu kontrajarrian gorputza moldatu eta hau gorputz osasuntsuaren parametroetan berrezarri eta mantentzea izan da giltza. Bi talde hauek egindako ongizatera ibilaldien arteko balorazioetan sartuko ez naizen arren, uste dut datu hauek esku artean daukadan ikerketa honi jarraipena emateko ikerketa lerroak zabaltzen dituztela. Dena den, ikerketa honen iker lerroei erreparatuz gero, gehien errepikatu den taldearen kasuan nire hipotesiak bete egin dira, anorexia bizipen guzti hauek genero auzi baten ondorio izan baitira eta -generoa barnebiltzen duen - identitatearen lanketa bat ezinbestekoa izan baitzaie suspertzera bidean. Guztiek emakume sentitzen direla adierazi dute, baina Estebanek erreparatu bezala, kasuan kasu identitate horren bizipena plurala, konplexua eta zabala da, eta maskulino/femenino bezalako sailkapenei kontra egiten die (2013: 127). Edozelan ere, emakume izendatzen diren elkarrizketatu 127
hauei nabari zaie behinola generoan eratutako arrakala hura, handik barrena igarotzeak eragin dien auto-transformazioak ezinezko bilakatu baitie lehengo puntura itzultzea. Anorexiaren bizipenak, generoarekiko itzulbiderik gabeko bidea denez gero, halako emakume identitate normatiboaren urraketa bat egitera behartu ditu elkarrizketatuak, nahiz eta minimoa izan. Anorexiaren gaia politizatu izanak ez du uzten horren dudarik. Gogoratzen dut feminismoak lau haizeetara hedaturiko Carol Hanisch-en Pertsonala politikoa da17 esaldiak ukabilkada batek nola tupustean aurpegiera eta ideiak desitxuratzeaz gain mundu oso bat ireki zidan eguna, memoriaren eta gorputzeko zirrikituetan gordeta neuzkan zenbait bizipen deserosoen orbanei begiratu eta ia gehienak politizatu zitezkeela jakiteak zeharo lasaitu ninduen. Hortxe ekin nion bizitzako urte dezentetan zehar martirizatu ninduen anorexiaren bizipena politizatzeari, gaia lantzeko beharra nabari banuen ere, hau nola kolpe ez bainekien ondo ordura arte. Hanisch-en esaldiak argitu zidan bidea ordea, eta tabu izaten jarraitzen zuen gaiaren inguruko diskurtso politikoa eratzeari ekin nion. Bakardadean. Anorexiatik nire buruaren birjabetzera ibilbidean zehar bezala. Ikerketa honek mugarri bat jarri du ordea diskurtsoaren eraketa bidean, honen aitzakian anorexiaren bizipenak utzitako arantza gainean daramaten emakumeak ezagutu eta hauekin biltzeko zortea izan dut azken hilabeteetan, prozesu askatzailea benetan. Ezin adierazi dezaket lerro bakan batzuetan elkarrizketatu guztiekin batu izana zeinen aberasgarria, hunkigarria eta ahaldungarria izan den. Nork esango zigun guri, asteroko psikiatraren kontsultan edo komun zuloaren aurrean belauniko ezin txiki eta bakartiago sentitzen ginenoi, egunen batean komuneko, sukaldeko edo kontsultako hormak zeharkatzea debekatuta zituen anorexiaren gaia mahai gaineratu eta apurka-apurka desmuntatzen saiatuko ginenik. Patriarkatua sufritzen duten gainontzeko emakumeekin elkartzea zeinen boteretsua izan daitekeen ez ziguten inolako terapietan erakutsi, baina izan dadila ikerketa hau terapia sasoietan bezain autodidakta izaten jarraitzen dugunaren erakusgarri. Adierazi nahi dugu behin gorpuztu genuen anorexia hartatik geure buruen birjabetzera bidea bakarrik egin izanak luzatu digun perspektiba pribilegiatutik anorexiari buruz itzulingururik gabe hitz egitera gatozela. Eta pluralean hitz egiten dut, letra larriz azpimarratu nahi bainuke anorexiaren tabua apurtu eta bizipenak politizatzeko neukan beharra beharrizan kolektiboa dela baieztatu ahal izan dudala ikerketa hau landu bitartean. 17 Esaldi hau Carol Hanisch-ek 1969an argitaratutako entsegu baten izenburua da, eta honen hedapenak esaldia famatu egin zuen. Titulu honen pean idatziriko entsegua feministez trufatzen ziren ezkerreko taldeei erantzuna zen, hauen arabera talde feministak injustizia sozialez baino gehiago beraien arazo pertsonalez arduratzen ziren emakume burgesek eratutako 'terapia' taldeak (Facio, 2013: 6) baitziren. 128
Amaierako ohar gisa, eta aurrera begira jarriaz, aipatu ikerketa honetan egin dudan berreskurapenaren eta suspertzearen arteko desberdinketa proposamen probisionala besterik ez dela. Lehen saiakera honetan elkarrizketatu ditudan emakumeen testigantzekin berreskurapenaren eta suspertzearen aldeko hautua egin dutenen arteko desberdinketa argia egitea ahalbidetu didaten bi talderekin topo egin dudan arren, etorkizunean erabaki beharko nuke berreskurapena eta pausu bat harago doan suspertzearen artean bereizketa egiten jarraitu ala ez. Erabaki hori hartzeko ziurtasuna izan bitartean nire ondorioak beste ikerketa batzuen ondorioekin konparatu beharko ditut aurrerantzean. 129 |
addi-3c620c0af9a4 | https://addi.ehu.es/handle/10810/20539 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2017-01-31 | science | Azurmendi Telleria, Josune | eu | Gorputz hezkuntzan sormena sustatzeko eta emozioak aintzat hartzeko irakaslearentzako jarraibideak | LABURPENA Gorputza zuhaitz bat balitz honen sustraietatik bizirik dirauten emozioak eta honek lurpetik sortzeko dituen trebetasunak biluztuko lirateke lan honetan. Gorputzean eta gorputzarengan emozioek eta sormenak dituzten eraginak eta onurak ezagutu ondoren, gorputzak hauek nola azaleratzen dituen azalduko da. Ondoren, emozioak eta sormena gorputzarekin lotu, hau Gorputz Hezkuntzarekin josi eta irakasleak bertan duen paperaren berri emango da. Azkenik, Gorputz Hezkuntzan irakasleak konpetentzia emozionala eta sormena sustatzeko beharko dituen jarraibideak eman eta hauek kontuan hartzen dituen errubrika agertuko dira. “Gorputzaren mugetarik aske sentitu nahirik” zioen Letek (1978), ia lan honek irakasleei gorputzaren mugen aurrean aske sentitzen diren ikasleak hezten laguntzen dien. Hitz gakoak: emozioak, sormena, gorputza, Lehen Hezkuntza, Gorputz Hezkuntza.
Lan honetan oraintsu modan jarri diren emozioen eta hainbatetan entzuten dugun sormenaren kontzeptuak ezagutuko dira. Hala ere, hauek orain arteko moduan azaletik ezagutu beharrean, hitzez, gure gorputzarengan eta honekin batera gugan dituzten eraginak biluztuko dira. Jarraian emozioak, sormena eta gorputza josten jarraitzeko, gorputzak hauek nola adierazten dituen azalduko da.
Hezkuntza munduan bidaiatzen hasi eta emozioak, sormena eta gorputza lotzen jarraituz, Gorputz Hezkuntzarekin duten harremana aipatuko da jarraian, bertan ikasgaiaren ardatz den gorputzaren garrantzia erakutsiz. Ondoren hezkuntza munduan bere papera aldatzen joan baina ezinbestekoa den irakaslearen papera aztertuko da, honek hezkuntza prozesuan eta haurrengan duen garrantzia azaleratuz. Garrantzi honi helduz eta ari guztiak lotuz, Gorputz Hezkuntzako irakasleak bere ikasgelan konpetentzia emozionalaz gozatzen duten haurrak sortzeko eta hauek bizituko dituen sormena sustatzeko; irakasleari bere jarreraren, ikuspegiaren, metodologiaren … inguruko hainbat jarraibide emango zaizkio. Azkenik, hauen garrantzia ezagutuz, gorputz hezkuntzako irakasleak bere ebaluazioan emozioak eta sormena kontuan hartu ditzan, honetarako baliagarria den errubrika sortu eta eskainiko da. Bertan ebaluazio irizpideak eta ikuspegi positiboak dituen ebaluazioa emanik. Amaitzeko, lan hau egin ostean izandako ondorioak eta hobetzeko proposamena azaleratuko dira, beti ere kritika eraikitzaile batekin irakaslearen jarduna hobetzeko asmoz. JUSTIFIKAZIOA
Emozioei dagokienez, hauetako bakoitzaren definizioa eta sailkapen ezberdinen informazio ugari dagoen arren, hauek gorputzarekin lotzen dituen autore gutxi aurkitzen dira. Hots, emozio bakoitzaren definizio zehatza egon arren, ez dago benetan hauek gorputzean duten eraginaren eta hauek gorputzarekin duten loturaren inguruko ikerketa askorik. Hala ere, urteen poderioz hauek hezkuntzan hartzen duten pisua geroz eta handiagoa dela ikus
daiteke, nahiz eta Gorputz Hezkuntzako eremuan oraindik emozioen inguruko lanketa handia egiteke dagoen.
Bestalde, sormenaren inguruan besteak beste Vecina, Marina, Marina, Escamilla… autoreek idazten duten arren, gehienetan hau gorputzetik at dagoen zerbaitekin lotzen dute. Gainera, esan beharrekoa da honek gorputzarengan duen eraginaz edota honen gorputzarekiko adierazpenaz informazio urria dagoela, motrizitate sormenaren inguruko artikulu soil bat topatu delarik. Hezkuntzan eta zehazki Gorputz Hezkuntzan hau lantzeko aukera ugari dauden arren, sormena eta gorputza lotzen dituen informazio gabezia hautematen da. Trigok (1998) idatzitakoari helduz, XX. mendean jolasa eta sormenaren gaiak zintzilik zeuden Gorputz Hezkuntzan, baina XXI. mendean egonik, informazio gabezia honek aurreko mendeko egoera berean gaudela erakusten digu. Gainera, gorputzaren bidez sormena lantzearen bilaketan jarraituta ere, sortzen ikastera bideratutako Marina eta Marinaren (2013) liburuan esaterako, artikulu gehienetan bezala alderdi kognitiboari ematen dio garrantzi handiena. Beraz, gaur oraindik Gorputz Hezkuntzako irakasleak jarraibide hauek gorputzarekin uztartzen ikasi beharko lukeelarik.
“Txikitatik entzuten zer izan behar garen” (Elorrieta, 2003: Zapalduen Olerkia), baina emozioek eta sormenak gure gorputzarekin duten loturaren inguruko informazio eskasak azaleratzen du guk oraindik ez dakigula zer garen. Etorkizunean Gorputz Hezkuntzako irakasle izango naizen heinean, gorputzak gure bizitzan zehar duen eta izango duen garrantziaz jabeturik, txikitatik honekin eta honengandik heztea da nire helburua. Emozioak eta sormenak gugan eta gure bizitzan duen pisua ezagutuz, hauekiko informazio urritasuna antzeman eta hauek lantzea izan da nire nahia. Irakasleak hezkuntzan duen ardura jakinik, hauek gorputzaren bidez lantzea sustatzeko irakaslearentzako jarraibideak azaleratu nahi izan ditut, hauen garrantzia ezagutzen duen orok eskuragarri izan ditzan. Amaitzeko, alderdi emozionalak eta sormenak hezkuntzan eta Gorputz Hezkuntzan duten presentzia eskasak, alderdi kognitiboak duen garrantzia azaleratzen dute. Honela, hezkuntza prozesuan eta ebaluazioan gure gorputzak zein bertan gordetzen ditugun emozioek eta sormenak duten garrantzia txikia azaleratuz. Hau ekiditeko asmoz; gorputza, emozioak eta
sormena aintzat hartuko dituen errubrika sortu dut, etorkizunean hezkuntza prozesuak gorputzaren aspektu guztiei garrantzia eman eta hiritar konpetenteak zein aktiboak hezi ditzan. LANAREN HELBURUAK: Gaiaren egoera nola dagoen hauteman ondoren, etorkizunean Gorputz Hezkuntzako irakasle izango naizen heinean, gorputza eta bertan sortzen diren emozioak zein sormena ezagutzea garrantzitsua dela deritzot. Hezkuntza prozesuan gure motorra den gorputza osotasunean hezteko, beraz lan honek helburu izango ditu: * Emozioak zer diren, hauek gorputzean duten eragina eta hauek gorputzaren bidez nola adierazten ditugun ezagutzea. * Emozionalki konpetentea izateak haurrarengan zein irakaslearengan dituen onurak azaltzea. * Sormena zer den eta honek gorputzarengan duen eragina zein den ezagutzea. * Sormenak haurrarengan zein irakaslearengan dituen onurak azaltzea. * Gorputz hezkuntzan sormenak eta emozioek duten lekua aztertu eta adieraztea. * Gorputz Hezkuntzan irakasleak duen papera zein den azaltzea. * Haurrek emozioak gorputzaren bidez lantzeko irakaslearentzako jarraibideak eskaintzea. * Gorputzetik abiatuta haurrengan sormena sustatzeko irakaslearentzako jarraibideak eskaintzea. * Emozioak eta sormena kontutan izanik gorputz hezkuntzan erabil daitekeen ebaluazio proposamena sortzea.
1. Emozioak eta gorputza. 1.1 Emozioak. Jakin badakigu emozioak zer diren definitzeko unean ez dugula definizio soil bat topatuko, autore ezberdinek emozioaren inguruan dituzten definizio ezberdinak baizik. Hona hemen hauetako batzuk: Vallés-ek (2014) erabili zituen Rueda-ren (2011) hitzek dioenez, pertsonek sentimenduei jaramon egiteko eta hauek modu egoki eta zehatzean hautemateko gaitasuna da emozioa. Hauek sustraitzat hartuz aurrerago aipatuko dudan konpetentzia emozionala emozio hauek era aproposean bereganatzeko eta ulertzeko ahalmenari, eta gure edo besteen aldartea erregulatzeko zein aldatzeko trebetasunari dagokio. Goleman-en (1997) ustetan, emozioa sentimendu bati, pentsamenduei, egoera biologiko zein psikologikoei eta ekintza bereizten duen joera motari dagokio. Ehunka emozio daude, eta hauen arteko nahasketa, bariazio, mutazio eta ñabardura desberdin ugari hauen artean. Emozioen inguruan idazten duten autoreek hauek sailkatzeko joera dute, nahiz eta sailkapen honetan adostasun zehatzik ez dagoen oraindik. Riverak (2015) oinarrizko emoziotzat ditu gizaki guztiengan ematen direnak, hauek; haserrea, beldurra, tristura eta poza/zoriontasuna izanik. Hauei nazka eta harridura gehitzeko aukera dago. Bestalde, Vivas, Gallego eta Gonzalezen hitzetan (2007) oinarrizko emozio hauek azkar sortzen dira eta Riveraren (2015) oinarrizko emozioen sailkapenean amorruena gehituko luke. Baina oraindik errealitatea zera da, Chólizek (2005) erabili zituen Wenger, Jones eta Jonesen hitzek (1962) zioten moduan “ia mundu guztiak emozio bat zer den badakiela pentsatzen duela hau definitzen saiatzen den arte. Momentu horretan ia inork ez du baieztatzen uler dezakeenik”. Hala ere, Sassano, M.-k (2012) dioen moduan, emozioak askotan publikoak diren jarrerak osatzen dituzten mugimendu edo ekintzak dira, jarrera espezifikoetan; aurpegian, ahotsean, gorputzaren jarreretan eta keinuetan gainontzekoen agerian sortzen direnak. Eguzkia lainopetik irteten den moduan emozioak gure gorputzean agertzen dira uneoro, hauek lana aurrera doan heinean garrantzia hartuko duen irakaslearen egunerokoan presente egon eta itzal handia hartuz. Hortaz,
irakaslearen zein haur bakoitzaren emozioek norberarengan zein gainontzekoengan eragina izango dute, hauek hezkuntza prozesuan haurrak hezteko tresna bilakatuz. 1.2 Emozioak gorputzean. Aurreko puntuko hainbat definizioetan ikusi dugun moduan, autore gehienek emozioak gorputzarekin duten lotura aipatzen dute, beraz garrantzitsua da irakasleok lotura hau edo emozioek gorputzean duten eragin hau ezagutzea. Adimen emozionala arrazoizko adimena baino azkarragoa dela dio Del Valle-k (1998), eta hau berehala martxan jartzen dela egiten ari denaz ohartu gabe. Hots, irakasleak ikasleen gorputz barrenean gertatzen den horren jabe izan behar du. Emozioek eta sentimenduek urak mugatzen dituen arauak jarraitzen dituztela dio Kelemanek (1997); gizakiok beraz aldakorrak garela, likido, solido edo gas motakoak izan gaitezkeelarik. “Inor ez da ezer zehatza; aitzitik, prozesu batzuk izoztuta edo osifikatuta daude eta beste batzuk jariakorrago”, Keleman, (1997:87). Likido moduan bagaude, talka edo danbateko bat eusteko prestatzen garenean edo mina eusteko gogortzen garenean esaterako, izotz bilakatzen gara. Bestalde, maitasunarekin urtzen garenean edo malkoengatik desegiten garenean, gure egoera sentimentala likido motakoa da (Keleman: 87). Kelemanekin (1997) jarraituz, gure erraien egoerak hurrengo sentsazioen jatorri direla dio: gosea, barne-hutsa, estutasuna eta osotasunak zein asebetetzeak jarraituko dion desio sutsua. Aurretik aipatu ditudan eta oinarrizko emoziotzat sailkatutako maitasuna, arreta, erakarpena, amorrua eta disgustua gure kontzientziaren menpe dauden egoera emozionalak dira eta baita nahi dugun akziorako prestaketak ere. “Hunkitzeko, emozionalki jokatzeko eta geiser edo ibai baten modukoak izateko gaitasuna daukagu. Marea baten moduan, izozki isuri bat bezala, ur-jauzi baten pare edo uholde baten antzera jokatzen dugu. Garrasi egiten dugu, negar zotinka ibili, hasperen egin eta marruka aritu, elektrizitate jakin batzuk igortzen ditugu” (Keleman: 87). Aldakorrak garen honetan, Golemanek (1997) dio, burmuin pentsalariaren kortexak; arazoen ebazpenaren, hizkuntzaren, irudien eta beste hainbat arazo
kognitiboren bitartez emozioak kontrolatzen laguntzen duela. Beraz, haurrak amigdala eta kortexaren arteko neuronen bideak eraikitzen ez baditu, burmuin pentsalariak ez duela burmuin emozionala lasaitzen jakingo, eta hau haurra denean ikasten ez badu heldua denean berdin jarraituko duela. Hala ere, Morak (2013) dio maite dugun hori soilik ikas dezakegula eta burmuina estatikoa izan gabe honek leiho plastikoak dituela. Beraz Golemanen (1997) hitzak deuseztatuz zera dio; ezagutzak haurtzaroan bezain erraz lortuko ez dituen arren posible dela hauek helduaroan ere lortzea. Hala ere bilakaera biologikoa kontutan harturik antolatu beharko litzatekeela hezkuntza. Nahitaezko jariakortasuna funtzioaren lengoaiaren bidez identifikatzen dela dio Kelemanek; “pentsamenduaren emaria, sentipenen mareak, intuizioaren olatuak, sentimenduen itsas- sakonera, irudien itsasgora eta itsasbehera. Likidoak benetan psikearen zati bat dira. Portaera agerian uzten duten mezulariak dira” (1997:87). Egitura eta forma bat eraikitzen ari den itsaso bat gara, figura bat, geometria bat, gurekiko zein gainontzekoekiko pentsamendu bat (Keleman, 1997). Beraz geure barrura begiratu, emozioak aurkitu, zehaztu eta hauen kontzientzia izan behar dugu; gure sentimenduena, barruko urduritasunena, geure ametsena … Izan ere, gorputzak gure inguruarekin konektatzen laguntzen digu eta bizipen hauek gorputzaz ikasten laguntzen digute, modu honetan gure emozioak eta sentimenduak ezagutzeaz gain geure burua hobeto ezagutzen lagunduz. Aurrerago aipatuko dudan moduan, Bisquerra eta Perezek (2007) konpetentzia emozionalen sailkapenean sartzen dute gure burua ezagutzearen gaitasuna. Konpetentzia honek pertsona eta ingurunearen arteko interakzioan enfasia jartzen duela jakinik, ikaskuntza eta hezkuntza prozesuan duen eragina azaleratzen dute autoreek. 1.3 Emozioen gorputzaren bidezko adierazpena. Sassano-k (2012) dioen moduan, sentimenduak buruaren antzerkian antzezten dira baina emozioak aldiz gorputzaren antzerkian. Sentimenduak eta emozioak honela desberdintzen dira; “sentimenduak baldintzatu gabeko organismoaren egoerak dira, programatu gabeak, orokortuak, eta emozioak aldiz, prestatuta dauden portaera programatuak dira,
akziorako bidea dutenak” (Keleman, 1997:124). Akzio hau gorputzaren bidez egiten da, honela gorputzak garrantzia hartuz. De La Torre- k (2000) emozioen adierazpenaren lau mota bereizten ditu, hauetako bat gorputzarena izanik. Autore honek esaten duenez; aurpegiko adierazpenak, gorputzaren posturak edo lengoaia (paralenguaje) disimulatu daitezke, baina modu honetan jokatzeak aurrerago aipatuko den tentsio emozionalaren erantzun eza ekarriko luke. Izan ere, “sentimenduek bide bat sortzeko beharra dute azaltzeko, egiaz, inork ez du triste edo haserre sentitzen ikasi beharrik, baina bai atsegina izaten edo fintasunez jokatzen” (Keleman, 1997:124). Emozioak aurretik antolatutako jokabidearen erantzunak dira, norabide eta helburu bat dute, berezko logika bat. Gure egoera adierazten duten organismoaren adierazpenak dira. Emozioak beraz, barruko zein kanpoko egoeren aldaketa bilatzen dute. Hauek kanpoko mundura eramaten gaituzte, kanpora zabaltzean beteta sentitzen garelarik. Ondoren gure baitara ekartzen gaituzte, eta honekin norberari ematea edo zerbaiti heldu eta hau lortzea bilatzen dugu (Keleman, 1997). Bestalde, Antoni eta Zentnerrek (2014) diotenez, emozioa, askotan erabiltzeko joera dagoen “hemen eta orain” esaldiaren oraina izango litzateke, eta hemen berriz gorputzarekin lotzen dute, emozioak bertan sentitzen ditugulako. Gainera, gure emozioez gain gainontzekoenak identifikatzeko ahalmena dugu (honen gorputza eta keinuak behatuz), eta gainontzekoen emozioen zergatia jakin ez arren, honek gure gorputzean eragin bat izaten du, gure baitan emozio bat sentitzen dugularik. Emozioak punta batera iritsi behera egin eta helarazi egiten dira. Handitzea, haztea, uzkurtzea eta trinkotzeak osatzen dute prozesu emozionala, hots, esan dezakegu emozioak energia bat direla gure barruan, funtzio desberdinak eskaintzen dizkiguten energiak (Keleman, 1997 ; Antoni eta Zentner, 2014). “Hainbat modutan saia gaitezke zerbait lortzen; erasotzen, gure burua alde batera utzi eta gure beharra ezeztatzen, handi eta garrantzitsu itxura emateko hazten edo gainontzekoek gu zainduko gaituzten esperantzan amore ematen. Honela, emozioak alde batetik saiakeren azaleratzeak dira, hartzen ditugun norabideak” (Keleman, 1997:125).
Gorputzetik eta gorputzarekin mundua ezagutzearen ideia, gizakiak bere testuinguru sozialean eta ingurunean sentitzen dituen emozioen, pertzepzioen eta sentsazioen sarearekin lotzen da (Cervio, 2012). Honek, testuinguru ezberdinetan gorputzean sentituko dituen emozio ezberdinekin mundua ezagutzea ahalbideratuko diolarik. Kelemanek (1997) dio zerbait ez lortzearen etsipenak, onarpena lortzeko nahian garrantzitsuak bagina bezala jokatzeko gu puztea sor dezake. Kanpoko mundura heltzen saiatzen gara gure barne-huts sentsazioa gainditzeko. Beste alde batetik, hain etsiarazita egon gaitezke non nekearengatik lur jota geratu edota etsipenera edo porrotera baztertu gaitezkeen. Jarrera hauek gure burua antolatzeko eta sentitzeko, pentsatzeko eta jokatzeko modu bihurtzen dira. Gainontzekoei zein geure buruari zeintzuk garen esateko modua da, baita Antoni eta Zentnerrek dioten moduan (2014) gu nola gauden ikustekoa ere. Emozioak barruko ingurunearen adierazpena dira eta mugikortasunarekin zein pultsazioarekin erlazionatuta daude. Erlazio hau elkarrekikoa da. Pultsazioak emozioa eta sentsazioa sortzen ditu. Emozioak eta sentsazioak pultsazioan eragiten dute. Kolerak eta amorruak indarberritu eta gogortu egiten gaituzte, honela pultsazioa bizkortzen delarik. Atsekabea eta melankolia erakusten dituen tristurak eta porrotak bigundu eta fluidizatu egiten gaituzte, honela pultsazioa gutxiturik (Keleman, 1997). Emozioak beti gure gorputzeko atal batean agertzen dira, gugan arnasketa modu bat eta era batean mugiarazten gaituen energia bat sortuz. Haserreak esaterako, berehala erantzun bat emateko beharrean jartzen gaitu eta erantzun hau fisikoa edo hitzezkoa izan daiteke. Emozio honek beraz, energia edo oldarkortasun sentsazioa pizten digu gorputzean. Zoriontasunak bestalde, enpatia errazten du eta pozarekin, gogoarekin, humore onarekin, alaitasunarekin, garaipenarekin … lotzen da. Hala ere badira tentsio, lasaitasun edota uzkurdura sor diezaguken emozioak ere (Keleman, 1997; Antoni eta Zentner, 2014). Ohikoak ditugu gure barruan “pilota” bat (harri bat, sua, zulo bat) sentitzea, lokian (kopeta bazterretan) kanporantz edo barrurantz egiten duen presioa nabaritzea, itomen sentsazioa edota gure barruan inurriak baileude sentitzea. Hauek ordea gorputzeko atal batzuetan sentitzen ditugu, gure
barruko zati batean, besteak emozio desberdin bat sentitu dezaketelarik (Antoni eta Zentner, 2014). Ongizate orokorraren sentsazioa eta eguneroko lasaitasuna, artegatasun sendo eta lasai batean islatzen dira. Plastikotasun osasuntsu bat dago. Haatik, etengabeko estres batean gorputza larrialdi emozioetan finkatuta geratzen da: kolera, amorrua, beldurra, izua, ezintasuna, esperantzarik eza, desesperazioa eta apatia. Pertsona kolapso eta zurruntasunerantz mugitzen da (Keleman, 1997). Hala ere, tentsio emozionalei positiboki erantzuna ematen dakitenak dauden arren, beste batzuei asko kostatzen zaie edo tentsio hauei ihes egin edo hauek saihesten dituzte, hau irtenbide desegokia izanik. Izan ere tentsio hauez ihes egiten duten zein hauek saihesten dituzten horiek ez dituzte gatazkaren sustraiak konpontzen, atsekabetuta sentitzen dira eta segurtasun emozionala ahultzen dute (Vivas, Gallego, González: 2007; Chóliz, 2005). 2. Emozionalki konpetentea izatearen onurak eta honen lanketa lehen hezkuntzan.
Golemanek (1997) esaten zuenez, emozionalki konpetenteak diren pertsonek, hau da; euren emozioak egokitasunez gobernatzen dituztenek eta honez gain gainontzekoen emozioak interpretatzen zein hauekin erlazionatzen dakitenek, euren bizitzako edozein eremutan situazio (parada) onuragarriaz gozatzen dutela. Norbanako hauek asebeteta sentitu, eraginkorragoak izan eta gai direla produktibitatea ekartzen duten buruzko ohiturak menderatzeko. Konpetenteak ez direnek, aldiz, ezin dutela euren bizitza emozionala kontrolatu eta lanerako zein argitasunez pentsatzeko gaitasuna ahultzen dieten barnegatazkak izaten dituzte etengabe.
Bestalde, Bisquerra partaide den GROP taldearen ustetan (Bisquerra eta Perez, 2007), emozionalki konpetentea izatea bost bloke edo ezaugarri izatean datza; kontzientzia emozionala, erregulazio emozionala, autonomia emozionala, konpetentzia soziala eta bizitzarako eta ongizaterako gaitasuna. Ondorengo taulako ezkerreko zutabean hauetako bakoitzak dakartzan onurak azalduko dira. Eskuinean berriz Lehen Hezkuntzan hauek lantzeko Renom-en (2012) aholkuak:
Konpetentzia emozionala eta honen onurak Lehen hezkuntzan hau lantzeko aholkuak Kontzientzia emozionalak norberaren zein gainontzekoen emozioak eta sentimenduak modu zehatzean hautematea, hauek hiztegi egoki baten bidez adieraztea eta gainontzekoen bizipen emozionaletan modu enpatiko batean inplikatzen laguntzen du. Lehenengo bloke hau lantzeko hiztegi emozionala landu beharko litzateke, aurretik aipatutako oinarrizko emozioak lantzen dituena. Besteakbeste: poza, haserrea, amorrua, beldurra etab. Baita eguneroko ekintza eta situazioekin erlazionatutako kontzientzia emozionala eta hauek adierazteko modu ezberdinak daudela (hizkuntza eta gorputz hizkuntza) ere. Erregulazio emozionala izateak emozioaren, kognizioaren eta jarreren arteko elkarrekintzen kontzientzia edukitzea, emozioak modu egoki batean adierazteko gaitasuna izatea, hauek erregulatzen jakitea eta kontzienteki emozioak erregulatuz bizitzaz gozatzea dakar. Erregulazio emozional hau lantzeko hainbat teknika praktikara eramatea komenigarria litzateke, hala nola; erlaxazioa, norbere baitako elkarrizketa, emozioen intentsitatearen ebaluazioa… Hala ere, lehenengo urratsa norbera nola sentitzen den komunikatzea izango litzateke , baita honetan laguntzeko moduak bilatzea (barre eginez, abestuz, korrika eginez…) ere. Hiztegiari dagokionez; emozioa, emozio atsegina, emozio desatsegina, pazientzia… lantzea proposatzen du autoreak. Autonomia emozionalak norbere buruarekiko irudi positiboa izatea, auto- motibatzeko gaitasuna edukitzea, bizitzaren aurrean pentsamendu positiboa izateko Lehen hezkuntzan bloke hau lantzeko proposatutakoa norbere burua ezagutzea da, fisikoki nolakoak garen eta pertsona moduan zein gaitasun ditugun jakitea. Motibazioa, auto
gaitasuna izatea, erabakiak hartzeko segurtasuna, gizartea kritikoki ebaluatzea eta bizitzak eman diezagukeen egoera desberdinei aurre egiteko gaitasuna edukitzea ekartzen du.
Konpetentzia sozialak berriz, gainontzekoekin harreman onak mantentzea, norbanako zein taldeen ezberdintasunak onartu eta baloratzea, hitzezko zein ez- hitzezko mezuak ulertzea, komunikazio ulergarri bat eskaintzea, norbere ideiak defendatzen jakitea, arazoak konpontzeko gaitasuna izatea eta situazio emozionalak erregulatzeko gai izatea bezalako gaitasunak dakartza. Lehen hezkuntzan enpatiari eta gaitasun sozialei garrantzi handia ematen die Renom-ek (2012), hau honela justifikatuz: “gizakiak gainontzekoekin erlazionatzeko beharra du, maitatua eta onartua sentitzekoa, laguntza emozionala jasotzekoa, esperientziak elkarbanatzekoa ,etab.” (2012:38). Beraz, haurrek; itxaroten, partekatzen, txanda errespetatzen, arauak betetzen, gainontzekoen iritzia onartzen, eskertzen, eskatzen… ikasi behar dute bloke honetan hezteko. Gatazka, enpatia, ironia, araua, harremanak… zer diren ikasi beharko dute hiztegiari dagokionean. Azkenik, bizitzarako eta ongizaterako gaitasunak, helburu positibo eta errealistak finkatzea, erabakiak hartu eta hauen errespontsabilitatea onartzea), laguntza behar dutenean hau bilatzea eta hiritar aktibo, kritiko, konprometitu zein arduratsuak dakartza. Azken bloke hau lantzeari begira, haurrek euren ingurunea (familia, lagunak, eskola eta denbora librea) ezagutzea eta honek zenbateraino asebetetzen dituen ezagutu beharko dute. “Bizitzarako estrategia gaitasunak barneratuz, norbere kontzientzia eta ardura garatzen dituen bizitza ikuskera baten
3. Sormena eta gorputza. 3.1 Sormena. Sormena definitzerakoan ere autore ugariren ekarpen ezberdinak topatuko ditugu, hona hemen hauetako batzuk:
Sormena berrikuntzarekin, nobedadearekin, originaltasunarekin, eskuragai dugunarekiko desadostasunarekin, bikaintasunarekin, aurkikuntzarekin … lotu izan ohi dugu beti, hau da, ezezaguna den ororekin (Navarro, 2008).
Sormena talentu guztien ezaugarria da, hau da, inteligentzia ororen arrakasta. Hortaz, adimentsu bizitzeko, sormen orokor bat dago, oinarrizkoa dena. Baina honez gain beste bat dago, espezializatua, mendeko nagusitasuna duena: pintura, literatura, negozioak, kirola, etab. (Marina eta Marina 2013).
Sormena aldaketa modu bat dela esaten du Vecinak (2006) , Sternberg eta O´ Hara-k berriz, (2005) sormena zerbait berria eta baliagarria sortzearen prozesua dela diote. Toro- k (2008;79) esaten duen moduan, hezkuntzan sormena beharrezkoa da, “ ez batzuk jeinuak izan daitezen, baizik eta inor esklabo izan ez dadin”, guztiak bizitzaren artista eta norberaren interprete izan daitezen. Izan ere, eskolan sormena ideietan, lengoaian, adierazpen plastikoan, musikan zein mugimenduetan ikus daiteke. Guilera-ren hitzetan (2011) “sormena zerbait berria eta baliotsua hautematea, pentsatzea, adieraztea eta errealitate bihurtzea da”. Herran-ekin (2014) bat etorriz, sormena ez da soilik berrikuntzarekin edo originaltasunarekin, erabilgarritasunarekin, produktuarekin eta balioarekin lotzen den hori. Ikuspegi honi sentsibilitatea, ezagutza eta kontzientzia falta zaizkio “sormen soziala” (2014:17) izatetik sormena izatera igarotzeko.
Sormena gorputzarekin edo mugimenduarekin lotu nahiko bagenu berriz, sormen motorea honakoa litzateke Cao eta Trigoren hitzetan (1997): gizakiak gorpuztasuna bere potentzialtasun osoarekin (kognitiboa, afektiboa, soziala eta motorea) bizitzeko duen berezko gaitasuna. Hau da, arreta adierazpen motorean soilik ez jartzea, baizik eta norbanakoa lengoaia motorearen bidez guztiz inplikatzea eragitea. Inplikazio honek bere gorpuztasuna ulertzea eta honekin bizitzea ahalbideratuko lioke norbanakoari. Gorputza bere osotasunean kontuan hartuz gainontzekoenak ulertzea eta hau bizitzaren zati dela ikustea, bere lengoaiamotore propioa sortuz eta honetaz gozatuz. 3.2 Sormena gorputzaren bidez adieraztea.
Pertsona sortzaileak modu ezberdin batean jokatzeko joera dute; arazo ireki zein abstraktuei lehentasuna ematen diete, ikuspuntu desberdinak hautemateko gaitasuna dute eta erantzunik gabeko galdera irekiak egin ditzakete besteak- beste (Marina eta Marina, 2013) .
Motrizitate sormena (sormena eta gorputza batzen dituena) dutenek, gorputza ezohiko modu batean erabili ohi dute humorea eta irria sortzeko asmoz. Motrizitate egoera ezberdinak bilatzen dituzte, honez gain material eta espazio berriak sortzen zein berritzen dituzte motrizitatearen garapenerako. Bestalde, motrizitate sormen hau erabiltzen dute beste adierazpen eta komunikazio modu batzuk sortzeko (Cao eta Trigo, 1997).
Aurretik aipatutakoaren harira, pertsona sortzaileek besteak beste honako gaitasun hauek dituzte (Escamilla, 2014): - Euren inguruko edozein objektu maneiatzeko eta manipulatzeko gaitasuna.
- Objektuak muntatzeko eta desmuntatzeko erraztasuna. Ezaugarri ezberdinez baliatuz mota askotako lan plastikoak egiteko abilezia. Pertsona ezberdinek egiten dituzten keinu eta gorputzaren mugimenduak hautemateko gaitasuna. - Beste batzuen keinuak eta mugimenduak adierazkortasunez zein sormenez imitatzeko dohaina.
Pertsonok ez gara pasiboak, gure burmuina etengabe martxan dagoelako, baina pertsona sortzaileak zehazki meta bati bideratutako energiaz mugitzen dira. Aktiboak dira. Esfortzu bat egiten dute zerbait sortzeko eta iraunkortasun bat dute honetan. Honez gain, burutazio hauek sortzen zaizkien unean kontzienteki adierazten dituzte, ez beti lengoaiaren bidez, batzuk verbum mentis bidez adierazten dituzte, hots, adimenean hitzen bidez (Marina eta Marina, 2013).
Sortzaileek berrikuntzak sortzeko gaitasuna dute, nahi dutenean euren errutinatik aldentzekoa. Errealitatea ezagutzen dute, bertara egokitzen dira, baina irrealtasunean bizitzera bultzatzen die sormenak, errealitatean aukera ezberdinak aurkitzera. Ezagutza berrien ateak irekita dituzte uneoro, baita gainontzekoen ikuspuntuak ulertzeko gaitasuna lortzearena, malgutasunarena edota berrikuntzena ere (Marina eta Marina, 2013; Vecina, 2006).
Azkenik, esan beharrekoa da sortzailea den edonor gai dela bizitzaren zein bere buruaren aurrean ikuspegi kritiko batekin kokatzeko eta autonomiaz jokatzen dute mendekotasunaren aurrean (Marina eta Marina, 2013).
Honekin beraz, jakin dezakegu sormena bizitzako arazo praktikoei aurre egiteaz gain norbere askatasuna eta honetarako bidea eraikitzearen arduraduna ere badela. 4. Sortzailea izatearen onurak.
Aurreko puntuan ikusi dugunarekin ondorioztatuz, sormenak eguneroko esperientziak bizitu litzake, baita atseginago bihurtu ere. Bestalde, eguneroko esperientzia hauez hausnartzea ekartzen du, norbere aukerak ezagutuz eta posibilitate berriei ateak zabalduz. Honekin bat etorriz, irakaslea posibilitate eta ikuspuntu ezberdinak ikusi eta ulertzeko prest egongo litzateke, ikasgela berdinean errealitate eta ikuspuntu anitz aurkitzen direnez hau aberasgarria izanik.
Sortzaileek duten kritikotasunak auto kritika egiten laguntzen du, honela egunetik egunera kritika konstruktibo honen laguntzaz norbere jarrera hobetuz.
“Harremanetako arloan esaterako, gainontzekoak eta hauek egiten dutena ikuspuntu zabalagoz hautematen laguntzen du eta ulermena hobetzen du” (Vecina, 2006:36). Etengabeko harremanetan gauden heinean, mesedegarria litzateke sormenak dakarren onura hau pertsona orok izatea, enpatikoagoak izanik gizarteko edozein eremutako harremanak indartsuagoak eta egiazkoagoak izateko. Hortaz irakasleak gaitasun hau izango balu, errazagoa izango litzateke ikasgelan mota honetako harremanak sustatzea. Arazo baten aurrean konponbide bat baina gehiago ikusteko ahalmena dute (Guilera, 2011), beraz askotan gizakiok edozein arazoren aurrean izaten dugun “blokeo” momentuari aurre egiteko tresna bat izango genuke. “Sormena guztiok merezi dugun pribilegio bat da, bizitzak aurkezten dizkigun mugen barruan askatasuna bilatzea da” (Parra, 2003: 226). Sortzaileek hortaz gizakiok desio dugun askatasun hori bilatzen dute, hau haur zein helduengan onuragarria izanik. Azkenik, aipatzekoa da momentuan sentitzen duten hori gorputzez adierazteko gaitasuna dutenez, euren emozioak adierazteko erraztasuna izango dutela eta baita gainontzekoenak ulertzekoa ere. 5. Emozioak eta sormena Gorputz Hezkuntzan. Hezkuntza munduan orokortua izan da beti norbanakoaren ikaskuntzak emozioak albo batera utzi eta gaitasun arrazionaletan oinarrituta egotea, gogortasun zientifiko horretan heziz (López, Cao 2008). Honek hezkuntza prozesuan pertsonok ditugun gaitasun emozionalari eta sormenerako gaitasun honi garrantzia kenduz.
Colladok eta Cadenasek (2013) dioten moduan, pertsonok naturalki bizitzen ditugu emozioak eta hauek gizakiaren ekintza gehienetan azaleratzen dira, hauek ikasleak, euren maila emozionala eta irakasleena ulertzeko nahitaezko baldintza bihurtuz. Askotan, irakasleok nortasunaren dimentsio ezberdinak ahazten ditugu, eta irakasleak emozioen kudeatzaile bikaina izan behar du, ikasleek euren jarreren bidez hauek adierazten dituztelako. Gainera, komenigarria da nerabezarora heldu eta emozio zein sentimendu berriak agertu baino lehen haurtzaroko emozioak lantzea (De La Torre, 2000). Gorputz Hezkuntzan etengabe harremanetan daudenez gatazka ugari sortzen dira ikasleen artean, askotan sortzen diren emozio kontrolaezinak kudeatzeko ardura irakasleak bereganatzen duelarik. Interesgarria bezain aberasgarria izango litzateke Gorputz Hezkuntzan emozioak landuz etorkizunean haurrak Keleman-ek (1997) aipatzen dituen “emozioen mareak” kontrolatzeko gaitasuna eskuratzea. Vizcarrak eta Muruak (2014:31) dioten moduan, “Premiak, sentimenduak eta emozioak islatzeko ispilua da umearentzat bere gorputza”, beraz haurrek hau ezagutzea helburu izan beharko da Gorputz Hezkuntzan, bide batez gainontzekoak ere ezagutzea lortuz, honela errazagoa izango baita norberaren eta gainontzekoen ongizatea bermatzea. Eremu honetan gorputza etengabeko mugimenduan egoteak honen mugak eta aukerak ezagutzea bermatzen du (Vizcarra, 2014), baina irakasleak lanketa handiago baten bidez hau sakonago ezagutzea ahalbideratu beharko luke. Sormenari dagokionean, hezkuntzan honek duen papera emozioena baino ezagunagoa den arren, hau ez da gorputzarekin edo motrizitatearekin lotua izan, sormenaz hitz egitean hau adimenarekin eta afektibitatearekin soilik lotzen dutelarik (Cao eta Trigo, 1997). Beraz, oraindik Gorputz Hezkuntzako arloan motrizitate sormenaren inguruko lanketa handi bat egiteke dagoela ikus dezakegu. Csíkszentmihályi-k dioen moduan “norbanakoa sortzailea izanik, ingurunea da akaso huts egiten duena” (Coterón eta Sánchez-en artikulutik aterata, 2013). Hezkuntza sisteman irakasleek orokorrean duten motrizitate sormenaren inguruko ezagutza urriak, hau sustatzeko inguruneak sortzeko zailtasunak ekartzen dizkie hauei. Hala ere, Horputz Hezkuntzako irakasleak bere espazioa
moldatzeko duen askatasunak hau erraztuko luke, baita bertako antolakuntza egokiak eta material desberdinen ugaritasunak ere. Honekin loturik, Vizcarrak koordinaturiko “Gorputz adierazpena lehen hezkuntzan” liburuko hirugarren kapituluan Villabak (2014:67) zera dio: “norberaren sormena ez da edonola deskubritzen, norbera jarri behar da bere buruarekin harremanetan, nork bere burua ezagutzeko eta irudimena eta emozioak deskubritzeko”. Hots, gorputza haurrek euren emozioak eta sormena ezagutzeko tresna izanik, Gorputz Hezkuntzan hau lantzea ezinbestekoa litzateke, honetarako gorputz adierazpena tresnatzat hartuz. Liburu berarekin jarraiki, zazpigarren kapituluko Urkijoren (Vizcarra, 2014) hitzetan oinarrituz, gorputz adierazpenaren oinarria emozioak dira eta hortik abiatzen gara edozein sorkuntza adierazkor eratzeko, ikusten dugunez beraz emozioak eta sormena batzen eta lantzen dituen erreminta nagusia izango dugu hau Gorputz Hezkuntzan. Gainera, gorputz adierazpenaren inguruan Vallés-ek (2014) esaten dionari helduz, honek ikasleari ez dio soilik gorputza kontrolatu eta maneiatzeko ezagutzak bermatzen, honez gain; bere irudia, lengoaia propioa, harremanetarako gaitasuna… sormenez garatzen laguntzen dio. Haurrak sormena bere gorputzaren baitan sentitzea ahalbideratuz, ez soilik gorputzetik kanpo proiektatuz. “Gizakia inteligentziagatik eraikitzen da, baina bihotzagatik baino ez da gizakia” (De la Torrek 2000:547 erabilitako Fréderic Amielen hitzak). Hezkuntzan, eta kasu honetan gorputz hezkuntzan honen lanketa egin behar du irakasleak, bihotzarena. Aurretik aipatutako moduan oso zabalduta dago haurrak inteligentziaren arabera ebaluatzearen tendentzia, baina gizaki egiten gaituena bihotza da, emozioak, sentimenduak. Gorputz Hezkuntzan hau indartu behar dugu, honetarako ingurunea egokituz eta irakasleok hau sustatuz. 6. Irakaslearen papera gorputz hezkuntzan.
prozesuan; hau baita besteak- beste haurrak orientatzen, gidatzen, ikasgelako egoerak moldatzen eta elkarbizitzako arau berriak bilatzen dituena.
Irakasleak ikasgelan giro egoki bat sortzeko ezinbestekoa izango du bere burua ezagutzea, honen kontzientzia izatea, bere emozioak erregulatzen jakitea eta bere buruarekin kritikotasunez jokatzea (Esteve, 2006). Honetarako, aurretik aipatutako konpetentzia emozionala izatea aberasgarria litzateke, baita haurrengana zuzentzeko duen moduak zaintzea ere, honek ikasgelako klima emozionala sortuko baitu.
Bestalde, garapen pertsonalaren inguruko jakintza handia izatea komeni da, hauen garapen prozesuan gertatu litzaizkiekeen egoera emozionalak ulertu eta hauek kudeatzen jakiteko. Honekin batera, haurren garapen prozesu hau ulertuz gero errazagoa izango zaio haur bakoitza ulertu eta ikasgelan dauden haurren arteko harremanak sortzea.
Del Vallek (1998), Trigok (1998) eta Estevek (2006) dioten moduan, irakasleak programatzen jakin behar du, bere ikasleen arabera jarduerak aukeratzen eta programazio hau motibazioz zein estrategia ezberdinez aurrera eramaten, baita beharrezkoa denean momentuko aldaketak egiten ere. Interes ezberdinak dituzten haur guztiak motibatzea lortu behar du, hauengan interes bat piztu eta haurrengan askatasunetik sormena eraikitzen.
Programaketa hau amaitzean, haurrak zein bere jarduna ebaluatzeko gaitasuna izan behar du, ebaluazio hauetatik haurrek ikastea eta bere lanaren inguruko kritika eraikitzailea eginez hau hobetzea.
Ikasgela berean egon daitezkeen emozio ezberdinak identifikatzeko gai izan behar du irakasleak, honetarako ikasleen ez- hitzezko komunikazioan (aurpegiko espresioetan, arnasketan, ahotsaren tonuan…) arreta ipiniz eta honen gorputzak esaten duena entzunez.
Nahiz eta Estevek (2006) esandako moduan identitate profesional bat finkatzea ezinezkoa den, irakasle batek izan beharko lituzkeen ezaugarri batzuk aipatu ditut goiko lerroetan. Honekin nire helburua irakaslearen paperak ikasgelan zein ikasleengan duen eragina agerian uztea izanik. Arreta handia jarri nahiko nuke oraindik itzalean dauden eta gehiegi lantzen ez diren emozioei eta sormenari. Denboraren poderioz lurpetik ateratzen ari diren landare bitxi batzuen modukoak izanik, agian irakasleak askotan hauen aurrean hartu beharreko jarrera eta egin beharrekoen jakintza urria dutelako.
López eta Cao-k (2008) diote sortzeak gorputza munduan jolasean jartzen duela, izakia bizitzan jartzen duela. Beste modu batean azalduz, sormenak gorputzari presentzia ematen dio eta jolasak bizia. Beraz irakasleak haurren gorputza munduan jolasean jartzeko eginbeharra du, haurra heziz honi bizitzen erakusteko. “Gaur egungo hezitzaileak presazkoa eta miragarria den zeregina du: keinuen, posturen eta mugimenduen moduak, erak eta erritmoak egokitasunez ezagutu, baloratu eta gidatzea. Hots; moteltzen, baretzen, berreraikitzen, sinplifikatzen eta maitemintzen den gorputzaren gorpuztasuna bizitzea” (Toro, 2004:153). Norbanako komunikatzaileak hezi behar ditu irakasleak; gorputzaren bidez komunikatzen direnak, gorputzaren bidez hau sortzen dutenak, gorputzaren bidez eta gorputzetik bizi direnak. Gorputzaren garrantziaz jabetzeko, irakasleak belarriarekin ez ezik gorputzarekin ere entzun daitekeela irakatsi behar du. Norbanakoaren postura posizio bat baino, barruko egoerak azaltzen dituen jarrera bat dela, eta bakoitzak bere barruko egoera horren kontzientzia eta ardura izan behar dituela (Toro, 2004). “Norbait heztea norbera hezteko bide onenetako bat da” diote Marina eta Marina-k (2013:23) , hortaz irakaslea etengabe haurrak hezten doan heinean bere burua hezten joango da, hau haurren ikasketa prozesurako aberasgarri izanik. Gorputz adierazpenari helduz, hau lantzean irakaslearen papera ez da dakien hori adieraztea izan behar baizik eta konfiantza giroa sortu behar du, ikasle denekin berdin jokatuz eta hauen arteko bereizketarik egin gabe (Vizcarraren zuzendaritzapean, Urkijok, 2014). Errespetuzko jarrera bat erakutsiz. Honez gain, ikasleei jardueren zergatia azaltzea interesgarria da egingo dutenaren helburuen jabe izateko, baita jardueren onurak ezagutzeko ere. Jarrera aktibo eta naturala erakutsi beharko ditu, ikasleen arteko lankidetza sustatuz (Vizcarra-ren zuzendaritzapean, Urkijok, 2014). 7. Haurrek emozioak gorputzaren bidez lantzeko irakaslearentzako jarraibideak.
Emozioek haurrengan duten eragina eta garrantzia ikusita, ondorengo lerroetan autore ezberdinen ekarpenetan oinarrituz Gorputz Hezkuntzako
ikasgelan gorputza kontutan izanik haurrek emozioak lantzeko eta hauek emozionalki konpetenteak izateko irakasleak bete beharreko jarraibideak aipatuko ditut.
De La Torre-k eta beste batzuk sortutako ORA (Behatu, Hausnartu, Aplikatu/ Observar, Reflexionar, Aplicar) modeloaren arabera (2000), irakasleak: Lehenik aurretiko errealitatea behatu behar du. Ikasleen esperientzietatik eta bizipenetatik abiatu behar da. Bizitza emozioen eta sormenaren garapenerako lantegi onena da. Irakasleak ingurunea behatu eta hausnarketa estimulatzaileak sartzeko situazio zein ekintzak aurkitu behar ditu.
Bigarrenik, eguneroko esperientzia eta bizipen horiek azpimarratu nahi duen emozio eta sentimendu batekin lotu behar ditu. Gorputz Hezkuntzan irakasleak ikasleek dakartzaten emozioak hauteman eta hauek azaleratuko dituen jarduera praktikoak aurkitu behar ditu.
Azkenik, eremu pertsonalean edo talde txikian aurretik partekatutako ideiak jarduera jakin batzuetan aplikatu behar ditu. Aplikazio honetan ikasketaren sakontasuna ematen da, aurretik azpimarratu nahi zen emozioa proiektatuz. Kasu honetan irakasleak errealitatean ikasleek praktikan jarriko duten jarduera horretan agertutako sentimendu eta emozio desberdinak hautemango ditu.
Honez gain, konpetentzia emozionalak kontuan harturik, bloke bakoitzari lotuta irakaslearentzako jarraibideak emango dira ondorengo taulan. Gaitasun bakoitzari jarraibide jakin batzuk emango zaizkio, nahiz eta hauek hainbat gaitasunetan errepikatuko diren.
Gaitasunak Irakaslearentzako jarraibideak Kontzientzia emozionala - Irakasleak emozioen inguruan hitz egiten duenean naturaltasunez hitz egin behar du, eroso sentitu behar da (De La Torre, 2000; Bisquerra, 2011). - Ikasleak bizipen positiboak edo atseginak edukitzea bilatu behar du, haurrei euren barruan gustuko izango dituzten emozio olatuak sortzeko (Esteve, 2006). Honetarako euren motibazioetatik abiatutako jolas eta jarduerak burutu beharko dira. - Haurraren gorputza adierazpenerako instrumentutzat hartu behar du, komunikatzeko tresna bezala (Del Valle,1998; Collado eta Cadenas, 2013). - Haurrak emozio bat erakusten duenean hau
azaleratzen utzi beharko dio, haurrak honen inguruan hitz egin eta sentitzen duenaz baliatuz emozioa identifikatzeko (Del Valle, 1998). - Gatazkak emozioak lantzeko tresna gisa erabili behar ditu (López eta Cao, 2008; Sáez de Ocáriz, Lavega, Lagardera, Costes eta Serna, 2014). Sortzen direnean albo batera utzi beharrean hauek konponduz. - Humorearen erabilera egokia egin behar du, hau albo batera utzi gabe (De La Torre, 2000). - Haurrengan ur egoera ezberdinak sortzeko aukera izanik, beti ere ikasgelan sortzen diren emozioak harremanetan hezteko eta norbanakoen ongizatea bilatzeko helburu izan behar du, haurrei oztopo eta erronkak ezarriz (Bisquerra, 2011). - Haurrek gorputza ezagutzeko tresna bezala erabiltzea bultzatu behar du, bere burua zein gainontzekoak ezagutzeko. Honetarako lehenik bere gorputza ezagutzeko ariketak sortu behar ditu irakasleak, gorputzaren erabilera desberdinez baliatuz (ariketa lasaiak, mugimendua eskatzen dutenak, pentsatzekoak…). - Haurrek beraien gorputza ezagutzeko irakasleak yoga, erlaxazioa edo tai-chi bezalako metodoak erabiltzea onuragarria da. Metodo hauen bitartez haurrek euren gorputzean gertatzen denaren kontzientzia hartzen baitute (Collado eta Cadenas, 2013). - Gorputz adierazpeneko jarduerak proposatu behar ditu, jarduera artistiko eta adierazpenekoak. Interpretazioak, mugimenduak, adierazpenak… burutzean sentsibilitate pertsonala aberastu egiten baita, besteak beste (Vizcarra, 2014). - Keinuak lantzeko eguneroko ekintzak burutzea planteatu dezake irakasleak (bainu bat hartu, jantzi, hortzak garbitu, jan, etab.) (Vizcarra, 2014). - Gorputz hezkuntzako saioa hasi aurretik ikasleen emozioak kontuan hartu (Vallés, 2014) eta hauek erregulatzeko beharra sentitzen badu jarduera bat egitea, esaterako haurrak urduri edota haserre badatoz irakasleak haurrei euren emozioak askatzeko oihu edo korrika egiteko baimena eman diezaieke. - Haurrek emozioak ezagutzeko hauetako bakoitza errealitateko ekintza batekin lotzen lagundu beharko du irakasleak, hau antzeztuz esaterako. - Autoezagutzarako zein gainontzekoen ezagutzarako onuragarria da pertsonaia bat imitatzea, haren ezaugarriak adieraziz (Buil, 2008; Vallés, 2014). - Gorputz- adarren mugimendu bakanduak ezagutzea
eta gorputz- eskema ondo garatzen lagundu beharko du, honetarako esaterako betidanik ezaguna den ispiluaren jolasa erabiliz (Vizcarra, 2014). - Ikasleak bere emozioak adieraztea ahalbideratzeko dantza askeari denbora eman (Pérez, Urdampilleta, 2012). - Espazio eta denboraren ezagupena ahalbideratzeko sekuentzia dramatikoak sortzea (Vizcarra, 2014). Erregulazio emozionala - Haurrak emozio bat erakusten duenean hau azaleratzen utzi beharko dio, haurrak honen inguruan hitz egin eta sentitzen duenaz baliatuz emozioa identifikatzeko (Del Valle, 1998). - Gatazkak emozioak lantzeko tresna gisa erabili behar ditu (López eta Cao, 2008; Sáez de Ocáriz, Lavega, Lagardera, Costes eta Serna, 2014). Sortzen direnean albo batera utzi beharrean hauek konponduz. - Haurrengan ur egoera ezberdinak sortzeko aukera izanik, beti ere ikasgelan sortzen diren emozioak harremanetan hezteko eta norbanakoen ongizatea bilatzeko helburu izan behar du, haurrei oztopo eta erronkak ezarriz (Bisquerra, 2011). - Haurrek gainditu ditzaketen zailtasunak sortu behar ditu, honela haurrak nahikotasuna (auto-suficiencia) izan dezaten (Sáez de Ocáriz, Lavega, Lagardera, Costes eta Serna, 2014). - Ikasleek euren emozioak, sentimenduak, jarrerak eta baloreak adieraztea errazteko interpretazio ariketak planteatzea, ez- hitzezko komunikazioa erabiliz (Vallés, 2014). - Mugimendua eskatzen duten ariketa aktiboak sortu behar ditu irakasleak; ikasleengan auto-konfiantza, arreta eta estresaren kontrola bermatzeko (Vallés, 2014). - Keinuak lantzeko eguneroko ekintzak burutzea planteatu dezake irakasleak (bainu bat hartu, jantzi, hortzak garbitu, jan, etab.) (Vizcarra, 2014). - Gorputz hezkuntzako saioa hasi aurretik ikasleen emozioak kontuan hartu (Vallés, 2014) eta hauek erregulatzeko beharra sentitzen badu jarduera bat egitea, esaterako haurrak urduri edota haserre badatoz irakasleak haurrei euren emozioak askatzeko oihu edo korrika egiteko baimena eman diezaieke. - Autoezagutzarako zein gainontzekoen ezagutzarako onuragarria da pertsonaia bat imitatzea, haren ezaugarriak adieraziz (Buil, 2008; Vallés, 2014). - Ipuin motorren antzezpena sustatzea, haur bakoitzak bere interes eta motibazioen arabera pertsonaiak aukeratuz (Vizcarra, 2014).
- Ikasleak bere emozioak adieraztea ahalbideratzeko dantza askeari denbora eman (Pérez, Urdampilleta, 2012). - Espazio eta denboraren ezagupena ahalbideratzeko sekuentzia dramatikoak sortzea (Vizcarra, 2014). Autonomia emozionala - Ikasleak bizipen positiboak edo atseginak edukitzea bilatu behar du, haurrei euren barruan gustuko izango dituzten emozio olatuak sortzeko (Esteve, 2006). Honetarako euren motibazioetatik abiatutako jolas eta jarduerak burutu beharko dira. - Haurraren gorputza adierazpenerako instrumentutzat hartu behar du, komunikatzeko tresna bezala (Del Valle,1998; Collado eta Cadenas, 2013). - Ikasleari bere gorputza ezagutzeaz gain hau onartzen lagundu behar dio, guztien ezberdintasunak aberastasun gisa ikusaraziz. - Haur guztienganako itxaropen positiboak izan behar ditu. - Haurrengan ur egoera ezberdinak sortzeko aukera izanik, beti ere ikasgelan sortzen diren emozioak harremanetan hezteko eta norbanakoen ongizatea bilatzeko helburu izan behar du, haurrei oztopo eta erronkak ezarriz (Bisquerra, 2011). - Haurrek gainditu ditzaketen zailtasunak sortu behar ditu, honela haurrak nahikotasuna (auto-suficiencia) izan dezaten (Sáez de Ocáriz, Lavega, Lagardera, Costes eta Serna, 2014). - Haurrek gorputza ezagutzeko tresna bezala erabiltzea bultzatu behar du, bere burua zein gainontzekoak ezagutzeko. Honetarako lehenik bere gorputza ezagutzeko ariketak sortu behar ditu irakasleak, gorputzaren erabilera desberdinez baliatuz (ariketa lasaiak, mugimendua eskatzen dutenak, pentsatzekoak…). - Haurrek beraien gorputza ezagutzeko irakasleak yoga, erlaxazioa edo tai-chi bezalako metodoak erabiltzea onuragarria da. Metodo hauen bitartez haurrek euren gorputzean gertatzen denaren kontzientzia hartzen baitute (Collado eta Cadenas, 2013). - Gorputz adierazpeneko jarduerak proposatu behar ditu, jarduera artistiko eta adierazpenekoak. Interpretazioak, mugimenduak, adierazpenak… burutzean sentsibilitate pertsonala aberastu egiten baita, besteak beste (Vizcarra, 2014). - Mugimendua eskatzen duten ariketa aktiboak sortu behar ditu irakasleak; ikasleengan auto-konfiantza, arreta eta estresaren kontrola bermatzeko (Vallés, 2014). - Autoezagutzarako zein gainontzekoen
ezagutzarako onuragarria da pertsonaia bat imitatzea, haren ezaugarriak adieraziz (Buil, 2008; Vallés, 2014). - Ipuin motorren antzezpena sustatzea, haur bakoitzak bere interes eta motibazioen arabera pertsonaiak aukeratuz (Vizcarra, 2014). - Gorputz- adarren mugimendu bakanduak ezagutzea eta gorputz- eskema ondo garatzen lagundu beharko du, honetarako esaterako betidanik ezaguna den ispiluaren jolasa erabiliz (Vizcarra, 2014). - Ikasleak bere emozioak adieraztea ahalbideratzeko dantza askeari denbora eman (Pérez, Urdampilleta, 2012). - Nork bere burua ezagutzeko ispiluaren aurrean egiten diren mugimenduak aztertzea, mugimenduak era ezberdinetan burutuz (objektu batekin, aurpegi erdia estalita…) (Vizcarra, 2014). Konpetentzia soziala - Haurraren gorputza adierazpenerako instrumentutzat hartu behar du, komunikatzeko tresna bezala (Del Valle,1998; Collado eta Cadenas, 2013). - Ikasleari bere gorputza ezagutzeaz gain hau onartzen lagundu behar dio, guztien ezberdintasunak aberastasun gisa ikusaraziz. - Gatazkak emozioak lantzeko tresna gisa erabili behar ditu (López eta Cao, 2008; Sáez de Ocáriz, Lavega, Lagardera, Costes eta Serna, 2014). Sortzen direnean albo batera utzi beharrean hauek konponduz. - Humorearen erabilera egokia egin behar du, hau albo batera utzi gabe (De La Torre, 2000). - Haur guztienganako itxaropen positiboak izan behar ditu. - Haurrengan ur egoera ezberdinak sortzeko aukera izanik, beti ere ikasgelan sortzen diren emozioak harremanetan hezteko eta norbanakoen ongizatea bilatzeko helburu izan behar du, haurrei oztopo eta erronkak ezarriz (Bisquerra, 2011). - Haurrek gorputza ezagutzeko tresna bezala erabiltzea bultzatu behar du, bere burua zein gainontzekoak ezagutzeko. Honetarako lehenik bere gorputza ezagutzeko ariketak sortu behar ditu irakasleak, gorputzaren erabilera desberdinez baliatuz (ariketa lasaiak, mugimendua eskatzen dutenak, pentsatzekoak…). - Haurrek beraien gorputza ezagutzeko irakasleak yoga, erlaxazioa edo tai-chi bezalako metodoak erabiltzea onuragarria da. Metodo hauen bitartez haurrek euren gorputzean gertatzen denaren kontzientzia hartzen baitute (Collado eta Cadenas, 2013).
- Ikasleek euren emozioak, sentimenduak, jarrerak eta baloreak adieraztea errazteko interpretazio ariketak planteatzea, ez- hitzezko komunikazioa erabiliz (Vallés, 2014). - Ipuin motorren antzezpena sustatzea, haur bakoitzak bere interes eta motibazioen arabera pertsonaiak aukeratuz (Vizcarra, 2014). - Ikasleak bere emozioak adieraztea ahalbideratzeko dantza askeari denbora eman (Pérez, Urdampilleta, 2012). - Nork bere burua ezagutzeko ispiluaren aurrean egiten diren mugimenduak aztertzea, mugimenduak era ezberdinetan burutuz (objektu batekin, aurpegi erdia estalita…) (Vizcarra, 2014). Bizitzarako eta ongizaterako gaitasuna
- Irakasleak emozioen inguruan hitz egiten duenean naturaltasunez hitz egin behar du, eroso sentitu behar da (De La Torre, 2000; Bisquerra, 2011). - Ikasleari bere gorputza ezagutzeaz gain hau onartzen lagundu behar dio, guztien ezberdintasunak aberastasun gisa ikusaraziz. - Haur guztienganako itxaropen positiboak izan behar ditu. - Ikasleek euren emozioak, sentimenduak, jarrerak eta baloreak adieraztea errazteko interpretazio ariketak planteatzea, ez- hitzezko komunikazioa erabiliz (Vallés, 2014). - Haurrek emozioak ezagutzeko hauetako bakoitza errealitateko ekintza batekin lotzen lagundu beharko du irakasleak, hau antzeztuz esaterako. - Espazio eta denboraren ezagupena ahalbideratzeko sekuentzia dramatikoak sortzea (Vizcarra, 2014). - Nork bere burua ezagutzeko ispiluaren aurrean egiten diren mugimenduak aztertzea, mugimenduak era ezberdinetan burutuz (objektu batekin, aurpegi erdia estalita…) (Vizcarra, 2014).
Azken hauek gaitasun guztiak lantzeko erabil daitezkeen jarraibideak dira:
- Irakasleak landu nahi dituen emozioak sortzen dituen jarduerak antolatu behar ditu (esaterako kudeatzeko zailak direnak), eta jardueretan aurrez pentsatu gabe sortutako emozioak kontutan hartu behar ditu hauek lantzeko (De La Torre, 2000). Kudeatzeko zailak diren emozio gehienak lehiakortasuneko jolasetan agertzen dira, hauek noiz behinka egitea aberasgarria izango da emozioen kudeaketa ikasteko.
- Irakasleak haurraren konfiantza eskuratu behar du, honi konfiantza eskainiz. Garrantzitsua izango da kontaktu fisikoa konfiantza hartzean hastea, ikaslea seguru sentitzeko (Bisquerra, 2011).
- Gorputz hezkuntzako saioa amaitu ostean ikasleak saioan zehar izan dituzten emozioez hitz egitera bultzatzea.
- Auto-estimua eta auto-kontzeptuaren garapen ona emateko errespetuzko harremanak izan beharko ditu haurrekin, eta honez gain errespetuzko harremanak sortu beharko ditu haurren artean ere. Honek adierazteko gaitasuna hobetuko baitu (Esteve, 2006; Bisquerra, 2011). 8. Gorputzetik abiatuta haurrengan sormena sustatzeko irakaslearentzako jarraibideak.
Aurreko puntuan aipatuta bezala, hemen ere autore ezberdinetan oinarrituz irakasleak sormena sustatzeko egin beharreko jarraibideak emango dira. Kasu honetan sormena sustatzeko; giroan, metodologian eta komunikazioa zein harremanetan banatuta:
- Irakasleak askatasunean eta konfiantzan oinarritutako ingurune bat sortu behar du, honetarako haurrak hezkuntza prozesuko protagonistatzat hartuz eta hauek errespetatuz (Trigo, 1998; Rodrigo, Rodrigo eta Martín, 2013)
- Irakasleak galdera berrien sortzaile izan behar du, haurrak euren pentsamenduetara bidaiatzeko (Marina eta Marina, 2013).
- Mugimendu berri eta sortzaileak agertzen direnean hauek goraipatu behar ditu (Silveira).
- Haurrek euren gorputzarekin ingurunea eta gainontzekoak esperimentatzeko askatasuna utzi behar du (Vizcarra, 2014).
- Ez ditu ideia edota jolasteko modu desberdinak dituzten haurrak bereizi behar. - Irakaslea etengabe behaketan egon beharko da eta norbaitenganako protagonismoak ekidin behar ditu, ikasleen autonomia eta askatasuna hobetzeko (Cao eta Trigo, 1997). Behaketa hau egiteko hurrengo puntuan ageri den errubrikako ebaluazio irizpideetan oinarritu daiteke irakaslea.
- Irakasleak lehiakortasun egoerak ekidin beharko ditu (Marina eta Marina, 2013). - Sortzen diren ideia berriak indartu behar ditu, haurren motibazioa sustatuz (Guilera, 2011) . - Haurren galderak ez ditu klasearen etenak bailiran ikusi behar (Marina eta Marina,2013).
- Material gabe egiten diren jolasak sustatu behar ditu umeen irudimena lantzeko.
- Haurrengan jakin-mina eta interesa piztea lortu behar du proposatutako jarduerekin (Guilera, 2011). Jakin- mina pizteko irakaslea motibatuta egoteaz gain, beharrezkoa izango da jardueren proposamena haurren interesetatik abiatzea.
- Material askea edo mugatua utziz euren irudimenaz jolastera bultzatu behar ditu haurrak. Material bat soilik utzi dezake batzuetan (hau pilota, koltxoneta, soka, uztaia … izan daiteke), eta besteetan berriz material gehiago edo guztia eskuragarri utzi dezake.
- Jolasen bitartez haurrak bere gorputza eta bere burua ezagutzeko aukerak sustatu behar ditu (Toro, 2008). Honetarako garrantzitsuak izango dira gorputz adierazpeneko jarduerak.
- Haurrak bere mugak ezagutzeko jarduerak proposatu. Esaterako; muga fisikoak ezagutzeko jauziak, birak, desplazamenduak … eta lotsak zein beldurrak ezagutzeko gorputz adierazpenekoak, jauziak, dantzak …
- Situazio berdin batean haurrak gorputza era ezberdinetan erabiltzera bultzatu behar du (Vizcarra, 2014). Aproposa da zirkuitu gidatu bat egin ondoren zirkuitu berean libre uztea, gorputza eta honek material berdinaren aurrean dituen aukerak ezagutzeko.
- Bakarkako zein taldeko antzezpen jarduerak proposatu, sormena sustatzeko (Cao eta Trigo, 1997).
Irakasle- ikasle arteko harremanei eta komunikazioari dagokionez - Errespetuzko harremanak sortu behar ditu ikasgelan (Silveira). - Irakasleak bere pentsamendua eta bihotza ireki behar dizkie haurrei (Toro, 2008).
- Ikasleak entzun behar ditu eta hauekin barre egin, harreman estu bat sortzeko (Silveira).
- Ikasleei erabakiak hartzeko askatasuna eman eta prozesuan parte hartzen utzi (Silveira).
- Haurrek jardueretan dituzten helburuak, sentitutako sentsazioak eta lortutako emaitzak azaltzera bultzatu (Escamilla, 2014). 9. Emozioak eta sormena ebaluazioaren zati izateko errubrika proposamena. Emozioek zein sormenak norbanakoarengan hartzen duten lekua jakinik, hau hezkuntza sistemak aintzat hartzea beharrezkoa dela ikusi dugu. Honela beraz, gorputz hezkuntzako irakasleak bere ikasgelan emozioak eta sormena bideratzeko eta sustatzeko kontutan hartu beharreko jarraibideak eman ostean, hauek ebaluazioan ere presentzia izango duten errubrika proposamena agertuko da ondorengo taulan. Zutikako zutabean kontuan hartu beharreko irizpideak agertzen dira eta horizontalean berriz ebaluazioa. Aipatzekoa da betiko ebaluaketa negatiboen alboan parentesi artean ebaluazio alternatibo eta positiboagoak proposatzen ditudala, beti ere haurrengan hobekuntzak eta honekin batera hezkuntza prozesu aberasgarriagoa bilatzeko asmoz. Bestalde aipatzekoa da errubrika hau ebaluazio tresnatzat erabiliz gero, garrantzitsua izango dela irakasleak saio bakoitzean gehien ikus ditzakeen ebaluazio irizpideak zehaztu eta behaketaren bidez haur bakoitzarengan hauek hautematea. Azkenik aipatu nahi da, errubrika honetan emozioei protagonismo handia eman zaien arren, sormena zeharka ageri dela. Gorputz hezkuntzako saioetan sormena gorputzaren mugimenduan eta erabileran azaleratuko zaigu gehienbat, hauen garrantzia ondorengo errubrikan agerturik.
Bere gorputza eta honen aukerak zein mugak ezagutzen ditu, honek bere gorputz mugimenduak espazio eta denboraren ezaugarrietara egokitzen laguntzen diolarik.
Ez du bere gorputza ezagutzen eta ez du honekiko kontzientziarik, hots, bere gorputz mugimenduak ez datoz bat espazio eta denboraren ezaugarriekin. Bere gorputza ezagutzen du, baina ez ditu honen mugak ezagutzen, hots, bere gorputz mugimenduak askotan ez dira espazio eta denboraren ezaugarrietara egokitzen. Bere gorputza ezagutzen du eta baita honen aukerak ere, baina mugak ez. Honek bere gorputzaren mugimenduak espazio eta denboraren ezaugarrietara egokitzeko zailtasunak ekartzen dizkiolarik. Bere gorputza eta honen aukerak zein mugak ongi ezagutzen ditu, honela bere gorputz mugimenduak espazio eta denboraren ezaugarrietara egokitzen direlarik. Bere gorputza eta honen mugak ezagutzeaz gain, onartu egiten ditu, honela bere gorputz mugimenduak espazio eta denboraren ezaugarrietara kontzienteki egokitzen ditu. Emozioak ezagutzen ditu eta gorputz mugimenduak sormenez hauetara egokitzen ditu.
Ez du emozioen inguruko jabetza minimorik, hots ez du hauekin loturiko gorputz mugimenduen jabetzarik. Emozio gutxi batzuk ezagutzen ditu eta honek bere gorputz mugimenduak hauekin identifikatzeko zailtasunak ekartzen dizkio. Emozio ezagunenak ezagutzen ditu eta batzuetan kontziente da hauetara egokitzen dituela bere gorputz mugimenduak. Emozioak ezagutzen eta identifikatzen ditu, bere gorputz mugimenduak sormenez hauetara egokitzen dituelarik. Emozioak ezagutu eta identifikatzeaz gain hauek egunerokotasuneko gertaerekin lotzeko gai da, bere gorputz mugimenduak sormenez hauetako bakoitzera mugatuz eta kontrolatuz.
Emozioak ulertzen ditu, hauetako bakoitzak dakartzan sentimenduak ezagutuz. Ez du emozioen kontzeptua ulertzen. Emozio batzuk soilik ulertzen ditu. Emozioak ulertzen ditu, baina ez ditu hauek sentimenduekin lotzen. Emozioak ulertu eta sentimenduekin lotzen ditu. Emozioak ulertu eta sentimenduekin lotzeaz gain, hau adierazteko gai da. Ongi sentitzen da bere buruarekin, auto- estimu altua du, honek jardueretan besteekin harremanak izatera bultzatzen duelarik. Ez da bere buruarekin gustura sentitzen, honek gainontzekoekiko harremanak kaltetzen dizkiolarik. Auto estimu baxua nabari zaio baina taldeko kide da, jarduera batzuetan motibazioz parte harturik. Taldeko kide izateak auto estimuan asko laguntzen dio, hau nahiko altua duelarik. Jardueretan momentuko harremanak egiten ditu. Auto estimu altua du nahiz eta hau batzuetan jaitsi egiten zaion. Jardueretan harreman sendoak eta iraupenekoak egiten ditu. Auto estimu altua du, honek taldeko kide aktibo bihurtzen duelarik. Jardueretan guztiekin harreman naturalak izatea lortzen du, hauek saiotik saiora indartuz.. Jardueretan parte hartzea du, taldeko kide aktibo izanik. Ez du taldeko jolasetan parte hartzen. Jarduera gutxitan parte hartzen du, bere gustukoetan soilik. Jardueretan parte hartzen du, gustukoak ez dituenetan asko kostatzen zaiolarik. Gustuko jardueretan parte hartzen du eta gustuko ez dituenetan parte hartzen saiatzen da. Jarduera guztietan parte hartzeaz gain gainontzekoek parte hartzen saiatzen da. Autonomiaz jokatzen du; erabakiak hartuz, bere ideiak elkarbanatuz eta besteenak errespetatuz. Ez du autonomiarik, hots ez du erabakirik hartzen ezta bere ideiak elkar- banatzen ere. Gainontzekoen ideiak gustatzen ez bazaizkio hauek ez ditu errespetatzen. Autonomia gutxi izanik ia ez du inoiz erabakirik hartzen, bere ideiak gainontzekoek esaten dituzten berdinak izaten dira, baina hauek gustuko ez baditu ez ditu Autonomia badu baina ez du beti erabakiak hartzeko joerarik. Bere ideiak gutxitan elkarbanatzen ditu nahiz eta besteenak errespetatzen dituen. Autonomia badu eta erabakiak hartzen ditu. Bere ideiak gehienetan adierazten ditu eta gainontzekoenak beti errespetatzen ditu. Autonomia du, erabakiak hartzen ditu eta gainontzekoei laguntzen die erabakiak hartzerakoan. Bere ideiak beti elkarbanatzen ditu gainontzekoenak
errespetatzen. errespetatuz. Gorputz adierazpeneko jardueretan zein libreetan sormena erakusten du bere mugimenduetan. Ez du sormenik, beti gainontzekoen ideietara edo ohikora jotzen du. Ez du inoiz berrikuntzarik egiten. Sormen gutxi dauka, ia gehienetan berdina egiten duelarik. Nahiz eta jardueraren batean gainontzekoen ideietatik abiatuz apur bat erakusten duen. Planteatutako jardueretan sormena baduela erakusten du eta hau aprobetxatzen saiatzen da ohikoagoak ez diren ideiak emanez. Planteatutako jarduera gehienetan zerbait berria eginez azaleratzen du bere sormena. Sormena dauka eta horrelako jardueretan gauza berritzaileak egiten saiatzen da. Emozio bakoitza bizi eta guztiak onartzen ditu. Ez du emozio bakoitza bizitzen. Emozioak bizi bai baina ez ditu denak onartzen. Emozioak bizi baina gehienetan gustuko dituenak soilik onartzen ditu. Emozioak bizi eta gehienetan guztiak onartzen ditu. Emozio bakoitza bizi eta guztiak onartzen ditu. Emozioak erregulatzen ditu lankidetzako zein bakarkako jardueretan, honek harremanetan laguntzen diolarik. Ez daki emozioak erregulatzen, honek bere lankidetzako zein bakarkako jardueretan eragin negatiboak ekartzen dituelarik. Emozioak erregulatzen gutxitan jakiten du, gehienetan lankidetzako jardueretan zein bakarkakoetan kaltetuta irteten delarik. Emozioak erregulatzen saiatzen da nahiz eta ez duen beti lortzen. Hala ere lankidetzako zein bakarkako jardueretan gutxitan izaten da kaltetua. Emozioak erregulatzen saiatzen da eta gehienetan lortzen du. Modu honetan hau edozein jarduera izanik ere ez da kaltetua izaten. Emozioak erregulatzen saiatu eta beti lortzen du, hots, lankidetzako zein bakarkako jardueretan gainontzekoei asko lagun diezaieke. Jardueretako arauaz gain, bere burua eta gainontzekoak errespetatzen ditu. Uneoro nahita hausten ditu jardueren arauak. Ez du bere burua errespetatzen, ezta gainontzekoak ere. Uneoro eta gehienetan nahi gabe hausten ditu jardueretako arauak. Bere burua soilik Gutxitan hausten ditu arauak, batzuetan nahi gabe izanik. Bere burua errespetatzen du Ez du ia inoiz araurik hausten, gehienetan nahi gabe izanik. Bere burua zein gainontzekoak Oso arraroa da arauak haustea, hausten dituenean nahi gabe izanik. Bere burua eta gainontzekoak
errespetatzen du. eta gehienetan gainontzekoak ere bai. errespetatzen ditu. errespetatzen ditu eta errespetuzko harremanak sortzen saiatzen da.
10. Ondorioak. Lehen Hezkuntzako ikasketak burutu ditudan arren, emozioen eta sormenaren inguruko ezagutza urriak nituen, hau graduan zehar gehiegi landu ez dugulako akaso. Hots, irakasleriak orokorrean gai honekiko kontzientzia falta du, kontzientziazio honek gaiaren garrantziaz jabetzea ekarri eta honi hezkuntza prozesuan presentzia handiagoa emango liokeelarik. Bestalde, txikitatik emozioak ezagutzen eta lantzen baditugu errazagoa izango zaigu hauek adieraztea eta gainontzekoenak ulertzea. Honek gure burua hobeto ezagutzera eramango gaitu, baita harreman aberatsagoak izatera ere. Irudiarekin jarraituz, norbere irudia eta gorputza onartzeak haurren hezkuntza prozesuan zehar duen eragina eta garrantzia izugarriak dira. Norbere irudia onartzen dutenek euren buruarengan konfiantza izateaz gain, parte hartze handiagoa izaten dute eta berdinekin dituzten harremanak sendotzen dituzte, besteak beste. Honez gain, gure gorputzean sortzen diren emozioak hezkuntza prozesuan eta batez ere Gorputz Hezkuntzako eremuan lantzea oso erraza dela deritzot. Ikasleak etengabe harremanetan, mugimenduan eta aktibo egonik hauek uneoro azaleratzen dituztelako. Irakasleak hauen garrantziaz jabeturik, hezkuntza prozesuan behar duten lekua eman behar lieke. Irakasleek emozioei leku hau utzi ez izanaren arrazoia emozionalki konpetenteak ez direla izan daitekeelakoan naiz. Baita hauen inguruko informazio eskasa dutela, edota nahiz eta emozioak zer diren jakin ez dutela ikasleek konpetentzia emozionala lortzeko jarraitu behar dituzten jarraibideen berri. Gainera, honek emozioen kudeaketan eta konpetentzia emozionalaren eraikuntzan duen garrantziaren berri izan beharko lukete. Sormenari dagokionean, honen inguruan ideia orokor bat dagoelakoan naiz, hau hainbat emozio ez bezala definitzen jakingo genukeelarik. Gehiengoak ordea sormena produktu berritzaile batekin lotuko luke, gizartean sortutako berrikuntza batekin eta ez norberarentzat berria denarekin. Hala ere, irakasleok honen garrantziaz jabetzen garen arren ez dugu inoiz hau sustatzeko jarraibiderik jaso, eta gainera askotan ez gara ohartzen irakasleon jarrerek haurren sormena deuseztatu dezakeenik. Gorputz
Hezkuntza zehazki, sormena sustatzeko ikasgai egokia da eta irakasleak bertako espazioa eta materiala antolatzen jakiteaz gain, hau sustatzeko hainbat jarraibide jakin beharko lituzke. Azkenik, aipatzekoa da ebaluatzerako orduan gorputzari ematen zaion garrantzi eskasa, honekin batera emozioak eta sormena albo batera utziz. 11. Hobetzeko proposamenak. Hasteko, nire ezjakintasunak irakasleon formakuntza beharra azaleratzen du, baita Lehen Hezkuntzako graduan gai honekiko sakontasuna ere, hezkuntza prozesu aberasgarri bat sortzeko. Gorputzari eta honek bere baitan dituen emozio, sormen edota baloreei garrantzi gehiago emanez hiritar aktiboak sortzeko. Etorkizunean beraz, arlo honetan zein beste hainbatetan formatzen jarraituko dut, jakintzak irakasleon ogibidea aberasteko tresna direlako. Lan honi dagokionean, etorkizun batean gaia gehiago sakontzea gustatuko litzaidake, gorputza hobeto ezagutzea eta honi bizia ematen dioten emozioek nire ibilbidea sortu eta argiztatzen jarraitzea. Bestalde, lan honekin nire barruan landatu dudan motibazioa elikatzen jarraitzeko, Lehen Hezkuntzan orokortutako jarraibide eta ebaluazio errubrika hau zikloka edo mailaka zehaztu nahiko nuke. Etorkizunean niri baliagarri egiteaz gain, gai honekiko interesa duten eta hau Gorputz Hezkuntzan landu nahi duten irakasleentzako eskuragarri egoteko. Ametsetara bidaiatuz, hezkuntza munduan lanean ari den edonork jarraibide hauek barneratzea eta aplikatzea gustatuko litzaidake. Gizarte honen etorkizuneko hiritarrek gorputza oinarri duen hezkuntza prozesua jaso dezaten. Azkenik, jarraibideak eta ebaluazio errubrika zikloka edo mailaka zehaztu ostean, metodologiari heldu eta gai honi lotutako sekuentzia didaktikoak edota jarduera proposamenak eraikitzea gustatuko litzaidake. |
addi-6a2a08dcbb8a | https://addi.ehu.es/handle/10810/20547 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | 2016-01-25 | science | Zilbeti Pérez, Maider | eu | Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean. Arte-instituzio garaikideetako praktika: Arteleku zentroa eta Montehermoso Kulturunea (1997-2012) | Tesia aurrera eramateko, Eusko Jaurlaritzaren ikertzaileak prestatzeko doktoretza aurreko beka jaso nuen 2004/2005, 2005/2006 eta 2006/2007 ikasturteetan.
Maider Zilbeti 11 SARRERA Hurrengo orrialdeak arte-ekoizpen feministara zuzendutakoak izango dira; zehazki, arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean izan duen agerpena, garapena eta aurrera eraman dituen ekintzarako sareak aztertuko dira. Horretarako, lagungarri izango dugu Euskal Herrian kokatutako bi arte garaikide zentroren ibilbide-azterketa: batetik, Arteleku arte eta kultura garaikide zentroaren ibilbideazterketa; eta, bestetik, Montehermoso Kulturunearena. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Arteleku zentroak 2015. urtearen hasierarekin batera, bere proiektuaren amaiera aurkeztu zuen eta Montehermoso Kulturunea aldi ezberdinetatik igaro den Gasteizko Udalaren kudeaketaren bitartez aurrera eramaten da. Idatzian barneratu ahala, bi instituzio publiko hauen ezaugarriak ezagutuko ditugu, eta baita instituzio publikoek arte-ekoizpenari eta, bereziki, arte-ekoizpen feministari eskainitako espazioak, ahaleginak eta bultzadak ere.
Ikerketa garatu ahal izateko hainbat faktore ezinbestekoak izan dira. Garrantzitsuena izan da arte eta kultura garaikide zentro publiko batean aurrera eramandako lana; Arteleku zentroan lau urtez lanean aritu izana 2007tik 2011 urtera. Funtsean, bertako langile izan nintzen denboran gertatutako hainbat pasarte hobeto ulertzeko egindako ariketa sorta da hemen aurkezten dena. Orrialdeotan aurkezten dena da instituzionalizatutako praktikek eta diskurtso politikoek zein modutan ulertzen eta moldatzen dituzten arte-ekoizpenak eta, zehazki, arte-ekoizpen feministak. Horretaz gain, abstraktuak diren kultura-politikak euskal testuinguruan zein modutan gauzatzen diren ikertuko da. Kultura-politikek arte-ekoizpen feministak zein modutan baldintzatu dituzten edo ez dituzten baldintzatu ezagutzeko nahia islatzen da hurrengo orrialdeetan: arte-ekoizpen feministek zein modu, forma, bisualitate hartzen dute instituzionalizazio ahaleginen aurrean, kultura-politiken eraginaren aurrean, ezagutzadiziplina ezberdinetatik eskaintzen diren kategorien aurrean, oro har, ikusezinak egin nahi dituzten kontakizunen aurrean.
Euskal testuinguru kulturalean kokatutako arte eta kultura garaikide zentroa izan zen Artelekun, klase politikoak hartu zituen erabakiak gertutik ezagutu nituen
12 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean aipatutako denbora tartean. Erabaki politiko hauek, zentroaren ibilbidea aldatzearekin batera, bertan aurrera eramaten ziren arte-praktika ezberdinak baldintzatu zituzten halabeharrez. Erabakiek arte eta kultura garaikideko zentroaren lan-ildo sendoak indargabetu zituzten. Lan-ildoak indargabetzeaz gain, hezkuntza zein ezagutzara bideratu ahaleginak ahuldu ziren, mundu mailako arte garaikide instituzio sareetatik pixkanaka deskonektatzen zen bitartean.
Erabaki politikoek, batez ere, Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako proiektua den Tabakaleraren1 sorrerak Arteleku zentroak izan beharreko paperaren inguruko hausnarketa alde batera uztea ekarri zuten. Ondorioz, zentroaren urteetako esperientziak baliogabetu ziren, baita bertako erabiltzaileen beharrak eta langileek urteetan pilatutako jakintza ere.
Kultura-politikek beren garapenerako, ezinbestean, kulturaren definizio eta ulermen konkretua beharrezkoa dute. Kulturaren definizio zabalak mundu mailan aurrera eramaten den kultura-adierazpen guztiak bere baitan biltzeko ahalegina egiten duen arren, Néstor García Canclini-k (2010) adierazten duen moduan, “kultura” mendebaldeko ikuspegi kapitalistatik garatzen denean, errealitatea ezagutzeko errekurtso politikoa eta ekonomiko bezala ulertu beharrean gaude. Bestetik, kulturapolitikak izendapen eta balorazio ezberdinez baliatzen dira kulturaren definizio zehatza bereganatzeko eta honako definizio zein ulermena, mundu guztian zehar onartua izateko. Adibidez, Europar Hiri Kulturala edo Gizateriaren Ondasun izendapena.
1 “Tabakalera eraikitze-prozesuan dagoen kultura garaikidea sortzeko zentro bat da, pentsamendu kritikoa, gogoeta eta eztabaida ere sortu nahi dituena.” http://www.tabakalera.eu/tabakalera/ 2015/02/24 kontsultatua.
Maider Zilbeti 13 Kultura zer den, zein elementuk osatzen duten eta nola ulertzen den, berau izendatzen duten erlazio sareek eta sinbolo sareek adierazten dute. Kultura testuinguru bat da, non ekintza ezberdinak aurrera eramaten diren. Esanahi sareak partekatzen diren bitartean kokatzen dira, bai ekintzak, bai pertsonak kultura-esparru zehatz batean. Modu honetan, kulturaren esparruko esanahi horiek eraldatzeko aukera ere luzatzen zaie bertako ulermenak eta praktikak partekatzen dituzten pertsonei (Geertz, 2003).
Geertz-ek kulturaren ulermena kontrolerako mekanismoek osatzen duten normatibizaziotik eta zorroztasunetik kanpo kokatzen du. Mekanismo hauek instituzio ezberdinek kontrolatzen dituzte, instituzionalizatutako prozesuak aurrera eramaten dituzte ezinbestean. Batzuetan hauek osagarri politikoa dute, eta osagarri hori dutenean, instituzionalizatutako prozesu hauek errekurtso ekonomiko eta politiko gisa kontsideratzen dira. Horrela, lotura estua izango dute bestelako kontrolerako mekanismoekin, hezkuntzarekin, ekonomiarekin, esaterako. Kultura bera kontrolerako mekanismoa den neurrian, genero-teknologia ere bada (de Lauretis, 1987). Bestetik ezin dugu ahaztu, Geertz-en hitzei jarraiki, mekanismo hauen baitan hausturak, geldiuneak gertatzen direla. Haustura hauek ulertzeko, arte garaikidearen egitekora hurbilduko gara, bereziki, arte-ekoizpen feministara, eta modu honetan, sare sinboliko berritzaileak zein modutan gorpuzten diren ikusi ahal izango dugu.
Artearen historiografia eta arte feministaren inguruan Artea ulergarri gertatzen zaigu, bere inguruan egindako kontakizunen bitartez. Kontakizun multzo hauek artearen historiografia osatuko dute. Edozein prozesu ulertzeko, izendapenak eta azalpenak beharrezkoak dira; eta, honenbestez, historiografiak, pentsatzeko eta hausnartzeko kategoriak beharrezkoak ditu. Zentzu honetan, ezinbestekoa da azpimarratzea Hal Foster-ek bere The Return of the Real: The Avant-Garde at the End of the Century lanean (1996)2 eskainitako kategoriak; izan ere, artearen historia kategoria ezberdinen eta hauen arteko erlazioaren bitartez
Maider Zilbeti 15 aztertzen du. Modu honetan, arte surrealista eta arte kontzeptuala bezalako kategoriek, arte feministaren ulermen aberatsagoa eskainiko dute. Arte-ekoizpenaren dimentsio ezberdinak ezagutzeko eta hauen inguruan pentsatzeko kategoriak dira; arte-prozesu ezberdinak beraien artean elkarrizketan jartzeko kategoriak. Beraz, kategoria hauek, arte-ekoizpen ezberdinak elkarren artean kontaktuan jartzen dituen prozesuak izendatu eta historiografia linealetik at aukera ezberdinak zabaltzen dituzte.
Ondorioz, hurrengo orrialdeetan ez dugu aurkituko euskal testuinguruan aurrera eramandako arte feministaren historiografiarik, eta esku artean dugun ikerketa ere ez da euskal arte feministaren historiografia eraikitzera bideratua egongo. Ez da inoiz arte feminista sistematizatutako kontakizun baten bitartez azaldu. Zer dela-eta? Patricia Mayayo-k (2013), Juan Vicente Aliaga-k eta Patricia Mayayo-k (2012), Carmen Navarrete-k, María Ruido-k eta Fefa Vila-k (2004) hainbat arrazoi aipatzen dituzte Espainiako estatuaren testuinguruan garatutako arte feministaren historiografiarik ez aurkitzeko, euskal testuinguruan aplikagarriak direnak. Batetik, Espainiako estatuan mugimendu feminista, frankismoaren ondorioz, beranduago garatu zen beste Europako herrialdeekin alderatuta. Honenbestez, mugimendu feminista eta arte-ekoizpenaren arteko erlazioa ere ezin izan zen beste Europako herrialdeetan zein Ameriketako Estatu Batuetan bezala ondu. Hala, Espainiako estatuan gertatutako arte feminista, ezinezkoa da kontaketa jarraitu baten bitartez aurkeztea, baizik eta artista batzuen lanaren bitartez ondoriozta dezakegu. Askotan, artista hauek atzerrian bizi eta lan egin dutenarengatik.
1980ko hamarkadan gertatutako feminismoaren instituzionalizazioak ere, ez zuen aukera gehiegirik utzi mugimendu feministaren eta arte-ekoizpenaren arteko
16 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean elkarrizketa egikaritzeko; izan ere, frankismoaren aurreko, bitarteko eta ondorengo aldarrikapen feministen kontakizuna instituzionalizatutako feminismoaren itzalean geratu baitzen. Gainera, itzalean geratutako lan hauek berreskuratzeko ikerketa oraindik orain egiteke dago (Mayayo, 2008).
Arte garaikidearen esparruan, arte-ekoizpen feministak ekarpenak ikuspuntu feminista ezberdinetatik ezagutu ditu, batez ere, 1960ko hamarkadaren bukaeratik aurrera Ameriketako Estatu Batuetan eta Europako herrialde ezberdinetan. Hori delaeta, arte feministaren izendapenek eta kategoriek 1960ko hamarkadaren bukaeratik abiatuta, Ameriketako Estatu Batuetan eta Europako hainbat herrialdetan aurrera eramaten zen arte-sorkuntza zehatzari egiten diote erreferentzia. Arte-sorkuntza honek, autore ezberdinek abiatutako artearen esparruaren historiografiaren errebisio feminista baten euskarria izan zuten. Autore horien artean Linda Nochlin (1988), Griselda Pollock (1999, 2000 [1988]), Lucy R. Lippard (1995) ditugu. Nolabait ere, arte garaikidearen esparruan emakumeek beren jarduna ikuspuntu feministetatik garatzeak artearen esparru mugatuaren eraldaketa batzuk aurrera eramatea suposatu zuen: batetik, beraien lanak ikusgarriak izan ahal izateko; eta, bestetik, gainontzeko artesortzaileekin elkarrizketa posibleak ahalbidetzeko. Horren harira, adibidez, autoretzaren eta, bereziki, gizonezko autoretzaren inguruan eztabaida aurrera eraman zen, baita artelan-ekoizpenaren prozesuaren inguruko eztabaida, eta artelanaren izendapenaren beraren balio sozial, ekonomiko eta kulturalaren inguruan ere.
Arakistain garbi mintzo da arte feminista izendapenak zein arte-ekoizpen motari erantzuten dion. Testuinguru honetan 1970eko hamarkadan, artearen kritika feminista bat garatzen hasi zen, zeinak arte feminista izendapena erabilgarri eta ikusgarri egin zuen. Arte-ekoizle feministek beraien lanen nondik-norakoak aditzera emateko arte-kritikarien idatzien beharra dute, beraien lanak ikusgarri egin daitezen, eta bertan adierazten direnak publiko egin ditzaten. Beti ere, arte feminista moduan izendatzen dena, arte-ekoizpen, teoria feminista eta aldarrikapen feministen arteko lankidetza eta elkarrizketaren bitartez aurrera eramaten da. Horrela, elkarlan honek arte esparru garaikidera kritikak isurtzen ditu (Lippard, 1995; Wilding, 1994; Broude eta Garrard, 1994; Deepwell, 1995).
Hortaz, garai konkretu batean, testuinguru kultural konkretuetan eta, ondorioz, herrialde batzuetan aurrera eramaten den arte-ekoizpen bat izango litzateke arte feminista. Arte-esparruan bere presentzia aintzatetsia izan zuena, baina era berean, adiera honek arte-esparruan asimilatua ez izateko ahaleginak egin zituen praktika multzoa litzateke. Ondorioz, arte feminista XX. mendeko abanguardien artean kokatzean, etiketa batera mugatzen ez ote den duda egiten dugu. Etiketa honek izaera estatikoa eskaintzen dio, mugimendu ezaren bitartez nabarmentzen den izaera. Modu honetan, bere sorrera bultzatu zuen problematizaziorako eta kritikarako joerak ez du lekurik etiketaren bitartez izendatzen den horretan.
Erantzun ezberdinak izan dituzte galdera hauek eta erantzunek, argumentazio ezberdinak. Hala ere, ikerketak aurrera egingo duen urteetan zehar ukaezina izan da feminismoaren teoria kritikoek, queer teoriak eta transfeminismoak barne, arteekoizpenean izan duten eragina. Eragin hau arte garaikide instituzioetako espazioetan jaso da. Gauzak horrela, errealitate honek hasiera batean kontraesankorra dirudi. Izan ere, feminismoaren teoria kritikoek instituzioek erregulatzen dituzten eta emakumeak diskriminatzen dituzten praktika instituitzaileen edota “arautzaileen” inguruan hausnarketak bideratzen dituzte eta hausnarketa hauetatik abiatuz, ekintzak proposatzen dituzte.
Xabier Arakistain-ek arte eta feminismoaren arteko erlazioaren inguruan horrela adierazten du:
Xabier Arakistain-ek esandakoari jarraituz, nahiz eta arteak eta feminismoak binomioa konplexua osatu, bertara hurbildu beharrean aurkitzen gara euskal
3 Xabier Arakistain-i 2012. urteko maiatzean 9an Bilbon egindako elkarrizketaren pasartea.
Puntu honetara iritsita, argitu behar da arte garaikidearen esparruan emakumezkoen presentziak ez duela, halabeharrez, arte-ekoizpen feministaren garapena aurresuposatzen. Izan ere, arte garaikidearen esparruaren egiturak kritikatzen ez diren bitartean, eta honek aurrera eramaten duen errepresentazio sistemari kritikak isurtzen ez dizkion arte, ezinezkoa da arte feminista moduan izendatzen dena aurrera eramatea. Arakistain-ek goiko aipuan adierazten duen moduan, arte feminista izendatu zenak arte garaikidearen esparruan aldaketak aldarrikatzen zituen; eta honetarako, arte-ekoizpenak errepresentazioaren inguruan garatutako kritika ezinbestekoa izan zen.
Ezbairik gabe, Mayayo-k eta Aliaga-k (2012) eskaintzen duten analisirako kategoriek arte-ekoizpenak eta feminismoak modu zabalagoan elkarren artean elkarrizketan ipintzeko aukera luzatzen dute. Eta elkarrizketa honek, era berean, ezagutza-prozesu ezberdinak identifikatzeko ekarpenak eskaintzen ditu. Esate baterako, museoaren esparruan barneratzen duten transfeminismoaren kategoria esanguratsua da; izan ere, testuinguru konkretu batean aurrera eramaten den mugimendu feministak, nortasunaren inguruko aldarrikapenak, arte eta kultura ekoizpenekin topo egiten duten ezagutzaren esparru ez bukatuari erreferentzia egiten dio. Transfeminismoaren 4 kategoriak, arte-ekoizpenaren kategoria batekin erlazionatzen denean, ezagutza-prozesu ezberdinak ahalbidetzen ditu. Transfeminismoaren kategoriak feminismoen subjektuen aniztasunari erreferentzia egiten dio. Kategoria honen inguruan aurrera eramaten diren ekintzak garapenean daude, ez dira esperientzia sorta bukatuak. Hala, arte-ekoizpena autoizendapenkategoria politiko batekin (Medeak, 2013) erlazioan jartzen denean, esperientziarako aukera ezberdinak irekitzen ditu, eta aldi berean, arte-prozesua eta ezagutzen nahiz ekoizten duen subjektibitatearen arteko mugak desitxuratuak agertzen dira. Gainera, akademiatik (Valencia, 2014) transfeminismo-prozesua eta kategoriaren inguruan egindako ekarpenak ere kontuan hartzekoak dira. Laburbilduz, analisirako kategoria berriak subjektibazio-prozesuak, teoria, mugimendu politikoa eta arte-ekoizpenaren
Maider Zilbeti 21 elkarguneak diren heinean, arte-ekoizpena ezagutza-prozesura bideratzen du, non ezagutzen duen subjektuaren eta ezagutua zein ekoiztua den objektuaren arteko mugak lausotzen diren.
Mayayo-k eta Aliaga-k proposatzen duten analisirako eta ezagutzarako “genealogías feminista en el arte” kontzeptuaren baliagarritasuna eta eraginkortasuna kontuan hartuz gero, ikerketan zehar erabiltzeko gure proposamena “arte-ekoizpen feminista” adiera erabiltzearena izango da.
Arte-ekoizpen feminista Ekoizpena sedukzioaren kontrakoa dela azaltzen du Jean Baudrillard-ek De la Seducción (2008[1981]) lanean. Ekoizpenak lehengaiak pilatzen dituen bitartean, sedukzioak ez du ekoitzitakoaren pilaketarik behar eta gauzen, esperientzien arteko erlazioa logika ezberdinaren bitartez gauzatzen du. Bestalde, Joseba Zulaika-k (1997, 2014) adierazten du Guggenheim Bilbao Museoaren inguruko negoziaketen berri ematen digunean, arte garaikideari balio politikoa eta ekonomikoa eransteko, ezinbestekoa dela sedukzioak eskaintzen dituen baliabideak erabilgarri egitea. Beraz, sedukzioak balio politiko eta ekonomikoarekin erlazioa duela esan dezakegu, eta baita ere balio sinbolikoarekin.
Hortaz, zergatik hobetsiko dugu hurrengo orrialdeetan arte-ekoizpenaren adiera, arte-jarduna, praxia edo praktika beharrean? Sedukzioak hainbatetan, artearen helburua helburu politiko eta ekonomikoetara berdintzen dituen bitartean, arteekoizpenaren kontzeptuak bideratzen gaitu arte garaikidea aurrera eramateko baldintzen inguruan arreta jartzera. Hala, ekoizpen-prozesu honen etapa edo aldietan, teoria eta praktika feminista ezberdinek eskaintzen dizkiguten baliabideak eta proposamenak barneratzeko aukera izango dugu.
Walter Benjamin-ek (1987) aurkezten dizkigu arteak produkzio mekanikoaren garaian dituen ezaugarriak, errepikapenaren errepikapenaz, aura, magia galdua egiten dela adieraziz. Bestela esanda, obraren originaltasuna galdu egiten da. Erreprodukzio mekanikoak, beste gauza askoren artean, artea bera prozesu gisa ulertzeko ateak irekitzen ditu. Artearen errepikapenak eta erreprodukzioak jendartearen egitura ezberdinak erlazioan jartzen ditu, adibidez, kontsumora bideratua dagoen merkatu kapitalista, arte-instituzioak, galeriak, … Hauetaz gain, beste bi egitura garrantzitsu, komunikabideak eta artearen beraren hedapena dira. Azken hauek gabe, adibidez, ezinezkoa da mekanikoki erreproduzitzen dena pertsonengana iristea. Artearen erreprodukzioan parte hartzen duten egitura hauek politikoak dira. Hau da, botere erlazioak mantentzen dituzte, interes konkretuei erreferentzia egiten diete.
Artearen erreprodukzio mekanikoaren garaiak eskatzen digu bere ekoizpen baldintzetan arreta ipintzea. Horrela, artearen esparruak, egitura ekonomikoarekin batera, erreprodukzioa ahalbidetzen duten egitura epistemologikoekin edo esanahiaren dimentsioekin bat egiten dute Walter Benjamin-en (1987) lanean. Erreprodukzio mekanikoak, obraren egitura aldatzearekin batera, obra ikusteko, ulertzeko, barneratzeko modua ere aldatuko du.
Maider Zilbeti 23 modu berritzaileak barneratzen diren neurrian. Arteak bere burua diziplina ezberdinetatik begiratua izatea baimentzen du, eta aldi berean, arte-ekoizpenek diziplinak pentsatzeko tresna ezberdinak proposatzen dituzte. García Canclini-renak dira hurrengo hitzak:
Arte garaikidean aurrera eramaten den arte-ekoizpen feministak ahalbidetzen duen ezagutza-prozesuan arreta jarriko dugu hurrengo orrialdeetan. Ezagutzaprozesua ahalbidetzeko tresna irudigintza edo bisualitatea izango da, bisualitateak subjektibazio-prozesua baliatzen duen bitartean. Artea diziplina ezberdinetatik ikertzen den modura, irudigintza ere diziplina ezberdinek osatzen duten elkargunetik ikertzen da. Modu honetan, Visual Studiesen inguruan lanean ari diren autore ezberdinek arte-ekoizpena kontzepzioa hobesten dute, arte praktikarena baino. Nolabait ere, ezagutzaren diziplina ezberdinak artea ikertzera gerturatzen direnean, eta praktika honek ezagutzaren diziplinetan ere eraldaketak aurrera eramaten dituenean, artearen esparruan ere hausturak gertatzen dira. Haustura hauek arteesparrua bera ulertzeko modu ezberdinak eskaintzen dituzte. Honela bada, artearen esparruan, subjektu ezberdinak barneratzeko aukera dute momentu honetan, eta ondorioz, bertan aurrera eramaten diren subjektibazio-prozesu ezberdinak bideratu ahal dira.
Beraz, irudiaren, bisualitatearen ekoizpenean, erreprodukzio mekanikoak aurresuposatzen dituen egiturak ezinbestekoak baldin badira ere, erreprodukzio mekanikoaren bitartez, irudiek sinbolo ezberdinak sortzeko aukera dute: batetik, irudien ekoizpena aritmetikoki biderkatzen delako; bestetik, kopiaren kopiak, beti ere, errepresentatu nahi izan den horretatik ezberdintasunak mahai gainean jartzeko aukera zabaltzen duelako. Kopiak egitura-esanahi emailea diren bitartean, artea errepresentazio izatetik urruntzen dute, bere ekoizpena errealitatearen sorrerara bideratua dagoen bitartean. Néstor García Canclini, errealitatearen sorrerarako, arteekoizpenaren inguruan biltzen diren aktoreen inguruan hitz egiten entzungo dugu hurrengo pasartean:
Artearekin, ekoizpenak eskatzen du, irudien ekoizpenarekin batera, bere ekoizpen-prozesuan aktore ezberdinek parte hartzea. Modu honetan, arte-ekoizpena jendarteko gune ezberdinetara iritsi ahal izango da. Ondorioz, artea eta irudien ekoizpena prozesu bilakatzen dira pertsona ezberdinen parte hartzearekin. Testuinguru honetan, arte-ekoizpen adierak egungo erreprodukzio mekanikoa komunikatzeko eta erlazio sozialak zein ezagutza-prozesuak aurrera eramateko moduak mahai gainean jarri nahi ditu. Hala ere, guk arte-ekoizpen feminista izendatuko duguna, Patricia Mayayo-k (2013) arte-praktika feminista izendatzen du.
Laburbilduz, arte-ekoizpenaren kontzeptuak artearen adiera ezberdinak hartzen ditu bere gain: errekurtso ekonomiko eta politikoa izatearena; prozesu bat izatearena; arte-esparru garaikidea irekitzearena; subjektibazio-prozesu ezberdinak posible egitearena, subjektu ezberdinen parte hartzea ahalbidetzearekin batera.
Arte-ekoizpen feminista ez da teoria feministen edota mugimendu feministaren errepresentazio soila, baizik eta esparru hauen arteko erlazioen bitartez, ezagutza-moduak, ezagutza-kontzeptuak eta irudi berriak proposatzeko ahalmena dute. Modu honetan, arte-ekoizpen feministek subjektibazio-prozesu berritzaileak proposatzeko eta hauek esperientzia berriz hornitzeko aukera luzatzen dute.
Arte-ekoizpen feminista ikertu ezean, euskal testuinguru kulturalari dagokionez, ezagutza feminista osatzeko elementu oso garrantzitsu eta boteretsu baten faltan izango gara. Bestalde, ezinbestekoak dira artearen inguruko ikerketa feministak bultzatzea ezagutza-prozesu berriak abian jartzeko, eta subjektibazio berriak aurrera eramateko. Gainera, akademia eta hezkuntza arautuarekin elkarrizketak abiatzeko espazioak sortzeko aukera ere luzatzen dute arte-ekoizpen feministek, bai instituzioen barruan ematen jarraitzen direnak, bai egun bizi dugun postinstituzio garai honetan (García Canclini, 2010; Rancière, 2010) aurrera eramaten diren hausnarketaespazioetan ere.
Bestetik, Euskal testuinguru kulturala adiera hobestuko dugu lanean euskal kultura edota Euskal Herriko kultura beharrean honako adierak testuinguru politikoak eta administratiboak elkarrizketan jartzen dituen heinean. Hala, bat egiten dugu Eusko Jaurlaritzaren Eremuak programaren hurrengo adierazpenekin: “Jakinik testuinguruak ez direla soilik erabaki politikoen edo neurri administratiboen ondorioz sortzen, eta jakinik hainbat faktorek bat egiten dutela horien sorreran, programa honen helburua bestelakoa da, hain zuzen ere, Euskal Herrian arte garaikidea gauzatzeko
Ikerketa-xede izango da Arteleku kultura eta arte garaikide zentroaren eta Montehermoso Kulturunearen ibilbideetan arte-ekoizpen feministek izandako lekua, eta bi instituzio hauetan izan duten garapena aztertzea. Gune hauetan gertatutakoa aztertzeaz gain, egitura hauetatik kanpo aurrera eramandako arte-ekoizpen feminista ere ikertuko da, gehienetan kolektibo ezberdinek aurrera eramandako lan-prozesuak eta lan-dinamika ezberdinak osatzen dituzte kolektibo hauek: Erreakzioa-Reacción kolektiboa, Pripublikarrak kolektiboa, Bulegoa Z/B, etab. Honako ikerketaren xedea denbora tarte konkretu batean gauzatuko da: 1997tik 2012ra.
1997. urtean, Arteleku zentroan, arte-praktika eta feminismoak elkarrekin harremanetan jarri zituen lehendabiziko mintegia ospatu zen Erreakzioa-Reacción kolektiboaren koordinazioaren eskutik: “Zure Begietarako Bakarrik, feminismo faktorea arte bisualak direla eta”. Argi dago mintegi hau, nahiz eta nazioarteko mintegia izan, ez zela hutsetik sortu. Ordurako, bai Leioako Arte Ederretako Fakultatean, bai Artelekun zentroan, arte-ekoizpen feministaren inguruko gogoetei ekin zieten pertsona ezberdinek. Hori dela-eta, aproposa da 1997ko urtea ikerketaxedea aztertzeko abiapuntu gisa hartzea. Bestalde, “Zure Begietarako Bakarrik, feminismo faktorea arte bisualak direla eta” mintegia pertsona ezberdinen ahaleginaren eta lanaren ondorioa da, eta baita arte-instituzio publiko batek arteekoizpena eta feminismoak uztartzen dituen lehendabiziko gertakaria; eta garrantzitsuena, agian, memoria kolektiboaren erreferentzia baita.
Bestetik, ikerketa denbora tartearen amaiera, 2012. urtean kokatu dugu. 2011. urtean Montehermoso Kulturunean arte-praktika eta feminismoen arteko lan-lerro sendoak gidatu zituen zuzendariaren, Xabier Arakistain-en, zuzendaritza-lanaren azken urtea izan zen. Hala eta guztiz ere, 2012. urtera arte luzatu nahi izan dugu ikerketa-xedea. Urtebeteren buruan, arte-ekoizpen feministek, halabeharrez, instituzioetatik kanpo topatu baitzituzten beren lan-prozesuak aurrera eramateko baldintzak. Haatik, honek ez du esan nahi 2012. urtearen aurretik instituzio
28 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean espazioetatik kanpo arte-ekoizpen feministarik ez zenik gauzatzen. Hala ere, instituzionalizatutako edo postinstituzionalizatutako garaiaren testuinguruan, estrategia eta egitura ezberdinak baliatuko dira arte-ekoizpen feministak lanak ekoizteko eta baita hauek ikusgarri egiteko ere.
Aurrekariak eta beharrezko azalpenak eskaini ostean, ikerketa gidatuko duten hipotesiak azaltzeko garaia da. Hipotesiak ikerketa bultzatzen duten galderak dira, urte ezberdinetan garatutako lanaren jardunaren bidean azalduko zaizkidan galdera sortek osatzen dituzte.
1.- Arte-sorkuntza garaikide feministak ezagutza-prozesu berritzailea eskaintzen du. Honek, halabeharrez, diziplinartekotasun ezberdinetatik ekarpenak egitea eskatzen du. Dudarik gabe, irudien ekoizpenean oinarritzen den ekoizpenak eta ezagutzak kontzeptu epistemologikoak aurkezten ditu, aldi berean, ikerketarentzako metodologia eta xede ere izango direnak. Bestalde, subjektu ezagutzailearengan aldaketak eragiten ditu ezagutza-prozesuak. Subjektua subjektibazio-prozesu batean murgiltzen da eta bere burua objektuarekin eta ezagutza-prozesuaren bitartez gauzatzen du.
3.- Kultura-politikek eta arte-instituzio garaikideen arte-ekoizpen feministak nekez barneratzen dituzte. Izan ere, arte-ekoizpen feminsitek arte-instituzio garaikideen ekoizpenetan eta egituretan problematizazioa eskaintzeko gaitasuna dute. Arte-instituzio garaikideen programa zein lan-ildoetan egiturazko aldaketak aurrera eramatea eskatuko lukete.
4.- Politika publiko eta instituzio publikoen ahultasun aroan gauden honetan, garrantzitsua da arte-ekoizpen feministak aurrera eramaten dituzten plataforma, bulego eta kolektiboen ekoizpen eta ezagutza-prozesuak gertutik ezagutzea. Modu
Maider Zilbeti 29 honetan, arte-ekoizpen feministak ikusgarri egitearekin batera, ahalbidetzen dituzten ezagutza-prozesuak akademian aurrera eramaten diren ezagutza-prozesu eta ikerketekin elkarrizketan jartzeko espazioak posible egingo dira.
5.- Arte-ekoizpen feministek bultzatzen dituzten haustura-puntuak edo hausnarketa-guneak ikusgarriak eta eraginkorrak izateko, ezagutza legitimatzen duten egiturekin eta praktikekin harremana izatea ezinbestekoa da. Izan ere, arte-ekoizpen feminista, ezagutza-prozesua den heinean, beste ezagutza-egiturekin harremanetan ulertu beharra dago. Adibidez, ezagutza-diziplina ezberdinekin elkarlanean, errealitatea izendatzeko modu berriak proposatzen dira. Zeregin hau teoria eta mugimendu queer eta transfeministarekin harremanetan eta arte-ekoizpenarekin batera aurrera eramango da.
Galdera sorta honi erantzunak eskaini asmoz, informazio iturri ezberdinak erabili dira, eta informaziora gerturatzeko moduak ere ezberdinak izan dira. Batetik, gaiaren inguruko bibliografia ezinbestekoa izan da; bestetik, ikerketaren aldi ezberdinetan eragile ezberdinei, arte-ekoizleei, arte-kritikariei, arte-kuratzailei egindako elkarrizketak ere oso garrantzitsuak izan dira. Azkenik, arte-ekoizpen feministen inguruan aurrera eramandako mintegi, topaketa eta jardunaldiak informazioa biltzeko gune aproposak izan direla aipatu behar da.
Ikerketaren orrialdeetan murgildu ahala, irudi ezberdinekin egingo dugu topo. Irudi hauek arte-ekoizle ezberdinei zuzenean eskatutakoak dira, ikerketaren xedea zein zen azaldu ostean. Zergatik ekarri dira arte-ekoizle hauek eta proiektu edota lan konkretu hauek, eta ez beste batzuk? Ikerketaren ibilbidean topatutako pertsonen lanak ekarri nahi izan ditut, bai ikerketaren parte izan direnak (informazio emale gisa, esaterako), bai bidaide eta hausnarketa-lagun izan direnak. Modu honetan, Erreakzioa-Reacción eta Pripublikarrak kolektiboen lanak aurkeztuko dira; Saioa Olmo, Itziar Okariz, Estíbaliz Sádaba Murguía, Azucena Vieites, Ana Laura Aláez eta Zuhar Iruretagoiena-ren lanak ere topatuko dira, baita Concepción Elorza-k proposatutako erakusketa baten dokumentazioa ere. Lanaren maketazioa eta irudien kokapena Nerea de Diego-ren eskutik etorri da.
Ikerketan, hausnarketa-esparrua euskal testuinguru kulturalera mugatzen baldin bada ere, arte-ekoizpen garaikideari dagokionez, nazioarteko interes ezberdinek kultura errekurtso edo baliabide bilakatu duten honetan, helburu politiko eta ekonomiko konkretu batzuk lortzeko errekurtso bilakatu da. Hortaz, maila lokalean, euskal kulturaren testuinguruan, alegia, honako hauen eragina eta eraldagarritasuna aztertuko dugu.
Mundu mailan, kulturarekiko hartzen diren erabakiak eta lan-ildoak kulturaren definizio zabal batetik abiatzen baldin badira ere, helburuak oso konkretuak izatera pasatzen dira hainbat politika, programa eta ekimen kulturalez baliatuz. Honen harira, adieraz genezake testuingurua nazioarteko-esparruak eskaintzen baldin badu ere, hauen legitimazioa aurrera eramateko, herrialde eta lurralde ezberdinek kulturapolitiken ekimen lokalak aurrera eramatera konprometitzen direla beraien politika publikoen eta, zehazki, kultura-politiken bitartez. Modu honetan, kultura-politikek bultzatzen dituzten ekimen ezberdin eta anitzen bitartez, kultura-ekoizpenak errekurtso ekonomiko eta politiko bilakatzea dute helburu. Kulturaren eta, konkretuki, arte-ekoizpen garaikideen errekurtso bilakatzea diru publikoaren laguntzaz gerta daiteke batzuetan, beste batzuetan diru pribatuaren inbertsioak honako helburu hau ere izan dezake (Lash eta Lury, 2007; Yúdice, 2002; Miller eta Yúdice, 2002).
Kulturaren inguruan nazioartean aurrera eramaten diren hitzarmenak izango dira kultura errekurtso bilakatzearen beharra adieraziko dutenak. Kultura baliabideen
34 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean izaera politiko eta ekonomikoaren azterketa, agian, zientzia politikoetatik abiatu beharreko analisia da, edota komunikazioaren zientzietatik zein nazioarteko harremanetatik. Izan ere, nazioarteko testuinguru honetan, eta euskal testuinguru kulturalean ere bai, ezagutzaren diziplina hauen arteko elkarlana ezinbestekoa da kulturaren baliabide bilakaera ulertzeko orduan. Adibidez, egun, arte-ekoizpen garaikidea ezinezkoa da ulertzea bera sozializatzeko garatzen diren mekanismorik gabe, eta honako hauek komunikazio modu ezberdinen bitartez eramaten dira aurrera. Egun, kulturak eta arteak, zehazki arte garaikidea errekurtso bilakatu den honetan, komunikazio-teknologiekin erlazio estua dauka, eta baita honen zabaltze eta banatze moduekin ere. Oro har, kultura errekurtso moduan ulertzean, ezinezkoa da komunikazio-politikak eta komunikazio-teknologiak alde batera uztea, batez ere, mundializazioak kultura errekurtso moduan eskaini dion dimentsioari erreparatzen baldin badiogu (García Clanclini, 2001 [1989]).
Aipatzekoa da arte-ekoizpen garaikideak baliabide edo errekurtso ekonomiko eta politiko bilakatzeko prozesuan, zenbaitetan, erresistentzia egon dela. Hori dela-eta, nahiz eta honako ekoizpen hauek jasotzen dituzten arte garaikide museo edota zentroak errekurtso ekonomiko eta politiko moduan erabiltzen eta aurkezten dituzten askotan, arte-ekoizpen garaikidearen adierazpenetan espazioak existitzen du errekurtso izateari uzteko. Arte-ekoizpen feministaren bitartez zabaltzen diren haustura edota hausnarketa-espazioetan, autore ezberdinek erresistentzia (García Canclini, 2009) edota disensoa (Rancière, 2010) izendatu dutena, espazio hauetan arreta jartzen ahaleginduko gara ikerketaren atal ezberdinetan zehar.
Kultura errekurtso ekonomiko eta politiko bilakatzearen ondorioetako bat izan da sektore pribatuak errekurtso hauen jabe aldarrikatuko duela bere burua eta bere logika jarraituz, errekurtso oro pribatizatzea izango duela helburu. Errekurtsoen pribatizazioa produktibitate kapitalistaren testuinguruan gertatzen da. Produktibitate kapitalistak emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu baino, esfera publikoa eta pribatuaren banaketan du oinarria, non emakumeei zaintza rolak inposatzen zaizkien, hauek, sistema kapitalistaren ezinbesteko euskarri direlarik eta era berean, kapitalismoaren erreprodukzioa bermatzen dutelarik (Pérez Orozco, 2006, 2014). Testuinguru honetan, arte-ekoizpen feministak hainbat haustura-puntu identifikatzen ditu, adibidez, emakumeen estereotipoen aurrean nortasuna eta esperientzia berriak
Maider Zilbeti 35 eskaintzen dituztenean. Montehermoso Kulturuneko jardunean esaterako, arteekoizpenaren bitartez, esfera pribatu eta publikoaren arteko mugak zulatu zituzten feminitatearen inguruko hainbat ariketa aurkeztu ziren Kontraseinuak, feminitatearen errepresentazio berriak (2008-2011) sailaren bitartez.
Horrenbestez, sektore pribatuaren eskuetan geratzen denean kulturaekoizpena, eta baita kapital-kognitiboa ere, pribatizatua gertatuko da (Yproductions, 2009a; 2009b). Horrela, kultura-ekoizpenaren errekurtso ekonomiko eta politiko izaera, hiperkapitalismoan (Guattari eta Rolnik, 2006) oinarritutako eta enpresa eta egitura multinazionalek baliatuko duten kontsumorako gaia izatera bideratua da.
Gauzak hala, ezin ditugu alde batera utzi emakume eta gizonen arteko berdintasuna bermatzeko tresnak, adibidez, berdintasunerako legeak eta planak. Hauek jarraituz, arte garaikidearen inguruan praktika feministak modu arrakastatsuan aurrera nola eraman daitezkeen euskal testuinguru kulturalean eredua eta esperientzia dugu; 2007. urtetik 2011. urtera Montehermoso Kulturunean aurrera eraman zen proiektuaren eta honen kudeaketaren kasua. Sakonean etnografian aztertuko dugun kasua, aipatu denbora tartean instituzio honek aurrera eramandako lana eta programazioaren kalitatea dudatan jarri izan zen askotan proiektu feminista izatearen aitzakian.
Bestetik, kultura kudeatzen duten ekimen eta plan desberdinek emakume eta gizonen arteko berdintasuna bermatzera bideratuak dauden ekimenik martxan jartzen ez dutela ikusiko dugu hurrengo orrialdeetan. Zentzu honetan, zilegi da adieraztea politika publikoek ez dituztela betetzen indarrean dauden berdintasunerako legeak (lehenengoa Euskal Autonomia Erkidegoari dagokiona, Euskal Autonomi Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako legea 4/2005, otsailaren 18ko legea eta bigarrena Espainiako estatuko Ley Orgánica para la igualdad efectiva de mujeres y hombres, martxoak 22ko 3/2007). Era berean, lege hauek betetzea exijitu behar dugu; izan ere, legeak berdintasun-planekin batera, emakume eta gizonen arteko berdintasunerako bidean, tresna ezinbestekoak izateaz gain, berdintasuna exijitzeko tresnak ere badira. Arte-ekoizpen feministei dagokienez, hauek eskaintzen duten ezagutza-prozesua zein emakumetasunaren inguruko hausnarketa, subjektibazioprozesua, alegia, ezinbestekoa da sexuen berdintasuneranzko bidean, eta emakumeen
36 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean aurkako diskriminazio eta bortizkeria ezberdinen aurrean, irtenbide desberdinak eskaintzeko. Halaber, berdintasun-legeen eta berdintasun-planen nondik-norakoak eta hauek helburu duten subjektuengan ahalbidetu dezaketen subjektibazio-prozesua balioan jartzea da. Hori dela-eta, arte-ekoizpen feministek berdintasun-legeetara egin ditzaketen ekarpenak kontuan hartzea garrantzitsua da. Testuinguru honetan egingo dugu ibilbide laburra berdintasun-lege eta berdintasun-planetan zehar.
1.1.-KULTURA-POLITIKEN TESTUINGURUA Euskal Autonomia Erkidegoan kultura-kudeaketa aurrera eramateko jarraitzen diren ildoak nazioartean jarraitzen diren ildoek baldintzatzen dituzte; eta, batez ere, Europako hainbat erakunderen adierazpenek eta bileretan hartutako erabakiek baldintzaten dituzte kultura-politika hauek.
Garatzen ari garen ikerketaren helburua ez da inola ere Méndez-ek aipaturiko lanean egiten duen azterketa sakona Euskal Autonomia Erkidegoan egitea, ezta Eusko Jaurlaritzak zein kultura sustapen eredu bultzatu duen aztertzea ere. Helburua izango da kultura-politika hauek osatzen dituzten proiektuek, sariek, bekek, programek, kontratuek, biltzarrek,… arte-ekoizpen feministak barne hartzeko eskaintzen dituzten aukeretan arreta jartzea.
Beraz, honako aipamen honekin argi geratzen da kultura-politikek beraien eraikuntzatik helburu politiko eta intelektual batzuei erantzuten dietela; estatuaren tresna ideologikoen artean kokatzen dela kultura-politika eta estatuaren historiak osatzen dituzten narratiba elementuei zuzenki lotua dagoela. Baina Europa Batasunaren kasuan, nola eraikitzen da bere historia? Azaltzen ahaleginduko garen bezala, Europako kultura-politiken helburu garrantzitsuenetakoa horixe bera izan zen, narratiba bat eraikitzen lagunduko zuten elementuak biltzea. Helburua lortzeko, historian kokatu beharrean, estatu ezberdinek eta hiritarrek elkarbanatuko zuten nortasuna eraikitzera bideratu zituzten ahaleginak.
1992. urtea baino lehen, Maastricht-eko Ituna sinatu aurretik, Europar Batasuna egun ezagutzen dugun bezala administratiboki osatu aurretik, bai nazioarteko testuinguru batean, eta baita Europan ere “kultura” kontzeptuaren inguruan hainbat hausnarketa jasotzen dira. Hala, hausnarketa hauen inguruan zein hobesten den erabakitzen da adituak bilera ezberdinetara gonbidatuz. Izan ere, Europako eta nazioarteko kulturaren administrazioa aurrera eramateko, kulturaren beraren inguruko hausnarketak biltzea ezinbestekoa zen. Administratu, kudeatu nahi zuten hori zer zen definitu beharra zegoen ondoren berau instituzionalizatzeko.
Honen haritik, oraindik, kulturatzat zer ulertzen den argitzea falta zaigu, ondoren, kulturaren esparruko konpetentziak zeintzuk diren definitu, eta honako konpetentzia hauek Europar Batasunak bere nola egin zituen ezagutzeko. Horrela, 1952. urtean, UNESCOk Claude Lévi-Strauss antropologoari eskatu zion kulturaren inguruko bere hausnarketak elkarbanatu zitzan. Testuinguru honetan antropologoak “Raza e Historia” (Lévi-Strauss, 2004)10 konferentzia aurkeztu zuen eta bertan egiten zituen planteamenduak gogo onez jasoak eta barneratuak izan ziren. Laburbilduz, antropologoak planteatu zuen mundu mailako zibilizazioak kultura anitzen arteko koexistentzia baten bidea jarraitu egin behar zuela, eta honako bide hau jarraituz, giza kultura bakoitzaren originaltasuna eta aberastasuna errespetatzea eta babestea ere posible izango litzatekeela. Lévi-Strauss-entzako, kultura-aniztasuna humanitatearen ondasuna zen, eta ezin ulertu zitekeen banakako giza talde ezberdinen isolamenduaren ondorio bezala, Méndez-ek bere hitzak jasoz adierazten digun bezala: “Un fenómeno natural, resultante de las relaciones directas o indirectas entre las sociedades” (Méndez, 2004a: 20).
Egoera honen aurrean, Lévi-Strauss-ek11 nazioarteko erakundeei proposatzen diena da adaptazio forma berriak ahalbidetu ditzatela, nahiz eta honako hauek kontraesanekin aurrera eraman beharko diren. Batetik, batasunerantz bidea egin; eta, bestetik, aniztasuna mantentzearen ahalegina egitea. Gondar eta Méndez-ek hurrengo moduan azaltzen dute:
Maider Zilbeti 41 UNESCOra beste konferentzia bat aurkeztera gonbidatu zutenean Lévi-Strauss 1971. urtean, jada, hainbat nazioarteko erakundek kulturaren inguruko mundu mailako ekimenak martxan jartzeko topaketa ezberdinak aurrera eramaten ari ziren. Beraz, kultura, mundializazioa eta mundializazioaren teknologiak aurkezten zituen bideetara nola moldatu eztabaidatzen ari ziren jada. Lévi-Strauss-en konferentziaren izenburua “Raza y Cultura” (2004) 12 izan zen. Bigarren konferentzia honetan aurkezten zituen ildo nagusiak ez ziren izan lehendabiziko konferentziakoak bezain ondo jasoak nazioarteko erakundeen artean. Izan daiteke nazioartean jada martxan ziren topaketetan, kultura errekurtso ekonomikoa eta politikoa izatearen bidea irekia zutelako eta Lévi-Strauss-ek egiten zituen proposamenak, berriz, neurri handi batean, kultura helburu eta interes ekonomiko eta politikoetarako bitartekari izateko kontzepzio honi oztopoak jartzen zizkiolako.
Méndez-ek goian ekartzen dituen hitzekin bat egiten dugu. Jendarteak hezkuntza maila altuagoa baldin badu, eta kulturaren adierazpen ezberdinen bitartez, prestakuntza handiagoa eskaintzen baldin bazaio, ondare kulturala kontsumitzeko eta ekimen kulturalen programazioa aurrera eramateko legitimazioa eskaintzen du. Areago, hezkuntzaren garai ikurrarekin jarraituz, kulturarekin lotuak dauden azpiegituren inbertsio ekonomikoen justifikazio sozial sendoagoa dago: museoak, arte-zentroak, interpretazio-zentroak, erakusketa-aretoak, kulturetxeak, arte ederretako eskolak eta fakultateak, ... Hartara, ezinbestekoa da hezkuntza kulturala jendartean zabaltzea eta eskuragarria egitea, hezkuntza kulturala desiragarria den zerbait delako printzipioan oinarrituta. Honako hau kulturaren demokratizazioa deitu izan da eta nazioarteko erakundeek ahotan hartutako aldarria izango da momentu honetatik aurrera eta hurrengo hamarkadetan zehar.
Puntu honetan, beraz, zailtasunak azaltzen dira; izan ere, nortasuna, beste nortasun baten ezberdina eta gehienetan kontrajarria bezala ulertzeko eta barneratzeko joera daukagu (Prokhovnik, 2002 [1999]; Butler, 1988, 1993; Weir, 1996). Hala, nortasun ezberdinak sustatzen eta sortarazten dituzten adierazpenak kontraesankortzat jotzen ditugu bere horretan. Nortasunaren inguruko adierazpen eta ezaugarrien barneratzeak gure ekintzak eta gure justifikazio politikoak baldintzatzen ditu, bai norbanako bezala, bai jendarte bezala. Hori dela-eta, elkarbizitzarako ezinbestekoa da nortasunaren errebisioa bultzatuko dituzten metodologiak zein teoriak garatzea. Ildo horretan, kultura garaikideak eta, bereziki, arte garaikideak ekoizten dituen ekimenak, bisualitateak, figurazioa eta ezagutza-prozesuak (eta hauek osatzen dituzten imajinarioak) ezinbestekoak iruditzen zaizkigu, nortasuna ulertzeko modu berriak eskaintzen dizkigutelako. Gai honetan, ikerketaren hirugarren etnografian sakontzeko
44 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean aukera izango dugu eta euskal testuinguru kulturalean eman diren esperientzia ezberdinen aurkezpena eta hauen azterketa egingo dugu.
Kultura-politikek, Europar Batasuneko testuinguruan egindako ibilbideari jarraituz, 1980ko hamarkadan, arte-plastiko ekoizpenaren inguruan eta ondarearen inguruan, hauei harrera egiteko museo eta azpiegituretan inbertsioa handiak egiten dituzte Europako herrialde ezberdinek. Nahiz eta lehendabiziko momentu batean honako azpiegitura eta proiektu erraldoiei ez dieten etekin ekonomiko garbirik ateratzen, hauengandik atera dezaketen etekin sinbolikoaren aldeko apustua egiten dute. Nazioartean zein Europan hainbat hitzarmenek eta adierazpenek barneratzen zuten kulturaren demokratizazioaren ideiarekin ere saltzen dituzte beraien inbertsio ekonomikoak eta hauen justifikazioa. Eraikin hauekin batera, arte-plastikoei zuzendutako diru laguntzek eta beka kopuruek ere gora egiten dute. Aurreko ideiak azaltzen ditu Lourdes Méndez-ek:
Pasarte honetan, autoreek, publikoaz hitz egin beharrean, kontsumitzaileez hitz egiten dute, non aukeren bitartez arte garaikidearen kanona zehazten dutela adierazten duten, beti ere, merkatu-legeen laguntzarekin moldatutako kanona izanik. Kulturaindustriaren ereduaren sorrera hementxe kokatzen da.
Autore ezberdinen lanek erakusten diguten bezala, XX. mendeko azkeneko hamarkadan, kultura errekurtso ekonomikoa kontsideratzearen ulermena indartu egiten da (Yúdice, 2002; Miller eta Yúdice, 2002; Lash eta Lury, 2007). Egun, ordea, errekurtso ekonomiko honen aplikazioen ondorioez hausnarketa egiteko bidea ireki beharrean gaude. Horixe bera egiten saiatuko gara ikerketaren hurrengo orrialdeetan. Europan, eta Europar Batasunaren sorrerarekin batera, kultura herrialde ezberdinetako hiritarrak elkarrekin identifikatzera eramango zituen gailua bezala ulertzen eta defendatzen hasi zen. Kulturaren izenean ez ziren soilik inbertsio ekonomikoak egin, baizik eta europartu beharreko hirien diseinuak, kultura-zentro eta museo eraikuntzak ere garatu ziren. Turismoarekin batera, arte bienalak, musika eta zinema-festibalak, Kulturaren Hiriburu Europarraren izendapena (Clifford, 1988; García Canclini, 2009),
Kultura-politikak ezin ditugu modu isolatuan aztertu; beraien dimentsio ekonomikoa agerian jartzen dituzten 1990eko hamarkadan sortzen diren kulturaindustriek markatzen dituzten lehentasunen itzalean ulertu behar ditugu. Horrela, kultura-ekoizpenen “gauzatasun” 13 (Lash eta Lury, 2007) bilakatzea egungo kontsumismo ereduaren baitan, eta baita komunikazio eta komunikabide-teknologien ereduaren baitan ere aztertu behar dugu. Kapituluaren hurrengo ataletan honen berri emango dugu.
Europar Batasunak garatu zuen kulturaren mundializazioaren prozesua Amerikako Estatu Batuekin konpetentzia aurrera eraman ahal izateko hartu zuen jarrera zela azpimarratu dute hainbat autorek (Méndez, 2004a; Yúdice, 2002). Honako mundializazio hau, enpresa kultural ezberdinekin konpetentziak aurrera eraman ahal izateko garatzen da. Horretaz aparte, ezinbestean, mundializazio honek globalaren eta lokalaren arteko egiturak eta hartu emanak sendotzea eskatzen du. Ondorioz, komunikazio-teknologia berrien inguruko hausnarketak egin beharrean aurkitzen gara, hauen eragina eta hauek suposatzen duten diru publikoaren inbertsioaren inguruan. Beste modu batean, mundializazioak ez du herrialde ezberdinetan funtzionatuko, eta
13 Hurrengo lerroetan azalduko ditugu bilakaera honen ingurukoak.
Baina kultura-politikek kulturaren zein ulermen dute? Izan ere, kontzeptu honen baitan biltzen dituzten esperientziak erregulatuko dituzte. Galdera hori erantzuteko asmotan, kapituluaren hurrengo atalean kontzeptu honen ulermenean sakonduko da, bere aplikazioa ere ulergarriagoa izan dadin.
Miller eta Yúdice-ren hitzak jarraitzen baldin baditugu, gobernuek beraien interesak defendatzeko eta berain helburuak aurrera eramateko garatzen dituzten gorbernantza estrategiak dira kultura-politikak. Aldi berean, sormen estetikoak eta
48 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean jendarteak bizitzeko moduak euskarritzen eta baldintzatzen dituzte. Kultura dena eta ez denaren mugak mugimendu konstantean daude, eta burokrata bakar batzuen esku dago bereizketa hau egitea.
Kultura-politikak kulturaren bikoiztasunean kokatzen dira, kultura bera kudeatzeko eta sortzeko zein erreproduzitzeko bidegurutzean. Beti ere, baliabide hauek politikoak direnez gero, interes politikoak eta ekonomikoak sortzeko errekurtsoetara bideratzen direla ikusiko da. Ondorioz, erakunde publikoetatik aparte, bestelako erakundeek ere interes hauek sortzen dituzten sareetan parte hartuko dute. Hurrengo orrialdeetan irakurriko dugunez, erakunde hauek interes ekonomiko zein politikoak sormenaren eta sortzaileen ekintzetan gauzatuko dituzte.
Beraz, kultura-politikek arte-ekoizpen konkretuak ahalbidetzen dituzte, arteekoizpen konkretuak legitimatzen dira. Kultura-politikak jendartean elkarbizitza ahalbidetzen duten balioetan oinarritzen dira, alde batetik (ulermen antropologikoa izango litzatekeena); eta, bestetik, jendarteak komunean dituen balio estetikoetan. Hala, kultura-politikek jendarteko pertsonak elkarrekin harremanetan jartzen dituen balio sinbolikoak eta materialak erreproduzitzen dituzte eta hauen bitartez, giza harremanak ere bai.
Modu honetan, kultura-politikak edertasuna legislatzeko tresnak lirateke, jendarteak partekatzen duen edertasunaren ulermen unibertsala legitimatzeko gailuak. Ondorioz, gozagarritasun estetikoa eta artelanen bitarteko pertsonaren heziketa kultura-politikek gidatuko dute. Kultura-politikak gainontzeko politiketatik nola desberdintzen diren aztertzea garrantzitsua da, ezberdintasun honetatik, beraien objektua den kultura sortzeko zein estrategia aurrera eramaten dituzten ezagutzeko.
Yproductions kolektiboaren hitzak jarraituz, kultura-politikek politikak izaten jarraitzen duten heinean, dudarik gabe, Michel Foucault-ek (1977a, 1998) aurrera eramandako gobernabilitatearen inguruko hausnarketek eta azterketek garrantzi handia dute. Hori dela-eta, kulturaren inguruko politikei dagokienez ere, ezinbestekoa da Foucault-en lana eta adierazpenak jarraitzea. Gobernabilitatea boterea duten arauegileek gizabanakoak kontrolatzeko eta beraiengandik etekin ekonomiko handiena lortzeko aurrera eramaten duten kontrola da. Honako kontrol honen mailarik gorena eta desiratuena bioboterea da, non gizabanakoak barneratu egiten duen berari inposatzen zaizkion arau ezberdinak eta guztiak. Hots, subjektuak autobetekizuna aurrera eramaten du autobetekizuna gauzatzen ari dela kontziente izan gabe. Politika publikoen bitartez, publikoaren kudeaketa aurrera eramaten da, eta honako hau posible gertatzeko, gizabanako bakoitzarengan bioboterea barneratua egon behar da. Autorregulazio honek, aldi berean, sistemaren eta kudeaketaren iraupena ziurtatzen du. Era horretan, subjektibazio-prozesuak bultzatzen dituzte, prozesu hauek eskatzen
50 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean dituzten hainbat elementu eskainiz. Testuinguru honetan, kultura-ekoizpenak subjektibazio-prozesuaren parte dira, giza harremanak, nortasunak eta erlazionatzeko moduak eskaintzen dituzten neurrian.
Beraz, subjektibitate kolektiboak osatzen dituzte kultura-politikek. Hezkuntza eta kulturaren bitartez, subjektibitateak osatzen dira, non kide izatearen sentimendua elikatzen den eta honekin batera, nortasun kolektibo homogeneizatzaileak inposatzen diren. Subjektuaren existentzia prozesua den neurrian, kulturaren garrantzia azpimarratzen dute Miller-ek eta Yúdice-k, honako honek nortasun kolektiboa eskaintzen duen neurrian.
Kulturaren honako definizio antropologikoa ezinbestekoa izan zen Parisen, 2005. urtean, UNESCOren 33. Konferentzia Orokorrean, Aniztasun Kulturalaren Zaintzaren eta Hedapenaren inguruko Konbentzioa onartua izateko, non aniztasun kulturalaren adierazpen bera ezin ulertu daitekeen, komunikazioaren mundializazioaren interesaren harira ez baldin bada. Izan ere, kultura-industriak, jada, mundu osoko herrialdeek izendatutako estrategia kulturalak eta agiri ofizialek defendatutako neurriak dira, bai kultura aniztasuna defendatzeko eta ekoizteko momentuan, bai komunikazioaren industria erraldoiaren bidez, etekinak ateratzeko momentuan. Hartara, nazioartean komunikazio-politiken eta biltzar honetan onartutako kultura aniztasunaren defentsaren artean kontraesanak gertatu ziren.
54 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean Kultura-politikek antropologiak duela zenbait hamarkada sozializatutako kulturaren ulermena erabilgarri egingo dute. Honako ulermen honek ez du antropologiak ezagutza-esparru moduan aurrera eramandako ikerketa metodologiarik, epistemologiarik eta interpretaziorik kontuan hartuko. Aldiz, kulturaren ulermen estatikoan oinarrituko da. Hala, antropologiak jorratzen duen kulturaren interpretazioaren bidea alde batera utziko da eta kultura bera definitzeko ahalmena dutenen eskuetan geratuko da: botere politiko, ekonomikoa eta sinbolikoa duten pertsonen eskuetan, alegia. Era horretan, kulturaren definizioa esperientzien eta interpretazioaren estatikotasunetik aldentzea izan daiteke haustura-gunea, hauek baliagarriak egin eta subjektibazio-prozesu berrietan barneratzeko aukera eskainiz. Norabide honetan, Lourdes Méndez-ek egiten duen gogoeta aipagarria da:
Pasarte honetatik ondorioztatzen dugu kultura-politikak, halabeharrez, aldakorrak izango direla. Arte eta kultura objektuak eta ekintzak aldakorrak diren moduan, artea eta kulturaren balio sinbolikoa ere moldagarria da. Puntu honetan, kultura erregulatuko duten legeak ere aldakorrak direla ondoriozta dezakegu. Testuinguru honetan, merkatuaren legeen eraginetik ateratzeko aukera izango dute.
Lourdes Méndez-ek berak argi adierazten duenez, nahiz eta globalki, kultura errekurtso moduan kontsideratua dagoen, errekurtso politikoa, ekonomikoa eta sinbolikoa ere bada. Kulturaren azken maila, maila lokalean aurrera eramaten diren mugimendu eta aldarrikapenengatik moldagarria gerta daiteke. Beraz, kultura bere
Maider Zilbeti 55 osotasunean, eta artea (zehazki, hemen interesatzen zaigun arte garaikidearen eremua) aldakorrak dira. Honako hau kontuan hartzea garrantzitsua da. Izan ere, artearen balio sinbolikoa aldagarria izateak, nahiz eta normalean lege ekonomiko jakin batzuen testuinguruan aurrera eramaten den, lege ekonomiko horietan haustura txikiak egiteko aukera ahalbidetzen du. Testuinguru honetan, sinbolismo berriak barneratuko dituzten ekoizpen kulturalak ulertzeko eta interpretatzeko momentuan, antropologia, ezagutzadiziplina den heinean, ezin da egon sistema legitimatzaileek inposatzen duten interpretazio eta ulermen kulturalen esparrura mugatua. Beste era batean esanda, antropologiaren ardura ere bada sistema normatiboak inposatzen dizkien mugaketen aurrean aldarrikapenak egitea.
Ildo horretan, Marcial Gondar-ek eta Lourdes Méndez-ek hainbat galdera luzatzen dituzte antropologiak ezagutza-diziplina moduan aurkezten zaigun paisaia honetan izan beharko lukeen egitekoaren inguruan:
17 “Arteleku euskal arte garaikidea ardatz hartuta lan egiten duen gunea da, mundura irekia, inguruari atxikia. Sortzaileentzako lekua da, eta leku egiten dio esperimentazioari, arriskuari, okerrari, eztabaidari, eta gaur egun sormena eta pentsamendua piztu dezakeen orori. Nork bere buruari eta munduari era kritikoan begiratzeko lekua da, artearen bidez irakurketa eta mundu berriak proposatzekoa.” http://www.arteleku.net/eu/arteleku 2015/02/24 kontsultatua. 2015. urteko urtarrilaren 9an, prentsan azaldu zen Arteleku Kalostrak ordezkatuko zuela: http://www.berria.eus/albisteak/106962/kalostra_arte_eskolak_artelekuren_lekukoa_hartuko_du_pedag ogia_arloan.htm 2015/02/24 kontsultatua. Gipuzkoako Foru Aldundiko prensa bulegoan horrela irakurri daiteke: http://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DPDOficinaPrensaDigitalWEB/nota/eu/1950/aldundiak-arteeskola-esperimental-berria-jarri-du-abian:-kalostra 2015/02/24 kontsultatua. 18 Santiago Erasore-kin 2010. urteko azaroaren 22an Donostian egindako elkarrizketatik eratorritako informazioa.
Autoreek pasarte honetan adierazten dutenarekin bat etorrita, antropologiak, diziplina moduan, kultura-politiken inguruan hausnartzera bideratu behar gaitu. Izan ere, antropologia baliatzen duten kultura-politikek beren erregulazioak justifikatzeko eta baita bultzatzen dituzten ekintzak justifikatzeko ere, zein beraien interesak defendatzeko, ezagutzaren esparru estatikoa bilakatzen dute. Modu honetan, kulturapolitiken legitimazio mekanismoetako bat izoztua dagoen kulturaren definizio antropologikoan kokatzen da.
Nahiz eta kulturaren definizioa bera kultura-politiken legitimazioaren oinarri sendoa izan den, kultura-politika hauek ez dira betierekoak, jendarte konkretu batek arte eta kultura kontsideratzen dituen ekintzak eta objektuak aldakorrak baitira. Testuinguru honetan ulergarri gertatzen da kultura baliabide ekonomiko eta politiko bilakatu izana, hurrengo atalean ikusiko dugunez.
Maider Zilbeti 57 garatzen den ezagutza, etekin ekonomikoak lortzeko printzipioetara murriztua izatea dakar berarekin. Ezagutza hau esparru ezberdinetakoa izan daiteke: zaintzaren inguruko ezagutza, medikuntza naturalaren ingurukoa, erlazio sozialen inguruko ezagutza, sentimenduen ingurukoa, ... Sistema kapitalistak berrikuntzaren inguruko esperientziak pribatizatzen ditu eta hauetatik etekin ekonomikoak ateratzea izango du helburu, berrikuntza-esperientziak instituzionalizatutako edo pribatizatutako ezagutza bilakatuz.
Berrikuntza-esperientzia hauek sistema kapitalistarentzako doako lehengaiak izateaz gain, eskaintzen duten informazioaren bitartez, sistema kapitalista beraren egiturak eta lan harremanak ere eraldatuko dituzte, sistemak hobeto funtziona dezan. Prozesu honen bitartez, kulturaren ekonomizazioa gertatzen dela aipatzen dute autore ezberdinek (Yproductions, 2009a). Ildo horretan, kapital kognitiboaren adiera erabiliko da sistema kapitalistaren berrikuntza-prozesuek aurrera eramaten duten lehengaien bereganatzea izendatzeko. 19 Yproductions kolektiboak bere Nuevas economías de la cultura (2009a) lanean adierazten duen moduan, kulturaren ekonomizazioak sistema kapitalistaren produkzio egituretan, ekoizpen moduetan eta erlazioetan ere moldaketak barneratu ditu. Honako hau, immateriala den ezagutzaren lehengaiaren jabetzearekin batera gertatzen da:
Horrenbestez, kultura-industriak hirien terziarizazioaren pizgarri izango dira, eta ekoizten duten eduki eta balio erantsiaren bitartez, hainbat aldaketaren motor bezala ikusten dira. Modu honetan, 1980ko eta 1990eko hamarkadetan kulturaindustriak agenda politikoetan sartzen dira hiri-kultura garapenaren faktore gisa, eta industria ehunean eraldaketa bultzatzaile kontsideratzen diren heinean. Horretaz aparte, kultura-industriak hirigintza-plan berritzaileekin eta hiria zigilu edo branding bihurtzeko nahiarekin lotuak izan dira hamarkada hauetan zehar. Euskal testuinguru kulturalean honen erakusgarri Bilbao Ría 2000 proiektua eta Guggenheim Bilbao Museoaren arteko erlazioa dugu. Bertan, Bilbao Ría 2000 proiektuak hiriaren paisaia eta inbertsio postindustrialean lan egingo du eta hiriaren ulermena eta bertan aurrera eramaten diren erlazionatzeko moduak eta nortasun kolektiboak industrializazioaren oinordekoak direla adieraziko du. Paisaia eta hirigintza ulertzeko moduetan eraldaketak ekarriko ditu; Guggenheim Bilbao Museorik gabe ezin ulertu daitekeen proiektua da. Horregatik, bereziki, kultura eta industriaren arteko elkarrizketek hiri brandinga eskaintzen dute. Testuinguru honetan, hiri-zigilua turismoa-industriek ustiatu beharko duten lehengaia da, hiri-zigilu izaten jarraitu nahi baldin badu, eta kultura-industrien garapenarekin jarraitu nahi baldin bada.
Kultura-industriek industria bera eta hirigintza-garapena birpentsatzea dakarte. Halabeharrez, kultura-industria hauek dakarten hazkunde ekonomikoak, oro har, maila sozialean eta maila kulturalean onurak dakartzala onartzen da. Halere, orokortasun hau ez da beti horrela izaten. Hainbat ikerketek adierazten dute kulturaindustriek kultura-sektoreetan lan egiten duten profesionalen lanaren prekarietatea dakarrela (Yproductions, 2009b). Izan ere, sektore pribatuak kultura-ekoizpenean parte hartzera gonbidatzen ditu kultura-industriak, diru pribatuaren sarrera ahalbidetuz. Hots, kapital pribatuaren logika jarraitzera bideratzen ditu kultura-industriak. Batetik, logika honen mekanismoan murgiltzeko, ekoizpenak ahalik eta lan esku merkeenarekin eramaten dira aurrera; bestetik, kapitalismoaren logikan sarrerarik ez duten kultura-adierazpenak eta ekoizpenak alde batera uzten dira, sektore pribatuak bere helburuak lortzeko baliagarritzat jotzen ez dituenak (zenbagarriak ez direnak eta balio kapitalisten erreprodukziorako eraginkorrak kontsideratzen direnak) alde batera uzten dira. Honako egoera honek, arte garaikideari dagokionez, sexuen arteko aukera ezberdintasunak areagotzea dakar, hazkunde ekonomikoak, merkatu kapitalistaren logika jarraitzen duen hazkunde ekonomikoak, emakumezkoei ezarri zaizkien rolen erreprodukzioa dakarren neurrian (Navarrete, Ruido eta Vila, 2004). Adibiderik garbiena, emakumeei inposatzen zaien zaintzaile rola da, ardura honen inposaketa kulturala, sistema kapitalistaren erreprodukziorako ezinbesteko baldintza da (Pérez Orozco, 2006, 2014).
Kultura errekurtso ekonomiko eta politikoa dela kontuan hartuta, kulturaren ulermen garaikidearen testuinguruan kokatzen gara. Kapitalismo kognitiboak kapital kognitiboa kultura errekurtso ekonomikoa eta politikoaren izatea sendotzea dakar, izan ere egitura ekonomikoak errekurtso horren ustiaketara moldatzea eskatuko du. Halaz, ekonomizatua dagoen kulturaren ulermenean kokatzen dugu gure burua euskal testuinguru kulturalera hurbiltzen garenean, bai eta ikerketa honetan arte-ekoizpen feministaren bitartez aztertu nahi ditugun haustura puntuak ulergarri egiteko. Batetik,
Maider Zilbeti 61 hobekuntza ekonomikoa eta hobekuntza soziopolitikoa elkarren eskutik datozela aurresuposatzen da eta honako hau ahalbidetuko duen baliabidea kulturarena dela. Bestetik, materialak ez diren baizik eta sinbolikoak diren errekurtsoetaz baliatzen da hazkunde ekonomikoa. Testuinguru honetan, kultura-ekoizpenak inmaterialak eta sinbolikoak diren ondasunen banaketa, mundu mailako kultura-ekoizpenaren ezaugarri garrantzitsuenetakoa da.
62 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean Toby Miller eta George Yúdice-ren (2002) irudiko, kultura errekurtso kontsideratze honek kulturaren barruan banaketak eragiten ditu. Batetik, kultura popularra izango dugu edota kontsumo masibora bideratua dagoen kultura; bestetik, eliteetara bideratua dagoena. Bigarrenak ekoizpen bolumen txikiagoa du. Hala eta guztiz ere, kapitalismo kognitiboaren funtzio estetiko eta intelektualei ekarpen handia egiten dio. Modu honetan, elitearen kulturak balio sozialak zabaltzen ditu, gure artean erlazionatzeko moduak gidatuko dituzten balioak. Ondorioz, kultura-ekoizpenak performatibitearen bidetik ekintzak aurrera eramatea bultzatuko du, guk barneratzen ditugun ekiteko moduak, nortasunak eta erlazionatze moduak esleitzen dituzte. Hurrengoak autoreen hitzak dira:
Kontsumora bideratua dagoen kultura popularra jendartearen homogeneizazioa aurrera eramatera bideratua dago. Berdin kontsumitzera bideratzen gaitu, eta garena kontsumitzen duguna izaki, berdindu egiten gaitu kapitalismoaren begiradapean: berdina kontsumitzen dugu jendarteko partaide ezberdinek. Kontsumitzen ditugun gauzak anitzak eta ezberdinak dira: soinuak, irudiak, eredu eta balio sozialak, erlazionatzeko moduak ere kontsumitzen dira. Mundializazioa aurrera eraman ahal izateko estrategia nagusienetakoa hibridazioarena (García Canclini, 2001 [1989]) izan da eta honako honek kulturaren definizioa, eta baita ondarearen ulermena ere aldatzera eraman du. Egoera honek berriz ere kapitalismo kognitiboak errekurtso kulturalak “gauzatasun” nola bilakatzen dituen adierazten digu. Kontsumorako “gauzatasun” bilakatzen ditu adierazpen kulturalak. Alegia, kultura-adierazpenak ez dira jada dituen edo ez dituen berezkotasunarekin lotzen, baizik eta bere ekoizpeneko baldintzen ondoriotzat jotzen dira.
Maider Zilbeti 63 contable” kontzeptualizazioarekin “Manifiesto para una nueva economía política de la cultura” (2005) artikuluan. Autoreek hausnarketa Europako kultura-politikaren inguruan egiten dute, nahiz eta zenbaitetan Ameriketako Estatu Batuetako adibideak ekartzen dituzten. Kultura errekurtso ekonomiko moduan kontsideratzekoan eta bereziki zenbagarria den artifizio moduan, bere balioa munduko testuinguru eta munduko txoko ezberdinetan nola homogeneizatzen den adierazten dute. Izan ere, ekonomia-merkatuak homogeneizatu diren bezala, kultura-politikak zenbagarria den artifizio moduan kontsideratzean, kultura-ekoizkinak ere logika honetan sartzen dira. Ondorioz, mugako kapitalismoa elikatzen duen edozein lehengairen modura, kontrol ekonomiko eta sozialerako gai bilakatzen dira.
Kultura errekurtso bezala kontsideratzean, kultura eta arte garaikidearen esparruan zein baldintza eta erlazioen bitartez existitzen den eta zein erlazio ahalbidetzen dituen kontuan hartu behar dugu. Kultura errekurtsoa denean, egungo jendartean legitimazioa bilatzen duen errekurtso ekonomiko eta politikoa da. Gure proposamena errekurtso politiko eta ekonomiko izaera honek eskaintzen dituen eta inposatzen dituen moduetan eta mekanismoetan arreta jartzea da, hauek nola funtzionatzen duten ikasteko. Kultura errekurtsoak biopolitikak nola baldintzatzen gaituen ikustera ere gerturatzen gaitu. Biopolitikak kulturaren mundializazioari beste dimentsio bat eskaini diola esan daiteke, non ekoizpenak eta errekurtsoak guk geuk gorpuzten eta erreproduzitzen ditugun (Preciado, 2008; Fernández Porta, 2010; Maria ptqk, 2012). Bestetik, biopolitikak eskatzen duen politiken barneratzea eta erreprodukzioa, halabeharrez, gorpuztasunaren bitartez aurrera eramaten da. Kapital emozionala ere salerosketarako errekurtso bilakatu den honetan, eta kontsumoak gizaki edota Néstor García Canclini-k (2004) esaten duen moduan, hiritar izatea ahalbidetzen gaituen honetan, emozioen kontsumoa ere ezinbestean kontuan hartu beharreko errekurtso kultural agortezin bilakatu dute industria ezberdinek (Férnandez Porta, 2010), hauek kontsumitzea hiritar eta gizaki izateko ezinbesteko baldintza bilakatu direlarik.
Kultura errekurtso ekonomiko eta politiko bezala ulertzeak, batetik, eta kultura errekurtso bezala aztertzeak, bestetik, ez du zertan esan nahi ikerketa honetan kulturaekoizpena eta kulturaren mundializazioa bultzatzen duten estrategia kapitalistekin bat egiten dugunik. Kultura errekurtso bezala identifikatzen dugunean, bere egiturarekiko
64 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean eta bere erabilpenarekiko kritiko izateko aukera zabaltzen dugu. Aipagarria da kultura errekurtso kontsideratzeak bere dimentsio guztiak kontuan hartzea dakarrela; eta, hortaz, modu ezberdinean baliatzeko aukerak irekitzen dituela. Zentzu honetan, Yúdice-rekin bat eginez, kulturaz baliatuz, sozialki, politikoki eta diskurtsiboki egiten dena interesatzen zaigu:
Aurreko atalean adierazi bezala, botere publikoek kultura kudeatu nahi izan zutenean, antropologiara jo zuten kultura definitzeko; eta, ondorioz, kulturaren erregulazioa ere definizio honen arabera aurrera eramateko. Kultura errekurtso politiko eta ekonomiko bilakatua, akordio ekonomikoak eta ekoizpenak aurrera eramateko erlazio moduetan ere gorpuzten dira kultura-politikak. Erlazio hauen ondorioak bortitzak dira askotan aurreko orrialdeetan azaldu den moduan. Adibidez, emakumeak rol zehatz bat aurrera eramatera mugatzen dituenean gertatzen da. Eskulana merke edo dohain saltzera bultzatzen dute, lana eta aisiaren arteko mugak desagertaraztearekin batera. Honako egoera hauek emakumeek era guztietako bortizkeriak jasateko aukerak ahalbidetzen dituzte. Hala, askotan kolektibo gutxituen bizi-esperientziak dira salerosten direnak. Hauek kultura esperientziak osatzen dituzte eta merkataritza lehengai bilakatzen dira, garapen kapitalistaren aldi berri bati hasiera emanez.
Nola aztertu kultura errekurtso moduan, bortizkeria hauek baimentzen dituela kontuan hartuz? Nola berraztertzen ditu antropologiak honako bortizkeria adierazpen hauek, bere izatea herentzia kolonialari jarraituz legitimatu bazuen XIX. mendearen bukaeran zientzia sozialen artean? Hala, bira antropologikoa edo eta etnografikoa
Performatibitatearen ulermena eta kultura errekurtsoak ezinbestean performatibitate konkretu bat arautzen duela nabarmentzeak argigarria izan daiteke kulturaren bilakaera eta kulturaren erabilera ulertzeko. Performatibitate berri batek epistemologia berria eskatzen du. Izan ere, mugimenduak ahalbidetzen duen ezagutzan murgiltzeko epistemologia berria beharrezkoa dugu. Hau da, gure jarrerak, gure nortasunak, gure lehentasunak kultura errekurtsoak markatzen ditu. Arestian adierazi dugu nola biopolitikaren parte garrantzitsuak diren kultura errekurtsoak, etengabean kontsumitzen ari garen gauzen bitartez gorpuzten garelako eta gorpuztasunaren bitartez, kapitalizatuak diren gauzatasunak ekoizten ditugulako, sentimenduak eta ideiak adibidez. Kapitalismo kognitiboak ideiak ere kapitalizatu dituen honetan, kulturaren esanahia desegiten da eta chip kognitiboan bilakatzen da. Esperientzia kognitiboak ere saldu egiten zaizkigu. Honen aurrean performatibitateak indar handia du. Performatibitatea arautzen duena, epistemologia bera da Michel Foucault-ek Las palabras y las cosasen (1998) adierazten digun moduan, historiako aldi bakoitzak epistemologia bat du, gauzekin erlazionatzeko eta gauzak ezagutzeko modu bat adierazten duena.
Performatibitatearen inguruko ikerketak eta performatibitate beraren erabilpena ikerketa feministetan eta queer teorietan aurrera eraman da. Modu honetan ikerketa-feministek eta queer teoriek J. L. Austin-ek (1975 [1962]) adierazitakotik harago eramaten dute performatibitatea eta hitz egiteko ekintzen (speech acts) inguruko azterketa. Gizartearen egitura sozialetan eta batez ere biopolitikak ezartzen dituen eta barneratuak ditugun gorpuztasunen ezaugarri eta gorpuztasun hauen bitartez aurrera eramaten ditugun subjektibazio-prozesuen inguruan kokatzen dituzte. Performatibitatearen inguruko hausnarketak eta erabilpenak ikerketaren hurrengo kapituluetan aztertuko dira sakonago; ikerketa feministek performatibitatearen zein erabilera egiten duten eta zergatik egiten dutenaren testuinguru historikoa ekarriko da.
Performatibitatea, nortasunaren inguruko hausnarketa egiteko aukera eskaintzearekin batera, honako hau sakonean aztertzera pasatzen da ekintza berritzaileak aurrera eramateko gonbitea eginez. Subjektibazio-prozesu berritzailea martxan jartzen da horrela, non halabeharrez subjektibazioak aurre eramaten duen ezagutza-prozesua, bisualitate berriekin hornitzen den. Kultura-arauak barneratzen ditugunean, bioboterearen arauak barneratzen ditugunean, hauek errepresentazioak eta ontologitzaileak ere badira. Hortaz, gu garena arautzen dute performatibitateek, gu moldatzeko aukera zabaltzen dute subjektibazio-prozesuak abian jarriz.
Jarraian datozen orrialdeetan, Euskal Autonomia Erkideagoari dagokion kultura-politiken sorreraren zergatia eta hauen garapen ibilbidea ekarriko dugu. Ikerketaren denbora tartea 1997. urtetik 2012. urtera luzatzen baldin bada, kulturapolitikei dagokienez, kronologia hurrengoa da: 2000. urteko azaroaren 7an Kulturaren Euskal Kontseilua osatu zen.23 Kulturaren Euskal Kontseiluaren eskutik, berriz, 2004. urtean Euskal Kulturaren Plana argitaratu zen eta Kultura-politikei Buruzko Nazioarteko I Biltzarra 2005. urteko azaroaren 14 eta 15ean ospatu zen Bilboko Euskalduna Jauregian. Honako Biltzar honek planteatu zituen gai ezberdinak, eta etorkizunera begira hainbat erronka, kontuan hartu beharrekoak dira. 2010. urtean berriz, Euskal Autonomia Erkidegokogo IX. Legealdiarekin batera gertatutako gobernu aldaketak, PSOE-EEren administrazioak Kulturaren Euskal Plana Kulturaren Aldeko Herritartasun Kontratua onartzen du, hurrengo bi urteetan indarrean egongo dena. Hortaz, instituzio ezberdinek kultura garaikidearen inguruan aurrera eramandako plan, batzar eta programa nabarmenetan zehar izandako ibilbidea egingo dugu.
Mendebaldeko ongizatearen jendarte-egituren ahulezia bistan geratu den historiaren momentu honetan, kulturaren aurrekontu publikoa desagertzeko arriskuan dagoen honetan, gero eta neurri handiagoan edo gero eta modu zuzenagoan merkatuaren interesek eta kulturaren merkantilizazioa ahalbidetuko eta bultzatuko duten enpresa pribatuen diruak inbertitzen dira kultura-ekoizpenean. Arte garaikidearen esparruak enpresa pribatuen interesen arabera jokatuko du laguntza ekonomikoak jasotzeko eta ikusgarri izateko helburuarekin. Testuinguru honetan, kultura-politikak politika publikoak bezala ulertzeko, berraztertzeko eta birdefinitzeko gonbitea egiten du Juan Luis Moraza-k. 24 Modu honetan, autoreak desagertzear dagoen kulturaren errespontsabilitate historikoa eta publikoa mahai gainean jartzen du.
Maider Zilbeti 69 Espainiako estatuan, Europatik etorritako ildoak jarraitu dira bere kulturapolitikak gidatzen dituzten erabakiak hartzeko orduan. Batetik, nortasuna eta ondarea mantentzeko ekintzak aurrera eramaten dituelako; eta, bestetik, nazioarteko ereduak edo jomuga izan nahi duten kulturaren inguruko proiektuak bultzatu dituelako aztertzen ari garen denbora tartean: Nazioarteko 1992ko Sevillako Erakusketa, Bartzelonako Kulturen Forum Unibertsala, 2004. urtean, Zaragozako 2008. urteko Uraren Inguruko Nazioarteko Erakusketa. Egun, orotariko krisi garaian, kulturapolitiken inguruan hausnarketa bultzatzea interesgarria litzateke, agian, kulturapolitika hauek aurresuposatzen duten jendartearen kultura eskubideak bertan behera geratzeko arrisku handia dagoela sumatzen dugulako.
Hala, egun zein elementuk osatzen dituzte kultura-politikak? Instituzioek nekez ordaintzen dituzten diru-laguntzek eta urtero egiten izaten diren bekek? Zuzendaritzarik edota programaziorik gabe dauden arte garaikide zentroak mantentzea? Tabakalerak25 Josean Muñoz-en dimisioa aurkeztu zuen 2010. urtean; 2012. urteko udara arte zuzendaririk gabe egin zuen aurrera. Artelekuko zentroko edukien koordinatzailea zen Kepa Landa postutik atera zutenean 2010. urtean; 2014. urteko udara arte ez zen beste ordezkorik izendatu. Krea Expresión Contemporánea26 zuzendaritzarik gabe geratu ostean itxi egin zuten 2011. urteko irailean. Errekalde Erakusketa Aretoa 2010. urtean eduki-zuzendaririk gabe utzi zuten. Hauek arteinstituzio publikoei dagokienez, euskal testuinguru kulturalean izandako kasurik esanguratsuenak izan daitezke. Instituzio pribatuei dagokienez, aldiz, Guggenheim Bilbao Museoa sorreratik eduki-zuzendaririk gabe aurrera doan adibidea dugu. Bestalde, zuzendaritzarik gabe, eta askotan edukirik gabe, irekita jarraitzen duten museo eta arte garaikide zentroen kopurua handituz joan da Espainiako estatuan: “Muchos museos y centros de arte españoles carecen de la figura del director, lo que
Testuinguru honetan, garbi dago kultura-politikak birpentsatu beharra daudela. Hau da, instituzioek zein kultura eredu bultzatzen duten eta bereziki arte garaikide ekoizpenak nola kudeatzen dituzten birpentsatu beharra dago. Izan ere, egun ez gara museo eta arte zentroen eraikuntzaren aroan bizi, ondorioz, hainbat kulturaazpiegitura, arte-zentro eta museo daude Espainiako estatuan ateak ireki dituztenak baina edukirik eta zuzendaritzarik gabe lanean ari direnak. Kultura-politikak azpiegituren inauguraziora mugatzen al dira, ondoren, erabilera politikoa eta ekonomikoa izango duten ekoizpen-prozesuak aurrera eramateko?
Kultura-politikak birpentsatzeko beharra daukagun garai honetan, Eusko Jaurlaritzako Eremuak programak 2012. urteko urtarrilaren 20 eta 21ean Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoan aurkeztu zuen “Politika publikoak eta Artea” mintegia aurrera eraman zuen.28 Nolabait ere, kultura-politiketan pentsatzeak, hauek urteetan euskal testuinguru kulturalean aurrera eraman dituzten mekanismoetan pentsatzeak eta bizi dugun krisi ekonomikoa eta jendartearen egiturazko krisiaren aurrean pentsatzeak, arte-ekoizpen garaikideak kultura-politiken administraziotik kanpo kokatzeko beharra dakar. Izan ere, politika publikoen inguruan pentsatzeak eta politika publikoek kultura kudeatu dezaketela pentsatzeak, bestelako aukerak irekitzen dizkio kulturari eta bereziki arte-ekoizpen garaikideari.
Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoa Eremuak programaren erakunde hartzailea da. Ikerketan, ez dugu instituzio honen inguruako azterketarik egingo, izan ere, arte-ekoizpen feministei eskaini dion espazioa mugatua izan da. Artertzen ari garen denbora-tartean jaso zituen erakusketa esanguratsuen artean, 2011. urtean aurrera eraman zen Esther Ferrer-en “En cuatro movimientos“ eta 2012. urtean
Euskal testuinguruari dagokionez, kulturaren eta arte garaikidearen inguruko gogoetak, lan-ildoak eta jarraitu beharreko helburuak plan eta batzar ezberdinetan eztabaidatu eta adostu dira. Hurrengo orrialdeetan, gure ikerketaren xedea den denbora tartean kultura-politiken inguruan Eusko Jaurlaritzak landu dituen planak, martxan jarri diren programak eta ospatu diren batzarrak ekarriko dira aditzera modu laburrean.
Bestalde, orain arte euskal testuinguru kulturalean kultura-politikak administrazio ezberdinek aurrera eramaten zituzten diru-laguntzek eta bekek osatzen dituzte praktikan. Kultura-politikak ez dira inongo legeetan idatzi, baizik eta aurreko atalean ikusi dugun moduan, ekimen zehatzez baliatuz, kulturaren gaineko beraien ulermena publiko egiten dute. Nabarmentzekoa da Foru Aldundiek eta udalek diruz laguntzen dituzten proiektuek eta aurrera eramaten dituzten sariek, bekek, Eusko Jaurlaritzak abian jartzen dituen ekimenekin koordinaziorik ez dutela. Arrazoi honengatik, hauen arteko komunikazio eta koordinazioaren beharra modu ezberdinetan azaltzen da Euskal Kulturaren Planaren baitan, eta baita Kulturaren Euskal Kontseiluaren ekimenenetan ere. Bestalde, urteek aurrera jarraitzen dute, ekimen instituzional ezberdinak abian jartzen dira (Eusko Jaurlaritzaren Eremuak programa, esaterako) eta oraindik orain, koordinazio eza nabarmentzekoa da.
“Bere helburu nagusia lankidetza bultzatzea eta kultur eremu euskaldun bat egituratzea da, gero eta globalizatuagoa den ingurunean. Helburu hurbilekoena koordinazioa sustatzea da, hiru norabidetan: koordinazio bertikala kultur gaietan eskudun diren hiru erakunde mailetako organoen artean (Jaurlaritza, aldundiak eta udalak); koordinazio horizontala kultur jardueran gehien eragiten duten erakunde-esparruekin nahiz Nafarroa eta Iparraldeko erakunde publiko eta pribatuekin; eta, azkenik, koordinazioa hainbat kultur sektoretako gizarte eragileekin.
Kontseilua, beraz, proposamenak egiteko topaleku moduan sortu zen, euskal errealitate kulturalaren gaineko sentsibilitate askotarikoek zabalik duten lekua bezala. Erabakiak hartzeko edo kultura kudeatzeko eratutako ordezkaritza organo bat ez denez, ez da beste ezein erakunderekin lehian sartu, eta hausnarketarako, proposamenak eta eztabaidak egiteko, adostasunak lortzeko gune izaten ari da. Hori dela-eta, euskal sistema kulturalaren eta kultur jarduerari ematen zaion balioaren ikuspegi orokor batetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) esparruan kultur politika jorratzeko baldintza paregabeak ditu”.30
Esan bezala, Kulturaren Euskal Plana 2004. urtean aurkeztu zen. Kontuan hartu behar da, plan gehienen modura, aurrera begiratzen duela denborari dagokionez, eta bertan aurkezten dituen erronkak eta proposamenak garatzeko aipatzen dituen epemugak bi dira: batetik 2008. urtea, non planaren ebaluazio estrategikoa egingo zen.31 Planaren bigarren ebaluazio estrategikoa 2012. urtean aurrera eraman beharrekoa baldin bazen ere, 2010.urtean Kulturaren Euskal Plana Kulturaren Aldeko
Maider Zilbeti 73 Herritartasun Kontratuak ordezkatua zuenez, ez zen garatu; bestetik, Planak aurreikusten zuen beste mugarrietako bat 2005. urtean ospatutako Kultura Politikei Buruzko Nazioarteko I Batzarra zen. Hau da, aurrera eraman beharreko hausnarketamultzoa barne hartu zuen. Batzarrean, Euskal Autonomia Erkidegoan aurrera eraman beharreko kultura-politiken nondik norakoak zehaztu nahi ziren momentu horretan, kulturaren beraren eta kultura-kudeaketaren xehetasunak argitze aldera.
Hurrengo orrialdeetan, ez dugu Planaren laburpenik aurkeztuko. Hala ere, Planak planteatzen dituen ildo nagusiak zeintzuk diren azalduko da. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, kulturaren esparrua zein den mugatzen duen lehendabiziko plan instituzionala da. Planak markatzen zituen lerro estrategikoetan euskal testuinguru kulturala barne hartzen zen, eta kultura-eragile ezberdinek planari ekarpen ezberdinak egin ahala, egoera ezberdinei moldatzen joango zen plana izatea zuen helburu. Horrela, kultura-kontzeptu aldakor baten inguruan osatzen dira bere ildo-estrategikoak. Instituzioek hartutako erabaki politikoek, gizarte-eragileek eta nazioartean hartzen diren erabakiek kultura moldatu dezaketelako ulermenean garatzen da Plana. Hala ere, 2010. urteko azaroan, Eusko Jaurlaritzako IX. Legealdiak honako Plan hau bertan behera utzi, eta Kulturaren Aldeko Herritartasun Kontratua martxan jarri zuen.
Oso kontuan hartzekoa da Kulturaren Euskal Planak ez duela emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunik aipatzen. “Berdintasun” hitza aipatzen duenean, kultura ezberdinen arteko berdintasunaz ari da. Beraz, deigarria da honako plan hau aurrera atera izana Eusko Jaurlaritzako Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunaren Legeak existitzeko unean zegoenean, eta jada emakume eta gizonen arteko berdintasun planek eta ekintza positiboek existitzen zutenean. Berriro ere argi dago, lege eta tresna juridikoak esku artean izanda ere, hauek nahikoak ez direla jendartean sexuen arteko berdintasuna bultzatzeko.
Kulturaren Euskal Planaren ebaluazio estrategikoa lau urtean behin egin beharreko ebaluazioa dela jasotzen du idatziak. Lehenengoa 2008. urtean egin zen eta hurrengoa, 2012. urtean egin beharrekoa, ez zen burutu. Beraz, Planak markatzen dituen ildoek, hauen aplikazioek eta izendatzen dituzten ekintza-esparruek, aldaketak ezagutu behar izan zituzten 2008. urterako, izan ere 2005. urtean Emakume eta
74 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean Gizonen arteko Berdintasunerako Legea onartu zen. Gainera, kontuan hartu behar da 2010. urteko Emakunderen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Plana -IX Legealdiko Jarraibideak, kultura eta sormen kulturari indar eta potentziala eskaintzen diotela emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzerako momentuan, emakume eredu ezberdinak osatu eta sozializatzea eskaintzen duten heinean eta barneratutako genero estereotipoak gailentzeko tresnak eskaintzen dituzten neurrian.
Bestalde, nahiz eta Kulturaren Euskal Planaren puntu batean esaten den gizarte zibilaren proposamenekin eta eskaerekin batera garatu zela, ez zituen kontuan hartu Euskal Herriko mugimendu feministaren aldarrikapenak. Bestetik, 2004. urterako arte-ekoizpen garaikideari dagokionez, feminismoetatik egindako ekarpenak, argitalpenak eta mintegiak ezagunak ziren, esaterako, Arteleku zentroan. Urte horretan bertan “Sexu Gune Berriro Politizatzea Egungo Arte Jardunetan” mintegia ospatu zen Mari José Belbel-ek eta Erreakzioa-Reacción-ek kolektiboak koordinatuta eta honekin batera mintegiaren edukiak jasotzen zituen Zehar aldizkariaren 54. ale monografikoa argitaratu zen. Ezin ahaztu dezakegu, ekimen hauen aurretik, Erreakzioa-Reacción kolektiboak koordinatutako“Zure Begietarako Bakarrik, feminismo faktorea arte bisualak direla eta” nazioarteko mintegia ospatu zela.
Kulturaren Euskal Planaren beste puntu batean ere aipatzen da arte garaikidearen ekoizpenak eragina dutela eraldatzeko, publiko gutxiko ekoizpenak diren arren, kulturaren ibilbideak eta pertsonen arteko erlazioak, baita pertsonen eta instituzioen arteko erlazioak ere. Horrelako adierazpenak egiteak esan nahi al du bestelako kultura-ekoizpenek ez dutela balio handirik pertsonen arteko erlazioak errebisatzeko eta hauek momenturen batean aldatzen laguntzeko?
Kulturaren kontzeptua zabala dela adierazten da, etengabean aldakorrak diren praktika multzoek osatzen dutela. Honako hau eraldatzen duten faktoreak asko eta ezberdinak dira; baina, batez ere, egun bizi dugun mundializazioaren testuinguruan kokatuz, ekonomiaren globalizazioak, eta pertsonen migrazio fluxuek ere bai, bertako kultura-garapena eta bertako kultura-ibilbidea ere baldintzatzen dute.
Mundializazioarentzako egiturazko baldintzak diren komunikazioegiturak kultura-garapen eta kultura-ekoizpenen ibilbidearen baldintza dira. Egun kulturaren garapena ezinezkoa da bere hedapenik gabe ulertzea. Kultura ekoiztearekin batera, kulturaren hedapena aurrera nola eramaten den kontuan hartu behar da. Horrela, Kulturaren Euskal Planak kulturak hezkuntza-sistema formalean zein leku izan beharko lukeen galdetzen du eta honako funtzio hau indartu beharra dagoela ere adierazten du. Baina kulturaren kontzeptua hain zabala baldin bada, eta kulturaindustriek beraien eragina ondare kulturalera eta kultura kognitibora edota ideien eta pentsamoldeen kulturara zabaltzen baldin badute, zaila da kulturak jendartea eta bere erlazioak moldatzeko duen potentziala izendatzea. Era berean hezkuntza-sistema formalaren egituran zein leku eta zein egite izan behar duen definitzea ere zaila da. Modu honetan kulturaren ulermena eta baita erabilera ere, esparru ezberdinetatik egiten da: ekonomiatik, hirigintzatik, turismo politiketatik,…
Kulturaren Euskal Planak adierazten du kultura ezinezkoa dugula banatzea errekurtso ekonomiko izatetik. Izan ere, ekonomiaren mundializazioak kultura errekurtso ekonomiko bilakatu du. Hala ere, badira hainbat ekoizpen mota errekurtso ekonomiko izatetik aldentzen direnak. Beraz, hauetan arreta jarri beharko da kultura lokalaren biziraupena bermatzeko. Planak nabarmentzen duen arduretako bat da, hain zuzen, kultura errekurtsoaren mundializazioaren aurrean, tokian-tokiko kulturaren ezaugarri bereziak nola mantendu eta nola garatu. Izan ere, nazioarteko hainbat
76 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean hitzarmenek eta konbentziok (esaterako, 2005. urteko UNESCOren 33. Konferentzia Orokorrean Aniztasun Kulturalaren Zaintzaren eta Hedapenaren inguruko Konbentzioa onartu zen) kultura gutxituen eskubideen aldeko dokumentuak sinatu dituzte. Hala ere, kapitalismo bortitza edo kapitalismo kognitiboa gure jendartean txertatua dagoenez, halabeharrez, kultura kontsumitzeko joerak eta kulturaren homogeneizazioaren jarduerak egunero pairatzen ditugun mehatxuak dira Kulturaren Euskal Planaren ustean.
Maider Zilbeti 77 potentziala ere bertan behera geratzeko arriskua dagoen. Santiago Eraso-ren hurrengo hitzak entzungo ditugu:
PSE-EEren Eusko Jaurlaritzaren IX. Legealdiak indarrean zegoen Euskal Kulturaren Plana alde batera utzi, eta Kulturaren Aldeko Herritartasun Kontratua onartu zuen 2010. urteko azaroan. Ez gara hemen honako kontratu hau aztertzera pasatuko, baina honek aurkezten duen testuinguruan, eta konkretuki Kontratuaren Marko Operatiboan deritzonean,35 Sorkuntza-Fabriken eta berrikuntzaren inguruko kontzeptuak behin eta berriz erabiltzen dira. Lerro estrategikoei dagokienez, gehienek kultura errekurtso ekonomiko moduan kontsideratzean oinarritzen dira. Gainera, lehiakortasunari, enplegu-industriari, sorkuntza-berrikuntzari eta nazioarteko proiekzioari erreferentzia egiten diote. Esaterako, LE 3 “Sorkuntza sostengatu”; LE 4 “Kultura-industria eta enplegua”; LE 5 “Berrikuntza eta lehiakortasuna sustatu”; LE 6 “Baliabideak Metatu-Finantziabide Berriak eta LE 7 “Kanpo Proiekzioa”. Kultura errekurtso ekonomikoa den neurrian, kapitalismoaren eta kultura kognitiboaren arauak ondo aplikatzen baldin bazaizkio, bere balio-ekonomikoa biderkatuko duelako sinesmen osoa dago. Baina zer gertatzen da balio-sinbolikoarekin?
Zergatik ematen zaie momentu honetan, orain eta hemen, horrelako proiektuei lehentasuna? Badirudi Kulturaren Euskal Planak eskaintzen dituen ekoizpen kultural gutxituen balio-sinbolikoaren eraldagarritasun potentziala alde batera uzten dela eta
78 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean kultura-ekoizpen oro errekurtso ekonomiko izatera bideratzen dela. Neurri honetan, badirudi gutxituen esperientziei, eta baita aniztasunaren esperientziei ere, sistema kapitalistak bere sistemaren parte izateko aukerak irekitzen dizkiela. Kulturafabriketan, sorkuntzaren ondorioa eta sorkuntza-prozesua ere kapitalizatzen da, bai sorkuntzaren ekoizpen materiala, baita kultura-esparruan aurrera eramaten den ekoizpen inmateriala ere.
Puntu honetan, kulturari aplikatzen zaion berrikuntza kontzeptuari tartea egiteko momentu egokia da. Yproductions kolektiboaren hitzak jarraituko ditugu bide honetan:
Berrikuntzak eta berrikuntzan inbertitzeak jendarteari lasaitasun ekonomikoa eta ongizate soziala ekartzen diola saldu digute azken urteetan agintean dauden politikariek. Berrikuntza guztiz desiragarria den gizartean bizi garela esan daiteke. Egunero ez baldin bada, egun askotan jasotzen dugu, batez ere, berrikuntza zientifikoren baten berri. Berrikuntza zientifikoek jendartera ekartzen duten lasaitasuna eta ongizatea agerikoa da: gaixotasun baten aurkako txertoa, gaixotasun bat sortarazten duen genearen aurkikuntza, … Berrikuntza hauek zientziarekin lotuak daudenean, dudarik gabe, etekin ekonomikoak lortzeko helburuarekin aurrera eramaten dira, eta ez bakarrik jendartearengan lasaitasun eta ongizate sentsazioa sortarazteko. Berrikuntzekiko eta sistema ekonomikoarekiko konfiantza izateko
Maider Zilbeti 79 helburuarekin egiten dira publiko berrikuntzak eta, bide batez, berrikuntza bera legitimatzeko.
Hala, berrikuntzak zein ekarpen suposatzen ditu kulturari aplikatzen zaizkionean? Kulturaren kontzeptuaren definizio hedatuaren aplikazioaren ondorioa eta helburua ere izan daiteke etekin ekonomikoak lortzearena. Honen harira, 2009. urtea Sorkuntza eta Berrikuntzaren Urte Europarra izendatu zen. Izendapen honen ondotik herrialde ezberdinek berrikuntzaren formula kultura-ekoizpenean aplikatzen hasi ziren. Mundializatutako egituran kultura errekurtso ekonomikoa zenez gero, Europako herrialde ezberdinek beraien berrikuntzaren formula kulturaren esparruan ekoitzi beharrean izan ziren.
Bestalde, berrikuntza kulturan ezinbestekoa da eta kulturak berezkoa duen elementua da. Berrikuntza kulturaren baitako mekanismoa da. Izan ere, berrikuntzarik gabe ezinezkoa da kultura-adierazpenik garatzea. Mundializazioaren ezarpen ezberdinen aurrean, izan ekonomikoak, edota jendartearen egituran, aldaketak eskatzen dituzten inposaketak gertatzen dira (adibidez, soldata eta baldintza kaskarren truke lana egitea), hots, kulturaren hibridazioa gertatzen da. Egun, kulturaren hibridazioa berrikuntzaren barneratzearekin batera ematen da (García Canclini, 2001 [1989]).
Sorkuntza kulturari lotzen zaionean, baliabide ekonomikoa bilakatzen da eta bere autonomia galtzen du. Modu honetan, kulturak berezkoa duen berrikuntza, sistema kapitalistaren logika bereziak eta konkretuki industriak bereganatzen duenean, berrikuntza izendatua izatetik sorkuntza-kapitala izatera pasatzen da. Sistema honek bereganatzen duenean, helburu konkretuetarako bideratzen du sorkuntza, etekin ekonomikoak lortzera, alegia. Sorkuntza bera errekurtso ekonomikoa izatera bideratzen da momentu horretan. Yproductions kolektiboak, kultura baliabideekonomiko bilakatzeko pausoak horrela adierazten ditu hurrengo pasartean:
Beste era batean esanda, sorkuntza eta bereziki sorkuntza-kapitalak bere lana egin dezan, hau da, modu egokian erreproduzitua izan dadin eta etekin ekonomikoak izan ditzan, bere inguruan hainbat egitura aldatu behar dira, bai jendartearen egituran, bai etekin ekonomikoak bideratzeko egituran. Hots, sorkuntza ahalbidetzeko aldaketak aurrera eraman behar dira, bai maila instituzionalean, bai sortzaileen bizimoduan (artearekin eta instituzioekin erlazionatzeko moduan). Izan ere, helburua, sorkuntzan, kapital-inbertsioa egingo duten enpresei erakargarri aurkeztean datza. Hartara, helburu hau jarraituz, sormen-kapitala lekutua dagoen hirigintzan aldaketak aurrera eramatea oso posiblea eta eraginkorra gertatzen da, ingeniaritza sozial berri eta berritzailearen isla izango baitira. Honako espazio berri hauek, bestalde, berrikuntzarako ezinbesteko espazio kontsideratzen dira, ezinbestean inbertsio ekonomikoak erakarriko dituztenak.
Maider Zilbeti 81 Modu honetan, enpresa pribatuei erakargarri egin nahi zaizkie berrikuntza edo innobazio departamentuetan kultura-ekoizleen eta gizarte-ekintzaileen sormenak, ideiak eta planteamenduak barneratzera gonbidatuz. Ondorioz, nahi baino gehiagotan, enpresa pribatuek innobazio sozialak eta balio berritzaileak planteatzen dituzte gizarte-ekintzaileen eta kultura-ekoizleen ideiak barneratzeko, baina ez dezagun ahantzi beraien logika ekonomikora moldatzeko arriskua ere egon badagoela.
Euskal Autonomia Erkidego barruan sorkuntza-fabrikek eredu bera errepikatzen dute. Sorkuntzarako eta berrikuntzarako gune autoizendatzen dira eta, era berean, hirietan aurkitzen diren museo estandarizatuen presentzia sostengatzeko, hirigintza eta errekonbertsio lanak aurrera eramaten dituzte. Adibidez, Alfa sorkuntzafabrikaren kasua, Eibarren, non sorkuntza-fabrikak errekonbertsio industrialari erantzuten dion. Metalgintzaren bideragarritasuna arte-ekoizpenera zuzentzen da eta bere proiektuaren defentsarako, hirigintza berritzailearen eta errekonbertsio industrialaren onurekin lotzen den proiektua da.
Inongo zalantzarik gabe, fabrika hauek kapitalismo kognitiboaren erreprodukzioarekin erlazio zuzena dute. Kapital kognitiboa amaiezina den inmaterialtasuna izanik, lehengaia askotan dohainik lortzeko joera eta lortzeko asmoa dago enpresarien artean. Esku artean ez duten lehengaia dohainik lortu daitekeelako uste osoa dago. Puntu honetan, aipagarria da sorkuntza-enpresek oso merkea den eskulan eta buru-lanaren bitartez funtzionatzen dutela; eta, ondorioz, zenbaitetan, eskulanaren lapurreta gertatzen da inongo baimenik eta ordainsari ekonomikorik gabe.
82 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean Sorkuntza-fabrikak fabrikak dira. Kognizioaren fabrikak, non bertan ekoitzitakoa kapitalismo kognitiboaren logikan saldua eta kontsumitua izango den. Horrela, Tabakalera proiektu eta eraikin kulturala adibide esanguratsua dugu, zeina arte bisualen nazioarteko kultura-fabrika izatera bideratua izan den azkeneko urteetan. Proiektuak fabrika kontzeptua eta fabrikaren produkzio eredua txertatzeko ahalegina egin du, Donostialdeko zein Euskal Herriko testuinguru sozialean. Tabakalerako proiektua orain 14 urte martxan jarritako proiektua da: “2001. urtean hitzarmena sinatu zuten Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak. 2002. urtean Manifesta 5 Arte Garaikidearen Bienala antolatu zen, oso bide zailari ekiteko ildoan, eta 2003-2005 urteen artean eredua zehazten hasi zen. 2006. urtean, berriz, zuzendari bat izendatu zen, baita hasierako lan-talde bat ere.”38
Tabakalera proiektua osatzen hasi zeneko garaia, euskal testuinguru kulturalean, kulturaren kudeaketarako eta kultura bera zer den ulertzeko hainbeste eztabaida, azterketa eta hausnarketa ekarri zituen Guggenheim Bilbao Museoaren efektuaren ondorengo garaia izan zen. Azkeneko urteetan proiektuari berari egindako eraldaketek proiektua bera (2011) 39 berrikuntza eta sorkuntzarako zentroa izatera bideratzen dute. Horrela, Tabakaleran bertan, enpresa pribatuek (ikus-entzunezkoetan jarduna duten enpresek) beraien espazioak, bulegoak eta tailerrak izango dituzte bertan lan egiten duten edo bertara hurbiltzen diren sortzaileekin harremanak bertatik bertara izan ditzaten: “Tabacalerak baliabideak partekatzeko lantegia izan behar du, berriz ordenatu beharreko gune bizia. Gogoeta egiten, pentsatzen eta eztabaidatzen jarraitu behar da. Kulturarako, ideietarako eta sorkuntzarako lantegia izan behar du, diziplina anitzeko zentroa, eta honako jarduerak jasoko dituena, besteren artean: irudia eta teknologia berriak, industria eta teknologia berriak, arte garaikidea, argazkiak, COFF, zinema, bideoa, musika, telebista, euskal filmoteka, kultur informaziorako gunea, kulturen arteko topaketa, liburutegia, zerbitzuak, aisialdia eta abar. (…) Industria ere ez da kulturatik kanpo utzi behar. Komeni da erakundeak zein enpresak parte hartzaile izatea. Azken hauek dirua jarri beharko dute, baina
Maider Zilbeti 83 horretarako proiektuaren baitan egon behar dute. Gipuzkoan I+Gk garrantzia du, eta arlo hau izan behar du oinarri eraikuntzak.”40
Modu honetan, errentagarritasun ekonomikoa eta diruaren inbertsioek, ezinbestean, sortzaileak erakarriko dituelako logika ere jarraitzen dute egungo kultura-politikek. Bi hauen lankidetzak, enpresa pribatuen eta sortzaileen lankidetzak, ezinbestean, inbertsio ekonomikoaren kopuru handiagoa erakarriko duen logikan oinarritzen da. Helburu hau jarraitzen dute, eta kulturarekiko azken helburu hau defendatzen dute kultura-politikek. Gainera, honako logika hau mantentzeko eta kultura errekurtso ekonomikoa izaten jarraitzeko, hirigintzaren eraldaketa ezinbestekoa da. Honenbestez, errekurtso ekonomiko izatetik errentagarritasun politikoa izatera pasatzen da kultura bera.
Honen inguruan hausnarketak jaso zituen Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Industria Sailak argitaratzen duen Ekonomiaz aldizkariaren 38. aleak, 2011. urtean. Bertan, sormen-industrien inguruko gogoeta egiten dute. Artikulu ezberdinetan, herrialde ezberdinetan, sorkuntza-fabrikek izan duten garapena aztertzen da. Egun, sormen-fabriken ereduak zeintzuk izan behar diren eta zeintzuk funtzionatuko luketen aztertzera pasatzen dira monografiko honetan. Aitzitik, bestelako ezagutza formalekin, unibertsitateekin izan beharko luketen erlazioa deskribatzen da. Areago, unibertsitateek kultura errekurtso-ekonomiko bilakatzeko duten gaitasunari erreparatzen zaio. Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoan ekipamendu kulturalak aipatzen eta deskribatzen dituzte. Hauek, modu batean edo bestean, sorkuntza-fabrika bilakatzeko zein pauso eman behar dituzten aztertu nahi da, aldizkariaren ale monografiakoaren argudioaren haria jarraitzen baldin badugu. Beraz, orain arte argi ez baldin bada geratu, kultura-politikak desagertzeko zorian dauden honetan, badirudi ekimen berritzaileak, ekarpen eta aldarrikapenak aurrera eraman ezean, kulturapolitikak politika ekonomikoek ordezkatu ditzaketela.
Kapitalismoaren logikak, gero eta lehengai kopuru handiagoa behar duenez, bere ekoizpen maila mantentzeko, kapitalismo kognitiboaren aroak gero eta sortzaile
84 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean gehiagoren beharra du sistema mantendu ahal izateko. Ondorioz, jendartean aurrera eramaten diren sorkuntza ezberdinak bereganatzen ditu. “Sorkuntza sozialek” jendartearen mugimendu sozial ezberdinetan aurrera eramaten diren proposamen eta aldarrikapen ezberdinak (izan ekologismotik, izan feminismotik datozenak) barneratu egiten dituzte, eta prozesu eta ekoizpen kapitalistan kokatzen dira. Orain gutxi arte, fabriketan, pertsonen gorputzak eta gorpuztasuna alde batera utzi beharreko gailuak ziren, gehienetan kapitalismoaren produkziorako oztopoak besterik eskaintzen ez zutelako: gaixotasun bajak, amatasun bajak, atseden hartu beharra, … Orain, hauek guztiak kontuan hartuko dira eta askotan hauetan arreta zein interes handia jarriko da lehengai berriak sortzeko, baita behar berriak jendartean sozializatzeko ere.
Norabide honetan, Eloy Fernández Porta-ren €®O$. La superproducción de los afectos (2010) lana aipagarria da. Honako saiakera honetan, autoreak etorkizunean salgai eta erosgarri izango ditugun inmaterialak diren eta ongizatea eskaintzen duten produktu ezberdinak aurkezten ditu, aditu ezberdinen eta kontsumitzaileen ahotan. Iragarkien bitartez, kontsumitzaileek etorkizunean egingo luketen kontsumoaren eta kontsumo konkretu hauen inguruko gogoeten bitartez, kontsumigarria denaren
Maider Zilbeti 85 ezaugarriak aurkezten ditu; eta, jarraian, ezaugarri hauek jendartearen erlazionatzeko moduak nola eraldatzen dituen azaltzen du. Eloy Fernández Porta-ren (2010) saiakerak ez du egungo egoerara bakarrik begiratzen, baizik eta etorkizunean kontsumituko ditugun errekurtso kulturalen inguruan hitz egiten du. Errekurtso kulturalak dei ditzakegu, izan ere, gure jendarteko kodigoak, sinboloak kontsumitu beharrean aurkitzen gara bizirauteko.
Berrikuntzak eta sorkuntzak errekurtso-ekonomikoen motor diren heinean, gerta al daiteke sorkuntza eta berrikuntza kultura-ekoizpenetan beste modu batean barneratzea, non berritzen dena ez den bakarrik kapital ekonomiko eta kapital kognitiboaren aplikazio ekonomikora mugatzen? Kultura-sorkuntzak eta kulturaberrikuntzak jendarteko harremanak eraldatzeko eta gizarte egituretan aldaketak eta hobekuntzak aurrera eramateko tresnak dira. Hauek sorkuntza-fabriken bide-orritik at aurrera eraman dira. Norabide honetan, euskal testuinguru kulturalari dagokionez, Conexiones improbables-en adibidea dugu. 42 Beraien aurkezpenean argi uzten dutenez:43
“Conexiones improbables ikerketa-ekimen komunitatea da, elkarlanekoa eta elkarsortzekoa, berrikuntzaren bitartez antolaketa- eta gizarte-eraldaketarako komunitatea. Berrikuntza irekiaren paradigmetan eta eremu, diziplina eta pertsona ezberdinen arteko intersekzio printzipioetan oinarrituta da. Erakundeen beharrei galdera eta erantzun berriak bilatzeko sortu zen, arteak, pentsamendua, zientzia, enpresa eta gobernantzak harremanetan jarriz. Ustez, nekez gerta daitezkeen loturak dira, baina posibleak, ardura sozial eta berrikuntza-eremuen arteko loturen bilaketan oinarrituak.”
Izan ere, erakundeen beharrak ez dira beti kultura errekurtso ekonomiko politikoa identifikatu ondoren asetuko. Baizik eta, askotan, errekurtso izate honek aurresuposatzen dituen egiturazko eta lan homogeneizazioek, hain zuzen, baliagarriak
86 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean diren eraldaketa sozialak oztopatzen dituzte. Hori dela-eta, Conexiones improbablesek, sormen prozesuen bitartez, ekonomia, kultura-erakundeak eta erakunde sozialak harremanetan jartzen ditu, hauen arteko lankidetza sustatuz. Lankidetzaren erritmoa, bestalde, ekonomiak eta instituzioek inposatzen duten hori, askotan lankidetza bera mugatzen duena eta sorkuntza-ariketa ezberdinetan gailentzen dena alde batera utzi, eta sormen-prozesuaren erdigunean pertsonak kokatzen dituzte. Sormen-prozesua, hein handi batean, esperimentazioan eta ikerketan oinarritzen da, presarik ez duena.
Beraz, sorkuntzaren inguruko ulermen eta aplikazio berria eskaintzen du honako programa honek. Berrikuntza errekurtso-ekonomikoa izatera mugatzen ez duen ikerketa-ekimen komunitatea osatzea da Conexiones improbables-en helburuetako bat. Horrela, enpresa pribatuen logika hiperkapitalistatik at dago eta ez du berrikuntza irabazi ekonomikoak biderkatzeko sisteman barneratu nahi. Bestalde, nabarmentzekoa da proiektua ez dela instituzio baten ekimena; ondorioz, ez du kultura eta sormena errekurtso ekonomiko eta politikoa bilakatzeko helburua.
Instituzio publikoetatik kanpo aurrera eramaten den proiektuak kulturapolitiken inguruan hausnarketak bideratzeko informazioa eta praktikak eskaintzen ditu. Instituzio publikoetatik abiatzen diren hausnarketa prozesuek ere honako aukera ireki dezaketela ikusiko dugu hurrengo atalean Eremuak programarekin.
1.2.3.- Eremuak programa eta artea eta politika publikoak Nahiz eta Eremuak programa PSE-EEk jarri zuen martxan IX. Legealdian, jatorriz, urteetan Eusko Jaurlaritzak ekoizpen artistikoei eskainitako diru-laguntzen inguruko hausnarketetan kokatzen da, aurkezpen testuan irakurri dezakegun moduan:
“Artearen eremuko hainbat gizarte-eragileren eskakizunean du jatorria eremuak programa irekiak. Eragile horien arabera, arte garaikidearentzat inguruneak edo testuinguruak (ebaluatzekoak) sortzeko “premia” dago Euskadin, 2008an, 2009an eta 2010ean Eusko Jaurlaritzan ekoizpen artistikoari eman zaizkion diru-laguntzei buruz egindako gogoetarekin bat eginez. Gogoeta hori erakundeetako ordezkariek eta Euskadiko artearen eremuko hainbat
Maider Zilbeti 87 eragilek osatutako lan-taldeen baitan egin da. Arte garaikidearen eremuan, orain arteko kultura-politika sari eta diru-laguntzetarako deialdietan oinarritu da, soil-soilik, eta ekimen horiek artearen sustapenari laguntzen badiote ere –artea diziplinetatik abiatuta ulertuta–, funtzio eta helburu nahiko mugatuak dituzte. Jarduteko modu horren ondorioz, lan-talde horien iritziz, artea kategoriatan sailkatzeko joera sortzen da, eta beharrezkoak badira ere, beste batzuk ere posible dira. Lan-talde horiek, halaber, ikuspegi berriak eskatzen dituzte kultura-politiken barruan, gogoeta egiteko aukera emango dutenak, bai gertaera artistikoa sortzen den lekuari eta moduari buruz, bai arte garaikideak tradizioz bete ez dituen arloetara sorkuntza zabaltzeko aukerari buruz. “Arte garaikidearentzat politika espezifikoak izanik, kultura-politiken espazioa zabaldu eta birdefinituko dituzten ekintzak sustatzea” izan da gogoeta horren ondoren aho batez hartu den erabakia”.44
Pasarte honetan ikus daitekeenez, Eremuak programaren aplikazioa arte garaikidearen esparrura bideratzen da; bertan testuinguru falta zegoenez, elkar eragiteko aukera gutxi zegoelako. Arte garaikidearen inguruan aurrera eramaten diren hainbat praktika loturarik gabe pertzibitzen dira. Hots, proiektua, arte garaikideari dagokionez, itzalean gertatzen diren praktika ezberdinak ikusgarri egiteko helburuarekin sortzen da. Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat arte garaikide instituzio behera etortzearekin batera, bere zuzendaritzan eta edukietan aldaketa nabariak jasango dituzte: Montehermoso Kulturunearen kasua, Tabakaleraren kasua, Arteleku zentroaren kasua, Rekalde Aretoaren kasua, eta abar. Ondorioz, euskal kulturaren testuinguru garaikidea loturarik gabe, erlaziorik gabe, lankidetzarik gabe pertzibitzen da.
Hori dela-eta, Eusko Jaurlaritzak kultura-politiken inguruan hausnarketak jaso nahi izan zituen, horretarako, kultura-politikek hartu beharreko bidearen inguruan hausnarketa abiatuta eta proiektu ezberdinak oinarri hartuta. Helburu honekin jarraituz, behetik gora eraiki beharreko kultura-politikaren oinarriak eta kezkak zeintzuk ziren identifikatu nahian, 2011. urtean Eremuak programak bere lehendabiziko deialdia kaleratu zuen.
88 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean urteetan egindako hausnarketa eta instituzioei egindako eskarien ondorio.45 Esaterako, diru-laguntzak kudeatzeko modua aldatzea beharrezkoa zen, izan ere, zaila zen diru laguntza eskatzea eta baita diru-laguntzaren gastu ekonomikoak justifikatzea ere. Proiektu ezberdinek garapen-denbora ezberdina zuten eta diru-laguntza sistemek denbora mugatua eskaintzen zuten. Bestalde, administrazio maila ezberdinetan eskaintzen ziren diru-laguntzen betekizunak bateratzea beharrezkoa zen. Hausnarketa eta ekintza-espazioa proposatzen du Eremuak programak eta, zentzu honetan, indarrean zeuden lan-ildo europarrak eta euskal testuinguruan ematen ari ziren murrizketa ekonomiko eta egiturazkoen aurrean erantzunak bilatzeko, programa baliagarria izan da.
Horrela, Eremuak programako lehen komisio teknikoa osatzen duten kideek (Fernando Illana-k, Beatriz Herráez-ek, Nuria Enguita-k, Pedro G. Romero-k, Jose Luis Moraza-k eta Daniel Castellejo-k, hain zuzen) 2012. urteko urtarrilaren 20 eta 21ean Artium-en ospatutako “Arte eta Kultura Publikoak” jardunaldietan honako gaien inguruko gogoetak bultzatu zituzten. Bertan aurkeztu nahi zutena administrazioarekin erlazionatzeko modu esperimentala zela azaldu zuten behin eta berriro bi egunetan zehar komisio teknikoaren kideek. Kulturarentzako eta zehazki arte garaikiderako Euskal Autonomia Erkidegoan ematen ari ziren murrizketa ekonomikoak direla-eta, hauen ondorioetan pentsatu beharrean, ekimenak zein esperientzia berriak planteatzearen beharra ikusi zuten jardunaldietan parte hartu zuten hizlariek eta publikoak.
45 Santiago Eraso-k jardunaldeitan egin zuen parte hartzetik jasotako informazioa.
Izan ere, administrazioetatik kulturaren inguruan hartzen diren erabaki politiko-ekonomiko bizkorren aurrean, administrazioarekin erlazionatzeko modu berriak aurrera eramatea beharrezkoak zirela azaldu zuten kongresuan hizlari aritu ziren adituek. Kultura errekurtso ekonomiko eta politiko gisa onartua eta definitua izanik, arte-ekoizpen garaikidearen eragileek kultura-politiken kudeatzaileekin erlazionatzeko modu ezberdinak bilatu behar dituzte. Norabide honetan dihardu Ismael Manterola, Arte Ederretako Fakultateko irakaslea eta arte kritikoaren hurrengo aipuan:
“Kritikatzeko moduko gauza asko egon arren, aurrerapen handia iruditzen zait kultura-politika publikoetarako, diru-laguntzen sistema puskatzeko aukeraz hitz egitea. Eremuak-ek adituz osatutako komisioa baino gehiago izan behar du, baina urrats handia da, etengabe lan egiten ari den komisioari eustea eta egiten duen lana —eta akatsak— jendearen aurrean aurkeztea. Artiumen bildu ginenok Eremuak-eko komisioko kideekin eztabaida gehiago eta lan harreman handiagoa nahi genuen, baina oso interesgarria iruditu zitzaidan, komisio batek sektorearen aurrean —edo zati baten aurrean behintzat— «kontuak emateko» moduko zerbait egitea eta kultur politikaren inguruko hausnarketa sustatzea. Administrazio publikoko parte den komisio bat sektoreko jendearen aurrean ikusten nuen lehendabiziko aldia zen, eta ez da gutxi, gauzak dauden modura egonda”.47
Aipatzekoa da gure ikerketa gaia den arte-ekoizpen feministei dagokienez, Xabier Arakistain-ek, 2012. urteko urtarrilaren 20 eta 21ean Artium-en ospatu ziren Eremuak programako “Artea eta Politika Publikoak” jardunaldietan, egun Euskal Autonomia Erkidegoan aurrera eramaten ari ziren kultura-proiektu instituzionalak momentu horretan indarrean zeuden berdintasun-legeak eta berdintasun-planak ez
90 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean zituztela betetzen mahai gainean jarri zuela. Horrela bada, errealitate honetan, arteekoizpen feministek arte-instituzioetan leku gutxi izango dutela ondorioztatzen da.
Errealitate hau jakina izanik, esan dezakegu instituzio publikoak kudeatzen dituzten pertsonek, bai maila politikoan, eta bai maila teknikoan, ardura handia dutela lege hauek betearazteko. Tresna hauek garrantzitsuak dira emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko bidean, emakumeen lana ikusgarri egiten dutelako eta arte-ekoizpen feminista sustatzeko lehen pausoak ematen dituztelako ikerketa lan honetan zehar eta bereziki etnografian ikusi ahal izango dugun bezala.
1.2.4.- Kultura-politiketatik politika publikoetara Egun bizi dugun maila ezberdinetako krisiaren testuinguruan, abiatzen dira politika publikoen inguruko hausnarketak. Beraien egitekoa zein den aztertzen da, eta beraien egitekoa zein izan beharko litzatekeen ere bai. Autore ezberdinek kulturapolitiken inguruko hausnarketa, proposamenak eta eskaerak ere antropologia diziplinatik etorri beharko liratekeela irizten diote (Miller eta Yúdice, 2002; Gondar eta Méndez, 2005). Beste aukera posiblea ere honako hausnarketa eta ekarpenak politika zientziatik egitean datza (Miller eta Yúdice, 2002).
Hori dela-eta, kulturaren testuinguruan lan egiten duten zenbait autorek eta kudeatzailek luzatzen duten proposamenetako bat, kultura-politikak noraezean daudela adierazi gabe, politika publikoen zeregina eta jarraitu dituzten estrategiak zeintzuk izan diren errebisatzea da (Gondar eta Méndez, 2005; Méndez, 2004a; Yúdice, 2002; Yúdice eta Miller, 2002). Zentzu honetan uler dezakegu, gainera, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Departamentuan kokatzen den Eremuak programak 2012ko urtarrilaren 20 eta 21ean Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoan ospatutako “Arte eta Politika Publikoak” jardunaldien edukien proposamena.
Maider Zilbeti 91 arte-ekoizpen garaikidea zein modutan erregulatzen eta baldintzatzen duten aztertzea izan zen bertan aurkeztu ziren hitzaldien helburu nagusia. Modu honetan, arteekoizpena politika publikoen testuinguruan aztertzean, kultura errekurtso-ekonomiko eta politiko moduan desaktibatzeko aukera irekitzen da, politika publikoen instituzionalizazioa prozesuetan arreta jartzea posiblea den heinean. Izatez, kulturapolitikek performatiboki jokatzen dute, bestelako legeak eta normatiboak diren esleipenak bezala George Yúdice-k (2002) Jurdith Butler-i (1988, 1993) jarraituz erakusten digun moduan. Performatibitate honek, aldiz, analisirako testuinguru berria eskaintzen du. Hori dela-eta, errekurtso ekonomiko eta politikoa izatea errebisatzeko, beraien testuinguru performatiboan aztertu behar dira kultura-ekoizpenak. Hala, kultura bestelako errekurtso bilakatu ahal izateko, egokia da, lehendabizi, ekoizpen kulturalak politika publikoen instituzionalizazio esparruan kokatzea.
Goian aipatu dugun bezala, performatibitatearen testuinguruan, performatibitatearen haustura aukerak mahai gainean jartzen ditu kultura-politiketatik politika publikoetarako bidea egiteak (Butler, 1988, 1993). Adierazgarria da, gainera, instituzio baten barruan aurrera eramaten den programa batek edo ekimen batek politika publikoaren adiera bere egitea eta erabilgarri egitea. Izatez, Eremuak programa, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailean txertatua dago. Hala ere, bere izaera normatiboa izan beharrean, arautzailea eta departamentuaren beraren egiturak eta sistemak legitimatu beharrean, hauen performatibitateak posible egiten dituen hausnarketa-guneetan jartzen du arreta. Horrela, bultzatzen dituen gogoetak zuzenduta daude kultura-politikek beraien objektu izan diren arte-ekoizpenetan eragin ditzaketen aldaketak identifikatzera, bere aurkezpen testuan irakurri dezakegunez.
Honako honi jarraituz, kulturak jada gure jendartearen egitura sendoa izateari utzi diola adierazi dezakegu. Hau da, kulturak ez du gure jendartea egituratzen, izan ere ideologia hegemonikoa bezala lan egiteari utzi dio, sinbolo sistema bezala eta errepresentazio bezala lan egiteari utzi dio. Industria kultural mundializatuan kokatzen dira egun kultura-ekoizpen guztiak, “gauzatasunak” bilakatzen dira (Scott eta Lury, 2007). Aldi berean hauek jendartearen egitura ezberdinetan txertatzen eta kontsumitzen dira, industria kulturalak errekurtsoen biderketa infinitura arte posiblea egiten duen bitartean:
Egun, industria kultural globalak izendatzen direnean, Scott Lash-ek eta Celia Lury-k (2007) egindako ekarpenak kontuan hartzea ezinbestekoa da. Zein kultura ekoizpenez ari gara? Zertarako balio dute honako ekoizpen hauek? Kulturak, batetik, gizarte supraegitura izateari utzi dio, hau da, nortasunerako eta identifikaziorako, hein handi batean errepresentaziorako erabiltzen genuen supraegitura izateari utzi dio; baina, bestalde, egiturak bere egin ditu. Hau da, komunikazio egiturak, azpiegiturak, eraikinak, eraldaketa urbanistikoak. Ondorioz, definitzeko zaila den esparrua bilakatu da kulturarena, bere ekintzak ere zenbaitetan zailtasunez identifikatzen direlarik.
Hurrengo atalean ikusiko dugun moduan, kultura-ekoizpenak politika publikoen esparruan kokatzeak, beste politika publikoekin harremanak bultzatzeko aukera luzatzen die, edota lege hauen arteko harremanak aurrera eramateko baldintzak posibleak egiten ditu.
1.3.-POLITIKA PUBLIKOAK: ARTEA ETA SEXUEN ARTEKO BERDINTASUNA UZTARTZEKO AHALEGINAK Arte-ekoizpen feminista kultura errekurtso-ekonomiko eta politikoa izatetik aldentzen den neurrian, aukera gehiago irekiko dizkio bere ekoizpenari: adibidez, ezagutza-prozesuan eragile garrantzitsua izatearena eta bisualitate errekurtso berriak eskaintzea. Hala, esperientzia berriak ahalbidetuko dituzten bisualitateak izango dira. Zein modutan eragin dezakete arte-ekoizpen feministek politika publikoen hausnarketara eta moldaketara?
Maider Zilbeti 93 kokatzen gaituzte. Izatez, kultura-politikak nazioartean erabakitzen diren lan-ildoek definitzen dituzten bitartean, maila lokalean (instituzioetatik), honako hauek zein modutan aplika daitezkeen baloratu beharko litzateke. Hori dela-eta, kultura-politiken inguruan maila lokalean pentsatzeko, erabilgarria gertatzen zaigu politika publikoek arte-ekoizpenak kudeatu beharko lituzketela pentsatzea. Honela bada, politika publiko ezberdinekin harreman zuzenagoa eta elkarrizketak izateko aukerak izango lituzkete arte-ekoizpenek, adibidez, berdintasun politikekin.
Berdintasun politikek arte-ekoizpenarekin dituzten interes puntuetan jarriko da arreta hurrengo orrialdeetan. Horretarako, emakume eta gizonen arteko berdintasuna bermatzeko existitzen diren tresna ezberdinetan zehar ibilbidea egiteko gonbitea luzatuko da. Euskal testuinguru kulturalera mugatzen den ikerketa hau, batetik, Espainiar estatuko Ley Orgánica para la igualdad efectiva de mujeres y hombres, 2007. urtean onartutakoaren testuinguruan ulertu behar da. Hala eta guztiz ere, Euskal Autonomia Erkidegoan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea 2005. urtean onartua eta indarrean sartzen zela kontuan hartu behar da. Biek ala biek arteekoizpenen inguruko erregulazioa zehatza barneratzen dute.
Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Planeara joko da. 2010. urtetik 2013.urteko abenduaren 29a arte indarrean egon zena, eta ikertzen ari garen denbora-tartean, arte-ekoizpenari dagokionez, zuzenean emakumezkoek aurkezteko duten indar sozial eta sinbolikoari erreferentzia egiten diona.
Maider Zilbeti 95 bultzatuko duen manifestua sinatu zuten 2005. urtean ARCOko “Las Políticas de Igualdad entre Hombres y Mujeres en los Mundos del Arte” Manifestua aldarrikapenean. Bertan, instituzioei eskaera garbiak eta zuzenak egiten zaizkie. Aldarrikapen feministek eta hauek gidatutako politika publikoek bestelako alorretan aurrera eraman diren emakume eta gizonen arteko aukera berdintasun-politika eta ekimenekin alderatuta, arte-esparrua aparteko mundu bat izan dela adierazten da. Horregatik, egungo egoera aztertu, ikertu eta diagnostikoa egitea eskatzen du manifestuak: hala nola, emakumezkoak testuinguru inpartzial batean aritzeko lan baldintzak bermatzea; lehenik eta behin, titularitate publikoa duten museoen obra erosketetan eta antolatzen diren erakusketetan gonbidatuak izatea. Ondorioz, berdintasun-politikak arte-esparruan ere aplika daitezela eskatzen da, kuoten politikak barne.
96 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean emakume eta gizonen arteko berdintasunaren garai ikurra kontsideratua izan da, bai Espainiako estatuan, bai nazioartean. Kontraesankorra badirudi ere, honako lorpen hau izango da Xabier Arakistain Kulturunetik urrundu zuena, etnografian ikusiko dugun bezala.
Montehermoso Kulturunearen jardunak, arte-ekoizpen feminista bultzatu eta emakume artisten lana ikusgarri egin zuen, euskal testuinguruan garatu diren emakume eta gizonen berdintasunerako hainbat instrumenturen betekizunean oinarrituz. Horrela bada, hurrengo ataletan, goazen hauek aztertzera.
“ 25. artikulua.– Kultura-jarduerak. 1.– Euskal herri-administrazioek, bakoitzak bere eskumen- eremuan, beharrezkoak diren neurriak hartu behar dituzte, bai sexuaren ziozko bereizkeria saihesteko, bai sustatzeko emakumeek zein gizonek parte hartzeko aukera eta partaidetza orekatua izan dezatela Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan izaten diren kultura- jarduera guztietan. Debekatu egiten da emakumeek gizonekiko berdintasunean parte hartzea onartzen ez duten edo oztopatzen duten kultura-jarduerarik antolatzea eta egikaritzea gune publikoetan.
2.– Kultura-jardueraren batean –hor sartuta jai kutsukoak, artistikoak, kirolekoak, eta euskararen normalkuntzaren arlokoak– sexuaren ziozko bereizkeria egiten bada, euskal herriadministrazioek ezin izango diote jarduera horri inolako laguntzarik eman, edo administrazio horien ordezkariek ezin izango dute jarduerotan administrazioaren ordezkari gisa parte hartu.
3.– Euskal herri-administrazioek neurri egokiak hartu behar dituzte kirol-modalitate guztietan emakumeek eta gizonek tratu- eta aukera-berdintasuna izango dutela bermatzeko.
Legearen artikulu honetan zein bere ataletan kultura-jarduera zentzu oso zabalean ulertzen da. Bestetik, berdin gertatzen da berdintasuna lortzeko aplikatu beharreko neurriekin. Oso orokorrak dira eta orokorrak izateaz gain, adierazten dituzten neurri gutxiengoak praktikan ez dira betetzen. Izan ere, jakin badakigu urteetan eta honako lege hau indarrean egonda ere, ez zegoela neurririk hauek betearazteko. Adibidez, Irun eta Hondarribiako Alardeetan, non emakumeen parte hartzea herritar batzuek modu ezberdinetan eragozten ahalegindu den, legeak esaten duena ez da bete, ezta betearazi ere. Konkretuki, eta irakurri dugunez, artikuluaren lehendabiziko puntuan horrela esaten du: “Debekatu egiten da emakumeek gizonekiko berdintasunean parte hartzea onartzen ez duten edo oztopatzen duten kultura-jarduerarik antolatzea eta egikaritzea gune publikoetan”. Bestalde, Irun eta Hondarribiko Alardeetan, esate baterako, ez da hemen azaltzen den debekua gauzatzeko mekanismorik garatu.
Horrela, Iruneko eta Hondarribiko Alardeak osatzen dituzten konpainia militar ezberdinek herri horietako kaleak zeharkatzen dituzte, aintzinean gertatutako frantsesen aurkako garaipena antzeztuz. Emakumeak bertan parte hartzearen aurka dauden hiritarrek, emakumezkoak dituzten konpainiak kaletik pasatzen direnean, plastiko beltzaren atzean ezkutatzen dira, emakumeen parte hartzeari ez ikusiarena egiteko. Carmen Navarrete artistak Zuekin inoiz ez (Nunca con vosotras) (2006) lanean honako egoera hau erreproduzitzen du, ikuslea, publikoa, plastiko beltzez estalitako burdinezko hesietan zehar pasatzera gonbidatzen du. Modu honetan, ikuslearen izatea ezikusiarena egiten da hesi hauetatik zehar igarotzen denean. Ikuslearen, publikoaren adierazpen oro, hitzak, pentsamenduak, gorpuztasuna ezabatzen da; plastiko beltzak hutsa, ez existitzera kondenatzen baitu, ikusezina izatera kondenatzen baitu. Ondorioz, Alardeetan parte hartzen duten emakumezkoak desagertu egiten dira, beraien eskubideak, bata bestearen atzean galtzera kondenatuak dauden bitartean. Egoera hau, Juan Vicente Aliaga-k hurrengo aipamenean azaltzen duen bezala, Navarrete-ren lana emakumeen aurkako bortizkeria sistematikoarekin lotua dago. Sinbolikoa eta sistematikoa den bortizkeria, Carmen Navarrete-ren lanean
Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen 20. artikuluaren seigarren atala aipatu beharko genuke, non sexuen errepresentazioa proportzionala izatea exijitzen den lau kide baino gehiagoko epaimahaiak osatzean: “Ordezkaritza orekatua izango da lau kide baino gehiago dituzten epaimahaietan edo antzeko organoetan sexu bakoitzak gutxienez %40ko ordezkaritza baldin badu. Gainerako kasuetan, bi sexuak ordezkatuta daudenean izango da orekatua”.50 Zentzu honetan, emakumeek aurrera eramandako lanak ikusgarri izango direlako bermea mahai gainean jartzen dela ondoriozta genezake. Bestetik, emakumeak kultura-adierazpen guztietan errepresentatuak egoteko eskubidea, emakumeen estereotipo tradizionalekin haustura posibleak egiteko aukera luzatzen du. Hala eta guztiz ere, emakumeen errepresentazioa eskatzeak ez du zertan arte eta kultura ekoizpen feministaren alde egiten. Testuinguru honetan, hainbat autorek adierazi duten moduan (Mayayo, 2008; Pollock, 2007), ezinbestekoa da emakumeen estereotipoak alde batera utziko dituzten arte-ekoizpenak bultzatzea, horretarako, arte-ekoizpen feminista bultzatzea ezinbestekoa izanik.
1.3.3.- Emakunderen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Plana -IX Legealdiko Jarraibideak Emakunderen Berdintasunerako V. Planak kultura eta arte garaikidearen sorkuntza-plastiko eta ikus-entzunezkoen inguruan zer esaten duen jasoko da hurrengo orrialdeetan. Nolabait, honako plan honek, Foru Aldundien eta Udal mailan garatzen diren gainontzeko berdintasun-planei testuingurua eskaini beharko liekeelako. Emakunderen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Plana –IX Legealdiko Jarraibideak51 aurreko planek ez bezala, emakumeen eta gizonen artean berdintasuna lortzeko genero-mainstreamean edo zeharkakotasunean oinarritzen du bere jarduna. Hau da, berdintasuna, bai administrazioek, bai erakunde pribatuek aurrera eramaten dituzten erabakietan txertatua egon behar dela dio, eta ez dela beraien ohiko jardunetik aparte dagoen beste betekizun arrotz bat. Baizik eta administrazioek eta erakunde pribatuek bere jardun guztietan txertatu beharreko jarrerari egiten dio erreferentzia mainstreamarekin.
Honako modu honetan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Plana – IX Legealdiko Jarraibideak planteatzen duena, mainstreamaz baliaturik, helburu estrategiko batzuk dira. Horretarako, helburu bakoitzerako, administrazio publikoaren zein erakunde inplikatzen dituen zehazten da. Horrela, bai Foru Aldundiak, bai Udalak, Eusko Jaurlaritzako departamentu ezberdinekin batera, honako helburu estrategiko hauek lortzeko eragile izendatzen ditu.
Jaurlaritzako Kontseiluak 2010. urteko ekainaren 29an onartu zuen Emakunderen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Plana –IX. Legealdiko
51 2013. urtearen abenduaren 30ean Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak X. Legealdiari dagokion Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana onartzen du. Gure ikerketaren denbora tartea 2012. urteraino luzatzen denez gero, V. Plana aztergai izango dugu; arte-ekoizpenaren inguruan adierazpen esanguratsuak argitaratzen dituen lehendabiziko plana honako hau izanik.
100 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean Jarraibideak deiturikoan,52 kultura-adierazpen eta kultura-kudeaketaren inguruko zein hausnarketa plazaratzen den ikusi ahal izango dugu. Emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko oso garrantzitsuak dira arte garaikidearen esparruan ekoizten diren irudiak. Irudi edo bisualitate hauek gorpuztasun aukera berritzaileak eta nortasun berritzaileak irudikatzeko eta bultzatzeko eraginkortasun sinbolikoa dute, eta baita ere ekintzarako aukera ezberdinak posible egiten dituzte. Hauen potentziala goraipatzen dun Planak erlazio sozialak eraldatzeko.
Modu honetan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Plana –IX. Legealdiko Jarraibideak, bere helburu estrategikoen baitan, 1.2 puntuak esaten du sexuaren araberako rol sozialak eta estereotipoak ezabatuko dituen balioak gailendu nahi dituela. Zeregin honetan, gobernuko egitura eta bulego ezberdinetan kokatuko litzatekeen “genero eta komunikazio” aholkulari adituaren figura sortzea beharrezkoa jotzen du. Bestalde, Berdintasunerako V. Planak, aditu honen ezaugarriak ez ditu eskaintzen. Dudarik gabe, aditu honen egitekoak asko lirateke eta agian espezializazio ezberdinetan banatu beharko lirateke. Azken batean, lan-esparru guztiek beharrezkoa dute komunikazioa. Baina gobernu antolaketari dagokionean, hedabide estrategiak Kultura Sailaren egituran kokatzen dira. Nolabait ere, hedabideek kultura-ekoizpenen hedapenean garrantzi handia dute. Halaz, egun hedabideek jasotzen ez dituzten gertakariak ez dira existitzen. Horregatik, komunikazioan aditua den baina aldi berean sexuen arteko berdintasuna lortzeko bidean estrategien ezagutza duten profesionalen beharra ezinbestekoak dira.
Komunikazioan ahalegin berezia egin behar da ez bakarrik emakumeek eta gizonek aurrera eramaten dituzten ekintzek ikusgarritasun parekoa izan dezaten, baizik eta praktikan emakume eta gizonen eskubide ezberdintasuna sustatzen duten eta emakumezkoenganako diskriminazioa zein era guztietako bortizkeria legitimatzen dituzten estereotipoak eta rolak aldatzeko ahaleginak bultzatu behar dituzte komunikabideek. Hartara, inposatutako roletik aldentzen diren emakumeen esperientziak islatu beharko lituzkete, esperientzia hauek egoera aberasgarri eta desiragarri bezala aurkeztuz eta emakumeengandik espero den horretan haustura-
Maider Zilbeti 101 puntuak eraikiz. Testuinguru honetan, Pikara Magazine 53 euskal kazetariek bultzaturiko aldizkariak egindako lana nabarmentzen da. Bertan ikuspegi feministetatik lantzen dira edukiak. Honelako praktikak ezinbestekoak dira sexuen arteko ezberdintasunak ezabatzeko momentuan, eta baita emakumeen eta gizonen rol klasikoekin hausteko momentuan ere.
Berdintasunerako V. Planak aipatzen duen “genero eta komunikazio” aholkulari figura ezinbestekoa da. Kulturaren transmisioak eta konkretuki arte-esparru garaikidearen transmisioak, bai edukietan bai hedapen moduetan, emakumeen aukeraberdintasuna defendatzea eta islatzea ezinbestekoak dira egungo komunikazio sareetan. Bestetik, egun, Euskal Autonomia Erkidegoan martxan dauden makro proiektu kulturalak gauzatzen dira emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunaren inguruan eta erreproduzitzen dituzten genero estereotipoekin hautsi beharraren inguruko inongo hausnarketarik egin gabe. 54 Zer egin egoera honen aurrean? Instituzionalizatutako egituretatik at arte-ekoizpenak aurrera eramateko? Etnografian aztertzeko aukera izango dugunez, honako hau aukeretako bat izan daiteke, hala ere, ezinbestean, politika publikoen testuinguruan, genero ikuspuntuak zehar-lerro izan behar du lege ezberdinek eta marko normatibo ezberdinek adierazten duten moduan.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Plana –IX. Legealdiko Jarraibidearen “2.3. Baliabide sozialetarako sarbidea hobetzea, batez ere, diskriminazio anitzeko egoeren arretari dagokionez” helburu estrategikoaren barnean aurkitzen den helburu operatiboetako batek horrela dio: “2.3.5. Produkzio kultural eta artistikoko lekuetan emakumeen presentzia handitzea, kulturaren arlo eta maila guztietan, eta emakumeen sarbidea eta emakume-kolektiboen gogobetetzea areagotzea arlo horiek haien beharretara, gustuetara eta interesetara egokitzeari dagokionez.”
“Argi ikusten da emakumeek gutxiengo presentzia dutela eremu kultural guztietan (zinea, antzerkia, musika, dantza, arte plastikoak eta literatura) eta maila eta funtzio gehienetan, bereziki zuzendaritza, ekoizpen eta sorkuntza artistikoan. Beraz, baliabideetara sartzeko eta horiek kontrolatzeko zailtasuna egiaztatu da sorkuntzari eta produkzio kultural eta artistikoari dagokionez. Era berean, aipatzekoa da produkzioan estereotipo sexistak gainditzeko beharra argia dela, bai gizonen bai emakumeen aldetik.
Gainera, garrantzitsua da kultura emakumeen ekarpenak aintzat hartuta ulertzea eta berdefinitzea –oraingo emakumeak zein etorkizunekoak, baita iraganekoak ere–. Ondare historiko artistikoari dagokionez, ezin izan dira datu kuantitatiboak bildu, baina gogoeta kualitatibo batzuk jaso dira, genero joera garrantzitsuenak non gertatzen diren adierazten dutenak”.55
Beraz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Plana –IX. Legealdiko Jarraibideak ildo estrategikoak markatzen ditu. Areago, mainstreamera bideratutako ekarpenak egiten ditu. Hau da, emakume eta gizonen arteko berdintasunak eguneroko praktika guztietan eta instituzioen ekintza eta ekimen guztietan txertatua egon behar duen printzipioa dela adierazten du. Ondorioz, ezin da kultura ekimen nagusietatik kanpo kokatu emakume artisten lana, baizik eta kultura adierazpen ororen oinarria gidatu beharreko printzipioa da. Puntu honetan, emakumeek osatutako erakusketen beharra adierazten du Patricia Mayayo-k (2013), izan ere, emakume artisten berreskuratze-lana egin gabe dagoen zerbait da. Honako hauek aldarrikapen feministekin bat egin edo ez. Adibidez, emakumeek burututako lana ikusgarri egiten eta bultzatzen, 2011. urtean osatutako eta euskal testuinguruan lanean diharduen artista, galerista zein arte ikerlari eta kritikariek osatutako eta euskal testuinguru kulturalean kokatutako A Plataforma egongo litzateke. Bi estrategiak bateragarriak direla dio Mayayo-k: batetik, emakumeei inposatutako estereotipoak eta berrikuntza sinbolikoak ekarriko dituzten lanen erakusketak bultzatzea; eta, bestetik, emakume artistek egindako lana sustatzea.
Kultura eta arte garaikidearen kudeaketa eta kultura-ekoizpenean, ezinbestekoa da emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bermatuko duten estrategiak aurrera eramatea, bai obraren erosketan, interpretazioan eta erakustearen formatu eta euskarriei dagokionez ere. Izan ere, kultura-ondarea emakumeek egin dituzten ekarpenak barne hartuz berrinterpretatzea beharrezkoa da. Bide honetan, aipagarriak dira artxiboen berrinterpretaziorako eta berregituraketarako zein artxibo beraren ideia berritzeko ikuspuntu feministetatik egin diren ahaleginak. Hauetan, aipagarriak WIKI-HISTORIAK 56 eta GenderArtNet 57 lirateke. Lehenengoa euskal testuinguru kulturalean aurrera eramaten den proiektua da, eta auto-editagarria den artisten inguruko informazioa jasotzeaz gain, arte garaikidearen esparruan emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko ekimenen berri eskaintzen du. Nabarmentzekoa da, halaber, WIKI-HISTORIAK proiektuak berak helburu hau lortzeko ekimen ezberdinak abian jarri dituela urteetan zehar. Bigarrena, Europan aurrera eramaten den proiektua da, non artxiboaren ideia eta kontzeptuaren inguruko gogoeta egitearekin batera, feminismoekin erlazioa duten artista ezberdinen lanak, kontzeptu eta kategoria ezberdinen bitartez erlazionatzen dituen proiektuak.
Kultura-ekoizpena emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko tresna izan nahi baldin bada, dudarik gabe, honako esparru honek dituen legitimazio moduetan eta barne arauetan arreta handia jarri beharko da. Hauek errebisatzen lan handia egin beharko da, hauek nola funtzionatzen duten aztertu, zein subjektu eta zein politika publiko barne hartzen dituzten aztertu behar da, lehenengo. Ezinezkoa da kultura-ekoizpena helburu legitimo batetara bideratua egotea bere egituretan eta funtzionamenduan ahalbidetzen dituzten baldintzak kontuan hartu gabe, izan ere, honako hauek izango dira subjektibazio-prozesu konkretuak ahalbidetzen dituztenak.
Emakume eta gizonen arteko berdintasuna bilatuko duten estrategiak, ekimenak eta kultura-programak aurrera eraman nahi baldin badira, ezinbestekoa da
104 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean berdintasun-planek eta berdintasun-legeek kultura-politikarekin elkarrizketarako, eztabaidarako eta proposamen bateratuak eskaintzeko espazioak sortzea. Beraien helburua emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzea duten instituzioek feminismoekin harremanetan dauden arte-ekoizleen eta arte-esparru garaikidean lan egiten duten beste arte ekoizleen arteko harremanak eta elkarrizketak bultzatzearen ardura hartu beharko lukete. Egoera honi aurre egiteko ezinbestekoa da instituzioek beraien arduren artean ekoizpen garaikidean arreta jartzea, ez soilik bertan arteekoizpen lekua lagatzeko eta aurkeztuak izateko dispositiboak eskaintzeko helburuarekin, baizik eta bere egituretan bisualitate berriak ekoizteko moduak txertatzeko. Modu honetan, ezagutza eta ekoizpen-prozesuetan ikuspuntu feminista lantzen diren sorkuntzen garrantzia aldarrikatuko da eta bestelako ekoizpenekin harremanak bultzatuko dira.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Plana –IX. Legealdiko Jarraibideak kultura orokorrean, eta baita berak izendatzen duen moduan arte plastikoen adierazpenak modu zehatzago batean ere, sexuen arteko berdintasunerako bidea jorratzeko tresna gisa ikusten ditu. Hau horrela bada, dudarik gabe, arte-esparru garaikidean feminismoek, bai esparru praktiko batean, bai modu teorikoago batean, izan duten eraginagatik da.
Aztertzen ari garen denbora esparru honetan, 15 urte, berdintasun-plan estrategikoek eta kultura-politiken inguruan eztabaidatzeko ireki diren foro ofizialek Kultura Politiken Nazioarteko lehendabiziko Batzarra, Eremuak programa– ez dute feminismoek, bai maila teorikoan, bai aldarrikapen mailan ere, arte garaikide esparruari egin dizkioten ekarpenik jaso. Nahiz eta Arteleku zentroak eta Montehermoso Kulturuneak, urteetan zehar, ildo-feministak lantzen zituzten argitalpenak, programazioak eta topaketak antolatzen dituzten,58 askotan, mugimendu politiko feministaren, akademiaren eta arte ekoizleen topaleku gertatu direnak, honako foro hauetan egin diren ekarpenak eta aldarrikapenak ez dira kultura-planetan, ezta Eusko Jaurlaritzako batzarretan ere jaso. Eusko Jaurlaritzak eztabaida eta
58 Honako argitalpen, programazio eta topaketa hauek maila ezberdinean eta helburu ezberdinekin egin dira bi instituzioetan. Ikerketaren etnografian zehar hauen arteko ezberdintasunak ekarriko dira.
Maider Zilbeti 105 proposamen hauek bere baitan biltzeko espazioa eskaini duenean, honako hau Eremuak programaren bitartez izan da, non politika publikoak izan ziren gogoeta aurrera eramateko ardatz, eta ez arte-ekoizpen feminista.
Hala, ezinezkoa da onartzea, 2011. urtean martxan jarri den Eusko Jaurlaritzako Kultura departamentuko programa batek (arte-ekoizpen garaikideak barne hartzen dituenak), sexuen arteko berdintasunerako tresna juridiko eta administratiboek adierazten eta behartzen dituen ekimenak, arauak ez betetzea. Arteekoizpen garaikideari dagokionez, euskal testuinguruan feminismoak izan duen eragina mahai gainean jarri beharko litzateke modu sendoagoan eta erabakigarriagoan. Batez ere, arte-ekoizpen feministak euskal testuinguruko instituzioetatik, espazioa eta presentzia gradualki galtzen joan denez, ikerketaren etnografian ikusiko dugunez, hauek bestelako sorkuntzekin eta mota guztietako teorizazioekin elkarrizketan jarri beharko lirateke.
Era berean, ezinezkoa da arte-esparru garaikidean emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunaren aldarrikapenaren ardura arte-ekoizpen feminista aurrera eramaten duten eta arte-esparruan kodigo berrien proposamena instituzioetatik kanpotik egiten duten arte-ekoizle, arte-kolektibo edo mugimendu politiko feministen esklusiboa izango balitz bezala ulertzea. Arriskua, hauek egindako lana eta lorpenak instituzioek asimilatzekoa da. Izan ere, talde, kolektibo, plataforma hauek ez dute lanik egiten instituzioetarako eta ezin dute inolaz ere ordezkatu instituzioek egin behar dituzten hausnarketak eta ireki behar dituzten bideak.
Instituzioek, askotan, emakumezkoek urteetan aurrera eraman dituzten aldarrikapenak eta lorpenak asimilatu dituztela badakigu. Patricia Mayayo-k (2008) honako kasu hau ekartzen du eta feminismoetatik lantzen zen arteak Espainiako estatuan eman zen feminismoaren instituzionalizazioaren ondoren behera egin zuela adierazten du, mugimendu politiko feministek behera egin zuten modu berean. Arteekoizpen garaikideak erronka berriak ditu, baina emakumezkoek aurrera eramaten dituzten arte-ekoizpenen ikusgarritasuna ere bermatu behar du, arte garaikide esparruan kokatzen diren instituzio publikoen egitekoa ere hau izanik.
106 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean 1990eko hamarkada, Estatu espainiarraren testuinguruan, emakumezko arteekoizleen kuoten aplikazioak, bai erakusten diren lanetan, bai zentro eta museo publikoen fondoak osatzeko erosten diren lanetan, emakumezkoen artelanak erakustera eraman zuen. Bestalde, teoria eta aldarrikapen feministekin lotura zuten artelanen isiltasuna ekarri zuen. Kuotek ez dute feminismoarekin erlazioa duten artelanak ikusgarri ipiniko direla, ezagutaraztea emango direla bermatzen. Bestetik, norbera bere burua feministatzat jotzea, askotan, ez zen modurik egokiena instituzioetako diru-laguntzak lortzeko eta beste artistekin harremanak eta sareak sortzeko. Horrela bada, alde batera utzi zen arte-ekoizpen feministak hamarkadetan zehar egindako bidea. Gauzak horrela, emakumezkoen kuotekin batera, aldarrikapen eta teoria feminista eta queerarekin edota transfeministekin harremanetan dauden lanen ikusgarritasuna bermatuko lukeen kuota beharrezkoa dugu (Mayayo, 2008). Griselda Pollock-ek, kuota hauen ondorioz aurrera eraman ahal izan ziren erakusketa baten inguruan egindako hausnarketa jasotzen dun Aleix Molet-ek:
Bestalde, azpimarratzekoa da, porrota, ezin instituzionalizatutako praktika dela. Honako praktikaren garrantziaz kontziente izateko eskatzen digute artista ezberdinek. Horien artean Azucena Vieites artista (2008, 2013) dugu, ikerketaren etnografian porrotaren esperientzia ezinbestekoaz hitz egingo digu, bai arte-ekoizpen prozesuan, bai ezagutza-prozesuan, bai subjektibazio-prozesuari dagokionez ere. Porrotak guregandik espero denarekin haustura-espazioa suposatzen du. Modu honetan, momentu tarte konkretuan baldin bada ere, konbentzioen haustura suposatzen du, eta bertan aurretik pentsa ezinezko esperientziak aurrera eramateko aukera zabaltzeaz gain, epistemologikoki ere kontzeptuak esperientzia berriz hornitzeko aukera zabaltzen du.
Hurrengo atalean, gure ikerketan bidea egiteko teoriak eta teoria zatiak zeintzuk diren aztertzera pasatuko garen honetan, ezinbestean, porrotaren kontzeptua baino, porrotaren esperientzia izan behar dugu presente. Hala, ezagutza hegemonikoaren aurrean aurkezten den aukeretako bat porrotaren esperientzia balioan jartzearena da.
Arte-ekoizpen feminista gure imaginarioaren parte da. Egunerokotasunean gauzak, esperientziak izendatzeko eta sujektibizazio-prozesuak posible egiteko imaginarioa aberasten du. Imaginarioaren sendotzeak, ekintzarako, eraldaketarako, sinboloak eskaintzearekin batera, erlazio sozialen eraldaketarako sinboloak eskaintzen ditu.
Arte-ekoizpenak feminismoekin topo egiten duenean, feminismo akademikoarekin edota antolatutako mugimendu feministarekin topo egitean, Amerikako Estatu Batuetan eta Europako Iparraldeko herrialde ezberdinetan gertatzen da 1960ko hamarkadan. Bidegurutze honek, arte-ekoizpenak subjektuaren inguruko hausnarketak egitera bultzatu zuen. Zeintzuk ziren feminismoen subjektuak? Zeinek egiten zituen aldarrikapenak? Arte-ekoizpenak subjektuari aurpegiak, bisualitateak, esperientziak eskaini zizkion eta subjektua bera subjektibazio-prozesu berrietara ireki zuen feminismoekin harremanetan jarri zenean. Horrela, maila teorikoan, eta metodologikoan ere bai, feminismoak kontzeptu berriak moldatu eta asmatu behar izan zituen, subjektibitate-prozesuak eta hauek ezinbestean laguntzen dituzten esperientzia berriak posible egiteko.
Modernitatearen eta postmodernitatearen arteko elkarrizketek eta eztabaidek zuzen-zuzenean subjektuaren inguruko eztabaida dakarte beraiekin. Konkretuki, subjektu feministaren inguruko eztabaida, egun ere, mahai gainean dagoen eztabaida da (Oliva Pórtoles, 2009; Adán, 2006; Esteban, 2013). Eztabaida hauek ezagutzaren
112 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean subjektuaren inguruko hausnarketekin eta subjektua errepresentatzeko moduekin dute harreman zuzena. Horren haritik, subjektuak zer ezagutu dezakeen eta ezagutza aurrera eramateko baldintzen inguruan hitz egingo da. Zentzu honetan, modernitatearen kritika eta errepresentazioaren kritika feministak aldi berean garatutako txanponaren bi aldeak bezala ikusten ditu Ana Martínez-Collado-k (2008). Errepresentazioaren kritika arte-ekoizpen feminista, artearen historiografia eta teoria feministen eskutik etorri zen. Begiratzen zuten subjektuen inguruko hausnarketak abian jarri zituen, eta baita begirada bera deseraiki ere, beste berri batzuei lekua egin ahal izateko.
Teoria feministek ikerketarako, errealitatearen analisirako eta errealitatearen eraldaketarako proposatzen dituzten kontzeptuak, feminismoaren subjektuen subjektibazio-prozesua osatuko dute. Izan ere, ekintzailea den subjektu horren izana ez dago definitua, baizik eta subjektibazio -prozesu ezberdinen bitartez osatzen da, inoiz osatua edo guztiz definitua izan gabe. Era berean, feminismoen teoriek subjektu ezberdinetatik egin dute beren ibilbidea. Lanaren puntu honetan, teoria mailan eskaini zaizkigun kontzeptuek subjektibazio-prozesu ezberdinak nola gauzatzen dituzten ikusi ahal izango dugu. Sexu/genero sistemak inposatutako esleipenak alde batera utzi, eta gorpuztasunaren malgutasunerako bidea zein den ikusgarri egingo dute teoria feministek proposatutako kontzeptuek, arte-ekoizpen feministekin erlazioan lan egiten dutenean.
Ekoizpen-bisualek eta mugimendu politiko feministek aurrera eramaten dituzten aldarrikapenak elkar elikatzen dira mendebaldeko testuinguruari dagokionez. Nahiz eta elkarreragin hauek ez diren linealak izan hamarkadetan zehar, eta herrialde ezberdinetan baldintza politiko ezberdinek modu ezberdinean aurrera eramatea ahalbidetu dituzte. Lourdes Méndez-ek horrela azaltzen du hurrengo pasartean:
Hartara, bi norabideetako eraginaren berri eman daiteke. Batetik, mugimendu politiko feminista antolatuek arte-ekoizpenarengan duten eragina. Askotan, honako eragin honen ondorioa, herrialde ezberdinetan arte feminista deitutakoa dugu. Aurrerago ikusiko dugun moduan, arte feminista adierak historiaren momentu, baldintza eta kokapen geografiko konkretu batzuei erreferentzia egiten dio eta ez da egokia izaten honako izendapen hau jaio den testuinguru kultural eta historikotik at berrikuspenik gabe aplikatzea. Bestetik, feminismoarekin harremana izan duten arteekoizpenek, objektuek, irudiek eta prozesuek ere mugimendu politiko feminista antolatuan (baita maila teorikoan garatzen den feminismoan ere) eragina dute.
2.1. ALDARRIKAPEN POLITIKO FEMINISTAK ETA ARTE-EKOIZPENAREN ARTEKO ERLAZIOAK. 1970EKO, 1980KO ETA 1990EKO HAMARKADAK Ondorengo orrialdeetan, modu eskematikoan baldin bada ere, arte-ekoizpenak feminismoaren teoriekin eta aldarrikapen politiko feministekin izan duen erlazioaren ondorioz aurrera eramandako ezagutza estrategiak eta arte-ekoizpenak aditzera ekarriko dira. Hiru hamarkadatako ibilbidea izango da honako hau. Kokapen geografikoari dagokionez, Ameriketako Estatu Batuak eta Europako Iparraldeko herrialdeetan aurrera eramandakoak dira, batez ere Britainia Handian. 2000. hamarkadako analisirik ez baldin bada barneratu, honako hau etnografian egingo delako da, zehazki euskal testuinguru kulturalari dagokionez. Nolanahi ere, hurrengo orrialdeetan ekarriko diren kontakizunek ez dute euskal testuinguru kulturala aditzera ekartzen; hala ere, arte-ekoizpena eta feminismoen arteko erlazioa zein modu ezberdinetan aurrera eramaten diren aztertzeko baliagarriak izango dira.
114 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean Artearen historia feminista izango da feminismo akademikoa edota feminismo teoriko-metodologiko eta mugimendu politiko feministaren arteko elkarrizketarako eta lankidetzarako gune aproposetako bat. Gune hau hainbat teoria kritikoren ekoizpenarekin aberastuko da, adibidez, marxismo eta postestrukturalismoarekin. Modu honetan, artearen historia feministak emakumeen diskriminazioa ahalbidetzen duen egitura eta gizarte rolei aurre egin nahi die:
Hots, adierazi dugun bezala, artearen historia feministaren bitartez egingo dugu ibilbidea. Izan ere, arte-ekoizpenaren kontakizuna ikuspuntu eta teoria feministetatik aurrera eraman nahi dugu, eta honekin batera, errealitatea eraldatzeko bidea egin. Gainera, ezagutza-politika mahai gainean jarriko dugu, Griselda Pollockek dioen bezala, ezagutza-prozesu berriak eskainiko duen ezagutza-politikoa proposatuko dugu.
2.2.1.- 1970eko hamarkada 1950eko eta 1960ko hamarkadetan, baziren Ameriketako Estatu Batuetan eta Europako hainbat unibertsitateetan, Arte Ederretako fakultateetan, arte-ekoizpenak aurrera eramaten zituzten emakumezko ikasleak. Aldiz, artearen historia kontatzen zuen historiografiak ez zituen oraindik emakumezkoak eta emakumezkoen ekoizpenak artearen esparruan barneratu, are gutxiago, emakumezkoaren rolak eta
Maider Zilbeti 115 estereotipoak kolokan jartzen zituzten emakumeen lanik. Ondorioz, emakumezko hauek zailtasunak izaten zituzten beraien burua artistatzat hartzeko: batetik, emakume artistaren eredurik ez zen existitzen; eta bestetik, jenio maskulinoarekin ezin ziren identifikatu (Mayayo, 2003).
Arte-esparruan historiografia hegemonikoari kritika feminista aurrera eramateko lehen pausoa eman zuen Linda Nochlin-ek 1971. urtean ARTnews aldizkarian “Why Have Been No Women Artist”60 argitaratutako artikuluaren bitartez. Bertan, artearen historian emakumezko artistak ez egotearen hainbat arrazoi eskaintzen zituen. Lehenik, gizarteak ez zuen espero emakumezko batek serio hartuko zuenik artea ekoiztearen lana. Bigarrenik, emakumeek unibertsitate eta akademietan sartzeko zailtasunak izaten zituzten. Hirugarrenik, gizabanakoa goraipatzen da, emakumeen artea ekoizteko modua bakarka lan egiteko modu elitista eta erromantikotik kanpo kokatzen den bitartean. Honegatik guztiagatik, artea ekoizten duen emakumezkoak zaila dauka arte-esparruan lekua topatzen. Bestalde, Linda Nochlin-ek ez zituen arte-esparru mugatuaren egitura edo eredu hauek kritikatu, baizik eta emakume arte-sortzaileak gizonek zituzten aukera berdinak izanda, arteesparruan onartuak izateko aukera izango zutela defendatzen zuen.
116 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean Linda Nochlin-en lanaren ondotik, artearen historiografia feminista bat garatzeko asmotan hainbat arte-kritikarik egin dute lana, Griselda Pollock-ek edo Lucy Rippard-ek, esaterako. Horrela, artearen historiografia hegemonikoak emakumeak izendatu eta identifikatzen baldin bazituen ere, ekintza hau beti historiografia hori eta momentu horretan gizartearen egitura eta balioak indartuko zituen interpretazio eta ikuspegitik izaten zen. Adibidez, Louise Bourgeois-en lanari dagokionez, 1950eko eta 1960ko hamarkadetan, emakumezkoen rolak eta feminitatea indartzen zituen errepresentazioarekin lagunduta aurkezten zen bere arte-ekoizpena:
Emakume pre-feministak bezala ezagutzen direnen lanak, 1950eko eta 1960ko hamarkadetan artea ekoiztu zuten emakumezko artistek, beraien arteko elkarrizketak eta harremanak eragozten zituzten diskurtso eta kategoria hegemonikoak inposatzen zitzaizkien, modu honetan beraien artean isolamendua eraginez. Diskurtso hegemoniko honek, diskurtso berari interesatzen zitzaion esanahi, erlazio eta elkarrizketa sareetan kokatzen zituen emakume hauen lanak. Horregatik garai horretan emakumezkoek aurrera eramandako ekoizpenek ezin izan zuten elkar elikatu. Ondorioz, lanak ahaztu egin dira; eta beste batzuetan, gizonezkoen begiradaren bitartez, asimilatu.
Womanhouse erakusketa kolektiboa, 1972. urtean antolatutakoa, CalArt-eko programaren emaitzetako bat izan zen, non programa jarraitu zuten 22 artistek parte hartu zuten abandonatutako etxe bat zaharberrituz eta etxekotasuna, gorputza, nortasuna eta genero estereotipoak gaitzat zituzten arte-lanak osatu zituzten.
Bi programa hauek eskaini zuten sormenerako espazioa eta arte-ekoizpena aurrera eramateko moduak ezinbestekoak izan ziren arte-esparru garaikidean begirada berri bat garatzeko orduan. Museoaren espaziotik kanpo artea ekoizteko moduak, prozesuak eta artea aurkezteko dispositibo berriak osatu ziren. Honetarako,
118 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean ezinbestekoa izan zen hegemonikoa zen begirada moduaren deseraikuntza eta begiratzeko modu ezberdinen eraikuntza taldean egitea. Lan kolektiboaren beharra zegoen; modu honetan, emakumezkoek aurrera eramandako lanak elkarrekin elkarrizketan jartzeko aukera ere bazegoen.
Norma Braude-k eta Mary D. Garrard-ek ekarritako adierazpenak jarraitzen baldin baditugu, 1970eko hamarkada hasiera arte, ez zegoen aldarrikapen feministekin eta kontzientzia feministarekin bat egiten zuen arte-ekoizpenik, ezta emakumeen ahots bateraturik arte-esparruari dagokionez ere. Hamarkadaren hasieran izendatuko da arte feminista kontzeptu moduan, 1970. urtean Judy Chicago-ren eskutik (Meyer and Wilding, 2010) eta hurrengo hamarkadetan artearen ekoizpenerako erabiliko diren metodoak, materiak eta teknologiak ere erabiltzen hasi ziren: performancea, oihalaren erabilera, gorputzaren erabilera. Arte feministarekin erlazionatzen diren ekoizpen moduak ez dituzte emakumeek bakarrik erabiltzen. Bestalde, emakumeek helburu politikoekin egin zituzten ekoizpen modu hauen erabilera berezia eta ezberdina. Emakume talde feministak, garai horretan kontzientzia izate taldeetan biltzen ziren moduan, arte-ekoizle feministak ere, bere lanen inguruan eztabaidatzeko eta bere lanei testuingurua eskaintzeko, talde hauetan biltzen hasi ziren.
Euskal testuinguruaren politika ekonomikoa eta kulturala Espainiar estatuaren testuinguruari dagokionez, azkeneko hamarkadan ari dira piskanaka feminismoekin erlazioa zuten lehendabiziko emakume artisten lanak berreskuratzen, eta hauek kokatuak zeuden diskurtso eta helburuen arabera beraien lanak interpretatzen (Aliaga eta Mayayo, 2012). Bestetik, espainiar estatuan, 1960ko eta 1970eko hamarkadetan aurrera eramandako emakume artista horien ahaztura zergatik gertatu ote zen aztertu eta galdetu beharko genioke geure buruari. Izan ere, arrazoi hauek oso garrantzitsuak izango dira esperientzia horiek berreskuratzeko momentuan. Esther eta Mathilde Ferrer ahizpez gain, oso emakume artista gutxiren lanak iritsi zaizkigu gurera (Navarrete, Ruido eta Vila, 2004) arkeologia moduko ikerketa bat abian jarri gabe. Ferrer ahizpen kasuan, berain lana Frantziako testuinguru politiko eta kulturalean aurrera eraman zutelako, beraien lana ikusgarri eta erreferente izateko aukera handiagoa izan zuten.
Esperientzia hauek, sormen lan hauek ahanzturan geratzearen arrazoia ez da bakarra. Patricia Mayayo-k (2008) aipatzen duen bezala, Espainiar estatuan gertatutako trantsizio politikoaren diskurtso hegemonikoak, aurretik gertatutako guztiaren ahaztura ekarri zuelako izan daiteke, baita ekoizpen kulturalari dagokionez ere. Ahaztura izan zen aurretik gertatu zen guztia ezabatzeko mekanismoa eta zerotik hastearen planteamendua izan zen historiografia gidatu zuena. Mekanismo honek hainbat esparrutan aurrera egindako bidea ere ezabatu zuen, adibidez, feminismoaren aldarrikapenak; eta arte feministari dagokionez, artisten ibilbidea eta artisten arteko loturak eta elkarlanak. 1980ko hamarkadan izandako feminismo politikoaren instituzionalizazioa ere nabarmentzen du Mayayo-k, arte-ekoizpena teoria eta
120 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean mugimendu feministarekin erlazioa zuen arte-ekoizpenaren oinarrietara lagundu zuena.
Beraz, arte feminista ezin uler daiteke inguratzen duen eraldaketa eta ekintzarako teorizazio, ezagutza-prozesu, haustura sozial eta aldarrikapen sozialetatik bananduta. Honako giro honek arte-esparruko hainbat premisa eta sinesmen kolokan jartzera eraman zuen, esaterako, jenioaren eta artistaren figura. Honekin batera, aurreko garaietan arte-ekoizpenak aurrera eramandako emakume artisten berreskuratze saioa aurrera eramaten hasi ziren. Garai honetan nabarmentzen diren bi artista Judy Chicago eta Miriam Schapiro izango dira. Biek bere lanetan geometria abstraktutik gai feministetarako bidea egin zuten.
Testuinguru honetan Cindy Sherman-en “Untitled. Film Stills” (1977) lanean 1960ko eta 1970eko hamarkadetako filmetan antzezten diren feminitateak erreproduzitzen ditu bere burua erretratatzen duten 60 argazkiko seriean. Fikziozko irudiak dira eta ez dira inongo film errealetatik eratorritakoak, baina emakumezko bat egon daitekeen egoera ezberdin posibleak antzezten ditu. Emakumezkoaren errepresentazio sozialaren estereotipoak gure imajinazioan dauden femeninoaren errepresentazioarekin lotzen ditu artistak; tradizionala den emakumetasunaren errepresentazioa izan arren, egun arte filmak egitearen errepresentazioaren unibertsoan existitzen eta erabiltzen dena. Hortaz, emakumeen estereotipoen pasibotasuna onartua dagoen garaian, Sherman-en lanak 1980ko hamarkadan teoria mailan errepresentazioaren teoria kritikoa deitu denarekin bat egiten du hurrengo atalean ikusi ahal izango dugunez:
Honenbestez, teoria feministak eta arte-ekoizpen feministen arteko elkarrizketak eta elkarlanak agerian uzten dira.
Emakumearen gorputza arte-ekoizpen feministen oinarri eta lehengaia izateak, ekoizpenen errepresentazioen eredu izatearekin batera, arte-esparru garaikidean
Maider Zilbeti 123 eztabaidak ekarri zituen 1970eko hamarkadaren bukaeran. Definitu beharra al zegoen arte femeninoaren esentzia? Arte femeninoak existitzen al zuen? Eta estetika femeninoak? Ezinbestekoa al zen arte femeninoa aldarrikatzea emakumezkoen esperientziak eta arte-ekoizpenak baliagarri bezala azaltzeko? Honako eztabaida hauek arte-ekoizpenetan baino, arte-ekoizpenak interpretatzeko orduan azaleratzen ziren. Nolabait ere, teoria feministetan garai honetan aurrera eramaten ari ziren eztabaidei erantzuten zioten honako eztabaida hauek:
Era horretan, arte-ekoizpenaren bitartez, eta honek bultzatutako eztabaidetan, feminismo teorikoan eta mugimendu politiko feministan abiarazten ari zen berdintasun eta ezberdintasunaren arteko eztabaida arte garaikide esparruan islatzen da.
Craig Owens-en artikuluak patriarkatuaren kritika feministaren eta errepresentazioaren kritika postmodernoaren arteko intersekzioan arreta jartzen du, kritika feministen ekarpen epistemologikoak eta politikoak errepresentazioaren egitura kolokan jartzen dutela adieraztearekin batera. Horretarako, errepresentazioaren sistemak emakumezkoak bere egituretatik kanpo utzi dituela azaltzen du, modu honetan, errepresentazioa bera botere-sistema izanik:
Nabarmentzekoa da 1980ko hamarkada honetako arte-ekoizle feministek egingo zuten errepresentazioaren kritika eta estereotipo femeninoak eraikiak direla kritikatzeko bidea ireki zuen lana Mary Kelly-ren “Postpartum Document” (19781979) izan zela. 165 piezez eta bere oin oharrez osatutako arte lana 6 zatitan banatzen
1985. urtean antolatu zen emakumeek osatutako arte-esparru garaikideko Guerrilla Girls kolektibo feminista. Bere sorreraren zergatia, emakume artistek artesisteman zuten ikusezintasuna aldarrikatzea izan zen, bertan aurrera eramaten zen arrazakeria aldarrikatzearekin batera. Konkretuki, 1985. urtean New York-eko Museum of Modern Art-ek antolatutako arte garaikidearen inguruko erakusketa baten ondotik, protesta moduan antolatu ziren. Honako erakusketa honetan 148 artistek erakusgai zituzten lanak, eta hauetatik 17 ziren emakumezkoak. Erakusketa hau dela eta, Guerrilla Girls-ek protesta egiteko modu ezberdin bat beharrezkoa zela ondorioztatu zuen, ikusleen eta arte-esparruko jendearen atentzioa deituko zuen modua. Beraien estrategia, guerrilla estiloko estrategia bere egitea izan zen, beraien nortasuna gorila maskaren atzean gordetzea eta umorez betetako protesta publikoak egitea. Maskaren atzean kideen nortasuna gordetzearekin batera, Guerrila Girls-ek nortasuna aldarrikatzea eta publikoak taldekideen banakako lanetara arreta ez desbideratzea zuen helburu, aurrera eramaten ari ziren aldarrikapenetan arreta jartzera bideratuz.
1985. urteaz geroztik erakusketak antolatzen ziren New York-eko auzoetan, posterrak azaltzen hasi ziren. Hauetan gizon artistak eta bildumagileei errua egozten zieten, emakume artistak euskarritzen ez zituztelako. Egoera honen aurrean, Guerrilla Girls-ek arte-esparruan emakumeek pairatzen zuten egoeraren inguruko informazioa ekartzen zuten eta protesta mezuak ikusgarri egiten zituzten hauek posterretan idatziz.
Lehendabiziko agerraldiaren ondotik, sei hilabetetara, erakusketa bat kuratzera deituak izan ziren Palladium-en. Kasu horretan, hurrengo mitoak bertan behera utzi nahi izan zituzten: 1) Biologia, berez, patua da. 2) Ez dago emakume artista handirik. 3) Gizonezkoak dira intuitiboak eta emozionalak direnak. 4) Gizonezkoek bakarrik erakuts dezakete beraien lana Palladium-en (Withers, 1988: 286). Erakusketa honen bitartez artea paritate printzipioaren bitartez garatu beharko litzatekeela defendatu zuten, paritatea sexuen errepresentazio parekatua bezala ulertuz. Izan ere, emakume eta gizonezkoek aukera berdina izan beharko lukete beraien lanen bitartez
2.1.3.- 1990eko hamarkada 1990eko hamarkadan arte-ekoizle feministak berriz ere gorputzari jarri zitzaizkion begira. Begira bakarrik ez, baizik eta gorputzen erabilgarritasuna mahai gainean jarri zuten 1970eko hamarkadan egin zuten modura. Hala eta guztiz ere, badira hamarkada hauen artean gorputzaren erabilerari dagokizkion hainbat desberdintasun.
1990eko hamarkadatik aurrera gorputzaren erabilera arte-ekoizpenean bestelakoa da. Izan ere, teoria eta ekintza feministek gorpuztasunaren inguruan hausnarketak, teorizazioak eta ekintzak eskaintzen dituzte, batez ere, queer teorietatik eta aldarrikapenetatik etorritakoak. Ana Martínez Collado-k bere hitzetan adierazten digun moduan:
1980ko hamarkadako errepresentazioaren kritika feminismoetatik aurrera eramateak sormen-prozesu berriak eta teorizazio era berriak bultzatu zituen, epistemologia berria osatzearekin batera. Arte-ekoizpenaren bitartez aurrera eramandako emakumezkoen gorputzen malgutasunak eragina izan zuen emakumezkoaren izendapenean, izan ere, emakumeen errepresentazioa, beraien esperientzia eta aukeretan mugak jartzea ekartzen zuen. Horrela bada, arte-ekoizpen feministen bitartez, emakumeek beraien gorputzarekin zituzten harreman ezberdinak
Maider Zilbeti 129 errepresentatzera jo zuten, honako honek beraien gorpuztasunaren aukera ezberdinak eskaintzea posible egiten zuelarik. Era horretan, errepresentazioak eredu hertsi baten interpretazio estua izateari uzten dio.
Bideo-ekoizpenarekin batera, performancea 1960ko hamarkadaren bukaeratik abiatuta, gaur egun arte, feminismoen aldarrikapenekin bat egiten duten emakume arte-ekoizleen estrategia bisual nagusienetakoa izan da; dispositiboa bera mugimenduan, prozesuan, eraldaketan aurkitzen delarik. Emakumeek beraien gorpuztasuna osatzen duten bortizkeria zeinu ezberdinak publiko egiteko momentuan, gorpuztasun honen bitartez, beraien buruari inposatzen zaizkion emakume nortasunari aurre egiten hasi ziren. Gorpuztasunetik egiten diren ekoizpenek gorputzaren marka sozialak kolokan jartzeko arriskua dute. Batzuetan, gorpuztasunetik aurrera eramaten diren sorkuntzek helburua horixe bera dute: gorpuztasunaren aukera ezberdinak aurkeztea, hauek esperimentatzearekin batera. Gorputza genero-teknologia ezberdinen bitartez eraikia da; hezkuntza, komunikabideak, zinemagintza, hirigintza, medikuntza, legeak (de Lauretis, 2000) eta arte-ekoizpen feministaren bitartez, teknologia hauetatik kanpo egon litezkeen aukerak esploratzen dira.
Honenbestez, queer teoriaren ekarpenetatik ondorioztatzen dugu nortasunak, orain gutxi arte gure burua identifikatzeko eta gure eskubideen aldarrikapena aurrera eramateko balio izan duten nortasunak (Butler, 1988, 1993), performatiboak direla. Genero eredu perfektu bati jarraituz, behin eta berriz interpretatzen eta errepresentatzen diren ekintza-multzoa litzateke genero performatibitatea. Honi jendartean izateko modu bat gehitzen zaio: emakumezkoa edo gizonezkoa. Gizartean izateko moduak ikasiak direla eta ez direla biologikoki aurrez finkatuak ondorioztatzen da honetatik. Hala eta guztiz ere, eredu perfektu hauetatik aldentzen garen heinean, jendartearen egiturek zigor mekanismoak ezartzen dizkigute. Gaur egun generoen performatibitatea ezagutzen dugunaren jatorria maskarada moduan definitu zuen Joan Riviére-k lehendabiziko aldiz, konkretuki feminitatea maskarada zela defendatu zuenean 1929. urtean “Womanliness as a Masquerade” Londonen eskainitako hitzaldian. Labur esanda, feminitatea, eredu bati jarraituz antzeztutako, izateko eta egoteko moduek osatzen dute (Butler, 1993; Preciado, 2005; Méndez, 2007).
Maider Zilbeti 131 Horren haritik, subjektu politikoa zein den galdetzen diote autore ezberdinek beraien buruari (esate baterako, Braidotti, 2009; Oliva Pórtoles, 2009; Butler, 1993) eta ildo horretan, zailtasun honen inguruan hausnarketak abiatzen dituzte. Hemendik aurrera, nortasuna aurrez emana ez baldin bada, gorpuztasunaren ezaugarriek emanak ez diren bezala, gure izana gure esperientzien bitartez osatzen baldin bada eta ez aurrez emandako ekintzak sorten interpretazioaz, nola izan gaitezke helburu politiko batzuk lortzeko aldarrikapenak egiten dituzten subjektu politikoak? Ana MartínezCollado-k hurrengo moduan erantzuten dio honako galdera honi teorizazio feminista eta arte-ekoizpen feminista uztartuz:
Subjektu politikoen nortasun bateratua aldarrikatzen duten eta subjektu politikoa homogeneizatzen duten nortasun arau emaileei kritikak luzatzen dizkiete, bai arte-ekoizpenek, bai arte-ekoizpen feministek, baita teoria feministek ere. Bizi garen gizarte egituran beste aktore politikoekin eta instituzioekin hitz egitea ahalbidetzen digun nortasun bateratuaren aurrean nortasun aniztasuna eta ontologikoa aldarrikatzen dute autoreek. Subjektu politikoen aniztasuna aldarrikatzen dute eta honako hauek esperientzia trukaketekin aberastuko direla adierazten dute, modu honetan, aldez aurretik inposatutako rolak alde batera utziz.
Arte-ekoizpen feministek errepresentazioaren errebisioa aurrera eraman ondoren, nortasunak kolokan jartzeko eta berriak eraikitzeko momentuan garrantzi
132 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean handia izan dute, aurreko orrietan ikusi ahal izan dugun moduan. Arte-ekoizleek beraien lan-tresnen artean, bisualitateak barneratzen dituzten heinean, teoria kritikoei ekarpenak egin dizkiete, pixkanaka errepresentazio sistemetan aldaketak eraginez. Izan ere, gizartearen egiturek aurrera eramaten zituzten errepresentazio sistemak ez dira egokiak gorpuztasunean aurrera eraman diren aldaketak ulertzeko. Adibidez, biologiak gizonezko eta emakumezkoen genitalak nola errepresentatzen dituen arautzailea gertatzen da eta modu honetan, medikuntzak genero-teknologia moduan jokatzen du genitalen erreasignazioak aurrera eramaten direnean (Laqueur, 1990). Hortaz, biologiaren eredua jarraitzen ez duten genitalekin jaiotzen denean, pertsona bat biologikoki erreasignazio ebakuntzara bideratzen da biologiak duen ereduaren errepresentazioa lortu arte. Baina honako praktika hau kritikatzen, salatzen eta begi bistan jartzen denean, genero-teknologia honenganako kritikak lantzen dira errepresentazio sisteman hausturak gertatuz eta legeak aldatzera bultzatuz. Jaiotzerakoan sexu esleipena egiten zaigu: biologikoki emea edo arra gara, nahiz eta herrialde ezberdinetan, “hirugarren aukera” ere posiblea den, adibidez Nepalen, Zeelanda Berrian eta Alemanian. Horrela, errepresentazio sistemak botere eta ezagutza-sistemak direla presente izan behar dugu uneoro.
Griselda Pollock-ek (2007) adierazten duen moduan, gure gizarteak elkarbanatzen dituen errepresentazio sistemek gure ekintzak, jarrerak, ezagutzak erregulatzen dituzte. Hala bada, baldintza ekonomikoek zein sozialek aldaketak ezagutzen dituztenean, errepresentazio sistemek eta moduek aldaketak ezagutuko dituzte. Zentzu honetan, garrantzitsua izango da errepresentazio-sistemetan aldaketak bultzatzea nortasun berritzaileen bitartez:
Maider Zilbeti 133 Nortasunaren inguruko hausnarketak eta teoriak, batez ere, feminismoetatik, queer teoria eta ekintzetatik eta ikerketa deskolonialetatik etorritakoak, malguak, aldakorrak eta erlazionalak direla badakigu. Puntu honetan, queer teoriek, ekintzek eta metodologiek ez dute bakarrik gorpuzten den genero eta sexua nortasunen inguruan hitz egiten eta proposamenak eskaintzen, baizik eta jatorri etnikoa, klase soziala, sexu praktiken inguruan ere abiatzen dituzte beraien ekintzak. Horre, nortasun ezberdinak proposatuz, nortasun hegemoniko zen homogeneizatuei aurre hartzen diete.
Honako pasarte honek gorpuztasuna, eztabaida teorikoak eta aldarrikapen politiko feministak arte-ekoizleentzat erabilgarriak direla adierazten digu eta, batez ere, hauen arteko erlazioa dela erabilgarria. Errepresentazioaren auziari heltzeko, hauen arteko elkarrizketa ezinbestekoa da; hala, honi helduko diogu hurrengo orrialdeetan, arte-ekoizpen feminista ezagutza-prozesu moduan ulertzen dugun bitartean. Azken urteetan arte-esparrua garaikidean, mugimendu politikoan zein akademian garatzen ari den transfeminismoak ere elkarrizketa hauetan parte hartuko du.
Kiki Smith da 1990eko hamarkadaren hasieran gorputzaren eta bizi dugun gizartearen arteko erlazioak tentsio askorekin ikertzen dituen artistetako bat. Bere lanek gorputzaren oinarrizko funtzio organikoak edo sexu praktikak eta sentimenduak inperatibo sozialetatik nola aldentzen diren erakusten dute. Kiki Smith-ek gizabanakoaren hauskortasuna ikustera behartzen gaitu. Guregana itzul gaitezen ahalegintzen da, modu honetan nor garen jakin dezagun:
Kiki Smith-en lanak subjektua izatearen mugetan errepresentatzen du, honako hau emakumezkoa gorputzaren bitartez aurkeztuz. Modu honetan, eta MartínezCollado-ren hitzekin bat eginez, gorpuztasunaren kontzeptua erabilgarriago gertatzen da gorputzarena baino, erreperesentazioari ihes egiteko aukera luzatzen duen neurrian.
Testuinguru honetan garrantzitsua izan den beste artista bat, gorpuztasunaren inguruan ari garenean, Ana Sterbak izan da. Sterbak-en helburua ez da bere lanaren bitartez inongo jakintzarik transmititzea, baizik eta esperientzia baten transmisioprozesua ekartzen digu. “Bere Artist as a Combustible izenekoa esaterako, zeinetan buru gainean erretzen ari zaizkion material batzuei eusten dien, inspirazioaren izaera arriskugarriaz diharduela” (Aizpuru, 2009: 24). Ana Sterbak-en piezetako askok gorputzeko organo eta zatiei egiten diete erreferentzia, hauek gizartearen neurrien bitartez nola standarizatuak izan diren aditzera ekartzen digu. Bere beste lanetan organoak sistema metriko ezberdinen bitartez estaliak eta hauengatik neurtuak dira. Ana Sterbak-en pieza batzuk gorputza estaltzen duten jantzi, protesi edota ehun bezala aurkezten dira, gorputza bortxatuz eta espazio publikora agertzera behartuz. Bisualitate hauen bitartez egokitu gabeko nortasuna, trabestitutakoa, torturatutakoa edota fikzionatutako nortasuna aditzera ematen da. “Bide hau jorratuta, egungo zibilizazioan gorputzak jasaten dituen estutze eta baldintzei buruzko gogoeta bat egiten du artistak” (Aizpuru, 2009: 24).
Arte-ekoizpenek aurrera eramandako errepresentazioaren praktika anitzak zein lan ezberdinen bitartez gorpuztasunari eskaini dizkioten aukerek, teoria feministek eta transfeministek arte-ekoizpenen ekarpenak kontuan hartuz egin diren proposamen epistemologikoak landu dituzte hurrengo atalean ikusi ahal izango den moduan. Halaz, bisualitatea eta kontzeptu epistemologikoen arteko mailaketa eta desberdintasuna alde batera uzten da, biak pentsatzeko, ezagutzeko eta ekintzarako tresnak diren heinean.
Emakumeen identifikazioa eta errepresentazioa egin izan da historian zehar eta diziplina ezberdinen bitartez. Bestalde, gailentzen dena, emakume ekintzaile bezala irudikatzen duten errepresentazio eta identifikazio eza da. Emakumea bizitzaren esparru pribatura mugatua izan da, bere ekintzak ere esparru honetan aurrera eraman izan direlarik. Espazio honetan gertatzen diren ekintzek homogeneizatutako emakumeen irudia eskaintzen dute. Lourdes Méndez-ek bere Cuerpos sexuados y ficciones identitarias. Ideologías sexuales, deconstrucciones feministas y artes visuales (2004b) lanean, arte plastikoetan XVIII. eta XIX. mendeetan aurrera eramaten ziren gizonezko eta emakumezkoen errepresentazio bisualak zein estereotipotara mugatzen ziren ekartzen du hurrengo pasartean:
1960ko hamarkadatik aurrera, berriz, ezagutzaren diziplina ezberdinetan, emakumeak ekintzaile moduan errepresentatzeko bidea irekitzen da, pozesu honetan emakumeek egindako ekarpenak eta emakumeen izenak berreskuratuz. Emakumeei
Maider Zilbeti 137 espazio publikorako bidea egiten hasteko aukera luzatzen zaie hemendik aurrera. Hala ere, emakumeek gizonezkoengandik biologikoki ezberdinak izaten jarraitzen zuten, eta biologia ezberdintasun hauek emakumeen ekintzak mugatzen zituzten instituzionalizatutako diskurtso ezberdinen bitartez: esaterako medikuntza, legeak, hezkuntza eta erlijioak.
Feminismoaren teorietan hurrengo pausoa, hortaz, emakumea emakume errepresentaziotik banatzeko pauso bat ematen ahalbidetzea da. Pauso hori emateko modua, biologikoki garena kultura eta sozialki izatera behartzen gaituenetik bereiztea izan zen. Norabide honetan, Ann Oakley-ek bere Sex, Gender & Society (1996 [1972]) lanean egin zuen biologia eta rol sozialaren arteko ezberdintzea aipagarria da. Ondoren, lan berean, rol sozialak gure gizartean bi direla adierazten du: emakumea eta gizona. Ann Oakley-ek biologia eta generoaren artean egiten duen ezberdintasuna oso argigarria da, arautzailea bilakatuko den binomio honen baitan azaltzen dituen kontraesanak ere oso argigarriak diren bitartean. Emakumearen eraikuntza sozialarekin, eta honako eraikuntza hau laburbiltzen duen genero kontzeptuarekin, emakumea ekintzailea izatera pasatzen da gure jendartean. Bistan denez, generoarena kontzeptu oso erabilgarria gertatuko da momentu honetatik aurrera eta hurrengo hamarkadetan zehar ere hala gertatuko da teoria feministetan. Generoaren kontzeptua erabilgarria izango da emakumezkoak biologikoki gizonen menpe ez kokatzeko, baliagarria izango da menperakuntza hau gizarte bakoitzak idazten dituen sexu bakoitzaren rolek baimentzen eta ahalbidetzen dituztela adierazteko. Antropologo ezberdinek gizarte ezberdinetan egindako ikerketak eta datuak eskaintzen dituzte, emakumeek aurrera eramaten dituzten eta gizarteak inposatzen dizkien rol sozialak biologiaren aitzakian justifikatu ezin direla azaltzeko.
Ann Oakley-ek hitz hauekin definitzen ditu sexua eta generoa:
138 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean Oakley-ek genero kontzeptua biologiaren kategoriekin harremanetan jarri zuenetik, hau da, normalean gizonezkoenak identifikatzen ditugun genitalak dituen pertsonari rol maskulinoak ezartzen dizkiogula eta emakumezkoenak identifikatzen ditugun genitalak dituen pertsonari rol femeninoak, Gayle Rubin-ek (1975) garatuko duen sexu/genero sistemaren teorizazioaren lehendabiziko pausoa aurkeztu zigun. Oakley-ek bere lanean biologikoki gizonezko genitalak eta emakumezko genitalak modu definitu batean ez dituzten pertsonen kasua ekartzen du. Horren haritik, sexu anatomikoaren asignazio hegemonikoa ez denean posible, jaiotzean pertsona horren genitalak ez direnean biologiaren definizioarekin eta errepresentazioarekin bat etortzen, pertsona horrek aurrera eramaten duen generoaren, jokaeraren inposaketaren arabera egiten zaio pertsonari berrizendapen biologikoa. Kasu ezberdinak ekartzen ditu autoreak adibide bezala. Generoaren araberako berrizendapen honetan, biologikoki ondo definitua eta ezberdindua egoteko ebakuntzak egiten dira. Ondorioz, kontraesankorra gertatzen da, nola biologia bera ere moldagarria, aldagarria den.
Oro har, Oakley-ren lanak sexu/generoaren eskemaren inguruko praktikak eta hausnarketak, desorekatzaileak eta kontra-praktikak izan zitezkeenak, aurrera eramateko lehendabiziko hausnarketak egin zituen. Bide horretatik jarraituz, sexu/genero sistema Rubin antropologoak bere “The Traffic in Women: Notes on the 'Political Economy' of Sex” (1975) lanean aurkeztutakoari helduz, patriarkatuak emakumeak diskriminatzeko eraikitzen zituen teknologien inguruko azalpenak emateko bidea ireki zen. Aipatu behar da, patriarkatuan emakumezkoek pairatzen zuten eta gizonezkoek eta instituzionalizatutako diskurtsoek aurrera eramaten zuten diskriminazioaren inguruko azalpenak ematera mugatu zela artikulua, eta ez zegoela existitzen ziren botere erlazioak aldatzera bideratua, baizik eta egoera aztertzera mugatzen zen.
Lan honetan, Gayle Rubin-ek sexu/genero sistema heterosexualitateak mantentzen zuela adierazten zuen. Horretarako, autoreak Claude Lévi-Strauss antropologoaren emakumeen elkar trukatzeko teorian oinarritu zen, honako hau ontzat hartuz. Urte batzuen buruan, Gayle Rubin-ek bere “Thinking Sex: Notes for a Radical Theory of the Politics of Sexuality” (1984) lanean, sexu/genero sistema errealitatea azaltzeko ez zela tresna egokia azaldu zuen; are gutxiago, errealitatea eraldatzeko eta emakumeek jasaten zituzten bortizkeria eta diskriminazioei bukaera jartzeko.
Judith Butler-ek esaten digun moduan, feminismo teoria ezberdinek nortasun kategoriak definitu baldin badituzte, politika feministak nortasun politiko moduan aldarrikatzeko izan da. Egia da nortasunik gabeko emakumezkoa ezinezkoa izango zela emakumezkoaren diskurtsora, esparru-publikora aurkeztea eta emakumeek pairatzen duten diskriminazioa eta botere erlazioen ondorioak azaltzea. Generoa metaforaren bitartez, feminismoaren diskurtsoek eta azalpenek emakumezkoa homogeneizatu egiten dute. Hots, emakumezko subjektua, subjektu mugiezin bilakatzen dute, bere nortasunaren mugetara lotutako subjektua.
Hori dela-eta, subjektu berriei forma eta edukiak emango dizkioten esperientzia berriak behar beharrezkoak ditugu, honekin batera subjektibazioprozesuak posible egiteko. Gure kulturan eta gizartean genero-teknologiak erreproduzitzen dituen etengabekoa den jario araugilea dago –komunikabideak, legeak, diskurtso mediku-estetikoakemakumea dena definitzen dutenak. Horrenbestez, nortasun honetatik kanpo geratzen diren nortasunak ezinbestekoak dira normatibitatea definitu, baloratu eta atzera elikatzeko.
140 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean rolari erreferentzia egiten diogu; teknologia ezberdinak gure gorpuztasunean txertatu dira guk teknologia hauek barneratu ditugun aldi berean. Modu honetan teknologiak ez zaizkigu arrotzak gertatzen, ez dira kanpotik inposatzen zaizkigun diskurtso normatiboak, baizik eta genero rol horien mugetan esperientziak aurrera eramatea baimena ematen digute. Beharrezkoa al da beste biopolitika mota bat eraikitzea biopolitika gainditzeko? 1990eko hamarkadatik aurrera, performatibitatea66 emakume errepresentazioa eta sexu/genero binomioa ulertzeko tresna bilakatu zen eta era berean, honako hau desorekatzeko espazioa ere ireki zuen.
2.2.1.- Nortasuna eraikiz generotik harago Sozializatzeko moduetan barneratutako jokaera patroia alde batera uzteko lehendabiziko pausoa, patroi horren inguruan eta honen ondorioen kontziente izatearena da. Emakume eta gizonen sozializazio-patroiei dagokienez, gure jokaerak elikatzen dituzten botere-erlazioen inguruan kontziente izatea litzateke gakoa. Bigarren pausoa, honako jarrera-sare hau moldatzeko gai izatea izango litzateke.
Beste aldetik, feminismo beltzak 1980ko hamarkadatik geroztik sistematikoki garatzen da, eta sexu/genero sistemaren bitartez aurrera eramaten dira emakume guztien nortasunaren batasunaren inguruko kritika indartsu eta jarraituak isuriko ditu. Sistema honetan, emakumeak errepresentazio modura jokatzen du, non errepresentazioa elikatzen duten esperientziak emakume zuri batenak diren, maila sozial ertainekoa, larritasun ekonomikorik ez duena, elbarritasunik ez duena eta heterosexuala dena. Bell Hooks-ek (2004), feminismo beltzaren autore nabarmenetako batek, menpekotasun eta opresioaren arteko desberdintasunak adierazten ditu testuinguru honetan. Opresioa ezberdintasun egoeraren inguruan kontziente izatearen ezintasunaren bitartez definitzen da. Ekintza hauen bitartez emakume beltzak emakume izateagatik diskriminatuak dira, baita beltzak izateagatik ere.
142 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean Opresioaren pean dauden emakumeek, emakume beltzen kasua, diskriminazioa identifikatzeko eta honi aurre egiteko zailagoa dute, diskriminazio sistema mota ezberdinak elkar gurutzatzen direlako. Puntu honetan, mugimendu feminista beltzetik Kimberlé Williams Crenshaw-ek (1989) proposatutako intersekzionalitatearen kontzeptua jaiotzen da. Analisirako kontzeptu honekin, ezinezkoa da, alde batetik generoa, eta beste aldetik, arraza aztertzearekin ulertu emakume beltzek jasaten dituzten diskriminazioak. Izan ere, genero eta arrazaren arteko bidegurutzeak nortasun aniztasuna eskaintzearekin batera, emakume beltzen aurkako bortizkeriak ulertzeko eta egoera hauek eraldatzeko moduak eskainiko dituzte: “Exploring the various ways in which race and gender intersect in shaping structural, political and representational aspects of violence against women” (Williams Crenshaw, 1991: 1244). Testuinguru honetan egun ikasketa deskonolizatuek egindako subjektuaren inguruko aldarrikapenak kontuan hartzekoak izango dira (Spivak, 1988).
Hortaz, feminismo hegemonikoaren inguruan 1980ko hamarkadaz geroztik indartzen joan ziren feminism teorizazio eta metodologia ezberdinek, emakumeerrepresentazioaren harira, emakume guztien esperientziak homogeneizatu nahi zituena, eta emakume-nortasun bateratua eskaini nahi zuena, emakumeen menperakuntza eta opresio modu ezberdinek ikustarazten zituzten esperientzia ezberdinen bitartez puskatzen hasi zen.
Honako puntu honetara iristen garenean, sexu/genero sistema analitikoaren inguruko hainbat galdera etortzen zaizkigu burura. Norentzako da baliagarria bere egoera azaltzeko sexu/genero sistema analitikoa? Beraien menpekotasun egoera azaltzeko tresna analitiko baliagarria zaien pertsona horientzat? Baliagarria izango al litzateke sexu/genero sistemak bestelako aldagairen bat barneratuko balu, esaterako, arraza, etnia, erlijioa, klase soziala, praktika sexualarena? Edota analitikoa izaten jarraituko du, aldagai hauek barneratzen baldin baditu ere?
Mary Hawkesworth-ek “Confounding Gender” bere artikuluan (1996), analisi eta bereizketa egiten du genero-kontzeptuak sistema patriarkalaren “nola” (how) eta erlazio patriarkalaren “zergatia”ren (why) galderei erantzuten zieten autoreen artean. Bi planteamendu hauek abiapuntu sexu/genero sistema hartzen dute. Honako sailkapen hau egitearekin batera, genero kontzeptuak esanahi eta erabilera anitzak dituela azaltzen du autoreak. Ondorioz, beraien artean oso ezberdinak diren ideiak aditzera ematen dituzte. Horrenbestez, oso zaila gertatzen da genero kontzeptua erabiltzen duten ikerketa ezberdinak bateratzea, nahiz eta Hawkesworth-ek egiten dituen how eta why galderen bitartez, sexu/genero sistema bi ulermenetan banatu nahi dituen, honako hauek hobeto uler daitezen.
“Nola”ri erantzuten dioten autoreek generoa tresna analitiko bezala ulertzen eta erabiltzen dute. Eta “zergatia”ri erantzuten dioten autoreek generoa bizitako esperientzia bezala ulertzen dute. Generoa bizitutako esperientzia bezala ulertzen duten autoreen artean Judith Butler aurkituko dugu bere Bodies that Matter (1993) lanarekin. Judith Butler-en interpretazioak esentzialismoa alde batera uzten du, eta generoa gorputzak aurrera eramaten dituen fantasiazko inskripzioen bitartez osatzen da; generoa da gorpuztasuna moldatzen duena. Butler-en azalpenek, Hawkesworth-ek (1996) dionez, esentzialista izaterari uzten diote, bere argumentaetan alde batera uzten duelako sexu biologikoa konkretu eta genero konkretu baten arteko erlazioa inposatzen duen determinismo biologikoa. Beste alde batetik, Judith Butler-en lanak, azalpen funtzionalistak jarraitzen ditu, izan ere, bere ikerketaren bitartez “nola” galderari erantzuten ahalegintzen da:
Genero-teknologiak gizarte heterosexista eta patriarkalaren tresna ideologikoak dira. Hala eta guztiz ere, subjektu feministek hauen inguruan kontziente izateko aukera dute eta kontzientzia honetatik patriarkala ez den sexualitate bat eraikitzeko ahalmena ere badute, nondik sexu ezberdintasunak eta genero ideologia beste modu batean eraiki ahal izango diren. Beatriz Preciado-k bere Manifiesto Contra-Sexual lanean (2002), bestalde, teknologiaren inguruko azterketa etimologikoa aurrera eramanaz definitzen eta erabilgarri egiten ditu “sexu teknologiak”. Teknologia mendebaldeko historia gidatu duten binomio baztertzaileen abiapuntutzat jarten du Preciado-k. Bestalde, honako kontzeptu honen esanahia iraultzen du protesia teknologiarekin ordezkatuz, eta teknologiak mendebaldeko historian ekoizten duen “protesia” bere teoria kontra-sexualaren muina izatera bideratuz. Testuinguru honetan, Preciado-k egiten duena da gorpuztasun berria ikertu eta birsortu, bikote kontrajarrien oinarria izango ez den gorpuztasuna:
Teknologia baliagarria da sortua izan den helburuak lortzeko baliagarria den heinean. Baina teknologia aurrediseinatutako helburuak lortzeko baliagarria ez baldin bada, honako teknologia hau moldatu egiten da helburuak lortu arte. Bestalde, teknologiak beraietaz baliatzen garen gailuak izateaz aparte, gure gorputz jarrerak eta jarrera mentalak ere moldatzen dituztela kontuan hartu behar dugu (Geertz, 2003). Feminismoetatik proposatzen diren teknologien inguruko hausnarketak baliagarriak
146 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean dira beraien inguruan pentsatzeko eta hauek gureganatzeko; teknologia horiek osatuak izan diren kodigoen berreraikuntzan parte hartzea eta gure interesetarako berriz ere eraikitzeko prozesua dakarte berarekin. Testuinguru honetan goazen Donna J. Haraway-en (1991) cyborgaren prozesuaz esaten diguna entzutera:
Beraz, egitura sozialak erreproduzitzen eta sostengatzen dituzten teknologiekiko kritikoak izatea ahalbidetzen digun gorpuztasuna eta gizakiaren naturaren berdefinizioa beharrezkoa dugu.
Bestalde, sexu/genero sistemaren kritika queer mugimendu eta ekintzaileek aurrera eramaten dituzten kritiken oinarrietako bat da. Queer mugimenduak eta ekintzaileek nortasun asimilatzaileak ezeztatzen dituzte, kanpotik inposatzen diren nortasun guztietatik kanpo kokatzen direla aldarrikatzen dutelarik. Hala ere, beraien buruari nortasun berritzaileen bitartez berrizendatzeko baimena ematen diote. Nortasun hauek deslekutzearen helburua dutenez gero, beti ere, beraien burua berrizendapen kontziente batetik egiten dute. Modu honetan, bizi garen jendarteak inposatzen dituen nortasunen inguruan hausnarketa egin ondoren, aurrera eramaten den berrizendapena da. Horregatik, nortasunek erabiltzen dituzten teknologien kontziente izanda, genero-teknologien kontziente izanda (arrazarenak, etniarenak) hauek deseraikiak izan daitezke, ondoren, teknologia osagarriez baliatu ahal izango dugu esperientzia ezberdinak ahalbidetzen dituzten teknologiak osatzeko.
Berrizendapena aurrera eramateko metodologia gisa Beatriz Preciado-k kontra-sexualitatea proposatzen duela adierazi da aurretik. Honen motorrak protesiak izango dira: gorputzari aplikatuko zaizkion tekno-zientziaren praktika garaikideen emaitza dira protesiak. Protesi baten edo gehiagoren txertatzearen emaitza den gorpuztasun berriaren bitartez, orain arte, baztertzaileak izan diren eta lekutzen diren egitura sozialak erreproduzitzen dituzten binarioen fusioa ahalbidetzen da (teknologia/biologia, gizona/emakumea, zuria/beltza). Gorputzak beraiek definitzen dituzten egituretatik isolatzea oso zaila denez gero, egitura horiek lekualdatuko dituzten gorpuztasun berriak eraikiko dira. Bestalde, kontuan hartu behar dugu lekualdatutako egiturek azkar batean gorputz berriei nortasunak inposatuko dizkietela. Izan ere, nortasunen bitartez kontrolatu eta mugatzen dira gizaki orok aurrera eramaten dituzten ekintzak.
Maider Zilbeti 149 Politika egiteko modu eta aldarrikapen berriak osatzen dira materiatik, subjektibazio-prozesutik, subjektu ez bukatu batetik, ezaugarri konkretu batzuk ez dituen subjektutik eta ez emakume metaforatik edota sexu/genero sistematik. Bestalde, gure gorpuztasunaren ekintzen inguruan etengabean hausnarketa egitera bultzatzen gaituzte eta baita beraien ondorio diren nortasunen edo ez-nortasunaren inguruan hausnartzera ere.
Testuinguru honetan, politika berrietan arte-ekoizpen feministen ekoizpena ezinbestekoa gertatzen da gorpuztasunari aukera berritzaileak eskaintzen dizkieten bisualitateak proposatzen dituzten neurrian: esperientzia, pentsamendu zein epistemologia berriak. Norabide honetan sakontzen duten Ana Martínez-Collado-ren hitzak jasoko ditugu, kapituluaren hurrengo atalarekin zubi-lanak egingo dituen pasartean:
Lanaren atal honetan, lehendabizi, gorputzaren soziologiaren ekarpenen inguruan arituko gara, gorpuztasunaren ulermen zabalagoa eta informazio gehiago izan dezagun. Ondoren, teknologia hegemonikoek aurresuposatzen duten ezagutzaprozesuaren eta legitimazioaren inguruan aritzen diren ezagutzaren filosofia feministek egiten dituzten ekarpenen inguruan arituko gara. Ekarpen hauek, dudarik gabe, teknologia hegemonikoetara tresna kritikoekin hurbiltzeko gonbita egingo digute.
Berthelot-en adierazpena jarraituz, gorputzaren inguruan aritzeko ez dugu soziologiaren ezagutza-esparrutik hitz egingo soilik, baizik eta gorputzari giza zientzia ezberdinek, zuzenki eta zeharka, egiten dizkioten erreferentziak hartuko
Maider Zilbeti 151 ditugu kontuan: antropologiak, medikuntzak, feminismoak, ekonomiak, zientzia juridikoek gorputzaren inguruan egin dituzten erreferentziak baliagarriak izango zaizkigu gorputzaren ulermenetik gorpuztasuna ikertzeko bidea irekitzeko.
Bide honetan kokatzen diren autoreek ezagutza-diziplina ezberdinetatik egiten dituzte beraien ekarpenak. Helburua gorpuztasunaren kontzeptua eta honek eskaintzen duen ezagutza-prozesua modu osatuagoan ulertzean datza. Horretarako, autore ezberdinek multi-disziplinarra gertatzen den espazio batean biltzen dituzte beren ekarpen kontzeptualak zein kontzeptu hauek bidera ditzaketen gorpuztasunaren esperientziak. Jakintza-esparru ezberdinek garatutako teoria eta teknologien bitartez, gizakia ezagutua izateko eta ezagutzeko gai da. Modu berean hauek ekoiztutako teknologia eta kontzeptu berriek ere, gizakiarengan eragin zuzena duten moduan, giza gorpuztasunarengan ere bere izatea islatzen dute. Adibide bat ekartzekotan, medikuntzaren teknologiarena gogoratuko dugu:
Medikuntzak garatzen dituen berrikuntzen bitartez, norberaren gorputza kontsumora bideratua dagoen proiektu pertsonala da. Jendartea eta gizabanakoen beharrak asetzeko sortuak eta eraldatuak direla suposatzen dugu. Horregatik, testuinguru honetan ezinezkoa da boterearen teoria foucaltiarra alde batetara uztea; hortaz, boterearen estrategiaren barnean kontsidera ditzakegu medikuntzaren praktika berriak. Teknologia berriaren eskutik datozen medikuntzaren praktika berri hauek guregan bioboterea eta auto kontrola handitzeko asmoarekin aurrera eramaten dira. Bestetik, teknologia berriek gorpuztasuna eta gizakiarengan eragina duten neurri berean, gorpuztasuna ulertzeko moduak ere aldatuko dituzte.
Teknologia berriek gorputzak fisiologikoki eta fisikoki eraldatzeaz gain, sinbolikoki ere modu ezberdinean ulertuak izatera eramaten ditu. Gorputz azalean ikusgarri gertatzen diren markek, gorputza jendarte bakoitzean modu ezberdinean
152 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean ulertzera eramaten dute, gorputzaren beraren ekintza-espazioa ere definitu egiten dutelarik (Bourdieu, 1986). Gainera, ezin dugu begi-bistatik galdu behar gorputzek esanahi eta erabilera berriak etengabean bereganatzen dituztela kapitalismo kognitiboaren aroan, non errekurtso ekonomikoa izatera bideraturik dauden. Esanahi aniztasun hau edo Ian Burkitt-ek dioen bezala multi-dimentsionaltasun ulermen hau izango da gorputzetik gorpuztasunerako pausoa eskainiko digun espazioa: gorputzaren kontzeptua alde batera uztea eramango gaituena eta aldi berean gorpuztasun kontzeptua erabiltzera bultzatuko gaituena:
Goiko zitaren bitartez, gorpuztasunaren dimentsio sinbolikoa aldarrikatzen du autoreak, non ezagutza-esparru ezberdinetatik gorputzarengan isurtzen diren errepresentazio desirak alde batera utzi eta gorputzaren dimentsio sinbolikoak, errealitate berriak eta ezberdinak zein gizakien artean erlazionatzeko modu berriak eskaintzen dituen.
Gizakiak gorpuztasunaren kontzientzia izan zuenean, momentu hau, bere gorputz biologikoak eta bere ingurune naturalak bultzatuta bizi iraupenerako beharrezkoak zituen lantresnak sortu zituenean izan zen. Era berean, momentu hau ere bada animalia gizakia edo sasi-gizakia bihurtu zela kontsideratzen den garapen biologiko eta kulturalaren puntua: lantresnak sortzen hasi zenean. Lantresnen ekoizpenak, lantresnen berregiteak eta hauen hobekuntzak aldi berean aldaketa motelak ekarri zizkion giza anatomiari zein biologiari: neuronen arteko erlazioak
Maider Zilbeti 153 eraldatzeaz aparte, gorputzaren forma aldatu zuen, lokomotrizitatean bizkar hezurra tente izatera iristeraino adibidez. Hau da, gizakia eraldatuz joan zen fisikoki, eta bitartean ere balio sistemak eta balio sinbolikoak ezartzen zizkion sortzen zituen tresnei (Burkitt, 1999; Geertz, 2003). Lantresnaren sistematizazio pragmatiko eta funtzional honek hurrengo atalean ekarriko diren figurazioekin eta aurretik ikusi ditugun feminismoaren teoriek egiten duten teknologien errebisioarekin erlazio zuzena du.
Gorpuztasunak prozesua suposatzen du, gorputz batek existentzia duen momentutik prozesu biologiko eta kultural baten barnean harrapatua geratzen da. “Body as process” kontzeptuak gorputzak berezkoa duen bizitzan zehar bizitakoak eta baita ere historikoki “gorputza” kontzeptuaren ulermena barneratzen duen kontzeptua da. Hainbat autorek Bryan S. Turner (1997 [1984]), Chris Shilling (1996), Ian Burkitt (1999), Arthur W. Frank (1990), erabilgarri izan duten kontzeptu honek, gorputzetik gorpuztasunerako pausoa ziurtatzen du, gorpuztasunaren gainean teorizazioak posible egiteko bermea plazaratzearekin batera.
2.3.2.- Figurazioetara gerturatzen Figurazio kontzeptua, artearen ederren ezagutza-eremuan, errealitatea errepresentzatzeko modu konkretu bati egiten dio erreferentzia, abstraktuari kontrajartzen zaiona, eta kanpoan dagoena eta gertatzen dena modu egokian eta zuzenean islatzen duena.
Modernitatearen kritika, arte-ekoizpenen sorkuntza eta ikerketara iristen denean, errepresentazio bera errealitatea islatzeko modu egokia ez dela adierazten da (Owens, 1987; Hal, 2001), beste gauzen artean, ideologiak bideratutako errealitatea ezagutzeko modua denez gero honako hau, ideologia nagusiarekin bat egiten duten ezagutzaren teoria eta arte-ekoizpenek, figurazioaren zein errepresentazioaren kontzeptuei, errealitatea ezagutzeko eta honako errealitate hau eraldatzeko ahalmen ezberdinak eskainiko dizkiete. Ikerketaren hurrengo kapituluan, metodologian zabalago aztertuko dugun moduan, Walter Benjamin-ek (1987) errepresentazioaren
154 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean kontzeptuari ekoizpenaren kontzeptua eta ekintza lotzearekin batera, arteari adierazpen estetikoa edo adierazpen ideologia izatetik askatzeko aukera luzatzen dio. Testuinguru honetan, arte-ekoizpenak modernitateari kritikak isurtzeko aukera zabaltzen dituen heinean, errepresentazioa eta figurazioari ere, arte ekoizpen feministek eta teoria feministek, queer teoriak eta aldarrikapen transfeministak barne, hainbat ekarpen egin dizkiote.
Figurazioak gorputzaren hainbat sailkapen, sinbolo eta kontzeptu gainditzeko ahaleginaren ostean agertzen dira ikerketa feministen esparruan. Ezinbestean ezagutza zientifikoaren printzipio metodologiko ezberdinak zalantzan jartzea beharrezkoa da figurazio ezberdinek planteatzen duten ezagutza-prozesu ezberdinak eta subjektibazio-prozesu ezberdinak posible egiteko. Figurazioak sexu/genero dikotomiatik harago pentsatzeko gorpuztasun posible ezberdinei eskainitako bisualitatea edota irudigintza litzateke, gorpuztasun posibleak pertzibigarriak egiteko aukera luzatzen duten tresna multzoa izango lirateke.
Figurazioa feminismo teorietatik eta antropologiak aurrera eramandako genero kontzeptuaren kritikaren ondoren eraikitzen eta teorizatzen hasi zen. Izan ere, ezinezkoa da figurazioek eskaintzen duten esperientzia aniztasunetan pentsatzea genero kontzeptuari kritikak egin eta kontzeptu hau dudatan jarri gabe. Genero kontzeptuak berarekin dakarren homogeneotasun arriskua alde batera uzterakoan, eta generoaren jatorria den biologiaren azalpenak alde batetara uzterakoan posiblea da figurazioetan pentsatzen hastea.
Gure jendarteak erregulatzen dituen dikotomien alderdi naturalizatzailea alde batera uztarekin batera, bere oinarria den esparru naturala ere alde batera uzten du. Halaz, esperientzia, kategoria, nortasunak interpretatu edo errepresentatzerakoan, hauek naturan dituzten justifikazioak alde batera uzten dituzte (Weir, 1996; Haraway, 1988; Prokhovnik, 2002 [1999]). Figurazioek ez dute subjektu bateratua eta homogeneoa ordezkatzen, baizik eta alderantziz, esperientzia anitzak barne hartzen dituzte beraien egitura logika baztertzailean ez delako oinarritzen. Horren haritik, ez dituzte subjektuak eta beraien esperientziak homogeneotzen. Halaz, subjektua subjektibazio-prozesuan kokatzen dute.
Maider Zilbeti 155 Figurazioaren definizio osatu baten bila abiatu garenean, honako hau ez dugu autore feministen artean topatuko. Kontuan hartu behar dugu, autore batzuk figurazio deitzen dituztenak, beste batzuk metaforak izendatzen dituztela. Figurazio hauen egitekoak eta helburuak, pixkanaka osatzen dira autore ezberdinen lanetan. Azken finean, figurazioek subjektibazio-prozesu aberatsak ahalbidetzen dituzte eta hauek modu hertsian definitzea, aberastasun horri mugak jartzea ekarriko luke.
Modu honetan, hurrengo orrialdeetan, figurazio ezberdinen adibideak ekarriko ditugu. Aurretik, figurazioaren aukera posiblea izan dadin, teoria feministetan aurrera eramandako pausoak aditzera emango dira. Alde batetik, epistemologia feministaren ibilbidea zein izan den ekarriko da modu laburrean baldin bada ere. Epistemologiaren proposamena, ezagutza zientifikoaren prozesuaren eta justifikazioaren ikuspuntutik etorriko da. Bigarrenik, teoria feministek metaforaren zein garapen teoriko eta erabilera egin duten aztertuko da. Hirugarrenik figurazioen inguruko proposamenak zein izan diren ikusiko da hauek arte-ekoizpen garaikidera hurbiltzen saiatuz.
Epistemologia feministaren proposamenetik ezagutzaren teoriara Epistemologia kritiko feministatzat ezagutzen duguna gauzatzeko ezinbestekoa izan zen 1960ko hamarkadan ezagutza-esparru akademiko ezberdinetan aurrera eraman zen emakumeen esperientziak berreskuratzea eta baita ere hauek ulergarri egiteko errelatoak sortzea. Zientzietan, historia hegemonikoak ezkutuan mantendu zituen emakumeen esperientziak, ekarpenak eta ikerketak ezagutzera eman ziren garai honetan. Horrela, zientziaren historian emakumeek egindako ekarpenen azterketak burutu zituzten ikerlariek, emakumerik gabeko zientziaren garapenean egon zitezkeen androzentrismoaren joerak aztertzera pasa ziren.
Aldi berean, ezagutza-esparru ezberdinetan, baita gizarte-zientzietan ere, ezagutza zientifikoaren paradigma oinarri hartuz aurrera eramaten zen ezagutzak hainbat zientzia filosoforen kritikak jaso zituen XX. mendean zehar. Zientziaren paradigma zen positibismoari kritikak egin zitzaizkion lehen momentu batean. Zientziaren filosofia positibistak, behatzen, ezagutzen duen subjektua errealitatearen
Teresa Maldonado-ren hitzak jarraituz, ezagutza zientifikoaren objektibotasunari lehendabiziko kritikak luzatzen zaizkio, eta kritika hauetako batzuk bilduko ditu teoria konstruktibistak. Konstruktibismoaren esanetan, ez dugu errealitatea ezagutzen, baizik eta errealitatea eraikitzen dugu eta guk sortzen dugun errealitate horretatik kanpo ez da existitzen bestelako errealitaterik. Ez dago bere horretan, behaketaren bitartez ezagutua izatera itxoiten dagoen errealitaterik; mugiezina den errealitaterik; deskribatua izatera, konkistatua izatera itxoiten dagoenik.
Ezagutzen dugun errealitatea ekintza zientifikoak edota gizarte-zientziek beraien teorien bitartez gauzatzen duten interpretazio sorta bat da. Guk errealitate hori eraikitzen dugu. Gure subjektibitatearen bitartez interpretatzen dugu, ikertzen dugu edo besterik gabe bizitzen ari garen hori interpretatzen dugu. Honako testuinguru honetan, ezagutza-subjektuaren esperientziek, bizipenek, interesek, genero-esleipenek eragin zuzena izango dute, bai errealitatea behatzeko metodologian, bai errealitatea interpretatzeko momentuan ere. Postmodernitatearen inguruko kontakizunen eraikuntzak hemen kokatzen dira. Epistemologia kritiko feministaren abiapuntua eta planteatzen dituen ezagutza-prozesu berritzaileak ere hementxe kokatuko ditugu.
Aurretik adierazi dugunez, ezagutza-zientifikoan garatzen ziren ezagutzaparadigmak eta prozesuak gizarte-zientzietara aplikatzen ziren. Gauzak horrela, ezinbestekoa zen ezagutza zientifikoaren printzipio metodologikoei kritikak egitea eta, ondoren, gizarte-zientzietan ezagutza-prozesuak aurrera eramateko metodologia ezberdinak proposatzea.
Epistemologia feminista deitu denaren lehendabiziko lanetan, 1980ko hamarkadan, zientziaren praktika androzentrikoari erreparatuko zaio. Hau da, zientziaren oinarriak emakume eta gizonen arteko ezberdintasun politikoetan oinarriturik zeudela argudiatuko dute, eta era berean, honako ezberdintasun politiko hauek elikatzen zituztela. Honen haritik, ezagutzaren epistemologiak eskaintzen zuen ezagutzaren sozializatzea guztiz sexista zen, emakume zientzialarien lana alde batetara utzi, eta ezkutatu ere egiten baitzuen.
Nola egin aurre zientzia egiteko modu honi? Zientziaren ekoizpena (eta zientzia osatzen duten esperientziak) sexistak direnean, zer egin? Epistemologia feministen proposamen ezberdinek ezagutza modernoaren zutabeak alde batera uzten dituzte: justifikazioa, egia, objektibotasuna, pentsamendu dikotomikoa. Bestalde, ez dituzte beti printzipio hauen ordezkoak topatzen; askotan, ez dute hauen ordezkorik behar esperientziak antolatzeko eta interpretatzeko orduan. Beraien interesen arabera,
Maider Zilbeti 159 ekintzaile feministen subjektibazio-prozesuen arabera aztertu eta ulertu nahi duten ikerketa-objektu eta ekintzen arabera osatuko dituzte printzipio metodologiko berriak. Gainera, epistemologia berritzaile hauek, gehienetan, helburu eraldagarriak dituzte; errealitatea eta errealitatearen pertzepzioan ere eraldagarri izan nahi dute. Thomas Kuhn-en (2004) proposamenetan ikusten dugu zientzia paradigma berriak beti iraultzaileak gertatzen direla sortu diren momentu historiko eta interes ekonomikopolitikoei dagokienez. Hortaz, edozein epistemologia-proposamen berrik ezagutzaren kategoriak (Foucault, 1998) eta ezagutza hori osatzen duten esperientziak ere modu berrian antolatzen ditu.
Epistemologia feministek zientzia eta politikaren arteko harremana zein den ikusgarri egiten dute. Harreman hau, estua da politikak bere bidea egiteko zientzia eta zientziak eskaintzen dion ezagutza beharrezkoa duelako. Zientziak, bere aldetik, politikatik eskaintzen diren diskurtsoak beharrezkoak ditu bere justifikaziorako, bere metodologia baliagarria aurkezteko. Finean, botere-erlazioak mantentzeko monetaren bi alde dira. Txanponaren bi aurpegiak agerian jarriko dituena epistemologiaren kritika feministak izango dira (Adán, 2006).
160 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean eraikitzen du, honekin batera zientzia modernoaren zein kontzeptu eta zein printzipio metodologiko kritikatu dituztenaren inguruko bidea deskribatuz.
Feminismo enpiristaren esanetan, zientziak feminismoetatik egiten diren ekarpenak barneratu behar ditu, modu honetan, emakumeentzako diskriminatzaileak diren aplikazioak eta botere erlazioak existitzeari utziko baitiote. Bestetik standpoint edota ikuspuntuaren teorizatzaileen esanetan, epistemologia feminista beharrezkoa da zientziatik sexismoa alde batera uzteko. Kasu honetan, zientzia feministak meta-teoria feminista moduan jokatzeko arriskua dakar berarekin. Hirugarrenik, postmodernitatearen testuingurura gerturatzen baldin bagara, hainbat emakumeren esperientziak kontuan hartzen baldin baditugu, esperientziak adina epistemologia lirateke beharrezkoak.
Laburbilduz, esan genezake, epistemologia feminista moduan ezagutzen dena, ezagutza-subjektu moduan eta ezagutza-ekoizle gisa gizonezkoak soilik errekonozitzearen aurrean, beste aukera batzuk proposatzean datza. Dudarik gabe, zientziaren ikerketa eta zientziaren aplikazio androzentristan eta sexistan begirada pausatzea dakar. Horrela bada, epistemologia feministaren inguruko aldarrikapenak eta hausnarketak abiatu beharra aurkezten dira feminismoaren agenda politikoaren eta botere erlazioak moldatzearen inguruan hitz egiten denean.
Metaforetatik haratago pentsatzen. Figurazioak arte-ekoizpen feministarako tresna gisa. Metaforak eguneroko gure komunikazioaren parte dira. Gure ikerketaren mugarri diren kontzeptuak ere metafora bilakatzen dira, erreferentzia egiten dieten esperientziak gainditzeko aukerak eskaintzen ez dizkiegunean. Esperientzia hauek hausnarketa feministek nola problematizatzen dituzten ikusteko aukera luzatuko da hurrengo lerroetan. Gorpuztasunaren bitartez aurrera eramandako bisualitateek edo irudi-ekoizpenek gorpuztasunei aukera berriak eskaintzen dizkieten eraikuntza teoriko eta esperientziazkoak dira. Gorpuztasun hauek metaforen bitartez izendatzean, komunikatzean eta gure izatea errepresentatzerakoan ekartzen dituzten mugak mahai gainean jartzen lagungarri izango dira.
Metaforak hizkuntzan eta pentsamenduan txertatuta dauden dikotomien gainean eraikitzen dira, izan ere, pentsamendua dikotomien bitartez egituratzen dituzte beraien adierazpenak. Modu honetan, dikotomia hauek metafora guztien egituratzaile gertatzen dira (Lakoff eta Johnson 2003 [1980]). Raia Prokhovnik-ek Rational Woman lanean (2002 [1999]) esaten duen moduan, dikotomia hauek hainbat arauetan oinarritzen dira: bi nortasunen arteko oposaketan; bikotearen arteko hierarkian; bikoteek, beraien artean, osotasuna osatzen duten sinismenean; transzendentziaren nozioan. Autorearen helburua, bere ikerketaren bitartez, bikote kontrajarriei aurre egitean datza. Izan ere, dikotomia moduan kontsideratzen ditugunean, honako kontzeptu hauek informazio mugatua eskaintzen digute. Provhovnik-en proposamena bikoteak modu kontrajarrian ez, baina modu erlazionalean ulertzean datza. Horrela bada, gure pentsamenduaren egiturari eta hizkuntzaren antolamenduari ere aurre egiten diogu.
Metafora kontzeptuak esperientziak homogeneotzeko arriskua dakar eta nortasun-arauemaile bilakatzeko aukera egokia dira, hitz egiteko eta izendatzeko boterea duenarentzat. Biopolitika estrategiez ere baliatzen dira metaforak beren burua legitimatzeko helburuarekin. Hala eta guztiz ere, metaforak, bisualizazioak eta, ondoren, figurazioak eraikitzeko bide ezinbestekoak direla ondoriozta daiteke.
Metaforek egituratzen dituzten eta esanahia ematen dieten esperientzia multzoaren kontziente izateko aukera luzatzen dute. Metafora aldez aurretik egituratutako esperientzietatik harago ibiltzeko lehen ahalegina litzateke; izate modu berri bat da, espazio berri bat non aldarrikapen politiko berriak gauzatu daitezkeen. Zilegi da aipatzea, gainera, metafora modu diziplinarteko batean aztertzen duten autoreen artean ez dagoela argi zein den metafora eta figurazioaren arteko ezberdintasuna; eta, honenbestez, figurazio metaforikoen inguruan hitz egiten dute.
Donna J. Haraway-ek adibidez, figurazioez hitz egingo du, eta beste autore batzuek metaforez hitz egingo dute. Metafora ez bezala, figurazioa performatiboa eta aldakorra da. Figurazioek existitzen diren baldintzen inguruko ezagutza dute eta beraien buruaren ardura ere badute (Haraway, 1988). Bi kontzeptuen arteko ezberdintasunean informazio gehiago lortu nahian, metaforen teoria semiologiatik begiratzera joko dugu:
De Bustos semiologoak (2000) metafora eta bisualitatearen artean egiten duen ezberdintasuna eta ñabardurekin ados egonik, figurazioak prozesua eraikitzeko ahalegina, esfortzua eskatzen du eta honetarako, metaforak lehen momentu batean baliagarriak dira. Hala eta guztiz ere, izateko zein ekiteko baldintza berriak eta aldi berean beharrezkoak, figurazioek eskaintzen dituzte, errepresentazioaren kontzeptua alde batera utzi eta sormena eta sinbolo berrien ekoizpenarekin elikatzen dena. Figurazioak, prozesua izanik, ezagutzen duen subjektuaren eta ezagutua den objektuaren arteko mugak ezabatzen ditu, ikerketaren ekintzak beraz, ezagutzearen prozesuaren printzipio honetatik abiatuko dira.
Metaforaren ezagutza diziplinarteko ikerketa moduan planteatzen du Eduardo de Bustos-ek bere La Metáfora. Ensayos Transdisciplinares (2000) lanean. Bertan, hizkuntzaren erabilera metaforikoari hizkuntzaren erabilera literala kontrajartzen zaiola adierazten du. Metaforikoa denak figuratua denari egiten dio erreferentzia; sormenarekin erlazioan eraikitzen da. Horrela, metafora zer den ulertzeko, hizkuntzaren erabilera metaforikora jotzen du autoreak, bestela, ezinezkoa litzateke metafora zer den ulertzea.
Metaforek, gorpuztutako gizakiak garenez gero, gorpuztutako ezagutza ahalbidetuko dute, espazio kontzeptualak izanik eta errealitatearekin ditugun erlazioen isla izanik. Metaforaren esparru-kognitibotik figuraziora pausoa emateko, ezinbestekoa da teorizazio kognitiboetatik ezagutza gorpuztura pausoa ematea; honako hauek gorpuztasuna eta teknologiaren inguruan pentsatzeko aukera luzatzen digute. De Bustos-ek autore ezberdinek gorputzaren teoria eta gorputzak ezagutzaprozesuan duen funtzioa kontuan hartuz, gorpuztasunak ezagutza dikotomikoak gainditzeko prozesuak irekitzen dituela adierazten du:
Gorpuztasuna, pentsatzeko ezinbestekoa bakarrik ez, baizik eta kontzeptuak eraikitzeko eta kontzeptuen arteko erlazioak aurrera eramateko da ezinbestekoa. Esperientzia gorpuztuak ezagutza-prozesuak aurrera eramateko ezinbestekoak dira, non esperientzia subjektibo ezberdinek figurazioaren aberastasuna ekarriko duten. Gorpuztasunaren inguruko metafora dikotomikoen bazterketaren ondoren aurrera eramandako gogoetak ezinbestekoak dira, materiatik metafora berriak sortzeko, gure esperientziak modu berrian sailkatuko dituzten metaforak garatzen joateko. Modu honetan, George Lakoff-ek eta Johnson-ek Metaphors We Live By (2003 [1980]) lanean aurrera eramandako teorizazioak ezinbestekoak dira kontuan hartzea.
Lakoff-ek eta Johnson-ek metafora konbentzionalen eta sorrera eta sormenera bideratuak dauden metaforen arteko bereizketa egiten dute. Azken hauek gure esperientzia gorpuztuei esanahi berriak eskainiko dizkiete. Figurazioetara bidea irekitzen duten autoreen hitzak ekarriko ditugu hurrengo lerroetan:
166 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean eta esperientzia berritzaileak ahalbidetzeko. Testuinguru honetan, Beatriz Preciado-k bere Testo Yonki lanean (2008) biopolitikaren kritika egiten du. Ekintza hauen bitartez, gorpuztasun-prozesu berritzaileak ahalbidetzen dira. Biopolitika prozesu eta performatibitate arauemaile moduan teknologiaz baliatzen da, gure gizartean teknologiek duten erabilpen zehatzez baliatzen da. Gainera, ikertzen duen subjektuaren eta ikertua den objektuaren mugak modu bizian desitxuratzen ditu. Preciado-k aurkezten duen estrogenoen erabilerak (estrogenoen inguruko gogoeta bultzatzen duen bitartean) ezagutzen duen subjektuarengan aurrera eramaten duen subjektibazio-prozesua aurkezten du, gorpuztasunaren bitartez, aurrera eramaten dena.
Dudarik gabe, Preciado-k puntu honetan azpimarratzen du figurazioak sormen-prozesuak beharrezkoak dituela mekanismo hauek agerian gera daitezen, ikusgarriak egin daitezen. Hauek ulergarri egiteko, hauengan arreta jartzeko, arteekoizpen mekanismo ezberdinak eskaintzen dizkigu. Adibide bat ekarriko dugu. Maria ptqk-ak gidatutako “Soft Power. Arte y tecnología en la era del biopoder” proiektua,70 2009. urtean Gasteizko Amarika Proiektuak programatutakoa izan zen. Ondoren, Euskal Herriko hainbat kultura garaikide espaziotan garatu da formatu ezberdinetan. Oraindik orain prozesu moduan ulertua eta garatua den neurrian, bukaerarik ikusi ez duen proiektua da. Euskal testuinguruan aurrera eramandako proiektua da honako hau eta arte-prozesua eta arte-prozesuaren bitartez garatzen den ezagutzaren adierazle da. Beste alde batetik, figurazio ezberdinen sorreraren berri ematen digu proiektuak, berak barne hartu dituen hainbat tailer, erakusketa eta hitzaldien bitartez.71
“Soft Power. Arte y tecnología en la era del biopoder” proiektuak teknologia ezberdinen errebisioa egiten du arte-ekoizpenaren bitartez; bereziki bioboterea arautzen duten teknologia ezberdinetan zehar ibilbide kritikoa egiten du. Bioteknologiaren eta bizitzaren inguruko proiektua da, bere garapenerako, ezagutza modu ezberdinak erabili dituena. Ezagutza-prozesu ezberdinak ahalbidetzen dituen dispositibo ezberdinak erabilgarri ditu proiektuak: erakusketak, hitzaldiak, tailerrak eta testuen argitalpenak (ptqk, 2012). Maria ptqk-ak, proiektuaren arduradunak esaten
Horrela, Beatriz Preciado-k bere lana, Testo Yonki (2008), gorpuztasunaren eraldakuntzatik, ezagutzen duen subjektuaren eraldakuntzaren oinarritik eta ezagutzaprozesua kontsideratuz aurrera eramaten du. Batetik, figurazioaren ez homogeneizazioa aldarrikatzen du; bestetik, figurazioa bera tresna teoriko eta metodologiko moduan, esperientzia pertsonalen bitartez, aberastu egiten du eta homogeneizazio ezak politikarako subjektuak osatzen ahalbidetzen dio. Izan ere, Judith Butler-ek adierazi zuen moduan, eta autore ezberdinek jaso duten eran (Casado Aparicio, 1999a; Méndez, 2007)
Figurazio ezberdinek gorpuztasunaren inguruko hausnarketa ezberdina aurresuposatzen dute. Ez dute beraien hausnarketaren jatorria sexu/genero kategorian kokatzen, ez dute beraien gorpuztasuna sexu/genero dikotomian kokatzen, baizik eta honako dikotomia hau gaindituko duen gorpuztasunean kokatzen dituzte beraien hausnarketak eta ekintzak.
168 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean Figurazioak, beraz, ezinbestekoak dira politikoki feminismoek aurrera egin dezaten. Horretaz gain, ezinbestekoak dira teorizazio eta metodologia berriak aurrera eramateko. Beste era batean esanda, homogeneizaziotik eta orokortzaile izatetik, arauemaileak izatetik urruntzen dira. Nolanahi ere, ezinbestekoa da arte-ekoizpenetik ere figurazioei begiratzea; metafora berriak, eta batez ere, gorpuztasunaren eta ezagutzaren mugak gainditzea, arte-prozesuetatik etorri baitira. Modu honetan, Rosi Braidotti-ren hurrengo baieztapenekin bat egiten dugu:
Figurazioek esanahi-sare berritzaileak proposatuko dituzte, eta hauen bitartez, sinbolo berriak sortzeko egoeran egongo dira. Feminismoen teorian, agian, figurazio ezagunena eta eragingarriena Donna J. Haraway-en cyborga da; honek izandako eragina feminismoaren subjektuak, teoria feministak eta baita arte-ekoizpen
Maider Zilbeti 169 feministak ere garatzeko orduan nabarmentzea ezinbestekoa da, egun esparru hauetako edozeinetan aritu nahi izanez gero.
Lourdes Méndez-en honako hitz hauekin bat eginda, balio eta sinbolo sozial berriak ekoiztearekin batera, arte-ekoizle garaikideek instituzionalizatutako praktiketatik kanpo bere ekoizpenak kokatzen dituztenean, ezagutza-bide berriak irekitzen dituztela adieraziko dugu. Lanaren etnografian zehar, arte-ekoizpen feministek abiatzen dituzten ezagutza-prozesuak aztertuko ditugu, kontzeptuen
174 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean kritikarekin, bisualitate berriak sortzearekin eta subjektibazioaren inguruan hausnarketak abiatzearekin aurrera eramaten diren prozesuak dira honako hauek. Bisualitate berriak sortzeko, begiradaren azterketa ezinbestekoa da. Izan ere, begiratzeko moduen bitartez ezagutu nahi dugun objektua subjektibatzeko aukera dugu, begiradan norberaren gorpuztasuna proiektatzen den bitartean. Ezinbestean, ezagutza hegemonikoarekin etengabeko elkarrizketak aurrera eramatearekin posible gertatzen diren ekoizpen-espazioak dira honako hauek.
Haustura-espazioak lirateke modu honetan ezagutza ezberdinen bitartez garatzen diren espazioak, autoretza eta legitimazio sistemetatik aldentzen ahalegintzen diren ezagutza-prozesuak. Ezagutza legitimatzen duen paradigma klasikoa zientziarena izanik, arte-esparru garaikidean aurrera eramaten den ezagutzaprozesu honekin dituen ezberdintasunak azaltzen ahalegintzea zilegi da. Zientziaren paradigma objektibotasunean, unibertsaltasunean eta arrazonamenduan oinarritzen den bitartean, artearen ezagutza zentzuen bitartez aurrera eramango da, hein handi batean. Haatik, zientziaren paradigma jarraituz, arte-ekoizpenak ahalbidetzen duen ezagutzak ez luke ezagutza legitimorik eskainiko. José Luis Moraza-k (1999), ordea, artearen ezagutza-prozesuak zentzuen eta intelektuaren arteko bikotasunaren haustura dakarrela adierazten du hurrengo lerroetan dakusagun moduan:
Maider Zilbeti 175 Arteak ahalbidetzen duen ezagutza-prozesua posible gertatzen da, beste diziplinekin interakzio-aukera zabaldu denean. Modu honetan, Juan Luis Moraza-k adierazten duenez, honako prozesu hau ez da mugatzen artearen epistemologia osatzera, baizik eta artearen inguruko ezagutza-prozesuak ikerketa-objektua bera gailentzen du; eta ezagutzen duen subjektuaren eta objektuaren arteko erlazioa objektuaren osaketa prozesuarekin nahasten da. Beraz, intersubjektibitateak modu anitzeko norabideetan garatzen dira. Batetik, ezagutza-diziplina ezberdinek (estetikak, komunikazio zientziek, ekonomiak, antropologiak, soziologiak, semiologiak) arteekoizpen agenteak diren subjektibitateak aztertzen dituztelako; bestetik, hauek proposatutako objektua (bisualitatea izan, sinboloa izan) intersubjektibitatearen zein subjektibazio-prozesuaren inguruko hausnarketa egiteko material interesgarria eskaintzen dutelako. Honenbestez, gorpuztasuna arte-ekoizleek aurrera eramaten duten ezagutza-prozesuaren muina da.
Ondorioz, arte garaikidea aztertzen duen subjektuak, edozein delarik ere bere lekutze diziplinarra, artearen ezagutzak aurkezten duen ezagutza-prozesu gorpuztua kontuan hartu beharra izango du. Juan Luis Moraza-k berak honako baieztapenaren ingurukoak horrela azaltzen ditu:
Juan Luis Moraza-k modu argian azaltzen digu diziplinen arteko elkarrizketek dakartzaten ondorioek, gorpuztasuna eta subjektuaren dimentsio berritzaileak ikusgarri egiteaz gain, hauek ezagutza-prozesu berriak eta ezberdinak ahalbidetuko dituztela. Baldintza hauek antropologia eta arte-ezagutza eta ekintza-esparruak ikerketa eremua elkarbanatzen dutenean gertatzen da. Carla Pinochet-ek 1980ko
Artista etnografo moduan, Hal Foster-ek (2001) dioen moduan, artean aurrera eramandako bira etnografikoa deitu izan dena arte garaikidea modu kritikoan interpretatzeko ahalegina da. Autorearen hitzetan, honako hau Walter Benjamin-ek proposatutako eta interpretazio ezberdinak jaso dituen “artista ekoizle bezala” paradigmaren antzeko erabilgarritasuna izango luke:
74 Hal Foster-en (2001) lanaren izenburuari egiten dio erreferentzia honako baieztapen honek, artearen ekoizpena, errealitatea eraikitzeko, ulertzeko eta eraldatzeko, antropologia eta psikoanalisia bezalako ezagutza-diziplinekin batera ezagutza-prozesu berriak eta ezberdinak abiarazten dituztela adierazteko.
Arte-ekoizleak antropologiara hurbiltzen direnean, honako ezagutza-eremuak eskaintzen dituen hainbat norabide, hausnarketa eta ezagutza, objektuarekin erlazionatzeko moduetara ere hurbiltzen da. Honek ez du esan nahi bete-betean antropologiak ezagutza-diziplina moduan izan dituen printzipio metodologikoak, epistemologia, eztabaida teorikoak eta barne kontraesanak alde batera uzten direnik.
178 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean berritzaileak abiaraztearekin batera, ezagutzen duen subjektuaren nortasuna, bizipenak eta esanahia ere moldatzen dira, bere burua subjektibazio-prozesuetara irekiz. Honekin ez da adierazi nahi ezagutza-diziplinen garapen kontzeptualak eta metodologikoak alde batera utzi behar direnik, ez eta diziplinen barne-kontraesanak ere. Zentzu honetan, ezagutzaren diziplina bakoitzak bere tresna eta printzipio metodologikoak lantzen jarraitzeak ez du eragozten ezagutza-eremuen arteko elkarrizketarik:
3.2.- ERREPRESENTAZIOAREN KRITIKA ARTEAREN TEORIAREN ESKUTIK Arte-esparru garaikidea ezinezkoa da ulertzea bera inguratzen duten diziplina ezberdinik gabe eta diziplina hauetatik isurtzen zaizkion kritikarik gabe. Hainbat autoreren esanetan, horien artean Jose Luis Brea (2010), ezinezkoa da arte garaikidearen kritika arte-instituzioetatik aurrera eramatea. Ikerketan zehar, diziplina artekotasuna bultzatzen duten teoria eta ikuspuntu kritikoak interesatzen zaizkigu. Hauek gure ikerketaren printzipio metodologikoak osatzen dituzte, hurrengo orrialdeetan ekarriko ditugunak. Hortaz, ikerketa diziplinartekotasunaren bitartez jorratuko dugu, bira antropologikoak halabeharrez eskatzen duen neurrian, eta arteesparru garaikidearen berezkotasunak aztertzeko helburuarekin. Beste problematizaziorako edo hausnarketa-guneak subjektibazio-prozesuan barneratzea ahalbidetuko diguten begirada eta errepresentazioaren azterketak izango dira.
Ikuspuntu kritikoak aurrera eramaten dira, arte-esparrua instituzio ezberdinek zehazten dituzten ildoetatik kanpo ezagutza-prozesuak posible diren heinean.
Artearen historia feministak, teoria feministak eta arte-ekoizpen feministak ere, modernoa deitu den arte-esparrua kritikatzearekin batera, errepresentazioa eta autoretza muinetik kritikatu zuten hurrengo atalean ikusiko dugun moduan. Egoera honek arte-esparrua bestelako ekoizpen-praktikei zabaltzea ekarri zuen, hala nola, arte-ekoizpenak zabaltzen duen subjektibazio-prozesuari eta ezagutza-prozesu berriei.
Teresa de Lauretis-en argumentazioa jarraituz (1992), artearen kritika feministak ezagutza-prozesu ezberdinak eskaintzen dituenean, errepresentaziotik aparte, bestelako aukerak zabaltzen ditu. Izan ere, modernitatean artearen funtzio lehena izan zena alde batera uzteko ahaleginarekin, bestelako ezagutza esparruetara irekitzen ditu bere praktikak arte-ekoizpenak. Bisualitateak errepresentazioaren paradigmatik urruntzen dira eta ezagutza-prozesu berriak abiatzeko elementuak eskaintzen dituzte. Ezagutzen duen subjektua subjektibazio-prozesu berrietan murgil daiteke, bisualitateek esperientzia berriak ahalbidetzen dituzten neurrian. Arteekoizpen feministak, errepresentazio funtzioa bete-betean kritikatzearekin batera, ezagutza eraikitzen eta pertsonen arteko erlazionatze modu berriak ahalbidetzen ahaleginduko dira. Ondorioz, instituzionalizatutako praktiketan lekua nekez topatzen duten harremanak eta lan-prozesuak garatzen ahalegintzen dira arte-ekoizpen feministak.
182 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean 3.3.ERREPRESENTAZIOA ETA BEGIRADAREN BERRIKUSPENA GORPUZTASUN FEMINISTETATIK Garrantzitsua izango da errepresentazioari artearen historia feministatik egindako ekarpenak jasotzea hurrengo lerroetan, izan ere, aipatu dugun inflexio-puntu, hausnarketa-gune eta gure ikerketaren zutabeetako bat den errepresentazioari ekarpen berritzaileak egin zaizkio gorpuztutako subjektu feministetatik.
Azalpen honek arte-objektua kokatzen du gizartearen momentu historiko eta baldintza historiko bakoitzean aurrera eramaten den ekoizpen eta kontsumo sistemaren baitan. Arte-objektuak ekoizpen moduak legitimatzen ditu, kontsumoa erreproduzitzeko tresna den neurrian, ekoizpen moduekin erlazioa zuzena duelarik (Benjamin, 1987). Arte-objektua, gure ikerketan zehar arte-prozesuak ordezkatuko duena, hurrengo atalean ikusiko dugun bezala, gizarteko beste ekoizpenen parean gertatzen da. Hartara, garai historiko bakoitzean existitzen diren ekoizpen eta
Artea praktika sozial bezala ulertzea ezinbestekoa da, arte-esparruan kokatzen diren alderdi guztien arteko interakzioa eta arte-ekoizpenaren konplexutasuna ulertzeko: arte-instituzioak, arte-galeriak, artearen merkatua, arte-ekoizleak, artearen inguruko hedabideak, arte-hezkuntzara dedikatzen diren instituzioak, artebitartekariak, arte-kritikariak, arte-historialariak. Hauen arteko erlazioak kontuan hartzen dituen eta barneratzen dituen praktika sozial moduan ulertzen da artearen esparru garaikidea. Nolabait ere, garai bakoitzak markatzen du arte-ekoizle eta artekontsumoaren erlazioa; artea ideologiaren teknologia den baieztapenak honako erlazio hau sakonago ulertzea ahalbidetzen du. Griselda Pollock (Pollock, 2000 [1988]), Louis Althusser (2003) jarraituz, kultura-praktikak esanahi emaileak eta esanahi inposatzaileak ere badirela adierazten du. Jendartean aurrera eramaten diren praktiken esanahia inposatzeaz gain, artearen esparru garaikidean ekoizten den artea, ideologiaren teknologia izango litzateke.
Ildo horretan, teoria feministetatik errepresentazioari eta errepresentazioaren ulermen klasikoari, ideologia nagusiari erantzuten dion errepresentazio horren aurrean hainbat kritika egin dira. Errepresentazioa ez da munduaren isla, izan ere, errepresentazioak praktika sozialak, testuak eta irudiak batzen ditu eta ideologiak defendatuko lukeen existentzia edo izate sozialetik kanpo dauden bestelako aukerak (prozesuak) posible egiten ditu. Kritika hauetako bat, ideologiaren kontzeptuaren eta funtzionamenduaren analisiarekin zuzenki lotua dagoena, Teresa de Lauretis-en genero-teknologiaren kontzeptuaren eskutik dator (de Lauretis, 1987).
1960ko hamarkadaren bukaeran eta 1970eko hamarkadaren hasieran, zinemaren kritika feministak (semiotikarekin batera) marxismotik etorritako ideologiaren kritika baliagarria egin zuen bere helburuetarako. Hori dela-eta, teoria eta aldarrikapen feministek zinemagintzaren errepresentazio-funtzioaren inguruan egiten dituzten ekarpenak interesgarriak izango zaizkigu. Arte-esparruan, eta batez ere, zineman aurrera eraman diren errepresentazio moduek emakumezkoak objektu nola bilakatzen dituzten azaltzen dute autore ezberdinek. Analisi honetarako psikoanalisiaren teoriez baliatu dira kritika feministak, eta emakumezkoak objektu bilakatzen dituena behatzailearen begirada zela defendatzen dute. Emakumezkoak heterosexualitatearen oinarria den sexu-objektu moduan errepresentatuak zeuden.
186 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean Testuinguru honetan, ikerketaren teoriaren kapituluan aditzera ekarri dugun gorpuztasunaren kontzeptua aipatzea zilegi da, gure metodologiaren zutabeak diren hausnarketa eta problematizazio-guneak posible egiteko baldintza diren heinean. Hurrengo orrialdeetan begiradaren berrikuspena baliatuz, aldarrikatuko dugu gorpuztasuna barne hartzen duen ikerketaren beharra.
Zinemagintzaren kritika feministaren aitzindaria da Laura Mulvey, 1975. urtean idatzitako “Visual Pleasure and Narrative Cinema” artikuluarekin. Bere ekarpenak Hollywood-eko zinema klasikoan emakumezkoen eta gizonezkoen rolak aztertu zituen, emakumezkoari isuritako begirada voyeurista eskopikoa eta emakumezkoa fetitxe bilakatzen zituzten begiradak aztertuz. Biek hala biek emakumezkoa objektu bezala irudikatzen zuten. Horrenbestez, pasiboa eta ekintzarik gabekoa bilakatzen zuten, termino psikoanalikoetan, errepresentazioak emakumezkoa gorpuzten zuen eta baita honen kastrazioa ere:
Mulvey-k bere lanean argi dioen bezala, begiratzeko desirak aurrera eramaten duen ekintza voyeurista-eskopikoarengan aldaketak eragin asmotan, zinemarekin erlazionatutako hiru begirada mota ezberdintzen ditu. Lehenengoa, kameraren begirada da, zeinek zineman irudi bilakatu aurretiko mugimenduak grabatzen dituen; bigarrena, pantailaren ilusioak ahalbidetzen dituen aktoreen arteko begiradak. Mulvey-k zinemagintzako bi narratiba hauek hartu eta hirugarren begirada motaren pean jartzen ditu; azken honek, hirugarrena begiradak, kontzienteki kamerak sor dezakeen presentzia arrotza ezabatu nahi du, eta baita ikusleak distantziatuko lituzkeen kontzientzia ere (Mulvey, 1999: 843-4). Begirada ezberdinen arteko elkarreragin konplexu hau zinemagintzan aurrera eramaten da. Hartara, begiradaren
Maider Zilbeti 187 bideratze klasiko hau deseraikitzeko aurrera eraman behar den ariketa kameraren begirada eta ikusleena askatzearena da. Helburu hori lortzeko, ezinbestekoa da ikusleak ikusten dutenarenganako distantzia hartzera gonbidatzea.
Sherman-en lana ez da soilik errepresentazioak emakumeen inguruan esaten duenera mugatzen. Gorpuztutako lanaren bitartez, eta gorpuztutako ezagutzaprozesuaren bitartez subjektibitatea (emakume ezberdinen subjektibitate-prozesua) ahalbidetuko duen elementu eta haustura guneak aurkezten ditu. Zentzu honetan, argazkietan artista bera da feminitatea antzezten duena, eta era berean, errepresentazioak emakumeei inposatzen dizkien betebeharrak aztertzen dituena, gorpuztutako ezagutza-prozesu batetik.
Hortaz, zinemari eraldakuntza esparrua izateko aukera luzatzen zaio. Prozesu semiotikoa izaki, genero-teknologia izatetik askatzeko aukera luzatzen zaio. Hau da, nahiz eta ideologiaren barruan kokaturik dagoen, esanahi sortzailea den eta irudiak osatzen dituen mekanismoa izanik, ezin zaio galarazi bera kokatzen den testuinguruan aldaketak bultzatzea. Bada, esanahi berriak bereganatzen ditu. Esanahi hauek bereganatzeko estrategia, performancearen bidetik, inposatutako arauak errepikatzearena da. Modu honetan, ideologiak inposatzen dituen arauak komunikazio testuinguru batean aurrera eramaten direnez gero, beti ere, interferentziak egoteko aukera zabaltzen da, de Lauretis-ek hurrengo pasartean adierazten digun moduan:
Maider Zilbeti 191 Era horretan, irudien ekoizpenaren inguruan eta esanahi-emaile diren prozesuen inguruan ezagutza ezinbestekoa eskaintzen zaigu zinemagintza feminismoaren teoriatik eta baita ekoizpenetik ere. Testuinguru honetan, teoria feminista eta aldarrikapen feministen arteko zubi-lanak aurrera eramaten dituen diziplina honek, artearen ekoizpenak (batez ere, artearen ekoizpen feministak) ezagutza-prozesu moduan ulertzeko ateak irekitzen ditu. Gainera, subjektibazioprozesu bezala ere ulertzen du bere jarduna, subjektua berak sortzen duen esanahien bitartez osatzen den neurrian. Esan genezake subjektibazio-prozesuaren parte direla esanahiak, eta aldi berean, hauek subjektua osatzen dutela:
Artearen kritika feministak, ezagutza-diziplina gisa, errepresentazioaren mugak puskatzeko ahalegina aurrera eramaten du. Errepresentazioa bere horretan, ideologiarekin duen harremana mahai gainean jarri ostean eta emakume eta gizonen errepresentaziora mugatuz, sinbolo sare batek osatzen duela esan dezakegu. Artearen kritika feministak errepresentazioak nola funtzionatzen duen aztertu, eta sinbolo sareei erantzun ezberdinak eskainiko dizkie. Esan genezake sinbolo sare ezberdin hauetan bidaiatzeko diziplinartekotasunari lekua egin behar diogula. Modu honetan, subjektibazio-prozesua teoria eta aldarrikapen feministetatik jorratzea oso garrantzitsua da, gorpuztasuna ezagutza-prozesuaren erdigunean jarriz. Gorpuztasunaren bitartez, teoria eta praktika mailan, ikertzen duen subjektua eta ikertua den objektuaren arteko mugak alde batera uztearekin batera, gorpuztasunetik ezagutza-prozesu berriak posible izango dira.
Egungo arte-esparru garaikidean kokatzen den arte-ekoizpena, honako hau prozesu moduan ulertzeko aukera irekitzen du. Arte-ekoizpenak ez dira zertan objektu bukatuak eta osatuak izan. Bestalde, ideietan ere gauzatu daitezke (Moraza, 2010; Brea, 2003). Beraz, etengabean eraldatzen diren ekoizpen-prozesuak dira. Horretaz gain, errepresentazioaren ulermen klasikoari aurre egiteko orduan, arte-ekoizpena prozesu bezala ulertzeak errepresentazio klasikoaren bitartez aurre adosten diren esanahiak, metaforak, bisualitateak eta sinboloak kolokan jartzeko aukera luzatzen du. Errepresentazioak arte-ekoizpenaren ibilbidean aldakorrak izan daitezke, arteprozesuen bitartez hauek deseraiki eta errepresentaziotik aldentzeko aukera eskainiz. Testuinguru honetan, “Prozesua paradigma moduan”75 moduko izenburuak agertzen dira, azken urteetan, arte garaikide zentro publikoen mintegi eta argitalpenetan. Honekin, arte-sorkuntza objektu bukatu baino gehiago, prozesu moduan kontsideratu dutela adierazten da.
Prozesua, dokumentazio saioa izatera bideratzen baldin bada, artistaren kontzepzioan, jenioaren kontzepzioan aldaketak dakartza edo, behinik behin, praktika hauetan eta bere ulermenetan eraldaketak aurrera eramateko aukerak irekitzen ditu. Prozesua ez da aurrera eramaten estudioaren isiltasun eta bakardadean, 76 eta halabeharrez lankidetza aurresuposatzen du. Areago, prozesuak, eztabaidak ahalbidetzen dituen bitartean, haustura-guneak posible egiten ditu. Egun, arteesparruan aurrera eramaten diren kritikak instituzionalizatzeko joerak, instituzioak eta kultura-politiken legitimatzaile bihurtzeraino, prozesua bera baliabide politiko eta ekonomikoa bilakatzeko arriskua dakarte.
Santiago Eraso-rekin izandako elkarrizketan, 77 euskal testuinguruko arteesparru garaikidean, teoria feministekin harremana duten emakume sortzaileen joera prozesuaren inguruan lan egitea dela azaltzen du. Bere esanetan emakumezkoek gutxiago bilatzen dute objektua, izan ere, prozesuan arreta gehiago jartzen dute.
76 Ikerketan zehar, elkarrizketatutako emakumeek osatutako arte-esparruko kolektibo ezberdinetako partaideek eta banakako arte-ekoizleek ere, lanaren bakardadearen inguruko hausnarketak egin dituzte. Askotan, bakardade honetatik irteteko asmotan, kolektiboak edota lantaldeak osatzen dituzte, esaterako, Erreakzioa-Reacción kolektiboa, Pripublikarrak kolektiboa,... Bestetik, talde lanak, eztabaidarako espazioa irekitzen du eta nortasunen inguruko hausnarketak ere posible egiten ditu. Testuinguru honetan, arte-ekoizpenak, prozesu moduan kontsideratzen dira. 77 2010. urteko azaroak 23an Donostian aurrera eramandako elkarrizketa.
194 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean Baliteke arte-esparru garaikidean lanean ari diren emakumeek begirada hegemonikoa eta arte-esparru garaikidearen inguruko diskurtso hegemonikoak desartikulatu eta deseraikitzearen beharra izatea. Edota errekurtso-bisualei bestelako esanahi eta funtzioak eskaini aurretik, eztabaida edota elkarrizketarako espazioak beharrezkoak irizten dituztela. Honek ez du esan nahi halabeharrez adostasuna egongo denik, izan ere, eztabaidak ezagutza-prozesuaren parte izango dira.
Ezagutza-diziplinek, instituzio ezberdinek, botere politiko eta ekonomikoen arteko harremanek baldintzatzen dute arte-ekoizpena. Hots, harreman hauek arteesparru garaikideak bultzatzen dituzte ezagutza-prozesuak aurrera eramateko baldintzak eskaintzen dituzte. Goian aipatu dugunez, egun ekoizten den artea (ez du zertan objektu bat izan) bere erreprodukzioa ahalbidetuko duen eta komunikabideek eroan izango duten prozesuak edota ideiak dira askotan. Testuinguru honetan, arteekoizpenak, ondasun materiak eskaini baino, kapital sinbolikoa ekoizten saiatuko dira honako hau errekonozimendu zientifiko edo intelektualean gauzatuko delarik (Pecourt, 2007).
Lanaren lehenengo kapituluan ikusi ahal izan dugunez, ekoizpen kulturalak errekurtso ekonomiko bilakatu dira azken bi hamarkadetan; beraz, ezinezkoa da ulertzea bata bestea gabe, txanponaren bi aldeak osatzen duten neurrian. Juan Pecourtek horrela adierazten digu:
Arte-esparru garaikidearen hedapenak ezagutza-diziplina ezberdinekin kontaktuan egotea eskatzen du, halabeharrez. Ildo honetan, cultural studies eremuan kokatzen den Mike Bal-ek Conceptos viajeros en las humanidades (2009) lanean kontzeptu bidaiariak aurkezten ditu, eta horiek ezagutzaren esparru ezberdinen oinarri diren kontzeptu epistemologiko moduan aurkezten ditu. Hauek iturburuko ezagutzaesparrutik beste esparru batean aplikatzen direnean, iristen den diziplina horren esperientziak barneratzen dituela adierazten digu. Modu honetan, jatorrizko ezagutzaesparrura bueltatzen direnean, kontzeptuek esperientzia berriak eta berritzaileak barneratzen dituztenez, kontzeptuen erabilera eta ulermena ezberdina izango da. Gainera, kontzeptuek duten esperientzia pilatuak direla eta, ezagutza-prozesuetan aldaketak bultzatuko dituzte.
Artearen ikerketan eta ekoizpen-prozesuan gertatzen den bira etnografikoak edota antropologikoak, jakintza lekutuaren printzipio metodologikoarekin eta behatzailearen autoritatea zalantzan jartzearekin batera, ezagutza-eremu edota diziplinen arteko ezagutza eta esperientzien elkar trukaketak ahalbidetuko ditu, metodologiaren lehendabiziko hausnarketa gunean ikusi ahal izan dugunez. Horrela, hurrengo orrialdeetan aurkezten diren etnografiei, metodologiatzat hartu ditugun hausnarketa-gune edota problematizazio-gune hauetatik abiatuta, ezagutza-prozesu bukatu gabe, eztabaidagarri zein kontraesankor irizten diegu.
Maider Zilbeti 199 4. ARTELEKU ZENTROA. ARTE-EKOIZPEN FEMINISTARI ESKAINITAKO ESPAZIOA Esan bezala, Arteleku Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku zegoen arte eta kultura garaikide zentroa zen. Bere ateak 1987. urtean ireki zituen. Zentroaren ibilbidea luzea izan dela esan dezakegu, izan ere, euskal testuinguru kulturalean ateak ireki zituen lehendabiziko ekipamendu kulturala izan zen, arte garaikidera bideratuta zegoena. Hainbat zuzendaritza eta orientazio-aldaketa ondoren, eta 2014. urtean Donostiako Txomin Enea auzotik, Alde Zaharreko Santa Teresa Komentura mudantza egin ostean, 2015. urtearen hasierarekin, Arteleku proiektuari ateak itxi zizkion Gipuzkoako Foru Aldundiak, bere ordez, Kalostra proiektuari lekua utziz.78
Arteleku zentroaren ibilbidearen 13 urteetan jarriko dugu gure arreta hurrengo orrialdeetan, 1997. urtetik 2010. urtera doan ibilbidea jorratuko dugu. Zehazki, urte hauetan Arteleku zentroak arte-ekoizpen feministari eskaini dion espazioa zeharkatzen saiatuko gara. Zeharkatze ariketa hau idazkeraren bitartez aurrera eramango da. 1997. urtean “Zure Begietarako Bakarrik, feminismo faktorea arte bisualak direla eta” nazioarteko mintegia ospatu zen Artelekun. Honako mintegi hau zentroak arte-ekoizpen feministaren inguruan programatzen zuen lehendabizikoa izan zen. Hori dela-eta ibilbidea hemen hasiko dugu. Bestalde, 2010. urtearen amaierarekin bukatuko dugu. Urte honetan Arteleku zentroak hitzarmena sinatzen du Tabakalera instituzioarekin elkarlanean aritzeko. Momentu honetatik aurrera ere zentroak eduki zuzendaritzarik gabe aurrera egiten du bere ibilbidean eta bi faktore hauen ondorioetako bat arte-ekoizpen feminista bere programaziotik desagertzearena da. Honekin batera zentroak garatutako ibilbidearen zein historiaren ahaztura modukoa gertatzen da. Aurretik ibilitako bidea desagertzen da pixkanaka. Gainetik, arteekoizpenak aurrera eramateko lagatze espazioen praktika bertan behera geratzen da, eta honek arte-ekoizpen feministari ere eragiten dio. Esaterako, 2006. urtetik 2010.
Alde batetik, denbora tarte honetan, 13 urtetan zehar, Artelekuk interes ezberdinek gidatutako programazio oso ezberdina garatu du. Bestetik, zentroa bera kudeatzeko baldintzak asko aldatu dira urte hauetan zehar. Izan ere, denbora aldi ezberdinetan agintari politikoek kultura garaikidea, baliabide politiko eta ekonomiko erabilera ezberdina egin dute, eta honako erabilera honek arte garaikidearen ekoizpen baldintzetan eta hedapen politiketan eragin zuzena du lanaren testuingurua finkatzean ulertarazten ahalegindu garen moduan.
Gainera, Arteleku zentrotik pasatutako zuzendaritza ezberdinen interes pertsonalek eta profesionalek ere eragina izan dute arte garaikidea ekoiztu eta hedatzearen moduan. Hala ere, azkeneko urteetan eta Miren Eraso-k 2008. urtearen erdialdean Arteleku zentroko edukien zuzendaritza utzi zuen momentutik,80 erabaki politikoek pixkanaka Artelekuko programazioan lekua nola topatzen zuten ikusi ahal izango dugu. Honek, hala beharrez, kultura eta arte garaikide zentroaren lan egiteko dinamikak eta edukiak ekoizteko moduak aldatu zituen. Zentzu honetan, kulturapolitiken inguruan hausnarketa eta kritika instituzionalaren inguruko gogoeta aurrera eramatea interesgarria da Artelekuk, arte eta kultura garaikide zentro bezala izan dituen aldi ezberdinak eta bere azken urteetako ibilbidea ulertzeko orduan.
79 2014. urtean berriz ere Feministaldia Arteleku zentroan aurrera eramaten ditu bere ekimenetako batzuk, Arteleku-Santa Teresa Komentua eraikinean aurrera eramaten dira. Urte honetako prentsa-dossierrean, hurrengo moduan azaltzen du bere egitekoa: “Feministaldia 2014k gaur egungo arte edo politika alorreko kultur praktika garrantzitsuenak aztertuko ditu, sentiberatasun feminista batetik. Programa hitzaldi, mahai inguru, tailer, proiekzio edo performance forman aurkezten da, eta monster cultura ideia hartuko du abiapuntu”. https://feministaldia.files.wordpress.com/2014/12/feministaldia14_prentsa-dosierra.pdf 2015/02/23 kontsultatua. 80 Miren Eraso 2007. urteko erdialdetik 2008. urteko erdialdera izan zen Artelekuko edukien zuzendaria. Aurretik, Artelekuren sorreratik, Mediatekaren sortzailea eta arduraduna izan zen. 1996. urtetik eta Artelekuko edukien zuzendaritza bere kargu izan arte, Zehar aldizkariko zuzendaria ere izan zen.
Maider Zilbeti 201 ekoizpenek, kultura-politikaren testuinguruan kritika instituzionalari ezinbesteko ekarpena egin diote bisualitate berritzaileak eskaintzearekin batera. Aztertzear gauden 13 urte hauetan, arte-ekoizpen feministaren garapena Artelekuren programazioan tarteka agertzen baldin bada ere, ez da zentroaren egituran barneratu, ezta ere bertan aurrera eraman ziren baliabide kritikoak garatzera bideratua izan. Horrela, ez dira beste baliabideekin elkarrizketak eta ekimenak bultzatu modu jarraitu eta konstantean.
13 urte hauetan, arte-ekoizpen feministari zein espazio eta zein arreta eskaini zaion aztertu nahi da. Lehendabiziko pausoa, Arteleku zentrora gerturatuko gara, bere hastapeneko pausoetan zein helbururekin garatu zen aztertzera pasatuko gara. Dokumentu ezberdinetan zehar egingo dugu honako ariketa hau eta baita ere hainbat pertsonari egindako elkarrizketen bitartez, esaterako, Santiago Eraso, 1987. urtetik 2006. urtera Artelekuren zuzendaria izandakoaren hitzak ekarriaz. Miren Jaio-ren testigantza ere baliagarria izango da Artelekuren ibilbidearen kontakizuna osatzeko, Miren Jaio arte-kritikaria, bulegoa Z/B-ko kidea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Artearen Historia Fakultateko irakaslea izanik bere ikuspuntua barneratzea aberasgarria da.
Etnografiaren muina Arteleku zentroak arte-ekoizpen feministari eskaini dion espazioaren inguruan esandakoak osatuko du. Espazio honetan aurrera eramandako ezagutza-prozesuak, arte-ekoizpenak eta erlazio pertsonal eta politikoak izango dira hizpideak. Espazio hauetan garatutako teoria kritiko feministen inguruan ere hitz egingo dugu. Ezinbestean, erlazio pertsonalekin eta mugimendu feminista eta transfeminista politikoak arte-ekoizpenera gerturatzearekin batera garatzen dira teoria kritiko feminista. Teoria kritiko feministak, queer teoriak, politikak eta transfeminismoaren adierazpenak ere barne hartzen ditu, bisualitatearen inguruko kritiketan arreta jarriz, bisualitate berriak eskaini eta ezagutza-prozesu berriak eskaintzearekin batera.
Hala eta guztiz ere, Arteleku zentrora aurretik gerturatua nintzen Zehar aldizkariaren bitartez. 2000. urtean argitaratu ziren 43. alea Emakumea, espazioa eta arkitektura eta 44. alea Espazioa, generoa eta kritika monografikoak kontsultatuak nituen zentroko orduko web orrialdearen bitartez. Honako bi ale hauek hirigintza, genero ikuspuntua eta feminismoaren aldarrikapenak ere jasotzen zituzten. Modu honetan egin nintzen Zehar aldizkariaren irakurle eta harpidedun. Zehar aldizkaria etxean jasotzen hasi nintzen. Sentsazio arrotza eta aldi berean pozgarria zen hasierakoa. Izan ere, hainbeste interesatzen zitzaizkidan gaiak eta hausnarketak, ikerketa txiki ezberdinetarako materiala, Zeharen topatzen hasi nintzen. Momentu horretan hirigintza eta feminismoek aldarrikatzen dituzten gorpuztasun ezberdinen inguruan ikerketatxo bat egiten ari nintzen Herri Arduralaritzaren Euskal Erakunderako, emakumezkoak bezala identifikatzen eta izendatzen ditugun gorpuztasunak hirigintzako espazioetan nola gauzatzen diren, gauza eta gauzatasun nola bilakatzen diren ikertzen. Nolabait ere, teorizazio eta kontzeptuak, abstrakzio mailatik esperientziara, egunerokotasunaren esparrura eta hezur haragitara ekartzen zuen ariketa zen Zeharena, batez ere, ikerketa feministek lantzen zituzten artikulu eta elkarrizketetan. Hausnarketa feministen aplikazioaren esperientzia gertukoak ekartzen zituen Zeharek arte garaikideari zegokionean, eta zehazki kultura eta hirigintzaesparruetara aipatu aleetan.
Performancea, performancearen dokumentazioaren bitartez ezagutzeko aukerarik dagoen edo ez dagoen inguruko gogoetak interesgarriak dira. Hala eta guztiz ere, ez gara iritzi bat edo bestearen alde agertuko. Nolanahi ere, performanceak euskal testuinguru kulturaren baitan izan duen eragina aztertzeko interesgarriak dira Amelia Jones eta Peggy Phelan-en ikuspuntuak. Esan bezala ez dugu bat edo bestearen alde egingo, baina bai kontuan hartzekoa da, performance feminista beti ere testuinguru zehatz batean aurrera eramaten dela. Testuinguru konkretu batean aurrera eramatearekin batera, testuinguru horretako sinboloek eta erlazionatzeko moduek eskaintzen dituzten esperientziak kontutan hartuz aurrera eramaten dira.
Beraz, goian etendako haria jarraituz eta performancea feminista jakintza lekutua eta hurrengo orrialdeetan ekarriko den ibilbidearen abiapuntua kokatu nahian, Arteleku zentrora gerturatu nintzen lehendabiziko aldiaren inguruan hitz egiten jarraituko dut. Artelekun, Artelekuren espazio fisikoan izan nintzen lehen aldi horretan ikusitako performanceak, Señora Polaroinska en el Sillón de Taller taldearen “Pero tú ¿eres tú?... No, yo soy su” performancearen inguruan nuen kontzeptua aldarazi zidan. Laburbilduz, performanceaz nuen esperientzia aldatu zidalako. Judith Butler-i irakurria nion performatibitatetik gertu kokatzen nuen ikusten ari nintzen hura. Halaz, ordura arte irakurritako hainbat lan teoriko, errekurtso berri batetik begiratzeko eta ezagutzeko aukera luzatu zidan. Orduan, hilabete gutxi bukatutako pornografiaren inguruan ikerketa eta pornografiak eskaintzen zuen gorpuztasunen konfigurazioan baliabide berritzaileak nituen buruan, fresko. Espazio horretatik ikusten nituen oraindik ere emakumezkotzat jotzen nituen gorpuztasun horien potentzial ekintzaileak eta hauek teknologia ezberdinekin nahasten zirenean aurrera eraman zezaketen ekintzen eta harreman potentziala.
Arteleku zentroko ekintzen agenda jasotzen hasi nintzen. Horrekin batera, arteekoizpen feminista lantzen zuten hainbat mintegitara eta tailerretara hurbildu nintzen.
2007. urtean, Miren Eraso-k Artelekuko Mediatekan “Irakurketa feministak euskaraz” izena jarri genion irakurketa zikloaren edukiak zehazteko eta taldea koordinatzeko eskatu zidan. Niretzako honako aukera hau paregabea zen teoria kritiko feminista, mugimendu feminista eta arte-ekoizpen feministen arteko elkarlana eta elkarrekin partekatzen zituzten baliabideen inguruan ikertzen hasteko. Irakurketa taldearen edukiak osatzearekin batera, Miren Eraso-k Zehar aldizkaria zuzentzeko proposamena luzatu zidan. Modu honetan, Arteleku zentroko langile izatera pasatu nintzen lau urtez.
Hortaz, Arteleku zentroaren inguruko etnografia hau aurrera eramateko erabilgarri izan dudan informazioa hiru iturri ezberdinetatik etorri da. Lehenengo informazio iturria gaiaren inguruan argitaratutako dokumentu ezberdinek osatuko dute. Dokumentu hauek bi iturri ezberdinetan banatuko dira. Batetik Artelekuk argitaratutako materialak leudeke, izan webguneko informazioa, izan liburu eta aldizkarien argitalpenak. Bestetik, Arteleku zentroaren inguruan eta Arteleku hizpide izanda argitaratutako artikuluak leudeke.
Bigarren informazioa iturria, alde batetik Arteleku zentroan aurrera eramandako arte-ekoizpen feministaren esperientzia ezberdinetan, izan mintegiak, izan tailerrak parte hartu duten pertsonen iritzia jasotzeko aurrera eraman ditudan elkarrizketek eta topaketek eta hauetan jasotako informazioa osatuko lukete. Bestetik, zentroarekin erlazioa izan duten pertsona ezberdinei egindako elkarrizketak leudeke.
206 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean Emakumeen Plataforma Politikoak antolatutako hitzaldi eta Kultura Feministaren inguruko Feministaldia jaialdian izandako esperientzietatik jasotakoak. Bestetik, hirugarren informazio iturri honen barne ere, Artelekun langile bezala jardundako lau urteetako lanaren esperientziatik jasotako informazioa eta landutako gaiak ere kontsideratzen ditut. Arteleku zentroan, Zehar aldizkariaren editore eta zuzendari izan nintzen, paperean argitaratzen zen komunikazioaren arduraduna eta mediatekan aurrera eraman ziren irakurketa taldeen koordinatzailea 2007. urteko erdialdetik 2011. urteko erdialdera arte.
4.2.- ARTE HEZKUNTZARA ZUZENDUTAKO ARTE ETA PENTSAMENDU GARAIKIDEAREN ZENTROA Ikerketaren objektua den arte-ekoizpen feministara zuzen-zuzenean hurbildu aurretik, ezinbestekoa da Artelekuren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskuetan egondako Arte eta Kultura Garaikide zentroaren bilakaera eta bere izatea, bere programazioa gidatu dituen helburua nagusiak mahai gainean jartzea.
Atal honetan ikusi ahal izango dugunez, Arteleku zentroak hamarkada ezberdinetan zehar egin du ibilbidea, eta ibilbide honetan, aldi ezberdinak bereiz daitezke. Hala ere, bere ateak zabaldu zituenetik, eta aurretik ere, ekipamenduaren izatea eta helburuak mahai gainean jarri zirenean (modu honetako zentro eta instituzio publiko baten beharraren inguruan pentsatzen hasi zirenean) honako ekipamenduaren funtzio nagusia hezkuntzarena izango zela finkatu zen (Rodríguez, 2011).
Hala eta guztiz ere, ezin dugu begi-bistatik galdu gure ikerketaren objektua urte konkretu batzuetara mugatzen dela: 1997. urtetik 2010. urtera doazen urteetan zehar egingo dugu ibilbidea. Urte hauetan arte-ekoizpen feministei Arteleku zentroak eskaini zien espazioa aztertuko dugu. Honako espazio hauek ez zeuden Artelekuko programaziotik aparte, eta era berean, 1987. urtean zentroak ateak ireki zituenean, ibilitako aldi ezberdinen eragina jasoko dute.
208 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean Horrela, ikerketaren objektura eta denbora tarte zehatzera gerturatu aurretik, ezinbestekoa da Artelekuren ibilbidea bere osotasunean ekartzea eta ulertzea. Modu honetan soilik egingo zaigu posible arte-ekoizpen feministei zein espazio eta zergatik eskaini zaien jakitea, eta baita espazio hauek izan duten jarraitasuna, garrantzia eta eragina ere instituzioaren gainontzeko aldietan nahiz instituzioaren egituran nolakoa izan den jakitea.
Aipatzekoa da Artelekuk aurrera eramandako arte eta kultura garaikide zentroaren eredua bi ikerketa esanguratsuren objektu izan dela. Lehenengoa 2007. urtean Juan Luis Moraza-k Guggenheim Bilbao Museoan komisariatu zuen “Ezezagunak. Euskal Herriko arte garaikidearen kartografiak”81 erakusketan. Arte eta kultura garaikide instituzioari dagokionez (euskal kulturaren testuinguruari dagokionez), espazio zentrala eskaintzen zion Arteleku zentroari. Aurretik Bilboko Arte Ederretako Fakultateak izan zuen pisua eskaintzen dio, eta honen aurretik Arte eta Lanbide Eskolek izan zutenaren parekoa. Kokapen honekin, Arteleku, bere ibilbidearen hasieratik eta 2007. urtera arte, behinik behin, euskal arte garaikidearen esparruaren erdigunean kokatzen du Moraza-k, eskaintzen duen hezkuntza eta prestakuntza dela-eta. Era berean, Arteleku zentroa, euskal testuinguru kulturalean, artearen esparru garaikidea sostengatzen duten habeetako bat da. Gainera, arte garaikidearen kudeaketa-lanak aurrera eraman dira bertan. Izan ere, Juan Luis Moraza-k arte garaikidearen kudeatzaile entitatea ere eskaintzen dio Artelekuri. Modu honetan irudikatzen du Juan Luis Moraza-k Artelekuk, arte eta kultura garaikide zentroak, bere sorreratik 2007. urtera arte egindako ibilbidea.
Arteleku zentroa ikerketa objetu izan zuen bigarren ikerketa, 2011. urtean Desacuerdos sailaren 6. alean82 , Educación monografikoan Arturo/Fito Rodríguez-ek idatzitako “Arteleku desde la perspectiva educacional. Alternativa y modelo: desarrollos, ejes, apuntes” artikulua dugu. Lan hau aztertzen jarraituko dugu hurrengo orrialdeetan. Aurrekoak ez bezala, arte-ekoizpen feministaren inguruan hitz egiten du zehazki, eta horretaz gain, Artelekuk bere etapa ezberdinetan hezkuntza ez-formala garatzeko izan duen garrantzia azpimarratzen du. Honako bi ikerketa hauek ez dira baztertzaileak, baizik eta Artelekuren ibilbidea ulertzeko ikerketa osagarriak dira.
Bestalde, eta bi dokumentu hauetaz gain kontuan hartuko dugun hirugarren informazio-iturria Miren Jaio-k prentsan, Gara egunkariko Mugalari gehigarrian “Tout va bien/Garai Txarrak” 2009. urtean argitaratutako artikulua da. Hurrengo orrialdeetan ere honako honen berri ekarriko dugu, non Artelekuren sorrera eta arte eta kultura garaikidearen zentroak kultura-politikekin izan dituen hausturak ere
Arteleku 1987. urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarri zuen arte eta kultura garaikideari eskainitako zentroa izan zen. Zentroaren egoitza, aurretik osagai elektronikoen fabrika bat izandakoaren eraikinean kokatzea erabaki zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak. Modu honetan, 1980ko hamarkadaren bukaeran Europa mailan aurrera eramaten ari zen Industria kulturalen inguruko gogoetak eta praktikak euskal kulturaren testuingurura ekarri nahi ziren. Bestalde, euskal testuinguru kulturalean arte garaikideari zuzendutako lehendabiziko ekipamendua izan zen Arteleku. Garai honetan arte-ekoizpen garaikidea baliabide ekonomiko eta politikoa bilakatzeko mekanismoak abian jartzen dituzte kultura-politikek, bai Europa mailan, bai Estatu espainiar mailan eta Autonomia Erkide ezberdinetan ere (Méndez, 2004a). Beraz, Gipuzkoako Foru Aldundiak Arteleku bezalako ekipamendua eskaini izana honako testuinguru honetan ulertu beharko genuke lehendabiziko momentuan. Miren Jaioren hitzak gogora ekarriko ditugu Arteleku zentroren sorreraren testuinguru politikoa ulertzeko:
Kultura-politiken testuinguru honek, 1980ko hamarkadakoak, kulturaren erabilera eta ulermen konkretua aurrera eramatea bultzatzen du, eta erabaki politiko hauek markatzen dituzten ildoak jarraitzera bideratzen ditu arte eta kulturaekoizpenak. Bestalde, Artelekuko proiektuak bere hastapenetako urteetan, behinik behin, ez zien kultura-politiken ildo nagusiei jarraitu, edo ez litzateke hauen ondorioz garatzen den kultura ekipamendu eta arte garaikide proiektua. Politikariek Arteleku zentrorako zuten helburua ez zen arte garaikidea baliabide ekonomiko eta politikoetan
Izatez, Arteleku, Jorge Oteiza buru zuen Euskal Eskolaren84 oinordeko bezala pentsatu zen. Euskal Eskolak, 1950eko hamarkadaz geroztik, programa estetiko eta nortasun politikorako imajinario bisual eta kontzeptual indartsua osatu zuen. Aro modernoaren momentu eraginkor arraro batean, honako arte adierazpen hauek arteesparrua gainditu zuten eta sozializatu egin ziren. Modu honetan, garatutako adierazpen kulturalak jendarteak berezko bezala barneratu zituen, eta bere ohituren eta komunikaziorako elementuen parte ere kontsideratu zituen. Honako testuinguru honetan, 1980ko hamarkadan, Euskal Eskoletako eskultoreek beraien burua indartu beharrean aurkitzen ziren. Gauzak hala, instituzioen ikonografia eraikitze lanetan eragin handia izan zuten (Jaio, 2009).
Arteleku prestakuntzara eta praktikara zuzendutako (eta Gipuzkoako Foru administrazioaren esku zegoen) lehendabiziko ekipamendu kulturala izan zen. 1987. urtean ateak ireki zituen, eta Euskal Eskolaren oinordeko edo ondorengo bezala kontsideratzen du Miren Jaio-k. Modu honetan, Euskal Eskolak bultzatuko duen Debako Eskolarekin alderatuta, administrazioaren menpe zegoen lehendabiziko
212 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean ekipamendu kulturala suposatu zuen euskal testuinguru kulturalean. Gauzak hala, Artelekuren sorrerarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiaren politika publikoek artesorkuntza garaikidearen erabilera politikorik eta ekonomikorik egingo ez dutenaren apustua egin zuten lehen momentu batean.
Beste era batean esanda, Arteleku, bere sorreran, kultura-politikak sendotzeko edota kultura-politikak eratzeko baino, arte-ekoizpenak instituzionalizatzeko eta helburu konkretu batzuen interesetara mugatzeko eratu zen. Politikak gidatua eta ezaugarri konkretuak izatera bideratuta egon baino areago, arte garaikidearen inguruko hezkuntza eta prestakuntzarako apustu garbia izan zen. Apustu honetan, Bilboko Arte Ederretako Fakultatearen eta Debako Eskolaren helburuak eta prozedurak Arteleku zentroa proiektuaren muinean txertatu ziren.
Testuingurua hau izanik, Santiago Eraso-k adierazten du, berak Arteleku zentroa zuzendu zuen urteetan zehar 1987. urtetik 2006. urtera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren legealdi ezberdinak gidatu zituzten politikariek ez zutela Artelekun aurrera eramaten ziren ekintzen inguruan inolako eragozpenik jarri, nahiz eta zentroak berak aurrera eramandako ekintzak, proposamenak, mintegiak eta hausnarketak politikoak zirela argudiatu (hau da, nahiz eta esfera politikoari erantzuten ziotela adierazi). Aitzitik, inolako baldintzarik gabe, programazioak aurrera egin zezan giza-baliabide eta
Maider Zilbeti 213 baliabide ekonomikoak Arteleku zentroko zuzendaritzak hartzen zituen erabakien esku uzten zituztela adierazten du.
Hurrengoak Santiago Eraso-ren hitzak dira:
Santiago Eraso-ren adierazpenak gure eginez, Artelekuk, ateak ireki zituenetik, politika egiteko espazio aproposa izan zuen. Diskurtso politikoak pixkanaka bertan espazioak betetzen hasi ziren, eta baita esperientziak proposatzen ere. Diskurtso moderno eta bakarra, hegemonikoaren aurrean arte garaikide esparruak bestelako diskurtsoak osatzeko baliabideak eskaintzen zituen (Foster, 2001; Owen, 1994). Modu honetan, hausnarketa eta teoria postestrukturalei ere lekua eskaini zien Artelekuk. Gauzak hala, teoria kritiko feministak Artelekuko espazioan kokatzea eta arteekoizpenekin batera esperientziak proposatzea posible izan zen.
Lanaren lehendabiziko kapituluan sakonago aztertu dugunez, Europako kulturapolitiketan 1980ko hamarkadaren bukaeratik gailendu zen ildoa industria kulturalarena izan zen. Hauetan, arte-ekoizpena, arte-ekoizpen garaikidea barne, errekurtso ekonomiko eta politikoa izatera bideratua zegoen, kapitalismo basatiaren lehengai izango zen produkzio modu hiperkapitalistaren eskariei erantzunez. Santiago Eraso-ren hitzak kontuan hartzen baldin baditugu, nahiz eta Arteleku zentroa honako errekurtso ekonomiko eta politiko izaeratik eta erabilgarritasunetik hurrentzen den hamarkadetan zehar, Arteleku kultura eta arte garaikidea baliabide politiko eta ekonomiko bezala kudeatzen hasi zen. Tabakaleraren proiektuak indarra hartzearekin batera, hiru instituzioek –Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko
86 Santiago Eraso-ri 2010. urteko azaroaren 23an Donostian egindako elkarrizketaren pasartea.
214 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean Jaurlaritzak– Tabakalera proiektuaren partaide izatea erabaki zutenean, eta lehendabiziko lankidetza hitzarmena sinatu zutenean Artelekuk eta Tabakalerak, 2010. urtearen hasieran, Arteleku zentroa kultura eta arte garaikidea baliabide politiko eta ekonomiko bezala kudeatzen hasi zen.
Esan bezala, ikerketaren atal honetan jorratuko dugun denbora tartea 1997. urtetik 2010. urtera doana da. Urte hauetan hiru zuzendaritza ezberdin izan zituen Arteleku zentroak, eta 2010. urtetik aurrera zuzendaritzarik gabe egin zuen aurrera. 1987. urtetik 2006. urtera arte Santiago Eraso izan da Artelekuko edukien zuzendaria. 2007. urtetik 2009. urtearen erdira arte, Miren Eraso izan zen edukien zuzendaria. 2009. urtetik 2010. urtera Kepa Landa izan zen Artelekuko edukien koordinazioa eraman zuena. 2010. urtetik 2014. urtearen erdialdera, zuzendaritza eza eta koordinazio eza nabarmendu dezakegu, Xabier Gantzarain-ek zentroko edukien koordinazioaren ardura hartzen duen arte. 2015. urte hasieran berriz, proiektua bukatutzat ematen da horretarako prentsa ohar ezberdinak baliatuz.
Arturo/Fito Rodríguez-ek, adierazten duenarekin bat eginez, Arteleku zentroa hezkuntzarako dispositibo eta hezkuntzarako eredu den printzipiotik aztertzea egokia da. Era berean, honako ekipamendu honetan funtzio honi erantzuten dieten praktikak ez baleude bezala ikusten du Rodríguez-ek; Artelekuren hezkuntza dispositibo ibilbidea bukatua egongo balitz bezala. Gipuzkoako Foru Aldundiak ekipamenduaren ateak ireki zituenean, heziketara bideratutako zentroa izatea zuen helburu. Hortaz, ekipamenduaren erabiltzaileek Artelekun aurrera eraman dituzten ikasketak, prestakuntza eta hausnarketa-prozesuak ez dira administrazioak zentroarentzat zituen helburuetatik aldendu. Arturo/Fito Rodríguez-ek aztertzen duen denbora tartea, berriz, Artelekuren 2007. urtera bitartekoa da. Beste hitzetan esanda, Santiago Eraso Artelekuko zuzendari zeneko aldia aztergai du Arturo/Fito Rodríguez-ek. 1987. urtetik 2007. urtera doan denbora tartea, alegia.
Gauzak hala, baieztatu al dezakegu 2007. urtetik aurrera Artelekuk hezkuntzarako dispositiboa izateari utzi ziola? Distantziatik egindako begirada honek, Artelekun 2007. urtetik aurrera eramandako esperientziak alde batera uztera eramaten gaitu. Urte honetan, Miren Eraso Artelekuko eduki-zuzendari izendatua izan zela azpimarratzekoa da. Santiago Eraso ez bezala, bera ez zen Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionario langilea. Bestetik, Gipuzkoako Foru Aldundia momentu horretan gidatzen zuten politikariek, Tabakaleraren mamuaren presentziarekin batera, Artelekurentzako beste plan batzuk zituzten buruan. Izan ere, Tabakalera proiektuak bideratu zitzakeen kultura-politikei begira jarri ziren. Gertaera honek Artelekuren programazioa eta Arteleku zentroaren espazioen kudeaketan aldaketak ekarri zituen pixkanaka. Baina berriro ere, ikerketaren hariari helduz, goazen aztertzera Artelekuk heziketa dispositibo moduan aurrera eraman dituen pausoak ikustera. Gainera, heziketa dispositiboaren funtzioak 2010. urtera arte luzatuko ditugu. Azken urteak inertziazkoak izan ziren, non aurretik landutako ildoen jarraipena aurrera eramateko ahalegina nabarmenduko dugun, egiturazko hausnarketa kritikorik aurrera eraman gabe.
216 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean Aipatzekoa da Arturo/Fito Rodríguez-ek aurrera eramaten duen azterketa ez duela egiten Arteleku hezkuntza-eredu denaren ustetik. Hiru heziketa modu ezberdin identifikatzen ditu eta hauen arteko elkargune gisa, elkar-ekintza posible egiten duen mekanismo moduan kontsideratzen du Arteleku. Bere hitzak jasotzen ditugu hurrengo paragrafoan:
Hezkuntzaren hiru kategoria, hiru modu hauen arteko espazioa da Arteleku. Hiru kategoria modu hauek topo egin dezaten, beraien elkar topatze honen esperientzia balioan jartzen du Arteleku zentroaren ibilbideak. Modu honetan, Artelekuk diziplinartekotasunaren bitartez, eta diziplinartekotasuna bera elikatuz, aurrera egiten du. Bestela esanda, Arteleku hezkuntza-modu eta prestakuntza-gradu ezberdinak dituzten esperientziak eta moduak uztartuz aurrera egin duela esan dezakegu. Hau izango litzateke bere ezaugarri berezkoena. Honako ezaugarri honek espazio egokia eskaintzen du kapituluaren hurrengo atalean garatu, eta aztertuko dugun arte-ekoizpen feministak ahalbidetzen duen diziplinartekotasuna sustatzeko, eta praktikan jartzeko espazio egokia eskaintzen du.
Hezkuntza formalarekiko erlazioa, alegia, unibertsitate mailako hezkuntzarekiko erlazioa, Euskal Herriko Unibertsitatearekin gauzatu zuen, ikastaroen eta argitalpenen bitartez. Bai Filosofiako Fakultatearekin, bai Arkitekturakoarekin, bai Arte Ederretako Fakultatearekin, eta baita Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Departamentuarekin ere. Bestalde, Espainiako estatuan ere unibertsitateekin lankidetza garatu zuen proiektu ezberdinekin: Salamancako Arte Ederretako fakultatearekin harremana izan zuen, hala nola, Bartzelonako Arte Ederretako eta Arkitekturako fakultateekin. Frantzian, Bordeleko Arte Ederretako Eskolarekin ere harremanetan egon zen. Bestalde, aipatzekoa da “Desacuerdos”
Arturo/Fito Rodríguez-ekin bat eginez puntu honetan, unibertsitatearen esparruarekin eta bertan aurrera eramaten den ezagutza formalarekin erlazio gutxi izan zuen Artelekuk autoreak aztertzen duen denbora tartean, eta baita ondorengo urteetan ere. Harreman ezak unibertsitatearen esparruak eskaintzen dituen baliabideak ez baliatzea ekarri zuen, eta zehazki, baliabide hauek unibertsitatearen esparrutik kanpo posible egin ditzaketen ezagutza eta ikerketa esperientziak posibleak ez izatea. Gainera, ezagutza-prozesu legitimatzaileekin elkarrizketak, bateraguneak eta kontsentsuak ere aurrera eramateko aukera galtzea suposatzen zuen unibertsitateekin harremanik ez izateak, hau da, akademiarekin erlazio konstanteago eta jarraituagoa ez edukitzea dakar.
Gorago aipatu dugun moduan, Arturo/Fito Rodríguez-ek hiru aldi ezberdin bereizten ditu Artelekun 2007. urtera arte izan zuen ibilbidean. Hiru aldi hauek hezkuntza eta ezagutza transmititzeko moduekin lotzen ditu, estu-estuan. Lehenengoa, Artelekuren lehendabiziko bi urteei dagokiona litzateke:
Honako aipu hau, autoreak berak argi adierazten duen moduan, lehendabiziko etapari dagokiona da. Denbora tarte honetan, euskal kulturaren testuinguruan existitzen ziren arte-eskolen egituran oinarritzen zen Arteleku zentroa, non materialen lanketak ekintzen eta prestakuntzaren erdigune gertatzen ziren.
Ondoren, bigarren aldia, eskulturaren inguruko hausnarketa abiatu zuten tailerretan kokatzen du Arturo/Fito Rodríguez-ek. Nolabait ere, honako bigarren aldi honekin, Arteleku zentroak kultura garaikideak eskaintzen duen zabalkuntzarekin bat egiten du. Arte garaikidea ulertzeko baliabide ezberdinak proposatzen ditu arteesparru garaikideak, eta Artelekuk hauek barneratzen ditu, ibilbidean lagun izateko. Bigarren aldi honi Ángel Bados-ek 1989. urteko udan eta 1990. urteko udazkenean aurrera eramandako eskultura-tailerrekin hasiera ematen zaio. Ideia hauek jasotzen dituen Arturo/Fito Rodríguez-en hitzak dira hurrengoak:
Rodríguez-en esanetan, bigarren aldiari dagokionez, bi ildotan azpi-banatu daiteke Arteleku zentroaren jarduna. Alde batetik, eta goiko aipuan adierazten duen moduan, arte-ekoizpeneko tailerrak nabarmentzen dira. Nolabait, Artelekuk Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako fakultatea ordezkatu zuen edota honen luzapena izan zen “euskal eskultura berria” izendatu zenaren inguruko praktika, eta honen inguruko eztabaidak aurrera eramateko momentuan. Pixkanaka, Arte Ederretako diziplina klasikoagoak izango liratekeen eskultura tailerretan, edukiak
Maider Zilbeti 219 dibertsifikatu egin ziren eta ikus-entzunezkoei, multimediari, arkitektura, gorputzari eta ekintzari ere lekua egin zitzaion Artelekun.
Beste alde batetik, pentsamendu eta teoria garaikide ezberdinek, eta nabarmenki pentsamendu kritiko garaikideek, arte-ekoizpen prozesuetan beraien lekua topatuko dute. Era horretan, pentsamendu kritiko garaikidearen bitartez, arte-ekoizpena ezagutza-prozesu bat izatera bideratzen da. Horrenbestez, arte-sorkuntzan pentsamendu kritiko garaikidearen eragina izateak, batetik, arte-ekoizpena politizatzea dakar; eta, bestetik, arte-ekoizpena ezagutza-prozesu bilakatzen du. Norabide honetan kokatzen dira Arturo/Fito Rodríguez-en hitzak:
Rodríguez-ek marrazten digun honako testuingurua eta arte-ekoizpena aurrera eramateko baldintzak ezinbestekoak dira Arteleku zentroan gauzatzen den arteekoizpenak topo egiteko feminismoekin, teoria feministekin (queerekin zein transfeminismoarekin), eta baita mugimendu feminista politikoarekin ere. Arteekoizpena kultura garaikidearen hausnarketak barneratzen dituen praktika izango da hemendik aurrera. Feminismoak, momentu honetatik aurrera, euskal testuinguru kulturalean eta Artelekuko ibilbidean presente egongo diren faktoreak izango dira.
Beraz, Artelekuren lehendabiziko bi aldi hauetan zehar, eta aurretik gogora ekarri dugun moduan, Arteleku instituzioa osatzera bultzatu zuen faktoreek eta urteetan zehar izan duen arte garaikidearen kudeatzaile figurak heziketaren funtzioarekin erlazio estua dute. Esan daiteke artearen hezkuntza formala Bilboko Arte Ederretako Fakultatean aurrera eramaten den bitartean, modu paraleloan, Artelekun, prestakuntza ez arautua eta ez formal baten testuinguruan lan egiten dela.
220 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean Ondorioz, bertan aurrera eramaten diren tailer, mintegi eta eztabaida espazioek fakultatearen curriculum estuak ahalbidetzen ez zituen lankidetzak eta hausnarketak barne hartzea posible egiten zuten.
Miren Jaio-k, Euskal Herriko Unibertsitateko Artearen Historian irakasle denak eta arte-kritikariak, bigarren aldia izendatu den honetan ezagutu zuen Arteleku. Bere esanetan, halaber, Artelekuk Arte Ederretako Fakultateek zein Artearen Historiaren Fakultateek aurrera eramaten ez zuten artearen ikuspegia eta arte-praktikak posible egiten zituen. Arte-ekoizpen feministarekin nahiz teoria kritiko feministen garapenarekin ere horrela gertatu zen. Fakultateek eta ezagutza-esparru ezberdinek beren curriculum akademikoetan barne hartzen ez zituzten gaiak zein teorien garapenen ingurukoak eztabaidatu, azalpenak eman, lan egin eta artikuluak argitaratu zituen Artelekuk.
Miren Jaio-k Arteleku zentroa zein modutan ezagutu zuen eta Artelekuk bere prestakuntza akademikoari eta profesionalari egindako ekarpenen inguruan hitz egiten diguten hurrengo hitzak jasoko ditugu:
Maider Zilbeti 221 askatzailea izan zan niretzako. 1993an kritika tailer bat egin neban Artelekun José Luis Brea- k eta Juan Manuel Bonet-ek zuzendutakoa. Hortik aurrera kritika egitea erabaki neban”. 87
Bestalde, Arteleku zentroak berak bere sorreratik izan duen espazio lagatze politika, eta Arturo/Fito Rodríguez-ek Artelekuren hirugarren aldian kokatzen dituen proiektu egoiliarrak euskarritzerakoan, hezkuntza ez formala garatzeko eta aberasteko mekanismoak garatzen ditu Artelekuk. Arteleku zentroak ekipamendu gisa garatutako mekanismoak dira honako hauek. Artelekuren hirugarren aldiari dagokionez, ezaugarri nagusia zehaztugabetasunarena da. Zehaztugabetasun honek proiektu egoiliarren aniztasunak eskaintzen du. Kronologikoki 1990eko hamarkadaren azkeneko urteetan kokatzen du aldi hau Rodríguez-ek eta 2007. urtera arte zabalduko litzateke; hurrengoak bere hitzak dira:
Nahiz eta honako aldi honetan Arteleku zentroaren aurreko aldian gailendu den “gorputzen marruskadura” alde batera uzten dela kritikagarria den, gerta liteke, aldi honetan, proiektuak aurrera eramateko modu berriak direla-eta Artelekuren erabiltzaileen artean eztabaida-gune eta arte-ekoizpena ezagutza-prozesu kolektibo
87 Miren Jaio-ri 2012. urteko abuztuaren 26an e-mailez egindako elkarrizketaren pasartea.
“Gorputzen marruskadura” (zentzu literalean) nabarmena eta aberasgarria izan baldin bada, gorputzen marruskaduraren bitartez, ezagutza-prozesuak aurrera eraman badira, eta arte-ekoizpenak bultzatu baldin badira, arte-ekoizpen feministak eskainitako esperientzien bitartez izan da. Arturo/Fito Rodríguez-ek Arteleku zentroko aldi ezberdinak gurutzatu duten zeharkako ildoak aipatzen eta azaltzen dituenean, teoria feministena zehar-lerro hauen artean kokatzen du. Modu honetan azaltzen du Rodriguez-ek:
Arturo/Fito Rodríguez-en adierazpenen aurrean, Santiago Eraso-ren eta Xabier Arakistain-en iritzia ekarri behar dugu. Azken bi hauekin bat eginez, adierazten dute feminismoak eta teoria feminista kritikoak ez direla izan Arteleku zentroko programazioaren zeharkako ildoetako bat. Izan ere, apenas izan dute eraginik gainerako ildoetan. Arturo/Fito Rodríguez-ek aipatzen dituenen artean, Audiolab-ek edo Mugatxoak-ek irekitako ildoak lirateke. Bestetik, Rodríguez-ek gogora ekartzen dituenak baino espazio gehiago eskaini die Artelekuk arte-ekoizpen feministei eta teoria kritiko feministei, queer teoriak eta transfeministak barne. Espazio fisikoaz gain, mintegiez gain, paperean aurrera eramandako argitalpenak eta webgunean argitaratuko espazioak ere bete ditu arte-ekoizpen feministak. Hauen artean nabarmentzekoa izan daiteke Zehar aldizkariaren 54. ale monografikoa Sexu Gunea Berriro Politizatzea (2004). Aurretik ere, Zeharek espazio publikoaren, genero
Areago, ezin ahaztu dezakegu “Prozesuan” izeneko atalean (Artelekuk 2009. urtera arte zuen webgunean) arte-ekoizpena, teoria feministak eta teoria queeren zein transfeministen inguruko testuak jasotzen zituen “Feminismoak” azpi-atala aurkitzen genuela. Hemen arte-ekoizpen feministaren inguruko eta hauen lan-prozesuaren eta feminismoaren teoria kritikoaren inguruko testuak elkarrizketan jartzen ziren. Atal honek jasotzen zituen euskal testuinguru zein Espainiako Estatuko instituzio publiko ezberdinek feminismoen inguruan argitaratutako, arte-ekoizpenaren inguruko eta teoria kritiko feministen eta queer teorien inguruko artikuluak eta ikerketak.
Honako artxibo digital honen desagertzea ezin dugu kasualitatetzat jo. Argudia genezake Arturo/Fito Rodríguez-ek aztergai duen denbora tarteari ihes egiten diola ideia honek, baina berak aztergai duen denbora tarte horretan existitzen zen webguneko “Prozesuan” ataleko “Feminismoak” azpi-atalak. Ondorioz, aitortza merezi du: Arteleku zentroak arte-ekoizpen feministari eskainitako espazioa garrantzitsua izateaz gain, bisita ugari jasotzen zituelako. Honen adibide da, 2009. urtearen erdialdean, webgune berria erabilgarri jarri zenekoa: artxibo honen edukiak migratu ez zirenean, jende asko jarri zen Artelekurekin kontaktuan, artxibo hauen inguruan galdezka. Hots, hein batean, eduki hauek migratu ez izana zor zaio momentu horretan Artelekuko koordinazioa aurrera eramaten zuen pertsonaren, Kepa Landaren, gaiaren inguruko interes faltari. Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiko politikariak Tabakalerarekin hitzarmena lantzen hasiak ziren. Bestela esanda, ez zegoen interesik Artelekuk arte-ekoizpen feministei eta teoria kritiko feministei (queer teoriak eta teoria transfeministak barne), espazioa eskaintzen jarraitzeko.
Arteleku zentroa gune garrantzitsua izan da, bai arte-ekoizpenaren, bai artearen eta kultura garaikidearen inguruko hausnarketa egiteko momentuan. Dena dela, Artelekuren ibilbidea ezinezkoa da jarraitasunean aztertzea; izan ere, gorago aipatu dugun moduan, zuzendaritza ezberdinek interes politiko ezberdinetan aurrera eramandako elkarrizketa eta negoziaketak konplexuak dira. Ikusi ahal izan dugun moduan, teoria kritiko feministak Artelekuren bigarren alditik aurrera presente egon diren faktoreak dira. Zuzen-zuzenean izan dute arte-ekoizpen moduetan eragina, bai
224 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean ekoizpena politizatzeko orduan, bai arte-ekoizpena ezagutza-prozesu bezala ulertzeko eta aurkezteko orduan. Hurrengo orrietan Artelekuk feminismoari eta arte-ekoizpen feministari eskaini dion lekua eta modu ezberdinak aztertuko ditugu.
Horretarako, Miren Jaio-ren hitzak beste behin ekarriko ditugu. Jaio-k, Arteleku zentroa oso leku aproposa izan zela berresten du beste hezkuntza sistemetan aurrera eramaten ez ziren lan harremanak eta honako hauek posible egiten zituzten ezagutzaprozesuak osatzeko. Honako ezaugarri hau Rodríguez-ek adierazi dituen hiru aldietan konstantea den ezaugarritzat har dezakegu:
Miren Jaio-k adierazten duen moduan, 1990eko hamarkadaren hasieratik, Arteleku zentroko ekimen ezberdinetan, eta baita lagatze espazioetan eta proiektu egoiliarretan ere, emakumeen presentzia nabarmentzekoa zen. Areago, beraien burua feministatzat aitortzen zuten artistek beraien ekoizpen-prozesuak aurrera eramaten zituzten Artelekun. Honako egoera hau ezinbesteko baldintza izan zen, hurrengo urteetan arte-ekoizpen feministak aurrera eramateko eta teoria kritiko feministek (queer teoriak eta transfeminismoa barne) beren hausnarketarako eta ekintzarako lekua topatzeko. Norabide honetan, Santiago Eraso-k ere nabarmentzen du, 1990eko hamarkadaren hasieran, emakumeen partaidetza Artelekuk antolatzen zituen tailerretan, eta baita lagatze espazioetan ere.89 Dudarik gabe, hamarkadaren hasierako
88 Miren Jaio-ri 2012. urteko abuztuaren 26an posta elektronikoz egindako elkarrizketaren pasartea. 89 Santiago Eraso-ri 2010. urteko azaroaren 23an Donostian egindako elkarrizketatik eratorritako informazioa.
Maider Zilbeti 225 urte horietan Erreakzioa-Reacción taldeak Artelekun gauzatutako aurkezpen ezberdinak faktore garrantzitsuak izan ziren, hurrengo urteetan gertatuko diren adierazpenak eta garatuko diren hausnarketa-prozesuak posible egiteko.
Horrela, Santiago Eraso-k, Arteleku zentroak bere ibilbidean zehar eta aztertzen ari garen denbora tarteari dagokionez, eta ez soilik bere zuzendaritza urteetan, 1987. urtetik 2006. urtera doazen urteetan, arte-ekoizpen feministari eskainitako espazioak identifikatzen dituen bitartean, honako hauek bultzatu zituzten pertsonetako batzuk eta ekintzetako batzuk adierazten ditu. Ez da kasualitatea Santiago Eraso-k Erreakzioa-Reacción taldearen jarduna azaltzea ezagutzaren paradigma berri eta artearen eta gizarte mugimenduen arteko zubi-lanen agente moduan. Izan ere, Arteleku zentroak gizarte-mugimendu politikoen presentzia konstantea izan baldin badu, aztertzen ari garen denbora tarte honetan, mugimendu feminista politikoarena izan da. Hurrengo orrialdeetan zehar ikusi ahal izango dugunez, Donostialdeko mugimendu feminista politikoak Artelekuk antolatutako mintegi-tailerretan parte hartu du, eta zentroko espazioak ere erabili ditu beraien ekimenak aurrera eraman ahal izateko. Puntu honetan ere nabarmentzekoa da Artelekuk antolatutako mintegi eta tailerren edukiak landu eta hausnarketara eraman nahi izan dituela mugimendu feminista politikoak bere proposamenen ezberdinen bitartez. Artelekun antolatutako mintegi eta tailer ezberdinek eskainitako arte-ekoizpen feministaren baliabideak mugimendu politiko feministara hurbildu nahi ziren, esaterako, 2006. urtetik 2010. urtera arte Artelekun ospatu den eta Plazandreok Emakumeen Plataforma Politikoak antolatutako Feministaldiaren, Kultura Feminista Jaialdiaren bitartez.
Santiago Eraso-ren aurreko aipua berriz ere gogora ekarriz, Erreakzioa- Reacción taldea Arteleku zentroan teoria feministen eragina eta mugimendu feminista politikoaren adierazpenak barneratzen hasi zenean, Arteleku kultura eta arte garaikideak kontuan hartu behar izan zituen teoria kritikoak, nolabait ere, postestrukturalistak ziren teorien eta pentsalarien lanak eta ideiak barneratzen hasi zen. Tailer teorikoagoen eta arte-praktikaren bitartez barneratu ziren. Santiago Eraso-k
90 Santiago Eraso-ri 2010. urteko azaroaren 23an Donostian egindako elkarrizketaren pasartea.
Maider Zilbeti 227 kultura garaikideak eskaintzen duen postmodernitatearen testuinguruan kokatzen du Artelekuren jarduna, zentroa arte-ekoizpen feministei espazioa eskaintzen hasi zenean. Bestalde, bitxia izan daiteke hizpide dugun aipu honetan Santiago Eraso-k feminismoa ez aipatu izana; horren ordez, “emakumezkoen ekarpen kualitatiboa” aipatzen du. Nabarmentzekoa da, halaber, gizarte mugimenduak aipatzen dituela, eta hizpide duen mugimendu sozial politiko bakarra mugimendu feminista politikoa izanda ere, ez diola honako honi zuzenean erreferentziarik egiten.
Ekarri dugun pasartean Santiago Eraso-k aipatzen duen beste gai garrantzitsua instituzioetan lan egiten duten pertsonek gai zehatzen inguruan duten interesaren inguruan kokatuko dugu. Modu honetan, instituzio publikoetan (kasu honetan, arteinstituzio publikoetan) gai zehatz batzuen inguruan problematizatzen baldin bada, eta honako gai hauei espazioa eskaini baldin bazaie, instituzioetako arduradunek gai hauen inguruan interesa azaldu dutelako izan da, neurri batean. Artelekuren kasuan horrela gertatu da arte-ekoizpen feministari eskainitako espazioekin. Batetik Santiago Eraso-k espazio hauek posible izatea egin zuen; eta, bestetik, Miren Eraso-k honako espazio hauei indarra eman zien argitalpenen bitartez zein Zehar aldizkariaren eta web orrialdean editatzen zuen materialen bitartez.
Miren Jaio-k kapitulu honen aurreko atalean partekatzen dizkigun bizipenen bitartez, Arteleku arte-praktikek eta pentsamenduek bat egiten zuten espazio moduan irudikatzen dugu, non arte-praktika bera diskurtsoa zen. Modu honetan, teoriak eta praktikak bat egiten zuten arte-praktikaren bitartez. Esan dezakegu, nahiz eta Miren Jaio-k datu kronologikoa eskaintzen digun eta 1993. urtean parte hartu zuen artekritika tailer baten inguruko adibide zehatza eskaintzen digun, gu aztertzen ari garen denbora tarte osoan zehar, teoria eta praktikaren arteko harremana estua eta konstantea izan dela, arte-ekoizpen feministaren bitartez.
Arteleku zentroan aurrera eramaten ziren teoria eta praktikaren arteko ezagutzaprozesuak, arte garaikidearen honako ikuspuntu hau partekatzen zuten ekoizleen topaleku bilakatu ziren. Ikuspuntua eta interes konkretuak partekatzen dituzten ekoizleen arteko erlazioak eta elkarlanak aurrera eramatea errazagoa izaten da, eta horrela izan zen, Miren Jaio-ren iritziz.
228 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean Horrela bada, arte-ekoizpen feminista Artelekun garatzeko baldintza egokiak egon bazeuden: bai kulturak, bai arte garaikidearen ildoek teoria feministen presentzia ahalbidetu zutelako; eta, bestetik, Arteleku zentroaren arte garaikidearen eskaintza esfera politikoan kokatzen zelako. Esfera politiko honetan kokatzen ziren, bai teoria kritiko feministak, bai mugimendu politiko feministak. Ondorioz, arte-ekoizpen feministetarako baldintzak egokiak zirelako, 1980ko hamarkadaren bukaeran Bilboko Arte Ederretako Fakultatean beraien ikasketak bukatu zituzten eta euskal testuinguru kulturalean beraien burua feministatzat jotzen zuten ekoizleen arteko harremanak ematen hasi ziren Artelekun. Horrek guztiak, Arteleku zentroak arte-ekoizpen feministara bideratutako espazioak eskaintzea eta euskarritzea bultzatu zuen.
Feminismoaren inguruko gogoetak, arte garaikide esparru mugatuan aurrera eramandako gogoetak, 1994. urtean eraman ziren aurrera lehen aldiz modu formalean Arteleku zentroan. Urte honetan Erreakzioa-Reacción taldeak bere bigarren argitalpena, "Construcciones del cuerpo femenino" fanzinea aurkeztu zuen zentroan. Hiru urte beranduago, Erreakzioa-Reacción taldeak 1997. urtean “Zure Begietarako Bakarrik, feminismo faktorea arte bisualak direla eta” nazioarteko mintegia koordinatu zuen Artelekun, zuzendaritzak, Santiago Eraso-k, Erreakzioa-Reacción taldeari mintegia koordinatzea eta edukiz betetzeko eskatu ondoren.
Goazen orain Artelekuk arte-ekoizpen feministari eskainitako espazioak bananbanan aztertzera. Hasteko, behin baino gehiagotan aipatu dugun “Zure Begietarako Bakarrik, feminismo faktorea arte bisualak direla eta” mintegiaz mintzatuko gara. Erreakzioa-Reacción kolektiboa osatzen zuten Estíbaliz Sádaba-k eta Azucena Vieites-ek eraman zuten aurrera 1997. urtean Artelekun. Honako hau nazioarteko mintegia izan zen eta hilabete iraun zuen.
María José Belbel Artelekun “Zure Begietarako Bakarrik, feminismo faktorea arte bisualak direla eta” mintegia ospatu izanaren garrantziaz arituko da ondorenean ekarriko dugun pasartean. Belbel arte garaikidean, feminismoetan eta queer teorian aditua eta arte-kritikaria da; itzultzailea eta Artelekun zein Espainiako estatuko arte garaikide instituzio publiko ezberdinetan mintegiak koordinatu eta hitzaldiak eskaini ditu. Belbel-ek mintegia baldintza egoki eta duinetan aurrera eraman izanaren garrantzia azpimarratzen du, eta baldintza hauek mintegiaren arrakastari eta jarraipenari bide eman zioten:
91 Santiago Eraso-ri 2010. urteko azaroaren 23an Donostian egindako elkarrizketaren pasartea. 92 María José Belbel-i 2012. urteko irailaren 13an posta elektronikoz egindako elkarrizketaren pasartea.
230 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean Mintegiaren edukiak argitalpen formatuan eta bideo formatuan jaso izanak garrantzi handia izan zuelako María José Belbe-ren adierazpenarekin bat egiten dugu. Zentzu honetan, 1997. urtean Artelekura hurbiltzerik izan ez genuen pertsonontzat, ezinbesteko testigantza izateaz gain, 7 urte ondorenean etorriko diren mintegi, tailer, argitalpen, proiektuei testuingurua eskaini zieten. Hartara, 7 urte beranduago, Artelekuk ez zituen zertan berriz ere “Zure Begietarako Bakarrik; Feminismo Faktorea Arte Bisualak direla eta” mintegian aurrera eramandako hausnarketak errepikatu, baizik eta hausnarketa hauetatik abiatuta lan egiteko aukera eskaintzen zuten. Bestetik, mintegian parte hartzeko eskaera kopuru handiak arte-ekoizpen garaikidean teoria feministak barneratzearen beharra adierazten du, eta arte-ekoizpen garaikidea eta teoria feministen arteko topalekurik aurretik egon ez delako seinale ere bada.
Bi atal nagusitan banatu zen mintegia. Lehenengo atalean, nazioartean feminismoaren faktoreak arte garaikidean, eta, batez ere, bideo ekoizpenean zein eragin zuen eta bideo ekoizpenean nola txertatzen ziren aztertu zuten partaideek. Bigarren atala proiektu ezberdinen aurkezpenek osatu zuten. Mintegian parte hartu zuten partaideek berek garatutako proiektu ezberdinen berri eman zuten. Beti ere, feminismoak beraien lanari egiten zion ekarpena zein zen mahai gainean jarriz, eta honako baliabide honek irekitzen zituen aukeren eta aberastasunaren inguruan eztabaidatzeko asmotan.
“Zure Begietarako Bakarrik, feminismo faktorea arte bisualak direla eta” mintegiak helburu oso garbiak zituen: feminismoaren errekurtso ezberdinak, bai errekurtso teorikoak, bai errekurtso bisualak, euskal testuinguru kulturalera ekartzea. Horretarako, mintegiaz gaindi ulertu ezin daitekeen eta Erreakzioa-Reacción taldeak koordinatutako izen bereko argitalpena kaleratu zuen Artelekuk. Argitalpena mintegian eztabaidatutakoen inguruan jarraipena egiteko asmoz burututako konpilazio lana da; nolabait ere, mintegian bertan eztabaidatutakoak eta aurkeztutakoak zabalkunde handiagoa izan zezan asmoarekin osatutakoa. Aldi berean, Arteleku zentroan modu fisikoan aurrera eraman ziren eztabaida ezberdinen arteko elkarrizketa eta hausnarketa bultzatzeko helburua zuen argitalpenak (Erreakzioa-Reacción, 1998).
“Mintegi-Tailer hura bi atal nagusiren inguruan antolatu zen. Lehenengoa teorikoa izan zen, eta abangoardiako artistak eta teknika, zientzia, teknologia eta boterea aztertu ziren, bai eta, artearen historia eta ikuspegi androzentrikoa, feminismoa eta baliabide berriak ere; irudia, zinea eta, azken finean, emakumezkoaren irudikapenarekin lotutako gaiak. Ezagutu genituen era berean, emakumezkoen artea aitortzen ez dituzten instituzioak edo pertsonak salatzen dituzten talde desberdinetako esperientziak, eta artearen eta feminismoaren arteko erlazioa ikertu, informazioa bildu eta banatzeaz arduratzen direnen lanak. (…) Tailer honen bigarren atalean, aurretik proposatu ziren proiektuak gauzatu ziren. Lan desberdinak, bideo edo espazio publikoetan gauzatutako ekintzetatik hasiz, emakumezkoek egindako zine esperimentaleko filmak ikusi ondoren sortu ziren eztabaiden bitartez; eta horien artean Carolle Schneemann, Barbara Hammer edo Chick Strand bezalako emakumezkoak eginiko filmak izan ziren hizpide, batzuk bakarrik aipatzekotan” (Erreakzioa-Reacción, 1998: 12).
Gauzak hala, “Zure Begietarako Bakarrik, feminismo faktorea arte bisualak direla eta” mintegiak feminismoen inguruko gogoeta ekarri zuen arte-ekoizpen garaikidera eta artearen esparrura. Mintegiak ez zuen soilik feminismoen aldarrikapenen inguruan hausnarketa abiarazi, baizik eta feminismoaren subjektuaren inguruan hausnarketak abiarazi zituen. Bide batez, subjektibitate hau, arte-ekoizpenaren bitartez, zein prozesuren bitartez aurrera eramaten zen aztertu zuten. Euskal testuinguru kulturalean aurkitzen ez ziren feminismoen errekurtsoak, batez ere, errekurtso teorikoak eta metodologikoak, arte-ekoizpenean zein modutan aplikatzen eta arte-ekoizpenak zein modutan egiten zituen baliagarri hausnartu zuten mintegiko partaideek, hilabetez luzatu ziren hitzaldi eta hausnarketa taldeen bitartez.
Horren haritik, Erreakzioa-Reacción taldeak beren ekoizpen bisualetan bideratutako hausnarketen bitartez, nazioarteko testuinguruetan teoria feministak eta mugimendu politiko feministak jada garatzen ari ziren subjektibitate-prozesuen inguruko hausnarketak mahai gainera ekarri zituen, “emakume” kategoriaren inguruko hausnarketa bultzatzearekin batera:
232 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean “`Emakume´ kategoriaren inozentzia-eza aurkitu eta horretaz jabetzeak krisialdi larria eragin du pentsamendu feministan, eta gaur egun, emakumezkoarentzako lekuak desberdintasunerako toki bat utzi du; horrela, espazio irekien bidez eraikitzen diren bestelako feminismoak izateko aukera zabaltzeko beharra indartu egin da. Hala, espazio irekien bidez, edo diskurtso aniztasunaren, ikuspegi desberdinen bidez feminismo modu berriak jorratzen dira, aldaketa handiak sortzen dituztenak, gizarte koordenadara, egiketa politiko, arraza edo sexu koordenada berrietara egokitzen diren modu berean” (Erreakzioa-Reacción, 1998: 11).
Arteleku zentroan eta euskal testuinguru kulturalean gertatzen ari zen ekoizpen feministarentzako espazioa ireki izanak, lehendabiziko aldiz, nazioarteko arte-ekoizle feministak euskal testuingurura hurbiltzea ekarri zuen; ordura arte irekia ez zegoen hausnarketarako espazioa osatzea. Modu honetan, arte-ekoizleekin harremanetan jarriz, nazioartean gai hauek landu zituzten arte-ekoizleen aurkezpenak eta kolaborazioak euskal testuinguruan lanean hasi ziren, eta euskal testuinguru kulturalera ekarri ziren nazioartean eztabaidatzen ari ziren gaiak nahiz praktikak.
Erreakzioa-Reacción kolektiboaren lan egiteko modua berritzailea izan zen Artelekun. Izan ere, lehendabiziko pausoa, bideratu nahi zuten eztabaidetarako eta baliatu nahi zuten espaziorako ingelesezko testuak, feminismoen inguruko eta arteekoizpeneko testuak gaztelerara itzultzea izan zen. Testuak itzultzeak bi ariketa zekartzan: batetik, testuen edukien itzulpen literala; eta, bestetik, testuinguru kulturalen arteko itzulpena. Honako testu hauek Erreakzioa-Reacción kolektiboak argitaratutako 10 fanzinetan kaleratu ziren (1994-2010), eta hurbileko testuinguruan lanean ari ziren arte-ekoizleen hausnarketen bitartez, fanzine hauek irudigintzara bideratuak egon ziren. Ondorioz, bisualitate berriak barneratzen zituzten elkarlanean egiten ziren ekoizpenak ziren. Aipagarria da, halaber, honako ekimen hauek aurrera
Maider Zilbeti 233 eramateko, Erreakzioa-Reacción taldearen eta kolaboratzaileen artean osatu ziren lanerako sareak ezinbestekoak izan zirela.
“Zure Begietarako Bakarrik, feminismo faktorea arte bisualak direla eta”mintegian parte hartu zuten arte-ekoizle batzuek, mintegiaren ondotik, Artelekurekin harremana eta lankidetza erlazioak mantenduko zituztela adierazi dugu gorago. Horietako pertsona bat, Artelekuk arte-ekoizpen feministari eskainitako espazioetan askotan koordinatzaile lanak eta hauek edukiz bete dituen pertsona, María José Belbel dugu.
93 Miren Jaio-ri 2012. urteko abuztuaren 26an posta elektronikoz egindako elkarrizketaren pasartea.
234 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean Miren Jaio-k adierazten duenarekin bat etorriz, “Zure begietarako bakarrik; feminismo faktorea arte bisualak dela eta” mintegia ospatzearekin batera, Arteleku zentroak ikuspuntu feministetatik aurrera eramaten ziren diskurtso eta praktikak ezagutzaren eremu zehatz eta legitimo moduan onartzen zuen lehendabiziko aldia izan zen. Artelekuk arte-ekoizpenaren inguruko hausnarketak eta praktikak aurrera eramaten ziren espazioa ahalbidetu zuen bere programazioan, eta María José Belbelen presentzia eta lana, Erreakzioa-Reacciónen lanarekin batera, ezinbestekoa izan da zeregin honetan.
“Zure begietarako bakarrik; feminismo faktorea arte bisualak dela eta” nazioarteko mintegia ospatu ostean, mintegiaren isla jasotzen zuen argitalpenak arteekoizpen feministaren beharraren inguruko gogoetak eraman zituen aurrera hurrengo urteetan. Feminismoa eta arte-ekoizpena lotzen dituen espazioen beharra aipatzen da “Zure begietarako bakarrik; feminismo faktorea arte bisualak dela eta” argitalpenaren hitzaurrean bertan (Erreakzio-Reacción, 1998: 12). Ikuspuntu feministak eta arte-ekoizpena lehendabiziko aldiz elkarlanean jartzen dituen mintegi hau igaro eta 7 urte ondoren eramango den Sexu Gune Berriro Politizatzea Egungo Arte Jardunetan mintegia testuinguru honetan garatzen da. Berezko espazioaren aldarrikapenaren testuingurua.
Mintegiaren aurkezpen testuan adierazten duten moduan, Erreakzioa-Reacción taldeak antolatutako mintegiak, “Sexu Gune Berriro Politizatzea Egungo Arte Jardunetan” mintegiak, María José Belbel-ekin batera koordinatu eta edukiz bete zuten honako mintegi honetan, teoria feministen, queer teoria eta politiken eta artesorkuntzaren topagunea izan nahi zuen. “Zure Begietarako Bakarrik, feminismo faktorea arte bisualak direla eta” mintegian, “emakumea” kategoriaren inguruko hausnarketa aurrera eraman zen. Bisualitate ezberdinak eskaini ziren, begiratzeko modu eta eredu ezberdinak garatzen ahalegintzearekin batera, bertan aurrera zen emakume kategoriaren kritika eta honen kritika bisualetik abiatu zuten mintegia. Hau da, ditugun elementuetatik errealitate ezberdina ikusten eta osatzen saiatu ziren bitartean, pentsamendurako eta errealitatea eraldatzeko kategoria berriak, subjektibitate-prozesu berriak eta figurazio berriak osatzen zituzten. Diziplina arteko espazio batetik, eztabaidatik eta sorkuntzatik.
Aipatzekoa da euskal testuinguru kulturalean, eta baita Espainiako estatu mailan ere, queer teoriak eta politikak arte-ekoizpenarekin bat egin zuen lekua izan zela Gipuzkoa Foru Aldundiaren esku dagoen Koldo Mitxelenako Kulturuneko Erakusketa Aretoan. Proiektua gauzatu zen 1998. urtean. Juan Vicente Aliaga-ren eta Mar Villaespesa-ren eskutik: “Transgenéric@s. Proiektua gizarte sexualitate eta generoei buruzko irudikapen eta esperientziak espainiar arte garaikidean” nola gauzatzen zirenaren gainekoa zen. Nahiz eta erakusketa dispositiboa izan zuen, honako proiektu honek arte-ekoizpen feministarako eta ezagutza-prozesuetarako herramintak luzatu zituen.
“Sexu Gune Berriro Politizatzea Egungo Arte Jardunetan” mintegia berriz ere hizpide hartuko dugu. Sei egunetan Artelekun aurrera eraman zen mintegi honek Donostialdeko mugimendu politiko feministako partaide ezberdinak hurbildu zituen zentrora lehendabiziko aldiz. Konkretuki Plazandreok eta Medeakeko kideak gerturatu ziren bertara. Beatriz Preciado-k95 urte honetarako bere Manifesto contrasexual (2002) liburua argitaratua zuen, eta hizlarietako bat bera izanik, Preciado bera zuzenean entzuteko aukerak bultzatuta hurbildu ziren mugimendu feministetako kide ezberdinak.
“Sexu Gunea Berriro Politizatzea Egungo Arte Jardunetan” mintegiko koordinatzaileen gonbidapenak, baita Arteleku zentroko gonbidapenak ere, mugimendu feministek, queer politikek eta arte-ekoizpenek topo egiteko gunea osatu zuten. Horrenbestez, Donostialdeko mugimendu politiko feministari teoria kritiko feministak deitu diren horien buruz buruko ezagutza eta esperientzia izateko aukera luzatu zitzaion. Teoria kritiko feministak, alde batetik, teoria eta politika queerak eta transfeministak barneratzen ditu bere diskurtsoan, eta ekintzan oinarritzen ditu bere eraikuntza kontzeptualak. Gainera, bisualitateak eskaintzen duen ezagutza kritikoa ere barneratzen du, eraikuntza kontzeptualak esperientzietara hurbildu asmoz.
Labur esanda, teoria kritiko feministek, arte-ekoizleek eta mugimendu feminista politikoen ekarpenek eta hausnarketek lankidetzan jarraitzeko espazio eta eztabaida gunea eskaini zuen “Sexu Gunea Berriro Politizatzea Egungo Arte Jardunetan” mintegiak. Esan daiteke Arteleku zentroan aurrera eraman zirela 2004. urtean, queer edo transfeminismo politiken inguruko gogoetak eta hauen inguruan aurrera eramaten ziren aldarrikapen eta subjektibazio ezberdinen aukeren inguruko hausnarketak. Gainera, Zehar aldizkariaren 54. aleak Sexu Gunea Berriro Politizatzea izenburua izan zuen, eta mintegian parte hartu zuten hizlari ezberdinen gogoetak jaso zituen idatzizko euskarrian: Itziar Okariz-ek, Terre Thaemlitz-ek, Hans Scheirl-ek, Cecilia Barriga-k, Beatriz Preciado-k eta Laura Cottingham-ek egindako ekarpenek, Zehar
Maider Zilbeti 237 aldizkariaren 54. Alearen bidez, bi mintegiren arteko zubi lanak egin ziren: hemen hizpide izan dugun mintegiaren eta 2005. urtean hiru aste jarraian ospatuko den “Feminismoaren Mutazioak: Genealogiak eta praktika artistikoak” mintegiaren artekoa, hain zuzen ere.
Bestalde, Zehar aldizkariak Artelekun, Arte eta Kultura Garaikide zentroan bertan aurrera eramaten ziren esperientziei ikusgarritasuna eskaintzearen helburua nabarmena gertatzen da 54. alearen argitalpenarekin, zeinak Sexu Gunea Berriro Politizatzea izena hartzen duen. Nolabait ere, Arteleku zentroko espazioan gertatzen zena idatzizko formatuan kaleratu baino, gertatutako horretatik abiatuz, hausnarketa bideratzeko euskarria eskaintzen zuen argitalpenak. Modu honetan, Zehar aldizkaria bera arte-ekoizpen feministari espazioa eskaintzen hasi zen modu sistematikoan 54. ale honetatik aurrera. 2007. urtean Miren Eraso-k Artelekuko edukien zuzendaritzaren ardura hartu, eta 2008. urtera arte, zuzendaritza bere erabakiz utzi zuen arte, aldizkariak feminismoaren teoria kritikoari espazioa eskaintzeko konpromisoa hartu zuen. Zehar aldizkariak ikuspuntu feminista zehar-lerro bezala landuko zuen arte eta kultura garaikide aldizkaria izateko helburuarekin ahalegintzeko, aldizkariaren zuzendaritzan eta talde editorialean aldaketak barneratu zituen.
Josebe Iturrioz-ek, Donostiako Medeak kolektiboko kideak, adierazten duen moduan, mintegi honetatik aurrera, alegia, “Sexu Gunea Berriro Politizatzea Egungo Arte Jardunetan” mintegiaz geroztik, Arteleku zentroak itzulpen-dispositibo moduan lan egin du Medeak kolektiboarentzako, eta esango nuke mugimendu feminista politikoaren beste taldeentzako ere halaxe izan dela. Esate baterako, momentu horretan Plazandreok-eko kide ginen hainbat pertsonentzako ere itzulpen-dispositibo moduan lan egin du.96 Arte-ekoizpen feministak aurrera eramaten zituen ezagutzaprozesuak ikusgarri egin, eta honako hauek modu diskurtsiboan adierazten lan egiten duen dispositiboa izango litzateke Arteleku zentroa.
96 Josebe Iturrioz-i 2011. urteko martxoaren 9an Donostian egindako elkarrizketatik eratorritako informazioa.
238 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean taldeak eta María Jose Belbel-ek. Arte-ekoizpen feministak mugimendu feminista politikoari baliabide bisualak eta errealitatean eta egunerokotasunean eragiteko baliabideak eskaini zizkion. Esaterako, performancea eta performatibitatearen inguruko gogoetek eguneroko bizipenetan ahalbidetzen dituzten prozesu politiko eta bizipenetara hurbildu zituzten. Testuinguru honetan kokatuko litzateke hurrengo mintegiarekin gertuagotik eta haragitan esperimentatuko den drag kingaren figurazio eta maskulinitatearen performancea.
“Nik uste dut gure historian klabea izango dela pertsona bat, asko daude, baina eskertu behar diogula asko Beatriz Preciado-ri. Medeak-eko kideak, nik adibidez maitasun berezia daukat Batriz-ekin. Beste batzuk egia esan igual beste autore batzuk dituzte. Baina guretzako, hori bai onartu behar dugu, klabea dela Beto-rekin [Beatriz Preciadorekin] dugun harremana talde bezala eta bere irakurketak. Hau da, bera hasten zaigu esplikatzen pixka bat, gogoratzen dut irakurri genuenean “Género y Performance”,97 guretzako testu hori klabea izan da; gure tailerrak egiteko testu hori erabiltzen dugu gehienbat. Testuan Beatriz-ek egiten duena, Beto-k egiten duena da uztartu 1970eko hamarkadan ematen diren mugimendu politikoak zein artistikoak eta drag kingak esplikatzerakoan bien arteko horrelako bokadiloa egiten du, eta bien artean esplikatzen dira guk hainbeste maite ditugun eta landu ditugun tailerrak. Orduan hor hasten gara ikusten subjektu politikoaren sorkuntzan arteak izan duen papera eta garra”.98
97 Zehar aldizkariaren 54. alean, Sexu Gunea Berriro Politizatzea monografikoan argitaratutako artikulua, 2004. 98 Josebe Iturrioz-i Donostian, 2011. urteko martxoaren 9an egindako elkarrizketaren pasartea.
Arestian aipatu dugun bezala mintegi honetan hausnartutakoek ez zuten etenik izan. Gainera, hurrengo urtean ere “Feminismoaren Mutazioak: Genealogiak eta praktika artistikoak” mintegiaren bitartez indarra eman zitzaien queer politikek eta tranasfeministek eskaintzen zituzten subjektibazio eta ezagutza-prozesuei. Mintegia 2005. urtean eta hiru aste jarraian aurrea eraman zen eta aurreko urtean ospatutako “Sexu Gune Berriro Politizatzea Egungo Arte Jardunetan” mintegiaren jarraipena bezala ulertzen dute beraien koordinatzaileek. Mintegia aurrera eramateko proposamena, bere koordinazioa eta edukiak garatu zituzten Erreakzioa-Reacción taldeari, María José Belbel-i eta Beatriz Preciado-ri enkargua “Desacuerdos” lantaldetik iritsi zitzaien.
Gatozen orain ikustera zeintzuk diren koordinatzaileek euren buruari egiten dizkioten galderak, mintegiaren edukiak aurkeztean eta gauzatzean. Horrela adierazten dituzte mintegiaren bitartez ireki nahi dituzten eztabaida-gune eta hausnarketa-guneen ingurukoak:
Mintegiaren aurkezpen testuaren honako zatia ezin da ulertu mintegiaren aurretik Arteleku zentroan, eta baita MACBAn ere, aurrera eramandako mintegiak eta hausnarketak barne hartu gabe; izan ere, argumentazioaren haria galtzen da, aurreko mintegietan aurrera eramandako hausnarketak eta lortutako aliantza pertsonalen berri izan ezean.
Medeak kolektiboko Josebe Iturrioz-ek dioen moduan, Arteleku zentroan feminismoaren eta arte-sorkuntzaren inguruan bi urte jarrai hauetan aurrera eramandako hitzaldi eta tailerrek ekintzarako eta hausnarketarako tarte ezinbestekoak eskaini zituzten. Batetik, feminismo kritikoaren ibilbidean lan egiteko gunea eskaini eta elikatu zuen; bestetik, arte-sorkuntzaren errekurtsoak aldarrikapen feministetan erabilgarri egiteko, eta bi hauek bat egiten duten espazio tartean, subjektibazio berriei aukerak eskaintzeko aukera ireki zen. Hausnarketa hauen harira, gogora ekartzen diren hurrengo hitzak Josebe Iturrioz-enak dira:
Maider Zilbeti 241 “Ekintza zuzena zen guretzako garrantzi bitala zuen zerbait eta horrela hasi ginen antzerkiarekin kalera ateratzen gure aldarrikapenak egiteko: anorexia, bulimia, sexualitatea, lesbianismoa. Cordoban transexualak ezagutu genituen eta beraien diskurtso kiritikoak eragin handia izan zuen. Hortik sortzen gara, eta ibilbidea dugu, ia 10 urte. Gero drag kingarekin hasten gara 2005etik aurrera. Hor Arteleku kablea da, funtzionatzen du itzulpen dispositiboa baten antzera non korronte ezberdinetako jendea batu egiten garen eta hor politikoki zebilen queer teoria oso praktikoki ulertzen hasten gara. Ez, Artelekun bertan ez, baina Artelekun artistak, aktibistak, transak, elkartzen dira eta horrelako laboratorio batzuk sortzen dira non gu pixka bat nahastu egiten garen eta han jaiotzen de nik uste dut Medeakeko bigarren fase bat, non hasten gara drag kinak tailerrak egiten. Diane Torr eta Beatriz Preciado-rekin egin genuen bat. Eta gero azken aldi honetan drag kingak, postpornografia, feminista insurrektuak edo eta horrelako transfeminismo ildoen artean lan egiten dugu”.101
Mintegi honek arte-ekoizle ezberdinak gerturatu zituen Artelekura, bai euskal testuinguru kulturaletik, bai Espainiako estatutik. Mugimendu feminista politikoan parte hartzen genuen ekintzaileen presentzia ere nabarmena izan zen. Mugimendu politiko feministaren partaideak ez ziren bakarrik publiko moduan gerturatu Artelekura, baizik eta hitzaldietan ere lekua eman zitzaien. Hizlarien artean, adibidez, Granadako Asanblada feministako partaideek hitzaldia eskaini zuten beraien ibilbidearen aurkezpena egiteko. Aipatzekoa da, halaber, Medeak kolektiboko kideek beraien jardunaren berri ematen zuen hitzaldia aurkeztu zutela. Modu honetan, mugimendu feminista politiko lokalek arte-ekoizpenetik etortzen ziren esperientziak nola barneratzen zituen ikusi ahal izan zuten. Hizpide dugun aurkezpenarekin, queer teoriak eta politikak (eta hauek eskaintzen duten nortasunen inguruko teoriak eta hausnarketak) mugimendu feminista politikoan eta honen aldarrikapenetan nola barneratzen diren ikusi ahal izan zen; eta Josebe Iturrioz-ek aurreko zitan adierazten duen bezala, transfeminismoaren inguruko hausnarketa ere mugimendu feminista politikoan eta arte-ekoizpenean nola txertatzen zen ikusi ahal izan zen. Testuinguru honetan ez da harritzekoa teoria, esperientzia, ezagutza eta aldarrikapen hauek aurkitzen diren espazioek subjektibazio-prozesu berriak eskaintzea eta mugimendu feminista politikoaren subjektuen inguruan hausnarketak abiatzea.
101 Josebe Iturrioz-i Donostian, 2011. urteko martxoaren 9an egindako elkarrizketaren pasartea.
242 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean 2005. urtean, “Feminismoaren Mutazioak: Genealogiak eta praktika artistikoak” mintegiak iraun zituen 3 asteetan Estatu espainiarrean lanean ari ziren queer ekintzaile kolektibo ezberdinek beraien lanak aurkeztu zituzten. Valentziako O.R.G.I.A. kolektiboaren lana ezagutzeko aukera izan genuen, Postop Bartzelonako kolektiboaren lana ezagutzearekin batera. Kolektibo hauen lanek eta artearen birpolitizazioak hurrengo urteetan euskal testuinguru kulturalean garatuko den queer ekintzaileekin eta transfeminismo mugimenduarekin harremanak izango dituzte, eta Arteleku zentroan ere beraien lanak hurrengo urteetan presente egongo dira.
“Feminismoaren Mutazioak: Genealogiak eta praktika artistikoak” drag kingak gertutik ezagutzeko aukera luzatu zuen. Drag kingaren hezurmamitzea eskaini zuen Dianne Torr-ek aurrera eraman zuen tailerraren bitartez. Arestian aipatu dugun moduan, Euskal Herriko mugimendu feminista politikoa drag kingarekin topatzen zen lehendabiziko aldia zen honako hau. Honekin batera, aurreko urtean Arteleku zentroan landutako eta ikasitako esperientziak barneratzeko momentu oso garrantzitsua izan zen. Esan dezakegu queer politika euskal testuinguru kulturalean, eta konkretuki Donostialdeko mugimendu feminista politikoa hezurmamitzeko baliabide eraginkorra izan zela drag kingarena. Aldarrikapen feministetan barneratu zen eta transgeneroaren subjektibazio-prozesuetatik aldarrikapenak garatzen hasteko ere baliabide egokia izan zen.
Honen harira, 2008. urteko apirilaren 12an eta 13an Portugaleten, Bizkaian ospatu ziren Euskal Herriko Jardunaldi Feministetan, Medeak kolektiboak drag king tailerra eskaini zuen. Maskulinitate eta feminitatearen performatibitatea aztertu ostean, honako hauek eskaintzen dituzten subjektibazio-prozesu ezberdinak aurkeztu ondoren, hauen bitartez ekiteko gonbita luzatu zieten Medeak kolektiboko kideek Jardunaldi Feministetara hurbildu ziren pertsonei.
2004 eta 2005. urteetan Artelekuko bi mintegi hauen koordinazioan eta edukietan lan egin zuen María José Belbel-ek nabarmentzen du “Feminismoaren Mutazioak: Genealogiak eta praktika artistikoak” mintegia ez zela soilik Arteleku zentroak programatutako mintegia, baizik eta “Desacuerdos” proiektuaren barruan lantzen zen mintegia. Aipatu mintegian MACBAC-ek eta UNIA-k ere parte hartu zuten. Hori dela-eta, aipatzen du denbora tarte txikia egon zela 2004. urtean ospatu
Garrantzitsua deritzot Arteleku zentroko mintegietan, argitalpenetan eta feminismoen artxiboetan lan egin duen pertsona batek egindako lanaren inguruan kritikoa izatea. Horrela bada, euskal testuinguru kulturala ez den beste testuinguru kulturaletan teoria eta metodologia feministek egin dituzten ekarpenak zeintzuk diren eta hauek arte-ekoizpen feministetan zein eragin izan duten mahai gainean jartzen dira.
Arteleku zentroak arte-ekoizpen feministei eskainitako espazioak aztertzen jarraituz, nahiz eta 2005. urtetik geroztik 2009. urtera arte esperientziak elkarbanatzeko espazio fisikorik proposatu ez baldin bazen, 2005. urtetik aurrera, Zehar aldizkaria tratamendua eskaintzen saiatu zen Arteleku zentroak bere programazioan arte-ekoizpen feministari eskaini ez zion zehar-lerroari, arestian aipatu dugun moduan. Apustu horretan, Artelekun modu fisiko batean lantzen ziren programazio-ildoak ikuspuntu feministekin eztabaidan jartzen ziren. Honako eztabaida hau paperean gauzatu zen. Aldizkariak, bere ale bakoitzean, gai bat lantzen zuen, monografia batek osatzen zuen paperezko argitalpena. Hauetako gai bakoitza ikuspuntu feminista ezberdinetatik lantzen saiatzen zen; eta, horretarako, autore eta artista ezberdinak aldizkarian artikuluak idaztera eta irudiekin kolaboratzera gonbidatu zituzten.
2009. urtean, hemen aztertu diren eta Arteleku zentroan aurreko mintegien oinordekoa zen “Pornopunk Feminismoak. Mikropolitika queerak eta mendeko
102 María José Belbel-i 2012. urteko abuztuaren 13an posta elektronikoz egindako elkarrizketaren pasartea.
244 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean pornografiak” mintegia aurrera eraman zen, B. Preciado-ren koordinazioaren pean. Honako mintegi hau 2007. urtean ospatzea aurreikusita baldin bazegoen ere, 2009. urteko uztailean izan zen posible mintegia ospatzea. Aztertu ditugun mintegietatik inoizko jendetsuena izan zen. Lau egunetako mintegi honek euskal testuinguru kulturaleko jendea hurbildu zuen, bai eta Espainiako estatuko jendea ere. Hala ere, Europako herrialde ezberdinetatik etorritako jendea zein Latino Amerikatik etorritako partaideak ere izan ziren mintegian.
Mintegiak transfeminismoen aldarrikapenak jasotzen zituen, queer-politiken adierazpenekin batera. Aipatzekoa da queer politiken presentzia bera mintegiaren izenburutik hasten dela, eta mintegian zehar aurrera eramandako performance bakoitza eta hitzaldi bakoitza zeharkatzen dituela. Mintegia subjektibitate-eraikuntza, sexu-praktikak eta sexu-kategoriak problematizatuz eraman zen aurrera. Modu honetan, arte garaikidearen esparruan garatutako eta aurkeztutako adierazpenak bilduko dira, arte-ekoizpenak, eta, batez ere, errepresentazioaren inguruko hausnarketak mahai gainean jartzen dituztelako. Horrela adierazten da 2012. urteko ekainaren 23an MUSAC103-en inauguratutako eta Jose Luis Aliaga-k eta Patricia Mayayo-k kuratutako “Genealogías del Feminismo en el Arte Español 1960-2010” erakusketan, “Transfeminismos” atalean. Queer teoriek eta politika queerek feminismoen teoriei eta aldarrikapenei egindako ekarpenak bere egiten ditu transfeminismoak, eta gorago María José Belbel-ek faltan botatzen duen postkolonialismoaren diskurtsoek ere transgeneroaren eta transexualitatearen diskurtsoekin topo egiten duten testuinguruan aurrera eramaten da transfeminismoa.
“Pornopunk Feminismoak. Mikropolitika queerak eta mendeko pornografiak” mintegiaren aurrekarietako bat 2003. urtean MACBA-k hartu zuen “Maratón Posporno” mintegia da. Artelekun aurrera eramandako mintegi ezberdinek ere garrantzi handia izan zuten, mintegi honi euskarri kontzeptual eta esperientziazkoa eman ahal izateko.
“Kontua zera da, mekanismo pornografikoaz –kultura feministetan eta queeretan sortzen diren subjektibazio makina gisa– birjabetzeko praktikei eta gogoeta bideei ikusgaitasuna ematen saiatzea. Mendeko irudikatze pornografikoak interesatzen zaizkigu, baita espazio kritikoen eta oposiziokoen gisa funtzionatzeko gaitasuna ere, zeinetan sexu eta genero identitateak berriro definituko diren.
Kultura feministen, punken eta queeren ondoregoak izaki, ikus-entzunezko plazerraren produkzio-teknologia berrietan esku hartzen duten gizarte eragileek, ikertzaileek, performerak, aktibistak, zinematografia zuzendari eta ekoizleek, antzezle pornoek, gizonezkoek zein emakumezkoek, artistek eta musikariek hartuko dute parte Maratón Postporno mintegian. Kontua zera da: artisten, aktibisten eta kolektiboen arteko ezagutza eta ikusgaitasun postpornografikoen produkzio-sareak sortzea, Maratoi Postpornoak (MACBA, 2003) zabalduriko ikerketa, sorrera eta interbentzio politikorako lerroei jarraituz”.105
Pornografia-kontzeptua ulermena, esperientziak, azken finean, hegemonikoak diren sexu-arauak inposatzen dituen imajinario eta irudi bilduma da. Heteronormatibitatearen imajinarioa da pornografia, eta honako imajinarioa laguntzen duten praktikek ere osatzen dute. Sexu-ekintza konkretu eta murriztaileak inposatzen ditu. Pospornografiak imaginarioa eta ekintzak zabaldu egiten ditu eta subjektuaren ezaugarriak, nahiak, gorpuztasuna, ekintzak aldarrikatzearen momentuan, honako aukera hauek posible egiten dituzten gorpuztasunei begira jartzeko gonbitea eskaintzen du.
2008. urtean argitaratu zuen Beatriz Preciado-k Testo Yonki lana. Lan honek subjektibazio-prozesuak hormona-ekoizpen eta sexu-ekintzen bitartez aurrera eramateko aukerak eta bizipenak elkar banatzen ditu irakurlearekin. Autoreak gorpuztutako esperientziak teorizaziora eramaten ditu. Gorpuztutako ezagutzaprozesua partekatzen du liburuan. Erregimen farmako-biologikoaren salaketa egiten
246 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean du, gure biotasunaren manipulazioen atzean interes ekonomiko ezberdinak eta handiak daudela salatzearekin batera. Gure gorpuztasuna erregimen farmakobiologikoaren bitartez kontrolatua dago. Adibidez, emakumeak bere amatasuna kontrolatzeko pilulak hartzera bideratzen dituzte. Baina zer gertatzen da biologikoki emakume garenok biologikoki gizonak izatera gerturatzen baldin bagara, hormonen kontsumoaren bitartez? Dudarik gabe, bisualitatearen kontzeptua landu beharra islatzen da bere teorizazioaren harira, izan ere, gorpuztasunaren materiaren eraldaketak, gure aurreko biogorputzetik ezberdintzean, bisualitate berria eskainiko digu. Bestalde, hezurharagitan hainbat praktika gorpuztera eta honako hauek egitean, biopolitikaren zein arau apurtzen ari garen kontziente izatera gonbidatzen gaitu Beatriz Praciado-k bere saiakeran zehar.
Beatriz Preciado-ren Testo Yonki (2008) liburua oso presente egon zen “Pornopunk Feminismoak. Mikropolitika queerak eta mendeko pornografiak” mintegian. Egunerokotasunean gure gorpuztasuna moldatzen duten ekoizpen hormonalak zein esperientziak politizatuak nola dauden argitzen du; ondorioz, biopolitizatuak daudela adieraztearekin batera, gure bioekintzak kontrolatuak daudela adierazten du. Honako zaintza eta kontrol honi aurre egiteko moduak, hormonak, sexu-ekintzak zeintzuk liratekeen adierazten du Preciado-k bere saiakeran. Gorpuztasunetik hausnartzeko gonbitea egiten digu Preciado-k, teoria eta ikerketarako metodologia gorpuztuen adibide hobezina da Testo Yonquin aurkezten diguna.
Zentzu honetan, Artelekun ospatutako mintegiak espazio egokia eskaini zuen pospornoa izendatua izan den, eta transfeminismoaren esparruan feminismoarenean
Maider Zilbeti 247 baina erosoago mugitzen diren ekintzak eta hausnarketak garatzeko, eta hauek diskurtsoetan barneratzeko. Horrenbestez, Juan Vicente Aliaga-k hurrengo lerroetan proposatzen duenarekin bat egiten dugu:
“Pornopunk Feminismoak. Mikropolitika queerak eta mendeko pornografiak” mintegiarekin Arteleku zentroak fisikoki arte-ekoizpen feministari eskainitako espazioaren inguruko kontakizunari bukaera emango diogu. Horrek ez du esan nahi honako espazio honek emandako fruituek Arteleku zentroak ekoiztutako bestelako formatuetan oihartzuna izaten jarraitu ez dutenik. Adibidez, “Dig Me Out. Herrimusikari, generoari eta etnizitateari buruzko hausnarketa proiektua”, María José Belbel-ek eta Rosa Reitsamer-ek aurrera eramandako proiektua 2009. urtean Arteleku zentroak ekoiztutakoa da, eta ekoizpen feminista ezberdinak erlazioan jartzen ditu musikaren ekoizpenaren bitartez. Proiektuaren ikerketak bi formatu ezberdinetan jaso ziren, webgunean eta DVD euskarrian. Proiektuaren arduradunek horrela definitzen dute bertan aurrera eramandako jarduna:
“Herri-musikak gure desio sakonenak eta ibilbide edo jardunbide politikoak adierazten ditu, gure bizitzako irudizko alde onenak. Amodioaren seinalea da, nerabezaro ondoko desioen seinalea, baita sexualitate eta genero posibleena ere. Ikerketarako eremu gisa funtzionatzen du, baita feminismoaren esparruan eta arrazakeriaren aurkako esparruan lankidetzarako oinarri gisa ere. (…) Oinarri gisa ulertu behar dugu musika ez dela gai bakarra, baizik eta hainbat interes, desio eta amets ezberdin adierazteko esparrua; hau da, musika beste praktika artistikoekin gurutzatzen dela, eta lotura estua duela praktika horiekin; bai performance, dantza, ikus-arte, moda, bai olerkigintzarekin” (Belbel eta Reitsamer 2009).106
Ikerketa feministak eta queerak egunerokotasun praktiketara gerturatzean, honako gerturatze honek eguneroko praktiken zentzua aldatzen du. Baita hauetaz
Maider Zilbeti 249 aurrera eraman diren arte-ekoizpen feministek, queer politikek gidatutako bisualitateak eta mugimendu feminista politikoekin dituzten erlazioak mahai gainean jartzen ditu. Bestalde, autoreak adierazten duen bezala, queer politikak eta bisualitateak proposatzen dituzten ekoizleen eta instituzioen arteko erlazioak ez dira beti errazak izan. Aztertzen dituen instituzioen artean, Arteleku zentroa, MACBA, UNIAko arte y pensamiento programa, Montehermoso Kulturunea, MNCARS eta MUSAC aurkitzen dira (Trafí-Prats, 2012: 214).
Denbora tartearen aldetik Laura Trafí-Prats-ek 2000 lehen hamarkadan arteekoizpen feministek arte-instituzioetan zein garapen izan duten aztertzen du. Horretarako, artearen historiografia kritikoaren lanaren inguruan ibilbidea egiten du, eta baita arte-instituzio publikoek arte-ekoizpen feministei eskainitako espazioaz, eta hauei ahalbidetutako ekoizpenaz ere idazten du. Hamarkadaren bigarren zatian, feminismoaren garapena, bai militantzia mailan, bai arte-ekoizpenari dagokionez, teoria eta politika queeren presentzia eta garapenaren bitartez ulertu behar dugula adierazten du Laura Trafí-Prats-ek:
Autorearen adierazpen hauekin bat egiten dugu; izan ere, Arteleku zentroaren kasuan ikusi dugun moduan, teoria eta politika queerek, arte-instituzioaren teoria kritikoen eskutik barneratu zirenean, espazio ezin hobea eskaini zuten mugimendu feminista politikoari queer teoria, queer politika eta postnortasunaren inguruko
250 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean hausnarketetara hurbiltzeko. Euskal testuinguruari dagokionez, mugimendu feminista politikoak queer ekintzaileek aurrera eramaten duten arte-ekoizpenaren errepolitizazioa eta beraien subjektibitate-prozesuen baliabideak topatzen dituzte. Horrela adierazten du Medeak kolektiboko Josebe Iturrioz-ek:
Laura Trafí-Prats-ek Arteleku zentroan aurrera eramandako mintegi, argitalpen eta proiektu ezberdinak ditu aztergai. Esan bezala 2000. urteko lehendabiziko hamarkadak betetzen du bere azterketa denbora, nahiz eta “Zure Begietarako Bakarrik, feminismo faktorea arte bisualak direla eta” nazioarteko mintegiari ere erreferentzia egiten dion. Laura Trafí-Prats-ek Artelekun aurrera eramandako ekimenak bi kategoria ezberdinetan banatzen ditu. Batetik, queer teoria eta politikek gidatzen dituzten mintegi, tailer, hitzaldi eta argitalpenetan; bestetik, berdintasun legearen jarraipena edo legeak esandakoa betetzera bideratuak dauden ekimenak.
Hala ere, Laura Trafí-Prats-ek Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen lehendabiziko berdintasun legerik ez du aipatzen, hau da, autonomia mailak Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legea, 2005. urteko otsailaren 18koa. Bestalde, Espainiako estatuko lege organikoari egiten dio erreferentzia, 2007. urteko martxoaren 22ko. Testuinguru honetan, Arteleku zentroak argitaratzen duen Zehar aldizkariaren 64. alea, Gorputz Mugak monografikoa, estatuko berdintasun legearen betebeharrak jarraitzen dituen proiektu editorialtzat hartzen du autoreak. Ondorioz, edukiak instituzionalizatutako feminismoaren eskaerei jarraitzen dietela adierazten du autoreak hurrengo pasartean irakurriko dugun moduan:
107 Josebe Iturrioz-i Donostian 2011. urteko martxoaren 9an egindako elkarrizketaren pasartea.
Laura Trafí-Prats-ek hemen adierazten duenarekin ezin naiz ados egon. Zehar aldizkariaren ale hau nire zuzendaritzapean aurrera eraman zen eta bertako edukiak ere nire kooordinaziopean landu ziren. Beraz, ezinbestean, edukiek berdintasunlegeak betetzen dituzte, esaterako, emakumeen errepresentazio kuotak betetzen ditu, baina argitalpenaren edukiak ez dira berdintasun legeek adierazten dutena betetzera mugatzen, baizik eta pauso batzuk aurrera joan nahi dute. Edukiek teoria, metodologia eta aldarrikapen feministak, queerak eta transfeminismoak arte-ekoizpenetan eta pentsamendu garaikidean duten garrantziaren inguruan hausnarketa egiten dute. Adibide praktikoak ekartzen dira momentu oro gorpuztasunaren mugak eta gorpuztasuna osatzen duten biopolitiken eta esperientzia konkretuen inguruan hausnarketak bideratuz, eta erregimen politikoak eta ekonomikoak salatuz.
Bestela esanda, ez dut pentsatzen, inola ere, bereizketa egitea eraginkorra denik arte-instituzio publikoetan berdintasun legeak betetzera bideratuak dauden ekimenak eta teoria feministak, queer teoriak eta aldarrikapen politikoa transfeministak jarraitzen dituzten ekimenen artean. Izan ere, inoiz ez dira ekimenak proposatzen berdintasun legeak betetzearen helburuarekin. Berdintasun legeak ez dira zertan bete behar, arte-instituzio batek berdintasun legeak betetzen ez dituenean inolako ondoriorik edo isunik ez dagoelako. Horrenbestez, artearen ekoizpen feministari espazioa eskaintzen dizkieten ekimenetan jarri beharko genuke gure arreta. Hauekin eta hauen bitartez lan egin, ezagutza-prozesuak aurrera eraman eta hauetaz baliatuz, kultura-politiken inguruan hausnarketak eta aldarrikapenak bideratu beharko genituzke, eta baita politika publikoetara begira jarri ere. Nolabait ere, berdintasun
Hemen marraztu dugun ibilbide honek amaiera ezagutu baldin badu ere, Arteleku zentroak ez baldin bazion bide honi jarraipenik eman, faktore ezberdinengatik izan zen. Batez ere, bere zuzendaritzan izandako aldaketek eta Foru Aldundiko kultura-politiken ondorio zuzena izan zela adieraziko genuke. Bestalde, euskal testuinguru kulturalean honako bide honi jarraipena instituzio ezberdinek eman diotela ere kontutan hartu behar dugu. Modu nabarmenean, Montehermoso Kulturuneak 2007. urtetik 2011. urtera eta Xabier Arakistain-en zuzendaritzapean, arte-ekoizpen feminista eta feminismoen teoria kritikoen, queer teoriak eta teoria transfeministak barne, inguruan aurrera eramandako ikerketak, mintegiak eta erakusketak, euskal testuinguru kulturalean arte-ekoizpen feministaren inguruko interesa eta beharra mahai gainera ekarri dute behin eta berriz.
Santiago Eraso-k feminismoen espazioetatik ezagutza-prozesuak eta arteekoizpenak aurrera eramateko orduan, Arteleku zentroan lan egiten zuten pertsonen inplikazioa ezinbestekoa izan zela adierazi digu lehenago. Hala ere, instituzioaren egiturak zaila egin zuen feministetatik zetozen ezagutza-prozesuak eta ekoizpenak modu zeharkako batean barneratzea. Eraso-renak dira hurrengo adierazpenak:
108 Santiago Eraso-ri Donostian 2010. urteko azaroaren 23an egindako elkarrizketaren pasartea.
Maider Zilbeti 253 Berriz ere, instituzioek feminismoei espazioak eskaintzea, instituzioan lan egiten duten pertsonen inplikazio pertsonal zein interes konkretuei erantzuten diola adierazten du Santiago Eraso-k. Gainera, testuinguru sozialean mugimendu politiko feministak aurrera eramaten duen ibilbidearekin erlazioa zuzena duela adierazten du Artelekuk arte-ekoizpen feministari eskaini dion espazioaren inguruan hitz egiten duenean. Nolanahi ere, egun beharrezkoa izaten jarraitzen duena, politika publikoek testuinguruari eta arte-ekoizleen eskaerei gehiago entzutea dela dio Santiago Eraso-k, eta baita mugimendu feminista politikoak aurrera eramaten dituen aldarrikapenak kontuan hartzea eta barneratzea ere.
Hala eta guztiz ere, arte-ekoizpen feministei, aldarrikapen politiko feministekin batera, espazioa eskaintzea ez da nahikoa arte-ekoizpen feministak eskaintzen duen ezagutza-prozesuak arte-instituzioetan txertatzeko. Batzuetan, arte garaikide zentroetako arduradunak diren pertsonek begi onez hartzen dituzte feminismoetatik eta queer teorietatik datozen aldarrikapenak. Baina zer gertatzen da honako hauek instituzioaren egiturekin topo egiten dutenean? Adibidez espazioaren banaketa, diru laguntzen banaketa, hierarkiaren problematizazioarekin, instituzioak ezartzen dituen nortasunezko etiketekin? Arte-ekoizpen feministak problematizatzeko espazioak ere badira. Ondorioz, arte garaikide zentro publikoek problematizazio hauei lekurik egiten ez baldin badiete, momentu bat iritsiko da non arte-ekoizpen feministei ateak itxiko dizkieten. Aipatu gai hauek jorratzen dituen Santiago Eraso-ren hitzak entzungo ditugu:
Eraso-k hemen adierazten dituen gai ezberdinekin bat egiten dugu. Instituzioan eta kasu honetan arte eta pentsamendu garaikide instituzioan aldaketak egoteko, bere egituran aldaketak aurrera eramateko, baldintza ezberdinek bat egin behar dute. Gainetik, instituzioaren zuzendaritzak proiektu politikoa aurrera eraman ahal izateko baldintza egokiak beharrezkoak ditu. Azpimarratu beharra dago ere, euskal testuinguru kulturalean, nahiz eta baldintza ezberdinetan izan, arte eta pentsamendu garaikide instituzioek, Arteleku zentroak eta Montehermoso Kulturuneak, feminismoaren teoria kritikoen lekuak izan direla. Akademian gertatu ez den bezala, teoria eta politiko queerek zein transfeminismoak, honako testuinguru hauetan, beraien lekua izan dute urteetan zehar eta arte-ekoizpenekin bat eginez eskaini dituzte beraien proposamenak. Bestalde, nabarmentzekoa da, Lourdes Méndez-ek (2014), akademian, eta zehazki Arte Ederretako Euskal Herriko Unibertsitateko Fakultatean, queer teoriek eta teoria transfeministek, teoria feministek baina eragin handiagoa izan dutela adierazten duela.
Hori dela-eta, queer teoria eta politikek eta transfeminismoak ere akademian lekurik topatu ez dutenean, arte-instituzio publikoetan egon dira nahiz eta institituzioaren programazioarekin nahastea ez lortu, Arteleku zentroaren kasuan, edota denbora tarte labur batean existitu Montehermoso Kulturunearen kasuan, hurrengo kapituluan ikusi ahal izango dugunez. Bestetik, queer teoria eta politikek honako espazio hauetan azaltzea, mugimendu politiko feministaren hauenganako interesa piztu du. Modu honetan, Medeak kolektiboaren kasuan, Artelekuk eta baita ere Montehermoso Kulturuneak eskaintzen zituzten espazio eta hausnarketak garrantzitsuak izan dira feminismo politikoaren barruan queer teoria eta politikak eta transfeminismoa barneratzeko.
Hartara, Arte Ederretako fakultatean lantzen ez zen arte-ekoizpena eta teoria feministen arteko erlazioak eta elkarlana Montehermoso Kulturuneak bere jardunera ekartzen dituela adierazten du Xabier Arakistain-ek. Honako hutsune hau betetzearen
109 Santiago Eraso-ri Donostian 2010. urteko azaroaren 23an egindako elkarrizketaren pasartea.
Maider Zilbeti 255 lana oso kontzienteki aurrera eramaten du Montehermoso Kulturuneko zuzendariak. Antzekoa gertatuko da politika eta teoria queerekin eta transfeminismoarekin. Artearen teoria kritikoaren garapena elikatu dute, errepresentazioaren inguruko kritika bultzatzearekin batera. Queer teoria eta politikek eta transfeminismoak akademia eta hezkuntza formaletik kanpo aurkitu dute espazio eraginkorra. Modu honetan, hauengandik informazio eta hauengandik ekarpenak jaso nahi zituzten pertsonek, normalean feminismoarekin erlazioa zuten pertsonek eta militante feministek, arte garaikide instituzioetara hurbildu izan dira urteetan zehar.
Queer teoriek eta politikek eta transfeminismoak teoria feministak elikatzen dituzte nortasunaren inguruko gogoetak abiatzearekin batera. Testuinguru honetan, gorpuztasunetik abiatzen diren subjektibazio-prozesuek ahalbidetzen dituzte. Nolabait ere, teoria feministek paperean dituzten mugak agerian geratzen dira eta, gorpuztutako esperientziek eta ikusizko ekoizpenek irekitzen dituzten espazio berriak beharrezkoak direla argi geratzen da arte-instituzio garaikideetan aurrera eramaten diren hausnarketa espazioetan. Edozein modutan, honako espazio hauek teoria feminista kritikoak elikatzen dituzte. Bestetik, aipagarria da, batzuetan, arte garaikidearen esparruan lanean ari diren arte-kritikariek eta arte komisarioek, instituzionalizatuta feminismotik eta queer politika eta teorietatik aurrera eramaten diren nortasunaren inguruko hausnarketak bata bestearengandik aldendu egiten dituztela eta modu sotilean baldin bada ere, hauek kontrajartzen dituztela (Aliaga, 2012).
Juan Vicente Aliaga-k zehazki, bere “Del paradójico reforzamiento (y descrédito) de la categoría mujer en las prácticas y discursos artísticos en el Estado español” (2012) artikuluan, emakumea kategoria defendatzen duten arte garaikidearen esparruan aurrera eramaten diren ekimenen aurrean adibidez, artearen esparru garaikidean eta transfeminismoaren izenaren pean garatzen diren aldarrikapen feminista ezberdinak alderatzen ditu. Nolabait ere, emakume kategoria azken helburu duten erakusketa, mintegi eta hausnarketa espazioetatik transfeminismotik datozen aldarrikapen, teorizazioak eta praktikak ezberdintzen ditu. Transfeminismoaren adiera zuzenean nortasunaren inguruko gogoetak ekartzen ditu; fikziozko nortasunak, inposatutako nortasunak eta sexu ekintzak eta geure buruak aurkezteko nortasunen inguruko gogoetak eta ekintzak proposatzen ditu. Horregatik, bereziki, artearen esparru garaikideak honako hauetaz pentsatzeko eta hauetatik bisualitate berriak
256 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean eskaintzeko espazio egokia eskaintzen du. Beste alde batetik, emakume kategoria eta emakume nortasuna kolokan jartzen ez dituzten arte-esparruan aurrera eramaten diren erakusketa, topaketa eta mintegiek ere existitzen dutela adierazten du Aliaga-k.
Bere artikuluan nabarmena geratzen da, arte-ekoizpen feministak, feminista izateko eta teoria kritiko feminista aberasteko eta elkarrekin aurrera egiteko ezinbestekoa duela nortasunezko kategoria hauek kolokan jartzea. Ideia honekin guztiz bat egiten dugu, baina bestalde, arriskutsua dirudi arte-ekoizpenak emakume kategoria eta nortasuna mantentzen dutela esatea eta beste batzuk honako hauek problematizatzera bideratuak daudela adieraztea. Honako bereizketa hau aditzera emateko emakumeek aurrera eramaten dituzten arte-ekoizpen guztiak feministak ez direla esatearekin argi geratzen dela esango genuke. Izan ere, emakume kategoria eta nortasuna errepresantzen duten arte-ekoizpen horiek ere baliagarriak lirateke emakume kategoria eta nortasuna bera problematizatzeko.
110 Xabier Arakistain-i Bilbon 2012. urteko maiatzaren 9an egindako elkarrizketaren pasartea.
Zergatik hasiko dugu data honetan Montehermosoko Kulturunearen azterketa eta ez bere ibilbidearen lehen urteetatik, gure ikerketaren esparru denborarekin bat egiten baldin badu Kulturunearen hastapeneko urtea? Kulturuneak 1997. urtean ireki zituen ateak publikora. Galdera honi erantzuteko, Gasteizen arte garaikidearen inguruan lan egiten duten pertsona ezberdinen iritziak jaso dira. Izan ere, aztergai dugun denbora tartean, Montehermoso Kulturuneak arte eta kultura ekoizpenaren ulermena eta kudeaketa aldatu egin zuen zuzendaritzaren erabakiz eta bere lantaldearekin batera aurrera eramandako lanaren bitartez. Honako kudeaketa paradigma hau azaltzeko, eta Gasteizko hirian izan zituen ondorio ezberdinak azaltzeko, Natxo Rodríguez-en hitzak jarraituko ditugu:
“Beraz, zein zen Montehermoso Kulturunearen rola hirian? Montehermoso jaio zen eraikin bati erabilera emateko. Eta erabilera kulturala irten zitzaion udal bulegoena baztertu ondoren. Lehenengo urteotan, nire ustez bi helburu bete ziren. Alde batetik, Udaletxeak antolatzen zituen gauza solteei, bideo jaialdia esaterako, egonkortasuna ematea egoitza egonkorra emanez, eta bestetik saiatu zen nolabaiteko ordena jartzen ikus-entzunezko arloan eta arte plastikoen arloan dagozkien sailak finkatuz. Arrazoi ezberdinetatik, ez ziren bata ez bestea behar zen moduan sendotu (...) Hala ere, momentu horretan hirian arte garaikiderako oso baliabide gutxi zegoen. Esan beharra dago Artium ez zegoela eta zegoen bakarra Amarika Aretoa zela baliabide eskasekin baina lan interesgarria egiten. Beraz, esan daiteke modu
260 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean batean edo bestean bai bete zuela arte praktika garaikideetan zegoen hutsunea betetzen. Ez zuen behar beste egituratzea lortu baina”.111
Montehermoso Kulturunea bere jatorrian, arte garaikidearen inguruko ekoizpenak barne hartzeko espazio bezala diseinatutako eraikina zen. Kulturuneak ez zuen programazio eta ildo zehatzik garatu hasierako urteetan, baizik eta hirian gertatzen ziren arte garaikidearen inguruko ekimenei espazioa eskaintzen zien. Hala eta guztiz ere, Natxo Rodríguez-en hitzekin guztiz bat eginez, ez zuen behar bezalako eta behar besteko egiturarik ez eta aurre-ikuspen programatikorik arte-ekoizpen garaikidearen inguruan gertatzen ziren elkarguneak, eztabaidak barne hartzeko. Momentuan momentuko beharrak asetzen zituen. Testuinguru honetan, arte garaikidearen ulermen eta praktika anitzak alde batera utzi eta arte garaikidearen esparru mugatura bideratu zuen Xabier Arakistain-ek Kulturunerako proposatutako programazioarekin. Halaz, Montehermoso Kulturunean aurretik garatzen ziren ekintzekin haustura suposatu zuen. Bestetik, Kulturunea arte garaikidearen esparruaren kudeaketara bideratu zen bete-betean.
Natxo Rodríguez-ek adierazten duen moduan, Arakistain-ek zuzendaritza eskuratzen duenean, jada, Kulturunea inflexio puntuan zegoen, non lehen aurrera eramandako ekintza asko desagertzen joan ziren pixkanaka programaziotik; esaterako, Estatu espainiar mailan zaharrena zen bideo jaialdia. “Haustura sortu zen Arakis iritsi baino lehen. Aurreko garaia geldiarazi zenean ireki zen prozesu bat zuzendari eta proiektu berria aurkitzeko. Beraz, itsasontzia gobernurik gabe zihoala Arakis aurkeztu zuen bere proiektua. Aurrekoarekin zerikusi gutxirekin”.112
Rodríguez-en hitzetatik Montehermoso Kulturunea arte eta kultura garaikidea kudeatzera bideratutako Kulturune desegituratua zela ondorioztatzen dugu. Beraz, Xabier Arakistain-ek bertako zuzendaritza aurrera eramateko konkurtso publikoa irabazten duenean, honako testuinguruan txertatzen du bere proiektua. Baldintza
111 Natxo Rodríguez-i 2012. urteko azaroaren 11ean posta elektronikoz egindako elkarrizketaren pasartea. 112 Natxo Rodríguez-i 2012. urteko azaroaren 11ean posta elektronikoz egindako elkarrizketaren pasartea.
Maider Zilbeti 261 hauetan, Arakistain-ek konkurtso publikorako aurkeztutako proiektuak bere ibilbide profesionalean landutako gaiak eta egindako aldarrikapenak barneratu zituen.
Ikertzen ari den denbora tartean aurrera eramandakoak dira honako erakusketa hauek. Instituzionalizatutako espazioan aurkeztuak izan arren, arte-ekoizpen feministari lekua egin ez dioten espazio publiko instituzionalizatuetan aurrera eraman arren honako bi erakusketa hauek, arte-ekoizpen feministak instituzioekin eta politika kulturalekin izan duen harreman motaren testigantza baliagarriak irizten dira. Bi dispositibo hauen arteko zubi lanak egiten dituen eta Rekalde Aretoan 2006. urtean Araikistain-ek kuratutako “Publiko guztientzat” erakusketak ere, euskal testuinguru kulturalean arte-ekoizpena eta feminismoaren arteko elkarguneak lantzen zituen.
Erakusketa hauen funtsa, bertan proposatutakoek, Xabier Arakistain-ek Montehermoso Kulturunerako proposatu zuen zuzendaritza eta eduki proiektuan jarraipena izan zuten. Bide batez, ikerketaren puntu honetan erakusketa hauen inguruan hausnarketa batzuk jasotzera pasatuko gara. Interesgarria da honako erakusketa hauek, ezagutza dispositibo hauek, euskal testuinguru kulturalean zein eragin izan duten aurkezteko ahalegina egitea. Izan ere, hauek teoria feminista, queer, transfemista eta aldarrikapen feministen arteko elkarrizketak ahalbidetzen zituzten erakusketa-dispositibo eta hausnarketa espazio zein ekintzarako guneak ireki zituzten.
Juan Luis Aliaga-ren hitzak jasoko dira ondorengo lerroetan, non erakusketaren nondik-norakoak eskaintzen dituen. Modu beran, Koldo Mitxelenan 1998. urtean aurrera eraman zen Transgenéric@s. Gizarte sexualitate eta generoei buruzko irudikapen eta esperientziak espainiar arte garaikidean erakusketaren testuinguruan kokatzen du:
Erakusketaren katalogoa (Arakistain, 1999) generoa, sexu eta sexualitatea kategoriarekin zuen erlazioaz ere aritzen da, nahiz eta generoa performance ekintza bat dela adierazten duten katalogoan bai Xabier Arakistain-ek eta baita ere Lourdes Méndez-ek. Aipagarria da, honako erakusketa honek, teoria feminista ezberdinek eskaintzen zituzten ideia eta metodologiekin bat egin zuela; esaterako feminismo postkolonialaren teoriekin bat egiten saiatzen da. Genero kategoria hainbat eta hainbeste kategoriez zeharkatua dagoela mahai gainean jartzen dute erakusketako katalogoan bai Xabier Arakistain-ek, kuratzaileak idatzitako artikuluak eta baita ere Lourdes Méndez idatzitako testuak (Arakistain, 1999; Méndez, 1999).
Hortaz, Trans Sexual Express-en aurrera eramaten diren arte-ekoizpenak, ikerketa eta ezagutzarako elementu moduan baliatzen ditu Xabier Arakistain-ek. Ezagutza akademikoaren prozesuetatik aldenduz, arte-ekoizpen garaikidearen bitartez, feminismo teorien giltzarri izan diren kategoriak ezagutzeko bide ezberdinak eskaintzen dizkigu.
2006. urtean, Bilbon kokatutako Rekalde Aretoan, Bizkaiko Foru Aldundiaren esku dagoen aretoan, Publiko guztientzat erakusketa kuratzen du Xabier Arakistainek. Bertan emakume arte-ekoizle ezberdinen lanak ikusgarri jarri zituen, non emakumeek aurrera eramaten zituzten arte-ekoizpenak publiko ezberdinei bideratuak zeuden. Modu honetan, emakumeen ikusgarritasuna landu nahi zuen arte-ekoizpenari dagokionean. Aipatzekoa da, erakusketa honetan parte hartzera Pripublikarrak kolektiboa 114 gonbidatu zuela Arakistain-ek. 2006. urtean sortu eta 2010. urtean amaiera ezagutu zuen kolektiboa, erakusketa honen inguruan osatu zen; hain zuzen ere, erakusketa honetarako lan bat aurkezteko. Nahiz eta Rekalde Aretoa ez izan arteekoizpen feminista bere baitan hartzen zuen erakustokia, aipagarria litzateke 2008. urtean eta bertako zuzendaria Leire Vergara izanik, Itziar Okariz-en Ghost Box eta
Gainera, adierazgarria da, honako historiografia berreskuratze hau, Xabier Arakistain-ek Montehermoso Kulturunean abiatutako hainbat ekimenekin erlazioa mantentzen duela. Laura Trafí-Prats-en esanetan, beherago topatuko dugun zitan, modu teorikoan arte-ekoizpena eta teoria feministak elkarren artean erlazioan jartzen zituen ekimena izango litzateke. Era berean, honako ekimen hau, arte-ekoizpen garaikidea etekin ekonomikoak eta politikoak izatetik kontzienteki aldentzen den eta arte-ekoizpen garaikidea ulertzeko eta bertan ekimenak bultzatzeko moduarekin erlazio zuzena du:
Ikertzen ari garen denbora tartean aurrera eramandako erakusketak dira honako hauek, instituzionalizatutako espazioetan aurrera eramanak izan arren, Juan Vicente Aliaga-k bere hitzen bitartez gorago adierazi duenez, argi dago honako praktika hauek ez direla instituzionalizatutakoak. Horrela izanda ere, Laura TrafíPratse-k adierazten duen etekin ekonomiko eta politikoetatik aldentzearen ahalegina aitortu behar zaizkie praktika hauei. Modu honetan, instituzionalizatutako praktikak indartzen dituzten eta hauen ibilbidea marrazten duten kultura-politikekin haustura gune bezala identifika ditzakegu erakusketa-dispositibo hauek; etekin politikoak eta ekonomikoak arte-ekoizpenaren helburu lehena eta azkena bezala irudikatzen dituzten praktiketatik aldentzeko saiakera sendo bat aurkezten dutelarik. Halaz, kulturapolitikekin elkarrizketa guneak ahalbide ditzaketen praktikak izango dira.
Hurrengo atalean aztertuko dugun moduan, Xabier Arakistain berak adierazten duen bezala, Montehermoso Kulturunerako aurkeztu zuen kudeaketa eredua eta baita
266 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean ere programazioa ez zen hutsetik etorri. Kulturuneko kudeaketa ereduak instituzionalizatutako prozesutik aldendu nahi zuten praktikek eskaini zezaketen ezagutza prozesuen aberastasuna eskaini beharrean, beraietan etekin politikoak bilatzen zituzten politikarien eta udal kudeatzaileen kritikak jasotzeko gune aproposa bilakatu zen, zoritxarrez. Nolanahi ere, honako kritika hauek, lau urtez, modu konstantean egunkarietan argia ikusitakoak, politika kulturalaren ulermen zehatz bati erantzuten diete. Gainera, arte zein kultura garaikidearen ekoizpenak gauzatasun bezala kontsideratzen dituzte, baliabide ekonomiko zein politikoa izatera bideratuak dauden gauzatasunak.
“Hasi baino lehen, aipatu nahiko nuke azken urteotan, orain dela oso gutxi arte egon den sentsazio bat, hain zuzen ere, Gasteizko tamaina kontuan hartuta, arte garaikiderako baliabide gehiegi egon direla. Konpartitu ala ez, hori izan da argudio nagusia, ustezko krisialdi garaian, orain murrizketak egiteko. Nire ustez, jasaten ari garena, modu izugarri gordinean, ez da krisialdi ekonomikoaren ondorioa baizik eta kultura eta orokorrean publikoa dena ("lo público") kudeatzeko ereduaren aldaketa erradikala”. 116
Natxo Rodríguez-en goiko zitan, garrantzizkoa jo behar da sentsazioez hitz egiteaz gain, publikoaren kudeaketaz ere diharduelako. Denbora tarte oso konkretuaz gain, helburu konkretu batzuei erantzuten dion proiektua aztertuko da ikerketaren honako kapitulu honetan. Xabier Arakistain-en zuzendaritzapean sexuen arteko berdintasuna bermatzeko helburua eta baita ere aldarrikapen feministek arteekoizpenean presentzia edukitzearen helburuarekin, Montehermoso Kulturuneak arteekoizpen feministari eskainitako denbora tartea alegia. Aipatzekoa da 2007tik 2011ra
Maider Zilbeti 267 doan denbora tarte honetan, Montehermoso Kulturuneak arte garaikidea ulertzeko eta kudeatzeko modua aldatu zuela. Kulturuneak aurretik izandako arte garaikidea ulertzeko modu zabalaren aurrean, aldaketak planteatu zituen edukiak kudeatzeari dagokionean, baita subjektu ezberdinen beharrei erantzuterakoan ere.
Montehermoso Kulturunean, 2007. urteaz geroztik eta Xabier Arakistain-ek proposatutako egitura aldaketarekin eta edukien aldaketarekin, Udalak urteetan defendatu zuen kultura errekurtso ekonomiko eta politiko ikuspuntua kolokan jartzen du. Izan ere, Montehermoso Kulturunearen sorreratik, honako plataforma hau, errekurtso politiko moduan erabili izan zen, errentagarritasun politikoari begiratzen zion plataforma zen honako hau.
Prentsako artikuluak izango dira Montehermoso Kulturuneko zuzendariaren eta honen lan taldearen proiektuen bideragarritasuna maila publikoan neurtuko dituztenak. Kulturunearen inguruan kaleratutako prentsa oharrak, iritziak eta beste zenbaitetan elkarrizketek lau urte hauetan zehar presentzia izango dute egunkari ezberdinetan.
Prentsara joaz, Natxo Artundo-k horrela dihardu Xabier Arakistain eta bere lantaldeak bultzatutako proiektuek eta ekimenek, Montehermoso Kulturunearen baitan hainbat eraldaketa bultzatu zituztela adieraziz:
Artelekuren zentroaren kasuan, hezkuntza ez araututik akademiako diziplina ezberdinekin erlazioak irudikatzen zituen, modu honetan diziplinartekotasuna bultzatu zuen arte garaikide zentroak berak. Montehermoso Kulturuneak ere akademiarekin erlazioa izan du, baina Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako eta Artearen Historia Fakultateekin izandako elkarrizketetara mugatua izango da.
Montehermoso Kulturunearen kudeaketa, bere egitura eta gastu publikoa, udal mailako eztabaida politikoetarako gai errepikaria izan da alderdi politiko ezberdinen artean. Neurri handi batean oposizioan zeuden Eusko Alderdi Jeltzalearen eta Eusko Alkartasunaren eskuetatik etorriko dira honako kritika hauek. Alderdi politikoek behin eta berriz eta modu ezberdinetan errepikatzen zuten Montehermoso Kulturunea eta bere programazioa, geografikoki kokatua zegoen testuinguru kulturalarekin eta Gasteizko hiriarekin zein udalarekin kontakturik gabe eta hiritarren eskaeretan eta beharretan pentsatu gabe aurrera egiten zuela. 118
Maider Zilbeti 269 politiko ezberdinek arte eta kultura garaikidearen ulermena eta aplikazioa nola ulertzen eta erabiltzen duten aztertzearekin batera garatuko da. Modu honetan mintzo da Jone Zamarbide:
Zer da errentagarritasun soziala? Nola neurtzen da? Zeren adierazle da? Honek ez al dio erantzuten errentagarritasun ekonomikoa eta politikoaren arteko erlazio estuari? 2009. urteko otsailean aurrera eraman ziren goiko adierazpenen harira, emakume eta gizonen arteko berdintasuna eta ikuspuntu feministatik lantzen ziren arte garaikide esparruaren praktikak ez omen ziren berme politikoa eskaintzen zuten artearen gauzatasunarekin bateragarriak.
Arte garaikidearen gauzatasun izaera, errekurtso ekonomikoa izatearekin lotutako estrategia, hirigintzarekin duen lotura aipatu da ikerketaren lehendabiziko kapituluan. Diskurtso politikoa den honako honek, kulturaren kudeaketa, errentagarritasun ekonomikoa bilatzen du, berau garatzeko burutu den inbertsioak errentagarritasun ekonomikoa zein politikoa eskainiko duen sinismenean. Aipagarria da eta nabarmentzekoa ere bada, arte garaikidearen inguruko errentagarritasun ekonomikoa desiragarria den zerbait izanik, eztabaida politikorako ezinbesteko gaia
Ikerketaren honako puntu honetan, alderdi politiko ezberdinek Montehermoso Kulturunearen inguruan dituzten hika-mikak ekarri baldin badira, kulturarengan duten esperantzari lotuak daude. Errentagarritasun politikoa eskainiko dienaren sinismenean murgilduta egiten dituzten adierazpenak dira. Bestalde, prentsan azaldutako honako adierazpena hauek eta beste batzuk ere kritikak jaso dituzte; artearen errentagarritasunaren logika kritikatzen duten adierazpenak direla adieraz daiteke. Adibide moduan, José Cose-k Bizkaiko El Correoren zuzendariari bideratutako idatzian adierazten duenaren lagina ekarriko dugu:
Gorago ekarritako pasarte hauetatik, Montehermoso Kulturuneko programazioa eta baita ere kudeaketaren inguruko kritikak politikoki erabilgarriak diren argudioak direla ondorioztatzen dugu. Beste era batean esanda, kultura garaikidearen eta bere kudeaketarena, errentagarritasun politikoa duen gaia da.
Besteetan, Montehermoso Kulturuneko kudeaketa eta bertan aurrera eramaten zen programazioaren kalitatea zalantzan jartzen zuten politikariek. Kulturarako teknikari edota arte garaikidean jakitun eta aditu izango balira bezala, Kulturuneko kudeaketa eta hobetuko lituzketen proposamenak egiten zituzten. Horren haritik proposamenak izan baino, inposaketak zirela ondoriozta dezakegu prentsan argitaratutako hurrengo pasartetik:
Arabako El Correon jasotzen diren adierazpen hauek Montehermosora bertaratzen ziren pertsona kopuruaren eta Kulturuneak zuen gastu publikoaren arteko erlazioa zuten hizpide. Korrelazioaren bitartez gastuaren gehiegizkotasuna jartzen zuten mahai gainean. Ikuspuntu honen lekuko, Montehermoso Kulturunean Bilboko Arte Ederretako programazioarekin eta bertan 2008. urtean aurrera eraman zen Sorolla-ren inguruko erakusketa batekin alderatu izan zutela da. Era berean, berriz ere, kultura errekurtso ekonomiko eta hirigintzaren bultzatzaile izan behar duenaren ideiarekin lotzen dituzte politikariek beren salaketak.
274 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean Kritikek euskarria, arte-ekoizpen garaikideak errekurtso ekonomiko bezala onartuak eta barneratuak daudenaren printzipioetan dute. Ondorioz, publiko anitza eta heterogeneoa arte-ekoizpen garaikidearen hiritar onuragarriak bezala kontsideratzen dituzte; publiko guztien eskuragarri eta publiko guztiaren kontsumorako eskaintzen diren ekoizpenak lirateke arte garaikidearenak. Alderdi ezberdinetako politikariek artearen errentagarritasun soziala defendatzeko egiten dituzten adierazpenak prentsan argitaratuko dira.
Prentsa artikuluak Xabier Arakistain Montehermoso Kulturunea zuzentzen hasi zenetik modu konstantean Euskal Herrian argitaratzen diren egunkari ezberdinen orriak bete zituzten. Hala-eta guztiz ere, Xabier Arakistain-ek Kulturuneko zuzendaritza aurrera eraman zuen azken urtean ugaritu ziren.129 Azken hilabeteetan Montehermoso Kulturuneko proiektuak berdintasuna bilatzen ez zuen ikuspuntu feminista lantzen zuen inguruko kritikak ugaritu ziren. Politikariek egiten zituzten arte garaikideko proiektuari kritikak, kultura eta artearen politizaziotik datozen adierazpenak izanik, bere lekua prentsan kokatzen zuten. Politikari ezberdinen arte garaikidearen diskurtso politizatua agerian jartzen du José Cos artistak, konkretuki Zamarbide-ren adierazpenen okerrak salatzen ditu gorago ekarritako zitan adierazten duen bezala.
Bestalde, honako iritzi eta adierazpen hauen aurrean, ikusi ahal izan denez, euskal testuinguru kulturala kontuan hartu gabe aurrera eramaten dira. Montehermoso Kulturunean garatutako proposamenak ekonomikoki errentagarriak ez zirela adierazten dute. Ondorioz, errentagarritasun politikorik ez dutela izango salatzen dute ere. Gainetik, Montehermoso Kulturuneko programazioaren ildo nagusietako bat, emakumeen eta gizonez arteko aukera berdintasuna bermatzea izanik, honako hau betetzen ez zuela adierazi zuten politikariek hitz gordinen bitartez.
Maider Zilbeti 275 Politikariek isuritako salaketak eta hitz jarioak norabide berdinetan botatakoak izan ziren lau urtetan zehar. Hurrengo orrialdeetan Montehermoso Kulturuneak euskal testuinguru kulturalean ekoizten den arte garaikidearekin erlazioaren inguruan mintzatuko da eta horretarako, arte-esparru garaikidean lanean ari diren pertsonen testigantzak jasotzera pasatuz.
Montehermoso Kulturunearen programazioaren kalitatearen inguruan, hainbatetan zalantza izpiak jaurti dira arestian ikusitako pasarteetan eta gehienetan politikariek egindako adierazpenetik ondorioztatzen den bezala. Maite Garbayo Maeztu-k honen inguruan duen iritzia jasoko dugu hurrengo lerroetan:
Halaz, prentsako iritzi eta adierazpenen aurrean, Maite Garbayo Maeztu-ren hitzetatik ondoriozta daiteke, Montehermoso Kulturunearen programazioak arteesparruko eragile ezberdinen arteko zubi lanak egin zituela. Maila lokala eta naizoarteko testuinguruaren artean, loturak egin zituen. Onurak besterik ez zizkion eskaini euskal testuinguru kulturalari. Gainera, antzeko iritzi publikoak agertzen joan
130 Maite Garbayo Maeztu-ri Mexiko Hirian 2013. urteko uztailaren 8an egindako elkarrizketaren pasartea. 131 Maite Garbayo Maeztu-ri Mexiko Hirian 2013. urteko uztailaren 8an egindako elkarrizketaren pasartea.
276 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean ziren 2011. urteko hilabete ezberdinetan zehar, Xabier Arakistain-i Kulturuneko zuzendaritza berrituko ez ziotenaren berria zabaldu zenean, urteetan aurrera eramandako programazioaren eta kudeaketaren alde. Gasteizko hiriko kultura eragile ezberdinek eta Amarika Asanbladak 132 urteetan Xabier Arakistain-ek eta bere lantaldeak aurrera eramandako lana goraipatu zuten. Arakistain-ek martxan jarritako ereduari amaiera emateak arabar kulturaren baitan ekarriko lituzkeen arrisku larriak eta atzera bueltarik gabeko hondatzearen inguruako adierazpenak egiten dira hurrengo pasartean:
Kultura errekurtso politikoa eta ekonomikoa izatera bideratua egon behar denaren oinarrian dago Xabier Arakistain-en Montehermoso Kulturuneko zuzendaritzari amaiari ematearen erabakia. Ondorioz, Amarika Asanbladak, horrela jarraitzen dun bere prentsa adierazpenetan:
Bestalde, arte garaikidearen esparruko profesional ezberdinek Kulturunearen ibilbidearen beren iritzia eta balorazioa eskaini zituzten prentsara eginiko adierazpenetan. Adibidez, Txaro Arrazola-k, artista eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako fakultateko irakasleak, hurrengoak baieztatzen ditu:
Txaro Arrazola-ren komentarioekin bat egiten dute Maite Garbayo Maeztu-ren hurrengo adierazpenek Xabier Arakistain-en zuzendaritzapean Montehermoso Kulturuneak lau urteetan zehar aurrera eramandako lanaren balorazioa egiten duenean. Bere hitzetan, Kulturunean berdintasun-legeak bete izanaren garrantzia azpimarratzen du. Modu honetan, emakume eta gizonen arteko errepresentazio berdintasuna lortzeaz gain, kalitate oneko programazioa osatzeaz gain, feminismoak lantzen zituzten adierazpen ezberdinei ateak ireki zizkion. Gainetik, aztergai dugun aldian Kulturunean aurrera eramandako testugintzak, eduki feministei ateak ireki zizkian, oraindik orain, eskuragarri gertatzen diren baliabideak izanik honako hauek,
Montehermoso Kulturuneari jaurtikitako politizatutako kritikak jaso ondoren, Kulturunean aurrera eramandako ekimenak eta arte-ekoizpenak baliabide ekonomiko eta politikoa izatetik urruntzen zirela argi geratu da. Hurrengo orrialdeetan, Kulturuneko zuzendariak eta lantaldeak aurrera eramandako lana gertuagotik aztertzera pasatuko da; arte ekoizpen feministak aurrera eramaten duen ezagutza prozesu zein bisualitate berriei eskainitako espazioak aztertzera.
Arte garaikidearen kudeaketa eta ekoizpena emakume eta gizonen arteko berdintasuna bermatuz aurrera eraman zuen Xabier Arakistain-ek Montehermoso Kulturuneko zuzendaritza 2007. urtetik 2011. urtera. Kulturunearen zuzendaritza konkurtso publikoaren bitartez irabazi zuen. Konkurtsoan bertan, Montehermosok Estatu espainiar mailako eta Euskal Autonomia Erkidegoko berdintasun legeak beteko zituela adierazten zuen. Arakistain-en esanetan, Montehermoso Kulturunean aurrera eraman zuen proiektuaren aitzindaria eta abiapuntua Manifiesto ARCO 2005 izango litzateke. Manifiesto ARCO 2005en egindako lana eta bertan lortutako akordioak aplikatu zituen lau urtez Kulturunearen programazioaren ildoetan. Horretarako, arteesparru garaikidean emakume eta gizonen arteko berdintasuna jorratzen duten bi
136 Maite Garbayo Meztu-ri Mexiko Hirian 2013. urteko uztailaren 8an egindako elkarrizketaren pasartea.
137 Xabier Arakistain-i 2012. urteko maiatzaren 5ean Bilbon egindako elkarrizketaren pasartea.
Xabier Arakistain-ek eta bere lantaldeak aurrera eramandako proiektuak bi jarrera hauek, bi ikuspuntu hauek barne hartzen ahalegintzen da. Ez bi ikuspuntu kontrajarri balira bezala, baizik eta elkarren osagarri ulertzen dituzte. Izan ere, modu honetan soilik jar daitezke elkarrizketan bi proposamenak. Honekin, arte-ekoizpena bera, ezagutza-prozesu bat izanik, diziplinen arteko mugak edota kokapen teorikoak zeharkatzeko nola aukerak luzatzen dituen ikusi ahal izango da. Hurrengoak, Arakistain-en hitzak ditugu:
138 Xabier Arakistain-i 2012. urteko maiatzaren 5ean Bilbon egindako elkarrizketaren pasartea. 139 Xabier Arakistain-i 2012. urteko maiatzaren 5ean Bilbon egindako elkarrizketaren pasartea.
Maider Zilbeti 281 egiturak modu kritikoz begiratzea dakarrela adierazten du. Begirada honen ondorioak arte ekoizpenean ondorio ezberdinak ekarriko ditu. Batez ere arte-ekoizpen prozesuan eta ondorioz artearen kudeaketan eta zuzen-zuzenean kultura-politiken osaketan zein aplikazioan, arte garaikidearen hedapenean eta baita interpretazioan ere. Arteekoizpen feministak, ezagutza prozesu bat abiarazteko aukera irekitzen du, aukera ezberdina eta berria.
Arakistain-ek goian aipatu helburuak aurrera eramateko, aldi berean proiektuaren habeak izango direnak, Kulturuneko egiturak aldatzea eskatuko du. Ezagutza-prozesuen eta arte-ekoizpen feministen arteko intersekzioa bermatuko duten espazioak eraikitzeko, Monthermoso Kulturuneak bere egituran aldaketak aurrera eraman behar izan zituen. Izan ere, aurretik Montehermosoko Kulturuneak, arte sortzaile garaikideentzako espazioa eskaintzen baldin bazuen ere, ez zuen arte-esparru garaikidera dedikatzen bere jarduna, baizik eta sortzaile lokalen, udalerrikoen proposamenen eta lanen erakustokia zen Montehermoso Kulturunea.
Zuzendariak modu honetan azaltzen ditu Montehermosoko Kulturunean aurrera eraman behar izan zituzten moldaketak:
Beatriz Herráez, Xabier Arakistain Montehermoso Kultureneko zuzendari izan zen denbora tartean, bertako komisarioa izandakoak, Kulturunearen programazio ildo ezberdinen zehar ibilbidea eskaintzen du. Ibilbide honetan, Montehermoso Kulturuneak ikuspuntu feministetatik garatutako arte-ekoizpenak eta arte teoriaren ikuspuntu kritikoari eta ezagutza-prozesu kritikoari egindako ekarpenak aurkezten ditu. Hartara, ezagutza-prozesu berriek egitura instituzional berriak beharrezkoak dituztela adierazten du:
Urtean behin aurrera eramaten zen honako ikastaro honetan “Ekoizpen artistikoa eta artearen teoria feminista” nazioarte mailan ezagutza eta pentsamendu feministak arte garaikide ekoizpenean nolako eragina zuen ikusi ahal zen. Ikastaroan nazioartean eragin handia duten teoria kritiko feministen ekarpena jaso ziren: Griselda Pollock, Linda Nolchin, Judith Halberstam, Teresa de Lauretis, Laura Mulvey, ... Modu honetan, itzulpen saiakera bat zen ikastaroetan eskaintzen zen dispositiboa. Bai testuen eta hitzaldien alderdi teorikoaren itzulpena eta baita ere arte-prozesua, arteekoizpena eta arte-esperientziarena ere. Izan ere, euskal testuinguru kulturalean horrelako esperientziak aurrera eraman izanaren ezintasuna baldintza politiko,
140 Xabier Arakistain-i 2012. urteko maiatzaren 5ean Bilbon egindako elkarrizketaren pasartea. 141 Beatriz Herráez-i 2012. urteko maiatzaren 2an Donostian egindako elkarrizketaren pasarte.
Maider Zilbeti 283 ekonomiko eta sozialetan kokatzen da. Bestalde, euskal testuinguru kulturalean prozesu hauen antza duten prozesuak identifikatzeko edota bultzatzeko aukera zabaldu zuten honako mintegi hauek.
Alde batetik pertsona teoria egileak gonbidatzen zituzten eta bestetik artesortzaileak ere bai, hauen arteko elkarrizketak bultzatuz. Ikastaro honen hirugarren atal batean, Estatu espainiarrean feminismoen espazioek eta ikuspuntuek arteekoizpenari egindako ekarpenen berri eskaintzen zen. Beatriz Herráez-en hitzak jarraituko ditugu, bere adierazpenak argiak diren neurrian:
Ikastaroak, itzulpen-dispositiboa, elkarrizketarako dispositiboa, ezagutzaprozesu berriak ahalbidetzeko baliatu ziren. Ezinbestekoak izan ziren arte-ekoizpena eta artearen historia kritiko feminista euskal testuinguru kulturalean presente egiteko eta aberasteko. Bestetik, “Ekoizpen artistikoa eta artearen teoria feminista” ikastaroaren lau edizio aurrera eraman ziren Montehermoso Kulturunean; unibertsitateak, ezagutza legitimoa bilakatzen duen instituzioak, aurrera eramaten ez duen lana betetzeko, arte-ekoizpen garaikideak eta teorizazio feministak lantzen dituzten gaien gabeziari erantzuteko. Xabier Arakistain hitzetan, honako ikastaro hauek zein behar asetzeko garatu ziren entzungo dugu:
142 Beatriz Herráez-i 2012. urteko maiatzaren 2an Donostian egindako elkarrizketaren pasartea.
Gauzak hala, lehendabiziko momentu batean, honako ikastaro hauek akademian aurrera eramaten den hezkuntza formalak eta arautuak zituen gabeziei erantzuna ematearren garatu zirela adierazten du Xabier Arakistain-ek. Berak, konkretuki, Arte Ederretako eta Artearen Historia Fakultateetan aurrera eramaten diren ikasgaiek ikuspuntu feministak barneratzen ez dituztela eta teoria kritiko feministek eskaintzen dituzten hausnarketarako espazio egokiak barneratzen ez dituztela salatzen du.
Modu honetan, berriz ere, Arte Ederretako fakultatean lantzen ez zen arteekoizpena eta teoria feministen arteko erlazioak eta elkarlanak Montehermoso Kulturuneak bere jardunera ekartzen ditu. Honako hutsune hau betetzea oso kontzienteki aurrera eramaten du Montehermoso Kulturuneko zuzendariak. Antzekoa gertatuko da politika eta teoria queerekin zein transfeminismoarekin, artearen teoria kritikoaren garapena elikatu dutenak. Euskal testuinguruak kulturalean, arteinstituzioetan gertatu dena, errepresentazioaren inguruko kritika eta nortasunaren inguruko hausnarketa eta praktikak, akademia eta hezkuntza formaletik kanpo aurkitu dute espazio eraginkorra. Zenbait kasutan hauengandik informazio eta hauengandik ekarpenak jaso nahi zituzten pertsonek, normalean feminismoekin erlazioa zuten pertsonek eta militante feministek, arte garaikide instituzioetara hurbildu izan dira azkeneko urteetan zehar.
143 Xabier Arakistain-i 2012. urteko maiatzeren 5ean Bilbon egindako elkarrizketaren pasartea.
Ildo honetan, bisualitatearen ekoizpenak, bai ezagutza-prozesuak abiarazteko bai eta teoriaren garapenerako duen garrantzia azpimarratuko da Kulturuneko jardunenean. Ikus-entzunezkoen ekoizpenean eta konkretuago bideo ekoizpenera bideratutako zikloa izango da Montehermoso Kulturuneko propramazioaren habe nagusietako bat. Feminitatearen rolen desegituraketara eta hauen berregitera bideratuak zeuden arte-praktikek eta erakusketa dispositiboek osatzen zuten “Pasahitza. Emetasunari buruzko irudikapen berriak” programa. Ekimenaren 12 sesio aurkeztu ziren lau urtetan zehar. Beatriz Herráez-en hitzak entzuteko aukera izango dugu:
144 Maite Garbayo Meztu-ri Mexiko Hirian 2013. urteko uztailaren 8an egindako elkarrizketaren pasartea.
Beatriz Herráez-en hitzetan “Ekoizpen artistikoa eta artearen teoria feminista” mintegiaren lau edizioak, “Pasahitza. Emetasunari buruzko irudikapen berriak” programa eta erakusketa ezberdinek, Montehermoso Kulturuneko egitura osatzen zuten ekimenak, lan-ildoak eta prozesuak ere baziren.
Programazioaren honako ildo hauek emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna bultzatuko duen errepresentazio parekidea betetzearekin zeharkatuak zeuden. Modu honetan, berdintasun legeek exijitzen duten parekidetasun kuotak beteaz edota sexuen arteko errepresentazio proportzionala aurrera eramanez, kalitatezko eta nazioarteko mailan errekonozimendua duen programazioa aurrera eraman daitekeela defendatu eta erakutsi zuen Montehermoso Kulturuneko zuzendaritzak bere lantaldearekin batera. Hortaz, arte garaikidearen testuinguruan kalitatezko programa eskaintza egitearen aitzakian, parekidetasun kuotak ez betetzea zilegi ez dela erakutsi zuen Montehermoso Kulturuneak bere jardunaren bitartez. Honako hau Beatriz Herraéz-ek hitzetan horrela ekarriko dugu:
145 Beatriz Herráez-i 2012. urteko maiatzaren 2an Donostian egindako elkarrizketaren pasarte.
Montehermoso Kulturunearen hirugarren ildoa, Euskal Herriko Unibertsitatearekin lau urtez izandako erlazioa eta lankidetza aurkezten duen “NextPresentaciones-Aurkezpenak” programa litzateke. Hau da, hezkuntza formala hasieratik egon da Kulturunearen programazioan eta lan-ildoetan presente. Aspektu hau azpimarratzea biziki da garrantzitsua, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatearekin kolaborazioa aurrera eramaten zuen programa zelako. Arte Ederretako Fakultateko ikasle ziren arte-ekoizleen lanak ikusgarri egin zituzten “Next-Presentaciones-Aurkezpenak” programaren bitartez. Honako programan honetan ere, Beatriz Herráez-en esanetan, oso garrantzitsua izan zen lanean ari ziren arte-ekoizleen lanak modu parekidean publikoari aurkezteko. “Next-PresentacionesAurkezpenak” programan aurkezten ziren emakume eta gizon lanak modu parekidean aukeratzeak, artearen merkatuan eta galerietan edota arte garaikide bienaletan aurrera eramaten den emakume eta gizonezkoen errepresentazioa ez parekidearen aurrean kontzienteki hartutako erabakia izan zen.
Natxo Rodrígez-en hitzetan, “Next-Presentaciones-Aurkezpenak” programa, eredu egokia izan zen euskal testuinguru kulturalarekin eta konkretuki arte-ekoizpen garaikidearekin elkargune bat egiteko. Bide batez, honako baieztapen hau, Montehermoso Kulturuneak arte-ekoizpen garaikidearen inguruan omen zuen ikuspuntu mugatuaren eta elitistaren aurrean politikarien ahotan jaso ziren kritikei aurre egiten duen baieztapen bat ere bada:
“Proiektuaren barruan bazeuden ekimen batzuk bertako egileekin lana egiteko. Baina kanpoko pertzepzioa batzuentzat ez zen horrelako izan eta ikuspegi partziala izatea leporatu zioten. Egia da ehun lokalekin ez zuen zeharo konektatu hainbat arrazoirengatik. Baina beste aldetik aipatu beharra dago bekak alde batetik eta Next programa unibertsitatearekin eredua
146 Beatriz Herráez-i 2012. urteko maiatzaren 2an Donostian egindakoo elkarrizketaren pasartea.
288 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean egokiak izan zirelakoan nago bertako egileekin lana egiteko”. 147
Hortaz, euskal testuinguru kulturalean praktika politikoarengandik modu sakonean jasotako eragina nabarmentzen du Beatriz Herráez-ek, eta hitz egiten ari garen testuinguruan, feminismoaren praktika da aipatzen duena. Hau da, praktika feminista arte garaikidearen esparrura gerturatu baldin bada, honako hau jendartean onartua eta errekonozitua delako gertatzen da. Arte-ekoizpenaren praktika garaikideak politikarekin erlazio estua izan baldin badu, ez da horrela gertatzen praktika feministekin. Arte-ekoizpena eta feminismoaren mugimendu politikoaren arteko erlazioa eman da euskal testuinguru kulturalean, baina neurri txikian. Zentzu honetan, beharrezkoak dira hauek ikusgarri egiteko espazioak bilatzea instituzioen barruan, edo
147 Natxo Rodríguez-i 2012. urteko azaroaren 11ean posta eleltronikoz egindako elkarrizketaren pasartea. 148 Beatriz Herráez-i 2012. urteko maiatzaren 2an Donostian egindako elkarrizketaren pasartea.
Maider Zilbeti 289 bestelako dispositiboak osatzea. Izan ere, praktika kritikoak izateko, ezagutza-prozesu ezberdinak posible egiteko, ezinbestekoa da arte-ekoizpen feministak ikusgarri egitea, hauek bestelako arte-ekoizpenekin izan duten harremana nabarmentzearekin batera.
Sexuen arteko parekidetasuna eta aldi berean ikuspuntu feminista latnzen duen Montehermoso Kulturuneko proiektua, hainbatetan desprestigiatua izan da, soilik feminismora bideratutako proiektua dela adieraziz. Beraien programazioa feminista dela adierazita, urteetan zehar aurrera eramandako lana ezkutatu nahi izan da. Etiketa baten atzean ekarpen ezberdinak, esperientziak, ezagutza-prozesuak, ezabatu nahi dira. Honako kasu honetan, prestigioa kentzeko eta egindako lana jarraituko lukeen praktikarik edo programarik aurrera ez eramateko. Beatriz Herráez-ek hurrengo lerroetan honako estigma hau Estatu espainiar mailan gertatu dela adierazten du:
Arte-ekoizpen feminista bultzatzen zuen eta publiko oso espezializatuari dedikatutako Kulturunea izatearen kritikak jaso zituen Montehermoso Kulturuneak alderdi politiko ezberdinetako kideengandik etnografiaren aurreko atalean ikusi ahal izan dugunez. Kritika hauek neurri handi batean, kultura garaikidean adituak ez diren pertsonen ahotik etorritakoak ziren. Izan ere, arte kritikariak, arte ekoizleak eta arte irakasleak ere, Montehermoso Kulturuneak urte hauetan zehar egindako lana nabarmentzen dute. Baita ere, diskurtso politikoek zein politika kulturalek duten joeraren bitartez lana ezkutatzeko estrategiaren inguruan kezkak azaltzen dituzte. Natxo Rodríguez-en hitzak dira hurrengoak:
“Arabaren kasuan, izugarri aldatu da. Gaur egungo egoerak ez du zerikusirik orain dela bi-hiru urtekoarekin. Desegite larri eta gordina jasaten ari gara. Kulturaren ekipamendu eta baliabideak murriztu dira modu sinesgaitzean. Orain dela hiru urte, Arakise-n garaian, Montehermosok ekartzen zuen ikuspuntu serioa, garaikidea (bere gauzekin noski) eta nazioartekoa. Batzuen ustez itxiegia, baina momentu horretan horrenbesteko espezializazioa posiblea zen beste ekipamendu-baliabideak zeudelako bertako ekosistema kulturalean: Artium, Krea, Amarika proiektua eta abar. Gaur egun, berriz, holakorik agian luxua izango zen Artium, gainera murriztua, besterik ez baita geratzen. 4 urtez Montehermosok ekimen bereziak proposatu eta bestelako gaiak mahagaineratu ditu. Iraun duten bitartean, behintzat, testuinguru lokalaren hiztegia eta imaginarioa neurri batean aberastu du, baina kezkatzen nau ondare eskasa utzi izateak. 4 urte ondare gutxi. Dena ahaztu da azkarregi”. 150
Natxo Rodriguez-en hitzetan ikusten da nola Montehermoso Kulturuneraren zuzendaritza aldaketak hiriarentzako aurreikusitako kultura plan bati erantzuten dion. Plan honek, diskurtso eta praktika kritikoak alde batera uzten zituen bitartean, murrizketa ekonomikoekin topo egin zuen. Ahultze ekonomikoaren ondorioz, arte garaikidea gauzatasun izaerari indarra eskaintzen zitzaion bitartean.
149 Beatriz Herráez-i 2012. urteko maiatzaren 2an Donostian egindako elkarrizketaren pasartea. 150 Natxo Rodríguez-i 2012. urteko azaroaren 11ean posta elektronikoz egindako elkarrizkaren pasartea.
Honako puntu honetara iritsita, garrantzitsua da Txaro Arrazola-k aipatzen duen gai bati heltzea. Montehermoso Kulturuneak emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna bermatu zuen programazioa eta egitura batekin aurrera eraman zen. Ez zuen genero ikuspuntua barneratzen, baizik eta ikuspuntu feministetatik abiatzen zuen bere jarduna. Testuinguru honetan Xabier Arakistain-ek arteinstituzioek ikuspuntu feminista barne hartu beharrean, genero ikuspuntua barneratzen ari direla dio eta erabaki horren ondorioak hurrengoak direla irizten du:
Arteleku zentroak eta Montehermoso Kulturuneak arte-ekoizpen feministari eskaini dioten espazioaren inguruan hausnarketa egiterakoan, Arteleku zentroak espazio eta denbora eskaini baldin bazizkion arte ekoizpen feministei eta hauetatik ondorioztatutako hausnarketa eta ezagutza-prozesuei, hauek ez zuten inoiz zentroaren egituran islarik izan. Hori da Xabier Arakistain-en esanetan bi instituzioen arteko ezberdintasun nagusia eta logikoa denez gero, ezberdintasun hauen ondorioz ekoizpen ezberdinak bultzatuko eta ikusgarri egingo dira. Feminismoetatik egindako lanari lekua utzi zitzaion Arteleku zentroan bere programazioaren barruan, baina ez zen beraietaz baliatu zentroaren egiturak eta ezagutza-prozesuak kolokan jartzeko:
152 Xabier Arakistain-i Bilbon 2012. urteko maiatzaren 5ean Bilbon egindako elkarrizketaren pasartea.
Arte garaikidearen ekoizpena kudeatu eta bultzatzen duten bi arte instituzio garaikide aztertu ditugu, beraien ibilbidean zehar, arte ekoizpen feministari ateak ireki dizkioten denbora tartean. Baina badirudi, arte-ekoizpen feministak euskarri instituzionalik gabe geratu direla. Indar nahikoa hartu al dute Arteleku zentroak eta Montehermoso Kulturuneak eskaini dieten espazio eta denboran egun beraien lana ikusgarri mantentzeko eta beraien garapena bultzatzeko? Posiblea al da arte ekoizpen feminista instituzio publikoetatik at garatzea? Galdera hauek hurrengo kapituluan erantzuten saiatzeko proposamena luzatuz, bi instituzioak arte-ekoizpen feministari egindako ekarpenak ikusgarri mantentzeko zein arte-ekoizpen feministak beraien artean harremanetan jarraitzeko ezagutza-prozesu berriak eta bisualitate berriak eraikitzeko estrategia zertan datza?
153 Xabier Arakistain-i Bilbon 2012. urteko maiatzeren 5ean Bilbon egindako elkarrizketaren pasartea.
Ikuspuntu antzekoa defendatzen du Xabier Arakistain-ek. Euskal testuinguru kulturalean dauden arte-instituzio publikoei exijitu behar zaie, aurrera eramaten dituzten ekimen guztietan ikuspuntu feminista eta sexuan errepresentazio parekidea barneratzea. Honako hauek indarrean dauden berdintasun legeak eta berdintasunplanak eskuan hartuz eta baita ere iragan hurbilean abian jarritako proiektuen arrakasta argudiatuz egin beharreko aldarrikapenak direla adierazten du:
154 Beatriz Herráez-i 2012. urteko maiatzaren 2an Donostian egindako elkarrizketaren pasartea. 155 Xabier Arakistain-i 2012. urteko maiatzaren 5ean Bilbon egindako elkarrizketaren pasartea.
Maider Zilbeti 297 6. ARTE-EKOIZPEN FEMINISTA ARTE-INSTITUZIO GARAIKIDETIK KANPO Aurreko bi kapituluetan arte garaikide instituzio eta zentro publikoetan aurrera eramandako jardunak aztertu baldin baditugu, zehazki arte-ekoizpen feministari lotutakoak, hauek bestelako instituzioekin eta kultura-politikekin izan dituzten haustura-puntu eta batera-gune puntuen bitartez egin dugu. Arteleku zentroaren kasuan esan dezakegu, hezkuntzarekin izandako erlazioak laburtzen duela bere jardunaren aldi garrantzitsu bat. 1990ko hamarkadan zentroak ahalbidetzen zuen teoria kritiko ezberdinen elkarrizketaren bitartez publiko ezberdinen beharrak, eskaerak eta aldarrikapenak erlazioan jartzen dira. Kultura-politikak larritasunez kultura baliabideen ekonomizazioa inposatzen zuten bitartean Europa mailan, arte garaikide instituzioek, ezagutzaren autoritatea, legitimazioa, arte-ekoizpenaren bitartez dudatan jartzeko mekanismoak barneratzen hasiak ziren. Hauetan, gizartemugimendu ezberdinen aldarrikapenak ere lekua ezagutu zuten (Ribalta, 2010). Bide batez, artearen ekoizpen-feminista euskal testuinguru kulturalean nola lantzen hasten den ikusi ahal izan dugu lehendabiziko etnografian.
Montehermoso Kulturunearen jardunari dagokionean, emakume eta gizonen arteko berdintasun aukeretan oinarritzen dena, artearen esparru garaikidean kokatuz bere jardunak, arte-ekoizpena eta feminismoen teorien arteko topaguneen ondorioz aurrera eramaten diren teorizazioak eta ekoizpenak publikoarengana gerturatu zituen formatu ezberdinetan. Izan mintegiak, izan erakusketak, izan beka deialdiak zein argitalpenak. Hauek, euskal testuinguru kulturala Espainiko estatu mailan aurrera eramaten ari zen arte-ekoizpen feministaren testuinguruarekin kontaktuan jarri zuen eta baita ere nazioartean egiten ari zen lanekin. Proiektu honek Gasteizko Udaleko politikariek aurrera eraman nahi zuten eta buruan zuten kulturaren gauzatasun bilakatze proposamenekin problematizazio puntuak planteatzen ditu. Agian, jardun politikoa gertuago izanagatik, hau da, Montehermoso Kulturunea Gasteizko Udaletxeak kudeatutako proiektua izanik, ezinbestean, jardun politikoarekin erlazio zuzenagoa izanda aurrera eraman zituen ekintzak.
298 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean Aurrerago aipatu izan dugunez, instituzionalizatutako arte-ekoizpen feministak, euskal testuinguru kulturalari dagokionean, 2011. urtea amaitzearekin batera eten ziren. Behinik behin instituzionalizatutako modu batean, sistematizatutako modu batean, erabilpen politikorako eta ekonomirako arriskua handiagoa zuen modu batean.
Trafí-Prats-en baieztapen honek motibazio ezberdinak izan ditzake. Izan daiteke instituzionalizatutako praktikak, negoziaziorik gabe aurrera eraman direnaren sinismena dagoela. Hau da, modu errazagoan aurrera eramaten diren proiektuak direla, askotan negoziaziorik gabe, ekoizpena aurrera eramaten duen pertsona edo kolektiboarekin elkarrizketa luzeetan egon gabe, instituzioaren egiturak problematizatu gabe. Izan daiteke ere, instituzionalizazio prozesua antzemateko, distantzia behar dela, bai denborazko distantzia eta baita ere espaziozko distantzia. Nolabait ere, jarduera horretan murgilduta egon garen pertsonei, instituzioko langileak izan garelako eta instituzioekin harreman zuzena eta estua izan dugun pertsonei, zentroko erabiltzailea izan garelako, zailagoa egingo zaigu honako esperientzia hauek modu kategorikoan onartzea.
Maider Zilbeti 299 legeek adierazitako kuotak betetzera bideratua dago. Bigarrena, nortasunaren ondoren feminismoa deitu izan dena edota besteetan transfeminismoa deitu izan denaren hedapenera eta aldarrikapenera bideratua dagoen bitartean (Aliaga, 2012; Aliaga eta Mayayo, 2012).
Honako ibilbide hauskorrari, izan ere beti ezagutzaren mekanismo legitimatzaileetan pentsatzea eta hauen bitartez arrazoitzera ohituak gaudela ezin ahaztu dezakegu, gure ikerketa objektua den horrek, arte-ekoizpen feministak eskaintzen duen lurra ikaratzeko potentziala nabarmenduko genuke Laura Trafí-Pratsek ekartzen digun pasarteaz lagunduta:
Instituzioan gertatzen diren arte-ekoizpen feministak, instituzionalizatutako praktikak al dira ezinbestean? Galdera honi erantzuteko modua ekoizpen horietan
300 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean aritutako agente ezberdinak beren praktiken inguruan hitz egiten entzutea izango da. Hauen bitartez instituzionalizatutako praktiketan zein legitimatutako ezagutza eta bere prozesuetan, ezagutza-prozesuetan, hausnarketa guneak bilatuko dira. Proposamena izango litzateke Trafí-Prats-ek goiko zitan ekartzen digunez, arte-ekoizpen feministak beti ere arte garaikide instituzioek duten egituraren inguruko hausnarketa kritikoak plazaratuko dituztela. Gainetik, publikoarekin mantentzen dituzten harremanek, ezagutzaren legitimatzaile moduan duten papera ere kolakan jartzeko aukera lutzatzen dute. Laburbilduz, arte-ekoizpen feministek, haustura-guneak proposatzen dituzten hausnarketa espazioak irekiko dituzte.
Instituzionalizatutako praktiketatik arte-ekoizpenari berari zein arte garaikide instituzioari kritikak egitearen ezintasuna agerian jarri duten pertsonak badaude. José Luis Brea-ren (2010) esanetan, instituzioen barrutik ezinezkoa da arte garaikide ekoizpenaren inguruko ezta ezagutza garaikidearen inguruko kritikarik egitea. Arteesparru garaikidearen kokaleku konkretu honek, kritiko izateko aukera ezberdinak izozten ditu. Modu honetan, arte-esparru garaikideko beste kokaleku batzuetatik egin beharreko praktika da honako hau. Hala ere, mahai gainean jarri behar da, egun, arteekoizpen garaikideek postinstituzionalak izateko duten zailtasuna. Izan ere, gehienetan, diru publikoaz aurrera eramaten diren ekoizpenak direlako, nahiz eta instituzioaren espazioan edota egituretan aurrera eraman ez, eta halabeharrez, diru publikoaz hauen instituzionalizazioa bultzatzen da. Azken finean, legitimazio prozesuaren atzaparretan ez jausteko alarmak izango lirateke piztu beharrekoak.
Puntu honetan, kritikak egitearen eta egoera problematizatzearen arteko ezberdintasuna egin genezake. Halaz, bi autoreek, Laura Trafí-Prats-ek eta José Luis Brea-k eskaintzen dituzten hausnarketekin bat eginda, beraiek esandakoak gertutik jarraituko ditugu hurrengo orrialdeetan.
Honako kolektibo hauek ez dira euskal testuinguru kulturalera soilik mugatzen, baina aipagarriak dira oso. Izan ere, aldarrikapen politikoetatik gertu aurkitzen diren honako kolektibo hauek, bai feminismoetatik, gay eta lesbiana mugimenduetatik, Espainiko estatuan aurrera eraman zen queer mugimenduaren edota mugimendu transfeministaren hastapena ere bere ekintzen bitartez osatun zuten. Gainera, XXI. mendeko lehendabiziko hamarkadan, euskal testuinguru kultural mailan hainbat kolektiboen sorrerarekin bat egiten dute, Pripublikarrak kolektiboa eta Medeak kolektiboa, Señora Polaroiska en el Sillón de Taller eta Erreakzioa-Reacción kolektiboa ere aipatu genitzake. WIKIHISTORIAK proiektuari dagokionean honako hau ez da kolektiboa, baizik eta proiektua da. Hala ere, sortzen eta garatzen den testuinguruan arte-ekoizpen kolektiboek dituzten ezaugarriak jasotzen ditu eta praktikara eraman ere bai.
Euskal testuinguru kulturalean aztertzen ari garen denbora-tarte honetan osatzen diren eta arte-ekoizpenarekin erlazioan dauden kolektiboak ezaugarri ezberdinengatik bereizten baldin badira, beste batzuk partekatzen dituzte. Sarean lana egiten dutela ezaugarri horietako bat da. Bestea, bertan parte hartzen duten partaideen nortasuna bigarren mailan kokatzen dela. Hirugarrena aipatu genezake, instituzioekin elkarrizketa eta negoziazio konstantean aurkitzen direla, izan ere instituzioek inposatutako aurrekontuak, denbora, espazioaren kudeaketaren inguruan ideia eta esperientzia ezberdinak dituzte kolektiboek. Hurrengo ezaugarri nabarmena, esparru ezberdinen artean egindako zubi lanari dagokiona izango litzateke, esparru politikoa, soziala, arte garaikidearena eta akademiaren arteko zubi lanak egiten dituzte.
Ildo horretan, interesgarria eta adierazgarria da WIKIHISTORIAK proiektua. Honako proiektu hau, parte hartzaile ezberdinek osatu eta garatu dute. 2008. urtean sortu zen. Proiektuaren hasierako ideia, Trocóniz Santacoloma fundaziotik iritsi zen proposamen batetik eratortzen da, emakumea arteetan eta bitarteko teknologikoen inguruko tailer bat antolatzeko gonbitetik alegia. Saioa Olmo-k jaso zuen gonbita, eta honek, Maria ptqk eta Haizea Barcenilla elkartu zituen berarekin batera tailerra emateko. Trocóniz Santacoloma fundazioarentzako tailerra egiterakoan, proiektuaren ideia eta edukiak garatzen hasi ziren. Proiektua abian jartzeko momentuan, Miren Eraso-ren laguntza izan zuen Saioa Olmo-k, eta Arteleku zentroaren diru laguntzarekin hasiera eman zitzaion bere ibilbideari. Lehen urteko lana Artelekuk eskainitako diru laguntzarekin burutu zen. Bigarren urtean, Montehermoso Kulturuneko generoa eta artearen inguruko ikerketa beka jaso zuten Aloña Intxaurrandieta-k eta Eduardo Hurtado-k WIKIHISTORIAK proiektuarekin jarraitzeko.
304 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean Azken urteetan berriz, proiektuaren egitura, wikia dena, azpi proiektu ezberdinekin elikatua izan da. Espainiko estatu mailan 2007. urtean onartu zen Ley Orgánica para la igualdad efectiva de mujeres y hombresen testuinguruan arte garaikide instituzio ezberdinek egin zuten ariketa, beraien arte bildumak eta fondo gordeak genero ikuspuntutik kritikatuak eta aztertuak izaterena izan zen (Trafí-Prats, 2012). Hala, WIKIHISTORIAK proiektuak Bilboko Arte Ederretako Museoan barneratu eta bertan genero ikuspuntua landuz bisita gidatuak aurrera eraman zituen.
Esparru politikoa, gizarte-esparrua, artea eta akademiaren arteko erlazioa, neurri handi batean ekoizpen feminista ezberdinek, queer ekoizpen ezberdinek eta transfeminismoaren inguruko ekoizpenek agerian jarri dute. Bestalde, esparru hauen interakzioetatik ondorioztatzen da, errepresentazioa beren erdigunean eta helburu lehentzat ez duten bisualitateak direla. Alderantziz, errealitatea ezagutzeko eta errealitatean eraldaketak eragiteko proposamenak osatzen dituzten bisualitateak dira honako hauek, “prácticas estéticas de intervención simbólica” dei genitzakeenak Laura Trafí-Pratsen hitzak gurera ekarriz (Trafí-Prats, 2012).
Nabarmentzekoa da ere, Juan Vicente Aliaga-k, Espainiko estatuan queer teoria eta aldarrikapenen iturburua besteak beste, Erreakzioa-Reacción kolektiboak 1994. urtetik aurrera kaleratutako fanzinetan edota fenzineetan itzulitako testuak, bertan argitaratutako irudi eta bisualitateak, abiapuntu ezinbestekoa kontsideratzen
Hurrengo orrialdeetan ekarriko diren esperientziak, proposamenak, ekoizpenak, instituzionalizatutako praktikaren hainbat ezaugarri alde batera utzi nahi dituzten praktikak dira, baina aldi beran instituzioekin elkarrizketan osatutako esperientziak eta ekoizpenak badirela esango genuke. Zaila irizten dugu instituzionalizatutako praktikarik ez ekoiztea, izan ere, beti ere errekonozimenduaren sareen inguruan lanean ari gara. Haustura-saiakerak eta hausnarketa guneak izenda genitzake arteekoizpen feministetatik aurrera eramandakoak. Hala ere, ondoren ekarriko ditugun esperientzietatik ondoriozta dezakegun moduan, lanaren errekonozimenduaren saria tentagarria gertatzen da oso. Kasu honetan, arte-instituzio publikoek aurrera eramaten duten errekonozimenduaz ari gara. Bestetik, arte-ekoizpen feministak ezagutzaprozesua kontsideratzen dugun heinean, akademiak eskaintzen duen errekonozimenduaz ere ari gara. Zentzu honetan, oso interesgarriak dira Ainhoa Güemes Moreno-k eta Enkarni Gómez Genua-k argitaratutako “Jarduera arteknozientifiko, postestrukturalista eta feminista baten zirrimarra (A.P.F.)” (2013) artikulua eta baita ere Maria ptqk-ren “Berriketa” (2013) lana, izan ere biek honako ideia hauek dituzte hausnarketaren oinarri.
Posizionamenduari dagokionean, kolektibo baten testuinguruan ekoizpenak, praktikak aurrera eramatea, instituzionalizatutako praktiketatik aldentzeko abiapuntu egokia dela adierazten dute kolektibo ezberdinetako kideek. Esaterako, Erreakzio- Reacción kolektiboko Azucena Vieites-en esanak hauek dira. Pripublikarrak kolektiboaren posizionamendua, instituzioekin elkarrizketa konstantean egotea zen; batez ere instituzioek deitzen zituztelako proiektu konkretuak aurrera eramateko. Modu batean ere, WIKIHISTORIAK proiektua, kolektibo moduan lan egin duenak, instituzioek beraien egituretan txertatzeko ezintasunaren aurrean garatutako proiektua eta estrategia ere badela esan genezake, zeinetan eduki berriak osatzeko eta zaharrak eguneratzeko ezinbestekoa den pertsona ezberdinen lanaren bitartez proiektua elikatzea.
Arte-ekoizpen feministaren inguruan lan egiten duten kolektiboek, euskal testuinguruan ere, nortasunaren inguruko hausnarketa burutu duten lantaldeak dira. Baina badira kolektibo hauetaz gain, ekintza puntualak, proposamen ezberdinak plazaratzen dituzten lantaldeak ere. Laura Trafí-Prats-ek Espainiko estatu mailan aurrera eramandako ekimenak aipatzen ditu, hauen artean Feministaldia litzateke euskal testuinguru kulturalean aurrera eramandakoa, postpornografiaren inguruko gogoetan bere ekimenen oinarritzat ez duena eta bestetik instituzio baten barruan aurrera eraman dituena bere jaialdi guztiak. 2006. urtetik aurrera Donostiako Arteleku zentroan, eta 2011. urtetik aurrera Donostiako Emakumeen Etxean eta Donostia Kultura 2016ko proiektuaren espazioetan. Aipatzekoa da 2014. urtean Feministaldiak Artelekun aurrera eraman zituela hainbat ekintza, beste batzuk Donostiako Emakumeen Etxean eta Tabakaleran ere ospatu zirela. Honako egoera honek eta Trafí-Prats-en etiketen, instituzionalizatutako praktiken eta arte-ekoizpen feministak sailkatzearen inguruko adierazpenen zailtasunak islatzen ditu.
Zailtasunak mahai gainean behin jarri ostean, hurrengo orrialdeetan osatzen den etnografia gauzatzeko materiala bide ezberdinetatik etorri dela adierazi nahiko genuke. Lehendabiziko informazio iturri bezala hiru topagune, elkarrizketa-gune izan dira nabarmentzekoak. Bestetik, topagune hauen inguruan, bai aurretik eta baita ere
Lehenengo topagunea Eremuak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak diruz lagundutako eta elkarren artean erlazioa duten bi ekimen lirateke. Bata 2012. urteko otsailak 8 eta 9an Leioako kanpusean, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean aurrera eramandako “Teoria eta militantzia feministen eragina arte-sorkuntzan. Arte-sorkuntzaren eragina teoria eta militantzia feministetan” topaketak dira. Argitu beharra dago, Eremuak programan bitartekaritza proiektuen sailean aurkeztutako topaketen proposamenak, ikerketa honen hainbat hipotesi baieztatu ahal izateko eztabaidarako gunea eraikitzera bideratua zegoela.
Hirugarrena, eztabaida eta elkargune espazioa 2013. urteko uztailean hiru egunez Arteleku zentroan aurrera eraman zen. Bertan ospatutako jardunaldiak horrela izendatu ziren: “Arte-ekoizpen feministak: ezagutza-prozesuak eta belaunaldien arteko harremanak”. Izendapen honek, feminismora modu ezberdinean eta zentzu zabalago batean gerturatzen diren arte-ekoizpenak identifikatzeko egin nahi zuen ahalegina. Nabarmentzekoa da, aipatu aurreko bi saioetan identifikatutako beharguneak izendatu ondoren pentsatu zen jardunaldia izan zela. Hirugarren topagune honetan, aurrekoetan ez bezala, instituzioaren logika, jardunarekin, mugekin topo egin genuen hainbat pertsonek. Izan ere, Arteleku zentroak jardunaldien luzera markatzearekin batera, jardunaldi hauen bitartez zentroa eta arte-ekoizpen feministen berreskuratzea saldu zien komunikabide zein kultura eragileei. Muinean, Artelekuk urtetan zehar eta arte-ekoizpen feministari zuzendutako ekimen isolatuak garatzen ditu; bestalde, nahiz eta bertan aurrera eramandako hausnarketak aberatsak gertatu bertaratutako arte-ekoizleentzat. Aipagarria da era jardunaldiekin batera María José Belbel-ek koordinatutako eta editatutako Conocimiento feminista y políticas de traducción I (2013) liburua aurkeztu zela.
308 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean Hirugarren etnografia honetarako erabilitako bibliografiari dagokionean, bigarren informazio iturria alegia, 2012. urtean argitaratu zen Desacuerdos 7. Feminismos argitalpenaren, bi artikulu izango ditugu hizpide. Bete-betean euskal testuinguru kulturalean garatutako arte-ekoizpenak ikertzen ez baldin badituzte ere, testuinguru honetan aurrera eramandako ekoizpenak aipatzen dituzte eta hauen ezaugarriak eskaintzen. Laura Trafí-Prats-en eta Juan Vicente Aliaga-ren artikuluetaz ari gara, puntu honetan jada aipatuak izan direnak.
Ikerketa denbora koordenatuetatik ihes egiten baldin badu ere, 2013. urteko uztailean Arteleku zentroan aurrera eramandako “Arte-ekoizpen feministak: ezagutzaprozesuak eta belaunaldien arteko harremanak” jardunaldiak, urgentziatik aurrera eramandako proiektua dela adierazi dezakegu. Zentroko zuzendaritza politikoak Artelekuko programazioa bete nahian, bere ibilbideari atzera begirada bota eta arteekoizpen feministarekin topo egin zuen. Ez zen kasualitatea izan Arteleku zentroak edukien koordinazioa aurrera eramaten zuen pertsonarik ez zuenean jardunaldiak ospatu izana. Azkeneko hamarkadan behinik behin, eta Arteleu zentroaren webgune zaharrean bisita gehien izan zituzten atalak, feminismoetara bideratutakoak ziren. Arte garaikide eta pentsamendu garaikidearen inguruan zentroak aurrera eramaten zituen ekimenak eta feminismoen inguruko testuak, artikuluak, praktikak, aldarrikapenak jasoak zeuden bertan. Zentzu honetan, zentroaren jarduna berpiztu ahaleginetan, arte-ekoizpen feministaren atea jo zen, berriz ere kopurua edo produktibitatea arte garaikide instituzio baten jarduna baloratzeko adierazle egokia dela aintzat hartuz. Arrazoi hauengatik eta Artelekun aurrera eramandako arteekoizpen feministara dedikatutako azkeneko topaketa izanda, hirugarren etnografia honetan kontuan hartzea egokia dela deritzogu.
Hiru topagune edo eztabaida-gune hauek, informazioa biltzeko dispositibo hauek 2011. urtearen ondoren aurrera eraman ziren. Aurreko bi etnografien denbora tartea gainditzen dute. Bestalde, kontuan hartu behar dugu instituzio publikoek arteekoizpen feminista kontuan hartzearen hurrengo urtean instituzioen barruan eta baita ere instituzioetatik kanpo arte-ekoizpen feministaren inguruan aurrera eramandako ekimenen inguruko hausnarketak partekatzeko antolatuko dispositibo behinbehinekoak izan zirela lehendabiziko biak. Arte-ekoizpen feministak instituzioetan
Maider Zilbeti 309 presentzia izaten uzten duenean, zein bide, espazio sortzen dira ezagutza-prozesu hauek aurrera eramateko?
Puntu honetan, etnografiaren ikerketa denbora tartea luzatu baldin badugu, 2011. urte bukaeratik, Montehermoso Kulturuneko zuzendaritza Xabier Arakistain-en eskuetatik kanpo geratu eta hurrengo urtean gertatutako hainbat ekintza ikertzeko egingo dugu. Arte-ekoizpen feministek arte garaikide instituzioetan aurretik zuten espazioa topatzen ez dutenean eta instituzioekin elkarrizketa zein negoziazioa mantentzeko aukerarik ez dagoenean, zein da bidea arte ekoizpen feministak ikusgarri egiteko. Bestelako arte-ekoizpenekin elkarrizketan mantentzeko, ezagutza-prozesuak aurrera eramateko aukera izateko?
Esan genezake, instituzioetatik kanpo aurrera eramandako ekimen hauek, ezaugarri ezberdinak partekatzen dituztela beraien artean. Kontuan hartzekoa da Laura Trafí-Prats-ek adierazten duen moduan, instituzioetan arte-ekoizpenak, instituzioetatik kanpo aurrera eramandako ekimenekin bizi izan direla. Gainetik, ezinbestean, instituzioaren barruan aurrera eramaten direnean, haustura-puntuak eragiten dituzte edo behinik behin hauek mahai gainean jartzen dituzte. Montehermoso Kulturunearen kasuan argi ikusi dugun bezala, udal politika kulturalekin haustura suposatzen dute bertan aurrera eramandako ekimenek. Bistan denez, instituzionalizatutako praktikak egon diren bitartean, beste praktika hauek ere gertatu dira, tarteka instituzioetan bertan. Haustura-puntua horixe bera izango da, instituzioaren barruan, instituzionalizazio prozesuaren inguruan hausnarketak abiatzen dituzten arte-ekoizpen feministak. Prozesu hauek instituzioen egitura zurrunek, ezagutza prozesu hegemonikoek eta errepresentaziora bideratutakoak zein gizartearen egitura eta erlazioak erreproduzitzera bideratuak dauden bisualitateekin hausturak suposatuko lukete, subjektibazio-prozesu arautu eta zurrunarekiko hausturekin batera.
310 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean 6.1.- KOLEKTIBOAK, KIDETASUNA ETA JAKINTZA LEKUTUA ARTE-EKOIZPEN FEMINISTAN Ikerketaren azken kapitulu hau osatzeko informazio iturria, eztabaida dispositiboak eta bibliografiarekin batera, arte-ekoizle, arte-kritikari eta artekudeatzaile ezberdinei egindako elkarrizketak esanguratsuak dira. Informazioaren bilketa urte ezberdinetan zehar aurrera eraman da. 2010. urtean hasi nintzen informazioa biltzen, kasu honetan, Emakundek emandako ikerketa beka bat aurrera eramateko bildu nuen informazioa.156 Berri emaileak, arte garaikide ekoizleak ziren, emakumezkoak denak eta mugimendu feminista antolatuarekin zein teoria feministekin nolabaiteko harremana izandakoak. Emakume hauek elkarren artean zuten beste ezaugarri bat, talde lanean aritutakoak zirela zen. Izan ere, ikerketa horretarako nuen hipotesietako nagusia, arte garaikide instituzioek, kultura-politikek, akademiak, galeriek, arte kritikariek, emakumezkoen arte ekoizpena gordetzen zutelakoa zen, beraien lanak publiko egiteko zailtasunak jartzearekin batera. Bestetik, ikerketaren bitartez, arte-ekoizpen feminista aurrera eramateko zailtasunak agerian jartzen ziren, egoera hauei aurre egiteko moduetako bat, kolektiboetan lana aurrera eramatearena izanik.
“Bulegoa Z/B arte eta ezagutzako bulego bat da, Bilbon kokatua eta lau emakumek sortua: Miren Jaio (arte-kritikaria), Isabel de Naverán (arte eszenikoen ikertzailea), Beatriz Cavia (soziologoa eta ikertzailea) eta Leire Vergara (komisario independentea) zeinen bizieta lanbide-ibilbideak arte-jarduera eta pentsamendu garaikideari buruz interes komun batzuetatik gurutzatu baitira. Bulegoa Z/B ez da kolektibo bat, baizik eta lau diziplinakokaeratatik eraikitako kidetasunetan oinarritutako proiektu bat: kritika, arteen komisariotza, arte eszenikoak eta gizarte-zientziak. Kidetasun horiek funtzionamenduko bi urte eta erdian eta denda osteko beste urtebete bat gehiagoan pixkanaka lanean, konfiantzan, errespetuan, elkarrekiko ikaskuntzan eta lokarri sozial, afektibo eta elkarrizketakoak sortzen sendotutako proiektu bat burutu dute” (Cavia eta Vergara, 2013: 76).
312 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean Modu honetan, lantalde baten egitekoa definitzen duena, ez dira praktikak, instituzio batean instituzionalizatutako praktikekin gertatzen den moduan. Izan ere, instituzio batean garatzen diren praktikak nahiz eta honako hauek kritikoak, muturrekoak, berritzaileak izan, beti ere instituzionalizatutako praktikak dira. Instituzioak bere politiken, lankideen, egituren, espazioen bitartez zabaldu, sozializatu eta komertzializatu ere egiten dituen praktikak dira hauek. Honako tranpatik ihes egitekotan eta arte-ekoizpen garaikideak testuinguru egoki baten beharra dutenaren kontziente izanik, honako testuinguru hau, arte-ekoizpenekin batera aurrera eramatea erabaki zuten Bulegoa Z/Beko kideek. Beti ere bulegoa osatzen duten ildoek banakakoen lan interes eta prestakuntzan oinarrituak dauden neurrian.
Bestetik ere, esanguratsua da Bulegoa Z/B osatzen duten pertsonek, kolektibo izaera eta kolektibo hitza ere baztertu izana eta horren ordez kidetasunean oinarritzen dutela beraien proiektua. Kidetasuna bestalde “koalizioak, sareak edo kidetasunlokarriak Donna Harawayk definituko lituzkeenez identitate-kontzeptu esentzialago batetik urruntzeko” (Cavia eta Vergara, 2013) ahaleginean kokatzen dutela adierazten dute. Nolabait ere, nortasun mugiezin batetik aldentzeko ahalegina litzateke honako hau. Beraien harremanen bitartez, bai kideen arteko harremanen bitartez eta baita ere publiko eta erabiltzaile gisa Bulegoa Z/Bra bertaratzen diren pertsonekin dituzten harremanen ondorioz, Bulegoa Z/Bena, nortasun moldagarria bezala irudikatzen dute. Aurrerago ikusiko dugun moduan, honako abiapuntu hau, ezagutza-prozesua ez itxia moldagarria eta diziplina ezberdinen artean ibilbidea egitera bultzatzen duena izango da.
Arte-ekoizpenak aurrera eramaterako momentuan, espazio eta denboraren garrantzia mahai gainean jartzen dute Bulegoa Z/Beko kideek. Izan ere, Bilboko auzo konkretu batean kokaturik egoteaz gain, Xolokoetxen, ezaugarri oso bereziak dituena, etorkinen presentzia nabarmena den Bilbo hiriko mendi magalean kokatutako auzoa, Bulegoko Z/Beko espazioaren egiturek eta ezaugarriek, ekintza, ekoizpen eta hausnarketa konkretu batzuk posible egiten dituzte. Ezaugarri hauen inguruan hausnarketa pausatzea garrantzitsua da. Zentzu honetan ere, arte garaikide zentroek beraien eraikinen garrantzia aldarrikatzen dute arkitekto ospetsu baten lanak direlako, inguruko auzoa edota hiri osoa onbideratzen dutelako, turismoa erakartzen dutelako eta abar. Adibiderik gertukoena, bere eraikuntza bukatu berri duen eraikina izaki,
Maider Zilbeti 313 Tabakalera Nazioarteko Ikus Zentroarena dugu. Tabakalerako eraikinaren arabera zentroko programazioaren moldaketa aurrera eraman den moduan, zentzu handia dauka Bulegoa Z/Beko kasuan ere horrela izatea eta espazioa eta bere ezaugarriei garrantzia ematea. Bide batez, baldintza hau agerian jartzen dute kideek, jakintza lekutuaren lehendabiziko pausalekua izango balitz bezala.
“Deskonposa ditzagun aztarna horietako batzuk. Lehenik bizi dugun guneari, bulegoari buruzkoa. Etimologiari dagokionez hitz hori bi erroz osaturik dago, opus (lana, obra) eta facere (egitea). Lanerako lekua da, burokraziari eta enpresa-lanari guztiz atxikitako gure testuinguruan, baina beste testuinguru batzuetan, tailerraren (ofizioa) eta fabrikaren beraren zentzutik hurbilago. Edozein kasutan publikoa eta pribatuaren arteko bereizte modernoari dagokiona eta enpleguarekin lotutako lanetarako gune horren okupazioari, lanegun zehaztu batean, bitarteko baliabide jakin batzuekin. Gure bulegoa, hala ere, gune garbia da era berezian egituratu eta antolatzen duguna eta jarduera bakoitzerako pentsatua. Saio edo aldiune bakoitzak plangintza bat eskatzen du, mahaiak eta aulkiak kokagune batean ezartzen dira, zeinen elementu finko bakarrak lau zutabe diren, horma bat, lau leihate handi eta bonbilladun ispilu-ilara bat (lehenago bertan ostatatzen zen aspaldiko ile-apaindegiaren ondarea). Halaber gure ondarearen osagai diren bi eskuratze ere bai, Xabier Salaberriak eraikitako zorua eta Miren Arenzanak sortutako altzaria” (Cavia eta Vergara, 2013: 76).
Bulegoa Z/Beko espazioak zein ekintza ahalbidetzen dituen adierazten da aurreko pasartean. Ahalbidetzen dituzten ekintzak pribatuaren eta publikoaren arteko bidea egiten duten bezala, berdin, Bulegoa Z/Beko ekintzak diru publikoz hornitzen baldin badira ere, kudeaketa pribatuaren bitartez aurrera eramaten dira. Azken batez, honako ezaugarri honek diru publikoz aurrera eramaten den arte eta kultura-ekoizpen garaikide guztiaren gainbalioaren beharra edota gauzatasun bilakatu behar horretatik aldendu egiten ditu Bulego Z/Beko ekoizpenak elementu ezberdinen bitartez. Adibidez, zaintzaren bitartez, esparru pribatuan aurrera eramaten den ekimena eta tradizionalki emakumeen egin beharra izan den ekimen mota ikusgarri egin nahi dute. Hala ere, espazioen banaketaren inguruko problematizatzea aurkezten dute esparru pribatuan eta bakarka eramaten den ekintza bat esparru publikoan eta elkar ekintzen bitartez aurrera eramaten dutenean. Leire Vergara-k eta Beatriz Cavia-k hurrengo pasartean horrela adierazten dute, beraien hitzak jasoko ditugu:
314 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean “Gunearen ezarrera zentrala da, zeren eta geure jarduerak garatzen ahalegintzen garen moduari atxikitako zaintza sail bat inplikatzen baitu, saioetan lagun izaten dugun ardoa esaterako, infusioetarako teontzia, fruitu lehorrak, mandarinak eta askotariko zizka-mizkak giro halako bat eta usain gozo halako bat eragiten dutenak bulegoan. Bulegoa Z/B gure etxearen hedapen bat da edo, hobeto esateko, halakotzat zaintzen dugu. Hartara, Bulegoa Z/B muga bezala kokatzen da honako bi hauen artean: publikoa denaren arte-gune eta ezagutzaren finantzazio publiko eta kudeaketa pribatu bezala, eta pribatua denaren lau osagaietarako praktika-leku bezala. Baina era berean, geure trebetasun, errutina eta jarduera pertsonaletatik kudeatuz Bulegoa Z/Ben edukiak eta formak ekoizten dituen elkarrekintza bat. Gainera, Bulegoa Z/Bek bere izenetik bertatik eskatzen du (“zenbaki barik”) zerbait ibiltari edo leku gabetua bezala eratzeko ahalbidea, zeinek nahiz eta garrantzizko kokagunea duen Solokoetxe bilbotar auzunean eta testuinguru horrek proiektuan lortu duen esanahia gorabehera, ahalbide bat baino gehiago sortzen ditu bere eginkizunerako” (Cavia eta Vergara, 2013: 77).
Bulegoa Z/Beko kideek denboraren erabilera eta enpleguaren inguruan ere hausnarketa aurrera eramaten dute. Denbora, arte garaikidearen ekoizpenean, mugak eta proiektuen moldaketa dakartza berarekin. Kultura-politikek zein politika publikoek eta baita ere interes politikoek arte-ekoizpen nola bideratzen duten ikusi da lanaren kapitulu ezberdinetan zehar. Hainbat proiektu azkar egin behar dira, legealdia bukatu aurretik, hauteskunde kanpainarako, urtea amaitu aurretik, urteko aurrekontuaren gastuarekin bat egiteko. Zentzu honetan, garrantzitsua da espazioa eta egiturarekin batera, arte-ekoizpen garaikideak prozesu moduan ulertzea eta ez “gauzatasun” bezala. Prozesuak denboraren pertzepzio ezberdinak eskaintzen ditu eta ekoizleekin, kudeatzaileekin, publikoarekin erlazionatzeko modu berriak posible egiten ditu. Bestetik, Beatriz Cavia-k eta Leire Vergara-k adierazten duten moduan, denbora eta ekoizpen kapitalistaren arteko erlazioa estua den bitartean, Bulegoa Z/Bak bi hauen arteko haustura aurkezten du bere proiektuen bitartez. Aurreko kapituluan ikusi ahal izan dugun moduan, Montehermoso Kulturuneari egiten zitzaizkion kritikak aintzat harturik, politikariek, Kulturunearen ebaluazioa, bertaratzen zen jende kopuruaren arabera egin nahi zuten. Bulegoa Z/Bek, honako bete behar hau albo batetara utziz, bertaratzen den jendearen ordutegiak kontuan hartzen ditu eta bestetik ere, proiektu ezberdinek eskatzen dituzten denbora beharrak ere kontuan hartzen dituzte:
Maider Zilbeti 315 “Denbora zuzenean atxikirik doa modernotasunean ekoizpen-sistemari eta Bulegoa Z/B, berriz ere, denborazkotasun horren hausturan kokatzen da ordutegiaz interesatuki jabetzen den neurrian jarduera bakoitzaren beharren baitan, bertaratze-irizpide kuantitatibo bati erantzun gabe, batzuetan ikusle-gaiaren beharrak gutxi gorabehera kalkulatuz baina lau osagaien interesen arabera ere gidatzen gaituelarik. Horrek erakusten du lan-egunak ez direla derrigorrez, produktibitaterako diseinatzen direnak. Halaber ustezko aisia-denboraren osagaia den kultura-bizitza ezagutza-ekoizpeneko aldiune biziago batzuek zeharkaturik ikusten dela eta asteburuek hedadura edo anbiguotasun baterako aukera ematen dutela, zeinean atsedena egokia izan baitaiteke ekoizpen eta sormenerako” (Cavia eta Vergara, 2013: 77).
Modu honetan, arte-instituzio publiko batek izan ditzakeen espazio publiko eta pribatuaren arteko mugak desitxuratzen dira Bulegoa Z/Ban bertan eta baita ere kideek bulegora hurbiltzen diren pertsonekin batera osatzen dituzten ekintza zein ekoizpenetan ere. Halaz, aisia eta ekoizpena elkarrekin nahasten den bezala, politika publikoek aisia ekoizpenera bideratuak dituzten ildoei kontraesaten diete. Esaterako, Eusko Jaurlaritzaren Kultura-Fabriken apustuari, non ikerketaren lehendabiziko kapituluan adierazi dugunez, kapitalismo kognitiboaren arauak jarraituz arte-ekoizpen garaikideak “gauzatasun” bilakatzen ditu. Nola ihes egin kapitalismo kognitiboaren atzaparrei? Lehenik eta behin, instituzionalizatutako praktiken inguruko hausnarketa abiatzea garrantzitsua da, baita ere espazioak ahalbidetzen dituen erlazio motak mahai gainean jartzea zein ekimen zehatzen nondik norakoak azaltzea ere:
“Bilboko Solokoetxe auzoan kokaturiko bulegoaren guneak bira garrantzitsua emango dio proiektuari, gune horrek gure interesak era publikoan partekatzeko aukera eskainiko digun zentzuan. Gure jardueren izaera publikoko deialdia hain zuzen izango da azkenean errealitatez proiektua hornituko duena, zentzu praktikoago batean eta gure ikasprozesu irekiak ikusle deitu batekin partekatzeko gure desirak elkarbanatuz. Ildo horretatik, irakurketa-taldea jarduera bezala hasieratik sortuko da interes komun batekin. Dinamika horrek badu zerikusia gu guztiok Bulegoa Z/Ben hasierako unean aurkitzearekin doktorego akademikoko programetan ikertzen. Gure ikerkuntza-arloak hain desberdinak eta departamentu eta fakultateekiko gure loturak ere desberdinak izanik esate baterako EHU/UPVko Arte Ederrak, Historia eta Geografia, Gizarte Zientziak eta Komunikazioko eta Goldsmith Collegeko Visual Cultures departamentua, gure asmoa lan- eta gogoeta-guneak sortzea izango da posizioen eta ikerkuntzen artean. Logika horren pean, testu bat era kolektiboan irakurtzea Bulegoa Z/Ben metodologia didaktiko bat bezala, jakiteen eta
Era berean Pripublikarrak kolektiboak, espazio pribatua eta publikoaren artean aurrera eramaten zuen beraien jarduna. Horrela, arte-ekoizpena instituzionalizatzen zuten hainbat praktiken inguruan problematizazio gunea osatzen zuten bere jardunaren bitartez. Kolektiboak bere burua Remedios Zafraren netiana, Dona J. Haraway-ren cyborga eta Rosi Braidottiren subjektu nomadaren mitoen oinordekotza xumea aldarrikatzen zuen, figurazio hauek abian jartzen duten sistema patriarkalaren deseraikuntza jarraituz. Nahiz eta kolektiboaren partaideak prestakuntza eta ekintza diziplina ezberdinetik etorri, arte eta feminismoen inguruko proiektuak garatzen dituzten emakume kolektiboa izaten bukatu zuten. Kontzeptu moduan, Pripublikarrak, 2005. urtean sortzen da. Batera egindako hausnarketa bezala, posizionamendu pertsonalak eta sozialak kolektiboki berreraikitzeko joko dialektiko moduan sortzen da. Publikoa eta pribatuaren arteko elkar eragitearen inguruko eta generoa tresna erregulatzailearen deseraikuntzaren esanahi orokorra agerian jartzen duen esanahi esparrua garatzen du.
Pripublikarrek bere jarduna 2005. urtetik 2010. urtera aurrera eraman zuten, esan genezake, kultura-politiken moduak, zirrikituak ederki ezagutzen zituztela. Zentzu honetan, Bulegoa Z/Beko kideek ere espazio hauetan lan egitearen garrantziaz kontziente dira. Batez ere, aurretik aipatu dugun gauzatasun bilakatze hori alde batera utzi eta aurrekontu publikoa baina kudeaketa pribatuak irekitzen dituen aukerak mahai gainean jartzen ditu Bulegoa Z/Bak beraien eguneroko jardunarekin. Izan ere, kulutura-politikek ekoizpenari inposatzen dizkioten aurrekontua, espazioa eta denbora betebeharrak alde batera uzteko baliabideak eraikitzen dituzte beraien jardunaren bitartez. Kideen nortasun ez estatikoa ariketa hau aurrera eramateko ezinbestekoa da. Erabaki honek, Bulegoa Z/Bko kideek hasiera batean beraien jardunaren parte kontsideratzen ez zituzten hainbat teoria, praktika, metodologietara gerturatzeko aukera luzatu die. Hau lortzeko bide konkretua irakurketa taldeena izan da. Halaz, irakurketa taldea, ikasketa kolektiborako metodologia bezala definitzen dute, ikasketa instituzionalizatuetatik, akademiatik aldetzen dena baina ezagutza-prozesu jarraitua eskaintzen duena.
Maider Zilbeti 317 Bulegoa Z/B proiektua, instituzioetatik kanpo dagoen proiektua izanik, arteekoizpen feministara eta bere hausnarketara testuen bitartez iritsi da. Aurreko kapituluetan ikusi ahal izan denez, testuinguru konkretuan, eta zuzendaritza konkretuen pean, arte-ekoizpen feminista proiektuak aurrera eraman izan dira. Baina egun, posiblea al da arte garaikideen instituzioen baitan arte-ekoizpen feministek espazioa izatea? Azkeneko urteetan arte-ekoizpen feministari lekua egin dioten arte garaikide instituzio publikoek, beraien lehentasunak aldatu dituzte Arteleku zentroaren kasuan eta Montehermoso Kulturuneari dagokionez, bere jardunaren helburuak aldatu ditu arte ekoizpen feministari ateak itxi ondoren.
Instituzionalizatuak ez dauden praktikek instituzionalizatua ez dagoen ezagutza bateranzko bidea posible egiten dute. Ikerketa bisualek proposatzen duten haritik, diziplinartekotasuna praktikan aurrera eraman beharreko ezagutza-prozesu berritzaileak aurkezten dituzte. Ez objektua ikertzerako momentuan, baizik eta objektu bera subjektibotasunetik eraikitzerakoan. Ezagutza, ekintza bukatu, osatu, itxi bat izatea alde batera utzi eta subjektibotasunaren eraikuntza ezagutza-prozesu moduan ulertuko dute eta praktikan jarriko dute. Beraz, arte-ekoizpen feministek jakintza lekututik abiatuta, deslekutze batera bideratzen gaituzte eta bidean gure burua eraikitzeko aukera luzatzen digu, ezagutzen dugun heinean eta ezagutzaren esparrua moldatzen dugun era berean. Ezinbestean, honako ariketa hau, interes politikoekin nola erlazioa duen adierazten digu Néstor García Canclini-k hurrengo pasartean:
Baina zer gertatzen da arte-ekoizpen feministak aurrera eramateko espaziorik ez dagoenean? Ez instituzio publikoenak ezta ere bestelako espaziorik? Izan ere, badirudi egun, ekoizpen kulturalak garrantzia izateko, bertan aurrera eramaten diren ekimenek gainbalioa izateko, eraikin ospetsu baten barruan eraman behar direla. Egun kultura-politikak arte-ekoizpen garaikideei arreta konpartitua eskaintzen diote. Hala, turismoa eta berrikuntzarekin batera aurkezten zaigu, arte-ekoizpenak, berak bakarrik ez baitu interes politikoen arretarik erakartzen. Interes politikoak bideratzeko tresna ez eraginkor bezala kontsideratu duten honetan, politika publikoen inguruan hausnarketa, arte-ekoizpen garaikidetik eta arte-ekoizpen feministetatik aurrera eramatea garrantzitsua litzateke. Horretarako, lehendabizi, instituzio publikoetatik at lana aurrera eraman behar da. Nahiz eta diru publikoarekin izan, kudeaketak pribatua izan behar du. Arte-ekoizpen feministak honako bitarteko espazio eta kudeaketan kokatzen dira, aurreko orrialdeetan ikusi eta hurrengoetan ikusi ahal izan denez. Gune horretan egotetik eraikitzen den ezagutza lekutuaren kontzientzia osoarekin aurrera eramaten dira hausnarketak, ekintzak eta ekoizpenak.
Horrela, ondoriozta genezake: arte-ekoizpen feministei euskal testuinguru kulturalean espazioa eman baldin bazaie, hauek ekimen, proposamen eta ezagutzaprozesu bezala ez direla izan legitimatuak instituzioen aldetik. Ondorioz, denbora tarte batean existitu egin dira leku horietan, baina beti ere zailtasunak izan dituzte beste arte-prozesuekin elkarrizketak abiatzeko. Horrenbestez, arrazoi bat dela edo beste bat dela, arte-instituzioek arte-ekoizpen feministak alde batera utzi dituzte. Baztertze honek ezinbestean gune eta ekintza berriak ahalbidetzen ditu. Kapitulu honen hasierako orrialdeetan honako espazio hauen eraikuntzaren berri eman dugu eta hurrengo orrialdeetan ere horrela egingo dugu.
Feminismoaren teoria kritikoek, queer teoriak eta teoria transfeministak barne, arte ekoizpenean izan duten eragina ukaezina izan da azken 20 urtetan zehar (Aliaga, 2012; Trafí-Prats, 2012). Queer teoriaen eta transfeminismoen eragin euskal testuinguru kulturaleko arte garaikide instituzioetan eta akademian ere jaso da teoria feministak baina neurri handiagoan, zehazki Arte Ederretako Fakultatean (Méndez, 2014), nahiz eta azterketarik ez den burutu honek zein ondorio ekarri ditzakeenaren inguruan. Gauzak hala, errealitate honek hasiera batean kontraesankorra dirudi. Izan ere feminismoaren teoria kritikoek instituzioek aurrera eramaten dituzten eta emakumeak diskriminatzen dituzten praktika instituitzaileen edota arautzaileen inguruan hausnarketak bideratzen dituzte eta hausnarketa hauetatik abiatuz ekintzak proposatzen.
Feminismoaren teoria kritikoari erreferentzia egiten diogunean, nortasunaren kategoriak eta errepresentazioaren kategoriak kolokan jartzen dituzten teorizazio eta errepresentazio praktika ez hegemonikoei erreferentzia egingo diegu. Beraz, aldarrikapen queer edo transfeminismoetatik egindako ekarpen teorikoak barneratuko dituzten feminismoaren teoria kritikoak eta errepresentazioak kolokan jarriko dituzte modu konstantean.
Erreakzioa-Reacción kolektiboak gai honen inguruan egindako hausnarketa labur bezain zuzena puntu honetan ekartzea zilegi da:
“Errepresentazioak, praktika artistikoak sortu, auzitan jarri edo hedatu egiten ditu diskurtso feministak. Literaltasun hori artista batzuen edo artista feminista batzuen lanari
Arte-esparru garaikideak ikuspuntu feminista ezberdinen ekarpenak ezagutzen ditu 1960ko hamarkadaren bukaeratik aurrera Ameriketako Estatu Batuetan eta Europako herrialde ezberdinetan. Ondorioz arte feministaren izendapenak eta kategoriak 1960ko hamarkadaren bukaeratik abiatuta Ameriketako Estatu Batuetan eta Europako hainbat herrialdetan aurrera eramaten zen arte-ekoizpen konkretuari egiten dio erreferentzia. Honako arte-ekoizpenak, autore ezberdinek, horien artean Linda Nochlin, Griselda Pollock, Lucy R. Lippard, … abiatutako artearen esparruaren historiografiaren berrikuspen feministaren euskarria izan zuen. Nolabait ere, arte garaikide esparruaren emakumeek beraien jarduna ikuspuntu feministetatik garatzeak, artearen esparruak eraldaketa batzuk aurrera eramatea eskatzen zuen, lanak ikusgarriak gertatu ahal izateko eta beste arte sortzaileekin elkarrizketa posibleak ahalbidetzeko. Horren haritik, adibidez, autoretzaren eta bereiziki gizonezko autoretzaren inguruan eztabaidak burutu ziren, baita arte lanaren ekoizpenprozesuaren ingurukoak eta arte lanaren izendapenaren beraren balio sozial, ekonomiko eta kulturalaren ingurukoak ere.
Arte garaikidearen esparruan aurrera eraman zen historiografiaren berrikuspen feminista garrantzitsua izan zen, arte-prozesua eta arte lana bera ulertzeko modu ezberdinen garrantzia ikusgarri bihurtzeko unean. Garaiko mugimendu feminista politikoarekin erlazio estua zuen arte-ekoizpenak, gai komunak lantzen zituztelarik: emakumeen aurkako bortizkeria, edertasunaren inguruko genero teknologien inposaketa, emakumeen sexualitatea, zuriak ez diren emakumeen bizi baldintzak, … Modu honetan, arte-ekoizpenak eta aldarrikapen feministek askotan bat egiten zuten beraien aldarrikapenak, teorizazioak eta adierazpen bisualak sortzerakoan. Era berean, ezinbestekoak gertatzen dira 1970eko hamarkadan hasita artearen inguruan eta batez ere emakumeek aurrera eramaten dituzten arte ekoizpenen inguruko idatzi feministak. 1971. urtean, artearen kritika feministari hasiera emango zion artikulua argitaratzen da, Linda Nochlin-en “Why Have There Been No Great Women Artists?” Artikulu honek, arte garaikidearen esparruaren hainbat habe kolokan jartzeko tresnak eskaini zituen. Autorea, planteatzen duen galderari erantzuten saiatzen da. Labur adierazita, bere erantzuna da, emakume artista handirik ez baldin badu existitu, arte-esparruak,
Korpus teoriko anitz hauek arte-ekoizpenarekin bat egiten dutenean ez dute zertan beti arte feminista izendatzen den hori ekoiztera bideratuta egon behar. Izan ere, esandakoari jarraituz, garai konkretu batean, testuinguru kultural konkretuetan eta, ondorioz, herrialde batzuetan aurrera eramaten den arte ekoizpen bat izango litzateke honako hau. Puntu honetara iritsita, itzulpen-politikak ezinbestekoak dira gurea ez den testuinguruetan arte feminista zein baldintzetan garatu den ezagutzeko eta euskal testuinguru kulturalean arte-ekoizpena eta feminismoen arteko erlazioak ahalbidetzen dituen ezagutza- prozesuak eta subjektibazioa-prozesuen berri modu egokian izateko.
Itzulpen-politikek, ezagutza-prozesuak eta ezagutzaren objektuak baldintzatzen dituzte. Beraz ezinbestekoak dira arte-ekoizpenak, aldarrikapen feministak eta teoria kritiko feminista eta queerak zein aldarrikapen transfeministak aberastuko dituzten testuak euskal testuinguru kulturalera itzulpenaren bitartez ekartzea. Testu hauek, feminismoaren adieraren hedapena ekartzen dute. Modu honetan, arte-ekoizpenetara eta ezagutza-prozesuetara honako hauek barneratzeko ezinbestekoa da itzulpen politikek zein testu itzultzea bultzatzen duten eta zein testu ez ezagutzea. Honako itzulpen hauek gehienetan akademiatik bideratzen diren heinean, ezagutzaren prozesua legitimatuak eta legitimatzaileak euskarritzera nola zuzenduak dauden adierazi dezakegu.
Azucena Vieites-ek ezagutzaren ulermen hedatu eta berria fanzineen bitartez aurrera eramandako itzulpen dispositiboaren bitartez aurrera eramatea eraginkorra dela adierazten du, non arte-ekoizpenek, teoria eta aktibismo feministarekin eta bisualitateekin bat egiten duten: “(…) alor desberdinetan burututako proposamen eta proiektuen ezagutza izatea, eta haien artean etorkizunean egin daitezkeen elkarlanak ikustea eta, bestetik, jarduera artistiko, ikerkuntza feministaren metodologia eta ezagutza kontzeptu berri baten planteamenduaren arteko harremanak konstatatzeak fanzine formatuan pentsatzera eraman gaitu auzi horiek guztiak bizikide bezala dituen adibide bat bezala, arte, teoria eta aktibismo feministaren arteko bizikidetza on bezala” (Vieites, 2013: 38).
322 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean Feminismoaren ulermen hedatuago baten apustuak, belaunaldien artean harremanak sendotzeaz gain, belaunaldi ezberdinek aurrera eramandako praktiken arteko informazioa eta esperientzia trukatzeko gunea izan daiteke. Modu honetan, feminismoa eta arte-ekoizpenaren arteko erlazioaren inguruan María José Belbe-ren hitzak jasoko ditugu:
“Emakumeen proiektu kultural eta artistikoak, zeinek ez baitute sartzen feminismoa beren interesen artean, frustratzaileak eta ulertzen zailak gertatzen zaizkit. Frustrazio eta txundimen horrek jakin-mina sortzen didate, feminismoa ez barne hartzea zergatik gertatzen den jakiteko interesa, hartaz norberak duen pertzepzioari loturik egon behar duen ez barne hartze bat. Kontsideratzen dut generoa eta sexualitatea inoiz ez daudela garenaz eta egiten dugunaz kanpo, ez eta gure jarduera gertatzen deneko testuinguruez kanpo ere –generoa era begi-bistakoan presente egon edo ez. Bestalde, oso argi dago zeinen emankortasun gutxikoa izango litzatekeen beren burua feminista izendatzen ez duten pertsonez eta emakumeproiektuez jarrera zentsuratzaile batetik hitz egitea, zeren eta horrek autoritate-karga ezin onartuzko bat eramango bailuke berekin, izan ere, Ana Koedt pentsalari feministak adierazi duenez “pertsonengan erru-sentimenduak eragitea ez da haiek ezagutzeko erabiltzen den taktika bat baizik haiek kontrolatzeko.” Zalantzarik ez dago errespetatu egin behar direla bakoitzaren jakite kokatuak eta desberdintasunekiko errespetu horretatik lan egin. Nahiz eta nire jakin-minak hor jarraitzen duen” (Belbel, 2013: 84).
Autorearen hitzekin bat egitez, feminismoetatik jorratuak ez diren kultura eta arte garaikide proiektuak, frustatzaileak irizten ditugu. Honako iritzi pertsonalaren aurrean, beti ere berak dioen moduan, ezinbestekoa da jakin-mina izatea adierazpen ororen aurrean. Jakin min honetatik, feminismoek eskaintzen duten ezagutza prozesuetatik edo ekoizpen-prozesuetatik kanpo geratzearen arrazoietan sakontzeko aukera proposatzen du autoreak. Informazio interesgarria ere eskaintzen digu hausnarketa honek, feminismoetatik lan egiten ez duten emakume artistek ez dutelako beraien burua artista feminista izendatzen. Honako pasarte honekin, izendapenek mugatzen dituzten praktiken inguruko hausnarketari ateak irekitzen dizkiogu. Bestetik, María José Belbe-k feminismo barne hartzaileago bat praktikan aurrera eramateko oinarriak izendatzen ditu eta izendatu bakarrik ez, baizik eta praktikara ere eramaten ditu. Puntu honetan, nortasunek eta lekutze izendapenek eskaintzen duten zurruntasuna eta aukera murriztapenen aurrean esperientzia ezberdinak barne hartuko
Maider Zilbeti 323 dituen nortasunak, esperientziak eta ezagutza-prozesuak proposatzen ditu ezagutzaprozesu feministetatik. Hurrengoak ere María José Belberen hitzak ditugu:
“Enuntziatze-posizio desberdinekiko entzute-ariketa eta errespetu hobeak noranzko guztietan ikasten laguntzen du eta feminismoa barne hartzaileago bat ahalbidetzen du. Irabazi/galdu pentsamendu dualista praktikan sakonduko duen feminismo bat, pedagogia arrazionalaren izaera onuragarria azpimarratuko duena, eta boterea negoziatzeko moduak, zeinen zirkulazioa ahalbidetuko duen denok irabazle gerta gaitezen. Eve Kosofsky Sedgwickek dioen bezala: Ikuspegi feminista eta queer batetik… erresistenteagoak izango diren ikuspuntuak behar ditugu… batez ere zero batura eta hirugarren baztertua duten jokoen logika, zeinen arabera pasiboa dena aktiboa denari kontrajarria baita; desira, identifikazioari kontrajarria; eta pertsona batek maitasun gehiago hartzeak zera esan nahi du, a priori, beste bat gutxiago hartzen ari dela” (Belbel, 2013: 85).
Bestalde, kontzeptu baten hedapenak esperientzia ezberdinak jasotzeko aukera eskaintzen du eta esperientzia horiek elkarren artean elkarrizketan jartzen ditu. Zenbaitetan, batera jartze hauek belaunaldien arteko harremanak eraikitzea eskaintzen du, eta baita ere belaunaldi ezberdinen subjektuen arteko erlazioak sendotzea. Zentzu honetan, aipatzekoa da 2013. urteko uztailean Arteleku zentroan ospatutako “Arteekoizpen feministak: ezagutza-prozesuak eta belaunaldien arteko harremanak” jardunaldien helburuetako bat arte ekoizle belaunaldi ezberdinek teoria feministarekin zein aldarrikapen feminista queer eta transfeministekin izandako harremanak eta harreman ezak mahai gainean jartzea izan zela bere aurkezpen testuan irakurri daitekeen moduan:
“Arte feministaren izendapenak, bere praktikak, garai eta testuinguru konkretu bati erantzuten dio eta feminismoetatik lan egiten duten artista guztiak ez dira honako izendapenarekin identifikatzen. Egun, arte ekoizpen feministan, feminismoen lan tresna ezberdinak barneratzen dira: bai aldarrikapen queer, trans eta feministak, bai teoria kritiko queer eta feministak, bai arte feministak eskainitako bisualitate berritzaileak. Honako tresna hauek artista ezberdinen prozesu lanetan nola barneratzen eta islatzen diren aztertuko dugu. Izan ere ezagutza berritzaileak eta ez legitimatuak posible egiten dituzten tresna feministak
Izendapenak, arte-ekoizleek beren burua zein beren lana deskribatzeko erabilitakoak, auto-izendapenak izan daitezke. Bestalde, instituzionalizatutako praktikei arte feminista etiketa ezartzerakoan edo akademiatik egiten diren izendapenek ere, arte-ekoizpenaren garapena mugatzeko arriskua dute, edo ekoizpenek duten aberastasuna ezkutuan jartzeko arriskua dute. Hainbat kasutan, instituzioek ez, baizik eta arte-ekoizpen ezberdinak aurrera eraman ahal izateko baldintzak sortzen dituzten erabiltzaileek ere, izendapenak erabiltzen dituzte beren aurrean gertatzen diren adierazpenak ulertzeko.
Zentzu honetan, esanguratsua da, nola Bulegoa Z/Beko kideenganako eta hauek aurrera eramaten dituzten ekimenenganako pertzepzioa, arte-ekoizpen feministak aurrera eramaten dutenaren sinismena den. Bulegoa Z/Beko kideek adierazpen hau ezeztatzen duten bitartean, kontziente dira, beraiek aurrera eramaten dituzten praktikak eta ekoizpenak testuinguru honetan kokatzen direla. Hori dela-eta, ia ezinezkoa da erabiltzaileak edo publikoa arte ekoizpen batzuetara hurbiltzen direnean hauen inguruko jakite lekutuaren koordenatuak ez proiektatzea. Gauzak hala, garrantzitsua izan daiteke euskal testuinguru kulturalari dagokionean eta arteekoizpen feminista aztertzerakoan zehazki, feminismoaren izendapenaren ulermen zabal bat izatea.
Azucena Vieites-en hurrengo hitzen bitartez, izendapenen inguruko gogoeta egiten du eta inposatutako edo hainbat kategorien pean ikustearen, entzutearen ondorio zuzena den espero denaren inguruan ere dihardu:
Instituzionalizatutako praktikek, produktibitatearen helburua dute. Instituzioek, beraiek mugatzen duten espazioan aurrera eramaten diren praktika ezberdinak izendatzearekin batera, honako hauek diskurtso, marketin praktiketan bilakatzen dituzte. Egoera honetatik ateratzeko asmotan, Itziar Okarizek, “Insist on Certain Things” (2013) artikuluan, bere lanaz hitz egiten duenean, predikatuaz hitz egiten du. Hau da, ez du subjektuaz hitz egiten, ez du bere nortasun lekutuaz hitz egiten, baizik eta ekintzaren inguruan ari da, eta hau deskribatzeko beharrezkoa duen predikatuaren inguruan. Honek ez du esan nahi subjektibazio-prozesua alde batetara uzten denik eta predikatuak honetan eraginik ez duenik. Subjektibazioa prozesua denez gero honako hau, predikatuaren bitartez, ekintza, praktika, ezagutzaren bitartez moldatuko eta osatuko da:
Itziar Okariz-ek goiko testuan bere subjektibotasunaren definizioa ez eskaintzea erabakitzearen inguruko hausnarketak partekatzen ditu. Honako aukera hau estrategia bat da. Ez da estrategien artean bakarra. Horrela, beste estrategia, kontrakoak ere existitzen duela adierazten du Okariz-ek: “Formatik, testuinguru jakinetik, interpretazioa ez gidatzeko nire ez izendatzearen estrategiaren kontra, adibideak jarri nituen. (Jesús Arpalek kontatu zidan, Jeletondarrek, asko hitz egin zutela nire estrategia horretaz; Jeletondarrek eskuarki aurkakoa erabiltzen dute,
Maider Zilbeti 327 izendatzearena, izena jartzearena, hura existitzen dela segurtatzeko. Biak dira estrategia baliagarriak, batez ere barne hartzaileak izango diren, haziko diren eta garatuko diren esanahi-eremuak definitzerakoan)” (Okariz, 2013: 30).
Itziar Okariz-ek, artista bezala, subjektu bezala aukera egiten du bere burua modu jakin batean izendatzean; ez izendatzea aukeratzen du. Bestelako hausnarketa, berak, subjektu bezala ekoizten duenaren izendatze-prozesuaren inguruko hausnarketa da. Izendatze-prozesuak bere lana definitzea dakar, lanari interpretazio zehatz bat eskaintzearekin batera. Honek, bere lanaren ulermena mugatzen du. Izan ere, izendapenak, nortasunak, barne hartzaileak ez diren bitartean, ekintzen, esperientzien, bisualitateen, arte-ekoizpenen aberastasunak mugatzen dituzte. Honen adibide zehatza eskaintzen du Okariz-ek bere lan ezberdinak performatibitatearen inguruko lan moduan izendatu zituzteneko kasua ekartzen du aditzera. Izendapen hauek denboran zehar eta teorizazioen arabera aldatu egiten direla adierazten du. Lehen nartzisismoaren inguruko praktikak zirenak orain maskulinotasunaren inguruko performanceak direla adierazten du Okariz-ek, instituzionala eta ezagutza-prozesu legitimoa bilakatu den ulermena izanik honako hau. Artistaren hitzak jasoko dira hurrengo lerroetan, non bere lanak deskribatzeko eta baita ere ulertarazteko erabiliak izan diren izendapenak baliatuz, hausnarketara gonbitea luzatzen duen:
“Gune publiko edo pribatuetan pixa egitea, non burututako ekintza zutik pixa egitea den aldez aurretik hautatutako lokalizazioetan eta deitu gabeko ikusleekin, 2000. urtean hasitako ekintza sail bat da. Lan horretaz hitz egiten denean “maskulinotasun-performancea” definizioa erabiltzen da eta seguru asko nola Ramboren collagean, hala Variations Sur Le Même T’aimen maskulinotasunaren performanceaz hitz egin genezake. Kontzeptua ez zen existitzen orduan arte garaikidearen barruan; nartzisismoaz hitz egiten zen adibidez. Gune publiko eta pribatuetan pixa egitearen interpretazioa, era zehatz batean gidatzen da teoriatik. Lan horri buruz “maskulinotasunaren performancea” interpretatzen badugu edo Variations Sur Le Même T’aime edo Rambo begiratzen baditugu eta “nartzisismo” irakurtzen bagenuen, errealki ez gara haiek konplexutasun osoan ikusten ari. Artearen ezaugarrietako bat da interpretazioarekiko erresistentzia halako bat, neutraldurik geratzen dena interpretazioaren irakurketan zentraturik gaudenean. Gune publiko edo pribatuetan pixa egitea, maskulinotasun-performance bat; baina ez bakarrik, ez nagusiki… Diskurtsoen bitartezko interpretazioa zentzuaz jabetzen da edo gauzak tindatzen ditu. Erantzuten zaizkien galderak beti berak izan arren, antzeko ondorioekin” (Okariz, 2013: 30).
328 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean Hemen jaso dugun pasartea, Itziar Okariz-en lan ekoizpenari erreferentzia egiten baldin badio ere, euskal testuinguru garaikidean, izendapenak, instituzionalizatutako praktiketatik abiatzen diren egiturak dira. Zurrunak dira orokorrean, eta begiradak norabide bakarrera bideratzen dituzte. Aipagarria litzateke, performatibitate kontzeptuak, ikerketaren lehenengo kapituluan aztertzeko aukera izan den moduan, arte-ekoizpena izendatzerakoan, izendatzen duen horren hainbat ezaugarri ezkutatzen dituela, modu honetan murritzailea izanik.
Norberak bere jarduna izendatzea erabakitzen ez duenean, kanpoko izendapenek isurtzen duten ulermenek jarduna mugatzen dutela ulertu beharra dago. Honako ulermen mugatu honek, ezagutza-prozesuak bere horretan jomuga izatera bideratzen ditu, markatzen duen horretan ezagutza bukatu bat aurrera eramatearekin batera. Bestalde, esan genezake, kontzeptuen arteko kidetasunak eta esperientzien partekatzeak, arte-ekoizpenaren bitartez, hein batean ezagutza-prozesu jarraitu bat aurkezten duela. Non geratzen da arte feministaren izendapena zentzu honetan? Praktika ezberdinak etiketa baten inguruan mugatzen dituen izendapena dela argudia genezake. Itziar Okariz-ek adierazi digun moduan:
“Puntu honetan bi gauza ezberdindu genitzake, batetik praktika eta bestetik subjektibotasuna eta praktika aurrera eramaten duen subjektuak bere subjektibotasuna nola osatzen duen. Zentzu honetan, interesgarria da Maria Murren hausnarketan pixka batean geratzea. Feminismoa predikatu moduan hitz egiten du (Mur, 2013); hau da, ekintza adierazten duena eta bestalde, subjektibotasuna ere ekintzaren bitartez aurrera eramaten duena” (Okariz, 2013: 29).
Predikatua ekintza bezala ulertzen denean eta barne hartzen denean, subjektibotasuna izendatu eta definitzeko beharretik askatzen da. Honek ez du esan nahi jakintza leku batetik ari ez garenik. Erabaki honek ez dakar ezinbestean jakintza lekutua alde batetara uztea, baizik eta mugimenduan, ekintzen bitartez eta ezagutzaprozesuen bitartez aldakorra gertatzen den subjektibitateari estuki lotua dago. Ezagutzaren subjektu eta objektua definitua ez egoteak ezagutza modernoarengan eta ezagutzaren filosofia klasikoarengan eztabaidak eta hausturak sor ditzake. Ikerketa bisualek, ezagutzaren filosofia klasikoarekiko hainbat hausnarketa-gune planteatzen ditu eta irudien sorkuntzak berak, hauek barneratzeko, ezagutzeko, bestelako erlazio
“Artea/artista feminista kategoriei dagokienez, alde batetik genero-arazoen inguruan kokamendua esplizitatzearen garrantziaz hitz egin zen (nahiz eta bertan bildutako eragile bakoitzak garrantzi desberdina ematen zion auzi horri) baina aldi berean mahaiaren gainean jarri zen kategoria horiek sailkatzeak zuen arriskua, zeinek faboratzen baitute artisten obrak balioetsiak eta aintzat hartuak izatea haien alderdietako bakarrean eta ez izan litzaketen dimentsio eta irakurketa guztien osotasun eta konplexutasunean. Epistemologia eta genealogia feministen garrantziari dagokionez hori aurretik agerian geratu zen jardunaldien egituran bertan, zeinek ahalbidetu baitzuen ibilbide artistiko, militantzia eta ikuspegi teoriko desberdinen elkar-ezagutza. Testuingurua erasateko artezkoaren eginkizuna artearen autonomia edo heteronomiari buruzko debatearen bitartez landu zen, baita artearen gune mugatuan ala esparru hedatuan lan egiteko aukeren bitartez ere. Eta arteak errealitatea irudikatu eta ilustratzeko duen gaitasunari buruz, agerian geratu zen hori aukera bat zela baina arte-jarduera ezagutze-prozesu bat dela bere baitan, itzulpenetan irudikapen-gaitasun hori baino konplexuago eta aberatsagoa, zein ahaltsua eta legitimoa bada ere, ez baita bakarra” (Olmo, 2013: 23).
Artista eta artista feministaren izendapena ez da baliagarria arte-ekoizpen feministak berarekin dakartzan aberastasun guztiak ezkutatzen dituelako. Izendapenak erabiliak izateko sortuak dira. Hala eta guztiz ere, izendapenak, esperientzien murriztaileak dira eta esperientziak homogeneizatu ere egiten dituzte. Ezagutzaprozesu bat aurrera eraman nahi denean, bereziki, kontu handia izan behar da izendapenekin. Beste era batean esateko, izendapenak sortuak izan diren esperientzietatik aparte beste esperientzia batzuk izendatzeko erabili nahi baldin badira, murriztapenaren sareetan eror gaitezke.
6.3.- ARTE-EKOIZPEN FEMINISTA EZAGUTZA-PROZESU BEZALA Arte-ekoizpen garaikidea prozesu batean bilakatzearekin batera, testuinguru eta baldintza konkretu batzuetan oinarriturik aurrera eraman zela ikusi ahal izan da ikerketaren metodologian eta etnografietan zehar. Arte-ekoizpen garaikideak errepresentazioa alde batera uzterakoan eta errealitatearen aurrean erreakzio moduan eraikitzeko lehen pausoak eman zituenean, orduan, objektu bukatu bat izatetik prozesua izaterako bideari ekin zion. Bestetik esparru ekonomikoarekin eta bestelako botere-esparruekin izandako harremanetan aldaketak ezagutu zituen, esaterako akademiarekin eta honen legitimazio moduekin. José Luis Brea-k arte-ekoizpenaren bilakaera azaltzen du hiru alditan, lehenengoa kapital industriala, bigarrena kontsumoaren kapitala eta hirugarren aldiaren hiru mugarriak: kapitalismo kulturala; bisualitatearen gizarteak; nortasuna politika eta performatibo bisuala. Ibilbide honetan zehar, arte-ekoizpena prozesu izatera nola bideratua den azaltzen du prozesu bisualean bilakatzen den aldi berean (Brea, 2003).
Arte-ekoizpenaren bitartez aurrera eramaten den ezagutza-prozesuaren inguruan José Luis Brea-ren hurrengo hitzak entzungo ditugu:
Modu honetan, Akademiak, bere egia alde batera uzten duela iruditu baldin badezake ere, bere legitimazioa kolokan jartzen dituzten ezagutza-prozesuak eta praktikak, kontradiskurtsoa osatzen dute eta ez ezagutza legitimoa. Ildo horretan, Brea-k adierazten dituen kontradiskurtsoak, ezagutza-prozesu legitimatzaileen bermerako baliagarriak eta ezinbestekoak ere gertatzen dira.
Arte-ekoizpena ezagutza-prozesua dela, eta ez ezagutzen dugun objektua, autore ezberdinek defendatu duten ideia da. Modu honetan, arte-ekoizpena, ezagutzaren prozesua laguntzen duen tresna izateaz gain, subjektua bera birdefinitzeko eta subjektibazio-prozesua aurrera eramateko tresna ere bada. Halaz, ezagutzailea eta ezagutuaren arteko erlazioa kili-kolo jartzen duen ezagutzaren esparrua Arte Ederren esparruak barne hartzen duela kontuan harturik, honako esparru honen ezaugarriak zeintzuk diren azaltzea zilegi litzateke.
Kapitulu honen aurreko atalean aipatutako bitasuna alde batera uzterakoan, diziplina zientifikotik kanpo geratu diren esperientzia ezberdinak barne hartzeko aukera luzatzen du artearen esparru garaikideak. Zientifikotasuna bermatu ezin duten esperientzien artean, emozionalak aurkitzen dira, eta baita ere zientziaren kritika feministek adierazten dutenez, emakumezkoek aurrera eramaten dituzten bizipenetatik asko.
Maria ptqk bere “Berriketa” artikuluan (2013), berriketa, emakumezkoek komunikatzeko duten era berezian izendatu dela adierazten du. Era berean, berriketa, emakumezkoen artean esperientziak komunikatzeko nola mugatu den adierazten du. Zientifikotasunetik urrun dagoen komunikazio mota honek, komunikazio mota hau identifikatzearekin batera, zientifikoa den ezagutza eta ez denaren arteko ezberdintasuna nabarmentzeko tresnetako bat da. Hitz egin ezin baldin badugu, ezin dugu komunikatu. Gure hizkera, gure esperientziek osatzen duten ezagutza-prozesuak deskribatzen dituzten hitzak, zientifikoak ez diren neurrian, baizik eta hizkera gutxitua edota kontuan hartzea merezi ez duen hizketa izanik, garrantzirik gabeko esperientziak adierazteko erabilia dela ondorioztatzen dute egitura legitimatzaileek. Legitimaturiko hizkera bat ez dugunean, nola eraman dezakegu aurrera ezagutzaprozesu bat? Galdera hauetatik ibilbidea egiten du Maria ptqk-ak “Berriketa” testuan. Erantzuna, egite-arte taktikoen bitartez eskaintzen saiatzen da, hauek Michel de Certau-ek ars de faire izendatu zituen horietan kokatzen dituen bitartean.
Maria ptqk-ak horrela azaltzen du egite-arteen ezaugarrietako bat, taktikoak direla estrategikoak izan beharrean, beste berezitasunen artean, aurrera eramateko espazio konkreturik ez dutela da. Beraz, ez dira instituzioen barruan eramango. Maria ptqk-ak Michel de Certau-ren azalpenaren inguruan egiten duen interpretazioa jarraituz horrela azaltzen du:
334 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean “Egite-arteek ezaugarri bat dute: estrategia motakoak ez baizik taktika motakoak izatea. Estrategia, harentzat, “nahimen-eta ahalmen-subjektuak” burutzen dituen indarharremanen kalkuluari buruzkoa da, zeinek leku propio bat baitu, oinarri seguru bat bere eragiketak kudeatzeko. Estrategia bat dator datu objektiboa kanalizatu, planifikatu eta erabiltzean zentraturiko arrazionaltasun ekonomiko edo zientifikoko ereduarekin. Taktika, aitzitik, bere baliabideak antolatzeko gune propiorik ez duenaren kalkulu mota da. Bere lekua inoren saila da. Adimen taktikoa berehalakoa da. Aukera bat airean harrapatzeko, gertaerekin maniobratzeko eta norberaren posizioa faboratzen duten abaguneak eragiteko gaitasunarekin jokatzen da. Adimen taktikoa da zer galdurik ez duen subjektuak hedatzen duena. Grekoek metis deitzen zioten adimen mota horri eta izen bereko, Metis titanide jainkosarekin identifikatzen zuten, pentsamenduaren sakontasuna, jakituria eta zuhurtziarekin baina maltzurtasuna eta amarruaren sinboloa ere bazenarekin” (ptqk, 2013: 72).
Adimen taktikoa berehalakoa dela adierazten du Maria ptqk-ak, norberaren interesak defendatzeko erabiltzen dena eta batez bere subjektibotasunarekin harremana duena; subjektibotasun intelektualaren erabiltzailearekin, bere testuinguruarekin harremanetan dagoena, autoreak berak hurrengo pasartean azaltzen digun moduan:
Testuinguru honetan problematizaziorako gune berriak beharrezkoak dira. Euskal testuinguru kulturalean 2011. urte bukaeran hainbat arte espazio daude instituzioetatik kanpo beraien ibilbidea urte gutxiren buruan sendotu dutenak. Bulegoa Z/B bezala, edota Bilboko auzo berean kokatua dagoen La Taller158 litografia tailerra eta erakusketa lekuaren kasuan bezala. Lehenak ez du feminismoekin erlazio jarraiturik izango, ez maila teorikoan ezta politikoan ere. Bestalde, bertako ekimenen publikoetan parte hartzen duten hainbat pertsonak arte-ekoizpen feministarekin
Maider Zilbeti 335 erlazioa dute, eta espazio horretan honen beharra txertatuko dutelarik. Bigarrenak, litografiaren praktikan, ezagutza-prozesu ezberdinak barne hartzen ditu, feminismoetatik etorritako problematizatze guneak tailerraren egunerokotasunean eta bertan aurrera eramaten diren erakusketen parte izanik.
Praktikaren bitartez ezagutza-prozesua aurrera eramaten den heinean gorpuztasunaren bitartez ezagutzea posiblea da. Honako prozesu honek posible egiten du zientifikotasunaren oinarrien inguruan hausnarketak aurrera eramatea eta gorpuztutako ezagutzari lekua uztea. Era beran, gorpuztutako ezagutzak, inposatutako kategorien inguruan hausnarketa aurrera eramateko aukerak irekitzen ditu. Subjektuaren nortasunarekin eta subjektibazio-prozesutik aurrera eramaten diren ekintzak, kasu honetan ezagutza ariketak ez klasifikatzeko ahalegina ere badakar. Subjektibazioa prozesu politikoa dela mahai gainean jarriz, Jacques Rancière-n (2010) esanahia gure ikerketaren egitekoetara ekartzen dugu. Esparru politikoak inposatzen dituen egite eta izate arauetatik haustura-guneak bilatzen dituen subjektuan jarriko dugu arreta, zein aurrera eramaten duen singularizazio prozesuan eta bere testuinguruarekin harremanetan den.
Goazen berriz atzera zientifikotasun klasikoaren oinarriak arte-ekoizpenaren bitartez nola kolokan jartzen diren ikustera eta era berean ezagutza gorpuztuak egindako ekarpenak ezagutzera. Helburu hau jarraitu asmoz lehendabizi Loreto Alonso-ren hitzak entzungo ditugu:
Ezagutza-prozesuan subjektibitatea eta intersubjektibitatearen inplikazioa, arte garaikide ekoizpen-prozesuan onartua dagoen ezagutzaren baldintzak direla esan dezakegu. Bide batez, zientzia eta artearen ezagutza-prozesuaren printzipio metodologikoak ezberdinak dira. Zientzien printzipioa ezagututakoaren unibertsaltasuna eta mugiezintasuna da, objektuaren ezagutzara mugatzen den
Testuinguru honetan, euskal testuinguru kulturalari dagokionean, Ainhoa Güemes Moreno-k eta Enkarni Gómez Genua-k, “Jarduera arteknozientifiko, posestrukturalista eta feminista baten zirrimarra (A.P.F.)” artikuluan arteknozientzia kontzeptuaren proposamena egiten dute. Autoreak, arte-ekoizpen prozesuetan barneratuz, ezagutza-prozesuetan gorpuztasunaren esperientziak eta ezagutza ahalmena legitimatua izateko prozesuaz ari dira. Honako ezagutza-prozesuak, beti ere arteknozientziaren bitartez, arte-ekoizpen feministak ahalbidetzen dituen ibilbideek posible egiten dituzte.
Zientzia legitimatzen duten akademiaren egitura zurrunek, matxistek, arrazistek, elitistek, emakumeen esperientziak eta esperientzia horiek posible egiten dituen gorpuztasunaren bitartez aurrera eramaten den ezagutza alde batera uzten dute. Honen aurrean, arte-ekoizpen feministak, arteknozientzia prozesuaren bitartez, ezagutza-prozesua modu berritzailean konfiguratzen du, subjektuaren jakintza lekutua errekonozituz eta gorpuztasunaren esperientziak nabarmenduz.
Ainhoa Güemes Moreno-k eta Enkarni Gómez Genua-k arteknozientzia hurrengo moduan deskribatzen dute, bere jardunaren ekintza eta hausnarketa abiapuntua horrela adierazi dute:
“A.P.F. esentziaz aukera haragiztatu bat da, gorputzei eta lurrari, ur planetaren materialtasunari, kosmos bilakatzen den lurraldeari gogoz atxikitako koprodukzio immanentea, eta queer eta cyborg ugarirekin senidetua. A.P.F. ren praktika eta teoriaren bitartez teknologia biopolitiko konplexuzko produktu bezala nagusiki eratzen gaituzten, eta bereziki, subjektu sortzaile (edo artista) bezala, auzi ontologiko eta epistemologiko batzuei ekin nahi diegu. Gure gorputz postgizatiarrak, erraietatik beste gorputz teknobiziei lotuak, borroka egiten diote edozein zatibitze fisikori. Gorputza gara. Subjektu sortzaile ez transzendentalak batera jokatzen dutenak immanentzia-planotan. Egia da, mugak saihesten ditugu, bortizki erakarrita bizi gara mugako elektromagnetismo ziurtasun gabe batez, agian intrigatzailea, batzuetan jasanezina den batez; beharrezkoa, ederra eta hilkorra” (Güemes eta Gómez, 2013:47).
Maider Zilbeti 337 Hortaz, autoreek ekintza feministetatik instituzionalizatutako praktiketara bidea egiteko, teknologia eta betebehar biopolitikoak dudatan jartzen dituzte, honako hau baldintza izanik subjektu bilakatu gaitezen. Gorputza da ezagutza aurrera eramateko printzipio metodologikoa eta ezagutza-prozesuaren bermatzailea. Ekintza eta pentsamenduaren arteko elkarrizketa konstantearen bitartez, ezagutzaren baliotasunaren inguruko negoziazioetan murgiltzen gara:
“Ekintza eta pentsamendu aldizkako, aldibereko eta rizomatikoen traiektoria sail batek egindako ibilbidea erakutsi nahi dugu hemen, aktibismo feministatik gune instituzionalizatuetara abiatzen direnak (kulturguneak, unibertsitateak, etab.) non ezagutzarako irispidea kudeatu eta antolatu ere egiten den, baina mugimendu sozialek planteatuez bestelako parametroetatik” (Güemes eta Gómez, 2013: 45).
Ainhoa Güemes Moreno-k eta Enkarni Gómez Genua-k ezagutzaren legitimazioaren inguruko negoziazioetan, Judith Butle-en baieztapenak jarraitzen dituzte gertutik, non ezagutzaren legitimazioa sistema zapaltzailearen birplanteamenduaren bitartez aurrera eramaten dela adierazten duten:
“Ildo horretatik, Judith Butlerren irizpidea jarraituz, lan aktibista eta akademikoaren bitartez, “esangura-sistema zapaltzailea” aldatzeko gai gara haren parte izateari uko eginez, haren engranajeko atal izatea saihestuz kosta ahala kosta, sistemaren barruan inolako aldaketa eraberritzailerik ez onartzea al litzateke kontua? Zer egin indarraren bitartez eremu artistiko, filosofiko eta zientifikoaren gainean ezartzen diren abstrakzioak neutraltzeko? Lehenik, arteobra teknobiziak “subjektuaren eta haren taktika epistemiko unibertsalizatzaileen” deszentralizaziora bideraturik egon behar du, eta “hizketa-teoria” bat edo praktika burujabe bat, hau da, “ondorio totalitarioak” dituena saihestu. Butlerren arabera, sistema zapaltzailearen aurkako borroka horretan, “boterea ezin daiteke ez baztertu eta ez arbuiatu, birplanteatu soilik” (Güemes eta Gómez, 2013: 49-50).
338 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean elkarrizketarako solaskide bezala errekonozitu. Modu honetan postinstituzional garaian kokatzen diren arte-ekoizpen feministek, elkarrizketarako zein negoziaziorako gune izaera eta potentziala aldarrikatu behar dute. Bide batez, elkarrizketa gune hauetan botere erlazioak birplanteatuko dira eta baita ere politika publikoen garapenerako informazioa eskuratuko da. Beraz, gune hauetan egotea garrantzitsua da, hauek praktika ezberdinen bitartez instituzionalizatutako praktikak izatera mugatu gabe.
Ezagutza-prozesuak subjektibazio-prozesuarekin erlazioa du; behinik behin feminismoetatik aurrera eramaten den teorizazio eta praktiketan. Areago, gorpuztutako ezagutzaren ezaugarriak eta inplikazioak zeintzuk diren kontuan hartzea, generoen inposaketa ariketak deseraikitzetik etorri den korrontea da. Arte-ekoizpena ikerkuntza-jarduera den neurrian, honako helburu hau txanponaren bi aldeak kontuan hartuz aurrera eramaten dela adierazten du Concepción Elorza-k hurrengo testu zatian:
“Praktika/ikerkuntzatik jarduera performatiboaren irismena erantsi dugu identitateen eta subjektibotasunen eraikuntzan, eta ondorioz paradigma berriak formulatzeko espazioak ireki ditugu, zeinetan geure burua marrazten eta identifikatzen jarraitzeko, eta zeinekin geure burua eraikitzen jarraitzeko. Eguneroko bizitza ekarri dugu artearen espaziora, eta geure genealogia propioen bilaketan tarteko izan gara, eratutako legitimazio-sistemetatik geure burua jaregitearen garrantzia geure gain hartuz eta ezagutza-modu berriak asmatzearen erronka, erreala denera iristeko era berriak” (Elorza, 2013: 66).
Concepción Elorza-ren honako pasartean barneratuz, aipatzekoa da, arteekoizpen feministak, performatibitatearen prozesua gehitu diola ezagutza-prozesuari. Ez performatibitatea kategoria moduan, ez arte-ekoizpen ezberdinak izendatzeko kontzeptu bezala, ez John Rogers Searle-k edo J.L. Austin-ek adierazten zuten moduan, baizik eta maila teorikotik maila praktikora doan zentzuan, eguneroko bizitzaren garapenean. Modu honetan, ezagutza, gorpuztutako agente batetik aurrera eramaten denaren pertzepzioa dago, eta ez bakarrik maila teorikoan aurrera eramaten den ezagutzarena.
340 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean Beste aldetik, gorpuztasunetik aurrera eramaten den ezagutza, beti ere zaila da aditzera ematen eta bere egiatasuna neurtzeko zein transmititzeko ez dago modurik, izan ere ezagutza legitimatua eta instituzionalizatutik aparte aurrera eramaten da. Hori dela-eta, aberasgarria izango da lanaren aurreko atalean adierazi den moduan, kontzeptuek, izendapenek, azken finean ezagutza posible egiten duten tresnen inguruko hausnarketa egitea eta hauek eskaintzen duten problematizazio eta hausturaespazioetan arreta jartzea. Oraingoan ere, Concepción Elorza-ren hitzak ekarriko ditugu:
“Egia da artearen aldetik ezagutza sortzeko modua zaila dela aitortzeko eta neurtzeko, oso zaila dela determinatzea arte-burutzapen eta -proposamenen irismena eta eragina. Baina, halaber, egia da beste maila desberdinetan atzemateko aukera ematen digula gure jarduerak, modu gutxi-asko bitarte gabeetan, mota guztietako estrategiak abian jarriz, baliabide mota guztien gain jokatuz, nola emozioari hala arrazoiari, esan dugunez, dei eginez” (Elorza, 2013: 66).
Arte-ekoizpenaren bitartez aurrera eramandako ezagutzaren aitortza egitea zaila da. Faktore ezberdinengatik zaila dela ikusi ahal izan da. Izan daiteke batetik emozioek parte hartzen dutelako, izan daiteke bestetik emozioak eragiten dituztelako. Izan daiteke gorpuztasuna inplikatzen duelako. Izan daiteke prozesuan dagoelako eta haustura-guneak eskaintzen dituelako botere erlazioak sistematizatzen dituzten eredu hegemonikoetan. Baina batez ere, eta etnografiaren kapitulu ezberdinetan ikusi dugun bezala, maila kolektiboan aurrera eramaten den egintza bat delako. Neurri honetan izango dira posibleak bisualitatea berrien bitartez ekoizpen sinbolikoak aurrera eramatea. José Luis Brea-k Cultura_RAM. Mutaciones de la cultura en la era de su distribución electrónica lanean azaltzen duen moduan:
Arte-ekoizpen feminista arte ezagutza-prozesu modan ulertzea eta barneratzea, ekoizpen sinbolikoak aurrera eramateko baldintzak dira. Orotarikoak diren ekoizpen-
Estibaliz Sádaba, Erreakzio-Reacción kolektiboko kidearen hitzak jarraituko ditugu, azkeneko orrialdeetan osatutako hausnarketen ondorioetako bat bere hitzetan entzuteko asmoarekin:
“Azken ondorio gisara zera esango dugu, lan egiten eta jarraitzen utziko diguten beste legitimazio-prozesu batzuk bilatu beharko genituzkeela, testuinguru berriak bilatu eta geure begirada dagoen errealitatea aldarazteko gai diren ekimen berrietarantz. Izan ere arteak, gutxienez, galderak geure buruari egiteko balio beharko luke, eta hartara bide berri baterantz aurrera egiteko aukera emateko geure buruari, iragan eta orainaldi hurbileko horien lastarik gabe” (Sádaba, 2013: 43).
Ikerketaren apustua izan da, bi arte-instituzio publiko sakonean ikertzea, Arteleku zentroa eta Montehermoso Kulturunea. Bi instituzioetan arte-ekoizpen feministak izan duen espazio eta denbora, proiektuen momentuko interesei erantzuten dio. Bestalde, garrantzitsutzat jo da, etnografietan zehar, euskal testuinguru kulturalean kokatutako instituzio ezberdinek egin dituzten ekarpenak labur azaltzea; instituzioen momentuko beharrak asetze ariketa izanik honako hauek.
Maider Zilbeti 343 Hala eta guztiz ere, arte-ekoizpen feministaren adierazpen ezberdinak instituzioen barruan kokatzen diren denbora eta espazioaren garrantzia nabarmentzekoa da. Gainera, momentu iragankor hauek azpimarragarriak dira politika publikoetan izan dezaketen eragina eraginkorra gertatzeko. Berdin, ezagutza-prozesu legitimoekin izan dezaketen erlazioa hemen gertatzen da. Akademiarekin eta ezagutza esparru legitimo ezberdinekin erlazioa mantentzea ezinbestekoa da arte-ekoizpen feministen ekintzek eta prozesuek ezagutza-prozesu moduan errekonozitzeko aukera izateko. Hori dela-eta, arte-ekoizpen feministek arte-instituzio garaikideetan presentzia izatean eta bertan beren lana aurrera eramatean, akademiarekin elkarrizketak aurrera eramateko aukera gehiago izango dute.
Arte-ekoizpen feministak bermatzen duen ezagutza-prozesua ezinbestekoa da etengabean mugitzen, hedatzen eta eraldatzen ari den arte garaikidearen esparruan pentsatzeko eta baita ezaugarri zein egitekoak finkatzeko ere. Euskal testuinguru kulturalean oraindik orain bizitzen ari garen orotariko krisiaren aurrean, arte-esparru garaikideari problematizazio-gune bat izateko aukera eskaintzen zaio. Arte-ekoizpen feministek eskaintzen dituzten bisualitate berriek, jendarteak partekatzen dituen sinboloen ekoizle izatera bideratzen dira arte-ekoizpen garaikidean ezagutzaprozesuak ahalbidetzearekin batera. “Recordemos cómo lo real divide lo simbólico, cómo instala una ruptura que hace que el significante sea incapaz de significar sin remitir a otros significantes” (Copjec, 2006: 138).
Ezagutza-prozesu akademikoak lagundu dezakeen bisualitateak ekoizteaz gain, beraiek aurrera eramandako ezagutza-prozesuak baliagarriak izateko, akademiak berezkoak dituzten ezagutza-baldintzak eta ezaugarriekin elkarrizketa aurrera eramatea ezinbestekoa da. Hartara, arte-ekoizpen feministak, elkarrizketa hauetarako baldintzak jartzen dituela zilegi da, adibidez, eraldatu nahi duen errealitatean bisualitate berriak eraikiz, bestelako adierazleak sortzeko ahalmena duten bisualitateak eraikiz.
Maider Zilbeti 345 ONDORIOAK Arte-ekoizpen feministak, euskal testuinguru kulturalean, ez dira instituzioen espazioetan soilik aurrera eraman. Esan genezake, baldintza ezberdinen pean izan baldin bada ere, instituzio ezberdinetan eraman direla aurrera arte-ekoizpen feministak. Bestalde, Arteleku zentroan, Montehermoso Kulturunean, Rekalde Aretoan, Koldo Mitxelena Erakustokian, Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoan, Bilbo Arte Aretoan, AlhóndigaBilbaon 159 garatutako arte-ekoizpen feministek helburu eta behar ezberdinei erantzuten diete. Batzuetan, erakundeetako zuzendarien interes pertsonalei erantzunez, besteetan mugimendu feministetatik egindako eskaerei erantzunez garatu den ekoizpena izan da. Gainera, akademiak arteekoizpen feministaren inguruan zuen hutsunea bete nahian, eztabaida-espazioak ere osatu izan dira. Hala ere, arte-ekoizpen feministek, gehienetan, ez dute izan instituzioaren egituretan txertatzeko ahalmenik. Ez hori bakarrik, Montehermoso Kulturunearen kasuan, esaterako, emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzen zuten erabakiek, eta aldi berean arte-ekoizpen feministan ikusgarritasuna eta problematizaziorako gunea eskaintzen zuten proiektuek, instituzioen egituretan txertatzen hastearekin batera, proiektuaren etena ekarri zuen.
159 2015. urteko martxoaren erdialdetik aurrera, Azkuna Zentroa izenarekin ezagutzen da.
Maider Zilbeti 347 Ikerketaren apustua izan da bi arte-instituzio publiko sakonean ikertzea: Arteleku zentroa eta Montehermoso Kulturunea. Apustu hau egitearen arrazoiak bi instituzioetan arte-ekoizpen feministak izan duen espazioari eta garrantziari erantzuten dio. Hala eta guztiz ere, ibilbidean zehar, aintzakotzat hartu ditugu goiko paragrafoan aipatutako gainontzeko instituzioek egin dituzten ekarpenak. Aitzitik, gogora ekarri nahi dugu, arte-ekoizpen feministaren garapena eta izatea ez dagoela instituzio publikoek bere existentzia ahalbidetzen duten edo ahalbidetzen ez duten baldintzara mugatua.
Egia da zailagoa dela instituzioetatik kanpo aurrera eramandako ekimen eta arte-prozesu isolatuen berri izatea. Arrazoiak ezberdinak izan daitezke: dokumentazio eza, hedapen mugatua izatea edota publiko jakin bati bakarrik iritsi ahal izatea. Adibidez, instituzioek, normalean, beraiek eure egiten dituzten eta bultzatzen dituzten ekimenetarako komunikazio-planak izateaz gain, beraien weborrialdeetako artxiboetan egindako lana gordetzen dute. Aipagarria da, halaber, Arteleku zentroaren kasuan bezala, honako instituzio honetan aurrera eramandako lanak, hausnarketak, topaketak, instituzioaren weborrialdea moldatzen joan ahala, arrazoi ezberdinengatik, ezkutatzen edo desagertzen joan direla. Bat-bateko desagertze hauek instituzioek bultzatzen dituzten interes politikoen aldaketa izan dezakete oinarrian, edota politika publikoen norabide aldaketen isla ere izan daitezte.
Testuinguru honetan, Arteleku zentroak 2015. urteko urtarrilean ateak itxi zituenez gero, ez dakigu zer gertatuko den bertako webguneak jasotzen zituen proiektu ezberdinekin. Ez da kasualitatea, bestalde, instituzioaren mugetan aurrera eraman izan diren proiektuak existentziaren mugan egotearen arriskuez hausnarketa egitera behartuak sentitzea. Zentzu honetan, Audiolab proiektuaren bloga itxi egin zen 2015. urteko martxoan.160 Honek guztiak informazioa sailkatzeko moduez eta hauek ikusgarri egiteko moduez ere hitz egiteko gonbita luzatzen du. Ildo horretatik, informazio eta esperientzien jabetzaren inguruko gogoeta ezinbestekoa da, ikerketan zehar adierazi dugun kapitalismo kognitiboaren mekanismoetako bat izanik errekurtso eta esperientzia kulturalen apropiazioa. Hots, ez da kasualitatea ikuspuntu
Aipatzekoa da, halaber, instituzioen espazioetan aurrera eramaten diren arteekoizpenak, askotan, instituzioetatik kanpo eramaten direnekin nahasten direla. Modu honetan, posible da instituzio baten barruan hasitako hausnarketek instituzioetatik at jarraitzea bere bidea, eta alderantziz. Arte-ekoizpen feministek ahalbidetzen dituzten ezagutza-prozesuek baliabide ezberdinak erabiltzen dituzte eurak gorpuzteko. Adibidez, kolektibo batek urteetan egin duen lana arte-instituzio baten barruan aurkeztu dezake, eta ez du esan nahi instituzionalizatutako praktika bat izatera mugatzen denik. Esaterako, Bulegoa Z/Bak bere lana Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoan (2012) 162 eta AlhóndigaBilbaon (2014) 163 garatu du. Nazioarte mailako Guerrilla Girls kolektiboari dagokionez ere, bere urtetako lanaren berri eman zuen AlhóndigaBilbaon 2012. urteko urrian Xabier Arakistain-ek eta Lourdes Méndez-ek zuzendutako “Perspectivas feministas en las producciones artísticas y las teorías del arte” ikastaroan. 2014. urtean berriro ere “Guerrilla Girls 1985-2012” kolektiboaren ibilbidea aurkezten zuen erakusketa aurrera eraman zen Arakistain-en eskutik AlhóndigaBilbaon. Egoera hauek, arte-ekoizpenak instituzionalizatutako praktika moduan asimilatuak izatetik ezberdintzen dira, etekin ekonomiko eta errentagarritasun politikoa izatera bideratuak egotetik aldenduz. Egon al daiteke orekarik arte-ekoizpen feministek bultzatzen duten ezagutza-prozesu, bisualitate berriak eraikitzearen egiteko eta etekin ekonomiko eta bisualak bultzatzearen artean? Ikerketaren ibilbidean adierazi dugun moduan, arte-ekoizpen feministek arte garaikidearen esparruaren inguruan hainbat kritika bultzatzen dituzte.
Kulturaren eta arte garaikidearen kritika aurrera eraman ahal izateko, bere ekoizpenaren izaera kontuan hartu beharra dago (Aguirre, 2014), eta baita kritika bera instituzioetatik kanpo etorri behar dela ere (Brea, 2010). Izan ere, kritika instituzioetatik bertatik aurrera eramaten baldin bada, ekoiztua izan den ekoizpen baldintzak legitimatuak geratuko lirateke behin eta berriro, eta ezagutza berriak eta ekoizpen sinbolikoa ahalbidetuko lituzketen aukerak ez lirateke posible izango. Arteekoizpen garaikideak ekonomizatutako eta politizatutako baliabide izatera mugatu nahi ez izatearen ahalegin hau, bestalde, premisa moduan kontuan hartu behar du arte eta kultura-ekoizpen garaikide orok:
Instituzioek bultzatzen dute arte-ekoizpenak ahalbidetzen duen gainbalio ekonomikoa eta etekin ekonomia erreproduzitzera. Modu honetan, ezagutzen duen subjektua eta bere subjektibazio-prozesua baldintza hauen itzalean garatuko dira. Arte-ekoizpen feministak helburu hauek bilatu baino, hauen mugetan garatzen direla adierazi dugu ikerketaren zehar. Adibidez, instituzionalizatutako praktiken kontziente izanda, praktika hauek arte-ekoizpenak zein modutan baldintzatzen dituzten salatuz, eta helburu ekonomiko eta politikoetatik at kokatu nahi duten ezagutza-prozesuak bultzatuz.
Gauzak horrela, arte-ekoizpen feministak subjektibitate-prozesuak ahalbidetzen dituenean, eman beharreko lehen pausoa da jendartearen egitura ekonomizatuak eta politizatuak kritikatzea. Hala eta guztiz ere, arte-ekoizpen feministak ekoizten duen bisualitatea eta kontzeptu berritzaileak, etnografian ikusi dugun bezala, kontzeptu epistemologiko berriak proposatu nahi baldin baditu,adibidez, predikatuaren inguruan hitz egitean (Okariz, 2013), arteknozientzia kontzeptuaz hausnartzean (Güemes eta Gómez, 2013), artxiboaren inguruko gogoeta egitean,… eginbide hauek baldintza jakin batzuen inguruan garatzen direla kontuan hartu behar dugu.
Etnografietan zehar ikusi ahal izan dugun moduan, arte-instituzio publikoek akademiarekin erlazio gutxi izan dute ikertu dugun denbora tartean. Bestalde, honako espazio hauek ez dira gutxietsi behar. Izan ere, arte-ekoizpen feministaren ezagutzaprozesua osatzen duten ekintzak eta prozesuak errekonozitzeko, akademiarekin eta ezagutza-esparru legitimo ezberdinekin erlazioa mantentzea ezinbestekoa da. Hori dela-eta, arte-instituzioetan presentzia izateak eta bertan beren lana aurrera eramateak akademiaren elkarrizketa aurrera eramateko erraztasunak eskaintzen ditu.
Gainera, arte-instituzio garaikideetatik kanpo egin diren ezagutza-itzulpen ahaleginak errekonozitu beharko lituzke akademiak. Arte-ekoizpen feministak eskaintzen dituen bisualitate berritzaileak ezagutza akademikoa lagundu dezaketen bisualitateak ekoizteaz gain, arte-ekoizpen feministak aurrera eramandako ezagutzaprozesuak baliagarri egin behar ditu akademiak, arte-ekoizpen feministak berezkoak dituzten ezagutza baldintzak eta ezaugarriak kontuan hartuz. Azken finean, erlazionatzeko modu berriak beharrezkoak dira; arte-ekoizle feministaren eta akademikoen arteko erlazioak posible egin ahal izateko, espazio eta modu aproposak garatu behar dira. Modu hauek arte-instituzioetatik kanpo ekoizpenak aurrera eramateko garaia izan daiteke orain bizitzen ari garena; eta ondorioz, politika publikoen babesik gabe aurrera eraman beharko dira. Bestalde, jakin badakigu inolako legitimatze-mekanismorekin elkarrizketak aurrera eramaten ez baldin badira, ikusezinak, ulergaitzak eta ahaztuak geratzen direla arte-ekoizpen feministak.
Testuinguru honetan, arte-ekoizpen feministek egungo kultura-politikek eta zentzu orokorrago batean politika publikoek bultzatzen duten “gauzatasun” bilakatzearen helburu lehena alde batera uzten dute. Zenbaitetan zaila da honako eskaera honi ez heltzea, izan ere, lanaren errekonozimendua eta lana partekatzeko eta ikusgarri egiteko aukerak biderkatzen dituelako. Baina esan dezakegu, orain arte, arteekoizpena ezagutza-prozesu izatearen eta “gauzatasun” izatearen arteko nolabaiteko
Maider Zilbeti 353 antagonismoa egon badagoela, nahiz eta ez den esan nahi hauek guztiz kontrajarriak direnik.
Mugan ekoizten diren heinean arte-ekoizpen feministak, muga bera eraikitzen dute, muga, subjektibazio-prozesu etengabean bilakatuz. Subjektibazio-prozesu honetan, elementu ezberdinek hartuko dute parte, adibidez, teoria feministetatik, queeretatik eta transfeministetatik etorritako kontzeptu teorikoak ezinbestekoa dira. Muga, hetetopia bezala ulertua, Michel Foucault-ek (1977b) kontzeptu honi eskainitako ulermenean, subjektibazio-prozesuak osatzeko eta hauek elitzatzeko esperientzia berriak eskainiko du etengabean. Horrela, esperientzia eta teoriaren mugan, gorpuztasunaren eta ideologiaren mugan, nortasunaren eta espazioaren mugan esperientzia berriak ahalbidetzeko, figurazioaren kontzeptua ezinbestekoa da. Figurazioek, ikerketan aipatu dugun moduan, jakintza lekutu baten ezaugarriak biltzen dituzte, baina ez dira lekutze horretara mugatzen, baizik eta lekutze honetatik harago beraien praktikak eramateko aukera dutenez gero, errealitatea ezagutu ahal izateko sinbolo sareak garatzen dituzte. Modu konstantean eraldatzen den errealitatera gerturatzeko, etengabeko subjektibazio-prozesuan barneratzen dira. Honetarako, nortasunak eta kategoriak onartzen ez baldin badituzte ere, hauek zeharkatzen ibili beharko dute. Bide hau egiteko, bisualitate berritzaileetan gorpuztu behar dituzte beraien ekintzak, jendarteak bere subjektibazio-prozesuaren berri izan dezan: mugitzen, eraikitzen ari den subjektu baten berri emateko, gorpuztasunek bisualitate berriak behar dituzte.
Arte-ekoizpenak, bisualitateak eskaintzearekin batera, figurazioak gorpuztu ahal izateko aukera ere eskaintzen du; baina gorpuztasunaren malgutasunean begirada jartzearekin batera gauzatzen da figurazioa. Hau da, figurazioek, Rosi Braidotti-k (2000) adierazten digun moduan, jakintza lekutu batean dute beraien jatorria, eta baita elkarbanatu den esperientzia multzo batean ere. Hala, Donna J. Haraway-k (1991) proposatutako cyborgaren figurazioa, teoria feministak, eta baita ezagutzaren filosofiaren hainbat lan ere aberasteko, problematizatzeko proposamena izan da. Cyborga, dudarik gabe, ezagutzen duen eta ekiten duen subjektibitatearen inguruko gogoetak abiatzeko eta laguntzeko ezinbestekoa izan da ezagutza-esparru ezberdinetan: antropologian, soziologian, arte ederretan, ezagutzaren filosofian,
354 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean ikerketa bisualetan, eta baita ezagutzen duen subjektuaren eta ezagutua den objektuaren arteko mugak behin-betiko hausteko ere. Gainetik, subjektibazioprozesuaren aukera ezberdinak eskaintzen ditu.
Arte-ekoizpen feministak ezagutza-prozesu berritzailea eskaintzen baldin badu, teorian garatzen ahalegindu diren figurazioek sostengu bisuala ematen diotelako izan da. Sotengu hau ematerakoan, gorpuztasunaren aldi, etapa, esperientzia, ontologia ezberdinak adieraztearekin batera, ezagutzen duen subjektua eta ezagutua den objektuaren arteko muga modu praktikoan gainditzeaz gain, gure imajinarioari honako muga hauek gainditzeko aukera eskaintzen diote. Adibidez, performatibitatearen bitartez bultzatzen den gorpuztasun beraren presentzia. Performatibitatea gorputzaren materia eta ontologiaren parte ere bada; izan ere, honako hauek ezinbestekoak dira subjektibazio-prozesuak ahalbidetzeko. Bestalde, bisualitateen kasuan, gorpuztasunaren materialtasuna aurkezteko ezinbesteko baldintza da. Horrenbestez, bisualitateak materiari mugiezintasuna eskaintzearen arriskuaren aurrean, errepresentazioaren arriskutik askatzeko aukera eskaintzen dio. Arte-ekoizpen feministak epistemologiaren problematizazioa eta ezagutza bultzatzen du, ezagutzen dugunaren eta izatearen eraldaketa konstanterako ezinbestekoak direnak. Honako ideia hauek aukezten ditu Joan Copjec-ek Louis Althusser jarraituz hurrengo pasartean:
Bisualitatea ezinbestekoa da subjektibazio-prozesua ahalbidetzeko, subjektua jendarte baten barruan errekonozitu ahal izateko, eta baita bere izatea eskaintzeko ere. Performatibitateak ekintzen bitartez, eredua betetzea eskatzen baldin badu ere, errepikapenean oinarritua dago bere izatea. Irudigintzak, perfekzioa eskaintzen dio subjektibitate-prozesuari. Irudigintzak lehen momentu batean errekonozimendu erlazioa eskaintzen duen bitartean, arte-ekoizpen feministak bultzatzen duen
Modu honetan, subjekziotik subjekzio-prozesura pausoa emateko baldintzak eskaintzen dituena, bisualitatea da. Izan ere, subjekzioa aurrera eramaten denean, subjektuak behin eta berriro erreproduzitzen du bere burua; eta irudien bitartez errekonozitzen baldin bada ere, honako erlazio honek aukera eskaintzen du subjekzioa modu ezberdinean erreproduzitzeko; eta ondorioz, subjektibazio-prozesuak aurrera eramateko (Copjec, 1994: 22-23).
Horregatik irudiaren garapena ere performatiboa da, jatorrizko irudiari egiten diolako erreferentzia, eta errekonozimendu prozesu honetan, irudigintza berriak aurkezteko tartea eskaintzen duelako. Arte-ekoizpen feministak irudigintzari potentzial berria eskaini dio, subjektibazio-prozesua areago eramaten duen heinean. Horrela bada, autoezagutza edota errekonozimendurako ezinbestekoa gertatzen den errepresentazioaren kontzeptu eta praktikaren kritika eta proposamen ezberdinak egiten dituzte. Arte-ekoizpen feministak, subjektibazio-prozesuak materialtasuna eta gorpuztasuna irudigintzaren bitartez eraldagarriak eta malguak direla adierazten du.
Zentzu honetan, arte-ekoizpen feministek, politika publikoetan eragin zuzena izan beharko lukete. Izan ere, bisualitateek bultzatutako performatibitateak generoteknologiak diren heinean (de Lauretis, 1987), gorpuztasunean eta bere pertzepzioan zein ekintzetan eragina dutenez gero, subjektibazio-prozesu berritzailea
356 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean eskaintzearekin batera, subjektibazio-prozesuak ahalbidetzen duen ezagutzarako zein ekintzetarako lege berritzaileak bultzatu beharko dituzte.
Ezinegon komun baten aurrean, imajinario berri bat osatzeko eta honako hau barneratzeko aukera eskaintzen du arte-ekoizpen feministak. Oso kontuan hartu behar da, euskal testuinguru kulturalean, arte-ekoizpenak teoria eta mugimendu feministarekin eta transfeministarekin elkarruneak izan dituela, nahiz eta hauek gustatuko litzaigukeen baino tarte txikiagoan gertatu eta nahi baina ahulagoak izan. Haatik, hauen presentzia nabarmentzekoa da.
Bulegoak Z/B-k arte-ekoizpenerako prozesu berriak bultzatu dituen heinean, subjektibazio-prozesu berriak eskaintzen ditu. Esaterako, lantaldearen parte diren pertsonak, beraiek aurrera eramaten dituzten ezagutza-prozesuen bitartez, eta bulegoaren espazioan aurrea eramaten diren ekintza zein proiektuetara gonbidatuak dauden pertsonek lagunduta, lantaldeko partaideak subjektibazio-prozesuetara bideratzen dituzte.
Bistan denez, arte-ekoizle feministetatik abiatzen den epistemologiaren problematizazioa ezinbestekoa da subjektibazio-prozesu aberatsa osatzeko. Horrela bada, Itziar Okariz, Erreakzio-Reacción eta Saioa Olmo-ren lanak ere epistemologiaren problematizaziora begira jartzen dira. Itziar Okariz-en (2013) kasuan, adibidez, hizkuntza eta komunikatzeko moduen inguruan egin baldin baditu bere azken urteetako lanak, bere arte-ekoizpenak ezagutza-prozesu anitzak ahalbidetzen dituenez, ezinezkoa da epistemologia bakar baten bitartez kristaltzea, adibidez, performancearen bitartez.
Problematizazio guneetan aurrera eramaten dira hainbat arte-ekoizle feministen lanak, adibidez, Saioa Olmo-ren lana (2013). Lanak arte politikoa, ekintzailea eta subjektibazio-prozesuaren arteko inflexio-puntuak aztertzen ditu. Azucena Vieites-ek, onartua dagoenaren edo espero denaren inguruko hausnarketak bideratzen ditu (2008). Erreakzioa-Reacción kolektiboak, testuen eta irudien itzulpengintza eta honako itzulpen hauek irekitzen dituzten problematizazio guneak lantzen ditu, 1994. urtetik 2010. urtera argitaratu dituzten 11 fanzineen bitartez.
358 Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean Legitimazio-prozesuekin elkarrizketa bultzatu beharraz ari dira azken batean artista, autore, egile ezberdinak. Elkarrizketek, lankidetzek, legitimazioaren beraren mekanismoetan eraldaketak dakartzate pixkanaka. Legitimazio-prozesuak, botere erlazioak izaki, honako hauek eraldatzea ekarriko luke. Horretarako, arte-ekoizpen feministak, epistemologia berritzailea proposatzeaz gain, ezagutza-prozesu bilakatzen dira, beraien ekintza eta subjektuaren arteko mugak lausotzen diren bitartean.
Aliaga, Juan Vicente eta Mar Villaespesa, eds. Transgenéric@s. Gizarte, sexualitate eta generoei buruzko irudikapen eta esperientziak espainiar arte garaikidean. Donostia: Koldo Mitxelena-Gipuzkoako Foru Aldundia, 1998.
Eusko Jaurlaritza. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa. EHAA 2005eko martxoak 2an argitaratua.
Olmo, Saioa. “Teoriak, militantziak, feminismoak, akademiak eta artesorkuntzak... anitzak, batuak eta nahasiak bizitzako, biografiazko, praktikazko eta |
addi-b27dd5a73fa9 | https://addi.ehu.es/handle/10810/20601 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2007 | science | Salaberri Muñoa, Patxi | eu | Materreren 1623ko "Dotrina christiana" | 774 EUSKERA – LII, 2007, 2 Nolanahi ere den, frekuentazio neurtu hori eta Vinsonek bere Bibliographie delakoan ezarritako oharño bat izan dira, azken batean, honako lerro hauek idaztera ekarri nautenak. 1. Gauza onartua da autoreek berek kontrolatutako edizioak ohi direla –literarioki, behinik behin– interesgarrienak, eta ez bestek geroago apailatuak, berauek ere, bestelako arrazoiak medio, aintzat hartzekoak badira ere. Guk dakigularik, Materreren Dotrina Christiana lanaren lehen argitalpen «kontrolatua» 1617koa izan zen. Alabaina, patu gaiztoaren eraginez nonbait, galdu egin bide ziren edizio hartako ale guztiak. Zorionez, autoreak «kontrolatutako» bigarren argitalpen bat ere ezagutu zuen haren Dotrinak 1623an, eta hartatik bai, hartatik ale bat iritsi zaigu, bakarra, egun Oxford-eko Bodleian Library delakoan (3) gordetzen dena. Guk, ale bakan horren mikrofitxetatik aspaldi ateratako kopia inork oharreztaturikoen fotokopiez (4) baliatzeko aukera izan dugu lerro hauek erredaktatzeko. Eta horrexegatik hain zuzen nahiago izan dugu ibilaldi errazagoa ahalbidetzen duten liburuaren egituraketa eta edukietatik gainerakoetan ez murgiltzea, alboratu alor horietako hainbat alderdik ere argi nahikoa ekar lezaketen arren lehen eta bigarren edizioen inguruko eztabaidara. 2. Adierazi bezala, Materreren obraren bakantasun horrek eta hain aurkitzeko eta erabiltzeko arraro eta zail izateak literatur arloko jendearentzat ere ezezagun samar mantentzera kondenatu izan du luzaroan (5). Eta, jakina, inor gutxi dendatu ahal izan da Vinsonek, mende pasatxo duela, luzatu zuen hipotesia egiaztatzera, garatzera edo, kasurik txarrenean, gezurtatzera. Gaiari berrikiago heldu zion Bozas-Urrutiak ere gaztelaniara itzuli –eta, agi denez, onartu– besterik ez zuen egin Vinsonek idatzita utzi zuena (ikus Bozas-Urrutia 1968, 194). Parada egokia gurea, hortaz, ikertzaile paristarrak XIX. mendearen amaieran zioena berriro irakurtzeko. (3) Hari zegokion signatura ere utzi zigun Vinsonek idatzita: «Cote 8º M.30» (1891-1898: 1984, 52). (4) Gurean erabili izan den kopia akastuna dela eta, iritzi hedatua da euskaltzaleen artean 258, 259, 260 eta 261 orrialdeak falta zaizkiola Bodleian Libraryko aleari (ikus, esaterako, www. armiarma.com edota Oihartzabal 1996, 62: 7. oharra). Vinsonek, ordea, besterik idatzi zuen liburu honetaz: «il est complet et en assez bon état, sauf qu’il est très rogné et que les coins d’un certain nombre de feuillets on été déchirés» (1891-1898: 1984, 52; gurea da letrakera etzana). Geronek egiaztatu ahal izan dugunez, arrazoi zuen paristarrak, Oxfordeko aleak orrialde guztiak baititu (aurki faksimil «osatua» in http://klasikoak.armiarma.com/faksimileak/17/MaterreDotrina.pdf). (5) Bost argitalpen izan arren (ik. Bozas-Urrutia 1968), Materreren obra doi-doi iritsi ahal izan da ikerlarien eskuetara. Egun, halere, bigarren edizioaren bertsio informatiko eguneratua kontsulta daiteke www.armiarma.com webgunean.
MATERREREN 1623KO DOTRINA CHRISTIANA - Patxi Salaberri Muñoa 777 eta ezin hobeto neurtuta agertzen baitira liburua atontzeko unean: hamaika plegu oso (hamar gehi bat, alegia), «A» letratik «L» letraraino, eta guztiak beterik, orrialde zuririk gabe, testu gutxien duena (Vinsonek dioen legez, sei lerro baino ez) bigarren partearen azken orrialdea («176» zenbakia daramana) delarik. Baina Materreren liburuaren kasuan garbi baino garbiago dago liburuaren lehen 176 orrialde zenbatuak ezin direla 1617ko ediziotik (edo plantxetatik, nahi bada) ateratakoak izan. Gehienik ere, zenbatu gabeko hasiera-hasierako orrialde edo atal gutxi batzuk besterik ez luke liburu horrek lehendabiziko ediziotik zuzenean jasoak (9). Zehatzago ikus dezagun! 3. Zeintzuk ezin dira 1617ko ediziotik hartutako atalak izan? 3.1. Bistan da liburu hasierako orriaren alde biak (zenbatu gabeko I eta II or.) 1623ko edizioari dagozkiola, lehen orriaren aurreko aldean idazlanaren izenburua baitugu («bigarren impressionea» dela adieraziz eta argitaratze data berria ezarriz) eta ifrentzuan edizio berriari buruzko informazio argigarria) (10): LIBURU HUNEC hirur parte ditu. Lehenbicicoan ibenitcen da Guiristinoac iaquin behar duen Doctrina declaracino gabe. Bigarrenean Doctrina haren declaracinoa galdeguitez eta ihardetsiz eguina. Hirurgarrenean eçarten dira debocinozco othoitz eta Oracino batçuc bere demboretan eguin eta erran behar direnac» (zenbatu gabeko II or.). Gauza bera esan beharko litzateke zenbatu gabeko xxv. orrialdetik xxviii.era dagoen «Iracurçailleari» zuzendutako atarikoaz: 1617. urtea baino beranduagokoa da eta, aurrerago zehaztuko diren inprenta kontuak direla medio, liburuaren lehen partea baino lehenago erantsi ziren aparteko lau orrialdetan inprimatua dago, hain zuzen ere lehen ediziokoak (horiek bai!) izan zitezkeen zortzi orrialderen ondoan. Halaber, azalpen-jauzi bat eginez, aurreratu behar da argi dagoela «Hirurgarren partea. Debocinozco othoitz eta oracino batçuc bere demboretan eguin eta erran behar direnac», hots, «M» letra daraman plegutik aurrerako guztia ere (177. orrialdetik 384. orrialde bitartekora gehi «Thaula» izeneko aurkibidea, alegia) edizio berrirako osatua eta taxutua izan zela. Zeharo berria, beraz. (9) Lehen edizioaren plantxetan erreinprimatuak (?) edo saldu gabeko aleetatik jasoak izan zitezkeenak, alegia. (10) Aurrerantzean, Materreren hitzak aipatzean, zuzendurik emango dira akats tipografiko nabarmen direnak, hala nola, «ibenucen», «igaadetsiz», «iracurcailleari», «circla», «hrl», «renoni» eta beste («ibenitcen», «ihardetsiz», «iracurçailleari», «cirela», «hei», «neroni»...).
MATERREREN 1623KO DOTRINA CHRISTIANA - Patxi Salaberri Muñoa 781 burutuko zela nagusiki. Baina bada aztarnarik testuaren erredakzioan ere ukitu zenbait jazo zirela pentsatzeko (14). Izatez, arras berria zen hirugarren partearen erredakzioak lehenengo bietara hainbat aldaketa ekarri zituela atzematen uste da bertan. Azal dezagun laburkiro. Hirugarren parte horretan Materrek «Debocinozco othoitz eta oracino batçuc bere demboretan eguin eta erran behar direnac» eskaini zizkion giristinoari. Otoitz edo formula horietako batzuetan, ezaguna da, latinezko hitz bat(zu)en bitartez eman ohi zen amaiera, baita otoitzak euskaraz zein beste hizkuntzetan emanak zirenean ere. Aski da garaiko katixima gehienak ikustea. Beherago erakutsiko den bezala, pentsatzekoa da antzera jokatuko zuela Materrek ere lehen edizioan, euskarazko otoitzen amaieran latinezko «Amen» delakoa erantsiz. Bigarren argitalpenean, berriz, aldatu egin zuen jokamoldea. Eta ausartuko ginateke esaten hirugarren partearen erredakzioaren eraginez erabaki zuela lehen parteko otoitzen amaierak ere egokitzea eta euskarazko amaiera-loturekin eskaintzea. Izan ere, latinaren presentzia aurreko parteetan ez bezalakoa da hirugarrenean (anekdotiko samarra izatetik –otoitzen izenburuak, gehienik ere–, berrogei bat orrialde betetzeraino iritsi baitzen azken partean, orrialdeen %20 inguru), eta hizkuntza desberdinen erabileraren «kontzientzia» hori izan zen, ustez, gure autorea hizkuntza bakoitzean idatzitakoari tratamendu desberdina ematera bulkatu zuena. Lehen adibidea «Eta guero othoitz hau latinez» (210 or.) idatzi ondoren agertzen zaigu. Logikoa-edo zen bezala, latinezko leloarekin bukatu zuen latinezko otoitz luzea: «In saecula saeculorum. Amen» (211 or.). Nonbait orduan otu zitzaion justu ondoren euskaraz jarri zuen otoitz luzea euskarazko hitzekin amaitu behar zela, eta ez, luzaroan ohiko izango zen bezala, latinezkoekin. Eta hala eman zuen, 212. orrialdean hasita, hamaika (hamar gehi bat, alegia) orrialdez luzatzen den otoitzaren amaiera euskaraz: «Biz hala» (222 or.). Zinez erantsi genezake kontzientzia berberarekin amaitu zituela, orobat, hurrengo otoitz guztiak ere: euskarazko hitzekin euskaraz erredaktatuak eta latinezkoekin latinezkoak. (14) Badirudi eliz etsaminatzaileek baimendua zen lehenengo edizioan ez zegoen akatsik ere burutu zela gero bigarren argitalpenean. Lan honetako bigarren oharrean agertutakoa, esaterako, nekez igaro zitekeen lehenengo ediziotik bigarrenera, larri samarra baitzen bekatu-nahasketa hura 1617aren ondoko sei urteetan oharkabean geratzeko. Edonola ere, inprimatzaileen akatsa izan bazen, ostera ere edizio berri batez mintzatzen ari garela esan nahiko luke horrek.
784 EUSKERA – LII, 2007, 2 gertatuko ziren formulazio berrietan ahalegintzea baino (17). Alabaina, bigarren edizioa prestatzen ari zelarik, Materrek hirugarren parteko euskarazko otoitzak eta latinezkoak libururatu behar izan zituenean, bakoitza zegokion hizkuntzan kaleratu nahi izan bide zuen. Horrek lehen edizioko otoitzak eta formulak egokitzera bultzatuko zuen frantziskotarra, edizio berrian lehen partea osatuko zuten otoitz eta formulen bukaerak hain zuzen. Horrela, hasieran dotrinaren azalpenekin nahasirik zeuden otoitz eta formula egokituok parte batean jarriz eta benetako «declaracinoa» bigarrenean, Materreri azken parte honetako testua orraztea baino ez zitzaion geratzen. Eta halaxe egin gogo zuen nonbait, baina ez zuen guztia orrazterik lortu, ukitzeke –oharkabean, seguru asko– igaro baitzitzaizkion deklarazio-testuetan zehar ez harentzat ez orduko inorentzat arraroak ez ziren otoitz-amaiera latinezkoak, lehen parteko euskarazko formula berriztatuetan tokiz kanpo geratuak zirenak, hain preseski. 4. Zeintzuk izan litezke 1617ko ediziotik hartutako atalak? Deskartaturik hirugarren, bigarren eta lehen parteak eta azken honen aurre-aurrean ezarri zitzaion «Iracurçailleari» izeneko hitzaurre berria, oso murrizturik geratzen da 1617ko ediziotik bigarrenerako har zitezkeen atalen kopurua. Atzekoz aurrera eginez gero, «Examinaçaleen Approbacinoa» delakoa genuke lehendabiziko ediziotik (edo sobratutako aleetatik) hartzeko moduko atal bat. Bigarren edizioari dagokion informazio berririk ez dakar eta, aurreko orrialdearen azpian agertzen den «EXA» hitz zatiak adierazten duenagatik (18), atal hori plegu desberdin batean inprimatua izan zela esan liteke (zenbatu gabeko xvii-xxiv or.). Horren aurretik dauden lehendabiziko zortzi orriek plegu batetik, beretik, atera ohi den kopurua osatzen dute (hamasei orrialdeko koadernotxoa, alegia). Lehendabiziko orrialde biak kenduta (zenbatu gabeko I. eta II.a), lehen ediziokoa bide den testu parea eskaintzen zaigu bertan. Salbuespena, esan bezala, lehendabiziko orria da, baina horrek konponketa erraza zuen lehendabiziko edizioko materiala erabili nahi bazen bigarrena apailatzeko: lehen orri hori (17) «Amen»-zale dira, esaterako, Betolaza (1596), Zannetto editoreak Symbolum Apostolurum delakoan argitaratu kredoa (1614; ik. Salaberri 2006a), Kapanaga (1656) eta N. Zubia (1691; ik. (Mitxelena 1964, 162). Egokitzapenaren aldeko, berriz, Beriain (1626) eta Argaignaratz (1665). Carlos Labaien inprimatzaileak 1614.an argitaratutako liburu baten azalean erantsirik agertu dotrina zatietan «amen» zein «ala dela» agertzen dira (ik. Salaberri 2006a); Isastik jasotako «Salve Regina», berriz, «Amen, ala biz» esanez amaitzen da (Mitxelena 1964, 164-165). Honetaz guztiaz, gure «Intertestualitatean barrena. Kontrarreformako kateketika» (2006b). (18) Gogora bedi plegu bakoitzetik ateratako orri-multzoak edo koadernotxoak elkarren artean egokitzeko eta ondozkatzeko erabiltzen zela bide hori, hau da, koadernotxoaren azken lerroaren azpian hurrengo koadernotxoaren lehen hitzaren lehen silaba edo silabak idatzi ohi ziren, orri berrian zegokien letra motarekin (etzanak, bertsalak, etab.). |
addi-0926a95bdf3c | https://addi.ehu.es/handle/10810/20702 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2017-02-13 | science | Madinabeitia, Itxaso | eu | Emozioak in community: adimen emozionala eskolan lantzeko hezkuntza-programa, eskolako etapa guztietan eta komunitate osoarekin. | Haur Hezkuntzako GRALa Emozioak in community Adimen emozionala eskolan lantzeko hezkuntza-programa, eskolako etapa guztietan eta komunitate osoarekin. Itxaso Madinabeitia 06/02/2017
Emozioak ikasgeletan lantzea garrantzitsua da ikasleak modu integralean hezi nahi baditugu, emozioek gure pentsamendua eta jarrerak gidatzen baitituzte. Emozioak garrantzitsuak dira bizitza-ziklo osoan zehar, gure nortasuna eta bizitza ulertzeko modua gidatzen baitute eta eskolak zein komunitateak erantzukizun handia daukate horretan. Horregatik, proposatzen dut emozioak elkarlanean lantzea, eskolako etapa guztietan eta komunitate osoarekin. Sentitzen dugunaz eta besteek sentitzen dutenaz, zein besteekin modu osasuntsuan nola erlazionatu gaitezkeen ikastea, oso garrantzitsua dela uste dut. Horregatik guztiagatik, hemen proposatzen den Emozioak In Community hezkuntza-programak, hezkuntzako etapa guztiak barnebiltzen ditu, etapa bakoitzaren helburu eta metodologia zehatzak aintzat hartuta. Programa horrek adimen emozionala garatzea oinarritzat hartzen du, programaren azken helburua batxilergoko gazteek komunitate-proiektu bat gauzatzea izanik. Horretarako, lehenengo urteetatik hasi behar dira beren emozioak ulertzen, kontrolatzen eta adierazten, gazte-denboran jarraitu behar dute zeregin horretan eta eskola-garaia bukatzerakoan, elkarlana, enpatia eta konpromisoa garatu behar dute. Bizitzan aurrera egiteko, autoestimu ona duten, osasuntsuak diren eta komunitatearekin harreman sendo eta estuak dituzten pertsonak behar dira. GRAL honetan beraz, hori guztia helburu duen hezkuntza-programa diseinatzeaz gain, programan oinarritutako esku-hartzea azaltzen da. Practicum III.ari esker, hezkuntza-programa zabalaren atal bat aurrera eramateko aukera izan baitut Haur Hezkuntzan. Esku-hartze horretatik lortutako emaitzak garrantzitsuak izan dira eskolek hezkuntza programa berriak behar dituztela egiaztatzeko eta hobekuntza-ildoak diseinatzeko.
Aurkibidea 1.Sarrera 2. Justifikazioa, gaiaren garrantzia eta arloaren egoera 3. Marko teorikoa 3.1. Emozioak: ezaugarriak eta definizioak 3.2.Haurraren garapen emozionala 3.2.1. Lengoaia eta esperientzia emozionala 3.2.2. Emozio sozio-moralaren azalpena 3.2.3. Haserrea eta beldurra 3.2.4. Emozioen ulermenaren garapena 3.2.5. Emozioen ulermena eta besteen ikuspuntua 3.3.Emozioak eta hezkuntza 3.3.1. Adimen emozionala 3.3.2.Emozioen hezkuntza: helburuak, edukiak eta onurak 3.3.3. Emozioen lanketa ikastetxetan: oinarri teorikoak, programak eta baliabideak 3.3.3.1. Psikologia Positiboa 3.3.3.1. Mindfulness 3.3.3.1. Joku sinbolikoa 3.3.3.1. Dantza 4. Emozioak In Community hezkuntza-programa 4.1. Hezkuntza programaren helburu orokorrak 4.2. Hezkuntza-programaren edukiak 4.3. Hezkuntza-programaren metodologia 4.4. Hezkuntza-programaren ebaluazioa 5. Esku-hartzea 5.1. Ikastetxearen deskribapena, testuinguruaren aukerak 5.2. Partaideak 5.3. Berariazko helburuak 5.4. Gaitasunak 5.5. Hipotesiak 5.6. Metodologia 5.7. Faseak 5.8. Emaitzak
6. Ondorioak 7.Hobekuntzarako proposamenak Erreferentziak
Teknologia, azkartasuna, kontsumismoa, indibidualismoa eta antsietatea indarrean dauden garai hauetan hezkuntzak ardura handia dauka. Heztea bada pertsona izaten laguntzea, eskolaren eginkizuna ikasleen bizi kalitate ona sustatzea da. Irakaskuntzak gizabanakoaren garapen integrala sustatu behar du, eta dimentsio emozionalak ezinbesteko garrantzia du zeregin horretan. Horregatik, lan honetan proposatzen dudan hezkuntza-programak Haur Hezkuntzako ikasleen adimen emozionala du oinarri eta abiapuntua. Lehen urte horiei tarte handiagoa eskaini badiet ere, programa hezkuntza-etapa guztietara zabaltzen da. Izan ere, adimen emozionala bizitza osoan zehar landu beharreko adimena da. Hortaz, irakasle, familia eta jendarte-eragileen laguntza ezinbestekoa izango da ekimen horretan. Haur Hezkuntzako GRALa izanik, marko teorikoan emozioak adin hauetan duten garapena, adimen emozionala eta emozioak eskolan nola lantzen diren eta curriculumean duten garrantzia azaltzen da. Ondoren “Emozioak In Community” programaren oinarri teorikoak eta baliabideak lantzen dira; joku sinbolikoa, dantza,psikologia positiboa eta mindfulness. Hau ulertuta, Emozioak In Community programaren zehetasunak azalduko dira eta azkenik praktikum III.ean, Urkide Ikastetxean, adimen emozionala lantzeko sortutako sekuentzia didaktikoa azaltzen da. Esku-hartzearen atal guztiak zein emaitzak argi adieraziz, sekuentzia didaktiko hau programaren parte izanik. 2. Justifikazioa, gaiaren garrantzia eta arloaren egoera Hezkuntzak berebiziko garrantzia dauka pertsonak bere osotasunean hezi eta jendarte osasuntsuago bat eraikitzeko. Gaur egun, ugariak dira ikasteko zailtasunak, ikasketak alde batera uztea, ikaskideekin harremanak izateko zailtasunak, etab. Egoera horiek heldutasun emozionalaren urritasun nabarmena eta egoera emozional negatiboak sortzen dituzte eta, ondorioz, ikasleek jarrera eta motibazio falta handia dute arlo akademikoan zein bizitzako beste alorretan.
Ikerketa asko dira adimen emozionalaren garrantziaz ohartarazten gaituztenak. Eta jakina da emozioak jaiotzen garen unetik ditugula eta hauek direla pentsamenduekin konektatu eta jarrera bat edo beste izatera bultzatzen gaituztenak. GRALean zehar, gai honen inguruan eskoletan egindako ekimen batzuk azaltzen dira. Hala ere, nik programa osatuago bat eraiki nahi izan dut. Alde batetik, eskolan parte hartzen duten eragile guztiak kontuan izanik (guraso, jantokiko hezitzaileak, eskolaz kanpoko ekintzetako hezitzaileak…) eta bestetik, Haur Hezkuntzako etapan jarduera espezifiko eta originalak eskainiz, eta azkenik oinarri teoriko zein moduei garrantzia emanik (mindfulnes, psikologia positiboa eta dantza, besteak beste). 3. Marko teorikoa 3.1. Emozioak: ezaugarriak eta definizioak Emozioak pertsona guztiok izaten ditugu gure bizitza-ziklo osoan. Gure jarrera, pentsamendu eta harremanek izateko moduak gidatzen dituzte, eta emozioak bizi, ulertu eta kudeatzeko moduaren arabera gure eguneroko bizitza modu batekoa edo beste batekoa izango da. Emozioaren definizioaren inguruan erabateko adostasunik ez badago ere, aditu asko bat datoz, neurri batean bederen, emozioen inguruan egindako honako bost baieztapen hauekin (Alcaro, Huber eta Panksepp, 2007; Izard, 2009): (1) norbanakoaren erantzun-sistemei lotuta daude, (2) hainbat emozio mota daude, (3) azpiegitura neuronala dute, (4) prozesu kognitiboekin erlazio zuzena dute eta (5) pertsona batetik bestera eta kultura batetik bestera desberdintzen diren osagai kognitiboak dituzten hainbat eskema emozional daude. Ikuspegi desberdinetatik heldu zaie emozioei haiek definitzeko orduan. (a) Ikuspegi fisiologikotik, (b) jokabidezko ikuspegitik, (c) ikuspegi kognitibotik, (d) ikuspegi soziokognitibotik, (e) ikuspegi bateragarri batetik eta (f) ikuspegi neuropsikologikotik. (a) Ikuspegi fisiologikotik, emozioak dira organismoari informazio osagarria biltzeko beharraz ohartarazten dioten barne-bulkadak, estimulu edo gertaera esanguratsuen aurrean erantzun bat bilatzeko asmoz.(Schachter eta Singer,1962; Zillman eta Canter, 1997)
(b) Jokabidezko ikuspegitik, emozioak ingurura egokitzeko xedea duten osagai fisiologikoak eta adierazpenezkoak (bereziki aurpegiaren espresioa) dituen jokabidezko erantzunak dira. Emozioak jokabidearen motibazio iturriak ere badira, eta subjektuaren eta ingurunearen arteko elkarreraginetan parte hartzen dute, egoera bat lortzeko (egoerari eusteko) edo inguruneko baldintzak aldatzeko (Ekman, 1994; Izard, 1992). (d) Ikuspegi kognitibotik, emozioak erreakzio fisiologikoekin eta jokabideekin batera oroimenean gordetzen diren gertakari semantiko eta proposizionalak dira. Horrela, emozioek eta prozesu kognitiboek elkar eragiten dute, errealitatea igartzean (hautematea), estimuluei kasu egitean (arreta), informazio esanguratsua gogoratzean (oroimena), arrazoitzean (adimena) eta ideia edo irtenbide berriak sortzean (sormena) (Lang, 2000; Lewis, 2005; Phelps, 2004). (c) Ikuspegi soziokognitibotik, emozioak norbanakoaren bizipenen arabera egindako ebaluazioen emaitzak dira.Besteak beste, Averill (1980) eta Harré (1986) adituen aburuz, emozioen jatorria gizartean kokatzen da eta kultura jakin bateko portaeretan eta eredu sozialetan oinarritzen diren eskema emozionalak pertsonengan nabarmentzen dira. (d) Ikuspegi bateragarri batetik, "emozioa da sistema neuronal eta hormonalen bitartez, faktore subjektiboen eta objektiboen artean sortzen den elkarreragin konplexua. Elkarreragin hori: (1) biziraupena bermatzeko erabilgarria da; (2) prozesu kognitiboen eraginkortasuna areagotzen du, hala nola hautemandako estimuluak balioetsiz, esanahi esanguratsua bilatuz eta etiketatze-prozesuak martxan jarriz; (3) esperientzia eraginkorrak eragiten ditu, eta aktibazio-sentimendu nabarmenak; eta (4) egoera batentzat erabilgarria (ez beti) den jarrera bat eragin dezake” (Kleinginna eta Kleinginna, 1981). (e) Ikuspegi neuropsikologikotik “Emozioak garunean daude, eta ez askok uste duten bezala bihotzean. Emozioen garapena, beraz, garunaren garapena da. Garunaren garapenean arazoak dituzten haurrak emozioen garapenean arazoak dauzkaten haurrak izan ohi dira. Garapen emozional egokia izan dezazun kalitatezko estimulu emozionalak izan behar dituzu, eta gainera, kopuru handitan. Ikusmenaren bidea estimulu bisualekin garatzen den bezalaxe, garun emozionala estimulu emozionalekin garatzen da.” (López, 2012)
3.2.Haurraren garapen emozionala Haurra jaiotzen denetik, emozioen munduan murgilduta dago, eta oso garrantzitsuak dira afektibitatea eta sentimenduak. Emozioen garapenerako alderdi garrantzitsuenetako bat oinarrizko premiak asebetetzea da (Maslow, A. 1943). Behar horiek, honako hauek dira: behar fisiologikoak, segurtasuna, maitasuna, talde bateko kide izatea, auto-estimua eta auto-errealizazioa. Haurrek pertsona helduekin harreman iraunkorra izateko beharra daukate, hau da, zaintzen dituzten, babesa ematen dieten eta jolasten laguntzen dieten pertsonekin atxikimendu seguru bat izateko beharra dute. Harreman horiek ongizate, konfiantza eta segurtasunezko sentimenduak sortarazi ahal dizkiete. Emozioen garapenean, bigarren eta hirugarren urteak oso garrantzitsuak dira. Ni-aren garapenak egoera emozionalaren kontzientzia ahalbidetzen du. Une honetan, emozio sozio-moralak azaltzen dira: erruduntasuna, lotsa eta harrokeria, jokabidearen erregulazioan funtsezkoak izango direnak eta, azkenik, lengoaiak eta joko sinbolikoak afektua azaltzeko modu berriak eskaintzen dizkio haurrari eta ekarpen handia suposatzen dute norberaren nahiz besteen emozioak ulertzeko orduan. Lewisen ustez (1994), Ni-aren kontzeptuaren garapenak bultzatuko du emozioen garapenaren aurrerapauso interesgarrienetakoa: esperientzia emozional subjektiboa. Umeak bere egoera emozionalak eta hauei buruzko azalpenak kontziente bihurtuko ditu. Familiak eta inguruak emozio hori buruz ematen dioten informazioa, jartzen dioten etiketak garrantzi handia izango du umearentzat.
3.2.1. Lengoaia eta esperientzia emozionala Umeak bere emozioak adierazteko baliabide gehiago eskuratuko ditu, lengoaia garatzen doan heinean. Lengoaiaren lorpena eta esanahiak banatzea, pertsonen arteko harremanak eta esperientzia emozionala oso bestelako izatea eragingo du. Ahozko erasoa eta haserretzen gaituzten gauzen inguruan hitz egiteko gaitasunak areagotzen dira. Kontsolatzeko gaitasuna, besteei barre eginarazteko aukera eta umorea elkarbanatzeko aukera igotzen da; eta gainera
harreman pertsonaletan intimitate maila handiagoa posible egiten du. Umeak, lengoaia garatzen doan heinean, negar gutxiago egingo du eta bere emozioak adierazteko baliabide gehiago eskuratuko ditu. 3.2.2. Emozio sozio-moralaren azalpena Bi urtetik aurrera, haurrak autoebaluazioa egiteko gaitasuna daukala argitzen duten ikerketak egin dira (Lewis, Alessandri eta Sullivan, 1992). Badirudi Ni-aren garapenaren eta autoebaluazioa suposatzen duten emozioen (lotsa, errunduntasuna eta harrotasuna) kanporaketaren artean erlazioa dagoela. Hala ere, nahiz eta autokontzientziak emozio sozio-moralaren aurrekaria izan behar duen, emozio hauen oinarrian izaera sozio-afektiboa duten beste motatako faktore batzuk ere aurki daitezke. Zaintzaileek bidaltzen dituzten seinale emozionalek haurrarengan zenbait emozio goiz azaltzea eragiten dute. Enpatia, erruduntasunaren sorreran portaera moralarekiko motibazio iturritzat kontsidera daiteke. Erru enpatikoa sortzen da haurrak bestea sufritzen ikusten duenean eta horren arrazoia bere buruari egozten dionean. Bigarren urtean, haserreak goraka egiten du. Baliteke erru enpatikoak haserre eta erasotze erreakzioak nolabait baretzea.
3.2.3. Haserrea eta beldurra Haur Hezkuntzako haurrei, kideekiko gatazkek, jabegoak eta espazioak sortzen diete haserrea. Adinarekin, agresio fisikoak gutxitu egingo dira, ahozko agresioa gehituz joango da eta nagusitasun arazoak zein bazterketa sozialak sortuko dira. Ekintzaren inhibizioa edo atzeratzea eta kideen arteko erlazioek erregulazio emozionala eragingo dute. Harris-ek adierazten du (1989), erregulazio emozionalaren garapenean, adin berekoak, helduak baino eraginkorragoak direla. Haserrea, berdinen arteko elkarrekintzan sortzen bada bereziki; adin hauetan ere, beldurra sortzen duten egoera espezifikoak ikusten dira. Eskolaurreko gehienek, mamuei, lapurrei, animalia basatiei eta abarrei beldurra dietela esaten dute. Gottman-en arabera (1997), haurrek, munduan dauden arrisku guztiei buruzko ezagutza ez balute ere, eurek sortuko lituzkete euren mamuak. Autore beraren iritziz, umeek euren beldur horiek gainditu ditzaketela imajinatzen dute. Iluntasunari eta amets gaiztoei dioten beldurra ere, errealitatetik ondo bereizten ez dutena, maiz agertzen da eta adinarekin
3.2.4. Emozioen ulermenaren garapena Emozioen ulermena da norberaren egoera emozionalaren kontzientzia hartzea. Aurkakoak diren emozioak esperimentatzeko aukera, besteen emozioen ulermena eta bere inguruneko espresio-arauen ezagutza barneratzen ditu. Ez da beharrezkoa haurrak bere emozioak ulertzea, hauek esperimentatu ahal izateko; baina norberaren eta besteen egoeren ulermena beharrezkoa da, norberaren jokaera emozionalaren malgutasunerako eta edozein motatako erlazio sozio-afektiboa ezartzeko eta mantentzeko.
3.2.5. Emozioen ulermena eta besteen ikuspuntua Hiru eta lau urterekin, umeek badakite zenbait egoerek, zenbait emozio sortarazten dituztela (urtebetetzearen poza, jostailua galtzearen tristura, etab.). Haurrek, euren esperientziatik abiatuz, gertaera zehatz batzuen eta emozio zehatz batzuen arteko lotura aurkitzen dute eta ezagutza hori beste egoeretara orokortzen dute. Adin horietako haurrengan ikusi da erlazio estua dagoela egoerako ulermena, enpatia eta konpetentzia sozialaren artean. Haurrak ulertu beharko du egoera zehatz bat norberak egiten duen ebaluazioaren menpe dagoela, eta ez hainbeste egoera konkretuaren menpe. Lau urterekin haurra gai da norbere eta besteen emozioak, desioemaitza terminoetan azaltzeko. Sei urtetik aurrera haurrek ulertzen dute: (1) emozioa azaltzen duena ebaluazio pertsonala dela, eta ez egoera objektiboa, (2) emozioa, desioaz gain, sinismenen araberakoa dela, eta (3) sinesmenak okerrak izan daitezkeela.
3.3. Emozioak eta hezkuntza Folch i Camarasak (2000) honako hau dio: “heztea, egitea da, haurrari, jaiotzatik dituen aukerak zabaltzen laguntzea da. Haurra proiektu zehatz batekin jaiotzen da eta proiektu hori burutzeko laguntza behar du. Haurrari
zentzu guztietan hazten, pertsona izaten laguntzea da,zeren heztea gizatiartzea baita.”
3.3.1. Adimen emozionala Howard Gardner-ek (1993), adimen anitzen teorian, zera planteatu zuen, adimentsua izatea ez dela soilik adimen-koziente altua edukitzea eta bitan bereizi zuen adimena : pertsonaren barnekoa eta pertsonen artekoa. Peter Salovey eta John Mayer adituek (1990) pertsonen arteko eta pertsonaren barneko adimenari adimen emozionala izena jarri zioten. Adimen emozionalak hiru ezaugarri nagusi biltzen zituela proposatu zuten: (a) norberaren emozioak eta gainerakoenak hautematea, (b) hauteman diren emozio horiek ulertzea, bai norberarenak bai besteenak (enpatia), eta (c) aurretik hauteman eta ulertu diren emozio eta afektu horiek erregulatzeko gaitasuna. Ondoren, D. Goleman-ek aurkeztu zituen “Eredu Mistoaren” (1995) oinarrizko bost gaitasunak: (a) auto-kontzientzia emozionala, (b) autoerregulazioa, (c) auto-motibazioa, (d) enpatia eta (e) gaitasun soziala. (a) Auto-kontzientzia emozionala da nork bere emozioak antzematea. Nork bere emozioak hauteman eta izena eman ahal izatea. Gainerako ezaugarri emozional gehienak honengan oinarritzen dira. (b) Auto-erregulazioa da nork bere emozioak maneiatzen jakitea. Ezin ditugu gure emozioak hautatu, baina gure esku dago gure erreakzio emozionalak bideratu eta sortzetiko lehen mailako portaeraren programa osatzea edo ordezkatzea. (c) Auto-motibazioa izan daitekeena erabiltzea da. Adimen-koziente altuaz gain, iraunkortasuna, ikasten gozatu, norberarengan konfiantza izan eta porrotei aurre egitea bezalako ezaugarriak behar dira emaitza onak lortu nahi badira. (d) Enpatia zera da, gainerakoen lekuan jartzen jakitea. Komunikazio emozionalaren % 90 hitzik gabe egiten da. Enpatiak, emozioak onartzen, arretaz entzuten eta hitzez adierazi ez diren pentsamendu eta sentimenduak ulertzea eskatzen du.
e) Gaitasun soziala harreman sozialak sortzea da. Beste pertsona batzuekin kontaktua izaterakoan, gaitasun sozialak sartzen dira jokoan. Beste pertsona batzuekin harremanak izatea, besteak beste, harremanak sortu eta lantzeko dugun gaitasunaren menpe dago; gatazkak antzeman eta konpontzeko gaitasuna, tonu egokia aurkitzekoa eta hizketakidearen gogo-aldartea antzematekoa. Adimena ulertzeko modu berri horrek eragina izan du hezkuntzan. "Gaur egun, ikerketa eta esperientzia klinikoek frogatu dute emozionalki konpetenteak diren pertsonek, haurrek zein helduek, hau da, euren egoera emozionalez kontziente diren pertsonek, emozioak ezagutzen eta ulertzen dituzten pertsonek, horiei buruz hitz egiten duten pertsonek, besteen emozioekin enpatizatzen duten pertsonek eta euren emozioak eta adierazpenak erregulatzeko gai diren pertsonek, ongizate afektibo eta sozial handiagoa sentitzeaz gain, arrakasta gehiago dutela eskolan zein eremu profesionalean eta, are gehiago, osasun hobea ere izaten dutela.Emozioen heziketa eskolan lantzen bada, eskola bera da hobera egiten duena, gelako giroa izugarri hobetzen delako, eta baita eskolako errendimendua ere.” (Ortiz, 2005) Adimen emozionala litzateke emozioek duten energia eta egoerara egokitzeko gaitasuna erabiltzea, baina emozioak gainezka ez egiteko modu neurtuan, eraginkorra izan dadin eta pertsonalki zein sozialki ondo senti gaitezen. Beraz, emozioen hezkuntza umeen adimen emozionala garatzen laguntzea da.
3.3.2. Emozioen hezkuntza: helburuak, edukiak eta onurak Emozioen hezkuntzaren helburuak Bisquerra autoreak planteatzen ditu (2000): (a) ikaslearen garapen integrala sustatzea, (b) norbere emozioak hobeto ezagutzea, (c) besteen emozioak identifikatzea, (d) norbere emozioak erregulatzeko trebetasuna garatzea, (e) emozio negatiboen ondorio kaltegarriak ekiditea, (f) emozio positiboak garatzeko trebetasuna garatzea, (g) automotibatzeko trebetasuna garatzea, (h) bizitzeko jarrera positiboa izatea, (i) pertsonarteko harremanak hobetzea eta (j) ongizate pertsonal eta sozialerako bizi-trebetasunak garatzea. Autore berak emozioen hezkuntzarako edukiak adierazten ditu: (a) adimen emozionala, (b) gure eta besteen emozioen ezagutza, (c) autoestimua,
(d) automotibazioa, (e) enpatia, (f) gatazken ebazpena, (g) bizitzeko trebetasunak, (h) trebetasun sozialak eta (i) emozioen ulermen eta erregulazioa.
3.3.3. Emozioen lanketa ikastetxetan: oinarri teorikoak, programak eta baliabideak. Eskolaren helburu nagusiena pertsonak heztea da, pertsonak beren osotasunean egitea. Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) curriculumean ere horrela jasotzen da, “modu integralean heztea”. Emozioen garrantzia EAEko curriculumean jasota agertzen da, bai Haur Hezkuntzan garatzeko zein hezkuntza-etapa guztietan lantzeko. Ondoren azalduko diren Curriculumeko xede, artikulu zein ikasleen heziketako esparru handien kategoriak aztertuz, hauek lortzeko adimen emozional egokia izatearen garrantziaz ohartu gaitezke, nahiz eta kasu guztietan hau esplizituki ez azaldu. Haur Hezkuntzako curriculumean, 2010eko apirilaren 20ko Dekretuan, xede eta garatu beharreko gaitasunen artean honako hau aipatzen da. Xedeei dagokienez, laugarren artikuluan honako hau agertzen da:”Haur Hezkuntzaren helburua haurren garapen fisiko, intelektual, afektibo eta sozial osoa eta orekatua lortzea da”. Artikulu horretan, garapen afektiboa, komunikazioaren eta hizkuntzaren adierazpenak landuko direla aipatzeaz batera, hezkuntza haurrak bere buruaren irudi positiboa eta orekatua eraiki dezan eta autonomia pertsonal handiagoa izan dezan bideratuko dela zehazten da. Haur Hezkuntzako gaitasunei dagokienez, bostgarren artikuluan irakur daiteke hezkuntzako gaitasun orokorrak berberak direla hezkuntza-etapa guztietan; arduraz eta autonomiaz bizitzen ikastea, nork bere burua ezagutzen ikastea, ikasten eta pentsatzen ikastea, erabakiak hartzen eta arazoak konpontzen ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea, gatazka-egoeretan harreman positiboak izaten jakitea, elkarrizketa eta negoziaziora jotzen ikastea, pertsona gisa garatzen ikastea, norbera izanda, emozio negatiboak kontrolatzea eta nork bere burua modu positiboan eta errealistan balioestea. Gaitasunekin jarraituz eta ikasleen heziketako esparru handiak (kognitiboa, sentimen-motorra, afektiboa, komunikatzekoa, harremanen eta jendarteratzearena eta ekintzailea) aztertuz gero, emozioen garrantziaz ere ohartu gaitezke. Esparru kognitiboari dagokionez eta emozioak landuz gero,
buruaren garapena, informazio kudeaketa eta ulermena ematen da. Esparru sentimen-motorrari dagokionez, garapen fisikoa zein osasuna garatzen dira, izan ere emozioak gorputzean sentitzen ditugu eta haiek maneiatzen ikasi behar dugu.Emozio horiek baldintzatuko dituzte gure gorputz mugimenduak eta espazioarekin dugun harremana. Esparru afektiboari dagokionez, besteak beste estimu pertsonalaren garapena, sentimenduak eta jarrerak, estimua, gozamena eta autokritika garatzen dira. Komunikatzeko esparruari dagokionez, emozioak komunikatzean adierazpen gaitasuna, ahozkoa eta ahozkoa ez dena lantzen da. Harremanen eta jendarteratzearen esparruari dagokionez, emozioen bidez besteekiko harremanak, taldeko parte-hartzea zein erakunde eta norberaren norabideari lotutako gaitasunak garatzen dira. Azkenik, esparru ekintzaileari dagokionez, berrikuntzari, hobekuntzari, sormenari eta zalantzazko egoerei aurre egiteko moduari lotutako gaitasunak lantzen dira adimen emozionalaren bitartez. Laburbilduz, irakaskuntzak gizabanakoaren garapen integrala sustatu behar du, eta dimentsio emozionalak ezinbesteko garrantzia du zeregin horretan. Lehen Hezkuntzan harreman positiboak eta gatazken negoziazioa landu nahi bada, Haur Hezkuntzatik hasi beharra dago, norberaren eta bestearen emozioak landuz. Hau da, enpatia lantzeko eta pertsonak hezteko, Haur Hezkuntzan adimen emozionala landu beharra dago. Umeek ordu asko pasatzen dituzte eskolan, hezitzailea beraientzako oso pertsona garrantzitsua da, eredu alde batetik eta sostengu emozionala bestetik. Umea bera denarekin aurkitzen da, bere nortasuna garatzen doa eta besteekin harremanetan bizi da. Horregatik bertan sentitzen dituen emozioak ugariak dira eta hezitzaileak lagunduko dio hauek esperimentatzen, kudeatzen eta ulertzen. Garapen sozioafektiboa ona izan dadin, garrantzitsua da umeek, haureskolan, segurtasun eta konfiantza-eremua aurkitzea, hazi eta ikasi ahal izateko. Beharrezkoa da onartu, balioetsi eta maitatu dituztela sentitzea eta arau argien araberako emozioak kontrolatzeko eremua ere aurkitu behar dute. Pertsonen arteko mugak normaltasunez landuz umeek beren sentimenduez eta besteek dituzten sentimenduez kontzienteak izango dira. Inolako epaiketarik egin gabe, libre sentituz eta esperimentatuz. Adimen emozionala landuz gero,
haurrek barne gatazkak zein besteekin dituzten gatazkak konpontzeko gai izango dira. Izan ere, lehen une horietan hartzen diren ohiturak eta ezartzen diren harreman afektiboak, erabakigarriak izango dira haurraren garapen sozioafektiborako eta, neurri handi batean, zentzu horretan gerorako hezkuntza-etapetan gertatzen denerako. Haur-eskolan esperientzia txarrak izan dituzten haurrek, Lehen hezkuntzara pasatzen direnean, zailtasun handiagoak aurkitu ohi dituzte era baikor eta erosoagoan bizi izan diren haurrek baino.
3.3.3.1. Psikologia Positiboa Emozioak In Community hezkuntza-programa psikologia kognitiboan oinarritzen da besteak beste, hain zuzen ere ondoren azaltzen diren oinarri teorikoetan . Psikologia Positiboaren aurrekariak Aristoteles filosofoaren idatzietan, Abraham Maslow edo Calr Rogers psikologo humanisten teorietan aurkitu daitezke. Garai horietan, Psikologiak pertsonaren ezaugarri negatiboak eta patologikoak ikertzen zituen, ongizate psikologikoa eta ezaugarri positiboak kontuan izan gabe. Ahaztuta zeuden bi alderdi horiek, alegia, ongizate psikologikoa eta ezaugarri positiboak, modu zientifikoan aztertzeko asmoarekin, 1990eko bukaeran Martin Seligmanek Psikologia Positiboa Psikologiaren korronte espezifiko moduan proposatu zuen. Gaur egun, Psikologia Positiboa da bizitza-kalitate ona izaten laguntzen duten giza-baliabideen ikerketa zientifikoa. Bertan, hobetzeko ahalmena garatzeko norbanakoak (pertsona indibidualak) dituen eta komunitateak dituen indargune eta gaitasunak aztertzen dira. Psikologia positiboaren ikerketek ikuspuntu indibiduala (emozio positiboak, ezaugarri indibidual positiboak) zein nazio-, komunitate- eta instituzioen ikuspuntu kolektiboa hartzen dute. Pertsona baten ezaugarri positiboak ulertzea indargune eta gaitasunen ikerketa da, hau da, besteak beste; maitatzeko eta lan egiteko gaitasuna, adorea, gupida, erresilientzia, sormena, jakin-mina, zintzotasuna, autoezagutza, neurritasuna, autokontrola eta jakinduria. Bestalde, instituzio positiboak ezagutzea komunitatea hobea
egiten duen indarguneen ikerketa ekartzen du; besteak beste; justizia, ardura, herritartasuna, zaintza, lan etikoa, lidergotza, tolerantzia eta jomuga. Gaur egungo Psikologia Positiboa ondorengo eremuetan oinarritzen dela esan dezakegu: zoriontasuna, sormena, flow (jarioa), baikortasuna, umorea, adimen emozionala eta soziala, emozio positiboak, indarguneak eta erresilientzia. Psikologia Positiboak indar handia hartu du sektore desberdinetan, eta horien artean hezkuntza agertzen da. Seligmanek hainbat esku-hartze bideratzen ditu. Esaterako, Strath Haven Philadelpia (2002), Bigarren Hezkuntzari zuzenduta dagoen programa. Bertan, honako helburu hauek planteatzen dira: emozio positiboak garatu, ikasleei beraien indarguneak ezagutzen erakutsi eta hauek erabiltzen irakatsi, bizitzaren esanahia eta helburuari buruz hausnartu. Beste protokolo bat Strenghts Gym izenekoa da, Bigarren Hezkuntzan indargune pertsonalak lantzeko sortua (Proctos eta Fox Eades, 2009) indargune pertsonalak lantzeko sortutako beste esku-hartze batzuk, bigarren hezkuntzari zuzenduta: Affinities Program eta Strong Planet (Fox, 2008). Euskal Herriko eskola batzuk ere, Psikologia Positiboa oinarritzat hartuta, hezkuntza emozionala lantzen ari dira Positivities programan parte hartuz. Irakasleek Psikologia Positiboan prestakuntza jasotzen dute eta eskuhartze bat garatzen dute. Esku-hartze horretan aldizkako orientazioa lantzen da, eta irakasleek unean uneko aukera aprobetxatzen dute emozioen hezkuntza irakasteko. Emozioen hezkuntza curriculumean sartzen dute eta emozioen hezkuntzaren edukiek irakasgai eta hezkuntza maila guztiak zeharkatzen dituzte. Ikasgai guztietako irakasleek, irakasten ari diren bitartean, emozioen hezkuntzarekin erlazionaturiko edukiak eskaintzen dituzte. Emozioen hezkuntzaren programa curriculumaren parte da, unitate didaktiko desberdinetara egokitutako materialak erabiliz. Hiritarrentzako heziketa ere lantzen da, elkarbizitzarako beharrezkoak diren kontzeptu, trebetasun eta jarrerak garatzeko honetan, konpetentziak landuz. Ikerketek argi uzten dute Psikologia Positiboa eskolan lantzeak onurak ekartzen dizkiela ikasleei zein irakasleei, giro lasai eta alaiagoa eragiten duelako, besteak beste.
Psikologia Positiboaren esku-hartzeek eragin zuzena izan dezakete ikasleen indarguneetan, bizipenak sortuz eta beraz motibazioa eta emozio positiboak eraginez. Hura lortzeko, ikaskuntza esanguratsua lantzen da, ikasleen indarguneak kontuan izanda. Izan ere, barne motibazioa dagoenean, ondo pasatzen dutenean eta bizipenen kontzientzia osoa dutenean, emaitzak hobeak lortzen dira.
Mindfulness-a atentzio eta kontzientzia osoa dela esan daiteke, momentu bakoitzean presentzia adi eta gogoetatsua hain zuzen. Bere helburua, pertsona bakoitza orainaldian kontzentratzea da, modu aktiboan, gertatzen ari dena eragotzi edo epaitu gabe. Midfulness edo Atentzio Osoa, bi modu desberdinetan praktikatu daiteke. Alde batetik praktika formala dago, mendebalde-tarrok meditazio bezala ezagutzen dugun hori hain zuzen. Nonbait geldirik egotean (normalean eserita) eta orainaldiko esperientzien jabe izatean datza. Modu honetan, gorputzsentsazioen, pentsamenduen eta emozioen joan-etorriaren begiratzea eta kontzientzia-hartzea lor daiteke. Honela praktikatzen jardutean, norberaren sentimendu eta pentsamenduak pasatzen uztea lortzen da, bertan gelditu gabe, gehiegizko garrantzirik eman gabe, epaitze-asmorik gabe, momenturo gertatzen ari den guztiaren jabe izanda. Praktika informalak, eguneroko ekintza jakin batzuetan atentzioa jartzean datza, bazkaltzean, ibiltzean, besteekin harremanetan edo etxean edo lanean egiten dugun edozein ekintzan. Mindfulness burua pausatzea da eta gure pentsamenduen, emozioen eta sentsazioen kontzientzia hartzean datza. Mindfulness metodoa esparru desberdinetan lantzen da: osasuna, negozio munduan… Hezkuntzan metodo horren eragina aztertu dutenak praktikaren abantailak aipatzen dituzte, horien artean:(1) Arreta trebetasunak areagotzea,(2) Informazioa prozesatzeko trebetasuna handitzea, (3) Antsietatea eta depresioa murriztea (4) Emozioen
erregulazioa hobetzea eta buruaren egoera positiboak lantzea, (5) Sormena aberastea,(6) Giza Trebetasunak zabaltzea (7) Enpatia garatzea.
Garapen Transpertsonaleko Eskola Espainiarrak Psikologia Positiboa eta Mindfulnessa lantzen duen hezkuntza programa bat martxan jarri du. Programak hezkuntza etapa guztietan garatzen da, 12 astetan, aste bakoitzean ordu bateko saioa landuz. Bertan, ondorengo sei ardatz hauek lantzen dira: (1) Atentzioaren eta kontzentrazioaren entrenamendua.(2) Gorputz Kontzientzia (3) Arnasketaren kontrola.(4) Emozioen kontrola eta interakzio sozialaren hobekuntza.(5) pentsamenduen behaketa; sormena eta lasaitasuna (baretasuna) (6) Mindfulnessa eguneroko bizitzara eramatea.
3.3.3.3. Joku sinbolikoa Joku sinbolikoa norberaren nahiz besteen egoeren inguruan jolastea da. Joku sinbolikoan beste edozein jokoetan baino gehiago hitz egiten da egoera emozionalei buruz, horregaitik alde handia dago beste jolas motekiko. Honek zera adierazten du: haurrei interesgarria iruditzen zaiela egoera emozionalen inguruan hitz egitea, berea ez den egoera emozionalen inguruan hitz egin dezaketela, ustezko rola egotzi al dietela fikziozko pertsonaiei eta azkenik, beste pertsona batekin egokitutako egoera emozionalak elkarbanatzeko gaitasuna badutela (Dunn, Bretherton eta Munn, 1987). Harrisen ustez (1989), joku sinbolikoaren funtzioa funtsezkoa da emozioen ulermena garatzeko orduan. Dunnek (1987) egindako ikerketen arabera joku sinbolikoa praktikatzean enpatia garatzen da eta lagunekin erlazioa eta komunikazio estuagoak izaten dira. Bestalde, joku sinbolikoak
garapen emozionala indartzen du, haurrei barneratutako emozioak askatzen eta bizitza arrunterako beldurra gainditzen laguntzen baitie.
3.3.3.4. Dantza emozioak adierazteko tresna gisa Emozioak adierazteko ahozko hizkuntza eta marrazketaz gain, dantza librea hautatu dut tresna gisa. Honek badu bere zergatia, izan ere dantza askea edo sormenezkoa gutxitan erabiltzen da eskoletan eta curriculumeko gaitasun guztiak lortzeko modu egokia izateaz gainera, adimen emozionala eta garapen pertsonalean aurrera egiteko modu dibertigarria da. Hona hemen honen guztiaren justifikazio teorikoa: Haurra jaiotzen denetik, mugitzeko beharra du, horren bidez komunikatzen ditu bere emozioak eta mugimenduaren bidez bere pentsamendua garatzen doa. Umeak bere gorputza ezagutzen doan heinean gorputz irudia eta gorputz kontzientzia eratzen joango da. Gorputz kontzientzia lantzea garapen psikologiko eta fisiko osasuntsu baten garapenean ezinbestekoa izango da, autokontzeptua lantzen hasiko garelako. Dantza egiterakoan gure emozioekin konektatzen dugu, norbanakoaren barne mundua adierazten da eta emozioak, pentsamenduak eta gatazka kontziente zein inkontzienteak adierazgarriago eta eraldagarriago bilakatzen dira. Beldurrak askatu eta ahazten laguntzen digu, zenbait pentsamendu desblokeatuz eta autoestimua handituz Dantza egitea pertsonala da, bakoitzak bere izaera, mugimendu eta keinuak jartzen dizkiolako. Ez da ekintza pasiboa, ez da imitazio hutsez egiten, interpretazioa eta sormena eskatzen du. Bestalde beste batekin dantzatzean interakzioa ere sortzen da, indibidualtasunetik ateraz eta sozializazioa landuz. Dantza ikasi egin daiteke eta dantza eginez hezi gaitezke.Hala ere dantza hezkuntza ez formalean agertzen da gehienetan. Adimen emozionalarekin oso lotuta egon arren ez da eskolako programa berezietan erabiltzen garapen pertsonal eta soziala bermatuko duen tresna gisa.
4. Emozioak In Community Hezkuntza Programa. Nire proposamena. Emozioak In Community hezkuntza etapa guztiak hartzen dituen hezkuntza-programa da. Ikaslea bere eskolatik konpetentzia konkretu batzuk
garatzea izango du helburu, baina ez hori bakarrik. Azken emaitza baino bidean sentitu eta bizi izandakoa izango da garrantzitsua. Izan ere helburu nagusiena haur horren heziketa integrala lortzea izango da. Nor den eta munduarekin zein besteekin nola izan harremanak. “Emozioak In Community” hezkuntzaprogramatik ikasleen adimen emozionala, sormena, gatazkak modu sortzaile eta baketsuan konpontzeko gaitasuna, norbera denarekin eta inguruarekin konektatuta sentitzeko zein momentuan gertatzen denarekin kontziente izateko ahalmena garatzen laguntzen du. Eta hau guztia egin ahal izateko egiten, eta sentitzen dugunaz zein inguratzen gaituenaz kontziente izan behar gara. (edo beharko da ikaslea) Eskola eta hezkuntzaren helburua ikasleen garapen integrala lortzea da, ikaslea bere osotasunean heztea, eta horretarako aipatutako konpetentziak lantzea ezinbestekoa iruditzen zait. Izan ere aipatutako abileziak eskuratzen ez baditugu galduta sentituko gara. Gure burua ulertzen ez badugu, zer sentitzen dugun identifikatzen ez badugu gure jokabidea ere horrelakoa izango da. Ondo sentitzea beharrezkoa izango da besteekin harreman osasuntsuak sortu ahal izateko, elkarlana sustatzeko eta gizartean bizi ahal izateko. konpetentzia hauek ez eskuratzea aldiz, autoestimua baxua, depresioa, frustrazioa, agresibitatea edo gizarte isolamendua ekar dezakete. Haurraren garapen integrala lortzeko honek jasotzen duen hezkuntza ere integrala izan behar duela uste dut. Emozioak ulertu, sentitu eta erregulatzeak berebiziko garrantzia izango du honetarako eta hau ondo egiteko haurraren inguruan dauden guztien jarrerak garrantzitsuak direla pentsatzen dut. Horregatik adimen emozionala lantzea, emozioak identifikatzea baino gehiago delako iritzia daukat. Umearekin dauden irakasle, guraso zein testuinguru osoari arreta jarri behar zaio. Nire proposamena ondorengo da: Adimen emozionala eskolan lantzea, etapa guztietan eta modu kontzientean. Izan ere, adimen hau eta honek suposatzen dituen konpetentzia guztiak lantzea gizaki osasuntsu bat izateko oinarrietako bat da. Etapa bakoitzean helburu eta gaitasun desberdinak landuko badira ere eskola guztiak eredu berdina izan beharko du. Nik proposatzen dudana
ondorengo printzipioetan oinarrituko da: (a) hezkuntza emozionala (adimen emozionala oinarritzat harturik), (b) psikologia positiboa, (c) sormena eta (d) mindfullnes. Hau da, landuko dena adimen emozionala izango da, bere osotasunean. Horretarako psikologia positiboaz baliatuko gara, hezitzailea bidelagun bilakatuko da eta ikasle bakoitzaren indargune eta sormena garatzen lagunduko du. Guzti hau gure gorputz, emozio eta besteen beharrak kontuan izaten egingo dugu, eta horretan mindfulnessak lagunduko digu. 4.1. Hezkuntza programaren helburu orokorrak Helburu orokorrak ondorengoak izango dira: (a) adimen emozionala garatzea, (b) norbanakoaren zein besteen irudi positiboa garatzea, (c) sormena sustatzea, (d) gatazkak modu sortzailean eta baketsuan konpontzea, (e) norbera denarekin eta bere inguruarekin konektatuta sentitzea eta (f) momentuan gertatzen denarekin kontziente izatea. 4.2. Hezkuntza-programaren edukiak Landuko diren edukiak adinaren araberakoak izango dira. Bi eta hiru urteko gelan klasean pixkanaka hasiko dira emozioei buruzko lehen edukiak lantzen; haserre nago, triste nago… ipuinetan hau islatu… baina gehienbat egunerokoan landuko dira, irakaslearen jarrerarekin: umea entzun, emozioez modu naturalean hitz egin, galdetu zer gustatzen zaien eta zer ez, lasaitzeko ariketak egin, frustrazioa landu…. Aukeratzen utzi, automotibazioa lantzeko eta beren emozioak aske bizitzeko. Lau eta bost urteko umeekin ekintzak egiten hasiko dira, eduki konkretuekin. Landuko diren esparruak ondorengoak izango dira:(1) Autokontzientzia emozionala, (2) Emozioen adierazpena, (3) Emozioen autoerregulazioa, (4) Besteen emozioen identifikazioa, (5) Emozioen eta harremanen arteko erlazioak. Lehen hezkuntzarako edukiak, honako hauek dira: gatazken konponketa, emozio sozialen ulertzea, Ni-aren garapena eta komunitatearekin elkarlana edo hurbilketa, jolas kooperatiboak eta sormena, generoa eta estereotipoak, emozioak eta errespetua landuko da. Eduki horiek tutoretza orduetan zein
ikasgai guztietan landuko dira, zeharka, zein modu zuzenago batean eta beti adimen emozionala ardatz izanik. Hau da, ikasleari bere eta besteen emozioez kontziente izatea izango da eduki hauen azken helburua. Bigarren hezkuntzako edukiak: komunikazioa, komunitatearekin elkarlana ( sindrome de dawn, hirugarren adinekoekin..) errespetua eta enpatia, sormena eta autoestimua, taldeko kide izatearen garrantziaz hausnartu, talde lana zein norbanakoaren garapen pertsonala landuko da. Batxilergoko edukiak: komunitatearekin proiektu bat gauzatzea, talde txikietan, beraiek nahi dutena, elkarlana, enpatia eta konpromisoa landuz emozio berriak bizi, hauek analizatu eta autoestimua landu. 4.3. Hezkuntza-programaren metodologia Hezkuntza-programak fase desberdinak izango ditu: prestakuntza, diseinua, esku-hartzea eta ebaluazioa. Ebaluazioa modu jarraian egingo da. Adinaren arabera eta helburuen arabera metodologia moldatu egingo da, baina orokorrean banaka zein taldeka lan egingo da. Esperientzietatik ikasiko dute umeek, kontziente izanik eta aldatzeko beldurrik sentitu gabe. Haurrak eroso sentitu behar dira, ikasten dutenarekin pertsona moduan garatzen hari direla sentitu behar dute, eta horretarako metodologia dinamikoa, askea eta dibertigarria izan behar da. 1. Fasea: prestakuntza Lan hau aurrera eramateko, irakasleek eta eskolako beste hezkuntzapartaideek (jantokiko begiraleek, eskolaz kanpoko begiraleek… ) zein gurasoek prestakuntza jasoko dute. Irakasleek eduki batzuk edo beste batzuk eskuratuko dituzte hezkuntzaetaparen arabera (H.H, L.H, B.H, BATX), baina arloak aipatutako oinarri teoriko eta helburuen araberakoak izango dira, hau da: adimen emozionala, psikologia positiboa, sormena, gatazken konponketa eta mindfullnes. Lehendabizi batzar orokor bat egingo da proiektuaren xede nagusiak azalduz eta adostasunetara iritsiz.
Prestakuntza-ikastaroa hirugarren hiruhilabetekoan egingo da, prestakuntza jasotzeaz gain hurrengo urterako hezkuntza programa martxan jartzea bilatzen baita. Beraz, irakasleak izango dira proiektua definitzen eta zehazten dutenak. Horrekin motibazioa, sormena eta askatasuna bilatzen da. Irakasleek egiten dutena sinistu behar dute, horretarako jakintzak eskuratzeaz gain sinisten duten proiektua diseinatu behar dute, eroso sentitu behar dira. Irakasle bakoitzak helburu bera transmititzeko modu desberdinak ditu eta hau errespetatzeaz gain elkar ikasteko erabili behar da. Hau da irakasleen artean ekimen hau aurrera ateratzeko adostasun bat bilatu behar da, denak bide beretik lan egin behar dute baina irakasle bakoitzaren indarguneak galdu gabe, baizik eta elkarrengandik ikasiz, irakasteko modu berriak ikasiz.
Haur Hezkuntzari dagokionez, prestakuntza-ikastaroa hamar saioz osatuko da, saio bakoitzak bi ordu iraungo ditu eta bi saio beharko dira gai bakoitza lantzeko. Gai bakoitzeko lehenengo saioa teorikoa izango da eta bigarrena aldiz, praktikoa. Talde lana sustatuko da, edukiak eta iritziak eztabaidatuko dira eta hurrengo kurtsoan landuko diren eduki eta ekintzak adosten hasiko dira. Eskolako beste hezitzaileek irailean edo uztailean jasoko dute prestakuntza, behin proiektua bideratuta eta egitekoak argi egonda. Ez da ahaztu behar hezitzaile horiek eredu direla umeentzat eta zenbaitetan ordu asko igarotzen dituztela haiekin. Beraz, garrantzitsua izango da eredu berdina islatzea, umeak nahastu ez daitezen. Hezitzaile horiek gehienbat gatazken konponketari dagokionez zein mezu positiboei dagokionez jasoko dute prestakuntza. Gurasoek irailean izango duten lehen bileran, eskolako beste zenbait zehaztasun ezagutzeaz gain, programari buruzko nondik norakoak ezagutuko dituzte. Orduan galdetu egingo zaie gai honi buruz dakitena edo jakin nahi dutena. Garrantzitsua izango da beren umeen garapen emozionalari buruzko informazioa ematea, horrela beraien jarrerak hobeto ulertuko dituzte eta erantzun egokiak eman ahal izango diete. Printzipioz, jasoko duten prestakuntza hiruhilabeteko bakoitzeko bi saio izango dira, bi ordukoak. Bitartean, umeak beste gela batean egongo dira programarekin zerikusia duten
ekintzak egiten eta saioaren azken 30 edo 45 minutuetan ( ekintzaren arabera) guraso eta umeek ekintza bat egingo dute elkarrekin (erlaxazioa, autoestimua lantzekoak, gorputz adierazpena..) Prestakuntza saio horiek, edukiak irakasteaz gain, kezkak eta esperientziak elkarbanatzeko izango dira. Helburua gurasoek bere umeek ulertu eta beraiekin goza dezaten izango da, gurasotasunak suposa dezakeen tentsioa jaitsiz eta partekatzeko aukera eskainiz. Gurasoentzako prestakuntzaren lehenengo saioan, umeen garapenari buruzko informazioa emango zaie gurasoei, konfiantzazko giroa sortuko da gurasoek irakaslearekin eroso egoteko, beren umea leku atseginean dagoela sentitzeko eta beren kezkak eta emozioak azaltzeko aukera izan dezaten. 2. Fasea: Diseinua Emozioen hezkuntza zeharkako gaia kontsideratu behar da, eskolak unitate didaktikoen bidez lan egiten badu unitate didaktiko bakoitzean material edo jarduera egokiak erabili beharko dira gaitasun emozionala lantzeko. Proiektuen bidez lan egiten bada ere emozioak nola landu hausnartu beharko da eta abar. Nik ekintza desberdinak planteatzen ditut, bai aurrera eramandako sekuentzia didaktikoan zein eranskinetan. Diseinu argia zehaztu behar da esku-hartzea hasi baino lehen eta erabilitako metodologia eta saioak finkatuta egon behar dira. Dena den, ebaluazio jarraitua egingo denez, aldaketak sortu daitezke kurtsoan zehar. Haiek egiteko prest egoteaz gain, aukera desberdinak pentsatu beharko dira. Diseinua, aipatu dudan moduan, prestakuntzarekin batera egingo da eta irailean errebisatu egingo da, behar izanez gero hobekuntzak egiteko. Diseinua eskolaren esku badago ere, ildo batzuk jarraitzea proposatzen dut: a) Ziklo bakoitzeko tutoreen artean egiten ari direnari buruzko komunikazioa egongo da. b) Taldearen arabera ekintza zehatz batzuk edo beste batzuk planteatuko dira. c) Fase desberdinak egongo dira eta bat gainditu arte ez da hurrengora pasako. d) Aldizkako orientazioa: irakasleek unean uneko aukera aprobetxatzen dute hezkuntza emozionala irakasteko.
e) Istorio, antzerkiak erabiliko dira, irakasleak umeen indarguneak zeintzuk diren behatuko ditu eta hauek goraipatuko ditu. f) Banaka eta taldeka lan egingo da. g) Ekintza batzuk urte guztian zehar errepikatuko dira. h) Ikas komunitatearen eredua erabiliko da zenbaitetan. Ziklo desberdinetako umeen artean ekintzak gauzatuz, ziklo berdineko umeen artean ekintzak eginez, zein komunitateko beste eragile batzuekin ekimenak burutuz. Haur Hezkuntzako etapa eta adin bakoitzak zein ume bakoitzak bere berezitasunak ditu, beraz haiek kontuan hartu behar dira eta garatzen lagundu. Zero eta bi urteren bitartean, umeak babesa behar du, bere gorputza ezagutzen joango da pixkanaka eta bere emozioak bide fisiologikotik askatuko ditu, irakasleak prozesu horretan lagunduko dio, maitasuna eskainiz. Etapa honetan, gurasoengandik gertu egon beharko da irakaslea, bere emozioak ere pil-pilean egongo baitira. Ekintzak aurrera eramateko midfullnes, ahozko komunikazioa, esperimentazioa eta gorputz adierazpena landuko da. Helburuak modu ordenatuan zehaztuko dira eta taldeko partaide gehienek hasierako helburua lortu arte ez da hurrengora pasako. Gatazken konponketaren protokoloa martxan jartzeko garaia izango da hau.
Emozioak In Community hezkuntza-programa integrala da, eta hori lortzeko eskolaz kanpoko ekintzetan ere eskolan lantzen diren edukiak kontuan izan behar dira. Hau da, ekintza hauen helburua programarekin bat egin behar dute. Hark suposatu dezake ekintza berriak sortu edo daudenak birmoldatu beharra (beharrezkoa bada): sormenezko dantza, jolas kooperatiboak, taldelana eta sormena sustatzen duten ekintzak. Askotan, ekintza bera baino zeharka landuko diren helburuak eta hezitzailearen lan egiteko moduak dira garrantzitsuak. Ez digu ezertarako balio eskolan errespetua lantzeko ekintzak sortzea eta gero ikasleek eskolaz kanpoko ekintzetan hau ez lantzea. Edo eskolan joko kooperatiboak eta elkarlana sustatzea eta gero eskolaz kanpoko
ekintzetan kontrakoa eragiten duten jarduerak bultzatzea. Eskola osoak eta berez bertan parte hartzen duten eragile guztiek bat egin behar dute ekimen honetan. Horretarako ezinbestekoa da honako alderdi hauek aintzat hartzea: a) Prestakuntza jasotzea b) Hezitzaile guztiok bide berdinetik lan egitea. c) Umearen garapena kontuan izatea eta errespetatzea, prest daudenean beraiekin lan egiteko. d) Adimen emozionalaren oinarriak lantzea: kontzientzia eta erregulazio emozionala e) Gatazkak konpontzea: lasaitze txokoa edo hitz egin-entzun txokoa f) Mindfullnes erabiltzea g) Sormenezko dantza erabiltzea. h) Mezu positiboak ematea autoestimua garatzeko i) Errespetua lantzea eskolako pertsona guztiekin. 4.4. Hezkuntza-programaren ebaluazioa Esku-hartzea urte guztian emango da eta ebaluazioa jarraikia izango da, bilerak egingo dira proiektuaren kezkak eta lorpenak elkar ezagutzeko eta beharrezko aldaketak egingo dira.
5. Esku-hartzea Prakticum III.ak eskola batean 10 astez egoteko aukera eman dit, honekin batera esku-hartze bat aurrera eramatea posible izan dut eta beraz, aipatutako programaren atal batzuk praktikan jartzeko abagunea izan dut. Ikastetxearen aukerak, indarguneak eta ahuleziak kontuan hartu nahi izan ditut saioak aukeratzeko eta diseinatzeko orduan. Adimen emozionala lantzea helburua izanik, ikastetxearen hezkuntza-eredua, erritmoa, ikasleen ezaugarriak eta irakaslearen iritzia kontuan izan dut sekuentzia didaktikoa diseinatu eta aurrera eramaterako garaian.
5.1 Ikastetxearen deskribapena, testuinguruaren aukerak Practicum III. Urkide ikastetxean burutu dut, nik aukeratuta eta hala suertatuta. Urkide Gasteizko erdialdean kokatuta dago eta hezkuntza eskaintza zabala daukan irakasleen kooperatiba da. Urkide erdi-goi mailako familien 1406 ikasle jasotzen ditu. Ikastetxearen proiektu garrantzitsuenak hauek dira; eleaniztasuna, ikaskuntza kooperatiboa, adimen anitzak, adimen emozionala, aniztasuna, agenda 21, sormena, inobazioa eta teknologia berriak. Hauetaz gain, aipatzekoa da Urkiden Psikologia Positiboari eta Gatazken Konponketari garrantzia ematen diotela, irakasleen etengabeko prestakuntza-ikastaroen bidez.. Horrek guztiak adierazten du Urkidek garrantzi handia ematen diola garapen emozionalari eta harreman osasuntsuak lantzeari. Honekin batera, irakaslearen berrikuntzetarako jarrera positiboak gehi ikasleen hitz egiteko gogoak eta gauza berriak ikasteko motibazioak aukera paregabea eskaini didate proposatutako programaren pintzelada batzuk aurrera eraman ahal izateko. Urkide ikastetxean adimen anitzak, adimen emozionala eta gatazken konponketa lantzen da. Haur Hezkuntzako esparruan eta adimen anitzei dagokienez, hiruhilabeteko bakoitzean esparru horietan oinarritzen den eta hilabete bat irauten duen programazio bat burutzen da. Orain arte lehenengo hiruhilabetekorako “udazkena” gaia hautatzen zen adimen guztiak jorratzeko ( adimen bakoitzeko ekintza pare bat antolatuz). Aurten, berrikuntza moduan, “Euskal Mitologia” gaia landu dute. Adimen emozionalari dagokionez, lau urtekoekin liburu eta bits (plastifikatutako irudi edo argazkiak) batzuk lantzen dira, emozioak identifikatzeko helburuarekin. Hau gaztelaniaz ikasten dute. Azkenik, gatazken konponketari dagokionez, protokolo bat ezarrita daukate. Protokolo honen ardatz nagusienak honako hauek izango lirateke: Lehendabizi, ikasleen arteko gatazka baten aurrean irakaslea gerturatu egingo da, objektu bat tartean badago kenduz. Ondoren, umeak lurrean eseri daitezen esango die, bata besteari begira eta lasai egon daitezkeen gelako txokoren batean. Irakasleak ondorengoa esango die ikasleei: “Hitz egin txandaka, entzun zure lagunak esan beharrekoa eta adostasun batetara iritsi”.
Prozesu hau progresiboa da. Hiru urterekin, irakaslea gatazkan parte hartu dutenekin egongo da, lagundu egingo die nahi dutena azaltzen eta entzuten, eta adostasuna edo gatazkaren arrazoia zein izan den jakinaraziko zaio. Bost urterekin aldiz, gehienetan ikasleak gai izango dira beraiek bakarrik hitz egiteko eta konponbide batera iristeko. Protokoloa aurrera eramateko garaian garrantzitsua da ondorengo irizpideak kontuan izatea: alde batetik, gatazka umeen artekoa da eta beraiek konpondu beharrekoa, heldua ez da tartean sartuko, ez ditu umeak epaituko. Bestetik, konponbidea ez da zertan helduaren gustukoa izan, umeen gustukoa baizik. Gatazken Konponketarako Protokoloa oso aproposa iruditzen zait eta irakasleak, bereziki nire tutorea izandakoa, oso ondo egiten duela iruditzen zait. Umeak gai dira beraien arteko gatazkak konpontzeko, akordio batera iristeko eta elkar ulertzeko. Tutoreak garrantzia handia ematen dio honi eta hiru urteko umeekin hasten da lantzen. Horretarako beraiekin egoten da eta batzuetan gatazka ume guztien aurrean azaltzen du, denek ikas dezaten. Laburbilduz, Urkide eskolak aukera ematen dit adimen emozionala lantzeko eta nik proposatutako helburuak aurrera eramateko. Irakasleek gai honi garrantzia ematen diote, Psikologia Positiboan oinarritzen dute beren hezkuntzaren metodologia, harreman emozionalak zaintzen dituzte baina bestalde hutsuneak (ahuleziak) dituzte gai hau modu espezifikoan lantzerako garaian. Ez dute programa espezifikorik horren inguruan.
(a) Haurrak auto-kontzientzia emozionala garatzea, oinarrizko emozioak ezagutuz, izena jarriz eta nola sortzen diren eta zein eragin duten ulertuz, nork bere emozioak hauteman eta haiei izena eman ahal izateko. (b) Haurrak auto-erregulazioa garatzea, emozioek eragiten dituzten jarrerak ezagutuz eta autokontrol teknikak ikasiz, nork bere emozioak maneiatzen jakiteko eta erreakzio emozionalak bideratzen ikasteko.
5.3. Hipotesiak 1. Haurrak oinarrizko emozioak ezagutuko dituzte eta hauek sentitzen dituztenean identifikatzeko gai izango dira. 2. Ez dira bi emozio batera sentitzen dituztela adierazteko gai izango. 3. Haurrak Mariren Dinamikaren bidez autoerregulazio teknika ezagutu, ulertu eta barneratuko dute.
5.4. Partaideak Saio praktikoa bost urteko D taldearekin egin dut. 13 neska eta 15 mutilez osatua. Practicum I.an beraiekin egon nintzen eta orduan talde autonomo eta lasaia bezala deskribatu banuen ere, oraingoan oso mugituak eta gehienbat hiztunak antzeman ditut. Bost urteko beste taldeekin konparatuta hauek dira gehien hitz egiten dutenak, sormen handiko taldea da eta beraien hizketaldietan heldutasuna nabaritzen da. Talde guztietan bezala, hemen ere taldekatzeak daude. Badira oso ondo konpontzen den taldetxo bat, hiru neska eta bi mutilez osatuta, eta beraien gurasoak ere oso ondo moldatzen dira, tarteka elkarrekin planak eginez. Talde honetan dauden umeak lasaiak eta helduak dira eta adimen emozionalari dagokionez maila altua erakutsi dute. klasean dauden beste neskak ondo moldatzen dira euren artean eta erlazio positiboak dituzte beraien artean zein talde honekin, baina beraien arteko harremana ez da hain estua. Gehienbat, neska bat ez dago taldean guztiz integratuta. Ez diote inolako bazterkeriarik egiten baina afektiboki zurrunago agertzen da eta gorputz adierazpena ere oso estatikoa du. Eduki aldetik,
azkarra da eta hitz egitea bilatzen du, bakarrik haritzen da besteei gainetik begiratuz. Mutilen artean, aniztasun handia dago, badira hiru beti elkarrekin daudenak, ez dute arreta mantentzen eta borrokan ibiltzen dira, elkarrekin jolasean. Dena den, hiruren artean badira ere desberdintasunak, bat oso azkarra edukiei dagokienez eta oso hiztuna, beste bati asko kostatzen zaio arreta mantentzea eta hitz egitea eta hirugarrenak aldiz ez du bere inpultsibotasuna kontrolatzen eta amorrua sentitzen du askotan. Beste mutilak egoten dira hirukote horrekin eta batzuek euren jokabidea imitatzen dute zenbaitetan, baina oro har, lasaiagoak eta independenteagoak dira. Bada mutil bat oso azkarra eta heldua dena, haserretzen denean bere haserrea momentu batez mantentzen du baina frustrazioa sentitu eta bere buruarekin haserretu egiten da. Dena den, orokorrean oso mutil lasaia da. Aipatzeko da egozentrismoan murgilduta daudenen jarrerak. Bada mutil bat beti berari dagokiona kontatu nahi duena, zenbaitetan irakaslea zuzenduz, dena bere ikuspuntuaren arabera egiteko. Segurtasun gutxikoa da eta marrazkiak egiterako orduan edo psikomotrizitateko saioetan beste mutilek egiten dutena imitatzen du, baina beti jarrera “egokia” duten mutilak imitatzen ditu. Bukatzeko bada mutil bat gehienbat neskekin harremantzen dena baina ez duena lotura afektibo handirik bere klasekoekin. Orokorrean harremanak izateko zailtasunak ditu, egozentrismoan murgilduta dago eta bere erara egin nahi ditu gauza guztiak. Gurasoak kezkatuta daude etxean haserretu egiten delako berak nahi duena berak nahi duen erara egiten ez bada. Eskolatik ere jarrera hau ikusi dute eta Haur Hezkuntzako orientatzailea berarekin zein gurasoekin eskuhartzea burutzen hari da. Datu hauek eta gehiago eguneroko jarreren, ekintzen parte-hartzea eta nik egindako sekuentzia didaktikoaren emaitza eta behaketaren bidez zein tutorearekin hitz egiten, behatu eta hausnartu ditut. Bada beraz, aniztasun ugari taldean eta beraien artean harremanak izateko eran, klasean lasai eta adi egoteko zein frustrazioa eta egozentrismoa gainditzeko gaitasuna. Adimen Emozionalaren mailarekin bat datorrela ikusi dut.
5.5.Metodologia Erabilitako metodologia esperimentala izan da, emozioak sentitu, esperimentatzea bilatu dut. Bestetik, hausnarketa pertsonala bultzatu nahi izan dut, emozioei buruz hitz eginez talde handian. Ipuinak, adierazpen plastikoak eta gorputz adierazpena landu da. Dena umeen garapen integrala lortu nahian, beraien esperientziak eta ikasitakoa uztartuz, konstruktibismoaren ildotik. Izan ere emozioak bere baitan bizi duten zerbait da.
5.6. Faseak a) Dokumentazio teorikoa landu. Marko teorikoa osatzeko gaiak aukeratu eta hauei buruzko informazio teorikoa irakurri, aztertu eta aukeratu. Haur Hezkuntzako umeen emozioen garapenaren inguruan zein etapa honetan emozioak lantzeko ekintzak irakurtzen hasi nintzen. Ondoren proiektu zabalagoak irakurri nituen. Aditu desberdinekin hitz egin nuen; pedagogoak, psikologoak.. arlo honen inguruan lan egiten dutenak eta beren ikuspuntua eman didatenak. Modu honetan pixkanaka marko teorikoari dagokion aurkibidea sortuz joan nintzen. b) Arloaren egoera aztertu. Emozioen inguruan eskoletan egindako proiektu eta ekintzak bilatu, irakurri, eta aztertu nituen.Hauen indarguneak eta ahuleziak kontuan izanik. c) Eskolaren hezkuntza-eredua ezagutu. Prakticuma egin behar nuen eskolako hezkuntza eredua ezagutu eta emozioen inguruan lantzen zenari buruzko informazioa bildu nuen. d) Esku-hartzearen helburuak eta hipotesiak planteatu. Esku-hartzea diseinatu: helburuak, materiala, espazioa, ebaluazioa eta hipotesiak planteatu. Kontuan izanda klaseko partaideak eta erritmoa. e) Eskolako tutorearekin esku-hartzea partekatu. Tutoreari nire sekuentzia didaktikoaren gaia azaltzean beraien Adimen Anitzen unitate didaktikorako, adimen interpertsonala lantzeko saio bat asmatzea proposatu zidan. Unitate hau orain arte Udazkenaren inguruan egin badute ere aurten Euskal Mitologiari buruz egin nahi izan dute. Irizpide horiekin erregulazio emozionala lantzeko ipuin bat asmatu nuen. Ipuina Mark Greenberg eta Carol Kusché psikologoek egindako dortokaren ipuinean oinarritua dago.
Hauek Robin, Schneider eta Dolnick egindako “The Turtle Technique” oinarritu zirelarik. f) Metodoaren esku-hartze orokorra diseinatu. Esku-hartzearen ekintzak kronologikoki antolatu nituen saio bakoitzaren helburu, prozedura, iraupena, materiala eta ebaluazio irizpideak zehaztuz. g) Saioak praktikara eraman eta datuak jaso. Saio bakoitza burutu eta ondoren umeen marrazkiak, erantzunak, jarrerak eta emozioak jaso.Irakaslearen iritzia eta gomendioak kontuan hartu eta jasotzeaz gain ondorengo saioa aztertu eta beharrezko aldaketak egin nituen. Horrela saio guztiak burutu arte.
5.7. Emaitzak Esku-hartzean eskuratutako emaitzak eskaintzen dira ondorengo lerroetan, helburuen arabera ordenatuta eta planteatutako hipotesiekin erlazionatuta. Esku-hartzearen helburuak ondorengoak izan dira: (1) Kontzientzia emozionala garatzea, (2) Genero berdintasuna lantzea, (3) Emozioak adieraztea, (4) Emozioen auto-erregulazioa lantzea, (5) Besteen emozioen identifikatzea, (6) Emozioak gorputzaren bidez adieraztea, (5) Harremanetan sortzen diren emozioak aztertzea .
Kontzientzia emozionalari dagokionez, hau da emozioak zer diren, nola sortzen diren eta nola sentitzen ditugun arloari dagokionez, honako hauek izan dira emaitzak. Haserrea, tristura, poza, beldurra, urduritasuna bezalako emozioak erraz identifikatzen dituzte guztiek. Lotsa edo harrotasuna bezalako emozioak batzuek identifikatzen dituzte. Gai dira jakiteko noiz sentitzen dituzten emozio hauek, zergatik sortzen diren eta nola eragiten duten euren gorputzean.Ondorioz, planteatutako helburuak lortu dira. Lehenengo saioan, noiz haserretzen diren galdetzerakoan, gehienek beste batek jotzen dutenean haserretzen direla erantzun dute, eta batzuk beren anaiekin jostailu bat konpartitu nahi ez dutenean. Batzuek (gehienbat mutilek)
Ikasle 1: Ni, txakurra etorri eta txupatu egiten didanean haserretu egiten naiz, orduan atea indarrez jotzen dut eta edozer botatzen dut. Sofan botatzen naiz eta gurasoak datoz nigana.
Eta gurasoek zer egiten dute? galdetzen diogunean honako hau erantzuten du mutilak, irribarre batekin:
Bigarren saioaren bitartez, denek emozioak garunean sortzen direla eta zentzumenek prozesu horretan duten garrantziaz ohartu dira. Garunaren irudia ikustean, denek gogoratu dute garunean ordenagailua daukagula eta bertan pentsamendua sortzen dela (aurreko unitate didaktikoan ikasi zuten kontzeptu hau). Egindako saio honekin zentzumena-pentsamendua-emozioa erlazioa ondo ulertu dute, izan ere oso ekintza esperimentala izan da. Entzumena lantzerako orduan aipagarri da, abesti beldurgarriarekin gertatutako. Galdetzerakoan zer sentitu duten erantzun desberdinak egon dira genero aldetik. Neska gehienek beldurra sentitu dutela esan dute, bakarrik bati gustatu zaio eta beste batek ez du jakin erantzuten. Mutilen erdiek baino gehiagori gustatu egin zaiela esan dute eta, pozik edo oso pozik sentitu direla esan dute, Ninjak eta ezpatak imajinatu dituztelako. Pozik sentitu ez direnen artean gehienek haserrea sentitu dute, txakurrak entzun eta molestatu egiten zutelako edo gustatzen ez zaielako. Egindako ariketaren bitartez, haurrek erraz ulertzen dute estimulu berdin batek pertsona bakoitzari emozio desberdin bat eragiten diola. Pilota bat erakutsi eta denek berdina sentitzen duten galdetzean, batzuek poztasuna ematen dietela esan dute. Mutil batek aldiz, emozio desatsegina sentitzen duela esan du, ez zaizkiolako baloiak gustatzen. Honela dio mutil honek:
Ikasle 2: Nik pilota bat ikustean futbolean jolasteko dela pentsatzen dut, eta futbolean jolastea gogoko ez dudanez tristura sartzen zait.
Hala ere, emozio positiboak eta negatiboak dauden ideia ez daukate hain argi. Batzuek ez dute erantzuten jakin izan eta neska batzuek onak eta txarrak daudela esan dute honako hau argudiatuz: gustatzen ez zaizkien emozioak (tristura) emozio txartzat identifikatzen dituzte eta ondo sentiarazten dieten emozioak (poztasuna) emozio ontzat. Azaldu zaie emozioak onak direla, beharrezkoak eta naturalak. Kontzeptu hori ez dute ondo ulertu baina beraien adina kontuan izanda normala da. Gainera, emandako argudioak oso ondo eraikiak izan dira eta zenbait autorerekin bat datorren ikuspegia da. Esku-hartzearen ebaluaziotik lortutako emaitza hauek neurri handi batean babesten dute lehenengo hipotesia. Hau da, haurrek oinarrizko emozioak ezagutuko dituztela eta haiek sentitzen dituztenean identifikatzeko gai izango direla. Izan ere, haurrek oinarrizko emozioak identifikatu dituzte bai beraiengan zein besteengan. Emozioak, ahoz zein keinuz adierazteko gai izan bai dira.
Generoa aztertzerako orduan, umeek argi dute estimulu baten aurrean pertsona bakoitzak emozio bat adierazten duela, ez generoaren aldetik baizik eta bakoitza desberdin pentsatu eta sentitzen dugulako. Mutilak eta neskak emozio berdinak dituzten galdetzean, argi erantzun dute denek baiezkoarekin. Beraz, helburua espero baino hobeto egiaztatu da.
Emozioen adierazpenei dagokienez, umeek hitzezko komunikazioaren bidez, komunikazio plastikoaren bidez (margotzea eta marraztea) eta gorputz adierazpenaren bidez (keinuak eta dantza), oso ondo identifikatu dituzte emozioak. Espero zena baino askoz hobeto. Egia da haur bakoitzak trebezia maila bat daukala adierazpen bide bakoitzerako eta adimen emozional maila ere adierazpen horietan islatu da. Anbotoko Mariren fitxan, gehienek oso ondo marraztu dituzte haserre eta poztasunaren aurpegiak, baina baten batzuek ez dute modu egokian egin. Emozio bera margotuz bi aurpegietan. Fitxa beraz, oso egokia izan da bi
emozio hauekiko ume bakoitzak daukan kontzientzia-maila eta adierazpen abilezia ikusteko. Bostgarren saiorako ekarritako argazkiekin, kontu aipagarri bat gertatu da mutil batek bere argazkian sentitzen zituen emozioak adierazteko orduan.
Ikasle 2: Hemen Olentzerorekin nago, eta bi emozio sentitu nituen: 1 urduritasuna eta 2 poza, eta argazkia ateratzeko zain nengoenean beldurra.
Azalpen horrek mutil horren adimen emozionalari buruzko datu asko ematen dizkigu. Bere emozioekiko kontzientzia altua izateaz gain, mutilak hitzez adierazteko eta besteen aurrean azaltzeko gaitasun handia daukala, momentu berean emozio bat baino gehiago sentitu daitekeela ulertzeko eta azaltzeko gai da. Ikasle horren testigantzak partzialki babesten du bigarren hipotesia. Hau da, haurrek bi emozio batera sentitzen dituztela adierazteko gai izango ez direla planteatzen duen hipotesia. Izan ere, bostgarren saioan ikasle gehienek egoera baten aurrean emozio bakarra sentitzen dutela azaldu badute ere, mutiko batek egoera konkretu batean hiru emozio sentitu dituela azaltzeko gai izan da, eta emandako azalpen gehienak ulertu ditu. Horrek gainera eragin du beste egoera batzuen aurrean haurrek emozio bat baino gehiago identifikatzea.
Auto-erregulazioa garatzea gaitasunari dagokionez , Anbotoko Mariren ipuina entzuten oso adi egon dira, ulertu egin dute bai Mariri gertatzen zaiona, zein egin beharreko teknika. Dramatizazioari dagokionez, teknika egitea, baten batzuk barrez egon dira, lasaitu ezinik. Egunerokoan, teknika haserretu egin direnean edo lagunen bat haserre ikusi dutenean gogorarazi zaie. Baten batek egin izan du, baina ez da denbora nahikorik egon teknika barneratu duten jakiteko. Gaitasun horri dagokionez, lehenengo saioan planteatutako helburua norberaren emozioak erregulatu daitekeela ohartzea eta teknikak ezagutzea izan denez, helburua bete egin da.
Lortutako emaitza horiek partzialki babesten dute hirugarren hipotesia. Mariren Dinamikaren bidez autoerregulazio teknika ezagutu, ulertu eta barneratuko dutela planteatzen duen hipotesia alegia. Izan ere, haurrek
autoerregulazio teknika ulertu eta dramatizatzeko gai izan dira, baina zaila zaigu egiaztatzea teknika barneratu duten. Egunerokoan baten batek bakarrik jarri du praktikan.
Emozioak gorputz-adierazpenaren bidez identifikatzeari dagokion helburuak espero baino emaitza hobeak jaso ditu. Helburu hau zazpigarren saioaren bitartez landu da, emozioak dantzan izenekoarekin hain zuzen. Saio horrek helburu guztiak lortzeaz gain, beste berri batzuk lortzeko aukera eman du. Ondoren azaldu egingo dut proposatutako helburuen lorpena eta lortutako helburu berriak. Haurrek dantzaren bidez adierazitako emozioak argi identifikatu dituzte. Bigarren dantza izan da umeei gehien gustatu eta harritu dituena (haserrea islatzen zuena). Umeek barre egin dute, eskuak ahora eraman dituzte eta batzuk atzeraka mugitu dira. Haurrek emozioak dantzaren bidez adierazi eta askatzeko gai izan dira, izan ere ikasleek ariketa hau egiteko arauak eta prozesua erraz ulertzeaz gain, ondorengo helburu zehatzak lortu dituzte:
1. Denek lortu dute bere gorputzarekin kontzientzia hartu, musika sentitu eta horren arabera dantza egitea. 2. Denek lortu dute bakarrik dantzatzea, inor ukitu gabe eta besteen espazioa suntsitu gabe. 3. Bakoitzaren sormen maila ebaluatu ahal izan da. 4. Bakoitzaren nortasunaren kontzientzia maila behatu ahal izan da. 5. Klasean lotsati agertzen direnen aldaketa antzeman da, aske sentituz eta lotsa alde batera utziz dantzatzerakoan. 6. Klasean eredu agresiboa izaten dutenak impultsibitate maila jaitsi dute eta besteen espazioa errespetatu dute. 7. Orokorrean ez dituzte besteen mugimenduak imitatu.
Bikoteka dantzatzean aldiz honako helburu berri hauek lortu dituzte: 1. Gai izan dira beste batekin dantzatzeko, gorputzaren bidez komunikatuz. 2. Gehienek beren bikotearen erritmoa ulertu eta errespetatu dute.
3. Gehienek beren bikoteari begietara begiratu diote, bestearen kontzientzia izanik. 4. Egozentrismoan daudenak modu indibidualean dantzatu dute, bikotearen nahiak kontuan izateko zailtasunekin. Asanblada egiterakoan, denek izan dute hitz egiteko gogo handia baina ez digu denborarik eman nahi beste hitz egiteko. Erantzunei dagokienez: 1. Denek erantzun dute asko gustatu zaiela eta oso ondo sentitu direla, aske. 2. Batzuek bakarrik dantzatzea gogokoen izan dute, beste batzuk aldiz binaka dantzatzea. Askok esan dute 3. Abestia asko gustatu zaiela dantzatzeko (erritmo azkarrena zuena) 3. Galdera hau erantzuteko zailtasunak egon dira, eta denbora gutxi zegoenez ezin izan dugu hau landu. 4. Guztiek esan dute baietz.
Irakaslea oso harrituta egon da saio guztian zehar, ekintza honen bitartez ikasleengandik informazio asko eta oso aberatsa jasotzeaz gain umeen garapen pertsonalerako ariketa paregabea iruditu zaio. Irakaslea: Gure lana, eskolako etapa guztietan, ikaslea pertsona izaten laguntzea da, eta horretarako emozioak sentitzea, askatzea eta adieraztea oinarrizkoa da
Besteen emozioak identifikatzen jakitea ere landu eta lortu da. Hau egunerokotasunean egiteaz gain, saio guztietan landu da. Bostgarren saiorako ekarritako argazki gehienetan umeak oso pozik agertu dira, eta horrela identifikatu dituzte ikaskideek. Mutil batek aldiz, argazkian zuen aurpegiadierazpena ez zen oso garbia. Argazki horretan ikusten zuten emozioagatik ikasleei galdetzerakoan, erantzun desberdinak egon ziren: poza, haserrea, edo tristura eta berak ezetz erantzun zuen guztietan. Irakaslearen laguntzarekin harrotasuna sentitzen zuela azaldu zuen, bere anaia txikia eskuetan izatearen harrotasuna. Ekintza aberasgarria izan da, ikasleak harro sentitu dira beren argazkia eramateagatik, klasean jartzeagatik eta besteen aurrean azaltzeagatik. Autoestimua landu da eta besteen emozioak identifikatzeko gai direla ikusi da.
Gaitasun honi dagokionez, seigarren saioa (emocionario liburua) ere oso aberasgarria izan da. Liburuan agertzen diren irudiak Lehen Hezkuntzarako aproposagoak zirela uste izan banuen ere, ezusteko pozgarria hartu dut. Umeei irudi bat erakutsi eta galderak egiten hastean, batzuen erantzunak, euren adina kontuan izanda, sormen, enpatia eta adimen emozional altukoak izan dira. Gorrotoaren irudian, txerriak senti dezakeena galdetuta, ume gehienek haserrea esan dute. Elefanteari dagokionez, batzuek intentzioa ikusi diote, beste batzuek berriz, ez. Neska batek lotsaz hitz egin du, bere esanetan elefanteak, konturatu gabe, zikindu du txerria eta ondorioz, buelta eman eta txerriak zikindu duela ikustean, barkamena eskatuko du eta lotsa sentituko du. Txerriak zer egin dezakeen galdetzerakoan, mutil batek txerriak elefantea joko duela esan du, beste neska batek hitz egiten konponduko duela esan du eta beste neska batek azaldu du eskuoihaltxo batez garbituko duela. Bigarren irudiari dagokionez, mutil batek igelak beldurra sentitzen duela esan du, beharbada altuerak gustatzen ez zaizkiolako edo krokodiloari beldur diolako. Baina berak ez dauka argi krokodiloa ona edo txarra den. Beste bi neskek azaldu egin dute beraientzako igelak krokodiloaren beldur dela eta horregatik globoa hartu duela, ihes egiteko eta lasai egoteko. Beste neska batek igela triste dagoela uste du, bere hiritik joaten delako. Emozioak eta harremanak duten erlazioez ohartzen hasteko psikomotrizitateko ohiko saioa erabili izan dut, ondoren “lagunak” izeneko liburua beraiekin partekatuz (8. saioa). Argi ikusi da umeek harreman mota desberdinak identifikatzen dituztela irudiak ikustean. Gainera gehienek identifikatu egiten dituzte beraiengan; izan ere, komentatu egin dute psikomotrizitate-saioan liburuan agertzen diren harreman bat edo beste izan dutela, eta nola sentitu diren. Egokia izan da liburu hau momentu puntual horretan lantzea.
6. Ondorioak Emozioak In Community hezkuntza-programaren helburu orokorrak honako hauek ziren: (a) adimen emozionala garatzea, (b) norbanakoaren zein besteen irudi positiboa garatzea, (c) sormena sustatzea, (d) gatazkak modu sortzailean eta baketsuan konpontzea, (e) norbera denarekin eta bere
inguruarekin konektatuta sentitzea eta (f) momentuan gertatzen denarekin kontziente izatea.
Helburu hauek ezin izan dira oso-osorik bete, izan ere hezkuntzaprograma ezin izan da bere osotasunean aplikatu. Hala ere, Haur Hezkuntzako etapari dagokionez eta Practicum III.ari esker, esku-hartze bat gauzatzeko aukera izan dut. Esku-hartze hau Emozioak In Community hezkuntzaprogramaren barruan dago eta esku-hartzean planteatzen diren helburuak Emozioak In Community hezkuntza-programan planteatzen diren helburuetatik sortu dira. Beraz, esan dezaket Emozioak In Community programaren esparru bat praktikara eramateko aukera izan dudala. Hain zuzen ere, Emozioak In Community hezkuntza-programan planteatzen den lehen helburu orokorra, adimen emozionala garatzea, gauzatzeko aukera izan dut. Esku-hartzea aurrera eramatea baliagarria izan da, alde batetik, Haur Hezkuntzako ikasleen adimen emozionala ezagutu eta garatzeko eta, bestetik, Urkide eskolan adimen emozionala nola lantzen duten ezagutzeko eta azkenik gai honen inguruan irakasleek duten prestakuntza eta iritzia ezagutzeko. Aipatzekoa da esku-hartze honen bitartez, Emozioak In Community hezkuntza-programan planteatzen diren beste helburu batzuk ere zeharka landu direla. Esku-hartzean landutako saioen bitartez, ikasleek sormena landu dute, bai ez ohizko saioak izan direlako eta baita sormena erabili dutelako beraien marrazki edo erantzunetan. Saioak sormena garatzeko burutu dira, nahiz eta hau ez izan hauen helburu nagusia. Bestetik, esku-hartzean zehar, gatazkak modu sortzailean eta baketsuan konpondu behar direla landu izan da. Hau erraza izan da, Urkide eskolan gatazkak modu baketsuan eta elkarrekin hitz eginez konpontzen dituztelako. Kasu horretan, gatazka sortu baino lehenenago, emozioen auto-kontrola nola egin landu da eta gatazka baten aurrean sentitzen ditugun emozioez hitz egiteari garrantzia eman zaio. Beraz, Emozioak In Community hezkuntza-programan planteatzen diren helburuetatik, esku-hartzearen bitartez, modu zuzenean adimen emozionala landu da eta zeharkakoan sormena eta gatazken konponketa. Esku-hartzea garatzea beraz, positiboa izan da.
Emozioak In Community hezkuntza programan planteatzen diren beste helburuak, ordea, ezin izan dira aurrera eraman. Izan ere, helburu horiek Lehen Hezkuntzatik aurrera lantzekoak dira. Gainera Emozioak In Community hezkuntza-programaren oinarri garrantzitsua da eskola bakoitzeko irakasleengandik sortua izatea, maila guztietan eta eskolako esparru guztietan aplikatuz. Oinarri horiek ezin izan dira esku-hartzean eman baina esku-hartzea baliagarri izan da Haur Hezkuntzan planteatzen diren helburuak aurrera eraman ahal izateko.
Azkenik aipatzea Emozioak In Community hezkuntza-programa ez dela helburu orokor eta saio batzuetara mugatzen. Hezkuntza-programa hau elkarlanean aritzeko programa bat da, egunerokoan eta zeharka irakasteko modu bat planteatzen duena. Eta hori, hein handi batean, esku-hartzearen bitartez aurrera eraman ahal izan da. Umeei psikologia positiboaren ikuspegitik hitz egin zaie, beraien emozioez kontziente izanik eta beraien indarguneak indartuz.
7. Hobekuntza-proposamenak Hobekuntza-proposamenei dagokienez, lehenik eta behin egindako esku-hartzeari dagozkien hobekuntzak azalduko ditut, ondoren Emozioak In Community hezkuntza-programaren hobekuntzak azalduz. Esku-hartzeari dagokionez, aipatzekoa den hobekuntza ildoa autoerregulazioa garatzeko gaitasuna lortzearekin bat dator. Haurrek emozioen auto-erregulazioaren garatzeari dagokionez, emaitzetan aipatu dudan moduan ez da denbora nahikorik eman teknika barneratu den ala ez jakin ahal izateko. Hura, aldagai desberdinengatik gertatu da. Alde batetik, euskarazko gela hiru taldeek erabiltzen dutenez, ezin da nahi adina material edo irudi eskegi ikasgelan, eta bestetik Practicumean ez dut denbora nahikorik izan rol-playinak egin ahal izateko. Hura kontuan izanda, hobekuntza-ildo moduan erregulazio teknika (dordoka edo marirena) gehiagotan egitea proposatuko nuke, teknika gogoraraziko duen irudi bat gelako paretaren batean itsatsiz. Horrekin batera, teknika hobeto barneratzeko antzerki bat egingo nuke haurrekin. Bestetik, beldurraren inguruko beste saio bat ere egitea interesgarria iruditzen zait, umeen beldurrak ezagutzeko eta haiei nola aurre egin irakasteko. Autokritika moduan, saio hori aurrez prestatuta izango banu, egiteko aukera
izango nuke. Saio gehiago eskaini dizkiot emozioen kontzientzia eta adierazpena lortzeari eta gutxi beldurra, auto-erregulazioa edo erlaxazioa lantzeari. Izan ere, ez nuen pentsatzen emozioak hain ondo identifikatu eta adieraziko zituztenik. Dena dela, kontuan izan behar da adimen emozionala saio batzuekin lantzea eta ebaluatzea ezinezkoa dela. Josunek esaten duen moduan emozioak eskolako eta bizitzako etapa guztietan landu beharrekoak dira. Hau ez da hasiera besterik, baina eman beharreko hasiera. Saio hauen bitartez, ume bakoitzaren adimen emozional maila ikusi daiteke, taldean lan eginez batak bestearengandik ikas dezakete. Argi dago, ikastola dela eremu ezin hobea hau guztia lantzeko. Gurasoek ere, eginkizun handia daukate baina ikasgela une egokia da berdinen arteko emozioen adierazpenak eta gatazken konponketak bideratzeko. Nik proposatzen dudan hobekuntza-ildoa argia da, eskolan emozioak lantzeko hezkuntza-programa sendoa edukitzea, haurren garapen-maila guztiak hartzen dituena eta irakasleek sinisten dutena. GRAL honetan aurkeztu dudan hezkuntza-programa alegia. Proposatzen dudan Emozioak In Community hezkuntza-programari dagokionez, ondorengo hobekuntza-proposamena aurkezten du: Emozioak In Community hezkuntza-programak ikasleak modu integralean hezi ahal izateko programa eskola desberdinetan aplikatu beharko da, eta eskola guztiek baliabide nahikoak izan beharko dituzte programa aurrera eraman ahal izateko. Hau da, hezkuntza publikoak laguntza eman beharko du eskola bakoitzean Emozioak In Community hezkuntza-programa aplikatu ahal izateko. Horretarako irakasleen motibazioa eta esku-hartzeaz gain komunitate osoko eragile guztien parte-hartzea beharko da: Gizarte Zerbitzuak, Auzoko Elkarteak, Kale- Hezitzaileak eta eskolako gurasoak. Horretaz gain, hezkuntza-proiektua martxan jartzeko Berritzegunetik orientazioa eta prestakuntza eskainiko duen orientatzaile, aholkulari eta gizarte-hezitzaile batez osatutako taldea eskola bakoitzera joango da. Haiek hezkuntza-programan zehar laguntza eskainiko diete eskoletako irakasle eta hezkuntza-programaren arduradunei.
Erreferentziak |
addi-20fa97cf7dda | https://addi.ehu.es/handle/10810/20729 | addi | cc-by-nd 4.0 | 2016-11-18 | science | Boyano Murillo, Ana Isabel | eu | Análisis de un nuevo método de ensayo para analizar la fractura interlaminar en modo mixto | Tesia ez da beti jai, inoiz tristea ere bai. Tesi hau nirekin batera sufritu eta disfrutatu duten guztiei. Batez ere, etxekoei.
LABURPENA Laminatu konpositeen I/II haustura modu mistoa aztertzeko saikuntza konfigurazio berri bat proposatzen da. Aurkeztutako konfigurazioa ENF saiakuntzan oinarrituta dago. Modu mistoa lortzearren, pitzaduraren bi besoen artean arrabola bat sartzen da. Modu II kanpoko kargaren bidez lortzen da, eta modu I, arrabola sartzeagatik pitzadura irekitzean lortzen da. Haustura aztertzeko energia askatze tasa erabili da. Modu bakoitzari dagokiona EngesserCastiglianoren teorema aplikatuz analitikoki kalkulatzen da. Emaitza analitikoak elementu finitoen bidezko kalkuluez lortutako emaitzekin erkatzen dira. Lan esperimentalean, karbono zuntzez eta epoxi matrizez osatutako norabide bakarreko T300/F593 konpositea erabili da. Pitzadura‐luzeraren egokitasuna konprobatzen da probeta bera ENF konfigurazioan hedapenik gabeko saiakuntzak burutuz. Pitzadura‐hedapenean zehar energia askatze tasaren balioak irudikatzen dira eta haustura irizpide egokia aukeratzen da. Bi moduen elkarrekintza barneratzen duen energia askatze tasa berri bat proposatzen da, eta konprobazio esperimentala burutzen da. Errore analisia egiten da, konpliantzaren neurketak pitzadura‐luzeraren zehaztapenean izan dezakeen eragina aztertzeko. Pitzadurahedapenaren egonkortasuna era analitikoan eta esperimentalean aztertzen da energia askatze tasa berri aren deribatuaren arabera. Saiakuntzak egiteko gomendioak biltzen dira, egonkortasun baldintza betetzen dutenen artean eta errore analisia kontuan hartuz, baldintza hoberenak aukeratuz.
1. SARRERA 1.1 MATERIAL KONPOSITEAK 1.1.1 Orokortasunak Orokorrean, material konpositeak bi fase edo gehiagoz osatutakoak dira. Ezaugarri mekanikoak garrantzitsuak direnean, material konpositea bere ezaugarri mekaniko espezifikoak osagaiek banaka dituztenak baino hobeak izan daitezen diseinatzen da. Materialaren fase bat ez‐jarraia izan ohi da, zurrunagoa eta erresistenteagoa eta errefortzua deritzo. Ahulagoa eta deformagarriagoa den faseari matrizea deritzo. Batzutan, elkarrekintza kimikoak direla eta, edo fabrikazio efektuengatik, bi faseen arteko faseartea delakoa agertzen da. Material konposite baten ezaugarriek osagaien ezaugarriekin, beraien geometriarekin eta faseen antolamenduarekiko menpekotasuna dute. Errefortzuaren edo zuntzaren portzentaia parametro garrantzitsuenetariko bat da. Errefortzuaren banaketak material sistemaren homogeneotasuna edo uniformetasuna determinatzen du [1]. Zuntz errefortzuak mota askotakoak izan daitezke: beira, karbonoa, aramida, boroa, zuntz organikoak, e.a. Matrizeak 4 mota nagusitan sailka daitezke: polimerikoak, metalikoak, zeramikoak eta karbonoa. Matrize bat zuntz mota desberdinekin sendotzen denean, lortutako konpositeari hibridoa deritzo. Material konpositeen faseak konposite motaren arabera eta aplikazioaren arabera diseinatzen dira. Baldintza mekanikoak zorrotzak ez direnean, zuntz laburrak edo partikulak erabiltzen dira. Hauek zurruntasuna handitzen dute eta errefortzuaren banaketaren arabera, erresistentziaren hobekuntza lokala eragiten dute. Ezaugarri espezifikoek garrantzia dutenean, materialak egituran konpositeak izendatzen dira eta errefortzuaren
1. Kapitulua SARRERA ‐ 2 norabidean zurruntasun eta erresistentzia handia dute. Matrizeak, kanpoko karga zuntzei igortzeaz gain, zuntzak babestu, heldu eta zuntzen arteko tentsio transferentzia ahalbideratzen du. Fasearteak garrantzi handia izan dezake, haustura gainazalak, haustura zailtasuna eta orokorrean materialaren tentsio‐deformazio jokaera kontrolatuz [2]. Materialak alderatzen direnean, pisu unitateko ezaugarriak erabiltzen dira, espezifikoak deritzonak. Egitura konpositeen kasuan, gerta daiteke, ezaugarri mekanikoak ingeniaritzan erabili ohi diren materialen, esate baterako altzairuaren ezaugarriak baino txarragoak izatea, ezaugarri espezifikoak hobeak direlarik. Egitura konpositeak ohiko materialak baino garestiagoak direnez pisua garrantzi handia duen kasuetan erabiltzen dira [3].
1.1.2 Konposite motak eta sailkapena Bi faseko konpositeak hiru talde nagusitan bana daitezke, errefortzudun fasearen mota, geometria eta orientazioaren arabera:
- Partikula errefortzudunak: konposite hauek ia homogenoak eta ia isotropoak kontsidera daitezke makroeskala batean. - Zuntz labur errefortzudunak: zuntz hauek ausazko eran orientatuz, propietate antzekoak lortzen dira konpositearen norabide guztietan. - Zuntz luze errefortzudunak: Erresistentzia eta zurruntasunari dagokienez, egokienak dira. Zuntz guztiak paraleloak izan daitezke norabide bakarreko konpositea sortuz, edo angelu jakin batzutan orientatu daitezke, norabide anitzeko konpositea sortuz. Zuntzen norabideen araberakoak izango dira material erresultantearen propietateak.
1.1.3 Material konpositeen ezaugarriak Zuntzek erresistentzia eta zurruntasuna igortzen dizkiote konpositeari eta nekearen aurkako erresistentzia ere hobetzen dute. Matrizeak zuntzak elkartuta mantentzen ditu, kargak zuntz batetik bestera pasatuz. Horretaz gain, matrizeak urradura mekanikoaren eta ingurumenarekin kontaktuagatik sortzen den degradazio kimikoaren aurrean babesten ditu zuntzak. Matrizea eta zuntzen arteko lotura ahula bada, zeharkako norabidetan ezaugarrien galera gertatzen da. Ingurunearen eragina, tenperatura eta hezatasun aldaketek ere matrizeari kalte egin diezaiokete, matrizea eta zuntzen arteko lotura ahulduz [5]. Matrize polimerikoak bi motakoak izan daitezke: termoegonkorrak eta termoplastikoak. Berotzean urtu edo biguntzen direnak termoplastikoak dira. Hauen adibide batzuk dentsitate baxu eta altuko polietilonoak, poliestirenoa eta PMMA. Termoegonkorrak beroa, argia, agente fotokimiko eta agente kimikoen eraginez atzeraezinezko aldaketak jasaten dituzte. Molekulen konfigurazioa dela eta berotzean polimeroa gogorragoa eta zurrunagoa bihurtzen da. Matrize hauen abantaila nagusiak, dituzten zurruntasun eta erresistentzia altuagoaz gain tenperaturarekin tarte zabal batean portaera aldaketarik ez izatea da. Honez Matrize izendapena Zuntza Matrize mota Polimeroa E‐beira S‐beira Karbonoa (grafitoa) Epoxy Fenolikoa Polimidea
1. Kapitulua SARRERA ‐ 4 gain, ondu aurretik duten biskositate baxuak zuntz luzez errefortzatutako laminatuak fabrikatzea errezten du. Matrize polimerikoa duten konpositeak, (Polymer matrix composites, PMC), egitura materialtzat har daitezke, erredimendu handiko zuntzen bidez indartzerakoan, beraien ezaugarri mekaniko espezifikoak ohiko materialak baino hobeak baitira. Konposite mota hauen artean erabilera zabalagoa dutenak, beira zuntzen bidez indartutakoak dira. Egiturazko konpositeen artean garrantzitsuena, batez ere hegazkigintzan, karbono zuntzez indartutako polimerikoak dira [3]. Lan honetan soilik zuntz luzeak erabili dira. Egitura‐mailan zuntzen orientazioa garrantzitsua da. Zuntz errefortzudun polimeroen ezaugarri mekanikoak luzetarako norabidean zeharkako norabidean baino hobeak dira. Konpositeak era hobean lan egin dezan, zuntzak kanpoko kargaren norabidean orientatuta egotea komeni da. Zuntz mota asko erabil daitezke errefortzu bezala. Bilatzen diren ezaugarriak erresistentzia altua, zurruntasun handia eta dentsitate erlatibo baxua dira. Matrize polimerikoetan gehien erabiltzen diren zuntzak hiru motatakoak dira: Beira‐zuntzak, karbono‐zuntzak eta zuntza sintetikoak, Kevlar edo Aramid bezalakoak. 1.2 Taulan errefortzu bezala erabiltzen diren zuntz batzuen abantailak eta desabantailak laburbiltzen dira [4].
1. Kapitulua SARRERA ‐ 5 Konpositeen fabrikazioari dagokionean, prepregak oinarri bezala erabili ohi dira. Prepreg bat erretxina batez bustita, ehun forman edo norabide bakarrean kokatutako zuntzez osatuta dago. Prepregak hotzean biltegiratzen dira erretxinaren polimerizazioa berandutzeko. Material mota honetan zuntz/erretxina portzentaia oso kontrolatuta dago eta oso altua da. Bestalde, materiala dagoeneko erretxina izateak, in situ impregnatzearen beharra ekiditen du eta horrek laminazioaren prozesua errezten du. Desabantailarik nagusiena hotzean biltegiratze eta garraiatzea da, horrek prozesuaren prezioa igotzen baitu. Autoklabea erabiltzen da fibra bolumen handiko egiturazko konponenteak fabrikatzeko. Autoklabea beroa eta presioa era kontrolatuan aplikatzeko diseinatua´dagoen ganbara itxia da [6].
1.2 Irudia Airbus A350 XWB hegazkinaren egituraren atal bat [8] Garraio industrian ere konpositeak geroz eta gehiago erabiltzen dira. Ibilgailuen atalak edota trenbidetan. 1.3 Irudian ikus daitekeenez, hiriarteko trenbide garraiorako diseinatutako Galea ibilgailuaren burua gehinbat konpositez fabrikatuta dago, altzairuz egindakoekin konparatuz, askoz arinagoa delarik [9].
1. Kapitulua SARRERA ‐ 7 ‐ Haize‐energia energia berriztagarrien baliabide garrantzitsu bat da. Aerosorgailuen palek gainazal sostengatzaile baten forma dute, hegazkin baten hegalaren antzekoa. Gainazal horren materialak gogorra, zurruna eta arina izan behar du. Baldintza horiek betetzeko, zuntz errofortzudun konposite polimerikoak egokienak dira. 1990urtetik aurrera, aerosorgailuen palen fabrikazioan zuntz errofortzudun konpositeen erabilera handituz doa. Gehien erabiltzen diren erretxin matrizeak bisfenol‐A epoxia, poliester eta binilesterrak dira. Zuntzei dagokienez, erabilienak beira zuntzak dira. Beira zuntzez indartutako konpositeak karbono zuntzez indartutakoak baino merkeagoak dira. Hala ere, pala luzeak, beira eta karbono zuntzez fabrikatzen dira, masa txikiagotzeko. [10]. 1.4 Irudian Danimarkako aerosorgailu handiak saiatzeko zentru nazionalean aerosorgailu handi batean pala luzeen muntaia ikus daiteke [11].
1.4 Irudia Pala handien muntaia. Østerild, Danimarka [11]. Biomedikuntzari dagokionez, giza gorputzean inplanteak egiteko konposite polimerikoak bereziki erakargarriak dira, behar diren propietateak lortzeko fabrikatzeko prozesuak egokitu daitezkelako. Bestalde, biomaterial hauen desabantaila, epe luzeko iraunkortasuna eta fidagarritasuna konprobatu beharrekoak direla da [12]. Lan honetan erabili den materiala, matrize epoxidikoan oinarritutako karbono zuntz luzez errefortzatutako material konpositea da. Hexcel Composites enpresak ekoizten ditu eta nagusiki hegazkingintzan erabiltzen da.
1. Kapitulua SARRERA ‐ 8 1.2 LAMINATUAK Laminatu konpositeak beraien artean itsatsita dauden laminaz osatuta daude. Lamina bat matrize batean barneratuta dauden norabide bakarrean kokatutako zuntzez, edo ehun bat osatuz dauden zuntzez osatuta dago. Lamina baten ezaugarriak lodieran zehar ez direla aldatzen onartzen da. Lamina norabide bakarreko zuntzez osatuta badago norabide bakarreko lamina deitzen da. Orientazio bera duten norabide bakarreko lamina batzuk geruza bat osatzen dute. Laminatu konpositea pilaketa sekuentzia bat jarraituz lotzen diren bi lamina edo gehiagoz osatuta dago. Laminak material desberdinekoak badira, sortzen den konpositeari hibridoa deritzo. Matrize polimeriko termoegonkorren kasuan, lamina hasieran malgua da, polimeroak erreakzionatu gabe daudelako. Beroketa prozesu baten ostean, polimeroaren biskositatea gutxiagotzen da eta erreakzio kimikoak gertatzen hasten dira, zuntzari lotua dagoen hiru dimentsiotako sarea sortuz. Laminatuaren fabrikazio prozesua presio eta tenperatura aplikatzean datza. Presioaren bidez laminatuaren trinkotzea lortzen da eta tenperaturaren bidez matrizearen polimerizazioa gertatzen da. Laminen pilaketaren ordena eta orientazioaren arabera, laminatuaren propietate mekaniko desberdinak lor daitezke. Plaka laminatuen teoriaren arabera, lamina bakoitzaren ezaugarriak ezagutuz, laminatuaren jokaera zehaztu daiteke. Beraz, material jakin bateko laminak izanda, laminatuaren propietateak defini daitezke, zuntz gehiago jarriz, solizitazio mekaniko handiagoa duen norabidean. Dena den, lamina bakoitzaren propietateek bukaerako laminatuaren propietateak mugatzen dituztenez lamina bakoitzaren ezaugarriak ezagutzea oinarrizkoa da. Laminak jasaten dituen kargak zuntzaren norabidean daudenean, luzetarako kargak izendatzen dira. Kargak elkartzutak direnean, zeharkakoak, eta kargak eta zuntzen arteko angelua 0º edo 90º ez denean, kargak zehiarrak dira [2]. Laminatua izendatzeko, geruzen kopurua, mota, orientazioa eta pilaketa sekuentzia adierazten dira, 1.5 Irudian azaltzen den moduan. Materiala hibridoa bada, geruza bakoitzaren materiala zein den ere zehaztu behar da. Lan honetan erabiliko den laminatuaren izendapena [0]16 da. Norabide bakarreko 16 geruzez osatua dagoela adierazteko.
1.5 Irudia Laminatu baten pilaketa sekuentziaren izendapena: +60º/0º/‐60º
1. Kapitulua SARRERA ‐ 10 1.4 TESIAREN HELBURUAK Material konpositeetan modu hutsetan laminarteko haustura maizago gertatzen da. I/II modu mistoa da maizago ematen dena, modu horrek indar egoerak errealitateko egoera hobeki azaltzen du. Tesi honen helburua material konpositeen I/II modu mistoko laminarteko haustura analizatzea da. Horretarako hiru puntuko makurduran oinarritutako saiakuntza konfigurazio berri bat proposatu nahi da. Konfigurazio horren modelo analitikoa garatu nahi da, barne indarra, desplazamenduak eta saiakuntzaren konpliantza kalkulatuz. Gainera, energia askatze tasaren determinazioa, deformazio energia osagarriaren arabera kalkulatuko da. Energia askatze tasa eta moduen deskonposaketaren konprobazio numerikoa egin nahi da, horretarako elementu finitoen bidezko, bi urratsen hedapen prozedura aplikatuz. Behin azterketa analitikoa eta zenbakizkoa burututa, Hexcel Composites‐ek igorritako prepregekin konpresioz fabrikatu eta ondoren mekanizatutako probetekin, azterketa esperimentala burutuko da. Pitzadura‐luzera determinatzeko, konpliantza esperimentalaren aldakuntzan oinarritutako prozedura balioztatu nahi da. Modu ratio desberdineko saiakuntzak burutu nahi dira, energia askatze tasaren balio esperimentalak lortu ahal izateko. I/II modu mistoaren haustura analizatzeko asmoz, haustura irizpide egokia bilatu nahi da. Pitzadura‐hedapenaren egonkortasuna ere aztertuko da.
2. LAMINARTEKO HAUSTURA KONPOSITETAN: BERRIKUSPEN BIBLIOGRAFIKOA 2.1 SARRERA Azken urteetan material konpositeen eskaria handitu da. Erresistentzia eta zurruntasun espezifiko altuek pisua aldagai kritikoa den egiturentzat aproposak bihurtu dituzte. Ondorioz, hutsegite mekanismoen ezagutza beharrezkoa da, konposite egitura egokiak diseinatu eta ohiko materialen aurrean dituzten mugak ezagutu ahal izateko. Material konpositeetan ematen diren hutsegite mekanismoak materiala aztertzen deneko eskalaren arabera sailka daitezke [14]: ‐ Eskala mikroskopikoan gertatzen diren hutsegiteak: Zuntzei dagokienez: trakziopean eta gilbordurapean apurketa; konpresiopean bihurdura. Matrizeari dagokionez: zeharkako apurketa, luzetarako apurketa eta geruzen arteko pitzadura angeluarraren ondorioz hutsegitea, (angle‐ply cracking). Matrizearen degradazioaren ondorioz hutsegitea. Degradazio hau inguruneko erradiazioaren xurgaketa, tenperatura edo hezetasunaren ondorio izan daitez. Zuntza/matrizearen fasearteari dagokionez: zuntz‐matrize labainketa (debonding).
2.1 Irudia Hutsegite mikromekanismo desberdinak karga egoeraren arabera Deslaminazioaren hazkundeak elementuaren erresistentzia eta zurruntasunaren murriztapen nabarmena sortzen du, eta horrek egituraren kolapsoa eta hutsegite katastrofikoa eragin dezake. Gainera, ikuskapenean antzematea zaila da. Beraz, laminarteko hausturaren portaera ezagutzea derrigorrezkoa da material konpositeak lehen mailako egituretan erabili ahal izateko. 2.3 HAUSTURA ELASTIKO LINEALAREN MEKANIKA 2.3.1 Tentsio kontzentrazioak, Inglis‐en ekarpena. Hausturaren mekanikak, materialetan agertzen diren akats edo inperfekzioen eraginpean gertatzen den apurketa aztertzen du. Akats horietatik abiatuta eta kanpoko kargen ondorioz pitzadurak ager daitezke. Hausturaren mekanikak, pitzadura bat daukan elementu batean haustura gertatzeko behar den tentsioa iragartzea edo esfortzu jakin baten eraginpean dagoen elementuaren haustura ez gertatzeko akatsaren tamaina kritikoa kalkulatzea ahalbidetzen du [13].
(2.1) Non c, zuloaren erradioa den eta zuloaren puntaren kurbadura erradioa. Oso estua den zuloaren kasurako, k 1 baino askoz handiago izan daiteke. Zulo zirkular batentzat, (2.1) ekuazioaren emaitza k= 3 da, 2.2 Irudian ikus daitekeen moduan.
2. Kapitulua LAMINARTEKO HAUSTURA KONPOSITETAN: BERRIKUSPEN BIBLIOGRAFIKOA ‐ 15 ‐ [18] energia potentzial minimoaren ikuspuntutik hausturaren azterketa teorikoa burutu zuen. Bere esanetan, pitzadura baten eraketan gertatzen den energia elastikoaren murriztapenak, pitzadura gainazal berriak sortzeko beharrezkoa den gainazal energiaren berdina izan behar du. Pitzadura hedatzeko bi baldintzak beharrezkoak dira: Pitzaduraren puntako loturak hutsegin arte tentsionatu behar dira. Pitzaduraren puntako tentsioak tentsio kontzentrazio faktoreariko menpekotasuna du, faktore hau kurbadura erradioa eta luzeraren arteko erlazioaren araberakoa delarik. Pitzadura hedapenaren hazkunde batentzat, askatutako energia elastikoak pitzaduraren bi gainazal berriak sortzeko behar den gainazal energia baino handiagoa edo berdina izan behar du. Bigarren baldintza, matematikoki hurrengo eran adieraz daiteke:
(2.2) Non Us energia elastikoa den, U gainazal energia eta da pitzadura gehikuntza. Griffith‐en arabera, tentsio uniformearen menpe dagoen lodiera unitateko plaka infinitu batean, 2a luzerako pitzadura sartzean askatutako energia elastikoa eta luzera duten bi gainazal berriak sortzeko gainazal energia honakoak dira hurrenez hurren:
(2.6) 2.3.3 Irwin‐en eta Orowan‐en aldaketak. Energia irizpidea edozein materialentzat Griffith‐ek proposatutako (2.6) ekuazioko haustura tentsioa material hauskorrentzat soilik baliogarria da, metalen kasuan adibidez, haustura tentsioa askoz handiago da. Irwin‐ek [19] eta Orowan‐ek [20] bakoitzak bere aldetik, fluxu plastikoa duten materialentzat tentsioaren adierazpena aldatu zuten, honako eran adieraziz:
(2.7) Non p sortutako gainazalaren azalera unitateko lan plastikoa den eta s baino askoz handiago izan ohi da. Material hauskorren kasuan, pitzadura sor daiteke soilik lotura atomikoen apurketagatik eta s gaiak, azalera unitateko apurtutako loturen energia osoa adierazten du. Metal batean zehar pitzadura bat hedatzean berriz, pitzaduraren puntaren inguruan, dislokazio mugimendu bat gertatzen da, energi gehigarriaren disipazioa gertatzen delarik. Guzti hori kontutan hartuz, Griffith‐en eredua edozein materialarentzat orokortu daiteke hurrengo eran adieraziz:
(2.8) Non wf eragin plastikoak, biskoelastikoak edo biskoplastikok barneratzen dituen hastura energia den. 2.3 Irudian pitzadura‐hedapenaren eskema irudikatzen bi haustura mota desberdinetan.
(2.9) Non energia potentziala den, B kontsideratzen ari den plakaren lodiera, 2a pitzaduraren luzera, eta A pitzaduraren azalera, kasu honetan 2aB, 2.4 Irudian ikus daitekeen moduan. Kasu honetan, tasa hitzak ez du denborarekiko aldakuntzarekin zerikusirik, pitzadura azalera unitateko potentzial baten aldaketarekin baizik. Energia askatze tasari, potentzial baten deribatua denez, pitzadura indar bultzagilea ere deitzen zaio.
2.4 Irudia Pitzadura trakziozko tentsiopean dagoen plaka infinitu batean 2a B
(2.11) Non Gc balio kritiko hori den, materialaren ezaugarria den haustura zailtasuna hain zuzen ere. Beraz, pitzadura hedapena gertatzeko baldintza kritikoa hurrengo eran adieraz daiteke:
(2.12) Baldintza kritiko horrek haustura prozesuaren hiru alderdi garrantzitsuren arteko erlazioa deskribatzen du: alde batetik materiala haustura zailtasunaren bidez, beste alde batetik, jasandako tentsioa ‐ren bidez, eta azkenik pitzaduraren tamaina a‐ren bidez. Egitura baten diseinu prozesuan, antzeman daitekeen pitzadura minimoa zehaztu ondoren, eta material jakin batentzat, Gc ezaguna den kasurako, tentsio onargarria zehaztu daiteke [21]. Gorputz elastiko lineala kontsideratuz, aplikatutako karga konstante mantentzen denean, 2.5 Irudia, gorputzaren energia potentziala honakoa da:
(2.14) (2.14) ekuazioaren adierazpena G‐ren (2.9) ekuazioan ordezkatuz:
2.5 Irudia Pitzadura hedapena karga konstantepean dagoen plaka batean Indarraren aplikazio‐puntuaren desplazamendua finkoa bada, desplazamendua konstante mantentzen bada alegia, 2.6 Irudia, F=0 izango da, indarrak ez duelako lanik egingo eta energia potentziala honakoa da:
2.6 Irudia Pitzadura hedapena desplazamendu konstantepean dagoen plaka batean Gorputz elastiko lineal batentzat, zurruntasunaren alderantziakoa den konpliantza hurrengo eran defini daiteke [23]:
2. Kapitulua LAMINARTEKO HAUSTURA KONPOSITETAN: BERRIKUSPEN BIBLIOGRAFIKOA ‐ 20 Konpliantza gorputzaren geometriaren eta konstante elastikoen menpekoa da. (2.18) ekuazioko konpliantza, energia askatze tasaren (2.15) eta (2.17) ekuazioetan ordezkatuz, G konpliantzaren arabera hurrengo eran adieraz daiteke:
(2.19) Beraz, energia askatze tasak kargaren aplikazio erarekiko menpekotasuna ez duela ondoriozta daiteke eta hurrengo erlazioa beteko da:
(2.20) (2.20) ekuazioa grafikoki frogatu daiteke, 2.5 Irudian eta 2.6 Irudian ikusten diren P‐ kurbak aztertuz. Karga konstante denean, da pitzadura hazkunde batean, energia elastikoaren handiagotze bat gertatzen da, kanpoko kargak egiten duen lanagatik:
(2.21) Desplazamendua konstante denean, dF=0, ez dago lanarik, eta energia elastikoa askatzen da eta beraz txikiagotzen da:
(2.22) Non dP negatiboa den. 2.5 Irudian eta 2.6 Irudian ikus daitekeenez, energia aldaketa hauen balio absolutoen arteko diferentzia dPd/2 da, arbuiatu daitekeelarik. Beraz:
(2.23) (2.23) ekuazioaren arabera, karga konstante eta desplazamendu konstantearen bitarteko edozein kurba kontuan hartzean, energia aldakuntza berdina izango da. G ren adierazpenak (2.15) eta (2.17) ekuazioak eta 2.5 Irudia eta 2.6 Irudia aztertuz, energia aldakuntza hori GBda dela esan daiteke kasu guztietan. Beraz, G esperimentalki zehazteko beste bide bat irekitzen da: pitzadura luzera antzekoak dituen gorputzaren P‐ kurben arteko azalera neurtuz hain zuzen ere [21].
(c) 2.7 Irudia Haustura moduak (a) I Irekitze modua (b) II Lerraketa modua (c) III Bihurdura modua I moduan pitzaduraren bi besoak pitzaduraren planoarekiko elkartzuta den norabidean irekitzen dira. II moduan bi besoen arteko lerraketa gertatzen da pitzaduraren planoan eta hedapenaren norabidean. III moduan, bi besoen arteko lerraketa pitzaduraren planoan ere gertatzen da, baina hedapenaren elkartzuta den norabidean. I modua eta II moduan planoan delako moduak dira, III modua planotik kanpo delako modua delarik. Pitzadura modu horretako baten menpe hedatzean haustura modu horrekin identifikatzen da. Karga egoera orokor baten menpe, hiru moduen konbinazioa izaten da. Egoera horri, orokorrean, modu mistoa deritzo, eta gertatzen den haustura, haustura mistoa [25]. Modu bakoitzari dagokion energia askatze tasa GI, GII eta GIII dira, hurrenez, hurren. Indar aplikazio egoera orokor batean, pitzadura hedapena hiru haustura moduen arteko edozein konbinaziotan gerta daiteke. Kasu orokorrean, beraz, energia askatze tasa osoa hiru haustura moduen energia askatze tasen batura izango da:
(2.24) Modu bakoitzari dagokion haustura zailtasuna GIc, GIIc eta GIIIc dira. Haustura zailtasuna materialaren ezaugarria da eta haustura modu bakoitzari balio bakarra dagokio. Material isotropoen kasuan I moduko haustura zailtasunak du balio txikiena. Pitzaduraren hedapena beste edozein modutan hasi arren, pitzadurak desbideratu eta I moduan hedatzeko joera du [26].
(2.26) (2.25) ekuazioa hurrengo eran berridatzi daiteke:
(2.27) Beraz, tentsio‐egoera, r eta parametro geometrikoez gain, KI intentsitate‐faktorearen bidez defintitua dago (I moduan). Ondorioz, pitzadura‐puntaren ondoan dauden tentsio lokalak definitu ahal izateko nahikoa izango da KI ‐en balioa ezagutzea. I moduan erabilitako prozedura berberari jarraituz, II eta III moduko pitzadura‐puntaren inguruan diharduten tentsioak definitu daitezke. tentsio ebakitzaile baten pean dagoen plaka amaiezinaren kasuan II modurako eta III modurako hurrenez hurren, intentsitate‐faktoreak, KII eta KIII ondoko ekuazioaren bidez definiturik daude:
(2.28) Hortaz, nahiz eta pitzadura‐luzera edota aplikatutako tentsioak desberdinak izan, tentsioen intentsitate faktorearen balioa berdina bada, pitzadura‐puntaren tentsio‐egoera beti berdina izango dela ondoriozta daiteke [28]. Tentsio‐intentsitate‐faktore kritikoari, Kc deritzo eta materialaren ezaugarri bat da. 2.3.7 K eta G ren arteko erlazioa Material isotropoen zailtasun balioak tentsio intentsitate faktore kritikoa Kc erabiliz neurtzen dira. Laminatu konpositeen laminarteko haustura zailtasunak berriz, askatutako energia tasa kritikoaren bitartez, neurtzen dira. G eta K parametroen arteko erlazioa solido elastiko isotropo baten kasurako honako eran adieraz daiteke:
(2.29) Tentsio intentsitate faktore kritikoa, pitzadura puntaren eremu lokalaren menpeko izanik, material konpositeen ez homogeneotasuna dela eta, K ren benetako balioa lortzeko zailtasunak daude [29]. Pagano eta Schoeppner‐en arabera [30], konpositeen kasuan hurbilketa analitikoetan, G‐ren erabilera K‐ren erabilera baino sendoagoa da. Deslaminazioak konpositetan aztertzen duten lan gehienetan, eta lan honetan ere, pitzaduraren hedapena iragartzeko, energia askatze tasa kritikoa Gc erabiltzen da.
2.4 ZENBAKIZKO METODOAK 2.4.1 Pitzadura birtualaren itxiera metodoa, VCCT Egun, konposite laminatuen deslaminazioa elementu finituen metodoa eta beste zenbakizko metodoak erabiliz maiz aztertzen da. Oso erabilia den zenbakizko metodo bat, pitzadura birtualaren itxiera metodoa, (virtual crack closure technique, VCCT) da. Metodo hau Irwin‐en hipotesian oinarrituta dago: pitzadura baten hedapen txikia gertatzean askatutako energia, bere hasierako egoerara bueltatzeko pitzadura ixteko behar den lanaren berdina da. Azalera unitateko askatutako energia, G, balio kritiko, Gc baten berdina edo handiagoa bada, orduan pitzadura hedatuko da [31]. 2.9 Irudian ikus daitekeen elementu finituko modeloan, G zehazteko, pitzadura punta ixteko nodoetan aplikaturiko indarrek egiten duten lana kalkulatu behar da, honakoa izanik:
2.9 Irudia Pitzadura hedapena elementu finitoen modeloan Non b probetaren lodiera den eta y cd F , x cd F eta z cd F , c eta d nodoetan aplikatuta dauden indar pareak y, x eta z norabideetan hurrenez hurren. Eta uc, vc, wc eta ud, vd, wd, c eta d nodoak elkartu aurretik desplazamendu nodalak diren. Azterketa bi urratsetan egin daiteke, lehenengo urratsean c eta d nodoak elkarrekin mantentzenko beharrezkoak diren y cd F , x cd F eta z cd F indar nodalak kalkulatuz, eta bigarren urratsean c eta d nodoen arteko desplazamendu erlatiboaren osagaiak kalkulatuz. Hala ere, Rybicki eta Kanninen‐ek [32] egindako suposaketa erabiliz prozesua sinplifikatu daiteke, (2.30) ekuazioko indar nodalak dagozkien indar nodalen osagaiez ordezkatuz, y ef F , x ef F eta z ef F alegia. Pitzaduraren hedapena gertatuko da, kalkulatutako energia askatze tasak, materialaren haustura zailtasuna, Gc berdindu edo gainditzen duenean. Metodo honen abantaila nagusia energiaren kalkuloan oinarrituta dagoela da, tentsioen kalkuloan izan beharrean. Desabantailarik nagusiena, berriz, VCCT metodoa auto antzeko hedapenean oinarrituta dagoela, hau da, i ef F eta i cd F indarrak berdinak direlako suposaketan. Beraz, pitzadura laburren hasiera eta hedapena ezin da aztertu, soilik hedapena. 2.4.2 Gune kohesiboko modeloak Deslaminazioaren zenbakizko simulaziorako beste hurbilketa bat kaltearen mekanikaren barruan garatu daiteke. Kaltearen mekanikako kontzeptuak erabiltzen dituzten modeloak pitzadura‐eredu kohesiboan oinarrituta daude. Eredu horretan kalte gune kohesibo bat garatzen da pitzadura frontearen inguruan. Modelo kohesiboen garapena 60. hamarkadan hasi zen. Lehengoz Dugdalek [33] aurkeztu zuen eta Goodier eta Field‐ek [34] aplikatu zuten. Ondoren Barenblatt‐ek [35] tentsio muga ordezkatu zuen lege kohesibo batez sare atomikoen dekohesioa modelizatzeko. Horrela, gune plastikoa, kaltea eta haustura
2. Kapitulua LAMINARTEKO HAUSTURA KONPOSITETAN: BERRIKUSPEN BIBLIOGRAFIKOA ‐ 26 gertatzen zeneko prozesu gune batez ordezkatzen zen. Hau da egun erabiltzen den modelo kohesiboaren oinarria [36]. Gune kohesiboko modeloak pitzaduraren hasieran eta hedapenean laminen pilatze sekuentziak duen eragina, edota zulo baten inguruan sor daitekeen kaltea edo deslaminazioa, besteak beste, aztertzeko baliogarriak dira baita deslaminazio progresiboa duten egituren erresistentzia iragartzeko ere [37].
2.5 LAMINARTEKO HAUSTURA SAIAKUNTZAK 2.5.1 Sarrera Konposite laminatuen kasuan, laminarteko haustura zuntz errefortzudun geruzen artean egotera mugatzen da, beraz, material hauen kasuan, pitzaduraren hedapena hiru haustura moduen arteko edozein konbinaziotan gerta daiteke. Material konpositeen laminarteko haustura, I modu hutsean, II modu hutsean eta I/II modu mistoan aztertu ohi da orokorrean, III moduak laminarteko hausturan duen eragina arbuiagarritzat jotzen baita [23]. Lan honetan I moduko, II moduko eta I/II modu mistoko saikuntzen inguruko berrikuspen bibliografikoa egingo da. Hemendik aurrera modu mistoa aipatzean, I/II modu mistoaz ari garela esan nahi du. Arestian aipatu bezala, haustura zailtasuna materialaren hausturaren aurkako erresistentzia neurtzeko erabili ohi da. Konpositetan haustura zailtasuna energia askatze tasa kritikoaren bidez adierazten da. Energia askatze tasaren neurketa esperimentala eta bere normalizazioa funtzeskoak dira, egituren segurtasunaren azterketan hausturaren mekanika aplikatzeko [38]. Energia askatze tasa habe motako probetak erabiliz neurtu ohi da, non pitzadura geruzekiko paralelo hedatzen den. Saiakuntzan zehar, aplikatutako indarra eta honi dagokion desplazamendu totala neurtzen dira. Material konpositeen laminarteko pitzaduraren hedapena aztertzeko, aplikatutako karga lortutako desplazamenduarekin nola aldatzen den aztertu behar da. Datu esperimental hauen bitartzez, pitzadura luzera determinatu eta G kalkulatu daitekeelarik. Haustura saiakuntzen helburu bat erresistentzia kurba lortzea da, haustura portaera karakterizatzeko asmoz. Erresistentzia kurba (R‐kurba)
2.10 Irudia DCB saiakuntza Pitzadura luzera begi bistaz determinatzen da probetaren ertzetan zuzenketa likidoa erabiliz. Hala ere, batzutan pitzadura‐punta ondo zehaztea zaila izaten da eta honek erroreak sor ditzake emaitzetan. Mikroskopioa erabiltzea gomendatzen da neurketa zehatzagoak egiteko.
2. Kapitulua LAMINARTEKO HAUSTURA KONPOSITETAN: BERRIKUSPEN BIBLIOGRAFIKOA ‐ 28 ‐ ASTM‐ko D5528–01 arauan azaltzen den datu analisia, konpliantzaren aldaketan oinarrituta daude, hau da, deformazio energiaren aldaketan. Hashemi et al.‐ek [41], energia askatze tasa kritikoa kalkulatzeko metodo desberdinak alderatu zituzten, eta habeen teorian oinarrituta dauden metodoetan pitzadura‐luzera zuzendu behar zela ondorioztatu zuten. Habearen landapena perfektua ez izateagatik, indarrek eta momentuek deformazioa sortzen dutelako habearen bukaeran. Egileek zuzendutako habeen teoria, (Corrected Beam Theory) garatu zuten pitzadura‐luzera zuzentzeko gaia definituz. DCB konfigurazioan deslaminazioa aztertzeko modelo analitiko desberdinak garatu izan dira. Kanninen‐ek [42,43] oinarri elastikoa duten bi Timoshenko habeen loturaren bidez DCB ren modeloa proposatu zuen. Williams‐ek desplazamendu handien eragina eta bukaerako blokeen efektua zuzentzeko faktoreak proposatu zituen [44] eta landapenaren malgutasuna DCB probeta ortotropikoetan azterketa ere egin zuen [45]. Oraintsuago, De Gracia et al.‐ek [46] modelo analitiko berri bat garatu dute DCB saiakuntzaren konpliantza esperimentalaren aldaketan oinarrituz. Ebakitzailearen eragina, sistemaren zurruntasuna eta desplazamendu handien eragina kontuan hartuz, R‐kurba puntuz‐puntu determinatzeko prozedura esperimentala proposatu dute. Hurbilketa honen bidez pitzadura luzera kalkula daiteke neurketa optikorik gabe. Arrabola‐txertatua duen saiakuntza, wedge inserted test (WIF) I modua aztertzeko beste saiakuntza konfigurazio bat, 2.11 n irudikatzen den arrabolatxertatua duen saiakuntza, (wedge inserted test, WIF) da [47].
2.11 Irudia WIF saiakuntza Saiakuntza hau, DCBren konpresiozko bertsioa bezala kontsidera daiteke. Prozedura hau konpositeen haustura dinamikoa aztertzeko egokioagoa da. WIF saiakuntzan bi habe landatu simetrikoki kargatuta daudela suposatzen da. Energia askatze tasa
2.12 Irudia ENF saiakuntza ENF saiakuntzaren abantailarik nagusiena bere sinpletasuna da, azken finean hiru puntuko makurdura saiakuntza da, probetak pitzadura mutur batean duelarik. Desabantailarik nagusienak pitzadura‐hedapenaren ezegonkortasuna eta pitzadura‐luzeraren neurketaren zailtasuna dira [49‐53]. Carlsson et al.‐ek [54] ENF saiakuntza garatu zuten habeen teorian oinarrituz. Probetak fabrikatzerakoan lodieran zentratuta, ez itsagarria den film txertatu batez sortarazten da hasierako pitzadura. Beraien esanetan, pitzadura hedapen egonkor bat lortzeko a/L>0.7 izan behar da. L, bi euskarrien arteko argiaren erdia delarik.
2.14 Irudia MMB saiakuntza MMB saiakuntzan, pitzadura zentratua duen probeta erabiltzen da. DCBn erabiltzen denaren antzekoa. Haustura zailtasuna kalkulatzen ahalbidetzen du ia I modu hutsetik II modu hutsera doan modu ratio tarte zabalean. Modu ratio desberdinak lortzeko, aplikazio puntuaren distantzia alda daiteke edo palankaren bermapuntuaren kokapena. Palankaren besoan beheranzko indarra aplikatzean, probetaren erdiko puntuan beheranzko indar bat aplikatzen da, eta probetaren muturrean itsatsita dagoen blokeak gora egiten du. 2.15 n irudikatzen den moduan, MMB saiakuntza, DCB eta ENF saiakuntzen gainjarpena bezala kontsidera daiteke, 2.15 Irudian irudikatzen den moduan.
2.15 Irudia MMB saiakuntza DCB eta ENF saiakuntzen gainjarpen bezala Habeen teoria sinplearen arabera GI eta GII ren adierazpenak honakoak dira [61]:
(2.32) (2.32) ekuazioaren arabera MMB saiakuntzan modu ratioa konstantea da, hau da GII/G zatiketak ez du pitzadura‐luzerarekiko menpekotasunik. Egoera horri modu ratio finkoa deritzo. MMB saiakuntzarentzat, beste saiakuntzen kasuan bezala, habeen errotazioak eta desplazamendu handiak kontuan hartzeko hainbat zuzenketa faktore proposatu dira [63,64]. Ebakitzaile pitzaduradun saiakuntza Crack Lap Shear (CLS) Modu mistoa aztertzeko proposatutako beste beste saiakuntza bat, pitzaduradun ebakitzaile saiakuntza, (Crack Lap Shear, CLS) da [65]. 2.16 n kus daitekeenez luzera ezberdineko bi habeen trakzioan oinarritzen da.
2.17 Irudia ADCB saiakuntza Modu mistoko bukaerako kargadun haustura saiakuntza, Mixed‐Mode End Load Split test (MMELS) MMELS saiakuntza, 2.18 Irudia, modu ratio finkodun modu mistoko saiakuntza, (fixed‐ratio mixed‐mode, FRMM) bezala ere ezagutzen da. Saiakuntza honetan, soilik habe batean aplikatzen da indarra bestea kargarik gabe mantentzen den bitartean. Era horretan, laminarteko pitzadura modu mistoan hedatzeko behartuta dago. Saiakuntzaren konfigurazioa DCB eta ELS ren arteko nahasketa bat da [67]. h1 h2
(2.33) (2.33) ekuazioatik GII/G= 3/7, modu ratioa balio finko bat. MMB‐ren kasuan gertatzen zen bezala, modu ratioak ez duela pitzadura‐luzerarekiko menpekotasunik ondoriozta daiteke. Gainera, konfigurazio honetan modu ratio desberdinak lortzeko h1≠h2 izan behar da. Dena den, (2.33) ekuazioko adierazpenak habeen teoria sinplea aplikatuz lortu dira. Hurbilketa zehatzago bat burutz, GI eta GII ren arteko erlazioa pitzadura‐hedapenarekin aldatzen dela ikus daiteke [29].
(2.36) Non I elkarrekintza parametroa den, I=0 denean ez dago elkarrekintzarik, eta I=1 denean, moduen ekarpenen batuketa sinplea izango da. Aurreko kasuan bezala I karratu txikienen bidezko doikuntza aplikatuz lortzen da. 2.6.4 Benzeggagh‐Kenane irizpidea Benzeggagh‐Kenane irizpidea [71], B‐K izendatzen da. Honako eran adieraz daiteke:
2. Kapitulua LAMINARTEKO HAUSTURA KONPOSITETAN: BERRIKUSPEN BIBLIOGRAFIKOA ‐ 36 ‐ t, aurreko kasuetan bezala, datu esperimentalei karratu txikienen bidezko doikuntza aplikatuz lortzen den parametroa izanik. 2.6.5 Haustura irizpideen erabilera Mohan et al.‐ek [72], ko‐onduta eta itsatsitako bigarren mailako junturen hausteportaeraren desberdintasunak ikertu zituzten. ADCB saiakuntzaren bidez, hiru modu ratioko saiakuntzak burutu zituzten. Horrez gain I modua DCBn eta II modua ELS saiakuntzen bidez aztertu zituzten. Pitzadura‐luzera neurtzeko mikroskopio bat erabili zuten eta G‐ren kalkulua egiteko hurbilketa analitikoa zuzendutako habeen teorian oinarrituta zegoen. Bi haustura irizpide alderatu zituzten Hashemi‐k garatutakoa eta B‐K. Hedapena aztertzean, modu II ren portzentai altuetan G osoa handiagoa zela ikusi zuten. Probeta batzuetan GI‐en kurbak hasieran igoera bat zutela ikusi zuten. R‐kurba analizatuz, Hashemi‐ren irizpidea hobea zela ondorioztatu zuten. Anh et al.‐ek [73] ia hauskorra den egurrezko material batean, I moduko saikuntzak DCBn, II moduko saiakuntzak ENFn eta 7 modu ratio desberdineko saiakuntzak MMBn burutu zituzten. Pitzaduraren lehenengo 10 mm ko hedapenean, GI eta GII ren arteko proportzioa aldatzen zela ikusi zuten, nahiz eta MMB konfigurazioan modu ratioa konstantetzat hartu. Potentziaren legea irizpidea erabili zuten 3 kasu desberdinak alderatuz: lineala, kuadratikoa eta semikuadratikoa m=1 eta n=2 erabiliz. Datu esperimentalei hobekin egokitzen zena irizpide lineala zela ondorioztatu zuten. Bestalde, optimizazio prozesu bat burutu zuten, GIC eta GIIc parametroak lortzeko. Modu hutsetan lortutako balioekin adostasuna aurkitu zuten, baina beti pitzadura hedapenaren lehenengo 10mm horien datuak baztertuz. Phan et al.‐ek [74], egurrezko materialean ere modu mistoaren haustura irizpidea aztertu zuten. Irizpide lineala egokia zela ondorioztatu zuten, pitzaduraren hedapenean zehar GI eta GII‐ren balio egonkorrak irudikatzeko eta baita hasierako goranzko joera irudikatzeko ere. Mathews‐ek [75] berrikuspen bibliografiko bat egin zuen haustura irizpideen inguruan. Argitaratutako emaitza batzuen artean desadostasunak aurkitu zituen, datuen erredukzioarekin erlazionatuta beti. AS5/3501‐6 materiala erabiliz DCBn I moduko saiakuntzak, ENF‐n eta ELS‐n II moduko saiakuntzak, eta 3 modu ratio desberdineko saiakuntzak MMBn burutu zituzten. Bere helburua GI en hasierako hazkunde hori
2. Kapitulua LAMINARTEKO HAUSTURA KONPOSITETAN: BERRIKUSPEN BIBLIOGRAFIKOA ‐ 37 konprobatzea zen. Bere hitzetan GI‐ek ez du hasieran goruntz egiten. Alderatzen dituen irizpideak lineala, potentzia legea eta B‐K dira. Emaitz hobeak potentziarekin lortzen ditu. B‐ K irizpidearekin emaitzak antzekoak dira eta bera aplikazioa errezagoa. Gainera B‐K aplikatzean modu ratioa versus G osoa irudikatzean, modu ratioa handitzean G osoa handitzen dela antzeman daitekela dio. Liu eta Zhang‐ek, [76] haustura irizpide berri bat proposatu zuten, Tsa‐Wung teorian oinarrituta. Irizpide hori, arestian argitaratutako emaitz esperimentalei aplikatu zioten eta egokia zela ondorioztatu zuten. Alde batetik modu hutsak adierazten zituelako eta bestalde GI‐en portaera ere egokiro barneratzen zuelako, bai hasierako igoera hori zegoenean eta ez zegoenean ere. Nahiz eta emaitz batzuetan aldeak nabariak aurkitu. Alde horiek zuntz zubiengatik (fibre bridging) zirela esan zuten. Vandellos et al.‐ek [77] modu mistoa aztertzeko konfigurazio berri bat proposatu zuten. Pitzaduradun gorputzan trakziozko makurdura saiakuntza, The Tensile Flexure test on Notched Specimen (TFNS). Pitzadura luzera neurtzeko mikroskopio bat erabili zuten. Haustura irizpideari dagokionez, potentzia legea eta B‐K irizpideak alderatu zituzten eta BK‐n oinarritutako beste irizpide bat proposatu zuten, aurreko biak ez baitzuten emaitz egokiak ematen. TFNS saiakuntzan modu ratioa aldakorra izatea abantailatzat jotzen zuten, horrela saiakuntza bakar batek GIc eta GIIc lortzen ahalbidetzen duelako, proposatutako haustura irizpidea betetzen bada. Sentikortasun analisi bat ere burutu zuten, eta energia askatze tasa kritikoaren kalkuluan modulu elastikoaren eta pitzadura luzeraren eragina oso handia zela ondorioztatu zuten.
3.3 FABRIKAZIOA Prepregak, egoera aurrekatalizatuan dagoen erretxin matrizez bustitako zuntz errefortzu ehunak edo norabide bakarrekoak dira. Hexcel Composites‐ek igorritako prepregak karbono zuntz luze errefortzua duten bereziki formulatutako erretxin matrize sistemak dira. Prepregak erretxina matrizearekin blaitutako errefortzu‐zuntz oihalak dira aurresendatutako egoera batean. Tenperatura altuen eraginpean dagoenean, erretxina termoegonkorran erreakzio kimikoak gertatzen dira, preprega iraunkortasun altuko egiturazko material solido, iraunkor, tenperaturarekiko erresistente, bereziki zurrun eta arina bihurtuz [78]. Prepregak biribilki itxuran hornitzen dira, 3.1 Irudian irudikatzen den moduan eta izotzeratuz biltegiratzen dira erretxinari barneratutako katalizatzaileak latentzia‐egoeran mantentzeko biltegiratze denboran zehar.
3.1 Irudia Prepeg biribilkia Prepregen manipulazioa, desizoztu ondoren, eranskortasun bat duten giroan egiten da, geruzen pilaketa eta lerrokatze egokia ahalbidetzeko. Bibibilkiaren altuera 295 mm‐koa da eta 220 x 280 mm2‐ko azalera duten prepregak moztu dira gillotina baten bidez, 3.2 Irudian ikus daitekeenez.
3.2 Irudia Erabilitako prepeg‐ak Geruza kopuru handiak ezartzen direnean konpaktazioa burutu behar da tarteka, hutsean edota presio arina aplikatuz. Konpaktazioa errazago burutzen da tenperaturak ohiko girokoak baino zerbait altuagoak direnean. Ontze prozesua, igorleak ezarritako tenperatura eta presio zikloa jarraituz burutzen da. Tenperatura altutan eta presiopean ondu ondoren, prepregek osagai moldatu zurrun eta erresistenteak osatzen dituzte. Nahiz eta hainbat erretxin ezberdin erabiltzen diren errefortzuak bustitzeko, lan honetan erabili den prepregak epoxi erretxina dute.
3. Kapitulua MATERIALA FABRIKAZIOA ETA PROBETAK ‐ 43 Laminatuen fabrikazioa autoklabean edo prentsan egin daiteke, behar den presio eta tenperatura zikloak ezarriz. Autoklabea hutsune kopuru txikia eta fibra bolumen handidun kalitate altuko egitura osagaiak fabrikatzeko erabiltzen da. Autoklabea konpositearen ontzea ahalbidetzen duen presio kamara bat da. Presioa eta tenperatura kontrolatzen dira, presioa isostatikoa izanik, hots, norabide guztietan presioaren balioa bera da. Erretxina likido egoeran dagoenean hutsunea eraginez, barnean dituen gas burbuiloak atera daitezke. Autoklabeetan, ohial bereziak erabiltzen dira soberan den erretxinak alde egin dezan. Lan honetan erabili den materiala, prentsa beroan fabrikatu da. Prentsako presioa, autoklabekoa ez bezala, norabide bakarrekoa da, fabrikazio prozesuan aldeetarako fluxua eragiten duelarik. Fluxu nagusia, zuntzekiko elkarzuta den norabidean gertatzen da. Prentsan erretxinaren biskositatea baxua denean, presioa aplikatzeak aire burbuiloak erraz ateratzea ahalbidetzen du, baina erretxinaren fluxua eta honek arrastratutako zuntzena handia da. Aldiz, erretxinaren biskositatea oso altua bada, aldamenetarako fluxua txikia izango da baina burbuiloak ateratzea berriz zailagoa da. Ondorioz bi egoera hauen arteko konpromezua topatu behar da, aire burbuiloak egokiro kanporatzea ahalbidetuko duen eta fluxu onargarria eragingo duen presio eta tenperatura zikloa definituz. Gelifikazio puntua erretxina likido biskoso izatetik solido bigun eta elastikoa izatera pasatzen deneko puntua bezela definitzen da, hau da, biskositateak infiniturantz jotzen duen unea. Gelifikazioaren ondoren, ez da aldameneko fluxurik ematen eta ez dago moldeatutako produktuan aldaketarik egiterik. Beraz, gas burbuloak atera ahal izateko presioa gelifikazio inguruan burutuko da, hemen erretxinaren biskositatea egokia baita erretxinaren fluxu handia ekiditeko gas burbuilak ateratzea eragotzi gabe. Fabrikazioarako presioa (P) eta tenperatura (T) zikloak definitzerakoan, fabrikatzaileak gelifikazio ondoren gomendatzen dituen 2 orduko ontze denbora, 180ºC‐ko ontze tenperatura eta 7 bar‐eko presioa erabili dira [80]. Plaka laminatuak fabrikatzeko presio eta tenperatura kontrolatuko platerak dituen Metrotec etxeko prentsa erabili da, 3.5 Irudian irudikatzen den moduan. T300/F593 materialarentzat 16 laminako norabide bakarreko laminatuak, [0]16, fabrikatu dira. Frekote erabili da desmolatzaile bezala. Laminatuen pilaketa eta lerrokatzea burutzeko, aipatutako dimentsiotako 16 prepregak molde ireki baten beheko platerean
3.4 Irudia Molde itxia prentsan Behin moldea itxita, lehenengo trinkoketa burutzen da hotzean, 7 bar‐eko 5 konpresio labur burutuz, prepregen arteko gasa neurri batean ateratzeko. Ondoren moldea prentsan barneratzen da, 3.5 Irudian irudikatzen den moduan, eta prentsa berotzen jartzen da 120º
3.6 Irudia Tenperatura eta presio zikloa Laminatuak fabrikatu ondoren, diamantezko zerra zirkular bat erabiliz moztu dira. Probeten zabalera homogeneoa izan dadin eta zerrak utz ditzazkeen arrakadurak kentzeko probetak Metkon etxeko Porcipol 300 leungailu batean leundu dira. (a) (b) 3.7 Irudia (a) Diamantezko zerra (b) Leungailua
3. Kapitulua MATERIALA FABRIKAZIOA ETA PROBETAK ‐ 47 3.4 TRESNERIA Saiakuntza mekanikoak MTS Insight 100 KN‐eko saiakuntza makina batean burutu dira, 3 puntuko makurdurarako tresneria erabiliz 3.8 Irudian ikus daitekenez. Makinak aplikatutako indarra neurtzeko zelula‐karga 5 KN‐ekoa da. Saiakuntzak egiterakoan desplazamenduaren abiadura definitu behar denez, desplazamendu kontrolatuko saiakuntzak direla esaten da.
3.8 Irudia MTS saiakuntza makina elektromekanikoa
4. Kapitulua I/II MODU MISTOA AZTERTZEKO SAIAKUNTZA: HURBILKETA ANALITIKOA ‐ 51 eta bestea ELS saiakuntzan oinarrituta [103]. Bi konfigurazio hauen ezaugarri nagusia honakoa da: I haustura modua lortzeko, altzairuzko arrabola bat pitzaduraren bi besoen artean sartzen da. Hirugarren proposamena, Szekrenyes‐ek eta Uj‐ek garatutakoa, habe gaineko makurdura saiakuntza da, Over Leg Bending (OLB), zeina habe bakarraren makurdura saiakuntzaren, Single Leg Bending, (SLB) ren aldaketa den, karga eszentrikoki aplikatuz. Aliha et al.‐ek [104], modu mistoa aztertzeko hiru puntuko makurdura saiakunza erabiltzen zuten, baina modu mistoa lortzeko probetaren geometria aldatzen zuten, hau da, habe motako probetak izan beharrean, triangeluarrak eta zirkuluerdi‐formakoak ziren. Probeta motak haustura zailtasunaren emaitzetan eragin handia zuela ondorioztatu zuten. I/II modu mistoko saiakuntzak, konposite laminatuetan ez ezik, honako materialen haustura aztertzeko ere erabiltzen dira: (egurra [73,105‐107], itsasgarrien bidez lotutako probetak [108‐110], hezurrak [111], grafenoa [112], eta polimero morteroa, [113]). Polimero morteroa zementu gabeko polimero bat da. Kapitulo honetan, I/II haustura modu mistoa aztertzeko laminarteko haustura saiakuntza konfigurazio berri baten hurbilketa analitikoa aurkezten da. ENF‐ren konfigurazioren antzekoa da, baina probetan arrabola bat pitzaduraren bi besoen artean kokatzen da, modu mistoa eragiteko, ENFR [114,115]. Konfigurazio hau, arestian Szekrenyes‐ek proposaturikoa da [49], arrabolaren kokapena euskarriaren gainean dagoeneko kasu bereziarentzat. Lan honetan, konfigurazioa orokortu egin da arrabolaren edozein kokapenentzat. Hurbilketa analitikoaren barruan, ENFR saiakuntzako haustura modu bakoitzari dagokion energia askatze tasaren hurbilketa analitikoa aurkezten da. Lortutako emaitzak William´s en moduen deskonposaketarekin [88] eta Szekrenyes‐ek [49], arrabola euskarriaren gainean kokatuta dagoeneko konfigurazioarentzat aurkeztutakoekin alderatzen dira. Modu mistoari dagokionean, modu nahasketaren analisi teorikoa garatzen da, saikuntzaren parametro desberdinen arabera, hala nola, arrabolaren erradioa eta arrabolaren kokapena. Ondoren, G ren kalkuloaren zenbakizko balidazioa burutzen da, Bonhomme et al.‐ek [98] proposatutako bi urratsen hedapen prozeduraren, Two‐Step Extension Procedure (TSEP)‐en bidez.
4. Kapitulua I/II MODU MISTOA AZTERTZEKO SAIAKUNTZA: HURBILKETA ANALITIKOA ‐ 52 4.2 SAIAKUNTZAREN DESKRIBAPENA Modu mistoa aztertzeko saiakuntzari dagokionean hurrengo baldintzak betetzea komeni da: Modu ratio zabala lortzeko aukera izatea Tresneria sinplea erabiltzea Datu esperimentalak modu errezean aztertu ahal izatea Material desberdinentzat aplikagarria izatea Lan honetan proposatzen den saiakuntza konfigurazioa baldintza horiek betetzeko asmoz garatzen da. Saiakuntzaren konfigurazioa ENF saiakuntzan oinarrituta dago. Modu mistoa lortzearren, pitzaduraren bi besoen artean arrabola bat sartzen da. II modua kanpoko kargaren bidez lortzen da, eta I modua, arrabola sartzeagatik pitzadura irekitzean lortzen da, 4.1 Irudian irudikatzen den moduan. Szekrényes‐ek [49] arrabola euskarriaren gainean dagoeneko kasu partikularra aztertu du. Lan honetan, arrabolaren kokapena pitzaduraren kanpoaldean eta barrualdean aztertuz saikuntzaren azterketa orokortzen da 4.1 Irudian ikus daitekeen moduan.
4.1 Irudia ENFR saiakuntzaren Deskribapena Hurbilketa analitikoan, makurdura errotazioak txikiak direneko hipotesia kontuan hartzen da. Probeta eta euskarrien kontaktu puntuen aldaketa dela eta gertatzen den argiaren murrizketa arbuiatu daiteke, lan honetan euskarrien arrabolen erradioa 2.5 mm‐koa delako [55]. Arrabola eta probetaren arteko marruskadura ere ez da kontuan hartu. Arrabola kanpoaldean Arrabola euskarriaren gainean Arrabola barnealdean
4. Kapitulua I/II MODU MISTOA AZTERTZEKO SAIAKUNTZA: HURBILKETA ANALITIKOA ‐ 53 4.3 PITZADURA BARNEKO INDARRAK ETA KONPLIANTZA 4.3.1 Arrabola kanpoaldean kokatuta a) Arrabolak eragindako indarra 4.2 Irudian arrabola kanpoaldean kokatuta dagoenean saiakuntzaren antolaketa irudikatzen da. Arrabolaren kokapena zehazteko co parametroa erabili da.
4.2 Irudia Arrabola kanpoaldean kokatuta Lan honetan, pitzadura probetaren erdiko planoan dagoela kontsideratu da, beraz h1= h2=h dira eta pitzaduraren bi besoen inertzia momentuak eta gainazal azalerak ere berdinak dira. Arrabola, desplazamendua sortzen duten Y indarrez ordezkatuz, eta P/2 euskarriko erreakzioa izanik, 4.3 n pitzadura guneko momentu makurtzaileak eta indar ebakitzaileak irudikatzen dira.
4.3 Irudia Arrabola kanpoaldean kokatuta, pitzadura guneko indarrak eta momentuak Pitzaduraren goiko besoa 1 zenbakiz izendatu da eta beheko besoa, berriz, 2 zenbakiz. Pitzadura guneko barne indar ebakitzaileak eta momentu makurtzaileak honakoak dira Y Q1 M1 1 x Y P/2 co 2 Q2 M2 L L P P/2 P/2 x x’ co a h h
(4.1) Makurdura momentuak eta indar ebakitzaileak pitzadura gabeko gunean, 4.4 Irudian ikus daitezke.
4.4 Irudia Indarrak pitzadura gabeko gunean Oreka ekuazioak aplikatuz honako hau lortzen da
(4.2) Indarrak eta momentuak probetaren beste aldean honakoak dira
(4.7) (4.7) ekuazioaren arabera, Y indarra beti positiboa izango da, arrabolaren edozein kokapenentzat. b) Indarraren aplikazio puntuaren desplazamendua Barne indarraren balioa lortu ondoren, Engesser‐Castiglianoren teorema eta indar unitarioaren metodoa erabili dira indarraren aplikazio puntuaren desplazamendua kalkulatzeko. Y indarra hiperestatikoa izanik, oinarrizko sistema, hasierakoa arrabola gabe izango da. Izan ere, indar unitarioa aplikatzean, pitzaduraren goiko besoa ez da kontutan hartu indarrik gabeko habe landatua baita. Oinarrizko sistema 4.5 Irudian irudikatzen da.
4.5 Irudia Indar unitarioa sistema estatiko determinatuan Beraz, momentu eta indar ebakitzaileen deribatuak tarte bakoitzean honakoak dira:
(4.9) (4.1), (4.2), (4.3) eta (4.8) ekuazioko momentuak, indar ebakitzaileak eta beraien deribatuak (4.9) ekuazioan ordezkatuz, desplazamendua honakoa da:
4. Kapitulua I/II MODU MISTOA AZTERTZEKO SAIAKUNTZA: HURBILKETA ANALITIKOA ‐ 57 Kargarik gabe, hau da P = 0 denean, arrabola sartzean, indarraren aplikazio puntuaren desplazamendua negatiboa da, (4.11) ekuazioko bigarren gaian ikusten den moduan. Kontuan hartu den indar unitarioa beherantz denez, desplazamendu negatiboa gorantz da. c) Pitzaduraren bi besoen arteko desplazamendu erlatiboa Arrabola pitzaduran sartzean, bi besoak banatzen dira. Bien arteko desplazamendu erlatiboa kalkulatuko da beraien arteko kontaktua gertatzen denentz aztertzearren. Kontrako noranzkoa duten bi indar unitario aplikatuko dira, sistema estatiko determinatuan, 4.6 Irudian ikusten den moduan. Arrabola sartuta dagoen kokapena x distantziaren jatorria da. Hortik, probetaren muturraraino dagoen distantziari d izena eman zaio. Distantzia hau aldagaitzat hartuko da, bi besoak elkartzekotan zenbateko d distantziara egingo duten kalkulatzeko.
4.6 Irudia Desplazamendu erlatiboa kalkulatzeko oinarrizko sistema Pitzadura gunean deribatuak honakoak dira
(4.12) (4.1) eta (4.12) ekuazioko momentuak, indar ebakitzaileak eta beraien deribatuak (4.9) ekuazioko Engesser‐Castiglianoren teoremako adierazpenean ordezkatuz, pitzaduraren bi besoen arteko desplazamendu erlatiboa honakoa da
4.7 Irudia Karga‐Desplazamendu grafika Hasierako baldintza horiek, desplazamenduaren (4.11) ekuazioan P = 0 eta = 0 ordezkatuz lor daitezke, honakoak izanik:
4.3.2 Arrabola euskarriaren gainean kokatuta Arrabola euskarriaren gainean kokatuta dagoeneko kasu bereziari dagokionez, hau da, ci = co = 0 denean, (4.6) eta (4.28) ekuazioetako Y indarra berdina da, honakoa delarik
(4.18) R = 0 bada, saiakuntza ENF saiakuntzan bihurtzen da, eta Y = P/4 da, ENF saiakuntzaren barne indarrarekin bat datorrelarik [55]. Indarraren aplikazio puntuaren desplazamenduari dagokionez, ci = co = 0 denean, (4.10) eta (4.31) ekuazioek emaitz berdina ematen dute, honakoa izanik
(4.19) (4.18) ekuazioko Y indarra, (4.19) ekuazioan ordezkatuz, desplazamendua honakoa izango da
(4.20) (4.13) eta (4.33) ekuazioetan ci = co = 0 ordezkatuz, pitzaduraren bi besoen arteko desplazamendua erlatiboa honakoa da
(4.22) (4.22) ekuazioaren arabera, desplazamendu erlatiboa beti positiboa da. Ondorioz, edozein d distantziarako bi besoak beti aldenduta mantenduko dira. Hasierako desplazamendua eta hasierako indarra, desplazamenduaren (4.20)ekuaziotik lor daitezke honakoak direlarik
(4.23) (4.23) ekuazioko adierazpenak, (4.16) ekuazioan ordezkatuz, arrabola euskarriaren gainean dagoenean, saiakuntzaren konpliantza honakoa da
(4.24) (4.24) ekuazioaren arabera, arrabola euskarriaren gainean dagoenean saiakuntzaren konpliantza eta ENF saiakuntzaren konpliantza berdinak dira eta ez dute arrabolaren erradioarekiko menpekotasunik. Pitzaduraren luzera isolatu daiteke honakoa izanik
4.3.3 Arrabola barnealdean kokatuta a) Arrabolak eragindako indarra Kasu honetan, arrabolaren kokapena definitzeko ci erabili da, 4.8 Irudian irudikatzen den moduan.
4.8 Irudia Arrabola barnealdean kokatuta Pitzaduraren goiko besoa 1 zenbakiz izendatu da eta beheko besoa, berriz, 2 zenbakiz.
4.9 Irudia Arrabola barnealdean kokatuta pitzadura guneko barne indar eta momentuak Momentuak eta indarrak pitzadura gunean, 4.9 Irudiaren arabera, honakoak dira
(4.26) Makurdura momentuak eta indar ebakitzaileak pitzadura gabeko gunean, 4.10 Irudian ikus daitezke. Y Q1 M1 1 x
4.10 Irudia Arrabola barnealdean kokatuta, pitzadurarik gabeko gunean barne indar eta momentuak Momentuak eta indarrak pitzadurarik gabeko gunean, eta probetaren beste erdialdean honakoak dira
(4.29) Y indarra beti positiboa da arrabolaren edozein kokapenarentzat, a>ci delako, 4.8 Irudian ikus daitekeen moduan. b) Indarraren aplikazio puntuaren desplazamendua Indar unitarioa aplikatzean, pitzaduraren goiko besoa ez da kontutan hartu indarrik gabeko habe landatua baita. Arrabola barnealdean kokatuta dagoenean, oinarrizko sistema 4.11 Irudian irudikatzen da. Q P/2 x a ci Y Y M
4.11 Irudia Indar unitarioa sistema estatiko determinatuan, arrabola barnealdean dagoenean Momentuen eta indar ebakitzaileen deribatuak honakoak dira tarte bakoitzean
(4.30) (4.26), (4.27) eta (4.30) ekuazioko momentuak, indar ebakitzaileak eta beraien deribatuak Castigliano‐Engesser teoremako (4.4) ekuazioan ordezkatuz, indarraren aplikazio puntuaren desplazamendua honakoa da:
(4.32) (4.32) ekuazioaren arabera, kargarik gabe arrabola sartzean hasierako desplazamendua negatiboa izango da eta beraz, gorantz da. c) Pitzaduraren bi besoen arteko desplazamendu erlatiboa Kontrako noranzkoa duten bi indar unitario aplikatuko dira, pitzaduraren habe bakoitzean, beraien arteko desplazamendu erlatiboa kalkulatzeko asmoz, 4.12 Irudian ikus daitekeen L L 1 x x’ 1/2 1/2 a
4. Kapitulua I/II MODU MISTOA AZTERTZEKO SAIAKUNTZA: HURBILKETA ANALITIKOA ‐ 64 moduan. Kasu honetan, d distantzia probetaren muturretik euskarriraino dagoen distantzia bezala definitzen da. Indar unitarioaren teorema aplikatzean, oinarrizko sistema, 4.11 Irudian irudikatzen dena bezalakoa da.
4.12 Irudia Oinarrizko sistema, arrabola barnealdean dagoenean Pitzadura gunean deribatuak (4.30) ekuazioakoak dira. (4.26) eta (4.12) ekuazioko indarrak eta momentuak Castigliano‐Engesser teoremako (4.4) ekuazioan ordezkatuz, pitzaduraren bi aldeen arteko desplazamendu erlatiboa honakoa da:
(4.34) Arrabola barnealdean kokatuta dagoenean, beraz,(4.34) ekuazioaren arabera, rel = 0 izan daiteke eta hori izango da kontaktua izateko baldintza. Hemendik, 4.12 Irudian agertzen den d distantzia kritiko bat definitu daiteke honakoa hau izanik
(4.36) (4.36) ekuazioko hasierako balioak, (4.16) ekuazioan ordezkatuz, arrabola kanpoaldean dagoenean konpliantza honakoa da
(4.39) Nahiz eta pitzaduraren hedapena prozesu itzulezina izan, aldaketa elemental batean, deformazio energia diferentzial zehatza dela suposatuko da. Bestalde, (4.39) ekuazioaren arabera, egoera aldagaiak i eta a dira, eta ondorioz:
(4.40) (4.39) eta (4.40) ekuazioetako lehenengo gaiak erkatuz gero, / i i U F lortzen da, gai hori Castiglianoren lehenengo teorema izanik. Bigarren gaiak erkatuz:
(4.42) (4.42) ekuazioa deribatuz eta energiaren orekaren (4.39) ekuazioan ordezkatuz:
(4.43) Kasu honetan, egoera aldagaiak Fi eta a dira, ondorioz:
(4.44) (4.43) eta (4.44) ekuazioetako lehenengo gaiak erkatuz gero, (4.4) ekuazioko EngesserCastiglianoren teorema lortzen da. Bigarren gaiak erkatuz:
(4.45) Kasu honetan bi indar dira lana egiten dutenak: Y eta P. Y indarrak egindako lana arrabolak inposatzen duen deformazio finituari dagokio. P indarrak egindako lana ohiko karga aplikazioari dagokiona da. Gainera, Y indarrak P‐rekiko menpekotasuna du. (4.45) ekuazioaren arabera, G zehazteko, deformazio energia osagarria erabili behar da, indarrak direlako egoera aldagaiak. Sistema elastiko lineal batean, deformazio energia osagarria eta deformazio energia berdinak dira. Makurdura eta indar ebakitzailea jasaten duen habearen kasuan:
(4.47) Karga konstante mantentzen denez, deribatua egiterakoan * * , U U x a suposatzen da. (4.47) ekuazioko erregela (4.46) ekuazioari aplikatuz:
(4.48) M‐k eta Q‐k ez dutenez a‐rekiko menpekotasunik, (4.48) ekuazioko eskuineko lehenengo eta bigarren gaiak zero dira.
4.4.1 Arrabola kanpoaldean kokatuta Pitzadura guneko, (4.1), (4.2) eta (4.3) ekuazioetako indarrak eta momentuak, (4.46) ekuazioan ordezkatuz U* lortzen da. Eta ondoren, (4.48) ekuazioko erregela (4.45) ekuazioari aplikatuz, energia askatze tasa honakoa da
(4.50) R=0 eta c0=0 badira, nulua ez den gai bakarra azkena da eta ENF saiakuntzako emaitza izango litzateke. Beraz, energia askatze tasaren moduen deskonposaketa honakoa da
4.4.2 Arrabola barnealdean kokatuta Aurreko atalean jarraitutako prozedura berdina jarraituz, pitzadura guneko (4.26) eta (4.27) ekuazioetako indarrak eta momentuak, (4.46) ekuazioan ordezkatuz U* lortzen da. Eta ondoren, (4.48) ekuazioko araua (4.45) ekuazioari aplikatuz, energia askatze tasa honakoa da
(4.53) R=0 eta ci=0 direnean, zero ez den gaia azkena da, eta hori izango da modu II‐ri dagokion energia askatze tasa, beraz, moduen deskonposaketa honako eran adieraz daiteke
4.4.3 Arrabola euskarriaren gainean kokatuta Arrabola euskarriaren gainean kokatuta dagoeneko kasu bereziari dagokionez, hau da, ci = co = 0 denean, (4.51) eta (4.54) ekuazioetako modu bakoitzari dagokion energia askatze tasak berdinak dira, honakoak direlarik
(4.55) (4.55) ekuazioko emaitzak, Szekrenyes‐ek [49] lortutakoen berdinak dira. Kanpoko kargaren aplikazioa hasi baino lehen, arrabola pitzaduran sartzen da. Bertan Y indarra agertzen delarik, eta 2R‐ko desplazamendua sortzen duelarik. Beraz, hasierako, edo saiakuntza hasi aurreko, deformazio energia osagarria hurrengo eran adieraz daiteke
(4.56) Non Y0, Y indarraren balioa den P=0 denean. Y0‐ren balioa (4.18) ekuaziotik lortuz, eta (4.56) ekuazioan ordezkatuz, G (4.45) ekuazioaren arabera kalkula daiteke, eta ondorioz:
4. Kapitulua I/II MODU MISTOA AZTERTZEKO SAIAKUNTZA: HURBILKETA ANALITIKOA ‐ 70 Modu bakoitzari dagozkien momentuen eta indarren eta pitzadura puntan dauden momentuen eta indarren arteko erlazioa honakoa da
(4.58) Beraz, moduen deskonposaketa, b sekzioaren zabalera, eta 2h sekzioaren altuera izanik hurrenez hurren, hurrengo eran adieraz daiteke
(4.59) Arrabola kanpoaldean dagoenean, pitzadura puntan dauden indarrak eta momentuak, 4.14 Irudian ikus daitezke
4.14 Irudia Pitzadura puntan indarrak eta momentuak arrabola kanpoaldean dagoenean Momentuak eta ebakidura indarrak ondorioz
(4.61) (4.61) ekuazioan lortutako emaitza, (4.49) ekuazioan lortutako energia askatze tasarekin bat dator. Arrabola barnealdean kokatuta dagoenean, 4.15 Irudian ikus daitekeen bezala, pitzadura puntan dauden indarrak eta momentuak honakoak dira
4.15 Irudia Pitzadura puntan indarrak eta momentuak arrabola barnealdean dagoenean
(4.63) (4.63) ekuazioan lortutako emaitza, (4.52) ekuazioan lortutakoarekin bat dator. Hortaz, lan honetan lortutako G‐ren balioak Williams‐en moduen deskonposaketa aplikatuz lortutakoekin bat datoz. Aipagarria da, ENFR saiakuntzaren kasuan, konpliantzaren deribatuan oinarritutako IrwinKies‐en hurbilketa [21] ez dela egokia, lana ez duelako indar bakar batek egiten, bik baizik. Arrabola kanpoaldean kokatuta dagoeneko (4.17) ekuazioko konpliantzaren deribatua eginez:
4.6 MODU NAHASKETAREN ANALISIA Probetaren geometria jakin batentzat eta hasierako pitzadura finko batentzat, 4.16 Irudian irudikatzen den bezalakoa, eta material jakin batentzat, modu nahasketa desberdinak lortzeko bi dira alda daitezkeen parametroak: arrabolaren erradioa eta arrabolaren kokapena.
4.16 Irudia Probetaren geometria Azterketa analitikoa eta numerikoa egiteko erabili den materiala HexPly AS4/8552 RC34, Hexcel Composites‐ekoa izan da. Bere propietateak, 4.1 Taulan azaltzen direlarik. Laminatu honek Hexcel 8552 errendimendu altuko epoxi matrizea du, haustura zailtasuna hobetzeko asmoz eraldatua.
4. Kapitulua I/II MODU MISTOA AZTERTZEKO SAIAKUNTZA: HURBILKETA ANALITIKOA ‐ 73 4.1 Taula. AS4/8552 materialaren ezaugarri mekanikoak Propietatea Balioa E11 (MPa) 144000 E22 (MPa) 10600 G12 (MPa) 5360 12 0,34 GIc (J/m2) 250 GIIc (J/m2) 791 Lan honetan, modu nahasketa edo modu‐ratioa GII /G bezala definituko da, hau da, modu IIko energia askatze tasa eta energia askatze tasa osoaren arteko erlazioa. Beraz, moduratioak, modu II‐ren ekarpena adieraziko du. Arrabolaren kokapen bakoitzari dagokion energia askatze tasaren ekuazioa kontuan hartuz, (4.51) (4.54) eta (4.55) ekuazioetatik, GI eta GII ren balioak kalkulatzeko, materialaren ezaugarri mekanikoak eta probetaren geometria ez ezik, aplikatuta dagoen karga ere behar da. Pitzadura hedatzen hasten deneko puntuari, puntu kritikoa edo iniziazio puntua deritzo, eta puntu horretan aplikatuta dagoen karga zein den jakiteko, haustura irizpide bat behar da. Literaturan askotan erabilia izateagatik [68], eta bere erabilera errazagatik, irizpide lineala erabiltzea erabaki da, honakoa izanik.
1 I II Ic IIc G G G G (4.66) Beraz, karga puntu kritikoan, Pc lortzeko, 4.1 Taulan agertzen diren materialaren ezaugarriak eta 4.16 Irudia parametro geometrikoak (4.66) ekuazioan ordezkatuz lortuko da, iterazio‐prozesu bat jarraituz. Bestalde, GI kalkulatzerakoan, pitzadura luzera zuzendu behar da, pitzaduraren besoek, pitzaduraren puntan duten errotazioak kontuan hartzeko. Williams‐en esanetan [45], puntaren errotazioa modelizatu daiteke, pitzaduraren luzerari a balioa gehituz, balio hori honakoa izanik .
I I G a a a G (4.68) GII kalkulatzerakoan, berriz, pitzadura luzera nominala, a= 40 mm erabiliko da, 4.16 Irudian ikus daitekeen moduan. Hurrengo irudietan azaltzen den modu‐ratioa, hortaz, puntu kritikoari dagokiona da. Puntu horretan GI eta GII ren balioak lortuz, GII /G zehaztuko da. 4.17 Irudian, arrabolaren erradioaren aldaketak duen eragina irudikatzen da, hiru kokapen desberdinentzat. Kokapen bakoitzari dagokion kurban, modu‐ratioa nola aldatzen den ikusten da. Arrabola euskarriaren gaineko kokapena, c=0 bezala definitzen da, arrabola barnealdean kokatuta, euskarritik 10 mm‐ra dagoeneko kokapena c=10 bezala definitzen da, eta azkenik, arrabola kanpoaldean, euskarritik 10 mm‐ra dagoeneko kokapena c=‐10 bezala. 0 0,5 1 1,5 2 2,5 0 0,2 0,4 0,6 0,8 1 R (mm) GII/G
4.17 Irudia Arrabolaren erradioaren aldaketak duen eragina 4.17 Irudian ikus daitekeen bezala, arrabolaren erradioa handitzean, modu‐ratioa txikiagotzen da. Hau da, modu I en eragina handituz doa. Arrabola pitzaduraren barnealdean kokatuta dagoenean, arrabolaren erradioa 0 mm‐tik 0,8 mm‐ra aldatuz, moduratio guztiak lor daitezke. 4.18 Irudian, hiru erradio desberdinentzat, arrabolaren kokapenaren aldaketaren eragina irudikatzen da. Berriro, kokapen bakoitzari dagokion kurban, modu‐ratioaren aldaketa irudikatzen da.
4.7 BALIOESPEN NUMERIKOA Modu deskonposaketa egokia denentz konprobatzeko balioespen numerikoa beharrezkoa da. Atal honetan Oviedoko Unibertsitateko bi kideen laguntza izan dugu. Mollón eta Bonhomme doktoreek zenbakizko kalkuluak egiteko Ansys programa erabili dute, GI eta GII energia askatze tasak kalkulatzeko bi urratsen hedapen prozedura, (TSEP) prozedura aplikatuz. Metodo honetan, pitzadura‐ibilbidea modelizatzen da, kointzidenteak diren nodo pare bat elkarrekin akoplatuta kontsideratuz, 4.19 Irudian azaltzen den moduan. Lehenengo urratsean, ezarritako kargak edo desplazamenduak bere balio kritikora iristean (Pc, c), pitzadura puntako indarrak 4.19 Irudian azaltzen den moduan kalkulatzen dira. Bigarren
4.20 Irudia Emaitza analitikoak eta numerikoak alderatzeko erabili den konfigurazioaren geometria. Bi arrabola erradio erabili dira, 0.5 mm eta 0.7 mm‐koak, bi kokapen desberdinetan: euskarriaren gainean eta euskarritik 10 mm‐ra pitzaduraren barnealderantz. Horretaz gain, erradioa handiagoa, R= 1.5 mm‐koa, duen beste arrabola bat pitzaduraren kanpoaldean euskarritik 10 mm‐ra kokatu da, 4.20 Irudian ikus daitekeen moduan. Puntu kritikoa aukeratu da parametro desberdinen konparaketa egiteko. Arestian aipatu bezala, puntu kritikoari dagokion indarra, Pc izenekoa, 4.1 Taulan agertzen diren GIc eta GIIc balioak eta 4.16 Irudia parametro geometrikoak (4.66) ekuazioko haustura irizpide linealean ordezkatuz lortuko da. Karga kritikoaren balioa, (4.11), (4.32) eta (4.20) ekuazioetako desplazamenduaren adierazpenean ordezkatuz, desplazamendu kritikoa,c lor daiteke.
4. Kapitulua I/II MODU MISTOA AZTERTZEKO SAIAKUNTZA: HURBILKETA ANALITIKOA ‐ 78 Kalkulu numerikoetan, c erabili da ezarritako desplazamendutzat. 4.2 Taulan, kasu desberdinentzat, analitikoki eta numerikoki lortutako Pc, Yc, eta c balioak azaltzen dira. Arrabola zenbat eta barrurago kokatu, orduan eta modu I‐en ekarpena handiagoa da. Horrek suposatzen du, haustura lehenago gertatuko dela GIc < GIIc delako, eta behar diren karga kritikoa eta desplazamendu kritikoa txikiagoak direla. Adibidez, 4.2 Taularen arabera, 2. kasua eta 4. kasua konparatuz, puntu kritikora iristeko behar den indarra eta puntu horretan ematen den desplazamendua, erdia baino gutxiago da, arrabola barrrurago sartuta dagoenean, euskarriaren gainean dagoenarekin alderatuz. Bestalde, indarrei dagokienez, Pc eta Yc ren balio analitikoak eta numerikoak bat datoz, errore erlatiboak % 3 eta % 5 baino txikiagoak direlarik, hurrenez hurren. Energia askatze tasen balioak ere alderatu dira. Modu nahasketa aztertzerakoan egin zen moduan, Pc karga kritikoa, (4.51) (4.54) eta (4.55) energia askatze tasen ekuazioetan ordezkatuz, GI eta GII‐ren balioak zehaztuko dira. Beti ere, GI‐en kasuan pitzadura luzera zuzendua erabiliz, (4.67) eta (4.68) ekuazioak kontuan hartuz. GII zehazteko, 4.20 Irudian ikusten den pitzadura luzera nominala, a=40 mm, erabiliko da. 4.3 Taulan proposatutako bost kasu horien energia askatze tasen balioak azaltzen dira. Arrabola kanpoaldean dagoenean, I moduren ekarpena oso txikia denez, soilik erradio bat R=1.5 mm‐koa aztertu da. 4.3 Taula. Kasu desberdinen energia askatze tasak Kasua R (mm) c (mm) Analitikoa GI(J/m2) FEM GI(J/m2) Errorea GI(%) Analitikoa GII(J/m2) FEM GII(J/m2) Errorea GII(%) Analitikoa GII/G(%) 1 0,5 0 34,5 40,6 ‐5,2 681,9 676,5 0,8 95 2 0,7 0 66,5 69,9 ‐4,9 580,5 574,7 1,0 90 3 0,5 10 150,6 140,9 6,9 314,6 313,6 0,3 68 4 0,7 10 210,6 208,1 1,2 124,5 126,1 ‐1,3 37 5 1,5 ‐10 62,4 65,6 ‐5,0 593,6 587,9 1,0 90 4.3 Taularen arabera, GI‐eri dagokionez, errore erlatibo txikiena, % 1,2koa, 4. kasuan ematen da, modu I‐en eragina nagusiagoa denean. Izan ere, Yc ren errore erlatiboa kasu horretan ere txikiena da. GII‐ri dagokionez, errore erlatiboa aztertutako kasu guztietan % 1en inguruan dago. Emaitzen arabera, energia askatze tasen balio analitikoak eta numerikoak bat datoz, eta ondorioz modu deskonposaketaren baieztapena burutu da.
5.1 Irudia Sistemaren zurruntasuna kalkulatzeko saiakuntza
(5.1) Non 2L0 saiakuntzaren hasierako argia den, deformazio maximoa eta r euskarriaren arrabolaren erradioa. Bi puntuen arteko desplazamenduen kenketa kalkulatu ondoren, makurdura modulua kalkulatzeko adierazpena hurrengoa da:
(5.2) Saiakuntzak egiteko deformazio tartea finkoa denean, EF, GLT’ eta ks kalkulatzeko hurrengo adierazpena erabil daiteke:
(5.3) Non, x, y eta A1, B1 eta C koefizienteak, hurrengoak diren:
(5.5) Makurdura saiakuntzak pitzadurarik gabeko gunean burutu dira, arrabolarik gabe, 5.2 Irudian irudikatzen den moduan, eta erabilitako argia nominalak 70, 80, 90, 100 eta 120 (mm) izan dira. Probeta bakoitzarentzat, argi bakoitzeko 3 saiakuntza burutu dira.
5.2 Irudia Makurdura saiakuntzak. (a) 80 mm‐ko argia, (b) 120 mm‐ko argia Argi erreala zehazteko asmoz, 5.3 Irudia2L0’ neurria kalibrearen bidez neurtzen da. Ondoren bi euskarrien arteko distantzia finkoa, 23,9 mm, kentzen zaio.
5. Kapitulua SAIAKUNTZAREN AZTERKETA ESPERIMENTALA ‐ 83 Probeten dimentsioei dagokienean, probeten luzera 200 mm‐koa da. Lodiera (2h) eta zabaleraren (b) balio nominalak, 3 mm eta 15 mm hurrenez hurren. Dimentsio errealak neurtzeko asmoz, lodiera mikrometro baten bidez neurtu da, eta zabalera kalibrearekin. Pitzadura gabeko gunearen erdiko puntuaren inguruan hiru neurketa egin dira. 5.2 Taulan probeta bakoitzari dagozkion lodiera eta zabalera errealen batazbestekoak ikus daitezke. 5.2 Taula Probeten dimentsio errealak Probeta b (mm) 2h (mm) 1 15,3 2,95 2 14,1 2,91 3 14,5 2,96 4 14,4 3,01 5 15,1 3 6 14,6 2,98 7 15,1 2,88 Erabili den deformazio tartea =%0,1 eta =%0,3 izan da. Saiakuntza bakoitzean, kargadesplazamenduaren malda kalkulatzeko 1 eta 2 puntuak soilik hartu dira kontuan. Desplazamendua, sistemaren zurruntasunak eragindako desplazamendua kontuan hartuz zuzendu da. Beraz, saiakuntza bakoitzarentzat maldaren adierazpena hurrengoa da:
5. Kapitulua SAIAKUNTZAREN AZTERKETA ESPERIMENTALA ‐ 84 Probeta guztientzat prozedura berdina jarraituz, (5.5) ekuazioko A1 eta B1 koefizienteak kalkulatzeko erregresio lineala egiten da. Ondoren, (5.4) ekuaziotik Ef eta GLT’ kalkula daitezke. 5.4 Taulan lortutako moduluen emaitzak ikus daitezke: 5.4 Taula Moduluen emaitzak Probeta Ef (GPa) GLT’ (GPa) 1 106,2 4,2 2 108,1 4,2 3 107,3 4,8 4 108,8 4,4 5 106,2 4,8 6 109,4 3,5 7 105,6 4,3 Lortutako moduluen batazbesteko balioak eta desbideratze tipikoaren balioak honakoak dira: Ef = 107,4 (±1,4) GPa GLT’ = 4,3 (±0,4) GPa
5.4 Irudia Aurrepitzaduraren hedapena II modu hutsean Ondoren, BTBR metodoan oinarrituz, pitzadura‐luzera neurtzen da eta pitzadura‐punta markatzen da. Saiakuntza guztiak MTS saiakuntza makinan burutu dira, desplazamendu kontrolatuan.
exp spec s C C C (5.8) 4.7 Irudian irudikatzen den karga‐desplazamendu kurbako hasierako baldintzak esperimentalki lortzeko asmoz, desplazamendu esperimentalaren jatorria, indar‐arrabola eta probetaren arteko kontaktua gertatzen denean definituko da, 5.5 Irudian (1) ikus daitekeen moduan. Berez, kontaktua, indarra 0.5 N denean definitu da. Pitzaduran arrabola sartzean, hasierako desplazamendu negatiboa gertatuko da, 0, izenekoa, kargarik gabe 5.5 Irudia (2). Kargaren aplikazioa hasiko da, eta desplazamendu esperimentala berriro zero denean, dagoen kargari P0 deritzo 5.5 Irudian (3). Une horretatik aurrera, bai karga, bai desplazamendua positiboak izango dira 5.5 Irudian (4). Aurrepitzaduraren hedapena
5.5 Irudia Karga‐desplazamendu hasierako baldintza esperimentalak Baldintza esperimental desberdinetan P0 eta 0 neurtu dira eta (4.15) (4.36) eta (4.23) ekuazioetako balio teorikoekin alderatu dira. 5.5 Taulan lortutako emaitza batzuk ikus daitezke. Aipagarria da c=0 kasurako, 0=‐R/2 denez oso erraz konprobatu daiteke hasierako desplazamenduaren zehaztasuna. Saiakuntzak izendatzeko erabili den nomenklatura honakoa da: ai‐Rj‐ck. ai hasierako pitzadura luzera izanik, Rj arrabolaren erradioa, eta ck arrabolaren kokapena definitzen duen parametroaren balioa. Balioa positiboa izango da arrabola pitzaduraren barruan kokatuta dagoenean, eta negatiboa aldiz, arrabola pitzaduraren kanpoaldean dagoenean. Adibidez: a40‐R1‐c8 izanik, 40 mm‐ko hasierako pitzadura luzera, R=1 mm‐ko erradioko arrabola eta 8 mm pitzaduraren barrurantz sartuta. 5.5 Taulan ikus daitekeenez, P0 neurtzean errore erlatibo maximoa, aztertutako 7 kasuentzat % 7 baino txikiagoa da eta 0 neurtzean errore erlatibo handiena % 8 da. Aztertutako kasuan hasierako desplazamenduan % 8‐ko errore erlatiboak, 0,02 mm‐ko errore absolutoa esan nahi du. Beraz, (4.15) (4.36) eta (4.23) ekuazioetako P0 eta 0 adierazpen analitikoak egokiak direla baieztatu daiteke. Ondorioz, (4.11) (4.32) eta (4.20) ekuazioetako indarraren aplikazio‐puntuaren desplazamenduaren hurbilpen analitikoa ere egokia dela.
Konpliantzari dagokionez, (4.16) ekuazioko adierazpen teorikotik abiatuz, saiakuntzako puntu bakoitzean konpliantza esperimentala honakoa izango da
5.5 PITZADURA‐LUZERAREN NEURKETA 5.5.1 Pitzadura‐luzeraren neurketa konpliantzaren aldakuntzan oinarrituz Datu esperimentaletik pitzadura‐luzera kalkulatu ahal izateko, materialen ezaugarri elastikoak barneratzen dituen konpliantzaren ekuaziotik a gaia, askatu behar da: (4.17) ekuaziotik arrabola kanpoaldean kokatuta dagoenean, (4.37) ekuaziotik arrabola barnealdean kokatuta dagoenean eta (4.24) ekuaziotik arrabola euskarriaren gainean dagoenean. Azken kasuan, arrabola, euskarriaren gainean dagoenean, c = 0 denean alegia, a gaia askatzea posiblea da (4.25) ekuazioan ikus daitekeen bezala. Baina c ≠ 0 denean, ezin da adierazpen esplizitua lortu. Kasu horietan, saiakuntzaren puntu bakoitzean, (4.17) eta (4.37) ekuazioetako konpliantza teorikoa, eta (5.9) ekuazioko konpliantza esperimentala,
5. Kapitulua SAIAKUNTZAREN AZTERKETA ESPERIMENTALA ‐ 88 berdinak izan daitezen a ren balioa bilatzen da, 5.6 Irudian irudikatzen den bezala. Horrela, a zehaztu daiteke, P eta balioak neurtzen diren saiakuntzaren puntu guztietan. 30 35 40 45 50 0,005 0,01 0,015 0,02 0,025 Pitzadura luzera (mm) Konpliantza (mm/N)
5.6 Irudia Konpliantza teorikoa eta esperimentala modu mistoko saiakuntza batean Saiakuntzak hasterakoan, probeta bakoitzean aurrepitzadura hedatzen da ENF saiakuntza bat eginez, pitzadura puntan ematen den erretxin bilgunearen, (resin pocket) eragina ekiditeko. Pitzadura luzeraren neurketaren egokitasuna aztertzeko, ENF saiakuntzak burutzen dira, BTBR metodoa egiaztapen metodo bezala erabiliz [55]. 5.7 Irudian ikus daitekeenez pitzadura‐hedapena gertatu baino lehen konpliantza konstante mantentzen da, probeta eta euskarrien arteko kontaktuaren aldaketari dagokion konpliantza murrizketa gertatu gabe. Ondorioz, modu mistoko saiakuntzetan makurdura errotazioen eragina ez da kontuan hartu. 0,05 0,1 0,15 0,2 0,25 0,012 0,014 0,016 0,018 0,02 0,022 strain (%) Konpliantza esperimentala (mm/N)
ENFR saiakuntza pitzadura hedapenik gabe. BTBR metodoa aplikatuz, pitzadura luzeraren zehaztapena. 1. urratsean lortutako emaitzarekin alderaketa. Hasierako pitzadura luzera : aHASIERA 4. urratsa
ENF saikuntza pitzadura hedapenik gabe. BTBR metodoa aplikatuz, bukaerako pitzadura luzeraren zehaztapena. 4. urratsean lortutako emaitzarekin alderaketa. Bukaerako pitzadura luzera : aBUKAERA
5.6 Taulan eta 5.7 Taulan pitzadura luzera neurtzeko egindako saiakuntzen emaitzak azaltzen dira. Saiakuntza Mota delako zutabean, “h. gabe” izendapena erabili da hedapenik aHASIERA hedapenik gabe aHASIERA aBUKAERA hedapena aBUKAERA hedapenik gabe hedapenik gabe aHASIERA
5.6 Taulan ikus daitekeen moduan, erradio berdinarentzat, R = 1 mm, hiru kokapen desberdin aztertu dira. Hedapenik gabeko ENF saiakuntzaren emaitzak (1. urratsa), modu mistoko hedapenik gabeko saiakuntzen emaitzekin (3. urratsa) konparatuz, hasierako pitzadura luzeran desberdintasuna 0,7 mm baino txikiagokoa da, % 2 baino gutxiago. Desberdintasun hau, arrabola sartzean, probeta bere lekutik atera delako izan daiteke (2. urratsa). Nahiz eta kokapen markak egin, ezin da segurtatu kokapen beran egongo denik. Bestalde, modu mistoko saikuntzak egin ondoren (4. urratsa), arrabola probetatik atera daiteke, probeta bere kokapenetik mugitu gabe. Saiakuntza‐makinarekin indar txiki bat aplikatuz, probeta bere lekuan mantentzen da, eta arrabola atera daiteke ezer mugitu gabe (5. urratsa). Beraz, 4. urratsean neurtutako bukaerako pitzadura luzerek, 6. urratsean neurtutako pitzadura luzeren berdinak izan behar dute eta tauletan letra lodiz idatzita daude. Kasu honetan, errore maximoa 0,4 mm‐koa da, % 1 baino gutxiago.
5.7 Taulan, arrabolaren kokapena finkatuta dago euskarriaren gainean, hau da, c = 0 eta hiru erradio desberdinekin saiakuntzak burutu dira. 1. urratseko emaitzak 3. urratseko emaitzekin konparatuz, errore maximoa 0,8 mm‐koa da, % 2 baino gutxiago. Bukaerako luzerari dagokionez, errore maximoa 1,4 mm‐koa da, % 3 baino gutxiago. 5.6 Taulan eta 5.7 Taulan ikus daitekeenez, orduan, modu mistoan neurtutako pitzadura luzeraren eta BTBR metodoaren bidez neurtutakoaren arteko adostasuna nabarmena da. Hortaz, konpliantza esperimentalaren aldakuntzan oinarrituz pitzadura luzeraren neurketa egokia dela ondoriozta daiteke.
5.5.2 Pitzadura‐luzeraren neurketa optikoa Proposatutako saiakuntza konfigurazioa, arrabola kanpoaldean kokatuz, pitzadura irekitzeko erabil daiteke. Kanpoaldean kokatzean, modu II‐ren ekarpena oso handia da, ia modu II hutsa delarik. Suposa daiteke, pitzadura puntaren hedapena, ENF saikuntzan baino errezago jarraituko dela bisualki neurtu nahi izanez gero. 5.8 Irudian bien arteko alderaketaren sekuentzia ikus daiteke. Ezkerreko zutabean, ENF konfigurazioan hedapen saiakuntza baten hiru aldiune azaltzen dira: - Saiakuntza hasi baino lehen: hasierako pitzadura markatuta
5. Kapitulua SAIAKUNTZAREN AZTERKETA ESPERIMENTALA ‐ 92 ‐ - Saiakuntzan zehar: pitzadura hedatzen ari denean - Saiakuntza bukatu ondoren: bukaerako pitzadura markatuta. Esan behar da, bai hasierako pitzadura, bai bukaerakoa, BTBR metodoa aplikatuz neurtu direla, eta gero probeta markatu dela, neurketa bisualen egokitasuna ezin baita ziurtatu. Ondoren, pitzaduraren bi besoen artean arrabola sartu da, kanpoaldean kokatuz. Probeta euskarrietan mugitu da, hasierako pitzadura‐luzera ENF‐n burututakoaren antzekoa izan dadin. % 99‐ko modu ratioko saiakuntza bat burutu da, arrabola kendu gabe, eta 5.8 Irudia eskuineko zutabean hiru aldiune berdinak irudikatu dira. Kasu honetan, pitzadura‐puntaren kokapena ere ez da bisualki markatu. ENFR saiakuntzaren konpliantzaren esperimentalaren aldakuntzan oinarritutako metodoa aplikatuz baizik. ENF SAIKUNTZA ENFR SAIKUNTZA (MODU‐RATIOA % 99)
5.8 Irudia ENF eta modu misto alderaketa pitzadura bisualki neurtzean
5. Kapitulua SAIAKUNTZAREN AZTERKETA ESPERIMENTALA ‐ 93 Arrabola sartzean, saiakuntza modu mistokoa izan arren, modu‐ratioa % 100etik hurbil dago, hasierako pitzaduraren luzera eta arrabolaren kokapena direla eta. Beraz, modu II‐ko saiakuntza bezala kontsidera daiteke. Modu II aztertzeko normak [48] gomendatzen duen konfigurazioa ENF da. Pitzadura bisualki neurtzea zaila da [51] eta askotan mikroskopioak, irudien tratamendua edo sensore optikoak (FBG) erabiltzen dira [52,125,126]. ENFR konfigurazioan arrabola sartzean, pitzaduraren bi besoak aldenduta geratzen dira eta horrek pitzadura bisualki neurtzeko ohituta dagoenari lagundu diezaioke pitzaduraren neurketa optikoaren prozesuan 5.8 Irudian ikus daitekeenez.
5.6 ENERGIA ASKATZE TASEN KURBAK, R‐KURBAK Erresistentzia kurba (R‐kurba) material konpositeen haustura portaera ebaluatzeko erabiltzen da, [21,39] R‐kurbak haustura zailtasuna eta pitzadura hedapenaren arteko erlazioa azaltzen du. Oso garrantzitsua da R ‐kurba egokiro lortzeko metodo bat ezartzea, haustura zailtasuna aldatu egiten baita pitzadura hedatzen den heinean [78]. P eta ezagunak diren puntuetan pitzadura luzera kalkulatu ahal izanak, puntuz‐puntu, energia askatze tasak kalkulatzea ahalbidetzen du, R‐kurbak definituz. Hau da, saiakuntzaren puntu bakoitzean a‐ren balioa izanda, eta modulu elastikoak eta probetaren geometria ezagunak direlarik, Y indarraren balioa lortzen da, (4.6), (4.28) eta (4.18) ekuazioetatik. Ondoren, (4.67) eta (4.68) ekuazioetako pitzadura luzera zuzenketa GI‐en kalkulurako kontuan hartuz, parametro guztiak, energia askatze tasen (4.51), (4.54) eta (4.55) ekuazioetan ordezkatuz GI eta GII‐en balioak zehazten dira. Aipagarria da, datu esperimentalekin burututako kalkulu guztiek ebakitzailearen eraginak barneratzen dituzte, energia askatze tasen (4.49) eta (4.52) ekuazioetan agertzen diren adierazpenak erabiliz. Hala ere, azalpenak argiagoak izan daitezen, arestian makurduraren eragina soilik barneratzen duten ekuazioak azaldu dira. Lau modu‐ratio desberdineko saiakuntzak erabili dira energia askatze tasen azterketa esperimentala burutzeko asmoz eta 5.8 Taulan aurkezten dira.
5.9 Irudia Modu misto saikuntzen R‐kurbak Goiko kurbak GII‐ri dagozkie eta behekoak, GI‐eri. Modu‐ratio berdinari dagozkien GI eta GII kurbak kolore berdinarekin irudikatu dira. Pitzadura hedatzean, GI en kurbak astiro txikiagotzen doaz, aldi berean GII kurbak gorantz egiten dutelarik. Horrek esan nahi du, modu‐ratioa, GII/G saiakuntzan zehar aldatuz doala. Modu mistoa aztertzeko hainbat saiakuntzetan, MMB esate baterako, edozein pitzadura luzerararentzat modu‐ratioa konstante mantentzen dela onartzen da [61]. Hala ere,
5. Kapitulua SAIAKUNTZAREN AZTERKETA ESPERIMENTALA ‐ 95 konposite laminatu batean pitzadura hedatzen denean hori ez da benetazko egoera. Orokorrean, deslaminazioa irekitze modua nagusia delarik hasten da, eta pixkanaka lerraketa modurantz aldatuz doa. Beraz, benetazko hedapen batean modu ratioa aldakorra da pitzadura luzerarekin [29]. ENFR saiakuntzan, 5.9 Irudian ikus daitekeenez, GII handituz doa a handitzean, eta beraz, laborategiko baldintzetan ematen den pitzadura‐hedapena benetazko laminatuetan ematen denaren antzekoagoa bilakatzen da. Pitzaduraren hasiera puntua edo puntu kritikoa, pitzadura hedapena zero deneko azken puntua bezala definitzen da. Hortaz, GI eta GII‐ren hasierako balioak lortzeko, kurben eta ardatz bertikalaren elkargunea bilatu behar da. Puntu horretan data dispertsio handia dagoenez, hasierako balioa edo iniziazio balioa, pitzadura hedapena a=0,25 mm denean definitu da. Puntu hori ez linealtasun puntuarekin bat dator 5.10 Irudian ikus daitekeen bezala, modu mistoko arauaren [60] arabera hori delarik iniziazioa definitzeko irizpidetako bat. Puntu horretan, beraz, hasierako modu‐ratioa definitzen da, % 54 delarik. Bukaerakoa kasu honetan, a = 6,2 mm denean eman da, modu‐ratioa % 81 delarik. ‐0.5 0 0.5 1 1.5 2 2.5 3 3.5 0 50 100 150 200 250 Ez‐linealtasun puntua, NL puntua Hasierako modu ratioa %54 a = 0.25 mm Bukaerako modu ratioa %81 a = 6.2 mm Desplazamendua (mm) Karga (N)
5. Kapitulua SAIAKUNTZAREN AZTERKETA ESPERIMENTALA ‐ 96 Pitzadura luzeraren kalkulua, konpliantza esperimentalaren aldaketan oinarritzen denez, karga‐desplazamendu kurban linealtasun galera pitzadura hedatzerakoan gertatuko dela espero da, konpliantza esperimentalaren 5.7 Irudian ikus daitekeen bezala. 5.9 Irudian irudikatutako energia askatze tasen kurben modu‐ratio handiena % 96 da eta txikiena % 28 da. Modu nahasketaren azterketa analitikoa egitean, 4.6 atalean, modu‐ratio guztiak lor zitekeela ondorioztatu zen. Hala ere, lan esperimentalean zehar, modu‐ratio txikiak lortzeko arazoak aurkitu dira. Arrabolaren erradio handiak edo arrabola barnerago sartzean, pitzadura irekitzen dela ikusi da, karga aplikatu gabe, soilik arrabola pitzaduran sartzearekin. Ezin izan dira modu nahasketen 4.17 Irudian eta 4.18 Irudian azaltzen diren saiakuntza baldintzak lortu. Alde batetik arrabola kanpoaldean kokatzean, erradio handiek ez linealtasun geometrikoak sor ditzakete. Beste aldetik, arrabola barnealdean gehiegi sartzeak, pitzaduraren hedapen espontaneoa dakar. Beraz, modu nahasketa desberdinak lortzeko, arrabola euskarriaren bertikalean (c = 0) edo barnealdean (c > 0) kokatu da, eta erabili den erradio maximoa R = 1,5 mm izan da. Energia askatze tasa osoaren kurbak, hau da G= GI +GII, 5.11 Irudian ikus daitezke. 0 2 4 6 8 10 12 0 200 400 600 800 1000 Pitzadura hedapena (mm) G (J/m2)
Irizpide lineala haustura deskribitzeko egokia den konprobatzea Lortutako GIc eta GIIc , modu hutsei dagozkien energia askatze tasa kritikoekin alderatzea Konprobazio hauek egokiro egiteko asmoz, zortzi saiakuntza desberdinak hartuko dira kontuan. 5.9 taulan saiakuntzen baldintzak laburtzen dira.
Energia askatze tasen kurben 5.9 Irudian ikus daitekeenez, modu‐ratioa baxua denean, GI‐en kurbak hasieran goruntz egiten du. Gero, gehiengo balioaren ondoren, beheruntz doa saiakuntza bukatu arte. Esate baterako, hasierako % 28ko modu‐ratioaren kasuan, urdin argiz irudikatuta, GI‐en jaitsiera, a = 0,85 mm denean hasten da, eta hor modu‐ratioa %43 da. 5.13 Irudian, modu‐ratio desberdineko GI ‐GII grafikak agertzen dira. Bertan, hedapenaren datuak GI‐en jaitsieratik aurrera, irudikatzen dira. Grafikaren legendan agertzen diren modu ratioak hasierakoak dira.
5.13 Irudia Hedapenaren datuak modu‐ratio ezberdinentzat Haustura irizpide linealaren egokitasuna aztertzeko asmoz, R2 mugatze koefizientea erabiliko da, hurrengo eran definitua dagoena [127]
(5.11) Aipagarria da R koefizientearen balio berdinak lortzen direla GI‐ren adierazpena eta GII‐ren adierazpena erabiltzean. Hasierako % 28 modu‐ratiotik, % 85 modu‐ratiora arteko doikuntza linealen emaitzak, 5.10 Taulan azaltzen dira.
5.14 Irudia ENF saiakuntzak GIIc kalkulatzeko
5.15 Irudia Hedapenaren datuak, modu‐ratio normalizatuen arabera Irudikatutako lerro zuzena, (5.12) ekuazioko irizpide linealaren adierazpena da. Bestalde, 5.9 Irudian agertzen diren R‐kurbak, modu normalizatuen arabera azaltzen dira 5.16 Irudian . Argiago ikusteko, modu‐ratio bakoitzari dagozkion saiakuntzak irudi desberdinetan irudikatzen dira.
5.8 EMAITZEN EZTABAIDA Haustura irizpide lineala erabili da baldintza desberdinak dituzten zortzi saiakuntzen datu esperimentalak doitzeko. Alde batetik doikuntzaren kalitatearen adierazten duen R mugatze koefizientea 0,86 baino handiagoa da aztertutako kasu guztietan. Beste aldetik, lortutako GIc eta GIIc‐en batazbesteko balioak bat datoz modu hutsen saiakuntzetatik lortutako balioekin, horrez gain, desbideratze tipikoaren balioak baxuak dira, % 10 baino txikiagoak.
6. PITZADURA HEDAPENAREN ANALISIA 6.1 SARRERA Materialaren haustura‐zailtasuna, energia askatze tasa kritikoaren bitartez, Gc zehaztu daiteke. Pitzadura‐hedapena eman dadin, energia askatze tasak balio kritiko horretara heldu behar du. Beraz, haustura saiakuntzen helburu nagusietako bat, askatutako energia tasa kritikoa zehaztea da. Pitzadura‐hedapen egonkorra beharrezkoa dela suposatzen da, energia askatze tasen kurbak egokiro irudikatzeko [23]. Azken hamarkadetan hainbat konfigurazio garatu dira I/II modu mistoa aztertzeko. Hala ere, modu mistoko pitzadura‐hedapenaren egonkortasuna ez dago arauan definituta. Arauan egiten den aipamen bakarra, modu ratio altua deneko kasuetan, pitzadurahedapena maiz ezegonkorra dela da eta horrek eragozten duela haustura zailtasunaren hedapen balioak zehaztea. Horretaz gain, arauan aipatzen da hasierako pitzadura‐luzera handiagoek, hedapen egonkorra izateko joera handitzen dutela [60]. I eta II modu hutsei dagokienez, DCB konfigurazioa beti egonkortzat hartzen da [40], eta ENF konfigurazioa a/L>0.7 denean egonkorra dela esaten da [48,54]. Philips‐ek eta Wells‐ek [128], konpositeetan zeharkako pitzaduren egonkortasuna aztertu zuten. Egonkortasun muga zehazteko, tentsioaren pitzadura luzerarekiko deribatua egin zuten, balio kritikoa lortzeko asmoz. Hasierako pitzadura‐luzera balio kritikoa baino txikiagoa bada, hasierako haustura energiak determinatzen duen tentsio balioarekin, pitzadura ezegonkorki hedatzen da, eta karga beherakorrekin pitzadura espontaneoki
6. Kapitulua PITZADURA HEDAPENAREN ANALISIA ‐ 106 hazten da. Aitzitik, hasierako pitzadura balio kritikoa baino luzeagoa bada, bere hedapena egonkorra izango da, eta bakarrik haziko da karga handitzen bada. Allix‐ek eta Corigliano‐k [129], I/II modu mistoko pitzadura‐hedapenaren simulazioaren erronkari ekin zioten. Hausturaren mekanika lineala‐elastikoaren (LEFM) hipotesiak aplikatuz lortutako emaitza analitikoak, ELS asimetriko konfigurazioaren pitzaduraegonkortasunaren emaitza numerikoekin alderatu zituzten. Emaitza analitikoen arabera, karga kontrolatuko saiakuntzetan, pitzadura‐hedapena beti da egonkorra, eta desplazamendu kontrolatuko saiakuntzetan, egonkortasun baldintza a/L>0.42 da. Proposatutako modelo ez linealaz lortutako emaitzen arabera, desplazamendu kontrolatuko kasuan, egonkortasun baldintza a/L>0.435 da, emaitza analitikoarekin bat datorrena. Szekrenyes‐ek [130], behaketa esperimentalen bidez, konpliantzaren ohiko irizpidea egiaztatu zuen, energia askatze tasaren deribatuan oinarrituz. Material gardenak erabili zituen, pitzadura‐luzera eta pitzadura‐hedapena bistaz neurtzeko. Pitzadura salto baten aurreko unea definitu zuen egonkortasunetik ezegonkortasunerako iragate baldintza bezala. Sistemaren egonkortasunak, desplazamendu kritikoaren deribatuarekiko menpekotasuna zuela ikusi zuen. Desplazamendu kritikoa pitzaduraren hasieran, karga aplikazio‐puntuaren desplazamendua delarik. Hainbat konfigurazio eta probeta desberdinetan, hasierako pitzadura‐luzera desberdinez egindako saiakuntzen bidez, desplazamendu kritikoa eta pitzadura‐luzeraren arteko erlazioa zehaztu zuen. Pitzaduraluzera kritikoa, datu esperimentalen doikuntza egin ondoren lortutako kurbak diferentziatuz zehaztu zuen. Egonkortasun muga desplazamendu kritikoak bere balio txikiena hartzen zuen puntuan zegoela ondorioztatu zuen. Kapitulo honetan, I/II modu mistoan pitzadura‐hedapenaren jarduketa aztertzen da ENFR konfigurazioa erabiliz. Pitzadura‐hedapeneran egonkortasun baldintza, lan honetan garatutako energia askatze tasa baliokide baten hurbilketaren deribatuan oinarrituz zehazten da. Bestalde, errore analisi bat burutzen da, konpliantzaren neurketak pitzaduraluzeraren kalkuloan eta energia askatze tasa baliokidean duen eragina aztertzeko. Hedapenan zehar datu esperimentalak aztertuz, energia askatze tasa baliokidearen hurbilketa balioztatzen da, eta pitzadura‐hedapenaren egonkortasuna aztertzen da. Azkenik, ENFR konfigurazioan baldintza onenetan saiakuntzak egiteko gomendioak azaltzen dira.
6. Kapitulua PITZADURA HEDAPENAREN ANALISIA ‐ 107 6.2 ENERGIA ASKATZE TASA BALIOKIDEA, Geq Pitzadura‐hedapena soilik gertatzen da, eskuragarri dagoen energia, G, nahikoa bada, pitzadura hazkundeak behar duen energiaz hornitzeko [23]. Pitzadura handitzeko behar den energiari, energia askatze tasa kritikoa deritzo, Gc. Modu hutsentzat, pitzadurahedapenaren baldintza kritikoa, hau da, hazkundea gertatuko deneko baldintza honakoa da:
(6.1) Hala ere, modu I‐ek eta modu II‐k parte hartzen dutenean, energia askatze tasa G= GI+ GII da. Baina GC ≠ GIc+ GIIc, material bakoitzarentzat eta saiakuntza konfigurazio bakoitzarentzat, dagokion haustura irizpidea kontuan hartu behar da. Horrek suposatzen du energia askatze tasa kritikoak GC, modu ratioarekiko menpekotasuna duela. Izan ere, modu ratio handia duen saiakuntza batean, GC ‐ren balioa, GIIc balioaren antzekoa izango da, eta modu ratio txikia denean, berriz, GC ‐ren balioa GIc balioaren antzekoa izango da. Beraz, nahiz eta GIc eta GIIc materialaren ezaugarriak izan, GC ez da. Lan esperimentalaren 5.7 atalean aipatu bezala, irizpide lineala baietsi da pitzadurahedapena adierazteko, aztertutako materiala eta ENFR saiakuntza konfiguraziorako. Beraz, pitzadura‐hedapena baldintza honako eran adieraz daiteke:
(6.3) (6.3) ekuazioko ezkerreko gaia pitzadura hazkundea gertatzeko eskuragarri dagoen energia da, eta eskuineko gaia, pitzadura‐hedapena gertatzeko, energia horren balio kritikoa da. (6.1) ekuazioa eta (6.3) ekuazioa erkatuz, energia askatze tasa baliokidea Geq, eta energia askatze tasa baliokide kritikoa Geqc hurrengo eran defini daitezke:
eq eqc eq eqc dG dG eta G G da da
(6.9) Karga konstantearen baldintza aplikatu ondoren, eta (4.54) ekuazioko GI eta GII ren adierazpenak, (6.9) ekuazioan ordezkatuz:
Azterketa analitikoa egiteko erabili den materiala karbono zuntzez eta epoxi matrizez osatutako norabide bakarreko T300/F593 konpositea da. Bere ezaugarriak, 6.1 Taulan azaltzen dira. GIc eta GIIc‐ren 5.10 Taularen emaitzak dira (6.4) ekuazioko energia askatze tasa baliokide kritikoa Geqc balio horiekin kalkulatuta dago.
6. Kapitulua PITZADURA HEDAPENAREN ANALISIA ‐ 110 Probeten dimentsioei dagokienean, probeten luzera 200 mm‐koa da. Lodiera (2h) eta zabaleraren (b) balio nominalak, 3 mm eta 15 mm hurrenez hurren. Saiakuntza guztiak 120 mm argiarekin (2L) burutu dira.
(6.11) ekuazioko egonkortasunaren baldintzan, materialaren ezaugarriak eta probetaren geometria ez ezik, aplikatuta dagoen karga ere behar da. Egonkortasunaren azterketa burutzeko, puntu kritikoa aukeratu da. Beraz, Pc lortzeko, arestian baieztatu den irizpide lineala erabiliko da. (4.54) ekuazioko GI eta GII ren adierazpenak, irizpide linealaren (4.66) ekuazioan ordezkatuz iterazio‐prozesu bat jarraituz. Material jakin baterako eta probetaren geometria jakin baterako, GII/G modu‐ratio eremu zabal bat lortzeko asmoz, arrabolaren erradioa eta bere kokapena alda daitezke. Konpliantzaren (4.37) ekuazioan ikus daitekeeen moduan, ezin da a/L, pitzadura‐luzera normalizatuaren adierazpen esplizitu bat lortu, beraz, (6.11) ekuazioko Geq‐ren deribatua a luzera desberdinen arabera irudikatzen da 6.1 Irudian. Irudien legendetan agertzen den nomenklatura honakoa da: Rj‐ck. Rj arrabolaren erradioa izanik eta ck arrabolaren kokapena definitzen duen parametroaren balioa. Adibidez: R0,5c10 izanik, R=0,5 mm‐ko erradioko arrabola eta euskarritik 10 mm‐ra pitzaduraren barrurantz sartuta.
6.1 Irudia Pitzadura‐hedapenaren egonkortasun teorikoa, karga kontrolatuaren menpe 6.1 Irudian ikus daitekeen moduan, arrabolaren kokapen berarentzat, adibidez c=0, arrabolaren erradioa handitzean, Geq‐ren deribatua negatiboa da pitzadura‐luzera eremu zabal batean. Erradio berarentzat, R=0.5 mm, ezegonkortasuna pitzadura‐luzera handiago batean hasten da, pitzadura puntatik hurbilago kokatuta dagoenean. Beraz, R edo c handitzean, saiakuntza egonkorra deneko pitzadura luzera eremua handiagoa da. Modu II hutsaren kasuan, ENF kasuan, saiakuntza beti ezegonkorra da. Emaitza hau, ENF saiakuntzaren egonkortasunaren analisiarekin bat dator [54]. Gainera, kurba guztiek deribatuaren balio positibo batera jotzen dute, beraz, ezegonkortasunerako joera dutela dirudite. 6.2 irudian, Geq‐ren deribatuaren kurbak irudikatzen dira, modu‐ratioaren arabera. ‐40 ‐30 ‐20 ‐10 0 10 20 0,0 0,2 0,4 0,6 0,8 1,0 dGeq/da (103 N/m2) Modu‐ratioa GII/G ENF R0,5‐c0 R0,5‐c10 R1,5‐c0 Ez‐egonkorra
(6.12) (4.54) ekuazioko GI eta GII‐ren balioak eta (6.12) ekuazioko kargaren adierazpena (6.10) ekuazioan ordezkatuz, energia askatze tasen deribatuak:
(6.13) (6.13) ekuazioko eskuineko lehenengo gaiak, GI eta GII‐ren deribatuak dira karga kontrolatuaren menpe, (6.10) ekuazioan ikus daitekeen moduan. Gainontzeko gaiak negatiboak dira, ondorioz pitzadura‐hedapena desplazamendu kontrolatuaren menpe, karga kontrolatuaren menpe baino egonkorragoa da. Aipagarria da, GII‐ren deribatuaren emaitza bat datorrela, ENF saiakuntzaren egonkortasunaren analisiarekin [54]. (6.13) ekuazioko adierazpenak, egonkortasun baldintzaren (6.8) ekuazioan ordezkatuz, desplazamendu kontrolatuaren menpe egonkortasun baldintza honako eran adieraz daiteke:
6.4 Irudia dGeq/da desplazamendu kontrolatuaren menpe modu‐ratioaren arabera R eta c finkoak izanik, modu‐ratioa baxuagoa izango da pitzadura luzera txikiagoa denean. Modu‐ratio balio txikientzat, deribatuaren balioa negatiboagoa da.
6.4 PITZADURA‐LUZERAREN ERAGINA Atal honetan, konpliantza esperimentalaren neurketak, pitzadura‐luzeraren kalkuloan izan dezakeen eragina aztertzen da. Gainera, pitzadura‐luzeraren kalkuloak izan dezakeen eragina Geq ren zehaztapenean ere aztertzen da. Horretarako, soilik makurduraren eragina kontuan harzen duen konpliantzaren (4.37) ekuazioa eta energia askatze tasa baliokidearen (6.4) ekuazioa erabili dira, a‐rekiko deribatu partzialak honakoak izanik:
6.5 Irudia Konpliantzaren errore erlatiboak pitzadura‐luzeraren errore erlatiboan duen eragina 6.5 irudian ikus daitekeenez, KCa koefizienteak balio bera du saiakuntza konfigurazio guztientzat. Bere balioa 1 baino txikiagoa da hasierako pitzadura‐luzera 42 mm baino handiagoa denean. Horrek esan nahi du, a‐ren kalkuloaren errore erlatiboa, konpliantza esperimentala neurtzean egindako errore erlatiboa baino txikiagoa dela. Hasierako pitzadura‐luzera oso txikia bada, 35 mm baino txikiagoa, KCa‐ren balioa nabarmenki handiagotzen da. 0 0,5 1 1,5 2 20 30 40 50 60 a (mm) ENF R0,5‐c0 R,5‐c10 R1,5‐c0
6.6 Irudia Pitzadura‐luzeraren errore erlatiboaren eragina Geq‐ren errore erlatiboan 6.6 irudian KaG koefizientearen balio absolutoa irudikatzen da saiakuntza konfigurazio desberdinentzat. ENF‐ren kasuan, KaG =1 pitzadura luzera guztientzat. R0.5‐c0 kasuan, a>24 mm denean, KaG‐ren balio absolutoa 1 baino txikiagoa da. Are gehiago, a=30 mm denean, koefizientearen balio minimo bat dago. R0.5‐c10 kasuan, kurbak antzeko forma du, baina
6.7 Irudia Konpliantza esperimentalaren errore erlatiboaren eragina Geq‐ren errore erlatiboan Balioa 1 baino txikiagoa ematen da, KaG koefizientea aztertzean pitzadura‐luzeraren balio antzekoetan. Saikuntza konfigurazio optimo bat bilatzeko asmoz, KaG KCa biderkaketa hartu behar da kontuan. 6.8 irudian KaG KCa koefizienteen biderkaketaren balio absolutua moduratioaren arabera irudikatzen dira.
Saiakuntza baldintza hoberenak aukeratzerakoan, egonkortasun baldintza betetzen dutenen arteko pitzadura‐luzera aukeratu behar da Geq‐ren errore erlatiboa txikiena egiten duena.
6. Kapitulua PITZADURA HEDAPENAREN ANALISIA ‐ 118 6.5 ATAL ESPERIMENTALA 6.5.1 Materialak eta tresnak Pitzadura‐hedapenaren ihardueraren azterketa esperimentala burutzeko, karbono zuntzez eta epoxi matrizez osatutako norabide bakarreko T300/F593 konpositea erabili da. Propietate elastikoei dagokienean, Ef makurdura modulua eta GLT’probeta bakoitzean neurtu dira. Lortutako balioak honakoak izanik: Ef = 107.4 (±1.4) GPa GLT’ = 4.3 (±0.4) GPa Probeten dimentsioei dagokienean, probeten luzera 200 mm‐koa da. Lodiera (2h) eta zabaleraren (b) balio nominalak, 3 mm eta 15 mm hurrenez hurren. Saiakuntza guztiak 120 mm argiarekin (2L) burutu dira. Saiakuntzak MTS saiakuntza makinan burutu dira, desplazamentu kontrolatua aplikatuz. 6.5.2 Baldintza esperimentalak Hainbat I/II modu mistoko saiakuntzak burutu dira pitzadura‐hedapenaren aztertzeko asmoz. Arestian aipatu bezala, arrabola pitzaduran sartzean indarraren aplikazio‐puntuaren desplazamendu negatibo bat gertatzen da. Hasierako karga eta desplazamendu baldintzak, 5.4 atalean azaltzen den prozeduraren arabera kalkulatu dira. ENFR saiakuntzan, pitzaduraluzera neur daiteke neurketa optikorik gabe, P eta ezagunak diren puntuetan, konpliantza esperimentalaren aldaketan oinarrituta. Nahiz eta ekarpen analitikoan, argitasunagatik, adierazpen batzuetan soilik makurdura agertzen den, datu esperimentalekin burutatuko kalkuloetan ebakiduraren eragina barneratuta dago. Saiakuntzan zehar, modu‐ratioa aldakorra denez, pitzadura hedapenaren hasierako puntuan, edo puntu kritikoan, modu‐ratioaren balioa aukeratutako da modu mistoko saikuntza mota definitzeko parametroa bezala. 6.3 Taulan aztertutako baldintza esperimentalen laburpena agertzen da.
6.5.4 Egonkortasunaren balorazioa Pitzadura‐hedapen ezegonkorra, karga‐desplazamendu jakin batentzat karga bat batean erortzen denean gertatzen dela kontsideratu da, lan esperimentala burutzerakoan. 6.11 Irudian 6.3 Taulako saikuntzen karga‐desplazamendu kurbak irudikatzen dira. Markatzaile zirkularrak pitzadura‐hedapenaren hasierako puntua, NL puntua adierazten du.
6.11 Irudia Karga‐desplazamendu kurba esperimentalak Hasierako modu‐ratioa modu II hutsetik hurbil dagoenean, 1. eta 2. saiakuntzen kasuan hain zuzen, pitzadura‐hedapena hastean, karga handiagotzen da. Horrek esan nahi du, modu egonkor batean hedatzen ari dela. Karga bere gehienezko baliora iritsi eta gero, bat‐batean gutxitzen da. Horretaz gain, bi saiakuntzen kurbetan saltoak agertzen dira. Hortaz, 1. eta 2. saiakuntzak hedapen gehienean zehar egonkortzat har daitezke, baina bukaeran ezegonkor
6.12 Irudia Pitzadura‐luzera desplazamenduaren arabera 6.12 Irudian ikus daitekeen moduan, 1. eta 2. saiakuntzeko kurbetan, hedapenaren hasierako fasean, desplazamenduaren aldaketa mugatu batek, pitzadura luzeran aldaketa mugatu bat eragiten du, eta hortaz egonkortzat har daitezke. Hala ere, hedapenaren azken fasean, desplazamenduaren aldaketa txiki batek, pitzadura‐luzeran aldaketa askoz handiago bat eragiten du, eta gainera kurban saltoak agertzen dira.Beraz, ezegonkor bihurtzen da. Gainontzeko kurbetan ikus daitekeenez, pitzadura‐hedapena lehenago hasten da, eta kurben maldak antzekoak dira, ondorioz desplazamenduan aldaketa bat behar da pitzadura‐luzeran aldaketa bat izateko. Beraz, definizioaren arabera egonkorrak dira. Saiakuntzak desplazamendu kontrolatuan burutu direnez, (6.14) ekuazioko Geq‐ren deribatuaren ezarpen esperimentala erabiliko da, egonkortasun baldintza teorikoa balioztatzeko asmoz.
6.13 Irudia Egonkortasun baldintzaren ezarpen esperimentala 6.13 Irudian azaltzen denez, 1. eta 2. saiakuntzen kasuan, Geq‐ren deribatuaren balioa hedapenean zehar, zerotik hurbil daude. Hala eta guztiz ere, saiakuntza guztiek egonkortasun baldintza betetzen dute, deribatuaren balioa hedapen osoan zehar negatiboa baita. Hasierako modu‐ratio txikia duten saiakuntzen kasuan, deribatuaren balio negatiboa handiagoa da, eta beraz egonkorragoak ematen dute. Deribatuaren adierazpena modu‐ratioaren arabera, 6.14 Irudian ikus daiteke. 0 0,2 0,4 0,6 0,8 1 ‐25 ‐20 ‐15 ‐10 ‐5 0 Mode ratio GII/G dGeq/da (103 N/m2)
6.14 Irudia Egonkortasun baldintza modu‐ratioaren arabera Pitzadura hazten denean, modu‐ratioa handiagotzen da eta nahiz eta Geq‐ren deribatua negatiboa izaten jarraitu, balio positibora hurbiltzen da. Analisi hau bat dator,
6.6 SAIAKUNTZAK EGITEKO GOMENDIOAK Saiakuntzak egiterakoan, probeta geometria jakin batentzat, hiru dira aurretik definitu behar diren parametroak: hasierako pitzadura‐luzera, arrabolaren erradioa eta arrabolaren kokapena. Hiru parametro hauen konbinazio desberdinek, modu‐ratio desberdinak sortuko dituzte. Bestalde, pitzadura‐hedapenaren egonkortasuna eta pitzadura‐luzeraren neurketan ager daitezkeen erroreak dira kontuan hartu behar diren alderdiak. Desplazamendu kontrolatuaren menpe burututako saiakuntzei dagokienez, egonkortasunaren azterketa teorikoa eta esperimentalaren emaitzak, 6.3 Irudian eta 6.13 Irudian ikus daitezke, hurrenez hurren. Arrabolaren erradioa 1,5 mm edo txikiagoa izan behar da ezlinealtasun geometrikoak ager ez daitezen. Pitzadura‐luzeraren neurketan ager daitezkeen erroreak kontuan hartuz, hasierako pitzadura luzera 35mm baino handiago izatea egokiena da. Guzti hori kontuan edukiz, ENFR saiakuntzak burutzerakoan hauek dira proposatzen diren parametroen tarteak: Hasierako pitzadura‐luzera: 35 < a < 52 mm Arrabolaren erradioa: 0,5 < R < 1,5 mm Arrabolaren kokapena: 0 < c < 10 mm Proposatutako balio horien konbinazioen artean erizpide lineala hobekien betetzen dituen saiakuntzak aukeratuko dira, hasierako modu ratioa %65 eta %75 bitartekoak dituztenak direlarik, 5.13 Irudian ikus daitezkeen hedapenaren datu esperimentalak aztertuz, eta 6.10 Irudian ikus daitekeen Geq‐ren balio esperimentalen arabera.
7. ONDORIO OROKORRAK I/II modu mistoa aztertzeko konfigurazio berri bat proposatu da. Konfigurazio hau ENF saiakuntzan oinarrituta dago. Modu mistoa lortzearren, pitzaduraren bi besoen artean arrabola bat sartzen da, Bukaerako Pitzaduradun Makurdura Arrabolarekin, End Notched Flexure with Roller, ENFR delakoa. Hurbilketa analitikoan deformazio energia osagarriaren bidez kalkulatuko energia askatze tasak Williams‐en deskonposaketaren bidez kalkulatutakoekin bat datoz. Are gehiago, arrabola euskarriaren gainean dagoenean eta soilik makurdura eraginak kontuan hartzean lortutako emaitzak, Szekrenyes‐ek konfigurazio horretarako arestian lortutakoen berdinak dira. Bestalde, konpliantzaren deribatuan oinarritutako Irwin‐Kies‐en hurbilketa ez da egokia energia askatze tasa kalkulatzeko, lana ez duelako indar bakar batek egiten, bik baizik. Energia askatze tasen balio analitikoak eta elementu finitoen bidezko bi urratsen hedapen prozedura (TSEP) aplikatuz lortutako zenbakizko emaitzak bat datoz, ondorioz modu deskonposaketa egokia da. Gainera, puntu kritikoan indarrak eta desplazamenduak ere alderatu dira, emaitza analitikoak eta zenbakizkoak adostasuna azaltzen dutelarik. ENFR konfigurazioaren azterketa esperimentala burutzeko asmoz, karbono zuntzez eta epoxi matrizez osatutako norabide bakarreko T300/F593 konpositea erabili da. Konpliantza esperimentalaren aldaketan oinarrituz, pitzadura‐luzera zehazteko prozedura egokia da, BTBR metodoa egiaztatze‐metodoa bezala erabiliz ENF konfigurazioan hedapenik gabeko saiakuntzekin lortutako emaitzak berdinak baitira.
7. Kapitulua ONDORIO OROKORRAK ‐ 126 ‐ Puntuz‐puntu, pitzadura luzera kalkulatu ahal izanak, energia askatze tasak kalkulatzen ahalbidetu du eta modu ratioa hedapenean zehar aldakorra dela ondorioztatu da. Moduratio txikiak lortzeko arazoak aurkitu dira. Arrabolaren erradio handiak edo arrabola barnerago sartzean, pitzadura irekitzen dela ikusi da, karga aplikatu gabe, soilik arrabola pitzaduran sartzearekin. Beraz, modu nahasketa desberdinak lortzeko, erabili behar den erradio maximoa R = 1,5 mm da. Haustura irizpide lineala erabili da probeta desberdinen eta baldintza esperimental desberdinen datu esperimentalak doitzeko. Alde batetik doikuntzaren kalitatearen adierazten duen R mugatze koefizientea 0.86 baino handiagoa da aztertutako kasu guztietan. Beste aldetik, lortutako GIc eta GIIc‐en batazbesteko balioak bat datoz modu hutsen saiakuntzetatik lortutako balioekin, desbideratze tipikoaren balioak baxuak direlarik. Ondorioz, irizpide lineala ENFR saiakuntzarako, aztertutako probeta geometriaren eta aztertutako materialaren haustura adierazteko egokia dela esan daiteke. Beste material baten kasurako, ENFR saiakuntza GIc eta GIIc kalkulatzeko modu hutsen saiakuntzen osagarri gisa kontsidera daiteke, beti ere irizpide lineala betetzen dela konprobatu ondoren. Bi moduen elkarrekintza barneratzen dituen proposatutako energia askatze tasa baliokidearen Geq balio esperimentalak pitzadura‐hedapenean zehar balio konstante baterantz jotzen du, eta beraz, materialaren ezaugarria kontsidera daiteke. ENFR konfigurazioan, desplazamendu kontrolatuan egindako saiakuntza guztiak egonkorrak direla ondorioztatu da, energia askatze tasa baliokidearen deribatua pitzaduraluzerarekiko pitzadura‐hedapenean zehar negatiboa mantentzen delako. ENFR saiakuntzarako baldintza hoberenak, pitzadura‐neurketaren egokitasuna eta pitzadura‐hedapenaren egonkortasuna kontuan hartuz, hasierako modu ratioa %65‐75 bitartean dauden saikuntzek dituzte. Haustura irizpide linealaren betetzearen arabera, egokienak direla kontsidera daiteke. Beraz, ENFR konfigurazioarekin modu nahasketa tarte zabal batean saiakuntza egonkorrak burutu daitezke, energia askatze tasa baliokide kritikoa determinatzeko. |
addi-8253b2241c03 | https://addi.ehu.es/handle/10810/20734 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | 2014 | science | Oñederra Olaizola, Miren Lourdes ; Jauregi Nazabal, Oroitz; Epelde Zendoia, Irantzu | eu | Hiztunaren fonema inbentarioa eta elebitasun goiztiarra: euskara gehi frantsesa vs. euskara gehi gaztelania | 78 MIREN LOURDES OÑEDERRA - OROITZ JAUREGI - IRANTZU EPELDE Ondoko taulak euskarazko hots inbentarioa islatzen du, hau da, euskal fonemak. 1. Taula. Euskararen hots inbentarioa. Taula honek islatzen dituen hotsetan bereizkuntza bat egiten da tipografiaren bidez: etzanean agertzeak adierazten du hotsak ez direla orokorrak euskal eremu osoan, aldiz etzanean ez dauden hotsak orokorragotzat har daitezke, nahiz eta horietako zenbait ere ez izan orokorrak, adibidez erabilera eremua galtzen doan /sӒ/ igurzkari hobikari lepokaria. Bokalei dagokienez, /i e a o u/ bokal orokorrei, zubererazko /y/ bokala ere gehitu behar zaie. 2. Elebitasunari buruzko hipotesia Hizkuntza bi aski goiz (honetaz gehiago hurrengo paragrafoan) bereganatzen baditu haurrak, espero genuke hizkuntza biek behar dituzten fonema guztietarako tasun konbinaketez jabetuko dela. Haurrak hizkuntza biek erabiltzen dituzten konbinaketa onenak gordeko ditu, eta ez-hain-onak egiteko traba egiten duten murrizketak (bilakabideak) atzenduko ditu hala behar badu. Hartara, bi hizkuntza horietako bakoitzak eskatzen dituen fonema guztiak hiztunaren fonema inbentarioan egongo dira. Bestela esan, edozein hizkuntzak atzentzen duen tasun fonetiko konbinaketa, atzentzeko ahalmena bereganatuko duela hiztunak eta, horrela, gai izango dela tasun konbinaketa berri horrek dakarren unitatea hautemateko eta baita ahoskatzeko ere. Bi hizkuntza «aski goiz» bereganatu behar direla esan dugu. Hizkuntzaz jabetzeko adinaren epe eta mugez asko esan da, asko idatzi da (ikus beza irakurleak critical age terminoaren inguruan pilaturiko bibliografia zabala). Ez gara gu hemen eztabaida sakon eta konplexu horretan sartuko. Haatik, denbora eragile garrantzitsua dela dakigunez (Flege et al. 1999, Wong 1991, MacSwan & Pray 2005), eta hemen proposatzen dugun hipotesia betetzeko baldintza ezinbestekotzat jotzen dugunez, gutxieneko mugarri bat kokatzeko saioa egingo dugu. Onenean, gainera, hemen aurkezten den hipotesia egia bada, berau izan liteke jabekuntza adina zehazteko bide bat.
Lapurdum 2014 XVIII - 75-95 79 Hiztunaren fonema inbentarioa eta elebitasun goiztiarra: euskara gehi frantsesa vs. euskara gehi gaztelania Ahoskeraren aldetik hizkuntza «aski goiz» ikastea litzateke hizkuntzaren sistema fonologikoaz arazorik gabe jabetzeko aski gazte izatea, gorago azaldutakoaren haritik, hizkuntzak behar dituen tasun konbinaketa guztien jabe egiteko. Egia da zirkular samarra gerta daitekeela, baina, kontuan hartzen badugu hizkuntzak, jabetze goiztiarrean, fonetika zailduaz unitate fonemikoen inbentarioa aberasten duela, lanean hasteko erabaki genezake hiztun bati fonema mota bat falta zaionean, fonema mota horri legokiokeen tasun konbinaketaren beharra beranduegi iritsi zaiola hiztunari (honezkero oharmen edo ekoizpen gaitasuna lehen hizkuntzaren sistemaren inguruan zurrunduta daukanean).3 Zalantzarik gabe, jabekuntza aski goiztiarra sendoen bermatzen duena da haurrak hizkuntza biak hasiera-hasieratik entzutea. Hasiera-hasieratik nerabezarorako tarte horretan hasiera bera den egokiena edo geroxeago hasita ere jabekuntza fonologikoa ziurtatzen den, eztabaida eta ikerketa asko behar duen gaia da oraindik. Emaitza enpirikoen arabera, badirudi jaiotza baino lehenago ere badela gauza umea sistema fonologiko berriak bereganatzeko, eta, gainera, desberdintasunak daudela gaitasun horren epeetan banakoen artean (Flege 1999, Sebastian-Gallés et al. 1999, 2006). Hiztunaren elebitasun goiztiarraz gainera, noski, zenbait baldintza soziologiko ere aintzat hartu behar dira hiztunen datuen analisirako. Besteak beste, hizkuntza biak aski erabiltzen dituen familia edo talde eta gizarte batean bizi behar du haurrak.4 Datuen analisirako garrantzitsu den beste gogoeta bat ere bada, hemen labur azalduko duguna: hizkuntza bietako batean bakarrik gertatzen diren fonemak maileguetan eta forma berezietan besterik ez gertatzea beste hizkuntzan (adibidez, lapurtar baten hizketan bokal sudurkariak frantsesetikako maileguetan bakarrik azaltzea). Dena dela, hiztunek hautematen dituzten neurrian, esan daiteke beren fonema inbentarioan daudela, hiztunaren baliabide linguistiko direla (gogora goragoko fonema definizioa). 3. Datuek diotena: fonemen gehitzea Esan genezake, oro har, hiztun gaztelaniadun edo frantsesdun elebakarraren antzera, euskal elebidun berantiarrek ez dituztela izaten euskaraz bakarrik diren fonemak. Hala nola, hiztun gaztelaniadunak ez ditu izango /c/ sabaikaria, /tsӑ/ afrikatua, /ᖮ/ igurzkari sabaiaurrekoa edo, /ᢵ/ albokaria. Halaber, gaztelaniatik abiatuta euskara beranduegi ikasten duenak ere ez ditu izango edo, gutxienez, bereziki kostatuko zaio unitate horiek behar bezala bereiztea. Hiztun horien ahoskeran ohikoak izaten dira ondoko ordezkatzeak: kitto [kitᖮo] ([kico]-ren ordez) Xabi [tᖮaßi] ([ᖮaßi]-ren ordez) 3.- Hemen egiten ari garen sinplifikazioa aitortu behar da: badira, bestela ere eta berez bezala, hizkuntzak galtzen dituen fonema motak. Hemen oso oinarrizko eskema marraztu nahi izan dugu bigarren hizkuntzaren ikaste berantiarra goiztiarretik bereizteko. 4.- Agian horrek —baldintza hori ez guztiz betetzeak— elkartzen ditu, adibidez, /z/ren erabilerarik ezean ikastolarik gabeko gazteak Parisera joandako zaharrekin.
Lapurdum 2014 XVIII - 75-95 81 Hiztunaren fonema inbentarioa eta elebitasun goiztiarra: euskara gehi frantsesa vs. euskara gehi gaztelania ([kruɅ]) esateko, ahoskerek esandakoa erakusten dute. Berdin egun oraindik gutxi batzuen gaztelanian entzun daitezkeen parece [paresӒe] edo funciona [funtsӒjona]. Oro har ematen du elebidun goiztiarrek ez dituztela fonema inbentario bereziak, baizik eta bereganatu dituzten hizkuntza bien unitateak biltzen dituztela, eta unitate horiek erabiltzen dituztela hizketa bahetzeko oharmenaren bidez. Gero bere baitan dituzten unitate beroriek erabili ahal izango dituzte hitzak kanporatzean ere. Frantsesez edo gaztelaniaz eta ez euskaraz gertatzen ziren hots-unitateak, noski, ez dira gertatuko euskarazko hitz berezkoetan. Ez legoke horretarako arrazoirik. Jakinaren gainean edo bestela idatzia oinarri hartzen duenak bakarrik pentsa lezake jatorrizko euskal hitzetan gerta litezkeela [Ʌ] igurzkari hortzarteko edo bokal sudurkariak. Euskal hitz zaharren aurkezpen fonemikoan ez daude halako tasun konbinaketak. Haatik, halako fonemak dituenak, bereganatu duen beste hizkuntzak ikasarazi dizkiolako, erabili ahal izango ditu eta erabiliko ditu, kanpotikako hitz batek halako unitateak dakarzkionean. Horregatik, fonema berri horien existentzia maileguetan, akronimoetan eta kidekoetan bakarrik hauteman daiteke. 4. Fonemak galtzea Atal honetan bi fonema galtze aipatuko dira: bata, Hegoaldeko elebidunengan gertatzen ari dena, /બ/ fonemaren galera (§4.1); bestea, berriz, Iparraldeko euskaran abian dagoena: hasperenaren galera (§4.2). 4.1. /ᢵ/ fonemaren galera Gauza ezaguna da gaztelania-euskara elebidunen artean gero eta gehiago direla /ᢵ/ fonema ez daukatenak beren fonema inbentarioan. Hiztun zaharragoek fonema horren bidez gauzatzen dituzten ahoskerak, albokaritasunik gabe gertatzen dira gazteagoengan: esate baterako, ilun zaharragoen [iᢵun] fonema galdu duten gazteagoengan [iᣃun] edo [iᢔun] bihurtu da. Teknikoki esango genuke desalbokaritze bilakabide baten aurrean gaudela. Albokariaren galtze hori erlatiboki lehenago gertatu denez gaztelaniaz, eta gaztelaniatik abiatzen direnek euskara ikasteko desalbokaritzea ezartzen dutenez euskararen ahoskeran, automatikoki egotzi izan zaio gaztelaniaren eraginari euskarak fonema albokaria galtzea. Elebitasunaren testuinguruan gertatu bide den nolabaiteko eragina ukatu gabe6, esan behar da fonemaren galtze honek areago dirudiela geografikoki hedatuz doan aldaketa bat, gaztelaniaren eragin zuzena baino. Oro har, ematen du adina dela eragile nagusiena eta elebitasun mailak ez duela lotura zuzenik fonemaren sendotasunarekin. Hiztun zaharragoek, euskaradun izan edo ez, albokaria dute eta gazteagoengan urrituz doa. 6.- Ikus Oñederra 2012. Garbi dago euskara bigarren hizkuntza dutenen eredua oso hedatua dagoela gizarteko gune garrantzitsuetan (besteak beste, irakaskuntzan).
82 MIREN LOURDES OÑEDERRA - OROITZ JAUREGI - IRANTZU EPELDE 4.2. Hasperenaren galera Aipatu nahi dugun beste fonema galera Iparraldeko euskarazko /h/ hasperenarena da. Fonema hori ere desagertuz doa, azken aldi honetako ikerketek erakusten dutenez (cf. §5.1). Iparraldeko hizkeretan (kostaldean izan ezik), bost ingurune fonetikotan gordetzen da hasperena, baina ez hiztun guztietan, eta ez maiztasun berarekin. Kasu honetan ere, galera adinarekin doa eskuz esku. Hizkuntza aldaketetan adina izaten da eragile nagusietako bat (Chambers 2002), eta hain zuzen aldaketa gauzatzen ari den seinale izan ohi da berrikuntza adinean beherago eta indar handiagoz agertzea (Labov 1994, Trudgill 1974). Gure lekukoen artean ere, gazteago eta nabarmenago atzematen da, oro har, hasperenaren galera. Badirudi hasperena, garai batean euskalki guztiek batera zutena, aski berandu arte gorde zela mendebalean (Araba, Errioxa, Bizkaia), nahiz hamaseigarren menderako desagertua zen. Mitxelenak dio (2011 [1961]: 169) galera Goi Nafarroan hasiko zela ziurrenik, Aragoiko erromantzearen eraginez. XI. menderako ez omen zegoen hasperenaren arrastorik alderdi horretan. 5. Hiru saio, hiru bilakaera Gaur egungo euskal hizkerek aztergai oparoa eskaintzen dute fonema unitateetan gerta daitezkeen bilakaerak ikusteko, egoera elebidun desberdinak baititu euskara hitz egiten deneko eremuan. Bosgarren atal honetan eremu jakin bati begiratuko diogu: Iparraldean 2011-2014 bitartean egindako inkesten emaitzak bakarrik hartuko ditugu kontuan. Oro har, §1 atalean teorikoki azaldutakoa eremu honetan nola gauzatzen den ikustea da helburua, horretarako hiru saioren emaitzak erakutsiz. Hiru fenomeno motari begiratuko diogu: fonema baten galtzea (hasperena vs hasperenik eza; §5.1); euskarak ez duen eta frantsesak baduen ezaugarri baten ahoskera (bokal ahokariak vs bokal sudurkariak; §5.2); eta, azkenik, euskal hots baten ordez frantsesetikako beste hots baten ordezkatzea (dardarkari hobikaria vs dardarkari ubularra; §5.3). 5.1. Fonema galtzea: hasperenaren ekoizpena, gaur Goragoko 4.2. azpiatalean aurreratu bezala, hasperenaren galeraz bakarrik ariko gara fonema galtzeei eskainitako azpiatal honetan. Galera honi «aspirazio galera» edo «deaspirazio» ere esan izan zaio literaturan. Badira euskarak aspirazioa sistema osoan izan zuela baieztatzen duten lanak (cf. Mitxelena 2011 [1961], Hualde 1991); hau da, hizkuntzaren historiaren garai batean euskal eremu guztian eta euskalki guztietan zabaldua zela aspirazioa unitate fonemiko gisa. Denborak aurrera egin ahala, erabilpen eremua galduz joan zen, eta gaur egun, batez ere, zubereraz gordetzen da (neurri apalagoan behe-nafarreraz, eta oraindik apalagoan lapurteraz). Galera honen berri badakar, adibidez, Vinsonek, bere garairako hasperena «en voie de disparition» zegoela aipatuz (1914: 59; ik. Daranatz 1931 ere). Hartatik mende bat igaro denean, interesekoa iruditu zaigu berrikuntza hau pixka bat polikiago aztertzea, ikusteko bilakaera honek zein neurritaraino egin duen aurrera (cf. Jauregi & Epelde 2013). Hasperena alderdi askotatik azter daitekeen gertakaria da, eta 2013ko lan horretan deaspirazioa izan genuen gai nagusia. Fonema jakin honen bitartez, gaur egun gertatzen ari den berrikuntza bat eta hartzen duen gutxi gorabeherako hedadura azaltzen saiatu ginen, horretarako berriki jasotako datuak erabiliz.
Lapurdum 2014 XVIII - 75-95 83 Hiztunaren fonema inbentarioa eta elebitasun goiztiarra: euskara gehi frantsesa vs. euskara gehi gaztelania Metodologiari dagokionez, sei hitz edo sintagma labur itzultzeko eskatu zitzaien NORANTZ7 egitasmoko 59 lekukoei, betiere hasperenaren hitz hasierako eta bokalarteko posizioak bereiziz. Egitasmo horretan hiru adin multzo hartu ziren kontuan: 70 urtetik gorakoak (guztira 15 lekuko), 40-60 urte artekoak (12 lekuko) eta 35 urtetik beherakoak (32 lekuko). Sei galdera horietako bakoitza 59 hiztuni egin zitzaionez, 354 erantzun lortu ziren guztira, eta horiek dira 2013ko lanaren oinarria. Xedea izan genuen akustikoki aztertzea bat-bateko erantzun horietatik lekukoek zenbat —eta zein— ebaki zituzten hasperenez, eta zenbat —eta zein— hasperenik gabe. Aztergaiari dagokionez, hasperena hitz hasieran eta bokalartean agertu/ez agertu izan da kontuan hartu genuena, kanpo utziz kontsonante herskari hasperendunak eta kontsonante ozenen ondoren ekoizten diren hasperenak. 5.1.1. Hitz hasierako hasperena Hauek dira hitz hastapeneko hasperenak neurtzeko erabili ziren galderak (NORANTZ galdetegian F129-F131 kodeen arteko galderak): 1. Une pierre > [h]arri bat 2. Un enfant > [h]aur bat 3. Là-bas > [h]an Emaitzei begiratzen badiegu, ikusiko dugu gazteen artean herenak besterik ez zuela hitz hasierako hasperena ebaki (zehazki, %31k). Beraz, %69 izan ziren hitz hasieran batere hasperenik ahoskatu ez zuten lekukoak. Kontraste argia ikusi genuen hemen berriemaile zaharrenen ahoskerekin alderatzen badugu: 70 urtetik gorakoetan, %74k hasperenez ebaki zituen proposatutako item horiek, eta %26k batere gabe. Ondoko grafikoan irudikatu dira emaitzak: 7.- Proiektuaren izenburu ofiziala da: ‘Projet Norantz: Contact de langues et variation linguistique: création d’un observatoire des nouveaux parlers basques’ eta finantzatu zuten erakundeak honako hauek: Akitaniako Eskualde Kontseilua, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorra eta Euskararen Erakunde Publikoa. Iraupena: 2008ko irailaren 1etik 2011ko abuztuaren 31ra. Datu gehiago aurki dezake irakurleak Oyharçabal, Salaberria & Epelde 2011 eta 2012 lanetan. Web interfazea helbide honetan aurki daiteke: www. norantz.org
Lapurdum 2014 XVIII - 75-95 85 Hiztunaren fonema inbentarioa eta elebitasun goiztiarra: euskara gehi frantsesa vs. euskara gehi gaztelania 2. irudia. Hasperena bokalartean, NORANTZ egitasmoko datuen arabera. Oro har, bilakabide ingurunegabeen8 zergatiez gogoeta egiteko parada eskaini digute lan honen emaitzek. Alderdi fonetiko-fonologikotik begiratuta, esan daiteke artikulatorioki aspirazioa ekoizteak ez ekoizteak baino zailtasun handiagoa dakarrela, eta oharmenaren aldetik ez dela horren hots unitate ziurra sortzen (betiere, adibidez, kontsonante herskari batekin alderatzen badugu; Hurch 1988). Ondorioz, esan daiteke deaspirazioa aspirazioa baino bilakabide naturalagotzat har daitekeela. Beraz, hizkuntzaren egiturari begiratuta, /h/rik gabeko sistema bat naturalagotzat har daiteke /h/dun sistema bat baino. Argudio fonetiko-fonologikoek, hortaz, ez lukete egingo aspirazioa galtzearen aurka. Bestalde, gehitu behar dugu ondoko hizkuntza nagusiaren eragina ere hor dagoela: gaurko frantsesak ez du hasperenik, ezta erdialdeko euskarak eta euskara estandarrak ere. Hasperena galtzearen aldeko indarrak hainbat izan daitezkeelakoan gaude (2013: 259): 1. Fonetikoki dena alde du deaspirazioak: artikulatorioki, akustikoki eta oharmenaren aldetik hasperena ez gertatzeak abantaila gehiago du gertatzeak baino. 2. Hizkuntz jabekuntzan egon daitezkeen aldagaiak erabakigarriak izan daitezke; hau da, hizkuntza jabekuntza noiz-nola gertatu den (etxean, eskolan, eskolako eredu elebidunean, 8.- Hots, aldameneko beste hotsen batek eragin ez duen bilakabideen zergatiez.
86 MIREN LOURDES OÑEDERRA - OROITZ JAUREGI - IRANTZU EPELDE D ereduan...). 3. Frantsesaren eragina. 4. Euskara estandarraren eta erdialdeko euskalkiaren eragina. 5.2. Bokal sudurkariak: euskarak ez dituen fonemak (eta frantsesak badituenak) nola gauzatzen diren ikusteko adibide bat Euskaraz, oro har, bost bokal unitate fonemiko daudela esan izan dute euskalariek (Mitxelena 2011 [1961], Hualde 1991, Oñederra 2004), eta bokal sudurkaririk ez dagoela. Gaur egungo bokal sudurkariak maileguen testuinguruan izan genituen langai orain ez aspaldi (Epelde & Jauregi 2011a, b). Urte hauetan egindako alor lanean belarriz hautemandakoa akustikoki neurtu nahi izan genuen, gaur egungo hiztun lapurtarren ahoskera kontuan hartuz. Sudurkaritasunaren bitartez, gertatzen ari den aldaketa baten berri ematen saiatu ginen: frantsesak bokal ahokariez gain bokal sudurkariak ere badituenez, ikusi nahi izan genuen frantsesezko hitzak mailegatzerakoan euskaraz bokal sudurkariak gordetzen diren, edo, berezkoa zaion sistemaren arabera, euskarak bokal horiek ahokari bihurtzen ote dituen. 2011b lan hartan lapurterazko datuetara mugatzea erabaki genuen, eta Lapurdi barruan Senpereko berriemaileak hautatu genituen inkesta lanak egiteko. Gure lekuko haiek bokal sudurkariak zenbateraino ebakitzen zituzten ikusi nahi izan genuen horrela, datu akustikoak erabiliz. Labur esateko, lekuko senpertar hauek euskaraz ari direnean eta euskarazko diskurtsoan frantsesezko maileguak erabiltzen dituztenean, ea bokal sudurkariak ekoizten dituzten edo ez. Horrek berez bezala ekarriko luke lapurterazko euskara-frantsesa elebidun goiztiarrak [bokalak ՜ ahokari] egiten dituen bilakabidea gainditua duela baieztatzea, eta horren arabera hiztuna gai litzateke bi bokal motak berariaz ekoizteko, fonemikoki ebakitzeko, nahiz gero zein-noiz egin aukeratzeko gaitasun osoa izan. Ez da ahaztu behar hiztun guztiak elebidunak direla gaur egun. Lan hartan frantses maileguan [ᢌǁ], [ᖡǁ] eta [õ] bokalak dituzten hitzak izan genituen aztergai, euskarazko ordainetan bi unitate (bokala eta kontsonante sudurkaria) edo bakarra (bokal sudurkari edo sudurkaritua) egiten zen ikusi nahian. Azterketa akustikoa egiteko, lau hiztun hautatu ziren, laurak Senperekoak: hiru adinekoak (80, 86 eta 89 urte) eta gazte bat (26 urte).9 Galdeketak egiteko, berriz, hitz zerrenda bana aurkeztu genien hiztunei frantsesezko hamarna hitzekin, eta horiek euskaraz emateko eskatu. Euskaraz egunero erabiltzeko modukoak ziren hitz guztiak. Ondoren, euskarazko 10 hitzeko zerrenda bana aurkeztu genien, eta horiek ozenki esateko eskatu.10 Euskarazko hitz 09.- Grabaketak hiztunen etxeetan egin ziren, Sony MD Walkman eta Sony ECM-717 mikrofono aparailuekin. Grabatutako seinalea ordenagailura M-Audio-ren bidez pasatu eta gero, neurketak Praat programarekin egin genituen. Azterketa akustikoa egiteko hots uhina eta espektrograma erabili ziren. 10.- Esperimentuaren diseinuaren aldetik, eta bi hitz motak lortzeko metodo bera erabiltzearren, komeni zen beharbada euskarazko hitzak ahoskatzeko garaian ere frantsesezko ordainak ematea, gero hiztunek euskarazkoak eman zitzaten. Hartara, bokal eta kontsonante sudurkari bilkura idatziz ikustea saihestuko genukeen. Guk bestela jokatzea hobetsi genuen, berriemaileei gauzak errazteagatik.
Lapurdum 2014 XVIII - 75-95 87 Hiztunaren fonema inbentarioa eta elebitasun goiztiarra: euskara gehi frantsesa vs. euskara gehi gaztelania guztietan (C)VN.11 bilkura lehenengo silaban dago, ez dago bat ere hitz amaieran duenik. Frantsesetiko maileguetan ere agertzen da bokal sudurkaria lehen silaban, adibidez ambulance eta invitation hitzetan; amaieran dutenek askotan beste kontsonante bat ere badute jarraian, adibidez science, lampe eta pompe hitzek. Hau da, sudurkaria ez dago erabateko amaieran. Kontrol hitzak ere aztertu genituen, eta horiek lortzeko hizketa librea erabili zen. Emaitzei begira, euskarazko hogei itemei dagokienez, ia kasu guztietan bi unitate gertatzen zirela erakutsi zuten espektrogramek: kanbiatu, kanta eta ganbara moduko hitzetan bokalak eta kontsonante sudurkariak bakoitzak bere denbora hartzen duela bereiz zitekeen espektrograman. Hala ere, bi unitate hain garbi antzematen ez zireneko kasuak ere aurkitu genituen. Frantsesezko itemei dagokienez, laburki esateko, 20 kasuetatik 13tan (%65etan) bokal sudurkariak ekoitzi zituzten hiztunek. Beste zenbait adibide (20tik 7), bi unitate eginez [bokala (neurri handiagoan edo txikiagoan sudurkaritua) + kontsonante sudurkaria] ebaki zituzten, uhin espektrografikoen arabera. Garbi ikusten da bokal sudurkarien jabe direla, neurri handiagoan edo txikiagoan, lan hartan aztertutako hiztunak. Honekin batera esan behar da zahar/gazte banaketan desberdintasunak ikus zitezkeela: lekuko gazteena eta adintsuena kontuan hartuz, lekuko gazteak bokal sudurkariz ebaki zituen bi mailegu zahar (serg[ã]ta ‘sanjentua’ eta k[õ]zientziaik ‘kontzientziarik’) erabat euskararen fonologiaren arabera eman zituen adinekoak: sarienta mailegu egokituarekin, alde batetik, eta kontzientziarik guztiz eta aspaldi euskaratutakoarekin, bestetik. Esan behar da adinaren araberako aldakortasuna oso kontuan hartu beharrekoa dela, hiztun bakoitzaren barne aldakortasunarekin batera. Adibidez, [ã]nvelopa ahoskatu zuten gure lekukoek, baina beste hiztun batzuen ahotik entzun izan dugu euskararen arauen arabera egokituta mailegu hori: enbelopa, [v] > [b] bilakatuz eta are emelopa, askotan sudurkariak asimilatu egiten duelako ondoko herskaria [mb] eta [nd] multzoetan. Maileguaren antzinatasuna erabakigarria dela ikusten da egokitze graduari dagokionez. Oro har, mailegu zaharretan euskararen fonologia arauen arabera egokitu dira hotsak, linja (fr. linge) eta xinple (fr. simple) hitzetan gertatu den bezala (ez dira sudurkaritzen eta unitate bakarrean biltzen). Maileguaren antzinatasuna zenbateraino den erabakigarri oso garbi ikusten da NORANTZ egitasmoko datuetan, eta baita hiztun zahar/gazte kontrastea ere, mailegu zaharrak eta berriak erabiltzerakoan. Lekuko zaharrenak, 86 urtekoak, behin bakarrik ebaki zuen guk proposatutako itzulgaia bokal sudurkariz: [ᖡǁ]nfirmiera ‘erizaina’ izenean. Gazteak, pentsatzekoa zenez, umetatik ikasia zuen euskarazko ordaina (18 urte arte ikastolan ibilia da), eta, espero genuen bezala, erizaina itzuli zuen. Gauza bera gertatu zen anpula/bonbilla, trantxa/ xerra eta ponpierak/suhiltzaileak pareekin, adibidez. 11.- Silaba bukaerako kontsonante sudurkaria adierazi nahi dugu N. honekin.
Lapurdum 2014 XVIII - 75-95 91 Hiztunaren fonema inbentarioa eta elebitasun goiztiarra: euskara gehi frantsesa vs. euskara gehi gaztelania Tauletan ikus daitekeenez, emaitzek garbi erakusten dute dardarkari hobikariak kategoria fonemiko nahiko ahula duela. Frantsesezko hots batek euskarazkoa ordezkatzean nagusi den hizkuntzaren eragina faktore erabakigarria da, datuen arabera. Zenbaitetan euskara estandarraren eragina ere ikus daiteke, batez ere euskaraz eskolatutako hiztunetan, horiek dardarkari hobikariaren alde ere egiten baitute, bereziki eskolako eremuan ikasitako hitzetan. Oro har, dardarkariarekin gertatzen denak ere artikuluaren lehen parte teorikoan azaldutakoa berresten du. Saio hauetan parte hartu zuten hiztun guztiak elebidunak dira, haietako asko elebidun goiztiarrak, eta, beraz, haur garaian ikasitako hizkuntzetako hots unitateak ekoizteko gai dira, baita oharmenaren aldetik haiek ‘entzuteko’ gai ere. Horrez gain, eragile soziolinguistikoen garrantzia ere ezin alde batera utzizkoa da fonema sailaren gaur egungo ekoizpenari dagokionez, datuek erakusten duten moduan. Lehen hurbilpen hauek, dena dela, polikiago aztertzea mereziko luke ondorengo lanetan. 6. Ondorio gisa Artikuluan saiatu gara erakusten bi hizkuntzaren jabekuntzagatik hiztun elebidunen sistema fonologikoan nolako ondorioak gerta daitezkeen. Gure kasuan, batez ere adina hartu dugu kontuan hizkuntzaz kanpoko faktore moduan, eta abian diren zenbait aldaketarekin hiru saio egin dira. 5. atalean, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako euskaradun eta frantsesdun hiztunei egindako galdeketen bidez, teoria fonologikorako interesgarri izan daitezkeen gertakari batzuk erakutsi ditugu, hiztun elebidun horiengan gaur egun indarrean dauden zenbait bilakabide fonologiko neurtuz eta aztertuz. Oraindik lan asko badago ere egiteko, uste dugu esan daitekeela euskararen datuek erakusten dutela elebitasun goiztiarrak ez diola berez hiztunari fonemarik ‘kentzen’. Ikasten dituen hizkuntza bien (edo gehiagoren) fonemak biltzen dituen neurrian, elebitasun goiztiarraren emaitza bat izango litzateke elebakarrak dituen fonema kopurua baino gehiago izatea elebidunak, hiztuna gai delako hizkuntza bateko zein besteko unitate fonemikoak erabiltzeko, eta ondorioz baita unitate horien oharmenaz jabetzeko ere. Bokalen sudurkaritasuna da egoera hau erakusteko erabili dugun adibideetako bat, eta, aurreko lanetan azaldu bezala (2011a, b), maileguen ahoskera da horren adibide agerikoena. Artikuluan zehar ikusi dugu bilakabide fonologiko batek fonema galera ere ekar dezakeela zenbaitetan. Albokariaren kasua aipatu dugu hau ikusteko (§4.1), baina batez ere hasperenaren galera aztertu da polikiago (§5.1). Bi hots horien galera areago aztertu beharko litzateke, hizkuntzaren berezko garapenaren testuinguruan. Zalantzarik ez dago hizkuntza baten sendotasun linguistiko eta sozialak zeresan handia duela hiztunen gaitasunaren izaeran, gaitasun fonologikoa barne. Horrek zein neurritan eragin dezakeen fonema mota markatuenak (halakoak dira bai albokaria eta bai hasperena) ahultzean, ongi aztertzea merezi lukeen gaia da: Researchers have noted a tendency for contraction in phonological systems leading to the loss of oppositions. Campbell and Muntzel (1987: 187) hypothesize that the marked number of a phonological opposition will be more likely to disappear. In El Salvador, for instance, Pipil has lost contrastive vowel length, a distinction not found |
addi-8adc36290c42 | https://addi.ehu.es/handle/10810/20743 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 1995 | science | Salaberri Muñoa, Patxi | eu | Aramaioko hizkuntz ondareaz | ARAMAIOKO HIZKUNTZ ONDAREAZ Aramaio, 1995-04-01 Patxi Salaberri Muñoa Eguerdi on, jaun-andreok! Ohore handia da niretzat Gabirel Jauregiren omenaldian egotea eta Aramaioko hizkuntz ondareaz mintzatzeko aukera izatea. Halere, egun pozgarri eta eguzkitsu honetan badirudi niri egokitu zaidala hodei ilunak zeruan adierazten ibiltzea. Espero dut, dena den, ene hitz hauek eguzkia estali baino, laino beltzok ortzi-hertzetik jaurtikitzeko eta egun honen ondokoak pozgarriago bihurtzeko baliagarriak izatea. Zeren hodei beltzen pareko baitira Aramaiok azken urteotan erakutsi duen hizkuntz egoera eta aramaioarrok oraindik orain erakusten dugun joera linguistikoa. Duela 24 urte, Euskaltzaindia hemen bertan bildu zenean, Aita Villasantek honako hitz hauek zuzendu zizkigun aramaioarroi: "Baina Euskaltzaindiak, gaur Arabara etorri denean ez du topo egin behinolako oroigarri batzuekin edo euskal ondakin hi! batzuekin. Ez ditu hemen hezur iharrak aurkitu. Ez. Aramuoko bailara hontan euskera bizi hizirik dago. Zutik, bizkor eta zoli irauten du gure mintzairak Arabako txoko honetan. Bejondeizuela. Euskaltzaindiak bere aitorra, bere eskerrona agertu nahi dio gaur Araban euskaltasunaren testigurik finena den alderdi honi. [oo.] Badugu gaur euskaldunok arrisku hat, tentazio gogor bat: aurrerapenaren izenean, zibi!izazio berri eta orokorraren aitzakiaz, gure mintzaira arbuiatzeko tentazioa. Engainu ikaragarri bat litzake. Herri guztiek bere nortasuna, bere izakera eta kultura berezia gordetzen duten bitartean, guk kontrara jokatzea. Euskalerriak bere nortasuna ukatu eta bere izateari traizio egingo balio, gizarteko zibilizazio eta kulturari mesede ez, baina kalte egingo lioke. Ez la hizkuntza bakarrik. Hizkuntzarekin batean loturik dijoaz izpirituaren ondasun, dohain eta berebiziko balioak. Eta hoiek alferrik galtzeko ez dugu eskubiderik." Hitz egoki neurtuak haiek, Aramaion mendez mende hain irmo mantendua zen hizkuntza leialtasunari iristen hasiak ziren arriskuen berri ematen ziotenak!
694 EUSKERA - XL (2. aldia) Eta halaber profetikoak, gaur eguneko egoera soziolinguistikoak erakusten duen legez. Hurrengo minutuetan, errealitate hits hau ahalik laburren eta argien azaltzen saiatuko naiz, betiere horrelakoetan herriko semea izateak etxe barruko arazoak maitekiro aztertu, baloratu eta kritikatzeko ematen duen zilegitasunarekin. * * * Ezaguna da Euskal Herriko hizkuntz egoera orokorra hipotesi, aurreiritzi eta "gutxi gora-behera" bezalako apreziazioekin aztertua izan dela urte askotan barrena. Lan benetan sistematikoak, Komunitate Autonomo honi dagokionez behintzat, euskal administrazioak burututako errolda edo zentsuen bidez etorri dira, hizkuntz egoerari buruzko datuak modu aski sistematikoan jasotzen zirelako. Askok gogoratuko duzuen bezala, hiru izan dira egindako erroldak: 1981ean, 1986an eta 1991n. Hiru horietan agertzen diren emaitzez baliatuko naiz gure herriko hizkuntz egoera eta joerak perfilatzeko. Egia esan, datu horietatik isurtzen diren emaitzak ez dira zeharo harrigarriak, ez. Patxi Uribarrenek konstatazio berdintsua egin zuelako duela 20 urte, oraindik datu objetiborik ez geneukanean. Baina kezkagarriak bai. Euskal Herri guztian euskalduntzearen aldeko apostua egin denean (eta gogoratu Errioxa aldean, Arabako muga administratibo urrunenetan dauden Lapuebla Labarka, Elzieko, Oion, eta hainbat herritan euskalduntzeko egiten ari diren ahaleginak!), hemen, Aramaion, euskara berez ematen zaigunean, mantendu eta landu baino egin behar ez dugunean, zinez pentsa daiteke ea ez ote garen euskara alboratzen hasi. Ditugun datu guztiek geure-geurea dugun hizkuntzarekiko leialtasunik eza adierazten dute: etxean ikasitako euskara gero eta gutxiago erabiltzen da. Erdara, gaztelera, gero eta erosoagoa egiten bide zaigu gure harremanetarako. Eta hau latza da, ikaragarria benetan! Baina, beste ezertan baino lehen, has gaitezen hizkuntz ondarea nola zabaltzen den ikusten, zenbat aramaioarrek dakiten euskaraz azaltzen alegia. Herri askotan suertatu den hustutze-prozesuarekin batera, 1981etik 1991ra bitartean Aramaion biztanleria beherantz joan bada ere (bi urte eta gehiagoko 1.400 biztanletik 1.287ra jaitsi da), biztanleen hizkuntza gaitasunari begiratuz gero, datuek bestelako berezitasunik erakusten dute. Halaber, 1986tik 1991era bitartean, Euskal Autonomi Elkartean ez bezala, euskaldunen kopurua jaitsi egin zen Aramaion, hots, 1.174 izatetik (% 89,07) 1.106 izatera (% 85,94).
ARAMAIOKO HIZKUNTZ ONDAREAZ - Patxi Salaberri Muñoa 695 1991ean, herriko 65 erda1dun hutsek % 5a baino ez zuten osatzen oro har. Besta1de, "Ia-euskaldunak" multzokoak lehenengo bost urtetan mantendu egin ziren portzentualki, 1986tik aurrera ia lau puntutako gorakada izan zute1arik (% 9a). Kasuistika zabala dugu multzo honetan: euskaraz ulertu bai baina hitzegiten ez dakitenak (gauza arrunta Aramaio bezalako herrietan); euskaraz ondo irakurri bai, baina mintzatu ez; etab. azken batean, eta muturretako kasuak baino ez aipatzearren, multzo honetan sartu ohi dira batetik euska1duntzen, hau da, euskaraz ikasten ari direnak (euskaldunon multzora datozenak, integratu nahi dutenak, alegia) eta, bestetik, euskara galtzen ari direnak (badoazenak, gazteleraz bizi nahi dutenak). Eta hau da azken urteotan Aramaion eman den fenomenorik gaitzesgarriena ulertu bai, elkarrizketa edo hitzaldiaren haria jarraitzeko arazorik ez, baina elkarrizketan parte hartzerakoan erdara ezpainetan! Datu hauekin, egia da, ematen du euskararen altxorra edo ondarea ondo bermatuta eta garantizatuta dagoela aramaioarren artean, euskalduna baita biztanlegoaren % 86a. Halere, hemen bada bestelako galderarik egiteko aukera ondarearen erabilera nolakoa CIen jakiteko. Eta horretaz arituko gara ondoko hitz-lerroetan. Hamaika bider entzun izan dugun talentuen parabola ospetsu hark badu hemen tokirik. Izan ere, zer egiten du Aramaioko herriak hizkuntz ondare horrekin? Erabili egiten du, landu egiten du? Zer egiten du? Ildo horretatik, alfabetatzea eta erabilpena ditugu elementurik adierazgarrienak galdera horiei erantzun ahal izateko, batetik euskararen ezagupen hutsa baino gehiago direlako eta, bestetik, hizkuntzaren instrumentalizazio erreala suposatzen dutelako. 1. ALFABETATZEA Alfabetizazioaz bi hitz. Inoiz baino alfabetatugabe gehiago dago herrian. Eta ez dira analfabetoak, kontuz! (euren burua benetan analfabeto gisa kontsideratzen dutenak bost baino ez ziren 1991n). Alfabetatu gabekoen multzo honetan erdaraz alfabetatuak direnak, baina euskaraz irakurtzen eta idazten jakiteko inolako ahaleginik egin ez dutenak sartu behar ditugu. Eta asko ez izan arren, portzentualki gorantza joan den joera, tendentzia dugu Aramaion (1986an % 5,36 izatetik 1991n % 8,14 izatera). Alfabetatuek, aldiz, beherantza egin dute epe berean (1886an % 42 izatetik 1991n % 39,60 izatera). Bitxiago bilakatzen dira fenomeno hauek Euskal Herrian gertatzen den dinamikarekin erkatzen direnean, erabat kontrajarriak agertzen baitzaizkigu joera orokorra eta Aramaion antzematen dena. Izan ere, Euskal Herriko euskaldun
696 EUSKERA - XL (2. aldia) alfabetatuen kopuruak igoera nabarmena erakusten du: 1981ean % 46,5, 1986an 62,08 eta 1991n 67,86. Ikusten den bezala, alfabetatze arloan Aramaiok kontrako joera darama, eta modu nabarmenean gainera. Zail da ulertzen hain ardura gutxi betidanik euskaldunak direnen artean, batik bat Euskal Herri guztian alfabetatzeko, prentsa eta liburuak euskaraz ateratzeko egiten ari den ahalegin ikaragarria ikusita. Ezin uler daiteke, esaterako, hemen, % 86a euskalduna den herri honetan Errioxako edozein herritan baino euskarazko egunkari gutxiago irakurtzea. 2. EUSKARA ARAMAIOARREN EZPAINETAN Aramaioarrek etxean hitzegiten omen duten hizkuntzari buruzko zenbakiek funtzionamendu-arazo larri samarra adierazten dute, % 67,33 baino ez dute euskaraz egiten. Honen arabera 250 bat euskaldunek erdaraz egiten dute etxean, eta arazoa ez da familiak linguistikoki mistoak direlako (erdalduna + euskalduna). Bestalde, EKB-k 1993an burututako ikerketaren bidez antzeman daitekeenaren arabera, Ararnaioko bizilagunen hizkuntz ezagutza edo gaitasuna kaleetatik zehar hitzegin ohi dutena baino dexente altuagoa da. Azken erro1dan (1991ekoan, alegia) bataz besteko ezagutza % 85,94 baldin bazen, 1993ko erabi1pen maila % 57,81ekoa zen, hogetita hamar puntutako desoreka hizkuntza mintzatuaren kaltetail. Benetan kezkagarria egoera. Are kezkagarriagoa gogoan hartzen bada hizkuntz leialtasun gutxien erakusten duen adinak, hots, herriaren bizitza eta dinarnika sozio-politikoa, ekonomikoa eta kultura1a bideratzen eta sostengatzen dituenak eta kopuruan ere adin-talde zabalena denak (25-64 urte bitartekoa 1991n 742 pertsonek osatzen zuten) hain zuzen, nabarmenki diharduela gazteleraren aldeko apostua egiten. 25-64 urte bitarteko jendeak (herriko biztanle guztien erdia baino dexente gehiago, alegia) kalean hitzegiten duen guztiaren % 40,21 baino ez du euskaraz hitzegiten. Euskal Herrian euskararen kale-erabilpenari buruz ditugun datuak kontuan harturik, eta Aramaioko biztanlegoaren hizkuntz ezagutza edo gaitasun maila parekoa edo altuagoa duten herrietan antzematen den erabilpenarekin erkatuz gero, aramaioarren hizkuntzarekiko leialtasun(ik ez)a Nafarroako Araitz eta Etxalarreko biztanleen parekoa da ia herri euskaldun huts izatetik erabilpen maila berdintsura iritsi baitira hirurak (Etxalar: Ezagutza [1991] % 90,42 eta Erabilpena [1993] % 54,93; Araitz: Ezagutza [1991] % 96,59 eta Erabilpena [1993] % 56,22). Datuak begi bistan, badirudi gaur egun Aramaioko kaleetako hizkuntza euskara ez den beste bat bihurtzen ari dela.
ARAMAIOKO HIZKUNTZ ONDAREAZ - Patxi Salaberri Muñoa 697 Sintomak dira hauek guztiak. Gaixotasun baten sintomak. Orekatuta ez dagoen gizarte baten gaixotasunaren sintomak. Bere hizkuntza propioan eroso sentitzen ez den gizarte baten gaixotasunaren sintomak. Eta sintoma horiek ganditu ahal izateko, euskara Aramaion biziko bada, derrigorrezkoa da hiztunok geure hizkuntzarekin dugun erantzukizunari lehenbailehen heltzea. Badakit ez dela hau ez parada ez eta une egokiena ere hizkuntza tentsioez, erremedioez edota hizkuntza politikaz iharduteko. Are gutxiago, euskararen aldeko politika konkretuak gauzatzeko moduez mintzatzeko. Horretarako bada nik baino hobeto eta sakonago hitzegin dezakeenik. Halere, ez nuke bukatu nahi hizkuntzaren adeko akuilua zertan letzakeen adierazi gabe. Lehenik eta behin, norberak hizkuntzarekin duena hots, hizkuntza leialtasuna, hau da, bakoitzak euskararekin eduki beharko genukeen begirunea, fideltasuna, errespetua. Hizkuntza leialtasuna norberak bere hizkuntza bere sentitzea da eta horrela erabiltzea. Hizkuntza leialtasunak hizkuntzarekiko harreman "normaldu" bat baino ez luke adierazi behar, hizkuntzaren erabilpen normala etxean, kalean, lanean, lagunen artean, administrazioaren aurrean, etab. Baina, kontuz, ezin izango genuke euskararen erabilpen faltaren ardura edo erantzukizun guztia norberaren gainean bakarrik jarri. Hizkuntza leialtasuna edo fideltasuna, hiztun bakoitzak duen ardura ezin da traizio pertsonal gisa kontsideratu, gauza jakina da-eta hiztunon gainetik dauden erakundeek lan eskerga egin dezaketela eta egin beharko luketela norberaren hizkuntza leialtasuna behar bezala bideratzen eta betetzen joan dadin. Eginkizun horietariko lehena, zalantzarik gabe, ardura politikoa duen Udalarena da. Izan ere, Udalari dagokio, hizkuntza politikaren ardura daramaten agintariekin batera, hizkuntz erabilpenaren desoreka frenatzeko eta euskararen erabilpena areagotzeko plan serioa eta politika zehatza definitzea. Horrezaz gain, ezinbestekoa litzateke egoera berdintsuan dauden beste herri euskaldunekin ere koordinatzea eta bateratsu jokatzea. Eta honetan ez da ezer asmatu behar. Dagoeneko badira Euskal Herrian zenbait herri euskaldun horretan buru-belarri lanean eta oso esperientzia interesgarriarekin gainera, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateaz ari naiz. Zinez pentsa dezakegu esperientzia desberdinak aztertzeko, baloratzeko eta eginkizunak koordinatu eta bultzatzeko balio dezakeela UEMAk. Borondate politikoa planifikazioa eta beste herri euskaldunekiko koordinazioa, beraz, behar ditugun faktore garrantzitsuenak.
698 EUSKERA - XL (2. aldia) Hortik aurrera, errazagoa, samurragoa izango da hizkuntza transmisioa zaintzea, alfabetatze lanak egitea, kaleko erabilpena bermatzea eta euskaraz ez dakienari gure komunitatean integratzeko bideak eskaintzea. Bere hizkuntza baloratzen eta maitatzen duen herri batek gizarte linguistikoki "normala" eta integratua izatera iristea izan beharko luke helburu, hizkuntzarekin identifikatzera ailegatzea, hizkuntza oinarri gisa izatera, hizkuntzaren inguruan komunitatea sentitzera azken batean. Eta horretarako ezinbestekoak dira ausardia eta irudimena. Ausardia bestek egiten ez dutena ere egiteko, eta irudimena planteamendu eta ekimenak modurik erakargarrien eta efektiboenean burutzeko. Bukatzeko, bi hitz. Euskal Komunitate Autonomoaren bihotz-bihotzean dago Aramaio, eta bihotz gisa, neurri batean behintzat bizigarri den euskal odola mugitzea dagokio gure herriari, erantzukizun handia egokitu baitzaio gure gizartean, batik bat Araban: eskualde euskaldun bakarra izateak besteen eredua izatera behartzen du, besteen dinamika euskaltzalearen motorea, benetako erreferentzia, arrazoirik gabeko eraso guztien aurkako sakoneko "arrazoia". Euskarak gure artean aurrera egingo badu, ezin egon gaitezke lozorroan, beste herriek guk baino gutxiago dakitela eta lasai. Euskararen gurditik tiratzea dagokio Aramaioko herriari. Aramaiori eta bera bezalako herri euskaldunei beste edozein herriri baino askoz ere gehiago eska diezaieke Euskal Herriak. Eta Aramaiok gertu egon beharko luke erantzuteko. Eta jakina, horrek ez du suposatzen inolako ahalegin berezirik. Aramaiori eskatu behar zaiona da, azken finean, edozein erdaldunek euskalduntzeko egiten duen ahalegina berak ere egitea ez euskalduntzen, noski, baina bai euskaldun izaten, euskaldun irauten, euskaldun izan nahi duten beste guztien erreferentzia irmoa bilakatzen. Hori baino ez ... eta hori guztia, aldi berean! Mila esker. |
addi-ae35e1ef366a | https://addi.ehu.es/handle/10810/20744 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 1994 | science | Salaberri Muñoa, Patxi | eu | Legutioko hidronimia aitzaki | 554 EUSKERA - XXXIX (2.aldia) zail litzateke mugatzen non hasi eta norainokoa zen errealitatean izen haren erabilera, ezaguna baita horrelako entitate geografikoen izendapen bakarra berri samarra dela Historian zehar eta normalean, erreka eta ibaien kasuan batipat, tokian tokiko izendapena erakutsi ohi dutela. Nolanahi ere den, lekukotasun idatziaren arabera, Urrunaga ingurutik Urbinaraino doan ibai zatiak bederen Mauruybaya izena erakusten du behialako Santa Marina (3) edo gaurko Santa Engracia delako horren aurretik. Izan ere, 1593an aurkitzen dugu lehen aldiz "rio y bado de Mauruybaya" gisa (LUA-K 5-4, 101 or. (4) eta indarrean iraungo du izen horrek, Mauruybayaguirre(a) leku-izenarekin batera, XVII. mendearen erdialderarte gutxienez (l638an (5) artikulurik gabeko formapean azaltzen zaigu: Mauruybay), harik eta, kontrarreforma-giroaren eraginez nonbait, "mauru" eta oroimen paganoko bestelako hitzak ezabatzen hasi eta erlijio arloko formez ordezkatu arte. Horra hor, bada, berrehun eta berrogeita hamar urtetan, berrogei bat metro karratuko "hermita desierto" bat izendatzeko toponimoa Legutio guztiko azaleraren bostenaren (zortziehun hektarea inguru!) jabe, irentsi duen toponimia zahar eta aberatsa ordezkatzenL 2. Aberatsa izan da Legutio Udalbarrutia, eta bada oraingoz, urtegiaz landako bestelako hidronimoetan ere. Baina entitate txikia dutenak ("ur", "iturri", "putzu", etab.) utzita, har dezagun adierazgarri gisa "ibai-erreka" bikotearen osagaietako bat erakusten duen toponimia. Izan ere, azterketa sinkronikoak ageri-agerian uzten du osagai bien banaketa semantikoa eta bakoitzak betetzen duen esparru hidrografiko garbia: "erreka" hitza entitate gutxiko ur-lasterrak edo latsak adierazteko erabili izan den bitartean, "ibaia" ur handietarako gorde da. Urteetan zehar, halere, uraren jario-aldatzearen eta desplazamendu toponimikoaren fenomenoa gailenduko da horietan ere, normalean hizkuntzaren bilakaerarekin aski paraleloki funtzionatzen duena. Azken bi mendeotan, esaterako, euskalkiaren erabileran "erreka" hitzak hartzen duen nagusitasunarekin (esklusibotasunarekin?) batera, "ibaia" osagaia duten hidronimoen desagerpena nabarituko da (6). (3) Santa Marina eta Santa Engracia ibaiei buruzko informazio gehiagorako ikus 18. oharra. (4) Legutioko Udal Artxiboan egon arren, dokumentu hau Protokolo-liburua da. Cristobal Saez de Viteri notariarena hain zuzen. (5) Prot. 4.338, 8. or. (6) "Erreka" hitzak "ibaia"-ren ario semantikoa bete duenean, ordurarte berak betetzen zuena ez da bete "lats", "errekasto" edo beste forma batez. Klima eta landaretza aldaketen eraginez nonbait, eta urtaroen arabera, uharrak baino ez dira gaur egun lehengo erreka horiek. Normalean, beraz, errekak zeharkatzen zuen arroak -"arro" hitzak, hobe- beteko du dagoeneko hiztunentzako "erreka"
562 I. ERASKINA EUSKERA - XXXIX (2.aldia) J.L. Lizundia Askondo jauna Euskaltzaindia Bilbo Agur t'erdi, Atsegin handiz jaso dut irailaren 26an bidali zenidan gutuna eta ahalik lasterren eta egokien erantzun nahi nieke bertan egiten zenizkidan galderei. Lehenik eta behin, aitortuko dizut toponimiaren arIo irristakor honetan denbora dexente eman ondoren, ez dudala gaur egun neure burua proposamen zehatzak egitiko moduan ikusten. Areago: horretarako inoiz baino ahalmen gutxiago dudala esango nizuke, agian beraietan gehiegi ez sinestera iritsi naizelako. Besteak beste, honelakorik duela zortzi bat urte aurkeztua dudalako proposamenak ontzat har zitzaketen erakundeetan (udalekoa barne), ondorio(-ez)ak nabarmenegiak direlarik. Horregatik, artikuluaren erdarazko sarreratxoan esaten nuen bezala, ez zen eta ez da "objeto de este articulo proponer soluciones no opciones concretas de reacomodaci6n toponimica". Izan ere, egoeraren ikuspegi orokorra baino ez nuen eman nahi izan. Eta beraiaz jarria zegoen harako hura. Nik ez, ez daukat arazorik urtegiari Santa Engracia deitzen jarraitzeko. Ezta behiala egokiagoa izan zitekeen beste bat erabiltzeko ere. Artikuluan nioen bezala, benetako arazoa sortzen ari diren gainerako konfigurazio erraldoi guzti horien izendapenerako erabil daitezkeen formula zabar, erraz-zale eta toponimiaren senaren aurkakoetan ikusten dul. Bestelako iraultzetan ez bezala, toponimikoki finkatuta dagoena aldatzen saiatzea (batipat kartografian, bibliografian eta, ondorioz, burmuinetan luzaroan benedikatuak izan direnean) latza bezain antzua liteke. Errazago litzateke inolako benedikaziorik jaso ez duena bideratzea. lIdo horreta, estropada gunearen bataioa genuke erdi eginkizun. Oker ez banago, Zaldarroa izena jarri diote gune horri edo, behinik behin, eraikuntza eta kaitik antzekoa dagoen lekuari. Nire ustez, eremu lehorrari dagokionez, izen hori bat dator azken urteotako erabilerarekin. Egia da, hala ere, estropada gunea lehengo ibaiak edo errekak sortu zuen ibarraren gain-gainean dagoela. Eta horri bai, horri Ibarbaltz(a) dei- |
addi-eaf1681a533d | https://addi.ehu.es/handle/10810/20745 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 1997 | science | Salaberri Muñoa, Patxi | eu | "Gero" liburua erretorikaren argitan (aurkezpen modura) | GERO LIBURUA ERRETORlKAREN ARGITAN (Aurkezpen modura) 1997-03-10 Patxi Salaberri Mufioa Gure berbaldiaren hari nagusiak burutu berri dugun ikerlanaren aurkezpenera mugatu beharko balira ere, ez genuke hitz egiten hasi nahi gaiaren hautaketa eta garapena ulertzeko funtsezko deritzogun zerbait aipatu gabe; izan ere, Ian honen izenburuak berak planteatzen dituen galderen zentzua argitu behar baita lehenik eta behin: zer dela eta aukeratu da Axularren Gero liburua? eta, bigarrena, zergatik "Erretorikaren argitan"? Hasi, beraz, Ian honek Axularren obraren funtzionamendua ezagutzeko kezka pertsonal gehiegi zehaztugabeko batean duela bere jatorria aitortzetik hasi beharko genuke. Egia esan, aspaldidanik susmatu eta pentsatu izan dugu ez ote genituen urdazubiarra eta haren obra bigatasun antitetiko batetik aldaretaratzen eta, inkontzienteki nonbait, infernuratzen aldi berean. Aldaretara jasotzeko arrazoiak linguistikoak edo izan ditugun bitartean, beste alorretan inplizituki eraman den jokabide isiltzailea ozenki mintzo izan da haren literatur baloreen ustezko eskasiaz eta, ezbairik gabe, haren obraren inperfekzio usteaz. Hona hemen horren adibide gisako bat, alegia, kritikari gehienek Gero-n usnatu uste duten barne-anabasak berak ezinezko bilakatzen bide zuen Axular bezalako erretore perfektu bat -eta uler bedi "erretore" hitza apaiz eta erretorikan iaio modura- edizioaren erantzuletzat hartzea. Denboran eta, noski, Axularrek idatzi orrialdeetan barrena aurrera egin ahala, kezka hutsa zen hura saratartuaren prosa eta estiloa aztertzeko premia bihurtu zen guregan, haren prosaren funtzionamendu estetiko eta literarioa ezagutzeko eta azalerazteko premia hain zuzen. Eta "premia" hitza darabilgunean, osagai objektiboa duen beharra azpimarratu nahi dugu berariaz, izan ere, gure literatura zaharraren ikerketen egoeraren aurrean ezinbesteko baita hasierako testu haietara begirada lehenbailehen zuzentzea, eta, ahal delarik, arretaz zuzentzea. Gure prosazko literatura erlijiosoan klasikotzat ditugun egileen "balioztapena" ez da bakanka baizik --eta badakigu zeharo baiezpen bortitza dela esaten ari garen hau-, ez da bakanka baizik literatur irizpideetatik planteatu; are gehiago, esango genuke ondoko hizkuntza nagusietako literaturen kantitate eta kalitatearen lilurak eragotzi egin
366 EUSKERA - XLII (2. aldia) izan digula luzaroan gure apurraren oinarrizko literatur azterketa bera ere. Hein handi batean, a priori gisako hipotesi patetiko akonplejatuak -eta "patetiko akonplejatu" hitz bikotea erabiltzen dugu gure ahuleziak tapatzeko jokaera gizatiarra bainoago geure literatur tradizioa ez ezagutzeko ahalegin subkontzientea adierazten duelako-, hipotesi horrek, berriro diogu, beste hizkuntzetakoekin "konparagarriago" eta "homologagarriago" edo zitezkeen arloetara bideratu izan du ikerkuntza oro har. Euskal Literaturaren historiaz diharduten liburuekin borrokatu duenak dakien legez, irakurketa eta interpretazio parametro nagusiak irizpide linguistiko hutsetatik burutu izan dira prosa arloan. Horrezaz gain, maiz asko prosa-Ian gehienen "literaturtasun" gabeziaren susmoa obra guzti-guztietara hedatuz, printzipioz hizkuntz balio hutsak zirenetara mugatu izan dira analisi-kriterioak. Nabarrnena zen, beraz, ohiko azterketen alderdi erabat "gramatikalizatuetatik" aIde egiteko premia zegoela eta nabarmena zen, era berean, Axular bera izan zitekeela eginkizun hartan aritzen hasteko aproposena. Batik bat, dena esan dezagun, itzulpen huts eta itxietatik aldegiten duen lehen autore ezaguna dugulako, askatasunez jokatzen duen lehena. Pertsonalki, Aita Villasantek ezin garbikiago isladatu zuen gure egoera Euskararen auziaz liburuan (1988). Honela zioen: "Gazte batek galdetu zidan behin: Axular-en Gero-ri buruz nahi nuke egin neure tesia; baina Gero-ren zein puntu gomendatuko zenuke zuk aztertzea? Erantzun nion: Axular-en Gero-n ageri den prosa egiteko modua. Eta ez Axular bakarrik. Euskalki guztietako gure prosista zaharrak aztertu beharko genituzke, ahazturik dugun geure tradizio zaharra bir-aurkitzeko" (154 or.). Axularren obra ikuspuntu ahalik eta literarioenetik aztertzeko erabakiak obraren planteamendu estetikoaren funtzionamenduaz galdetzera eraman gintuen, argitu eta frogatu beharra baitzegoen noraino mintza gintezkeen literaturaz eta estetikaz aIde guztietatik xede eta izaera zeharo erlijioso-pragmatikoa erakusten zuen hartan. Helburua, beraz, Axularren prosa aztertzea izan da, betiere idazleak komunikatu nahi zuen mezuaren egituratze orokor gisara eta obran azaltzen diren eduki eta funtzioen ikuspuntua ikusmiran izanik. Esan gabe doa esfortzu edo ahalegin honetan gure aldetik inolako meriturik ez duen ausardia antzekorik ere izan dela; baina ezer erakustekotan, gure inkontzientzia hutsa erakutsiko zuen ausardia litzateke hau. Gurekin itsasoratu zirenak itsasaldiaren arrisku eta gabeziez zeharo kontzienteak baziren ere, aitortu behar dugu lanean aritu ahala ohartu ginela hasberri ifiozo izateari zor geniola beste ohartuagoren artean ausardia gorriari egotzi ohi zaiona. Bat-batean, itsas bortitzak jaurtiki ohi dituen uhintzarren antzera agertu baitzitzaizkigun arazo-eragozpenak trumilka: gure ikerketa klasikoen ainguraketa filologiko-historikoa, hipotesi hutsak gainditu beharko lituzketen literatur sistema interpretatzaileen ahulezia, dokumentazio eskasia, hutsune historiogra-
CERO LIBURUA ERRETORIKAREN ARGITAN - Patxi Salaberri Mufioa 367 fiko gaindiezinak, orduko egoera sozio-literarioa gutxieneko fidagarritasunez ezagutzeko ezintasuna (besteak beste, zitekeen irakurleriaren oinarrizko ezaugarriak eta obren errezepziorako baldintzak, euskarazko edizioen gora-beherak, ale kopuruak eta beste hainbat puntu behar bezala ez ezagutzea); horrekin batera, obren urritasuna (batik bat prosazkoen artean, eta, modu berezian, idaz!earen edo egilearen "jenioa" adieraz zezaketenena), geratu zaizkigun obren barne-arazoak berak, etab., etab. Axularren hitzak parafraseatuz, bazirudien ezen asko behar zatekeiela arrazoin mordo hura "ene gibelatzeko eta geldi arazitzeko ere". Baina Axular aitzindari eta eredu harturik, geure egin genituen haren ondoko hitzak ere eta "ene kontra zirudien arrazoin hunek beronek ni esportzatzen eta aitzinatzen ninduen, hunek bihotz emaiten zerautan". Guztiarekin ere, edo agian horrexegatik, aitortu behar dugu atzera egindako bidai moduko honek apasionatu eta, neurri handi batean, irentsi egin gaituela denboran zeharreko tunelaren antzo. Erantsi nahi genuke, halere, Ian hau burutu bitartean inoiz ez gaituela ezein asmo ikonoklastak bultzatu, ez eta idolatriak ere gidatu. Izatez, uste dugu lanak berak apasionatu gaituela eta ez maiz asko autore zein obrekiko ohi diren fobiak edota zaletasunak; eta, horrela, ahalik apalen eta behar uste zituen ahalegin, denbora eta arreta eskaintzen saiatu izan gara Urdazubiko seme zinez handiaren obra eta prosa ikertzen. Eta hemen da Ian horren zitua. Baina harira gaitezen! Oro har, planteaturiko ikerkuntza hau bidera zezakeen irizpide nagusia eta giltzarria Axularren obraz egindako errezepzioan eta bestelako argumentu historiko-literarioetan oinarritutako hipotesian zeutzan batik bat. Izan ere, Axularrez ezagutzen genituen gutxitxo guztiek haren idazteko modua eredu erretorikoetan oinarritzen zela pentsatzera bulkatzen gintuen eta horrela planteatu genuen Ian honen hasierako hipotesia. Gem-ren errezepzio-moduak berak ere areagotu egingo zuen ikuspuntu erretorikoa analisi metoda egoki gisara, Axular eta haren obra, bai ahozko tradizioan nola bestelako lekukotasunen bidez (urdazubiarrarren prestakuntza klasiko bera barne), betidanik irudikatu izan baitira fenomeno erretorikoari bereziki lotuta, pertsuasiora bideratutako "ars de bene dicendi" delakoarekin hertsiki lotuta alegia. Era berean, obraren irakurketan barrena etengabe agertzen diren Erretorikaren berezko baliabideek, hau da, logos, ethos eta pathos direlakoekin zerikusia duten irakatsi, atsegin izan eta mugiarazi aditzek bete-betean hartaratzen gintuzten izaera aszetikoko obra honen analisirako. lIdo horretatik, nabarmen geratu zen hasiera-hasieratik eginkizun honetan nekez mintza gintezkeela funtsean eta oinarrian planteamendu erretorikoa izan zuen prosaren azterketaz Erretorikak berak eskaini ohi dituen tresnak baliatu gabe.
368 EUSKERA - XLII (2. aldia) Aurrerago Ian hipotesiaren egiaztapenak erakutsiko zigun bezala, ez zegoen Axularren egitekoa eta haren prosa ulertzeko perspektiba egokiagorik. Orain ere komentziturik esango genuke ikuspuntu erretorikoa dela Axularren obrak onar dezakeen analisi-bide egoki bakarra. Baina planteamendua areagotuz, eta lana burututa izateak eman ohi duen ikuspuntu orokorretik, irrnoki azpimarra liteke Erretorikaren perspektiba Axularren obra parametro literario eta estilistikoetan kokatzen hasteko abiapuntu bakarra zela. Funtsean eta finean, hori demostratzea eta frogatzea izan da ikerlan honen guztiaren erronka. Nolanahi ere den, jakin, aldez aurretik genekien metodologikoki testuaren argitze-tresnatzat hartzen genuen Erretorikak ere bazituela bere mugak, eta ez nolanahikoak edota ondoriorik gabeko teoriko hutsak, Kibedi Vargaren lanek eta beste hainbatenek erakutsi bezala. Batetik, Erretorika printzipioz berbaldiaren artea dela ahazten ez bada, bazegokeen alderik testu bihurturik agertzen zen ahozko hitzarekin, batik bat testuaren isokronia ezak sortarazten dituen mezuaren zentzu anbiguotasun eta arazoengatik; jakina denez, horiek areagotu egiten dira Erretorikaren bidezko azterketa testua idatzi zenetik 300 urte beranduago egiten denean. Bestetik, ezaguna da erretorikaren mugak eta ezintasunak testu-azterketaren esparrura bertara iristen direla, metodologikoki ezinezkoa baita inolaz ere azterketa erretorikoa ez zehatza ez erabatekoa eta osoa izan. Ohiko kontsiderazio metodologikoei jarraikiz, esan genezake azterketa erretorikoa ezin zehatza izan daitekeela baliabideak, hau da, terrninologia bera zenbaitetan lausoa delako, zehaztugabea, anbiguoa; besteak beste, esapide bat aldi berean irudi edo kategoria estilistiko desberdinetan sailka daitekeelako. Era berean, ez dirudi azterketa erretorikoa erabatekoa eta osoa izan daitekeenik, mugagabe luza baitaiteke erabilitako edo erdi-izkutatutako argumentuen azterketa, emozioena eta bestelakoena. Edonola ere, eta eragozpen metodologikoak ondo gogoan harturik genituen arren, Axularren obraren sorkuntzaren deskribaketa eta analisiari aurre egiteko modu egoki bakarra iritzi genion erretorikarenari eta horrela abiatu ginen lanean, metodologikoki, egileak egindako idazte-bidea alderantziz ibiltzera bultzatuko gintuen planteamendua saihestuz eta nagusiki aribide deduktiboan oinarrituz. Izatez, metodo honen arriskuak gutxiestekoak ez badira ere, oro har testu mota aszetiko hauetan aski garbi finka daitezke egilearen intentzioak -ageri-agerian baitaude mezua eta asmoak- eta, era berean, errazkiro "egiazta" daitezke baliabide eta prozedimendu erretorikoen egokitzapena eta egokitasuna. Horrela, analisian Axularrekjarraitutako bide erretorikoetatik barrena abiatzea eta, neurri batean behintzat, berreraikitzea izan da gure eginkizuna. Ibilaldi horretan Erretorikaren lehendabiziko hiru atal kanonikoetan eman izan dira
GERO LIBURUA ERRETORIKAREN ARGITAN - Patxi SaIaberri Mufioa 369 urratsak, hau da, prosaren sorkuntzarekin zerikusi estu-estua dutenetan hain zuzen: inventio-tik hasita elocutio-raino, dispositio-tik iraganik eta ahaztu gabe actio delakoak ere izan zezakeela eraginik haren prosan. Luze joko luke burututako ikerlanaren taxuzko laburpena egiteak, eta ez gara horretan arituko, ez baita hau horretan hasteko toki aproposena. Alabaina, gogo onez saiatuko gara aipatu atal kanoniko hauen azterketatik zitu gisa atera direnak harilkatzen. 1. Funtsean buru-Iana den inventio atalak, liburuaren oinarrian dauden materialaren berri eskaintzeaz gainera, egilearen arrazonamendu motaren berri ere eskaintzen digu. Eta honako puntu honek berebiziko garrantzia izango du irakurleari dagokionez, izan ere haren maila eta tasun intelektuala erakusteaz gain, harengan sortu nahi diren emozioen erakusle ezin hobea izango baita. Obra osatzeko materialei dagokienez, liburuaren planteamendua Axularrek azalean bertan aitortzen duenaren ildotik doa bete-betean: "Eskritura saindutik, Elizako Doktoretarik eta liburu debozinozkoetarik ... bildua" dioenetik, alegia. Jakina, Gero obraren aniztasun tematiko-argumentala hasierako premisa horren ondorio hutsa baino ez da izango. Aniztasun eklektiko hori, dena den, ez da agortuko iturrien atalean, nahiz eta horretan ere orain arte baino "demostratuago" geratu uste den gazteleraz ziharduen aszetikarekiko dependentzia, Granadakoarena besteak beste. Era berean, autore klasikoen kasuan eta idazle erlijioso ospetsu gehienenean ere, nabarmena izango da bitarteko testuen erabilpena, bitartekaritzaren bidezko irakurketarena hain zuzen. Baina hemen ere azalean bertan aitortutakoaren ildotik doa Axularren uzta. Bestalde, ikuspuntu ideologikotik eta aptum delakoari begira oso garrantzitsua izango den jokamoldea erakutsiko du Axularrek Gera-n, herri-jakituriaren aldeko jokamoldea hain zuzen. Bibliako obren artean egindako hautaketak, esaterako, agerian uzten du liburuaren irakurlearen mundu-ikuskerarekin bat egin nahi duen planteamendu gnomikoa. Obraren azterketaren aldetik, arazo gehiago sortu ohi du bigarren atal kanonikoaren azterketak, materialaren ondozkatze eta antolamenduaz diharduen dispositio de1akoarenak hain zuzen. Egia da atal honetan burutzen den operazio erretorikoak printzipioz ez duela ideien eta hitzen gainean ezelako eragin zuzenik izaten, ez bada antolamenduaren zeharkako eragina. Testuan zeuden argilunak eta arazoak medio, ordea, derrigorrezko iritzi genion dispositio-ari aurre egiteari. Besteak beste, eta adibiderik maiseatuena baino ez aipatzeko, Axularren obraren izaera anabastuaz iharduteko eta argitzeko aukera ere eskaintzen zigulako. Metodologiaren ikuspuntutik zail da jakiten noiz gertatzen den dispositioaren unea; eta inventio eta elocutio-ren arteko loturak eta jauziak ia etenga-
370 EUSKERA - XLII (2. aldia) bekoak badira ere, ez da berdin gertatzen bigarren atal kanoniko honekin. Prezeptibaz den bezainbatean, ezaguna da eremu honetan ez dela norrnalean aholku gutxi baino izaten, irakurleria-entzuleriaren hunkipen arlora zuzendutakoak eskuarki: hasierak edo exordioak eta peroratio izenekoak, eta tartean argumentazio ereduak. Eta hain zuzen, horietxek izango dira Axularrek ere ongien zainduko dituenak, irakurlea hunkitzeko eta haren jokamoldea aldarazteko baliabideak modu berezian tratatuko baititu. Testuratu bezain azkar, alabaina, sortze edo inventio atalean ikusitako "eklektizismoaren" islada antzemango da dispositio-ari dagokion egituraketaren esparruko lehenengo maila batean, batik bat gaien antolamenduari legokiokeen nahasmendua. Intxauspek eta Lafittek besterik uste bazuten ere, Axularren testu-antolamenduaren "anabasa" horren oinarrian, neurri handi batean, kapituluen bideratzaile gisa agertzen diren jatorri desberdineko testuak daudela pentsa liteke. Gainera, egungo "koherentzia" irizpideak ez du derrigorrez ordukoa bezalakoa izan behar, are gutxiago "koherentzia" logika kartesiarraren ildoko zerbait dela pentsatzen bada. Eta ez da gogoratu behar -eta barka bedi arinkeria- Descartes Axularren garaikide izan zela. Gure Ian honetan erakutsi bezala, Axularren liburuak ongi gainditzen du "koherentzia"-ren froga, eta, edozein modutan ere, ez garaiko liburuek baino gaizkiago. Ildo horretatik, testuan sakabanaturik antzematen diren iturri desberdinetako pasarteak eta testuaren tonu errepikakorra bera direla eta, zenbaitetan areagotu egiten da logika faltaren inpresioa. Guztiarekin ere, gabezia hori egituran baino lehenago sormen-Ianaren linealtasunaren faltan bilatu beharko litzatekeela ondoriozta genezake. Paraleloki, eta kapituluen edo multzoen barne egiturari gagozkiola, klarki geratu uste da Axularrek predikarien ohiko egituratzeaz tindatu zituela obraren unitate desberdinak, atalek "tesia-garapena-amaiera" eskema serrnonarioari jarraituko ziotelarik. Eskema honetan exempla-ren atalak berebiziko garrantzia hartuko du argumentazioaren garapenerako. Eta argumentazioaren hariari helduz, bereziki nabarrnendu nahi genuke arrazonamenduaren antolamendu orokorrerako Axularrek darabilen metodoa. Izan ere, egilearen intentzioak ahalik denbora gehien gordetzen zituen metoda analitiko-sokratikoak ez bezala, urdazubiarraren metodo sintetiko klasikoak hasieratik beretik uzten ditu asmoak eta xedeak agerian, obrari eskaini nahi dion izaera bera ere ezinago nabarrnen utzirik. Prozedurak ere berezkoak izango ditu: tankera ezberdinetako argumentuak nahasi gabe aurkeztuz, argumentuak areagotzera daramaten gradazioak erabiliz, anplifikazioak, etab. Jakina, honaino iritsi ondoren, ez dirudi azpimarratu behar denik Axularren predikari prestakuntza eta lanbidea aipatu eskema horren hautaketaren oinarrian bertan daudela. Baina eskemaz gain, ohartarazi behar da obraren planteamendu orokorrean ere "predikari" agertzen dela Axular: gauzekiko egokitzapen mota, taxuzko iruditeria, hizkuntza biunibokoa eta inolaz ere ez
GERO LIBURUA ERRETORIKAREN ARGITAN - Patxi Salaberri Mufioa 371 ekibokoa (sinonimiak erlazio biuniboko hori areagotzeko ere balioko luke, ez bakarrik elementu erretoriko gisa, zitekeen bigarren zentzua arbuiatzeko), etab. Baina horrela, literatur planteamenduekin eta prosaren izaerarekin ezin estuago loturik doan alderdi elokutiboraino iritsiak izango ginateke. Artikulu honen mugak erraz gaindituko lituzketen xehetasunetan sartu gabe, Axularren prosak erakusten duen erritmo bikoitza nabarmendu nahi genuke lehenik eta behin. Batetik, erritmo argumentatzailea izango genuke, luze eta pausatu samarra, erretorika klasikoaren eredukoa eta konparazio egituren bidez garatua; bestetik, ecclesiastica consuetudo delakoaren ildotik abiatuko den prosa latza baina bizia, perpaus motz eta itaunketa modukoekin osatua, irkaurlearen baitako sentimentuetaraino iritsi nahi duena. Bien arteko uztartze eta konbinaketaren fruitu izango da Gera liburuaren hitz laua. Guztiarekin ere, erritmo horren funtzionamendua borobilagoa-edo izan dadin ez da faltako Axularren prosan erritmoaren areagotzaile eta orekatzaile bihurtuko den baliabide errepikakorrik. Esan gabe doa: irudi eta baliabide horiek argumentazioaren indarra areagotzeko elementuak izango dira, baina estilistikoki ere prosaren edertasuna izango dute helburu; irakurlea era eder batean hunkitzea bilatuko dute, eta horrela, balio estetikoa eta afektiboa uztarturik agertuko dira. Oro har, esan genezake elocutio-aren atal honetan datzala Axularren ekarpenik gogoangarriena. Izan ere, Axularrek erretorika eklesiastikoak aholkaturiko baliabide garrantzitsuenak erabiliko ditu sistematikoki, baina, aldi berean, azpimarratzekoa da berak darabilen prosa-hizkuntzaren arabera taxutuak izango direla baliabideok, euskararen senaren arabera taxutuak, hain zuzen. Edergarri horietako nabarmenenak paralelismoaren formetara biltzen direnak izango dira, hau da, hitzen, hotsen, forma eta egitura sintaktikoen, kadentzia erritmikoen, eta abarren ezarpen paraleloak. Horren ondorioz, berbaldiaren osagai argienak eta, aldi berean, "entzungarrienak" isokolona eta fenomeno homofonikoak (homoioptotona, besteak beste) suertatuko dira. Sinonimiaren erabilera erretoriko anplifikatzaileak ere prosaren erritmoaren erregulatze-funtzioa izango du Gera guztian. 2. Nolanahi ere den, ezin ahaz daiteke idatzizko literaturaren historian Axularren ekarpena ohiko esparru erretoriko hutsetik harantza ere badoala. Lanean demostratu den bezala, oralitatearekiko lotura estua duen testua utzi zuen Axularrek idatzirik, izan ere garbi baiezta baitaiteke haren prosaren ezaugarriak "predikagarritasun" kontzeptuari atxikiak sortu zirela. Horrezaz gain, eta baldin obra-igorlearen planteamenduan "predikagarritasuna" bazegoen testuaren garrantzizko bideratzaile eta faktore bezala, mezu-hartzailearen konfigurazio kulturalaren ikuspuntutik ahozkotasun mistoaren fenomenoak ere berebiziko garrantzia hartuko zuen, finean irakurleari ozenki irakurria izateko testu aldez aurretik berbalizatua eskaintzen baitzitzaion.
372 EUSKERA - XLII (2. aldia) Era horretan, zinez ondoriozta daiteke abiapuntua eta baliabidetegia izan zela erretorika urdazubiarrarentzat, eta oralitatea, ahozkotasuna diskurtsoaren egokitzapenerako egiazko irizpide praktikoa. Horrela ulertzen da, esaterako, erretorikak ahalbidetzen dituen "ahozko" ezaugarriak areagoturik eta azkeneraino aprobetxaturik agertzea Axularrenean. Jakina, aldi berean eta elementu antitetiko eta kontraesankor bezala, ahozkotasunak berezko duen jarioa eta "naturaltasuna" erretorikaren artifizialtasunak irentsiko duo Dena den, oratoria eklesiastikoak eskaini baliabideetatik gogokoen eta erabilien izango zituenak irakurlearen ikuspuntutik testuaren egokitzapen naturalena eman ziezaioketenak izan ziren. Historikoki ez dirudi harritzekoa izan behar duenik ahozko eta landua uztarteko joera horrek, are gutxiago planteamendu horien presentziak euskal prosaren hasieretan, izan ere ez baitira bestez mintzo garai hartako kulturaren bideak eta inguru hauetako tradizio ideologiko-kultural garailea. Handik isurtzen diren baloreak, mezuak eta bestelako bitarteko kulturalak, estilistiko-literarioak zein irudimenezkoak sorkuntzarako baliabide eta bide ziur bakar bilakatuko dira ezinbestez eta, horrexegatik hain zuzen, ohiko bihurtzen joango dira prosan. Ildo horretatik, Axularrena ahozkotasuna ezin albora dezakeen prosatzat jo behar da, eta neurri beretsuan, idatziaren eta ahozkoaren arteko zubitzat. Ezaugarriak ez dira falta: liburuaren planteamendua erabat pragmatikoa eta ez-erreflexiboa da (ez da arazo erlijioso-teologikorik planteatzen), katolikoki bizitzeko pautak baino ez baitira; baliabide estilistikoak: erritmoa (bertso antzeko pasarte neurtuak, etab.), homofoniak, similikadentziak, etab.; mezua zabaltzeko errekurtsoak: irudi grafikoak, errazak (herri kulturarekin bat dagitenak), historiak, pasadizoak, erreferentzia gnomikoak (errefrauak, etab.); Bibliaren erabileran ere ildo gnomikotik abiatuko da: proberbioak, salmoak, etab. Ikusten denez, ahozkotasunaren presentzia nabarmena da bai tematikoki (gatazkarik gabeko formulaziopeko gai errazak), bai forma aldetik (irudiak, edergarriak, erritmoa, etab.). Azpimarra dezagun, dena den, prosa-liburu honetatik isurtzen den ahozkotasun lurrina euskarri idatzia eta inprimatua etengabe darabilen ahozkotasun motarena dela oro har, oralitate misto-sekundarioaren mailakoa, Zumthor-en hitzetan. 3. Baina ez genuke aspergarri suertatu nahi eta ez ditugu hitzok gehiegi luzatuko. Horregatik, honen guztiaren aurrean, eta obraren originaltasunari eta Axularren ekarpenari buruzko balorazio orokor bat egin beharko balitz, zalantzarik gabe esan beharko genuke Axularren Gem guztian ikuspuntu erretorikoa dela izaera aszetikoko mezua inguratzen duen faktore nagusia, hala planteamendu formalari dagokionez nola prosaren tratamenduari. Ildo horretatik, saratartuak darabilen formulazio erretorikoa, urte haietan gazteleraren esparruko oratoria eklesiastikoan teorizatzen zenarekin tinko lotua dago eredu nagusietan, ohikoak ziren ezaugarriak Axularrek ongi jasotzen jakin izan zuelarik, hala
GERO LIBURUA ERRETORIKAREN ARGITAN - Patxi Salaberri Mufioa 373 nola gaia, argumentazio mota, egituratze eredua, exenpluak, irudiak, etab. Nabarmentzekoa da, era berean, nola heldu zion latinezko tradizioko erretorika eklesiastikoari funtsezko baliabideetan eta nola egokitu eta erabili izan zituen garrantzizkoenak, betiere ahozkotasunaren ikuspuntu orokortzailea eskura zuelarik. Egia da ondoko hizkuntzetako prosa-parametroekin erkatuz gero, Axularrek hizkuntza horien ereduetarantz jo izan duela maiz asko, baina betiere euskararen eta orduko euskal herriaren mundu-ikuskeratik hurbilen zeuden baliabide morfo-sintaktikoak, semantikoak eta kulturalak egokiro baliatzen. Guztietatik, ahozkotasunaren fenomenotik hurbil dauden baliabideak izango dira Gera-n nabarmenenak, eta entzungarrienak, jakina. Baina estilistikaz honatago ere, elementu foniko-erritmiko horiek ezin aproposago bihurtzen dira honelako testu aszetiko batean, batik bat irakurlea ahozkotasunaren parametroetara ohitua denean. Literario bihurtuaz joango den prosaren finkapen-prozesuan, Axular izango da, beraz, hizkuntz egokitzaile, moldatzaile eta, finean, egiazko sortzaile. Eta Axularren obrak dakarren tematika berria ez bada ere, egia da euskaraz bizi zen gizarte haren barnean, Gera liburuak "mezu aszetiko tridentiarra" itxura berrian ekarri zuela. Horrela, bitarteko egokiak erabiliz, prosa "berezi" baten sorketa etorriko da Axularren eskutik. Berezia diogu, darabilen hizkuntza laua eta, aldi berean, erritmikoa delako, arazorik gabekoa, ornatu errazekoa, mezua ongi ulertaraztea ahalbidetuko duena, eguneroko "arruntasunetik" hurbila, sintaktikoki zuzena eta lexikoaren aldetik ere argia eta ez polisemikoa delako eta, jakina, afektiboki irakurlearen hunkipena eta jarrera aldaketa ahalbidetzeko modukoa. Horretan guztian letzake nagusiki Axularrek Historia txikian eta Historia handian zehar izango zuen ospearen zioa. Horretan guztian leutzake nagusiki Axularrek herritar alfabetatugabeen artean ere ondoko hiru mendetan jasoko zituen prestigioa, ohorea eta itzala. Eta horretan guztian datza, zalantzarik gabe, egun Axularrek Literaturaren Historian duen toki berezi eta garrantzitsuaren arrazoia. Eta gure lana hori guztia frogatzen, demostratzen eta erakusten saiatu da. Berbaldia bukatzeko, alabaina, ondorio zeharo praktikoa eta inolaz ere ez kaltegarria izango den bat nabarmendu nahi genuke Gera-ren gaurko irakurlearentzat, alegia: Axularren prosa behar bezala dastatu ahal izateko, idazleak Gera liburua atontzean eta idaztean erabili zituen mekanismoakjarri behar ditu martxan irakurleak. Ondorioz, irakurketa benetan atsegin eta emankor gertatuko bada, ezinbestekoa izango da Urdazubiko saratartuaren prosa, esaldiak, hitzak, hotsak, isilka bada ere, ahoskatuak izatea, garai bateko apaizek zegiten bezala. Jakina, irakurketa ozenki, belarriek entzuteko moduan egin dezana ez da agian bere sare aszetikoan eroriko, baina, ezbairik gabe, prosaren lilurak harrapatuko duo |
addi-db8797b32766 | https://addi.ehu.es/handle/10810/20746 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 1998 | science | Salaberri Muñoa, Patxi | eu | Aipamen klasikoak Axularren “Gero” liburuan | AIPAMEN KLASIKOAK AXULARREN GERO LffiURUAN Patxi Salaberri Muiioa "Aipamenen ehiztaritza ere ez da egiteko alferra, inork ez baitu deus ezerezetik ateratzen, beti behar izaten baitira gidariak eta sostenguak" (Mitxelena 1981, 285) Argumentatzeko modu erretorikoa -dialektikoa ez bezala- edukiaz gain dauden elementuez ere arduratu izan da beti, argumentu motarik erabiliena eta, ziurrenik, osoena den "bilduma" izenekoa horren adibide garbia delarik. Dituen bost partetatik (proposizioa, arrazoia, baieztapena, apaingarria eta ondorioa) lehenengo biak eta azkena dialektikak eskuarki jorratu ohi dituenak badira ere, erretorikak eta batik bat oratoria sakratuak oso kontutan hartzen dituzte onespen eta apaingarrien arloak Berbaldi batean zehar demostratu nahi den arrazoiaren aldeko argumentuak areagotzeko, beraz, baieztapenaren bidea erabili ohi da normalean, hartako formarik ezagunenak exenpluak eta idazleen lekukotasunak direlarik. Jakina, elementu hauek diskurtsoan barrena aipatzen den argumentu edota puntu bakoitza "frogatzeko" ekartzen dira ora har. Sustatzeko froga horiek, eta bestelako arrazoiak, exenpluak eta konparazioak inolaz ere ahaztu gabe, auctoritas arlokoak (Eskrituretakoak, Elizako guraso eta doktoreak, filosofoak,...) izan ohi dira nagusiki. Berauen bidez, ezaguna da, inori gai batean aitortzen zaizkion jakituriak eta iritziek froga-balioa hartzen dute garatzen ari den berbaldian. Ildo horretatik, bada, aipamen izenekoak autoritate argumentua bideratzeko tresnatzat hartu izan dira betidanik. Baina, horrezaz gainera, zerbait gehiago ere aitortu izan zaie historikoki, hots, baieztapenaren arloko elementu horiek, idatzizko zein ahozko diskurtso bati dagozkion entzule-irakurlearekiko hurbiltasuna, errealitatearen zentzua, praktikotasuna eta, nola, ez, erudizio-kategoria ere ematen dizkiotela hain zuzen. Metodologikoki, horrelako berbaldiak esparru erlijiosora egokitzeko ahalegin teoriko eta praktikoetan zinez maisua izan zen Luis Granadakoak garbi utzi zuen bidea: "Primeramente pues debe juntarse mucho y vario caudal de cosas, que sugerini la varia leccion, as! de nuestros autores, como tambien de
AIPAMEN KLASIKOAK AXULARREN GERO LIBURUAN - Patxi Salaberri Mufioa 237 Guztiarekin ere, (eta honetan datza aipamenen arazo larrienetako bat) Axularrek sarri askotan aipatzen dituen pasarte batzuk beste autoreren obratan ere agertzen dira autoritate argumentu gisa. Seneka eta Plutarko, esaterako, elkarrekin aipatuak agertzen dira Erasmo, Vives edota Montaigneren obretan. Hortaz, klasikoak Axularrenean eurrez eta garaikideen obretan bezalatsu agertzen direla baiezta badaiteke ere, mediatizazio edo bitartekaritzaren arazoa azaleratzen da berehala, hots, saratartuak klasikoak zeharka baino ez ote zituen ezagutzen planteatzen duen hipotesia. Aipamenen agerpen anitza ikusirik, alabaina, badirudi ohiko bihurtu zaigula Axularren aipuak elkarrizketa-gai bezala aurkezterakoan, behiala Mitxelenak esandakoaren haritik abiatzea: "Axu1arren garaikoek -Pizkunde arokoek a1egia, bera ere, berandu xamar jaioagatik, horietakoa baitzen- antzinako Greko eta Erromarrak hautu zituzten maisutzat, eta ez hizkuntza gaietan bakarrik. Autore zahar haiek norknahi bezain ongi ezagutzen zituen Axularrek, eta haiengandik hamaika gai, esaera, ipui eta gertakari hartu zituen eta euskaraz eman" (Mitxe1ena 1954: 1988, 40; gurea da letrakera etzana). Hori baino ez da Narbaitzekjaurtikitakoa: "Gain gainetik esko1atua, [Axularrek] aintzineko idazlen lanak jakituz irakurtuak zituen eta beretuak" (Narbaitz 1956, 325), edota berrikiago P. Urkizuk zioena: "[...] garbi aski agertzen baita [...] ez zitue1a ezagutzen bakarrik Aristote1es eta Seneka, P1auto, P1utarko, Marzial, Diogenes Laerzio, Juvenal, Jon Krisostomo, Agustin Hiponakoa, Martin Azpilikuetakoa eta beste autoreen zatiak itzulikatu baitzituen lerdenki, Fray Luis de Granadaz gain" (Urkizu 1989, 21-22). No1anahi ere den, Mitxelenak berak zuhurrago eta zehatzago jokatu zuen arazoa berriro planteatu zitzaionean: "Tampoco puede esperarse, como es natural, que las abundantes citas de las Sagradas Escrituras, de los Santos Padres y de autores cllisicos que contiene el libro de Axular sean todas de primera mano" (Mitxelena 1960,73). Gure ustez ere, zalantzan jarri beharko litzateke lehenengo baieztapenaren ildotik ibili direnen iritzia, ez baitago bat ere garbi Axularrek egile zahar / klasiko horiek ezagutzen zituenik. Edo hobeto esanda, zerbait garbi egotekotan, zeharkako ezagutza litzateke, hau da, Axularren kasuan aipamenak beste autore batzuen obretatik jasoak izango ziren. Eta horixe baino ez dirudi saratarrak berak aitortu zuen harako hark, hots, testuok "Escritura saindutik, Eli~aco Doctoretaric eta liburu debocinozcoetaric" atereak direna zioenak alegia.
248 EUSKERA - XLIII, 1998, I Egia esan, lehenengo begiradan, A. GeIioren erreferentzia egin ondoren ez dirudi Axularri beharrezkoa zitzaionik Plutarkorena ekartzea, A. Geliok badakarrelako latinezko esaldia eta, areago, grekerazko bertsioa lagun, zorrotzago baiteritzo kontalariak jatorrizko hizkuntzan esandakoari itzulpenari baino. GeIiok bere obra burutzeko Plutarkorenak ere erabiItzen dituela kontutan hartuz gero (ikus, esaterako, 20. lib. 8. kap.), aski garbi pentsa daiteke Axularrek (ala editoreak?) orrialde horretan erantsi zuen "Plutarc. in Aphohothe" hori soberan dagoela, hurrengo aipamenaren errepikapen hutsa baino ez dela. Hori, gainera, ahaztu gabe orrialde berean BibIiatik jasotako aipamen baten erreferentziaren faIta nabari dela. Bestalde, A. Geliok obra horretan bertan azaItzen duenez, pasadizo hau Sozion izeneko filosofo peripatetikoaren Amaltearen adarra liburutik hartua da. Pasarte honen garrantzia eskaintzen dituen elementu bietan datza: latinezko aipu zuzena emateaz gain, egoeraren testuinguru guztia ere prestatzen da Agian interesgarriena, Axularrenera iristean aipuak jaso duen moldaketaaldaketa da. Axularren erreferentzia gisa jartzen den Gelioren liburuaren arabera, Demostenes ezkutuan joan zen Lais-engana honen faboreak eskatzera. SoiIik Greziako aberatsik aberatsenek besarka zezaketen emazte eder honek eskatu zion dirutzak (talentu bat, hamar mila drakma) izutu eta konfunditu zuen peripatetikoa eta ez bestek. Ondoren esan zituen hitzek zerikusi gehiago zuten xahu zezakeenarekin, arimaren osasunarekin baino. Jakina, tradizio kristauak, Axular barne, etsenplua deskontestualizatu ("Demostenes Philosopho handi hura emazte haren aldetic iragaiten cela") eta Geliok emandako itzulpen anbiguoa erabiltzen du, zeinek, bide batez esateko, ez baitu grekerazko esaldi pragmatikoarekin lotura handirik. Ezin garbi jakin Axularrek irakurria zuenentz, ezta beste nonbaitetik hartua ote zuen ere. Badirudi, dena den, bere idazlanerako aipamen bakar bat baino askoz ere gehiago erabil zezakeela anekdota-baso honetan sartu izan balitz. Edozein modutan ere, aipuaren erreferentzia gaizki emanda dago, ez baita 1. liburuko 3. kapitulutik jasoa, 8. kapitulutik baizik. Horrelakoetan, beraz, beti pentsa daiteke autoreak jasotzean izandako konfusioa edo gaizki transkribatutako zenbakia edo editorearen irakurketa gaiztoa edo ... beste mila arrazoi dagoela anabasarako. Baina, honelakoetan, aipamena bakar bat baino ez denean eta honenbeste arazo dagoenean, zinez pentsa daiteke erreferentzia ematen duenak ez duela obraren erabilera zuzena egitean jaso, zeharkako obrak erabili dituela nonbait kl.asiko haren berri izateko eta haren aipamenez baliatzeko. 5. JUVENAL Juvenalen aipuak bi baino ez dira. Bata Satira izenekoetatik hartua eta bestea, orrialde bereko hurrengo lerroan dagoena, identifikatu gabe.
AIPAMEN KLASIKOAK AXULARREN GERO LIBURUAN· Patxi Salaberri Muiioa 249 Satirak obratik jasoa ondo erreferentziaturik dago, hots, 6. liburutik jasoa baita aipamena eta Axularrek izen propiorik aipatzen ez duen arren, "Erromaco andre" hura Mesalina da, Klaudioren emaztea (ik. Gero, 385 or.). Harrigarri gerta dakioke gaurko irakurleari erreferentzia hau osorik emanda aurkitzea eta ez, esaterako, "isildua". Kontutan hartzen bada seigarren satira honetan emakume biziotsuen irudikapenak (moralki edifikagarriak ziurrenik, baina irudietan gordinegiak) egiten direla hasieratik bukaeraraino, irakurketarako gonbidapen zuzen eta ausartegia zitekeen "konbertiarazi" nahi zen irakurlearentzat. Eta zer esanik ez Kontrarreformaren giraan murgildurik zegoen apaiz baten irakurgaia izan zela adierazten zuenagatik. 5. KLASIKOEN ERREZEPZIO MEDIATIZATUAREN HIPOTESIA Ikusten denez, askotxo dira okerrak aipamen-erreferentzietan, gehiegi beharbada Axularrek berak zuzenean jasoak izateko. Autore zenbaitek diotena diotela, honetatik guztitik ondorioztatzen denagatik badirudi Axularrek bere liburua egitean ez zituela Senekaren obrak eta ez beste autore klasikoenak ere erabili. Zail da hori kasu guztietan demostratzen, baina liburu batzuetan oso ondo ikusten da bestelako iturriak -kultura klasikoa mediatizatua, beraz- erabili zituela Urdazubikoak. Horrezaz gain, ez genuke aipatu gabe utzi nahi Axularrek berak liburuaren azalean egin zuen aitorpena, "topoi" bat baino gehiago dena. Gure ustez -eta orain arte adierazitakoak horixe bera demostratzen duelakoan gaude-, Axularrek bere liburua "Eskritura saindutik, Elizako Doktoretarik eta liburu debozinozkoetarik [...] bildua" zela zioenean, egia baino ez zuen esan. Edonola ere, honek ez luke ukatuko urdazubiarrak izan zezakeen -eta izango zuen ziurrenik!- kultura klasikoaren ezagutza. Arteetako batxilergoa lortzeko beharrezkoa izan bazuen ere, liburua idaztean beste batzuen bitartekaritzaz baliatu izan zela baieztatuko genuke. Laburtzeko, beraz, esan genezake Senekaren eta beste autore klasikoen aipamenek honako ezaugarri hauek erakusten dituztela: a) ora har, literatura unibertsaleko topiken saila osatzen duten aipamenak dira; hortaz, aski ezagunak eta loci gehienetan aurkitzeko modukoak. b) Bestelakoak testuetan azaltzen den filosofia-mezuaren kondentsatzaileak ohi dira. Hori dela eta, Senekaren kasuan Axularrek aipatzeko hautatu pasarteak Epistolen bukaeretakoak eta dira. Berdintsu jokatzen du Naturalis Quaestiones liburuaren aipamena egiten duenean, hots, elementu naturaletatik atera daitezkeen ondorio filosofiko-moraletatik -liburuaren bukaera aldetik, beraz- jasotzen du pasartea. |
addi-fb1a55248fe3 | https://addi.ehu.es/handle/10810/20747 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 1999 | science | Salaberri Muñoa, Patxi | eu | Axularren aipamen bibliko-erlijiosoez zerbait | AXULARREN AIPAMEN BIBLIKO-ERLIJIOSOEZ ZERBAIT - Patxi Salaberri Muiioa 619 Kantarik Ederrena izeneko liburuena. Denetara, Itun Zaharrari dagozkion 235 pasarte, erreferentzia edota aipamenen artean, 136 aipamen zuzen zenbatu ditugu jakinduriazkoen arlokoak (9). Biziki atzerago geratzen dira liburu profetikoak eta Pentateukokoak (hogeita hamabosna aipamen inguru) eta liburu historikoak (14 aipamen). Horren esplikagarri oratoria sakratuan aholkatzen dena izan daiteke neum batean behintzat (10). Baina, horrezaz gainera, badirudi liburuaren mezu-hartzaile izan behar zuen herriko jendeak ongien uler zitzakeen liburuak zirela horiek, mamian eta mamitzat duten planteamendu gnomikoagatik, hain zuzen. Izan ere, Bibliako liburu grafikoenak dira gehien erabili diren horiek. Grafikotasun hori, esan gabe doa, esaldi motzetan (atsotzitzen parekoak) eta irudi arinetan letzake nagusiki; horrelakoak dira Salmoak, Esaera Zaharrak eta Siraken Jakinduria. Areago, jakina denez, topiko bihurtu da dagoeneko Esaera Zaharrak liburuak jakituria gnomikoa jasotzen duela, herri jakituriaren lehenengo maila dela, nolabait esateko. Baieztapen honek badu oinarririk, izan ere jakinduriazko eremu bibliko hau, herri xehearengandik hurbilen dagoena hain zuzen, eguneroko giza-esperientzietatik aterea baitzen, naturarekiko harremanetatik jasoa. Liburu mota horrek zuen helburua, hots, errealitatetik jokabide zuzen eta egoki baterako ikasgai praktikoak ateratzea, helburu hori bera izango da testu horietan oinarrituz Axularrek bilatuko duena bere Ian aszetiko honetan. Didaktismoa, beraz, nagusi. 1.2. Testamentu Berria Denetara, Itun Berriari dagozkion aipamenak ehun eta berrogeita sei dira, Hun Zaharrekoak baino biziki gutxiago, laurogeita hamar bat gutxiago. Aurrekoan bezalaxe, honetan ere haundiak dira "desorekak". Batik bat ebanjelioen artean nabarituko da desorekarik handiena: Mateo-rena gehien aipatua da (46 aldiz) eta Markos-ena guxien erabiltzen dena (behin bakarrik), tartean Lukas-ena (19) eta Joan-ena (13) daudelarik. Lukasena omen den Apostoluen Eginak liburua 4 aldiz erabiltzen da. (9) "Zuzen" diogu 136 aipamen horietan ez direlako kontutan hartu beherago aipatuko diren zeharkako aipamen "izkutuak", ez eta, beste liburuetakoak izan arren, hurbileko ideiak ukitzen dituztenak ere. Itun Zaharreko berrehun eta hogeita harnabost erreferentzietan, ordea, bai, sartuta daude horiek guztiak. Portzentaiak, hortaz, jakinduriazko liburuen erabilpen kopurua areagotuko luke eta esandakoa berretsi. (10) "De la \icion de las santas escrituras procuremos escoger los lugares mas rec6nditos, que con su novedad y dignidad exciten a los oyentes: muchos de los cuales pueden recogerse de los libros de los profetas y de la Sabiduria" (Granada, Ret6rica, 513).
AXULARREN AIPAMEN BIBLIKO-ERLIJIOSOEZ ZERBAIT - Patxi Salaberri Mufioa 621 exemplum modura. Normalean aski pasarte ezagunak dira kristau arruntarentzat eta ez bide dute, berez, erreferentzien beharrik. Orduko sinistunen ohiko irudi multzoko pasarteak ziren (21). 1.4. Bibliako aipamenen arazoez Formalki Bibliako aipamenen artean ez dago oker handirik, normalean grafiari dagozkion akats txiki batzuk izan ezik. Bestalde, argi da Bibliatikjasotako aipamenen erreferentzia gehienak ondo eta zuzen daudela, 1. eta 2. tauletan ikus daitekeen bezala. Badira, dena den, agian inprimatzaileari testua konposatzerakoan isuritako akatsak. Akats hauek konstante batzuk erakusten dituzte eskuarki: bi zifratako erreferentzi zenbakietan edo Iehena edo bigarrena zuzenak ohi dira (22); hauxe da, zaIantzarik gabe, akatsik hedatuena. BestaIde, betiko okerrak ere ez dira falta: 2 eta 7 zenbakien arteko konfusioa, I eta 2, eta 3 eta 5aren artekoa, etab. Honek, printzipioz, eskuz idatzitako testuaren irakurket gaiztoaren ondorioa deIa adieraz Iezake Hipotesi bezaIa, beraz, zinez pentsa Iiteke Bibliakoak direnak bertatik hartutakoak direIa oro har. EdonoIa ere, inoiz beste testu batetik hartua izan bada, AxuIarrek zuzenean konprobatzeko aukera izan zueIa, eta horrela egingo zueIa agian. Azpimarratu behar da, haIaber, zenbait pasartetan egiIeak zatiak moztu edota ezabatu egiten ditueIa, testuinguruak edo argumentazioak haIa eskatzen dionean. Beste zenbaitetan, interes berdinek eramanda, jatorrizko aipamenaren hasiera bukaeran jarrita agertuko da eta bukaerako pasartea hasieran, erreferentziekin ongi Iotuak betiere. NoIanahi ere, Fr. DoIbeau-k (1986) jorratutako hipotesietatik abiatuz gero, balirudike tarteko iturririk ere erabili zueIa AxuIarrek Bibliako aipamenetarako. Hipotesi horien arabera, tarteko iturria nabarmen geratuko Iitzateke baIdintza hauek emango baIira: "a) la presence d'un commentaire un peu developpe; b) des ecarts importants entre la Vulgate et la version citee; c) I'association en chaine de versets scripturaires empruntes ades livres differents" (apud Reu 1993, 334). (21) Hona hemen, esaterako, ezagunenetako bat: "[...] eta dantzatic (Herodes baithan eguin «uen be«ala) heriotcea atheratcen du" amorio desordenatuak (Cero, 356 or.). Erreferentzia biblikoa Mk 6, 22-28 da. (22) Erreferentziak gaizki dituztenen artean adierazgarriak dira, esaterako, Ben Siraken lakinduria liburuaren aipamenak (Cero, 336, 360 eta 415 or.) eta E.mera Zaharrak izenekoarenak (Cero, 49 eta 559 or.). Modu berean, ikus Salmoak (Cero, 509 or.), Erregeak (Cero, 61 eta 312 or.), Isaias (Cero, 119 OL), Daniel (Cero, 449 or.), Ezekiel (Cero, 196 eta 380 or.), lob (Cero, 94 OL), etab. Berdintsu gertatzen da Testamentu Berrikoetan: Mateo (Cero, 97, 103, 200, 231, 260, 494 eta 506 OL), Lukas (Cera, 247, 310 eta 548-549 OL), Apostoluen Eginak (Cera, 23 eta 128 or.), Erromatarrei (Cero, 294 OL), Apokalipsia (Cero, 581 or.), etab.
AXULARREN AIPAMEN BIBLIKO-ERLIJIOSOEZ ZERBAIT - Patxi Salaberri Mufioa 629 digutenak dira. Elementu horren arabera, Axularrek ehundaka tomo kontsultatu izan zituen (32). Horrezaz gainera, bada bestelako arazorik ere: obren eskuragarritasunarena hain zuzen. Krisostomoaren adibideari (55 aldiz aipatua Gero guztian (33) ) begirada bat emanez honako hau ikusten da, hots, Axularrek aipatutako obra (8 tomotakoa) Eton-en argitaratutakoa izan zitekeela. Halere, XVII. mendean Ingalaterrak Euskal Herriarekin zeukan harreman ekonomikoa gora-behera, badirudi eskuragarriago izan behar zuela 1609-1624 bitartean Fronton du Ducek argitaratutako 6 tomokoak (34). Axularren 55 erreferentziei jarraikiz, bakarrik Krisostomoaren obraren lehenengo 5 tomoak erabili zituen Gero idazterakoan (behin baino ez du aipatzen 7. tomoa (35) ). Beraz, predikarien eginkizuna egokiro betetzeko prestakuntza sendoa behar-beharrezkoa bazen ere, normalean bestelako bidezidor bibliografikoak erabil zitzakeen sermoia gertatu behar zuenak. Hortaz, gauza bat zen garrantzitsutzat jotzen zen prestakuntza teorikoa eta beste bat, errealitatetik hurbilago zegoena eskuarki, elizgizonek zegitena. Izan ere, haien eginkizunetarako baziren sermoi prestatuak, ereduak, antologia modukoak, tematikoki antzekoak izan zitezkeen liburuak eta, guztien gainetik, loci, sylva eta bestelako collectanea izenekoak, erabilgarrienak eta hedatuenak, inondik ere. Edozelan, oso esanguratsu deritzogu Tomas Trujillo dominikarrak aholkatzen duenari, izan ere ezinbesteko jotzen du predikariak liburu asko izatea eta asko irakurtzea eta oso zerrenda interesgarria eskaintzen dio (36), hain zuzen ere Axularren iturri-aipamenetatik aurkitu dugun hurbilena. Zer esanik ez dago, Axularrek darabiltzan iturri eta aipamen sorta handi batek badu horretan bere tokia. Aipamenen artean, eta Sarako erretoreak liburuan adierazten duenari jarraitu nahirik edo (testuok "Escritura saindutik, Eli~aco Doctoretaric eta liburu debocinozcoetaric" atereak direna alegia), Lafittek sailkapen moduko bat ar- (32) Izan ere, S. Agustinen obren erreferentziak egitean 10. tome baten aipamena lau bat aldiz egiten du, tome horretan obra hau edo bestea dagoela adierazteko. Hiponakoaren obrak, beraz, gutxienez 10 tomotako bilduma batean zeuden. J. Krisostomorenak 7 tomotan gutxienez. S. Gregoriorenak 7 tomotan; Suriorenak 10 tomotan (10.a aipatzen baita). S. Basiliorenak ordea 25 tomotan. S. Anbrosiorenak 5 bat tomotan. Ikusten denez, aipatu sei autore hauen lanak bakarrik batuko bagenitu, tome gehiegi aterako litzaiguke garai harlan pertsona bakar baten etxean izateko: 64 tomo. Eta aipatzeke ditugu oraindik beste askoren obrak. (33) Eta Elizako Gurasoen artean aholkatuenetarikoa, ezbairik gabe: "De entre los padres de la Iglesia, quien mas debe leerse es San Cris6stomo, por ser elocuentfsimo, y tan acomodado a los oidos del pueblos" (Granada, Reu5rica, 513 b). (34) Handik urte batzuetara, 1636an hain zuzen, obra osatzeko falta ziren azken 6 tomoak argitaratuko zituzten Morel eta Cramoisy-k. (35) Bestalde, erreferentzia hori zuzena deja ziurtatu beharko litzateke, bestetan ikusi den bezala, zitekeena baitzen 7 zenbakia akatsa izatea. (36) Trujillo, Thesauri concionatorum libri septem, Barcelona 1579 (Cfr. Olmedo 1960, cxiicxii). |
addi-22df61d831cf | https://addi.ehu.es/handle/10810/20748 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2013 | science | Salaberri Muñoa, Patxi | eu | Starting from intertextuality: Haranburu’s debt to Materre | Euskera. 2013, 58, 2. 631-686. Bilbo ISSN 0210-1564 SALABERRI MUÑOA, P.: Intertestualitatea abiaburu: Haranburu Materreren harrobian 633 1. Euskal literatura zaharraren baratzari, sarri edo bakanka, ikustalditxoren bat egin ohi dionak ondo asko dakien bezala, gurean ez da originaltasunarena gehiegi balioetsi izan den ezaugarri suertatu. Arrazoiak, ageriko, eta bereziki sinesmen erlijiosoen eraginez landutakoen sailean, han luzaroan ez baitzaio egun ia hil ala bizikotzat hartzen den jabego eta copyrighten kezka ekonomikoerromantiko-nartzizista horren barneratzeari lehentasunik eman. Ez gutxitan, gainera, nabari geratzen da sail hartako ortuzain gehienek erein izan dutela, zeinek bere alorrean, inguruko auzoak landutakoetatik jasotako hazirik, eta baita, behar izan dutenetan, aurrekoen zein albokoen lastorik erabili ere. Eta baratze-bisitari gazteagoek okerrago deritzotena, gehienetan, esker gaiztoko laborarien antzera, isil-isilik eta estimatze-frogarik agertu gabe urrundu izan zaizkigu gure baratzezainok. Kasu harrigarrienen artean, Axular katoliko-kontrarreformistarena. Aspaldi argitaratua da nola urdazubiarrak, Erromako debekuei muzin eginik, «erabili» zuen (irakurri eta mailegu zenbaitetarako erabili, alegia) Leizarraga kalbindarraren Testamendu Berria erdeinatua eta debekatua (ikus Salaberri 2000). Eta, esan bezala, erabilitako hazi-lastoen jatorriaz ezer adierazi gabe. Haren eskergabetasunaren aringarri gisara, aitortu behar da disidentzia ideologikoarekiko konfraternizaziorik erakutsi nahi ez izatea izan zitekeela ebaska jokatzearen arrazoi nagusietako bat, bestela jokatzearen ondorioz, bai orduan eta bai orain, ortua eta ondasun materialak baino bizitzarako preziatuago den beste zerbait galtzeko arrisku erreala etor baitzekiekeen idazleei segidan. Baina Axular handiak Materre fraide predikari apalaren baratzetik ere jaso zuen aitortu eta eskertu gabeko alerik (Salaberri 2000). Eta horretan ez dirudi bere burua «edekia» ikusteko arrisku larriak bulkatu zionik jokabide ezkutatzaile hartarantz. Izan ere, XIX. mendera bitartean aski ohikoa, onartua eta hobendunmarkarik uzten ez zuena gertatu da nonahi idazleen artean isilkako jarrera mailegatzaile hori; are onetsiago –eta gurean ugari ziren idazle erlijiosoetan Euskera 2013_2.indd 633 10/11/14 12:30
Euskera. 2013, 58, 2. 631-686. Bilbo ISSN 0210-1564 634 SALABERRI MUÑOA, P.: Intertestualitatea abiaburu: Haranburu Materreren harrobian barkatuago eta «benedikatuago»–, asmo garai eta espiritualak xede, inorenetik mailegatutakoek autoreek burutu behar zituzten obra kateketiko-pastoralak hobetzeko helburua zutenetan. Euskal Literatur Sistemaren barneko mailegatze-jolasen eta testu-zorren auziaz ari gara bereziki, jakina, ez kanpokoez, nahiz eta, Leizarragak berak ageriago (itzulpenak burutzea baitzen haren lana) eta Axularrek ezkutuago erakutsi bezala, gure hizkuntz mugez haratagoko literaturekiko zor-maila ere mespretxagarria ez den1. Ildo horretan, eta dagoeneko Materre ere aipatua dugunez, ezin ahantz daiteke lehen euskal idazle kontrarreformistaren Dotrina Christiana ere kortsario-patentea bekokian jaio zela mundura. Aurreko eta ondoko dotrina guztiak bezalatsu, erantsi beharko litzateke jarraian, ez baita ezagutzen obra kateketikoak baino originaltasun gutxiagoko lan «originalik»2. Izan ere, ideologia (erlijio) baten hedapena eta proselitismoa bilatzen dituzten testuek definizioz behar dute trinko kodetuak eta itxiak izan, maiz asko jatorrizko iturria (bat eta bakarra, gehienetan) tonu ezberdinetako uren artean ezabaturik utzi nahi izaten badute ere3. Berezko daramatzate, hortaz, desbideraketarik ahalbidetuko ez duen testu kanoniko bakar batean oinarritzeko premia, eta hartatik, funtsezkoena bederen, «mailegatze»koa. Agidanez, bada, euskal testu-mota horien lehendabiziko erredakzioak beste hizkuntzetan moldatutako bertsioetatik abiatuz burutu izan dira beti, 1 Axularren liburuak gaztelaniazko literaturarekin izandako loturez eta konkordantziez, ikus Salaberri 2001. 2 Katiximen «originaltasuna»z ari garelarik, gogoratu beharrekoa da Trentoko kontzilioaren ondoren Pio V.a elizburuaren aginduz kaleratu zen Erromako Katiximak berak ere (1566) beste katixima nabarmen bat izan zuela iturri: Bartolomé de Carranza gotzainaren Comentarios al Catecismo Christiano (1558) izenekoa (ikus García Suarez 1970 eta Rodríguez 2009). 3 Pio V.aren katixima izan zen Eliza Erromatarraren sinesmenaren azalpen bateratu ofiziala eta, teorikoki bederen, gainerako dotrina katolikoen iturburua. Halere, fortuna desberdineko sumarioak eta dotrina-garapenak prestatu ziren elizbarruti gehienetan. Pentsatzekoa da, beraz, haietakoren bat izango zela Materreren «harrobia». Tolosako Raymond Colomiez inprimatzaileak kaleratu zuen Sommaire de la Doctrine Chrestienne lana ([1616] 1621), esaterako, ez dirudi haren declaracinotik (bigarren partea osatzen duen ataletik, hain zuzen) urruti dagoenik. Euskera 2013_2.indd 634 10/11/14 12:30
Euskera. 2013, 58, 2. 631-686. Bilbo ISSN 0210-1564 SALABERRI MUÑOA, P.: Intertestualitatea abiaburu: Haranburu Materreren harrobian 637 antzeman non bukatzen den iragarritako «debocinoa», zeri deitzen zaion «mirailla»8 edota norainokoa den «oracinoteguia»ren edukiera9. Printzipioz, baina, badirudi San Frantziskoren Ordenaren Erregelari dedikatutako atalaz gainera, honako hiru azpimultzoak bereizi nahi izan zituela autoreak: Ama Birjinaren debozioarena, marinelentzat espresuki prestatutako debozioarena eta bestelako otoitzez osatutakoa. Nolanahi ere, liburua ikuskatzean estilo bereko multzo desberdinak atzematen direla esan liteke, eta ez beti egungo zein garai hartako logika eta oreka-formulekin erraz esplika daitezkeenak. Liburuaren «parteak», esaterako, ez datoz beti bat Haranburuk xedatutako multzokatzearekin. Horregatik –eta agian beste esanahi bat eman nahi izan bazion ere–, ez zitzaion Harizmendiri arrazoirik falta «hirur partetara, la- [sic]10/ na duçu partitu» idatzi ondoren, honako bukaera eman zionean adiskidearen lana laudatzeko laukoari: «Hirurcatze hunez,/ mysterioz handitu» ([e3], ifrentzua; gurea da letra etzana). Zinez handitu baitzuen Haranburuk –barka bekigu lizentziaren maltzurkeriatxoa– taxutze horren koherentziaren misterioa11. Ikus ditzagun arreta gehiagorekin liburuari emandako taxuketa eta edukia. Hasi, lehen partea dirudien «Eguiazco guiristinoen egunorozco exercicioa» delakoarekin hasten da saratarraren obra (1-124 orrialdeetan barrena Geroago helduko diogu «dotrina» hitza erabiltzeko arrazoiaren arazoari. 8 Euskarazko mirail (ispilu) izena, frantsesezko miroir delakoa bezala, Erdi Arotik aurrera tradizio kristauan latinezko speculum hitzari eman zitzaion adierarekin emana da Haranbururen liburuaren izenburuan, hots, izaera didaktikoa eta aszetiko-morala zuten obrak izendatzeko izentzat. 9 Liburuaren onespena dagien Saubat Ihartze gotzainak, adibidez, «oracino manual» hustzat definitzen du Haranbururen lana; birritan, gainera. 10 Modu ez beti erregularrean lerrokatuak izan ziren arren, 6/7a ereduko zortzi laukoz osatzen dira Harizmendik liburu honen egilea laudatzeko prestatu zituen bertsoak. Bost bat aldiz gertatzen den konposatze-akats horretaz ohartaraztera dator, bada, [sic] horren tartekatzea. 11 Harizmendi bera izan zen handik urte batzuetara Haranbururen liburua zeharo moldatu zuena, besteak beste, idazlanak ments zuen koherentzia (teo)logikoari ere nonbait «arrimu hobea» eman behar zitzaiola uste zuelako. Euskera 2013_2.indd 637 10/11/14 12:30
Euskera. 2013, 58, 2. 631-686. Bilbo ISSN 0210-1564 SALABERRI MUÑOA, P.: Intertestualitatea abiaburu: Haranburu Materreren harrobian 639 «Virginaren debocinoa» dela 37-124 bitarteko orrialdeek jorratzen duten edukia. Arrosarioaren atalari bukaera emateko, «Frances de Sales»en «khoroaco arrosarioa» esateko «manera» azaltzen da, aurretik «Gaztei abisua» delakoa eskaintzen delarik. Baina berriro harrigarritasunari lekua utziz, eta tipografikoki ere beste parte baten hasiera lirudikeen arren15, «Iesu Christo Iaunaren eta hunen dignearen vicitcearen eta heriotcearen mysterioen sumarioa […]» delakoa «Virginaren debocinoa»ren atalean mantentzen dela adierazten dute orriburuetako izenburuek. Arrosarioa bera funtsezko lokarri. Hurrengo orrialdeetan Ama Birjinaren debozioari dagozkion gaiak aurki daitezke16. «Bigarren partea» izenarekin datorren atala inolako sarrera esplikatzailerik gabe hasi eta 125-413 orrialdeetan zehar garatzen da. Atal mardulena izanik (ia 300 orrialde orotara), saski erraldoi baten formatua dauka oro har, mota guztietakoak eta ondozkatu gabe agertzen baitira bere barruan otoitzak: igandekoa, astelehenekoa, asteartekoa..., done Martiarena, konfesatu aurrekoa, ondokoa, defuntuena, kontsolatzekoa, 15 Egia esan, koherentzia grafikoa ere ez da liburuak duen ezaugarririk aipagarriena. Esate baterako, parte bakoitzaren hasierako hornidurak eta karaktere tipografikoak ez datoz guztietan bat (ikus «bigarren partea»ren eta «hirurgarren partea»ren hasierakoak, adibidez), ez eta parte bakoitza ixten duen arrosa gisako irudiak ere (lehen partearen amaierak ez du horrelakorik; bigarrenak eta hirugarrenak, berriz, bai). Koherentzia falta horri guztiari erantsi behar zaizkio 46. orrialdean inolako partiziorik adierazten ez duen amaierako arrosa gisako bera eta, hori gutxi bailitzan, hurrengo orrialdean, parte berri baten hasierakoa izan zitekeen hornidura-lerroa (zortzi lorez osatua) eta karaktere tipografiko larriak. Tipografia eta irudi huts horien arabera, hasierako asmoen artean lau atalez osatutako obra bat irudikatu zela emango luke. Hirutara mugatu zen, edonola ere. 16 Hona garrantzizkoenak: «Virgina ganaco gomendioac», haren «çazpi bezcarioac [sic]», otoitzak, «Iaincoaren amaren salutancia», «Santa Anaren aitcinean perdunançac» irabazteko latinezko otoitzak, «Sancta Methilderi [sic] Andre Virginac hilceco orenecotz irakhaxi hirur othoitçac», «Fabore galdetceco othoitça», «Predicua hastean othoitça», «Andre virginari marinelac eguiteco othoitça», latinezko «Virginaren hymno debota», «Leçu betçuetan [...] eguiten den arrosarioco prosasinoa» eta «letharinac», latinez bi hauek ere, eta beste hiruzpalau otoitz, han-hemen tartekaturik, «Andre Virginari». Euskera 2013_2.indd 639 10/11/14 12:30
Euskera. 2013, 58, 2. 631-686. Bilbo ISSN 0210-1564 SALABERRI MUÑOA, P.: Intertestualitatea abiaburu: Haranburu Materreren harrobian 641 Areago: liburuaren hasieran paratutako egutegi aurreko urteen taulari erreparatzen bazaio, 1633an burutu eta akaso urte hartan kaleratzea espero zuela susma liteke, ohikoa baitzen argitaratu asmo zuten urtearen hurrengo urteari zegozkion jaien taulekin hastea egutegi gisakoa18. Haranbururen urteen taula hori, erraz egiazta daitekeenez, hurrengo hogei urteetako bakoitzari zegozkion «Igandeco letra» eta jai mugikorrekin19 (Hauste[rrea], Bazko[a], «Iondone Salbatore» [Igokunde eguna], «Mendecoste» eta «Besta berri»), 1634. urtean hasten da eta 1653an bukatzen. Ohiturak (orduko merkatutekniak, alegia) eta arrazoiak diotenagatik, bada, beranduenez urte haren hasieran espero zuen saratarrak liburua merkaturatzea; inolaz ere ez 1635ean. Alabaina, aurreikusita ez zeuden epetan luzatu zen onespenen jarioa. Horrela, eta harrigarriro, «Tarbeco Iaun Ipizpicuaren Anaia Bicario Generalaren»20 sinadura abuztuaren 26ra arte ez zen iritsi, anaiarena baino sei hilabete beranduago. Horren arrazoietako bat Haranbururen Probintziala zen Fr. Bonal-en sinaduraren atzerapenean bila liteke ziurrenik (ekainaren 28an luzatu zuen agiria), hurrean arriskutsua izan baitzitekeen «ordinarioen» baimenak21 obra argitaratzeko giltza hierarkikoa zeukan Probintzialarena baino lehenago ematea. dakoa eta iloba Behauzekoa), bi-biak izan ziren Aturbe/Tarbes-eko gotzainak, lehena 1577tik 1602ra bitartean, eta iloba 1602tik 1648ra arte (ikus Xarriton 1999, 101). 18 Urrunegi ez joatearren, konpara bedi, esaterako, Leizarragaren proposamenarekin: 1571ko azken hiruhilekoan argitaratutako Kalendrerak 1572ko taularekin ekiten dio «Urteen kontua» izeneko atalari (ikus Salaberri 2009). 19 Liburuak ez dakar bigarren seihileko jairik, ez behintzat kronologia katolikoan beste jaiak bezain garrantzizkotzat hartzen ez den abendualdiko lehen igande higikorrari dagokionik. Bestalde, aurrerago datorren egutegiari zegozkiokeen azken orrialdeetan, «aboztua»ren hasiera azaldu bezain azkar amaitzen da egutegia. Akats nabarmena den arren, ezin jakin daiteke gabezia hori edizio guztiaren akatsa ote den, inprentan ale honetara –edo ale bakan batzuetara– bakarrik isuria edo denboraren poderioz ale honi gertatutako mentsa. 20 Gurea den letra etzanak leku berean bizi ziren anaia bien arteko irakurketa-desfase handia azpimarratzea besterik ez du bilatzen. 21 Azken atzerapen honen arrazoiek aieru huts izaten segitu beharko dute: «Francesen Heren Ordenako Erregelak» eta debozioa «behar bezala» eman ahal izateko kontrol-premia zorrotzak Euskera 2013_2.indd 641 10/11/14 12:30
Euskera. 2013, 58, 2. 631-686. Bilbo ISSN 0210-1564 642 SALABERRI MUÑOA, P.: Intertestualitatea abiaburu: Haranburu Materreren harrobian Bestelakoak ziren, ordea, Haranbururen hasierako asmoak eta aurreikusitako epeak. Halere, data horiek gehiago (urtebetez, gutxienik) murrizten dute Haranburuk berea idazteko kontsulta zitzakeen liburuen argitaratze-epea. Zehatzago esanez, nonbait 1632.aren aurretik kaleratutakoak baino ez zitezkeen saratarrak erabili ahal izan zituen liburuen multzoan sar. 4. Artean kontrarreforma trentoarraren argitalpen-mekanismoen ekoizpena lar ugaldu gabe, ezin izan zezakeen Haranburuk hurrean erreferentzia baliagarri askorik mendearen bigarren hamarkadaren amaiera aldean enkargatu bide zitzaion euskarazko liburua taxutzeari ekiteko. Urritasun horrengatik, hain zuzen, ziren (ziruditen, bederen) laster eta erraz asko deskubritzekoak Haranbururen liburuak hurbileko inorenarekin izan zitzakeen antzak eta konkordantziak, eta are lasterrago eta errazago gainera, ustezko intertestualitatearen fruituak («maileguak», azken batean) euskaraz argitaratutako liburu bakanetatik eginak baziren. Leizarraga eta Etxepare ageriko arrazoiengatik baztertuak, Materre eta Etxeberri Ziburukoaren idazlanak22 baino ez zitzaizkion azaltzen kontsultatzeko moduan saratarrari; bigarrenarenak, gainera, Haranbururi gehiegi interesatzen ez zitzaion kopla-moldean burutuak ziren. Bestalde, inoren formulak baliatzeko agertzen ziren erreferentzien zirkulu gero eta hertsiago hartan, aintzat hartzekoa da Materreren obraren bigarren argitalpenak ere hamar urte eskas zeramala hitz lauzko dotrina arrunten merkatua «monopolizatzen»23. bulkatua? Frantses Tolosako komentu barneko burokrazia? Axolagabekeria?... (ikus, orobat, lan honetako 23. oharra). 22 Argitaratu berriak edo zituen Etxeberrik Bordelen bere Manual devotionezcoa (1627) eta Noelac (1630? [onespenak urte horretako abuztuan sinatuak dituela baino ez dakigu, tamalez]). 23 Monopolio atipikoa, edonola ere, 1617an kaleratu zuen edizioa agortuta edota merkatutik erretiratua, Materreren 1623koa suertatu baitzen fededun katolikoek bertso-hizkuntzaren artifiEuskera 2013_2.indd 642 10/11/14 12:30
Euskera. 2013, 58, 2. 631-686. Bilbo ISSN 0210-1564 SALABERRI MUÑOA, P.: Intertestualitatea abiaburu: Haranburu Materreren harrobian 643 Epe laburregiak eta geografia estuegia, nonbait, intertestualitate-kontu mendrenik ere gertatuz gero, inguruko elizgizonak eta liburu-erabiltzaileak hartaz ez ohartzeko. Hain zuzen ere, dakiguntxoaren arabera, badirudi izan zela Haranbururen mailegatze-lanaz ohartu zenik eta baita, antza denez, egindakoa maiseatzen ibili zenik ere. Horretaz (ere) mintzo da, esaterako, Haranbururen adiskidea zen Harizmendi. Haranburuk, egia, ez zuen bere buruari «obraren iabe» deitzeko eragozpenik ikusi. Irakurleari zuzendutako gutunaren izenburua irakurtzea besterik ez dago: «Iracurcailleari obraren Iabeac» (e2 or., aurkia), dio argi eta inolako estakururik gabe. Eta, jakina, ohikoa den moduan, nekez egon zitekeen egiletza hura ukatzeko asmorik inoren sarrera-hitzetan, are gutxiago hitzen egilea adiskidea izanik. Ez da harritzekoa, beraz, Harizmendik eskainitako laudorioan, hala izenburuan («C. Harizmendi apeçac eguileari»), nola jarraian datozen bertsolerroetan, egiletzaren auzia zeharo xahuturik uztea: Badakhusat clarqui, çuc eguin liburuan, Mereci ainitçac, ditutçula ceruan ([e3], ifrentzua; gurea da letra etzana). Agerian da, hortaz, Haranbururi egozten zaizkiola lanaren aitatasuna eta meritua. Baina aldi berean, eta bekaizgoaren aitzakiapean izan arren, Haranbururi egindako kritiken konstantzia ere utzi zuen Harizmendik ondoko laukoan: ziorik gabe idatzirik eta era arruntean erabiltzeko eta ikasteko prestaturik izan zuten liburu bakarra. Ezaguna den bezala, merkatuan eta elizan lehia egin ziezaioketen Etxeberri ziburutarrak argitaratutakoek bestelako asmoak eta erabilerak zituzten aurreikusirik. Euskera 2013_2.indd 643 10/11/14 12:30
Euskera. 2013, 58, 2. 631-686. Bilbo ISSN 0210-1564 644 SALABERRI MUÑOA, P.: Intertestualitatea abiaburu: Haranburu Materreren harrobian Nahiz Imbidiac, erran deçan cer nahi, Mereci hec berdin, eztaquizquetçu bahi. Laudorioak laudorio, ezin uka omen zekizkiokeen egiletza-merezimenduez mintzatzean erantsitako «imbidiac, erran deçan cer nahi» delakoak merezimenduak zalantzan jarri zirela adieraziko luke beste ezeren gainetik. Eta, inferentziak inferentzia24, uste izatekoa da (zergatik, bestela, egiletza-merezimenduen garrantzia azpimarratu?) inorenetik –behar ez bezala? zabarkiro? begirunerik gabe?...– jasotako maileguen auzia izan zezaketela mintzagai kritikatzaile bekaizti haiek25. Edota, menturaz, lan hartarako ezdeus samarra ikusten zutela gure «fraide descalsua»... Nolanahi ere den, azken buruan argi geratu zen ez bakarrik jokamolde ez-debekatua izan zitekeela inoren idazlanetakoak «garraiatze» eta bereganatzearen jolasa, baizik eta inplizituki onetsia ere gertatu zela hori egitea, batik bat «iturburu»etan egoki eta finko taxutuak eta burutuak ziren atal eta pasarteen kasuan26. Eta batez ere, bekaizti ustez hutsa izan zitekeenaren aringarri gisara, honelako izenburu-ondoko azalpen buru-zuritzaileak eransten baziren jarraian, Haranburuk egin zuen bezala: «Obra debocinozcoetaric traçatua, eguileac berac ere bere baitharic debotqui aberaxtua eta pontualqui eguina»27. 24 Harizmendik idatzitako horren ildoko baieztapenen karietara, bereziki azpimarragarria da Arkotxa eta Oihartzabalen «balizko hizkuntza-gatazka»ri buruzko hipotesia (2009). 25 Bidezkoa litzateke pentsatzea kritika (edo «imbidia») haiek elizgizonen esparruan izan zutela habia; eta, agian, kritika (salaketa?) haietan bilatu beharko litzatekeela liburuaren argitaratzea horrenbesteraino atzeratzeko beste arrazoi (nagusi?) bat. 26 Gogora bedi, adibidez, Haranbururen liburuan berrogeita hamar orrialde inguru (lanaren hamarrena, alegia: 61-62, 108-124 eta 469-501 or.) latin hutsez idatzitako formula eta otoitz kanoniko finkoez osatuak direla eta, halabeharrez, beste obraren bat izan zutela iturburu. 27 Zer gerta ere, zuhurrago eta esplizituago jokatu zuen Axularrek bere liburuaren mamia zuritzean: «Escritura saindutic, Eliçaco Doctoretaric, eta liburu debocinozcoetatic Axular Saraco errotorac vildua». Euskera 2013_2.indd 644 10/11/14 12:30
Euskera. 2013, 58, 2. 631-686. Bilbo ISSN 0210-1564 SALABERRI MUÑOA, P.: Intertestualitatea abiaburu: Haranburu Materreren harrobian 647 E. Materreren 1617ko lana, handik sei urtera moldatu-egokitua eta aberastua kaleratuko zena, eta Ziburuko J. Etxeberriren liburu biak ziren euskaldunek une haietan eskuzta eta irakur zitzaketen bakarrak. Ez zuen, bada, Haranburuk jaso bide zuen enkargua betetzeko altxor handirik euskarazkoetan. Eta horrexegatik, hain preseski, zen egiaztatu beharrekoa lan honetan planteatutako hipotesi nagusia, hots, Haranburuk, Etxeberriren poesi, ludikotasun eta mnemoteknia-asmoetatik urruti30, probetxugarria iritzi ziola Saran ikasitako «euskaldun berria»ren ekarpen lauari31. Eta halaxe jokatu zuela bere liburua ontzean. Gainera, hori guztia gutxi bailitzan, ordurako ezaguna bezain ospetsua32 zen Axularrek berak laudatua zuen Materreren dotrina. Honela idatzi zuen Urdazubikoak haren liburua argitaratu ahal izateko luzatutako «aprobacinoa»n: «dela obra bat ttipia delaric handia, hitz gutiz anhitz erraiten duena, ongui esquiribatua, eta meregi duena ibil dadin iendartean, eta guztien escuetan». 6. 1617ko edizio galduaz gainera, Materreren Dotrina christiana liburuak beste «impressione» bat izan zuen handik sei urtera, 1623an hain zuzen, Materre frantziskotarra La Réoleko komentutik Okzitaniako Tolosakora igorri zuten hartan33. 30 Ezin ahaztu, halere, Etxeberriren Manual devotionezcoa izenburuari «zor» diola Haranburuk bere obrari jarritako tituluaren lehen atala: Debocino eskuarra. 31 Formalki guztiz maila apalekoa izan arren, berriagoak diren eta larriagoak diruditen beste autore askorenak baino hobeto zahartu da Materreren obra eta, are, plazer handiagoz ere irakurtzen da oraindik haren hizkuntza garbi-aratza eta erretorikatik –ez beti– alde egina. Ez du, ezta ere, geroxeago etorriko zen Etxeberri ziburutarraren bertsozko obren ospea, baina haiek baino arinago eraman ohi du egungo zaleak Materrerenaren irakurketa. 32 Axularrek urte haietan egin zuen ibilaldi publikoaz eta izan zituen gatazkez, ospeaz eta hierarkia politiko eta eklesiastikoekiko harremanez, ikus Salaberri 2005. 33 Vinsonek jaso bezala (1984, 53), liburuaren lehen edizioa kaleratu zuen urtean (1617) «le P. Materre était […] gardien du couvent des Franciscains ou Cordeliers de la Réole (rue des Me- Euskera 2013_2.indd 647 10/11/14 12:30
Euskera. 2013, 58, 2. 631-686. Bilbo ISSN 0210-1564 SALABERRI MUÑOA, P.: Intertestualitatea abiaburu: Haranburu Materreren harrobian 649 Aurrekoa baino luzeagoa, bigarren partean «guiristinoac iaquin behar duen Doctrinaren declaracinoa» (1623, 36; gurea da letra etzana) dator. Galdera-ihardespenez osatua, gero eta ohikoago bilakatuko ziren katiximen egitura didaktikoa erakusten du. «Declaracinoa»k, funtsean, dotrinan ikasitakoa argitzea, sakontzea eta aberastea zuen xede, hau da, lehen partean perruketen antzera ikasitakoaren kontzientzia hartzea eta, liburuan emandako formula finkoekin bazen ere, barneratutako sinesmenaren testigutza ematen ikastea. Lehen partearekin alderaturik, ia boskoiztu egiten da orrialde-kopurua bigarren honetan (36-176). Hirugarren partea, azkenik, berrehun orrialde luze hartzen dituzten «debocinozco othoitz eta oracino batçuec» osatzen dute (177-384 or.), otoitzen artean letaniak eta meza entzuteko eta kontzientzia etsaminatzeko eta konfesatzeko moduak ere falta ez direlarik. Oro har, eskema horren aurrean Haranbururi nekez interesa zekiokeen –eta lan-hipotesiaren beste ataltxo bat zen hau ere– Materreren liburuaren bigarren partea, bereak debozio-liburua izatea bilatzen baitzuen, ez deklarazio edo ohiko katixima dialogiko gisakoa. Azken hipotesitzat genuen, adierazi bezala, saratarrak ez zuela Materreren lehen edizioa baliatu, bigarrena baizik, autorearen iritziz ondo hobeturik geratu zitzaion dotrina hura –eta iritsi zaigun bakarra–, hain zuzen. Eta bazen hipotesi horretarako arrazoirik, besteak beste, lehendabiziko hurbilpenean bertan nabari baitaiteke 1617ko edizioak ez zeukala Haranburuk hain aprobetxamendu handiz erabiliko zuen hirugarren parterik, ezta, noski, hirugarrenaren baitako otoitzik ere. Hipotesi horiek guztiak egiaztatzea izan da aipatu liburuen arteko erkaketak bilatu nahi izan duena (ikus lan honen amaierako Eranskina). 7. Ikuspuntu metodologikoa dela eta, azpimarratu behar da lan honen oinarri gisa aurkezten den testu-erkaketa ez dela exhaustiboa izateko asmoa- Euskera 2013_2.indd 649 10/11/14 12:30
Euskera. 2013, 58, 2. 631-686. Bilbo ISSN 0210-1564 SALABERRI MUÑOA, P.: Intertestualitatea abiaburu: Haranburu Materreren harrobian 651 Are gehiago: ikusiak ikusi, Haranbururen liburuaren kasuan, zinez pentsa liteke 1635eko edizioaren ahulezia-gabezia horiek berak ezabatu nahi izan zituela Harizmendik handik hogeita bost urtera birmoldatutako Debocino escuarrari eman zion antolamendu berrian39. Obra baten arazo-eragozpen larriak bideratzeko –diogun bidenabar– era apaina Harizmendirena: ez adiskidea gutxiesten zuena, ez haren lana gaitzesten, eta bai, aldaketa larriak tarteko, liburuaren egiletza aitortzen segitzen zuena. Nolanahi ere den, egia da obra biak alderatzeko orduan40 zehaztapen txikietara jotzeari baino, garrantzi gehiago eman nahi izan zaiola testu-multzoen barruan atzeman izan diren osagai berdin-antzekoak erakusteari, han-hemenkako datu solteek ez baitute zertan islatu transtestualitate sistematikorik. Multzo tematiko edo formalen barruan gertatzen direnak, aitzitik, beti ohi dira testu-transzendentziaren (edo, nahiago bada, «eragin» zuzenen) adierazle aski garbiak. Horren adibidea dugu Haranbururen obran hamalau aldiz segidan errepikatzen den «esquerrac eta laudorioac derazquitçut» formulazioa: orrialde beretan bestelako ñimiñokeriekin batera agertzeak argi erakusten du Materreren «Meza saindua»ri buruzko atala (ere) izan zuela hartan inspirazio-iturri. Guztiarekin ere, nabarmen gera bedi formalki oso antzekoak eta argiak dir(udit)en pasarteak baino ez direla aintzat hartu eta erkaketa-tauletara igo. Jakina da, halere, katiximen lantegian autoreetako bakoitzak bere moldea eta ukitua eman ziezazkiekeela kontzeptualki ezin berdinago ziren otoitz, formula eta agindu erlijiosoei. Testu-mota hauen originaltasun-maila ikusirik, berrikuntza horiek, esan gabe doa, ilundu besterik ez dute egiten gurea bezalako identifikazioen fidagarritasuna, izan ere, bestelako jatorririk ezkuta baitaiteke ustezko antz eta konkordantzien atzean. 39 Mendearen amaierako edizio horren hitzaurrean zalantza izpirik gabe aitortu bezala, «arrimu hobean» kaleratu zuen Haranbururen liburua, nonbait horrela koherentzia gehiago eskaintzen zitzaiolako berez (edo ustez) nahasi samar agertzen zen obrari. Hori bai: «bethi Eliça Catholicaren obedient» (c. 1690, [1] or.). 40 Testuen arteko alderaketa zehatzerako, jo bedi lan honen amaieran Eranskina gisa eskainitako atalera. Euskera 2013_2.indd 651 10/11/14 12:30
Euskera. 2013, 58, 2. 631-686. Bilbo ISSN 0210-1564 SALABERRI MUÑOA, P.: Intertestualitatea abiaburu: Haranburu Materreren harrobian 655 8. Lehen ondorio gisara, testu-alderatzeak agerian utzi du Materreren Dotrina christiana izan zela Haranbururen Debocino escuarrak izan zituen iturri larrietako bat, eta euskarazko liburuen artean, ezbairik gabe, iturburu nagusia52. Erkaketa-tauletara eramandako pasarteek ez dute zalantzarik uzten. Argi dago Haranburuk Materreren liburuaren 1623ko ediziotik xurgatutakoa lehen eta hirugarren partera mugatu zela. Haietatik garraiatu zituen berea burutzeko hainbat eta hainbat ideia, pasarte eta material. Eta aitortu behar da jatorrizko testuen egokitze- eta txertatze-lana aski antze eta trebeziarekin bideratu zuela gero. Haranbururen liburuaren egiturari dagokionez, adierazia dugu jadanik Materrerenaren ildoko egitura hirukoitza baliatu zuela, nahiz eta ez, inondik ere, haren antolaketa-era. Handik eta hemendik mailegatutako materiala ere sakabanatuta geratu zitzaion saratarrari maiz asko, menturaz jatorrizko erreferentziak ezabatzeko erabili zituen koherentzia-irizpide arrunt bitxien ondorioz53. Anabasa hartan, hirugarren atala da koherenteena bezala edo agertzen dena, agian edukiaren mamia herendar eta frantziskotarra izateaz gainera, funtsean bestek –baimena eman behar zuen anaidiak, alegia– araututako «erregela»54 ematera mugatu zelako... 52 Beherago ikusiko denez, anekdotikoa dirudi Etxeberri Ziburukoaren obrari zor dionak. 53 Ustez Materreren ildoko dotrina izatera zihoan lehen partea, adibidez, erdialdean eten nabarmena islatzen duen hala moduzko «Virginaren debocinoa» batekin endekatu zen, Materrerenaren hirugarren partearen pareko zirudien hirurehun orrialdeko mix erraldoiago bati (Haranburuk «bigarren partea» bezala identifikatutakoari, alegia) ateak irekiz eta liburua norabide ilunagoz beterik utziz. 54 Heren Ordenako testuen itzulpen-moldaketa da Haranburuk atal horretan eskaintzen duena. Sarrera gisakoa lehen atala (414-422) eta erregelaren puntu guztien laburpenaz osatua bigarrena (422-443), oso da interesgarria Ordenakoa izateko sinatu behar zen konpromiso-idazkiaren tartekatzea, argiki erakusten baitu zein zen liburuak bilatzen zuen ondorio praktikoa: ohiko «misioak» edo baliatuz, Heren Ordena euskaldunen artean zabaltzea. Honela hasten da fitxaren itzulpena: «Nic A. (Anaia) N. («Nombre», hots, izena) prometatcen diot Iainco guciz botherexuari [...]» Euskera 2013_2.indd 655 10/11/14 12:30
Euskera. 2013, 58, 2. 631-686. Bilbo ISSN 0210-1564 658 SALABERRI MUÑOA, P.: Intertestualitatea abiaburu: Haranburu Materreren harrobian har: salbuespenak salbuespen, Materreren liburuaren bigarren parteko aztarnarik ia ez da Haranbururenean. Haren liburuaren beste parte biak erabili zituen azken honek nagusiki, ez bigarrena. Atalez atal aztertuz gero, liburuaren lehen parteko 36. orrialderainoko testua da, eskuarki, Haranburuk Materrerenean oinarrituta osatzen duen zati nabarmenena. Hau da, erlijiozko formula eta aginduei dagokiena eta jatorrizko saratarraren benetako dotrinatzat azal litekeena. C) Agerikoa da Materrek eskaintzen duen eskema orokorrari segitzen diola lehen parte horretan Haranburuk, otoitz eta formula gehiagoz hanpatua bada ere. Inguruko katiximetan ohikoa57 bezain xumea da Materreren egituraren haria: Pater Noster – Abe Maria – Credo in Deum – Salve Regina – Jainkoaren Mandamentuak – Elizaren Mandamentuak – Artikulu fedezkoak – Sakramentuak – Bertuteak – Perfekzioneko kontseiluak – Obra Miserikordiazkoak ... Nahasiagoa da saratarrarena, nahiz eta izenburu guztiak euskara argian –ez latinez– aurkezten saiatu58. Eta nahasiago diogu, zeren eta «Eliçaren manamenduac» delakoaren ondo-ondoan kristauen eginkizunei eta praktika liturgikoari dagozkien otoitzak tartekatzen baititu inolako diskriminaziorik gabe: Konfesio generala – Errezibitzean – Meza hastean otoitza – Sakramentu saindua altxatzean – Kaliza altxatzean – Goizeko otoitza – Arratseko otoitza, etab. Harik eta, hala edo hola, berriro heltzen dion Materreren dotrinaren eskemari. Hori bai, arrosarioari buruzkoak, Salesekoaren Koroa esateko manerak eta beste erantsiz. D) Lehen parte horri dagozkion hainbat atalek (batik bat, 37-125 orrialde bitarteko arrosarioaren inguruko «mysterioac eta boçac», Saleseko Frantziskoren irakaspenak, Kristoren bizitzaren eta heriotzaren misterioak eta Ama Birjinaren debozioa) zeharka eta tantaka baino ezin zuten iturritzat hartu Materrerena, paristar euskaldunak ez baitzuen horrelako gai askorik jorratu berean. 57 Ez da lar aldentzen, izatez, Astete-Ripaldaren eta besteren dotrinek aurkezten duten eskematik. 58 Hots, Jainkoak berak bere apostoluei irakatsi zerauen otoitza – Aingeruaren salutantzia – Artikulu fedezkoak – Andre Birjinari otoitza – Hamar Mandamenduak – Elizaren Mandamenduak... Euskera 2013_2.indd 658 10/11/14 12:30 |
addi-75d4d2d09119 | https://addi.ehu.es/handle/10810/20749 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2005 | science | Salaberri Muñoa, Patxi | eu | Axular Jekyll, Axular Hyde | AXULAR JEKYLL, AXULAR HYDE Patxi Salaberri Muñoa O. Gizakion adimen-mekanismo ezkutu desberdinak direla kari, errealitatea parametro ulergarrietara mugatzeko premiak maiz asko jokaera oroberdintzaile eta eskematizatzaileegiak erabiltzera bultzatzen du. Eta erabili ere, kategoria finkoak eta zalantzarik gabekoak bailiren erabili ohi dira sarri. Garai zaharreko idazle eta pentsalarien esparrua jorratzerakoan, esaterako, arrunt bihurtu izan da haien ezaugarri esanguratsuenak (literarioak, ideologikoak zein psikologikoak) batzeko joera eta, ageriko kontraesanik ez dagoenean bederen, nortasun bakar eta logiko baten inguruan integratzekoa, ohartu gabe (eta, ondorioz, bereizi gabe) uste baino gehiagotan zinezko izaera bikoiztu kontrajarriak gorpuzteko parada uzten diela errealitateak autoreei. Ez da euskal literaturaren eremua horretan salbuespen, jite horretakoa baizik, anitzetan autoreez iritsi zaizkigun datu urriek ez baitute argirik eskaintzen esparru ez-literarioetan pertsonaiaren profila burutu ahal izateko. Baina, okerrago dena, ez gutxitan inpresioa da jokaera oroberdintzaileok, autorearen alde zein aurka, diskrezionalitate gehiegirik gabe erabiltzen direla. Areago: inoiz haien testuetatik lekukotasun argi -emaile berezirik espero izatekoa zenean ere, autoreen isiltasunak berak jokaera berdintzaile horiek gizentzeko baino ez du balio izan. Ildo horretan, ezaguna da euskal historian bortizkeriaren kalifikatiboaz irudikaturik (halakoxeak izan baitziren!) geratu izan diren gertaeren ingurukoez jazotakoa. XVII. mendearen hasieran, eta besteak beste "egiazko" erlijioaren aurka ornen ziharduten sorginen xahupenaren aitzakiapean, Sarako esparrua (sorgin gaiztoen kopururik handiena biltzen ornen zuena) zeharo astindua suertatu zen.
PATXI SALABERRI MUÑOA Printzipioz -eta teorian bederen-, errealitatearen oihartzun izpiren bat literaturan islaturik ikustea espero izateko zerbait bazen ere, ezagun da ez zela horrela gertatu euskal letretan; dakigularik, ez islada argi, zuzen eta zalantzarik gabekoen bidez, behinik behin. Izan ere, une latz horiek isiltasuna baino ez baitzuten utzi idatzirik, pairatu zuten errealitatea ohikoa izan balitz bezala, inork ezer nozitu izan ez balu legez, gizarte hartan ezer gertatu izan ez bailitzen. Esan liteke kategoria isil eta hutsen (= formalki hutsik diruditenen) mailako izan zirela horiek euskaraz idatziriko orrialdeetan, nahiz eta hemen usatu den historiografiak gero akritikoki -eta honekin, hasieran adierazi puntura itzultzen ari gara- orrialde horien egileen soslaia taxutzerakoan normalean haien "aldeko" irudia egiteko erabili dituen. Eta egoerarik nabarmen eta larriena isiltasun horren "aprobetxamendua" ezinbestean bortizkeriaren lekukorik garrantzitsuena izan behar zuenaren alde agertzean emango zen, inguru haietako jende jipoituaren ardura eklesiastiko-izpirituala zeramanaren aldeko erabilera antzematean, euskal literatura klasikoan lehen idazletzat hartua izan denaren beraren aldekoa hain zuzen. Sarako erretoreaz ari gara, jakina. 1. Urdazubin jaiotako idazlearena sarritan arazo bezala planteatu izan bada ere, ez da gogoratu behar, histori dinamika garaileen mitifikaziorako joeragatik nonbait, haren alde jokatu izan dela salbuespenik gabe. Ondorioz, haren irudiaren handitasunak irabazi egin du etengabe, eta idazle gisa zuen ospe gaindiezinari ezin hobetuzko "portaera"-ren bertutea erantsi zaio sistematikoki. Izan ere, Axularrez geratu zaigun estereotipoa giza-perfekziotik hurbil dago. Eta ez da estereotipatze horrena gure garaiko historialari bati edo besteri egotz dakiokeen errua, azken batean tradizioaren eta, nola ez, kausalitate legearen poderioz gertatu bide baita horrela. Villasanteren eskutik Axularrez agertu zen irudi "ulerkorra"1, esaterako, pixkanaka osatuaz joango zen eredu ' Saratartuaren obran ea zergatik ematen zen sorginei buruzko isiltasuna galdetzean, honako hau erantzuten zen: "Hauxe da harrigarria: Gero-n giristinoen bekatu mueta guztiak aipatzen direlarik, sorginkeriaz ta abar ez da fitsik esaten. Menturaz, lehengo izigarrikeriak berritzeko ez zuen aitzakiarik eman nahi, edo ta bazekien Axularrek gaiztakeria baino gehiago buruko eritasuna eta ezjakina zirela guzti hoien azpian" (Villasante 1972, 76; gurea da letrakera etzana). 414
AXULAR JEKYLL, AXULAR HYDE finko baten lehen urrats modura geratuko zen ondokoentzat. Eta Villasanteren hitz zuhurrak betiere "menturaz" delakoaz lagundurik agertu arren, hipotesiaren benebolentziak inolako kalterik ekarriko ez zuelakoan edo (alderantziz baizik, "santifikatuago" agertzen zen gure idazle klasikoa), luzatutako formulazio hori handik aurrera Axularrez "ofizialki" onartu eta mantenduko zen iritzia izango zen, frogarik behar ez zuen ideia alegia. Hipotesi horrek Angel Irigarayrena izango zuen bidailagun, autoritateen printzipioa areagotu ahala, historiografia ezin zalantzan jar zezakeen topiko batez "aberastu" zelarik2. Harrezkero, eta Altunaren irakurketa ikonoklasta samarraren salbuespenarekin (1996), iritzi hedatu hori izango zen euskal literatur testuetan nagusituko zena. Xarritonek berriki argitara eman duen hitzaldi bateko hainbat ideia ere ildo horretakoak direla esan daiteke3. 2. Nolanahi ere den, Axularren giza soslaiaren lehen hurbilketa orokorrean ez dirudi zilegizkoa denik herri tradizioan utzi duen irudia zeharo alboratzea. Izan ere, zinezko leienda bihurtzerainoko nortasunaz karakterizaturik geratzeaz gainera, gure pertsonaiaren irudikapenak ez-ohiko ezaugarri nagusi bi erakusten ditu literatur tradizio horretan. Batetik, jakituriarena eta, bestetik, arimarik gabeko pertsonaiatzat agertzen duena. Jakina den legez, Axular betidanik azaldu izan da herri literatura delakoan pertsona jakitun bezala, gutxienez deabruarenaren pareko jakituria zeukana (deabruak Salamancan bide zuen "leizean" ikasi ornen zuen urdazubiarrak, 3 "Zergatik ezdu Axularrek bere liburuan sorginkeriaz itzik ere aipatzen? -Bekatu aundi bat izanik eta orduko Euskalherrian asko edatua? -Nik uste dut eta bestek ere, ixilegote horrek, ozenki adierazten duela agintari sukoi (Y) eta herritar gogor halen epai eta ikusmolde krudelekin, etzagoela batere ados; eta emazteki ments, zorigaiztokoen aitorpenetan gutti sinesten zuela" (Irigaray 1974, 123- 124; gurea da letrakera zeharra). Nahiz eta, dena esateko, hazpandarrak berezko duen zuhurtziak "menturaz" eta "-ke"- dun adizkiekin idaztera bultzatu duen: "Zergatik ez dugu beraz hitzik aurkitzen ez politikari buruz ez sorginkeriari buruz Gero-ko 60 kapituluetan barna? Zergatik ote? Gai beroegiak hunkitzea ez zuen laket menturaz Axularrek. Predikari anitzek bezala, nahiago zukeen aski urrunetik eta inguruka bezala suiet horien tratatzea; eta pentsa zezakeen berak garbiki gaitzesten zituen etsaigoak eta hasarreak gaindituz sendatuko zirela gerlaren eta sorginkeriaren ondorio kaltegarriak. Ala aments bazen beste arrazoirik ixiltasun horren gibeletik? [...] Ausartuko naiz Axularri galdetzera ez ote zituen gauza zenbait ixilpean utzi, bera "ondo baino hobeto" bakean bizi beharrez? Ez ote ziren orduan ere, gaur bezala, zeruan eta geroan jartzen begiak, gaurko eta lurreko berriak eta bazterrak nahasiegiak eta larriegiak zirelarik?" (Xarriton 1997, 137). 415
PATXI SALABERRI MUÑOA amaieran deabrua baino azkarrago izatera iritsi zelarik). Eta hura bezain bildurgarria, inondik ere. Jakituria lortze horren ordainketa gisara, eta tradizioak berak espresuki adierazten duenaren arabera, arimarik eza sinbolizatzen duen itzalik gabeko pertsonalitate bihurtuko zen Axular, zinez jakitun eta deabruak baino azkarrago jokatzean galdu baitzuen. Harrezkero, eta orduko testuinguru katoliko intrantsigentearen perspektiba ahaztu gabe, arima Jainkoaren graziagatik eta ezinbesteko zenean bakarrik itzultzen zitzaiola kontatzen du tradizioak, hau da, kontsakrazioaren unean. Uste izatekoa da sakrilegiorik gerta ez zedin gertatzen zela horrela, gero jendeak eukaristian jasoko zituen ostiak egiazkoak izan zitezen, eta ez bekatu larrienaren fruitu, hain zuzen. Orobat, Axularren heriotzaz arduratzen den kontakizunak adierazi bezala, ez da zalantzarik arima ez izate horrek zerurako bidea eragozten ziola erretoreari eta horrexegatik planifikatu behar izan zuela bere heriotza (mezerdiko sagaratze orduan eta besteri aginduz eta betearaziz). Azken unean egindako bekatu larri baten bitartez, bada, nahiago izan bide zuen zerurantz –edo Azken Judizioko ekitaldirantz behintzat– abiatu, infernura kondenatzen zuen egoeran iraun baino. Saratartuaren jakituria erraldoiaren azken froga izan zen hau, Jaungoikoari berari jartzen baitzion egiazko proba: azken-azken unean Agindu Nagusiak berariaz hausten zituena salbatzeko ezintasun teorikoaren aurrean, kalbinismoak aldarrikatzen zuen sinesmen hutsaren bidezko salbazioaren doktrinaz baliatzea erabaki baitzuen Axular katolikoak praktikan. Baina teologiaren esku gera bedi infernuko bidea uzteko eta zerurako aukera izateko heriotzaren unean bertan bekatu larria egiten duen sineslearen arazoa! Ipuinak ipuin, herri tradizioak transmititu duen irudia deabru eta sorginen ahalmen eta botereen gainetik zegoen arimarik (kupidarik?) gabeko gizon jakitun, boteretsu eta bildurgarri4 batena da; inolaz ere ez santutasunarekin, errukiarekin, ulerkortasunarekin edota bertute kristauekin lotua. Eta guztiarekin ere, erraz ikus daiteke egungo autoreek Axular irudikatzeko erabili axioma moduko premisa guztiz bestelakoa dela, hots, urdazubiarraren ustezko perfekzioan oinarritua: betegintzarre erlijiosoa, linguistikoa, literarioa, eta, ondorioz, ideologikoa, portaerazkoa, etab. Eta horrela, Aspektu hau berau azpimarratzen du Lafittek kontatzen duen pasadizo errealak ere, Axularren Gero sorginkeriazko liburutzat harturik, gazte-gaztetik ohepean gordeta zuen olhetar gizon hil-hurranarenak hain zuzen (Lafitte 1956, 341). 416
AXULAR JEKYLL, AXULAR HYDE pertsonaiaren profilaren balorazio orokorra ere ikuspuntu "ortodoxo" horretatik burutu da5. 3. Baina zer esan liteke gure esparru historiografikoan Axular "mi(s)tifikatzeko" egon den premia horretaz? Zeintzuk izan dira Axular arlo guztietan goraipatua izateko beharrak? Zeintzuk urdazubiarra giza maila arrunt eta xumera jaisteko behaztopak? Lehen begiradan bederen, balirudike gure literatura homologatzeko beharrarekin lotuta dagoela premia hori, gure literatura ere ondoko hizkuntzetakoetan dagoen urre garaiaren parekotzat irudikatu beharrarekin hain zuzen. Horrela, literatur proiektu bateratu baten fruitu gisa aurkeztuko zen urte haietan euskalki bertsuan idatzitako ekoizpena eta, XX. mendera arteko literatur urritasunak ikusirik -eta oraindik mende honetako 80ko literatur hazkundea susmatu ere egiten ez zenean-, "urre garaitzat" joko zen guztia Euskal Literaturaren Historian. Kronologiari eta besteri muzin eginez, literatur "eskola" bat ere antzemango zuen historiografiak bertan eta, nola ez, proiektu-buru bat hautatzeko beharra ere azalduko. Premisa horiekin, egin zitekeen hautaketarik zuzenena izango zen Axular aukeratzearena, distiratsuena izan baitzen haren idatzizko ekoizpena6 inondik ere. Horrek izan du ondoriorik, ordea, ezin baita ahantzi tradizio eta kultura katoliko kontrarreformistaren seme-alabak izan direla literatur historiografiaren inguruan jardun duten gehienak (apaizak zein laikoak). Horrelakoetan, eta oharkabean bada ere, oinarrizko identifikazio logikaren legea ohi da gizakiak irizkide-edo direnei akatsik gabekoago iriztea, ideologikoki urrun somatzen Eta ez bakarrik literaturan; gurean ideologikoki erneago egon ohi den antropologia arloan ere kontrastatu gabeko aurriritzi horretaz baliatzera iritsi dira. Esparru horretan bide dabil, esate baterako, Axular "aquel comprensivo párroco" bezala edota Axularren etsai izango zen Harostegi "envidioso cura vasco"-tzat hartzen dituen autorea (Azurmendi 1995, 26). 6 Arrazoi anitzengatik gainera: Axularren hizkuntza ulergarria, zuzena eta naroa, haren obraren ustezko ezaugarriak (besterena baino teologia sakonagokoa eta akatsik gabea, argumentatzeko era aberatsa, originala, literarioa...), bere garaiko eta ondoko idazleen artean izandako prestigioa, bete zituen lanak eta euskal literaturan izan zuen presentzia (egun, testu "examinatzaile" buztintsu eta neutro moduan ikusia)... Eta ez zen gutxiestekoena obran bere nortasunaren (auto-)deskalifikaziorako aztarnarik ez agertzea. 417
AXULAR JEKYLL, AXULAR HYDE baitzuen amaren izenean ahaideek bere izenean jarritako bolua, gero -hurren- go egunean bertan- amak patrimonio gisa eskain ziezaion berriro semeari (ik. Aguirre Gaztambide 1980). Horretan erakutsi pragmatismo eta trebetasun berberarekin, Axularrek berehala burutu zuen "lasterketa" -zinez!- eklesiastikoa. Gazteago edo zaharragoa (adinarena oraindik ilun dagoen puntua baita), kontua da 1595eko irailaren 23an, Teologian batxilergoa eskuratu bezain azkar beraz, subdiakono ordenatu zutela Iruñean. Hurrengo urtean, berriz, diakonatua eta apaizgoa eskuratuko zituen, bakoitza toki batean gainera, lehena Leridan 1596ko ekainaren 8an, horretarako baimena Iruñean maiatzaren 13an eman ziotelarik. Apaizgoa, berriz, Aturbeko gotzaiaren eskutik urte bereko irailaren 21ean (baimena Baionako katedraleko Bertrand Hiriart-ek eman zion). Gorago esandakoarekin bat eginik, subdiakonatua jasotzean "ad titulum patrimonii" eskuratu zuen ordena, ahaideek utzi zioten ondasunaz baliatuz. Baina hori guztia urdazubiarraren egoera eta izaera ezagutzen hasteko gutxi izango balitz ere, handik hona ibiltzeko erakutsi zuen erraztasunak berak badirudi haren egoera ekonomikoaren isla eskaintzen duela, gutxi batzuk baino ezin ordain baitzitzaketen hain denbora gutxian egindako bidaiak eta egoitzak: Salamancatik Iruñeara, Iruñeatik Leridara (joan-etorria), Iruñeatik Baionara, Baionatik Aturbera (joan-etorria), etab. Esan dezagun bidenabar Axularrek ez zuda lehen pausuak eskaini zizkion ordenan jarraitzeko gogorik azaldu. Ez dakigu zehatz noiz eta zergatik izan zen, baina pentsatzekoa da Felipe II.aren agindupean ordena premontretarrak jasan zituen jazarpenak eta desmantelamenduak 9 izango zutela eraginik gure autorearen "desertzioan" eta ondoko bokazio ipartarrean, hots, etxetik hurbil baina muga politikoaz haraindi aritzeko sartu zitzaion bokazioan. Are gehiago: gaztelera frantsesa baino aiseago zekiela eta zerabilela zioen hipotesia 9 Espainiar premontretarren krisialdia 1568aren inguruan sortu zen, ordena zeharo deuseztea proposatu zutenean eta, gora-behera zenbaitekin, 1600erarte iraungo zuen, Premontréren eraginetik at geratzean. Jakina, aukera edo mauka erlijiosoaz gainera (Felipe II.aren iritzi interesatuegiaren arabera, "pocos frailes", "son todos idiotas, sin letras ni doctrina... Y allende de ser idiotas, son en las costumbres muy distraídos y de muy mal ejemplo, pues ni guardan clausura ni tienen modo ni forma de orden ni observancia alguna") (apud Goñi Gaztambide 1960, 14-15), horrek arriskuan uzten zituen monasterio eta kide guztien ondasunak (kalizak, bitxiak, gurutzeak...). Jeronimotarren erasoaren aurrean Urdazubiko monasterioak erresistentzia handia erakutsi arren, laster onartu zuen haien menpeko bihurtzea, erregearen ordena hautatua ziren heinean botere guztiak erabiltzeko ahalmena baitzuten jeronimotarrek, eliztarrak barne: eskomikatzekoa, zigortzekoa, askatzekoa... 419
PATXI SALABERRI MUÑOA aintzat hartzen bada ere (Urquijo 1912b, 7), bizitza ziurtatzeko eta hobetzeko pragmatismoa da iparralderatu berriak berriro erakusten duena. Iparraldeko predikari gisa hasi zenean ere toki aberats eta populatuenetako bat egokitu zitzaion. Kasualitatez nonbait. 5. Lanbide berriak ere izan zuen irakaspen lasterrik, berehalakoan ohartu baitzen Axular bere dohai, ahalmen eta "hazteko" trebetasunez. Eta gogotik heldu bide zion lanari, hain gogotik eta sutsuki ezen bost urte iragan baino lehenago Frantziako erregearen adiskidetasuna erdiestera iritsi baitzen'°, hurrengo lerroetan adieraziko den bezala. Erantsi baino ez urdazubiarrak orduan zuen egoitzaren lekukotasuna Henrike IV.aren beraren eskutik heldu zaigula: "il y a environ cinq ans qu'il (Axular, hain zuzen) est résidant en France au bourg de Sainct Jehan de Luz au bailliage de Labourt" (apud Urquijo 1911, 554). Noski, hipotesi modura bada ere, zinez pentsa daiteke mendebaldean zegoen predikari egokien eskasia areagotu egin zela erlijio katolikoarekin kontrakarra planteatu zen tokietan. Ipar Euskal Herria konfrontazio-gune berezia izan zen heinean (erlijio gatazken estalpean gizarte eta politika arazo larriak), predikariek ere mailakoak behar zuten izan, egoera garbitzeko eta "zuritzeko" modukoak hain zuzen. Susmatzekoa da Axular Donibane Lohizunen eta Saran -bigarren hau istilu-gunearen paradigma- aurkitu izanak edukiko zuela nolabaiteko loturarik toki haietarako predikaririk onenak (jakituria eta euskalkiagatik, behinik behin) eta antzetsuenak behar izatearekin ere. 10 Harrigarri samarra lagunak aukeratu beharko zituzkeen Axular bezalako katoliko baten aldetik, dena den. Ez da ahaztu behar Henrike IV.aren adiurrea zinez politikoa zela, erlijioa bera politikoki erabiltzeko damurik eskaintzen ez ziona. Adibidetzat, beti nabarmendu izan da haren "konbertsioa", "Paris bien vaut une messe" formulan oinarritu zena. Horrezaz gain, kalbinismotik katolizismora erakarri zuen barne-konbikzio hura, urte gutxiren buruan, eta ordurako Axularren menpeko ziren lurraldeetan hain zuzen, katolizismo integrista eta ezin bortitzago bilakatuko zen, liaren aginduz etorritako Pierre Rostegi jaunak egindakoak ezin hobeto erakusten duen bezala. 420
PATXI SALABERRI MUÑOA Bestetik, Axularren arrakasta-maila nabarmentzen da lerrootan, espreski aipatzen baita bertako gotzaiak eta jende zintzoak begi onez ikusten zutela ordura arte Donibane Lohizuneko predikari izandako urdazubiarra13. Gotzaia, jakina, Baionako gotzaia zen, Etxauzko Bertrand, Henrikek berak izendatua zuena (1598) eta Axularren alde horrenbeste egin zuena. Agerikoak dira urdazubiarrak Etxauzekin izan zuen adiskidetasuna eta honek garai hartako agintariekin izan zituen lotura politiko-erlijiosoak eta familiarrak14. Eta behar bezala argitu ez bazuen ere, omenaldi hutsa baino gehiago zirudien gero saratartuak bere "Gomendiozco carta"-n adiskideari aitortu zionak: "[...] neure obligacino handiec, ontasun errecibituec, eta bethi ere, ene alderacotçat, obrequin batean, eracutsi duçun vorondate vorondatetsuac" (Gero, 4 or.; gurea da nabarmendutako letrakera). Dakigunagatik, beraz, hasiera-hasieratik irabazi zuen Axularrek aginte faktiko guztien faborea, lau urte eskas besterik ez baitzuen behar izan apaiz ordenatu zutenetik Sara bezalako herri handi eta aberats bateko erretore bihurtu arte, "un ascenso meteórico, sin duda" (Altuna 1996, 188). Jakina, nahiz eta elizarekiko eta monarkiarekiko "zintzoa" zen jendearentzat Axular gogoko gertatzea halako premisetatik berez sortzen zen ondorio hutsa baino ez izan, pentsatzekoa da Axularren nortasunak eta, batik bat, haren "urrezko mihiak" berak ere ez zutela horretan gutxi lagunduko 14 Etorkiz zein merezimenduz, Frantziako koroarekin harreman ezin estuagoak izan zituen Etxauzek. Izan ere, Henrike IV.aren desioz izendatu zuen Klemente VIII.ak Baionako gotzai 1599ko martxoaren 19an. Hogei une egin zituen bertan Tourseko artzapezpiku bilakatu arte. Era berean, 1606tik aurrera Frantziako Lehen Erremusinari titulua eta kargua eraman zuen, hasieran Henrike IV.arekin eta Luis XIII.arekin gero. Bestalde, Axularrek bere eskaintzaren izenburuan gogorazten duen bezala, Izpiritu Santuaren Ordenako "aitonen seme" izan zen 1618tik aurrera. Gainera, Richelieu kardenalak eragozpenik jarri izan ez balio, kardenal bihurtua zatekeen. Luis XIII.ak bere Kontseilari bihurtzeak adierazten duenaz gainera, Urbano VIII.ak idatzi zion gutunean azaldu bezala, garbi zuen erregearen babesa eta konfidantza: "L'adresse et l'habilité qui vous ont mérité sa protection, semblent demander les plus grandes dignités, pour un prélat qui depuis 38 ans en cesse de déffendre l'autorité de la Réligion chrétienne" (apud Daranatz 1911a, 55). Pare bat datu Etxauzek erlijioan eta politika arloan izan zuen garrantziaz ohartzeko: bata, Espainia eta Frantzia arteko muga arazoak zirela eta, berari gomendatu zion Frantziako Luis XIII.ak konponketa. Bigarrena, Felipe III.aren seme-alaba bien ezkontzen hitzarmenetan izan zuen protagonismoa, Frantziako Elisabeth Borboikoa Espainiako Felipe IV.arekin eta Luis XIII.a Ana Austriakoa haren arrebarekin ezkontaraziko zituztenetan hain zuzen. Eta hori guztia gutxi balitz, gogoratu baino ez Louis Servin errege-kontseilariak Sarako parrokiaren arazoan Etxauzen eskuhartzea antzematean kontrargumentatzen duena: "le nombre des perentelles et alliances d'iceluy Euesque" (ik. Urquijo 1912a, 293. ohar.). 422
AXULAR JEKYLL, AXULAR HYDE rik ere ez zuen izan Harostegiren helegitea irakurtzeko eta Urdazubikoaren alde agertzeko (justiziaren azkarra, bi egun baino ez!). Eta Parisko Parlamentuan arazoa beste modu batez ikusi bazen ere (arrazoia helegileari eman baitzion), praktikan inork ez zuen Axular erretoretzatik jaurtiki. Handik etorri zitzaion bizimodu lasaiak eta egindako adiskideek bestelako eginkizunetarako bidea ireki zioten berehala. 8. Izan ere, bestelakoa izango zen aurrerantzean Axularrez geratuko zitzaigun irudia, nagusiki kultua eta, nola ez, letra idatziei atxikia. Eta bereziki azpimarratu nahi genukeen irakurzaletasunarekin zerikusia duena horietako garrantzitsu bat baino ez litzateke. Ezagun da urte horietako euskal argitalpenetan "irakurle" modura gehien agertzen den autorea bera dugula (beti ere Gillentenarekin batera, egia esan). Argitaratu liburuen kopurua (urria) ahazten ez bada, portzentualki maiztxo azaldu zen Axular, maiztxo eta obra garrantzitsuenetan gainera: 1616an Materreren Dotrina Christiana liburuan ("Ikussi dut Bayonaco Iaun Vicario Generalaren manuz"), 1626an Ziburuko Etxeberriren Manual devotionezcoa izenekoaren kariaz, eta 1636an egile berberaren Eliçara erabiltceco liburua delakoan. Noski, edonork daki dagoeneko "irakurzaletasun" horrek bestelako zerbait ere adierazten duela; besteak beste, eta orduko hitzak erabiliz, liburua argitaratzeko "aprobationea" baitzekarren ondorio gisa. Egun ez bezala, aresti hurbilean sarri ikusi eta dastatu behar izan den "nihil obstat" hura, XVII. mendean "edireiten dut eztuela deus ere gure Fede Sainduaren contraco gauçatic" (Axularrek Materrerenean) edota "eztut hartan edireiten gure Fede eta Eliça ama Catholica Sainduaren contraco gauçaric" (Gilentenak Materrerenean) bihurturik plazaratu ohi zen. Erantsi beharrik ez dago euskaraz idazten zen guztiaren ortodoxia teologiko-doktrinala zaintzeko ardura zeukatenek sinatzen zituztela horrelakoak. Eta ortodoxia zaintzea, zentsura egitea, lehen orain bezala, bakar-bakarrik ortodoxia horretako egitura hierarkiko lokalean goiko mailetan daudenei, ortodoxiarekin bat datozenei, zalantza izpirik erakusten ez dutenei eskaintzen zaien zerbait da. Laburbilduz, beraz, Axularrek, irakurtzen zuena argitaratzeko, zuzenarazteko, debekatzeko... (eta kondenatzeko?) ahalmena zuen20. 20 "Axular zentsorea" hipotesia korroboratzeko beste datu bat Leizarragaren Testamentu Berriaz egin izan zuen erabileran aurki liteke. Jakina denez, Index librorum prohibitorum izenekoak galerazita zuen horrelako autore (hereje, kalbinista) kondenatuen liburuak izatea, 425
PATXI SALABERRI MUÑOA Eta liburuen zentsura lana, historiak erakusten duen bezala, orduko ortodoxia erlijiosoa zaindu edota ortodoxia haren izenean egiten zen guztia zuritzen zutenei baino ez zitzaien bizkarreratzen, pertsona ideologikoki ziurrenei. Hori horrela izanik, eta XVII. mendearen hasieran Axularren Saran sortu jazarpen egoerara itzuliz, galdera sorta bat planteatzen da ezinbestez: behar bezain fidagarri eta ideologikoki ziurra izan zitekeen Lancrek 1609an (erregearen eta eliza katolikoaren manuz, ez ahaztu!) egin zuena kritikatu edo zalantzan jar zezakeen "examinatzailea"? Onargarri izan zekiokeen orduko eliza katolikoari halako basatikeria haiekiko zalantza izpirik erakutsi zezakeenaren argitaratze baimena/debekua, hain zuzen ere errepresio hura guztia babesten zuen fedeaz eta doktrinaz mintzatzen ziren liburuetarako izanik? Zail egin behar bide zaio garai hartako praktika katolikoa eta egitura eklesiastikoa ezagutzen dituenari Axularren jokaera bertutezko salbuespentzat hartzea eta haren garbitasuna eta neutraltasuna aldarrikatzea. Handiegiak dirudite haren inplikazio ideologikoek. 9. Ildo beretik, gogoratu beharrekoa da ez dela hutsaren hurrengoa horrelako zentsoreak, baimena ematean, argitaratzeko dagoen obrarekiko erakusten duen identifikazio maila. Izan ere, nekez uler daiteke liburu bat argitaratzeko aprobazioa ematen duen aztertzaileak baimen hori eman izana baldin ez bada bertan agertzen diren baiezpen garrantzitsuenekin adostasunik. Jakina, mintzagai dugun mentalitatearen barnean jarririk, gerta liteke fedearen aurkakoa ez den zerbait agertzea, zentsorearen gustukoa izan gabe onartu beharrekoa dena, besteak beste ortodoxia doktrinalarekiko jokamoldeak horrela erakutsi duelako. Betidanik gertatu da horrelakorik. Alabaina, ez da gertatzen liburu batean mamirako funtsezkotzat hartzen den zerbaitekin ados ez egon eta liburuaren argitalpena onartzea; edota egiazko erlijioaren aurkako heresien sailkapenean baiezpen zeharo borobilak agertzea eta zentsoreak, guztiz ados ez egonik, pasatzen uztea. Halaber, bakanago gertatuko litzateke "pasatzen uztearena" zentsuratutako liburuko baiezpen horien ondoren balorapen hutsaren esparrua gainditzen duen aholku moduko bat eskainiko balitz. eta bereziki Testamentu Berria. Axularrek, ordea, erabili egin zuen, nasaiki erabili gainera, Leizarragarena, bere Gero-n argitaratutako hainbat pasartek erakutsi legez, Itun Berriko aipamen askotxoren euskal bertsioak Leizarragarenak berarenak baitira. Eta erabili ahal izan zuen berak zeukalako liburu mota hori irakurtzeko, ikuskatzeko eta baimentzeko/debekatzeko ahalmena. Debekatu bai, baina gorde ere gorde bide zuen aleren bat. 426
AXULAR JEKYLL, AXULAR HYDE Are gutxiago aholku horrek errepresiorako jokamoldeetan eragitea izango balu xede. Argitaratutako liburuan agertzen bada horrelakorik, net garbia da aprobazioa eman duena bat datorrela horrekin; areago, baiezpen kategoriaren arabera, esan liteke guztiz bat datorrela horrelakoekin esandakoa benetan garrantzitsua denean. Bada, honen parekoa baino ez dirudi Axular "ulerkorraren" kasuak. Berriro ere agerian geratzen uste dira urdazubiarraren inplikazioak (ideologikoak bakarrik?) eskualde haietan eliza katolikoak, Lancreren eskutik iparraldean eta Logroñoko "auto"-aren bidez Zugarramurdi inguruan, sortu zuen errepresio bortitz eta hiltzailearekin. Horren lekukoa, hango sarraskiak gertatu eta urte gutxira (1616ko abenduaren lehenean, hain zuzen) Materreren hitzei eman zien aprobazioan datza. Ezaguna den bezala, Dotrina Christiana liburuan Materrek sorginen jokamoldea (hain hurbil eta ezagun zituzten sorginen portaera, alegia) honelako hitzekin sailkatu eta azpimarratu zuen Jaungoikoaren aginduen aurkako zerrendan: Galde. Norc eguiten du huts lehenbicico manamendu hunen contra? Ihar. Paganoec, Hereticoec, Supersticiosec, eta guztiz-ere Sorguinec (Dotrina Christiana, 105 or.) Eta, horren ondoren, sorginak zer jende mota diren eta nola egiten duten huts galdetzean, honela mintzo da Materre Axularren erabateko aprobazioarekin: Sorguinac dira iende thaillu batçuc ceiñec (diotenez) arnegatcen baitute bere eguiazco Iaincoaz, fedeaz, legueaz, errecibitu duten Bathayoaz, Aita-amaz, eta Eliçaco gauça guztiez: eta guero hartcen dute bere iaun eta nabussi deabrua, adoratcen dute, cerbiçatcen dute, eta haren borondatearen arauaz (bera laguntcen çayela) eguiten dute ahal daguiten gaizqui guztia, guztiz-ere haurretan, eta lurreco fruituetan. (Dotrina Christiana, 106-107 or.). Eta, azkenik, balorapen hutsaren esparrua gainditzen duen aholku modukoa erantsiko du Materrek, hots, errepresiorako egiazko eredu garbia izan zitekeena eta orduko Historiak ongiro testimoniatuko zuena: Eta halatan hec dira munduan diren ienderic gaixtoenac, Iaincoz eta munduz erratcea mereci dutenac, (Dotrina Christiana, 107 or.; gurea da letrakera etzana). Jakina, Gero argitaratzeko garaian (1643an) ez zen sorginei buruz mintzateko beharrik eta horrexegatik hain zuzen ez zuen Axularrek sorginei buruz hitz bat ere idatzi. Izan ere, ordurako sorginen ustezko arriskuak zeha- 427 |
addi-7359b6bc029b | https://addi.ehu.es/handle/10810/20758 | addi | cc-by-nc 4.0 | 2012 | science | Iraola Arretxe, Iker | eu | Citizenship, immigration and the Basque State | EUSKAL ESTATUARI BIDEA ZABALTZEN herritartasuna eta kultura Ipar Hegoa Fundazioa / Udako Euskal Unibertsitatea
Ipar Hegoa Fundazioa
Helbide elektronikoa: argitalpenak@ueu.org / www.ueu.org Lizentzia honekin, edukiak kopiatu, banatu eta erakutsi zein lan eratorriak egin ahal izango dituzu, ondorengo baldintzak beteaz: – Edukiaren jatorrizko egilea aipatu behar duzu. – Edukiaren aldaketarik egiten baduzu, edo lan eratorri bat sortzen baduzu eta hau banatzekotan, honako lizentzia honen baldintza beretan egin beharko duzu. – Ezin duzu lan hau merkataritza xedetarako erabili.
SARRERA Immigrazioa funtsezko azterketa-eremu bilakatu da azken hamarkadan Gizarte Zientzietan eta, bereziki, azterketa politikoetan. Hain gai zabala izaki, eremu ugari aztertu izan da migrazioei loturik, baina 1990eko hamarkadatik aurrera, kulturari lotutako gaiek garrantzi berezia eskuratu dute arlo horretan. Horrela, kulturaaniztasun edota multikulturalismoari buruzko azterketa, ikuspegi eta eztabaidak ugariak dira. Horri kritika ere egin zaio, hainbat aspektu dituen errealitate sozial bati erantzun kulturala soilik eman nahi izan zaion heinean, eta kultura-aniztasuna immigrazioarekin bakarrik lotzen delako. Immigrazioa aztertzen dugunean, ikerketa-eremu horren hainbat mugaz kontziente izan behar dugu; esaterako, immigrazioaren gaitzat hartzen direnak, oro har, herritar guztiei dagozkie, eta ez etorkinei soilik. Dena dela, lan honetan immigrazioaren auzia estatua lortu nahi duen harrera-gizartearen ikuspegitik landuko dugu, immigrazioa harremanetan jarriz estatua, nazioa eta nazionalismoa bezalako gaiekin. Zentzu horretan, arreta nagusia ez da etorkinarengan ipiniko (estatu berri batek migratzailearen ikuspuntutik izan ditzakeen abantaila eta arazoak ere aztertu beharko lirateke), eta immigrantearen perspektiba aipatzen denean, goiko ikuspegiari lotuta egingo da. Immigrazioa eta etorkina kategoria eztabaidatuak dira, ikusmolde askotatik aztertzen direnak. Horrela, badira immigrante etiketa, duen kutsu ezkorra dela-eta, alboratu behar dela uste dutenak. Ikuspegi horretatik, etorkin moduan iritsi berriak soilik definitu behar dira (ik. Bilbeny, 2009). Izan ere, immigrante kategoria, estigma bat finean, saihestu nahi izaten da, herritar oso eta normala izateko, nahiz eta horren ondorioa ez den jatorrizko identitate zein praktika kulturalei muzin egiteko nahia (Zapata-Barrero, 2004). Edonola ere, lan honetan immigrante edo etorkin kategoria modu lausoan erabiliko dugu, Euskal Herritik at etorritako biztanle guztiez aritzeko, haien migrazio-prozesua orain dela hamarkada batzuk gertatu bazen ere. Hortaz, lehenik eta behin, immigrazioak maila teorikoan estatuarekin eta nazioarekin duen harremanaz gako batzuk azpimarratuko ditugu, ondoren Euskal Herriko errealitatean murgiltzeko. Lehenik, Euskal Herrira iritsitako immigraziofluxuen ezaugarri nabarmenenak azpimarratuko dira; eta, ondoren, Euskal Herrian immigrazioak sortutako eztabaida esanguratsuen laburpena planteatuko da: immigrazioaren aurrean euskal nazionalismoak garatutako ildoak eta izandako bilakaera, hain zuzen. Horren ostean, gaur egungo immigrazioari buruzko eztabaidetan etengabe erabiltzen diren ideia batzuk aipatuko ditugu, hala nola integrazioa edota multikulturalismoa. Amaitzeko, aipatutako ideiak Euskal Herriko estatuaren beharrarekin lotzen saiatuko gara. 1. IMMIGRAZIOA, ESTATUA, NAZIOA Migrazio-mugimenduek hainbat ondorio sortzen dituzte bai migratzaileen jatorrizko herrialdeetan bai eta helmugako herrialdeetan ere. Aspektu hauen guztien artean, immigrazioak nazioaren eta estatuaren kontzeptuekin duen harremana nabarmenduko dugu hemen. Euskal Estatuari bidea zabaltzen 28
Immigratzeak estatu berri batera sartzea dakar, eta eragina du hainbat gai administratibori dagokionez (adibidez, lurraldera sartzeko prozesua, lan egiteko baimenak, lege-egoeraren erregularizazioa, eta abar). Baina estatuari ez dagokio, noski, administrazio-arlo hori bakarrik, eta izaera politiko ukaezina dauka: nazioaren aldagaia sartzen zaigu orduan. Estatuek, oro har, beren lurraldearen izaera nazionala aldarrikatu, eta eurena nazio-estatu moduan ezaugarritzen dute. Estatuak, horrela, nazio baten existentzian oinarritzen du bere legitimitatea. Nazioa ulertzeko moduak ugariak dira, eta elementu ugari nabarmentzen dira nazioak edo nazio zehatzak zedarritzerakoan (hizkuntza, etnia, historia, borondatea, eta abar); baina nazioa, funtsean, egitate politikoa da, eta asmo politiko bati loturik doa. Nazioaren aldarrikapena ez dagokio estatuari soilik, eta ugariak dira estaturik erdietsi ez duten nazionalismoak, estatu-nazionalismoen eta estaturik gabekoen arteko talka nabarmena izanik lurralde askotan. Migratzailea, esan dugunez, estatu batera iritsiko da, baita nazio batera ere. Baliteke bi errealitateen arteko kontraesanik ez gertatzea, edo kontraesan hori gutxiengo baten ardura hutsa izatea, sozialki adierazgarria izan gabe. Baina lurralde horretan estatuak bultzatutako nazioarekin bat egiten ez duen nazionalismo esanguratsu bat baldin badago, nazio-gatazka mahaigaineratzen da; eta lurralde horretako herritarrek jarrera bat hartuko dute afera horren aurrean, baita immigranteek ere. Edonola ere, bere nazio-proiektua zalantzan jartzen duen mugimendurik egon edo ez, estatuak bere nazio-egitasmoa hedatzen du herritarren artean —edo horretan saiatzen da—, eskura dituen gizarte-erakunde ororen bitartez, eta egunerokotasunean presente dauden eta zalantzan jartzen ez diren ekintza ugarien bidez (ik. Billig, 1995). Estatu-nazionalismoaren eraginkortasuna, hortaz, handia izan ohi da, ez baita nazionalismotzat hartuko, normaltasunaren ondoriotzat baizik. Estaturik gabeko nazionalismoak, berriz, bere egitasmoa aldarrikatu behar du, eta bere jarraitzaileek nolabaiteko jarrera aktiboagoa hartu behar dute, ondorioz. Immigrazioaren auzian, bada, estaturik gabeko nazionalismoaren zailtasuna nabarmena da. Estatuak duen tresneria hori guztia eduki ez, eta nazio-egitasmoa garatzeko arazoak ugariak dira. Izan ere, estatu-nazionalismoaren eta estaturik gabekoaren arteko indar-harremanean, faktore ugarien eraginez, immigrazioak lehenaren alde egiteko joera duela nabarmendu izan da, immigratuaren bizitzan zuzenean eragiten duen eta eragile boteretsuena den heinean (ik. Kymlicka, 2003; Zapata-Barrero, 2008). Hala ere, baieztapen horren ondorioa ez da, inondik inora, estaturik gabeko nazionalismoa immigranteekin bateraezina izatea. Estaturik gabeko nazionalismoek immigrazioaren aurrean garaturiko ildoak askotarikoak dira, eta badaude jarrera defentsibo batean gotortu eta immigranteen aurkako jarrera xenofoboa garatzen dutenak zein etorkinak euren nazio-proiektura bildu nahi dituztenak. Estatu-nazionalismoen kasuan ere ikuspegi desberdinak garatzen diren bezala. Maila teorikoan jarraituz, estatua erdietsi edo ez, nazionalismoak harreman konplexua du immigrazioarekin. Nazionalismoak, bere nazioaren mugak zedarritzean, bere nazioko kideak —naziokideak— definitzen ditu; eta hori egitean, atzerritarrak zehazten ditu, aldi berean. Areago, gu nazionalaren eraketarako, beharrezkoa da 29 Herritartasuna, immigrazioa eta Euskal Estatua
Euskal Estatuari bidea zabaltzen 30 bestetasun atzerritarraren presentzia, bestea modu sinbolikoan ager badaiteke ere (Connor, 1998: 51; Triandaffyllidou, 1998). Etorkina, herritar nazionalen eta atzerritarren arteko sailkapen horretan, modu gatazkatsuan kokatzen da, ez baita, ez nazioko kide, ezta atzerritar hutsa ere. Atzerritarrak badu bere nazioa, baina immigranteak, berea ez den lurraldean kokatzean, gu eta besteen definizioa problematizatzen du, kanpoko eta barruko izatearen artean baitago. Beste hitz batzuekin esanda, immigrazioak nazio-estatua desnaturalizatzen du10, eta bere izaera historiko eta soziala nabarmendu (ik. Gil Araújo, 2006: 59-61). Finean, bi errealitateek —migrazioei dagokiena, batetik, eta nazioari edo estatuari loturikoa, bestetik— logika desberdinei jarraitzen diete, eta bakoitzak ordena bati bide ematen dio, Abdelmalek Sayad-ek (2010) erakutsi bezala, nazio-ordenari eta migrazio-ordenari, hain zuzen. Bi logika kontraesankor horien arteko harremanak, hortaz, gatazkatsuak dira, ezinbestean. 2. IMMIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN: BEGIRATU BAT Goian aipatutako eztabaida teorikoak inplikazio zuzenak ditu lan honetan helburu dugun gaian: immigrazioaren eta Euskal Estatuaren arteko harremanean, hain zuzen. Planteamendua Euskal Herrira ekarrita, beharrezkoa da, lehenik eta behin, immigrazioak Euskal Herrian dituen ezaugarri nagusiak aipatzea. Jarraian, Euskal Herrira iritsitako migrazio-fluxu nagusien ezaugarri nabarmenenak azpimarratzen saiatuko gara. Zentzu horretan, bi immigrazio-prozesu oso desberdin (estatuetatik zein horietatik at etorritakoak) aipatuko ditugu, etapa desberdinetan indar biziagoz edo mantsoago jazo direnak, baina gaur egun ere batera gertatzen direnak (nahiz eta immigrazioaren diskurtso eta irudi sozial batez soilik arduratu). Gure iritziz, Euskal Herriko estatuaren eta immigrazioaren arteko harremanaz pentsatu nahi badugu, Euskal Herrian immigrazio-arloan garatutako esperientzia oparoa (argi-ilun guztiekin) aintzat hartu beharrekoa da. Aurretik, halere, zehaztapen bat egitea beharrezkoa da. Izan ere, Euskal Herriko immigrazioa aztertzeak zailtasun nabarmenak ditu, datu estatistiko egokiak biltzea bera ere ezinezkoa izanik. Horregatik, jarraian aipatuko ditugun datuak tentuz irakurri behar ditugu, gerturatze moduan soilik. Ipar Euskal Herriko immigrazioaren datuetan, adibidez, Hendaian bizi diren Hego Euskal Herriko herritarrak ere sartzen dira. Izan ere, Euskal Herriaren egituratze ezaren ondorioak modu argian mahaigaineratzen dira immigrazioaren kasuan. 2.1. Aurrekaria: Espainia eta Frantziatiko immigrazioa Jakina den moduan, euskal herritarrek historian zehar emigratu behar izan dute, euskal diaspora deitutakoa horren erakusgarri izanik. Hausnarketa berezia behar luke Euskal Herri kanpoko euskal jatorrikoek estatu berrian izan beharreko paperak. Izan ere, estatuen artean desberdintasunak handiak dira atzerrian jaiotako 10. Zentzu horretan, adierazgarria da estatu bateko herritartasuna lortzeko prozesua naturalizazio izenaz ezagutzea.
31 Herritartasuna, immigrazioa eta Euskal Estatua herritar nazionalen ondorengoen herritartasunari dagokionez. Diasporak aipatuta, immigrante guztiak, aldi berean, beste herri batzuen diaspora ere badirela oroitu behar dugu. Arreta Euskal Herrira iritsitako immigrazioan jarriz, bada, lurraldea, modu esanguratsuan, XIX. mende bukaeran hasi zen etorkinen hartzaile izaten. Orduan, Espainiatik abiaturiko immigrazio-prozesuak indarra hartu zuen, eta benetako giza mugimendu sendo bilakatu zen. Ondorengo ehun urteetan luzatuko zen prozesu bati hasiera eman zitzaion horrela (Araba, Bizkai eta Gipuzkoara mugatuta, prozesu horretarako, ik. Ruiz Olabuénaga / Blanco, 1994). Hasieran Bizkaian soilik (zehazki, Bilbon, Ezkerreldean eta Meatzaldean), gutxinaka etorkin ugari iristen hasi ziren, bertako meategiei loturiko industria berrietan lan egiteko. Hego Euskal Herri barruko barne-migrazioaz gain (Bizkaian, adibidez, lagun ugari baserri-ingurua utzi eta industriaguneetara joan ziren), Euskal Herriarekin muga egiten duten Espainiako lurraldeetako etorkinak ugaritu ziren, gaztelauak batik bat. Egoera berri horrekin, Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko desberdintasun demografikoa nabarmendu zen. Izan ere, Lapurdik, Nafarroa Behereak eta Zuberoak herritarrak galtzen jarraitzen zuten bitartean, gainerako herrialdeetan egoera aldatzen hasi zen. Edonola ere, begirada Hego Euskal Herrira mugatu arren, herrialde eta eskualdeen arteko errealitateak diferenteak izan zirela kontuan izan behar dugu. Nafarroa Garaian, esaterako, immigrazio-fluxu esanguratsurik ez zen gertatu XX. mende erdira arte, eta orduan ere gainerako herrialdeetan baino etorkin gutxiago iritsi ziren (ik. García-Sanz / Mikelarena, 2000). Baina Hego Euskal Herrian sakoneko eragina izan zuen immigrazio-prozesua geroago jazo zen, 1950etik aurrera, eta, nagusiki 60 eta 70eko hamarkadetan. Espainiako langile ugari heldu ziren, hasieran Bizkaira eta Gipuzkoara eta, ondoren, Araba eta Nafarroa Garaira, Euskal Herriko lan-aukerek bultzatuta, eta frankismoaren testuinguru ilunean. Indar biziagoz Bizkaian (aurreko immigraziogaraia ezagutu zuten eskualdeetan, batez ere) eta, segidan, Gipuzkoan (bailara desberdinetan sakabanatuago) immigratuak industria hedatzen zen inguruetara heldu eta hiri-inguruetan bildu ziren. Gure hiri-paisaiaren erakusgarri diren langileauzoak, modu kaotikoan eraikitakoak, hedatu ziren Hego Euskal Herriko hainbat ingurutan, eta bertan etorkinek portzentaje esanguratsuak osatu zituzten. Araban (Gasteizen, nagusiki) eta, askoz modu txikiagoan, Nafarroa Garaian, immigrazioa ondoren garatu zen, 1970eko hamarkadan, batez ere. Immigrazio-prozesu horretan, aurreko aldian gertatu zen bezala, eta halako prozesu gehienetan legez, gizarte-egoera gogorrak gertatu ziren, etxebizitzetan pilaketak ugariak izanik, adibidez; eta, beste aldean, industria-jabe batzuen aberasterako hauspoa ere izan zen prozesu hura. Horrez gain, Euskal Herrian berpizten hasi zen mugimendu abertzalearen gain ere eragina izan zuen, haren jarreran sakoneko aldaketa gauzatu baitzen, aurrerago azalduko dugunez. Bestalde, ez zen gizonezkoen immigrazio bat izan, halako migrazio ekonomikoetan gertatu bezala, emakume eta gizonezkoen kopuruak nahiko antzekoak izan baitziren (Ruiz Olabuénaga / Blanco, 1994: 154-155).
Euskal Estatuari bidea zabaltzen 32 Immigrazio-uholde horrek Hego Euskal Herriko gizarte-egitura eraldatu zuen. Industrializazio- eta urbanizazio-prozesu sakonei loturik, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta —neurri apalagoan— Nafarroa Garaian biztanleriak gora egin zuen, nabarmen, eta kanpoan jaiotakoek kopuru esanguratsua osatu zuten. 1973an, esaterako, Euskal Herrian jaiotakoak eta gurasoak ere bertakoak zituztenak % 53 ziren Hego Euskal Herrian (in Jáuregui, 1981: 69). 1980ko hamarkadan sartuta, eta krisi ekonomikoaren testuinguruan, immigrazio-prozesu horrek etena izan zuen, eta migrazio-saldoek zentzu negatiboa eskuratu zuten. Hamabost urte inguru itxarotea beharrezkoa izango da, hortaz, Hego Euskal Herrian immigrazioa berriz nabarmentzeko, oraingoan bestelako jatorri bateko etorkinekin, jarraian ikusiko dugun bezala. 2.2. Immigrazio berria Gaur egun, Euskal Herrian 3.100.000 biztanle inguru bizi gara, horietatik % 10 baino gutxiago Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan; eta biztanleriaren zatirik handiena (% 37,1) Bizkaian biltzen da11. 1. taula. Biztanleriaren osaera jaioterriaren arabera (Ipar Euskal Herria 2008, Hego Euskal Herria 2010). Araba Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Garaia Ipar EH* Guztira Euskal Herria 66,6 71,2 77,1 73,6 58,7 71,5 Frantzia edo Espainia 23,9 21,8 15,9 13,1 31,3 19,7 Atzerrian, Estatuetatik at, Estatuko herritartasunarekin 0,6 1,0 1,0 2,0 5,6 1,6 Estatuetatik at 8,9 6,0 6,0 11,2 4,3 7,2 Guztira 100 100 100 100 100 100 Guztira (gordina) 313.819 1.152.658 705.698 630.578 282.003 3.084.756 Iturria: Aierdi, 2011. Taulan ikus daitekeenez, immigrazio-tasa baxueneko lurraldea Gipuzkoa da, eta handienekoa, berriz, Ipar Euskal Herria (hala ere, herrialdeen araberako aldea handia da azken horretan: 2001ean, Euskal Herri osoan immigrazio handieneko lurraldea Lapurdi zen bitartean, Zuberoan kontrako egoera zegoen; ik. Aztiker, 2006: 116). Horrekin batera, arestian aipatu dugun Estatuetatik abiatutako immigrazioak (eta 1950-1980ko immigrazio-aldia igarota, Espainia eta Frantziatik gertatutako fluxu etengabea) pisu handia dauka Euskal Herriko gizartean, % 20ren inguruan. Horrekin batera, Estatuetatik etorritako gurasoetako bat edo biak dituztenak aipa daitezke, % 24 inguru baitziren 2001ean (Aztiker, 2006: 117). Euskal Herriaren osaera demografikoa aztertuta, albora ezinezko errealitatea da Espainiatik zein Frantziatik etorritako immigrazioa, beraz. 11. Atal honetan azalduko ditugun datuak Aztiker (2006) ikerketa-taldearen eta, batez ere, Aierdiren (2011) lanetik atera ditugu. Aztikerren datu gehienak 2001ekoak dira; Aierdirenak, berriz, berriagoak: 2010ekoak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroaren kasuan, eta 2008koak, Ipar Euskal Herrirarenean. *. Jatorria Pirinio Atlantikoen departamendu osoa kontuan hartuta eskuratu da.
33 Herritartasuna, immigrazioa eta Euskal Estatua Bi estatu horietatik kanpoko immigrazioa (hemen immigrazio berria izendatuko duguna) kontuan hartuta, etorkinen portzentaje esanguratsuenak Araba eta Nafarroa Garaikoak dira; eta Ipar Euskal Herrian frantziar herritartasuna duten arren Frantziatik at jaio direnek kopuru esanguratsua osatzen dute (% 5,6). Ondokoa azaltzea ere interesgarria da: Nafarroa Garaian, XX. mendeko Espainiatiko immigrazioa gutxien bizi izan zuen Hego Euskal Herriko herrialdean, immigrazio berriaren portzentaje esanguratsuenak gertatzen dira. Horrekin batera, nabarmentzekoa da immigrazioportzentaje altuenetako eskualdeak Nafarroako hegoaldekoak (Tuteraldea buru) eta Arabako Errioxa direla; hots, nekazaritza funtsezkoa den eta euskara oso gutxiturik duten eskualdeak. Ipar Euskal Herrian ere, immigrazio horrek kopuru esanguratsuak hartzen ditu, Lapurdiko kostaldean metaturik, ziur asko. Modu ofizialean etorkintzat Espainia eta Frantziaz kanpokoak soilik hartzen direla kontuan izanda, Euskal Herriko portzentajea (% 7,2) Espainiakoa (% 12,3) baino baxuagoa da, baina Frantziakoa (% 5,8) baino altuxeagoa; eta Europar Batasunekoaren (% 6,5) antzekoa (Eurostat, 2011). Izan ere, nazioarteko immigrazioak Europako mendebaldean Euskal Herrian baino lehenago indarra hartu zuela kontuan hartu behar dugu. Bigarren Mundu Gerra ostean, jada, Afrikako iparraldeko edota Turkiako immigrazioa, adibidez, ugaritzen hasi zen Frantzian, Erresuma Batuan edo Alemanian. Horrela, Frantziatik at jaiotako guztiak —herritartasuna izan edo ez— barne hartuta, Hexagonoko portzentajea % 11,1era iristen da, eta Espainiakoa, berriz, %14an mantentzen da, immigranteek oraindik herritartasuna lortzeko astirik izan ez dutelako, ziur asko (ibidem). Izan ere, immigrazio berri deritzogunaren iraupena, hots, immigrazio-fluxu hori noiztik gertatzen den, aipatu beharrekoa dugu. Hego Euskal Herrian, Espainian bezala, immigrazio berria Europako iparraldeko herrialdeetan baino beranduago hasi da, eta azken hamarkadako igoera oso handia izan da. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaian, immigrazio berria 2000ko hamarkadan sartzearekin batera hasi zen kopuru esanguratsuak eskuratzen. Azterketa berezia behar luke immigrazio berriaren irudi sozialak, legez kanpoko immigrazioarekin parekatzen baita, nahiz eta Hego Euskal Herriko etorkin berrien gehiengo zabalaren lege-egoera erregularra izan (Ikuspegi, 2011a). Immigrazio berriaren bereizgarri nagusia bere jatorria da, kopuruez gaindi, ikusgarritasun berezia egozten zaiolako immigrazio honi. Aurreko fluxuetan baino jatorri urrunagokoak nagusitzen dira, eta Latinoamerikak pisu berezia hartzen du. Hego Euskal Herriko jatorri nagusiak, estatuei begiratuta, Maroko (% 13,5), Errumania (% 12,3) eta Kolonbia (% 9,5) dira, baina amerikarrak (latindarrak, gehienak) etorkin berrien % 42,1 dira Hego Euskal Herrian (Aierdi, 2011). Gainera, feminizazio-tasa handiko immigrazioa da, eta emakume latinoamerikarrak berriz ere nabarmentzen dira. Nazioartean, immigrazioak industria-sektoreko gizon gaztearen afera izateari utzi zion 1970eko hamarkadan sartzearekin, eta zaintzari loturiko lanbideetan txertaturiko emakumeek gero eta pisu handiagoa dute Euskal Herriko eskualde batzuetako immigrazio kopuruetan. Oro har, immigrazioa estatuen markoetatik aztertzen da, eta horren azpiko mailetan datuak jasotzea zailagoa izaten da. Hori oso agerikoa da Ipar Euskal
Euskal Estatuari bidea zabaltzen 34 Herriaren kasuan, egituratze instituzionalaren gabeziaren eraginez. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan, Frantziatik abiaturiko immigrazioak pisu garrantzitsua duela ikus daiteke arestian erakutsitako taulan, % 30etik gora, eta horri Frantziaz kanpoko immigrazioa gehituta, autoktonoak % 60 inguru dira Ipar Euskal Herrian. Ziur asko, immigrazioa Lapurdiko kostaldean kokatzen da, barnealdeak kontrako prozesua bizi baitu: hustea. Maiz ahantzita geratzen den arren, immigrazioak errealitate sendoa osatzen du hiru herrialde horietan, eta, gure ustez, azterketa berezia eskatzen du. 3. IMMIGRAZIOA EUSKAL HERRIAN: ABERTZALETASUNA Euskal Herrirako immigrazioa prozesu luze eta sakona izan da, mota guztietako ondorioak izan dituena eta, gaur egungo Euskal Herriko gizartea ulertu ahal izateko, ezinbestez kontuan hartu behar dena. Ondorioak demografikoak, ekonomikoak, kulturalak, sozialak, politikoak eta beste hainbat alorri loturikoak izan dira. Lan honen helburua Euskal Herriko estatua eta immigrazioa harremanetan jartzea izaki, abertzaletasunean12 geldiunea egiteak beharrezkoa dirudi, proiektu horren bultzatzailea den heinean. Izan ere, Euskal Herrian nazio-gatazka funtsezko elementua da, eta nazionalismo desberdinek dihardute lehian bertan, arlo guztietan, immigrazioaren auzian ere bai. Azken gai horretan, ika-mika agerikoagoa izan da Hego Euskal Herrian, euskal eta espainiar nazionalismoen artean (ik. Zabalo et al., 2010: 37-62), Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan baino. Azken eremu horretan, immigrazioak berezko ezaugarriak izateaz gain, euskal eta frantziar nazionalismoen arteko indarharremana desberdina izan da, eta konfrontazioak beste eremu batzuk hobetsi ditu. Hortaz, jarraian Hego Euskal Herrian euskal nazionalismoak immigrazioari buruzko jarreran izandako bilakaera azpimarratzen saiatuko gara, garapen horretan funtsezkoak izan diren hainbat aspektu (espainiar nazionalismoaren jarrera, esaterako) kanpoan utzi beharko ditugula ohartaraziz. Bada, aipatu dugunez, euskal nazionalismoak garrantzi handia eskaini dio immigrazioaren auziari; prozesu horrek Euskal Herrian izandako eragina kontuan hartuta, bestalde, harritzekoa ez dena. Jarrera desberdinak garatu dira immigrazioari buruz, baina, oro har, immigrazioak esangura nabarmena izan du abertzaletasunaren ezaugarritzean. Gure ikuspegitik, euskal nazionalismoak immigrazioaren aurrean izandako jarreran gertatutako bilakaera da azpimarratu beharrekoa, immigrazioaren aurkako ildo itxi batetik, migratzaileen integrazioa bilatu duen ikusmolde batera igaro baita, prozesu luze eta konplexu batean (ik. Conversi, 1997: 187-221). Ezaguna denez, euskal nazionalismoaren sorrera, Sabin Aranaren eskutik, espainiar jatorriko immigranteen aurkako jarrerari loturik gertatu zen. XIX. mende amaieran immigrazio-uholdea iritsi zen Bizkaiko eskualde industrializatu berrietara. Momentu horretan, nazionalismo jeltzalea sortu zuen Aranak, eta mugimendu kontserbadore eta erlijiozale bati hasiera eman zion. Nazionalismo jaio berrian, bada, immigrazioari buruzko diskurtsoak tarte garrantzitsua eskuratu zuen, garaiko 12. Nazionalismoa eta abertzaletasuna kontzeptu desberdinak badira ere, lan honetan euskal nazionalismoa eta abertzaletasuna sinonimo gisa darabilzkigu.
35 Herritartasuna, immigrazioa eta Euskal Estatua Bizkaiko gizarteko sektore orotan —eta ez nazionalismo sortu berrian bakarrik— gai zentrala zen modu berean. Ezaguna da abandotarrak espainiar etorkinen aurka garatu zuen ildo gogorra, eta askotan ikuspegi hori azpimarratu izaten da, oraindik ere, egungo euskal nazionalismoaren aurkako klixe moduan13. Izan ere, Aranarentzat euskal herritar izateko baldintza arraza zen, baina modu berezian ulertutako arraza, deituren euskaltasunean oin hartzen baitzuen, arrazakeria biologikoan erori gabe (Azurmendi, 1979: 128; Conversi, 1997: 68). Alta, Aranaren euskal nazioan etorkinek ez zuten lekurik, eta immigranteen aurkako birao ugari jaulki zituen. Finean, euskal nazionalistak talde txiki bat baino ez ziren garai batean, Aranak orduko Europako kabinete zientifikoetan erabiltzen zen euskal arrazaren ideia hartu, eta bere helburuetarako erabili zuen; hots, euskal nazioaren aldarria plazaratzeko. Egoeraren arabera, nazionalismoek elementu desberdinak erabili ohi dituzte beren nazioaren mugak zedarritzeko, eta Aranak arraza erabili zuen, ziur aski bere ustez beste elementuek (hizkuntzak, adibidez) huts egiten ziotelako (Aranaren arrazaren ideiarako, ik. Douglass, 2004). Euskal nazionalismoa etorkinei itxitako mugimendua izan zen hamarkada luzeetan zehar, immigratuak eta haien ondorengoak Euskal Herrian gero eta ugariagoak ziren arren (eta, praktikan, salbuespenak egiten zirelarik, edota mugimendu nazionalistan parte hartzeko arraza-eskakizunak malgutzen zirelarik). Jarrera horrek, agerikoa denez, mugimendu abertzalearen hedapen-ahalmena eta eragiteko gaitasuna izugarri mugatzen zituen. Gainera, gutxinaka, abertzaletasunaren baitan bestelako ikuspegiak agertzen joan ziren, oso ahul hasieran, eta arrakasta handiagoz ondoren. Aldaketa horren adibideak aurki ditzakegu Sabin Aranaren jarraitzaile batzuen artean (Jagi-Jagi mugimenduko buruzagi zenbaitzuen aldarrikapenetan [in Gallastegi, 1993: 110 eta hur.]) zein Aranaren tradiziotik at kokatutako Eusko Abertzale Ekintzak proposatutako abertzaletasun laiko berriaren ildoan (Díez Medrano, 1999: 104). Edonola ere, langile-mugimendutik jaiotako ideologiek eta nazioartean arrazak hartutako kutsu negatiboak eragina izan zuten euskal nazionalismoan; eta eragin hori guztiz mahaigaineratu zen, hamarkada batzuk geroago, ezkerreko abertzaletasuna ETArekin sortu zenean. 1960ko eta 1970eko hamarkadetako immigrazio-aldiaren baitan, euskal nazionalismo berria gorpuztu zen eta euskal herritartasunaren definizio berriak plazaratu ziren. Arraza guztiz alboraturik, etniak hartu zuen indarra hasiera batean eta, horri loturik, euskarak segidan (Jáuregui, 1981: 133-135). Eztabaida horren testuinguruan, immigrazioak paper garrantzitsua bete zuen 60ko hamarkadako ETAren eztabaidetan, eta nahiz eta hasieran ikuspegi desberdinak mahaigaineratu ziren, behin mugimenduak marxismoarekin bat egin ostean, etorkinak abertzaletasunean integratzearen aldeko hautua gailendu zen, ezkerreko abertzaletasunaren praktikan ikuspegi horri jarraipena emanez (Garmendia, 1983: 78). 13. Hainbatetan, gaur egungo euskal nazionalismoak immigrazioarekiko bazterkerian oinarritutako jarrera duela frogatutzat ematen da; eta, horretarako, nazionalismo horren sorrerako ildoa azpimarratu eta, gutxienez, azken 60 urteetako bilakaera saihesten da. Ikuspegi horrek nolabaiteko isla du euskal nazionalismoaren izaera etnikoa —modu ezkorrean ulertuta— baieztatzen den batzuetan.
Euskal Estatuari bidea zabaltzen 36 Euskal herritartasunaren definizio berriak euskal nazioaren ateak irekitzen zizkion bertako kide izan nahi zuenari, euskara ikastearen baldintzarekin; eta sekulako jauzia izan zen euskal nazionalismoaren planteamenduetan, ondorioa migratzaileen eta abertzaleen arteko harremanetan errotikako aldaketa izanez (Shafir, 1995: 112). Gainera, praktikan, euskal herritartasunerako baldintzak are lausotuago geratu ziren, euskarak barik, borondate politikoak eta parte-hartzeak hartu baitzuten zentraltasuna euskal naziotasunaren definizioan (Zabalo, 2006). Euskal herritarra izateko, hori nahi izatea zen bete beharreko baldintza. Horretarako abertzaletasunarekin bat egitea bultzatzen zen, eta herritarrari nolabaiteko jarrera aktiboa eskatzen zitzaion. Nazioaren ikuspegian gertatutako aldaketak funtsezko ondorioak izan zituen immigrazioaren lanketan. Gogora dezagun garai horretan immigrazioa oso ugaria zela, eta euskal nazionalismoak, etorkinak errefusatzen tematu beharrean, bestelako hautua egin zuen: abertzaletasunaren helburu garrantzitsu bilakatu zen immigranteak bere mugimendura eta, oro har, euskal nazio-sentimendura erakartzea. Etorkinen integrazioa euskal nazionalismoaren funtsezko helburu bilakatu zen, beraz (Shafir, 1995: 126; Conversi, 1997: 199). Garapen horretan funtsezko eragina izan zuen euskal nazionalismo berriaren ezkertiartasunak14; eta hainbat etorkinek euskal nazionalismoarekin bat egin zuten (ik. Garmendia et al., 1982; Shafir, 1995: 114- 115; Conversi, 1997: 205). Hasieran ezkerreko abertzaletasunak hartu zuen ildo hori euskal nazionalismo osora hedatu zen ondoren. Labur azaldu dugun prozesu horrek, beraz, ondorio sakonak izan zituen. Euskal nazio-ezaugarriak (euskara, bereziki) arrisku larrian zeuden testuinguru batean, ukaezina da Espainiatik zetorren immigrazio-uholdeak egoera horretan sakondu egiten zuela. Euskal jendartearen sektore zabaletan, nazio-ezaugarrien galtze-prozesuaren sentipena oso indartsua zen (Jáuregui, 1981: 70). Hortaz, are adierazgarriagoa da, gure ikuspegitik, abertzaletasunak hartutako bidea. Orain arte Espainiatik abiaturiko immigrazioaz aritu gara, hori izan baita, ezbairik gabe, momentuz Hego Euskal Herrian ondorio sakonenak izan dituena, eta euskal nazionalismoan ere eragin nabarmenena izan duena. Ipar Euskal Herrian, aipatu dugunez, eztabaida beste esparru batzuetan garatu zen, eta azterketa propioa behar duela uste dugu. Immigrazio berria, bere aldetik, 2000ko hamarkadan nabarmendu zen Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaian, aurreko immigrazio-aldiak baino era apalagoan, gainera. Prozesu horren berritasunaren eraginez, abertzaletasunean gai horri buruz garatutako ikuspegiak oso oinarrizkoak dira oraindik, gure ustez. 4. IMMIGRANTEEN EGOKITZAPENA: OHAR BATZUK Migratzailea lurralde batera iritsi osteko prozesu luze hori guztia barne biltzen du etorkinen integrazio kontzeptu zabalak (Favell, 2003), zeina eztabaida ugariren iturburu den, eta gizarteko hainbat dimentsiori dagokion (lan-mundua, harreman sozialak, partaidetza politikoa, hizkuntzaren ikasketa, eta abar). Hala ere, kontuan 14. Herritartasunaren definizioan bertan agertzen da marxismoaren eragina, euskal herri langilea (maiz gaztelaniaz: pueblo trabajador vasco) izendapenarekin: euskal herritarra da Euskal Herrian bizi dena eta lan egiten duena.
hartu beharrekoa da egiturazko integrazioa (batik bat egitura sozialari eta lanmunduari loturikoa) ezinbestekoa gertatzen dela etorkinarentzat, integrazio politikokulturala ez bezala. Integrazioa, bada, alde biko prozesu moduan ulertzen da, hots, immigranteari eta bertakoari dagokiena. Beraz, gutxienez bi taldeen arteko prozesua da, baina, bi aldeek botere-harreman desberdina duten heinean, prozesu asimetrikoa dela kontuan izan behar da. Edonola ere, maiz asimilazioaren sinonimo gisa erabiltzen den arren, integrazioak, berez, asimilazioak baino zerbait gehiago eskatzen du. Integrazio- edo egokitzapen-prozesu horretan, estatuaren egitekoa funtsezkoa da, errealitatea definitzeko duen boterearen bidez, eta immigrazio-politikaren bidez. Halaber, estatuak garatutako herritartasun-politika etorkina barneratzeko nahiz baztertzeko funtsezko mekanismoa da. Gainera, prozesu horretan, arreta askotan immigrantearen ezaugarrietan jartzen den arren (haren erlijioa dela, haren ohiturak mantentzen tematzen dela, eta abar), barneratze/esklusio mekanismo horiek harreragizartearen ezaugarrien araberakoak izan ohi dira (Gil Araújo, 2006: 64). Izan ere, ereduak eredu, eta kanpotarrak bota edo zokoratzea helburu duten diskurtsoak alde batera utzita, estatu orok bere lurraldera iritsitako gizabanako berriak bere gizartean barneratu nahi ditu. Prozesu horretan, integrazioaren aldebikotasuna ahantzia gelditu ohi da, eta zentzu asimilazionista hartzen du. Izan ere, eskaerak etorkinari soilik bideratzen zaizkio: praktikan, etorkina da harrera-gizartera integratu behar dena. Aipatu dugunez, immigrazioak aspektu sozial, kultural, politiko, demografiko, juridiko eta abarrekoak barne biltzen ditu. Baina, azken hamarkadetan, immigrazioaren alderdi kulturalak zentraltasuna eskuratu du migrazioei buruzko azterketa akademikoetan zein eztabaida sozialean. Finean, funtsean arazo soziala dena, etnifikatu egin da (ik. Cachón, 2009: 262), eta bestelako erroak ere (klase soziala, generoa, adina, eta abar) badituzten errealitateei azalpen kulturala ematea izan da ondorioa. Edonola ere, immigrazioaren ondoriozko kultura-aniztasunaren aurrean, estatuek zein aktore sozial eta politikoek garaturiko jarduna azterketa-iturri agortezina da azkenaldian immigrazio kopuru esanguratsuak jasotzen dituzten herrialdeetan. Izan ere, immigrazioaren eraginez, harrera-gizarteen ugaritasun kulturala areagotu da edo, zahatzago esanda, aniztasun hori ageriko bilakatu da. Immigrazioak sortutako multikulturalitatearen aurrean (bakarra izan ez arren, zentraltasun osoa eskuratu duena), bada, hainbat eredu garatu izan da, testuinguruaren arabera. 1970eko hamarkada arte, eta batez ere eremu anglosaxoiaz ari garela, asimilazioa edota melting pot bezalako ereduak nagusi ziren, modu diferenteetan immigrantea harrera-gizarteko kulturan (kultura bakar moduan ulertuta) barneratzea xede zutenak. Ikuspegion arabera, harrera-gizartean barneratzeko prozesua —ustez modu naturalean gertatzen zena— immigrantearen ardura zen. 70eko hamarkadatik aurrera, baina, eredu horien muga eta ezintasunak azaleratu, eta kulturaaniztasunaren onarpen positiboak hartu zuen indarra, hots, pluralismo kulturalak. Ikusmolde horrek, harrera-gizarteen ustezko homogeneotasun kulturala faltsua dela jabetuta, immigrazioak ekarritako kultura-alorreko ugaritasuna modu positiboan 37 Herritartasuna, immigrazioa eta Euskal Estatua
Euskal Estatuari bidea zabaltzen 38 baloratzen du, eta immigrazioaren azterketan nagusi den ikuspegi normatiboa da (eredu hauetarako, ik. López Sala, 2005: 77-92). Pluralismo kulturalaren barruan, eredu nagusia, aztertuena, eta eztabaida handiak sortu dituena, multikulturalismoa da15. Ikusmolde horrek, funtsean, berdintasun eta kohesio soziala xedetzat hartuta, gutxiengo nazional eta etnikoen diferentziarako eskubidearen bermea azpimarratzen du (ez da immigrazioaz soilik arduratzen, beraz), eta nagusiki jarrera liberal batetik abiatzen da16. «Berdinak gara kulturalki desberdinak izateko eskubide berak ditugulako» esaldian laburbil daiteke haren mezua. Multikulturalismoari alde ugarietatik egiten zaio kritika, ikuspegi askotatik, komunitate kultural desberdinduak bultzatzen direnez gizartearen kohesioa apurtzen dutela uste dutenetatik (adibidez, ik. Sartori, 2003), ikuspegi feminista eta kritikoraino17, esaterako. Izan ere, ez dira gutxi multikulturalismoa ulertzeko moduak18. Nolanahi ere, immigratuek harrera-gizartean burutu beharreko egokitzapenprozesuan, kultura-aniztasunaren afera ere kontuan hartu behar dela ukaezina da. Estatuak ere, hortaz, bere jarduna definitu behar du kultura-aniztasunari dagokionez. Kultura-aniztasunaren aitortza edota onarpenetik harago, multikulturalismoaren defendatzaileek aniztasun hori eskubidea dela azpimarratzen dute. Estatuak gai etnikoetan izan dezakeen neutraltasunaren asmo liberala gaindituta, immigrazioaren ondoriozko aniztasuna eta estaturik gabeko nazioei loturikoa ere harremanetan jarri behar dira, estatuaren nazioarekin bat egiten ez duen nazionalismo indartsua dagoen kasuetan. Halako testuinguruetan, Will Kymlicka-k proposatutako banaketa hartzen da erreferentziatzat, eta kultura-aniztasunaren forma nagusiak izendatzeko multinazional eta polietniko kategoriak bereizten dira. Horrela, estatu multikulturala multinazionala izango da bere herritarrak nazio desberdinetako kideak direnean (estatu multinazionala); eta polietnikoa, berriz, kide horiek nazio desberdinetatik emigratu baldin badute, eta desberdintasun horrek esangura pertsonala nahiz politikoa eskuratzen baldin badu (estatu polietnikoa) (Kymlicka, 1996: 35 eta hur.). Normalean, estatu bat multinazionala edo/eta 15. Pluralismo kulturalaren barruan, multikulturalismoa gainditzen duen eredu moduan aurkezten da zenbaitetan interkulturalismoa edo kultura-artekotasuna. Alta, multikulturalismoaren eta azken horren arteko muga ez da batere argia, eta interkulturalismoak kulturen arteko harremana eta sintesia hobesten dituela azpimarratzen da (eta, aldi berean, multikulturalismoak talde kulturalen arteko mugak eta diferentziak areagotzen dituela defendatzen da). Edonola ere, interkulturalismoak maila mikroan izan du garapena, hezkuntza-arloan bereziki. 16. Ildo horretan, kontuan hartzekoa da Nimni-ren (1999) kritika. Haren aburuz, multikulturalismoaren eztabaida garaikidean ikuspegi liberala hegemonikoa izatearen arduradun nagusia ezkerra da; izan ere, historian zehar ezkerretik plazaratu diren diferentziaren onarpenaren teorien ildotik —austromarxismoa, adibidez— jarraitu baino, eremu hori ikuspegi liberalari utzi baitio. 17. Feminismotik gogorarazten denez, multikulturalismoak berekin dakarren kultura propioaren defentsak kultura modu esentzialistan ulertu eta berau kosifikatzea izan dezake ondoriotzat; eta, horrela, gutxiengo kulturalen barruko botere-harremanak (generoen artean, esaterako) eta barne-disidentziak ahantzita geratzen dira (ik. Yuval-Davis, 2010). Beste ikuspegi batetik, Zizek-ek, adibidez, multikulturalismo liberalaren onarpena eta tolerantzia salatzen ditu, faltsuak direlako. Gainera, bere ustez, multikulturalismo liberalak, gutxiengoen borrokak onarpenaren norabidean kokatzen dituenez (sistemaren kontrako borrokan baino gehiago), eskakizun horiek merkatu globalaren logikan txertatzen ditu (ik. Zizek, 1998). 18. Multikulturalismoaren azalpen kritiko baterako, ik. Galfarsoro (2012).
39 Herritartasuna, immigrazioa eta Euskal Estatua polietnikoa izango da, baina aniztasun-iturri bakoitzak eskaera desberdinei bide ematen dienez, bi maila horiek bereiztea komeni da. Planteamendu horretatik abiatuta, Kymlicka-ren aburuz, multikulturalismoaren erronka ondokoa da: nazio eta etnia mailako desberdintasunak modu egonkor batean egokitzea, aldi berean egokitzapen hori modu etikoan eginez. Horrela, Kymlicka-k bere hausnarketa eskubideen alorrera darama. Izan ere, multikulturalismoak defendatutako ideia da immigranteei eta bestelako gutxiengoei zuzendutako talde-eskubideen aitortzaren beharra. Modu eskematikoan azalduta, autogobernueskubideak, eskubide polietnikoak eta ordezkapen-eskubide bereziak bereizten ditu kanadarrak. Lehenengoak, estaturik erdietsi ez duten nazioei dagozkie; eta bigarrenak, aniztasun polietnikoaren ondorio dira, immigrazioari lotutakoak, beraz. Azken horiek, autogobernu-eskubideak ez bezala, gutxiengo etnikoa gizartean integratzea dute xede. Ordezkapen-eskubide bereziak, azkenik, behinbehineko eskubideak dira, ekintza edo diskriminazio positiboari loturikoak, eta talde desberdinek (ez nazional edo etnikoek soilik) erakundeetan ordezkapena lortzea dute helburu (Kymlicka, 1996: 47 eta hur.). Multikulturalismoaren auzia Euskal Herrira ekarrita, paradigma horrek Euskal Herrian eragin ditzakeen ekarpenak mahaigaineratu izan dira jada. Planteamendua estatua erdietsi duen nazionalismoaren jardueratik proposatu bainoago, estatua lortzeko borrokan diharduen mugimenduaren ikuspegitik luzatu da. Asmo asimilazionista oro (eta intentzio horrek integrazio izena har dezakeela ahantzi gabe) gainditzearen beharra azpimarratzen da orduan; eta immigratuen eskubideak eta ikuspuntuak kontuan hartzearen garrantzia. Hortik abiatuta, etorkinen eskubideen aldarrikapena euskal herritar ororen eskubideen aldeko dinamiketan txertatzearen beharra proposatzen da; eta, bide horretan, Euskal Herrian bizi diren jatorri desberdineko biztanleen eskakizunak barne bilduko lituzkeen jarduna eraikitzen saiatzea da xedea (Albite, 2008). 5. IMMIGRAZIOA ETA EUSKAL HERRIKO ESTATUA: ONDORIO MODURA Immigrazioa auzi politikoa da. Immigrazioaren nozio modernoa bera —normalean, nazioarteko migrazioak dira-eta hizpide— estatuari loturik dago: immigratzea estatu batetik beste batera mugitzea baita. Herritartasuna ere, estatuko naziokide gisa ulertuta, bestetasunari kontrajarrita eraiki da: atzerritarrari zein, are modu gatazkatsuagoan, immigranteari berari. Hala ere, immigrazioaren gai honetan, etorkina zokoratu edo segregatzea baino, immigratuaren integrazioa edo egokitzapena da hizpide (gai eztabaidatua izan arren); eta, prozesu horretan, kulturaren auziak zentraltasuna eskuratu du duela hamarkada batzuetatik. Hala eta guztiz ere, harrera-gizartearen eta etorkinaren arteko harremana asimetrikoa dela gogorarazi beharra dago, eta, integrazioa aldebikoa dela azpimarratzen den arren, diferentzian oinarritutako kokapen soziala duten eremuen arteko harreman batez ari garela. Immigrazioaren izaera politikoa dela genioen; eta hori ezin modu argiagoan mahaigaineratzen da, gure ustez, nazio-gatazka egoeretan. Izan ere, migratzaileek (kategoria horren atzean ezkutatzen diren jatorri, kultura, klase, genero eta abar
Euskal Estatuari bidea zabaltzen 40 ugariak direla gogora dezagun) kopuru esanguratsua osatzen duten eta naziogatazka pil-pilean dagoen lurralde batzuetan, immigrazioak garrantzia eskuratu du agenda politikoan. Immigrazioaren lanketa estatuaren esku egon ohi da, eta harekin izan ohi dituzte lehen harreman erakundetuak migratzaileek. Hori dela-eta, estaturik gabeko nazionalismoak etorkinekiko jardunik garatzen ez badu, estatuak etorkinak bere nazio-proiektura erakartzea izan daiteke ondorioa. Areago baldin eta estatuari loturiko nazioaren zein kulturaren baitan mugikortasun sozialerako aukerak handiagoak badira. Horren aurrean, zenbait lurraldetan (Quebec izaten da adibiderik aipatuena) independentziari buruzko eztabaida immigrazioaren aferarekin lotu da. Zehatzago esateko, immigrazioa ikuspegi propioz lantzeko ahalmena lortzeko beharrarekin. Euskal Herrian, aitzitik, egoera bestelakoa da. Immigrazioa —herritartasunari lotuta eta bere dimentsio nazionalean— lantzeko eskumenik egon ez den neurrian, ez da gai horri buruzko benetako eztabaida sozialik egon; eta, maila politikoan ere, debate hori ez da nabarmendu. 1970eko eta 80ko hamarkadetan, aitzitik, euskal herritartasunari buruzko eztabaidak indarra hartu zuen, aktore politikoen kasuan, bederen. Baina, gaur egun, immigrazioa beste arlo batzuetan da hausnarketa-iturri, batez ere gai sozialei lotuta eta, bigarren maila batean —gure alorretik gertuago— hezkuntzari edota hizkuntzari lotuta. Euskal Herria estatu bilakatzeko prozesuak, hala ere, immigrazioaren dimentsio politikoaren eztabaidari bide eman beharko dio, eta ebatzi beharreko gai ugari mahaigaineratuko dira, orduan. Horien artean, ondokoak azpimarra daitezke: herritartasunaren afera19 (euskal herritar bilakatzeko baldintzak); immigrazioari loturiko kultura-aniztasunaren auzia (kultura horiek Euskal Herriko gizarteko eremu desberdinetan —hezkuntzan, adibidez— izan beharreko lekua); immigrazioaren lanketan euskarak izan beharreko papera, eta Euskal Herriko beste hizkuntzen (gaztelania eta frantsesa) zein immigrazioaren ondorioz hitz egindakoen lekua; immigrante taldeen trataera eta eskubideak (talde-eskubideen eztabaida); etorkinen integrazio-prozesua (integrazio hitzaren atzean ezkuta daitezkeen helburuen argipena, eta horretarako mekanismoak), eta abar. Finean, Euskal Herriko estatuak immigrazioaren auzian helburu desberdinei aurre egin beharko die, bere egitekoa lurralde horretan bizi diren herritar guztiei zuzendu beharko diela kontuan hartuta, herritar horien jatorria edozein izanik ere. Euskal Herriko nazio-zutabeak sendotzeko xedea izango du, eta, horrekin batera, immigranteen ongizatea eta gainerako herritarrekiko berdintasuna ere bultzatu beharko ditu. Zentzu horretan, gogorarazi beharrekoa da, hemen immigrazioaz ari bagara ere, immigrante kategoria ez dela totala, eta etorkinak, migratzailea izateaz gain, klase, genero eta abarren araberako kokapen sozial zehatza duela. Ondorioz, gauza jakina dirudien arren, Euskal Herriko estatuak euskal herritar orori sortuko dizkion onura berak Euskal Herrira berriki iritsitakoentzat ere izango direla aipatzea ez dago sobera. Egitura politiko batez hornitzen diren nazio guztiek garatzen dute beren migrazio-politika nazionala. Estatu garatu guztiek, beren lurraldera iristen diren 19. Bilduma honetan bertan, herritartasunari buruz egindako lanean afera horretan sakontzen da.
41 Herritartasuna, immigrazioa eta Euskal Estatua gizabanakoen aurrean, jarduera zehatza garatzen dute. Immigrazio-politika nazional horrek estatuko lurralderako sarrera, herritartasuna eskuratzeko baldintzak eta prozedura, edota immigranteen egokitzapen-prozesu zabala barne hartuko ditu, besteak beste. Gure testuinguruan, horietako gai batzuk, ezaguna denez, Europar Batasunaren esku egon daitezke. Euskal Herriko estatuak ere, beste edozein estatuk bezala, bere migraziopolitika propioa garatu beharko du, eta, horrela, hainbat ahalmen eta aukera Euskal Herrira ekarriko dira, oraingo egitura administratiboek ez baitute horretarako eskumenik (Euskal Herri mailako datuak jasotzeko ezintasuna bera horren adibide da). Politika horren alderdi nabarmena izango da migratzaileen integrazio- edo egokitzapen-prozesua, Euskal Herritik eraiki ahal izango dena, prozesuaren hasieratik eta helburu zehatzekin. Adibidez, euskarak ere prozesu horretan bere lekua izango du, gaur egun ez bezala20. Lan honetan, bestalde, ez ditugu aztertu egungo migrazio-politikek sortzen dituzten egoera bidegabeak; baina, gure ustez, etorkizuneko estatuak —integrazioa aldebikoa dela kontuan hartuta (hots, etorkinez gain, jada bertan dauden herritarrei ere badagokiela)— egoera horiek gainditzeko erronka izango luke, gutxienez. Euskal Herriko estatuak immigrazioarekin izan dezakeen harremana pentsatu nahi badugu, ezinbestekoa da Euskal Herrian immigrazio-arloan garatutako esperientzia kontuan hartzea. Prozesu luze eta zabal horretako bi eremutan zentratu gara lan honetan: XIX. mendearen bukaera aldetik Euskal Herrira etorritako immigrazio-aldi nagusietan, batetik; eta horren aurrean abertzaletasunak garatutako ildoan, bestetik. Lehenengoari dagokionez, Euskal Herriko biztanleen jatorria askotarikoa dela gauza jakina da. Batzuetan aniztasun hori arazo moduan mahaigaineratzen den arren, gizarte homogeneoak fikzioa direla gogorarazi behar da. Areago, Euskal Herriko biztanleriaren osaera ez da, inguruko herrialdeekin alderatuta, oso desberdina. Estatuz kanpoko immigrazio berriari dagokionez, herrialdez herrialde oso egoera desberdinak gertatzen badira ere, immigrazio kopuruak nahiko baxuak dira Europako hainbat herrialderekin zein gure ingurukoekin alderatuz gero. Bigarrenik, immigrazioaren aurrean abertzaletasunak izandako bilakaeraz gako batzuk ere aipatu nahi izan ditugu. Gai hau garrantzitsua iruditzen zaigu; izan ere, abertzaletasuna Euskal Herriko estatuaren bultzatzailea izanda, mugimendu horrek immigrazio-fluxu desberdinekiko garatu duen ikuspegiak garrantzi handia hartzen du. Prozesu luze baten baitan, ikusi dugunez, XX. mendearen bigarren erdian, mugimendu abertzaleak etorkinak euskal nazioan txertatzearen aldeko apustua egin zuen. Jarrera horren ondorioz, abertzaletasunean eta, oro har, Euskal Herriko gizartean immigrazio berriak landu ahal izateko oinarriak baditugu. Euskal Herrian, bada, immigrazioari buruzko esperientzia egon badago, eta Euskal Herria estatu bilakatu nahi duen mugimenduak gai hori landu izan du, eztabaida nagusiak orain dela hamarkada batzuk gertatu baziren ere. Finean, bi gai 20. Estatua edukitzeak, gainera, euskararen gaia modu normalizatuan lantzea izan dezake ondoriotzat: ez Estatuko (Espainia nahiz, landuko balitz, Frantziako) lurralde bateko berezitasun gisa. |
addi-9d9bd6a0c35b | https://addi.ehu.es/handle/10810/20796 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2017-01-30 | science | Jiménez Aberasturi Apraiz, Estibaliz ; Arribas Galarraga, Silvia ; De las Cuevas Hevia, Carmen | eu | Lehen hezkuntzarako ekitaldi hezitzailea antolatzen eta sortzen | Lehen Hezkuntzarako ekitaldi hezitzailea antolatzen eta sortzen Ikasle Kuadernoa Silvia Arribas Carmen de las Cuevas Estibaliz Jz. de Aberasturi
Gai hau LHko Tailerrak berezitasuneko gaia dugu. Lau arloek osatzen dute eta modu koordinatuan landuko da. Gai honen izaera batez ere praktikoa izango da eta ikaslegoaren parte hartzea aktiboa ezinbestea egiten da. Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpeneko arloetan, zein gizarte zientzien didaktikan, aurreko urteetan barneratutako eduki ezberdinak uztartuz, proiektu eragile bat planteatzen dizuegu. Laugarren eta azkenengo graduko ikasturte honetan, lan-mundurako prest egon zaitezten ikasitakoa martxan jarri. Eraginkorra izan daitezkeen zenbait hezkuntza estrategiak egiteko bideak aurkitu eta praktikaratuko dituzte.
III. Ekitaldiaren antzezpena (Taularatzea) Eskola bateko guraso elkartearen aldetik eskaera hau jaso duzue: kurtso amaieran eskolan antolatuko den ekitaldia prestatzea. Eskaera honi aurre egiteko enpresa bat sortu beharko da, non ekitaldiaren elementu guztiak kontutan hartzen diren: azpiegiturak, artistak, baliabide materialak eta teknologikoak, espazioak… Enpresak gero, zer ekitaldi eramango duen aurrera erabaki beharko duzue, diseinatu eta antzeztu/taularatu.
Nola eratuko zenuke haurrentzat ekitaldi I hezitzaileak antolatzeko empresa bat?
Zer dakigu eta zer jakin behar dugu proiektua garatzeko?
eta ikasi duzuena
Bezero potentzialak zeintzuk izan daitezkeen aztertu, aurreko fitxa kontutan izanik. Entregablea: Irakasleak diseinatutako txantiloia bete: kontestua, aisialdia, hezkuntza, kopurua, e.a.
Talde osoak (Ikasle-taldeak), enpresa definituko du: honen ezaugarriak, egin-beharrekoak, e.a.
Zer dakigu eta zer jakin behar dugu ekitaldia garatzeko? (4/5ko taldeetan)
Entregablea: Fitxa batean jaso ezagutzen eta ikasi duzuena
Zeintzuk dira ekitaldiaren pausuak eta Rolak. Banatu ekitaldiaren gidoia eta pausuak definitu
Entregablea: Gidoia, bakoitzaren rola eta zeregina zehaztuta
Ekitaldia antolatzeko egin-beharrekoak: agenteak, interes-
taldeak,…Guzti hau egiteko lan-taldeak eratuko dira.
taularatzeko?
Musikaren materiala eta tenporizazioa, egokitzapena gidoiari.
Gorputz adierazpenaren eskemak.
Ikasle talde bakoitzak rolak finkatu eta zereginak entseiatu.
Antzezpena sortzeko gai bakoitzeko bete-beharrak minimo batzuk errespetatu. Talde osoak ekitaldi bat antolatuko du non Ikasle-talde osoakparte hartuko duen.
o Ikuskizunean taldeka lana nola egiten duzuen, entseiuetako parte hartzea, azken antzezpenerako egin dituzten egokitzapenak nola egokitu dituzten, azken antzezpena.
o Porfolioa izango da prozesuan egindako entregable guztiak
jasoko dituena (PORFOLIO: 2.ERANSKINA). Bertan, enpresa diseinua, Ikuskizunaren ekoizpena eta Ikuskizunaren taularatzea ebaluatuko dira.
o Prozesuaren hausnarketa kritikoa nola egiten duzuen: idazketa adierazpena eta bizitutakoaren balorazioa ebaluatuko da. Erabiliko ditugun tresnak izango dira:
o Txosten informatua (%20): aurkezpenaren ondorioak: ikuskizunaren ahuleziak, indar guneak eta etorkizunera begira aplikazioa hezkuntzan azalduz (4.ERANSKINA).
Lortutako produktua bikain egokitzen da planteatutako helburuekin
Lortutako produktua ongi egokitzen da planteatutako helburuekin
Lortutako produktua zail samar egokitzen da planteatutako helburuekin
Gidoi teknikoa bikaina da, Musika,plastika eta gorputz adierazpeneko elementuak bikain uztartu dira.
Gidoi teknikoa ona da, Musika,plastika eta gorputz adierazpeneko elementuak ondo uztartu dira.
Gidoi teknikoa ona da, Musika,plastika eta gorputz adierazpeneko elementuak nekez uztartu dira.
Gidoi teknikoa eskasa da, Musika,plastika eta gorputz adierazpeneko elementuak nekez uztartu dira.
Diseinu eszenografikoaren elementu estetiko-plastikoak ondo bideratu eta egokitu dira adierazi nahi zen mezura.
Diseinu eszenografikoaren elementu estetikoplastikoak ez dute bilatutako mezua adierazi.
Diseinuetan eta lan plastikoetan egindako lana eskasa izan da.
Prestatutako musika modu bikain batean egokitzen zaio emanaldiaren/aurkezpenaren irudia eta mezuari.
Prestatutako musika ondo egokitzen da.
Gidoiak zein eszenografia eta atrezzoak hala nola hartu ditu kontutan irizpide historikoak. Ikuskizunak modu eskasean zabaldu ditu alde historikoak
Irizpide historikoak ez dira kontutan hartu gidoia, eszenografia eta atrezzoa eratzerakoan. Ikuskizunak modu desegokian zabaldu ditu alde historikoak
Laguntzak dinamikoak izan dira.
Aukeratutako jarduera gimnastika eta akrobatikoak ondo lotu dira.
Laguntzak dinamikoak izan dira. Mugimenduaren batekotasuna adierazi da.
Laguntzak dinamikoak izan dira. Mugimenduaren batekotasuna nekez adierazi da.
Laguntzak ez dira dinamikoak izan.
Produktuak badu aipagarria den sormenezko ekarpenik eta ideia originalik ere badago aipatzerik.
Produktuak sormen–izpi batzuk erakusten ditu, eta zenbait zantzu originala aipa daiteke.
1. Enpresa baten sormena: barne antolakuntza eta garapena
2.2. Bakoitzaren rola
3. Ekitaldiaren ekoizpena: ikuskizunaren taularatzea
3.1.4. Musika artxiboak
3.1.6. Musika eta ahotsak ekitaldian
3.2. Plastika: (irudien bidez, argazki edo marrazkiak)
3.4. Gizarte zientziak:
4. Beste batzuk: prozesuan egindakoa eta aurretik aipatu ez direnak
Enpresa bat montatzeko
Ekitaldi bat diseinatzeko
Ikuskizun bat taularatzeko
Gidoia, eszenografia eta atrezzoa burutzeko
Zuen lanerako baliagarria izan den INFORMAZIOA aurkitu duzu:
Enpresa bat montatzeko
Ekitaldi bat diseinatzeko
Ikuskizun bat taularatzeko
Gidoia, eszenografia eta atrezzoa burutzeko
Enpresa bat montatzeko
Ekitaldi bat diseinatzeko
Ikuskizun bat taularatzeko
Gidoia, eszenografia eta atrezzoa burutzeko
Enpresa bat montatzeko
Ekitaldi bat diseinatzeko
Ikuskizun bat taularatzeko
Gidoia, eszenografia eta atrezzoa burutzeko
Enpresa bat montatzeko
Ekitaldi bat diseinatzeko
Gidoia, eszenografia eta atrezzoa burutzeko
Lehen Hezkuntzarako ekitaldi hezitzailea antolatzen eta sortzen
2.- Ikuskizunaren indar guneak
3.- Etorkizunera begira aplikazioa hezkuntzan |
addi-469603ef2c50 | https://addi.ehu.es/handle/10810/20798 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2017-12-27 | science | Aginako Arri, Zaloa | eu | Zelan elikatuko ditugu industria-lantegi baten makinak? | 1 PROIEKTUAREN LEHEN ZATIKO ESZENATOKIA / ENUNTZIATUA. Zelan elikatuko ditugu industria-lantegi baten makinak? Industria-instalazio elektrikoak egiten dituen bulego tekniko batean lanean hasi zareten hiru graduatu berri zarete. Zuen nagusiak Anton jaunaren enkargua zeuei esleitu dizue, Erandion (Bizkaian) dagoen automozio industriarako pieza txikiak egiten dituen lantegi mekaniko baten jabea de Anton jauna. Lantegia zaharra da eta instalazio elektriko osoa berriztatu behar da. Bulego teknikoan beste inork ez dauka astirik Anton jaunaren enkargurako lan egiteko eta zuen nagusia ziur dago gai izango zaretela zuen kontura instalazio elektrikoaren berriztapenaren diseinu proiektua egiteko, betiere beharrizan teknikoak betez eta gaur egun indarrean dagoen legedia jarraituz (izan ere, instalazio zaharra behe tentsioko erregelamendu zaharrarekin egin baitzen eta orain 2001. urtetik aurrera erregelamendu berri bat dago indarrean). Zuen nagusiak, hala ere, lana gainbegiratu nahi du eta horretarako lantaldea foro birtual batez bidez kudeatu behar duzue zuen arteko dokumentu eta datuak trukatuz. Proiektuak gainera ingeniari tekniko industrialen kolegioan bisatu beharko da, hortaz, UNE-157001:2014 araua jarraituz egin beharko duzue. Berehala jarri zareten lanean, Anton jaunaren email helbidea duzue (antonjauna@gmail.es) eta gaur bertan berarekin jarri beharko zarete harremanetan. Nagusiak aholku hauek eman dizkizue: ― Garrantzitsua da Anton jaunari bidaliko diozuen emaila ondo prestatzea. Anton jaunaren erantzunarekin ahalik eta azkarren lanean hasteko beharko dituzuen hasierako datu guztiak lortu beharko baitituzue! ― Ah, eta saiatu komunikazioa errespetuzkoa izan dadin eta erabili terminologia tekniko egokia, bezero garrantzitsua da eta profesionaltasun itxura eman behar dugu!! 2 METODOLOGIA: “Proiektuetan oinarrituriko ikaskuntzaren” metodologiaren arabera egingo dugu lan. Metodologia horren oinarrietako bat enuntziatuan bertan islatzen da: egin behar duzuen proiektu bat aurrera ateratzeko ikasi beharko duzuena zuek erabaki eta antolatu beharko duzue, alegia. Hori bai, irakaslearen gidaritzapean, irakasleak zuen ibilbidea orientatu egingo du eta hainbat ataza prestatu ditu epean gai izan zaitezten proiektua ondo egiteko. Eskatu zaizuen proiektua egiteko hirunaka egingo duzue lan. Ikasgairako eskolan dauzkazuen magistraleko (lau ordu astean) eta ordenagailuko praktiken orduak (ordu bat astean) erabiliko dituzue hiru astean zehar. Klasetik kanpo egin beharko duzuen taldeko lana koordinatzeko egelan, ikasgaiko gela birtualean, foroak erabiliko ditugu. Transformazio zentroen gaien edukiak ez ditu irakasleak azalduko proiektua egin ahala ikasiko dituzue, eta kurtsoko 4. astean azterketa bat edukiko duzue.
Talde bakoitzaren proiektua ezberdina denez, proiektu bakoitza Anton jaunak emailez bidali dizkizuen hasierako datuekin definituko da, emaitzak transformazio zentro ezberdinak eta behe tentsioko instalazio ezberdinak izango direlarik. Hortaz, talde bakoitzak definitu beharko dituen ebazpide tekniko ezberdinak proiektu bakoitzerako. 2.1 TALDELANA: Bi talde motatan egingo duzue lan: proiektuko taldeak eta adituen taldeak. Proiektuko taldeak: hiru kideez osatuta daude. Proiektuen taldeetako kide bakoitza eginkizun batean aditua izango da. Bat transformazio zentroaren kalkulu elektrikoetan aditua izango da, transformazio zentroaren osagaiak definitzeko egin behar diren kalkuluak identifikatu eta egin beharko ditu. Beste batek transformazio zentroaren osagaiak zein diren (gelaxkak, transformadorea, beha tentsioko koadroa, bildukia, …) eta horiek definitzeko ardura izango du. Eta hirugarrena lur sarearen diseinuaz arduratuko da, UNESA metodoa erabiliz lur sistema kalkulatu beharko du.Adituetako bakoitza elementuak definitu eta kalkulatzeaz arduratuko da, horretaz gain bere ataleko memoria, planoak eta baldintzen agirietako dokumentu zatiak egin beharko ditu. Nahiz eta zatika egiten den lan, batek daukan informazioa datuak besteei eman beharko die datuen artean koherentzia egon beharko baita proiektua osotasuna izan dezan. Horretan gain,batek ikasitakoa besteei irakatsi beharko die denon arten lana aurrera ateratzeko. Gainera denok ikasi beharko dituzue atal guztiak eta aditu bakoitza arduratu behar da bere lankideei berak ikasi duena azaltzen. Adituen taldeak: Hiru aditu talde egongo dira, aditu talde bakoitzean proiektu taldeetako funtzio bera duten adituak batuko dira,egin behar duten lana guztien artean egiten ikasteko. Adituak bere kide adituekin batera bere gaiari buruz ikasi egingo du, gero ikasitako hori bere taldeko proiektuari aplikatu beharko dio ebazpide teknikoak lortzeko. Adituen taldeen eta proiektuko taldeen saioak tartekatu egingo dira (ikusi asteetako plangintza). Taldeko lanen saioetara joan aurretik (bai aditu taldeetara zein proiektu taldeetara) kide bakoitzak beti dauka lan indibidual bat egiteko ardura, hori gabe ez dago taldearen lana aurrera ateratzerik. Proiektuko taldea da azken batean bere proiektuaren elementu eta ebazpide teknikoak zehaztuko dituena. Talde horretan aditu bakoitzak bere ezagutza gaineratzen du proiektua garatu ahal izateko. Bestetik adituek beren lana egin ahal izateko, proiektuko beren lankideek garatzen doazen lanetik sortzen den informazioa behar dute. Denek behar dute besteengandik informazioa eskuratu. 2.1.1 Talde lana antolatzeko funtzioak: Taldeko saio bakoitzean egin behar diren lanak lanaren plangintzaren fitxan definiturik daude (irakasleak emango dizkizue). Batzar bakoitzean hartu beharko diren zenbait erabaki eta hurrengo bilerarako egin beharko diren banakako lanak definitu beharko dira. Taldeko
idazkariak hartutako erabakiekin batzarretako aktak bete beharko ditu. Aktak egelara igoko ditu. Bere ardura taldeko lanaren erregistro eguneratua eramatea da, horretarako taldeko lanaren aktak egin eta planifikazio fitxa bete eta eguneratuko ditu, egelan bilduz. Idazkariaren funtzioa aste bakoitzean taldekide batek egingo du. 2.2 EGELAKO FOROAREN ERABILPENA: Gelaz kanpoko lanak irakaskuntza plataformako foroa erabiliz egingo da, hortaz, ez zarete zertan klasez kanpo batu beharko, ordutegi arazoak izatekotan. Foroaren bidezko komunikazioa proiektuko hainbat gauza adosteko erabiliko duzue eta baita dokumentazioa elkarbanatzeko. Irakasleak era berean foroa zuen lana gainbegiratzeko erabiliko du, eta egokia iruditzen zaionean iradokizunak eta zuzenketak egingo dizkizue, asteazken guztietan. Saiatu beharko zarete lan dinamika gehiena eta komunikazioa foroan egiten talde osoak ikus dezan eta lanaren jarraipena egitea errazago izan dadin denontzako. Garrantzitsua da taldea osatzen den unean dokumentuen trukea zelan egingo duzuen adostea, bertsio ezberdinak erabiliz, dokumentu beraren gainean denok idatziz… Proiektuen taldeak irakasleak eratuko ditu ausaz klaseko lehen egunean, taldeak kurtso osorako izango dira. Horregatik TZ-aren proiektua amaitzean, taldeko lanari buruz eta funtzioen erabilgarritasunari buruzko hausnarketa egingo da. Proiektuaren hurrengo zatirako (behe tentsioko instalazioa) lan taldea hobetzeko helburuaz. 2.3 AHOZKO AURKEZPENA Proiektua amaitutakoan proiektuaren ahozko aurkezpena egin beharko duzue zuen gelakideen aurrean. Ahozko aurkezpen hori egiteko diapositibak egin beharko dituzue eta PechaKucha1 prozedura jarraitu beharko duzue. Proiektuaren aurkezpena taldeko kide guztiek prestatu beharko duzue, aurkezpen egunean zozketaz erabakiko baita nork egingo duen aurkezpena. 2.4 TALDELANAREN INGURUKO HAUSNARKETA Lan-taldeak taldearen funtzionamenduaren hausnarketa egin ondoren, taldearen komunikazio-gaitasunak, eta lan-taldearen kudeaketa hobetzeko helburuaz txosten bat idatziko du, hurrengo proiektuetan baztertzekoak diren jarrerak eta indartzekoak direnak adieraziz. Proiektuaren hurrengo zatian hobetzeko aukera izango duzue eta horregatik taldeak kurtso osorako mantenduko dira.
3 ENTREGATZEKOAK Hasieran eta garapenean zehar entregatu behar dituzuen lanak, gehien bat zuen lan jarduera errazteko diseinatu dira, gida moduan proiektua egiteraino eramango zaituztete eta transformazio zentroei buruz ikasi behar duzuena bermatzeko dira, horiek guztiak taulan jaso dira. Aurre ezagutzen testaren helburua proiektua egiteko behar dituzuen aurre ezagutzak zuei jakin araztea bada ere, zuen buruaren diagnostikoa egiten lagunduko dizue. I taula: Proiektuaren entregatzekoen zerrenda.
ENTREGATZEKOAK Nork egin behar du? Noiz? 1 Aurre ezagutzen testa (on-line) Banakakoa H 2 Taldearen eraketa fitxa Taldeak H 3 Anton jaunari posta elektronikoko mezua Taldeak H 4 Banakako irakurketen azterketa Banakakoa H 4 Banakako ariketa Banakakoa G 5 Kontzeptu mapa Taldeak G 6 Proiektuaren dokumentuaren txantiloia Taldeak G 7 Taldearen lana antolatzeko fitxa. Taldeak G 8 Batzarretako aktak Taldeak G 9 Taldeko lanaren inguruko hausnarketa Taldeak A 10 Proiektuaren dokumentua Taldeak A 11 Laborategiko praktikako txostena Banakakoa A
Lan gehienak taldekoak badira era badaude banakako lanak ere, gehien bat edukien eta prozeduren ikasketara bideratuak daudenak. Entregatzeko datak zein diren zehatz-meatz jakiteko planifikazioaren atalera jo. 4 EBALUAZIO SISTEMA Proiektuaren lehen zati honek ikasgaiko notaren % 21,5 suposatzen du. II taulan proiektuaren kalifikazioa GAURen agertzen zaizuen gidarekin zelan bat etortzen den laburbildu da. II Taula: Proiektuaren lanen eragina ikasgaiaren notan GAUReko gidan Proiektuan (bi zatietan) egingo diren ekintza nagusien balioak azken notan Azken notan proiektuaren lehen zatiak duen pisua. Teoria eta problemen azterketa: % 60 Azken azterketaren % 25 Transformazio zentroei buruzko da. Azterketa atal hori egitea azken notaren % 15 izango litzateke. Azken notaren % 15 da. Entregagarriak + lan gidatuak: 27,5 %
III taulan, proiektuaren lehen zatiarekin erlazionaturiko entregagarriak eta atazen zerrenda agertzen da eta proiektuaren notarekiko beren ehunekoa ematen da (proiektuak era berean ikasgaiko azken notaren ehuneko hamarra da). Entregagarri eta atazen ebaluazio irizpideak ezagutzeko ebaluazio tresnetara jo ezazue (dokumentu honen 8-12 orrialdeetan). Errazago identifikatu ditzazuen, laugarren zutabean entregagarri edo ataza bakoitza zein ebaluazio matrizearekin kalifikatuko den adierazten da. Lau ebaluazio matrize diseinatu dira, komeni zaizue egin behar duzuen lanaren kalitate maila zein de ezagutzeko begirada bat ematea matrize horiei. Era berean azken zutabean nota noiz de banakoa eta noiz taldearen nota kide guztientzako berdina den adierazten da. III taula: Entregagarrien eta atazen balioak proiektuaren notarekiko
Banakako ordenagailuko praktikaren txostena. Horrek eta azken notaren % 2,5 suposatuko du. Eta azterketa, transformazio zentroen edukien ingurukoa, azken notaren (% 15) balioko duena. Azterketa hori gaindituz gero, ez duzue amaierako azterketan transformazio zentroen inguruko galderarik egin beharko (nahi izanez gero), ez eta ezohizko azterketan ere., IV taulan argiago ikusiko duzue hau guztia laburbilduta. Proiektuaren kalifikazioan auto eta koebaluaziorako aukera ere badago: 3. eta 4. Ebaluazio matrizeak ikasleek osatuko dituzue, proiektuaren notaren % 5 izango da zuen artean egingo duzuen kalifikazioa, gainontzekoa irakasleak egingo du.
TRANSFORMAZIO ZENTROA, PROIEKTUAREN LEHEN ZATIA, EBALUATZEKO 1 A EBALUAZIO MATRIZEA ERABILIKO DIREN ENTREGAGARRIAK: PROIEKTUAREN DOKUMENTUA, PROIEKTUAREN ESKEMA, BANAKAKO ARIKETA ETA KONTZEPTU MAPA (*) Balioa 100 puntuekiko ematen da edo ehunekotan IKASITAKOAREN EMAITZAK 0-4 5-7 8-10 Balioa (*) Iturria Noiz RAP3: Diseinatu den TZ deskribatzeko dokumentua idazten du (memoria eta baldintza teknikoen agiria), eta dokumentu horretan derrigorrez bete behar diren erregelamendu eta arauen erreferentziak egiten ditu. % 35: 35 puntu Lau ortografia akats baino gehiago daude, edo ez dio terminologia teknikoari arretarik jartzen edo ez ditu tipografia arauak (magnitudek kurtsibaz, unitateak italikan eta ekuazioen idazketa arauak) Lau ortografia akats baino gutxiago daude, orokorrean, eta salbuespenen bat badago ere, terminologia teknikoa egokia da eta tipografia arauak betetzen saiatzen da, nahiz eta zenbati errore dauden. Tipografiak araua jarraitzen du, eta ez daude ortografia akatsak. Terminologia teknikoa egokia da. 5 Proiektuaren dokumentua Amaieran Baldintza teknikoen agirian arauak ez daude ondo jasota, eta zenbait arau ez dira dokumentuan agertzen diren elementuenak. Baldintza teknikoen agirian arauen erreferentziak ondo eginda daude, baina badira arauak dokumentuan jasota ez dauden elementuenak direnak. Baldintza teknikoen agirian arauen erreferentziak ondo eginda daude. Araua familiaz eta zenbakiaz identifikatu dira. Pertinenteak dira eta dokumentuan jasotako elementuenak. 5 Proiektuaren dokumentua Amaieran Koherentzia errore handiak daude memoria eta baldintza teknikoen agiriaren artean. Dokumentuen arteko koherentzia erroreren bat dago. Edukiari dagokionez, dokumentuen arteko koherentzia dago. 5 Proiektuaren dokumentua Amaieran Taulak, irudiak edo ekuazioak, ez diren identifikatu proiektua idazteko arauen dokumentuan eskatzen den moduan. Taulak, irudiak eta ekuazioak proiektuak idazteko arauen dokumentuan adierazten den moduan identifikatu dira, baina testuan zehar beraiei egindako erreferentziak ez daude ondo eginda. Taulak, ekuazio eta irudiak idazketa arauen arabera identifikatu eta testuan zehar ondo eginb zaie erreferentzia. 5 Proiektuaren dokumentua Amaieran Dokumenturen bat falta da. Dokumentu guztiak daude baina beren edukia UNE arauaren eskariei ez diete erantzuten. Eskatu diren dokumentu denak egin dira, eta beren edukia eskatutakoaren araberakoa da. 5 Proiektuaren dokumentua Amaieran Erabili diren katalogoak edo ez dira egokiak edo ez daude ondo erabilita. Erabili diren katalogoak egokiak dira, beren informazioa ulertu eta ondo aplikatzen dute, baina ez zaie ondo egin erreferentzia testuan. Katalogo egokiak erabili dituzte, ulertu eta aplikatzen dute informazioa, katalogoen erreferentziak ondo eginda daude. 5 Proiektuaren dokumentua Amaieran Proiektuaren eskema enuntziatuan agertzen denarekin ez dator bat. Proiektuaren dokumentuaren eskemak, orain arte daukaten informazioa ez du jasotzen. Edukirik gabeko aurkibide bat baino ez da. Proiektuaren eskema egiteko hainbat iturrietako (amiKIT programa, hasierako datuak, eta eredu proiektua) informazioa integratzen du. Dokumentuaren atal guztietan dagoeneko edukiak jasotzen dira. 5 Proiektuaren dokumentuare n eskema. Garapen ean
IKASITAKOAREN EMAITZAK 0-4 5-7 8-10 Balioa Iturria Noiz RAP2: Eskaera tekniko zehatz batzuetarako TZ bat diseinatu eta zentroa eta bere osagaiak definitzeko behar beste plano eta kalkuluak egin. % 40, 40 puntu TZ-aren babes lurraren sarearen kalkuluek akats nabarmenak dauzkate, edo ez dira egin UNESAk ezartzen duen prozeduraren arabera. TZ-aren babes lurraren sarearen kalkuluak orokorrean ondo eginda daudela UNESAren prozeduraren arabera egin dira baina osagaiak ez daude ondo definiturik edo ez datoz bat kalkulatutakoekin. TZ-aren babes lurraren sarea ondo kalkulatuta dago UNESA-ren prozeduraren arabera. Osagaiak ondo definiturik daude eta kalkulatutakoarekin koherenteak dira. 10 Proiektuaren dokumentua Amaieran TZ-aren osagaiak definitzeko eredu proiektuan jasotako behar haina kalkulu elektriko ez daude. TZ-aren osagaiak definitzeko behar haina kalkulu elektriko dago, baina erroreak edo inkoherentziak dauzkate. TZ-aren osagaiak definitzeko behar beste kalkulu elektriko egin dira eta ondo eginda daude, eredu-proiektuaren arabera. 10 Proiektuaren dokumentua Amaieran Diseinatu den TZ motak, enuntziatuan eskatu diren betebehar teknikoei ez die erantzuten. Diseinatutako TZ mota egokia da, baina bere osagaien aukeraketan erroreak daude, eta horrek planteatutako betebehar teknikoei ez erantzutea dakar. TZ motak eta bere osagaiek, ustiaketa beharrei eta eskatu diren betebehar teknikoei, erantzuten diete 10 Proiektuaren dokumentua Amaieran TZ definitzeko plano garrantzitsuak falta dira. Plano kopurua egokia da baina planoetan informazioa falta da. Plano kopurua nahikoa da, eta planoek TZ definitzeko beharrezkoa den informazioa ematen dute. 5 Proiektuaren dokumentua Amaieran Ariketa txarto eginda dago edo bere garapenean kalkulu errore nabarmenak dauzka. Ariketa ondo planteatuta dago, baina bere garapenean erroreak dauzka informazio teknikoa ez delako ondo interpretatu. Modu autonomoan eta dokumentazio tekniko egokia erabiliz, akatsik gabe, TZ baten zati bat kalkulatu du. 5 Banakako ariketa Garapenean RAP1: TZ osatzen duten elementuak ezagutzen ditu, zentroak bereizten ditu beren eraikuntza-ezugarrien, eta sistema elektrikoan duten funtzioen arabera. % 5, 5 puntu Ez ditu TZ ondo sailkatu beren funtzio edo eraikuntza-ezaugarrien arabera. TZ ondo sailkatu dira beren funtzio eta eraikuntza-ezaugarri arabera, baina beren osagaiak ez datoz bat beren funtzio / jabetza / eragiketa beharren arabera. TZ ezberdinak ezagutzen diro eta beren osaketa, funtzio, jabetza eta maniobra beharren arabera sailkatzen ditu. 5 Kontzeptu mapa Garapenean
TRANSFORMAZIO ZENTROA, PROIEKTUAREN LEHEN ZATIA, EBALUATZEKO 2 A EBALUAZIO MATRIZEA TALDEKO LANEKO KONPETENTZIAK EBALUATZEKO IKASITAKOAREN EMAITZAK 0-4 5-7 8-10 Balioa Iturria Noiz RAP6: Taldeko lana antolatu eta gelatik kanpo kudeatu IKT-ak erabiliz. % 6 (6 puntu) Ia ez dute foroa erabiltzen fitxategiak trukatzeko, edo ez dira eraginkorrak dokumentuen bertsioak kudeatzen. Forora gelaz kanpo lan taldearen elementu nagusi moduan erabiltzen dute, baina fitxategien trukean nahasketa baten bat sortu dute, proiektuaren garapena trabatu duena. Lan-taldea modu eraginkorrean egiten laguntzen dien dokumentuak trukatzeko sistema ezarri dute foroaren bidez eta maiz erabiltzen dute. 1 Foroko aktibitatea Amaieran Lanaren antolaketa oso txarra da eginkizun eta epeei dagokionez. Plangintza ez da berrikusten gelako batzarren ondoren. Lanaren antolaketa egokia da ataza eta epeei dagokionez, baina ez da berrikusten, edo ez dira bertsio berriak plataforma birtualera igotzen. Lanaren plangintzak atazen sekuentzia eta horiek egiteko epeak jasotzen ditu proiektua emandako epean amaitzeko moduan, proiektua aurrera doan ahala doitzen da. 1 Lanaren antolaketa fitxa + Batzarretako aktak Amaieran Ikasketa helburuak nahasiak edo bidera ezinak dira. Ikasketa helburuak argiak eta bideragarriak dira, baina ez dituzte edukiak, prozedurak eta jarrerak jasotzen. Ikasketa helburuak argia eta bideragarriak dira. Edukiak, prozedurak eta jarrerak jasotzen dituzte. 1 Taldearen osaketa fitxa Amaieran Taldeak bere lan egiteko moduaren eraginkortasunaren inguruan ez du diagnostiko argi bat adosten. Taldeak bere lan egiteko moduaren eraginkortasunaren inguruan diagnostiko bat adosten du, baina hurrengo lanetarako ez ditu ezartzen neurri zuzentzaile bideragarriak. Taldeak bere lan egiteko moduaren eraginkortasunaren inguruan diagnostiko bat adosten du, eta behintzat hiru neurri zuzentzaile bideragarri ezartzen ditu. 1 Taldeko lanari buruzko hausnarketa Hasieran RAP4: Egindako diseinua eta kalkuluak defendatu, eztabaidatu eta komunikatu lan talde txikian zein kide guztien aurrean. % 4 (4 puntu) Emailen idazketa estiloa lagunartekoa da, edo terminologia ez da egokia edo ortografia akatsak daude. Emailen idazketa estiloa eta terminologia egokiak dira eta ez dago ortografia akatsik, baina emaila ez da pertinentea bere helbururako (eskatu den informazioa ez da nahikoa). Emailen idazketa estiloa formala da eta terminologia eskatzen zaionari egokitzen zaio. Ez dago ortografia akatsik eta argia eta pertinenteak dira beren helbururako (proiektua egiteko hasierako datuak lortzea). 2 Anton jaunari emaila Garapenean Ez dute taldeko foroa erabiltzen gelaz kanpoko komunikazioan, informazioa trukatzeko. Taldeko foroaren erabilpena urria da, ez dago on-line komunikazio dinamikarik. Taldeko foroa erabiltzen dute gelaz kanpoko komunikaziorako, eta partaidetza horrek proiektuaren garapenari laguntzen dio. 1 Foroko aktibitatea Amaieran Hautatutako taldeko komunikazio arauak profil profesional baxua daukate. Hautatutako taldeko komunikazio arauak komunikaziorako egokiak dira gela barrurako zein kanporako, maila profesional egokia dute eta proiektuan zehar hobetzeko aukera ematen dute (garatu daitezke). Proiektuan zehar garatzen dituzten hiru komunikazio arau aukeratu dituzte, lan talderako pertinenteak direnak gela barruan zein gelatik kanpo. 1 Taldearen eraketa fitxa Hasieran
IKASITAKOAREN EMAITZAK Itemaren kodea 0-4 5-7 8-10 Balioa Noiz RAP4: Egindako diseinua eta kalkuluak defendatu, eztabaidatu eta komunikatu lan talde txikian zein kide guztien aurrean. % 3 (3 puntu) RAP4.1 Taldean ezarri diren komunikazio arauei ez die inolako arreta jartzen. Taldean ezarri diren komunikazio arauak jarraituz komunikatzen da beti. Taldean ezarri diren komunikazio arauak jarraituz komunikatzen da beti, eta komunikazioa errazteko lan giroa egokia izan dadin saiatzen da. 1 Amaieran RAP4.2 Ez du entzuten, eta bere ideiak edonola inposatu nahi ditu. Ez du arretarik jartzen, mezuak ez ditu osotasunean jasotzen. Entzuten du esan diotena ulertu duela ziurtatzeko. 1 Amaieran RAP4.3 Nahitaezkoa ez bada ez du eztabaidan parte hartzen. Ez du bere aldetik ezer jartzen eztabaidak produktiboak izan daitezen. Eztabaidetan parte hartzen du baina ez du gauza handirik gaineratzen Komunikazioan errespetua agertzen du, ulertzen ez duenean galdetzen du eta taldeko kideak ikas dezaten saiatzen da. 1 Amaieran RAP6: Taldeko lana antolatu eta gelatik kanpo kudeatu IKT-ak erabiliz. % 2 (2 puntu)2 RAP6.1 Ez du lana epean amaitzen, lanaren kalitatea baxua da edo akatsez beteta dago. Nahiz eta lanak epean amaitzen dituen, lan horiek kalitate baxukoak dira, bere lankideen lana oztopatzen duelarik. Lanak epean egiten ditu eta kalitate onekoak dira, gainera taldekideei laguntza ematen die beraiek ere epe barruan amaitu ditzaten. 1 Amaieran RAP6.2 Ez da arduratzen denborak eta baliabideak antolatzen. Bere lanerako denbora, taldeko plangintzaren arabera egokitzen du. Taldearen baliabide eta denbora modu estrategikoan erabiltzen ditu planifikazioaren oinarri gisa. 1 Amaieran
Ikasgaia: Behe tentsio eta tentsio ertaineko instalazioak
2) Aurkeztutako lana osotasunean azaldu du, atal guztiak barne.
3) Taldea eta bere burua aurkeztu ditu eta hastean entzuleak agurtu ditut.
4) Ordena eta egitura zehatzak erabili ditut.
5) Behar bezalako hizkera erabili du, entzuleei egokituta: ez erdarazko esamolderik, ez hitz zatarrik.
6) Azaldutakoa ulergarria izan da.
7) Terminologia egokia eta zehatza erabili du.
9) Erabilitako ahots bolumena aurkezpen osoan zehar egokia izan da eta entzule guztiek behar bezala entzuteko modukoa.
10) Jarrera egokia izan dut, lasai eta bere buruarenganako segurtasuna agertarazi du. Aretoko entzule guztiekin begizko kontaktua ezarri dut aurkezpenean zehar.
11) Aurpegiko eta gorputzeko keinuekin, azalpenaren atal garrantzitsuenak zein diren zehaztu ditu.
12) 20 diapositiba erabili ditut eta bakoitza 20 s egon da agerian.
13) Aurkezpenean taulak, irudiak edo grafikoak erabili ditu. Irudiak beharrezkoak ziren edukia ulergarria egiteko eta neurri egokia eduki dute kalitate onekoak izan dira eta entzuleen arreta piztu dute.
14) Erabilitako letra mota erraz irakurtzeko modukoak izan da, hizki xeheak eta larriak, etzanak eta lodien erabilerarekin egokia izan da magnitudeak eta unitateak bereizteko.
15) Erabilitako koloreei esker diapositiben irakurketa erraztu da.
5 PLANGINTZA: V taula: Astez asteko plangintzaren laburpen taula Astea Saioa Ikasgelan Ikasgelatik kanpo Entregagarriak eta atazak 1 2h M Proiektuaren taldearen eraketa idazkaria hautatu eta lan egiteko era (30’). Proiektuaren aurkezpena. (30’) Taldeetan ikasketa helburuak zehaztea.(30’) Anton jaunari emailaren idazketa.(30’)
Email Anton jaunari. Taldearen eraketa akta. 1h OP Banaka TZ baten diseinua egin amiKIT programa erabiliz eta oso gidoi itxia jarraituz. (1h) amiKIT praktikaren txostena egin.(1h) Banakako praktiken txostena 2h M Kontzeptu-mapa bat egin taldean eta txantiloi bat erabiliz. (30’) TZ-aren eredu proiektuarekin, Anton jaunaren hasierako datuekin eta amiKIT programaren memoriarekin, proiektuaren dokumentuaren eskema egin. Taldearen lanaren planifikazioa egin. (1h) Adituen taldeak sortu (lurren kalkuluetan aditua, kalkulu elektrikoetan aditua, TZ-ko osagaietan aditua) dokumentazioaren banaketa.(10’) Banaka adituen informazioa aztertu. Banaka ariketa bat egin. (2h) Kontzeptu mapa. Proiektuaren dokumentuaren txantiloia Taldeko lanaren antolaketako txantiloia.
2 2h M Irakurketen banakako azterketa (30’) Ariketaren inguruko zalantzak adituen taldeetan argitu. (1h 30’) Aditu bakoitzak ikasitakoarekin bere taldeko TZ-aren proiektuan lan egingo du. (30’). Adituetako bakoitza bere lanaren ataleko kalkulu edo eskemak egingo ditu.(2h 30’) Taldeko foroan informazioa trukatu. Batzuek eta besteek behar dituzten datuan kalkuluetan aurrera egiteko. Banakako ariketa Irakurketen banakako azterketa 1h OPO Proiektuaren taldean lan egin amiKIT programarekin TZ definitzeko. Plano eta memorien dokumentuen lorpena. (1h)
2h M Proiektuen taldean lan egin: banaka ikasitakoa besteei azaldu. Zalantzen argipena eta informazioa trukatzea. Dokumentuak egiteko lana antolatu. Dokumentuak egin. Dokumentuak egitea: memoria, baldintza teknikoen agiria eta planoak. ( 2h30’) Egelako foroan lan egin.
3 2h M Planifikazioa berrikusi (10’). Proiektuaren dokumentua eta ahozko aurkezpena egin.(1h 50’)
Ahozko aurkezpena egiteko dokumentua osatu taldeka eta egela bidez eta prestatu (2 h) Azterketarako ikasi. TZaren proiektuaren dokumentua 1 h OP Proiektuaren dokumentua egin, batez ere planoak.(1h) 1 h M Proiektuaren ahozko aurkezpena. Hausnarketa, taldeko lanaren antolaketa eta komunikazioaren auto eta koebaluazioa. 2h PL Eskolako transformazio zentrora ikustaldia (praktikako irakaslearekin)
Oharra: Ataza honen ebaluazioa eta jarraipena
Astea Saioa Ikasgelan Ikasgelatik kanpo Entregagarriak eta atazak laborategiko praktiken atalean jasotzen da. 5 2h M TZ-aren azterketa edukiak eta problemak (amaierako azterketaren materia atal hori aurretik liberatu daiteke).
Lantegi bateko barne instalazioa etxebizitza baten instalazioaren modukoa da?
Anton lantegiko proiektuarekin jarritzen duzue lanean. Behin TZaren atalaz amaitu duzuenean Anton jaunaren email bat jaso duzue: Proiektuaren lehenengo zatia egiterakoan egin duzuen moduan orain ere Anton jaunari mezu bat bidaltzea komeni zaizue informazio gehiago lortzeko. Gogoan izan behar beste mezu bidali ditzakezuela. 8 METODOLOGIA: Proiektuaren bigarren atala honetan lehen bezala “proiektuetan oinarrituriko ikaskuntzaren” metodologiaren arabera egingo dugu lan. Metodologia horren oinarrietako bat enuntziatuan bertan islatzen da: egin behar duzuen proiektu bat aurrera ateratzeko ikasi beharko duzuena zuek erabaki eta antolatu beharko duzue, alegia. Hori bai, irakaslearen gidaritzapean, irakasleak zuen ibilbidea orientatu egingo du eta hainbat ataza prestatu ditu epean gai izan zaitezten proiektua ondo egiteko, oraingoan hala ere, plangintzaren ardura zuen esku egongo da hein handiago batean. Proiektuak 4 aste iraungo du, 16 ordu gela barruan. Klasetik kanpo egin beharko duzuen taldeko lana koordinatzeko egelan, ikasgaiko gela birtualean, foroak erabiliko ditugu.
Proiektuaren lehen atalean bezala, talde bakoitzak definitu beharko dituen ebazpide tekniko ezberdinak proiektu bakoitzerako, (hasierako datuak ezberdinak direlako) kasu guztietan instalazioaren hasiera transformazio zentroaren irteeran egongo da, bakoitzak proiektuaren lehenengo atalean egin duen transformazio zentroa, alegia. 8.1 TALDELANA: Lehenengo behe tentsioko indar instalazioa definitu beharko duzue, adituen taldea banatuko da lana oraingoan ere: eroaleen aditua, ibilbide eta koadroen aditua eta babesen aditua, baina bakoitzak bere lan zehatzari ekin aurretik, instalazioaren zirriborroa egin beharko duzue. Garrantzitsua da hori aurretik zehaztea, lana asko erraztuko dizue. Informazio bilaketa eta lanaren antolakuntza aurrekoan baino hein handiago batean zuen esku dago. Kontuz antolakuntzan ahali eta zorrotzen izen. Horregatik eman zaio garrantzi berezia plangintza fitxa eta batzarreko akten jarraipenari. Proiektuko taldeak: hiru kideez osatuta daude. Proiektuen taldeetako kide bakoitza aditu izango da BTko instalazioaren atal bakoitzeko. Eroaleetan adituak eroaleak kalkulatu beharko ditu eta hautatu, ibilbide eta koadroen aditua eroanbideak hautatu beharko ditu eta baita koadroak eta beste gainerako elementu osagarriak ere eta babesen adituak zirkuitu guztietako babes elementuak kalkulatu eta hautatu beharko ditu. Kontuan izan lehen bezain besteko datuen trukeen beharra egongo dela. Adituetako bakoitza elementuak definitu eta kalkulatzeaz arduratuko da, horretaz gain bere ataleko memoria, planoak eta baldintzen agirietako dokumentu zatiak egin beharko ditu.
Adituen taldeak: Hiru aditu talde egongo dira, aditu talde bakoitzean proiektu taldeetako funtzio bera duten adituak batuko dira,egin behar duten lana guztien artean egiten ikasteko. Adituak bere kide adituekin batera bere gaiari buruz ikasi egingo du, gero ikasitako hori bere taldeko proiektuari aplikatu beharko dio ebazpide teknikoak lortzeko. Proiektuko taldea da azken batean bere proiektuaren elementu eta ebazpide teknikoak zehaztuko dituena. Talde horretan aditu bakoitzak bere ezagutza gaineratzen du proiektua garatu ahal izateko 8.1.1 Taldelana antolatzeko funtzioak: Ikasle batek ezin du errepikatu aurreko atalean eduki duen funtzioa. Taldeko saio bakoitzean egin behar diren lanak lanaren plangintzaren fitxan definiturik daude (irakasleak emango dizkizue). Batzar bakoitzean hartu beharko diren zenbait erabaki eta hurrengo bilerarako egin beharko diren banakako lanak definitu beharko dira, nork zer egingo duen eta noizko, alegia. Taldeko idazkariak hartutako erabakiekin batzarretako aktak bete beharko ditu. Aktak egelara igoko ditu. Bere ardura taldeko lanaren erregistro eguneratua eramatea da, horretarako taldeko lanaren aktak egin eta planifikazio fitxa bete eta eguneratuko ditu, egelan bilduz.
Aste bakoitzean idazkari bat aukeratu beharko duzue. 8.2 EGELAKO FOROAREN ERABILPENA: Gelaz kanpoko lanak irakaskuntza plataformako foroa erabiliz egingo da, hortaz, ez zarete zertan klasez kanpo batu beharko, ordutegi arazoak izatekotan. Foroaren bidezko komunikazioa proiektuko hainbat gauza adosteko erabiliko duzue eta baita dokumentazioa elkarbanatzeko. Irakasleak era berean foroa zuen lana gainbegiratzeko erabiliko du, eta egokia iruditzen zaionean iradokizunak eta zuzenketak egingo dizkizue. Saiatu beharko zarete lan dinamika gehiena eta komunikazioa foroan egiten talde osoak ikus dezan eta lanaren jarraipena egitea errazago izan dadin denontzako. Proiektuen taldeak irakasleak eratuko ditu ausaz klaseko lehen egunean, taldeak kurtso osorako izango dira. Horregatik TZ-aren proiektua amaitzean, taldeko lanari buruz eta funtzioen erabilgarritasunari buruzko hausnarketa egin duzue, hausnarketa hori proiektuaren atal honekin hasterakoan taldelana hobetzeko aukera edukiko duzue, taldearen antolaketa fitxan lan egiteko prozedura berriak edo hobetuak gaineratuz. 8.3 AHOZKO AURKEZPENA Proiektua amaitutakoan proiektuaren ahozko aurkezpena egin beharko duzue zuen gelakideen aurrean. Ahozko aurkezpen hori egiteko diapositibak egin beharko dituzue eta PechaKucha2 prozedura jarraitu beharko duzue. Proiektuaren aurkezpena taldeko kide guztiek prestatu beharko duzue, aurkezpen egunean zozketaz erabakiko baita nork egingo duen aurkezpena. 8.4 PROIEKTUETAN OINARRITURIKO METODOLOGIAREN INGURUKO HAUSNARKETA Ikasle bakoitzak hausnarketa bat egingo du metodologiari buruz irakasleak emango dien gidoi bati jarraituz.
9 ENTREGATZEKOAK I taula: Proiektuaren bigarren ataleko entregatzekoak
Oraingo honetan bakarrik edukiko dituzue entregatzeko bi banakakoak direnak. Proiektua erdi eginda 8. astean entregatu beharko da, baina ez da kalifikatzeko erabiliko, ikasleen lanari jarraipena egiteko erabiliko du irakasleak, eta behar izatekotan erroreak bideratzeko . 10 EBALUAZIO SISTEMA Proiektuaren lehen zati honek ikasgaiko notaren % 17,5 suposatzen du. II taulan proiektuaren kalifikazioa GAURen agertzen zaizuen gidarekin zelan bat datorren laburbildu da. II Taula: Proiektuaren lanen eragina ikasgaiaren notan GAUReko gidan Proiektuan (bi zatietan) egingo diren ekintza nagusien balioak azken notan Azken notan proiektuaren bigarren zatiak duen pisua. Teoria eta problemen azterketa: % 60 Azken azterketaren % 25 Transformazio zentroei buruzko da. Azterketa atal hori egitea azken notaren % 15 izango litzateke. Azken notaren % 15 da. Azken azterketaren atal bat BTko instalazioak kalkulatzea da, azterketa atal hori egitea azken notaren % 10 izango litzateke. Azken notaren % 10 da. Entregagarriak + lan gidatuak: 30 %
Proiektuaren bigarren atalari loturiko entregagarri eta atazen zerrenda bildu da III taulan, horietako bakoitzak proiektuaren notaren (% 25) zein ehuneko hartzen duen adierazten da bigarren zutabean. Entregagarri eta atazen ebaluazio irizpideak ezagutzeko ebaluazio tresnetara jo ezazue (dokumentu honen 7-11 orrialdeetan). Errazago identifikatu ditzazuen, laugarren zutabean entregagarri edo ataza bakoitza zein ebaluazio matrizearekin kalifikatuko den adierazten da. Lau ebaluazio matrize diseinatu dira, komeni zaizue egin behar duzuen lanaren kalitate maila zein izango den ezagutzeko begirada bat ematea matrize horiei. Era berean azken zutabean nota noiz de banakoa eta noiz taldearen nota kide guztientzako berdina den adierazten da. III taula: Entregagarrien eta atazen balioak proiektuaren notarekiko
BEHE TENTSIOKO INSTALAZIOA, PROIEKTUAREN BIGARREN ZATIA, EBALUATZEKO 1 B EBALUAZIO MATRIZEA ERABILIKO DIREN ENTREGAGARRIAK: PROIEKTUAREN DOKUMENTUA, INSTALAZIOAREN ESKEMA (*) Balioa 100 puntuekiko ematen da edo ehunekotan IKASITAKOAREN EMAITZAK 0-4 5-7 8-10 Balioa (*) Iturria Noiz RAP3: Diseinatu den TZ deskribatzeko dokumentua idazten du (memoria eta baldintza teknikoen agiria), eta dokumentu horretan derrigorrez bete behar diren erregelamendu eta arauen erreferentziak egiten ditu. % 30: (30 puntu) Lau ortografia akats baino gehiago daude, edo ez dio terminologia teknikoari arretarik jartzen edo ez ditu tipografia arauak (magnitudek kurtsibaz, unitateak italikan eta ekuazioen idazketa arauak) Lau ortografia akats baino gutxiago daude, orokorrean, eta salbuespenen bat badago ere, terminologia teknikoa egokia da eta tipografia arauak betetzen saiatzen da, nahiz eta zenbati errore dauden. Tipografiak araua jarraitzen du, eta ez daude ortografia akatsak. Terminologia teknikoa egokia da. 2,5 Proiektuaren dokumentua Amaieran Baldintza teknikoen agirian arauak ez daude ondo jasota, eta zenbait arau ez dira dokumentuan agertzen diren elementuenak. Baldintza teknikoen agirian arauen erreferentziak ondo eginda daude, baina badira arauak dokumentuan jasota ez dauden elementuenak direnak. Baldintza teknikoen agirian arauen erreferentziak ondo eginda daude. Araua familiaz eta zenbakiaz identifikatu dira. Pertinenteak dira eta dokumentuan jasotako elementuenak. 5 Proiektuaren dokumentua Amaieran JTO-BT jarraibideen erreferentziarik ez dago. JTO-BT en erreferentziak agertzen dira, baina ebazpide tekniko zehatzak justifikatzearen helburua ez dute betetzen. JTO-BT ei erreferentzia egin zaie modu pertinentean hartutako ebazpide teknikoak justifikatzeko 10 Proiektuaren dokumentua Amaieran Taulak, irudiak edo ekuazioak, ez diren identifikatu proiektua idazteko arauen dokumentuan eskatzen den moduan. Taulak, irudiak eta ekuazioak proiektuak idazteko arauen dokumentuan adierazten den moduan identifikatu dira, baina testuan zehar beraiei egindako erreferentziak ez daude ondo eginda. Taulak, ekuazio eta irudiak idazketa arauen arabera identifikatu eta testuan zehar ondo egin zaie erreferentzia. 2,5 Proiektuaren dokumentua Amaieran Dokumenturen bat falta da. Dokumentu guztiak daude baina beren edukia UNE arauaren eskariei ez diete erantzuten. Eskatu diren dokumentu denak egin dira, eta beren edukia eskatutakoaren araberakoa da. 2,5 Proiektuaren dokumentua Amaieran Erabili diren katalogoak edo ez dira egokiak edo ez daude ondo erabilita. Erabili diren katalogoak egokiak dira, beren informazioa ulertu eta ondo aplikatzen dute, baina ez zaie ondo egin erreferentzia testuan. Katalogo egokiak erabili dituzte, ulertu eta aplikatzen dute informazioa, katalogoen erreferentziak ondo eginda daude. 2,5 Proiektuaren dokumentua Amaieran Instalazioaren eskema eta oinplanoko banaketa ez dira koherenteak . Instalazioaren eskema oinplanoko banaketarekin bat dator baina ez dira agertzen lineetako elementu orokorrak. BTko eskema edo instalazioaren eskema eta bere oinplanoko banaketa lineak eta lineen oinarrizko elementuak definitzeko balio du, proiektuaren beharrizanen arabera . 5 Instalazio elektrikoaren eskema eta oinplanoko banaketa Garapen ean
IKASITAKOAREN EMAITZAK 0-4 5-7 8-10 Balioa Iturria Noiz RAP2: Eskaera tekniko zehatz batzuetarako BTko industria-instalazio elektriko bat diseinatu eta bere osagaiak definitzeko behar beste plano eta kalkuluak egin. % 30, (30 puntu) Babesak eta luminariak definitzeko fabrikatzailearen marka edo modeloa erabiltzen dira diseinu programak edo katalogoetatik jasota, edo beren ezaugarri teknikoekin nahasten dira. Babesak eta luminariak funtzionamendu ezaugarri elektriko batzuekin identifikatzen dira, baina orokorrean ez dira nahikoak elementua definitzeko. Babes eta luminariak ondo aukeratuta daude eta modu argian definiturik geratzen dira beren funtzionamendu ezaugarri elektrikoekin: korronte/tentsio izendatua, ebaketa ahalmena, sentikortasuna, luminantzia… 8 Proiektuaren dokumentua Amaieran Eroale eta eroanbideak ez datoz bat instalazio motarekin BTEE 3aren arabera. Eroale eta eroanbideak instalazio mota eta erabilpenarentzako egokiak dira baina txarto izendatuta daude. Eroale eta eroanbideak egokiak dira instalaziorako BTEE-aren arabera eta arauaren arabera izendaturik daude. 8 Proiektuaren dokumentua Amaieran Ez dira koadro, azpikoadro, linea… guztiak identifikatu, era horretan oso zaila da bereiztea eta proiektua ulertzea Proiektua osatzen duten elementuen identifikazioan erroreak daude. Diseinuan modu argi eta garbi bereizten dira behe tentsioko instalazioa osatzen duten osagaiak. 2,5 Proiektuaren dokumentua Amaieran BTko instalazioa definitzeko plano garrantzitsuak falta dira. Plano kopurua egokia da baina planoetan informazioa falta da. Plano kopurua nahikoa da, eta planoek BTko instalazioa definitzeko beharrezkoa den informazioa ematen dute. 5 Proiektuaren dokumentua Amaieran Hartu diren ebazpide teknikoak arbitrarioak direla ematen du, memorian ez baita justifikatzen erregelamendua betetzeko edo funtzionamendu arrazoiengatik hartu diren. Diseinuan hartutako ebazpide teknikoen erdia baino gutxiago erregelamenduko betebeharrak edo /eta ustiaketa arrazoiengatik hartu direla justifikatzen da modu esplizituan eta memorian jasotzen. Instalazioaren diseinuan hartu diren ebazpide teknikoak erregelamenduko betebeharrengatik edo/eta ustiakuntza arrazoiengatik hartu direla justifikatuta daude modu esplizituan eta memorian jasotzen dira. 2,5 Proiektuaren dokumentua Amaieran Eroaleen kalkuluetan errore nabarmenak daude eta ez dira hiru irizideak aplikatzen: berkuntza, tentsio jauskera eta zl. Eroaleen kalkuluek ez dituzte errore nabarmenik, baina kalkulu irizpideran bat falta da Eroaleen kalkuluek ez dituzte errore nabarmenik, eta hiru irizpideekin klkulatuta daude. 4 Proiektuaren dokumentua Amaieran Babesen kalkuluetan korronte izendatuak baino ez dira kontuan hartu Babesen kalkuluetan korronte izendatuaz gain desarra kurbak ere aukeratu dira. Korronte izendatuaz eta desarra kurbaz ain zirkuitulabur korrontea ere kontuan hartu da. 5 Proiektuaren dokumentua Amaieran
BEHE TENTSIOKO INSTALAZIOA, PROIEKTUAREN BIGARREN ZATIA, EBALUATZEKO 2 B EBALUAZIO MATRIZEA TALDEKO LANEKO KONPETENTZIAK EBALUATZEKO IKASITAKOAREN EMAITZAK 0-4 5-7 8-10 Balioa Iturria Noiz RAP6: Taldeko lana antolatu eta gelatik kanpo kudeatu IKT-ak erabiliz. % 11 (11 puntu) Ia ez dute foroa erabiltzen fitxategiak trukatzeko, edo ez dira eraginkorrak dokumentuen bertsioak kudeatzen. Forora gelaz kanpo lan taldearen elementu nagusi moduan erabiltzen dute, baina fitxategien trukean nahasketa baten bat sortu dute, proiektuaren garapena trabatu duena. Lan-taldea modu eraginkorrean egiten laguntzen dien dokumentuak trukatzeko sistema ezarri dute foroaren bidez eta maiz erabiltzen dute. 6 Foroko aktibitatea Amaieran Lanaren antolaketa oso txarra da eginkizun eta epeei dagokionez. Plangintza ez da berrikusten gelako batzarren ondoren. Lanaren antolaketa egokia da ataza eta epeei dagokionez, baina ez da berrikusten, edo ez dira bertsio berriak plataforma birtualera igotzen. Lanaren plangintzak atazen sekuentzia eta horiek egiteko epeak jasotzen ditu proiektua emandako epean amaitzeko moduan, proiektua aurrera doan ahala doitzen da. 9 Lanaren antolaketa fitxa + Batzarretako aktak Amaieran Ikasketa helburuak nahasiak edo bidera ezinak dira. Ikasketa helburuak argiak eta bideragarriak dira, baina ez dituzte edukiak, prozedurak eta jarrerak jasotzen. Ikasketa helburuak argia eta bideragarriak dira. Edukiak, prozedurak eta jarrerak jasotzen dituzte. 1 Taldearen berreraketa fitxa Amaieran Oso hausnarketa arina egiten du, atazaren eskaerekin bat ez datorrena. POMrekin egindako lanaz hausnarketa bat egiten du eta metodologiaren funtsezko elementuak identifikatzen ditu laneko taldearen plangintzarako eta ikasketa autonomorako. POMrekin egindako lanaz hausnarketa bat egiten du eta metodologiaren funtsezko elementuak identifikatzen ditu laneko taldearen plangintzarako eta ikasketa autonomorako. Bere buruarentzako baliogarriak izango diren ikasketa beharrak zehazten ditu lan taldean bere jarduera hobetzeko. 5 POM-ren inguruko hausnarketa Hasieran RAP4: Egindako diseinua eta kalkuluak defendatu, eztabaidatu eta komunikatu lan talde txikian zein kide guztien aurrean. % 4 (4 puntu) Emailen idazketa estiloa lagunartekoa da, edo terminologia ez da egokia edo ortografia akatsak daude. Emailen idazketa estiloa eta terminologia egokiak dira eta ez dago ortografia akatsik, baina emaila ez da pertinentea bere helbururako (eskatu den informazioa ez da nahikoa). Emailen idazketa estiloa formala da eta terminologia eskatzen zaionari egokitzen zaio. Ez dago ortografia akatsik eta argia eta pertinenteak dira beren helbururako (proiektua egiteko hasierako datuak lortzea). 2 Anton jaunari emaila Garapenean Ez dute taldeko foroa erabiltzen gelaz kanpoko komunikazioan, informazioa trukatzeko. Taldeko foroaren erabilpena urria da, ez dago on-line komunikazio dinamikarik. Taldeko foroa erabiltzen dute gelaz kanpoko komunikaziorako, eta partaidetza horrek proiektuaren garapenari laguntzen dio. 1 Foroko aktibitatea Amaieran Hautatutako taldeko komunikazio arauak profil profesional baxua daukate. Hautatutako taldeko komunikazio arauak komunikaziorako egokiak dira gela barrurako zein kanporako, maila profesional egokia dute eta proiektuan zehar hobetzeko aukera ematen dute (garatu daitezke). Proiektuan zehar garatzen dituzten hiru komunikazio arau aukeratu dituzte, lan talderako pertinenteak direnak gela barruan zein gelatik kanpo. 1 Taldearen berreraketa fitxa Hasieran
IKASITAKOAREN EMAITZAK Itemaren kodea 0-4 5-7 8-10 Balioa Noiz RAP4: Egindako diseinua eta kalkuluak defendatu, eztabaidatu eta komunikatu lan talde txikian zein kide guztien aurrean. % 3 (3 puntu) RAP4.1 Taldean ezarri diren komunikazio arauei ez die inolako arreta jartzen. Taldean ezarri diren komunikazio arauak jarraituz komunikatzen da beti. Taldean ezarri diren komunikazio arauak jarraituz komunikatzen da beti, eta komunikazioa errazteko lan giroa egokia izan dadin saiatzen da. 1 Amaieran RAP4.2 Ez du entzuten, eta bere ideiak edonola inposatu nahi ditu. Ez du arretarik jartzen, mezuak ez ditu osotasunean jasotzen. Entzuten du esan diotena ulertu duela ziurtatzeko. 1 Amaieran RAP4.3 Nahitaezkoa ez bada ez du eztabaidan parte hartzen. Ez du bere aldetik ezer jartzen eztabaidak produktiboak izan daitezen. Eztabaidetan parte hartzen du baina ez du gauza handirik gaineratzen Komunikazioan errespetua agertzen du, ulertzen ez duenean galdetzen du eta taldeko kideak ikas dezaten saiatzen da. 1 Amaieran RAP6: Taldeko lana antolatu eta gelatik kanpo kudeatu IKT-ak erabiliz. % 2 (2 puntu)2 RAP6.1 Ez du lana epean amaitzen, lanaren kalitatea baxua da edo akatsez beteta dago. Nahiz eta lanak epean amaitzen dituen, lan horiek kalitate baxukoak dira, bere lankideen lana oztopatzen duelarik. Lanak epean egiten ditu eta kalitate onekoak dira, gainera taldekideei laguntza ematen die beraiek ere epe barruan amaitu ditzaten. 1 Amaieran RAP6.2 Ez da arduratzen denborak eta baliabideak antolatzen. Bere lanerako denbora, taldeko plangintzaren arabera egokitzen du. Taldearen baliabide eta denbora modu estrategikoan erabiltzen ditu planifikazioaren oinarri gisa. 1 Amaieran
Ikasgaia: Behe tentsio eta tentsio ertaineko instalazioak
2) Aurkeztutako lana osotasunean azaldu du, atal guztiak barne.
3) Taldea eta bere burua aurkeztu ditu eta hastean entzuleak agurtu ditut.
4) Ordena eta egitura zehatzak erabili ditut.
5) Behar bezalako hizkera erabili du, entzuleei egokituta: ez erdarazko esamolderik, ez hitz zatarrik.
6) Azaldutakoa ulergarria izan da.
7) Terminologia egokia eta zehatza erabili du.
9) Erabilitako ahots bolumena aurkezpen osoan zehar egokia izan da eta entzule guztiek behar bezala entzuteko modukoa.
10) Jarrera egokia izan dut, lasai eta bere buruarenganako segurtasuna agertarazi du. Aretoko entzule guztiekin begizko kontaktua ezarri dut aurkezpenean zehar.
11) Aurpegiko eta gorputzeko keinuekin, azalpenaren atal garrantzitsuenak zein diren zehaztu ditu.
12) 20 diapositiba erabili ditut eta bakoitza 20 s egon da agerian.
13) Aurkezpenean taulak, irudiak edo grafikoak erabili ditu. Irudiak beharrezkoak ziren edukia ulergarria egiteko eta neurri egokia eduki dute kalitate onekoak izan dira eta entzuleen arreta piztu dute.
14) Erabilitako letra mota erraz irakurtzeko modukoak izan da, hizki xeheak eta larriak, etzanak eta lodien erabilerarekin egokia izan da magnitudeak eta unitateak bereizteko.
15) Erabilitako koloreei esker diapositiben irakurketa erraztu da.
11 PLANGINTZA Proiektuaren bigarren atalaren astez asteko plangintza V taulan laburbildu da. V taula: Astez asteko plangintzaren laburpen taula Proiektuaren bigarren atala Astea Sesioa Gelan Gelatik kanpo Entregatzekoak 1 2 h M Proiektuko taldean 20’); Taldeen berrantolaketa. Aurreko hausnarketan oinarrituz lan egiteko modu hobetua zehaztu. Lantaldearen antolakuntza eta betebeharren fitxa osatu. Proiektuaren bigarren zatiaren eta ikaslearen gidaren aurkezpena (20’) Ikasketa helburuen zehaztapena (30’). Anton jaunari informazioa eskatzeko emaila idatzi.(30’
2 eta 3 gaien banakako irakurketa eta ariketak egitea.
Anton jaunari emaila. Lanaren plangintza fitxa. 2 2h M 2 et 3 gaietako testa ( ez gaindituz gero klasea banakako lana egiteko erabiliko da ) (30 ‘) BTko instalazioaren eskemaren zirriborroa egin , eta solairuko banaketako ere (60’) Adituen taldeen eraketa. Adituen taldean ariketak egin (30’) Adituen ariketak egin ahal izateko, informazioa bilatzea (1,5 h) Adituen ariketak banaka egin (1,5h)
Informazioa bilatzearen dokumentua BTko instalazioaren eskemaren eta solairuko banaketaren zirriborroak Ariketak 2 h M Adituen taldeen ariketen bigarren txanda egin (1 h) Proiektuko taldean: Egindako lanak birpasatu eta behar izatekotan aldatu planifikazioa. Taldeko aditu bakoitzak taldeko besteei bere lana zein den azalduko die. Proiektuaren txantiloia egin ( memoria eta baldintza teknikoen agiria)(1 h). Zenbait JTO-BT irakurri (1,5 h) Adituen taldeko ariketen bigarren txanda amaitu (1,5 h) Adituen ariketak Proiektuaren txantiloia
3 2h M JTO-BTko autoebaluazio testa (ez gainditzea klasea banakako ikasketarako erabiltzea eragingo du) (15’) Adituen taldeetan: Bakoitzak bere proiektuaren kalkuluak egingo ditu, dudak argitu eta lantaldeko beste kideetatik lortu beharreko datuak zehaztu. (45h‘) Proiektuko taldean:: Egindako lanak birpasatu eta behar izatekotan aldatu planifikazioa (15’) Taldeko kide bakoitzak beste kideei egindako aurrerapenak azaldu eta bere ataleko kalkuluak zelan egiten diren azalduko die besteei (45’). Denon artean proiektuan lan egin (batez ere kalkulu eta baldintza teknikoen agiria) proiektuaren dokumentua idazten joan (1h) Proiektuaren dokumentua osatzen joan taldeko kideen artean eta egelako foroa erabiliz, arautegiaren irakurketa eta informazioaren bilaketa barne (3h) Proiektuaren dokumentua Autoebaluazio testa
Astea Sesioa Gelan Gelatik kanpo Entregatzekoak
2 h M Proiektuen taldean: Egindako lanak birpasatu eta behar izatekotan aldatu planifikazioa (15’) Taldeko kide bakoitzak beste kideei egindako aurrerapenak azaldu eta bere ataleko kalkuluak zelan egiten diren azalduko die besteei (45’). Denon artean proiektuan lan egin proiektuaren dokumentua idazten joan memoria, planoak eta baldintza teknikoen agiria(1h) Proiektuaren dokumentua osatzen joan taldeko kideen artean eta egelako foroa erabiliz, arautegiaren irakurketa eta informazioaren bilaketa barne (3h) Proiektuaren dokumentua 4
2 h M Taldeko kide bakoitzak beste kideei egindako aurrerapenak azaldu eta bere ataleko kalkuluak zelan egiten diren azalduko die besteei (45’). OHARRA: Taldeko kide guztiak ikasi beharko dute beren zatiaren eta besteen atalen kalkuluak egiten, gai hauek ez baitira teorian landuko eta azken azterketaren atal bat izango dira (notaren %15) Dokumentua amaitzen joan: memoria, planoak eta baldintza teknikoen agiria. Proiektuaren dokumentua osatzen joan taldeko kideen artean eta egelako foroa erabiliz, arautegiaren irakurketa eta informazioaren bilaketa barne (3h) Proiektuaren dokumentua 2h M Ahozko aurkezpena egiteko diapositibak egin eta aurkezpena bera prestatu , beharrezkoa izango balitz proiektua amaitu. (2h) Proiektuaren dokumentua osatzen joan taldeko kideen artean eta egelako foroa erabiliz, arautegiaren irakurketa eta informazioaren bilaketa barne , eta ahozko aurkezpena prestatu(3h) Proiektuaren dokumentua 5 2 hM Proiektuen aurkezpena ( 45’); Auto eta koebaluazioa;Ezagutza minimoen azterketa 5 baino beheragoko nota proiektuko nota jaitsiko du 0,5 eta bat artean eta 7 baino gehiagoko nota proiektuko nota igoko du 0,5 eta 1 artean; POI inkesta (1h, 15’) Ahozko aurkezpena prestatu (1h) ikasi (2h) |
addi-fc535ae54033 | https://addi.ehu.es/handle/10810/20802 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2017-01-27 | science | Romero Andonegui, Asier | eu | Euskara indartzeko plana Haur Hezkuntzako eremu ez-kurrikularran | Euskara indartzeko plana Haur Hezkuntzako eremu ez-kurrikularran
Euskara indartzeko plana Haur Hezkuntzako eremu ezkurrikularran Ikasle Kaiera Asier Romero Andonegi
Euskara indartzeko plana Haur Hezkuntzako eremu ez-kurrikularran
Duela hiru hilabete, hasi zara Bizkaiko eskola publiko batean irakasle. Laster konturatu zara, zu ikasle zinen garaiarekin alderatuta, egungo eskolak eskakizun, erantzukizun eta konplexutasun handiagoko lana duela hizkuntza arloan: komunikazio gaitasuna eleanitza garatzea, eleaniztasunerako baliabideak gero eta heterogeneoagoak dira, euskararen indarberritzean hezkuntza sistemak duen erantzukizuna.
Bestalde, euskararen presentzia gero eta txikiagoa da eskolan, batez ere eremu ezkurrikularraren: jolasaldietan, jantokian, garraioan, eskolaz kanpoko ekintzetan eta abarretan. Zeuk jasota egoera erabat aldatu da eta eskolak bere planteamenduak eguneratu behar ditu. Eztabaida bizi-bizia da, bai eskolan bai etxean dago: orain arteko hizkuntza-ereduekin jarraitu?, zergatik esku hartu gelaz kanpoko jardueretan gertatuz gero?, nola bilatu neurri eraginkorrekin kalean nagusi den hizkuntza gaztelania denean? zein aldaketa egin arlo metodologikoan jomugak lortzeko? nola landu eskolako hizkuntza eta kale eta etxe giroko hizkuntza bat ez datozenean? zein pauso eman metodologiaren aldetik euskararen presentzia ziurtatzeko? nola islatzen da euskararen erabilera Ikastetxeko Hizkuntza Proiektuan?
Zure ikastetxean ere eztabaida hori bizi zarete. Dena den, ezbaia bideratu eta aurre-pausoak eman nahirik, ikasturte amaierarako klaustro bat iragarrita dago. Gainera, eskolako zuzendaritzak gai horretaz dokumentu batzuk bidali dizkizu (Euskadiko Eskola Kontseiluak egindako txostena, Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batxordeak idatitako txostena eta Eustat agentziak burututako euskararen estatistikak). Klaustro hori oso garrantzitsua da eta bertan irakasleek ondoko hau erabaki beharko duzue: zein izan behar diren, zuen ustez, euskararen erabilera indartzeko proposamenak eremu ez-kurrikularretan.
Zuri gaia garrantzitsua iruditzen zaizu eta eztabaidan era aktiboan parte hartu nahi duzu. Horregatik, zu bezala eskolara heldu berriak diren eta hasieratik zurekin ondo moldatu diren irakasle batzuekin hitz egin eta aipatutako klaustrorako proposamen berritzaile bat aurkeztea pentsatu duzue.
Eskolako zuzendaritzak azaldu duenez, proposamen idatzi bat aurkeztu beharko duzu klaustroan eztabaidatu eta bozkatuko dena. Proposamenak bi zati izango ditu, bata bestearen osagarri izango direnak: oinarrizko dokumentua (helburuak, jardun-irizpideak,...) eta justifikazio dokumentua (oinarrizko dokumentuan zehazten diren puntuen justifikazio teorikoa garatuko da).
Lanean hasi zarete eta lehen zailtasuna sortu zaizue, nola idazten da honelako proposamen bat?
Euskara indartzeko plana Haur Hezkuntzako eremu ez-kurrikularran
Proiektuetan Oinarrituriko Ikaskuntzaren (POI) metodologiaren arabera egingo dugu lan. Metodologia horren oinarrietako bat enuntziatuan bertan islatzen da: egin behar duzuen proiektu bat aurrera ateratzeko ikasi beharko duzuena zuek erabaki eta antolatu beharko duzue, alegia. Hori bai, irakaslearen gidaritzarekin, irakasleak zuen ibilbidea orientatu egingo du eta hainbat ataza prestatu ditu epean gai izan zaitezten proiektua ondo egiteko, oraingoan hala ere, plangintzaren ardura zuen esku egongo da hein handiago batean.
Proiektu honek ikasgaiaren %35 eskatzen du, hau da 2,1 kr. (52,5 ordu). Beraz, ikasle bakoitzak 52,5 ordu bete beharko ditu. Gainera, taldeek bost kide izanez gero, talde bakoitzak 262,5 ordu bete beharko ditu. Ordu hauetatik, herena ikasgelan bertan garatuko da, 4 orduko 4 saiotan. Honetaz aparte talde bakoitzak gelatik kanpo lana egin behar du. Beraz, taldeak 5 pertsonez osatuko dira, eta talde bakoitzak koordinatzaile bat eta idazkari bat izendatu behar ditu.
Batzar bakoitzean hartu beharko diren zenbait erabaki eta hurrengo bilerarako egin beharko diren banakako lanak definitu beharko dira, nork zer egingo duen eta noizko, alegia. Taldeko idazkariak hartutako erabakiekin batzarretako aktak bete beharko ditu (fase bakoitzean lanaren planifikazioa eta bakoitzaren errolak). Aktak taldeko koordinatzaileari emango dizkio, eta azken honek tutorearekiko batzarretara ekarri beharko ditu. Adituen taldea: Hiru aditu talde egongo dira taldeen koordinatzaileez osatuta. Aditu talde bakoitzean proiektu taldeetako funtzio bera duten adituak batuko dira, egin behar duten lana guztien artean egiten ikasteko. Adituak bere kide adituekin batera bere gaiari buruz ikasi egingo du, gero ikasitako hori bere taldeko proiektuari aplikatu beharko dio ebazpide teknikoak lortzeko.
Proiektuak hiru fase izango ditu: testuinguru-fasea; garapen-fasea; eta aurkezpen-fasea. Fase bakoitzean jarduera mota ezberdinak erabiliko dira. Metaforikoki, eta proiektua hobeto ulertzeko, jolastokiko eremuak erabiliko ditugu. Hala, fase bakoitzean jolastokiko eremu batean egongo gara.
Euskara indartzeko plana Haur Hezkuntzako eremu ez-kurrikularran
Fase honetan proiektuarekin konpromisoa hartu beharko duzue. Horretarako, taldeen eraketa egingo da (rolak banatu, funtzionamendurako barne arauak definitu, eta abar). Irakaslearen aldetik, proiektua aurkeztuko da (helburuak, eginkizunak, proiektuaren interesaren balioespena, eta abar). Gainera, bideo bat erabiliko da agertokiaren aurkezteko: Zein hizkuntza entzuten da Haur Hezkuntzako jolastokian? (Bideoaren esteka Egelan dago)
1. azpi-fasearen helburua: pentsamendu magikoa, sinbolikoa, gorputzekoa, hitzezkoa, fantastikoa eta poetikoa lantzeko baliabideak ezagutzea.
Horretarako, 1) dokumentazio-bilatze kooperatiboa egin behar duzue (zer dira pentsamendu mota horiek, zertarako balio dute eta zein dira lantzeko baliabideak).
2. azpi-fasearen helburua: euskararen erabilpenerako eskolaz kanpoko ekintzei (baliabidemota, antolakuntza eta metodologia-irizpideak) buruzko informazioa aztertzea. Horretarako, 1) bost artikulu irakurri behar dituzue puzzle teknikaren bitartez (bakarka eta taldeka) eta 2) eztabaida gidatua proposatzen da (zein zailtasun detektatzen dira?)
Euskara indartzeko plana Haur Hezkuntzako eremu ez-kurrikularran
3. azpi-fase honetan, hezkuntza-errealitate berrien inguruko hausnarketa egitea. Horretarako, 1) bost artikulu irakurri behar dituzue puzzle teknikaren bitartez (bakarka eta taldeka) eta 2) eskolako maisu-maistra batekin elkarrizketa bat diseinatu eta grabatu behar du. Beraz, bilera hori prestatu behar du talde bakoitzean, ondoren taldeetako adituen artean beharrak, helburuak eta abar erabaki behar dituzte (bakarka, taldeka eta adituen taldea).
Fase honetan proiektuaren azken emaitza aurkeztu beharko duzue eta taldekide bakoitzak proiektu horren atal txiki bat garatuko du. Beraz, lehenbizi dokumentuaren diseinu orokorra adostu beharko uzue (bereziki, aurkibidea eta gaien antolamendua eta diseinu-irizpideak). Ondoren, bakoitzak txostenaren atal labur baten ardura hartuko du eta hori banaka prestatu. Ondoren, elkarri zuzenduko diote prestatutako lagina, eta hobekuntzarako proposamenak ere egingo dizkiote elkarri. Eta azkenik beren proiektuaren ahozko aurkezpena egingo dute (bakarka eta taldekoa).
Aurkezpen horretan talde bakoitzak beste taldeak aurkeztu duen proiektuaren alderdi sendoak eta ahulak zerrendatuko ditu. Eta ikaskideek egindako atalen artean, hiru aukeratuko dituzte: a) interesgarriena; b) landuena; c) estiloaren aldetik eredugarriena. Aukera balego, aurkezpen honetara alorreko profesionalen bat ekarriko genuke, bere iritzia eman eta proiektuen gaineko balorazioa egin dezan (taldekoa).
EMATEKOAK: 4. ematekoa: Euskararen erabilera indartzeko proposamenaren txostena. 5. ematekoa: Gutxieneko ezagueren proba 6. ematekoa: Taldearen koadernoa
Euskara indartzeko plana Haur Hezkuntzako eremu ez-kurrikularran
-Gutxieneko ezagueren proba (5. eranskinean)
-Taldearen koadernoa Ikasleak/Irakaslea
Irakaslea Irakasleak emandako errubrika eta autoebaluazioaren irizpideak
Berdinen arteko ebaluazioaren eta autoebaluazioaren irizpideak
Ikasgaiaren ebaluazioa etengabekoa izango da, eta hurrengo alderdi hauek izango ditu: ikasgaiarekiko jarrera, proiektuen kalitatea, idatzizko lanak eta ahozko aurkezpenak. Irakasleak egindako ebaluazioaz gain, ikasle bakoitzak aukera izango du autoebaluazioa egiteko. Azken hau, azken notaren %20a izango da.
Produktua Ebaluazio osoari dagokion portzentajea Idatzizko proba: oinarrizko ezagutzak %30
Euskara indartzeko plana Haur Hezkuntzako eremu ez-kurrikularran
Haur Hezkuntzako ahozko ekoizpenaren gaineko grabazio bat %35 Euskararen erabilera indartzeko proposamenaren txostena %35
Aurkeztutako proiektua hirugarren zutabea da ikasgaian, eta portzentajeari dagokionez, planteatutako proiektuak %35 eskatzen du. Emateko bakoitzaren entregatzean, ikasleek feedback jasoko dute alderdi sendoekin eta ahulekin.
Bestalde, ebaluazioa erabiltzeko tresnak hiru izango dira (eranskinetan daude baliabideak): a. Banako ikaslea ebaluatzeko: -Idatzizko lanak ebaluatzeko txantiloiak (originaltasuna, koherentzia, kalitate linguistikoa...). -Ahozko aurkezpenak ebaluatzeko txantiloiak (originaltasuna, koherentzia, kalitate linguistikoa, elementu estralinguistikoen erabilpena...) -Hausnartzeko fitxa.
b.Taldeetako lana autoebaluatzeko: -Eguneroko aktak.
c.Irakasleak egindakoa ebaluatzeko: -Errubrikak (ikerketa-lanen ebaluatzeko item-ak eta ahozko aurkezpenerako ebaluatzeko itemak)
Ematekoak epe barruan entregatu beharko dituzue. Eta irakasleak ematekoz emateko emango dizue feedback-a. Ematekoen bertsio zuzenduak onartuko dira; beraz, irakaslearen gomendioak eta zuzenketak hurrengo ematekoa egiteko erabili ahalko dituzue. Azkenik, eta ematekoen ebaluazio-irizpideei dagokienez, argi izan dezazuen zertan izango zareten ebaluatuak, errubrika batzuk osatuko dira.
Euskara indartzeko plana Haur Hezkuntzako eremu ez-kurrikularran
Talde bakoitzak epeak ongi kontrolatzeko, beste taula bat aurkezten da non agertzen diren jarduera-mota bakoitzari dagozkion orduak.
Euskara indartzeko plana Haur Hezkuntzako eremu ez-kurrikularran
Aurreko plangintza egutegiarekin uztartu behar da ikaslariak jakin dezan nola kokatzen diren jarduera guztiak, denbora mugak kontuan hartuta. 1. Lehen faseari dagokionez, kurtsoko bigarren astean burutuko da. Gelan bertan proiektuaren gauza batzuk landuko dira (proiektuaren aurkezpena eta taldeko bileraren bitartez lan-planaren dokumentua definitu eta idatzi) baina gelatik kanpo ere beste jarduera batzuekin jarraitu behar dituzte (lan-planaren dokumentua prestatu entregatzeko eta tutorearekin kontrol-bilera).
Lehen kontrol-bilera horretan, taldeko koordinatze bakoitzak tutoreari kontatu behar dio zein diren puntu indartsuak eta zein ahulak eta nola dagoen antolatuta / banatuta lan-planaren lana. Bestalde, 1. ematekoa urriaren zortzian entregatuko da E-gelan dagoen esteka batez baliatuz.
2. Bigarren faseari dagokionez, kurtsoko bostgarren eta bederatzigarren asteetan burutuko da. Bostgarren astean, hiru jarduera buruko dira: lehenengoa pentsamenduen gaineko aurkezpena izango da, horretarako bilatze kooperatiboa egingo da; bigarrena, euskararen erabilpenerako eskolaz kanpoko ekintzei buruzko informazioa aztertzea eta horretaz eztabaida gidatua burutuko da; eta hirugarrena jolas bat diseinatu behar dute poster batean. Hiru kasuetan gelan bertan ez da egingo planteamendua baino. Hala ere, bi gaien gaineko lerro nagusiak aztertuko dira aurkezpenaren eta eztabaida gidatuaren bitartez.
Bigarren kontrol-bilera horretan, taldeko koordinatze bakoitzak tutoreari kontatu behar dio zein diren puntu indartsuak eta zein diren ahulak eta nola dagoen antolatuta / banatuta lan-planaren lana jolas hori diseina dezaten. Bestalde, 2. ematekoa azaroaren bostean entregatuko da E-gelan dagoen esteka batez baliatuz.
Euskara indartzeko plana Haur Hezkuntzako eremu ez-kurrikularran
Bigarren fasean, bigarren zatiari dagokionez bederatzigarren astean burutuko da. Aste honetan garrantzia emango zaio hezkuntza-errealitateari, horretarako ikasleek aukera izango dute eskolako maisu-maistra bati elkarrizketa bat egiteko. Elkarrizketa hori egiteko metodologia kualitatiboaren ezaugarriak azalduko dira. Bestalde, elkarrizketaren emaitzak funtsezkoak izango dira 3. ematekoa antolatzeko. Testuinguru honetan ezin dugu ahaztu eskolako diagnosia egin dezaten, eskolako errealitatea bizi behar denik eta eskolako lekukoaren iritziak erakargarriak izango direnik txostenerako. Hirugarren kontrol-bilera horretan, taldeko koordinatze bakoitzak tutoreari kontatu behar dio zein diren puntu indartsuak eta zein diren ahulak eta nola dagoen antolatuta / banatuta lana planteatutako elkarrizketa egin dezaten Bestalde, 3. ematekoa abenduaren hamarrean entregatuko da E-gelan dagoen esteka batez baliatuz.
3. Hirugarren faseari dagokionez, kurtsoko hamargarren astean burutuko da. Azken aste hau euskaren erabilera idartzeko proposamenaren txostena idazteko erabiliko da. Gainera, gutxieneko ezagueren proba burutuko da landutako gaiak errepasatzeko asmoz.
Eguna Jarduera Lekua eta orduen planifikazioa Abenduak 10 Euskararen erabilera indartzeko proposamenaren txostena (4. ematekoa) Ordu bi gelan (08:30-12:00) 5 ordu gelatik kanpo Gutxieneko ezagueren proba (5. ematekoa) Ordu erdi bat gelan (12:0012:30) Taldearen koadernoa prestatu (6. ematekoa) 3 ordu gelatik kanpo Abenduak 11 Tutorearekin kontrol-bilera Tutorearen bulegoan, eguerdiko 13:00etan Abenduak 17 4. ,5. eta 6. ematekoak entregatu behar dira. E-gelan
Laugarren kontrol-bilera horretan, taldeko koordinatze bakoitzak tutoreari kontatu behar dio zein diren puntu garrantzitsuenak proiektuan eta nola dagoen antolatuta / banatuta lana azken txostena idazteko. Bestalde, faltatzen diren ematekoak abenduaren hamazazpian entregatuko dira E-gelan dagoen esteka batez baliatuz.
Euskara indartzeko plana Haur Hezkuntzako eremu ez-kurrikularran
Asteak Edukia Ematekoak 1 Ikasgaiaren aurkezpena
2 Proiektua (1. fasea) Lan-planaren dokumentua definitu eta idatzi (Proiektuaren 1. ematekoa) 3 1. gaia: Hizkuntzen elkarrekintza Haur Hezkuntzako geletan
4 1. gaia: Hizkuntzen elkarrekintza Haur Hezkuntzako geletan
6 2. gaia: Bigarren eta hirugarren hizkuntza ikastea eta erabilpena murgiltze-programa goiztiarren
7 2. gaia: Bigarren eta hirugarren hizkuntza ikastea eta erabilpena murgiltze-programa goiztiarren
8 2. gaia: Bigarren eta hirugarren hizkuntza ikastea eta erabilpena murgiltze-programa goiztiarren
9 Proiektua (2. fasea) Eskolako diagnositxostenaren aurkezpena prestatu (Slideshare) (Proiektuaren 3. ematekoa) 10 3. gaia: Hizkuntza estandarra eta hizkuntza-barietateak eskolan
11 3. gaia: Hizkuntza estandarra eta hizkuntza-barietateak eskolan
12 4. gaia: Eleaniztasuna eta kultur eleaniztasuna gelan
13 4. gaia: Eleaniztasuna eta kultur eleaniztasuna gelan
14 Proiektua (3. fasea) Euskararen erabilera indartzeko proposamenaren txostena (Proiektuaren 4. ematekoa) Gutxieneko ezagueren proba (Proiektuaren 5. ematekoa) Taldearen koadernoa prestatu (Proiektuaren 6. ematekoa) 15 Haur Hezkuntzako ahozko Grabazioak klasean
Euskara indartzeko plana Haur Hezkuntzako eremu ez-kurrikularran
ekoizpenaren gaineko grabazio bat: aurkezpenak aurkeztu behar dira eta egindako txostenak entregatu. 16-17 Azterketak Idatzizko proba
Bestalde, Egela funtsezko tresna izango da. Bertan izango dituzte fase bakoitzaren egindako lanak emateko eta partekatzeko gunea; balorazioak (irakaslearenak eta bestelakoak) jasotzeko eta antolatuta izateko gunea...
Euskara indartzeko plana Haur Hezkuntzako eremu ez-kurrikularran
Data: Hasierako ordua: Lekua: Bukaerako ordua: Lan-taldearen izena: Koordinatzailea: Etorri direnak:
Mintzatu diren gaiak:
Hartutako erabakiak:
Datorren bileraren gai-zerrenda: Hurrengo bileraren data: Lekua: Ordua: Bileraren balorazioa (ongi egin duguna eta hobetzekoa):
Euskara indartzeko plana Haur Hezkuntzako eremu ez-kurrikularran
2.Jolas bat diseinatu poster batean (ebaluaziorako irizpideak) -Ezagutza: Talde kide guztiek jolas gaineko edozein galderari erantzun ahal diote. -Edukia: Jolasaren edukia ulergarria da. -Arauak: Jolasaren arauak ulergarriak dira eta edozein haurrek ulertu ahal du arazo barik. -Sormena: Umeentzat jolas dibertigarria da eta jolasaren ezaugarriak argiak dira eta sormena islatzen da -Erakargarria: Koloreak, materialak eta erabilitako baliabideetan, oro har, oso erakargarriak dira. -Lan-kooperatiboa: Ikasleak taldean eraginkortasunez egiten du lan.
Euskara indartzeko plana Haur Hezkuntzako eremu ez-kurrikularran
3. Eskolako diagnosi-txostenaren aurkezpena (ebaluaziorako irizpideak) 3.1.Elkarrizketarako ebaluazio-irizpideak: -Elkarrizketatuaren informazioa argia da. -Elkarrizketatuari agur egin adeitasunez. -Elkarrizketa hasi aurretik, sarrera batean elkarrizketaren gaineko informazioa jartzen da (helburuak, estruktura...) -Elkarrizketaren galderak eta helburuak egoki uztartzen dira. -Elkarrizketatuarekiko erabilitako alderdi estrategikoak egokiak dira. -Erantzunekin ondorio esanguratsuak eraikitzen dira.
3.2. Eztabaidarako ebaluazio-irizpideak: Alderdiak Edukia Alderdi linguistikoak -Enuntziatuak egokiro eraikitzen ditu: esaldi bakunak eta konposatuak ondo eratzen ditu, ordena sintaktiko egokian. -Hiztegi egoki eta zehatza baliatzen du, eta beharrezkoa denean ezagutzen ez diren terminoen azalpena eskaintzen du. -Ahoskera garbia eta lasaia erabiltzen du, tonua eta erritmoa ondo kontrolatzen ditu. -Eztabaida egituratzen duten markatzaile linguistikoak erabiltzen ditu. Alderdi soziolinguistikoak -Beste hizlarien irudia zaindu eta errespetatzen du. Halaber, kortesia linguistikoa eta adeitasun arauak erabiltzen ditu. -Ahozko erregistro formalaren ezaugarriak baliatzen ditu, besteak beste, eztabaidaren hasieran eta bukaeran agurtzeko forma egokiak baliatzen ditu. -Eztabaidarako erregelak errespetatzen ditu: mintzatzeko txandak, hizlari guztien partaidetza orekatua, giro lasaia... Alderdi estrategikoak -Espazioan egoki jartzen da, taldekideek nahiz hizlariek ongi ikusteko moduan. -Intonazio enfatikoaren bidez kontzeptu garrantzitsuak markatzen ditu, ahotsaren intentsitatea espazio dialektikora egokituz. -Gorputzaren hizkuntza eta proxemiazko baliabideak ondo kudeatzen ditu, batez ere, keinuak eta begirada. -Atalen artean eten txikiak egiten ditu, diskurtsoari oxigenoa emanez. -Zenbait kontzeptu edo ideia berriz ere azal ditzatela eskatzen du. Era berean, galdera erretorikoak erabiltzen ditu. Alderdi diskursiboak Sarrera -Kontuan hartzen du argudiatzearen testuingurua. -Argi dago defendatu nahi den tesia. -Gaia aurkezteko modua originala da. -Hartzaileen arreta eta interesa biltzea lortzen du. Alderdi diskursiboak Garapena -Egoerak eta asmo komunikatiboek eskatzen dituzten argudioak ongi hautatzen ditu. -Diskurtsoa era argian eta antolatuan egituratzen du. -Argudioak etsenpluz, aipuz, metaforaz, audientziarenganako apelazioz, eta abarrez hornitzen ditu. -Argudioak egokiro justifikatu ditu? Kontra-argudiorik txertatu du norberaren diskurtsoan
Euskara indartzeko plana Haur Hezkuntzako eremu ez-kurrikularran
-Argudiozko lokailu diferente eta egokirik baliatu du ideiak era logikoan adierazteko. Alderdi diskursiboak Ondorioak -Hasieran eta diskurtsoan zehar erabilitako argudioen araberako ondorio garbirik eta koherenterik atera du. -Argudiatzeko saioa egoki amaitu du: laburpena eginez, entzuleak alde jartzeko dei eginez, esker-hitzak esanez, eta abar.
3.3. Slideshare plataforman aurkezpenerako ebaluazio-irizpideak: -Azala eta izenburua ondo islatzen dira edukia. -Aurkibidea ondo islatzen da edukiaren helburuak. -Aurkezpenak aurkibidea errespetatzen du. -Testuaren eta irudien arteko batasuna ikusten da. -Taldekideek baliabideak erabiltzen dituzte aurkezpenean. -Taldeak komunikazio-estrategia argia erabiltzen du ikerkuntza-prozesuan ikasitakoa azaltzeko asmotan. -Diskurtsoa zuzena da eta ez dago akatsik. -Aurkezpena dinamikoa da eta 10/15 minutu artean irauten du. -Taldeak zuzentasunez erantzuten ditu planteatutako galderak. -Partizipazioa orekatua da. -Taldekideen arteko koordinazioa oso ona da. -Aurkezpenean erabilitako baliabideek ondo funtzionatzen dute. -Idazkera zuzena da. -Aurkezten den hizkuntzaren ahozko zein idatzizko gaitasuna zuzenda da.
Euskara indartzeko plana Haur Hezkuntzako eremu ez-kurrikularran
Irizpidea Bikain/oso ondo Ondo/nahiko Eskas Txostena Lortutako informazioa Iturri desberdinak erabiltzen dira. Emandako informazioa lagungarria da auzi edo gaiaren ideia nagusiak ulertzeko. Iturri batzuk erabiltzen dira. Aurkeztutako informazioa, gehienetan, lagungarria da kontzeptu nagusiak ulertzeko baina baten bat ez dago azalduta. Iturri bat baino ez da erabiltzen. Aurkeztutako informazioa ez da batere lagungarria jakiteko zer den ikertutakoa. Ortografia eta ideien antolakuntza Ez dago akats ortografikorik. Ideiak hierarkikoki antolatuak daude. Kontzeptu esanguratsuenak egokitasunez azaltzen dira. Akats ortografikoak batzuk daude. Ideiak, oro har, ez dira hierarkikoki antolatuak agertzen. Kontzeptu nagusiak azaltzen dira egokitasunez baina ez guztiak. Akats ortografiko eta sintaktiko asko daude. Ideiak ez dira antolatzen hierarkikoki. Kontzeptu nagusiak ez dira azaltzen. Zuzentasuna Txostena egiteko irizpide teknikoak jarraitzen dira. Erabilitako iturriak aipatzen dira egokitasunez eta bibliografia aipatzeko arauak aintzat hartuz. Txostena egiteko irizpide tekniko batzuk jarraitzen dira baina akatsak daude. Erabilitako iturri batzuk egokitasunez aipatzen dira baina ez guztiak. Irizpide teknikoak ez dira betetzen. Erabilitako iturriak ez dira egokitasunez aipatzen. Proposatutako ekintza Gaiarekin erlazioa Ikertutako gaiarekin erlazionatuta dago zuzenki. Ideia eta kontzeptuak argitasunez agertzen dira. Ikertutako gaiarekin dago erlazionatuta baina ez da gai nagusia. Ideia eta kontzeptu batzuk agertzen dira. Ez da agertzen erlazioa edo gaizki erlazionatuta dago. Ez dira apenas erabiltzen kontzeptuak. Proposatutako analisia Analisian azaltzen da nola erlazionatzen den gaia. Analisiak euskara suspertzeko laguntzen du eta interpretazio bat proposatzen du. Analisia ez da argia, ez baita azaltzen nola erlazionatzen diren kontzeptuak. Analisiak euskara suspertzeko orientazioa ematen digu baina interpretazioa ez Analisia oso iluna da ez baita ulertzen proposatutakoa. Analisiak ez digu euskara suspertzeko ekintza ulertzen laguntzen.
Euskara indartzeko plana Haur Hezkuntzako eremu ez-kurrikularran
dago ondo aurkeztuta. Originaltasuna, zuzentasuna eta egokitasuna Aukeratuta baliabidea originala da. Agertzen diren ideia, kontzeptu eta diskurtsoak zuzenak dira soziolinguistikaren teoriak aintzat hartuz. Edukia egokia da. Aukeratutako baliabidea komuna da, ez originala. Agertzen diren ideia, kontzeptu eta diskurtsoak, oro har, zuzenak dira baina akats batzuekin. Edukia egokia da, oro har. Baliabideak ez du gaiarekin erlaziorik. Akatsez beteta dago eta agertzen diren kontzeptuak gaizki erabiltzen dira. Eguneroko lana Interesa Ikasleak jarrera aktiboa erakusten du saioetan: apunteak hartzen ditu, zalantzak planteatzen ditu, ikaskideen mintzaldiak entzuten ditu begirunez eta iniziatiba erakusten du. Ikasleak, oro har, jarrera aktiboa erakusten du saio gehienetan: apunteak hartzen ditu, zalantzak planteatzen ditu, ikaskideen mintzaldiak entzuten ditu begirunez eta iniziatiba erakusten du. Ikasleak sarri denbora galtzen du saioetan eta ez du ondo kudeatzen emandako denbora proiekturako. Gaztelania erabiltzen da, batez ere, komunikatzeko. Ez du zalantzarik planteatzen. Ikaskideen mintzaldiak ez ditu begirunez entzuten. Partaidetza Eztabaidetan hartzen du parte bere argudioak proposatuz. Bere taldekideekin egiten du lan jarduerak gauzatuz. Bere gain hartzen du ardura proiektuaren arrakasta bilatuz. Eztabaidetan hartzen du parte maiz bere argudioak proposatuz. Bere taldekideekin egiten du lan gehienetan jarduerak gauzatzeko. Arduraren bat hartzen du baina ez era egokian. Ez du eztabaidetan parte hartzen. Ez du taldekideekin lan egiten jarduerak gauzatzeko. Ez du ardurarik bere gain hartzen. Lan kooperatiboa Ikasleak taldean eraginkortasunez egiten du lan. Proposamenak aurkezten dizkio taldeari eta laguntza ematen die taldekideei. Beti erabiltzen ditu tresna digitalak lan Ikasleak taldean eraginkortasunez egiten du lan oro har. Noizean behin proposamenak aurkezten dizkio taldeari eta laguntza ematen die taldekideei sarri. Sarri erabiltzen ditu Isolamenduan egiten du lan eta ez du taldeko dinamikan parte hartzen. Ez du bere taldekideekiko erlazio komunikatiboa hasten.
Euskara indartzeko plana Haur Hezkuntzako eremu ez-kurrikularran
kooperatiboa bultzatzeko. tresna digitalak lan kooperatiboa bultzatzeko. Aurkeztutako baliabideak Edukia Aurkeztutako informazioak lortutako ezaguerez laburpen osoa eskaintzen digu. Informazioa antolatuta dago eta sinpletik konplexura doan ibilbidean eskaintzen da. Erabilitako estekak eta baliabideak aipatzen dira. Aurkeztutako informazioak lortutako ezaguerez laburpen bat eskaintzen digu baina ideia edo kontzeptu batzuk ez dira agertzen. Informazioa antolatuta dago eta sinpletik konplexura doan ibilbidean eskaintzen da. Erabilitako esteka eta baliabide batzuk aipatzen dira baina ez guztiak. Aurkeztutako informazioak ez digu lortutako ezaguerez laburpena eskaintzen. Informazioa ez dago ondo antolatuta. Erabilitako baliabide eta estekak ez dira aipatzen edo gaizki aipatzen dira. Edukiaren aurkezpena Testuekin irudiak erabiltzen dira ideia eta kontzeptu esanguratsuenak ilustratzeko. Aurkezpena dinamikoa da eta erabilitako baliabideek errazten dute ikuskatua. Egile-eskubideak errespetatzen dira. Pantailetako batzuek irudiekin lagundutako testuak eta bideoak eskaintzen dituzte kontzeptu/ideia garrantzitsuenak ilustratzeko asmotan. Aurkezpena dinamikoa da baina, pantailetako batzuek ez dute irakurketa errazten. Oro har egileeskubideak errespetatzen dira. Irudi/bideo gutxi aurkezten ditu kontzeptu eta ideiak ilustratzeko. Aurkezpena monotonoa da eta erabilitako baliabideek ez dute irakurketa errazten. Ez dira egileeskubideak errespetatzen. Aurkezpena Baliabideak Taldeak baliabideak erabiltzen ditu aurkezpenean. Taldeak baliabide batzuk erabiltzen ditu aurkezpenean. Baliabide bat baino ez da erabiltzen eta zailtasunarekin. Edukia eta diskurtsoa Taldeak komunikazioestrategia argia erabiltzen du ikerkuntza-prozesuan ikasitakoa azaltzeko asmotan. Diskurtsoa zuzena da Taldeak, oro har, komunikazioestrategia argia erabiltzen du ikerkuntza-prozesuan ikasitakoa azaltzeko asmotan baina Ez da ikusten estrategiakomunikatibo argirik. Diskurtsoa akatsez beteta dago. Aurkezpena monotonoa da eta ez
Euskara indartzeko plana Haur Hezkuntzako eremu ez-kurrikularran
eta ez dago akatsik. Aurkezpena dinamikoa da eta 10/15 minutu artean irauten du. Taldeak zuzentasunez erantzuten ditu planteatutako galderak. isiltasun une batzuk gertatzen dira. Oro har diskurtsoa zuzena da baina akats batzuk daude. Aurkezpena dinamikoa da eta 10/15 minutu artean irauten du. Taldeak zuzentasunez erantzuten ditu planteatutako galdera batzuk baina ez guztiak. du denbora errespetatzen. Egindako galdera asko erantzunik gabe geratzen dira. Parte-hartzea eta koordinazioa Partizipazioa orekatua da. Taldekideen arteko koordinazioa oso ona da. Partizipazioa orekatua da oro har. Taldekideen arteko koordinazioa ona da baina kontzeptu edota ideia batzuk ez dira zuzentasunez erlazionatzen. Partizipazioa desorekatua da. Ez dago taldekideen arteko koordinazioa.
Euskara indartzeko plana Haur Hezkuntzako eremu ez-kurrikularran
5. Gutxieneko ezagueren probarako koebaluazio- eta ebaluazio-irizpideak. -Aurkeztutako proiektuan zer goraipatuko zenuke? -Aurkeztutako lanean zer hobetuko zenuke? -Zer ikasi duzu? -Teorian aurkezten diren edukiak ondo islatze |
addi-bc9220208ce6 | https://addi.ehu.es/handle/10810/20803 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2017-01-27 | science | Axpe Saez, Inge ; Ramos Díaz, Estibaliz ; Rodríguez Fernández, Arantzazu | eu | Etorkizuneko hezitzailea puta eta bolleroa? | Etorkizuneko hezitzailea?
Etorkizuneko hezitzailea?
Planteatu den galdera ez da erraz erantzuteko modukoa, baina etorkizuneko hezitzailea izango zaren heinean, norbere eta kideen estereotipo eta aurreiritzien inguruan hausnartzea ezinbestekotzat jotzen da. Azken finean estereotipoek aurreiritziak sor ditzakete, eta aurreiritziek diskriminazioa eta bazterketa erraztu dezakete. Beraz, proiektu honetan estereotipo, aurreiritzi eta diskriminazioari buruzko hausnarketa ez ezik, hori gutxitzeko egin daitekeenari buruz pentsarazi nahi da, etorkizuneko hezitzaile moduan, inguruko kideak hezi ditzaten proposamenak sortuz. Hortaz, proiektuaren amaieran ondorengoa lortzea espero da: - Hezkuntzaren psikologiaren eduki eta teorietan oinarrituta, estereotipo eta jarrera sexista eta baztertzaileen sorrera eta barneraketa ulertzeko eta azaltzeko gai izatea - Sexismoa adierazten duten egoerak identifikatzea - Estereotipo eta jarrera sexistek izan ditzaketen ondorioen inguruan hausnartzea - Hausnarketa kritikoa piztu dezaketen proposamenak sortzea
Etorkizuneko hezitzailea?
Proiektua ikaskideekin batera burutuko duzu. Beraz, TALDE LANA EZINBESTEKOA izango da.
Hala ere, taldearen funtzionamendu egokirako, KIDE BAKOITZAren esfortzua, lana eta konpromisoa nahitaezkoa izango dira.
Beraz, proiektuan arazo hauen inguruko azterketa kritikoa adierazteko era formalean eta akademikoan trebatu ez ezik (txosten formal baten bidez), esku-hartzeko proposamen hezitzaile eta ez formalak sortuko dituzue, azken horiek zuen kideen artean (gelakideen artean, baina baita eskolakide eta eskolatik kanpoko gazteen artean ere) zabaltzeko aukera izanaz.
Proiektuak gelako eta gelatik kanpoko lana suposatuko du, beraz, azken hau errazteko, MDJrako egindako taldeak mantenduko dituzue.
Proiektuari hasiera emateko, ondorengo orrian eskaintzen den galdera eta eszenatokia irakurri beharko duzu banaka eta gelatik at. Irakurri ondoren, banakako lana egiteko eskatuko zaizu: galdera batzuei erantzun beharko diezu eta informazio zehatz baten bilaketa eta sintesia egin beharko duzu. Ezinbestekoa izango da banakako lan hori egitea, ondorengo gelako saioan erabiliko baitugu.
Etorkizuneko hezitzailea?
Astelehena da. Unibertsitatean zaude, eta atsedena hartzeko garaia heldu da. Eraikineko beheko solairuan dagoen kafe eta bending-eko makinak dauden gelara abiatu zara gelako kide batzuekin. Bertan kafe makinaren ilaran itxaroten zaudela, hurrengoa entzun diozu aurrekoei: - Bai, bai!! Puta halakoa!! Jokin-ekin egon zen larunbatean!! - Beno, baina Jokinek ezetz esan ahal zuen, ez? Txortan egiteko bi behar dira gutxienez! - Beno baina zer espero duzu? Mutil batek horrelako aukerari ezetza ematea? Noelia aldiz… zorra halakoa!! Gainera Eliasekin zegoen! - Beno… zuk esan duzu, zegoen! Ze orain dela aste batzuk moztu zuten! Eta moztu zutenetik larunbatero kristoren mozkorrak hartzen zituen, auskalo nola egongo zen oraingoan ere… Ze Eliasekin moztu ondoren Noelia oso minduta zegoen! “Es que”… Halakoa, Badakizu zer esan zigun?? Eliasek adarrak jarri dizkiola! - Baina…? Zein mundutan bizi zara?! Ez zenekien ezer? Ez zara enteratu? Elias kazetaritza ikasten duen batekin “liatuta” zebilen, baina aspalditik! Eta azkenean kazetaritzako neskak dena jarri zuen Facebooken. Ez zenuen ikusi? Eliasek pasatako argazki batzuk moldatu zituen gainera, eta zelakoak! “En plan”: Elias eta Noelia argazki batean eta Noelia super irribarretsu photoshopez marraztutako adar luze batzuekin; eta horrelako komentarioak: “Bolloak eta tortillak gustoko badituzu, utzi Elias bakean!”… Ze antza Eliasek esandakoagatik… “Le ha dado a todo la tia!!”... Halakorik!! - Benetan?? - Bai. Baina, bah! Izorra dadila, begira orain zelan dabilen, edozein mutil berotzen! Merezita dauka, ez zen Jokinekin joan behar!
- Eh, zer? Lokartuta? Ez duzu kaferik hartuko hala? Badirudi beharko duzula!! - Bai, bai, banoa… Aizu, ikusi dituzu aurrean zeudenak? Zer egongo dira ikasten? - Horiek? Uste dut irakasle-eskolako lehenengo mailakoak direla, ze haien gelakide bat laugarren mailako Eliasekin ikusita daukat, behintzat ikasturte hasieran enrollatuta zeuden. - Etorkizuneko irakasle eta hezitzaileak izango dira orduan??!! - Bai… zer harritu egiten zaitu ala?
Etorkizuneko hezitzailea?
2. Hurrengo galderei idatziz erantzun eta ziurtatu zaitez erantzunak hurrengo gela saiora eramango dituzula 2.1. Zein iritzi duzu Noeliaren inguruan? 2.2. Eszenatokia irakurri ostean, zer uste duzu? Ba al dago zertaz harritu? Zer izan daiteke harritzekoa eta zergatik? 2.3. Harritzekoa den hori, aldatu beharko litzateke? Aldatu daiteke? 2.4. Kontuan izanda etorkizuneko hezitzailea izango zarela, aldatu beharreko hori aldatzen laguntzeko zerbait egin zenezake? Zer?
3. Ondoren eskatuko zaizun lana egin, emaitzak (laburpena edo sintesia) idatziz jaso eta ziurtatu zaitez hurrengo gela saiora eramango duzula, horrekin lan egiteko. 3.1. Zure ustez, eskolan entzundako elkarrizketan kontatu den egoera, ohikoa al da? 3.2. Zure ustez, zein da gaur egungo nerabe eta gazteen ikuspegia harreman afektibosexualen inguruan? 3.3. Kontrasta ezazu zure uste hori erakunde ofizial batek jasotako datuekin. Horretarako, bilatu azken 3 urteetan argitaratutako ikerketaren bat horren inguruan. Bilaketa egiteko, ondorengo irizpideak jarraitu: - Ikerketa ofiziala izan behar da (erakunde ofizial batek egindakoa: estatuak, unibertsitate batek, azterketa estatistikoak egiten dituen erakunde batek…). - Ikerketan aurkezten diren datuak “berriak” izan behar dira gehienez azken 5 urteetakoak Irizpide bi horiek betetzen dituen ikerketa bat (adibidez ikerketa estadistikoa, artikulu zientifiko, ikerketa baten prentsarako prestatutako txosten laburtua…) behin topatuta, horren datu adierazgarrienak sintetizatu (laburtu) sintesiaren amaieran iturriaren aipu bibliografiko zuzena eginez (APA arauen 6.edizioa jarraituz). Aipua edo erreferentzia bibliografikoa egiteko, APA arauen laburpen bi irakasgai honen e-gelan topa ditzakezu.
Etorkizuneko hezitzailea?
Beno, ba oso ondo, proiektuaren atarian gaude! Hasierako “beroketa” lana eginda, proiektuaren lehenengo fasean bete betean sartzeko unea heldu da. Lehenengo fasea diot proiektuak bi fase izango dituelako, bakoitza bere “produktu” edo “emateko” zehatzekin. Hona hemen plangintza:
1. Fasea: Diagnostikoa eta Ulermena Fase honetan ematekoa bakarra izango da: 1.1. Txosten idatzi bat egungo egoeraren azterketa kritikoa eginez eta esku-hartzearen beharra dagoen edo ez adieraziaz: estereotipo, aurreiritzi edo/eta diskriminaziorik ba al dago?
2. Fasea: Esku-hartzea. Kontzientziatzea eta kideak heztea Fase honetan emateko bi egongo dira: 2.1. Txosten idatziaren ahozko aurkezpena: egungo egoera zein den (zuen azterketaren emaitza) kideei azalduko diezue: gelako kideei mintegi saio batean, eta, prest egonez gero, baita eskolako beste ikasleei ere, Martxoaren 8ko jardunaldietan. 2.2. Ikus entzunekoa eta bere azalpenaren diptikoa: zuen azterketaren emaitzak ikusita, egungo egoera “ona” bada, mantentzeko, eta “desegokia” bada, aldatzen saiatzeko balioko duen ikus-entzunekoa sortuko duzue, bideo horren helburu eta oinarrian dauden estrategiak azalduko dituen diptiko batekin batera. Bideo horrek gazteen artean zabaltzeko eta egitasmo ezberdin aurkezteko dituen aukerak aztertuko dira.
Laburbiltzeko, proiektuaren bidez lortu nahi dena ondorengoa da: Egungo egoeraren azterketa eta egoera horren ulermena (teoriarekin lotzea, justifikatzea eta argudiatzea) - Egoera behin aztertuta, horretara egokitzen den esku-hartze proposamena egitea. Esku-hartze mugatua litzateke, baina bere helburua heztea eta hausnarketa kritikoa bultzatzea izan beharko litzateke.
Zergatia ulertzea: Nola eragiten digute inguruko sozializazio agenteek? Zergatik ikasi eta barneratu ditugu estereotipo horiek? Behaketa “zuzena egin”: komunikabideak aztertu Estereotipoak eta aurreiritziak agertzen dituzte? Aurkitutako emaitzak kontsultatutako iturriekin eta teoriekin bat datoz? ? Eszenatokiaren egoera Estereotipoak gaur egungo gizartean? Diagnosia: bigarren mailako iturriak aztertu Txostenak Ikaskuntzaren teoriak aztertu Idatzizko Txosten Akademikoa Gizartearen (kideen) heziketa Esku-hartzea
Etorkizuneko hezitzailea?
Fase bietan zuen ezagutza eta esperientziak handitzea espero da, eta amaieran prozesua aberasgarria suertatzea nahi da, baina gauza guztiekin bezala, denboraren muga dugu, beraz, aldez aurretik baliabide garrantzitsu hori ahalik eta ondoen kudeatzeko, proiektuaren fase bietan burutu beharreko etapak zehaztuko dira.
Banakakoa: Eszenarioaren irakurketa, galderei erantzutea, bilaketa eta sintesi lanak Bigarren astea Gela saioa: talde txikietan lana Banakako lana gelatik at Irakurketa eta sintesi lanak Hirugarren astea Gela saioa: puzzle eta kontzeptuzko mapak Bi talde txikien aurkezpena Aztertu beharreko komunikabideen arloak mintegika zehaztu Taldeek banakako lana antolatu Banakako lana gelatik at Komunikabide baten elementu bateko azterketa kritikoa egin orain arte kontsultatutako iturriak kontuan hartuz eta horiekin lotuz Laugarren astea Gela saioa: talde txikietan elkarren lana zuzendu Txosten akademikoaren atalak zehaztu eta hori egiteko lana taldekideen artean banatu Banakako lana gelatik at Egokitutako txosten atalaz arduratu Bostgarren astea Gela saioa: talde txikietan txostenerako egindako lana elkarri zuzendu Gelatik at egin beharreko lana (lanerako plana) antolatu: Txostenaren tarteko entrega: lehenengo mintegi aste ondoren Txostenaren amaierako entrega (zuzenketekin): lauhilabetearen amaieran Banakako lana gelatik at Lehenengo mintegirako egokitutako irakurketa egin eta sintetizatu
Taldeko lana gelatik at Txostena bukatu Ikus-entzunekoaren prestaketa hasi Lehenengo mintegi astea LEHENENGO MINTEGI astea: Talde txikietan lana: ikus-entzunekoa prestatzeko kontuan hartu beharrekoak Taldeko lana gelatik at Txostena bukatu Komunikabideen azterketaren ahozko aurkezpena prestatu (Bigarren mintegirako)
Txostenaren tarteko entrega eta Ikusentzunekoaren zirriborro idatzia Taldeko lana gelatik at Komunikabideen azterketaren ahozko aurkezpena prestatu (Bigarren mintegirako) Bigarren mintegi astea BIGARREN MINTEGI astea: Komunikabideen azterketaren ahozko aurkezpena Taldeko lana gelatik at Txostenaren zuzenketak egin Ikusentzunekoa eta diptikoa prestatu (3. mintegirako) Hirugarren mintegi astea HIRUGARREN MINTEGI astea: Ikus-entzunekoen ahozko aurkezpena Diptikoaren entrega
Ahozko Aurkezpena “Ikaskideentzako tailerra” Deigarria den eta hausnarketa bultzatzen duen ikus-entzunezkoa
Etorkizuneko hezitzailea?
Etorkizuneko hezitzailea?
Proiektuarekin gelatik at lan egiten hasi zara, eszenatokia irakurriz, galdera batzuei erantzunez eta gaur egungo gazteen egoera zein den aztertuz. Orain, banakako lan hori beste kideekin alderatzeko momentua heldu da. Ekin diezaiogun!
Lehenengo gela saioa. Iritziak eta datuak konpartitzen
Hezitzaileok diskriminazioa eta menpekotasun egoerak bultzatzen ditugu?
1. MDJkoak ez diren kideekin bilduko zarete, bost kideetako talde txikiak sortuz. a. Taldearen rolak banatu: - Ordezkari bat, - Idazkari bat - Denbora neurtzaile bat - Galdera egile bi: kide guztien iritziak entzuten direla eta justifikazioak eskaintzen direla ziurtatzeko. b. Galderen erantzunak komunean jarri eta sintetizatu (txukun) c. Bilatutako txostenen emaitzak komunean jarri eta sintetizatu, zein iturri kontsultatu diren argi aipatuz. d. Egindako aldez aurretiko banakako lana zein taldean egindakoa irakasleari entregatuko zaio
2. Saioa ixteko talde handiko lana egingo da, proiektuaren nondik norakoak zehaztuko dira eta hurrengo saiorako banaka eta gelatik at egin beharreko lana zehaztuko da
Etorkizuneko hezitzailea?
Bilaketak: Hurrengo baldintzak bete beharko dituzte: - Erakunde ofizialetako informazioa izatea, iturri ezagunak, material akademiko edo zientifikoa zeinen jatorria ezagut daitekeen (blog, beste ikasleen apunte edo web orri ezezagun eta horrelakorik saihestuz). - Kontsultatutako iturriaren aipua egin, APA arauak jarraituz. - Gai bakoitzeko gutxienez bi iturri ezberdin kontsultatu.
Kide bakoitzak gai baten inguruko informazioa bilatu beharko du. o (1) Gizarteratze bereizgarria (egiten den bereizketan sakonduz) eta gizarteratze agenteak (genero ikasketari lotuta) o (2) Autokontzeptuaren eraketaren inguruan; autokontzeptuak pertsonen jokabidean duen eragina; ezarritako ebaluazio irizpideek norbere autokontzeptuak eta jarreran duten eragina o (3) Eskema kognitiboak, eskemen sorrera, kategorizazioa o (4) Ondorioen bidezko ikasketa eta ereduen bidezko ikasketa;
Oharra: edozein kasutan (irakurketetan zein bilaketan) ideiak jasotzeko eta sintetizatzeko unean eskema edo mapa kontzeptual bat sortu, hurrengo egunean ideiak argi izateak gelan egin beharreko lana erraztuko baitu.
Etorkizuneko hezitzailea?
Estereotipoak eta aurreiritziak berezkoak dira edo ikasiak dira?
Saio honetan puzzle teknika erabiliko dugu eta oinarrizko talde moduan MDJko taldeak erabiliko ditugu:
1. Gai bera irakurri edo bilatu duten kideak “aditu” taldeetan bilduko zarete, gehienez 5 kidez osatutako taldeak (bi aditu talde sortuko dira gai batzuetan). Adituen taldearen eginbeharra: gaiaren inguruan idei nagusienak konpartitu eta gai horretatik nabarmenena zer den ondo identifikatu, gero MDJko taldekideei (irakurketa egin ez dutenei) azaltzeko. a. Taldearen rolak banatu: taldearen kide guztien lanaren berri izan behar da, beraz denbora ondo kudeatu eta neurtu (35 min duzue dena egiteko). Izendatu denboraz arduratuko den erantzulea, kide guztiek parte-hartzen dutela ziurtatzen duen arduraduna eta galdera egile bi dena ondo ulertu dela ziurtatuko dutenak b. Idei nagusiak komunean jarri eta sintetizatu (txukun). c. Idei nagusi horiek kideei argi azaltzeko gai izango zaretela ziurtatu
2. MDJko talde txikietara itzuli. Bertan kide bakoitzak banaka irakurri zuen eta aditu taldean argitu dituen bere gaiaren ideia nagusiak azalduko ditu. Ziurtatu beharko da bere taldeko kide guztiak ondo ulertu dutela, gero azterketa egin beharko dutelako (50 min guztira). Kontzeptuzko mapa egin.
3. Zoriz aukeratutako bi taldeek haien ondorioak azalduko dituzte (ahozko azalpen formal baten bidez).
4. Talde handiko lana eta ikasitakoa praktikan jartzeko azterketa prestatu: komunikabideen azterketa. Mintegika komunikabideen arloak banatuko ditugu: a. Telebistako iragarkiak. b. Irratiko abestiak. c. Aldizkariak. d. Bideojokoak.
Banaka gelatik at egin beharreko lana A) Ikasitakoaren inguruko azterketa (banakakoa) egin: galderei on-line erantzun e-gelaren bidez B) Gelan egin den banaketa jarraituz, taldekide bakoitzak egokitu zaion komunikabide arlo bateko elementu bat aztertuko du eta lan hori idatziz jasoko du, txukun. Bere azterketan berak irakurri duen iturria kontuan izan ezik, bere gelakideek landu dituzten iturriak kontuan hartu beharko ditu baita ere, aipuak eta erreferentziak eginez.
Etorkizuneko hezitzailea?
Hirugarren gela saioa. Ikasitakoa eta errealitatearen arteko loturak argitu
Estereotipoak eta aurreiritziak irakasten dira?
1. MDJko taldekideak elkarturik, bakoitzak egin duen bakarkako azterketa azalduko du eta taldekideen ekarpenak jasoko ditu azterketa hori osatzeko eta zuzentzeko.
2. Lehenengo faseari itxiera eman: egindako azterketa kritikoa txosten formal baten egituraz adierazi.
Txostena egiteko kontuan hartu beharrekoak. Gogoratu:
1. Txostenak izan beharreko atalak (gelan zehaztu direnak): azala, aurkibidea, egungo egoera edo egoeraren aurkezpena, egingo den azterketa-helburuak-, metodologia, emaitzak, ondorioak eta erreferentzia bibliografikoak
3. Txosten idatziaren eranskinetan agertu beharreko elementuak: 3.1. Prozesuan sortutako elementu guztiak: - Banakako zein taldeetako produktuak (gelan egindako sintesi lanak) - Gelatik at egindako taldeko bileren aktak 3.2. Taldearen eta banakako ebaluazioa 3.3. Sortuko duzuen ikus-entzunekoaren gidoia edo zirriborro idatzia
5. Idatzizko txostenaren entrega datak: - Tarteko entrega urriaren 23an izango da - Amaierako entrega (zuzenketak eginda) azaroaren 6an izango da.
Etorkizuneko hezitzailea?
Txostena ebaluatzeko gutxieneko irizpideak ondorengoak izango dira. Txosten idatzia entregatu aurretik, ziurtatu zaitezte zuen lanak kalifikatzeko erabiliko diren irizpideak betetzen dituela:
Txosten idatzia ebaluatzeko gutxieneko irizpideak Ez egokia Egokia Oso ona Alde formalak (itxura, zehaztutako atalak, lerroartekoa, puntuazioa… egokiak dira)*
Ideiak ondo azalduta eta arrazoituta daude
Diskurtsoa koherentea da, lotura argiak daude atalen artean eta ez da errepikapenik gertatzen
Erreferentzia bibliografikoen atala zuzena da eta APA arauei jarraitzen die
Entregatu beharreko eranskin guztiak egoki bete dira
*Irizpide hauek ez betetzeak lana ez gainditzea suposa dezake
Txosten idatzien ERANSKINETAN gehitzeko.
BANAKAKO ebaluazioa taldean izandako norbere jokabidearen inguruan
Banakako ebaluazioa taldean izandako norbere jokabidearen inguruan Ez egokia Egokia Oso ona Taldeak egindako bilera guztietara joan naiz eta garaiz (puntual) heldu naiz
Gela saio batera edo talde bateko bilerara ezin izan banaiz egon, aldez aurretik abisatu dut, nire lana helarazi diet eta ondoren, egindakoagatik edo adostutakoagatik galdetu dut.
Egokitutako lana ondo (eskatutako baldintza guztiak betez) egin dut
Egokitutako lana taldeak adostutako datarako egin dut
Etorkizuneko hezitzailea?
Eztabaidetan eta lanen inguruan erabakiak hartzeko momentuan, nire iritzia eman dut (taldean parte-hartze aktiboa izan dut)
Taldearen lana errazteko esfortzuak egin ditut: norbaitek behar zuenean laguntza eskaini diot, nire lan eta rolak egoki betetzeaz arduratu naiz…
Taldean erabakitako rola bete dut (ondo egiten saiatu eta esfortzatu naiz)
Zer hobetu dezaket taldearen lana errazteko?
Banakako ebaluazioa TALDEKO KIDEEK izandako jokabidearen inguruan Ez egokia Egokia Oso ona Guztiak taldeak egindako bilera guztietara etorri dira eta garaiz (puntual) heldu dira
Taldekide guztiek egokitu zaien lana ondo (eskatutako baldintza guztiak betez) egin dute
Kide guztiek egokitutako lana taldeak adostutako datarako egin dute
Eztabaidetan eta lanen inguruan erabakiak hartzeko momentuan, taldekide guztiek haien iritzia eman dute (taldean parte-hartze aktiboa izan dute)
Kide denek taldearen lana errazteko esfortzua egin dute: norbaitek
Etorkizuneko hezitzailea?
behar zuenean laguntza eskaini dute, haien lan eta rolak egoki betetzeaz arduratu dira… Kide guztiek beste taldekideak errespetuz tratatu dituzte, haien ideiak entzunez eta kontuan hartuz
Guztiek taldean erabaki eta egokitu zaien rola bete dute (ondo egiten saiatu eta esfortzatu dira)
Taldekide denak zerbaitekin ados ez bazeuden taldean azaltzeko gai izan dira, modu lasai eta errespetuzkoan
Arazo bat egon denean, taldean komentatu da, taldeko arazo moduan hartuz eta pertsonalizatu gabe
Zerbait egin da egoera hori aldatzeko? Ezer egin ez bada, zer proposatuko zenuke? Egoera aldatzeko taldeak kanpoko laguntza beharko lukeela uste duzu?
Etorkizuneko hezitzailea?
Laugarren gela saioa. Egoeraren azterketa kritikoa
Zer esan daiteke berdintasun eta orekari buruz egungo errealitatearen egoera komunikabideetan islatzen dena ikusita?
Saio honetan lehenengo faseari itxiera emateko txosten formalaren atalak eta edukiak landuko dituzue:
1. MDJko taldekideek: a. Taldeko kideek txostenaren atalak elkarri, zuzendu eta osatuko dituzue b. Txostenaren egitura osoa osatzen hasiko zarete
2. Hemendik aurrera bigarren fasean egin beharrekoa lana (jada gelatik at izango dena) zehaztuko da
Gogoratu: hemendik aurrera lehenengo faseari itxiera emateko TXOSTEN IDATZIA gelatik at bukatu beharko duzue Taldeka gelatik at egin beharreko lana Txosten idatzia bukatu eta urriaren 23an tarteko entrega egin
Banaka, gelatik at egin beharreko lana Bakoitzari egokitu zaion irakurketa (e-gelan eskuratu beharrekoa) egitea eta sintetizatzea lehenengo mintegi saiorako
Txosten idatzia entregatu aurretik, kontuan izan kalifikatzeko erabiliko diren irizpideak:
Txosten idatzia ebaluatzeko gutxieneko irizpideak Ez egokia Egokia Oso ona Alde formalak (itxura, zehaztutako atalak, lerroartekoa, puntuazioa… egokiak dira)*
Ideiak ondo azalduta eta arrazoituta daude
Etorkizuneko hezitzailea?
Diskurtsoa koherentea da, lotura argiak daude atalen artean eta ez da errepikapenik gertatzen
Erreferentzia bibliografikoen atala zuzena da eta APA arauei jarraitzen die
Entregatu beharreko eranskin guztiak egoki bete dira
*Irizpide hauek ez betetzeak lana ez gainditzea suposa dezake
Etorkizuneko hezitzailea?
3. 2. PROIEKTUAREN BIGARREN FASEA: Esku-hartzea. Kontzientziatzea eta kideak heztea
Egungo egoera zein den aztertu eta egun darraien estereotipo, aurreiritzi eta diskriminazio egoerak zergatik ikasi eta mantentzen diren ulertu duzue.
Orain, azalpen eta ulermenetik pausu bat haratago joaten saiatuko gara. Hezitzaileak izango zaretenez, hezteko baliagarriak diren proposamenak sortzeko unea da. Esku-hartzerako erabilgarriak izan daitezken proposamenak egiteko garaia da, beraz, proiektuaren bigarren faseari hasiera emango diogu!
Bigarren fase honetan unibertsitateko kideak hezteko baliagarriak izan daitezkeen bi elementu sortu edo prestatu beharko dituzue. Lehenik eta behin, elementu edo bi eginbehar horiek zeintzuk diren gogoratuko ditugu.
Zuen lehenengo lana komunikabideen azterketan jasotako emaitzak ahoz aurkeztea izango da, kideei aurkitutakoaren berri emateko eta egoera zein den ohartarazteko. Horretarako talde bakoitzak aztertutako elementu guztietatik lau aukeratuko ditu BIGARREN MINTEGI saioan kideei aurkezteko. Aurkezpenak 20 minutukoak izango dira eta horiek ebaluatzeko, ondorengo irizpideak erabiliko dira: Taldeko irizpideak
Ideiak argi azaldu dira, eta justifikatuta egon dira
Etorkizuneko hezitzailea?
Erabilitako baliabidea ondo egituratuta egon da eta ez du akatsik izan (ortografia, gramatika…)
Taldekide guztiak adi eta jarrera egokia mantendu dute aurkezpen osoan zehar
Banaka ikasle bakoitzari feedback emateko Ahozko aurkezpenerako gutxieneko irizpideak Ez egokia Egokia Oso ona Ikus-entzuleei begiratu die
Zutik hitz egin du, espazioan mugituz
Eskuak ikusgai izan ditu eta hitz egin bitartean mugitu ditu (esandakoarekin bat etorriz)
Bere taldekideen azalpenei adi egon da eta behar izan denean, horiei erreferentzia egin die
Euskara zuzena eta erregistro formala erabiltzen saiatu da
Etorkizuneko hezitzailea?
3.2.2. Ikus-entzuneko hezitzailea eta bere azalpen-justifikazioa (diptiko batean) HIRUGARREN MINTEGI asterako
Gaur egun zuen adineko zein beste adineko gazteen presentzia sare-sozialetan gero eta handiagoa da, eta gero eta handiagoa da ere bertan aurkitu daitezkeen ikus-entzunezkoen kontsumoa zein birbidaltzea. Komunikabideen azterketaren ahozko aurkezpenaren bidez aurrez-aurreko eskuhartzea egin dezakezue, eta aukera hori luzatuko zaizue Bilboko Irakasle Eskolan urtero antolatzen diren Martxoaren 8a aldarrikatzeko jardueretan.
Baina kontzientziatzeko esku-hartze hori mugatua egongo da jardunaldi horietara etortzen diren ikusleei. Zergatik, ez, orduan, zuen eragin hezitzailea sare-sozialen bidez zabaltzea ikusle kopurua handitzeko? Asmo horrekin estereotipo, aurreiritzi eta diskriminazio egoerak salatzeko eta horien inguruko hausnarketa kritikoa sortzeko ikus-entzunezkoa sortuko duzue. Helburu hori bete dezakeen produktu edo ikus-entzunekoa lortzeko, orain arte ikasi duzuena erabil dezakezue (ikaskuntza-sozialaren ideiak edo eskema-kognitiboenak berreskuratuz) baina horrez gain, komenigarria da orain arte beste profesionalek egin dutena aztertzea. Horretarako LEHENENGO MINTEGIRAKO banaka eta gelatik at Igartuak immigrazio gaia landuz argitaratutako hainbat dokumentu irakurri dituzue, aurreiritziak eta diskriminazioa gutxitzeko saiakera erabilgarriak ezagutzeko.
1. Ikus-entzunezkoak sortuko dituzue. Laburrak, 5-10 minutukoak Gogoeta kritikora bultzatzen dutenak Orain arte ikasitakoaz baliatzen direnak (horretan oinarritzen direnak)
2. Diptikoa:. Orrialde biko azalpen labur eta argia - Ikus-entzunezkoa labur deskribatuko du - Ikus-entzunezkoak hausnarketa pizteko erabiltzen dituen estrategiak argituko ditu
Beraz, ikus-entzunezko eta bere diptikoa sortzeko lehenengo mintegi saioan ohar eta aholku batzuk landuko ditugu (Igartua-rena; e-gelan eskainitakoa). Horretarako ezinbestekoa izango da LEHENENGO MINTEGI saiorako banaka norberari egokitu zaion irakurketa irakurrita eta sintetizatuta (laburtuta) eramatea. Jarraian LEHENENGO MINTEGI Saioan egingo dena azalduko da.
Etorkizuneko hezitzailea?
Bosgarren gela saioa: LEHENENGO MINTEGIA. Ikus-entzunezko hezitzailea
Zer egin daiteke berdintasun eta oreka ikus-entzunezkoen bidez sustatzeko?
Saio honetan ikus-entzunezkoa egiteko aholkuak landuko dituzue:
1. Gai bera irakurri duten beste taldeko kideekin bilduko zarete aditu taldeak sortzeko. Taldearen kide guztien lanaren berri izan behar da, beraz denbora ondo kudeatu eta neurtu beharko duzue (lan osoa egiteko 45 min izango dituzue).. a. Taldearen rolak banatu eta denbora ondo kudeatu: - Ordezkaria - Idazkaria - Denboraz arduratuko dena - Kide guztien ideiak entzuteaz arduratuko dena - Galdera egile bi kide guztien parte-hartzea ziurtatuko dutenak eta dena ondo ulertu dela ziurtatuko dutenak b. Idei nagusiak komunean jarri eta sintetizatu (txukun). c. Idei nagusi horiek kideei argi azaltzeko 10 minutuko aurkezpena prestatu
2. Aditu talde bakoitzak bere aurkezpena egingo du (30 min).
3. Talde handiko eztabaida egingo da lanari itxiera emateko
4. Hemendik aurrera bigarren fasean egin beharrekoa lana gelatik at izango da, beraz, lanerako plana sortu
Ikus-entzunezkoa KALIFIKATZEKO erabiliko diren irizpideak:
Ikus-entzunezkoa ebaluatzeko gutxieneko irizpideak Ez egokia Egokia Oso ona Ez da estereotipo sexistarik agertzen (agertuko balitu, horiek gogor kritikatzeko edo hausnarketa sortzeko erabiliko lituzke)
Diskriminazio egoeren biktimarekiko enpatia edo identifikazioa pizten saiatzen da
Bazterketa edo desoreka egoeren ondorioak agertzen ditu, kritika eginez edo salatuz
Etorkizuneko hezitzailea?
Gogoratzeko modukoa da (emozio eudaimonikoak* pizten ditu, hedonikoak piztu beharrean)
Diptikoa prestatzeko, kontuan izan KALIFIKATZEKO erabiliko diren irizpideak:
Diptikoa ebaluatzeko gutxieneko irizpideak Ez egokia Egokia Oso ona Argi azaltzen ditu ikus-entzunezkoaren helburua
Ikus-entzunezkoaren inguruko laburpen edo deskripzio bat eskaintzen du
Proiektuaren bigarren fasean landutako kontzeptuak islatzen ditu: bideoan erabili diren estrategiak argitzen ditu
Aurkezpen atsegina du eta irakurtzeko erraza da
Informazioa eta irudiak ondo egituratuta daude eta ez du akatsik (ortografia, gramatika…)
Bestalde, ikus-entzunezko eta bideoaren ahozko aurkezpena prestatzeko momentuan, kontuan izan: Taldean Ikus entzuneko aurkezteko gutxieneko irizpideak Ez egokia Egokia Oso ona Ikus-entzunezkoari sarrera egin zaio, horren beharra edo justifikazioa azalduz
Ikus-entzunezkoaren helburuak, horren laburpena, eta erabilitako baliabideak (estrategiak) azaldu eta arrazoitu dira
Erabilitako baliabidea ondo egituratuta egon da eta ez du akatsik izan (ortografia, gramatika…)
Etorkizuneko hezitzailea?
Taldekide guztiek azalpenetan hartu dute parte
Taldekide guztiak adi egon dira eta jarrera egokia mantendu dute aurkezpen osoan zehar
Zutik hitz egin du, espazioan mugituz
Eskuak ikusgai izan ditu eta hitz egin bitartean mugitu ditu (esandakoarekin bat etorriz)
Bere taldekideen azalpenei adi egon da eta behar izan denean, horiei erreferentzia egin die
Euskara zuzena eta erregistro formala erabiltzen saiatu da
Etorkizuneko hezitzailea?
Egungo egoeraz kontziente gara? Zertan sozializatuak eta heziak gara?
Saio honetan taldeka, komunikabideen azterketaren ahozko aurkezpena egingo duzue (gehienez 20 minutukoa)
Irakasleari egin beharreko entrega: - Aurkezpena laguntzeko prestatutako baliabidea(k)
Komunikabideen azterketa egin ondoren, horren ahozko aurkezpena prestatzeko, kontuan izan kalifikatzeko erabiliko diren irizpideak:
Taldeko irizpideak
Ideiak argi azaldu dira, eta justifikatuta egon dira
Erabilitako baliabidea ondo egituratuta egon da eta ez du akatsik izan (ortografia, gramatika…)
Taldekide guztiak adi eta jarrera egokia mantendu dute aurkezpen osoan zehar
Etorkizuneko hezitzailea?
Banaka ikasle bakoitzari feedback emateko Ahozko aurkezpenerako gutxieneko irizpideak Ez egokia Egokia Oso ona Ikus-entzuleei begiratu die
Zutik hitz egin du, espazioan mugituz
Eskuak ikusgai izan ditu eta hitz egin bitartean mugitu ditu (esandakoarekin bat etorriz)
Bere taldekideen azalpenei adi egon da eta behar izan denean, horiei erreferentzia egin die
Euskara zuzena eta erregistro formala erabiltzen saiatu da
Etorkizuneko hezitzailea?
Saio honetan taldeka, ikus-entzunezkoen aurkezpena eta justifikazioa egingo duzue (gehienez 20 minutukoa) Diptikoen entrega egingo duzue (ikusle talde bakoitzeko bat)
Irakasleari egin beharreko entrega: - Ikus-entzunezkoa* (ziurtatu kalifikatzeko erabiliko diren irizpideak betetzen dituela, 18 orr) - Diptikoa digitalki*(ziurtatu kalifikatzeko erabiliko diren irizpideak betetzen dituela, 19 orr) - Autoebaluazioa eta kideen banakako ebaluazioa (txosten idatzirako erabili den txantiloi berdina erabiliz) - Prozesuan sortutako aktak
Ikus entzunekoaren aurkezpena prestatzeko, kontuan izan hurrengo irizpideak:
Ikus-entzunezko aurkezpenaren gutxieneko irizpideak Ez egokia Egokia Oso ona Ikus-entzunezkoari sarrera egin zaio, horren beharra edo justifikazioa azalduz
Ikus-entzunezkoaren helburuak, horren laburpena, eta erabilitako baliabideak (estrategiak) azaldu eta arrazoitu dira
Erabilitako baliabidea ondo egituratuta egon da eta ez du akatsik izan (ortografia, gramatika…)
Taldekide guztiek azalpenetan hartu dute parte
Taldekide guztiak adi egon dira eta jarrera egokia mantendu dute aurkezpen osoan zehar
Etorkizuneko hezitzailea?
Banaka ikasle bakoitzari feedback emateko Ahozko aurkezpenerako gutxieneko irizpideak Ez egokia Egokia Oso ona Ikus-entzuleei begiratu die
Zutik hitz egin du, espazioan mugituz
Eskuak ikusgai izan ditu eta hitz egin bitartean mugitu ditu (esandakoarekin bat etorriz)
Bere taldekideen azalpenei adi egon da eta behar izan denean, horiei erreferentzia egin die
Euskara zuzena eta erregistro formala erabiltzen saiatu da
Etorkizuneko hezitzailea?
Proiektuak irakasgaiaren %30a hartuko du, hau da, 3 puntu balio izango ditu. Kalifikatuko diren entregatzekoak hiru izango dira, hirurak taldekoak, eta ondorengo datetan entregatuko dira:
Ematekoak Datak Kalifikazioa Komunikabideen azterketaren txosten idatzia
Ikus-entzunezkoa eta bere diptikoa Hirugarren Mintegi astean (Azaroak 23-27)
Bidean ikasi eta bizitakoa aberasgarria suertatu izana espero da! Hurrengora arte!!
Etorkizuneko hezitzailea?
Taldearen izena:
Taldearen argazkia Taldekideen izen-abizenak eta kontaktatzeko erak:
Ondoren, hainbat erabaki hartu beharko dituzue taldearen funtzionamendu egokirako. Horiek betetzea bereziki garrantzitsua izango da taldeak gelatik at lan egin behar duenean eta taldeko ematekoak prestatzen dituenean. Taldearen helburuak:
Taldearen arauak:
Etorkizuneko hezitzailea?
Taldearen arauak beteko ez balira hartuko diren neurriak:
Bilerak burutzeko erabiliko diren ordutegia(k) eta lekua(k):
Taldekideen artean komunikatzeko erabiliko diren erak:
Gelatik at egin beharreko lanetan kideek hartuko dituzten rolak. Taldeak erabaki dezake ea rol bat kide bat baino gehiagok burutuko duten, rol-en errotazioa egingo den edo hemen aipatutakoaz gain rol berriak ezarriko dituen. Edonola ere, kide guztiek bete beharko dute rol bat:
- Lanen arduraduna: kide guztiek haien lana egin dutela ziurtatzeaz arduratuko da eta entregatu aurretik lanak gutxieneko irizpideak betetzen dituela ziurtatuko da.
- Ikasketen arduraduna: irakasleak egindako zuzenketak eta gomendioak lanean kontuan hartzen direla ziurtatzeaz arduratuko da, eta taldeko kide guztiek zuzenketa horien zergatia ulertzen dutela ziurtatuko du.
Etorkizuneko hezitzailea?
Taldearen izena:
Bilera egindako lekua:
Egindakoa:
Adostutakoa:
Hurrengo bilerarako egin beharrekoak Zer Nor Noizko |
addi-4736bad83947 | https://addi.ehu.es/handle/10810/20806 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2017-01-27 | science | Ruiz de Arbulo López, Patxi ; Zarrabeitia Bilbao, Enara | eu | Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan | Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Irakasgaiaren izena: Ekoizpen eta logistika sistemen diseinu, plangintza eta kudeaketa.
Titulazioa: Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua.
Maila eta lauhilabetekoa: 3. maila, 1. lauhilabetekoa.
Irakaskuntza modalitateak eta asteko orduak (presentzialak eta ez presentzialak):
Irakasgaiaren gaitasun espezifikoak eta zeharkakoak:
GE.1. Ekoizpen-, logistika- eta administrazio-sistemak proiektatzea eta kudeatzea. GE.2. Gaitasuna industria-antolakuntzako problemak modelatzeko. Ebazteko eta erabakiak hartzeko laguntza-teknikak: arriskuen analisia, sistemen modelatua, optimizazio- eta simulazio-teknikak. GE.3. Kalitate-sistemak diseinatzea, ezartzea, ebaluatzea eta kudeatzea.
Z.1. Gaitasuna proiektuak eta txostenak idazteko, sinatzeko eta garatzeko industria antolakuntzako ingeniaritzaren arloan. Z.2. Gaitasuna proiektuen xede diren jarduerak zuzentzeko, industria-antolakuntzako ingeniaritzaren arloan. Z.3. Gaitasuna industria-antolakuntzako ingeniaritzaren arloan arazoak nork bere ekimenez konpontzeko, erabakiak hartzeko, irudimena garatzeko, arrazoibide kritikoa erabiltzeko eta jakintzak, gaitasunak eta trebetasunak transmititzeko.
Ikaste-emaitzak:
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
2. gaia: Produktuari zuzendutako ekoizpen-prozesuen diseinua 2.1. Sarrera 2.2. Terminologia 2.3. Muntaia-lerro motak 2.4. Ekoizpen-lerroen orekatzea 2.5. Prozesuen orekatzea eta sinkronizazioa 2.6. Produktuanitz ekoizpena 2.7. Produktuanitz ekoizpenarentzako metodologia: familietan taldekatzea, sekuentziazioa eta orekatzea
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
9. gaia: Salmenta eta eragiketen plangintza 9.1. Salmenta eta eragiketen plangintzaren helburua 9.2. Salmenta eta eragiketen plangintzaren diseinu orokorra: plangintza agregatua 9.3. Salmenta eta eragiketen plangintzarako estrategiak 9.4. Salmenta eta eragiketen plangintzan baliabideen orekatzea
13. gaia: Ekoizpenaren programazioa 13.1. Sarrera 13.2. Ekoizpenaren programazioa eta kontrola aldizkako fabrikazio sistemetan 13.3. Karga edo esleipena 13.4. Sekuentziazioa
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
2. praktika: Eginkizunak: produktuaren egituraren adierazpen grafikoa eta fabrikazio-aginduen sorrera eskuz.
5. praktika: Eginkizuna: ekoizpenaren programazioa.
Ekoizpen eta logistika sistemen diseinu, plangintza eta kudeaketa irakasgaia Enpresen Antolakuntza moduluaren barnean kokatzen da. Ikasketa sekuentzian aldi berean edo ondoren kokatzen diren industria antolakuntzaren ingeniaritzako graduko beste irakasgai batzuekin zerikusia dauka. Irakasgai horien artean honako hauek aurkitzen dira:
- Lanaren eta Giza Faktorearen Antolakuntza. - Kalitatearen kudeaketa. - Antolakuntzarako Metodo Kuantitatiboak I.
Ekoizpen eta logistika sistemen diseinu, plangintza eta kudeaketa irakasgaiak helburu du enpresako ekoizpen eremuaren ikuspegi orokor bat eskaintzea. Jomuga du baita ikasleak gaitu daitezela ekoizpen-sistemen antolaketan (muntaia-lerro bat diseinatzea, adibidez), hobekuntzan (muntaia-lerro bat birdiseinatu, planta banaketa berri bat aurrera eraman, adibidez), eta industria eta zerbitzu jardueretarako beharrezko izango diren baliabideen kudeaketan, modu arrazional eta jasangarrian. Bestalde, helburu izango du baita ikasleak gai izan daitezela ekoizpenaren plangintzarako beharrezko jarduerak garatzeko.
Irakasgaiak bi atal nagusi ditu: Alde batetik, ekoizpen-sistema eta sistema logistikoen diseinua eta kalitatearen kudeaketa, eta beste alde batetik, ekoizpenaren plangintza eta kontrola.
Aurre-baldintzak: Irakasgaiak ez du aurre-baldintza eta aurre-ezagutza zehatzik eskatzen.
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Irakasgaiaren garapena: Irakasgaiaren lehen atala (1, 2, 3, 4 eta 6 gaiak) POI (Problemetan Oinarritutako Ikaskuntza) metodologiaren bidez garatuko da, eta bigarren atala ohiko metodologiaren bidez garatuko da.
POI ikasketan oinarritutako metodologia da. Metodologia horrek, abiapuntu bezala, problemak erabiltzen ditu ezagutza berriak lortzeko eta norberaganatzeko.
Ikaslearen koaderno honetan azaltzen dira: POI jarduerak, lan egiteko era (bakarka edo taldean), jarduera bakoitzarentzat balioetsitako denbora (minututan), jarduera presentziala edo ez presentziala den, eta jarduera ebaluatuko den edo ez den ebaluatuko.
Taldeka egiten denean lan (lan-talde kooperatiboak) talde bakoitzean 2-3 pertsona egongo dira. Talde horiek ikastaroaren hasieran osatuko dira aleatorioki, eta taldeka egingo diren jarduera guztietarako mantenduko dira. Lan egiteko era horrek ikasleen arteko interakzioa faboratzen du. Talde-lana edozein irakasgaitan kontuan izan beharreko faktorea da. Taldeka egiten diren jarduera guztiek partaide guztien parte-hartze aktiboa eskatuko dute. Jarduera batzuetan beharrezkoa izango da puzzle teknika ezartzea (jarduera aurrera eraman ahal izateko beharrezko eginkizunak identifikatzen dituzte ikasleek, eginkizun horiek esleitzen dituzte, eta ondoren bateratze-lana egiten dute).
Ebaluatuak izango diren jarduerak jaso egingo ditu irakasleak (zuzentzeko eta ebaluatzeko). Ebaluatuak izango ez diren jarduerak ez ditu jasoko irakasleak, baina jarduera horiek aurrera eramatea beharrezkoa izango da irakasgaia era egokian jarraitzeko.
Zein izan beharko litzateke Durbi S.L. enpresaren industria plantaren tamaina, eta nolakoa izan beharko litzateke Durbi S.L. enpresaren planta-banaketa?
Amaia Garcia eta Urko Larrañaga Industria Antolakuntza Ingeniaritzan graduatuak dira, eta bost urte baino gehiago dira jostailugintzan lanean dihardutela. Sektoreko hainbat enpresa handirentzako lan egin ondoren, erabaki dute euren negozio propioa abian jartzea; alegia, jostailuzko helikoptero, automobil eta kamioiak egitea eta saltzea erabaki dute.
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Merkatuaren analisi sakona egin dute. Analisi horretatik ondorioztatu dute, alde batetik, fabrikatuko duten helikopteroen eskaria oso handia izango dela, eta beste alde batetik, automobil eta kamioien eskaria txikiagoa izango dela. Helikoptero modelo kopurua bikoa da, eta berauen ekoizpen-bolumena oso handia da. Ordea, automobil eta kamioien ekoizpen-bolumena nahiko txikiagoa da, eta guztira lau automobil mota eta bi kamioi mota ekoizten dira.
Negozioaren bideragarritasuna aztertu eta Durbi S.L. enpresa eratu ondoren, Amaia eta Urkok jakin nahi dute negozioa aurrera eramango deneko industria pabiloia nolakoa izan beharko den. Zehazki, jakin nahi dute zein izan beharko den enpresaren industria plantaren tamaina, eta nolakoa izan beharko den enpresaren planta-banaketa.
1. azpiproblema: Zeintzuk planta banaketa izan behar ditu Durbi enpresak fabrikatzen dituen produktu desberdinentzako?
2. azpiproblema: Nola adierazi daiteke Durbi enpresako produktu bakoitzaren ekoizpenprozesua? Kontuan izan beharko ziren jarduera mota desberdinak?
3. azpiproblema: Nola egingo da produktuetariko bat fabrikatzen duen lerroaren diseinua? Zeintzuk parametro izan behar dira kontuan? Zein da lortu nahi den emaitza? Zer gertatuko da lerro berdinean produktu bat baino gehiago fabrikatzen bada? Nola egingo da azken lerro horren diseinua?
5. azpiproblema: Nola egingo da paletizatu daitezkeen amaierako produktuentzako biltegi baten diseinua? Zeintzuk parametro izan behar dira kontuan? Zein da lortu nahi den emaitza? Nola jakin daiteke lortutako emaitza egokia den?
Hainbat jarduera burutuko dira azpiproblema bakoitzean, eta horrela, azpiproblemenak ebazteko beharrezko jakintza norberaganatuko da.
Ezarpenaren testuinguruari dagokionez, POI ezarriko deneko gaia zerrenda ondorengo taulan itzal laranja dutenak dira (1, 2, 3, 4 eta 6 gaiak). Irakasgaiaren 60 ordu presentzialetatik gai horientzako 21 ordu izango dira. Gai horiek ebaluazioan izango duten pisu % 40 izango da.
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
5,5 4 9,5 2. gaia. Produktuari zuzendutako ekoizpen-prozesuen diseinua
7 15 22 3. gaia. Tailerkako edo prozesuari zuzendutako ekoizpen-prozesuen diseinua
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Kolore laranjak adierazten du jarduera presentzial bati sarrera egiten zaiola. Adieraziko da baita jarduera presentzial hori taldeka eta banaka egingo den, jardueraren iraupena zein izango den eta abar. Ondoren, itzal barik, jardueraren enuntziatua azalduko da.
Kolore berdeak adierazten du jarduera ez presentzial bati sarrera egiten zaiola. Adieraziko da baita jarduera ez presentzial hori taldeka eta banaka egingo den, jardueraren iraupena zein izango den eta abar. Ondoren, itzal barik, jardueraren enuntziatua azalduko da.
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Ikasleak identifikatu beharko du enpresak fabrikatzen dituen produktuetatik zeintzuk fabrikatu behar diren lerro bidez, eta zeintzuk fabrikatu behar diren tailer motako banaketa bidez.
Jarduera honetan irakasgaia aurkezten da, eta Problemetan Oinarritutako Ikaskuntza (POI) zertan datzan azaltzen da. Ikasleei azaltzen zaie irakasgaiaren zein gai jorratuko diren metodologia horren bidez, eta taldeak osatzen dira (balioetsitako denbora: 60 minutu).
Ikasleek, ikasgelan eta 3ko taldeetan, problema orokorra irakurriko dute, eta ondoren azaltzen den galdera erantzungo dute (balioetsitako denbora: 15 minutu). Ondoren, bateratze-lana egingo da gainontzeko taldeekin eta irakaslearekin (balioetsitako denbora: 15 minutu).
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Amaia Garcia eta Urko Larrañaga Industria Antolakuntza Ingeniaritzan graduatuak dira, eta bost urte baino gehiago dira jostailugintzan lanean dihardutela. Sektoreko hainbat enpresa handirentzako lan egin ondoren, erabaki dute euren negozio propioa abian jartzea; alegia, jostailuzko helikoptero, automobil eta kamioiak egitea eta saltzea erabaki dute.
Helikoptero modelo kopurua bikoa da, eta berauen ekoizpen-bolumena oso handia da. Ordea, automobil eta kamioien ekoizpen-bolumena nahiko txikiagoa da, eta guztira lau automobil mota eta bi kamioi mota ekoizten dira.
Negozioaren bideragarritasuna aztertu eta Durbi S.L. enpresa eratu ondoren, Amaia eta Urkok jakin nahi dute negozioa aurrera eramango deneko industria pabiloia nolakoa izan beharko den. Zehazki, jakin nahi dute zein izan beharko den enpresaren industria plantaren tamaina, eta nolakoa izan beharko den enpresaren planta-banaketa.
Zein izan beharko litzateke Durbi S.L. enpresaren industria plantaren tamaina, eta nolakoa izan beharko litzateke Durbi S.L. enpresaren planta-banaketa?
Erantzun beharreko galdera:
Ikasleek, ikasgelan eta 3ko taldeetan, 2. jardueran proposatutako kasuak irakurriko dituzte, eta hainbat galdera erantzungo dituzte (balioetsitako denbora: 15 minutu). Ondoren, bateratze-lana egingo da gainontzeko taldeekin eta irakaslearekin (balioetsitako denbora: 15 minutu).
Ondoren, hiru kasu aurkezten dira. Irakur itzazu kasu horiek, eta erantzun itzazu ondorengo galderak:
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
McDonald´s enpresak sukaldaritzan iraultza eragin du mugatutako menu eta zerbitzu azkarrari esker.
Jatetxearen diseinuaren arabera, aldez aurretik prestatzen den janari bakarra tiradera higigarri termikoan mantentzen den okela zatia da. Enpresak 11 segundotan opilak txigortzen dituen txigorgailu bat du. Ondoren, 20 segundotan ogi-opiletan gozagarriak jartzen dira (gozagarri horiek, giro tenperaturan daude ogitartekoak ez hozteko). Geroago, 14 segundotan ogitartekoan okela zati bero bat jartzen da eta ogitartekoa biltzen da. Azkenik, eskabidea berehala jaso behar da egin berri zerbitzatu ahal izateko.
Zubizarreta ontziolan egin beharreko itsasontzia ez da mugitzen. Pertsonak dira makina eta erremintekin itsasontzira hurbiltzen direnak beharrezko eginkizunak aurrera eramateko eta itsasontziari osagai desberdinak gehitzeko.
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Ikasleek, ikasgelan eta 3ko taldeetan, ondoren azaltzen diren ezaugarriak irakurriko dituzte eta ezaugarri horietariko bakoitza zein planta banaketari dagokion adieraziko dute (balioetsitako denbora: 10 minutu). Ondoren, bateratze-lana egingo da gainontzeko taldeekin eta irakaslearekin (balioetsitako denbora: 20 minutu).
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Ekipo bakarrak eta helburu orokorrekoak Ibilbide luzeak eta desberdinak Lan egiteko era: loteka Gertakariek garrantzia gutxi Ekoizpena: barietate handia, kantitate txikia Prozesu motela eta garestia Funtzio berdina burutzen duten makinak sail berdinean Errepikatutako ekipoak Ibilbide laburrak eta antzerakoak Lan egiteko era: unitateka Gertakariek garrantzia handia Ekoizpena: barietate txikia, kantitate handia Prozesu azkarra eta merkea
Ikasleek, ikasgelan eta 3ko taldeetan, 3. jarduerako ezaugarriak abiapuntutzat hartuz, planta banaketa desberdinak definituko dituzte (balioetsitako denbora: 30 minutu). Definizioak eman ondoren, ikasleek adieraziko dute zein den 2. jarduerako enpresa bakoitzak duen planta banaketa. Ikasleek konprobatu beharko dute emandako erantzuna bat datorren edo ez 2. jardueran emandako erantzunarekin.
3. jarduerako ezaugarriak abiapuntutzat hartuz, planta banaketa desberdinak definitu. Ondoren, adieraz ezazu zein den 2. jarduerako enpresa bakoitzak duen planta banaketa. Azkenik, adieraz ezazu zein den Durbi S.L. enpresak (1. jarduera) beharko duen planta banaketa ekoizten dituen produktu desberdinentzako.
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Ikasleek prozesu-diagramak irakasleek emandako DIN A3 tamainako orrietan egingo dituzte, eta bateratze-lana egiteko orman jarriko dira.
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
1 eta 2 piezak hartzen dira edukiontzitik (5 s). Pieza horiek mihiztatzen dira (8 s). 1-2 azpimultzoa margotze-makina automatikoan sartzen da (4 s). Azpimultzoa automatikoki margotzen da (15 s). Azpimultzo hori margotze-makinatik ateratzen da (4 s). Lehortzen uzten da (600 s). 3 eta 4 piezak hartzen dira edukiontzitik (4 s). 3 eta 4 piezak mihiztatzen dira (6 s). 3-4 azpimultzoa euskarrian jartzen da eta 5 pieza hartzen da (4 s). 5 pieza eta 3-4 azpimultzoa errematxatu egiten dira (4 s). 3-4-5 azpimultzoa mihiztadura euskarrira eramaten da (3 s). 1-2 eta 3-4-5 azpimultzoak mihiztatu egiten dira (6 s). Produktu bukatuko kaxan uzten da (5 s).
Enpresa jakin batek 9 zati dituen bizikleta bat fabrikatzen du. Zatiak honako hauek dira: aluminiozko aleazio berezidun koadroa, urkila eta eskulekuaz osatutako kit-a, hagunak, gurpilazalak, balaztak, zela, pinoiak, katalinak pedalekin eta katea.
Hasieran, koadroak biltegian daude. Langile batek koadro bat hartu eta margotze kabinaraino eramaten du (2 s) eta pistola bat erabiliz eskuz margotzen du (12 s). Ondoren, koadroa lehortzen uzten da (120 s). Beste alde batetik, urkila eta eskulekuaz osatutako kit-a beste biltegi batean daude. Kit hori langile batek hartzen du (2 s) eta eskuz margotzen du (6 s). Kit horrek lehortzeko 18 s
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
beharko ditu. Behin lehortu denean, langileak berriz hartuko du eta koadroarekin muntatu dadin prest jarriko du (2 s). Muntaketarako 12 s beharko dira. Aurreko gurpila muntatzeko, langile batek, biltegitik aurreko hagunak hartuko ditu (1 s). Langile horrek 11 s beharko ditu gurpil-azal bat jartzeko. Ondoren, gainontzeko bizikletarekin muntatu dadin prest jarriko du (2 s). Muntaketarako 13 s beharko dira. Aurreko gurpila muntatzeko, langile batek, biltegitik aurreko hagunak hartuko ditu (1 s). Langile horrek hagun horiek jartzeko 11 s beharko ditu. Ondoren, gainontzeko bizikletarekin muntatu dadin prest jarriko du (13 s). Behin eskulekua muntatu denean eta bi gurpilak koadroarekin muntatu direnean, platerak gurpilekin (15 s) jartzen dira eta katea (7 s) kokatzen da. Ondoren, ikuskapen bat egiten da (3 s). Azkenik, konpresore batekin gurpilak puzten dira (13 s), zela (7 s) eta balaztak (17 s) jartzen dira eta bizikleta muntatuta dagoenean biltegira eramaten da (2 s).
Lan ez presentziala
Helikopteroa bultzada emateko atzerantz mugitzen bada bera bakarrik ibiltzen hasten da. Hiru gurpil, helize bat, eta kolore oso alaiak ditu. Forma borobila dauka eta esku txikietara ondo egokitzen da.
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Gorputz erdiesferikoak (goialdea eta behealdea) edukiontzietan daude. Behealdeko gorputz bat hartu eta kokatu egiten da (1 s) gorputzaren gain itsasgarria jartzeko (5 s). Ondoren, goialdeko gorputz erdiesferikoa hartu eta kokatu egiten da (1 s) presioa eraginez bi gorputz erdiesferikoak itsasteko (4 s). Multzoa lehortze-euskarrian kokatzen da (2 s) eta multzoa giro tenperaturan lehortzen da (60 s). Jarraian, multzoa zulagailu-euskarrian jartzen da (1 s) eta zulatzen dira goialdea (6 s) eta atzealdea (4 s). Behin multzoa zulatu denean, bizarrak kentzen dira (5 s), pistolarekin berde kolorez margotzen da (6 s) eta lehortze-euskarrian jartzen da (1 s). Lehorketa giro tenperaturan izango da (180 s). Multzoa lehortu ondoren, lekualdatu egiten da (1 s) helize handia eta helize txikia sartu ahal izateko.
Helizeak (handiak eta txikiak) eta segurtasun-larak edukiontzietan daude. Helize handi bat, helize txiki bat eta bi segurtasun-lara hartzen dira (1 s) eta lehendabizi lara helize handian sartzen da (3 s) eta bigarrenik helize txikian (3 s). Helizeak kokatu egiten dira (1 s) helikopteroan sartu ahal izateko (5 s).
Gurpilak eta ardatzak edukiontzietan daude. Bi gurpil eta ardatz bat hartzen dira (2 s) eta bi gurpilak eta ardatza mihiztatzen dira (7 s). Gurpilen multzoa kokatu egiten da eta hirugarren gurpil bat hartzen da (3 s). Segidan, aurrealdean bi gurpilak eta ardatza ahokatzen dira eta atzealdean hirugarren gurpila ahokatzen da (10 s).
Helikopteroak sartzeko tolestutako kartoizko-kaxak edukiontzietan daude. Kaxa bat hartzen da eta mahai gainean jartzen da (1 s). Kaxa muntatzen da (8 s) eta helikopteroa sartzeko kokatzen da (1 s). Helikopteroa sartzen da kaxan (1 s) eta kaxa itxi egiten da (3 s). Amaitutako produktua produktu bukatuko stockean jartzen da (1 s).
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Ondoren, bateratze-lana egingo da gainontzeko taldeekin eta irakaslearekin, eta irakasleak zalantza posibleak argituko ditu (balioetsitako denbora: 20 minutu).
Gaur egun, enpresak hiru lanpostu ditu prozesu horrentzako. Lehenengo lanpostuak lehenengo lau eragiketak egiten ditu, bigarren lanpostuak bosgarren eta seigarren eragiketak egiten ditu, eta azkenik, hirugarren lanpostuak zazpigarren eta zortzigarren eragiketak egiten ditu.
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Irakasleak emandako materialarekin deskribatutako prozesua aurrera eraman, eta ondorengo galderei erantzun:
Ikasleek, ikasgelan eta 3ko taldeetan, 9. jarduera ebatziko dute. Irakasleak hainbat galdera egingo ditu, eta ikasleak galdera horiek erantzuten ahaleginduko dira. Irakasleak galdera bakoitza zein terminorekin erlazionatuta dagoen esango du (balioetsitako denbora: 50 minutu)
Aurreko jarduerako adibidean oinarrituz,
Gai da lerroa orduko 400 unitateko eskaera bati aurre egiteko?
Zer egin beharko genuke? Erantzuna arrazoitu. Nola konponduko litzateke arazoa? Irtenbidea egongo da beti? Eta oinarrizko eragiketaren batek 18 segundotako ziklo-denbora izango balu? Lerro berria hasierako lerroa bezain efizientea da? Erantzuna arrazoitu. Jakin daiteke aldez aurretik zein izango den lerro berriak izango duen lanpostu kopurua? Erantzuna arrazoitu. Zein da hasierako lerroaren produktibitatea? Eta lerro berriarena? Nola hobetu ahalko litzateke efizientzia?
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Ikasleek, ikasgelan eta bakarka, 10. jarduera ebatziko dute (balioetsitako denbora: 50 minutu). Lehen eginbeharra lehentasun-diagrama irudikatzea izango da. Nahiz eta balitekeen inoiz ez ikusi izana, beraien kabuz irudikatzea da normalena. Oinarrizko bibliografia kontsultatu ahalko dute.
Jarduera modu interaktiboan gauzatuko da. Irakasleak hainbat galdera egingo ditu ikasleek beraien kabuz emaitza lor dezaten.
kopiagailu baten mihiztadura-prozesuaren lehentasun-diagrama irudikatu nahi da. Honako datu hauek daude eskuragarri:
Eguneko ekoizpen denbora erabilgarria 480 minutukoa da, eta eguneko eskaria 40 unitatekoa da.
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Eskatzen dena zera da: Lanpostu bakoitzari esleitutako eginkizunak zeintzuk diren adieraziz lerroaren orekatzea egin. Kalkulatu zein den lortutako lerroaren efizientzia.
Lan ez presentziala
Ikasgela ordutik kanpo eta 3ko taldeetan ikasleek dagoeneko enpresa jakin batean funtzionatzen ari den lerro bat birdiseinatu beharko dute. Ezer baino lehen, egun funtzionatzen ari den orekatzea diagnostikatu beharko dute, eta horretarako, prozesuaren ziklo-denbora, efizientzia, orduko ahalmena eta orduko produktibitatea kalkulatu beharko dute (balioetsitako denbora: 60 minutu).
Prozesu industrial bat birdiseinatu nahi da1. Fabrikatutako den produktua oso sinplea da. Oinarria izango den osagai bat dugu, eta horri pieza berriak gehitzen joango zaizkio eskuz. Muntaia-ordena bakarra da eta guztiz sekuentziala.
Eskaria 34.875 unitatekoa da hileko. Hilabete bakoitzak 20 lanegun izango ditu, eta 8 orduko 2 txandatan egingo da lan, txanda bakoitzean 15 minututako atsedenaldia izango da bazkaltzeko.
Ekoizpen-prozesua, isolatutako lanpostuetan oinarritutako layout tradizional bat duen muntaialerroa izango da. Lanpostu horiek zinta garraiatzaile automatiko baten albo bietan jarriko dira perpendikularki. Zinta garraiatzaileak produktu erdilanduak lanpostu batetik bestera eramango ditu. Mahaiek 0,6 m x 1 m-ko dimentsioa dute, eta torlojuen bidez lurrera lotuta daude. Langileek ezarrita egiten dute lan. Osagaiak (neurri txikikoak) 30 cm x 20 cm-ko edukiontzietan heltzen dira lerrora.
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Lanpostu bakoitzak produktu erdilandua zintatik hartzen du, beharrezko eragiketak burutzen ditu, eta ondorengo lanpostura eramango duen zintan jartzen du berriz. Lerroaren egungo orekatzea ondorengoa da:
1- Kalkulatu gaur egungo orekatzearentzako: Ziklo-denbora, prozesu-denbora, ahalmena, produktibitatea eta efizientzia. 2- Lerroaren orekatzea birdiseinatu. Kalkulatu takt timea, lanpostu kopurua, ziklo-denbora optimoa eta efizientzia.
Ikasleek, ikasgelan eta bakarka Helgeson eta Birnieren algoritmoa erabiliko dute egiazko kasu konplexu bat ebazteko (balioetsitako denbora: 30 minutu). Ondoren, bateratze-lana egingo da
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
gainontzeko taldeekin eta irakaslearekin, eta irakasleak zalantza posibleak argituko ditu (balioetsitako denbora: 15 minutu).
Ondorengo prozesua izanik (segundotan), orekatzea egin Helgeson eta Birnieren algoritmoa erabiliz. Kalkulatu lortutako orekatzearen efizientzia.
Datuak: Eguneko eskaria: 125 unitate
Eguneko ekoizpen denbora: 7,5 ordu
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Jarduera honetan 11. jardueran lortutako emaitzaren bateratze-lana egingo da, eta irakasleak zalantza posibleak argituko ditu.
Jarraian, 13. jardueran ikasleek 11. jarduerako lerroa birdiseinatuko dute efizientzia hobeagoa lortzeko.
11. jardueran lortutako emaitza abiapuntutzat hartuz, planteatu efizientzia hobetzen duten beste orekatze batzuk. Konparatu lortutako efizientzia, ahalmen eta produktibitate berria aurretik lortutako emaitzekin.
Lan ez presentziala
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Pieza hartu eta margotze automatikoko kabinan jartzeko langileak 2 s behar ditu. Ondoren, margotze kabina martxan dagoen bitartean, langileak kabinatik ateratzen den pieza zinta garraiatzaile batetan uzten du (1 s). Zinta garraiatzailean piezen arteko distantzia 1 m–koa da eta zintaren abiadura 0,1 m/s–koa da. Margotze kabinak zinta garraiatzailearen mugimenduarekin sinkronizatuta dagoen zikloa dauka programatuta.
Zinta garraiatzaileak labe batetan zehar desplazatzen ditu piezak. Labearen luzera 30 m–koa da.
Piezak labetik ateratzen direnean zinta garraiatzailean uzten dira hozten (zintak mugimenduan jarraitzen du). Piezak hozteko behar den denbora 5 minutukoa da.
Ondoren, zelulako langile batek esfera hartzen du eta ondorengo eragiketak hasten ditu:
Zelula bakoitzak estazio kopuru minimoarekin egiten du lan eta 42 s/unitate ziklo-denbora dauka. Gainera, langile bakoitzak 2 segundo behar ditu aurreko estaziotik pieza hartzeko eta 3 segundo ondorengo estazioari emateko.
Osagaien lista eta beraien edukiontziak:
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
a) Zein da pintura tailerraren ziklo-denbora? Orduko ahalmena kalkulatu. b) Zelula bakoitzean eragiketak lanpostuetan (estazioetan) nola banatzen diren zehaztu. c) Zinta garraiatzaileren luzera zehaztu eta zinta garraiatzailean uneko stocka zenbatekoa den adierazi. d) Eguneko 7500 unitateko eskariari aurre egiteko, beharrezko zelula kopurua adierazi (eguneko 8 ordutako txanda bakarrera egiten da lan). e) Zeluletan ordu beteko autonomia minimoa izan nahi dela jakinik eta produktu bukatua 30 minuturo jasotzen bada, lanpostu bakoitzean izango den edukiontzi kopurua kalkulatu. f) Eguneko 8 ordutako txanda bakarrera egiten bada lan, margotze prozesuak ahalmen nahikoa dauka eguneko 7500 unitateko eskariari aurre egiteko? Erantzuna ezezkoa bada, soluzioren bat proposatu eta soluzioa kuantifikatu. g) Prozesu-denbora kalkulatu. h) 100 unitaterentzako lead time zehatza kalkulatu, pintura tailer eta zelulen arteko transferentzia lotea 4 unitatekoa eta 20 unitatekoa dela jakinik [Oharra: Kalkuluak egiteko, f atalean kalkulatutako pintura tailerraren ziklo-denbora izan behar da kontuan. Bestalde, zelula bakarra dagoela suposatu].
Ikasleek, ikasgelan eta 3ko taldeetan, jardueraren lehen atala ebatziko dute: ziklo-denbora eta ahalmena (balioetsitako denbora: 10 minutu). Ondoren, bateratze-lana egingo da gainontzeko taldeekin eta irakaslearekin, eta irakasleak zalantza posibleak argituko ditu.
Hurrengo urratsa, taldeka, jardueraren bigarren atala ebaztea izango da: instalazioen stocken kalkulua (balioetsitako denbora: 10 minutu). Segidan, bateratze-lana egingo da gainontzeko taldeekin eta irakaslearekin, eta irakasleak zalantza posibleak argituko ditu.
Azkenik, ikasleek kalkulatu beharko dute zein den lehenengo eta bigarren azpiprozesuen artean sortzen den tarteko stocka (balioetsitako denbora: 30 minutu). Jarraian, bateratze-lana egingo da gainontzeko taldeekin eta irakaslearekin, eta irakasleak zalantza posibleak argituko ditu.
Sartensa fabrikak hiru zartagin mota fabrikatzen ditu. Hiru zartagin mota horiek material berdinarekin egiten dira eta beraien arteko desberdintasun bakarra diametroa da. Zartagin hauen orduko eskaria 700 unitatekoa da.
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Zartaginak enbutizio-prentsa batera sartzen diren xafla zirkulardun pieza batzuei esker egiten dira. Enbutizio-prentsa horrek zartagin bat lortzeko lau urrats behar ditu eta urrats bakoitzak 4 s behar ditu.
Prentsak eguneko zartagin mota bakarra egingo du, eta ondorioz, loteka egingo du lan. Xafla enbutitzeko matrize jokoa eguneko behin bakarrik aldatuko da. Matrize joko aldaketarako beharko den denbora ordu betekoa izango da eguneko.
Zartaginei forma eman zaienean, enbutizioaren ondorioz azaldutako olioak garbitzeko bainu bat emango zaie tunel batean. Tunel horretan, zartaginak esekitzeko gakoak egongo dira eta gako horietariko bakoitzean 5 zartagin jarri daitezke. Gakoen arteko distantzia 0,5 m-koa da eta gako horiek 72 km/h abiaduran ibiliko dira.
Azkenik, zartaginaren gorputza eta eskulekua mihiztatuko dira. Horretarako, lau muntaketa-kate egongo dira eta horietariko bakoitzaren ziklo-denbora 20 s-koa izango da.
Eguneko bi txandatara egiten da lan eta txanda bakoitzeko 7,5 ordu izango dira lanerako.
Sistemaren diagnostikoa egin eta behar izanez gero hobekuntzak proposatu.
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Ikasleek, ikasgelan eta 3ko taldeetan, produktuanitz lerro bat orekatzeko prozedura bat diseinatuko dute (balioetsitako denbora: 5 minutu).
Produktuanitz lerro jakin baten orekatzea egin nahi da. Honako datu hauek daude eskuragarri:
Eguneko ekoizpen denbora erabilgarria 480 minutukoa da, eta eguneko eskaria 40 unitatekoa da (30 unitate Aren kasuan eta 10 unitate Bren kasuan).
Eskatzen dena zera da: Lanpostu bakoitzari esleitutako eginkizunak zeintzuk diren adieraziz produktuanitz lerroaren orekatzea egin. Kalkulatu zein den lortutako lerroaren efizientzia.
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Amaia eta Urkoren enpresak, Durbi S.L., ondoren azaltzen diren A eta B helikoptero modeloen muntaketa egiten du:
Helikopteroak bultzada emateko atzerantz mugitzen badira bakarrik ibiltzen hasten dira. Hiru gurpil, helize bat, eta kolore oso alaiak dituzte. Forma borobila daukate eta esku txikietara ondo egokitzen dira.
Gorputz erdiesferikoak (goialdea eta behealdea) edukiontzietan daude. Behealdeko gorputz bat hartu eta kokatu egiten da (1 s) gorputzaren gain itsasgarria jartzeko (5 s). Ondoren, goialdeko gorputz erdiesferikoa hartu eta kokatu egiten da (1 s) presioa eraginez bi gorputz erdiesferikoak itsasteko (4 s). Multzoa lehortze-euskarrian kokatzen da (2 s) eta multzoa giro tenperaturan lehortzen da (60 s). Jarraian, multzoa zulagailu-euskarrian jartzen da (1 s) eta zulatzen dira goialdea (6 s) eta atzealdea (4 s). Behin multzoa zulatu denean, bizarrak kentzen dira (5 s), pistolarekin berde kolorez margotzen da (6 s) eta lehortze-euskarrian jartzen da (1 s). Lehorketa giro tenperaturan izango da (180 s). Multzoa lehortu ondoren, lekualdatu egiten da (1 s) helize handia eta helize txikia sartu ahal izateko.
Helizeak (handiak eta txikiak) eta segurtasun-larak edukiontzietan daude. Helize handi bat, helize txiki bat eta bi segurtasun-lara hartzen dira (1 s) eta lehendabizi lara helize handian sartzen da (3 s) eta bigarrenik helize txikian (3 s). Helizeak kokatu egiten dira (1 s) helikopteroan sartu ahal izateko (5 s).
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Gurpilak eta ardatzak edukiontzietan daude. Bi gurpil eta ardatz bat hartzen dira (2 s) eta bi gurpilak eta ardatza mihiztatzen dira (7 s). Gurpilen multzoa kokatu egiten da eta hirugarren gurpil bat hartzen da (3 s). Segidan, aurrealdean bi gurpilak eta ardatza ahokatzen dira eta atzealdean hirugarren gurpila ahokatzen da (10 s).
Helikopteroak sartzeko tolestutako kartoizko-kaxak edukiontzietan daude. Kaxa bat hartzen da eta mahai gainean jartzen da (1 s). Kaxa muntatzen da (8 s) eta helikopteroa sartzeko kokatzen da (1 s). Helikopteroa sartzen da kaxan (1 s) eta kaxa itxi egiten da (3 s). Amaitutako produktua produktu bukatuko stockean jartzen da (1 s).
Bestalde, B helikopteroaren ekoizpen prozesua A helikopteroaren oso antzekoa da, eta ondorengo honetan datza:
Gorputz erdiesferikoak (goialdea eta behealdea) edukiontzietan daude. Behealdeko gorputz bat hartu eta kokatu egiten da (1 s) gorputzaren gain itsasgarria jartzeko (5 s). Ondoren, goialdeko gorputz erdiesferikoa hartu eta kokatu egiten da (1 s) presioa eraginez bi gorputz erdiesferikoak itsasteko (6 s). Multzoa lehortze-euskarrian kokatzen da (2 s) eta multzoa giro tenperaturan lehortzen da (60 s). Jarraian, multzoa zulagailu-euskarrian jartzen da (1 s) eta helikopteroaren muturra zulatzen da (5 s). Behin zulatu denean, bizarrak kentzen dira (2 s), pistolarekin urdin kolorez margotzen da (5 s) eta lehortze-euskarrian jartzen da (1 s). Lehorketa giro tenperaturan izango da (180 s). Multzoa lehortu ondoren, lekualdatu egiten da (1 s) helize handia eta helize txikia sartu ahal izateko.
Helizeak eta segurtasun-larak edukiontzietan daude. Helize bat eta segurtasun-lara bat hartzen dira (1 s) eta lara helizean sartzen da (3 s). Helizea kokatu egiten da (1 s) helikopteroan sartu ahal izateko (4 s).
Gurpilak eta ardatzak edukiontzietan daude. Bi gurpil eta ardatz bat hartzen dira (2 s) eta bi gurpilak eta ardatza mihiztatzen dira (7 s). Gurpilen multzoa kokatu egiten da eta hirugarren gurpil bat hartzen da (3 s). Segidan, aurrealdean bi gurpilak eta ardatza ahokatzen dira eta atzealdean hirugarren gurpila ahokatzen da (10 s).
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Helikopteroak sartzeko tolestutako kartoizko-kaxak edukiontzietan daude. Kaxa bat hartzen da eta mahai gainean jartzen da (1 s). Kaxa muntatzen da (8 s) eta helikopteroa sartzeko kokatzen da (1 s). Helikopteroa sartzen da kaxan (1 s) eta kaxa itxi egiten da (3 s). Amaitutako produktua produktu bukatuko stockean jartzen da (1 s).
a) Definitu A helikoptero modeloarentzako orekatze egokia. Horretarako, sail komertzialak dio helikoptero horren eskaria 62.500 unitate/hilabete dela. Hilabete bakoitzak 22 lanegun ditu, eta eguneko 8 orduko 3 txandatara egiten da lan. Txanda bakoitzean denboraren % 12 legearen araberako atsedenaldi eta beste zenbait jardueretarako erabiltzen da.
b) Definitu A eta B helikoptero modeloentzako orekatze egokia. Horretarako, sail komertzialaren hasierako iragarpena ez da egokia. Iragarpen berriaren arabera, helikopteroen eskaria 63.000 unitate/hilabete da (A modeloaren kasuan 42.000 unitate/hilabete eta B modeloaren kasuan 21.000 unitate/hilabete). Gainera, a) atalean bezala, hilabete bakoitzak 22 lanegun ditu, eta eguneko 8 orduko 3 txandatara egiten da lan. Txanda bakoitzean denboraren % 12 legearen araberako atsedenaldi eta beste zenbait jardueretarako erabiltzen da.
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Gainontzeko produktuentzako tailerraren diseinua.
Ikasleek, ikasgelan eta 3ko taldeetan, planteatutako kasuarentzako banaketa berri bat diseinatuko dute. Jarraian, bateratze-lana egingo da gainontzeko taldeekin eta irakaslearekin (balioetsitako denbora: 90 minutu).
Ondorengo bi irudietan sei sekzio dituen tailer bat azaltzen da. Lehenengo irudian plantaren dimentsioa eta sekzioen arteko distantzia azaltzen da. Bigarren irudian sekzioen artean dagoen mugimendu kopurua adierazten da. Hobetu daiteke egungo banaketa?
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Ikasleek, ikasgelan eta 3ko taldeetan, tailer bakoitzean makinen banaketa nola egin pentsatuko dute. Horretarako, irakasleak aholkatutako liburuak erabiliko dituzte. Segidan, bateratze-lana egingo da gainontzeko taldeekin eta irakaslearekin (balioetsitako denbora: 60 minutu).
Behin tailerren banaketa eginda dagoela, zer egin behar da sekzio edo tailer bakoitzaren barne banaketa egiteko?
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Ikasleek, ikasgelan eta 3ko taldeetan, plantaren sekzio bat diseinatuko dute. Ondoren, bateratze-lana egingo da gainontzeko taldeekin eta irakaslearekin (balioetsitako denbora: 50 minutu).
Urteko ordu kopurua 1490 da. Datu horiek kontuan izanda, kalkulatu beharrezko makina kopurua eta mekanizazio-sekzioak behar duen azalera.
Ikasleek, ikasgelan eta 3ko taldeetan, plantaren sekzio bat diseinatuko dute (balioetsitako denbora: 40 minutu). Jarduera horrentzako balioetsitako denbora 130 minutukoa izango da, beraz, jarduerak 90 minutu ez presentzial beharko ditu.
Amaia eta Urkoren enpresak, Durbi S.L., A eta B helikoptero modeloen muntaketa egiteaz gain, 4 automobil modelo (3 plastikozkoak eta 1 egurrezkoa) eta 2 kamioi modelo (bata plastikozkoa eta bestea egurrezkoa) ere fabrikatzen ditu. Produktu horien urteko ekoizpena oso handia da, beraz, enpresaren planta banaketa tailer motakoa da.
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
1. Lehengaien biltegia 2. Tailer mekanikoa (zulagailua, bizarrak eta abar) 3. Margotzea eta lehortzea 4. Plastiko injekzioa 5. Ebaketa (egurra) 6. Inpresioa 7. Enbalatzea eta produktu bukatuaren biltegia
Sekzioen arteko distantziak ondorengoak dira:
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
- Ondoz ondokoak diren sekzioen arteko distantzia bai horizontalki bai bertikalki: 20 metro - Ondoz ondokoak ez diren sekzioen arteko distantzia bai horizontalki bai bertikalki: 40 metro - Ondoz ondokoak diren sekzioen arteko distantzia diagonalean: 30 metro - Ondoz ondokoak ez diren sekzioen arteko distantzia diagonalean: 50 metro
Bestalde, mekanizazio tailerrak bi makina mota (zulagailua eta esmerila) eta lan-mahai bat ditu.
Urteko ordu kopurua 1490 da.
Zulagailuaren azalera 0,75 m2 da, esmerilaren azalera 1,20 m2 da eta lan-mahaiaren azalera 1,60 m2 da. Makinetan alde erabilgarriak bi dira eta lan-mahaian alde erabilgarria bakarra da. Eboluzio-azaleraren koefizientea 2 da.
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Ikasleek, ikasgelan eta 3ko taldeetan, hausnartuko dute biltegi batek izan behar dituen gune desberdinen inguruan (balioetsitako denbora: 15 minutu). Ondoren, bateratze-lana egingo da gainontzeko taldeekin eta irakaslearekin (balioetsitako denbora: 10 minutu).
Azkenik, biltegietan erabiltzen diren mantenu-ekipoen inguruan hausnarketa egingo dute ikasleek (balioetsitako denbora: 30 minutu). Segidan, bateratze-lana egingo da gainontzeko taldeekin eta irakaslearekin (balioetsitako denbora: 20 minutu).
Ondorengo irudian biltegi baten azalera ikus daiteke. Zein gune izan behar ditu?
Bilatu bai idatzizko bai ikus-entzunezko informazioa.
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Ikasleek, ikasgelan eta 3ko taldeetan, kalkulatuko dute zein den apalategiek behar duten azalera (balioetsitako denbora: 10 minutu). Ondoren, bateratze-lana egingo da gainontzeko taldeekin eta irakaslearekin (balioetsitako denbora: 5 minutu).
Fabrikara itsatsita dagoen eta 3.000 paletentzako ahalmena izango duen produktu bukatuko biltegia diseinatu nahi da. Produktua palet europarrean (0,9 m x 1,4 m, lasaierarekin) paletizatzen da eta fardelak 1.500 mm-ko altuera du.
Erabiltzen den apalategi mota konbentzionala da, eskorga erretraktila da eta biltegiratzea 5 altuerakoa da.
Aurreko informazioa kontuan izanik, kalkulatu zein den apalategiek behar duten azalera.
Ikasleek, ikasgelan eta 3ko taldeetan, kalkulatuko dute zein den biltegiak behar duen azalera (balioetsitako denbora: 20 minutu). Ondoren, bateratze-lana egingo da gainontzeko taldeekin eta irakaslearekin (balioetsitako denbora: 10 minutu).
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Azkenik, ikasleek planteatuko dute biltegiaren azalera totala kalkulatzeko metodo errazen bat (balioetsitako denbora: 10 minutu). Ondoren, bateratze-lana egingo da gainontzeko taldeekin eta irakaslearekin (balioetsitako denbora: 5 minutu).
Irudikatu plano batean 24. jarduerako apalategiak, korridoreak eta picking-gunea.
korridoreen zabalera 2,8 metrokoa da eta picking-guneak apalategien azalera berdina dauka.
Ikasleek, ikasgelan eta bakarka, kalkulatuko dute biltegiaren azalera. Horretarako, apalategian azaleraz gain, kontuan izango dute baita Durbi, S.L. enpresaren korridoreen azalera eta eskabideak prestatzen direneko gunearen edo picking-gunearen azalera (balioetsitako denbora: 30 minutu).
Lan ez presentziala
"Zein izan beharko litzateke Durbi S.L. enpresaren industria plantaren tamaina, eta nolakoa izan beharko litzateke Durbi S.L. enpresaren planta-banaketa?"
Entregagai edo azpiproblema bakoitzeko garrantzitsuena batu eta prozesuaren ikuspegi orokorra eman beharko dute (balioetsitako denbora: 120 minutu).
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Klase magistralak eta ikasgela-praktikak Gaiak Ebaluazioa Amaierako notaren % POI gaiak (1,2,3,4 eta 6) Jarduera ebaluagarriak 25 Azken proba 15 5, 7,8,9,10,11, 12 eta 13 gaiak Azken proba 55
POI metodologiarekin erlazionatutako jarduera ebaluagarriak eta azken azterketa ebaluatzeko erabiliko diren errubrikak hurrengo atalean azaltzen dira (3.1. Jarduerentzako eta azken azterketarako errubrika).
Irakasgaia gainditu ahal izateko, azken proba guztietan, bai POI metodologian bai metodologia tradizionalean, gutxienez nota maximoaren % 50 atera beharko da. Irakasgaia ohiko deialdian gaindu ahal izateko ikasleek POI jarduera guztiak egin beharko dituzte.
Ezohiko deialdian POI eta ordenagailu-praktiken nota gordeko da, beti ere azken horiek gaindituta badaude. Osterantzean, bai POI bai ordenagailu praktikak azken azterketan ebaluatuko dira.
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
3.1. Jarduerentzako eta azken azterketarako errubrika
4. jarduera (Puntuazioa: 0,2) Puntuazioa 10en gain Gaizki (% 0) Nahiko akatsekin (% 30) Akatsen batekin (% 60) Zuzen (% 100) Planta banaketen definizioak 4 Ikasleak emandako definizioak ez dira zuzenak Ikasleak emandako definizioek nahiko akats dituzte Ikasleak emandako definizioek akatsen bat dute Ikasleak emandako definizioak zuzenak dira 2. jarduerako planta banaketen identifikazioa 3 Banaketa guztiak gaizki identifikatzen dira Hiru banaketetatik bakarra identifikatzen da ondo Hiru banaketetatik bi identifikatzen dira ondo Hiru banaketak zuzen identifikatzen dira Durbi S.L. enpresaren planta banaketen identifikazioa 3 Banaketa guztiak gaizki identifikatzen dira Planta banaketa bakarra identifikatzen da ondo Identifikatutako banaketetatik baten bat gaizki dago Banaketa guztiak zuzen identifikatzen dira
7. jarduera (Puntuazioa: 0,2) Puntuazioa 10en gain Gaizki (% 0) Nahiko akatsekin (% 30) Akatsen batekin (% 60) Zuzen (% 100) Sinboloen erabilera 2,5 Sinboloak gaizki erabiltzen dira Erabilitako sinbolo gehienak gaizki daude Erabilitako sinbolo gehienak ondo daude Sinboloak gaizki erabiltzen dira Adarkatze desberdinen identifikazioa 2,5 Adarkatzeen identifikazio ez zuzena Adarkatze gehienak gaizki identifikatzen dira Adarkatze gehienak zuzen identifikatzen dira Adarkatzeen identifikazioa zuzena da Jardueren zenbakitze eta deskribapen zuzena denborak kontuan izanda 2,5 Jardueren zenbakitze eta deskribapena (denborekin) gaizki egiten da Jarduera gehienen zenbakitze eta deskribapena (denborekin) gaizki egiten da Jarduera gehienen zenbakitze eta deskribapena (denborekin) zuzen egiten da Jardueren zenbakitze eta deskribapena (denborekin) zuzen egiten da Eskuzkoak diren eta eskuzkoak ez diren jardueren identifikazio zuzena 2,5 Eskuzkoak diren eta eskuzkoak ez diren jarduera guztiak gaizki identifikatzen dira Eskuzkoak diren eta eskuzkoak ez diren jarduera gehienak gaizki identifikatzen dira Eskuzkoak diren eta eskuzkoak ez diren jarduera gehienak zuzen identifikatzen dira Eskuzkoak diren eta eskuzkoak ez diren jarduera guztiak zuzen identifikatzen dira
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Kalkulu zuzena Lanpostu kopuru minimoa 1,5 Kalkulua ez da zuzena
Kalkulu zuzena Orekatzea 1,5 Orekatzea gaizki egiten da (aurretikoak ez dira errespetatzen, takt timea ez da errespetatzen eta abar) Orekatzea zuzena da baina oso inefizientea da Orekatzea zuzena da baina ez da optimoa Orekatzea zuzena eta optimoa da b) B produktuaren prozesu-diagrama 1 Ez da zuzena Nahiko akats ditu Akatsen bat du Zuzena da Takt Timearen kalkulua 1,5 Kalkulua ez da zuzena
Kalkulu zuzena Lanpostu kopuru minimoa 1,5 Kalkulua ez da zuzena
Kalkulu zuzena Orekatzea 1,5 Orekatzea gaizki egiten da (aurretikoak ez dira errespetatzen, takt timea ez da errespetatzen eta abar) Orekatzea zuzena da baina oso inefizientea da Orekatzea zuzena da baina ez da optimoa Orekatzea zuzena eta optimoa da
22. jarduera (Puntuazioa: 0,5) Puntuazioa 10en gain Gaizki (% 0) Nahiko akatsekin (% 30) Akatsen batekin (% 60) Zuzen (% 100) a) Kate-mailen metodoa eta ibilbideerdimatrizea 2 Ibilbide-erdimatrizea ez da ondo egiten Ibilbide-erdimatrizea nahiko akatsekin egiten da Ibilbide-erdimatrizea akatsen batekin egiten da Ibilbide-erdimatrizea ondo egiten da Banaketa proposamena eta ibilitako distantziaren kalkulua 4 Metodoaren aplikazio ez zuzena Banaketa metodoa aplikatzean akatsak daude eta ez dira justifikatzen Banaketa metodoa zuzen aplikatzen da baina ez da nahikoa argumentatzen Banaketa metodoa zuzen aplikatzen da eta argumentatu egiten da b) Beharrezko makinen kalkulua 1,5 Makina kopuruaren kalkulu ez zuzena
Makina kopuruaren kalkulu zuzena Sekzioarentzako beharrezko azaleraren kalkulua 1,5 Ez da azalera bat bere ere ondo kalkulatzen Azalera bi ez dira ondo kalkulatzen Azalera bat ez da ondo kalkulatzen Azalera totala ondo kalkulatzen da Sekzioaren barne banaketaren proposamena 1 Makinak ez dira ondo kokatzen eta ez da kontuan hartzen balioetsitako azalera Makina guztiak balioetsitako azalerarekin ondo kokatzen dira korridoreak kontuan izan barik, eta makina batzuen balioetsitako azaleran akatsak daude Makina guztiak balioetsitako azalerarekin ondo kokatzen dira korridoreak kontuan izan barik Makina guztiak balioetsitako azalerarekin ondo kokatzen dira korridoreak kontuan izanda
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Kalkulu zuzena Biltegiaren azalera totalaren kalkulua 2 Kalkulu ez zuzena
Kalkulu zuzena Biltegiaren banaketaren proposamena 5 Proposamen ez zuzena
Proposamen zuzena
27. jarduera (Puntuazioa: 0,5) Puntuazioa 10en gain Gaizki (% 0) Nahiko akatsekin (% 30) Akatsen batekin (% 60) Zuzen (% 100) Informearen idazketa 4 Idazketa ez zuzena Idazketak nahiko akats ditu Idazketak akatsen bat du Idazketa zuzena Edukia 6 Eduki ez zuzena Atal desberdinetan nahiko akats daude Atal batzuetan akatsen bat hauteman daiteke Atal guztiak azaltzen dira modu zuzenean
Azken azterketa (Puntuazioa: 1,5) Puntuazioa 10en gain Ez zuzen (-0,5)
Zuzen (1) Test motako 10 galderen erantzuna 10 Erantzun ez zuzena
Erantzun zuzena
Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan |
addi-5a5f53a3d7d9 | https://addi.ehu.es/handle/10810/20812 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2017-01-26 | science | Echegaray López, Goretti | eu | Aljebra, gure aliatua | Ikaslearen gidak POI metodologiaren bitartez garatutako gaitegiko zatiaren dokumentazioa biltzen du, ikasleari bideratuta. Problema egituratzailea, metodologiaren gaitegia, dedikazio orduak eta denbora planifikazioa, jarduera sekuentzia, ebaluazioa eta hau aurrera ateratzeko tresnak eta informazio iturriak gehitzen dira. Dokumentu hau irakasleari bideratutako beste txosten zabalago baten parte da.
POI edo “Problemetan Oinarritutako Ikaskuntza” metodologia aktiboak ikasleari hipotesiak aurkeztu, ikasketa beharrak zehaztu eta elkarlan ikasketarako gaitasunak garatzen lagunduko dio. Arazo erreal bati soluzioa emateko interesa ikasketa motoretzat izanik, graduko dokumentuan zehaztutako gaitasunak bereganatzera iritsiko da.
Zer egin dezakegu tresna informatikoek huts egiten badigute eta pieza mekaniko bat bere erpinen koordenatuak bakarrik ezagutuz transformatu behar badugu?
Miren, Beñat eta Sara Ingeniaritza Zibilean graduatu berri dira eta lan munduan sartu aurretik praktika batzuk egitea erabaki dute. Artech izaneko enpresa txiki batean kolaborazioak egiten hasi dira. Honek automoziorako piezak diseinatu, transformatu eta fabrikatzen ditu.
Eguneroko legez gaur goizean hirurak lanera joan dira, baina albiste txar batekin topatu dira: asteburuan, mozketa elektriko baten ondorioz sisteman errore bat egon zen eta piezen diseinurako erabiltzen zuten programa
informatikoak ibiltzeari utzi dio. Hau gutxi balitz, diseinatu zuten azken piezaren ia datu guztiak galdu dira. Gorde den bakarra piezaren erpinen koordenatuak dira. Hondamendi honen aurrean, eta programa konpontzeak asteak eramango dituela ikusirik, aurreko egunetan diseinu programak egin duen guztia birkalkulatzeko eskatu zaie gerentziaren partetik. Izan ere, CM-Auto enpresarentzako entrega bat egin behar dute hemendik oso gutxira. Konfiantza dute beraiengan. Artech-en badakite Miren pertsona langilea dela, Beñat mutil oso praktikoa, beti lana minimizatzeko modua aurkitzen duena, eta Sara softwarean aditua. Ziur talde ona osatuko dutela.
Mirenek gogoratzen du erpinen koordenatuetan oinarrituz pieza transformatu zitekeela (trasladatu, biratu, eskalatu, simetria bat aplikatu etab.). Zorionez, karrerako Aljebrako irakasgaian operazio horiek guztiak matrizeen bidez egin zitezkeela ikasi zuten. Gaia pixka bat ahaztuta dauka, baina ziur dago interneten informazio nahikoa aurkituko duela bere bi lankideen laguntzarekin lana aurrera ateratzeko.
Beñatek dio pieza ikuspuntu ezberdin batetik ere erakutsi beharko dutela: kamera bat. Honek, noski, piezaren koordenatuak bere erreferentzia sisteman ezagutu behar ditu. Horretarako iruditzen zaio koordenatu aldaketak eta ortonormalizazioa baliagarri izango zaizkiela.
Pieza pantailan erakutsi behar izanak 3D koordenatuak pantailako koordenatuetara (2 dimentsio) pasatu behar izatea ekarriko die. Prozesu hau erpin kopuru handi bati aplikatu beharko zaionez, Beñat konturatzen da egindako eragiketak minimizatu beharko dituztela garaiz iristeko. Honen aurrean, Sarak gogoratzen du programa informatiko batean “aplikazio linealak” erabiltzen zituztela horrelako lanetarako. Hauei buruzko informazioa bilatzea beharrezkoa izango da.
Gainera, konsziente dira ezin dituztela eragiketa guztiak eskuz egin, eta kalkuluak erraztuko dizkien tresna informatikoren bat beharko dute. Sarak erabili ditzaketen zenbait programa ezagutzen ditu, hala nola Maxima edo Wolfram Mathematica. Beraz, arazoa arrakastaz konpontzeko beharrezko osagai guztiak dauzkate.
Lan guztia egindakoan, eta ongi ateratzen bazaie, lortutako guztia idatziz zein ahoz beraien arduradunari aurkeztea erabaki dute. Horrela, aurrerantzean zerbait antzekoa gertatuko balitz lagungarri izango lukete. IRAKASGAIAREN TESTUINGURUA IRAKASGAIAREN DATUAK
Irakaskuntza egutegiak honako modalitateak bereizten ditu: Irakaskuntza mota M S GA GO Ordu presentzialak/asteko 2,5
Aljebra eta Geometria irakasgaiak problemak ebazteko beharrezko kontzeptuak antzematen lagunduko duen ezagupen teorikoa garatzea du helburu. Gainera, ingeniaritza munduan aurkitutako egoerak ulertzeko balio du. Horretarako, aljebrako zenbait prozedura aplikatzen ikasiko da. Hala nola, analisi kualitatiboak egin, terminologia matematikoa erabili, abstrakzioak egin, hipotesiak formulatu, emaitza matematikoak aplikatu, soluzioen existentzia, bakartasuna, propietateak eta interpretazioa aztertu, generalizazioak bilatu edo frogapenak egin. Behin problema ebatzita, irasleak jarraitutako prozesua modu arrazonatuan aljebrako kontzeptu, emaitza eta prozeduren bidez azaltzen jakingo du. Gainera, ingeniaritzako egoerei soluzioa emateko helburuarekin, tresna informatikoak erabiltzen ikasiko da. Azkenik, ikasleak jarrera arduratsu, ordenatu eta ikasketarako prest dagoena hartzeko gaitasuna bereganatuko du, banakako zein talde lanerako baliabideak garatuz.
GAITEGIA: 1. Gaia: Bektore Espazioak. o Azpiespazio Bektorialak o Dependentzia eta independentzia lineala o Oinarriak eta Dimentsioa o Koordenatu aldaketa o Bektore espazioen arteko eragiketak
2. Gaia: Aplikazio Linealak. o Huna eta Irudia azpiespazioak o Aplikazio lineal baten eraketa o Aplikazio lineal bereziak o Transformazio geometrikoak
8. Gaia: Konikak eta Koadrikak. o Toki geometrikoak o Konikaren ekuazio laburtuaren kalkulua o Koadrikaren ekuazio laburtuaren kalkulua
Eta zein da bien arteko ezberdintasuna? Oso erraza. Metodologia tradizionalean irakasleak lehenik azalpenak eman eta ondoren buruketa batean emandako teoriaren aplikazioa bilatzen du. POI-ak aldiz kontrako prozesua egiten du: lehenik problema aurkezten da, ikasketa helburuak identifikatzen dira (hau da, ikasleek definitzen dute zer ikasi behar duten problema ebatzi ahal izateko), beharrezko informazioa bilatzen da eta azkenik problemaren soluzioa lortzera itzultzen da.
Bukaerako ebazpenerako ibilbide honetan zehar, talde txikietan egiten da lan, azalpenen bidezko metodo tradizionalen bidez bereganatu ezingo liratekeen gaitasunak garatuz. POI-aren oinarria Ikasketa Kooperatiboa (IK) deritzonan dago. Hau talde lanean oinarritutako ikasketa metodo bat da. Elkarlanean jarduten da, taldekide guztien ardura izango diren helburu komun batzuk lortzeko. IK-a definitzen duten oinarrizko elementuak IV Eranskinean daude.
Beharrezko jarduerak eta hauek aurrera atera ahal izateko dokumentazioa aurrerapenarekin igoko dira eGela plataforma birtualera, behar dituzuenean eskuragarri izateko. Ez da dena batera igoko baizik eta informazioa behar ahala emango da.
POI jarduera gehienetarako talde txikietan egingo da lan (3ko taldeak osatzen saiatuko da). Taldeak zuek bertan osatuko dituzue hobe datorkizuen moduan, klasetik kanpoko ordu libre komunak izan beharko dituzuela kontuan hartuz.
Garrantzitsua da taldekide guztiek konpromezu maila altua izatea, izan ere denen nota bakoitzaren esfortzu eta dedikazioaren menpekoa izango da. Taldearen funtzionamendu egoki bat lortzeko, irakurri, egokitu, osatu eta sinatu beharko duzuen arauen dokumentu bat emango zaizue zuen konpromezua erakusteko (I Eranskina). Gainera, bigarren dokumentu bat emango zaizue zuen bileren aktak bete eta egindako lanaren jarraipena eraman ahal izateko (II Eranskina).
Sesioak
Ondoren buruketa ebazteko ariketa zerrenda erakusten da.
0. JARDUERA: Metodologiaren aurkezpena. Taldeen osaketa. Buruketaren irakurketa eta analisia. Helburuen definizioa eta bateratzea. 0. JARDUERA Presentziala + Ez presentziala Estimatutako denbora 150’+30’ Jarduera mota: 3ko taldeetan Ebaluazioa: txostenak taldeko koadernora gehitzen dira eta irakasleak POI zatiaren bukaeran ebaluatuko ditu.
J0: Irakur ezazu arduraz eman zaizun buruketa. Eztabaidatu zure taldekideekin eta saiatu gida orriko galderei erantzuten. Bukatzeko, idatzi itzazue zuen ondorioak modu bateratuan. Zeintzuk uste duzu direla buruketaren ikasketa helburuak? Gida orria: 1. Ze eragiketa matrizial ezagutzen dituzu? 2. Uste al duzu matrizeak erabiliz erreferentzia sistema aldatu dezakegula? Nola? 3. Kameraren oinarria ortonormala izan behar da. Ba al dakizu zer den hori? Ezagutzen al duzu lagundu gaitzakeen metodoren bat? 4. Pantailako koordenatuak lortzeko moduren bat bururatzen al zaizu? 5. Kalkuluak azkarrago egin ahal izateko programa matematikoren bat behar al genuke? 6. Zer gertatuko litzateke lana bukatu gabe utzi behar bazenu eta beste pertsona bat bukatzera etorri behar izango balitz? Kalkuluak baino zerbait gehiago egin behar al zenuke hondamen bat gaitzesteko? 7. Zer gehiago behar da zure lankideek prozedurak ulertzeko? 8. Taldean hobeto ebatziko zitekeen jardueraren bat dagoela uste al duzu?
Interesa: alde batetik, garrantzitsua da taldean lan egingo duzuela asimilatzea eta honek dakartzan ardurak onartzea. Gainera, buruketarekin ohitu eta ikasketa helburuak identifikatzea bilatzen da.
Aipatutako koadernoa taldean burututako jarduera guztien inguruko txostenak bilduko dituen dokumentua izango da. Aurretik abisatuko da noiz entregatu behar den ebaluatua izateko. Irakasleak berak ebaluatuko du.
Zorionez, Mirenek gogoratzen du karrerako Aljebrako irakasgaian operazio horiek guztiak matrizeen bidez egin zitezkeela ikasi zutela. Hiruek gaia pixka bat ahaztuta daukate, baina ziur daude interneten informazio nahikoa aurkituko dutela lana aurrera ateratzeko. Gainera, kalkuluak azkarrago egiten lagunduko dien ordenagailu bat daukate, eta Sarak dio ezagutzen dituela erabili ditzaketen zenbait programa. Hala nola, Maxima eta Wolfram Mathematica.
Pausu guztiak dokumentatu beharko dituztela iruditzen zaie, dena bukatutakoan idatziz zein ahoz beraien arduradunari aurkeztu ahal izateko. Horrela, aurrerantzean zerbait antzekoa gertatuko balitz lagungarri izango lukete.
Transformazioei buruko informazioa Interneten aurkitu daiteke, asko eta oso atzigarria baitago.
4. Jarduera zerrenda: 1.1 JARDUERA: Egoeraren irakurketa eta analisia. Helburuen definizioa eta bateratzea.
1.1 JARDUERA Presentziala Denbora estimatua 60’ Aurretiko jakintza: matrizeei buruzko oinarrizko kontzeptuak eta espazioak Jarduera mota: 3ko taldeetan Ebaluazioa: txostenak taldeko koadernora gehitzen dira eta irakasleak POI zatiaren bukaeran ebaluatuko ditu.
J1.1: Irakur ezazu arduraz eman zaizun buruketa. Eztabaidatu zure taldekideekin eta saiatu gida orriko galderei erantzuten. Bukatzeko, idatzi itzazue zuen ondorioak modu bateratuan.
Interesa: erabili behar duzuen tresna matrizeak izango direla badakizue, baina hauek transformazioak egiteko nola erabiltzen diren identifikatzea bilatzen da.
1.2 JARDUERA: Oinarrizko hiru transformazioak egiteko matrizeen definizioa.
1.2 JARDUERA Presentziala + ez presentziala Estimatutako denbora 150’+60’ Aurretiko jakintza: matrizeen biderketa, 3D koordenatuak Jarduera mota: bakarka 3ko taldeen barruan Ebaluazioa: taldeko ebaluazio hezigarri eta batutzailea. Taldeko txosten idatziak irakasleak ebaluatuko ditu. Egindako lanari buruzko feedback-a emango da. Honi esker, txostenak zuzentzeko aukera egongo da, koadernora gehitu eta POI zatiaren bukaeran irakasleak berriro ebaluatzeko.
J1.2: Lehenik eta behin oinarrizkoenak diren transformazioak egingo dira: translazioa, koordenatu jatorriarekiko eskalatzea eta x, y, z ardatzekiko biraketa. Zeintzuk dira transformazio hauetako bakoitzari dagozkien matrizeak? Zergatik egiten dira horrela? Interesa: transformazioak aplikatu baino lehen, beharrezkoa da nola jardungo den ezagutzea, eta ahal bada beste ikaskideekin egiaztatzea. Jarduera honen bidez hiru oinarrizko transformazio aplikatzeko modua definitzea lortuko duzue.
Ebaluazioa: Taldeko txosten idatziak entregatuko dira eta irakasleak talde lanaren barruan ebaluatuko ditu. Egindako akatsen eta hobekuntzei buruzko feedback-a emango zaizue tutoretza orduetan, eta horri esker txostena zuzendu edo hobetzeko aukera izango duzue koadernoaren azken entregara begira. Ahozko aurkezpena ez da ebaluatuko.
1.3 JARDUERA: Alderantzizko transformazioak. 1.3 JARDUERA Presentziala + ez presentziala Estimatutako denbora 60’+60’ Aurretiko jakintza: matrizeen biderketa, 3D koordenatuak Jarduera mota: bakarka 3ko taldeen barruan Ebaluazioa: taldeko ebaluazio hezigarri eta batutzailea. Taldeko txosten zuzenduak koadernora gehituko dira eta irakasleak ebaluatuko ditu POI atalaren amaieran.
J1.3: Izan liteke edozein momentutan dagoeneko eginda dagoen transformazio bat desegin nahi izatea. Ze matrize erabili behar da aurreko koordenatuetara itzultzeko hiru transformazioetako bakoitzean? Zuetako bakoitzak transformazio bat landuko du. 1.2 jardueran landu zenuten transformazioa aldatu behar duzue. Ondorengo taulak erakusten du zein den bakoitzari esleituko zaizuena.
Interesa: aurreko jarduerako hiru transformazioak egin ondoren, hasierako objektura itzultzen ikasiko duzue.
Ebaluazioa: Ahozko aurkezpenei eta ondoren sortutako eztabaidari esker ariketa ebatzita geratuko da, berehalako feedback bat eskainiz. Horrela, zuen txosten idatziak hobetzeko aukera izango duzue, koadernora gehitu eta POI atalaren amaieran ebaluatuak izateko. Hau taldeko ebaluazio hezigarri eta batutzailearen parte izango da (zuetako bakoitzak banakako txosten bat egingo du, baina kontutan izan behar duzue zuen lana taldeko ebaluazioari gehituko zaiola, eta beraz zuen taldekideen notan eragina izango duela).
1.4 JARDUERA Presentziala + ez presentziala Estimatutako denbora 60’+60’ Aurretiko jakintza: oinarrizko transformazioak, 3D koordenatuak, matrizeen definizioa eta matrizeen arteko biderketa Maxima herraminta erabiliz, Objektuen errepresentazioa Wolfram Mathematica erabiliz Jarduera mota: banakakoa Ebaluazioa: irakaslearen behaketa klasean eta banakako txostenaren entrega. Hau irakasleak zuzenduko du eta laborategiko notaren barruan ebaluatuko da
J1.4: Dagoeneko gai zara oinarrizko hiru transformazioak aplikatzeko. Praktikan jartzeko garaia iritsi da. Talde bakoitzari transformazioa aplikatzeko objektu bat esleitu zaizue. objektu horretatik abiatuz, taldekide bakoitzak lantzeko falta duen transformazioa aplikatuko du. Egin beharreko transformazioak libreak dira. Hau da, zuk erabaki nora mugitu nahi duzun objektua, zenbat eskalatu nahi duzun edo zein izango diren biraketa angelu eta ardatza. objektua transformatuta daukazunean, aplikatu alderantzizko transformazioa eta itzuli hasierako objektura.
Ikaslea 1.2 Jarduera 1.3 Jarduera 1.4 Jarduera A ikaslea translazioa Biraketa Eskalatzea B ikaslea Eskalatzea translazioa Biraketa C ikaslea Biraketa Eskalatzea translazioa
Interesa: modu teorikoan ikasi duzuen guztia praktikan jartzeko aukera izango duzue. Horretarako Maxima eta Wolfram Mathematica tresna informatikoak dauzkazue eskuragarri. Lehenengoarekin matrize eragiketak modu erraz eta azkarrean egingo dituzue eta bigarrenarekin 3 dimentsiotako piezak irudikatuko dituzue.
Ebaluazioa: lana bi modutan ebaluatuko da: irakaslearen klaseko behaketarekin alde batetik, eta irakasleak zehaztutako momentuan
entregatutako banakako txostenaren bidez bestetik. Laborategiko notaren parte izango da.
1.5 JARDUERA: Kate transformazioa: puntu finko batekiko eskalatzea. 1.5 JARDUERA Presentziala + ez presentziala Estimatutako denbora 150’+60’ Aurretiko jakintza: matrizeen arteko biderketa, oinarrizko transformazioak, 3D koordenatuak Jarduera mota: 3ko taldeetan Ebaluazioa: koebaluazio inkesta ikasleek zein irakasleak beteta. Gainera, txostena koadernora gehituko da eta POI atalaren amaieran irakasleak ebaluatua izango da.
J1.5: Dagoeneko gai gara koordenatu jatorriarekiko eskala aldaketa bat egiteko. Hala ere, ohikoagoa da objektuak beraien zentroarekiko edota erpin batekiko eskalatzea. Zergatik uste duzu ohikoagoa dela horrela egitea? Zein da puntu finko batekiko eskalatzea egiteko jarraitu beharreko pausu sekuentzia? Jakingo al zenuke lan guztia egingo duen matrize bakar bat definitzen? Interesa: ingeniaritzan oso tipikoa den transformazio bat egiten ikasiko duzue: puntu finko batekiko eskala aldaketa. Gainera, pausu guztiak matrize bakarrean biltzen ikasiko duzue. Lan hau egiteko garrantzizkoa da aurreko jardueretan landutako kontzeptuak argi edukitzea (translazioa eta eskalatzea).
Ebaluazioa: talde lanaren ebaluazioa zuek zein irakasleak egingo duzue. Alde batetik, koebaluazio inkesta batzuk beteko dituzue (talde lanaren funtzionamendu egokia baloratuko da batez ere). Bestetik, irakaslea arduratuko da taldeko txosten idatziak zuzendu eta ebaluatzez.
1.6 JARDUERA Presentziala + ez presentziala Estimatutako denbora 60’+90’ Aurretiko jakintza: kate transformazioak, kate transformazioak, matrizeen definizioa eta matrizeen arteko biderketa Maxima herraminta erabiliz, objektuen errepresentazioa Wolfram Mathematica erabiliz Jarduera mota: banakakoa eta 3ko taldeetan Ebaluazioa: laborategi laneko banakako txostenak entregatuko dira eta irakasleak zuzendu/ebaluatuko ditu.
J1.6: Behin objektu bat puntu finko batekiko eskatzeko modua definituta, probatu dezagun ea funtzionatzen duen. Taldeka, aplikatu zuen objektuari eskala aldaketa bat. Eskalatze hau bere erpinetako batekiko egingo da. Interesa: teorian ikasitakoa praktikan jartzerakoan, objektuen transformazio prozesuan matrizeek duten erabilgarritasuna ikustea lortuko duzue.
Miren, Beñat eta Sarak planteatu zaien buruketari soluzioa ematen jarraitzen dute. Oraingoan, piezaren erpinen koordenatuak kalkulatu behar dituzte erreferentzia sistema berri batean: enfokatzen dion kamera bat. Horretarako beharrezkoa da kamerak pieza non dagoen jakitea suposatuz (0,0,0) puntua kameran bertan dagoela.
Zeintzuk uste duzu direla kontutan hartu beharreko faktoreak erreferentzi sistema berrira koordenatu aldaketa egiteko garaian?
Dokumenta itzazue idatziz zein ahoz problema askatzeko jarraitzen dituzuen pausuak.
Beharrezko informazioa Interneten aurkitu daiteke, asko eta oso atzigarria baitago.
2.1 JARDUERA: Egoeraren irakurketa eta analisia. Helburuen definizioa eta bateratzea.
2.1 JARDUERA Presentziala Estimatutako denbora 60’ Aurretiko jakintza: puntu baten koordenatuak, erreferentzi sistemak Jarduera mota: 3ko taldeetan Ebaluazioa: taldeko txostena koadernoan bilduko da eta irakasleak ebaluatuko du POI atalaren bukaeran.
J2.1: Irakur ezazu arduraz eman zaizun buruketa. Eztabaidatu zure taldekideekin eta saiatu gida orriko galderei erantzuten. Bukatzeko, idatzi itzazue zuen ondorioak modu bateratuan.
Gida orria: Ze informazio daukagu eta nola dago adierazita? (zenbakiak, puntuak, bektoreak…) Ze erreferentzi sistemetan ematen zaizkigu datuak? Edo beste modu batean esanda, zein da oinarria Zein da gure oinarriaren ezaugarri nagusia? Uste duzu oinarria osatzen duten bektoreen artean erlazioren bat dagoela? Ze datu uste duzu aldatuko direla erreferentzi sistema aldatzen badugu?
Interesa: jarduera honekin egoera aztertuko duzue, dauzkazuen datuak identifikatuko dituzue eta buruketari soluzioa emateko modu generikoa zehaztuko duzue.
Ebaluazioa: taldeko txostena koadernoan bilduko da, irakasleak POI atalaren amaieran ebaluatu dezan.
2.2 JARDUERA Presentziala + ez presentziala Estimatutako denbora 210’ + 90’ Aurretiko jakintza: oinarriei buruzko oinarrizko kontzeptuak, koordenatuak eta biderketa eskalarra Jarduera mota: banakakoa eta 3ko taldeetan Ebaluazioa: irakasleak alde batetik laborategiko txostenak ebaluatuko ditu laborategiko lanen barruan (taldeko ebaluazio hezigarri eta batutzailea). Bestetik, taldeko txosten idatziak taldeko lanaren barruan ebaluatuko ditu (taldeko ebaluazio hezigarri eta batutzailea).
J2.2: Talde bakoitzari bi oinarri ezberdin aurkezten zaizkizue. Jatorrizko oinarriarekin gertatzen zen bezala, Miren, Beñat eta Sarak oinarri berria ortonormala izatea behar dute. Eztabaidatu ea eman zaizkizuen oinarriak ortonormalak diren edo ez, eta bakar ba ere ez bada, ortonormalizatu bietako bat. Hori izango da oinarri berria eta kameraren erreferentzia sistematzat hartuko dena. Interesa: oinarri ortogonal edo ortonormal bat identifikatzen ikasiko duzue, baita Gram-Schmidt metodoaren bidez ortogonalizatzen ere.
Ebaluazioa: jarduera hau alde batetik laborategiko lanaren barruan ebaluatuko da eta bestetik taldeko lan idatziaren barruan.
Klasean, taldeka, laborategiko jarduera aurrera ateratzeko pausuak biltzen dituen txosten bat osatuko duzue. Hau irakasleak laborategiko lanaren barruan ebaluatuko du. Ondoren, ariketa denen artean ebatziko da klasean, eta klasetik kanpo zuzendu edo hobetzeko aukera izango duzue berriz ebaluatua izan dadin. Hau eGelara igoko da egun horretako gaueko 00:00ak baino lehen, eta irakasleak laborategiko lanaren barruan ebaluatuko du. Txosten hobetua entregatzen ez duten taldeak hasierako txostenaren notarekin geldituko dira.
Horrez gain, taldeka txosten bat idatziko duzue zeinetan honakoak azalduko diren: zein den ortonormalizatu duzuen oinarria, nola egin duzuen
eta ze ondoriotara iritsi zareten. Irakasleak txosten hauek zuzenduko ditu, eta klasetik kanpo aldaketak egiteko aukera emango zaizue koadernora gehitzeko.
2.3 JARDUERA: Koordenatu aldaketa. 2.3 JARDUERA Presentziala + ez presentziala Estimatutako denbora 120’+30’ Aurretiko jakintza: matrizeak, koordenatuak Jarduera mota: 3ko taldeetan Ebaluazioa: ikasleengatik zein irakaslearengatik ebaluatutako ahozko aurkezpena. Taldeko ahozko lanaren barruan ebaluatuko da.
J2.3: Miren, Beñat eta Sarak dagoeneko oinarri berria definituta daukate eta koordenatu aldaketa egiten has daitezke. Eskuz egin zezaketen, erpin bakoitzarentzat konbinazio lineala egin eta koordenatu berriak kalkulatuz, baina … bururatzen al zaizu modu azkarragoren bat? Koordenatu aldaketa erpin guztietarako berdina izan beharko litzateke, ezta? Zer erabili dute orain arte transformazio bera erpin guztiei aplikatzeko? Zer uste duzu definitu behar dutela aurrerago aldaketa aplikatu ahal izateko? Interesa: koordenatu aldaketa modu oso erraz eta zuzenean egitera iritsiko zarete, zuen denbora optimizatzen lagunduko dizuena.
Ebaluazioa: egindako lana ahoz aurkeztuko duen talde bat aukeratuko da. 1.2 eta 1.3 jardueretan aurkezpena egin zuten taldeen ezberdina izango da. Aurkezpenaren ondoren akats posibleak zuzentzeko eztabaida bat sortuko da klasean. Aurkezpen hau zuek zein irakasleak ebaluatuko duzue, taldeka eta errubrika bidez (eGelara igoko dira).
Aurkezpenak 15 minutu inguruko iraupena izango du. Ebaluaziorako beste 15 minutu emango dira gehienez. Zuen kalifikazioaren eta irakaslearenaren batezbestekoa egingo da, eta taldeko ahozko lanaren barruan ebaluatuko da.
2.4 JARDUERA Presentziala + ez presentziala Estimatutako denbora 90’+ 90’ Aurretiko jakintza: koordenatuak, matrize bidezko eragiketak, Maxima eta Wolfram Mathematicaren oinarrizko eragiketak Jarduera mota: banaka eta 3ko taldetan Ebaluazioa: irakasleak banakako txostenak ebaluatuko ditu laborategiko notaren barruan. Gainera, koadernora taldeko txosten bat gehituko da eta irakasleak POI atalaren bukaeran ebaluatuko du talde lan idatziaren barruan (taldeko ebaluazio batugarria).
J2.4: Dagoeneko egin dezakezue koordenatu aldaketa piezaren erpin guztiekin. Nola uste duzue erabili dezakezuela aurreko jardueran lortutako koordenatu aldaketaren matrizea? Eztabaidatu honi buruz taldean. Argi daukazuenean, banaka, egin egokiak iruditzen zaizkizuen eragiketak Maxima edo Wolfram Mathematica erabiliz. Ondoren, irudikatu objektu berria Wolfram Mathematicarekin. Interesa: jarduera honen bidez objektu baten koordenatu aldaketa grafikoki ikusiko duzue.
Ebaluazioa: irakasleak ebaluatuko du jarduera hau. Alde batetik, banaka egindako laborategi txostenak ebaluatuko ditu (objektuaren transformazioa), laborategiko lanaren barruan. Bestetik, taldeko txosten bakar bat eratuko duzue jarduera osoa aurrera ateratzeko emandako pausu guztiak azalduz. Hau koadernora gehituko da POI atalaren bukaeran irakasleak ebaluatzeko.
Egin beharreko lanarekin bukatzeko, gure lagunek objektua pantailan irudikatu behar dute. Hau da, piezaren 3D koordenatuak pantaila koordenatuetara (2 dimentsio) pasa beharko dituzte. Prozesu hau erpin kopuru handi bati aplikatuko zaionez, Beñatek garaiz iristeko eragiketa kopurua minimizatu beharko dela aurreikusi du. Honen aurrean, Sarak gogoratzen du horrelako lanetarako programa informatiko batean “aplikazio linealak” izeneko zerbaiten erabilera ikusi izana. Beraiei buruzko informazioa bilatzea beharrezkoa izango da.
Aurrerantzean antzeko zerbait gertatzeko aukeraren aurrean, lana eginda dagoenean pausu guztiak dokumentatu beharko dira gerenteari ahoz zein idatziz aurkeztu ahal izateko.
3.1 JARDUERA: Egoeraren irakurketa eta analisia. Helburuen definizioa eta bateratzea.
3.1 JARDUERA Presentziala Estimatutako denbora 60’ Aurretiko jakintza: bektore espazioak Jarduera mota: 3ko taldeetan Ebaluazioa: koadernoan bilduko da eta irakasleak ebaluatuko du ABP atalaren amaieran.
J3.1: Irakur ezazu arduraz eman zaizun buruketa. Eztabaidatu zure taldekideekin eta saiatu gida orriko galderei erantzuten. Bukatzeko, idatz itzazue zuen ondorioak modu bateratuan.
Gida orria: Ze datu dauzkagu? (zenbakiak, puntuak, bektoreak…) Ze bektore espaziori dagozkio datuak? ( Zer da aldatu nahi duguna? Ze aukera ezberdin ikusten dituzu aldaketa hori egin ahal izateko? Zein uste duzu dela aplikazio lineal baten eginbeharra? Interesa: ariketa honekin buruketa aztertuko duzue eta ebatzi ahal izateko ikasketa beharrak identifikatuko dituzue.
Ebaluazioa: taldeko lan idatzia koadernoan bilduko da, ABP atalaren amaieran irakasleak zuzendua izateko
3.2 JARDUERA Presentziala + ez presentziala Estimatutako denbora 150’+60’ Aurretiko jakintza: bektore espazio eta azpiespazioak, oinarria Jarduera mota: banakakoa eta 3ko taldeetan Ebaluazioa: irakasleak taldeko txostenak bilduko ditu eta taldeko lan idatziaren barruan ebaluatuko ditu (taldeko ebaluazio batugarria). Gainera, koebaluazioko inkesta bat egingo da talde barruko banakakoaren lana ebaluatzeko.
Ebaluazioa: etxean, zuetako bakoitzak kernel eta irudiaren definizioei eta dimentsioen teoremari buruzko dokumentu bat prestatuko duzue. Klasean, irakasleak honi buruzko azalpen txiki bat egingo du, eta honi esker ikasketa osatuko duzue. Ondoren, taldeka bilduko zarete eta banaka egindako txostenak bateratu, zuzendu eta osatuko dituzue taldeko txosten bakar bat lortzeko.
Txosten hauek irakasleak ebaluatuko ditu taldeko lan idatziaren barruan.
Gainera, koebaluazioko inkesta bat beteko duzue talde barruko kide bakoitzaren lana ebaluatu ahal izateko.
3.3 JARDUERA: Gure aplikazio linealaren definizioa. 3.3 JARDUERA Presentziala + ez presentziala Estimatutako denbora 60’+60’ Aurretiko jakintza: aplikazio linealaren definizioa, oinarrizko ikusmen espaziala Jarduera mota: 3ko taldeetan Ebaluazioa: taldeko ahozko aurkezpena. Gainera, taldeko txostenak koadernora gehituko dira eta irakasleak ebaluatuko ditu POI atalaren amaieran (taldeko ebaluazio batugarria).
J3.3: Gure objektuak 3D koordenatuak dauzka. Koordenatu hauek pantaila koordenatuetara pasa behar ditugu (2D). Hau da, bektore espaziotik -ra aldatu behar gara. Gai izango al zinake aplikazio hori definitzeko jakinik kamera (0,0,0) puntuan dagoela eta objektuari enfokatzen ari dela? Interesa: aplikazio linealek zein egoeretan izan daitezkeen lagungarri ezagutuko duzue eta gure objektua 2D pieza batean bihurtuko duen aplikazioa definitzen ikasiko duzue.
Ebaluazioa: alde batetik, irakasleak talde bat aukeratuko du klase horretan egindako lanaren ahozko aurkezpen bat egin dezan. Ahal den neurrian, orain arte ahozko aurkezpenik egin ez duen talde bat izango da. Irakasleak zein zuek ebaluatua izango da aurkezpenetako errubriken bidez (eGelan aurkituko dituzue).
Ondoren, klasean eztabaida bat sortuko da ariketa ebazteko beharrezko kontzeptuak ulertzen lagunduko duena. Oinarri honekin, klasetik kanpo taldeko txosten bat idatziko duzue zeinetan eman beharreko pausuak azalduko diren. Hau hurrengo klasean entregatuko da. Koadernora gehituko da eta irakasleak POI atalaren amaieran ebaluatuko du.
3.4 JARDUERA Presentziala + ez presentziala Estimatutako denbora 150’+ 90’ Aurretiko jakintza: koordenatuak, matrize eragiketak, Maxima eta Wolfram Mathematicaren oinarrizko komandoak Jarduera mota: 3ko taldeetan Ebaluazioa: taldeko lan idatziaren barruan ebaluatuko den taldeko txostenaren entrega. Gainera, txosten zuzendu edo hobetuak koadernora gehituko dira irakasleak POI atalaren amaieran ebaluatu ditzan (taldeko ebaluazio hezigarri eta batutzailea).
J3.4: Piezaren koordenatu berriak lortzeko sortu dugun aplikazio lineala erabiltzeko garaia da. Uste duzu beharrezkoa dela behin eta berriz erpin bakoitzarentzat kalkulu berdinak egitea edo prozesua arintzeko baliagarria den tresna matematiko bat ezagutu dugu dagoeneko? Eztabaidatu gai hau taldean. Argi duzuenean zer erabili dezakezuen eta nola, egin beharrezko eragiketak eta irudikatu taldean pieza berria. Honetarako Wolfram Mathematica erabili dezakezue.
Interesa: aplikazio lineal bat erabiltzerako orduan kalkuluak arintzeko modua ikusiko duzue.
Ebaluazioa: taldeka ariketaren ebazpenari buruzko txosten bat idatziko duzue. Hau klasean entregatuko da eta irakasleak ebaluatuko du taldeko lan idatziaren barruan. Akatsei buruzko feedback-a emango zaizue txostena zuzendu edo hobetu ahal izateko. Hau, koadernora gehituko da aurrerago irakasleak ebaluatzeko.
3.5 JARDUERA Presentziala Estimatutako denbora 60’ Aurretiko jakintza: J3.2 Jarduera mota: banaka eta 3ko taldeetan Ebaluazioa: taldeko ahozko aurkezpena.
Interesa: ahozko aurkezpenak egiten trebatzea da helburua, eta honekin batera ahozko komunikazioari dagozkion gaitasunak eskuratzea.
Ebaluazioa: jarduera ahozko talde lanaren barruan ebaluatuko da bai irakaslearengatik eta baita zuengatik ere. Horretarako eGelara igotako ahozko aurkezpenen errubrikak erabiliko dira.
3.6 JARDUERA Ez presentziala Estimatutako denbora 60’ Aurretiko jakintza: 1, 2 eta 3 azpiburuketak Jarduera mota: 3ko taldeetan Ebaluazioa: taldeko lan batugarria. Txostenak entregatuko dira eta irakasleak ebaluatuko ditu taldeko lan idatziaren barruan.
J3.6: Suposatu Miren, Beñat eta Sara zaretela. Lan guztia amaitu duzue, eta eskatu zitzaizuen bezala, gerenteari aurkeztu zizuen problemaren ebazpena daraman txosten bat aurkeztu behar diozue. Idatzi problema egituratzailearen ebazpena, aurkeztu zitzaizkizuen erronka guztiei erantzuna emanez eta zuen pausuak justifikatuz. Honekin zuen lana bukatuta egongo da, eta dena ongi ateratzen bada, enpresak jarri zizuen proba arrakastaz gainditu izango duzue. Interesa: jarduera honek problema egituratzaile osoa barneratzen du. Problema ebazteko emandako pausu garrantzitsuak identifikatzen lagunduko dizue.
Ebaluazioa: taldeko lan batugarria izango da. Irakasleak entregarako data bat jarriko du, eta txostenak taldeko lan idatziaren barruan ebaluatuak izango dira.
Ohartu portzentaiek sailean aurreko kurtsoetarako adostutako portzentaiekin bat egiten dutela:
Irakasgaia gainditu ahal izateko azterketa idatzian gutxienez 3 puntu lortu beharko dira 10etik.
Taldeko lana idatzizkoa zein ahozkoa izango da. Idatzizko lana 5 entrega puntualekin eta bukaerako koadernoarekin (taldeko jarduera guztiak edukiko dituena) ebaluatuko da.
1.2 JARDUERA: Oinarrizko hiru transformazioak egiteko matrizeen definizioa
Jarduera honetan zuetako bakoitzak transformazio bat landuko du eta bere taldekideei azalduko die. Dokumentazio honekin taldeak txosten bateratu bat sortuko du, klasean entregatuko dena irakasleak taldeko lan idatziaren barruan ebaluatu dezan.
Behin txostenak zuzendu eta ebaluatuta, taldeka tutoretzako orduan feedback-a emango zaizue zuen akatsak identifikatu eta konpondu ahal izateko. Txosten zuzenduak koadernora gehitu eta irakasleak POI atalaren amaieran berriz ebaluatuko ditu.
2.2 JARDUERA: Oinarri ortonormalaren definizioa eta GramSchmidt ortogonalizazio metodoa. Taldeka jarduera ebazteko emandako pausuak eta hauen justifikazioa azaltzen dituen txosten bat idatziko duzue. Momentuan entregatuko da eta irakasleak ebaluatuko du taldeko lan idatziaren barruan. Zuzendu ondoren, akatsei buruz informatuko zaizue txostena hobetu eta koadernora gehitzeko. Hau irakasleak berriz ebaluatuko du POI atalaren amaieran.
3.2 JARDUERA: Aplikazio linealaren definizioa. Ikasle bakoitzak hiru puntu hauetako bati buruzko informazioa bilatuko du: kernelaren definizioa, irudiaren definizioa eta dimentsioen teorema. Irakaslearen azalpenen ondoren eta klasean sortuko den eztabaidaren amaieran, taldeka txosten amankomun bat sortuko duzue. Hau klasean entregatuko da irakasleak taldeko lan idatziaren barruan ebaluatu dezan.
3.4 JARDUERA: Aplikazio linealari elkartutako matrizea. Ordenagailu praktika. Taldeka jarduera ebazteko jarraitutako pausu guztiak biltzen dituen txosten bat idatziko duzue: aplikazio linealari elkartutako matrizearen eraketa eta objektuaren transformazioa. Klasean entregatuko da irakasleak taldeko lan idatziaren barruan ebaluatu dezan. Tutoretza orduetan irakasleak egindako akatsei buruzko feedback-a emango dizue txostena zuzendu edo hobetu dezazuen. Hau koadernora gehituko da POI atalaren amaieran ebaluatua izateko.
3.6 JARDUERA: Bukaerako entrega. Klasetik kanpo eta taldeka, problema egituratzaileari erantzuna emateko lortutako guztia biltzen duen bukaerako txosten bat idatziko duzue. Hau klasean entregatuko da irakasleak egoki deritzon momentuan. Irakaslea bera izango da txosten hau idatzizko talde lanaren barruan ebaluatuko duena.
Irakasleak taldeko koadernoak jasoko ditu eta POI atalaren amaieran ebaluatuak izango dira. Irakaslearekin entrega data bat finkatuko da. Koadernoak 0, 1.2, 1.3, 1.5, 2.1, 2.4, 3.1, 3.3, 3.4 eta 3.6 jardueretan egindako ariketak bilduko ditu.
Jarduera Nork ebaluatu Portzentaia 2.3 Irakaslea / Ikasleak %100 3.3 Irakaslea / Ikasleak %100 3.5 Irakaslea / Ikasleak %100 Jarduera bakoitzaren portzentaia %100koa da bakoitzean ebaluatuko diren taldeak ezberdinak direlako. 2.3 JARDUERA: Koordenatu aldaketa. Taldeetako batek koordenatu aldaketaren matrizearen eraketari buruzko ahozko aurkezpen txiki bat egingo du. 1.2 eta 1.3 jardueretan aurkezpena egin zuten taldeen ezberdina izango da. Zuek erabakiko duzue zuen taldeko zeinek edo zeintzuk egingo duten aurkezpena. Irakasleak zein zuek ebaluatuko duzue eGelan aurkituko dituzuen ebaluazio inkestak betez (ondoren ebaluaketa irizpideak ikus daitezke). Ikasleen eta irakaslearen kalifikazioen batazbestekoa egingo da eta nota bera esleituko zaio taldekide guztiei.
3.3 JARDUERA: Gure aplikazio linealaren definizioa. Taldeetako batek (irakasleak aukeratua) aplikazio linealaren sorrerari buruzko ahozko aurkezpen txiki bat egingo du. Orain arte ahozko aurkezpenik egin ez duen talde bat izango da aukeratutakoa eta zuek bertan erabakiko duzue taldeko zeinek edo zeintzuk aurkezten duten. Irakasleak zein zuek ebaluatuko duzue eGelan aurkituko dituzuen ebaluazio inkestak betez (ondoren ebaluaketa irizpideak ikus daitezke). Ikasleen eta irakaslearen kalifikazioen batazbestekoa egingo da eta nota bera esleituko zaio taldekide guztiei.
Orain arte inongo ahozko aurkezpen ebaluagarririk egin ez duten taldeek jarduera honetan izango dute aukera. 3. azpiburuketan zehar egindako lana aurkeztuko duzue. Erabilitako aplikazio lineal ezberdinak definitu, hauek aukeratzearen zergatia justifikatu, aplikazio lineal horiei elkartutako matrizearen eraketa azaldu eta lortutako emaitzak erakutsiko dituzue. Aurkezpen bakoitzaren amaiera ebaluazio inkestak banatuko dira, irakasleak zein zuek bakarka ebaluatu ditzazuen (ebaluazio irizpideak ondorengo taulan ikus daitezke). Ebaluazio irizpideak: Errubrika 5 puntu 3 puntu 0 puntu Edukia Ariketaren ebazpena zuzena da Ariketaren ebazpena ez da guztiz zuzena, eratze prozesuan egindako akatsen baten eraginez Ariketaren ebazpena ez da zuzena eta prozesua ez da egokia Aurkezpena Aurkezpena argia izan da eta lengoaia teknikoa erabili du Aurkezpena argia izan da baina ez du lengoaia teknikorik erabili Aurkezpena ez da argia izan
Banakako lana irakaslearen klaseko behaketa eta ikaslearen talde barruko lanaren bidez (koebaluazioa) ebaluatuko da.
1.5 JARDUERA: Kate transformazioa: puntu finko batekiko eskalatzea. Jarduera honetan 3ko taldeetan egingo duzue lan. Taldekide guztiek amankomunean lan egingo duzue eginbehar bakar bat aurrera ateratzeko. Ikasle bakoitzak taldeko lanean duen funtzionamendua ebaluatuko da. Hau irakasleak zein zuek egingo duzue. Irakasleak talde lana ebaluatuko du eta taldekide bakoitzari lan horren portzentai bat esleituko dio. Zuek koebaluazioko inkesta bat beteko duzue (II Eranskina). Bi kalifikazioen ponderazioak taldekide bakoitzaren bakarkako nota emango du.
Etxean ikasle bakoitzak indibidualki kernel eta irudiaren definizioei eta dimentsioen teoremari buruzko dokumentu bat prestatuko du. Irakaslearen azalpenen ondoren, taldeka bilduko zarete eta zuen txostenak bateratu, zuzendu eta osatuko dituzue taldeko txosten amankomun bakar bat sortuz. Txostenak taldeko lan idatziaren barruan ebaluatzeaz gain, irakasleak talde bakoitzaren funtzionamenduari nota bat jarriko dio, eta ikasleek koebaluazioko inkesta bat beteko duzue (II Eranskina). 1.5 jardueran bezala, bi kalifikazioen ponderazioak taldekide bakoitzaren bakarkako nota emango du.
2.2 JARDUERA: Oinarri ortonormalaren definizioa eta GramSchmidt ortogonalizazio metodoa. Klasean eta taldeka egindako lanaren txosten bat idatzi eta entregatuko duzue. Hau irakasleak ebaluatuko du atal honen amaieran dauden irizpideetan oinarrituz.
Ahozko aurkezpen batek ariketaren ebazpen egokiari buruzko eztabaida txiki bat sortuko du. Honekin, zuen dokumentua klasetik kanpo zuzendu edo hobetzeko aukera izango duzue. Irakasleak berriro ebaluatuko du eta nota berriak aurrekoa ordezkatuko du, dokumentu berritua entregatzen ez dutenentzat izan ezik. Hauek hasierako notarekin geratuko dira.
Errubrika 5 puntu 3 puntu 0 puntu Edukia Ariketaren ebazpena zuzena da Ariketaren ebazpena ez da guztiz zuzena prozesuan egindako akats batengatik Ariketaren ebazpena eta prozesua ez dira zuzenak Adierazpen grafikoa Material grafiko nahikoa azaltzen da Material grafikoren bat dago, baina ez da nahikoa Ez du material grafikorik erabiltzen Arrazoiketa Prozesua ongi arrazoitua dago Prozesua ez dago guztiz arrazoitua Prozesua ez dago arrazoitua
2) o Gaitegi guztiaren idatzizko azterketa (%80) o Laborategi praktika bat (%20)
Bi kasuetan idatzizko azterketara ez aurkezteak deialdiari uko egitea suposatuko du eta ebaluazioan Ez Aurkeztua bezala agertuko da.
eGelara igotako jarduera bakoitzean laguntza link-ak egongo dira:
I ERANSKINA. TALDEKO FUNTZIONAMENDUAREN ARAUAK TALDE ZENBAKIA: KIDEAK (alfabetikoki): K1. K2. K3. ARAUAK: (Markatu egokiak iruditzen zaizkizuenak eta bete lista falta direla iruditzen zaizkizuenekin) 1. Bilera guztietara joan eta beraietan parte hartzeko konpromezua hartzen dugu. 2. Lanaren gure zatia egin eta puntualtasunez entregatzeko konpromezua hartzen dugu. 3. Taldekideren bat bileretara etortzen ez bada edo berari dagokion lana 2 alditan baino gehiagotan egiten ez badu taldetik kanporatua izango da. 4. Sortu daitezkeen liskarrak ahalik eta modu hoberenean konpontzen saiatuko gara. 5. Gure klasekideen ideiak onartu eta eztabaidatzeko konpromezua hartzen dugu. 6. Portaera ezegoki batek taldeko kanporatzea ekarriko du. 7. Gure akatsak onartu eta konpontzeko konpromezua hartzen dugu. 8. 9. 10.
3. Esleitzen zaizkion lanak egiten ditu
4. Taldeko giroa ona izan dadin laguntzen du
Talde hauetako partaideek rol ezberdinak jokatzen dituzte, jakintzaren sorkuntzaren helburu komunarekin erlazionatuak eta osagarriak. Kide guztiak beharrezkoak dira eginbeharra aurrera ateratzeko. Alegia, ezinezkoa da taldeko kide batek (edo azpitalde batek) ariketa bere aldetik egitea, gainerakoak alde batera utziz.
Eginbehar batek eskagarritasun indibiduala dauka taldeko kide bakoitzak bere lanaz gain bere taldekideen lanarengatik erantzun behar duenean. Beste hitzetan, ezinezkoa da taldeko kide batek bere taldekideek egin duten lanaz inongo ardurarik ez izatea.
IK3: Aurrez aurreko interakzioa
Taldeko lana hobetu egiten da taldeak fisikoki, aurrez aurre, eztabaidatzen duenean. Are gehiago, talde lanaren zenbait gaitasun garrantzitsu (hala nola, gainerakoen proposamenei sostengu keinuak bidaltzea) taldeak aurrez aurre lan egiten duenean bakarrik landu daitezke.
IK4: Gaitasun interpertsonalak eta talde lanekoak
Talde bateko liskar bat gaitasun berriak lantzeko aukera bat bezala ikusi behar da, arlo pertsonal zein profesionalean garrantzitsuak izango direnak. Hauen adibidetzat dauzkagu taldean desadostasunak daudenean erabakiak hartzea, taldeko lana garatzeko arauak ezartzea, kritika konstruktiboak egitea, edo hauek irainduta sentitu gabe onartzen ikastea.
Honetarako, klaseko saio bat eskainiko zaio taldeko lanaren sarrerari. Denek sinatu beharko dituzten taldeko arau batzuk emango dira, bileren aktak idazteko dokumentu batekin batera.
Gaitasun interpertsonalen garapena errazteko, taldeek noizean behin hausnarketa jarduerak egitea interesgarria da. Hauetan, taldeko lanaren inguruko arlo positiboak edo hobetu beharrekoak identifikatu daitezke.
Honetarako, taldeko lanaren autoebaluazio eta koebaluazioko inkesta bat emango da. |
addi-4834d8b75a96 | https://addi.ehu.es/handle/10810/20819 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2017-01-26 | science | Iraola Arretxe, Iker; Garmendia Larrañaga, Maialen Sorkunde | eu | Eskolako balioak aztergai | Eskolako balioak aztergai
Bertaratzeko orduak Ez bertaratzeko orduak Guztira Magistrala 12 18 30 Gelako praktikak 48 72 120 Guztira 60 90 150
1.2. Ikaskuntza emaitzak
Irakasgaiaren helburuak kontuan izanda, ikasleak lortu behar dituen ikaskuntza emaitzak ondorengoak dira:
IE1: Hezkuntzaren eta bere testuinguru sozialaren arteko harreman ulertzea: egitura eta instituzio sozialak, gatazka sozialak, etab. Halaber, eskolako nahiz familiako hezkuntzarekin lotuta dauden gizarteko gai nagusien inguruan modu kritikoak hausnartzea, horretarako ezagutza soziologikoaren oinarriak erabiliz. IE2: Hezkuntzaren funtzio sozialak ulertzea: bereziki gaur egungo gizartean eskolak betetzen dituen funtzioak, eta dituen aukerak nahiz mugak. IE3: Hezkuntza praktikan eragiten diten ekintza eta tresna sozialak baloratzea, eta hobekuntzarako proposamenak egitea. IE4: Komunikazio eta informazio teknologiek hezkuntza munduan duten inplikazioa ezagutzea eta horretaz kritikoki hausnartzeko gai izatea. IE5: Hezkuntzari lotutako edozein arazo hobetu ahal izateko informazio esanguratsua izatearen garrantziaz jabe izatea eta berau modu kritikoan aztertzeko gai izatea. Hezkuntzako gaiei buruzko informazioa bilatu, irizpidearekin aukeratu, aztertu eta sintetizatzeko gai izatea: dokumentuak, iturri estatistikoak, etab. IE6: Errealitatea behatzeko eta erregistratzeko teknikak modu egokian erabiltzea; lortutako datuak interpretatzea eta aztertzea; erdietsitako emaitzez kritikoki hausnartzea; ondorio esanguratsuetara iristea eta analisi-txosten egokia sortzea. IE7: Jendaurrean informazioa, ideiak, argudioak, arazoak eta konponbideak modu egokian transmititzea.
Eskolako balioak aztergai
IE8: Ikaskuntza autonomo eta kooperatiboari lotutako ohiturak eta gaitasunak eskuratzea. Taldean erantzukizunez eta besteekiko errespetuan lan egitea, sor daitezkeen gatazkak gaindituz. IE9: Balioetan oinarritutako hezkuntzari lotutako ekintzak bultzatzeko gai izatea.
Ikasleen aurre-matrikulazio kanpainaren baitan, ikastetxe batzuek azpimarratzen dute beraiek “balioetan hezten dutela”. Baieztapen horretatik ondorengo ondoriozta dezakegu: Balioetan hezten ez duten ikastetxeak badaude? Ikastetxe neutral bat –hau da, balioetatik at egongo dena– posible al da?
Irakasgai honetan funtsezkoa den gai bat eskolaren dimentsio soziala da. Hezkuntza, horrela, ez da ezagutzak transmititzeko prozesu hutsa, transmisio hori ez baita neutrala. Jakintzekin batera, balioak eta arau sozialak ere transmititzen dira. Zein balio transmititzen da sozializazio prozesuan? Zein balio transmititzen da familian, eskolan eta komunikabideetan? Koherentziarik badago sozializazio agente desberdinek transmititzen dituzten balioen artean?
Ikastetxeetan, balioak curriculum ezkutuan ere islatzen dira, hau da, ikasketa metodoetan, ikasgela barruan garatzen diren harremanetan, eta eskolako dinamiketan nahiz praktiketan.
Eskolako balioak aztergai
“Irakasle moduan lanean hasi berria zara ikastetxe publiko batean, hiri-inguru batean eta maila sozioekonomiko ertain-baxuko jendea bizi dena; halaber, gutxiengo etnikoek presentzia ugari dute. Azken urteetan, gertuko ikastetxe pribatu eta kontzertatuen lehia gero eta nabarmenagoa da. Ikastetxe horiek antolatzen dituzten matrikulazio kanpainetan, jendea erakartzeko asmoz, beren ikastetxeen “balioetan oinarritutako hezkuntza” eskaintzen dutela argudiatzen dute. Horrela, badirudi beste eskola batzuek “ez dutela balioetan hezten”. Zu zauden ikastetxean Zuzendaritza berritu behar da; eta irakasle talde bat hezkuntza-proiektu proposamen bat prestatzen ari da, zuzendaritza talde berriaren programaren oinarria izango dena. Zuek talde hori zarete. Goian aipatutako lehiakortasun gero eta handiagoko testuinguru horretan, balioetan oinarritutako hezkuntzak proiektu berriaren zutabe garrantzitsu bat izan behar duela erabakitzen duzue. Proiektuak ikastetxeko klaustroaren aldeko botoa eskuratu behar du. Hori dela eta, ikastetxean balioetan oinarritutako hezkuntza garatzeko estrategia ardatz duen proposamen bat egingo duzue. Proposamen hori egiteko, egoeraren analisi batetik abiatu beharko duzue, hau da, gaur egungo gizartearen analisi bat: haren balio menperatzaileak, horrek sortzen dituen arazoak eta kontraesanak, haurrengan balioak zabaltzen dituzten beste agenteen papera, etab. Amaitzeko, zuen proposamenean balioetan oinarritutako hezkuntzaren gaia ikasleekin lantzeko aproposak izan daitezkeen ikus-entzunezkoak ere gomendatu nahi dituzue.”
Proiektuaren bidez erantzun nahi ditugun galdera batzuk:
a. Balioetan oinarritutako hezkuntza i. Zer dira balio sozialak? Eta balioetan oinarritutako hezkuntza? Zeintzuk dira gure balio sozial nagusiak? ii. Zein bilakaera izan dute balioek hezkuntzan? Zein balio transmititzen ziren familietan frankismoaren eta ondorengo garaietan? Eta gaur egun komunikabideetan? iii. Nola lan egin da gai honen inguruan beste herrialde batzuetan? Gure inguruan aplikatu aldera, esperientzia horietatik ikas dezakegu? iv. Zein balio transmititzen dira komunikabideen bidez? (telebistako haurrentzako programak, filmak, ipuinak, bideo jokoak, etab.)
Eskolako balioak aztergai
Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza (PBL) metodologia erabiliko da. Irakaskuntzaikaskuntza metodo honen helburua ikaslea bere ikasketa prozesuaren protagonista izatea da. Beraz, ikasleek, taldeka bildurik, egoera errealei buruzko proiektuak garatu behar dituzte. Horrela, PBLan arazo edo gai bat aurkezten da, berau aztertu edo lantzeko ikasi beharrekoaren diagnostikoa egitean da, beharrezkoa den informazioa bilatzen da, eta azkenik arazoari nolabaiteko konponbidea –edo hobekuntza proposamena– egiten zaio. Proiektuari lotutako eskola orduetan, irakaskuntza teknika desberdinak erabiliko dira (bikotekako apunteak, ideia-zaparrada, buruhaustea, puzzlea, etab.). Proiektua 4 pertsonatako taldeek burutuko dute. Proiektua garatzeko eskola orduetatik kanpo biltzea ezinbestekoa izango denez, taldeak osatzerako garaian ordutegia edota bizitokia kontuan hartzea gomendatzen da. Taldeak generoari dagokionez heterogeneoak izaten saiatuko gara.
Eskolako balioak aztergai
Proiektua abiatzeko, aztergaia modu egokian mugatzea ezinbestekoa izango da. Horretarako, ohar batzuk emango dira eskoletan.
Behin gaia mugatuta, proiektua lanketa teoriko batetik abiatuko da; horretarako, eskolan errebisio bibliografikoa egoki burutzeko oharrak emango dira (iturri motak, informazioa bilatzeko bitartekoak, etab.). Atal honetan, lanean zehar landuko diren kontzeptuak argitu beharko ditu taldeak, eta, aldi berean, bere aztergaiaren eta horrek balioekin duen loturaren arteko harremana argitu beharko da:
Gaiari buruzko informazioa lortu ostean, taldeak ikerketa txiki bat egingo du; hau da, errealitate sozialetik aztergai duen gaiaz informazioa eskuratuko du. Horretarako, eskoletan ikerketa-lanari buruzko oharrak emango dira: ikerketa kuantitatiboaren eta kualitatiboaren arteko bereizketa, ikerketa teknika nagusiak, etab. Aldi berean, sakoneko elkarrizketak egiteko oinarrizko oharrak landuko dira.
Aztergaiari buruzko informazio lortu ondoren, eta ikerketa txiki bat burutu ostean, taldean proiektuaren egoeratik abiatuta, bere eskolarako proposamen bat egingo du.
Lanketa teorikoa: kontzeptuak argitzea + balioekiko lotura Ikerketa txikia Egoeratik abiatutako irakasletaldearen proposamena
Eskolako balioak aztergai
Proiektuari lotutako astekako plangintza bat duzue jarraian (aldaketak egon daitezke): 1
Sozializazioa: kontzeptua, prozesua eta agenteak 5
Sozializazioa Ikerketa 7 Eskolako sozializazioa Ikerketa Eskolako sozializazio Ikerketa
Eskolako balioak aztergai
2.6. Ebaluazioa
PBLak, hau da, Proiektuak irakasgaiaren lan-kargaren %30 inguru suposatzen du. Denboraren ikuspegitik, Proiektuari 5 aste eskainiko zaizkio; hortaz, ikasle bakoitzak 40 ordu inguru eskainiko dizkio proiektuari, 20 bat ordu eskoletan, eta beste 20 bat ordu ez bertaratzekoak (kopuru hori erabili beharreko gehienekoaren kalkulua da). Taldeak lau pertsonez osaturik egongo direnez, proiektuak guztira 160 orduko lan-karga izango. Azkenik, 6. aste bat eskainiko zaio ikasgelan proiektuari, lan desberdinen aurkezpenak egin ahal izateko. Proiektuari eskainitako denborak bere isla du ebaluazioan. Gutxieneko ezagutzen azterketa kanpo utzita (proiektuarekin lotua, eta gaitegiko 1.go nahiz 2. gaietako kontzeptu nagusiekin), proiektuak azken kalifikazioaren %30ko balioa dute.
Entregatzeko lan desberdinen balioa ondokoa izango da: 1.go entregatzekoa: mapa kontzeptuala, %10 2. entregatzekoa: ikerketaren aurkezpena (ppt. formatuan), %10 3. entregatzekoa: amaierako txosten idatzia, %10
1 Gogoratu, halaber, irakasgaia gainditu ahal izateko ebaluazioa osatzen duten atal bakoitza gainditzea beharrezkoa izango dela.
Eskolako balioak aztergai
balio eta ikuspegiei lotzen zaio, etorkizuneko irakasle izango den heinean. Ikasketa sistema honen oinarrizko arauak hauek dira:
Interdependentzia positiboa, taldean lanak eta egitekoak banatzearen ondorioz. Lan egiteko modu honen bidez, banaka lan eginda baino informazio eta eduki gehiagotara hel gaitezke. Norbanakoaren erantzukizuna, taldeko kide guztiek lanaren zati guztien ardura dute. Horrela, entregatzekoak edota aurkezpenak eskatzerakoan, irakasleak zoriz taldeko edozein kide aukeratu ahal izango du.
Proiektuan zehar egin beharreko lan desberdinei buruzko ohar batzuk:
Mapa kontzeptualean, taldeak bere lanean nagusi izango diren kontzeptu nagusiak modu argian agertzeko saiakera egin behar du. Halaber, kontzeptuen arteko loturak azpimarratu beharko dira. Mapa honetan, gai zehatza balioen gai orokorrarekin lotuko du taldeak. Aurkezpenean, taldean proiektuaren 3. fasea azpimarratuko du: irakasle talde gisa, planteatzen den egoeratik abiatuz egiten duen azterketa eta proposamena. Txosten idatzia, hiru faseak azalduko dira, modu argian: kontzeptuen argipena eta balioekiko lotura; egindako ikerketa laburra; eta egoeratik abiatutako proposamena eta hausnarketa. Txostenak 10-15 orrialde arteko zabalera izango du.
Irakasgaiko txostenaz gain, proiektua garatu ahal izateko ondorengo baliabideak izango ditu ikasleak:
Eskuliburuak eta liburu akademikoak Artikulu zientifikoak Ikus entzunezko materiala (dokumentalak, filmak, haurren programazioa, irratsaioak eta podcast-ak…) Administrazioen webguneak
Eskolako balioak aztergai
Ikastetxeen webguneak Elkarrizketatu daitezkeen lagunak/senitartekoak… Adituei elkarrizketak: ikastetxeetako irakasleak Beste garaietako edota herrialdeetako dokumentuak (ipuinak, testu liburuak…) Eta abar |
addi-bf6471833f1e | https://addi.ehu.es/handle/10810/20821 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2017-01-25 | science | Puras Ochoa, Gustavo; Sáenz del Burgo Martínez, Laura | eu | Kudeaketa, Plangintza, Legeria eta Deontologia | Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
14. ASTEA (45-47 egunak) T18.- Farmazia -bulego eta botikinen arauketa eta funtzionamendua T17.-Medikamentuei buruzko informazioa eta promozioa T19.Medikamentuen erregistroa
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
7 Lege xedapenak: EAE AGINDUA, 2000ko urriaren 17koa, Osasun sailburuarena eta Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, zeinaren bidez albaitaritzako errezeten eredu normalizatua onartu eta horren erabilera Euskal Autonomia Erkidegoan arautu duen agindua aldatu baita. 481/1994 DEKRETUA, abenduaren 27koa, botiketan bete behar diren baldintza teknikoak eta materialak finkatu eta botiken azaleraren barruko banaketa zehazten duena 270/2004 Dekretua (EHAA) farmazia bulegoetan eta biltegietan gutxienez egon beharreko medikamentuak eta osasun-produktuan ezartzen dituena EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 29koa, Farmaziako zuzendariarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren mediku-errezeten ereduak eguneratzeko dena.
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia
Kudeaketa, Plagintza, Legeria eta Deontologia |
addi-57650620ad18 | https://addi.ehu.es/handle/10810/20822 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2017-01-25 | science | Martín Aramburu, José Ignacio ; Muguerza Rivero, Javier Francisco; Arruabarrena Frutos, Agustín; Arregui Uriarte, María Olatz ; Arbelaiz Gallego, Olatz | eu | Programazio Paraleloa: MPI | 1.3. JOKALEKUA TXIPSA enpresak zirkuitu inprimatuko txartelak fabrikatzen ditu, zeinetan hainbat txip jarri behar baitira. Txipek bero asko sortzen dute erabiltzen direnean, eta posizio egokienetan kokatu behar dira txarteletan sistema osoaren tenperatura globala ahalik eta baxuena izan dadin, sistemak funtziona dezan plaka erre gabe. Hori dela eta, zirkuitua fabrikatu baino lehen, beroaren difusioa simulatzen duen algoritmo bat exekutatzen da, txipetarako txartelean posizio desberdinak aztertu eta egokiena aukeratzeko: txartelaren batez besteko tenperatura minimizatzen duena, alegia. Bero-difusioaren algoritmoak hainbat puntutan banatzen du txartela, 2 dimentsioko saretxo bat osatuz, eta sareko puntu bakoitzaren tenperatura kalkulatzen du auzokoen tenperaturaren arabera. Eragiketa errepikatzen da harik eta sistema batez besteko tenperatura jakin batera konbergitzen den arte; tenperatura hori bero-iturrien, txipen, posizioen arabera da. x x x x x x x x x x x x x x x x x x x x x x x x
Simulazioa prozesadore batean, seriean, egin da orain arte, hainbat konfigurazio analizatuz egokiena aukeratzeko. Irudian, zirkuitu inprimatuko txartel batean hiru txip kokatzeko hiru aukera ageri dira, zeinetan, beroaren difusioaren simulazioaren arabera batez besteko hiru tenperatura desberdin lortzen diren.
1.4. LANTZEN DIREN GAIAK ETA IKASTE-PROZESUAREN EMAITZAK Proiektuarekin ikasgaiaren 3. gaia landuko da, Programazio paraleloa: MPI. Analizatuko ditugu memoria banatuko sistemetarako aplikazio paralelo eraginkorrak sortzeko gainditu behar diren arazoak: prozesuen arteko komunikazioa, bidali behar diren datuen definizio egokiena komunikazioaren kostua minimizatzeko, eta lan-banaketarako hainbat eredu (estatikoa, dinamikoa, manager/worker). Aplikazioa garatzeko, MPI erabiliko dugu, tresna estandarra cluster-etarako aplikazioak sortzeko. Bukaeran, gauza izan behar zara honakoak egiteko: Aplikazio ez oso konplexuak sortzea, MPI erabiliz, memoria banatuko konputagailuetarako. Analizatzea eta ulertzea aplikazio paraleloak exekutatzean lortzen den eraginkortasuna. Horiez gain, beste gaitasun orokor eta zeharkakoak landuko dira (ikus Informatika Ingeniaritzako Graduko web-orria, “Ikasketa-plana” atalean). Tx1 (t1)
1.5. ENTREGATZEKOAK E1 Taldea osatzeko agiria eta taldean aritzeko hartutako konpromisoen dokumentua (E1.1); proiektua aurrera eramateko egin diren bileren aktak (E1.2). E2 Jokalekua aztertzeko egindako posterra. E3 Puzzlean, taldeko kideak egindako lana: teoria lantzeko egindakoa eta ariketen analisia/ebazpena biltzen dituen txostena (E3.1); puzzlearen aurkezpena (E3.2). Gehituko da taldekide bakoitzak bere atala ikasteko erabili duen material berria (irakasleak emandakoaz aparte). E4 Berdinen arteko ebaluazioen agiriak. Batetik, puzzlearen aurkezpenaren ebaluazioagiria (E4.1), eta, bestetik, aplikazioaren aurkezpenarena (E4.2). E5 Proiektuan zehar gutxieneko ezagutzak lortu direla egiaztatzeko azterketa. E6 Aplikazioaren aurreneko fasearen bukaera: lortu diren emaitzen txosten laburra (orri bat) (E6.1). Garatutako aplikazioaren azken txosten teknikoa (E6.2), eta bera aurkezteko erabilitako materialak (E6.3). E7 Proiektua garatzeko sortutako dokumentazioa biltzen duen karpeta. Azkeneko bertsioa proiektua bukatutakoan entregatu behar bada ere, lehenengo bertsio bat entregatu behar da puzzlea bukatu eta gero; bertsio hori errebisatuko da, eta hobetzeko aukera izango da. Entregatu behar diren dokumentu guztiak taldeari dagozkio, E5 azterketa izan ezik, pertsonala baita.
1.6. EBALUAZIO-SISTEMA Proiektua (ikasgaiaren bigarren atala) 6 puntutan ebaluatuko da, irizpide hauen arabera: Aurkezpen indibiduala. Bi aurkezpen egingo dira: puzzlearena eta aplikazioarena. Talde bakoitzak horietako bat egingo du. Aurkezpena nork egingo duen unean bertan aukeratuko da. Jarduera kooperatiboa denez, lortutako nota talde osoarena izango da. Aurkezpenak irakaslearen eta ikasleen arteen ebaluatuko dira, eta puntu bat balioko dute. Gutxieneko ezagutzak egiaztatzeko azterketa indibiduala: 2 puntu. Proiektua gainditzeko, gutxienez % 30a lortu behar da azterketan. Garatutako aplikazioa eta lortu den errendimendua azaltzen duen txosten teknikoa: 3 puntu. Proiektuaren karpeta. Kalifikazioa GAI edo EZ GAI izango da. Derrigorrez gainditu behar da, baina ez du eraginik izango proiektuaren kalifikazioan.
Ebaluazioan, eskatutakoaz harantzago doazen jarduerak edo bereziki ondo egindako lanak kontuan hartuko dira gehigarrizko puntuak emateko. Ikasgaia gainditzeko, proiektua gainditu behar da, hau da gutxienez 3 puntu lortu behar dira. Taula honetan laburbiltzen dira jarduerak, eta haien ebaluazioa.
2 MPI: oinarrizko kontzeptuak 90 m 3 h
3 MPI: oinarrizko kontzeptuak Puzzlearen aurkezpena eta lan-banaketa 60 m 30 m MPIren oinarrizko kontzeptuak ikasi Lan indibiduala, puzzlean esleitutakoa ikasteko
03/14-18 7 Taldearen bilera, ezagutza partekatzeko 90 m Puzzlea osatzen duten kontzeptu guztiak ikastea 4 h
8 Adituen bilera, ezagutza partekatzeko 90 m Puzzlearen txostena eta aurkezpena prestatzea
9 Taldearen bilera, ezagutza partekatzeko Ariketa berezia: adierazpen grafikoa 80 m 10 m Adierazpen grafikoari buruzko ariketak lantzea
Puzzlearen txostena eta aurkezpena prestatzea Adierazpen grafikoari buruzko ariketak lantzea 7 h
12 Puzzlea: zalantzak argitzeko debatea Aplikazioaren enuntziatua (1. fasea) 60 m 30 m Aplikazioa garatzea (1. fasea)
04/11-15 13 Talde-lana: aplikazioa garatzea 90 m Aplikazioa garatzea 4 h
Aplikazioa garatzea 6 h
04/25-29 16 Talde-lana: aplikazioa garatzea 90 m Aplikazioa garatzea 4 h
18 Lehen emaitzei buruzko debatea Aplikazioaren enuntziatua (2. fasea) Teoria: topologiak/eraztuna. Ariketa: MPI+OpenMP 50 m 30 m 10 m Aplikazioa garatzea (2. fasea)
05/2-6 19 Talde-lana: aplikazioa garatzea (2. fasea) 90 m Aplikazioa garatzea 4 h
05/9-13 22 Talde-lana: aplikazioa garatzea, dokumentazioa 90 m Aplikazioa garatzea / dokumentazioa 4 h
2. BALIABIDEAK Atal honetan, proiektua garatu ahal izateko ikasleei emandako baliabideak bildu ditugu: laborategirako materialak, puzzlearen enuntziatuak, ebatzi beharreko ariketak, eta garatu beharko duten aplikazioaren deskribapena.
▪ Exekuzio-ingurunea sortu Makina asko erabiliz aplikazioak exekutatzeko, ssh-ren bidez sartuko gara makinetan, baina pasahitza erabili behar izan gabe. Horretarako beharrezkoa da makina bakoitzean gutxienez behin sartzea, eta horrela erabiltzaile baimendu gisa hartuko gaitu. Honako komando hauek exekutatu behar dira, 1. Sarrerako direktorioan:
.ssh direktorioa sortzen da, non id.rsa eta id_rsa.pub fitxategiak ageri baitira; pasa direktorio horretara eta exekutatu:
Eragiketa horiek cluster-ssh.sh komando-fitxategian bildu ditugu, denak automatikoki exekutatu ahal izateko.
▪ MPICH2 MPIren MPICH2 bertsioa erabiliko dugu (banaketa librekoa da, eta zure PCan instala dezakezu; beste inplementazio ezagun bat OpenMPI da). Programa paraleloak exekutatu aurretik, honako hau egin behar da: 2. Laneko direktorioan .mpd.conf izeneko fitxategia sortu, honako eduki honekin:
eta baimenak aldatu: > chmod 600 .mpd.conf 3. Erabiliko ditugun makinen izenak dituen fitxategia sortu (izen lehenetsia, mpd.hosts). Nahikoa da fitxategian idaztea:
(-f baldin eta makinen zerrenda duen fitxategiaren izena mpd.hosts ez bada). Beste komando batzuk:
> mpdringtest 2 aktibatuta dauden makinak zeharkatu (2 aldiz) eta denbora itzultzen du
> mpdhelp komandoei buruzko informazioa
5. Dagoeneko, programak konpilatu eta exekutatu ditzakegu:
> mpiexec -configfile prozesuak Bi programa, p1 eta p2, exekutatzen dira, 00 eta 01 nodoetan, edo prozesuak fitxategian adierazten den moduan. 6. Eta lan-saioa bukatzeko:
> mpdallexit (komando hauei buruzko informazio gehiago lortzeko: komandoa --help)
2.1.2. MPIren oinarrizko kontzeptuak: adibideak eta ariketak Puzzlean egin behar den lanari ekin baino lehen, MPIrekin lan egiten hasteko behar diren oinarrizko ezagutza aztertuko dugu gardenkien eta laborategiko adibideen bidez. - Definizioa. Sistemaren arkitektura eta mezu-ematea. - Oinarrizko MPI funtzioak:
Aldatu programa honako hau egin dezan: bektorea hartu ondoren, P1ek batu egiten ditu bektorearen osagaiak eta emaitza P0ri itzultzen dio, berak inprima dezan. 0.2. zirku.c programak begizta baten iterazioak exekutatzen ditu paraleloan, zeinen bidez 16 aldagaiko funtzio logiko baten soluzioak bilatzen baitira. Iterazioen banaketa estatiko tartekatua da, eta, funtzioaren emaitza gisa, 1 ematen duten sarrera-aldagaien konbinazioak inprimatzen ditu.
2.1.3. MPI (2): puntutik puntura mezuak bidaltzeko beste zenbait modu; elkarblokeoak. Aplikazioaren 1. fasea bukatu eta lehen emaitzen analisia egin eta gero, puntutik punturako komunikaziorako MIPk eskaintzen dituen beste aukera batzuk aztertuko ditugu, hauek, hain zuzen ere: - Komunikazio sinkronoa: MPI_Ssend. Komunikazio-blokeoen arazoa. - Berehalako komunikazioa: kalkulua eta komunikazioa teilakatzea.
2.1.4. Jumpshot Jumpshot MPICH-ekin banatzen den aplikazio grafiko bat da. MPI programak exekutatzerakoan sortutako aztarnen fitxategiak ("log" motakoak) grafikoki aztertzeko balio du, prozesuen arteko komunikazioa nola gauzatu den analizatzeko, eraginkortasun-arazoak detektatzeko eta abar. Exekuzioari buruzko informazio lortzeko, MPICH inguruneko MPE funtzioak gehitu behar zaizkie programei. log fitxategia lortzeko, programaren leku estrategikoetan laginak hartzeko funtzioak sar ditzakegu (MPE funtzioak) edo, kasu sinpleetan, MPI funtzio guztietatik datuak hartu.
> mpiexec –n xx prog Konpilatu ondoren, programa exekutatu eta aztarna-fitxategi bat lortuko dugu, clog2 motakoa. Ondoren, jumpshot exekutatuko dugu aztarnak analizatzeko:
> jumpshot Jumphot4-k slog2 motako aztarna-formatuarekin egiten du lan; beraz, aurretik formatu horretara bihurtu behar da fitxategia. Bihurketa aplikazioaren barnean egin daiteke, edo, bestela, honako hau exekutatuz:
Jumpshot aplikazioaren hasierako leihoan, bistaratu nahi den fitxategia aukeratu daiteke. Leiho berri batean, exekuzioaren eskema grafiko bat ageriko da, non MPI funtzioak kolore ezberdinetan adierazten baitira. Puntutik punturako komunikazioetan, gezi batek lotzen du mezu bakoitzaren bidaltzea eta hartzea. Saguaren eskuineko botoiarekin, exekutatu diren funtzioei eta bidali diren mezuei buruzko informazioa lortzen da. OHARRA: aplikazio grafikoa exekutatu ahal izateko: -- Windows: >> exekutatu aurretik X-Win32 (edo antzeko aplikazio bat) -- Linux: >> makinan sartu -X adierazlea erabiliz: ssh –X kontua@makina
2.2. MPI: PROGRAMAZIO PARALELOARI BURUZKO PUZZLEA Programa paralelo eraginkorrak nola diseinatu ikasteko, eta MPIri buruzko proiektuan garatu beharko duzun aplikazioaren diseinua bideratzeko, hiru ataletan banatu ditugu gai nagusiak, eta puzzle bat osatu haiekin. Taldekide bakoitzak puzzlearen atal bat landu behar du, gainerako taldeen pareko kideekin bildu zalantzak eztabaidatu eta argitzeko, eta, azkenik, ikasitakoa partekatu taldekideekin. Puzzlearen atal bakoitzean, dagozkien gaiak ikasi, proposatutako programak egin, eta emaitzak egiaztatu behar dira. Laborategian egin ditugun lehenengo saioetan, cluster-a nola erabili eta MPIren oinarrizko lehen funtzioak aztertu ditugu. Hortik abiatuta, hauek dira puzzlearen hiru atalak: 1. Komunikazio kolektiboak 2. Datu-mota deribatuak eta komunikatzaileak 3. Lan-kargaren banaketa dinamikoa, eta mugen arazoa datuak banatzerakoan.
2.2.1. Komunikazio kolektiboak Komunikazioa atal garrantzitsuena da aplikazio paraleloak memoria banatuko sistemetan exekutatu ahal izateko. Dakizunez, prozesuen arteko komunikazioa mezu-ematearen bidez egiten da. Laborategiko hasierako saioetan, MPIk eskaintzen dizkigun puntutik punturako oinarrizko komunikazio-funtzioak aztertu ditugu (MPI_Send eta MPI_Recv), baina badago funtzio gehiago, komunikazio eraginkorragoa lortu eta programazio paraleloa sinplifikatzen dutenak: komunikazio kolektiboko funtzioak. Jarduera honen bidez, komunikazio kolektiboa zertan datza ulertu beharko duzu, zein funtzio dauden horretarako MPIn, eta nola erabiltzen diren. Behean dituzu gaia lantzeko zenbait erreferentzia (askoz gehiago aurki dezakezu oso erraz), irakur dezazun eta zure taldekideentzat aurkezpen txiki bat presta dezazun. Atal honetako kontzeptuak ondo ulertzeko, hurrengo hiru ariketak ebatzi behar dituzu, eta ebazpideak azaldu txosten labur batean (1 edo 2 orrialde gehienez). Programen oinarrizko kodeak templates/puzzle direktorioan dituzu, zure kontuan.
2.2.2. Datu-mota deribatuak / Komunikatzaileak Laborategian egin ditugun adibideetan oso egitura sinpleko datuak bidali eta hartu ditugu (osoak, koma higikorrekoak… denak ondoz ondokoak), baina askotan malgutasun gehiago behar da bidali/hartu behar diren datuen egitura definitzeko (adibidez, memoriako ondoz ondoko posizioetan ez dauden datuak, edo mota desberdinetakoak…). Gainera, datuak hainbat mezutan bidaltzearen kostua dezente altuagoa da datu horiek guztiak mezu bakar batean bidaltzearena baino. Hori dela eta, MPIk hainbat aukera eskaintzen ditu datuak "formatu" desberdinetan bidali ahal izateko, beti ere prozesuen arteko komunikazioaren latentzia laburtzeko asmoz. Bestalde, prozesuen arteko komunikazioa "egituratzeko", askotan erabilgarria da prozesuak hainbat komunikatzailetan banatzea, hasierako MPI_COMM_WORLD komunikatzaileaz gain (non prozesu guztiak biltzen diren). Hori egiten denean, prozesuek identifikatzaile desberdinak erabiliko dituzte komunikazioan, komunikatzailearen arabera. Jarduera honen bidez, MPIren mezuetan doazen datuei egitura bat esleitzeko dauden aukerak eta nola erabiltzen diren ulertu beharko dituzu, bai eta prozesu-taldeak kudeatzeko estrategiak ere. Behean dituzu gaia lantzeko zenbait erreferentzia (askoz gehiago aurki dezakezu oso erraz), irakur dezazun eta zure taldekideentzat aurkezpen txiki bat presta dezazun. Atal honetako kontzeptuak ondo ulertzeko, hurrengo hiru ariketak ebatzi behar dituzu, eta ebazpideak azaldu txosten labur batean (1 edo 2 orrialde gehienez). Programen oinarrizko kodea templates/puzzle direktorioan dituzu, zure kontuan.
Manager Worker 2 Worker 1 Worker n 2.2.3. Lan-banaketa dinamikoa / "Mugen" arazoa Prozesuen artean banatzen den lan-karga orekatua izan dadin, batez ere atazen exekuziodenbora aurretik ezagutzen ez denean, beharrezkoa da lan-banaketa dinamikoa izatea, hau da, banaketa exekuzioan zehar egitea. Kasu horietan, ohikoa da erabiltzea oso ezaguna den programazio-eredua: "manager/worker" eredua alegia. Eredu horretan, prozesuetako batek, manager prozesuak, batetik, atazak banatzen ditu laneskaerak heltzen direnean eta, bestetik, emaitzak biltzen ditu. Beste prozesuek, worker-ek, atazak eskatu, ataza horiek exekutatu eta emaitzak itzultzen dituzte, harik eta ataza guztiak denon artean exekutatu arte. Hauxe izan daiteke algoritmo orokorra: baldin manager
lana dagoen bitartean
itxaron eskaerak
Bestalde, aplikazio paraleloetan datuen banaketa egiteko maiz agertzen den beste arazo bat datuen mugena da. Esaterako, bektore bat banatzen dugunean, zati baten azken osagaia eta hurrengo zatiaren aurreneko osagaia prozesadore desberdinetara banatuko dira. Hasieran memoriako ondoz ondoko posizioetan baziren ere, orain guztiz urrun daude. Beraz, haien artean erlazioren bat baldin bazegoen kalkulurako, orain komunikazio-funtzioen bidez gauzatu beharko da erlazio hori. Jarduera honen bidez ulertu beharko dituzu aipatutako bi arazoak: atazen lan-banaketa dinamikoa, manager/worker eredua erabiliz, eta datuen trukea banaketaren mugetan. Aurkezpen txiki bat prestatu behar duzu zure taldekideentzat. Atal honetako kontzeptuak ondo ulertzeko, hurrengo bi ariketak ebatzi behar dituzu, eta ebazpideak azaldu txosten labur batean (1 edo 2 orrialde gehienez). Programen oinarrizko kodea templates/puzzle direktorioan dituzu, zure kontuan.
Bigarrenean, atazen banaketak dinamikoa izan behar du, eskaeren arabera. Prozesu batek (P0k adibidez) manager gisa funtzionatuko du, eta gainerakoek worker moduan. P0k banan-banan bidaliko dizkie zenbakiak worker prozesuei, haiek hala eskatzen dutenean. Zenbakia prozesatu eta konbergitzeko behar izan duen iterazio kopurua itzuliko dio manager-i. Zenbaki gehiago geratzen badira prozesatzeko, beste bat bidaliko zaio, hala denon artean zenbaki guztiak prozesatu arte. Manager prozesuak kontrolatu behar du zenbat datu prozesatu duen worker bakoitzak, bai eta zer zenbakik behar izan duen iterazio gehien konbergitzeko.
Bi programak egiaztatu ondoren, exekutatu bertsio estatikoa 2, 4, 8, 16, 32 eta 64 prozesurekin; eta bertsio dinamikoa 1+1, 1+2, 1+4, 1+8, 1+16, 1+32 eta 1+63 prozesurekin. Neurtu exekuzio-denborak, eta kalkulatu lortu dituzun azeleraziofaktoreak eta eraginkortasunak. Marraztu bi parametro horien portaera prozesu kopuruaren arabera eta azaldu emaitzak.
2.3. ARIKETA OSAGARRIAK Hemen dituzu beste ariketa batzuk, nahi baduzu, puzzlea denon artean partekatu eta gero probatzeko. A1. Aplikazio paralelo jakin batean, pid = 0 prozesuak luzera desberdineko mezuak (osoak) hartzen ditu gainerako prozesuetatik, eta mezuetako datuak prozesatzen ditu PROC(*dat,tam) funtzioa exekutatuz, non *dat datuen hasiera-helbidea eta tam datu kopurua diren. Mezu bat hartutakoan, mezu motz batekin erantzuten da (oso bat) mezua hartu dela baieztatzeko eta, ondoren, datuak prozesatzen dira. Idatzi P0k exekutatuko duen kode zatia lan hori egiteko, baldin eta: a. mezuak pid-ren ordena hertsian hartu eta prozesatu behar dira (aurrenik P1enak, gero P2renak…). b. mezuak heldu diren ordenan hartu eta prozesatu behar dira. A2. Aplikazio paralelo jakin batean, P0k M[N][N] matrizea bidaltzen dio P1i. P1ek ez du ezagutzen hartuko duen matrizearen tamaina; beraz, aurretik "postontzian begiratzen du", eta informazio horrekin memoria-espazioa erreserbatzen du eta mezua hartzen du. Idatzi eragiketa hori egiten duen MPI programa bat. Exekutatu kasu pare bat edo, eta egiaztatu emaitzak. A3. Exekuzio paralelo jakin batean, P3 prozesuak mezu bat hartu behar du P1 prozesutik, baina ez ditu ezagutzen datu kopurua ezta mezuaren etiketa (tag) ere. tag = 0 bada, mezuak 100 osoko bektore bat ekarriko du; tag = 1 bada, mezuak float bat ekarriko du. Idatzi funtzio hori egiten duen programatxo bat. Exekutatu kasu pare bat edo, eta egiaztatu emaitzak. A4. Aplikazio baten exekuzio paraleloko une jakin batean, prozesuek 10×10 osoko matrize bana dute, A, eta exekuzioarekin jarraitzeko denek behar dute matrize horien batura. Idatzi kodea eragiketa hori betetzeko, eta erabili komunikazio kolektiboko funtzioak. Adibide gisa, exekutatu programa 8 prozesutan, hasieratu matrizeak prozesuen pid-rekin, eta inprimatu emaitza bi prozesutan (P2 eta P4, adibidez). A5. matvecser.c programan, eragiketa hauek exekutatzen dira matrize eta bektoreekin: C[N] = A[N][N] * B[N] (aldagai guztiak, double) D[N] = A[N][N] * C[N]
PE = ∑(C[i]. D[i]) Hasieran, bektoreen tamaina eskatzen da, N, gero haiei memoria esleitzeko. Idatzi eta exekutatu programaren bertsio paralelo bat. Kalkuluari ekin baino lehen, P0 prozesuak A eta B hasieratzen ditu; bukaeran, C, D eta PE P0ra bildu behar dira. Datuak banatzerakoan, onartu behar da zatien tamainak berdinak ez izatea (_v funtzioak), hau da, funtzionatu behar du edozein N-tarako eta edozein prozezu kopurutarako. Kodea idatzi baino lehen, analiza itzazu egin behar diren eragiketak eta erabaki zein daturekin lan egingo duen prozesu bakoitzak, beharko den memoria dinamikoa erreserbatu eta datubanaketa egokia egin ahal izateko. Egiataztu emaitzak serieko bertsioarekin.
A6. MPI programa batean, P0 prozesuak 10×10 osoko matrize bat dauka (A), eta bidali behar dizkie gainerako prozesuei periferiako osagaiak (lehen eta azken lerroa, eta lehen eta azken zutabea). Prozesuek datuak hartu eta bertako matrizeen posizio baliokideetan kopiatuko dituzte datuak Idatzi funtzio hori egiten duen programa; defini itzazu behar diren datu-mota deribatuak, paketatu bi lerroak eta bi zutabeak, eta bidali paketea. Eragiketa egiaztatzeko, P1ek inprimatu behar du matrize berria. A7. Exekuzio paralelo batean, P0 prozesuak A matrizea erabiltzen du (10×10 zenbaki oso), eta P1i bidali behar dio, maiz, mezu bakar batean, 3×3 tamainako B azpimatrizeak.
A8. A matrizea bidali behar da P0tik P1era, baina P1en A matrize iraulia lortu behar da. Idatzi programa bat hori egiteko: 1 Definitu "zutabe" datu-mota deribatua. 2 P0k A matrizearen zutabeak bidaltzen dizkio P1i, bana-banan. 3. P1ek zutabeak hartzen ditu, baina matrize baten lerroetan. Zutabe guztiak hartutakoan, matrize hori Aren iraulia izango da. Zure soluzioa egiaztatzeko, exekutatu programa matrize txiki batekin, 4×4koa; hasieratu matrizea P0n zorizko zenbakiekin, eta inprimatu matrizea P0n eta P1en. Egin daiteke eragiketa osoa mezu bakar batekin? Nola?
3. PARALELIZATU BEHAR DEN APLIKAZIOA Puzzle moduan egindako ikasketa-fasearen ondoren, baditugu jada aplikazioak paralelizatzen hasteko behar diren tresna eta estrategiak. Proiektua aurkeztean azaldu genuen moduan, paralelizatu behar den aplikazioak zirkuitu inprimatuko txartelen portaera termikoa simulatzen du, txipak txartelean kokatzeko posiziorik egokienen bila, txartelaren batez besteko tenperatura minimizatzen dituzten posizioak, alegia.
3.1. APLIKAZIOAREN AZALPENA heat_s.c programa aplikazioaren serieko bertsioa da. Diferentzia partzialetako ekuazioak ebazteko kasu jakin bat baino ez da (Poisson motakoa), oso ohikoak hainbat eta hainbat aplikazio tekniko/ zientifikotan. Adibide honetan, abiapuntua txartel bat da, non beroa sortzen duten hainbat txip kokatu behar baitira. Beroa txartel osoan zehar barreiatuko da, harik eta egoera egonkor batera heldu arte. Batez besteko tenperatura kalkulatzeko, txartela bi dimentsioko puntu-sare batean banatzen da, eta sareko puntu bakoitzaren tenperatura aldatzen da, iterazioz iterazio, beraren eta auzokoen tenperaturen arabera, adierazpen honen arabera:
Adierazpen horren araberako tenperatura berria saretxoko (i,j) puntu bakoitzean kalkulatu ondoren, tenperatura igotzen da txipek beroa txertatzen duten puntuetan, eta tenperatura jaisten da aireztatuta dauden txarteleko posizioetan. Tenperatura gaurkotzeko eta barreiatzeko prozesuak errepikatu egiten dira batez besteko tenperatura egonkortu arte, edo, bestela, ezarritako iterazio kopuru maximoa gainditu arte. Bi eragiketak diffusion eta thermal_update funtzioetan egiten dira, hurrenez hurren.
Txartela irudikatzen duten 2D saretxoko puntuak (grid) tenperatura jakin batera hasieratzen dira, eta hortik eboluzionatzen da haien tenperatura, txipen tenperaturen arabera. Dena den, txartelaren goi/beheko eta ezker/eskuineko ertzetako puntuak ez dira prozesatzen, eta, ondorioz, haien tenperatura hasierakoa da beti. Tamaina bereko beste matrize batek (grid_chips) txipek txartelean okupatzen dituzten puntuen tenperatura adierazten du, puntuak non tenperatura igo behar den iterazioz iterazio. Matrize hori sarrera-fitxategi bateko datuen arabera hasieratzen da, non adierazten baitira txipen tamainak, posizioak, tenperaturak eta abar. Bestalde, txartelaren zerrenda bertikal bat aireztatuta dago txartela freskatzeko, eta ondorioz, puntu horietan tenperatura jaitsi behar da iterazio bakoitzean. Bi eragiketa horiek, beroa txertatzea eta aireztatzea, thermal_update funtzioan betetzen dira. Beroa barreiatzeko algoritmoak bi matrize erabiltzen ditu, bata saretxoko puntuetako uneko tenperaturekin (grid), eta bestea iterazio horretan kalkulatzen ari diren tenperatura berriekin (grid_aux). Iterazioa bukatzerakoan, matrize bat bestean kopiatzen da. Tmean, txartelaren batez besteko tenperaturaren eguneratzea iterazioz iterazio egin daiteke, edo bestela, hainbat iterazio exekutatu eta gero; kasu honetan, 10 iteraziotan behin egiten da.
Tmean0 aldagaia "aurreko" batez besteko tenperatura da (hastean, hasierako tenperatura); baldin eta aurreko eta oraingo batez besteko tenperaturen diferentzia txikiagoa bada ezarritako balio jakin bat baino, simulazioa bukatu egiten da. Programa nagusia sinplea da:
nconf: simulatu behar diren konfigurazioen kopurua; konfigurazio bakoitzak txip berberak ditu, baina posizio desberdinetan. nchip: txarteleko txip kopurua. max_iter: simulazioa bukatzeko irizpidea: iterazio kopuru maximoa. scale: simulazioaren eskala-faktorea (1etik 12ra); 1: oinarrizko txartela, 200×100 puntu, probak egiteko erabiliko duguna; 10: 2000×1000 puntuko txartela, benetako emaitzak ateratzeko erabiliko duguna, aplikazioa garatu eta egiaztatu ondoren. t_ext: saretxoko puntuen hasierako tenperatura. tmax_chip: txipen tenperatura maximoa. t_delta: simulazioa bukatzeko irizpidea: tenperatura-diferentzia balio hori baino txikiagoa da.
>> chip_coord: (nconf × 2×nchip) tamainako matrize bat, lerro bat simulatu behar den konfigurazio bakoitzeko, txipen posizioak adierazteko (ezker aldeko goiko erpinaren x eta y koordenatuak).
▪ Txartelaren definizioa Txartela definitzen duen sarrera-fitxategia, hasierako datuak dituena, hiru bloketan banatuta dago (hau adibide bat baino ez da: 3 4 20.0 160.0 0.01 10000 10 1. blokea (param): simulazioaren parametro orokorrak: simulatzeko konfigurazio kopurua (3); txip kopurua (4); hasierako tenperatura (20.0); txipen tenperatura maximoa (160.0); konbergentzia-irizpideak: tenperatura (0.01) eta iterazio kopuru maximoa (10000); eta eskala-faktorea (10).
card fitxategiak simulatu behar diren konfigurazioen deskribapena dauka. 4 txipeko 20 konfigurazio dira, 2000×1000 puntuko saretxo batean (eskala-faktorea = 10). Exekuzio-denbora handia denez, probetarako card0 fitxategia erabiliko dugu, non bakarrik 4 konfigurazio ageri baitira, saretxoaren oinarrizko tamainan (200×100 puntu). Programa exekutatzeko, exekutagarria eta txartela adierazi behar dira. Adibide:
> heat_s card0 ▪ Emaitzak Simulazioaren emaitza gisa, batez besteko tenperatura baxuena lortzen duen konfigurazioaren datuak gordetzen dira, struct batean (BT): konfigurazio-zenbakia, batez besteko tenperatura,
hasierako txip-matrizea, eta azkeneko tenperaturen matrizea. Bi fitxategi sortzen dira datu horiekin: card_ser.chips (txipen matrizea) eta card_ser.res (azken tenperaturen matrizea). Bisualizazioko aplikazio sinple batekin, matrizeak irudikatu daitezke pantailan, txartel txikienaren kasuan bakarrik (card0, 200×100 puntuko matrizeak); nahikoa da exekutatzea:
Hasierako tenperaturen banaketa card0 txartelean (4 txip) eta azken emaitza difusio termikoaren prozesua simulatu ondoren.
▪ Programaren egitura Serieko programa 3 modulutan banatuta dago: heat_s.c (programa nagusia), diffusion.c (diffusion eta thermal_update funtzioak), eta faux.c (datuak irakurtzeko eta emaitzak idazteko funtzio laguntzaileak). Exekutagarria sortzeko, hiru programak konpilatu behar dira; adibidez:
> icc -o heat_s heat_s.c diffusion.c faux.c Fitxategi guztiak templates/aplikazioa karpetan daude (.c iturburuak, .h buruak, eta txartelen definizioak).
▪ 1. fasea Txipen konfigurazio bakoitza prozesu guztien artean exekutatu behar da; lehenbiziko konfigurazioa simulatu ondoren, bigarrenari ekingo diete prozesu guztiek, gero hirugarrenari… harik eta konfigurazio guztiak simulatu arte.
Txarteleko puntu-saretxoa zerrenda horizontaletan banatu behar da prozesuen artean. Puzzleko 3.2. ariketa ebazteko egin duzuen moduan, kontuan hartu prozesuek erabili beharko dituztela, iterazio bakoitzean, "mugetako" datuak, pid+1 eta pid–1 prozesuetan daudenak, alegia Egiazta dezakezu emaitza zuzena dela, adibidez, serieko eta paraleloko fitxategiak konparatuz diff komandoaren bidez:
> vfinder card0_par.res (edo card0_par.chips) Programa zuzena dela egiaztatu eta gero, exekuta ezazu benetako konfigurazio-fitxategiarekin (card), seriean eta 2, 4, 8, 16, 24, eta 32 prozesurekin. Neurtu exekuzio-denborak, eta kalkulatu lortutako azelerazio-faktoreak eta eraginkortasunak. Irudikatu datu horiek, eta ondorioak atera. Emaitzetan oinarrituta, balioetsi zein den prozesu kopuru egokiena (P) problema honetarako cluster honetan.
▪ 2. fasea 1. fasea bukatuta, programaren bigarren bertsio paraleloa egin behar da, beste estrategia bat erabiliz. Prozesu guztiak konfigurazio jakin bat simulatzen aritu beharrean, banatu behar ditugu prozesuak modu honetan: manager bat eta P worker-eko taldeak (aurreko fasean balioetsitako P bera). Hala, atazen banaketa dinamikoa egin daiteke, puzzleko 3.1 ariketan egin duzun modu bertsuan. Manager-ak, beraz, simulatzeko konfigurazioak banatzen dizkie worker-eko taldeei, haiek hala eskatuta. Talde bakoitzak konfigurazio jakin bat simulatuko du eta emaitzak manager prozesuari bidaliko dizkio, beste konfigurazio bat bidali diezaion, talde guztien artean konfigurazio guztiak simulatu arte. Bertsio honetarako, definitu eta erabili behar dituzu prozesu-taldeak, talde bakoitzeko prozesuen artean informazioa truka dezaten. P prozesuko talde bakoitzean, prozesu jakin bat komunikatuko da manager-arekin, atazak eskatu eta emaitzak bidaltzeko. Talde bakoitzaren barruan, simulazioa lehen faseko bera da. Programa egiaztatu ondoren (card0 fitxategia erabiliz), exekutatu, lehen bezala, card fitxategiarekin. Neurtu exekuzio-denborak kasu hauetan: 1 + 1×P, 1 + 2×P, 1 + 3×P, 1 + 4×P… prozesu. Kalkula itzazu azelerazio-faktoreak eta eraginkortasunak. Konparatu bi bertsioen emaitzak eta atera ondorioak.
▪ Txosten teknikoa Proiektuaren emaitza gisa, txosten teknikoa idatzi behar da: hasierako problema, nola ebatsi den, lortutako emaitzak, ondorioak, eta abar (bi faseetan). Txostenak, problema eta ebazpidea ondo interpretatzeko materialak izan behar ditu: grafikoak, datu-taulak, kode-zatiak komentatuta…, txostenak idazteko banatu den dokumentuaren arabera. Gehigarri gisa, aplikazioaren kodea sartu behar da.
3.3. ENTREGATZEKOAK ETA EPEAK E6.1 Aplikazioaren 1. faseko oinarrizko emaitzak: zenbakizko emaitzak, grafikoak… (2 orri edo). Data: apirilaren 26a E6.2 Behin betiko txosten teknikoa. Data: maiatzaren 20a. E6.3/E7 Egindako lanaren ahozko aurkezpena, eta proiektuaren karpeta. Data: maiatzaren 24a.
ERANSKINA: Agiriak eta dokumentuak Eranskin honetan proiektuan zehar ikasleek bete behar dituzten dokumentuak bildu ditugu: taldea osatzeko agiria eta konpromisoen dokumentua, lan-saioetako agiriak, eskoletatik kanpoko lan-denboren balioespena, eta inkestak. Eta horiekin batera, ahozko aurkezpenak ebaluatzeko errubrika eta agiria, emaitzen txosten teknikoak idazteko ildoak eta proiektuaren karpetaren egiturari eta edukiari buruzko iradokizunak.
Izena eta abizenak
▪ Konpromisoak - Taldeak antolatutako bileretara joatea, eskola orduetan (irakaslearen aurreko saioetan), zein eskola orduetatik kanpo. - Taldekide bakoitzari esleitutako lanak egitea zehaztutako epean. - Bileretara prest eramatea nork bere gain hartutako lanak. - Ziurtatzea taldekide guztiek ulertu dutela egindako lana osotasunean. - Taldearen funtzionamendu ona lortzeko ahalegintzea. - Gatazkarik sortuz gero, irekitasunez eta begirunez eztabaidatzea, irtenbidea aurkitzeko xedez. - Taldearen funtzionamendu onerako adostutako betebeharrak bete ezean, balizko ondorioak onartzea: talde aldaketa, taldetik kanpo uztea …
▪ Bertaratuak
Izena eta abizenak
▪ Jorratutako gaiak eta hartutako erabakiak 1.
hasierakoa
informazioa bilatzea eta irakurtzea
ariketak ebaztea
ikasitakoa taldean partekatzea
aurkezpena prestatzea
Aplikazioa
informazioa bilatzea eta irakurtzea
txosten teknikoa idaztea
aurkezpena prestatzea
aplikazioa
azterketa prestatzea
Ebaluatzeko atala Bikain [10 - 9] Ongi [8 - 7] Hobetzeko [6 - 4] Eskasa [3 - 0] Edukia Zuzena, egokia, nahikoa Edukia zuzena eta egokia izan da. Oso ongi menperatzen du gaia. Edukietan akatsen bat izan da, edo ez da nahikoa izan zenbait arlotan. Dena den, ematen du ongi menperatzen duela gaia. Akats eta hutsune dezente izan dira. Garrantzi gehiegi eman zaio bigarren mailako informazioari. Gaiaren alderdi batzuk soilik ulertu ditu. Edukiak okerrak eta oso eskasak izan dira. Ez du gaia menperatzen. Antolaketa Argitasuna, logika, egituraketa, arrazoiketa.
Aurkezpena argia, logikoa eta ongi egituratua izan da. Entzuleek ongi jarraitu diete arrazoibideei. Oro har, aurkezpena argia izan da eta ongi egituratua. Hala ere, alderdi batzuk ilun geratu dira. Alderdi batzuk nahasi geratu dira. Kontzeptutik kontzeptura ibili da ordenarik gabe. Diskurtsoaren logikari jarraitzea zaila izan da. Aurkezpena ez da batere argia izan, ezta logikoa ere. Ez du izan egiturarik. Ezin izan da ia ezer ulertu. Estiloa Ideien azalpena, erritmoa, jarrera, bolumena, tonua, isiluneak/etenak Aurkezpena egokia izan da entzuleentzat, eta erritmoa egokia. Une jakinetan izan ezik, ez du haren notak irakurri, eroso egon da publikoaren aurrean, eta entzuleek ongi entzun diote. Etenak egin ditu une egokietan. Oro har, aurkezpena egokia izan da entzuleentzat. Erritmoa aldakorra izan da. Batzuetan, haren notetara jo behar izan du. Ez da eroso sentitu eta entzuleek arazoren bat izan dute ongi entzuteko. Eten gutxi egin ditu. Alderdi batzuk agerikoak, eta beste batzuk oso maila altukoak. Erritmoa ez da egokia izan, oso azkarra edo oso motela. Askotan irakurri ditu haren notak, deseroso agertu da, eta arazoak izan dira ongi entzuteko. Oso eten gutxi egin ditu. Aurkezpena guztiz desegokia izan da entzuleentzat. Ez da erritmorik izan. Notak irakurri ditu uneoro, oso deseroso egon da, eta entzuleek adi-adi egon behar izan dute ongi entzuteko. Ez du etenik egin. Hizkuntza, hiztegia Tekniko-zientifikoa, zuzena. Hiztegia zuzena eta egokia izan da. Hiztegia nahiko zuzena eta egokia izan da. Hiztegia desegokia izan da. Hiztegia guztiz desegokia izan da. Ikus-entzunezko baliabideak Homogeneotasuna, letraren tamaina, argitasuna. Ikus-entzunezko materiala homogeneo eta kalitatezkoa izan da: letraren tamaina egokia, Informazioa ongi egituratua, alderdi nagusiak azpimarratuta. Gaia ulertzen lagundu du. Erabilitako materiala ona izan da: letraren tamaina egokia, eta Informazioa ongi egituratua aurkeztu da. Hala ere, zenbait alderdi ez dira garbi ageri.
Aurkezpena nahasia eta iluna geratu da. Letraren tamaina txikiegia izan da, eta informazio gehiegi sartu da gardenkietan. Zaila jarraitzeko. Aurkezpenerako prestatutako materialak oso desegokiak izan dira.
Denbora Esleitutako denbora erabili da, laburbiltzeko ahalmena Denboraren banaketa orekatua izan da, edukien araberakoa. Ondo egokitu da esleitutako denborara. Denboraren banaketa zertxobait desorekatua izan da: denbora soberan geratu da, edo azkar joan behar izan du bukaeran eduki guztiak azaltzeko. Denboraren banaketa desorekatua. Kontzeptuak askoz lasaiago eta sakonago azaldu zitezkeen, edo bigarren mailako alderdi batzuk alboratu nagusiak lasaiago azaltzeko. Denboraren banaketa oso desegokia (motzegia edo luzeegia). Ez da gauza izan dagokion denboran kontzeptuak xehetasunez azaltzeko, edo nagusietan zentratzeko.
Talde bakoitzaren ahozko aurkezpenaren kalifikazioa, atalez atal eta 0tik 10era, dagokion errubrikaren arabera: 10 - 9 [ bikain ] 8 - 7 [ ongi ] 6 - 4 [ hobetzeko ] 3 - 0 [ eskasa ] Azken kalifikazioa lortzeko, ebaluatutako atalen pisua kontuan hartu behar da.
% Taldea:
Taldea:
Taldea:
Taldea:
Taldea:
Taldea:
Taldea:
Hizkuntza 10
Azken kalifikazioa (ez bete)
Ebaluatzailea
Ebaluatzailea
Ebaluatzailea
Karpetaren edukia ondo antolatuta mantendu behar da, ezin da dokumentu multzo soila izan. Zaindu edukiaren egitura eta formatua, dokumentu guztiek itxura homogeneoa izan dezaten. Horrez gain, jasotzen den informazioa beren testuinguruan kokatu behar da (adibidez, taula bat sartzen bada, azaldu edo analizatu, motz bada ere, taulak adierazten duen informazioa). Proiektuaren karpetaren edukia ez da estatikoa, dinamikoa baizik, hau da, hobetu daiteke. Adibidez, eskolan landu eta gero, puzzleko ariketak zuzenduta gehitu daitezke. Horrela, proiektuaren bukaeran, karpetaren edukia zuzena eta osoa izango da. Hori dela eta, karpetaren bertsio berrirako, komenigarria da adieraztea, orri batean, egin diren hobekuntzak. Karpetak bi formatu izango ditu: paperean eta digitala. Agiriak izan ezik, gainerako dokumentuak, paperaz gain, bertsio digitalean ere aurkeztuko dira; esaterako, programen iturburu-kodeak, aurkezpenetan erabilitako gardenkiak, aplikazioaren txosten teknikoa eta abar. Karpetaren lehen bertsioa (paperean) puzzlea aurkezteko egunean entregatuko da, irakasleak errebisa dezan. Azken bertsioa maiatzaren 25ean entregatuko da, proiektuaren aurkezpenarekin betera: paperezko bertsioa, irakasleari; eta digitala, eGelara igoz.
Erreferentzia gisa, honela antola daiteke proiektuaren karpeta (aukera bat baino ez da): ▪ Azala: proiektuaren izenburua eta taldearen identifikazioa (kideak, lan-kontua…). ▪ Karpetaren edukiaren aurkibidea. ▪ Proiektuaren enuntziatua eta kontsultatu den informazioa (informazioa bera edo erabilitako erreferentziak). ▪ Proiektuan zehar egin diren jarduerak: - Hasierako posterra. - Puzzlea: (a) Gaien aurkezpena eta aurkitu diren soluziobideen azalpenak; (b) Ariketak ebatzita: proposatutako ebazpenaren azalpena, programen iturburu-kodea komentatuta, eta lortu diren emaitzen analisia. - Aplikazioa. Txosten teknikoa, berau idazteko eman diren irizpideen arabera. ▪ 1. eranskina. Taldea osatzeko agiria eta taldearen lan-saioko agiriak. ▪ 2. eranskina. Proiektua garatzeko taldekide bakoitzak eskolaz kanpo dedikatutako ordu kopurua (banatu den txantiloian).
Proiektuan egindako lana txosten tekniko batean laburbildu behar da, non azaldu behar baitira ebatzitzako problemak, proposatutako ebazpideak, lorturiko emaitzak, ondorioak, eta abar. Txostena proiektuaren azken emaitza eta egindako lanaren isla da, eta, beraz, merezi du arretaz egitea, edukiaz zein formaz egokia eta kalitatekoa izan dadin. Lan bikainena (edukia), bikain ere azaldu behar da (itxura). Adibidez, hauxe izan daiteke txostenaren egitura (egokitu zure kasurako): ▪ Aurkibidea ▪ Sarrera. Proiektuaren helburuak, eta edukien eta emaitzen nondik norakoak. Erabilitako tresnen ezau-garri nagusiak —hardwarea (arkitektura, prozesadoreak, memoria, erloju-maiztasuna...) eta softwarea (S.E., konpiladoreak, optimizazio-mailak, bertsioak, software-tresnak…), emaitzak testuinguru jakin batean kokatu, birsortu, beste batzuekin konparatu… ahal izateko. ▪ Oinarri teorikoak. Txosten motaren arabera, egindako lanaren oinarri teorikoen laburpena. ▪ Aplikazioa. Txostenaren atal nagusia da, eta azaldu behar dira: (a) ebatzi den problema; (b) hartutako ebazpideak (baztertutakoak), eta kodearen zati garrantzitsuenak, ondo komentatuta; (c) lortutako emaitzak, azalpenak, justifikazioak; (d) egokia bada, beste aukera batzuk, hobekuntzak, egiteke gelditu diren kontuak… ▪ Ondorio orokorrak, bibliografia eta eranskinak.
Iradokizun hauek lagungarri izan ditzakezu txosten hauetan ohikoak diren akats batzuk ekiditeko.
> Azalpenak ▪ Lortu dituzun emaitzen azalpenek argiak eta zehatzak izan behar dira; ez da nahikoa zer gertatzen den adieraztea ("kurbak gora egiten du, eta gero behera"), zergatik gertatzen den hori baizik. Portaera jakin baterako azalpenik ez baduzu, hala adierazi eta saiatu hipotesi bat ematen. Maiz, hipotesi batek esperimentu gehiago egitea eskatzen du, hipotesi horren araberako emaitzak eta benetan lortzen direnak alderatzeko. Aurreikusitakoa baino harantzago doazen hipotesiak eta probak egitea —sortzaile izatea— ohitura gomendagarria eta baloratua da, nahiz eta denbora ere kontuan hartu behar duzun. ▪ Proiektua garatzeko dokumentazioa erabili baduzu, aipatu behar duzu, beti. Erreferentzia guztiek ez dute "kalitate edo balio" tekniko/zientifiko bera; erabili beti informazio-iturburu egokiak. Dena den, ez kopiatu/itzuli testuak zuzenean; berridatzi edukiak zure hitzekin, ulertu eta asimilatu ondoren. > Datuak ▪ Esperimentuak errepikatu eta exekuzio-denborak esanguratsuki desberdinak badira, batez besteko balioaz gain, maximoa, minimoa eta desbideratze estandarra ere adierazi behar dira. Lau balioek esperimentuari buruzko informazio osagarria eskaini dezakete hainbat kasutan. Begizta bat gehitu diezaiokezu programari n aldiz exekutatzeko eta exekuzio bakoitzeko denborak eta estatistikak lortzeko. Ohikoa da lehenbiziko exekuzioaren debora baztertzea, baita nabarmenki desbideratzen direnak ere (jakina, testuinguruan azaldu daitezkeenak izan ezik). ▪ Grafikoetan eta datu-tauletan, neurrien unitateak adierazi behar dira (ms, byte, MB/s...)
> Datuen adierazpena ▪ Askotan, emaitzak adierazten dituen taula bat nahikoa da portaera jakin bat azaltzeko. Erabil itzazu grafikoak baldin eta emaitzak interpretatzeko lagungarriak badira. ▪ Datuen adierazpen grafikoa erabilgarria da, baldin eta ahalbidetzen badu sistemaren portaera begi kolpe batez antzematea, edo arreta atal jakinetan fokatzea. Hori dela eta, X eta Y ardatzen eskalak egoki aukeratu behar dira, irudikatzen den funtzioaren eremu osoa ongi bistaratzeko. Eskuarki, eskala lineala edo logaritmikoa izan daiteke. Ardatzak ondo etiketatu behar dira, eta neurriak eta unitateak adierazi behar dira. ▪ Kasu gehienetan, X ardatzak eskala jakin bati jarraitu behar dio, marraztutakoa zuzen interpretatu ahal izateko. Esaterako, programa baten exekuzio-denborak ezin dira X ardatzean homogeneoki banatu, baldin eta bektoreen tamainak 100, 200, 500, 600 eta 4000 osoak badira. ▪ Irudiek eta taulek oin bana eraman behar dute, honako hau bezalakoa: "3. irudia/taula. Pr1 programaren exekuzio-denbora (ms) matrizeen tamainaren arabera (double)". > Kodea ▪ Askotan, kode-zatiak gehitu behar dira txostenean. Hala bada, gehitu soilik beharrezkoa dena egindakoa interpretatzeko, eta komentatu kodea. Koderako, erabil itzazu pauso konstanteko eta tamaina txikiagoko letra-mota bat —esaterako, courier 8— eta lerroarte bakuna. Indexatu kodea irakurgarritasuna errazteko. Dena den, sartu eranskin batean kode osoa (oso luzea ez bada). Kodea makina jakin batean geratu bada, adierazi non dauden fitxategiak (kontua, direktorioa) eta azaldu, labur, fitxategi bakoitza. > Estiloa, formatua ▪ Txosten tekniko/zientifikoen edukia konplexua izan daiteke. Aukeran, beraz, erredakzioa ahalik eta sinpleena izan beharko litzateke —esaldi ez oso luzeak, errazak, irakurgarriak—, baina, jakina, konplexutasuna azaltzeari uko egin gabe. Testua nahasia, astuna, korapilatsua eta ulergaitza bada, ez du bere edukia "transmititzen". Aukera baduzu, utzi testua denbora-tarte batez eta irakurri gero berriz; zu zeu konturatuko zara testuaren kalitateaz. Testua idatzi ez duen beste batek irakurtzea ere oso ona da; testuak zer esan behar duen aurretik ez dakienez, benetan esaten duena (eta nola) baino ez du irakurriko. Gogoratu "urrezko araua": txostena beste pertsona batentzat idatzi duzu, ez zuretzat. ▪ Gaurko edizio-tresnek kalitate formal handiko testuak sortzeko aukera eskaintzen dute: maketazioa egokia, kalitateko grafikoak, ortografia-faltarik gabekoa, eta abar. "0 akats"-eko testuak sortzea zaila da, baina hurbil ibiltzea, ez. Zure gustuko formatua erabili, baina sinplea. Adibidez: "times", "calibri"… edo LaTeX-en letra-mota (testu-prozesadorearen arabera); 10/11 puntuko tamaina testurako, zertxobait handiago (12/14 puntu) goiburuetarako, eta txikixeago (8/9) taula- eta irudi-oinetarako; lerroarte bakuna; 2,5/3 cmko marjinak; bi aldeetatik inprimatua. ▪ Zenbakitu orrialdeak eta, dokumentua luzea bada, aurkibide bat gehitu. Dokumentuaren kalitatea ez da orri kopuruaren arabera neurtzen, baina eskasia ere ez da bidea. Koloreak aipatzen badituzu testuan (esaterako, grafiko baten portaera azaltzean), ez ahaztu gutxienez zati hori kolorez inprimatzea. Azkenik, grapa batzuk, karpeta bat edo koadernatze sinple bat orri solteak baino egokiagoak dira.
Hitz gutxitan: emaitzen txosten teknikoak zehatza, osoa, argia eta irakurgarria izan behar du, gaiari buruz ezagutza minimoa duen edonork (zure ikaskideek, kasu) erraz irakurtzeko eta ulertzeko modukoa.
JARRAITUTAKO METODOLOGIARI BURUZKO IRITZI INKESTA Irakasgaian jarraitu diren zenbait metodologia-aspektuei buruz duzun iritzia emateko eskatzen dizugu. Zure erantzunak aztertuak izango dira, eta etorkizunean irakasgaia hobetzen lagunduko digu. Horregatik, behar duzun denbora eskainiz, pentsatzen duzuna zintzoki adierazteko eskatzen dizugu. Eskerrik asko. Landu diren metodologiaren aspektu guztiak kontutan hartuz, izandako esperientziaren planteamendu eta garapenari buruzko zure balorazio orokorra da:
□ gutxiago □ berdin □ gehiago □ askoz gehiago Balora ezazu zein neurritan uste duzun jarraitutako metodologiak lagundu zaituela: (“1” oso gutxi, “2” gutxi, “3” nahiko, “4” asko) Eduki teorikoak ulertzen 1 2 3 4 Teoria eta praktika artean erlazioak egiten 1 2 3 4 Irakasgaiaren edukiak elkar erlazionatzen ikuspegi integratu bat lortuz 1 2 3 4 Irakasgaiarekiko interesa eta motibazioa handitzen 1 2 3 4 Praktika profesionaleko egoerak aztertzen 1 2 3 4 Lanaren inguruan zure aldetik informazioa aurkitzen 1 2 3 4 Egoera erreal baten inguruan erabakiak hartzen 1 2 3 4 Arazoak ebazten edo egoera errealei soluzioak eskaintzen 1 2 3 4 Komunikazio gaitasunak garatzen (ahozkoa edo idatzizkoa) 1 2 3 4 Ikasteko autonomia garatzen 1 2 3 4 Zure ikasketarekiko jarrera parte-hartzailea hartzen 1 2 3 4 Zure talde lanerako gaitasunak garatzen 1 2 3 4 Praktika profesionalean behar diren gaitasunak garatzen 1 2 3 4 Ebaluazio-sistema egokia izan da metodologiarekiko 1 2 3 4 Irakasleak eman dizun orientazioak zure beharrak ase egin al ditu? |
addi-f39fdc59d372 | https://addi.ehu.es/handle/10810/20860 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2016-03-04 | science | Garikano Osinaga, Xabier | eu | PBL metodologiaren inplementaziorako proposamena ordenagailu bidezko diseinuaren irakaskuntzan | “Quien algo quiere, algo le cuesta” zioen nire amonak. Hitzek balioa hartzen dute, zure nahia denean. Baina nahiak ez ziren beteko bidean laguntzarik jaso ezean. Tesi honen bidean, laguntza eman didaten hainbat pertsona eskertu nahi nituzke hemengo lerroetan: Tesi honek abiapunturik badu, Mikel Garmendiak emandakoa da. Bera izan da eskulturaren aurrean ispilua jarri didana, ohiko perspektiba hautsi, berri bat erakutsi eta ispilua eustera bultzatu didana. Bere gogoetek gauzak berrikusten lagundu didate eta bere pazientziak proiektu hau aurrera eramaten. Bidean zaindari, Angel Perez nire bulegokidea izan dut. Berarekin izandako elkarrizketa eta berak emandako gomendioengatik izan ez balitz, aspaldi bidean galduta ibiliko nintzen. Horregatik eskerrak eman nahi nizkizuke. Ez ditut ahaztu nahi tesi honetan parte hartu eta gauzatzen lagundu didaten nire lankideak, ez dut izenik ahaztu nahi, badakizue zeintzuk zareten, Donostiako sail atalekoak, Eibarko sail atalekoa eta orokorrean Adierazpen Grafiko eta Ingeniaritza Proiektuen sailekoak, nigatik egin duzuen apustuagatik. Baita ere, Donostiako Eskola Politeknikoko nire lagunei eskaini nahi diet tesia. Azkenik, baina ez garrantzi aldetik, nire familia eta lagunei eskerrak bihotzez.
14 inkestaren arabera (PTC Study, 2001). Era berean, diseinu berrerabilpenaren egoerari buruzko txostenak (Abeerden Group, 2007), kontsultatutako enpresen %100-ek produktuen diseinuak berrerabiltzen dituztela eta arazo nagusiak (1) modeloen aldaketak burutzeko aditu izan behar dela, (2) modeloak zurrunak direla eta aldaketen ostean akatsak ematen dituztela eta (3) aldaketa arrakastatsuak jatorrizko diseinatzaileak bakarrik egin ditzaketela, nabarmentzen du. Ildo beretik, Salehi et al.,-ek (2009) elkarrizketatutako 153 automobil industriako ingeniarien artean, %81-ak zaila aurkitzen zuten beste diseinatzaile batek sortutako modeloetan aldaketak egitea. Kasu hauetan modeloen konponketak eskatzen duen arduraldia, berrerabilpenerako bideraezinak bihurtzen ditu eta industrian, nahiago izaten da modeloa berriz hastea (Rodriguez et al., 1998; Mandorli and Otto, 2013; Gebhard, 2013). CAD sistemen garrantzia produktuaren garapen prozesuan kontutan izanda, produktuaren diseinua produktu birtualaren sorrerara parekatu daitekeenez (Peng et al., 2012), CAD diseinuaren konplexutasuna produktuarekin erlazionatua baino, produktuaren garapen prozesuarekin erlazionatua dagoela esan liteke (Bodein et al., 2014). Beraz, erantzuna hobetzen duten CAD modeloen eta diseinu intentzioa jarraitzen dituzten modelaketa estrategia efizienteen beharra dago, diseinu intentzioa, modeloa nola sortu beharko den eta honen portaera aldaketen aurrean bezala ulertuta (Company et al., 2014a; Otey et al., 2014; Rynne et al., 2010). Ezagutza estrategikoa hau aletzen eta zehazten saiakerak egin dituzte zenbait autoreek (Hartman, 2004, 2005; I. Chester, 2007; Rynne et al., 2010; Peng et al., 2014). Modelaketa estrategiak eta prozedurak aztertu dituzten ikerlariek, trebakuntzaren papera ezagutza estrategikoaren igorpenean azpimarratzen dute eta trebakuntzak kontutan eduki beharko lituzkeen gakoak proposatzen dituzte. Baina proposamen hauek zalantza bat sorrarazten dute: ohiko irakaskuntza metodologiak jarraituz bideragarriak al dira? Mandorli and Otto-ren (2013) hitzetan “egungo hezkuntza filosofiak ez die ezagutza estrategiko eta ulermen nahikoa eskaintzen ikasleei CAD sistemak erabili beharko ziren bezala erabiltzeko, hau da, diseinu intentzioa garatu eta adierazteko ezagutza-intentsiboko tresna moduan”. Hari beretik, ikerlari ugari dira trebakuntzaren norabide aldaketa bat proposatzen dutenak eta goi mailako enpresak
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 17 1.2. Ikerketaren xedea Ikerketa honen xedea, batetik CAD softwarearen erabilera eraginkorra gaitasuna lortzeko Ordenagailu Bidezko Diseinuaren Gehikuntza irakasgaiko proposamen didaktiko bat burutu eta ebaluatzea da. Irakasgaiaren planteamendu metodologikoa, ikaskuntza aktiboetan oinarritzen da, hau da, PBL-aren ikuspegitik, diseinu proiektu baten garapena taldean ardazten duen irakasgaiaren plangintza eta jarduera programa baten diseinua burutzen dira. Proiektua irakasgaiaren ardatza bada ere, irakasgaian definitzen diren gaitasunak garatzen laguntzeko aldamioak diren jarduerak diseinatzen dira, ikaslearen karga kognitiboa arintzeko (Schmidt et al., 2007). Behin planteamenduaren ezarpena burutu denean, ohiko irakaskuntzarekin alderatzen da eta berrikuspen bibliografikoak nabarmentzen dituen bi hutsuneei erantzuna ematea lortu den egiaztatzen da: batetik, PBL-era egokitutako proposamen didaktikoan, CAD trebakuntzan ikaslean eta ezagutza estrategikoan arreta jartzea (Johnson and Diwakaran, 2010, 2011b; Peng et al., 2012; Bodein et al., 2014) eta bestetik, CAD ezagutzen ikaskuntzaren erdiespenari buruzko ikerketa enpirikoa burutzea (Hamade et al., 2007; Lang et al., 1991; Schmitz, 1999; Wu, 2009). Piegl-ek (2005) CAD trebakuntza, ordenagailu bidezko diseinuaren hamar erronken artean kokatzen du. Bestetik, planteamendu metodologikoa PBL-an oinarritzen denez, estrategia didaktiko honi egozten zaizkion gaitasun iraunkorrak garatzeko apropostasuna kontutan izanik (Du, 2006; Jones, 2006; Kolmos, 1996; Lehmann et al., 2008), irakasgaian CAD erabilera eraginkorra gaitasuna eskuratzeko, gaitasun horietako batean sakontzea aukeratzen da, talde lana. Hau da irakasgaiaren bigarren gaitasuna definitzeko arrazoia eta jarduera programa bien lanketarako diseinatzen denez, ikerketa honetan, aspektu honen baliagarritasuna neurtzeko argudioa.
18 Ikerketaren helburu orokor eta partikularrak Ikerketaren helburu orokorra, PBL-an oinarritzen den planteamendu didaktikoaren baliotasuna Ordenagailu Bidezko Diseinuaren Gehikuntza irakasgaian definitzen diren gaitasunak garatzeko egiaztatzea da. Hau da, irakasgaiaren azterketa holistikoaren beharra antzematen da industria eta hezkuntza paradigmen bultzadaren ondorioz eta planteamenduaren berrikuspenak, diseinu proiektu baten garapenaren ildotik, CAD softwarearen erabilera eta talde lana gaitasunak erdiesteko, jarduera programa diseinatzea eskatzen du. Beraz, ikerketaren bidez bilatuko diren helburuak hurrengoak dira: - PBLan oinarritutako planteamendu didaktikoa egitea. Irakasgaiaren gaitasunak definitu eta proiektuaren agertokira itzuli, proiektuaren ikasketa emaitzekin lerrokatuta egon daitezen eta proiektuaren garapenaren euskarri izango den jarduera programa diseinatu. Planteamenduaren ezarpena. Planteamenduaren gabeziak identifikatu eta ertzak borobildu. - Ikerketa diseinua eta planteamenduaren testa. Baliozkotasunaren hipotesia egiaztatu asmoz, ikerketa probak diseinatu eta ikerketa taldeen laginak hartu. - Ikerketaren analisia eta ondorioak. Emaitzen adierazgarritasuna eztabaidatu, ondorioak lortu eta estrapolagarriak direnak nabarmendu. 1.3. Hipotesiaren adierazpena Ikerketaren xedeak, ikerketa bideratzen duten hurrengo galderak sortarazten ditu: PBL-aren inplementazioak, irakasgaiko programaren berrikuspena dakar. Talde lanaren bidez garatuko den proiektuak garrantzia hartzen du, eduki eta denbora mailan, beraz, ezin da CAD softwarearen ezagutza deklaratiboan (softwarearen aukera desberdinen ezagutza) lehen adina sakondu. Edukiak aukeratu eta ezagutza
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 19 estrategikoaren aldeko proposamen bat burutzen da jarduera programaren diseinuaren bidez. Planteamendu berriaren helburua ikasketa emaitzak hobetzea da, baina ohiko metodologiarekin lortzen ziren emaitzekin konparatuta, hobeak direla esan liteke? Bestalde, ikasleek proiektua garatzen hasteko, CAD softwarearen oinarrizko ezagutzak lortzeko jarduera programa diseinatu da, besteak beste, modeloen sorreraren, multzoen muntaketaren eta planoen adierazpenaren aspektu estrategikoak nabarmenduz. Baina, jarduera programa hau aproposa al da ikasleak burutzen diseinuetan kalitatezko aspektu horien finkapenean? Ikasleen CAD modeloetan, aspektu horiek diseinatzen dituzten modeloen osotasun mailan zerikusia dute? Era berean, planteamendu berriaren ardatza taldean garatutako proiektua denez, adituek gomendatzen duten moduan, talde lana eraginkorra izan dadin, jarduera programaren bidezko trebakuntza diseinatzen da eta hurrengo galdera azaleratzen da: jarduera programa egokia al da proiektu baten garapeneko testuinguruan talde lan eraginkorreko trebakuntza emateko ikasleei? Galdera hauen inguruko hausnarketak, galdera hauetatik eratorritako hipotesiak egiaztatzeko, ikerketa diseinu baten antolamendua eta testa, ondorio bezala dakar. Hipotesiek, PBL-era moldatutako proposamen didaktikoak Ordenagailu Bidezko Diseinuaren Gehikuntza irakasgaiaren gaitasunak garatzeko egokitasunean dute jatorria eta honela formulatzen dira: H1: Proposamen didaktikoan oinarritutako trebakuntza eta ohiko irakaskuntza jaso duten ikasleen CAD modelo, multzo eta planoen artean kalitate desberdintasuna existitzen da. H2: Berrikuspen bibliografikoan identifikatu diren kalitatezko CAD modeloaren atributuak, CAD modeloaren osotasunarekin erlazionatuta daude. H3: PBL-an oinarritutako proposamen didaktikoa, proiektu bat garatzeko talde lan eraginkorrean eragiten duten adierazleen hobekuntza lortzen du.
20 1.4. Tesiaren egitura Lehenengo atalak ikerketari sarrera ematen dio, ikerketaren iturburua kokatuz eta ikerketaren xedea zehaztuz. Ondoren ikerketaren helburu orokor eta partikularrak definitzen dira, ikerketa hipotesien formulazioarekin bukatzeko. Bigarren atalean ikerketaren esparru teorikoa lantzen da. CAD sistemen papera produktuaren garapenean eta diseinu industrialaren prozesuaren baldintzapenak aztertu egiten dira, CAD trebakuntzan burutu diren proposamenekin jarraitzeko. Era berean, unibertsitatearen paradigma didaktikoen eskaerak deskribatzen dira eta ikaskuntza metodologia aktiboen beharra nabarmentzen da. Metodologia horien artean, PBL-a aztertzen da, historia, oinarriak, modeloak eta ezaugarri nagusiak xehatuz. Ezaugarri nagusien artean proiektu bat garatzeko talde lanaren aspektuan sakontzen da. Hirugarren atalean, berrikuspen bibliografikoan oinarritzen den eta Ordenagailu Bidezko Diseinuaren Gehikuntza irakasgaiaren beharrak asetzen dituen proposamen didaktiko bat deskribatzen da. Irakasgaiaren gaitasunak, helburuak, planteamendua eta metodologia didaktikoa definitzen dira. Ikasleek burutu behar duten eta irakasgaia ardazten duen proiektuaren agertokia deskribatzen da, ikasketa emaitzak eta hauek lantzeko estrategiak azalduz. Irakasgaiaren plangintzaren asteroko zehaztapenarekin jarraitzen da, ebaluazio sistema eta irakasgaiaren jarraipenarekin bukatzeko. Laugarren atalean, ikerketa hipotesien ebaluaziorako, ikerketaren testuingurua, perspektiba, mota eta diseinua planteatzen dira. Ikerketarako datuak jasotzeko instrumentuak deskribatzen dira eta datuen tratamendu eta analisirako prozedurak xehatzen dira. Bosgarren atalak datuen tratamendutik lortutako emaitzak azaltzen ditu. Hipotesiak banaka aztertzen dira: hipotesi bakoitzarentzat laginaren ezaugarriak deskribatu, probetatik lortutako datuen emaitza estatistikoak azaldu, emaitzak eztabaidatu eta hipotesiaren ebaluazioa burutzen da.
2. ESPARRU TEORIKOA Ikerketaren oinarri teorikoa lantzen da atal honetan. Lehenengo puntuetan, CAD sistemen papera produktuaren garapenean eta diseinu industrialaren prozesuaren baldintzapenak, aztertu egiten dira. Ondoren, aurreko puntuetan identifikatzen diren beharrak asetzeko CAD diseinuan kontutan hartu diren aspektuak nabarmendu eta autore desberdinek CAD trebakuntzan burutu dituzten proposamenen berrikuspen bibliografikoa burutzen da. Era berean, unibertsitatearen paradigma didaktikoen eskaerak deskribatzen dira, partikularki, ikaskuntza metodologia aktiboen inplementazioaren beharrean arreta jarriz. Metodologia aktiboen artean, PBL-a aztertzen da, bere historia, oinarriak, modeloak eta ezaugarri nagusiak xehatuz. Azkenik, ezaugarri nagusien artean, ikerketarako esanguratsua den proiektu bat garatzeko talde lanaren alderdian sakontzen da. 2.1. Sarrera. CAD sorrera eta bilakaera CAD-eko programen aitzindaria, Ivan Sutherland-ek 1963-an bere MIT-eko tesian garatutako Sketchpad programa kontsideratzen da. Lehenengo belaunaldiko softwareak enpresa barruan sortu baziren ere, 1970ko hamarkadan azaldu ziren aurreneko CAD programa komertzialak. Geroztik, geometriaren sorreraren oinarri finkoak garatzen zentratu ziren software hauen bilakaera handia izan da (Hoffmann, 2005).
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 27 2.3. Diseinu industrialaren prozesua Produktu baten sorreran, diseinu funtzioak, ingeniaritza eta diseinu industriala biltzen ditu (Ulrich and Eppinger, 2011). Produktuaren diseinu industriala, produktua bere osotasunean sortzeko prozesua bezala ulertzen da, ez da bere itxura fisikora bakarrik mugatzen. Diseinu industriala, industria produkzioarengatik baldintzatuta dauden giza inguruneko aspektuak pilatzen ditu. Hau da, produktua seriean produzitzeko aspektu tekniko-teknologikoez gain, merkatuaren beharrak eta produktuaren aspektu kultural, komunikatzaile eta funtzionalak kontutan eduki behar ditu. ICSID (International Council of Societies of Industrial Design) bere diseinu industrialari buruzko definizioaren azken berrikuspenean honako hau dio (ICSID, 2015): “Diseinua objektuak, prozesu eta zerbitzuen aldeaniztuneko nolakotasunak ezartzea helburu duen jarduera sortzaile bat da, halaber, beraien sistema eta bizitza zikloa modu osoan ezartzen dituena. Honenbestez, diseinua berrikuntza eta teknologien humanizaziorako faktore gakoa da eta elkartruke kultural eta ekonomikorako faktore erabakigarria” Diseinua, “industrial” epigrafea duena ere, espektro zabaleko lanbide bezala ulertzen dela aipatzen da aurreko definizioaren jarraipenean eta bizitzaren eta gizartearen hobekuntza bilatzen duten beharren konplexutasun berrietan parte hartzen duela beste lanbide askorekin gaineratzen da. Era berean, ico-D (Council of Design) erakundeak diseinatzaileak diseinu praktika eta teoriara hurbilketa hibrido eta anitzak erabiltzen dituela, diseinatzailearen erantzukizuna eta diseinuaren inpaktua kultural, etiko, soziala, ekonomiko eta ekologikoa kontutan hartuz, azpimarratzen du (ico-D, 2015). Laburbilduz, diseinua gutxi mugatutako problema kaltegarri moduan ezaguna da (Rittel and Webber, 1984).
28 Kontuan hartu beharrekoa da diseinatzailea bezeroaren beharra eta enpresaren nahien oreka bilatzen duela eta diseinatutako produktua fabrikazio prozesuan sartu aurretik irtenbide ezberdinak aztertu eta probatzeko gai dela. Xede horretan CAD sistemak ezinbesteko laguntza eskaintzen diote, CAD tresnen bidez, gero eta gehiago produktuaren diseinu prozesua, produktu birtualaren sorrera prozesura parekatzen baita (Peng et al., 2012). Diseinatzaileak CAD erreminten onura lau aspektutan nabaritzen duela esaten dute Ullman et al.-ek (1990): (1)Marrazketa tresna aurreratu baten moduan, (2) datu eta hardwarearen bistaratzean lagungarri izanik, (3) datu komunikazio eta antolaketan lagunduz eta (4) elementu finitu eta analisi zinematiko bezalako ingeniaritza tresnen datuen aurre eta prozesu ondo bezala. Orokorrean diseinu industrialaren prozesua behar batetik hasten dela onartzen da, betekizunak zehaztu eta diseinu kontzeptualari jarraipena ematen diola,azkenik diseinu xehatuan bukatzeko. Diseinu prozesuaren prozedura-modelo gehienetan bete beharreko etapa hauek aurkezten dira hurrenez hurren. Stage-gate (etapa-ate) izeneko modelo hauen arteko modelo amankomun bat proposatu zuen French-ek (1998), 4 etapan banatua: 1. Prozesua merkatuaren eskari edo behar batekin hasten da, produktuaren betekizun zehaztapen batetan bihurtzen dena. 2. Bigarren etapa, abstrakzio etapa bat da non kontzeptu ezberdinak sortzen diren behar horiei erantzuteko. Kontzeptu hauek adierazpen zehatzago batean eraldatzen dira konparatuak eta ebaluatuak izateko eta ebazpenaren oinarri izango dena lortzeko. 3. Haragitze etapan, aurreko etapako lerro kontzeptuala jaso eta behin betiko diseinuan bilakatzen da. Produktuaren arkitektura eta diseinu parametrikoa zehazten dira. 4. Azken etapan, falta diren xehetasunak produktua definitzeko gehitzen zaizkio. Produktuaren xehetasun planoak, materialen zerrenda eta fabrikazio argibideak espezifikatzen dira.
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 31 gaurkotzeek orokorrean ez dute erabiltzailearengan eragozpen handiegirik suposatzen. CAD irakaskuntzari buruzko ikerketa bibliografikoan, ikerlariek CAD erabiltzaileek garatzen dituzten bi ezaguera identifikatzen dituztela antzeman daiteke. Batetik, ezaguera deklaratiboa (declarative knowledge) edo agindu ezaguera (command knowledge), CAD tresnaren aginduen erabilera jakitea, CAD sistema bakoitzaren ezaguera partikularra izango zena eta bestetik, ezaguera estrategikoa (strategic knowledge) edo ezaguera prozedurala (procedural knowledge), zeregin espezifiko bat burutzeko ordezko metodoak eta hauek aukeratzeko prozedura edo estrategiak jakitea. Laburbilduz, prozesu kognitiboetan lehenengo ezaguera “knowledge that” edo “knowledge what” eta bigarrena “knowledge how” bezala identifikatzen direnak izango ziren (Chester, 2007; Johnson and Diwakaran, 2011b; Lang et al., 1991; Peng et al., 2012). Aitzitik, zeregin konplexuak burutzeko ez dela nahikoa CAD erremintaren aginduak zeintzuk diren jakitea jakina da. Bhavnani-k (2000) dio: zenbait ikerlarien lanak demostratzen duten moduan, CAD erabiltzaile askok nahiz eta CAD trebakuntza jaso eta urteetako esperientzia izan, ez direla gai CAD sistema era eraginkorrean erabiltzen eta beharrezkoa dela irakaskuntza prozesuan ezaguera estrategikoa gehitzea. Ingeniaritzako unibertsitateak kurrikulumean CAD irakaskuntza barneratu dute, baina CAD sistemek ingeniaritza praktika profesionala aldatu duten bezala, kurrikulumaren eraldaketa ez da parekoa izan (David et al., 2006). Adibidez, Ye et al.-ek (2004) enpresa mailan inkesten bidez burututako ikerketan, ingeniariek unibertsitatean jasotako CAD sistemei buruzko heziketa ebaluatzen zuten: parte-hartzaileen %8-ak bakarrik jasotako hezkuntzarekin ados zeuden. Ostera, CAD erabiltzaileen %74-ak, unibertsitatean jasotako trebakuntza ez zela nahiko adierazten zuten. Unibertsitateko CAD irakaskuntzan, ohiko metodo didaktikoak nagusi dira. Gainera, pieza baten diseinuan CAD modeloaren adierazpen geometriko zuzenarekin nahikoa dela kontsideratzen da eta irakaskuntza, prozesu hori lortzeko pausuetara bideratuta dago. Peng et al.-ek (2012) gaur egungo CAD irakaskuntza gehiena ezaguera deklaratiboan oinarritzen dela baieztatzen dute, hau da, CAD ikasleek ze botoi sakatzea ikasten dutela
32 CAD tresna partikular batean zeregin zehatz bat burutzeko, baina ez atzetik dauden arrazoiak. Merkatuan topa daitezkeen gidaliburu eta tutorial gehienetan gauza bera gertatzen da, CAD sistema partikular batek dituen aukera eta aplikazioetan zentratzen dira eta diseinatzaile askorentzat, zaila izaten da ezaguera hau egungo praktikara eramatea (Salehi et al., 2009). Batzuetan pieza modelaketarako praktika egokietarako gomendioak topa daitezke, baina askotan gomendio horiek planteatzen diren adibideetan ez dira errespetatzen. Company et al.-ek (2014) honek bi mezu inplizitu transmititzen dituela diote: batetik, gomendio horiek arriskurik gabe alde batera utzi daitezkeela eta bestetik, erabiltzaile adituen interesa, CAD modeloak eraikitzeko azkartasunean zentratuago dagoela, modeloen kalitatea sorketarekin baino. Autore desberdinek CAD trebakuntzaren norabide aldaketa aldarrikatzen dute, ezaguera estrategikoa barneratzen duen irakaskuntza batera bideratuz. Ezaguera estrategiko hori CAD tresna desberdinen artean konpartitzen den ezaguera bat izan behar du (Wærn, 1993). CAD modelaketa estrategietan oinarritzen den trebakuntza minimo batekin, ezaguera hori CAD sistemen artean transmititu daitekeela ikusi da (Lang et al., 1991; Wiebe, 2003). Diseinu intentzioaren barneraketa CAD modeloetan Ingeniaria edo diseinatzaileak sortzen dituen CAD modeloetan, geometria espezifiko bat eraikitzeaz gain, diseinu intentzioa komunikatzea du helburu. Diseinu intentzioarekin piezaren forma, funtzio eta diseinua zehaztearen arrazoiak transmititzen dira, produktuaren garapen prozesuan errekan behera modeloa prozesatuko dutenek uler dezaten. Adibidez, produktuaren FEA (elementu finituen analisi) bat burutzean, emaitzek modeloaren aldaketaren bat eskatzen badute, diseinuaren intentzioa komunikatu bada, egokiak diren erabakiak hartuko dira. Honela, diseinu intentzioa, diseinu malgutasuna maximizatu eta diseinu akatsak minimizatzen dituzten estrategia sorta bezala ikusi daiteke (Rynne et al., 2003). Diseinu
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 33 intentzioa orokorrean ulertzen den terminoa bada ere, autoreek definizio ezberdinak proposatzen dituzte nahiz eta beraien artean antzekotasun ugari izan (Dorribo-Camba et al., 2013; Li et al., 2009; Rynne eta Gaughran, 2007; Zhang and Luo, 2009). Hala ere, diseinu intentzioa CAD ikuspegitik, modeloa nola sortu beharko zen eta honen portaera aldaketen aurrean bezala ulertzen dela diote jeneralean (Otey et al., 2014; Rynne eta Gaughran, 2007). Tasunetan oinarritutako modelaketan, diseinu intentzioa modelaketa prozesuan inplizituki transmititzen dela onartzen da: Historia zuhaitzean aukeratutako modelaketa prozedura ikus daiteke. Tasunen aukeraketak ordena bat zehazten du eta tasunen arteko erlazioak, hauen portaera aldaketen aurrean determinatzen du. Adibidez, aita-seme erlazioekin, tasun aitaren aldaketak semeetan eragina izango du. - Tasunetan, esanahi semantiko propioa dutelako. Ez da gauza bera modeloan zulaketa, zulo tasuna edo hustuketa tasuna erabiliz egitea. Zulo tasunak ezaugarri propioak ditu eta eraldaketa aukera gehiago ematen ditu (hariztatzea adibidez). Bata edo bestearen erabiltzeak modeloaren funtzioaren arrazoia komunikatzen du. Parametro eta erlazioetan. Modeloaren parametroak eta hauen artean ezartzen diren erlazio geometriko eta topologikoek, modeloaren ezaugarri inbarianteak mantentzea dute helburu. Modeloaren aldaketa posibleak mugatzen dituzte, diseinu intentzioa transmititzeko. Hala ere, modelaketa estrategia zehatzak hartzen ez badira, diseinu intentzioaren komunikazioa mugatua dela diote Mandorli and Otto-k (2013). Era berean, beste autore batzuk (Pena-Mora et al., 1993; Sandberg and Näsström, 2007; DorriboCamba et al., 2013; Company et al., 2014a) diseinu intentzioa esplizituki transmititzeko beharra adierazten dute, oharrak edo etiketak erabiliz adibidez. Modelaketan, diseinu intentzioaren arabera, tasunen aukeraketa, parametro eta erlazioen zehaztapena eta modelaketaren ordena eta antolaketa definitzen dira. Beraz, diseinu intentzioa ezaguera estrategikoaren barruan kokatzen da (Iyer and Mills,
34 2006; Chester, 2007; Johnson and Diwakaran, 2011a; Peng et al., 2012; Rynne eta Gaughran, 2007), CAD modelaketa estrategia baldintzatzen baitu. Modelaketa prozesuan diseinu intentzioa kontutan hartzen ez bada, modeloaren garapena puntu batetara iritsi daiteke, non modelaketa parametrikoarekin jarraitu ezin den eta modeloaren edozein aldaketek errorea emango duten (Rodriguez et al., 1998). Kasu hauetan, konponketak eskatzen dituen esfortzu eta denborak, modeloaren baliagarritasuna baldintzatzen dute eta industri mailan, nahiago izaten da zerotik modeloa hastea (Gebhard, 2013; Mandorli and Otto, 2013; Rodriguez et al., 1998). CAD Modeloen Berrerabilpena Gaur egun elkarlaneko ingurune batean, merkatuaren produktu eskaria handiagoa eta zabalagoa azkarrago asetzeko, enpresek diseinu prozesuan ere batera lan egin behar dute abantaila konpetitiboa lortzeko bidean. Hala ere, enpresen denbora eta baliabide mugaketak produktu berrien sorrera zerotik egitea bideraezina bihurtzen dute (Ong, 2008). Honela, produktuak era azkarrean eta eraginkorrean sortzeko, aurreko diseinu prozesuetan lortutako ezaguera, produktu berriaren garapenean aplikatzea geroz eta garrantzi handiagoa du (Li et al., 2009; Ullman, 2009). Beste era batean esanda, CAD modeloen aldaketak eta berrerabilpenak prozesu honetan gakoa dira. Are gehiago, diseinatzen dena produktu bat beharrean, produktu familia bat denean. Baina CAD modelo baten diseinuak arazoak eman baditzake ere, modelo horien berrerabilpenak arazo hauek areagotu ditzake. Aberdeen Group-ek 2007an gidatutako diseinuaren berrerabilpen egoerari buruzko burututako txosten batean, kontsultatutako enpresen %100 produktuen diseinuak berrerabiltzen zituzten eta CAD modeloei buruzko arazo nagusi bezala hurrengoak azpimarratzen ziren: (1) Aditu izan behar da modeloen aldaketak burutzeko, (2) modeloak zurrunak dira eta aldaketen ostean akatsak ematen dituzte eta (3) jatorrizko diseinatzaileak bakarrik egin ditzake aldaketa arrakastatsuak. Ildo beretik, Salehi et al.-ek (2009) elkarrizketatutako 153 automobil industriako ingeniarien artean, %81-ak zaila aurkitzen zuten beste diseinatzaile batek sortutako modeloetan
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 35 aldaketak egitea. Aberdeen Group-eko txosten berean, erronka hauei erantzuteko, goi mailako enpresek CAD gaitasuna hobetzeko trebakuntza sustatu eta aldaketa eremu zabalagorako diseinatzen dutela adierazten zen. Goi mailan sailkatu daitezkeen enpresa horiek, diseinu prozesua kudeatu, teknologia aplikatu eta baliabideak inbertitzen dituzte, diseinuaren hasierako urratsetatik CAD modeloen berrerabilpena ziurtatzeko. CAD modeloen garrantzia, produktuaren garapen prozesuan aktore nagusi moduan denez, CAD modelaketa estrategia egokien beharra eta modeloak kalitatez burutzeko beharra nabarmentzen da. Produktuen datu kalitate (Product Data Quality, PDQ) estandarrak eta CAD modeloen trukean existitzen diren prozedurak aztertuz, Contero et al.-ek (2002) hiru kalitate maila identifikatzen ditu: Maila morfologikoa, CAD modeloen geometria eta topologia zuzentasunarekin erlazionatutakoa. Gaur egungo PDQ estandarren arreta nagusia bertan kokatzen da, adibidez, SASIG PDQ-rena (Strategic Automotive product data Standards Industry Group). Maila sintaktikoa, modelaketa konbentzioen erabilera egokia biltzen du, adibidez, izendatze arauak tasun, datu, pieza, plano eta multzoentzat; parametroak pieza edo eta multzoentzat, etab. Maila semantikoa, CAD modeloaren berrerabilpena eta aldaketak kontsideratzen dituen kalitate maila. CAD modeloen kalitate maila beharren araberakoa izaten da. Aurkezpen batetarako edo maketa digital bat sortzeko, modeloaren zuzentasun geometriko eta topologikoa nahikoa izan daiteke (maila morfologikoa). Enpresen artean modeloak konpartitzen direnean, hauen inguruan informazio gehiago behar da eta enpresenak propio diren konbentzioak erabiltzen dira. Modelaketa konbentzioak maila sintaktikoa osatzen dute eta modeloaren irakurketa erraztu behar dute. Aurreko maila, modeloaren aldaketak edo berrerabilpenak mugatzen du, azken honek maila semantikoan kontutan hartzen baita. Ingeniarientzat, CAD modeloak berrerabiltzean, akatsen agerpena ez da gauza berria (Peng eta Trappey, 1996). Enpresetan, diseinu prozesuko modeloen berrerabilpena eta kalitatea arazo nagusi bat da (Ullman, 2009). Erabiltzaile mailan, CAD
36 sistema batzuk eskaintzen dituzten ikuskatze erremintak aplikatu daitezke arazoari aurre egiteko, baina orokorrean, erreminta hauen erabilpena diseinatzailearen esku geratzen dira. Zenbait enpresek CAD modeloen osotasuna egiaztatzen dituzten (eta batzuetan automatikoki konpontzen dituzten) softwareak garatzen dituzte. Enpresa batzuetan ohiko da ere, diseinatzaileak jardunbide egokiak jasotzen dituen dokumentuetan oinarritzea, baina dokumentu hauek enpresaren ezaguera estrategikoa osatzen dutenez, ez dira publikoki eskuragarriak izaten (Company et al., 2014b). Azken urteetan, berrerabilpenaren arazoari aurre egiteko, CAD sistemetan modelaketa zuzena (direct modeling) garatu da. Teknologia honek, inportatzean historia zuhaitza galtzen duten CAD modeloen aldaketen problema konpondu dezake. Baina, ikuspegi metodologikotik modeloen berrerabiltzearen problema atzeratzea besterik ez du lortzen, aldaketa burutzerakoan sortzen diren interpretazio arazoengatik (Mandorli eta Otto, 2013). Hau da, hainbeste askatasun gradu ematen ditu modelaketa zuzenak, ze edozein eragiketak modeloaren diseinu intentzioa galarazten du eta errodamenduak, errodamendu izateaz uzten du, mahaiak, mahai izateaz,… (Ushakov, 2008). Produktuaren diseinu prozesuan, CAD modeloen diseinu egokia nabarmendu behar da, modelaketa estrategiak ez badaude diseinu intentzioarekin lerrokatuak eta ez badituzte aldaketak aurreikusten, modeloaren kalitatea arriskuan egon daiteke. Kalitate semantikoa barneratzen dituzten modelaketa estrategia beharra dago eta horiekin bat datorren eta ezaguera estrategikoan oinarritzen den trebakuntza. Modelaketa prozedura eta estrategiak Ingeniariak objektu bat modelatzeko, diseinatu beharreko objektuaren informazioa zehatza eduki behar du. Modelaketa hasi aurretik, planifikatzea oso garrantzitsua da (Rynne eta Gaughran, 2007; Soto, 2010), modelaketa prozesua nola izango den pentsatuz: diseinu intentzioa islatuko dituzten parametro eta erlazioak aukeratu (Chester, 2007; Rodriguez et al., 1998), modeloa eraikitzean erabiliko diren
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 37 tasunak eta eraikitzeko ordena eta antolaketa aurreikusi behar da. Modelaketa efiziente bat lortu behar da, piezaren diseinu helburua barneratuko duena. Hartman-ek (2005) CAD aditu profesionalen trebetasuna definitzeko burutu zuen ikerketan, bere lagineko adituek jarraitu zuten modelaketa prozesu amankomun bat azaleratu zen (2.1. Taula).
Modelaketa prozedura komuna 1. Zirriborroaren planoa zehaztu 2. Zirriborro profila 3. Murriztapenak/erlazioak gehitu 4. Kotak gehitu 5. Forma tasunak aplikatu 6. 1 pausotik 5 pausora errepikatu beste tasunak gehitzeko 7. Materiala kentzeko tasunak gehitu (zulo, mozketak, …) 8. Bukaerako tasunak gehitu (biribilketa, alakak, …) 2.1 Taula. Hartman-en modelaketa prozedura amankomuna. Prozedura honen pausuek, Wiebe-k (1999) identifikatutako modelaketa sekuentzia orokor baten pausuekin erlazioa dute. Rynne eta Gaughran-ek (2007) tasunetan oinarritutako prozedura hau, modelaketa parametrikoko CAD sistema guztietan erabiltzen dela diote. Ikerlari berak prozedura deskribatzen dute, ematen diren erabakiak azalduz: Modelaketa hasi aurretik, objektua hoberen identifikatzen duen eta ondoren beharko diren tasun kopurua minimizatzen dituen oinarrizko tasun bat definitzen da. Sistemak pieza bat sortzean eskaintzen dituen erreferentzia planoak kontutan hartuta, oinarrizko tasuna eraikitzeko planoa zehazten da. Aukeratutako plano horretan, oinarrizko tasunaren profil bat definitzen duen zirriborroa marrazten da, bere elementuen dimentsioak eta erlazio geometrikoak, diseinu intentzioaren arabera
38 ezarriz. Oinarrizko tasunaren zirriborroa ondo egitea, pauso kritikoa da modelaketan, honek definituko baitu tasunaren jatorria non dagoen, zein profil marraztuko den eta zein planotan, ondorengo tasunen eransketak erraztuz. Zirriborroko bi dimentsioetako profila, solido batean bihurtzeko eragiketa bat aukeratzen da (estrusio, biraketa, ekorketa edo sekzioen bidez) eta zirriborroa, eraikitako tasunarekin erlazionatua geratzen da CAD programaren historia zuhaitzean. Tasun guztiak historia zuhaitzean erregistratzen dira, baita beraien ordena eta antolaketa ere. Tasun bat aldatu nahi bada, tasuna sortzeko eragiketa edo zirriborroa (tasuna sortzeko definitu bada) editatu daiteke eta historia zuhaitzean aldatutako tasunarekin erlazio duten tasunetan eragina izango du. Ondorengo tasunak, oinarrizko tasuna erreferentzia izanik definituko dira eta modeloari materiala gehitu edo kenduko diote. Bukatutako modeloa masa solido bat bezala ikusi ordez, diseinu intentzioaren arabera aldatu daitekeen tasunen konposizio moduan ulertu behar da. Era berean, Johnson eta Diwakaran (2011), Diwakaran eta Johnson (2012) eta Peng et al. (2012) autoreen ikerketek, modelaketa sekuentzia zuzena, oinarrizko tasun batekin hasi eta tasun laguntzaile edo kosmetikoekin (alaka eta ertz-biribiltzea adibidez) bukatu behar duela diote. Hirz et al.-ek (2013) eginiko ikerketan CAD modelaketa teknikak azaltzerakoan, solidoen modelaketa prozesua adibide baten bidez aztertzen du: Oinarrizko gorputz edo tasun batetik hasita, materiala gehitu edo kenduko dioten tasunak aukeratzen ditu. Ondoren bukaerako tasunak (alakak, ertz-biribiltzea) gehitzen ditu, aurreko autoreek proposaturiko prozesua jarraituz. Berak proposaturiko adibideko piezarekin bukatzeko, kasurako egokiak diren eragiketak hautatzen ditu (simetria eta piezaren kenketa). Azken eragiketa hauek ez dira modelaketa prozesu orokorrean sartzen, bere adibideko pieza zehazki modelatzeko eragiketa partikularrak direlako. CAD modelaketa aztertu duten ikerlariak bat datoz, tasunen sekuentzien artean efizienteagoak direnak topa daitezkeela (Allsop, 2009; Company Calleja et al., 2014; Hartman, 2003; Hirz et al., 2013; Rynne eta Gaughran, 2007), diseinu intentzioa hobeto jasotzen dutenak, hau da, aldaketak jasaterako orduan malgutasuna eskaini eta era
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 39 berean modeloaren sendotasun geometrikoa mantentzen dutenak. Parametrikoko modelaketaren arazo nagusi honi (Anderl eta Mendgen, 1996) erantzuna emateko modelaketa estrategia desberdinak proposatu dira. Modelaketa estrategien helburua, modelaketan tasun sekuentzia eraginkorraren aukeraketa da, modeloaren aldaketa beharrei erantzun azkarra eta efizientea emateko. Modelaketa estrategia horien artean modelaketa funtzionala (functional modeling) aurkitzen da, ingeniaritzako funtzionaltasun teknikak (APTE edo FAST adibidez) aplikatuz determinatutako erreferentziak, CAD modelaketan esplizituki aplikatzean datza (Salehi et al., 2009). CAD modelaketan estrategia honen pausuak hurrengoak izan daitezke: piezaren atal funtzionalak eta hauen arteko erlazioak identifikatu beharko ziren, erreferentziak eta solidoak sortu atal bakoitzarentzat eta hauen arteko erlazioak, erreferentzia elementuen bidez adierazi. Modelaketa eraikitzailea (constructive modeling) pieza osagai nagusietan eta hauek eragiketa boolearren bidez piezaren CAD modeloa lortzera bideratzen da. Modelaketa aldatzailea (modification modeling), beste CAD sistema batetik inportatutako piezaren aldaketak burutu behar direnean eta honek historia zuhaitza ez duenean, erabiltzen den estrategia bat da. Solidoari tasunak gehitu edo kenduz lortzen da emaitza. Estrategia hau, modelaketa zuzenaren (direct modeling) ikuspegiarekin erlazionatua dago, non diseinatzailea geometriaren sorreran kontzentratzen den. Baina aurreko estrategi hauetan, piezaren kalitate semantikoa ez bada kontutan hartzen, aurreko puntuan aipaturiko diseinu intentzioaren komunikazio ezaren problemak azaleratuko dira. Modelaketa simetrikoa (symmetry modeling) CAD modelo zehatz batzuk sortzeko estrategia eraginkorra da (Bhavnani eta John, 1997). Simetria, modelaketa zirriborroko segmentuetan eta piezaren tasunetan aplikatzen da. Era berean, elementuak edo piezak kopiatzeko estrategia erabili daiteke. Estrategia hauek, modelaketa kasuistika partikular batzuetan, modelaketa azkarra eta efizientea lortzen dute.
40 Modelaketa horizontala (horizontal modeling) patentatutako estrategia da: oinarrizko tasun batetik hasi eta honi pieza definitzeko beharrezkoa diren datu planoak erlazionatzen zaizkio. Ondoren sortu beharreko tasun guztiak datu planoak abiapuntu dituzte eta aita seme dependentziak ekiditen dira. Estrategia honek daukan arazo nagusietako bat, historia zuhaitzean inplizituki adierazten den diseinu intentzioa galtzen dela da (Yares, 2013). Patentatua dagoenez, estrategia honen erabilera lizentziaren jabetzara mugatua dago. Hala ere, industri eta mundu akademikoan antzeko estrategiak ezagunak izan dira aurretik, eskeleto estrategia (skeleton strategy) adibidez. Estrategia honetan eskeleto modelo bat sortzen da, eta ondorengo tasun edo piezak eskeleto horri erlazionatzen dira. Era honetan, eskeletoaren aldaketak, berarekin erlazionatuta dauden tasun edo piezen eguneraketa automatikoa ekarriko du. Estrategia honen bariazio bat, multzo konplexuak muntatzeko erabiltzen dena da. Non eskeleto funtzioa, piezak muntatu aurretik eraikitzen den datu plano eta zirriborro sorta bat den. Resilient modeling azken urteetako proposamen bat da (Gebhard, 2013). CAD modelo egonkorrak eta aldaketak erraz jasaten dituztenak ditu helburu. Historia zuhaitza era ordenatu batean kudeatzeko (tasunen aita-seme erlazioak kontrolatzeko asmoz) eta modelo solidoak era estandarrean eraikitzeko estrategia bat da. Horretarako historia zuhaitzaren tasunak 6 kategorietan banatzen dira: 1. Erreferentzi tasunak (reference features): piezaren gidari diren plano, irudi edo modeloak bertan egongo dira. 2. Eraikitze tasunak (construction features): modeloa aldatuko duten kurba eta gainazalen atala da. 3. Funtsezko tasunak (core features): modeloaren forma orokorra emango dioten tasunak dira. 4. Xehetasun tasunak (detail features): modeloaren nukleoari lotzen zaizkien zulo, arteka, etab. dira. 5. Aldatu tasunak (modify features): existitzen den geometria aldatzen duten tasunak, hala nola, patroia edo simetria.
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 41 6. Berrogeialdi tasunak (quarantine features): tasun kosmetikoak (ertz-biribiltzea, alakak,…) biltzen dituen kategoria. Modelaketa prozesuaren hausnarketan zentratzen diren estrategia kognitiboak ere badaude, baina hauek ataleko azken puntuan izango dira aztergai. Pieza bat modelatzerako orduan, estrategia bat edo bat baino gehiago aukera daiteke (Allsop, 2009; Wiebe, 2003). Aniztasun honek, modelaketa estrategia berdinarekin eta era berdinean egina dagoen modelo bat topatzea zailtzen du (Bodein et al., 2014). Modelaketa ikuspegia bera ez izateak, modeloen ulergarritasuna mugatzen du. Diseinatzaileek aldaketak egin nahi badituzte, modelaketa prozesua aztertu behar dute eta diseinuaren arrazoibidea ez bada ezagutzen, jarduera neketsua izaten da. Are gehiago, modelo batean egiten diren aldaketek erroreak ematen badituzte, diseinatzaileek nahiago izaten dute hutsetik pieza bat berriz eraikitzea (Gebhard, 2013; Mandorli eta Otto, 2013). Orokorrean, modelaketa estrategia eraginkor batek, modeloa sortzerakoan dauden aukera anitzak mugatzen ditu, piezaren eraikitze prozesua ulergarriago eginez eta modeloaren funtsa areagotuz. Ildo beretik, aurreko estrategiek modelaketa prozedura arintzea eta kalitatezko modelo efizienteak lortzea bilatzen dute. Kalitatezko modelo efizienteak eraikitzeko, hauek bete behar dituzten atributuak aztertzen dira hurrengo puntuan. CAD modeloan atributuak CAD modelo bat erraztasunez egitea, ez da aldaketak era erraz eta intuitibo batean onartzen dituen modeloa eraikitzearen parekoa. Modelo baten eraikuntzan hainbat ezaugarri edo atributu kontutan hartu behar dira, modeloak diseinu intentzioarekin bat egin dezan eta diseinu prozesuaren natura iteratiboa onartu dezan. CAD modeloei buruzko ikerketen ikuspegi desberdinen artean, modeloak zehazki eduki beharko lituzkeen atributuak izendatzen eta ebaluatzen dituzten ikerketak aztertzen
42 dira ondoren. Rynne eta Gaughran-ek (2007) modelo sendo eta efizienteak eduki beharko lituzkeen atributuak hauek direla dio: - Oinarrizko tasuna diseinatzeko zirriborro plano egokiaren aukeraketa. - Modeloaren jatorriaren kokapen hoberena. - Oinarrizko tasun zuzena. - Piezaren orientazio zuzena. - Simetria planoen erabilera egokia. Zirriborroko geometria sinplea. Zirriborroko erlazio zuzenak. Zirriborroko geometria guztiz definitua. - Tasun sekuentzia zuzena. - Aita-seme erlazioak. - Tasunen bukaera egokiak. - Tasunen bikoizketa zuzenak. - Piezaren diseinu intentzio zuzena. - Piezaren moldaketa planeatutako eta ustekabeko aldaketei erantzun egokia (tasuna akatsik gabe). Johnson eta Diwakaran (2010, 2011) eta Diwakaran eta Johnson-ek (2012), piezaren atributuen papera modelaketan eta aldaketan aztertu egin zuten. Diseinu intentzioarekin bat datozen modeloen atributuei buruzko ikerketa enpiriko sakonen urritasuna iragartzen dute (Johnson eta Diwakaran, 2011). Aurreko autorearen zerrendan oinarrituta, beraien esperientziarekin bi CAD programentzako atributu zerrenda (SolidWorks eta ProEngineer) egokitu, atributuak gehitu eta neurtzeko eskala bat proposatzen dute. Erabili zituzten atributu zerrenda eta neurketak hurrengoak dira: - Hasierako zirriborro plano egokiaren aukeraketa (1-bai/0-ez) - Modeloaren jatorriaren kokapen hoberena (1-bai/0-ez) - Oinarrizko tasun zuzena (1-bai/0-ez) - Piezaren orientazio zuzena (1-bai/0-ez) - Tasun sekuentzia zuzena (1-bai/0-ez) - Tasun kopurua (zenbaki osoa)
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 43 - Erreferentziako geometriaren erabilera - datu tasunen erabilera plano eta koordinatu sistema lehenetsia kenduta- (zenbaki osoa) Zirriborro eta tasun geometria sinplea - estrusio edo biraketen bataz besteko zirriborroko segmentuak; alaka eta biribiltze kopurua tasun bakoitzeko- (zenbaki erreala) Zirriborroko geometria guztiz definitua – zirriborroa guztiz definitzeko dimentsio kopurua (zenbaki osoa) - Tasunen bukaera egokiak – bukaera egokia ez duten tasunen kopurua (adibidez, alderik aldeko zulo horrela ez definitzea) - (zenbaki osoa) - Patroi tasun kopurua (zenbaki osoa) Ispilu tasun kopurua (zenbaki osoa) - Erlazio matematikoen erabilera (1-bai/0-ez) - Tasun berrien kopurua – aldaketak burutzeko gehitutako tasun kopurua(zenbaki osoa) - Ezabatutako tasun kopurua – aldaketak burutzerakoan ezabatutako tasun kopurua- (zenbaki osoa) - Atxikitutako tasun ehunekoa – jatorriko modelotik aldatutako modelora mantentzen diren tasunen ehunekoa (zenbaki erreala) - Aldatu gabeko tasun kopurua (zenbaki osoa) - Aldatutako tasun kopurua (zenbaki osoa) - Mugitutako tasun kopurua (zenbaki osoa) Ikerketa, helburu desberdina duten bi taldeetan banatutako CAD erabiltzaileetan oinarritzen da. Batak piezaren modelaketa denbora murritzena lortzea du helburu, besteak, piezaren aldaketak erraztasunez egitea. Eratorritako ondorioak, besteak beste, aldaketa denbora berrerabilpenera begira diseinatutako modeloentzat laburragoa dela, diseinu intentzioarekin bat datozen modeloen aldaketan berrerabili daitekeen tasun kopurua altuagoa dela eta guztiz definitutako zirriborroak aldaketa denborarekin negatiboki erlazionatua dagoela dira. Ikerketa berean, Hamade et al.-ek (2007) eta Hamade eta Artail-ek (2010) adierazitako konfirmatzen da: tasun kopurua korrelazioa positiboa eta tasun konplexu kopurua korrelazio negatiboa dute piezaren
44 modelaketa denborarekin. Era berean, CAD trebezia eta esperientzia tasunen konplexutasun handiagoa eta kopuru txikiagoarekin erlazionatzen dute. Ildo beretik, Peng et al.-ek (2012), atributu zerrenda NX softwarera egokitu eta unibertsitateko lehenengo kurtsoko CAD ikasleen emaitzak pieza modelaketa eta aldaketan aztertu zituzten. Aurreko ikerketen emaitzak konfirmatzen dira eta ikasleek dituzten ahultasunak identifikatzen dira. Hala ere, beraien ikerketaren muga nagusia lagin tamaina da. Mandorli eta Otto-k (2013) ezagutza negatiboa (negative knowledge) proposatzen dute modelaketa prozesuan zenbait egoeretan egin beharko ez zena definitzeko, modelaketa aukerak murriztuz. Diseinu intentzioa CAD modeloetan inplementatzeko eta CAD modeloak diseinu intentzioaren arabera ebaluatzeko balio duela argudiatzen dute. Ezagutza negatiboak, hasiberriek normalean CAD modeloetan egokiak ez diren egiturak sorrarazten dituzten erroreak murrizten ditu. Ezagutza hori definitzeko aurreneko pausua, CAD modelaketan ematen diren eskasiak topatzea da. Tasunetan oinarritutako softwareetan, tasunen eskasiak bezala identifikatu daitezke. Hauek modelaketa prozesuaren zenbait egoeren neurri kualitatiboa ematen dute eta autoreek bi taldeetan sailkatzen dituzte, adibideak emanez: - Oinarrizko tasunen eskasia o Tasun mota eskasa (araututako zulo bat egiteko, ebakidura erabili). o Tasun forma eskasa (manufakturarekin kontraesana, adibidez daratuluaz egin beharreko zulo itsuaren bukaera laua uztea). o 2D-ko tasun profil eskasa (zirriborro batean profil itxi bat baino gehiagok, patroi bat sortuko dute, tasun bakarra eraiki ordez). o Tasun geometria asoziatibo eskasa (ertz baten erabilera geometria entitate moduan biribiltze eragiketa batera elkartua, modeloan desagertzeko arriskua du). o 2D tasun murrizketa eskasa (adibidez, profil karratu bat guztiz definituta ez badago, modeloaren aldaketa batek profila trapeziora eraldatzera eraman dezake)
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 45 o 3D tasun murrizketa eskasa (aldez aldeko ebaketa bati, sakonera jakin bat ematea). - Tasunen sekuentzia eskasak o Tasun sekuentzia erredundantea (nerbio triangeluar bat egiteko, profil laukizuzen batetik estrusio burutu eta ebaketa baten bidez forma triangeluarra lortu). o Kenketa tasun sekuentzia (tasun baten modelaketak aurretik sortutako tasunaren geometria ezabatzea, adibidez, estrusio baten bidez, aurretik ebaketaz sortutako forma ezabatzea). o Tasun sekuentzia suntsitzailea (tasunaren esanahi funtzionala galtzen da, adibidez, zulo bat partzialki estaltzen duen errefortzu bat gainetik eraikitzea). o Tasun sekuentzia ezegonkorra (alaka bati erreferentziatutako zuloa bat adibidez. Alaka diseinu eskakizunengatik ezabatuz gero, zuloa erreferentziarik gabe geratuko zen). Contero et al.-ek (2002) CAD modeloetan identifikatutako kalitate mailak linguistikoak kontutan hartuz eta Requicha-k (1980) proposaturiko adierazpen eskemen propietate formaletan oinarrituz, Company et al.-ek (2013) CAD modeloen kalitatearen sei dimentsio zehazten dituzte. Errubriketan dimentsioak osatzen dituzten baieztapenak jaso eta errubriken erabilera kalitate kontzeptuaren komunikazio tresna bezala CAD-eko irakaskuntzan, ikertu dute (Company et al., 2014b). Landutako dimentsioak eta hauek biltzen dituzten baieztapenak hurrengoak dira: - Modeloa baliozkoa da o Ez da dokumenturik faltatzen eta ez dago errorerik hauek irekitzeko orduan. o Modeloak ez dute errore mezurik. - Modeloa osoa da o Modeloak piezaren forma erreproduzitzen du. o Modeloak piezaren tamaina erreproduzitzen du. - Modeloa tinkoa da o Modeloak aldaketa lokalak onartzen ditu.
46 o Edozein ekorketa eragiketaren profila guztiz definitua dago eta ez ditu segmentu bikoiztuak. - Modeloa laburra da o Profilak ezin dira lortu, murriztapen kopurua era adierazgarri batean gutxiagotuz. o Modeloak ezin dira lortu, eragiketa kopurua era adierazgarri batean gutxiagotuz. - Modeloa argia eta ulergarria da o Modeloaren eragiketak diseinu intentzioa komunikatzeko izendatuta daude. - Modeloak diseinu intentzioa adierazten du o Geometria murriztapenek profiletan geometria diseinua nabarmentzeko balio dute. o Modeloak funtzionaltasuna komunikatzeko balio duten eragiketak erabiltzen ditu. o Modeloak egokiak diren datuak erabiltzen ditu eta ez beharrezkoak ez direnak. o Modeloak diseinu tasunak erabiltzen ditu. Multzoak. Osagaien kokapen metodoak Produktu bat sortzeko osagai edo modulu desberdinen beharra dagoen heinean, multzo muntaketaren garrantzia nabarmentzen da. Produktuaren elementu osagarriak elkar konbinatu eta erlazionatu behar dira, produktuaren funtzioa definitzeko. Erlazio hauek, sekuentzia logiko bat jarraituz, produktuaren egitura zehazten dute. Produktuaren egiturak osagaien arteko hierarkia maila (osagaien muntaketa ordena, funtzionaltasuna kontsideratuz) eta erlazio loturak (osagaien arteko estekak) definitzen ditu. Gure inguruko produktu gehienak pieza bat baino gehiagoz osatuta daudela abiapuntu bezala izanik, produktu egituraren konplexutasunak eta diseinu betekizunek muntaketa ikuspegia baldintzatuko dutela ikus daiteke, hau da, ez da gauza bera 3 pieza bakun dituen bihurkin bat edo
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 47 Volkswagen Beetle-ak dituen 10000 pieza bakunak muntatzea (Ulrich eta Eppinger, 2011). Muntaketan, kontutan izan behar da, piezen lotura ez ezik, jendearen, enpresen eta produktuaren bizitza zikloarekin erlazionatutako prozesuen integrazioa lortzen dela ere (N eta Chakrabarti, 2014). Muntaketa, CAD sistemetan teknologia heldua da (Chen et al., 2004) eta CAD erabiltzaileak muntaketak egiteko bi hurbilketa edo ikuspegi nagusietan oinarritu daitezke, behetik gorako hurbilketa (Alberts et al., 1992; Holland eta Bronsvoort, 2000; Tseng eta Liou, 2000) eta goitik beherakoa (Chen et al., 2012; Demoly et al., 2011; Gui eta Mäntylä, 1994; Sodhi eta Turner, 1994). Behetik gorako diseinuaren erabilera arrunta da industrian (Aleixos et al., 2004), non diseinatzaileak geometria erabiltzen duen multzoaren diseinuari murriztapenak jartzeko (Mullins eta Anderson, 1998). Hau da, multzoaren elementu osagarriak muntaketa aurretik definitzen dira eta beraien arteko loturak multzoa osatzeko ondoren zehazten dira. Izan ere, tasunetan oinarritutako softwaretan behetik gorako diseinua erabiltzeko arazorik ez dago: piezak hutsetik diseinatzen dira eta elkarren arteko erlazio eta loturekin multzoak sortzen dira (Aleixos et al., 2004). Goitik beherako diseinuan, diseinatzaileak, diseinuaren funtzionaltasunaren deskribapenean oinarrituta diseinu kontzeptuala proposatzen du. Produktuaren maila baxuagoek diseinu kontzeptualaren zehaztapenak jarauntsi behar dituzte argitasunez. Beraz, lehenen produktuaren muntaketa egitura definitzen da eta honek, produktuaren maila gorenetik baxuraino, diseinu intentzioa komunikatzeko balioko du (Aleixos et al., 2004). Multzoaren osagaiak izango diren piezak, produktuaren egiturak baldintzatuta, beharrezko zehaztapen mailan diseinatu eta elkarren arteko erlazioekin muntatu egiten dira. Era berean, funtzionaltasun aldaketa burutzen bada, produktu egituratik aldaketak erasaten dien multzoko piezetara barreiatuko da. Diseinu ikuspegi honek DFA (Design for Assembly) bezalako erreminten erabilera barneratzen du (Tate, 2000). Diseinu mekanikoa goitik beherako prozesua bada ere, diseinatzailea zirriborroekin hasita, xehatuz eta finduz produktua zehaztera iristen da, eta ingeniaritza konkurrenteak goitik beherako ikuspegia hobesten badu ere (Aleixos et al.,
48 2004; Mun et al., 2009), existitzen diren modelo ugariak berrerabiltzeko, goitik beherako eta behetik gorako ikuspuntuak bateratzen dituzten bideak miatu behar dira (Chen et al., 2012). Ildo beretik, Abrahamson et al.-ek (1999) produktu garapenerako sistema integratu baten betekizunetariko bat, modelo xehatuak eta modelo osatugabe edo gutxi gorabeherakoen nahasketa barneratzea dela diote, goitik beherako eta behetik gorako diseinua jasateko. Autore desberdinak zentzu berean egin dituzte ekarpenak (Mun et al., 2009; Noort et al., 2002; Sodhi eta Turner, 1994). Diseinuaren bi ikuspegietan, multzoko osagaien arteko erlazioen zehaztapena eta kokapena espazioan, garrantzi handiko eginkizuna da, produktuaren diseinu arrakastatsua lortzeko. CAD sistemetako muntaketa espazioan, osagaiak banaka edo multzoka kokatu eta erlazionatu daitezke, osagaien kokapen finkoa edo definitutako translazio-errotazio mugimenduak lortuz. Multzoko osagaien kokapena burutzeko estrategia desberdinak topa daitezke, horien artean murrizketa bidezko muntaketa, eskeleto bidezko muntaketa eta koordenatu sistema nagusi bidezko muntaketa (Hirz et al., 2013). Murrizketa bidezko muntaketan, erlazio geometrikoak multzoaren osagaien artean emanez, muntaketa burutzen da. Erlazio hauek osagaien elementuen (puntu, zuzen, plano edo gainazal) arteko distantziak eta angeluak definitzen dituzte eta kointzidentziak zehazten dituzte (koaxialatasuna, aurpegien kointzidentzia,…). Muntaketa estrategia honetan, erreferentziazko elementu bat definitzea garrantzitsua da. Multzoaren oinarrizko osagai finkoa izan daiteke, ondoren gehituko diren piezak kokapen erreferentzia argi bat izan dezaten. Behetik gorako ikuspegiarekin lerrokatuta dagoen estrategia hau, erlazioak zuzenean zehazteko arrazoia duten multzo txikietan aplikatzen da (Hirz et al., 2013). Goitik beherako ikuspegian ohikoa da eskeleto modeloen bidez muntaketa burutzea (Mun et al., 2009). Produktu egitura behin definitzen denean, eskeleto modeloa lehenengo osagaia da muntaketan kokatzen eta izendatzen (Csabai et al., 2002). Eskeleto modeloa, muntaketan parte hartzen duten osagai banandua da, multzoko osagaien kokapen eta kontrol efizientea lortzen duena eta produktuaren
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 49 zehaztapen eta funtzioak oinarrizko elementu geometrikoetara, ardatz eta plano modukoetara, itzultzen dituena. Multzoko osagaiak eskeletora erlazionatzen dira eta diseinuan eskeletoa kontutan edukiz gero, eskeletoko aldaketa batek, osagaiaren posizioan ez ezik, bere definizio geometrikoan ere eragina izan dezake. Beraz, diseinuan aurreikusten bada, eskeletoak diseinu prozesuaren funtzioen zentralizazioa eskaini dezake. Muntaketa handietan erlazio parametriko-asoziatiboekin konektatuta dauden eskeleto desberdinak erabiltzen dira eta multzoa moduluetan banatzen da (Hirz et al., 2013). Bi aurreko estrategiaz gain automobilen industrian urteetan erabili den beste estrategia bat garatu da: koordenatu sistema nagusi bidezko muntaketa (Hirz et al., 2013). Multzoko osagai bakoitza koordenatu sistema nagusi batekiko kokatu egiten da, honela osagaia produktu egituran sartzean, dagokion kokapena hartzen du. Muntaketa doitua kontsideratu daiteke, osagaiaren kokapen efizienterako ez delako erlazio gehiagorik behar. Aitzitik, estrategia honek diseinu parametriko eta asoziatiboaren erlazio eta loturen onurak ez ditu guztiz ustiatzen. Adibidez, osagaien kokapen aldaketa eskatzen duen dimentsio bat aldatzen bada, osagaiak banaka koordenatu sistemarekiko birkokatu behar dira. CAD trebakuntzan proposamen pedagogikoak CAD sistemak sortu zirenetik, sistema hauen trebakuntza-irakaskuntza garrantzi handiko gai izanda unibertsitate eta industria arlotan (Rossignac, 2004; Sapidis eta Kim, 2004; Wu, 2009). Piegl-ek (2005) CAD trebakuntza, ordenagailu bidezko diseinuaren hamar erronken artean kokatzen du. Trebakuntza testuinguru baten barruan ulertu behar da. CAD ikasleek behar dituzten ezagutza eta gaitasunak definitzeko, etorkizunean edukiko dituzten betekizunak aurretik ulertu behar dira (Ye et al., 2004). Era berean, ikasketa eskakizunak ezberdinak dira CAD erabiltzaile maila arabera. Fieldek (2004) adibidez, gehiengokoak (erabiltzaile hasiberriak barne), aditu eta “superuser”-ean sailkatu eta bakoitzaren trebakuntza beharrak identifikatu zituen. Tesi
50 honetan aztertzen den CAD kurtsoan, ikasleen CAD erabilera-ezagueraren oinarri sendoak lortu nahi dira, hasiberri mailatik aditu izaterako prozesua errazteko. Jakintza eremu batean aditu bihurtzeko prozesua, trebetasun eta ezaguerak eskuratzeko etengabeko prozesua da (Hartman, 2004). Aditu izateak, abilezia, ezagutza eta prozesu kognitiboak monitorizatu eta kontrolatzen dituzten mekanismoak behar beste garatzea da, jarduera jakin bat, era eraginkor eta efizientean burutzeko asmoz (Patel et al., 1997). Trebetasuna edozein ikuspegitik aztertuta, adimen praktikoa eta hau garatzeko eremu espezifikoarekin erlazionatua dago. CAD sistemen esparruan, adimen praktikoa CAD erreminten erabilera estrategikoarekin lotuta dago (Hartman, 2005), hau da, ezagutza estrategikoarekin. CAD erreminta menderatzeko bide horretan, ikasleek diseinu prozesu efiziente bat burutzeko beharra barneratu behar dute. Lang et al.-ek (1991) dio, ikasleak komandoak ikasten hain lanpetuta egoten direla, ze arreta urria eskaintzen diote bestelako informazioari, esaterako, ezagutza estrategikoari, azpimarratzen dute. Komandoetan bakarrik zentratuta eta aurreikuspen egokirik gabe, pieza baten modelaketa, irtenbiderik gabeko puntu batera iritsi daiteke (Rodriguez et al., 1998). Hau ekiditeko, estrategia kognitiboek garrantzia hartzen dute eta ezagutza estrategikoa, trebakuntzaren aurreneko urratsetatik kontutan izan behar da (Chester, 2008). Nahiz eta ezagutza hau CAD efizienteki erabiltzeko kritikoa izan, sarri, honen garrantzia ez da azpimarratzen CAD trebakuntzan (Peng et al., 2012). Berrikuspen bibliografiko bat eginda, ikerlari desberdinek egindako hurrengo proposamenak trebakuntza hobetzeko aurkitzen dira: Lang et al.-ek (1991), trebakuntza programaren helburu bat, ikasleek CAD sistemen bidez jarduerak burutzerakoan duten aldakortasuna mugatzea dela diote. Bere esperimentuen emaitzetatik, hurrengo proposamenak ondorioztatzen dira: (1) trebakuntza ezagutza deklaratiboa erakustea bakarrik ez dela nahikoa eta hasiberriei ezagutza prozeduralaren testuinguruan irakatsi behar zaiela, (2) CAD erabiltzaileen artean elkar biltzea eta estrategiak eztabaidatzea, modelaketa prozedura efizienteagoak topatzeko baliagarria dela eta (3) hasiberrientzat modelaketa prozesua
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 51 aurretik planifikatzea eta modelaketa antolatzea garrantzi handikoa dela. Autoreek CAD sistemen artean ezagutza estrategikoa transferigarria dela baieztatzen dituzten ebidentziak lortzen dituzte esperimentalki. Norabide berean, Ault-ek (2011), ikasleen arteko modelaketa kontzeptuen eztabaidak, CAD eta diseinu gaitasunen garapenean laguntzen dutela esperimentalki lortu zuten. Rodriguez-ek (1998), tutorial elkarreragileen bidez diseinu intentzioan oinarritutako CAD trebakuntza proposatzen du. CAD modeloak sortzeko pausuak eta pausu hauek aukeratzeko arrazoiak, tutorial hauetan jasotzen dira. Beraien ikerketaren emaitzak, tutorial elkarreragileen erabilera babesten dute. Bhavnani et al.-ek (1999) ezagutza eskuratzeko bi prozesu identifikatzen dituzte: Begiratzen ikastea (Learning to See) eta Egiten ikastea (Learning to Do). Begiratzen ikastea prozesua, jarduera zehatz batean aurrean dituen aukeren artean erabili beharreko estrategia partikularra ikasleak antzematea izango zen. Egiten ikasteak, aukeratutako estrategia horiek inplementatzen irakatsiko dio. CAD tresnaren erabilpenean, aurreneko prozesuak komandoen aukeraketa egokia eskatzen du, eta bigarrenak komandoen konbinaketa eta gauzatzeko ezagutza. Begiratzen ikastea eta Egiten ikastea prozesuetan erabilitako estrategiak ebaluatzeko, autoreek, ikasleak modelaketa prozesua esplizituki deskribatzea proposatzen dute, hau da, emandako ekintza sekuentzia azaltzea. Proposamen pedagogiko honen interesgarritasuna, modelaketa estrategia publikoa bilakatzen duela da. Beraz irakasleen feedback-a ez da emaitzarena bakarrik izango, erabilitako estrategiaren egokitasuna ebaluatu eta prozesuan ematen diren akatsak ohitura bihurtu aurretik zuzendu ahalko dira. Dankwort et al.-ek (2004), CAx-en (CAD, CAM, CAE) trebakuntza pertsona talde eta lanpostu zehatzetara zuzenduta egon behar duela dio. Bere aburuz, etorkizunean egingo diren proposamenek pertsonen pentsamolde eta komunikazio ikuspegitik bideratuko dute CAD sistemen garapena. Alemzadeh eta Burgess-ek (2005), unibertsitateko hirugarren urtean proposaturiko CAD ikaskuntza planteamendutik, proiektuaren erabilpena oso lagungarria dela ikasleak CAD oinarriak lortu eta praktikan jartzen gai izateko
52 ondorioztatzen dute. Dym et al.-ek (2005) proiektuetan oinarritutako ikaskuntzak ikasleen erretentzioa, asebetetzea eta ikaskuntza hobetzen dituela diote. Kasu azterketak, laneko testuinguruan dauden arazoak deskribatzeko eta atzeranzko ingeniaritza, disekzioaren bidez pentsamendu integrala sustatzeko baliagarriak direla dio ere. Hartman-ek (2004), CAD erreminten erabilpenean aditu bilakatzeko trebakuntzan, curriculum pedagogikoak kontutan hartu beharko lituzkeen hurrengo puntuak proposatzen ditu: - Jarduerak burutzeko ikasleen elkarlana. - Jardueren testuingurua emango dion agertokiaren planteamendua. - Bezero potentzialen beharrak kontutan izatea. - Ikasleen modelaketa jardueren ebaluazioa, modeloen diseinu intentzioan oinarritua egotea. - Pieza konplexuen atzeranzko ingeniaritza/ berdiseinua. - Modelaketa praktika geometria forma desberdinetara zabaldu. - Aldaketa eta eguneraketen ebaluazioa. - Testuinguruarekin bat datozen diseinu aldaketak. Ikaskuntza jarduerak, proiektuetan oinarritu eta diseinu problemak ematen diren testuinguruan burutu behar direla dio. Field (2004), aurreko autorearen baieztapenarekin bat dator, diseinu jarduerak burutzeko CAD talde lan giroan egin behar direla esanez. Spence eta Doyle-k (2008) eginiko unibertsitatetako curriculumeko CAD proiektuen bidezko irakaskuntza kurtsoen berrikuspenean, proiektuen bidezko irakaskuntzak, ikasleei CAD ezagutza sakonagoaren irudipena eta emaitza hautemangarriagoa ematen diela adierazten dute. Lorenzo-Yustos et al.-ek (2010), PBLren bitartez eta CAD erremintekin landutako proiektuek, ikaslea lan munduko praktikara hurbiltzen dutela diote. Chester-ek (2007), hurbilketa psikologiko kognitiboaren bidez CAD trebakuntza aztertzen du. Trebakuntza estrategien garapena ezagutza estrategikoa hobetzeko, prozesu metakognitiboen garapenaren bidez ematen dela dio. Trebakuntza
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 53 metakognitiboa, prozesu kognitibo konplexu eta ikusezinak, sinple eta ikusgarriagoetan banatzea datza, jarduera konplexuak jarduera sinpleagoetan banatzen dituen bezala. Honela irakasleak prozesu kognitiboak fidagarritasunez azaldu ditzake eta ikasleek ziurtasunez burutu ditzakete. Trebakuntza estrategien artean lau proposatzen ditu: (1) Irakasle adituaren modelaketa, non irakaslearen prozesu kognitiboak esplizituki deskribatzen dira pieza baten ebazpen prozesuan. Hau da, ze komando aukeraketa burutzen dituen, ematen diren pausuak eta atzetik dagoen arrazoinamendua azaleratzea da. (2) Aldamioak, ikasleak behatutako prozesuaren errepikapena irakaslearen gidaripean datza. (3) Lankidetzako ikaskuntza eta (4) norberaren azalpena, norberaren prozesu kognitiboa eta pentsamenduak hitzez adierazteko aukera ematen du, ezagutzan sakonduz. Bere ikerketa esperimentalaren emaitza adierazgarri bat, aurretik CAD ezagutzen ez dutenen ikasleen artean, ezagutza estrategikoaren trebakuntza efektiboagoa dela da. Badirudi, aurretik CAD tresnaren batean trebatutako ikasleei, aurreko planteamendu didaktikoak ezagutza estrategikoa barneratzea eragozten diela (Chester 2007). García et al.-ek (2007), unibertsitateak CAD sistema komertzial bakarraren trebakuntzara ez direla mugatu behar, adierazten du. Ikasleak, CAD sistema desberdina erabiltzeko arriskua edo CAD sistema horren eguneraketaren ondorioz, bertsio berri batetara egokitu beharko du lan mundura iristean. Horregatik, unibertsitateko trebakuntzak, tresna partikular batean zentratu ordez, tresna guztiak erabiltzeko gaitasuna garatzean arduratu behar da. Hau da, CAD sistemek konpartitzen dituzten funtsetan oinarritzen diren trebakuntza modeloak garatu behar dira (Wiebe, 2003). Rynne eta Gaughran-ek, (2007) CAD irakaskuntza eta trebakuntzaren arteko bereizketa lauso bat gomendagarria dela dio, biak era berean sustatzeko. Honela CAD trebakuntza efektibo bat, transferigarriak diren gaitasun eta kontzeptu eta printzipioen ezagutzaz arduratuko da.
54 CAD ikaskuntzaren ebaluazioari buruzko ikerketa gutxi burutu direla argudiatzen du Wu-k (2009) eta Hamade et al.-ek (2007) egin bezala, ikaskuntza kurbetan oinarritutako ebaluazio metodologia bat proposatzen du. Peng et al.-ek (2012), (Johnson eta Diwakaran, 2010, 2011b; Diwakaran eta Johnson, 2012) lana jarraituz, CAD sistema desberdinetan CAD modeloak ebaluatzen dituzte eta modelaketa prozedura hobetsiak aurkitzen dituzte beraien ikerketetan. Prozedura hauen barneraketa trebakuntzan proposatzen dute, ezagutza deklaratiboa ez ezik, ikasleek modelaketa efiziente eta eraginkorragoa lortzeko prozedurak ikasi ditzaten. Literatura zientifikoan, ikerketa gutxi aurkitzen dira CAD modelaketa prozeduretan trebetasuna aztertzen dutenak (Peng et al., 2014). Company et al.-ek (2013, 2014b) CAD modelaketaren praktika egokien taxonomia bat proposatzen dute, CAD modeloen kalitate dimentsioak definituz. Praktika egokiak trebakuntzaren gidari izateko, irakasle eta ikaslearen partaidetza sustatzen dituzten errubriken erabilpena proposatzen dute. Errubriken bidez, ikasleek espero den emaitzaren ebaluazio irizpideak ezagutzen dituzte eta modelaketan kontutan izan ditzakete. Era berean, irakasleek praktika egokiek bete beharreko baldintzak esplizituki adierazten dituzte. Branoff eta Dobelis-ek (2014) ere, errubriken erabilpena proposatzen du ikasleek egindako CAD modeloen eta proiektuen ebaluazioa burutzeko. 2.5. Unibertsitateko paradigma didaktikoa Ingurune ekonomiko-sozial eta eskari profesional aldakorrak, irakasten diren gai askoren zaharkitzea dakar urte gutxiren buruan eta edukiz asetutako unibertsitatetako curriculum-ak egoera honi ezin diote aurre egin. Arazo hau aurreneko bider agerian utzi zuena Accreditation Board for Engineering eta Technology (ABET) akreditazio komisio estatubatuarra bere “Criteria 2000” bidez izan zen. 90ko hamarkadan burutu ziren estudio pilotuen emaitzek lagunduta, erakunde honek unibertsitateko programen ebaluazio irizpideen ikuspuntua edukietatik emaitzetara aldatu zuen. Honek, hezkuntza
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 55 komunitatearen ikuspegi aldaketa bat dakar, programen diseinuaren fokua sarreretatik (irakasteko programaren barruan ze sartuko zen) ikaskuntza emaitzetara (graduatuak eduki behar dituen ezagutza, gaitasun eta jarrerak ) mugitu delarik (Heitmann eta Vinther, 2009). Bestalde, industriak, graduatutako ingeniarien jakite teknikoaz gain bestelako gaitasunak eskatzen ditu (Duderstadt, 2007) eta industriak emandako laguntza eta babesa ABET-eko irizpideei, ingeniarientzako oinarrizko ezagutzen lorpena eta jarduera profesionalerako baliagarriak diren bestelako gaitasunen orekaren garrantzia azpimarratzen du ingeniaritza programetan (McMasters, 2004). Ikuspegi berri honen eragina ingeniaritzako ikasleen kasuan, ABET-ek ingeniaritza programen akreditazio estandarrak garatzen dituen dokumentuko (ABET Engineering Accreditation Commision, 2008) hirugarren ebaluazio irizpidean jasotzen da, non programa hauetako ikasle guztiek hurrengo gaitasunak erakutsi behar dituztela adierazten du: a) Matematika, zientzia eta ingeniaritza ezagutza aplikatzeko gaitasuna. b) Esperimentuak diseinatzeko eta burutzeko gaitasuna, datuen analisi eta interpretazioa barne. c) Behar edo zehaztapen batzuk betetzen dituen sistema, osagai edo prozesu bat diseinatzeko gaitasuna. d) Diziplina anitzeko taldeetan lan egiteko gaitasuna. e) Ingeniaritza problemak identifikatzeko, adierazteko eta ebazteko gaitasuna. f) Erantzukizun etiko eta profesionalak ulertzekoa. g) Era efektibo batean komunikatzeko gaitasuna. h) Ingeniaritzako inpaktuaren ulermena testuinguru sozial eta global batean ahalbidetzen duen heziketa zabala. i) Ikaskuntza etengabearen (life-long learning) beharraren onarpen eta inplikatzeko gaitasuna. j) Problema garaikideen ezagutza. k) Ingeniaritza praktikarako teknika, trebezia eta tresna modernoen erabilera gaitasuna.
56 Europan, Boloniako 1999ko deklarazioak, Goi-mailako Hezkuntzarako Europar Esparrua (GHEE) oinarritzen du, lankidetza, konparagarritasun, mugikortasun eta kalitatea printzipioetatik abiatuz (Ministerio, 2006). GHEE-ak lehenengo eta bigarren zikloko titulazioak lortzeko gaitasunen esparru orokor bat zehazten du, hauek betetzen dituzten ikasleen ezaugarriak azaltzen dituena, hala nola, ezagutza jabetza eta aplikazioa, arlo profesionaleko gaitasunak, izaera sozial, zientifiko edo etikoa barneratzen dituen pentsamendu kritikoa, komunikazio efektiboa, ingurune berri eta diziplina anitzetan problemak ebazteko gaitasuna, ikaskuntza trebeziak (autozuzendua). Ildo beretik, European Network for Accreditation of Engineering Education-en (ENAEE, 2008) ingeniaritza programak akreditatzeko markoan, EUR-ACE, Boloniako deklaraziotik eratorritako jarduketen jarraipena ematen dioten ebaluazio irizpideak zehazten ditu. Orokorrean, gaur egungo mendebaldeko unibertsitateen paradigman, akreditazio programen azterketa eginez gero, ikasleek konplitu beharreko betekizun globalen arteko berdintasuna antzematen da. Batetik, ingeniariek eduki behar dituzten ezagutza zientifiko eta matematikoen maila zehazten dute eta bestetik, industriaren eskariak bultzatutako gaitasunen menderatzea ziurtatu behar dituzte, hala nola, komunikazioa, pentsamendu kritikoa, talde lana, problemen ebazpen gaitasuna, etab. Espainian, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak, 2006an, unibertsitate eskaintzari buruzko diagnostiko bat burutu zuen. GHEE-rako egokitzapen prozesua, egitura akademiko eta curriculum antolaketa ikuspuntutik garatu dela nabarmentzen da, baina ez irakaskuntza antolaketa berriak laguntzen dituzten ikuspegi metodologiko berrietatik (Ministerio, 2006). Ministerioaren txostenak irakaskuntza metodologia berriek kontutan hartu behar lituzketen gomendio batzuk jasotzen ditu. Metodologia berrikuntzaren hamar proposamen artean, hurrengoen garrantzia azpimarratzen da: Ikaslearen ikasketa hobekuntza sustatu behar du, titulazioan adierazitako heziketa helburu eta gaitasunak lortzen diren neurrian. - Irakasleen lan era berri baten garapena sustatu behar du. Klaseak, mintegiak, tutoretzak, tailerrak, practicum-ak, enpresa praktikak, karrera amaierako proiektuak, kasu praktikoak, IKT lanak,… jarduketa multzo
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 57 zabala da, irakasletza arteko jarduera koordinatu eta lankidetasun handiagoko batera gidatu behar duena. Irakasletzaren irakaskuntza gaitasunaren hobekuntza beharrezkoa du. Ikaslearen oinarrizko hezkuntza, gauzatuko duen jarduera profesional errealaren bateraketa behar du. Unibertsitate instituzioaren arduradun akademikoen lidergo, konpromiso eta babespean izan behar du. - GHEE-ko eraikuntza prozesuak barneratutako planteamendu didaktikoetara hurbildu behar du: ikaslearen protagonismo handiagoa bere ikasketan, elkarlana eta gaitasun araberako lana, ikasketa tresnen erdiespena, ikasketa autonomoa, ebaluazio jarraia,… errazten dituzten material didaktikoen garapena. Gaitasun berrien eskakizuna, irakaskuntza metodologikoen berrikuntza proposamenarekin bat dator. Espainian, gertaera honek hausnarketa sakon bat eragin du eta metodologia berriak probatzea zenbait unibertsitatetan, Problem-based learning (PBL) adibidez (García eta Perez, 2009). Ingeniaritzen kasuan, non porrot akademikoa ratio altua ohikoa arazoa izan den, metodologia honen sarrerak, unibertsitateetan errendimendu baxuko ikasleen emaitzak hobetzen ditu era esanguratsu batean (Alcober et al., 2003). 2.6. Problemetan Oinarritutako Ikaskuntza Historia 60ko hamarkadaren erdialdera, diagnostiko egokiak eta erabaki zuzenak hartzeko prozesu kognitiboen garapenarekin interesatuak dauden McMaster Unibertsitateko (Kanadan) hezkuntzako ikerlari talde bat, momentuko behar profesionalen aurrean, beraien ikasleen prestakuntza hobetzeko irakaskuntza eraldatze prozesuan topatzen ziren. Aurrerapen teknologiko eta informazioaren
58 hazkunde esponentzialak, jarduera profesionalaren eskari aldakorrarekin batera, azalpenezko klaseak eta irakaskuntza klinikoan oinarrituriko irakaskuntza modeloa egokiena ez izatea ondorioztatzen zuen. Medikuntzako lizentziatuek, problemen ebazpenerako trebeziak garatu behar zituzten, hau da, informazio bilketa eta sintesia eta hipotesiaren formulazio eta frogaketa informazio osagarriarekin burutzea. Eskakizun hauek oinarri izanik, McMaster Unibertsitateko Osasunaren Zientzien Fakultate berria eraiki zen eta irakaskuntza metodologi berri bat garatu zen, ondoren Problemetan Oinarritutako ikaskuntza (Problem Based Learning - PBL) bezala ezagutuko dena (H. Barrows, 1996). 70ko hamarkadaren hasieran beste medikuntza eskolek (Maastricht-eko Limburg Unibertsitateak eta Australiako Newcastle Unibertsitateak) irakaskuntza estrategia hartu eta curriculum egitura aldatzen dute. 80ko hamarkadan Mexiko Berriko Unibertsitatea (Estatu Batuetan) metodologiaren erreferente bilakatu zen. Azken hogeita hamar urteetan, irakaskuntza filosofia hau, mundu osoko unibertsitate gradu eta graduondoko ikasketa desberdinetara zabaldu da. Metodologia ezarri duten unibertsitate eta ikasketa zentroak anitzak dira (Prince eta Felder, 2006). Arrazoi argiengatik medikuntza arloan metodologiaren literatura ugariena topatzen bada, ingeniaritza, erizaintza, arkitektura, pedagogia, psikologia, informatika, etab alorretara ere zabaldu da. Gaur egun, Europa mailan, PBL-aren garapenean bi unibertsitate nabarmentzen dira: Aalborg-eko Unibertsitatea (Danimarka) eta Maastricht-eko Unibertsitatea (Holanda). PBL-aren oinarriak Barrows-ek (1986), PBL-ko aitzindariak definitzen duen bezala, Problemetan Oinarritutako Ikaskuntza “ezagutza berrien erdiespen eta integraziorako problemak abiapuntu moduan erabiltzen dituen ikasketa metodo bat da”. Definizio hau, metodoaren ezaugarri nagusien bidez osatzen da:
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 59 - Ikasketa ikaslean ardazten da. - Ikasketa talde txikietan ematen da. - Irakasleak prozesuaren eragile edo bideratzaileak dira. Problemak antolaketaren guneak dira eta ikasketaren pizgarri. - Problemak, problemen ebazpenerako gaitasunen garapeneko gidariak dira. - Informazio berria ikasketa autogidatuaren bidez lortzen da. PBL-a, giza ikaskuntzaren korronte teoriko desberdinetatik elikatzen da, partikularki konstruktibismotik, non premisa nagusi bezala ezagutza berri baten garapena edo eraikuntza aurreko batean oinarritzen den (Serpil Acar eta Newman, 2003). Ez da hartze-ezagutza edo testuingururik gabeko ezagutza sustatzen duen metodoa, ezta prozesu metakognitiborik gabekoa (norberaren hausnarketa eta ikasketa prozesuen kontzientzia hartzen da), baizik eta ikaste autorregulatu bat da eta teoria konstruktibistan oinarritutako printzipioei erantzuten diena (Savery eta Duffy, 1995): - Adimena ingurunearekin elkarrekintzan sortzen da. Vygotsky- ren psikologia ikuspuntutik, giza jokabideak bere testuinguru historiko sozialean ulertzen dira eta elkarrekintza sozialen bitartez, ikasleak bakarrik lan eginda baino garapen maila altuagoa lortu dezake (Helle et al., 2006). Era berean, ezagutza ez da eraikitzen soilik, baizik eta elkar- eraikitzen da (Prince eta Felder, 2006). - Gatazka kognitiboa egoera berri baten aurrean ikasketa sustatzen du. Piaget-ek gatazka kognitiboa norbanakoaren pentsamendu edo ideiak beste gizabanakoen ideiekin edo informazio berriarekin kontraesanean daudela ohartzeko balio duen mekanismo bezala definitzen du (Helle et al., 2006). - Ezagutza, prozesu sozialen antzemate eta onarpenaren bidez eta fenomeno beraren bakarkako interpretazio desberdinen bideragarritasunaren ebaluazio bidez, garatzen da. PBL-ak ikasleak pentsamendua kritikoa trebatu dezan exijitzen du. Pentsamendu kritikoa ez da ebazpen ikaskuntza prozesura itsasten den elementu bat,
60 baizik eta prozesuko elementu bat. PBL-ak ikasleak problema ulertu dezan eta ebazteko ezagutzetan sakondu ditzan, problemaren testuinguruko alderdiak (alor sozial, psikologiko, praktiko,…) integralki kontsideratzen dituen ikuspuntu batetik bultzatzen ditu. Problemak era irekian planteatzen dira ebazpen prozesuan aukera anitzak emanez. Ikasleak bere ebazpen bide propioa hautatu dezake eta honek ikaslearen motibazioa eta inplikazioa areagotzen du. Era berean, planteamendu irekiak talde lana elkarlaneko ikaskuntza esperientzia batean bilakatzen du (ITESM, 1999). Problemetara bideratutako ikaskuntzak, ikaslearen ikasketa aktiboa sustatzen du eta ikaskuntza estilo desberdinen ezaugarriak konbinatzen ditu. Besteak beste, lankidetza ikaskuntzan, talde lanean, problemen ebazpen gaitasunean eta auto gidatutako ikaskuntzan ardazten da, honela, problemaren ulermenerako diziplina aniztasunak duen garrantzia nabarmenduz (Wu, 2002). Beraz, PBL-ak ikasleek gidatutako ikaskuntza maila adierazgarria exijitzen du (Prince, 2004). PBL-a, laburbilduz, hezkuntzarako fase anitzeko elkarlaneko hurbilketa moduan ulertzen da, non irakasleak arretaz diseinatutako problema ebazten den heinean, ikasleek taldeka lan eginez, ezagutzak barneratzen dituzten. Problemen ebazpen prozesuaren bidez, ikasleek ezagutzak integratu eta berriak bilatzen dituzte irakaslearen laguntzarekin (Schmidt et al., 2011). Ikaslea ikaskuntzaren ardatza eta gidaria da, prozesuko rol aktibo bat jokatuz. PBL modeloak PBL-a praxian jaio eta garatzen denez (Graaf eta Kolmos, 2003), unibertsitatean izan duen ezarpenaren arabera, kontsiderazio teoriko desberdinak eragin ditu, hau da, aplikazio alorraren arabera PBL modeloek aldaketak azaltzen dituzte. Inplementatu duten erakundeek, beraien beharrak asetuko dituen PBL-aren bertsioa garatzeko joera dute (Jippes eta Majoor, 2008). Bestalde, alorraren irismena eta alorra bera aldatzeak eta PBL izendapen berdina izateak, PBL modeloen arteko konparazioak zailtzen ditu eta terminologia propioa duten korrontea sorrarazi ditu, hala nola, PBL Problem based
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 61 learning, PoPBL Project oriented and problem based learning, Project based learning, P5BL, Case Based Learning,… Literatura zientifikoan ohikoenak aurreneko hiru izendapenak dira. Aurreneko izendapena, Maastricht (Herbehereak), Linköping (Suedia), McMaster (Kanada) eta Newcastle(Australia) partekatutako modelo bezala, eta bigarren eta hirugarrena Roskilde eta Aalborg Unibertsitateek (Danimarka) garatutako modelo bezala, proiektuetara bideratua (Graaf eta Kolmos, 2003). Problem based learning-eko lehenego modeloa McMaster-eko Unibertsitatean sortu eta garatua zen, medikuntza irakasle eta ikasleen atsekabea ikaskuntza teorikoa praktikara eramaterako orduan konpontzeko. Hmelo-Silver eta Barrows (2006) eta Barrows-ek (2002), PBL metodoaren lau gako zerrendatu zituzten (1) ikasleari problemak zehaztugabeak aurkezten zaizkio, jarduera profesionalean gertatzen den bezala, (2) ikasleak bere ikaskuntzaren ardura gain hartzen dute, (3) irakasleak ikaskuntzaren gidari edo bideratzaile rola du eta (4) aukeratutako problemak ikaslearen lanbide-karreran topatzeko egokienak direnak dira. Maastricht-eko Unibertsitateak, McMaster Unibertistateko modeloaren moldaketa bat garatu zuen. Ikaskuntza esperientzia errazteko ikasleentzako laguntza moduan, Maastricht-eko Unibertsitateak 7 pausuetako problemen ebazpen prozesuaren modeloa garatu zuen (Wood, 2003). Mundu mailan, PBL-aren inplementazioan izan duen oihartzunarengatik, urratsak ondoren azaltzen dira: 1. Agertokian aurkeztutako zehaztapenak eta kontzeptuak argitu. Ulergaitz dirautenak zerrendatu. 2. Problema definitu. Ikasleek kontutan hartu behar diren ikuspegi desberdinak eduki ditzakete. Taldean identifikatutako problemak idatzi. 3. Problemak analizatu. Brainstorming saioak eta problemen eztabaida ematen dira momentuko ezagutza mailarekin proposaturiko azalpenekin. Ezagutza arlo ezezagunak identifikatzen dira. 4. Azalpenak bilatu. Bi eta hiru pausuak berrikusten dira eta behin-behineko erantzunak ematen dituzten azalpenak adosten dira.
62 5. Ikaskuntza helburuen formulazioa. Taldeak helburuei buruzko adostasuna lortzen dute eta tutoreak helburu horiek bideratuta, lorgarri, globalak eta aproposak direla ziurtatu behar du. 6. Banakako ikasketa. Ikasle guztiek helburuei buruzko informazioa bilatzen dute. 7. Banakako ikasketaren emaitzak taldean partekatzen dira eta informazioa frogatzen da. Ikasleek beraien iturriak partekatzen dituzte. Tutoreak ikasketa gainbegiratzen du eta taldea aholkatzen du. PBL prozesuaren antzeko modeloak existitzen dira, Morales eta Landa-k (2004) deskribaturiko zortzi faseak, Stix eta Hrbek-ek (2007) proiektuentzat proposaturiko 9 pausuak edo (Mills, 2008) bost agertokiak bezala. Modeloen desberdintasunak, prozesuaren pausu sekuentzian topatzen dira batik bat. Modelo desberdinek, feedback-aren garrantzia prozesuan azpimarratzen dute, prozesuaren hobekuntza eta garapena suspertuz. Ingeniaritzara bideratuta, enpresek ingeniariei behar sozialekin lerrokatutako konpetentzia multzoaren eskariei erantzuteko, Aalborg-eko Unibertsitateak proiektuetan oinarritutako bere modeloa proposatu zuen (Graaff eta Kolmos, 2007). Problemetan Oinarritutako Ikaskuntzan oinarritzen bada ere, Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzan, proiektuaren iraupenak pisu handiagoa dauka curriculumean, hezkuntza esperientziaren forma eta testuinguru tekniko, sozial eta politikoa emanez (Kolmos et al., 2004). Proiektuetan oinarritutako ikuspegia, ingeniaritza bezalako diseinura bideratutako lanbideen hezkuntzarentzat, erakargarria dela ikusten da (Banerjee eta Graaff, 1996). Modelo honen gakoak, problemetan oinarritutako ikaskuntzarekin partekatzen dituenak, hurrengoak dira: (1) proiektuaren inguruan antolatzen da ikaskuntza, (2) edukiak diziplina aniztasunetik lantzen dira eta hutsuneak praktika eredugarrien bidez betetzen dira eta (3) talde lana, ezagutzaren lorpenean gakoa da (Graaf eta Kolmos, 2003).
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 63 PBL-eko modelo desberdinek, metodologiaren planteamendu eta garapenean beraien ñabardurak aurkezten dituzte (Garmendia et al., 2009). Hala ere, Problementan Oinarritutako Ikaskuntza Ingeniaritza eta Hezkuntza Zientifikoko lehenengo sinposiotik (2008ko uztailan Aalborg-eko Unibertsitatean ospatua), Problem Based Learning eta Project Based Learning buruz aritzerakoan, PBL siglak bateratzea bilatzen da eta PBL curriculum eta antolaketa aldaketaz gain, aldaketa kultural bat inplikatzen duen ikaskuntza filosofia bat dela azpimarratzen da (Du et al., 2009). Filosofia honen ikaskuntza printzipio amankomunak hiru ikuspegitan laburtzen dira (Kolmos et al., 2009): Ikaskuntza kognitiboaren ikuspegian, ikaskuntza problemen inguruan antolatzen dela eta proiektuetan ebazten dela adierazten da. Proiektu batek, problema bat baino gehiagoren planteamendu eta ebazpena suposatzen du, baita entrega data bat ere. Problemak abiapuntua finkatzen du eta ikaslearen esperientziaren araberako testuinguru bat ematen du. Edukien ikuspegiak, problemaren irismena ematen du, irakasgai baten mugak gainditu ahal dituenak (diziplina aniztasuna). Helburu curricularrak betetzen diren heinean, irakasteko baliagarria da. Problemetan oinarritutako ikaskuntza metodologia, ikerketa lanaren sistematikara hurbiltzen da. Elkarlaneko ikaskuntza ikuspegiak ezagutzaren sorrera interakzio eta talde elkarrizketaren bidez ematen dela adierazten du. Ikasleak ikaskuntza prozesuaren jabeak dira, bereziki, planteatutako problema birformulatzean ikusten den moduan. Kolmos et al. (2009)-ek, Savin-Baden-ek (2007) proposaturiko PBL-aren bost modeloetan iradokituta, problema eta proiektuetan oinarritutako curriculum-eko elementuak bideratuko dituen modelo bat planteatzen dute. Savin Baden-ek, abiapuntuan, problemaren epistemologian eta aztertzen dituen sei dimentsioen (ezagutza, ikaskuntza, problemaren agertokia, ikasleak, bideratzaileak eta balorazioa) irismen mailan, desberdintzen diren bost modelo proposatzen ditu. Kolmos et al.-ek, aldiz, curriculum antolaketa batean oinarrizko elementuak (ikaskuntza helburuak, problemen tipologia, proiektu eta klaseak, aurreratzea, tamaina eta iraupena, ikasleen
64 ikaskuntza, pertsonal akademikoa, espazio eta antolaketa eta balorazio eta ebaluazioa) lerrokatzen dituen ikuspegi holistiko bat proposatzen dute. Ikuspegiaren arabera, irakaslean oinarritua edo ikaslean oinarritua, modeloaren elementuak aldatu eta besteengan eragina dute. Aukerak aletzea ez da kontua, baizik eta inplementazioan kontsideratu beharreko aspektuak ugariak direla eta PBL-aren praktikan ematen diren aldakuntzak ugariak direla ohartzea (2.2 Taula). Taularen bi zutabeek irakaslean oinarritutako ikuspegiaren eta ikaslean oinarritutako ikuspegiaren muturrak azaltzen dituzte. Irakaslean oinarritutako ikuspegiaren adibidea garbia, ohiko irakaskuntzako azalpenetan oinarritzen diren klaseetan topa daiteke, problemetan oinarritutako ikaskuntzarena berriz, eskuineko zutabearekin bat etorriko zen. Literatur zientifikoan bi mutur hauen arteko konparazioak topa daitezke, bataren onurak azaltzeko bestearen desabantailak nabarmenduz. Ohiko irakaskuntzan, irakasleak, gertakariak era logiko eta ordenatu batean azaltzen ditu eta ikasleak, subjektu pasibo moduan, informazioa jasotzen du. Pentsamendua, hausnarketa edo eztabaida sustatzen ez duen informazioaren transmisio bat ematen da. PBL-an aldiz, jarduera profesionalera lotutako problema batetik hasten da eta problema hau irekia denez, ikaslearentzat erronka bat suposatzen du eta jakin-nahia pizten dio, bere ikaskuntza prozesuaren protagonismoa bere gain hartuz, GHEE-k aholkatzen duen moduan. Klaseak, PBL-ko parte izaten jarraitzen dute, baina desberdintasuna argia da, mutur batean edukien arabera ikaskuntza helburuak ezarri eta proiektua ezagutza hauen aplikazio soila diren bitartean, beste muturrean, klaseek proiektua laguntzen dute. PBL-eko onuren artean, ikaslearen motibazioa altuagoa dela eta ohiko irakaskuntzan baino lan gehiago egiten dutela defendatzen da (Jones, 2006; Lehman et al., 2008; Morales eta Landa, 2004), aztertzen duen alorraren konplexutasunaren maila altuagoko ulermena lortzen duelarik. Ezagutza sakonagoa lortzea espero bada ere, ezagutza orokorrago baten ikuspegia galtzeko arriskua dagoenez, PBL-an, ikaslearen ezagutza hutsune horiek betetzeaz arduratu behar da etorkizuneko erabilerara begira
Curriculum elementua Irakaslean oinarritua Ikaslean oinarritua Helburu eta ezagutzak Ohiko helburuak
Diziplina ezagutzak PBL eta helburu metodologikoak Diziplina anitzeko ezagutza Problema eta proiektu motak Itxiak eta ondo definituak Diziplinako proiektuak, irakatsitako aplikatzeko Klaseek proiektua mugatzen dute Irekiak eta gutxi definituak Problema berritzaileetan oinarritutako proiektuak Klaseek proiektua laguntzen dute Aurreratzea, tamaina eta iraupena Aurreratzea ez da ikusgarria
Curriculumaren zati txiki bat Aurreratzea argia eta ikusgarria da Kurtso/curriculum-aren zati nagusia Ikasleen ikaskuntza Ez dute laguntza kurtsorik
Ezagutzaren eskuratzea Irakaslearen ardura Bakarkako ikaskuntzarako elkarlana Laguntza kurtsoak dituzte (elkarlana, talde lana, proiektuen kudeaketa) Ezagutzaren eraikuntza Ikaslearen ardura. Talde ikaskuntzarako elkarlana Pertsonal akademiko Irakaskuntza trebakuntzarik gabekoa Irakasleak gainbegiratua. Adituaren rola Irakaskuntza trebakuntzarekin Prozesu gidari, bideratzaile. Tutore rola Espazio eta antolaketa Ohiko kurtso eta Ikasgaietan oinarritutako curriculumentzat Liburutegiaren ohiko egitura Klase ikasgela PBL-an oinarritutako curriculum-entzat egokitua
PBL-arentzako liburutegia Talde lana errazten duen lekua Balorazio eta ebaluazioa Bakarkako balorazioa Ebaluazio jarraia
Irakasleak zehaztu eta gauzatua Talde balorazioa Ebaluazio hezigarria (akatsetatik ikasten da) Ikasleak talde eta bere ebaluazioan aktiboki murgiltzen da. 2.2 Taula. Metodologia didaktikoaren ikuspegia. Du et al.-etik (2009) egokitua.
66 PBL-aren ezaugarri nagusiak PBL ezaugarrien artean, problema edo proiektuak, irakaslearen rola eta ikaslean ardaztutako ikaskuntza, eta PBL-aren ebaluaketa aztertzen dira. Maila berean, ikasleek proiektua garatzeko edo problema ebazteko burutu behar duten talde lana aurkitzen da, baina ikerketa honetan duen garrantziarengatik, talde lana aparteko puntu moduan aztertuko da. Problema edo proiektuak PBL metodologiaren ardatza, problema da. Problemaren formulazioak, helburu didaktikoen lorpenaren arrakastara edo porrotera eraman dezakeenez, problemak bete beharreko ezaugarriak kontutan eduki behar dira. Autore batzuk (Duch et al., 2001; Jones, 2006; Vega Gonzalez eta Fernandez Lozano, 2005) PBL –ko problema on batek eduki beharko lituzkeen ezaugarriak zehazten dituzte: 1. Problemen diseinuak, ikaskuntza eta helburu didaktikoak kontutan eduki behar ditu. Ikasleen ikaskuntza-aldiarekin bat etorri behar du. 2. Problemak, ikaslearen motibazioa eta interesa gaien inguruan sakontzeko piztu behar du. 3. Problemaren formulazio irekiak eta problema jarduera profesionalarekin lotuta egoteak, ikaslea ikaskuntza prozesuan murgiltzea laguntzen dute. 4. Problemak, eztabaida, pentsamendu kritikoa eta informazio logiko eta funtsatuan oinarritutako erabakien hartzea estimulatu behar du. Informazioaren bilaketa aktiboa sustatu behar du, aditu, literatura edo interneteko kontsultekin batera. 5. Problemaren konplexutasun mailak, talde lanaren beharra eta taldeko banakakoen artean jardueren banaketa soilarekin ez ebaztea ziurtatu behar du. Problema on bat ez da PBL-aren arrakastarako baldintza bakarra, baina bai derrigorrezkoa (Hmelo-Silver, 2004). Savin-Baden eta Major-ek (2004), problemak diseinatzerako orduan irakaslearen arduretako bat, problemaren konplexutasuna eta iraupena kontrolpean izatea dela diote. Honen aurrean, irakasleak problemaren
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 67 ebazpenak behar dituen ezagutza desberdinak identifikatu behar ditu, ikasleari problema ebazterako orduan, ezagutza hauen aplikazio desberdinen beharra egon daitekeela ohartzen laguntzeko. Beraz, diziplinaren ezagutza eta prozesuko gaitasunen (problema ebazpen edo talde lana bezalako gaitasunen) arteko oreka bilatu behar da, problema edo proiektuaren konplexutasuna zehazteko. Proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren kasuan, ezaugarri nagusi bat, problemetara bideratua dagoela da (Blumenfeld et al., 1991) eta proiektuaren inguruan antolatzen dela ikaskuntza. Proiektuak, ikasleek diseinu, ikerketa, problemen ebazpen, komunikazio, erabaki hartze, etab. bezalako jarduera konplexuak burutzeko erabiltzen dira. Proiektuaren jatorria ematen dion problemak, aurretik aipaturiko problemen ezaugarriak betetzen ditu. Hala ere, Thomas-ek (2000) proiektuetan oinarritutako ikaskuntzari buruz eginiko berrikusketan, proiektuen aukeraketan kontutan izan beharreko bost irizpide azpimarratzen ditu: - Proiektuak curriculumaren muina dira: Proiektuaren bidez, ikasleek intereseko kontzeptuak topa eta ikasten dituzte. Ohiko irakaskuntzan adibide praktiko edo lan gehigarri moduan erabiltzen diren proiektuak ez dira PBL moduan kontsideratzen, ez baitira ikaskuntzaren gidari nagusiak. - Proiektua kontzeptu zentralak eta diziplinaren printzipioak topatzera bideratzen duen galdera edo probleman oinarritzen da: Proiektuaren planteamenduari hasiera ematen dion problemaren aurkezpena, proiektua bideratuko duen galdera batekin egiten da. Galdera bideratzaile horrek, ikasleek beharrezko kontzeptuak ikastera gidatu behar ditu, baina ez da mugatua egon behar, ikasleek beraien ikuspegiak edo problemari hurbilketa pertsonala garatu dezaten. Ikaslearen ikaskuntzaren autonomiarekin lotuta dagoen aspektua da. - Proiektuak ikaslearen ikerketa eraikitzailea sustatzen du: PBL-an proiektuak burutzeko egiten diren jarduerek, ikasleak ikaskuntza eta gaitasun berriak eraikitzea eragiten dute. Ikasleek proiektu jarduera horiek aurretik duen ikaskuntza eta gaitasunak erabiliz burutu ahal badute, aplikazio proiektua kontsideratzen da, baina ez PBL-ko proiektua.
68 - Proiektuak ikaslearen autonomia bultzatzen du: PBL-ak ohiko irakaskuntzarekin alderatuta, erantzukizun handiagoa, gainbegiraketa gutxiago eta proiektua garatzeko askatasun handiagoa ematen dio ikasleari. PBL-ko proiektuek ez daukate aurretik determinatutako emaitza bakarra edo garatzeko bide bakarra. - Proiektuak errealistak dira: ikasleek proiektuaren errealismo eta benetakotasun kutsua antzematen dute. Proiektuaren gaiak, jarduerek, ikaslearen rolek, proiektua burutzeko kanpo laguntzek, lortutako emaitzak eta ebaluatzeko irizpideek, jarduera profesionalean erroak dituzte. Proiektuaren emaitza edo produktuak, inplementatzeko aukera azaldu behar du. Proiektu eta problemetan oinarritutako ikaskuntzaren arteko desberdintasuna nagusia, proiektuek bukaerako produktua behar dutela da eta problemek ez da (Savin- Baden, 2003). Proiektuen inguruan sortzen den giroa, ikasleak lanbide jardueran izan dezakeen antzeko eskarmentua bilatzeko da. Honela, ikasleak garatzen dituen gaitasunak lanbide testuinguru batetara errazago eraman ditzake. Irakaslearen rola eta ikaslean ardaztutako ikaskuntza Edozein hezkuntza metodologia berriaren ezarpenak, teknologiko edo pedagogikoa, aurreko irakaskuntza eran aldaketa edo etenaldia suposatzen du. Inplementazio pedagogiko berri bat, PBL-arena adibidez, ikaslearen ikasteko eran eta irakasleak ikaslearen ikaskuntza errazteko eran erabateko aldaketa dakar (Gabb eta Keating, 2006). PBL-ak aldaketa kultural baten beharra du, non ikaskuntza ikaslean erdiratzen den eta irakasleak ikaslearen ikaskuntza bakarka eta taldean bizitu eta gidatzen dituen. Irakaslea eta ikaslea, beraien rol berrietara egokitu behar dira eta PBL metodologiaren garapenean arrakasta izateko bien prestakuntza ezinbestekoa da. PBL-ak esanahi berria ematen dio irakasleari. Problemetan oinarritutako ikaskuntzaren errazte eta gidaritzaren testuinguruan, irakaslearen rola zabaldu egiten da eta informazioaren igorle eta ezagutzaren kudeatzaile izatetik, ezagutzaren
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 69 baliabide eta sustatzaile izatera pasatzen da (Poikela eta Poikela, 2005). Ikerlariek, irakaslearen tutoretza edo gidaritzaren garrantzia PBL-an, azpimarratzen dute. Tutoretza-gidaritza, irakasleak garatu behar duen trebezia da, behar den momentuan galdera aproposa planteatzeko, ikasleen ikaskuntzaren aurrerapena kontrolatzeko eta ikaskuntza prozesuaren erritmoa mantentzeko. Tutoreak, problema ulertzeko eta ebazteko ikasleak bere buruari galdetu beharreko galderak planteatzen ditu (Barrows, 1988).Tutoreek estrategia malgu desberdinak erabiltzen dituzte PBL-aren prozesuko etapa desberdinetara egokitzeko (Hmelo-Silver, 2002). Tutore-laguntzailea PBL metodologiaren gakoa izanik (Savin-Baden, 2003), laburbilduz, irakasleak hurrengo ezaugarriak biltzen ditu: - Ikaslea, bere ikaskuntzaren arduradun bezala kontsideratzen du, ikaslearen autonomia indartuz. - PBL metodologia ezagutzen du eta ebaluazioa sistema, metodologiara egokitzen du. - Diziplinaren ezagutza sakona du, tutore edo bideratzaile papera hartuz. - Tutore moduan, ikaslearen ikaskuntza piztu eta aukera desberdinak eskaintzen dizkio. Ikaslearen ikaskuntzaren aurrerapena etengabe jarraitzen du. Ikaslearen pentsamendu kritikoa eta gogoetatsua bultzatzen du, ikaskuntzarako garrantzizko galderak planteatuz. - Taldeko gatazkak kudeatzen laguntzen ditu eta talde lanerako erremintak taldeari hornitzen dizkio. Ikaslearen kasuan, ikaskuntza metodologia aktiboen eta konstruktibismoaren oinarritutako hurbilketa pedagogikoen ezaugarri nagusia bezala, ikaskuntza ikaslean erdiratzen da (Helle et al., 2006). PBL-a ikaslean ardazten den metodologia didaktikoa denez, ikasleak bere papera zein den ezagutzea funtsezkoa da, baita ere, irakaslearen rola zein den, talde lana nola gauzatuko den eta bere ikaskuntza nola ebaluatua izango den.
70 Brown-ek (2004) hiru ezaugarri nagusi azpimarratzen ditu ikaslean ardaztutako ikaskuntzari buruz: aukeraketa askatasuna ikaskuntzan, ikaslearen erantzukizuna ikaskuntzaren garapenean eta ikaskuntza laguntzeko ingurugiroaren sorrera. Batetik, ikasleak bere ikaskuntzaren autonomia handiagoa du, ikaskuntza helburuen definizioan adibidez, eta erantzukizun handiagoa ikaskuntza garatzeko, ohiko ikaskuntzarekin alderatuz. Proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren kasuan, ikasleek zertan lan egin, nola lan egin eta ze produktu lortu aukeratzeko eta kontrolatzeko posibilitatea dute (Blumenfeld et al., 1991). Eta bestetik, ikaskuntza laguntzen duen ingurugiroa sortzeko ikasleak aktiboki parte hartu behar du eta tutoreak lagundu egin behar dio. Partaidetza aktiborako, ikaslearen motibazioa beharrezkoa da eta PBL-aren kasuan, lanbide jarduerarekin oinarritzen diren problema eta proiektuek, ikaslearen interesa piztu egiten duen errealismo kutsua ematen diote (Jones, 2006). Ikuspegi kognitibo batetik, ikasleek ikaskuntza sakonagoa lortzen laguntzeko jarduerak burutzen dituzte: aurreko ezagutzak erabiltzeko aukera dute, beraien hipotesiak edo diseinuak probatzeko aukera dute, ezagutza berria garatzen dute eta lankidetzako interakzioen bidez ezagutza sendotzen dute. Jarduera hauek aurrera eramateko aukera eta kontrola ikaslearen esku geratzen dira erabat. Beraz, PBL-arekin ezagutza sakonago bat lortzen dela esan daiteke (Biggs, 2003). PBL metodologiak, ikasleak hurrengo puntuak bete ditzan bilatzen du: - Ikaskuntzaren protagonismoa hartzen du, aktiboki lan eginez. - Ikaskuntza autonomoa burutzen du, informazio iturri desberdinetan bilaketak eginez, informazioa analizatuz, sintetizatuz eta partekatuz. - Taldean lan egiteko, taldekideen proposamenak entzuteko eta bereak proposatzeko gai da. Elkarlanean badaki. - Taldean sortzen diren gatazkak kudeatzeko gai da. - Bere ikaskuntza prozesuaz ohartzen da, bere plangintzatik ebaluaziorarte.
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 71 PBL-aren ebaluazio Metodologia berri batek, ebaluazio sistema berri baten beharra exijitzen du. Ohiko irakaskuntza normalean bukaerako proba batek ikaslearen ezagutza maila determinatzen badu, PBL-ko ebaluazioa, ikaslearen ikaskuntzaren prozesu bat bezala kontsideratzen da (Martinez Cano, 2008). PBL-ak, ikaskuntza helburuak eta curriculumeko gaitasunak lortzeko elkarlaneko ikaskuntza eta ikaskuntza autonomoa sustatzen ditu, beraz ikaskuntza prozesua eta emaitzak ebaluatzen dituzten erremintak behar ditu. Ebaluazioak, irakaslea, ikaslea eta taldea integratu behar ditu, ikaslearentzat feedback iturri izan dadin eta irakaslearentzat ikaslearen ikaskuntza jarraitzeko sistema izan dadin. Bestalde, ebaluazio estrategiek ikasketa emaitzak eta hauek lortzeko burutzen diren jarduerekin lerrokatua egon behar dute. Era berean, ikaslea ebaluazio prozesuan parte hartu behar du alderdi interesatu moduan, baita ebaluazio irizpideen finkapenean ere (Savin-Baden, 2004). PBL-ko ebaluazioa, ohiko azterketara mugatzen bada, nahasmena eta frustrazioa sentsazioa sorrarazten die ikasleei (Ortiz Perez, 2004). Ikuspegi aldaketa bat beharrezkoa da ebaluazioa sistema hezitzailea, zigortzailearen aurrean hobesten duena. Beraz, ebaluazio estrategiak anitzak izan behar dira eta hauek gauzatzeko bat datozen instrumentuen aukeraketa beharrezkoa da. PBL-aren ebaluazioa sistema osatu dezaketen tresna multzoa, hurrengo instrumentuak izan daitezke (Heywood, 2005; Holgaard eta Kolmos, 2009; Leifer eta Sheppard, 1998): - Banakako azterketak: ikaskuntzaren transferentzia problemaren garapenean zehar gauzatu dela ziurtatzen duena. Edukien erreprodukzio automatikora ez mugatzea, gomendagarria da. - Autoebaluzioa: Ikaslearen jarduera, inork baino hobeto, ikasleak berak ebaluatu dezake. Ikasleari bere ikasketaren ikuspegi globala eskaintzen dio, hau da, ezagutzen duena, ezagutzen ez duena eta ezagutu behar duena problemaren ebazpen jarduerak burutzeko, ikusteko aukera ematen dio.
72 - Taldekideen arteko ebaluazioa eta talde ebaluazioa: ikasleak bere taldekideak eta taldea funtzionamendua ebaluatzen ditu. Ebaluazioa errazten duen inkesta baten bidez burutu daiteke. - Aurkezpenak: PBL-ko tresna garrantzitsua da, ikaslearen komunikazio gaitasunak erakusten baititu. - Txostenak edo portfolioak: Idatzizko dokumentazioak, ikaskuntza maila eta ikaskuntza hori lortzeko prozesua islatzen ditu. - Tutorearen ebaluazioa: nahiz eta ikaslearen ikaskuntzaren prozesuan ez sartu, irakaslearen feedback iturri nagusiena izan daiteke metodologia berriaren aspektuak zuzentzeko, jarduerak berrikusteko eta plangintza aldatzeko. Metodologia berri honetan, irakasle-tutoreak bakarkako lana eta talde lanaren eboluzioa ezagutzen du, PBL-ak bultzatzen dituen feedback kanalen bidez (taldearen jarraipenak, tutoretzak, komunikazio euskarri eta online ikaskuntza, ebaluazioak,… ). Ikaslean zentratzen den ebaluazioan, proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren kasuan, banakakoen lana eta ekarpenak identifikatzea eta ebaluatzea zailak dira (Dutson et al., 1997). Honenbestez, irakasleak ebaluazio mekanismo bat osatuko duten erreminta multzoa aukeratu behar du, ikaslearen bakarkako eta taldean lortutako ikaskuntzaren ezagutza emaitzen konplimendua ziurtatzen dituena. 2.7. Talde lana eta talde estrategia didaktikoak Markes-ek (2006), UK eta Europar Batasuneko zenbait herrialdeen eremuan burututako ikerketan, talde lana, enplegagarritasunaren gaitasunen artean eskatueneko bat bezala identifikatzen du. Era berean, Hodge eta Lear-ek (2011) Estatu Batuetan enplegatzaileen artean burututako hiru inkesta nagusien (Partnership for 21st Century Skills (2008), NACE research report: Job outlook 2010 (2009) eta American Management Association Survey (2010)) arteko konparaketa burutzean, gehien baloratutako gaitasuna artean talde lana topatzen da. Ikerketa berean, taldean lan
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 73 egiten jakitea enplegua lortzeko gaitasun nagusiena bezala identifikatzen dute unibertsitateko desberdinetako irakasleek. Autore ugari izan dira antzeko iritziak adierazi dituztenak talde lanari buruz (Gabriele et al., 1994; Newell, 1990; Sloan, 1982). Ingurune profesional eta akademikoan ematen diren aldaketek, ikasleak taldean lan egiteko gai izatea eskatzen dute, hau da, helburu amankomun baten bila lan egitea eta bere lorpenean konprometitzea, barne gatazkak konpontzeko gai izatea, gaitasun osagarriak garatzea eta talde lanean, bakarka baino, etekin handiago lortzea. Katzenbach eta Smith-ek (2005) jardueren helburuak eta hauek lortzeko bata bestearen erantzule izatea, talde definizioari eransten diote. Bestalde, PBL-aren ezaugarrietako bat talde txikietan ikastea da eta bertan ematen dira ikaskuntzaren prozesu gehienak (Kolmos et al., 2004), beti ere ikasleek ikaskuntza prozesuaren gidari izanik. Talde ikaskuntza, ikaskuntza sozial moduan kontsideratzen da eta ikaslearen ikaskuntzan lortzen dituen onuren inguruko informazioa ugaria da (Slavin, 1987, 1999; Sharan, 1990; Millis eta Cottell, 1998; Kagan, 1994). Beste metodologia didaktiko berritzaile askoren antzera, PBL-an talde lana erreminta bezala erabiltzeak, elkarlaneko eta lankidetzako ikaskuntza eragin dezake (Helle et al., 2006; Prince, 2004; Prince eta Felder, 2006). Baina PBL-aren garapenean, ikasleei taldean lan egiteko informazioa eta gidaritza ematen ez bazaie, talde lana arrakastatsua ez izatea litekeena da, aurretik trebakuntzarik jaso ez badute (Hansen, 2006). Talde lanean trebakuntzak, talde lanaren etekinean duen eragina argia dela ikusten da Salas et al.-ek (2008) egindako metaanalisiaren ondorioetan. Trebakuntza baliagarri batek, talde lan eraginkorrean zerikusia duten faktoreak kontsideratzen ditu eta horiek garatzeko estrategia didaktiko aproposak aukeratu. Ondorengo puntuetan bi aspektu horiek landuko dira, talde laneko errendimendu faktoreak eta talde estrategia didaktikoak.
74 Talde laneko errendimendu faktoreak Talde lana Ikasleek garatu beharreko gaitasuna dela aho batez onartzen da. Hala ere, talde lan efektiboan eragina duten alderdiak determinatzeko ikerketa lanak ez dira ugariak. Kontutan izan behar da lan hauek jorratzen duten alorraren arabera, autoreek planteatzen dituzten talde lanaren proposamenak desberdinak direla. Industria, negozioak eta kudeaketa, talde lanaren inguruan landutako alorren artean, bibliografia ugariena dutenak dira. McNair et al.-ek (2011), industriako jardueran ematen diren auto kudeatutako lan taldeak (self managing work-teams - SMWT) ikaskuntza testuingurura egokitzea proposatzen du. Beste ikerlariei erreferentzia eginez hurrengo talde lan faktoreak lantzen ditu: (1)era kolektibo eta autonomoan jardutea, (2)talde barrutik sortutako lidergoa, (3) jardueren interdependentzia eta (4)langileen ahalduntzea. Alper et al.-ek (1998) taldeen zenbait helburuek ahalduntze eta emaitzen efikazian eragin zuzena dutela erakusten du. Helburu kooperatiboek adibidez, auto kudeatutako taldeen konfiantza eta lankidetza sustatzen dutela azpimarratzen du. Ikerlarien artean, talde lan efektiboaren muinean interakzio sozialak daudela onartzen bada ere, aurre-aurreko interakzioen ikerketak beharrezko sakontasun mailaz gutxitan burutzen dira (Tonso, 2006). Talde txikien erabaki hartze prozesua azterketa abiapuntu izanik, negozio kudeaketako ikerlari batzuk, talde lan eraginkorrarekin erlazionatutako jokabideak aztertu dituzte. Beraien ikerketa, jarrera egokietatik abantailak lortzeko eta gatazka kudeaketa trebearen bidez, jokabide negatiboen murrizketara bideratu dago (Mayer, 1998). Levi eta Slem-ek (1995), talde lan efektiborako lantaldearen babesa zuzendaritzatik, talde osaketaren aspektu sozialak aintzat hartzea eta taldearen barne eta kanpo erlazioak kontutan hartzearen garrantzia, azpimarratzen dute. Helburu eta jarraibide argiak, lidergo ona, talde lanerako jarduera egokiak eta beharrezko baliabideak, zuzendaritzaren babesaren barruan sartzen diren aspektuak dira. Ikerlari hauek taldearen aspektu sozialetan taldekide gaituak, konpromisoa eta sariak,
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 75 adibidez, nabarmentzen dituzte. Heylen et al.-ek (2008), erlazio sozialen papera PBL-ko taldeen jarduera egokian azpimarratzen dute. Era berean, irakaslearen eragina lanerako talde giro baldintzak sortzeko, nabarmentzen dute. Zafft et al.-ek (2009), ikasleen lidergo profilen eragina talde lan eraginkorrean aztertzen dituzte. Taldekideen rol desberdinen esleipenarekin, lidergo partekatuaren erabilera aztertzen dute eta taldekideen arteko partekatzea gomendagarriago dela, pertsona batek lidergoa eduki baino, ondorioztatzen dute. Ikerlariek desberdindutako lau lidergo profilen identifikazio eta ulermenak ingeniaritzako ikasleen papera talde barruan jakitea ekarriko du eta ondorioz taldearen funtzionamendu eraginkorragoa. Talde lana aztertzerakoan, kontutan izan behar da testuinguru akademikoa profesionalarekin desberdindu behar dela. Hau da, ingeniaritzako alorrean talde lanean inpaktua duten eraginkortasun faktoreak, testuinguru akademikoan eragin bera izango duten eta zuzenean transferigarriak diren aztertu behar da. Badirudi jarduera profesionaleko baldintzak hobeto errepikatzen badira, adibidez testuinguru profesionalean topatuko zuten proiektu baten garapena taldean burutzea eskatzen bazaie ikasleei, bi testuinguru hauetan talde lan faktoreen neurketak bat etorriko direla gehiago. Cano et al.-ek (2009), Proiektuen Kudeaketako irakasgai batean 92 ikasleei emandako galdetegi baten analisian, estatistikoki adierazgarriak diren emaitzak topa zituzten proiektu taldearen jardueraren kalitatea eta testuinguru profesionalean aipatzen diren hurrengo faktoretan: helburu amankomuna, lan ingurugiro atsegina, taldekideen arteko komunikazio ona, taldekideen rol definituak, jardueren banaketa eta taldearen koordinazioa. Era berean, Hirsch eta McKenna-ek (2008), Ingeniaritza Diseinuko 75 ikasleen aurre-ondoko galdetegi baten erantzunen azterketan oinarrituz, talde jarduera arrakastatsuaren antzeko faktoreak identifikatzen dituzte: Talde lanaren banaketa parekoa, helburu amankomuna, komunikazioa, konfiantza/errespetua, aniztasuna/sendotasun desberdineko taldekideak, talde arauak, lidergoa, denboraproiektuaren antolaketa eta kudeaketa, gatazken konponketa eta elkar ezagutzea/ondo pasatzea/eroso sentitzea.
76 Faktore gehienak ikerlari desberdinen lanetan topa daitezke nahiz eta batetik bestera izendapena, sailkatzeko era edo talde lana egiten den testuinguruan araberako ñabardurak ematen diren. Davis et al.-ek (2009) azken hamar urteetan (2008rarte) ingeniaritzaren hezkuntzarekin zerikusia duen literatur zientifikoaren berrikuspena burutzen du eta talde laneko atributu eta jokabideak identifikatzen ditu: rolak, ardurak/lan-kargaren oreka; taldekideen garapena/lidergoa/ekimena; jardueren aurreikuspena/kontuak eman; maila berekoen ebaluazioa-autoebaluazioa; kritika eraikitzailea; jokabide arauak, errespetua, besteentzako laguntza, giroa;partaidetza/interdependentzia, borondatea; talde gauzatzea/desberdintasunen erabilera, abileziak; gatazka konponketa/talde eraikuntza; helburu ezarpena/ helburura zuzendua/ helburu amankomuna; egitura/planen garapena/ proiektuen kudeaketa; erabaki hartzea, adostasuna; potentzia/produktibitatea; lehiakortasun puntuala; prozesuaren monitorizazioa , berrikuspena; bilerak; komunikazioa, entzute aktiboa, pertsuasioa; ulermen/ikaskuntza partekatua. Talde estrategia didaktikoak Talde lan eraginkorraren gaitasuna garatzeko baliozkoak diren estrategia didaktikoen artean lankidetza eta elkarlaneko ikaskuntzak topatzen dira (Johnson et al., 1998, 2007). Elkarlaneko ikaskuntza, lankidetza ikaskuntzarekin sarri nahastu edo esanahi berdinarekin erabiltzen dira, nahiz eta zenbait autorek beraien arteko desberdintasunak daudela adierazten dituzten (Gillies eta Ashman, 2003; Prince, 2004). Oro har, desberdintasun nagusia lankidetza ikaskuntza egituratuagoa dela eta irakasleak kontrolatzen duela da (Springer et al., 1999). Lankidetza ikaskuntza, oinarrizko ikaskuntza bat bilatzen den arloetan edo/eta taldekideek aurreko ezagutza edo talde laneko esperientzia ez duten kasuetan erabilgarriagoa dela kontsideratzen da ere. Aurretik aipaturikoa kontutan edukita, lankidetza ikaskuntza estrategia didaktiko bat da, non helburu amankomun baten bila ikasleek elkarrekin talde txiki
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 77 heterogeneotan lan egiten duten (Kagan, 1994). Ikasleek jarduera akademikoak eta beraien ikaskuntza garatzeko taldeetan lan egiten dutenez, beraien helburuen erdiespena talde helbururen lorpenaren baitan daude. Benetako lankidetza ikaskuntza ingurugiro batek, hurrengo oinarrizko elementuak ditu (Johnson, 2003): - Interdependentzia positiboa: Jardueran arrakasta izateko taldekide guztien partaidetza beharrezkoa da. Rolen esleipena eta lanaren banaketaren bidez partaideen dependentzia ziurtatzen da. Taldekide bakoitzak rol bat betebehar du, bete ezean, taldeak jasaten ditu ondorioak. - Banakako erantzukizuna: Taldekide bakoitza bere lana eta taldeko lanaren aurrean erantzuten du. Ikasleak taldeko lana osoaz arduratu behar da. - Aurre-aurreko interakzioa: Taldekideak interakzio izan dezaten baimendu behar da. Topaketa hauetan taldekideek lanari buruzko ideien trukaketa, eztabaida eta feedbacka jasotzen dute eta elkar animatzen dira. - Pertsona arteko trebeziak: Talde lanerako garrantzitsuak diren gaitasunak garatzen dira, esaterako, komunikazioa, erabaki hartzea, gatazken kudeaketa,… - Hausnarketa: Ikasleari eta taldeari beraien aurrerapenaren balorazioa egiteko eta hobetzeko aldizkako jarduerak programatzen dira. Talde laneko arriskuetako bat, taldekideen konfiantzaren aurrean, ikasleek beraien banakako ardura eta pentsamendu independentea gutxiestea da (Blumenfeld et al., 1991). Ikerketen emaitzek lankidetzako ikaskuntzan murgildutako ikasleek, motibazioa, estimu eta konfiantzaren handitzea esperimentatzen dituztela azpimarratzen dute (Felder eta Brent, 2004; Johnson et al., 2007). Horregatik lankidetzako ingurugiroaren onurak esperimentatzeko, pertsona arteko trebeziak eta banakako erantzukizuna garatzeko baliabideak eskaini eta landu behar dira. (Johnson et al., 1998) lankidetza taldeak erabiltzen direnean, taldekideek talde lanerako trebakuntza jasotzea gomendatzen dute. Oro har, lankidetza ikaskuntzak, ikasleak erlazio positiboetan oinarritzen diren sareetan sozialki integratzea lortzen du (Johnson et al., 2007).
78 Slavin-ek (1999) lankidetza ikaskuntza, hezkuntza berrikuntzaren arrakasta handienen artean bat dela, kontsideratzen du. Zenbait hamarkadetako ikerketak babesten duten baieztapena da hau. Literatur zientifikoan lankidetza ikaskuntzari buruz egindako berrikuspenen artean (meta-analisiak) lankidetza eta elkarlaneko ikaskuntzak eragiten dituen hurrengo abantailak azpimarratzen dira (Johnson et al., 1998, 2000; Springer et al., 1999) Prince-k (2004) jaso zituen bezala: - Ikasleek bataz besteko emaitza akademiko hobeak lortzen dituzte - Ikasleen arteko erlazioen kalitatea hobetu egiten da - Ikasleen autoestimua hobetzen da - Babes sozial hautematea handitzen da - Ikasleen jarrera hobetzen da - Ikasleen atxikipen maila handitzen da Hattie-k (2009) lankidetza ikaskuntzari buruzko 11 meta analisien sintesia egiten du eta Kyndt et al.-ek (2013) eginiko meta analisiaren moduan, ikasketa emaitzen, jarreran eta beste hainbat aldagaietan lankidetza ikaskuntzaren aldeko emaitza adierazgarriak lortzen ditu. PBL eta lankidetza ikaskuntza, ikaskuntza aktiboaren ikuspuntu desberdinak badira ere, proiektuetan oinarritutako ikaskuntzan oinarritzen den proposamen didaktiko bat burutzean, irakasleak beraien erabilera bateratuak sortu ditzakeen sinergiak kontutan hartu beharko lituzke. PBL-aren garapenerako, taldeen beharra du eta lankidetza ikaskuntzak talde lan eraginkorra sustatzeko baliagarri dela ikusi da (Johnson et al., 2007). Era berean, problema erreal batean oinarritutako proiektuaren testuinguruak, lanbide jarduerak eskaintzen duen eta lankidetza ikaskuntzaren printzipioa den taldekideen interdependentzia, eman diezaioke (Prince, 2004). Beraz, PBL-a, talde estrategia didaktikoez hornitzen dela esan daiteke.
3. PROGRAMA DIDAKTIKOA Aurreko ataleko berrikuspen bibliografikoan jaso diren CAD trebakuntzaren beharrak eta proposamenak abiapuntu izanik eta Unibertsitateko paradigma didaktikoaren aldaketaren bultzada jarraituz, atal honetan, Ordenagailu Bidezko Diseinuaren Gehikuntza irakasgairako proposamen didaktiko bat deskribatzen da. Irakasgaiaren gaitasunak, helburuak, planteamendu eta metodologia didaktikoa definitzen dira. Irakasgairen proposamen didaktikoa PBL-an oinarritzen da eta ikaskuntza metodologia aktiboak integratzen ditu. Ikasleek talde lanean garatu behar duten proiektua irakasgaiaren ardatza denez, proiektuaren agertokia, eratorritako ikasketa emaitzak eta hauek lantzeko estrategiak zehazten dira. Azkenik irakasgaiaren asteroko plangintza eta irakasgaia jarraitzeko eta ebaluatzeko sistemak adierazten dira. 3.1. Aurrekariak Ordenagailu Bidezko Diseinuaren Gehikuntza irakasgaia, 2009 urterarte, ikasleen CAD softwarearen erabileraren oinarriak finkatzean eta sendotzean oinarritzen zen. Irakasgaiaren curriculumaren diseinua, ikasgelan azaldu beharreko edukien sekuentzia logikoaren determinazioan zentratzen zen, ondoren edukiekin bat zetozen ariketa edo jarduerak burutzeko. Gai-zerrenda irakasgaiaren hari nagusia zen, diapositiba bidez softwareak eskaintzen dituen tresna eta aukerak teorikoki azaltzen ziren, ondoren, adibide sinpleen bidez aukera horiek erabiliak izateko. Bakarka ebatzi beharreko aplikazio ariketa batzuk proposatzen zitzaizkien ikasleei eta azkenik,
80 irakasgaiaren sintesi moduan, kurtso amaieran burutzeko, multzo mekaniko txiki baten diseinua burutzen zuten ikasleek. Irakasgaiaren planteamendu honetan, gai-zerrenda itxia zen, berdina ikasle guztientzako eta CAD programak eskaintzen zituen aukera anitzen azalpena nagusi zen, nahiz eta aukera horietako batzuk, ikasleek burutzen zituzten ariketetan bakarrik lantzen ziren. Bestalde, zereginen planteamendua bakarkakoa izatea, ikaslearen aurrerapen maila neurtzea zuen helburu, baina honela, industrian lana egiteko era arruntena ez zen lantzen, hau da, gaur egungo makina eta multzo mekanikoen diseinuak, talde lanean burutzen dira. Honek, planteamendu didaktiko desberdin batek irakasgaiaren helburuak aurrera eramateko eskaini ditzakeen aukeren inguruko ikerketaren beharra nabarmentzen du. Ikerketa oinarritzen den irakasgaiaren hasierako datuak hurrengoak dira: Ordenagailu Bidezko Diseinuaren Gehikuntza irakasgaia bigarren lauhilekoan lau taldeetan (bi gazteleraz eta bi euskaraz) Donostiako Eskola Politeknikoan (Euskal Herriko Unibertsitatea) irakasten den hautazko irakasgaia da. Bataz besteko ikasle kopurua 28tik gertu izan ohi da. Irakasgaia, 4,5 ECTS-rekin, asteko 3 orduetako laborategiko praktika jarraietan garatzen da. Laborategi praktikak, Adierazpen Grafikoko Laborategietan ematen dira. Gela hauek, ilaraka antolaturiko mahaietan, ikasleak ordenagailu bana izatea eskaintzen dute. Erabilitako CAD softwarea SolidEdge izan da, v19-an hasita, bertsioen eguneraketaren ondorioz ST2-aren erabilpenarekin bukatu da. Ikerketa tratamendua, hau da, PBL metodologian oinarritutako programa didaktikoa, urte bakoitzean euskarazko talde bati eta gaztelerazko beste bati aplikatzeko helburua eduki eta bete da.
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 81 3.2. Irakasgaiko Gaitasunak eta Helburuak Ordenagailu Bidezko Diseinuaren Gehikuntza irakasgaiak, ikaslearen ordenagailu bidezko diseinuaren ezagutza eta software espezifiko baten erabileraren menperatzea bilatzen du, ingeniaritzako diseinuaren inplikazioak ulertu, zehaztu eta burutzeko helburuarekin, adibidez, piezaren diseinuan softwareak eskaintzen dituen aukeren artean egokiak aukeratzea, multzoen muntaketan piezen funtzionamendu erreala ziurtatuko dituzten erlazioak zehaztea eta planoen sorrera araudiaren araberakoa izatea. Guztia, lanbide jarduerarekin bat datorren lan giroko prozedurak sustatuz eta baldintzapenak kontsideratuz, hala nola, burutzeko epeen finkapena, baliabideen murriztapena eta emaitzen kalitatea. Irakasgai helburutik, ikasleak bereganatu beharreko gaitasun nagusi bezala hurrengoak definitzen dira: 1. CAD softwareak eskaintzen dituen erreminten erabilera eraginkorra, softwarearen tresna eta aukera egokienak erabiliz, piezen eta makinen diseinuaren sekuentzia hoberena lortzeko. 2. Irakasgaiko edukiak eta prozedurak barneratzen dituen proiektu bat garatzeko talde lanean jardutea, kalitate onargarriko produktu bat eraginkorki lortzeko. Esparru teoriko atalean azaldu bezala, irakasgaiaren helburu eta gaitasunak hobekien garatuko duen metodologia didaktikoa aukeratzen da, PBL –a, eta irakasgaiaren planteamendua era adierazgarri batean aldatzen da. Ikaskuntza, proiektuaren inguruan ardazten denez, irakasgaiak sakondu beharreko helburuak definitu behar dira eta era honetan zehazten dira: • PBL-an oinarritutako irakasgaiaren curriculum diseinua garatu, irakasgaiko edukien ikasketa eta definitutako gaitasunen garapena ziurtatzeko. • Irakasgaiarekin bat datozen ikasleen aurreko irakasgaietako ezagutzen finkapena lortu. • Lanbide jarduerako praktikak barneratzea.
82 • Talde laneko gaitasuna garatu, taldean ikasleen elkarlaneko ikaskuntza erraztuz. • Talde lana gauzatzeko plangintza eta koordinazio teknikak ikasleei eskaintzea. • Erabaki hartzea, pentsamendu kritikoa, komunikazioa, problemen ebazpena, etab. gaitasunak lantzea. 3.3. Planteamendu eta metodologia didaktikoa Irakasgaiaren planteamendu berrian, taldean burutu beharreko proiektuak garrantzi handiagoa hartzen du eta kurtso osoan zehar garatzen da. Aurreko planteamenduan, ostera, proiektua (multzo mekaniko txiki baten diseinua) kurtsoaren azken asteetara mugatzen zen. Gertaera honek, programaren egokitzapena eskatzen du. Honela, 4,5 kreditutako irakasgaia, 15 astetan zehar 3 orduetako saioetan irakasten dena, hiru zati nagusietan banatzen da, irakasgaiko bi gaitasunak aldi berean lantzeko asmoz. Hasieran programaren edukietan gehiago sakontzen da, ondoren proiektuari esleitutako denbora gradualki handitzeko (Taula 3.1). Laburbilduz, irakasgaiaren aurreneko zatian, CAD softwarearen oinarrizko edukiak irakasten dira, ikasleen ezagutza maila desberdinak kontutan edukiz, eta proiektua definitu eta planifikatzen da, honela, behin oinarrizko ezagutzak lortu dituztenean, taldeak proiektuaren egikaritzearekin hasi daitezke. Bigarren zatian diseinuari buruzko eduki aurreratuak lantzen dira, taldeek beraien proiektuetan barneratu ditzaketenak. Azkenik, programaren hirugarren zatia malgua da eta ikasleen intereseko edo proiektua garatzerako orduan sorturiko beharretara moldatzen da. Azken zati honi proiektuaren aurkezpen eta defentsak amaiera ematen dio. Hasieran, klaseko bi ordu gutxi gorabehera CAD softwarea menperatzen erabiltzen dira eta taldean proiektuan geratzen den ordua. Kurtsoa garatzen den heinean, proportzio hau aldatu egiten da, kurtso amaieran, proiektuan erabiltzen diren orduak nagusi izanik.
Softwarearen ezagutza aurreratuentzako edukiak (formatuak, aldagaien erabilera, pieza familiak, multzo familiak) eta araudia jarraituz plano industrialen interpretazio eta adierazpena. Programatutako planaren gauzatzea, irakasleak buruturiko jarraipena, softwareko erreminta aurreratuen integrazioa proiektuan. Aukerako edo ikasleen proiektuaren beharrengatik eskatutako edukiak (animazioa, fotorrealismoa,…). Plangintzaren birdoitzea, azken zereginen zehaztapena, proiektuaren defentsa eta aurkezpena.
Proiektuari esleitzen zaion denborak, klasean aurkezten diren edukien murriztapena eragiten du, beraz, aurreko planteamendua ez da bideragarria. Gaizerrendako erreminta eta aukera denak ezin direnez landu, jardueren bidez CAD erremintaren oinarrizko aukerak aplikatzea bilatzen da. Beraz, gai-zerrenda ez da “dagoen denboran ikus beharreko guztia bezala” definitzen, baizik eta “ikasleak bere kabuz ikasten jarraitzeko behar duen oinarrizko ezagutza”. Honela, nahiz eta irakasgaiaren aurreko planteamenduaren gai-zerrenda mantentzen bada ere, gai bakoitzean sakontzen den maila baxuagoa da eta eduki gutxiago azaltzen dira aurreko urteekin alderatuz (ez da programaren aukera eta kasuistika guztian sakontzen). Hala ere, erakusten diren oinarrizko edukiak, aurkeztu ez diren edo taldeak erabakitako proiektua egiteko beharrezkoak diren beste edukietara sarrera ematen diote ikasleari. Aitzitik, proiektuaren garapenean ikasleek lortzen duten aukeren ezagutza, sarri, klaseko esposizioarekin lortzen dutena baino sobera sakonagoa da. Planteamenduaren aldaketa honek edukiak aurkezteko metodologian ere eragiten du, ez baita diapositiba erakusketa eta adibideen ebazpen sekuentzia jarraitzen, ariketa eta problema moduan espresuki aukeratutako jarduera sekuentzia
84 baizik. Jarduerak zehaztutako zailtasun mailan edo lanbide jarduerako erabilpenari lotuta definitzen dira, softwarearen oinarrizko edukiak lantzeko eta hauek lanbide jardueraren testuinguruarekin adierazgarri izan daitezen (Hartman, 2004). Software espezifiko baten ezagutza entziklopedikoa baino ikasleari erabilgarriago izango zaion maila altuagoko pentsamendua (estrategikoa) saritzen duten jarduerak definitzen dira (Wiebe, 2003). Jarduera hauek, proiektuaren euskarri izango diren jarduera programa osatzen dute. Ikaskuntza aktiboan bezala, irakasgai honetan, ikasleak ikasten duenaz eta nola ikasten duen ohartzea eta ezagutza hori komunikatzeko gai izatea, bilatzen da. Ikaslearen prozesu metakognitiboen trebakuntza sustatu nahi da, hau da, ikasleak akatsik gabeko oinarrizko eragiketa kognitiboak exekutatu ditzala eta era berean, irakasleak trebakuntzarako sortu ditzala (Landa, 2013). Horretarako, besteak beste, lankidetza ikaskuntzaren teknikak erabiltzen dituzten jarduerak diseinatzen dira. Teknika hauekin, ikaslearen diseinu prozesuari buruzko hausnarketa kritikoa bultzatu ez ezik, ikasleak eztabaidatu eta adostutakoa komunikatu behar duenez, diseinuaren nondik norakoak eta zergatiak argi izatea lortzen da. Proiektuaren eskakizunengatik edo ikasleen interesagatik CAD softwarearen aukera zehatzak azaldu behar direnean, irakasleak ordenagailuan burutu eta proiektagailuari esker ikasleak azalpenaren pausuak jarraitu eta dudak galdetzen dituzte. Aurrekoaz gain, astero ikasgelatik kanpo burutzeko jarduera bat proposatzen da, klasean ikusitakoa finkatu eta sendotzeko. Taldeko-lanaren planteamendua gauzatzeko esparru teorikoan aztertu diren zenbait ikerlarien ekarpenak kontutan eduki dira (Adams et al., 2002; Felder eta Brent, 2003; Gibbings eta Brodie, 2008; Hirsch eta McKenna, 2008; Kaufman et al., 2000; Shuman et al., 2005; Tonso, 2006). Talde lanaren bidez, proiektu konplexu bat garatzea bilatzen da, jarduera profesionalean egiten den moduan. Honela, ikaslea lanbide jardueraren girora hurbiltzen da, bere jarduerari zentzua emanez eta zeharbidez, ikaslearen motibazioa maila igoz (Cooper, 2014).
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 85 Proiektua garatuko duten taldeen ezagutza eta gaitasun mailan aniztasuna ziurtatzeko, ikasleek CAD ezagutzei eta aurreko talde lan esperientziari buruzko inkestak betetzen dituzte. Emaitzak aztertu ostean, irakasleak proiektu taldeak eratzen ditu taldekideen nahasketa eta indar aniztasuna bilatuz. Taldeak osatzerako orduan, generoa ere kontutan hartzen da, genero bakarreko taldeak ahal den heinean ekidinez. Behin taldeak osatu direnean, talde lana eraginkorki burutzeko oinarriak finkatzen dira. Aurreko esperientzia talde lanean kontutan izanda (aurretik zenbait irakasgaietan talde lana burutu badute ere, ez dute inoiz trebakuntzarik jaso talde lanaren potentzialari probetxua ateratzeko), trebakuntza egokitzen da. Taldearen funtzionamendua leunarentzako eta taldekideen konpromisoa lortzeko, taldeek proiektua garatzerakoan duten helburua, funtzionamendu arauak eta koordinazioa ezartzen dituzte. Erabaki guzti hauek hitzarmen moduan jasotzen dira taldekideen izenpea barne. Irakasleak talde eraketa prozesua gainbegiratzen du eta faltatzen dena betetzeko aholkuak ematen ditu. Era berean, irakasleak hitzarmenak berrikusi eta talde laneko aspekturik falta den egiaztatzen du, adibidez, komunikazioa, errespetua, adostasunez erabaki hartzeak, konfiantza,... Koordinazio sistema argitzea komenigarria da, bilerak burutzeko taldekideen klase kanpoko denbora tarte erabilgarriak zehazteko eta komunikazioa zein plataformetan oinarrituko den determinatzeko (Moodle-ko foro eta wikiak, sare sozialak, hodeian kokatutako biltegiratzeak, etab.). Bilera guztien aktak idazteaz, taldeko idazkaria arduratzen da. Bertan, hartutako erabakiak jasotzen dira, besteak beste. Akta hauek wikien bidez eskuragarri daude irakasle eta beste taldeentzat. Honekin batera rolen erabilpena taldean nola burutu behar den zehazten da. Taldekideek, beraien artean koordinatzaile eta idazkari paperak aukeratzen dituzte eta beste rolen erabilpenaren gomendio jasotzen dute, hala nola, modelo zuzentzailea, plano zuzentzailea, diseinatzaile grafikoa, etab. taldeak aurrerantzean erabili ditzakeenak. Proiektuen garapena ikusgai dago talde ororentzat, are gehiago, taldeko rola bat benchmarking-aren arduraduna izatea aholkatzen da, beste taldeen garapenak jarraitzeko eta beste taldearekin ideiak eta arazoen konponbideak partekatzeko.
86 Planteamendu erabat irekia da, ezagutza norbanakoen interakzioaren sustapenean handitzen dela oinarri izanda. Behin taldearen funtzionamendua ziurtatu denean, proiektuari sarrera ematen dioten agertokiak aurkezten dira. Proiektuaren garapen etapak, French-ek (1998) diseinu prozesuari buruz proposaturiko modelo amankomunean oinarritzen dira. Lehenengo etapan, agertokian aurkezten den problema aztertzen da, produktuaren betekizunak izango direnak identifikatuz. Hurrengo etapan, taldeek irakaslearen aholkuekin brainstroming saio bat burutzen dute, problemari erantzuna emango dioten kontzeptu desberdinak sortuz. Kontzeptuen aukeraketa burutzeko irizpideak, ikasketa emaitzarekin lerrokatzen direla ziurtatu behar du irakasleak. Aukeraketa irizpide hauek, ikasleen artean adostutako irizpideekin osatzen dira (produktuaren bezero potentzial moduan baloratuko lituzketenak). Aukeratutako lerro kontzeptualak irakasleari eta klaseko beste ikasleei aurkezten zaie (moodboard aurkezpena), ideiak partekatu eta feedback lortzeko asmoz. Hirugarren etapan, lerro kontzeptualen haragitzea dator, produktuaren arkitektura eta diseinu parametrikoa zehaztea du helburu, lanaren zatiketa egitura, zereginak zehazteko burutzen delarik. Zereginei denbora epe eta indarren araberako arduradun bat esleitzen zaie, lan kargaren bidezko banaketa eginez. Emaitzaren erantzukizuna taldekide guztiena denez, koordinazio sistemak garrantzia hartzen du eta ikuskatzailearen beharra, konplitzen diren zereginen kalitatea bermatzeko ezinbestekoa da. Taldearen bilerak irakasleak ezarritako gai-zerrenda jarraituz burutzen dira hasieran. Klase denboran garatzen dira, denbora epea finko batean antolatutako bilerak (30-45 minututakoak), era eraginkorrean egiteko ohitura lortzeko. Laugarren bileratik aurrera, taldeari bileren ardura pasatzen zaie, noiz bildu eta ze gai-zerrenda landu, beraien erabakia delarik. Proiektuaren jarraipena egiteko, astero irakasleak, ikasleak klasean talde lanean ikusten ditu eta beraien aurrerapena, aktetan jasota geratzen da. Irakasleak taldeen funtzionamenduari buruzko notak hartzen ditu jarraipen liburuan eta identifikatzen
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 87 diren arazoak taldearentzako hausnarketa moduan planteatzen dira, eztabaida bidez ebazteko. Talde barruko gatazkak urriak dira eta irakaslearekin kontaktua jarrai denez, sortzen direnean, okerrera joan baino lehen konpontzeko baliabideak jartzen dira. Aktak wikietan jasotzen direnez, irakasleak uneoro jakin dezake proiektuaren nondik norakoa eta beharrez gero, wikian bertan edo klasean feedbacka eman al dio taldeari. Proiektuaren bide erdian, zortzigarren astean, talde bakoitzeko taldekideek ordurarteko talde funtzionamenduari buruzko inkesta bete behar dute eta hortik aurrera hobetu ditzaketen aspektuak proposatu. Taldeek aspektu horietan aholkurik behar badute, irakasleak laguntzen die. Hiru aste faltan, proiektuaren egoera txostena eskatzen da, planifikatutakoa ze mailatan bete den ikusteko eta beharrez gero, zereginen egokitzea egiteko. Kasu batzuetan, proiektuaren helburuak murriztea onargarria da, hauek lortzeko denborarik ez badago. Azken saioan, proiektua eta taldearen funtzionamendua ebaluatzen dira, baita taldekideen ekarpenak proiektuari eta irakaslearen aholkularitza ere. Taldeek proiektua klase aurrean aurkezten dute, ikasketa emaitzen eta proiektuaren aukeraketan erabilitako ebaluazio irizpideen asetze maila nabarmenduz. Aspektu hauek jasotzen dituen proiektuaren txostena, fitxategi eta planoak entregatzen dituzte irakasleak ebaluatu ditzan, hau da, diseinu prozesuaren azken etapari dagokion diseinu xehatua izango zena. Planteamendu honetan ikaslearen ikaskuntza prozesua laguntzeko eta honen jarraipena burutzeko ebaluazioaren papera garrantzitsua da. Ebaluazio sistema integrala diseinatu behar da, ikasleari eskatzen zaion inplikazioarekin bat etortzeko. Arlo honek duen garrantzi espezifikoarengatik, irakasgaiaren ebaluazioa eta jarraipena, 3.6 puntuan aztertzen da.
88 3.4. Taldean burututako proiektua Proiektuaren gida galdera eta agertokia Behin taldeak osatu eta talde lanerako talde barneko arauak eta funtzionamendua zehaztu direnean, proiektuari hasiera eta testuingurua emango dioten gida galdera eta agertokia aurkezten zaizkie ikasleei. Proiektuak, produktu industrial baten diseinua du helburu eta horretarako aukera bat baino gehiago aurkezten dira: Proiektua 1: konpetentziaren produktu bat hobetu dezakegu? (eta merkatu kuota kendu) Enpresa bateko B+G departamentuan lan egiten duzue. Zuzendaritzatik konpetentziaren produktu baten alderantzizko ingeniaritzaren proiektu bat burutzea eskatzen dizuete. Hau da, produktua sakonean aztertu eta hobekuntza proposamen bat aurkeztu. Hobekuntza aspektu desberdinak kontsideratu ditzake, esaterako, funtzionaltasuna, irizpide estetikoak, diseinuaren sinpletasuna, produktuaren erabilera aukerak zabaldu, etab. Produktua, zuen aukera da. Proiektua 2: Arrakasta izango duen asmaketa bat egin al duzue? Zuen lagun taldearekin mendira joan zarete eta bidaia luze baten ostean, kanpadenda muntatu behar duzue. Zuen lagun batek hasperen batez esaten du “bakarrik muntatzen den kanpadenda balego…”. Hori da zuen helburua: existitzen den eskaria asetuko duen produktu baten diseinua (kanpadenda asmatua dago jada). Proiektua 3: Ze jostailu izatea gustatuko zitzaizun? Jostailu lantoki baten diseinu departamentuan lan egiten duzue. Jostailu berri baten diseinua eskatzen dizuete, hurrengo ezaugarriak izan ditzakeena: pertsonalizagarria izatea (konfigurazio desberdinak eskaintzen dituena, erabiltzaileak “bere” jostailu bezala
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 89 kontsideratu dezan) edo jostailu eraikitzailea izatea (pieza kopuru mugatu batekin, eraikuntza konplexuak burutzea ahalmentzen duena). Hiru edo lau pertsonetako taldeak osatuko dira, bakoitzak, gutxi gorabehera, 20 orduko lan karga izango du (proiektuan erabilitako ordu kopurua 80 inguruan izango delarik). Proiektua irakasgaian ikasitakoaren “aurkezpen txartela” izango da. Proiektuan diseinu estrategia aurreratuen erabilera (pieza familiak, aldagaien erabilerak,…), zailtasun maila edo era autonomo batean landutako eta proiektuari aplikatuko edukiak kontutan izango dira. Proiektua bi aspektuengatik baloratuko da: (1) proiektuaren emaitza edo produktuaren kalitate maila eta (2) proiektua taldean garatzeko prozesuaren eraginkortasuna. Talde tamaina Proiektuetan oinarritutako ikaskuntzan, taldean lan egitea ohikoa da, lan merkatuko agenteen eskariek finkatzen duten norabidean (Heywood, 2005). Taldean burutzen diren proiektuetan, talde tamaina proiektutik proiektura aldatzen da, biko taldetik klase osoko talderarte, baina sarriagotan hiru, lau edo bost kidetako taldeak izanik (Dutson et al., 1997; Helle et al., 2006). Talde txikien desabantaila nagusia, kideetako batek irakasgaia uzten duenean ematen da, taldearen potentzialaren proportzio handi bat galtzen delako. Talde handietan ordea, kideetako batzuen jarduera eza taldearen etekinaren atzean ezkutatu daiteke. Ondorioz, proiektua garatzeko taldekide kopurua, 3-5 bitartean finkatzen da, talde gehienak laukoak izanik. Proiektuaren ikasketa emaitzak Proiektuaren garapenaren bidez, ikaslea kurtso bukaeran gai izan behar da ezagutza, gaitasun eta jarrera batzuk azaltzeko. Proiektutik eratorritako ikasketa emaitzak honela definitzen dira:
90 IE1. Diseinu intentzioarekin bat datozen, diseinu aldaketak kontutan dituzten eta modelaketaren optimizazioa bilatzen dituzten modeloak diseinatzea, CAD programaren bidez. Ikasketa adierazleak: modeloa osoa, baliozkoa, laburra, tinkoa eta diseinu intentzioarekin bat etortzea IE2. Muntaketaren sekuentzia diseinu intentzioarekin bat datozen eta multzoaren funtzionamendua erreala erreproduzitzen duten multzoak muntatzea, CAD programaren bidez. Ikasketa adierazleak: multzoa osoa, baliozkoa, laburra, tinkoa eta diseinu intentzioarekin bat etortzea IE3. Araudiaren araberako planoen adierazpena CAD programaren bidez egitea. Ikasketa adierazleak: modelo/multzoaren interpretazio eta adierazpen zuzenak IE4. Modeloak, muntaketak eta planoak egiterako orduan CAD programaren aukera aurreratuak ebaluatu (pieza-multzo familia, aldagaien erabilera, adibidez) eta egokienak aplikatzea planteatzen den testuinguruan. IE5. Taldean lankidetzan produktu bat diseinatzeko antolatu, zereginak planifikatu, jarraitu bete eta zuzentzea. Ikasketa adierazleak: taldearen barne faktoreak (taldekideen aniztasuna; rolen esleipena; helburu komuna; talde arauak; komunikazio egokia; errespetua, konfiantza; erabaki hartzea, adostasuna; giro atsegina) eta proiektu antolaketa eta kudeaketa faktoreak (ohiko bilerak, proiektuaren plangintza, taldekideen indarra kontsideratuz zereginen esleipena, lanaren bidezko banaketa, zereginen egitea, proiektuaren jarraipen eta balorazioa).
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 91 IE6. Taldean lankidetzan produktu bat diseinatzeko diseinu beharrak zehaztea, asetzen dituzten kontzeptu berritzaileak sortzea, kontzeptuak ebaluatzea eta kalitatezko emaitza lortzea. IE7. Behar berrien aurrean ikasketa autonomoa burutzea (CAD programaren aukera berriak lantzea adibidez) Ikasketa emaitza batzuen barruan, ikasketa adierazleak definitzen dira. Ikasketa adierazleak, emaitza hori bilatzeko landuko diren faktore zehatzak dira eta horiek izango dira ikerketa tesi honetan irakaskuntza metodologiaren konparaketaren erabiliko diren aldagaiak. Proiektuaren planteamendu honek, ingeniaritzako diseinuan daukan potentzialagatik, izan ere ingeniariaren produktua proiektua baita eta diseinua ingeniaritzako jarduera nagusi moduan kontsideratzen den (Simon, 1996), proiektuaren garapenean ikasleek landutako gaitasun gehiago, ikasketa emaitza moduan jarri zitezkeen. Baina irakasgaiaren denbora eta diziplina mugaketarengatik, hauek ez direnez neurtu, aurreko zerrendatik kanpo geratzen dira. Proiektuaren ikasketa emaitzak lantzeko estrategiak Proiektua, irakasgaiko gaitasunak, bai CAD programaren erabilera bai talde lanaren bidezko proiektuaren garapena, lantzeko diseinatu da aurretik aipatu bezala. Izan ere, proiektuak diseinuaren heziketan, ikaskuntza antolatzeko ohiko metodoa da (Davies, 2009; Knoll, 1997; Lee, 2009) eta CAD sistemen oinarriak landu eta testuingurua emateko proiektua aproposa da (Alemzadeh eta Burgess, 2005; Lorenzo-Yustos et al., 2010; Spence eta Doyle, 2008). Horregatik, aurreko atalean azaldu bezala, irakasgaian landuko diren gaitasunetan oinarritzen diren proiektuaren ikasketa emaitzak definitu dira. PBL prozesuan, metodologian hasiberriak diren ikasleei, ohiko metodologiarekiko aldaketa leuntzeko eta nolabaiteko egitura bat emateko aldamioak
92 erabiltzen dira, honela ikasleen karga kognitiboa arindu egiten da (Schmidt et al., 2007). Ikaskuntzaren aldamio edo euskarri moduan, proiektuaren garapenaren beharrekin lerrokatuta dauden edukiak aukeratu dira, jarduera programa diseinatu eta hauek lantzeko atal honetan ikusiko diren estrategia didaktikoak zehaztu dira. Ikasleen abiapuntua finkatzeko, irakasgaiko bi gaitasunei buruzko hasierako inkestak burutzen dira. Ikasleek inkesta horietan ikasketa adierazle moduan aukeratu diren faktoreen aurreko betetze mailari buruz erantzuten dute. Inkestak, aurreko ezagutza maila zehaztu ez ezik, irakasgaiaren jarraipen eta ebaluazio erreminta moduan erabiltzen dira IE1-IE7 ikasketa emaitzentzat. Ebaluazio sistema, erreminta desberdinez osatzen da irakasgaiaren planteamendura egokitzeko eta lortutako ezagutzen erabilera eta aplikazioa proiektuaren testuinguruan neurtzea du helburu (3.6 puntua, ebaluazio sistema eta irakasgaiaren jarraipena ikusi). Gainera, ikaslea bere ikaskuntzan ebaluazioan integratzen da, proiektuan adibidez, taldearen eta norbanakoen notaren erabakian parte hartuz (IE5-IE6). Estrategia honek ikasleen talde laneko esperientzia inklusiboa izatea eta jarrera ezkorra ez eragitea bilatzen du (Pfaff eta Huddleston, 2003). Ikasleen hasierako ezagutza maila determinatu ondoren, proiektuaren inguruan ikasketa emaitzak bakarka edo elkarrekin lantzeko estrategiak diseinatzen dira. Adibidez, CAD programaren erabilerarekin erlazionaturiko ikasketa emaitzen (IE1-IE4) ondorioz, ikasleak gai izan behar dira pieza baten diseinu prozesu efiziente bat lortzeko, piezen aldaketak aurreikusiz diseinu intentzioa komunikatzeko, eta modelatutako piezei erabilera desberdinak emateko (multzo muntaketa eta planoen adierazpena adibidez). Honek esanahi du, ezagutza estrategikoa CAD programen erabiltzaile hasiberrientzat berebiziko garrantzia duela, hau da, modelaketan diseinu intentzioa barneratzen bada, modelaketako akatsak ekidin ahal dituelako ohitura bihurtu aurretik (Chester, 2007). Horregatik, hasieratik ikasleekin modelo, multzo eta planoen adierazpenean, IE1-IE3 ikasketa emaitzen ikasketa adierazleen betetze egokia lantzen da, ezagutza estrategikoaren trebakuntza ahalik eta arinen gaineratuz, zenbait autoreek gomendatzen duten moduan (Chester, 2007; Johnson eta Diwakaran, 2011a).
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 93 Orokorrean, ikasketa emaitza gehienak lantzeko estrategiak, talde txikien ebazpen prozesuan laguntzen dira: eztabaidaren bidez ikuspegien gatazkak, arrazoiketa kritikoa, adostasuna eta erabaki hartzea sustatu nahi da. Talde txiki edo bikote arteko eztabaidaren garrantzia, ikaskuntzaren emaitzak hobetzeko jakina da (Ault, 2011; Fink, 1999; Hartman, 2004; Lang et al., 2002), are gehiago, lankidetza bikoteak material teknikoa hobeto ikasi dezaketela bakarka lan egiten dutenek baino adierazten du Dansereau-k (1988). Bestalde, irakaslearen aholkularitza publikoak ebazpen prozesua irekia egiten du, honela, ebazpen urratsak eta arrazoiketak ikasle guztiek jarraitu dezakete (Bhavnani et al., 1999; Chester, 2007). Planteamendu orokorraz gain, ikasketa emaitzak indibidualki lantzeko, hurrengo estrategiak erabili dira:
IE1. Diseinu intentzioarekin bat datozen, diseinu aldaketak kontutan dituzten eta modelaketaren optimizazioa bilatzen dituzten modeloak diseinatzea CAD programaren bidez. Ikasketa adierazleak: modeloa osoa, baliozkoa, laburra, tinkoa eta diseinu intentzioarekin bat etortzea Hasieran nahiz eta ikasleek geometrikoki zuzenak diren CAD modeloak lortu, modelaketa estrategia alderraiak erabiltzen dituzte eta ez dute diseinu intentzioa kontutan izaten (Branoff eta Dobelis, 2014). CAD modeloen erabilgarritasuna bermatzeko, beharrezkoa da azpitik dauden diseinu erabakien arrazoiak ulertzea, hau da, nola eta zergatik era zehatz batean modelatu den jakitea (Iyer eta Mills, 2006). Modelaketa parametrikoan oinarritzen diren CAD programek, pieza baten adierazpen adimendunak sortzen dituztenez, diseinu erabakien hausnarketa modelaketa hasi aurretik egitea garrantzitsua da, hau da, modelaketa sekuentzia eraginkorrena lortzeko analisia eta plangintza egitea (Lang et al., 1991; Rynne eta Gaughran, 2007). Horregatik CAD modelaketa jarduera guztietan, hausnarketa denbora ezinbestekoa da
94 ordenagailuan modelaketa hasi aurretik (Chester, 2007) eta irakasgaian ohitura bihurtzeko ahalegina egiten da.
3.1 Irudia. Piezaren modelaketa jarduera. Rynne eta Gaughran -etik (2007) egokitua. Hausnarketaren ondorioz ikasleak piezaren modelo mentala (kognitiboa) sortzen du, modelaketa emaitzaren kalitatea baldintzatuko duena. Modelo mentalaren garrantziak piezaren tasunen deskonposizioan datza, honen arabera, ikaslea oinarrizko tasuna identifikatuko du eta elementuak gehituz modeloaren bukaerako konfigurazioa lortuko du. Ezagutza prozeduraleko (estrategikoko) jarduerak gidatuko dituen modelo mentalarik gabe modelaketa prozesua ez da efiziente izango, nahiz eta esperientziaz softwarearen erabileran trebezia izan (Rynne eta Gaughran, 2007). Modelo mentalen sorreran, modeloaren deskonposiziorako gaitasunaz gain, espazio bistaratzea,
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 95 papereko zirriborroak egitea, planoen irakurketa, diseinu eta kotatze ezagutzak kontsideratu behar dira. Rynne eta Gaughran -ek (2007) proposaturiko modelaketa parametrikoaren taxonomia kognitiboaren prozesua jarraituz, barneratutako ezagutza prozedurala (estrategikoa) eta deklaratiboarekin, ikasleak diseinu intentzio aproposa duen modelo tinko eta efizientea sortzeko gai da (3.1 Irudia. Piezaren modelaketa jarduera). Modelo hoberenak lortzeko bidean, CAD programaren oinarriak sendotu eta aplikazio aukera zehatzak lantzeko, jarduerak elkarlaneko eta lankidetzako ikaskuntza tekniketan oinarritu dira Hartman (2004). Horietako bat, LITI-en (Lankidetza Ikaskuntza Talde Informala) erabilpena izan da, ondoren deskribatzen den moduan garatuz: (1) bakarka, piezaren interpretazioa, elementu adierazgarri edo tasunen identifikazioa eta modelaketa sekuentziari buruzko hausnarketa burutu (2) talde informaleko bikotearekin eztabaida eta modelaketa sekuentziaren adostasuna lortu, (3) bakarkako modelaketa egin. Bigarren pausuan, kontzeptuen eztabaidak akatsen murrizketa dakar, esperimentalki frogatu den moduan (Ault, 2011; Lang et al., 1991). Gainera sortzen diren zalantzak klase aurrean planteatzen dira beste ikasleek erantzun ditzaketelarik eta irakaslearen gainbegiratua eta aholkularitzarekin modelaketa sekuentzia egokia izatea ziurtatzen da. Izan ere, modelaketa estrategia eskas batek, modelaketa denbora luzatu eta editatzeko zailtasunak handitzen ditu (Rynne eta Gaughran, 2007). 2.4 atalean azaldu den bezala, modelaketa sekuentzian piezaren araberakoa da baina ezin da ahaztu modeloak piezaren oinarriarekin hasi beharko lukeela eta bukaerako eragiketekin (biribilketa eta alakekin) amaitu (Aleixos et al., 2004; Peng et al., 2012), ondorengo analisiak errazteko, adibidez, elementu finituen analisia. Behin modelaketa burutu denean, zuzenketa prozesua hasten da. Horretarako talde informaleko bikote bat irakaslearen ordenagailuan, modeloaren diseinua burutzen du, emandako pausuen zergatia azalduz. Honela, Hartman-ek (2003, 2004, 2005) proposatzen dituen “ozenki pentsatzeko modelaketa jarduerak” publikoki burutzen direlarik. Partaidetza irekia denez, ikasleek galderak egin edo proposamenak iradokitzen dituzte, irakasleak egiten dituen moduan. Gainera modelaketa estrategia klase aurrean erakusten denez, emaitzaren egokitasuna bermatu ez ezik, prozesuan
96 ematen diren akatsak zuzendu daitezke. Zuzenketan ikasketa adierazleen betetzea azpimarratzen da. Bikoteen eztabaidak eta ebazpen prozesua publiko izateak norberaren azalpena, norberaren prozesu kognitiboa eta pentsamenduak hitzez adierazteko aukera ematen du, ezagutzan sakonduz (Chester, 2007). Zuzenketa prozesuan, modeloaren aldaketa jasateko gaitasuna neurtzen da, dimentsio batzuen aldaketak eskatuz. Sortu den modeloa tinkoa bada, koten edizioak ez du onargarriak ez diren eraginik sortuko. Modelo tinkoa sortzeko, zirriborroen definizioa kritikoa da. Zirriborroak diseinu intentzioa barneratzeko beharrak kontutan izan behar ditu. Nahiz eta tasunak sortzeko zirriborroa ez den geometrikoki guztiz definitua egon behar, modeloaren aldaketengatik distortsioen sorrera ekiditeko erlazioak eta kotek zirriborroa erabat definitzea gomendagarria da (Jankowsky, 2002; Johnson eta Diwakaran, 2010; Rynne eta Gaughran, 2007). Denbora laburrean pieza multzo baten modelaketa sakonki landu behar denean, puzzle izeneko lankidetza teknika erabiltzen da. Irakasgai honetara egokituta, teknika honen urratsak hurrengoak dira: (1) taldeko kideei pieza baten plano bana ematen zaie eta bakarka piezaren modelaketaren hausnarketa egiten dute (5 minutu), (2) pieza berdina duten talde desberdinetako lagunak bilera bat burutzen dute, adituen bilera deitzen dena, modelaketa sekuentzia egokiena adosteko (10 minutu) eta (3) jatorrizko taldeetara itzuli eta adostutako modelaketa azaltzen die, beste taldekideek burutu dezaten (45 minutu). Prozesu honetan ikasleak pieza baten modelaketan zehatz-mehatz aztertu behar du, bakarka eta taldean, modelaketa sekuentzia egokienaren adostasunera iristeko. Pentsamendu kritikoa eta talde erabaki hartzea lantzeaz gain, adostutakoa bere taldekideei komunikatu behar dienez beharrezkoa da modelaketa sekuentziaren ezagutza argia izatea. Bestalde, bere taldekideek modelatu beharreko piezak azalduko dizkiote ulertu eta burutu beharko dituenak. Beraz, denbora mugatuan, pieza bat landu eta beste hiru piezen modelaketa burutzen da. Azkenik, irakaslearen azalpen eta modelaketa gidatuan, aukera zehatzak edo zalantzak argitu behar diren kasuetan, irakasleak aditu bezala trebakuntza esplizitua bideratzen du eta ezagutza estrategikoa azpimarratzen du. Irakasleak modelaketa
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 97 prozesuari buruzko hausnarketa zuzenduz pieza baten modelaketa sekuentzia ikasleen aurrean egiten du. Ondoren, ikasleek beraien ordenagailuetan modelo bera egiten dute. Proiektuan garatu behar den produktuaren ordenagailu bidezko diseinuak, produktua osatzen duten piezen modelaketa egokia eskatzen dute, diseinu intentzioarekin bat egiteko eta diseinu beharrek exijitzen dituzten aldaketa ugariak jasateko. Horregatik, proiektuaren garapenarekin lerrokatuta beharren araberako edukiak eta estrategia didaktikoak landu dira.
IE2. Muntaketaren sekuentzia diseinu intentzioarekin bat datozen eta multzoaren funtzionamendua erreala erreproduzitzen duten multzoak muntatzea CAD programaren bidez. Ikasketa adierazleak: multzoa osoa, baliozkoa, laburra, tinkoa eta diseinu intentzioarekin bat etortzea Piezen modelaketan gertatzen den moduan, maila desberdin batean, muntaketaren lehenengo urratsa diseinatzailearentzat modelo kognitibo baten sorreran datza (Rynne eta Gaughran, 2007). Hausnarketa burutu ondoren, bikotearekin eztabaida bidez, ikasleek piezen kokapena eta muntaketa sekuentzia adosten dituzte multzoentzako ikasketa adierazleak kontutan izanik. Banaka muntaketa burutzen dute, multzoko piezen arteko erlazioak eta kokapena zehaztuz. Multzoa osatu denean, bikotekideak multzoaren zuzenketa egiten du, piezen arteko erlazioak, mugimendu erlatiboak eta multzoaren mugimendu orokorrak egokiak direla ziurtatuz, hau da, piezen askatasun gradu egokiak mantentzen direla. Zuzenketa prozesua irekia da eta ikasleak dituzten zalantzak eta iradokizunak klasea aurrean planteatu eta erantzuten dituzte. Behar bada, piezekin gertatzen zen bezala, irakasleak gidatutako muntaketa burutzen du, eman beharreko pausuak azalduz. Zuzenketan, multzoentzat definitutako ikasketa adierazleen betetze maila nabarmentzen da.
98 Aurreko prozedurak multzoko plano baten interpretazioan du hasiera. Piezak guztiz definitu behar dira edo aurretik definituta daude muntaketa behetik gora burutzeko. Oinarrizko piezaren identifikazioa eta kokapena garrantzitsua da, hurrengo piezentzako muntaketa erreferentziatzat erabiltzen delako. Ondorengo osagaiekin lotura, erlazio geometrikoek baldintzatuko dute. Proiektuaren kasuan, ikuspegia aldatu egiten da, taldeek multzo bat sortu behar badute ere, multzoaren funtzionaltasun betekizunek piezen definizioa baldintzatuko dute. Nahiz eta multzoaren muntaketaren estrategia taldeen esku geratzen den, betekizunen betebeharrak produktuaren egituran zehar azpimultzo eta piezetara barreiatuko da, goitik behera. Hala ere, diseinatutako produktuaren naturak eta taldearen iritziak, muntaketa estrategiaren hurbilketa bat edo beste aukeratzea eragingo du, nahiz eta orokorrean, muntaketaren bi ikuspegiak (goitik behera eta behetik gora) erabili. Hau da, multzoaren betekizunen baldintzapena ez ezik, beraiek diseinatutako piezak edo aurretik definitutako piezak muntaketan erabiliko dira (adibidez, pieza estandarrak online liburutegietatik lortuta Grabcad, TraceParts,…) eta piezak hauek multzoaren muntaketaren erlazioen definizioan eragina izango dute. Muntaketak egiteko, aipatu bezala, taldeak bakoitzak bere hurbilketa aukeratzen du: talde batzuentzat produktuaren eskeletoaren definizioa garrantzi gakoa dauka, beste taldeak produktuaren egitura modularrean oinarritzen dira,… Bestalde multzo luzeetarako, azpimultzoen erabilera gomendatzen da kudeaketa errazteko, patroien erabilpena eta piezen adierazpen sinpletua aholkatzen den bezala.
IE3. Araudiaren araberako planoen adierazpena CAD programaren bidez egitea. Ikasketa adierazleak: modelo/multzoaren interpretazioa eta adierazpena Planoen interpretazioa ikasketa emaitza bezala hartu da, ingeniariak denbora gehiago ematen dutelako planoak irakurtzen sortzen baino eta ikasleek arazo gehiago dituztelako planoen bistetatik modeloak sortzen, modelotik planoko bistak ateratzen baino (Rynne eta Gaughran, 2007). Erabiltzaile aditu batek planoaren bistetatik modelo
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 99 bisual kognitibo bat momentuan lortzeko gai da, bere elementu osagarrietan banatu eta ondoren diseinu intentzioa lortzeko kognitiboki muntaketa sekuentzia proposatzeko (Rynne eta Gaughran, 2007). Planoaren interpretazio prozesua errazteko, prozesua hitzez adierazten lantzen da (Bhavnani et al., 1999). CAD programen bidezko planoak sortzeko ohiko prozedura jarraitzen da (Wiebe, 1999): (1) inpresiorako paper tamaina determinatu, (2) kajetina eta ertzak zehaztu, (3) ertz barruko eremuan bistak sortu, (4) Bistak, kota, sinbolo eta testu informazioarekin zehaztu eta (5) fitxategia gorde eta dokumentua inprimatu. Prozedura honetaz gain, kotatzean metodo bat jarraitu dezatela gomendatzen da, adibidez, zuloen kotatzean, aurrena ardatza kokatu dezatela, ondoren zuloaren diametroa zehaztu dezatela, sakonerarekin bukatzeko. Honela koten falta murriztea lortzen da. Planoen adierazpena lantzeko, rolen esleipena erabili da, proiektuan produktuaren planoak egiten dituztenean, ikasleek dinamika bera jarraitu dezaten. Lanbide jardueran gertatzen den bezala, planoak egile eta gutxienezko ikuskatzaile bat behar ditu. Egileak planoa burutu ondoren, inprimatutako planoa ikuskatzaileari esleitzen zaio. Ikuskatzaileak zuzenketak burutzen ditu eta akatsen araberako nota bat proposatzen du. Egileak, ikuskatzaileak nabarmendutako faltak egiaztatu eta ados ez badago ikuskatzailearekin eztabaidatzen ditu. Gatazka konpondu ezean, aholkulariaren (irakasleari) iritzia jasotzen dute. Arazoa interesgarria bada, publikoki aztertu egiten da. Aholkulariak, planoak jasotzen ditu eta hurrengo saiorako planoak berrikusi eta egilea eta ikuskatzaileari nota bana ematen die, honek ikuskatzailearen lanaren garrantzia azpimarrazten du. Klase hasieran, errepikatu diren akats nagusien laburpen bat egiten du irakasleak. Bikote bidezko ebaluazioarekin, trebakuntzan prozesuan akatsak azaltzen diren heinean zuzentzen joaten dira eta ikuskatzailearen eta aholkulariaren rolekin, egileak gutxienezko bi feedback iturri ditu.
100 IE4. Modeloak, muntaketak eta planoak egiterako orduan CAD programaren aukera aurreratuak ebaluatu (pieza-multzo familia, aldagaien erabilera, adibidez) eta egokienak aplikatzea planteatzen den testuinguruan. CAD programak eskaintzen dituen aukera guztiak erabiltzea ez da irakasgaiaren helburua, CAD programaren aukera partikularrak aplikazio industrial zehatzetarako aplikatzea baizik. Honela burutzen diren jarduerak testuinguru batean lantzen dira (Wiebe, 2003). Jardueretako pieza, muntaketa eta plano bakoitza CAD ezagutzaren aspektu zehatz bat lantzeko helburuarekin aukeratzen da. Era berean, testuinguru zehatz batean aukera aurreratuen erabilera aproposa izan daiteke definitu diren beharrak asetzeko: adibidez, modelo baten dimentsioak aldagaien bidez kontrolatu nahi direnean, aldagaiak modelaketan definitzea, edo pieza baten aldaerak sortu nahi direnean, piezen familia sortzea. Aurreko ikasketa emaitzetan ikusi den bezala, modelo, muntaketa eta planoak estrategia desberdinekin landu egiten dira eta estrategia horiek aukeren ebaluazio eta egokienen aplikazioa barneratzen dituzte. Aukera aurreratuak lantzeko antzeko estrategiak aukeratu dira, ez errepikatzearren, estrategia horien puntu garrantzitsuenak aipatzen dira ondoren: LITI eta Bikoteen bidezko ebaluazioak ikasleen arteko elkarrekintzan oinarritzen dira eta sortzen den gatazka kognitiboak, diseinu prozesu eta emaitzan desberdintasunak topatzen eta aukera egokienetara bideratzen laguntzen du. Zuzenketetan, alderantzizko ingeniaritza jardueren moduan, diseinuaren urratsak atzera eginez sekuentziaren egokitasuna aztertzen da. Prozesu irekia denez, ikasleak ordezko aukerak eta irakasleak aukera berrien erabilpena proposatu ditzakete. Aukera partikularrak esplizituki erakutsi nahi badira, irakasleak diseinu gidatuaren bidez, diseinu prozesuaren urratsak ikasleen aurrean burutzen ditu, beraien zalantzak argituz. Tutorialak aukera zehatzak lantzeko ere baliabide erabilgarriak dira.
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 101 IE5. Taldean lankidetzan produktu bat diseinatzeko antolatu, zereginak planifikatu, jarraitu bete eta zuzentzea. Ikasketa adierazleak: taldearen barne faktoreak (taldekideen aniztasuna; rolen esleipena; helburu komuna; talde arauak; komunikazio egokia; errespetua, konfiantza; erabaki hartzea, adostasuna; giro atsegina) eta proiektu antolaketa eta kudeaketa faktoreak (ohiko bilerak, proiektuaren plangintza, taldekideen indarra kontsideratuz zereginen esleipena, lanaren bidezko banaketa, zereginen egitea, proiektuaren jarraipen eta balorazioa). Ikerketa honetan, talde lanean eragiten duten barne faktoreak eta proiektu bat taldean antolatu eta kudeatzeko eragina duten faktoreak landu eta ebaluatu dira, bi perspektiben pisua sumatu daitekeelarik (Mathieu et al., 2008). Barne faktoreen artean, taldekideen aniztasuna ziurtatzeko, hasierako inkestaren emaitzen arabera taldeak osatzen dira, indarren oreka eta nahasketa bilatuz. Genero ikuspegia ere kontutan hartzen da, genero bakarreko taldeak ahal den moduan ekidinez. Talde egitura eta zentzua eraikitzeko, lehenengoetariko jarduera taldearen helburua, funtzionamendu arauak eta koordinazioa ezartzea eta hitzarmen modura idatziz jasotzea da. Paperean jasotzeko, taldeak adostasunera iritsi behar du, honela ondoren gerta daitezkeen gaizki ulertuak murrizten dira. Helburu komun bat izateak, taldeari zentzua ematen dio eta taldekideen ahaleginak bideratzen ditu. Irakasleak talde eraikitze prozesua gainbegiratzen du eta aholkuak ematen ditu hitzarmenak taldearen funtzionamenduko faktoreak jaso ditzan, hala nola, komunikazioa, errespetua, konfiantza eta adostasunez erabaki hartzeak. Bestalde, proiektua aurrera eramateko, koordinazioa gakoa da eta horretarako taldekideen ordutegi eskuragarritasuna definitu eta komunikatzeko plataforma (moodle plataforma, sare sozialak, telefono, email,…) zehazten dute. Taldearen funtzionamendurako, lanbide jardueran ikuspuntua jarrita, rolen erabilera proposatzen da. Taldeko rolen artean, koordinatzailea eta idazkariaren
102 paperak izendatu beharrekoak dira eta bestelakoen erabilera ere gomendatzen da, hala nola, diseinu zuzentzailea, plano zuzentzailea, diseinatzaile grafikoa,… Azken rol hauen artean, benchmarking arduraduna dago, beste taldeen proiektuetatik ideiak edo jarduera egokietan inspiratu eta lagungarriak iruditzen zaizkion ideiak partekatuko dituena. Azken finean, ikaskuntza sustatuko duen elkarlana bilatzen da eta rolen erabilerak helburu hori betetzen laguntzen dute. Proiektuaren antolaketa eta kudeaketarako talde bakoitzak bere plangintza egitea eta jarraitzea beharrezkoa da. Lanaren zatiketa egitura bidez, zereginak definitu, epeak eman eta taldekideen indarren arabera esleitu egiten dira. Lanaren banaketa orekatuarekin taldekideen interdependentzia positiboa bideratzen da, proiektuaren arrakasta taldekideen lan osagarrien beharra baitu. Era berean, bakoitzak bere lanarengatik erantzun behar du eta plangintzan zehaztutakoa bete. Plangintzaren jarraipena eta proiektuaren garapenaren kontrola, bileren bidez kudeatzen da. Horretarako irakasleak bilera eraginkorrei eta talde lanari buruzko trebakuntza ematen die taldeei (Mathieu et al., 2008; Natishan et al., 2000). Bileren funtzionamendua egokia ziurtatzeko, irakasleak hasierako bilerak gidatu egiten ditu. Behin taldeek bileren dinamika barneratu dutenean, taldeek deialdiak noiz egin erabakitzen dute eta bileren garapena kontrolatzen dute. Bileren bidez proiektuaren helburua adosten da, plangintza definitzen da, zereginak banatzen dira eta proiektuaren jarraipena egiten da. Bileretako informazio eta erabakiak aktetan jasotzen dira. Aktak, ikaskuntza kudeaketa sistema bateko gune ireki batean (Moodleko wikietan) idazten dira. Wiki hauek, irakasleak jarraipena egiteko ez ezik, taldeen arteko ikuspena lortzeko ere balio du, hau da, taldeek beste taldeen proiektuen garapena ikusi dezakete eta hauek erabilitako baliabideetatik beraien proiektuentzako erabilgarriak diren ideiak hartu edo iruzkinak eman. Bestalde, irakasleak klasean burutzen diren bileretan aholkulari moduan jokatzen du: taldeen gatazken kudeaketa gainbegiratzen du, proiektuaren feedback eman eta hobekuntzak proposatzen ditu. Irakaslearen eginkizunetako bat taldearen hausnarketa prozesua bultzatzea da, sortzen diren gatazken iturria bilatzen lagunduz eta talde erabaki hartze prozesuan aholkatuz.
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 103 Wikien eta aurrez-aurreko bileretako jarraipenaz gain, kurtsoaren erdialdera ikasleek talde lanaren eta proiektuaren garapenari buruzko inkesta bat betetzen dute, antzeman ez diren arazoak azalarazteko eta hobekuntza proposamenak jasotzeko. Proiektuaren bukaera eperako hiru asteren faltan daudenean, proiektuaren ebaluazio bilera burutzen da. Taldeek beraien zereginen betetze maila eta falta diren zereginak zerrendatzen dituzte. Proiektuaren garapen maila ebaluatu ondoren, proiektuaren konplexutasunagatik edo epeak betetzearen ezintasunarengatik, behar izanez gero, irakaslearekin plangintza egokitzapen bat negoziatzen da, plangintza aldatuz. Proiektuaren amaieran, 3.5 ebaluazio sistema eta irakasgaiaren jarraipena atalean azaltzen diren zenbait erremintekin, autoebaluazioa, talde ebaluazioa, irakaslearen jarraipen liburua eta wikiekin batik bat, banakakoen talde laneko profil eta balorazio bat lortzen da.
IE6. Taldean lankidetzan produktu bat diseinatzeko diseinu beharrak zehaztea, asetzen dituzten kontzeptu berritzaileak sortzea, kontzeptuak ebaluatzea eta kalitatezko emaitza lortzea. Landuko den proiektuaren emaitza produktu industrial bat denez, proiektuaren garapena, produktu baten diseinu prozesuaren etapak jasotzen dituen modelo batean oinarritzen da (French, 1998). Problemaren azterketa etapan, sormen tekniken erabilera proposatzen da ideiak sortzeko. Normalean sormen teknikak ezezagunak zaizkienez, teknika batean, brainstorming-ean, trebakuntza ematen zaie. Helburua, kontzeptu berritzaileak sorraraztea da eta hasieran kantitatea kalitatearen gainetik hobesten da (Dym et al., 2014). Taldeak proiektuaren planteamendutik, ikasketa helburuak identifikatu dituenean, produktuaren aukeraketa egiteko irizpideak definitu behar dituzte. Aukeraketa burutzeko proiektuaren ikasketa emaitzak kontutan izateaz gain, taldeek produktuen bezero potentzial bezala baloratuko lituzketen irizpideak proposatu eta
104 adosten dituzte. Adibidez, azken ikasturteko gaztelerako taldeen irizpideak hurrengoak izan ziren: (1) zailtasuna, konplexutasuna eta diseinu zehaztua, (2) orijinaltasuna, berrikuntza maila, (3) estetikoki erakargarria eta (4) erabilgarritasuna, praktikotasuna eta eraginkortasuna. Talde bakoitza bere produktuaren diseinu kontzeptua aukeratzen duenean, klase aurrean aurkezpen bat burutzen dute. Aurkezpena ez luzatzeko, jarduera profesionalean diseinu kontzeptuak aurkezteko erabiltzen den moodboard formatua aukeratu da: aurkezpen digitaleko diapositiba batean taldearen diseinu kontzeptua azaltzen dute, diseinua aukeratzearen arrazoiak eta kontzeptuak ematen dituen posibilitateak nabarmenduz. Publikoki kontzeptuak ezagutzera ematearekin, taldeen arteko feedbacka sustatzen da eta taldearen ideiak hobetu ditzaketen proposamenak eta ikuspuntuak sortzen dira. Lortutako produktuaren kalitate maila, ikasleek finkatu dituzten ebaluazio irizpideak asetzen dituen mailan definitzen da. Talde arteko ebaluazioaren bitartez, diseinuaren balorazio bat egiten da produktuaren aurkezpenean.
IE7. Behar berrien aurrean ikasketa autonomoa burutzea (CAD programaren aukera berriak lantzea adibidez) Proiektuaren planteamendua problema ireki baten ebazpena denez, taldeek ezin dute hasieratik behar guztiak aurreikusi eta problemak agertzen direnean erantzunak bilatu behar dituzte. Ikasgelan landutakoarekin erantzunak bilatzeko gai izan daitezke, baina beraien beharrak asetzeko, ezagutzak sakondu behar dituzte. Honela, proiektuan aurrera egiteko, beraien kabuz ikasketak burutu behar dituzte. Bestalde, irakasleak prozesua gainbegiratzen du eta batzuetan aholkatu, baina ikasleen esku geratzen da ezagutza horiek bereganatzea. Era berean, ikasgelatik kanpo egin behar dituzten jardueretan lan autonomoa ohitura bilakatzea bilatzen da. Adibidez, klase kanpoko jarduera moduan pieza baten modelaketa eta planoa eskatzen da eta ikasle askok ez dakite nola ekin CAD programa
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 105 bidez planoko bistak, ebakidurak eta kotatzea egiteari. Irakasgaiaren baldintzengatik eduki guztiak ezin dira esplizituki zerotik erakutsi, ez da hori helburua ere, beraz, kasu hauetan ikasleek baliabideak bilatu behar dituzte ezagutza horiek barneratzeko. Ikaskuntza elkarlaneko prozesu moduan ulertzen denez, baliabideak bilatzeko eta informazioa partekatzeko, irakasgaiko foroak dituzte erreminta moduan. Hasieran gauza sinpleetan bada ere, planteamendu honek proiektuan problemekin topatzen direnean, problemak aurre egiteko beraien jarreran eragina du. Azkenik, CAD programaren aplikazio partikularrak lantzeko tutorialak erabiltzen dira: Aurrena, aplikazio partikularraren helburua aurkeztu egiten da, jarraian aukera horren beharra duen problema bat planteatzeko. Tutoriala burutuz, ikasleak bere kabuz ikasitakoa problema ebazteko erabili behar du. 3.5. Irakasgaiaren plangintza Irakasgaiaren denbora lerroa hurrengo tauletan adierazten da. Taulek irakasgaiko 15 saioak jasotzen dituzte. Saio bakoitzean, burutuko diren jarduerak, hauen helburuak, lantzen diren ikasketa emaitzak eta adierazleak eta horiek lantzeko estrategia didaktikoak aipatzen dira.
15’ Talde lanaren aurreko ezagutzak
Irakasgaiaren helburu, metodologia eta ebaluazioa argi uztea
Ikasleen CAD ezagutzen maila zehaztu
Talde lanaren ezagutzen maila zehaztu eta taldekatze profilak lortu IE1-IE7
Modeloen adierazle guztiak
Modeloen adierazle guztiak
LITI-ak eta modelaketa gidatua
40’ Proiektuaren agertokia landu eta brainstorming saioa.
Modeloen adierazle guztiak
Taldearen barne faktore guztiak
Taldearen barne faktore guztiak Ohiko bilerak
Helburu komuna Erabaki hartzea adostasuna LITI-ak, arbelean azalpenak eta irakaslearen aholkularitza
Talde kontratuaren sorrera eta irakaslearen aholkularitza
IE6, IE7 Modeloen adierazle guztiak
15’ Diseinu kontzeptuaren zehaztapena eta komunikazioari buruzko aurkezpena (teoria) Modelaketa aukera zehatzak testuinguruan erabili
Ikaskuntza emaitzarekin lerrokatutako irizpideak definitzea Diseinu kontzeptuaren zehaztapena
Modeloen adierazle guztiak
Taldearen barne faktore guztiak
LITI-ak, arbelean azalpenak eta irakaslearen aholkularitza
Talde kontratuaren sorrera eta irakaslearen aholkularitza
IE5,IE6 Modeloen adierazle guztiak
45’ Proiektuaren plangintza bilera • Zereginak eta epeak zehaztu • Zereginen sekuentzia ezarri • Zereginen arduradunak esleitu • Ikuskatzaileak izendatu Modelaketa aukera zehatzak testuinguruan erabili
Diseinu kontzeptuaren komunikazioa egin
Modeloen adierazle guztiak
Proiektu antolaketa eta kudeaketa faktoreak Rolen esleipena Erabaki hartzea, adostasuna Puzzle lankidetza ikaskuntza teknika eta irakaslearen aholkularitza
Talde aurkezpen irekia, ideiak partekatzeko eta ikuspegiak
Irakasleak plangintzaren berrikuspena burutzen du
IE5,IE6 Modeloen eta planoen adierazle guztiak
1h30’ Talde lana eta proiektuaren jarraipena
Modelaketa eta muntaketa aukera egokiak testuinguruan erabili
Aurrerapenen berri taldeari eta irakasleari eman Talde funtzionamendu arazoak identifikatu
Modelo eta multzo muntaketaren adierazle guztiak
LITI-en bidez multzoaren funtzionamendua egiaztatu eta irakaslearen aholkularitza
1h30’ Proiektu lana Modelaketa egokia eta planoan adierazpen zuzena
IE5, IE6 Modeloen eta planoen adierazle guztiak
Lan autonomoa eta talde lana proiektua garatzeko 3-6 Taula. 5.saioaren programazioa
1h40’ Talde lana eta proiektuaren jarraipena
Modelaketa eta plano adierazpenen egokiak lortu
Modelaketa eta muntaketa aukera egokiak testuinguruan erabili
Aurrerapenen berri taldeari eta irakasleari eman Talde funtzionamendu arazoak identifikatu
Modeloen adierazle guztiak Planoaren adierazle guztiak
Modelo eta multzoen adierazle guztiak
Ohiko bilerak Zeregin betetzea Proiektu jarraipen eta ebaluazioa Dagokien talde barne faktoreak Bikote bidezko ebaluazioa, ikuskatzailearen rola
1h30’ Proiektu lana Modelaketa egokia eta planoan adierazpen zuzena
IE5, IE6 Modeloen eta planoen adierazle guztiak
Lan autonomoa eta talde lana proiektua garatzeko 3.7 Taula. 6.saioaren programazioa
1h50’ Talde lana eta proiektuaren jarraipena
Modelaketa eta plano adierazpenen egokiak lortu
Modelaketa eta muntaketa aukera egokiak testuinguruan erabili
Aurrerapenen berri taldeari eta irakasleari eman Talde funtzionamendu arazoak identifikatu
Modeloen eta Planoaren adierazle guztiak
Modelo eta multzoen adierazle guztiak
Ohiko bilerak Zeregin betetzea Proiektu jarraipen eta ebaluazioa Dagokien talde barne faktoreak Bikote bidezko ebaluazioa, ikuskatzailea
1h30’ Proiektu lana Modelaketa egokia eta planoan adierazpen zuzena
IE5, IE6 Modeloen eta planoen adierazle guztiak
Lan autonomoa eta talde lana proiektua garatzeko 3.8 Taula. 7.saioaren programazioa
1h30’ Talde lana eta proiektuaren jarraipena
Modelaketa eta plano adierazpenen egokiak lortu
Modelaketa eta planoen Adierazpen egokiak lortzea
Proiektua garatzeko CAD beharrak landu
Talde lanari buruzko hausnarketa eta hobekuntzak proposatzea
Aurrerapenen berri izan eta talde funtzionamendu arazoak konpondu
Modeloen eta Planoaren adierazle guztiak
Modelo eta planoen adierazle guztiak
Talde laneko adierazle guztiak
Ohiko bilerak Zeregin betetzea Proiektu jarraipen eta ebaluazioa Dagokien talde barne faktoreak Bikote bidezko ebaluazioa, ikuskatzailea
2h Proiektu lana Modelaketa egokia eta planoan adierazpen zuzena
IE5, IE6 Modeloen eta planoen adierazle guztiak
Lan autonomoa eta talde lana proiektua garatzeko 3.9 Taula. 8.saioaren programazioa
1h50’ Talde lana eta proiektuaren jarraipena
Modelaketa eta plano adierazpenen egokiak lortu
Modelaketa eta planoen Adierazpen egokiak lortzea
Aurrerapenen berri izan eta talde funtzionamendu arazoak konpondu
Modeloen eta Planoaren adierazle guztiak
Modelo eta planoen adierazle guztiak
Ohiko bilerak Zeregin betetzea Proiektu jarraipen eta ebaluazioa Dagokien talde barne faktoreak Bikote bidezko ebaluazioa, ikuskatzailea
2h Proiektu lana Modelaketa egokia eta planoan adierazpen zuzena
IE5, IE6 Modeloen eta planoen adierazle guztiak
Lan autonomoa eta talde lana proiektua garatzeko 3.10 Taula. 9.saioaren programazioa 10. Saioa
1h50’ Talde lana eta proiektuaren jarraipena
Modelaketa eta plano adierazpenen egokiak lortu
Modelaketa eta planoen Adierazpen egokiak lortzea
Aurrerapenen berri izan eta talde funtzionamendu arazoak konpondu
Modeloen eta Planoaren adierazle guztiak
Modelo eta planoen adierazle guztiak
Ohiko bilerak Zeregin betetzea Proiektu jarraipen eta ebaluazioa Dagokien talde barne faktoreak Bikote bidezko ebaluazioa, ikuskatzailea
2h Proiektu lana Modelaketa egokia eta planoan adierazpen zuzena
IE5, IE6 Modeloen eta planoen adierazle guztiak
Lan autonomoa eta talde lana proiektua garatzeko 3.11 Taula. 10.saioaren programazioa
1h50’ Talde lana eta proiektuaren jarraipena
Modelaketa eta plano adierazpenen egokiak lortu
Modelaketa eta planoen Adierazpen egokiak lortzea
Aurrerapenen berri izan eta talde funtzionamendu arazoak konpondu
Modeloen eta Planoaren adierazle guztiak
Modelo eta planoen adierazle guztiak
Ohiko bilerak Zeregin betetzea Proiektu jarraipen eta ebaluazioa Dagokien talde barne faktoreak Bikote bidezko ebaluazioa, ikuskatzailea
2h Proiektu lana Modelaketa egokia eta planoan adierazpen zuzena
IE5, IE6 Modeloen eta planoen adierazle guztiak
Lan autonomoa eta talde lana proiektua garatzeko 3.12 Taula. 11.saioaren programazioa
30’ Proiektu plangintzaren ebaluazio eta egokitzapen bilera
30’ Talde lana eta proiektuaren jarraipena
Proiektu egoeraren ebaluazio eta egokitzapena egitea
IE5, IE6 Modelo, multzo eta planoaren adierazle guztiak
Zeregin betetzea Proiektu plana Proiektu jarraipen eta ebaluazioa
Irakaslearekin bukatzeko zereginen betetzea adostea
2h’ Talde lana: proiektuaren bukaerako jarduerak (aurkezpena eta txostena fitxategi eta planoekin osatu)
Zeregin betetzea Proiektu jarraipen eta ebaluazioa Dagokien talde barne faktoreak Klaseko azalpenak
IE5, IE6 Ohiko bilerak Zeregin betetzea Proiektu jarraipen eta ebaluazioa Dagokien talde barne faktoreak Lan autonomoa eta talde lana proiektua bukatzeko 3.14 Taula. 13.saioaren programazioa
1h15’ Talde lana: proiektuaren bukaerako jarduerak (aurkezpena eta txostena fitxategi eta planoekin osatu)
1h30’Talde bilera eta inkestak proiektua garatzeko talde lanari buruz Azken orduko zalantzen argitzea
Talde funtzionamendua ebaluatu bilera eta inkesten bidez IE4
Talde lanaren adierazle guztiak Klaseko azalpenak
Taldeekin bileraren bidez eta talde lanari eta taldekideen ekarpenari buruzko inkesten bidez, taldearen funtzionamendua ebaluatzen da. LAN AUTON 3h Proiektu lana Produktu xehatua bukatu
IE5, IE6 Zeregin betetzea Dagokien talde barne faktoreak Lan autonomoa eta talde lana proiektua bukatzeko 3.15 Taula. 14.saioaren programazioa
30’ Proiektuaren bukaera • Txostena, fitxategi eta planoen entrega • Bukaerako bilera
Proiektua aurkeztu eta taldeen arteko ebaluazioa jaso
Proiektuaren helburuen betetze mailaren talde ebaluazioa eta hobetze proposamenak egite IE4, IE6, IE7
116 3.6. Ebaluazio sistema eta irakasgaiaren jarraipena Proposatzen den ebaluazioa sistema, ebaluazio tresna multzo integral batez osatzen da, ikaslea bere ikaskuntzaren garapen eta ebaluazioan integratzeko eta inplikatzeko asmoarekin. Irakasgaiaren planteamenduaren bidez, ebaluazio sistemak, testuinguruan jarritako proiektuak eragiten dituen jarduera konplexuak, lortutako ezagutzaren erabilerarekin burutzea, nabarmentzea du helburu (Montgomery, 2010). Horregatik, ikaslearen nota determinatzen duten hurrengo portzentajeak proposatzen dira: • Bakarkako entregagaiak: %25 • Ikuskatze entregagaiak: %5 • Lehenengo gaitasunaren bakarkako azterketa: %20 • Taldean buruturiko proiektua: %50 Bakarkako entregagaiaetan, CAD programaren aukeren aukeraketa egokia neurtuko da modelo, multzo muntaketak eta planoak burutzerako orduan. Kontutan izango da: - Modeloetan diseinu intentzioarekin bat datozen, diseinu aldaketak kontutan dituzten eta modelaketaren optimizazioa bilatzen dituzten modeloak diseinatzea. - Multzoetan, muntaketaren sekuentzia diseinu intentzioarekin bat datozen eta multzoaren funtzionamendua erreala erreproduzitzen duten multzoak muntatzea. - Planoetan, araudiaren araberako adierazpena CAD programaren bidez egitea. Hau da, proiektuan identifikatu diren IE1-IE3 ikasketa emaitzak ebaluatuko dira. Ikuskatze entregagaien helburua, akatsak eragoztea da batik bat. Horretarako taldean rol desberdinen esleipenaren bidez, egileak modelo, multzoa edo planoak burutuko ditu eta ikuskatzaileak akatsa non dauden ohartarazteaz lagunduko dio, emaitzan ez ezik prozesuan ere. Ikuskatzaileak emaitza eta prozesua ebaluatzeko duen
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 117 gaitasuna aztertzen da, IE1-IE3 ikasketa emaitzari dagokiena. Ikuskatzaileak jarduera hauetan bere lanaren nota bat jasoko du. Bakarkako azterketaren bidez, ikasleen CAD programaren erabileran gaitasun maila baldintza minimo batzuetara iristen direla ziurtatuko da, alegia diseinuaren zehaztapenei erantzungo dioten ordenagailu bidezko adierazpen grafikoak eta araudiaren araberako planoak sortzeko gai direla, hau da, IE1-IE3 ikasketa emaitzak. Entregagaien eta norbanako proiektuaren nota kontutan izateko derrigorrezkoa da lau bat baino handiagoko nota lortzea. Proiektuaren ebaluazioan, emaitza ez ezik taldearen funtzionamendua ebaluatuko da. Proiektuaren emaitza batetik, ikasketa emaitza guztiekin lerrokadura neurtuko da, hau da: modelo, multzoen muntaketa eta planoen egokitasuna, CAD programaren aukera aurreratuen erabilera, taldearen funtzionamendua proiektua burutzeko eta produktuaren beharrei erantzun autonomoa eta berritzailea ematea. Ebaluazioa gainera, ikasleek produktuaren bezero potentzial moduan baloratuko lituzketen puntuen betetze maila kontutan izanda osatuko da (Hartman, 2004). Azken hau, irakasgaiaren hirugarren saioan ikasleen artean adostutako irizpideetan oinarritutako balorazioa eginez lortzen da. Taldeek definitutako irizpide hauek, aurretik proiektuaren aukeraketa egiteko ere erabili dituzte. Adibide moduan, azken ikasturteko gaztelerako taldearen irizpideak hurrengoak izan ziren: (1) zailtasuna, konplexutasuna eta diseinu zehaztua, (2) originaltasuna, berrikuntza maila, (3) estetikoki erakargarria eta (4) erabilgarritasuna, praktikotasuna eta eraginkortasuna. Proiektuaren ebaluazioarekin amaitzeko, taldearen funtzionamenduaren barruan, plangintza, kontrol eta zuzenketak eta talde antolaketa kontutan hartzen dira (IE5). Proiektuan definitu diren ikasketa emaitzak lortzeko eta PBL metodologiari buruz hainbat autoreek egindako gomendioak jarraituz, erreminta multzo batek osatzen dute ebaluazio sistema:
118 • Auto ebaluazioa: norberaren hasierako CAD edo talde lan jakintza maila ebaluatzeko inkesta betetzen dute ikasleek irakasgaiaren hasieran (IE1-IE5). Talde lanean, beraien ekarpenaren balorazio propioa ere jasotzen da (IE5). • Bakarkako azterketa: ezagutza minimoak lortu direla ziurtatzeko bakarkako azterketa burutzen dute ikasleek (IE1-IE3). • Lagun arteko ebaluazioa eta bikote arteko ebaluazioa: aipatu bezala, rolen esleipenean ikuskatzaile paperak egilearentzako beste feedback iturria da. Ikasleen artean daukaten gertutasunarengatik emaitzan ez ezik prozesuan ere akatsak zuzentzeko (IE1-IE3). • Talde ebaluazioa: Taldekideek beraien taldearen funtzionamendua inkesta bidez ebaluatzen dute, bakoitzaren lan ekarpena eta kalitatea ebaluatuz eta horren araberako nota proposatuz (IE5). • Ahozkoa aurkezpena: proiektuaren ideia eta proiektuaren emaitza aurkezteko aurkezpenak burutzen dituzte (IE4-IE7). Proiektu ideian proposatzean, beste taldeen ideiak eta feedbacka jasotzen dute. • Proiektuaren txostena eta fitxategiak: proiektuan garatutako produktuari buruzko informazio guztia jasotzen duen txostena (IE1-IE7). • Irakaslearen jarraipen liburua eta wikiak: taldeari buruzko jarraipena egiteko eta taldearen funtzionamendua ebaluatzeko tresnak (IE5). Wikiak, talde bakoitzaren lanaren jarduera islatzeko espazio birtualak dira, non batik bat bilera aktak jasotzen diren. Talde guztientzat espazio irekiak direnez elkar arteko komunikazioa eta ideien trafikoa sustatzen da. • Foroko ekarpen egokiak: elkarlanean oinarritzen den ikaskuntza bilatzen denez, foroetan egindako ekarpenen kalitatea zalantzak argitzerako orduan kontutan hartzen dira (IE7) • Tutore paperaren ebaluazioa: nahiz eta ikasketa emaitza bat ez izan, PBL metodologian, ikasleak izan duen tutoretzari buruzko balorazioa aspektu garrantzitsua kontsideratzen da eta feedback moduan, irakasgaiko ahultasunak zuzentzeko balio du. Ebaluazio sistema honen funtzioa ikaslearen ikaskuntza prozesua erraztea da, ikasleari feedback-a eskainiz eta bere ikaskuntza prozesuaren egoeraz ohartaraziz.
honetan ikerketaren metodologia, erabilitako prozedura eta instrumentuak azaltzen dira. Ordenagailu Bidezko Diseinuaren Gehikuntza irakasgaiari egokitutako Problemetan Oinarritutako Ikaskuntza metodologiak dituen ondorioak ebaluatu nahi dira hiru mailatan: (a) ikasleen CAD modelo, multzo eta planoen artean kalitate desberdintasuna, (b) kalitatezko CAD modeloaren atributuen erlazioan CAD modeloaren osotasunarekin eta (c) proiektu bat garatzeko talde lan eraginkorrean eragiten duten adierazleen hobekuntzan. PBL metodologiaren diferentzia adierazgarriak ohiko irakaskuntzarekin alderatzeko, bi talde bereizi dira: talde esperimentala, PBL metodologia aktiboa aplikatu den taldea, hots, tratamendua eta kontrol taldea, ohiko irakaskuntza jarraitzen duena. Hiru mailei dagozkion hipotesiak ebaluatzeko, zenbait proba definitu dira eta prozedura jakin batekin, probak egin eta lortutako datuak bahetu eta sailkatu dira analisi estatistiko bat burutzeko. 4.1. Ikerketaren testuingurua Ikerketa hau Ordenagailu Bidezko Diseinuaren Gehikuntza izeneko irakasgaian burutu da, Donostiako Eskola Politeknikoan (DEP, Euskal Herriko Unibertsitatea – UPV/EHU). Donostiako Eskola Politeknikoa 1952an sortu zen eta gaur egun, Donostiako Ibaeta auzoan kokatua dago. 2013-2014 ikasturtean 312 ikasleren sarrera izan zuen eta 349 ikasle graduatzen dira urtero (EPD, 2014).
122 Tesi honen esparru praktikoa (metodologiaren aplikazioa, probak burutzea eta datuak jasotzea), 2009-2012 denbora tartean garatu da. Denbora epe horretan, Eskolan lau berezitasun eskaintzen ziren Industria Ingeniaritza Tekniko arloan (Elektrizitatea, Industria Elektronika, Mekanika eta Industria Kimika). Ordenagailu Bidezko Diseinuaren Gehikuntza, Ingeniaritza Teknikoko hautazko irakasgaia da. 4,5 kreditu dituen irakasgai honetarako sarrera hirugarren edo laugarren mailako ikasleek dute. Irakasgaia bi hizkuntzetan irakasten da, gaztelera eta euskaraz. Kurtsoaren garapena, programa didaktikoaren atalean (3.atala) aipatu den bezala, 3 ordutako jardunaldi jarraituak izan dira bai talde esperimentala, bai kontrol taldearentzat. Ikerketa honen laginak, 2009-2010, 2010-2011 eta 2011-2012 ikasturtetan Ordenagailu Bidezko Diseinuaren Gehikuntza irakasgaia hautatu duten ikasleez osatua dago. Ikerketan lortu diren lagin tamainak, 93 talde esperimentala eta 83 kontrol taldearentzat, izan dira gehienez, mota honetako ikerketek dituzten eragozpenengatik (adibidez, irakasgaia uzten duten ikasleak edo proba egunean etortzen ez diren ikasleak,… ). Ikasleen profilak anitzak izan dira, adin, genero eta CAD ezagutzei dagokienez. Alderdikeria ekiditeko, ikerketa mota aproposa aukeratu da. Ikerketa subjektuek libreki parte hartu dute ikerketan (4.6 atalean ikerketa prozedura ikusi). Era berean, bi irakasle izan dira tratamendu taldean (talde esperimentala) eta zazpi irakasle kontrol taldean. Tratamendu taldean, irakasleek irakaskuntza metodologia aktiboen ezagutza izatea beharrezkoa izan da. Kontrol taldean, irakasle kopuru handiak, ohiko metodologiaren joera nabarmentzen lagundu du, planteamendu partikularren arteko desberdintasunak leunduz. Irakasgaian erabilitako CAD softwarea SolidEdge izan da, v19-an hasita, bertsioen eguneraketaren ondorioz, ST2-aren erabilpenarekin bukatu da. Tasunetan oinarritutako modelaketa parametrikoko software honen aukeraketa, eskuragarritasun arrazoiengatik izan da. SolidEdge ST aurreko bertsioekin alderatuta, zenbait aldaketa nabarmentzen dira: modelaketa zuzenaren aukera eta microsoft office estiloko erabiltzaile interfazearen egokitzapena. Irakasgaian synchronous technology erabilera,
Talde esperimentala Kontrol taldea -Trebakuntza, CAD ezagutza estrategikoan erdiratzen da
-Bi gaitasun definitzen dira: software erabilera eta talde lanaren bidezko proiektuaren garapena
- Aukera zehatzak lantzeko jarduerak diseinatzen dira. Jarduerak lanbide testuinguruan oinarritzen dira.
- Irakasleak astero ariketak zuzendu eta akatsak klasean lantzen dira
- Lankidetza ikaskuntzako teknikak erabiltzen dira, besteak beste, puzzle eta LITIak.
- Ikasleek elkarren arteko ebaluazioak eta akatsen eztabaidak egiten dituzte
-Ikasleek talde lanari buruzko trebakuntza jasotzen dute
- Ikasleek ikasketa emaitzekin lerrokatuta, agertoki ireki batetik abiatuz garatu nahi duten proiektua aukeratzen dute
-Irakasleak taldearen eraketa, proiektuaren zehaztapen, plangintza, egikaritze eta plangintza kontrol faseak zurkaizten ditu.
- Taldearen funtzionamendu eta proiektuaren ebaluazioa talde ebaluazio, auto ebaluazio, elkarren arteko ebaluazio eta irakaslearen aholkularitzaren ebaluazioarekin egiten da.
- Ikasleek software erabilera gaitasunaren ezagutza minimoen azterketa dute -Geometrikoki zuzenak diren modelo eta multzoak diseinatzea helburu nagusia da.
- Aukera gehienak ikusteko ariketak aukeratzen dira
-Irakasleak ariketak zuzendu eta ikasleek nota bat jasotzen dute
- Ez dira lankidetza teknikak erabiltzen
-Ikasleek irakaslearen ebaluazioa jasotzen dute
- Ikasleek proiektu bat irakasgaiko azken asteetan garatzen dute (gehienez zazpi azken asteetan)
- Ikasleek ez dute talde lanari buruzko trebakuntza jasotzen
- Ikasleek irakasleak emandako planoetan oinarrituz proiektu bat aukeratzen dute eta softwarearen bidez diseinatzen dute
- Proiektua eta klasean egindako zenbait ariketa ebaluatzen dira.
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 125 4.2. Ikerketaren perspektiba Ikerketa honen helburua, PBL-an oinarritzen den irakaskuntza metodo egokitu honetan proposatzen diren hipotesien balorazioa egitea da. Hipotesietatik abiatuz, ikuspegi kualitatibo bat oinarri moduan, ezarritako irakaskuntzak eragindako aldaketen deskribapena bilatzen da. Ikerketa, aldaketa horien magnitudean baino aldaketaren ezaugarrietan eta hauen fundamentu teorikoan ardazten da. Deskribapen horretan laguntzeko, ikerketa kuantitatiboak eskatzen dituen aldagaien definizioa, datuen bilketa eta analisia, prozesu egituratu baten bitartez burutu da. Ikerketa kuantitatiboak izaera esperimentala duten ikerketetan, neurketak eta erlazioen bilaketa nabarmentzen ditu (Glatthorn eta Joyner, 2005). Hala ere, emaitzen joerak goraipatzen dira, kontraste estatistiko sakon batek lortu ditzaken taldekatze eta desberdintasun maila ezberdinetan sartu gabe. Beraz, ikerketaren ikuspegia, ikerketa kuantitatibo eta kualitatiboaren tarte jarraian, hor nonbait kokatzen da. Ikerketa estrategi hauek konbinatzen dituen metodoari, ikerketa metodo mistoa deritzo (Slavin, 2007). Metodo mistoaren hautaketarekin, aurkikuntza fidagarriagoak eta ikergaiaren azalpen borobilago bat bilatzen da, metodo kuantitatibo edo kualitatiboa garbiak erabilita baino (Ary et al., 2010). 4.3. Ikerketa mota: kuasiesperimentala Ikerketa esperimentalaren ezaugarri nagusiak, ikerlariak aztertu nahi dituen gertaeraren baldintzak kontrolatu eta manipulatzen dituela, interbentzio bat burutzen duela eta horrek eragindako aldaketak neurtzen dituela dira (Cohen et al., 2007). Esperimentalean ez bezala, subjektuen ausazko esleipena tratamendu taldeetan ezin izan delako egin, ikerketa diseinu kuasiesperimentala hautatu da. Titulazioa eta ikasketa hizkuntzaren arabera, aurretik definitutako taldeetan banatuta
126 daude ikasleak. Hezkuntza ikerketetan, klase taldeak mantendu behar diren kasuetan, diseinu kuasiesperimentala aproposa da (Ary et al., 2010). Ikerketa burutzeko eta tratamenduaren efektua alderatzeko, tratamendua (irakaskuntza metodo egokitua) jasoko duen talde esperimentala eta kontrol taldea definitu dira. Konparaketa taldearen helburua, ikerlariak talde esperimentalean tratamendua aplikatuko ez balu, lortuko lituzkeen emaitzak zeintzuk izango ziren, ikustea da (Slavin, 2007). Honekin batera, tratamenduaren eragina talde esperimentalean neurtu daiteke, konparaketa erreferentzia oinarri moduan, kontrol taldearen datuak existitzen baitira. Tesi honetan enuntziatu diren hipotesiak ikerketa kuasiesperimentalera egokitzeko, mendeko aldagaiak eta aldagai askea definitu behar dira. Aldagai askea ikerlariak manipulatuko duen aldagaia da, hau da, irakaskuntza metodologia. Mendeko aldagaia, aldagai askea edo esplikatzailearen manipulazioaren ondorioz era adierazgarrian aldatzen den edo ez aztertzen den aldagaia da (Bluman, 2011), kasurako, ikasleen CAD modelo, multzo eta planoak eta talde lanaren adierazleak. Estatistikoki aztertzeko, ikerketa diseinua zehaztu eta hipotesiak formulatzen dira ondoren. 4.4. Ikerketa diseinua Behin ikerketa mota aukeratu denean, hipotesi bakoitzaren ebaluaziorako diseinu bat burutu da eta gauzatzeko egokiak diren instrumentuak aukeratu dira. Campbell et al. (1963) ikerketa diseinuentzako proposaturiko nomenklatura jarraitu da: • X: aldagai esperimentalaren eraginpean dagoen taldea. • O: behaketa edo neurketa prozesua.
128 proba ezaguna dutelako izan daiteke eta ez neurtu nahi den tratamenduarena. Horregatik, proba baliokideak erabiltzea gomendatzen da (Ary et al., 2010). Bigarren proba hau, CAD modelaketan oinarrizko ezagutzak lantzeaz bukatzen denean burutzen da, gai honetako trebakuntzaren efektua neurtu nahi delako. Talde esperimentalean, 7.aste inguruan ematen den behaketa da eta kontrol taldean, irakasleen programazio desberdintasunengatik, 7.-9. asteen artean. Hirugarren behaketan (O3) erabilitako proba, multzo baten muntaketa izan da eta laugarren behaketan (O4), multzo bateko pieza baten planoa egitea. Hirugarren behaketa talde esperimentalean 10.astean da, kontrol taldearentzat 9.-11.tartean ordea. Laugarren behaketa talde esperimentalean 13.astean da eta kontrol taldearentzat 13.15. tartean. Aurre-testean, taldeen arteko CAD modelaketan dauden desberdintasunak soilik aztertu dira, modeloen muntaketa eta hauetatik eratorritako planoen sorrerak CAD ezagutza aurreratuagoak direla kontsideratu baita. Azken hau, irakasgaiko plangintzek, bai PBL-koak bai ohikoak, konfirmatzen duten ikuskera da. Ikerketa diseinu honetan lortutako behaketen datuak kodifikatu, sailkatu eta estatistikoki aztertu dira.
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 129 Lehenengo hipotesian lortutako lehenengo eta bigarren behaketako datuak erabili dira (modelo probarenak). Bigarren hipotesi honetan, tratamenduak nabarmentzen dituen kalitatezko CAD modeloen atributuen eragina modelo osoak lortzeko, aztertu nahi da. Hau da, berrikuspen bibliografikoak babesten dituen atributu hauetan sakontzeak, modelo osoen kopuruarekin erlazionatua ote dagoen ikusi nahi da.
D1a. Akats kopurua (dimentsio eta eragiketetan) (zenbaki osoa) D2. Modeloa baliozkoa da. Modeloak ez du errore mezurik (dikotomikoa) D3. Modeloa tinkoa da (dikotomikoa) D3a. Zirriborroen erabateko definizioa (dikotomikoa) • Zirriborroek kotak dituzte (dikotomikoa)
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 131 • Zirriborroek kotak faltan dituzte (dikotomikoa) • Zirriborroek erlazioak faltan dituzte (dikotomikoa) D3b. Modeloak aldaketak jasateko gaitasuna (dikotomikoa) D4. Modeloaren laburra da (dikotomikoa) D4a. Zirriborroan soberako edo elementu bikoizturik ez daude (dikotomikoa) D4b. Eragiketa anizkunak. Eragiketa bat egiteko, eragiketa anitzak aukeratu. (dikotomikoa) D4c. Eragiketa Kopurua (zenbaki osoa) D5. Modeloa diseinu intentzioarekin bat dator D5a. Modeloaren kokapena egokia (dikotomikoa) D5b. Eragiketen egokitasuna. Eragiketa ez egokiak daude (dikotomikoa) D5c. Eragiketa sekuentzia hoberenarekin bat etortzea (dikotomikoa) Company et al.-ek (2014) seigarren dimentsio bat zerrendatzen du, modeloa argia eta ulergarria izatea. Dimentsioa hau modeloaren historia zuhaitzeko eragiketei diseinu intentzioarekin bat datozen etiketak ezartzearekin erlazionatzen du. Talde esperimentalean, azken urtean landutako gaia izan denez eta kontrol taldean landu ez denez, neurtu gabeko dimentsio bat da eta ikerketatik kanpo geratzen utzi da. Etorkizunerako ikerketa lerro izan daitekeen gai hau, azken urteetan zenbait autoreek jorratu dute (Boujut eta Dugdale, 2006; Bracewell et al., 2009; Company et al., 2014a; Dorribo-Camba et al., 2013). Bestalde, autoreen artean tasun edo “feature” definizioaren ulermena ez da berdina, adibidez, CAD aplikazio batzuek, modelaketa eragiketen edozein emaitza solido, tasun kontsideratzen dute eta honek tasun moduan kontsideratzen dena, ezberdin sailkatzera eramaten du. Era berean, CAD aplikazioen informazioaren gaztelerako itzulpenek, ez dute terminologia bateratu bat erabiltzen eta modeloak sortzeko “operacion” edo eragiketei erreferentzia egiten diete. Beraz, ikerketako
132 terminologia argitzeko, “tasunak sortzeko erabiltzen diren eragiketak” kontzeptua nabarmenduko da. Aurreneko atributuan, D1 dimentsioan, modeloaren osotasuna aztertzen da. Jatorrizko piezaren forma eta tamaina erreproduzitzen duen zuzentasuna aztertzen da. Modeloa baliozkoa izatea, hau da, programak errorerik ez ematea, D2-an neurtzen da. Solid Edge programak adierazten dituen erroreak modeloaren fitxategian dauden edo ez egiaztatzean datza. CAD modelo batek sendotasuna eta malgutasunaren arteko oreka mantendu behar du aldaketak jasateko, baina jatorrizko diseinu intentzioa ez du galdu behar. Oreka hori, tinkotasuna moduan definitu da (D3 dimentsioa) eta bere barnean zirriborroaren erabateko definizio geometrikoa eta modeloak aldaketak jasateko duen gaitasuna aztertzen dira. Zirriborroaren definizio geometrikoa erabateko dela ziurtatzeko, kota eta erlaziorik falta ez direla egiaztatu behar da. Solid Edge programan, koten erabilera erabiltzailearen aukeran dagoenez, atributua hau bereizi egiten da. CAD programa honek ostera, zirriborroetan erlazio automatikoak identifikatzeko aukera lehenetsia du, beraz, hauen erabilera zirriborroetan erabiltzailearen asmoa izatea, ez da koten kasuan bezain argia. Bestalde, modeloak diseinu prozesuan eratorritako aldaketak jasateko duen gaitasuna aztertzen da. Modeloaren diseinu intentzioarekin bat datozen aldaketak burutzen ditu probaren zuzentzaileak eta modeloaren portaera hauen aurrean balioesten du. Modeloaren laburtasunak (D4), modelaketaren efizientziaren neurri bat ematen du. Aztertzen diren bi aldagaiak, batetik zirriborroetan soberako elementuak edo bikoiztuak egotea eta bestetik eragiketa bat egiteko eragiketa anitzen aukeraketa dira. Modelo efizienteago batek ez ditu behar ez diren elementuak zirriborroetan eta eragiketa kopuru murritzagoarekin, baliozko modelaketa lortzen du. Eragiketen anizkunen erabilera eragiketa bakarrarekin posible dena egiteko, modeloaren historia zuhaitza beharrik gabe luzatu eta modeloa korapilatsua bilakatzen du. Gainera,
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 133 eragiketa bat editatu beharrez gero, eragiketa bakarra aldatzea arinagoa da. Modeloaren dimentsio honen barruan, eragiketa kopurua neurtzen da, eragiketa kopurua eta beste atributuen arteko erlazioak bilatu asmoz. Azken dimentsioan (D5), modelaketan, diseinu intentzioa kontutan hartu eta transmititzen den aztertu nahi da. Batetik, modeloaren sorreran aukeratutako eta erabilitako planoak aztertzen dira, Rynne eta Gaughran-ek (2007) eta ondoren bere ikerketa lerro jarraitu zuten ikerlariek (Diwakaran eta Johnson, 2012; Johnson eta Diwakaran, 2010, 2011a; Peng et al., 2012) aipatutako atributua da. Kokapen egokiak modelaketan (jatorrizko eta simetria planoen erabilerak), modeloaren ezaugarri simetrikoak mantentzen laguntzen du. Are gehiago, modeloa ez baldin bada planoetan ondo kokatzen, multzo bat muntatzeko modeloa erabiltzerakoan, seguruenik plano lagungarriak definitu beharko dira modeloaren muntaketa egokia ziurtatzeko. Bestetik, modeloko eragiketen egokitasuna ebaluatu nahi da. Eragiketen aukeraketan eta modelaketan diseinu intentzioa kontutan hartzen den ikusi nahi da. Eta azkenik, ikaslearen modelaketa prozesua eragiketa sekuentzia hoberenarekin duen konbergentzia aztertzen da. Eragiketa sekuentzia hoberenarekin (Allsop, 2009; Hartman, 2003; Hirz et al., 2013; Rynne eta Gaughran, 2007), diseinu intentzioa hobeto jasotzen duen eragiketa sekuentzia ulertzen da, aldaketak jasaterako orduan malgutasuna eskaini eta era berean modeloaren sendotasun geometrikoa mantentzen duenak. Modelaketa sekuentzia hoberena modeloa burutzeko erarik sinpleena da, era berean modelaketa ulergarria egiten du diseinu intentzioarekin bat datorrelako.
ESKALAK. CAD modeloen atributu zerrenda estatistikoki aztertu daitekeen datu multzo bat izan dadin, atributuak aldagai bezala neurtu dira. Atributu bakoitzarentzat eskala egoki baten erabilera bilatu da. Aldagai gehienak eskala dikotomikoaz neurtzea aukeratu da, atributu hori modeloan topa daitekeen edo ez mugatuz. Beste ikerketa
134 batzuetan egin den bezala (Diwakaran eta Johnson, 2012; Johnson eta Diwakaran, 2010, 2011b, 2011a; Peng et al., 2012) eskala dikotomikoa aproposena dela pentsatu da. Bi erantzunen artean mailak bereizten dituzten ikerketak badaude ere (Company et al., 2014b), modeloen analisian, eskala hauen erabilerak subjektibotasun maila handiago bat ekar dezakeela uste da. Aldagai nagusi batzuk beste azpialdagaiaren erantzunek definitzen dituzte, hala nola, D3a zirriborroen erabateko definizioa baiezkoa izateko, zirriborroek kotak dituzte - Bai, zirriborroek kotak faltan dituzte – Ez, eta zirriborroek erlazioak faltan dituzte - Ez, erantzunek baldintzatzen dute. Kasu bera ematen da D4 (modeloaren laburtasuna) dimentsioarekin, D4 baieztatzeko, D4a (zirriborroan soberako elementuak) Ez, eta D4b (Eragiketa anizkunak) Ez, izan behar dute. Aldagai kuantitatibo bakarrak eta zenbaki osozko eskala batekin neurtuko direnak, eragiketa kopurua eta akats kopurua dira. ZUZENKETA IRIZPIDEAK. CAD modeloen proban, bi modelo erabili dira (8. Eranskinak atala ikusi). Emaitzen baliozkotasuna bermatzeko, aurre-testean eta test-ondoan proba baliokideak izan behar direla kontutan hartuz, zuzenketa irizpide berdinak erabili dira bi modeloentzat. Azalpenak ez luzatzeko asmoz, test-ondoko modeloaren (bigarren modeloan) kasua aztertuz azalduko dira irizpideak, proba honetan jasoko baita irakaskuntza metodologien arteko desberdintasuna. Zuzenketa irizpideak nola zehaztu diren jakitea beharrezkoak diren kasuetan azaltzen dira. D1 dimentsioan, modeloaren osotasuna ebaluatzen da. Inolako tresna zuzentzailerik erabili ezean, ikertzailearen zuzenketen emaitzek desberdintasun adigarria azaldu dute emaitzen bigarren berrikuspenean. Horregatik, modelo molde eme bat sortu eta zuzenketa Solid Edge-eko ‘Verificar ’ erlaitzeko ‘Evaluar’ panel barruan dagoen ‘Comprobar interferencia’ aukera bidez burutu da (multzo bat sortzerakoan azaltzen den menuan). Interferentziak, nola azaltzen diren 4.3 Irudian ikusten da. Prozedura hau jarraituz, probetan erabilitako modeloen zuzenketen berrikuspenen arteko diferentziak erabat murriztu dira.
4.1. Irudia. Modelo probaren bigarren planoa (Test-ondokoa) D2 dimentsioa ebaluatzeko, fitxategia irekitzerakoan eta Solid Edgeko historia zuhaitzean azaltzen diren ikurretan, ikusi daiteke modeloa baliozkoa den. Irekitzerakoan errorea ematen duten fitxategiak baztertuak izan dira. Solid Edgeko errore ikurrak azaltzen dituzten fitxategiak ordea, zenbakitu dira.
136 D2 dimentsioa ebaluatzeko, fitxategia irekitzerakoan eta Solid Edgeko historia zuhaitzean azaltzen diren ikurretan, ikusi daiteke modeloa baliozkoa den. Irekitzerakoan errorea ematen duten fitxategiak baztertuak izan dira. Solid Edgeko errore ikurrak azaltzen dituzten fitxategiak ordea, zenbakitu dira. Modeloaren tinkotasun dimentsioan (D3), lehenik, laginean jasotako modelo bakoitzaren zirriborroak banan-banan aztertu dira. Solid Edge programak, 2D-ko zirriborroen egoera ematen duen egiaztatzaile bat dauka, aktibatuz gero (‘Verificar’ erlaitzan, ‘Evaluar’ panelan, ‘Colores de relaciones’ aukera), zirriborroaren kolorea definizio mailaren arabera aldatzen da. Programak hurrengo kolore eskema lehenetsia du: - Beltza : guztiz definitua - Urdin iluna: azpidefinitu - Laranja: gaindefinitua - Grisa: inkoherentea
4.3 Irudia. Molde emearekin interferentziak.
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD Dimentsio berean, modeloak aldaketak jasateko gaitasuna neurtzeko, zuzentzaileak aldaketa batzuk burutzen ditu. Adibidez, bigarren modeloarentzat hurrengo kotak alda daitezkeela egiaztatzen d D4 dimentsioaren barruan, zirriborroak eta eragiketak aztertzen dira modeloak laburtasun egokia duela ziurtatzeko. Zirriborroetan soberako elementuak edo bikoiztuak ez dituztela egiaztatzen da. Eragiketetan, eragiketa bakarrean zena, ez dela bi eragiketa baino gehiagotan egiten berrikusten da. D5 dimentsioan, aurrena CAD modeloak kokapen egokian daudela berrikusten da, jatorrizko planoak modeloaren simetria planoekin bat datozela ikusiz. Ondoren, modeloen eragiketak diseinua intentzio Azkenik, modeloaren aztertzeko, diseinu intentzioarekin bat datorrena definitu behar da. hoberena determinatzeko pausuak jarraitu dira (Ary et al., 2010) (hiruek irakaskuntza eta esperientzia profesionala dute arlo honetan eta horietako bat Eskola Politeknikotik kanpo egiten du lan). Behin zehaztu ondoren, adituek proba burutu dute. Ikertzaileak probaren emaitzak aztertu eta dibergentziak identifikatzen ditu. Adituei bigarren aldiz egiteko aukera ematen zaie, beste partaidearen sekuentziarekin desberdintas hurrengo sekuentzia hoberena adostu dute bigarren modeloarentzat:
4.4 Irudia. Eragiketa sekuentzia hoberenaren proposamena PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD Dimentsio berean, modeloak aldaketak jasateko gaitasuna neurtzeko, zuzentzaileak aldaketa batzuk burutzen ditu. Adibidez, bigarren modeloarentzat hurrengo kotak alda daitezkeela egiaztatzen da: 57,2; Ø54; Ø72; Ø12; Ø88. D4 dimentsioaren barruan, zirriborroak eta eragiketak aztertzen dira modeloak laburtasun egokia duela ziurtatzeko. Zirriborroetan soberako elementuak edo bikoiztuak ez dituztela egiaztatzen da. Eragiketetan, eragiketa bakarrean zena, ez dela bi eragiketa baino gehiagotan egiten berrikusten da. D5 dimentsioan, aurrena CAD modeloak kokapen egokian daudela berrikusten da, jatorrizko planoak modeloaren simetria planoekin bat datozela ikusiz. Ondoren, k diseinua intentzioarekin bat datozen aztertzen da. Azkenik, modeloaren tasunak definitzen dituzten eragiketa sekuentzia aztertzeko, diseinu intentzioarekin bat datorrena definitu behar da. hoberena determinatzeko kidekoen berrikuspena erabili da eta Delphi metodoaren (Ary et al., 2010): CAD-eko hiru adituek, adituen panela osatu dute (hiruek irakaskuntza eta esperientzia profesionala dute arlo honetan eta horietako bat Eskola Politeknikotik kanpo egiten du lan). Behin probaren helburuak eta aditu panela zehaztu ondoren, adituek proba burutu dute. Ikertzaileak probaren emaitzak aztertu eta dibergentziak identifikatzen ditu. Adituei bigarren aldiz egiteko aukera ematen zaie, beste partaidearen sekuentziarekin desberdintasunak azalduz. Honela, adituek hurrengo sekuentzia hoberena adostu dute bigarren modeloarentzat: 4.4 Irudia. Eragiketa sekuentzia hoberenaren proposamena
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 137 Dimentsio berean, modeloak aldaketak jasateko gaitasuna neurtzeko, zuzentzaileak aldaketa batzuk burutzen ditu. Adibidez, bigarren modeloarentzat Ø88. D4 dimentsioaren barruan, zirriborroak eta eragiketak aztertzen dira modeloak laburtasun egokia duela ziurtatzeko. Zirriborroetan soberako elementuak edo bikoiztuak ez dituztela egiaztatzen da. Eragiketetan, eragiketa bakarrean egin beharko D5 dimentsioan, aurrena CAD modeloak kokapen egokian daudela berrikusten da, jatorrizko planoak modeloaren simetria planoekin bat datozela ikusiz. Ondoren, arekin bat datozen aztertzen da. eragiketa sekuentzia aztertzeko, diseinu intentzioarekin bat datorrena definitu behar da. Sekuentzia da eta Delphi metodoaren eko hiru adituek, adituen panela osatu dute (hiruek irakaskuntza eta esperientzia profesionala dute arlo honetan eta horietako bat probaren helburuak eta aditu panela zehaztu ondoren, adituek proba burutu dute. Ikertzaileak probaren emaitzak aztertu eta dibergentziak identifikatzen ditu. Adituei bigarren aldiz egiteko aukera ematen zaie, unak azalduz. Honela, adituek
4.4 Irudia. Eragiketa sekuentzia hoberenaren proposamena.
INSTRUMENTUAREN BALIOZKOTASUNA. CAD proba, irakaskuntza metodologien CAD modelaketa ikasketa emaitzen desberdintasuna neurtzeko Ikerketa instrumentu bezala erabili da. Instrumentu honen baliozkotasuna, bilatzen diren ikerketa helburuak lortzen diren mailan zehazten da. Horretarako CAD modeloetan neurtu beharko diren atributuak finkatzeko, berrikuspen bibliografikoan (2.Esparru teoriko atalean, CAD modeloen atributuak ikusi) eta ikertzailearen eta bere ingurunearen esperientzia enpirikoan oinarritu da. Lortutako atributu zerrenda, ikerketek babesten dute. Probarako bi CAD modelo aukeratu dira (8. Eranskinak atala ikusi) test-efektua (“testing effect”) ekiditeko, hau da, ikerketa subjektuek test bera bitan burutzea, testean lortutako emaitzan eragina izan dezakeela baieztatzen dute zenbait ikerlariek (Ary et al., 2010). Test-ondoan irakaskuntza metodologien desberdintasunak teorikoki nabarituko direnez, bigarren probarako modelo moduan Wiebe-k (1999, 2003) ikerketetan erabilitako pieza aukeratzen da. Modeloa aurreko ikerketetan modelaketa desberdintasunak ikertzeko erabiltzeak, baliozkotasun maila aproposa ziurtatzen du. Aurre-testarentzat, lehenengo modeloan oinarritutako proba baliokidea diseinatu da. Zailtasun maila antzekoa bilatu da eta probarako modeloaren egokitasuna bi adituen oniritzia izan du. CAD modeloen zuzenketa eskalak eta irizpideak finkatzeko eta atributuak zehazteko objektibotasuna bilatu da. Eskalen kasuan, nagusiki eskala dikotomikoaren erabileran itzuli da hori. CAD modeloen sekuentzia hoberena zehazteko Delphi metodoaren urratsak jarraitu dira. Metodo desberdinez jasotako datuen baliozkotasuna nabarmenki handitzen da Delphi metodoa erabiliz (Danos eta Norman, 2011). CAD modeloen zirriborroen guztizko definizioa egiaztatzeko, Solid Edge-k automatikoki ‘Colores de relaciones’ aukera aktibatuz gero egin dezake. CAD modeloen diseinu zuzentasuna ebaluatzeko, molde eme bat sortu da eta Solid Edge-en ‘Comprobar interferencia’ aukerarekin interferentziak automatikoki azaltzen dira.
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 139 Multzo Proba Proba honetan, multzo mekaniko baten muntaketa CAD-eko software batean aztertu da. Branoff et al.-ek (2003) EEBBetako zenbait enpresetan burututako inkestan, CAD gaien artean interes handikoena, multzoen muntaketa azaldu zen. CAD modeloetan bezala, multzo muntaketaren egokitasuna eta diseinu intentzioa adierazteko gaitasuna ebaluatu nahi da. Aurreko proban egin den moduan, multzoaren atributuak Company et al.-ek (2014b) proposaturiko dimentsioetan sailkatu dira: M1. Multzoa osoa da (dikotomikoa) M2. Multzoa baliozkoa da (dikotomikoa) M3. Multzoa tinkoa da (dikotomikoa) M4. Multzoa laburra da (dikotomikoa) M4a.Erlazio kopuru egokiarekin mugatutako piezen zenbatekoa (zenbaki osoa) M5. Multzoa diseinu intentzioarekin bat dator M5a. Multzoaren hasierako pieza (dikotomikoa) M5b. Muntaketan diseinu intentzioarekin bat datozen erlazioak erabiltzea (dikotomikoa) M5c. Piezen muntaketa sekuentzia diseinu intentzioarekin bat dator (dikotomikoa) Company et al.-ek (2014b) seigarren dimentsio bat zerrendatzen du, multzoa argia eta ulergarria izatea, hau da, multzoa ondo organizatua egotea (dokumentuak eta karpetak izendatuak egotea). Probaren kasuistikak, azken dimentsio honen neurketa bideragarria ez izatera eramaten du, izan ere, muntaketa proba burutu dezaten, ikerketa subjektuei piezen modeloak multzo planoarekin batera karpeta batean ematen zaizkie.
140 Probako lehenengo dimentsioan, M1-an, multzoko pieza guztien erabilera muntaketan egiaztatzen da. Kokapen egokia badute eta elkarrekin interferentziarik ez badago, multzo osoa kontsideratzen da. Dimentsio berean, muntaketa sekuentzian falta diren pieza kopurua ere zenbakitu da, osoak ez direnen artean piezen faltak duen intzidentzia jakiteko. M2 dimentsioan, multzoa baliozkoa kontsideratzeko, multzoak eta erlazionatutako fitxategiek ez dutela errore mezurik eman behar. Multzoaren tinkotasuna, M3-a, multzoaren mugimenduak izan beharko zirenen parekotasuna lortzen den heinean neurtzen da. M4-an, multzoa laburra dela kontsideratzeko multzoko piezen arteko erlazio kopurua aztertzen da. Multzoaren erlazio kopurua optimizatua badago bere funtzionaltasuna mantenduz eta erlazio kopurua ezin bada nabarmenki jaitsi, multzoa laburra dela esango da. Azkeneko dimentsioan, M5-a, multzoa diseinu intentzioarekin bat datorren aztertzen da. Horretarako, muntaketa sekuentziaren hasiera, multzoaren pieza finkotik hasten den ikusten da. Solid Edge programak, multzoen muntaketan aurreneko pieza finkotasun erlazioa ematen dio. Bestalde, dimentsio berean, muntaketan diseinu intentzioarekin bat datozen erlazioak erabiltzen diren egiaztatzen da. Hau da, piezen arteko erlazioak aukeratzeko orduan, lehentasuna diseinu intentzioarekin bat datozenei ematen zaion ikusten da. Azkenik, piezen muntaketa sekuentzia diseinu intentzioarekin bat datorren egiaztatzen da. ESKALAK CAD modeloen atributuen neurketan bezala, eskala dikotomikoak aukeratu dira aldagai kualitatiboentzat. Zuzenketa irizpideen argitasuna bilatu da eskalaren aplikazioa ikerlari eta ikuskatzaileentzako zalantzarik gabekoa izan dadin.
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 141 Aldagai kuantitatiboetan zenbaki osozko eskalak erabili dira, besteak beste falta diren pieza kopurua, multzoaren erlazio kopurua eta piezen erlazio gain-mugatuen kopurua aldagaietan. ZUZENKETA IRIZPIDEAK Multzoa muntatzeko proban, ikerketa subjektuei multzo planoa eta multzoa osatzen duten piezen modeloak (fitxategiak) eman zaizkie. Multzo planoa aztertuz, muntaketa sekuentzia determinatu eta burutu behar dute, piezen arteko erlazioak kontutan izanik. Azkenik, sortutako multzoaren fitxategiak entregatu behar dituzte. Zuzenketa burutzeko, M1 dimentsioan, multzoaren osotasuna aztertzen da. Piezek kokapen egokia badute eta elkarrekin interferentziarik ez badago, multzo osoa kontsideratzen da. Horretarako fitxategiak banan-banan behatu behar dira. Dimentsio honetan, falta diren pieza kopurua zenbakitzeko historia zuhaitza aztertu egiten da.
4.5 Irudia. Multzo muntaketarako planoa.
142 M2 dimentsioan, multzoa baliozkoa kontsideratzeko, multzoak eta erlazionatutako fitxategiek ez dute errore mezurik eman behar programa irekitzerakoan. Multzo ez baliozko bezala zenbatuko da, edozein errore badu. Multzoaren tinkotasuna dimentsioan, M3-an, multzoaren mugimenduen egokitasunean neurtuko da. Hau da, piezen arteko erlazioek multzoak onartzen dituen mugimenduak kontutan izan behar dituzte. Dimentsio hau konprobatzeko, 3, 4 eta 5 markako piezei mugimendu librea eragiten zaie (“Arrastrar componente” Solid Edgeko aukera bidez). M4-an, multzoaren laburtasuna ebaluatzen da. Multzoaren erlazio kopurua optimizatua badago bere funtzionaltasuna mantenduz eta erlazio kopurua ezin bada nabarmenki jaitsi, multzoa laburra dela esango da. Beharrezkoak dituen erlazio kopuru minimoarekin multzoaren muntaketa egin den ikusten da. Horretarako multzoaren erlazioa kopuru hoberena enpirikoki finkatu da. Delphi metodoaren urratsak jarraituz, CAD aditu panelak, hoberena 24 erlazioetan finkatzen du. Solid Edge-k piezen arteko erlazioak ezartzeko eskaintzen dituen erlazio aukera bateragarriengatik, kopuru minimo onargarri tartea 21-26 bitartean finkatu da. Adituek pieza baten kokapena muntaketan, finkoa bada, hiru erlaziorekin gehiengoz definitzen dute. Erlazionatutako beste piezekin mugimendu erlatiboa badu ordea, hiru erlazio baino gutxiagora jaisten dute kopurua. Aurrekoa kontutan izanik, dimentsio honetan, erlazio kopuru egokia duten piezak zenbatzen dira, gain edo azpimugatuak dauden pieza kopurua aztertuz. Azkeneko dimentsioan,M5-a, multzoa diseinu intentzioarekin bat datorren aztertzen da. Horretarako, muntaketa sekuentziaren hasiera, multzoaren pieza finkotik (oinarritik) hasten den ikusten da. Solid Edge programak, multzoen muntaketan aurreneko pieza finkotasun erlazioa ematen dio. Bestalde, dimentsio berean, muntaketan diseinu intentzioarekin bat datozen erlazioak erabiltzen diren konprobatzen da. Hau da, piezen arteko erlazioak aukeratzeko orduan, lehentasuna diseinu intentzioarekin bat datozenei ematen zaion ikusten da. Adibidez, multzoko 4 piezaren erlazioak ezartzeko, mugimendu axiala duela kontutan eduki behar da eta
4.6. Irudia. Multzo muntatua Solid Edgen Bukatzeko, piezen muntaketa sekuentzia diseinu intentzioa jarraitzen duen neurtzen da. Adituek hobesten duten muntaketa sekuentzian, hurrengo pieza taldeak eta ordena ikusi daiteke: - 1 piezarekin hasten da. - 1 piezaren ondoren lehenengo 9 eta gero 10 piezak jarraitzen diote. - 2 piezak 1 eta 3 piezen lotura egiten du. - 3 piezaren ondoren 5 (8-a baino lehen beti), 7 eta 11 (7-a ondoren) muntatzen dira. - 3 pieza ondoren lehenengo 8 (5-a eta gero), 6 pieza eta 4 pieza muntatzen dira. - 3 pieza ondoren 12 pieza muntatzen da.
144 Zuzenketak ikerlariak burutzen ditu eta bi CAD adituek, ausaz esleitutako zenbait muntaketaen zuzenketen berrikuspena burutzen dute. Honela, zuzenketaren alborapenak ekidin eta irizpideen bateratasuna bilatu da.
INSTRUMENTUAREN BALIOZKOTASUNA CAD multzoaren proba, muntaketa prozeduraren desberdintasunak neurtzeko baliozko instrumentu moduan aukeratu da. Multzoaren muntaketa neurtzen diren atributuak berrikuspen bibliografikoan dute jatorria. Aukeratutako CAD multzoa, urteetan irakasgaian muntaketa estrategian sakontzeko erabili den ariketa da, beraz, baliozkotasuna aurreko erabilerak bermatzen du. Zuzenketan objektibotasuna bilatu asmoz, eskala dikotomikoak aukeratu dira nagusiki zuzenketa irizpideen aplikazioa erraztuz. CAD modeloekin egin bezala, muntaketa sekuentzia hoberena zehazteko Delphi metodo erabili da. Ikerlariak jasotako laginaren ausazko azpi-lagin bat adituengatik zuzendua izan da, zuzenketaren objektibotasun maila altuena bilatu asmoz. Dokumentuak (Planoaren Proba) CAD erabiltzeko gaitasunaren emaitza neurgarri baten moduan CAD modeloetatik eratorritako planoen sorrera kontsideratu da. Ingeniaritzako ohiko jarduerak planoen irakurketa, interpretazioa eta adierazpena dira. Are gehiago, diseinu plano bat aldatzea CAD modeloaren aldaketaren bidez, jarduera zaila suertatu daiteke ingeniariarentzat (Peng eta Trappey, 1996). Horregatik ikasketa emaitza moduan ebaluatzeko proba bat diseinatu da. Planoan landuko diren adierazleak, beraien neurketa eskalarekin, hurrengo zerrendan zehazten dira:
P2c. Ebakidura eta s P2d. Ardatzen adierazpen zuzena (politomikoa)
P2e. Kotatze zuzena da (politomikoa)
P2f. Perdoiak zuzenak dira (politomikoa)
P2h. Perspektiba isometrikoa erabili P3. Adituen irizpideekin ezarritako nota planoari (zenbakizkoa)
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD P1. Piezaren interpretazio geometriko zuzena (politomikoa) P2. Marrazketa arauen araberako Piezaren adierazpen zuzena P2a. Eskala egokia aukeratu da (dikotomikoa) P2b. Bista egokiak aukeratu dira (politomikoa) P2c. Ebakidura eta sekzio egokiak erabili dira (politomikoa) P2d. Ardatzen adierazpen zuzena (politomikoa) P2e. Kotatze zuzena da (politomikoa) P2f. Perdoiak zuzenak dira (politomikoa) P2g. Gainazal Akaberak egokiak dira (politomikoa) P2h. Perspektiba isometrikoa erabili da(dikotomikoa) P3. Adituen irizpideekin ezarritako nota planoari (zenbakizkoa) 4.7 Irudia. Plano probako planoa
146 Proba, pieza baten planoa lortzeko diseinatu da, baina probaren jarduera segidak, jarduera gehiago egin beharra inplikatzen du: Ikerketako subjektuak multzo plano bat jasotzen du, eskatzen den pieza interpretatzen du, piezaren modeloa diseinatzen du eta modelotik marrazketa arauen araberako piezaren planoa sortzen du. Lehenengo dimentsioan, P1-ean, multzoaren irakurketa zuzena aztertzen da. Ikerketa subjektuak multzo planoko pieza bat modelatu behar du, ondoren bere fabrikazio planoa sortzeko. Dimentsio honetan modeloaren interpretazioa ebaluatzen da, modelo osoa den edo akatsak dituen zehazten delarik. P2 dimentsioan, arauen araberako adierazpen zuzena ikusten da. Modelotik ikerketako subjektuak sortu duen planoa aztertzen da. Aurrena, planoaren eskala P2a egokia den modeloaren adierazpenerako ebaluatzen da. P2b, bista egokien erabilera buruzkoa da, hau da, bistak aukeratzerakoan bista kopuru minimoa baino nahikoak eta argitasuna eta sinpletasuna irizpide moduan erabili diren kontsideratzen da. P2c-n ebakidura eta sekzio egokiak erabili diren pieza guztiz definitzeko aztertzen da. P2d ebaluatzearen arrazoia, piezaren adierazpen zuzenak eskatzen dituen ardatzak marraztu behar direlako da. Solid Edge-k berez zehazten ez dituenez, planoa burutzen ari den subjektuaren esku geratzen da hauen adierazpena. Hurrengo adierazlean planoaren kotatze zuzena aztertzen da, P2e. P2f-n perdoiak eta P2g-n gainazal akaberen arauekiko egokitasuna aztertzen da. Bukatzeko, perspektiba isometriko planoaren zehaztapenean sartu den edo ez ikusten da P2h-n, piezaren irudikatzean eta planoaren ulermenean lagungarri izateko. Azkenengo dimentsioan, P3-n, adituen irizpideekin ezarritako nota planoari jasotzen da.
ESKALAK Planoaren proba zehaztu den atributu zerrenda kontutan izanik, atributu gehienak neurtzeko eskala aproposena politomikoa dela kontsideratu da. Atributu
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 147 eskala dikotomikora mugatuz gero, akatsa duten planoen arteko desberdintasunak ezingo ziren hauteman. Horregatik, atributuaren onargarritasuna mugatuko duen erdibideko eskala bat hautatu da. Adibidez, elementu errepikakorrak dituzten atributuak, kotak esaterako, bi akats baino gehiago izatea limite bezala ezarri da. Eskala dikotomiko berriz, eskala egokia edo perspektiba isometriko planoan sartzea bezalako atributuak ebaluatzeko erabili da. Bertan bai/ez eskala baten bidez atributua era argi batean neurtzen da, atributuak ez duelako erdibideko aukerarik ematen. Azkenik, ikerketa subjektuen planoei adituen irizpideak jarraituz ezarritako notaren eskala zenbakizkoa izan da.
ZUZENKETA IRIZPIDEAK Zuzenketak burutzerako orduan, atributuan eskala mailakatua erabili da atributuen kategorizazioa errazteko. Datuen tratamenduan aipatu bezala, planoek ikerlariaz gain, beste zuzentzaile baten berrikuspena jasaten dute. Objektibotasuna bilatu nahian, ikerlari eta zuzentzaileen arteko zuzenketen desberdintasunak txikitzeko zuzenketa irizpideen argitasuna funtsezkoa da. Gainera, Euskal Herriko Unibertsitateko beste ikastegi batean sortutako pieza berdinaren planoa, txantiloi bezala erabiltzen da zuzenketak burutzeko (8. Eranskinak atala ikusi). P1-ean, piezaren interpretazio geometriko zuzena neurtzeko, hiru mailatan sailkatuko da modeloaren azterketa: (1) modelo osoa dela, (2) modeloak akatsak ditu eta (3) modeloa nulua da. Arauen araberako piezaren adierazpen zuzena planoan, P2-an, lehenik, planoaren bistak eskala egokian adierazita daudela ziurtatuko da (P2a –bai/ez). P2b eta P2c-n, bista egokien aukeraketa eta ebakidura eta sekzio egokien erabileran, hiru mailetako sailkapena erabili da: (1) bista, ebakidura eta sekzio egokiak aukeratu dira, (2) bista, ebakidura eta sekzioak bi akats edo gutxiago dituzte eta (3) bista, ebakidura eta
148 sekzioen aukeraketak ez du bere izana betetzen. Akatsen jatorria, adierazpen grafiko irakasgaiko planoen zuzenketetan ohikoak diren akatsak dira, esaterako, ebakiduren marradura ez erabiltzea, bisten kokapen okerra,… besteak beste. Ardatzen adierazpen zuzena (P2d), kotatze zuzena (P2e), perdoiak (P2f) eta gainazal akaberak (P2g) hiru mailatan sailkatzen dira: (1) adierazlearen zuzentasuna osoa da, (2) adierazleak hiru akats edo gutxiago ditu eta (3) adierazlea ez da aurreko baldintzetan betetzen. Erdiko sailkapenak adierazlearen elementuen falta edo adierazpen okerra kontsideratzen du eta akats kopurua hiru elementu edo gutxiagoetara mugatu da, planoaren akatsen onargarritasun muga bertan jarri delarik. P2h-n perspektiba isometrikoaren erabilera eskala dikotomikoaz neurtzen da (bai/ez). P3 dimentsioa, adituen irizpideak jarraituz planoari jarritako nota aztertzen da. Adituek nota hurrengo puntuazioaren bidez determinatzen dute: - Modeloa geometrikoki ez badago ondo definitua, nota 5 puntu baino baxuagoa izan behar du edozein kasutan. - Eskala egokien erabilera, 1 puntu. - Bista egokien erabilera, 1,5 puntu. - Ebakidura eta sekzioak, 1,5 puntu. - Ardatzak, 1 puntu. - Planoaren kotatzea, 3 puntu. - Perdoiak, 1 puntu. Gainazal akaberak, 1 puntu. Erdiko eskala guztiak, aldagaiko puntu totalen erdia balio dute, adibidez, bi kota baino gehiago faltatzea, kotatzean 1,5 puntu izatea dakar. Kontutan izan behar da adituekin adostutako balorazio sistema honetan, geometrikoki erabat ez definitutako piezen nota beti ere 5 bat baino baxuagoa izango dela, nahiz eta atalen puntuazioaren baturak nota hobea eman.
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 149 INSTRUMENTUAREN BALIOZKOTASUNA Planoaren proba, CAD ikasketa emaitza neurtzeko baliozko instrumentu bezala erabili da. Probaren hasiera, multzo planoaren irakurketak ematen dio, ohiko jarduera ingeniaritza dena eta modelo kognitiboa sortzeko, beharrezko gaitasuna dena (Rynne eta Gaughran, 2007). Multzo planoaren zailtasun maila, irakasle batek eta ikerlariak hautatutako izan da, ikasleen ikasketa emaitzak ebaluatzeko aproposa. Multzoa interpretatu ondoren, ikasleek multzoko pieza baten modeloa eraiki eta planoa sortzen dute. Instrumentuaren baliozkotasuna 2009-2010 ikasturtean burututako aurreikerketa batean frogatu zen, non emaitzak, instrumentuaren baliagarritasuna ikasketa emaitzak neurtzeko babesten zuten. Bestalde, multzo planoa hau, marrazketa teknikoko ikasketetan planoen adierazpena lantzeko erabili ohi da. Eskala eta zuzenketa irizpideen finkapena, objektibotasuna bilatuz egin da. Eskala dikotomikoaren ordez, planoaren kasuan, erdi mailako eskala bat erabili da onargarritasun maila zabaltzeko. Zuzenketaren desbideratzeak eragotzi asmoz, ikerlariak eta beste zuzentzaileak, Euskal Herriko Unibertsitateko beste ikastegi batean sortutako pieza berdinaren planoa, txantiloi moduan erabili dute zuzenketak burutzerakoan. Inkestak Irakasgaiaren jarraipena eta balorazioa egiteko ohiko instrumentua bada ere, irakasgaiko talde lanari buruzko gaitasunaren ikerketarako erabili diren inkestak aztertuko dira ondoren. Erabili diren inkesta sorta hurrengoa da: - Talde lanari buruzko aurreko esperientzia inkesta - Taldean hobetu daitezkeen aspektuei buruzko inkesta - Jardueren ondorioz landutako talde lanaren esperientziari buruzko inkesta - Ikasketa hurbilketari buruzko inkesta
ESKALAK ETA DATU BILKETA Talde lanari buruzko aurreko esperientzia inkesta, ikasleen talde lanari buruzko abiapuntua finkatzeko inkesta da. Irakasgaiaren hasieran bete beharreko inkesta honetan, ikasleek aurreko irakasgaietan izandako esperientzia talde lanari buruz deskribatu behar dute (erantzun irekia), hau da, aurreko irakasleak erabilitako teknika edo estrategiak eta nabarmendutako aspektuak komentatu behar dituzte. Era berean, 10 puntutako eskalaren bidez beraien asebetetze maila eta talde lan eraginkorrari buruzko ezagutzak baloratu behar dituzte eta talde lan eraginkor baten gakoak komentatu behar dituzte (erantzun irekia). Azkenik, aurreko esperientzian talde laneko 14 faktoreen betetze maila zehaztu behar dute 5 puntutako Likert eskalaren bitartez. Likert eskalaren hegaleko balioek adostasunaren muturrak azaltzen dituzte, 5 puntutako Likert eskala batentzat, 1 balioak erabateko desadostasuna adierazten du eta 5 balioak erabateko adostasuna. Taldean hobeto daitezkeen aspektuei buruzko inkesta, proiektuaren garapenaren erdialdera pasatzen den inkesta da. Inkesta honen helburua, talde desberdinen indarrak eta hobekuntza aukerak antzematea da. Horretarako ikasleei erantzun ireki bidez, taldeak talde lanean ondo burutzen dituen 2-3 aspektu eta hobetu ditzakeen 2-3 aspektu komentatzea eskatzen zaizkie. Jardueren ondorioz landutako talde lanaren esperientziari buruzko inkesta, proiektuaren bukaeran betetzen den inkesta da. Hasierako inkestan antzera, irakasgaian talde lanari buruzko esperientzia deskribatu behar dute (erantzun irekia). 10 puntutako eskalaren bidez, beraien asebetetze eta ezagutza mailak baloratu behar dituzte eta talde lan eraginkor baten gakoak komentatu behar dituzte (erantzun irekia). Aukeratutako talde lanaren 14 faktoreak bi ikuspegietatik, betetze maila eta talde lan eraginkorrean duten garrantziarengatik, 5 puntutako Likert eskala batekin
152 baloratzen dituzte. Azkenik, taldearen talde lana ebaluatzea eskatzen zaie (10 puntuetako eskala). Ikasketa hurbilketari buruzko inkesta, jarduera programa (10 puntuko eskala) eta irakaslearen jarraipenaren ebaluatzeko inkesta da. Hau ere, proiektuaren bukaeran pasatzen den inkesta da eta Heylen et al.-ek (2008) proposaturiko itemetan oinarritzen da.
INSTRUMENTUAREN BALIOZKOTASUNA Inkestak, erantzun irekiak eta itxiak jasotzeko diseinatu dira. Erantzun irekiko galderak, talde lanean landu diren faktoreen interpretazio kualitatiboa errotzen duen informazioa jasotzeko planteatu dira. Erantzun ireki hauek jaso, aztertu, kodifikatu eta sailkatu egin dira informazioaren erabilgarritasuna handitu asmoz. Erantzun itxietako galderak, aukeratutako talde laneko faktore zehatzaren balorazio pertsonala lortzera bideratu dira. Azken hauetan, Likert eskalaren erabilera ohikoa da, nahiz eta Likert eskalen puntu kopuruaren determinazioan eztabaida ugari bada ere (Cummins eta Gullone, 2000; Dawes, 2008; Norman, 2010). Ary et al.-ek(2010) iradokitzen duen aukera neutrala erabiltzen dituzten eskalen alde egin da, hau da, inkesta erantzuten duenari erdiko balio bat eskaintzen dituzten eskalak aukeratu dira, 5 puntuetako Likert eskalak. Talde lanaren eraginkortasuna neurtzeko aukeratu diren faktore zehatzen baliozkotasuna, talde lanaren etekina neurtzeko berrikuspen bibliografikoan aurkitu diren ikerketetan frogatuta daude. Faktore hauen ikerketa diseinua aurre testa eta test ondoan oinarritzen da. Bestalde, faktoreen betetze maila ez ezik, faktore horien garrantzia talde lanaren eraginkortasunean baloratzea eskatzen zaie ikasleei, beraien ikuspuntua jasotzeko hainbat ikerketetan egiten den moduan (Johnson eta Ulseth, 2014).
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 153 Elkarrizketak Elkarrizketak, ikerketaren datu esanguratsuak biltzeko baliozko instrumentua da (Cohen et al., 2007). Ikerketa honetan jasotako datuen ulermenean sakontzeko, interpretazio kualitatiboan lagunduko duen informazio gehigarria lortzeko elkarrizketak erabili dira. Elkarrizketa diseinuko bi muturretatik, egituratua eta ez egituratua, erdibideko aukera hautatu da. Elkarrizketa erdi egituratuan, intereseko gaiko galderak proposatzen dira, baina elkarrizketatzaileak elkarrizketa burutzean formatua edo galderak aldatu ditzake (Ary et al., 2010). Orokorrean, erantzun irekiak ahalmentzen dituzten galderak planteatzen dira, aztertzen den gaiaren ulermenerako garrantzizko aspektuak bilatuz. Ikerketa honetan, elkarrizketa erdi egituratua kontrol taldea eta talde esperimentalaren arteko planteamendu didaktikoaren metodologien arteko desberdintasunak azalarazteko erabili da. Landa ikerketaren iraupenean, izandako kontrol taldeko irakasleak elkarrizketatu dira. Elkarrizketa erdi egituratuetan, egituratuak bezala, emaitza azkarrak lortzeko abantaila dute eta ikerlariak gaiaren inguruko jakitea aurretik duenean erabiltzeko aproposa da (Trimble, 1989).
BALIOZKOTASUNA Autore batzuk tresna kualitatiboen baliozkotasuna eta fidagarritasunari buruz aritzeak zentzu handiegirik ez duela badiote, aztertu nahi den gaiari buruz jasotako informazioaren baliozkotasuna areagotzeko zenbait neurri hartu dira: informazioaren objektibotasuna elkarrizketaren baliozkotasuna markatzen duena denez, elkarrizketatuen jarrera aldekoa izan bada ere, informazioa erkatu egin da. Horretarako, zenbait galdera gako denbora epe batera errepikatzen dira eta beste irakasleek duten informazioarekin parekatu. Era berean, gaizki ulertuak eta egokitasun faltak, elkarrizketan tentuz argitzen dira. Iraupena eta galdera kopurua kontrolatu dira,
154 elkarrizketa alperrik ez luzatzeko asmoz eta elkarrizketa jarraitua eta lasai baimentzen duen ingurua bilatu da. Bestalde, elkarrizketan jasotako informazioaren fidagarritasuna zalantzan jar ez dadin, elkarrizketaren egitura aurretik lantzen da. Galderak era argi eta bikoiztasun gabe formulatzea bilatzen da eta era aseptiko batean galdetzen dira, elkarrizketatzailearen eragina eragozteko. Elkarrizketatuari pentsatzeko behar duen denbora eta beharrezko argibideak ematen zaizkio. Behaketa zuzenak Behaketa, ikergairen inguruan gertatzen denari buruzko erregistro eta idazpenak jasotzean oinarritzen den jarduera pasiboa da (Hartman, 2003). Behaketa zuzenean, ikerlariak ez du jardueran parte hartuko eta jarduera ahalik eta gutxien etengo du, ikertuaren zereginean eraginik ez izateko. Ikerketa honetan behaketa zuzena ikergaiari buruzko informazio gehigarria lortzeko erabili da. Tresna kuantitatiboen bidez lortutako emaitzen interpretazio proposamenak behaketa bezalako instrumentuek hornitutako informazioan dute sostengua. Ikerlari ugari dira behaketa ikerketa instrumentu moduan erabili dutenak CAD ezagutzari buruz sakontzeko (Bhavnani et al., 1999; Hartman, 2003; Johnson eta Diwakaran, 2011a; Peng et al., 2012; Rynne eta Gaughran, 2007). CAD jarduerak egiterako orduan, ausaz aukeratutako subjektu baten behaketa burutzen da. Subjektuaren diseinu prozesuaren estrategia, urratsak eta zalantzak jarraipen liburuan idazten dira, subjektuari bere prozesua ozenki deskribatu dezan eskatuz. Era berean, taldeko bileretan ikerlariak talde lanaren bidez burututako proiektuaren eta talde lanaren dinamikaren jarraipena egin dezake. Jarraipen liburuan notak idatziz, taldearen garapenaren aurrerapena eta zailtasunak erregistratu ditzake.
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 155 BALIOZKOTASUNA Behaketa zuzena, ikerketarako baliagarria den informazioa jasotzeko erabili da (McQueen eta Knussen, 2002). Behaketa enpirikoa, CAD modelaketaren estrategiak aztertzeko eta hoberenak identifikatzeko erabili izan da (Bhavnani, 2000). Hala ere, informazioaren objektibotasuna eta baliagarritasuna bermatzeko zenbait neurri hartu dira: Behaketan, ikerlariaren parte hartzea eragotzi da, egindako etenak minimora mugatuz. CAD programaren erabileran, ikerlaria subjektuaren atzean kokatzen da, ikerlariaren keinuek subjektuaren arreta izan ez dezaten. Talde bileretan, behaketa talde kanpotik burutzen da taldearen jardueran eraginik izan ez dezan. Behaketa egin aurretik, jarraipen liburuan erregistro azkarra burutzearren, datu hartzea bizkortzearren, ikasketa emaitzetan identifikatu diren ikasketa adierazleetara egokitu dira. 4.6. Ikerketa prozedurak Ikerketa aurrera eramateko erabili diren zenbait prozedura, hurrengo puntuetan zehazten dira: Datuen bilketa Ordenagailu Bidezko Diseinuaren Gehikuntza eman duten irakasleei, bananbanan ikerketaren helburua eta beraien partaidetzaren beharra azaldu zaie. Ikerketa probak zertan datzaten eta hauen programazioa erakutsi zaie. Azkenik, baimena eta parte hartzea eskatu zaie ikerketa aurrera eramateko. Era berean, elkarrizketa erdi egituratu bat mantendu da, beraien irakasgaiaren planteamendu eta plangintzaren berri edukitzeko eta datuen bilketaren programazioa egokitzeko. Probak eta hauek burutzeko argibideak, irakasleei aurretik eman zaizkie, beraien oniritzia eta gomendioak jasotzeko. Proben inguruko informazioa ikasle
156 helaraztea eta hauen partaidetzaren eskaera, irakasleen esku geratu da. Proben datuen bilketak, Moodle (Learning Management System (LMS)) plataforma bidez egin dira. Ikerketaren garapen leuna ziurtatzeko, datuen bilketaren jarraipena burutu da. Talde lana ebaluatzeko inkesten kasuan, talde lana era esplizituan kontrol taldean lantzen ez denez, lagina, talde esperimentalera mugatzen da. Talde laneko inkesten datuen bilketa Moodle-en burutzen da ere. Inkesten fidagarritasuna konprobatzeko, Cronbach-en alfa koefizientea kalkulatzen da. Koefiziente honek barne tinkotasuna edo bataz besteko korrelazioa inkestaren item-en artean ematen du. Cronbach-en alfa 0,7 balioa edo handiagoa badu, fidagarritasun maila ona duela esan daiteke (Nunnally, 1978). Guztira, bederatzi irakasle eta 176 ikasleek parte hartu dute esperimentazio faseak iraun dituen hiru ikasturtetan. Datuen tratamendua Ikerketa honetan burutzen diren probek tratamendu bat beharrezkoa dute, bertatik estatistikoki erabilgarriak diren aldagaien datuak identifikatu eta kodifikatzeko. Modelo, multzo eta plano probetan, proben zuzenketak tratamenduari hasiera ematen dio. Jasotako laginaren zuzenketak birritan gutxienez burutu dira, zuzenketen arteko desbiderapenak kontrolpean edukita. Are gehiago, laginetik ausazko azpi-lagin bat atera eta beste irakasle baten behaketa jasaten dute. Beste irakasleak zuzenketa irizpideak eta txantiloia jaso eta horien arabera zuzenketa egiten ditu. Bi zuzenketen arteko desberdintasunak onargarriak direla egiaztatzen dira honela. Proben zuzenketa irizpideak ezarri eta balioesteko, adituen adostasuna bilatu da (planoen zuzenketa puntuazioa ezartzeko, adibidez) eta zenbaitetan (modelaketa sekuentzia hoberena zehazteko, adibidez) Delphi metodoaren urratsak jarraitu dira (Rand.org): CAD-eko hiru adituek adituen panela osatu dute (hiruek irakaskuntza esperientzia dute eta bik esperientzia profesionala dute arlo honetan). Behin probaren
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 157 helburuak eta aditu panela zehaztu ondoren, adituek proba burutu dute. Ikertzaileak probaren emaitzak aztertu eta dibergentziak identifikatzen ditu. Adituei bigarren aldiz egiteko aukera ematen zaie, beste partaidearen sekuentziarekin desberdintasunak azalduz. Honela, adituen erantzunak, adituen gehiengoak proposaturikoarekin ez dira hainbeste desbideratzen, nolabaiteko konbergentzia bat lortuz. Zuzenketaren ondorioz, datuak, aztertu beharreko aldagaien arabera jasotzen dira kalkulu orri batean. Ikerlariak analisi estatistikoa egiteko, datuen kodifikazio prozesua aurrera eramaten du ondoren. Inkesten kasuan, laginaren datuak automatikoki kalkulu orri batean kodifikatzen dira, ondorengo analisi estatistikora pasatzeko. Datuen analisia Kalkulu orrietan aztertu nahi diren aldagaietan jasotako datuak analisi estatistiko bat jasaten dute. Analisi estatistikorako, estatistika arloko bi software espezifiko erabili dira: SPSS Statistics 22.0 eta STATGRAPHICS Centurion XVI. Analisia burutzeko prozesua honakoa izan da: Kalkulu orrietako datuak estatistikako softwarera inportatzen dira. Datuen kodifikazioa zuzena eta aldagaien ezaugarrien definizio zuzena dela konprobatzen da. Aldagaiaren banaketa bistaratzeko eta ezohiko balioen identifikaziorako, aztertu beharreko aldagaien datuen grafikoa sortzen da. Aldagaiaren ezaugarriak ikusteko, estatistika deskribatzailea erabiltzen da. Ezohiko balioen tratamenduan, aldagai kuantitatibo baten ezohiko balioen identifikaziorako, Tukey-ren boxplot grafikoaren analisia burutu da. Carling-ek (2000) banaketa ez-Gausiarrentzat proposaturiko aldaera erabiliz, ezohiko balioa, boxplot grafikoaren kaxatik k aldiz (≈2,3) kuartil arteko heina baino distantzia handiagora topatzen den balio bezala zehaztu da.
158 Ondoren, hipotesi estatistikoaren ebaluazioa egiten da. Aldagai kuantitatiboen kasuan, banaketa normalaren doikuntza egokitasun frogak burutzen dira, banaketaren arabera test parametriko edo ez paramatrikoak aplikatzeko. Hurrengo pausua test estatistiko aproposaren bidez, p-balioa lortzea da, hipotesia nulua baztertu eta desberdintasun estatistiko adierazgarria lortu asmoz. Aldagai kuantitatiboentzat pbalioa zehazteko proposatzen diren testak, t-test-a, banaketa normala jarraituz gero eta Mann-Whitneyren W proba, banaketa ez-normaletan izan dira. Aldagai kualitatiboentzat, Chi karratuaren probaren bidez behatutako eta espero denaren arteko konparaketa burutu da. Espero diren maiztasunetako bat, bost gertaera baino txikiagokoa izan bada, Fisher –en testa erabili da zehaztasun maila handitzeko. Hipotesi nulua baztertzeko, p-balioak alfa baino txikiago izan behar du. Zientzia sozialetan orokorrean onartua den %95 konfiantza maila ezarri da, hau da , α=0,05 (Arof, 2011). Desberdintasun estatistikoki adierazgarria lortzen bada, “effect-size” edo efektuaren tamaina kalkulatzen da, erlazioaren indarra kuantifikatuko asmoz. Aldagai kuantitatiboentzat, Cohen-en d balio kalkulatu da eta orokorrean onartzen den balorazio eskala erabili da, hau da, 0,2 baino txikiagoak diren balioak, efektu baxua kontsideratzen dira, 0,5 inguruko balioak efektu moderatua eta 0,8 baino handiagokoak, efektu altua (Cohen, 1992). Nahiz eta arlo akademikoan 0,6 baino handiagoko balioak efektu altukoak kontsideratu daitezkeen (Hattie, 2009), eskala orokorra erabiltzea hautatu da. Aldagai kualitatiboentzat, Cramer-en V koefizientea kalkulatu eta aldagai kuantitatiboen moduan, orokorrean onartzen den eskala erabili da: kasu honetan, V koefizientearen balioak, 0,1 (baxua), 0,3 (moderatua) eta 0,5 (altua) interpretatzen dira (Cohen, 1988).
5. Ezagutza eta emaitzak
5. EZAGUTZA ETA EMAITZAK Atal honetan batutako datuen analisia eta azterketa estatistikoa burutuko da. Aurreko atalean azaldu den bezala, hipotesi bakoitza ebaluatzeko planteatu diren ikerketa diseinuak desberdinak dira. Hala ere, hipotesi bakoitza hiru ataletan aztertuko da: (a) laginaren ezaugarrien deskribapena, (b) estatistikoki lortutako emaitzen aurkezpena eta (c) emaitzen interpretazio eta hipotesiaren ebaluazioa. 5.1. Lehenengo hipotesia Lehenengo hipotesiak, proposamen didaktikoan oinarritutako trebakuntza eta ohiko irakaskuntza jaso duten ikasleen CAD modelo, multzo eta planoen artean kalitate desberdintasuna existitzen dela dio. Hipotesia egiaztatzeko hiru proba zehaztu dira (1) modelo baten diseinua, (2) multzo mekaniko baten muntaketa eta (3) modelo batetik lortutako planoa. Hiru proba hauetan, 4.5 ikerketa instrumentuak atalean adierazi diren eta ikasketa emaitzekin bat datozen atributu-adierazleak eta dimentsioak zehaztu dira. Hauek, ikerketaren aldagaiak kontsideratuko dira, proben datuak sailkatzeko eta tratamendu estatistikoaren bidez ebaluatuak izateko. Ikerketa kuasiesperimentalaren izendapena erabiliz, hiru probentzat aldagai aske moduan, irakaskuntza metodologia aukeratu da, hau da, ohiko irakaskuntza era edo proiektuetan oinarritutako irakaskuntza. Mendeko aldagaiak berriz, modeloaren proban, (D1) modeloa osoa izatea, (D2) modeloa baliozkoa izatea, (D3) modeloa tinkoa
5. Ezagutza eta emaitzak
160 izatea, (D4) modeloa laburra izatea eta (D5) modeloa diseinu intentzioarekin bat etortzea dira. Multzoaren kasuan, (M1) multzoa osoa izatea, (M2) multzoa baliozkoa izatea, (M3) multzoa tinkoa izatea, (M4) multzoa laburra izatea eta (M5) multzoa diseinu intentzioarekin bat etortzea dira. Azkenik, planoarentzat (P1) piezaren interpretazio geometriko zuzena, (P2) marrazketa arauen araberako piezaren adierazpen zuzena eta (P3) adituen irizpideekin ezarritako nota planoari aztertzen dira. Laginaren ezaugarriak 1. MODELO PROBA Modelo proba erabiliz, ikerketa diseinuaren lau behaketa burutu dira (4.2 Taula. Lehenengo hipotesiaren ikerketa diseinua): O1E eta O1K, aurre testean eta O2E eta O2K, test-ondoan. Lehenengo hipotesiarekin, tratamendua aplikatu osteko ikasketa emaitzen desberdintasuna aztertu nahi denez, ikerketaren arreta test-ondoko emaitzetan eta hauen azterketan kokatzen da. Aurre-testaren emaitzek, hausazko esleipena bideragarria ez diren ikerketa esperimentaletan, ikerketa taldeen subjektuen hasierako ezagutza mailen berdintasuna neurtzeko balio dute (Slavin, 2007). Aurretestaren erabilpenak ikerketaren baliozkotasun maila igotzen du. 4. atalean aitatu bezala, aurre-testean taldeen arteko CAD modelaketan dauden desberdintasunak soilik aztertu dira, modeloen muntaketak eta hauetatik eratorritako planoen sorrerak CAD ezagutza aurreratuagoak direla kontsideratu baita. Azken hau, irakasgaiko plangintzek, bai PBL-koak bai ohikoak, konfirmatzen duten ikuskera da. Hasierako ikerketa diseinuaren proposamena, hipotesi honen balorazio kualitatibora bideratua zegoen, hau da, diseinua, lagineko subjektuen ezagutza maila neurtzeko bakarrik test-ondoen erabilerara mugatzen zen. Baina baliozkotasun maila handitu asmoz, laginen bilketako azken urtean, aurre-testa burutzeko datuak jaso dira eta ikasleen hasierako ezagutzen arteko desberdintasunaren azterketa ikerketa diseinuari gehitu zaio.
5. Ezagutza eta emaitzak
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 161 Aurre-testaren subjektu kopurua nE=35 talde esperimentalean eta nK=35 kontrol taldean izan da. Ez da hondatutako fitxategirik jaso. Test-ondoan, datu bilketak iraun dituen hiru urteetan jasotako subjektu esperimental kopurua nE=93 izan da eta kontrol subjektuak nK=83koa. Datuen azterketa egiterako orduan bi fitxategi hondatuak aurkitu eta baztertuak izan dira, bata talde esperimentalean eta bestea kontrol taldean. Kontrol taldean ezohiko datuen analisia egin ostean, ezohiko balio bat topatu da (4.6 Ikerketa prozedura atalean, azterketa prozedura azaltzen da) eta subjektuaren proba baztertua izan da, inferentzia estatistikoan eragin nabaria eduki ez dezan. Beraz, 1 proban jaso eta aztertutako laginaren ezaugarriak hurrengo taulan laburbiltzen dira: Aurre-testa Taldea Maiztasuna Maiztasun erlatiboa Maiztasun metatua Erlatibo metatua
Test-ondoa Taldea Maiztasuna Maiztasun erlatiboa Maiztasun metatua Erlatibo metatua
Kontrol (K) 81 0,4682 173 1,0000 5.1 Taula. Aurre-testa eta test ondoko laginaren datuak modelo probarentzat 2. MULTZO MUNTAKETA PROBA Hirugarren behaketa (O3E eta O3K), ikerketaren azken urtean jaso diren multzo muntaketaren probako fitxategiek osatzen dute. Talde esperimentaleko subjektu kopurua nE=35 izan da eta kontrol taldeko subjektuak nK=34-koa. Jaso diren probetatik, talde esperimentaleko proba bat baztertua izan da, multzoaren .asm fitxategia ordez, .cfg entregatu duelako. Ezohiko datuen analisia egin ostean, ez da ezohiko baliorik topatu. Beraz, ikerketa subjektu kopurua esperimentalean nE=34 izan da eta kontrol subjektuak nK=34koa 5.2 taulan ikusten den moduan.
5. Ezagutza eta emaitzak
3. PLANOAREN PROBA Proba honen bitartez, ikerketa kuasiesperimentaleko laugarren behaketak (O4E eta O4K) burutu dira. Planoari dagokion proba honetan subjektu esperimental kopurua nE=93 izan da eta kontrol subjektuak nK=62koa. Ikerketaren hiru urteetako denbora tartean, proban jasotako laginaren ezaugarriak hurrengo taulan laburbiltzen dira: Taldea Maiztasuna Maiztasun erlatiboa Maiztasun metatua Erlatibo metatua Esperimentala (E) 93 0,6000 93 0,6000 Kontrol (K) 62 0,4000 155 1,0000 5.3 Taula. Laginaren datuak plano probarentzat Proba honetan ez da hondatutako fitxategirik jaso. Taldeen arteko subjektu kopuru aldea, 2010-2011 ikerketatik kanpo sortutako arazo batengatik justifikatzen da. Emaitza estatistikoak. 1. Modelo proba Bi behaketetan (O1E eta O1K, aurre testean eta O2E eta O2K, test-ondoan) erabili den proba honen emaitzak, proban identifikatu diren aldagaietan sailkatzen eta aztertzen dira. Kontutan izan behar da, aurre-testean eta test-ondoan (8. Eranskinak atala ikusi) modelatu beharreko pieza desberdina izan dela, subjektuek test-ondoan modelatu beharreko pieza ezaguna izan ez zezaten (test-efektua ekiditeko).
5. Ezagutza eta emaitzak
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 163 D1 Modeloa osoa izatea. Lehenengo probaren barruan aztertuko den lehenengo dimentsioa (D1), modeloa osoa izatea da. Horretarako 4.5. Ikerketa instrumentuen ataleko modelo probaren zuzenketa prozedura jarraituz, lagineko modelo bakoitza, pieza zuzenaren molde eme batekin alderatu eta interferentziak ikusi dira. Modelo osoa dela kontsideratzeko, moldearekin ez ditu interferentziarik eduki behar eta jatorrizko piezarekin forma eta tamainan bat etorri behar du.
5. Ezagutza eta emaitzak
164 Aurreko kontingentzia taulari, Fisher-en froga zehatza aplikatu zaio, p=1>0,05 aurre-testean eta Chi karratuaren test p=0,0001<0,05 test-ondoan. Aurre-testean espero den behaketa kopurua 5 baino txikiagoa denez, Fisher-en froga zehatza Chi karratuarena erabiltzea baino zuzenagoa da. Beraz, zutabe eta hilaren arteko independentzia ezin da baztertu aurre-testean, baina bai test-ondoan %95 konfiantza mailaz. Hau da, osotasunaren kasu partikularrean, emaitza taldearekin erlazionatua dagoela ikusi daiteke test-ondoan. Aurre-testean ostera, taldeen arteko diferentzia adierazgarririk ezin da topa dimentsio honi dagokionean. Test-ondoan, talde eta diseinu osoaren erlazioaren neurria ikusteko Cramer-en V= 0,297 (moderatua) eta Odds Ratio OR=5,11 (konfiantza tartea %95-an (2,10224; 12,4464)) kalkulatu da. OR indizeak, talde esperimentalekoak kontrol taldekoak baino 5,11 aldiz gehiago ematen dutela emaitza zuzena adierazten du. Bere konfiantza tarteak bat zenbakia ez edukitzeak, estatistikoki emaitza hori norabide berean emango dela adierazten du, hau da, talde esperimentalaren emaitza kontrol taldearen emaitzaren gainetik egongo da.
5. Ezagutza eta emaitzak
5. Ezagutza eta emaitzak
5. Ezagutza eta emaitzak
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 167 Akatsen arrazoiak aztertuz, aurre-testean talde esperimentalean, zirriborroetan akatsen bat dutenen kopurua 28koa (%80) da eta eragiketaren bat faltan dutena 5koa (%14,3). Kontrol taldean, 29-k (%82,9) zirriborroetan aurkezten dituzte eta 12-k (%34,3) eragiketak faltan dituzte. Taldeen arteko desberdintasunak topatzeko bi aldagai hauekiko, Chi karratuaren testa burutu da eta ez da desberdintasun adierazgarririk aurkitu (zirriborroentzat p=0,7586 eta eragiketa faltarentzat p=0,0510). Test-ondoan, talde esperimentalarentzat 21 (%22,9) eta 8 (%8,7) kontrol taldearentzat 30 (%37,04) eta 27 (%33,3), lehenengo datua zirriborroentzat eta bigarrena eragiketa faltarentzat izanik. Desberdintasunak bi kasuetan estatistikoki adierazgarriak dira (zirriborroentzat p=0,0408 eta eragiketa faltarentzat p<0,0001). D2 Modeloa baliozkoa izatea. Bigarren dimentsioan, Solid Edge CAD programak adierazitako errore ikurren zenbaketa egin da, hurrengo emaitzekin:
5.7 Taula eta Mosaiko Grafikoa. Baliozko modeloa taldeka aurre-test eta test-ondoan. Aurre-testean, bi taldeetako fitxategi kopuru berak Solid Edge-ko akats ikurra azaltzen du, 6 (%17,1) fitxategiek hain zuzen. Test-ondoan, talde esperimentaleko Aurre-testa Taldea Ez-balioz. Balioz. Ilara Totala E 29 6 35
5. Ezagutza eta emaitzak
168 kopurua, 9 (%9,8), murritzagoa da kontrol taldearena baino, 20 (%25). Taldeen arteko independentzia aldagaiarekiko ebaluatzeko Chi-Karratuaren testa erabili da. Aurretestean independentzia ezin da baztertu (p=1), baina test-ondoan, talde eta baliozko fitxategien arteko erlazio ezaren hipotesia baztertu daiteke %95 konfiantza mailaz (p=0,0088). Erlazio maila, Cramer-en V estatistikoak, kasu honetan 0,2711 (moderatua) eta Momioen arrazoiaren (Odds Ratio) bidez, OR=0,3307 (konfiantza tartea %95-an (0,140887; 0,776351)) kalkulatu dira. Odds Ratioak, erlazioaren norabidea zehazten du, kontrol taldeak talde esperimentalak baino 3 aldiz gehiagotan Solid Edgeko akats ikurra azalduko duela adieraziz. D3 Modeloa tinkoa izatea. Dimentsio honen barruan bi adierazle aztertu dira: zirriborroen guztizko definizioa eta modeloak aldaketak jasateko duen gaitasuna. Zirriborroetan kotak dituztela, kotak falta dituztela eta erlazioak falta dituztela aztertu da. Zirriborroaren guztizko definizioa, honela laburtu daiteke:
5.8 Taula eta Mosaiko Grafikoa. Zirriborroaren guztizko definizioa taldeka aurre-test eta testondoan. Aurre-testa Taldea Ez-guztiz Guztiz Ilara Totala E 33 2 35
5. Ezagutza eta emaitzak
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 169 Aurre-testean zirriborroak guztiz definituak dituzten bi modelo esperimentalean eta bat ere ez kontrol taldean topatzen dira. Chi karratuaren probak ez du diferentzia adierazgarririk erakusten (p=0,1513). Test-ondoan, talde esperimentalean 18 modelo (%19,6) eta 8 modelo (%9,9) kontrol taldean daude baldintza hau betetzen dutenak. Chi karratuaren probak, hipotesi nulua ezin dela baztertu adierazten du (p=0,0752). Beraz, taldearen eta zirriborroak guztiz definituak izatearen arteko dependentzia ezin da ziurtatu. Crameren V koefizienteak baxuak, 0,1353, erlazio maila baxua adierazten du eta Odds Ratioaren konfiantza tarteak (0,90841; 5,42332) bata edukitzeak, desberdintasunaren noranzkoa edozein taldearen aldeko izan daitekeela erakusten du. Modeloetako zirriborroak guztiz definituak daudela ziurtatzeko, kotak eta erlazioak aztertu dira hurrengo taulan ikusten den bezala:
5. Ezagutza eta emaitzak
170 probaren zuzenketa irizpideak ikusi). Aldaketak guztiak jasaten baditu, aldaketak jasateko gaitasuna duela kontsideratzen da.
5. Ezagutza eta emaitzak
5. Ezagutza eta emaitzak
172 handiagoa izango dela talde esperimentaleko gertaera adierazten du (konfiantza tartea (1,53267; 19,5484)). D4 Modeloa laburra da. Dimentsio honen barruan hiru adierazle kontutan izango dira: zirriborroan soberako elementuak marraztea edo elementu bikoiztuak egotea, eragiketa anizkunak erabiltzea eta eragiketa kopurua. Hurrengo taulan, lehenengo bi adierazle kualitatiboen emaitzak aztertzen dira
5. Ezagutza eta emaitzak
5. Ezagutza eta emaitzak
5. Ezagutza eta emaitzak
5. Ezagutza eta emaitzak
D5. Modeloa diseinu intentzioarekin bat dator. Dimentsio honen barruan modeloaren kokapen egokia, eragiketen egokitasuna eta eragiketa sekuentzia hoberenarekin bat etortzea aztertzen da
5. Ezagutza eta emaitzak
5.16 Taula eta Mosaiko Grafikoa. Modelo diseinu intentzioarekin bat etortzea taldeka aurre-test eta test-ondoan.
5. Ezagutza eta emaitzak
2. Multzo muntaketa proba Multzo muntaketaren probaren bidez, O3E eta O3K behaketak jaso dira. Multzo muntaketaren proban, ikerketa subjektuei proba burutzeko, piezen fitxategiak eta multzo planoa entregatzen zaizkie. Probak jaso eta datuen analisia burutzeko identifikatu diren aldagaietan sailkatu eta aztertu egiten dira. M1 Multzoa osoa da. Dimentsio honetan multzoko pieza guztien erabilera muntaketan egiaztatzen da. Kokapen egokia badute eta elkarrekin interferentziarik ez badago, multzo osoa kontsideratzen da (5.17 taula). Talde esperimentaleko 5 probek eta 7-k kontrol taldean, pieza baten falta dute. Maiztasun handiena, falta diren piezen artean, 12 markako piezarena da (esfera). Talde arteko konparazioa egiten bada, ez dago desberdintasun estatistikoki adierazgarririk Chi karratua frogatik lortzen den pbalioaren arabera (0,5246).
5. Ezagutza eta emaitzak
5.17 Taula eta Mosaiko Grafikoa. Multzo osoa. M2. Multzoa baliozkoa da. Dimentsio honetan multzoak eta multzoarekin erlazionatutako fitxategiek ez dutela errore mezurik egiaztatzen da. Talde esperimentala eta kontrol taldearentzat emaitza bera izan da: %100 baliozkoak kontsideratzen dira. Ondorioz, talde arteko desberdintasuna dimentsio honetan baztertu daiteke. M3. Multzoa tinkoa da. Muntatutako multzoari mugimendu desberdinak eragiten zaizkio eta mugimendu horiek multzoaren funtzionamenduaren arabera jasateko gaitasuna neurtzen da. 3, 4 eta 5 piezen mugimendu egokiak izanez gero, multzo tinkoa kontsideratzen da. Talde esperimentaleko 18 multzo (%52,9) tinkoak dira, kontrol taldean berriz 5 multzo (%14,7). Chi karratuaren frogak talde eta multzoaren tinkotasunaren artean dependentzia dagoela ziurtatzen du %95 konfiantza mailarentzat (p=0,0009). Cramer-en V koefizientea (0,4041) erlazioa moderatu altu moduan interpretatu daiteke eta Odds ratioak multzoaren funtzionamendu egokia talde esperimentalean 6,52 gehiagotan emango dela adierazten du, (2,04;20,89) konfiantza tartearekin.
5. Ezagutza eta emaitzak
5.18 Taula eta Mosaiko Grafikoa. Multzo tinkoa. M4. Multzoa laburra da. Multzo laburra kontsideratzeko piezen arteko erlazioak aztertzen dira. Pieza batek behar dituen erlazioak baino gutxiago baditu, azpimugatutzat eta behar dituenak baino gehiago baditu, gainmugatutzat hartuko da. Laburra izateko pieza guztiek erlazio kopuru egokia eduki behar dute, multzoaren funtzionaltasuna mantenduz. Emaitzetan, talde esperimentaleko %5,9-a (2 multzo) eta kontrol taldean batere, ageri dira. Talde arteko desberdintasun esanguratsua denik, ezin da esan. Laburtasunean sakontzeko, erlazio kopuru egokiarekin mugatutako piezak zenbatzen dira eta hauen banaketa aztertu. 5.19 taulako eta Boxplot diagraman bi laginen banaketaren laburpen bat ikusten da. Talde esperimentalarentzat, mediana 9 pieza erlazio egokiekin mugatuta multzokoa da, kontrol taldean berriz 7-koa. Barreiadura aztertuz, bi taldeentzat berdina da, aldiz kuartil artekoa, handiagoa talde esperimentalarentzat. Beraz, medianatik behera gertuen dauden multzoen %25-a 9 eta 6 piezen artean kokatuko da, kontrol taldean aldiz, 7 eta 6 pieza artean. Banaketen asimetria eta kurtosi (zapaltasun-koefizientea) estandarizatuek, laginen banaketa normal batera hurbildu daitezkeela pentsarazi dezakete, beraien balioak -2 eta +2-aren artean baitaude. Hala ere, banaketa normalarekin doikuntza egokitasuna Shapiro Wilk testaren bidez egiten bada, bi banaketak normalarekin bat ez datozela ikusi daiteke (esperimentalean p=0,0167 eta kontrol taldean p=0,0164). Multzo tinkoa Taldea Ez-tinkoa Tinkoa Ilara Totala E 16 18 34
5. Ezagutza eta emaitzak
5. Ezagutza eta emaitzak
5.20 Taula eta Mosaiko Grafikoa. Multzoa 1 piezatik hasi. Multzoaren piezen muntaketan, piezen artean definitzen diren erlazioek, diseinu intentzioa jarraitzen duten egiaztatzen da. Diseinu intentzioarekin bat datozela kontsideratzeko, erlazio guztiek bete beharko dute baldintza hori. Kasu honetan ere ehunekotan desberdintasun nabaria da talde esperimentalaren (%29,4) eta kontrol taldearen artean (%11,8), baina ez da estatistikoki adierazgarria (Chi Karratua, p=0,0563).
5.21 Taula eta Mosaiko Grafikoa. Piezen erlazioek diseinu intentzioa jarraitu. Piezen muntaketa sekuentzia diseinu intentzioa jarraitzen dutela baiezkotzat hartzeko, multzoak, 4.5 Ikerketa instrumentuen atalean aditu panelak hobesten duen muntaketa sekuentziaren baldintzak, bete behar ditu. Talde esperimentalean, 24 multzok (%70,6) eta kontrol taldean, 11 multzok (%32,4) betetzen dute aurreko irizpidea. Multzoa 1 pieza finkoa Taldea Ez Bai Ilara Totala E 3 31 34
5. Ezagutza eta emaitzak
5.22 Taula eta Mosaiko Grafikoa. Muntaketak diseinu intentzioa jarraitu. Beraz, aurreko adierazleen emaitzak kontutan hartuz, multzoa diseinu intentzioarekin bat datorren dimentsioaren analisia burutzen da. Talde esperimentaleko %26,5-ak (9 multzo) diseinu intentzioa jarraitzen dute, kontrol taldeko %5,9-aren (2 multzo) aurrean. Chi karratuaren frogak diferentzia estatistikoki adierazgarria dela ziurtatzen du (p=0,0211) %95 konfiantza mailarentzat. Cramer-en V koefizienteak (0,2796) tratamenduaren efektua dimentsio honetan moderatua dela adierazten du eta Odds ratioak, tratamendua jaso duten subjektuen multzoek 5,76 (1,14; 29,07) gehiagotan diseinu intentzioarekin bat egiten dutela, tratamendua jarraitu ez dutenak baino, adierazten du.
5. Ezagutza eta emaitzak
5.23 Taula eta Mosaiko Grafikoa. Multzoak diseinu intentzioarekin bat.
3. Planoaren proba O4E eta O4K behaketak, planoaren probaren ondorio dira eta datuak, proban identifikatu diren aldagaietan sailkatu eta aztertu dira.
P1. Piezaren interpretazio geometriko zuzena. Lehenengo dimentsioan, multzoko pieza baten planoak sortzeko, ikerketa subjektuak modelatu behar duen modeloa ebaluatzen da. Jatorrizko eskalan, modeloa osoa, akatsekin edo nulua kontsideratu daiteke. Bestalde, akatsak aztertzerakoan, piezaren interpretazioan mataderaren faltak, intzidentzia altua izan du modeloak “akatsekin” mailan sailkatzeko. Honenbestez, emaitzen adierazpenean, matadera akats bakar moduan duten modeloak zenbakitzea erabaki da. Aldaketa honekin, eskalak (1) osoa, (2) matadera bakarrik falta da eta (3) bestelako akatsak izango dira. Modelo nulurik ez denez topa, emaitzak argiago azaltzeko, laugarren eskala-maila ezabatu da. Laginean, oso bezala sailkatu daitezkeen modelo kopurua 64 (%68,9) talde esperimentaletan eta 3 modelo (%4,9) kontrol taldean dira. Era berean, modeloan matadera akats bakar moduan dutenen kopurua 13 modelo (%14) talde Multzoak dis. int. bat Taldea Ez Bai Ilara Totala E 25 9 34
5.24 Taula eta Mosaiko Grafikoa. Piezaren interpretazio geometrikoa. Chi karratuaren test aplikatuta, p<0,0001 lortzen da. Beraz, zutabe eta hilaren arteko independentzia baztertu daiteke %95 konfiantza mailaz. Honek adierazten du, osotasunaren kasu partikularrean, emaitzak taldearekin erlazionatua daudela. Talde eta interpreta ikusteko, Cramer-en V kalkulatzen da eta indartsua dela ikusten da (0,6765).
P2 Marrazketa arauen araberako Piezaren adierazpen zuzena barruan lehenik, eskala egokiaren (P2a), bista egokien (P2c) erabileraren maiztasuna aztertuko da, taldeen araberako diferentziak topatu nahian. Interpretazio geometrikoa Taldea 1 2 E 64 13
%43,23 %38,06 5. Ezagutza eta emaitzak
5.24 Taula eta Mosaiko Grafikoa. Piezaren interpretazio geometrikoa. karratuaren test aplikatuta, p<0,0001 lortzen da. Beraz, zutabe eta hilaren arteko independentzia baztertu daiteke %95 konfiantza mailaz. Honek adierazten du, osotasunaren kasu partikularrean, emaitzak taldearekin erlazionatua daudela. Talde eta interpretazio geometriko zuzenaren arteko erlazioaren neurria en V kalkulatzen da eta indartsua dela ikusten da (0,6765). P2 Marrazketa arauen araberako Piezaren adierazpen zuzena. Dimentsio honen barruan lehenik, eskala egokiaren (P2a), bista egokien (P2b), ebakidura eta sekzio egokien (P2c) erabileraren maiztasuna aztertuko da, taldeen araberako diferentziak Interpretazio geometrikoa
5. Ezagutza eta emaitzak
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 185 esperimentaletan eta 46 modelo (%74,1) kontrol taldean dira. Aurreko kontingentzia tasunak nabarmentzen ditu, batez ere, kontrol taldean. Hala ere, talde esperimentalean akatsen %45, mataderaren interpretazio okerragatik izan dira. Matadera ez identifikatzearen arrazoia, akats puntualak kenduta, engatik izan daiteke, hau da, piezen arteko erlazioen azterketa sakona ez egitearena modelaketa hasi aurretik. Bestelako akatsen kopurua, antzeko da bi taldeentzat, 16 (%17,2) esperimentalean eta 13 (%21) 5.24 Taula eta Mosaiko Grafikoa. Piezaren interpretazio geometrikoa. karratuaren test aplikatuta, p<0,0001 lortzen da. Beraz, zutabe eta hilaren arteko independentzia baztertu daiteke %95 konfiantza mailaz. Honek adierazten du, osotasunaren kasu partikularrean, emaitzak taldearekin erlazionatua daudela. zio geometriko zuzenaren arteko erlazioaren neurria en V kalkulatzen da eta indartsua dela ikusten da (0,6765). . Dimentsio honen egokien (P2b), ebakidura eta sekzio egokien (P2c) erabileraren maiztasuna aztertuko da, taldeen araberako diferentziak
5. Ezagutza eta emaitzak
186 Adierazlea Taldea Eskala E K Bista E K Ebakidura eta sekzio E K 5.25 Taula. Eskala, bista Eskala egokiaren erabilera aldagai dikotomiko moduan neurtzen da, 1 Ez. Bi taldeetan antzeko emaitza subjektuen ehunekotan lortzen da, %87,1 (81 plano) talde esperimentalean eta %85,5 (53 plano) kontrol tald independentzia hipotesia abiapuntu izanda, Chi karratuaren testa burutzen da, p 0,7783 (>0,05) lortuz. Beraz, independentzia hori ezin da baztertu %95 konfiantza mailarekin. Bista, eta ebakidura eta sekzioen egokien bereizten dira planoak: Bisten kasuan, planoak honela sailkatzen dira: (1) egokiak dira, talde esperimentalean 78 plano (%84,8) eta kontrol taldean 42 plano (%67,7), (2) bi akats edo gutxiago dituzte, 5 (%5,43) esperimen gehiago dituzte, 9 (%9,8) esperimentalean eta 13 (%21) kontrol taldean. Talde esperimentalean, bista egokiak dituzten planoek ehunekoa altuago dute. Chi karratuaren testak, p=0,0439 batekin, desberdintasun azaltzen du, hala ere, talde eta aldagaiaren arteko erlazioa moderatu ikusten da (Cramer-en V=0,2015). Ebakidura eta sekzioen egokien erabilera aztertzean, (1) egokiak dituztenak 47 plano (%50,5) esperimentalea gutxiago dituztenak, 36 (%38,7) esperimentalean eta 19 (%30,6) kontrol taldean dira, (3)
Eskala egokiaren erabilera aldagai dikotomiko moduan neurtzen da, 1-Bai eta 2- Ez. Bi taldeetan antzeko emaitza subjektuen ehunekotan lortzen da, %87,1 (81 plano) ean. Talde eta eskalaren arteko independentzia hipotesia abiapuntu izanda, Chi karratuaren testa burutzen da, p-balioa 0,7783 (>0,05) lortuz. Beraz, independentzia hori ezin da baztertu %95 konfiantza erabileraren kasuan, hiru mailetan Bisten kasuan, planoak honela sailkatzen dira: (1) egokiak dira, talde esperimentalean 78 plano (%84,8) eta kontrol taldean 42 plano (%67,7), (2) bi akats edo talean eta 7 (%11,3) kontrol taldean eta (3) akats gehiago dituzte, 9 (%9,8) esperimentalean eta 13 (%21) kontrol taldean. Talde esperimentalean, bista egokiak dituzten planoek ehunekoa altuago dute. Chi estatistikoki adierazgarria dela azaltzen du, hala ere, talde eta aldagaiaren arteko erlazioa moderatu-baxua dela Ebakidura eta sekzioen egokien erabilera aztertzean, (1) egokiak dituztenak 47 n eta 7 plano (%11,3) kontrol taldean dira, (2) bi akats edo gutxiago dituztenak, 36 (%38,7) esperimentalean eta 19 (%30,6) kontrol taldean dira, (3)
5. Ezagutza eta emaitzak
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 187 akats gehiago dituztenak 10 (%10,7) esperimentalean eta 36 (%58,1) kontrol taldean dira. Taldean arteko desberdintasuna nabaria ikus daiteke ebakidura eta sekzio egokiak dituztenen artean eta bi akats baino gehiago dituztenen artean. Chi karratuko p-balio baxuak (p<0,0001) talde eta aldagaiaren arteko erlazioa dagoela adierazten du eta Cramer-en V-ak erlazio indartsua dela (0,5495).
Ebakidura eta sekzioak 5.26 Mosaiko Grafikoak. Bista eta ebakidura eta sekzio adierazleak. Hurrengo plano probako lau aldagaiak, ardatzen adierazpen zuzena (P2d), kotatze zuzena (P2e), perdoiak zuzenak (P2f) eta gainazal akaberak egokiak (P2g) aztertu dira. Aldagaiak neurtzeko erabili den eskala honako da: (1) aldagaia osoki betetzen da, (2) aldagaiko hiru elementu edo gutxiago (ardatz, kota, perdoi edo akaberarenak) falta dira edo oker adierazita daude eta (3) aldagaia ez da aurreko baldintzetan betetzen. Ardatzen erabilera aztertzen bada, taldeen arteko diferentzia nabari dagoela sumatzen da, adibidez, talde esperimentaleko 73 planok (%78,5) ez dute ardatzik faltan eta kontrol taldean 13 planok (%21-a). Solid Edgek, modelotik lortutako bistetan ez ditu ardatzen beharra automatikoki detektatzen, beraz, erabiltzailearen baitan geratzen da ardatzen marrazketa. Chi karratuko p-balio baxuak (p<0,0001), talde eta aldagaiaren arteko erlazioa dagoela adierazten du eta Cramer-en V-ak, erlazio indartsua dela (0,7759).
5. Ezagutza eta emaitzak
188 Adierazlea Taldea Ardatzak E 73 (%78,5) K 13 (%21) Kotatzea E 16 (%17,2) K 0 (%0,0) Perdoiak E 8 (%8,6) K 0 (%0,0) Gainazal akaberak E 10 (%10,8) K 0 (%0,0) 5.27 Taula. Ardatzak, kotatzea, perdoiak eta gainazal akaberak adierazleak. Planoaren kotatzean, talde esperimentaleko planoen banaketa erdiko eskala mailan kontzentratzen da 43 (%46,2), aldiz, kontrol taldeko planoen gehiengoa 47 (%75,8) azken mailan sailkatzen dira. Aldagai honentzako Chi karratuaren probak desberdintasun estatistikoki adierazgarria azaltzen du (p<0,0001) eta Cramer koefiziente moderatu altua (0,4132). Ardatzak 5.28 Mosaiko Grafikoak. Ardatzak eta kotatze adierazleak. Taldeen programa didaktikoen desberdintasunak, planoen kotatze desberdintasuna azaldu dezake, izan ere, aipatu den bezala, kontrol taldeko zenbait azpitaldeetan atal hau azaletik jorratu da. Hala ere, kotatzea, ikerketa subjektuek menderatu beharreko ezagutza bat da. Are
Kotatzea 5.28 Mosaiko Grafikoak. Ardatzak eta kotatze adierazleak. Taldeen programa didaktikoen desberdintasunak, planoen kotatze desberdintasuna azaldu dezake, izan ere, aipatu den bezala, kontrol taldeko zenbait azpitaldeetan atal hau azaletik jorratu da. Hala ere, kotatzea, ikerketa subjektuek menderatu beharreko ezagutza bat da. Are nabariagoa da perdoi eta gainazal akaberen
Taldeen programa didaktikoen desberdintasunak, planoen kotatze desberdintasuna azaldu dezake, izan ere, aipatu den bezala, kontrol taldeko zenbait azpitaldeetan atal hau azaletik jorratu da. Hala ere, kotatzea, ikerketa subjektuek eta gainazal akaberen
5. Ezagutza eta emaitzak
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 189 kasua, non ikerketa subjektuek aurreneko mailan lortutako ezagutzak aplikatu behar dituzten eta ikusten den bezala, kontrol taldean, ez da kontutan dituen planorik existitzen. Esan beharra dago, talde esperimentalean, perdoi eta gainazal akaberak guztiak dituzten plano kopurua %10 inguruan dagoela. Datu hauekin Chi karratuaren probak (bi aldagaientzako p<0,0001) adierazgarri izatea eta erlazioak altuak izatea (perdoi eta gainazal akaberan) ez da batere arraroa. P2h-n, perspektiba isometrikoaren adierazpena planoetan zenbakitzen da. Perspektiba isometrikoaren erabilera piezaren planoaren ulermena errazteko baliozko bista moduan kontsideratu da eta arrazoi honengatik aztertu da. Eskala dikotomiko batekin (bai/ez) perspektiba isometrikoaren erabilera neurtzen da. Talde esperimentaleko portzentaje %68,8-koa da, kontrol taldekoa aldiz %46,8-koa. Aldea estatistikoki adierazgarria dela ikusi daiteke (p<0,05) eta Cramer-en V koefizienteak (0,2204) erlazio moderatua adierazten du. Odds Ratioak aldiz, talde esperimentalean 2,5 aldiz gehiagotan perspektiba isometrikoaren erabilera topatuko dela kontrol taldean baino, bere konfiantza tartea 1,29-4,88 izanik, erakusten du. Adierazlea Taldea Eskala Chi Karratua (p) Cramer-en V OR (K.T) Bai Ez Perspektiba Isometriko E 64 (%68,8) 29 (%31,2) p=0,0061 0,2204 2,51 (1,29;4,88) K 29 (%46,8) 33 (%53,2) 5.29 Taula. Perspektiba isometrikoa. Azkenik, piezaren interpretazioan izan duen eraginarengatik mataderaren adierazpena aztertzen da eta talde esperimentalean, %82,8-k era zuzen batean interpretatu eta adierazi dute, kontrol taldeko %6,4-aren aurrean. Talde esperimentaleko portzentaje horretatik %66,2-ak ondo kotatu du matadera. Beraz, talde esperimentalaren eta kontrol taldearen arteko desberdintasun estatistikoki adierazgarria nabaria da (p<0,0001). Bestalde, kontutan izan behar da, aurretik aztertutako adierazleen zuzenketa banandua izan dela, hau da, adierazleek ez dute elkarren arteko eraginik zuzenketan.
5. Ezagutza eta emaitzak
5. Ezagutza eta emaitzak
5. Ezagutza eta emaitzak
192 Pieza baten modelaketa proban, aurre tratamendu eta tratamendu osteko proben datuak jaso dira. Aurre tratamenduko probak, hausazko esleipena bideragarria ez diren ikerketa enpirikoetan, ikerketa taldeen subjektuen hasierako ezagutza mailen berdintasuna neurtzeko balio du (Slavin, 2007) eta ikerketaren baliozkotasun maila igotzen du. Datuen emaitzek, definitu diren dimentsio eta adierazle guztientzat bi taldeen arteko berdintasuna adierazten dute aurre testean, zirriborroan soberako edo elementu bikoiztuen adierazlearentzat ezik, non desberdintasun estatistikoki adierazgarri bat azaltzen da. Talde esperimentaleko laginean, adierazle honen betetze maila handiagoa kontrol taldean baino (soberako elementu gehiago dituzte) eta talde eta adierazlearen arteko erlazio moderatua ikusten da (Cramer V=0,2891). Tratamendu ostean, 5.31 taulan ikusten den moduan, modeloentzat definitu diren dimentsioetan, diferentzia estatistikoki adierazgarria antzematen da ikerketa taldeen artean. Modeloaren osotasuna aztertzen bada, molde emearekin egindako zuzenketa burutu eta gero, talde esperimentalean modelo osoen portzentajearen aldea nabaritzen da (%32,6, kontrol taldeko %8,6-aren aurrean). Gertaera hau modeloaren osotasuna dimentsio barruan nabariagoa da, non akats kopuruaren bataz bestekoaren %50-eko murrizketa talde esperimentalaren aldeko den. Irakasgaiaren planteamendu berriak, modelaketa prozesuaren hausnarketa sustatzen duten jarduerez laguntzen da. Jarduera hauen ondorioz, ikasleak hausnarketa ohitura barneratua du, modelaketa sekuentzia hoberena bilatzeko eta badirudi akats kopuruaren murrizketan eragina duela. Modelo probaren zuzenketa irizpideetan azaldu bezala, eskala dikotomikoaren alde egin da, nahiz eta bi muturren artean zuzenketak banatzen dituelako eta zenbait kasuetan murriztailea kontsideratu daitekeelako, bere erabilera eztabaidagarria izan. Era berean, eskala dikotomikoak objektibotasun maila handiagoa bermatzen du tarteko eskalak erabiltzen badira eta hauen banaketa irizpideak erabat argiak ez badira baino. Aipatu den ezaugarri murriztailearen ondorio, modeloaren tinkotasunaren kasua izan daiteke. Modelo tinkoa kontsideratzeko baldintzetako bat, zirriborroaren erabateko definizio dela kontutan izan behar da, adibidez, kota baten faltak erabat definitua ez dagoela adieraziko luke. Mugaketa hau, modeloen tinkotasunaren portzentaje baxuen
5. Ezagutza eta emaitzak
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 193 atzean egon daiteke (Taula 5.10). Bestalde, jarduera programaren bidez modeloaren tinkotasuna lantzean, diseinu intentzioa abiapuntu edukita aldaketa gertagarrienak aurreikusten dira eta modeloak aldaketa horietan errore geometrikorik ez dituela ematen egiaztatzen da. Horregatik, aldaketak jasateko gaitasunak, zirriborroen erabateko definizioa baino ehuneko handiagoa azaldu dezake. Gertaera honek zirriborroen malgutasun eta zurruntasunaren orekaren eztabaida, modeloak aldaketak jasan ditzan agerian uzten du, hau da, zirriborroa guztiz definitua (Jankowsky, 2002; Johnson eta Diwakaran, 2010; Rynne eta Gaughran, 2007) edo behar haina definitua egon behar du (Company et al., 2014b)? Modeloaren laburtasun eta diseinu intentzioarekin bat etortzea dimentsioak, talde arteko portzentaje altuenak dituzten dimentsioak dira (talde esperimentalaren alde). Efektu tamaina altua azaltzen dute eta talde esperimentaleko betetze ehunekoak, %64tik pasatzen dira proban diseinatutako modeloentzat. Dimentsioen barnean, gehikuntza handiena duen adierazlea, eragiketa sekuentzia hoberenarekin bat datorrena da (%51,8). Tratamenduaren eraginez, modelaketa sekuentzia alderraiak (Branoff eta Dobelis, 2014) murriztea eta diseinu intentzioarekin bateratasuna lortu dela esan daiteke. Era berean, laburtasunaren dimentsioaren barruan, taldeen artean murrizketa gehien izan duen adierazlea topatzen da %40,6-arekin, eragiketa anizkunak. Talde esperimentaleko modelotan, eragiketa kopuru murritzagoa topatzen da, kontrol taldean baino. Ikerketa enpirikoek, ezaugarri hau, CAD esperientzia eta trebeziaren bereizgarri moduan babesten dute (Diwakaran eta Johnson, 2012; Hamade et al., 2007; Johnson eta Diwakaran, 2010, 2011a, 2011b; Peng et al., 2012). Ondorio gisa, ikasketa emaitzak lantzeko erabili diren estrategietan, modelaketa aurretik azpimarratzen den modelaketaren plangintza (Chester, 2007; Lang et al., 1991; Rynne eta Gaughran, 2007) ikasleek betetzen dutela esan daiteke, emaitzek, modelo osotasunez gain, talde artean azaltzen dituzten desberdintasunak ikusirik, hala nola, aldaketak jasateko gaitasuna, modeloaren laburtasuna eta diseinu intentzioarekin
5. Ezagutza eta emaitzak
Multzo mekanikoaren muntaketa proban, piezak entregatzen zirenez, ikerketa subjektuak behetik gorako ikuspegitik muntaketa bat egitera behartuta zeuden. Beraz, behin oinarri pieza identifikatzean, piezen arteko erlazioak emanez, burutu zuten muntaketa. Proba honetan, planoaren proban bezala, ez da tratamendu aurreko probarik burutu CAD ezagutza aurreratuagoak direla kontsideratzen baitira modeloen modelaketarekin alderatuta, PBL eta ohiko edukien programek babesten duten moduan. Kontutan izan behar da, modelaketa probak aurre testean, taldeen arteko berdintasunaren aldeko emaitzak ematen dituela, adierazle batentzat ezik. Dimentsioak aztertzen badira, osotasuna (multzoaren pieza guztiak edukitzea) eta baliozkotasuna (multzoek eta multzoarekin erlazionatutako fitxategiek ez dutela errore mezurik) neurtzen dutenetan, ez dago desberdintasun estatistikoki adierazgarririk. Multzoaren laburtasun dimentsioak ere, ez du desberdintasunik ageri,
5. Ezagutza eta emaitzak
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 195 baina honen arrazoia zuzenketan eskala dikotomikoa erabiltzea izan daiteke. Kasu honetan, multzo laburra kontsideratzeko, piezaren funtzionaltasuna bermatzen duen erlazio kopuru minimo izan behar dute multzoko pieza guztiek. Beraz, pieza bat azpi edo gain-mugatua badago, multzoa ez da laburra kontsideratzen eta honek ikerketa talde arteko diferentzia eskasa azaldu dezake. Gainera, dimentsio honen barruko egokiki muntatutako pieza kopuru adierazlea aztertzen bada, talde esperimentalean adierazlearen mediana 9-an kokatzen da eta kontrol taldean 7-an. Taldeen arteko desberdintasun estatistikoki adierazgarria ageri da eta efektuaren tamaina moderatua dela egiaztatu daiteke (Cohen-en d=0,59). Beraz, dimentsioak jasotzen ez badu ere, dimentsio barneko adierazleak, tratamenduaren efektuaren ondorioz, diferentzia azaltzen du. Beste bi dimentsioak, tinkotasuna eta diseinu intentzioarekin bat etortzea, taldearekiko dependentzia azaltzen dute eta efektuaren tamaina moderatu-altua eta moderatua, hurrenez hurren. Diseinu intentzioarekin bat etortzearen dimentsio barruan, hasierako piezaren identifikazioak eta erlazioetan diseinu intentzioa kontutan izatea adierazleak, ez dute estatistikoki desberdintasun adierazgarririk, nahiz eta %17,7 gehikuntza azaldu talde esperimentaleko multzoek kontrol taldekoekin alderatuta. Erlazioen kasuan, taldeetako betetze ehuneko baxuak (talde esperimentalean %29,4), zuzenketa irizpidearen zurruntasunaren ondorio izan litezke eta honek dimentsioaren totaletan eragina du, dimentsio barneko adierazleen betetzeak, dimentsioaren totala baldintzatzen baitu. Dimentsioko azken adierazlean, talde esperimentaleko multzoetan %70,6-ak piezen muntaketa sekuentzian diseinu intentzioa kontutan du, kontrol taldean baino %38,2 gehiago. Orokorrean aztertuz, taldeen arteko multzoen osotasunean eta baliozkotasunean ez dago diferentziarik eta talde esperimentalean, multzoaren tinkotasuna eta diseinu intentzioa ziurtatzeko joera bat ageri da, laburtasuna bigarren maila batera alboratuz. Talde esperimentalean, multzo planoaren interpretazio egokian hasten dira kontrol taldearekiko desberdintasunak eta muntaketaren hausnarketa eta irudikapenean jarraitzen dute, multzoaren tinkotasunak eta diseinu intentzioaren bateratasunak azaltzen duen moduan.
5. Ezagutza eta emaitzak
5. Ezagutza eta emaitzak
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 197 desberdintasunak bereizteko eskala politomikoa aukeratu da. Eskalaren politomikoak kotatze, perdoi eta akaberen talde arteko ñabardurak agerian uzten ditu. Hiru adierazle hauen kasuan, ikerketa taldeen arteko edukien programaren desberdintasunak azaldu ditzake efektuaren tamaina moderatu-altuak, izan ere, kontrol taldeko zenbait azpitaldeetan azaletik jorratu diren adierazleak dira. Hala ere, adierazpen grafikoko irakasgaia gainditua izanik, plano baten arauen arabera adierazpena burutzeko gai izan beharko lukete bi ikerketa taldeetako ikasleek. Are nabariagoa da perdoi eta gainazal akaberen kasua, non ikerketa subjektuek aurreko ezagutzak aplikatu behar zituzten eta ikusten den bezala, kontrol taldean ez da kontutan dituen planorik existitzen. Esan beharra dago, talde esperimentalean perdoi eta gainazal akaberak guztiak edo hiru edo gehiago faltan edo oker dituztenak, %59,1 eta %40,9 direla hurrenez hurren. Perspektiba isometrikoaren erabilera, piezaren planoaren ulermena errazteko baliozko bista moduan kontsideratu da, nahiz eta adierazpen grafikoa marrazketa arauen araberakoa dela kontsideratzeko ez den kontutan hartu. Honela, talde esperimentalean plano bakarra dago adierazle guztien arabera ezin hobeto dagoena, kontrol taldean batere. Atal honetan adierazleen arteko desberdintasunez gain, planoaren adierazpenaren aldea zentzu orokorrean ikusteko, ondoren aditu panel baten irizpideekin plano bakoitzari ezarritako nota aztertzen da. Talde arteko desberdintasun estatistikoki adierazgarria hautematen da bi ikerketa taldeen artean, betetze portzentajearen gehikuntza talde esperimentalarentzat %100 baina handiagoa izanik, kontrol taldearekin alderatuta. Datuen barreiaduran, kuartil arteko heina aztertzen bada, talde esperimentalean 4,5tik 7,75ra doa, talde esperimentaleko planoko noten balio erdiratuenak (balioen %50-a) bi zenbaki hauen arteko izanik. Kontutan hartu behar da, planoen definizioan, perdoi eta gainazal akaberatan bi taldeetako puntuazioa oso baxua izan dela, gehienbat kontrol taldean eta bi adierazle hauek planoko 10 puntuetatik 2 puntu balio zutela. Honenbestez, planoaren adierazpen proban, taldeen arteko desberdintasunak multzo planoaren interpretazioan ikusten dira lehenik. Interpretazio akats nagusia, multzoaren funtzionamenduaren ulermenarekin zerikusia du (mataderak ez
5. Ezagutza eta emaitzak
198 identifikatzea), hasierako hausnarketa prozesuaren garrantzia nabarmenduz. Arauen araberako adierazpenean, talde arteko desberdintasunak adierazle guztietan, eskala egokiaren erabileran ezik, topatzen dira. Kotatze, perdoi eta gainazal akabera adierazleetan, adierazleek akatsik gabeko kasuan duten betetze maila baxuagoa bada ere beste adierazleekin alderatuta, kotatzearen kasuan adibidez, talde esperimentaleko planoen bi herenak kotatze zuzena edo hiru kota edo gutxiagoetan akatsa du. Gauza bera gertatzen da perdoientzat eta maila baxuagoan gainazal akaberentzat. Azkenik, adituek ezarritako nota plano zuzenketan, tratamendua jaso dutenen eta ez dutenen ikerketa subjektuen aldea azpimarratu behar da, aurreko adierazle guztien moduan, talde esperimentalaren aldekoa izanik. Hiru proba hauek agerian uzten dute tratamenduaren efektua emaitzen hobekuntzan. Modelaketan, muntaketan eta planoen adierazpenean, datuen interpretazio, diseinu hausnarketa eta planifikazioaren garrantzia eta eragina hautemangarria dela uste da. CAD erremintaren erabilera aurretik modelo kognitiboaren sorrerak, diseinu prozesuaren hurrengo urratsak erraztu ditzake (Chester, 2007; Rynne eta Gaughran, 2007). Tratamenduko jarduerek, Chester-ek (2007) adierazitako trebakuntza metakognitiboa bilatzen dute, ikasleak oinarrizko prozesu kognitiboak barneratu ditzan. Honela, hasierako datuen interpretazio, diseinu hausnarketa eta plangintza, elkarlaneko eta lankidetzako jardueren bitartez lantzen dira. Talde txikietan, ikasketa sustatzen duen gatazka kognitiboa sorrarazteko, eztabaida bidez, informazio eta ikuspuntuen elkar-trukea ematen da emaitza hoberenera iristeko asmoz. Trebezia eremu espezifiko bati lotuta dagoenez, jarduera hauei lanbide testuingurua ematen zaie (Field, 2004; Hartman, 2004; Wiebe, 1999), proiektu baten garapenari lotuta eta rol profesionalen eginkizunekin. Honela, ikuskatzailearen rolak, ikasleei modeloen modelaketa, multzoen muntaketa eta planoen zuzenketan ematen diren akatsez eta diseinu prozesu kognitiboaz ohartzeko balio die. Bestalde, testuinguruak, eskari profesionalei zentzua ematen die, adibidez zero akatseko planoen adierazpen helburua zinezkoa bihurtzen da. Era berean, diseinu prozesuaren natura iteratiboak, diseinu intentzioa mantentzen dituzten modeloen aldaketen jasangarritasuna eskatzen du.
5. Ezagutza eta emaitzak
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 199 Ondorioz, hiru proba hauen emaitzen analisian oinarrituta, “proposamen didaktikoan oinarritutako trebakuntza eta ohiko irakaskuntza jaso duten ikasleen CAD modelo, multzo eta planoen artean kalitate desberdintasuna existitzen dela” hipotesiaren baliozkotasuna onartu daiteke. 5.2. Bigarren hipotesia Bigarren hipotesiak “berrikuspen bibliografikoan identifikatu diren kalitatezko CAD modeloaren atributuak, CAD modeloaren osotasunarekin erlazionatuta daudela” dio. Hipotesia egiaztatzeko, aurreko hipotesian erabilitako instrumentuarekin (modeloaren probarekin) lortutako aurre-testeko O1E eta O1K eta test-ondoko O2E eta O2K behaketetan oinarritzen den analisia burutu da. Ikerketaren atal honetan, modeloen osotasunarekin zerikusia duten aldagaien azterketa burutu nahi da, hau da, ikerketa tratamenduan zehaztu den programa didaktikoan bidez CAD modelaketaren hainbat alderdietan sakondu da eta alderdi hauen erlazioa CAD modeloen osotasunean izandako efektua aztertu nahi da. Planteamendu didaktikoak modelaketan hurrengo alderdiak nabarmentzen ditu: - Modeloen aldaketak jasateko gaitasuna - Modeloaren laburra izatea - Modeloa diseinu intentzioarekin bat etortzea - Modeloen eragiketa sekuentzia hoberenaren bilaketa Ikerketa diseinuaren izendapena erabiliz, aldagai independentea irakaskuntza metodologia berrian oinarritzen den tratamendua da eta mendeko aldagaiak, modelo probarentzat identifikatu diren adierazle taldeak (modeloa osoa izatea, modeloa baliozkoa izatea, modeloa tinkoa izatea, modeloa laburra izatea eta modeloa diseinu intentzioarekin bat etortzea). Hipotesiaren ebaluaziorako, modelo osoa adierazlearekin
5. Ezagutza eta emaitzak
200 beste mendeko aldagaiek duten erlazioa aztertuko da, kasu honetan, baliozkotasuna, tinkotasuna, laburtasuna eta diseinu intentzioa dimentsioekin duen lotura. Laginaren ezaugarriak Modelo proban aipatu bezala, aurre-testaren subjektu kopurua nE=35 talde esperimentalean eta nK=35 kontrol taldean izan da. Ez da hondatutako fitxategirik jaso. Test-ondoan, datu bilketak iraun dituen hiru urteetan jasotako subjektu esperimental kopurua nE=93 izan da eta kontrol subjektuak nK=83koa. Datuen azterketa egiterako orduan bi fitxategi hondatuak aurkitu eta baztertuak izan dira, bata talde esperimentalean eta bestea kontrol taldean. Kontrol taldean ezohiko datuen analisia egin ostean, ezohiko balio bat topatu da (4.6 Ikerketa prozedurak atala ikusi) eta subjektuaren proba baztertua izan da, inferentzia estatistikoan eragin nabaria eduki ez dezan. Beraz, 1 proban jasotako laginaren ezaugarriak hurrengo taulan laburbiltzen dira: Aurre-testa Taldea Maiztasuna Maiztasun erlatiboa Maiztasun metatua Erlatibo metatua
Test-ondoa Taldea Maiztasuna Maiztasun erlatiboa Maiztasun metatua Erlatibo metatua
5.34 Taula. Aurre-testa eta test ondoko laginaren datuak modelo probarentzat
5. Ezagutza eta emaitzak
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 201 Emaitzak Jarduera programan landu diren CAD ezagutzaren alderdiak, identifikatutako adierazle multzoetan (dimentsioetan), jasotzen dira. Aspektu horien eragina jasotako laginetan ikusteko, modelo osoa adierazlea, beste adierazle multzoekin erlazionatzen da eta lortutako emaitzak estatistikoki aztertzen dira. Ondoren deskribatzen den analisia, ikerketa talde bakoitzaren aurreko tratamenduko laginentzat burutu da ere. Modelo osoa kontsideratzen diren fitxategi eta ez direnen artean, ez da desberdintasun estatistikoki adierazgarririk ageri, adierazle gehienentzat, talde bakoitzaren barnean. Are gehiago talde artean, modelo osoa kontsideratzen diren fitxategien kontutan hartzen badira, adierazle guztientzat ez da desberdintasun estatistiko adierazgarririk nabari. Ondorioz, analisiaren ulermenerako tratamendu aurretik lortutako emaitzak ez dira aipatuko, desberdintasun estatistikoki adierazgarria izan ezean. Datuen interpretazioa errazteko, tauletan jaso dira. Modelo oso eta ez oso kopurua ehunekotan jasotzen da eta parentesi artean gertaera kopurua, hau da CAD modelo kopurua. Diferentzia estatistikoaren adierazgarritasuna aztertzeko p-balioa Fisher-en testa (lehenetsia) eta Chi Karratuaren frogaren bidez (tauletan parentesi artean ageri da) determinatzen da. Estatistikoki adierazgarria denean, Cramer-en V koefizientea eta Odds ratio koefizientea konfiantza tartearekin ematen dira efektuaren tamaina adierazteko. D2 Modeloa baliozkoa izatea. Modelo oso batek, Solid Edge programak ohartarazten dituen erroreak azaldu ditzake, beraz errore hauen maiztasuna ondo diseinatutako modeloetan ikerketa taldeko aztertzen da eta emaitzak 5.35 taulan jasotzen dira. Talde esperimentalean baliozko fitxategien kopurua modelo oso eta ez osoentzat berdina da (%90), kontrol taldean ordea, errorerik gabeko modelo osoen portzentajea baxuagoa da (%57,1) ez osoetan baino (%77). Hala ere, talde barneko datuen arteko desberdintasuna ez da estatistikoki adierazgarria.
5. Ezagutza eta emaitzak
5. Ezagutza eta emaitzak
5. Ezagutza eta emaitzak
5. Ezagutza eta emaitzak
K %100 (7) %63,5 (47) 0,0890 - E-K Modelo osoan 0,0003 0,6191 - 5.39 Taula. soberako elementuak zirriborroan eta eragiketa anizkunak adierazleak. Eragiketa kopurua aztertzen bada, lortzen diren datuen artean (5.40 Taula eta Grafikoak ikusi) banaketaren barreiadura interesgarria izan daiteke. Kontrol taldean kuartil arteko heinaren balioa 4-ko da modelo oso eta ez osoentzat. Talde esperimentalean aldiz, 0 modelo osoentzat eta 1 modelo ez-osoentzat. Honek laginen banaketaren erdiko baloreen %50 tarte horretan topatzen direla adierazten du. Honenbestez, talde esperimentaleko laginaren barreiadura meheagoa da kontrol taldearena baino, modeloaren osotasunaren bi kasuetarako. Kolmogorov-Smirnov (n>50) eta Shapiro Wilk (n<50) testen bidez, banaketen normalarekin doikuntza egokitasuna burutu da eta normaletik aldentzen ez den banaketa bakarra %95 konfiantza mailarekin, kontrol taldeko modelo osoen banaketa da (datu kopuru baxuak izan daiteke horren atzeko arrazoia). Ondorioz, taldeen desberdintasunak aztertzeko estatistika froga ezparametrikoak erabiltzea hautatu da eta medianaren hipotesi kontrastea (Mann- Whitneyren W proba) burutzen da. Ikerketa talde barneko emaitzak ez dira
5. Ezagutza eta emaitzak
5. Ezagutza eta emaitzak
5. Ezagutza eta emaitzak
208 dira talde esperimentalekoekin alderatuta. Diferentzia hau, estatistikoki adierazgarria da kokapen egokia duten modelo osoentzat, efektu altuarekin (0,5363). Eragiketa ez egokien kasuan, eragiketa ez egokiak dituzten eta ez dituzten modelo osoen eta ikerketa talde artean dependentziako erlazioa dagoela esan daiteke, erlazio maila moderatu-altuarekin (0,4146). Eragiketa ez egokiak dituzten modelo osoko fitxategien maiztasuna 10 aldiz gehiagokoa izango da kontrol taldean. Talde esperimentalean, eragiketa sekuentzia hoberenarekin bat datozen fitxategien kopurua %90 da eta ez osoekiko desberdintasun estatistikoki adierazgarria azaltzen du, erlazio maila moderatuarekin (0,2685). Ikerketa taldeen artean ere diferentzia antzematen da eragiketa sekuentzia hoberena jarraitzen duten eta ez dutenen artean, baina efektu altuarekin (0,4714) kasu honetan.
5. Ezagutza eta emaitzak
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 209 intentzioarekin bat datorren eta ez datozen modelo osoen kasuan nabariagoa da diferentzia, Cramer-en V=0,5917 altu batekin. Dimentsioa Taldea Barnean Modelo osoa Modelo ez osoa p-balioa (Fisher) Cramer-en V Odds Ratio (K.T.) Diseinu intentzioarekin bat E %83,3 (25) %54,9 (34) 0,0076(χ2) 0,2785 4,12(1,39;12,16) K %14,3 (1) %9,46 (7) 0,5314 - E-K Modelo osoan 0,0012 0,5917 30(2,99;306,7) 5.44 Taula. Modeloa diseinu intentzioarekin bat dator dimentsioa. Hipotesiaren ebaluazioa Hipotesia ebaluatzeko, geometrikoki osoak kontsideratzen diren modeloetan, kalitatezko modeloen modelaketan kontutan izan beharreko beste atributuen presentzia neurtzen da. Hau da, modeloaren osotasunak beste adierazleekin duen erlazioa aztertu da, izan ere, CAD modeloaren erabilera baldintzatzen duen dimentsio bakarra hau da. Beste era batera esanda, modeloa osoa izatea derrigorrezko baldintza da produktuaren garapeneko hurrengo etapara pasatzeko, nahiz eta adibidez, laburtasun irizpidearekin bat ez etorri. Ikerketaren aurreneko urratsa ikerketa talde bakoitzean lagineko modeloen osotasunarekin erlazioa duten adierazleak identifikatzea izan da, hau da, talde barnean modeloentzako definitu diren adierazleen proportzioak modelo oso eta ez osoetan alderatzea, diferentzia estatistikoa adierazgarria den ikusteko. Honela modelo osoetan adierazleen proportzioak altuagoak ote diren egiaztatzen da. Analisia, ikerketa tratamendu aurretik eta ondoren lortutako laginetan aplikatzen da. Tratamendu aurreko testak ez du desberdintasun estatistikoki adierazgarririk adierazten, adierazle batentzat ezik. Talde esperimentalean tratamendu osteko emaitzen analisian, modelo oso eta ez osoen desberdintasun estatistikoki adierazgarria azaleratu dela modeloaren tinkotasun dimentsioarekin (zirriborroa erabat definitua du eta modeloak aldaketak
5. Ezagutza eta emaitzak
210 jasan ditzake adierazleekin ere) eta diseinu intentzioarekin bat datorren dimentsioarekin (modeloaren kokapen eta sekuentzia hoberenarekin bat etortzea adierazleekin ere) ikusi da. 5.45 taularen E (talde esperimentala) eta K (kontrol taldea) zutabetan Cramer-en V koefizienteak jasotzen dira desberdintasun estatistikoki esanguratsuentzat. Honenbestez, aipatu diren dimentsioetan eta dimentsio barneko adierazleetan, modeloaren osotasunarentzat, efektu moderatu bat dagoela ziurtatu daiteke talde esperimentalean, hau da, hasierako planteamenduarekin jarraituz, gertaerak portzentaje handiagoan ematen dira modelo osoentzat eta desberdintasun hori, adierazgarria da. Analisi bera, kontrol taldearentzat errepikatu da eta laburtasun dimentsioaren barnean, modelo oso eta ez oso artean, bakarrik soberako elementuak dituzten zirriborroekin diferentzia estatistiko adierazgarria topatu da (erlazio moderatu-altua). Behin ikerketa talde barnean modeloaren osotasuna eta kalitatezko modeloen atributuen arteko erlazioa aztertu denean, ikerketaren bigarren urratsean, modelo osoen kalitatezko atributuen proportzioak berdinak diren edo taldearen araberakoak diren egiaztatzen da. Taldeen arteko desberdintasun bakarra ikerketa tratamendua izanik, diferentziak lortzen badira, tratamenduaren eraginarengatik direla pentsatu daiteke, hau da, PBL-an oinarritutako metodologia egokituarekin erlazionatuak daudela kontsideratu daiteke. Emaitzen laburpen taula aztertuz (5.45 Taula), E-K zutabean, talde esperimentala eta kontrol taldearen arteko desberdintasun adierazgarrien efektuaren tamaina aztertzen diren adierazleentzat ikusi daiteke. Zutabearen datuek, Cramer-en V koefizientearen balioak azaltzen dituzte (Cohen-en d koefizientea kalkulatzen den aldagai kuantitatiboen kasuan ezik). Efektuaren tamaina altua da modelo labur eta diseinu intentzioarekin bat datorren modeloaren dimentsioekin eta dimentsio hauen barruko adierazle guztiekin (eragiketa ez egokien kasuan efektu moderatu-altua kontsideratu daiteke). Honek taldearen arabera, modelo osoen adierazleen portzentajeen arteko desberdintasuna nabaria dela adierazten du, bi dimentsioen adierazleentzako. Taularen bukaerako diferentzia zutabeak, modelo osoen arteko
5. Ezagutza eta emaitzak
D5. Diseinu intentzioarekin bat 0,2785 - 0,5917 69 D5a. Modeloaren kokapena egokia 0,2403 - 0,5363 50,4 D5b. Eragiketa ez egokiak - 0,4146 -36,2 D5c. Eragiketa sekuentzia hoberena 0,2685 - 0,4714 47,1 5.45 Taula. Dimentsio eta adierazleen efektuaren tamaina laburpen taula. (d) Cohen-en d balioa. Kontutan izan behar da, modelo oso batek ez dituela zertan beste dimentsioak bete behar osoa kontsideratzeko eta tratamenduaren eraginaren ondoren jaso den lagineko modelo osoek, adierazle hauekin duten erlazioaren azterketan ardazten dela hipotesiaren ebaluazioa. Irakasgaiaren planteamenduan berrian nabarmendu diren alderdiek modelo osoetan azaltzen dituzten ehunekoak hurrengoak dira: - %86,7-a aldaketak jasateko gaitasuna ageri da. - %70-a laburrak kontsideratu daitezke. - %83,3-a diseinu intentzioarekin bat datorrela ikusten da. - %90-en eragiketa sekuentziak hoberenera parekatu daitezke.
5. Ezagutza eta emaitzak
212 Aurreko portzentaje altuek, tratamenduaren baliozkotasuna CAD modelaketan nabarmendu nahi diren aspektuen trebakuntzan agerian uzten dute. Orokorrean emaitzak aztertuz, baliozkotasunaren dimentsioarentzat ez da diferentzia estatistiko adierazgarririk hautematen, nahiz eta talde esperimentalean kontrol taldean baino %32,9 modelo oso baliozko gehiago jaso. Modeloaren tinkotasunean antzeko ehuneko igoera antzematen da taldeak konparatzean. Talde esperimentalaren barruan, modelo oso eta ez osoen arteko erlazio moderatua azaltzen da, modelo osoek 3,4 aldiz gehiagotan tinkotasuna azalduz modelo ez osoetan baino. Tinkotasunaren portzentaje baxua aipagarria da eta baliteke talde arteko diferentziaren adierazgarritasun estatistikoaren arrazoia izatea. Dimentsioan sakonduz, aipatu den bezala, talde esperimentaleko modelo osoek aldaketak jasateko gaitasunaren portzentaje altua daukate, baina ez da gauza bere gertatzen zirriborroen erabateko definizioarekin, modelo osoen %33,3-an ematen da. Baliteke talde esperimentalean ikerketa subjektuek modeloaren aldaketa gertagarrienak kontsideratzea baino zirriborroa erabat definitzearen beharra ez ikustea. Zirriborroaren erabateko definizioa CAD hasiberrientzat gomendagarria den prozedura da (Johnson eta Diwakaran, 2010) baina, trebakuntzan aurrera egin ahala, diseinuan, tinkotasuna eta malgutasunaren arteko oreka bat bilatzea gomendagarria da, modeloa bukatu ostean beharrezkoak diren aldaketak errazteko. Baliteke ere, talde esperimentaleko modelo osoetan erabat definitua kontsideratzeko falta den kota kopurua baxua izatea eta hauek aldaketak jasateko gai izateko modeloaren zuzenketan eragina ez izatea, ez direlako aldatu behar diren kotak edo aldaketak, eraginik ez duelako kota hauetan. Modeloaren laburtasunaren dimentsioan, tratamenduaren efektua altua da, talde arteko desberdintasun estatistikoki adierazgarriak nabarmentzen duen moduan. Aipagarria da kontrol talde barruan efektuaren tamaina altua izatea zirriborroan soberako elementu edo bikoiztuak egotea adierazlearekin eta elementu hauek, modelo osoetan portzentaje handiagoarekin aurkitzea. Dena den, esan beharra dago dimentsio barruan adierazle horretan bakarrik ematen dela diferentzia estatistikoki adierazgarria.
5. Ezagutza eta emaitzak
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 213 Azken dimentsioan, diseinu intentzioarekin bat datozen modelo osoen eta ikerketako taldeen arteko erlazio altua (moderatu-altua, eragiketa ez egokien adierazleentzat) azaltzen du dimentsioarentzat eta dimentsio barneko adierazle guztientzat. Talde esperimentalaren barruan, desberdintasun estatistikoki adierazgarriak erlazio maila moderatuekin, modeloaren kokapen egokia eta sekuentzia hoberenaren adierazleetan ikusi daitezke. Nahiz eta estatistikoki adierazgarria ez den, eragiketa ez egokien adierazlea, talde esperimentaleko ehunekoa modelo osoetan %6,7-a da. Aztertu diren dimentsio eta adierazleen analisia tratamenduaren aurreko laginentzat lortu da ere. Bertan modelo osoa kontsideratzen diren fitxategi eta ez direnen artean, talde bakoitzaren barnean, ez da desberdintasun estatistikoki adierazgarririk ageri adierazle gehienentzat eta talde artean, adierazle guztientzat ez da desberdintasun estatistiko adierazgarririk aurkitu. Tratamendu ostean, laburbilduz, talde esperimentalaren barruan tinkotasuna eta diseinu intentzioarekin adierazgarritasun estatistikoa ageri da eta talde artean laburtasuna eta diseinu intentzioarekin. Honenbestez, emaitzen datuak babestu eta interpretazioaren arabera, “berrikuspen bibliografikoan identifikatu diren kalitatezko CAD modeloaren atributuak, CAD modeloaren osotasunarekin erlazionatuta daudela” hipotesia onartu daiteke tratamendu taldearentzat. 5.3. Hirugarren hipotesia Ikerketaren hirugarren hipotesiaren arabera, “PBL-an oinarritutako proposamen didaktikoa, proiektu bat garatzeko talde lan eraginkorrean eragiten duten adierazleen hobekuntza lortzen du”. Ikerketa subjektuek jarraitutako jarduera programaren eta jasotako trebakuntzaren baliagarritasuna talde lan eraginkorra lortzeko ebaluatu nahi da.
5. Ezagutza eta emaitzak
214 Kontrol taldean talde laneko gaitasun ez denez espezifikoki lantzen, ikerketa diseinuan tratamendua jaso duen talde esperimentalean bakarrik kontsideratu da, aurre-testeko O5E eta test-ondoko O6E behaketen analisia burutuz. Datuak jasotzeko, inkestak erabili dira. Inkestek, ikerketa adierazleen balorazioari buruzko galderak, galdera itxiak eta erantzun irekiko galderak dituzte. Azken hauen tratamendua errazteko, jasotako datuen kategorizazioa eta kategoria hauen loturak ikerketa adierazleekin bilatu dira. Aztertuko diren datuen inkestak hauek izan dira: - Talde lanari buruzko aurreko esperientzia inkesta - Taldean hobeto daitezkeen aspektuei buruzko inkesta - Jardueren ondorioz landutako talde lanaren esperientziari buruzko inkesta - Ikasketa hurbilketari buruzko inkesta Laginaren ezaugarriak Irakasgaiarentzat garatutako jardueren programan, talde lan eraginkorrean eragina duten 14 adierazle identifikatu eta landu dira, eta ikerketa subjektuek adierazle hauetaz egin duten balorazioan jarri da ikerketaren arreta. Irakasgai hasierako behaketan nE=92 inkesta jaso dira eta bukaeran nE=93 inkesta. Ikerketa adierazleen aldaketa tratamenduaren eraginez neurtu nahi denez, parekatutako laginaren analisia burutu da, hau da, hasierako eta bukaerako inkestak erantzun dituzten subjektuak soilik kontsideratzen dira. Honen ondorioz, lagin erabilgarria 84-ra jaitsi da. Talde lanarekin erlazionatutako beste inkestetan gertaera hau ere kontutan izan da. Emaitzak Talde lanean proiektua garatzeko aurreko esperientzia. Aurre esperientziako inkestak, ikerketa subjektuen esperientzia bi inguruetan eman dela adierazten du: (1) 3-4 irakasgaietan laborategi praktikak, aurkezpenak edo
5. Ezagutza eta emaitzak
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 215 txostenak osatzeko eta (2) ikasleriaren gutxiengo baten kasua, laugarren kurtsoko lauhileko bateko irakasgaian (Proiektuen Kudeaketa irakasgaia) garatutako proiektua. Kontutan izan behar da, Ordenagailu Bidezko Diseinuaren Gehikuntza irakasgaia hautazko natura duela eta ikasleak hirugarren kurtsoan aukeratu dezakeela, beraz proiektu baten garapenari buruzko ezagutza urriak izan ditzake. Ikasleek deskribaturiko esperientzietan, talde lanaren aspektuak, ez direla jarduera programa definitu batekin landu antzematen da, hau da, talde lanean era eraginkorrean lan egiteko jarraibideak ez dituzte jaso. Era berean, aurreko urteetako esperientzian talde lanaren funtzionamendua ez du ebaluaziorik jasan ezta jarraipenik. Adierazleen betetze maila eta garrantzia. Talde lanean proiektu bat garatzeko identifikatu eta landu diren adierazle sorta bi taldeetan banatu eta aztertu dira (4.5 Ikerketa instrumentuen atala ikusi): T1. Barne funtzionamendu eta erlazio faktoreak
5. Ezagutza eta emaitzak
216 14 adierazle hauen tratamendu aurreko eta ondoko balorazioen datuak jasotzen dira, 5 puntuetako Likert eskaleko erantzunak dituzten inkesten bidez. Tratamendu ondoko inkestan, adierazleen betetze maila galdetu ez ezik, ikerketa subjektuek adierazleari ematen dioten garrantzia ere eskatu da. Likert eskalak oso erabiliak dira zientzia esparru desberdinetan, baina jasotako datuak diskretuak direnez (hein bereizia eta zenbakietara lotuta daude), datuen analisirako test parametriko edo ez parametrikoen erabileraren egokitasunari buruzko adostasun eza nabaria da ikerlari artean (Carifio eta Perla, 2008). Nahiz eta, normalaren banaketarekin asimetria eta kurtosi desberdintasun nabaria ez duten laginentzat test parametriko eta ezparametrikoen erabilerak antzeko emaitzak eman (de Winter eta Dodou, 2010), adierazleen banaketa normalarekiko doikuntza aztertu ostean, test ez-parametrikoak erabiltzea hautatu da (heina zeinuekin testa). Inkesten fidagarritasunaren maila Cronbach-en alfa koefizientearen neurketaren bidez burutzen da. 0 eta 1 arteko balioak hartzen dituen koefiziente honek, inkesten barne tinkotasunaren neurria ematen du, erantzunen ausazkotasun ezak, 1 balioaren gertutasunak adierazten duelarik. Tratamendu aurreko inkestaren alfa koefizientearen balioa α=0,83 da, ondokoak α=0,77 eta ikerketa subjektuek adierazleei ematen dieten garrantziaren inkestarena α=0,71. Beraz, inkestek barne tinkotasun ona dutela esan daiteke, beraien Cronbachen alfa balioak 0,7 edo handiagoa delako (Nunnally, 1978).
5.46 Grafikoa. T1. Barne funtzionamendu eta erlazio faktoreak
5. Ezagutza eta emaitzak
5. Ezagutza eta emaitzak
5. Ezagutza eta emaitzak
5.48 Grafikoa. T2. Proiektu antolaketa eta kudeaketa faktoreak
5. Ezagutza eta emaitzak
220 Adierazleen tratamendu aurreko eta ondoko diferentziak aztertzen badira, lehenengo lauen artean (T2a-d) desberdintasun estatistikoki adierazgarria dela (p<0,05) egiaztatu daiteke. Hauen artean, Ohiko bilerak (T2a) eta Proiektuaren jarraipen eta ebaluazioan (T2d) efektuaren tamaina handia izan da (Cohenen d-aren balioak, 1,04 eta 0,84 hurrenez hurren). Beraz jarduera programaren eragina nabaria izan da bi hauen betetze mailan. Betetze mailarekin jarraituz, Proiektuaren jarraipen eta ebaluazioak (4,04) betetze maila altuena du. Beraz, jarduera programaren proiektuaren kontrol bileren eragina nabaria da. Hurrengo betetze maila altuena duena, Proiektuaren plangintza da (3,9), efektu tamaina moderatu-altu batekin (d=0,66). Are gehiago, testuinguru akademiko batentzat 0,6 baino handiagoko efektua, altua kontsideratzen da (Hattie, 2009). Azken honek, garrantzi mailan balorazio handiena hartzen du, 4,55 bataz bestekoarekin. Proiektu bat lauhileko osoan zehar arrakastaz eramateko, ikasleek proiektuaren plangintzaren garrantzia hautematen dute (T2 adierazleen artean, puntuazio maximoa du eta 14 adierazleetatik, laugarrena izango zen garrantzi mailan), nahiz eta beraien plangintzaren betetzea ematen dioten garrantzitik urrun geratu. Tratamendu aurreko eta ondoaren arteko betetze mailaren diferentzia estatistikoki adierazgarria ez duten bi adierazleak, Zereginen egitea (T2e) eta Taldekideen indarra kontsideratuz zereginen esleipena (T2f) dira. Adierazleen arteko korrelazioa eta konglomeratuen analisiarekin tratamendu aurrean, ikasleen erantzunetan Ohiko bilera (T2a) eta Proiektuaren jarraipen eta ebaluazioaren (T2d) arteko erlazio moderatu bat nabarmentzen da (rs=0,4844, p<0,0001). Jarduera programa burutu ostean, Proiektuaren jarraipen eta ebaluazioa (T2d), Proiektuaren plangintza (T2b) eta Zereginen egitearen (T2e) betetze mailen arteko erlazio moderatua antzematen da korrelazioen analisian, azken bi hauen arteko Spearman-en rs koefizientea altuena izanik (0,5278, p<0.0001). Garrantzia aztertzean, azken hirukotearen puntuazioa altuena dela ikusi daiteke (T2d=4,33; T2b=4,55; T2e=4,40) eta korrelazioari dagokionez, Proiektuaren plangintza (T2b) eta Zereginen egitearen (T2e) erlazio moderatua mantendu egiten dela .
5. Ezagutza eta emaitzak
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 221 Ikerketa ingurune akademiko batean burutzen ari dela kontutan izan behar da eta lanbide jarduerako baldintzak ezin direla zehatz-mehatz errepikatu, hau da, ikasleak ez dute laneko presio bera sentituko epeak ez betetzearren edo plangintza bukatugabe baten kasuan. Horrek azaldu dezake, Proiektuaren plangintzaren kasuan, betetze maila eta garrantziaren arteko desberdintasuna edo Zereginen egitearen kasuan, tratamenduaren aurre eta ondoko diferentzia urria. Azken honentzako kontutan izan behar da, ikasleak inkestan erantzuten zuten galdera “esleitutako zereginak epean eta kalitatez betetzen genituen?” dela eta zereginak bukatzea soilik ez dela eskatzen, baizik eta plangintzaren epeak errespetatuz eta kalitate maila onargarriarekin. Dena den, Proiektuaren jarraipen eta ebaluazioa (T2d), Proiektuaren plangintza (T2b) eta Zereginen egitearen (T2e) korrelazioak tratamendu osteko betetze mailan eta ikerketa subjektuek emandako garrantziaren balorazioa 4,3 baino altuagoa izatea hiru adierazleentzat, tratamenduaren eragina azalarazten dute. Adierazleen aurre eta ondoko garrantzia maila galdera irekietan. Tratamendu aurrean eta ondoan, ikerketa subjektuek hurrengo galdera erantzuten dute: “Zure esperientzian oinarrituta, ze faktore kontsideratzen dituzu garrantzitsu talde lan eraginkorra lortzeko?”. Galdera irekia izanik, subjektu gehienek 2- 3 adierazleei egiten diete erreferentzia eta tratamendu aurreko eta ondoko kopuruaren arteko diferentzia igartzen da, ondokoan zenbaki altuagoa izanik. Jarduera programa burutu aurretik, Komunikazio egokia (T1f - %27,2), Giro atsegina (T1g - %27,2), Lanaren bidezko banaketa (T2c - %15,2) eta Proiektuaren plangintza (T2b - %14,1) adierazleak izan dira aipatuenak. Tratamendu ostean, portzentaje altuenak dituzten adierazleak Giro atsegina (T1g - %34,5), Errespetua, konfiantza (T1h - %27,6), Komunikazio egokia (T1f - %24,1), Rolen esleipena (T1a - %20,7) eta Taldekideen indarra kontsideratuz zereginen esleipena (T2f -%20,7). Aurreneko hiru adierazleen garrantzia, ikerketa subjektuei adierazleen balorazioa zuzena eskatzen zaienean lortu denarekin bat dator. Rolen esleipena, tratamenduaren eraginez, efektu tamaina handiena azaltzen duen adierazlea izan da. Taldekideen indarra kontsideratuz zereginen esleipenak tratamendu aurretik
5. Ezagutza eta emaitzak
222 ondorenera portzentaje gehikuntza handiena jasan duen faktorea izan da. Kontutan hartu behar da, ikerketa honetan berrikuspen bibliografikoan oinarrituta, talde lan eraginkor baldintzatzen duten hamalau faktore aukeratu direla eta galdera ireki honetan, erantzunetan jaso den informazioa adierazleen gertutasunagatik sailkatu dela, aukeratutako adierazleei ondo egokitu ezean baztertuak izanik. Baztertutako informazioaren artean, konpromisoa eta inplikazio bezala sailkatu daitekeen informazioa taldekatu daiteke, tratamendu aurretik eta ondoan %45 baino gehiagoko aipamena jasotzen duena. Honek pertsona arteko erlazio eta jarrera faktoreen garrantziaren nagusitasuna ikerketa subjektuentzat azpimarratzen du, lortu den adierazle hirukotearen nagusitasunarekin lerrokatuta.
5.50 Grafikoa. Adierazle aldaketa nabarmenenak aurre eta ondoko garrantzian galdera irekietan. Tratamendu aurreko eta ondoko diferentzien adierazgarritasun estatistikoa aztertu da ikerketa subjektuek identifikatutako 14 adierazle hauentzat. Bost adierazle dira desberdintasun estatistiko adierazgarria (p<0,05) azaltzen dutenak Chi karratuaren testaren ondoren (5.50 Grafikoa). Lanaren bidezko banaketa (T2c) aldaketa negatiboa azaltzen duela esanguratsua da. Era berean, Taldekideen indarra kontsideratuz zereginen esleipenak tratamendu aurretik izendatua ez izatetik, gehikuntza handiena izan duen adierazlea izatera pasatzen da. Baliteke, ikerketa subjektuek tratamenduan landu ondoren indarren araberako zereginen esleipena bidezko banaketaren aurretik hobestea.
5. Ezagutza eta emaitzak
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 223 Rolen esleipenaren kasuan, desberdintasun estatistikoki adierazgarriak aipatu den tratamenduko efektua babesten du. Proiektuaren plangintza (T2b), aurreko puntuan egin den analisian ikusi den bezala, proiektu antolaketa eta kudeaketa adierazleen artean garrantzi maila altuena duen adierazlea da eta azaltzen duen desberdintasuna tratamendu ostean, estatistikoki esanguratsua dela ziurtatu daiteke. Hobetu daitezkeen talde laneko aspektuak Ikerketa subjektuek Proiektuaren plangintza (%28,5) eta Zereginen egitea (%16,8) aipatzen dituzte proiektuaren garapenaren erdialdera egiten zaien “zure taldeak hobetu ditzakeen 2-3 aspektu aipatu” galderari. Kontrol galdera honek, taldean antzemandako zailtasunen berri ematen du. Gehiengoarentzat aurreneko esperientzia denez proiektu mota honen kudeaketan, zeregin batzuen lan estimazioa burutzea ez zaie erraza suertatzen, hortaz epean zereginak kalitatez betetzea ere. Horregatik proiektuaren jarraipen eta ebaluazioan azpimarratzen da eta plangintzaren egokitzapena behar denean burutzen da. Jarduera programari buruzko ebaluazioa Ikerketa subjektuek proiektua amaitzean zenbait jarduera programaren ondorioz landutako zenbait aspektu baloratzen dituzte 10eko eskala batekin: Irakasgaiak, talde lan eraginkorra burutzen lagundu diola baieztapenari, ikasleek 8,45 (1,05) puntuazioa ematen diote, bataz bestekoa eta desbideratze estandarra, hurrenez hurren. Aldiz, beraien taldeen funtzionamendua 7,94 (1,1) bataz bestekoarekin baloratzen dute ikerketa subjektuek. “Talde lanean eraginkorki jarduteko ezagutzak eta gaitasunak lortu ditut” galderak 7,63 (1,07) puntuazioa jasotzen du. Tratamendu aurretik, galdera hau aurreko esperientziari buruz egiten da eta 6,34 (1,34) puntuazioa lortzen du. Beraz tratamenduaren ondorioz %20ko gehikuntza egon da bataz beste, Stundet-en t testak diferentzia hori estatistikoki adierazgarria dela (p<0,0001) adierazten du eta Cohen-en d koefizienteak (1,07) efektuaren tamaina altua dela.
5. Ezagutza eta emaitzak
224 Hipotesiaren ebaluazioa Hirugarren hipotesiak “PBL-an oinarritutako proposamen didaktikoa, proiektu bat garatzeko talde lan eraginkorrean eragiten duten adierazleen hobekuntza lortzen duela” dio. Proiektu bat garatzeko talde lan eraginkorrean eragina duten adierazleen emaitzak aztertzen badira, barne funtzionamendu eta erlazio faktore sorta barruan (T1), Komunikazio egokia (T1f), Giro atsegina (T1g) eta Errespetua, konfiantza (T1h) nagusitasuna nabarmentzen dira, betetze mailan, adierazleen arteko erlazio moderatualtua erakutsiz eta garrantzi mailan, faktore guztien artean puntuazio altuena jasoz. Bestalde, Rolen esleipena (T1a), Talde arauak (T1b) eta Erabaki hartzea, adostasuna (T1c) jarduera programaren efektu nabariena (Cohen-en d koefizientearen altuenak) azaltzen dituzten adierazleak dira. Rolen esleipenak tratamendu ondoko garrantziaren gehikuntza estatistikoki adierazgarria izateak (erantzun irekiko inkestaren arabera) eta betetze mailaren aldaketan, efektuaren tamaina handiena edukitzeak, jarduera programaren eragina rolen esleipena lantzeko, agerian uzten du. Rolen esleipena taldekideen arteko dependentzia areagotzen duenez, benetako lankidetza ikaskuntza emateko baldintza, bete da (Johnson, 2003). Hala ere, adierazleak zuzenean izandako garrantzi mailaren balorazioan, ikerketa subjektuek hautematen duten garrantzia adierazle honentzat, landutako maila baino baxuagoa da. Baliteke taldearen tamainak eta talde gehienek aukeratutako rolen asteroko txandakatzea ikasleen balorazioan eragina izatea. Proiektu antolaketa eta kudeaketa adierazle multzoan (T2), ikerketa subjektuek ematen dioten garrantziaren arabera Proiektuaren jarraipen eta ebaluazioa (T2d), Proiektuaren plangintza (T2b) eta Zereginen egitea (T2e) nabarmentzen dira. Tratamendu ondoko betetze mailan, hiru adierazle hauen arteko erlazio moderatua sumatzen da. Ikerketa subjektuen gehiengoarentzat proiektu mota honen kudeaketaren aurreneko esperientzia denez, behaketa zuzenean konfirmatu den bezala, zaila egiten zaie zereginen lan karga estimazioak egitea. Ondorioz, zereginak
5. Ezagutza eta emaitzak
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 225 plangintzan finkatutako epean eta kalitatez entregatzea, are gehiago. Honek azaldu dezake, Zereginen egitearen betetze mailaren diferentzia estatistikoki adierazgarria dela, ezin baieztatzea. Horregatik ere, jarduera programan bileretan proiektuaren jarraipena eta ebaluazioa garrantzia azpimarratu eta landu da, Ohiko bilerak (T2a) adierazlearekin batera, efektuaren tamaina altuenak agerian uzten duten moduan. Erantzun irekiko garrantziari buruzko galderan, bi adierazleen aldaketa deigarria da. Batetik, Lanaren bidezko banaketaren (T2c) garrantzi mailaren diferentzia negatiboa, estatistikoki adierazgarria da, hau da, tratamendu aurretik ostera adierazleari buruzko aipamen kopurua era esanguratsu batean jaisten dira. Bestetik, Taldekideen indarra kontsideratuz zereginen esleipenak (T2f), garrantzi mailan gehikuntza handiena duen adierazlea da. Behin ikasleek indarren araberako lanaren esleipena esperimentatu dutenean, bidezko banaketari baino garrantzi handiagoa ematen diotela, iradokitzen du honek, nahiz eta praktikan, taldeen betetze mailaren gehikuntza baxua izan. Oro har, talde lan eraginkorrean eragiten duten faktoreen ikuspegi orokor batean, pertsonen arteko erlazio eta jarrera adierazleen garrantzia (Komunikazio egokia (T1f), Giro atsegina (T1g) eta Errespetua, konfiantza (T1h)) nabaria da ikerketa subjektuentzat, Heylen et al.-ek (2008) erlazio sozialen papera PBL-ko taldeen jarduera egokian azpimarratzen duten bezala. Adierazleen garrantziari buruz erantzun irekiko galdera burutzean, aukeratutako 14 adierazle hauetan sailkatu ezin diren erantzunen biltegia moduan identifikatu den kategoria, konpromisoa eta inplikazioa, aurreko baieztapenarekin lerrokatuta dago. Era berean, proiektu antolaketa eta kudeaketarekin erlazionatutako faktoreen artean, Proiektuaren jarraipen eta ebaluazioa (T2d), Proiektuaren plangintza (T2b)eta Zereginen egitea (T2e) nabarmendu dira, pertsonen arteko erlazio eta jarrera adierazleen garrantzi mailatik gertu. Laburbilduz, proiektu bat garatzeko talde lan eraginkorrean, 14 adierazle aukeratu eta landu dira jarduera programa baten bitartez. Barne tinkotasun altua (Cronbach-en α>0,7) agertzen duten inkesten bidez neurtuak izan dira. Adierazle guztien betetze maila, tratamendu aurretik ostera ehunekotan igo da eta 14tik 12k
5. Ezagutza eta emaitzak
6. Ondorioak
6. ONDORIOAK 6.1. Ikerketaren ondorioak Tesi honek, behar profesional eta akademikoen inguruko Ordenagailu Bidezko Diseinuaren Gehikuntza irakasgaian egindako hausnarketan du jatorria. Beharrei erantzuna bilatzeko berrikuspen bibliografikoan, ikerlariek CAD trebakuntza eta ikaskuntza metodologia aktiboetan egindako ekarpenak aztertzen dira eta transferigarriak diren planteamenduetan oinarrituriko proposamen didaktiko bat diseinatzen da. CAD erremintaren erabileraren testuingurua lanbide jarduera denez, ikasleak taldeetan garatuko duten proiektua izango da irakasgaiaren haria eta oinarrizko CAD erabilera eta talde lana eraginkorraren gaitasunak eskuratzen direla ziurtatzeko proiektuaren euskarri den jarduera programa egiten da. Proposamenaren baliozkotasuna aztertzeko ikerketa diseinu kuantitatibo bat burutzen da eta ikerketa tartea iraun duen hiru ikasturtetan laginak jasotzen dira. Emaitzen azterketa eta eztabaidak, eta proposamen didaktikoaren garapen eta ezarpenak, tesiaren hurrengo ondorioak nabarmentzen dituzte: - CAD trebakuntzaren paradigma irudikatu da: (1) behar profesional eta akademikoen berrikuspena burutu da, (2) ikerketa esanguratsuak identifikatu eta beraien ekarpen nagusiak azaldu dira eta (3) trebakuntza proposamenak nabarmendu dira. Trebakuntza proposamenen informazio osagarri moduan eta irakasgaiaren planteamenduari begira, PBL-aren eta talde lanaren, azken hau PBLan garatzen den gaitasuna izanik, aspektu nagusien literatur zientifikoaren azterketa burutu da.
6. Ondorioak
228 - PBL-an oinarrituta, Ordenagailu Bidezko Diseinuaren Gehikuntza irakasgaiaren proposamen didaktikoa egin da. Irakasgaian definitu diren gaitasunak, CAD erreminten erabilera eta proiektu bat garatzeko talde lan eraginkorrak, ikaskuntzaren ardatza den proiektuaren agertokira itzuli dira. Gaitasun hauen eskuratze prozesuan ikasleen karga kognitiboa arintzeko (Schmidt et al., 2007) proiektuaren euskarri den jarduera programa diseinatu da. Programaren jarduerak aurrera eramateko, lankidetza eta elkarlaneko estrategia didaktikoez lagundu dira. - Proposamen didaktikoa ikaskuntza metodologia aktiboetan oinarritzen denez eta zenbait autoreen CAD trebakuntzaren hutsunea betetzeko aldarrikapena jarraituz, ikaslea trebakuntzaren muina izan da eta CAD trebakuntza, ezagutza estrategikora zuzendu da (Johnson eta Diwakaran, 2010, 2011a; Peng et al., 2012; Bodein et al., 2014). Izan ere, proiektuaren garrantziak, jardueren eduki eta denbora erabilgarriak baldintzatzen ditu eta ezin zaio ezagutza deklaratiboari (softwarearen aukera anitzak ezagutzea) lehen zuen pisua eman. Aitzitik, ezagutza deklaratiboa CAD software partikular baten erabilerari lotuta dago eta softwarearen urteroko eguneraketa eta aldaketek, CAD ezagutza hau barneratzea eta mantentzea zailtzen dute (Lang et al., 1991). Gainera ezagutza deklaratiboa zaharkituta geratzeaz gain, baliteke erabili ez izatea. - Trebakuntza, ikuspegi metakognitibotik landu da. Ikasleari bere ikaskuntzaz ohartu eta hau erregulatzen laguntzen dioten estrategia metakognitiboak sustatu dira CAD ezagutza estrategikoa barneratzeko, besteak beste, plangintza, berrikuspena, jarraipena,… Estrategia horien artean, CAD adituen jardueran igarri daitekeen iragarpenean (Chester, 2008) arreta jarri da, diseinu intentzioaren arabera modelatutako modeloen tinkotasuna, diseinu prozesuaren hurrengo urratsen diseinu aldaketen beharrengatik baldintzatuta egon ez dadin. - PBL-aren erabilerari egozten zaion onuretako bat denboran zehar iraunkorrak diren gaitasunak lantzeko aproposa dela da, horien artean, talde lana (Kolmos 1996, Du 2006, Jones 2006, Lehmann 2008). Baina honen garapenerako trebakuntza espezifikoa beharrezko denez, talde lan eraginkorra eragina duten hainbat faktore identifikatu, diseinu proiektu baten garapenerako
6. Ondorioak
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 229 testuingurura egokitu eta proiektuaren garapenarekin bat datozen jarduera programa diseinatu da. - PBL-aren natura den jarduera profesionalaren gertutasuna, metodologiaren aplikazioaren bidez eta testuinguruan jarritako jarduera programaren bidez lortu da. Lanbide jarduerako rolak, plangintza, epeen betetzea, kalitate mailaren berrikuspena,… une oro proiektuaren garapeneko atmosferako elementuak izan dira. Proiektuaren euskarri diren jarduerak testuinguruan jartzeak, ingeniaritza ikasgelara hurbildu du eta lanbide jarduerako CAD diseinuen eskakizunei zentzua eman die. - Proposamen didaktikoaren ezarpena burutu da eta berrikuspen bibliografikoan erreparatu den beharraren arabera (Hamade et al., 2007; Lang et al., 1991; Schmitz, 1999; Wu, 2009), CAD ikaskuntzaren erdiespenari buruzko ikerketa enpirikoan erdiratzen den ikerketa diseinua egin da, proposamen didaktikoan proiektua garatzeko talde lan eraginkorraren azterketarekin batera. Ikerketan alborapenak ekiditeko, erreplikazioa erabili da (Moore, 2005) eta hiru ikasturteetan laginak jaso dira. Emaitzen analisiak, ikerketan formulatu diren hipotesien egiaztapena ekarri du. 6.2. Hipotesien ebaluazioaren laburpena PBL-an oinarritutako proposamen didaktikoaren baliozkotasuna irakasgaian definitu diren gaitasunak garatzeko hurrengo hipotesiak formulatu eta egiaztatu dira: H1: Proposamen didaktikoan oinarritutako trebakuntza eta ohiko irakaskuntza jaso duten ikasleen CAD modelo, multzo eta planoen artean kalitate desberdintasuna existitzen da. CAD esparruko hiru probek osatzen dute ikerketa diseinua: CAD modelaketa, multzo muntaketa eta plano adierazpena. Aurre tratamenduko laginak jaso dira, hausazko esleipena posible ez den esperimentuetan bezala, ikerketa taldeen arteko desberdintasun estatistikoki adierazgarria baztertzeko.
6. Ondorioak
230 CAD modeloen modelaketa proban, kontrol eta talde esperimentaleko desberdintasun estatistikoki adierazgarria antzematen da hurrengo dimentsio eta adierazleentzat: D1. Modelo osoa, D1a. Akats kopurua, D2. Modeloa baliozkoa, D3. Modelo tinkoa, D3b. Aldaketak jasateko gaitasuna, D4. Modelo laburra, D4a. Zirriborroan soberako elementuak, D4b. Eragiketa anizkunak, D5.Diseinu intentzioarekin bat dator, D5a. Modeloaren kokapena, D5b. Eragiketen egokitasuna, D5c. Eragiketa sekuentzia hoberenarekin. Tratamendu ostean, talde esperimentaleko ikerketa subjektuen modelaketa sekuentzia alderraien murrizketa nabari da, eragiketa kopuruaren banaketan eta diseinu intentzioarekin azaltzen duten bateratasunean ikusten den bezala. Tratamenduaren jardueren eta jarduerak aurrera eramateko planteamenduaren eragina modeloen osotasun mailaz gain, tinkotasun, laburtasun eta diseinu intentzioaren jarraipenean nabaria dira. Gertaera honen arrazoia, modelaketa inguruko prozesu kognitiboa ezagutza estrategikoetara bideratuta dagoela izan daiteke. Multzoen muntaketa proban, kontrol eta talde esperimentaleko desberdintasun estatistikoki adierazgarria hurrengo dimentsio eta adierazleentzat azaltzen da: M3. Multzo tinkoa, M4a.Egoki mugatutako pieza kopurua, M5. Diseinu intentzioarekin bat dator, M5c. Muntaketa sekuentzia diseinu intentzioarekin bat. Taldeen arteko desberdintasun estatistikoak talde esperimentalaren aldekoak dira. Talde esperimentalean, multzoaren tinkotasuna eta diseinu intentzioa ziurtatzeko joera bat ageri da, laburtasuna bigarren maila batera alboratuz. Taldeen arteko desberdintasunak, piezen arteko muntaketa erlazioen interpretazio egokian hasten direla eta muntaketaren sekuentziaren hausnarketa eta irudikapenean jarraitzen dutela esan daiteke, multzoaren tinkotasunak eta diseinu intentzioaren bateratasunak azaltzen duen moduan. Araudiaren araberako planoaren adierazpen proban, ikerketa talde arteko desberdintasun estatistikoki adierazgarria hurrengo dimentsio eta adierazleetan nabarmentzen da: P1. Piezaren interpretazio geometriko, P2b. Bista egokiak, P2c. Ebakidura eta sekzio egokiak, P2d. Ardatzen adierazpen zuzena, P2e. Kotatze zuzena,
6. Ondorioak
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 231 P2f. Perdoiak zuzenak, P2g. Gainazal akaberak egokiak, P2h. Perspektiba isometrikoa, P3. Adituen nota. Kontrol taldean, piezaren interpretazio geometrikoaren zuzentasunean eragina duen akats bat nabarmentzen da. Akatsaren arrazoia, multzoaren funtzionamenduaren ulermen ezan oinarritu daitekeela uste da. Araudiaren araberako piezaren adierazpen grafikoa planoan, talde esperimentalaren aldekoa da, ebakidura eta sekzio, ardatzen adierazpen, kotatze, perdoi eta gainazal akaberan. Ikuskatzailearen rolaren erabilera eta adierazpen prozesuaren hausnarketa eta planifikazioaren garrantzia, hautemangarria dela uste da. Azkenik, aditu panelak planoei esleitutako notak, taldeen emaitzen arteko kalitate diferentzia nabarmentzen du. Hiru proben emaitzak orokorrean aztertu ondoren, hipotesiaren baliozkotasuna onartu daiteke. H2: Berrikuspen bibliografikoan identifikatu diren kalitatezko CAD modeloaren atributuak, CAD modeloaren osotasunarekin erlazionatuta daude. Bigarren hipotesiaren ebaluazioan, aurreko hipotesian erabili den modelaketa proban jaso den lagina erabili da. Aurre-testaren analisiak, bi taldeen arteko berdintasuna agerian uzten duenez, hipotesiaren ebaluazioa tratamendu ostean jasotako laginean erdiratu da. Modeloaren osotasunak, CAD modeloen kalitatezko atributuekin dependentzia duen aztertzen da. Horretarako, ikerketa bi urratsetan gauzatu da. Lehenengoan, ikerketa talde barruan modeloaren osotasunarekin beste atributuek duten erlazioa neurtzen da. Talde esperimentalean, modeloaren tinkotasuna (zirriborroa erabat definitua du eta modeloak aldaketak jasan ditzake adierazleekin ere) eta diseinu intentzioarekin bat datorren dimentsioarekin (modeloaren kokapen eta sekuentzia hoberenarekin bat etortzea adierazleekin ere) desberdintasuna estatistikoki adierazgarria azaltzen da, modelo oso eta ez osoen artean. Kontrol taldean ordea, laburtasun dimentsioaren barnean, soberako elementuak dituzten zirriborroak adierazlearekin diferentzia estatistiko adierazgarria bakarrik topatu da. Beraz, modelo
6. Ondorioak
232 osoen eta kalitatezko atributuen arteko dependentzia, tratamenduko taldean kontrol taldean baino nabariagoa da. Ikerketaren bigarren urratsean, modelo osoen kalitatezko atributuen proportzioak berdinak diren edo taldearen araberakoak diren egiaztatzen da. Horretarako, modelo osoen taldeen arteko alderatzea burutu da eta modelo labur eta diseinu intentzioarekin bat datozen dimentsioetan desberdintasun esanguratsua topatu da (barneko adierazleentzat ere), ez ordea, modeloaren tinkotasunean. Emaitza hauek, tratamenduaren baliozkotasuna CAD modelaketa estrategikoaren trebakuntzan agerian uzten dute. Ikerketaren lehenengo urratsak, modeloen osotasunarekin kalitatezko modeloen atributuek erlazioa dutela adierazten du, tratamendua jaso duen taldearentzat. Bigarren ikerketa urratsak, modelo osoetan kalitatezko atributuen proportzioa talde esperimentalean handiagoa dela adierazten du. Beraz, hipotesia onartu daiteke tratamendua jaso duen taldearentzat. H3: PBL-an oinarritutako proposamen didaktikoa, proiektu bat garatzeko talde lan eraginkorrean eragiten duten adierazleen hobekuntza lortzen du. Ikerketa honetarako 4 inkesta desberdin diseinatu eta berrikuspen bibliografikoan oinarrituta, proiektu bat taldean eraginkorki garatzeko 14 adierazle identifikatu dira, bi taldeetan bilduta, barne funtzionamendu eta erlazio faktoreak (T1) eta proiektu antolaketa eta kudeaketa faktoreak (T2). Inkestek barne tinkotasun altua (Cronbach-en α>0,7) azaldu dute adierazleen neurketan. Adierazle guztien betetze maila, tratamendu aurretik ondorenera proportzioan igo da eta 14tik 12k desberdintasun estatistikoki adierazgarria azaltzen dute. Bestalde, ikerketa subjektuek, irakasgaiaren eragina talde lan eraginkorra hautemateko, 8,45 puntuekin (hamarretik) baloratu dute eta tratamenduaren efektuaren tamaina beraien ezagutza eta gaitasunen pertzepzioan, altua da. Honenbestez, betetze mailan ez ezik, ikasleek talde lan eraginkorrean eragiten duten aspektuen inpaktuaz ohartzea bilatu eta lortu dela esan daiteke. Honenbestez, hirugarren hipotesia onartu daiteke.
6. Ondorioak
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 233 6.3. Inplikazio eta aplikazioen eztabaida Ikerketa honen ondorioak, etorkizunean CAD trebakuntzan proposamen didaktikoak burutu behar dituztenentzat baliagarriak dira. Ikaskuntza metodologia aktiboetan oinarrituta, PBL eta lankidetza teknikak esaterako, ikaslean eta ezagutza estrategikoan arreta jartzen duen proposamen didaktiko baten diseinua aletu da CAD trebakuntzan. Bertan zehazten diren praktiken transferigarritasunak, CAD hezitzaileentzat mesedegarriak izan daitezke beraien planteamendu didaktikoari forma emateko. Horretaz gain, ikerketaren adierazgarritasuna, hiru urteetako ikerketa tartean CAD trebakuntzaren bi proposamenen didaktikoen eraginkortasunaren konparaketan erdiratzen da. Honen inguruan, modeloen konparaketan definitzen diren adierazleen baliozkotasuna modelo osoak lortzeko ebaluatu eta PBL-aren gaitasun iraunkorrak apropostasuna kontuan izanik, talde lana garatzeko diseinatu den jarduera programaren baliozkotasuna aztertzen da. Arlo honetan, ikerketa enpirikoen gabezia adierazten duten autoreak badaude ere (Hamade et al., 2007; Lang et al., 1991; Schmitz, 1999; Wu, 2009), tesia garapenarekin garaikide izan diren lan adierazgarriak topatzen dira (Bodein et al., 2014; Company et al., 2013, 2014b; Diwakaran eta Johnson, 2012; Johnson eta Diwakaran, 2010, 2011b, 2011a; Peng et al., 2012). Honek, ikerketa eremuaren gaurkotasuna eta interesa nabarmentzen du. Era berean, ikerketaren baliagarritasuna arlo honetako ikerketen osagarri moduan, agerian uzten du. Ikerketa honen aplikazioak heziketaren muinera bideratuta badaude ere, CAD diseinu eta trebakuntzaren oinarriak identifikatu eta onargarria izatea frogatu duen proposamen didaktiko bat abiapuntu duenez, CAD erabiltzailearentzat, ezagutza estrategikoak identifikatzeko eta bere trebakuntza beharrak nabarmentzeko balioa dezake. Ildo beretik, talde lana garatzeko diseinatu den jarduera programa, talde lanaren sarrera moduan proiektuak erabiltzen diren edozein hezkuntza testuingurura transferigarria dela uste da. Hala ere, testuinguru horren behar akademiko eta
6. Ondorioak
234 irteerako profil profesionalaren eskakizunak kontutan izan beharko ziren. Hau da, software garapeneko ingurune batean adibidez, SCRUM bezalako proiektuen kudeaketa metodologia landu behar bada, rol espezifikoak eta plangintzaren adaptazioa, besteak beste, moldatzea eskatuko luke. 6.4. ikerketa mugak Lehenik, ikerketa Donostiako Eskola Politeknikoko Ordenagailu Bidezko Diseinuaren Gehikuntza irakasgaian parte hartu duten ikasleen laginean oinarritzen dela nabarmendu nahi da. Beraz, emaitzak antzeko baldintzak ematen diren ingurune batera orokortu daitezke baina ez era absolutuan. Laginak, unibertsitate mailan CAD trebakuntza jasotzen duten ikasleen populaziotik, zati txiki bat besterik ez dira. Hala ere, ikerketaren lagin tamaina eta baliozkotasuna handitu asmoz, ikerketa tartea hiru ikasturtera luzatu da. Ez da ikerketa longitudinala soila izan, baizik eta ikasturteko zenbait uneetan, hiru urteetan zehar, jaso diren laginetan oinarritzen den ikerketa. Ikerketan, CAD hipotesiak ebaluatzeko hiru proba diseinatu dira (modelo, multzo eta planoa) eta CAD ezagutzen balorazioak hauetan lortu diren emaitzetara mugatu dira. Probak kopuruz eta motaz handitzeko potentziala badago ere, ikerketa diseinuak, kontrol taldearen ikuskapenak probak egiteko, besteak beste, hauen bideragarritasuna baldintzatzen du. Bestalde, aurretik ikerlariek erabili dituzten probak edo denboraren babespean CAD irakaskuntzarako baliagarriak izan diren probak erabili dira, proben baliozkotasunaren zalantzak ezerezteko. Era berean, hirugarren hipotesian talde lanaren garapena neurtzeko, hamalau adierazle aukeratu dira. Berrikuspen bibliografikotik dokumentatuko adierazleak dira eta ikerketa testuingurura hobekien egokitzen diren adierazle moduan identifikatu dira. Azkenik, proposamen didaktikoa PBL-an oinarritzen bada ere, irakasgaiaren baldintzetara egokitu da (CAD software partikularra, ikasle profila, testuinguru kulturala,…). Era berean, proposamenaren euskarri den jarduera programan, lankidetza ikaskuntza tekniketatik, sorta bat besterik ez da erabili. Kontutan izan behar
6. Ondorioak
PBL METODOLOGIAREN INPLEMENTAZIORAKO PROPOSAMENA OBD IRAKASKUNTZAN 235 da, PBL-an oinarritutako bestelako proposamen didaktikoak, beste ingurune batean ikerketa proba berdinak burutuz, emaitzen arteko kontraste estatistikoa sortu dezakeela. 6.5. etorkizunerako ikerketa lerroak Ikerketa honek, CAD trebakuntzan, PBLan oinarritutako proposamen didaktikoaren aldeko emaitzak azaltzen ditu. Ikerketa, Donostiako Eskola Politeknikoan hiru ikasturtetan jasotako laginetan oinarritzen da. Nahiz eta aurrekoak, proposamen didaktikoa jasotzen duten ikasleen berrien emaitzak antzekoak izan litezkeela pentsarazi badezakete ere, lehenengo etorkizuneko ikerketa lerro moduan, ikerketa zabaltzea proposatzen da. Ikerketa eremuaren zabalketak beste testuinguru akademiko batetara, CAD software desberdin baten erabilerara edo beste ingurune kultural batetako ikasleen partaidetzara, adibidez, ikerketaren emaitzen orokortasun maila handituko luke. Era berean, bideragarritasunak baldintzatuta, CAD esparruko ikerketa probak hiru izan dira: pieza baten modelaketa, multzo baten muntaketa eta planoaren adierazpena. Etorkizuneko ikerketentzat, instrumentu sorta handitu liteke (baliabide erabilgarriek baimentzen badute) edo maila aurreratuagoko instrumentuak gehitu, adibidez, aldagaien bidezko modelaketa edo gainazalak modelatzearen proba. Honek, metodologia didaktikoen arteko konparaketarako CAD ezagutzaren beste puntu batzuk emango lituzke. Talde lanaren garapeneko arlora antzeko proposamenak luzatu daitezke: beste testuinguru akademiko edo kultural batetara ikerketa zabaldu eta ingurunearekin bat datozen eta talde lana ebaluatzeko balioko duten adierazleen gehikuntza edo egokitzapena. Enpresa mailan produktuaren hasierako kontzeptualizaziotik birziklatu arte bere bizitza zikloa guztiz kudeatzeko CAD softwarea PLM softwarean integratu den
6. Ondorioak
236 moduan, proposamen didaktiko berrietan, CAD ezagutza, irakasgai desberdinen lotura izan daiteke eta proiektuen planteamendua zabaltzea posible izango zen, diseinuaren beste alor batzuk kontutan edukitzeko, FEA (Finite Element Analysis) esaterako. Proiektuaren garapena ingeniaritza konkurrentean oinarritu daiteke, talde lanaren antolaketarako erronka berri bat izanik. Honela, lanbide profesionalera hurbilduko zen ikasleen jarduera. Beste ikerketa lerro bat, CAD diseinu metodologien aldaera partikularrak proposamen didaktikoan integratzea izan liteke, adibidez, Soto-ren (2010) modelaketa digitalaren optimizazio metodologia edo Gebhard-en (2013) resilient modeling proposamena, hauek, CAD trebakuntza estrategikoarekin duten erlazioa ikertzeko. Azkenik, zenbait autorek (Boujut eta Dugdale, 2006; Bracewell et al., 2009; Company et al., 2014a; Dorribo-Camba et al., 2013) azken urteetan proposatu eta jorratu duten etiketen erabilera modelaketan, proposamen didaktikoan barneratu eta ikerketaren beste adierazle moduan aztertu liteke. Etiketak, modeloaren diseinu intentzioa ingeniarien artean komunikatzeko tresna eraginkor moduan kontsideratzen dituzte. Ikerketa honetako talde esperimentalean, azken urtean landutako gaia izan denez eta kontrol taldean landu ez denez, neurtu gabeko dimentsio bat da eta ikerketatik kanpo geratu da. Azken atal honek ikerketari bukaera ematen badio ere, amaiera baino, hasiera bat izatea espero da eta hurrengo ikerketentzako inspirazio eta gida moduan balio izatea. |
addi-28f1b12249ee | https://addi.ehu.es/handle/10810/20895 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2017-03-09 | science | Fernández Muriel, Itxaso | eu | Ni neu nire lehen musika-tresna | Sarrera eta justifikazioa Azken urteetan musikak geletan errekurtso pedagogiko gisa izan ditzakeen erabilpenen berri izan dugu, eta oraindik ikertzeke dagoen eremua izateagatik, gai honetan murgiltzea interesgarria eta erakargarria iruditu zaigu. Horrekin batera, musikako ikasketak izateak ere lan ildoaren hautapenean eragina izan du; izan ere, bai motibazioa eta baita ekarpenak egiteko aukerak handiagoak izatea ahalbidetu baitu. Ikuspuntu hezitzaile batetik, ordea, helburu nagusia ez da musikako kontzeptuak irakastea, musika erabiltzea baizik. Izan ere, musikaren bidez gauzen eta beste pertsonen aurrean dugun jarrera landu daiteke, bai eta Haur Hezkuntzako helburuetako batzuk diren norberaren eta inguru hurbilaren ezagutza zein besteekiko harremana ere, horrela haurren garapen osoa eta orekatua lortzea ahalbidetuz. Esan bezala, hezkuntzan musikari ez zaio behar besteko etekinik ateratzen, are gutxiago musika bera ez den arlotik kanpo; horregatik, eta eskoletan adin txikiko haurrekin hasiera hasieratik lantzearen beharra ikusten dugulako proposamen hau planteatzen dugu, dagoen hutsunea betetzeko prozesuan ekarpena egin nahi dugulako. Proiektu honen garapenerako aukeratutako gaia gorputza da, eta horren bidez soinuekiko sentsibilizazioa lantzea da helburua. Izan ere, gorputza gure lehenengo musika-tresna delakoan gaude eta, berari ematen zaion ohiko tratamenduaz gain, tresna ozena bilakatzea ere badagoela pentsatzen dugu. Gizakiok gainera, jaiotzen garenetik egiten ditugu soinuak, bai komunikatzeko ahaleginetan, zein inguratzen gaituena ezagutzeko saiakeretan; baita gure gorputza ezagutzen gaudenean ere. Soinuekin esperimentatzea, beraz, gorputzarekin zein inguruko objektuekin egitea bezain naturala da, eta zalantzarik gabe haurrentzat erakargarria. Gure eginkizun nagusia, hortaz, nahi edo motibazio hori ez mugatzean datza, bai eta horretarako inguru eta jarduera egokiak proposatzean ere. Azken hau kontuan izanik, lan honetan proposatutako jarduerek jolas izaera mantentzen dute, eta Curriculuma errespetatzeaz gain, umeen interesetatik hurbil egoteko ahaleginean gauzatu dira.
Hau horrela, lan honetan musikari eta pedagogo ezberdinek soinuaren tratamenduari buruz duten iritzia eta beraiek egindako ekarpenak aurkituko ditugu, batetik. Horrekin batera, eta proposamen hau eskoletan praktikan jartzeko helburua duela kontuan izanda, alde batera uztea ezinezkoa dela jakinik, Haur Hezkuntzako Curriculumean soinuari zer nolako tratamendua egiten zaion aztertzea ezinbestekoa iruditu zaigu. Bi eremu hauetan (aurrekariak eta curriculuma) esaten dena aintzat hartuta, gorputza musika-tresna gisa erabiliz soinuen sentsibilizazioa sustatzeko zenbait jardueraz osatutako proposamena ere topatuko dugu horri hauetan; bai eta eskola batean gauzatu ostean ateratako emaitz eta ondorioak ere.
1.1. Soinuaren tratamendua proposamen metodologiko desberdinetan Hezkuntza tradizionalean musika beste ikasketa eremutzat hartu izan da eta ikasketa planetan ezagutza eremu hori gehitu ahala, musikaren historia, konposagile famatuak eta musika lanik garrantzitsuenak ikasteko erabili izan da. Apurka-apurka ikasketa planak musika hezkuntzatzat ulertu zitekeenean eraldatuz joan ziren, kasu horretan solfeo eta musika-tresnen ikasketa nagusi zelarik. Azken urteetan, berriz, musikak bere berezko irakaskuntzaz gain, pedagogiaren eremuan aukera anitzak eskaintzen dituela ikusi ahal izan da. Horren adibide dira ondorengo musikari eta pedagogoek egindako ekarpen eta proposamenak.
1.1.1. R. Murray Schafer-en proposamenak Murray Schafer (1933) XX. mendeko bigarren erdiko Canadá-ko konposagile eta pedagogo ospetsua da. Berak Musika Hezkuntzaren ikuspegi berritzailea garatu zuen eta ikasleei musika entzuten, aukeratzen eta sortzen irakasteko gogo handia adierazi zuen. Jarduera aktibo eta motibagarrien bidez norbera entzuteko, norberaren alde pertsonala aurkitzeko eta pentsatzeko, norberaren ideiak defendatzeko eta autokritika positiboa egiteko beharra azpimarratzen du Schafer-ek (1965). Soinuaren bilaketan, esperimentazioan, jolasean eta sorkuntzan oinarritutako pedagogia aktiboa erabiltzen du, jolas librearen eta helduaren eta ikaslearen arteko harreman
demokratikotik sortzen dena; bere esanetan, "ya no hay maestros. Sólo una comunidad de aprendices" (1975, 14. orr.) eta guztiek elkarrengandik ikasten dute. Schafer-ek egindako lanetan islatutako ideiek musika hezkuntzari egindako ekarpena handia da, izan ere, musikaren inguruko kontzeptu tradizionalak berrikusi eta birplanteatu egiten ditu; lehenago egiten zenaren kontrara, ez da bera musika egin eta ikasleek soilik entzun eta kopiatu egiten dutenak, izan ere, bere ustez "confrontado con una información ya elaborada, el niño no puede inventar; sólo puede memorizar o, en casos extremos, rechazar y destruir" (1975, 52. orr.). Gainera berak ez du uste irakaslea protagonista izan behar denik; guztiz kontrakoa aldarrikatzen du: “el maestro es fundamentalmente un alumno, y en el momento en que deja de serlo la filosofía de la educación tiene problemas" (1975, 13. orr.). Hau kontuan izanik, ikasleak soinuekin libreki esperimentatzera bultzatzen ditu, ikasleekin musika egin egiten du. Eta gainera, haurrek sortutakoa balioesten du: "aún no he encontrado un niño que fuese incapaz de realizar una pieza musical original" (1975, 17. orr.). Horrez gain, ahotsarekin egindako soinuei ere garrantzia berezia ematen die, ez bakarrik abesteari, baizik eta hitz egitean egindakoari ere. Guk inguruan eragindako soinuak eta gu inguratzen gaituztenak entzutera eta aztertzera bideratzen ditu horiekin sentsibilizatu daitezen eta kritikoak izan daitezen lortzeko. Normalean ikusten dugunaz ari bagara ere, entzumenak gauza asko ahalbidetzen dizkigu, izan ere, "la escucha nos lleva a los lugares donde no llega la mirada. Los oídos ven a través de las paredes y a la vuelta de la esquina" (1994, 48. orr.). Orokorrean esan daiteke ikasleengan kuriositatea piztea dela Schafer-en helburu nagusietako bat; azken finean, “una clase debería ser una hora de mil descubrimientos" (1975, 14. orr.). Aurrekoa horrela, bere ekarpenak ez du musika arloan soilik eragiten, baizik eta hezkuntzari orokorrean aplikatu dakiokeen zerbait da. Soinuarekin duen harremana ahaztu barik, soinua, musika, zarata...jaiotzen garenetik eta kontzertu areto batean sartuta egoteko beharrik izan gabe, egunero inguratzen gaituen zerbait dela argi dago, eta horregatik esan daiteke ez dela aparteko gaitasunak dituzten gutxi batzuen esku utzi behar, eta edozein proposamenek irudimenean, sormenean zein adierazpenean dituen onurak ikusita, ume guztiei txikitatik esperimentatzeko, jolasteko, frogatzeko, sortzeko aukera eman behar zaiela. Bestetik, eta Schafer-en metodologiari dagokionez egindako aldaketei begira, ikasleei erabakitzeko, parte hartzeko, haiek ekoizteko, iritziak emateko, eztabaidatzeko, eta hitz gutxitan esateko, orain arte izan
duten paperari buelta emateko aukera ematea guztiz beharrezkoa dela agerian geratzen da; ez bakarrik musika arloan, baizik eta gainontzeko eskola orduetan ere.
1.1.2. John Paynter-en proposamenak John Paynter (1931-2010) Inglaterra-ko pedagogo eta konposagile garaikide famatua izan zen, eta berak egindako lanek eskoletan musikaren garapenerako proposamen berriak eskaintzen dituzte, bai eta musikak Curriculum-ean duen tokiaren berrikuspenerako proposamenak ere. Bere ustez (1972), hau horrela izatearen arrazoia musikak umeen sentsibilitatea eta irudimena esnatzen duela da, horrekin batera sentimenduak hezten laguntzen duelarik. Paynter-ek soinu gisa definitutako musika guztiontzat dela baieztatzen zuen, eta haur eta gaztetxoen neurrira dagoen musika eskoletara hurbiltzeko ahaleginean ibili zen etengabe. Horretarako, musika garaikidea proposatzen zuen, horrek bidea errazten dituzten tresnak eskaintzen dituelako; izan ere, sormena, irudimena eta material errezak baititu oinarrian. Autore honek (1972) ahotsarekin egin ahal diren soinuei, gorputzarekin egin ditzakegunei eta entzumenari ematen die garrantzia; gure gorputzak oinarrizko musikatresnak direla uste du, eta arnasketa eta ahots korden erabileraren bidez lortutakoez gain, txaloak eginez, oinekin kolpetxoak emanez...soinu mota ezberdinak egin ditzakegula aipatzen du. Ahotsarekin egindakoei, ahatik, ez die garrantzia kentzen eta "los sonidos que producen las palabras pueden ser una fuente de material musical tan valiosa como los sonidos producidos por, digamos, la trompeta o el piano" esaten du (1972, 23. orr.). Hala eta guztiz ere, batez ere sormena eta esperimentatzeko aukera izatea azpimarratzen ditu autore honek eta ezaugarri horietan oinarritutako metodo sortzailea "asmatu" zuen. Paynter en ustez, "la excitación y el sentido de la aventura son esenciales para el aprendizaje" (1972, 117. orr.). Bere ekarpen eta ideiak Haur Hezkuntzan aplikagarriak dira; musika guztiontzat dela aintzat harturik, haur txikiek ere musikaz baliatu daitezkeela onartzen ari da Paynter, eta berak proposaturiko metodo sortzaileari esker egia izan daiteke; izan ere, haurrek irudimena, sormena eta esploratzeko zein esperimentatzeko gogoa soberan izaten dute, eta hezitzaileon esku dago gogo eta interes horri etekina ateratzea. Kontuan izan beharreko gauza garrantzitsuen artean umeen garapen maila dago, eta funtsezkoa da bai entzungai jartzen diegun musika, zein ekoizteko eskatzen dieguna, bai eta horretarako
eskuragarri dituzten instrumentu eta baliabideak ere, haietara egokituak izatea. Horrez gain, hezitzaileoi ikasteko erabili ditugun metodo tradizional eta aurreiritziak alde batera uztea komeni zaigu, ikasleek egiten duten lanari irekita egon gaitezen eta pentsamolde zein ideia berriei bidea moztu ez diezaiegun (1999)
1.1.3. François Delalande-ren proposamenak F. Delalande (1941) konposagile eta pedagogo frantziarra egungo pedagogia musikalaren bultzatzaile nagusietako bat da, praktika sortzaileetara bideratutakoarena, alegia. Honen eta gaur eguneko beste hainbat eta hainbat musika hezitzaileren aburuz, ez da posible edukiak prozesuaren gainetik, teoria praktikaren aurretik, eta jakintza teorikoa egitearen eta ekoiztearen gainetik kokatzen eta nabarmentzen jarraitzea; horrekin batera kantutegi eta dagoeneko eginda dauden musika lanak abestu eta interpretatzera mugatzen diren musika saioak ere baztertu nahi dituzte, eta inprobisazioa eta konposizioa bezalako prozedurak areagotuko dituzten proiektuak edo jarrerak bultzatu nahi dituzte. Askotan esan da garrantzitsuena prozesua bera dela, baina gero, praktikan emaitzei eta aspektu teorikoei ematen zaie garrantzia eta balore gehien. Musikari dagokionez, notak, figurak eta abar irakasten ematen da denbora mordoa eta musika egiten oso gutxi. Aitzitik, haurrek jaiotzen direnetik denbora eta dedikazio handia eskeintzen diote soinuen bilaketari, esperimentazioari eta ekoizpenari. Beraz, “pensar y enseñar la música en términos de parámetros es hacer de ella una construcción puramente formal y quitarle lo más precioso que tiene: esa correspondencia entre el gesto y la vida afectiva” (1995, 61. orr.). Honekin lotuta, F. Delalande-k, beste pedagogo batzuek esan duten bezala, musika ez dela jaso beharreko zerbait, baizik eta egin egin behar dela: “la música ya no solo se <<consume>>, se hace” (1995, 4. orr.); sortu beharreko zerbait dela esan, eta musika umeen jolasa dela baieztatzen du. Umeei soinuak egiten dituzten objektuak interesatzen zaizkie, eta berezko soinurik ez duten horiekin haiek soinuak ateratzeko saiakeran ibiltzen dira hasiera hasieratik, jaio eta hilabete gutxi batzuk dituztenetik. Hortik aurrera, “hacer y escuchar permanecerán mucho tiempo indisociables” (1995, 81. orr.). Soinu eta keinuen hasierako ikerketa hau jolas sentsorio-motorearekin alderatu daiteke; gero, ateratako soinu horien eta errealitatearen artean nolabaiteko harreman bat sortuko
da, eta adierazpena eta esanahiarekin lotuz, jolas sinbolikora pasa gaitezke. Azkenik, musikaren arauak aztertzerakoan arau jolasekin paralelismoa egin daiteke Hiru jarduera hauek umeetan espontaneoak dira, eta hortaz, musika hezkuntzaren ikuspegia alda daiteke autore honek egindako ekarpen honi esker; izan ere, uste izan denaren kontrara, ez da umea batere musikala den egoeratik ateratzen, baizik eta haiengan existitzen den, eta jolas iturria den ekintza ludikoa garatzen da, hots, ekintza musikala. Ez zaizkie haurrei teknika eta teoria ugari ematen, baizik eta haiek egiten duten arakatzetik eta jolasetik abiatuta musikarekiko interesa pizten saiatzen da, eta ume bakoitzaren irudimen eta sormenari garatzeko bidea egiten zaio. Hau horrela, hezitzaileon eginkizuna umeei berez egiten dutena egiten bultzatzea da; soinuak egiten dituzten objektuekiko interesa izaten, objektu horiek erabiltzen, modu horretan soinuekin esperimentatzen eta bilaketa edo arakatze prozesu hori luzatzen. Haurrak berez interesatzen dira gauza hauengatik, nahikoa da guk ez mugatzea.
1.1.4. Beste proposamen batzuk Proposamen honetarako aukeratutako gaia gorputza izateagatik Judith Akoschky-k Cotidiáfonos izeneko liburuan eta Etta Kaner-ek Ciencia Sonora izenekoan aipatutako jolas, esperimentu eta beste hainbat proposamen ez dira hemen gauzatuko. Hala ere, kontuan hartzekoak direla azpimarratzea ezinbestekoa iruditzen zaigu, soinuari ematen dioten tratamenduagatik, bai eta haurren parte hartze aktiboa bultzatzeagatik ere.
J. Akoschky-k (1988) soinuaren aberastasunaren eta haurren behar, interes eta aukeren artean dagoen lotura baieztatzen du. Bere esanetan, ezin da zalantzan jarri soinuek haurrengan eragiten duten harridura; umeek soinu bat entzuterakoan horrekiko arreta hareagotzen dute, material bera edota ezberdina erabiliz, imitatzen edo errepikatzen saiatuz. Soinu horien gauzapenerako egunerokotasunean erabiltzen ditugun objektuez baliatzea proposatzen du autore honek, kotidiafonoez, alegia. Izan ere, haien sorrerarako beharrezkoak diren material errazengatik, kotidiafonoak edonoren esku daude, egiteko errazak dira eta soinua ateratzeko egin beharreko ekintza motrizak sinpleak; ondorioz, haurrekin egin eta erabiltzeko ezin hobeak. Etta Kaner- ek ere soinuarekin esperimentatzeko aukera ematen die haurrei jakin-mina pizten duten galderei umeek burutuko dituzten jolas eta esperimentuen bidez erantzunez.
1.2. Soinuaren tratamendua Haur Hezkuntzan Proiektu hau gauzatzerakoan ezinbestekoa zaigu Haur Hezkuntzako Curriculumari erreparatzea, izan ere, honek zehaztuko baitu gure eginkizunaren mugak zeintzuk diren. Curriculuma kontuan izanda, beraz, esan dezakegu Haur Hezkuntzaren helburu nagusia haurren garapen osoa eta orekatua lortzea dela, eta aspektu horretan nabarmentzekoa da hizkuntzek, haien barnean musika-hizkuntzak, ikasleen garapen osorako duten garrantzia oso handia dela, zenbait gaitasunen oinarria izateaz gain, nork bere nortasuna finkatzeko eta emozioak zein sentimenduak adierazteko aukera ematen baitute. Musika hizkuntzari dagokionez, arretaz entzutean, soinuak aztertu eta manipulatzean, soinuekin esperimentatu eta jolastean, pertzepzioari, erritmoari, kantuari, musikatresnak erabiltzeari, gorputz-mugimenduari eta sormenari lotutako gaitasunak lantzen dira. Proiektu honetan hau guztia garatzeko aukeratu dugun gaia edo tresna gorputza izan da; izan ere, gorputzak emozioak, mugimendua, jolas sentsorio-motorea, gorputz perkusioa, soinuen esperimentazioa eta imitazioa, eta adierazpena lantzeko aukera ematen digu. Horrekin batera, Haur Hezkuntzako Curriculumean bereizten diren hiru esparru nagusiak jorratzeko aukera ere ematen digu; hots, norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala, inguruaren ezagutza, eta hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena jorratzeko aukera. Azalpen edo sarrera honen ostean Curriculumean esplizituki agertzen diren gaitasun, helburu eta edukiak izendatzera igaroko gara, kasu guztietan gure gaia eta proposamenarekin lotura handiena dutenak aipatuz. Horrela, 5. artikuluan agertzen diren Haur Hezkuntzako gaitasunen artean “Ikasten eta pentsatzen ikastea”, “Komunikatzen ikastea”, eta “Elkarrekin bizitzen ikastea” dira proiektu honen bidez gehien garatuko diren gaitasunak.
Bestetik, 7.artikuluan azaltzen diren helburuei dagokienez, gure gaia zein den kontuan izanik aipagarrienak hauexek dira: - Bere gorputza ezagutzeko, gorputzak ematen dituen aukerak zein diren eta desberdintasunak errespetatzen ikas dezan. Horretarako gorputzaren zenbait funtzio ezagutzea eta adieraztea, ekintzarako eta adierazpenerako dituen aukerak eta mugak aurkitu beharko ditugu. Ohiko jardueretan, pixkanaka, autonomia handiagoa hartzeko, bere buruarekiko konfiantza eta ekimena gara ditzan.
Beharrak, sentimenduak, emozioak edo lehentasunak identifikatzea, horiek adierazteko, menderatzeko eta ingurukoei jakinarazteko gai izatea beharrezkoa izango da. Edukien kasuan, Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala izena duen Curriculumeko lehenengo eremuaren barnean, bigarren zikloko 1.blokeari dagokionez, hau da, “gorputza eta norberaren irudia”ri dagokionez, honakoak dira landuko diren eduki nagusiak: Batetik, norberaren gorputza aztertzea eta ezagutzea. Gorputzaren ezaugarriak eta nolakotasunak identifikatzea, bai eta ingurukoekin alderatuz dituzten aldeak eta antzekotasunak ere. Bestetik, gorputza eta kanpoko errealitatea aztertzean zentzumenak erabiltzea, eta hautematen diren sentsazioak eta pertzepzioak identifikatzea. Azkenik, norberaren eta ingurukoen sentimenduak, emozioak, bizipenak, lehentasunak eta interesak identifikatu eta adieraztea zein norberaren sentimenduak eta emozioak pixkanaka kontrolatzen ikastea. Eremu berberaren barruan “jolasa eta mugimendua” izeneko bigarren blokeari dagokionez, berriz, ondorengo hauek dira eduki azpimarragarrienak: jolas-egoeretan eta eguneroko egoeretan, norberaren gorputzak eta ingurukoenak dituzten mugimenaukerak eta-mugak aztertzea eta aintzat hartzea, batetik. Bestetik, oinarrizko mugimentrebetasunak pixkanaka kontrolatzen ikastea (martxa, lasterketa, jauziak, oreka...). Trebetasun berriak ikasteko ekimena eta norberaren hobekuntzan aurrera egiteko nahia. Azkenik, espazioaren, erritmoaren eta denboraren lehen nozioak eskuratzea errazten duten mugimenduak erabiltzea. Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena izeneko Curriculumaren hirugarren eremuaren barnean “arte hizkuntza” izena duen hirugarren blokean eduki nabarmenenak hauek dira: ahotsaren, norberaren gorputzaren, materialen, eguneroko objektuen eta musika-tresnen soinu aukerak aztertzea; soinu eta erritmo errezak ekoiztea bestelako ekoizpen batzuen akonpainamendua egiteko: testuak, irudiak...; Mugimenduaren eta soinuaren arteko, eta hitzaren eta soinuaren arteko koordinazioa, jolasak, abestiak, errimak eta ipuinak abiapuntu hartuta; eta soinuen zenbait ezaugarri bereizgarri eta oinarrizko kontraste entzumenaren bitartez bereiztea (zarata/isiltasuna, luzea/motza, gogorra/leuna, altua/baxua), besteak beste. Azkenik, eremu berdinaren barruan “gorputz hizkuntza” izena duen laugarren bloketik, dramatizazio-,imitazio- eta dantza-jardueretan nahiz gorputz-adierazpeneko bestelako jolas batzuetan parte hartzea; bai eta besteen adierazpen, errepresentazio eta dramatizazioekiko interesa eta errespetua izatea ere badira aipatzekoak. Bukatzeko, eta
kasu honetan irakasle taldearen eginkizunei erreparatuta, Curriculumean aipatzen den eta aspektu azpimarragarria den gelako giroari egin nahi diogu erreferentzia, izan ere, oso garrantzitsua da haurrak babestuta eta onartuak direla sentitzea, eta horretarako hezitzaileon ardura da konfiantzazko eta segurtasunezko giroa sortu eta eskaintzea.
1.3. Proiektuaren helburuak Musikak tresna pedagogiko gisa azken urteetan izan duen balioa erakustea eta geletan erabiltzera bultzatzea da proiektu honek duen helburuetariko bat. Bestetik, Curriculuma kontuan hartuta Haur Hezkuntzako bigarren zikloko "programazio" batetan soinua integratzea da proposamen honekin egin nahi izan dena. Gorputza ikuspegi berri batetik aztertu eta lantzea xedetzat hartuta, haurrei gorputzarekin egin ditzakegun soinuak aurkitzera eta aztertzera bultzatzea, horiekiko sentsibilizazioa handitzeko asmoz eta horien bidez entzumena, adierazpena eta sormena garatzeko. Horrekin batera, jarduera ezberdinen bidez Haur Hezkuntzako oinarrizko helburu batzuk eskuratzea izan da gure asmoa; hala nola, soinuekin sentsibilizatzea, gorputzak eskaintzen dituen aukera ezberdinak ezagutzea eta haiekin esperimentatzea, komunikazio eta adierazpen gaitasunak garatzea, eguneroko jardueretan pixkanakapixkanaka autonomia garatzen joatea, inguruko pertsonekiko harremana sustatzea, ikasleen psikomotrizitatea hobetzea erritmo, mugimendu eta keinuen hastapenean lagunduko duten jarduerei esker, eta ingurua behatu eta aztertzera bultzatzea.
2. Lanaren garapena Haur Hezkuntzan, Curriculum-ean datorrenari jarraiki hiru eremu nagusi lantzen dira: norberaren ezagutza, batetik; ingurunearen ezagutza, bestetik; eta azkenik, komunikazioa eta adierazpena. Hauen barnean, berriz, zerikusia duten bestelako gai batzuk jorratzen dira. Kasu honetan proiektu honen garapenerako aukeratutako gaia gorputza da, gai honek hiru bloke horietara hurbiltzeko aukera ematen baitu; izan ere, gorputzaren berri izatea norberaren existentziaz jabetzeko lehenengo urratsetariko bat da, eta ondorioz, ingurukoa ezagutzeko eta norberarengandik ezberdintzeko pausu garrantzitsua; baita ingurukoekin erlazionatzeko ere. Gainera komunikatzeko modua ere eskaintzen du
gorputzak, bai horren atal garrantzitsua den eztarria eta ahots kordak erabilita, zein gainontzeko atalek ahalbidetzen dizkiguten soinu eta mugimenduen bitartez. Hau guztiagatik, gorputza lantzea ezinbestekoa da Haur Hezkuntzan. Lau urte dituztenerako haurrek dagoeneko badakite haiek pertsonak direla, gorputz bat dutela eta bestelako animaliengandik ezberdintzen dituzten ezaugarri batzuk dituztela. Hala ere, gorputz barnean sentitzen dituzten gauzei izena ematen ikasi behar dute, bai eta emozioei irteera egokia ematen ere. Horrez gain, gorputzarekin eta bertako atal ezberdinekin egin ditzaketen askotariko mugimendu eta soinuak ezezagunak dira haientzat, eta jolas sentsorio-motoreari esker, apurka-apurka horiek esperimentatzen doazen heinean, bestelako lanketa bat egiteko aukera aprobetxagarria da oso, honen bidez gainera, ume txikiek dituzten koordinazio zailtasunak ere hobetuko direlarik. Gorputzetik abiatuta, hortaz, gorputz atalak, emozioak, mugimendua, jolas sentsoriomotorea, gorputz perkusioa, soinuen esperimentazioa eta imitazioa lantzeko beta aurkeztuko da, besteak beste, guzti honetarako tresna soinua izango delarik. Proiektu honetan proposatzen diren jarduera guztiek, beraz, gai bera jorratzeko helburua izango dute, gorputza, alegia, eta 4 urteko umeentzat zuzenduak izango dira. Jarraian hainbat saiotan bana daitezkeen, baina progresio bat jarraitzen duten jarduera batzuk proposatzen dira: Saioa aurkezpen txiki batekin hastea proposatzen da, zeinetan bakoitzak bere burua aurkeztuko duen bere izena esanez. Soinua eta gorputzaren arteko harremana lantzen hasteko, bakoitzak bere izena esatearekin batera txaloak emango ditu, eta horrela, gorputza musika-tresna gisa erabiltzeko prozesuari hasiera emango diogu. Behin hau eginda, soinuen jolasari ekingo zaio: Zenbat soinu egin ditzaket? Jarduera hau bi ataletan banatzen da: hasteko, haurrei beraien gorputzekin libreki esperimentatzen utziko zaie, gorputzaren bidez egin ditzaketen soinuak topatu ditzaten. Esan behar da, gorputza esatean, ahotsa ere barnebiltzen dela, hau gorputzaren atala den ahoarekin egiten baita. Ondoren, guztiak korroan elkartuko gara eta komunean jarriko ditugu lortutako soinuak, komentatu eta sailkatzen saiatuz. Sailkapen honetan, batetik soinua lortzeko bideari erreparatuko diogu, hau da, zer egin dugun soinua lortzeko, zein gorputz atal erabili ditugun; baina bestetik, soinu hori nolakoa den ere komentatuko dugu: zorrotza, grabea, gogorra (f; "forte"), ahula (p; "piano") etab. Ariketa honen bidez, gorputz atal desberdinak ezagutzeaz gain umeen sormena bultzatzea da helburua, bai eta soinuarekin esperimentatzea ere.
Ondoren, soinuak entzun eta desberdintzen izeneko asmakizun jolasa egingo da. Jarduera hau soinuak dagokien gorputzeko atalarekin elkartzean datza. Gelako haur guztiek bat izan ezik, begiak itxita izango dituzte eta lurrean eserita egongo dira isilik. Begiak zabalik dituenak, kutxa batetik txartel bat atera (1go eranskina) eta bertan irudikatuta agertuko den gorputz atalarekin soinu bat egingo du, horretarako aukera ezberdinak izanik: atal hori bakarrik erabili, beste atal batekin kolpatu ala objekturen baten kontra jo. Irudiak errepikatuko dira txarteletan zehar, baina umeak soinu berriak sortzen saiatu beharko dira. Gainontzeko umeek gorputzeko ze atalez ari den asmatu beharko dute; asmatzen duenak begiak zabalduko ditu eta prozesu bera errepikatuko da txartel guztiak amaitu arte. Jarduera honetan aurrekoan landutako sormena eta inprobisazioari, entzumena, isilik egoteko gaitasuna eta arreta mantentzekoa gehitu zaizkio. Orain arte umeak izan dira soinu iturri bakarrak, eta oraingoan haurrek egingo dituzten soinuekin batera musika grabatua erabiltzera igaroko gara ispiluaren jolasa izeneko ariketa honetan. Jarduera hau Murray Schafer konposagile eta pedagogoaren El rinoceronte en el aula izeneko liburuaren 69.orrian agertzen den ariketa batetik ateratakoa da, eta bere garapenerako haurrak bikoteka gelatik sakabanatuta jartzea beharrezkoa da. Bikote bakoitzean bi paper bereiztuko dira: bietako bat umea izango da, eta bestea honen isla. Hortaz, batak egiten dituen mugimendu guztiak besteak ispilua izango balitz bezala kopiatuko ditu; baina kasu honetan, ohiko jolas honi beste ezaugarri bat gehituko zaio: soinua. Hau da, mugimenduez gain, umeak egiten dituen soinuak ere imitatu beharko ditu ispiluaren papera duen haurrak. Musika lana behin entzunda rol aldaketa egingo da, ume guztiek bi jarrerak hartzeko aukera izan dezaten. Jolas honi esker haurrek imitazioa zein adierazpena landuko dute. Jarduera honetarako musika lan ezberdinak erabili daitezke bilatzen diren mugimendu eta soinuen arabera, hortaz jarduera egin bitartean entzungai egongo den musika biziagoa, motelagoa, letrarekin zein instrumentala izan daiteke. Kasu honetan proposatutakoa musika instrumental garaikidea da; izan ere, honetan ez dago pultsu neurturik eta horrez gain, letrarik ez izatean umeei mugimendu askeagoak egiteko aukera ematen zaie. Honen adibide J. Cage-ren "3.interludioa" izan daiteke. Hala ere, pultsu markatua duen beste musika lan bat jartzea ere egokia izan daiteke mugimendu eta soinuetan egondako aldaketak behatzeko. Horretarako B. Bartok- en "2 danzas rápidas" izenekoa adibide ona izan daitekeela uste dugu.
Hurrengo jarduerak Zuzendariari jarraitu izena dauka, eta honek dioen bezala batek egindakoari besteek jarraitzean datza. Jarduera honetan hasieran irakaslea izango da gidaria, baina gero ikasleek hartuko dute bai gidari eta baita jarraitzailearen papera ere (txandakatuz joango dira guztiak gidari izan daitezen). Gidariak perkusio txikiko musika-tresna bat joko du, beharrezkoa izanez gero irakaslearen laguntza izango duelarik, eta gainontzeko haurrak erritmoa jarraituz gelatik mugituko dira gidariak jotzeari utzi arte. Gidariak intentsitate eta abiadura aldaketak egin ditzake, eta haurrek aldaketa horiek adierazi edo islatu beharko dituzte, horretarako, ibilkera aldatuz (oin puntetan ibili suabe jotzen duenean, eta makurtuz, pisutsu bezala fuerte jotzean; arinago edo motelago etab.) edota haiek gorputza eta ahotsaz baliatuz egingo dituzten soinuak egokituz. Jarduera honekin entzumena zein adierazpena landuko dira, horretarako dagoeneko erabili ez diren perkusio txikiko musika-tresnak erabiliz. Ikusi daitekeenez, elementu ezberdinak lantzen joan gara jardueraz jarduera, eta ondoren datorren honetan musika zuzenean abesteari ekingo diogu. Pa-pa-ra-ba-pa-pi- ri-pon abesti edo animazio jolasaren moldaketa da jarraian azalduko dena, eta hau abesti baten bidez gorputz osoa mugitzean datza. Benetakoan ez bezala, kasu honetan abestia ez da metagarria izango. Ikasle guztiak borobil bat eginez kokatuko dira zutik eta guztiak batera abesten eta era askean mugitzen hasiko dira nik daukat tik tik tik (birritan) eta medikuak esan dit esanez; jarraian pertsona bakar batek egin beharreko ekintza esango du (hasieran irakasleak eta gero haurrek haien artean txandakatuz): eskuak txalotzeko, adibidez. Orduan berriro ere talde osoa hasiko da abesten eta mugitzen; kasu honetan abestu zein mugitu guztiek batera egin behar dute, era berean musikarekin bat eginez: txalotzeko behin, pa! (eta guztiek txalotuko dute), txalotzeko bitan, pa! pa! (eta guztiek birritan txalotu behar dute), txalotzeko lautan, pa! pa! pa! pa! (lautan txalotu behar da pa bakoitzarekin behin). Gero guztiek pa-pa-ra-ba-pa-pi-ri- pon! pa-pa-ra-ba-pa-pi-ri-pon! uh! yeah! pa-pa-ra-ba-pa-pi-ri-pon! pa-pa-ra-ba-pa-pi- ri-pon! uh! yeah! abestu eta berriro hasiko litzateke hasieratik, baina beste atal edo ekintza batekin. Pa-pa-ra-ba-pa-pi-ri-pon esaten den bitartean txalotzen jarraitu behar da, uh esatean besoa tolestuta dagoela eskua stop esateko bezala erakusten da, eta yeah esatean, berriz, esku berdina aurrerantz eramaten da besoa olatuaren mugimendua egin ahala luzatuz. Lurra zapaltzea, musu ematea, salto egitea, hankak kolpatzea, eskuak igurtzea...izan daitezke erabili daitezken beste keinu ozen batzuen adibide baliagarriak. Jarduera hau abesti bat den neurrian, intonazioa lantzeko baliagarria izango da, baina
horretaz gain, ahotsaren bestelako erabilerak antzemateko ere balioko du, izan ere deklamazioa erabiltzen baita bertan. Aurreko jardueretan adierazpena landu bada ere, hurrengo hau bereziki helburu horrekin planteatzen da, izan ere, gorputzaren barneko aldera egingo da salto orain, bertan bizi ditugun emozioei irtenbidea emateko asmoz. Zelan sentitzen naiz? izeneko jarduera honetan, beraz, emozioak adierazten saiatuko gara. Musika labur bat (minutu batekoa gutxi gora behera) jarriko da eta umeei arretaz entzuteko eskatuko zaie, entzutean sentitutakoa edo musikak transmititutako emozio hori gorputza (eta honekin batera ahotsa) erabiliz soinuen bidez adierazteko esanez. Haurrek askatasuna izango dute noiz adierazi erabakitzeko; hau da, musika entzun ahala edota musika amaitu ostean egiteko. Gauza bera egingo dugu musika ezberdinekin emozio desberdinak biziarazi eta horiek adierazteko aukera emateko. Jarduera honen bitartez, beraz, adierazpena bultzatzea da helburu nagusia. Emozioak islatuta agertzen diren beste baliabideetako bat ipuina da, eta hain zuzen hori izango da guk proposatutako azken jarduerarako oinarria. Haur Hezkuntzan mordoa erabiltzen den errekurtso didaktikoa da ipuina, eta gorputza musika-tresna bilakatzeko proiektu honetarako ere oso baliagarria izango zaigu. Ipuinei soinua emanez izeneko jarduera hau klasean landu daitekeen edozein ipuini soinua gehitzean datza. Irakasleak ipuina irakurri ahala haurrek gertatzen doazen ekintzak adierazteko soinuak, horiei loturiko berezkoak direnak, haiek sentitzen dutenaren araberakoak, inguruneko soinuak imitatuz, onomatopeiak erabiliz, bai ahotsaren bidez, zein gorputz perkusioa edota bestelako tresnaren bat erabilita, egingo dituzte, horrela ipuina musikala bilakatuz. Ipuinari soinuak gehitzerakoan irudimena lantzeaz gain, entzunezko memoria eta gogoeta landuko da. Izan ere, Judith Akoschky-k Los <<cotidiafonos>> en la educación infantil artikuluan esaten duen bezala soinuek aurretik bizitako esperientzietara garamate askotan; kasu honetan guk soinuak imitatuz, gogoratutako soinuen errepresentazioa egingo dugu. Jarduera guzti hauek gelan burutuko direnez, baliabide pertsonalak gelako haurrak eta beraien irakaslea izango dira kasu guztietan. Azpimarratzekoa da irakaslea gidaria izango dela, laguntzailea, eta ez duela inondik inora gelaren nagusitasuna beregain hartuko; aitzitik, protagonistak haurrak izango dira kasu guztietan, haiek baitira ikasketa prozesuaren erdigunea. Bestetik, materialei dagokienez, musika erreproduktorea eta musika lanak, gorputz atalen irudiak dituzten txarteltxoak eta hauek gordetzeko kutxa, perkusio txikiko
musika-tresnak, ipuin desberdinak eta gelako bestelako materiala (mahaiak, hormak, ateak, lurra, ahulkiak...) erabiliko dira jarduerak eskatzen duenaren arabera. Jarduera hauen bidez hainbat gaitasun garatu nahi dira; batetik, gorputza musika-tresna gisa ulertu eta erabiltzea bultzatu nahi da, horrekin batera gorputz atalak ezagutu eta bakoitzarekin egin daitezkeen soinuak aurkitzea, bai eta entzumenaren bidez soinu horiek identifikatu eta harremanatzen jakitea ere; sormena, entzumena eta adierazpena apurka-apurka garatuz soinuekin esperimentatzea eta beraiekiko sentsibilizazioa izatea da helburua. Bestetik, askotariko jarduerei esker bakarka zein taldeka lan egiten ikastea, batzutan gidaria izanik, besteetan gidatua, rol ezberdinak onartu eta kideak errespetatzea da lortu nahi den beste helburu nagusietako bat. Ebaluazioa orokorra eta jarraia izango da. Behaketa zuzena eta sistematikoa izango da ebaluazio- prozesuko teknika nagusia. Haurrei ez zaie inolako azterketa edo frogarik egingo, jarduerak burutu ahala hauek zelan irtetzen diren, haurrak zelan moldatzen diren, haien interesa eta parte hartze maila nolakoa den, bai eta landutako edukien lorpen maila behatuko baita, besteak beste, nondik norakoak ohar- orri batean apuntatuz. Irakaskuntza- prozesua, irakaslea beraren hezkuntza-jardutea eta haurrek maila horretako helburuekin eta ezagutzarekin bat datozen gaitasunak eskuratu dituzten ebaluatuko da.
3. Emaitzak eta ondorioak
3.1. Bizipenaren ebaluazioa Sortutako proiektu hau Arrigorriagako Arrigorriaga C.P. izeneko eskolan abian jartzeko aukera izan dugu bertako lau urteko gela batean. Berrogeita bost minutuko tartea izan genuen proposatutako jarduerak haurrekin burutu eta saioaren ebaluazioa egiteko, eta bertatik ateratako ondorioak honakoak dira: Proiektuaren azalpenean agertzen den bezala, askotariko jarduera guzti horien bidez, gorputza musika-tresna bilakatu nahi izan dugu, soinuen esperimentazioa eta sormena bultzatzeko, besteak beste. Eskolan haurrei jarduerak proposatzerakoan emaitza eta erantzun ezberdinak jaso ditugu; askotan pentsatu ohi izan denaren kontrara, lau urteko haurrak badira haien kabuz gauza asko sortzeko gai, eta soinuen mundu honetan ere badute zeresana. Umeek bizitako esperientzietatik, entzundako gauzetatik erreferentziak
hartu eta soinu andana imitatu eta erreproduzitzeko gai izan ziren, ipuin musikala sortzean, esaterako; bai eta soinuak entzun eta hauei erantzun bat emateko, adierazteko ere (zuzendariari jarraitu edota zelan sentitzen naiz jardueretan, adibidez). Horrez gain, inprobisazioa eta sormena landu egin zuten, eta honetan ere esperotako emaitzak jaso genituen, umeek soinu ezberdin asko aurkitu baitzituzten. Orokorrean, beraz, esan dezakegu haurren parte hartzea bikaina eta erakutsitako interesa handia izan zirela; horrekin batera, emaitzak positiboak izan zirela, izan ere, nire jarrera egokia eta jarduerak esanguratsuak direla ikusi ahal izan genuen haurren ulermen eta erantzunari esker; umeak oso pozik egon ziren eta ni ere oso gustura. Hala ere, jarduera batzuk planteatzerakoan umeak lekuz kanpo bezala antzeman zitezkeen, kasuren batean proposatutakoa ez zegoelako haien adinari behar bezala egokituta; beste batzuetan, aurretik libreki esperimentatzeko izandako aukera edo tarte eskasaren adierazgarri. Azken hau, egindako lanari dagokion kasuetan, moldatzeko baliagarria izan zaigu, eta ustez behintzat, haurrei behar bezala egokitzeko, hurrengo batean behar duten neurrira egon daitezen. Bestetik, eskoletan umeei eskaintzen zaien autonomiari dagokionez, antza ez da handia izaten; irakasleak gidariarena beharrean zuzendari papera hartu ohi du askotan; ondorioz, haurrek ez dute erabakitzeko aukera handirik izaten eta horrek jardueren aurrean izandako jarreran eragina izan du. Alabaina, batzuetan ohitura falta oztopo bat izan daitekeen arren, ez dugu muga gisa ulertu behar, erronkatzat baizik. Posamen honek, bederen, horretan du oinarria eta hori da hezkuntzari egiten dizkion ekarpenetako bat, haurrei protagonismoa eskaini eta egiten, sortzen uztea, alegia.
3.2. Ekarpenak Aurretik aipatutako haurrei esperimentatzen eta modu autonomoagoan jarduten uzteko ahaleginaz aparte, eskoletan eta orokorrean gizartean gorputzari ematen zaion esanahi eta erabileratik urrundu, edo behintzat beste bat gehitzen saiatu garelako da berritzailea proiektu hau. Gorputza ikasten dugunean kanpotik ikus daitezkeen atalak ikasten ditugu lehenik, eta barrutik ditugun organo eta aparatuak beranduxeago. Bere funtzionalitatea aztertuta zertarako erabili dezakegun umeren bati galdetuz gero, ibiltzeko, korrika egiteko...esango digu; gutxiren batek, edo agian batek ere ez, esango du soinuak egiteko balio duenik. Alabaina, gorputza gure lehenengo musika-tresna da, eta soinuekin sentsibilizatzeko aukera paregabea eskaintzen digu. Proposamen honek soinu guzti
horiek bilatzeko eta nork bere kabuz aurki ditzan tartea ematen du, bai eta taldekideekin konpartitu eta soinu ezberdinek sentiarazten digutena adierazi eta partekatzeko ere.
3.3. Proiekzioa Proposamen hau gaur egun oraindik eskoletan dauden aipatutako hutsuneei erantzuna emateko baliagarria izan daitekeela uste dugu, bai haurren autonomia, beraien kabuz gauzak deskubritzeko gaitasuna bultzatzeko, sormenari ateak irekitzeko tresna gisa, eta baita gorputzaren alderdi berri hau, edo musika klasetik kanpo behintzat lantzen ez dena, ezagutzen laguntzeko ere. Hori dela eta, etorkizunean eskola eta haurren heziketaz arduratzen diren tokietan aplikagarria izango dela iruditzen zaigu. Tarte txikian izan bada ere, proposamen hau eskola batean frogatuta dago jadanik eta, beraz, gauzagarria dela bermatuta dago. Hala ere, hiru ordu laurdeneko saio bat, ustez, ez litzateke nahikoa izango, berez jarduerak burutu daitezkeen arren, gaitasunak eskuratu eta umeengan garapena antzeman ahal izateko behin baino gehiagotan gauzatzea egokia izango bailitzateke. Modu horretan haurrek praktika eta ohitura faltagatik duten hasierako segurtasun falta hori galduko luketela pentsatzen dugu, eta elkarrengandik ikasitakoa praktikan jarri ahalko luketela. Bestetik, eta jardueren segidari dagokionez esatea, ez direla zertan egunero guztiak egin, eta era berean, landu nahi denaren arabera moldaketak egin daitezkeela. Honetaz gain, proiektu honen aplikagarritasuna eta ekarri ditzakeen abantailak ikusita, lanaren tutore edota zuzendaria izan denarekin artikulu bat idazteko aukera ez dugu baztertzen, baliagarria izango zaienen, bai eta gaiarekiko interesa izan dezaketenen artean ere, ezagutzera eman eta zabaltzeko asmoz.
1. Eranskina. Soinuak entzun eta desberdintzen asmakizun jolaserako txartelak
2. Ebaluazioa
2.1. Ikasleek egindako ebaluazioa
B. Gorputza musika-tresna moduan erabili ahal dugu soinuak egiteko?
2.2. Irakasleak egindako ebaluazioa
B. Jolasa: Zenbat soinu egin ditzaket? (Sormena)
C. Jolasa: Soinuak entzun eta desberdintzen (Entzumena) |
addi-9b4c4910b8dd | https://addi.ehu.es/handle/10810/21074 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | 2017-03-30 | science | Zarrabeitia Barrenechea, Itsaso | eu | Nutrizioa giltzurrun gutxiegitasun kronikoan | Laburpena Giltzurrunek pisuzko funtzioa betetzen dute gorputzeko hainbat prozesuren orekan. Hau dela eta, giltzurrun gutxiegitasun kronikoak gorputzeko egoera metabolikoari eta nutrizionalari bortizki eragiten dio eta gaixotasuna pairatzen duen taldea arrisku nutrizional altuko talde bihurtzen du. Malnutrizio kaloriko-proteikoa ohiko arazoa da giltzurrun gutxiegitasuna pairatzen duten pazienteen artean, eta gaixotasunaren morbilitate eta mortalitatea handitzen du. Lan honetan dieta aldatzearen bidez giltzurrun gutxiegitasun kronikoak eragiten dituen nutrizio desorekak konpontzeko bidea azaltzen da gaixotasunaren etapa ezberdinetan (dialisiak barne) eta ager daitezkeen egoera berezietan. Honetarako berrikuspen bibliografiko bat egin da bilatzaile ezberdinak erabiliz (SciFinder, PubMed edo Google Scholar, besteak beste). Bilaketa urtarrilaren 29tik maiatzaren 10era bitartean egin da.
Giltzurrun gutxiegitasun kronikoa mundu mailan garrantzi handiko gaixotasuna da. Izan ere, gaixotasunaren prebalentzia gero eta handiagoa da. Populazio osoari eragiten dio modu orokortuan, hau da, ez dio azpitalde bati modu bortitzagoan eragiten. Gainera tratamenduak gastu ekonomiko handia eskatzen du gizartearentzako.1,2 Garestia izateaz gain, askotan tratamendua arrakastatsua izateko probabilitatea baxua izaten da, gaixotasuna ez delako detektatzen oso aurreratua dagoen arte, eta ondorioz, kasu hauetan tratamenduaren aurretiko prebentzioa ia ezinezkoa bihurtzen da.3 Espainia mailan lehen mailako atentzio zentroetara doazen pazienteen giltzurrun gutxiegitasun kronikoaren prebalentzia ezezaguna da.4 Hala ere, gaixotasunaren garrantzia handiagotzen ari da giltzurrun kanpoko iragazte tratamendua, hots, dialisia behar duten pertsonen kopurua hazten ari delako. Izan ere, Espainian 2003. urtean jasotako datuen arabera, gaixotasunak (dialisian) urtero 132 pmp (milioi pertsonako)-ko intzidentzia dauka.5,6 Giltzurrun-osasuna zaintzeak berebiziko garrantzia dauka, izan ere, giltzurrunek ezinbesteko funtzioa betetzen dute giza gorputzean, besteak beste: zelula barneko zein zelulaz-kanpoko ur-bolumena mantentzen dute, oreka elektrolitikoa mantentzen dute (hau oso garrantzitsua da Na, K, Cl eta P ioien kasuan), hidrogenioiak (H+) askatzen dituzte azidobase oreka mantendu dadin, D bitaminaren aktibazioan jarduten dute, odol-presioa mantentzen dute eta globulu gorrien produkzioa estimulatzen dute eritropoyetina (EPO) sintesiaren bidez (1. Irudia).
1. Irudia. Giltzurrunen funtzioak (moldatua)
Honetaz gain, giltzurrunen funtzio ezagunena gernuaren sintesia da. Gernuaren sintesiaren bidez gorputzak gehiegizko ioiak kanporatu ditzala ahalbidetzen da eta gorputzeko hondakinen kanporaketa ere. Hondakin hauen gehiengoa katabolito proteikoak dira (urea, kreatinina edo azido urikoa, besteak beste).7,8 Giltzurrunek funtzio hauek betetzeko gaitasuna galtzen dutenean giltzurrun gutxiegitasunaren aurrean aurkitzen gara. Giltzurrun gutxiegitasun hau bi talde nagusitan sailka daiteke: alde batetik giltzurrun gutxiegitasun akutua eta bestetik giltzurrun gutxiegitasun kronikoa. Giltzurrun gutxiegitasun akutuan giltzurrun funtzioaren galtzea gertatzen da modu azkar batean (2 egunean baino arinago) eta honen ondorioz urea eta kreatinina metatzen dira eta ur-bolumenaren eta elektrolitoen desoreka gertatzen da.9 Tratamenduari dagokionez, tratamendu nagusia prebentzioa izango litzateke, baina behin gaixotasuna hasita, tratamendua giltzurrunari eragiten dion kausa bilatzean eta hau tratatzean datza.10 Beraz, nutrizioak ez du pisu aipagarririk giltzurrun gutxiegitasun akutuan, eta gaixoaren beharrizan dietetikoak kalkulatzeko orduan pertsona osasuntsu baten nutrizio ebaluazioa egiteko erabiltzen diren formulak erabili daitezke.8 Hala nola, Harris-Benedict formula edo gainontzeko formula bat.11 Ordea, giltzurrun gutxiegitasun kroniko modura ezagutzen dugun gaixotasuna ezberdina da. Denboran zeharreko giltzurrun funtzionaltasun galtze motela da, eta hilabete edo urteetan zehar gaixotasuna gero eta larriagoa bihurtzen doa.12 Gaixotasunaren intzidentzia handitzen doa populazioa geroz eta urte gehiagoz bizi delako eta ondorioz gaixotasunaren prebalentzia ere handitzen delako.13
1. Taula. Giltzurrun gutxiegitasun kronikoaren etapak. Iturria: Beto eta kol. 2004 (moldatua) IGT zenbakia jaisten denean giltzurrun gutxiegitasunak txarrera egiten du, ondorioz, giltzurrunak ez dira izango euren funtzioak modu egokian betetzeko gai, eta honek gorputzean alterazioak eragingo ditu. Alterazio hauek nutrizioaren bidez orekatu daitezke, beraz, giltzurrun gutxiegitasun kronikoan nutrizioak izugarrizko pisua dauka. Hau dela eta, pertsona batek giltzurrun gutxiegitasun kronikoa pairatzen duenean bere elikadura aldatu beharko du.
ETAPA DESKRIBAPENA IGT * Arrisku handitua Arrisku faktoreak daudenean: diabetesa, hipertentsioa, familia aurrekariak, adina, etab. 90 baino gehiago. 1 Giltzurrun kaltea giltzurrun funtzioaren normaltasunarekin. 90 edo gutxiago. 2 Giltzurrun kaltea giltzurrun funtzioaren gutxipen txikiarekin. 89-60 3a Giltzurrun funtzioaren gutxipen ertaina. 59-44 3b Giltzurrun funtzioaren gutxipen nabaria. 44-30 4 Giltzurrun funtzioaren gutxipen handia. 29-15 5 Giltzurrun funtzioaren galtzea. 15 baino gutxiago. *IGT zenbakiak giltzurrunaren funtzionaltasunaren zenbatekoa adierazten du. Giltzurrun gutxiegitasuna txarrera doan heinean IGT zenbakia gutxitzen da.
Giltzurrun gutxiegitasun kronikoak, nutrizio ohiturak aldatzea eskatzen du gaixotasuna ahalik eta modu egokienean aurrera eramateko eta gaixotasunak eragin ditzakeen kalteak ahalik eta txikienak izateko.
Giltzurrun gutxiegitasun kronikoak aurrera egiten duen heinean etapa ezberdinei buruzko informazioa ematea, hots, giltzurrun kanpoko iragazte gabeko etapa eta giltzurrun kanpoko iragazte etapa, dialisi mota ezberdinak azalduz: hemo-dialisia eta peritoneo-dialisia.
Etapa bakoitzaren berezitasunak azaltzearekin batera, etapa bakoitzak nutrizio behar ezberdinak eskatzen dituenez, etapa ezberdin hauen nutrizioaren berezitasunak azaltzea eta hauen zergatia aztertzea, etapa bakoitzean gaixoek ahalik eta bizikalitate onena izateko helburuarekin.
Egoera berezietan nutrizio eraldaketak aztertzea, pazientearentzat ahalik eta egokienak izateko. Izan ere, giltzurrun gutxiegitasun kronikoan, gaixoek beste gaixotasun egoera batzuekin batera paira dezakete gaixotasuna (diabetesarekin edo obesitatearekin, besteak beste). Kasu batzuetan, gaixotasun batek eskatzen duen nutrizio eraldaketa besteak eskatzen duen nutrizio eraldaketarekin bat etorri ez daiteke.
Giltzurrun gutxiegitasun kronikoa pairatzen duten gaixoek aldaketak egin beharko dituzte euren eguneroko dietan. Aldaketa hauen artean batez ere honako hauek dira aipagarriak: Likidoak mugatzea Proteina kopurua kontrolatzea Gatza, potasioa, fosforoa eta beste elektrolito batzuen kontsumoa gutxitzea Kaloria kopuru nahikoa lortzea Dieta eraldatzearen helburu nagusia elektrolito, mineral eta likido oreka mantentzea izango da.17 Halaber, eguneroko jardueran aldaketak egitea komenigarria da, adibidez, erretzeari uzteak edo jarduera-fisikoa egiteak giltzurrun gutxiegitasun kronikoak eragin ditzakeen kalteak gutxitzen lagun dezaketelako.13 Asko dira zaindu beharreko nutrizio parametroak. 2. Taulan ikus daiteke giltzurrun gutxiegitasun kronikoan eguneroko dietaren eraldaketa nolakoa izan beharko den (pertsona osasuntsu batekin alderatuta) gaixotasunaren etapa ezberdinetan. 2. Taula. Parametro nutrizionalak giltzurrun gutxiegitasunaren etapa ezberdinetarako. Iturria: Beto eta kol. 2004 (moldatua) Hurrengo ataletan taula honetako etapak banan-banan azalduko dira.
Dialisirik gabeko giltzurrun gutxiegitasun kronikoan ohikoa da malnutrizio egoeran dauden pazienteak aurkitzea. Izan ere, malnutrizio egoeran dauden pazienteen prebalentzia %50-70 bitartekoa dela balioztatu da. Malnutrizio egoera honek giltzurrun gutxiegitasun kronikoa daukaten pazienteen pronostikoa txarra izateko jarrera hartzera eramaten du. Izan ere, malnutrizioa giltzurrun gutxiegitasun kronikoa daukaten pazienteen mortalitatea handitzen duen faktorea da.18,19 Malnutrizio egoera diagnostikatzeko nutrizio egoeraren balorazioa egin beharko da 3. Taulan ikus daitezkeen parametroen arabera.
3. Taula. Giltzurrun gutxiegitasun kronikoaren balorazioan erabilitako parametroak. Iturria: Ruperto eta kol. 2008 (moldatua)
Malnutrizioaren kausa nagusiak honako hauek dira besteak beste: Energia eta nutrienteen kontsumoa txikiegia izatea Uremia ondoriozko toxizitatea Azidosi metabolikoa Gainontzeko beste gaixotasunak izatea (diabetesa, gutxiegitasun kardiakoa…) Ospitalizazioak Nahasmendu endokrino-metabolikoak izatea20
Malnutrizio egoera hau nutrizioaren bidez orekatzen da.
3.1.1. Nutrizioa giltzurrun gutxiegitasun kronikoan (dialisirik gabe)
Pazienteen dietak bi puntu nagusi hartu behar ditu barne: a) Dieta indibidualizatua izan beharko da, eta kasu zehatz bakoitzari egokitu beharko zaio. b) Dieta giltzurrun-funtzioa %25-30-ean baino gehiago gutxitu denean preskribatu beharko da.7
4. Taula. Pisu egokituaren kalkulurako ekuazioa Iturria: Ruperto eta kol. 2008 (moldatua) Ingesta energetikoak proteina balantzea baldintzatzen du. Giltzurrun gutxiegitasun kronikoan eguneko ingesta kalorikoa 35-38 kcal/kg-koa izango da.7 Egunean 35 kcal/kg hartuta, errai-proteinak, parametro antropometrikoak eta nitrogeno-balantzea balio normalen barruan egongo dira.20 Paziente sedentarioek, adineko pertsonek eta obesitatea pairatzen duten pazienteek ordea, 30 kcal/kg/egun hartuko dituzte.22
Proteinak Ingesta proteikoa beharrizanen gutxienezkoa denean, urearen produkzioa eta beste konposatu nitrogenatu batzuen produkzioa gutxitzen da, eta ondorioz nitrogeno balantze neutroa lortzen da. Bestalde, ingesta proteikoa behar baino baxuagoa denean, aminoazidoen oxidazioa ez da nitrogeno balantze neutro bat lortzeko beste jaisten, ondorioz gorputzak gihar-masa erretzen du eta malnutrizio egoera sustatzen du.20 Hau dela eta, OME-k (Osasunaren Munduko Erakundea) proteina ingesta kopuru seguru modura ezarri du eguneko kopurua 0,6 g/kg pisu ± 2 desbiderapen-estandarra izatea (0,75 g/kg/egun gutxi gora-behera).
Sodioa eta ura Sodioari dagokionez, zelulaz kanpoko elektrolito bat da, eta gure gorputzaren likido balantzea orekan mantentzeaz arduratzen da.23 Ondorioz, sodioak erlazio estua dauka likido-orekarekin. Izan ere, kalteturiko giltzurrunak ez dira sodioa birxurgatzeko gai eta ezin dute sodio-balantzea erregulatu.20,21 Gainera, sodio ingestak proteinuria handiagotzen du, eta hau ez da gomendagarria giltzurrun gutxiegitasun kronikoan.24 Beraz, sodioaren eguneko ingesta 2-4 g/kg/egun izango da gaixotasunaren lehen etapetan. Aurrera egiten duen heinean 2 g/kg/egun izango da.13,20,21
Eguneko pisua: Pazientearen pisu erreala Pisu ideala edo pisu estandarra: Populazio baten erreferentziazko pisua sexu, adin eta altueraren arabera. Espainiar populazioarentzako Alastrúe eta Vidal taulak (1982) erabiltzea gomendatzen da. Pisu idealaren edo estandarraren ehunekoa: Populazioaren baten erreferentziazko pisuaren ehunekoa adin, sexu eta altuera berdinarentzat. Edemarik gabeko pisu egokitua: eguneko pisua edo pisu lehorra. [(pisu ideala- eguneko pisua edo pisu lehorra) x 0,25]
Potasioa Giltzurrun gutxiegitasun kronikoan potasio beharrizanak zeintzuk diren zehazki esatea ezinezkoa da.13 Potasioaren gehiengoa giltzurrunean kanporatzen da, eta ondorioz, giltzurruna kaltetuta baldin badago, gure organismoko potasio kopurua handiagoa izango da hiperpotasemia egoteko arriskuarekin. Dietan hartu beharreko potasio kopurua, gaixoaren giltzurrunen egoeraren araberakoa izango da, eta gomendio orokor modura, odoleko potasioa kontrolatzeko modu onena jaten den potasio kopurua kontrolatzea izango da.23
Fosforoa Giltzurrun gutxiegitasuna daukaten pazientek fosforo kopurua handitua daukate giltzurrunak ezin duelako elektrolito balantzea mantendu.25 Izan ere, fosforoa modu normalean xurgatzen da, baina giltzurrunen kaltearen ondorioz ez da modu egokian kanporatzen.7 Odoleko fosforoa orekatzeko helburuarekin hezurrak deskaltzifikatu egiten dira kaltzioa lortzeko. Gaixotasun honetan ez dago fosforoaren eguneroko gomendiorik. Izan ere, fosforoaren eguneroko beharrizanak proteinen eguneroko beharrizanekin erlazionaturik daude eta proteina maila kontrolatua dagoen heinean hala egongo da ere fosforo maila.21
Giltzurrun gutxiegitasun kronikoaren azken etapan, giltzurrunak dagoeneko ez dira euren funtzioa betetzeko gai eta ezin diete gorputzaren beharrizanei erantzun. Ondorioz, beharrezkoa izango da giltzurrunaren funtzioak betetzeko beste metodo baten erabilera, kasu honetan dialisia. Prozesu honek gorputzeko hondakinak garbituko ditu dagoeneko giltzurrunek garbitu ezin dituztenean. Orokorrean dialisia hasiko da giltzurrunen funtzionaltasuna %10-15-ekoa soilik denean.26 Ez dago dialisia noiz hasi zehazten duen ikerketa zehatzik. Hala ere, argi ikusten da dialisiaren hasiera atzeratzeak pazientearen morbilitate eta mortalitate egoera orokorra kaltetzen duela. Malnutrizioaren prebalentzia oso altua da giltzurrun gutxiegitasun kronikoa duten eta dialisia jarraitzen duten pazienteetan.27 Izan ere, dialisi tratamendua daukaten pazienteen %30-70-ak malnutrizio egoera pairatzen duela estimatu da, beraz, nutrizioak pisu handia izango du dialisian.28
Hemodialisiak, gainontzeko beste dialisi metodoek bezala, giltzurrunen funtzioa betetzen du hauek bete ezin dutenean, besteak beste: Gehiegizko gatzak, ura eta hondakinak kanporatzen ditu gorputzean ez metatzeko Bitamina eta mineral maila egokiak mantentzen ditu gorputzean Presio arteriala mantentzen laguntzen du Globulu gorrien sintesian laguntzen du Hemodialisian, odola tubo batetik pasatzen da giltzurrun artifizial batera arte. Odola filtratu eta gero gorputzera bueltatzen da. Odola filtra dadin, hemodialisirako likidoa erabiltzen da.29
Suposatzen da, hemodialisia eta gero lortzen den odolak guztizko konstante normaltasuna daukala, hala ere, pazienteari ez zaio uzten dieta libre bat jarraitzen, honek parametro guztiak ondo daudela esan nahiko zukeelako. Hots, nutrizioak izugarrizko garrantzia dauka hemodialisian, beraz, arau orokor batzuk jarraitu beharko dira honako helburuak betetzeko:7 Sesioen artean odolean hondakinak metatzea ekiditea Sesioen artean pisua ez irabaztea ezta galtzea Proteinen eta gainontzeko nutrienteen galera konpentsatzea Nutrizio-egoera egokia lortzea30 Dietak ondorengoko elementuak hartuko ditu barne: Energia Proteinak Sodioa Ura Potasioa Fosforoa Bitaminak
hipokalorikoak ekidin beharko dira, malnutriziorako bide zuzena baitira.7 Gomendio orokorra 35 kcal/kg/egunekoa izango litzateke hemodialisian dauden pazienteentzako.13
Sodioa Elektrolito hau paziente bakoitzaren egoerari egokitu beharko zaio7, baina hala ere, sodioaren gomendio orokorra 2 g/kg/egun-ekoa izango da.13
Ura Urari dagokionez, egunean 1 kg-ko gomendioa dago.13 Uraren gutxipen honen helburua izango da, hemodializatutako pazienteak sesioen artean hartzen duen pisua 1-1,5 kg baino altuagoa ez izatea.7
Potasioa eta fosforoa Bi elektrolito hauek kontrolatu beharko dira hemodialisian, izan ere hemodialisiak biak odolean metatzea eragiten du eta ondorioz hiperpotasemia eta hiperfospatemia sortzen dira. Potasioaren eta fosforoaren gomendioak eguneko 2-3 g/kg eta 0,8-1 g/kg izango dira hurrenez hurren.13
Peritoneo-dialisiaren tratamendu dietetikoaren helburuak honako hauek izango dira: Dialisirako likidoak eragiten duen proteina eta energia galerak konpentsatzea Odolean hondakinak metatzea ekiditea Asetasuna kontrolatzea Nutrizio-egoera egokia lortzea30
Proteinak Hainbat ikerketek baieztatu dute proteina kopuru egokiena peritoneo-dialisian 1,2 g/kg/egun izango litzatekela, izan ere, honek proteina balantzea neutro edo positiboa izatea eragiten du paziente guztietan.31 Hala ere, gomendioaren muga 1,0-1,2 g/kg/egun izango litzateke, eta inoiz ezin da 0,8 g/kg/egun baino baxuagoa izan.38,39 Izan ere, paziente gehienak ez dira 1,2 g/kg/egunera heltzeko gai, eta beraz, 1,0g/kg/egun onargarria izango da pazienteren nutrizio-egoera txarrera ez badoa.37
Ura Peritoneo-dialisian hemodialisian ez bezala, ez da beharrezkoa izaten ura edatea hainbeste kontrolatzea, eta egunean 2 kg ur edan daitezke, hau da, pertsona osasuntsu batek edan dezakeen ur kopuru berdina.
Gaixotasun bat pairatzen duten gaixoek, kasu honetan giltzurrun gutxiegitasun kronikoa, beste zenbait gaixotasunekin batera paira dezakete gaixotasuna, hau da, gaixotasunen koexistentzia egon daiteke. Gaixotasun hauetako bat obesitatea da. Obesitatea gorputz masa indizearen (GMI) arabera neurtzen da (ikusi 5. Taula).
OME-ren esanetan, pertsona batek obesitatea daukala esaten da gorputzean gantz gehiegi duenean eta honek osasunarentzako arazoa suposatzen duenean. Gehiegizko gantz hau izatearen kausa jandako kilokaloriak gorputzak erretzen dituen kilokaloriak baino gehiago izatea izango da. Beraz obesitatearen kausak izan daitezke: Gorputzak erabili dezakeen baino energia gehiago kontsumitzea Jarduera-fisiko nahikoa ez egitea41 Nahiz eta duela mende batzuk obesitatea osasun ezin hobearen seinale izan, obesitatea gaixotasun askoren eragile nagusia dela frogatu da eta gaixotasun askoren morbilitate eta mortalitatea handitzearen arrazoia da.42 Obesitatea beste edozein gaixotasunentzat arriskufaktorea da, eta gaixotasunak izan ditzakeen arriskuak biderkatzen ditu (ikusi 2. Irudia).43
Ikus daiteke beraz, obesitateak giltzurrun gutxiegitasun kronikoari modu txarrean eragiten diola, eta hau kontuan hartzekoa da, izan ere, Espainia mailan obesitatearen prebalentzia %34,5-koa dela jakinda.44 Hainbat ikerketa epidemiologikoren emaitza modura, obesitatea giltzurrun gutxiegitasun kronikoaren agerpenarekin erlazionatu da. Gainera paziente batek dagoeneko giltzurrun gutxiegitasuna pairatzen badu, obesitateak gaixotasuna txarrera joatea eragingo du.45 Izan ere, obesitatea daukaten pazienteetan iragazketa glomerularraren tasa azkarrago gutxitzen da, eta ondorioz arinago heltzen dira gaixotasunaren azken etapetara.46 Obesitatea eta giltzurrun gutxiegitasun kronikoa nutrizionalki tratatzerako orduan arazo bat dago, izan ere, orokorrean, dieta hipoenergetikoak proteina kopuru altukoak izan ohi dira, eta honek arazoa suposatzen du proteinuria orekatzeko orduan. Gainera, ikerketa hauetan OBESITATEA Sindrome metabolikoa Diabetesa Bihotz gaixotasunak Giltzurrun gutxietiasun kronikoa HIipertentsioa
frogatu da, obesitatea eta diabetesaren koexistentzia baldin badago, giltzurrun gutxiegitasun kronikoa agertzearen aukera bikoizten dela.43 Diabetesa gaixotasun kroniko bat da, non gorputza ez den odoleko azukre kopurua erregulatzeko gai, intsulina jario faltagatik edo intsulinaren funtzionaltasun ezagatik.47 Diabetesa eta giltzurrun gutxiegitasun kronikoa, biak dira gorputzeko organo bati eragiten dioten gaixotasunak, pankreari eta giltzurrunei hurrenez hurren.48 Paziente batek diabetesa eta giltzurrun gutxiegitasun kronikoa aldi berean pairatzen dituenean konplikazioak ager daitezke, izan ere, naiz eta diabetesa mortalitate tasa baxuko gaixotasuna izan, giltzurrun gutxiegitasuna pairatzeak mortalitate-tasa asko handitzen du.49 Arazoa gaixotasunaren azken etapetan dator, hau da, dialisian. Izan ere, diabetesa daukaten pazienteek, hemodializatuta baldin badaude, hipogluzemia izateko arrisku altua daukate.50 Hau kontrolpean mantendu beharko da, eta askotan, diabetesarentzako aurrez pentsatutako sendagaien administrazioa gutxitu edo etendu beharko da (intsulina barne).51
Giltzurrun gutxiegitasun kronikoa garrantzi handiko gaixotasuna da, eta ondorioz halakotzat tratatu behar da. Gaixotasuna etapa kritikoenetan diagnostikatzen denez gaixotasunari aurre egitea zailagoa da, eta hau dela eta tratamenduaren arrakasta gutxitzen da. Giltzurrun gutxiegitasun kronikoa ohizkoa eta kaltegarria da, baina aldi berean prebenigarria ere bada, eta hemen nutrizioak izugarrizko pisua dauka. Nutrizioaren bidez gaixotasunak izan ditzakeen konplikazioak gutxitu daitezke eta horrela giltzurrunaren funtzio galtzea berandutuko da. Honi esker, bizi-kalitatea hobetuko da eta morbilitate eta mortalitatea gutxituko da. Eguneroko dieta moldatuz elektrolitoak, mineralak eta gorputzeko likidoak orekan mantentzea lortzen da eta beharrezko kaloria kopurua lortuko da, malnutrizioa saihesteko helburuarekin. Izan ere, giltzurrun gutxiegitasuna pairatzen duten pazienteen ehuneko altuak malnutrizioa dauka, eta nutrizioaren bidez hau hobetzea lortzen da. Gaixo bakoitzaren egoera indibidualak eta gaixotasunaren etapa bakoitzak eskatzen duen parametro nutrizionalen moldaketa eginez, gaixo bakoitzaren tratamenduak arrakasta izatea errazten da. Dietan energia, proteina, sodio, ur, potasio eta fosforo ingesta kontrolatuz gaixoen eguneroko bizitza ahalik eta gehien normalizatuko da. Bestetik, dializatutako pazienteek dialisiak eta dialisirako urak dituzten eraginak kontuan hartu beharko dituzte eguneroko dieta eraldatzeko orduan. Nutrizioa elementu oso garrantzitsua da dializaturiko pazienteen kasuan, izan ere pertsona osasuntsu batek baino proteina behar handiagoak izango dituzte, dialisi saioetan nutriente asko galtzen dituztelako. Oso garrantzitsua da dialisia egiten duen pazienteak dieta indibidualizatu bat eramatea, bere momentuko beharrizanei erantzuten diona. Honi esker prozesuan zeharreko konplikazioak murriztea lortuko da, eta dialisiaren emaitzak hobeak izatea lortuko da, pazientearen bizikalitatea hobetuz. Gainera, kontuan hartu behar da gaixo bakoitzak giltzurrun gutxiegitasun kronikoarekin batera gainontzeko gaixotasun bat pairatzen duen edo ez, izan ere, baiezko kasuan, dietaren moldaketa zehatzagoa eta indibidualagoa izan beharko da, bi gaixotasunen koexistentziak tratamenduaren porrotarekin erlazio zuzena bait dauka. Kasu honetan obesitate eta diabetesaren koexistentzia aurkeztu da. Ondorioztatu daiteke garrantzitsua dela hauek giltzurrun gutxiegitasunarekin batera tratatzea, gaixotasunen koexistentziak giltzurrun gutxiegitasun kronikoak txarrera egitea eragiten baitu. |
addi-8822c25790cb | https://addi.ehu.es/handle/10810/21465 | addi | cc-by 3.0 | 2017-02-14 | science | Barrena Madinabeitia, Ander | eu | Entitate izendunen desanbiguazioa ezagutza-base erraldoien arabera | EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA Lengoaia eta Sistema Informatikoak Saila Entitate izendunen desanbiguazioa ezagutza-base erraldoien arabera Ander Barrena Madinabeitiak Eneko Agirre Bengoa eta Aitor Soroa Etxaberen zuzendaritzapean egindako tesiaren txostena, Euskal Herriko Unibertsitatean Informatikan Doktore titulua eskuratzeko aurkeztua. Donostia, 2016ko abendua.
Eskerrak Lehenik eta behin, nire tesiko zuzendariak eskertu nahi nituzke. Batetik, asteroko bileretan artikuluak komentatzen eta autoreak kritikatzen pasa ditugun orduengatik. Bestetik, arloaren egoera hobetzen duen artikulu bakoitza erronka berri bat bilakatzeagatik. Gainera, Emacsek bizitza errazten dizula erakusteagatik, eta nola ez, terminaleko ingurune zuri-beltzean nahi den guztia egin daitekeela erakusteagatik. Baina batez ere, eskainitako laguntza guztiarengatik, horregatik ez balitz tesi hau ez litzateke posible izango eta. Horregatik guztiagatik, eta ahaztu zaizkidan gauzengatik: Eskerrik asko Aitor eta Eneko! Bigarrenik, familia eskertu nahiko nuke. Aita, ama eta anaiari nire tesian interesa azaltzeagatik, disanbigueixon behin eta berriro esateagatik eta aldioro noiz bukatuko dudan galdetzeagatik (batez ere, aurkezpenera eta lunchera etortzeko duten gogoagatik). Nire amonari aurkezpenera etortzeko arropa bost hilabete lehenago prestatzeagatik eta aurkezpena ikusteko duen gogoagatik. Osaba-izebei eta lehengusu-lehengusinei, familiako doktorea izango denari animoak bidaltzeagatik. Bizkaiko familiari eskerrak eman nahi dizkiot, aipamen berezia eginez Ga eta Owa deitzen didazuen bikotetxoari. Arrasateko lagun eta koadrilakoei eskerrak eman nahi dizkiet, tesiak iraun duen denbora honetan ez ditut askotan bisitatu, baina beti hor egongo direla badakit. Tesi honen bukaera, behar den bezala, zuekin ospatu nahiko nuke. Bestalde, nire pixukideak izan zareten guztioi ere eskerrak eman nahi dizkizuet. Bereziki, hasieratik eta orain arte elkarrekin jarraitu dugun hirukoteari. Ixakideei ere eskerrak eman nahi dizkiet. Uneoro laguntzeko prest egon iii
zaretelako eta lanerako giro ezin hobea sortu duzuelako. Batez ere, 318 bulegoko faunari, txisteen listoia gero eta beherago jartzeagatik, eta platano bat bulegoan jatea "taboo" bat bihurtzeagatik. Tesi hau iraun duen denboran Donostian ezagutu dudan jende guztiari eskerrak eman nahi dizkiot. Batez ere, olatuak nirekin partekatu dituzuen horiei, zuekin ñoñostiar bat gehiago sentitu naizelako. Negu hotzetan, dardarka, Ondarretako olatuan momentu ahaztezinak igaro ditugun kortxero guztiek, aipamen berezia merezi dute. Gezurra badirudi ere, tesirako inspirazio momentu gehienak uretan gertatu dira. Besterik gabe, tuboooo! Azkenik, eta nola ez, eskerrik asko Nerea. Egiten dudana ulertzeko egin duzun esfortzuagatik, jarri duzun interesagatik eta momentu guztietan nire alboan egoteagatik. Guzti-guztioi, berriz ere, eskerrik asko! Esker instituzionalak Euskal Herriko Unibertsitateari, ikerketa-lan hau egiteko emandako ikertzaileak prestatzeko bekarengatik. iv
Laburpena Gaur egun, interneten nabigatzeko orduan, ia-ia ezinbestekoak dira bilatzaileak, eta guztietatik ezagunena Google da. Bilatzaileek egungo arrakastaren zati handi bat ezagutza-baseen ustiaketatik eskuratu dute. Izan ere, bilaketa semantikoekin kontsulta soilak ezagutza-baseetako informazioaz aberasteko gai dira. Esate baterako, musika talde bati buruzko informazioa bilatzean, bere diskografia edo partaideetara esteka gehigarriak eskaintzen dituzte. Herrialde bateko lehendakariari buruzko informazioa bilatzean, lehendakari izandakoen estekak edo lurralde horretako informazio gehigarria eskaintzen dute. Hala ere, gaur egun pil-pilean dauden bilaketa semantikoen arrakasta kolokan jarriko duen arazoa existitzen da. Termino anbiguoek ezagutza-baseetatik eskuratuko den informazioaren egokitasuna baldintzatuko dute. Batez ere, arazo handienak izen berezien edo entitate izendunen aipamenek sortuko dituzte. Tesi-lan honen helburu nagusia entitate izendunen desanbiguazioa (EID) aztertu, eta hau burutzeko teknika berriak proposatzea da. EID sistemek testuetako izen-aipamenak desanbiguatu, eta ezagutza-baseetako entitateekin lotuko dituzte. Izen-aipamenen izaera anbiguoa dela eta, hainbat entitate izendatu ditzakete. Gainera, entitate berdina hainbat izen ezberdinekin izendatu daiteke, beraz, aipamen hauek egoki desanbiguatzea tesiaren gakoa izango da. Horretarako, lehenik, arloaren egoeraren oinarri diren bi desanbiguazio eredu aztertuko dira. Batetik, ezagutza-baseen egituraz baliatzen den eredu v
globala, eta bestetik, aipamenaren testuinguruko hitzen informazioa ustiatzen duen eredu lokala. Ondoren, bi informazio iturriak modu osagarrian konbinatuko dira. Konbinazioak arloaren egoerako emaitzak hainbat datumultzo ezberdinetan gaindituko ditu, eta gainontzekoetan pareko emaitzak lortuko ditu. Bigarrenik, edozein desanbiguazio-sistema hobetzeko helburuarekin ideia berritzaileak proposatu, aztertu eta ebaluatu dira. Batetik, diskurtso, bilduma eta agerkidetza mailan entitateen portaera aztertu da, entitateek patroi jakin bat betetzen dutela baieztatuz. Ondoren, patroi horretan oinarrituz eredu globalaren, lokalaren eta beste EID sistema baten emaitzak modu adierazgarrian hobetu dira. Bestetik, eredu lokala kanpotiko corpusetatik eskuratutako ezagutzarekin elikatu da. Ekarpen honekin kanpo-ezagutza honen kalitatea ebaluatu da sistemari egiten dion ekarpena justifikatuz. Gainera, eredu lokalaren emaitzak hobetzea lortu da, berriz ere arloaren egoerako balioak eskuratuz. Tesia artikuluen bilduma gisa aurkeztuko da. Sarrera eta arloaren egoera azaldu ondoren, tesiaren oinarri diren ingelesezko lau artikulu erantsiko dira. Azkenik, lau artikuluetan jorratu diren gaiak biltzeko ondorio orokorrak planteatuko dira. vi
Entitate izendunen desanbiguazioa (EID) 1.2 irudia – Wikipedian Jeff_Beck entitatearen infotaula, eta beste entitateetara estekak. (Iturria: http://www.wikipedia.org Data: 2016-1024) daitekeen informazioa hau da: jaiotze data eta lekua, musika estiloak, instrumentuak, sariak, erlazionatutako taldeak etab (ikus 1.2 irudia). Informazio hau Wikipediako orrietara estekatuta dago, beraz entitateen arteko erlazioak eskuratzeko, eta bide batez, ezagutza-baseen egitura sortzeko baliabide ezin hobea dira. Esate baterako, infotaulatik erlazio hauek erauzi daitezke: • Jeff_Beck < jaioterria > Wallington • Jeff_Beck < musika estiloa > Blues_Rock • Jeff_Beck < erlazionatutako taldea > The_YardBirds Artikulu eta infotauletako erlazio erauzketak, ezagutza-basea grafo gisa errepresentatzera eramaten du. Grafo honetan Eric_Clapton, Jeff_Beck eta Jimmy_Page entitateak, eta musikarekin zer ikusia duten erlazioak aukeratuz 1.3 irudian ikus daitekeen azpigrafoa sortu daiteke. Musikariek talde askotan parte hartu duten arren, hiruak talde bakarrean jo zuten elkarrekin. 3
1 - SARRERA 1.5 irudia – Beck izen-aipamenarentzat Wikipediatik lortuko liratekeen entitate-hautagaien zerrenda. 1. urratsa: testuan azaltzen diren izen-aipamenak identifikatzea da. Tesilan honetan eskuz identifikatutakoak erabiliko dira (1.1 irudian azpimarratuak dauden Clapton, Beck eta Page adibidez). 2. urratsa: izen-aipamenak izanda, entitate-hautagaiak sortzea. Adibidez, Beck aipamenarentzat, beste batzuen artean, 1.5 irudian azaltzen diren entitate-hautagaiak sortuko dira. 3. urratsa: izen-aipamenaren desanbiguazioa da. Kasuan kasu, hautagaien artean dagokion entitate egokia aukeratzea izango da. Tesi honen aportazioak urrats honetan egingo dira. 1.2 Oinarrizko EID sistemak EID sistemen desanbiguazio-urratsean jarriko dugu arreta tesi honetan, alegia, testuko izen-aipamenak identifikatu eta bakoitzarentzat hautagai posibleak eskuratu ondoren. Hautagai egokia aukeratzeko desanbiguazio sistemak bi azpimultzo nagusitan banatzen dira (Ratinov et al. 2011), algoritmo globalak eta algoritmo lokalak, hain zuzen ere. Bi metodoak aipamena inguratzen duen testuinguruan oinarritzen dira. 1.2.1 Algoritmo Globalak Testuinguruko aipamenetatik abiatuz, hautagai guztien artean koherenteak direnak aukeratzen dituzten algoritmoei, algoritmo global esaten zaie (Agirre 6
Oinarrizko EID sistemak 1.6 irudia – Entitateak Wikipediako hiperesteken grafoan. Marra etenak entitateen artean hiperestekak daudela errepresentatzen dute. Geziak aipamen eta hautagaien arteko erlazioa. et al. 2014). Demagun, 1.1 irudiko adibidean Page Jimmy_Page gitarjolea dela dakigula. Hori kontuan izanda, erraza litzateke beste biak ere gitarjoleak direla jakitea. Ideia hau ezagutza-basea grafo gisa errepresentatuz gauzatu daiteke: adibidez Wikipedia oinarri hartuta adabegiak artikuluak izango dira eta ertzak artikuluen arteko hiperestekak (ikus 1.6 irudia). Hiperesteken grafoak argi erakusten du hautagaien konbinazio koherenteena zein den, hiru musikariena hain zuzen. Beraien artean ageri baitira hiperesteka zuzenak. Grafoaren egitura ustiatzeko algoritmoaren berezitasunak 3. eta 4. kapituluetan sakonduko dira. 1.2.2 Algoritmo Lokalak Algoritmok lokalak izen-aipamena inguratzen duten testuinguruko hitzetan oinarritzen dira. Algoritmo batzuek testuingurua errepresentatzeko ordena gabeko hitz multzoak erabiltzen dituzte (Han and Sun 2011). Adibidez, 1.1 adibidean Beck desanbiguatzeko bere testuinguruko hitzekin multzo bat sortuko da. 7
Tesiaren egitura eta osatzen duten argitalpenak Tesiaren bigarren motibazioa EID sistemak dituzten gabeziak gainditzeko edo emaitzak hobetzeko edozein sistemak barneratu ditzakeen teknika eta ezaugarri gehigarriak ikertzea da. Horretarako, orain arte arloaren egoeran jorratu ez diren bi ideia berritzaile proposatu, aztertu eta ebaluatu dira. Motibazio honi lotutako ekarpenak hauek dira: • Lehenik, diskurtso, bilduma eta agerkidetza mailan entitateen portaera aztertu da, eta entitateek kasu guztietan patroi jakin bat betetzen dutela ikusi da. Ondoren, propietate hau hiru EID sistemetan barneratu da, eta azkenik, emaitzetan hobekuntza esanguratsuak dituztela ikusi da (6. kapitulua). • Bigarrenik, etiketatu gabeko kanpotiko corpusetatik ezagutza eskuratu, eta desanbiguazioan egin dezakeen ekarpena aztertu da. Horretarako, EID sistema lokala informazio honekin elikatu da. Sistemak kanpo-ezagutza barneratuz emaitzak hobetzen dituela ikusi da. Baliabide honen kalitatea ere ebaluatu da, bide batez, kanpotiko ezagutzak dakarren ekarpena justifikatzeko (7. kapitulua). Bestalde, tesi honetan hainbat baliabide ekoiztu dira: • EID burutzeko softwarea eta baliabideak sortu dira. Alde batetik, algoritmo globalak erabiliz, beste aldetik, algoritmo lokalak uztartuz, eta azkenik, biak konbinatuz. Ekarpen hauek 4. eta 5. kapituluetan aztertzen dira. • Entitateen portaera eta propietateak aztertzeko datu-multzoak prestatu dira. Ekarpen hau 6. kapituluko emaitzak frogatzeko erabili da. • EID sistemak kanpo-ezagutzaz elikatzeko baliabideak sortu dira. Ekarpen hau 7. kapituluan ekoiztu da. 1.4 Tesiaren egitura eta osatzen duten argitalpenak Tesia artikuluen bilduma gisa aurkeztuko da. Sarrera eta arloaren egoeraren atalak azaldu ondoren, hurrengo lau kapituluak (4,5,6 eta 7) ingelesez argitaratu diren artikuluak dira. Tesiaren egitura orokorra mantentzeko artikuluen formatuak aldatu dira. Gainera, formulak eta terminologia bateratu egin dira dokumentuaren osotasuna mantentzeko. 9
1 - SARRERA • READERS: Evaluation And DEvelopment of Reading Systems,18 Proiektu honen helburua kanpo-ezagutza automatikoki eskuratzeko asmoz, testu kantitate erraldoiak irakurtzeko sistema garatzea da. Horretarako, testuetako izen-aipamenak ezagutza-baseetara lotzen dira. • QTLeap: Quality Translation by deep Language Engineering Approaches,19 Proiektu honek itzulpen automatikoaren kalitatea hobetzeko asmotan, hizkuntzaren sakoneko ingeniaritza metodologiak aztertzen ditu . Batez ere, izenen itzulpenaren kalitatea hobetzeko, itzuli nahi den testuan izenak desanbiguatuak izatea eskatzen da. • TUNER: Automatic domain adaptation for semantic processing. Proiektu honetan domeinu egokitzapen automatikoa semantikaren prozesamenduan burutzen da. Horretarako, ezinbesteko ataza izango da EID. 1.6 Aurrekariak Ixa taldean Tesi honen ikerketa IXA taldean20 egin da. Talde honek Euskal Herriko Unibertsitatean hizkuntzaren prozesamenduan dihardu lanean. Bere ikerketaren ardatza euskarara bideratzen duen arren, beste hizkuntzetan ere adituak dira. Tesi-lan hau IXA taldean kokatzeko, honekin zerikusia duten beste hiru tesi aipatuko dira jarraian. EID atazak erlazio estua du hitzen adiera desanbiguazioarekin. Hitzek eta izen-aipamenek testuinguruaren arabera adiera ezberdina dute. HAD atazan hainbat lan egin da IXA taldean. Adibidez (Martinez 2004) tesian, tresna bat garatzeko lehen urratsak eman ziren. Horretarako, ezaugarri sintaktiko, semantiko eta domeinukoak erabiltzen ziren. Bestalde, (Lopez de Lacalle 2009) tesian kernel metodo ezberdinak uztartu ziren domeinu aldaketei aurre egiteko. Tesi-lan honen aurrekari gisa, (Fernandez 2012) tesiak euskarazko entitateak automatikoki lantzen ditu. Horretarako, entitate izenak identifikatu, sailkatu, itzuli eta desanbiguatzen ditu. Baliabide urriko hizkuntza izanik, baliabideen berrerabilpenean eta metodo ez-gainbegiratuetan arreta jartzen 18http://www.chistera.eu/projects/readers 19http://qtleap.eu/ 20ixa.si.ehu.es 16
2 Wikipedia, entitateen ezagutza-basea Atal honetan tesi honetako ardatz nagusia aztertuko da, Wikipedia hain zuzen. Batetik, EID sistemek erabiliko duten ezagutza-basea da, eta desanbiguatuko diren izen-aipamenak Wikipediako artikuluetara lotuko dira. Bestetik, EID sistemek erabiliko duten ezagutza bertatik eskuratuko da. Wikipedia1 Wikimedia Foundation2-en entziklopedia eleanitza eta eduki askekoa da. Bertako artikuluak mundu osoko erabiltzaileek idazten dituzte, 1http://www.wikipedia.org 2http://en.wikipedia.org/wiki/Wikimedia_Foundation 19
2 - WIKIPEDIA, ENTITATEEN EZAGUTZA-BASEA eta orduro eguneratzen diharduen baliabidea da. Gaur egun, 294 hizkuntza ezberdinetan idatzitako 41 milioi artikuluk osatzen dute.3 Jarraian, Wikipediako egitura osatzen duten ezaugarriak banan banan azalduko dira: artikuluak, aingurak, birbideratze-orriak eta desanbiguazioorriak hurrenez hurren. 2.1 Artikuluak Artikuluak edo sarrerak eduki entziklopedikoa duten orriak dira, eta kontzeptuak edo entitateak deskribatzen dituzte. Kontzeptuak objektu baten irudikapen abstraktuak dira, adibidez musikariak (Musician) edo musika taldeak (Musical_ensemble). Entitateak existitzen diren (edo ziren) pertsona, leku edo erakundeak dira, adibidez, Jeff_Beck eta The_Yardbirds. Artikuluen identifikadore unibokoa titulua da, eta tituluaren aldaerak edo formak, birbideratze-orrien eta desanbiguazio-orrien bitartez artikulura lotzen dira. Birbideratze eta desanbiguazio-orriak ez dira artikuluak kontsideratzen, ez baitute eduki entziklopedikoa eskaintzen. 2.2 Aingurak Artikuluen edukian beste artikuluetara doazen estekak aingura bitartez egiten dira. Wikipedian artikulu-tituluak ez bezala, aingura-testuak errepikatuak egon daitezke. Aingura-testuak erreferentziatu duten artikuluaren tituluaz agertu daitezke. Adibidez, 2.1 irudian Wikipediako artikulu baten edukia ikus daiteke. The Yardbirds aingurak The_Yardbirds artikulura estekatzen du. Hala ere, aingura-testuetan artikulua izendatzeko modu eta aldaera ezberdinak azaldu daitezke. Esate baterako, adibideko testuan rock aingurak Rock_music artikulura estekatzen du. 2.3 Birbideratze-orriak Birbideratze-orriak artikulu-tituluen aldaerak edo formak artikulura lotzeko beste bide bat dira. Erabiltzailea ahalik eta azkarren artikulura bideratzeko 3Data 2016-11-24 20
Wikipediatik informazioa erauzten 2.5.2 Hiztegia EID sistemek testuetan azaltzen diren izen-aipamenak Wikipediako artikulu egokietara lotuko dituzte. Horretarako, testua eta artikuluen arteko zubia eraikiko da, hiztegia hain zuzen ere (Chang et al. 2010). Hiztegiaren egitura sarrera eta erlazionatutako artikuluen zerrendaz osatzen da. Sarrerak letra xehe eta azpimarraz elkarturiko hitz-kateek osatuko dute. Hiztegian sarrera eta artikuluen erlazioa maiztasunarekin puntuatuko da, eta hau litzateke egituraren adibidea: sarrera artikulua1:maiztasuna artikulua2:maiztasuna Hiztegia eraikitzeko lehenik eta behin, Wikipediako artikulu bakoitza bere tituluaz erlazionatuko da. Sarrera sortzean parentesi arteko hitzak egongo balira, hauek kenduko lirateke. Adibidez: • jeff_beck Jeff_Beck:1 • eric_clapton Eric_Clapton:1 • jimmy_page Jimmy_Page:1 • ... Ondoren, Wikipediako birbideratze-orrien tituluak birbideratzen dituzten artikuluekin erlazionatuko dira (ikus 2.3 ataleko birbideratze-orrien adibideak): • geoffrey_a._beck Jeff_Beck:1 ← • geoffrey_beck Jeff_Beck:1 ← • jeff_beck Jeff_Beck:1 • eric_clapton Eric_Clapton:1 • jimmy_page Jimmy_Page:1 • ... Wikipediako desanbiguazio-orrien tituluak orrian estekatzen diren adiera guztiekin erlazionatuko dira (ikus 2.4 ataleko desanbiguazio-orriaren adibidea)4: 4Beck_(disambiguation) titulua sarrera bihurtzean, letra xehez eta parentesi artekoa kenduz egingo da → beck. 23
3 Arloaren egoera Atal honetan arloaren egoeraren azterketa egingo da, arreta berezia jarriz algoritmo global eta lokaletan. Horretarako, teknika hauek aplikatzen dituzten bi artikulu sakonduko dira. Izan ere, hauek izango dira tesi honetan garatuko diren EID sistemen oinarri nagusiak. Ondoren, arloaren egoerako EID sistemen azterketa orokorra egingo da. Sistemetako askok bi algoritmoen ezaugarriak konbinatzen dituztela ikusiko da. Arloaren egoerako EID sistemek eskuz identifikatutako izen-aipamenak erabiltzen dituzte, eta hautagaien-sorkuntza hiztegi bidez egiten dute.1 Orokorrean, ez da arreta berezia jartzen hautagaien-sorkuntzaren atalean, naiz eta, sistemaren eraginkortasunarentzat oso garrantzitsua izan. 3.1 Ausazko ibilbideak: algoritmo globalak EID sistema asko algoritmo globaletan oinarritzen dira izen-aipamenak desanbiguatzeko (Agirre and Soroa 2009, Hoffart et al. 2011, Alhelbawy and Gaizauskas 2014, Moro et al. 2014, Pershina et al. 2015). Algoritmo globalak, orokorrean, sistema ez-gainbegiratuak dira, eta ezagutza-baseen egitura erabiltzen dute desanbiguazioa burutzeko. Horretarako, ezagutza-basetik erauzitako grafoan zehar ausazko ibilbideak algoritmoa aplikatu daiteke. Hau azaltzeko (Agirre et al. 2014) artikuluko PageRank algoritmoa (Brin and Page 1998) erabiliko da. 1Izen-aipamena hiztegiko sarreran bilatu, eta erlazionatutako artikuluak (entitateak edo kontzeptuak) hautagaiak izatera pasako dira. 27
Ausazko ibilbideak: algoritmo globalak Formularen lehen batukariak ibiltariaren ausazko ibilbidea errepresentatzen du, eta bigarrenak, ibiltariak ausaz grafoko edozein adabegitara salto egiteko probabilitatea. v = N ×1 bektorearen balioak 1/Nra hasieratuz, grafoko edozein adabegietara salto egiteko probabilitatea uniformea da. Batukarien garrantzia c koefizienteak zehazten du, eta orokorrean, ibiltariak ausazko ibilbidean jarraitzea hobesten duten balioak ezartzen dira. PageRank algoritmoa 3.1 ekuazioa iteratiboki eta konbergitu arte exekutatuz kalkulatzen da. Ausazko jauziak egin ezean, ezin da bermatu P bektorearen kalkuluak konbergituko duenik. Orain arteko azalpenean v bektorea 1/N balio uniformeekin definitu da. Beraz, ibiltariak grafoko edozein adabegitara probabilitate berdinarekin salto egingo du. Baina bektore hau moldatuz, ibiltariaren ausazko saltoak adabegi jakin batzuetara bideratu daitezke, PageRank algoritmoaren bertsio pertsonalizatua exekutatuz (Personalized PageRank edo PPR). 3.1.1 Ausazko ibilbideak EID atazan EID atazari berriz eutsiz, ausazko ibilbide pertsonalizatuak erabiliz izenaipamenak desanbiguatzeko adibide bat planteatuko da. Demagun, testu berean Clapton, Beck eta Page aipamenak agertzen direla, eta hiztegitik artikulu-hautagaien zerrendak sortzen direla: • Clapton → Eric_Clapton, Upper_Clapton eta Clapton_Stadium • Beck → Beck_Weathers, Beck_Hansen eta Jeff_Beck • Page → Page_(paper), Jimmy_Page eta Web_Page Izan bedi Wikipediako grafoa non adabegiak artikuluak diren, eta ertzak artikuluen arteko hiperestekak. Beck desanbiguatzeko, nahikoa litzateke ausazko saltoak Clapton eta Page izen-aipamenen artikulu-hautagaietara bideratzea. Honek, ausazko ibilbideen pertsonalizazioa testuinguruaren arabera gidatzen du. Azkenik, ausazko ibilbide pertsonalizatuaren emaitza Beck_Weathers, Beck_Hansen eta Jeff_Beck artikuluentzat jaso, eta lortu duten probabilitate banaketaren arabera sailkatuko lirateke. 29
3 - ARLOAREN EGOERA 3.2 Hitz multzoak eta eredu sortzailea: algoritmo lokalak EID alorrean algoritmo lokalen erabilera, eta batez ere, hitz multzoena, nabarmena izan da (Hoffart et al. 2011, Han and Sun 2012, He et al. 2013, Lazic et al. 2015). Izan ere, teknika erraz eta eraginkorrak dira. Orokorrean, eredu gainbegiratuak izaten dira eta gehienetan, Wikipediako aingura-artikulu erlazioa erabiltzen dute ikasketa burutzeko (Milne and Witten 2008b). Jarraian, (Han and Sun 2011) artikulua oinarritzat hartuta, eredu lokal bat azalduko da. Hasteko, eredu sortzaile bat planteatuko da hiru urratsetan definituko dena. (1) Izan bedi e entitate bat, eredu sortzaileak ezagutza-baseko entitateen banaketatik sortzeko gaitasuna duena (P(e)). (2) Demagun e entitateak, bere burua izendatzeko erabili diren s izenaipamenen banaketa sortzeko gai dela (P(s|e)). (3) Azkenik, izan bedi e entitateak sortu ditzakeen c testuinguruen banaketa bat (P(c|e)). Honenbestez, eredu sortzailearen azalpenean oinarrituta, s izen-aipamena eta c testuingurua e entitateak sortzeko duen probabilitatea zenbatetsiko da. Horretarako, jarraian datorren formula erabiliko da: P(s, c, e) = P(e)P(s|e)P(c|e) (3.2) EID atazan eredua aplikatzeko, 3.2 formulan probabilitate altuena lortzen duen e entitatea, c testuinguruko s izen-aipamenari lotuko diogun entitatea izango da: arg max e P(c, s, e) = arg max e P(e)P(s|e)P(c|e) (3.3) Ereduak hiru ezagutza barneratzen ditu, P(e) entitatearen-ezagutza, P(s|e) izenen-ezagutza eta P(c|e) testuinguruaren-ezagutza. Lehenengo bi ezagutzak aldez aurretiko probabilitateetan oinarritzen dira, eta hiztegiko maiztasunekin zenbatezten dira. Ezagutza lokala hirugarren ezagutzak errepresentatuko du, eta horretarako, hitz multzoak erabiliko dira. Hitz multzoak sortzeko artikuluen testuinguru-bildumak erabiltzen dira. Jarraian, ezagutza bakoitza nola zenbatetsi azalduko da. 30
Hitz multzoak eta eredu sortzailea: algoritmo lokalak Entitatearen ezagutzak e entitatea sortzeko probabilitatea erakutsiko du. Gero eta gehiagotan aipatua izan, orduan eta balio altuagoa jasoko du entitateak. P(e) probabilitatea zenbatesteko jarraian datorren formula erabiliko da: P(e) = C(e) + 1 |M| + N (3.4) Egiantza handieneko zenbatezketa erabiliz, entitatea hiztegian zenbat aldiz aipatu den zenbatu (C(e)), eta normalizatuko da. Entitatea inoiz erreferentziatu ez bada, probabilitateak 0 eman ez dezan, +1 izeneko leunketa aplikatuko da. |M| eta N balioak aipamen kopuru totala eta entitate kopurua dira, hurrenez hurren. Izenaren ezagutzak e entitatea izanda s izen-aipamena sortzeko gaitasuna erakutsiko du. P(s|e) probabilitatea jarraian datorren formulak zenbatetsiko du: P(s|e) = C(e, s) + 1 P s C(e, s) + S (3.5) Berriz ere egiantza handieneko zenbatezketaz e entitatea s aipamenarekin zenbat aldiz aipatu den zenbatu (C(e, s)), eta normalizatuko da. Leunketa metodo berdina aplikatuz, 0 probabilitateak ekidituko dira. S, e entitatea izendatzeko erabili diren izen ezberdinen kopurua da. Testuinguruaren ezagutzak e entitateak c testuingurua sortzeko duen gaitasuna modelatuko du, eta P(c|e) gisa izendatuko da. Eredu honek P(c|e) balio altua emango dio baldin eta e entitatea askotan azaldu bada c testuinguruan. c testuingurua n terminodun w1, w2, w3... hitz multzo gisa errepresentatzen da. P(c|e) banaketa w termino bakoitza e entitateak sortzeko duen probabilitatearen biderkaduraz kalkulatzen da: P(c|e) = P(w1|e)P(w2|e)...P(wn|e) (3.6) P(w|e)ak zenbatesteko termino horrek e entitatearen testuinguruan azaltzeko duen probabilitatea kalkulatuko da. Zenbatezketa hau 2 kapituluko 2.5.4 atalean azaldu diren artikuluen testuinguru-bildumetatik eskuratzen 31
3 - ARLOAREN EGOERA hiperesteka zuzenak erabiliz, bi entitateen arteko antzekotasuna kalkulatzen du. Algoritmo ”global” eta ”lokal” terminologia (Ratinov et al. 2011) artikuluak erabiltzen du lehenengo aldiz. Ordutik aurrera arloaren egoeran erabili den terminologia bihurtu da. Artikulu honek algoritmoen aldaerak eta ezaugarriak aztertzen ditu bakoitzaren ekarpen nagusiak azpimarratuz. Informazio lokala bi modutan errepresentatzen dute. Batetik, izen-aipamena inguratzen duten terminoek osatzen duten hitzekin. Bestetik, izen-aipamena agertu den dokumentu osoa testuinguru gisa hartuz. Informazio globala errepresentatzeko (Milne and Witten 2008a) artikuluan egin den gisa, Wikipediako esteka zuzenetatik eskuratutako antzekotasun balioetan oinarritzen dira. Azkenik, informazio guztia sostengu bektoreen makinak entrenatuz konbinatzen dute. (Hoffart et al. 2011) artikuluan aldez-aurretiko probabilitateekin eta antzekotasun balioekin testuko izen-aipamenentzat ezaugarri lokalak kalkulatzen dituzte. Artikulu honetan ere (Milne and Witten 2008a) laneko antzekotasun balioak barneratzen dituzte koherentzia neurri gisa. Ondoren, entitatehautagaiekin azpigrafoaren adabegiak definitzen dituzte, eta Wikipediako esteka zuzenak erabiliz informazio globala errepresentatzen dute. (Suchanek et al. 2008) laneko YAGO ontologiako ezagutza aipamenen sorkuntza egiteko eta grafoaren koherentzia ustiatzen duten moduluak elikatzeko erabiltzen dute. (Hoffart et al. 2012a) lanean entitateen arteko antzekotasun balio berritzailea planteatu eta EID atazan aplikatzen dute. Artikuluaren helburua esteka zuzenetan oinarritutako antzekotasun balioak dituzten gabeziak gainditu, eta eredu berria planteatzea da. Horretarako, entitateak hitz-kate jakin batzuekin erlazionatzen dituzte, eta ondoren, hitz-kate hauen teilakatzean oinarritzen dira. Antzekotasun balioa ebaluatzeko (Hoffart et al. 2011) artikuluan definitzen den sistema oinarritzat hartu, eta (Milne and Witten 2008a) artikuluan definitutako antzekotasun balioa ordezkatzen dute. Antzekotasun balio berriarekin sistemaren eraginkortasuna hobetzen dute. (Houlsby and Ciaramita 2014) artikuluak Wikipedian oinarritutako eredu probabilistiko lokala azaltzen du. Horretarako, gai-ereduak (Topic Models) erabiltzen ditu, kasu honetan, Wikipediako artikulu bakoitzak gai bat errepresentatzen duelarik. Algoritmoa Tagme (Ferragina and Scaiella 2012) sistemarekin hasieratzen dute. Beraz, hitz gutxitan esanda, Tagme sistemaren ekarpen globala eta gai-ereduen informazio lokala konbinatzen dute. (Chisholm and Hachey 2015) artikuluan web-eko hiperesteken informa34
Bestelako EID algoritmoak zioa erabiltzen dute desanbiguazioa burutzeko. Bi urratsetan oinarritzen den eredu gainbegiratua entrenatzen dute, eredu lokal eta globalak konbinatuz. Artikulu honen ekarpen nagusia Wikipediako eta web-eko hiperesteken konbinaketa da. Ausazko ibilbideetan oinarritzen diren artikuluei dagokienean (Moro et al. 2014) artikuluan HAD eta EID ataza batera burutzen duen sistema aurkezten dute, eta (Navigli and Ponzetto 2012a) laneko BabelNet2 ezagutza-basearen gainean desanbiguatzen dute. Hasteko, testuan azaltzen diren izen-aipamen eta hitzekin, ezagutza-basean erreferentziatzen dituzten adabegiak biltzen dituzte. Ondoren, adabegi hauek ezagutza-basean elkarren artean dituzten hiperesteka zuzenen bidez azpigrafoa sortzen dute. Azkenik, ausazko ibilbide pertsonalizatu konplexu bat aurkezten dute desanbiguazioa burutzeko. Artikulu honetan HAD eta EID atazak batera egitearen ekarpena azpimarratzen dute. (Alhelbawy and Gaizauskas 2014) artikuluan eredu globalen eta lokalen konbinazio bat aurkezten da. Informazio lokal gisa, entitate-hautagaien Wikipediako deskribapenak eta izen-aipamenaren testuinguruaren arteko antzekotasuna erabiltzen dituzte. Horretaz gain, izen-aipamen eta entitatehautagaien tituluen hitzen arteko antzekotasun balioak barneratzen dituzte. Ondoren, Wikipediako esteka zuzenak erabiliz testua osatzen duten izenaipamenetatik grafoa eraikitzen dute. Azkenik, PageRank algoritmoa exekutatzen dute grafoko adabegiek duten informazio lokala kontuan hartuta. (Pershina et al. 2015) artikuluak, ildo berean jarraituz, esteka zuzenak erabiliz ausazko ibilbideen algoritmo global eraginkorra aurkezten dute. Bide batez, ausazko ibilbideetan aldez-aurretiko hiru probabilitateen ekarpena konparatzen du. Gainera, murriztapen batzuen bidez algoritmoaren emaitzak hobetzeko gai da. Horretarako, entitate-hautagaiek ausazko ibilbidean egiten duten ekarpena mugatzen dute. (Hachey et al. 2011) lanak esteka zuzenetatik haratago pausu bat ematen dute, grafoa eraikitzean entitate-hautagaiak lotzeko bi esteketako loturak eginez. Literaturan esteka zuzenetatik haratago grafoa eraiki duten artikulu bakarrenetakoa da. Bestalde, testuinguruen antzekotasunean oinarritutako informazio lokala ausazko ibilbideekin konbinatzen dute. Eredu lokaletan bakarrik oinarritzen diren sistemei dagokienean, 3.2 atalean sakondu den (Han and Sun 2011) artikulua aurkitzen da. Lan hori onarritzat hartuta (Daiber et al. 2013) artikuluan DBpedia Spotlight sis2Babelnet Wikipedia eta WordNet konbinatzen dituen ezagutza-basea da. 35
3 - ARLOAREN EGOERA tema eleanitza aurkezten da. Sistema honen abantaila nagusiak efizientzia eta eleaniztasuna dira, izan ere, 9 hizkuntza ezberdinetan izen-aipamenak identifikatu eta desanbiguatzeko gai dira. Hori gutxi balitz, sistemak garatzaile eta erabiltzaileen partetik duen jarraipena eta arreta aipatzekoak dira.3 (Lazic et al. 2015) artikuluan eredu lokal probabilistiko bat azaltzen dute, eta gainera, kanpo-ezagutza barneratzen dute etiketatu gabeko corpusetatik. (Han and Sun 2011) artikuluan azaldu den eredu sortzailetik haratago, ereduaren zenbatezketa hobea erakusten dute. Parametroen zenbatezketa hobeak emaitzetan islada dute, izan ere, eredu lokalak soilik erabiliz emaitza onak erakusten dituzte. EID atazaren arloaren egoeran sistema ezberdin asko argitaratzen dira. Orokorrean eredu gainbegiratuen bidez ezaugarriak konbinatzeko metodo ezberdinak aztertzen dituzte. Atal honetan, tesiarekin zer ikusi zuzena dutenak soilik aztertu dira. Amaitzeko, TAC-KBP eta ERD gisako txapelketetan aurkeztu diren sistema guztien berezitasunak (McNamee and Dang 2009,Ji et al. 2010,Ji et al. 2014,Carmel et al. 2014) artikuluetan aurkitu daitezke. 3.4 Datu-multzoak eta ebaluazio-metrikak EID sistemen eraginkortasuna ebaluatzeko hainbat datu-multzo eskuragarri daude. Adibidez, 2009. urtetik aurrera urtero ospatzen den TAC-KBP txapelketako Entity Linking atazarako sortutakoak. Helburua ingelesezko testu ezberdinetako izen-aipamenak Wikipediako azpimultzo batetik sortutako ezagutza-basera lotzea da. Datu-multzo hauetan berrietako, foroetako edo interneteko web orrietako testuak biltzen dira, eta bertan azaltzen diren izen-aipamenak dagokion entitatearekin eskuz etiketatuta daude. Tesi honetako emaitzak ebaluatzeko konferentzia honetako 6 datu-multzoak erabiliko dira, 2009 eta 2014 urte bitartekoak (aurrerantzean TAC09-TAC14). Bestalde, tesi honetan garatuko diren sistemak AIDA eta KORE4 deituriko beste bi datu-multzoetan ere ebaluatuko dira. Lehenak, berrietatik eskuratu diren dokumentuak biltzen ditu. Bigarrenak, testu oso motzak eta izen oso anbiguoz osaturiko dokumentuak. AIDA5 datu-multzoa ikasketa, 3https://github.com/dbpedia-spotlight/dbpedia-spotlight/wiki 4http://www.mpi-inf.mpg.de/departments/databases-and-information-systems/ research/yago-naga/aida/downloads/ 5CoNLL2003 entitate-izendunen identifikaziorako datu-multzoan, izen-aipamenak da- 36
Datu-multzoak eta ebaluazio-metrikak Datu-multzoa Izen-aipamenak Anbiguotasuna AIDA-testa 4792 75 AIDA-testb 4485 79 AIDA-train 18541 75 KORE 144 81 TAC09 1675 26 TAC10 1020 46 TAC11 1121 38 TAC12 1177 58 TAC13 1183 51 TAC14 2817 51 3.1 taula – Datu-multzoen ezaugarriak: izen-aipamen kopuruak eta hiztegiaren araberako batezbesteko anbiguotasuna. garapen eta test azpimultzoetan banatzen da. Hauen izenak hurrenez hurren AIDA-train, AIDA-testa eta AIDA-testb dira. 3.1. taulan datu-multzo bakoitzak urre-patroian dituen izen-aipamen kopurua ikus daiteke. Gainera, hiztegiaren arabera aipamenek batezbeste Wikipediako zenbat artikulu esleituak dituzten erakusten da. Ebaluazio-metrikei dagokionez, doitasun, estaldura eta F1 neurri estandarrak erabili dira. Doitasuna sistemak egoki desanbiguatu dituen eta sistemak desanbiguatu dituen izen-aipamemen kopuruen arteko zatiketa da. Estaldura egoki desanbiguatuak eta urre-patroiko izen-aipamenen kopuruen arteko zatiketa da. F-neurria doitasuna eta estalduraren arteko batezbesteko harmoniko gisa definitzen da. Hala ere, tesi honetan gehien erabili den metrika micro-zehaztasuna izenekoa da. Micro-zehaztasuna ondo desanbiguatutako izen-aipamen kopurua eta urre-patroiko aipamen kopuru totalaren arteko zatiketaz kalkulatzen da.6 Dena dela, TAC11-tik TAC14-ra bitarteko datu-multzoen ebaluazioan microzehaztasunaz batera bCubed+ (Amigó et al. 2009) metrika ere erabiltzen da. Metrika honek egoki lotu diren eta talde egokian multzokatuak dauden izenaipamenen F-neurria kalkulatzen du. Metrika hau erabiltzearen arrazoia ezagutza-basean entitaterik erreferentziatzen ez dituzten izen-aipamenak dira. Aipamen hauek NIL entitatera gokion entitatearekin etiketatu ziren. 6Estalduraren berdina da. 37
Argibideak eta terminologia bateratua Jarraian datozen 4 kapituluek ingelesez argitaratutako artikuluen bilduma osatuko dute. Terminologia bateratzeko eta ulergarritasuna errazteko jarraian datozen argibideak garrantzitsuak dira: • Aurrerantzean algoritmo globalen erabilerari ausazko ibilbideen bitartez erreferentzia egiteko Personalized PageRank edo PPR laburdura erabiliko da. • Algoritmo lokalen erabilerari hitz multzoen bitartez erreferentzia egiteko p(c|e) laburdura erabiliko da. Orokorrean hiztegiko aldez-aurretiko probabilitateekin konbinatua azalduko da p(e)p(s|e)p(c|e) formatuan (konbinaketaren azalpenak 5. eta 7. kapituluetan sakonduko dira). 39
8 Ondorioak eta etorkizuneko ildoak EID atazaren helburu nagusia testuetako izen-aipamenak ezagutza-basean dagokion entitatearekin lotzea da. Ataza honek gaur egungo interneteko bilatzaileen artean garrantzi handia dauka, eta bilaketa semantikoen zein ezagutza-baseen erabilera egokirako ezinbesteko urratsa da. Tesiaren helburu eta motibazio nagusia EID sistemen azterketa eta metodo berrien proposamena da. Horretarako, arloaren egoera bideratzen duten bi korronte nagusien azterketa egin da. Batetik, algoritmo globalak erabiliz, eta bestetik, algoritmo lokalak aplikatuz. Gainera, bi ereduak modu egonkor eta eraginkorrean konbinatzeko metodoak aztertu dira. Jarraian, motibazio honi lotutako ondorio eta ekarpenak azalduko dira. Gai hauek 4. eta 5. kapituluetan jorratu dira. • Algoritmo globalak, ausazko ibilbideak Wikipedia grafoan. Eneko Agirre, Ander Barrena and Aitor Soroa. Studying the Wikipedia Hyperlink Graph for Relatedness and Disambiguation. arXiv.org CoRR 2015. Algoritmo globalek testuetako izen-aipamenen entitate-hautagaien artean, ezagutza-base batekiko koherenteenak direnak aukeratzen dituzte. Horretarako, HAD atazan arrakastaz aplikatu den ausazko ibilbideetan oinarritutako sistema egokitu da. Bide batez, EID atazan ausazko ibilbideak aplikatzeko Wikipediako hiperesteken egitura optimoa zein den aztertu da. 107
8 - ONDORIOAK ETA ETORKIZUNEKO ILDOAK Hiperesteken azterketatik artikuluen arteko esteka zuzenak erabili ordez, grafo osoan daudenak erabiltzea hobesten da. Gainera, grafoa sortzean adabegiak elkarrenganako estekak dituztenean soilik lotuz, desanbiguazioaren emaitza hobea dela frogatu da. Azkenik, info-tauletatik eta kategoria egituratik datozen estekak baztertzea gomendatzen da. Grafoa eraikitzeko argibideak jarraituz, eta ausazko ibilbideak hainbat datu-multzotan aplikatuz, arloaren egoerako emaitzak gainditu edo pareko balioak lortzen dira (ikus 4.9 taula). 4. kapituluko ekarpen nagusia: EID atazan ausazko ibilbideak aplikatzeko Wikipediaren grafo egitura berritzailea da. Horretaz gain, sistema eta Wikipediatik erauzitako baliabideak (hiztegia eta grafoa) libre eta eskuragarri daude.1 • Algoritmo globalak eta lokalak konbinatzen. Ander Barrena, Aitor Soroa and Eneko Agirre. Combining Mention Context and Hyperlinks from Wikipedia for Named Entity Disambiguation. Proceedings of the Fourth Joint Conference on Lexical and Computational Semantics *SEM 2015. Denver, Colorado, USA. 2015. Algoritmo lokalak izen-aipamena inguratzen duten hitzetan oinarritzen dira desanbiguazioa burutzeko. Horretarako, izen-aipamenaren entitate-hautagaien testuinguruko hitzekin konparatzen dituzte. Tesi honetan, konparaketa hau egiteko hitz multzoak erabili dira. Eredu Bayesiar sortzaileetan oinarritutako eredu lokala, eta 4. kapituluan garatu den eredu globala konbinatu dira. Bi ereduak modu osagarrian konbinatzen dira. Izan ere, bakoitzak bere aldetik lortzen dituen emaitzak konbinatzean, aurrekoak hobetzen dira kasu guztietan, batean izan ezik (ikus 5.2 taula). Sistema zortzi datu-multzotan ebaluatu da, eta zortzitik bostetan arloaren egoerako emaitza onenak eskuratu dira. Halaber, eredu lokalak eta globalak sistemari egiten dion ekarpena pisuen bidez zehaztu daiteke (ikus 5.5 atala). Garapeneko AIDA- testa datu-multzoan pisu egokienak kalkulatu, eta AIDA-testb datumultzoan aplikatuz arloaren egoerako balioak lortzen dira (ikus 5.1 taula). 1http://ixa2.si.ehu.es/ukb/ 108
Horretaz gain, testuinguru urria duten izen-aipamenen kasuetan azterketa sakonagoa egin da. Honekin, testuinguru berritzaileen ekarpena frogatu nahi da. Horretarako, kontrolpeko esperimentuak egin dira garapeneko azpimultzo ezberdinetan eta egoera ezberdinak planteatuz: – Aipamen antzekoenen testuinguruaren ekarpena ebaluatzeko, izenaipamenaren testuinguru normala kontuan izan gabe ebaluatu da. Baliabide honekin bakarrik 7 puntuko hobekuntza lor daitekeela erakusten da (ikus 7.2. taula). – Hautapen-murriztapenen testuingurua ebaluatzeko, testuinguru urria duten izen-aipamenen azpimultzoa sortu da. Hautapenmurriztapenekin testuinguru urriarekin ebaluatuz baino emaitza hobeak lortzen dira (ikus 7.3. taula). Hautapen-murriztapenen testuingurua eta izen-aipamenaren testuinguru urria konbinatzean osagarriak direla ikusten da, konbinaketak oinarri-lerroa 5 puntutan hobetzen baitu. – Azkenik baliabide guztien ekarpenak ebaluatu dira. Testuinguru guztiak osagarriak direla ikusi da, izan ere, konbinaketa bakoitzak aurrekoaren emaitzak hobetzen ditu (ikus 7.4. taula). 7. kapituluko ekarpen nagusia: kanpotiko corpusetatik eskuratu den ezagutza da. Bi aldaera berritzaileetan planteatu da: aipamen antzekoenen eta hautapen-murriztapenen testuinguruetan errepresentatua. Edozein EID sistemarentzat aipamen antzekoenen eta hautapenmurriztapenen testuinguruak sortu eta aplikatzeko baliabide guztiak eskuragarri daude.3 Etorkizuneko ildoei dagokienean, EID atazako arloaren egoerak etengabe eguneratzen dihardu. Argitalpen kopuruak gora egiten duen heinean, emaitzek ere gora egiten dute. Honek, gero eta konpetentzia maila altuagoak ezartzen ditu, horren adibide AIDA datu-multzoan arloaren egoeraren bilakaera da. Kapituluaren arabera %82tik %85era pasa da, eta azkenik %92ra igo da (4. 5. eta 7. kapituluak hurrenez hurren). Jarraian, lehiakortasun honek bultzatuta etorkizunerako ideia nagusiak azalduko dira. Algoritmo globalen inguruan, 4. kapituluan Wikipediako hiperesteken azterketak esteka zuzenen aurrean grafo osoaren erabilera hobesten du. Hala 3http://ixa2.si.ehu.es/anderbarrena/2016ACL_files.zip 111
Ildo orokorrei dagokienean tesi-lan honetan proposatu diren EID sistemetatik, ausazko ibilbideetan oinarritzen dena libre eta edozeinentzat eskuragarri dagoen bakarra da. Sistemaz gain, Wikipediako grafoak eta hiztegiak atzigarri daude.4 Etorkizunean eredu lokala libre eta atzigarri jartzeko lehen pausuak eman dira. Izan ere, Wikipediako testuinguruak erauzteko sistema eta algoritmo lokala iada berrinplementazio prozesuan daude. Berrinplementazioan memoria eta efizientzia kontuetan arreta berezia jarri da. Izan ere, hau da eredu lokalaren ahulgunea. Libre jartzearekin batera ixapipes5 hizkuntzaren analisi katean barneratzeko asmoa dago. Azkenik, tesi honetan landu diren ereduak ingurune eleaniztunean probatu nahiko lirateke. Izan ere, esperimentu guztiak ingelesezko datu-multzoetan egin dira arloaren egoerarekin konparatu ahal izateko. Horregatik, sistemen eraginkortasuna beste hizkuntzetan probatu nahi da (Euskara edo Gazteleran egin den gisa (Pérez de Viñaspre 2015) lanean). Hala ere, euskarazko Wikipedia ingelesezkoa baino askoz txikiagoa da, eta honek, sistemen eraginkortasunean nabarmen eragiten du. Edonola ere, euskarazko Wikipediako grafoa ingelesezko grafoko estekekin aberastuz desanbiguazioa hobetuko dela espero da. 4http://ixa2.si.ehu.es/ukb/ 5http://ixa2.si.ehu.es/ixa-pipes/ 113
Glosategia agerkidetza (co-ocurrence) Dokumentuan bi termino edo gehiago elkarren ondoan izateari deritzo, zoriz lortutakoa baino handiagoa den maiztasunarekin. antzekotasun edo antzekotasun semantiko (semantic similarity) Hitzen arteko sinonimia (auto-berebil) eta hiperonimia/hiponimia (taxiauto) erlazioak bere baitan hartzen dituen kontzeptua. ausazko ibilbideak (random walks) Ezagutza-baseen egiturak duen informazioa ustiatzeko metodo globala. Ezagutza-basea grafo bezala errepresentatuz, adabegiek grafoaren egituran duten garrantzia erlatiboa kuantifikatzen dute. bilatzaile (search engine) Konputagailuetan informazioa bilatzeko garatutako informazioaren berreskurapenerako sistema. Erabiltzaileak kontsulta bidez sistemari zer bilatu nahi duen adierazten dio, eta sistemak kontsulta horren araberako elementuak itzuliko dizkio. datu-multzo (dataset) EID sistemen ebaluazioa egiteko erabiltzen den datu-bilduma, hainbat dokumentuz osatua egongo dena. 127
hizkuntzaren prozesamendu, HP (natural language processing, NLP) Hizkuntzaren tratamendu automatikoaren inguruko ikerrarloa. izen-aipamena (mention) Entitate jakin bat testuetan aipatzeko erabili den hitz-katea. Adibidez, Jeff_Beck entitatea Beck edo Jeff izen-aipamenekin izendatu daiteke. kontzeptua (concept) Kontzeptuak objektuen irudikapen abstraktuak dira. Adibidez, musikariak, mendiak edo kotxeak. leuntze (smoothing) Besteak beste, dokumentuan agertzen ez diren terminoei zero probabilitatea esleitu beharrean, probabilitate-masa txiki bat esleitzeko teknika. Hitz gutxitan esanda, gertaera ezagunentzat estimatutako probabilitatea txikiagotu eta gertaera ezezagunentzat estimatutako probabilitatea handiagotzen du teknika honek. oinarri-lerroko sistema (baseline system) Lantzen ari den arazoaren soluzio sinplea, oinarritzat hartu ohi dena emaitzen konparaketak egiterakoan. Sistema honek lortzen duen emaitza hobetzea izango da egiten diren esperimentuen helburua. ontologia (ontology) Mundu errealaren eskema kontzeptuala, non hitzekin izendatzen ditugun kontzeptuak modu hierarkikoan antolatuta dauden. stopword EID sistemen eraginkortasunean ekarpenik egiten ez duten eta, ondorioz, testuetatik kanpo uzten diren hitzak. Horien adibide dira, esaterako, artikuluak, preposizioak eta juntagailuak, edo bilduman oso ohikoak diren beste hainbat hitz. WordNet Ingeleseko hitz eta adierei buruzko informazioa duen ezagutza-base lexikala. Izen, aditz, adjektibo eta adberbioak aurkitzen dira bertan 129 |
addi-ffbee1962d93 | https://addi.ehu.es/handle/10810/21525 | addi | cc-by-nc 3.0 | 2017-03-24 | science | Zubizarreta Irure, Mikel | eu | Eraikuntza sektoreko enpresen berrikuntza maila neurtzeko modelo baten garapena | Eraikuntza sektorea ez da bere errendimendu berritzaileagatik bereizten eta historikoki bere eraginkortasun-ezagatik kritikatua izan da. Ezaugarri hauek, sektoreko enpresek aurrean daukaten krisi-ondorengo eszenatoki zailarekin batera, ehun produktiboaren eta administrazio publiko desberdinen aldetik I+G eta berrikuntzari buruz sentsibilizazio hazkorra egotea eragin dute, maila desberdinetan hau bultzatzeko pausuak eman direlarik; hala nola, I+G+b-n inbertitzeagatik lortu daitezkeen zerga-onurak edo I+G+b-ren kudeaketara bideraturiko UNE 166000 arau multzoaren garapena, AENOR-en aldetik. Zentzu honetan eta gaur egun berrikuntzaren kontzeptuak faktore lehiakor bezala duen garrantziaren isla, enpresen berrikuntza maila neurtzeko balio duten modelo asko daude merkatuan, zeinen helburua enpresen berrikuntza ahalmena neurtu eta hobekuntza areak identifikatzea den, honen kudeaketa hobetzeko. Doktorego tesi honetan 40 modelo aztertu dira, gehienak sektore desberdinetan aplikatzeko balio dutelarik. Modelo hauen garapenak berrikuntzaren ebaluazioari buruzko ezaguera-gorputza handitu du maila orokorrean. Hala ere, berrikuntzaren ebaluazioa eraikuntza alorrean espezifikoki era mugatuan ikertu da, EEBB-tako eraikuntza sektoreko EPP enpresentzat (Engineering, Procurement, Construction) garatutako modelo bakarra dagoelarik. Hala ere eta unera arte, haietako inork ez dio ekin erronka honi Espainiako eraikuntza sektorearen kasu konkretuan. Guzti honengatik, Doktorego Tesi honen helburua landu gabeko ikerketa arlo honi heltzea izan da, enpresa hauen berrikuntza maila neurtzen duen modelo baten garapenaren bidez, emaitza bezala 0 eta 1 balioen arteko Berrikuntza Indize (BI) bat ematen duelarik, hobekuntza aukerak identifikatuz. Proposatutako modeloaren funtzionamendu zuzena egiaztatzeko helburuarekin, lau ikerketakasuetan aplikatu da eta lortutako ebaluaketa emaitzekin sentsibilitate-analisi bat era positiboan burutu da. Modeloa lau enpresetan aplikatzetik lortutako emaitzak Instituto Nacional de Estadística (INE)ren “Encuesta sobre innovación en las empresas” txostenaren emaitzekin bat datozela azpimarratzea garrantzitsua da, enpresen arteko errendimendu berritzailearen balioak enpresa bakoitzari dagokion azpisektorearen menpe daudela frogatuz.
Lehenik eta behin, nire Doktorego Tesiaren zuzendari izan diren Jesús Cuadrado Rojo eta Jon Iradi Arteagari nire esker onik zintzoena adieraztea gustatuko litzaidake, bere garapenean zehar eskaini didaten denbora, laguntza eta konfiantzagatik. Modu berean, nire esker ona Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ingeniaritza Mekanikoa Saileko lankideei hedatu nahi diet, Eraikuntza Ingeniaritza jakintza arlokoei bereziki, zeinak ikerketa hau burutzeko bere laguntza eta euskarria eskaini didate. Gaizka Insunza eta Izaskun Álvarez irakasleei ere nire esker onik zintzoenak adierazi nahi dizkiet, Espainiako eraikuntza sektoreko enpresei burututako galdeketaren erantzunen analisi estatistikoarekin laguntzeagatik. Bigarrenik, José Tomás San José Lombera irakaslearentzat esker oneko aipamen berezi bat egitea gustatuko litzaidake, Doktorego Tesi prozesu guzti honen barruan emandako aholku eta laguntzagatik. Zentzu honetan, Eusko Jaurlaritzaren IT 781-13 ikerketa-taldearen aldetik jasotako finantzaketa eskertu nahiko nuke, Doktorego Tesi honen emaitzak zabaltzeko balio izan duena, eta baita ere Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) UFI 11/29 programaren bidez jasotako finantzaketa ere eskertu nahiko nuke. Gainera, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Euskara eta Eleaniztasuneko Errektoreordetzari nire esker onik zintzoena erakustea gustatuko litzaidake, Euskarazko Tesia egiteko laguntzen 2012ko deialdiari dagokion laguntzagatik, ikerketa hau finantzatu duen laguntza izan delarik. “MIVES” ikerketa taldean parte hartu duten partaide guztiei nire esker ona erakustea gustatuko litzaidake, Universitat Politècnica de Catalunya (UPC), Tecnalia, Universidade da Coruña (UdC) eta Euskal Herriko Unibertsiteko (UPV/EHU) ikerlariek sortutako ikerketa proiektua delarik hau. Doktorego Tesi honetako Aditu Taulan parte hartu duten kide guztiei nire esker ona erakutsi nahi diet, beraien ikuspuntu, aholku eta ezaguera baliotsua eskaintzeagatik. Txema Ipiña, ERAIKUNE klusterreko (Euskal Herriko eraikuntza sektorearen klusterra) zuzendariari nire esker ona erakustea gustatuko litzaidake, Doktorego Tesi honen helburuak klusterreko bazkideen artean hedatzeagatik eta lehen Delphi faseko galdeketaren erantzunak aipaturiko bazkideen artean biltzeagatik. Gainera, Espainiako eraikuntza sektoreko 144 enpresa anonimoen arduradunei eskerrak adieraztea gustatuko litzaidake, Doktorego Tesi honetan diseinatutako galdeketa betetzeagatik. Azkenik, Doktorego Tesi honen garapenak iraun duen denboran zehar nire ondoan egon diren pertsona guztiei eskerrak adieraztea gustatuko litzaidake, emandako laguntza eta euskarriagatik.
1.1.1 Eraikuntza sektorea 2 1.1.2 Eraikuntza sektorea Espainian. Krisia eta bere ondorioak 3 1.1.3 Berrikuntzaren papera krisi garaitan 5
1.4 Doktorego Tesiaren garrantzia eta erabilgarritasuna 8
2.1 Berrikuntza 12
2.1.1 Berrikuntzaren kontzeptua. Definizioa, motak eta adibideak 12
2.2 Eraikuntza sektorea eta berrikuntza 33
2.2.1 Eraikuntza sektorea eta eraikuntza enpresa Espainia mailan. Ezaugarriak 33
2.2.2 Eraikuntza sektoreko berrikuntza maila txikiaren arrazoiak 44
2.2.3 Eraikuntza sektorean berrikuntza bultzatzen duten faktoreak 52
2.2.3.1 Bezeroa 52 2.2.3.2 Hornitzaileak 53 2.2.3.3 Berrikuntzaren broker-ak 53 2.2.3.4 Kontratazio metodoa 54 2.2.3.5 Kudeaketa teknikak 54 2.2.3.6 Portaera berritzailea bultzatzeko antolaketa mailan eman beharreko akzioak 55
2.3.1 Eraikuntza sektorean berrikuntza neurtzearen konplexutasuna. Berrikuntza ezkutuaren kontzeptua 59
2.3.1.1 Sarrera 59 2.3.1.2 Jarduera berritzailea neurtzeko erabiltzen diren adierazleak 59 2.3.1.3 Eraikuntza sektoreko jarduera berritzailea neurtzeko erabiltzen diren adierazleak 60 2.3.1.4 Berrikuntza ezkutuaren kontzeptua 61 2.3.1.5 Ondorioak 63
2.3.2 Berrikuntza neurtzeko oinarrizko markoak 64
2.3.3 Berrikuntzaren neurketa. Erabilitako adierazleen eboluzioa 67
2.3.3.1 Berrikuntza ebaluatzearen erronka 67 2.3.3.2 Berrikuntza ebaluatzeko adierazleen bilakaera historikoa 68
2.3.4 Berrikuntza neurtzeko erreminten berrikustea 70
2.3.5 Berrikuntza ebaluatzeko erreminten konparaziozko analisia 95
4.1.1 Sarrera 136 4.1.2 Espainiako eraikuntza sektoreko enpresei zuzendutako berrikuntzari buruzko galdeketa 136 4.1.3 Estatistika-nazio-institutuaren (INE) enpresen berrikuntzari buruzko galdeketa 138 4.1.4 Eraikune lukuko zuzendaritza-batzordeko kideei eginiko galdeketa 139
4.2 Eraikuntza sektoreko enpresentzat galdeketa 139
4.2.2 Galdeketaren emaitzak eta ondorioak 140
4.2.2.1 Informazio orokor eta demografikoa 140 4.2.2.2 Berrikuntzaren hautematea 140 4.2.2.3 Berrikuntzaren sorkuntza 141 4.2.2.4 Berrikuntzaren finantzaketa 142 4.2.2.5 Berrikuntza sustatzen duten faktoreak 142 4.2.2.6 Berrikuntza hesiak 143 4.2.2.7 Kultura 144 4.2.2.8 Berrikuntza bultzatzen duten prozesuak 145 4.2.2.9 Giza baliabideak 145
4.3 Delphi metodoa eta ebaluaketa adierazleen aukeraketa 154
4.3.1 DELPHI Metodoa eta ebaluaketa adierazleen aukeraketa 154
4.4.3.1 2.1 Adierazlea: Komunikazio prozedura eta kanalen existentzia 202 4.4.3.2 2.2 Adierazlea: Pertsonalarentzako sustagarrien existentzia 205
4.4.4.1 3.1 Adierazlea: Berrikuntza zereginetan aritzen diren enplegatuen ehunekoa 209 4.4.4.2 3.2 Adierazlea: Langileen heziketara zuzendutako gastua 216 4.4.4.3 3.3 Adierazlea: Unibertsitate titulua duten enplegatuen ehunekoa 219 4.4.4.4 3.4 Adierazlea: Berrikuntzak garatzeko diziplina anitzeko taldeen erabilera 223
4.4.5.1 4.1 Adierazlea: Kanpoko ikerketa agenteekin lankidetza 225 4.4.5.2 4.2 Adierazlea: Proiektu eta ikerketa talde informaletan parte hartzea 228 4.4.5.3 4.3 Adierazlea: Berrikuntza jardueretarako jasotako laguntza finantzario publikoa 231 4.4.5.4 4.4 Adierazlea: Jabetza intelektualaren ekoizpena 234
5.2 Ebaluazioaren emaitzak 256
7.2.1 Arazoari buruzko ondorioak 280 7.2.2 Modeloari buruzko ondorioak 281 7.2.3 Modeloaren aplikazioari buruzko ondorioak 282 7.2.4 Emaitzei buruzko ondorioak 283
7.3 Etorkizunerako ikerketa lerroak 285
2.1 Taula: Berrikuntza neurtzeko adierazleen eboluzio historikoa 70 2.2 Taula: 1 Taldeko berrikuntza ebaluatzeko erremintak 97 2.3 Taula: 2 Taldeko berrikuntza ebaluatzeko erremintak 100 2.4 Taula: 3 Taldeko berrikuntza ebaluatzeko erremintak 101 2.5 Taula: Erreminten artean gehien errepikatzen diren dimentsioak 105
5.1 Taula: Berrikuntza Indizearen (II) balioak, ebaluazio orokor eta erlatiboaren kasuan 257 5.2 Taula: Ebaluaketa Orokorrean A Ikerketa kasuak lortutako emaitzak 258 5.3 Taula: Ebaluaketa Orokorrean B Ikerketa kasuak lortutako emaitzak 259 5.4 Taula: Ebaluaketa Orokorrean C Ikerketa kasuak lortutako emaitzak 259 5.5 Taula: Ebaluaketa Orokorrean D Ikerketa kasuak lortutako emaitzak 259 5.6 Taula: Ebaluaketa Erlatiboan A Ikerketa kasuak lortutako emaitzak 264 5.7 Taula: Ebaluaketa Erlatiboan B Ikerketa kasuak lortutako emaitzak 264 5.8 Taula: Ebaluaketa Erlatiboan C Ikerketa kasuak lortutako emaitzak 264 5.9 Taula: Ebaluaketa Erlatiboan D Ikerketa kasuak lortutako emaitzak 265
2.1 Irudia: Technology Push Modeloa 23 2.2 Irudia: Market Pull Modeloa 24 2.3 Irudia: Marquis Modeloa 25 2.4 Irudia: Kline Modeloa 27 2.5 Irudia: Modelo Integratua 28 2.6 Irudia: Sare Modeloa 29 2.7 Irudia: UNE 166002 Modeloa 30 2.8 Irudia: COTEC Modeloa 32 2.9 Irudia: Innovation Value Chain markoa 66 2.10 Irudia: Berrikuntza neurtzeko erreminten garapen urtea 103 2.11 Irudia: Erreminten sailkapena adierazle-kopuruaren arabera 104 2.12 Irudia: Berrikuntza neurtzeko erreminten sailkapena dimentsio kopuruaren arabera 105 2.13 Irudia: Erreminten sailkapena datu-sarrera formatuen arabera 107 2.14 Irudia: Erreminten sailkapena emaitzen errepresentazio formatuaren arabera 108
3.1 Irudia: Errekerimendu zuhaitza 115 3.2 Irudia: Balio-funtzioen forma desberdinak 116 3.3 Irudia: Errekerimendu, irizpide eta adierazle desberdinen pisuen esleipen prozesua Iturria 119 3.4 Irudia: Erabaki-matrizea edo “A” matrizea 120 3.5 Irudia. Adierazle, irizpide eta errekerimendu mailako alternatiben ebaluazioa 127
4.1 Irudia: Sektorearen izaera berritzaileari buruz enpresek duten iritzia 141 4.2 Irudia: Enpresek beraien izaera berritzaileari buruz daukaten iritzia 141 4.3 Irudia: Berrikuntza bultzatzen duten faktoreak 143 4.4 Irudia: Berrikuntza oztopatzen duten faktoreak 144 4.5 Irudia: Delphi ikerketaren komunikazio prozesua 157 4.6 Irudia: Berrikuntza ebaluatzeko behin betiko zuhaitza 178 4.7 Irudia: 1.1 Adierazlearen balio-funtzioa I Taldeko enpresen kasuan 187 4.8 Irudia: 1.1 Adierazlearen balio-funtzioa II Taldeko enpresen kasuan 188 4.9 Irudia: 1.1 Adierazlearen balio-funtzioa III Taldeko enpresen kasuan 188 4.10 Irudia: 1.1 Adierazlearen balio-funtzioa IV Taldeko enpresen kasuan 189 4.11 Irudia: 1.1 Adierazlearen balio-funtzioa V Taldeko enpresen kasuan 189 4.12 Irudia: 1.1 Adierazlearen balio-funtzioa VI Taldeko enpresen kasuan 190 4.13 Irudia: 3.1 Aldagaiaren balio-funtzioa I Taldeko enpresen kasuan 213 4.14 Irudia: 3.1 Aldagaiaren balio-funtzioa II Taldeko enpresen kasuan 213 4.15 Irudia: 3.1 Aldagaiaren balio-funtzioa III Taldeko enpresen kasuan 214 4.16 Irudia: 3.1 Aldagaiaren balio-funtzioa IV Taldeko enpresen kasuan 214 4.17 Irudia: 3.1 Aldagaiaren balio-funtzioa V Taldeko enpresen kasuan 215 4.18 Irudia: 3.1 Aldagaiaren balio-funtzioa VI Taldearen enpresen kasuan 215 4.19 Irudia: 3.2 Adierazlearen balio-funtzioa, Eraikitzaile, Hornitzaile eta Ingeniaritza txiki eta ertainen kasuan 218 4.20 Irudia: 3.2 Adierazlearen balio-funtzioa Eraikitzaile, Hornitzaile eta Ingeniaritza handien kasuan 219
4.21 Irudia: 3.3 Adierazlearen balio-funtzioa I Taldeko enpresentzat 220 4.22 Irudia: 3.3 Adierazlearen balio-funtzioa II Taldeko enpresentzat 221 4.23 Irudia: 3.3 Adierazlearen balio-funtzioa III Taldeko enpresentzat 221 4.24 Irudia: 3.3 Adierazlearen balio-funtzioa IV Taldeko enpresentzat 222 4.25 Irudia: 3.3 Adierazlearen balio-funtzioa V Taldeko enpresentzat 222 4.26 Irudia: 3.3 Adierazlearen balio-funtzioa VI Taldeko enpresentzat 223
5.1 Irudia: Ebaluaketa Orokorraren ondoren 4 Ikerketa Kasuetan lortutako emaitzak 258 5.2 Irudia: Ebaluaketa Orokorrean A Ikerketa kasuak lortutako emaitzak, dimentsioka xehatuta 260 5.3 Irudia: Ebaluaketa Orokorrean B Ikerketa kasuak lortutako emaitzak, dimentsioka xehatuta 261 5.4 Irudia: Ebaluaketa Orokorrean C Ikerketa kasuak lortutako emaitzak, dimentsioka xehatuta 261 5.5 Irudia: Ebaluaketa Orokorrean D Ikerketa kasuak lortutako emaitzak, dimentsioka xehatuta 262 5.6 Irudia: Ebaluaketa Erlatiboaren ondoren 4 Ikerketa Kasuetan lortutako emaitzak 263 5.7 Irudia: Ebaluaketa Erlatiboan A Ikerketa kasuak lortutako emaitzak, dimentsioka xehatuta 266 5.8 Irudia: Ebaluaketa Erlatiboan B Ikerketa kasuak lortutako emaitzak, dimentsioka xehatuta 266 5.9 Irudia: Ebaluaketa Erlatiboan C Ikerketa kasuak lortutako emaitzak, dimentsioka xehatuta 267 5.10 Irudia: Ebaluaketa Erlatiboan D Ikerketa kasuak lortutako emaitzak, dimentsioka xehatuta 267
6.1 Irudia: Berrikuntza Indizearen balio berriak A Ikerketa Kasuan 274 6.2 Irudia: Berrikuntza Indizearen balio berriak B Ikerketa Kasuan 275 6.3 Irudia: Berrikuntza Indizearen balio berriak C Ikerketa Kasuan 275 6.4 Irudia: Berrikuntza Indizearen balio berriak D Ikerketa Kasuan 276
1.1.1 ERAIKUNTZA SEKTOREA Eraikuntza sektoreak gaur egun Espainiako ekonomian paper garrantzitsua betetzen du, nahiz eta krisi ekonomiko latza jasaten ari den oraindik. Etxebizitzen eraikuntzak, eraikinen birgaitzeak, instalazio produktiboen eraikuntzak eta azpiegitura eta lan publikoen lanak herrialde desberdinen ekonomiak, hiriguneak eta komunikazio azpiegiturak mantendu eta modernizatzen ditu. Era honetan, produkzioa, industria-jarduera eta gizartearen ongizatea errazten ditu. Horrez gain, sektore honek ekonomiako beste adarretan duen “arraste” efektu edo eragina aipatu behar da, besteak beste, eraikuntza materialen, instalazio desberdinen eta telekomunikazio enpresetan, adibidez. Sektorearen ezaugarriak kontuan hartuta eta hainbat autoreren arabera (Colegio Libre de Eméritos, 2010; T. M. Pellicer, 2004), eraikuntza sektorea ez da “prozesu produktibo espezializatuen industria” bat, produktu berdinak seriean ekoizten dituena. Aldiz, produktu heterogeneo eta desberdinak ekoizten dituen sektore bat da, leku eta ingurune desberdinetan sortzen direnak, aire zabalean lan eginda eta aktibitatearen denbora ikuspegia behin behinekoa izanik, beti obra konkretu bakoitzak daukan iraupenaren arabera. Horrez gain, badaude zenbait ezaugarri, hala nola, produktuaren natura, kontratazio forma edo enpresen kudeaketa forma, zeinak enpresa hauen produktibitatea eta berrikuntza maila txikia izatea bultzatzen duten. Arrazoi hauengatik, sektore hau “ezker eta eskuinera ez begiratzeagatik” kritikatua izan da historikoki, bertan parte hartzen duten agente desberdinen artean informazio eta esperientzia gurutzaketa oztopatuz, “errauskine sektorea” bezala kalifikatua ere izan delarik sektorea (Bessant, 2006).
1.1.2 ERAIKUNTZA SEKTOREA ESPAINIAN. KRISIA ETA BERE ONDORIOAK Espainia mailan eraikuntza sektorea krisi bizia jasaten ari da oraindik. 2007 eta 2010 artean eraikitako etxebizitza berri kopurua %80a jaitsi da, sektoreko enpresen %36a desagertu da, sektorean lan egiten duten langile kopurua %38a jaitsi da eta lizitazio publikoa %41a murriztu da (Villegas, Carrasco, Lombillo, Liaño, &Balbás, 2012). Egoera honen arrazoiak identifikatzeko orduan, etxebizitza burbuilaren leherketak eta nazioarteko finantza-krisiaren hasierak eragin handia izan zuen sektoreko krisian (Colegio Libre de Eméritos, 2010). Hala ere, Espainiako eraikuntza sektorearen zenbait ezaugarrik, hala nola, bere produktibitate eta lehiakortasun maila pobreak eta eraginkortasun eza altuak (68%) (Kapelko&OudeLansink, 2013), ez dute lagundu errekuperazio hautemangarri bat eman dadin gure egunetaraino. Espainiako eraikuntza sektorearen egoera aztertzeko orduan, 2002-2010 urteen artean sektoreak Europa mailan erreferentzia posizio bat lortu zuela esan beharra dago, sektorearen batez besteko pisua BPGren %10a zelarik eta langile populazioaren %11,2a erabiltzen zuelarik (Seopan, 2010). 2007. urtera arte Espainiak eraikitako etxebizitza kopurua Frantzia, Alemania eta Italiak elkarren artean eraikitako etxebizitza kopurua baino handiagoa izan zen (Kapelko, OudeLansink, &Stefanou, 2014). Sektore honen garrantzia ez dago ekonomian zuzenean duen eraginera mugatuta, inguruko sektore eta jarduera ekonomikoetan duen “traktore efektu“ delakoa gehitu behar zaiolarik, bere eragin osoa bikoizten duena alegia (Colegio Libre de Eméritos, 2010). Honen harira esan beharra dago eraikuntza sektorea hainbeste baliabide kontsumitzeagatik eta gainerako beste sektoreekin alderatuta bere neurriz kanpoko pisuagatik kritika asko jaso dituen sektorea dela (García-Montalvo, 2007). Egoera hau 2006. urtean aldatzen hasi zen, eskariaren murriztapenaren ondorio gisa, merkatuan zegoen etxebizitza berri kantitate itzelaren eraginez. “Subprime” krisiaren ondorioz sorturiko kreditu murrizketek ere merkatuaren beherakada horretan eragina izan zuten arren, ez zen honen arrazoi nagusia izan (Bernardos, 2009). Datu adierazgarri gisa aipa daiteke 2009. urte amaieran, 688.044 etxebizitza saldu gabe zeudela, 45 milioi pertsonako herrialde batean. Espainiako eraikuntza sektorearen krisia hurrengo faktoreen konbinazioaren ondorio izan da: 2006. urtearen ondoren emandako etxebizitza eskariaren murriztapena, 2007. urteko higiezinen burbuilaren eztanda, nazioarteko finantza-krisiaren hasiera eta Espainiar Gobernuaren aldetik azpiegitura publikoari zuzendutako aurrekontuaren murriztapen drastikoa, Europar Batasunaren eskakizunei erantzuteko beharraren ondorio (2006 eta 2011 urteen artean aurrekontu hau %74a murriztu zen) (Herrero, Escavy, & Bustillo, 2013).
Une horretatik aurrera Espainian sektorearen egoera errotik aldatu zen, bere jarduera 1990. urteko mailara murriztuz (Villegas et al., 2012), merkatuaren egoera guztiz aldatuz eta etxebizitzen eskaintza eskariaren aurrean neurrigabe bilakatuz. Enpresa kopuruari dagokionez, 2006an 152.562 enpresa izatetik 2010an 246.271 izatera pasa zen, % 36,8ko jaitsiera bat jasanez (Laborda, 2012). Ziklo aldaketa hau frogatzen duten beste datu batzuk hurrengokoak dira: 2007 eta 2010. urte bitartean, eraikuntza sektoreak BPGri egindako ekarpena %33a murriztu zen, sektoreko ekoizpen totala %26a jaitsi zen, sektoreko langile kopurua %38a gutxitu zen eta itxurazko zementu kontsumoa %56a murriztu zen (Villegas et al., 2012). Krisia gainditu eta sektorearen berreskuratzeari helduz, azken hau saihesten eta galarazten duen faktoreetatik bat, sektorea osatzen duten enpresen lehiakortasun maila eskasa da, faktu hau 1998-2006 aldian emandako etxebizitza eskari neurrigabeari zor zaiolarik, neurri handi batean (Bernardos, 2009). Faktu honek merkatuko konpetentzia maila jaitsi zuen eta ondorioz, bertan zeuden enpresek ez zuten zailtasun handirik merkatuan mantentzeko, nahiz eta beraien lehiakortasun eta produktibitate maila altuak ez izan (Ruiz, Azkue, &Díez, 2008). Bestalde, eta Espainia mailan sektoreak historikoki eduki dituen ezaugarri konkretuak aztertuz, esan dezakegu sektoreko enpresak eraginkortasun-ezagatik karakterizatuak izan direla (% 68a konkretuki), daukaten berrikuntza maila baxuaren ondorioa delarik neurri batean (Kapelko et al., 2014). Eraikuntza sektoreak manufaktura-industria tradizionala baino %30ko produktibitate gutxiago du. Gainera, eraikuntza kostuaren %15a akatsak zuzentzeari dagokio (FundaciónCotec para la InnovaciónTecnológica, 2009; ISEA SociedadCooperativa, 2007). Adibide gisa aipatu behar da, 2006an Europar Batasuneko (EB27) kide diren herrialdeek BPGaren %1,77a inbertitu zutela berrikuntzan batez beste. Eraikuntza sektoreko enpresen kasuari erreparatuta, zifra hori nabarmen murrizten da. Hain zuzen ere, Espainiako eraikuntza sektoreko enpresek berrikuntzan bere gehitutako balio gordinaren %0,27a inbertitu zuten batez beste 2007an (E. Pellicer, Correa, Yepes, &Alarcón, 2012). Hau datu oso adierazgarria da, sektore honek urte horretan langile populazioaren % 12,7 lantzen zuela, BPG nazionalaren %17,9a sortzen zuela (E. Pellicer et al., 2012) eta urte horretan, eraikuntza sektorean egindako inbertsioa, Espainia mailan egindako inbertsio guztiaren %58,5a izan zela (ISEA Sociedad Cooperativa, 2007) kontutan hartuta. 2012 urtean, Espainia mailan burututako I+G gastu totalaren %2,1a bakarrik burutu zuten eraikuntza sektoreko enpresek. Datu hau enpresa industrialek eginikoa (%59.2a) edo zerbitzu sektoreak eginikoa (%37,4a) baino askoz txikiagoa da (Fundación Cotec para la Innovación Tecnológica, 2009).
Eraikuntzaren kasuan berrikuntzaren arloko jarduera eta enpresaren errendimenduaren arteko erlazio zuzena Lepatner-ek frogatu zuen (B. LePatner, 2007; B. B. LePatner, 2008), zeinak AEBko eraikuntza sektorean eginiko I+G inbertsio urria sektoreak 1964tik lortu zuen produktibitate handitze pobrearen arduraduna izan zela frogatu zuen (%25a bakarrik, beste industrietako %250kin alderatuz). Beraz, Doktorego Tesi honen helburua Espainiar eraikuntza sektoreak aurrean dituen erronkak gainditzen laguntzea da, enpresa hauen berrikuntza maila neurtzen duen modelo baten diseinu eta garapenaren bidez, emaitza bezala Berrikuntza Indize (BI) bat ematen duena. Hau da helburu nagusia; eraikuntza sektoreko enpresen berrikuntza maila hobetu nahi bada, lehen pausua berrikuntzarekiko bakoitzak duen diagnostikoa egitea beharrezkoa delako. Behin diagnostiko hori aurrean edukita eta enpresen berrikuntzarekiko defizitak ondo identifikatuta, neurriak hartzea posible da. Tresna hau Espainiako sektore honetako enpresentzat bereziki diseinatu da, sektore konkretu honetako ezaugarri eta berezitasunak kontuan hartuta, ikerketa-eremu honetan Espainia eta nazioarte mailan existitzen ez zen modelo bat delarik. Tresna hau enpresen egungo berrikuntza maila neurtzeko erabil daiteke, arlo edo eremu ahulenak identifikatzen ditu eta norabide horretan egin beharreko hobekuntzak erakusten ditu. Gainera, horrelako modelo batek exijitzen duen zorroztasun teorikoaz gain, ikuspegi praktiko bat ere badu, Espainia mailan sektorean erabakiak hartzen dituzten interes-taldeen artean, enpresen gerentziaren eta berrikuntza bultzatu nahi duten administrazio publikoen kasuan erabili daitekeelarik, adibidez.
1.3 DOKTOREGO TESIAREN EGITURA Helburu honekin, Doktorego Tesi honen egitura lau bloke nagusitan zatitzen da, 1.1 Irudian ikusten den bezala (7. eta 8. kapituluak ezik). Lehen blokea 2. eta 3. kapituluek osatzen dute. Bigarren kapituluan eraikuntza enpresek berrikuntzarekiko duten harremanari buruzko literatura zientifikoaren aztertze bat burutzen da, mundu mailan lehenik eta Espainia mailan gero. Ondoren, berrikuntzaren ebaluazio edo neurketari buruzko literatura zientifikoaren aztertze bat burutzen da, denboran zehar erabilitako adierazle eta metodologia desberdinen eboluzioa aztertuz. Kapitulu honen barruan ere, merkatuan erabilgarri dauden berrikuntza ebaluatzeko 40 modelo aztertu dira, hauetako bakoitzaren ezaugarri konkretuak aztertzeko helburuarekin (adierazleak, ebaluaketa metodologia). Oraindik lehen blokean eta hirugarren kapituluaren barruan MIVES metodologiaren marko teorikoa aztertu da, non adierazle, irizpide eta azpi-irizpide desberdinak erabiliz Berrikuntza Indizea (II) lortzea ahalbidetzen duen metodo matematikoa deskribatzen da.
Bigarren blokea laugarren kapituluak osatzen du eta bertan Espainiako eraikuntza sektoreko enpresen berrikuntza maila neurtzeko balio duen modelo konkretua garatzen da, aurreko kapituluetako ondorioak kontutan hartuta. Helburu hau lortzeko, adierazle eta dimentsio nagusien aukeraketa eta haien pisu erlatiboen asignazioa Delphi eta AHP (Analytic Hierarchy Process) tekniken bidez burutu da, prozesu honetan sektoreko adituk parte hartu dutelarik. Delphi metodologia behin betiko adierazleak aukeratzeko erabili da eta AHP metodologia hauen pisu erlatiboak esleitzeko erabili da. Kapitulu honen barruan ere, Espainiako eraikuntza enpresei zuzendutako 44 galderaz osaturiko galdetegi bat diseinatu da eta 144 galdetegi oso jaso dira. Horrez gain, galdetegiko 144 erantzunekin erregresio logistiko analisi bat egin da, zeinen ondorioak adierazleen aukeraketa prozesuan erabili dira. Hirugarren blokea bosgarren kapituluak osatzen du, non proposatutako modeloa lau azterketa kasuetan aplikatu den, bere erantzun gaitasuna eta portaera frogatzeko helburuarekin. Azterketa kasu bakoitza Doktorego Tesi honetan definitu diren hiru azpisektore bati dagokio: eraikuntza enpresa bat, bi enpresa hornitzaile eta ingeniaritza enpresa bat. Laugarren blokea seigarren kapituluak osatzen du eta bertan OAT (One At a Time) Sentsibilitate Analisia egin da lau azterketa kasuetan lortutako emaitzekin, emaitzen baliozkotasuna, egonkortasuna eta sendotasuna frogatzeko, horretarako dimentsio nagusien pisuak aldatu direlarik. Zazpigarren kapituluan ondorio garrantzitsuenak biltzen dira, Doktorego Tesi honek berrikuntzaren ebaluazioaren arloan egin dituen ekarpen garrantzitsuenak biltzen direlarik, Espainiako eraikuntza enpresen kasuan konkretuki. Horrez gain, beste eremu batzuetara zuzentzen diren eta orain arteko ikerketaren osagarri izan daitezkeen ikerketa proposamenak aipatzen dira. Azkenik, zortzigarren kapituluan erreferentzi bibliografikoak aurkezten dira, ikerketa dokumentalaren emaitza direnak.
1.4 DOKTOREGO TESIAREN GARRANTZIA ETA ERABILGARRITASUNA Doktorego Tesi honetan aurkeztutako modeloarekin, Espainiako eraikuntza sektorea osatzen duten agente desberdinentzat berrikuntza maila neurtu edo ebaluatzen duen erreminta bat garatu da, emaitza bezala 0 eta 1 arteko Berrikuntza Indize bat ematen duena. Modelo honen garapenaren arrazoia edo zergatia Espainiar eraikuntza merkatuan zegoen behar bati erantzutea izan da, sektore konkretu honen ezaugarriak kontutan hartuta diseinatutako antzeko modelorik ez zegoenez, Espainia mailan naiz mundu mailan. Bestalde, Doktorego Tesi honen helburuak nazio eta lurralde mailako administrazio publiko desberdinen politika zientifiko eta teknologikoarekin koherenteak dira, administrazio horien I+G eta berrikuntza bultzatzeko estrategiarekin bat datozelako. Adibide gisa aipatu behar dira I+G eta berrikuntzan inbertitzeagatik dauden zerga onurak, I+G eta berrikuntza kudeatzeko AENOR-ek sortu dituen UNE 166000 arau multzoa edota Espainiako Sustapen Ministerioak 2006. urtean lizitazio publikoen puntuaketan sartutako Modeloaren aplikazioa 4 azterketa kasuetan
aldaketa, zeinaren bidez I+G eta berrikuntza aktibitateak proiektuan sartzen badira, azken puntuazioa %10- 25 artean igo daitekeelarik. Hau guztiagatik, Doktorego Tesi honetan garatutako modeloak aplikazio interesgarri bat izan dezake, enpresa bakoitzaren errendimendu berritzailea era erraz eta azkar batean kalkulatzeko aukera ematen baitu eta enpresa berritzaileak identifikatu eta sailkatzeko erabil daitekeelako. Era honetan, zerga onurak aplikatu behar zaizkien enpresak edota lizitazio publikoetan puntuazio osagarria merezi duten enpresak hautatzea erraz dezake modelo honek.
Berrikuntzak enpresaren errendimendua hobetzeko balio duten jarduera sorta zabala hartzen ditu bere barne (European Commission, 2004): Produktu berri edo nabarmenki hobetutakoak, banaketa prozesu berriak, hobetutako fabrikazio-prozesuak, marketin metodo berriak edota antolaketa metodo berriak. Berrikuntzan arrakasta edukitzeak bezeroentzako balioa sortzea esan nahi du, teknologia eta jakintza berriak produktu eta prozesu errentagarrietan bihurtuz (21st Century Working Group, 2004). Berrikuntza maila altu batek merkatu berrien sorrera bultzatzen du, ekonomia suspertzen du, lanpostuak eta aberastasuna sortzen ditu eta bizitza kalitatea hobetzen du. Innovate America Report txostenaren arabera (Council on Competitiveness, 2004), berrikuntza ezagutza eta asmakizunaren arteko elkargunea da, balio sozial eta ekonomikoa sortzen dituelarik. Gaur egun nazioarte mailan gehien onartzen den berrikuntzaren definizioa OCDE-k enuntziatutakoa da, Osloko Eskuliburuan jasota dagoelarik (Statistical Office of the European Communities, 2005): Berrikuntza produktu, prozesu, marketin metodo, antolakuntza-metodo, lanpostu kudeaketa, edota kanpo harremanen kudeaketa berri edota nabarmenki hobetutako baten ezarketa da. Berrikuntza aktibitateak berrikuntza bultzatzen duten edota berrikuntzen inplementazioa bultzatzen duten jarduera zientifiko, teknologiko, antolakuntza mailako, finantza mailako edota komertzialak dira. UNE 166000 arau multzoak (García & Velasco, 2005; Mauri & Fa, 2008) berrikuntza produktu eta prozesu berrien sorrera edota hobekuntza esanguratsua dela baieztatzen du. Britainia Handiko DTI-ren arabera (Department of Trade and Industry, 2007), berrikuntza ideia arrakastatsuen esplotazioaz gain, funtsezko prozesua da gero eta lehiakorragoak diren gaur egungo merkatuetan eraginkortasunez lehiatzeko.
2.1.1.2 BERRIKUNTZA ERAIKUNTZA SEKTOREAN Eraikuntza sektorea oso sektore anitza da, mota eta tamaina desberdineko enpresak batzen dituelarik (Correa Becerra, 2009). Arrazoi honengatik berrikuntza ez da bide bakarrean ematen. Berrikuntza hornidura katean zehar eta proiektuaren fase desberdinetan zehar ematen da. Horregatik enpresa hornitzaile batentzako eta nazioarte mailan lan egiten duen ingeniaritza enpresa batentzako berrikuntzaren esanahia oso desberdina (Abbott, Aouad, & Madubuko, 2008).
Eraikuntza sektorea, sistema gisa osatua dagoena, bi zatitan banatzen da: alde batetik material, hornidura eta ekipamenduen fabrikazioa (produktuan oinarritura) eta bestetik ingeniaritza, diseinua, aholkularitza eta kudeaketa (zerbitzuan oinarrituta). Funtsean, eraikuntza sektorea produktu eta zerbitzu desberdinak koordinatuz, errepide, aireportu, bulego-eraikin edo ospitaleak sortzen dituen sektorea da. Horregatik berrikuntza sektore honetan arlo ekonomiko naiz produktibo askotan gertatzen dela esan daiteke (Marceau et al., 1999). Berrikuntza prozesua sektore honetan lau maila desberdinetan ematen (Correa Becerra, 2009): Enpresa mailan Proiektu mailan, merkatu bakoitzak karakterizatzen duelarik: etxebizitzena, merkatal guneena, azpiegitura industrialena, etab. Industria-erakunde mailan, hauek jakintzaren transferentzia gertatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak entregatzen baitituzte Erakunde publiko mailan, jarduera ekonomikoa suspertzeko erakundeetan edota ikerketa zentro desberdinetan (D. Gann, 1997).
Trott-en arabera (Trott, 2008), berrikuntza denboraren menpe dago eta ez du zertan kasu guztietan hobekuntza bati lotuta egon behar (Sexton & Barrett, 2003). Bere izaera polifazetikoa dela eta, zaila da berrikuntza bat arrakastatsua izan den edo ez jakitea (Dodgson, Gann, & Salter, 2002) eta beti dago edozein berrikuntzari lotutako arrisku eta ziurgabetasun elementu bat (Sexton & Barrett, 2003). Eraikuntza-sektoreko ikuspegia kontutan edukita, Ling-ek (Ling, 2003) emandako definizioa testuinguru honetan eman den definizio osatuenen artean kokatzen da. Ling-ek berrikuntza honela definitzen du: berrikuntza eraikuntza-proiektu batean inplementatzen den ideia berri bat da, onura ekonomikoa lortzeko helburuarekin, nahiz eta arrisku eta zalantzak egon bidean. Ideia berri hori diseinu, teknologia, osagai edota proiektu batean zabaldutako eraikuntza metodo bat izan daitezke.
2.1.1.3 BERRIKUNTZA MOTAK Beraz, , berrikuntzaren kontzeptua alor desberdinetan aurki daiteke. Horregatik, oso garrantzitsua da berrikuntza kontzeptuaren sailkapen bat egitea, existitzen diren mota desberdinak deskribatuz. Zentzu honetan eta Britainia Handiko DTI erakundearen arabera (Department of Trade and Industry, 2007), berrikuntzak forma desberdinak har ditzake: Produktu berrikuntza: produktu edo zerbitzuen aldaketa Prozesu berrikuntza: produktu eta zerbitzu desberdinak barneratzen eta banatzen diren moduaren aldaketa Posizio berrikuntza: produktu eta prozesuak sartzen diren testuinguruaren aldaketa Paradigma berrikuntza: erakundearen barnean dauden eta bere oinarri diren ereduaren aldaketa
Bestalde, lehen aipaturiko Oslo Eskuliburuaren arabera (OECD - Eurostat, 2005), lau berrikuntza mota bereizten dira: Produktu berrikuntza: aurreko ezaugarrien aldean nabarmen hobetu de edo berria den produktu baten sarrera da. Honen barnean hurrengokoak sartzen dira: zehaztapen teknikoei dagokienez, material desberdinei dagokienez, daukan softwareari dagokionez, edota beste ezaugarri funtzionalei dagokienez hobekuntza nabarmenen sarrera. Produktu berrikuntzek ezagutza edo teknologia berriak
erabil ditzakete, edota dauden teknologien erabilpen berrietan edo hauen konbinazioetan oinarritu daitezke. Produktu berrikuntzen adibide batzuk hurrengokoak dira (Gil, Varela, & González, 2008): o Eguzki panel fototermikoak o Iragazgaiztasuna bermatzen duten sandwich panelak o Errendimendu termiko hobetua eskaintzen duten barne estaldurak o Altzairu zuntzez indarturiko hormigoi autotrinkotzailea o Xafla zulatuzko panelak, fatxaden itxituretan erabiltzeko o Soinu isolamendu eta isolamendu termikoa bermatzen duten material aurrefabrikatu berrien garapena, fatxaden itxituretan erabiltzeko o Panel modular aurrefabrikatuen garapena, kableak eta hodiak igarotzeko kanalizazioa barne dituztenak
Prozesu berrikuntza: ekoizpen edo horniketa metodo berriak edo nabarmen hobetutakoak txertatzean datza, horren adibide teknika, ekipo eta software aldaketa esanguratsuak izan daitezkeelarik. Prozesu berrikuntzen helburua ekoizpen unitateen kostua jaistea, hornidura epea txikitzea, kalitatea handitzea edota produktu berri edo nabarmenki hobetutakoak ekoiztu eta hornitzea izan daitezke. Prozesu berrikuntzen adibide batzuk hurrengokoak dira (Gil et al., 2008): o Etxebizitza baten aldagai funtzionalak kontrolatzen dituen softwarea. Sistema honek Internet konektibitatea izango luke eta edozein lekutatik kontrolatu ahalko zen o Eraikinen mantentze prebentiboaren kudeaketa egiteko programa bat, matxuren erregistro orokorrean oinarrituta o Lantokiko babes kolektiboa bermatzen duen fijazio sistema berri baten garapena, honen instalazio eta kentzea asko errazten duena. o Enkofratze sistemak eraikitzeko elementu estandar berrien diseinua.
Marketin berrikuntza: komertzializazio metodo berri baten inplementazioa da. Honek produktuaren diseinuan, produktuaren kokapenean, produktuaren sustapenean edota prezio estrategian aldaketak inplikatzen ditu. Marketin berrikuntza baten helburua bezeroaren beharrei hobeto erantzutea, merkatu berriak irekitzea edota merkatu horretan produktu berriak sartzea izan daitezke. Marketin berrikuntza batzuen adibideak hurrengokoak dira (Gil et al., 2008): o Merkatu eremua handitu o Enpresa desberdinen artean behin behineko elkarteak sortzea, eskaintza publikoen lehiaketetan parte hartzeko o Sektore eta aktibitate segmentuen dibertsifikazioa
Antolaketa berrikuntza: enpresaren barruan antolaketa metodo berri baten inplementazioa da, adibidez, enpresako eguneroko jardueran, lantokiaren antolaketan edo kanpo-harremanetan. Antolaketa-berrikuntzen helburua enpresaren efizientzia handitzea da, gastu administratiboak murriztuz, langileen gogobetetasuna handituz edota horniketa kostuak murriztuz. Antolaketa berrikuntzen adibide batzuk hurrengokoak dira (Gil et al., 2008): o Azpikontratazioa eta lan arriskuen prebentzioa bermatzen duten baldintzen kudeaketa dokumental sistema baten garapena o Teknologia zaintza sistema berrien ezarpena o Eraikuntzen kudeaketa integrala bermatzen duen informazio sistema baten garapena
Sara E. Slaughter-en arabera (Slaughter, 2000), berrikuntza gehigarria, arkitektonikoa, modularra, sistema erakoa edo erradikala izan daiteke: Berrikuntza gehigarri a: praktikaren hobekuntza txiki bat da, beste osagai edo sistemetan inpaktu minimoa duena (Marquis, 1969). Berrikuntza gehigarriak iturri desberdinetatik etor daitezke, baina eraikuntza sektorean askotan enpresen barneko esperientziatik datoz (Myers & Marquis, 1969a). Berrikuntza gehigarri baten inplementazioaren adibide bat laser bidez hiru dimentsiotan neurketa espazialak egiteko sistema izan daiteke (Slaughter, 2000). Arkitekto eta ingeniari zibilentzat berrikuntza hau dauden
teknikekiko berrikuntza gehigarri bat da, fotogrametria baino zehaztasun handiagoa eskaintzen duelako era askoz azkar eta merkeagoan. Berrikuntza arkitektoniko: eremu berezi batean edo oinarrizko kontzeptu batean egiten den hobekuntza txiki bat da, baina beste osagai edo sistemetan aldaketa esanguratsua eskatzen duena (Henderson & Clark, 1990). Berrikuntza arkitektonikoak kontzeptu zentral batean garrantzi txikiko hobekuntzak inplikatzen ditu, baino beste osagai edo sistemetan aldaketa handiak eragiten ditu. Kasu batzuetan, hasierako faseetan batez ere, berrikuntza arkitektonikoak berrikuntza gehigarriak bezala hautematen dira. Berrikuntza arkitektoniko baten adibide bat Japoniako Akashi-Kaikyo zubian erabilitako eta Kajima Construction enpresak garatutako hormigoi “desegregatua” litzateke (Slaughter, 2000). Hormigoi “desegregatua” materialen nahasketa berri bat da (1:9:0 proportzioa zementuari, zepari eta errauts hegalariei dagokienez), beharrezko propietate mekanikoak bermatuz ur azpian gogortzeko gaitasuna daukan hormigoi bat delarik. Berrikuntza honen helburu konkretuak bi izan ziren: alde batetik zimenduen eraikuntza epea txikitzea eta bestetik, zimendu hauen eraikuntzaren atzerapenak beste sistemetan zor zitzakeen atzerapenak ekiditea. Berrikuntza mota honek aldaketa txikiak eragiten ditu oinarrizko kontzeptuetan, baino aldaketa nabarmenak sortzen dira berrikuntza honen eta beste osagai eta prozesuen erlazioan. Konkretuki, hormigoi nahasketa berri honek erabilgarri dauden materialak erabiltzen ditu, baino era esanguratsuan aldatzen du gogortze prozesuan hormigoia babestu eta ipintzeko modua. Berrikuntza modularra: eremu zehatz batean aldaketa esanguratsu bat da (askotan kontzeptu berri bat), baino beste sistema edo osagaietan aldaketarik eragiten ez duena (Henderson & Clark, 1990). Berrikuntza modularrak kontzeptuaren eremu zentralean esperientzia, gaitasuna eta kontrola daukaten erakundeek garatzen dituzte. Erakunde hauek kanpo instituzioetan edo balio katearen edozein puntutan egon daitezke, unibertsitate eta laborategietan, adibidez. Berrikuntza modularren adibide bat, iturgintza instalazioetan erabiltzen diren hodi malguak izan daiteke (Slaughter, 2000). Hodi malgu honek kobrezko diametro txikiko hodi konbentzionalak ordezkatzen ditu eta oinarrizko kontzeptuan aldaketa nabarmen bat da: kobrezko hodia zurruna da, 6 metroko luzera duten zatietan eskuragarri dago, eta nahi den neurrian moztu eta gero soldatzen dira. Kobrezko hodiez eginiko instalazioetan aurkitzen diren kurbak ukondo edo antzeko osagaien bidez burutzen dira, hauek erradio finkoak dituztelarik. Aldiz, hodi malgua 30 metroko bobinetan eskuragarri dago eta zuzenean iturgintza zuloetatik sartzen da, era horretan aurreko kasuan burutu beharreko loturak eta ukondoen erabilera saihestuz. Beste materialekin alderatuz, hodi mota honen erabilerak denbora eta material aurrezte garrantzitsuak dakarzki.
Sistemaren berrikuntza:, ezagutzaren edo praktikaren egoeran hobekuntza nabarmen bat sortzen duen berrikuntza osagarri multzo bat da, elkarrekin ezaugarri edo funtzio berriak eskaintzen dituztelarik (Slaughter, 1998). Sistema berrikuntza bat elkar integratzen diren berrikuntzen konbinazio bat da, atributu edo funtzio berriak eskaintzeko helburuarekin. Horregatik, ziurgabetasun teknologiko gradu altu bat suposa dezake. Sistemaren berrikuntzaren adibide interesgarri bat Shimizu Corporation eta Mitsubishi Heavy Industries erakundeek eraikin garaien eraikuntza automatizatzeko helburuarekin garatutako “Eraikin Adimentsua” da (Slaughter, 2000). Kasu honetan sistema berrikuntza zehatz hau hurrengoko berrikuntza espezifikoek osatzen dute: materialarentzat garraio sistema automatiko bat, altzairuzko egitura-konexio berri bat, informazio eta kontrol intra-sistema berri bat eta azkenik, soldatzaile automatiko bat. Berrikuntza hauen osagarritasunak hurrengo onurak dakartza: lan baldintza astunen murrizketa nabarmena eta baldintza arriskutsuen aurreko esposizioa ekiditea. Berrikuntza erradikala: aurrekoekin alderatuz kontzeptu edo planteamendu berritzailea da. Berrikuntza erradikal bat guztiz esanguratsua den planteamendu aldaketa denez, berrikuntza mota hauen iturria ingeniaritza eta ikerketa zientifikoko instituzioak dira. Berrikuntza erradikal baten adibide bat erregai pila da (Slaughter, 2000), energia elektrikoa sortzeko erreakzio kimiko bat erabiltzen duena. Erregai pilek gas naturala edo propanoa erabiltzen dituzte elektrizitatea sortzeko, eta ura eta beroa sortzen dituzte hondakin azpiproduktu gisa. Erregai pila energia elektrikoa sortzeko teknologian kontzeptu berria da, erregai fosilak erabiltzen dituzten sistema konbentzionalekin lehiatzen baitu, teknologia hauek zaharkitzera bultza dezakeen kontzeptu berri bat delarik. Gainera, erregai pila energia lokala sortzeko erabil daiteke, erabilera puntuaren ondoan, kasu honetan generazio eta kontsumo puntuen arteko konexioak saihestuz. Erregai pila erabiltzen duen proiektu bat New York-eko Dust Dorrea da. Dituen bi erregai pilek eraikinaren energia elektriko kontsumoaren %15 sortzen dute.
Bestalde eta berrikuntzaren kontzeptua beste maila batean aztertuz, autore batzuen arabera (Barrett, Abbott, Sexton, & Ruddock, 2007a; Ozorhon, Abbott, Aouad, & Powell, 2010), berrikuntza hurrengo mailetan eman daiteke: sektore mailan, enpresa mailan eta proiektu mailan. Sektore mailako berrikuntza oso begi-bistakoa da eta askotan aldaketa erradikalak sortzen ditu. Berrikuntza mota hau bi eratan azaltzen da: lehenik eta behin, produktu eta materialen atributu edo ezaugarriak edota modu seguruan lan egiteko moduak definitzen dituzten norma edo araudietan. Indar guzti hauek berrikuntza bultzatzen dute. Berrikuntza mota honen adibide bat New Code for Sustainable Homes
(http://www.planningportal.gov.uk/) delakoa da, 2016 urterako Britainia Haundian “zero karbono” motako eraikinak eraikitzea bultzatu nahi duen araudi bat delarik (Barrett, Abbott, Sexton, & Ruddock, 2007b). Enpresa mailako berrikuntza bat sektore mailako berrikuntza bat baino ilunagoa da eta berrikuntza erradikalak edo gehigarriak sor ditzake. Berrikuntzaren fokua errekurtso orokorretan eta ahalmenen garapenean dago, proiektu espezifikoetan egon ordez. Bi motatako enpresa mailako berrikuntza daude. Lehen kasuan, ikerketa esplizitua eta garapen jarduera material, produktu edota azpisistema erradikalki desberdinen ekoizpenean kontzentratzen da. Bigarren kasuan, erakunde mailan garatzen da berrikuntza, eta bere helburua hornikuntzaren kate-sistema, giza baliabide kudeaketa estrategia eta negozio-prozesu erradikalki berri edo modu gehigarrian hobetutakoak garatzea da. Proiektu mailako berrikuntza ezkutuena da baina zalantzarik gabe, sektorearen errendimenduan inpakturik handiena duena da eta, oro har, natura graduala dauka. Diseinu-taldeko kideen artean sortutako soluzio desberdinak taldekide bakoitzaren ezagueran eta esperientzian oinarritzen dira. Laneko eguneroko arazoen soluzioak parte hartzaileen isileko ezagueran eta metatutako beraien lan-esperientzian oinarritzen dira. Berrikuntza mota honen adibide bat “Corus Living Solutions” delakoa da. Sistema honek altzairuzko markoz osaturiko eta guztiz hornituta dauden etxebizitza moduluak diseinatu eta ekoizten ditu. Enpresa honek altzairua ekoizten zeukan esperientzia eraikin modularren ekoizpenean aplikatu zuen. Horretarako, lehenik eta behin, enpresa honek eraikuntza sektorearen nondik norakoa eta funtzionamendua zeintzuk ziren aztertu zituen – batez ere, sektore honetako diseinuaren estandarizazio eza eta manufaktura-sektorearekin alderatuz daukan ekoizpen prozesu desberdinagatik. Enpresa honek ez zuen hasieran merkatuan sartzea lortu, eta ondorioz, ez zuen merkatu kuota irabazi. Kasua aztertuz, konturatu ziren, enpresa mailako berrikuntza bera bakarrik ez zela nahikoa, berez arrakasta izateko. Horregatik, Mowlen / KBR eraikuntza enpresarekin joint venture bat eratzea planteatu zuten soluzio gisa, enpresa honek eraikuntza sektoreari buruz zeukan ezagutza eta bere kontaktu-sareak baliatzeko asmoarekin. Era horretan merkatuaren aurrean proposamen sinesgarri bat aurkeztu zuten, eta merkatuan sartzeaz gain, Britainia Handiko Defentsa Ministerioak lizitatutako milioi bat librako proiektua lortu zuten, Salisbury Plain kuarteleko barraken berrurbanizazioa, hain zuzen ere.
Merkatuak bultzatutako berrikuntza sistema AEB, Britainia Handia, Kanada eta Australian ematen dena da. Sistema honek merkatuak lizitazioprozesuaren bidez baliabideak modu eraginkor batean esleitzen dituela onartzen du eta gobernua, ondare eta eraikuntza-produktuen erosle garrantzitsua izan arren, merkatuko beste parte-hartzaile bat besterik ez da. Herri hauetako eraikuntza sektoreko profesionalek gobernuak garapen ekonomikoan eragiteko daukan ahalmenarekiko mesfidantza adierazgarria erakusten dute eta uste dute gobernuaren esku-hartzea merkatuaren huts baten kasuan bakarrik gerta daitekeela. Gobernuaren erregulazioak maila minimoan mantendu behar du, eta segurtasunari eta kontsumitzailearen babesaren inguruan izan behar du batez ere. Lan akordioak malguak dira, mugikortasun altuarekin. Sistema honetan, berrikuntza merkatuko indar lehiakorrengatik eta desarautze sistematikoak sortutako aukerengatik gertatzen da. Sistema honetan sektore publikoko eragileak oso kontserbadoreak direla uste da, berrikuntza oztopatzen dutelako. Gobernuak bultzatutako berrikuntza sistema Sistema hau Frantzia, Alemania, Italia, Herbehereak eta Espainian ematen da, non gobernuak bere erosketa indar handi eta erantzukizun sozialaz baliatuz, paper zentrala dauka merkatuan. Diru publikoaz finantzatutako teknologia berrien proiektuak beste profesional pribatuei hedatzeko helburuarekin erabiltzen dira askotan. Erregulazio maila altu bat dago eraikuntzaren alderdi guztietan. Akordio laboralek malguak izateko joera dute eta mugikortasun gutxi nabaritzen da. Politika publikoaren tresnak berrikuntzaren funtsezko elementuak bezala ikusten dira eta gobernua bazkide baliotsu bat bezala identifikatzen da. Berrikuntza sistema sozialdemokrata Herri eskandinaviarretan ohikoagoa den sistema bat da eta gobernuak bultzatutako berrikuntza sistemarekin ezaugarri asko partekatzen ditu, arazo industrialen soluzioen ikuspegi hirukoitzan (industria / lana / gobernua) enfasi berezia eginez. Lan akordioek indar lehiakorrek baino malgutasun-maila eta begirune handiagoa daukate. Berrikuntza estatuak bultzatzen du. Berrikuntza sistema mesokorporatibista Japonian ematen da eta oso korporazio handien presentzian oinarritzen da. Eraikuntza sektorearen barnean konpetentzia bizia da, baina merkatuaren banaketa gradu bat badago, marjina nahiko altuak lortzea baimentzen dielarik enpresei. Gobernuak enpresen irabaziak berrikuntzan inbertituko direla espero du, berrikuntza enpresa eta nazio mailan balio garrantzitsu gisa onartzen baita. Politika publikoa enpresa handien euskarri gisa zentratzen da, teknologia eta kalitate mailan etengabeko hobekuntzak aurrera eramango dituztela aurreikusten delako. Enpresen antolaketan malgutasun laborala nahiko altua da, betirako
enpleguaren testuinguruan. Teknologiaren orientazioa, erregulazioarekin erlazionatutako kontuak, formazioa eta berrikuntzari buruzko politika publikoak sektore publikoaren eta industriaren arteko negoziazioaren bitartez adosten dira.
2.1.2 BERRIKUNTZA PROZESUA. MODELO DESBERDINAK 2.1.2.1 SARRERA Autore desberdinek (Balmaseda, Elgezabal, & Clemente, 2007; Ruiz, Azkue, & Díez, 2008) modelo desberdinak garatu dituzte asmakuntza bat merkatura ailegatzen den arteko prozesua deskribatzeko helburuarekin, eta ondorioz ez dago behin betiko modelo argi bat asmakuntza sortzen denetik merkaturatzen den arteko bidea irudikatzeko. Eskuragarri dauden modelo bakoitzak bere gabeziak ditu, eta haietako onena zein den aukeratzeko orduan ez dago adituen arteko adostasunik.
modelo hau oso oinarrizkoa eta sinplea dela, baina garrantzia handia dauka, beste modelo konplexuagoen oinarri izan zelako. Modelo honek bi bariante ditu: Technology Push Modeloa eta Market Pull Modeloa. 1.1. Technology Push Modeloa Modelo honek bere garrantzia du Bigarren Mundu Gerratik 60ko hamarkadaren erdialdera. Modelo honen arabera, berrikuntza prozesua zientziatik garatzen den prozesu ordenatu eta sekuentzial bat da, non fase batzuetan zehar ekonomikoki bideragarria den produktu bat merkatura eramaten den. Bere ezaugarririk garrantzitsuena bere linealtasuna da: aurkikunde zientifikotik hasten da prozesua, gero garapen teknologikotik pasatzen da eta azkenik ekoizpenetik pasatzen da. Modelo honen beste ezaugarri garrantzitsu bat fase bat hasteko aurrekoa derrigorrez bukatu behar dela da, 2.1 Irudian ikusten den bezala:
Modelo honek nahiko kritika jaso ditu bere sinpletasunagatik, errealitatea beharrezko egiazkotasunarekin deskribatzen ez duelako. Modelo honen planteamendua hurrengokoa da: prozesua ikerketa aplikatutik hasten da, eta merkatua, amaierako produktua merkaturatzen den tokia besterik ez da, ez du bestelako inongo funtziorik. Geroago frogatu da prozesuaren ikuspegi hau nahiko sinple eta oinarrizkoa dela, eta berrikuntzaprozesuaren kontzeptu zabala bere gain hartzeko gai ez dela. Nolanahi ere, hurbilketa oso ona izan zen prozesua deskribatzeko, eta ondorengo ikerketa sakonagoen oinarri izan zen. Ondoren, merkatuaren funtzionamendua aldatu zuten faktore batzuk azaldu ziren, eskaintza eskaria gainditzen hasi zen, eta ondorioz modelo lineala zaharkitua geratu zen. Korporazio handiak merkatu-kuota handiagoa lortzeko lehian zenbiltzan, eta marketinaren kontzeptuak garrantzi handia hartu zuen. Enpresa eta kontsumitzaileen arteko erlazioa asko aldatu zen, eta aurrerapen garrantzitsuak gertatu ziren zientzia eta teknologia mailan. Guzti honek hurrengoko modeloaren garapena bultzatu zuen, Market Pull Modeloa alegia.
Oinarrizko ikerketa Ikerketa aplikatua Industrializazioa Marketina
1.2. MarketPull Modeloa Modelo hau 60ko hamarkadaren bigarren erditik aurrera garatu zen. Modelo honen ezaugarri nagusia merkatuak berrikuntza-prozesuaren garapenean paper nagusia duela da eta horregatik, kontsumitzaileen beharrak ideia-iturri nagusiak dira.
Modelo honetan enpresak kontsumitzaileen beharrak analizatzen ditu eta hortik abiatuta, behar horiek asetzeko teknologia egokia bilatzen du. Modelo hau aurrekoa baino aurreratuagoa da, berrikuntza prozesurako kontsumitzaileen eta merkatuaren balioa aitortzen duelako eta merkatuko funtzionamenduko errealari gehiago hurbiltzen zaiolako. Baina hala eta guztiz ere, modelo hori ez zen nahikoa, prozesu berritzailearen natura eta bere konplexutasuna azaltzeko. Hau da, oraindik berrikuntzaren prozesua izaera sekuentzial eta finko baten bitartez deskribatzen zuen. Errealitatean, badaude fase batzuk, beharrezkoak ez diren kasu batzuk eta beste batzuetan fase desberdinen sekuentziaren ordena alda daiteke. Bestalde, modelo honek ez du fase desberdinen arteko atzeraelikadurik ahalbidetzen eta ez du fase desberdinen teilakatzea baimentzen, azken hau berrikuntza prozesuan oso ohikoa den ezaugarri bat delarik.
2. Modelo Mistoa Myers eta Marquis (Myers & Marquis, 1969b), Rothwell (Rothwell, 1977) eta Cooper-ek (R. G. Cooper, 1979) eginiko ikerketek lehen aipatu diren modelo linealak berrikuntza-prozesuaren natura konplexua azaltzeko sinpleegiak direla frogatzen dute. Modelo Mistoa hirurogeigarren hamarkadaren amaieran garatu zen eta laurogeigarren hamarkadaren erdialdera arte erabili zen. Modelo honek interakzioaren garrantzia nabarmentzen du, ahalmen teknologikoarekin alde batetik eta merkatuaren beharrekin bestetik. Modelo honek berrikuntzako fase desberdinen artean sortzen diren berrelikaduraren garrantzia azpimarratzen du. Mota honetako bi modelo daude, Marquis-ena eta Kline-rena, azken hau bietatik garrantzitsuena delarik.
Modelo hauetan komunikazio bide konplexuak irudikatzen dira, etapa edo fase desberdinak elkarrekin lotuz, merkatuarekin eta komunitate zientifikoarekin ere lotuz. 2.1 Marquis Modeloa Modelo hauek modelo linealak baino hurbilago daude enpresen errealitatera. Kasu honetan berrikuntzak bi baldintza bete behar ditu: baliabide teknikoen erabilgarritasuna eta eskari potentziala. Haietako batek huts egiten badu, ez da posible berrikuntza ematea. Berrikuntza burutu daitekeela egiaztatu ondoren, produktuaren ezaugarriak eta kostua jakiteko prototipoak egiten dira. Ezaugarri hauek zuzenak badira, diseinuan, fabrikazioan eta marketinean sakonago lan egiten da, berrikuntza merkatuan sartu arte. Modelo honetan beste aktore garrantzitsu batek hartzen du parte: berrikuntzak arrakasta badu, berritasunak produktu edo prozesu berritzailearen imitatzaileak erakartzen ditu. Era honetan berrikuntza masiboki sartzen da merkatuan. Laburtuz, modelo honen bidea ideia berri batekin hasten da, soluzioaren ikerketa eta garapenarekin jarraitzen du eta berrikuntzaren inplementazio eta hedapenarekin bukatzen da.
2.2 Kline Modeloa Modelo mistoen artean modelo garrantzitsuena da. Modelo linealekin alderatuz sartzen duen aldaketa nabarmenena zientzia eta teknologia modeloaren fase guztietan barneratzen direla da, ez hasieran bakarrik, modelo linealetan gertatzen zen bezala. Kasu honetan, berrikuntza arazoak konpontzeko zerbait bezala identifikatzen da, eta ez zerbait berritzat bakarrik, modelo linealean gertatzen zen bezala. Kline-ren modeloaren arabera, bost bide desberdin daude berrikuntza bat garatzea lortzeko: Prozesua asmakizuna eragiten duen ideiak hasten du. Ondoren asmakizuna diseinu industrialeko fasera pasatzen da eta ondoren, fabrikazio eta merkaturatze faseetara. Etapa edo fase desberdinen artean berrelikadura desberdinak gerta daitezke; azken produktuaren eta aurreko edozein faseen artean gerta daiteke adibidez, zuzendu beharreko hutsak identifikatu direlako; edota berrelikadura azken produktutik merkaturatze fasera ere gerta daiteke, produktu berriak merkatuko baldintzak alda ditzakeelako. Ikerketaren eta momentu horretan dagoen ezagutzaren arteko konexioa dago. Edozein faseetatik momentuko ezagutza horretara ailegatu daiteke, eta bilatzen denaren konponbiderik aurkitzen ez denean, ikerketari heltzea bestelako erremediorik ez dago. Horregatik, zainketa teknologikoak oso garrantzi handia dauka. Ikerketaren eta berrikuntzaren arteko lotura zuzena dago: lehen jardueraren emaitza bezala lortutako aurkikundeek berrikuntzak eragin ditzakete. Produktuen eta ikerketaren artean ere oso lotura zuzena dago: behin merkaturatutako produktuak beste ikerketa batzuen euskarri izan daitezke, eta ondorioz, beste berrikuntza batzuk sortzeko bidea izan daitezke. Kasu honen adibide bat Ramón eta Cajal-ek bere ikerketak burutzeko erabilitako mikroskopioa da.
Ahultasun hauek zuzentzeko asmoz, berrikuntza modeloen garapenean beste pauso bat eman zen, Modelo Integratua delakoa garatuz.
modelo sekuentziala izaten jarraitzen du. Modelo hau garatu zen garaian, produktuen bizitza-zikloa laburtzearen beharrak produktuen garapen-abiadura aldagai kritikoa izan zedin bultzatu zuen berrikuntzaprozesuan. Laurogeiko hamarkadaren bigarren erditik aurrera berrikuntzaren faseak prozesu ez sekuentzialen bitartez esplikatzen hasi ziren, hau da, prozesu teilakatu edota aldiberekoen bitartez, produktua lehenbailehen merkaturatzeko beharraren ondorioz. Kasu honetan, produktua diziplina anitzeko talde-lanean oinarrituz garatzen da eta parte hartzaileek hasieratik bukaerara batera lan egiten dute, bere lana ez baitago fase zehatz batera mugatuta. Prozesua ez da finkoki egituratutako fase zehatz batzuetan zehar garatzen, taldekideen arteko interakzioetan oinarritzen da eta ez dago pauso edo faseen arteko orden finkorik. Horregatik, produktuaren diseinua bideragarritasunfasearen emaitzak jakin baino lehen has daiteke, adibidez. Modelo hau jarraitzen duten enpresen beste ezaugarri bat, Japonian batez ere, hornitzaileak produktu berriaren garapeneko lehen faseetan integratzen direla da, eta departamentu desberdinen arteko taldeen lana batera egiten da eta ez sekuentzialki, beste modelo batzuetan gertatzen den bezala.
4. Sare modeloa Modelo honen ezaugarri nagusia sistemen integrazioa da, hauen bidez berrikuntza prozesua kooperazio sareetan eraldatzen delarik. Modelo hau laurogeigarren bigarren hamarkada erdian garatu zen, enpresen arteko aliantza estrategikoen beharra nabarmen handitu zen garaian. Garai honetan, enpresa liderrek estrategia teknologikoari jarraitzen diote, haien arteko sare estrategikoak ehuntzen jarraitzen dute, garapenabiadurak enpresen lehiakortasunean aldagai garrantzitsua izaten jarraitzen du, produktu eta ekoizpen
estrategien arteko integrazio bat lortu nahi da, enpresen malgutasuna ohiko ezaugarria da eta kalitatea eta errendimendua enpresa-pentsamenduaren barruan faktore gakoak dira. Horregatik, aipatu diren ezaugarri hauek guztiak bere gain hartzen dituen sare-prozesu bat da berrikuntza. Modelo honetan, berrikuntza ikasketa eta ezaguera-metaketa prozesu bezala hartzen da. Egoera honetan, enpresaren eta hornitzaileen artean gertatzen diren izaera bertikaleko erlazioak oso estrategikoak dira. Berrikuntza-sistema honen barruan enpresatik kanpoko informazio iturriek funtsezko garrantzia dute, hala nola, bezeroak, hornitzaileak, unibertsitateak, aholkularitza enpresak eta laborategiak. Azkenik, aipatu beharra dago modelo konkretu honek arrakasta izan dezan, hurrengoko baldintzak bete behar direla: enpresaren goi-zuzendaritzaren aldetik guztizko euskarria, zuzendaritza horizontalaren ezarketa bultzatzea, langileei kontrolaren zati bat eskuordetuz, giza baliabideen formakuntza altua, diziplina anitzeko taldetan lan egitea, informazio fluxua ahalbidetzen duten sistemen ezarketa eta prozesuan bezero espezializatuak barneratzea.
5.1 UNE 166002 Modeloa UNE 166002 arauak, I+G eta berrikuntzaren prozesua kudeatzen duenak, definitzen du modelo hau; Klineren modeloan oinarritzen da. Modelo honen arabera berrikuntza emateko ideia iturri garrantzitsuenak hurrengokoak dira (Correa Becerra, 2009): Merkatu potentziala Lortutako ezaguera, arazo desberdinen ebazpenean lortutako esperientzian oinarrituta Berrikuntza eta ikerketaren arteko erlazioa “jenialak” diren ikerketaren emaitzak Ikerketan, I+G+b-aren emaitzen berrelikadura
Arau honen arabera, berrikuntza-prozesua hurrengo ezaugarriek definitzen dute: Informazio, datu eta ezagueren erabilera jarraia. Aurreikuspenaren eta zainketa teknologikoaren erabilera eta sormen prozesuaren sustapena Arriskuaren onarpena, emaitzak lortzeko prozesuan naturaltzat hartuz
Propietate intelektual eta industrialaren kudeaketa I+G+b unitatearen diziplina anitzeko egituraren izaera irekia, lantaldearen motibazioa eta haien arteko komunikazio iraunkorra bermatzen duena I+G+b prozesuen iraupen luzea onartzea, emaitzak eman ez arren baliabide handien inbertsio garrantzitsu eta etengabekoak onartzea eta prozesu honek batzuetan sortzen duen adoregabetasunaren kudeaketa.
Azkenik, modelo honetan berrikuntza lortu eta garatzeko, hurrengo eragileek parte hartu behar dute: eskaria, aukera teknologikoa eta antolaketaren egitura.
5.2 COTEC Modeloa Cotec enpresa mailako erakunde bat da, zeinen helburuak berrikuntza teknologikoa bultzatzea eta teknologiagatik sentikortasun soziala areagotzea diren. Cotec-en berrikuntza modeloa funtsezko hiru zutabek osatzen dute, zutabe hauetako bakoitzaren beharra ezinbestekoa delarik berrikuntza gerta dadin. Formalitate, eskainitako errekurtsoen eta enpresaren inplikazio graduaren arabera, berrikuntza maila handiagoa edo txikiagoa lortzen da. Funtsezko hiru zutabeak hurrengokoak dira: Berrikuntza aukeratzea: prozesu berritzailea ahalbidetzen duten oinarrizko elementuak irudikatzen ditu. Berrikuntza atzeman: berrikuntza operazio bat bezala atzematea ahalbidetzen duten elementuak dira. Berrikuntza balioztatzea: berrikuntza horiek balioztatzeko enpresaren barruan egiten diren ekintzak irudikatzen ditu
2.8 Irudia: COTEC Modeloa (www.cotec.es) Oinarrizko zutabe hauek enpresak jarrera berritzaile iraunkorra izan dezala bermatzen dute. “Berrikuntza aukeratzea” deritzon lehen zutabearekin konplitzeko, jarrera ekintzailea sustatzen duen enpresa-kultura bat eta arriskua onartzeko ahalmena edukitzea beharrezkoak dira. Honi kultura berritzaile deitzen zaio. Kultura hau egon dadin, plan konkretu batean egituraturik dagoen berrikuntza estrategia bat beharrezkoa da. Bigarren zutabearekin konplitzeko, enpresaren barruan berrikuntza barneratzea beharrezkoa da, horretarako enpresako pertsonen lana beharrezkoa delarik. Horrez gain, berrikuntza-aktibitateak beste akzio natural bat bezala barneratu behar dira enpresaren eguneroko lanean. Berrikuntzak arrisku handiak ekartzen ditu enpresarentzat, porrot egiteko arrisku handia dago eta. Horregatik, baliabide eta errekurtso ekonomiko garrantzitsuak eskatzen ditu. Horregatik, funtsezko hirugarren zutabearekin konplitzeko, berrikuntza balioztatzea oso garrantzitsua da. Beraz, prozesu arriskutsu honen bitartez enpresan balioa sortzen ari denaren kontzientzia edukitzea beharrezkoa da. Horregatik eta helburu honekin, hurrengo ekintzak sustatu behar dira: produktuen hobekuntza eta eskainitako zerbitzuen ebaluaketa, hobekuntza prozesuen barneko eraginkortasunaren ebaluaketa eta berrikuntzen emaitzak kapitalizatzea.
2.1.2.3 ONDORIOAK Ondorio gisa, modelo bakoitzaren ezaugarri nagusiak azaltzen dira jarraian: Modelo lineala: Berritzeko ekintzaren interpretazioa da. Modelo hau ez da oso errealista, itxi eta zurrunegia da eta ez ditu faktore soziokulturalak eta ingurune ekonomiko globala bezalako kanpo faktoreak begiesten.
Marquis-en Modelo Mistoa: Modelo honek ingurunea onartzen du berrikuntza-prozesua elika dezaken funtsezko iturri bezala. Ideia berrikuntzen funtsezko motorra da, antolaketaren edozein gunetik etor daitekeelarik. Kline-ren Modelo Mistoa: Berrikuntza arazoak ebazteko bitartekoa da modelo honetan eta zientzia eta teknologia modelo guztian zehar erlazionatzen ditu. Modeloaren funtsa merkatuaren beharrari erantzunez gauzatzen den ideia batekin hasten da eta berrelikaduraren bitartez garatzen da. Modelo Integratua: Modelo teilakatua da, non funtzioen artean guztizko integrazioa dagoen eta oso erlazio estuak dauden hornitzaile eta bezeroen artean. Modelo honetan enpresen arteko aliantza estrategikoak eta ikerketa lehiakorra garatzeko partzuergoen sorrera ematen dira. Sare Modeloa: Modelo honek garapen paraleloko kontzeptua gehitzen duenez, modelo aurreratuena da. Horrez gain, bezeroekin erlazio sendoak, hornitzaileekiko integrazio estrategikoa eta enpresa arteko aliantza estrategikoak bultzatzen ditu.
2.2 ERAIKUNTZA SEKTOREA ETA BERRIKUNTZA 2.2.1 ERAIKUNTZA SEKTOREA ETA ERAIKUNTZA ENPRESA ESPAINIA MAILAN. EZAUGARRIAK 2.2.1.1 SARRERA Eraikuntza sektoreak oso paper garrantzitsua jokatu du eta gaur egun ere oraindik jokatzen du ekonomia guztien garapenean, naiz eta krisi ekonomiko gogorra jasaten ari den (Colegio Libre de Eméritos, 2010; Pellicer, 2004). Historikoki, ekonomia-hazkunde prozesu guztietan eraikuntza jarduerak paper garrantzitsua jokatu du. Etxebizitzen eraikuntza, birgaitzea, instalazio industrial eta produktiboen eraikuntza eta azpiegituren eraikuntza elementu garrantzitsuak dira ekonomien mantentze eta modernizaziorako, jarduera industriala eta gizartearen ongizatea bermatzen dutelarik. Ekonomia aurreratuetan, eraikuntzako sektoreak BPG nazionalaren %7-12 sortzen du batez beste. Baina, ekonomia orokorrean duen eragina handiagoa da, beste sektore eta adar batzuetako ekoizpena sustatzen eta bultzatzen duelako, hala nola, makineria eta hornikuntzak, instalazioak, eraikuntza-lanak eta garraioa.
Bultzatze-efektu honek etxebizitzen eraikuntza azpisektorean eragin handia du, sektorearen beste alorren jarduera arrastatzen baitu, hala nola, instalazio enpresen (elektrizitatera, ura) eta hornikuntza enpresen (altzariak, etxetresna elektrikoak) jarduera. Lan zibilen eraikuntzaren kasuan, jarduerak eraikuntzamaterialen, instalazio osagarri eta telekomunikazio eta seinale enpresen jarduera bultzatzen du. Ondoriozta daiteke eraikuntzako sektore globalak arrastatutako jarduera ekonomikoek, batez beste, nazio aurreratuen BPG-ren %10-14 direla (Pellicer, 2004). Espainiaren kasuan eta 1995-200 urteen artean, eraikuntzako sektorearen pisua BPG-ren %8-10 artekoa izan zen. 2001 urtean %8ko pisua izan zuen eta 2006 urtean higiezinen “boom”-aren puntu maximoaren momentuan, %11ko pisua lortu zuen, 2008 urtera arte mantendu zelarik balio hau (Colegio Libre de Eméritos, 2010).
2.2.1.2 ZER DA ERAIKUNTZA SEKTOREA? Pellicer-ek eraikuntza kontzeptua hurrengo moduan definitzen du (Pellicer, 2004): kokapen zehatzean dauden egitura finkoen sorrera, mantenua eta erreforma da. Eraikuntza enpresaren kontzeptuaren kasuan, definizio desberdin asko daude: Eraikuntza enpresa, ikuspuntu ekonomiko batetik ikusita eta Wolkstein-en arabera (Wolkstein & Cahue, 1982), kontratu baten bidez, eta prezio zehaztu edo hitzartu batean oinarrituta eraikuntza lan espezifiko bat egiten duen enpresa da. Quesada eta Santos-en arabera (Sánchez, Peñalver, & Montañes, 1999) eraikuntza enpresa diseinuko edo proiektuko baldintzen arabera zehaztuta datorren produktu zehatz, hau da, bat, faktore multzo bat konbinatuz, ekoizten duen unitate ekonomiko antolatua da”. Horregatik, eraikuntza sektorea toki zehatz batean burutzen den ekoizpena baino gehiago dela esan daiteke. Ingurune naturala ez bezala, eraikitako ingurune guztia eraikuntzaren jardueraren alorraren barruan sartzen da. Prozesu eraikitzailean funtsezko bi eragile daude: alde batetik kontratista edo eraikitzailea, eta bestetik jabe edo sustatzailea (Pellicer, 2004). Sustatzaile edo jabeak kontratistari lan konkretu bat eskatzen dio, zeina proiektugile batek egindako proiektuan oinarritzen delarik eta zuzendaritza tekniko baten gidaritzapean ekoiztuko delarik, aldez aurretik negoziatutako prezioaren pean.
1999ko LOE legearen arabera (Gobierno de España, 1999), eraikuntza aktibitatea eraikuntza eragileek burutzen dute, zeinak eraikuntza prozesuan parte hartzen duten pertsona fisiko edo juridikoak dira. Zehazki, eraikuntza agenteak zuzenki (sustatzaile, proiektugile, eraikitzaile, lan-zuzendari) eta zeharka (produktuhornitzaile eta kalitate-kontroleko laborategiak) eraikuntza-prozesuan parte hartzen duten eragileak dira: Sustatzailea, proiektua bultzatu eta finantzatzen duena da Proiektugilea, proiektua idazten duena da Eraikitzailea, lana gauzatzen duena da Lan-zuzendaria, lana zuzentzen duena da Laborategiak, kalitatea kontrolatzen dutenak dira Hornitzaileak, materialak hornitzen dituztenak dira
Doktorego Tesi honen baitan eraikuntza agenteen definizio hau onartu eta erabiliko da. Horrez gain, Doktorego Tesi honen garapenerako eraikuntza eragileak hiru taldetan sailkatu edo bereizi dira, talde hauetako bakoitzak berrikuntzarekiko aurkezten dituen ezaugarri eta portaera bereizgarriengatik (INE - Instituto Nacional de Estadística, 2015): Perse eraikuntza enpresak (CNAE 41, 42 y 43) Eraikuntzarako material eta elementu aurrefabrikatuen enpresa hornitzaileak (Doktorego Tesi honetan CNAE 23kin bat identifikatzen da) Ingeniaritza eta arkitektura estudioak (Doktorego Tesi honetan CNAE 711kin identifikatzen da)
Ekoizpenaren kokapenari dagokionez, jarduera eraikitzailea leku zehatzean kokatzen da eta lana bukatzerakoan desagertzen da. Hau lan bakoitzean errepikatzen da, instalazio industrial finkoetan kokatzen diren gainerako prozesu industrialengandik desberdin egiten duelarik. Berezitasun honek bi ondorio ditu: Eraikuntzen eta ingurumenaren arteko erlazioa oso hurbila da, bai baserri-zonen kasuan bai hirizonen kasuan, lurzorua eraldatzen duelako eta erabilera berria ematen diolako. Eraikuntza sektorearen eskariaren kasuan sakabanatze geografiko handia dago, enpresetan egokitze- zailtasunak sortzen dituelarik.
Horretaz gain, azken produktua oso heterogeneoa da (Pellicer, 2004), jokaera hau azaltzen duten bi arrazoi daudelarik, bai etxebizitza eraikuntzan bai lan zibilean. Alde batetik obren tamaina desberdintasuna aipatu behar da, edozein dimentsiotakoak izan daitezkeenak. Bigarren arrazoia, ekoizte-prozesu bakoitza baldintzapean jartzen duten faktore multzo batez osatuta dagoela da: geografia, topografia, geoteknia, klimatologia eta arau urbanistikoak. Bestalde, arkitekto eta diseinugileen pertsonalitate eta “egiteko erak” ere baldintzatzen dute eraikuntza produktua. Ekoizpenari dagokionez, hein handi batean, jarduera kanpoan garatzen da. Honek baldintza klimatologikoekiko mendekotasuna sortzen du.Gertaera honek hurrengo efektuak ditu (Pellicer, 2004): Kanpoan lan egiteak produktibitatea txikiagotzen du Laneko makineria kanpoan lan egiteagatik eta egindako ahaleginengatik asko hondatzen da Giro-tenperaturak materialen jartze edota instalazioan eragina dauka, hormigoiaren edo asfaltozko oihalen kasuan, adibidez.
Euriak eta beste efektu klimatologikoek lanak geldi ditzakete, indusketa edo altuerako lanak adibidez.
Bestalde, obra guztiak desberdinak dira (Pellicer, 2004). Lanak lan-unitate desberdinetan banatzen dira, azpikontratazioaren kontzeptua garatuz. Azpi-kontratazio enpresen agerpenak espezializazioaren abantaila du, baina alde negatiboa ere badu: enpresa-kopuru hain altu honek merkatuan segurtasun-gabezia sortzen du. Gainera, enpresa handiak salbuetsiz, sektoreak bere jarduera arlo lokal edo eskualde eremuan garatzen du, konplexutasun jakin bateko proiektuei aurre egitea zailtzen dielarik, bere tamainaren ondorioz. Azken produktu bakoitzarentzat ekoizte-prozesu desberdinak daude, honek lan bakoitzarentzat ekoizteko modu asko egotea eragiten du. Faktu honek eskaintza desberdinen ebaluazioa zailtzen du, konponbide edo soluzio desberdinak baitaude arazo bererako. Sektorearen beste ezaugarri bat lan istripuen arrisku altua da, sektorearen berezko jarduerekin lotuta dagoelarik. Eraikuntza-produktuaren kalitate kontzeptuari dagokionez, eta etxebizitza-eraikuntzaren azpisektorean batez ere, bukatutako eraikuntzak gehienetan ez du “guztizko” kalitate kontroleko printzipiorik edo araurik. Instalazioei dagokienez, eraikuntzaren zati konkretu batzuen kasuan egiaztapenak eta kontrolak daude, baina hau ez da gertatzen eraikuntzako produktua bere osotasunean hartuta. Ezaugarri hauek eskariak inposatzen ditu, sektore honetan puntualki eta obra konkretu baterako gauzatzen delarik. Beraz, merkatua ez da batere gardena. Gardentasun eza honek, lehenago aipatutako sakabanatzea eta zatikatzearekin batera, merkatuan gorabehera handiak eragiten ditu (Pellicer, 2004). Arrazoi honengatik, enpresariek antolaketa malguak izan behar dituzte, bere egitura produktiboak eskatutako lanera egokitu ahal izateko. Gainera, malgutasun geografikoa izan behar dute, hots, lizitazio desberdinetan parte hartu nahi badute, nazio, eskualde edo probintzia mailan lekualdatzeengatik sortutako kostu ekonomikoak barneratu behar dituzte. Azkenik, eta Doktorego Tesi honen gaiari dagokionez, esan daiteke eraikuntzako sektorea ez dela bere errendimendu berritzaileagatik bereizten eta historikoki “ezkerrera eta eskuinera” ez begiratzeagatik kritikatua izan dela, sektorean parte hartzen duten agente desberdinen arteko informazio eta jakintza trukaketa oztopatuz. Kontu hau hurrengo kapituluetan xehetasun gehiagorekin aztertuko da.
Eraikuntzako sektorearen ezaugarri espezifikoak azaldu ondoren, ondoriozta daiteke sektore hau ez dela serieko produktuak produzitzen dituen “ekoizte-prozesu espezializatuko industria” bat (Colegio Libre de Eméritos, 2010; Pellicer, 2004). Aitzitik, “eskabidearen menpe” eta “aire zabalean” ondare heterogeneo eta desberdinak produzitzen dituen sektore bat da, gutxi automatizatua eta leku desberdinetan lan egiten duena, bere jarduera-horizontea aldi baterakoa delarik, kasu bakoitzeko proiektuaren iraupenaren arabera.
Makineria eta ekipamendu mekanikoen fabrikazioaren %15,7a Larru produkzioaren %12,6a Kautxu eta material plastikoen fabrikazioaren %10,7a
Zerbitzu-sektorearen ekoizpenari dagokionez, eraikuntza-sektoreak hurrengo portzentajeak bereganatu zituen (Colegio Libre de Eméritos, 2010): Txikizkako merkataritzaren % 23,4a Handizkako merkataritzaren eta bitartekarien %17a Bidaia-agentzia jardueren %13,4a Automobilgintzarako erregai merkataritzaren %12,8a Aseguruen eta pentsio-planen %10,3a
2.2.1.5 KONTRATAZIO SISTEMA Kontratazio sistemari dagokionez, eskariak merkatua menderatzen du. Faktu hau lan zibilaren eremuan gertatzen da batez ere, eskariak monopolio zeinuak dituelarik eta lanaren esleipena eskaintza baxuenari ematen zaiolarik (Pellicer, 2004). Horregatik, produktuaren prezioa ekoizpen-prozesua baino lehenago negoziatzen da. Gertaera honek bi ondorio ditu: Enpresaria bere mozkin-marjina estutzera behartuta dago. Ziklo ekonomikoko une baxuetan eskaintza hain estutuak aurkezten ditu, non sarritan etekina ez duen ateratzen, baina enpresak bere presentzia aipaturiko merkatuan bermatzea lortzen du. Eraikuntza-prozesuak hainbat urte iraun dezakeenez, produktuaren azkeneko prezioak negoziatu denarekiko aldaketak izan ditzake, garai inflazionistetan batez ere. Gainera, prezioak berrikusteko sistema justuak ezartzea zaila da.
Merkatuaren sakabanatze eta ekoizpen-forma honen ondorio bezala, lantokiak nomadak direla esan daiteke. Eskaria zatikatuta dagoenez, tamaina txikiko enpresak ugaritzen dira, eskariak eskatzen duenera moldatzen saiatzen direlarik.
2.2.1.6 MERKATUA Merkatuari dagokionez, oso zehaztuta eta definituta dago honen zati handi bat: alde batetik konponketa arrunteko enpresak daude. Merkatu-mota hau lokala eta nahiko egonkorra da, horregatik enpresa hauek ez daude eskariaren oszilazio eta abagune ekonomikoarekiko hain menpe (Pellicer, 2004). Merkatuko beste zati garrantzitsu bat azpi-kontratazioak osatzen du. Enpresa hauek eremu lokal edo probintzial batean lan egiten dute, eraikuntza espezializatuko aktibitateak eginez. Gainerako merkatua eraikuntza berriarena da, etxebizitza eraikuntzena batez ere. Sektore honetan eta hedapen ekonomiko garaietan enpresen populazio aktiboa gainerako ekonomian baino bizkorrago hazten da, baina krisi garaietan erritmo handiagoarekin ere txikiagotzen da populazioa hau.
2.2.1.7 ERAIKUNTZA PRODUKTUA Amaierako produktuari dagokionez, eraikuntza-jarduera hiru talde handitan sailka daiteke: bizitegieraikuntza, ez-bizitegi eraikuntza eta ingeniaritza zibila (Pellicer, 2004). Bizitegi-eraikuntzak, etxebizitza familia edo kolektiboei zuzenduriko lanak hartzen ditu barne batek erabiltzeko eta ez bizitegi eraikuntzak, nekazaritza edota industria helburuetara zuzendutako eraikinen eraikuntzak hartzen ditu barne. Bestalde, ingeniaritza zibilak publikoki edo kolektiboki erabil daitezken azpiegitura desberdinen eraikuntza hartzen ditu bere gain. Ingeniaritza zibilaren barruan, lanak sei ataletan sailkatzen dira (Pellicer, 2004): Errepideak, kaleak, aireportuak eta aparkalekuak Ekoizpen eta energia-transformazio zentralak Trenbide-azpiegiturak Portuak eta nabigazio-kanalak
Oliobideak, gasbideak eta gas-hornikuntza, lan hidrauliko eta saneamendu-lanetarako sareak Kirol lanak, eraiste lanak eta ingeniaritza zibileko beste lan batzuk
Sustatzailearen izaera sozialari dagokionez, lanak publiko edo pribatuak izan daitezke. Lan publikoen kasuan administrazio publikoak agintzen ditu lan hauek eta estatu, eskualde edo herri mailan izan daiteke. Lan pribatuen kasuan, proiektua agintzen duena agentea ekimen partikularra da. Eraikuntza enpresek bi eremuetan lan egiten dute, nahiz eta enfasi gehiagorekin operatzen duen tokia eremu publikoan izan, administrazio publikoen bidez azpiegitura-lan handiak bertan kanalizatzen baitira.
Kontratu-kudeaketa Kontratista batek lan guztiak egitea eskaintzen du, lan guztia edo bere zati batzuk azpikontratatuz, “giltza eskuan” deritzon kontratu baten bidez. Eraikuntza zuzendaritza Azken bi kasuen arteko bitartekoa bat da kontratazio modelo hau. Aholkulari batek proiektuaren kudeaketa egiten du bezeroaren izenean, horregatik zerbitzu-sari batzuk kobratuz. Kontratu espezializatu bakoitza jabeak zuzenki sinatzen ditu.
2.2.1.9 LAN KONTRATUETARA SARBIDEA Lan kontratuak lortzeko erari dagokionez, hiru modalitate daude Administrazio Publikoen Kontratu Legearen (LCAP) arabera: enkantea, lehiaketa eta negoziatutako prozedura. Lehen bi kasuetan enpresen artean lehiaketa librea dago. Enkantean kontratua proposamen ekonomiko onuragarriena egiten duen eskaintzaileari esleitzen zaio, beti ere prezio maximo bat gainditu gabe. Lehiaketaren kasuan, kontratua proposamen interesgarriena egiten duen eskaintzaileari esleitzen zaio, prezioa esleipena erabakitzeko aldagai bakarra ez delarik. Azkenik, negoziatutako prozedura lan bat bi parteen akordio sinplearen bitartez kontratatzea da. Gaur egun, gehien erabiltzen den modalitatea lehiaketa librea da. Egindako lanen ordainketari dagokionez, kontratistak jabearen aldetik bere lanaren aurrerapenen graduaren arabera ordainak jasotzen ditu (Pellicer, 2004). Ordainketa hauek “lanen egiaztapena”-ren arabera egiten dira, zuzendariek behar bezala sinatuta egon behar dutelarik. Dokumentu hauek une horretaraino exekutatu den eraikuntzaren zatia ziurtatzen dute. Lan-kontratu batean azaltzen diren eragileen erantzukizunei dagokienez, oso garrantzitsuak dira sektore honetan: epeak betetzea, proiektua adostutako aurrekontu eta diseinurrekin bat egitea, hirugarren pertsonei eragindako kalteengatiko erantzukizun zibila, proiektuarekin bat etortzen ez diren lanengatik erantzukizuna eta azkenik, eraikuntzako akatsengatiko erantzukizuna. Jatorrizko proiektuarekiko aldaketak agertzea oso ohikoa da sektorearen eguneroko lanean. Kasu hauetan legezko hainbat mekanismo erabiltzen dira haiek konpondu ahal izateko, hala nola, proiektu berrien erredakzioa eta doikuntzak kontratuan.
2.2.1.10 ERAIKUNTZA SEKTOREAREN EZAUGARRIAK IKUSPEGI EKONOMIKO BATETIK Eraikuntza sektorean aktibitateak oso izaera ziklikoa du, eta BPG-aren oszilazioak eragin handia du (Fernández Pérez, 2003). Horrez gain,dagoen konpetentzia altuak enpresen marjinak oso baxuak izatea bultzatzen du. Bi faktore hauek sektorea oso ezegonkorra izatea bultzatzen dute; batetik marjina baxu hauek enpresak bere salmenten zenbatekoaren oso menpe egotea eragiten dute. Bestetik, enpresa hauek ekonomiaren egoerari oso hertsiki lotuta daudenez, ekonomia oparoaldi garaietan nabarmenki hazten dira, baina gaurkoa bezalako krisi garaietan, ondorioak oso negatiboak jasaten dituzte. Sektorean dagoen konpetentzia handia lizitazio publikoetan gertatzen diren prezio-gerretan islatzen da (Fernández Pérez, 2003), kasu askotan "dumping" delakoa gertatzen delarik, hau da, produktu bat ekoizpenkostutik beherako prezioan saltzea, merkatuan mantentzeko helburuarekin. Gertaera honek, kasu askotan, azpi-kontratazioa ematen denean kostu txikieneko eskaintza aukeratzea eragiten du, segurtasun-irizpideak, kaudimena edo fidagarritasuna kontuan hartu gabe. Gertaera honek, noski, kalitateari negatiboki eragiten dio eta ezbehar-tasa areagotzen du. Sektoreko enpresek etekin finantzario garrantzitsuak lortzen dituzte ordainketa eta kobratze aldien dilatazioaren bidez, era honetan diruaren kudeaketaren bidez etekin garrantzitsuak ateraz. Era honetan marjina baxuen efektu negatiboa moteltzen dute nolabait. Marjina baxuen efektuak moteltzeko beste era bat salmenta kantitate handia sortzean datza (Fernández Pérez, 2003). Eraikuntza-enpresek salmenta zifrarekiko daukaten menpekotasunak etengabeko hazkundearen beharra eragiten die, errentagarritasun nahikoa bermatzeko. Honek merkatuan konpetentzia basatia sortzen du, prezioak berriz beheraka bultzatzen dituena eta ondorioz enpresen marjinak gero eta txikiagoak bihurtzen dira, sorgin gurpil baten moduan. Faktu honi sektorearen ziklizitatearen eragin negatiboa gehitzen zaionez, gaurkoa bezalako krisi garaietako egoera eustezinetara ailegatzea posible da. Hazteko etengabeko behar honek sektoreko enpresek etengabeko finantziazio beharra edukitzea bultzatzen du. Horregatik, enpresa hauek gainerako sektoreetako enpresak baino zorpetuago daude. Merkatu hain zikliko honetan, enpresa txiki eta ertainak aurkako ingurune ekonomikoetan arazo gehiago aurkitzen dituztenak dira, ziklo ekonomikoarekiko menpekotasun handia baitute.
Ezaugarri hau, eraikuntza-prozesuaren antolaketa tradizional segmentatua, sektorean berrikuntzak garatzeko oztopo nagusia da. Eraikuntza-prozesu tradizionalak hainbat ezaugarri berezi ditu (Pries & Janszen, 1995). Diseinua eta ekoizpena agente desberdinek burutzen dituzte. Aholkulari desberdinek lagunduta, diseinugile batek diseinu zehatza egiten du bezero batentzat, erabili beharreko materialen eta produktuen zerrenda eta deskribapen zehatzarekin. Hurrengo pausoan, kontratistak diseinua exekutatzen du, hornitzaileen eta azpikontratisten asistentziarekin. Gehienetan proiektu bakoitza bakarra da eta gutxitan errepikatzen da. Horregatik kontratistari ez zaio berrikuntzan inbertitzea interesatzen, ez baitu aurrean prozesu sistematizatu, estandarizatu eta errepikakor bat. Sektorean eskala-ekonomiaren kontzepturik ez dago, proiektu bakoitza bakarra izan ohi da eta hartan sortu den ikasketa ez da prozesatzen enpresan etorkizunean burutuko diren proiektuetan. Horregatik, ondoriozta daiteke proiektu bakoitzean sortutako ezaguera bidean geratzen dela, proiektu bakoitza desberdina denaren eta proiektuan sortutako berrikuntzak zergatirik ez duenaren pentsamoldea dagoelako sektorean, eta informazio baliotsu asko galtzen da. Eraikuntza sektorea enpresa txikiz osatuta dago hein handi batean eta haien artean kolaboraziorik eta aliantza estrategikorik ia ez daude, bakoitzak era independentean bere aldetik lan egiten duelarik. Faktu honek ere berrikuntzaren garapena oztopatzen du. Sektore honetan proiektuen kudeaketa eraginkorrean dago gakoa, eta kudeaketa estrategikorik ez da ematen (Pries & Janszen, 1995). Kontratisten zerumuga estrategikoa oso epe motzerako da, zerumuga proiektuko amaitze ordutik harantz ez dagoelarik. Patentatzeko aukera ahulak eta merkatura sartzea oztopatzen duten hesi ahulak, sektore honen izaera ez hain berritzailean, eragina daukaten beste faktore batzuk dira. Lehen aipatutako ezaugarriekin bat, guzti hauek eraikuntza sektorea sektore ez berritzaile bat izatea errazten eta bultzatzen dute.
2.2.2.3 EGITURA PRODUKTIBOA Ikerketa gaiaren berrikuste bibliografikoak ondorioztatzen duenez eraikuntza sektoreko berrikuntza tasa baxuaren arrazoi nagusietako bat sektorearen natura produktiboa da (Blayse & Manley, 2003). Aipaturiko natura produktiboari dagokionez eta bere ezaugarriak aztertuz, arrazoi zehatza eraikuntza-proiektuen natura tenporala dela ondoriozta daiteke.
Gertaera hau antolaketa barruan ezagueraren transferentziarekin erlazionatuta dago. Faktu honek negatiboki eragiten die enpresei, enpresen “antolaketa memoria” sortzea saihestuz (Dubois & Gadde, 2002). Eraikuntza-proiektuen natura bakar eta gutxitan errepikakorrak berrikuntza jakin bat beste proiektu batzuetan aplikatzea mugatzen du, eta beraz, berrikuntzaren etekinak txikiagotzen ditu. Honela, bezeroen eskakizunentzat aurkitzen dituzten soluzio desberdinak behin eta berriro garatzen dira zerotik, antolaketaren arloan sortutako ikasketen onurak aprobetxatu gabe (Barlow, 2000). Produktuaren berezko natura sektorearen izaera ez hain berritzailean eragina duen beste faktore bat da: natura hau ez da egokia berrikuntzak sortzeko beharrezko baldintzak sortzeko orduan (Miozzo & Dewick, 2004). Eraikuntza egitura bat eraikitzerakoan, oso iraunkorra izatea espero da. Gertaera honek bi ondorio negatibo ditu berrikuntzarako: bezeroek teknika ezagun eta probatutakoei lehentasuna ematen dietela. Bigarren ondorio gisa hurrengokoa aipa daiteke: eraikuntza produktuari bizitza luzea espero zaionez, hornitzaileenganako presio handia sortzen da, ordezko-existentziak denbora askotan mantendu ditzaten. Era horretan gerora begira hornidura horiek behar badituzte, eska diezaiekete hornitzaileei. Gertaera honek hornitzaileek produktuen gamak aldatzeko interesik ez izatea bultzatzen du, bezeroak ez diolako eskatzen. Edozein proiektutan parte hartzen duten eragile kopuru handiak ere arazoak sortzen ditu (Barlow, 2000; Pries & Janszen, 1995). Normalean, enpresa bakoitzak edo proiektuan parte hartzen duen eragile bakoitzak prozesu osoaren elementu bakarra kontrolatzen du. Ordea, eraikuntzako proiektu handietan, oso ohikoak direnak, eragileen arteko komunikazioa eraginkorra izan dadila oso garrantzitsua den arren, ez da maiz gertatzen, proiektuaren parte hartzaile bakoitzaren izaera indibidualak eta itxiak oztopatzen duelako. Barlow-ek (Barlow, 2000) eraikuntza-prozesua gehienetan lana zati diskretutan banatuz kudeatzen dela azaltzen du, gero sekuentzialki espezialista desberdinei esleitzen zaizkielarik. Lan-fluxua banatu eta sekuentziatzeak etenak eta aipaturiko fluxuaren itxaronaldiak sortzen ditu. Gertaera honegatik sortzen diren arriskuak kudeatzeko, ur-jauzi erako legezko kontratuak sortzen dira, agente batek besteari arriskua hornikuntza-katean zehar pasatzen diolarik. Arrisku honek frogatutako eraginkortasuna daukaten prozedurak gehiago balioestea eragiten du, era honetan berrikuntzarako borondatea eta ahalmena murrizten direlarik. Azkenik eta lehen esan den bezala, eraikuntza-industria enpresa txikiek osatzen dute hein handi batean eta enpresa hauek berrikuntza-prozesu neketsuak burutzeko baliabide mugatuak dituzte normalean (McFallan, 2002). Hainbeste parte-hartzaile txikiz osatutako industria honek lankidetza eta erlazio industrial oso sendoak behar ditu berrikuntza aukeraz ondo baliatzeko.
2.2.2.4 ERLAZIO INDUSTRIALAK Dubois eta Gadde-k (Dubois & Gadde, 2002) eraikuntza sektoreko enpresen eta eragileen artean gertatzen ziren erlazioei buruz ikerketa burutu zuten. Ikerketa hauen ondorio gisa, erlazio hauek “parekatze askeko” erlazioak bezala definitu zituzten; enpresen arteko aldi baterako koalizio edo kontsortzioak proiektu zehatza egiteko sortzen dira eta hau amaitzerakoan, berehala desegiten direlako. Jokaera hauek berrikuntza susta dezakete batetik, proiektu bakoitza “lantegi esperimental” bat delako, non berrikuntzak aurkitzen diren arazoei aurre egiteko garatzen diren. Hala ere, proiektu horietan sortzen diren ikasketak eta esperientzia ez dira kodifikatzen eta informazio baliotsu hori etorkizuneko proiektuetarako galtzen da. Horretaz gain, enpresen eta banakoen ikasketa eremu edo inguruneak etengabe aldatzen dira, gertaera honek ikastea laguntzen duen egitura kognitibo egonkorrak eratzeko ahalmena eragozten duelarik. Gainera, eraikuntza sektorean “zainketa teknologikoa” delakoa ez da gertatzen, hurrengo arrazoiengatik: Gaur egun beren jarduera diseinua eta eraikuntza duten enpresek ikerketa gutxi egiten dute. Oro har, eraikuntza sektorea ez da goi-teknologia industria bat. Gainera, berrikuntza dagoenean, hau ekoizpen-proiektuaren naturagatik eta prezioan bakarrik oinarritutako konpetentziagatik mugatuta dago. Sektorea marjina baxua duten enpresa txiki askok osatzen dute eta beraz oso baliabide gutxi dituzte berrikuntza bezalako aktibitate garestietan inbertitzeko.
kontratistentzat arriskurik handiena, hornikuntza-katean zeharreko integrazio mailarik baxuena eta berrikuntzari dagokionez emaitzarik urrienak sortzen edo inplikatzen ditu (Kumaraswamy & Dulaimi, 2001).
2.2.2.6 ARAUDIA Araudia idazteko arduradunek merkatuko, teknologiako eta praktika aurreratuetako baldintzei dagokienez, ezaguera sektorial espezifikoa eduki behar dute. Araudien diseinuan eta erredakzioan parte hartzen duten eragileek kontu handia izan behar dute, araudi hauek berrikuntza zuzenki bultzatzen ez dutelako. Erreguladoreek eta araudia idazteko arduradunek industria eta sektoreko gaur egungo egoeraren ezaguera nahikorik ez badute, praktika eraikitzaileen fosiltzea eragin dezakete, teknologia tradizionaletan bakarrik oinarritutako baldintzen ezarpenaren bidez, eta ondorioz lan-era berriei eta berrikuntzei sarrerarik eman gabe (D. M. Gann & Salter, 1998). Aldiz, diseinu eta araudiko erredakzioa zentzuzko eran egiten denean, berrikuntzarekin erlazionatutako emaitza positiboak lor daitezke, lan forma eta teknologia berrien sorreraren bitartez. Gertaera hau eraikuntza sektorean berrikuntza garatu ahal izateko faktore gakoa da: arauen erredakzioan parte hartzen duten arduradunek eragin asko dutelako sektoreko enpresen lan egiteko eran, eta praktika berritzaileak sektorean sartzeko aukera aparta dute bere eskuetan. Honela, gaur egungo teknologiekin erlazionatutako baldintza gogorrak inposatzerakoan, arau hauek betetzeko berrikuntzak garatzera behartuta daude eraikuntza sektoreko enpresak, merkatuan jarraitu nahi badute. Horregatik, araudi zorrotzek bestela sortuko ez liratekeen teknologia berrien eskariari bultzada ematen diote. Beraz, araudiaren diseinatzaile eta agente erregulatzaile hauek botere handia dute bere eskuan, eraikuntzako sektore tradizionala beste modernoago eta berritzaileago bat bihurtzeko aukera dutelako.
2.2.2.7 ARRISKUA Eraikuntza proiektuek kasu askotan arrisku handia sortzen dute bertan parte hartzen duten agente desberdinentzat: banakoen, enpresen, zerbitzu publikoen edo gobernuen kasuan adibidez. Horregatik, oso ohikoa da arrisku hauek onartzearen aurrean errezeloak egotea, ezer gaizki badoa ondorio negatiboak teknika berritzaileak suposatzen dituen abantaila posibleak baino handiagoak izan daitezkeelako. Kontratista batek adibidez, forma berritzailearen ordez metodo estandarra badarabil, nahiz eta metodo berriak errekurtsoak aurreztea eragin, zerbait gaizki joaten den kasuan, auzitara eramateko aukera gutxiago ditu metodo
tradizionalak erabiltzen baditu, ondo ezagutzen dituelako. Gainera, metodo berritzailea erabiltzen denean, onuradun nagusia bezeroa izan ohi da proiektua azkarrago, hobe eta merkeago eraikitzen delako. Gauzak gaizki badoaz ordea, erantzukizuna kontratistarengan erori ohi da, arriskuez arduratzen dena delako. Funtzioen zatikatze hain erradikal honek eta proiektuen kudeaketako erantzukizun banaketa honek metodo berritzaileen erabilera eragozten dute.
2.2.2.8 ERAIKUNTZA SEKTOREKO ENPRESEN KUDEAKETA Eraikuntza sektoreko enpresen kudeaketa etorkizunerako orientazio ezagatik ezaguna da (Pries & Janszen, 1995). Eraikuntzako merkatua ziklikoa da eta gertaera honi erantzun ahal izateko, enpresek dibertsifikatze estrategia bat aukeratzen dute, merkatuaren eskaerei hobeto erantzuteko. Sektore honetako enpresek epe luzerako erabaki estrategikorik ez dutela hartzen esan daiteke. Aldiz, epe motzerako merkatuaren bilakaerari erantzunez lan egiten dute, eskaeraren eta aurkitzen diren une ekonomikoaren zirkunstantzien arabera. Ez dute epe luzerako ikuspegirik eta une horretako merkatuaren bilakaeraren arabera lan eginez doaz aurrera. Sektore honetako enpresen beste ezaugarri bat hurrengokoa da: proiektuetan aurkitzen diren arazo askoei garrantzi handirik ez zaie ematen eta “negozioaren ezaugarri arruntak” bezala sailkatzen dira (Vrijhoef & Koskela, 2000). Eraikuntza sektorean eguneroko arazoak oso oinarrizkoak dira normalean eta oso sustraituta daudenez, zerbait arrunt bezala onartzen dira. Jakina, gertaera honek eraginkortasunik eza bultzatzen du, pertsonalaren aldetik arazo hauek behar bezala identifikatzen ez direlako. Lehen aipatutako eraginkortasun eza horri gehitu behar zaion beste ezaugarri bat ere badauka sektore honek: “ikuspegi soilki produktiboa” alegia (Koskela & Vrijhoef, 2001). Eraikuntza sektorean arazoen presentzia ez da kontutan hartzen, eraikuntza-prozesuaren balio erantsiko zatietan zentratzen delarik soilik enpresen lana (Santos, 1999). Hots, prozesuak oinarritik eta arazoak errotik konpontzeko oinarrizko zatiak analizatu ordez, balio katearen goiko zatiari bakarrik begiratzen zaio, balio hori gero eta handiagoa egiteko helburuarekin, naiz eta era eraginkorrean lana egiten ari ez direla jakin. Gertaera honen ondorioz eguneroko lanean agertzen diren arazoak “ahal den moduan” konpontzen dira, era honetan kudeaketara zuzendutako errekurtsoak kontsumitzen direlarik (Oglesby, Parker, & Howell, 1988). Beraz, ikasketa sistematikoa eta arazoen konponketa galarazten ditu.
Eraikuntza sektoreko enpresen beste ezaugarri garrantzitsu bat pertsonala enpresa barruan postuz igotzeko era da. Normalean pertsonala praktikatik (proiektutik) pixkanaka mailak igotzen joaten da kudeaketa-postuak lortu arte (Pries & Janszen, 1995). Esan ohi da eraikuntzako sektorean “oinetan lokatza edukitzea” ona dela, hots, behetik hasi behar da lanean, poliki poliki kudeaketa-postu bat lortzeko gai izan arte. Ingeniariekin batera, prestakuntzarik gabeko kudeatzaileek, eraikuntzako sektoreko exekutiboen %95 osatzen dute. Hots, administrazio-postuetara lanaren praktikan enfasia jarrita eta epe motzerako kudeaketan (proiektuan) oinarrituta iristen da. Gertaera honi “ingeniariaren paradigma” deitzen zaio: produktu eta prozesuekiko ikuspegi zorrozki teknikoa. Gertaera honek enpresa hauen kudeaketan eragin handia du. Lehen aipatu den moduan, konpetentzia prezioan oinarritzen da batez ere. Horregatik, bereizkuntzaestrategiari jarraitzea zaila da enpresa hauentzat (eskari uniformeagatik) (Porter, 1980). Beraz, prezio-gerra oso sendoa dago sektorean. Horrez gain, enpresen artean iragazki bat dago, bezeroen eta gobernuaren arteko interferentziagatik. Eraikuntzako merkatuaren ezaugarriak ikusi ondoren aipaturiko merkatuak “araututako” alderdi batzuk dituztela ondoriozta daiteke: ekoizpenaren tamaina eta marko finantzarioa ezarrita daude eta kalitatea administrazioen aldetik araututa dago. Gertaera honek garrantzi handia du sektorean lan egiten duten enpresengan. Amaitzeko, esan daiteke sektore honetan marketina eta kudeaketa estrategikoa ez direla garrantzitsuak. Aldiz, industria ekoizpen-teknologian eta eraikuntza-prozesuen antolaketan kontzentratzen da erabat. Gertaera honek “ingeniariaren paradigma” deitutakoa frogatzen du: eraikuntzako sektoreak marketinteknikari eta kudeatzaile estrategikoen behar txikia du: ingeniariak bakarrik behar ditu.
2.2.2.8.1 Kudeaketa mailako berrikuntza erradikalak manufaktura sektoretik eraikuntza sektorera transferitzeko zailtasunak Manufaktura-industriak XX. mendean bi iraultza jasan ditu: masako ekoizpena eta ekoizpen doitua. Berrikuntza erradikal hauetatik inor ez da transferitu manufaktura sektoretik eraikuntza sektorera. Atal honetan fenomeno honen arrazoiak aztertuko dira (Koskela & Vrijhoef, 2001). Masako ekoizpen edo fabrikazioaren eskema hurrengo printzipioetan oinarritzen da: eskala-ekonomia, lanaren zatiketa, mekanizazioa eta zentralizatutako kontrola. Eraikuntza sektorearen arazoa, printzipio hauek oso era mugatuan transferitu daitezkeela da, bere produktuaren berezitasunagatik batez ere. Hasteko, eskalaekonomiaren kontzeptua oso zaila da sektore honetan aplikatzea, eraikuntza-produktuaren aldaera
handiagatik: lan bakoitza desberdina da eta ondorioz prozesuak estandarizatzea ez da erraza. Bestalde, lanean eskatzen den mugikortasunak gertaera honetan eragiten du ere: lanak leku desberdinetan egiten dira eta honela lan egiteko beharra hesi bat da prozesuen mekanizazio eta estandarizaziorako. Masako ekoizpena bezala, ekoizpen doitua ere auto industrian sortu zen. Kasu honetan ere, eraikuntza sektorera printzipio hauen transferentzia oso mugatua izan da. Egokitutako ekoizpenaren oinarrizko kontzeptuak “just in time” eta pieza bakarreko fluxua dira. Kontzeptu hauen difusioa eraikuntza sektorean ez da erraza izan eta horregatik, ekoizpen doituaren kontzeptua ez da arrakastaz sartu eraikuntza sektorean. Beraz, manufaktura-sektorearen berrikuntza erradikalak eraikuntzako sektorera transferitzea zailtzen duten arrazoiak bi dira. Masako fabrikazioaren kasuan, printzipio berrien eta eraikuntza sektorearen berezitasunen artean gertatzen den egokitasun falta da arrazoia. Ekoizpen doituaren kasuan berriz, ekoizpen eskema honen nukleo teorikoa eraikuntza sektorean aplikatzearen ezintasuna (Koskela & Vrijhoef, 2001). Horregatik, soluzioen difusioa zaila da, antolaketa-arazoek oztopatzen dutelako. Arazoaren soluzioa berrikuntza bihurtu dadin, informazio hori kodifikatu eta modu sistematiko batean gorde behar da, etorkizuneko proiektuetan erabil ahal izateko. Arazoa sektoreko kontratazio moduan ere badago: kontratista nagusiek askotan ez dute inongo lanik egiten sektorean dagoen gehiegizko azpi-kontratazioaren ondorioz eta beraz, eguneroko arazoen ebazpenak ez dira xurgatzen. Azpikontratatutako enpresa hauek ez dute inongo sustapenik ikasi den hori transferitzeko eta era horretan aldez aurretik ebatzita zegoen arazo berdinaren aurrean aurkitzen direnean, berriz soluzioa eman behar diote, zerotik hasita. Bukatzeko, eraikuntza sektorean berrikuntzen inplementazioa zailtzen duten bi arrazoi nagusi daudela baiezta daiteke. Batetik, sektorearen eta bere produktuaren aldakortasun maila altua eta bestetik, aipatutako enpresen kudeaketa miope eta zatikatutakoa.
2.2.2.8.2 Euskal Autonomia Erkidegokoaren kasu konkretua Eraikuntza sektorean oro har ematen den berrikuntza tasa txikia azaltzen duten faktoreez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko kasu konkretuan beste faktore batzuk ere badaude, praktika ez hain berritzaile hauek bultzatzen dituztenak (Gil et al., 2008). Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntza sektoreak, krisiaren aurreko urteetan eta etxebizitza eraikuntzaren azpisektoreari dagokionez batez ere, eskaintzaren eta eskariaren arteko desoreka oso sendoa jasan du. Eskaintza nahita kontrolatuta zegoen. Aldiz, eskaria erabat kontrolik gabe zegoen, arrazoi kulturalengatik
batez ere, etxebizitza jabetzan izateko herritarren beharragatik, adibidez. Faktore hauek 2007. urtera arte etxebizitzaren prezioaren kontrolik gabeko igoera bultzatu zuten. Merkatuaren egoera konkretu honegatik esan daiteke enpresek berrikuntzagatik apustu egitea ez zutela behar merkatuan mantentzeko eta nahikoa fakturatzeko helburuarekin, lehiakortasun faktore gisa identifikatzen ez zutelarik berrikuntza. Adibidez, 2006. urtean eraikuntza sektoreak Euskal Autonomia Erkidegoan berrikuntzan inbertitutako erabateko gastuen %2,3a bakarrik burutu zuen, datu hau oso baxua delarik sektore industrialarekin (%49,6) edota zerbitzuen sektorearekin alderatzen badugu (%48,1).
2.2.3 ERAIKUNTZA SEKTOREAN BERRIKUNTZA BULTZATZEN DUTEN FAKTOREAK Historian zehar hainbat egilek (Barlow, 2000; Blayse & Manley, 2004; Dulaimi & Hartmann, 2006; D. Gann, 2001a; Martins & Terblanche, 2003a; O'Reilly, 1989; Rothwell, 1992; G. Winch, 1998) eraikuntza sektoreko enpresetan berrikuntza bultzatzen duten faktoreak zeintzuk diren aztertu dituzte. Kapitulu honen helburua haietako bakoitza deskribatu eta aztertzea da. 2.2.3.1 BEZEROA Bezeroek enpresetan berrikuntza bultzatzeko ahalmen oso handia dute, eskatzen dituzten produktuetan berrikuntza horiek ezartzea exijituz, adibidez. Berrikuntza hori modu anitzetan sustatzeko gai dira: Diseinugile, hornitzaile eta kontratistek hornitu beharreko behar espezifiko berriak identifikatzen dituzte (Seaden & Manseau, 2001). Proiektuko parte-hartzaileen gainean presioa egiten dute eraikuntzako produktuaren bizi-zikloaren errendimendua hobetzeko (D. M. Gann & Salter, 2000). Eskatutako lanetan kalitate handia exijitzen dute
Horregatik, gero eta zorrotzagoa bezeroa, are eta handiagoa izango da eraikuntzako produktuan eskatzen duen berrikuntza-maila.
2.2.3.2 HORNITZAILEAK Bestalde, hornitzaileak eraikuntza sektorean berrikuntza sustatzeko agente gakoak dira, produktu berri eta berritzaileak hornitzen baitituzte (Anderson & Manseau, 1999). Hornitzaileek bultzatutako berrikuntzek garrantzi handia dute, kontratistak lan egiten duten merkatua baino merkatu askoz egonkor eta estandarizatuan lan egiten baitute, eta horregatik ingurune egokiagoan garatzen dituzte ikerketa eta garapeneko programak, berrikuntza garatzeko ingurune aproposa daukatelarik. Programa hauek eraikuntza sektorean berrikuntzak garatzeko motor nagusiak direla baiezta daiteke. Honela, ikerketaprograma horietan zehar sortzen dira eraikuntzako azkeneko produktuari gehitzen zaizkion produktu berritzaileak, eta era honetan berrikuntza sektorean sustatzen dute. Hornitzaileen jarduera ez dago proiektu espezifikoetan oinarrituta eta beraz ingurune egonkor batean lan egiten dute, berrikuntzaren kudeaketa era sistematiko eta egonkor batean garatuz. Honela, bezero, kontratista eta aholkulariek hornitzaileek garatutako berrikuntzak hartzen eta erabiltzen dituzte, eraikuntzako sektoreko industriaren errendimendua hobetuz. Erlazio honek funtziona dezan eta hornitzaileengandik bezeroengananzko berrikuntza fluxu hori egon dadin, enpresen eta proiektuan parte hartzen duten eragileen arteko lotura sendoa izan behar du.
2.2.3.3 BERRIKUNTZAREN BROKER-AK Bezero eta hornitzaileez gain, eraikuntza sektorean berrikuntza sustatzen duten beste agente batzuk badaude, Berrikuntzaren Broker-ak deritzenak. Bere definizioaren arabera, agente hauek lankidetza eta berrikuntzaren helburuak lortzeko ezaguera garatzen dute. Berrikuntzaren Broker-ek erakunde profesionalak, unibertsitateak edo ikerketa zentroak hartzen dituzte bere baitan. Haien guztien ezaugarri komuna ezaguera-ekoizleen moduan jokatzen dutela da (D. Gann, 2001a; G. Winch, 1998) eta ezaguera hori era aktiboan zabaltzen dute (Manseau, 2003). Kasu askotan teknologia lehiakorren ebaluazio espazio moduan jokatzen dute. Eraikuntzaenpresen arteko informazio bitartekari moduan ere joka dezakete. Era horretan enpresa hauek merkatuan dauden teknologien ezaguera izan dezaten bultzatzen dute, indibidualki lortzea zaila izango zitzaielarik.
2.2.3.4 KONTRATAZIO METODOA Aukeratutako kontratazio-metodoa ere berrikuntzen difusioan garrantzia handia duen beste faktore gako bat da. Berrikuntza-emaitza onak lortzeko diseinu eta eraikuntza funtzioak bultzatu behar dira, berrikuntzaren bidez diseinuaren eraikigarritasuna eta ekonomia hobetzeko. Garrantzitsua da proiektuko parte-hartzaileen artean komunikazioa eta ikaskuntza bultzatzea ere, hornikuntza-katean zehar eta baterako kudeaketaren bidez. Horregatik, eraikuntza taldeen integrazioa estimulatzen duten kontratazio metodoek berrikuntzaren emaitzak hobetzen dituzte nabarmenki.
2.2.3.5 KUDEAKETA TEKNIKAK Garrantzitsua da oro har, edozein kontratu motaren garapena optimiza daitekeela azpimarratzea, erlaziokudeaketa teknika aproposak erabiliz, alliancing-a eta partnering-a bezalakoak adibidez. Partnering kontzeptua kontratista eta bezeroaren artean sortzen den konpromisoa da, helburu desberdin baina osagarri batzuk proiektuan betetzeko asmoarekin (Barlow, 2000). Talde-lana sustatzen duen kudeaketaikuspegi egituratu bat da, beti ere kontratuzko mugek definitutakoa. Partnering-ak hainbat erreminta ditu bere eskura, hala nola lantegiak, talde-eraketa ariketak, gatazka konpontzeko tresnak, ebaluaketa konparatiboa, benchmarking mekanismoak, edota negozio-prozesuen mapaketa (Bresnen & Marshall, 2000). Metodo tradizionalekin konparatuz, kudeaketa teknika honen onurak literaturan ondo definituta daude: produktibitate handiagoa, kostu murriztapena, proiektuaren epea txikitzea, kalitatea hobetzen da eta bezeroaren gogobetetasuna handitzea. Eraikuntza proiektuen kudeaketaren onurak (berrikuntza mailan), partnering-aren kasuan adibidez, ondokoak dira: enpresen arteko ezaguera-korronte sendoagoak lortzea eta enpresen eta banakakoen artean errezelo gutxiago edukitzea, konponbide ez konbentzionalak proposatu eta hartzeko orduan (Kumaraswamy & Dulaimi, 2001).
2.2.3.6 PORTAERA BERRITZAILEA BULTZATZEKO ANTOLAKETA MAILAN HARTU BEHARREKO AKZIOAK Aurreko ataletan berrikuntza susta dezaketen kanpoko eragileak zeintzuk diren aztertu da. Nahiz eta baldintza hauek ezinbestekoak izan helburu hori lortzeko, enpresaren barneko baldintzak ere kontuan hartzea oso garrantzitsua da, hau da, eraikuntza prozesuan parte hartzen duten enpresek eta pertsonek berrikuntzara bideraturiko jarrerak eduki behar dituzte. Martins eta O'Reilly-ren arabera (Martins & Terblanche, 2003b; O'Reilly, 1989), enpresa berritzaileek hurrengo ezaugarriak partekatzen dituzte: Portaera berritzailea bultzatu eta sostengatzen da “Status quo”-a desafiatzea eguneroko lana da Kudeaketa epe luzean zentratzen da, era horretan enpresaren bizirautea bermatzen dela sinesten da Arriskuak halabeharrezko zerbait bezala onartzen dira eta beraz, arriskuak hartzen dira Hutsak positiboki onartzen dira, ikasketa aukera bezala identifikatzen direlarik Enpresako kideek gauza berriak probatzeko eta sortzaileak izateko askatasuna dute Informazioa maila eta antolaketaren unitate guztien artean oztoporik gabe partekatzen da Pertsonak enpresaren kapital baliotsuena bezala balioesten dira
Ezaugarri komun hauetaz gain, berrikuntza sustatu nahi duten enpresek kudeaketa mailako hurrengo ekintzetan jarri behar dute enfasia (Martins & Terblanche, 2003b; O'Reilly, 1989): Bezeroaren lidergoa indartzea, eskari teknikoki zorrotzaren bidez Sektoreko hornitzaileekin erlazio sendoak eraikitzea, haiek I+G+b prozesuetan integratuz Eraikuntza-proiektuei aurre egiteko guztizko ikuspegiak sortzea, industriaren zatikatzeari erantzunez, eraikuntza-proiektuen natura bakarrari arreta jarriz. Enpresen behin behineko koalizioetan oinarritutako produkzioaren desabantailak konpentsatzeko, erlazio industrial biziagoen garapenaren bidez ezaguera fluxuak optimizatzea
Proiektuen arteko isileko ezaguera mantentzeko helburuarekin, esperientziak eta ikasketak enpresaprozesuetan integratzea Kanpoko aktoreak integratzea, ezaguera-oinarri osagarrien bidez Aliantza-sistema berritzaileak bultzatzea, lankidetza-arazoen ebazpena errazteko, soluzio ez konbentzionalak hartzeko eta proiektutik ondorioztatutako arriskuak era zuzenean esleitzeko
Beraz, jokaera berritzaileak sustatze aldera, , beharrezkoa da sektoreko enpresek kudeaketa prozesuei baliabideak zuzentzea, “antolaketa baliabideak” deritzanak hain zuzen. Ondoren antolaketa-baliabideak zeintzuk diren deskribatuko da: Berrikuntza kultura Enpresa barruan berrikuntza susta dezaketen antolaketa atributu ukiezinak hurrengokoak dira: Kolaboraziorako kultura bat, non langileak lan egiteko erak zalantzan jarri eta eztabaidatzeko gai diren, zigorren beldurrik gabe Arrakastarik ez daukaten lan-forma berriak zigortzea saihestea Oro har, beharrezkoa da enpresen eragileen artean elkarrizketa jarraia egotea eta gerentziaren aldetik ikasketak ideia berrietara ireki behar direnaren onarpen esplizitua (Love, Irani, Cheng, & Li, 2002). Xurgatzeko ahalmena Oso garrantzitsua da nolabaiteko konpetentzia tekniko bat egotea, beste leku batzuetan burututako ikerketen emaitzak xurgatzeko eta haiei etekina ateratzeko. Eraikuntza sektoreko enpresek berrikuntzarentzat beharrezkoa den ezagutza transferentziari onura maximoa atera ahal izateko, "xurgatzeko ahalmen" nahikoa izan behar dute (D. Gann, 2001b). Gann-ek xurgatzeko ahalmena aurreko ezagueraren eta ahalmen teknikoaren menpe dagoela baieztatzen du. Zentzu honetan, oso garrantzitsua da enpresek langile kalifikatuez osatutako “masa kritiko” bat izatea, ikerketaren emaitzen interpretatzeko eta hauek aplikatzen jakiteko.
Berrikuntzako liderrak Berrikuntzek arrakasta izan dezaten liderrak behar dira, zeinen inguruan akzio kolektiboa mobilizatzen den. Liderrak edo sistema-integratzaileak konbentzituta egon behar du ideia berriak ematen dituen etekinez eta hura sisteman integratzeko ahalmenak eduki behar ditu. Ezagutzaren kodifikazioa Eraikuntza sektoreko enpresek barne ikasketa-prozesu oso ahulak dituzte askotan eta beraz, ez dute proiektuengandik ikasketarik lortzen. Lan bat bukatu ondoren, hurrengoan kontzentratzen dira aurreko proiektuan ikasitakoari buruzko gogoeta egin gabe. Gai honi dagokionez, oso garrantzitsua da eraikuntza sektoreko enpresek proiektu bakoitzean sortutako ezaguera sistematikoki kodetzea, etorkizuneko proiektuetan aprobetxatu ahal izateko. Berrikuntza estrategia Errealitatean, eraikuntza sektoreko enpresa guztiek ez dituzte nahi adin errekurtso ikerketa eta garapenprograma formal eta sistematikoak mantentzeko. Horregatik, oso garrantzitsua da aipaturiko sektorean beste leku batzuetan garatu diren berrikuntzak enpresetara arrakastaz transferitzeko mekanismo eraginkorrak edukitzea. Hau da, ezaguera-transferentzia eta berrikuntzak baimentzen dituzten mekanismoak. Transferentzia horrek arrakasta izan dezan, hurrengo alderdiak sustatzea beharrezkoa da: kultura, berrikuntza-eragileen eta fabrikatzaileen arteko erlazioak eta ezagutzaren kodifikazioa. Berrikuntza enpresa mailan garatzeko, elementu hauek sistematizatutako estrategia formal baten barruan konbinatu behar dira. Komunikazioa Komunikazioa pertsonen arteko informazio trukearen inpaktuan oinarritzen da. Kudeaketa mailako akzioek komunikazioaren sustapena izan behar dute helburu. Era honetan, enpresarentzat garrantzitsua denaren ulermen koherentea ziurtatzen da eta kontraesanezko interpretazioak minimora murrizten dira (OReilly & Chatman, 1996). Horregatik, berrikuntza enpresan sustatzeko informazioaren iragazkortasuna funtsezko ezaugarria bat da. Oso garrantzitsua da enpresak aurretik ebatzitako arazoekin erlazionatutako informazioa langileen esku egotea. Hartarako ezinbestekoa da enpresaren barruko informazioa kodifikatzea enpresan zehar ondo zabaltzea. Onarpena Lehen aipatutako ekintzen efektu motibatzailea indartu dezakeen mekanismo bat langilearen onarpena da, enpresaren gerentziaren aldetik (Ling, 2003). Horregatik, banakoak berrikuntzari buruz eginiko kudeaketa
lanaren errekonozimendua sariaren bidez egin daiteke. Helburu batzuk bete dituen pertsona bat saritzeko era desberdinak daude: era materialean edo era ez-materialean. Lehen multzoan hurrengokoak aipa genitzake: soldata-igoerak, onura sozialak, malgutasuna eta laneko baldintza atseginak. Ez materialen multzoaren barruan, proiektu garrantzitsu batean parte hartzearen sentimendua aipa daiteke. Parte hartzea Kudeaketa mailan parte-hartzean oinarritutako ekintzek pertsonala erabakiak hartzera bultzatzen dute, enpresaren langileen arteko erantzukizun pertsonaleko sentimendua garatuz (OReilly & Chatman, 1996). Langileak ekintza zehatz bat egiten badu bere borondatez, enpresarekin konpromisoa handiagoa sentitzen du. Horregatik, langileei autonomia ematea oso garrantzitsua da hauek balioetsita senti daitezen. Era horretan ideiak eta ikuspuntu desberdinak emateko konfiantza daukate, gerora begira berrikuntzetan bilaka daitezkeelarik hauetako batzuek. Sinbolismoa Sinbolismoa enpresa barruan portaera berritzailea bultzatzeko beste mekanismo garrantzitsu bat da. Enpresaren gerentziak garrantzitsua dena eta ez dena era argi batean transmititzen badu, langileek mezua ondo interpretatzen dute, gaizkiulertuak eta interpretazio okerrak saihestuz (OReilly & Chatman, 1996).
Honez gain, Rothwell-ek (Rothwell, 1992) ikerketa sakon bat egin zuen berrikuntzaren garapenean parte hartzen duten faktoreak identifikatzeko helburuarekin, jarraian azaltzen diren 8ak identifikatu zituelarik: Barne eta kanpoko komunikazio on baten establezimendua, era horretan ezaguera zientifiko eta teknologikoko kanpoko iturriekin lotura eraginkorrak sortzen direlarik Berrikuntzaren onarpena maila korporatiboan: integrazio funtzional eraginkorra, departamentu guztiak etapa goiztiarrenetatik proiektuan sartuz Plangintza-prozeduren aplikazioa eta proiektuen kontrola, proiektu berrien hasierako selekzio prozesurako errekurtsoak esleituz Garapen-lanen eraginkortasuna eta kalitate handiko ekoizpena: kalitate-kontroleko prozedura eraginkorren aplikazioa
Merkaturako orientazio sendoa: bezeroaren beharrak asetzean enfasia jartzea, bezeroarekiko lotura eraginkorra Bezeroei zerbitzu tekniko ona eskaintzea: entrenamendu egokia eta ordezko-hornikuntzen zerbitzu aproposa eskainiz Gako-agente batzuen presentzia: berrikuntza broker-ak eta zaindari teknologikoak Kudeaketa kalitate handia: kudeatzaile dinamiko eta buru irekiak, talentudun ikertzaileak erakarri eta mantentzeko ahalmenarekin. Horrez gain, giza kapitalaren garapenarekin konpromisoa ere oso garrantzitsua da
2.3 BERRIKUNTZA NEURTU 2.3.1 ERAIKUNTZA SEKTOREAN BERRIKUNTZA NEURTZEAREN KONPLEXUTASUNA. BERRIKUNTZA EZKUTUAREN KONTZEPTUA 2.3.1.1 SARRERA Berrikuntza aldagai ekonomiko adierazgarritzat erabil daiteke, eta horregatik, bere neurketa eta kuantifikazioak komunitate zientifikoaren atentzioa deitu du (Ozorhon et al., 2010). Hala ere, berrikuntza prozesuaren berezko konplexutasunagatik eta bere izaera ukiezinaregatik, neurketa hori ez da zeregin erraza. Berrikuntza, enpresa, sektore edota nazio mailan neur daiteke, eta neurketa hori ez dago jarduera-multzo baten menpe bakarrik, baizik eta beraien arteko loturen menpe ere badago. Normalean enpresek hartzen dute berritzeko ekimena, baina ez dute era isolatuan egiten, berrikuntza-prozesuan enpresa eta agente askok parte hartzen baitute (Ozorhon et al., 2010).
2.3.1.2 JARDUERA BERRITZAILEA NEURTZEKO ERABILTZEN DIREN ADIERAZLEAK Berrikuntza gerta dadin, berrikuntza bultzatzen duten indar batzuek existitu behar dute, berrikuntza hori egiten duten eragileak behar dira eta azkenik, berrikuntza gerta dadin kanpo ingurune bat behar da. Horregatik, berrikuntza-emaitzak enpresa eta nazio mailan kuantifikatzeko, ondo egokitutako adierazle batzuk behar dira. Errealitatean, berrikuntzaren neurketa produktuetan eta ekoizpen-sistemetan zentratzen da,
alde batetik berrikuntza input-ak neurtuz (I+G-eko gastua, heziketa gastua, berrikuntzarekin erlazionatutako gaietako kapital-inbertsioa), eta bestetik berrikuntzaren bitarteko output-ak neurtuz (argitalpenak, patenteak, langile masaren tamaina eta esperientzia, produktu berritzaileak) (Milbergs & Vonortas, 2004). I+G-ko inbertsioa baliozko adierazle bezala onartzen da hainbat industria eta sektoreko berrikuntza maila neurtzeko, batez ere goi teknologiako fabrikazioa burutzen duten sektoreetan (Seaden & Manseau, 2001). Nolanahi ere, berrikuntza ez da I+G-ko inbertsioan soilik oinarrituta sortzen, nahiz eta berrikuntzajardueretako zati garrantzitsua izan. I+G eta berrikuntza erlazionatzen dituzten modeloak konplexuak dira eta normalean erlazio hori ez da lineala. Horregatik, adierazle hau ez da nahikoa berrikuntza-prozesua bere osotasunean neurtzeko, eraikuntza sektorean batez ere. NESTA-ren arabera (NESTA (National Endowment for Science, Technology and the Arts), 2006), berrikuntzaren ebaluaziorako erabiltzen diren adierazle tradizionalak zientzia eta teknologiako inbertsioekin oso erlazionatuta daude eta horregatik biziki ikertzen ez den sektoreetan ez dute berrikuntza ondo neurtzen. Horregatik desberdintasun handia dago jarduera berritzaile errealaren eta ebaluazioko neurri tradizionalen bitartez lortutako balioaren artean. ELGA-ko (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea) herrialde desberdinetan ahaleginak egin dira berrikuntza neurtzeko, baina ez dute arrakasta handirik izan (Seaden & Manseau, 2001). Errealitatean, jarduera berritzaileak I+G-az gain, neurtzeko edo ebaluatzeko zailak diren beste jarduera batzuk hartzen ditu barne, hala nola, antolakuntza era berriak, langileen gaitasunen hobekuntza, merkatuan produktu eta prozesu berrien sarrera eta marketin-ikuspegi berrien garapena. Jarduera berritzaile hauek enpresaren eguneroko jarduera guztietan aurki daitezke eta bazkideekin edo beste agente batzuekin sortutako erlazioetan integratuta egon daitezke. Ez dira isolatutako jarduerak eta horregatik zaila da haiek ebaluatzea, normalean enpresak igartzen ez dituen jarduerak direlako eta ondorioz, ez direlako erregistratzen. Ikerketa batzuk produktu berri eta patenteen kopurua neurtzen zentratu dira, beste batzuek ekoizpen prozesu berrien kopurua neurtzen zentratu dira, baina ikerketa oso gutxi zentratu dira antolaketa-prozesu berrien azterketan.
badago (Seaden & Manseau, 2001) non eraikuntza sektorean berrikuntza analizatzeko modelo kontzeptual bat garatu zuten, enpresa-ingurunearen, negozio-estrategiaren, praktika berritzaileen eta enpresa-emaitzen arteko loturak deskribatuz. Ikerketa hauek guztiak berrikuntza enpresan eta proiektuetan nola kudeatzen den aztertzen dute, baina berrikuntza prozesuaren ikuspegi orokor bat falta da, berrikuntza proiektuaren bizitza-ziklo guztian zehar kontuan hartzen duena, eta ez proiektuaren fase espezifiko batean bakarrik. Bukatzeko, ikerketa hauetako inork ez du ikertu berrikuntzaren neurketa prozesuari buruz, ezta ere horretarako beharrezkoak diren adierazleei buruz. Eraikuntzako-sektorea zatikatutako eta proiektuetan oinarritutako sektore bat da, proiektu mailan garatzen den berrikuntzaren zati handi bat ezkutatuta dagoelarik (Barrett et al., 2007a; NESTA (National Endowment for Science, Technology and the Arts), 2006). Sektoreko enpresek I+G-ean beste sektore batzuk baino gutxiago inbertitzen dute eta gutxitan sortzen dituzte patente berriak (Ozorhon et al., 2010), horregatik eraikuntza sektorean berrikuntzaren neurketako adierazle tradizionalek ez dute islatzen gertatzen ari den jarduera berritzailearen magnitude guztia. Eraikuntza sektorean berrikuntza neurtzeko neurri egokiak garatzea zailtzen duen beste arrazoi bat badago ere: eraikuntza-sektorea oso sektore desberdina da eta berrikuntza ez da era bakarrean gertatzen. Eraikuntza sektoreko antolaketa-testuingurua manufaktura sektorearen antolaketa-testuinguruaren oso desberdina da. Ondorioz, eraikuntza sektoreko enpresetan gertatzen den berrikuntza erreala neurtzen duten adierazle eraginkorren eza dagoela baiezta daiteke. Horregatik garrantzitsua da adierazle tradizionalek neurtzen duten balioaren eta enpresek daukaten berrikuntza jardueraren balio errealaren arteko aldea txikitzea, horretarako adierazle konkretu eta espezifikoen beharra dagoelarik.
2.3.1.4 BERRIKUNTZA EZKUTUAREN KONTZEPTUA Berrikuntza ezkutua adierazle tradizionaletan islatzen ez diren berrikuntzako jarduerak direla esan daiteke (Harris & Halkett, 2007). Neurtzen ez diren arren, sarritan berrikuntza ezkutuak garrantzia daukan berrikuntza irudikatzen du. Honen adibide gisa aipa daitezke petrolio erauzketako zulaketa teknika berriak, edota finantza-zerbitzuetako “back-office” deituriko teknologiak. Lehen aipatu den bezala, eraikuntza sektoreko I+G-eko gastua ez da oso altua gainerako sektoreekin konparatuz. Gainera, patenteen jarduera baxua da: Erresuma Batuan adibidez, eraikuntza enpresa guztien
%1ak soilik eta enpresa eraikitzaile handien % 5ak soilik eskatzen dituzte patenteak (Harris & Halkett, 2007). Eraikuntza sektorean gertatzen den berrikuntzaren zati handi bat neurketa metrika tradizionalekin ezin da neurtu, berrikuntza gehienak gehigarriak eta antolakuntza mailakoak direlako. Lehenik eta behin, eraikuntza-enpresetan garatzen den berrikuntzaren zati handi bat ez da abangoardiako ikerketan eta I+G-ren ereduetan oinarritzen. Bestalde, berrikuntzak beste sektore batzuetan garatutako prozesuak, materialak eta esperientziak eraikuntza sektorera inportatuz eman daitezke. Kasu honen adibide da “Corus Living Solutions” delakoa, 2.1.1 kapituluan deskribatutakoa. Kasu honetan frogatzen da berrikuntzak I+G-aren garapenarekin baino lan-era berriekin lotura gehiago daukala. Hirugarren lekuan, gehienetan proiektu mailan sortzen diren berrikuntzak ez dira I+G-ean oinarritzen, baizik eta enpresa eraikitzaile, bezero eta enpresa aholkularien arteko interakzioan. Azkenik, antolaketa mailako berrikuntzak, hala nola, enpresen arteko elkarte eta asoziazioak, ez dira I+G-eko printzipioetan oinarritzen eta beraz, ez dira berrikuntza bezala identifikatzen eta zenbatzen (Harris & Halkett, 2007). Berrikuntza ezkutuaren sailkapena Berrikuntza ezkutua lau multzotan sailka daiteke (Harris & Halkett, 2007): I mota: Berrikuntza ezkutu zientzian eta teknologian oinarritutako berrikuntza, baino adierazle tradizionalek identifikatzen ez dutena eta beraz, kanpo uzten dutena. I motako berrikuntza ezkutuak ikerketa eta garapen esperimentalean dauka oinarria, baina arrazoi metodologikoengatik neurketatik kanpo geratzen da. Berrikuntza ezkutu mota hau oso garbi ikus daiteke petrolio-ekoizpeneko sektorean. Sektore honetan I+Geko inbertsio formal oso garrantzitsuak daude, baina teknologia berri hauek arrakasta izan dezaten, aurretik garapeneko lan garrantzitsua burutu behar da, nahiko denbora behar dutelarik. Sarritan ikerketa eta garapen lan hau ondorio bezala plazaratzen den berrikuntza baino garrantzitsuagoa da. Arazoa hurrengokoa da: gehienetan garapen-lan honen zati handi bat ez da I+G bezala kontutan hartzen, eguneroko enpresako jardueretatik oso gertu dagoela pentsatzen delako.
II mota: Forma zientifiko ezta teknologikoetan oinarrituta ez dagoen berrikuntza ezkutua, hala nola, antolaketa eta prozesu forma berriak. Adierazle tradizionalek ez dituzte kontuan hartzen enpresen antolaketa-eredutan edo negozio modeloetan gertatzen diren berrikuntzak, adierazle hauek berrikuntza mota hauen aurrean itsuak direla esan daitekeelarik. Ezkutuko berrikuntza mota honen barruan lan-erlazio berritzaileak aipa genitzake, proiektu-kideen arteko harremanetan balio handia sortuz, proiektu handitan gain-kostuak egon ez daitezen laguntzen dutenak, London Heathrow-ko 5. terminalaren kasuan gertatu zen bezala (Harris & Halkett, 2007). Berrikuntzak hauek oso garrantzitsuak dira, baina kasu honetan ere adierazle tradizionalek ez dituzte kontutan hartzen. III mota: Teknologia eta prozesu existenteen konbinazio berriagatik sortzen den berrikuntza ezkutua. Berrikuntza ezkutu mota hau osagai edo elementu ez berritzaileen konbinazioaren bidez produktu, prozesu edo zerbitzu berritzaileak sortzen direnean gertatzen da. Teknologia erabiliz osagai ez berritzaile hauen bategiteak soluzio berritzaile bat sortzen du, baina erabilitako teknologia berria ez denez gero, adierazle tradizionalek ez dute berrikuntza bezala kontabilizatzen. Berrikuntza ezkutuko mota honen adibide oso ohikoa sektore finantzarioan gertatzen da. Informazioteknologietan burutzen den inbertsioek bankuen “back office” prozesuak nabarmenki hobetzen dituzte, hau da, kontu transakzioak, kreditu baimenak, inbertsio-produktuak edota bezeroen erlazioen kudeaketa. Teknologia hauek zuzenki integratzen badira, aipatutako sistemetako hobekuntzek soluzio erabat berriak sor ditzakete, esate baterako, internet bidezko bankua. IV mota: Galdeketa askoren aldetik oharkabean pasatzen den berrikuntza ezkutua IV motako berrikuntza ezkutuak lokalki garatutako eta eskala txikiko berrikuntza gehigarria irudikatzen du, askotan oharkabean pasatzen delarik adierazle tradizionalen eta sektorean lan egiten duten pertsona eta erakundeen aurretik. Berrikuntza-mota hau egunero gertatzen da eraikuntza proiektuetako diziplina anitzeko taldeetan.
2.3.1.5 ONDORIOAK Ondorio bezala aipa daiteke berrikuntza ezkutua neurtzeko adierazle aproposak behar direla, eraikuntzako sektorean batez ere. Eraikuntza sektorea bere patente-tasa eta berrikuntza maila baxuagatik identifikatu
ordez, berrikuntzaren neurtzen duten adierazle hobeen garapenean jarri behar da arreta. Hau da Doktorego Tesi honen helburu nagusia, eraikuntza sektoreko enpresen berrikuntzaren ebaluazio ahal den objektiboen egitea.
2.3.2 BERRIKUNTZA NEURTZEKO OINARRIZKO MARKOAK Atal honetan, berrikuntza neurtzen duten erreminta edo modelo desberdinen garapena oinarritzen den marko teorikoak aztertuko dira. (Carney & Ryan, 2010; Gamal, Salah, & Elrayyes, 2011). Ia marko guztiek berrikuntzaren dimentsio garrantzitsuenak irudikatzen dituzte, baina gaiari ikuspegi eta perspektiba desberdinetatik ekiten diete. Ondoren aurkezten dira hauetatik garrantzitsuenak. 2.3.2.1 DIAMOND markoa Marko hau Tidd, Bessant eta Pavitt-ek garatu zuten (Tidd & Bessant, 2013) eta hurrengo 5 dimentsioak hartzen ditu kontuan berrikuntza ebaluatzeko orduan: Estrategia. Dimentsio honen barruan hiru area identifikatzen dira. Lehenik eta behin enpresak ondo kudeatutako plangintza-prozesu estrategikoa daukan ala ez analizatzen daOndoren, berrikuntza antolaketa guztiaren aldetik estimatzen den ala ez analizatzen da, estrategia korporatiboaren barruan txertatuta dagoen jakiteko. Azkenik, enpresak estrategia korporatibo hori inplementatzeko mekanismorik abiarazi duen ala ez analizatzen da. Prozesua. Dimentsio honek enpresaren produktu berrien garapen prozesuaren malgutasun eta sendotasuna hartzen ditu kontuan. Dimentsio honetan enpresak bere barneko prozesuak kudeatzeko trebetasuna kontuan hartzea garrantzitsua da. Antolaketa. Dimentsio honen barruan bi area identifikatzen dira. Lehenik eta behin antolaketak berrikuntza bultzatzen duen ala ez aztertzen da, komunikazio zuzenaren eta maila guztietan zeharkako koordinazioaren bidez. Ondoren, enpresak langileen arteko komunikazioa eta ideia berrien hedatzea bultzatzen duen sistema bat duen ala ez aztertzen da. Loturak. Dimentsio honetan enpresak kanpoko entitate, hornitzaile, bezero, unibertsitate, espezialista eta lehiakideekin erlazio arrakastatsuak sortzeko gaitasuna duen ala ez aztertzen da. Lotura hauen eta bere indarraren arabera enpresak informazio erabilgarria izango du berrikuntza-prozesuari ekiteko. Ikasketa. Dimentsio honetan hiru area identifikatzen dira. Lehena, langileen esku dauden garapen eta
heziketa programak aztertzen dira. Bigarrena, enpresak bere porrotengandik ikasteko ahalmena daukan ala ez aztertzen da. Azkenik, ikasi dena enpresaren leku guztietan partekatzeko ahalmena aztertzen da. Aipatutako dimentsio bakoitzaren errendimendua adierazle talde baten bitartez neurtzen da.
Markoa hiru zatitan banatzen da aldi berean; lehen zatiak -1 eta 0 faseak bere gain hartzen ditu eta berrikuntzaren testuingurua eta egiturak definitzen ditu. Bigarren zatiak 1,2,3,4,5 eta 6. faseak hartzen ditu bere gain eta berrikuntza prozesu bera irudikatzen du. Hirugarren zatiak 7. fasea hartzen du bere gain, enpresak berrikuntza horren kudeaketaren bidez lortzen duen emaitza eta salmentak irudikatzen dituelarik.
prozesua balio-kate bat bezala ikusten da. Marko honek, berrikuntza hiru fasetako prozesu sekuentzial moduan irudikatzen du, non ideia-sorkuntza, ideia-garapena eta garatutako kontzeptuen zabaltzea gertatzen diren.
Marko honek, enpresak ezagueraren sorreraren bidez, berrikuntzaren sorrera kontsekuentearen bidez eta berrikuntza horren merkaturatzearen bidez lortzen dituen merkataritza-etekinen ikuspegi bat eskaintzen du. Marko honen abantaila, sakontasun gehiagoko analisi bat egiteko erreminta eraginkorra dela da. Enpresen berrikuntza-ahalmenak ebaluatzeaz gain, marko honen abantaila maila sektorialera era errazean igo daitekeela da, era horretan erkaketa sektorialak egin daitezkeelarik.
Roper et al-ek (Roper, Du, & Love, 2008) Hansen-ek eta Birkinshaw-k eginiko lana modelizazio ekonometrikoaren bidez hedatu zuten. Ikuspegi honek interpretazio praktikoa eta hiru berrikuntza-jarduera islatzen dituen markoa hornitzen du: Ezaguerarako sarbidea. Ezaguera sorreraren lankidetza prozesuak diseinu eta antolaketen I+G-eko jarduerak eta kanpo-iturriko ezaguerak uztartzen ditu. Berrikuntza eraikitzea. Prozesu honek ezaguera eraldatzea bilatzen du, berrikuntzak, produktu berriak, prozesuak edota antolaketa forma berriak garatzeko helburuarekin. Helburu hau lortzeko, enpresak diziplina anitzeko taldez eratuta egon behar du eta berrikuntzaren sorrera prozesuan kanpoko bazkideekiko erlazioak izan behar ditu. Fase honetan markoak berrikuntza ezkutuaren intentsitatea biltzen du. Berrikuntza merkaturatzea. Ustiapen-prozesu honen bidez berrikuntzak produktibitate edo
2.3.2.4 OSLO ESKULIBURUA Oslo eskuliburua (OECD - Eurostat, 2005) berrikuntzari buruzko datuak interpretatu eta jasotzeko gida bat da, era honetan erkaketak nazioarte mailan egin daitezkeelarik. Eskuliburua hau ELGA eta Europako Batzordearen (Eurostat-en) arauen menpe garatu da, bertan nazio mailako zientzia eta teknologia adierazleetan jakitunak eta zientzia, teknologia eta berrikuntzako Eurostateko lantalde estatistikoak parte hartu dutelarik. Eskuliburu honen baitan garatutako markoa, berrikuntza sistema bezala irudikatzen duten teorien integraziotik sortzen da. Markoak hurrengo elementuak hartzen ditu kontuan: Enpresako berrikuntza Beste enpresa batzuekin eta ikerketa erakunde publikoekin loturak Enpresak operatzen duen marko instituzionala Eskariaren papera
2.3.3 BERRIKUNTZAREN NEURKETA. ERABILITAKO ADIERAZLEEN EBOLUZIOA 2.3.3.1 BERRIKUNTZA EBALUATZEAREN ERRONKA I+G jarduera intentsitatearen eta enpresen jarduera berritzailearen arteko erlazioa enpirikoki frogatu da (Deeds, 2001; Parthasarthy & Hammond, 2002). Hala ere, autore batzuen arabera (Bougrain & Haudeville, 2002), I+G-ean eginiko inbertsioa berrikuntzaren adierazle bezala erabiltzeak ez du berrikuntza-maila osoa fidelki islatzen. Zentzu honetan, Milbergs eta Vonortas-ek (Milbergs & Vonortas, 2004) aipatzen dute, I+G eta berrikuntza erlazionatzen dituzten modeloak konplexuak direla eta normalean erlazio hori ez dela lineala. Autore hauen arabera, berrikuntzaren neurketa tradizionalki input konkretu batzuen (I+G-an inbertsioa, heziketako eta formakuntzan inbertsioa edota kapital-inbertsioa) eta bitarteko output batzuen (argitalpen zientifikoak, masa laborala eta bere esperientzia, produktu berritzaile kopurua) ebaluazioan oinarritu da.
Berrikuntza historikoki prozesu linealtzat ematen zen eta ikuspegi horretan zerbitzuen partea eta antolakuntza mailako berrikuntzak ez ziren kontuan hartzen (Sanidas, 2004), produktu eta erlazionatutako prozesuetan bakarrik bideratzen zelarik berrikuntzaren kontzeptua. Hipp eta Grupp-ek (Hipp & Grupp, 2005) gertaera hau egiaztatzen dute, zerbitzu sektorearentzat espezifikoak diren ebaluazio-erremintak beharrezkoak direla baieztatuz. Sun et al.-en arabera (Sun, Wong, Zhao, & Yam, 2012), berrikuntza ebaluatzeko adierazleek berrikuntzasistemaren hiru dimentsioak hartu behar dituzte kontuan: berrikuntza prozesua, eragiketa faktoreak (kultura, baliabideak eta metodoak) eta maila estrategikoak (lidergoa eta estrategia). Mankin-en arabera (Mankin, 2007), enpresen jarduera berritzailea ebaluatzeko erarik onena adierazle-gako batzuen konbinazioaren bidez da, berrikuntza maila lau ikuspegiren bidez analizatuz: emaitzak, prozesua, proiektua eta portfolio-a. Egileak baieztatzen du oso garrantzitsua dela adierazle multzo mugatu bat aukeratzea eta haiek denboran zehar mantentzea, berrikuntza ebaluatzeko orduan adierazle kopuru handiegia edukitzea kaltegarria delako. Azken urteetan, ikuspegi lineala zabaldu eta berrikuntzaren prozesuan zerbitzuen balioa eta ingurune sozioekonomiko eta instituzional osoago bat hartu da kontutan. Aldaketa honen ondorio bezala, berrikuntza neurtzeko adierazleak eboluzionatu dute eta berrikuntzaren kontzeptu konplexua era osoago batean neurtzea ahalbidetu dute (Milbergs & Vonortas, 2004).
2.3.3.2 BERRIKUNTZA EBALUATZEKO ADIERAZLEEN BILAKAERA HISTORIKOA Milbergs eta Vonortas-en arabera (Milbergs & Vonortas, 2004), berrikuntza ebaluatzeko adierazleak lau kategoriatan edo belaunaldietan sailka daitezke, definitu ziren unearen arabera, 2.1 Taulan ikus daitekeen bezala. Lehen belaunaldiko adierazleak Berrikuntza neurtzeko erabili ziren lehen adierazleak berrikuntza prozesuaren ikuspegi linealean oinarritzen ziren, hala nola: I+G-an inbertsioa, heziketa eta formakuntzan inbertsioa, kapital-inbertsioa, unibertsitate graduatu kopurua eta intentsitate teknologikoa, adibidez.
Bigarren belaunaldiko adierazleak Bigarren belaunaldiko adierazleek lehen belaunaldiko adierazleak osatzen dituzte, hala nola; patente kopurua, argitalpen zientifikoak eta produktu edota prozesu berri kopurua. Hirugarren belaunaldiko adierazleak Kasu honetan adierazle kopurua eta kalitatea askoz aberatsagoa da eta galdeketetan eta informazio publikoan oinarrituta daude. Adierazle mota hauek zerbitzu sektorean egindako berrikuntzak kontuan hartzen dituzte. Laugarren belaunaldiko adierazleak Garapen fasean aurkitzen den adierazle talde bat da, hurrengo arloak neurtzen dituztelarik: Ezaguera-adierazleak: berrikuntzaren sorrera eta bera garatzen eta hedatzen den formaren atzean dagoen ezagutza neurtzen dute. Nolanahi ere, ezagutza bezalako hain kontzeptu konplexu eta estratifikatua adierazle konposatuek bakarrik kontutan har dezakete, hala nola: ezagutzainbertsioaren adierazle konposatua eta errendimendu eta jarduera adierazle konposatua. Sareak: berrikuntzaren gaur egungo ezaugarri bat, enpresek bere kabuz bakarrik nekez berritu ahal dutela da. Gehienetan eragile eta enpresa desberdinek hartzen dute parte berrikuntzan. Berrikuntza mota hau sare adierazle konposatuen bidez neurtzen da, eta asoziazio estrategikoak bezalako kontratuzko akordioak eta jabetza intelektualeko lizentziak neurtzen dituzte, adibidez. Berrikuntzarako baldintzak: berrikuntzak arrakasta izan dezan, hurrengo faktoreak kritikoak dira: eskari ekonomikoa, politika publikoaren ingurunea, jarrera sozialak eta faktore kulturalak. Adierazle hauen helburua enpresen berritzeko ahalmena baldintzatzen duen testuingurua atzematea da.
Erreminta bakoitzaren ezaugarriak deskribatuko dira ondoren, berrikuntzaren ebaluazioari bakoitzak nola ekiten dion azalduz.
2.3.4.2 1-INNOCERT (http://www.1-innocert.my/AnonyPages/default.aspx) 1-Innocert programa (Gamal et al., 2011) Malaysiako enpresa txiki eta ertainen artean berrikuntza bultzatzeko sortu zen. Programa honek enpresak analizatzen ditu eta hauen berrikuntza maila programak ezartzen dituen estandar batzuekin konparatzen du. Lehenik eta behin, egiaztapen prozesua auto-ebaluazio batean oinarritzen da eta kalifikazio nahikoa lortu ondoren, enpresa bertan ikuskaritza bat egiten da, hurrengo oinarrizko lau dimentsioak neurtzeko: Trebetasun berritzailea I+G jardueren indizea Berrikuntza teknologikoa Berrikuntza teknologikoaren administrazioa Metaketa teknologikoaren sistema Analisi teknologikoaren trebetasuna
Merkaturatze-trebetasuna Ekoizpen teknologikoaren trebetasuna Produktuak garatzeko trebetasuna Marketina garatzeko trebetasuna
Berrikuntza kudeaketaren trebetasuna Berrikuntza kudeaketaren trebetasuna Aldaketen aurreko erantzun trebetasuna Kudeaketaren balioaren zentzua
Berrikuntzaren emaitzak Emaitza teknologikoak Lehiakortasunaren aurrerapena
Kudeaketa teknologikoaren emaitzak Lorpen teknologikoak
Egiaztapena, enpresa berritzailetzat aitortzen duen ziurtagiria enpresa guztietarako eskuragarri dago. Enpresak hurrengo sektoreetakoak izan daitezke: Manufaktura sektorea Zerbitzu sektorea Bioteknologia Diseinua Softwarea eta Informazio Teknologiak Nekazaritza Ingurumena Energia berriztagarriak Eraikuntza
Egiaztapen prozesuak bi pauso ditu. Lehenik eta behin, enpresek auto-ebaluazio bat egin behar dute, beraien prestaketa maila egiaztapenarekin bat datoren ala ez jakiteko. Auto-ebaluazio hau osatu ondoren, berrikuntzaren ebaluazioaren indize bat sortzen du sistemak, 0 eta 1000 puntuen artean egon daitekeelarik. Balio hau 700 puntu baino handiagoa bada, enpresaren berrikuntza mailak egiaztapena lortzeko baldintzak konplitzen dituela esan nahi du. 700 puntu baino gehiago lortzeko zailtasunak dituzten enpresek prestaketa ikastaroak jaso ditzakete ebaluazioan erabilitako irizpideak ulertzeko eta berrikuntza maila egoki bat lortzeko helburuarekin. 700 puntu baino gehiagoko puntuazioa lortu ondoren, enpresa bertan ikuskaritza bat eska daiteke. Ikuskaritza hau nahitaezkoa egiaztapena lortu nahi duten enpresak benetan berritzaileak direla frogatzeko eta Innocert-en baldintzak bete dituztela ziurtatzeko da. Behin ikuskaritza gainditu ondoren, enpresak ofizialki Innocert enpresa ziurtatua izateko aukera du. Esan beharra dago behin betiko egiaztapena onespen batzordearen esku dagoela, prozesu guztia egiaztatzeko ardura duelarik.
Ikerketa honen barruan, bere egileek Innovation Maturity Model erreminta garatu zuten, enpresa hauei bere berrikuntza ahalmena era errazean ebaluatzen laguntzeko eta ahulak diren alorretan hobekuntza neurriak hartzeko. Erremintak 61 galdera dauzka eta emaitzaren araberako gomendioak ematen ditu. Ebaluazio prozesuarekin hasteko, erreminta erabiltzen ari den pertsonak enpresako langile talde adierazgarri bat aukeratu behar du, enpresaren ikuspuntu zabala aurkeztuko dutenak. Une horretan langileek enpresaren 61 galderei erantzun behar diete, 1 eta 5 arteko balio bat emanez. Behin erantzun indibidual bakoitzaren datuak sartu direnean, erremintak enpresaren berrikuntzaren azkeneko indizea kalkulatzen du, dauden 8 alorretan zehar zatitzen duelarik emaitza. Era honetan, enpresak 8 alor hauetako bakoitzean berrikuntza kudeatzeko erari buruz diagnostiko lortzeko aukera du. Azkenik, erremintak enpresaren berrikuntzako emaitza
potentziala kalkulatzen du alor bakoitzean, hots, enpresak berrikuntzaren kudeaketari dagokionez hobekuntzak egingo balitu, noraino irits litekeen jakiteko aukera ematen du.
2.3.4.4 NESTA (http://www.nesta.org.uk/library/documents/measuring-sectoral-innovation.pdf) Nesta Erresuma Batuko Zientzia, Teknologia eta Arteen nazio mailako fundazioa da, herrialde honen berrikuntzaren ahalmena eraldatzea duelarik helburu nagusitzat. Fundazio honek lehen faseetan dauden enpresetan inbertitzen du, berrikuntza-politikei buruz informazioa zabaltzen du eta berrikuntza sustatzen duen kultura bat bultzatzen du. Nesta-k 2008. urtean berrikuntzaren ebaluazio proiektua abiarazi zuen, zeinen helburuak bi diren (NESTA (National Endowment for Science, Technology and the Arts), 2006): sektore bakoitzaren berrikuntza potentziala islatzeko erabil daitekeen metrika identifikatzea sektore bakoitzaren berrikuntza potentziala konparatzeko marko bat sortzea, politikaren eta garapen estrategikoaren lehentasunak identifikatzeko
Proiektuaren ikuspegia erkaketa intersektorialak egitea da eta hartarako Hansen-ek eta Birkinshaw-ek garatutako Innovation Value Chain modeloa hartzen da erreferentzi gisa (Hansen & Birkinshaw, 2007). Modelo honek hiru fase hartzen ditu barne: ezaguerarako sarbidea, berrikuntzaren sorrera eta berrikuntzaren merkaturatzea. Ezaguerarako sarbidea Kanpokoan sortutako ideien portzentajea I+G intentsitatea Diseinuaren intentsitatea Ezaguera lortzeko kanpoko bazkideen erabilera Multifuntzionaltasuna
Berrikuntzaren sorrera Berrikuntza prozesuaren intentsitatea Produktu berrietatik datozen salmenten portzentajea Berrikuntzaren aniztasuna Berrikuntza sortzeko kanpo-bazkideen erabilera Multifuntzionaltasuna Talde lana
2.3.4.5 IMP3ROVE EUROPE INNOVA (http://www.eurosfaire.prd.fr/7pc/doc/1313739930_nbna24180enc_002.pdf) Europako Batzordeak Imp3rove proiektua garatu zuen, Europako enpresa txiki eta ertainen berrikuntzaren kudeaketa hobetzeko (Engel, Diedrichs, & Brunswicker, 2010). Proiektua berrikuntzaren kudeaketako praktika onenen analisiarekin eta Europan erabiltzen diren berrikuntza ebaluatzeko erreminten analisiarekin hasi zen. Erreminta honek berrikuntzaren kudeaketak arrakasta izan dezan behar diren gako faktoreak neurtzen ditu, AT Kearney-k garatutako “The House of Innovation” modeloaren arabera. Faktore gakoak hurrengoak dira: berrikuntza estrategia, antolaketa eta kultura eta berrikuntzaren bizitza-zikloaren kudeaketa (ideia kudeaketa, produktuaren garapena, prozesu-jaurtiketa eta etengabeko hobekuntza barne daudelarik).
Berrikuntza-estrategia Berrikuntza-ikusmena eta ikuspegi estrategikoa Estrategiaren inplementazioa
Antolaketa eta kultura Funtzioak eta erantzukizunak Antolaketaren egitura Klima eta antolaketa kultura
Berrikuntzaren bizitza-zikloaren prozesua Ideia-kudeaketa Produktu, prozesu eta zerbitzu garapena Jaurtiketa edo irteera eta hobekuntza jarraitua
Imp3rove erremintak berrikuntzaren kudeaketaren ebaluazioa ikuspegi holistikoan oinarritzen du eta jada 3000 enpresak erabili dute erreminta hau Europa mailan. Erreminta honek enpresa txiki eta ertainen berrikuntzaren kudeaketa, lineako ebaluazioa, benchmarking-a, aholkularitza-zerbitzua eta etengabeko hobekuntza integratzen ditu. Berrikuntzaren ebaluazioa lortzeaz gain, enpresa bakoitzak bere berrikuntzaren kudeaketari dagozkion alde indartsu eta ahulei buruzko txosten bat jasotzen du.
Lehen ebaluazioa 1º Berrikuntza Indizea (II1) delakoaren bitartez egiten da eta aurreko hiru urteetan berrikuntza “nabarmenen” presentzia edo absentzien identifikazioan oinarritzen da. “Nabarmen” izena ematen zaio enpresarako garrantzi nabarmena duen jarduerari. Bigarren ebaluazioa 2º Berrikuntza Indizea (II2) delakoa da eta konplexuagoa da: berrikuntzen presentzia detektatzeaz gain, bere originaltasunaren eta bere konplexutasun teknologikoaren ebaluazioa egiten du. Enpresak ebaluazioaren aurreko hiru urteetan burututako berrikuntza nabarmenen informazio kualitatiboan oinarritzen da. II2 adierazlea II1 baino askoz ere zehatzagoa da, baina baita subjektiboagoa ere. Horregatik erremintaren egileek bi indizeen konbinazioa gomendatzen dute, ebaluazioa objektiboago eta errealago egiteko helburuarekin.
2.3.4.8 THE SOLVAY BUSINESS SCHOOL SURVEY Erreminta hau 2000. urtean Belgikako Solvay Business School-eko ikertzaile talde batek garatu zuen (Peeters & de la Potterie, Bruno van Pottelsberghe, 2003), enpresen berrikuntza prozesuan paper garrantzitsua jokatzen duten konpetentzia gakoak identifikatzeko helburuarekin. Erreminta honen ezaugarri nagusia, enpresen berrikuntza prozesuarekin erlazionatuta dauden konpetentzietan oinarritutako ikuspegi sendoa da. Neurtzen diren konpetentziak hurrengoak dira:
Berrikuntza-kultura garatzeko trebetasuna Ideiak inplementatzeko ahalmena Jabetza intelektualaren kudeaketa eraginkorra
2.3.4.9 THE COMMUNITY INNOVATION SURVEY Oslo Eskuliburuan zuzenki oinarritzen den eta Europar Batasuneko herri guztien arteko adostasunaren ondoren garatu den berrikuntza ebaluatzeko erreminta bat da “Community Innovation Survey” izena duelarik (Tether, 2001). Hurrengo kontzeptuetan oinarritzen da: Berrikuntza jarduera maila handiagoa kontuan hartzen du, hala nola: I+G-ean inbertsioa, lizentzia eta patenteen eskuratzea, produktuaren diseinua, langileen formakuntza eta merkatuaren analisia. “Output” berrikuntza adierazleen maila handiago bat hartzen du kontutan, hala nola: merkatuan produktu eta prozesu berrien sarrera, antolaketaren barruan aldaketak eta marketin berrikuntzak , produktu berriei zor zaizkien salmenten portzentajea. Berrikuntza garatzen den moduaren gaineko informazioa, hala nola: berrikuntza garatzeko erabiltzen diren ezaguera iturriak eta berrikuntza hesiei buruzko informazioa.
2.3.4.10 THE IRISH INNOVATION INDEX Erreminta hau online motako galdeketa bat da, edozein tamainatako enpresa irlandarrei hazten laguntzeko eta bere negozioa berrikuntzaren bidez garatzeko helburuarekin. Berrikuntzaren ebaluazioaren arloan beste agentzia batzuek garatutako lana hartzen du oinarritzat, hala nola NESTA, Solvay, Roper, Hansen & Birkinshaw eta The Community Innovation Survey. Era honetan bateratutako erreminta mardul bat sortu dute enpresek bere berrikuntzaren ahalmena ebalua dezaten, arlo potentzialak hobetzeko praktikak ere eskaintzen dituelarik.
2.3.4.11 DTI INNOVATION SELF ASSESSMENT TOOL Erresuma Batuko Merkataritza eta Industria Departamentuak (DTI) auto ebaluazio erreminta bat garatu du, 30 enuntziatu dauzkan galdeketa batean oinarritzen delarik (Chiesa, Coughlan, & Voss, 1996). Parte hartzaileak enuntziatuetako bakoitza irakurri behar du eta ondoren bere enpresaren ohiko praktikaren ikuspegia hobeto islatzen duen aukera markatu behar du. Emaitza orokorra enpresaren berrikuntza prozesua DTI-ko ikertzaileek garatutako modelo "idealarekin" konparatuz lortzen da. Erreminta hau enpresen berrikuntza kudeatzeko erari buruz langileen artean eztabaidak sortzeko da bereziki erabilgarria.
2.3.4.12 INNOVATION QUICK SCAN Enpresaren egungo egoera eta bere helburuak berrikuntza aukeren bidez aztertzea posible egiten duen erreminta bat da. Era honetan, enpresariei berrikuntza prozesuari aurre egiteko norabidea seinalatzen die, berrikuntza-prozesuentzat euste puntu irmo bat eskainiz. Erremintak berrikuntza-akzio plan bat sortzen du, enpresak berrikuntza aukerak aprobetxatzeko hartu behar dituen akzioen laburpen bat eskainiz.
2.3.4.13 TIP - TOP DOWN INNOVATION PLANNING (http://www.tip-eu.org) TIP proiektua Europar Batasunak finantzatutako proiektu bat da, plastiko sektoreko enpresa txiki eta ertain europarrei berritzen laguntzeko helburuarekin, ETE hauentzako bereziki diseinatutako berrikuntza plangintza erreminta bat eskainiz. TIP proiektuaren helburua enpresa txiki eta ertainei hurrengo helburuak lortzen laguntzea da: Lehiakortasuna hobetzea Bezeroaren beharren arabera berritzea Negozioari balioa gehitzea Bezeroaren gogobetetasuna mantentzea Aukera edo abagune berriak bilatzea
TIP proiektuak enpresa txiki eta ertainei berrikuntza metodologia egoki bat planteatzen laguntzen die, era honetan produktu berritzaileen garapena eta teknologia berrien inplementazioa hobetzeko. Horretarako, enpresen berrikuntza ahalmenen konparaziozko ebaluazio bat egiten da, enpresa txiki eta ertainen prozesuak eta berrikuntza-jarduerak hobetzeko.
2.3.4.14 Wave™ SB Wave™ SB erreminta enpresa baten berrikuntza ahalmena zehazteko metodo bat da. Lehenik eta behin, 6 oinarrizko ahalmenetan eta 6 berrikuntza ahalmenetan sailkatzen den galdeketa bat egiten behar da. Ondoren, algoritmo bat erabiliz, balio horiek berrikuntza maila adierazten duen balio indize batean bihurtzen dira. Lehen fasean, erremintak 6 oinarrizko ahalmenak ebaluatzen ditu. Hauek dira: Zuzendaritza nagusia Negozio eta lehiakortasun estrategia Ingurune analisia Marketina eta salmentak Ekoizpena / operazioak Administrazioa, finantzak, informazio-teknologiak eta giza baliabideak
Negozioaren hazkundea produktu, metodo eta negozio diseinu berrien garapenaren bidez sortzen da, sortutako berrikuntzaren emaitza direlarik gehienetan. Horregatik, diru sarrera potentziala iragartzeko beharrezkoa da enpresa baten berrikuntza potentzialaren ebaluazioa egitea. Modelo honetan, berrikuntzaahalmenak hurrengokoak dira: Lidergoa Berrikuntza estrategia Berrikuntzaren sustapena kanpoko giroan zehar. Horretarako funtsezkoa da kanpoko datuak eta sareak ideia eta berrikuntza iturri gisa onartzea Berrikuntzarako barneko giroa. Lanaren antolaketa, gerentziaren erabaki-hartzea eta pentsamendu sortzailea sustatzen duten sari sistemak. Berrikuntzaren ekoizpen prozesua, sortzea, harrapatzea, ebaluatzea eta ematea delarik esentzian
Berrikuntzaren mantenu eta ebaluazioa.
Horregatik, erreminta honek enpresen berrikuntza errendimendua hobetzen laguntzeko sistema bat aurkezten du.
2.3.4.15 INNOSCORE Innoscore Fraunhofer Institutuak enpresen berrikuntzaren ahalmena hobetzeko eta beraz, enpresak arrakasta izan dezan garatutako berrikuntzako ebaluazio erreminta bat da (Freitag & Ganz, 2011). Erreminta honen bidez enpresek produktuarekiko erlazionatutako zerbitzuen berrikuntzaren ahalmenari buruz informazioa lortzen dute. Era honetan, lehiakideekin zuzenki konpara daitezke eta beraien produktuarekin erlazionatutako zerbitzuak hobe ditzakete. Berrikuntzaren ahalmen hau epe luzerako handi daiteke errepikatutako ebaluazioen bidez. Berrikuntzaren ebaluazioa oinarritzen den bederatzi arloak hurrengoak dira: Berrikuntza-kultura Estrategia Konpetentzia eta ezaguera Teknologia Produktuak eta zerbitzuak Prozesua Egitura eta sareak Merkatua Proiektuen kudeaketa
Eta prozesuan eman beharreko pausuak hauek dira: Galdeketa egiteko pertsonen aukeraketa Enpresaren kasu zehatzerako adierazleen balioa lortzea InnoScore erreferentzia indizearen kalkulua Enpresak lortutako indizea InnoScore erreferentzia balioarekin konparatzea
Konklusioak idaztea eta gomendioak definitzea Enpresaren arduradunekin azken Workshop-a egitea
2.3.4.16 TOP 100 – INNOVATIONSCHECK TOP 100 Alemaniako 100 enpresa berritzaileenak identifikatzen dituen proiektua da eta orain dela 20 urtetatik funtzionatzen du. TOP 100 barruan egotea lortzen duten enpresek berrikuntza eta bere kudeaketa ona islatzen dituen saria lortzen dute TOP 100 proiektuaren barruan garatutako erremintak enpresaren baliabideak berrikuntzarako egokiak diren, berrikuntzak modu sistematikoan kudeatzen diren eta epe luzerako berrikuntza errazten duen klima dagoen ala ez ebaluatzen du. Erremintak berrikuntzaren ebaluazioa bost dimentsio hauetan oinarritzen du: Goi zuzendaritza mailan berrikuntza Berrikuntza klima - giroa Prozesu berritzaileak eta enpresa berritzailea Berrikuntzen marketina Arrakastazko berrikuntzak
2.3.4.17 COTEC COTEC fundazioak garatutako erreminta bat da, bere helburua enpresa txiki eta ertainen berrikuntza teknologikoaren ahalmena era errazean ebaluatzea delarik. Horrez gain, berrikuntzaren kudeaketa hobetzeko gomendioak ematen ditu. COTEC-ek erreminta hau enpresa handien berritzeko eran oinarrituz diseinatu du, berrikuntza-prozesu estandarizatu eta formalak dituztenak. Erremintak zuzendaritzarentzat berrikuntzaren garrantzia edota bereziki berrikuntza-gaietan aritzen diren langileak diharduten begiesten ditu, adibidez.
Behin erremintaren galdera guztiei erantzun ondoren, enpresaren ahalmen berritzailea kalkulatzen da eta COTEC-ek definitutako bost taldeetako batekin identifikatzen da enpresa: berrikuntzarik gabe, berrikuntza urriarekin, irudi-berrikuntzarekin, berrikuntza ezkutuarekin eta berrikuntza sendoarekin. Erremintak egiten duen sailkapen hau COTEC-en berrikuntza modeloan oinarritzen da, hiru dimentsio nagusitan sostengatzen delarik: Berrikuntza aukeratzea Operazio gisa atzematea Berrikuntza balioztatzea
Galdeketa egin ondoren, ETE bakoitzak bere ahalmen berritzailea irudikatzen duen fitxa laburpen bat jasotzen du, hain sendoa ez den berrikuntza arloak bultzatzeko gomendioekin batera.
2.3.4.18 TCW Innovationsaudit Berrikuntza ebaluatzeko erreminta honek enpresaren berrikuntzaren kudeaketaren egoera identifikatzeko balio du, momentuan momentuko berrikuntza aukerak eta berrikuntzarekiko arriskuak ezagutzeko (Kaschny & Hürth, 2010). Berrikuntzaren ebaluazioa sei modulu independentetan oinarritzen da: Berrikuntzaren Analisia I+G hornitzaileen analisia Sarrera eta irteeraren arteko produktuaren analisia Berrikuntza kulturaren analisia Proiektuaren arriskuen analisia Benchmarking-a
Modulu bakoitzaren barruan galdeketa bat dago erlazionatutako galderekin. Galdera horiei erantzun ondoren sistemak enpresaren berrikuntzaren kudeaketaren ebaluazio orokorra egiten du eta 500 puntuko maximora
hel daitekeen indize bat ematen dio. Enpresak lortutako puntuazioari dagokionez, bere berrikuntzaren kudeaketa-erremintak definitzen dituen lau kategorietako baten barruan sailkatzen da. TCW, erreminta garatu duen enpresak, berrikuntzaren kudeaketaren hobekuntza mintegi bat egiteko aukera eskaintzen du, aholkulari espezializatuek parte hartzen dutelarik.
2.3.4.19 INNOVATIONSAUDIT HAMBURG (http://www.hamburger-innovationsaudit.de/) Berrikuntza ebaluatzeko erreminta hau Hamburgoko Merkataritza Ganberak, Hamburgoko Berrikuntzarako Fundazioak, HSU - Helmut Schmidt Unibertsitateak, Hamburg-Harburg Teknologia Unibertsitateak eta Hamburgoko Unibertsitateak elkarrekin sortu dute, Europar Batasuneko Eskualde Garapeneko Europako Funtsak finantzatutako proiektua bat delarik (Herstatt, Buse, Trapp, & Stockstrom, 2007). Erreminta honen helburua berrikuntzaren kudeaketa hobetzea da, hura lortzeko beharrezko ezaguera zabaltzearen bidez. Hainbat dimentsioetan zehar enpresa bakoitzak bere berrikuntzaren kudeaketa maila zein den jakin dezake eta beste enpresa batzuekin konpara daiteke.
2.3.4.20 RKW-INNOCHECK (http://www.rkw-innovationsportal.de/nc/inno-check/) Alemaniako RKW Kompetenzzentrum ikerketa zentroak garatu du berrikuntza ebaluatzeko erreminta hau. Ebaluaketa honek enpresaren teknologia eta berrikuntza kudeaketaren sendotasunak eta ahultasunak erakusten ditu, iradokizunak eta horri buruzko gomendioak emanez. Ikerketa zentro honen arabera, gaur egun bezalako krisi ekonomiko garaietan, oso garrantzitsua da enpresa txiki eta ertainak zentzuzko merkatu-estrategien bidez merkatuetan lehiatzea eta horretarako berrikuntza gako faktore bezala identifikatzen du. Horretarako erreminta hau garatu du, enpresa bakoitzak bere berrikuntza maila ezagutzeko eta beharrezkoa den kasuetan, hura hobetu ahal izateko. Erreminta hurrengo dimentsiotan oinarritzen da: Berrikuntza-estrategia
Berrikuntza-prozesuak Ideia trukaketa Bideragarritasun analisia Ikerketa eta garapena (I + G) Kolaborazioak Merkatua Berrikuntzaren arrakasta
Ebaluazioaren emaitzak, informazioa eta hobekuntza aholkuak dimentsioka xehatuta aurkezten dira. Ebaluazioaren emaitzak grafikoen bidez ere aurkezten dira, era horretan enpresa bakoitzaren berrikuntza arduradunek ustiatu gabe duten berrikuntza potentziala ezagutu dezakete.
2.3.4.21 CIDEM - GUIDE FOR MANAGING INNOVATION (http://www.inovacijos.lt/inopagalba/cms/71lt.pdf) Erreminta hau CIDEM-ek garatu du (Centre d’Informació i Desenvolupament Empresarial) eta enpresen berritzeko ahalmenari buruz auto-ebaluazioa egitea ahalbidetzen du. Erremintaren helburua enpresaren berrikuntzaren ahalmena handitzea da, hobekuntza-akzioak bultzatuz enpresa guztian zehar. Erreminta 30 galderaz osatutako galdeketa batean oinarritzen da eta emaitzak dimentsio desberdinetan zatitzen dira.
Berrikuntzaren ebaluazioa hurrengo sei modulu edo dimentsioak neurtuz burutzen da: negozio estrategia, aliantzak, produkzioa, produktu eta zerbitzuak eta marketina. Emaitza bezala, erremintak bi balioren arteko erkaketa aurkezten du: enpresaren momentuko berrikuntzaerrendimenduaren balioa eta enpresaren berrikuntza ahalmenaren balioaren arteko erkaketa. Era honetan, enpresaren gaurko berrikuntza gradua kalkulatzen da eta eduki ahal izango lukeen berrikuntza maila idealarekin konparatzen da. Enpresa desberdinetan erremintaren aplikaziotik lortutako emaitzen informazioarekin, gobernuak enpresa hauen alde ahulak eta hutsak ezagut ditzake eta hauetan oinarrituta, aipaturiko enpresen berrikuntza graduaren hobekuntzara zuzendutako jarduerak sor ditzake.
NHS institutuak enpresen berrikuntza - kultura eraginkorragoa bilakatzeko pauso praktikoak ematera laguntzen duten bi gidaliburu ere sortu ditu. Azken finean, erreminta honen asmoa berrikuntzaren kultura antolaketetan ebaluatzen laguntzea da, erreminta sinple eta intuitiboa izateko diseinatu delarik. Behin
erreminta erabilita, harekin lotutako gidaliburuak aholku praktikoak eskaintzen ditu, berrikuntzaren kultura enpresaren antolaketaren barruan hobetzen laguntzeko helburuarekin.
2.3.4.24 INNOVATION QUOTIENT SURVEY (http://www.innovationquotientsurvey.com/) Estatu Batuetako Plante Moran eta NewNorthCenter Berrikuntzaren arloko Formakuntza Institutuak elkarrekin berrikuntza neurtzeko erreminta bat garatu dute. Programan parte hartzen duten enpresek urtero egin behar duten galdeketa bat da, hurrengo helburuekin: Berrikuntzarako garrantzitsuak kontsideratzen diren faktoreen baliotasuna probatzea Berrikuntzan arrakasta duten enpresak identifikatzea Enpresetan berrikuntza ebaluatzeko erabil daitezkeen erreferentzia-puntuak sortzea
Erremintak txosten pertsonalizatu bat jasotzeko aukera eskaintzen du, enpresaren berrikuntza maila bere sektorearen berrikuntza mailarekin konparatzen duelarik.
2.3.4.25 WAGENINGEN INNOVATION ASSESSMENT TOOL (WIAT) (http://www.eoq.hu/iama/conf/1189_paper.pdf) Wageningen Innovation Assessment Tool (Fortuin, Batterink, & Omta, 2007) erremintaren helburua enpresen berrikuntza-arrakasta faktore kritikoak ebaluatzea da, beraien jarduera berritzailean arrakasta izan duten eta berrikuntza-gaietan erreferentzia diren enpresa errealekin konparatuz. Era honetan enpresei bere berrikuntza proiektuen exekuzioan laguntzen die, merkatu-kuota handitzeko eta beraien lehiakortasuna hobetzeko aukera emanez. Erreminta honek nekazaritza eta elikagai enpresetako arloan du aplikazioa eta bere helburua sektore honetako enpresen arrakasta-faktoreak identifikatzea da.
2.3.4.27 TEST DE AUTOEVALUACIÓN DE LA INNOVACIÓN DE FRANCESC GÜELL (http://www.fguell.com/avaluar-la-gestio-i-capacitats-per-a-la-innovacio/?lang=es) Francesc Güell-ek, kudeaketa integralean espezializatutako aholkulari independenteak garatu du berrikuntza ebaluatzeko erreminta hau. Erreminta honek enpresen ahalmen berritzailearen adierazle izan nahi du, arreta hurrengo arlo garrantzitsuetan jartzen duelarik: Kultura berritzailea Antolaketa Ikuspegi berritzailea Estrategia Bezeroan zentratutako orientazioa Kanpora irekitzea Proiektuak eta programak kudeatzea Neurtzea eta hobetzea Ideiak, kontzeptuak eta prototipoak sortzea Iragaztea eta aukeratzea. Faseetako berrikusteak Etekinak sortzeko ahalmena Ikuskatzeko eta ikasteko ahalmena
Galdeketa 10 baieztapenek osatzen dute eta emaitza bezala bi grafiko lortzen dira, gaurko egoeraren ikuspegi orokorra islatzen duen sei ardatzekoa bat eta xehetasun gehiago baimentzen duen 12 ardatzeko beste bat.
2.3.4.29 INNOVATION MANAGEMENT MATURITY ASSESSMENT TOOL (http://cims.ncsu.edu/tools-assessments/im-maturity/) Enpresako berrikuntza kudeaketaren konpetentzia maila ezagutzeko CIMS erakundeak (Center for Innovation Management Studies) sortutako erreminta da. Erreminta honen garapena aipaturiko erakundeak merkatuko enpresa liderren praktika onenen gainean burututako 29 urteko ikerketetan lortutako esperientzian oinarritzen da. Erremintak enpresaren berrikuntzaren kudeaketari buruz diagnostiko labur bat eskaintzen du, emaitzak mapa-itxurazko grafikoen bidez azalduz, era horretan enpresa bakoitzaren arlo sendo eta ahulak erraz identifikatu daitezkeelarik eta ondorioz, hobekuntza-ahaleginei lehentasuna ematea oso erraza delarik.
Arthur D. Little aholkularitza enpresak garatutako erreminta bat da, zeinen helburua enpresen berrikuntzaren kudeaketa ahalmenaren diagnostiko bat egitea da. Horretarako, oso enpresa berritzaileekin erlazionatzen diren ezaugarriak identifikatu dira eta hauetan oinarrituta, erreminta garatu da. Honela, ezaugarri hauek enpresa barruan txertatuta dauden graduaren arabera, enpresa berrikuntza kudeaketa “idealetik” zein gertu dagoen jakiteko aukera ematen du, arreta jartzea beharrezkoa duten arlo ahulak identifikatuz.
2.3.4.32 THE AMERICAN MANAGEMENT ASSOCIATION (AMACON) INNOVATION AUDIT (http://upecen.edu.pe/ebooks/Administraci%C3%B3n/Innovation%20by%20Design.%20Gerard%20H.%20( Gus)%20Gaynor.pdf) Erreminta honek enpresen berrikuntza kudeaketa zuzenki burutzeko beharrezkoak diren errekurtso, azpiegitura, kultura eta prozesuak dituen ala ez jakiteko aukera eskaintzen du. Bai edo ez motako galderek osatzen dute erreminta. Ebaluazioa burutzeko, erremintaren sortzaileek enpresa bakoitzeko departamentu desberdinetako langile talde bati galdeketa egitea aholkatzen dute. Erremintaren helburua, enpresaren berrikuntzaren egoerari buruzko adostasuna lortzea da. Helburua ez da ebaluazioa burutzea bakarrik, baizik eta arazoak zuzentzeko programa bat garatzea eta aukera berriak kontutan hartuta aurrera jarraitu ahal izatea da. Horregatik, azken helburua ulermen hobea lortzeko
gai bakoitza eztabaidatzea da, enpresak nola funtzionatzen duenaren ideia egitea, eta asmoekin konplitzen duen eta antolaketaren helburuak garatzea lortzen duen programa errealista bat garatzea.
Berrikuntza zein garrantzitsua da enpresarako? Enpresaren gerentziak berrikuntzarekiko daukan “gosea” Aurreko urtean merkatuan sartutako produktu eta prozesu berrien ondorioz lortutako diru sarreren portzentajea Berrikuntza jarduerentzako esleitzen den aurrekontu korporatiboaren portzentajea Kanpoko bazkideekin elkarlanean garatutako produktu eta zerbitzuen portzentajea Enpresan hurrengo bost urteetan espero den sarreren hazkunde aurreikuspena
2.3.4.35 MAP OF THE COMPANY INNOVATION POTENTIAL Berrikuntza ebaluatzeko erreminta honen helburua enpresaren berrikuntza potentziala ebaluatzea da, horretarako enpresak aholkulariarekin lan egitea beharrezkoa duelarik. Ebaluazio honen emaitzak enpresarako egokiena den prestakuntza-programa neurrira diseinatzeko erabiltzen dira, honen azken helburua berrikuntzaren kudeaketa hobetzea delarik. Lehen pausoa galdeketa erantzutea da. Enpresako hainbat zuzendarik galderei era independentean erantzutea gomendatzen da. Ondoren, hauen erantzunekin eztabaida bat sortzen da, enpresaren berrikuntzakudeaketaren egoerari buruzko adostasun bat lortzeko helburuarekin. Azken fasean, aholkulariak ondorio hauek ebaluatzen ditu eta berrikuntza-kudeaketari dagokionez etorkizunerako akzio-plan bat prestatzen du.
2.3.4.38 THE OPEN2-INNOVA8ION Open2-Innova8ion enpresen berrikuntza maila ebaluatzeko garatu den multimedia erreminta bat da (Caird, Hallett, & Potter, 2013). Enpresen berrikuntza emaitzen kalifikazioari buruz interesa duen edozein enplegatu edota zuzendarik erabiltzeko diseinatuta dago. Erreminta azkar eta intuitiboa da eta informazioa testu eta grafiko formatuan ematen ditu.
Erreminta hau 20 galderaz osatuta dago eta edozein enpresa motatan erabil daiteke. Erremintaren garapenean erabilitako metodologia analisi faktorial baieztatzailea izan da.
Erreminta 58 galderek osatzen dute eta goi-teknologia-industrian du aplikazioa. Kasu honetan erremintaren garapenean erabilitako metodologia Analytic Hierarchy Process (AHP) delakoa izan da.
2.3.4.41 PRODUCT INNOVATION MANAGEMENT (PIM) SCORECARD 2004. urtean Irlandan Kathryn Cormican eta David O’Sullivan-ek garatutako produktu berrikuntza maila neurtzeko erreminta bat da, bost dimentsio erabiltzen direlarik berrikuntza-maila ebaluatzeko orduan: Estrategia eta lidergoa Kultura eta lan klima Antolaketa eta aukeraketa Egitura Kolaborazioa eta komunikazioa
Erremintak 50 adierazle erabiltzen ditu ebaluazio prozesuan eta edozein enpresa motan erabiltzeko diseinatuta dago.
2.3.5 BERRIKUNTZA EBALUATZEKO ERREMINTEN KONPARAZIOZKO ANALISIA 2.3.5.1 SARRERA Berrikuntza ebaluatzeko gaur egun erabilgarri dauden erremintak aurkeztu ondoren, atal honetan haien arteko erkaketa bat egingo da, komunean daukatena islatzeko eta haietako bakoitzaren ezaugarriak deskribatzeko helburuarekin. Hartarako, erreminta bakoitzaren hurrengo informazioa bildu da: Egilea, garapen urtea eta entitate mota (publikoa edo pribatua) Herrialdea Erremintaren aplikazio arloa Berrikuntza ebaluatzeko orduan erabiltzen dituen adierazle kopurua Adierazleen sailkapena, dimentsiotan Datuak sartzeko orduan erremintak eskatzen duen formatua Emaitzak ematerako orduan erremintak erabiltzen duen eskala edo formatua Erremintaren web helbidea Erremintaren erreferentziak literatura zientifikoan
Enpresa-proiektu egokitzea, Proiektuaren baliabideak, Taldearen komunikazioa, Produktuaren nagusitasuna, Produktuaren ezaugarriak, Merkatuaren konpetentzia, Merkatuaren bolumena, Ingurumena, Errendimendua 1 Formatua 1 Formatua
2.3 Taula: 2. Taldeko berrikuntza ebaluatzeko erremintak
2.4 Taula: 3 Taldeko berrikuntza ebaluatzeko erremintak
Izena Egilea/ Urtea / Natura Herrialdea Aplikazio arloa Ad. Kopurua Adierazleen sailkapena Datu sarrera formatua Emaitzen formatua Erreferentziak 1 HUNTERNET INNOVATION ASSESSMENT TOOL HunterNet Co-operative - NSW Department of Industry and Investment / 2010 / PRIBATUA Australia Mota guztietako enpresak 80 Berrikuntzaren ulermena, Berrikuntzari aplikatutako baliabideak, Berrikuntzaren inplementazioa, Garapen teknologikoaren berrikuntza, Orientazio estrategikoan berrikuntza, Ekoizpenean berrikuntza, Produktuetan eta zerbitzuetan berrikuntza, Merkaturatzean berrikuntza 1 Formatua 1 Formatua
Analizatutako erremintetako garapen urteari dagokionez, gehiengo handia azken hamarkadakoa dela esan daiteke. Haietatik zaharrena 1992an garatu zen, Innovationscheck - Top 100 erreminta, alegia. Gainerako erremintak 2000. urtetik aurrera garatu dira eta hauetatik gehienak, 40 erremintatik 24, 2007 eta 2014 bitartean garatu dira, 2.10 Irudian ikus daitekeen bezala. 0 5 10 15 20 25 30 2000. urtea baino lehenago 2000. eta 2006. urte artean 2007. eta 2014. urte artean
2.10 Irudia: Berrikuntza neurtzeko erreminten garapen urtea
Erreminten egileei dagokienez, haietatik 23 entitate pribatuek garatu dituzte eta 17 entitate publiko edo partehartze publikoa duten entitateek garatu dituzte. Erakunde motari dagokionez, sailkapena hurrengoa da: Enpresa pribatuek, fundazio pribatuek edo aholkulari indibidualek 16 garatu dituzte Unibertsitateek 9 garatu dituzte Zentro teknologikoek 5 garatu dituzte Europar Batasunak 3 garatu ditu Nazio mailan berrikuntza sustatzeko organismo publikoek 4 garatu dituzte Partzuergoek edo lukuek 3 garatu dituzte
2.11 Irudia: Erreminten sailkapena adierazle-kopuruaren arabera
leak 5 eta 12 artean oszilatzen duten dimentsio kopuru batean sailkatzen dituzte, 2.12 Irudian ikus daitekeen bezala.
Berrikuntzaren neurketa egiteko orduan datuak sartzeko erari dagokionez ere, erreminta bakoitzak erabilitako datu sarrera formatuen sailkapen bat egin da. Formatuak hurrengoak dira: 1 Formatua: Likert-eskala motako galderak, erantzuteko 3, 4, 5, 6, 7, 8, 10 edo 11 aukera ematen dituztenak 2 Formatua: Enuntziatu edo galdera bat dago eta erabiltzaileak zerrenda batetik ados dagoen aukera markatu behar du, erantzun bat baino gehiago aukeratzea dagoelarik. 3 Formatua: Enuntziatu edo galdera bat dago eta erabiltzaileak zerrenda batetik ados dagoen aukera markatu behar du, erantzun bakarra aukeratu behar delarik. 4 Formatua: Baieztapen bat azaltzen da eta erabiltzaileak bai edo ez erantzun behar du, bere iritziaren arabera. 5 Formatua: Enpresaren datuak sartu behar ditu erabiltzaileak, berrikuntza-ratioak kalkulatzeko helburuarekin, hala nola, enpresaren I+G ratioa adibidez. 6 Formatua: Galdera edo baieztapen bat dago eta erabiltzaileak zerrenda batetik haietatik ados dagoen esaldi kopurua zenbatu behar du. 7 Formatua: Erabiltzaileak enpresari buruzko galdera batzuk erantzun behar ditu, enpresaren kudeaketa eta berari buruzko xehetasunak emanez.
Erreminta bakoitzetik lortzen diren emaitzei dagokienez, emaitza horiek ere formatu desberdinetan irudikatzen dira: 1 Formatua: Emaitzen azterketa errazago burutzeko helburuarekin emaitzak dimentsio desberdinetan sailkatuta aurkezten dira, hauek armiarma-diagrama batean ikusteko aukera ematen duelarik 2 Formatua: Indize bat edo berrikuntza-gradu bat ematen da emaitza bezala, eta indize horren arabera enpresen sailkapena burutzen da 3 Formatua: Enpresaren alde indartsu eta ahulen azterketa egiten da eta gomendio edo praktika onen zerrenda ematen da emaitza bezala.
Kasu honetan ere, analizatutako erreminta guztien % 65ak berrikuntzaren neurketaren emaitzak irteera formatu bat baino gehiago erabiliz ematen du, 2.14 Irudian ikus daitekeen bezala. Haietatik formaturik ohikoenak zeintzuk diren aztertu dira eta hurrengo emaitzak lortu dira: Erreminten % 83ak 1 Formatua erabiltzen du Erreminten % 37ak 2 Formatua erabiltzen du Erreminten % 40ak 3 Formatua erabiltzen du
2.3.5.3 KAPITULUAREN KONKLUSIOAK Gaur egun, enpresa askok jasaten ari diren krisi ekonomikoaren ondorioz batez ere, lehia irabazteko eta merkatuan mantendu ahal izateko modua errazten duen faktore bat berrikuntza da, aldagai ekonomiko bezala begirune handia lortu duen kontzeptu delarik. Horregatik, enpresen berrikuntza gradua edo maila neurtzeko aukera ikerketa-gai garrantzitsua bilakatu da. Berrikuntza neurtzeko erreminta sorta handia dago merkatuan, enpresa eta jarduera mota desberdinei egokituta daudelarik. Aipaturiko erremintek erabiltzen dituzten adierazleak ere denboran zehar eboluzionatzen joan dira, berrikuntza-kontzeptuak eboluzionatu duenaren harira, gero eta kontzeptu konplexu eta zabalagoa bilakatu delarik azken urteetan. Kapitulu honetan berrikuntza neurtzeko erreminten bilaketa eta azterketa bat egin da, guztira 40 erreminta aztertu direlarik. Analisiaren ondoren hurrengo ondorioak lortu dira: erreminten gehiengoak (% 74ak) 10 eta 50 adierazle bitartean erabiltzen ditu eta haietako askok multiirizpide teknikak erabiltzen ditu berrikuntza ebaluatzeko orduan. Baita ere haien ehuneko altu batek (% 64ak) adierazle horiek dimentsio edo familietan sailkatzen ditu, ebaluaketaren emaitzak hobeto ikertzeko eta hobekuntza arloak errazago definitu ahal izateko.
Datu-sarrera formatu erabiliena Likert motako galdera da (% 84ak erabilia) da eta ebaluazioaren emaitzak irudikatzeko orduan formatu erabiliena emaitzak dimentsiotan banatzen dituena da (% 83ak erabiltzen du formatu hau).
3.2.1 I BLOKEA: MISIOA DEFINITZEA Lehen bloke honetan aztertu beharreko arazoa ezartzea garrantzitsua da, zer erabaki behar den eta nork; hau da, sistemaren mugak definitzea eta inguru-baldintzak mugatzea. Behin jarraibide hauek ezarrita, eskema hierarkikoaren bitartez errekerimendu zuhaitzaren diseinua hasiko da, adierazle esanguratsuen identifikazio eta egituraketa-estrategia zuzen bat aukeratuz. Azkenik, aldagaien kuantifikazio dimentsionaletik 0 eta 1 arteko balioak hartzen dituen “balio" aldagai adimentsionalera pasatzea ahalbidetzen duen baliozko funtzioa ezarriko da.
3.2.1.1 IA FASEA: ARAZOA DEFINITZEA - Fase honetan erabaki hartzea eta nork hartzen duen aztertzen dira, sistemaren eta inguru-baldintzen mugen kokagunearekin batera. Lehen fase honetako funtsezko alderdiak hurrengokoak dira: - Zer erabaki behar den: erreminta edo modeloak eduki behar duen misioa argi eta garbi eta zehatz egon behar du. Hartu beharreko erabakia, alternatiba posibleen artetik egokiena hartzearekin erlazionatuta dago. - Nork hartzen du erabakia: eragile desberdinek erabakian parte har dezakete ikuspuntu desberdinekin. Kasu askotan, kontuan hartutako alderdietako bakoitzean onena den alternatibarik ez dago. Horregatik, alternatibarik onena lortzea ez da berehalakoa, eta erabakia har dezakeen pertsonaren mendean dago, bere interesei erantzunez. - Sistemaren mugak identifikatu: erabaki-hartzea definitzeko, hau hiru ardatzetan egituratu daiteke. Erabaki hartzea hiru ardatzetan deskonposatzeak, adierazle nagusiak zeintzuk diren definitzea errazten du. Honela, alternatiba balioespen erkagarri eta homogeneoak lortzen dira. - Zer inguru-baldintza dauden: erabaki-hartzea inguratzen duten zirkunstantziak desberdinak izan daitezke eta faktore sozial, geografiko edota klimatologikoen menpe egon daitezke. Arazoa konpontzen duten alternatiben balioespena erkagarria izan dadin, inguru-baldintzek berdinak izan behar dute. - Nabarmen desberdina izan daitekeena alternatiba bakoitzaren kuantifikazioa da, hots, emandako arazoari alternatiba bakoitzak eskaintzen dion soluzioa. Baina soluzio hobea zein den konparatu ahal izateko arazoaren hasierako aurkezpenak bera izan behar du. Inguru-baldintza hauetako batzuk pasa edo ez pasa moduko kondizionanteak izatera hel daitezke, hots, erabaki-hartze prozesu batean baldintzatzaile ekonomiko edota denborazkoak ager daitezke, halako muga batzuk gainditu ezin dituztelarik. Pasa edo ez pasa motako baldintzatzaile guztien zerrendak kontrol zerrenda izena du (Viñolas, 2009); hau da, balioetsi nahi diren alternatiba haiek bete behar dituzten baldintza minimoko zerrenda bat. Baldintzatzaile baten kuantifikazioa definitu diren limiteen azpitik edo gainetik badago, alternatiba ez da balioetsiko.
errekerimenduak edo dimentsioak, irizpideak (azpi-irizpideak) eta adierazleak (MIVES terminologia), 3.1 Irudian ikusten den moduan. Lehen mailetan alderdi kualitatibo eta orokorrenak aurkitzen dira, errekerimendu izena daukatelarik. Zuhaitzaren bitarteko mailetan irizpideak aurkitzen dira (batzuetan azpi-irizpideak ere), eta zuhaitzaren azken mailetan alderdi zehatzak eta zuzenki ebaluatuko direnak aurkitzen dira: adierazleak. Erabaki-hartze zuhaitz ona lortzeko, garrantzitsua da estrategia zuzena aukeratzea. Horregatik, errekerimenduak eta kasu askotan irizpideak, arduradunek edo kudeatzaileek aukeratu behar dituzte. Hauetako bakoitzaren pisua edo garrantzi erlatiboa erabaki behar dute ere. Adierazleen kasuan, teknikariak dira hauek definitzen dituztenak, hauen izaera espezifikoa eta hauen ezaugarri teknikoak ezagutzen dituztelako. Balio-funtzioen eta adierazle hauen pisuen esleipena ere (hurrengo bi faseetan) teknikariek erabakitzen dituzte (Viñolas, 2011).
Erabaki-hartze zuhaitz zuzen bat lortzeko, adierazle-kopurua 20 baino txikiagoa izatea gomendatzen da, adierazle ez hain nabarmenen balioespenek adierazle benetan garrantzitsuen emaitzen eragina gutxitu dezaketelako. Arrazoi berdinagatik, adierazleen kasuan ere 5 adarkadura baino gutxiago egotea gomendagarria da (Saaty, 1980). Erabaki-hartze zuhaitzerako aukeratutako adierazleen ezaugarri nagusiak hurrengokoak dira: adierazgarriak, diskriminatzaileak, osagarriak, erlatiboak, kuantifikagarriak, beharrezkoak eta trazagarriak izan behar dute.
3.2.1.3 Ic FASEA: BALIO-FUNTZIOEN DEFINIZIOA Aipaturiko funtzioek adierazleen portaera irudikatu eta erantzuna normalizatzea ahalbidetzen dute, kasu bakoitzerako 0 eta 1 arteko balio bat lortuz. Balio funtzioaren helburu nagusia neurketa unitate desberdinak dauzkaten adierazleen balioespenak konparatu ahal izatea da. Hots, denbora, kostua edota tenperatura bezalako adierazleak elkarrekin konparatzea baimentzen du. Era honetan, adierazle bakoitzaren balioespen desberdinen haztatutako batuketa egin ahal izango da. Beraz, balio funtzioak aldagai baten kuantifikaziotik 0 eta 1 arteko balioak har ditzaken aldagai adimentsional batera pasatzea baimentzen du. Adierazleen balioespen fasean, hauetako bakoitzarentzat balio funtzio desberdinak planteatzen dira. Balio funtzio hauek, ordenatu-ardatzean 0 eta 1 bitarteko balioak har ditzazketenak, balioespen nuluko edo balioespen maximoko egoera irudikatzen dute, hurrenez hurren, adierazleetako bakoitzerako. Abzisetako ardatzean eta atributu bat den kasuan, aldagai batean bihur daiteke puntuazio taula baten bitartez.
Balio-funtzioen beste alderdi garrantzitsua bere formarekin dago erlazionatuta. Puntu minimoa eta asetze maximoko puntuak elkartzeko, 3.2 Irudian islatutako lau funtzio tipoak erabiltzen dira normalean. Baliofuntzio indibidualentzat forma baten edo bestearen erabilera, ebaluatu beharreko adierazlearen ezaugarrien eta harekin lortu nahi den helburuaren menpe dago: Funtzio hazkorra: funtzio hazkorraren kasuan, adierazleak lortutako balioa handitzen den heinean, lortutako asetze-gradua bere horretan handitzen da.
Funtzio beherakorra: funtzio beherakorren kasuan, adierazleak lortutako balioa handitzen den heinean, lortutako asetze gradua bere horretan txikitzen da.
“S” formako funtzioan, balio-gehitzerik handiena erantzun-barrutiaren erdialdean gertatzen da. Funtzio hau egokia da erantzun ertainera heltzea egokia den adierazleetan.
Erabilitako balio-funtzioa bost parametroren bidez definitzen da (Ki, Ci, Xmáx, Xmin, eta Pi) eta haien balioak aldatuz, funtzio ahurrak, ganbilak, linealak edota “S” formakoak lortzen dira, non: Xmax erreferentzia-puntu maximoa da kontuan hartutako adierazlearen eskalan; hots, 1 balioa sortzen duen adierazlearen erantzuna. Xmin, era berean, 0 bezalako balioa sortzen duen puntua da.
Xind, ebaluatzen ari den X alternatibaren erantzuna da, kontsideratzen ari den i aldagaiarekiko. Xmin -en eta Xmax-en artean mugatuta dago eta sortzen duen erantzunak Vind (X) balioa dauka.
(3.2 Ekuazioa)
3.2.2 II BLOKEA: SOLUZIOAREN IKUSPEGIA Bigarren bloke honetan errekerimendu-zuhaitzaren maila desberdinen haztapena bere garrantziaren arabera egiten da, eta alternatiba desberdinen balioespena lortzen da.
3.2.2.1 IIa FASEA: PISU ERLATIBOEN ESLEIPENA Errekerimendu, irizpide eta adierazle bakoitzaren garrantzia gainerakoei dagokienez balioestea du helburu fase honek. Pisu esleipena adarkadura beraren barruan egiten da, hots, homogeneoak diren alderdiak konparatzen dira. Era horretan, adierazleen pisuak beste irizpide bereko adierazleei dagokienez kalkulatzen dira. Irizpideekin ere gauza bera egiten da: irizpide bakoitzaren pisua errekerimendu bereko gainerako irizpideei dagokienez kalkulatzen dira. Fase honetan gertatzen den prozesuaren funtzionamendua 3.3 Irudian azaltzen da.
Errekerimendu, irizpide eta adierazle desberdinen pisuak AHP metodologiaren bitartez (Saaty, 1980; Saaty & Vargas, 2012) edota zuzeneko puntuazioaren bidez (erkaketa-taldea elementu gutxik osatzen duten kasuan) zehaztu daitezke. Hala eta guztiz ere, AHP prozesuan etiketa semantikoen erabilerak sortzen duen ahultasuna kontuan hartuz (B aukera A aukera baino garrantzitsuago da, askoz garrantzitsuago da edo antzerako garrantzia dauka, etab.), ondorengo analisi eta kontraste prozesu bat burutzea gomendatzen da, eta beharrezkoa balitz, pisu erlatiboen aldaketa. AHP-aren bitartez pisu erlatiboen kalkulua bi eratan egin daiteke. Lehenik eta behin, errekerimendu edo dimentsio bakoitzaren αi pisuak kalkulatzen dira, ondoren errekerimendu bakoitzaren barruan dauden irizpideen βi pisuak kalkulatzen dira eta azkenik, irizpide bakoitzaren barruan dauden adierazle bakoitzaren γi pisuak kalkulatzen dira (Ahn & Han, 2005; Brugha, 2004). Beste era guztiz alderantzizkoa da: errekerimendutatik hasi beharrean, adierazleetatik hasten da prozesua eta errekerimenduekin bukatzen da. Emaitzek, bi eratara lan eginda berdinak izan beharko lirateke. AHP metodologiaren oinarria honakoa da: erabakitzaile sail batek errekerimendu-zuhaitzeko adar bakoitzaren garrantzi erlatiboa zein den zehaztu behar du, beste adarrekin alderatuz, 3.1 Taulan ikusten den bezala (Aguado et al., 2006; Saaty, 1980). Prozesu honi “pare erkaketa” deitzen zaio. Geroago, balioespen horretatik aurrera, kalkulu matriziar sail bat egin behar da, emaitza bezala adar bakoitzaren pisu erlatiboak lortzen direlarik (berezko bektoreak). Prozesu honek hiru pausu ditu:
Aipaturiko irudian ikus daitekeenez, “A” matrizearen koherentzia eta trinkotasuna mantentzeko helburuarekin, eta i aldagaiaren j aldagaiarekiko garrantzi erlatiboa 3 bada (aji=3), j aldagaiaren i aldagaiarekiko garrantzi erlatiboa 1/3 izan behar du (aij=1/3), hots, aji-ren alderantzizkoa. Matrize mota honi elkarrekiko matrizea deitzen zaio.
3.1 Taula: Saaty-k proposatutako pare erkaketa egiteko zenbakizko eskala (Saaty, 1980).
2. Pisu erlatiboen kalkulua (berezko bektoreak), erabaki-matrizeetatik hasita Sistematika hau guztia irizpide bereko adierazle multzo bakoitzaren γi guztientzako errepikatzen da. Ondoren, errekerimendu berdineko kideak diren irizpideko multzo bakoitzeko βi-ekin gauza berdina egiten da. Azkenik errekerimendu bakoitzeko ai-ak kalkulatzen dira. Noski, adierazle edo irizpide bat bakarra dagoen adarren kasuan, aipaturiko adarrari dagokion pisua 1 izango da. Ondoren, adibide moduan, “γi” pisuak zehazteko prozesua azalduko da. Logikoki, ai eta βi pisuen kalkulua antzeko prozeduren bitartez burutzen da. d dimentsioko “A” erabaki matrize baten γi–ak lortzeko, matrize horren autobalio maximoarekin lotuta dagoen autobektorea kalkulatu behar da (Alarcon et al., 2011; Saaty, 2008). Aipaturiko autobektorearen osagai bakoitzak lehentasuna eman beharreko adierazle desberdinen γi pisuak irudikatzen ditu, aipaturiko adierazleak “A” matrizean kokatu diren ordenaren arabera. Horrez gain, autobalio maximoak erabaki-matrizea eraikitzerakoan adituek egindako judizio edo iritzien trinkotasuna egiaztatzeko balio du. A matrizearen ωmax autobalio maximoari dagokion γi pisuen autobektorea kalkulatzeko, lehenengo pausua matrize horren autobalioak kalkulatzea da (Alarcon et al., 2011). Ondoren, autobalio maximoari dagokion autobektorea kalkulatu behar da. A matrizearen autobektoreen kalkulua 3.4 ekuazioaren espresioarekin egiten da, matrizeen autobalio ekuazioz ezagutzen dena. Espresio horretan, A momentu bakoitzean lan egiten
(3.6 Ekuazioa)
3.7 Ekuazioko espresioaren garapenaren bidez “d” graduko “w” polinomio bat lortzen da, “A”-ren polinomio karakteristikoaz ezagutzen dena. Polinomio hau ebazterakoan “ω”-ren balio desberdinak lortzen dira, “A” matrizearen autobalio multzoa sortzen dutelarik (guztira “d” autobalio egongo dira). Kasu honetan eta lehen aipatu den bezala, interesatzen zaigun autobalioa haietatik handiena, maximoa da (ωmax). Behin ωmax lortu eta gero eta balio hau 3.4 Ekuazioko espresioan sartuz, “d” ezezagun eta “d” ekuazioz osatutako sistema zehaztugabe bat lortzen da. Hala ere, eta 3.8 Ekuazioko espresioak adierazten duen bezala, “γi” adierazle- multzoaren pisu erlatiboen batuketak beti 1 izan behar du, “γi” guztiak ≥0 direlarik. 1 d i 1 i
(3.8 Ekuazioa)
(3.9 Ekuazioa)
3. “A” erabakitze matrize desberdinen trinkotasun ratioaren kalkulua Pausu honen helburua koherentziarik gabeko balioespenak saihestea da, erabakitzaileek erabaki-matrizerako ezarri dituzten balioen koherentzia (edo inkoherentzia) frogatuz. Trinkotasuna bi ezaugarri desberdinekin erlazionatuta dago: iragankortasuna eta proportzionaltasunarekin (Alarcon et al., 2011). Iragankortasunak elementu konparatibo desberdinen agindupeko erlazioak errespetatzen direla frogatzen du. Hau da, multzo bateko A, B eta C elementuak haien artean konparatzen baditugu, eta A elementua B elementua baino garrantzitsuagoa dela kontsideratzen bada ( I A > I B ), eta B elementua C elementua baino garrantzitsuagoa dela kontsideratzen bada ( I B > I C ), orduan I A > I C erlazioa bete behar da. Bestalde proportzionaltasunak, bere izenak dioen bezala, egindako judizioen tamaina ordenen arteko proportzioak mantentzen direla islatu behar du. Adibidez, I A biderkadura I B biderkadura baino 3 aldiz handiagoa bada, eta gainera I B biderkadura I C biderkadura baino 2 aldiz handiagoa bada, orduan I A biderkadura I C biderkadura baino 6 aldiz handiagoa dela konplitu behar da. Erabaki matrizeen elementu guztien artean bi ezaugarri hauek betetzen badira, honek % 100en trinkotasuna izango luke. Begien bistakoa da 2x2 dimentsioko “A” matrize bateko bi aldagaien arteko lehentasunak ezartzerakoan, haien arteko sendotasun-eza ez dela inoiz egongo. Matrizearen dimentsioa 3x3 bada, sendotasun eza egon daiteke, baina, oro har, hau gertatzea zaila da. Tamaina handiagoko matrize bat bada, lehen bi aldagaien arteko lehentasuna ezartzerakoan sendotasun-eza ez da egongo, baina bi aldagai hauen eta beste aldagai guztien arteko lehentasunak ezartzerakoan, ikuspegi bateratua galtzen den unea eta erabakitzaileek bere balioespenetan koherenteak izateari uzten dioten unea irits daiteke. Zenbat eta handiagoa izan lehentasuna eman beharreko aldagai kopurua, errazagoa da fenomeno hau gertatzea. Honen konponbide gisa, Saaty-k (Saaty, 1980) A matrizearen trinkotasuna ratioa delakoa garatu zuen (Consistency Ratio: CR) matrize honen trinkotasuna frogatzeko helburuarekin.
(3.13 Ekuazioa)
Era berean, trinkotasun indizearen (CI) kalkulua A matrizearen autobalio maximoan oinarritzen da (ωmax). “γi” pisu autobektorearen kalkuluan gertatzen den bezala, 3.4 ekuazioaren adierazpena erabiltzea saihesten duen zuzeneko formula erabil genezake kasu honetan ere (Hsiao & Chou, 2006; Lu et al., 2009). Zuzeneko formula hau 3.14 ekuazioak definitzen du, “A” erabaki-matrizearen autobalio maximoa kalkulatzea baimentzen duelarik, bere polinomio bereizgarriaren erroak aurkitzeko beharrik gabe. Adierazpen honekin, hala ere, ez da gertatzen 3.12 adierazpenarekin gertatzen zena, non lortutako autobektoreak ez zuen zertan soluzio zehatzarekin bat egin behar, “A” matrizearen dimentsioa 3 baino handiagoa zenean. 3.14 adierazpenarekin lortzen den autobalioa beti izango da erreal eta zehatza, “A” matrizearen dimentsioa edozein delarik, beti ere kalkuluan erabilitako “γi” autobektorea zehatza denean. Xehetasun gehiagotan sartuz, Saaty-k (Saaty, 1980; Saaty, 2000) bi metodo desberdin proposatzen ditu “A” erabaki-matrizearen autobalio maximoaren hurbileko kalkulurako, lehentasun-bektoretik hasita. Hemen proposatzen dena (3.14 ekuazioa) haietako lehena da, kronologikoki hitz eginez. Lehen aipatutako autoreak biak probatu dituzte eta emaitza zehatzera eramaten duen metodoarekin konparatu dituzte. Ondorioa 3.14 ekuazioko adierazpenak emaitza hobeak eskaintzen dituela da. 3.14 adierazpenean, “γi” pisu autobektorearen osagaiak dira, (A· γi) erabaki-matrizea pisu-autobektorearekin biderkatzearen emaitza bezala lortzen diren bektorearen osagaiak dira eta azkenik, d “A” matrizearen dimentsioa da. d i 1 i i máx A d 1 ) (
(3.14 ekuazioa)
(3.15 ekuazioa) Non, ωmax autobalio maximoa den. Zorizko trinkotasun (RI) indizea era aleatorioan sortutako erkaketa matrize baten trinkotasun (CI) indize guztien media da. Matrizearen tamainaren mendean dago soilik eta 3.2 Taulan aurkezten diren balioak har ditzake:
Erkaketa-matrize bat trinkoa izan dadin, trinkotasun ratioak 0,1 baino txikiagoa izan behar du, 3.16 Ekuazioan ikusten den bezala. Alderantziz gertatzen bada, erabakitzaileek “A” matrizearen pare-erkaketan esleitutako balioak ikuskatu behar dituzte, prozedura berriz errepikatuz, CR-a berriro kalkulatuz: 0 1 RI CI CR ,
(3.16 ekuazioa)
Pisuak ezartzeko garaian AHP metodologia erabili bada eta behin “A” matrize desberdinak trinkoak direla frogatzen denean, jada aipatutako analisia eta pisuen kontrastea egin behar dira, AHP-aren etiketa semantikoen erabilerak eragindako subjektibotasunari aurre egiteko. Prozedura honen bitartez errekerimendu zuhaitzaren pisuak lortzen dira (3.5 Irudia).
3.2.2.2 IIb FASEA: ALTERNATIBEN BALIOESPENA Alternatiben ebaluazioa hiru mailatara egiten da: a) Adierazle mailako ebaluazioa b) Irizpide mailako ebaluazioa c) Errekerimendu edo dimentsio mailako ebaluazioa Ebaluazioa maila bakoitza egiteko era 3.5 Irudian erakusten da grafikoki eta hurrengo ataletan azaltzen da.
a. Adierazle-mailako ebaluazioa Aipatutako 3.5 Irudian erakutsitakoaren harira, alternatibaren balioa adierazle mailan definitzeko, alternatibaren erantzun-tartea balio-funtzioan sartzen da, alternatiba bakoitzarentzat balio minimo eta maximo posible bat lortzen direlarik.
b. Irizpide-mailako ebaluazioa Behin alternatibak proposatutako adierazleetako bakoitzean ebaluatu eta gero, irizpideen ebaluazioa egiten da. 3.5 Irudian eta 3.17 Ekuazioan ikusten den moduan, ebaluazioa adierazleetan lortutako balio mailen arabera egiten da, zeinak bere pisuengatik biderkatzen diren, (k*[a, b] = (k*a, k*b]) formularen bitartez. Era honetan, balio hauek batuz irizpide bakoitzaren balioak lortzen dira.
c. Errekerimendu edo dimentsio mailako ebaluazioa Irizpide mailako ebaluazioan azaldutakoaren antzeko eran, irizpide bakoitzean lortutako balioekin, errekerimendu edo dimentsio mailak 3.18 formularen bitartez kalkulatzen dira.
3.2.2.4 IId FASEA: SENTSIBILITATE ANALISIAREN EBALUAZIOA Fase honetan errekerimendu, irizpide edota adierazleen pisuen aldaketen eragina aztertzen da baliozko indizearen emaitzan. Diseinu alternatiba desberdinak ebaluatuko dira bakoitzarekin lotutako balio-indizea kalkulatuz. Adierazle bakoitzaren balioa 3.1 ekuazioko adierazpenaren bidez kalkulatzetik hasten da prozesua. Ondoren, eskuinetik ezkerrera aurreratzen joan behar da (3.5 Irudia), irizpideetan zehar aurrena eta zuhaitzaren ebaluazio errekerimendu desberdinetatik zehar ondoren. Hots, balio-indizearen aldaketa posibleak azterturiko dira lehen faseetako pisuen aldaketaren eraginari arreta ipiniz. Ondoren, alternatiba desberdinen balio-indizearen aldaketak nola kalkulatu azalduko da, errekerimendu baten pisua aldatuz eta gainerako pisuen proportzioak mantenduz, pisu guzti hauen batuketa beti unitatea izan dadin. Kalkulu-mota hau irizpide eta adierazle desberdinen pisuak aldatuz ere egin daiteke, baina normalean ez da egiten (Viñolas, 2011), honek azkeneko emaitzan duen eragina ez delako errekerimendu edo dimentsio mailan daukan eragina bezain handia. Errekerimenduen pisuen aldaketa 0-30% tarte maximoan aldatzea gomendatzen da, egiaztatu delako errekerimendu baten pisuari buruzko iritzi desberdintasunak tarte horretaz kanpo ez direlako aldatzen. Hots, 1 errekerimenduaren pisuak 0,35ko balioa badu, pisuaren aldaketa tartea 0,2 eta 0,5 tartean egongo litzateke. Geroago, batetik, balio-indizean aldaketa kalkulatzen da (gehienez aldaketa hau 0,3 izan daiteke, hots, errekerimenduaren pisuaren aldaketa tartea) eta, bestetik, ordenan gertatutako posizio aldaketa. Indize berriaren kalkulurako, 3.18 ekuazioa erabili ordez, 3.19 ekuazioa erabili behar da:
3.2.3. III BLOKEA: ERABAKI-HARTZEA Azken bloke honetan emaitzak lortzen dira eta haiek prozesatu ondoren; erabaki-hartze prozesua da hurrengo pausoa. Erabakitzerakoan, lortu nahi diren emaitzekiko konpromisoa onartzen da.
3.2.3.1 IIIa FASEA: LORTUTAKO EMAITZAK Fase honetan erremintak emandako emaitzak lortzen dira. Erabakitzaileak ebaluazioaren zenbakizko balioaren arabera alternatiba desberdinen posizioa ikusiko du eta, azkenik, erabakia hartuko du.
3.2.3.2 IIIb FASEA: EMAITZEN DISERTAZIOA Geroago, erabakitzaileak dauden baldintza guztiak hobeto betetzen dituen alternatiba aukeratuko du. Honek ez du esan nahi nahitaez indize handiena duen alternatiba hartuko duenik, indize nahiko altua duen eta erabakian eragiten duten beste baldintza desberdin batzuk hobeto betetzen dituen beste alternatiba bat egon daitekeelako. Kontutan hartu behar da, berez, sortutako erabaki-modeloa osoa izango balitz eta erabaki-hartzeari buruzko alderdi guztiak kontuan hartuko balitu, azterketa honen ondorioz lortutako alternatiba beti aukeratu behar izango litzatekeela; bestela, aipaturiko modeloa ez litzateke oso zuzena izango.
3.2.3.3 IIIc FASEA: ERABAKI HARTZE EGOKIA Azkenik, behin emaitzak lortuta, erabaki objektibo eta garatutako metodologiaren oinarrian justifikatutakoa har daiteke.
materialei parekatzen zaie, jada jasangarritasun indize bat kalkulatzea ahalbidetzen duen instrukzioak dauzkatelarik, altzairua edota hormigoiaren kasuan bezala. MIVES metodologiaren moldakortasunak bere aplikazioa alor oso desberdinetan ematea ahalbidetzen du, hala nola; osasuna eta segurtasuna, kontratazioaren kudeaketa, eraikin industrial jasangarrien diseinua eta baita ere irizpide anitzeko motako erabaki hartzea beharrezkoa den ingeniaritzarekin zerikusirik gabeko alorretan ere bai. MIVES metodologiaren aplikazio-eremu desberdinen artean, jada aipatutakoez gain, hurrengokoak nabarmendu daitezke, kronologikoki ordenatuta:
Garatutako metodologiak balorizazio kontuetan aurrerapen bat irudikatzen du, erabaki-hartze prozedurei antolaketa argi eta eraginkor bat ematen dielako.
3.4 KAPITULUAREN KONKLUSIOAK Erabaki-hartzea gizakiaren eguneroko bizitzan ohiko prozesua da, kasu askotan zaila gertatzen delarik, kontrajarritako interesak daudelako tartean, alderdi ezezagunak dauzkaten elementuak aurkitzen direlako edota batzuetan elementu nekez balioesgarriak kontuan hartu behar direlako. Honek alderdi guztientzako egokia den soluzioa aurkitzea zaila izatea egiten du, konpromisoko soluzio bat lortzen delarik, parte hartzen duten agente desberdinen ikuspuntu desberdinak kontuan hartzen dituenak. Doktorego Tesi honetan burutzen den erabaki-hartze prozesuak, hurrengo ataletan azalduko den bezala, hurrengo ezaugarriak ditu: 1. Ziurgabetasunik gabekoa. Alternatiben ezaugarriak deterministak dira, hots, alternatiben datu guztiak ezagutzen dira
3. Diskretua. Balioetsi beharreko alternatiba kopurua zenbagarri eta mugatua da.
Doktorego Tesi honetan ematen den erabaki-hartze prozesuaren ezaugarriak ezagututa, MIVES metodologiaren erabilera justifikatuta geratzen dela ondoriozta daiteke. Metodologia honen bidez posible da, ikerketa-kasu bakoitzaren balio-indize bakarra aurkitzea eta ondorioz ikerketa-kasu guztien orden edo hierarkia bat ezartzea.
4.1 ABIAPUNTU INFORMAZIOA 4.1.1 SARRERA Doktorego Tesi honen helburu den berrikuntza ebaluatzeko modeloaren diseinu eta garapen prozesuan, hurrengo abiapuntuko informazio-iturriak erabili dira: 1. I fasean burutu den eraikuntza-sektorea eta berrikuntzaren arteko erlazioari buruzko literatura zientifikoaren berrikustearen ondorioak.
2. II fasean burutu den berrikuntzaren ebaluazioari buruzko literatura zientifikoaren berrikustearen ondorioak.
3. 4.3 kapituluan deskribatutako Espainiako eraikuntza sektoreko enpresei eginiko inkestaren emaitzen ondorioak
5. ERAIKUNE Euskal Herriko eraikuntza enpresen Klusterreko zuzendaritza batzordeko kideei eginiko galdeketaren emaitzak
Lehen bi iturriak, literatura zientifikoaren berrikusteko bi faseen ondorioei buruzkoak 2.2 eta 2.3 kapituluetan deskribatu dira. Beraz, ondoren, aipatutako azken hiru informazio-iturriak deskribatuko dira.
4.1.2 ESPAINIAKO ERAIKUNTZA SEKTOREKO ENPRESEI ZUZENDUTAKO BERRIKUNTZARI BURUZKO GALDEKETA Espainiar eraikuntza sektoreko enpresek berrikuntzarekiko dituzten jarrera eta praktikei buruz informazioa lortzeko, eta batez ere berrikuntzak garatzeko orduan enpresa hauek aurrean dituzten oztopoei buruzko informazioa lortzeko helburuarekin, galdeketa bat diseinatu da, AEB-ko “CII RT 243 Expanding and
Enpresak aukeratzeko orduan SABI datu-basea erabili zen (https://sabi.bvdinfo.com), 1.080.000 enpresa baino gehiago dituen estatu mailako datu-base bat. Horrez gain, Espainia mailako eraikuntza-sektoreko enpresen datu base bat ere erabili zen, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Eraikuntza Ingeniaritza Masterreko komisio akademikoak emandakoa. Enpresa hauetako arduradun eta tekniko askok eskolak ematen dituzte aipaturiko Masterrean eta horregatik ahal izan zen informazio gehigarria lortzea. Horretaz gain, proiektua eta galdeketaren helburuak EGURTEK - Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzako Nazioarteko 5. Foroan (http://www.egurtek.com/) aurkeztu zitzaizkien eraikuntza sektoreko profesionalei, Bilbon ospatu zelarik 2014ko Urriaren 2 eta 3an. Enpresak aukeratzeko orduan erabilitako irizpidea, gutxienez 10 langile izan zitzatela izan zen. Prozesuaren bukaeran, 10 hilabete iraun zuelarik, 588 galdeketa bidali ziren guztira eta 144 galdeketa oso bildu ziren. Honek % 24,48ko erantzun tasa errepresentatzen du, eta Malhotra eta Grover-ek iradokitako minimoa (%20) baino handiagoa denez (Malhotra & Grover, 1998), erantzute-tasa onargarritzat jotzen da. Galdeketa honekin lortutako emaitza eta ondorioak 4.3 kapituluan deskribatzen dira.
4.1.3 ESPAINIAR ESTATISTIKA NAZIO INSTITUTUAREN (INE) ENPRESEN BERRIKUNTZARI BURUZKO GALDEKETA Helburuak Galdeketa honek berrikuntza-prozesuaren egiturari buruz (I+G + beste jarduera berritzaile batzuk) ematen du informazioa, eta prozesu honen eta enpresen estrategia teknologikoaren arteko erlazioak erakustea ahalbidetzen du. Horrez gain, enpresa hauen berritzeko ahalmena bultzatzen eta zailtzen dituzten faktoreen informazioa eta enpresen errendimendu ekonomikoari buruzko informazioa ematen du galdeketak (INE - Instituto Nacional de Estadística, 2015). Gainera, berrikuntza prozesuaren alderdi zehatzei buruzko ikerketa espezifikoen oinarrizko markoa eskaintzen du (adibidez, fabrikazioan erabiltzen den puntako teknologiaren erabilera, ordainketa eta diru sarrera teknologikoak, patenteei buruzko ikerketak, etab.) Alderdi metodologikoak Galdeketa Oslo Eskuliburuko arau metodologiko zehatzak jarraituz lehen aldiz 1994. urtean egin zen Espainian. Galdeketa 10 langile baino gehiagoko nekazaritza, eraikuntza enpresa eta enpresa industrialentzat dago diseinatuta. Direktorio hau potentzialki I+G jarduerak gara ditzaketen enpresek eta 200 enplegatu baino gehiagoko enpresek osatzen dute. Honela 40.000 enpresa baino gehiagoko lagina lortzen da. Informazio-bilketa metodoa bikoitza da: postaz eta zuzeneko elkarrizketa, euskarri telefonikoaz lagunduta beti ere. Ikerketaren edukia Oro har, enpresaren jarduera berritzaileari buruzko informazioa erreferentzia urtean zehar eskatzen da. Hala ere, produktu eta prozesu berritzaileekin erlazionatutako adierazleen kasuan azken hiru urteetako informazioa eskatzen da, nazioarteko erkagarritasuna errazteko. Eskatutako informazioa hurrengoa da: teknologia berrien eskuratzea, berrikuntza teknologikoak, I+ G aktibitateak, berrikuntza-gastuak, berrikuntza-gastuen eskualdetzea, berrikuntza teknologikoaren inpaktu ekonomikoa, jarduera berritzailearen helburuak, ideia berritzaileen iturriak, berrikuntza saihesten duten oztopoak eta beste berrikuntza ez teknologiko batzuk.
4.1.4 ERAIKUNE KLUSTERREKO ZUZENDARITZA-BATZORDEKO KIDEEI EGINIKO GALDEKETA Eraikune Euskadiko Eraikuntza Clusterra da, zeinen misioa Euskadiko Eraikuntza sektoreko eragile guztien artean kolaboraziorako guneak sortzea den, azken helburua hauen lehiakortasuna hobetzea delarik. Clusterrak egiten dituen aktibitateak eta hau osatzen duten bazkideak zeintzuk diren aztertuz, hauei galdeketa labur bat egitea oso egokitzat jo zen, informazio praktiko eta erabilgarria lortzeko helburuarekin. Lehenik, galdeketa Eraikune-ko Zuzendaritza Batzordearen kideei eman zitzaien, zeinak, honez gain, eraikuntzako sektoreko enpresa desberdinen kudeatzaileak direlarik. Horrez gain, galdeketa Clusterreko 25 enpresa bazkideren arduradunei eman zitzaien ere. Galdeketa 5 dimentsiotan bildutako 16 galderek osatzen dute, Eraikune-ko kide batek osatutako adibidean ikus daitekeen bezala (1. Eranskina).
4.2 ERAIKUNTZA SEKTOREKO ENPRESENTZAT GALDEKETA 4.2.1 GALDEKETAREN DESKRIBAPENA ETA ENPRESA LAGINA Lehen aipatu den bezala, espainiar eraikuntza sektoreko enpresek berrikuntzarekiko dituzten jarrera eta praktikei buruz informazioa lortzeko, eta batez ere berrikuntzak garatzeko orduan enpresa hauek aurrean dituzten oztopoei buruzko informazioa lortzeko helburuarekin, galdeketa bat diseinatu da, AEB-ko “CII RT 243 Expanding and Enhancing Innovation Research Team” ikerketa proiektuaren ondorioetan oinarrituta (T. Toole et al., 2010; T. M. Toole et al., 2013). Fase honetan 588 galdeketa bidali ziren guztira eta 144 galdeketa oso bildu ziren. Honek % 24,48ko erantzun tasa errepresentatzen du, eta Malhotra eta Grover-ek iradokitako minimoa (%20) baino handiagoa denez (Malhotra & Grover, 1998), erantzun tasa onargarritzat jotzen da. Galdeketen erantzunekin analisi deskribatzaile eta inferentzialak egin ziren SPSS softwarearekin. Teorian, oso interesgarria litzateke jarduera berritzaileak burutzen dituzten enpresen ezaugarrien eta hauen errendimendu finantzarioaren arteko erlazioari buruzko informazio enpirikoa edukitzea. Tamalez informazio hori ez dago eskuragarri, Toole-ren ikerketan gertatu zen bezala (T. Toole et al., 2010; T. M. Toole et al., 2013), Espainiako eraikuntza-sektoreko enpresek bere berrikuntza-jarduerei buruzko metrikarik jasotzen ez
dituztelako. Beraz, bere burua berritzaile bezala ikusten zuten enpresen eta bere burua ez-berritzaile bezala ikusten zuten enpresen erantzunen arteko erkaketa bat egin zen, talde bakoitzaren ezaugarri komunak lortzeko helburuarekin. Doktorego Tesiko fase honetan erabilitako galdeketa 2. Eranskinean aurkezten da.
4.2.2 GALDEKETAREN EMAITZAK ETA ONDORIOAK Lehen aipatu den bezala, bere burua berritzaile bezala ikusten zuten eta bere burua ez-berritzaile bezala ikusten zuten enpresen erantzunen arteko erkaketa bat egin da, enpresa berritzaileak besteetatik bereizten dituzten antolaketa-ezaugarriak identifikatzeko helburuarekin. Bi taldeen arteko batezbestekoen desberdintasuna estatistikoki esanguratsua da, desberdintasun horrek zorizko natura izateko % 5ko aukerak dauzkanean soilik. T-Student proba erabili zen erkaketaren esangura estatistikoa analizatzeko eta talde hauetan bereizitako enpresen desberdintasunei buruzko informazioa lortzeko.
4.2.2.1 INFORMAZIO OROKOR ETA DEMOGRAFIKOA Laginaren ezaugarri demografikoei dagokienez, enpresen %28a enpresa eraikitzaileak, %28a material eta sistema eraikitzaile-fabrikatzaileak eta gainerako %44a ingeniaritza-enpresa eta arkitektura estudioak izan ziren. Lagin hauei egindako T-Student analisiak ondorioztatu zuen enpresa berritzaile eta ez berritzaileen arteko ezaugarri demografikoen artean korrelazio esanguratsurik ez zegoela.
4.2.2.2 BERRIKUNTZAREN HAUTEMATEA Galdeketako sektorearen izaera berritzaileari dagozkien galderen emaitzak honakoak izan ziren: enpresen: %28ak eraikuntza sektorea gehienetan edo guztiz berritzailea dela onartzen du, eta aldiz, enpresen % 72k eraikuntza-sektorea gehienetan edo guztiz ez berritzailea dela onartzen du, azken hau ohiko gaia delarik eraikuntza sektoreari buruzko literatura zientifikoan (Barlow, 2000; Dubois & Gadde, 2002; Kumaraswamy & Dulaimi, 2001; Pries & Janszen, 1995; Vrijhoef & Koskela, 2000).
Hala ere, enpresa bakoitzak bere buruari buruz daukan iritzia ez da hain negatiboa, hurrengo datuek erakusten duten bezala: enpresen % 71ak bere burua gehienetan edo guztiz berritzailetzat ikusten du. Aldiz, enpresen % 29ak bere burua gehienetan edo guztiz ez berritzailetzat ikusten du, 4.1 eta 4.2 Irudietan ikus daitekeen bezala.
28% 72% gehienetan edo guztiz berritzailea gehienetan edo guztiz ez berritzailea
4.1 Irudia: Sektorearen izaera berritzaileari buruz enpresek duten iritzia
4.2 Irudia: Enpresek beraien izaera berritzaileari buruz daukaten iritzia
4.2.2.3 BERRIKUNTZAREN SORKUNTZA Berrikuntza non eta zein mailatan gertatzen den galdera aztertzerakoan, enpresen gehiengoak (% 56ak) berrikuntza-proiektu indibidualetan gertatzen dela baieztatzen du, eta soilik enpresen % 15ak antolaketa mailan gertatzen dela aitortzen du.
Antolaketa-mailan ematen den berrikuntza ikuspegi eza hau literatura zientifikoan zabalki eztabaidatutako gai bat da (Barlow, 2000; Pellicer, Yepes, Correa, & Alarcón, 2014; Pries & Janszen, 1995). Bi taldeen arteko batezbesteko balioen desberdintasuna (berritzaileak ez-berritzaileen aurrean) estatistikoki adierazgarria da (p-value< 0,05); honek esan nahi du enpresa berritzaileetan berrikuntza antolaketa mailan gehiago gertatzen dela (proiektu indibidualen izan ordez), enpresa ez berritzaileekin alderatuz. Enpresa barruan berrikuntzak zein mailatan gertatu beharko lukeen galderari (antolakuntza mailan edo proiektu indibidual mailan), enpresen gehiengoak (% 46ak) antolaketa mailan gertatu beharko lukeela baieztatzen du. Bi taldeen arteko batezbesteko balioen desberdintasuna ez da estatistikoki adierazgarria (pvalue>0,05).
4.2.2.4 BERRIKUNTZAREN FINANTZAKETA Galdeketaren beste interes-puntu bat eraikuntza-sektoreko enpresetan berrikuntzaren finantzazioaren analisia izan da. Gambatesse eta Hallowell-en lanaren ondorioen arabera (Gambatese & Hallowell, 2011a), berrikuntza sustatzen duen faktore gako bat enpresaren zuzendaritzak bere finantzaketarekiko erakusten duen konpromisoa da, hots, berrikuntzaren finantzaketa aurrekontu korporatibotik etortzea. Galdeketaren erantzunen arabera, enpresen %26ak bakarrik dauka aurrekontu korporatiboa berrikuntzen garapenerako zuzenduta. Aldiz, enpresen gehiengoak (%44ak) berrikuntzak proiektuko aurrekontutik finantzatzen ditu eta enpresen %25ak finantzaketa publikoaren bidez partzialki finantzatzen ditu. Bi taldeen arteko batezbesteko balioen desberdintasuna ez da estatistikoki adierazgarria (p-value>0,05).
4.2.2.5 BERRIKUNTZA SUSTATZEN DUTEN FAKTOREAK Ikerketa honen kontu gakoetako bat berrikuntza erraztu eta bultzatzen duten faktoreen analisia izan da. Enpresen %51ak baieztatu du hurrengo bi faktoreak direla berrikuntzaren garapena gehiago bultzatzen dutenak: Bezeroei hobeto zerbitzatzea eta Globalki lehiakorragoak izatea. Berrikuntza sustatzen duten beste hiru arrazoi garrantzitsuak hurrengokoak dira ere: Prozesu eraikitzailearen eraginkortasun-maila handitzea (enpresen % 35ak aipatu du), Ingurumenarekiko jasangarriagoa izatea (enpresen % 32ak aipatu du) eta enpresaren mozkin-marjinak handitzea (enpresen % 31ak aipatu du), 4.3 Irudian ikus daitekeen bezala.
4.3 Irudia: Berrikuntza bultzatzen duten faktoreak
4.2.2.6 BERRIKUNTZARAKO HESIAK Aurkako kontuari dagokionez, sektoreko enpresetan berrikuntzaren garapena galarazten duten hesiei dagokienez, enpresentzat bi hesi garrantzitsuenak hurrengokoak dira: baliabide edota errekurtso eza (enpresen % 48ak aipatu du) eta "Aurrekontua eta ordutegiak estuegiak dira eta ez dute gauza berrietan lan egitea baimentzen” (enpresen % 47ak aipatu du). Enpresek garrantzitsuak bezala definitu dituzten beste hesi batzuk hurrengokoak dira: Berrikuntza proiektuetarako kanpo-finantzaketa lortzeko zailtasunak (enpresen % 29ak aipatu du), Berrikuntza burutu eta elikatzeko egitura antolatzailerik eza (enpresen % 26ak aipatu du), Berrikuntzarekin erlazionatutako arriskuak sari potentziala baino handiagoak dira (enpresen % 26ak aipatu du) eta Berrikuntzaren kostua proiektuko aurrekontuan bakarrik kargatzeko exijentzia (enpresen % 23ak aipatu du), 4.4 Irudian ikusten den bezala.
4.4 Irudia: Berrikuntza oztopatzen duten faktoreak
4.2.2.7 KULTURA Galdeketan 8 galderaz osatutako multzo bat dago, zeinen helburua berrikuntza-kultura enpresaren eguneroko antolaketan noraino sartuta dagoen neurtzea delarik. Lau erantzun posible daude galdera bakoitzerako: guztiz desados (1); arinki desados (2); arinki ados (3); guztiz ados (4). Erantzunak analizatuz, galderen batezbesteko balioak 2,71 eta 3,44 bitartean dabiltza, 4.1 Taulan ikus daiteken bezala, eta beraz posible da enpresek berrikuntza-kultura egokia dutela ondorioztatzea. Bi taldeen arteko batezbesteko balioen desberdintasuna estatistikoki adierazgarria da galdera guztientzako, galdera baten kasuan izan ezik (p-value< 0,05). Honek enpresa berritzaileek berrikuntza sustatzen duen antolaketa-kultura bat izateko joera dutela frogatzen du. KULTURA Media Nire enpresak arrisku-hartzea eta ikuspegi berriak bultzatzen ditu 2,86 Nire enpresak langileei komunikatzen zaizkien printzipio, balio eta arau argiak ditu 3,15 Nire enpresak gerentziarekin interakzioa laguntzen duen politika oso irekia dauka 3,11 Nire enpresa abangoardia-tekniken erabilera hedatu eta sustatzen du bere proiektuetan 2,99 Nire enpresak pentsamendu berritzailea bultzatzen duen ikasketa-kultura bat dauka ezarrita 2,83 Enpresaren liderrek berrikuntzari esplizituki adore ematen dion antolaketaren ikuspegi bat artikulatzen dute 2,87
Nire enpresako langileek berrikuntzari buruzko ideiak proposatzeko baliabideak eta komunikazio kanalak dauzkate 3,03 Enpresako enplegatuak ideia berritzaileak bilatzeko kanpora begiratzeagatik saritzen zaie 2,71 Ondorio negatiborik ez dago ondo ateratzen ez diren berrikuntzak proposatzen dituzten enpresako langileentzat 3,44 4.1 Taula: Kultura dimentsioa osatzen duten galderen batezbesteko balioak
4.2.2.8 BERRIKUNTZA BULTZATZEN DUTEN PROZESUAK Galdeketan enpresaren berrikuntza maila bultzatzen duten prozesuen sustapena neurtzeko 5 galdera daude. Galderen batezbesteko balioak 2,43 eta 2,63 balioen artean dabiltza eta ondorioz esan daiteke enpresek berrikuntza bultzatzeko prozesu egokiak ez dauzkatela, 4.2 Taulan ikus daitekeen bezala. Enpresa berritzaile eta ez berritzaileen arteko batezbesteko balioen erkaketak desberdintasun estatistikoki adierazgarriak daudela ondorioztatzen du galdera guztientzako (p-value<0,05). Honek esan nahi du enpresa berritzaileek berrikuntza sustatzeko euskarri-prozesu gehiago dituztela. BERRIKUNTZA BULTZATZEN DUTEN PROZESUAK Media Nire enpresak langileen konpromisoa balioesten du eta galdeketa erregularrak egiten ditu hura neurtzeko 2,43 Nire enpresak proiektuaren emaitzak harrapatzen dituen ikasitako ikasgai-programa bat dauka, etorkizuneko proiektuetan gehitzen direlarik 2,63 Nire enpresak berrikuntza antolaketatik kanpo bultzatzen duen ezaguera-kudeaketa sistema bat du (hornitzaileak, azpi-kontratistak...) 2,44 Nire enpresak egituratutako prozesu bat du berrikuntza-sistema berriak inplementatzeko 2,48 Berrikuntza-jarduerak esplizituki sartzen dira pertsonalaren urteroko ebaluazioan 2,24 4.2 Taula: Berrikuntza bultzatzen duten prozesuen sustapena
4.2.2.9 GIZA BALIABIDEAK Azkenik, galdeketan enpresa barruan berrikuntza-zereginetara zuzenduta behar adineko giza baliabideak dauden edo ez aztertzen da, hiru galderen bitartez. Kasu honetan, galdera guztien batezbesteko balioak 2,54
baino txikiagoak dira, 4.3 Taulan ikus daitekeen bezala, enpresek berrikuntza bultzatzeko giza baliabideak falta dituztela ondoriozta daitekeelarik. Enpresa berritzaile eta ez berritzaileen arteko batezbesteko balioen erkaketak desberdintasun estatistikoki adierazgarriak daudela ondorioztatzen du galdera guztientzako (p-value<0,05). Honek esan nahi du enpresa berritzaileek berrikuntza sustatzeko funtzioa duten giza baliabide gehiago edukitzeko joera dutela. GIZA BALIABIDEAK Media Nire enpresak berrikuntza bultzatu eta errazteko helburua duten pertsonala du 1,86 Lan-kargak, langileak berrikuntza burutzeko denbora nahikoa izateko kudeatzen dira 2,30 Nire enpresak diziplina anitzeko taldeak darabiltza berrikuntza identifikatu eta analizatzeko eta bere erabilera errazteko 2,54 4.3 Taula: Berrikuntza-zereginetarako giza baliabide esleipena
4.2.3 ERREGRESIO LOGISTIKO ANALISIA Fase honen helburua Espainiako eraikuntza sektoreko enpresen izaera berritzailearekin zuzenean erlazionatuta dauden faktore gakoak identifikatzea da, galdeketako galdera sorta edo nukleo txiki bati Erregresio Logistiko Analisi bat eginez. Teknika estatistiko honen aplikazioaren bitartez lortutako informazioa 4.5 ataleko berrikuntza ebaluatzeko behin betiko adierazleen hautapen-prozesuan erabiliko da (Errekerimendu-zuhaitzaren definizioa). Aldagai Anitzeko Erregresio Logistikoa hipotesiak edo erlazio kausalak frogatzeko garatutako teknika estatistiko garrantzitsuenetako bat da, mendeko aldagaia (emaitza) aldagai kategorikoa denean (Agresti & Kateri, 2011), eremu desberdinetako ikerketa desberdinetan erabili delarik (Atkin, Garcia, & Lockshin, 2006; Chung, 2004; Mokhtari, 2014; Nassimbeni, 2001; Phillips, Cripps, Lau, & Hodkiewicz, 2015; Sandberg, 2014; Suh & Kim, 2014). Analisi honen helburu nagusia hainbat aldagairen presentzia edo absentziak gertakaria ematearen probabilitatean nola eragiten duen aztertzea da (kasu honetan, berritzailea izan edo ez izatea), eta aldagai hauen balioa eta maila ezagutzea. Beraz, analisi estatistiko hau egin ahal izateko lehen pausoa galdeketa murriztuaren mendeko aldagaia identifikatzea da, gure kasuan 2. galdera izango delarik:
Eraikuntzako sektoreko gainerako enpresekin konparatuz, nola ikusten duzu zure enpresa berrikuntzari dagokionez? Erabat ez berritzailea Gehienetan ez berritzailea Gehienetan berritzailea Erabat berritzailea
Analisi hau egin ahal izateko, garrantzitsua da mendeko aldagaiak bitarra izan behar duela aipatzea eta horregatik, aldagaia dikotomizatzea beharrezkoa izan da, hau da, bi erantzun posible bakarrik onartzen dituen aldagai bitar batean bihurtzea. Horregatik, erantzunak hurrengo bi taldeetan elkartu dira: Erabat ez berritzailea + Gehienetan ez berritzailea: EZ BERRITZAILEA Gehienetan berritzailea + Erabat berritzailea: BERRITZAILEA
Aldagaia Aldagaiaren definizioa V1 Enpresaren partetik arrisku-hartzea eta ikuspegi berrien bultzatzea V2 Enpresak langileei komunikatzen zaizkien printzipio, balio eta arau argiak edukitzea V3 Enpresak gerentziarekin interakzioa laguntzen duen politika oso irekia edukitzea V4 Enpresako proiektuetan abangoardia-tekniken erabilera V5 Enpresan pentsamendu berritzailea bultzatzen duen ikasketa-kultura baten existentzia V6 Enpresaren gerentziak berrikuntza sustatzen duen ikuspegia edukitzea V7 Berrikuntzari buruzko ideiak proposatzeko baliabide eta komunikazio kanalen existentzia V8 Ideia berritzaileak bilatzeko kanpora begiratzeagatik sarien existentzia V9 Ondo ateratzen ez diren berrikuntzak proposatzen dituzten langileentzat ondorio negatiboak ez egotea V10 I+G barne departamentu baten existentzia enpresan V11 Enpresan berrikuntzari dagokionez erabaki-hartze prozesu metodiko baten existentzia V12 Enpresa mailan berrikuntzarekin erlazionatutako erabaki-hartze prozesuak ematen diren era V13 Langileen konpromisoa balioesten duten galdeketa erregularren existentzia V14 Proiektuaren emaitzak harrapatu eta etorkizuneko proiektuetan gehitzen dituen ikasbide programa baten existentzia V15 Berrikuntza antolaketatik kanpo bultzatzen duen ezaguera-kudeaketa sistema baten existentzia V16 Berrikuntzak garatzeko asoziazio berrien inplementazioa V17 Pertsonalaren urteroko ebaluazioan berrikuntza-jarduerak esplizituki sartzea V18 Berrikuntzan inbertitzea goranzko eta beheranzko ziklo ekonomikoetan zehar V19 Berrikuntza bat proiektuaren barruan proposatzen denean, hau finantzatzen den era (enpresako aurrekontuaren edo proiektuaren aurrekontuaren bidez) V20 Lan-kargak, pertsonalak berrikuntza burutzeko denbora nahikoa izateko kudeatzea V21 Diziplina anitzeko taldeen erabilera berrikuntza identifikatu eta bere erabilera errazteko V22 Berrikuntzarekin erlazionatutako gaietarako laguntza erabilgarria
4.2.3.1 ANALISI ESTATISTIKOA Galdeketaren erantzunen analisi estatistikoaren bidez, fase honen helburua enpresa hauen errendimendu berritzailean eragin adierazgarri eta positiboa duten aldagai kopuru minimoa aukeratzea da. Era honetan eta 25 aldagai-talde batetik abiatuz, analisi honen helburua aldagai multzo txiki bat aukeratzea da, jarduera berritzaileak egiten dituzten enpresen eta egiten ez dituzten enpresen arteko desberdintasunak identifikatzeko balio dutenak. Lortutako galdeketa osoekin, bi analisi estatistiko-fase desberdin burutu ziren. Lehen fasean, T-Student proba bat egin zen, enpresa berritzaileen eta ez berritzaileen arteko erantzunen batezbesteko balioen desberdintasunak estatistikoki adierazgarriak ziren ala ez jakiteko, aldagai bakoitzerako. Era honetan eta lehen fase batean, errendimendu berritzailearekin zuzeneko erlazioa duten aldagai adierazgarriak identifikatu ziren. Bigarren fasean eta aurreko fasean aukeratutako aldagai taldea ezagututa, erregresio logistiko analisi bat egin zen, hurrengo helburuekin: Aldagai multzo minimoa aukeratu, zeinak enpresa berritzaile eta ez berritzaileen arteko desberdintasunak eta ezaugarri partikularrak identifikatzeko nahikoak diren.
Aldagai gakoak identifikatu eta gero, errendimendu berritzailean daukaten funtzioa eta efektua ezartzea. Horretarako, ekuazio batez irudikaturiko berrikuntza-modelo bat diseinatuko da, enpresa bakoitzaren berritzaile izateko probabilitatea estimatu ahal izateko helburuarekin. Ekuazio hau Espainiako enpresa eraikitzaileen errendimendu berritzailea iragartzeko erabil daiteke.
T Student Analisia Galdeketaren erantzunetan oinarrituta, enpresa berritzaileen eta ez berritzaileen arteko erantzunen batezbesteko balioen konparaketa bat egin zen galdera bakoitzerako, enpresa berritzaileak besteengatik V23 Mintegi, konferentzi, ikastaro eta azoketara joateko laguntzen sustapena V24 Egituratutako proiektu eta ikerketa taldeetan parte hartzearen sustapena V25 Proiektu eta ikerketa talde informaletan parte hartzearen sustapena (beste enpresa batzuetara bisitak, foroetan parte hartzea)
bereizten dituzten ezaugarriak identifikatzeko. Bi taldeen arteko batezbesteko balioen desberdintasuna estatistikoki adierazgarria da, desberdintasun horrek natura aleatorioa izateko gehienez ere % 5eko aukerak daudenean soilik. 4.5 Taulan aurkeztutako emaitzen arabera, berrikuntza eta aztertutako aldagai guztien arteko zuzeneko asoziazioa dagoela ondoriozta daiteke, aldagai batean izan ezik (V19 aldagaia), bi taldeen arteko batezbesteko balioen desberdintasuna estatistikoki adierazgarria delako (p value< 0,05). Beraz, V19 aldagaia ezabatu zen eta gainerako aldagaiak ondorengo analisirako mantendu ziren, erregresio logistiko analisirako.
Azpikoa Gainekoa
4.6 Taula: Erregresio Logistikoaren emaitzak
4.2.3.2 EMAITZAK 4.6 Taulan ikus daitekeenez, erregresio logistikoaren hasierako etapatik hasi eta 22 pausu bete ondoren, hurrengo 5 faktoreak dira garrantzitsuenak enpresa baten portaera berritzailea azaltzeko orduan: V1: Enpresaren partetik arrisku-hartzea eta ikuspegi berrien bultzatzea V11: Enpresan berrikuntzari dagokionez erabaki-hartze prozesu metodiko baten existentzia V18: Goranzko eta beheranzko ziklo ekonomikoetan zehar berrikuntzan inbertitzea V21: Diziplina anitzeko taldeen erabilera berrikuntza identifikatu eta bere erabilera errazteko V25: Proiektu eta ikerketa-talde informaletan parte-hartzearen sustapena (beste enpresa batzuetara bisitak, foroetan parte hartzea)
Esangura estatistiko mailak 0,05 baino txikiagoak dira aldagai guztientzako, V11 eta V21 aldagaien kasuan izan ezik, 0,1 baino esangura estatistiko txikiagoa duelarik. Aldagai bakoitzak enpresa baten portaera berritzailean daukan eragin gradua Exp B koefizienteek irudikatzen dute. Koefiziente hauek, lehenago aipatutako faktoreetan erantzun negatiboak edukitzeko kasuan, berritzailea ez izateko arriskua irudikatzen dute. Adibidez, arrisku onartzea (V1) bultzatzen ez duten enpresek arrisku onartzea bultzatzen duten enpresek baino 12,716 aldiz aukera gehiago dauzkate berritzaile ez izateko. Hurrengo ekuazioarekin eta lehen aipatutako 5 aldagaietan emandako erantzunak kontutan hartuta, enpresa batek berritzaile izateko daukan probabilitatea hurrengo ekuazioaren bidez kalkula daiteke.
direlarik. Ereduaren aldagaiek mendeko aldagaiaren aldakortasunaren % 45 eta % 64,1 artean azaltzen dute, eta beraz esan daiteke laginaren datuekin ondo bat datozela. -2LL estatistikoaren balioak (87,681) ere modeloaren fidagarritasuna egiaztatzen du laginaren datuak kontuan hartuz, batez ere etapa desberdinetan bere bilakaeran arreta jartzen dugunean. Sailkapen-taulak, modeloak enpresa bat berritzailea den ala ez iragar dezakeen gradua erakusten du, modeloaren 5 aldagaietan lortutako erantzunen arabera. ereduak lagineko enpresen % 88,1a zuzenki sailkatzen du.
4.3 DELPHI METODOA ETA EBALUAKETA ADIERAZLEEN AUKERAKETA 4.3.1 DELPHI METODOA ETA EBALUAKETA ADIERAZLEEN AUKERAKETA Fase honen helburua espainiar eraikuntza sektoreko aditu talde baten kolaborazioarekin Delphi ikerketa bat egitea da, enpresa hauen berrikuntzarekiko jarrera eta praktikei buruzko informazioa lortzeko helburuarekin. Horrez gain, enpresa hauetan berrikuntza bultzatzen duten faktoreak eta jasaten dituzten berrikuntza-hesiak ere aztertuko dira. Lortutako emaitza kualitatibo hauek galdeketan lortutako emaitza kuantitatiboekin konbinatuko dira, triangulazio bat burutzeko helburuarekin (Yin, 2013), hau da, fenomeno berdina aztertzeko ikerketa metodologia desberdinen konbinazioa. Metodologia kualitatibo eta kuantitatiboen konbinazioa interesgarria da, bi metodologien ekarpen independenteak areagotzen dituen azken emaitza lor daitekeelako. Definizio klasikoaren arabera, Delphi metodoa metodo orokor bat da, norbanako-talde bati arazo konplexuei aurre egitea ahalbidetzen diena, talde-komunikazio prozesua era eraginkorrean egituratuz (Linstone & Turoff, 2002; Linstone & Turoff, 1975). Beraz, MacCarthy eta Atthirawong-ek seinalatzen duten moduan (MacCarthy & Atthirawong, 2003), prozesu sistematiko honen bitartez ikerketa ireki eta sakonagoa emango duen talde adostasuna lortzen da, taldekide bakoitzak ondorengoko faseetan ikertuko diren alderdi berriak aurkezten dituelarik. Metodo kualitatibo honetan adierazgarritasun soziala ikertutako arloari buruzko adituen iritzien estatistika baino garrantzitsuagoa da. Horregatik, teknika kualitatiboak aplikatzen diren laginak ez dira estatistikako motakoak, sozialak baizik. Horregatik, aditu taldea ez da zorizkoa, beraien ahalmen, eta beraien ezaguera eta
independentziagatik aukeratuak izan behar dute (Reid, 1988). Talde hau ondo aukeratzeko helburuarekin, Hallowell eta Gambatese-k (Hallowell & Gambatese, 2010) 4.7 Taulan azaltzen diren irizpideak definitu zituzten, hauen arabera aditu bakoitzak aditu-taldean egon ahal izateko gutxienez 12 puntu lortu behar dituelarik:
Aditu taldea eratu behar duten aditu kopuruari dagokionez eta Linstone eta Turoff (Linstone & Turoff, 2002) eta Boje eta Murnigham-en (Boje & Murnighan, 1982) arabera, talde ideala 8 eta 15 kidez osatutako aditu taldeak osatzen du, pertsona desberdin eta oso kalifikatuak izan behar dutelarik aditu hauek. Aditu taldearen definiziorako eraikuntza sektoreko 72 profesionalez osatutako datu-base bat erabili zen, 30 antolaketa desberdinetako kideek osatzen zutelarik (enpresa eraikitzaileak, eraikuntza-materialen hornitzaileak, ingeniaritza eta arkitektura estudioak, ikerketa institutuak eta unibertsitateak). Prozesuaren amaieran eta Hallowell eta Gambatese-k (Hallowell & Gambatese, 2010) definitutako irizpideak jarraituz,
10 aditu aukeratu ziren, haiek guztiek 35 puntu baino gehiago lortu zituztelarik. Aukeratutako aditu bakoitzaren deskripzioa 4.8 Taulan azaltzen da:
Aditua Deskripzioa 1 10 urteko lan esperientzia daukan ingeniari industriala, herri lanetan erabiltzeko hormigoielementu aurrefabrikatuak ekoizten dituen enpresa baten kudeatzailea delarik. Unibertsitate publiko batean arduraldi partzialera irakasle bezala ere lan egiten du. 2 12 urteko lan esperientzia duen Ingeniari Industriala eta Ingeniaritza Mekanikoan Doktorea, etxe eta industria instalazioetan energia aurrezteko soluzioen diseinuan lan egiten duen enpresa batean aholkulari-ingeniaria delarik. Ikertzaile gisa ere lan egin du lehenago Eraikuntza Jasangarriari buruz ikertzen duen ikerketa-zentro batean. 3 21 urteko lan esperientzia duen Ingeniari Industriala, bere aktibitate nagusia "giltza eskura" motako ingeniaritza bateko zuzendaria delarik, bere lan eremua energia (konbentzionala eta berriztagarria), altzairugintza eta meatzaritzako sektoreetan direlarik. 4 Ingeniaritza Zibilean Doktorea, unibertsitate publiko bateko irakaslea da, 30 urte baino gehiagoko esperientzia dauka ikerketa munduan eta enpresa mundura zuzendutako teknologien transferentzian. Aldizkari zientifikoetan publikatutako 50 argitalpenenen egile edo egile-kidea da. 5 Ingeniaritza Zibilean doktorea, Unibertsitate publiko batean irakasle bezala 22 urteko lan esperientzia duena eta eraikuntza proiektuen kudeaketa alorrean ikerketa esperientziarekin: kalitatea, segurtasuna eta osasuna eta berrikuntza eraikuntza sektorean. Aldizkari zientifikoetan publikatutako 28 argitalpenenen egile edo egile-kidea da. 6 Ingeniaritza Mekanikoan Doktorea eta 1400 enplegatu baino gehiago dauzkan ikerketa-zentro baten Eraikuntza Jasangarria Dibisioaren zuzendaria. 30 urte baino gehiagoko lan esperientzia dauka. 7 Ekonomista, enpresa multinazional batean aholkulari bezala 12 urteko aurreko lan esperientzia duena, eta duela 5 urtetatik eskualde mailako agentzia publiko batean aholkulari bezala lan egiten duena, zeinen misioa spinoff-en garapena eta abiaraztea den. 8 Arkitektoa, 11 urteko lan esperientzia duena, Enplegu eta Politika Sozialeko Departamentura adskribitutako enpresa publiko batean eraikuntza-proiektuen zuzendari bezala lan egiten duena, zeinen helburu nagusia kalitatezko etxebizitza publikoen sustapena den. 9 Ingeniaritza mekanikoan doktorea, ingeniaritzako enpresa multinazional batean 20 urteko lan esperientzia duena, mekanika aplikatua, egituren diseinua, elektronika eta kontrol arloetan.
10 16 urteko lan esperientzia duen ekonomista, eskualde mailako eraikuntza luku baten zuzendaria dena, zeinen helburu nagusia eraikuntzako sektoreko enpresen lehia hobetzen duten ekimenak abiaraztea eta kudeatzea den. 4.8 Taula: Aditu taldeko kideak
Bestalde, komunikazio-prozesu eraginkor bat lortzeko, taldeko kide batek gainerakoengan daukan eragin menderatzailea saihestea beharrezkoa da. Zentzu honetan, egile askok Delphi metodoak efektu hori txikiagotzea lortzen duela diote (Klassen & Whybark, 1994; MacCarthy & Atthirawong, 2003; Ray & Sahu, 1990). Horregatik, parte-hartzaile bakoitzak gainerako parte-hartzaileen identitatea ez ezagutzea beharrezkoa gertatzen da. Behin aditu-taldea aukeratu eta gero, 4.5 Irudian azaltzen den komunikazio prozesua jartzen da martxan.
Metodo honen abantaila nagusiak hurrengokoak dira (Denzin & Lincoln, 2011; Landeta, 1999; Linstone & Turoff, 2002): Talde guztiaren ezaguera ondoen prestatutako parte-hartzailearen ezaguera baino handiagoa izango da beti, parte-hartzaileen artean beraien ezaguerak osatzen dituztelako. Metodo honen bidez, aditu bakoitzaren iritziak egiazta daitezke
Aditu bakoitzak eztabaida orokorrari bere ezaguera espezifikoko eremutik eztabaidatutako gaiari buruz duen ideia ematen dionez gero, ikerketa-faktore kopurua handiagoa da.
Metodo honen erabilera arrakastatsua izateko beste baldintza bat, galdeketa desberdinetan sartzen diren galderen diseinu egokia da. Argi eta laburrak izan behar dute, eta adituek ondo uler ditzaten ziurtatu behar da. Lehen fase batean (fase kualitatiboa), galdera irekien bidez hastea gomendatzen da, lanaren jarraipena finkatuko duten item eta nondik norakoak ateratzeko. Bigarren fase batean, galderek ebaluaziorantz, hierarkizaziorantz edo item-erkaketarantz zuzenduta egon behar dute, hots, galdeketen emaitzak irizpide finkoekin neurtzeak posiblea izan behar du (fase kuantitatiboa). Behin erantzunak jasota emaitzen ustiapena hasiko da. Honen jarraian burutzen diren galdeketen helburua iritzien sakabanatzea gutxitzen saiatzea eta adostutako batezbesteko iritzia identifikatzea dira. Horretarako, behin erantzunak jaso eta gero, talde koordinatzaileak estimu indibidual desberdinen agregazioa egiten du, lortutako erantzunen joera zentrala lortuz, gehienetan mediana hartzen delarik talde-erantzuntzat. Behin kontsulta bakoitzaren emaitzak analizatuta, beste kontsulta bat beharrezkoa den, edo aitzitik, adostasun gradu nahikoa lortu den erabakiko da. Beste kontsulta bat beharrezkoa izatekotan, adituei bere aurreko erantzun indibidualarekin batera erantzun guztien media bidaltzen zaie galdera bakoitzerako. Horrez gain, batzuetan, talde koordinatzaileak ikerketaren asmorako interesa daukan informazio gehigarria eransten du. Bidalitako informazio berri honen argitan, adituei bere lehen estimuak jaso ditzatela eskatzen zaie, egoki ikusten badute.
4.3.2 DELPHI METODOLOGIA: DIMENTSIO ETA ADIERAZLEEN AUKERAKETA Ikerketa honetako DELPHI analisia ondo bereizitako bi fasetan egin da: Lehen Fasea (Delphi-1): lehen faseak izaera kualitatiboa du eta Espainiako eraikuntza sektoreko enpresen eta berrikuntzaren arteko erlazioari buruzko informazioa lortzean zentratu da. Horretarako, aipaturiko adituen ustez berrikuntza bultzatzen duten faktoreak eta oztopatzen duten hesiak analizatu dira. Horrez gain, berrikuntzarekin erlazionatutako adierazle gakoak identifikatzeaz gain, berrikuntza sustatzen duten antolaketa-ezaugarriak ere identifikatu dira.
Bigarren Fasea (Delphi-2): bigarren faseak izaera kuantitatiboa du eta bere helburua berrikuntza ebaluatzeko balio duten behin betiko adierazle eta dimentsioak identifikatu eta aukeratzea da, beraien pisu erlatiboekin batera. Behin hauek aukeratu eta gero, Doktorego Tesi honen helburua den berrikuntza ebaluatzeko erreminta edo modeloan inplementatuko dira.
4.3.2.1 LEHEN FASEA (DELPHI-1) Fase honen helburua, eraikuntza sektoreko enpresek berrikuntzarekiko daukaten erlazioa analizatzea da, hurrengo gaietan zentratuz: eraikuntza sektoreak berrikuntzarekiko daukan erlazioari buruz adituen hautematea, sektoreko enpresek sufritzen dituzten berrikuntza-hesiak, berrikuntza sustatzen duten antolaketaezaugarriak eta enpresetan beharrezkoak diren berrikuntza moten analisia. Delphi ikerketaren lehen fase honetan erabilitako galdeketa 3. Eranskinean aurkezten da. 4.3.2.1.1 Delphi ikerketako lehen fasearen emaitzak (Delphi-1): Ondoren, Delphi prozesuaren lehen fasean lortutako emaitzak deskribatuko dira. Aipaturiko emaitzak hiru taldetan banatu dira: berrikuntzaren hautematea, berrikuntza oztopatzen duten hesiak eta berrikuntza bultzatu eta sustatzen duten faktoreak. Berrikuntzaren hautematea Espainiako eraikuntzako sektoreko enpresen berrikuntza-mailari buruz duten hautemateari dagokionez, adituen gehiengoak (hamarretik zazpik) aipatutako enpresak ez-berritzaile gisa ikusten dituzte, nahiz eta desberdintasun eta ñabardura batzuk igarri erantzunen artean. Hiru adituren ustez, enpresa eraikitzaile eta enpresa fabrikatzaileen artean (sistema eraikitzaile eta eraikuntza-material fabrikatzaileak) bereizketa bat egin behar da. Bigarren talde honen kasuan, izaera edo karaktere berritzaileagoa izan dutela baieztatzen dute, izaera hau bizirik irauteko beraien motorra izan delarik. Lehen kasuan, enpresa eraikitzaileen kasuan eta oro har, berritu dutena zeharka izan dela baieztatzen dute, material eta sistema eraikitzaile berritzaileen erabileraren bidez, ez berezko ekimenagatik. Nahiz eta sektore honetako enpresek nazioartekotzeagatik argi eta garbi apustu egin, emaitza onak lortuz gainera, berrikuntzagatik era berean apustu ez dutela egin baieztatzen dute. Hots, nazioartekotzeagatik apustu egin dute baina lokalki hornitzen duten produktu berean oinarrituz.
Azken finean, adituek sektorean berrikuntza bultzatzen duten enpresa-traktore talde txiki bat dagoela aitortzen dute, batez ere tamaina handiko enpresak, baina berrikuntzaren kultura sektorean oro har barneratuta ez dagoela onartzen dute. Berrikuntza-hesiak Puntu honi dagokionez, sektoreko enpresek aurre egin beharreko hesi garrantzitsuenetako bat, taulako hamarretik zortzi adituen ustez, enpresen epe motzerako ikuspegia da, epe motzerako bideragarritasun ekonomikoa bilatzen dutelarik gehienetan. Era honetan, berrikuntzen garapenerako ingurune egokia sortzea oso zaila dela baieztatzen dute. Adituetako batek honakoa dio: “Funtsean sektoreko enpresak kostura eta epera bideraturik daude. Itxuraz kostu-igoera edo denbora galtze bat suposatzen duen edozein alderdi ez da kontuan hartzen. Berrikuntza haietako bat da.” Ildo beretik honetan beste aditu batek hurrengokoa adierazten du: “Maiz lan edo obra bakoitzak etekina atera behar du. Horregatik, obra konkretu bateko berrikuntza bat enpresaren etekinaren aurka doan gauza gogaikarri bilaka daiteke”. Enpresek aipatu duten hesi garrantzitsuenetako bat berrikuntzak garatzeko orduan, hamar aditutatik lauek aipatu dutena, finantzaketarik eza da, bai enpresa beraren aldetik bai administrazioaren aldetik (dirulaguntzak). Hiru adituren ustez, berrikuntzarako hesi bezala funtzionatzen duen beste faktore bat sektorean erabiltzen den kontratazio sistema da. Kontratazio-mota honek gehiegizko pisua ematen die alderdi ekonomikoei, obren kontratazioa enkanteen antzekoa izatera bultzatuz, aukeratzen den proposamena sustatzailearentzako balio handiena duena izaten delarik. Gertaera honek ez du berrikuntzen garapena bultzatzen. Adituek aipatu dituzten beste hesi batzuk hurrengoak dira: “Sektore tradizionalaren" ezaugarria, sektorea eratzen duten enpresen dimentsio txikia, komunikazio eza eta I+G+b arduradunen eta produkzio arduradunen arteko fluidotasunik eza eta kasu batzuetan, langileen formazioa eta heziketa eza. Interesgarria da aipatzea adituetako inork ez duela sektorea jasaten ari den krisi ekonomikoa berrikuntzarako hesi bezala identifikatu. Zentzu honetan, lau adituk baieztatzen dute Espainiako krisiaren eztanda baino lehen zegoen egoera ekonomiko onean, finantzaketa-baldintza oso onekin eta oro har errekurtso ugariekin, enpresa hauek ez zituztela berrikuntzan inbertitzeko erabili. Horregatik, aipatzen dute krisi ekonomikoa ezin dela berrikuntza hesi bat bezala identifikatu, arazoa atzetik baitzetorren. Zentzu honetan, aditu batek
hurrengoa baieztatzen du: “Nahiz eta gaur egun krisiari egotzi enpresen berrikuntza maila baxua, esan behar da onaldi ekonomiko garaian enpresek ere ez zutela, oro har, berrikuntzan inbertitu, eskaria hain handia zenez, beharrezkotzat ikusten ez zutelako. Horregatik, esan behar da sektoreko enpresen berrikuntza maila baxuaren zergatia ez dagoela momentu ekonomikoaren menpe, baizik eta aipaturiko sektoreko enpresen berezko ezaugarriaren menpe. Berrikuntza sustatzen duten faktoreak Berrikuntza sortu eta bultzatzen duten faktoreei dagokienez, adituek berrikuntzaren garapena gehien bultzatzen duten faktorea finantzaketa dela uste dute, enpresaren eta administrazio publikoaren aldetik. Taulako bost adituk aipatu dute faktore hau lehen postuan. Aditu batek literalki baieztatzen duen bezala: “Bankuek eskainitako kreditu urria eguneroko operazio txikietarako erabiltzen da. Gainera, berrikuntza-proiektuentzako eskaintzen diren diru-laguntzen onespena ez da ezagutzen urteko ekitaldiaren amaiera arte, proiektuak laguntza hori emango den ala ez jakin gabe burutu behar direlarik”. Adituen arabera, sektore honetan berrikuntzen garapena sustatzeko beste modu bat lan-esleipen sistemak aldatzea da, enpresek egindako berrikuntza-proiektuei pisu eta puntuazio gehiago emanez. Era horretan jarduera-mota hauek bultzatuko lirateke eta enpresen aukeraketa eskaintza ekonomikoenean soilik oinarritzea saihestuko litzateke. Adituek bat etorri ziren berrikuntzan inbertitzen duten enpresentzako laguntza fiskalek duten garrantzian. Lau aditu bat etorri diren puntu garrantzitsu bat eraikuntzako sektoreko enpresen zuzendarien aldetik heziketa tekniko, ekonomiko eta juridikoaren beharra da, berrikuntza enpresaren Plan Estrategikoan barneratu ahal izateko eta harekin konpromisoa hartzeko. Adituen arabera, oso garrantzitsua da enpresaren pertsonalak berrikuntzaren onurak balioestea eta honen garrantzia barneratzea, sektorea eraldatu ahal izateko. Horregatik, aditu hauen ustez, hurrengokoa beharrezkoa da: gerentziaren konpromisoa berrikuntzarekin, berrikuntzan sinesten duten lantaldeen sorrera, ekimen berriak bultzatzen dituzten motibatutako pertsonen beharra, baliabide eta errekurtsoen esleipena eta azkenik, pentsamolde kontserbadore batetik pentsamolde irekiago batetara aldatzea, non arrisku-onartzea beharrezko ezaugarri bat den, zigortzen ez dena.
4.3.2.2 BIGARREN FASEA (DELPHI-2) Bigarren fasean Delphi metodoa erabili da berrikuntza ebaluatzeko erabiliko diren behin betiko adierazle eta dimentsio desberdinak definitzeko, hauetako bakoitzaren pisu erlatiboekin batera. Behin betiko adierazle eta
dimentsio hauek Doktorego Tesi honen helburu den berrikuntza ebaluatzeko modelo edo erremintan inplementatuko dira. Lehenik eta behin, aditu taldeari esleitu zitzaion zeregina berrikuntza-kontzeptua banatzen den dimentsio desberdinak definitzea izan zen. Horretarako, literaturaren berrikusketa, galdeketaren ondorioak eta Delphi-1 ikerketaz gain, Wang eta Ahmed-en (Wang & Ahmed, 2004) lana erabili zen, non egile nabarmenek berrikuntzari buruz idatzitako literatura zientifikoaren berrikustea egiten den, berrikuntzaren kontzeptua hobekien eta fidelkiago islatzen duten dimentsioak edo familiak identifikatu zituztelarik, 4.9 Taulan ikusten den bezala. Lan honetan lortu zituzten konklusioen arabera, literaturan gehien aipatutako dimentsioak hurrengoak dira: Product, Market, Process, Behaviour eta Strategy.
Delphi prozesuaren bi erronda egin eta gero, adituek Wang eta Ahmed-en lanean aipatutako hiru dimentsio sartzea erabaki zuten (Wang & Ahmed, 2004): Estrategia, Produktua eta Prozesua. Horrez gain, eraikuntzasektoreko enpresen ezaugarri zehatzak ezagutuz eta aipaturiko enpresek berritzeko orduan jasaten dituzten
hesiei buruz galdeketan lortutako konklusioak ere kontuan hartuz, hiru dimentsio gehigarri gehitu ziren: Kultura, Giza Baliabideak eta Kanpokoarekiko Erlazioa. Behin dimentsio nagusiak identifikatu eta gero, eraikuntza sektoreko enpresetan berrikuntza ebaluatzeko 32 adierazlez osatutako lagin bat diseinatu zen. Adierazle-lagin honen diseinua literaturaren berrikusketaren bi faseetako ondorioetan eta batez ere, berrikuntza ebaluatzeko 40 erremintetan erabilitako adierazleen analisian lortutako ondorioetan oinarritu zen. Aukeratutako 32 adierazleak azterturiko erremintetan gehien erabiltzen direnen artean daude eta Espainiako eraikuntza-sektorerako egokienak diren adierazleak aukeratzeko oinarri gisa balio izan dute, sektorearen ezaugarriak kontuan hartuz. Hautapen-prozesu honetan Delphi prozesuko (Delphi-1) lehen fasean eta sektoreko enpresei eginiko galdeketan zehar lortutako konklusioak ere erabili dira. 32 adierazlez osatutako lagina hurrengoa izan zen:
2. Berrikuntza-intentsitatea: berrikuntza-jardueretan gastuak, fakturazioaren ehuneko bezala irudikatuta.
3. UNE 166001 arauaren arabera ziurtatutako berrikuntza-proiektu baten existentzia
7. I+G+b jardueretarako finantzaketa lortzeko ezarritako prozesuen existentzia (enpresatik eta dirulaguntza publikoak)
8. I+G aktibitateengatik edo berrikuntza teknologikoagatik kenkari fiskalen aplikazioa, azken zergaekitaldian
10. Produktu eta zerbitzu berritzaileak merkaturatzeko aurrekontu baten existentzia
14. Departamentuen artean eta talde bereko enpresen artean langileen postu txandakatze portzentajea.
16. Enpresako kudeatzaileak daukan formakuntza: finantzak edo antolaketa industrialeko ingeniaritzan titulua.
19. Beste enpresa batzuetan esperientzia: beste enpresa batzuetan lan egin duten enplegatuen portzentajea.
20. Beste departamentu batzuetan esperientzia: enpresako beste departamentu batzuetan lan egin duten enplegatuen portzentajea.
22. Azken urtean berrikuntzarako kanpoko ezagueraren eskuratzea: patenteen erosketa edo erabilera lizentziapean, asmaketa ez patentatu eta ezaguera teknikokoen erosketa edo erabilera lizentziapean.
23. Patente edo jabetza intelektual edo industrial eskubideren baten erregistro eskaera, enpresaren asmaketak edo berrikuntza teknologikoak babesteko helburuarekin.
24. I+G+b jardueretarako jasotako laguntza finantzario publiko edo pribatua.
26. Hornitzaile, bezero eta sektoreko beste enpresa batzuekin berrikuntza jardueretarako kolaborazioen sorrera.
28. Produktu edo zerbitzu berritzailea merkatuan sartzeko behar den denbora.
30. Berriak diren edo 3 urte baino gutxiago dituzten produktu edo zerbitzuen portzentajea.
31. Berrikuntzaren arrakasta: azken 3 urtetan merkatuan sartutako produktu eta zerbitzu berriei dagokien fakturazioa / azken 3 urtetako fakturazioaren batezbestekoa 32. Prozesu-berrikuntzen sarrera: ekoizpen prozesu, banaketa eta euskarri jarduera metodo berrien edo hobekuntza adierazgarriak jasan dituztenen sarrera.
Behin 32 adierazlez osatutako hasierako lagina aukeratu eta gero, adituen zeregina dimentsio bakoitzeko adierazle multzoari garrantzi erlatiboak esleitzea izan zen. Horretarako, aditu bakoitzari Excel taula bat aurkeztu zitzaion dimentsio bakoitzeko adierazle guztiak zerrendatzen zituena, haietako bakoitzaren garrantzi erlatiboa esleitzeko lauki bat zegoelarik ondoan. Excel taula hau 4. Eranskinean aurkezten da. Aipatu behar da adierazleei %0ko garrantzi erlatiboa esleitzea posible zela, modu horretan adierazleren baten ezabapena iradoki zitekeelarik. Beraz, adituek adierazle bakoitzaren garrantzi erlatiboak esleitu behar izan zituzten dimentsio bakoitzerako, dimentsio bakoitzaren barruan garrantzi erlatiboen batuketa beti 1 izan behar zuelarik. Baldintza hau ez bazen betetzen, Excel taulak akatsaren seinale bat ematen zuen. Gainera, kontsulta-erronda bakoitzean aditu bakoitzari adierazleren bat kendu edo zerrendan ez zegoen bat gehitzeko aukera eman zitzaion, baita ere zeudenen gainean aldaketak egiteko aukera ere. Behin lehen kontsulta-erronda eginda eta behin taulako adituen ekarpenak jasota, emaitza hauek bildu ziren, adierazle bakoitzari esleitutako garrantzi erlatiboen mediak edo batezbesteko balioak kalkulatu ziren eta emaitza hauek aditu bakoitzari aurkeztu zitzaizkion, hauen ekarpen eta adierazleen aldaketa proposamenekin batera. Adituek orduan, talde guztiaren erantzunen argitan, hartutako erabakian aldaketa arinak egiteko aukera izan zuten. Ondoren, aditu bakoitzaren erantzunak berriro jaso ziren eta adierazle bakoitzaren garrantzi erlatiboen mediak edo batezbesteko balioak berriz kalkulatu ziren. Aipatu behar da behin garrantzi erlatiboak esleitzeko bi fase hauek egin eta gero, taldeko koordinatzailearen iritziz erantzunen adostasun gradu nahikoa lortu zen, eta beraz ez zen beharrezkoa izan fase gehigarririk egitea. Delphi prozesuaren azken fasean, eta adierazle bakoitzaren behin betiko garrantzi erlatiboa kontuan hartuz, % 15ko garrantzi erlatiboa baino txikiagoa zeukaten adierazle guztiak ezabatu ziren; era honetan 17 adierazle ezabatuz eta 5 dimentsiotan elkartutako berrikuntzaren ebaluaziorako 15 adierazle mantenduz. Nabarmendu behar da adituei funtsezko adierazle-gako kopuru txiki edo minimoa aukeratzea eskatu zitzaiela, erreminta praktiko eta azkar bat diseinatzeko helburuarekin, sarritan enpresa hauek informaziokantitate handiak eskatzen dituzten ebaluazio konplexuak egiteko denbora eta baliabideak falta dituztelako.
Adierazle nabarmenenen hautapen-prozesu honetan, taldeko koordinatzaileak funtsezko izendatu zituen hiru adierazle gehitu ziren, 4.3.3 atalean deskribatutako erregresio logistiko analisiaren ondorioz lortu zirelarik adierazle hauek. Hiru adierazle hauek gehitu ziren Espainiako eraikuntza sektoreko enpresen betetze berritzailean eragin handiena duten 5 adierazle multzoaren barruan zeudelako eta hiru hauek bakarrik direlako multzoko adierazle kuantifikagarri eta hautemangarri bakarrak (beste biak ez kuantitatiboak dira). Behin betiko taldeari gehitutako hiru adierazleak hurrengoak dira: Goranzko eta beheranzko ziklo ekonomikoetan zehar berrikuntzan inbertitzea Diziplina anitzeko taldeen erabilera berrikuntza identifikatu eta bere erabilera errazteko Ikerketa talde eta proiektu ez formaletan parte hartzea
Lehen adierazlea Estrategia - Antolaketa dimentsioari gehitu zitzaion, bigarren adierazlea Giza Baliabideak dimentsioari gehitu zitzaion eta hirugarren adierazlea Kanpokoarekin Erlazioa dimentsioari gehitu zitzaion. Beraz, berrikuntza ebaluatzeko adierazleen behin betiko selekzioa 5 dimentsiotan elkartutako 18 adierazlek osatzen dute, 4.6 Irudian ikus daitekeen bezala.
4.3.3 AHP METODOLOGIA: BEHIN BETIKO PISU ERLATIBOEN ESLEIPENA Berrikuntza ebaluatzeko behin betiko adierazleak aukeratu eta gero, eta erabaki-zuhaitza zuzenki definitzeko helburuarekin, hurrengo pausoa adierazle eta dimentsio bakoitzaren behin betiko pisu erlatiboen esleipena izan da, konpentsatutako zuhaitza sortzeko. Honek esan nahi du dimentsio bakoitzaren barruan adierazle guztien pisu erlatiboen batura % 100 izan behar duela, eta dimentsio nagusien pisu erlatiboen batura ere % 100 izan behar duela. Horretarako, pareen arteko erkaketa-metodoa erabili da, AHP metodologian definitu eta 3.2 atalean deskribatu dena. AHP metodologiak erabakitzaile edo aditu talde batek errekerimendu-zuhaitzeko adar bakoitzaren garrantzi erlatiboa definitzea ahalbidetzen du, zuhaitzaren puntu beretik ateratzen diren gainerako adarrei dagokionez, 4.10 Taulan islatutako lehentasun eskalaren arabera (Aguado, Manga, & Ormazabal, 2006; Saaty, 1980). Honi pareen arteko erkaketa deitzen zaio. Geroago, balioespen horretatik abiatuz, adar bakoitzeko pisuak (berezko bektoreak) kalkulatzen dira kalkulu matriziar batzuen bitartez (berezko balio eta bektoreen kalkulua).
Beraz, pisu erlatibo hauek balioztatzeko, bereizitako hiru pauso ezartzen dira: “Pareen arteko erkaketa matrizearen” elaborazioa. Saaty-en eskala erabiltzen da (3.2.2.1 atala: IIa fasea: Pisu erlatiboen esleipena). Erabakitzaileak pareen arteko erkaketa egiten du, bere lehentasunen eta ebaluatzen ari den proiektuaren ezaugarrien arabera. Erabaki-matrize honek karratua izan behar du.
Lehentasun edo pisu-bektorearen kalkulua. Behin pareen arteko erkaketa matrizea lortu eta gero, pisu-bektorea lor daiteke, 3.2.2.1 atalean deskribatutako pausoak jarraituz. Atal honetan, erabakimatrizeko osagai bakoitza bera kokatuta dagoen zutabeko osagaien batuketagatik nola zatitu behar den deskribatzen da. Sortutako matrize berria hartuz, bere ilara-bektoreak batzen dira eta erkaketamatrizearen “n” tamainagatik zatitzen dira. Normalizazio hauek burutu eta gero, desiratutako hierarkia-mailarako pisuak lortzen dira.
Emaitzak koherenteak izan daitezen, trinkotasun-ratioak 0,1 baino txikiagoa izan behar du. Dimentsioen kasuan, aipaturiko ratioak 0,0455ko balioa hartzen du, eta beraz dimentsio mailako pisuen esleipena zuzena dela ondorioztatzen da.
Emaitzak koherenteak izan daitezen, trinkotasun-ratioak 0,1 baino txikiagoa izan behar du. Estrategia Antolaketa dimentsioaren kasuan, aipaturiko ratioak 0,0932ko balioa hartzen du, eta beraz pisuen esleipena zuzena dela ondorioztatzen da.
Emaitzak koherenteak izan daitezen, trinkotasun-ratioak 0,1 baino txikiagoa izan behar du. Kultura dimentsioaren kasuan, aipaturiko ratioak 0,000ko balioa hartzen du, eta beraz pisuen esleipena zuzena dela ondorioztatzen da.
4.3.3.4 GIZA BALIABIDEAK DIMENTSIOKO ADIERAZLEEN PISU ESLEIPENA Giza Baliabideak dimentsioa osatzen duten adierazle multzoa hurrengoa da: 3.1 Adierazlea: Berrikuntza zereginetan aritzen diren enplegatuen portzentajea 3.2 Adierazlea: Langileen heziketara zuzendutako gastua 3.3 Adierazlea: Unibertsitate titulua duten enplegatuen portzentajea 3.4 Adierazlea: Berrikuntzak garatzeko diziplina anitzeko taldeen erabilera
Emaitzak koherenteak izan daitezen, trinkotasun-ratioak 0,1 baino txikiagoa izan behar du. Giza Baliabideak dimentsioaren kasuan, aipaturiko ratioak 0,0575ko balioa hartzen du, eta beraz pisuen esleipena zuzena dela ondorioztatzen da.
4.3.3.5 KANPOAREKIKO ERLAZIOA DIMENTSIOKO ADIERAZLEEN PISU ESLEIPENA Kanpoarekiko Erlazioa dimentsioa osatzen duten adierazle multzoa hurrengoa da: 4.1 Adierazlea: Kanpoko ikerketa agenteekin lankidetza 4.2 Adierazlea: Proiektu eta ikerketa talde informaletan parte hartzea 4.3 Adierazlea: Berrikuntza jardueretarako jasotako laguntza finantzario publikoa 4.4 Adierazlea: Jabetza intelektualaren ekoizpena
Emaitzak koherenteak izan daitezen, trinkotasun-ratioak 0,1 baino txikiagoa izan behar du. Kanpoarekiko Erlazioa dimentsioaren kasuan, aipaturiko ratioak 0,0580ko balioa hartzen du, eta beraz pisuen esleipena zuzena dela ondorioztatzen da.
Emaitzak koherenteak izan daitezen, trinkotasun-ratioak 0,1 baino txikiagoa izan behar du. Produktu - Prozesu dimentsioaren kasuan, aipaturiko ratioak 0,00ko balioa hartzen du, eta beraz pisuen esleipena zuzena dela ondorioztatzen da. Aurreko pausoetan lortutako balioen bitartez, berrikuntza ebaluatzeko behin betiko zuhaitza definituta geratzen da, 4.6 Irudian ikusten den bezala. Aipaturiko zuhaitzean, parentesi artean, adierazle eta dimentsio bakoitzaren pisu erlatiboak islatzen dira.
4.6 Irudia: Berrikuntza ebaluatzeko behin betiko zuhaitza
4.4 ADIERAZLEEN DESKRIBAPENA ETA PORTAERA 4.4.1 SARRERA Behin adierazle eta dimentsioak DELPHI metodologiaren erabileraren bidez definitu eta gero, kapitulu honen helburua adierazleen portaera deskribatzea eta haiek balioesteko era definitzea da. Hau lortzeko, adierazle jarraituen kasuan (zenbakizko edozein balio har dezaketenak) adierazleak balio-funtzioen esleipenaren bidez balioesten dira. Aldiz, adierazle diskretuen kasuan (bi balio bakarrik har ditzaketenak) balio-taula baten esleipenaren bidez balioesten dira.
Aipatu behar da Doktorego Tesi honen barruan prozesu hau ondo aurrera eramateko, eraikuntza sektorea hiru azpisektoretan banatu dela, hauetako bakoitzak berrikuntzari dagokionez aurkezten dituen portaera desberdinengatik: Enpresa eraikitzaileak (CNAE 41, 42 eta 43) Eraikuntza material eta elementu aurrefabrikatuen enpresa hornitzaileak (Doktorego Tesi honetan CNAE 23-arekin elkartzen da) Ingeniaritza enpresak eta arkitektura-estudioak (CNAE 711)
Hemendik aurrera, Doktorego Tesi honen barruan eta terminologia sinplifikatzeko helburuarekin, hiru azpisektoreak hurrengo eran izendatuko dira: Eraikitzaileak (CNAE 41, 42 eta 43) Enpresa hornitzaileak (Doktorego Tesi honetan CNAE 23-arekin elkartzen da) Ingeniaritza enpresak eta arkitektura estudioak (CNAE 711)
Gainera, azpisektore bakoitza bi multzotan banatu da aldi berean, sektoreko enpresek tamainaren arabera aurkezten duten errendimendu berritzaile desberdinarengatik; tamainaren menpe dagoelarik desberdintasun hau (INE - Instituto Nacional de Estadística, 2015). Bi taldeak definitzeko, Espainiako Estatistika Institutuak bere “Enpresen Berrikuntzari Buruzko Inkesta”-n markatutako arauak jarraitu dira. Beraz, bi taldeak hurrengo eran definitzen dira: I taldea: enpresa txiki eta ertainak (10 – 250 arteko langile kopurua duten enpresak) II taldea: enpresa handiak (250 langile baino gehiago dituzten enpresak)
Beraz, Doktorego Tesi honetan berrikuntza ebaluatzeko modelo edo erreminta bat aurkeztuko da, definitu diren 6 talde espezifiko bakoitzerako zehaztuko delarik. Modu honetan ebaluazioak azpisektore eta enpresa tamaina bakoitzeko ezaugarri zehatzak kontuan hartuko ditu, eta ebaluazioa arrazoizkoago eta bidezkoagoa izango da. Definitu diren 6 taldeak 4.29 Taulan ikus daitezke: I Taldea II Taldea III Taldea Eraikitzaile txiki eta ertainak Enpresa hornitzaile txiki eta ertainak Ingeniaritza enpresa eta arkitektura estudio txiki eta ertainak
IV Taldea V Taldea VI Taldea Eraikitzaile handiak Enpresa hornitzaile handiak Ingeniaritza enpresa eta arkitektura estudio handiak 4.29 Taula: Talde desberdinen definizioa
Gainera, azpisektorearen eta enpresa-dimentsioaren arabera, errendimendu berritzaileak hartzen dituen balio desberdinak kontutan hartuz, Espainiako eraikuntza-sektoreko enpresen berrikuntza-mailaren ebaluazioa ondo bereizitako bi eratan egingo da: Ebaluaketa orokorra: berrikuntzaren ebaluaketa orokor edo estandarra, enpresa-dimentsio eta azpisektore bakoitzaren ezaugarri zehatzak kontuan hartzen ez dituena. Ebaluaketa-mota honek talde berdineko enpresen errendimendu berritzailea konparatzea ahalbidetzen du.
Ebaluaketa erlatiboa: berrikuntzaren ebaluazioa, enpresa bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuz burutzen dena, azpisektore eta enpresa dimentsioari dagokienez. Honela, enpresa bakoitzari bere ahalmenen eta bere talde zehatzaren potentzialtasunaren arabera ebaluatzen zaio. Era honetan talde desberdinetakoak diren enpresen errendimendu berritzailea konparatzea posible da.
Ebaluaketa Orokorra Ebaluazio mota honen bidez berrikuntza-indize orokor bat lortzen da, talde bakoitzaren ezaugarri zehatzak kontuan hartu gabe. Kasu hau errazena da, adierazle diskretuak ebaluatzeko eran aldaketarik sartu behar ez delako. Adierazle diskretu hauek bi balio bakarrik har ditzakete: 0 edo1. Honela, adierazleak eskatzen duena betetzen badu, 1 balioa hartuko du eta ez badu betetzen 0 balioa hartuko du. Ebaluazio hau talde bereko enpresen errendimendu berritzailea ebaluatu eta konparatu ahal izateko zuzenduta dago; hots, azpisektore eta enpresa-dimentsio berdineko enpresen artekoa.
Ebaluaketa erlatiboa Ebaluazio-mota honen bidez berrikuntzaren indize “erlatibo” bat lortzen da, talde bakoitzeko enpresen ezaugarri zehatzak eta potentzialtasunak kontuan hartzen dituena. Ebaluazio mota hau aurrekoa baino
konplexuagoa da eta adierazle diskretuek ez dute aurreko kasuan bezala 0 eta 1 balioak bakarrik hartzen, talde zehatz horretako enpresen ezaugarrien arabera kalkulatutako balioak baizik. Hau da, adierazle honi dagokionez IV taldeko enpresen (Ingeniaritza eta arkitektura-enpresa handiak) errendimendu berritzailea altua bada, ezaugarri horiek kontuan hartuko dira talde bereko enpresa bat ebaluatzeko orduan. Beraz, adierazle horrek talde zehatz horretako enpresetan lortzen duen batez besteko balioa kontuan hartuz ebaluatuko da. Hots, I taldeko enpresetan (eraikitzaile txikiak) I+G+B-ko berezko departamentua duten enpresen batez bestekoa%3a bada, aipaturiko departamentua daukan enpresa batek ebaluazio altua izango du adierazle honen kasuan. Aldiz, VI taldeko enpresen kasuan (Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak) I+G+B- ko berezko departamentua duten enpresen portzentajea %38a bada, ezaugarri hori betetzen duen enpresak ebaluazio positiboa izango du noski, baino ez enpresa eraikitzaile txikiaren kasuan bezain handia, “meritu gutxiago” duela esan daitekeelako. Ebaluazio mota honekin posiblea da talde desberdinetako enpresen arteko erkaketa egitea, lortzen den berrikuntza indizea indize “erlatiboa” denez, gero eta errendimendu berritzailea talde bakoitzeko enpresak dituzten aukera eta ahalmenak kontuan hartuz kalkulatzen delako. Honela, talde desberdinetako enpresen arteko erkaketa egin daiteke eta bidezko erkaketa dela kontsideratzen da. Ebaluazio Erlatiboa egin ahal izateko, beharrezkoa da ebaluazio markoa definitutako 6 talde bakoitzarentzat zehaztea, balio-funtzioak eta balio-taulak era pertsonalizatuan esleituz. Hartarako, beharrezkoa izan da talde bakoitzeko enpresek berrikuntzarekiko dauzkaten eguneroko jarrerak eta praktikak ezagutzea. Helburu horrekin, erabilitako informazio-iturriak hurrengokoak izan dira: 1. INE - Espainiako Estatistika Institutuaren “Enpresen Berrikuntzari Buruzko Inkesta“ (INE - Instituto Nacional de Estadística, 2015)
2. Eraikuntza-sektoreko enpresentzat berrikuntzari buruzko galdeketa, 4.2 atalean deskribatu dena.
3. Eraikune, Euskadiko Eraikuntzaren Clusterreko zuzendaritza batzordeko kideei egindako galdeketa
Ondoren eta hurrengo sailean berrikuntzaren ebaluazio-ereduan erabilitako adierazle bakoitza analizatu eta deskribatuko da, hurrengo eskema jarraituz:
Adierazlearen definizioa eta deskribapena: adierazlearen deskribapen bat egingo da, hau definituz eta bere ebaluazioari eta kuantifikazioari ekin ahal izateko beharrezko informazio guztia aurkeztuz.
Adierazlearen portaera: adierazle bakoitzaren portaera aurkeztuko da eta haietako bakoitza ebaluatzeko era definituko da, balio-funtzioen bitartez edo adierazle diskretuen bitartez, kasu bakoitzari esleitutako balioak azaltzen direlarik.
4.4.2 I DIMENTSIOA: ESTRATEGIA - ANTOLAKUNTZA 4.4.2.1 - 1.1 ADIERAZLEA: BERRIKUNTZA-INTENTSITATEA Berrikuntza-Intentsitatea adierazleak berrikuntza-jardueretan egindako gastuak irudikatzen ditu, fakturazioaren portzentaje bezala adierazita. Adierazle hau balioetsi ahal izateko, hurrengokoak hartzen dira jarduera berritzaile gisa: Barneko I+G I+G eskuratzea (kanpo I+G) Makineria, ekipamendu, hardware edo software aurreratuen eskuratzea edota eraikinen eskuratzea Berrikuntzarako kanpoko beste ezaguera batzuen eskuratzea Berrikuntza jardueretara bideratutako langileentzat prestakuntza Merkaturatze edo marketin motako berrikuntzen sarrera Diseinu, ekoizpen edo banaketarako beste prestaketa batzuk
INE - Espainiako Estatistika Institutuaren “Enpresen Berrikuntzari Buruzko Inkesta”-tik (INE - Instituto Nacional de Estadística, 2015) Berrikuntza-Intentsitatea adierazlearen batezbesteko balioak lortu dira azpisektore eta enpresa tamaina bakoitzagatik xehatuta, 4.30 Taulan ikus daitekeen bezala:
Azpisektorea Berrikuntza Intentsitatea <250 langile >250 langile Batezbestekoa Enpresa hornitzaileak 0,82 1,4 1,01 Eraikitzaileak 0,17 0,43 0,26
Iturri berdinetik enpresa hauen jarduera berritzailearen gastuen eta hauen banaketari buruzko informazioa lortu da, informazio hau azpisektore eta enpresa tamainarekiko xehatuta aurkezten delarik, 4.31, 4.32 eta 4.33 Tauletan ikus daitekeen bezala. Enpresa hornitzaileak Jarduera berritzaileetan gastuak <250 langile >250 langile Erabateko gastuak (mila euro) 78.890 65.604 Gastuen banaketa: Barneko I+G %42,55 %39,97 Gastuen banaketa: I+G eskuratzea (kanpo I+G) %3,82 %4,39 Gastuen banaketa: Makineria, ekipamendu, hardware edo software aurreratuen eskuratzea edota eraikinen eskuratzea %49,54 %49,64 Gastuen banaketa: Berrikuntzarako kanpoko beste ezaguera batzuen eskuratzea %0,92 . Gastuen banaketa: Berrikuntza jardueretara bideratutako langileentzat prestakuntza %0,46 %0,02 Gastuen banaketa: Merkaturatze edo marketin motako berrikuntzen sarrera %1,86 %4,51 Gastuen banaketa: Diseinu, ekoizpen edo banaketarako beste prestaketa batzuk %0,84 %1,47 4.31 Taula: Enpresa hornitzaileen jarduera berritzailearen gastuak eta hauen banaketa. Iturria: Instituto Nacional de Estadística (INE)
Gastuen banaketa: I+G eskuratzea (kanpo I+G) %11,67 %9,16 Gastuen banaketa: Makineria, ekipamendu, hardware edo software aurreratuen eskuratzea edota eraikinen eskuratzea %17,01 %3,71 Gastuen banaketa: Berrikuntzarako kanpoko beste ezaguera batzuen eskuratzea %0,9 %0,02 Gastuen banaketa: Berrikuntza jardueretara bideratutako langileentzat prestakuntza %2,25 %0,19 Gastuen banaketa: Merkaturatze edo marketin motako berrikuntzen sarrera %1,67 %1,61 Gastuen banaketa: Diseinu, ekoizpen edo banaketarako beste prestaketa batzuk %4,72 %0,94 4.32 Taula: Eraikitzaileen jarduera berritzailearen gastuak eta hauen banaketa. Iturria: Instituto Nacional de Estadística (INE)
Ingeniaritza enpresak eta arkitektura estudioak Jarduera berritzaileetan gastuak <250 langile >250 langile Erabateko gastuak (mila euro) 278 211 Gastuen banaketa: Barneko I+G %74,5 %90,9 Gastuen banaketa: I+G eskuratzea (kanpo I+G) %18,3 %6,8 Gastuen banaketa: Makineria, ekipamendu, hardware edo software aurreratuen eskuratzea edota eraikinen eskuratzea %1,9 %0,7 Gastuen banaketa: Berrikuntzarako kanpoko beste ezaguera batzuen eskuratzea %0,1 0 Gastuen banaketa: Berrikuntza jardueretara bideratutako langileentzat prestakuntza %0,5 %0,2 Gastuen banaketa: Merkaturatze edo marketin motako berrikuntzen sarrera %2,5 %1,3 Gastuen banaketa: Diseinu, ekoizpen edo banaketarako beste prestaketa batzuk %2,2 - 4.33 Taula: Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioen jarduera berritzailearen gastuak eta hauen banaketa. Iturria: Instituto Nacional de Estadística (INE)
Garrantzitsua da lehen enpresa-geruza, 10 eta 250 langile artean finkatu dela aipatzea, eta ez 1 eta 250 langile artean, datu hauek INE - Espainiako Estatistika Institutuaren “Enpresen Berrikuntzari Buruzko Inkesta”-ko datuekin alderatu eta batera lan egin ahal izateko. Lehen aipatu den bezala, galdeketa honek 10 langile baino gehiagoko enpresak bakarrik kontuan hartzen ditu, eta horregatik finkatu da estratu hau, bi iturri desberdinetako informazioa bateragarria eta osagarria izan dadin. Konklusioak – Berrikuntza-Intentsitatea Berrikuntza-Intentsitatea adierazleari dagokionez eta sektoreko enpresak kontuan hartuz, aipatu behar da "Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak” azpisektoreko enpresek beste gainerako azpisektoretako enpresek baino balio altuagoak dituztela, %3,6 eta %3,3ko balioekin, dauzkaten langile kopuruaren arabera. Adierazle honen barne eta hauen jarraian, hornitzaileen azpisektorea aurkitzen da, %0,82 eta %1,4ko balioekin, eraikitzaileen azpisektoreko enpresek baino balio handiagoak dituztelarik. Ondoren, eraikitzaileen azpisektorea dago, baliorik baxuenak lortzen dituzten enpresek osatzen dutelarik, %0,17 eta %0,43ko balioekin, dauzkaten enplegatu kopuruaren arabera. Adierazle honek enpresek berrikuntza bultzatzen duten jardueretan egiten duten erabateko gastua edo ahalegina neurtzen du. Konklusioak - Jarduera berritzaileetan egindako gastuaren xehatzea Erabateko gastua partida zehatzetan analizatzen badugu eta Hornitzaileak azpisektoreko enpresen kasuan gastu handiena "Makineria, ekipamendu, hardware edo software aurreratuen eskuratzea edota eraikinen eskuratzea" partidari dagokio, %49,54 eta %49,64ko portzentajeekin, hurrenez hurren, enpresako langile kopuruaren arabera. Gastuen garrantzian barneko I+G-ko partidak jarraitzen dio, %42,55 eta %39,97ko
portzentajeekin, hurrenez hurren, enpresako langile kopuruaren arabera. Bi partida hauek gastuaren zati handiena osatzen dute. Eraikitzaileak azpisektoreko enpresen kasuan gastu handiena “Barneko I+G” jarduerei dagokie, %61,78 eta %84,37ko portzentajeekin hurrenez hurren, enplegatu kopuruaren arabera. Gastu hauen ondoren, hurrengo garrantzitsuenak “Makineria, ekipamendu, hardware edo software aurreratuen eskuratzea edota eraikinen eskuratzea” gastua da (%17,01) enpresa txiki eta ertainen kasuan, eta “I+G eskuratzea“ gastua da (%9,16) enpresa handien kasuan. Ingeniaritza-enpresa eta arkitektura-estudioen azpisektorearen kasuan, argi eta garbi gastu handiena daukan partida “Barneko I+G” jarduerena da, %74,5 eta %90,9ko portzentajeekin, enpresaren tamainaren arabera. Gastu hauen ondoren, hurrengo garrantzitsuena “I+G eskuratzea“ gastuari dagokio, %18,3 eta %6,8ko portzentajeekin, langile kopuruaren arabera. Esan behar da I+G gastuak erabateko gastuaren %95a osatzen duela gutxi gorabehera, jarduera honek azpisektore honetan duen garrantzia frogatuz. Nabarmendu beharreko beste kontu bat jarduera berritzaileetan eginiko gastu handiena enpresa handiek egiten dutela da, hurrengoko datuek frogatzen duten bezala: 10 eta 250 langile arteko Eraikitzaileak azpisektoreko enpresek, 12.709 enpresa inguruk, 71.468.000 €-ko erabateko gastua egin zuten berrikuntza-jardueretan 2014. urtean. Aldiz, 250 enplegatu baino gehiagoko enpresa multzoak, 200 enpresa inguru bakarrik, berrikuntzako jardueretan gastu handiagoa egin zuen, 89.676.000 € guztira. Datu hauek jarduera berritzaileak garatzeko orduan enpresaren tamainak duen garrantzia frogatzen dute. Antzeko zerbait gertatzen da Hornitzaileak azpisektorean ere, non 250 enplegatu baino gehiagoko 61 enpresek berrikuntza jardueretan 65.604.000 €-ko gastua egiten dute. Aldiz, 250 enplegatu baino gutxiagoko 1.538 enpresek 78.890.000 €-ko gastua egiten dute. Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioen azpisektorearen kasuan, 250 langile baino gutxiagoko 2.054 enpresek 278.000 €-ko gastua egin zuten berrikuntza jardueretan. Aldiz, 50 langile baino gehiagoko 95 enpresek 211.000 €-eko gastua egin zuten. Datu hauek desberdintasun itzela erakusten dute jarduera berritzaileetara zuzendutako baliabideei dagokienez enpresaren tamainaren arabera, enpresaren dimentsioa ezaugarri erabakigarria delarik berrikuntza-jardueretara baliabideak zuzentzeko orduan.
1.1 Adierazlearen portaera Horregatik, eta datu hauek kontuan hartuz, 1.1 Adierazlearen portaera enpresa tamainaren eta azpisektorearen mende egongo da. Kasu honetan ebaluazioa balio-funtzioen bitartez egiten da, enpresaren tamainara eta bere azpisektorera zehaztuta. Adierazle honentzako goranzko balio-funtzio ganbila aukeratu da, eta ondorioz, zentzu honetan hartzen diren lehen ekintzak saritzen dira. Puntu batetik aurrera ordea, adierazlearen balio-irabazia ez da hain sentibera. Hots, jarduera berritzaileetan eginiko lehen gastuak saritzen dira, sektore honetan beste sektorerekin konparatuz, aipaturiko gastua oso handia ez delako (INE - Instituto Nacional de Estadística, 2015). Talde bakoitzeko enpresentzat balio-funtzio bat diseinatu da (6 guztira), berrikuntza-intentsitatearen batezbesteko balioari (INE-ren tauletatik lortuak) 0,5ko balioa dagokiolarik, 4.7, 4.8, 4.9, 4.10, 4.11 eta 4.12 Irudietan azaltzen diren balio-funtzioen bitartez:
4.7 Irudia: 1.1 Adierazlearen balio-funtzioa I Taldeko enpresen kasuan
4.8 Irudia: 1.1 Adierazlearen balio-funtzioa II Taldeko enpresen kasuan
4.9 Irudia: 1.1 Adierazlearen balio-funtzioa III Taldeko enpresen kasuan
4.10 Irudia: 1.1 Adierazlearen balio-funtzioa IV Taldeko enpresen kasuan
4.11 Irudia: 1.1 Adierazlearen balio-funtzioa V Taldeko enpresen kasuan
4.12 Irudia: 1.1 Adierazlearen balio-funtzioa VI Taldeko enpresen kasuan
4.4.2.2 - 1.2. ADIERAZLEA. UNE 166002 ARAUAREN ARABERA ZIURTATUTAKO I+G+B KUDEAKETA SISTEMAREN EXISTENTZIA Aipatutako arauaren arabera ziurtatutako enpresen kopuruari buruzko informazioa batzen duen aurkitutako dokumentu publiko berriena 2009. urtekoa da (http://tarwi.lamolina.edu.pe/ucaunalm/tmp/idi/documentos/sgidi.pdf). Informazio hau baliozkotzat hartu da, 2009an arau honekin ziurtatutako enpresa-kopurua 237koa zelako eta 2014an aldiz, 304koa (AENOR-en Urteroko Txostena). Hau horrela onartu da, bost urteko desberdintasuna hain handia ez dela onartzen delako, txosten honetatik lortutako datuak ontzat hartuko dira. Datu hauetan oinarrituz, eraikuntza-sektoreko enpresen xehaketa azpisektore eta enpresa-tamainaren arabera egin da, emaitzak 4.35 Taulan irudikatu direlarik.
2009. urtearen bukaeran, UNE 166002:2006 arauaren arabera ziurtatutako eraikuntza-sektoreko enpresakopurua 67 izan zen. Haietako 6 Hornitzaileak azpisektorekoak ziren, 38 Eraikitzaileak azpisektorekoak eta 23 Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak azpisektorekoak, 4.36 Taulan ikus daitekeen bezala. Datu hauetatik lor daitekeen konklusioa hurrengoa da: UNE 166002:2006 arauaren arabera, egiaztapenaren lorpena hasierako fasean dago eta enpresa ziurtatu kopurua oso txikia da oraindik Espainiako eraikuntza sektoreko enpresetan. Ziurtagiri hau daukaten enpresen datuak tamainaren arabera aztertzen badira, enpresen %47a handiak, %30a ertainak eta enpresen %23a txikiak direla ondorioztatzen da, 4.36 Taulan ikus daitekeen bezala. Datu hauek azpisektorearen arabera aztertzen badira, Hornitzaileak azpisektorearen barruan UNE 166002:2006 arauaren ziurtagiria 5 enpresek bakarrik daukate, eta hauetatik 3 enpresa txikiak dira, bat handia eta bestea ertaina. Eraikitzaileak azpisektorean egiaztapena daukaten enpresen gehiengoa handiak dira (%67a), %27a enpresa ertainak dira eta %5a enpresa txikiak dira. Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak azpisektorean aurkakoa gertatzen da; egiaztapena daukaten enpresen gehiengoa enpresa txikiak dira (%48a) dira, haien %30a tamaina ertaineko enpresak dira eta %21a enpresa handiak dira.
Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak 10-250 langile 5 13 18 >250 langile 1 25 5 Guztira 6 38 23 4.36 Taula: 2009. urtean UNE 166002 arauaren arabera ziurtatutako enpresa kopurua, azpisektore eta dimentsioka xehatuta
1.2. Adierazlearen portaera Espainiako Eraikuntza-sektorean UNE 166002:2006 arauaren arabera ziurtatuta dauden enpresa kopuru txikiaren argitan, sektoreko enpresa guztiak era berdinean balioetsiko dira, azpisektoreari eta enpresatamainari dagokion bereizketak egin gabe. Erabaki hau ziurtagiria duten azpisektore bakoitzeko enpresen portzentajeak oso urriak direlako hartu da, eta haien arteko bereizketa egiteak ez lukeelako zentzurik edukiko. Beraz, UNE 166002:2006 arauaren arabera ziurtatutako I+G+B Kudeaketa Sistema bat edukitzea hurrengo eran ebaluatuko da, 4.37 Taulan ikus daitekeen bezala. UNE 166002:2006 arauaren arabera ziurtatutako I+G+B-aren Kudeaketa Sistema bat edukitzeagatik esleitutako balioa:
Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza enpresak eta arkitektura estudioak 10-250 langile 1 1 1 >250 langile 1 1 1 4.37 Taula: 1.2 Adierazleari esleitutako balioak
Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza enpresak eta arkitektura estudioak 10-250 langile 1 1 1 >250 langile 1 1 1 4.38 Taula: 1.3 Adierazleari esleitutako balioak
eta zerbitzu hauek azpikontratatzen dira 4.39 Taula: Enpresek 26. galderari emandako erantzunak
Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak
Konklusioak – I+G+B Berezko departamentu baten existentzia Enpresa hornitzaileen kasuan, galdeketa egin duten 34 enpresetatik 6-k bakarrik daukate berezko I+G+B departamentua. Hau datu bitxia da, enpresa hauek normalean I+G+B-ri zuzendutako baliabide gehienak dauzkatenak direlako, bere jarduera produktuen diseinu eta fabrikaziora zuzentzen dutelako. Gainera, enpresa hauek egiten duten jarduera normalean I+G+B - ahalegin handiena eskatzen duena izan ohi da. Gainera, inkesta egin duten enpresen %59a handiak izan dira, eta hauek izaten dira normalean baliabide gehien dituztenak. Eraikitzaileak azpisektoreko enpresen kasuan, inkesta egin duten 35 enpresetatik, 16-k I+B+G-ko berezko departamentua daukate. Gainera, inkesta egindako enpresa guztien %65a enpresa handiak ziren. Ingeniaritza-enpresen eta arkitektura-estudioen kasuan, inkesta egindako 57 enpresetatik 14-k I+G+B departamentua daukate. Gainera, I+G+B departamentua daukaten 14 enpresetatik 12 enpresa txiki eta ertainak dira, azpisektore honetan I+G+B departamentua edukitzeko orduan enpresa-tamaina handia beharrezkoa ez dela frogatuz.
1.4 Adierazlearen portaera Ondoren 1.4 adierazlearen kasu zehatzean erabiliko diren bi ebaluazio erak azalduko dira. Ebaluazio Orokorra Kasu hau errazena da, azpisektore bereko enpresak ebaluatzen eta konparatzen direlako eta ondorioz, adierazle diskretuak bi balio soilik hartzen ditu: 1 edo 0, 4.41 Taulan ikus daitekeen bezala: I+G+B Berezko departamentua edukitzeagatik esleitutako balioa Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak 10-250 langile 1 1 1 >250 langile 1 1 1 4.41 Taula: Ebaluazio orokorrean 1.4 Adierazleari esleitutako balioak
Ebaluazio Erlatiboa Kasu honetan adierazlea talde bakoitzaren ezaugarri konkretuak kontuan hartuz balioetsi behar da. Hartarako eta 4.40 Taularen datuetan oinarrituz, lehen pausua berezko I+G+B departamentua duten enpresen portzentajeak kalkulatzen dira. Ondoren eta portzentaje horien arabera, 1.4 adierazlea hurrengo eran balioesten da: I+G+B Berezko departamentua edukitzeagatik esleitutako balioa = 1 – (berezko I+G+B departamentua duten enpresen portzentajea) Beraz, I+G+B berezko departamentua duten enpresen portzentajeak, azpisektore eta enpresa-tamainagatik xehatuta kalkulatzen dira lehenik eta behin, 4.42 Taulan ikus daitezkeelarik: Berezko I+G+B-ko departamentua duten enpresen portzentajea Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak 10-250 langile 28,57 16,67 34,28 >250 langile 10 43,47 9,09 4.42 Taula: Berezko I+G+B-ko departamentua duten enpresen portzentajea
Datu hauek kontuan hartuz, I+G+B berezko departamentua duten enpresei esleitutako balioak kalkulatzen dira. 4.43 Taulan aurkezten dira balio hauek: Berezko I+G+B-ko departamentua edukitzeagatik esleitutako balioa Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak 10-250 langile 0,7142 0,8333 0,6571 >250 langile 0,9 0,5652 0,9090 4.43 Taula: Ebaluazio erlatiboan 1.4 Adierazleari esleitutako balioak
4.4.2.5 - 1.5 ADIERAZLEA. I+G+B JARDUERETARA BIDERATUTAKO AURREKONTU KORPORATIBOAREN EXISTENTZIA Adierazle hau analizatzeko erabili den informazio-iturria Espainiako eraikuntza sektoreko enpresei berrikuntzari buruz egindako galdeketa izan da, zeina 4.2 atalean deskribatu den. Galdeketaren beste interes puntu bat, eraikuntza-sektoreko enpresen proiektuetan berrikuntza finantzatzen den eraren analisia izan da. Gambatesse eta Hallowell-en lanean (Gambatese & Hallowell, 2011b) lortutako konklusioak kontuan hartuz, berrikuntza sustatzen duen faktore gakoetako bat bere finantzaketarekiko gerentziaren konpromisoa da, hots, berrikuntza finantzatzen duen aurrekontua aurrekontu korporatibotik etor dadila. Adierazle hau ebaluatzeko, Espainiako eraikuntza-sektoreko enpresei eginiko galdeketako 9. galdera erabiliko da, honen erantzunak 4.44 Taulan azaltzen direlarik: nola finantzatzen dira berrikuntzak? Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak Proiektuko aurrekontuarekin 10 18 29 Aurrekontu korporatiboarekin 12 8 12 Partzialki finantzatzen da finantzaketa publikoaren bidez 11 8 14 4.44 Taula: Enpresek 9. galderari emandako erantzunak, azpisektoreka xehatuta
Taularen erantzunen arabera, enpresen %28ak bakarrik dauka aurrekontu korporatiboa berrikuntzen garapenerako, enpresen gehiengoak (%46ak) berrikuntza-proiektuak proiektuko aurrekontuaren bidez finantzatzen dituzte, eta enpresen %26ak partzialki finantzatzen ditu finantzaketa publikoaren bidez (I+G+B laguntza publikoak). Atal honen barruan, azpisektorearen arabera dauden desberdintasunak analizatu eta gero, esan daiteke haien arteko desberdintasun handirik ez dela estimatzen. Hots, eraikitzaileen %23ak, hornitzaileen %36ak eta Ingeniaritza-enpresen eta arkitektura-estudioen %22ak aurrekontu korporatiboan dauka berrikuntzen garapenerako. Konklusio gisa baiezta daiteke enpresen gehiengoak berrikuntzen garapenera zuzendutako aurrekonturik ez daukala, eta gehienetan proiektu zehatzeko aurrekontuaren bidez finantzatzen dituztela. Azpisektore bakoitza aztertuz, berrikuntza-aktibitatetara aurrekontu korporatibo handiena zuzentzen duena Hornitzaileen azpisektorea da. Datu hauekin beste taula bat egin da, erantzunak enpresa-tamainagatik xehatuta, 4.45 Taulan ikus daitekeen bezala:
Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak
Berrikuntzak aurrekontu korporatiboaren bidez finantzatzen dituzten enpresen portzentajeen arteko desberdintasunak tamainaren arabera dauden ala ez analizatzen badugu, enpresen arteko desberdintasun handirik ez dagoela esan daiteke; enpresa txiki eta ertainen kasuan, haien %21ak dauka berrikuntzagarapenera zuzendutako aurrekontu korporatiboa. Enpresa handien kasuan, portzentajea %33a da.
Hots, zenbat eta handiago izan enpresa, berrikuntza-garapenera zuzendutako aurrekontu korporatiboa daukaten enpresen portzentajea handiagoa da, baina desberdintasun hori ez da oso nabarmena, enpresa handiek bere antolamendurako baliabide finantzario asko dauzkatela kontuan hartuz.
1.5 Adierazlearen portaera Ondoren 1.5 adierazlearen kasu zehatzean erabiliko diren bi ebaluazio erak azalduko dira. Ebaluazio orokorra Kasu hau errazena da, azpisektore bereko enpresak ebaluatzen eta konparatzen direnez gero, adierazle diskretuak bi balio soilik hartzen ditu: 1 edo 0, 4.46 Taulan ikus daitekeen bezala: I+G+B jardueretara bideratutako aurrekontu korporatiboa edukitzeagatik esleitutako balioa Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak 10-250 langile 1 1 1 >250 langile 1 1 1 4.46 Taula: Ebaluazio orokorrean 1.5 Adierazleari esleitutako balioak
Ebaluazio erlatiboa Kasu honetan adierazlea talde bakoitzaren ezaugarri konkretuak kontuan hartuz balioetsi behar da. Hartarako eta 4.46 Taularen datuetan oinarrituz, lehen pausua I+G+B jardueretara bideratutako aurrekontu korporatiboa duten enpresen portzentajeak kalkulatzen dira. Ondoren, eta portzentaje horien arabera, 1.5 adierazlea hurrengo eran balioesten da: I+G+B jardueretara bideratutako aurrekontu korporatiboa edukitzeagatik esleitutako balioa = 1 – (I+G+B jardueretara bideratutako aurrekontu korporatiboa duten enpresen portzentajea) Beraz, I+G+B jardueretara bideratutako aurrekontu korporatiboa duten enpresen portzentajeak, azpisektore eta enpresa-tamainagatik xehatuta kalkulatzen dira lehenik eta behin. 4.47 Taulan azaltzen dira portzentaje hauek:
I+G+B jardueretara bideratutako aurrekontu korporatiboa duten enpresen portzentajea Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak 10 – 250 langile 7,69 9,09 23,52 >250 langile 55 30,43 19,04 4.47 Taula: I+G+B jardueretara bideratutako aurrekontu korporatiboa duten enpresen portzentajea
Datu hauek kontuan hartuz, I+G+B jardueretara bideratutako aurrekontu korporatiboa duten enpresei esleitutako balioak kalkulatzen dira. 4.48 Taulan aurkezten dira balio hauek: I+G+B jardueretara bideratutako aurrekontu korporatiboa duten enpresei esleitutako balioa Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak 10 – 250 langile 0,9231 0,9091 0,7648 >250 langile 0,45 0,6957 0,8096 4.48 Taula: Ebaluazio erlatiboan 1.5 Adierazleari esleitutako balioak
4.4.2.6 - 1.6 ADIERAZLEA. BERRIKUNTZAN INBERTSIOA BI ZIKLO EKONOMIKOETAN ZEHAR EGITEA Adierazle hau analizatzeko erabili den informazio-iturria Espainiako eraikuntza-sektoreko enpresei berrikuntzari buruz egindako galdeketa izan da, zeina 4.2 atalean deskribatu den. Konkretuki, galdeketako 6. galdera erabili da, eta enpresek emandako erantzunak 4.49 Taulan azaltzen dira: Eraikuntza-inbertsio handien merkatuaren izaera ziklikoa kontuan hartuz, zein eratan inbertitzen du zure enpresak berrikuntzan? Azpisektorea Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak 10– 250 langile Ez da inbertitzen 2 3 13 Goranzko zikloetan batez ere 5 2 10 Beheranzko zikloetan batez ere 1 2 2 Zikloen bidez etengabeko eran 4 7 10
1.6 Adierazlearen portaera Ondoren 1.6 adierazlearen kasu zehatzean erabiliko diren bi ebaluazio erak azalduko dira. Ebaluazio Orokorra Kasu hau errazena da, azpisektore bereko enpresak ebaluatzen eta konparatzen direnez gero, adierazle diskretuak bi balio soilik hartzen ditu: 1 edo 0, 4.50 Taulan ikusten den bezala: Berrikuntzan inbertsioa bi ziklo ekonomikoetan zehar egiteagatik esleitutako balioa Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak 10-250 langile 1 1 1 >250 langile 1 1 1 4.50 Taula: Ebaluazio orokorrean 1.6 Adierazleari esleitutako balioak
Ebaluazio Erlatiboa Kasu honetan adierazlea talde bakoitzaren ezaugarri konkretuak kontuan hartuz balioetsi behar da. Hartarako eta 4.49 Taularen datuetan oinarrituz, lehen pausua berrikuntzan inbertsioa bi ziklo ekonomikoetan zehar egiten duten enpresen portzentajeak kalkulatzen dira. Ondoren eta portzentaje horien arabera, 1.6 adierazlea hurrengo eran balioesten da: Berrikuntzan inbertsioa bi ziklo ekonomikoetan zehar egiteagatik esleitutako balioa = 1 – (berrikuntzan inbertsioa bi ziklo ekonomikoetan zehar egiten duten enpresen portzentajea) >250 langile Ez da inbertitzen 1 1 2 Goranzko zikloetan batez ere 6 5 4 Beheranzko zikloetan batez ere 2 1 5 Zikloen bidez etengabeko eran 14 13 11
Beraz, berrikuntzan inbertsioa bi ziklo ekonomikoetan zehar egiten duten enpresen portzentajeak, azpisektore eta enpresa-tamainagatik xehatuta kalkulatzen dira lehenik eta behin, 4.51 Taulan ikus daitekeen bezala: Berrikuntzan inbertsioa bi ziklo ekonomikoetan zehar egiten duten enpresen portzentajeak Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak 10-250 langile 33,3 50 28,57 >250 langile 70 56,52 50 4.51 Taula: Berrikuntzan inbertsioa bi ziklo ekonomikoetan zehar egiten duten enpresen portzentajeak
Datu hauek kontuan hartuz, Berrikuntzan inbertsioa bi ziklo ekonomikoetan zehar egiten duten enpresei esleitutako balioak kalkulatzen dira. 4.52 Taulan aurkezten dira balio hauek: Berrikuntzan inbertsioa bi ziklo ekonomikoetan zehar egiteagatik esleitutako balioa Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak 10-250 langile 0,6667 0,5 0,7143 >250 langile 0,3 0,4348 0,5 4.52 Taula: Ebaluazio erlatiboan 1.6 Adierazleari esleitutako balioak
4.4.3 II DIMENTSIOA: KULTURA 4.4.3.1 - 2.1 ADIERAZLEA: PROIEKTU ETA LANTALDEEN ARTEAN BERRIKUNTZEI BURUZKO IDEIAK PROPOSATZEKO KOMUNIKAZIO PROZEDURA ETA KANALEN EXISTENTZIA. Adierazle hau analizatzeko erabili den informazio-iturria Espainiako eraikuntza-sektoreko enpresei berrikuntzari buruz egindako galdeketa izan da, zeina 4.2 atalean deskribatu den. Zehazki, galdeketako 17. galdera erabili da, non enpresako langileek proiektu eta lantaldeen artean berrikuntzei buruzko ideiak proposatzeko komunikazio prozedura eta kanalak dituzten galdetzen da. Emaitzak azpisektoreka xehatuta 4.53 Taulan azaltzen dira:
Enpresako langileek proiektu eta lantaldeen artean berrikuntzei buruzko ideiak proposatzeko komunikazio prozedura eta kanalak dituzte Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak Erabat desados 5 5 5 Arinki desados 5 5 3 Arinki ados 11 12 23 Erabat ados 13 13 26 4.53 Taula: Enpresek 17. galderari emandako erantzunak, azpisektoreka xehatuta
Puntu honi dagokionez erantzunak oso positiboak dira, enpresen %77a arinki edo guztiz ados baitago bere enplegatuek berrikuntza-ideiak proposatzeko komunikabide eta kanalak dituztenaren baieztapenarekin. Datuak azpisektore desberdinen arabera aztertuz, emaitzak antzekoak dira: enpresa Eraikitzaileen %71a arinki edo erabat ados dago aipaturiko baieztapenarekin. Hornitzaileen azpisektorearen kasuan balioa %70koa da eta Ingeniaritza eta arkitektura estudioen kasuan %85koa. 4.54 Taulan datu horiek dimentsio eta enpresa tamainagatik xehatuta azaltzen dira: 4.54 Taula: Enpresek 17. galderari emandako erantzunak, azpisektore eta enpresa tamainagatik xehatuta
Enpresako langileek proiektu eta lantaldeen artean berrikuntzei buruzko ideiak proposatzeko komunikazio prozedura eta kanalak dituzte Azpisektorea Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak
Datuak enpresa-tamainagatik aztertuz, enpresa txiki eta ertainen %73a ados dago enpresaren enplegatuek berrikuntza ideiak garatzeko komunikabide bide eta kanalak dauzkatenaren baieztapenarekin. Ehuneko hau enpresa handien kasuan %83a da. 2.1 adierazlearen portaera Ondoren 2.1 adierazlearen kasu zehatzean erabiliko diren bi ebaluazio-erak azalduko dira. Ebaluazio orokorra Kasu hau errazena da, azpisektore bereko enpresak ebaluatzen eta konparatzen direnez gero eta ondorioz, adierazle diskretuak bi balio soilik hartzen dituzte: 1 edo 0, 4.55 Taulan ikusten den bezala: Enpresako langileek proiektu eta lantaldeen artean berrikuntzei buruzko ideiak proposatzeko komunikazio prozedura eta kanalak dituzte Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak 10-250 langile 1 1 1 >250 langile 1 1 1 4.55 Taula: Ebaluazio orokorrean 2.1 Adierazleari esleitutako balioak
Ebaluazio erlatiboa Kasu honetan adierazlea talde bakoitzaren ezaugarri konkretuak kontuan hartuz balioetsi behar da. Hartarako eta 4.54 Taularen datuetan oinarrituz, lehen pausua langileek proiektu eta lantaldeen artean berrikuntzei buruzko ideiak proposatzeko komunikazio prozedura eta kanalak dituzten enpresen portzentajeak kalkulatzen dira. Ondoren eta portzentaje horien arabera, 2.1 adierazlea hurrengo eran balioesten da: Langileek proiektu eta lantaldeen artean berrikuntzei buruzko ideiak proposatzeko komunikazio prozedura eta kanalak dituzten enpresei esleitutako balioa = 1 – (langileek proiektu eta lantaldeen artean berrikuntzei buruzko ideiak proposatzeko komunikazio prozedura eta kanalak dituzten enpresen portzentajea). Beraz, langileek proiektu eta lantaldeen artean berrikuntzei buruzko ideiak proposatzeko komunikazio prozedura eta kanalak dituzten enpresen portzentajeak, azpisektore eta enpresa-tamainagatik xehatuta kalkulatzen dira lehenik eta behin, 4.56 Taulan azaltzen direlarik:
Langileek proiektu eta lantaldeen artean berrikuntzei buruzko ideiak proposatzeko komunikazio prozedura eta kanalak dituzten enpresen portzentajea Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitekturaestudioak 10 – 250 langile 64,28 58,33 80 >250 langile 75 78,26 95,45 4.56 Taula: Langileek proiektu eta lantaldeen artean berrikuntzei buruzko ideiak proposatzeko komunikazio prozedura eta kanalak dituzten enpresen portzentajea
Datu hauek kontuan hartuz, langileek proiektu eta lantaldeen artean berrikuntzei buruzko ideiak proposatzeko komunikazio prozedura eta kanalak edukitzeagatik esleitutako balioak kalkulatzen dira. 4.57 Taulan aurkezten dira balio hauek: Langileek proiektu eta lantaldeen artean berrikuntzei buruzko ideiak proposatzeko komunikazio prozedura eta kanalak dituzten enpresei esleitutako balioa Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitekturaestudioak 10 – 250 langile 0,35716 0,4166 0,2 >250 langile 0,25 0,2173 0,0454 4.57 Taula: Ebaluazio erlatiboan 2.1 Adierazleari esleitutako balioak
4.4.3.2 - 2.2 ADIERAZLEA: PERTSONALARENTZAKO SUSTAGARRIEN EXISTENTZIA, BERRIKUNTZAREKIN ERLAZIONATUTAKOAK (BONUS-AK, ERREKONOZIMENDUA, SARIAK, BAIMENAK...). Adierazle hau analizatzeko erabili den informazio-iturria Espainiako eraikuntza sektoreko enpresei berrikuntzari buruz egindako galdeketa izan da, zeina 4.2 atalean deskribatu den. Zehazki, 24. galdera erabili da, zeinak langileek egindako berrikuntza-jarduerak pertsonala urtero ebaluatzeko orduan kontuan hartzen diren ala ez jakitea bilatzen duelarik. Erantzunak 4.58 Taulan azaltzen dira: Berrikuntza-jarduerak esplizituki sartzen dira pertsonalaren urteroko ebaluazioan Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak Erabat desados 8 13 19 Arinki desados 11 9 7
Datuak aztertuz, ondoriozta daiteke pertsonala ebaluatzeko orduan berrikuntza-jarduerak gutxien kontuan hartzen dituen azpisektorea Eraikitzaileena dela, enpresen %63ak arinki edo erabat desados dagoela dioenez gero. Ehuneko hau Hornitzaileen azpisektorearen kasuan %55-era jaisten da eta Ingeniaritza enpresa eta arkitektura estudioen kasuan %45era jaisten da. Aurkako erantzunari dagokionez, “Arinki ados” edo “Erabat ados” erantzun duten enpresen gehiengoak “Arinki ados” erantzun du, %85, %74 eta %77ko portzentajeekin, Eraikitzaileak, Hornitzaileak eta Ingeniaritza eta arkitektura estudioak azpisektoreen kasuan, hurrenez hurren. Hots, berrikuntza-jarduerak kontuan hartzen diren baieztapenari “Erabat ados” erantzun duten enpresen portzentajea 5%a bakarrik izan da Eraikitzaileen kasuan, %12a Hornitzaileen kasuan eta %12a Ingeniaritza enpresa eta arkitektura estudioen azpisektorearen kasuan. Aldiz, esaldi berdinari “guztiz desados” erantzun duten enpresen portzentajea %37a, %23a eta %33a izan da, Eraikitzaileak, Hornitzaileak eta Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak azpisektoreen kasuan, hurrenez hurren, aurreko esaldiarekin alderatuz balio handiagok direlarik hauek. Datu horiek enpresa tamaina eta azpisektorearen arabera xehatuta 4.59 Taulan azaltzen dira: Berrikuntza-jarduerak esplizituki sartzen dira pertsonalaren urteroko ebaluazioan Azpisektorea Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak
Eraikitzaileak azpisektorearen kasu zehatzean, berrikuntza jarduerak pertsonalaren ebaluazioan sartuta ez dauden enpresa txiki eta ertainen portzentajea %41a da, enpresa handien kasuan portzentaje hau %34koa delarik. Hornitzaileak azpisektorearen kasuan desberdintasun hau oso adierazgarria da, berrikuntza-jarduerak pertsonalaren ebaluazioan sartuta ez dauden enpresa txiki eta ertainen portzentajea %42a delako, eta enpresa handien kasuan aldiz, ehuneko hau %10era jaisten da. Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioen kasuan desberdintasuna oso adierazgarria da ere, berrikuntzajarduerak pertsonalaren ebaluazioan sartuta ez dauden enpresa txiki eta ertainen portzentajea %45a delarik, eta ehuneko hau enpresa handien kasuan %13ra jaisten da. Beraz, ondoriozta daiteke enpresa zenbat eta handiagoa izan, berrikuntza jarduerak pertsonalaren urteroko ebaluazioan kontuan hartzearen kultura aldekoagoa daukala. 2.2 adierazlearen portaera Ondoren 2.2 adierazlearen kasu zehatzean erabiliko diren bi ebaluazio-erak azalduko dira.
Ebaluazio Orokorra Kasu hau errazena da, azpisektore bereko enpresak ebaluatzen eta konparatzen direnez gero, adierazle diskretuak bi balio soilik hartzen ditu: 1 edo 0, 4.60 Taulan ikusten den bezala: Berrikuntza-jarduerak pertsonalaren urteroko ebaluazioan sartzeagatik esleitutako balioa Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak 10-250 langile 1 1 1 >250 langile 1 1 1 4.60 Taula: Ebaluazio orokorrean 2.2 Adierazleari esleitutako balioak
Ebaluazio erlatiboa Kasu honetan adierazlea talde bakoitzaren ezaugarri konkretuak kontuan hartuz balioetsi behar da. Hartarako eta 4.59 Taularen datuetan oinarrituz, 2.2 adierazlea hurrengo eran balioesten da: Berrikuntza-jarduerak pertsonalaren urteroko ebaluazioan sartzeagatik esleitutako balioa = 1 – (Berrikuntza-jarduerak pertsonalaren urteroko ebaluazioan sartzen dituzten enpresen portzentajea) Beraz, berrikuntza jarduerak pertsonalaren urteroko ebaluazioan sartzen dituzten enpresen portzentajeak, azpisektore eta enpresa-tamainagatik xehatuta kalkulatzen dira lehenik eta behin, 4.61 Taulan ikus daitezkeelarik balio hauek: Berrikuntza-jarduerak pertsonalaren urteroko ebaluazioan sartzen dituzten enpresen portzentajea Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak 10 – 250 langile 21,42 41,6 45,71 >250 langile 60 34,78 68,18 4.61 Taula: Berrikuntza-jarduerak pertsonalaren urteroko ebaluazioan sartzen dituzten enpresen portzentajea
Datu hauek kontuan hartuz, berrikuntza-jarduerak pertsonalaren urteroko ebaluazioan sartzen dituzten enpresei esleitutako balioak kalkulatzen dira. 4.62 Taulan aurkezten dira balio hauek: Berrikuntza-jarduerak pertsonalaren urteroko ebaluazioan sartzen dituzten enpresei esleitutako balioa Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak 10 – 250 langile 0,7857 0,5833 0,5428 >250 langile 0,4 0,6521 0,3181 4.62 Taula: Ebaluazio erlatiboan 2.2 Adierazleari esleitutako balioak
4.4.4 III DIMENTSIOA: GIZA BALIABIDEAK 4.4.4.1 - 3.1 ADIERAZLEA: BERRIKUNTZA ZEREGINETAN ARITZEN DIREN ENPLEGATUEN PORTZENTAJEA (JARDUNALDI OSORAKO BALIOKIDETASUNA) Adierazle honi aurre egiteko erabiliko den informazioa INE - Espainiako Estatistika Institutuaren “I+G-ko aktibitateei buruzko galdeketa” erabiliko da. Baita ere, Espainiako eraikuntza sektoreko enpresei berrikuntzari buruz egindako galdeketa erabiliko da atal honetan. Aipatutako INE-ren dokumentutik 4.63 Taula lortzen da, non azpisektore bakoitzeko I+G jardueretan lan egiten duten langileen portzentajeak azaltzen dira: Azpisektorea I+G jardueretan lan egiten duten langileen portzentajea Hornitzaileak 0,87 Eraikitzaileak 1,92 Ingeniaritza enpresak eta arkitektura estudioak 11,35 4.63 Taula: azpisektore bakoitzeko I+G jardueretan lan egiten duten langileen portzentajeak. Iturria: Instituto Nacional de Estadística (INE)
Horrez gain, Espainiako eraikuntza sektoreko enpresei berrikuntzari buruz egindako galdeketako 25. galdera aztertuz, 4.64 Taula lortu da: Berrikuntza zereginetan aritzen diren enplegatuen existentzia Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak Ez dago pertsonalik 8 20 28 Langileen %5a baino gutxiago 12 11 18 Langileen %5eta %10 artean 12 4 5 Langileen %10a baino gehiago 2 0 5 4.64 Taula: Enpresek 25. galderari emandako erantzunak, azpisektoreka xehatuta
Lehenik eta behin esan behar da INE-ko datuei arreta ipiniz, nabaria dela I+G zereginetara giza baliabide gehien bideratzen duen azpisektorea Ingeniaritza-enpresa eta arkitektura-estudioen azpisektorea dela. Azpisektore honetan konkretuki, langileen %11,35ak I+G-rekin erlazionatutako gaietan lan egiten du. Eraikitzaileak azpisektorearen kasuan portzentaje hau %1,92koa da eta Hornitzaileak azpisektorean pertsonalaren %0.87ak lan egiten du I+G zereginetan. Espainiako eraikuntza-sektoreko enpresei berrikuntzari buruzko eginiko galdeketako datuei arreta ipiniz, berrikuntza zereginetara zuzendutako giza baliabideen existentziari buruz galdera bat dago (berrikuntza zereginak I+G zereginak gehi beste zeregin batzuk izanik), 25. galdera konkretuki. Datu interesgarrienetako bat berrikuntza-zereginetan jarduten duten pertsonalik ez duten enpresen portzentajea da. Eraikitzaileen kasuan, enpresen %57ak ez dauka berrikuntza zereginetara jarduten den pertsonarik. Hornitzaileen kasuan portzentaje hori %23koa da eta Ingeniaritza-enpresa eta arkitektura-estudioen kasuan portzentaje hori %50koa da. Hau datu interesgarria da, Ingeniaritza-enpresa eta arkitektura-estudioak azpisektoreko enpresak baitira teorikoki berrikuntza zereginetan pertsona gehien dauzkatenak. Gertaera hau azal dezakeen arrazoia izan daiteke galdeketa erantzun duten azpisektore honetako enpresen %62a enpresa txikiak zirela, eta normalean enpresa hauek berrikuntza zereginetara zuzentzeko nahiko giza baliabide ez dute izaten. Hiru azpisektoretan, berrikuntza-zereginei pertsonalaren %5a edo gutxiago eskaintzen dien enpresen portzentajea antzekoa da: Eraikitzaileak azpisektorean %31a da, Hornitzaileak azpisektorean %35a da eta Ingeniaritza enpresak eta arkitektura estudioak azpisektorean portzentajea %32koa da. Amaitzeko, nabarmendu behar da Hornitzaileak azpisektoreko enpresen %41ak berrikuntza-zereginetara zuzenduta pertsonalaren %5a baino gehiago daukala, oso balio altua delarik. Eraikitzaileak azpisektorean balio hau %5a da eta Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioen kasuan portzentaje hau %17a da. 4.65 Taulan adierazle honi buruzko datuak azaltzen dira azpisektore eta enpresa tamainagatik xehatuta, enpresen ezaugarriak tamainaren arabera ere zeintzuk diren jakiteko: Berrikuntza zereginetan aritzen diren enplegatuen existentzia Azpisektorea Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak
Enpresa tamainagatik xehatutako galdeketaren datuen analisia egiten badugu, desberdintasun adierazgarriak estima daitezke. Enpresa txiki eta ertainengatik hasiz, haien %67ak ez dauka berrikuntza-zereginetan aritzen den inongo pertsonarik. Enpresa handien kasuan datu hori nabarmen txikiagotzen da, %2rarte. Azpisektore bakoitzaren barne enpresaren tamainak nola eragiten dion aztertzen badugu, ikusten da eraikitzaileen azpisektoreko enpresa txiki eta ertainetatik %92ak ez duela pertsonarik berrikuntza zereginetan lanean. Aldiz, azpisektore berdineko enpresa handitan, portzentaje hau %39ra jaisten da. Hornitzaileak azpisektoreko enpresa txiki eta ertainetatik %42ak ez dute pertsonalik berrikuntza zereginetan lanean. Aldiz, azpisektore berdineko enpresa handitan, portzentaje hau %10ra jaisten da. Bukatzeko, Ingeniaritza enpresak eta arkitektura estudioak azpisektoreko enpresa txiki eta ertainetatik %68ak ez dute pertsonarik berrikuntza zereginetan lanean. Aldiz, azpisektore berdineko enpresa handitan, portzentaje hau %19ra jaisten da. Beraz, enpresaren tamainak berrikuntza zereginetara giza baliabideak bideratzeko orduan era garrantzitsuan eragiten duela ondoriozta daiteke.
3.1 Adierazlearen portaera 3.1 Adierazlearen portaera enpresaren tamainaren eta bere azpisektorearen mendean egongo da. Kasu honetan ebaluazioa balio-funtzioen bitartez egiten da, enpresaren tamainara eta bere azpisektorera zehaztuta.Adierazle honentzako aukeratu den balio-funtzioa “S” formakoa da, eraikuntza sektoreko enpresen aldetik berrikuntza zereginetara pertsonal-esleipen handiagoa sustatzeko, galdeketaren datuen arabera, sektore honetan eta enpresa txikietan batez ere, zeregin hauetan aritutako pertsonal nahikorik ez dagoelako. Langileen %10a baino gehiago 2 0 3
Kasu zehatz honetan “S” formako balio-funtzio batekin berrikuntza zereginetara giza baliabideen esleipena saritzea lortzen da, baina puntu minimo batetik aurrera, puntu minimo horretara arte puntuak nekez ematen zaizkiolarik. Hau horrela erabaki da, berrikuntza-zereginetara zuzendutako giza baliabideak esleitzea enpresa guztiek bere eskuan duten zerbait delako: enpresa guztiek bere antolamendurako giza baliabideak dituzte, eta ondorioz, adierazle honetan hobetzeko egin behar luketena langileen orduetako batzuk berrikuntza zereginetara esleitzea da. Azpisektore bakoitzarentzat balio-funtzio zehatz bat diseinatu da, azpisektore bakoitzaren enpresetan erreferentzia gisa I+G-ko jardueretara esleitutako pertsonalaren batezbesteko portzentajea hartuz eta ondorioz, 0.5–ko balioa esleituz. Diseinatutako balio-funtzioak 4.13, 4.14, 4.15, 4.16, 4.17 eta 4.18 Irudietan azaltzen dira. Horrela jokatzea erabaki da, errealitatean berrikuntza-jardueretatik gehienak I+G jarduerak direlako (INE - Instituto Nacional de Estadística, 2015). Beraz, erreferentzia ona dela onartzen da.
4.13 Irudia: 3.1 Adierazlearen balio-funtzioa I Taldeko enpresen kasuan
4.14 Irudia: 3.1 Adierazlearen balio-funtzioa II Taldeko enpresen kasuan
4.15 Irudia: 3.1 Adierazlearen balio-funtzioa III Taldeko enpresen kasuan
4.16 Irudia: 3.1 Adierazlearen balio-funtzioa IV Taldeko enpresen kasuan
4.17 Irudia: 3.1 Adierazlearen balio-funtzioa V Taldeko enpresen kasuan
4.18 Irudia: 3.1 Adierazlearen balio-funtzioa VI Taldearen enpresen kasuan
4.4.4.2 - 3.2 ADIERAZLEA: LANGILEEN PRESTAKUNTZARA ZUZENDUTAKO GASTUA Lehenik eta behin eta adierazle honi dagokionez, garrantzitsua da prestakuntza kostu errealen kuantifikazioa zeregin konplexua dela aipatzea, Pineda Herrero-k bere lanean ondorioztatu zuen bezala (Pineda Herrero, 2007): - Erakundeek ez dute urtero prestakuntzan inbertitutako kantitateari buruz informatzeko beharra, eta ondorioz datu sakonik ez dago horri buruz. - Erakundeek ikuskera desberdinak dituzte prestakuntza zer denari buruz, eta batzuetan beste prestakuntza ekintza batzuk prestakuntzatzat hartzen dituzte. Aitzitik, batzuetan prestakuntzatzat zehazki esandako “ikasgela” ekintzak (ikastaroak) bakarrik kontutan hartzen dituzte, egiten dituzten prestakuntzako beste modalitate batzuk kontutan hartu gabe. - Prestakuntza-kostua kalkulatzeko orduan ahobatezkotasunik ez dago, eta erakunde guztiek ez dituzte bere kalkuluetan kontzeptu berak sartzen: zuzeneko gastuak, zeharkako gastuak, lan egin ez diren orduak etabar, guztizko kostuaren %50ra igo daitezkeelarik kostu hauek. Pineda Herrero-ren ikerketaren arabera, prestakuntzaren eskaintza asko aldatzen da sektorearen arabera, 4.66 Taulan ikusten den bezala. Zerbitzu-sektorea da bere enplegatuentzat prestakuntza gehien eskaintzen duena; ia enpresen %30ak eskaintzen du. Gainera, sektore honek langile kantitaterik handiena enplegatzen du (%63,1a). Aldiz, eraikuntza-sektoreko enpresak dira prestakuntza gutxien eskaintzen dutenak: enpresen %20,3ak bakarrik eskaintzen du. SEKTOREA ENPRESEN % LANGILEEN % Eraikuntza 20,3 35,2 Industria 28,9 61,5 Zerbitzuak 29,3 63,1 4.66 Taula: Langileei hezkuntza eskaintzen dieten enpresen portzentajea, sektoreka (Ministerio de Trabajo y Asuntos Sociales (MTAS), 2001)
training in Europe - Evaluation and interpretation of the third continuing vocational training survey” lanean erabilitako adierazle berdina da. MTAS-ek (Ministerio de Trabajo y Asuntos Sociales (MTAS), 2001) egindako ikerketak erakusten duenez, 2001.urtean Espainiako enpresek prestakuntzan eginiko inbertsioaren batez besteko balioa lan-kostuen %1,8koa izan zen. Eraikuntza-sektoreari dagokionez, prestakuntzan gutxiago inbertitzen duen sektorea dela ikusten da, kostu laboralen %0,9a inbertitzen duelarik. Informazio gehigarria lortzeko, atal honetan Ranstad enpresak eginiko “Informe Randstad sobre tendencias en la formación” lana aztertu da. Aipatutako lanaren konklusioetako bat, 2013ko 100 langile baino gehiagoko Espainiako enpresek prestakuntzan egindako batez besteko gastua hurrengokoa zela izan da: Sektore Industriala: 43.000 € Zerbitzu Sektorea: 46.200 € Merkataritza eta garraio sektoreak: 49.700 € Nahiz eta ikerketa honetan Espainiako eraikuntza-sektoreko enpresek egindako prestakuntza-gastuei buruz datu zehatzik ez eduki, ikus daiteke informazioa eskuragarri dagoen hiru sektoreetako enpresen gastuak 43.000 € eta 49.000 € artean oszilatzen duela. Horregatik, suposa daiteke eraikuntza-sektoreko enpresen batez besteko gastua antzeko zifren inguruan dabilela. Adierazle honen balioari enpresa tamainak nola eragiten dion gaiari buruz, nahiz eta informaziorik ez eduki, logikoa da enpresa handiek prestakuntzara zuzentzeko errekurtso gehiago dauzkatela pentsatzea, ikerketa desberdinek dioten moduan (Black, Noel, & Wang, 1999; Holtmann & Idson, 1991; Lynch, 2007; Planas & Plassard, 2000). Horregatik, 3.2 adierazlearen puntuaziorako ez dira kontuan hartuko azpisektorearen araberako desberdintasunak, baina enpresaren tamaina kontuan hartuko da. Ondorioz, prestakuntzan inbertsio handiagoa egiten duten enpresa txiki eta ertainak enpresa handiak baino gehiago sarituko dira, enpresa handiak baino errekurtso gutxiago baitituzte. Adierazlearen portaera Adierazle honentzako goranzko balio-funtzio ganbila aukeratu da, honen ondorioz, zentzu honetan hartzen diren lehen ekintzak saritzen direlarik. Puntu batetik aurrera ordea, adierazlearen balio-irabazia ez da hain sentibera. Hots, jarduera berritzaileetan eginiko lehen gastuak saritzen dira, sektore honetan beste sektorerekin konparatuz, aipaturiko gastua txikia delako. Mota bakoitzeko enpresentzat (1. Txikia eta ertaina
2. Handia) balio-funtzio bat diseinatu da, prestakuntzan inbertitutako batezbesteko portzentajea erreferentzia gisa hartuz; MTAS (Ministerio de Trabajo y Asuntos Sociales (MTAS), 2001) ikerketatik lortu da balio hau. Diseinatutako balio-funtzioak 4.19 eta 4.20 Irudietan azaltzen dira. Erreferentzia bezala, enpresa txiki eta ertainetan, prestakuntzara zuzendutako soldata-masaren %0,5eko balioari 0,5eko balioa esleitu zaio, balio-funtzioaren bidez. Erabaki hau hartu da, enpresa txiki eta ertainek prestakuntzara bideratzeko baliabide ekonomiko gutxiago dituztelako eta era honetan ebaluazioa bidezkoagoa delako.
4.19 Irudia: 3.2 Adierazlearen balio-funtzioa, Eraikitzaile, Hornitzaile eta Ingeniaritza txiki eta ertainen kasuan
4.20 Irudia: 3.2 Adierazlearen balio-funtzioa Eraikitzaile, Hornitzaile eta Ingeniaritza handien kasuan
4.4.4.3 - 3.3 ADIERAZLEA: UNIBERTSITATE TITULUA DUTEN ENPLEGATU PORTZENTAJEA 3.3 adierazlearen kasuan erabilitako informazio-iturria Eraikune - Euskadiko Eraikuntza Clusterraren gerentziako kideei egindako galdeketa izango da. 3. galderatik (Unibertsitate titulua duten enplegatuen portzentajea), hurrengo datuak lortzen dira: Desberdintasun oso adierazgarriak daude enpresek lan egiten duten azpisektorearen arabera. Ingeniaritzak eta arkitektura estudioak azpisektorean, unibertsitate-titulua daukaten langileen batez besteko portzentajeak %72 eta %81 artean oszilatzen du, enpresa hauetan langileek daukaten prestakuntza altua frogatuz. Aldiz, Hornitzaileak azpisektorean, unibertsitate titulua daukaten langileen portzentajeak %25 eta %37 artean oszilatzen du. Azkenik, Eraikitzaileak azpisektorean unibertsitate titulua daukaten langileen batez besteko portzentajeak %15 inguruan oszilatzen du. Enpresaren tamainari dagokionez, Eraikitzaileak eta Hornitzaileak azpisektoreetako datuak aztertuz balioztatzen da gero eta langile gehiago izan enpresak, unibertsitate-ikasketak dituzten langileen portzentajea are eta handiagoa dela. Hau ez da gertatzen Ingeniaritzak eta arkitektura estudioak azpisektorearen kasuan,
Adierazlearen portaera 3.3 adierazlearen portaera enpresaren tamainaren eta bere azpisektorearen mendean egongo da. Kasu honetan ebaluazioa balio-funtzioen bitartez egiten da, enpresaren tamainara eta bere azpisektorera zehaztuta. Azpisektore bakoitzarentzat balio-funtzio zehatz bat diseinatu da, erreferentzi gisa azpisektore bakoitzaren unibertsitate-tituludunen portzentajeari 0.5ko balioa esleituz. Diseinatutako balio-funtzio hauek 4.21, 4.22, 4.23, 4.24, 4.25 eta 4.26 Irudietan azaltzen dira.
4.21 Irudia: 3.3 Adierazlearen balio-funtzioa I Taldeko enpresentzat
4.22 Irudia: 3.3 Adierazlearen balio-funtzioa II Taldeko enpresentzat
4.23 Irudia: 3.3 Adierazlearen balio-funtzioa III Taldeko enpresentzat
4.24 Irudia: 3.3 Adierazlearen balio-funtzioa IV Taldeko enpresentzat
4.25 Irudia: 3.3 Adierazlearen balio-funtzioa V Taldeko enpresentzat
4.26 Irudia: 3.3 Adierazlearen balio-funtzioa VI Taldeko enpresentzat
4.4.4.4 - 3.4 ADIERAZLEA: BERRIKUNTZAK GARATZEKO DIZIPLINA ANITZEKO TALDEEN ERABILERA Adierazle hau aztertzeko erabili den informazio-iturria Espainiako eraikuntza-sektoreko enpresei berrikuntzari buruz egindako galdeketa izan da, zeina 4.2 atalean deskribatu den. Zehazki, galdeketako 28. galdera erabili da. Enpresen emaitzak 4.67 taulan azaltzen dira: Nire enpresak diziplina anitzeko taldeak darabiltza berrikuntza identifikatu eta analizatzeko eta bere erabilera errazteko Azpisektorea Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak
3.4 Adierazlearen portaera Ondoren 3.4 adierazlearen kasu zehatzean erabiliko diren bi ebaluazio-erak azalduko dira. Ebaluazio Orokorra Kasu hau errazena da, azpisektore bereko enpresak ebaluatzen eta konparatzen direnez gero, adierazle diskretuak bi balio soilik hartzen ditu: 1 edo 0, 4.68 Taulan ikus daitekeen bezala: Diziplina anitzeko taldeak erabiltzeagatik esleitutako balioa Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak 10-250 langile 1 1 1 >250 langile 1 1 1 4.68 Taula: Ebaluazio orokorrean 3.4 Adierazleari esleitutako balioak
Ebaluazio Erlatiboa Kasu honetan adierazlea talde bakoitzaren ezaugarri konkretuak kontuan hartuz balioetsi behar da. Hartarako eta 4.67 Taularen datuetan oinarrituz, lehen pausua diziplina anitzeko taldeak erabiltzen dituzten enpresen portzentajeak kalkulatzen dira. Ondoren eta portzentaje horien arabera, 3.4 adierazlea hurrengo eran balioesten da: Diziplina anitzeko taldeak erabiltzeagatik esleitutako balioa = 1 – (Diziplina anitzeko taldeak erabiltzen dituzten enpresen portzentajea) Beraz, diziplina anitzeko taldeak erabiltzen dituzten enpresen portzentajeak, azpisektore eta enpresatamainagatik xehatuta kalkulatzen dira lehenik eta behin, 4.69 Taulan irudikatzen direlarik:
Diziplina anitzeko taldeak erabiltzen dituzten enpresen portzentajeak Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak 10-250 langile 57,14 33,3 57,14 >250 langile 70 47,82 68,18 4.69 Taula: Diziplina anitzeko taldeak erabiltzen dituzten enpresen portzentajeak
Datu hauek kontuan hartuz, diziplina anitzeko taldeak erabiltzen dituzten enpresei esleitutako balioak kalkulatzen dira. 4.70 Taulan aurkezten dira balio hauek: Diziplina anitzeko taldeak erabiltzeagatik esleitutako balioa Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak 10-250 langile 0,4285 0,6667 0,4285 >250 langile 0,3 0,5217 0,3181 4.70 Taula: Ebaluazio erlatiboan 3.4 Adierazleari esleitutako balioak
ETB enpresen portzentajea ezagututa eta berrikuntza-jardueretarako kanpo-eragileekin elkarlana egin duten ETB enpresen portzentajea baita ere ezagututa, lor daiteke berrikuntza-jardueretarako elkarlana egin duten enpresen portzentajea, 4.73 Taulan ikus daitekeen bezala: Azpisektorea Berrikuntza-jardueretan kanpo-eragileekin lan egin duten enpresen portzentajea 10– 250 langile 10– 250 langile Hornitzaileak 1,25 25,76 Eraikitzaileak 0,16 21,60 Ingeniaritzak eta arkitektura estudioak 5,89 33,67
4.73 Taula: Berrikuntza-jardueretan kanpo-eragileekin elkarlana egin duten enpresen portzentajeak.
Datu hauek ikusita, baiezta daiteke kanpo-eragileekin berrikuntza-jardueretan lan egiteko orduan enpresaren tamaina aldagai oso garrantzitsua dela. Bigarren lekuan, azpisektorearen menpe ere badago, baina neurri askoz txikiago batean. Horrela, berrikuntza-jardueretan kanpo-eragileekn elkarlana egiten duten Hornitzaileak azpisektoreko enpresa txiki eta ertainetan portzentajea %1,25-a da. Aldiz, azpisektore berdineko enpresa handitan, portzentaje honek %25,76ko balioa hartzen du. Eraikitzaileak azpisektorearen kasuan, aldaketa hau enpresa txiki eta ertainen %0,16tik enpresa handien %21,60ra doa. Ingeniaritza-enpresa eta arkitektura-estudioen kasuan, aldaketa hau enpresa txiki eta ertainen %5,89-tik enpresa handien %33,67ra doa.
4.1 Adierazlearen portaera Ondoren 4.1 adierazlearen kasu zehatzean erabiliko diren bi ebaluazio erak azalduko dira. Ebaluazio Orokorra Kasu hau errazena da, azpisektore bereko enpresak ebaluatzen eta konparatzen direnez gero, adierazle diskretuak bi balio soilik hartzen ditu: 1 edo 0, 4.74 Taulan ikusten den bezala: Berrikuntza-jardueretan kanpo-eragileekin elkarlana egiteagatik esleitutako balioa Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak 10-250 langile 1 1 1 >250 langile 1 1 1 4.74 Taula: Ebaluazio orokorrean 4.1 Adierazleari esleitutako balioak
Ebaluazio erlatiboa Kasu honetan adierazlea talde bakoitzaren ezaugarri konkretuak kontuan hartuz balioetsi behar da. Horretarako, eta berrikuntza-jardueretan kanpo-eragileekin elkarlana egiten duten enpresen portzentajeak kontutan hartuta, 4.1 adierazlea hurrengo eran balioetsiko da, 4.75 Taulan ikus daiteken bezala:
Berrikuntza-jardueretan kanpo-eragileekin elkarlana egiteagatik esleitutako balioa = 1 – (Berrikuntzajardueretan kanpo-eragileekin elkarlana egiten duten enpresen portzentajea) Berrikuntza-jardueretan kanpo-eragileekin elkarlana egiteagatik esleitutako balioa Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak 10-250 langile 0,9875 0,9984 0,9411 >250 langile 0,7424 0,784 0,6633 4.75 Taula: Ebaluazio erlatiboan 4.1 Adierazleari esleitutako balioak
4.4.5.2 - 4.2 ADIERAZLEA. PROIEKTU ETA IKERKETA TALDE EZ-EGITURATUTAKOETAN PARTE HARTZEA, BESTE ENPRESETARA BISITAK EDOTA FORO ETA LUKUETAN PARTE HARTZEA BEZALAKOAK ADIBIDEZ. Adierazle hau aztertzeko erabili den informazio-iturria Espainiako eraikuntza-sektoreko enpresei berrikuntzari buruz egindako galdeketa izan da, zeina 4.2 atalean deskribatu den. Zehazki, galdeketako 30. galdera erabili da, eta enpresek emandako erantzunak 4.76 Taulan azaltzen dira: Nire enpresak ez egituratutako proiektu edo ikerketa taldeetan parte-hartzea sustatzen du Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak Ezer 0 2 1 Era mugatuan 11 12 19 Ohiko eran 21 20 34 Era guztiz mugagabean 2 1 3 4.76 Taula: Enpresek 30. galderari emandako erantzunak, azpisektoreka xehatuta
Lehen konklusio bezala aipa daiteke eraikuntza-sektoreko enpresak mintegietara, konferentzietara, ikastaroetara eta azoketara langileen asistentzia sustatzen dutela ohiko eran, eta desberdintasun handirik ez dagoela gai honetan azpisektorearen arabera: enpresa Eraikitzaileen %60ak aktibitate hauetara bere langileen asistentzia sustatzen du, Hornitzaileen kasuan portzentaje hau %67koa da eta Ingeniaritza-enpresa eta arkitektura-estudioen kasuan portzentaje hau %65koa da. Emaitza horiek enpresen tamainaren arabera xehatuz, 4.77 Taula lortzen da:
Ez egituratutako proiektu edo ikerketa taldeetan parte-hartzearen sustapena azpisektore eta enpresa tamainaren menpe dagoen edo ez aztertzeko orduan, aurreko taularen datuen arabera azpisektore eta enpresa tamainaren arabera desberdintasun oso handirik ez dagoela ondoriozta daiteke, hurrengo datuek erakusten duten bezala: Ez egituratutako proiektu edo ikerketa taldeetan parte-hartzea sustatzen duten enpresa txiki eta ertainen portzentajeak hurrengokoak dira: %50a (Eraikitzaileak), %57a (Hornitzaileak) y %62a (Ingeniaritza enpresak eta arkitektura estudioak). Aldiz, enpresa handien kasuan portzentajeak hurrengokoak dira: %65a (Eraikitzaileak), %75a (Hornitzaileak) y %59a (Ingeniaritza enpresak eta arkitekturako estudioak). 4.2. Adierazlearen portaera Ondoren 4.2 adierazlearen kasu zehatzean erabiliko diren bi ebaluazio erak azalduko dira. Ebaluazio Orokorra Kasu hau errazena da, azpisektore bereko enpresak ebaluatzen eta konparatzen direnez gero, adierazle diskretuak bi balio soilik hartzen ditu: 1 edo 0, 4.78 Taulan ikusten den bezala:
Nire enpresak ez egituratutako proiektu edo ikerketa taldeetan parte-hartzea sustatzen du Azpisektorea Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak
Ez egituratutako proiektu edo ikerketa taldeetan parte-hartzea sustatzeagatik esleitutako balioa Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak 10-250 langile 1 1 1 >250 langile 1 1 1 4.78 Taula: Ebaluazio orokorrean 4.2 Adierazleari esleitutako balioak
Ebaluazio erlatiboa Kasu honetan adierazlea talde bakoitzaren ezaugarri konkretuak kontuan hartuz balioetsi behar da. Hartarako eta 4.77 Taularen datuetan oinarrituz, lehen pausua ez egituratutako proiektu edo ikerketa taldeetan partehartzea sustatzen duten enpresen portzentajeak kalkulatzen da. Ondoren eta portzentaje horien arabera, 4.2 adierazlea hurrengo eran balioesten da: Ez egituratutako proiektu edo ikerketa taldeetan parte-hartzea sustatzeagatik esleitutako balioa = 1 – (Ez egituratutako proiektu edo ikerketa taldeetan parte-hartzea sustatzen duten enpresen portzentajea) Beraz, ez egituratutako proiektu edo ikerketa taldeetan parte-hartzea sustatzen duten enpresen portzentajeak, azpisektore eta enpresa-tamainagatik xehatuta kalkulatzen dira lehenik eta behin, 4.79 Taulan azaltzen direlarik: Ez egituratutako proiektu edo ikerketa taldeetan parte-hartzea sustatzen duten enpresen portzentajea Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak 10-250 langile 57,14 50 68,57 >250 langile 75 65 59 4.79 Taula: Ez egituratutako proiektu edo ikerketa taldeetan parte-hartzea sustatzen duten enpresen portzentajea
Datu hauek kontuan hartuz, ez egituratutako proiektu edo ikerketa taldeetan parte-hartzea sustatzen duten enpresei esleitutako balioak kalkulatzen dira. 4.80 Taulan aurkezten dira balio hauek:
Ez egituratutako proiektu edo ikerketa taldeetan parte-hartzea sustatzeagatik esleitutako balioa Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak 10-250 langile 0,4285 0,5 0,3142 >250 langile 0,25 0,35 0,41 4.80 Taula: Ebaluazio erlatiboan 4.2 Adierazleari esleitutako balioak
4.4.5.3 - 4.3 ADIERAZLEA: BERRIKUNTZA JARDUERETARAKO JASOTAKO LAGUNTZA FINANTZARIO PUBLIKOA Adierazle honen kasuan Espainiako Estatistika Institutuak eginiko “Enpresen Berrikuntzari Buruzko Inkesta” erabiliko da. Inkesta honetatik ETB enpresen portzentajeak lortzen dira (Enpresa Teknologikoki Berritzaileak). INE-ren definizioaren arabera, ETB enpresak berrikuntza teknologikoak burutu dituzten enpresak edota berrikuntza teknologiko arrakastatsuak edo ez arrakastatsuak burutzen ari diren enpresak dira, 4.71 Taulan ikus daitekeen bezala. Behin ETB enpresen portzentajea lortu eta gero, berrikuntza jardueretarako laguntza finantzario publikoa jaso duten ETB enpresen portzentajeak lor daitezke, 4.81 Taulan ikus daitekeen bezala. Azpisektorea ETB enpresen portzentajea 10– 250 langile >250 langile Hornitzaileak 22,88 65,14 Eraikitzaileak 9,38 59,74 Ingeniaritzak eta arkitektura estudioak 38,3 71,5 4.71 Taula: ETB enpresen portzentajea, azpisektore eta enpresa tamainaren arabera. Iturria: Instituto Nacional de Estadística (INE)
Ondoren eta inkesta beretik, berrikuntza jardueretarako laguntza finantzario publikoa jaso duten ETB enpresen portzentajeak lortzen dira, 4.81 Taulan ikusten den bezala:
Azpisektorea Finantziazio publikoa lortu duten ETB enpresen portzentajea 10– 250 langile >250 langile Hornitzaileak 22,83 57,13 Eraikitzaileak 9,96 53,50 Ingeniaritzak eta arkitektura estudioak 46,2 70,9 4.81Taula: Berrikuntza jardueretarako laguntza finantzario publikoa jaso duten ETB enpresen portzentajeak. Iturria: Instituto Nacional de Estadística (INE)
ETB enpresen portzentajea ezagututa eta berrikuntza jardueretarako laguntza finantzario publikoa jaso duten ETB enpresen portzentajeak baita ere ezagututa, berrikuntza-jardueretarako laguntza finantzario publikoa jaso duten enpresen portzentajea lor daiteke, 4.82 Taulan ikus daitekeen bezala: Azpisektorea Finantziazio publikoa lortu duten enpresen portzentajea 10– 250 langile >250 langile Hornitzaileak 5,22 37,21 Eraikitzaileak 0,93 31,9 Ingeniaritzak eta arkitektura estudioak 17,69 50,69 4.82 Taula: berrikuntza jardueretarako laguntza finantzario publikoa jaso duten enpresen portzentajeak.
Datuak aztertuz, adierazle honi dagokionez desberdintasun handiak daude enpresen artean, azpisektorearen eta enpresa tamainaren arabera. Enpresa tamainari dagokionez, 250 enplegatu baino gehiagoko enpresak dira argi eta garbi beraien berrikuntza proiektuetarako finantzaketa publikoa lortzeko gaitasun handiena dutenak; Hornitzaileak eta Eraikitzaileak azpisektoreen enpresen kasuan haietatik %35ak lortzen du. Ingeniaritzak eta arkitektura estudioak azpisektoreko enpresen kasuan, haietatik %50ak lortzen du. 250 baino langile gutxiago dituzten enpresen kasuan portzentaje hauek asko jaisten dira, %0.93raino Eraikitzaileak azpisektoreko enpresen kasuan eta %5,22raino Hornitzaileak azpisektoreko enpresen kasuan. Ingeniaritza eta arkitektura estudioak
azpisektoreko enpresen kasuan, portzentaje hau ere jaisten da, baino ez hainbeste; konkretuki, %17,69raino jaisten da. 4.3 adierazlearen portaera Ondoren 4.3 adierazlearen kasu zehatzean erabiliko diren bi ebaluazio erak azalduko dira. Ebaluaketa orokorra Kasu hau errazena da, azpisektore bereko enpresak ebaluatzen eta konparatzen direnez gero, adierazle diskretuak bi balio soilik hartzen ditu: 1 edo 0, 4.83 Taulan ikusten den bezala: Berrikuntza jardueretarako laguntza finantzario publikoa jasotzegatik esleitutako balioa Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak 10-250 langile 1 1 1 >250 langile 1 1 1 4.83 Taula: Ebaluazio orokorrean 4.3 Adierazleari esleitutako balioak
Ebaluaketa erlatiboa Kasu honetan adierazlea talde bakoitzaren ezaugarri konkretuak kontuan hartuz balioetsi behar da. Horretarako eta berrikuntza jardueretarako laguntza finantzario publikoa jaso duten enpresen portzentajeak kontutan hartuta, 4.3 adierazlea 4.84 Taulan azaltzen diren balioen bidez balioetsiko da: Berrikuntza jardueretarako laguntza finantzario publikoa jasotzegatik esleitutako balioa = 1 – (berrikuntza jardueretarako laguntza finantzario publikoa jaso duten enpresen portzentajea) Berrikuntza jardueretarako laguntza finantzario publikoa jasotzegatik esleitutako balioa Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak 10-250 langile 0,9478 0,9907 0,8231 >250 langile 0,6279 0,681 0,4931 4.84Taula. Ebaluazio erlatiboan 4.3 Adierazleari esleitutako balioak
Patenteen eskaera 2014. urtean eta Hornitzaileen azpisektoreko enpresen kasuan, zeuden 1.599 enpresetatik 26-k eskatu zuten patenteren bat. Urte berean, Eraikitzaileak azpisektorearen barruan, 12.903 enpresetatik, 41-k eskatu zuten patenteren bat, eta Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak azpisektorearen barruan, 2.149 enpresetatik, 95-k eskatu zuten patenteren bat. Datu hauek ikusita, argi ikusten da patenteen eskaeran esfortzu handien egiten duen azpisektorea Ingeniaritza eta arkitektura estudioen azpisektorea dela, Hornitzaileak azpisektorea daukalarik atzetik. Azkenik eta distantzia askora, Eraikitzaileen azpisektorea aurkitzen da, azpisektorea osatzen duten 12.708 enpresetatik 41-k bakarrik eskatu baitute patenteren bat. Eredu industrialen erregistroa Eredu industrialen erregistroari buruz, Hornitzaileen 1.599 enpresetatik 16-k erregistratu dute bat. Eraikitzaileak azpisektoreko 12.903 enpresetatik 7-k bakarrik erregistratu dute eredu industrial bat. Azkenik, Ingeniaritza enpresak eta arkitektura estudioak azpisektorearen kasuan, 2.149 enpresetatik 24-k erregistratu dute eredu industrial bat. Ondorioz, esan daiteke Hornitzaileak azpisektoreko enpresek eta Ingeniaritzaenpresak eta arkitektura-estudioak azpisektoreko enpresek esfortzu antzekoa egiten dutela eredu industrialak erregistratzeko orduan. Kasu honetan ere Eraikitzaileak azpisektoreko enpresak dira balio txikienak dituztenak, enpresa gehien dauzkan azpisektorea izanik (12.709 enpresa), 7 enpresek bakarrik erregistratu dutelako eredu industrial bat urte horretan.
Marka erregistroa Marka erregistroen kasuan, aurreko kasuan gertatzen den gauza bera errepikatzen da: Hornitzaileak azpisektoreko enpresek eta Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak azpisektoreko enpresek esfortzu antzekoa egiten dutela markak erregistratzeko garaian (enpresen %3-4ak gutxi gora behera). Ondoren, Eraikitzaileak azpisektorea aurkitzen da, 212 enpresek erregistratu dutelarik markaren bat (enpresen %1ak). Ondorioz, esan daiteke patente, eredu industrial eta marken erregistroko esfortzu handiena Ingeniaritza enpresak eta arkitektura estudioak eta Hornitzaileak azpisektoreko enpresek egiten dutela. Ondoren eta distantzia handi batetara, Eraikitzaileak azpisektoreko enpresak daude. Nolanahi ere nabaria da kasu onenean ere (Ingeniaritza enpresak eta arkitektura estudioak), balio hauek oso txikiak dira, sektore honetan aktibitate hauek egitea zein zaila den frogatzen dutelarik. Datu hauek enpresa tamainagatik aztertzen badira, argi eta garbi ikusten da propietate intelektualaren produkzio esfortzu handiena enpresa handiek egiten dutela (250 baino langile gehiago), hurrengo adibideak erakusten duen bezala: Eraikitzaileak azpisektoreko enpresen kasuan, 250 langile baino gutxiago dauzkaten 12.709 enpresetatik 24 enpresek bakarrik erregistratu zuten patenteren bat. Aldi berean, 50 langile baino gehiagoko 194 enpresetatik 17k erregistratu zuten patenteren bat. Beste azpisektoretan antzeko zerbait gertatzen da: Hornitzaileak azpisektorearen kasuan, 250 langile baino gutxiagoko 1.538 enpresetatik 20k erregistratu zuten patenteren bat eta 250 langile baino gehiagoko 61 enpresetatik 6k erregistratu zuten patenteren bat. Datu hauek oso argi erakusten dute patenteak erregistratzeko orduan enpresen tamainak duen garrantzia. Azpisektore bakoitza osatzen duten enpresa-kopurua kontutan izanik, hurrengo pausua patente, eredu industrial edo marka erregistro bat egin duten enpresen portzentajeak kalkulatzea izango da. Emaitzak 4.88, 4.89 eta 4.90 Tauletan azaltzen dira, azpisektore eta enpresa tamainaren arabera xehatuta.
Eraikitzaileak 0,18 8,76 Ingeniaritzak eta arkitektura estudioak 3,79 17,89 4.88 Taula: Patente baten erregistroa eskatu duten enpresen portzentajea
Marka erregistroa Azpisektorea Marka baten erregistroa eskatu duten enpresen portzentajea 10– 250 langile >250 langile Hornitzaileak 2,99 13,39 Eraikitzaileak 1,61 3,6 Ingeniaritzak eta arkitektura estudioak 4,08 6,31 4.90 Taula: Marka baten erregistroa eskatu duten enpresen portzentajea
Propietate Intelektualaren Produkzioa adierazlearen portaera Patente erregistroen balorazioa Ondoren 4.4 adierazlearen kasu zehatzean patenteen erregistroa ebaluatzeko bi erak azalduko dira.
Ebaluazio orokorra Kasu hau errazena da, azpisektore bereko enpresak ebaluatzen eta konparatzen direnez gero, adierazle diskretuak bi balio soilik hartzen ditu: 1 edo 0, 4.91 Taulan ikusten den bezala: Patente baten erregistroa azken urtean eskatu duten enpresei esleitutako balioa Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak 10-250 langile 1 1 1 >250 langile 1 1 1 4.91Taula: Ebaluazio orokorrean 4.4 Adierazlearen barruan, patente erregistroari esleitutako balioak
Ebaluazio erlatiboa Kasu honetan adierazlea talde bakoitzaren ezaugarri konkretuak kontuan hartuz balioetsi behar da. Horregatik eta patente baten erregistroa eskatu duten enpresen portzentajeak ezagututa, adierazle hau 4.92 Taulan azaltzen diren balioen bidez balioetsiko da: Patente baten erregistroa eskatu duten enpresei esleitutako balioa= 1 – (Patente baten erregistroa eskatu duten enpresen portzentajea) Patente baten erregistroa azken urtean eskatu duten enpresei esleitutako balioa Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak 10-250 langile 0,987 0,9981 0,962 >250 langile 0,9016 0,9124 0,821 4.92 Taula: Patente baten erregistroa azken urtean eskatu duten enpresei esleitutako balioa, ebaluazio erlatiboan
Kasu hau errazena da, azpisektore bereko enpresak ebaluatzen eta konparatzen direnez gero, adierazle diskretuak bi balio soilik hartzen ditu: 1 edo 0, 4.93 Taulan ikusten den bezala: Eredu industrial baten erregistroa azken urtean eskatu duten enpresei esleitutako balioa Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak 10-250 langile 1 1 1 >250 langile 1 1 1 4.93 Taula: Ebaluazio orokorrean 4.4 Adierazlearen barruan, eredu industrialen erregistroari esleitutako balioak
Ebaluazio erlatiboa Kasu honetan adierazlea talde bakoitzaren ezaugarri konkretuak kontuan hartuz balioetsi behar da. Horregatik eta eredu industrial baten erregistroa eskatu duten enpresen portzentajeak ezagututa, adierazle hau 4.94 Taulan azaltzen diren balioen bidez balioetsiko da: Eredu industrial baten erregistroa eskatu duten enpresei esleitutako balioa = 1 – (Eredu industrial baten erregistroa eskatu duten enpresen portzentajea) Eredu industrial baten erregistroa azken urtean eskatu duten enpresei esleitutako balioa Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak 10-250 langile 0,9948 0,9996 0,9883 >250 langile 0,90164 0,9897 1 4.94 Taula: Eredu industrial baten erregistroa azken urtean eskatu duten enpresei esleitutako balioa, ebaluazio erlatiboan
Marka erregistroen balorazioa Ondoren 4.4 adierazlearen kasu zehatzean marka baten erregistroa ebaluatzeko bi erak azalduko dira. Ebaluazio orokorra Kasu hau errazena da, azpisektore bereko enpresak ebaluatzen eta konparatzen direnez gero, adierazle diskretuak bi balio soilik hartzen ditu: 1 edo 0, 4.95 Taulan ikusten den bezala:
Marka baten erregistroa azken urtean eskatu duten enpresei esleitutako balioa Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak 10-250 langile 1 1 1 >250 langile 1 1 1 4.95 Taula: Ebaluazio orokorrean 4.4 Adierazlearen barruan, marka erregistroari esleitutako balioak
Ebaluazio erlatiboa Kasu honetan adierazlea talde bakoitzaren ezaugarri konkretuak kontuan hartuz balioetsi behar da. Horregatik eta marka baten erregistroa eskatu duten enpresen portzentajeak ezagututa, adierazle hau 4.96 Taulan azaltzen diren balioen bidez balioetsiko da: Marka baten erregistroa eskatu duten enpresei esleitutako balioa = 1 – (marka baten erregistroa eskatu duten enpresen portzentajea) Marka baten erregistroa azken urtean eskatu duten enpresei esleitutako balioa Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak 10-250 langile 0,9701 0,9838 0,9591 >250 langile 0,866 0,964 0,9368 4.96 Taula: Marka baten erregistroa azken urtean eskatu duten enpresei esleitutako balioa, ebaluazio erlatiboan
Produktu edo zerbitzu berri edo nabarmenki hobetutakoak azken 3 urteetan merkatuan sartu dituzten enpresa kopurua
10-250 langile >250 langile Hornitzaileak 176 19 Eraikitzaileak 429 39 Ingeniaritzak eta arkitektura estudioak 339 23 4.97 Taula: Produktu edo zerbitzu berri edo nabarmenki hobetutakoak azken 3 urteetan merkatuan sartu dituzten enpresa kopurua. Iturria: Iturria: Instituto Nacional de Estadística (INE)
Ondoren, azpisektore bakoitzean dauden enpresa kopurua azaltzen duen 4.34 Taula kontutan hartuko da. Enpresa kopurua (2014) 10– 250 langile >250 langile Guztira Hornitzaileak 1.538 61 1.599 Eraikitzaileak 12.709 194 12.903 Ingeniaritzak eta arkitektura estudioak 2.054 95 2.149 4.34 Taula: Sektorean zegoen enpresa kopurua 2014. urtean. Iturria: Instituto Nacional de Estadística (INE)
Azpisektoreka, Hornitzaileak azpisektorean dauden 1.599 enpresetatik 195k sartu dituzte merkatuan produktu edo zerbitzu berriak, enpresen %12,19a suposatzen duelarik. Eraikitzaileak azpisektorean dauden 12.903 enpresetatik 468k sartu dituzte merkatuan produktu edo zerbitzu berriak, enpresen %3,62a suposatzen duelarik. Ingeniaritza enpresak eta arkitektura estudioak azpisektoreko 2.149 enpresetatik 362k sartu dituzte merkatuan produktu edo zerbitzu berriak, enpresen %16,8a suposatzen duelarik Datu hauetatik ondorioztatzen da Hornitzaileak eta Ingeniaritza enpresak eta arkitektura estudioak azpisektoreetako enpresak direla merkatuan produktu edo zerbitzu berri gehienak sartu dituztenak (enpresen %14ak gutxi gora behera). Ondoren eta nahiko urruti, Eraikitzaileak azpisektoreko enpresak aurkitzen dira, enpresen %3,62ak sartu dituztelarik produktu berriak merkatuan. Aurreko tauletako informazioan oinarrituta, produktu edo zerbitzu berri edo nabarmenki hobetutakoak merkatuan sartu dituzten enpresen portzentajeak lor daitezke, azpisektore eta enpresa tamainagatik xehatuta, 4.98 Taulan azaltzen direlarik:
Produktu edo zerbitzu berri edo nabarmenki hobetutakoak merkatuan sartu dituzten enpresen portzentajea
10-250 langile >250 langile Hornitzaileak 11,44 31,14 Eraikitzaileak 3,37 20,10 Ingeniaritzak eta arkitektura estudioak 16,5 24,21 4.98 Taula: Produktu edo zerbitzu berri edo nabarmenki hobetutakoak azken 3 urteetan merkatuan sartu dituzten enpresen portzentajea.
Enpresen tamaina produktu edo zerbitzu berri edo nabarmenki hobetutakoak merkatuan sartzean eragina duen ala ez aztertzerakoan, argi eta garbi ikusten da 250 langile baino gehiago dituzten enpresen ahalegina askoz handiago dela, hurrengo adibideek frogatzen duten bezala: Hornitzaileak azpisektoreko enpresetan produktu edo zerbitzu berri edo nabarmenki hobetutakoak merkatuan sartu dituzten enpresen portzentajea %11koa da 250 langile baino gutxiago dituzten enpresen kasuan. 250 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan aldiz, portzentaje hori %31ra igotzen da. Eraikitzaileak azpisektoreko enpresen kasuan ere desberdintasun handiak daude; 250 langile baino gutxiagoko enpresetan portzentajea %3,3 da eta aldiz, 250 langile baino gehiagoko enpresetan, balio hori %20ra igotzen da. Ingeniaritza enpresak eta arkitektura estudioak azpisektoreko enpresen kasuan desberdintasunak badaude, baino ez dira hain handiak: 250 langile baino gutxiagoko enpresetan produktu edo zerbitzu berri edo nabarmenki hobetutakoak merkatuan sartu dituzten enpresen portzentajea %16,5koa da eta 250 langile baino gehiago dauzkaten enpresetan, %24koa. 5.1 Adierazlearen portaera Ondoren 5.1 adierazlearen kasu zehatzean merkatuan produktu edo zerbitzu berri edo nabarmenki hobetutakoen sarrera ebaluatzeko bi erak azalduko dira. Ebaluazio orokorra Kasu hau errazena da, azpisektore bereko enpresak ebaluatzen eta konparatzen direnez gero, adierazle diskretuak bi balio soilik hartzen ditu: 1 edo 0, 4.99 Taulan ikusten den bezala:
Produktu edo zerbitzu berri edo nabarmenki hobetutakoak azken 3 urteetan sartu dituzten enpresei esleitutako balioa Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak 10-250 langile 1 1 1 >250 langile 1 1 1 4.99 Taula: Ebaluazio orokorrean 5.1 Adierazleari esleitutako balioak
Ebaluazio erlatiboa Kasu honetan adierazlea talde bakoitzaren ezaugarri konkretuak kontuan hartuz balioetsi behar da. Horregatik eta produktu edo zerbitzu berri edo nabarmenki hobetutakoak sartu dituzten enpresen portzentajeak ezagututa, 5.1 Adierazlea 4.100 Taulan azaltzen diren balioen bidez balioetsiko da: Produktu edo zerbitzu berri edo nabarmenki hobetutakoak azken 3 urteetan sartu dituzten enpresei esleitutako balioa = 1 – (produktu edo zerbitzu berri edo nabarmenki hobetutakoak sartu dituzten enpresen portzentajea) Produktu edo zerbitzu berri edo nabarmenki hobetutakoak azken 3 urteetan sartu dituzten enpresei esleitutako balioa Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak 10-250 langile 0,8856 0,9662 0,835 >250 langile 0,6886 0,799 0,7579 4.100 Taula: Ebaluazio erlatiboan 5.1 Adierazleari esleitutako balioak
Prozesu berri edo nabarmenki hobetutakoak azken 3 urteetan merkatuan sartu dituzten enpresa kopurua
10-250 langile >250 langile Hornitzaileak 299 20 Eraikitzaileak 755 52 Ingeniaritzak eta arkitektura estudioak 320 23 4.101 Taula: Prozesu berri edo nabarmenki hobetutakoak azken 3 urteetan merkatuan sartu dituzten enpresa kopurua
Ondoren, 4.34 Taulan, azpisektore bakoitzean dauden enpresa kopurua azaltzen duen taula kontutan hartuko da. Enpresa kopurua (2014) 10– 250 langile >250 langile Guztira Hornitzaileak 1.538 61 1.599 Eraikitzaileak 12.709 194 12.903 Ingeniaritzak eta arkitektura estudioak 2.054 95 2.149 4.34 Taula: Sektorean zegoen enpresa kopurua 2014. urtean. Iturria: Instituto Nacional de Estadística (INE)
Azpisektoreka datuak aztertuz, Hornitzaileak azpisektorean dauden 1.599 enpresetatik 319k sartu dituzte merkatuan prozesu berriak, enpresen %19,9a suposatzen duelarik. Eraikitzaileak azpisektorean dauden 12.903 enpresetatik 807k sartu dituzte merkatuan prozesu berriak, enpresen %6,25a suposatzen duelarik. Ingeniaritza enpresak eta arkitektura estudioak azpisektoreko 2.149 enpresetatik 343-k sartu dituzte merkatuan prozesu berriak, enpresen %16a suposatzen duelarik Aurreko tauletako informazioan oinarrituta, prozesu berri edo nabarmenki hobetutakoak merkatuan sartu dituzten enpresen portzentajeak lor daitezke, azpisektore eta enpresa tamainagatik xehatuta, 4.102 Taulan azaltzen direlarik:
Prozesu berri edo nabarmenki hobetutakoak merkatuan sartu dituzten enpresen portzentajeak
10-250 langile >250 langile Hornitzaileak 19,44 32,78 Eraikitzaileak 5,94 26,8 Ingeniaritzak eta arkitektura estudioak 15,57 24,21 4.102 Taula: Prozesu berri edo nabarmenki hobetutakoak azken 3 urteetan merkatuan sartu dituzten enpresen portzentajeak
Enpresen tamaina prozesu berri edo nabarmenki hobetutakoak merkatuan sartzean eragina duen ala ez aztertzerakoan, argi eta garbi ikusten da 250 langile baino gehiago dituzten enpresen ahalegina askoz handiago dela, hurrengo adibideek frogatzen duten bezala: Hornitzaileak azpisektoreko enpresetan prozesu berri edo nabarmenki hobetutakoak azken 3 urteetan merkatuan sartu dituzten enpresen portzentajea %19koa da. 250 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, portzentaje hori %33ra igotzen da. Eraikitzaileak azpisektoreko enpresen kasuan ere desberdintasun handiak daude, 250 langile baino gutxiagoko enpresetan portzentajea %6 delako eta aldiz, 250 langile baino gehiagoko enpresetan, portzentajea %26ra igotzen delako. Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak azpisektoreko enpresen kasuan desberdintasunak badaude, baino ez dira hain handiak: 250 langile baino gutxiagoko enpresetan prozesu berri edo nabarmenki hobetutakoak merkatuan sartu dituzten enpresen portzentajea %15koa da eta 250 langile baino gehiago dauzkaten enpresetan, %24koa. 5.2 Adierazlearen portaera Ondoren 5.2 adierazlearen kasu zehatzean merkatuan azken 3 urteetan prozesu berri edo nabarmenki hobetutakoen sarrera ebaluatzeko bi erak azalduko dira. Ebaluazio orokorra Kasu hau errazena da, azpisektore bereko enpresak ebaluatzen eta konparatzen direnez gero, adierazle diskretuak bi balio soilik hartzen ditu: 1 edo 0, 4.103 Taulan ikusten den bezala:
Azken 3 urteetan prozesu berriak dituzten enpresei esleitutako balioa Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak 10-250 langile 1 1 1 >250 langile 1 1 1 4.103 Taula: Ebaluazio orokorrean 5.2 Adierazleari esleitutako balioak
Ebaluazio erlatiboa Kasu honetan adierazlea talde bakoitzaren ezaugarri konkretuak kontuan hartuz balioetsi behar da. Horregatik eta prozesu berri edo nabarmenki hobetutakoak sartu dituzten enpresen portzentajeak ezagututa, adierazle hau 4.104 Taulan azaltzen diren balioen bidez esleituko da: Azken 3 urteetan prozesu berri edo nabarmenki hobetutakoak sartu dituzten enpresei esleitutako balioa = 1 – (prozesu berri edo nabarmenki hobetutakoak sartu dituzten enpresen portzentajea) Prozesu berri edo nabarmenki hobetutakoak azken 3 urteetan sartu dituzten enpresei esleitutako balioa Hornitzaileak Eraikitzaileak Ingeniaritza-enpresak eta arkitektura-estudioak 10-250 langile 0,8056 0,9406 0,8443 >250 langile 0,6722 0,732 0,7579 4.104 Taula: Ebaluazio erlatiboan 5.2 Adierazleari esleitutako balioak
4.5 KAPITULUAREN KONKLUSIOAK Kapitulu honetan Espainiar eraikuntza-sektoreko enpresei zuzendutako behin betiko errekerimendu zuhaitza diseinatu da, zeina berrikuntza ebaluatzeko erremintan inplementatuko den. Zuhaitz hau definitzeko, 2. kapituluko ondorioez gain, sektoreko 144 enpresei eginiko inkestaren ondorioak eta inkesta horren erantzunei eginiko erregresio logistikoaren emaitzak ere erabili dira. Zuhaitz honen diseinua burutzeko, behin betiko dimentsio eta adierazleak barne, Delphi metodologiaren ildoa jarraitu da, 10 adituz osatutako aditu-taula baten laguntzarekin. Behin adierazle bakoitza definitu eta dagokien dimentsioei esleitu eta gero, hauetako bakoitzaren pisu erlatiboak kalkulatu dira, AHP
metodologiaren bidez (Analytic Hierarchy Process). Era honetan, behin betiko zuhaitza 5 dimentsiotan sailkatutako 18 adierazlez osatu da. Adierazle guztiak definitu ondoren, hauen ebaluazioa nola egingo den aztertu da. Horretarako adierazle bakoitzaren ezaugarriak eta natura (diskretua edo jarraitua) hartu dira kontutan. Adierazle jarraituen kasuan, ebaluazioa balio-funtzioen bidez egin da, MIVES ekuazioaren bidez diseinatu direlarik. Adierazle diskretuen kasuan aldiz, ebaluazioa balio-taulen bidez egin da. Garrantzitsua da azpimarratzea, ahalik eta ebaluazio egoki eta doitua egite aldera, eraikuntza-sektorea hiru azpisektoretan banatu dela: Eraikitzaileak, Hornitzailek eta Ingeniaritza-enpresa eta arkitektura-estudioak. Azpisektore hauek, aldi berean, bi multzotan banatu dira: txikiak eta ertainak alde batetik, eta handiak bestetik. Azkenik, Eraikuntza enpresen artean dauden berrikuntza-maila desberdintasunak ikusita, berrikuntza honen ebaluazioa bi era desberdinetan egin da: ebaluazio orokorra eta erlatiboa. Ebaluazio orokorrean enpresadimentsio eta azpisektore bakoitzaren ezaugarri zehatzak ez dira kontuan hartzen, eta talde berdineko enpresen arteko erkaketa egitea ahalbidetzen du. Ebaluazio erlatiboan aldiz, enpresa bakoitzaren ebaluazioa bere ahalmenen eta kokatzen den azpisektorearen ezaugarriak kontutan hartuta egiten da, eta ondorioz posible da talde desberdinetako enpresen arteko erkaketa egitea, erkaketa justua dela kontsideratzen delarik.
5. Kapitulua: Modeloaren aplikazioa
5. Kapitulua: Modeloaren aplikazioa
5. Kapitulua: Modeloaren aplikazioa
5.1 IKERKETA KASUEN AURKEZPEN ETA DESKRIBAPENA 5.1.1 A IKERKETA KASUA A Ikerketa kasua duela hiru hamarkada sortutako enpresa eraikitzaile espainiar bat da. Nazio mailan egiten du lana batez ere eta 3 ordezkaritza ditu, zeinen bidez bere zerbitzuak nazio mailan eskaintzen dituen. Hurrengo ziurtagiriak ditu: UNE-EN ISO 9001 Kalitatearen kudeaketa sistema. OHSAS 18001 Segurtasuna eta laneko osasunaren kudeaketa sistema ISO 14001 Ingurunearen kudeaketa sistema Bere jarduera hurrengo arlotan betetzen du: Industria eta logistika Bizitegia Zuzkidura eta tertziarioa Birgaitzea Lan zibilak Giltza eskura
Estrategia - Antolakuntza Enpresaren azken fakturazio datua, 2014 urteari dagokiona, 57.026.759 €-koa izan da eta berrikuntza jardueretan egindako gastua 113.468 €-koa izan da urte berean. Datu hauek kontutan hartuta, berrikuntzaintentsitate indizeak %0,19ko balioa hartzen du. Enpresak ez du UNE 166002 arauaren arabera ziurtatutako I+G+B kudeaketa sistemarik, ezta ere UNE 166001 arauaren arabera ziurtatutako I+G+B proiekturik. Hala ere, enpresak I+G+B departamentua dauka eta berrikuntza-jardueretara zuzendutako funts publiko eta pribatuak lortzeko ezarritako prozesu bat dauka. Enpresak ez dauka aurrekontu korporatiborik berrikuntza aktibitateetara zuzendua, eta aktibitate hauek proiektu konkretuen aurrekontuen bidez eta finantziazio publikoaren bidez finantzatzen dira. Hala ere, enpresak etengabe inbertitzen du berrikuntzan ziklo ekonomikoetan zehar (goranzko eta beheranzko zikloetan).
5. Kapitulua: Modeloaren aplikazioa
Kultura Berrikuntzarekiko enpresaren kulturari dagokionez, enpresak ez du ezarri komunikazio kanal edota prozedurarik berrikuntza aktibitateak erraztu eta dinamizatzeko helburuarekin. Berrikuntza aktibitateak sustatzeko helburua duten sustagarririk ere ez dago enpresan (bonusak, sariak, baimenak). Giza baliabideak Enpresan 121 langilek egiten dute lan. Langilegoaren % 75ak unibertsitate-ikasketak ditu eta 5 pertsonek egiten dute lan berrikuntza-jardueretan (Jardunaldi Osorako Baliokidetasunean). Enpresako langileen soldata masaren % 0,0338a inbertitu du enpresak langileen prestakuntzan. Horrez gain, enpresan berrikuntzak garatzeko diziplina anitzeko taldeen erabilera ez da ohikoa. Kanpokoarekiko erlazioa Enpresak kanpo-eragileekin elkar lan egin du berrikuntza jardueretan eta finantziazio publikoa jaso du jarduera hauek aurrera eramateko, gobernu zentraleko deialdietatik lortu duelarik. Ekoizpen zientifikoari dagokionez, enpresak ez du inongo produkzio intelektualik sortu azken 3 urteetan. Bestalde, enpresak proiektu eta ikerketa talde ez formaletan parte hartzea bultzatzen du; beste enpresetara bisitak edota Cluster eta foroetan parte hartzea adibidez. Produktua – Prozesua Azken urtean enpresak prozesu-berrikuntza bat merkaturatu du. Aldiz, ez du produktu berrikuntzarik merkaturatu.
5.1.2 B IKERKETA KASUA B ikerketa kasua, tratatutako zura merkaturatzen duen enpresa txiki bat da, kanporako zurezko egiturak, hesiak edota hiri-areetan zurezko eraikuntzak egiteko. Enpresak bere jarduera duela bi hamarkada hasi zuen eta bere produktuak merkatu nazionalean saltzen ditu batez ere (salmenten % 2a Espainiatik kanpo). Ziurtagiriei dagokienez, PEFC baso-kudeaketa jasangarriaren ziurtagiria dauka. Bere jarduera hurrengo arlotan betetzen du: Bizitegia
5. Kapitulua: Modeloaren aplikazioa
Estrategia - Antolakuntza Enpresaren azken fakturazio datua, 2014 urteari dagokiona, 1.485.458 €-koa izan da eta berrikuntza jardueretan egindako gastua 49.368 €-koa izan da urte berean. Datu hauek kontutan hartuta, berrikuntza intentsitate indizeak % 3,32ko balioa hartzen du. Enpresak ez du UNE 166002 arauaren arabera ziurtatutako I+G+B kudeaketa-sistemarik, ezta ere UNE 166001 arauaren arabera ziurtatutako I+G+B proiekturik. Nahiz eta tamaina dela eta enpresak ez duen berezko I+G+B departamenturik, I+G+B aktibitateak burutzen ditu, hauek finantzatzeko aurrekontu korporatiboa duelarik. Horrez gain, berrikuntza-jardueretara zuzentzeko funts publiko eta pribatuak lortzeko ezarritako prozesu bat dauka. Berrikuntzan inbertsioari buruz, enpresak etengabe inbertitzen du berrikuntzan ziklo ekonomikoetan zehar (goranzko eta beheranzko zikloetan). Kultura Berrikuntzarekiko enpresa-kulturari buruz, enpresak ez ditu komunikazio kanal edota prozedurarik berrikuntza aktibitateak erraztu eta dinamizatzeko helburuarekin. Berrikuntza aktibitateak sustatzeko helburua duten sustagarririk ere ez dago enpresan (bonusak, sariak, baimenak). Giza baliabideak Enpresan 13 langilek egiten dute lan. Langilegoaren % 25ak unibertsitate-ikasketak ditu, eta pertsona batek egiten du lan berrikuntza jardueretan (Jardunaldi Osorako Baliokidetasunean). Enpresako langileen soldata masaren % 0,5-a inbertitu du enpresak langileen prestakuntzan. Horrez gain, ez da ohikoa enpresan berrikuntzak garatzeko diziplina anitzeko taldeen erabilera. Kanpo-eragileekiko erlazioa Enpresak kanpo-eragileekin lan egin du berrikuntza-jardueretan. Zehazki, orain dela lau urtetatik unibertsitate publiko bateko ikerketa talde finkatu batean parte hartzen du, zeinen helburua zura bezalako material jasangarrietan oinarritutako sistema eraikitzaileen diseinua den, beti ere egitura-mota hauen ingurune jasangarritasuna hobetzeko helburu duela. Horrez gain, finantziazio publikoa jaso du berrikuntza jarduerak aurrera eramateko, gobernu autonomikoaren deialdietatik lortu duelarik.
5. Kapitulua: Modeloaren aplikazioa
Produkzio zientifikoari dagokionez, enpresak bi eredu industrialen diseinuak erregistratu ditu eta marka bat erregistratu du ere. Bestalde, enpresak proiektu eta ikerketa talde ez formaletan parte hartzea bultzatzen du, beste enpresetara bisitak edota Cluster eta foroetan parte hartzea adibidez. Produktua – Prozesua Azken urtean enpresak produktu berrikuntza eta prozesu berrikuntza bana merkaturatu ditu.
5.1.3 C IKERKETA KASUA C Ikerketa Kasuko enpresa herri-lanetan ipintzeko hormigoizko elementu aurrefabrikatuak ekoizten eta merkaturatzen dituen enpresa txiki bat da. Bere produktu-gama hormigoizko hodi, tutu, putzu, marko eta euste sistemek osatzen dute. Enpresa duela hiru hamarkada sortu zen familia-enpresa bat bezala, hormigoizko elementu aurrefabrikatuen ekoizpenera orientatuta bakarrik, Espainian era honetako produktuen eskari gero eta handiagoari erantzuteko. Merkatu nazionalean saltzen du batez ere (Espainiatik kanpoko salmentek % 6.32a suposatzen dute), EAEko merkatuan liderra da, eta penintsula iparraldean ere saltzen du. Ziurtagiriei dagokienez, bere Kalitatearen Kudeaketa Sistemak UNE-EN ISO 9001 ziurtagiria du. Estrategia - Antolakuntza Enpresaren azken fakturazio datua, 2014. urteari dagokiona, 2.735.538 €-koa izan da eta berrikuntza jardueretan egindako gastua 260.047 €-koa izan da urte berean. Datu hauek kontutan hartuta, berrikuntza intentsitate indizeak %9,5ko balioa hartzen du. Enpresak ez du UNE 166002 arauaren arabera ziurtatutako I+G+B kudeaketa sistemarik, ezta ere UNE 166001 arauaren arabera ziurtatutako I+G+B proiekturik. Kasu honetan ere, tamaina arrazoiengatik enpresak ez dauka berezko I+G+B departamenturik. Hala ere, I+G+B aktibitateak burutzen ditu, hauek finantzatzeko aurrekontu korporatiboa daukalako. Berrikuntzan inbertsioari buruz, enpresak etengabe inbertitzen du berrikuntzan ziklo ekonomikoetan zehar (goranzko eta beheranzko zikloetan). Horrez gain, berrikuntza jardueretara zuzentzeko funts publiko eta pribatuak lortzeko ezarritako prozesu bat du.
5. Kapitulua: Modeloaren aplikazioa
Kultura Enpresa honen kasuan, enpresak baditu komunikazio kanal edota prozedurak berrikuntza-aktibitateak erraztu eta dinamizatzeko helburuarekin. Aldiz, berrikuntza aktibitateak sustatzeko helburua duten sustagarririk ez dago enpresan (bonusak, sariak, baimenak). Giza baliabideak Enpresan 22 langilek egiten dute lan. Langilegoaren % 23ak unibertsitate-ikasketak dauzka eta 1,8 pertsonak lan egiten dute berrikuntza jardueretan (Jardunaldi Osorako Baliokidetasunean). Enpresako langileen soldata masaren % 0,6a inbertitu du enpresak langileen prestakuntzan. Horrez gain, enpresan ez da ohikoa berrikuntzak garatzeko diziplina anitzeko taldeen erabilera. Kanpo-eragileekiko erlazioa Enpresak kanpo-eragileekin elkar lan egin du berrikuntza jardueretan azken urtean, batez ere eraikuntza sektoreari buruz ikertzen duen Ikerketa Zentro batekin. Finantziazio publikoa jaso du jarduera hauek aurrera eramateko, gobernu autonomikoko deialdietatik. Produkzio zientifikoari dagokionez, enpresak modelo industrial baten diseinua erregistratu du Bestalde, enpresak proiektu eta ikerketa talde ez formaletan parte hartzea bultzatzen du, beste enpresetara bisitak edota Cluster eta foroetan parte hartzea adibidez. Produktua – Prozesua Azken urtean enpresak produktu berrikuntza eta prozesu berrikuntza bana merkaturatu ditu.
5.1.4 D IKERKETA KASUA D ikerketa kasuko enpresa “giltza eskuan” motako proiektuen diseinu, kudeaketa eta exekuzioan espezializatuta dagoen ingeniaritza enpresa bat da. Honako sektoretan egiten du lan: Energia sektorea: Termosolarra Nuklearra Fotovoltaikoa
5. Kapitulua: Modeloaren aplikazioa
Ziklo konbinatuak Kogenerazioa Beste sektoreak: Autogintza Arkitektura eta Eraikuntza Elikagaien industria Paper Industria Bioerregaiak Kimika Plataforma Logistikoak Eraikin industrialak Meatzaritza Industria / Beste batzuk Enpresak bere jarduera duela bi hamarkada hasi zuen eta nazioarteko izaera nabaria du, fakturazioaren % 80a atzerrian egiten baita. Ziurtagiriei buruz, hurrengokoak dauzka: UNE-EN ISO 9001 Kalitatearen kudeaketa sistema. OHSAS 18001 Segurtasuna eta laneko osasunaren kudeaketa sistema ISO 14001 Ingurunearen kudeaketa sistema
Estrategia - Antolakuntza Enpresaren azken fakturazio datua, 2014 urteari dagokiona, 18.457.243 €-koa izan da eta berrikuntzajardueretan egindako gastua 803.074 €-koa izan da urte berean. Datu hauek kontutan hartuta, berrikuntzaintentsitate indizeak %4,35ko balioa hartzen du. Enpresak ez du UNE 166002 arauaren arabera ziurtatutako I+G+B kudeaketa sistemarik, ezta ere UNE 166001 arauaren arabera ziurtatutako I+G+B proiekturik. Enpresak I+G+B departamentua dauka, eta berrikuntza aktibitateak garatzeko aurrekontu korporatiboa ere badauka. Gainera, enpresak etengabe inbertitzen du berrikuntzan ziklo ekonomikoetan zehar (goranzko eta beheranzko zikloetan).
5. Kapitulua: Modeloaren aplikazioa
Kultura Enpresan langileentzat sustagarriak daude, berrikuntzarekin erlazionatutakoak; zehazki langileen soldataren zati bat aldagarria da, berrikuntzarekiko ekarpenak eta berrikuntzen sorkuntza bezalako gaiak baloratzen dituena. Honez gain, enpresak komunikazio-kanal edota prozedurak baditu berrikuntza aktibitateak erraztu eta dinamizatzeko helburuarekin. Giza baliabideak Enpresan 44 langilek egiten dute lan- Langilegoaren % 80ak unibertsitate-ikasketak dauzka eta 2,3 pertsonak lan egiten dute berrikuntza jardueretan (Jardunaldi Osorako Baliokidetasunean). Enpresako langileen soldata masaren %1,8a inbertitu du enpresak langileen prestakuntzan. Horrez gain, ohikoa da enpresan berrikuntzak garatzeko diziplina anitzeko taldeen erabilera. Kanpo-eragileekiko erlazioa Enpresak kanpoko erakundeekin berrikuntza jardueretan lan egin du azken urtean. Zehazki, Ingeniaritza eskola batekin kolaborazio akordio bat dauka. Akordio horren bitartez, graduko eta doktoregoko ikasleekin ikerketa-proiektu desberdinak eramaten ditu aurrera. Enpresak finantziazio publikoa jaso du berrikuntza-jarduerak aurrera eramateko, gobernu autonomikoko deialdietatik lortu duelarik. Horrez gain, enpresak finantzaketa publikoa jaso du merkatu prospekzio jarduerekin eta merkataritza-misioekin lotutako gastuak ordaintzen laguntzeko, bere nazioarteko izaeragatik, ekintza hauek oso ohikoak baititu. Produkzio zientifikoari dagokionez, enpresak bi eredu industrialen diseinua erregistratu du. Bestalde, enpresak proiektu eta ikerketa talde ez formaletan parte hartzea bultzatzen du, beste enpresetara bisitak edota Cluster eta foroetan parte hartzea bezalakoak. Produktua – Prozesua Azken urtean enpresak produktu berrikuntza bat eta prozesu berrikuntza bat sartu ditu merkatuan.
5.2 EBALUAZIOAREN EMAITZAK Atal honen helburua aurreko atalean deskribatutako lau ikerketa-kasuei berrikuntza ebaluatzeko modeloa aplikatu ondoren lortutako emaitzak deskribatzea da. Emaitzak bi zatitan banatuko dira; ebaluazio orokorra
5. Kapitulua: Modeloaren aplikazioa
eta ebaluazio erlatiboa. Lehenik berrikuntza indizearen (BI) emaitza orokorrak aurkeztuko dira ikerketa kasu bakoitzeko eta gero emaitza horiek dimentsioengatik xehatuta aurkeztuko dira, ikerketa kasu eta ebaluazio mota bakoitzerako. Ebaluazio orokor eta erlatiboaren Berrikuntza Indizearen (II) balioak 5.1 taulan azaltzen dira:
5.1 Taula: Berrikuntza Indizearen (II) balioak, ebaluazio orokor eta erlatiboaren kasuan
5.2.1 EBALUAZIO OROKORRA Ebaluaketa mota honetan berrikuntzaren ebaluaketa orokor edo estandarra egiten da, enpresa-dimentsio eta azpisektore bakoitzaren ezaugarri zehatzak kontuan gabe. Ebaluazio orokorraren emaitzak 5.1 Irudian azaltzen dira:
5. Kapitulua: Modeloaren aplikazioa
5.1 Irudia: Ebaluaketa Orokorraren ondoren 4 Ikerketa Kasuetan lortutako emaitzak
Ikus daitekeenez gero eta konklusio orokor gisa esan daiteke ingeniaritza enpresa izan dela Berrikuntza Indizearen baliorik handiena lortu duena (0,7488). Honen ondoren eta antzeko balioekin bi enpresa hornitzaileak aurkitzen dira; aurrefabrikatuen enpresa 0,6219ko Berrikuntza Indizearekin eta Zur Hornitzailea 0,6382ko Berrikuntza Indizearekin. Azkenik, enpresa eraikitzailea izan da Berrikuntza Indizearen balio txikiena lortu duena (0,4856). Balio hauek dimentsiotan xehatuta azaltzen dira ikerketa kasu bakoitzerako, 5.2, 5.3, 5.4 eta 5.5 Tauletan ikus daitekeen bezala: A Ikerketa kasua (Eraikitzailea) Balioa Estrategia - Antolakuntza 0,5722 Kultura 0,0000 Giza baliabideak 0,7011 Kanpoarekiko erlazioa 0,42 Produktua - Prozesua 0,5 Berrikuntza Indizea (BI) 0,4856 5.2 Taula: Ebaluaketa Orokorrean A Ikerketa kasuak lortutako emaitzak
5. Kapitulua: Modeloaren aplikazioa
5. Kapitulua: Modeloaren aplikazioa
5.5 Taula: Ebaluaketa Orokorrean D Ikerketa kasuak lortutako emaitzak
Emaitza hauek armiarma diagramen bitartez irudika daitezke, emaitzak hobeto ikusteko eta ondorioz konklusio hobeak atera ahal izateko, 5.2, 5.3, 5.4 eta 5.5 Irudietan ikus daitekeen bezala:
5.2 Irudia: Ebaluaketa Orokorrean A Ikerketa kasuak lortutako emaitzak, dimentsioka xehatuta
5. Kapitulua: Modeloaren aplikazioa
5.3 Irudia: Ebaluaketa Orokorrean B Ikerketa kasuak lortutako emaitzak, dimentsioka xehatuta
5.4 Irudia: Ebaluaketa Orokorrean C Ikerketa kasuak lortutako emaitzak, dimentsioka xehatuta
5. Kapitulua: Modeloaren aplikazioa
5.5 Irudia: Ebaluaketa Orokorrean D Ikerketa kasuak lortutako emaitzak, dimentsioka xehatuta
Irudi hauek aztertu eta gero atera daitekeen lehen konklusioa, D Ikerketa kasuko enpresa Estrategia Antolakuntza eta Kultura dimentsiotan, balio handiena lortu duen ikerketa kasua izan dela da. Gainera, Produktua – Prozesua dimentsioan balio maximoa B eta C Ikerketa kasuko enpresekin partekatzen du. Bigarren lekuan, lortutako emaitzen arabera, bi enpresa Hornitzaileak (B eta C Ikerketa kasuak) antzeko balioak lortu dituzte Estrategia – Antolakuntza eta Giza Baliabideak dimentsiotan eta balio bera lortu dute Produktu – Prozesu dimentsioan. Azkenik, A Ikerketa-kasua izan da (enpresa eraikitzailea) balio txikienak lortu dituena dimentsio guztietan, batean izan ezik.
5.2.2 EBALUAZIO ERLATIBOA Ebaluaketa mota honetan berrikuntzaren ebaluaketa erlatiboa egiten da, berrikuntzaren ebaluazioa enpresa bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuz burutzen delarik, azpisektore eta enpresa dimentsioari dagokienez. Ebaluazio erlatiboaren emaitzak 5.6 Irudian azaltzen dira:
5. Kapitulua: Modeloaren aplikazioa
5.6 Irudia: Ebaluaketa Erlatiboaren ondoren 4 Ikerketa Kasuetan lortutako emaitzak
Ikusten denez, ebaluazio mota honetan emaitzak nabarmen aldatu dira: kasu honetan, Berrikuntza Indizearen (BI) balio handiena lortu duen ikerketa kasua zur hornitzailea izan da, 0,5875ko Berrikuntza Indize balioarekin, ingeniaritzaren Berrikuntza Indizearen aurretik (0,5822). Nahiz eta desberdintasun hau txikia izan, argi eta garbi ondoriozta daiteke azpisektore bakoitzaren ezaugarri partikularrak eta enpresaazpisektorea kontuan hartzerakoan, ebaluazioa funski aldatzen dela: Zur hornitzailea ingeniaritza enpresaren aurretik dago Berrikuntza Indizearen balioa kontutan hartuta, ebaluazio orokorrean lortutako balioak nabarmenki aldatuz eta hauen arteko desberdintasunei guztiz buelta emanez. Hau da, berrikuntza-mailaren ebaluazioa enpresa bakoitzaren azpisektorearen idiosinkrasia eta ahalmenak kontutan hartuta egiten bada, Zur hornitzaileak ingeniaritza-enpresak baino “meritu” gehiago daukala ondoriozta daiteke, errekurtso gutxiagorekin “gehiago” lortu baitu arlo honetan. Ebaluazioarekin jarraituz eta hirugarren postuan Aurrefabrikatuen hornitzailea dago, aurreko bi kasuen antzerako balioa lortu duelarik, 0,5595 konkretuki. Azkenik eta ebaluazio orokorraren kasuan bezala, Enpresa eraikitzailearen kasua aurkitzen da, 0,3686ko Berrikuntza Indize batekin.
5. Kapitulua: Modeloaren aplikazioa
5. Kapitulua: Modeloaren aplikazioa
5.8 Taula: Ebaluaketa Erlatiboan C Ikerketa kasuak lortutako emaitzak
Emaitza hauek armiarma diagramen bitartez irudika daitezke, emaitzak hobeto ikusteko eta ondorioz konklusio hobeak atera ahal izateko, 5.7, 5.8, 5.9 eta 5.10 Irudietan ikus daitekeen bezala:
5. Kapitulua: Modeloaren aplikazioa
5.7 Irudia: Ebaluaketa Erlatiboan A Ikerketa kasuak lortutako emaitzak, dimentsioka xehatuta
5.8 Irudia: Ebaluaketa Erlatiboan B Ikerketa kasuak lortutako emaitzak, dimentsioka xehatuta
5. Kapitulua: Modeloaren aplikazioa
5.9 Irudia: Ebaluaketa Erlatiboan C Ikerketa kasuak lortutako emaitzak, dimentsioka xehatuta
5.10 Irudia: Ebaluaketa Erlatiboan D Ikerketa kasuak lortutako emaitzak, dimentsioka xehatuta
5. Kapitulua: Modeloaren aplikazioa
Emaitzak dimentsioka xehatu eta gero, ebaluazio erlatiboan lortutako emaitzak ebaluazio orokorrean lortutakoen desberdinak dira. Lehenik eta behin, Ingeniaritza enpresa beste enpresekin alderatuz, ebaluaketa erlatiboan balio maximoak bi dimentsiotan bakarrik lortu ditu: (Estrategia - Antolakuntza eta Kultura), gainera balio maximo hauek ebaluaketa orokorrean lortutakoak baino txikiagoak dira. Gainera, Produktu - Prozesu eta Kanpoarekiko erlazioa dimentsiotan bi enpresa hornitzaileek ingeniaritza-enpresak baino balio handiagoak lortu dituzte. Datu hauek ikusita ondoriozta daiteke ebaluaketa erlatiboan, azpisektore bakoitzeko enpresen ezaugarri eta mugak kontutan hartuta, enpresa hornitzaileek portaera hobea eduki dutela berrikuntzari dagokionez. Aldiz, A Ikerketa kasuko enpresak, nahiz eta bere azpisektoreko ahalmenak eta mugak kontutan izan, Berrikuntza Indize txikia lortu du.
5.3 KAPITULUAREN KONKLUSIOAK Kapitulu honetan garatutako berrikuntza ebaluatzeko modeloa hiru azpisektore desberdinetako lau Ikerketa Kasutan aplikatu da: A Ikerketa Kasua: Enpresa eraikitzailea B Ikerketa Kasua: Zur-hornitzailea C Ikerketa Kasua: Hormigoizko Aurrefabrikatuen hornitzailea D Ikerketa Kasua: Ingeniaritza-enpresa Lehenik eta behin Ikerketa Kasu bakoitzaren deskripzioa egin da, enpresa bakoitzaren ezaugarri orokorrak deskribatuz eta berrikuntzaren kudeaketari buruzko datuak aipatuz, dimentsioz dimentsio xehatuta. Ondoren, garatutako modeloa kasu bakoitzean aplikatu da, Berrikuntza Indizea (BI) lortzeko helburuarekin. Aipatu behar da, berrikuntzaren ebaluazioa azpisektorea eta enpresa-dimentsioa kontutan edukita kalkulatu dela, eta horregatik Espainiako eraikuntzako sektoreko enpresen berrikuntzaren ebaluazioa ondo bereizitako bi eratan egin da: ebaluazio orokorra eta ebaluazio erlatiboa. Hauetatik lehenengoak, orokorrak alegia, Berrikuntzaren ebaluaketa orokor edo estandarra egiten du, enpresa-dimentsio eta azpisektore bakoitzaren ezaugarri zehatzak kontuan gabe. Bigarrenak aldiz, Berrikuntzaren ebaluazioa enpresa bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuz burutzen du, azpisektore eta enpresa dimentsioari dagokienez.
5. Kapitulua: Modeloaren aplikazioa
Ebaluazio orokorraren konklusio orokor gisa esan daiteke ingeniaritza-enpresa izan dela Berrikuntza Indizearen baliorik handiena lortu duena (0,7488). Ondoren, eta antzeko balioekin, bi enpresa hornitzaileak aurkitzen dira; Aurrefabrikatuen enpresa 0,6219ko Berrikuntza Indize arekin eta Zur Hornitzailea 0,6382ko Berrikuntza Indizearekin. Azkenik, Berrikuntza Indizearen balio txikiena lortu duena enpresa eraikitzailea izan da (0,4856). Ebaluazio erlatiboaren kasuan emaitzak nabarmen aldatu dira; kasu honetan, Berrikuntza Indizerik (BI) handiena lortu duen enpresa Zur Hornitzailea izan da (0,5875), Ingeniaritza enpresak baino balio altuagoa lortu duelarik (0,5822). Nahiz eta desberdintasun hau txikia izan, argi eta garbi ondoriozta daiteke enpresa bakoitzaren ahalmenak eta mugak kontuan hartzerakoan, enpresa hornitzaileen berrikuntzarekiko jokaera hobea izan dela eta beraien azpisektoreari buruzko errendimendu berritzaile ona dutela. Hirugarren postuan Aurrefabrikatuen enpresa hornitzailea aurkitzen da, aurreko bi kasuen antzeko balioa lortu duelarik (0,5595). Azkenik, eta beste Ikerketa Kasuengandik distantzia handira, enpresa Eraikitzailea aurkitzen da, Berrikuntza Indizearen (BI) 0,3686ko balioarekin. Definitutako bi ebaluazio-erak aztertu eta gero, talde berdineko enpresen arteko (azpisektore eta enpresa tamaina berdina) errendimendu berritzailearen erkaketa egin nahi bada, ebaluazio orokorra da erabili beharreko ebaluazio mota. Aldiz, talde desberdinetako enpresen arteko (azpisektore eta enpresa tamaina desberdina) errendimendu berritzailearen erkaketa egin nahi bada, ebaluazio erlatiboa da erabili beharreko ebaluazio-mota.
6.2 SENTSIBILITATE ANALISIAREN EMAITZAK Analisi honek ikerketan planteatutako berrikuntza ebaluatzeko modeloaren baliotasuna eta egonkortasunari buruzko informazioa ematen du. Emaitzak irizpideen pisu erlatiboen aldaketa oso txikiekiko sentiberak badira, pisuen berrikustea gomendatzen da. Hartarako, dimentsioen pisuak era independentean aldatu dira, % ±30-ko, % ±50-ko eta % ±80-ko aldaketekin, hurrenez hurren, aldaketa bakoitzerako 10 eszenatoki berri definituz, 6.1 Taulan ikus daitekeen moduan. Behin dimentsio baten pisua aldatu eta gero, gainerako dimentsioen pisuak proportzionalki aldatu behar dira, pisu guztien batuketa % 100 izan dadin. Honela, Berrikuntza Indizearen (BI) balio berriak kalkulatu dira ikerketa kasu bakoitzerako eta 10 eszenatoki berrietan zehar, 6.1 eta 6.2 Tauletan eta grafikoki 6.1, 6.2, 6.3 eta 6.4 Irudietan ikus daitekeen bezala. Berrikuntzaren Indizearen (BI) aldaketen portzentajeak 6.3 Taulan azaltzen dira. Ebaluazioaren emaitzak oso antzekoak direnean, naiz eta irizpideen pisuak era adierazgarrian aldatu, ebaluazio-modeloa zuzena dela ondoriozta daiteke (Barba-Romero&Pomerol, 1997; Y. Chen, Yu, Shahbaz, &Xevi, 2009). Ikerketa honen kasuan, Berrikuntza Indizeak jasan duen aldaketa maximoa % 13,40koa izan
da. Aldaketa hori txikitzat har daiteke, dimentsioen pisuen muturreko aldaketaren ondorioz eman dela kontutan hartuz (% 80ko aldaketaren ondorioz zehazki). Garrantzitsua da sentsibilitate analisiaren emaitzak Aditu Taulako kideekin aztertzea eta baliozkotzea (Delgado&Sendra, 2004). Horregatik, analisiaren emaitzak adituei erakutsi zitzaizkien, pisu erlatiboetako bat aldatzeko aukera eskainiz, analisiaren emaitzen argitzearren. Aditu Taulako kideekin egindako kontsulta errondaren ondoren, aldaketarik egiteko justifikaziorik ez zegoela ondorioztatu zen, eta beraz jatorrizko pisuak mantendu ziren.
6.1 Irudia: Berrikuntza Indizearen balio berriak A Ikerketa Kasuan
6.2 Irudia: Berrikuntza Indizearen balio berriak B Ikerketa Kasuan
6.3 Irudia: Berrikuntza Indizearen balio berriak C Ikerketa Kasuan
6.4 Irudia: Berrikuntza Indizearen balio berriak D Ikerketa Kasuan
7. Kapitulua: Ondorioak eta etorkizunerako ikerketa lerroak 277
7. Kapitulua: Ondorioak eta etorkizunerako ikerketa lerroak 278
7.1 SARRERA Eraikuntza-sektoreak oso paper garrantzitsua jokatu du, eta jokatzen jarraitzen du gaur egun, ekonomia guztien garapenean, nahiz eta oraindik ere krisi garrantzitsu batetan murgildurik egon. Ekonomia aurreratuetan, eraikuntza-sektoreak Barne Produktu Gordinaren % 7 – 12 sortzen du. Espainiaren kasuan, 2006. urtean, higiezinen boomaren maila handienarekin bat etorriz, eraikuntza-sektorearen pisuak Barne Produktu Gordinaren %11a gainditu zuen, balio hori 2008ra arte mantendu zelarik. Baina ekonomian daukan eragina handiagoa da, beste adar batzuetako ekoizpena arrastatzen eta estimulatzen duelako, hala nola, makineria eta hornikuntzak, eraikuntza-lanak eta garraioa osatzen ahalbidetzen duten jarduera laguntzaileen kasuak adibidez. Batez beste, herrialde bakoitzaren arabera, eraikuntza-sektoreak bultzaturiko jarduerek sortutako Barne Produktu Gordinaren % 10 - 14 arteko balioak hartzen ditu. Krisiaren ondoren eta nazio mailako egoera ekonomiko zaila ikusita, Espainiako eraikuntza sektoreko enpresa handiek beraien jarduera nazioarteko merkatuetan areagotu zuten. Espainiako enpresa eraikitzaile handiak dira, txinatarren ondoren, mundu mailan kontratu gehien lortzen dituztenak dira (guztizkoaren % 9a) eta Amerika Latindarrean lehenak dira (%32ko merkatu kuotarekin). Bestalde eta Espainiko sektore honetako enpresen demografia analizatuz, enpresen %97,74a mikroenpresak dira (10 langile baino gutxiago) eta enpresen % 2,10ak 10 eta 50 arteko langile kopurua dauka. Enpresa handiek ez bezala, enpresa hauen gehiengoak ez dauka tamaina nahikoa, ezta ere beharrezko potentzial finantzario eta estrategikorik nazioarteko merkatuetan sartu ahal izateko, eta ondorioz gero eta merkatu nazional konplexuago eta lehiakorragoan lehiatzera behartuta daude. Gainera, enpresa hauetatik asko orain dela gutxi sortutakoak dira, eraikuntza industriaren une hedakorraren aldeko baldintzei esker sortuak hain zuzen ere. Gertaera honek, 6 langile baino gutxiagoko enpresa txiki berri askoren agerpena bultzatu zuen. Sektorearen beste ezaugarri bat ezbehar-tasa altua da. Tasa hori sektoreko berezko jarduerekin lotuta dago, eta beste sektoreekin alderatuz, istripu-portzentaje handienetakoa duen sektorea da. Gainera, bukatutako eraikuntzentzat “erabateko” kontrolerako araurik edo printzipiorik ez dagoenez, erabateko kalitatearen kontzeptua ez da argi eta garbi ezarri sektorean. Merkatuari dagokionez, eskaria denboran puntualki gauzatzen da, lan konkretu baten kasurako, eta merkatua oso aldakorra eta ez oso gardena da. Honek enpresaren antolaketari malgutasun geografikoa edukitzea exijitzen dio.
7. Kapitulua: Ondorioak eta etorkizunerako ikerketa lerroak 279
Sektore honetako enpresak “proiektuetan oinarritutako” enpresa bezala definitu izan dira, burutzen dituzten jarduerak beste sektore batzuetako enpresek burutzen dituztenekin alderatuz oso desberdinak direlako, hala nola, manufaktura sektorea. Manufaktura-sektoreko enpresak ekoizpen-sistema egonkorragoetan oinarritzen dira, produktuak eta zerbitzuak masan ekoizten dituztelarik. Proiektuetan oinarritutako sare produktiboetan, enpresen arteko loturak manufaktura sektorea bezalako ikuspegi tradizionaletan ematen diren “salerosketa puruko” loturen desberdinak dira, eta enpresa hauek interfaze nahiko konplexuagoko sareak kudeatu behar dituzte. Zenbait autorek ere ildo berdina jarraitzen dute, eraikuntza sektorea Produktu Konplexuzko Industria bat dela baieztatuz. Honen ondorioz, berrikuntzaren prozesua eta dinamika Schumperter-ek definitutako modeloaren oso desberdinak dira, zeina masako ekoizpen industrietan onartzen den, produktu nahiko sinpleak ekoizten dituzten enpresetan. Beste industria askotan ez bezala, eraikuntza sektorean ematen diren berrikuntzak, ez dira enpresa beraren barruan inplementatzen, enpresa murgilduta dagoen proiektuetan baizik. Azkenik, eta Doktorego Tesi honen gaiari helduz, ondoriozta daiteke eraikuntza sektorea ez dela historikoki bere produktibitate eta errendimendu berritzaileagatik bereizi, “eskuinera eta ezkerrera ez begiratzeagatik” kritikatua izan delarik kasu askotan, sektorea osatzen duten eragile desberdinen artean informazio eta esperientzia trukaketa oztopatuz. Sektorearen ezaugarri guzti hauek, ehun produktiboaren eta administrazio publiko desberdinen aldetik I+G eta berrikuntzari buruz sentsibilizazio hazkorra egotea eragin dute, maila desberdinetan hau bultzatzeko pausuak eman direlarik; hala nola, I+G+b-n inbertitzeagatik lortu daitezkeen zerga-onurak edo I+G+b-ren kudeaketara bideraturiko UNE 166000 arau multzoaren garapena, AENOR-en aldetik. Norabide honetan sartutako beste aldaketa bat 2006. urtean Espainiako Sustapen Ministerioak sartutakoa da, honen bidez lizitazio publikoetako eskaintzetako azken puntuazioa % 10-25 igo daitekeelarik, I+G+b aktibitateak proiektuan sartzen badira. Doktorego Tesi honen helburuak lerro horretan finkatu dira, eraikuntza sektoreko enpresetan berrikuntza sustatzen laguntzeko helburuarekin. Horretarako, enpresa hauen berrikuntza maila neurtu eta honi buruzko diagnostiko bat egiteko aukera ematen du modelo bat garatu da, hobekuntza areak identifikatuz. Honen harira, Doktorego Tesi honetan lortutako ondorio nagusiak hurrengo ataletan zehar garatuko dira: Arazoari buruzko ondorioak Modeloari buruzko ondorioak
7. Kapitulua: Ondorioak eta etorkizunerako ikerketa lerroak 280
Modeloaren aplikazioari buruzko ondorioak Emaitzei buruzko ondorioak
Bukatzeko, unera arte sortutako ezaguera osatzen jarraitzen laguntzen duten etorkizunerako ikerketa-lerroak proposatuko dira.
7.2 ONDORIOAK Doktorego Tesi honen ondorio nagusiak lehen aipatutako lau ataletan sailkatuta aurkeztuko dira.
7.2.1 ARAZOARI BURUZKO ONDORIOAK Mundu mailako eraikuntza-industria ez da sektore berritzailetzat identifikatzen: bere produktibitate eta eraginkortasun maila beste sektore batzuena baino baxuagoa da, hala nola manufaktura edo zerbitzu sektoreena. Espainiako eraikuntza sektorean arreta ipintzen bada, eta hainbat enpresa handiren arrakastakasuak salbuetsiz, ezaugarri negatibo hauek are gehiago larriagotzen dira, enpresa askoren lan praktika ezeraginkorren ondorio bezala. Faktu hau beraien errendimendu berritzaile baxuak sortzen du hein handi batean. Zentzu honetan, garrantzitsua da eraikuntza sektorean errendimendu berritzailearen eta lehiakortasunaren arteko erlazioa zuzena dela aipatzea. Horrez gain eta gaur egun berrikuntzaren kontzeptuak faktore lehiakor bezala duen garrantziaren isla, enpresen berrikuntza maila neurtzeko balio duten modelo asko daude merkatuan, zeinen helburua enpresen berrikuntza ahalmena neurtu eta hobekuntza areak identifikatzea den, honen kudeaketa hobetzeko. Zentzu honetan eta berrikuntza ebaluatzeko merkatuan dauden modeloen berrikuste bibliografikoa egin ondoren, haien kopurua handia dela egiaztatu da (40 modelo analizatu dira guztira), gehienak sektore desberdinetan aplikatzeko balio dutelarik. Aipaturiko modeloetatik gehiengoak berrikuntza ebaluatzeko orduan adierazle jeneralistak erabiltzen dituzte, sektore edota industria zehatz batentzako konkretuak izan gabe. Modelo hauen garapenak berrikuntzaren ebaluazioari buruzko ezaguera-gorputza handitu du maila orokorrean. Hala ere, berrikuntzaren ebaluazioa eraikuntza alorrean espezifikoki era mugatuan ikertu da, hala nola, EEBB-tako eraikuntza sektoreko EPP enpresentzat (Engineering, Procurement, Construction)
7. Kapitulua: Ondorioak eta etorkizunerako ikerketa lerroak 281
garatutako modeloaren kasuan adibidez. Hala ere eta unera arte, haietako inork ez dio ekin erronka honi Espainiako eraikuntza sektorearen kasu konkretuan. Eraikuntza sektoreak aurkezten dituen ezaugarri partikularrak eta bere “Produktu Konplexuko Industria“ natura kontuan hartuz, berrikuntzaren prozesu eta dinamika ez dira Schumpeter-ek definitutako berrikuntza modeloarekin bat etortzen. Arrazoi honengatik, adierazle jeneralistek ez dute sektore honetan gertatzen den berrikuntza maila guztia islatzea lortzen, eta ondorioz gertatzen ari den berrikuntzaren zati bat ezkutuan geratzen da. Arrazoi hauengatik, eraikuntza sektoreko enpresek berrikuntzaren kudeaketari buruzko ikerketa arloan erronka handia suposatzen dutela ondoriozta daiteke. Horregatik, ikerketa honetan funtsezkoa izan da Espainiako eraikuntza sektoreko enpresen errendimendu berritzailearekin zuzenean erlazionatuta dauden adierazle espezifikoak identifikatzea. Helburu horrekin, Delphi metodoa sektoreko aditu taula bati aplikatu zaio eta nazio-mailako sektoreko enpresen idiosinkrasia kontuan hartzen duten 18 adierazle aukeratu dira. Era honetan, ikerketa honen helburua sektoreko enpresentzat berrikuntza maila ebaluatzea baimentzen duen modelo bat eskura jartzea izan da, enpresa bakoitzaren alde indartsu eta ahulak identifikatuz eta hauen hobekuntza potentzialarekin parekatuz.
7.2.2 MODELOARI BURUZKO ONDORIOAK Doktorego Tesi honen helburua planteaturik, arazoaren alderdirik nabarmenenak kontuan hartuko dituen eta hierarkizatuko dituen modelo baten erabilera beharrezkotzat jotzen da. Hori guztia, ahalik eta modu objektiboenean, sartutako informazioa prozesatzeko modua eta lortzen diren emaitzak sendoak izan daitezen. Horregatik, aipaturiko balioespena egitea ahalbidetzen duen eta eskatutako informazio guztia ondo prozesatzen duen multi-irizpidezko ebaluazio modelo baten beharra nabaria egiten da. Horretarako, eta Doktorego Tesi honen kasuan, MIVES metodologia aukeratu da oinarri gisa. Behin modeloaren helburuak definiturik, eskema hierarkiko baten bitartez ebaluazio-zuhaitza diseinatu da, adierazle eta dimentsioen egituraketa eta identifikaziorako estrategia zuzena aukeratuz, Delphi metodoaren arauak jarraitu direlarik horretarako. Era honetan, balio-indize bakar bat lortzea posible da, Doktorego Tesi honetan Berrikuntza Indizea (BI) izena eman zaiolarik. Ebaluazioa bost dimentsiotan eta 18 adierazleetan oinarrituz, enpresa bakoitzarentzat Berrikuntza Indize (BI) bat lortzen da, arlo honetan enpresen erabaki-hartzea lagun dezakeen analisi bat eskaintzen delarik.
7. Kapitulua: Ondorioak eta etorkizunerako ikerketa lerroak 282
Behin betiko dimentsio eta adierazleak aukeratzeko, beharrezkoa izan da sektoreko Aditu Taula batekin lan egitea. Aditu taulako partaideak beraien esperientzia profesionala eta sektorearekiko duten ezagutzagatik aukeratu dira. Honela, behin betiko 18 adierazleak Aditu Taulako kideek aukeratu eta egiaztatu dituzte. Aditu hauek Espainiako eraikuntza-sektoreko balio-kate guztia irudikatzen dute. Aipaturiko karakterizazio-prozesua adierazle bakoitzari bere pisua eta ebaluatzeko era esleituz egin da: adierazle jarraituen kasuan balio-funtzioen bidez, eta adierazle diskretuen kasuan balio-taulen bidez. Era honetan, balio-funtzioen eta balio-taulen erabileraren bitartez, eremu kualitatibo edo kuantitatibo batetik 0 eta 1 arteko balioak har ditzakeen aldagai adimentsional batera pasatzea lortzen da, era honetan adierazle guztien erantzuna normalizatzea lortzen delarik. Azkenik, proposatutako modeloa lau ikerketa-kasuetan aplikatu da eta sentsibilitate-analisi bat era positiboan egin da, modu horretan proposatutako modeloaren funtzionamendu zuzena egiaztatu delarik.
7.2.3 MODELOAREN APLIKAZIOARI BURUZKO ONDORIOAK Planteatutako modeloaren eta ebaluazio-zuhaitzak ematen dituen emaitzen egonkortasuna eta sendotasuna frogatzeko, dimentsio-mailako sentsibilitate-analisi bat egin da, kasu honetan garrantzi handien duen informazioa maila bertan baitago. Horretarako, dimentsioen pisuak era independentean aldatu dira, % ±30ko, % ±50ko eta % ±80ko aldaketekin, hurrenez hurren, aldaketa bakoitzerako 10 agertoki berri definituz. Honela, Berrikuntza Indizearen (BI) balio berriak eta emaitzen aldaketen portzentajeak kalkulatu dira 10 agertoki berrietan zehar. Ikerketa honen kasuan, Berrikuntza Indizeak jasan duen aldaketa handiena % 13,40koa izan da; aldaketa txikitzat har daitekeelarik, dimentsioen pisuen muturreko aldaketaren ondorioz eman dela kontuan hartuz (% 80ko aldaketaren ondorioz konkretuki). Horregatik, ebaluazioaren emaitzak egonkor eta baliozkotzat har daitezke. Gainera, planteatutako modeloaren bitartez lortutako emaitzen irudikapen grafikoak errendimendu berritzaileari dagokionez enpresa bakoitzaren alde indartsuak eta ahulak zeintzuk diren era azkarrean ikustea baimentzen du, balio hau hobetzen saiatzeko jardun-eremuak zeintzuk diren definitzea lagunduz. Planteatutako modeloaren puntu garrantzitsu bat bere aplikazio-erraztasuna da, batez ere ebaluaketa prozesuan erabiltzen dituen adierazle kopuru murriztuagatik (18 adierazle). Honek modeloaren erabilera
7. Kapitulua: Ondorioak eta etorkizunerako ikerketa lerroak 283
bultza dezake, ebaluaketa burutzeko behar den informazioaren bilketak denbora eta baliabide inbertsio handia suposatzen ez duelako.
7.2.4 EMAITZEI BURUZKO ONDORIOAK Doktorego Tesi honetan garatutako modeloa lau ikerketa kasutan aplikatu da, hauetako bakoitza bertan definitutako hiru azpisektoreetako bati dagokiolarik: Enpresa eraikitzaileak Material eta elementu aurrefabrikatuen enpresa-hornitzaileak Ingeniaritza enpresak eta arkitektura estudioak
Erabaki hori azpisektorearen eta enpresa-dimentsioaren arabera errendimendu berritzaileak hartzen dituen balio desberdinengatik hartu da. Horregatik, Espainiako eraikuntza-sektoreko enpresen berrikuntzaren ebaluazioa ondo bereizitako bi eratan egin da: ebaluazio orokorra eta ebaluazio erlatiboa. Hauetatik lehenengoak, orokorrak alegia, berrikuntzaren ebaluaketa orokor edo estandarra egiten du, enpresa-dimentsio eta azpisektore bakoitzaren ezaugarri zehatzak kontutan hartu gabe. Bigarrenak aldiz, berrikuntzaren ebaluazioa enpresa bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuz burutzen du, azpisektore eta enpresa dimentsioari dagokienez. Honela, enpresa bakoitzari bere ahalmenen eta bere talde zehatzaren potentzialtasunen arabera ebaluatzen zaio eta horregatik azpisektore eta enpresa tamaina desberdina duten enpresen arteko erkaketa egitea posible da, erkaketa “justua” dela kontsideratzen delako. Definitutako bi ebaluaketa moten arteko desberdintasunak aurkeztu eta errepresentatzeko helburuarekin eta batez ere, talde desberdinetako enpresak konparatzeko orduan ebaluaketa erlatiboaren egokitasuna frogatzeko, bi ebaluaketa motak lau ikerketa kasutan aplikatu dira. Era honetan, lortutako emaitzek ebaluaketa orokorretik ebaluaketa erlatibora pasatzean jasaten dituzten aldaketak irudikatzea lortu da, behin enpresa-talde zehatz bakoitzak dituen ezaugarri zehatzak eta potentzialtasunak kontuan hartu eta gero. Horrela, talde desberdinetako enpresak ebaluatu eta konparatzeko orduan ebaluazio erlatiboa aukera egokia dela frogatu da. Berrikuntza ebaluatzeko modeloa lau Ikerketa Kasuetan aplikatu eta gero, emaitzak hurrengokoak izan dira: Ebaluaketa orokorraren kasuan, ingeniaritza enpresa izan da Berrikuntza Indizearen (BI) balio handiena lortu duena, 0,7499ko balioarekin. Ondoren, bi enpresa hornitzaileak aurkitzen dira, Berrikuntza Indizearen balio nahiko altuak lortu dituztelarik ere, 0,6382 eta 0,6219, hurrenez hurren. Aipatu beharrekoa da bi enpresa
7. Kapitulua: Ondorioak eta etorkizunerako ikerketa lerroak 284
hornitzaileen kasuan balio hauek oso nabarmenak direla, enpresa hauen dimentsio txikia kontutan hartuta, 13 eta 22 langile dituztelarik enpresa bakoitzak, hurrenez hurren. Emaitza on hauek gerentziak berrikuntzarekiko duen konpromisoaren eta I+G+b jardueretarako aurrekontu instituzionala edukitzearen ondorio dira; hori guztia, "Berrikuntza Intentsitatea" adierazleak hartzen duen balio altuan islatzen delaarik. Azkenik, enpresa eraikitzaileak lortu ditu Berrikuntza Indizearen (BI) balio txikienak dimentsio guztietan batean izan ezik, nahiz eta enpresa handiena izan, fakturazioari eta langile kopuruari dagokionez. Gertaera hau enpresa mota hauen ezaugarriekin bat dator; merkatu-baldintza zailak jasaten dituzte, askotan prezioan eta epean bakarrik oinarritzen direlarik baldintza hauek. Ebaluazio erlatiboaren emaitzei dagokionez, nabarmen aldatu dira: kasu honetan, Berrikuntza Indizerik (BI) handiena lortu duen enpresa Zur Hornitzailea izan da (0,5875), Ingeniaritza-enpresak baino balio altuagoa lortu duelarik (0,5822). Nahiz eta desberdintasun hau txikia izan, argi eta garbi ondoriozta daiteke enpresa bakoitzaren taldeko ahalmenak eta mugak kontuan hartzerakoan, enpresa hornitzaileen berrikuntzarekiko jokaera hobea izan dela eta beraien azpisektorearekiko errendimendu berritzaile ona dutela. Hirugarren postuan aurrefabrikatuen enpresa hornitzailea aurkitzen da, aurreko bi kasuen antzeko balioa lortu duelarik (0,5595). Azkenik eta beste ikerketa kasuengandik distantzia handira enpresa eraikitzailea aurkitzen da, Berrikuntza Indizearen (BI) 0,3686ko balioarekin. Ebaluazio erlatiboaren bidez posible da talde desberdinetako enpresak konparatzea, lortzen den berrikuntzaren indizea indize “erlatiboa” denez gero eta errendimendu berritzailea talde bakoitzeko enpresak dituzten ezaugarriak kontuan hartuz neurtzen duelako. Definitutako bi ebaluazio-erak aztertu eta gero, aplikazio praktiko interesgarria dutela ondoriozta daiteke, enpresen arteko berrikuntzaren ebaluazioa eta erkaketa egitea ahalbidetzen dutelako, kasu konkretu bakoitzari dagokion ebaluazio era eskainiz. Honela, talde berdineko enpresen arteko errendimendu berritzailearen erkaketa egin nahi bada (azpisektore eta enpresa tamaina berdina), ebaluazio orokorra aukeratuko da. Aldiz, talde desberdinetako enpresen arteko errendimendu berritzailearen erkaketa egin nahi bada (azpisektore eta enpresa tamaina desberdina), ebaluazio erlatiboa aukeratuko da. Bukatzeko, modeloa Espainiako eraikuntza sektoreko lau enpresetan aplikatu ondoren lortutako emaitzak Instituto Nacional de Estadística (INE)-ren “Encuesta sobre innovación en las empresas” txostenaren emaitzekin bat datozela azpimarratzea garrantzitsua da, enpresen arteko errendimendu berritzailearen balioak enpresa bakoitzari dagokion azpisektorearen menpe daudela frogatuz.
7. Kapitulua: Ondorioak eta etorkizunerako ikerketa lerroak 285
7.3.1 BESTE APLIKAZIO ESPARRUETARAKO BIDEAK Doktorego Tesi honetan planteatutako arazoaren konponbideari ekiteko era enpresaren kudeaketako beste alor batzuetara estrapola liteke; hala nola, kalitatearen ebaluazioa (produktu edo prozesu mailan), enpresa hornitzen duten hornitzaile desberdinen ebaluazioa (egokiena aukeratu ahal izateko), edo enpresa desberdinak lizitazio publikoetan aurkezten dituzten eskaintza desberdinen ebaluazioa. Planteatutako aplikazioak modu korrelatiboan egin litezke. Horretarako alderdi teknikoak, alderdi sozial edo jasangarritasun alderdiekin konbina daitezke, erabaki-hartzea laguntzen duten erreminta moduan aurkeztuz. Gainera, gaur egungo abagune ekonomikoan, ziurgabetasun finantzarioagatik bereizten dena, arriskua eta merkatuetarako mesfidantza nabarmen handitu dira. Horregatik, ziurgabetasun handiagoari lotutako enpresaerabakiek garrantzi handia hartzen dute. Testuinguru hau kontuan hartuz, proposatutako modeloa beste alor batzuetan planteatu eta aplika liteke, hala nola, enpresen erabaki-hartze prozesua lagun dezaken erreminta gisa, hala nola; negozio-lerroen aukeraketa, inbertsioen lehenespena edo hornitzaileen aukeraketari buruzko erabaki hartzeei aurre egin behar zaienean.
7.3.2 MODELOAREN ESPORTAZIOA BESTE HERRIALDE BATZUETARA Doktorego Tesi honetan burututako ikerketa Espainiako eraikuntza sektore mailan gauzatu dela nabarmentzea garrantzitsua da. Zentzu honetan, interesgarria izango litzateke aurkeztutako modeloa beste herrialde batzuetako eraikuntza sektorearen errealitatera esportatzearen aukera analizatzea. Hartarako eta lehenik eta behin, beharrezkoa izango litzateke modeloa herri bakoitzaren errealitatera moldatzea, kasu bakoitzean nazio mailako aditu taula batekin lan egitea beharrezkoa izango zelarik. Hau horrela da, behin betiko adierazleen eta bere pisu erlatiboaren aukeraketa herrialde bakoitzaren eraikuntza sektorearen ezaugarrien mendean dagoelako. Adibide moduan eta Espainiako eraikuntza sektorerako definitu den modelo honen kasuan, 1.2 eta 1.3 adierazleak UNE 166000 arau multzoan oinarritzen dira, arau
7. Kapitulua: Ondorioak eta etorkizunerako ikerketa lerroak 286
espainiarra delarik. Herrialde guztiek arau baliokide bat ez daukatenez gero, bi adierazle hauek ezingo lirateke zuzenki estrapolatu hura ez daukaten herrien kasuan. Zentzu honetan, modeloa beste herrialde batzuetara esportatzeko erabilitako lan-metodo eta ikerketa faseak ere batera esportatzea beharrezkoa izango zen .
7.3.3 MODELOAREN APLIKAZIOA ENPRESA LAGIN HANDIAGO BATEAN Bukatzeko, interesgarria izango litzateke garatutako modeloa dimentsio eta azpisektore desberdina daukaten enpresez osatutako lagin handiago batean aplikatzea. Honela, analiza liteke azpisektore eta enpresadimentsioaren arabera lortutako emaitza desberdinak sektore guztira estrapola daitezkeen eta lortutako emaitzak 2015ko Instituto Nacional de Estadística (INE)-ren “Encuesta sobre innovación en las empresas” txostenaren emaitzekin bat etortzen jarraitzen duten ala ez frogatzea.
1. Nola nabaritzen duzu berrikuntzari dagokionez eraikuntza sektorea?
Erabat ez berritzailea Gehienetan ez berritzailea Gehienetan berritzailea Erabat berritzailea
2. Eraikuntza sektoreko gainerako enpresekin konparatuz, nola ikusten duzu zure enpresa berrikuntzari dagokionez?
Erabat ez berritzailea Gehienetan ez berritzailea Gehienetan berritzailea Erabat berritzailea
3. Zure enpresa gainerako industriarekin konparatuz, zein da zure iritzia bere berrikuntza mailari dagokionez?
Nire enpresak ez du berrikuntzari buruzko erabakirik hartzen Nire enpresak prozesu ad hoc bat du berrikuntzari buruzko erabakiak hartzeko Nire enpresak berrikuntzari buruzko erabakiak hartzeko prozesuak ditu, baina proiektuaren arabera asko aldatzen dira Nire enpresak erabaki-hartzeko prozesu metodiko bat du berrikuntzari dagokionez, baina ez du datu-analisia barnean hartzen Nire enpresak berrikuntzari buruzko erabaki-hartze prozesu zorrotz eta kuantitatibo bat du, errendimendu-tasa edota errekuperazio-aldia bezalako kontzeptuak erabiliz, adibidez.
Nire enpresak ez du berrikuntzari buruzko erabakirik hartzen Nire enpresak prozesu ad hoc bat du berrikuntzari buruzko erabakiak hartzeko Nire enpresak berrikuntzari buruzko erabakiak hartzeko prozesuak ditu, baina asko aldatzen dira proiektuaren arabera Nire enpresak erabaki-hartzeko prozesu metodiko bat du berrikuntzari dagokionez, baina ez du datu-analisia barnean hartzen Nire enpresak berrikuntzari buruzko erabaki-hartze prozesu zorrotz eta kuantitatibo bat du, errendimendu-tasa edota errekuperazio-aldia bezalako kontzeptuak erabiliz, adibidez.
9. Berrikuntza bat proiektuaren barruan proposatzen bada, nola finantzatzen da berrikuntza hau?
Proiektuko aurrekontuarekin finantzatzen da Aurrekontu korporatiboarekin finantzatzen da Partzialki finantzatzen da finantzaketa publikoaren (diru-laguntzen) bidez
10. Zein da berrikuntzak sortzeko motibazio nagusia enpresako proiektuetan?
Bezeroak hobeto zerbitzatzea Mozkin marjinak handitzea Prozesu eraikitzailean eraginkortasun maila handiagoak lortzea Ingeniaritza faseak edo eraikuntza epeak txikiagotzea Ingeniaritza faseen edo eraikuntza prozesuaren kostua txikiagotzea Hornikuntza katea hobetzea Eraikuntza prozesuan segurtasuna hobetzea Ingurumenarekiko jasangarriagoa izatea Globalki lehiakorragoa izatea Baliabide gutxiek berrikuntza bultzatzen dute Kudeatzaile eta enpresako nagusiek berrikuntzak eskatzen dituzte Azpi-kontratistek berrikuntzak proposatzen dituzte Beste batzuk
11. Nire enpresak arrisku-hartzea eta ikuspegi berriak bultzatzen ditu
12. Nire enpresak langileei komunikatzen zaizkien printzipio, balio eta arau argiak ditu
13. Nire enpresak gerentziarekin interakzioa laguntzen duen politika oso irekia dauka
15. Nire enpresak pentsamendu berritzailea bultzatzen duen ikasketa-kultura bat dauka ezarrita
17. Nire enpresako langileek berrikuntzari buruzko ideiak proposatzeko baliabideak eta komunikazio kanalak dauzkate
18. Enpresako enplegatuak ideia berritzaileak bilatzeko kanpora begiratzea sustatzen da
19. Ondorio negatiborik ez dago ondo ateratzen ez diren berrikuntzak proposatzen dituzten enpresako langileentzat
20. Nire enpresak langileen konpromisoa balioesten du eta galdeketa erregularrak egiten ditu hau neurtzeko
21. Nire enpresak proiektuaren emaitzak harrapatzen dituen ikasbide programa bat dauka, etorkizuneko proiektuetan gehitzen direlarik
22. Nire enpresak berrikuntza antolaketatik kanpo bultzatzen duen ezaguera-kudeaketa sistema bat du (hornitzaileak, azpi-kontratistak...)
23. Nire enpresak egituratutako prozesua dauka berrikuntza-sistema berriak inplementatzeko
24. Berrikuntza-jarduerak esplizituki sartzen dira pertsonalaren urteroko ebaluazioan
25. Nire enpresak berrikuntza bultzatu eta errazteko helburua duten pertsonala dauka
27. Lan-kargak pertsonalak berrikuntza burutzeko denbora nahikoa izateko kudeatzen dira
28. Nire enpresak diziplina anitzeko taldeak erabiltzen ditu berrikuntza identifikatu eta analizatzeko eta bere erabilera errazteko
29. Nire enpresako talde bateko nagusi batek berrikuntzarekin erlazionatutako gai batekin kanpoko laguntza behar badu, erraztasunez lor dezake
30. Nire enpresatik mintegi, konferentzi, ikastaro eta azoketara joatea bultzatzen da
31. Nire enpresak egituratutako proiektu edo ikerketa taldeetan parte hartzea sustatzen du
32. Nire enpresak ez egituratutako proiektu edo ikerketa taldeetan parte hartzea sustatzen du (beste enpresa batzuetara bisita, foroetan eta lukuetan parte-hartzea)
33. Zeintzuk dira zure enpresan berrikuntzaren garapena oztopatzen duten hesi nagusiak? Mesedez, marka itzazu zure enpresaren kasuan, bai proiektu mailan bai maila korporatiboan, sumatutako berrikuntzara hesiak
Berrikuntzarekin erlazionatutako arriskua sari potentziala baino handiagoa da Aurrekontua eta ordutegiak oso justuak dira eta ez dute gauza berrietan lan egitea baimentzen Enpresaren jabeek ez dute berrikuntzaren balioa aitortzen Proiektuaren espezifikazio murriztaileegiak Proiektuko parte-hartzaileen arteko komunikaziorik eza Prozesuko parte-hartzaile gehiegi Berrikuntzarekiko enpresaren estrategia eza Baliabide eza (langile-denbora eza barne) Berrikuntza burutzeko egitura antolatzailerik eza Berrikuntzako kostua proiektuko aurrekontuan kargatzearen beharra Antolaketa-hierarkia oso zurruna Proiektuko parte-hartzaileen arteko konfiantza eza Berrikuntza proiektuentzako kanpo finantzaketa lortzeko zailtasuna
34. Eraikuntza-proiektuei dagokienez, zein funtzio betetzen du zure enpresak:
Sustatzailea Kontratista Material-hornitzailea Ezaguera hornitzailea (ingeniaritza-enpresa) Beste batzuk
Azpiegitura (herri-lanak) Industria astuna (tamaina handiko aurre-fabrikazioa) Industria arina (tamaina txikiko aurre-fabrikazioa) Eraikuntza (etxegintza) Beste batzuk
Enpresaren kudeaketa Eraikuntzaren kudeaketa Kudeaketa finantzarioa Ingeniaritza Informazio-teknologiak Fabrika-operazioak Kontratazioa Proiektu-kudeaketa Beste batzuk 38. Zenbat urte daramatzazu eraikuntza alorrean lan egiten?
0-2 urte 3-5 urte 5-10 urte 10-20 urte 20 urte baino gehiago
40. Zein izan da zure enpresaren fakturazioa azken urtean?
41. Zein erreminta edo adierazle erabiltzen ditu zure enpresak berrikuntzaren zuzeneko eta zeharkako efektu onuragarriak neurtzeko?
42. Mesedez, zerrenda itzazu zure sektore barruan berritzailetzat identifikatzen dituzun hiru enpresa
43. Berrikuntzari buruzko zer alderdi ez zaizkizu galdetu galdeketa honetan eta garrantzitsuak direla pentsatzen duzu?
Mesedez, Espainiako eraikuntzako sektoreko enpresei buruzko hurrengoko kontuei buruz zure iritzia edukitzea gustatuko litzaiguke. 1. Nola nabaritzen duzu eraikuntza sektorearen egoera berrikuntzari dagokionez? Erantzuna:
2. Zeintzuk dira enpresa hauetan berrikuntzaren garapena oztopatzen duten hesi nagusiak? Erantzuna:
3. Zeintzuk dira sektoreko enpresetan berrikuntzaren garapena sustatzen eta bultzatzen duten faktoreak? Erantzuna:
4. Enpresako zein arlo edo departamentutan behar da gehien berrikuntza? Erantzuna:
5. Zeintzuk dira sektoreko enpresetan berrikuntza bultzatzen duten antolaketa-ezaugarriak? Erantzuna:
Erantzuna:
7. Sektoreko enpresa baten berrikuntza gradua kuantifikatu beharreko kasuan, zein adierazle aukeratuko zenituzke funtsezko bezala? Erantzuna:
8. Zer neurri proposatuko zenituzke, enpresa barruan eta enpresatik kanpo, eraikuntza sektorean berrikuntza sustatzeko? Erantzuna: |
addi-8f66787ba105 | https://addi.ehu.es/handle/10810/21586 | addi | cc-by 3.0 | 2017-03-31 | science | Goenaga Azcarate, Iakes | eu | ASKHi: Analisi sintaktiko konputazional hibridoa paradigma desberdinen konbinazioan oinarrituta | Eskerrak Tesi-lan honekin gora eta behera bost urte luzez jardun eta gero, urte horietan guztietan nire ondoan egon zaretenei eskerrak emateko ordua iritsi zait. Benetan diotsuet, zuek uste baino gehiago lagundu didazue tesia aurrera eramateko bide honetan. Lehenik eta behin, nire bi zuzendariak eskertu nahi ditut urte hauetan egin duten lanagatik. Koldo eta Nerea, Nerea eta Koldo, tesi-lan hau ez zen berdina izango zuen laguntza izugarririk gabe. Oso ondo zuzendu duzue tesia eta beti egon zarete hor laguntza behar izan dudan bakoitzean. Ez naiz inoiz bakarrik sentitu bide luze honetan eta galduta egon naizen momentuetan ondo zuzendu nauzue berriro bide onera. Eskerrik asko, benetan. Esker bereziak eman nahi dizkiet IXA taldeko kideei eta kide ohiei. IXA taldean ikasi dut ikerketa mundua zer den eta zuek bezalako lankideak izanda dena izan da askoz errazagoa. Profesional bikainak zarete, baina ez da ezaugarri hori zuen ezaugarririk hoberena, ezer bueltan eskatu gabe laguntzeko duzuen erraztasuna baizik. Oso giro ona izan dugu taldean hasiera-hasieratik eta hori ezin da diruarekin ordaindu. Kafe orduan, bulegoan, bazkarietan, afarietan eta hainbat aisialditan sekulako barreak bota ditut zuekin, eta horrek pila bat lagundu dit. Zuei guztioi ere, eskerrik asko, benetan. Nire lagunei ere eskerrak eman nahi dizkiet. Zuekin egindako afariek eta zuekin hartutako zerbezek asko lagundu didate momentu txarretan deskonektatzeko eta indarberritzeko. Hori gutxi balitz, ideia on bat baino gehiago eman didazue. Zuei ere, eskerrik asko, benetan. Etxekoei, amari, aitari, arrebari, ilobei eta amonari. Zuek jakin gabe iii
zuekin pasatutako momentu bakoitzak izugarri lagundu didalako. Zuek nire ondoan izateak dena erraztu didalako eta estres handiena izan dudan momentuetan tesia nola doan ez galdetzeagatik. Aita, orain dela 7 urte utzi gintuzun, oraindik informatikan ingeniaria ez nintzela. Dena ondo badoa hemendik gutxira informatikan doktorea izango naiz. Zauden lekuan zaudela, espero dut ni zutaz sentitu naizen bezain harro sentitzea nitaz. Egunen batean azalduko dizkizut liburuxka honek gordetzen dituen sekretuak. Ama, aita, amona, Legen, Aimar eta Markel, eskerrik asko familia! Bukatzeko, urte hauetan gehien lagundu didan pertsonari eskerrak eman nahi dizkiot. Amane, zu izan zara momentu txarretan beti lagundu didana, gauzak beste era batera ikusten lagundu didana, ahoan irribarre batekin aurrera egiten lagundu didana, nire itsasargia izan zara, nire desertuko oasia. Egun luze eta gogor baten ostean etxera bueltatu eta zu etxean aurkitzeak bizia eman dit, zu nire ondoan izateak edozertarako indarrak eman dizkit. Amane, batez ere zuri, eskerrik asko bihotz bihotzez! iv
Laburpena Hizkuntzaren Prozesamenduan sintaxiak berebiziko garrantzia du. Hainbat atazatan erabiltzen da sintaxitik eratorritako informazioa, esaterako itzulpen automatikoan, rol semantikoen etiketatzean eta sentimenduen analisian. Tesi-lan honetan sintaxi konputazionala landu da, zehazki dependentzietan oinarritutako sintaxia jorratu da analizatzaile automatikoen bidez. Dependentzien analisi sintaktiko automatikoa hobetzeko bide desberdinak aztertu dira: izaera desberdinetako analizatzaileen hibridazioa, ezaugarrien ingeniaritzako tekniken erabilpena, multzokatze mota desberdinen esperimentazioa eta automatikoki analizatutako zuhaitz-bankuetatik eratorritako ezaugarrien erabilpena. Bide horiek guztiak jorratzearen arrazoi nagusia morfologikoki aberatsak diren hizkuntzen dependentzien analisia hobetzen lagundu dezaketen era desberdinak aztertzea da. Hori dela eta, egindako esperimentu gehienak bost hizkuntza desberdinetan probatu dira (euskara, frantsesa, alemana, hungariera eta suediera), eta hizkuntza horietan guztietan probatu ezin izan diren bideak euskararekin probatu dira, euskararen dependentzien analisia baita bereziki hobetu nahi dena. Tesi-lan honen beste atal garrantzitsua euskararako baliabideak sortzea da, sintaxiari hertsiki lotutako baliabideak hain zuzen ere. Tesiak iraun dituen urteetan baliabide desberdinak sortu dira, baina bi dira nabarmentzeko modukoak. Alde batetik, 150 milioi hitzeko zuhaitz-bankua etiketatu da sintaktikoki era automatikoan; beste aldetik, euskarazko jatorrizko zuhaitz- v
bankua nazioarteko Dependentzia Unibertsalak proiektuan proposatzen den formatura bihurtu da. Lehenengo corpusa tesi-lan honetan erabili da automatikoki analizatutako zuhaitz-bankuetatik eratorritako ezaugarriak sortzeko, eta bigarrena edozeinek erabil dezake, publikoki atzigarri baitago. vi
1 Tesi-lanaren aurkezpen orokorra 1.1 Sarrera Esaldi bat ondo ulertzeko prozesuan hizkuntzaren maila desberdinak hartu behar dira kontuan. Morfologiak, esaterako, hitzen barneko loturak ongi eratuta daudela bermatzen du. Har ditzagun adibide bezala lagunero eta laguntzaile hitzak. Lehenengo hitzaren kasuan, lagun hitza eta maiztasuna adierazten duen -ero atzizkia lotu dira. Lotu diren bi elementuak zuzenak diren arren, sortu den hitz berria ez da morfologikoki zuzena. laguntzaile hitzaren kasua, aldiz, desberdina da. Kasu horretan, lagun hitza eta ekintza burutzen duena adierazten duen -tzaile atzizkia lotu dira morfologikoki zuzena den hitz bat sortzeko. Bestalde, sintaxiak esaldiko hitzak modu egokian erabili direla bermatzen du, hitzen arteko lotura egokiak ziurtatuz. Adibidez, daiteke ikus etxea esaldiko hitzak zuzenak diren arren (existitzen dira), esaldia ez dago ongi eratuta, esaldia sintaktikoki zuzena izateko hitzen ordena etxea ikus daiteke edo ikus daiteke etxea izan behar delarik. Semantikaren kasuan, berriz, esaldiaren esanahiak berebiziko garrantzia du. Esaldi bat semantikoki zuzena izateko ez da nahikoa hitzen barneko lotura eta hitzen arteko lotura egokiak erabiltzea, esaldiak zentzua izan behar du. Adibidez, aulkia berdea da esaldia semantikoki zuzena da, baina gorria berdea da esaldia ez. Esaldi baten ulermenerako garrantzitsuak diren mailekin bukatzeko pragmatika geratzen zaigu. Pragmatikak, esaldi bat testuinguru batean egokia dela bermatzen du. Adibidez, taxilari bati zenbat egunero egiten duzu he- 1
1 - TESI-LANAREN AURKEZPEN OROKORRA gan? galdetzea pragmatikaren ikuspuntutik ez dirudi zuzena, baina galdera berdina hegazkineko pilotu bati egitea bai. Esanak esan, tesi-lan hau sintaxian kokatzen da, zehazki, sintaxi konputazionalean. Sintaxi konputazionalean, esaldien egitura sintaktikoak zehazten dira ordenagailuen bidez. Sintaxia modu horretan lantzearen abantaila nagusia azkartasuna da, milaka esaldi aztertu baitaitezke minutuetan. Desabantaila nagusia, ostera, lortutako analisi sintaktikoaren kalitatea eskuz aztertutakoarena baino eskasagoa dela da. Hori dela eta, tesi-lan honen helburu nagusia analisi sintaktiko automatikoa hobetzen lagunduko duten teknikak aztertzea da, batez ere euskararen analisi sintaktikoa hobetzeko, baina ikuspegi eleaniztuna ahaztu gabe. Sarrera bezala erabiliko dugun kapitulu hau modu honetara antolatu dugu: 1.2 puntuan, sintaxi konputazionala zer den aztertuko dugu sakonago. 1.3 puntuan, tesi-lan hau IXA taldeko lanen artean kokatuko dugu. 1.4 puntuan, berriz, definitu ditugun helburuak eta helburu horiek lortzeko planteatu diren hipotesiak azalduko ditugu. Bukatzeko, 1.5 puntuan, tesia nola antolatu dugun azalduko dugu, atal bakoitzarekin lotuta dauden argitalpenekin eta sortutako baliabideekin batera. 1.2 Sintaxi konputazionala Sintaxi konputazionala hizkuntzalaritza konputazionalaren azpialor bat da, eta esaldien analisi sintaktikoa, azalekoa nahiz osoa, ordenagailuen bidez automatikoki egitean datza. Sintaxi konputazionalean, esaldien analisi sintaktikoa automatikoki burutzeko bide bat baino gehiago aurki daiteke. Bide horien artean erabilienak ezagutza linguistikoan oinarritutakoak (erregeletan oinarritutakoak) eta estatistiketan oinarritutakoak dira. Ezagutza linguistikoan oinarritutako analizatzaile bat erabiltzeko ezinbestekoa da aztertu nahi diren hizkuntz fenomenoak deskribatzen dituzten erregelak eta prozedurak definituta egotea (gramatika). Kasu gehienetan, gramatika deskribatzen duena pertsona bat izaten da eta gramatika horrekin hizkuntza bakar bat landu daiteke. Estatistiketan oinarritutako analizatzaile bat sortzeko, aldiz, analizatzaileak ikasteko erabiliko duen corpusa (zuhaitz-bankua) beharrezkoa da. Oso garrantzitsua da corpus horren kalitatea ona izatea, analizatzaileak erdietsiko duen emaitza ikasiko duen corpus horri hertsiki lotuta baitago. Mota honetako analizatzaileen abantaila hizkuntzarekiko independenteak direla da, 2
Sintaxi konputazionala 1.1 irudia – Irabazleak ondo aritu ziren esaldiaren dependentzia egitura. aztertu nahi den hizkuntzaren corpus bat izatea nahikoa delarik hizkuntza horretako esaldiak sintaktikoki aztertzen ikasteko. Tesi-lan honetan, aipatutako analizatzaile sintaktikoen bi motak erabili diren arren, oinarri bezala beti hartu dugu estatistiketan oinarritutakoa. Landu ditugun esperimentuetan beti saiatu gara sintaxi osoa lantzen duten (zuhaitz osoa eraikitzen duten) estatistiketan oinarritutako analizatzaileak edo parserrak ezaugarri berrien edo teknika desberdinen bidez aberasten, oinarrizko emaitzak hobetzeko xedearekin. Egun, parserrek bi egitura nagusirekin egiten dute lan. Batzuek osagai egiturarekin egiten dute lan (constituency-based) eta beste batzuek dependentzia egiturarekin (dependency-based). Osagai egituren bidezko analisian lortutako osagaiak eta beren kategoriak definituz ematen da emaitza (izensintagmak, esaldiak, ...). Dependentzia egituren kasuan, aldiz, erlazionatuta dauden osagaien arteko erlazioak deskribatzen dira. Esan beharra dago tesi-lan honen ardatza dependentzietan oinarritutako analisia dela (ikus 1.1 irudia). Izan ere, gure asmoa analisi sintaktikoa hobetzeko bide desberdinak aztertzea baita eta dependentzietan oinarritutako analisi sintaktikoa lantzeko baliabide gehiago daude eskuragarri (hizkuntza desberdinetako zuhaitzbankuak, parserrak, ...). Ildo beretik, dependentzietan oinarritutako analisi sintaktikoa lantzen duten parserren artean bi mota nagusi bereizten dira: trantsizioetan oinarritutakoak (Yamada eta Matsumoto, 2003; Titov eta Henderson, 2007; Nivre et al., 2007b) eta grafoetan oinarritutakoak (Eisner, 1996; McDonald et al., 2005, 2006; Bohnet, 2010). Trantsizioetan oinarritutako analizatzaileek normalean pila bat eta buffer bat erabiltzen dute trantsizio batetik bestera iragateko, eta egin beharreko trantsizioa ikasketa automatikoko algoritmo batek erabakitzen du ikasketa fasean ikasitakoaren arabera (ikus 1.2 irudia). 3
1 - TESI-LANAREN AURKEZPEN OROKORRA 1.2 irudia – Trantsizioetan oinarritutako analizatzaile batekin Jonek jan du esaldiari egindako analisia. Ezkerraldeko kortxeteek pila datuegituraren papera betetzen dute eta eskuinaldekoek bufferrarena. Goitik behera letra beltzez adierazitako ekintzaren ondoren eragindako aldaketak adierazten dira. Grafoetan oinarritutako parserretan, berriz, grafo-egitura bat erabiltzen da esaldia osatzen duten hitzen arteko loturak erabakitzeko. Grafoan, hasieran hitz guztiak (adabegiak) lotzen dira arkuen bidez eta ikasketa algoritmoaren bidez lotura bakoitzari balio bat ematen zaio, azken emaitza baliorik altuena duten hitzen arteko loturek sortuko duten zuhaitza izango delarik (ikus 1.3 irudia). 4
Lanaren kokapena 1.3 irudia – Grafoetan oinarritutako analizatzaile batek Aitorrek ikusi du esalditik sortutako zuhaitza. Gure esperimentuetarako trantsizioetan eta grafoetan oinarritutako parserrak erabili ditugu, dependentzia egituren analisiari zukua ateratzeko ikuspuntu desberdinak jorratzen dituzten analizatzaileak erabiltzea lagungarria dela uste dugulako. 1.3 Lanaren kokapena IXA taldean hiru hamarkadatan zehar aritu dira Hizkuntzaren Prozesamenduaren (HP) alor desberdinetan lanean. Urte horietan guztietan informatikarien eta hizkuntzalarien elkarlanari esker hainbat tesi irakurri dituzte, baita hainbat produktu garatu ere. Taldearen helburu nagusia euskararen azterketan eta prozesamenduan lagundu dezaketen gaietan sakontzea da, ikerkuntzan nahiz bizitza errealean lagungarriak izan daitezkeen tresnak ere garatuz. Egindako lan guztia lerro hauetan biltzea ezinezkoa den arren, uste dugu merezi duela ekarpen garrantzitsuenak aipatzeak. Artola (1993) eta Arregi (1995) tesi-lanetan ikus daitekeen bezala, taldean aspalditik landu izan da lexikografia. Lan horri esker sortu zen IXA taldeko baliabideen artean garrantzitsuenetakoa den euskararen datu-base lexikala (EDBL) (Aldezabal et al., 2001). Euskara bezalako hizkuntza aberats bat landu nahi bada, ezinbestekoa da morfologiaren azterketa egitea. Alegria (1995) tesi-lanean euskararen morfologiari buruzko deskribapena eta inplementazioa egin zen. Maritxalar (1999) tesian, berriz, bigarren hizkuntza baten irakaskuntzarako sistema baten garapena egiten da alde morfologikoa landuz. Morfologian egin diren lanei hertsiki lotuta dagoen tresna da MORFEUS analizatzaile morfosintaktikoa (Aduriz et al., 1998), IXA taldeko 5
1 - TESI-LANAREN AURKEZPEN OROKORRA analisi katearen ardatza delarik. Azken urteetan semantikarekin erlazionatutako hainbat tesi irakurri dira (Agirre, 1999; Lopez de Lacalle, 2009; Aldabe, 2011; Otegi, 2012) taldean, baita pragmatikarekin erlazionatutako bat ere (Iruskieta, 2014). Sintaxiaren eremu zabala dela eta, sintaxiarekin erlazionatutako tesi ugari irakurri dira. Landu diren bideen artean, sintaxi partziala euskararen murriztapengramatika (ingeleseko Constraint Grammar) formalismoa erabiliz (Aduriz, 2000; Arriola, 2000), euskararen sintaxia lantzeko oinarrizko baliabideen garapena (Gojenola, 2000a; Ezeiza, 2002), aditzaren azpi-kategorizazioaren azterketa (Aldezabal, 2004), murriztapen gramatika formalismoa jarraituz garatutako dependentzien analizatzaile sintaktiko osoa (Aranzabe, 2008), euskararako chunker estatistiko baten garapena (Arrieta, 2010a) eta estaldura zabaleko euskararako analizatzaile sintaktiko estatistiko baten planteamendua (Bengoetxea, 2014). Lan horietan aztertutakoarekin orain arte euskararako landu gabe zeuden ikerlerro berriak jorratzeko aukera zabaldu da. Ikerlerro horietako bat erregeletan oinarritutako analizatzaile sintaktikoen eta estatistiketan oinarritutakoen arteko hibridazioa edo konbinaketa da eta ikerlerro hori tesi-lan honetako ardatzetako bat da. Aipatu diren sintaxiarekin erlazionatutako lan guztiek euskararekin lan egiten dutela dute ezaugarri komuna. Egia da Bengoetxea (2014) tesian momenturen batean ingelesa ere lantzen dela, baina orokorrean lanaren helburua euskararako estaldura zabaleko analizatzaile sintaktikoa sortzea da. Eleaniztasun falta hori kontuan hartuta, tesi-lan hau zulo hori betetzera dator, ahal den neurrian, egingo diren esperimentuak hizkuntza desberdinetan probatuko dira, planteatutako hobekuntzak hizkuntzekiko independenteak diren ala ez zehazteko asmoarekin. Tesi-lan hau 2012an hasi zen fruituak ematen, zehazki SPMRL 2012 (Statistical Parsing of Morphologically Rich Languages) workshopean. Workshop horretan, morfologikoki aberatsak diren hizkuntzetan sintaxi konputazionalaren inguruan egindako lanak aurkezten dira. Urte horretatik aurrera workshop horretara ia urtero aurkeztu garen arren, tesi honetan berebiziko garrantzia dute 2013 eta 2014 urteko edizioek. Izan ere, urte horietan, bakoitzak garatutako sistema hizkuntza desberdinetan probatzea ahalbidetzen zuen ataza-partekatua antolatu baitzuten. Gure helburu nagusia, sortutako ezaugarri eta teknika berriekin dependentzia sintaktikoen ikuspegi eleaniztuna lantzea izanik, ataza partekatu horietan landutakoa tesiaren ardatz bihurtu da. Alde batetik, zuhaitz-bankuetan etiketatutako kategoria, azpikategoria eta ezaugarri morfologikoei etekina ateratzen saiatu gara ezaugarrien 6
Helburuak ingeniaritza erabiliz, hau da, zuhaitz-bankuetan eskuragarri dagoen informazioaz baliatu gara, baina ohiko ordena eta erabilitako informazioa aldatuz. Beste aldetik, ez-gainbegiratutako multzokatze (clustering) tekniken bidez erauzitako ezaugarriek analisi sintaktikoan duten eragina neurtu da. Ez dugu ahaztu nahi tesiak euskararekin duen lotura, egindako ikerlan osoan euskara izan baita behin eta berriro erabili dugun hizkuntza bakarra. IXA taldean aztertzen den hizkuntza nagusia euskara izanda, euskararekin erlazionatutako zenbait baliabide garatu ditugu urte hauetan, aipagarriena Dependentzia Unibertsalak1 (Universal Dependencies) proiekturako sortu dugun euskararako zuhaitz-bankua. Aurrerago azalduko dugun bezala, nazioarteko proiektu horretan, hainbat hizkuntzatako zuhaitz-bankuak bihurtu dira etiketatze estandarrera. Modu horretara, gidalerro berdinak erabilita etiketatutako kategoriak, ezaugarriak eta dependentziak biltzen dituzten zuhaitz-bankuak sortu dira partu hartu duten hizkuntza guztietarako. 1.4 Helburuak Aurretik aipatu den bezala, tesi-lan honen helburu nagusia dependentzia sintaktikoen ikuspegi eleaniztuna lantzea da eta helburu hori betetzeko bidean ezaugarri berriak eta teknika berriak probatuko ditugu. Ahal izan den neurrian, esperimentu guztiak hizkuntza desberdinetan probatzen saiatuko gara, baina hori ezinezkoa gertatzen zaigun kasuetan euskaran zentratuko gara, hizkuntza hori baita gure lehentasuna. Hori dela eta, euskararako baliagarriak izan daitezkeen baliabideak sortzea ere gure helburuen artean sartu dugu. Deskribatu diren helburuak betetzeko hainbat eginkizun eramango dira aurrera eta tesiaren ondorioen atalean erantzungo diren eginkizun horietako bakoitzarekin erlazionatuta dauden zenbait ikerkuntza galdera planteatu dira: Izaera desberdinetako analizatzaileen hibridazioarekin lortu daitezkeen emaitzak neurtu (4. kapitulua) − Erregeletan oinarritutako analizatzaileak analizatzaile estatistikoekin konbinatzen direnean sintaxi osoa lantzen duten erregeletan oinarritutako analizatzaileen ekarpena azaleko sintaxia lantzen dutenena baino handiagoa izango al da? 1http://universaldependencies.org/ 7
1 - TESI-LANAREN AURKEZPEN OROKORRA − Azaleko sintaxia lantzen duten analizatzaileen artean erregeletan oinarritutakoen ekarpena estatistiketan oinarritutakoena baino handiagoa izango al da? Morfologikoki aberatsak diren zenbait hizkuntzatan ezaugarri morfologiko bakoitzak analisi sintaktikoan duen eragina neurtu (5. kapitulua) − Morfologia aberatsagoa duten hizkuntzetan, neurtutako ezaugarri morfologikoek sintaxian duten ekarpena handiagoa izango al da? − Ondorioztatu al daiteke ezaugarri mota batzuek analisi sintaktikoan duten pisua beste batzuena baino handiagoa dela orokorrean? Morfologikoki aberatsak diren zenbait hizkuntzatan ezaugarrien ingeniaritza aplikatzeak analisi sintaktikoan duen eragina neurtu (5. kapitulua) − Analisi sintaktikoan pisu gehien duten ezaugarriak erabiltzean, ezaugarri guztiak erabiltzean lortzen direnekin konparagarriak diren emaitzak erdietsiko al dira? − Analizatzaileari ezaugarri morfologikoak pasatzeko moduak eraginik al du analisi sintaktikoan? Morfologikoki aberatsak diren zenbait hizkuntzatan ezaugarrien ingeniaritza aplikatzean erdietsitako analisi desberdinen konbinazioak duen eragina neurtu (5. kapitulua) − Ondorioztatu al daiteke zenbat eta morfologia aberatsagoa izan hizkuntza batek orduan eta emaitza hobeak lortzen dituela ezaugarrien ingeniaritza aplikatzean erdietsitako analisi desberdinen konbinazioaren bidez? Morfologikoki aberatsak diren zenbait hizkuntzatan multzokatze mota (clustering) desberdinek analisi sintaktikoan duten eragina neurtu (5. kapitulua) − Ondorioztatu al daiteke multzokatze mota bat bestea baino lagungarriagoa dela analisi sintaktikorako? 8
Helburuak Morfologikoki aberatsak diren zenbait hizkuntzatan multzokatze mota desberdinak aplikatzean erdietsitako analisien konbinazioak duen eragina neurtu (5. kapitulua) − Ondorioztatu al daiteke zenbat eta morfologia aberatsagoa izan hizkuntza batek orduan eta emaitza hobeak lortzen dituela multzokatze mota desberdinak aplikatzean erdietsitako analisi desberdinen konbinazioaren bidez? Erdi-gainbegiratutako zuhaitz-bankuetatik2 erauzitako ezaugarri mota desberdinek morfologikoki aberatsak diren zenbait hizkuntzatan duten eragina neurtu (5. kapitulua) − Ondorioztatu al daiteke erdi-gainbegiratutako zuhaitz-bankuetatik erauzitako ezaugarri mota batzuk besteak baino hobeak direla? − Ondorioztatu al daiteke erdi-gainbegiratutako zuhaitz-bankuetatik erauzitako ezaugarriak erabiltzen direnean zenbat eta morfologia aberatsagoa izan hizkuntza batek orduan eta emaitza hobeak lortzen direla? Ezaugarrien ingeniaritzarekin, multzokatze mota desberdinekin eta erdi-gainbegiratutako zuhaitz-bankuetatik erauzitako ezaugarriekin erdietsitako analisien konbinazioak morfologikoki aberatsak diren zenbait hizkuntzatan duen eragina neurtu (5. kapitulua) − Konbinazioan erabilitako iturri desberdinetatik eratorritako analisiak osagarriak izango al dira? Euskarazko zuhaitz-bankua bihurtu Dependentzia Unibertsalak proiektuan zehazten diren gidalerroak jarraituz (6. kapitulua) − Zehaztutako gidalerroen arabera euskarazko zuhaitz-banku osoa bihurtu ahal izango da? − Bihurtutako zuhaitz-bankuarekin oinarrizkoarekin erdietsitakoak baino emaitza hobeak lortuko al dira? Behin tesi-lan honetako helburu, eginkizun nagusi eta horiei lotutako ikerketa galderak planteatu ditugula, hurrengo kapituluetan zehar galdera horiei erantzunak emango dizkieten emaitzak ikusten joango gara, ondorioen atalean banan-banan erantzungo ditugularik. 2Erdi-gainbegiratutako teknikak erabiliz sortutako zuhaitz-bankuak. 9
1 - TESI-LANAREN AURKEZPEN OROKORRA 1.5 Tesi-lanaren eskema eta argitalpenak Tesi-lan hau 4 atal nagusitan banatu da, eta tesia osatzen duten 7 kapituluak 4 atal horietan bildu dira. Banaketa hori azaltzeko 1.1 taula erabiliko dugu; taularen ezkerraldean aipatutako atalak zehaztuko dira eta eskuinaldean kapituluak. Ondorengo lerroetan, kapituluak modu horretara sailkatzearen arrazoiak eta kapituluetan azalduko diren gaiak deskribatuko dira labur-labur. Atalak Kapituluak Motibazioa eta gaiaren kokapena 1. Tesi-lanaren aurkezpen orokorra 2. Lanaren kokapena Esperimentazio-ingurunea 3. Esperimentazio-ingurunea Teknika elebakarrak 4. Hibridazioa Teknika eleaniztunak 5. Analisi sintaktiko eleaniztuna Euskarazko baliabideen sorkuntza 6. Dependentzia Unibertsalak Ondorioak eta zabaldutako ikerlerroak 7. Ondorioak eta etorkizuneko lanak 1.1 taula – Tesi-lanaren antolaketa. Lehen atala esku artean dugun kapituluak eta Lanaren kokapena deituriko kapituluak osatzen dute. Bertan, tesiaren helburu nagusiak deskribatzen dira, ikerkuntza galderak planteatzen dira, tesia IXA taldean egindako lanen artean eta artearen egoeran egindako lanen artean kokatzen da, eta hurrengo kapituluetan azalduko dena ulertzeko beharrezkoak diren kontzeptuak zehazten dira. Bigarren atalean, Esperimentazio-ingurunea deituriko atalean, izen bera duen kapitulua dago. Atal honetan, tesian egin diren esperimentuak aurrera eramateko beharrezkoak diren tresnak eta baliabideak zehaztuko dira. Hirugarren atalean, Teknika elebakarrak deiturikoan, Hibridazioa deituriko kapitulua bildu da. Kapitulu horretan, izaera desberdineko analizatzaileak konbinatzeak analisi sintaktikoan duen eragina neurtuko da. Horretarako, erregeletan oinarritutako analizatzaileen eta azaleko sintaxia lantzen duten analizatzaileen irteera erabiliko dute sarrera gisa analizatzaile estatistiko desberdinek. Laugarren atalean, Teknika eleaniztunak deiturikoan, Sistema eleaniztunak deituriko kapitulua bildu da. Kapitulu horretan, jarraian aipatzen diren hiru ikerlerroek morfologikoki aberatsak diren bost hizkuntzatan duten eragina neurtuko da. Alde batetik, ezaugarrien ingeniaritza erabiliz analisi 10
2 Lanaren kokapena Kapitulu honetan, tesi-lanarekin erlazionatuta dauden lan esanguratsuak aztertuko dira. Hala ere, lan horiekin hasi baino lehen, sarrerako kapituluan gainetik azaldu dugun sintaxi konputazionalaren atal oso garrantzitsua den dependentzien analisia aurrera eramateko erabiltzen diren bi ikuspuntu nagusiak azalduko dira sakonki: trantsizioetan oinarritutako dependentzien analisia eta grafoetan oinarritutako dependentzien analisia. Bi ikuspuntu horiek azaltzea ezinbestekoa dela uste dugu tesi-lan honen ardatz diren parserrak bi multzo horietan banatzen direlako, trantsizioetan oinarritutako parserrak eta grafoetan oinarritutako parserrak, hain zuzen ere. Dependentzien analisian nagusi diren bi ikuspuntuak azaldu ondoren, tesi-lanean nolabaiteko garrantzia duten lanak aipatuko dira. Azalpen hori bi zatitan banatu dugu. Alde batetik, ikuspegi elebakarra lantzeko erabili ditugun teknikekin lotura duten lanen azalpena; bestetik, ikuspegi eleaniztuna lantzeko erabili ditugun teknikekin erlazioa duten ataza partekatu eta lanen deskribapena. 2.1 Dependentzien analisia Dependentzien analisia aurrera eramateko bide bat baino gehiago daude. Erregeletan oinarritutako sistemak izan ziren dependentzien analisi automatikoa burutzen lehenengotarikoak. Sistema horiek, aurretik definitutako gramatiketan oinarritzen dira eta aztertzen duten hizkuntzari oso lotuta daude. Izan ere, erregeletan oinarritutako sistema horiekin beste hizkuntza bat az15
2 - LANAREN KOKAPENA tertu nahi izango balitz, erregela berriak idatzi beharko bailirateke. Dena den, azken urteetan estatistiketan oinarritutako sistemen erabilpena hazten joan da, neurri batean erregeletan oinarritutako sistemak atzean utziz. Gertaera horren arrazoiak bat baino gehiago dira. Ikasketarako corpus bat dugun bitartean, ikasketa automatikoa erabiltzen duten sistemekin hizkuntza bakoitzerako analizatzaile bat izan dezakegu. Egia da ere, erregeletan oinarritutako sistemek baino emaitza hobeak lortzen dituztela orokorrean eta behin sistema inplementatuta dagoela oso mantentze lan txikia eskatzen dutela. Estatistiketan edo ikasketa automatikoan oinarritutako dependentzia analizatzaileak bi multzo nagusitan banatzen dira: trantsizioetan oinarritutakoak eta grafoetan oinarritutakoak. Ondorengo azpi-puntuetan, aipatutako bi hurbilpen horiek azalduko dira esaldi baten analisiaren adibide batekin batera. 2.1.1 Trantsizioetan oinarritutako dependentzien analisia Mota honetako sistemei (Nivre et al., 2007b; Attardi et al., 2007; Duan et al., 2007) trantsizioetan oinarritutako sistemak (ingelesezko transitionbased) deitzearen arrazoia beraien izaera da. Esaldi baten dependentzien analisia, trantsizio sistema abstraktu edo egoera makinen bidez bide optimoa aurkitzera mugatzen baita. Sistema hauek, hurrengo trantsizioa zein izango den iragartzen dute. Horretarako, aurretik egindako urratsak, hitzen ezaugarriak eta sarrerako esaldia hartzen dituzte kontuan. Labur esateko, dependentzia analizatzailea hasierako egoera batetik hasten da eta sortutako ereduaren iragarpenak aintzat hartuta teknika edo algoritmo jaleak erabilita beste egoeretara pasatzen da bukaerako egoerara iritsi arte. Mota honetako sistemek betetzen dituzten oinarriak ondorengoak dira: − Gehienetan bi datu-egitura erabiltzen dira: pila bat eta buffer bat. − Analizatzaileak esaldia ezkerretik eskuinera aztertzen du modu deterministan. − Ikasketa automatikoan oinarritutako sailkatzailea da hurrengo urratsa erabakitzen duena. − Sistemak eman behar duen hurrengo urratsa iragartzeko, ikasketa automatikoko algoritmoak ondorengoen artean aukeratu behar du: ezker 16
Dependentzien analisia arkua, eskuin arkua, pilara gehitu edo trukatu. − Ikasketa automatikoko sailkatzaileak hitzen ezaugarriak (forma, lema, kategoria, azpikategoria) erabiltzen ditu urratsik hoberena zein izango den erabakitzeko. Mota honetako sistemen funtzionamendua hobeto azaltzeko, 2.1 taulan trantsizioetan oinarritutako sistema batek esaldi sinple bat aztertzeko ematen dituen urratsak erakusten dira. 2.1 irudian 2.1 taulan ematen diren urratsek zuhaitzaren egituran duten eragina irudikatu da. Taularen lehenengo lerroan pilaren eta bufferraren hasierako egoerak bildu dira. Bufferrean, aztertu beharreko esaldia eta esaldiaren erroa definitzeko erabiltzen den elementua (ROOT) daude. Pila hutsik dago oraindik. Hurrengo lerroetan trantsizioetan oinarritutako analizatzaileak bufferreko esaldia analizatzeko burututako ekintza bakoitzaren eragina ikusten da. Pilara gehitu (shift), Ezker arkua (left-arc) eta Eskuin arkua (right-arc) ekintzen bidez bukaerako lerroan Jonek jan du esaldiaren zuhaitz sintaktikoa eraiki da. Pila Bufferra Ekintza - ROOT Jonek jan du Pilara gehitu ROOT Jonek jan du Pilara gehitu ROOT Jonek jan du Ezker arkua ROOT Jonek jan du Eskuin arkua ROOT Jonek jan du Pilara gehitu ROOT Jonek jan du Eskuin arkua ROOT Jonek jan du Pilara gehitu ROOT Jonek jan du - 2.1 taula – Trantsizioetan oinarritutako analizatzaile batekin Jonek jan du esaldiari egindako analisiaren taula. 17
2 - LANAREN KOKAPENA 2.1 irudia – Trantsizioetan oinarritutako analizatzaile batekin Jonek jan du esaldiari egindako analisia. Ezkerraldeko datu-egitura pila da eta eskuinaldekoa bufferra. Trantsizioetan oinarritutako sistemen abantailetako bat, esaldi proiektiboen analisia (dependentzia zuhaitzaren arkuak gurutzatzen ez direnean) denbora linealean egiteko gai direla da, kasu gehienetan ez-proiektiboak (dependentzia zuhaitzaren arkuak gurutzatzen direnean) denbora koadratikoan egiteko gai diren bitartean. Esandakoa betetzearen arrazoi nagusia algoritmo jaleak behin erabakia hartzen duenean ez duela erabaki hori berrikusiko da. Bilaketa espazioa oso txikia izaten da eta trantsizio sistemak hurrengo trantsizioa zein izango den aukeratu behar duenean aukerak normalean lau baino gutxiago izaten dira. 18
Dependentzien analisia 2.1.2 Grafoetan oinarritutako dependentzien analisia Trantsizioetan oinarritutako sistemen eta grafoetan oinarritutako (ingelesezko graph-based) arteko desberdintasuna ataza bera ebazteko jarraitzen duten bidea da. Grafoetan oinarritutako dependentzia analizatzaileek (McDonald et al., 2005; Spranger, 2007; Nguyen et al., 2007), aztertu nahi den esaldiarekin sortutako grafoaren hitzen arteko arku guztiak aztertzen dituzte eta sailkatzaile baten bidez aukeratzen dituzte probabilitate altuena duten arkuak. Gauzak horrela, grafo horretatik erauzten dira esaldia osatzen duten dependentzia egiturak. Trantsizioen sistemarekin egin den bezala, grafoetan oinarritutako dependentzien analizatzaile batek esaldi sinple bat aztertzeko jarraitzen dituen urratsak bildu dira 2.2 irudian. 2.2 irudia – Grafoetan oinarritutako analizatzaile batekin Jonek jan du esaldiari egindako analisia. Grafoetan oinarritutako dependentzia analizatzaileek orokorrean denbora gehiago behar izaten dute emaitzak bueltatzeko, baita memoria gehiago ere. Esandakoa ulertzeko 2.2 irudia aztertuko dugu. Irudiko esaldia hiru hitzez 19
2 - LANAREN KOKAPENA soilik osatuta dagoen arren, sei arku posible sortu dira grafoan. Egoera horren aurrean, esaldi luzeetan sortzen diren arku posibleak asko dira eta bilaketa espazioa handia izaten da. Kasurik okerrenean exekuzio denbora kubikoa izaten da eta kasurik hoberenean koadratikoa. 2.2 Ikuspegi elebakarra lantzeko teknikak Puntu honetan, ikuspegi elebakarraren aldetik landu diren teknikekin erlazionatutako lanak azalduko dira. Tesi-lan honen helburuetako bat ahal den guztietan ikuspegi eleaniztuna lantzea izanik, ikuspegi elebakarrarekin erlazionatutako lanetan azpi-puntu bakarra sortu dugu, sistemen hibridazioa guk nahi bezala lantzeko oso zaila gertatu baitzaigu euskararako eskuragarri ditugun baliabideekin konparagarriak diren baliabideak aurkitzea. 2.2.1 Sistemen hibridazioa 4. kapituluan, analizatzaile sintaktiko desberdinak konbinatzeak zabaltzen dituen bide desberdinak landuko dira. Hori dela eta, hibridazioarekin erlazionatuta dauden eta gure tesi-lanean eragina izan duten antzeko lanak aztertzea beharrezkoa dela uste dugu. Azken urteetan, asko izan dira analizatzaile sintaktiko desberdinak konbinatu dituztenak (Surdeanu eta Manning 2010), horiek bakarka lortzen dituzten emaitzak hobetuz. Erdietsitako emaitzen arabera, konbinaketa edo hibridazioa aurrera eramateko hurbilpen arrakastatsuenak pilaketa (stacking) (Martins et al. 2008) eta botaketa (voting) (Sagae eta Lavie 2006; Nivre eta McDonald 2008; McDonald eta Nivre 2011) izan dira. Bestalde, morfologikoki aberatsak diren hizkuntzak aztertzea betidanik izan da erronka bat analizatzaile sintaktiko estatistikoetarako, hizkuntza horietarako oso zaila gertatzen delarik ingelesa bezalako hizkuntzetan erdiesten den eraginkortasunaren parekorik lortzea. Hala ere, kategoria gramatikalaren etiketatzean (POS tagging) egin den modura, erregeletan oinarritutako sistemak eta estatistiketan oinarritutako sistemak konbinatuz (Ezeiza et al. 1998; Tapanainen eta Voutilainen 1994), uste dugu hibridazioak bide luzea duela aurretik morfologikoki aberatsak diren hizkuntzen analisi sintaktikoan, eta oso interesgarria dela ikerketa-lerro horrek eskaintzen dituen aukerak ikuspuntu desberdinetatik lantzea. 20
Ikuspegi eleaniztuna lantzeko teknikak 2.3 Ikuspegi eleaniztuna lantzeko teknikak Ikuspegi eleaniztuna lantzeko teknikekin erlazionatutako lanen azalpena era honetara emango da: hasteko, tesi-lan honetan berebiziko garrantzia duten SPMRL 2013 eta SPMRL 2014 ataza partekatuak azalduko dira, ataza partekatu horietan landutakoa baita Sistema Eleaniztunak kapituluan (5. kapitulua) azalduko denaren zatirik handiena; ondoren, kapitulu horretan azalduko diren teknikekin erlazionatutako gainerako lanak aztertuko dira. 2.3.1 SPMRL 2013 eta SPMRL 2014 ataza partekatuak 2013an, Statistical Parsing of Morphologically Rich Languages kongresuan (Seddah et al., 2013) morfologikoki aberatsak diren hizkuntzetan zentratu zen ataza partekatua antolatu zuten. Bertan, dependentzietan oinarritutako edo osagaietan oinarritutako zuhaitz-bankuetan, hizkuntza desberdinen analisi sintaktikoan emaitzarik hoberenak erdiesteko hainbat partaide lehiatu ziren. Partaideen esku utzi zen bakoitzak aztertu nahi zituen hizkuntzak eta zuhaitz-bankuen egitura mota aukeratzea (dependentzietan oinarritutakoa edo osagaietan oinarritutakoa). Hurrengo urtean, berriro antolatu zen kongresua (Seddah et al., 2014) eta urte horretako helburuetako bat analisi sintaktikoan erdi-gainbegiratutako iturrietatik erauzitako ezagutza erabiltzea izan zen. Hori dela eta, hizkuntza bakoitzerako oinarrizko zuhaitz-bankuez gain, dependentziak automatikoki etiketatuko zuhaitz-banku erraldoiak utzi ziren eskuragarri. SPMRL 2013an, dependentzietan oinarritutako 9 corpus desberdin zeuden eskuragarri eta beste horrenbeste osagaietan oinarritutakoak. SPMRL 2014an ere corpus kopuru bera zegoen eskuragarri mota bakoitzerako. Seddah et al. (2013) eta Seddah et al. (2014) lanetan deskribatzen den bezala, SPMRL 2013 eta SPMRL 2014 ataza partekatuetako oinarrizko corpusak ondorengoak dira: • Arabiera: Arabierarako, LDC Penn Arabic Treebanks (PATB) (Maamouri et al., 2004) zuhaitz-bankutik eratorritako bi corpus utzi ziren eskuragarri. Dependentzietan oinarritutako Columbia Arabic Treebank-a (CATiB) (Habash eta Roth, 2009) eta PATB zuhaitz-bankuaren osagaietan oinarritutako bertsioa den Stanford Arabic Phrase Structure Treebank-a (Green eta Manning, 2010). • Euskara: Euskararako, EPEC-DEP zuhaitz-bankuaren (Aduriz et al., 21
Ikuspegi eleaniztuna lantzeko teknikak osagaien formatura bihurtu zen eta, ondoren, azken hori bihurtu zen dependentzietan oinarritutako formatura. Azaldu diren corpus horiek guztiak ez dira erabili tesi-lan honetan, erabili direnei buruzko informazio gehigarria 3. kapituluan emango da. 2.3.2 Ezaugarrien ingeniaritza Ezaugarrien ingeniaritzaren bidez analisi sintaktikoa hobetzeko zenbait bide landuko dira. Horrenbestez, aurretik bide horretan egin diren lanak eta gure lanarekin lotuta dauden hurbilpenak aztertzea beharrezkoa dela deritzogu. Analisi sintaktikoa egiterakoan analizatzaile sintaktikoari pasatzen zaizkion ezaugarri bakunek azken emaitzan duten ekarpena zein den jakitea ez da erraza. Izan ere, egileek gehienetan beraien eskura dituzten ezaugarri morfologiko guztiak1 erabiltzen baitituzte, hauen aniztasunaz baliatzeko helburuarekin emaitza sendoak eskuratzeko. Badaude ezaugarri morfologikoen benetako eragina zein den neurtu duten egileak ere. Ambati et al. (2010) lanean hindi hizkuntzako ezaugarri morfosintaktikoak dependentzien analisi sintaktikoan integratzeko erarik hoberena zein den aztertzen dute. Ezaugarri multzo desberdinekin hainbat proba egin dituzte grafoetan oinarritutako eta trantsizioetan oinarritutako analizatzaile sintaktikoekin. Alde batetik, hitz-formaz gain hitz bakoitzaren kategoria bakarrik erabilita probatzen dute, jasotako emaitza oinarri bezala finkatzeko. Beste alde batetik, oinarrizko konfigurazio horri ezaugarri morfologikoak gehitu dizkiote hauen eragina neurtzeko. Ezaugarri horiek zehazki, hitzaren erroa, azpikategoria, generoa, kasua, numeroa, pertsona eta hitzaren atzizkia dira eta ezaugarri multzo hauek gehituta emaitza hobeak lortzen direla frogatu dute. Ildo berari jarraituz, Seeker eta Kuhn (2013) lanean, hitzaren kasua bereziki esanguratsua dela ondorioztatu dute txekierarako, alemanerako eta hungarierarako dependentzietan oinarritutako analisi sintaktiko zuzen bat lortu nahi bada. Izan ere, analizatzaile sintaktikoan erabilitako ezaugarri morfologikoen murriztapenak (adibidez, emaitzarik hoberenak lortu dituztenak bakarrik erabiltzea) analizatzaileari bilaketa espazioa txikitzen laguntzen baitio. Era honetara, ezaugarri morfologiko guztiak erabilita lortzen den 1Hau da, ezaugarriak zehazteko garaian ezaugarri morfologiko guztiak tratatzen dituzte era berean, eta ikasketa algoritmoari uzten diote horietako bakoitzari ematen zaion pisua erabakitzeko ardura. 23
2 - LANAREN KOKAPENA emaitza gainditzen da. Bestalde, Çetinoğlu eta Kuhn (2013) lanean analizatzaile sintaktiko batzuek emaitza hobeak lortzeko joera dutela frogatu da hitzaren kategoriaren ordez hitzaren ezaugarri morfologiko jakin batzuk erabiltzen badira turkierarako. Analizatzaileari normalean kategoria eta azpikategoria pasatzen zaizkion zutabeetan ezaugarri morfologikoak pasatzen dizkiote banan-banan ikusteko ea inolako aldaketarik gertatzen den oinarrizko konfigurazioarekin alderatuta (ezaugarri bakoitza bere zutabean eta eskuragarri dauden ezaugarri guztiak erabilita). Esan bezala, ezaugarriak modu horretara erabilita hobekuntzak lortzen dituzte, erdietsitako emaitzen artean hoberena, hitzaren kasua kategoriaren ordez jarrita lortzen dutelarik. Lan horretako esperimentuetatik lortutako emaitzek iradokitzen dute, analizatzaile sintaktiko batzuek ez dutela modu egokienean erabiltzen eskura duten informazio morfosintaktiko guztia eta analizatzailearen ikasketa algoritmoak pisu handiagoa ematen diola hitzaren kategoria eta azpikategoriaren lekuan pasatzen zaion informazioari. Ondorioz, erabilitako informazioaren arteko desoreka gerta daiteke ezaugarri batzuei estatus altuagoa ematen baitiete analizatzaileek. 2.3.3 Multzokatzea Multzokatze teknika desberdinek dependentzien analisi sintaktikoan duten eragina ere neurtu nahi da. Esperimentu horiek aurrera eramateko bi lan hartu ditugu nagusiki oinarritzat. Koo et al. (2008) lanean 3. kapituluan sakonduko dugun Brown algoritmoarekin lortutako multzoak erabiltzen dituzte dependentzietan oinarritutako analisi sintaktikoa hobetzeko. Brown multzoak, analizatu behar den hitz bakoitzaren informazioaren (hitz-forma, lema, kategoria, azpikategoria...) gehigarri bezala erabiltzen dituzte txekierarako eta ingeleserako eta bi hizkuntzetarako lortzen dituzte hobekuntzak. Ingelesa eta txekiera hain hizkuntza desberdinak izanik eta txekiera morfologikoki aberatsa kontsideratzen den hizkuntza izanik, morfologikoki aberatsak diren hizkuntzetan, multzokatze teknika desberdinetatik erauzitako multzoak informazio gehigarri bezala erabiltzea erabaki da, emaitza konparagarriak lortzeko asmoarekin. Bestalde, multzoak egiteko bi kasu bereizi ditugu: hitz-formak morfemetan banatuta eta banatu gabe. Ohikoena ez banatzea da. Hala ere, Kim et al. (2014) lanean, koreerarako emaitza interesgarriak lortzen dituzte hitzak morfemetan banatu eta banatutako informazio hori rol semantikoak etiketatzeko sistema batean erabilita. Emaitza horiek ikusita, multzoak sortzeko garaian 24
Ikuspegi eleaniztuna lantzeko teknikak hitzak banatuta erabiltzeak emaitza positiboak erdietsiko dituela uste dugu. 2.3.4 Meta-ezaugarriak Meta-ezaugarrien inguruan egindako lana azaltzen dugunean, dependentziak automatikoki etiketatuta dituen corpus erraldoi batetik jasotako informazioa erabiliko da morfologikoki aberatsak diren hizkuntzen analisi sintaktikoa hobetzeko. Dependentzia sintaktikoak hobetzeko erdi-gainbegiratutako teknikak erabili dituzten autoreak ugari diren arren (McClosky et al., 2006; Sagae eta Tsujii, 2007; Koo et al., 2008; Chen et al., 2009), tesi-lan honetan egindako esperimentuak Chen et al. (2013) lanean oinarritu dira. Lan horretan, oinarri bezala analizatzaile sintaktiko estatistiko batek automatikoki etiketatu duen milioika hitz dituen zuhaitz-banku bat hartzen da. Ondoren, zuhaitz-banku horretako hitzen dependentzia loturen arteko maiztasunetatik ezaugarri berriak (meta-ezaugarriak deiturikoak) sortzen dira. Esan beharra dago, ezaugarri berri horien erabilpena ez dela ohiko eran egiten, hots, ez zaio hitz bakoitzari ezaugarri berri bat esleitzen. Izan ere, ezaugarriak hitz bat baino gehiagoren arteko loturetatik erauzitako informazioa direnez, horiek erabiltzeko modurik egokiena analizatzaile estatistikoak hitzen arteko loturak egiten dituenean erabiltzea baita. Esanak esan, guk Chen et al. (2013) lanean egindakoa zabaldu egingo dugu ezaugarri mota gehiago sortuz eta morfologikoki aberatsak diren hizkuntzekin lan eginez. Laburpena Kapitulu honetan, tesi-lanarekin erlazioa duten hurbilpenak azaldu ditugu, irakurleari atzera egitea eta erreferentzia bila kapitulu hau kontsultatzea lagungarria izango zaiolakoan. Landu den ikerlerro bakoitza aurrera eramateko beste egile batzuen lanetan oinarritu gara. Hibridazioarekin lotutako esperimentuak planifikatzeko iturri batetik baino gehiagotik edan dugu. Hala ere, aipagarrienak Ezeiza et al. (1998) eta Tapanainen eta Voutilainen (1994) lanak direla deritzogu. Bi lan horietan, erregeletan oinarritutako sistemak eta estatistiketan oinarritutako sistemak konbinatzen dituzte emaitza interesgarriekin. Emaitza horietan oinarrituta, dependentzien analisi sintaktikoa hobetzeko, sistemen hibridazioak eskaintzen dituen bide desberdinak landu dira. 25
2 - LANAREN KOKAPENA Ezaugarrien ingeniaritzaren inguruan egindako esperimentuekin lotutako lan nagusiak hiru izan dira. Ambati et al. (2010) eta Seeker eta Kuhn (2013) lanak aztertuz, ezaugarri morfologikoak erabiltzeko moduaren garrantziaz jabetu gara. Izan ere, ezaugarri bakoitzak ekarpen desberdina baitu analisi sintaktikoan, kasu batzuetan ekarpen negatiboa dutelarik. Çetinoğlu eta Kuhn (2013) lana aztertuz, aldiz, analizatzaile sintaktiko estatistikoek sartutako informazioari lehentasun desberdina ematen diotela konturatu gara, informazio bera leku desberdinetan erabilita emaitza desberdinak erdiesten direlarik. Dependentzien analisia hobetzeko multzokatze teknikak erabiltzeko ideia, batez ere, Koo et al. (2008) lanetik atera dugu. Bertan, Brown multzoak erabiltzen dituzte ingeleserako eta txekierarako dependentzien analisia hobetzeko. Tesi-lan honetan, bertan landutako ideiak hartu ditugu eta horietan oinarritutako aldaera berriak aplikatu ditugu hainbat hizkuntzatan. Erdi-gainbegiratutako tekniketan oinarritutako esperimentuei lotutako lanen artean aipagarriena Chen et al. (2013) da. Lan horretan, dependentziak automatikoki etiketatuta dituen corpus erraldoi batetik jasotako informazioa erabiltzen dute ezaugarri berezi batzuk sortzeko. Ezaugarri berri horiek oso baliagarriak dira dependentzia zuhaitzean guraso eta semeen arteko loturak zeintzuk izango diren ondorioztatzeko. Guk, lan horretan egin diren esperimentuak zabaldu egin ditugu iturri desberdinetatik sortutako metaezaugarriak hizkuntza desberdinetan aplikatuz. 26
3 Esperimentazio-ingurunea Kapitulu honetan, segidan datozen kapituluetan aipatuko diren formatu berezi, baliabide eta ebaluaketarako erabili diren neurriei buruzko informazioa azalduko da. Are gehiago, baliabideren bat hobeto ulertzeko behar diren kontzeptuen azalpena ere emango da. Esanak esan, kapitulu hau hiru atal nagusitan banatu da: 3.1 puntuan, esaldiak sintaktikoki adierazteko erabiltzen diren eredu nagusiak aipatuko dira, baita eredu horiek errepresentatzeko erabili diren formatuak ere. 3.2 puntuan, aldiz, esku artean dugun lan hau aurrera eramateko erabili diren aurreprozesaketarako tresna, analizatzaile, corpus eta algoritmoei buruzko informazioa emango da. Bukatzeko, 3.3 puntuan, tesi-lan honetan aipatzen diren emaitza desberdinak adierazteko erabili diren neurriak aipatuko dira. 3.1 Etiketatze sintaktikoak eta formatu erabilienak Esan bezala, esaldiak sintaktikoki etiketatzeko ereduen artean, bi dira erabilienak: dependentzietan oinarritutako eredua eta osagaietan oinarritutako eredua. Dependentzietan oinarritutako ereduan (ikus 3.1.1), esaldi bat osatzen duten hitzen arteko dependentzia irudikatzen da, egitura sintaktikoa errepresentatzen duen zuhaitzean hitz bat beste baten mende dagoela adieraziz. Osagaietan oinarritutako ereduan (ikus 3.1.2), ostera, esaldia osagaietan banatzen da. Era berean, osagai horiek osagaietan banatu daitezke, guztien artean esaldiaren egitura sintaktikoa irudikatzen dutelarik. 27
3 - ESPERIMENTAZIO-INGURUNEA Esaldien egitura sintaktiko osoa adierazteko aipatutako ereduak nagusitzen diren arren, badaude azaleko sintaxia irudikatzeko ereduak ere. Hori dela eta, 3.1.3 puntuan, tesi lan honetan erabili direnak azalduko dira. 3.1.1 Dependentzietan oinarritutako eredua Dependentzietan oinarritutako etiketatze sintaktikoan, esaldia osatzen duten elementu lexikalen artean binakako erlazioak ematen dira. Binakako dependentzia erlazio hori gobernatzailearen eta mendekoaren artean gertatzen da. Gauzak horrela, i j-ren gobernatzailea, burua edo gurasoa dela esaten da eta j i-ren mendekoa edo umea dela. Dependentzietan oinarritutako eredua jarraitzen duen sintaktikoki etiketatutako esaldi batean, guraso eta semearen arteko erlazio mota zein den ere zehaztu egiten da. Hori dela eta, esaldi baten egitura sintaktikoa grafikoki zuhaitz (ikus 3.1 irudia) edo grafo (ikus 3.2 irudia) gisa irudikatzen denean, adabegiek eta nodoek guraso eta umeak irudikatzen dituzte, eta arku zuzenduek, ostera, guraso eta umeen arteko erlazio motak. Esandakoa formalki zehazteko har ditzagun n hitz dituen E = w1, ..., wn esaldia eta arkuak etiketatzeko erabiliko den A etiketa multzoa. P esaldiaren grafo zuzendu edo zuhaitz etiketatuaren definizio formala G = (I,R,L) hirukotearen bidez egingo da: • I = 1,...,n, E esaldiaren hitz-formen identifikadoreen multzoa. • R ⊆ I x I, E esaldiaren dependentzia-arkuen multzoa. • L : I → A, E esaldiaren dependentzia-arkuak etiketatzeko dependentziaetiketen multzoa. R multzoko dependentzia-arkuak guraso edo gobernatzailetik seme edo mendekora doaz eta arku horiek L dependentzia-etiketen bidez etiketatuko dira. 28
Etiketatze sintaktikoak eta formatu erabilienak 3.1 irudia – Dependentzietan oinarritutako eredua jarraituz etiketatutako esaldi baten zuhaitzaren irudikapena. Esanak esan, ondo eraikitako zuhaitz edo grafo batek, adibidez 3.1 irudiko zuhaitzak, ondorengo irizpideak bete behar ditu: • Guraso eta umeen arteko loturak aziklikoak izan behar dira, hots, umeetatik ezin da gurasora itzuli arku zuzenduak zeharkatuz. • Ume batek guraso bakarra izan dezake, baina guraso batek ume bat baino gehiago izan ditzake. 3.2 irudia – Dependentzietan oinarritutako eredua jarraituz etiketatutako esaldi baten grafo zuzenduaren irudikapena. Aurretik aipatu den bezala, dependentzia-egitura modu batean baino gehiagotan irudika daiteke. Hala ere, gauzak erraztearren hemendik aurrera zuhaitza edo dependentzia-zuhaitza deituko diogu dependentzietan oinarrituta etiketatua izan den egitura sintaktikoari. Ildo beretik jarraituz, 29
3 - ESPERIMENTAZIO-INGURUNEA dependentzia-zuhaitzean arkuak gurutzatzen ez direnean, zuhaitza proiektiboa dela esaten da. Era berean, arkuak gurutzatu egiten direnean zuhaitza ez-proiektiboa dela esaten da. Esandakoaren adibide dira 3.2 (proiektiboa) eta 3.3 (ez-proiektiboa) irudietako zuhaitzak. Esan beharra dago 3.2.1.1 atalean azalduko den dependentzien euskal zuhaitz-bankuan agertzen diren zuhaitz gehienak proiektiboak direla, ez-proiektiboen kopurua % 3tik beherakoa delarik. 3.3 irudia – Zuhaitz ez-proiektibo baten irudikapena. Irakurlea konturatuko zen jada, azaldu diren irudietan ROOT izeneko elementua gehitu dela. Elementu horren helburua zuhaitzaren erroaren (gorengo adabegia) funtzioa betetzea da, esaldiko hitz guztiek buru edo gobernatzaile bat izan dezaten. Dependentzietan oinarritutako etiketatze sintaktikoaren azalpenarekin bukatzeko, dependentziak errepresentatzeko erabiltzen diren formatu nagusiak azalduko dira ondorengo puntuetan. Formatu horietan ez da zuhaitza guraso, seme eta dependentzia erlazio motekin soilik errepresentatzen; hitz-forma bakoitzaren ezaugarriak ere biltzen dira (lema, kategoria, azpikategoria eta ezaugarri morfologikoak). Lehendabizi, dependentziak errepresentatzeko estandar bezala hartzen den formatua azalduko da 3.1.1.1 puntuan. Ondoren, azken horretan oinarritutako bi aldaera aurkeztuko dira 3.1.1.2 eta 3.1.1.3 puntuetan. Bukatzeko, 3.1.1.4 puntuan, aurrekoetatik aldentzen den dependentziak etiketatzeko formatu bat aurkeztuko da. 3.1.1.1 CoNLL-X Computational Natural Language Learning (CoNLL) konferentzian (Buchholz eta Marsi, 2006), 1997. urtetik aurrera, hizkuntzaren prozesamenduarekin lotutako gaietan ataza partekatuak antolatu dira urtero. Ataza partekatu 30
Etiketatze sintaktikoak eta formatu erabilienak edo lehiaketa horietan, partaide bakoitzak datu multzo beraren gainean egiten ditu esperimentuak bere sistemarekin. Ondoren, partaide guztien sistemek erdietsitako emaitzak konparatzen eta komentatzen dira. 2006. urtean, CoNLL konferentziaren 10. lehiaketa antolatu zen eta urte horretako ataza partekatuaren gaia dependentzietan oinarritutako analisi sintaktiko automatikoa izan zen. Partaideek eskuragarri zituzten zuhaitz-bankuak formatu konkretu batean zeuden, CoNLL-X formatuan hain zuzen ere. Formatu horretan, esaldiak lerro huts baten bidez daude banatuta eta esaldiko hitz bakoitzaren informazioa lerro batean jartzen da (ikus 3.1 taula). Hitz-forma bakoitzarentzat tabuladore baten bidez banatutako ondorengo informazioa gordetzen da: 1. ID: hitzak esaldian duen posizioaren zenbakia 2. WORD: hitz-forma 3. LEM: hitzaren lema 4. CPOS: hitzaren kategoria (coarse-grained POS) 5. POS: hitzaren kategoria eta azpikategoria (fine-grained POS) 6. FEATS: hitzaren ezaugarri morfosintaktikoak 7. HEAD: hitzaren burua 8. DEP: buruarekiko duen dependentzia erlazioa Informazioa 10 zutabetan ematen den arren, azken bi zutabeetan ematen den informazioa hautazkoa da eta kasu gehienetan ez dira erabiltzen zutabe horiek. Hori dela eta, bi zutabe horiek ez ditugu aipatu azaldu berri dugun zerrendan eta 3.1 taulan ez ditugu sartu. Esan bezala, aipatu berri dugun taulan (3.1 taula), CoNLL-X formatuan etiketatutako euskarazko esaldi bat aurkezten da. Bertan, adibidez, horretan hitza determinatzaile erakusle arrunta dela adierazten da, baita bere kasua inesiboa, numeroa singularra eta mugatua dela ere. Dependentzia sintaktikoari buruz, berriz, bere burua Eraso hitza dela esaten da (HEAD = 1) eta beraien arteko dependentzia erlazioa detmod motakoa dela. Era berean, Eraso hitza izen arrunta dela esaten da eta bere buruarekin (hil) ncmod dependentzia erlazioa duela. 31
Etiketatze sintaktikoak eta formatu erabilienak Aurreko zerrendan, parentesi artean automatikoa hitza duten zutabeetan automatikoki erauzitako informazioa erabiltzen dela esan nahi da. Adibidez, PLEMMAk ingelesezko predicted lemma esan nahi du. Aipatzekoa da ere predikatu bati esleitu zaion adierak dituen argumentu kopurua haina zutabe gehitzen direla APREDs atalean. Hala ere, gure esperimentuetarako lehenengo 12 zutabeak soilik erabili ditugu, eta gainontzeko zutabeei azpimarra esleitu zaie. Bestalde, tresna automatikoen informazioa behar den zutabeetan urre-patroi informazioa erabili da. Horrenbestez, adibidez, LEMMA eta PLEMMA zutabeetan informazio bera erabili da, POS eta PPOS, FEATS eta PFEATS, HEAD eta PHEAD, eta DEPREL eta PDEPREL zutabeetan egin den bezala. 3.1.1.3 CoNLL-U 6. kapituluan sakonago azalduko den Universal Dependencies (UD) edo Dependentzia Unibertsalak proiektuaren helburuetako bat hainbat hizkuntzatarako era berean etiketatutako zuhaitz-bankuak sortzea da. Helburu hori bete ahal izateko gidalerro batzuk jarraitu behar dira, bakoitzak bere hizkuntzan duen zuhaitz-bankua bihurtu dezan. Gidalerro horietan, kategoriak, ezaugarri morfologikoak eta dependentzia erlazioak bihurtzeko azalpenak ematen dira, baita zuhaitz-bankua zein formatutan sortu behar den ere, zehazki CoNLL-U formatuan. Aurretik esan den bezala, Dependentzia Unibertsalak proiektu barnean erabiltzen den formatua CoNLL-X formatuan oinarritzen da. Hori dela eta, azken hori hartu da eta proiektuaren beharrizanetara egokitu da. Gauzak horrela, hitz-forma bakoitzarentzat tabuladore baten bidez banatutako ondorengo informazioa gordetzen da bertan: 1. ID: hitzak esaldian duen posizioaren zenbakia 2. FORM: hitz-forma 3. LEMMA: hitzaren lema 4. UPOSTAG: hitzaren UD kategoria 5. XPOSTAG: hitzaren jatorrizko kategoria (bihurtu gabea) 6. FEATS: hitzaren UD ezaugarri morfosintaktikoak 7. HEAD: hitzaren burua 8. DEPREL: buruarekiko duen dependentzia erlazioa 9. DEPS: bigarren mailako dependentzien zerrenda 10. MISC: beste edozein ohar edo ezaugarri 33
3 - ESPERIMENTAZIO-INGURUNEA ID W LEM UP XP FEATS H DEP 1 Has hasi VERB _ VerbForm=Inf 0 root 2 dadila *edin AUX _ Number[abs]=Sing|Person[abs]=3 1 aux 3 liga liga NOUN _ Case=Abs|Definite=Def|Number=Sing 1 nsubj 4 . . PUNCT _ _ 3 punct 3.2 taula – Euskarazko zuhaitz-bankutik UD formatura bihurtutako esaldi baten adibidea. W = WORD, LEM = LEMMA, UP = UPOSTAG, XP = XPOSTAG, H = HEAD eta DEP = DEPREL. Aipatzekoa da euskarazko UD zuhaitz-bankuan azken bi zutabeak ez direla erabili; 5. zutabeari ere azpimarra esleitu zaio. Hala ere, etorkizunean zutabe horretako informazioa behar izanez gero, modu errazean berreskura daiteke. 3.2 taulan euskarazko UD zuhaitz-bankutik ateratako esaldi bat bildu dugu. Bertan liga hitzari erreparatzen badiogu, bere kategoria izena dela (NOUN ), bere kasua absolutiboa dela, mugatua dela eta singularrean dagoela adierazten da. Are gehiago, liga hitza, esaldian erroaren papera betetzen duen Has hitzaren subjektua dela ere esaten da. 3.1.1.4 Murriztapen Gramatika formatua (VISL CG Format) Esaldiak edo hitzak Murriztapen Gramatika formalismoa (Karlsson et al. 1995) erabilita etiketatzeko modu bat baino gehiago dagoen arren, tesi honetan VISL CG formatua (hemendik aurrera MG formatua) soilik erabili da. MG formatuan, esaldia osatzen duten hitzak goitik behera erakusten dira eta hitz bakoitzaren atzetik hurrengo lerroan berari buruzko informazioa aurkezten da. Informazio hori mota askotakoa izan daiteke: lema, kategoria, azpikategoria, ezaugarri morfologikoak, dependentzia sintaktikoa... 3.4 irudian, MG formatuan etiketatuta dagoen esaldi bat ikus daiteke. Bertan hitz bakoitzaren lema, kategoria, azpikategoria, ezaugarri morfologikoak, funtzio sintaktikoa, hitz segida mota eta dependentzia etiketa zehazten dira hurrenez hurren. Gainera, hitz bakoitzaren dependentzia etiketarekin batera etiketa hori duen hitzaren burua esaldian zein noranzkotan dagoen ere adierazten da ’<’ (aurretik) eta ’>’ (ondoren) ikurren bitartez. 34
Etiketatze sintaktikoak eta formatu erabilienak 3.4 irudia – MG formatuan etiketatutako esaldi baten adibidea. 3.1.2 Osagaietan oinarritutako eredua Izenak dioen bezala, osagaietan oinarritutako etiketatze sintaktikoaren oinarria osagaia da eta elementu hori unitate edo sintagma bakarra osatzen duen hitz multzo gisa definitu daiteke. Esanak esan, esaldia izen-sintagma, aditzsintagma eta antzerako egituren papera hartzen duten osagaietan banatzen da. Era berean, elementu horiek osagai txikiagoetan banatu daitezke, denen artean zuhaitz bat eratzen dutelarik. Esaldiaren osagai bakoitza nola deskonposatu azaltzen duten formalismo gehienak Chomsky-ren Testuingururik Gabeko Gramatikan (hemendik aurrera TGG) oinarritzen dira (Chomsky 1956, 1965, 1981). Esan daiteke, TGG bat elementu bakoitza zein osagaitan banatu behar den edo zein osagairekin ordezkatu behar den adierazten duen erregela multzoa dela. Erregela horietan bi motatako sinboloak aurki ditzakegu: bukaerakoak eta ez-bukaerakoak. Bukaerakoak, hitz arruntak dira (kotxea, euria, etorri...); ez-bukaerakoak, ostera, guztiz deskonposatu gabe dauden eta oraindik ordezkatu daitezkeen elementuak dira (izen-sintagma, aditz-sintagma, determinatzailea...). TGGren deskribapen formala egiteko, G = (N, Σ, P, S) laukotea erabiliko da: - N : ez-bukaerako ikurren multzoa - Σ: bukaerako ikurren multzoa - P: A → α bezalako produkzioen edo erregelen multzoa, non A ∈ N eta α ∈ (Σ S N )* multzoaren ikurren katea den - S: hasierako ikurra Esandakoa hobeto ulertzeko, 3.3 taulan euskarazko TGG bat aurkezten da. Taula aztertzen bada, gramatika horren arabera esaldia izen-sintagma 35
3 - ESPERIMENTAZIO-INGURUNEA 1. E → IS-ERG IS-ABS AS 2. IS-ERG → IZERG 3. IS-ABS → IZEABS 4. AS → ADITZA LAGUNTZAILEA 5. IZERG → gizonak | katuak 6. IZEABS → etxea | baloiak 7. ADITZA → ikusi | edan | erabili 8. LAGUNTZAILEA → du | da | ditu 3.3 taula – Euskarazko esaldi baten erregela sorta. Bukaerako ikurrak beltzez. ergatibo, izen-sintagma absolutibo eta aditz-sintagma batez osatzen da. Era berean, esaterako, aditz-sintagma aditz batez eta laguntzaile batez osatzen da. Bestalde, erregela multzo hori erabilita eraiki den Katuak etxea ikusi du esaldiaren zuhaitza aurkezten da 3.5 irudian. Zuhaitzean hiru motatako adabegiak aurki ditzakegu: erroa (gorengo adabegia), barne-adabegiak (gurasoa eta umeak dituztenak) eta hostoak (umerik ez dutenak). 3.5 irudian erroa E elementua da (esaldia) eta barne-adabegiak IS-ERG (izen-sintagma ergatiboan), IZERG (izena ergatiboan), IS-ABS (izen-sintagma absolutiboan), IZEABS (izena absolutiboan), AS (aditz-sintagma), ADITZA eta LAGUNTZAILEA dira. Hostoak, berriz, esaldian erabili diren hitzak dira: Katuak, etxea, ikusi eta du. 3.5 irudia – Euskarazko esaldi baten osagaietan oinarritutako zuhaitzsintaktikoa. 36
Etiketatze sintaktikoak eta formatu erabilienak 3.1.3 Azaleko sintaxia etiketatzeko formatuak Esaldiak sintaktikoki etiketatzeko erabili ditugun eredu nagusiak dependentzietan oinarritutakoa eta osagaietan oinarritutakoa diren arren, azaleko sintaxiarekin lan egiten duten analizatzaileak ere erabili dira tesi honetan (aurrerago azalduko diren IXATI eta ML IXATI analizatzaileak). Analizatzaile horiek, IOB formatuan oinarritzen dira lan egiteko. Horrenbestez, 3.1.3.1 puntuan etiketatzeko estilo edo formatu hori aztertuko dugu. 3.1.3.1 IOB formatua (Inside/Outside/Beginning) IOB formatua, chunken hasierak eta bukaerak markatzeko erabiltzen den formatua da. Chunkak (Abney, 1991) sintagma kategoriako zatiak dira, eta sintaktikoki erlazionaturiko hitzez osatuta daude. Chunken barneko egitura aztertuz gero, burua eta bere modifikatzaileak bereiziko genituzke. Horrela bada, testua chunketan zatitzea gainjartzen ez diren eta elkarrekin sintaktikoki erlazionaturik dauden hitz segidak identifikatzean datza. Era horretara, esaldi bateko izen-sintagmen eta aditz-kateen hasierak eta bukaerak markatu daitezke. Formatu honetan erabiltzen diren etiketak ondorengoak dira: − I: Hitza chunkaren barruan dagoela esateko erabiltzen da − O: Hitza ez dela chunkaren atal bat esateko erabiltzen da − B: Hitza chunkaren hasierako hitza dela esateko erabiltzen da Esan beharra dago formatu honen aldaera asko erabiltzen direla eta bakoitzak bere beharrizanetara moldatzen duela formatua. Esaterako, guk erabili ditugun chunkerrek formatu hau erabiltzen dute emaitza bueltatzeko, baina bakoitzak bere erara. 37
Oinarrizko baliabideak 3.2.1.1 Dependentzien euskal zuhaitz-bankua EPEC corpusa euskarazko 300.000 hitz biltzen dituen corpusa da. Corpusean bildutako informazioa EEBS proiektutik1 eta Euskaldunon Egunkaria egunkaritik lortu da eta domeinu desberdinak jorratzen dira bertan: kirola, politika, aisialdia, kultura, iritzia eta abar. EPEC corpusa Hizkuntzaren Prozesamenduaren hainbat atazatan erabili da eta bere tamaina oso handia ez den arren, euskara bezalako hizkuntza baterako oso baliabide garrantzitsua da. EPEC corpusean dependentzia sintaktikoak etiketatu zirenean EPECDEP izeneko corpusa sortu zen (Aranzabe, 2008; Aldezabal et al., 2009). Esku artean dugun dependentzien euskal zuhaitz-bankua EPEC-DEP corpusa CoNLL-X formatura egokitu ondoren sortu zen. Egokitzapen horren ondoren, dependentzien euskal zuhaitz-bankuak 150.000 hitz ditu 11.225 esalditan banatuta. Maila desberdinetako urre-patroi analisiak biltzen ditu: lema, kategoria, azpikategoria, ezaugarri morfologikoak eta dependentzia sintaktikoak. Zuhaitz-bankuan 22 kategoria desberdin bildu dira, 27 azpikategoria, 17 ezaugarri morfologiko eta 31 dependentzia sintaktiko mota. Arku ez-proiektiboen kopurua ere aipatzekoa da, % 1,3a hain zuzen. Zuhaitzbankuan erabilitako dependentzia etiketen azalpenak A eranskinean bildu dira eta analisi kateko etiketen azalpenak, aldiz, http://ixa2.si.ehu.es/ iakesgoenaga/AnalisiKatekoLaburtzapenak.ods dokumentuan. 3.2.1.2 SPMRL 2013-2014 corpusak 2013an Statistical Parsing of Morphologically Rich Languages kongresuan (Seddah et al., 2013) morfologikoki aberatsak diren hizkuntzetan zentratu zen ataza partekatua antolatu zuten. Bertan, dependentzietan oinarritutako edo osagaietan oinarritutako zuhaitz-bankuak ardatz gisa hartuz, hizkuntza desberdinen analisi sintaktikoan emaitzarik hoberenak erdiesteko hainbat partaide lehiatu ziren. Partaideen esku utzi zen bakoitzak aztertu nahi zituen hizkuntzak eta zuhaitz-bankuen egitura mota aukeratzea (dependentzietan oinarritutakoa edo osagaietan oinarritutakoa). Hurrengo urtean, berriro antolatu zen kongresua (Seddah et al., 2014) eta urte horretako helburuetako bat analisi sintaktikoan erdi-gainbegiratutako iturrietatik erauzitako ezagutza erabiltzea izan zen. Hori dela eta, hizkuntza 1www.euskaracorpusa.net 39
3 - ESPERIMENTAZIO-INGURUNEA bakoitzerako oinarrizko zuhaitz-bankuez gain, dependentziak automatikoki etiketatutako zuhaitz-banku erraldoiak utzi ziren eskuragarri. Guk bi kongresuetan hizkuntza berdinak aukeratu ditugu: euskara, frantsesa, alemana, hungariera eta suediera. Horrenbestez, 3.4 taulan bildu ditugu hizkuntza horietarako oinarrizko zuhaitz-bankuen eta automatikoki etiketatutako zuhaitz-bankuen ezaugarriak. Esan beharra dago, oinarrizko zuhaitz-bankuen lema, kategoria, azpikategoria eta ezaugarri morfologikoak automatikoki eratorritakoak direla. Euskarazko zuhaitz-bankuen tamaina dependentzien euskal zuhaitz-bankuaren tamaina baino txikiago da. Izan ere, ataza partekatuetan dependentzietan oinarritutako zuhaitz-bankuetan eta osagaietan oinarritutako zuhaitz-bankuetan esaldi berdinak ordena berdinean joan behar baitira, eta parekatze hori % 100ean ezin izan baita burutu antolatzaileek eskatzen duten datarako. Hizkuntza Train Dev Test Erdi-gainbegiratutakoa Euskara (Aduriz et al., 2003) 96.368 13.851 11.457 150M Orekatua Frantsesa (Abeillé et al., 2003) 443.113 38.820 75.216 120M Berrien zerbitzua Alemana (Seeker eta Kuhn, 2012) 719.532 76.704 92.004 205M Wikipedia Hungariera (Vincze et al., 2010) 170.141 29.989 19.908 100M Berrien zerbitzua Suediera (Nivre et al., 2006) 76.357 9.341 10.690 24M Orekatua 3.4 taula – Esperimentuetan erabili diren hizkuntza desberdinetako zuhaitz-bankuen ezaugarriak. 3.2.1.3 Fenomeno linguistiko konkretuen zuhaitz-bankuak 4. kapituluan hibridazio mota desberdinak landuko dira. Horietako batean estatistiketan oinarritutako analizatzaile sintaktikoak eta erregeletan oinarritutako analizatzaile sintaktikoak konbinatzen dira. Konbinazio horrekin, alde batetik, euskararen analisi sintaktiko orokorrean lortzen diren emaitzak neurtu nahi dira; beste aldetik, hibridazio mota horrek euskararen fenomeno linguistiko konkretuetan erdiesten dituen emaitzak aztertu nahi dira. Hori dela eta, azken esperimentu horiek aurrera eramateko, hiru fenomeno linguistiko aukeratu dira eta fenomeno horietaz osatutako zuhaitz-bankuak bildu nahi dira. Aukeratutako fenomenoak, galderak, koordinazioa eta esaldi konpletiboak dira. Hala ere, oraingoz galderazkoen zuhaitz-bankua soilik osatu da, gainontzekoak osatzeko lehen urratsak eman direlarik. Galderazko esaldiak, galdera 40
Oinarrizko baliabideak erantzun (Question answering) corpus batetik hartu dira eta lema, kategoria, azpikategoria eta ezaugarri morfologikoak automatikoki esleitu ondoren, dependentzia sintaktikoak eskuz etiketatu dira (CoNLL-X formatua). Gauzak horrela, 102 esalditan banatutako 803 hitzeko zuhaitz-bankua osatu da. Esaldien luzerari dagokionez, esaldiak 5-15 hitz bitartekoak dira. 3.2.2 Aurreprozesaketarako tresnak Puntu honetan, analisi sintaktikorako lagungarria den informazioa sortzen duten tresnak aztertuko dira. Maila desberdinetako informazioa sortzen dute, tokenizaziotik hasita multzokatze mota desberdinetako informaziora arte. Esan beharra dago, ondorengo lerroetan tesi-lan honetan erabili diren aurreprozesaketarako tresnak soilik azalduko direla. Horrenbestez, euskararekin soilik lan egiten duten tresnak (ikus 3.2.2.1 eta 3.2.2.2 puntuak) eta hizkuntza desberdinekin lan egiten duten tresnak aztertuko dira (ikus 3.2.2.3 eta 3.2.2.4 puntuak). 3.2.2.1 MORFEUS MORFEUS (Aduriz et al., 1998) analizatzaile morfosintaktikoaren lana 4 atal edo modulutan banatzen da: tokenizazioa, segmentazioa, morfosintaxia eta Hitz Anitzeko Unitate Lexikalen (HAUL) tratamendua. 3.7 irudia – MORFEUS tresnaren moduluen irudia. Tokenizazioa Tokenizatzaileak testu gordina jaso eta elementu bakunetan banatzen du. Elementu bakun edo token horietako bakoitza, hitza, zenbaki 41
3 - ESPERIMENTAZIO-INGURUNEA arrunta, zenbaki erromatarra, hitz deklinatu gabea, deklinatua, sigla, zuriunea, puntuazio marka edo laburdura den identifikatzen da eta kasu bakoitzean gehitu behar zaizkion ezaugarriak gehitzen zaizkio. Segmentazioa edo analisi morfologikoa Segmentatzailearen lana, token bakoitza lema eta morfemetan zatitzea da, posible diren interpretazio guztiak bilduta; horretarako, euskarri bezala Euskararen Datu Base Lexikala (EDBL) (Aldezabal et al., 2001) hartzen du. Esaterako, tokena izena edo izenondoa denean, bere kategoria, azpikategoria, kasua, numeroa, etab... identifikatzen dira. Tokena aditza denean, berriz, modua, denbora, edo aspektua bezalako ezaugarriak detektatzen dira. Morfosintaxia Morfosintaxiaren bidez hitzen barne-egitura eta egitura horiek beste forma batzuekin sintagma eta perpausak osatzeko konbinatzen direnean finkatzen diren erlazioak aztertzen dira. Hitzen egitura zehazteko, testuingururik gabeko gramatika bat erabili da (Gojenola, 2000b; Aduriz et al., 2000) eta PATR formalismoaren inplementazio baten bidez (Shieber, 1986) hitzen barruko analisi morfosintaktikoa egin da. Beste era batera esanda, aurreko fasean sortutako morfemetatik abiatuz hitz-formaren interpretazio posible bakoitzarentzako ezaugarri-egitura bat lortu da. Hitz Anitzeko Unitate Lexikalen (HAUL) tratamendua HAULak tratatzeko HABIL (Urizar, 2012) tresna erabiltzen da. Tresna horrek EDBLn gordeta dauden HAULen deskribapenak aztertzen ditu, HAUL hautagaia benetan HAULa den identifikatzeko. Ondoren, HAULaren interpretazio guztien analisi morfosintaktikoak sortuko ditu osagaien interpretazioetan oinarrituta katean integratzeko. 3.2.2.2 EUSTAGGER lematizatzailea/etiketatzailea EUSTAGGERen (Ezeiza, 2002) lana MORFEUSen irteeran sortutako analisi morfosintaktiko guztien artetik testuinguruan egokia den analisia aukeratzea da. EUSTAGGERrek bi anbiguotasun morfosintaktiko motarekin egiten du lan: kategoriarena eta morfema ez-askearena. Anbiguotasun hori ebazteko, desanbiguazio morfologikoaren modulua (Ezeiza et al., 1998) bi urratsetan konbinatu da: 42
Oinarrizko baliabideak • Lehenengo urratsean, Murriztapen Gramatika formalismoaren bitartez, hizkuntza-ezagutzan oinarritutako desanbiguazioa egiten da. • Bigarren urratsean, aldiz, corpusetan oinarritutako teknika estatistikoa (Markov-en eredu ezkutua) erabiltzen da. Teknika horren funtsa, hitzak dituen interpretazio guztien artetik egokiena, corpus handi batetik ateratako estatistikak kontuan hartuta, aukeratzean datza. 3.8 irudia – MORFEUS eta EUSTAGGER tresnen moduluen irudia. 3.2.2.3 Brown multzoak sortzeko tresna Brown multzoak sortzeko Liang (2005) lanean sortutako Brown algoritmoaren (Brown et al., 1992) inplementazioa erabili dugu. Tresna hori C++ lengoaia erabilita inplementatu da eta sarrera gisa testu gordina hartu eta hitz bakoitzarentzat bere Brown multzoa bueltatzen du. Tresnak, hitzak nahi diren haina multzotan banatzeko aukera ematen du. Hala ere, oso kontuan hartzekoa da tresnak multzoak bueltatzeko denbora hertsiki lotuta dagoela pasatako corpusean dauden hitz desberdinen kopuruarekin eta sortu nahi ditugun multzo kopuruarekin, hau da, bere konplexutasun funtzioa O(NC2) da, non N corpuseko hitz kopurua eta C sortu nahi diren multzoen kopurua diren. Esanak esan, Brown multzoak zer nolakoak diren azaltzeko, ondorengo lerroetan Brown algoritmoaren nondik norakoak aztertuko dira. 43
Oinarrizko baliabideak rruan erabiltzen diren hizkuntzen ereduak erauzteko eta ezaugarriak ikasteko teknikak erabiliz lortzen diren hitzen errepresentazio bektorialak dira. Hitz bakoitzari bektore bat esleitzen zaio, non bektore bakoitza dimentsio bakoitza errepresentatzen duen koordenatuez osatua dagoen. Era horretara, hitz bakoitza errepresentatzen duen bektoreak, esleitutako dimentsio kopurua hainako luzera izango du. Word2vec tresna, bi geruza dituen sare neuronalekin eratutako bi eredutan oinarritzen da: Skip-gram eta CBOW (continuous bag-of-words). CBOW ereduan, uneko hitza zein den asmatzen saiatzen da bere testuinguruaren arabera. Demagun Ander etxera joan da esaldia dugula eta bilaketa leihoa batekoa dela. Uneko hitza etxera dela kontsideratzen bada, eredua uneko hitz probableena lortzen saiatzen da Ander eta joan hitzak (testuingurua) erabilita. Skip-gram ereduan kontrakoa egiten da; etxera hitza hartuta, bateko leiho barruan testuinguru probableena zein den asmatzen saiatzen da. Esanak esan, Word2vec tresnak testu gordina jasotzen du sarrera bezala eta hitz bakoitzarentzako bektore bakarra bueltatzen du irteeran. Hitzbektoreek daukaten ezaugarri interesgarrietako bat, beraien artean eragiketa aljebraikoak egin daitezkeela da. Adibidez, errege hitzaren bektoreari gizon hitzaren bektorea kentzen bazaio eta emakume hitzaren bektorea gehitzen bazaio, erregina bektoretik oso hurbil dagoen bektorea ateratzen da. Hurbiltasuna, 3.3 puntuan azalduko dugun kosinu distantziarekin kalkulatzen da. Dena den, tesi-lanean ez dira hitz-bektoreak bere horretan erabili, horietan oinarritutako multzoak baizik. Hitz-bektoreetan oinarritutako multzoak sortzeko ere Word2vec tresna erabili da, zeinak K-means multzokatze algoritmoa inplementatzen duen. K-means multzokatze algoritmoa K-means multzokatze algoritmoa (Hartigan eta Wong, 1979), gehienbat datu meatzaritzan erabiltzen den algoritmoa da. Algoritmoaren funtsa, n elementu k multzotan banatzea da, n elementuetako bakoitza zentroide hurbilena duen multzoan banatzen delarik. Algoritmoak bi urrats hauek ematen ditu gelditzeko baldintza bete arte: • Esleipen urratsa: Elementu bakoitzari batezbesteko hurbilena duen multzoa esleitzen zaio. • Eguneraketa urratsa: Multzoetako zentroide berriak kalkulatzen dira. Zentroidea n dimentsio dituen espazio batekoa den elementu bat 45
3 - ESPERIMENTAZIO-INGURUNEA hiperplanoarekiko n-bolumena duten bi zati berdinetan banatzen duten hiperplano guztien ebakidura da (ikus 3.10 irudia). 3.10 irudia – Triangeluaren zentroidea. Algoritmoa esleipen urratsean aldaketarik ez dagoenean gelditzen da. Esandakoa hobeto ulertzeko adibide bat erabiliko dugu. Demagun 3.5 taulako elementuak (A, B, C eta D) multzokatu nahi ditugula K-means algoritmoarekin. Elementua Pisua Altuera A 1 1 B 2 1 C 4 3 D 5 4 3.5 taula – A, B, C eta D elementuen pisu eta altueren balioak. 46
Oinarrizko baliabideak 3.11 irudia – 3.5 taulako elementuen irudikapen grafikoa. Taulako elementuak grafikoki 3.11 irudian irudikatu dira. K-means algoritmoaren lehenengo urratsa k zentroide hasieratzea da. Kasu honetan k = 2 izatea eta hasierako zentroideak A eta B elementuak izatea aukeratu da (ikus 3.12 irudia, zentroideak gorriz). 3.12 irudia – Zentroideen hasieraketa. Esleipen urratsean A elementua lehenengo multzoari esleitu zaio eta B, C eta D elementuak bigarren multzoari esleitu zaizkio, hurbilen duten zentroidea bigarrena baita. Eguneraketa urratsean zentroide berriak kalkulatzen dira (ikus 3.13 irudia). 47
3 - ESPERIMENTAZIO-INGURUNEA 3.13 irudia – Zentroideen eguneraketa. Hurrengo esleipen urratsean A eta B elementuak lehenengo multzoari esleitu zaizkio eta C eta D elementuak bigarren multzoari. Hurrengo eguneraketa urratsean zentroide berriak kalkulatzen dira berriro (ikus 3.14 irudia). Hurrengo esleipen urratseko esleipenak ez dira aldatzen eta algoritmoak ez du aurrera jarraitzen. Horrenbestez, A eta B elementuak lehenengo multzoari esleitu zaizkio eta C eta D elementuak bigarren multzoari. 3.14 irudia – Zentroideen eguneraketa berria. 3.2.3 Analizatzaile sintaktikoak Puntu honetan, tesi-lanean erabili diren analizatzaile sintaktikoak aztertuko dira. Mota desberdinetako analizatzaile sintaktikoak erabili dira. Horrenbestez, azalpena hiru zatitan banatu da: 3.2.3.1 puntuan estatistiketan oinarritutako analizatzaile sintaktikoei buruzko informazioa emango da; 3.2.3.2 48
Oinarrizko baliabideak puntuan, berriz, erregeletan oinarritutako analizatzaileak azalduko dira. Bukatzeko, 3.2.3.3 puntuan, analisi sintaktikoak bozketa bidez konbinatzen dituen tresna estatistikoa azalduko da. 3.2.3.1 Estatistiketan oinarritutako analizatzaile sintaktikoak Estatistiketan oinarritutako analizatzaile sintaktiko desberdinez baliatu gara esperimentuak gauzatzeko. Alde batetik, dependentzien analisi sintaktiko osoa egiten dutenak (parser) erabili ditugu; beste aldetik, chunker estatistiko bat erabili dugu euskarazko testuetan aplikatzeko. Emango diren azalpenetan, lehenengo, dependentzien analisi sintaktiko osoa egiten duten analizatzaileei buruzko informazioa emango da bi zatitan banatuta: trantsizioetan oinarritutako analizatzaileak (3.2.3.1.1) eta grafoetan oinarritutako analizatzaileak (3.2.3.1.2). Ondoren, chunker estatistikoa azalduko da 3.2.3.1.2 puntuan. 3.2.3.1.1 Trantsizioetan oinarritutako parserrak Trantsizioetan oinarritutako analizatzaile sintaktikoen funtzionamendua azaldu da 2.1.1 puntuan. Horrenbestez, puntu honetan, erabili diren mota horretako analizatzaileak aztertuko dira. Trantsizioetan oinarritutako MaltParser (Nivre, 2006; Nivre et al., 2007b) parserra eta hori optimizatzeko MaltOptimizer tresna (Ballesteros eta Nivre, 2012b) erabili dira tesi-lan honetako zenbait esperimentu burutzeko. Ondorengo lerroetan tresna horiei buruzko informazioa emango da, esperimentuetarako horiek aukeratu izanaren arrazoiekin batera. MaltParser MaltParser2 analizatzaileak sarrera gisa CoNLL-X formatuan dagoen zuhaitz-bankua jasotzen du ikasketarako eta testerako, eta formatu horretan bertan bueltatzen ditu esaldien dependentzia zuhaitzak. Parserraren funtzionamenduan hiru atal nagusi bereizi daitezke: analisi sintaktikorako algoritmoa, ezaugarri-eredua eta ikasketa automatikorako aukeratzen den sailkatzailea. MaltParserrek trantsizioetan oinarritutako hainbat algoritmo eskaintzen ditu analisi sintaktikorako: Nivre algoritmoak, Pila algoritmoak, Covington algoritmoak eta Multiplanar algoritmoak. Guk erabili duguna Pila algoritmoen familiako Stacklazy algoritmo ez-proiektiboa (Nivre, 2009; Nivre et al., 2http://www.maltparser.org/ 49
3 - ESPERIMENTAZIO-INGURUNEA 2009) izan da, egindako probetan algoritmo hori erabilita lortu ditugulako emaitzarik hoberenak. Hurrengo trantsizioa zein izango den erabakitzeko ezaugarri-eredua sortzen da; hori definitzeko, analizatzaileak emandako urratsen historia eta sarreran dauden uneko elementuen ezaugarriak erabiltzen dira. Ezaugarrieredua, ezaugarri sinplez osatutako dimentsio handiko bektore bat da, eta ezaugarri sinple horiek definitzeko bi funtzio erabiltzen dira: • Helbide funtzioa: Funtzio honen bidez, sortu diren egitura partzialetatik edozein hitzetara heltzeko erabakiak jaso daitezke. • Egozpen funtzioa: Egozpen funtzioaren bidez, hitzen ezaugarri morfosintaktikoak lortzen dira (hitz-forma, lema, kategoria, azpikategoria etab...). Esperimentuetan ezaugarri-ereduaren balio lehenetsiak erabili ditugu: pila eta bufferrean dauden hitzen kategoria gramatikalak, hitz-formak eta gurasoekin dituzten dependentzia erlazioak. Ezaugarrien arteko konbinaketak egiteko, aldiz, kategorien arteko n-gramak eta kategoria eta hitz-formen arteko bikoteak erabili dira. Sarrerako datuetatik abiatuz, ikasketa automatikorako sailkatzaileak datu horiei dagokien klasea iragarriko du. MaltParserren kasuan, sailkatzailea ezaugarri-ereduan oinarrituta hurrengo trantsizioa zein izango den erabakitzeko erabiltzen da, kasu batzuetan analisi sintaktikorako algoritmoak informazio hori eskatuko baitio sailkatzaileari. MaltParser, ikasketa automatikorako sostengu bektore makinez baliatzen da (Support Vector Machine, SVM ) (Cortes eta Vapnik, 1995). Are gehiago, bi pakete daude hautagai SVM sailkatzaileen artean: LibSVM (Chang eta Lin, 2001) eta LibLINEAR3 (Fan et al., 2008) paketeak, guk azken hori baliatu dugularik. Behin MaltParser analizatzailea azalduta, hori erabiltzeko arrazoi nagusiak emango dira hurrengo lerroetan. Arrazoi nagusiak hiru izan dira: − Ugaritasuna: Metodologia desberdinak aplikatzen dituzten analizatzaile sintaktikoak erabiltzea pentsatu dugu emaitza aberatsagoak lortzeko asmoarekin. Gauzak honela, MaltParser, trantsizioetan oinarritzen diren parserren artean ezagunena dela esan daiteke. 3https://www.csie.ntu.edu.tw/~cjlin/liblinear/ 50
Oinarrizko baliabideak − Eraginkortasuna4: Analizatzaile sintaktiko ugari eskura izan arren, MaltParser erabiltzea pentsatu dugu topologikoki desberdinak diren hainbat hizkuntzatan aplikatu ondoren emaitza onak lortu dituztelako era guztietako esperimentuetan urteetan zehar. − Azkartasuna: Argi dago parser bat eraginkorra izatea komeni dela emaitza onak lortzeko, baina azkarra izatea ere oso garrantzitsua da ahalik eta esperimentu gehien egin ahal izateko ahalik eta denbora laburrenean. Erreferentzia bezala, 100.000 hitzeko zuhaitz banku batetik ikasten, MaltParser gai da ordu bete eta hamar minututan emaitzak bueltatzeko 4Gb-eko Intel Core i5 batean (ikasketa + testa). MaltOptimizer MaltOptimizer5, ikasketarako corpusean oinarrituta MaltParserrek eman beharreko urratsak optimizatzen dituen tresna da. MaltOptimizer tresnak burutzen duen optimizazioa hiru fasetan banatzen da: − Datuen baliozkotzea eta azterketa: Datuen baliozkotzean, sartutako informazioa formatu egokian dagoen (CoNLL-X ) begiratzen da, baita dependentzia zuhaitzak ongi eraikita dauden ere. Datuen azterketan, ostera, ikasketarako zuhaitz-bankuko informazioa biltzen da. Adibidez, hitz/esaldi kopurua eta ez-proiektiboak diren arku/zuhaitzen portzentajea. 3.15 irudia – Algoritmo proiektibo hoberena aukeratzeko erabaki zuhaitza. 4Analizatzaile bat aukeratzeko arrazoiak ematean eraginkortasuna aipatzen dugunean, emaitzei lotutako eraginkortasuna adierazi nahi da eta ez algoritmoaren exekuzio denborarekin lotutako eraginkortasuna (eraginkortasun algoritmikoa). 5http://nil.fdi.ucm.es/maltoptimizer/install.html 51
3 - ESPERIMENTAZIO-INGURUNEA − Analisi sintaktikorako algoritmoa: Bigarren fase honetan, analisi sintaktikorako algoritmo egokiena aukeratzen da lehenengo fasean bildutako informazioan oinarrituta. Ikasketarako zuhaitz-bankuan zuhaitz ez-proiektiborik ez badago, algoritmo proiektiboen artean aukeratzen da (ikus 3.15 irudia). Zuhaitz-bankuan zuhaitz ez-proiektibo asko badaude, berriz, zuhaitz ez-proiektiboak tratatzeko algoritmoak aztertzen dira (ikus 3.16 irudia). Bestalde, zuhaitz ez-proiektibo eta proiektiboen kopurua antzerakoa bada, aipatutako bi algoritmo motak aztertzen dira. − Ezaugarrien aukeraketa: Hirugarren fasean, ezaugarri-eredua optimizatzen da. Horretarako, lehendabizi, oinarrizko ezaugarri-ereduan sartu diren ezaugarri guztiek ekarpena duten ala ez aztertzen da. Ondoren, ahalmen handiena duten ezaugarriekin esperimentuak egiten dira horiek banan-banan eta konbinaketen bidez probatuz. MaltOptimizer aukeratu izanaren arrazoiak MaltParser aukeratu izanaren oso antzekoak dira, bata bestearen optimizazioa baita. Hala ere, badaude zenbait desberdintasun. MaltOptimizerrek eraginkortasun hobea dauka, kasu batzuetan 3 puntuko hobekuntza erdiesten delarik. Ezaugarri negatibo bezala, aldiz, MaltOptimizerrek denbora gehiago behar du emaitza bueltatzeko. Erreferentzia bezala, 100.000 hitzeko zuhaitz-banku batetik ikasten, MaltParserrek baino hogeita hamabost minutu gehiago behar ditu 4Gb-eko Intel Core i5 batean (ikasketa + testa). 3.16 irudia – Algoritmo ez-proiektibo hoberena aukeratzeko erabaki zuhaitza, non PP = erdi-proiektiboa den. 3.2.3.1.2 Grafoetan oinarritutako parserrak Grafoetan oinarritutako analizatzaile sintaktiko estatistikoen eredua 2.1.2 puntuan azaldu da. Hori 52
Oinarrizko baliabideak dela eta, tesi lan honetan erabili diren mota horretako parserretan jarriko dugu arreta. Grafoetan oinarritutako bi parserretaz baliatu gara: MSTParser (McDonald et al., 2005, 2006) eta Mate (Bohnet, 2010) parserrak. MSTParser MSTParser6 analizatzaile estatistikoak CoNLL-X formatuan dagoen zuhaitz-bankua jasotzen du eta emaitzak formatu horretan bueltatzen ditu. Bi urrats nagusi ematen dira emaitza bueltatzeko: lehendabizi, esaldiko elementu bakoitzaren burua aukeratzen da; ondoren, bi elementuen arteko dependentzia erlazioa esleitzen da. MaltParserren kasuan ikusi den bezala, MSTParserren funtzionamendua ere hiru atal nagusitan bereiz daiteke: ikasketarako algoritmoa, ezaugarri-eredua eta ikasketa automatikorako sailkatzailea. Ikasketarako algoritmoen artean aukera bat baino gehiago daude eskuragarri MSTParser analizatzailearekin erabiltzeko. Bueltatuko den azken zuhaitza zein den erabakitzeko, esaldia osatzen duten zuhaitz-arkuen puntuazioaren batuketa maximizatzen duen Maximun Spanning Tree (MST) algoritmo globala erabiltzen da. Hala ere, bilaketarako bi algoritmo nagusitzen dira. Analisi proiektiborako Eisner (1996) algoritmoa erabiltzen da, zeinak zuhaitz-proiektibo guztien gaineko bilaketa egiten duen lehen edo bigarren mailako ezaugarriak erabiliz. Analisi ez-proiektiborako, berriz, Chu-LiuEdmonds (Chu eta Liu, 1965; Edmonds, 1967) deituriko algoritmoaz baliatzen da. Algoritmo horrek ere zuhaitz guztien gaineko bilaketa gauzatzen du lehen edo bigarren mailako ezaugarriez baliatuz. Guk erabilitako zuhaitzen artean gehiengoa ez-proiektiboa denez, guk gehienbat Chu-Liu-Edmondsen algoritmoa erabili dugu. Aipatutako algoritmoek bigarren mailako ezaugarriak erabiltzen dituztenean, bigarren mailako algoritmo bezala kontsideratzen dira. Bigarren mailako algoritmoek, zuhaitz probableena aukeratzeko garaian, guraso bereko bi elkarren ondoko umeen arkuak ere kontuan hartzen dituzte, lehenengo mailakoek guraso eta umearen arteko arkuak soilik hartzen dituzten bitartean. Ezaugarri-eredua sortzeko, ezaugarri desberdinak kontsideratzen dira erabiliko den algoritmoaren mailaren arabera. Lehen mailako algoritmoetan, guraso eta umearen hitz-forma, kategoria, azpikategoria eta ezaugarri morfologikoak kontsideratzen dira; baita guraso eta umearen artean dauden hitz guztien kategoria eta azpikategoria ere, guraso eta umearen eskuineko eta ezkerreko hitzen kategoria eta azpikategoriarekin batera. Bigarren maila6http://www.seas.upenn.edu/~strctlrn/MSTParser/MSTParser.html 53
3 - ESPERIMENTAZIO-INGURUNEA ko algoritmoetan, aldiz, lehenengo mailako ezaugarriez gain, gurasoaren eta guraso hori duten elkarren ondoko umeen hitza eta azpikategoria, beraien artean dagoen distantziarekin konbinatzen dira. MSTParserrek, ezaugarri-ereduan erabilitako ezaugarrien pisua ikasteko Margin Infused Relaxed Algorithm (MIRA) (Crammer eta Singer, 2003; McDonald et al., 2005) sailkatzailea erabiltzen du. Sailkatzaile honek egiten duen iterazio bakoitzean, entrenamendurako jaso dituen instantzia (esaldi) guztiak tratatzen ditu eta pisuen bektorea eguneratzen du. Prozesuak iterazio gehiago egiten ditu instantzia guztiak linealki banatu arte ala iterazio kopuru maximora iritsi arte. Esanak esan, gure esperimentuetarako MSTParser aukeratzeko arrazoiak ondorengoak izan dira: − Kodea moldatzeko erraztasuna: Zenbait kasutan, esperimentuak aurrera eramateko analizatzailearen kodean aldaketak egin behar izan ditugu. Parser honen kodean murgiltzea nahiko erraza da beste batzuekin konparatzen badugu. IXA taldean parser hau moldatu duen jendea egoteak ikasketarako lana aurreztu digu. − Eraginkortasuna: Analizatzaile sintaktiko ugari eskura izan arren, MSTParser erabiltzea pentsatu dugu, urteetan zehar hainbat atazatan eta hizkuntzatan modu arrakastatsuan erabili delako, artearen egoerako emaitzak lortuz. − Azkartasuna: Erreferentzia bezala, 100.000 hitzeko zuhaitz banku batetik ikasten, parser hau gai da ordu bete eta berrogeita bost minututan emaitzak bueltatzeko 4Gb-eko Intel Core i5 batean (ikasketa + testa). Mate Mate7 parserraren bertsio desberdinak dauden arren, grafoetan oinarritutako bertsioaz baliatu gara tesi lan honetan. Mate analizatzaile sintaktiko estatistikoak CoNLL 2009 formatuan jasotzen du zuhaitz-bankua eta formatu horretan bueltatzen du emaitza. Aurrekoetan bezala, bere funtzionamendua hiru ataletan banatu daiteke: ikasketarako algoritmoa, ezaugarrieredua eta sailkatzailea. Ikasketarako algoritmo bezala, MSTParser analizatzailean erabiltzen den bigarren mailako algoritmoaren hedapen bat (Carreras, 2007) erabiltzen da. 7https://code.google.com/archive/p/mate-tools/downloads 54
Oinarrizko baliabideak Hedapen horretan, probabilitateak lortzeko kasu gehiago hartzen dira kontuan. Adibidez, esaldian gurasoaren eta umearen artean dagoen uneko umearen umea ere kontuan hartzen da. Ezaugarri-ereduari dagokionez, egiten diren konbinaketa guztiak 3.17 irudian bildu ditugu. 3.17 irudia – Mate parserrak ezaugarri-ereduan biltzen dituen konbinaketa guztiak, non l dependentzia etiketa, h gurasoa (burua), d semea, s semearen anaia, g biloba, d(x,y,[,z]) hitzen ordena eta r(x,y) distantzia diren. Ikasketarako algoritmoari laguntzen dion sailkatzaile bezala, erabilitako datu-egituretan hiztegi (hash) funtzioa aplikatzen duen Hash Kernel-a erabiltzen da. Funtzio horren bitartez bilatzen dena, iragartzen den zuhaitz sintaktikoan gertatzen diren errore kopurua minimizatzea da. Horretarako, ezaugarrietan oinarritutako pisu bektoreak funtsezkoak dira. Sailkatzailearen algoritmoak, lehendabizi, ikasketako instantzia bakoitzean ezaugarriak erauzten ditu; ondoren, hash funtzioaren bidez ezaugarriak pisu bektorearentzako indizeetan bihurtzen dira eta pisu bektoreak kalkulatzen dira. Pisu bektoreekin esaldi bakoitzarentzako dependentzia zuhaitz probableena sortzen da. Hurrengo urratsean MIRA algoritmoaren eguneraketa funtzioaren hedapena den eguneraketa funtzioa aplikatzen da. Funtzioak bi pisu bektore, une55
3 - ESPERIMENTAZIO-INGURUNEA ko esaldia, esaldiaren urre-patroiko dependentzia egitura, esaldiaren dependentzia egitura automatikoa eta pisuen eguneraketa erabiltzen ditu. Gaizki etiketatutako arku kopurua gutxienez batekoa bada, pisu bektoreak eguneratu egiten dira eta prozesua errepikatzen da. Beste era batera esanda, algoritmoa ikasten doan heinean errore tasa gutxitzen doa gehiago ikasi ezin duen arte. Prozesuak, iterazio maximoa egin arte ala errorerik ez izan arte jarraitzen du. Aipatzekoa da ere paralelizazioan burutzen duen lana. Parser baten algoritmoak paralelizatu daitezkeen atazak dauzka. Esaterako, ezaugarrien erauzketa eta pisu bektoreen kalkulua. Ataza horiek eta beste batzuk paralelizatuz kalkuluen lan karga banatzea lortzen da. Hori dela eta, prozesu osoaren denbora asko murrizten da. Esanak esan, tesi-laneko esperimentuetarako Mate parserra aukeratzeko arrazoiak ondorengoak dira: − Ugaritasuna: Metodologia desberdinak aplikatzen dituzten analizatzaile sintaktikoak erabiltzea pentsatu dugu emaitza aberatsagoak lortzeko asmoarekin. Gauzak honela, Mate, MSTParserrekin batera, grafoetan oinarritzen diren parserren artean ezagunena dela esan daiteke. − Eraginkortasuna: Erabili ditugun parserren artean eraginkorrena da eta horrela dela erakutsi da urteetan zehar hizkuntza desberdinetan egindako lanetan. − Azkartasuna: Zalantzarik gabe, probatu dugun parserrik azkarrena da. Erreferentzia bezala, 100.000 hitzeko zuhaitz banku batetik ikasita, Mate gai da hamabi minututan emaitzak bueltatzeko 4Gb-eko Intel Core i5 batean (ikasketa + testa). ML IXATI Erabilitako analizatzaile sintaktiko estatistikoekin bukatzeko, ML IXATI (Arrieta, 2010b) chunkerra azaltzea besterik ez da falta. Chunkerrak erabiltzen duen sailkatzailearen algoritmoa Carreras (2005) lanean azaldutakoa da. Bertan, Pertzeptroien algoritmo tradizionalaren (Rosenblatt, 1958) orokortze bat egiten da. Algoritmoaren oinarrizko funtzionamendua ondorengoa da: lehendabizi, esaldiko hitz guztiak markatzen dira hitz-multzo edo kate bezala. Ondoren, kate guzti horiek jasotzen dituen funtzio batek (score funtzioa delakoa) iragarpena zuzena den ala ez aztertzen du urre-patroiarekin alderatuz. Zuzena ez bada, beharrezkoak diren zuzenketak egiten dira erregela sinple batzuen bidez hurrengo iteraziorako. Algoritmoak 56
Oinarrizko baliabideak iterazio kopuru maximo haina aldiz ala egindako akatsa minimoa izan arte iteratzen du. Carreras (2005) lanean sortutako algoritmoak euskaraz ahalik eta eraginkortasun handiena eduki zezan, bi egokitzapen egin behar izan zituzten: alde batetik, atributu gehiago sartu zizkieten (lema, azpikategoria, deklinabide kasua, mendeko perpaus mota, IXATI zatitzailearen irteera etab...); bestetik, algoritmoan esplizituki agertzen ziren ingeleseko zenbait termino euskarara ekarri zituzten. ML IXATIk, sarrera bezala 3.1.1.4 puntuan aipatu dugun MG formatuan dagoen informazioa erabiltzen du. Irteera bezala, berriz, hitz bakoitza lerro batean bueltatzen du bere ezaugarriekin eta iragarritako etiketarekin. Iragarritako etiketa 3.1.3.1 puntuan azaldutako IOB formatuan dago eta etiketa horien bitartez markatzen dira hitz-kateen mugak. Etiketak eta beraien esanahiak ondorengoak dira: − B-NP: izen-sintagmaren hasiera − I-NP: izen-sintagmaren atala (ez hasierakoa) − B-VP: aditz-katearen hasiera − I-VP: aditz-katearen atala (ez hasierakoa) − O: ez da izen-sintagma edo aditz-katea Chunker hau erabiltzeko arrazoi nagusiak ondorengoak izan dira: − Espezializazioa: ML IXATI, euskara ardatz duen chunker estatistiko bakarra da. − Eraginkortasuna: Egindako azken esperimentuetan % 90eko F-measure balioa lortu da. 3.2.3.2 Erregeletan oinarritutako analizatzaile sintaktikoak Jarraian erregeletan oinarritzen diren erabilitako bi analizatzaile sintaktiko azalduko ditugu. EDGK analizatzaileak (Aranzabe, 2008), esaldiko hitzetan dependentzia etiketak esleitzen ditu; IXATI chunkerrak (Aduriz et al., 2004), berriz, esaldian aurkitzen dituen chunkak markatzen ditu. 57
3 - ESPERIMENTAZIO-INGURUNEA EDGK EDGK analizatzaileak 3.1.1.4 puntuan azaldu dugun MG formatuan jasotzen du informazioa (hitza, lema, kategoria, azpikategoria, funtzio sintaktikoa...) eta jasotakoari iragarritako emaitza esleitzen dio Constraint Grammar Parser CG-2 analizatzailearen bidez (Tapanainen, 1996). Adibide bezala 3.18 irudia erabiliko dugu. Irudia aztertuta, hitz bakoitzaren analisiaren bukaeran hitzaren dependentzia sintaktikoa adierazten dela konturatuko gara. 3.18 irudia – MG formatuan etiketatutako esaldi baten adibidea. Urdinez EDGKren emaitza. Dependentziak etiketatzeko era hau desberdina da aurretik azaldu direnekin alderatuta. Kasu horretan ez da adierazten zehazki burua edo gobernatzailea zein hitz den; horren ordez, dependentzia erlazioaren izena jartzeaz gain, ’<’ eta ’>’ ikurrak erabiltzen dira gobernatzailea zein noranzkotan dagoen adierazteko. Dena den, hitz bakoitzak bere dependentzia etiketa duenean, beste kasuetan egin den bezala, dependentzia zuhaitza eraiki daiteke. Hitza Hiru puntuak lortu ditugu Dependentzia etiketa DETMOD> NCOBJ> ADITZ_NAGUSI <AUXMOD 3.6 taula – Euskarazko esaldi bati esleitutako dependentzia etiketak. Aurkeztu dugun Hiru puntuak lortu ditugu. adibidean hitzei esleitu zaizkien dependentzia etiketak 3.6 taulan bildu ditugu. Ildo beretik jarraituz, taulako dependentzietatik abiatuta 3.19 irudiko zuhaitz sintaktikoa eraikitzen da, aurretik erakutsi diren dependentzietan oinarritutako zuhaitzen baliokidea delarik. 58
Oinarrizko baliabideak 3.19 irudia – Hiru puntuak lortu ditugu esaldiaren dependentzia zuhaitza. Aipatzekoa da EDGK erabiltzearen arrazoi nagusia, euskara ardatz duen erregeletan oinarritutako analizatzaile sintaktiko bakarra dela da, hau da, euskarazko esaldien dependentzietan oinarritutako analisi sintaktiko osoa egin daiteke berarekin, eta hori oso ondo datorkigu hibridazioarekin lotutako esperimentuak aurrera eramateko. IXATI IXATI zatitzaileak, sintagmak, aditz-kateak, postposizio-lokuzioak8 eta entitate izendunak9 markatzen ditu esaldian. Hala ere, tesi-lan honetan sintagma eta aditz-kateetan zentratu gara, chunk horiek IXATI zatitzailearekin modu honetara markatzen direlarik: − %SIH: sintagmaren hasiera − %SIB: sintagmaren bukaera − %SINT: sintagma (hitz bakarrekoa denean) − %ADIKATHAS: aditz-katearen hasiera − %ADIKATBU: aditz-katearen bukaera − %ADIKAT: aditz-katea (hitz bakarrekoa denean) 3.20 irudian, IXATI zatitzaileak Golak zeharo aldatu zuen lehia esaldian aurkitu dituen chunkak azaltzen dira. Irudian, Golak, zeharo eta lehia hitzak sintagma bezala markatu dira. aldatu, aldiz, aditz-katearen hasiera bezala definitu da eta zuen aditz-katearen bukaera bezala. 8Perpausaren sintagmen arteko erlazio gramatikalak definitzen dituzten forma askeak. 9Entitate-izenak (pertsonak, lekuak eta erakundeak), denbora-adierazpenak eta zenbakizko espresioak biltzen dira entitate izendunetan. 59
Erabilitako neurriak 3.3 Erabilitako neurriak Tesi-lan honetan erabili diren neurriak ondorengo lerroetan azalduko ditugunak dira. Sistema konkretu baten eraginkortasun orokorra neurtzeko erabili dugun neurria Labeled Attachment Score (LAS) neurria izan da. Dependentzia etiketa zehatz batean sistemak duen eraginkortasuna neurtzeko, aldiz, doitasuna, estaldura eta F-measure neurriak erabili dira. Bukatzeko, hitzbektoreen arteko antzekotasuna neurtzeko kosinu distantziaz baliatu gara eta hobekuntzak estatistikoki esanguratsuan diren ala ez zehazteko McNemar testa erabili dugu. − Labeled Attachment Score: Gurasoa eta dependentzia etiketa ongi esleitu zaien hitzen portzentajea. LAS = Gurasoarekin_dependentzi_zuzenarekin_lotutako_hitzak Hitz_kopurua (3.1) − Doitasuna: Sistemak itzulitako emaitza zuzenen kopuruak, itzulitako guztien artean osatzen duen portzentajea. Doitasuna = Emaitza_zuzenak Itzulitako_emaitzak (3.2) − Estaldura: Sistemak itzulitako emaitza zuzenen kopuruak, urre patroiko emaitzen artean osatzen duen portzentajea. Estaldura = Emaitza_zuzenak Urre − patroiko_kasuak (3.3) − F-measure/F1: Doitasuna eta estalduraren arteko batezbesteko harmonikoa da. F − measure = 2 ∗ Doitasuna ∗ Estaldura Doitasuna + Estaldura (3.4) − Kosinu distantzia: Bektoreen arteko angeluaren kosinua bueltatzen du Kosinu_distantzia = Cos V 1 + V 2 √ V 1 + V 1 ∗ √ V 2 + V 2 (3.5) 61
3 - ESPERIMENTAZIO-INGURUNEA − McNemar testa: McNemar testa bi sailkatzaileen arteko aldea esanguratsua den ala ez erabakitzeko erabiltzen da. Horretarako, corpusa bi zatitan banatu behar da: ikasketa corpusa eta test corpusa. Bi sailkatzaileak (A, B) ikasketa corpus bera erabiliz ikasi ondoren, test corpus beraren gainean ebaluatu behar dira. Hipotesi nuluaren arabera, A sailkatzaileak ondo eta B sailkatzaileak gaizki sailkatutako adibideen kopuruak A sailkatzaileak gaizki eta B sailkatzaileak ondo sailkatutako adibideen kopuruaren berdina izan behar du. Datu hauen arabera, χ2 testean oinarritzen da McNemar testa, hipotesi nulu hau uka daitekeen edo ez erabakitzeko. Hipotesia errefusatu baldin badaiteke, bi sailkatzaileen arteko aldea esanguratsua dela esaten da. Laburbilduz, 3. kapitulu honetan hurrengo kapituluetan erabiliko diren eta tesi-lan honen ulermenerako beharrezkoak diren formatu berezi, baliabide eta neurriak azaldu dira. Hurrengo hiru kapituluetan, sarrera gisa erabili den kapituluan zehaztu diren helburuak betetzeko aurrera eraman diren esperimentuak azalduko dira, eta azkenengo kapituluan, esperimentu horietatik eratorritako ondorioak eta horiei lotutako etorkizuneko lanak zehaztuko dira. 62
4 - HIBRIDAZIOA netan gehiago zentratu gara erregeletan eta estatistiketan oinarritutako sistemen hibridazioan, gutxiago landuta dagoen ikuspuntua izateaz gain, beraien erroan guztiz desberdinak diren sistemen konbinazioak analisi sintaktikoari onura handiagoa ekar diezaiokeela uste dugulako. Kapitulu honen helburu nagusia morfologikoki aberatsak diren hizkuntzen analisi sintaktikoa hibridazioaren bitartez hobetzea da. Kasu honetan, aukeratu dugun hizkuntza euskara izan da, Ixa taldean gehien landu den hizkuntza izanik, baliabide ugari ditugu eskuragarri. Gainera orokorrean analizatzaile sintaktiko estatistikoek ez dituzte oso emaitza onak ematen euskararako beste hizkuntza batzuekin alderatzen badugu. Are gehiago, euskararako analisi sintaktikoan hobekuntzak lortzen badira, sintaxia erabiltzen duten beste tresna batzuen eraginkortasunak ere gora egingo du, horrek euskalgintzarako suposatzen duen onurarekin. Erabilitako sistemen konbinazioak euskararen analisi sintaktikoan duen eragina sakonki aztertuko dugu atal honetan, ez bakarrik erdietsitako emaitza orokorraren analisia eginda, baita dependentzia esanguratsuenek bakarka erdiesten dituzten emaitzen analisia burututa ere. Arlo honetan aurrera eraman ditugun lanekin bukatzeko, hibridazioak euskararen fenomeno linguistiko konkretu batzuetan duen eragina ere azalduko dugu, era honetara, sistema hibridoaren bertuteak eta ahuleziak fenomenoka identifikatzeko gai izango gara. Ondorioz, etorkizunean, landutako fenomeno konkretu bat hobetzea interesatzen bada, ikuspegi hibridoaren bitartez egiteak merezi duen ala ez erabakitzeko oinarria izango dugu. 4.2 Metodologia Kapitulu honetan, tresna desberdinen hibridazioa aztertuko dugu euskararako analisi sintaktiko sendoagoa lortzeko asmoarekin. Horretarako, IXA taldean eskuragarri ditugun tresnak, eta sarean atzigarri dauden tresnak konbinatuko dira egingo diren esperimentu desberdinetan. Zehazkiago, dependentzia analizatzaile estatistikoak oinarri izanda, izaera desberdinetako tresnen irteera gehituko zaie pilaketa bidez. Gehitutako informazio hori erregeletan oinarritutako analizatzaile desberdinen emaitza izango da gehienbat, dependentzia analizatzaileak eta azaleko analizatzaileak, baina estatistiketan oinarritutako azaleko analizatzaileen informazioa ere gehituko da (ikus 4.1 irudia). 64
Esperimentazio-ingurunea 4.1 irudia – Konbinaketetan erabili diren analisi motak. Aipatutako konbinaketek euskararen analisi orokorrean duten eragina neurtuko dugu, baita dependentzia erlazio konkretuek duten portaera ere. Gure emaitzen analisia ez da analizatzaileek bakarka erdietsitako emaitzen azterketara soilik mugatuko, analizatzaileen arteko adostasun eta desadostasunak ere aztertuko dira euskararen analisi osoan erdietsitako emaitzetatik abiatuta eta aukeratutako dependentzia erlazioetan ikusitakoarekin jarraituz. Ondoren, aukeratutako zenbait fenomeno linguistikotan prozedura bera aplikatuko da. Hasiera batean, hibridazioaren eragina galderazko esaldietan aztertuko da eta etorkizunean berdina egingo da koordinazioan eta esaldi konpletiboetan. 4.3 Esperimentazio-ingurunea Atal honetako esperimentuekin euskararen analisi sintaktikoa hobetzeko erabili daitezkeen tresnen hibridazioa aztertu dugu. Hori dela eta, espresuki euskararako inplementatuta dauden tresnak eta hizkuntza-independenteak diren tresnak erabili dira. Hurrengo lerroetan gainetik azalduko ditugu: • EDGK: 3.2.3.2 puntuan aurkeztu dugun erregeletan oinarritutako dependentzia analizatzaile honek, aldez aurretik definituta dauden dependentzia erlazioei dagozkien etiketak asignatzen dizkie hitzei, non etiketa bakoitza dependentzia erlazioaren izenarekin eta bere buruaren 65
4 - HIBRIDAZIOA (gurasoa) norantzarekin (ezker edo eskuin) osatuta dagoen. • MaltParser (MaltOptimizer), MST eta Mate: 3.2.3.1 puntuan sakondu diren analizatzaile estatistiko hauek, gaur egun dependentzietan oinarritutako analisi sintaktikoa burutzeko artearen egoeran aurki daitezkeen aukeren artean hoberenetarikoak direla esan daiteke. Azken urteetan hainbat ataza aurrera eramateko erabili dira modu arrakastatsuan, beraien azkartasuna eta asmatze-tasa altua direlarik hizkuntza gehienetarako izan duten arrakasta horren giltzetariko bat. • Ixati: 3.2.3.2 puntuan azaldu dugun azaleko analizatzaile honek, izensintagma, aditz-kate eta postposizio-sintagmen hasiera eta bukaera markatzen ditu. • ML Ixati: 3.2.3.1.2 puntuan aurkeztu dugun chunker hibrido honek, ikasketa automatikoak eta erregelek eskaintzen dituzten onurak aplikatzen ditu kateen identifikazio automatikoa egiteko, identifikatutako kateak IOB estiloaren arabera etiketatzen dituelarik. Arlo honetan landu diren esperimentu gehienak SPMRL 2013 (Seddah et al. 2013) eta SPMRL 2014 (Seddah et al. 2014) ataza partekatuetan eskuragarri izan ditugun eta 3.2.1.1 puntuan azaldu ditugun euskarazko zuhaitz-bankuen gainean jorratu dira. Erabilitako zuhaitz-bankuekin bukatzeko, hibridazioaren eragina neurtzeko aukeratu diren fenomeno linguistikoak biltzen dituzten zuhaitz-bankuak eskuz sortuko ditugu. Aurretik aipatu dugun bezala, orain arte galderazkoak landu dira (ikus 3.2.1.3), eta koordinaziozkoak eta konpletiboak etorkizunerako utzi dira. Azkenik, analizatzaile sintaktiko hibrido desberdinek bueltatzen dituzten analisiak ebaluatzeko 3.3 atalean azaldu ditugun Labeled Attachment Score (LAS) eta F-measure neurriak erabili ditugu, lehenengoa analisi osoaren kalitatea neurtzeko eta bigarrena dependentzia konkretuen emaitzak neurtzeko. 4.4 Erregeletan eta estatistiketan oinarritutako sistemen hibridazioa Puntu honetan, erregeletan oinarritutako sistemen eta estatistiketan oinarritutakoen hibridazioan zentratu gara. Hibridazioa modu horretan aurrera 66
Erregeletan eta estatistiketan oinarritutako sistemen hibridazioa eramatea erarik egokiena dela iruditzen zaigu, konbinatutako sistemek informazioa era desberdinean erabiltzen dutelako, eta bakoitzak eskaintzen dituen ezaugarriak beraien artean osagarriak izan daitezkeela uste dugulako. Hori kontuan hartuta, kapitulu honetako esperimentu gehienetan, erregeletan eta estatistiketan oinarritutako sistemen hibridazioa landu dugu. Analisi sintaktikoari dagokionean, berriz, hibridazioak testu orokorretan eta fenomeno zehatzetan duen eragina aztertu eta konparatu nahi da. Atal hau honela dago antolaturik: hasteko, 4.4.1 puntuan, erregeletan eta estatistiketan oinarritutako sistemen konbinazioaren inguruan aplikatu dugun gure hurbilpenaren nondik-norakoak zehaztuko ditugu, eta 4.4.2 puntuan, jorratu diren esperimentuak sakon azalduko dira, bai orokorrean duen eragina neurtzen duten esperimentuak ikusiz, baita galderazko esaldietan aplikatu ondoren erdietsitako emaitzak komentatuz ere. 4.4.1 Gure hurbilpena Atal honetan, erregeletan eta estatistiketan oinarritutako sistemen hibridazioak analisi sintaktikoa hobetzeko eskaintzen dituen aukera desberdinak aztertu ditugu. Alde batetik, landutako hibridazio motek euskararen analisi sintaktiko orokorrean duten eragina neurtu dugu. Bestetik, euskararen fenomeno linguistiko jakin batzuen analisi sintaktikoan duen eragina aztertu dugu, baita dependentzia sintaktiko esanguratsuenek duten portaera ere. Helburu horrekin ondorengo konbinaketak landu dira pilaketaren bidez (ikus 4.2 irudia): • Erregeletan oinarritutako dependentzia analizatzailea eta estatistiketan oinarritutako analizatzaile desberdinak. • Erregeletan oinarritutako azaleko analizatzailea eta estatistiketan oinarritutako analizatzaile desberdinak. • Erregeletan oinarritutako dependentzia analizatzailea, erregeletan oinarritutako azaleko analizatzailea eta estatistiketan oinarritutako analizatzaile desberdinak. Behin badakigunean zeintzuk esperimentu burutuko ditugun, komeni da jakitea analizatzaile mota bakoitzari, honek emaitza bueltatzeko, pasatu zaion informazioa zein den. Erregeletan oinarritzen diren sistemetatik hasten bagara, erabilitako biek behar dute IXA taldeko analisi kateak bueltatzen duen 67
4 - HIBRIDAZIOA informazioa. Lehen urratsa, hitzen analisi morfologikoa egitea da. Euskarazko hitz bakoitzak hainbat atzizki izan ditzake eta hitz-forma bera sortzeko hainbat morfema konbinaketa erabil daitezke. Ondorioz, euskarazko analizatzaile morfologikoa (ikus 3.2.2.1 atala) anbiguotasun handiarekin topatzen da. Honen aurrean, desanbiguazio morfologikoa ezinbestekoa da. Desanbiguatzaile morfologikoaren lana, hitz-forma bakoitzeko interpretazio bakarra bueltatzea da, testuinguruari dagokiona, ahalik eta akats kopuru txikienarekin. Esan beharra dago, ez dela erraza beti interpretazio zuzena bueltatzea, kasu askotan testuinguru lokalen azterketa sakon bat beharrezkoa delako horretarako. Dena den, desanbiguatzailearen lanak berebiziko garrantzia dauka, kategoriaren edo ezaugarri morfologikoen esleipen okerrak analizatzaile sintaktikoetan eragin negatiboa baitauka. 4.2 irudia – Estatistiketan eta erregeletan oinarritutako hibridazioan erabili diren analisi motak. Hitz-formen informazio guztia desanbiguatuta dugunean, Ixatik informazio hori erabiliko du izen-sintagma, postposizio eta aditz-kateak markatzeko. EDGKk, aurretik jasotako informazio guztia erabiltzen du hitz bakoitzari dependentzia etiketa bat esleitzeko, baita Ixatiren emaitza ere. Bukatzeko, analizatzaile estatistikoek jasoko duten informazioa, berriz, analizatzaile morfologikoak sortu eta desanbiguatzaile morfologikoak aukeratzen dituen kategoria eta ezaugarri morfosintaktikoak izango dira, landu nahi den esperimentu bakoitzean gehituko zaien informazioarekin batera. 68
Erregeletan eta estatistiketan oinarritutako sistemen hibridazioa 4.4.2 Esperimentuak eta emaitzak Aurretik esan bezala, atal honetan erregeletan eta estatistiketan oinarritutako tresna edo sistemen konbinaketa landu da, 4.4.2.1 puntuan hibridazio mota horrek euskararen analisi sintaktikoan duen eragina aztertuko delarik, 4.4.2.2 puntuan hibridazioak galderazko esaldietan duen eragina neurtuko den bitartean. 4.4.2.1 Fenomeno orokorren tratamendua Izaera desberdinak dituzten analizatzaileen konbinazioaren bidez euskara bere orokortasunean tratatzeko aurrera eraman diren esperimentuak eta erdietsitako emaitzak azalduko dira atal honetan. Alde batetik, analizatzaile estatistikoak ditugu. Bestetik, erregeletan oinarritutako dependentzia analizatzailea eta azaleko analizatzailea. Gure helburua mota bakoitzeko analizatzaileak beste motako analizatzaileekin konbinatzea da. Esanak esan, 4 dependentzia analizatzaile estatistiko erabili dira: MaltParser, MaltOptimizer (MaltParserren hobekuntza bat), MST eta Mate. Erregeletan oinarritutako analizatzaileak, aldiz, 2 erabili dira: EDGK dependentzia analizatzailea eta Ixati azaleko analizatzailea. Aipatzekoa da hasiera batean eskuragarri izan dugun euskarazko zuhaitz-bankuaren gainean egin direla esperimentuak momentuko analizatzaile estatistiko eraginkorrenak erabilita, hots, MaltParser eta MST erabilita. Hala ere, denbora aurrera joan ahala, euskarazko zuhaitz-bankuaren tamaina handitzea lortu da eta analizatzaile estatistikoak hobetzen joan dira. Horrenbestez, MaltParser eta MST erabilita egindako esperimentuak zuhaitz-banku txikiagoaren gainean daude landuta eta erdietsitako emaitzak aurkezteko arrazoi nagusia hibridazioak tamaina desberdinetako zuhaitz-bankuen analisi sintaktikoan duen eragina aztertzea da. Ildo beretik jarraituz, egindako esperimentuetan, aipatutako 4 analizatzaile estatistikoetako bakoitzari ondorengo informazioa gehitu zaio pilaketa bidez: EDGKren irteera, Ixatiren irteera, eta EDGK eta Ixatiren irteera batera. Kasu bakoitzean erdietsitako emaitzak aurkeztu baino lehen, EDGKren eta Ixatiren irteerak zeintzuk diren gogoraraztea komenigarria dela uste dugu. EDGKk, esaldi bateko hitzei dependentzia etiketak esleitzen dizkie zuhaitz sintaktikoan beraien gurasoa zein noranzkotan dagoen adierazten duen ikurrarekin batera (< ezkerretara adierazteko eta > eskuinetara adierazteko). Bestalde, Ixatik, esaldi bateko kateak identifikatzen ditu: izensintagma hasiera, bukaera, aditz-kate hasiera, bukaera... Aurrerago kontu69
4 - HIBRIDAZIOA ratuko garen bezala, EDGKk eta Ixatik ez dituzte hitz guztiak etiketatzen. Azaldutakoa biribiltzeko, 4.3 irudian bi analizatzaileek esaldi bat nola etiketatu duten ikusten da eta 4.4 irudian, berriz, erregeletan oinarritutakoen analizatzaileen irteerak parserrei nola pasatu zaizkien. 4.3 irudia – Esaldi bat EDGK eta Ixatiren bidez etiketatuta. Urdinez eta % hasierarekin Ixatiren etiketak eta berdez eta & hasierarekin EDGKrenak. 4.4 irudia – Analizatzaile estatistikoek jasoko duten esaldi baten adibidea EDGK eta Ixatiren irteeren informazioa gehituta (urdinez). Egindako esperimentuetan jasotako emaitzak 4.1 taulan bildu ditugu, oinarrizko konfigurazioekin1 jasotako emaitzekin batera. Emaitza horiek aztertuta ez da erraza ondorio garbirik ateratzea. Ematen duenez, trantsizioetan oinarritutako parserrek (MaltParser eta Maltoptimizer) hobeto aprobetxatzen dituzte jasotako ezaugarri berriak. Bestalde, esan daiteke, ikasketarako 1Balio lehenetsiekin, ezer gehitu edo kendu gabe. 70
Erregeletan eta estatistiketan oinarritutako sistemen hibridazioa MaltParser MST MaltOptimizer Mate train 84.000 hitz test 12.625 hitz train 84.000 hitz test 12.625 hitz train 96.368 test 13.851 train 96.368 test 13.851 Oinarrizkoak 76,77 77,96 80,04 83,00 +Ixati 77,10 (+ 0,33) 77,99 (+ 0,03) 79,99 (- 0,05) 82,26 (- 0,74) +EDGK 77,15 (+ 0,38) 78,03 (+ 0,07) 80,15 (+ 0,11) 82,34 (- 0,66) +Ixati+EDGK 77,25 (+ 0,48) 78,00 (+ 0,04) 80,11 (+ 0,07) 81,45 (- 1,55) 4.1 taula – Tresna desberdinen hibridazioaren emaitza Labeled Attachment Score (LAS) neurrien arabera. corpusa handia denean, parserrak ez duela behar sartu diogun informazioa, beste informazioa erabilita gai baita pareko emaitzak edo hobeak erdiesteko. Ondorioz, uste dugu zenbat eta ikasketa corpus txikiagoa erabili orduan eta probetxu gehiago aterako zaiola sartutako informazioari. Hala ere, esandakoa hipotesi bat besterik ez da eta aztertzeke gelditzen da hibridazioa tamaina txikiagoko ikasketa corpus desberdinetan aplikatzeak duen eragina. Ildo beretik jarraituz, erabilitako tresna desberdinen konbinaketarekin lortutako hobekuntzak ez dira espero diren bezain onak. Hala ere, emaitza orokor hauek modu zehatzagoan aztertzeko asmoarekin eta hibridazioak dependentzia erlazio konkretuetan duen eragina zein den jakiteko, dependentzia erlazio esanguratsuenek izandako emaitzak aztertu ditugu 4.2 taulan. Ikasketa corpus txikiagoa erabili den esperimentuak aztertzen badira, MaltParserrekin lortutako dependentzia konkretuen emaitzek hobekuntza handiagoak jasan dituzte MSTrekin erdietsitakoek baino. Esan daiteke, aukeratu ditugun dependentzia erlazioetan eragin handia duela hibridazioak, kasu gehienetan hobekuntzak gertatu baitira. Are gehiago, kasu askotan gertatzen dira 1,5 eta 2 puntuko hobekuntzak. Emaitzetan sakonduz, MaltParser eta EDGKren arteko konbinaketa objektua (+2,33), subjektua (+2,04) eta zehar objektua (+1,40) bezalako dependentzia erlazioak ebazteko oso onuragarria dela nabaritzen da. Predikatiboarengan hasiera batean ez du ematen hibridazioak eragin positibo nabarmenik duenik, baina Ixati, EDGK eta MaltParser konbinatzen direnean 2,13 puntuko igoera gertatzen da. MaltParser erabilita, ncmod dependentzia erlazioa da hobekuntza txikienak jasan dituena (+1,11), igoera hori, MaltParser, EDGK eta Ixati konbinatuta erdietsi da. Maiztasun handieneko erlazioetako bat da ncmod eta hura ahalik eta gehien hobetzea komeni da, emaitza orokorrean eragin handia baitu dependentzia honek. 71
Erregeletan eta estatistiketan oinarritutako sistemen hibridazioa EDGK eta MaltParserren hibridazioaren bidez noraino iritsi gaitezkeen jakiteko, goi-muga finkatzeko. Espero bezala, hobekuntza nabarmena lortzen da, % 95eko Labeled Attachment Score (LAS). Dena den, dependentzia erlazio desberdinek jaso dituzten emaitzak aztertu ditugunean, EDGKko urrepatroiko etiketak dependentzia erlazio batzuetarako onuragarriak direla ikusi dugu, baina kaltegarriak beste batzuetarako. Adibidez, ncmod erlazioak 3,25 puntuko gorakada izan du F-measurean, ccomp_zobj erlazioak 0,46 puntuko galera izan duen bitartean. Gertaera hori oso bitxia da, emaitzak okertu baitira. Hortik etiketa automatikoak erabiltzean lortutako emaitza orokorraren hobekuntza txikia, nahiz eta maiztasun handiko erlazioetan, ikusi bezala, igoera nabarmena izan. Hori jakinda, ez da harritzekoa erlazio askotan emaitzak okertzea EDGKren etiketa automatikoak eta analizatzaile estatistikoak konbinatzen direnean. Arrazoi horiengatik guztiengatik, ematen du analizatzaile estatistikoei pasatako dependentzia etiketen eta erdietsitako emaitzen arteko erlazioa konplexua dela, eta uste dugu sakonago aztertu behar direla beraien izaera zehazteko. Erabilitako informazio sintaktiko mota bakoitzak dependentzia erlazio konkretuetan eragin handia izan dezake eta beraien azterketa analizatzaile sintaktikoen konbinaziorako garrantzitsua izan daiteke. Atal honekin bukatzeko, erregeletan oinarritutako analizatzailetik eratorritako emaitzak parserrari zein kasutan lagundu diezaioken ikusteko, EDGKren eta bi parser berrienen arteko konparaketa egin dugu ikasketarako zuhaitz-banku handiena erabiliz (96.368 hitz). Esperimentu horretan, 13.851 hitzeko zuhaitz-bankuan EDGKk, MaltOptimizerrek eta Matek lortu dituzten emaitzetan oinarritu gara. Azterketarako 7 kasu definitu ditugu: 1) analizatzaile bakoitzak etiketatu dituen dependentzia kopurua, 2) zenbat kasutan etiketatu duten ondo uneko parserrak eta EDGKk, 3) zenbat kasutan etiketatu duten gaizki, 4) uneko parserrak zenbat kasutan huts egin duen EDGKk ondo etiketatu duenean, 5) uneko parserrak zenbat kasutan asmatu duen EDGKk gaizki etiketatu duenean, 6) zenbat kasutan asmatu duen parserrak EDGKk emaitzik ez duenean bueltatu eta 7) zenbat kasutan huts duen parserrak EDGKk emaitzik ez duenean bueltatu. Konparaketaren emaitzak 4.3 taulan bildu ditugu. Taula horretan ikusten denaren arabera, EDGKk, 13.851 hitzetik 7.086 kasutan soilik bueltatzen du dependentzia etiketa, hots, kasuen % 51a etiketatzen du, parserrek % 100 etiketatzen duten bitartean. Taulako gainontzeko kasuekin jarraitzen badugu, parserrek % 80ko gutxieneko asmatze-tasa dutela ikusten da EDGKk % 14a soilik duenean (986 kasu ondo 7.086tik). 73
4 - HIBRIDAZIOA MaltOptimizer Mate Etiketatze kopurua 13.851 (% 100) 13.851 (% 100) EDGK ondo Parserra ondo 868 893 Parserra gaizki 118 93 EDGK gaizki Parserra ondo 5.101 5.189 Parserra gaizki 999 911 EDGK emaitza hutsa Parserra ondo 5.675 5.833 Parserra gaizki 1.090 932 4.3 taula – Parserren eta EDGKren arteko konparaketa. Emaitza horien aurrean, zenbait puntu kontuan hartzekoak direla uste dugu. Hasteko, erregeletan oinarritutako analizatzaileak ez du estaldura osoa eta, egoera honetan, oso zaila da analizatzaile estatistikoei laguntzea. EDGKk eta uneko parserrak ondo egiten duten kasuetan, 868 eta 893 hurrenez hurren, ezin zaio lagundu parserrari, berak jada ondo egiten baitu. Biek gaizki egiten duten kasuetan ere ezin dio EDGKk lagundu, honek ere gaizki egiten duelako. Erregeletan oinarritutako analizatzaileak lagundu dezakeen kasu bakarra, berak ondo eta uneko parserrak gaizki egiten duenean da. Zoritxarrez, kasu guztien % 1ean baino gutxiagotan eta EDGKk emaitza bueltatzen duen kasuen % 1ean gertatzen da hori, gehienez 118 alditan bakarrik. Hori dela eta, EDGKren estaldura hobetzea ezinbestekoa dela deritzogu, analizatzaile estatistikoari gaizki ematen zaizkion fenomenoak lantzea edo biek gaizki etiketatzen dituzten kasuak hobeto lantzea. 4.4.2.2 Fenomeno konkretuen tratamendua Erregeletan oinarritutako analizatzaileen eta estatistiketan oinarritutako analizatzaileen hibridazioak euskararen zenbait fenomeno linguistikotan duen eragina neurtzeko asmoarekin, aurreko atalean bezala, erregeletan oinarritutako dependentzia analizatzailearen emaitza pilaketa bidez gehitu zaie parserrei. Hiru fenomeno aztertzea pentsatu dugu: galderazko esaldiak, koordinazioa eta esaldi konpletiboak. Tesi-lan honetan, bere osotasunean lehenengoa bakarrik landu ahal izan dugu eta beste biak bideratu egin ditugu. 74
Erregeletan eta estatistiketan oinarritutako sistemen hibridazioa Galderazko esaldien tratamendua Hibridazioak galderazko esaldietan duen eragina zehazteko bi zuhaitz-banku erabili dira. Ikasketarako 96.368 hitzeko zuhaitz-bankua (ikus 3.2.1.1) eta ebaluaziorako 803 hitzeko (102 galderazko esaldi) zuhaitz-bankua (ikus 3.2.1.3). Bi corpus horiek EDGKrekin analizatu dira eta hitz bakoitzerako lortutako emaitza MaltOptimizer eta Mate parserrei gehitu zaie orain arte egin den bezala. Hibridazioarekin galderazko esaldietan erdietsitako emaitzak 4.4 taulan aurkeztu dira. Emaitzetan ikusten den bezala, MaltOptimizerrek, fenomeno orokorren tratamenduan gertatu den bezala, probetxu handiagoa ateratzen dio hibridazioari Mate analizatzaileak baino (+ 0,52). Hala ere, ez da ahaztu behar Maten oinarrizko emaitza hobea dela (+ 1,74) eta hobekuntza tarte txikiagoa duela. Kasua Emaitza MaltOptimizer 81,82 MaltOptimizer + EDGK 83,56 (+ 1,74) Mate 83,56 Mate + EDGK 84,68 (+ 1,12) 4.4 taula – EDGK, galderazko esaldien gainean MaltOptimizer eta Materekin konbinatu ondoren lortutako emaitzak Labeled Attachment Score (LAS) neurriaren arabera. Bestalde, ikus daiteke sistema hibridoek gutxienez 1,12 puntuko aldea ateratzen dietela analizatzaile estatistiko puruei, alde hori 1,74raino doalarik MaltOptimizer eta EDGKk lortutako emaitza MaltOptimizerrek erdietsitakoarekin konparatzen dugunean. Lortutako hobekuntzak McNemar testaren arabera (p < 0,05) esanguratsuak ez diren arren, uste dugu emaitzak eskalagarriak izan daitezkeela eta zuhaitz-banku handiagoetan emaitzak mantendu daitezkeela galderen egitura zurrunagoa dela medio. Hibridazioak galderazko esaldietan duen eragina sakonago aztertzeko, dependentzia erlazio esanguratsuenetan zer gertatzen den aztertuko dugu (ikus 4.5 taula). Bertako emaitzen arabera, EDGKk esleitutako etiketak lagungarriak dira ncmod eta ncobj dependentziak asmatzeko, erabilitako bi analizatzaile estatistikoetan ikusten baitira emaitzetan hobekuntzak. Aztertu ditugun beste hiru dependentzietan, berriz, sistemaren portaera guztiz desberdina da erabili den analizatzaile estatistikoaren arabera. MaltOptimizer eta EDGK konbinatzen ditugunean, ncpred dependentzia erlazioan 21,50 75
4 - HIBRIDAZIOA MaltOptimizer Mate Dep erlazioa Kasu kopurua Oinarria +EDGK Oinarria +EDGK ncmod 227 75,43 77,09 (+ 1,66) 79,91 80,87 (+ 0,96) ncobj 70 74,84 82,19 (+ 7,35) 76,31 77,63 (+ 1,32) ncpred 14 66,66 45,16 (- 21,50) 56,25 68,29 (+ 12,04) ncsubj 91 67,48 72,72 (+ 5,24) 70,73 67,49 (- 3,24) nczobj 5 60,00 72,72 (+ 12,72) 72,72 45,00 (- 27,72) 4.5 taula – Sistema desberdinen hibridazioaren emaitzak dependentzia erlazio bakoitzerako F-measure neurriaren arabera. puntuko galera dagoela ikusten da. Hala ere, mota horretako 14 kasu bakarrik egonda, galera ez da inolaz ere hasiera batean uste bezain handia. Gauza bera gertatzen da nczobj erlazioarekin, hots, mota horretako 5 kasu soilik izanda, 12,72 puntuko hobekuntza ez da guk nahi bezain handia. ncsubj erlazioan irabazitako 5,24 puntuak garrantzitsuagoak direla deritzogu, kasu horretako erlazio kopurua 91 baita. Bestalde, Mate eta EDGK konbinatzen ditugunean, aurreko kasuan gertatzen denaren kontrakoa gertatzen da ncpred erlazioan hobekuntza dago eta ncsubj eta nczobj erlazioetan galera. Dena den, Mate eta EDGK konbinatzen ditugunean hiru erlazio horiekin gertatzen dena okerragoa da MaltOptimizerren gertatzen den baino. Izan ere, ncsubj erlazioko kasuen okertzeak eragin negatibo handiagoa baitu emaitza orokorrean beste bienak baino. Atal honetan aurkeztu ditugun emaitza guztiek, etorkizunerako pista ona ematen digute hibridazioak galderazko esaldien analisi sintaktikoa hobetu dezakeen ala ez zehazteko. Ebaluatutako laginean hobekuntzak ikusten dira. Halarik ere, kontuan hartu behar da lagin hori nahiko txikia dela (102 esaldi eta 803 hitz) eta emaitza horien balioa behin-betiko finkatzeko, esperimentuak lagin handiago baten gainean errepikatzea ezinbestekoa dela, ataza hori etorkizunerako utzi dugularik. Koordinazio eta esaldi konpletiboen tratamendua Koordinazioa eta esaldi konpletiboen tratamendua aurrera eramateko lehen urratsak eman dira. Zuhaitz-bankutik mota bakoitzerako zoriz aukeratutako laginak erauzi dira eta hizkuntzalarien eskuetan utzi da fenomeno horiek landu edo hobetzeko EDGKko erregelak lantzea. Ondoren, galderazkoetan erabilitako metodologia berdina aplikatuko da beraiekin. 76
Estatistiketan oinarritutako sistemen hibridazioa 4.5 Estatistiketan oinarritutako sistemen hibridazioa Aurreko puntuan estatistiketan eta erregeletan oinarritutako sistemak konbinatu ditugu euskararen analisi sintaktikoa hobetzeko asmoarekin. Hala ere, sistema desberdinen hibridazioa modu batera baino gehiagotara landu daiteke. Hori kontuan hartuta, atal honetan estatistiketan oinarritzen diren analizatzaile sintaktikoak konbinatzea erabaki dugu (ikus 4.5 irudia). Hori dela eta, atal honetan estatistiketan oinarritutako sistemen hibridazioak euskarako testu orokorren prozesamenduan duen eragina neurtu dugu, fenomeno linguistiko konkretuetan izan dezakeen eragina alde batera utzita. 4.5 irudia – Estatistiketan oinarritutako analizatzaileen hibridazioan erabili diren analizatzaileak. Euskararen analisi sintaktikoa hobetzeko, estatistiketan oinarritutako azaleko analizatzaile sintaktiko bat (chunker bat) eta estatistiketan oinarritutako analizatzaile desberdinak pilaketaren bidez konbinatuko ditugu eta, aurreko puntuan egin den bezala, dependentzia sintaktiko esanguratsuenek duten portaera aztertuko dugu. Ondorengo atalean burututako esperimentuen berri emango dugu zehaztasun osoarekin. 77
4 - HIBRIDAZIOA 4.5.1 Esperimentuak eta emaitzak Puntu honetan, trantsizioetan oinarritzen den analizatzaile estatistiko bati eta grafoetan oinarritzen den beste analizatzaile estatistiko bati MLIxati chunkerraren emaitza gehitu nahi izan diegu pilaketa eskema jarraituz. Egin diren esperimentuetan, zehazki MaltOptimizer eta Mate analizatzaileei gehitu zaie informazio hori. Komeni da gogoratzea analisi sintaktikoa aurrera eramateko aukeratu ditugun bi parserrek zein informazio erabiltzen duten, chunkerraren etiketez gain. Biek analisi katetik lortutako informazioa jasotzen dute formatu egokian (CoNLL 2007 eta CoNLL 2009), zehazkiago hitz-forma, lema, kategoria, azpikategoria eta ezaugarri morfologikoak (kasua, numeroa, aditzaren aspektua,...). Bestalde, MLIxati chunkerrak (ikus 3.2.3.1.2 puntua), hitz-forma, lema, kategoria, azpikategoria, ezaugarri morfologikoak, funtzio sintaktikoa (batzuetan guztiz desanbiguatu gabe istiluak hitzaren kasua) eta Ixati azaleko analizatzaile sintaktikoaren irteera (sintagmen hasiera eta bukaeren informazioa) erabiltzen ditu (ikus 4.6 irudia). 4.6 irudia – MLIxatik ikasketarako jasotzen duen informazio linguistikoaren adibidea MG formatuan. Urdinez Ixati analizatzaile sintaktikoaren irteera. MLIxatiren emaitza beste bi analizatzaileei gehitu diegu ezaugarri morfologikoen zutabean, 4.7 irudian ikus daitekeen bezala. Informazio hori erabilita egindako esperimentuen emaitzak 4.6 taulan agertzen dira oinarrizko analizatzaile estatistikoen emaitzekin batera, konparaketa egin ahal izateko. 78
4 - HIBRIDAZIOA MaltParser (MaltOptimizer) Mate Dep erlazioa Oinarria +MLIxati Oinarria +MLIxati ncmod 76,62 76,45 (- 0,17) 80,61 81,36 (+ 0,75) ncobj 74,49 73,73 (- 0,76) 76,53 76,48 (- 0,05) ncpred 58,10 57,80 (- 0,30) 63,42 63,00 (- 0,42) ncsubj 66,30 65,51 (- 0,79) 69,36 69,29 (- 0,07) nczobj 76,03 75,79 (- 0,24) 79,72 79,46 (- 0,26) 4.7 taula – Sistema desberdinen konbinaketen emaitzak dependentzia erlazio bakoitzerako F-measure neurriaren arabera. Beltzez kasu bakoitzeko emaitzarik onena. Chunker estatistikoa eta analizatzaile sintaktiko estatistikoak konbinatuta euskararen analisi sintaktikoan lortutako emaitzak aztertuta ez da harritzekoa konbinaketa mota horrek dependentzia erlazio konkretuetan ere hobekuntza handirik ez lortzea. Emaitzek behera egiten dute kasu guztietan MaltOptimizer eta MLIxati konbinatzen direnean, eta ia gauza bera gertatzen da chunkerra Materekin konbinatzen dugunean. Igoera positibo bakarra ncmod dependentziarekin bakarrik ikusten den arren, kontuan hartzekoa izan daiteke, dependentzia hori oso garrantzitsua delako, gehien agertzen den dependentzia baita. Hori dela eta, ncmod dependentzian lortzen diren hobekuntzak beti dira garrantzitsuak, analisi sintaktiko orokorrean duen eraginagatik. Esandakoa argi ikusten da 4.6 eta 4.7 tauletan, dependentzia erlazio gehienetan emaitza negatiboak lortu arren, ncmod dependentzia erlazioaren hobekuntzarekin oinarrizko analisi sintaktiko orokorra hobetzeko (+ 0,15) gai izan baita sistema hibridoa. 4.6 Ondorioak Kapitulu honetan ikuspegi hibridoari heldu nahi izan diogu, alde batetik, erregeletan oinarritutako sistemak eta estatistiketan oinarritutakoak konbinatu ditugu eta, bestetik, estatistiketan oinarritutako tresna desberdinen hibridazioa landu dugu, beti ere euskararen analisi sintaktikoa hobetzeko helburuarekin. Horretarako, eskuragarri izan ditugun baliabideak erabili ditugu, gure esperimentuen emaitzak errepikagarriak izan daitezen eta antzeko esperimentuak modu errazean burutu ahal izateko. Ikuspegi hibridoa euskararen analisi sintaktikoa hobetzeko jorratu dugun arren, egindako esperimentuetatik jasotako ezagutza euskararekin konparagarriak diren hizkuntza 80
Ondorioak morfologikoki aberatsetan aplikagarria izatea izan da gure helburuetako bat, hizkuntza horietan ere guk erdietsitako emaitzetatik oso urrun ez dauden emaitzak jasotzea espero delarik. Landu ditugun hurbilpenak bi izan dira: erregeletan oinarritutako sistemen eta estatistiketan oinarritutako sistemen arteko hibridazioa, eta estatistiketan oinarritutako sistemen arteko hibridazioa. Horietako bakoitzean ikusitako emaitzak aztertuta hurrengo ondorioak atera ditugu hurbilpen bakoitzerako: • Erregeletan eta estatistiketan oinarritutako sistemen hibridazioa: Hibridazio mota honek euskararen analisi sintaktikoan duen eragina zehaztu dugu egindako esperimentuetan oinarrituta. Erdietsitako emaitzak ikusita, orokorrean esan dezakegu erregeletan oinarritutako analizatzaileek egiten duten ekarpena positiboa dela parserrekin konbinatzen ditugunean. Kontuan hartu behar da erabili diren erregeletan oinarritutako analizatzaileak fenomeno linguistiko konkretu batzuen estalduran eta egitura sintaktiko batzuen tratamenduan pentsatuta diseinatu direla. Horrenbestez, ez da harritzekoa euskararen analisi sintaktiko orokorrean gehiegi ez laguntzea estaldura eta doitasuna bezalako neurrien arabera. Dependentzia erlazio konkretuetan jasotako emaitzak aztertzen baditugu, aipatu dugun hipotesia bete egiten dela ikusten da, hau da, erabilitako erregeletan oinarritutako sistemen diseinua dela eta, dependentzia erlazio batzuetan oso hobekuntza onak erdiesten diren bitartean, beste batzuetan emaitza negatiboak jasotzen dira. Ondorioz, esan daiteke ideia ona dela hibridazio mota hau erabiltzea erregeletan oinarritutako analizatzaileak ondoen egiteko diseinatu diren dependentzietan hobekuntzak erdietsi nahi badira. Gure helburua euskararen analisi sintaktikoa modu orokorrean hobetzea bada, ikusi da hobekuntzak lortzen direla, baina ez da ahaztu behar hibridazio mota honek bere mugak dituela. Bestalde, erregelak hobetuz gero, emaitzak are gehiago hobetu daitezkeela uste dugu. Ildo beretik jarraituz, hibridazio mota honek galderazko esaldietan duen eragina ere aztertu dugu. Kasu honetan, erabilitako bi analizatzaile estatistikoetan erdietsitako emaitzak itxaropentsuak izan dira. Bi kasuetan gainditu dira analizatzaile estatistikoen oinarrizko emaitzak. Hala ere, erabilitako lagina txikia izanik, ezinbestekoa da esperimentuak lagin handiago batekin errepikatzea, hobekuntzak mantentzen diren ala ez zehazteko. Dependentzia konkretuetan gertatutakoari bu- 81
4 - HIBRIDAZIOA ruz antzeko ondorioak atera daitezke. • Estatistiketan oinarritutako sistemen hibridazioa: Hurbilpen honetan, chunker estatistiko bat eta analizatzaile sintaktiko estatistikoak konbinatzeak duen eragina zehaztu dugu euskararen analisi sintaktikoan. Kasu honetan ere garrantzia dauka konbinazioan erabili den parserrak, aukeratutako analizatzaile estatistikoaren arabera emaitzak asko aldatzen baitira. Trantsizioetan oinarritutako parserra (MaltOptimizer) erabiltzen bada, emaitzek behera egiten dute orokorrean eta aztertutako dependentzia erlazio guztietan. Grafoetan oinarritutakoa aukeratzen bada (Mate), ostera, hobekuntza txikia nabaritzen da analisi sintaktiko orokorrean, baina ia dependentzia erlazio gehienetan emaitzek okerrera egiten dute. Aztertutako dependentzietan gorantz egiten duen bakarra ncmod erlazioa da eta bere eragin positiboa dela medio, parserra gai da analisi orokorraren oinarrizko emaitza gainditzeko beste dependentzien eragin negatiboari aurre eginez, esaldietan ncmod erlazioen kopurua oso altua dela aprobetxatuta. Oro har esanda, euskararen analisi sintaktiko orokorraren emaitzek nabarmen gora egin ez duten arren, emaitzetan sakontzen bada, argi ikusten da dependentzia erlazio konkretuetan hobekuntzak egon direla erabilitako hibridazio mota desberdinetan. Horretaz gain, erregeletan oinarritutako analizatzaileen eta parserren arteko hibridazioa onuragarria dela ikusi da galderazko esaldien analisi sintaktikoan. Bide horri jarraituz, alde batetik, galderazko esaldien lagin handiago baten gainean errepikatu nahi ditugu esperimentuak, erdietsitako hobekuntzan mantentzen diren ala ez zehazteko; beste aldetik, koordinazioaren eta esaldi konpletiboen gainean aplikatu nahi dira galderazko esaldietan egin diren esperimentuak, horretarako, fenomeno horiekin lotutako erregelak landu behar dira. Lehenengo urratsak eman dira bide horretan; fenomeno bakoitzerako laginak atera dira eta hizkuntzalarien esku utzi da erregelen garapena. Bukatzeko, estatistiketan oinarritutako sistemen konbinaketak emaitza interesgarriak lortu ditu analisi sintaktiko orokorrarentzako oso garrantzitsua den ncmod dependentzia erlazioan. Hala ere, gainontzeko dependentzia erlazioetan ez dugu lortu hobekuntzarik. Emaitza horien aurrean, zergatik erdietsi diren hobekuntzak ncmod erlazioan eta ez besteetan aztertuko da. Gertaera horren zergatia jakinda, agian posible izango da ncmod erlazioan emaitza hobeak lortzea eta gainontzeko erlazioetan aurrerakuntzak ikustea. 82
Ondorioak Hala ere, erregeletan zein estatistiketan oinarritutako bi chunkerren informazioaren erabilerak ez dirudi ekarpen handia egiten dutenik. Esan bezala, azterketa sakonagoa merezi du gai honek, batez ere maiztasun handieneko etiketen esleipen egokirako lagungarria izan badaiteke. 83
5 Analisi sintaktiko eleaniztuna 5.1 Sarrera Esku artean dugun tesiaren helburu nagusietako bat hizkuntza desberdinetan analisi sintaktiko automatikoarekin lortzen diren emaitzak hobetzen dituzten teknikak jorratzea eta gure sisteman aplikatzea da. Lortu nahi den xedea ez da erraza, hizkuntza ezberdinek beraien artean dituzten desberdintasunak askotan handiak eta ugariak direlako. Esandakoa kontuan hartuta, kapitulu honetan erabili diren hizkuntza ezberdinek badituzte beraien artean desberdintasun ugari, baina badute, bestalde, ezaugarri komun bat: denak dira morfologikoki aberatsak, eta justu aberastasun horretaz baliatu gara lan honetan eskuratu nahi ditugun emaitzak erdiesteko. Aipatu ditugun morfologikoki aberatsak diren hizkuntza horiek euskara, alemana, frantsesa, hungariera eta suediera dira. Ondorengo lerroetan kapitulu hau nola antolatu den aurkeztuko da. 5.2 atalean, ikuspegi eleaniztuna jorratzeko jarraitu dugun metodologia aurkeztuko dugu, 5.3 atalean, egindako esperimentuetan erabilitako baliabide orokorrak, eta ondorengo hiru ataletan, 5.4, 5.5, eta 5.6, ikuspegi eleaniztuna lantzeko aplikatu ditugun hiru teknika azalduko ditugu: ezaugarrien ingeniaritza, multzokatzea eta metaezaugarriak, hurrenez hurren. 5.7 atalean aurreko hiru teknikekin sortuko ditugun analisiak konbinatuko ditugu, beraien artean osagarriak diren aztertzeko. Bukatzeko, 5.8 atalean, egindako esperimentu guztietatik atera ditugun ondorioak azalduko ditugu zenbait etorkizuneko lanekin batera. 85
5 - ANALISI SINTAKTIKO ELEANIZTUNA 5.2 Metodologia Kapitulu honetan ikuspegi eleaniztuna landu nahi izan da, euskararekin konparagarriak diren hizkuntzak aztertuz. Horretarako, Seddah et al. (2013) eta Seddah et al. (2014) ataza partekatuetan eskuragarri egon diren baliabideak erabili dira. Ataza horietan, morfologikoki aberatsak diren hainbat hizkuntzetako zuhaitz-bankuak eta corpus baliabideak izan ditugu atzigarri. Hala ere, zuhaitz-banku guztiak ez daude era berean etiketatuta, denak era berean landu ahal izateak suposatzen duen arazoarekin. Ondorioz, atal honetan aplikatu nahi ditugun hurbilpenak ahalik eta konparagarrienak izateko, ahalik eta aldaketa gutxien eskatzen duten hizkuntzak aukeratu dira. Atal honetako helburuetako bat zuhaitz-banku, corpus eta tresna eskuragarriak erabiltzea da, horiek ematen digutenari ahalik eta etekin handiena ateratzeko, ondorioztatutako teknika eta ezaugarriak, ahalik eta hizkuntza gehienetan aplikatzeko. Horretarako, hizkuntza bakoitzaren zehaztasun berezietatik aldendu egingo gara orokortze maila altuagoa lortzeko asmoarekin, analizatzaile sintaktikoek, ikuspegi ez-gainbegiratuak eta erdi-gainbegiratuak ematen dizkiguten aukera desberdinak aztertuz, eta, lortutako emaitzak, ahal den heinean, morfologia xumeagoa duten hizkuntzekin erdietsitako emaitzekin alderagarriak izatea espero dugu. 5.3 Esperimentazio-ingurunea Atal honetako esperimentuekin, hizkuntza desberdinetan modu arrakastatsuan aplikatu ahal diren hiru hurbilpen aztertu nahi dira. Hori dela eta, gure esperimentuak hizkuntza desberdinetako zuhaitz-bankuen gainean burutu ditugu, hizkuntza horietako bakoitzerako hiru hurbilpenak aplikatuz. Erabilitako hizkuntzak euskara, frantsesa, alemana, hungariera eta suediera dira eta horiei dagozkien zuhaitz-bankuak 3.2.1 atalean azaldu ditugunak dira. Erabili ditugun analizatzaile sintaktikoak 3.2.3.1 atalean aurkeztu ditugun MaltOptimizer, Mate eta MST dira. Lehenengo biak 5.4 eta 5.5 ataletan erabiliko dira eta horiek aukeratzearen arrazoi nagusiak emaitzak bueltatzeko duten azkartasuna eta oinarri desberdinak dituztela dira, lehenengoa trantsizioetan oinarrituta eta bigarrena grafoetan oinarrituta daudelarik. Atal horietako bakoitzean lortutako analisiak MaltBlender tresnaren bidez (ikus 3.2.3.3 atala) konbinatu egingo direnez, iturri desberdinetatik lortutako ana86
Ezaugarrien ingeniaritza lisiak edukitzea komeni zaigu, ugaritasunak konbinaketetan asko eragiten baitu. MST, berriz, 5.6 atalean erabili dugu eta hura aukeratzearen arrazoi nagusia, batez ere bere kodean aldaketak egiteko ematen duen erraztasuna da. 5.7 atalean aurreko hiru ataletan erdietsitako analisiak konbinatuko dira MaltBlender tresnaren bidez. 5.4 Ezaugarrien ingeniaritza Ezaugarrien ingeniaritza ditugun datuak gure atazarako ikasketa automatikoko ereduetarako erabilgarriagoak izango diren modu batera bihurtzeko prozesua da, era honetara orain arte tratatu gabeko datuetan emaitza hobeak lortuz. Esan daiteke dauzkagun datuetatik ateratako ezaugarriek eragin zuzena dutela ikasketa automatikoko ereduetan, hots, zenbat eta esanguratsuagoak izan ezaugarri horiek, orduan eta eraginkorragoa izango da datu eta ezaugarri horien gainean sortuko den eredua. Domingosek dioen bezala: “At the end of the day, some machine learning projects succeed and some fail. What makes the difference? Easily the most important factor is the features used.” (Domingos 2012) Ondorioz, ezaugarrien ingeniaritzaren helburuetako bat gure datuen azpian dauden egiturak azaleratzea da ikasketa automatikoko algoritmoak gure datuak hobeto uler ditzan. 5.4.1 Sarrera Morfologikoki aberatsak diren hizkuntzak erronka bat dira egungo analizatzaile sintaktiko automatikoen eraikuntzarako, batez ere hizkuntza hauetan lortzen dituzten emaitzak ingelesa bezalako hizkuntza ez-eranskariekin alderatzen baditugu. Nivre et al. (2007) lanean argi geratzen dira analizatzaile sintaktikoek morfologikoki aberatsak diren hizkuntzekin dituzten zailtasunak, non euskarak, grekoak eta arabierak ez duten ingelesak eta italierak lortzen dituzten emaitzak erdiesten. Ildo horretatik jarraituz, morfologikoki aberatsak diren hizkuntzak tratatzeko nahiko ohikoa da horien berezko ezaugarria den informazio morfologiko aberatsa erabiltzea analizatzaile sintaktikoan (Tsarfaty et al. 2010), baina batzuetan posible da guk nahi ditugun emaitzak ez lortzea, hau da, posible da ezaugarri morfologiko batzuek ekarpen negatiboa izatea. Adibidez, euskararako emaitza hobeak lortzen dira 87
5 - ANALISI SINTAKTIKO ELEANIZTUNA Mate analizatzaile sintaktikoarekin ezaugarri guztiak erabili beharrean kasua, numeroa eta mendeko esaldi mota soilik erabilita, aurrerago 5.2 taulan ikusiko den bezala. Bengoetxea eta Gojenola (2010) lanean hainbat ezaugarri morfologiko probatzen dituzte banan-banan MaltParser analizatzailean, ezaugarri horietako bakoitzak euskarako dependentzia zuhaitzen azterketan duen eragina aztertzeko. Ateratako ondorioen arabera, euskararako mendekotasun zuhaitzak aztertzeko garaian, hitzen kasuak eta zer-nolako mendeko esaldia den adierazten duten ezaugarriek garrantzi handia dute. Kasuak hitzaren funtzio sintaktikoa ondorioztatzen laguntzen du eta mendeko motak, berriz, esaldi nagusi eta mendekoen arteko mugak markatzen laguntzen du, eta horrek berebiziko garrantzia du aditz nagusiaren eta mendeko esaldien arteko dependentzia erlazioa zehazteko garaian. Behin euskararen ezaugarri morfologiko bakoitzaren eragin zehatza jakinda, analizatzaile sintaktikoari ezaugarri guztiak pasatzen dizkiote, baina ongi berezitutako bi multzotan: hitzaren kasua eta mendeko esaldi mota alde batetik, eta gainontzeko ezaugarriak beste aldetik (ikus euskarazko ezaugarri morfologikoen azalpena A eranskinean). Informazioa modu horretara erabiliz hobekuntza esanguratsuak lortzen dituzte ezaugarri guztiak batera erabiliz lortutakoarekin alderatuta. Marton et al. (2010) lanean ere antzeko saiakerak aurkeztu dira arabierarako, dependentzietan oinarritutako zuhaitz sintaktikoak aztertzeko garaian ezaugarri morfologiko lagungarrienak zeintzuk diren jakiteko. Analisi sintaktikoan ezaugarri morfologiko bakoitza bakarka erabili ondoren lortutako emaitzak alderatu dira ondorio hauetara iritsiz: zuhaitz-bankuan erabilitako ezaugarri morfologikoak zuzenak direnean (urre-patroia), gehien laguntzen duen ezaugarria hitzaren kasua da, baina erabilitako ezaugarriak automatikoki sortutakoak badira, aldiz, kontrakoa gertatzen da, hots, hitzaren kasua erabiltzen den egoera gehienetan emaitzek okerrera egiten dute. Bestalde, 2.3.2 puntuan aipatu den bezala, analizatzaile sintaktiko batzuek eskuragarri duten informazioa erarik eraginkorrenean ez dutela erabiltzen ikusten da Çetinoğlu eta Kuhn (2013) lanean, zutabe batzuetan sartutako informazioari garrantzi handiagoa ematen diotelarik. Analizatzaileari normalean kategoria eta azpikategoria pasatzen zaizkion zutabeetan ezaugarri morfologikoak pasatzen dizkiote banan-banan ikusteko ea inolako aldaketarik gertatzen den ezaugarri bakoitza bere zutabean eta eskuragarri dauden ezaugarri guztiak erabilita lortutakoarekin alderatuta. Baldintza horietan turkierarako analizatzaile sintaktiko batzuek emaitza hobeak lortzeko joera dutela frogatu da hitzaren kategoriaren ordez hitzaren ezaugarri morfologiko 88
Ezaugarrien ingeniaritza jakin batzuk erabiltzen badira. 5.4.2 Gure hurbilpena Ezaugarrien ingeniaritzarekin lotutako atal honetan, bide horrek eskaintzen dituen aukera desberdinak aztertuko ditugu morfologikoki aberatsak diren hizkuntzetako analisi sintaktikoa hobetzeko, eta helburu hori erdiesteko, ondorengo atazak landu dira hautatutako hizkuntza bakoitzerako: • Ezaugarri morfologiko bakoitzaren ekarpena neurtu. Horretarako ezaugarriak banan-banan erabilita lortutako emaitza ezaugarririk gabeko konfigurazioarekin alderatuko da. • Emaitzetan hobekuntza handiena eragiten duen ezaugarri morfologikoen azpimultzo egokia zehaztu. • Analizatzaile sintaktikoek pasatako ezaugarriei ematen dieten garrantzia jakinda, estandartzat jotzen den ordena aldatu, bestelako ezaugarri morfologikoei lehentasuna emateak duen ekarpena neurtzeko. Horretarako ez-estandarrak diren ordenekin erdietsitako emaitzak estandarrekin lortutakoekin konparatuko dira. • Ezaugarrien ingeniaritza aplikatu ondoren lortutako analisi sintaktiko desberdinak konbinatu, modu bakoitzean lortutako analisiak beraien artean osagarriak diren zehazteko. 5.4.3 Esperimentuak eta emaitzak Puntu honetan arestian aipatutako atazekin lotutako esperimentuak deskribatuko dira, bakoitzaren ebaluazioarekin batera. 5.4.3.1 Ezaugarrien eragina neurtzeko esperimentuak Analisi sintaktikorako esanguratsuenak diren ezaugarri morfologikoak zeintzuk diren jakiteko, analizatzaileek ezaugarri horiek zehazteko erabiltzen duten posizioan (ezaugarri morfologikoen zutabean) pasako dira banan-banan. 89
Ezaugarrien ingeniaritza 5.1 irudia – Euskarazko zuhaitz-bankutik hartutako esaldia, ezaugarrien zutabea hutsik duela. Ataza hau aurrera eramateko Mate analizatzaile sintaktikoa erabili dugu, orain arte ez delako ezaugarrien bakarkako ekarpena neurtzeko erabili, MaltOptimizer eta MST erabili diren bezala. Lehenik eta behin, hizkuntza bakoitzeko ezaugarrien zutabea hutsik utzi dugu (ikus 5.1 irudia), analizatzaile sintaktikoak lortzen duen emaitza erreferentzia bezala erabiltzeko. Hurrengo pausoa gainontzeko ezaugarriak ezaugarrien zutabean (ikus 5.2 irudia) banaka sartzea da analisi sintaktikoa gauzatzean lortutako erreferentziarekin konparatzeko; zenbat eta emaitza altuagoa lortu erreferentziarekiko, erabilitako ezaugarri morfologikoa orduan eta esanguratsuagoa izango da. Bukatzeko, ezaugarrien zutabean ezaugarri guztiak erabilita (ikus 5.3 irudia) ere lortu ditugu emaitzak, ikusteko ea ezaugarri konbinazio batzuek eragin negatiboa duten analisi sintaktikoan. Izan ere, printzipioz, zenbat eta ezaugarri gehiago erabili orduan eta emaitza hobeak espero baitira. 5.2 irudia – Euskarazko zuhaitz-bankutik hartutako esaldia, ezaugarrien zutabean kasua bakarrik utzita. 5.1 taulako emaitzak aztertzen baditugu, ikus daiteke euskara dela ezaugarri morfosintaktikoak gehituta aldaketa nabarmenenak jasaten dituen hiz91
5 - ANALISI SINTAKTIKO ELEANIZTUNA kuntza. Kasua bakarrik erabilita, % 5,7ko hobekuntza lortzen da ezaugarrien zutabea hutsa (5.1 taulan Hutsa) mantenduz lortzen denarekin konparatuta. Argi geratzen da kasua oso garrantzitsua dela dependentzia zuhaitzak analizatzaile sintaktikoekin eraikitzeko garaian. Izan ere, ezaugarri guztiak erabilita lortzen den LASaren eta kasua bakarrik erabilita lortzen denaren arteko aldea oso txikia baita (+% 0,8). Hurrengo bi ezaugarri esanguratsuenak euskararako, alde nabarmenarekin, numeroa eta mendeko esaldi mota (erlazioa) dira, hauek soilik erabilita % 1,2 eta % 0,6ko hobekuntza lortzen delarik ezaugarririk ez erabiltzearekin alderatuta, hurrenez hurren. 5.3 irudia – Euskarazko zuhaitz-bankutik hartutako esaldia, hitz bakoitzerako ezaugarrien zutabean ezaugarri guztiak erabilita. Frantseserako lortutako emaitzak ikusita esan daiteke euskararekin gertatzen denaren kontrakoa gertatzen dela, hots, ezaugarri morfologikoek ez dute ia eraginik. Ezaugarririk esanguratsuenak generoa, numeroa eta pertsona dira. Horien eragina oso txikia da analisi sintaktikoan eta ia ez dago alderik ezaugarri morfologikorik ez erabiltzearen eta horietakotako bat erabiltzearen artean (+% 0,1). Gainera, hizkuntza honetan erabili diren ezaugarri guztiak beraien artean osagarriak ez direla ikusten da emaitzetan. Izan ere, ezaugarri bakarra erabiltzen den kasu batzuetan ezaugarri guztiak erabilita lortzen den emaitza gainditzen baita. Frantsesarekin gertatzen denaren antzera, alemaneko ezaugarri morfosintaktikoek oso eragin txikia dute analisi sintaktikoan. Hiru ezaugarri esanguratsuenak kasua, generoa eta numeroa dira eta hauek banaka erabilita lortzen diren hobekuntzak +% 0,1, +% 0,1 eta +% 0,0ekoak dira, hurrenez hurren. Interesgarria da ikustea nola kasua bakarrik erabilita edo generoa bakarrik erabilita ezaugarri guztiak erabilita lortzen den emaitza bera erdiesten dela. Fenomeno hau gerta daiteke ezaugarri batzuen eragin ahularen eta beste batzuen eragin negatiboaren ondorioz. Modu honetara, ezaugarri batzuen eragin positiboa beste batzuen eragin negatiboarekin baliogabetzen da. Ale- 92
Ezaugarrien ingeniaritza manean eta frantsesean ezaugarri morfologikoek duten eragin ahula ikusita, esan daiteke bi hizkuntza horietan analizatzaileak erdiesten dituen emaitzak beste ezaugarri batzuen eraginez lortzen direla, esate baterako, lemaren, kategoriaren eta azpikategoriaren eraginez. Hungariera da ezaugarri morfosintaktiko gehien dituen hizkuntza aztertu ditugunen artean, 14 guztira. Hizkuntza hau da, euskararekin batera, aldaketa gehien jasaten dituena ezaugarri morfosintaktikoak gehitzen zaizkionean. Hiru ezaugarri esanguratsuenak kontuan hartuta, kasuarekin % 5,6ko hobekuntza erdiesten da, egilearen pertsonarekin % 1eko hobekuntza eta egilearen numeroarekin % 1koa. Bestalde, azpikategoriak +% 0,6an laguntzen du eta numeroak, pertsonak eta mugatasunak +% 0,4ko hobekuntza lortzen dute. Gainontzeko ezaugarriek ez dute modu esanguratsuan laguntzen eta gradua soilik erabiltzen bada analisi sintaktikoan emaitzek okerrera egiten dute (-% 0,3). Ezaugarri guztiak erabiltzen baditugu analisi sintaktikoan, hungarieran % 82,8ko LASa lortzen dugu. Emaitza hau ikusita, hungarierako ezaugarrien ekarpena analisi sintaktikoan % 7,5ekoa dela esan daiteke, aztertu ditugun bost hizkuntzetatik handiena, adibidez, euskaraz % 6,5ekoa delarik. Aztertutako hizkuntzekin amaitzeko, frantsesarekin eta alemanarekin gertatzen den antzera, suedierako ezaugarri morfosintaktikoek ez diote analizatzaile sintaktikoari asko laguntzen. Gainera, hizkuntza honetako ezaugarriekin fenomeno arraroak ikus daitezke. Euskaran, alemanean eta hungarieran kasuak ezaugarririk ez erabiltzearekin alderatuta eragin positiboa duen arren (frantsesean ez du eraginik), suedieran emaitza negatiboa lortzen da berarekin. Orokorrean, aditz-forma kontuan hartu gabe, ezaugarri guztiekin emaitza negatiboak lortzen dira. Egoera honen aurrean, ez da harritzekoa ezaugarri guztiak erabiltzen direnean analizatzaile sintaktikoan emaitzek okerrera egitea (-% 0,2). Hau esanda, suedierarako emaitzarik hoberenak lortu dituzten ezaugarriak aditz-forma (+% 0,1), mugatasuna (-% 0,1), gradua (- % 0,1) eta kasua (-% 0,1) dira. Hurrengo azpiatalean hizkuntza bakoitzeko hiru ezaugarririk eraginkorrenak erabiliko direnez esperimentu desberdinak egiteko, suedierarako kasua ez dugu aukeratuko ehunekoak kontuan hartuta mugatasunak eta graduak baino emaitza baxuagoa lortzen duelako analisi sintaktikoan. Behin hizkuntza guztietako emaitzak agerian daudela, argi geratzen da euskararen eta hungarieraren ezaugarriek eragin handiagoa dutela analisi sintaktikoan gainontzeko hiru hizkuntzetakoek baino. Gertaera horri azalpen bat emateko okurritzen zaigun arrazoi nagusia euskarazko eta hungarierako tresna automatikoek kalitate altuagoko ezaugarriak lortzen dituztela da. Izan 93
5 - ANALISI SINTAKTIKO ELEANIZTUNA ere, hizkuntza horietarako espresuki garatutako tresnekin erdietsitako ezaugarriak erabili baitira hizkuntza horietako zuhaitz-bankuak sortzeko, batez ere kategoria, azpikategoria eta ezaugarri morfologikoak sortzeko. Frantseserako eta alemanerako eta suedierarako analizatzaile eleaniztunak erabilita sortu dira ezaugarri horiek. 5.4.3.2 Ezaugarrien ingeniaritzako esperimentuak Aurreko atalean, analisi sintaktikorako ezaugarri morfosintaktiko esanguratsuenak zeintzuk diren aztertu dugu aukeratutako bost hizkuntzetarako. Horretan oinarrituta, informazio hori erabiliko dugu atal honetan esperimentu desberdinak egiteko. Hizkuntza bakoitzerako eta analizatzaile sintaktiko bakoitzerako (MaltOptimizer eta Mate) 6 esperimentu egin ditugu ezaugarri guztiak erabilita lortutako emaitzekin konparatzeko: 1) 3−bestMalt: Hiru ezaugarri hoberenak erabili dira ezaugarrien zutabean eta MaltOptimizer analizatzailearekin analizatu da. 2) CPOS − bestMalt: Ezaugarririk esanguratsuena ipini da hitzaren kategoriaren lekuan eta MaltOptimizer analizatzailearekin analizatu da. Kategoria ezaugarrien zutabean gehitzen da beste ezaugarri bat izango balitz bezala. 3) POS − bestMalt: Ezaugarririk esanguratsuena ipini da hitzaren azpikategoriaren lekuan eta MaltOptimizer analizatzailearekin analizatu da. Azpikategoria ezaugarrien zutabean gehitzen da beste ezaugarri bat izango balitz bezala. 4) 3−bestMate: Hiru ezaugarri hoberenak erabili dira ezaugarrien zutabean eta Mate analizatzailearekin analizatu da. 5) CPOS − bestMate: Ezaugarririk esanguratsuena ipini da hitzaren kategoriaren lekuan eta Mate analizatzailearekin analizatu da. Kategoria ezaugarrien zutabean gehitzen da beste ezaugarri bat izango balitz bezala. 6) POS − bestMate: Ezaugarririk esanguratsuena ipini da hitzaren azpikategoriaren lekuan eta Mate analizatzailearekin analizatu da. Azpikategoria ezaugarrien zutabean gehitzen da beste ezaugarri bat izango balitz bezala. 94
5 - ANALISI SINTAKTIKO ELEANIZTUNA hizkuntza guztietan antzeko aldea ikus baitaiteke bi analizatzaile sintaktiko horien artean. Euskaraz emaitzarik hoberena lortu duen konfigurazioa Mate analizatzailearekin ezaugarrien zutabean hiru ezaugarririk esanguratsuenak erabiltzen dituena izan da (% 83,4 LAS). Emaitza hori oinarrizko konfigurazioarekin lortutakoarekin (% 83,0) alderatzen bada, % 0,4ko hobekuntza dagoela ikus daiteke, nahiz eta hobekuntza hori McNemar testaren arabera (p < 0,05) estatistikoki esanguratsua ez izan. MaltOptimizerrekin lortutako emaitzak aztertzen badira, hobekuntza bakarra euskaraz lortu da. Zehazki, ezaugarririk hoberena kategoriaren ordez jarrita (POS − bestMalt) hitzen alderantzizko ordenarekin % 1eko hobekuntza estatistikoki esanguratsua (p < 0,05) lortu da (% 81,0 vs % 80,0). Bestalde, frantsesarekin, Mate parserrarekin soilik lortzen da oinarrizko konfigurazioa gainditzea. Analizatzaile horrekin emaitzarik hoberena azpikategoriaren ordez ezaugarri esanguratsuena erabilita (CPOS − bestMate) alderantzizko ordenarekin lortzen da (+ 0,4), hobekuntza hori ez delarik estatistikoki esanguratsua McNemarren testaren arabera (p < 0,05). MaltOptimizerren kasuan, ematen du erabili ditugun konfigurazio ezberdinek ez dutela eragin positiborik izan analisi sintaktikoan, ez baitira gainditzen oinarrizko konfigurazioekin lortutako emaitzak. Hala ere, ikusten da emaitza konparagarriak erdiesten direla 3 ezaugarri esanguratsuenak (3 − bestMalt) ordena arruntean erabilita. Esan beharra dago, azken esperimentu honetan, analizatzaile sintaktikoari lan-karga kendu zaiola bere kalkuluak ezaugarri guztien gainean egin beharrean hiru ezaugarriren gainean bakarrik egin behar dituelako. Horregatik interesgarria izan daiteke ezaugarri guztiak erabili beharrean 3 ezaugarri esanguratsuenak erabiltzea. Alemanean zentratzen bagara, ez da lortu oinarrizko konfigurazioekin lortutako emaitzak gainditzea, baina bai pareko emaitzak erdiestea ezaugarri gutxiagorekin (3 − bestMalt). Aurreko atalean zehaztu dugun bezala, alemana da erabilitako ezaugarriekiko aldaketa gutxien jasan duen hizkuntza. Informazio hori jakinda, ez da harritzekoa atal honetan erabili diren konfigurazio desberdinek berarengan eragin gutxien izan duten hizkuntza alemana izatea. Hala ere, frantseserako esan bezala, analizatzaileari kalkulu-karga kentzeko baliagarriak dira esperimentu hauek. Hungarieran probatu ditugun esperimentuek ere ez dute lortu oinarrizko konfigurazioarekin erdietsitako emaitza gainditzea. Hala ere, kasu askotan oinarrizko konfigurazioarekin lortutako emaitzen parekoak dira. Kontuan hartuta emaitza horiek ezaugarriak modu desberdinetan erabiliz atera direla, hurrengo puntuan analisi desberdinak konbinatzen direnean ugaritasun horri 96
Ezaugarrien ingeniaritza probetxua ateratzea espero da. Suedierari dagokionean, 5.2 taulari erreparatzen badiogu, konturatuko gara esperimentu guztietatik bitan hobetu direla oinarrizko emaitzak. Hobekuntza horiek Mate analizatzaile sintaktikoa erabilita erdietsi dira eta ez dira estatistikoki esanguratsuak McNemarren testaren arabera (p < 0,05). Zehazki, aldaketarik nabarmenena (+% 0,3) hitzaren azpikategoria ezaugarri esanguratsuenarekin ordezkatuz eman da (CPOS − bestMate) alderantzizko ordenarekin. Beste igoera, berriz, konfigurazio berdinarekin lortu da, baina hitzen ordena arruntarekin (+% 0,1). Aplikatutako konfigurazio ezberdinek hizkuntza ezberdinetan izan duten eragina ikusita, euskararako eta alemanerako espero zitezkeen emaitzak direla esan beharra dugu. Izan ere, bakarkako ezaugarri morfologikoek eragin handiena izan duten hizkuntzetan espero baitira emaitzarik hoberenak eta bakarkako ezaugarri morfologikoek eragin ahulena izan duten hizkuntzetan espero baitira emaitzarik okerrenak. Ondorio horretara iristeko arrazoi nagusia egin ditugun esperimentuak ezaugarri horietan oinarrituta daudela da (hiru hoberenak erabili, kategoriarekin trukatu, ...). Hori dela eta, hungarieran bakarkako ezaugarriek izan duten eragina kontuan hartuta emaitza hobeak espero dira, euskararen parekoak. Frantsesean eta suedieran, aldiz, kontrakoa gertatzen da, hots, emaitza okerragoak espero dira, alemanaren antzera. Hala ere, hurrengo atalean aplikatuko den konbinaketarekin hizkuntza guztietan emaitzek gora egitea espero dugu, teknika honek, lortutako analisien ugaritasuna aprobetxatzen baitu, xede horrekin, besteak beste, sortu direlarik atal honetako analisi desberdinak. 5.4.3.3 Konbinaketa Esperimentuak Aurreko azpiatalean erabilitako konfigurazio batzuek guk nahi genuen eragin positiboa izan ez duten arren, lortutako analisien ugaritasuna konbinaketaren bidez analisi sintaktiko sendoago bat erdiesteko erabil dezakegula uste dugu. Hizkuntza guztietarako konbinaketaren emaitzak 5.4 irudian aurkeztu ditugu oinarrizko konfigurazioarekin1 lortutako emaitzekin batera, horiekin alderatu ahal izateko. 5.4 irudia aztertzen bada, konbinaketari probetxu gehien atera dion hizkuntza euskara dela konturatuko gara. Modu honetara, % 3,2ko hobekuntza 1Ezaugarri guztiak dituena, aldaketarik jasan ez duena. 97
5 - ANALISI SINTAKTIKO ELEANIZTUNA lortu da Mate analizatzaileak emandako emaitzarekin konparatzen bada eta, % 6,2koa MaltOptimizer analizatzailearekin alderatzen bada. Frantsesarekin, berriz, % 0,9 puntuko gorakada erdiesten da Mate analizatzailearen oinarrizko emaitzarekiko eta % 5,2ko hobekuntza MaltOptimizerren oinarrizko emaitzarekiko. Alemanean, aldiz, % 0,8ko gorakada dagoela erakusten dute zenbakiek Matekin lortutako oinarrizko emaitzarekiko eta % 4,2koa MaltOptimizerren emaitzarekiko. Hungarieran ematen da gorakadarik nabarmenena oinarrizko emaitzekiko: % 6,8 puntuko hobekuntza MaltOptimizerrekin jasotako oinarrizko emaitzarekin alderatuta. % 1,8koa, berriz, Matenarekin konparatuta. Suedieran konbinaketaren bidez % 4,8ko hobekuntza lortu da MaltOptimizerren oinarrizko emaitzarekin konparatuta eta % 1,3koa Mate analizatzaile sintaktikoarekin jaso dugun oinarrizko emaitzarekin alderatuta. Aipatu ditugun hobekuntza guztiak dira estatistikoki esanguratsuak McNemar testaren arabera (p < 0,05), bai MaltOptimizerren oinarrizko konfigurazioarekiko eta bai Mateen oinarrizko konfigurazioarekiko. 5.4 irudia – Konbinaketa erabiliz egindako esperimentuen emaitzen irudikapena Labeled Attachment Score (LAS) neurriaren arabera. Ezaugarrien ingeniaritza landu den atal honetan ikusitakoaren balorazio bezala, atal honetan egindako esperimentuetan oinarrizko konfigurazioarekin 98
Multzokatzea lortutako emaitzak hizkuntza guztietan hobetzen ez diren arren, esperimentu horietan sortutako analisiak konbinatzeak emaitza guztietan hobekuntza esanguratsuak lortzeko balio izan digu, baita parte hartu dugun ataza partekatuan emaitza onak erdiesteko ere (ikus 5.5 irudia). Horrenbestez, esan daiteke eskura izan ditugun ezaugarriak analizatzaileari era desberdinetan pasatuz lortutako analisiak beraien artean osagarriak direla, hots, analizatzaileak analisi bakoitzean jasotako informazioari probetxua atera dio emaitzak hobetzeko. Azkenik, aipatu beharra dago hurbilpen hori konputazionalki garestiagoa dela oinarrizko konfigurazioan erabiltzen dena baino. 5.5 irudia – Ataza partekatuan parte hartu duten sistemen emaitzak, gure sistema BASQUE_TEAM da (kolore morea). 5.5 Multzokatzea Multzokatzea (clustering) elementu edo objektu ezberdinen sailkapen teknika bat da zeinetan elementuak beraien ezaugarrien arabera multzo ezberdinetara biltzen diren. Multzo horietan sartzen diren elementuak erabilitako algoritmoaren arabera doaz aldatzen, eta oso arrunta da bi algoritmo desberdinek sortutako multzoek inolako zerikusirik ez edukitzea beraien artean. Bestal99
5 - ANALISI SINTAKTIKO ELEANIZTUNA de, multzo berean dauden elementuek beraien artean antzekotasun handiagoa izaten dute beste multzoetako elementuekiko baino. Gehienetan bi elementuen arteko antzekotasuna distantzia formula baten bitartez neurtzen da, elementuen ezaugarri edo datuetan oinarrituz. Euskara bezala morfologikoki aberatsak diren hizkuntzetan lema bakoitzak hainbat hitz-forma izan ditzake (sparseness, hemendik aurrera urritasuna) eta hori arazo bat da analizatzaile sintaktikoentzako, hitz bakoitzari dependentzia etiketa bat esleitzeko garaian beraien ataza zailagoa bihurtzen baita. Candito eta Seddah-ren arabera multzokatzeak arazo horri aurre egiten laguntzen du. “Clustering words seems useful as a way of addressing the lexical data sparseness problem, since counts on clusters are more reliable and lead to better probability estimates.” (Candito eta Seddah 2010) 5.5.1 Sarrera Azken urteetan gero eta gehiago erabiltzen ari dira multzokatze teknikak Hizkuntzaren Prozesamenduko (HP) hainbat atazatan, lan askotan emaitza interesgarriak lortu direlako teknika horien bitartez. Jarraian gure lanarekin erlazioa duten zenbait lanen berri emango dugu gure hurbilpena azaldu aurretik. Miller et al. (2004) lanean ikasketarako etiketatutako datu kopurua handitzeko etiketatu gabeko corpus handi batetik eratorritako hitzen multzokatzea erabiltzen da. Teknika hori ebaluatu ondoren, izenak automatikoki etiketatzeko sistema baten emaitza berdinak lortzen zirela frogatu zen, baina azken honek behar duen etiketatutako informazioaren % 13a soilik erabiliz. Koo et al. (2008) lanean hitz multzoen edo cluster-en erabilera dependentzietan oinarritutako analisi sintaktikorako nahiko lagungarria dela frogatzen dute. Bertan, dependentzietan oinarritzen diren analizatzaileak trebatzeko metodo erdi-gainbegiratua aurkezten dute, analisian etiketatu gabeko corpus handi batetik eratorritako hitz multzoak ezaugarri bezala erabiliz. Beraien esperimentuak Penn Treebank eta Prague Dependency Treebank-ean landu dituzte, eta multzoetan oinarritutako ezaugarriak gehituz hobekuntza esanguratsuak erdiesten dituzte multzoak erabili gabeko konfigurazioarekiko. Ingelesaren kasuan % 1,14ko gorakada lortzen dute eta % 1ekoa txekieraren kasuan. 100
Multzokatzea Kim et al. (2014) lanean, aldiz, koreeran, morfologikoki aberatsa den hizkuntza eranskarian, hitzak morfemetan banatzen dituzte rol semantikoak automatikoki etiketatzen dituen sistema batean erabiltzeko. Modu honetara, rol semantikoen etiketatzean (Semantic Role Labeling) hizkuntza eranskari baterako lortu den emaitzarik hoberena (% 81,07 F1) erdiesten dute rol semantikoak automatikoki etiketatzen dituen beraien sistemarekin. Nahiz eta sintaxian hitz bektoreak erabiltzea nahiko berria den, azken urteetan hainbat autorek oso ideia interesgarriak azaldu dituzte ataza desberdinetan aplikatu ahal izateko. Hitz bektoreekin asko esperimentatu duen egile bat Mikolov da (Mikolov et al. 2013c, b, a). Denboran zehar, hitzen irudikapen jarraitua egiten duten hainbat eredu azaldu dira. Hala ere, Mikolovek eta bere lankideek neurona sareekin ikasitako hitzen irudikapena landu dute, hitzen arteko erregulartasun linealak hobeto mantentzen direla ikusi baitzuten aurretik. Hitzen irudikapenak ikasteko konplexutasun konputazionala minimizatzeko bi arkitektura eredu berri aurkeztu dituzte: Continuous Bag-of-Words (CBOW) eredua eta Skip-gram eredua. CBOW ereduan, leiho zehatz bat kontuan hartuta uneko hitza asmatzen da bere inguruan dauden hitzetan oinarrituz, eta Skip-gram ereduan kontrakoa, hau da, uneko hitza jakinda bere testuingurua zein den asmatzea. Bi eredu horiek erabiltzen dituen neurona sarea gai da minutu gutxitan milioika hitz dituen corpus batean azaltzen diren hitz bakoitzarentzako bektore bat sortzeko. Azkenik, Andreas eta Klein (2014) lanean, hitz-bektoreek osagaietan oinarritutako analisi sintaktiko automatikoan laguntzeko zenbait bide aztertzen dituzte. Hitz-bektoreak osagaietan oinarritutako analisi sintaktikoan oso lagungarriak izan ez diren arren, dependentzietan oinarritutako analisi sintaktiko automatikoan lagun dezaketela uste dute egileek, osagaietan oinarritutako corpusetan esplizituki ematen den abstrakzio sintaktikoa lortu daitekeelako bektoreen bidez. Gure hurbilpenean bi multzokatze teknika erabili ditugu: Brown multzokatzea eta hitz-bektoreetan oinarritzen den K-means multzokatzea. Brown multzoak aukeratzeko arrazoia aurretik aipatu dugun urritasunaren arazoari aurre egiteko baliagarria dela frogatu delako da (Koo et al., 2008). Hitzbektoreetan oinarritzen diren K-means multzoak erabiltzearen arrazoia, ostera, dependentzien analisian oso gutxitan aplikatu direla da, hots, beraien ekarpena zehaztu nahi da aukeratu ditugun bost hizkuntzetan. Bestalde, konbinaketak egiteko garaian oinarri desberdineko analisiak izatea garrantzitsua denez, izaera desberdineko multzoak aplikatuta erdietsitako analisiak sortzea baliagarria izango zaigula uste dugu. 101
5 - ANALISI SINTAKTIKO ELEANIZTUNA 5.5.2 Gure hurbilpena Atal honetan, multzokatze teknika desberdinek eskaintzen dituzten aukerak aztertu ditugu morfologikoki aberatsak diren hizkuntzetako analisi sintaktikoa hobetzeko. Horretarako ondorengo atazak landu dira hautatutako hizkuntza bakoitzerako: • Aukeratutako multzokatze teknika bakoitza hitzen gainean aplikatu ondoren sortutako multzoek analisi sintaktikoan duten eragina neurtu. • Multzokatze teknika desberdinetatik eratorritako ezaugarriak aplikatu ondoren lortutako analisi sintaktiko desberdinak konbinatu, modu bakoitzean lortutako analisiak beraien artean osagarriak diren zehazteko. 5.5.3 Esperimentuak eta emaitzak Lan honetan, 3.2.1.2 atalean azaldutako oinarrizko zuhaitz-bankuak erabili dira, baita erdi-gainbegiratutako zuhaitz-bankuetatik ateratako testu hutsa ere. Izan ere, Brown multzoak eta hitz-bektoreen gaineko K-means multzoak sortzeko beharrezkoak baitira etiketatu gabeko corpusak. Multzo mota bakoitza sortzeko, kasu bakoitzean eskuragarri izan dugun corpusik handiena erabili dugu. Atal honetan, egin ditugun esperimentuak modu zehatzagoan aurkeztuko ditugu erdietsitako emaitzekin batera. Hizkuntza bakoitzerako multzokatze mota bakoitzak izan duen eragina ikusiko dugu lehenik eta azkenik aurreko emaitzak konbinatuz lortu ditugun emaitzak aurkeztuko ditugu. 5.5.3.1 Brown Multzokatze Morfologikoa Brown multzokatzea modu arrakastatsuan erabili da dependentzietan oinarritutako analisi sintaktikoan (Haffari et al. 2011; Koo et al. 2008), entitate izendunen ezagutzan (Turian et al. 2010) eta galdera erantzun sistemetan (Momtazi eta Klakow 2009). Algoritmo honen emaitza zuhaitz bitar bat da, non hitz bakoitzari errotik hasita berarengana iristeko bidea zehazten duen bit kate bat dagokion (ikus 3.2.2.3). Demagun testu baten gainean aplikatu dugula Brown multzokatzea eta honek emaitza bezala 5.6 irudian agertzen den zuhaitz bitarra sortu duela. Zuhaitz horretako adabegi batek (00 bit kateari dagokiona) bi ume ditu (000 eta 001) eta hauek sagarra eta udarea hitzei esleituta daude. Bestalde, 102
Multzokatzea 5.6 irudia – Brown multzokatzearen adibidea. beste adabegi batek (11 bit kateari dagokiona) bi ume ditu (110 eta 111) eta hauek Messi eta Neymar hitzei lotuta daude. Orduan, esan dezakegu 00 bit kateari dagokion multzoak frutak dituela barnean eta 11 bit kateari dagokionak futboleko jokalariak. Esperimentuetan mota honetako jakintza gehitu nahi diogu analizatzaile sintaktikoari emaitzak hobetzeko, orokortze gaitasun horrek ikasketa corpusaren tamainak dituen mugak gainditzen lagunduko duelakoan. Bestalde, Brown multzoen emaitzak modu desberdinetan erabiltzeko aukerak daude. Hitz bakoitzari dagokion bit katearekin jokatu daiteke orokortze maila desberdinak lortu nahi badira. Bit guztiak erabiliz gero, hitzaren errepresentazio zehatzena lortzen da, eta zenbat eta gutxiago erabili (bitak eskuinetik ezkerrera kentzen dira), orduan eta orokortze altuago lortzen da. Koo et al. (2008) lanean bit kateen luzera desberdinak erabiltzen dituzte orokortze maila bakoitzak eskaintzen dituen onurak neurtzeko. Beraien esanetan, oso garrantzitsua da bit katearen luzera egokia aurkitzea emaitza onak erdietsi nahi badira analisi sintaktikoan. Hainbat probaren ostean, ondorioztatu dute bit kate motzak erabiltzea dela (4-6 bit) aukerarik egokiena hitzaren kategoria ordezkatzeko, eta bit kate osoa hitz-forma ordezkatzeko. Hau jakinda, guk ere probak egin ditugu 3, 4, 5 eta 6 biteko luzerako kateekin, eta emaitzarik hoberena 4 biteko kateekin lortu dugu, orokortze maila egokiena eskaintzen digun luzera, hain zuzen ere. Sortuko diren multzoen kopurua zehazteko ere metodologia bera erabili dugu. Multzo kopuru desberdinekin egindako hainbat probaren ostean (200, 400, 500, 600, 700, 800, 1.000, 2.000, ...) emaitzarik hoberena 800 multzorekin lortu da. Aipatzekoa da atal honetako esperimentuetan erabili diren Brown multzo guztiak 103
5 - ANALISI SINTAKTIKO ELEANIZTUNA sortzeko Liang (2005) inplementazioa erabili dugula. Ondorengo lerroetan, adibide bezala euskarazko hitzak erabiliz, analizatzaile sintaktikoari ezaugarrien zutabean gehituko dizkiogun ezaugarri berriak nola sortu ditugun deskribatuko dugu: − Brown multzoak sortu: Brown algoritmoa aplikatu dugu hizkuntza bakoitzerako 800 multzo sortzeko: Etxera[10100] noa[1000000] gaur[1010101] gauean[111111] − Hitz bakoitzeko bi ezaugarri berri lortu: Ikasketarako zuhaitzbankuko eta ebaluatuko den zuhaitz-bankuko hitz bakoitzari bi ezaugarri berri gehituko zaizkio ezaugarrien zutabean, adibide bezala etxera hitza erabiliko dugu: − Hitzaren bit kateko lehenengo 4 bitak: 1010 − Hitzaren bit kate osoa: 10100 Gehitutako ezaugarriek hizkuntza bakoitzean izan duten eragina islatzen duten emaitzak 5.3 taulan aurkeztu ditugu. Emaitzak aztertzen baditugu, orokorrean sartutako ezaugarriek eragin positiboa dutela ikusten da. Frantsesa da ezaugarri berriekin hobekuntzarik txikiena erakutsi duen hizkuntza, hobekuntza horiek ez direlarik estatistikoki esanguratsuak McNemar testaren arabera (p < 0,05). Hungariera, ostera, hobekuntzarik handienak lortu dituen hizkuntza da eta kasu honetan hobekuntza horiek estatistikoki esanguratsuak dira. Euskarak ere hobekuntza estatistikoki esanguratsuak erdietsi ditu oinarrizko emaitzekin alderatzen bada. Alemanean lortutako emaitzak bereziki interesgarriak dira, oso zaila baita hain oinarrizko emaitza altuak dituen hizkuntza batean horiek gainditzea eta hobekuntza estatistikoki esanguratsuak lortzea. Suedieran, berriz, Mate analizatzailearekin bakarrik lortu da oinarrizko emaitza gainditzea, nahiz eta hobekuntza hori ez den estatistikoki esanguratsua, hobekuntza nahiko positiboa dela esan behar da kontuan hartzen bada beste hizkuntzekin konparatuta multzokatze teknikak aplikatzeko corpus txikia duela. Bestalde, emaitza hauek ezaugarrien ingeniaritzako esperimentuetan aurkeztu ditugunekin alderatzen baditugu, esan daiteke orokorrean Brown multzokatzearekin erdietsitako emaitzak (ikus 5.2 taula) hobeak direla (frantseserako izan ezik). Dena den, konparaketa osoa egin ahal izateko, konbinaketaren atalean lortutako emaitzak aztertu behar dira. 104
Multzokatzea Eus Fra Ale Hun Sue Oinarriak MaltOptimizer 80,0 79,9 87,6 77,2 73,4 Mate 83,0 84,2 91,0 82,8 76,7 Brown Multzoak MaltOptimizer 80,9 (+ 0,9) 80,1 (+ 0,2) 88,0 (+ 0,4) 78,4 (+ 1,2) 73,4 (+ 0,0) Mate 83,6 (+ 0,6) 84,4 (+ 0,2) 91,8 (+ 0,8) 83,7 (+ 0,9) 77,2 (+ 0,5) 5.3 taula – Brown multzoekin egindako esperimentuen emaitzak Labeled Attachment Score (LAS) neurriaren arabera. Azaldutako esperimentuetan Brown multzoak lortzeko hitz-formak bere horretan erabili dira. Hala ere, Brown multzoak lortzeko garaian hitzformak lema eta atzizkietan banatuta probatzea ere pentsatu dugu, morfologikoki aberatsak diren hizkuntzetan analizatzaile sintaktikoei oso zaila egiten baitzaie lema bera duten forma desberdinen (etxeari, etxera, etxetik, etxearentzat...) kopuru handiak kudeatzea. Esan beharra dago multzokatze morfologikoa euskara, alemana eta hungarieran bakarrik aplikatu dela, frantsesean eta suedieran oso zaila edo ezinezkoa delako lema eta atzizkia banatzea eskuragarri ditugun tresnekin. Ondorengo lerroetan, adibide bezala euskarazko hitzak erabiliz, analizatzaile sintaktikoari gehituko dizkiogun ezaugarri berriak nola sortu ditugun deskribatuko dugu: − Hitzak banatu: Hitzak lema eta atzizkietan banatu ditugu: Etxera noa gaur gauean => Etxe ra noa gaur gau ean − Brown multzoak sortu: Brown algoritmoa aplikatu dugu hizkuntza bakoitzerako 800 multzo sortzeko: Etxe[10100] ra[1000] noa[1000000] gaur[1010101] gau[111111] ean[1000] − Hitz bakoitzeko hiru ezaugarri berri lortu: Analizatzaile sintaktikoak erabiliko duen ikasketa zuhaitz-bankuko hitz bakoitzeko eta analizatuko den zuhaitz-bankuko hitz bakoitzeko hiru ezaugarri berri gehituko dira ezaugarrien zutabean, adibide bezala etxera hitza erabiliko dugu: − Lemaren bit kateko lehenengo 4 bitak: 1010 105
5 - ANALISI SINTAKTIKO ELEANIZTUNA − Lemaren bit kate osoa: 10100 − Hitzaren atzizkia: ra Hiru ezaugarri horiekin batez ere lema orokortu nahi da analizatzailearen lana errazteko. Gehitutako ezaugarriek hizkuntza bakoitzean izan duten eragina islatzen duten emaitzak 5.4 taulan aurkeztu ditugu. Erabilitako hizkuntzen artean euskara da hobekuntzarik handienak lortu dituena. Alemanean, berriz, ez da gorakada handirik erdietsi oinarrizko konfigurazioarekin lortutakoarekin konparatuta, baina oinarrizko emaitzarik hoberena duen hizkuntza dela kontuan hartuta, hobetze-tarte txikiena duen hizkuntza da alemana. Hungarieran, Brown multzokatze morfologikoarekin sortu ditugun ezaugarri berriekin hobekuntza txikiak ikusten dira bi analizatzaile sintaktikoetan. Aipatzekoa da hizkuntza desberdinetan erdietsitako hobekuntzak ez direla estatistikoki esanguratsuak McNemar testaren arabera (p < 0,05). Bestalde, emaitzak ikusita, Brown multzokatzea egiteko garaian hitz-formak ez banatzea hobe dela esan daiteke analisi sintaktikoa hobetu nahi bada. Ezaugarrien ingeniaritzako esperimentuen atalean egindako esperimentuekin alderatuta, banakako esperimentuetan orokorrean emaitza hobeak lortzen dira Brown multzoak erabilita. Hala ere, multzoak erabiliz erdietsitako konbinaketa esperimentuen emaitzak aztertu behar dira ezaugarrien ingeniaritzako konbinaketa esperimentuetan lortutako emaitzekin konparaketa osoa egiteko. Eus Ale Hun Oinarriak MaltOptimizer 80,0 87,6 77,2 Mate 83,0 91,0 82,8 Brown Multzoak MaltOptimizer 80,5 (+ 0,5) 87,7 (+ 0,1) 77,5 (+ 0,3) Mate 83,4 (+ 0,4) 91,1 (+ 0,1) 82,7 (- 0,1) 5.4 taula – Brown multzoekin morfemetan banatutako hitzen gainean egindako esperimentuen emaitzak Labeled Attachment Score (LAS) neurriaren arabera. 106
Multzokatzea 5.5.3.2 Hitz-bektoreen gaineko K-means multzokatze morfologikoa Mikolov et al. (2013b) lanean azaltzen den bezala, hitz-bektoreak erabiliz hitzen arteko antzekotasun semantiko nahiz sintaktikoa modu errazean aurki daitezke. Hori frogatzeko 150 milioi hitzeko euskarazko corpus batetik eratorritako hitz-bektoreen gainean zenbait esperimentu egin ditugu, hitzbektoreak eta hitz-multzoak sortzeko word2vec (Mikolov et al. 2013c) tresna erabili delarik. Adibidez, kosinu distantzia erabiliz (ikus 3.3 atala) Bilbo hitzaren hitz hurbilenak zeintzuk diren kalkulatu dugunean, 3 hitz hurbilenak euskal herriko hiriak izan dira. Hori gutxi balitz, 40 hitz hurbilenak munduko hiriak izan dira. Horrek hitz-bektoreek informazio semantikoa barneratuta daukatela frogatzen du eta guk informazio hori erabili nahi dugu sintaxian lagunduko duelakoan. Ildo beretik jarraituz, esperimentu berdina errepikatu dugu, oraingoan aitaren hitza erabili da honen hitz hurbilenak aurkitzeko. Lortu ditugun emaitzak nahiko itxaropentsuak izan dira: hitz hurbilenen artean gehienak bilatutako hitzarekin semantikoki erlazionatuta daude (amaren, arrebaren, anaiaren, amonaren, aitonaren...) eta guztiek daramate -ren atzizkia. Hitz-bektoreekin egindako esperimentuen helburua, hitz-bektoreetatik eratorritako ezaugarriak erabiltzea da analizatzaile sintaktikoek ikuspegi semantiko nahiz sintaktiko zabalagoa izan dezaten. Erabili beharreko multzo kopurua zehazteko balio desberdinekin hainbat proba egin dira (50, 100, 200, 300, 400, 500, 800, 1.000, 2.000, ...) eta 500 multzorekin lortu dira emaitzarik hoberenak. Ondorengo lerroetan, adibide bezala euskarazko hitzak erabiliz, analizatzaile sintaktikoari gehituko dizkiogun hitz-bektoreetatik eratorritako ezaugarri berriak nola sortu ditugun deskribatuko dugu: − K-means multzoak sortu: Hizkuntza bakoitzerako dugun etiketatu gabeko corpus erraldoietatik (50-250 milioi hitz hizkuntzaren arabera) hitz-bektoreak eratorri ditugu. Ondoren, 500 multzo sortu dira Kmeans algoritmoa aplikatuz hitz-bektoreetan: Etxera[134] noa[78] gaur[87] gauean[87] − Hitz bakoitzeko ezaugarri berria lortu: Ikasketa zuhaitz-bankuko hitz bakoitzeko eta analizatuko den zuhaitz-bankuko hitz bakoitzeko 107
5 - ANALISI SINTAKTIKO ELEANIZTUNA ezaugarri berri bat gehituko da. Hitza corpusean ez badago ez zaio ezer gehitzen. Adibide bezala etxera hitza erabiliko dugu: − Hitzaren multzoa: 134 Sortu diren ezaugarri berriek analisi sintaktikoan duten eragina 5.5 taulan aurkeztu dugu. Emaitzei erreparatzen badiegu, orokorrean sartu ditugun ezaugarri berriek eragin positiborik ez dutela konturatuko gara eta erdietsi diren hobekuntza gehienak ez dira estatistikoki esanguratsuak McNemar testaren arabera (p < 0,05). Suedieran lortu da hobekuntza handiena Mate analizatzaileari ezaugarri berriak gehituta lortzen den emaitza oinarrizko konfigurazioarekin erdietsitakoarekin alderatzen bada. Gertaera hori suedierako ikasketarako zuhaitz-bankuaren tamaina txikiaren ondorio bat izan daiteke. Izan ere, ikasketarako corpusetik jasotzen ez duen informazioa ezaugarri berrietatik jaso baitezake. Hala ere, hobekuntza analizatzaile bakarrarekin gertatu denez, esandakoa hipotesi bat besterik ez da eta etorkizunean aztertu beharko litzateke benetako arrazoia zein den. Multzokatzearen atalean erabili ditugu bi multzokatze desberdinak konparatzen baditugu, esan daiteke Brown multzokatzearekin emaitza hobeak lortu direla hitz-bektoreen gaineko K-means multzokatzearekin baino. Bestalde, hungarieran eta suedieran K-means multzokatzearekin ezaugarrien ingeniaritzako bakarkako esperimentuetan erdietsi diren emaitzak gainditzen dira, baina kontrakoa gertatzen da euskara, frantsesa eta alemanean, hau da, ezaugarrien ingeniaritzako bakarkako esperimentu (ikus 5.2) hoberenek emaitza hobeak lortzen dituzte. Hori dela eta, ez da erraza orokorrean zein ikuspuntu den eraginkorragoa esatea, hizkuntza batzuentzat eraginkorragoa baita ezaugarrien ingeniaritza aplikatzea eta beste batzuentzat K-means multzokatzea erabiltzea. Eus Fra Ale Hun Sue Oinarriak MaltOptimizer 80,0 79,9 87,6 77,2 73,4 Mate 83,0 84,2 91,0 82,8 76,7 K-means Multzoak MaltOptimizer 79,9 (- 0,1) 79,9 (+ 0,0) 87,5 (- 0,1) 76,9 (- 0,3) 73,4 (+ 0,0) Mate 83,0 (+ 0,0) 84,3 (+ 0,1) 91,1 (+ 0,1) 83,0 (+ 0,2) 77,2 (+ 0,5) 5.5 taula – K-means multzoekin egindako esperimentuen emaitzak Labeled Attachment Score (LAS) neurriaren arabera. 108
Multzokatzea Brown multzoekin egin den antzera, hitz-bektoreetan oinarritutako Kmeans multzokatze morfologikoa aplikatzea pentsatu dugu euskara, alemana eta hungarieran. Horretarako, hitzak lema eta atzizkietan banatu dira eta hitz-bektoreetan oinarritutako K-means multzokatzea aplikatu zaie. Multzokatze morfologikoaren bidez sortu diren hitz-bektoreetan oinarritutako ezaugarri berriekin erdietsitako emaitzak 5.6 taulan aurkeztu ditugu. Euskararako eta alemanerako jaso ditugun emaitzak aztertuta, esan daiteke sartutako ezaugarriek ez dutela eragin positibo nabarmenik izan analisi sintaktikoan, gehienez % 0,1eko hobekuntza lortu baita. Bestalde, hungarieran % 0,2ko gorakada lortu da MaltOptimizer analizatzaile sintaktikoarekin, baina % 0,2ko beherakada Mate analizatzailearekin. Esan beharra dago hobekuntza horiek ez direla estatistikoki esanguratsuak McNemar testaren arabera (p < 0,05). Eus Ale Hun Oinarriak MaltOptimizer 80,0 87,6 77,2 Mate 83,0 91,0 82,8 K-means Multzoak MaltOptimizer 80,1 (+ 0,1) 87,7 (+ 0,1) 77,4 (+ 0,2) Mate 82,9 (- 0,1) 91,1 (+ 0,1) 82,6 (- 0,2) 5.6 taula – K-means multzoekin banatutako hitzen gainean egindako esperimentuen emaitzak Labeled Attachment Score (LAS) neurriaren arabera. Ezaugarrien ingeniaritzako esperimentuetan egin den bezala, hainbat multzokatze teknika aplikatuta, analisi sintaktikoa hobetu nahi izan da, bai teknika horiek bakarka aplikatuta, bai denak batera konbinatuta. 5.5 eta 5.6 tauletako emaitzek, teknika horien bakarkako aplikazioak eragin positibo nabarmenik izan ez duela erakusten dute. Hala ere, hurrengo azpiatalean azalduko diren konbinaketa esperimentuek multzokatze teknika desberdinek eskaintzen duten abstrakzio semantikoa eta sintaktikoa aprobetxatzea espero da analisi sintaktikoa hobetzeko, ezaugarrien ingeniaritzako esperimentuetan gertatu den antzera. 5.5.3.3 Konbinaketa Aurreko puntuan ikusi da hitz-bektoreen gaineko K-means multzoetatik eratorritako ezaugarri berriek gehienetan ez dutela lortzen analisi sintaktikoan 109
5 - ANALISI SINTAKTIKO ELEANIZTUNA eragin positiboa izatea. Hala ere, posible da hasiera batean ezaugarri batzuek analisi sintaktikoan hobekuntzarik ez suposatzea, baina beste ezaugarri batzuekin konbinatzean aurreikusi ez diren emaitzak lortzea. Ondorioz, hasieratik esan den bezala, lortutako analisi sintaktikoak konbinatu egingo ditugu erabili ditugun bi multzokatze moten onurak jasotzeko asmoarekin. Aipatzekoa da konbinatuko diren analisiak banatu gabeko hitzetatik eratorritako multzoekin lortutakoak direla, bakarkako emaitza hobeak erdiesten dituztela ikusi baitugu aurreko puntuetan. Konbinaketa horrekin erdietsi diren emaitzak 5.7 irudian aurkeztu dira oinarrizko konfigurazioekin egindako esperimentuen emaitzekin batera. Behin baino gehiagotan gertatu den bezala, euskara, sartutako aldaketei probetxu gehien atera dien bi hizkuntzen artean dago; % 5eko hobekuntza MaltOptimizerrekin lortutako oinarrizko emaitzarekiko, eta % 2koa Mateekin jasotakoarekiko. Frantsesean ere % 5eko hobekuntza ikusi da MaltOptimizerrekin erdietsitako oinarrizko emaitzarekiko, eta % 0,7ko gorakada Mateekin lortutakoarekiko. Alemana da hizkuntza guztien artean hobekuntza txikiena erakutsi duena. Hala ere, ez dago aldaketa nabarmenik beste hizkuntzek jasotako emaitzekiko, batez ere, oinarrizko konfigurazioarekin jasotako emaitzarik altuenak dituela kontuan hartzen bada. 4,3 puntuko gorakada dago MaltOptimizerrekin erdietsitako oinarrizko emaitzarekiko, eta % 0,9ko hobekuntza Mateekin lortutakoarekiko. Hungariera, berriz, alemanaren beste muturrean kokatzen da, emaitzarik hoberenak lortu baitira bertan; % 7ko eragin positiboa ikusi da konbinaketa erabiliz MaltOptimizerrekin erdietsitako oinarrizko emaitzarekiko, eta % 1,4eko gorakada Mateekin lortutakoarekiko. Emaitzekin bukatzeko, suedierarekin jaso direnak soilik falta dira. Hizkuntza honetan ere, erabili diren ezaugarri berriek eragin positibo nabarmena izan dute; % 4,5 puntuko gorakada MaltOptimizerrekin lortutako oinarrizko emaitzarekiko, eta % 1,2koa Mateekin erdietsitakoarekiko. Aipatu diren hobekuntza guztiak estatistikoki esanguratsuak dira McNemar testaren arabera (p < 0,05) Mateen oinarrizko emaitzekiko eta MaltOptimizerren oinarrizko emaitzekiko. Gainera, Brown multzoen eta hitz-bektoreetatik eratorritako K-means multzoen konbinaketarekin Brown multzoekin soilik erdietsitako emaitza guztiak gainditu dira. 110
Multzokatzea 5.7 irudia – Konbinaketa erabiliz egindako esperimentuen emaitzen irudikapena Labeled Attachment Score (LAS) neurriaren arabera. Puntu honetan, konbinaketarekin hizkuntza guztietan emaitzak asko hobetzen direla ikusita, eta multzokatze desberdinetatik eratorritako ezaugarriek bakarkako analisi sintaktikoan lortzen dituzten emaitzak ez direla hain esanguratsuak jakinda, multzokatze teknika desberdinek konbinaketan duten eragina neurtu nahi izan da. Horretarako, konparaketa bat egin da oinarrizko konfigurazioarekin jasotako analisien konbinaketaren (MaltOptimizer eta Mate oinarrien konbinaketa) eta analisi guztien (oinarrizkoak eta multzokatzeetakoak) konbinaketaren artean. Konparaketa horren emaitza 5.7 taulan bildu da. Emaitzak aztertuta, agerikoa da sortu ditugun ezaugarri berriek konbinaketan izan duten eragin positiboa. Euskaran % 1,6ko gorakada ikusten da oinarrizko konbinaketarekin alderatuta. Frantsesean, aldiz, % 0,6eko hobekuntza eta alemanean % 0,9koa. Hungarieran % 1,3ko hobekuntza lortzen da eta suedieran puntu bateko hobekuntza. Gainera, erakutsitako hobekuntza horiek guztiak estatistikoki esanguratsuak dira McNemar testaren arabera (p < 0,05). 111
5 - ANALISI SINTAKTIKO ELEANIZTUNA Eus Fra Ale Hun Sue Oinarrizkoak 83,4 84,3 91,0 82,9 76,9 Guztiak 85,0 84,9 91,9 84,2 77,9 5.7 taula – Oinarrizkoen konbinaketaren emaitza eta analisi guztien konbinaketaren emaitza Labeled Attachment Score (LAS) neurriaren arabera. Aurkeztu berri diren emaitzek, sartu diren aldaketek analisi sintaktikoan eragin positiboa dutela iradokitzen dute. Gainera, beraien eragina ez da mugatzen hizkuntza jakin batzuetara bakarrik, hizkuntza guztietan ikusi baitira hobekuntzak. Esandakoak ataza partekatuan emaitza onak lortzea ahalbidetu du (ikus 5.8 irudia). 5.8 irudia – Ataza partekatuan parte hartu duten sistemen emaitzak aurreko urtean lortutako emaitzekin batera, gure sistema BASQUE_TEAM da (kolore urdina). Multzokatzearen atal honekin bukatzeko, 5.8 taulan multzokatzearen konbinaketa esperimentuetan erdietsi diren emaitzak eta ezaugarrien ingeniaritzako konbinaketa esperimentuetan lortutako emaitzak bildu ditugu. Aipatutako bi ikuspegiek ezaugarri morfologikoak era desberdinetan erabiltzen dituztenez, konparaketa bat egin nahi da beraien arteko antzekotasunak eta 112
Meta-Ezaugarriak desberdintasunak argitzeko eta bi ikuspegi horien artean eraginkorrena zein den zehazteko. Eus Fra Ale Hun Sue Ezaugarrien ingeniaritza 86,2 85,1 91,8 84,1 78,1 Multzokatzea 85,0 84,9 91,9 84,2 77,9 5.8 taula – Ezaugarrien ingeniaritzaren eta multzokatzearen konbinaketa esperimentuen emaitzak Labeled Attachment Score (LAS) neurriaren arabera. 5.8 taulako emaitzak aztertzen badira, hizkuntza gehienetan bi emaitzen artean desberdintasun nabarmenik ez dagoela ikusten da. Euskara da bi emaitzen artean alde nabarmena erakusten duen hizkuntza bakarra. Izan ere, ezaugarrien ingeniaritzako konbinaketa esperimentuan % 1,2 puntu gehiago lortzen baitira multzokatzearen konbinaketa esperimentuan baino. Gainera, alde hori estatistiko esanguratsua da McNemar testaren arabera (p < 0,05). Emaitzei soilik begiratuta, esan daiteke ezaugarrien ingeniaritzako esperimentuetan erabilitako ezaugarriak orokorrean eraginkorragoak direla multzokatzearen esperimentuetan erabilitako ezaugarriak baino, antzeko emaitzak lortzen direlako hizkuntza gehienetan eta euskaraz emaitza hobeak lortzen direlako. Hala ere, ez da ahaztu behar multzokatzearen konbinaketa esperimentuan 6 elementu soilik konbinatu direla eta ezaugarrien ingeniaritzaren konbinaketa esperimentuan 14. Hori dela eta, esan daiteke multzokatzearen konbinaketaren emaitza erdiestea baliabide eta denbora aldetik merkeago dela. Ondorioz, emaitzak lortzeko denbora garrantzitsua bada, multzokatzearen konbinaketa egitea gomendatzen da. 5.6 Meta-Ezaugarriak Ikasketa gainbegiratua aplikatzen den ataza askotan erabilitako sailkatzaileek hainbat ezaugarri jasotzen dituzte sarrera gisa, ahalik eta informazio gehien izateko sailkapenerako. Sailkatzaileek aukeraketa bat egiten dute ezaugarri guztien artean, sailkapena ahalik eta zuzenena izateko eta konplexutasun konputazionala murrizteko. Dena den, modu horretan hautatutako ezaugarriak besteetatik bereizten dituzten propietateak zeintzuk diren jakitea oso zaila da, eta sailkatzaileak eraginkortasuna galtzen du orain arte agertu ez 113
5 - ANALISI SINTAKTIKO ELEANIZTUNA diren ezaugarriak jasotzen dituenean. Informazioa aberasteko hainbat modu aurkeztuko dira atal honetan, horien artean meta-ezaugarriak. Meta-ezaugarriak oinarrizko ezaugarrietatik eratortzen diren eta horien arteko erlazio edo propietateak finkatzen dituzten ezaugarri bereziak dira. Ezaugarri berezi horiekin, bestela lortuko ez litzatekeen orokortze maila lortzea espero da, eta ezaugarri ezezagunen aurrean, sailkatzaileek aparteko baliabidea erabiltzeko aukera izan dezakete. Chen et al. (2013) lanean aukezten den bezala, meta-ezaugarriak oso egokiak dira ezaugarri ezezagunak kudeatzeko: “Further analysis indicate that the meta features are very effective in processing the unknown features.” (Chen et al. 2013) 5.6.1 Sarrera Analisi sintaktiko gainbegiratuak, Hizkuntzaren Prozesamenduko hainbat atazatan gertatzen den bezala, datuen botila-lepoaren arazoa pairatzen du. Ikasketa algoritmoek sortzen dituzten ereduetan orain arte ikusi ez diren hitzen parametrizazioa ez da oso zehatza izaten orokorrean, eta honek errendimendu galera suposatzen du. Nahiz eta hainbat lanetan zuhaitz-bankuko informazioa aberasteko iturri desberdinak erabili izan diren, oraindik ez dago argi informazio gehigarri hori modu eraginkorrean nola gehitu behar den analizatzaile sintaktikoaren emaitzak hobetzeko. Ohikoa da zuhaitz-bankutik kanpoko informazioa erabiltzeko algoritmo ez-gainbegiratuen bidez hitzen errepresentazio desberdinak sortzea. Gehien erabiltzen direnak hitz multzoak (Koo et al. 2008; Candito eta Seddah 2010; Haffari et al. 2011; Täckström et al. 2012) eta hitz-bektoreak (Andreas eta Klein 2014; Bansal et al. 2014) dira. Bestalde, lan askotan WordNet bezalako datu-base lexiko-semantikoetatik ateratako informazioa erabiltzen dute (Agirre et al. 2008; Bengoetxea et al. 2014). Ildo berari jarraituz, Bengoetxea et al. (2014) lanean, informazio semantiko ez-gainbegiratuak artearen egoerako zenbait analizatzaile sintaktikoko emaitzetan duen eragina neurtzen da. Lan horretan, WordNet2.1etik jasotako synseta eta fitxategi semantikoak erabiltzen dira Brown multzoekin batera analisi sintaktikoan emaitzak hobetzeko. Aurkeztutako emaitzek hobekuntza txikiak erakusten dituzte orokorrean, eta emaitzarik hoberenak Brown multzoekin lortzen dira MST analizatzaile sintaktikoarekin (McDonald et al. 2005, 2006), % 1,12ko gorakada hain zuzen ere. 114
Meta-Ezaugarriak Azken urteotan, HPko hainbat atazatan aplikatu dira hitz-bektoreak, eta analisi sintaktikoa ez da izan salbuespena. Andreas eta Klein (2014) lanean bide hori aztertzen dute; etiketatu gabeko corpus erraldoietan aurki daitekeen informazioa aprobetxatzeko, hitz-bektoreak sortzen dituzte, osagaietan oinarritutako analizatzaile batek (Petrov eta Klein 2007) erabil ditzan gainontzeko ezaugarriekin batera. Egileen esanetan, hitz-bektoreak erabiltzeko arrazoi nagusia hitz ezezagunei probabilitateak esleitzeko ematen duten laguntza da. Ondorioz, ebaluatu nahi den testuaren zuhaitz-bankuan hitz ezezagun bat aurkitzen duten bakoitzean, hitz horren hitz-bektoretik hurbilen dagoen hitz-bektoreaz ordezkatzen dute. Modu honetara lortutako emaitzetan, hobekuntza txikiak ikusten dira ikasketarako erabili den zuhaitz-bankua txikia denean, eta hobekuntza horiek galdu egiten dira zuhaitz-bankuaren tamaina hazten doan heinean. Chen et al. (2013) lanean ere etiketatu gabeko corpus erraldoitik ateratako informazioa erabiltzen da, baina beraien asmoa morfologikoki aberatsak diren hizkuntza askotan gertatzen den arazo bati aurre egitea da. Beraien proposamena, oinarrizko ezaugarrietatik meta-ezaugarriak deituriko maila altuagoko ezaugarri bereziak sortzea da. Meta-ezaugarrien ideia oinarrizko ezaugarriak beraien maiztasunaren arabera multzokatzea da. Horretarako, tamaina handiko corpus bat analizatzen da sintaktikoki, eta oinarrizko ezaugarrien maiztasunak biltzen dira ondoren. Lau meta-ezaugarri mota sortzen dituzte maiztasunetan oinarrituta: A, T, G eta B (Asko, Tartean, Gutxi eta Bestelakoak). Oinarrizko ezaugarriekin egiten den bezala, meta-ezaugarriak sortzeko ere ordena desberdinak aztertzen dituzte: aita-ume (lehen ordena), aitona-aita-ume (bigarren ordena) eta abar. Meta-ezaugarriak erabilita erdiesten dituzten emaitzen arabera, beraien sistemak erdi-gainbegiratuak diren hainbat sistema gainditzen ditu, beraien artean Koo et al. (2008) lanean aurkeztutako sistema. Hori jakinda, lan honetan meta-ezaugarriak erabiltzea erabaki da morfologikoki aberatsak diren hizkuntzetan aplikatzeko. Erdi-gainbegiratutako zuhaitz-bankuetatik abiatuta iturri desberdinetatik eratorritako (hitz-formak eta multzoak) meta-ezaugarriak sortuko dira. Horretarako zuhaitz-bankuetan ematen diren lotura sintaktikoek berebiziko garrantzia dute, lotura horien maiztasunetatik sortuko baititugu meta-ezaugarriak. Adibidez, meta-ezaugarri mota bat guraso eta umeen hitzen kategoriaren maiztasunen kontaketatik erator daiteke. Erdi-gainbegiratutako zuhaitz-bankuan izen arruntak eta aditzak lotuta askotan agertzen badira, informazio horretatik eratorritako meta-ezaugarriak izen arrunt bat eta aditz bat lotuta egoteko probabilitatea 115
5 - ANALISI SINTAKTIKO ELEANIZTUNA kalkulatzen lagunduko dio analizatzaileari. Meta-ezaugarriak mota desberdinetako kontaketetatik eratorri daitezke: guraso eta umeen kategorien kontaketetatik, guraso eta umeen hitz-formen kontaketetatik, guraso eta umeen multzoen (cluster) kontaketetatik eta abar. Meta-ezaugarriekin, beraien artean lotura sendorik ez duten ezaugarrien arteko nolabaiteko loturak sortu nahi dira analizatzaile sintaktikoak ezaugarri guztiak hobeto maneia ditzan. Horretaz gain, meta-ezaugarrien bidez analizatzailea gai izango da kalitate altuagoko ezaugarriak aukeratzeko, honek suposatu dezakeen errendimenduaren igoerarekin. 5.6.2 Gure hurbilpena Morfologikoki aberatsak diren hizkuntzetarako meta-ezaugarriak analisi sintaktikoan aplikatzeak eskaintzen dituen aukerak aztertzeko ondorengo atazak landu dira hautatutako hizkuntza bakoitzerako: • Iturri desberdinetako lotura sintaktikoen maiztasunen kontaketetatik eratorritako meta-ezaugarriek analisi sintaktikoan duten eragina neurtu (hitz-forma eta multzoen kontaketa desberdinak). • Emaitzarik hoberenak lortu dituzten meta-ezaugarrien konbinaketak analisi sintaktikoan duen eragina neurtu. 5.6.3 Esperimentuak eta emaitzak Lan honetarako 3.2.1.2 atalean azaldutako oinarrizko zuhaitz-bankuetan aldaketak egin ditugu. Ikasketarako zuhaitz-bankuen tamaina 100.000 hitzera mugatu dugu erabiliko den MST analizatzailearen baliabide kontsumoa dela eta. Bestalde, Brown multzoak eta hitz-bektoreen gaineko K-means multzoak sortzeko 3.2.1.2 atalean azaldutako erdi-gainbegiratutako zuhaitzbankuetatik ateratako testua erabili dugu, kasu bakoitzean eskuragarri izan dugun hitz kopuru handiena erabiliz. Meta-ezaugarrietan zentratzen bagara, 3.2.1.2 atalean azaldutako erdi-gainbegiratutako zuhaitz-bankuak erabili ditugu bere horretan, lotura sintaktiko desberdinen maiztasunen araberako multzoak sortzeko. Meta-ezaugarriak sortzeko hiru iturri desberdinetan oinarritu gara: hitzformak, Brown multzoak eta hitz-bektoreetan oinarritutako K-means multzoak. Hori dela eta, erdietsitako emaitzak ere erabili den iturri motaren 116
Meta-Ezaugarriak arabera banatu dira. Horietako bakoitzean erdi-gainbegiratutako zuhaitzbankuan gertatzen diren lotura desberdinen maiztasunak erabili ditugu metaezaugarriak sortzeko ardatz bezala. Hitz-formetan oinarritzen diren esperimentuetan hitz-forma eta hitzen kategorien kontaketak egin dira metaezaugarriak sortzeko, Brown multzoetan oinarritutakoetan Brown multzo eta hitzen kategorien kontaketak, eta K-means multzoetan oinarritutako esperimentuetan K-means multzo eta kategorien kontaketak. Kontaketak egiteko garaian antzeko patroiak bilatu dira erabilitako iturri guztiekin, desberdintasun bakarra erabilitako iturria delarik. 5.9 taulan hitz-formetan oinarritutako meta-ezaugarriak sortzeko bilatu diren patroiak bildu dira. Brown multzoetan eta K-means multzoetan oinarritutako metaezaugarriak sortzeko patroiak zeintzuk diren jakiteko hitz-formak Brown multzo eta K-means multzootaz ordezkatzea besterik ez dago. Meta-ezaugarriak erabiltzeko arrazoi nagusia analizatzaileari exekuzio garaian lotura bakoitzari buruzko informazioa pasatzea da. Esaterako, Brown multzoetan oinarritutako meta-ezaugarri bat sortzeko zuhaitzean guraso diren hitzen multzoen eta ume diren hitzen multzoen maiztasunak kontatu dira, hau da, (guraso multzo)-(ume multzo) patroia bilatu da kontaketak egiteko. Modu horretara, bi multzok aita-ume papera askotan betetzen duten ala ez jakingo dugu eta analizatzaileak aita-ume lotura horri probabilitatea emateko garaian meta-ezaugarri hori kontuan izango du. Esanak esan, atal honetan egin ditugun esperimentuak modu zehatzagoan aurkeztuko ditugu erdietsitako emaitzekin batera. Hizkuntza bakoitzerako iturri desberdinetatik eratorritako meta-ezaugarri mota bakoitzak analisi sintaktikoan izan duen eragina ikusiko dugu ondorengo puntuetan. 5.6.3.1 Hitz-formetatik eratorritako meta-ezaugarriak Hizkuntza bakoitzeko corpusean hitz-formetatik eratorritako meta-ezaugarriak sortzeko zenbait kontaketa egin dira bilaketa patroi2 bakoitzaren maiztasuna zein den jakiteko. Hitz-formekin erlazionatuta dauden bilaketa patroiak 5.9 taulan bildu ditugu, hitzen kategoriekin soilik erlazionatutako patroiekin 2Bilaketa patroien izenak modu honetara definitu dira: K letra dutenak kategoriarekin soilik daude erlazionatuta eta H letra dutenak hitz-formarekin nahiz kategoriarekin egon daitezke erlazionatuta. Bukaeran H bat dutenak beste bi bilaketa patroiren bildura dira, adibidez N1H = N1H1 + N1H2. N letraren atzetik datorren zenbakiak bilatzen diren elementu kopurua adierazten du, adibidez N2H1 bilaketa patroian bi elementu hartzen dira kontuan, gurasoaren hitz-forma eta umearen hitz-forma. 117
Meta-Ezaugarriak da, T etiketa jasoko du, eta G etiketa bestela. Murriztapen horien esleipena ez da zorizkoa izan eta beraien erabilpena murriztapen maila desberdinekin probak egin ondoren lortutako emaitzen ondorioa da. Esan genezake murriztapen horiekin lortu dugula emaitzen eta sortzen den informazio tamainaren erlaziorik egokiena, zenbat eta murriztapen zorrotzagoa orduan eta txikiagoa baita gorde behar den informazioaren tamaina, eta ondorioz analizatzaile sintaktikoaren lana errazagoa da. Hitz-formekin erlazionatutako meta-ezaugarriak lortzeko jarraitzen den prozedura argiago ikusteko, adibide batekin azalduko dugu (ikus 5.9 irudia). Suposatu Anderrek txokolatea jan du esaldia dugula eta Anderrek, txokolatea eta jan hitz-formen arteko meta-ezaugarriak sortu nahi ditugula. Esaldi horretan jan hitza lotura sintaktikoaren gurasoa da, txokolatea umea eta Anderrek txokolatea-ren ezker anaia hurbilena. Aurretik esan bezala, metaezaugarriak lortzeko bilaketa patroien maiztasunak erabiliko ditugu ardatz gisa. Φ(m) = A baldin P(m) ≤ TOP10 eta Kop(m) ≥ 50 T baldin TOP10 < P(m) ≤ TOP30 eta Kop(m) ≥ 10 G bestela (5.1) Behin bilaketa patroi bakoitzaren maiztasunari dagokion etiketa dakigula, hiru meta-ezaugarri sortuko ditugu patroi bakoitzarentzat: Φ(m), Φ(m)−gk eta Φ(m) − gh, non, Φ(m), 5.1 funtzioaren bidez lortutako etiketa, gk, lotura sintaktikoko gurasoaren kategoria, eta, gh, lotura sintaktikoko gurasoaren hitz-forma diren. Hau da, meta-ezaugarri berri horiek guztiak Φ(m) tarte berdinean daudela adieraziko da. Bilaketa patroi bakoitzari dagokion esperimentuan hiru meta-ezaugarri horiek pasatuko zaizkio analizatzaileari eta horiek duten eragina neurtuko da. 119
5 - ANALISI SINTAKTIKO ELEANIZTUNA tsuak eta multzokatze desberdinekin lortutako emaitzak aztertu beharko dira meta-ezaugarriek alemanean duten ekarpena esanguratsua den ala ez ondorioztatzeko. Hungarierarako taulan bildu ditugun emaitzetan gora-beherak ikusten dira, emaitza positiboak eta negatiboak tartekatzen direlarik. Hiru emaitzarik hoberenak N2H, N2H1 eta N3H bilaketa patroietatik eratorritako metaezaugarriekin erdietsi dira. N2H1 patroiaren kasuan ia puntu erdiko hobekuntza ikusten da emaitzetan (+ 0,47), baina gainontzeko emaitza guztietan bezala, hobekuntza hori ez da estatistikoki esanguratsua. Suedierarako, aldiz, orain arteko hobekuntzarik handiena (+ 0,49) erdietsi da N2H1 patroitik eratorritako meta-ezaugarriak erabilita. Emaitza guztiak aztertuta, nahiz eta hobekuntza estatistikoki esanguratsurik lortu ez den, esan daiteke suediera dela hitz-formetan oinarritutako meta-ezaugarriei probetxu gehien atera dien hizkuntza. Izan ere, emaitza negatibo gutxi eta hobekuntza altuenak baititu. 5.10 taulan bildutakoa ikuspegi eleaniztunetik aztertzen bada, bilaketa patroi batzuk hizkuntza desberdinetan hiru emaitzarik hoberenen artean errepikatzen direla konturatuko gara. Adibidez, N2H patroia frantsesa, alemana eta hungarieran dago hiru emaitzarik hoberenak lortu dituzten patroien artean. N2H1 patroia, berriz, frantsesa, hungariera eta suedieran dago hiru emaitzarik hoberen artean. Puntu honekin bukatzeko, patroi bat baino gehiagotik eratorritako metaezaugarriak erabiltzen dituzten kasuak (N1H= N1H1+N1H2, N2H= N2H1+ N2H2, N3H= N3H1+N3H2 eta N4H= N4H1+N4H2) aztertuta, batutako bi patroiek bakarka lortutako emaitzak baturarekin lortutako emaitzarekin erlaziorik ez duela ikusten da. Izan ere, kasu askotan patroiek bakarka lortu dituzten emaitzen batura patroiak batuta lortutako emaitza baino altuagoa baita. 5.6.3.2 Brown multzoetatik eratorritako meta-ezaugarriak Hitzetatik eratorritako meta-ezaugarriak sortzeko erabili ditugun corpus berak erabili ditugu hizkuntza bakoitzerako. Hala ere, meta-ezaugarriak sortzeko hitzetan oinarritu beharrean Brown multzoetan oinarritu garenez, kasu honetan hitz-forma bakoitzari dagokion Brown multzoa zein den ere jakin beharra dugu, horretarako 3.2.1.2 atalean aipatu ditugun automatikoki sintaktikoki etiketatutako zuhaitz-bankuetatik (erdi-gainbegiratutako zuhaitzbankuak) ateratako testu hutsa erabili dugularik hizkuntza bakoitzerako. Ka122
Meta-Ezaugarriak su honetan Brown algoritmoak hitz bakoitzerako sortzen duen bit kate osoa erabili da. Brown multzoak erabiltzearen helburu nagusia automatikoki etiketatutako corpusean espresuki agertzen ez diren loturen meta-ezaugarriak lortzea da. Kasu honetan egin ditugun kontaketak zehazteko 5.9 taulan hitz-formei dagozkien kontaketak Brown multzoei dagozkienekin ordezkatzea besterik ez dugu. Adibidez, N2H txantiloiaren Brown multzoetan oinarritutako bertsioa hau litzateke: N2B = gb, ub, n(g, u); gb, uk, n(g, u) non, gb, lotura sintaktikoko gurasoaren hitz-formaren Brown multzoa eta, ub, umearen hitz-formaren Brown multzoa diren. Behin gertaera guztien maiztasunak dakizkigunean, aurreko puntuan egin dugun bezala, maiztasun horiek handitik txikira ordenatuko ditugu, eta 5.1 mapaketa funtzioaren arabera gertaera bakoitzaren maiztasun bakoitzari etiketa bat esleituko zaio. Brown multzoetatik eratorritako meta-ezaugarriak sortzeko jarraitu dugun prozedura azaltzeko aurreko puntuan erabili dugun esaldi bera erabiliko dugu, Anderrek txokolatea jan du, hain zuzen ere (ikus 5.10 irudia). Orain demagun Anderrek, txokolatea, jan eta du hitz-formei dagozkien Brown multzoak 0001, 1111, 0101 eta 1010 direla, hurrenez hurren. Hori esanda, lotura sintaktikoaren gurasoa 0101 multzoa litzateke (jan hitzformari dagokion multzoa), 1111 (txokolatea) uneko umea eta 0001 (Anderrek) 1111en ezker anaia hurbilena. Puntu honetan, 5.9 taulako N4H txantiloiaren Brown multzoen bertsioa erabiliko dugu azalpenekin jarraitzeko: N4B = gb, g+1b, ab, a1+b, n(g, u, a); gb, u+1k, ak, a1+k, n(g, u, a), non, gb, lotura sintaktikoko gurasoaren hitz-formaren Brown multzoa, g+1b, lotura sintaktikoko gurasoaren hurrengo hitzaren Brown multzoa, ab, uneko umearen anaiaren hitz-formaren Brown multzoa, a1+b, uneko umearen anaiaren hurrengo hitzformaren Brown multzoa, s+1k, uneko umearen hurrengo hitzaren kategoria, ak, uneko umearen anaiaren kategoria, a1+k, uneko umearen anaiaren hurrengo hitzaren kategoria eta, n(g, u, a), gurasoaren, umearen eta anaiaren arteko dependentziaren norabidea diren. 123
5 - ANALISI SINTAKTIKO ELEANIZTUNA formetan ikusi den bezala, esan daiteke suediera dela Brown multzoetan oinarritutako meta-ezaugarriei probetxu gehien atera dien hizkuntza. Izan ere, bost emaitzarik hoberenak suedierarako erdietsi baitira. 5.11 taulan bildutakoa ikuspegi eleaniztunetik aztertzen bada, ez da erraza hizkuntza guztietarako Brown multzoetan oinarritutako patroietatik eratorritako meta-ezaugarriak hitz-formetan oinarritutako patroietatik eratorritako meta-ezaugarriak baino hobeak direla baieztatzea dependentzien analisirako. Hungarierarako eta, batez ere, suedierarako Brown multzoetan oinarritutako esperimentuen emaitzak orokorrean hitz-formetan oinarritutako esperimentuen emaitzak baino hobeak dira. Hala ere, gainontzeko hiru hizkuntzetan, euskaran, frantsesean eta alemanean, ez da ikusten alde handirik bi iturri motekin lortutako emaitzen artean. 5.6.3.3 Hitz-bektoreen K-means multzoetatik eratorritako metaezaugarriak Hitz-bektoreen gaineko K-means multzoetatik eratorritako meta-ezaugarriak sortzeko prozesua, Brown multzoetatik eratorritako meta-ezaugarriak sortzeko prozesuaren oso antzekoa da, desberdintasun bakarra erabili den multzokatze mota izanik. Orduan, atal honetan egin ditugun K-means multzoen kontaketak zehazteko 5.9 taulan hitz-formei dagozkien kontaketak K-means multzoei dagozkienekin ordezkatzea besterik ez dugu. Adibidez, N2H txantiloiaren K-means multzoetan oinarritutako bertsioa hau litzateke: N2KM = gkm, ukm, n(g, u); gkm, uk, n(g, u) non, gkm, lotura sintaktikoko gurasoaren hitz-formaren K-means multzoa eta, ukm, umearen hitz-formaren K-means multzoa diren. 126
Meta-Ezaugarriak 5.11 irudia – K-means multzoetatik meta-ezaugarriak lortzeko prozesuaren irudikapena. Maiztasunak aurreko puntuetan bezala handitik txikira ordenatuko ditugu, eta 5.1 mapaketa funtzioaren arabera gertaera bakoitzaren maiztasun bakoitzari etiketa bat esleituko zaio. K-means multzoetatik eratorritako meta-ezaugarriak sortzeko jarraitu dugun prozedura azaltzeko Nerea izan da esaldia eta aurretik aipatu dugun N2KM txantiloia erabiliko dugu oraingoan (ikus 5.11 irudia). Esaldi horretan izan hitza gurasoa da eta Nerea eta da umeak. Suposatuko dugu uneko umea kasu honetan Nerea hitza dela. Demagun ere 14, 17 eta 45 direla Nerea, izan eta da hitz-formen K-means multzoak, hurrenez hurren. Hori esanda, gure esaldiko elementuak txantiloiko elementuekin lotu ditzakegu modu honetara: gkm=17, ukm=14, n(g, u)=Ezker; gkm=17, uk=IZE, n(g, u)=Ezker. Puntu honetan, automatikoki etiketatutako corpusean puntu komaz banatutako bi gertaerak aldi berean zenbat alditan gertatu diren kontatu behar dugu. Demagun Gs:[17, 14, Ezker; 17, IZE, Ezker] gertaera sintaktikoaren maiztasuna 2 dela. Orduan, 5.1 mapaketa funtzioaren arabera G balioa jasoko luke eta hiru meta-ezaugarri hauek sortuko genituzke analizatzaile sintaktikoak probabilitateen kalkuluan kontuan har ditzan: Φ(m) ⇒ N2KM −G, Φ(m)−gk ⇒ N2KM −G−ADI 127
Meta-Ezaugarriak renak N1KM, N2KM eta N4KM1 bilaketa patroietatik eratorritako metaezaugarriekin erdietsi dira. Hungarieraren kasuan esan daiteke erabili diren hiru iturrien artean hitz-bektoreetan oinarritutako K-means multzoak hoberena ez dela, Brown multzoekin emaitza hobeak lortu baitira. Hala ere, hitz-formekin lortu diren emaitzen parekoak erdietsi dira iturri honekin. Suedierarako orain arteko emaitzarik okerrenak erdietsi dira iturri honetako patroietatik eratorritako meta-ezaugarriekin. Are gehiago, ez da hobekuntza behin ere lortu. Horrenbestez, emaitza guztiak aztertuta, esan daiteke suedierarako iturririk hoberena Brown multzoak direla. K-means multzoak, ostera, aurkako aldean kokatzen dira, eta hitz-formak erdian. Aurreko bi puntuetan eta hemen ikusitako emaitzak aztertzen badira, orokorrean hizkuntza guztietarako lagungarriena den iturria Brown multzoak direla esan daiteke. Dena den, ez da ikusten hitz-formekin alde handirik dagoenik. Bestalde, gutxien laguntzen duen iturria K-means multzoak dira. Meta-ezaugarriekin erlazionatutako esperimentuetan hainbat hobekuntza erdietsi diren arren, kasu gutxitan izan dira estatistikoki esanguratsuak. Hori dela eta, hurrengo puntuan, hizkuntza bakoitzerako emaitzarik hoberenak lortu dituzten hiru patroiak bilduko dira azken esperimentu batean. Modu honetara, patroi desberdinetatik eratorritako meta-ezaugarriak beraien artean osagarriak diren neurtuko da, hots, patroien bildurarekin patroi bakoitzarekin lortutako emaitza gainditzen den neurtuko da. 5.6.3.4 Hiru patroi hoberenen meta-ezaugarrien batura Aurreko hiru puntuetan, erabilitako iturriaren arabera banakako patroietatik eratorritako meta-ezaugarrien eraginkortasuna neurtu da. Puntu honetan, aldiz, hizkuntza bakoitzean emaitzarik hoberenak erdietsi dituzten hiru patroietatik eratorritako meta-ezaugarri guztiek duten eragina neurtuko da. Hiru hoberenak erabiltzea erabaki da, lortu nahi den aniztasunaren eta gehituko diren meta-ezaugarri kopuruaren arteko erlazioa egokia iruditzen zaigulako. Izan ere, gehituko diren meta-ezaugarriak osagarriak diren ala ez neurtuko baita, horretarako gutxienez hiru erabiltzea komenigarria delarik, eta analizatzaileari ezaugarri berri gehiegi gehitzea ez baita aukerarik hoberena oinarrizko ezaugarrien eta gehitutako ezaugarrien arteko loturak ondorioztatzeko. Hizkuntza bakoitzerako emaitzarik hoberenak lortu dituzten hiru patroiak ondorengoak dira, letra lodiz hizkuntza bakoitzean emaitzarik hoberena lortu duen patroia: 129
5 - ANALISI SINTAKTIKO ELEANIZTUNA − Euskara: N1H, N2H2 eta N4K − Frantsesa: N2H1, N3B eta N3H − Alemana: N1K, N2H eta N3B − Hungariera: N2H1, N4B1 eta N4B2 − Suediera: N1B1, N2B1 eta N3B1 5.13 taulan hizkuntza bakoitzean hiru patroi hoberenen baturatik eratorritako meta-ezaugarriek erdietsitako emaitzak bildu dira, oinarrizko emaitza eta bakarkako patroiekin orain arte lortu diren emaitzarik hoberenekin batera. Hizkuntza Oinarria Hoberena Hiru hoberenen batura Eus 82,69 82,96 82,98 (+ 0,29)(+ 0,02) Fra 76,78 76,79 76,40 (- 0,28)(- 0,29) Ale 85,25 85,46 85,37 (+ 0,12)(- 0,09) Hun 77,65 78,12 77,93 (+ 0,28)(- 0,19) Sue 73,25 73,84 73,08 (- 0,17)(- 0,76) 5.13 taula – Hiru patroi hoberenen baturarekin lortutako emaitzen, oinarrizko emaitzen eta bakarkako emaitzarik hoberenen arteko konparaketa Labeled Attachment Score (LAS) neurriaren arabera. Letra lodiz bakarkako emaitzarik hoberena gainditu duten emaitzak. 5.13 taula aztertuta orain arteko emaitzarik hoberena euskarak soilik gainditzen duela ikusten da. Gainontzeko hizkuntzetan patroien baturarekin emaitzek okerrera egin dute. Egia da alemanaren eta hungarieraren kasuan oinarrizko emaitzak gainditzen direla, baina, aurreko puntuetan patroi bat baino gehiago erabiltzen duten esperimentu askotan ikusi den bezala, batu diren patroietatik eratorritako meta-ezaugarriak beraien artean ez direla osagarriak ikusi da. Patroi desberdinetatik eratorritako meta-ezaugarriek emaitza orokorrean hobekuntza esanguratsurik erdiesten ez dituzten arren, meta-ezaugarri horiek dependentzia sintaktiko desberdinetan duten eragina aztertuko da. Horretarako, hizkuntza guztietan parekoak diren dependentzia etiketetan erdietsitako emaitzak bildu dira 5.14 taulan. Era horretara, hizkuntza bakoitzean 130
Meta-Ezaugarriak meta-ezaugarriek zein dependentziari eragiten dioten zehaztuko da eta hizkuntza desberdinetan antzeko portaera duten ikusiko da. Hizkuntza desberdinetako dependentzia etiketak ez dira inoiz izango guztiz konparagarriak, hizkuntza bakoitzak bere arau sintaktikoak dituelako. Hala ere, esan daiteke 5.14 taulan bildu ditugun dependentziak beraien artean baliokideak direla nahiz eta baliokidetza hori erabatekoa ez izan. Aukeratu ditugun dependentziak esaldiaren egitura definitzeko garaian pisu gehien duten dependentziak izan dira. ncmod ncobj root ncsubj Eus Oinarria 81,65 74,93 88,42 70,20 Batura 81,69 74,66 89,46 (+ 1,04) 69,98 Fra Oinarria 70,35 88,26 88,10 83,56 Batura 69,64 88,32 (+ 0,06) 87,29 82,34 Ale Oinarria 96,63 76,31 88,02 85,35 Batura 96,59 76,24 87,98 85,65 (+ 0,30) Hun Oinarria 84,08 87,20 84,14 77,83 Batura 84,27 87,01 84,19 78,66 (+ 0,83) Sue Oinarria 61,83 74,13 86,95 85,84 Batura 60,90 74,97 (+ 0,84) 86,34 85,66 5.14 taula – Hiru bilaketa patroi hoberenen baturatik eratorritako metaezaugarriek hizkuntza desberdinetako dependentzia etiketetan jasotako emaitzak F-measure neurriaren arabera. Letra lodiz hizkuntza bakoitzerako erdietsitako hobekuntzarik handiena. 5.14 taulan bildutako emaitzen arabera, meta-ezaugarriek ez dute izan ia eraginik aukeratu ditugun dependentzietan frantsesean eta alemanean. Frantsesa izan da aukeratutako dependentzietan eragin positibo gutxien jasan duen hizkuntza. Gertaera hori ez da harritzekoa emaitza orokorrean kasu gehienetan eragin negatiboa izan baitute meta-ezaugarriek. Alemanean, subjektuan lortu da emaitzarik hoberena (taulan ncsubj), oinarrizko emaitzan dependentzia horretan lortzen den emaitzan baino 0,30 puntu gehiago lortuz. Euskarazko esaldien erroa definitzen duen dependentzia etiketan (taulan root) lortu da hobekuntzarik handiena, oinarrizko emaitzan erdietsi dena baino puntu bat gehiago (+ 1,04) lortuz. Hobekuntza hori oso positiboa da eta oso kontutan hartzekoa, esaldiaren egitura zehazteko esaldiaren erroa identifikatzea oso garrantzitsua baita. Euskararen kasuan gainontzeko dependentzietan pareko emaitzak edo emaitza negatiboak jaso ditugu. Hala 131
5 - ANALISI SINTAKTIKO ELEANIZTUNA ere, esperotako emaitzak dira, erroaren kasuan jasotako emaitza gehiagorekin 5.13 taulan erakutsitako emaitza orokorrak altuagoak izango baitziren. Hungarieraren kasuan meta-ezaugarrien eragin positiboa gehien jasan duen dependentzia subjektua (taulan ncsubj) izan da 0,83 puntuko hobekuntza erdietsiz. Zoritxarrez, dependentzia horretan jasandako hobekuntza ez da 5.13 taulako emaitzetan islatzen 5.13 taulan bildu ez diren hainbat dependentzietan izandako emaitza negatiboen ondorioz. Horrenbestez, euskararen kasuan esaldiaren erroaren dependentziarekin gertatzen den bezala, hungarierako subjektua hobetzeko erabili daitezke meta-ezaugarriak. Suedieran, aldiz, objektu zuzenaren dependentzia (taulan ncobj) izan da nabarmen hobetu den dependentzia bakarra (+ 0,84), baina ez da hobekuntza hori 5.13 taulako emaitzetan islatzen. 5.13 taulan ikusi denaren arabera, hiru patroi hoberenetatik eratorritako meta-ezaugarriekin oinarrizko emaitzak okertu egiten dira. Horrenbestez, esan daiteke okerrera egin duten dependentziek eragin handiagoa izan dutela emaitzan objektu zuzenaren dependentziak baino. Okerrera egin duten dependentzien artean esaldiaren erroa definitzen duen dependentzia etiketa (taulan root) nabarmentzen da, oinarrizko konfigurazioarekin erdietsitako emaitza baino 0,61 puntu gutxiago erdietsi direlarik bertan. Aurretik esan den bezala, dependentzia hori oso garrantzitsua da eta horren emaitza negatiboa izan daiteke hiru patroi hoberenetatik eratorritako meta-ezaugarriekin emaitza orokorra ez gainditzearen arrazoi nagusia. 5.7 Erabilitako tekniken konbinaketa Kapitulu honetako aurreko hiru atal nagusietan analizatzaileei teknika desberdinetan oinarritutako informazioa pasatu zaie, informazio horrek dependentzien analisi sintaktikoan duen eragina neurtu ahal izateko. Erabilitako informazioaren arabera eta aztertutako hizkuntzaren arabera, analizatzaileek oso emaitza desberdinak bueltatu dituzte. Nahiz eta orokorrean lortu nahi denaren arabera (eraginkortasuna, azkartasuna, etab.) informazio motaren bat erabiltzea besteak erabiltzea baino komenigarriagoa gertatu daitekeen, ezin dugu esan informazio mota bat hobea dela hizkuntza guztietarako aspektu guztietan. Hori dela eta, atal honetan orain arte erabilitako hiru tekniketatik eratorritako informazioa konbinatuko dugu hiru informazio moten konbinazioak analisi sintaktikoan duten eragina neurtzeko. 132
5 - ANALISI SINTAKTIKO ELEANIZTUNA 5.15 taulako emaitzen arabera, oso zaila gertatu da ezaugarrien ingeniaritzako esperimentuetan egindako konbinaketen emaitzak gainditzea. Are gehiago, frantsesean ez da lortu emaitza hori gainditzea. Gainontzeko lau hizkuntzetan konbinaketan multzokatzearekin sortutako analisiak gehitu ditugunean, ez da lortu ezaugarrien ingeniaritzako analisien konbinaketarekin erdietsitako emaitza gainditzea. Gauza bera gertatu da hiru bilaketa-patroi hoberenekin eratorritako meta-ezaugarrien analisiak bakarka gehitu ditugunean ere. Hiru bilaketa-patroi hoberenetatik eratorritako meta-ezaugarrien batura gehitu dugunean konbinaketan lortu dira hobekuntzak. Ikusitako hobekuntzak McNemar testaren arabera estatistikoki esanguratsuak ez diren arren, kontuan hartzekoa da konbinaketara analisi bakarra gehituta lortu direla hobekuntzak. Gainera, ez da ahaztu behar gainditu beharreko emaitzak altuak direla. Adibidez, euskararen kasuan gainditu beharreko emaitza oinarrizko emaitzarik hoberena baino 3,2 puntu altuagoa da, eta alemanaren kasuan % 91,8ko emaitza da gainditu beharrekoa. Zenbat eta altuagoa izan gainditu beharreko emaitza, orduan eta hobekuntza tarte txikiagoa dago, eta oso zaila da % 90etik gora dauden emaitzak gainditzea. 5.8 Ondorioak Kapitulu honetan ikuspegi eleaniztunari heldu nahi izan diogu egindako aurrerakuntzak ahalik eta hizkuntza gehienetan modu errazean aplikatu daitezkeen teknikak erabiliz. Horretarako, eskuragarri izan ditugun baliabideak erabili ditugu, sortutako ezagutza arazorik gabe aplikatzeko hizkuntza desberdinetan. Ikuspegi eleaniztuna jorratu dugun arren, euskararekin konparagarriak diren hizkuntza morfologikoki aberatsak landu dira, lortutako emaitzetatik ezaugarri morfologiko konplexuagoak dituzten hizkuntzekin lotutako ahalik eta ondorio orokorrenak ateratzeko. Hala ere, kapitulu honetan landutako hurbilpenak ia edozein hizkuntzatan landu daitezke aldaketa minimo batzuk soilik aplikatuta. Landu ditugun hurbilpenak lau izan dira: ezaugarrien ingeniaritza, multzokatzea, meta-ezaugarriak eta hiru horien konbinaketa. Horietako bakoitzean ikusitako emaitzak aztertuta hurrengo ondorioak atera ditugu hurbilpen bakoitzerako: • Ezaugarrien ingeniaritza: Aztertutako hizkuntza bakoitzerako, analisi sintaktikorako ezaugarri morfologikoen eragina zehaztu dugu. Er134
Ondorioak dietsitako emaitzak aztertzen badira, orokorrean ezaugarririk esanguratsuena kasua dela esan genezake, berebiziko garrantzia duelarik euskaran eta hungarieran. Ezaugarri morfologiko bakoitzaren pisua jakinda landu ditugun esperimentuekin zenbait hobekuntza lortu ditugu, batez ere euskaran, frantsesean eta suedieran. Hungarieran eta alemanean ez dugu lortu inolako hobekuntzarik ezaugarri esanguratsuenak bakarrik erabilita, ezta ezaugarri garrantzitsuena analizatzaileak haztapen altuagoa ematen dion lekuan jarrita. Azken emaitza horiek ikusita, bi hizkuntza horietan zergatik ez den inolako hobekuntzarik nabaritzen galdetu diogu geure buruari. Alemanaren kasuan ezaugarri morfologikoek analisi sintaktikoan bakarka eraginik ez dutela ikusi da eta hori izan daiteke emaitza horien arrazoia, aplikatutako esperimentuak ezaugarri morfologikoetan oinarrituta baitaude. Hungarieraren kasuan, bakarkako ezaugarri gehienek analisi sintaktikoan eragin nabarmena dutela ikusi da, baina ezaugarri horietan oinarritutako esperimentuetan ez da lortu oinarrizko konfigurazioarekin lortutako emaitza gainditzea. Emaitza horiek jaso izanaren arrazoi nagusia hungarierako ezaugarri morfologiko gehienak beraien artean osagarriak direla izan daiteke. Hori dela eta, ezaugarri guztiak erabili beharrean hiru hoberenak erabiltzean informazioa galdu da. Bestalde, ezaugarririk hoberena kategoriaren eta azpikategoriaren ordez jarri dugunean analizatzaileak ez dio informazio horri haztapen altuagoa eman, ezaugarri morfologikoen zutabean jaso dituen ezaugarriek informazioa oso zabala eta osagarria eskaintzen dutelako. Dena den, hasierako esperimentuetan aplikatutako tekniken eragina asko nabaritzen da konbinaketa esperimentuak lantzen ditugunean, hizkuntza guztietarako hobekuntza sendoak erdiesten direlarik. Ondorioz, uste dugu aplikatutako teknikekin lortutako analisi bakoitzak baduela berezko ezaugarriren bat beste analisiekin osagarria dena eta analisi sintaktiko sendoagoa erdiesteko lagungarria dena. • Multzokatzea: Hurbilpen honetan, multzokatzeak eskaintzen dituen aukera desberdinak aztertu ditugu analisi sintaktikoa hobetzeko. Alde batetik, euskara, alemana eta hungarierarako multzokatze algoritmo desberdinak aplikatu baino lehen, hitz-forma bakoitza zatitu egin dugu lema eta atzizkian, multzokatze morfologikoa deitu diogunaren eragina neurtzeko hiru hizkuntza horietan. Beste alde batetik, multzokatze 135
5 - ANALISI SINTAKTIKO ELEANIZTUNA arruntaren eragina neurtu dugu aukeratutako bost hizkuntzetan. Multzokatze morfologikoaren eta multzokatze arruntaren emaitzak ikusita esan daiteke Brown multzoak erabiltzen direnean eraginkorragoa dela multzokatze arrunta aplikatzea, K-means multzoak erabiltzen direnean, berriz, ez dago ia alderik bi ikuspegien artean. Erabilitako multzokatze algoritmoetatik eratorritako ezaugarrien eraginkortasuna aztertzen bada, alde handirik ez badago ere, Brown multzokatze algoritmoan oinarritutako ezaugarrien eragina positiboagoa da analisi sintaktikoan, nahiz eta Brown multzoak sortzeko corpus txikiagoa erabili den. Bukatzeko, multzokatze mota bakoitzetik eratorritako ezaugarri berriekin lortutako analisiak konbinatu ditugunean, hobekuntza nabarmenak ikusi dira aztertutako hizkuntza guztietan. Gertaera horretatik, erabili ditugun multzokatze mota biak osagarriak izan daitezkeela ondoriozta daiteke. Hala ere, kasu honetan, esperimentu bat burutu dugu gure ondorioak ziurtatzeko. Multzokatzetik eratorritako ezaugarririk gabe lortutako analisiak konbinatu dira, multzokatze mota desberdinetatik eratorritako ezaugarriekin lortutako analisien konbinaketarekin erdietsitako emaitzekin alderatzeko. Konparaketa horrekin lortu diren hobekuntzen zati handiena multzokatze teknika desberdinen konbinaziotik datorrela ikusten da bertan. Horrenbestez, esan daiteke multzokatze mota desberdinek informazio baliagarria eskaintzen diotela analizatzaileari, bakarka erdietsitako emaitzetan eta oinarrizko konfigurazioarekin erdietsitako emaitzetan hobekuntza estatistikoki esanguratsuak lortuz ia hizkuntza guztietarako (4 hizkuntzatarako). • Meta-ezaugarriak: Kasu honetan, iturri desberdinetatik eratorritako meta-ezaugarriek hizkuntza desberdinen analisi sintaktikoan duten eragina neurtu dugu. Iturri horiek hitz-formak, Brown multzoak eta hitz-bektoreetan oinarritutako K-means multzoak dira. Iturri horietako bakoitzarekin hainbat bilaketa-patroi definitu dira, iturri desberdinen bilaketa-patroien arteko desberdintasun bakarra corpusean maiztasunak kontatzeko garaian kontatu beharreko elementu mota izan delarik, hau da, hitz-formak, Brown multzoak eta hitz-bektoreetatik eratorritako K-means multzoak. Bilaketa-patroi bakoitzeko esperimentu bat gauzatu dugu hizkuntza bakoitzeko, bilaketa-patroi horri buruzko kontaketak egin ondoren sor- 136
Ondorioak tutako meta-ezaugarriak erabiliz. Era horretan jaso ditugun emaitzak aztertuta, hizkuntza eta patroi desberdinekin hainbat hobekuntza erdietsi dira. Hobekuntza horiek kasu gehienetan estatistikoki esanguratsuak ez diren arren meta-ezaugarriak baliagarriak direla esan daiteke eta beraiek aplikatzeko modu desberdinak erabil daitezke, horrek zabaltzen dituen aukera desberdinekin. Guk iturri eta bilaketa-patroi zehatz batzuk erabili ditugu, baina iturri desberdinak eta patroi desberdinak erabil daitezke. Hizkuntza bakoitzari era desberdinean eragin die iturri bakoitzetik eratorritako meta-ezaugarriek. Euskaran eta alemanean eragin positiboagoa izan dute hitz-formetatik eratorritako meta-ezaugarriek. Hungarieran eta suedieran, berriz, Brown multzoetatik eratorritako metaezaugarriek eragin handiagoa izan dute, bereziki suedieran. Frantsesa suedieraren kontrako aldean kokatu da, meta-ezaugarriekin ez baitugu lortu oinarrizko emaitza hobetzea. Hitz-bektoreetatik eratorritako K-means multzoetan oinarritutako meta-ezaugarriekin kasu batzuetan oinarrizko emaitzak gainditu diren arren, egin diren esperimentuetan beste iturri biei probetxu gehiago atera diete analizatzaileek. Hizkuntza bakoitzean emaitzarik hoberenak lortu dituzten hiru patroiak batu direnean erdietsi diren emaitzen arabera, ez da lortu bakarkako emaitzarik hoberenak gainditzea kasu gehienetan. Euskararen kasuan soilik gertatu da bakarkako emaitzarik hoberena gainditzea, baina aldea oso txikia izan da. Hori dela eta, batu ditugun bilaketapatroietatik eratorritako meta-ezaugarriak beraien artean osagarriak ez direla esan daiteke. Suedieraren eta frantsesaren kasuak bereziki negatiboak izan dira, ez baita lortu oinarrizko emaitzak eta emaitzarik hoberenak gainditzea. Dena den, bilaketa-patroi desberdinetatik eratorritako meta-ezaugarrien baturak dependentzia sintaktiko zehatzetan eragina baduela ikusi da. Euskararen kasuan, esaldiaren erroa definitzen duen dependentzia nabarmen hobetu da; hungarieraren eta alemanaren kasuan, subjektua definitzen duen dependentzia izan da hobetu dena; eta suedieraren kasuan, objektu zuzena definitzen duen dependentzia hobetu da. Frantsesean, ostera, objektu zuzena definitzen duen dependentzia hobetu den arren, hobekuntza oso txikia izan da. Emaitza hori ez da harritzekoa izan, egindako esperimentuetan ez baitugu lortu meta-ezaugarriekin frantseserako oinarrizko emaitzak gainditzea. 137
5 - ANALISI SINTAKTIKO ELEANIZTUNA • Guztien konbinaketa: Atal honetan aurretik landutako hiru hurbilpenak konbinatu dira. Alde batetik, konbinaketarekin erdietsitako emaitzak neurtu nahi izan dira. Beste aldetik, erabilitako hiru hurbilpenak beraien artean osagarriak diren ala ez neurtu nahi izan da. Ikusitako emaitzen arabera, hiru hurbilpenak konbinatu direnean frantsesean izan ezik banakako konbinaketetan jasotako emaitzak gainditu dira. Hobekuntzak estatistikoki esanguratsuak ez diren arren, kontuan hartzekoa da gainditu beharreko emaitzak jada emaitza onak direla. Erabilitako hiru hurbilpenak kasu gehienetan beraien artean osagarriak ez direla ikusi da. Ezaugarrien ingeniaritza bidezko konbinaketarekin erdietsitako emaitzak ezin izan dira gainditu multzokatzea ere konbinaketan erabili dugunean. Horrenbestez, esan daiteke ezaugarrien ingeniaritzako analisiak eta multzokatzeko analisiak ez direla osagarriak. Lortu nahi dena ahalik eta sistemarik eraginkorrena izatea bada, hobe da ezaugarrien ingeniaritzako analisiak erabiltzea. Bestalde, lortu nahi dena sistema azkarragoa bada, multzokatzearen analisiak erabiltzea komenigarria da. Izan ere, konbinaketan erabiltzen den analisi kopurua askoz txikiagoa baita eta emaitzak antzekoak. Meta-ezaugarriekin lortutako analisiak bi eratara gehitu dira konbinaketan: emaitzarik hoberenak lortu dituzten hiru bilaketa-patroietatik eratorritako meta-ezaugarriek lortutako analisiak bakarka, eta hiru bilaketapatroi horietatik eratorritako meta-ezaugarrien baturarekin lortutako analisia. Lehenengo aukerarekin ez da lortu ezaugarrien ingeniaritzaren konbinaketarekin erdietsitako emaitzak gainditzea. Bigarren aukerarekin, berriz, hobekuntza txikiak ikusi dira ia hizkuntza guztietan. Kontuan hartzen bada hobekuntzak konbinaketara analisi bakarra gehituta lortzen direla, hobekuntza horiek oso positiboak direla deritzogu. 138
6 Dependentzia Unibertsalak 6.1 Sarrera Universal Dependencies edo Dependentzia Unibertsalak, hizkuntza desberdinetarako sortuta dauden zuhaitz-bankuak etiketatze estandar batera bihurtzea helburu duen proiektua1 da, horretarako zenbait gidalerro eskaintzen dituelarik. Modu honetara, etiketatze sistema bera jarraituta etiketatuak izan diren hainbat zuhaitz-banku egongo dira eskuragarri bakoitza bere hizkuntzarako. Modu berean etiketatuta dauden zuhaitz-banku desberdinak edukitzeak hainbat esperimentazio-bide zabaltzen ditu. Hizkuntza askotan erabil daitezkeen analizatzaile sintaktiko estatistikoen garapenerako oso lagungarria izan daiteke, parserrek etiketatze sistema bakarrarekin lan egin behar dutelako esaldien egitura sintaktikoak ikasten dituzten bitartean. Topologikoki antzekoak diren hizkuntzetan ere esperimentu interesgarriak eraman daitezke aurrera. Adibidez, hizkuntza jakin baten egitura sintaktikoekin entrenatu daiteke parserra eta ikasitakoa beste hizkuntza bati aplikatu, bi hizkuntzen arteko antzekotasun sintaktikoa zehazteko. Etiketatze eskemari dagokionez, dependentzia sintaktikoak Stanfordeko dependentzien eboluzioan (De Marneffe et al. 2006; De Marneffe eta Manning 2008; De Marneffe et al. 2014) daude oinarrituta, kategoriak, aldiz, Googleeko kategorietan (Petrov et al. 2012), eta ezaugarri morfosintaktikoak Interset Interlinguan (Zeman 2008). Stanfordeko dependentziak 2005ean garatu ziren antzeko testuak identifikatzen zituen sistema bati laguntzeko, baina hainbat 1http://universaldependencies.org/introduction.html 139
6 - DEPENDENTZIA UNIBERTSALAK hizkuntzatarako analisi sintaktikoa burutzeko dependentzia etiketa sistema bezala erabiltzen dira gaur egun. Googleeko kategorietarako etiketa unibertsalen multzoa, berriz, hasiera batean ikasketa ez-gainbegiratua erabiliz kategoriaren esleipen automatikorako sortu zen, eta orduz geroztik, ohiko estandar bezala erabili da. Ezaugarri morfosintaktikoetarako aukeratutako etiketatze estandarra, ostera, hizkuntza desberdinetako etiketa morfosintaktikoen arteko bihurketak egiteko sortu zen eta lehen aldiz hizkuntzen arteko analizatzaile sintaktiko estatistiko baten egokitzapenean erabili zen (Zeman eta Resnik 2008). Urte batzuk beranduago, HamleDT proiektuan ere erabili zen geruza morfologiko gisa (Zeman et al. 2014), proiektuaren helburua hizkuntza desberdinetako zuhaitz-bankuak etiketatze eskema berarekin etiketatuta izatea zelarik. Stanfordeko dependentzia etiketak eta Googleeko kategoria etiketa unibertsalak biltzeko egin zen lehen ahalegina Universal Dependency Treebank (UDT) izeneko proiektuarekin hasi zen (McDonald et al. 2013). 2013. urtean etiketatze estandarra zuten 6 hizkuntzatarako zuhaitz-bankuak bildu ziren eta 11 hizkuntzatarako zuhaitz-bankuak hurrengo urtean. Ezaugarri morfologikoak ere estandarizatuta sartzeko lehen proposamena 2013an egin zen (Tsarfaty 2013). Bestalde, HamleDT proiektuaren bigarren bertsioan (Rosa et al. 2014), 30 hizkuntzatarako Stanfordeko dependentziak eta Googleeko kategoria etiketak erabiltzen zituzten zuhaitz-bankuak biltzea lortu zen, honen ostean Stanfordeko dependentzia unibertsalen garapena bukatu zelarik (De Marneffe et al. 2014). Esandakoa laburtzeko, kapitulu honetan landutakoa, aurretik aipatu diren ahalegin guztien bildura dela esan daiteke, zeinetan Stanfordeko dependentzia etiketa unibertsaletan oinarritutako etiketak, Googleeko kategoria etiketa unibertsalen bertsio hedatua, Interset ezaugarrien azpimultzo gainbegiratua eta CoNLL-X formatuaren bertsio gainbegiratua erabiltzen diren; proiektu horretarako gure ekarpena, euskarazko zuhaitz-bankua Dependentzia Unibertsalen formatu estandarrera bihurtzea izan da (CoNLL-U edo UD formatua deiturikoa). Dependentzia Unibertsalak proiektuko partaideek hizkuntza desberdinetan egin duten lana hobeto kokatzeko euskararen, hungarieraren eta suedieraren kategoriak, ezaugarri morfologikoak eta dependentzia erlazioak UD formatuan eskatzen direnekin kuantitatiboki konparatuko dira. Euskarazko jatorrizko zuhaitz-bankuak 16 kategoria desberdin ditu, ezaugarri morfologikoen 69 bikote (esaterako KAS = ABS bikotea) eta 30 dependentzia sin140
6 - DEPENDENTZIA UNIBERTSALAK ezaugarriak eta dependentzia erlazioak), eta 6.4 atalean, egindako bihurketa prozesua aztertu ondoren ateratako ondorioak azalduko ditugu zenbait etorkizuneko lanekin batera. 6.2 Euskarazko Dependentzia Unibertsaletarako irizpideak Aurretik esan bezala, kapitulu honetan 3.2.1.1 puntuan azaldu dugun euskarazko zuhaitz-bankua Dependentzia Unibertsalak proiektuan ematen diren gidalerroak3 jarraituta UD formatura pasatu dugu. Formatu horretako kategoriak Googleeko kategoria unibertsaletan oinarrituta daude, baina birdefinitu egin dira UD espezifikazioak betetzen dituen formatu berrira egokitzeko. Berdina gertatzen da ezaugarri morfologiko eta dependentziekin ere; ezaugarri morfologikoak Interset ezaugarrietan oinarrituta dauden UD espezifikazioak jarraitzen dituzten ezaugarrietara bihurtu dira, eta euskarazko dependentziak, Stanfordeko dependentzia etiketa unibertsaletan oinarritutako etiketetara bihurtu dira. Euskarazko zuhaitz-bankuaren formatua, aldiz, 3.1.1.3 atalean azaldu dugun ConLL-U formatura bihurtu da. Zuhaitz-bankuaren bihurketa egiteko jarraitu ditugun irizpide nagusiak bi izan dira: • Automatikoa: Bihurtu nahi den hitz kopurua milaka hitzekoa izanik, ezinbestekoa da bihurketa prozesua automatikoa izatea ahal den denbora eta baliabide (pertsonak) gutxien inplikatzeko. • Zuzena: Nahiz eta bihurketa automatikoki egin den, bihurtu diren esaldiak guztiz zuzenak izatea da gure helburua. Horretarako, zalantzazko kasuak baztertu egin dira, ziurtasun handiarekin ondo dauden esaldiak bakarrik bihurtuz. Euskarazko zuhaitz-bankua, sortu zen momentutik izan da CoNLL-X formatura bihurgarria den dependentzietan oinarritutako zuhaitz-bankua. Maila desberdinetan etiketatuta dagoenez, esaldian agertzen den hitz-forma bakoitzari buruzko informazio ugari biltzen da bertan: lema, kategoria, azpikategoria, ezaugarri morfosintaktikoak eta dependentzia erlazioa esaldiko zein hitzekin duen. Kasua, numeroa, mugatasuna edo mendeko esaldi mota bezalako ezaugarri morfosintaktikoak hitzen erroei lotutako aurrizki edo 3http://universaldependencies.org/ 142
Euskarazko Dependentzia Unibertsaletarako irizpideak atzizkiei dagozkie. Jatorrizko euskarazko zuhaitz-bankuaren tamaina gutxi gora-behera 150.000 hitzekoa da (11.225 esaldi), dependentzia erlazioek osatzen dituzten arkuen % 1,3a arku ez-proiektiboak izanik. Zuhaitz-bankuan aurki daitezkeen dependentzien mota kopurua 28 da, kategorien kopurua 16 eta ezaugarri morfosintaktikoen mota kopurua 10. Ezaugarri morfosintaktikoen mota bakoitzak har ditzakeen balio kopurua desberdina izan daiteke, adibidez kasu morfologikoak 14 balio har ditzake (genitiboa, ergatiboa, absolutiboa...) eta numeroak 2 (singularra eta plurala). UD zuhaitz-bankuarekin zenbait ezaugarri ditu komunean (ikus 6.1 adibidea): biek jarraitzen dute sintaxiaren hurbilpen lexikalista, hau da, dependentzia erlazioak zatitu gabeko hitz-formen artean gertatzen dira, eta izen-sintagmen eta aditz-kateen buruak zeintzuk diren ere partekatzen dute. Bestalde, jatorrizko zuhaitz-bankuko kategoriak eta ezaugarri morfosintaktikoak bihurtzea nahiko prozesu gardena eta zailtasun handirik gabekoa izan da. Esanak esan, UD formatuan lortutako zuhaitz-bankuaren tamaina 121.443 hitzekoa da, 8.993 esaldi. Datuak aztertu ondoren, bidean ia 30.000 hitz gelditu direla esan daiteke, baina ez dira 30.000 hitz utzi ezin izan direlako hitz horiek UD formatura bihurtu. Irizpide nagusietan aipatu bezala, esaldi bateko hitz bat ezin bada bihurtu, esaldi osoa baztertu behar da. Beste modu batera esanda, bihurtu gabe geratu diren hitzak 6.500 hitz baino gutxiago izan dira, gainontzekoak horien ondorioz baztertu direlarik. 6.1 irudia – Goian, euskarazko zuhaitz-bankuko adibide bat. Behean, esaldi bera UD formatuan. Dependentzia erlazioak bihurtzeko garaian, aldiz, desberdintasunak aurkitu ditugu zenbait fenomeno linguistiko etiketatzeko eran eta moldaketak egin behar izan ditugu bihurketa ahalik eta egokiena izateko; bihurtu gabe gelditu diren hitzak fenomeno horiekin erlazionatuta dauden hitzak dira 143
6 - DEPENDENTZIA UNIBERTSALAK gehienbat. Hori dela eta, fenomeno horiek zeintzuk diren azalduko dugu dependentzia erlazioen bihurketa azaltzen dugun atalean (6.3.4 atala), fenomeno horiek dependentzia erlazioei hertsiki lotuta baitaude. 6.3 Euskarazko zuhaitz-bankuaren bihurketa Aurretik aipatu den bezala, euskarazko zuhaitz-bankuaren bihurketa prozesuan hainbat atal daude. Atal batzuetan euskarazko etiketen bihurketa zuzena egin daiteke, baina beste batzuetan zuhaitzaren egitura aldatu behar da etiketen bihurketa aplikatu baino lehen. Argi utzi nahi da bihurketa prozesua ez dela izan euskarazko etiketak hartzea eta beraiei dagozkien UD etiketetara bihurtzea bakarrik. Prozesua konplexua eta luzea da, eta hainbat atal ditu: hitz anitzeko esapideen elementuen analisiak lortu, puntuazioa moldatu, koordinazioa moldatu, etiketa bakoitzerako kasuak aztertu eta bere UD parea identifikatu, ordena zuzena erabaki... Gauzak horrela, ondorengo lerroetan euskarazko jatorrizko zuhaitz-bankua UD formatura bihurtzean emandako urratsak azalduko ditugu zehaztasunez. Azalpena lau ataletan banatu dugu: hitz anitzeko esapideak bihurtzeko jarraitu ditugun urratsak azaltzeko atala, kategorien bihurketa azaltzekoa, ezaugarri morfologikoen bihurketa azaltzekoa eta dependentzien bihurketa azaltzekoa. 6.3.1 Hitz anitzeko esapideak Euskarazko zuhaitz-bankuak hitz anitzeko esapideak osatzeko hitzak multzokatzea ahalbidetzen duen arren, UD gidalerroen arabera hitzak biltzeko joera hori saihestu egin behar da (ikus 6.2 irudia). Hori dela eta, euskarazko zuhaitz-bankuko hitz anitzeko esapideak hitz bakunetan banatu behar izan dira. Era desberdinetan sorturiko hitz anitzeko esapideak daude, baina oraingoz kategoria eta azpikategoria konbinazio erabilienak dituztenak bihurtu dira UD formatura. 144
Euskarazko zuhaitz-bankuaren bihurketa 6.2 irudia – Goian, euskarazko zuhaitz-bankuko adibide bat, hitz anitzeko esapide bat (Iñaki Antsorenak) bilduta azaltzen delarik bertan. Behean, esaldi bera UD formatuan, baina hitz anitzeko esapidea banatuta. Bihurketa prozesuaren funtsa, dependentzia erlazioa esleitzen den bitartean hitz anitzeko esapidea osatzen duten hitz bakoitzaren lema, kategoria, azpikategoria eta ezaugarri morfosintaktikoak berreskuratzean datza. Ildo beretik jarraituz, hitz anitzeko esapidearen burua eta semea(k) zeintzuk diren zehazteak arreta berezia merezi du. Izan ere, kasu batzuetan hitzak deklinatu egin baitaitezke burua edo semea izateko aukera desberdinak emanez. Har dezagun adibide bezala mendiaren gainean postposizio konplexua. Kasu honetan, postposizioa osatzen duten bi hitzak daude deklinatuta, kasu genitiboarekin eta inesiboarekin, hurrenez hurren. Hasiera batean hitz anitzeko esapidearen burua mendiaren hitzak dirudien arren, genitiboak osagarri bezala jokatzen du eta burua gainean dela iradokitzen du. Hitz anitzeko esapideen bihurketa hiru atazatan banatu dugu: • Hitz bilduen bihurketa: behar da, ezin dugu, uste dut, nahi dute... • Izen berezien bihurketa: Patxi Lopez, Gaizka Garitanoren, Xarm el Xeikhen, Ariel Sharonek... • Postposizio konplexuen bihurketa: mendiaren gainean, egun hartaz gero, adiskide bezala, Afrikan barrena... Sortuko den UD zuhaitz-bankuaren kalitatea ahalik eta altuena izateko, ataza horietako bakoitzerako azterketa linguistiko bat egin da. Zoritxarrez, 145
6 - DEPENDENTZIA UNIBERTSALAK jatorrizko zuhaitz-bankuko 4.922 hitz anitzeko esapide desberdinetik 1.904 bihurtu ahal izan dira. Denak ez bihurtzeko arrazoia, kasu gehienetan hitz anitzeko esapideak osatzen dituzten hitz bakunen analisia falta dela da. Esanak esan, ikus dezagun zehaztasunez kasu bakoitzean jarraitu den prozesua. 6.3.1.1 Hitz bilduak Hitz bilduak banatzeko IXA taldeko amaraunean oinarritu gara (Artola et al. 2005). Bertan, milaka hitz bildu osatzen dituzten hitzen eskuz errebisatutako analisi bakunak gordetzen dira. Modu honetara, jatorrizko zuhaitz-bankuko hitz anitzeko esapide bat banatu behar den bakoitzean, termino hori osatzen duten hitz bakunen analisia amaraunean gordeta dagoen aztertzen da. Analisia ez badago gordeta, esapidea baztertu egiten da esaldi osoarekin batera. Bestela, hitz bakunei amarauneko analisia esleitzen zaie eta zein dependentzia erlazioren bidez lotuko diren erabakitzen da. Erabaki hori hartzeko, elementu bakoitzaren hitz-forma, kategoria, azpikategoria eta ezaugarri morfologikoetan oinarritu gara, kasu bakoitzean behar ditugunak erabiliz (ikus 6.2 taula). Jatorrizko zuhaitz-bankuan dauden 1.282 hitz bilduetatik 536 bihurtu dira. 146
Euskarazko zuhaitz-bankuaren bihurketa 1. hitza 2. hitza 3. hitza UD erlazioa Adibidea Izen arrunta Aditz sinplea compound:lvc ahal izateko Izen arrunta Aditz trinkoa compound:lvc behar da Izenondoa Aditz trinkoa compound:lvc bizi dugun Izenondoa Aditz sinplea compound:lvc bizi izan Genitiboan nmod bien bitartean Hitz-anitzeko osagaia Aditz trinkoa compound ari dira Leku izen berezia Izen arrunta compound Europako Batasunaz Izen arrunta Izen arrunta compound gisa eskubideen Izen arrunta Aditzondoa compound behar bezala Aditzondoa Izen arrunta compound bertan behera Izen arrunta Leku izen berezia compound Hego Amerika Izan ere compound - Det zenbatzaile zehaztugabea Aditzondoa compound besterik gabe Loturazko juntagailua Izen arrunta compound eta abar Izen arrunta Izenondoa amod Estatu Batuetako Pertsona izen berezia Izenondoa amod Maria ahalguztiduna Leku izen berezia Izenondoa amod Britainia Handia Aditzondoa Aditzondoa mwe Gaur egun Aditzondoa Loturazko lokailua mwe Hala ere Det zenbatzaile zehaztua Loturazko lokailua mwe batez ere Loturazko lokailua Loturazko juntagailua mwe nahiz eta besteak beste mwe - Izen arrunta Det erakusle indartua mwe aldi berean Det zenbatzaile zehaztua Det zenbatzaile zehaztua mwe batik bat Izen arrunta Loturazko juntagailua mwe ahalik eta izan ezik mwe - Aditzondoa Izenondoa mwe hain zuzen Det erakusle arrunta Izen arrunta mwe horrez gain Aditzondoa Aditzondo galdetzailea mwe hala nola Det zenbatzaile zehaztu ord Izen arrunta amod azken aldian Izen arrunta Det zenbatzaile zehaztua nummod hein bat gutxi batzuk det - Aditzondoa Aditz sinplea advmod:lvc gainezka egin Izen arrunta ez genitiboa Izen arrunta ez genitiboa Izen arrunta compound compound Euskal jai taldea Izen arrunta genitiboa Izen arrunta genitiboa Izen arrunta nmod nmod Gipuzkoako kanpuseko ikasleak Izen arrunta genitiboa Izen arrunta ez genitiboa Izen arrunta nmod compound Gipuzkoako herri asanblada Izen arrunta ez genitiboa Izen arrunta genitiboa Izen arrunta compound nmod Euskal Herriko Unibertsitatea 6.2 taula – UD formatura bihurtzean hitz bilduei kasu bakoitzean esleitu zaizkien dependentzia erlazioak eta adibideak. 147
6 - DEPENDENTZIA UNIBERTSALAK Hitz bilduak UD formatura bihurtzeko prozesuari buruzko azalpenekin bukatzeko, horrelakoak dituzten pare bat esaldiren egitura sintaktikoak erakusten dira, 6.3 eta 6.4 irudiak, UD formatura pasatu aurretik eta ondoren. 6.3 irudia – Goian, jatorrizko zuhaitz-bankuko esaldi baten egitura sintaktikoa. Behean, goikoaren parekoa den UD zuhaitz-bankuko esaldi baten egitura sintaktikoa. behar_dituzue hitz bildua banaturik ageri da bertan eta bere osagaiak compound dependentzia erlazioarekin lotuta. 148
Euskarazko zuhaitz-bankuaren bihurketa 6.4 irudia – Goian, jatorrizko zuhaitz-bankuko esaldi baten egitura sintaktikoa. Behean, goikoaren parekoa den UD zuhaitz-bankuko esaldi baten egitura sintaktikoa. batez_ere hitz bildua banaturik ageri da bertan eta bere osagaiak mwe dependentzia erlazioarekin lotuta. 6.3.1.2 Izen bereziak Izen bereziak banatzeko ere Ixa taldeko amaraunean oinarritu gara. Bertan, milaka izen berezi osatzen dituzten hitzen analisi bakunak gordetzen dira. Hitz bilduekin gertatzen den bezala, behar dugun analisia ez badago gordeta, terminoa baztertu egiten da esaldi osoarekin batera. Bestela, hitz bakunei amarauneko analisia esleitzen zaie eta zein dependentzia erlazioren bidez lotuko diren erabakitzen da. Hori erabakitzeko, elementu bakoitzaren hitz-forma, kategoria, azpikategoria eta ezaugarri morfologikoetan oinarritu gara, kasu bakoitzean behar ditugunak erabiliz (ikus 6.3 taula). Taula aztertzen badugu, kasu batzuetan hitz bilduetan hartu diren erabaki berdinak hartu direla ikusiko dugu. Izan ere, bi hitz anitzeko esapide mota horien arteko muga ez baitago beti argi. Jatorrizko zuhaitz-bankuan dauden 1.943 izen berezietatik 856 bihurtu dira. 149
Euskarazko zuhaitz-bankuaren bihurketa 6.5 irudia – Goian, jatorrizko zuhaitz-bankuko esaldi baten egitura sintaktikoa. Behean, goikoaren parekoa den UD zuhaitz-bankuko esaldi baten egitura sintaktikoa. Eusko_Jaurlaritzaren izen berezia banaturik ageri da bertan eta bere osagaiak compound dependentzia erlazioarekin lotuta. 6.6 irudia – Goian, jatorrizko zuhaitz-bankuko esaldi baten egitura sintaktikoa. Behean, goikoaren parekoa den UD zuhaitz-bankuko esaldi baten egitura sintaktikoa. Zeberio_II.ak izen berezia banaturik ageri da bertan eta bere osagaiak amod dependentzia erlazioarekin lotuta. 6.3.1.3 Postposizio konplexuak Bihurtu beharreko hitz-anitzeko terminoa postposizio konplexua denean, ez dugu jarraitu aurreko mota bietan jarraitu dugun bide bera. Izan ere, tamalez, kasu honetan ezin izan baikara Ixa taldeko amaraunean oinarritu, postposizio konplexuei buruzko informazioa ez dagoelako biltegiratuta. Ondorioz, postposizio konplexuak bihurtzeko beste prozedura bat jarraitu dugu 151
6 - DEPENDENTZIA UNIBERTSALAK eta jatorrizko zuhaitz-bankuan dauden 1.697 postposizio konplexuetatik 512 bihurtu dira. Jatorrizko zuhaitz-bankuan postposizioak etiketa berezi baten bidez markatuta daudenez, etiketa hori jasotzen dugun bakoitzean ondorengo prozesua jarraitzen dugu postposizioa banatzeko: 1) Bilduta dagoen postposizio konplexuaren lema banatu. Atal bakoitza postposizioaren osagai bakoitzaren lema izango da. Demagun zalantzarik_gabe postposizioa bihurtu nahi dugula. Bere lema zalantza_gabe da, orduan banatutako postposizioaren lehen osagaiaren (zalantzarik) lema zalantza izango da eta bigarren osagaiarena gabe. 2) Bildutako postposizioaren kategoria eta azpikategoria lehen osagaiari esleitu. Adibidez, ate_ondoan postposizioaren kategoria izen motakoa da eta azpikategoria izen arrunt motakoa. Orduan, ate hitzari esleitzen zaizkio kategoria eta azpikategoria horiek. 3) Postposizio konplexuaren osagaien kasuak erauzi hitz-formen atzizkietan oinarrituta (azken osagaiarena izan ezik). 12 kasu mota landu dira. Adibidez, mendiaren_gainean postposizioaren lehen elementuaren kasua genitiboa da, mendiaren hitz-forma -en atzizkiarekin bukatzen baita. 4) Postposizioaren azken osagaiari, bildutako postposizioaren ezaugarri morfologikoak esleitu, kasu gehienetan bildutako postposizioaren ezaugarriak azken hitzari dagozkion ezaugarriak baitira. Adibidez, epaitegiaren_aurrean postposizio konplexuaren ezaugarri morfologikoak dira inesiboan dagoela, ez dela biziduna eta numero singularra duela, aurrean hitzari dagozkionak, hain zuzen ere. 5) Postposizioaren azken osagaiari ADP kategoria esleitu (adposition) UD gidalerroek postposizioentzako esleitzea gomendatzen duten bezala. 6) Postposizioaren elementuak case dependentzia erlazioaren bidez lotu beraien artean. Azaldutakoa hobeto ulertzeko, 6.7 eta 6.8 irudietan bildu ditugun bi adibideetan zentratuko gara. Adibide horietan, leiho_aurretik eta haren_inguruan postposizio konplexuen bihurketa prozesuaren hasierako egoera eta bukaerako egoera irudikatzen dira, goian azaldutako urratsak erraz identifikatzen direlarik. 152
Euskarazko zuhaitz-bankuaren bihurketa 6.7 irudia – Leiho_aurretik postposizio konplexuaren bihurketaren hasierako eta bukaerako egoerak. 153
Euskarazko zuhaitz-bankuaren bihurketa 6.3.2 Kategoriak Jatorrizko zuhaitz-bankuko kategorien bihurketa prozesua azalduko dugu atal honetan. Esan beharra dago, jatorrizko kategoria bakoitzari dagokion UD kategoria zein den jakiteko jatorrizko kategoriak eta UD gidalerroak sakon aztertu direla. Modu honetara, kategoria bakoitzari dagokion UD etiketa esleitu zaio. Izan ere, kasu askotan bihurketa zuzena egin daitekeen arren, beste kasu batzuetan bihurketa ez baita nabaria. Jatorrizkoa UD Adibidea Adjektiboa ADJ gorria Adizlaguna AUX zuen Interjekzioa INTJ to Aditz perifrastikoa ADP gainean Puntuazio marka PUNCT . Aditza VERB izan Determinatzailea Banatzailea DET gehiago Zenbatzaile zehaztua NUM batekin Zenbatzaile zehaztu ordinala NUM lehena Aditzondoa ADV bezala Loturazkoa CONJ eta Partikula PART ez Izenordaina PRON gure Bereiz PUNCT Aditz trinkoa VERB zekien Izena Berezia PROPN Lazkao Zenbakia NUM 1995eko Sinboloa SYM kg Arrunta NOUN txartela Bestelakoak Laburtzapena NOUN LABeko Bestela X de 6.4 taula – UD formatura bihurtzean jatorrizko kategoriei kasu bakoitzean esleitu zaizkien UD kategoriak eta adibideak. Esanak esan, bihurketa egiteko jarraitu dugun prozesua ondorengoa izan da: jatorrizko zuhaitz-bankutik hitz bat irakurtzen den bakoitzean, 6.4 taulan bere kategoriari dagokion UD kategoria esleitzen zaio. Taula aztertuta kasu batzuk ez direla zuzenean esleitzen konturatuko gara. Esaterako, jatorrizko kategoria izena denean. Kasu horietan, hitzaren azpikategoria edo hitz-forma ere kontuan hartzen dira jatorrizko kategoriari dagokion UD etiketa egokia zein den erabakitzeko. Kategorien bihurketa prozesuaren ikuspegi zabalagoa izateko, jatorrizko esaldien bihurketa irudikatzen duen adibide bat aukeratu dugu. 6.9 irudian, bihurketa hasi baino lehen eta bihurketa amaitu ondoren esaldi berdinak dituen kategoria eta dependentzia etiketak irudikatu dira. 155
6 - DEPENDENTZIA UNIBERTSALAK 6.9 irudia – Goian, jatorrizko zuhaitz-bankuko esaldi baten kategoria, azpikategoria eta dependentzia zuhaitza. Behean, esaldi berdinaren UD bertsioa, kategoriak eta dependentzia erlazioak UD formatuan. 6.3.3 Ezaugarri morfologikoak Kategoriekin egin den antzera, jatorrizko ezaugarri morfologikoei dagozkien UD ezaugarriak zeintzuk diren azalduko dugu ondorengo lerroetan. Jatorrizko etiketak eta UD gidalerroak aztertu ondoren jatorrizko ezaugarri batzuk zuzenean bihurtu daitezkeela ikusi dugu, baina beste etiketa batzuk bihurtzeko, hitzaren beste ezaugarri batzuetan oinarritu behar izan gara. 6.5 eta 6.6 tauletan, bihurketa zuzena aplikatu ahal izan zaien jatorrizko etiketei esleitu zaizkien etiketa berriak bildu ditugu. Taulak modu honetara antolatu dira: lehenengo zutabean jatorrizko ezaugarriak bildu dira, bigarrenean, aldiz, ezaugarri horien UD bertsioak. Hirugarrenean, ezaugarri bakoitzak har ditzakeen balioak daude eta laugarrenean, beraien UD bertsioak. Bosgarren zutabean kasu bakoitzaren adibide bat sartu dugu, etiketa bakoitza hobeto ulertzeko. Esan bezala, zuzeneko UD ordainik ez duten ezaugarriak ere badaude jatorrizko zuhaitz-bankuan. Are gehiago, kasu batzuetan, hitzaren kategoria eta azpikategorian oinarrituta sortu behar dira UD ezaugarri berriak. Esaterako, aztertzen ari garen hitza izenordaina denean, PronType izeneko ezau- 156
Euskarazko zuhaitz-bankuaren bihurketa Ezaugarria UD Ezaugarria Balioa UD Balioa Adibidea Numeroa Number Singularra Sing etxea Plurala Plur etxeak Kasua Case Absolutiboa Abs lagun Ergatiboa Erg Nik Datiboa Dat Niri Lekuzko genitiboa Loc beheko Genitiboa Gen zure Instrumentala Ins iritziz Soziatiboa Com zurekin Inesiboa Ine etxean Adlatiboa All autora Ablatiboa Abl basotik Motibatiboa Cau nigatik Destinatiboa Ben hiretzat Partitiboa Par jotzerik Adlatibo bide zuzenezkoa Lat gorantz Prolatiboa Ess hildatzat Mugatasuna Definite Mugagabea Ind sutsu Mugatua Def bilera Maila Degree Konparatiboa Cmp sendoagoa Superlatiboa Sup ahulenak Gehiegizkoa Abs altuegia 6.5 taula – UD formatura bihurtzean jatorrizko ezaugarriei kasu bakoitzean esleitu zaizkien UD ezaugarriak eta adibideak. garria gehituko da ezaugarri morfologikoen zutabean. Izenordaina arrunta denean, Prontype ezaugarriak Prs balioa jasoko du (pertsona izenordaina, pertsona izenordain posesiboa edo determinatzailea), eta Int balioa bestela (izenordain galdetzailea, determinatzailea, numerala edo adberbioa). Aztertzen ari garen hitza aditz faktitiboa denean, Voice UD ezaugarria sortzen da Cau balioarekin (boz kausatiboa). Zenbakiekin ere antzeko prozesua jarraitzen da. Aztertzen ari garen hitza zenbakia denean, NumType UD ezaugarria gehitzen da ezaugarrien zutabean. Zenbakia kardinala denean, UD ezaugarriak Card balioa jasoko du (zenbaki kardinala), eta ordinala denean, Ord balioa (zenbaki ordinala). Bestalde, UD ezaugarri bat baino gehiago dagozkien jatorrizko ezaugarriak daude: NOR, NORI, NORK eta HIT (hitanoa). Ezaugarri horiei Number eta Person UD ezaugarriak dagozkie. Hala ere, hitza hitanoan dagoenean Polite ezaugarria gehitzen da eta batzuetan generoa adierazten duen Gender ezaugarria ere bai. Ildo beretik jarraituz, NOR ezaugarria abs (absolutive) osagaiari lotuta doa, NORK erg (ergative) osagaiari, eta NORI dat (dative) osagaiari. Zoritxarrez, ezin izan dira jatorrizko ezaugarri guztiak bihurtu. Kasu 157
6 - DEPENDENTZIA UNIBERTSALAK Ezaugarria UD Ezaugarria Balioa UD Balioa Adibidea Aditz-mota Verbform Aditz-oina Inf erakusten Partizipioa Part izan Modua/Denbora Mood Indikatibozko orainaldia Ind du Indikatibozko lehenaldia Ind zuten Inperatibozko orainaldia Imp itzazu Subjuntibozko baldintza Cnd badakit Indikatibozko baldintza (orain-gero) Cnd litzateke Indikatibozko baldintza (lehen) Cnd zatekeen Indikatibozko baldintza (aurrekoa) Cnd bagenitu Subjuntibozko baldintza (lehenaldia) Cnd balego Ahalezko orainaldia Pot daiteke Ahalezko lehenaldia Pot genezake Ahalezko lehenaldi arrunta Pot zitakeela Subjuntibozko orainaldia Sub dezala Subjuntibozko alegiazkoa Sub lezan Subjuntibozko lehenaldia Sub zezaten Subjuntibozko lehenaldia (nendin) Sub zintezen Biziduna Animacy Ez biziduna Inan uztailean Biziduna Anim bertsolaria Aspektua Aspect Ez burutua Imp erabiltzen Partizipioa Perf egin Etorkizuna Pro engainatuko Puntukaria Prog zituela Pertsona Person Ni 1 naiz Hi 2 haiz Hura 3 dator Gu 1 guk Zuek 2 zuena Zu 2 zure Haiek 3 beraien 6.6 taula – UD formatura bihurtzean jatorrizko ezaugarriei kasu bakoitzean esleitu zaizkien UD ezaugarriak eta adibideak. batzuetan ez da izan beharrezkoa bihurketa egitea, jatorrizko ezaugarriak adierazten dituen propietateak jadanik bildu direlako. Esaterako, hitz anitzeko esapide bat postposizioa dela adierazten duen POS ezaugarriaren UD ordaina ez da beharrezkoa, UD gidalerroen arabera postposizioa case UD dependentzia erlazioaren bidez adierazten baita. Dena den, bihurtu ez diren ezaugarri gehienak ez bihurtzearen arrazoi nagusia UD ordain egokia ez aurkitu izana da. Mota horietako ezaugarrien artean aipagarrienak entitate mota adierazten duen ezaugarria, izenondo bat izenaren aurretik joan daitekeen adierazten duen ezaugarria, metakategoria mota adierazten duen ezaugarria, eta aditza eta osagaien arteko mendekotasun mota adierazten duen ezaugarria dira. Azken ezaugarri hori kanpoan utzi beharra izan da aurkitu dugun hutsunerik handienetakoa. Dena den, UD gidalerroek hizkuntza ba- 158
Euskarazko zuhaitz-bankuaren bihurketa 6.10 irudia – Jatorrizko zuhaitz-bankuko esaldi bateko ezaugarrien bihurketa adibidea. koitzaren berezitasunak islatzen dituzten ezaugarriak uzteko aukera ematen dutenez, etorkizunerako utzi dugu euskarazko jatorrizko ezaugarri horiekin datu bereziak definitzea eta UD zuhaitz-bankura gehitzea. Bukatzeko, jatorrizko ezaugarrien bihurketa prozesuaren ulermenerako, dependentzia zuhaitzak erabili beharrean, esaldi bateko ezaugarri guztien bihurketa biltzen duen adibide bat irudikatzea pentsatu dugu. 6.10 irudia aztertuta, irakurleak, emandako azalpenak esaldian aurki daitezkeen hitzen ezaugarrien bihurketa adibideen laguntzarekin argiago izatea espero da. 6.3.4 Dependentzia erlazioak Etiketen bihurketekin bukatzeko, dependentzia erlazioei dagozkienak azaltzea soilik geratzen zaigu. Azalpena hiru ataletan banatuko dugu: 6.7 taulan, modu zuzenean bihurtu diren erlazioak bildu ditugu, 6.8 taulan, baldintza sinpleren baten menpe dauden erlazioak, eta 6.3.4.1, 6.3.4.2, 6.3.4.3 eta 6.3.4.4 ataletan, bihurketa konplexuagoa eskatzen duten erlazioak edo fenomenoak. Azken horietan jatorrizko zuhaitzaren egitura moldatu behar da. 159
Euskarazko zuhaitz-bankuaren bihurketa bakarra izan dezakeenez, kasu honetan erabaki egin behar da hitzaren erroa kontuan hartuta aditza izango den, ala hitz-forma osoak esaldian betetzen duen objektu funtzioa kontuan hartuta izena izango den. Are gehiago, dakarrena hitzak, izenek dauzkaten ezaugarri morfosintaktikoak ditu, esaterako kasua. 6.11 irudia – Izenaren barruan elipsia duen erlatibozko sintagmaren adibidea. 6.11 irudiak aipatutako fenomenoa irudikatzen du. Irudiaren arabera, aipatutako hitza aditz nagusira lotuta dago objektu zuzena (dobj) erlazioaren bidez. Gertaera hori kontraesankorra dela esan daiteke, hitza aditz bezala etiketatuta dagoelako. 6.12 irudian aurreko irudian agertzen den esaldiaren parekoa den esaldia irudikatzen da, baina elipsirik gabe. Adibide horretan, Gizonak hitz-formak mendeko esaldiaren subjektu funtzioa hartzen du, dakarrena hitza gauza hitzarekin erlazionatuta dago, eta azken honek objektu funtzioa betetzen du. 6.12 irudia – 6.11 irudian azaldutakoaren parekoa den elipsirik gabeko sintagmaren adibidea. Aurretik esan bezala, Dependentzia Unibertsalak etiketatzea sintaxiaren hurbilpen lexikalistan oinarritzen da, dependentzia erlazioak hitzen artean eman behar direlarik. Hala ere, badira gaztelerazko klitikoak bezalako salbuespenak. Turkieran ere saiatu dira antzerako ideia martxan jartzen multzo malgukarietan, baina ez dira adostasunera iritsi hitzak moztearen inguruan. 161
6 - DEPENDENTZIA UNIBERTSALAK 6.13 irudian 6.11 irudian aurkeztu den arazoaren konponbide posible bat aurkezten da, bertan dakarrena hitz-forma osatzen duten aditzaren eta izenaren informazioa banatzen delarik. Modu honetara, irudian aurkezten den analisia eta 6.12 irudian aurkeztu dena simetrikoak dira, eta 6.11 irudian aurkeztu den aditz/izen dikotomia ebazten da. Hitz-forma banatzea automatikoki egin daiteke, elipsiak ez baitu interpretazio asko izateko aukerarik ahalbidetzen. Dena den, argi utzi nahi da 6.13 irudian aurkeztutakoa proposamen posible bat besterik ez dela eta oraindik ez dela aplikatu euskarazko UD zuhaitzbankuan, batez ere UD gidalerroetan gomendatzen denaren aurka doalako. Hori dela eta, euskarazko elipsia ez da tratatu eta 6.11 irudian aurkeztutakoa aplikatu zaio euskarazko UD zuhaitz-bankuari. 6.13 irudia – 6.11 irudian aurkeztutakoaren analisi alternatiboa. 6.3.4.2 Puntuazioa Jatorrizko zuhaitz-bankuan normalean puntuazioa adierazteko erabiltzen den dependentzia erlazioak UD ordain zuzena (punct) duen arren, moldaketa behar duten erlazioen multzoan sartu dugu, zuhaitzaren egitura aldatzea eskatzen duen erlazioa baita. Jatorrizko zuhaitz-bankuan, puntuazio ikurrak normalean beraien aurreko hitzera lotuta doaz, baina UD gidalerroen arabera, UD formatuko zuhaitzbankuan puntuazio ikurrak eduki hitzetara (content words) doaz lotuta. Hori dela eta, puntuazioaren egituraketa berri bat egin behar da bihurketa modu egokian egiteko. Ataza hori aurrera eramateko, kasu bakoitzean puntuazio marka zein elementuri lotu behar zaion jakiteko ondorengo irizpideak jarraitu dira: 1) Koordinazioaren atalak banatzen dituen puntuazio marka, lehenengo elementuari lotu behar zaio. 162
Euskarazko zuhaitz-bankuaren bihurketa 6.17 irudia – Puntuazioa zein elementuri lotu behar zaion erabakitzeko erabili dugun laugarren irizpidearen adibidea. Goian, jatorrizko zuhaitzbankuko esaldi bat. Behean, irizpidea aplikatu ondoren, esaldi berdina UD formatura bihurtuta. 6.3.4.3 Koordinazioa Koordinazio egiturak etiketatzeko era asko daude. Izan ere, koordinazioaren burua izateko aukeratu den hitzaren arabera egitura aldatu egiten baita. Euskarazko jatorrizko zuhaitz-bankuan koordinazioaren burua juntagailua da (eta, edo, ala, baina...), baina UD zuhaitz-bankuan koordinazioaren lehen argumentua da egituraren buruaren papera hartzen duena. UD zuhaitzbankuan, koordinaziorako loturak irizpide hauen arabera erabakitzen dira: 1) Sortuko den erlazio berriaren burua, koordinazioaren lehenengo atalaren burua izango da, eta gainontzeko atalak horri lotuta joango dira conj UD dependentzia erlazioaren bidez. 2) Koordinaziorako erabiltzen diren hitzak lehenengo atalaren buruarekin lotuko dira cc (coordinating conjunction) UD dependentzia erlazioaren bidez. Koordinazioa etiketatzeko era horrek, alegia, elementu guztiak koordinazioaren lehen argumentuari lotzeak, jatorrizko zuhaitz-bankuan inplizitu dagoen informazioaren galera ekar dezake. Esaterako, jatorrizko zuhaitzbankuan posible da modifikatzaile bat koordinazio egituraren lehen argu- 165
6 - DEPENDENTZIA UNIBERTSALAK mentuaren umea edo koordinazio egitura guztiaren umea izatea. UD zuhaitzbankuan, ostera, aipatutakoa ezinezkoa da. Koordinazioa nola bihurtu dugun hobeto azaltzeko, 6.18 irudian esaldi berdinaren jatorrizko egitura eta bihurtutako egitura irudikatu dira (jatorrizkoa goian eta bihurtutakoa behean), modu honetara egiturak konparatu ahal izango ditugu eta hobeto ulertu bihurketa prozesua. 6.18 irudia – Jatorrizko zuhaitz-bankuan eta UD zuhaitz-bankuan koordinazioa irudikatzeko era desberdinen adibidea. 6.3.4.4 Esaldi kopulatiboak UD gidalerroen arabera esaldi kopulatiboak sortzeko era bakarra kopula bezala izan aditza erabiltzea den arren, euskaraz esaldi kopulatiboetan aditz gehiagok parte har dezakete. Are gehiago, esaldi kopulatiboen analisia guztiz desberdina da, aditza ez baita burua. Horrenbestez, esaldi mota horiek azterketa sakonagoa behar dute. Orokorrean komunztadura egoten da kopulazio modifikatzailearen eta subjektuaren artean (6.19 irudiko goiko adibidea), baina aditz predikatiboetan modifikatzailea aditzondoa izaten da eta kasu horretan ez da egoten komunztadurarik (6.19 irudiko beheko adibidea). 166
Euskarazko zuhaitz-bankuaren bihurketa 6.19 irudia – Goiko adibidean, esaldi kopulatiboa, komunztadura dago subjektuaren eta adjektiboaren artean (urdinez). Beheko adibidean, esaldi predikatiboa, aldiz, ez dago komunztadurarik subjektuaren eta aditzondoaren artean (urdinez). Esaldi kopulatiboak nola bihurtu diren hobeto azaltzeko azter dezagun 6.20 irudia. Goiko esaldian, jatorrizko esaldian, esaldiaren buruaren papera izan aditzak hartzen du. Beheko esaldian, UD formatura bihurtutako esaldian, aurretik aipatu dugun bezala, esaldiaren buruaren papera ez du aditzak hartzen, luzea hitzak baizik, eta izan aditzak kopularen papera betetzen du. 6.20 irudia – Jatorrizko zuhaitz-bankuko esaldi kopulatibo baten bihurketa adibidea. 167
6 - DEPENDENTZIA UNIBERTSALAK 6.4 Ondorioak Kapitulu honetan, euskarazko zuhaitz-bankua Dependentzia Unibertsalak proiektuaren parte izateko bihurketarako jarraitu ditugun urratsak azaldu ditugu. Bihurketa prozesu guztia bukatu ondoren, jatorrizko zuhaitz-bankuak dituen 150.000 hitzetik 121.000 hitz bihurtzea lortu dugu. Modu horretara, euskara, nazio arteko proiektu garrantzitsu horren partaide izatea lortu dugu. Jarraitu dugun prozesua konplexua eta luzea izan da, eta oraindik ez dugu erdietsi fenomeno linguistiko eta hitz guztiak behar bezala UD formatura pasatzea. Adibidez, hitz anitzeko esapide askoren bihurketa ez da aurrera eraman, ezin izan ditugulako ziurtasunez banatu bere analisi propioa duen hitzetan. Horrenbestez, hitz anitzeko esapide horiek zeuden esaldiak baztertu egin behar izan dira. Tratatu gabe gelditu den beste fenomeno bat elipsia izan da. Oso ohikoa da euskarazko esaldi batean hitz-formaren barruan elipsia aurkitzea eta horrek asko konplikatzen du hitz-forma horren bihurketa zuzena. Izan ere, UD formatuan egokiena esaldi bateko elementu guztiak ikusgai egotea baita. Kasu horretan, elipsia duten hitzak hitz arrunt bezala tratatu ditugu eta gainontzeko hitzak bezala bihurtu dira. Esandakoak esanda, euskarazko UD zuhaitz-bankuaren kalitatea ona dela uste dugun arren, badakigu hainbeste mila hitz automatikoki bihurtzen diren prozesuan erroreak egon daitezkeela. Ondorioz, gure etorkizunerako lanen artean, lortutako emaitza ondo aztertzeak garrantzi handia izango du. Bestalde, elipsiaren arazoa nola konpondu behar den ere aztertu behar dugu. Tratatu gabe geratu diren hitz-anitzekoen azterketa sakona ere egin behar da, zuhaitz-bankuaren tamaina handitzeko erarik errazena tratatu gabe geratu diren hitz-anitzeko terminoak modu egokian bihurtzea baita, era horretara ez direlako hainbeste esaldi baztertuko. Bukatzeko, sortu den zuhaitz-bankuarekin esperimentu desberdinak egitea interesgarria dela iruditzen zaigu. UD proiektuko beste hizkuntzetako zuhaitz-bankuak eskuragarri izanda hainbat proba egin daitezke hizkuntza desberdinen artean. Esaterako, sistema hizkuntza batekin entrenatu daiteke (hitz-formak eta lemak kenduta) eta antzekoa den beste baten gainean aplikatu ikasitakoa. Modu honetara, hizkuntzen arteko antzekotasun sintaktikoa neurtu daiteke. Bestalde, hitz-formen eta lemen informazioa ez galtzeko itzultzaile automatikoak erabili daitezke hitzak, eta bide batez zuhaitz-bankua, hizkuntza batetik bestera itzultzeko. Gauzak horrela, gidalerro berdinak jarraituta bihurtutako zuhaitz-bankuak izango genituzke hizkuntza berean, 168
Ondorioak honek zabaltzen dituen ikerketa-lerro berri guztiekin: hizkuntzen arteko multzokatzea (clustering), hitz-bektoreak (word vectors, embeddings)... Ikerketa lerro berriak zabaltzeko bidearen hasiera bezala jatorrizko euskarazko zuhaitz-bankuaren eta bihurtutako zuhaitz-bankuaren oinarrizko emaitzak konparatzea pentsatu dugu. Modu horretara, bihurketan sintaxirako garrantzitsuak diren ezaugarriak galdu diren ala ez aztertuko dugu. Jatorrizko zuhaitz-bankuarekin testaren gainean lortutako oinarrizko emaitza % 83koa da (LAS) eta bihurtutakoarekin lortutakoa % 78,50ekoa. Emaitza horiek guztiz konparagarriak ez diren arren (ikasketarako eta ebaluaziorako zuhaitz-bankuak ez dira berdinak), bi zuhaitz-bankuek antzeko oinarrizko emaitzak dituztela ondorioztatu daiteke. Izan ere, bihurtutako zuhaitzbankuaren ikasketarako zuhaitz-bankua txikiagoa baita, eta tamaina berdineko ikasketa corpusak erabilita erdietsitako emaitzetan tarte txikiagoa izatea espero da. Ondorioz, bihurketan zerbait galdu den arren, jatorrizko zuhaitzbankuaren ezaugarri garrantzitsuenak mantendu direla esan daiteke. 169
7 Ondorioak eta etorkizuneko lanak Lehenengo kapituluaren sarreran aipatu dugun bezala, tesi-lan hau sintaxian kokatzen da, zehazki, sintaxi konputazionalean. Sintaxi konputazionalean, esaldien egitura sintaktikoak zehazten dira ordenagailuen bidez. Jakina da sintaxia modu horretan lantzeak bere abantailak eta desabantailak dituela. Abantaila nagusia azkartasuna da, milaka esaldi aztertu baitaitezke minutuetan. Desabantaila nagusia, ostera, lortutako analisi sintaktikoaren kalitatea eskuz aztertutakoarena baino eskasagoa dela da. Hori dela eta, tesi-lan honen helburu nagusia analisi sintaktiko automatikoa hobetzen lagunduko duten teknikak aztertzea da, batez ere euskararen analisi sintaktikoa hobetzeko, baina ikuspegi eleaniztuna ahaztu gabe. Ahal izan den neurrian, esperimentu guztiak hizkuntza desberdinetan probatzen saiatu gara, baina hori ezinezkoa gertatu zaigun kasuetan euskaran zentratu gara, hizkuntza hori baita gure lehentasuna. Ondorioz, euskararako baliagarriak izan daitezkeen baliabideak sortzea ere gure helburuen artean sartu dugu. Hasieran planteatu diren helburuak betetzeko hainbat eginkizun eraman ditugu aurrera, tesi-lanaren sarreran zehaztutako eginkizun horietako bakoitza atal honetan ekarpen bezala definitu delarik. 7.1 Ekarpenak Atal honetan tesi-lan honen ekarpen nagusiak zerrendatzen ditugu, ekarpen bakoitzari lotutako ikerkuntza galdera eta erantzunekin batera. 171
7 - ONDORIOAK ETA ETORKIZUNEKO LANAK Izaera desberdinetako analizatzaileen hibridazioarekin lortu daitezkeen emaitzak neurtu dira (4. kapitulua) Ondorengo hibridazio motak aztertu ditugu: − Estatistiketan oinarritutako analizatzaileen eta erregeletan oinarritutako analizatzaileen arteko hibridazioa. − Estatistiketan oinarritutako analizatzaileen eta erregeletan oinarritutako azaleko analizatzaileen arteko hibridazioa. − Estatistiketan oinarritutako analizatzaileen, erregeletan oinarritutako analizatzaileen eta erregeletan oinarritutako azaleko analizatzaileen arteko hibridazioa. − Estatistiketan oinarritutako analizatzaileen eta estatistiketan oinarritutako azaleko analizatzaileen arteko hibridazioa. Ekarpen honekin lotutako ikerkuntza galderak eta erantzunak: − Erregeletan oinarritutako analizatzaileak analizatzaile estatistikoekin konbinatzen direnean sintaxi osoa lantzen duten erregeletan oinarritutako analizatzaileen ekarpena azaleko sintaxia lantzen dutenena baino handiagoa izan al da? Bai, bien arteko aldea handia ez den arren, esan daiteke sintaxi osoa lantzen duten erregeletan oinarritutako analizatzaileak analizatzaile estatistikoekin konbinatzen direnean hobekuntza handiagoak lortzen direla. − Azaleko sintaxia lantzen duten analizatzaileen artean erregeletan oinarritutakoen ekarpena estatistiketan oinarritutakoena baino handiagoa izan al da? Konbinaketarako erabili den parserraren arabera; Mate erabiltzen denean estatistiketan oinarritutakoak gehiago laguntzen du, baina MaltOptimizer erabiltzen denean kontrakoa gertatzen da. Morfologikoki aberatsak diren zenbait hizkuntzatan ezaugarri morfologiko mota bakoitzak analisi sintaktikoan duen eragina neurtu da (5. kapitulua) Ondorengo ekintzak burutu dira: 172
Ekarpenak − Euskara, frantsesa, alemana, hungariera eta suedierarako ezaugarri morfologikoek dependentzien analisi sintaktikoan duten eragina aztertu da. Horretarako, analizatzaile sintaktikoari ezaugarriak banaka pasatu zaizkio eta erdietsitako emaitzak beste ezaugarriekin erdietsitako emaitzekin konparatu dira. Emaitzarik hoberenak lortu dituzten ezaugarriak analisian pisu handiago dutela ondorioztatu dugu. Ekarpen honekin lotutako ikerkuntza galderak eta erantzunak: − Morfologia aberatsagoa duten hizkuntzetan, neurtutako ezaugarrien ekarpena handiagoa izan al da? Euskararen eta hungarieraren kasuan esan daiteke ezaugarri batzuek eragin handia dutela analisi sintaktikoan. Frantsesaren, alemanaren eta suedieraren kasuan, aldiz, erabilitako ezaugarriek ez dute eragin handirik. Alemana eta suediera morfologikoki hain aberatsak izanda esan daiteke neurtutako ezaugarrien ekarpena ez dagoela hizkuntzaren aberastasunari hertsiki lotuta. Izan ere, beste faktore batzuek ere eragina izan baitezakete. Esaterako, kategoria etiketatzaile automatikoaren kalitateak. − Ondorioztatu al daiteke ezaugarri mota batzuek analisi sintaktikoan duten pisua beste batzuena baino handiagoa dela orokorrean? Bai, ikusitako emaitzek kasua oso garrantzitsua dela iradokitzen dute. Gainontzeko ezaugarrietan ez dago adostasun osorik hizkuntza guztien artean. Morfologikoki aberatsak diren zenbait hizkuntzatan ezaugarrien ingeniaritza aplikatzeak analisi sintaktikoan duen eragina neurtu da (5. kapitulua) Ondorengo ekintzak burutu dira: − Euskararako, frantseserako, alemanerako, hungarierarako eta suedierarako hiru ezaugarri morfologiko hoberenak erabili dira analisi sintaktikoan. − Hitzaren kategoriaren eta azpikategoriaren ordez ezaugarri onena erabili da analisi sintaktikoan. Ekarpen honekin lotutako ikerkuntza galderak eta erantzunak: 173
7 - ONDORIOAK ETA ETORKIZUNEKO LANAK − Analisi sintaktikoan pisu gehien duten hiru ezaugarriak erabiltzean, erdietsi al da emaitzarik ezaugarri guztiak erabiltzean lortzen direnarekin konparagarria denik? Bai, hainbat kasutan eta hizkuntza guztietan ikusi da hiru ezaugarririk esanguratsuenak erabiltzean ezaugarri guztiak erabiltzean bezain emaitza onak lortzen direla, kasu batzuetan emaitza horiek gaindituz. − Parserrari ezaugarri morfologikoak pasatzeko moduak eraginik izan al du analisi sintaktikoan? Euskararen eta suedieraren kasuan bai. Hitzaren kategoriaren edo azpikategoriaren ordez ezaugarri hoberena erabilita oinarrizko emaitzak hobetzea lortu da. Morfologikoki aberatsak diren zenbait hizkuntzatan ezaugarrien ingeniaritza aplikatzean erdietsitako analisi desberdinen konbinazioak duen eragina neurtu da (5. kapitulua) Ondorengo ekintzak burutu dira: − Ezaugarrien ingeniaritzako teknikekin euskararako, frantseserako, alemanerako, hungarierarako eta suedierarako lortu diren analisi guztiak bozketaren bidez konbinatu dira. Ekarpen honekin lotutako ikerkuntza galderak eta erantzunak: − Ondorioztatu al daiteke hizkuntza batek zenbat eta morfologia aberatsagoa izan orduan eta emaitza hobeak lortzen dituela ezaugarrien ingeniaritza aplikatzean erdietsitako analisi desberdinen konbinazioaren bidez? Alemana morfologikoki frantsesa baino aberatsagoa izanda oso antzeko hobekuntza lortu dute biek konbinazioaren bidez. Alemanaren oinarrizko emaitzak oso onak direnez hobekuntzarako tarte txikia geratzeagatik dela uste dugu. Hori dela eta, ez dugu esango konbinazioaren emaitza hizkuntzaren aberastasunari bakarrik lotuta dagoela. Hala ere, euskaran, hungarieran eta suedieran ikusten den bezala, hizkuntzaren aberastasunak badu bere eragina emaitzan. Morfologikoki aberatsak diren zenbait hizkuntzatan multzokatze mota desberdinek analisi sintaktikoan duten eragina neurtu da (5. kapitulua) Ondorengo ekintzak burutu dira: 174
Ekarpenak − Euskararako, frantseserako, alemanerako, hungarierarako eta suedierarako Brown multzokatzearen eragina neurtu da analisi sintaktikoan. − Hitz-bektoreetan oinarritutako K-means multzokatzearen eragina neurtu da analisi sintaktikoan. Ekarpen honekin lotutako ikerkuntza galderak eta erantzunak: − Ondorioztatu al daiteke multzokatze mota bat bestea baino lagungarriagoa dela analisi sintaktikorako? Bai, egindako esperimentuen emaitzen arabera, Brown multzokatzea erabiltzea eraginkorragoa da. Morfologikoki aberatsak diren zenbait hizkuntzatan multzokatze mota desberdinak aplikatzean erdietsitako analisien konbinazioak duen eragina neurtu (5. kapitulua) Ondorengo ekintzak burutu dira: − Multzokatze mota desberdinekin euskararako, frantseserako, alemanerako, hungarierarako eta suedierarako lortu diren analisi guztiak bozketaren bidez konbinatu dira. Ekarpen honekin lotutako ikerkuntza galderak eta erantzunak: − Ondorioztatu al daiteke zenbat eta morfologia aberatsagoa izan hizkuntzak orduan eta emaitza hobeak lortzen dituela multzokatze mota desberdinak aplikatzean erdietsitako analisien konbinazioaren bidez? Beste hizkuntzetarako emaitzek hobekuntza antzekoak erakutsiko dituztela baieztatzea ezinezkoa den arren, guk probatutako hizkuntzetan hizkuntzaren aberastasun morfologikoak erdietsitako emaitzarekin lotura zuzena duela ikusten da. Hizkuntza horietan urritasunaren arazoa (sparseness) larriagoa da eta erdi-gainbegiratutako teknikek gehiago lagundu dezakete. Morfologikoki aberatsak diren zenbait hizkuntzatan meta-ezaugarriek duten eragina neurtu da (5. kapitulua) Euskararako, frantseserako, alemanerako, hungarierarako eta suedierarako ondorengo ekintzak burutu dira: − Hitz-formen arteko lotura sintaktikoen (bilaketa patroi) maiztasunetatik eratorritako meta-ezaugarrien eragina neurtu da. 175
7 - ONDORIOAK ETA ETORKIZUNEKO LANAK − Brown multzoen arteko lotura sintaktikoen (bilaketa patroi) maiztasunetatik eratorritako meta-ezaugarrien eragina neurtu da. − Hitz-bektoreetan oinarritutako K-means multzoen arteko lotura sintaktikoen (bilaketa patroi) maiztasunetatik eratorritako meta-ezaugarrien eragina neurtu da. Ekarpen honekin lotutako ikerkuntza galderak eta erantzunak: − Ondorioztatu al daiteke meta-ezaugarriak sortzeko iturri batzuk besteak baino hobeak direla? Bai, Brown multzoen eta hitz-formen artean zalantzak egon daitezkeen arren, K-means multzoetatik eratorritako meta-ezaugarriekin beste biekin baino emaitza okerragoak erdietsi dira. − Ondorioztatu al daiteke zenbat eta morfologia aberatsagoa izan hizkuntza batek orduan eta emaitza hobeak lortzen direla meta-ezaugarriak erabiltzen direnean? Aurreko kasuetan mota honetako galderak erantzun ditugunean bezala, hizkuntzaren aberastasunaren eta emaitzen artean lotura zuzena ez dagoen arren, hungarieran eta suedieran orokorrean emaitza positiboak erdietsi diren bitartean, frantsesean emaitza negatiboak jaso dira. Euskaran eta alemanean tarteko emaitzak lortu dira. Ondorioz, esan daiteke badagoela aberastasunaren eta emaitzen arteko loturaren bat. Ezaugarrien ingeniaritzarekin, multzokatze mota desberdinekin eta erdi-gainbegiratutako zuhaitz-bankuetatik erauzitako ezaugarriekin erdietsitako analisien konbinazioak morfologikoki aberatsak diren zenbait hizkuntzatan duen eragina neurtu da (5. kapitulua) Ondorengo ekintzak burutu dira: − Euskararako, frantseserako, alemanerako, hungarierarako eta suedierarako ezaugarrien ingeniaritzarekin, multzokatze mota desberdinekin eta meta-ezaugarriekin erdietsitako analisiak bozketaren bidez konbinatu dira. Ekarpen honekin lotutako ikerkuntza galderak eta erantzunak: 176
Ekarpenak − Konbinazioan erabilitako iturri desberdinetatik eratorritako analisiak osagarriak izan al dira? Kasu gehienetan ezaugarrien ingeniaritzarekin lortutako analisien konbinazioan erdietsitako emaitza ezin izan da gainditu. Hala ere, konbinazioan hiru bilaketa patroi hoberenetatik eratorritako meta-ezaugarrien batura erabili dugunean frantsesean ezik beste hizkuntza guztietan hobetu dira emaitzak. Kontuan hartuta meta-ezaugarriek frantsesean erakutsi duten eraginkortasun eza, ez da harritzekoa horiek konbinazioan erabiltzean emaitzak ez hobetzea. Ondorioz, esan daiteke hiru bilaketa patroi hoberenetatik eratorritako meta-ezaugarrien batura eta ezaugarrien ingeniaritzan sortu ditugun ezaugarriak osagarriak direla kasu gehienetan. Dependentzia Unibertsalak proiektuan zehazten diren gidalerroak jarraituz euskarazko zuhaitz-bankua bihurtu da (6. kapitulua) Ondorengo ekintzak burutu dira: − Hitz anitzeko esapide mota desberdinak banatu dira kasuan kasuko irizpideak aplikatuz. − Puntuazioa berregituratu da. − Koordinazioa berregituratu da. − Esaldi kopulatiboak bihurtzeko soluzio bat planteatu dugu. − Kategoriak bihurtu dira. − Ezaugarri morfologikoak bihurtu dira. − Dependentziak bihurtu dira. Ekarpen honekin lotutako ikerkuntza galderak eta erantzunak: − Zehaztutako gidalerroen arabera euskarazko zuhaitz-banku osoa bihurtu ahal izan da? Ez, hitz anitzeko esapide guztiak ezin izan dira banatu, ezta fenomeno guztiak ere. Hala ere, zuhaitz-bankuaren % 81a bihurtzea lortu dugu. − Bihurtutako zuhaitz-bankuarekin oinarrizkoarekin erdietsitakoak baino emaitza hobeak lortu al dira? Bihurtutako zuhaitz-bankuan emaitza baxuagoak lortu dira. Dena den, bihurtutako zuhaitz-bankuaren ikasketarako zuhaitz-bankua txikiagoa da. Ondorioz, emaitza konparagarriak erdiesten direla esan daiteke. 177
7 - ONDORIOAK ETA ETORKIZUNEKO LANAK 7.2 Ondorioak Orain aurkezten ditugun ondorioak aurreko atalean aurkeztutako ekarpenetatik eratorriak dira. Hibridazioa (4. kapitulua) Kapitulu honetan izaera desberdineko analizatzaileak konbinatu dira euskararen analisi sintaktikoan duten eragina zehazteko. Sintaxi osoa lantzen duten analizatzaile estatistikoei erregeletan oinarritutako azaleko analizatzaileen emaitza eta estatistiketan oinarritutako azaleko analizatzaileen emaitza gehitu diegu. Ikuspegi hibridoa euskararen analisi sintaktikoa hobetzeko jorratu dugun arren, egindako esperimentuetatik jasotako ezagutza euskararekin konparagarriak diren hizkuntza morfologikoki aberatsetan aplikagarria izatea izan da gure helburuetako bat, hizkuntza horietan ere guk erdietsitakoetatik oso urrun ez dauden emaitzak jasotzea espero delarik. Esan bezala, hibridaziorako bi hurbilpen izan ditugu ardatz: erregeletan eta estatistiketan oinarritutako analizatzaileen hibridazioa, eta estatistiketan oinarritutako analizatzaileen hibridazioa. Erregeletan eta estatistiketan oinarritutako analizatzaileak konbinatu ditugunean ez dira lortu espero ziren emaitzak, batez ere ikasketarako corpus handiagoa erabili den kasuetan. Kasu horietan, grafoetan oinarritutako analizatzailearekin edo trantsizioetan oinarritutako analizatzailearekin oso zaila gertatu zaigu oinarrizko emaitzak gainditzea. Bestalde, ikasketarako corpus txikiagoa erabili dugunean oinarrizko emaitzak gainditu dira hibridazio mota guztietan. Gertaera hori kontuan izanda, hibridazioak ikasketarako corpus txikia dagoen kasuetan lagundu dezakeela uste dugu. Hibridazioak euskararen analisi sintaktiko orokorrean duen eragina neurtzeaz gain, hibridazioak galderazko esaldietan duen eragina ere neurtu dugu. Helburu hori lortzeko MaltOptimizer eta Mate parserrak EDGK analizatzailearekin konbinatu dira bakoitza bere aldetik. Modu horretara erdietsitako emaitzak itxaropentsuak izan dira, bi hibridazio esperimentuetan gainditu baitira analizatzaile estatistikoen oinarrizko emaitzak. Gainera, dependentzia konkretuetan lortutako emaitzek hobekuntza nabarmenak erakusten dituzte. Hibridaziorako erabili dugun bigarren hurbilpena estatistiketan oinarritutako analizatzaileen konbinaketa izan da. Kasu honetan, MaltOptimizer eta Mate parserrak MLIxati chunkerrarekin konbinatu dira bakoitza bere 178
Ondorioak aldetik. Erdietsitako emaitzak positiboak edo negatiboak dira erabilitako parserraren arabera. MaltOptimizer erabiltzen bada, emaitzek (orokorrak edo dependentzia zehatzetakoak) behera egiten dute. Mate erabiltzen bada, aldiz, hobekuntza txikia lortzen da emaitza orokorrean. Hala ere, Mate erabiltzean erdietsitako emaitzen artean garrantzitsuena ez da emaitza orokorrean lortutako hobekuntza, ncmod dependentzia erlazioan lortutakoa baizik. Dependentzia horretan 0,75 puntuko hobekuntza erdietsi da eta euskarazko esaldietan gehien agertzen den dependentzia izanik, ekarpen hori oso baliagarria izan daiteke. Analisi sintaktiko eleaniztuna: ezaugarrien ingeniaritza (5. kapitulua) Euskararako, frantseserako, alemanerako, hungarierarako eta suedierarako ezaugarri morfologikoek analisi sintaktikoan duten eragina zehaztu dugu. Horretarako, ezaugarri guztiak probatu dira banan-banan gainontzeko ezaugarrien eragina saihesteko eta neurketa ahalik eta fidagarriena izateko. Erdietsitako emaitzen arabera, orokorrean ezaugarririk esanguratsuena kasua dela esan genezake, oso garrantzi handia duelarik euskaran eta hungarieran. Ezaugarri bakoitzaren pisua jakinda hiru esperimentu mota eraman dira aurrera: hizkuntza bakoitzerako hiru ezaugarri morfologiko esanguratsuenak erabiltzea, ezaugarririk esanguratsuena kategoriaren ordez jartzea eta ezaugarririk esanguratsuena azpikategoriaren ordez jartzea. Aipatutako esperimentuekin zenbait hobekuntza lortu ditugu, batez ere euskaran, frantsesean eta suedieran. Hungarieran eta alemanean ez dugu lortu inolako hobekuntzarik ezaugarri esanguratsuenak bakarrik erabilita, ezta ezaugarri garrantzitsuena analizatzaileak haztapen altuagoa ematen dion lekuan jarrita. Alemanaren kasuan ezaugarri morfologikoek analisi sintaktikoan bakarka eraginik ez dutela ikusi da, beharbada hasieratik emaitzak onak zirelako, eta hori izan daiteke emaitza horien arrazoia, aplikatutako esperimentuak ezaugarri morfologikoetan oinarrituta baitaude. Hungarieraren kasuan, emaitza horiek jaso izanaren arrazoia hungarierako ezaugarri morfologiko gehienak beraien artean osagarriak direla izan daiteke. Horrenbestez, ezaugarri guztiak erabili beharrean hiru hoberenak erabiltzean informazioa galdu da. Bestalde, ezaugarririk hoberena kategoriaren eta azpikategoriaren ordez jarri dugunean analizatzaileak ez dio informazio horri haztapen altuagoa eman, ezaugarri morfologikoen zutabean jaso dituen ezaugarriek informazioa oso zabala eta osagarria eskaintzen dutelako. 179
7 - ONDORIOAK ETA ETORKIZUNEKO LANAK Hiru ezaugarri morfologiko esanguratsuenak soilik erabiltzea bereziki interesgarria izan da. Kasu gehienetan oinarrizkoen pareko emaitzak lortu dira eta ikasketa prozesua azkartu da erabilitako ezaugarri kopurua txikiagoa baita. Bestalde, esanguratsuak ez diren ezaugarriak kentzeak analizatzaile sintaktikoari lagundu dio kasu batzuetan emaitzak hobetzen, ezaugarri batzuek eragin negatiboa baitute analisian. Hori kontuan hartuta, zuhaitz-bankuan hiru ezaugarri esanguratsuenak soilik gordetzeak zuhaitz-bankuaren tamaina murrizteko balio dezake, aldi berean emaitzak mantenduta. Bukatzeko, esperimentuetan aplikatutako tekniken eragina asko nabaritzen da konbinaketa esperimentuak lantzen ditugunean, hizkuntza guztietarako hobekuntza sendoak erdiesten direlarik. Ondorioz, uste dugu aplikatutako teknikekin lortutako analisi bakoitzak baduela berezko ezaugarriren bat beste analisiekin osagarria dena eta analisi sintaktiko sendoago bat erdiesteko lagungarria dena. Analisi sintaktiko eleaniztuna: multzokatzea (5. kapitulua) Hizkuntzaren Prozesamenduko hainbat atazatan erabili dira etiketatu gabeko corpus handiak erabilgarriak diren ezaugarri berriak sortzeko. Hala ere, kasu gehienetan ezaugarri berri horiek corpuseko hitz-forma osoetatik eratortzen dira, hots, hitzak ez dira lema eta morfemetan banatzen. Banaketarik ez egitea nahiko eraginkorra dela ikusi den arren, baliteke hizkuntza batzuetarako erabilera hori egokiena ez izatea, adibidez hauen morfema kopuru altuaren ondorioz ez direlako nahi bezalako hitz multzoak lortzen. Hori dela eta, multzokatze algoritmo desberdinak eta multzoak egiteko modu desberdinak landu dira. Bi multzokatze teknika desberdin erabilita sortu diren ezaugarri berriak gehitu zaizkie lehendik zeudenei, analisi sintaktikoa hobetzeko asmoarekin. Ezaugarri berri horiek era ezberdinetan lortu dira; euskararako, alemanerako eta hungarierarako hitzak lema eta atzizkietan banatuta eta banatu gabe lortu dira multzoak. Frantseserako eta suedierarako, aldiz, ez da inolako banaketarik egin multzokatze algoritmoa aplikatu aurretik, hizkuntza hauetan banaketa egitea oso zaila edo ezinezkoa gertatu zaigulako eskuragarri genituen tresnekin. Egindako esperimentuen emaitzen arabera Brown multzoak kalkulatzeko garaian hobe da hitza lema eta atzizkietan ez banatzea, modu honetara emaitza hobeak lortzen baitira. K-means multzokatzea erabiltzen denean, aldiz, hitzak banatzearen eta ez banatzearen artean ez dago alde handirik emaitzei dagokienez. 180
Ondorioak Erabilitako bi multzokatze algoritmoetan zentratzen bagara, esan daiteke dependentzien analisi sintaktikoan aplikatzeko hobe dela Brown multzoak erabiltzea K-means multzoak erabiltzea baino. Nahiz eta corpus txikiagoarekin lortutako multzoak izan emaitza hobeak lortu baitira Brown multzoekin. Multzokatze mota bakoitzetik eratorritako ezaugarri berriekin lortutako analisiak konbinatu ditugunean, hobekuntza nabariak ikusi dira aztertutako hizkuntza guztietan. Gertaera horretatik, erabili ditugun multzokatze mota biak osagarriak izan daitezkeela ondoriozta daiteke. Gainera, multzokatzearekin lotuta ez dauden analisiak (oinarrizko analisiak) eta multzokatzearekin lotutako analisiak bakoitza bere kabuz konbinatu ditugunean, multzokatzearekin erlazionatutako analisiek konbinaketa osoan (oinarrizkoak + multzokatzekoak) erdietsitako emaitzan zerikusi handia dutela frogatu dugu. Analisi sintaktiko eleaniztuna: meta-ezaugarriak (5. kapitulua) Iturri desberdinetatik eratorritako meta-ezaugarrien eragina neurtu dugu euskaran, frantsesean, alemanean, hungarieran eta suedieran. Erabilitako hiru iturriak hitz-formak, Brown multzoak eta hitz-bektoreetan oinarritutako K-means multzoak izan dira. Iturri horietako bakoitzerako erdigainbegiratutako zuhaitz-bankuetan kontaketa desberdinak egin dira. Bilaketa patroi bakoitzeko esperimentu bat gauzatu dugu hizkuntza bakoitzeko, bilaketa patroi horri buruzko kontaketak egin ondoren sortutako meta-ezaugarriak erabiliz. Bilaketa patroi desberdinekin erdietsitako emaitza askotan hobekuntzak erdietsi dira, meta-ezaugarriek hizkuntza bakoitzean eragin desberdina izan dutelarik. Euskaran eta alemanean eragin positiboagoa izan dute hitz-formetatik eratorritako meta-ezaugarriek. Hungarieran eta suedieran, berriz, Brown multzoetatik eratorritako meta-ezaugarriek eragin handiagoa izan dute. Suedieran erdietsi dira hobekuntzarik handienak, hainbat bilaketa patroirekin hobekuntza estatistikoki esanguratsuak lortuz, besteetan ez bezala. Frantsesean, aldiz, ez da inolako hobekuntzarik lortu meta-ezaugarrien bitartez. Erabilitako hiru iturrien artean lagungarrienak hitz-formak eta Brown multzoak izan dira, hitz-bektoreetan oinarritutako K-means multzoetatik eratorritako meta-ezaugarriek analisi sintaktikoan ia eragin positiborik izan ez dutelarik. Bestalde, emaitzarik hoberenak lortu dituzten hiru bilaketa patroietatik eratorritako meta-ezaugarrien batura erabili denean, euskararen kasuan soilik lortu da bakarkako emaitzarik hoberena gainditzea. Ondorioz, batu ditugun 181
7 - ONDORIOAK ETA ETORKIZUNEKO LANAK bilaketa patroietatik eratorritako meta-ezaugarriak beraien artean osagarriak ez direla uste dugu. Bukatzeko, emaitzarik hoberenak lortu dituzten hiru bilaketa patroietatik eratorritako meta-ezaugarrien baturak hizkuntzen dependentzia konkretuetan duen eragina aztertu dugu. Dependentzia konkretuetan ikusitako emaitzen arabera, erabilitako meta-ezaugarrien baturak badu nolabaiteko eragina dependentzia batzuetan. Euskararen kasuan, esaldiaren erroa definitzen duen dependentzia puntu batean hobetu da; hungarieraren eta alemanaren kasuan, subjektua definitzen duen dependentzia hobetzea lortu da; eta suedieraren kasuan, objektu zuzena definitzen duen dependentzia izan da hobetu dena. Frantseserako lortutako hobekuntza oso txikia izan den arren, emaitza hori ez da harritzekoa izan, banakako bilaketa patroietatik eratorritako meta-ezaugarriekin ere ez delako inolako hobekuntzarik lortu. Analisi sintaktiko eleaniztuna: erabilitako tekniken konbinaketa (5. kapitulua) 5. kapituluan zehar landu diren tekniken konbinaketa aplikatu da analisi sintaktikoan. Horretarako, ezaugarrien ingeniaritzarekin erdietsitako analisiak, multzokatzearekin erdietsitako analisiak eta meta-ezaugarriekin erdietsitako analisiak konbinatu dira. Meta-ezaugarriak bi eratara konbinatu dira: hiru bilaketa patroi hoberenen analisiak konbinaketan bakarka gehituz eta hiru bilaketa patroi hoberenen baturatik eratorritako meta-ezaugarriekin erdietsitako analisiak gehituz. Emaitzetan ikusi dugunaren arabera, ez da erraza ezaugarrien ingeniaritzan lortutako analisien konbinaketaren emaitza gainditzea. Ezaugarrien ingeniaritzako analisiei multzokatzearen bidez lortutako analisiak gehitzeak ez du inolako eraginik konbinaketaren emaitzan, ezta hiru bilaketa patroi hoberenetatik eratorritako meta-ezaugarrien analisiak bakarka gehitzeak ere. Hobekuntza bakarra konbinaketan hiru bilaketa patroi hoberenen baturatik eratorritako meta-ezaugarriekin erdietsitako analisiak gehitu direnean lortu da. Dependentzia Unibertsalak (6. kapitulua) 6. kapituluan euskarazko zuhaitz-bankua Dependentzia Unibertsalak (UD) proiektuan erabiltzen den formatura (CoNLL-U) bihurtu dugu. Helburu hori lortzeko hainbat lan burutu ditugu: hitz anitzeko esapideen elementuen ana182
Etorkizuneko lerroak lisiak lortu, puntuazioa moldatu, koordinazioa moldatu, etiketa bakoitzerako kasuak aztertu eta bere UD parea identifikatu, ordena zuzena erabaki eta abar. Bihurketa prozesu guztia bukatu ondoren, jatorrizko zuhaitz-bankuak dituen 150.000 hitzetik 121.000 hitz bihurtu ditugu, euskara, nazioarteko proiektu garrantzitsu horren partaide izatea lortu dugularik. Zenbakiek erakusten duten bezala, ezin izan dugu euskarazko zuhaitzbanku osoa bihurtu. Izan ere, bihurtu beharreko hitz anitzeko esapide batzuen osagaien analisia falta baitzen eta fenomeno batzuk ez baitira bihurtu. Hala ere, zuhaitz-bankuaren % 81a bihurtu dugu eta bihurtutako zuhaitzbankuaren kalitatea oso ona dela deritzogu. Kalitate horren erakusle da bihurtutako bankuak analisi sintaktikoan bihurtu gabeko bankuaren pareko emaitzak lortzea. 7.3 Etorkizuneko lerroak Tesi-lan honetan dependentzien analisi sintaktikoarekin erlazionatutako hainbat ikerketa lerro landu ditugun arren, jorratu nahi ditugun beste batzuk bidean gelditu dira. Hori dela eta, atal honetan etorkizunean landu nahiko genituzkeen esperimentu eta ikerkuntza bideak zerrendatuko ditugu. Hibridazioarekin erlazionatutako esperimentuak zabaldu Hibridazio mota desberdinetan egindako esperimentuetan lortutako emaitza orokorrak hobetu nahi ditugu. Ondorioz, gutxienez estatistiketan eta erregeletan oinarritutako hibridazioan proba gehiago egin nahi ditugu. Horretarako hizkuntzalarien laguntzarekin EDGK analizatzaileari gaizki ematen zaizkion dependentzia erlazioak aztertu nahi ditugu, dependentzia horietan lortutako estaldura eta doitasuna hobetzeko asmoarekin. Bestalde, hibridazioak beste fenomeno linguistiko batzuetan duen eragina neurtu nahi da. Hibridazioari dagokion atalean esan dugun bezala, galderazko esaldietan egindako esperimentuak koordinazioa duten esaldietan eta esaldi konpletiboetan landu nahi dira. Are gehiago, fenomeno horiek ardatz dituzten erregela bereziak landuz gero hobekuntza altuagoak erdiestea espero da. Bukatzeko, badakigu euskararako erabili ditugun baliabideen parekoak beste hizkuntza batzuetarako aurkitzea ez dela erraza, baina aurkitzen baditugu euskararekin egin ditugun esperimentuak hizkuntza horietara zabaltzea 183
7 - ONDORIOAK ETA ETORKIZUNEKO LANAK gustatuko litzaiguke. Ezaugarrien ingeniaritzarekin erlazionatutako esperimentuak zabaldu Ezaugarrien ingeniaritzarekin egin diren esperimentuetan emaitzarik hoberenak, bakarkako ezaugarri morfologikoek eragin gehien duten hizkuntzetan erdietsi dira (euskara, hungariera eta suediera). Hori jakinda, antzeko emaitzak espero dira hizkuntza horiekin ezaugarri linguistiko asko partekatzen dituzten hizkuntzetan, esaterako, turkieran eta txekieran. Bestalde, erabili diren zenbait bakarkako konfiguraziorekin ez da lortu oinarrizko emaitzak gainditzea, baina analisi desberdinak konbinatu ondoren emaitzak asko hobetu dira. Honekin, analisi desberdinen konbinaketaren bidez emaitzak hobetu nahi badira ugaritasuna garrantzitsua dela ondorioztatzen da. Beraz, ezaugarrien ingeniaritza aprobetxatuz sortutako aldaera gehiago erabiltzea interesgarria izango litzateke etorkizunean, baita aldaera horiek eta lan honetan aurkeztutakoak analizatzaile sintaktiko berriekin aztertzea ere. Multzokatzearekin erlazionatutako esperimentuak zabaldu Hitza lema eta atzizkietan banatu ez den esperimentuetan, Brown multzoekin erlazionatutako bi ezaugarri berri gehitu zaizkio analizatzaileari: bit katearen lehenengo lau bitak eta bit kate osoa. Etorkizunean orokortze maila desberdinak eskaintzen dituzten Brown multzoak sortu nahi dira konbinaketa aberasteko asmoarekin. Interesgarria litzateke gutxienez lau orokortze maila erabiltzea adibidez, 2, 4 eta 6 biteko kateak bit kate osoarekin. Multzokatze teknika berriak erabiliko dira ezaugarri berriak sortzeko. Alde batetik multzokatze teknika berriek morfologikoki aberatsak diren hizkuntzetan duten eragina neurtu nahi da; bestetik, jakinda analisiak konbinatu direnean emaitzak asko hobetu direla, logikoa da pentsatzea ideia ona dela, multzokatze teknika berrietatik eratorritako ezaugarriak konbinaketan erabiltzea, aurretik zeudenekin batera. Meta-ezaugarriekin erlazionatutako esperimentuak zabaldu Meta-ezaugarriak lortzeko erdi-gainbegiratutako zuhaitz-bankuan hainbat gertaera moten maiztasunak kontatu dira, hau da, patroi desberdinak 184
Etorkizuneko lerroak bilatu dira eta horien maiztasunak kontatu dira. Erabili ditugun bilaketa patroi batzuetatik eratorritako meta-ezaugarriekin hobekuntzak erdietsi diren arren, modu desberdinean eratutako bilaketa patroiak erabiltzea interesgarria dela uste dugu. Erdi-gainbegiratutako zuhaitz-bankua sintaktikoki analizatuta dagoela aprobetxatuz, bilatuko diren patroietan dependentzia sintaktikoen etiketei buruzko informazioa ere erabili nahi da. Adibidez, gurasoaren hitz-forma, semearen hitz-forma eta bien arteko dependentzia etiketa kontatzen duen bilaketa patroia erabil genezake meta-ezaugarri berriak sortzeko. Erabilitako zenbait teknika biltzen dituen sistema bat garatu Tesian zehar hainbat teknika landu dira. Badakigu erabili ditugun teknika guztiak azkarra izan behar duen sistema batean inplementatzea oso zaila dela, baina teknika batzuk erabiltzea posible ikusten dugu. Esaterako, hiru ezaugarri morfologiko hoberenak, abstrakzio maila desberdina eskaintzen duten Brown multzoen bit kate desberdinak eta bilaketa patroi hoberenetatik eratorritako meta-ezaugarriak sistema berean probatu daitezke. Horiekin batera kategoria edo azpikategoria ezaugarri morfologiko esanguratsuenaz ordezkatzen badira, orduan teknika guztiak MaltBlender tresnaren bidez konbinatzean lortutako emaitzekin konparaketa egin ahal izango dugu. Konparaketa horren bidez erabaki ahal izango dugu zein bide den eraginkorrena emaitza aldetik eta emaitza horiek lortzeko erabilitako denborak merezi duen ala ez. Euskarazko zuhaitz-banku osoa bihurtu UD formatura Euskarazko zuhaitz-bankuaren zatirik handiena bihurtzea lortu dugun arren, ezin izan dira hitz guztiak bihurtu. Horrenbestez, etorkizunean, bihurtu gabe gelditu diren hitzak eta ezaugarriak bihurtzea da gure asmoa. Bestalde, euskarazko UD zuhaitz-bankuarekin eta UD proiektuko gainontzeko zuhaitz-bankuekin hizkuntza arteko (cross-lingual) hainbat esperimentu egin daitezke. Hasteko, hizkuntza desberdinetako zuhaitz-bankuen antzekotasun sintaktikoa neurtu nahiko genuke. Horretarako, hizkuntza bateko ikasketarako corpusarekin ikasiko luke sistemak (hitz-formarik gabe), eta beste hizkuntza bateko testerako corpusaren gainean (hitz-formarik gabe) aplikatuko luke ikasitakoa. Gauzak horrela, hizkuntza batek bere ikasketarako eta testerako corpusak erabilita (hitz-formarik gabe) erdietsitako emai- 185
7 - ONDORIOAK ETA ETORKIZUNEKO LANAK tzarekin konparatuko genuke emaitza. Konparatutako emaitzak antzekoak badira, esan genezake erabilitako bi hizkuntzen zuhaitz-bankuak sintaktikoki antzekoak direla. 186
Glosategia adabegi Grafo bateko puntu berezia da, beste puntu batzuekin lotuta agertzen dena. analizatzaile sintaktiko estatistikoa (parser) Teknika estatistikoak erabiliz esaldiak sintaktikoki aztertzen dituen analizatzailea. Normalean esaldiaren egitura sintaktikoa eraikitzen da eta egitura horretan agertzen diren lotura motak (etiketak) ere definitzen dira. bozketa (voting) Sistemaren azken emaitza bezala joan behar dena zein den erabakitzeko beste sistema batzuen emaitzen artean bozketa egiteari deritzo. Bozketa mota desberdinak daude, baina horien artean sinpleena boto gehien jasotzen dituzten emaitzak aukeratzea da. corpus etiketatua Informazio linguistikoarekin aberastutako corpusa. Zehaztutako etiketen arabera hainbat zereginetarako erabiltzen dira. corpus gordina Informazio linguistikoarekin aberastu gabeko corpusa. 201
GLOSATEGIA dependentzia egitura Dependentzietan oinarritutako esaldi egitura. dependentzia zuhaitza Zuhaitz bat elementuak hierarkikoki ordenatzen dituen datu egitura ez lineala da. Adabegi multzo bat, berriz, zuzendutako arku talde bat da. Arku bakoitzak bi adabegi konektatzen ditu guraso-seme erlazioaren bidez. Zuhaitz batean gurasorik ez daukan adabegi bakarrari erroa deritzo. Erroa izan ezik, gainontzeko adabegietako bakoitza beste adabegi batera konektatuta dago arku baten bidez eta lotura bakoitzari dependentzia etiketa bat dagokio. Umerik ez duten adabegiei hosto deritze. Bi adabegi guraso berdinaren seme direnean senide deritze. Ume baten gurasoaren gurasoari aitona deituko diogu. erdi-gainbegiratutako zuhaitz-bankua Ikasketa gainbegiratua erabiliz ikasi duen sistema batek etiketatu duen corpus ez-gainbegiratua. ezaugarrien ingeniaritza (feature engineering) Eskuragarri dauden ezaugarrien erabilera jorratu nahi den atazara ahalik eta gehien doitzeko prozesuari deritzo. Ezaugarriak era arruntean erabili beharrean beste modu batean erabilita emaitzak hobetzea da prozesuaren helburua. garapenerako corpusa Sistemaren eraginkortasuna doitzeko erabiltzen den corpusaren zatia da. Normalean eskuragarri dagoen corpusaren % 10 inguru erabiltzen da garapenerako. grafo Egitura matematikoa, adabegi eta arku deituriko elementuez osatua. ikasketarako corpusa Sistemek ikasteko erabiltzen duten corpus zatia da. Normalean eskuragarri dagoen corpusaren % 75 - % 80 inguru erabiltzen da ikasketarako. 202
kategoria-etiketatzailea (POS tagger) Hitz bakoitzari dagokion kategoria gramatikala edota bestelako marka lexikalen bat esleitzen dion tresna da. lema (lemma) Hitza atzizki flexiborik gabe, hiztegietan sarrera gisa dagoen hori. Markov-en eredu ezkutuak (hidden Markov models) Markov-en ereduek Markov-en propietatea betetzen dute: gertaera bat betetzeko probabilitatea bere berehalako aurreko gertaer(ar)en menpe dago soilik. Automata finitu baten moduan ikus daiteke Markov-en eredu ezkutu bat. Egoerek ereduaren aldagaiak errepresentatzen dituzte, eta arkuek egoera batetik bestera joateko dagoen probabilitatea gordetzen dute. Alfabeto bateko sinboloak sortzeko aukera dute egoerek, probabilitate-funtzio baten arabera. Ezkutua dela esaten da ezin delako jakin ereduak aukeratzen duen egoeren segida, ez baita probabilitate maximoa duen trantsizioa beti aukeratuko, maximo globala bilatzen duen egoeren segida baizik. McNemar testa McNemar testa bi sailkatzaileen arteko aldea esanguratsua den ala ez erabakitzeko erabiltzen da. Horretarako, corpusa bi zatitan banatu behar da: ikasketa corpusa eta test corpusa. Bi sailkatzaileak (A, B) ikasketa corpus bera erabiliz ikasi ondoren, test corpus beraren gainean ebaluatu behar dira. Hipotesi nuluaren arabera, A sailkatzaileak ondo eta B sailkatzaileak gaizki sailkatutako adibideen kopuruak A sailkatzaileak gaizki eta B sailkatzaileak ondo sailkatutako adibideen kopuruaren berdina izan behar du. Datu hauen arabera, χ2 testan oinarritzen da McNemar testa, hipotesi nulu uka daitekeen edo ez erabakitzeko. Hipotesia errefusatu baldin badaiteke, bi sailkatzaileen arteko aldea esanguratsua dela esaten da. meta-ezaugarriak (meta-features) Ezaugarri bakunen arteko erlazioak edo informazioa biltzen duten ezaugarri bereziak dira. morfologikoki aberatsa den hizkuntza (morphologically rich language) 203
GLOSATEGIA Morfologiaren ikuspuntutik aberatsa den hizkuntza. Normalean hizkuntza horietan lema bakoitza hainbat hitz-forma desberdinekin erlazionatuta egoten da informazio morfologikoa eransten duten hainbat morfemen bidez. multzokatzea (clustering) Ikasketa ez-gainbegiratua egiteko teknika bat da. Ikasketarako corpuseko instantziak sailkatu gabe ditugunean, instantzia horiek euren arteko zenbait antzekotasunen arabera bil daitezke; horrela lortutako multzo bakoitza klase bat edo cluster bat dela esaten da. murriztapen gramatika (constraint grammar) Patroiak identifikatzeko eta etiketak jarri, kendu edo aldatzeko aukera ematen duen egoera finituko formalismoa. pilaketa (stacking) Sistema baten irteerako emaitza beste sistema bati sarrerako informazio bezala pasatzeari deritzo. testerako edo ebaluaziorako corpusa Sistemaren eraginkortasuna neurtzeko erabiltzen den corpusaren zatia da. Normalean eskuragarri dagoen corpusaren % 10 inguru erabiltzen da testerako. urre-patroi (gold standard) Automatikoki eskuratutako emaitzak ebaluatzeko erabiltzen diren eskuz sortutako emaitza prototipikoak dira. zuhaitz-banku (treebank) Sintaktikoki etiketatutako corpusa. 204 |
addi-db8c31da7d4f | https://addi.ehu.es/handle/10810/21828 | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | 2010-09 | science | Altuna Etxeberria, Maialen | eu | Emakumeak Punk-Rock taldeetan | Ikerketa feministak eta generokoak masterra
Ikerketa honetarako gaia hautatu beharrean aurkitu nintzenean hainbat gai pasa zitzaizkidan burutik eta ez zen erraza izan batekin geratzea eta ikerketa objektua definitzea, ikerketako momentu zailena izan zela esango nuke. Nire helburua sormenerako bidea irekiko zidan gai bati heltzea zen, gutxi landua zegoena eta gerora etor zitezkeen ikerketa formalagoetan lantzera ausartuko ez nintzatekeena, nire burua proban jarri nahi nuen.
Gaia gertukoa izatea nahi nuen baita ere, helburuetako bat egun zientzian eman den kritika epistemologiko eta metodologikoa jarraituz ikertzailea, ni neu, ikerketa objektuaren maila berean ezartzea baitzen Donna Harawayen “ezaguera kokatuaren” ideiarekin bat eginez. Beraz, nire bizipenen pintzelada batzuk agertuz joango dira lanean zehar, nire burua informatzaile moduan hartuko baita.
Guzti hau kontuan izanda hausnartu ondoren musikaren gaia jorratzea erabaki nuen eta, konkretuki, punk-rock musika genero aldetik aztertzea. Oso gutxi landua izan den gaia da, bai gizarte zientzietan mendebaldeko gizarteetako musika herrikoia gutxi landua izan delako eta baita musika genero ikuspegitik apenas izan delako aztertua. Bestalde, gertuko gaia da txikitatik musika mota horrekin lotura estua izan dudalako eta beti galdetu izan diot nire buruari zergatik ote dagoen hainbesteko aldea mota honetako musika taldeetan parte hartzen duten emakume eta gizon kopuruaren artean. Hausnarketa hauetatik aspalditik buruan izan dudan galdera etorri zitzaidan burura, ikerketaren abiapuntu izan den galdera bihurtu zena: zergatik daude hain emakume gutxi punk-rock musika eremuko taldeetan parte hartzen? eta are gutxiago instrumentuak jotzen? Galdera hauetatik abiatuz musika mota honetako taldeetan parte hartu duten emakumeen ahotsa entzun nahi izan da errealitate hau beraiek nola bizi izan duten jakiteko eta esperientzia hauetan oinarrituz galderaren erantzunera hurbiltzen saiatzeko.
Lehenik eta behin gaiaren inguruan dabilen auto-biografia bat aurkeztuko da autorearen esperientziak ezagutzea interesgarria irizten delako gaiari izandako hurbilketan eragina duen faktorea baita, gertuko gaia izanik eta ikerketa objektuaren aukeraketa esperientzia pertsonaletatik eratorririk mota honetako aurkezpena beharrezkoa ikusten da.
Txikitatik izan da musika gure etxean, Frantzian erositako Pioneer musika aparatua nik hiru urte nituela erosi zuen amak eta egun arte nire bizitza musikala inork baino hobe ezagutzen du. Lehen urteetan amaren binilo eta kaseteak erreproduzitzen zituen eta baita haurrentzat grabaturiko kantu lasaigarriak ere, oheratzerakoan ezinbesteko bilakatu zitzaizkidanak urteak pasa nituelarik musikarekin lokartuz.
Bi anai arreben artean txikiena izanik, zaharrenarekin sei urteko aldearekin, laster hasi zen musika panorama aldatzen gure etxean eta musika aparatua anai arreben domeinu bilakatu zen. Garai horretakoak dira punkarekin izan nituen lehen harremanak Nirvana taldearen eskutik, etxean etengabe entzuten zen talde estatubatuarra. Nik orduan zazpi bat urte besterik ez nituen arren musika horrek guztiz harrapatu ninduen, ezin dut oroitu garai horretan musika hura entzuteak sortzen zizkidan sentimenduak eta zergatik gustatzen zitzaidan hainbeste letrak ulertu ezin nituen arren, ez zitzaidan inporta, musika zaratatsu eta ilun hark erakarri egiten ninduen.
Berehala Euskal Herriko taldeek hartu zuten protagonismoa eta Negu Gorriak bezalako taldeek txunditurik utzi ninduten, garai horretan punk-rock musikarekin lotura zuten talde euskaldunak nagusitu ziren etxean baina beste estilo batzuekin ere nahasten zirenak, hardcorearekin batez ere. Anai-arrebak kontzertuetara joaten hasiak ziren eta nik neure txanda irrikaz itxaroten nuen. Bitartean lagunei nire kaseteak pasatzen nizkien nire gustuko musika ezagutu zezaten kontzertuetara joateko garaia heltzen ari baitzen eta kontzertuetara joateko gogoa lagunei kutsatu nahi nien.
Lehen kontzertuak hamalau bat urterekin izango ziren eta musikarekiko nuen lotura areagotu egin zidaten esperientzia hauek. Garai horretan punk musikara gehiago hurbildu nintzen berriz ere, euskal musikagintzan punka landu duten talde ezagunak berreskuratuz. Punkera hurbiltze honek eragin zuzena izan zuen kontzertuetara joaten hastearekin, kontzertu gehienak punk musikaren ingurukoak baitira herrietan antolatzen diren kontzertuetan. Hemezortzi urte bete bitarte ehunkada izan ziren bizitako kontzertuak ia aste buru guztietan izaten baitzen kontzerturen batera joateko plana eta kontzertu horietan ohartua nintzen jada emakumeen faltaz, emakumeen falta eszenatoki gainean baina baita publikoaren artean ere. Gerora kontzertuetara joateko irrika hori gutxituz joan da eta talde gustukoen kontzertuetara mugatu, dena den oraindik ere gizonezkoen nagusitasun horrek jarraitzen du eszenatokietan. 4
Hamazazpi bat urterekin bizi naizen herrian, Lasarte-Orian, inguruko jendea musika taldeak sortzen hasi zen, momentu batean hamar talde baino gehiago konta zitezkeelarik herrian bertan punk musika egiten, horietako bat emakumez osatua. Gertuko jendea izanik taldeen sortze prozesua gertutik bizi izan nuen eta ikusi ahal izan nuen musikaz ezer ez zekien jendea hilabete batzuen bueltan eszenatoki gainera nola igotzen zen. Gure lagun taldean ere musika taldea egiteko proiektuak zabaltzen hasi ziren eta asko izan dira gure artean bakoitzak zein instrumentu joko duenaren inguruko eztabaidak baina proiektu hauek ez dira inoiz hitzetatik haratago joan.
Esperientzia hauetaz gain zenbait musikarirekin izandako harreman estuaren ondorioz musikarien bizitzan dauden beste zenbait aspektu ere ezagutu ahal izan ditut: entsegu orduak, kantuen konposaketak, inprobisazio jolasak... Mundu oso erakargarria da eta edonork eskura dezakeena, horregatik emakume kopurua hain urria izateak gaia aztertzeko gogoa piztu zidan.
Lan honi hasiera emateko musika eta konkretuago musika herrikoia aztertzearen garrantzia azpimarratu nahi da. Izan ere, mendebaldeko musika herrikoien inguruko ikerketak eskasak dira eta are eskasagoak musika hauetan emakumeek duten paperaren ingurukoak. Egin diren ikerketa urri horietan oinarrituz musika herrikoetan egindako generoaren inguruko hausnarketa eta ikerketen egoera ikusiko da mundu anglosaxoian egindako lanetan oinarrituz, bertan landu baita gehienbat ikuspuntu hau. Ondoren, punk-rockaz hitz egiterakoan zertaz ari garen azalduko da musika eta mugimendu honen sorrera eta garapena ezagutuz eta baita Euskal Herrian izandako bilakaera ere.
Musika herrikoiaren artean koka daiteke rock'n'rolla eta bertatik eratorritako punka, azken urteetan gizartean eragin handia izan duten musika estiloak biak. Gaur egun, badirudi musikaren inguruko interesa pizten doala gizarte ikerkuntzan eta ikerlariak ohartu direla gure gizartean musikak sozializatzeko orduan hartu duen pisuaz. Azken hamarkadetan egoera aldatuz doan arren eta analisi eremuak musika estilo ezberdinetara zabaltzen doazen arren oraindik asko dago egiteko. Eraldaketa hau hobeki azaltzeko antropologia eta musika herrikoiak izandako erlazioa aztertuko da lehenengo, musika herrikoiaren azterketak nondik datozen ikusteko eta azterketa hauen gabeziak ulertzeko.
gizarte guztietan agertzen den fenomenoa baita, baina kontuan hartua izan den arren bigarren mailako aspektu bezala tratatua izan da, ez da gizarte horien ezagutzarako aspektu garrantzitsutzat hartua izan.
Esan bezala bigarren mailakotzat hartua izan den arren gizartean musikak duen paperaren inguruan egindako lanak badaude. Lan hauek antropologiaren objektu tradizional izan diren mendebaldekoak ez ziren kulturetan egin dira gehienbat eta bertan agerian geratzen zen kultura hauetan musikak dituen paper anitzak, gizarte hauetan musika pertsonen bizitzen ia aspektu guztietan integratua zegoela ondorioztatuz musika modu funtzional batean ulertzen zen.
Begirada mendebaldeko gizarteetan ipintzean ordea, ondorioa gizarte hauetan musikak eguneroko bizitzan eta bizitza sozialean eragin eskasagoa zuela izan zen. Baina honekin mendebaldeko gizartean musikak dituen erabilera anitzak ahazten ziren, musikak paper garrantzitsua duen egoera asko baitaude mendebaldeko gizarteetan, bai modu tangentzialean nahiz zentralean. Gure gizartean musika egoera anitzetan erabiltzen da amodiozko kantuak daude, protestazkoak, haurrentzako zuzenduak, dantza egiteko, erlaxatzeko, hausnartzeko, gozatzeko, lan egiteko, kirolerako eta baita klasea, etnia, nazioa edota generoa eraikitzeko ere. Segur aski ez dago hain orokortua dagoen beste jarduera kulturalik eta giza jokabidea hainbeste baldintzatzen eta modelatzen duenik.
Alan P. Merrianek aipatzen duen moduan mendebaldekoak ez diren gizarteetan musika gizarte guztia bustitzen duen ezaugarritzat jotzen da, egunerokotasuneko ezaugarria da. Mendebaldeko gizarteetan berriz esaten da artea banatzeko joera dagoela, ustezko berezitasunak azpimarratuz eta honela puru/aplikatu, publiko/artista eta artista/artisau kategorien arteko banaketa ematen da (2001:278). Mendebaldeko gizartean “musika serioaren” eta “musika herrikoiaren” arteko banaketa oso markatua izan da, musika serioa transzendentala eta asoziologikoa kontsideratzen da, testuinguru sozialetik independentea den balore estetiko bat duena. Musika herrikoia berriz utilitarioa eta soziologikoa kontsideratzen da, balore estetikorik ez duena eta zentzua bere testuinguru sozialean bakarrik lortzen duena. Hau izan da denbora askoan etnomusikologoek egin duten banaketa. Musikaren ikerketa antropologiaren aldetik batez ere etnomusikologiaren esku egon da eta honen garapena antropologiarena beraren parekoa izan da, azken hamarkadetan beste zientzia sozialen parera dilema sakonekin aurkitu delarik.
aldaketa izan da, primitibo deituriko gizarteak aztertzetik mendebaldeko gizarte hiritarrak aztertzera zabaldu baita. Aldaketa honek izugarrizko eragina izan du diziplinan, eta ondorioz, baita etnomusikologian ere, bai maila teorikoan zein epistemiko eta metodologikoan ere.
Musikak garrantzia handia du gaur egungo gizarte mendebaldar hiritartuan eta antropologia ohartu da horretaz. Egungo gizarteak musika era askotara erabiltzen du: komunikabideekin erlazionatua, botere bateratzailea du eta instrumentalizatua izaten da bere balore sinboliko eta transformazionalagatik (ibidem). Orain garrantzia duena ez da musika eta norbanakoa nola ulertzen den gizartearekiko, baizik eta nola ulertu gizarteak eta norbanakoak musikatik abiatuta.
3.1. Musikaren funtzioak
Soinua eta musika gure esperientzia pertsonalera estuki lotuak daude eta baita gure identitatearen eratze prozesuari ere, baina esperientzia pertsonal horretaz gain bizipen musikal kolektiboak ere badaude, imaginario lokalen eta lotura komunitarioen sortze eta garapenera ekarpena egiten duena. Simon Frithek egiten duen sailkapenari so eginez gero ohartuko gara funtzio hauetako asko estruktura eta organizazio sozialean duen eraginarekin hertsiki lotuak daudela: entretenimendutik, historia, mito edota jakintzen transmisiora. Autore honek dioen bezala antropologiak ikerketa etnografikoen bitartez egiaztatu du gizarte guztiek ekintza musikal batzuk 7
dituztela beren kideak batzen dituena eta beren batasuna gogorarazten diena.
Musikaren funtzioen inguruan sailkapen ugari eta anitzak gauzatu dira eta hauetako bat da Frithen “Hacia una estética de la música popular” artikuluan agertzen dena. Bertan musikaren funtzioak lau ataletan banatzen ditu:
Kantu herrikoiak erabiltzen ditugu gure buruaren autodefinizio partikular moduko bat sortzeko (Frith 2001:422), gizartearen barruan leku bat emateko geure buruari. Musika herrikoiak eragiten duen plazerra identifikazio plazerra da (gustatzen zaigun musikarekin, musika horren interpreteekin, gustatzen zaien beste pertsonekin...) eta identitatearen produkzioa ez-identitate produkzioa da era berean, inklusio eta esklusio prozesua da. Argi dugu zer gustatzen zaigun baina baita zer ez zaigun gustatzen ere eta gustatzen ez zaigun musikarekiko hitz gogorrak erabili ohi dira. Pop kontsumitzaileen inguruan egindako ikerketetan ikusi da fanak beren preferentzia musikalen bitartez definitzen dutela bere burua. Hala, musikan egindako aukeraketak transzendentzia handiagoa dute pelikula edo telebista programa jakin batzuk gustatzeak baino.
Musikak jendea identitatez hornitzen du, talde sozial ezberdinetan ezartzen ditu. Adibidez, musika etnia identitatea edo identitate nazionala osatzerako orduan garrantzi handikoa izan da eta baita genero identitatea osatzerakoan ere. Badirudi musika dela halako bat-bateko identitate kolektiboa sortzeko kapazitate gehien duen fenomeno kulturala.
• Gure bizitza publikoa eta pribatuaren arteko erlazioa administratzeko funtzioa.
Kantu herrikoi asko amodioaren ingurukoak dira eta ez bakarrik gure gizartean. Honen arrazoia da jendeak beharra duela bere emozioei forma eta ahotsa emateko, beste modu batean adierazteko bestela adieraztea zaila izango litzatekeena. Kantuek sentitzen duguna adierazteko beste bide bat irekitzen dute, eguneroko hizkuntzan sinpleki esango genukeena dotore adierazteko bidea ematen dute. Kantu hauen bidez gure sentimenduak aberatsagoak eta benetakoagoak dirudite gure hitzekin esanda baino, baita geuretzat ere.
Frithen ustez Amerikako eduki analisi tradizio luzean kantuen inguruan egindako lanetan interes soziologikoa duen bakarra Donald Horton-en lana da, berrogeita hamargarren hamarkadan kaleratu zena, eta bertan adoleszenteek pop kantuak maitasun errituetan nola erabiltzen zituzten aztertu zuen. Lortutako datuek erakusten zuten bigarren hezkuntzako ikasleek nola ikasten zuten 8
kantuetatik (espresio pribatuen forma publikoak) nola eman zentzua sortzen ari zitzaizkien sentimenduei. Poparen erabilera honek fanen eta beren idoloen arteko harremanaren inguruko erlazioaren kualitate bat azaltzen digu: fanak ez dituzte abeslariak idealizatzen beraiek bezalakoak izan nahi dutelako, baizik eta abeslari hauek kapazak direlako, modu batez, beraiek sentitzen dutena espresatzeko, musikaren bitartez geure burua ezagutzen ariko bagina bezala (ibid. 424).
• Memoria kolektiboari forma emateko funtzioa, gure denbora zentzua organizatzekoa
Edozein musikaren, ez herrikoiarena bakarrik, eraginetako bat, orainaren esperientzia intentsifikatzea da. Musikaren kalitatearen neurria ematen diguna bere “presentzia” da, denbora “geratzeko” duen ahalmena, beste momentu batean bizi garela sentiarazteko duen ahalmena, aurretik pasatutakoaren edo etorkizunean etor daitekeenaren antsietaterik gabe. Hor sartzen da musikaren inpaktu fisikoa, musikak kontrolatzen dituen erritmoaren eta pultsazioen organizazioan, bertatik dator hain zuzen ere dance eta disko musikatik eratortzen den plazerra.
Gure denboraren zentzuaren organizazio musikalaren adibide garbiena da askotan melodiak edota kantak direla klabea iraganean gertaturiko gertakizunetaz oroitzeko, ez bakarrik soinuek, imajinek eta usainek bezala, hauekin loturiko oroimenak ekartzen dituztelako, baizik eta musikak berak gure bizi esperientziei igarotzeko denbora bat ematen dielako. Musikak gure zentzua denboran zentratzen du: kantuak antizipazio eta errepikapenean oinarritzen dira, esperotako kadentzietan eta desegiten diren estribilloetan, eta hau bere gozamenaren parte da.
Denboraren erabilpen hau da musika herrikoia gazteen organizazio sozialerako hain garrantzitsua egiten duena. Topiko soziologiko bat da musika herrikoiarekiko lotura intentsuena dutenak adoleszenteak eta heldu gazteenak direla. Musikak asaldadura emozional tipo konkretu batekin konektatzen du norbanakoaren identitatearen eta posizionamendu sozialarekin lotura duena, non garrantzi gehiena duena sentimendu publiko zein pribatuen kontrola den. Heltzen goazen heinean musikak garrantzia gutxiago izan ohi du gure bizitzan eta gutxiago inplikatzen gara honekin: guztientzat bizitzako kantu esanguratsuenak gaztaroan entzundakoak dira. Guzti honetatik ondoriozta daiteke ez bakarrik gazteek musika behar dutela, baita “gazte” izatea musikaren bitartez definitzen dela. Firthen ikuspegia da musika garrantzitsua dela ez bakarrik gazteen esperientzia islatzen duelako, baizik eta “gaztetasuna” bera definitzen duelako.
modu intentsuan eta transzendentean “poseitzen” zutela izan zen. Funtsezko aspektu bat da bakoitzak nola hitz egiten duen “bere” musikaz, ez da diskoa gure posesiokoa dela sentitzen dugula bakarrik baizik eta kanta bera poseitzen dugula sentitzen dugu, grabazio horretan interpretatzeko modu partikularra, eta batzuetan baita interpretea bera.
Musika jakin bat “poseitzean” gure identitate propioaren parte bilakatzen dugu eta geure buruaren inguruan dugun pertzepziora batzen dugu. Gustu pertsonalen eta norberaren definizioaren artean sortzen den erlazioaren intentsitateak musika herrikoiaren elementu espezifiko bat dirudi: “poseiblea” da kultura herrikoiaren beste formetan ezin daitekeen bezala (agian kirolak izan daitezke salbuespena).
Musikaren esperientzia kokapen esperientzia da: kantu bati erantzunez interpreteekin eta gainontzeko jarraitzaileen interpretazioekin aliantza afektibo eta emozionaletara erakarriak sentitzen dira. Gauza bera gertatzen da kultura herrikoiko beste arlo batzuekin, adibidez kirolekin, non jendeak forma oso zuzenean komunitate sentsazioa esperimentatzea lortzen duen, besteekin batbateko lotura lortzen du eta harrotasun kolektibo jakin bat eratzera iristen da.
Posizio hartze honetan musika partikularki garrantzitsua da musika esperientziaren ezaugarri berezi batengatik: duen intentsitate emozional zuzena. Bere abstrakzioak ekartzen dizkion ezaugarriengatik musika indibidualizazio forma bat da. Kantak norberaren erabilpenerako jabekuntza batera irekiak daude, kultura herrikoiaren beste edozein formetan lor ezin daitekeen bezala. Musikaren murgilpen pertsonalaren eta izaera publikoaren arteko interakzioak egiten du musika hain garrantzitsua izatea indibiduala sozialean kokatzeko (ibid. 421).
Laburbilduz, musikaren funtzio sozialak identitatearekin, sentimenduen erabilerarekin eta denboraren organizazioarekin erlazionaturik daude. Musika auto-errekonozimendu elementua da gure identitate sozialaren gainean pisatzen duten egunerokotasunetik eta errutinatik askatzen gaituena. Frithen ustez orain erantzun beharreko auzia ez da musika herrikoiak zer errebelatzen digun norbanakoei buruz, baizik eta musika honek nola eraikitzen dituen norbanakoak (ibid. 418). Gustu musikalak ez dira soilik gure sozialki eraikitako identitatetik eratortzen, hauei forma ematera kontribuitzen dute baita ere. Behintzat azken berrogeita hamar urtetan musika herrikoia genero, arraza eta klase identitatedun subjektu historiko bezala ulertzen ikasteko ezinbesteko bidea da.
“Emakumeen musika” adibidez, interesgarria da ez “emakume izatea” espresatzen duen 10
musika bezala baizik eta hori bera definitzen saiatzen den musika bezala. Kultura herrikoiaren hurbilketa hau, gehiago ulertua konstruktu bat bezala kolektibo baten espresioa baino, ez da musikarena bakarrik. Modu asko daude subjektu kolektiboari zentzua emateko. Masa komunikabide bakoitzak bere ikus-entzuleengana zuzentzeko taktika propioak ditu, errekonozimendu eta esklusio momentuak sortzeko, gu geu zentzuz dohatzeko. Musikak ere halaxe egiten du eta kultura herrikoiak funtzionatzen duen moduagatik, paper espezialki berezia, garrantzitsua betetzen du. Alde batetik, musikak esperientzia emozional partikularki intentsuak proportzionatzen ditu eta bestetik, esperientzia musikal hauek beti signifikatu sozial bat izaten dute, testuinguru sozial batean kokatuak daude, eta honek esan nahi du kantu jakin batean ezin dugula nahi dugun edozer interpretatu (ibid. 420).
Musika genero espezifikoen inguruko azterketaz gain musika herrikoiak generoaren ikuspuntua kontuan hartzen dituen azterketak egitea ere beharrezkoa da musika herrikoian genero aldetik ematen diren ezberdintasunak ezagutzeko eta generoaren eraikuntzan musika hauek duten eragina aztertzeko.
Lehenago aipatu den bezala, musika ikerketen esparruan diziplina ezberdinek hartzen dute parte musikologia, antropologia eta soziologia direlarik hauetako batzuk. Hiru diziplinak testuinguru eta objektu ezberdinetatik sortuak diren arren egun diziplinen planteamendu teorikoen berrikuspenak eta honen ondorioz eman den ikuspegi irekierak diziplina hauen arteko mugak lausotu egin ditu. Musika eta generoaren inguruko azterketetan ere diziplina ezberdinetatik egin dira ekarpenak nahiz eta urriak izan diren eta diziplina bakoitzaren barnean garrantzia gutxi eman zaien, beraz gaiari hurbilketa egiterakoan diziplina ezberdinetatik eman diren ekarpenak hartuko dira kontuan.
batzuk badiraute oraindik ere, musika lengoaia autonomo eta transzendentala denaren ideia esaterako, “jeinu sortzaile” gutxi batzuen “inspirazioz” sortua. Oraindik ere ideia hauek mendebaldeko gizartearen imaginario kolektiboan geratu dira eta baita musika sortu zein aztertzen duten askoren pentsamenduan ere.
Musikaren inguruko ikerketa korronte berriek, batez ere mundu anglosaxoian garatu direnak, premisa hauek zalantzan jarri dituzte eta aurretik eginiko lanetan agertzen ez ziren pertsona eta musikak aztertzean jarri dute interesa. Joera berri honen barnean kokatzen dira musika herrikoi masiboaren eta generoaren inguruko ikerketak.
Beste zenbait esparrutan bezala, musikaren inguruan egindako lanetan emakumeen jarduerak inbisibilizatuak izan dira eta mugimendu feministaren funtsezko helburuetako bat emakume hauen “ahotsa” gogora ekartzea izan da. Emakume musikarien berreskurapen historikoaz gain ahalegin teorikoa ere egin da bazterketa honen arrazoiak ulertu eta azaltzeko diziplina beraren kutsu androzentrikoa agerian geratu delarik.
Musika aztertzeko modu berri hau AEB eta Ingalaterran landu da gehienbat, baina gure artean ez dago ia lanik genero aldetik egina eta are gehiago, zaila da musika herrikoiaren inguruko lanak aurkitzea ere. Gehiago dira musika estilo baten inguruan, interprete jakin batzuen inguruan edota mugimenduren baten inguruan egindako lan ez akademikoak, baina hauek gutxi dute ikuspegi feminista duen lan bati emateko. Musika herrikoia eta generoaren inguruan egindako lanetan garrantzia berezia hartzen du horregatik Laura Viñuela Suárez-en La perspectiva de género y la música popular lanak bertan mundu anglosaxoian gaiaren inguruan egindako lan garrantzitsuenak ezagutzera ematen baititu liburu honetan oinarritua izan delarik lan honetako aspektu teorikoaren gehiengoa.
Kritika feminista diziplina akademiko ezberdinetan gauzatu zen hirurogei eta hirurogeita hamargarren hamarkadetan, feminismoaren “bigarren olatua” deituarekin batera. Era berean, Ipar Amerikako unibertsitate batzuetan emakumeen ikerketarako lehen programak jarri ziren martxan. Musikologoentzat data garrantzitsua 1975 izan zen urte honetan sortu baitzen International League of Women Composers, musikan parte hartzen zuten emakumeen artean komunitate sentimendua garatzea lortu zuena eta komunikazio sare bat ezarri zuena, gerora aurrerapen feministak ahalbidetuko zituena. Erakunde honen sorreraren ondorio izan zen 1979an ospatu zen International Congress of Women in Music eta emakumeen eta musikaren inguruko publikazioen ugaritzea 12
laurogeigarren hamarkadan. Lan hauen helburua historiaren narrazioan emakume musikarien hutsunea betetzea zen, ahaztuak zeuden interprete eta musikagileak berreskuratuz.
Laurogeigarren hamarkadan kaleratutako emakume musikarien historia horrek oinarri dokumentala ezarri zuen laurogeita hamargarren hamarkadan musikaren kritika feminista sortzeko. Ordura arte egindako lanetan ez ziren sakonean ikertu inbisibilitate horren arrazoi sozial eta politikoak, egindako lana datu bilketarena izan baitzen gehienbat. Laurogeita hamargarren hamarkada hasieran aurreko lanaz gain diziplina ezberdinen oinarrizko premisak kolokan jartzen zituzten lanak kaleratzen hasi ziren.
Genero perspektibaren sarrera musika herrikoiaren ikerketan soziologiatik hasi zen erreferente moduan Simon Frith eta Angela McRobbie-ren “Rock and Sexuality” artikulua hartzen delarik. Nahiz eta kritikatua izan den eta aspektu batzuetan gainditua, abiapuntu bat izan zen hainbat ikerketari bidea irekiz. Autore hauen ustez, rockean sexualitatearen espresioa modu irekiagoan ematen da beste praktika kulturaletan baino, eta horregatik rocka moralitatearen inguruko eztabaiden terrenoa izan da bere hastapenetatik. Alde batetik, rocka ohitura onentzat eta moralarentzat arriskugarritzat jo izan da, eta bestalde, askatasun sexualaren aldarrikatzaileen ikur bilakatu da. Baina rockaren mezu sexualak eta ustezko askatasun sexualak karakterizazio maskulino handia du. Diote rocka sistemak ezarritako baloreen aurka errebelatzeko forma bezala ulertu den arren, ez diola patriarkatuaren baloreetan parte hartzen duen ideologia eta praktika kultural eta ideologikoa izateari uzten. Ondorioz, genero estereotipo tradizionalen zabaltze eta finkapenean laguntzen du.
Premisa honetatik abiatuz rockean agertzen diren estereotipoek genero identitateen eraikuntzan nola eragiten duten aztertzen saiatzen dira. Autore hauen ustetan, rockaren mezuekiko identifikazio posibilitateak zabalagoak dira mutilentzat neskentzat baino. Lan honetan cock rock eta teenybop narratiben arteko bereizketa bat egin zuten eta audientzia eta pertzepzio testuinguru ezberdinetan bakoitzak feminitatea eta maskulinitatea nola definitzen zituen aztertu. Rockaren produkzioa eta difusioa gizonezkoek dominatzen dute, honek azal dezakeelarik aurkezten dituen 13
modelo maskulinoak bariatuagoak izatea, “cock rock” agresibo eta dominatzailetik “teenybop” delikatu eta gozora, mutilek beren maskulinitatea ulertzeko forma anitz aurkitzen dituzte. Neskak aldiz, “erromantze ideologia” deitura zuzenduak izaten dira, beren sexualitatea termino erromantikoetan ulertzera bultzatzen dituena, konpromisoa, fideltasuna eta sakrifizioa bezalako baloreak barneratzera bultzatuz.
Hauen arabera, rockak eskaintzen dituen modelo maskulinoek, mutilak musikarien botere eta konfiantzan partaide egiten dituenez identifikazioaren bitartez, musika egile bezala posizio aktiboa izatera bultzatzen ditu eta beraiek musikari bihurtzera animatzen ditu. Neskei ordea kontsumitzaileen identitate pasiboa sustatzen zaienez produkzio musikalean kontrol hartzea ukatzen zaie.
Ondorioz, rocka emakumeentzat askapenerako bide tenporal bat izan daitekeen arren bere esfera domestikotik aterako dituena, sakonean ez da askapen ideologikorik, rockak eskaintzen duen esparru publikoan ere tradizionalki femeninoak izan diren roletara zuzenduak izango baitira emakumeak erromantzearen ideologiaren bitartez. Sakonean, rockaren iraultza itxurazkoa da soilik emakumeentzat ez baititu genero estereotipoak eraldatzen.
“Rock and Sexuality” artikulua oso polemikoa izan zen eta hain izan zen kritikatua 1985ean Simon Firthek errebisio bat egin zuela oraindik baliozkoak iruditzen zitzaizkion ideiekin eta akatsen zuzenketarekin. “Afterthoughts” izan zen errebisio hau plazaratzeko aurkeztu zuen artikuluaren izenburua, bertan Frithek dio oraindik ere musikaren produkzio eta difusioaren kontrola gizonezkoen eskuetan dagoela eta emakumeentzat zabalduen dagoen rola kontsumitzaileena dela. Rockak paper garrantzitsua izaten jarraitzen du baita ere nerabeen genero identitateen eraikuntzan eta baita sexualitatearen eraikuntzan ere, maskulinoa zein femeninoa desio maskulinoetan oinarrituz eraikitzen delarik. Bestalde, rocka praktika signifikatzaile moduan sexualitatearen inguruko diskurtso bat adierazten du, sexualitatearen eraikuntza kultural bat. Beraz, bere esanetan aztertu behar dena ez da rockak nola artikulatzen duen ideologia predeterminatu bat baizik eta ideologia hori nola eraikitzen duen (ibid. 83).
Frithen ustez jatorrizko artikuluan zegoen akats handiena maskulino-aktibo eta femeninopasibo banaketa zen, kontsumoak ere (rockean emakume gehien dauden aspektua) identitateen eraikuntzan paper garrantzitsua baitu. Neskak ez dira pasiboki rockak eta komunikabideek 15
eskaintzen dituzten mezuak barneratzera mugatzen, hauek signifikatuen sorrera eta difusioan aktiboki eragiten dute.
Emakumeentzat kaleak leku arriskutsu bezala aurkeztuak izan dira sexualki erasotuak izateko arriskuagatik hauen askatasuna mugatu delarik. Alkohola edota drogak bezalako beste sinbolo kultural batzuk ere antzeko konnotazioak dituzte hauen eraginez lortzen den kontrol galerak egoera arriskutsuetara eraman ditzakeenaren ideia zabalduz. Esanguratsua da musika mota hauek lantzerakoan aspektu hauek kontuan hartuak izana baina emakumeen praktiketan garrantzirik jarri ez izana. McRobbiek subkulturen inguruko ikerketen ekarriak onartzen ditu baina generoaren inguruko arretan arduragabetasuna kritikatzen ditu.
Horretarako, lehenik eta behin, musika sortzen den testuinguru historikotik at dagoen lengoaia unibertsal eta autonomoa denaren ideia deuseztatzea beharrezkoa da. Honela, autoreak musika diskurtso kultural bat bezala ulertzen du, bertako sistema sozialarekin elkarrekikotasun harreman batean dagoena (ibid. 22). Baieztapen honi eusteko filosofo sozial batzuen lanetan oinarritzen da, Theodor Adorno delarik hauetako bat. Adorno, idealismo historikoaren ordezkaria, lehena izan zen musika eta ideologiaren arteko lotura lantzen Introducción a la sociología de la música (1962) lanean eta autore honetatik hartzen ditu jarduera sozialen eta musikalen arteko erlazioen inguruko teoriak, zeinetan esaten duen jarduera hauen ikerketak historia sozialaren inguruko informazioa ematen duela.
Oinarritzen den autoreetako beste bat Michel Foucault da, Adornoren teorien hutsune batzuk betetzen dituena. Foucaultek unibertsaltzat hartuak izan diren nozio batzuen (sexualitatea, jakintza, erotasuna) eraikuntza izaera agertzen du eta botere instituzionalarekin duten erlazioa nabarmentzen du. Bere ustetan diskurtso kulturalek funtsezko papera dute kategoria unibertsal hauen eraketan, hauek sortzen duten plazerragatik manipulatzeko gaitasuna baitute. Horregatik kultura hegemonikoak erabili egiten ditu bere boterea mantentzeko. Honela, diskurtso kulturalak (eta hauen artean musika) nahiz hauetatik eratortzen den plazerra arazo politikoak bihurtzen dira, eta ez pertsonala (ibid. 24), erabat beharrezkoa dena aztertzea.
McClaryk Antonio Gramsci eta Mikhail Bakhtinen teoriei ere egiten die erreferentzia. Hauek unibertsal hauen izaera eraikia eta botere hegemonikoak hauetaz egiten duen erabilera onartzen dute, baina uste dute talde marjinatuek erabiliak izan daitezkeela era subertsiboan kontranarratiba eta ospakizun karnabaleskoen bidez modelo alternatiboak sortuz.
Hala, McClaryk azaltzen duen musika eta gizartearen arteko harremana elkarrekikotasunezkoa da eta ez imitaziozkoa. Musika eta beste zenbait diskurtsok ez dute soilik errealitate soziala islatzen, baizik eta, errealitate soziala bera praktika diskurtsibo horietan osatzen da. Diskurtso hauen eremuan aurkeztu eta negoziatzen dira mundu sozialaren organizazioaren modelo alternatiboak ere. Beraz, sistema politiko eta sozialak praktika musikalak markatzen ditu eta era berean sistema horietan eragiten du, estereotipoen definizio, zabaltze eta sendotzean eragina dute, baina baita hauen dekonstrukzioan ere (ibid. 25). Autonomia eta independentziaren ilusioak diskurtso musikalak botere hegemonikoaren diskurtsoari kontra egiten ez dionean bakarrik funtzionatzen du, izaera subertsibo bat azaleratzen denean praktika musikalak eta beste praktika sozial eta kultural mota batzuk erlazioan jartzen dituzten azpiko alderdiak agerian geratzen dira.
Gai guzti hauek aztertzeko McClary-k signifikatu musikalaren teoria bat garatzea beharrezko ikusten du. Musikaren analisi formalak sistema musikala osatzen duten zeinuen arteko harremanak aztertzen ditu, hau da, analisi sintaktiko bat egiten du. Ikuspuntu honetatik, musikak, lengoaian gertatzen den bezala, ez du adierarik. Postura honek lengoaia musikalaren autonomiaren ideia indartzen du eta honen aurrean autoreak aspektu extramusikalak analisian gehitzea defendatzen du. Aspektu extramusikal hauek kontuan hartzean agerian geratzen da musikak sozialki baduela adierarik. Gainera Leonard Meyerren teorietan oinarrituz baieztatzen du adiera ez dela musikak berezkoa duen ezaugarri bat, musikak testuinguru jakin batean lortzen du funtzio adierazle eta komunikatiboa, eraikia da beraz, eta entzulearen erantzunarekin estuki lotua dagoen imaginario musikal baten parte da. Hala, ikerketa akademikoetan alde batera utzia izan den elementu bat sartzen du bere analisian, genero analisietarako berebiziko garrantzia duena: gorputza. Musikak sortzen dituen efektuak ez dira abstrakzio intelektual soilak, sintoma fisiko errealak baizik eta autorearen ustez, efektu hauen gehiengoa jarduera sexualen simulazioan oinarritzen dira.
Autoreak historian arakatzen du hain begi-bistakoa dirudien gorputzaren eta musikaren arteko harremana zergatik ukatu den ulertzeko arrazoien bila. Bere esanetan, musika antzinatik irrazional eta subjektiboarekin lotua izan denez, eta hauek era berean feminitatearekin, gizonek lotura honekin hautsi nahi izan dute musika bere aspektu fisikoetatik erabat separatuz, arterik 18
idealena moduan defendituz eta maskulinotzat jotzen diren objektibitate, unibertsaltasun eta transzendentzia bezalako bertuteekin lotuz, eta batzuetan, emakumeei musika jardueretan parte hartzea debekatuz ere bai.
Azkenik, McClaryk emakume musikariek oinarri patriarkal hauei aurre egiteko garatzen dituzten estrategia diskurtsiboak aztertzen ditu. Emakume batzuk oinarri hauetaz erabat kontziente dira eta musika era subertsiboan erabiltzen duten bitartean, beste batzuk genero identitatearen gaia saihesten saiatzen dira beraien musika “emakumeen musika” bezala etiketatua izatearen beldur, etiketa honen atzean konnotazio negatiboak baitaude eta estereotipo ugari ere bai. Izan ere, aldez aurretik honela etiketatua den musikak nolako soinua izan behar duenaren ideia dago, emakumearen “feminitate naturala” islatzen badu “polita baina azalekoa” kontsideratzen delarik eta feminitatearen arauetatik at badago “agresiboa eta edukazio gutxikoa” berriz.
Maria Citronen lana XIX. mendetik aurrera mendebaldeko gizartean garatutako kanonaren nozioaren inguruko monografikoa da eta kanon musikalaren sorkuntzan eta iraunkortasunean eragiten duten prozesuak aztertzen ditu bertan. Kasu honetan ere, dekonstrukzioaren metodoa erabiltzen du nozio eraiki bati “naturaltasun” itxura ematen dioten mekanismo kultural eta sozialak agerian uzteko.
Citronen arabera kanona mendebaldeko gizartearen pentsamendua estrukturatzen duen pare kontrajarrien barnean kokatzen da. Kanonaren ezaugarriak maskulinitatearekin erlazionatuak izan diren ezaugarriekin erlazionaturik daude eta obren baloraziorako jarraibide moduan jokatzen dute. Ondorioz, femeninotzat hartuak izan diren ezaugarriak eta emakumeen praktikak debaluatuak izan dira.
Idazketa da kanonaren difusiorako bide nagusia, musikaren kasuan idazketa musikalean (partitura) eta musikaren inguruko literaturan datzana. Lengoaia idatziaren gailentzeak beste difusiorako moduen marjinazioa dakar, ahozkotasuna esaterako, gure gizartean paperean idatzia egoteak idatzitakoa legitimatzen du nolabait eta denboran irauteko aukera gehiago ditu, honek eragina duelarik honen balorazioan. Liburu edo partituren publikazioak autore horrek jakintza 19
nahikoa eta ahalmen ekonomikoa dituenaren seinale da eta emakumeek zailtasun ugari izan dituzte eremu hauetan sartzeko.
Bestalde, emakumeentzat musikaren difusioak dakarren izaera publikoak arazo erantsi bat du emakumeentzat publiko eta pribatuaren inguruan gure gizartean egin den banaketagatik, emakumeen artean bete beharreko lekua pribatutasunarekin egon baita erlazionatua tradizionalki. Binarismo hau emakumeentzat ezarriak izan diren bi muturreko modeloekin erlazionatzen da: birjina eta prostitutarena. Espazio pribatutik at jarduera bat bete nahi duten emakumeek kritikak jasoko dituzte, inkontzienteak ala ez, beraien lana deskalifikatuko dutena emakumea-esfera publikoa loturak dituen inplikazio sexualengatik.
Citronen lanean kanon musikalarekin lotuak dauden bi aspektu garrantzitsu aztertzen dira: sormena eta harrera. Lehenaren ezaugarri kanonikoak sortzaile indibidual eta originalaren ideiarekin erlazionatzen dira, autorea subjektibitate transzendentalez hornitua egongo litzatekeelarik. Gainera, autoreak profesionala izan behar du bere lana legitimotzat eta serioski hartua izan dadin eta horrek erabateko dedikazioa eta jarraikortasuna eskatzen du. Emakumeek ordea zailtasun bereziak izan dituzte profesionaltasunak inplikatzen duen denbora izateko eta baita hezkuntza eta baliabide ekonomikoak izateko ere.
Hala eta guztiz ere, emakume musikagileak egon dira, baina hauek duten erlazioa konposizio lanarekin ezberdina izan da. Alde batetik, salbuespena kontsideratuak izan ohi dira, identifikazio kontraesankor baten aurrean aurkitzen baitira emakume eta musikari binomioetan kontrako aldeetan baitaude. Bestalde, diskurtso musikalean emakume musikagileek duten irudi tradizionala hausteko beharrean sentitzen dira. Citronek emakume musikarien erresistentzia modu ezberdinak zitatzen ditu, erresistentzia norma estilistikoei, instituzio sozialei, jarrera eta sormen arauei eta genero kodigoen barneratzeari.
Aipatzen du baita ere emakume musikariek iraganean egindako ekarpenen berreskuratzearen garrantzia. Beste estrategia garrantzitsu bezala difusio modu, entzuleri eta euskarri propioak garatuko dituzten emakume taldeen sorrera proposatzen du. Nahiz eta honek beren lanaren marginalizazio eta tribializaioa ekar dezaken (uste delako nahikoa onak izanez gero ez luketela korronte nagusitik banandu beharrik izango), egitura hauek beharrezkoak izan daitezke genero diskriminazioa desagertu eta emakumeek musika munduan gizonezkoen kondizio berdinetan parte hartu ahal izan arte. 20
Bestalde, Citronek lan musikalaren harreraren inguruko zenbait aspektu aztertzen ditu literaturatik hartutako teoriak musikara aplikatuz. Irakurle inplizituaren teoria literarioa aplikatzen du baieztatuz musika lanetan ere entzule inplizitu bat dagoela ez dena ez neutroa ez ahistorikoa, baizik eta mendebaldeko “ni” tradizionalarekin identifikatzen dena (maskulinoa, zuria, klase altukoa) (ibid. 36). Entzulearen inguruan hausnartzean McClaryk landutako signifikatu musikalaren ideia agertzen du, baina kasu honetan irakurketa prozesuaren inguruko Roland Barthesen teoria hartzen du oinarritzat signifikatuaren sorreraren momentua ulertzeko. Honen arabera, ezin da bermatu testuaren autoreak obraren bitartez entzule edo irakurleari signifikatua transmititzea, baina ziurra da hartzaileak, bere ezaguera eta testuinguru soziohistorikoan oinarrituta, zenbait signifikatu aurkituko dituela bertan. Honela, signifikatua ez da sorkuntzan ematen obraren harreran baizik. Nahiz eta honek ez duen autorearen sormena ukatzen Foucaultek funtzio autorialean jartzen zuen pisua desplazatzen du, bere ustez honek subjektibitate transzendental bat errepresentatzen baitu eta honek sormena indibiduala eta testuingurutik independentea denaren ideia azpimarratzen du.
Baina musikaren kasuan interpretearen papera ere kontuan hartu beharrekoa da, obraren signifikatuan dimentsio berri bat sartzen delarik, bere interpretazioak ere signifikatua sortzen baitu. Barthesen teoriak bestalde originaltasunaren balorearen erabilpena errefusatzen du balorazio estetikoak egiterako orduan, obra bakoitza intertestualitatearen, beste obrekin duen konexioaren, testuinguru sozial eta historikoaren... produktu dela irizten baitu (Viñuela 2003:38). Ez dago entzuleriaren modelo unitariorik obra jakin baten erantzuna ezberdina baita entzunaldi bakoitzean eta indibiduoaren ezaugarri kultural eta musikalen eraginpean daude.
Ruth Solie “On Difference” artikuluan sistema binarioak identitateen eraikuntzan duen eraginean zentratzen da eta diferentziaren nozioaren erabilgarritasuna defendatzen du. Bere ustez esentzialismoek izaera praktikoa dute marjinatutako taldeek erabiltzen dutenean, identitate positibo bat garatzea ahalbidetzen baitie “diferente” bezala definitzeko erabili dituzten ezaugarriekin. Autorearen arabera, diferentzia erlazioan dauden hiru eremu kulturaletan eraikitzen eta dekonstruitzen da: gizartea, lengoaia eta errepresentazioa. Diferentzia sozialak ez dira berezkoak eta esentzialak diren ezaugarrietan oinarritzen baizik eta gure gizarteak eraikitako paper sozial jakin baten errepresentazioan eraikitzen dira, ez dago genero identitaterik genero espresioen atzean, identitate hori beren emaitzatzat hartzen diren espresioen bitartez sortzen da performatiboki (ibid. 41).
Identitate hori mekanismo ezberdinen bitartez indartua edo erantzuna da, eta horien artean dago musika, analisi musikalaren ikuspuntua zabaldu beharrekoa delarik identitateen eraikuntzan duen funtzioa ulertzeko. Zentzu honetan, garrantzizkoa da lengoaiaren garrantzia, Foucault eta Lacanek esan zuten moduan, hau baita mundua ezagutzeko dugun modua (ez du errealitatea islatzen, sortu egiten du).
Greenek bi signifikatu ezberdinen arteko banaketa egiten du: atxikia (intramusikala) eta delineatua (extramusikala). Biak eraikiak dira, ez dira “naturalak”. Lehen kasuan soinuen arteko erlazioari dagokio eta bigarrena berriz pertzepzio musikalean eragina duten aspektu kultural eta sozialei. Bere ustetan genero eta musikaren arteko erlazioak bi signifikatuen analisiaren bitartez aztertu behar da.
“naturala” bezala baizik eta ondorioz irrazionaltasunarekin dago erlazionatua. Ideia hauekin lotzen da emakumeen ahotsa, honek azal dezakeelarik abeslariarena izatea emakumeen artean zabalduen dagoen rol musikala.
Instrumentistek display ekintza neurri handiagoan problematizatzen dute kontrol posizio bat hartzen baitute. Instrumentu bat jotzeko ahalmena izateak ahalmen mentala eta teknikaren domeinua dutela erakusten du, tradizionalki maskulinotasunarekin erlazionatuak izan diren bi ezaugarri. Instrumentuak bestalde barrera fisiko eta ideologiko bezala funtzionatzen du emakume gorputzaren eta ikuslegoaren artean. Instrumentista jotzean kontzentratzen da eta entzuleria osatzen dutenen gehiengoaren gainean boterea lortzen du, hauek kontrolatzen ez duten teknika bat dominatzen baitu. Honela, instrumentistek identitate femeninoaren karakterizazio tradizionala auzian jartzen dute, musikaren signifikatu delineatuetan beren generoa lehen planoan jartzea dakarrelarik, kontrol posizioan dauden emakumeak eszepzioa baitira.
Amaitzeko Greenek emakumeek egindako musikan posizio femeninoen balorazio baikorra egiten du baieztatuz esperientzia musikala baikorra bada entzuleak bere aurreiritziak ber/ebaluatuko eta errefusatuko dituela (ibid. 8). Kasurik onenean aurreiritzi horien jatorria zalantzan jarriko du eta genero sistemak gizartean nola funtzionatzen duten ohartzera iritsiko da. Onartzen du hau ez dela arrazonamendu ohikoena, baina honela uler daitekeela emakumeak musikaren munduan ematen ari diren aurrerapausoak.
Mavis Baytonen Frock rock lanean berriz, 1998an kaleratua, Erresuma Batuko emakume musika taldeak aztertzen ditu emakume musikariei egindako elkarrizketetan oinarrituz. Baytonen ustetan musika herrikoian genero banaketa ematen da bai musikarien artean eta baita industrian ere eta zirkularki funtzionatzen du autobetikotuz. Greenek esan bezala, emakumeen presentzia eskasa da eta aukeran dituzten rolak rol tradizionalen luzapenak dira. Musikaren produkzio eta difusioaren kontrola gizonezkoek gauzatua da gehiengo handi batean, genero sistema egonkor eta itxurazko “naturaltasunean” irautea ahalbidetzen duena: teorian ez dago ezer emakumeei parte hartzea eragozten dienik.
Baytonek musika herrikoian emakumeen falta eta ikusezintasunean eragina duten zailtasun material eta ideologikoak aztertzen ditu. Ekipoak eta instrumentuak erosteko diru falta, entseguetarako espazio falta, instrumentua jotzen ikasteko denbora falta... Eragozpen material hauek, gizonezkoek ere askotan konpartitzen dituztenak, emakumeen kasuan zailtasun ideologikoak gehitzen zaizkie.
McRobbiek azaltzen zuen bezala “erromantzaren teoria” emakume musikarien aurkakoa da, talde batean jotzeak konnotazio negatiboak dituen esposizio publiko bat baitakar punk-rock musikan areagotu egiten dena honi lotutako “sexua, drogak eta rock'n'rolla” lemarekin. Bestalde, musika talde gehienak nerabezaroan sortzen dira, identitateak afirmatzen diren momentuan hain zuzen ere, eta genero rolak markatuagoak dira garai honetan, nesken kasuan desabantaila bat dena taldeak osatzerako orduan. Erromantzearen ideologiaz gain musika talde bat sortzeko beharrezkoak diren jakintzen kodifikazio maskulinoa beste eragozpen bat da, batez ere teknologiaren kontrolaren ingurukoak.
Emakume musikarien parte hartze baxuaren zergatiak aztertu eta gero, Baytonek parte hartzen dutenen esperientziak aztertzen ditu. Bere esanetan emakume musikariak ohikoak ez diren famili giroetan heziak izan ohi dira, non genero diskriminaziorik gabe heziak izan diren, rol maskulinoak aukera posible bezala hartu dituztelarik eta autokonfidantza sendo bat eraikitzeko nahikoa laguntza izan dutelarik.
Herrialde anglosaxoietan musika eta generoaren inguruan egindako ikerketek bat egiten dute baieztatzerakoan punka inflexio puntu bat izan zela emakumeak musikan aktiboki parte hartzen hasteko garaian (Viñuela 2003:84). Punkaren izaera subertsiboak eta talde ez profesionalenganako jarrera positiboak emakume asko animatu zituen kantuak jo eta konposatzera. Modu honetan sartu ziren musika munduan tabuak izandako zenbait gai (hilekoa, bortxaketa, anorexia, masturbazio femeninoa), gorputz femeninoa diskurtso musikalean txertatuz kantuen letren eta taldeen izenen bidez (Bleeding Woman). Modu honetan emakumeek oprimitzen zituen genero sistemarekiko gaitzespena adierazi ahal izan zuten.
Ikerketa hau punk-rockean zentratu da profesionaltasun ezean oinarritutako subertsiorako musika izanik emakumeen parte hartzea hain baxua izatearen arrazoiak ulertu nahirik. Baina zertaz ari gara punk-rockaz mintzatzerakoan?
Lan honi ekiterakoan sortutako lehen arazoetarikoa aztertu nahi zen musikaren definizioaren ingurukoa izan zen. Musikak berezkoa du definiziorako zailtasuna eta egungo musika esparruan eman den zatiketa handiak areagotu egin du zailtasun hau, edozein musika estilok bere barnean zatiketak baititu eta era berean erlazioa musika estilo orokorragoekin.
Lanari ekiterako orduan, punka hartu da oinarritzat elkarrizketaturiko emakume guztiek erlazio zuzena izan dutelarik punk musikarekin, baina lanean zehar analisirako kontzeptu bat hautatzeko orduan punk-rocka erabiltzea erabaki da. Punk eta rockak lotura zuzena dute biek oinarri musikal komunak baitituzte, esan daiteke punka rocketik sortu zela eta askotan zaila izaten da bi estiloen artean zatiketa egitea. Bestalde, punk talde gehienetan hasierako punk fase baten ostean rockera gerturatze bat ematen da eta bata eta bestearen arteko mugak definitzea zaila da. Horregatik, punk-rock kontzeptuarekin punkaren esparrua ireki nahi da punk-rock izena punka oinarria duen musika orori dagokiolarik beste musika mota batzuekin ere erlazioa izan dezakeen arren. Punkrocka definitzeko beharrezkoa da noiz eta nondik sortu zen ikustea eta baita Euskal Herriko testuingurura nola iritsi zen eta ze bilakaera izan zuen ezagutzea ere.
Punka mugimendu kontrakultural bat bezala sortu zen, musika, estetika, artea eta gorputzaren bitartez espazio politiko, ekonomiko eta kultural alternatiboak osatzen zituena. Modu honetan errealitatearen homogeneizazio prozesuari aurre egitea zuen helburu, gizartearen aspektu ezkutatu eta marjinatuak azalaraziz. Honela, punkak bere letren bitartez logika kolektiboak ezkutatzen zituen gizartearen akatsak azaleratzeari ekin zion, gauzen zentzua deszentratu eta irauliz.
Egoera honek Ongizate Gizarteak eskaintzen zituen gizarte-garantien desagertzea ekarri 1 1975. urtean, britainiar inflazioak Europako tasarik altuena lortu zuen, urteko %25a, eta langabetuen kopurua ia milioi bat pertsonara iritsi zen, Londres bilakatu zelarik krisiaren nukleo nagusia (Restrepo 2005:10). 25
zuen, gazteriari zuzenean eraginez. Auzo pobreak gehituz zihoazen, ez zegoen lanik, inflazioa gora zihoan eta bitartean batasun sozialerako tresna izan ziren instituzioak, familia, eliza eta hezkuntza sistema kasu, gatazkan sartu ziren. Faktore guzti hauen baturak ekarri zuen generazio honetako gazteek zituzten bizitzarekiko eta etorkizunarekiko perspektibak aurreko generaziokoen ezberdinak izatea (ibid. 10-11).
Begi bistakoa zen gizarte egiturak gainbeheran zeudela eta Estatuaren aldetik ez zegoela erantzunik, baina gizarteko sektore gehienek gobernu aparatuetan eta monarkian sinisten jarraitu zuten. Langile klaseko gazteria izan zen lehena sistemarekiko sinesgarritasuna galdu zuena eta protestan hasi zena. Testuinguru honen aurrean, punk mugimendua gizartearen aurrean espresio eta protesta moduan sortu zen.
Krisia musikaren esparrura ere zabaldu zen. Hirurogeigarren hamarkadako rocka kontrakulturaren lengoaia eta gazteriaren errebeldiaren ikono izan zen. Hirurogeita hamargarren hamarkadan ordea, musika mota hau gai sozialetatik aldendu zen, komertzializazio prozesu batean murgildu zen eta musikaren industriaren arabera hasi zen funtzionatzen. Bitartean, hirurogeigarren hamarkadako popak superfizialtasunean murgildua jarraitzen zuen eta mundu komertzialaren barnean erabat sartua zegoen.
Rockaren erritmoak lasaitzen hasi ziren, pop kantuen egiturara hurbilduz eta letra gehienek ez zuten krisiaren inguruko politikaren inguruan kritikarik egiten. Gainera, rocka industria handi batean bilakatu zen, produkzio garestia eta musika jakintza espezifikoa behar zituena, rocka medio baztertzailea bihurtu zelarik, batez ere gizarteko sektore baxuenetako gazteentzat, zeinak jada ez zuten rocka ihesbide moduan ikusten (ibid. 11).
Punka rockaren elitismoaren aurka sortu zen, bai aspektu musikalean eta baita rock izarraren inguruko ikuspegian ere. Punkak bere oinarriak rock musikaren estrukturatik hartu zituen, baina jotzerakoan abiadura azkartu, gitarrak distortsionatu eta ahotsaren bitartez errealitatearen gordintasuna oihukatzen zuten. Punkak hiriko zarata sintetizatzen zuen, gorputzaren eta musikaren bitartez hiriaren eta krisi sozialaren basakeria erreproduzituz. Zarata, musika, askatasuna zen, melankolia, gizarte gorrotoa.
Punka norbanakoaren emantzipazio proiektu bezala sortu zen, baina eraldaketa sozialera zuzendua. Adierazpen politikorako mekanismo bilakatzen zituen lengoaia, musika, estetika, artea, 26
gorputza, etab. gizartea mezu eta salaketa zuzenez bonbardatuz.
1976tik aurrera punka auzo pobreenetako hiri ezberdinetan zehar zabalduz joan zen eta erdi mailako klasean sartzen hasi zen. Beste edozein musika estilotan ez bezala, punka talde konkretu baten sorrerarekin lotua sortu zen: Sex Pistols. 1975ean sortua, 1976an debutatu zuten eta segituan lortu zuten publikoaren arreta beren musika distortsionatu, janzkera ausart eta jarrera probokatzaileekin. Lehenengo rock & rollaren sinpletasuna oinarritzat hartuta musika zakarra egiten zuten, soinu ezpuruz betea. Erritmo azkarra eta bolumen altuarekin bat letra ikonoklastak aurkezten zituzten eta haien zuzeneko emanaldiak ikusgarriak ziren. Zuzeneko hauetan ez zuten bikaintasuna bilatzen, aurreko hamarkadetan ohikoa zen moduan eta gustatzen ez zitzaizkien gauzen suntsiketara dei egiten dute. Beren diskoak zentsuratuak izan ziren, kontzertuak debekatuak eta agerraldi publikoak kontrolatuak. Taldea banandu zenean, 1978an, bost disko soilik utzi zituzten grabatuak, baina punk mugimenduak irudi eta sinbolo sorta handiak zituen jada subkultura bat sortu ahal izateko (ibid. 150-151).
Mugimenduak gorakada handiena 1977an izan zuen, Londresen punk taldeen ugaritzearekin. Punkaren zabalkundeak bere lengoaia zabaltzea ekarri zuen, musikara mugatzen ez ziren antolatzeko modu berriak sortuz. Mugimendu honek beste protesta mugimenduekin, artistiko zein politikoekin, hala nola anarkismoarekin, izan zuen interakzioagatik gertatu zen prozesu hau. Kontaktu honengatik kausa ezberdinei lotutako kolektiboak sortu ziren: animalien liberazioaren aldekoak, preso politikoen aldekoak, kontrainformaziokoak, etab., beste mota batzuetako praktika sozialak, bideoak, liburuak, fanzineak, etxeen okupazioak, disko eta liburu banatzaile independenteen sorrera, etab. sortu zirelarik (Restrepo op. cit.: 13) Mota honetako aktibitateekin “zuk zeuk egin” filosofia zabaldu zen, autogestioan oinarritua eta kontsumismoaren kulturaren aurka zihoana.
Punkak bere konplexutasunean tendentzia ugari ekarri zituen, no future, nihilista eta autosuntsitzailetik,erresistentziaren punk ekintzaile eta kontsekuentera. Punkaren barnean sortutako bide ezberdinak mundu osoan zehar barreiatu ziren izateko arrazoi bat zegoen testuinguruetan 27
Tendentzia guzti hauek bi polo nagusitan bana zitezkeen: espresiboa eta ekintzailea. Espresiboak autosuntsipenaren, nihilismo zinikoaren eta probokazioa probokazioagatik diskurtsoaren alde egin zuen. Honekin erlazionaturik, polo honetan droga artifizialen kontsumoa nagusitu zen, moda gero eta sofistikatuagoa bilakatu zen eta gorputz eskulturan eta dantzatzeko moduan ere aldaketak eman ziren. Alde aktibistak berriz, zenbait ekimen politiko-kulturalekin bat egin zuen eta protesta antiarrazista eta antimilitarrekin bat egin zuen.
Punkiek hippienganako aurkakotasuna adierazten zuten arren, gero eta antzekotasun gehiago zituzten mugimendu honekin2 Itxuraz zituzten ezberdintasunak, bataren baikortasun kolorista bestearen ezkortasun ilunaren aurrean, bi egoera historiko erabat ezberdinen metafora izan litezke, hirurogeigarren hamarkada zoriontsua eta krisi garaia (Feixa op. cit.:152-153).
Laurogeigarren hamarkadako punka Estatuak eta ezkerrak ezarritako parte-hartze arauak deseginez agertu zen. Hamarkada honetan parte hartze modu ezberdinak eta kontrakultura adierazpen ezberdinak garatu ziren musikaren bidez, musika egiteko modu hauen bitartez beste lengoaia politiko bat sortu zen eta protestarako espazio berri bat ireki. Kantuen bitartez protestarako bide zuzena ahalbidetu zen, beste parte hartze moduetan ez bezala, eta parte hartze zuzen hori kontzertuaren bidez lortzen zen (Restrepo op.cit.:31).
Kontzertuek antolatzeko modu berri bat errepresentatzen zuten, kontzertuak espazio publikoa inbaditzeko modu bat izan baitziren, soinuaren bitartez espazio publiko tradizionala gaindituz. Bertan egotea borrokatzeko modu bat zen, bizitza eta bertatik eratorritako gatazkei aurre egiteko modu bat.
Punkak estetika bat ere ekarri zuen, musika eta estetika munduan bizitzeko eta honi aurre egiteko modu bilakatu zirelarik. Beste edozein estilotan ez bezala, punkak begietatik sartzen ziren eta maskara ikusgarri bezain ezohikoa erakusten zuten. Gorputza-imajina berezko espazio bezala aldarrikatuak izan ziren, hautamen askearekin erlaziona daitekeena, punk mugimenduan nagusitu ziren “zuk zeuk egin” eta “nahi bezalakoa izan” mezuekin. Norma normarekin apurtzea zen. 2 . Sistemaren kritika orokor bat planteatzen zuten (anarkismoan oinarritua), instituzio alternatiboen sorrera bultzatu zuten (autogestionatutako artisau kooperatibak, kolektibo artistiko-musikalak...), sorkuntza kultural propioak eratu zituzten (janzkera, bideoak, musika, antzerkia, fanzineak...) eta kultura hegemonikoak estrategia berdintsuekin tratatu zituzten (satanizazio periodistikoa, ikuskapen poliziala, beren eduki ideologikoen gutxiestea...). 28
Aspektu musikalean punkak zenbait autore eta estiloen ezaugarriak berrartzen zituen: David Bowieren musika, glitter-rock estiloa, proto-punk amerikarra (Ramones), mod inspirazioko londondar rocka, rhythm & bluesa, soula, reggaea. Bateraezinak ziruditen estilo anitz hauen bateratzeak, janzteko modu eklektikoa ekarri zuen halaber: rocker itxurako larruzko kazadorak eta tupeak, skinhead estiloko bota eta mokasinak, tubo motako galtzak galtzerdi koloretsuekin, zikinkeria hippya, sado-maso korrea eta kantatuak... guztia kateorratzez josia. Punkak harturiko unitate estilistiko anitzak erasokortasun baten espresio ziren, frustrazio eta ezinegon baten ondorio, nahiz eta aniztasun horretatik abiatu jendartearentzat ulerkorra zen lengoaia bat osatzen zutenak (ibid. 152).
Punka botererik gabeko klase sozialetako gazteen mugimendu bezala sortu zen gainontzeko gizartearen kontra. Laurogeigarren hamarkadan tribalizazio prozesu orokor bat eman zen gazteen artean, gazte eta ez hain gazteak mugimenduak sortzen hasi ziren talde ezberdinekin lotuz, hauetako bakoitzak sinbolo identitario bereizgarriak zituztelarik estetika jakin batzuetan adierazten zirenak.
Euskal Herrira punk mugimendua hirurogeita hamargarren hamarkada amaieran iritsi zen baina esan daiteke laurogeigarren hamarkadan izan zuela zabalkunde handiena eta laurogeita hamargarren eta hurrengo hamarkadan ere punkak bere presentzia izaten jarraitu badu ere hamarkada hauen igaroan punka eraldatuz joan da. Ingalaterran sorturiko punk mugimendua mundu osora zabaldu zen zentzua zuen testuinguru ezberdinetan ezarriz, oinarriak bereganatuz baina lekuko egoerara moldatuz. Euskal Herrian punk mugimendu propioa sortu zen punk transnazionalarekin elementu komunak zituena baina baita ezberdintasun eta berezitasunak ere, punka irakurketa ezberdinak zituen sintoma soziala zen.
euskal musikagintzan, lehenengo aldia zen rock kantu propioak sortzen zirela eta beren gai propioak jorratzen zituztela eta gainera euskaraz.
Laurogeigarren hamarkadaren hasiera gatazka eta krisi garaia izan zen, Trantsizioaren amaiera eta demokrazia parlamentario-monarkikoaren ezarpenaren garaiak ziren. Biolentzia eta gatazka eguneroko ogia ziren: 1981eko estatu kolpe militarra, ETAren atentatuak, GALaren erailketak, Lemoizeko zentral nuklearraren aurkako borroka... Gainera, aurretik zetorren krisi ekonomikoak berean jarraitu zuen industriako grebak indar handiz jarraitu zutelarik. Aspektu sozialei dagokionean berriz, lehenengo Gaztetxeen sorrera eman zen 1981an Oñati eta Azkoitian.
Testuinguru honetan gertatu zen euskal punkaren eztanda eta lehen taldeak sortzen hasi ziren Zarama (1977), Eskorbuto (1980) eta Hertzainak (1979) esaterako, eta baita sona handia lortuko zuen emakume talde bat ere, Las Vulpes (1981). Urte hauetan sortu ziren baita ere lehen diskoetxe (Soinua, Discos Suicidas, Elkar) eta fanzineak (Destruye!, Resiste, Muskaria), lehen irrati libreak eta lehen gaztetxe okupatuak (Andoain, Tolosa).
Lehenengo fase hauek garai zailak ziren eta punken borroka kontzertuak emateko lekuen bilaketan zentratu zen, oraindik ez zegoen planteamendu argirik eta mundu anglosaxoiko eskema musiko-estetikoak erreproduzitzen zituzten (Porrah 2006:127). Izan ere, Euskal Herriak lotura estua zuen Irlandako eta Ingalaterrako musikarekin Madrileko rockarekin gertatzen ez zen bezala.
Laurogeigarren hamarkadan punk-rocka zabaltzen hasi zen garrantzi berezia izan zuelarik Donostian The Clash talde ingelesak eman zuen kontzertuak, talde hau euskal rockean eragin handia izan zuen taldea izan baitzen. Euskal Herrian zehar punk musika zabaltzen hasi zen talde andana sortuz. Bilbo Handiaren aldirietan, Nerbio ibaiaren ezkerralde zigortuan moda bitxi bezala iritsi zen punka gizarteari kritika bortitza egiteko tresna bilakatu zuten Zarama eta Eskorbuto bezalako taldeek. Herrialdeko beste alde batzuetan ere, herri industrializatuetan batez ere, talde andana sortzen hasi zen Basura, Cirrosis, Rip (Orereta-Arrasate), La Polla Records (Agurain), Kortatu (Irun) batzuk aipatzeko.
Punk eszenak eboluzionatzen jarraitu zuen eta 1983an OTANen aurkako kontzertu baten harira Nafarockeko ordezkariek Rock Radical Vasco izendapena ezarriko zien bizi bizian zegoen EHko punk-rock mugimenduari, punkaren barnetik askotan gustatu ez den izendapena eman izan zaion instrumentalizazioagatik. Izan ere, Rock Radical Vasco delakoak ezker abertzalearekin lotura 30
estua izan zuen, argi geratu zena 1985ean Herri Batasunatik abian jarri zuen Martxa eta Borroka bezalako kanpainekin.
Laurogeigarren hamarkadako bigarren erdian punk subkultura sakonduz joan zen, suntsiketatik haratago zihoazen alternatibak planteatzen hasi ziren eta era beran, mugimenduaren dibertsifikatze prozesu bat eman zen. Laurogeigarren hamarkada erdialdetik punk mugimendua Iparraldean ezarri zen, euskal rocka bertan sortu zen arren punk mugimendua ez baitzen iritsi 1984. urtera arte, batez ere punkaren bigarren olatuko sinbolo bilakatu zen Kortatu talde iruindarraren eskutik. Beraz, behin martxan jarrita eta oinarri soziokultural eta materialak ezarrita, talde berriak eta kontzertuak ugarituz joan ziren aurreko urteetako taldeen disko berriekin batera.
Hamarkadaren amaieran egoera aldatuz zihoan, berritzaileak izandako jarrerak jada ez ziren hain berriak eta punka estereotipatze prozesu batean murgiltzen ari zen, indarra eta bortizkeria galduz eta musikalki estiloen arteko mugak lausotuz, laurogeita hamargarren hamarkadako mestizajea aurreikusten zelarik.
Laurogeita hamargarren hamarkadan punkean mestizaje estilistiko eta musikal bat eman zen estilo eta janzkeren heterogeneitatean ere ikusten zena. Euskal punk-rockak parte hartze handia izan zuen ekimen kolektiboetan, gaztetxe eta jai alternatiboetan nahiz aldarrikapen ezberdinen alde (amnistia, internazionalismoa, intsumisioa, ekologia, euskara...). Feminismoa ordea ez da aldarrikapen hauen artean aipatu daitekeenetako bat, izan ere mugimendu feministatik punkrockean zebiltzan emakumeak ez ziren ondo ikusiak izan punkaren lehen urteetan. Gerora jarrera hau aldatzen joan bazen ere, musika honen produkzioan zeuden emakumeen eskasiak zaildu egiten zuen harremana.
Laurogeita hamargarren hamarkadako bigarren erdia punk-rockean aritutako musikarien heriotzak markatzen du Eskorbuto taldeko Josu eta Juanma (1994), Cicatrizeko Natxo eta Pedro (1995-96), Vomitoko Victor, Ripeko Portu edota Vulpeseko Lupe beste askoren artean. Hasierako punk haren protagonisten heriotzak laurogeita hamargarren hamarkada eta mende berriaren hasiera markatuko ditu eta haserako musikari eta talde hauen mitifikazio prozesu bat emango da, batez ere generazio berrien artean.
zati bilakatuak ziren jada eta talde berri hauek punkaren haserako taldeen bertsioak egiten jarraitzen zuten eta taberna eta festa giroan ere nagusi ziren oraindik ere. Garai honetan ere, emakumeen presentzia eskasa zen Euskal Herriko taldeen artean.
Mende berriaren hasieran musikaren egoeran aldaketak ematen jarraitzen dute eta lantzen diren estiloen aniztasuna hazten doa. Dena den, oraindik ere punkak garrantzia handia du EHko musikan, generazio berriek garai ezberdinetako punk taldeak ezagutzen dituzte eta herri gehienetan punk talde gazteak sortzen jarraitzen dute. Lehen esan den moduan, haserako punkeko protagonista izandako musikari eta taldeen inguruan nolabaiteko mitifikazio bat eman da, batez ere talde batzuekiko, Eskorbuto edo Las Vulpes izan daitezkeelarik bi adibide. Azken urteetan bestalde skin mugimenduaren gorakadarekin punk eta skin mugimenduen arteko lotura estua eman da.
Emakumeen egoeran aldaketa handirik ez da nabari. Ia herri guztietan sortzen diren mutil talde punken aurrean neskez osaturiko taldeak eszepzioa izan dira. Punk-rock musika egiten duten taldeetan aritu diren emakumeen artean gehiengo nagusia abeslari moduan izan da atzean mutilez osaturiko banda duelarik, baina instrumentuetan aritu diren emakumeak berriz oso gutxi izan dira. Emakume taldeak eta emakume musikariak punk musikan aritu diren arren talde ezagunenen artean egon ez direnez azterketa sakonago bat egin beharko litzateke Euskal Herrian egon diren emakume musikariak eta taldeak ezagutzeko. Punkaren inguruan egindako liburu eta dokumentaletan emakumeen presentzia eskasa izan da, esate baterako, Huan Porrah-k euskal punkaren inguruan egindako azterketan Negación punk en Euskal Herria liburuan argitaratua, azterketan sartutako kantuetan berrogeita zazpi taldeetatik bakarrean hartzen zuen parte emakumeren batek eta hau adibide bat besterik ez da hainbat liburu eta dokumentalen artean.
Emakume taldeak edota emakumez osaturiko taldeak urriak izanik ezagutzera eman diren taldeen artean gutxi dira emakumez osaturikoak Las Vulpes delarik eszepzio nagusia. Las Vulpes taldearen fama ez zen ordea beren musikak lortutako arrakastagatik eratorri, telebistan izandako emanaldi baten ondorioz gertatutako eskandalu baten ondorioz baizik.
1982ko urrian Carlos Tena kazetari eta musika kritikoak lau euskal talde hautatu zituen TVE kateko “Caja de Ritmos” telebista programarako, momentu hartan hau baitzen bertako zuzendaria. 32
Hasiera batean Las Vulpes taldearen parte hartzea ez zegoen aurreikusia baina talde batek huts egin zuen eta Las Vulpes taldeak ordezkatuko zituela hitzartu zuten.
Urriaren 9an izan zen grabaketa eta emaitzaz gustura geratuta Tenak bideoa 1983ko apirilaren 13an emititu zuen bertan Las Vulpes taldeak The Stooges taldearen “I Wanna Be Your Dog” kantuaren bertsioa interpretatzen zutelarik “Me gusta ser una zorra” izenburupean. Hasiera batean bideoklip arrunt baten emisioa izan behar zuena izugarrizko gertaera mediatikoa eta espainiar telebistako istilu larrienetarikoa bilakatu zen.
PSOE boterera iritsi berria zen eta eskuindarrak istilu bila zebiltzan, hauteskundeak hurbil zeuden eta interesak zeuden TVEko zuzendaria zen Jose Maria Calviño kargutik kentzeko. Larunbat goiz batean emititua, gutxi izan ziren emisioa ikusi zutenak baina egun batzuk beranduago ABC egunkari eskuindarrak “Me gusta ser una zorra” kantuaren letra publikatu zuen eta izugarrizko hedapena izan zuen berria izan zen egunkari guztietako editorialetako gaia izatera iristeraino. Camilo Jose Cela, Antonio Gala eta Francisco Umbral bezalako pertsonaiek ere gazte hauen emanaldiaren inguruko hausnarketak plazaratu zituzten.
Celfa (Centro de estudios para la familia) erakundeak gogorki protestatu zuen eta Telebista Duin Baterako Komisoak (Comisión por una Televisión Digna) programaren arduradun zen Carlos Tenaren eta TVEko presidentea zen Jose Maria Calviñoren dimisioa eskatu zuen. Eskandalua hain izan zen handia Estatuko Fiskaltza Nagusiak “Caja de Ritmos” programari kereila kriminal bat ezarri ziola zeinaren ondorioz Carlos Tenak dimititzeko beharrean ikusi zuen bere burua. Bestalde, Loles Vazquez kantuaren letraren sortzailea eskandalu publikoagatik denuntziatua izan zen eta hiru urte pasa behar izan ziren kasua artxibatu arte.
Bazirudien Vulpeseko neskek Sex Pistol taldekoek telebista britainiarrean izandako eskandaluaren antzekoa bizi zutela, baina hauek emakume izatearen gehigarria zuten eta horrek gauzak asko aldatzen zituen. Beren emanaldiak espektakulu erotikoa espero zuten gizonezkoez bete ziren eta emanaldietan mota guztietako irainak eta erasoak jasan behar izan zituzten
Las Vulpes taldea erreferente bilakatu zen punkaren munduan eta oraindik ere erreferente izaten jarraitzen du indarrean dagoen Hego Ameriketako punk mugimenduan ere. Punkean ibilitako emakumeek talde honetan izan dute oinarria sarritan eta “Me gusta ser una zorra” kantu bertsionatua emakume askorentzat ereserkia bilakatu da.
Lana egiterakoan azken urteetan zientzia sozialetan izan diren aldaketei jarraiki Geertzek proposatzen duen moduan antropologia literaturaren mundura hurbiltzearen ideiarekin bat egin nahi izan da, bere esanetan horrela antropologoa pertsona moduan azaltzen baita eta emozioen zirrara iristarazten baitigu (Geertz 1989), zientifikotasuna frogatu behar horrek sortutako idazkera normatibotik askatzeak zientzia sozialei bide berriak irekitzen baitizkie. Kasu honetan Jone Miren Hernandezen auto-aren kontzeptua jarraituz (Hernandez 1999) gaiarekin izandako esperientzia lanean islatzeak lanari ekarpen ezberdin bat ematen dio neure burua informatzaile moduan ulertuz. Bestalde, musika bezalako gai bat lantzerakoan, sentsazio eta sentimenduekin hainbeste lotzen dena, idazkeraren askatasunak eta pertzepzio propioen adierazpenak baliagarriak dira zenbait aspektu azaltzerako orduan.
Elkarrizketak prestatzerakoan esperientzia pertsonaletan bizitakoaz nahiz lehenagotik landutako bibliografian oinarriturik gai konkretu batzuen inguruan gidoi bat prestatu zen elkarrizketa gidatzeko asmoz, elkarrizketa modu dinamiko eta irekian gauzatuz musikarien esperientziak jasotzea izan baita xedea eta elkarrizketatu bakoitzari askatasuna eman zaio bere bidetik joateko eta nahi zuena azaltzeko. Bestalde ikerketa prozesua irekia izan da hasierako planteamendua berrikusi eta eraldatu egin delarik prozesuak aurrera egin ahala. Honela, gidoiak ere irekiak izan dira eta elkarrizketetan ikusi diren gabezia edo falten arabera eraldatua izan da. 34
Helburua ez da musikari edota talde jakin batzuen esperientzia konkretuan sakontzea baizik eta emakume hauek izan dituzten esperientzia pertsonalak ezagutzea eta hauetatik abiatuz emakumeen parte hartze baxuan eragina izan dezaketen zenbait aspekturi buruz informazioa lortzea. Azterketa hau artisten auto pertzepzioan zentratu da beraz musika eta ibilbide musikalen kanpo analisiaz baino gehiago.
6.2. Helburuak
1. Punk-rocka genero ikuspegitik aztertzeak duen garrantzia azaltzea. 2. Punk-rockean parte hartu duten emakumeen esperientziak ezagutzea 3. Generazio ezberdinen arteko ezberdintasunak aztertzea 4. Emakumeek punk-rockean duten parte hartze baxuaren zergatiak aztertzea
Landa lana gauzatzeko erabilitako teknika elkarrizketa sakonen erabilera izan da. Elkarrizketa hauek gauzatzeko lehenik eta behin norabide bezala erabili den gidoi bat ezarri da elkarrizketatu guztiak oinarri berdinaren gainean elkarrizketatuak izan direlarik. Dena den, gidoi hauek irekiak eta dinamikoak izan dira elkarrizketa bakoitzak bere bidea jarraitu duelarik.
Elkarrizketak zuzenduko zituen gidoia prestatzerakoan alde batetik musikarien jardunarekin erlazionatutako hainbat aspekturen inguruko galderak prestatu dira izandako esperientziak ezagutzeko eta emakumeen parte hartze baxuaren inguruan informazioa eman dezaketelako. 35
Landa lana ekaina amaiera eta uztaila hasieran gauzatu zen eta emakumez osaturiko taldeetan parte hartutako emakume euskaldunak izan dira elkarrizketatuak. Elkarrizketatutako emakumeek instrumenturen bat jotzen dute edota jo dute emakumez osaturiko talderen batean eta talde honek punk estiloa edota honekin erlazionatutako estilo nahasketa bat egiten du. Emakumez soilik osatutako taldeetan parte hartu duten emakumeei elkarrizketatzeak bidea ireki du bide batez gainontzeko taldekideen esperientziak ezagutzeko ere neurri batean.
Lehenik eta behin, aipatzekoa da punk-rockean aritutako emakume musikarien eskasiak kontaktuak lortzerako orduan ekarri zuen zailtasuna, gainera momentu honetan oso gutxi baitira musika munduan jarraitzen dutenak. Emakume hauekin kontaktatzeko jada ezaguna zen talde batez gain sare sozial birtualak erabili dira, myspace gunea batez ere sare sozial honetan talde ezberdinek beren musika eta bideoak eskuragarri jartzeaz gain hauekin kontaktua lortzeko erraztasunak ematen baitituzte. Internet bidezko lehen kontaktu honen ostean erantzuna emandako musikariak oso interesaturik azaldu ziren ikerketaren inguruan eta elkarrizketa egiteko prest. Aipagarria da emakume hauek elkarrizketetarako izan duten predisposizioa eta ilusioa ikerketaren inguruko azalpenak ematerakoan berebiziko interesa agertu zutelarik. Bestalde, elkarrizketatuek interesa azaldu dute proiektuan parte hartuko zuten beste musikariekiko eta guztiek azaldu dute emakume musikariak ezagutzeko eta elkarlana sortzeko gogoa.
6.4. Elkarrizketatuak
Elkarrizketen mamia hiru ataletan aurkeztua izango da musikaren esperientzian presente dauden aspektu ezberdinekin erlazionatzen direnak. Lehenik eta behin, punkera izandako hurbilketa azaltzen da eta talde bat sortzeko bidea. Ondoren, taldea jada eraikia, kontzertuak emateko garaia iristen da eta kontzertuetan izandako bizipenak anitzak izan ohi dira hauen inguruan hitz egingo delarik. Amaitzeko, hausnarketarako tartea egingo da musikariek izandako esperientzietatik hausnartuz.
Azterketa hau egiteko orduan interesa artisten esperientzian eta auto pertzepzioan ezarri da beren musikaren kanpo analisian baino gehiago, elkarrizketen bitartez musikarien hitzak pribilegiatu nahi izan dira beraien bizipenak garrantzitsutzat hartuak direlako eta punkean aritutako emakume gutxi horien artean egonik hauen esperientzia eta bizipenak ezagutzea ezinbestekoa irizten delako. Era berean, lehen aipatu den bezala musikarekin neronek izan dudan esperientziaren pintzelada batzuk ere azalduko dira, ikerketa egiterako orduan erabakigarria den faktorea irizten baita ikertzailearen abiapuntua eta esperientzia ezagutzea lana baldintzatzen duten faktoreak baitira.
Askotan musikaren beharra sentitu izan dut, sentimenduak prozesatzeko tresna bezala, sentimendu ilunak batez ere, inon azaltzen ez diren sentimendu horiek, eta horregatik musika ilunaren behar hori. Punka sentimendu ilun horien inguruan dabilen musiketako bat da, sentimendu horiek azaleratu egiten ditu, kanporatu, ondoezaren soinua da. Niri musikaltasun ilun horrek erakarri ninduen lehen momentu batean, oraindik letrak ulertzen ez nituen garai hartan, baina gerora baita bere alde errebindikatzaileak ere, errealitatea azaltzeko modu gordin horrek. Izan ere, punka mugimendu kontrakultural moduan sortu zen musikaren bitartez espazio alternatiboak sortzeko helburuarekin eta kolektiboki inposatu nahi izaten den errealitatearen ikuskera lineal eta homogeneizatuaren aurrean diskurtso berriak garatzeko helburuarekin.
McClaryk zioen moduan signifikatua ez da obraren sorkuntzan ematen honen harreran baizik eta ondorioz musika estilo beraren aurrean pertsona ezberdinek izandako loturak ezberdinak dira. Kasu honetan ere elkarrizketatutako emakumeek esperientzia eta lotura ezberdinak izan dituzte punk-rockarekin bakoitza bere testuinguru eta bizipenekin erlazionaturik. Loles eta Leire dira punk musikatik gertuen koka daitezkeenak hauek punk musika gordina egiten duten taldeetan ibilitakoak baitira eta hauek espresiorako tresna bezala ikusten dute punk-rock musika.
Maitane eta Olatzek, berriz, jo duten taldeetan punk-rocka beste estilo batzuekin uztartu dute eta honek eragina izan du punka definitzerako orduan. Olatzentzat musika festa giroa da, ez du hainbeste bere espresio bide edo alde aldarrikatzailetik bizi baina era berean bere bizitzan garrantzia asko du musikak, garrantzia gehiago ematen diolarik musikalitateari mezuari baino.
Lehen esan bezala, txikitatik erakarri ninduen musika izan zen punk-rocka baina bada punkak garrantzia berezia hartu zuen momentu bat eta berdina gertatu zen elkarrizketatuen kasuan ere denek adin berdinean kokatzen baitute estilo honekin izandako lehen kontaktua, 15-16 urteren inguruan. Adoleszentziaren garaia da, musikak protagonismo handia duen garaia, gure pertsonalitatea definitzen hasten gara eta musikak paper garrantzitsua betetzen du prozesu horretan.
Musika estilo honetara hurbiltzerako orduan garrantzitsua den beste faktoreetako bat ingurua izaten da, batez ere musika jotzen hasterako garaian. Elkarrizketatuek inguruko jendearen bitartez ezagutu zuten musika estilo hau (lagunak, familia, mutil-laguna) eta guztiek zuten musikariekin kontaktua. Kasu batzuetan familiako kideak ziren musika munduan sartuta zebiltzanak eta beste kasu batzuetan lagunen bidez ezagutu zuten musika hau, ohikoa den beste faktore bat mutil-laguna musikaria izatea da eta honen bidez hurbiltzea musikaren mundura. Bestalde, kontzertuetara hurbiltzeak eta entsegu lokalak ezagutzeak eragin handia du musika egiteko irrika sortzerako orduan.
Mavis Baytonek Ingalaterrako emakume musikarien inguruan egindako ikerketan ondorioztatu zuen rockean instrumentuak jotzen zituzten emakumeen gehiengoa ezohiko famili giroetan heziak izaten zirela, genero bereizketarik gabeko giroan (Bayton 1997:38). Elkarrizketaturiko guztietan familiaren aldetik ondo hartua izan zen talde batean jotzen hasteko nahia eta kasu guztietan familiaren babesa izan zuten, kasu askotan laguntza ekonomikoa ere jaso zutelarik talde batean hasteak dirua suposatzen baitu. Dena den, elkarrizketatuak ohartzen dira emakumeentzat zailtasunak handiagoak direla familiaren onarpena lortzerako orduan, batez ere punk mugimenduaren hasieran.
Punkak ekarri zuen iraultzetariko bat musika produkzioa formakuntza musikal teknikorik 40
gabeko pertsonengana zabaltzea izan zen. Honek iraultza handia suposatu zuen lehenagotik zeuden musika herrikoiko estiloek, rock and rolla kasu, jakintza tekniko handia eskatzen baitzuten. Punka jakintza minimo batekin jo zitekeen estiloa zen, akorde pare bat eta erritmo pare bat kontrolatzea nahikoa zen. Behin instrumentua hartzea erabakita ikasketa prozesua dator, errepikapenean eta konstantzian oinarritzen den ikasketa. Inguruko jendearen aholku eta laguntza izan arren instrumentua jotzen ikastearen prozesuan bakarrik sentitu dira asko.
Beste kasu batzuetan txikitatik jotzen zuten instrumentu bat zen gerora taldean joko zutena eta taldean hasterakoan taldeko beste partaideei erakusten zietenak ziren. Emakumez osaturiko lehen taldeetan ohikoena zen taldea osatzerakoan taldekideen erdiak gutxienez jo behar zuten instrumentua jotzen ez jakitea eta jakintza minimo bat zutenak taldekideen irakasle bilakatzen ziren. Kasu honetan punka irtenbide bat izan zen taldea sortzeko lehen pausoa ematerakoan punk musikan teknika bigarren mailan geratzen den faktorea baita garrantzitsuena adierazten dena eta adierazteko modua dira eta ez gaitasun edo jakintza teknikoa punk musika akorde sinple batzuetan, erritmo azkarretan, garrasian eta distortsioan oinarritzen baita.
Musikari beteranoenen kasuan lehen momentu batean inguruan zituzten gizonen taldeekin jo nahi izan zuten baina hauek ez zieten instrumentuak jotzen utzi abeslari moduan onartzen zituzten bitartean. Esperientzia hau erabakigarria izan zen emakume talde bat osatzea planteatzeko momentuan. Mavis Baytonek Ingalaterrako rock musika egiten zuten emakumeen inguruan kaleratu zuen lanean rock musikan aritutako hainbat emakumeri egindako elkarrizketetan oinarrituz, sorreratik punk-rock musika gizonen terrenoa izan dela adierazi zuen (ibid.). Emakumeei domeinu maskulino honetan parte hartzea permititzen zitzaien aldietan abeslari rola soilik zegoen irekia benetan emakumeen parte hartzera. Orokorrean, gizonek ez zituzten emakumeak baxuak, bateria edo gitarra elektrikoa jotzen entzun nahi, ez behintzat beren taldeetan. Emakumeak margenetan bakarrik zeuden onartuak, fan eta groupi moduan.
Punk-rock taldeei begirada bat boteaz ikusten den faktoreetako bat dagoen banaketa zorrotza da gutxi direlarik emakume eta gizonezkoez osaturiko taldeak eta hala gertatzen denean gizon talde batean abeslari emakumea izaten da. Kasu batzuetan ikusten dira emakumeak gizonezkoen taldeetan instrumentuak jotzen baina kasu hauetan teknika eta ibilbide luzeko emakumeak izan ohi dira. Neskak instrumentua hartzerakoan beraz askotan behar bat bezala ikusi izan dute emakumez osaturiko taldea egitea gizonezkoen taldeetan ez baitziren onartuak abeslari paperetik kanpo.
taldeak izan ohi dira musika lagun arteko dibertsio modu bezala ulertzen duten taldeetan hain zuzen ere.
Beste alde batetik, rock instrumentuak jotzen dauden emakumeen eskasia azaltzeko arrazoien bila instrumentuaren beraren ezaugarriak hartu izan dira arrazoitzat, ez direla emakumeentzat egokiak, handiegiak eta pisutsuegiak irizten baitira hauentzat. Elkarrizketaturiko emakumeei ordea instrumentuak jotzerako orduan ez zaie iruditzen emakume izateagatik zailtasuna handiagoa denik instrumentuen dimentsioa edota behar den indarra ez delarik hartzen instrumentu hauek emakume gutxiagok jotzearen arrazoi bezala.
Laurogeita hamargarren hamarkadatik aurrera gero eta gehiago dira punk-rockean erabiltzen diren instrumentuak lantzera animatzen diren emakumeak eta honek jakintza teknikoak dituzten emakumeen kopurua asko igotzea ekarri du. Aipatzekoa da nahiz eta instrumentuak jotzen dituzten emakumeen kopurua handitu egin den oraindik ere askok ez dutela talde bat osatzeko pausoa ematen eta pausoa ematen dutenetatik askok eszenatokira igotzeari errefusatu egiten diotela musika emanaldiak lagun arteko esparrura mugatuz.
Emakume musikariak ugaritzeaz gain instrumentu hauek ikasteko garaia ere aurreratu egin da bai neska eta bai mutilen artean egun musika eskola askotan gitarra elektrikoa, baxua eta bateria irakasten diren instrumentuen artean baitaude. Honek ekarri du egun neska gazteez osaturiko taldeen sorrera batik bat eremu anglosaxoian eta izugarrizko teknika duten nesken agerpena, agerian uzten duena gorputzaren osaerak ez duela zer ikusirik birtuosismoan.
Emakumeek punk-rockean duten parte hartze baxuaren inguruan egin diren azterketetan aspektu teknikoarena ere sarri aipatua izan den faktorea da. Ezin da ahaztu punk-rock musika ekipo elektrikoetan oinarritua dagoen musika dela eta horregatik, azterketa honetan instrumentu elektrikoak kontrolatzen dituzten emakumeei egin zaizkie elkarrizketak eta aspektu honen inguruan galdetu zaie.
Ikerketa hauetan gizonezkoek jakintza teknologikoen inguruan izandako heziketa berezitua azaltzen zuten emakumeak musika honetara hurbiltzeko zailtasunen artean. Ekipo teknikoa kontrolatzen zuten galdetzean elkarrizketatuek hasiera batean jakintza teknikorik ez zutela adierazi dute baina denboraren poderioz ikasten den zerbait dela, gainera inguruan laguntza izan dute jakintza hauek bereganatzeko orduan bai beste talde batzuetako partaideen laguntzarekin eta baita soinu teknikari batzuen jarraibideekin.
Lehenago aipatu den bezala punkaren izaera subertsiboak eta “zuk zeuk egin” filosofiak bidea ireki zuen eta emakume asko animatu zituen instrumentu elektrikoak hartzera eta kantuak konposatzera. Oholtza gainera igotzera bideratuak dauden taldeak sortzerakoan esanguratsua da 44
lehen talde hau emakumez soilik osatua izan ohi dela eta erabaki kontzientea izan dela gainera. Emakumez osaturiko taldea izateak nolabaiteko ilusioa eta harrotasuna ematen dien arren eta esangura handia duen arren beraientzat asko markatzen dute ez dutela aldarrikapen bezala ikusten.
Punk-rock taldeak zuzeneko taldeak izan ohi dira baina zuzeneko kontzertuen atzean entsegu ordu asko dago. Entsegu lokalak espazio itxiak izaten dira, garaje zaharrak gehienetan, iluminazio eta bentilaziorik gabeko zuloak. Hainbat entsegu lokal ezagutu ditut eta guztiek dute antzeko itxura, kable pila lurretik, bafleak, bateria, instrumentuen kaxak, maletak... baina baita zerbeza botila hutsak edo erdi beteak, gainezka dauden hautsontzi inprobisatuak, paper zati biribilduak... Musikariek orduak eta orduak pasatzen dituzte lokal hauetan eta gustuko momentuak izan ohi dira, sentsazio bereziak bizitzen dira bertan. Kantu baten sormen prozesua prozesu polita da oso eta kantuak borobil gelditzen diren momentua, guztiek batera hainbeste egunetan bueltaka ibilitako kantua jotzen den momentua zirraragarria izaten da, are gehiago taldea hasi berria denean eta etxean instrumentuarekin emandako ordu guztien emaitza ikusten denean. Entseguak sorkuntzaz eta musikaren interpretazioaz gozatzeko momentua dira.
Kantuen sormen prozesu horretan konposaketa musikalaz aparte letren konposaketa aurkitzen da. Punkak bere letren bitartez diskurtso propioak kaleratu nahi ditu diskurtsoen homogeneizazio prozesuaren aurrean, modu honetan beste bertsio batzuk existitzen direla adieraziz. Kantuak egiterako orduan planteamendu ezberdinetan oinarritzen dira taldeak punkarekin duten gertutasunarekin erlaziona daitekeena. Punketik gertuen daudenak, Las Vulpes (Loles) eta Ostikua Potrotan (Leire) kasu honetan, aldarrikapenerako tresna bezala erabiltzen dituzte, gustatzen ez zaiena salatzeko, beraien ikuspegia emateko eta aldarrikapenak luzatzeko. Kasu honetan emakumeen inguruko gaiak zuzenean jorratzen dituzte salaketa eta aldarrikapen zuzenak eginez.
Punketik urrunago dauden taldeetan berriz letrak sotilagoak dira, ez dira hain aldarrikatzaileak, gehiago bilatzen da poetikotasuna edota festa giroa. Dena den, emakumeek sortutako letrak izanik emakumeen ikuspuntua beti agertzen da aldarrikapen zuzenak egin ez arren.
Entzuteko modu guztien artean kontzertua da alde ludikoa eta estetikoa gehien betetzen dituena. Soinu eta dantzaren bitartez batasunezko erritual esperientzia bat ahalbidetzen da, esperientzia kolektiboa da eta musika giza taldearen mugimendu eta jarrerak koordinatzeko tresna erritual bezala erabiltzen da, musikaren bitartez norbanakoak mugitu eta esperientzia kolektibo baten parte egiten direlarik.
Bestalde, kontzertua asaskaldirako gunea ere bada, gizarteak eragindako gorrotoa askatzeko gunea. Horregatik kontzertuetan gorroto hori askatzeko saltatu, bultzatu, kolpatu eta garrasi egiten da, bizirik gaudela adierazteko modua da. Kontaktu fisiko horrek, gorrotoaren eta alaitasunaren interakzioaren ondorio dena, gorputzaren oinazea deuseztatzen du, nahiz eta jendea zauritua ateratzen den. Oinarrian energiaren elkartrukatzea da helburua musikaren erritmoaren bitartez, musikaren bibrazioak sentitzeak edozein motatako oinazea gainditzea ahalbidetzen du. Restrepok aipatzen duen moduan exortzismo moduko esperientzia da, “era una forma de exorcismo social, una especie de limpieza física y emocional que se volvía una terapia adictiva y necesaria para afrontar la realidad. El pogo es el retorno al baile trival, al baile en círculo colectivo” (Restrepo 2005:35). Punk kontzertuetan gauzatzen den dantza testuinguruari loturiko gorputz espresio bat da eta musika berriz, errealitatearen ondorio erritmikoa.
Kontzertuetara joateko lehen urte haietan inoiz baino zuzeneko gehiagotara gerturatzen ginen ia astebururo kontzertu batean izaten ginelarik. Kontzertuak bizitzeko modu asko daude. Batzuetan urrunetik ikusten den espektakulua da eta beste batzuetan espektakuluaren parte zara. Zaila da kontzertu batean sentitzen dena deskribatzea, kontzertuetan murgiltzen zaren momentuak bereziak dira, denboraren nozioa galtzen da eta konexio berezi bat sentitzen da musikarekin.
Punk kontzertuak intentsuak izan ohi dira, erritmo azkarrak dira eta geure egindako letrek kantuaren barnera sartzen gaituzte. Musikaren bortizkeria gorputzera zabaltzen da eta dantza bortitza izaten da inguruko jendearekin kolpatuz, lurrera eroriz, jendearen basoak airetik hegan... niretzat askapena da nahiz eta hurrengo egunean gorputz guztian mina sentitu, momentu horretan askea sentitzen naiz. Punk kontzertuetan, non aurreikusgarria den ostikadak, bultzadak, etab. jasotzea, ikusten da argien kontzertuaren plazerra hein handi batean “errenditzearen plazerrean” datzala.
Lehen aipatu bezala kontzertuen esperientziatik etorri zitzaidan ikerketarako gaia, agerikoa da oholtza gainera igotzen diren musikarien artean gizonezkoak direla nagusi, baina baita publikoaren artean ere eta batez ere kontzertuen gune nagusietan. Musikari hauek ere taldeetan jotzen hasi baina lehen kontzertuetan izandako esperientzietan ohartuak ziren emakumeen presentzia falta eszenatoki gainean eta baita publikoaren artean ere, kontzertuetan publiko moduan ibiltzen ziren garaian eszepzio moduan sentitzen zirelarik.
Kontzertuen inguruan galdetzerakoan banaketa argi bat nabari da elkarrizketaturiko musikariak ibilbide ezberdinak izan dituzten taldeetan egon baitira eta honek eragina du kontzertuetan izan dituzten pertzepzioetan. Maitane eta Leire, hogei urteren inguruan biak, talde bakarrean izan dute esperientzia zuzenekoetan eta kontzertuetan lagun giroan ibili izan dira lagunak diren talde ezagunekin batera joaz eta publikoaren gehiengoa ere lagunez osatua egon da.
Olatz eta Loles berriz hogeita hamar urte inguruan eta berrogei urte inguruan dabiltza eta talde batean baina gehiagotan jotzeaz gain inguru eta publiko ezberdinen aurrean jo dute. Hasiera bateko lagun arteko esperientziaz gain hiri ezezagun eta publiko arrotzen aurrean jotzekoarena ere ezagutu dute. Bi aukera ezberdin hauen artean nahiago dituzte lagun giroko kontzertuak, publikoa urria eta gertukoa den kontzertuak, milaka pertsona biltzen dituztenekin baino.
Kontzertuetan izan dituzten pertzepzio eta esperientziei buruz galdetzerakoan ezberdintasun hauek agerian geratzen dira. Alde batetik, talde gazteenak daude, emakume izateagatik jarrera ezberdintasunik nabaritu ez dutenak eta bestalde, beteranoenak daude, emakume izateagatik egoera ezberdinak bizi izan dituztenak. Publikoaren inguruan galdetzerakoan jada ikusten da diferentzia, talde gazteenek ez dute ezberdintasunik nabaritzen publikoan dagoen emakume eta gizon kopuruan. Gainera, azken urteetan gero eta emakume gehiago ikusten dela publikoaren artean azaltzen dute.
Esperientzia zabalagoa izan duten taldeetako musikariek berriz publikoan ematen den ezberdintasuna gehiago nabarmentzen dute. Izandako esperientziak zabalagoak izan dira eta publiko barietate handiago baten aurrean jo dute eta argi adierazten dute publikoaren gehiengoa maskulinoa izan ohi dela.
Kontzertuetan gertatutako arazo edota jarrera sexisten inguruan galdetzean ere banaketa oso nabaria da. Gazteenek, gehienbat beren inguruko herrietan eman dituztenak kontzertuak, lagun giroan, ez dute jarrera ezkorrik nabaritu zentzu honetan.
Beren gertuko zirkulutik atera diren taldeekin berriz bestelakoa gertatu da. Hasiera batean beren inguruko herrietan eta lagun artean jotzen zutenean jarrera horiek sumatu ez zituzten arren, denborarekin eta leku arrotzetan jotzearekin kontziente egin dira inguruan izandako jarrera sexistetaz.
Kontzertuetan ez ezik beste zenbait esparrutan ere nabaritu izan dituzte zenbait jarrera sexista eta honen adibide da zenbait kazetariren kasua.
Eszenatoki gainean egoteak esparru publikoan botere jarrera batean agertzea dakar, kontrol posizioan daude. Greenek azaltzen zuen displayer posizioan egotean mendebaldeko gizartean emakumeentzat ezarri diren bi modelo kontrajarrietan (birjina/prostituta) prostitutaren paperarekin erlazionatzen dira beren agerraldiek konnotazio sexual negatiboak izango dituztelarik. Musika egiteko duten kapazitatea zalantzan jarria da etengabe eta beren lorpen eta publikoa beren erakargarritasun sexualagatik lortuak direla iradokitzen zaie.
Konnotazio sexual negatibo hauek emakumeen gorputzaren presentziarekin areagotu egiten dira, emakumeen gorputza probokaziotzat hartzen delarik eta kontzertuen arrakasta edota hurbildutako jendea gorputzen erakargarritasunagatik dela entzun behar izaten dute sarri, beraien musika bigarren maila batean egongo balitz bezala.
bertako musika panoraman eta laurogeigarren hamarkadako testuinguruan telebistako emanaldi batean “Me gusta ser una zorra” kantuaren emanaldiak sortutako istiluen ondorioz taldearen emanaldietan espektakulu erotiko bat eskaintzen zutenaren ideia zabaltzera iritsi zen eta sexualitatearekin erlazionaturik dauden era guztietako irainak jasan behar izan zituzten.
Hamasei urteren inguruan zeuden neska haiek produktore eta musika industriako langileen eskuetan geratu ziren eta hauek etekin ekonomikoa ateratzeko helburuarekin Madrilen ezarri zituzten Espainian zehar bira bat egiteko. Sortu berria zen lau neskaz osatutako talde hura ordura arte Bilbo inguruan kontzertu gutxi batzuk bakarrik eman zituena eta bat-batean bortizkeria eta istiluen aurrean aurkitu ziren ia emanaldi guztietan gatazkak sortzen baitziren.
Produktoreek momentuko egoeraz baliatu nahi izan zuten komunikabideetan izandako oihartzunaren ostean musikari hauen lanetik etekin ekonomikoak atera nahi izan zituzten. Sortutako istilua pil-pilean zegoela atera zuten lehen diskoa baina taldekideek ez zuten pezeta bakar bat ere ikusi publikazio hartatik, diskografiakoek engainatu egin zituzten.
Garaiko beste talde batzuek izan zuten solidaritatea Vulpesen kasuan ez zela egon sentitu zuten. Beste talde batzuk jasan zituzten erasoek oihartzun handia izan zuten Eskorbutoren atxiloketak edota Negu Gorriak taldearen epaiketak kasu, baina ez zen horrela gertatu Las Vulpes taldekoek jasan zituzten irain, eraso eta epaiketekin.
Musikariei galdetzerakoan emakume bezala errazagoa ikusten duten kontzertuak lortzea guztiek eman dute baiezkoa onartu beharrekoa den zerbait bezala, baina berehala emakume izateaz gain beraien lanaren eta egiten duten musikaren ondorio ere badela azpimarratu nahi dute emakume gutxi egoteagatik kontzertuak lortzeko erraztasuna dutela onartu arren.
Musikariei beren esperientzia eta bizipenen inguruan galdetu ondoren hausnarketarako gonbita egin zitzaien zenbait gairen bueltan. Lanean zehar ikusi den bezala generazioen artean ezberdintasunak nabarmenak dira eta gizartean musikariekiko dagoen jarrera ere aldatu da. 56
Punk mugimendua maskulinoa izan da, batez ere punkaren lehen urteetan, punk mugimenduan zebiltzan emakumeak gutxi ziren eta are gutxiago musikari moduan zebiltzanak. Punkaren lehen urte haietan emakume punkek ez zuten emakumeengandik babesik sentitu ezta punk mugimenduan bertan zebiltzan emakumeengandik ere. Egungo emakume gazteen artean ordea bai ikusten dutela garaian falta izan zitzaien errekonozimendua eta babesa.
Egun berriz, emakumeen jarrera aldatuz joan dela dirudi eta taldeek emakumeen elkartasuna eta babesa nabariago dute. Elkarrizketaturiko musikari guztiek solidaritate eta laguntasun sentimenduak dituzte musikan dabiltzan gainontzeko emakumeekiko eta hasten ari diren taldeei laguntza eta animoak bidaltzen dizkiete.
Mugimendu feministaren inguruan galderarik egin ez bazitzaien ere elkarrizketetan mugimendu feministarekin izandako harremanen inguruko hausnarketak agertu dira. Guztiek adierazi dute ez direla feminismoaren aldarrikatzaile moduan sentitzen beren pentsaera adierazten 57
dutela baizik inongo diskurtsorik jarraitu gabe. Punketik gertuen dauden taldeek egiten dituzte aldarrikapen zuzenenenak baina aldarrikapen hauek ez dira feminista izatearen kontzientziatik eratorritako aldarrikapenak izan egunerokotasunean oinarritutakoak baizik.
Punkaren lehen urteetan feminismotik punk mugimendua ez zen begi honez ikusi eta talde feministekin izandako kontaktua ez zen baikorra izan. Bestalde musikariek ez zuten ez elkartasunik jaso emakume bezala erasotuak izan zirenean ezta elkarlanerako luzapenik jaso ere punkaren lehen urte haietan.
Ikerketaren funtsari buruz galdetzerakoan hasperenak eta kontzentrazio begiradak nagusitzen ziren, galdera potoloa da emakumeek musika estilo honetako taldeetan musikari bezala eta batez ere instrumentu jotzaile bezala duten presentzia eskasaren ingurukoa. Dena den, guztiek arrazoi kulturalak daudela oinarrian adierazi zuten. Batzuentzat musika mota honetan aritzearekin feminitatearen estereotipoekin hausten da punk-rockean daramaten jarrera ez baitator bat ezartzen diren estereotipoekin. Beste batzuk ordea, musika mota honetan ere femeninoa izan daitekeela defenditzen dute, feminitatearen definizioa zabalduz.
Elkarrizketen analisia egin ostean zenbait ondorio atera daitezke lortutako informazioaren bitartez. Dena den, eta kontuan hartuta ildo honetako lanik ez dela egin ez Euskal Herri mailan eta maila zabalagoetan ere gutxi, ikerketa honetatik gaira gerturatze bat soilik egin daiteke bidea irekia uzten delarik gai honen inguruan ikerketa sakontzen joateko.
Elkarrizketen bitartez punkean parte hartu duten emakumeen esperientziak gehiago ezagutzeko aukera izan da eta aspektu ezberdinen inguruan emandako informazioek parte hartze urri horren zergatietara gerturatzen gaituzte. Arrazoi hauen funtsera iristeko ordea ikerketa sakonago bat beharko litzateke interesgarria izango litzatekeelarik gizonezkoen esperientzia ere ezagutzea bi errealitateen artean dauden ezberdintasunetatik ere informazioa interesgarria lortu baitaiteke.
Lanaren hasiera urrun hartan zenbait helburu zehaztu ziren eta guztiak jorratu direla esan daiteke lehen esan bezala zenbait gai jorratzeko ikerketa sakonagoa behar den arren. Lehen helburuak musikan genero ikerketak egiteak duen garrantzia azaltzea zen eta alde teorikoa helburu horretara egon da zuzendua batez ere. Bigarrena berriz, musika honetan parte hartutako emakumeen esperientzia ezagutzea zen eta elkarrizketen eta ondorengo analisiaren bitartez helburu hau bete nahi izan da.
Markatu zen beste helburua generazioen artean eman diren ezberdintasunak ezagutzea izan zen. Horretarako generazio ezberdinetako emakumeei egin zaizkie elkarrizketak eta hainbat ezberdintasun nabaritu ahal izan diren arren egoera asko aldatu ez denaren sentsazioa dago. Vulpes taldekoek eta hauek errepresentatzen duten lehen punk hark gaitzespen handia jaso zuen gizartearen aldetik eta momentu gogorrak bizi behar izan zituzten. Momentu gogorrak punk mugimendua gaizki ikusia zelako, baina baita emakume izanagatik ere. Elkarrizketatuek ere adierazi dute aldaketa hau nabaritu dutela, baina oraindik ere asko dagoela egiteko punk-rock musikari emakume 60
eta gizonezkoen kopuruaren artean dagoen aldeak izugarria izaten jarraitzen baitu.
Las Furias taldeko Olatzek zioen moduan transtsizio momentu batean egon gaitezke eta emakumeen parte hartzea punk musikan eta beste hainbat esparrutan gehitzen joatea denboraren poderioz. Artista hauek ez dira egonean egoten diren horietakoak eta itxaropentsua da musika munduan buru belarri sartuak dauden emakume hauek hainbat proiektu dituztela martxan musikaren munduan emakumeek duten egoera aldatzeko xedearekin.
Azken helburua emakumeek punk-rock musikagile moduan izan duten parte hartze baxuaren zergatiak aztertzea zen. Galdera honen funtsera iristeko beharrezkoa izango litzateke ikerketa sakon eta zabalago bat baina dena den esan daiteke genero sistemak baduela zerikusirik parte hartze baxu honetan.
Genero identitateak gizartearen espektatiben eta instituzioen eta norbanakoaren espresioen arteko interrerlazioan sortzen dira. Egunero, pertsona bakoitzak generodun identitate bat performanceten du portaera eta norbanakoa azaltzeko moduan, performance hau da generoa errealitate sozial bezala mantentzen duena. Gainera, gizarteak generoa derrigortu egiten du, eta genero identitatearentzat egokiak diren portaeretatik at jokatzeak zentsura dakar. 62
Hala ere, bada genero normen aurka egiten duenik eta aktiboki muga instituzional zein pertsonalen aurka borroka egiten duenik. Emakumeek feminitatea dutenez espektatiba kultural moduan eta rocka maskulinitatearekin erlazionatua denez, rock musikari bezala identitatea eraikitzen duten emakumeek identitate erresistente bat eratu beharko dute, emakumeak izerditu dezaketela aldarrikatzen duena, salto egin dezaketela, garrasi egin dezaketela. Oro har, rock musika jotzea bera maskulinitatearen espresiotzat hartzen da, batez ere gitarra eta baxu elektrikoen kasuan hauek gizonezkoen gorpuaren luzapen moduan hartuak izan baitira. Jakinaren gainean egon ala ez, emakumeek rock instrumentuak hartzen dituztenean agian ongi etorriak izango ez diren mundu batean sartzen dira.
Musikaren munduan ematen ari diren aldaketak ikusita eta martxan jartzen ari diren proiektuak ikusita egoera aldatzen ari dirudi. Emakumeen presentziak eszenatoki gainean punk-rock musika eginez genero sistema problematizatzea dakar eta emakume horien presentziak sistema hau eraldatzera lagun dezake. Lucy Greenen hitzak jarraituz emakumeen posizio hartze honen aurrean izandako esperientzia musikala baikorra bada entzulea bere aurreiritziak ber/ebaluatzera irits daiteke eta genero sistemak gizartean nola funtzionatzen duen ohartzera irits daiteke (Green 1997). Nahiz eta kontziente izan honelako arrazonamenduak ez direla ohikoenak musika munduan eman daitezkeen genero rolen haustura horiek genero sistemen artikulazioan eragina dute eta eraldaketarako tresna izan daitezke.
10.1. Elkarrizketen gidoia Sarrera Punk-rocka -Noiz hasi zinen punk-rock musika entzuten? -Zer da punk-rock-a zuretzat? Zergatik erakartzen zaitu? -Noiz planteatu zenuen talde batean jo nahi zenuela? -Taldeetan jotzen zuen jendea ezagutzen zenuen? Nolakoa zen haiekin zenuen harremana? Emakumerik bazen?
-Nola sortu zen lehenengo taldea? Nola izan zen prozesua? -Zenbat taldetan egon zara? Nolako esperientzia izan da? -Nola izena du zuen azken taldeak? Zergatik? -Nola definituko zenuke egiten duzun musika? -Emakume taldea izatea erabaki zenuten ala horrela atera zen? Noizbait jo duzu edo planteatu duzu mutilekin jotzea? -Nolakoa da harremana beste taldeekin? Ezberdintasunik dago mutil taldeak izan ala emakume taldeak izan? -Nola hartu zuten etxekoek talde batean jotzen hastea? Oztoporik jarri zizuten ala animatu egin zintuzten?
Instrumentua -Lehenagotik jotzen zenuen instrumenturen bat? Nolakoa izan zen esperientzia hori? Oraindik jotzen duzu? -Nola hasi zinen taldean jotzen duzun instrumentuarekin? Norbaitek erakutsi zizun edo lagundu zizun hastapenetan? Nork? -Lehen taldean hasi zinenean bazenekien jada instrumentua jotzen ala proiektua martxan jarri zenean hasi zinen ikasten? -Noiz eta nola erosi zenuen lehen instrumentua? Zu zeu joan zinen erostera? Nolako esperientzia izan duzu instrumentu dendetan? -Instrumentuak zailagoak direla emakumeentzat jotzeko uste duzu? Zer deritzozu emakumeentzat bereziki egindako gitarrez/baxuez? Zuk nolakoa erabiltzen duzu? -Zein posturatan jotzen duzu instrumentua? Komodoa egiten zaizu? Zergatik dela iruditze zaizu? - Nola moldatzen zara ekipo teknikoarekin? Nola ikasi zenuen hau erabiltzen? Kontrolatzen duzu?
Entseguak -Non egiten dituzue entseguak? Nola lortu zenuten lokala? Konpartitua da? -Nortzuk egoten zarete entseguetan? Arauak dituzue honen inguruan? -Ze giro izaten duzue? Gustukoa izaten da elkarrekin entseatzea? -Etxean ere entseatzen al duzu?
Kontzertuak -Nola joaten zarete kontzertuetara? Nola kargatzen duzue? Laguntza izaten duzue? Eta ekipo teknikoarekin? 66
-Nola sentitzen zara kontzertuetan? -Arazorik izan duzue kontzerturen batean? -Jarrera matxistarik egon da kontzertuetan? Eta komentarioetan? -Kontzertuetan nolako publikoa izaten duzue? Neskak ala mutilak izaten dira gehiago? Zein sentsazio iristen zaizu publikoarengandik? -Emakume taldea izateak ateak irekitzen dizkizuela uste duzu kontzertuak lortzerako orduan edo alderantziz? -Ezberdin janzten zara kontzertuetarako eta egunerokotasunean? Zergatik?
Kantuak -Zer adierazi nahi duzue zuen kantuetan? Ze gai jorratzen dituzue? -Emakume izatearekin zerikusirik duten gaiak jorratzen dituzue? Nola? Zer esan edo aldarrikatu nahi duzue? -Uste duzu ezberdintasunik dagoela emakumeek lantzen dituzten gaiekin eta mutilek lantzen dituztenekin? Zergatik dela uste duzu?
Erreferenteak -Zein talde dituzu erreferente moduan? -Badituzu erreferente femeninoak? Zeintzuk? Faltan botatzen dituzu? -Lehenagotik entzuten zenuen emakumeek egindako zure estiloko musika? Kontzertuetan egona zinen?
Amaiera -Zergatik uste duzu daudela emakume gutxiago punk-rock musika egiten eta batez ere instrumentuak jotzen? -Zergatik uste duzu daudela emakume gehiago abeslari moduan instrumentuak jotzen baino? - Emakume talde bezala, eszepzio bat zaretela sentitzen duzue musika panoraman? -Ezagutzen duzu Las Vulpess taldea? -Zein desberdintasun ikusten duzu garai hartako taldeekin eta egungoekin? Emakumeen egoera musika munduan aldatu dela uste duzu? -Ezagutzen duzu Riot Grrrl mugimendua? -Zer deritzozu? Identifikatua sentitzen zara? |
addi-eea3935798d7 | https://addi.ehu.es/handle/10810/21845 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017 | science | Heriz Kortabarria, Miren | eu | Sekretuen haitzuloan: haur poesiaren fantasian murgiltzeko proposamena | Gradu Amaierako Lan honetan poesiaren munduan murgiltzeko “Sekretuen haitzuloa” deritzogun jolasez beteriko espazioa aurkeztuko da. Horretarako, Haur eta Gazte Literatura (HGL), bere bilakaera, funtzio eta gaur egun duen garrantzian sakonduz, Haur Poesia, emozioak eta jolasa aztertu dira. Honako lan hau, Haur Hezkuntzan poesia benetan zer den ulertzeko, umeengana hurbiltzeko eta haien egunerokotasunean txertatzeko asmoz ikastetxeetan mundu fantastiko txiki bat sortzeko helburuarekin burutu da, bi galdera-eragiletan zentratuz: 1) Zer egin daiteke jada haurrengan existitzen den poesiaren fantasia pizteko?; 2) Nola txertatu dezakegu egungo hezkuntza ereduan? Horrenbestez, hurrengo lerroetan poesiaren mundu fantastikoak errealera salto egingo du, betiere jolasean eta gozamenean oinarrituz. Hitz gakoak: Haur Poesia, ahozko komunikazioa, jolasa, emozioak, Haur Hezkuntza.
Eskuartean dugun dokumentua Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Gradu Amaierako Lanari (GrAL) dagokio; 4.mailako ikasle guztiok azken urtean egin beharrekoa, hain zuzen. Proiektua Sekretuen haitzuloan: Haur Poesiaren fantasian murgiltzeko proposamena izenpean ezagutzera eman da, aurrerago ikusiko dugun bezala, lanean beti presente izango den ideia dugulako hau. Egitasmoa poesia umeei hurbiltzeko eta haien egunerokotasunean txertatzeko helburuarekin burutu da hasieratik, horretarako, poesiaren mundu fantastikoan murgilduko gaituen espazio berritzaile bat sortuz. Hain zuzen, Cristina Laorden Gutiérrez eta Concepción Pérez López (2002) ikertzaileen ustetan, eskolako edozein espaziok hezitzailea izan behar duelako. Horregatik, gure proiektu eta egitasmoak kontuan harturik espazioak koherentziaz antolatu beharko ditugu, proposamen honetan ikusiko dugun bezala.
Egitasmo hau, beraz, norberaren gaitasunak, trebetasunak eta ahalmen akademikoa erakusteko proiektua izateaz gain lan erabilgarria ere bada. Izan ere, Graduan lau urtetan ikasitakoa eta konkretuki GrAL-ren bitartez aztertutako gaia (Haur Poesia) lantzeko modu interesgarria izan daiteke, edozein hezitzaileri baliogarria gerta dakiokeena. Ildo horretatik, irakaslegaion etorkizunerako zein gaur egungo hezkuntzako langileentzako ekarpen egoki bilakatu daiteke.
Hortaz, egindako lana edonork ondo ulertu dezan, zenbait ataletan banatua ageri da. Hasteko, lanaren justifikazioan zentratzen da, hots, lanaren zergatian hain zuzen eta ondoren helburuei erreparatzen die, horri, lana oinarritzen den marko teorikoak jarraituz. Bertan, gaiaren atal teorikoa jorratuko da puntu zehatz batzuetan zentratuz: Literaturan, Haur eta Gazte Literaturan (HGL), honen bilakaera, funtzio eta gaur egun duen garrantzian, Haur Poesian, haren kontzeptuan eta lantzeko moduan eta, azkenik, jolasean.
Marko teorikoa amaituta, poesiaren munduan murgiltzeko proposamen didaktikoa aurkeztuko da: Sekretuen haitzuloa. Horretarako, lehenik eta behin, proposamena bera deskribatzen eta justifikatzen hasiko da eta, ondoren, aurrera eraman nahi den lanaren azalpena eta ikuspegi kurrikularrari eutsiko zaio. Proposamenean gehiago sakontzeko asmotan, programazioa azalduko da eta, ondoren, zenbait taularen bitartez lanaren nondik norako zehatzak edo eginbeharrekoak azalduko dira.
Ondoren, balizko aplikazioari buruzko gogoeta aurkeztuko da, horri lanari buruzko balorazio pertsonalak jarraituz. Eta azkenik, bibliografia zein internetgrafia eta
eranskinak aurkeztuko dira, non lanean zehar erabilitako oinarri, material eta erreferenteak eskuragarri izango diren.
Azaldurikoaren harira, poesiaren mundu zabalean ez galtzeko eta lanaren nondik norakoak zehazteko asmotan bi galdera plazaratuko dira hurrengo lerroetan: 1) Zer egin daiteke jada haurrengan existitzen den poesiaren fantasia pizteko?; 2) Nola txertatu dezakegu egungo hezkuntza ereduan?
Gauzak horrela, lanaren antolamenduaren nondik norakoak ulertuta, ondorengo lerroetan zenbait ikastetxetan haurrekin poesia lantzeko proposamen didaktiko bat aurkeztuko da
Haur poesia mundu bat da, mundu bizi, alai eta magikoa. Fantasiaz beteriko gotorlekua da. Amildegirik garaiena izan daiteke, putzurik sakonena, kobazulorik ilunena, deserturik bustiena edota munduaren bukaerako lurmuturra. Haur poesia, amestu dezakegun guztia da, isiltasunik zaratatsuena.
Egun bizi garen gizarte mekanizatu, mugatu eta hotz honetan, non teknika den boteretsu, gero eta beharrezkoago egiten da poesia; fantasia eta edertasunaren mundua. Izan ere, gizarte deshumanizatu hau, benetan poetikoa denaz oroimin da. Modu horretan, gauzen mekanizazioaren deseraikitzea posible izango da poesia gure bizitzetan txertatzen goazen heinean (Bravo, 1992).
Linguistikoki garatzeko tresna bikaina izateaz gain, haur bakoitzaren barrua, usteak eta pentsamenduak ezagutzeko mundua izan daiteke poesia. Garai bateko gizakiontzako itsasoa zena, hori da poesia, munduaren amaiera, fantasiaz, munstro liluragarriez eta bizitzaz beterik dagoen mundu magikoa.
Aspaldiko sinesmenak eta folklorea kontuan hartzen baditugu, euskal tradizioak duen aberastasuna aprobetxatu beharko dugu, Juan Kruz Igerabidek (2003) dioenez, biltegi ederreko ateak itxirik dauzkan tradizioak ez baitu ezertarako balio, liburutegi ederra baina irakurlerik ez. Haur poesiak, biltegi horretara jo behar du; lan eginez eta uztaberrituz.
Horren harira, haurrentzat baliagarria bezain dibertigarria izan daitekeelako eta Euskal Herrian poesiak duen aberastasuna nabarmentzeko, azken urte honetako Gradu Amaierako Lana gai honetan zentratu dut, artean deskubritu gabe neukan haur poesian murgiltzeko asmoz.
Gradu Amaierako Lan hau egiterako orduan zenbait helburu mota zehaztu behar izan ditut; alde batetik, helburu pertsonalak eta, bestetik, kolektiboak edo akademikoak deritzenak.
Helburu pertsonalei dagokienez, azpimarragarriena ikastea izan da. Izan ere, ezer gutxi nekien gaiari buruz eta hori, Haur Poesiaren gaia aukeratzeko arrazoietako bat izan zela esan dezaket. Oso motibagarria iruditu zitzaidan ideia, hots, ikasteko aukera ezin hobea.
Bigarren helburu pertsonala disfrutatzea izango zela zehaztu nuen, lehenarekin erabat loturik joango zena. Haur Hezkuntzan ikasteko jolasa beharrezkoa den bezala, bizitza osoan zehar ikasteko ere disfrutatzea ezinbestekoa baita.
Helburu akademikoen kasuan, garrantzia eman nion lan funtzional bat egiteari, hots, bai gaur eta baita etorkizunean ere erabilgarria izango zaidan zerbait burutzeari. Horrela, irakasle bezala lan egiten dudanean, oraingoan topatutako poesiaren altxorra umeei ere hurbildu ahal izango diet. Gainera, niretzat gai berri zamarra izanik, irakasle bezala trebatzeko ere baliagarria izango zaidalakoan nago.
Aurretik aipaturiko helburu guztiak laburbilduz, ondorengo hauek izango dira egitasmoaren xede nagusiak: Lanarekin ikastea eta, ahal dela, ikasitakoaz disfrutatzea. Etorkizunerako erabilgarria izango zaidan poesiari buruzko lan bat sortzea. Irakasle bezala poesiaren gaian trebatzea eta, horrela, Haur Hezkuntza eta poesiaren arteko lotura sustatzea. Egunerokotasunean lantzen den poesiari indarra ematea. Poesia umeei hurbiltzeko eta gaur egungo hezkuntza sisteman txertatzeko proposamen didaktikoa egitea.
Azalduriko helburuak lortu ahal izateko eta Gradu Amaierako Lanaren alde teorikoari eusteko, hurrengo lerroetan gaiari buruzko marko teorikoa dugu. Modu gradual batean, Literaturaren orokortasunetik Haur Poesiara arteko ibilbide laburra egingo da.
Horrela, Haur eta Gazte Literaturak (HGL) izandako bilakaeratik hasiko gara, betetzen dituen funtzio ezberdinak eta duen garrantzia azalduz, eta ondoren Haur Poesiarekin sartuko gara bete-betean. Poesiaren kontzeptua behin ulertuta, lantzeko bidearen nondik norakoak azaldu eta mundu magikoan sartzeko beharrezkoa dugun giltzan zentratuko gara, jolasean hain zuzen. 4.1 Literatura
Egun bizi garen gizarte alfabetatu eta garatu honetan, hitzak eta horien erabilera artistikoak haurren egunerokotasun bilakatu dira. Kantuak, aho-korapiloak zein errimez beteriko hitz jolasak maiz entzuten dituzte umeek, Teresa Colomerren (2005) arabera, haurren hizkuntzaren garapenean literatura beti presente baitago. Hori nabaria da umeak, ingurukoek esandakoa errepikatzen edota abesti bat entzuterakoan helduaren besoetan egoteko nahia erakusten duen momentuan bertan.
Horrelako jarreren bidez literaturak, gizakiongan jaiotzen garen momentutik duen garrantzia erabatekoa dela suposatu dezakegu. Horregatik, Victor Morenok (2009) literatura, inertziaz, ohituraz edo errutina pedagogiko hutsez soilik irakatsi behar ez dela ulertarazten du. Izan ere, literatura kulturaren beste parte bat bezala, erabilera eremu eta hizkuntza literario espezifikoaren garapen edo fikzioen sortzaile den elementu bezala ulertu da.
Literaturak umearen ikaskuntza prozesua errazten duela esan genezake, haren jakin-mina pizten baitu segituan. Gainera, haurraren zentzu guztiak estimulatzeaz aparte, motrizitatea, entzumena eta emozio zein sentimenduen adierazpena ere lantzen dira, harreman osasuntsuagoak eraikiz. Hau da, konfiantzazko erlazioak sortzen dira haurraren eta istorioa kontatzen ari den helduaren artean, honek lagunduko baitio bere eskemak eta ezagutza berrien arteko loturak eraikitzen (Etxaniz, 1996). Baina horretarako, helduak oso ondo ulertu behar du irakurtzearen esanahia.
Literatura eta bere garrantzia ulertu eta gero, ezinbestekoa zaigu bere parte den Haur eta Gazte Literatura (HGL) nabarmentzea. Are gehiago azken urteotan izan duen berpiztea kontuan hartuta. Horren arrazoi nagusia, haurtzaroari ematen zaion tratamendu berria izan litzateke, haurra, gizontxo edo emakumetxo bat bezala
ikustetik, bere nortasuna eta ezaugarriak dituen pertsona izatera igaro baita (Etxaniz, 1992). Modu horretan, literaturari erreparatuz gero ipuinei ere egin beharko diegu so, arrazoien batengatik izango baitira beti erabili izan diren baliabideak. Pentsatzen, pertsona izaten eta besteekin elkarbizitzen ikasteko errekurtso aproposak dira. Horien bidez, imajinazioa estimulatzeaz gain, kuriositatea eta jakin-mina pizteaz batera, ikaskuntza serie batzuei ere hasiera emateko euskarri motibagarriak izan dira, hala nola: gainontzekoen ekintzak eta sentimenduak ulertzea, pertsonaiekin identifikatzea, fantasia, imajinazioa askatzea eta giza balioei esanahia aurkitzea (Ramos eta Vadillo, 2012). Arrazoi horregatik gordetzen dira oraindik, neurri handi batean, ahozko tradizioa eta ipuinak (Lluch, 2004). Baina, imajinazioa askatzeaz eta giza balioei esanahia aurkitzeaz gain, urteetan zehar ipuinen bidez eskolan, familian eta orokorrean gizartean mezuak zabaltzen joan dira. Ipuin zaharrak eta horietako pertsonaiak aipatu beharko genituzke lehenik eta behin, gehienak gizon zuri, aberats, osasuntsu eta gazteak zirelako. Horrelako adibideen erruz, genero rolak askoz ere markatuago agertu izan dira, berezko ezaugarriak izango balira bezala (Juliano in Arrieta, 2005).
Haur Literaturaren kasuan konkretuki, bere funtzio nagusia mendeetan zehar eredu femenino eta maskulinoen igorpenaz arduratzea izan da. Neskato eta mutikoei paper sexual konkretuak egokituak izan zaizkie: nolakoak izan behar diren, zer jarrera izan behar duten eta zer nolako gaitasunak izango dituzten erabaki dutenak. Horrela, Bea Medranoren (2007) aburuz, generoa eraikitzen joan da, ipuinetako mutilak azkarrak, dinamikoak, trebeak eta ausartak bihurtu dira, neskatilak, ederrak, pasiboak, lasaiak, lirainak eta garbiak diren bitartean.
Herri ipuinetan, emakumezkoak ez dira pasiboak izan, aita edo gizonaren aurka altxatu baitira edo ipuineko erregearen aholkulari maltzurrak bilakatu dira boterea lortzeko (Juliano in Arrieta, 2005). Azken aldian, gainera, gero eta ugariagoak dira heroien papera hartzen duten ipuinetako neskato protagonistak.
Victoria Fernandezek (2015) azaldu bezala, emakumezkoaren eredu hori hibridoa da, hau da, neskatilak heroiak izaterako orduan gehienbat gizonezkoen estereotipoari erantzuten diote. Hortaz, gizonezkoen ezaugarriak bereganatzen dituzte, ausardiarena batik bat eta ez dituzte tradizioz emakumezkoenak izan diren ontasuna ezta edertasuna galtzen.
Teresa Colomerrek (2005) Haur eta gazte Literatura (HGL) eskailera batekin alderatzen du, gorantz joateko etengabe haurrei laguntzen ari dena. Eskailera-maila batetik bestera hizkuntza eta errepresentazio artistikoko forma konplexuagoak menperatzea ahalbidetzen duen eskailera baten antzera. Haiei bideraturik dauden liburu zein poemetan trama korapilatsuagoak agertzen doaz, pertsonai ezberdinez eta ezusteko amaierez osatuak daudenak. Baina eskailera hori ez da bat-batean sortu, ibilbide historiko luze eta garrantzitsua izan baitu, ahozko tradiziotik hasita gaur egun dena izatera heldu den arte.
Herri bakoitzak bere folklorea du, zeinaren bidez mundua ikusteko duten modua, ohiturak eta sinesmenak azaltzen diren. Horretarako, antzinatik, igarkizunak, ipuinak, haur-jolasak, aho-korapiloak eta olerkiak erabili izan dira, generazioz generazio ahoz transmititzen joan direnak (Etxaniz, 1992).
Kontuan izan behar dugu hizki inprimatua ezagutzen ez duen gizarte batez mintzatzen gabiltzala, hau da, paperean grafikoki jasotzeko baliabide boteretsua badela ezagutzen ez duen gizarteaz. Hortaz, kontalariak erabilitako baliabideak, diskurtsoaren ezaugarriak zein publikoa idatzizko literaturak duenaren oso desberdina izango da. Hori horrela, gizarte horrek pentsamendu artikulatua gorde eta berreskuratzeko arazoari irtenbide egoki bat emateko, ahoz errepikatzea ahalbidetuko duten formula sail batez hornitu behar ditu bere kontakizunak; errepikapenak, antitesiak, asonantziak etab. erabiliz. (Lluch, 2004). Horiek, oroimenean gordetzeko bidea emango diete, entzule horien beren aurrean edota beste batzuen aurrean errepikatu ahal izateko; horrela iraungo baitu bizirik kontakizunak.
Historian zehar ahoz aho kontatuak izan direnez, ez dute egile ezagunik eta herriak mendez mende sortu, jantzi eta bizirik mantendu ditu. Hortaz, bertan azpimarratzen diren gaiak itsasoa bezain zabalak dira, ordukoen pentsamendu eta sinesteak, lanbide eta eginkizunen transmisioa zein historia baitira nabarienak, Jose Maria Satrustegiren (2002) esanetan. Gai horiek eta ipuin herrikoiak herri xehearen eguneroko bizitzan sortuak izan diren heinean, egunerokotasunetik ihes egiten laguntzen zieten garaiko pertsona eta familiei. Azken finean, ipuin horietan edonor sentitu eta izan zitekeen printzesa edo heroia (Arratibel in Arrieta, 2005).
XIX. mendean sartzerakoan, Gemma Lluchek (2004) ondo azaltzen duen bezala, ahozko literaturak beste era bateko kontakizunekin lehiatu behar izan zuen,
adituek paraliteratura deitu izan dioten eta garaiko egunkariekin eta aldizkariekin batera foileto gisa saltzen zen nobela herrikoiarekin, hain zuzen. Momentu horretan ahozko kontakizun batek berezkoak zituen ezaugarri asko eraldatu egin ziren, ahozkotasunari eta kultura murritz edo hurbil bati zegozkion istorioak, idazkerarenak izatera pasatuz, hau da, literatura, kultura eta zibilizazio baten zati izatera helduz.
Hala ere, hori ez zen literaturak eman zuen pauso bakarra, lehena soilik izan baitzen. Garai horretan bertan, Euskal Herrian, lehen euskal haur liburua kaleratu zen. Bizenta Moguelek idatziriko Ipui Onac deiturikoa, Xabier Etxanizek (1992) aipatzen duen bezala, Esoporen berrogeita hamar alegiaz osaturik dagoena. Gerora, idatzizko literaturak emandako pausoak etengabeak izan dira; Haur Literatura indartzeko erakundeen sorrera, ikastolen eta euskara batuaren lehen hastapenak, etab. Idaztearekin, aldaera bakar bat finkatu zenez, literatur komunikazioa bera erabat aldatu zen, irakurketa pribaturako pauso bat emanez, irakurtzen ez zekien publikoa baztertuz. Horren ondorioz, gizarte maila, ideologia eta munduaren ikuspegia aldatu egin ziren, ezaugarri jakin batzuk (gizona, heldua eta erdi mailakoa) betetzen zituzten idazleek ordeztu baitzituzten kontalariak (Lluch, 2004).
Esan beharra dago literatura honen ezaugarriak ahozkoarenak baino gehiago aldatu zirela, aurreko uniformetasuna pixka bat areagotuz. Idatzizko Literaturaren kasuan, idazleak zein jardun zerabilen eta zein asmo zituen, horiek izan ohi ziren kontuan hartzen ziren faktoreak (Gomez, 2002).
Hasiera batean ipuin gehienek funtzio didaktikoa zuten, mundua azaltzeko erabiltzen baitziren, nahiz eta, Euskal Herrian adibidez, gerraren ondoren didaktismo horrek inposatutakoa izateari utzi (Etxaniz, 1992). Perraulten kasuan, berriz, liburuak kutsu hezitzailea zuten, Genaro Gomezek (2002) dioenagatik, haurrek gizartean jokatu behar zituzten rolak ikustarazteko erabiltzen baitzituen.
Ipuinek izan duten funtzioen antzera, ipuinak eurak ere aldatuz joan dira urteetan zehar. Horrela, hizkuntza idatzia garrantzia hartzen joan den ahala, ipuinak distortsionatzen joan izan dira. Horregatik, Yolanda Arrietaren esanetan (2005) gaur egun milaka bertsio aurkitu ditzakegu, jatorri originaletik oso urrun daudenak. Horren adibiderik garbiena edo behintzat ezagunena Grimm anaiek eginikoa izan daiteke, haurrei egokitzeko estilo zein gai aldaketak erabili zituztelako. Haien ustetan umeentzat egokiak ez ziren gai guztiak kendu zituzten, esate baterako sexuarena, kontakizunetatik guztiz desagertu baitzen (Gomez, 2002).
Apurka-apurka literaturak bide desberdinetatik egin du aurrera, ahozkotik idatzizkora eta bertatik film eta telesailetara. Nahiz eta literaturarekin zerikusia ez izan, XX. mendearen erdi aldean egitura narratiboa zuen beste lehiakide horiek sortu ziren. Gainera, harrigarria bada ere, egile batzuek tradizioa jaso zuten, adibide gisa Walt Disneyen ipuin miragarrien egokitzapena eta Errauskineren egokitzapen berri bezala Pretty Woman filma aipa genitzake. Ikusleak dagoeneko ezagutzen eta bizi izan dituen munduetara eramaten gaituzten film eta istorioak dira, lasaigarriak gertatzen diren eskema unibertsalak bezala bizitzen ditugunak (Lluch, 2004).
Azken horiek tradizioa jaso arren, izaten hasi zirenetik gaur egun izatera heldu direnera arte aldaketa handia eman dute. Guztietatik aipagarriena Walt Disney litzateke. Sortu zen unean ez zegoen umeei bideraturik eta bere istorioetan sozialki gaizki ikusita zeuden jokabideak zituzten pertsonaien bidez barrea eragiten ahalegintzen zen. Baina apurka-apurka pertsonaiak, istorioak eta horien guztien ezaugarriak aldatzen joan dira. Gaur egun Disneyk ez baitu entretenitze hutsa bilatzen, balio konkretu batzuetan heztea baizik. Girouxen (2001) arabera, transmititzen dituen balioen artean autoritatearenganako errespetuarekin, hierarkia sozialarekin, familia neutral tradizionalekin, ideologia patriarkalarekin, arrazako diferentziekin edota kontsumismoaren defentsarekin loturik daudenak aurkitu ditzakegu, besteak beste (in Digón, 2006).
Modu horretan, Disneyk eskaintzen dituen istorio guztiak estereotipo sexistez, arrazistez eta klasistez beterik aurkitzen ditugu, publiko inkontziente batera bideraturik daudenak. Azken finean, Disneyk hiritarrak, balio kontserbadoreak onartzen dituzten eta orden soziala zalantzan jartzen ez duten kontsumitzaile eta ikusle bezala ulertzen ditu (Digón, 2006).
Horregatik, Disneyk duen pentsamendu eta lan egiteko moduarengatik, gaur egungo gizartean erabat integratuta egotea lortu du. Horrela, nahiz eta gaiztoen zigorrak biguntzeko joerak zein eraginik ez duten “bufoi” pertsonaiak sortu eta istorioen alderdirik ankerrenak ezabatu, faktoria honen lorpenik handiena egungo haurren kultur erreferentzia kanonikoa bihurtzea izan da, Manu Lopez Gaseniren arabera (2006). 4.2.2 HGLren funtzioak eta literatur gaitasuna
Haur eta Gazte Literaturak (HGL) hainbat funtzio betetzen ditu literatur gaitasunarekin eta irakurzaletasunarekin erabat loturik daudenak. Horien artean, honako hauek aurkitu ditzakegu: literatur gaitasuna eta irakurketa ohiturak suspertzea, irakurle inplizituak sortzea, esanahia sortzeko interakzioa eta inplikazioa sustatzea. Horregatik, idazketa eta irakurketa ezinbesteko tresna bilakatu dira literatur
hezkuntzaren helburua lortzeko eta bere osotasunean ulertu ahal izateko (Mendoza, 2008).
Izatez, irakaskuntza/ikaskuntza helburuen arabera irakurketa deskodifikazio ekintza bezala edo ulermen eta interpretazio eraketa prozesu bezala har daiteke. Hortaz, Antonio Mendozaren (2008) ustetan, deskodifikatzen ikastea irakurle bilakatzeko lehenengo pausoa izango da eta ondoren testuak dioena ulertu eta interpretatu beharko dugu. Prozesu honetan interpretazioa izango litzateke alderdirik konplexuena, honetan esanahiaren ulermena eta zentzuaren ulermena kontuan hartu behar baitira.
Haur bakoitzaren literatur gaitasuna eta irakurzaletasuna kontuan izanda, literaturak zenbait funtzio aintzat hartu beharko ditu. Horien artean, kontaketen edo istorioen munduan murgiltzeko bidea izatea, hizkuntzaren menperatzea garatzea eta sozializazio kulturalaren esparruan barneratzea izango liratekeenak (Colomer, 2010).
Kontaketen edo istorioen iruditegiaren munduan murgiltzean, folklorean aurkitzen ditugun sinbolo, mito eta irudiekin lan egin beharko dugu. Hau da, Teresa Colomerren (2010) arabera, gizakiok mundua eta harreman sozialak ulertzeko erabiltzen dituzten formulak direnak.
Izan ere, sinboloek ulertu ezin duguna azaltzeko balio digute eta istorioek horretan zerikusi handia daukate. Horiek, dimentsio ezberdinak sintetizatzen dituzte; narratiboak, antropologikoak, historikoak, sozialak eta psikologikoak, hain zuzen ere. Batzuetan haien artean aurkakoak izan daitezke eta esandakoaren atzean beste mezu bat ezkutatu dezakete, igorri nahi duten ideiaren esangura aberastuz. Horregatik, Irene Henche Zabalaren ustetan (2008), pertsonen munduari buruzko perspektibei zein ametsei forma emateko erabili izan dira. Sinbolo horien adibide dira ipuin askotan agertzen diren ondorengo hauek: bi zenbakia, etxea, gatza, emakume zaharra, lo hartzea, sua, dantza egitea, etab (Mulero eta Lasarte, 2014).
Literaturan haurrek txikitatik ikasten dute gizakien jokabideak eta hizkuntza arautuak daudela, horrela, ulermen garbiago bat ahalbidetuko zaie. Izan ere, haur liburuek literatur eredu konplexuagoak ulertzen lagunduko die, horrelako inguru batean egoteak estimulazio aberatsa jasotzea ahalbidetuz. Bidean jarraituz, bigarren funtzioa horrelako testuinguru egoki bat sortzea izango da. Baina inguruak transmitituko dien ezagutzak egokiak izateko, horiek dinamikoak bilakatzea ezinbestekoa da. Ondorioz, hirugarren funtzio bezala literaturak sozializazioan egin beharreko lan pisutsua izango
litzateke, ingurukoen arteko dialogoa bultzatu behar duelako, mundu erreala nolakoa den edo nolako izan beharko lukeen jakitera emanez (Colomer, 2010). Literaturak aurretik aipaturiko funtzio horiek betetzen dituen heinean, Antonio Mendozak (2010) dioenez, haurrak aurretik aipaturiko literatur gaitasuna eta honen helburuak garatzen joango dira. Hau da, lehenengo, literatur obren artean loturak ezarriz, generoa, gaia eta ideologia mailaren arabera, literatur ekoizpenak erlazionatzea lortuko lukete. Bigarrenez, autonomoki testuaz gozatzeko eta balorazioak eta interpretazioak ezartzeko gai diren irakurleak osatuko lirateke, bakoitzak bere irizpide kritikoak sortuz. Hirugarrenez, irakurleak testua eta autorearen asmoaren arteko erlazioak egiten ikasiko luke eta, azkenik, ezagutza metaliterarioz hornituko lirateke, testuaren esanahira iristeko. 4.3 Haur Poesia 4.3.1 Definizioa eta ezaugarri nagusiak
Hortaz, poesian sakontzen hasi baino lehen hurrengo ideia argi izan behar dugu: poesia ez dute errima, metrika edo figura erretorikoak bezalako ezaugarriek soilik definitzen,nahiz eta garrantzitsuak izan, poesia askoz ere haratago doa (Bombini eta Lomas, 2016).
Poesiaren bitartez ekintza arrunt eta ohikoenak ere eder bezain irudimentsuak bilakatzen dira. Izan ere, erritmoan, sonoritatean, hitz kantitatean eta forman, sakontasunean baino gehiago oinarritzen da, nahiz eta iritzi hori atipikoa izan. Poemek modu global batean funtzionatzen dute, betiere, proportzio konkretu bat jarraituz, kantitate zehatza eta errima jakin bat, hots, orden musikal bat (Lopez, Jerez eta Encabo, 2010). Horrela, poesian, lengoaia poetikoaren musikaltasuna eta erritmoaren aldakortasuna oinarrizkoak izango dira.
Ezaugarri horiek bezain oinarrizkoak izan ziren Euskal Herrian emandako lehen hastapenak. 80ko hamarkadan bereziki, folklorearen ondaretik hautatutako piezak aurki ditzakegu, Xabier Etxanizen haur folklorearen bilduma esate baterako, edota
folklorea berreginez eta jostailu bihurturik egindako beste zenbait lan, Anjel Lertxundiren Maria Goikoarenak batik bat (Etxaniz eta Gaseni, 2011).
Poesiak bere hastapenak folklorean dituela esan genezake, hau da, literatura idatziak bezala ahozko tradizioan izan dezakeela jatorria. Izan ere, ahozko tradizioko ipuin sinbolikoak mitoen lurraldera garamatza, poesiaren, sinboloaren eta analogiaren lurraldera; non Juan Kruz Igerabideren (2003) ustetan, dena musikaren, koloreen eta irudien bidez mintzo den.
Aipaturiko tradizioaren kontzeptua baina, ondo ulertu behar dugu, Anjel Lertxundik (2002) deskribatzen duen bezala esate baterako: “Tradizioa ez da oinordetzan ematen zaigun zerbait, inoiz ezin dugu esan: «jaso genuen, eta jabe gara». Ez. Lan eta neke askoren ondoren irabazten hasten garen eta inoiz osorik lortzen ez dugun altxor bat da tradizioa. [...] Hitzek, esapideek, esaerek, testu egituratuek gutariko bakoitzak bizi izandakoa, oroimena, ahots joanen oihartzuna gordetzen dituzte beren altzoan: gure unibertso pertsonala izendatzen, deskribatzen eta kontatzen dute batetik eta, bestetik, unibertso kolektiboa, hizkuntza jakin bateko hiztun guztiek metatu duten jakituria estetikoa eta espresatzeko mina osatzen dute“. Horregatik, hitz, esaera eta esapide horiek guztiak osatzen duten poesiak indar sinboliko bat duela azaltzen du Jon Benito Aranbarrik (2006), narratibak gaur egun arte izan ez duena. Modu horretan, bertsolaritzarekin batera mendearen arima izan da poesia, herritarrek ikusitakoa, sentitutakoa edo esateko asmoa zutena kontatzeko erabili duten baliabide literario nagusia. Aipatu dugun poesia, baina, ezin dezakegu soilik idazten eta irakurtzen dugun eskolako baliabide gisa ulertu, haurren bizitzetan uneoro presente baitago; metaforetan, diskurtsoetan, publizitatean, komikietan... (Bombini eta Lomas, 2016). 4.3.2 Haur Poesia lantzeko bidea
Poesiak sortzen duen mundua nolakoa izan litekeen kontuan harturik, ezinbestekotzat jotzen da haurrei transmititu behar izatea, Carlos Bousoñosek (2010) aipatzen duen bezala, oso onuragarria baita. Izan ere, munduarekin modu zuzenean lotzen gaituen komunikazio mota da, ahoz adieraztera animatzen gaituena, hizkuntza lantzen laguntzen diguna eta irudimena zein sentiberatasunaren bidetik bideratzen gaituena. Horrela, errealitatea hobeto ezagutzeko tresna bilakatzen da (in Lopez, Jerez eta Encabo, 2010).
(1992) arabera, gero eta beharrezkoagoa da poesia; fantasia eta edertasunaren mundua.
Poesiaren munduan murgiltzeko, baina, zenbait ezaugarri kontuan hartu beharko dira. Murtziako Unibertsitateko hizkuntza eta literaturaren didaktikako ikerketa taldeak La poesía en educación infantil (2010) idatzian adierazi bezala, espazioak berak eta liburuak esate baterako garrantzi handikoak izango dira. Batetik, espazioa eta honen dekorazioa motibagarriak izan beharko dira, poesia ezberdinekin apainduta adibidez. Bestetik, liburuekin batera irudimenak eta jolasak presentzia handia izango dute prozesu osoan zehar ere, umeekin sortu eta bizi behar izango direlako (Lopez, Jerez eta Encabo, 2010).
Espazioa, liburuak, irudimena zein autore famatuak kontuan izan arren, poesia lantzeko lehenik eta behin gure gorputzeko beste alderdi batzuk ezagutu eta landu beharko dira. Hots, musikaren kasuan bezala, entzumena, irudia eta sentiberatasuna garatzen ahalegindu beharko gara hasieratik, osterantzean berandu izango da erritmoa, sonoritate eta misterioa ulertzeko (Ventura, 1992).
Juan Kruz Igerabidek (1994) Hegats aldizkarian azaldu bezala, entzuten ikastea da poesiaren lehen pausoa: “Poesiaren soinuak eguneroko hots arruntak izan daitezke, baina ez dute inoiz eguneroko horiek bezala funtzionatuko; gure barnean oihartzuna sortzea baita poesiazko soinuen egitekoa, eta oihartzunak diren une beretik errealitate fisikotik errealitate animikora, irudimenaren mundura... sartzen baitira. Poesiaren eginkizunetako bat izan daiteke oihartzunezko doinu horiek ezagutzen joatea eta ibai eroso eta emankorretan zehar bideratzea”.
Paul Valéryk definitzen zuen bezala, poesia soinuaren eta zentzuaren arteko hartu-eman iraunkorra da. Hortaz, lehenik interesatuko zaiguna soinuan zentratzea izango da, gero zentzua eman ahal izateko (in Moreno, 1998).
Hori lortzeko entzuten ikasi beharra dago, soinu desberdinak desberdintzen eta moldatzen ikasi beharko du haurrak txikitatik. Hasieratik entzuten duten eta oso gustuko dutena biko erritmoa litzateke, amaren sabelean aurkitzen direnean entzuten duten erritmo konstantea baita, bere bihotzarena. Horrela, erritmo horrek, doinukera gozoak, gorabehera handiegirik gabekoak eta hots epelak umeari atseginak sortaraziko zaizkio, amaren sabelean emandako denbora atsegina izan bada (Igerabide, 1994).
Hala ere, poesia guztiz ezagutzeko, soinuen bidea ez da jarraitu beharreko bakarra, irudiak osatzen baitu ibilbide osoa. Irudiaren bidez haurrak, etengabe
zehazten, aztertzen eta paradigmak sortzen ikasten du. Hortaz, Juan Kruz Igerabideren (1994) arabera, haurrari irudiak eskaintzen dizkiogunean, bere adierazpide aukerak bultzatzeaz gain bere ezagupen indarra ere gailenduko da.
Entzumenaren eta irudiaren bide hori jarraitzen duen adibide bezala Bularretik Mintzora egitasmoa aipa genezake, Galtzagorri Elkarteak (2008) 0-8 urte bitarteko haurrengan irakurzaletasuna sustatzeko martxan jarri zuena. Bertan, hain zuzen, umeak jaiotzen den momentutik entzuten eta errepikatzen dituen soinuei erreparatzen baitzaie, amaren bularrarenak, bihotzarenak, etab. Gerora umeentzat hain garrantzitsuak diren bizipenei.
Bidean aurrera jarraitzeko, baina, haurrak inguru gertuenaren laguntza behar izango du; irakasleena, gurasoena, etab. Bularretik Mintzora proiektuan egiten diren saioetan ikusi dezakegun bezala, guztiek parte hartzen baitute. Modu horretan, irakasle baten kasuan, lehenik eta behin egin behar duena umea poesiaren mundura bultzatzea da, ondoren, sorturiko interes hori mantenduz, kuriositate sinple batean ez gelditzeko. Horrekin batera, kontziente izan beharko da haur bakoitza aurkitzen den momentuaz, ume bakoitzak tresna desberdinak behar izango baititu (Jean, 1992).
Etengabeko lana izango da irakaslearena, baina ez soilik umeei laguntzeaz arduratzen lan propioa ere egin behar baitute. Irakasle gisa ezin izango dugu irakurzaletasuna sustatu guk geuk ere ez badugu irakurtzeko ohitura handiegirik. Badirudi lan erraza dela, hezitzaileak liburu gehiago irakurtzen hastea eta arazoa amaituko da. Baina nondik atera denbora?
Manu Lopez Gasenik (2006) dioen bezala, lan zaila eta pisutsua da irakaslearena; eduki kurrikularren eta programen derrigorrezko burutzeak ez diete Haur eta Gazte Literaturaren (HGL) inguruko ekintzak egiteko denborarik uzten, haurrak gero eta motibazio baxuagoa dute eta, gutxi izango balitz, gizartean ia baloratzen ez den lana dugu hezitzaileona. Horregatik, haurrekin lan egiterako garaian, kontuan hartu beharreko ezaugarriak ditugu hauek. 4.4 Haur Poesia eta jolasa
Poesiaren nondik norakoak ulertuta lan honetan garrantzitsua da, hurrengo atal batzuetan ikusiko dugun bezala, jolasari buruz hitz egitea. Umeekin lan egin behar dugun neurrian, jolasa tresnarik oinarrizkoena izango da eta, beraz, haurtzaroaren etapan suposatzen duena aintzat hartu beharko dugu.
Jolasa jarduera atsegingarria da, espontaneoa, borondatezkoa eta askatasun osoz aukeratutakoa non, haurra libre sentitu behar den nahi duena egiteko. Betiere,
jolasaren arauak edota haien artean sorturikoak errespetatuz. Gainera, jolasa ez denez sortzen emaitza zehatz bat lortzeko, haurrak ez dio beldurra izango porrotari eta horrela, bete-betean sartuko da jolasean modu aktiboan. Horregatik, jolasterakoan, umeak integralki garatzen joango dira apurka-apurka (Bautista eta Lopez, 2002).
Aipaturiko ezaugarriengatik gaur egun Haur Hezkuntzan gehien erabiltzen den baliabidea dela esan genezake, garatzeko aukera ezin hobeak eskaintzen dizkielako haurrei. Izan ere, umeen eta helduen ikasteko erak oso desberdinak dira. Maria Montessoriren arabera, umeen garunak modu inkontzientean inguruko informazio gehiena xurgatzen baitute, modu azkarrean ikastea ahalbidetzen dienak (in Cabello, 2011). Horrela, jolasaren eta esperimentazioaren bitartez, rolak, pentsamenduak eta espresioak elkarbanatuz, umeek ikasi egiten dute (Padial, 2014).
Autoestimua eta autokontzeptua baloratzen, psikomotrizitate fina, hizkuntza, espresioa, komunikazioa garatzen, irudimena lantzen eta bakoitzak bere burua gehiago ezagutzen ikasiko du Maria Jose Cabello Salgueroren (2011) ustetan.
Horregatik, poesiak joko dramatikoarekin antzekotasuna duela esan ohi da. Keinuek eta erritmo korporalek testuaren esanahia azpimarratzen, zabaltzen eta ordezkatzen baitute kasu askotan (Pelegrin, 1993). 4.5 Curriculumaren azterketa
Poesia eta jolasa hain loturik egoteak, EAEko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak (2016) zehaztutako Haur Hezkuntzako Curriculumean azaltzen diren zenbait gaitasun eta eduki garatzea dakar. Alde batetik, norberaren nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremuan eta, bestetik, nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eremuan, adierazpenarenean hain zuzen. Lehenengo eremuari dagokionez, umeek haien beharrak, sentimenduak eta emozioak identifikatzeaz gain adierazteko gaitasuna lortuko dute poesiaren laguntzaz eta, horrela, haien ongizate emozionala garatzen joango da.
Poesiaren laguntzaz diogunean, jolasari buruz ere mintzo gara, umeek honen bitartez lortuko baitute ingurunea arakatzea eta segurtasun afektiboa finkatzea horrela, eguneroko bizitzako egoerez gozatzeko zein harremanak izateko. Jolasa, gozatzeko eta ingurukoekin harreman orekatuak izateko bidetzat ulertuta. Ibilbide horretan, jolaseko arauak ulertuz eta onartuz, ikasiko dute arauak beharrezkoak direla. Nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eremuan ere, literaturak eta zehazki Haur Poesiak hartzen duen lekua handia da. Honek, ideiak eta sentimenduak adierazteko asmoz, komunikatzeko, irudikatzeko, ikasteko eta gozatzeko tresnatzat balio duelako. Haur Poesiaren kasuan, ahozko komunikazioa izango da umeek gehien erabiliko dutena. Izan ere, Eguneroko testuinguruetan, informazioari, beharrei, emozioei eta nahiei dagozkien ahozko mezuak ekoiztea lortuko dute, norberaren portaera eta elkarbizitza erregulatuz. Poesiaren eta jolasaren bitartez, espazioaren, erritmoaren eta denboraren lehen nozioak finkatzen hasiko dira haurrak, soinu eta erritmo errazak ekoiztuz, melodiak interpretatuz edo bestelako ekoizpen batzuen akonpainamendua eginez. Horretarako, mugimenduaren eta soinuaren arteko, eta hitzaren eta soinuaren arteko koordinazioa, jolasak, abestiak, errimak eta ipuinak abiapuntutzat hartuko dira. Komunikatzeko hitzez gain keinuak ere erabili ohi ditugu, horregatik, garrantzitsua izango da gorputza eta mugimenduak era bateko edo besteko ezaugarriak dituzten beste pertsona, espazio, denbora eta objektu batzuetara doitzea.
Era berean, inguruko pertsona horien adierazpen, azalpen eta antzezpenak aztertzen eta horietatik ere ikasten ikasiko duten heinean.
Bizi garen egungo gizartea gero eta garatuagoa dagoen informazioaren gizartea dela kontuan hartuta, ezinbestekotzat joko da teknologiako tresnak erabiltzen hastea eta tresna horiek komunikatzeko duten gaitasuna aintzat hartzea. Modu horretan, ikus-entzunezko bitartekoetatik igortzen diren mezuak interpretatzen hasiko dira eta haien bidez mezuak igortzeari ekin ahal izango diote. Izan ere, irakaskuntza eta komunikazioa errazteko tresna oso erabilgarriak dira.
Laburbilduz, azaldu ditugun gaitasun eta edukien arabera, esan genezake curriculumak poesia bultzatzen duela. Aipaturiko dokumentu ofizialean zehazten den bezala poesia guztiz onuragarria izango da haurrentzat, bai ahozko komunikazioa lantzeko, bai haien identitate eraikitzen eta ezagutzen joateko eta baita jolasaren bidez bakoitzak bere sentimendu, emozio eta nahiak ulertu, ezagutu eta adierazteko ere.
5. POESIAREN MUNDUA: Sekretuen haitzuloa 5.1 Deskribapena eta justifikazioa
Haurtzaroa gizakion ikaskuntza prozesuan etaparik garrantzitsuena izanik, orotariko kontzeptu, jarrera zein eredu ezberdinak ezagutzeko garai ezin hobea izango da, non hezkuntzak izugarrizko garrantzia izango duen. Denboraldi honetan ezartzen dira gizabanakoaren garapenaren oinarriak eta, nola ez, gizartearenak (Guzmán eta Guevara, 2010). Hortaz, poesiarekin lanean hasteko haurtzaroa momentu paregabea litzateke, pertsonok gehien ikasten dugun aldia baita. Aurreko puntuetan aipatu bezala, ezinbestekoa izango zaigu jolasa, jolasik gabe ez baitago dibertimendurik eta dibertimendurik gabe ez baitago sakoneko ikasketa egokirik.
Esan genezake hizkuntzarekin jolasteko tresna bikaina izateaz gain, mundua ulertzeko eta bizitzeko modua dela, begiak zabalik, amesten laguntzen diguna. Hortaz, ondorengo puntuetan azalduko dudan proposamenak, “Sekretuen haitzuloa poesiak benetan dituen zentzua eta mamia estimatzera eramango gaitu, ibilbide guztiko zutabe nagusiak poesia bera eta jolasa izango direlarik. Batak bestea sortzen duelako, batak bestea behar duelako.
Modu horretan, txikienak poesiaren munduan murgilduko dira, poesia beste edozein jolas bezain dibertigarria izan daitekeela ulertuz eta, are gehiago, biziz. Poesiak, jarduerak eta eginbeharrak plazer bilakatuko ditu umeentzat, hitzek, formek, kantuek eta jolasek sortzen duten mundura salto eginez.
Umeak ez dira parte hartuko duten bakarrak izango, nahiz eta protagonistak bai, poesiaren bitartez hezitzaileek ere haien paper garrantzitsua izango dutelako. Proposatutako lana edozein eskolatan aurrera eramateko egina dago, horregatik, lan honetan protagonistak eskola bakoitzeko ikasleak izango dira, betiere, bertako irakasleak eta egitasmoaren dinamizatzaileak kontuan hartuz.
Proposamena haurrei bideratuta egon arren aipaturiko irakasle eta dinamizatzaileak ere oso garrantzitsuak izango dira, rol konkretuak jarraituko baitituzte lana aurrera eraman ahal izateko. Alde batetik, dinamizatzaileek, izenak ondo dioen moduan, lan guztiaren bideratzaile izango dira, hau da, jarduerak aurretik prestatuko
dituzte, ahalik eta material gehiena bilatuko dute, jarduerak azalduko dituzte, etab. Beste alde batetik, irakasleak, dinamizatzaileekin batera haurrentzako beste erreferente bat izan arren, haien eginbehar desberdinak izango dituzte: haurrak lasaitu, egingo den proposamena aurretik azaldu, jardueretan zehar haurrei lagundu eta dinamizatzaileekin egin beharrekoari buruz hitz egin eta aldaketaren bat egonez gero adostu. Irakasle eta dinamizatzaileena izango da haurrak espazio batetik eta jarduera batetik bestera gidatzeko zein azaltzeko lana.
Poesiak badauzka bere bide malkartsuak ere, zailtasun gabeko ibilbideak ez baitira ametsetan ere existitzen. Horregatik, korrituko dugun bidean zehar, adibidez irakasleek kasuan, zailtasunak aurkitu ahal izango ditugu. Umeengan irakurzaletasuna bultzatu nahi duten berberak ez dute irakurtzen eta. Manu Lopez Gasenik (2006, 5455.or.) esan bezala: “Baina arazo hori ezin da mugatu norbanakoen arlora. Maisu-maistra eta irakasleen kolektiboak oso baldintza larrien pean egin behar du lan: urte gutxitan behin, irakaskuntza-kurrikuloen erreformaren bati aurre egin behar izaten diote; eduki kurrikularrek eta programak derrigorrez bete behar izateak apenas uzten dute Haur eta Gazte Literaturaren inguruko ekintzak egiteko denborarik; ikasgeletara iristen diren ikasleek gero eta motibazio gutxiago dute eta, ondorioz, ikasgelak gero eta gatazkatsuagoak dira; eta, aurreko guztia gutxi balitz, gizartearen aldetik oso balorazio txikia jasotzen dute maisu-maistrek eta irakasleek.”
Horren harira, lehenengo pausoa poesia modu aktiboan eta guztien artean lan eginez eskola ezberdinetan txertatzea izango da, lehenik eta behin, kontzeptua ulertuz, ondoren, haurrei transmititu ahal izateko. “Sekretuen haitzuloa” Berritzeguneak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eskainitako tailerra izango da, Haur Hezkuntzako 5 urteko umeentzat bideratua egongo dena. Horregatik, zerbitzua eskatzen duten ikastetxeetan burutuko da proposamena, tokian tokiko irakaslearen laguntzaz.
Poesia lantzeko eta umeek bizi ahal izateko, ikasitakoa hamabi saioren bidez martxan jarriko da. Betiere, jolasean zentratuz. Izan ere, jolasa gizakiok gauzatzen ditugun jardueretatik atsegingarrienetariko bat da, Bhuler, Chateau, Erikson eta Piaget bezalako adituek zioten bezala, haurtzaroan ezinbestekoa dena (in Padial, 2014).
Esan genezake jolasa dibertimendu eta manipulazioa baino askoz haratago doala, Maite Garaigordobilen psikologoaren aburuz, jolasak pentsamendua garatzeko gaitasunak estimulatzeaz gain, ikaskuntza zonalde potentzialak sortzen dituelako. Baina ez hori bakarrik, jolasak jolasa ez den beste gauza askorekin ere erlazioa
duelako; hain zuzen, sormenarekin, arazoen ebazpenekin, hizkuntzaren garapenarekin eta beste fenomeno kognitibo eta sozialekin (in Del Toro, 2013).
Jolasaren bitartez orduan, haurrek hiru aspektu landuko dituzte, Cañequek Freud hitzak berreskuratzean azaltzen dituenak; bata, plazeraren printzipioa, bestea, pasibotasunetik aktibotasunerako transformazioa eta azkenik, errepikatzearen legearena Salvador Padia Díazek (2014) aipatu bezala.
Gure kasuan jolasa hizkuntzarekin eskutik joango denez, argi izan behar dugu haurrari, dituen gaitasun linguistikoak garatzea ahalbidetuko diona ez dela hizkuntzaren ikaskuntza ezta arrazoitzeko modua izango, hizkuntzarekin eta pentsamenduarekin jolasteko izango dituen aukerak baizik (Bruner, 1986 in Garaigordobil, 2005: 22).
Esandako guztia kontuan hartuta eta proposatuko dudan lanean jolasten dibertitu, gozatu eta ikasi egingo dugulakoan, “Sekretuen haitzuloa” deritzon proposamen didaktikoa sortu dut. Jolas, ariketa, ikuskizun, poesiaz eta magiaz beteriko lekua. 5.2 Azalpena eta ikuspegi kurrikularra
“Sekretuen haitzuloa” poesia sustatzea eta harekin jolastea xede duen espazioa da. Lehen esan bezala, tailerra eskaintzen duena Berritzegunea eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila izan arren, proposamena aurrera eramango dutenak bi dinamizatzaile izango dira. Horiek, eskolaz eskola magiaz beteriko poesiaren munduan murgiltzen joango dira haurrak. Horregatik, “Sekretuen haitzuloa” edozein ikastetxetan abiarazteko prestatua dagoela esan genezake; betiere, tokian tokiko ezaugarriak, baldintzak eta testuingurua kontuan harturik.
Proposamena edozein ikastetxetan aurrera eraman ahal izango dela esatean kontuan hartu behar ditugu zenbait kontzeptu, espazioarena esate baterako. Aisialdi taldearen helburua espazio bat sortu, umeei erakustea eta bertan jolasten uztea izanik, eskolak gutxienez leku nahiko handi eta zabal bat utzi beharko lieke. Horrez gain, ondorengo saioren batean gela egonkorra ere erabiliko denez, aldez aurretik txoko txiki bat libre utzi beharko lukete. Hala ere, eskola bakoitzak bere zailtasunak eta mugak dituela jakina denez, aisialdi taldea emandako espazioetara moldatzen ahaleginduko da.
Bestalde, ordutegiaren kontuarekin, “Sekretuen haitzuloa” ez denez ikastetxe zehatz baten aurrera eramango gutxi gorabeherako ordu batzuk proposatzen dira,
espazioaren eskariarekin batera eskertuko liratekeenak (Ikus 1.eranskina: “Sekretuen haitzuloaren” egutegia). Izan ere, leku eta ordu jakin batzuk asko aberastu dezakete burutu nahi den proposamena.
Aurrerago aipatu bezala, proposamen hau hamabi saiok osatuko dute. Ondorengo lerroetan, tailerraren edo proposamenaren ideia orokorra ulertzeko asmotan saio bakoitzaren nondik norakoei buruz hitz egingo da.
Laburki azaltzeko; lehenengo saioan haurrak “Sekretuen haitzuloa” deituriko ikuskizun edo antzezlan baten ikusle izango dira, bigarrengo eta hirugarrengo saioan ikuskizunean aurkeztuko den jolasez beteriko ibilbidea burutuko dute, laugarrenean, haien fantasiazko espazioaz arituko dira (horri buruz hitz eginez, marraztuz, bertako arauak finkatuz...) eta bosgarren saiotik aurrera, haien espazio propioa sortzen hasiko dira gela egonkorrean bertan. Baina espazio propio bat sortzea ez denez dekorazio hutsean zentratzen sortuko duten espazioa ondo antolatzeko eta aurrera eramateko beste lau saio (6. 7. 8. Eta 9. saioak izango direnak) burutuko dira ariketa ezberdinekin. Behin, zortzi saioak bukatuta, ikasitako eta sorturiko guztia, hamargarren jardueran, prozesu guztian zehar egindako argazkiak batuko dituzte bideo bat sortzeko. Azkenik, hamaikagarren eta hamabigarren saioetan, bost astetan zehar egindakoa Haur Hezkuntzako beste ikasleei erakutsi eta azalduko diete gela museo bat bezala apainduz eta aurretik eginiko bideoa erakutsiz.
“Sekretuen haitzuloari” hasiera emango diotenak tailerraren dinamizatzaileak izango dira, Berritzeguneak eta Eusko Jaurlaritzak aurretik adostutakoak. Beraz, edozein saio edota jarduera egiterako orduan EAEko Haur Hezkuntzako Curriculum Dekretua (OCD) (EAEko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saila, 2016) aintzat hartua izango da, proposamenari ikuspegi kurrikularra emateko asmoz. Hori dela eta, eskola orduetan egingo litzateke, aurretik aipaturiko Curriculumeko eduki eta gaitasunak landuko liratekeelako.
Ildo horretatik, burutuko diren saio guztietako jarduera eta eginbeharrak Curriculumeko oinarrizko zehar-konpetentzia eta konpetentzia espezifiko konkretu batzuetan oinarritzeaz gain, dokumentuko esperientzia eremu bakoitzeko gaitasun zein edukiak eta ebaluazioa ere ezinbesteko zutabeak izango dira. Horiek hasieratik argi izateko asmotan, tailerra egin baino lehen ikastetxe bakoitzari hari buruzko informazioa bidaliko zaio eta curriculumari dagokion atal guztia ere. Modu horretan, bertaratu baino lehen aurrera eraman nahi diren jarduerak eta horiek burutzeko bultzatuko diren gaitasun zein edukiak ezagutzera emango zaizkie.
Bizitzako esparru guztietan haurrek arazoak ebazteko gai izateko asmoz proposamen didaktiko hau hiru konpetentzia garrantzitsutan zentratuko da: Norbera izaten ikasteko konpetentzian, ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzian eta hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzian, hain zuzen. Etengabe sormenarekin jolastuko dute, haien gaitasun, zailtasun eta gustuak gero eta gehiago ezagutuz. Modu horretan, norberaren burua ezagutzeko pauso garrantzitsuak emango dituzte, norbera izaten ikasiz. Bigarrenik, jarduera ezberdinetako erantzunak eta eginbeharrak aurrera eramaterako orduan haurren lana pentsatzea izango da, loturak egitea eta haien esperientzien arabera bakoitza bere bidetik helmugara heltzea. Hirugarren konpetentzia, guztietatik presenteena izango da, umeek ariketa guztien ibilbidean hitz egin, keinuekin adierazi eta komunikatzeko modu ezberdinak erabili behar izango baitituzte.
Hiru zehar konpetentzia horiez gain, aipatzekoak dira ere zeharkako modu batean landuko diren konpetentzia espezifikoak. Kasu honetan, nahiz eta bakoitza lantzeko ordutegi finkorik ez izan gehienak lantzen direlako. Hizkuntza eta literatura konpetentzia adibidez, asko ikusiko dugu tailerrean, poesiaz, kantuz zein errimez beterik baitago. Arterako konpetentzia ere aipatzekoa litzateke, sormenaren laguntzaz haurrek adierazpen artistiko desberdinak egin eta ikusiko dituztelako: marrazkiak, antzezpenak, eskulanak etab. Beste konpetentzia bat soziala litzateke, haurrek egingo dituzten jarduera asko taldean egitekoak izango direlako. Modu horretan, gizarteko jarrera eta arau batzuk ezagutzen eta erabiltzen hasiko dira. Azkenik, gaur egun hain garrantzitsua den teknologiarako konpetentzia ere landuko da proposamenean, bizi garen informazioaren gizartean ezinbestekoa izango baitute gailu teknologikoak erabiltzen ikasten hastea. Horregatik, ariketa ezberdinetan gailu elektronikoak presente egoteaz gain, beste batzuetan haurrek erabili egin izango dituzte.
Esan genezake aipaturiko konpetentzia guztiak modu orokorrean beteko direla, baina modu zehatzago batean azaltzeko EAEko Haur Hezkuntzako Curriculumeko bi esperientzia eremuko (nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremuan eta nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua) gaitasun edota helburuetan zentratuko gara.
Lehenengo eremuari dagokionez, “Sekretuen haitzuloarekin” hiru izango dira lortu nahiko diren gaitasunak. Lehenik eta behin, gorputza kontrolatzeko bidea urratzea (1). Hau da, haien mugimenduen tonua, oreka eta koordinazioa kontrolatzen joatea, dituen muga eta ahalmenak deskubritzeko. Bigarren gaitasuna, ongizate emozionalari dagozkion jarrerak lantzearena izango da, mugimenduak, jolasa zein arakatze
jardunean aritzea (2). Eta, hirugarrena, gailu teknologikoak erabiltzen hastea izango da, informazioa eskuratzeko eta, nola ez, komunikazio bide berri bat ezagutzeko (3).
Bigarren eremuari dagokionez, bi dira gehienbat lortu nahi izango diren gaitasunak. Alde batetik, bakoitzak zer emozio dituen ezagutzea eta horrela horiek guztiak komunikazio-asmoz adieraztea (4) eta, beste aldetik, gainerako haurren eta helduen mezuak ulertzea. Jardueretan zehar haurrak etengabe komunikatzen arituko dira; hitzez, keinuz eta batez ere ahoz (5). Baina aurrerago aipatu bezala, poesia lantzeko ezinbestekoa izango da entzutea. Horregatik, haien ikaskide eta irakasle direnen mezuak ulertzeko beharrezkoa izango dute entzutea.
Azaldutako gaitasunak lortzeko, EAEko Haur Hezkuntzako Curriculumeko eduki batzuk ere beharrezkoak izango dira, gaitasunen antzera bi eremuetan banatzen direnak eta horiekin guztiz loturik daudenak. Nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremuan hiru eduki nabarmenduko dira: errealitatea arakatzeko zentzumen zein gorputza erabiltzea, ingurunea jolasaren bidez arakatzea eta eguneroko bizitza antolatzen duten arau kolektiboak betetzea. Izan ere, “Sekretuen haitzuloaren” tailerrean jolasa guztiaren oinarri izango da eta jolasa ezin izango da eman arau batzuk ez badira finkatzen, eta ondoren, betetzen.
Bigarren eremuari dagokionez, nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremuari, lau edukitan zentratuko gara: Haurrek eguneroko bizitzako egoeretan komunikazio-xedeak ulertzea, ahoz adierazitako testuak (ipuinak, abestiak, kontakizunak, esaera zaharrak, atsotitzak, etab.) ulertzea, dramatizazio eta imitazioko jolasetan (dantza, gorputz-adierazpena, etab.) parte hartzea eta arte adierazpenen bidez komunikatzea.
Proposamenarekin erabat loturik dauden edukiak, gaitasunak eta konpetentziak azalduta, ibilbidearen parte garrantzitsuenetariko batean zentratu beharko ginateke, ebaluazioan. Proposamen honetan ebaluazioa egingo dutenak tailerraren dinamizatzaileak, bertan egondako irakasleak eta modu erraz batean haurrek ere egingo dute.
Irakasleak, behaketa koadernoa, haurren ahozko zein mota guztietako adierazpen eta haien jarrerak ebaluazio tresna bezala erabiliz, haurrak modu jarraian ebaluatuko ditu. Hau da, egindako ibilbide edota prozesu osoan zentratuko da eta ez soilik amaierako ikasketan. Horrez gain, tailerra ebaluatzeko asmotan ere irakasleak ebaluazio fitxa bat bete beharko du (Ikus 2.eranskina 2.1 Irakasleak bete beharreko tailerraren inguruko fitxa). Haurrek ere haien lana eta bizitako esperientzia berri guztiak
ebaluatzeko aukera izango dute, burutuko dituzten azken bi jarduerak ebaluazio jarduerak direlako. Egindako guztia beste ikaskide batzuei azaltzea eta erabilitako material desberdinekin erakusketa bat antolatzean egindako ibilbide guztia modu gradualean ikusi ahal izango dute. Dinamizatzaileak, aldiz, esan genezake ez dituztela umeak ebaluatuko, baizik eta tailerra bera. Baina horretarako ere ebaluazio irizpideak hartu beharko dituzte kontuan, umeen prozesua nolakoa izan den jakiteko eta horrela, ondoren, tailerra ondo edo gaizki irten den ulertzeko. Beraz, nahiz eta irakasleak egin beharko lukeen umeen inguruko ebaluazio sakona ez egin pixka bat gainetik begiratu beharko du ondoren tailerra ebaluatzeko fitxa bete ahal izateko (Ikus 2.eranskina 2.2 Dinamizatzaileek tailerra ebaluatzeko bete beharreko fitxa).
Proposamenean parte hartzen duten eragile guztiek ebaluatuko duten arren gu gehienbat irakaslean zentratuko gara, bera izango baita aipaturiko gaitasun edo helburuak lortu diren jakiteko ebaluazio irizpide batzuk jarraituko dituena. Hasieran esan bezala, curriculumari dagozkion dokumentuak irakasleari bidaliko zaizkio, hau da, dinamizatzaileak proposatutakoak (gaitasun, eduki, ebaluazioa). Hala ere, irakasle bakoitza libre izango da nahi duen moduan ebaluatzeko eta irizpide zein tresnak erabiltzeko.
5.3 Programazioa
Egitasmoaren programazioari helduz, proposamena eskola desberdinetan aurrera eramango den arren, ordutegi batean praktikan jartzeko sei asteko proposamen didaktikoa izango da. Hots, aste bakoitzeko bi saio burutuko dira ikastetxeetako 5 urteko haurrekin. Hori horrela, lehenengoan Tantaz tanta (Ikuskizuna) eta 1.Ibilbidea saioak aurrera eramango dira, bigarrenean, 2.Ibilbidearekin jarraituko dute, Txipristinaren tantekin batera (Asanblada), hirugarrenean, Fantasiazko mundua eta Nor da zer? Zer da nor?, laugarrenean, Abezedarioa eta Xomorropoemak, bosgarrenean, Onomatopeiak eta Atzerako bidaia eta, seigarrenena, aldiz, Museoa, lehenengo Haur Hezkuntzakoentzat eta ondoren gurasoentzat (Ikus 3.eranskina: “Sekretuen haitzuloaren” egutegia). Hortaz, sei aste horietan zehar, astelehen eta asteazkenetan haurrek poesiaren munduan murgiltzeko aukera izango dute, hizkuntzarekin dantzatuz, magian sinetsiz eta fantasiaz gozatuz.
Sei astegun horietan jarraituko den ordutegia hurrengoa izango da; astelehenetako saio batzuetan, goizeko 9:00etatik 10:45ak arte eta beste astelehen batzuetan 10:00etatik 10:45ak arte, asteazkenetakoa, berriz, arratsaldeko 14:30etatik 16:00ak arte, hots, eskola orduak amaitu arte. Hasiera batetik, ordutegia zein egutegia finkatuta egon arren guztiz moldagarria izan daitezke ikastetxe bakoitzaren beharrizan, ordutegi eta zailtasunen arabera.
Kasu honetan, saioak astearen lehen erdian burutuko dira, astelehena izanik eta asteburu osoan zehar eskolan egon gabe, umeak gogotsu etortzen direlako gelara. Era berea, asteazkenean, ostirala heltzeko oraindik bi egun falta direnez eta, beraz, hurrengo egunak gogotsu hartzeko, azken ordu eta erdian ezarri dira sei asteetako saioak. Gainera, azken orduak direnez haurrek eginbehar guztietatik deskantsu bat hartzeko aukera izango dute.
Saioen iraupenari dagokionez, baliteke batzuetan gehiago irautea eta beste batzuetan, berriz, gutxiago. Hala ere, saio bakoitzaren iraupen estandarra edo behintzat estimatzen dena ondorengoa izango litzateke; lehenengo saioa 45 minutukoa, bigarrena ere 45 minutukoa, hirugarrena 1 ordu eta 15 minutukoa, laugarrena 10 minutukoa, bosgarrena 1 ordu eta erdikoa, seigarrena 30/45 minutu bitartekoa, zazpigarrena 1 ordu eta 15 minutukoa, zortzigarrena ordubetekoa, bederatzigarrena 45 minutukoa, hamargarrena ordubetekoa, hamaikagarrena 1 ordu eta 15 minutukoa eta azkena, hamabigarrena, ordubetekoa. “Sekretuaren haitzuloaren” egutegian saioen iraupena pixka bat zabaltzen da, lehen esan bezala, gehiago iraun dezaketelako.
Horrela, hamabi saioetako ordutegiak eta egunak jarraituz lehenengo biak, posible bada, eskolak eskainitako espazio zabal batean aurrera eramango dira, psikomotrizitate gelan adibidez eta beste guztiak gela egonkorrean edota patioan. Modu horretan, hasieratik lortu nahi izan den helburua, poesiarekin bizitzeko espazio bat sortzea, eskolan denbora gehien igarotzen duten ikasgelan bertan sortzea ahalbidetuko da. Ordutegia jarraituz eta asteleheneko saiotik asteazkenekora egun bateko tartearekin, umeak ikuskizunean murgiltzen laguntzen baditugu, erraza bezain dibertigarria izango da haurrentzat hamabi saioak osatzen duten proposamen didaktikoaren ibilbidea gogotsu egitea.
Gainera, haurrek burutuko eta biziko dituzten ariketak eta orokorrean saioak ez dira guztiak berdinak izango. Orotara, mota askotariko jolasak aurkituko dituzte; lasai egotekoak, mugitzekoak, ikustekoak, parte hartzekoak, pentsatzekoak, sortzekoak e.a. Horregatik, horiek guztiak modu argian ulertzeko eta imajinatu ahal izateko hurrengo orrietan saio bakoitzeko egingo den guztiaren taula bat aurkeztuko da jolas/ikuskizun edota eginbeharrekoen datuekin; izena, iraupena, erabiliko den materiala, espazioa, partaide kopurua, jolas mota eta nola ez, guztiaren azalpena (Ikus 5.4 “Sekretuen haitzuloa” puntua).
Irakasle-ikasleen arteko elkarrekintza hasieratik sustatuz, irakasleak behin saioak bukatuta izango duen lana erraztuko du. Gela egonkorrean bertan umeek poesiarentzako mundu txiki bat sortuko dutenez ezinbestekoa izango da honi aurrerapena ematea. Hortaz, dinamizatzaileak lanean jarraitzeko ariketa eta material desberdinak emango dizkioten arren, irakaslea izan beharko da umeekin fantasiaz gozatzen jarraitu beharko duena, nahiz eta harekin beti kontaktuan jarraitu.
AZALPENA Bi dinamizatzaileek ikuskizun bat eskainiko die haurrei eta horiek ere parte hartuko dute: 1) Ikuskizuna: Badira bi neskato, egunero eskolatik irten bezain pronto kostaldean dagoen herri abandonatu batera joaten direnak. Bertan gauza eta leku liluragarriak aurkitzen dituzte eta egunak bertan bizi izandako jendearen istorio fantastikoak imajinatzen igarotzen dituzte. Baina egun batean, zirimiria zela eta bertatik korrika alde egin zuten. Hurrengo egunean, bertara joan eta euriak sortutako putzuetan irudiak ikusi ahal zirela konturatu ziren, familia eta jende ezberdinen irudiak. Horrela, egunetik egunera, euria gero eta gogotsuago zebilen. Hasieran zirimiri bat zena euri zaparrada bihurtu zen eta zaparrada ekaitz eta, nola ez, ekaitza elurte. Horrela, ura gorantz joan zen ahala herria desagertzen joan zen. Geroztik, neskatoak ezin izan ziren bertan jolastu, ordea, ondoko mendi magalean gelditzen ziren euriak sorturiko aingura eta ur gazia batzerakoan sortutako itsasoari begira. Imajinatzen zituzten istorioak jada ez ziren fikziozkoak, goizero olatuek herri txiki haren istorioak xuxurlatzen baitzien, neskatoak haien tutu magikoak (Astobieta, Basterretxea eta Ibarretxe, 2016) belarrian jarrita adi-adi entzuten zuten bitartean. 2) Dinamizatzaileek istorio desberdinak imajinatzerako orduan galderak egingo dituzte adb: Zer inguratuko zuen hesi honek lehenago? e.a. Horrela eta beste momentu batzuetan abestuz umeak elkartrukean arituko dira ikuskizunean bertan. 3) Antzezpenaren ondoren umeekin batu eta horri buruz hitz egingo dute; gustatu zaien, ze istorio gehiago imajinatu dituzten haiek e.a.
5.4.2 2.Saioa UR: ZIRIMIRI EDO ZAPARRADA? (1.Ibilbidea) AZALPENA 1) Haurrek, Ur: erori nahi ez zuen tanta (Euriaren liburua) liburuko bi olerki entzungo dituzte. Euriaren sokak Euriak zerua goitik behera dakar, milioika soketatik tiraka. Egun urdinetan, eten egiten dira sokak eta zerua dzup! gora itzultzen da irribarre zabalez. Euria igarotzean Nora ote doa euria kalez kale? ondotik igarotzean, begirada garbitzen dit. Begiak kliskatzen ditut eta zipriztin bat bihotzera erortzen zait. 2) Lehenengo olerkia entzun ondoren liburuak dakartzan lamina eta marrazkiak erabiliz sekuentzia edo istorio desberdinak sortuko dituzte eta gauza bera bigarren olerkiarekin. 3) Istorio, sekuentzia edo irudi bat behin sortuta bakoitzak izenburua jarri beharko dio berea den kontakizun horri eta beste kideei erakutsi. 4) Bakarka, binaka zein taldeka egin ahal izango da ariketa eta ondoren nahi duenak berea erakutsi eta azaltzeko aukera izango du.
MATERIALA - Juan Kruz Igerabideren Ur: Euriaren liburuaren kaxa, barruan dituen material guztiekin: CDa, Ur: erori nahi ez zuen tanta deituriko liburuxka, jolaserako gonbita, laminak eta marrazkiak (Ikus 4.eranskina “Ur: Euriaren liburua”) - Boligrafoak, arkatzak, orri zuriak eta Blu Tack (irudiak horman itsasteko) eta argazki kamera (espazioaren eta umeen elkarrekintzaren argazkiak egiteko). IRAUPENA ESPAZIOA KOPURUA MOTA 20 minutu PSIKOMOTRIZITATE GELA IKASTETXE BAKOITZEKO IKASLE TALDEA IBILBIDEA
ISLADEN BEGIRADA (1.Ibilbidea) AZALPENA 1) Haurrak lauko taldetan banatuko dira eta talde bakoitzari idazle ezagun baten olerki bat emango zaio. Hauek taldekideen aurrean jarri eta mimikaz, musikatua bada isilean kantatuz, marraztuz edo gorputza mugituz olerkia deskribatu beharko dute. 2) Ikusten ari direnak hamar olerki izango dituzte aurrean beraz, lauko taldeak egindakoaren arabera bertatik bat aukeratu beharko dute. 3) Horrela, lau taldeak, bakoitzak bere erara; hitzez hitz, egoera deskribatuz zein gaia antzeztuz olerkiak besteen aurrean antzeztuko dituzte eta ondoren beste ikaskideena asmatu beharko dituzte.
MATERIALA - Erabilitako olerkiak eta dagozkien liburuak: - Joxean Ormazabalen olerkiak (Euri tanta eta isil-isilik) - Pello añorgaren Jiran-biran liburua (Marigorringo, musu eta negua) - Antton Kazabonen Errekak su (Izarrak) eta Kilikolore (Loreak txoriari) liburuak - Xabier Olasoren Pupuan Trapua (Pinpilinpauxa) eta Tximeletrak (Asunak) liburua - Anjel lertxundiren Aizak eta aizan elkarrekin dantzan (Benebenetan) liburua - Mural papera, errotuladoreak, argazki kamera eta koloretako kartulinak zein forratzeko papera (10 olerkiak apaintzeko).
5.4.3 3.Saioa TANTA XUXURLATUA (2.Ibilbidea) AZALPENA 1) Umeak bi taldetan banatuko dira; lehenengo erdia hainbeste eurik sorturiko ainguraren alde batean kokatuko dira eta beste erdia, aldiz, beste ertzean. 2) Kokatuta daudela, bakoitzak bere tutu magikoa fabrikatuko du istorio amaieran agertu denaren antzekoa. 3) Ertz bakoitzean zenbait atsotitz ezagunen zati batzuk ageriko dira, idatziz zein marrazkien bidez adierazita. Lehendabizi, alde bateko ume batek beste aldeko bati tututik atsotitz baten zatia xuxurlatuko dio eta hark beste erdia aurkitu beharko du. 4) Umeak atsotitzak sortzen joango dira eta bitartean ainguraren beste aldera iristeko baliabideak lortuko dituzte, erantzun egoki bakoitzeko adibidez harri bat, ura zeharkatzeko. Horrela, beste ertzeraino iritsi arte. 5) Aingura zeharkatzeko haurrek eskura izango dituzten atsotitzak: - Gogozko tokian aldaparik ez - Hil da gero salda bero - Non gogoa han zangoa - Urrutiko intxaurrak 14 gerturatu eta 4 - Dagoenean bonbon ez dagoenean hor konpon! - Hor konpon Mari Anton! - Zozoak beleari ipurbeltz - Zakur zaunkaria nekez hozkaria - A ze parea karakola eta barea
MATERIALA - Atsotitzak, koloretako kartulinak, forratzeko papera, belkroa (horman itsasteko), kartoizko kaxak (harriak fabrikatzeko) eta argazki kamera. - Tutuak egiteko: koloretako telak, kola zuria, zeloa, gometxak, errotulagailuak eta birziklatutako kartoizko tutuak (txikiak, ertainak, handiak).
ITSASO GAZI GOZOA (2.Ibilbidea) AZALPENA 1) Umeek istorioan protagonista izango den itsasoari buruzko istorio labur bat entzungo dute bozgorailuetatik, itsasoko animalien istorioa, hain zuzen. 2) Istorioa: Mundua amaitzen zen herri txiki hartan, edo hori zirudien behintzat. Itsasoa ikusten zen (etenaldia) eta itsasoko olatuen hotsa entzuten zen soilik (etenaldia). Baina egun batean munduko azken herrialde zen hori ere desagertu egin zen (etenaldia), itsasoak irentsi egin zuen (etenaldia). Bazirudien bertan ez zegoela inor, ura soilik, ur gazi gozoa. Jada ez ziren lehengo soinuak entzuten, ez zegoen festarik (etenaldia), iskanbilarik (etenaldia), txorien txiorik, ezta belarrira xuxurlatzen zuen haizerik. Halere, bizitza ez zela existitzen zirudien herri hori inoiz baino biziago zegoen. Abandonaturik zeuden etxeetan orain karramarroak bizi ziren, pintzen hotsekin ingurua alaituz (etenaldia) eta lorez beteriko larre berdeetan trikuak deskantsatzen zuten, ziztada txikiez belar txar guztiak kenduz. Gainera, orain dela urte asko errege soil baten gaztelua zena orain itsasoko animali guztien etxea zen; delfinena (eten.), marrazoena (eten.), karraspioena (eten.), batetik bestera ibiltzen ziren arrain globoena (eten.)... itsasoko arrain handienetik txikienera arteko guztiak bertan bizi ziren. Nahiz eta kanpotik ezer ez ikusi, ez entzun (etenaldia), barruan izugarrizko bizia zegoen. Ikusezina dena ere ikusgarria delako. Ez dagoena ere badagoelako. 3) Haurrak, istorioa behin entzun ondoren bi taldetan banatuko dira. Erdi batek istorioak kontatzen duena itzalen bidez antzeztuko du, gorputza, paperak eta material ezberdinak erabiliz eta beste erdiak, berriz, istorioari musika eta erritmoa jarriko dio, etenaldiak daudenean musika instrumentuekin zein gorputzarekin hotsak eginez.
OLATUEN SEKRETUA (2.Ibilbidea) AZALPENA 1) Haurrak 5 pertsonako lau taldetan banatuko dira eta dinamizatzaileek lau asmakizun* irakurriko dizkie talde guztiei batera. Erantzuna asmatzen duen lehenengo taldeak errima bat jasoko du eta horrela talde bakoitzak bere errima (-ena, -ona, -ia, -ama) izan arte. 2) Errima ematerakoan tanta baten formako bi orriko liburuxka txikia emango zaie taldeei, non egokitu zaien errimaz amaitzen diren hitzak aurkituko dituzten. 3) Ume bakoitzak hitz bat aukeratu beharko du besteek ikusi gabe eta ondoren, banan-banan, ume bakoitzak irakaslearen laguntzarekin esaldi bat idatziko du. 4) Lehenengoak idatzita duenean orria tolestu eta ondorengoari pasako dio, horrela haur guztien eskuetatik igaro arte. 5) Azkenik, talde guztiak bilduko dira eta talde bakoitzeko haur batek edota dinamizatzaileek sortu diren istorio bitxiak irakurriko dituzte, hots, olatuen sekretuak kontatuko dituzte: *Begi-niniak
*Hortz-haginen kantua Gerlariak ilarak Etxeko zaindari; Denak ezpatari eskuak ikaran.
Itxi eta ireki atea Etxe bustikoa, Janariak hartzeko Armada tinkoa.
Gorputzaren goi-goian Eraman dezaket mundua, Bizitza osoa dut aurretik Itxaropenez ondua.
MATERIALA - Tanta formako zortzi kartulina urdin (binaka lotuak joango direnak), errotuladoreak eta boligrafoak, argazki kamera (espazioaren eta umeek bertan duten elkarrekintzaren argazkiak ateratzeko) - Asmakizunak: Juan kruz Igerabideren Gorputz osorako poemak liburutik harturiko lau olerkiak (begi-niniak, hortz-haginen kantua, mingainaren dantza eta sorbaldak). - Mural papera (dinamizatzaileak umeek sortutako istorioak idazteko).
5.4.4 4.Saioa TXIPRISTINAREN TANTAK AZALPENA 1) Dinamizatzaileak haurrekin eta irakaslearekin batu eta egindako jolas eta ibilbideari buruz hitz egingo dute; ea gustatu zaien, zer izan den dibertigarria e.a. Bitartean, ibilbidean zehar egindako argazkiak ikusiko dituzte guztien artean, egindakoa gogoratuz eta bakoitzak bizi izan dituen egoera desberdinak azalduz zein deskribatuz. 2) Ibilitako mundu fantastikoari buruz hitz egin ondoren ume bakoitzak buruan duen mundu fantastiko horiek marraztuko dituzte eta guztiekin batera horietaz mintzatuko dira; ea nolakoa den, ze pertsonai mota egongo liratekeen bertan, nolako liburuak, ze abesti mota, zer egingo luketen bertan, nola apainduko zuten e.a. 3) Umeen ideia guztiak bildu ahal izateko dinamizatzaileak gelako arbelean datu guztiak apuntatuko ditu eta behin umeek esandako guztia bilduta guztion artean izena jarriko diote mundu fantastikoari eta bertan egongo liratekeen pertsonai desberdinak sortuko lituzkete. 4) Pertsonai fantastikoak sortzeko dinamizatzaileek galdera desberdinak egingo dizkiete haurrei adibidez; handia ala txikia izango da? zenbat begi izango ditu? Non egingo du lan? Zein izango da bere afizioa? Ilerik izango du? e.a. Modu horretan, haurrek botatzen dituzten lehen erantzunak marrazten joango da. 5) Mundu fantastikoaren izena, bertako pertsonaien deskribapena eta aurreko ideia guztiak jakinda haurrentzako poesia lantzeko espazio egoki bat nolakoa litzatekeen deskribatuko dute.
5.4.5 5.Saioa FANTASIAZKO MUNDUA AZALPENA 1) Aurreko eguneko ideiak kontuak harturik guztiak batera asanbladan bilduko dira eta esandako zein apuntatutako guztia errepasatuko dute gainetik. 2) Dinamizatzaileek eta irakasleek ekarritako material guztiarekin umeak haien mundu txiki bezain fantastikoa sortzen hasiko dira, irakasleak gela egonkorrean bertan libre utzi duen txokoa apaintzen; telak jarriz, argazkiak, marrazkiak, kuxinak, sokak... 3) Dinamizatzailearekin batera sorturiko pertsonaiak marraztuko dituzte eta mundu fantastikoari jarritako izena idatziko dute, bertan kokatuz. Ordenagailuan gustuko abestiak bilatuko dituzte. 4) Behin umeek haien mundu fantastiko propioa sortuta bertako arauak finkatu eta horman itsatsiko dituzte. Hortik aurrera irakaslea eta dinamizatzaileak apurka-apurka liburu eta ariketa ezberdinak proposatzen joango dira asteetan zehar. 5) Horrela, poliki-poliki guztien artean haien poesiaren txokoa osatzen joango dira modu dibertigarri eta guztiz sortzaile batean.
MATERIALA - Haurren mundu fantastikoa apaintzeko beharrezko materialak: (telak, oihalak, marrazkiak, kuxinak, liburuak, argazkiak, aukeratutako gaiaren inguruko argazkiak, sokak, artilea, globoak, pertsonaien eta munduaren izenak sortzeko kartulina, errotuladore, tenpera, orri zuriak, koloretako kartulinak, errotuladoreak, pintzel eta margoak. - Ordenagailua eta argazki kamera.
NOR DA ZER? ZER DA NOR? AZALPENA 1) Ume bakoitzak bere etxetik objektu bana ekarriko du poesiaren txokoan jartzeko, asko gustatzen zaien edo arrazoi batengatik arraroa iruditzen zaien bat. 2) Bertan banan-banan zer den, zergatik ekarri duten, zertarako erabiltzen den, izenik duen etab. azalduko dute eta bakoitzak leku bat aurkituko dio bere objektuari txokoan. 3) Objektuak behin kokatuta, mahaietan egongo diren mota askotariko aldizkariak eta egunkariak begiratu eta bertako hitz zein irudiak erabiliz bakoitzak poema bat egingo dio bere objektuari. 4) Poemak zenbait hitz solte edo marrazki desberdinak izan ditzake, haientzat esangura gehien duena. 5) Behin poema bukatuta bakoitzak norberarentzat ezizen bat pentsatu beharko du, artistak bezala horrelako ariketak egiterako garaian erabiliko duena. Ezizena poemaren azpiko aldean idatzi eta azkenik, etxetik ekarritako objektuaren ondoan kokatuko dute. 6) Lana bukatu ondoren guztiok batera eseri eta egindakoari buruz hitz egingo dute dinamizatzaile eta irakaslearekin batera, poema eta ezizen ezberdinak deskubritzeko.
MATERIALA - Etxetik ekarritako objektuak, orri zuriak, aldizkariak, egunkariak, kola zuria, kola, arkatzak, boligrafoak, errotuladoreak, guraizeak eta kartulinak. - Argazki kamera
ABEZEDARIOA AZALPENA 1) Umeak bi taldetan banatuko dira eta bi talde horiek beste bi azpitaldetan banatuak egongo dira hurrengo jolasean parte hartzeko: 2) Patioan orri erraldoi bat egongo da lurrean lauki ezberdinetan banatua eta lauki bakoitzean hizki bat egongo da idatzita. Horiek abezedarioaren ordena jarraituko dute eta kolore ezberdinez idatzita egongo dira. 3) Dinamizatzaileak talde bakoitzeko azpitalde bati hizki ezberdinak banaka esango dizkio eta horiek, hizkiak ze kolore eta non kokatuta dagoen ikusita beste azpitaldeko pertsona bati (txandaka) bertara arte gidatu beharko dio (Adb. Eskuinetik hasita gorantz hirugarrena, kolore gorriz idatzirik dagoena). 4) Gidatua izaten dabilen umeak hizkia aurkitu, gainean jarri eta korrikan horman itsatsita egongo den kartulina handian idatzi beharko du. Horrela, hitz oso bat osatu arte. Kontuan izango da ume kopurua, asko izatekotan hitz bat izan beharrean esaldi txiki bat osatu beharko dute eta. 5) Behin bi taldeek hitzak osatuta dutela guztion artean kopla txiki bat sortuko dute (osatutako hitzak barnebilduko dituenak).
4.8 8.Saioa XOMORROPOEMAK ETA BESTE PIZTIA BATZUK AZALPENA 1) Dinamizatzaileek Xomorropoema eta beste piztia batzuk deituriko liburuko lau poema* (Zaratatsua eta indartsua behi lodiaren puzkerra, Nola edan euria, Ohean ardiak kontatzen eta Ilargi zati batekin amesten dute saguek) irakurriko dizkie haurrei, zomorro ezberdinak aurkeztuz. 2) Poema ezberdinak entzun ondoren haur bakoitzak bere xomorroa sortuko du orri batean marraztuz. Horretarako, nahi duten materiala erabili ahal izango dute; klarionak, errotuladoreak, argizariak etab. 3) Bakoitzak bere xomorroa sortu ondoren, marrazkia kalkatuz material ezberdinekin aurretik egindakoaren pareko bat sortuko dugu. Baina horretako, kartulina beltza eta Celofan papera erabiliko dira. 4) Xomorroak bukatutakoan dinamizatzaileek liburuko poema ezberdinak erabiliko dituzte egoera ezberdinak jartzeko. Modu horretan, argiak itzalita eta proiektorearen laguntzaz eszenatoki bat sortuko dute eta bertan xomorroak izango dira protagonistak. 5) Haurrek, haien xomorroak erabiliz poemek hitz egiten duten egoeretan inprobisazioak egingo dituzte; taldeka zein banaka. *Zaratatsua eta indartsua behi lodiaren puzkerra
Trumoi hotsa bat-batean zuhaitzak dar-dar betean farolak dantzan eta etxeak mugitzen katean.
Autoak bilintzi-balantza galdua dute norantza harriak hasi dira saltoka goikoak behera eta behekoak gorantza
Bat eta bi, beldurrez nago ni hiru eta lau, mamuak jango nau bost eta sei, aitari egin dei zazpi eta zortzi, azaretan ehortzi bederatzi hamar, oraindik naiz dar-dar hamaika hamabi, mamua dantzari hamahiru hamalau, oihu eta alarau, hamabost hamasei, ez laino ez hodei hamazazpi hemezortzi, aitaren eskuak igurtzi hemeretzi hogei, adio mamuei!
ONOMATOPEIAK AZALPENA 1) Haurrak hiru talde ezberdinetan banatuko dira eta gela hiru txoko ezberdin prestatuko dira. Batean onomatopeia* konkretu batzuek marrazkiak egongo dira, bestean, onomatopeiak idatzirik eta, hirugarrenean, 8 ume (4 talde bakoitzeko), dinamizatzaileak esandako onomatopeiak imitatzen. 2) Ume horiek onomatopeia ezberdinen egoera edo esanahia imitatu beharko dute bere gorputzarekin baina geldi egonez, estatuak izango balira bezala. Soilik, ume batek egindakoa izango da benetako onomatopeia. 3) Bi taldetako beste ume guztiak binaka jarriko dira eta ibilbide guztia egin beharko dute, hiru txokoak lotuz. Hots, bozgorailuetatik onomatopeia bat entzungo da eta bi taldetatik lehenengo bikotea lehenengo txokora joan, horren marrazkia hartu, ondorengo txokoan onomatopeia bera idatzirik aurkitu eta haien taldekideetatik onomatopeia imitatzen ari dena zein den asmatu beharko dute, txokoetan harturiko marrazki eta hitzak bere azpian utziz. *Plisti-plasta (uretan) *Txin-txin (dirua) *Zapla (belarrondokoa) *Klix-klax (guraizeak) *Kar-kar (barrea) *Danba-danba (atea) *Dar-dar (dardarka) *Turrut (puzkerra)
5.4.10 10.Saioa ATZERAKO BIDAIA AZALPENA 1) Dinamizatzaile, irakasle eta umeak batuko dira eta prozesu osoan zehar egindako argazki guztiak bilduko dituzte bideo bat sortzeko, ondorengo bi jardueretan erabilgarria izango dena. 2) Horretarako, aukera izatekotan, eskolako arbel digital batean arituko lirateke guztiak parte hartzeko. 3) Bideoa egin ahal izateko Movie Maker programa erabiliko dute, horrela, argazkiak juntatuko dituzte, musika ipiniko dute, animazioak jarriko dituzte etab. 3) Arbel digitalik ez izatekotan dinamizatzaileek zenbait Ipad eramango dituzte tailerrera eta taldetan banatuz haurrek bideo desberdin txikiak egingo dituzte dinamizatzaileen eta irakaslearen laguntzaz.
5.4.11 11.Saioa eta 12.Saioa MUSEOA AZALPENA 1) Jarduera bi saiotan egingo da. Hamaikagarren saioan: Umeekin bildu eta egindakoa Haur Hezkuntzako beste kidei erakusteko proposatuko zaie eta, horretarako, museo bat sortuko dute. 2) Egin beharrekoa adostuta, museoei buruz hitz egingo dute guztiek (ea noizbait bat edo baten egon diren, gustatu zitzaien edo ez, zer ikusi zuten bertan... eta zer nolako langileak zeuden bertan. 3) Museoei buruzko informazioa pixka bat argituta bakoitzak langile baten papera hartuko du: bisitaria, atezaina etab. Horrela, Haur Hezkuntzako beste umeak datozenean museoko bezeroak izango dira. 4) Guztia errealagoa izateko, gela museo bat izango balitz bezala apainduko dute, prozesu osoan zehar sortutako materialak, argazkiak etab. erabiliz. 5) Museorako inbitazio txartelak egingo dituzte eta Haur Hezkuntzako geletatik pasako dira beste umeak bertara gonbidatzeko. 6) Hamabigarren saioan: Aurretik adostutako paperak azkeneko aldiz entsaiatuko dituzte eta gela egonkorra apaintzen amaituko dute, falta diren detaileak jarriz. 7) Dekorazioa eta eginbeharrekoa behin amaituta, Haur Hezkuntzako ikasleak etorriko dira eta bakoitzak bere papera jarraituz ibilbide osoan zehar eginiko guztia azaldu eta erakutsiko die, azkenean aurreko jardueran egindako bideoa erakutsiz.
MATERIALA - Ordenagailua, proiektorea, aurreko jardueran egindako bideoa, prozesu osoan sortutako eta erabilitako materiala, pertsonaia bakoitzak behar izango dituen jantziak (gorbatak, alkandorak etab.), museorako inbitazioak, koloretako kartulinak eta errotuladoreak.
Azaldu berri den “Sekretuen haitzuloa” deituriko espazioak eta honek biltzen dituen jolas guztiek, haurrengan eragin handia izan dezakete. Espazioa, gaur egun Haur Hezkuntzan gero eta gehiago erreparatzen den kontzeptua delako. Adibide gisa, Samuel Ruiz Gutierrez eta María Sonia Rebollo Arandaren (2015) hitzak aipa genitzake, haien aburuz espazioa leku bizi bat delako, komunikazioa sortzen den lekua. Horregatik, espazioak gela bera baino puntu gehiago hartu behar ditu kontuan: materiala, hormak, altzariak, horien distribuzio, etab. Hau da, espazioak ezin direla neutroak izan bertan sortzen baitira haurren elkarrekintza gehienak.
Nolanahi ere, hasierako ideia argi izanda eta “Sekretuen haitzuloarekin” lortu nahi ditugun xedeak erabat ulertuta ere zenbait zailtasun aurki ditzakegu bidean. Proposamen didaktiko honetan irakasleen lana esan genezake aurretik erabakitakoa izango dela. Eskolak eskatu duen zerbitzu bat izan arren, gerta daiteke irakasle konkretu batek proposamen hori aurrera eraman nahi ez izatea, hau da, inposaturiko zerbait izatea. Arrazoi horien arabera, irakasle batzuk erresistentziak jartzea posible izan litzateke. Gainera, irakaslea bera egunero lanean ari den umeekin arituko gara, haien eguneroko eskolan eta eguneroko ikasgelan. Ezaugarriak horiek izanda baliteke irakaslea deseroso edota galduta sentitzea.
Horregatik, irakaslearentzat, ez bazaio aldez aurretik ideia gustatu edo ez badu dinamizatzaileekin bere papera eta eginbeharrekoa adosten nahiko nekagarria gerta dakioke aurrera eraman beharreko espazioa. Oraindik zailagoa izango da, irakasle horrek ez badu poesiaren inguruko jakintza ezta ezagutza handirik, nahiz eta umeekin batera “Sekretuen haitzuloan” asko ikasiko duen.
Horren harira, behin tailerra bukatuta eta gela egonkorrean bertan poesiaren espazioa sortuta irakasleari ez bazaio egindakoa gustatu bertan behera gelditu daiteke. Proposamen didaktiko bat izan arren, ikastetxe eta irakasleen gustukoa izan bada jarraipena izan dezake. Hala ez izatekotan, hasierako helburuak modu ez hain errealean soilik lortzea lortuko lirateke, hau da, denboraldi konkretu batean.
Irakasleen lan zamaz gain, kontuan hartu beharko da eskola bakoitzak eskaintzen duen espazio eta baliabideak ez direla berdinak izango. Ikastetxe batzuetan behar beste espazio eskainiko zaigu; ikuskizuna prestatzeko, umeek bertan jolasteko eta gela egonkorrean bertan mundu txiki bat sortzeko. Baina beste batzuetan agian ezingo dizkigute guk nahi besteko espazioak proportzionatu, gehienbat gela egonkorreko txoko txikiari dagokionez. Hala ere, hasieratik kontuan hartu den arazo
hipotetiko bat izanik, ikuskizuna gela txikiagoetara moldatzean eta azkeneko saioan sortuko den espazioa ere murritzagoa izatean ez dago problemarik.
Dinamizatzaileen kasuan nabarmendu dezakegun zailtasunik handiena ikastetxe batetik besterako aldaketen multzoa litzateke. Horiek tailerra behin eta berriz entsaiatu, irakurri eta prestatu arren, ikastetxe batean edo bestean izango dituzten baliabideak, irakasleak, beharrak etab. baliteke desberdinak izatea. Esate baterako, batzuetan haur kopuru nahiko handia bada, ariketak dezente luzatu daitezke eta denbora gabe gelditu beste batzuk egiteko. Nahiz eta jarduera batzuk aurrera eramateko ordutegiak zabaldu beste batzuetan ezinezkoa izango litzateke, haurren eskolako ordutegia baino luzeagoa geratuko baitzen.
Alabaina, gotorlekuko protagonistak izango diren umeak ezin ditugu inolaz ere ahaztu. Gerta liteke ariketaren bat edo beste haur batzuei ez gustatzea edota beste batzuk baino nekagarriagoa iruditzea baina arrazoi horregatik zehazki, proposatu diren ariketa guztien artean mota guztietakoak aurkitu ditzakegu. Beraz, haurrek ariketa ezberdinak egiteko aukera izango dute.
Kontuan hartzekoa da gainera, dinamizatzaileak Berritzeguneak eta Eusko Jaurlaritzak bidalitako pertsonak izanik, umeekin egin behar izango duten lana handia izan beharko dela. Hasieratik, ikuskizunean bertan eta horren ondoren, txikienekin ideiak elkartrukatu, konfiantza eman eta haien berdinak direla frogatu beharko dute. Soilik, horrela lortuko baitute haien helburua ondo betetzea eta, nola ez, haurrek disfrutatzea.
Eskuartean dugun Gradu Amaierako Lana nire bizitza akademikoan eginiko lan luzeena izan da, idatzitako lanaz gain, eskaini diodan denboragatik batez ere. Erabilitako denbora, baina, beharrezkoa izan da hasieratik buruan izan ditudan ideiak antolatzeko eta, horrela, orain arte egin dudan zuzenketaz beteriko bide sakonean aurrera egiteko.
Zuzenketaz zuzenketa, lana gero eta osatuagoa ikustean, gogotsuago eutsi diot egitasmoari. Gaia aukeratu eta tutorearekin egindako lehen bileratik bertatik sutsuki ekin nion pentsatzeari, sortzeari. Esan bezala, nik aukeraturiko gaia izan da, gutxi ezagutzen baina asko interesatzen zitzaidana. Hori gutxi balitz, Haur Poesiaren eremuan lan ezberdinak egiteko aukerak izan ditut, azkenik, proposamen didaktiko bat aukeratuz. Horrek, apurka-apurka, hasieran nituen lanarekiko igurikapen eta helburuak betetzea ekarri du. Izan ere, lanarekin ikastea eta ikasitakoaz gozatzearen helburua erabat bete da. GrAL-ak poesiaren munduan murgiltzera eraman nau eta, beraz, ikaskuntza prozesua benetan aberasgarria izan da.
Orobat, HGL, horren bilakaera eta Haur Poesia aztertu ditut, gaur egungo literaturaren egoera ulertzen lagundu didatenak, hain zuzen. Horrez gain, lan osoan zehar aipatu dudan jolasari buruzko informazio dezente lortu, irakurri eta horri buruz hausnartu dut, nigan bere garrantzia are gehiago sentitzea lortuz. Esan genezake, lan honen bitartez Euskal Herrian poesiak eta literaturak duen indarra deskubritu dudala eta hori haurren egunerokotasunean txertatzeko asmotan “Sekretuen haitzuloa” deritzon proposamen didaktikoa diseinatu dut. Horregatik, gustura bezain harro nago egindako lanarekin.
Nolanahi ere, bidean zenbait arazorekin topo egin dut, zeregina zaildu dutenak. Esanguratsuena hasiera batean proposatutako lana nahiko utopikoa izatearena izan zen, poesiaren mundua pixka bat ezagutu, iritzi ezberdinak kontrastatu eta errealitatetik at salto egin bainuen. Bestalde, etengabeko lana ere aipatu beharra daukat, ona baina aldi berean zaila izan delako momentu oro berdin mantentzen ahalegintzea.
Azalduriko zailtasunak gainditzeko, ezinbestekoa izan da GrAL-eko zuzendariak, Edu Zelaietak, emandako etengabeko laguntza eta aholkuak. Zuzenketa bakoitzean motibazio iturri izan da niretzat, hurrengo pausoa gero eta gertuago, gero eta errealago, ikusten lagundu didana. Gainera, hasiera batetik data konkretu batzuk finkatzeak eta, beraz, nik egin beharreko lana hasieratik argi izateak asko lagundu nau.
Modu horretan, lehen egunetik lanean hastea eta batzuetan beharrezko denbora hartzea ez da zaila izan.
Bestalde, ezin lana bukatu, berau aurrera eramaten lagundu didaten pertsona guztiei nire eskerrak eman gabe. Horregatik, har ditzatela nire eskerrik beroenak ingelesa perfekzionatzen eta horrela nire lana osatzen lagundu didan Maria Izagak, prozesu osoan zehar lagun eta sostengu izan ditudan guztiak eta nola ez, erreferente ditudan Haur Literaturako idazle eta ameslari guztiak.
Azkenik, ez nuke lana bukatu nahi izango niretzat zailtasun izan den utopia aipatu gabe, zailtasun lagungarria izan delako, beharrezkoa iruditzen zaidalako. Eduardo Gomezek (2009) Eduardo Galeano idazlearen hitzak berreskuratzean esan bezala, utopia horizontean dagoelako. Bi pausu eman, bera bi pausu urruntzen da eta horizonteak beste hamar pausu emango ditu. Orduan, zertarako balio du utopiak? Horretarako, ibiltzeko.
- Behaketa koadernoa - Haurren ahozko adierazpenak - Haurren jarrerak (kideekiko errespetua, parte hartzea e.a.) - Bere gorputzaren egituraren gero eta irudi doituago bat adierazten du, bere sentsazio eta pertzepzioez jabetzen doan heinean. - Zentzumenak eta horiei dagozkien sentsazioak ezagutzen ditu, beraien helburuen arteko loturak eginez.
2 - Gauza berriak egiteko ekimena du eta bere aurrerapenekin disfrutatzen du. - Jolasetan eta taldearen proposamenetan gogoz parte hartzen eta laguntzen du. 3 - Pertsona helduen laguntzarekin gailu teknologiko eta digitalak erabiltzen ditu jolasteko eta inguruko errealitatea ulertzeko. 2. NORTASUNAREN ERAIKUNTZAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN ETA ADIERAZPENA
4 - Sentimenduak eta emozioak ezagutzeko eta bereizteko bidea egiten du. - Askotariko komunikazio-estrategiak erabiltzen ditu (hitzezkoak, musika, gorputzaren erabilera e.a.) bere beharrizanak, emozioak, bizipenak, sentsazioak eta gogoak adierazteko. - Gero eta adierazpen agerikoagoak eta egokiagoak egiten ditu bere beharrizanak azaltzeko.
5 - Ahozko hizkuntza erabiltzen du egoera askotan eta solaskide ugarirekin komunikatzeko, gizarte-arau batzuk betez. - Askotariko ahozko testuak (kontakizunak, literaturaekoizpenak, informazioak e.a. ) gogoz entzuten eta ulertzen ditu. - Jolasetan, pertsona helduen eta/edo kideen komunikazioxedeak ulertzen ditu.
2.eranskina: Ebaluatzeko fitxak
1-5 1. Tailerra dinamikoa izan da
4. Material ezberdin eta egokiak erabili dituzte
5. Dinamizatzaileek ondo azaldu dituzte jarduerak
6. Ikastetxeko eta irakaslearen arau/nahiak errespetatu dituzte
10. Hizkuntza oinarrizkoa izan da tailerrean (ahozko, idatzizkoa etab.)
12. Dinamizatzaileek umeak bideratzea lortu dute
13. Dinamizatzaileak irakaslearekin batera elkarlanean aritu dira
14. Ikastetxean emandako baliabide eta espazioak aprobetxatu dituzte
15. Tailerra egokia iruditu zait
2.2 Dinamizatzaileek tailerra ebaluatzeko bete beharreko fitxa EBALUAZIOA |
addi-e392d9729b1a | https://addi.ehu.es/handle/10810/21849 | addi | cc-by 3.0 | 2016-12-20 | science | Ruíz Torrado, María | eu | Kartzela genero-erakunde bezala: genero-bereizkeriak, erresistentzia-praktikak eta agentzia Euskal Herrian espetxeratutako emakumeen artean | Doktore-tesi hau Eusko Jaurlaritzaren Doktorego Aurreko Programako beka (2013-2016) baten laguntzarekin egin da.
Alma, Edurne, Laura eta Mireni elkarrekin hasitako bideagatik.
Asko dira doktorego-tesiaren bide luze honetan moduren batean edota bestean lagundu didatenak. Horregatik, nola ez, haiei guztiei nire eskerrik beroenak emanez hasi nahiko nuke. Amaitutako lanak eskainitako ikuspegitik, ez dut zalantzarik topikoa bezain benebenetakoa dela haiek guztiak gabe ikerketa hau ez zela posible izango. Hasteko, mila-mila esker Mari Luzi, doktore-tesi hau zuzentzea onartzeagatik, nire kasa lan egiteko emandako askatasunagatik eta konfiantzagatik. Era berean, beharrezko izan dudan guztietan berehala erantzuteagatik, babesa eskainita, zuzenketa nahiz iradokizun ezin hobeak egiteko prest. Hurrena, esker berezi-bereziak elkarrizketatu guztiei; ikerketaren ardatz, muin eta gako izan diren horiei. Oroz gain, eskerrak bihotzez emakume preso nahiz preso ohiei, beren bizipenak nirekin partekatzeko eskuzabaltasunagatik. Esker mila elkarrizketatuak aurkitzen lagundu didaten guztiei eta, lortu ez arren, saialdia egin dutenei: Ane (ACASGI - Gipuzkoako Hiesaren Kontrako Elkarte Hiritarra); Ana, Josune, Lourdes, Natalia eta Silvia (ADAP - Presoen Laguntzarako Elkartea); Haizea, Irati eta Iser (Arrats Elkartea); Txipi (Autodefentsa Taldea); Izaskun (Gizakia Helburu Gipuzkoa); Garbiñe eta Josean (Goiztiri Elkartea); Brais (Gurutze Gorria Gipuzkoa); Haizea Núñez; Ana eta Mamen (Hegaldi); Ana, Koro eta Silvia (IRESGI - Gizarteratze eta Biktimologiako Euskal Institutua); Marta eta Martín (Loiolaetxea Elkartea); Remar Gipuzkoa; Iranzu, June, Libertad, Maite, Paz, Ruth eta Urtzi (Salhaketa Nafarroa); Julia (Sare); Josemari (Sidálava - Arabako Hiesaren Kontrako Batzordea); Luque eta Sergio (Trintxer - Cáritas Gipuzkoa); Carmen eta Idoia (Zubiko Elkartea). Orobat, milesker behaketa parte-hartzailearekin laguntzen ahalegindu diren guztiei ere: Ana, Josune, Lourdes, Natalia eta Silvia (ADAP – Presoen Laguntzarako Elkartea); Ana eta Silvana (Donostiako Emakumeen Etxea); Mikel (Gipuzkoako Espetxe Pastoraltza); Ana, Koro eta Silvia (IRESGI – Gizarteratze eta Biktimologiako Euskal Institutua). Eskerrak bihotzez ikerketaren gorabeherei eta zailtasunei aurre egiteko aholkuak eman dizkidaten ikerlari eta adituei: Elisabet Almeda, Ruth Alvarado, Ana Ballesteros, Paola
Simone1 ezagutu nuenean, ez nuen emakume presoei buruzko jakintza handirik. Ordura arte ez nuen kartzelan egondako emakume bat bera ere ezagutzen –ez jakinaren gainean, bederen–. Ordura arte ez nintzen sekula egon aurrez aurre atxilo izandako emakumezko batekin. Ordura arte ez nuen inoiz hitz egin emakume batekin bere espetxeko bizipenen inguruan. Ez nuen nehoiz horrelako kontakizunik zuzenean entzun. Simone izan zen nik ezaguturiko aurreneko emakume presoa, kartzelako esperientziaz nirekin mintzatu zen lehena, giltzapeko pasadizoen berri eman zidan lehenbizikoa. Bera ezagutu nuen artean, zehaztasunik gabeko irudi lausoak baino ez nituen; nire jakineza elikatzen zuten imajina difusoak baino ez. Nahiz eta, Euskal Herriko egoera politikoaren kausaz, betidanik izan nuen espetxe-sistema moduren batean edo bestean presente, benetan, ezagutza gutxi eta aurreiritzi asko nituen. Kartzela-sistemarekin kritiko nintzen; kontrol sozialerako tresna iruditzen baitzitzaidan, bere ustezko helburuak lortzeko alferrikakoa eta argiro klasista. Alabaina, ez nekien kasik ezer bere barrunbeen inguruan, bere baitan itxitako banakoen inguruan, bere barnean giltzaperatutako emakumeen inguruan. Libururen bat edo beste irakurrita nuen ordurako, eta biziera latzak izandako emakume legez irudikatzen nituen presoak. Baina hori besterik ez. Ez nintzen euren istorioak zehaztasunez deskribatzeko gai, eurei buruzko deus konkretu adierazteko kapaz, iruzkin espezifikorik egiteko gauza. Pelikuletako eta telesailetako mezuak ere hor nituen buruan jiraka; eta, horiekin batera, biolento bezain arriskutsu irudikatzen dituen imajinario kolektibo osoa ere –errealitatea oso bestelakoa izan arren–. Zalantzarik gabe, Simone ezagutu nuenean, kartzelatik urrun bizi nintzen, emakume atxiloetatik aparte oso. Alta, hori aldatzen hasteko lehen urratsak ematen ari nintzen. Simone ezagutu nuenean, 2011ko iraila erdialdea zen, eta elkarte erlijioso baten harreraetxean ginen. Simone bertan bizi zen garai hartan, presondegian egondako beste hainbat gizon-emakumerekin batera; bada, Simonerentzat –beste atxilo askorentzat bezala– hori zen zigorra amaitu baino lehen kartzelatik ateratzeko aukera bakarra. Erregimen irekian zegoen, baldintzapeko askatasunaren zain, eta hamabost egunetik behin espetxera joaten zen «sinatzera». Ikerketa-lagun nuen Edurne Bengoetxea eta biok, berriz, bertan ginen emakumezko preso bati elkarrizketa sakona egiteko asmoz; hain zuzen ere, elkarrizketa sorta bateko lehen solasaldia egiteko intentzioz. Hartara, elkarrekin hizketan igarotako denboran, Simonek bere espetxe-esperientziak kontatu zizkigun, biziki hunkituta ia une
oro. Narratzaile ezin hobea, bere sentipenak hitzez adierazteko gaitasun izugarrikoa eta sentsibilitate berezikoa, xehetasunez betetako bere kontakizun aberatsean murgilarazi gintuen. Espetxealdiaren balorazio guztiz negatiboa egin zuen, eta ezintasunaz, lotsaz zein amorruaz mintzatu zen. Bizitzarekin akabatzen duen amaierarik gabeko zulo legez ere deskribatu zuen kartzela, etengabeko erorialdian eta ezdeus sentiarazten zaituen hobi moduan. Elkarrizketa astintzailea izan zen hirurontzat; baina, horrez gain, giltzapetutako emakumeen errealitatean sakontzen hasteko bidea ere izan zen niretzat. Ondo konektatu genuen, eta besarkada estu batekin agurtu gintuen Simonek. Haatik –orduko hartan ez bagenekien ere–, ez zen behin betiko agurra izan, gaur arte irauten duen adiskidetasunerlazio baten hasiera izan baitzen. Simone ezagutu genuen hartan, Mujeres ex-presas: vulnerabilidad y autonomía (2012) ikerketa-lana egiten ari ginen, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen ikerketabeka (2011) baten bidez2. Miren Arbelaitz, Edurne Bengoetxea, Alma Méijome, Laura Vara eta ni neu, Ikasketa Feministak eta Generokoak unibertsitate masterra (UPV/EHU) elkarrekin egindako bost lagun, urtebete eskaseko diru-laguntza hori eskatzera animatu ginen, ikerkuntza feministaren esparruan sakontzen segitzeko. Denboran atzera begiratu bat eginez gero, aitortu beharra dut nahiko zirkunstantzialki iritsi ginela espetxeratutako emakumeen gaira. Izan ere, 2011ko deialdian Emakundek proposatutako hiru ikerketaildoak ikusirik, diskriminazio anizkuna jasaten zuten emakumeen inguruko zer edo zer egitea deliberatu genuen3. Hainbatetan bildu eta aukera zenbaitzuk eztabaidatu ondoren, emakume atxilo ohien inguruko ikerlana egitea erabaki genuen, bi zergati nagusi zirela eta: alde batetik, Laura gai horren inguruan aritu zela bere master amaierako lanean4; eta, bestetik, masterrean Dolores Juliano antropologoaren hitzaldi iradokitzailea entzun genuela5, emakumezkoen eta delituzko ekintzen arteko gogoeta berri, erakargarri bezain mamitsuak mahaigaineratuta. Horrenbestez, hertsiki, ez nintzen ekimen propioz ailegatu emakume presoen gaira; ez zen nire barne-ezinegon bategatik izan, ezta istorio pertsonal
2 Zehazki, 2011. urtean Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko hiru beketako bat zen. 3 Emakundek zehaztutakoaren arabera, ikerketa-beka bakoitza gai konkretu bati buruzkoa izan behar zen: 1) berdintasunaren alde egiten zuten enpresa-kulturako faktoreen azterketa; 2) egoera eta ezberdintasunen azterketa askotariko bereizkeria jasateko arriskuan zeuden emakumeen kolektiboan –bereziki, baliabide sozio-ekonomikoak baliatzeari eta segurtasunari zegokienez–; eta 3) EAE Euskal Autonomia Erkidegoan sektore kultural edo artistikoan, prestakuntza, sorkuntza, ekoizpen, banaketa eta berrikuntzaren eremuetan ziharduten emakumeen edo emakume-taldeen presentziaren azterketa. 4 Zehatz-mehatz, ondorengo ikerlana burutu zuen: Amatasuna eta espetxeak: hainbat euskal emakumeren esperientziak (2011). 5 Donostian, 2010eko apirilaren 28an.
bategatik ere. Lagun batzuekin batera iritsi nintzen emakume presoengana, testuinguru zehatz batean eta baldintza jakin batzuetan. Hori dela eta, emakumezko atxiloak gure jendartean ahaztuta daudela esaten denean, aintzat hartzen ez ditugula eta ikusezinak direla kritikatzen denean, usu oroitzen dut nik neuk ere ez nituela (kasik) gogoan. Ezin ukatuzkoa da horrela zela hastapenean. Alta, era berean, ukaezina da azken urte hauetan egindako urratsek hori guztiz aldatu dutela. Bestelako begirada dut orain, bestelako kontzientzia. Kartzelaratutako emakumeen gaian barrendu dut, nire aurrejuzguei aurre egin diet, ikasi egin dut, eta aldatu ere egin naiz. Ezbairik gabe, Simone funtsezkoa izan da prozesu horretan; eta, berarekin batera, baita urte hauetan guztietan bidelagun izan ditudan eta euren istorioak nirekin partekatu dituzten emakume preso guztiak ere. Mujeres ex-presas: vulnerabilidad y autonomía talde-ikerketarekin giltzapean egondako emakumezkoen egoera, zailtasunak eta desabantailak aztertu nahi genituen. Konkretuki, xede nagusia honakoa zen: espetxean egondako emakumeek, gertakari horren ondorioz, biziera autonomoa izateko zer-nolako arazoak zituzten ezagutzea, arreta jarrita baliabide fisiko, ekonomiko, soziokultural eta politikoen erabileran, kontuan hartuta gehienek era askotako diskriminazioak jasaten zituztela. Hipotesi nagusitzat genuen espetxe-sistemak emakumeen zaurgarritasuna areagotzen zuela, autonomia-maila gutxitzeaz batera. Profil edo ezaugarri sozio-ekonomiko ezberdinetako emakumeen egoera jorratu genuen, Hego Euskal Herria ikerketa-esparru geografikotzat hartuta. Orobat, hiru ardatz izan genituen aintzakotzat: lehena, kartzelaldiaren aurreko bizimodua, delituzko ekintza eta atxiloketa; bigarrena, giltzapetzearen denboraldia; azkena, espetxealdiaren ondorengo egoera. Gure ikerketa-objektuarekin zuzenean lotutako informazio interesgarri ugari eskuratu genuen, baina aurreikusten ez genuen edukiarekin ere topo egin genuen. Ezustean azaleratutako gaietako bat emakume presoen agentziarena izan zen. Ez genuen aurrez ikusi, baina hortxe zegoen haien erresistentzia-gaitasuna; hortxe zeuden eremuan eragiteko praktikak, euren egoera hobetzeko saialdiak, baita espetxe-itxialdia arintzeko eta giltzapeko genero-zapalkuntzari aurre emateko askotariko ahaleginak ere. Espero ez bagenuen ere, aurkikuntza atsegina izan zen oso, kartzelatutako emakumeen kontaeretan agertu zena. Besteak beste, elkarrizketatutako atxilo ohiek zera azaldu zuten: nola ikasi zuten espetxe-ingurunera moldatzen, nola konpondu ziren ez nabarmentzeko, nola usatu zituzten nahi zutena lortzeko tresna ofizialak eta ez-ofizialak, nola neurtu zituzten euren indarrak desio edo egitasmo jakin batzuei lehentasuna emateko, etab. Agentziaren gaiari
egindako aipu zuzen eta zeharkako gehiago egon ziren arren, gehienbat bi emakumeren kontakizunak oroitzen ditut: Amaiaren eta Elixabeten kontaerak, hain zuzen. Lehenak, osasun publikoaren kontrako bi deliturengatik prebentiboki kartzelatutakoak, oso modu zehatzean deskribatu zuen nola lortu zuen aurrera egitea eta nagusitzea giltzapean; bere eskubideen urraketa iruditzen zitzaion oro salaketen, instantzien edo helegiteen bitartez erantzunez, jarrera aktibo eta aldarrikatzaile horrek on egiten baitzion. Bigarrenak, talde armatu bateko kide izateagatik bederatzi urteko espetxe-zigorra konplitutakoak, azaldu zuen bizirauteko bere esku zegoen dena egitea deliberatu zuela eta, horretarako, kalkulu kontziente baten moduko zerbait egin zuela, bere izatearen zer alderdi babestuko zituen eta, aldiz, beste zer alderdi galtzea onartuko zuen erabakita; izan ere, guztia defendatzea ezinezkoa iruditzen zitzaion eta indarrak dosifikatu behar zirelakoan zegoen. Horrelako testigantzak bilduta, talde-ikerketako azpiatal bat agentziaren gaiari eskaintzea hautatu genuen azkenean. Finean, kartzelak emakumeen boterea gutxiagotzen zuela pentsatuta ere, garrantzitsua iruditu zitzaigun zenbait egoerarengan eragiteko edo zenbait gertakari aldatzeko emakume atxiloek zuten gaitasuna mahaigaineratzea. Doktore-tesia egitea erabaki nuenean, ordurako emakume atxiloen agentziarekin erabat harrapatuta, ildo horretatik jarraitu nahi izan nuen; aurreko ikerketa abiapuntu hartuta, galdera berrien norabidean segituta, gehiago sakontzeko. Itxialdiko genero-zapalkuntza eta diskriminazioak alboratu gabe –egitate saihestezinak, euren garrantzia eta larritasuna direla eta, batik bat azken urteotako espetxe-aldaketen testuinguruan–, erresistentziazko praktikei ere heldu nahi nien, ahal zen heinean emakume presoen arteko aniztasuna eta ñabardurak ere jorratuta, ikergaiaren konplexutasuna zela eta. Orekazko kontu bategatik egin nahi izan nuen; zuzentasunagatik, doitasunagatik. Nire interes pertsonalengatik ere egin nahi izan nuen; seguruenik, erresistentziaren gaiak duen halako erromantizismoren baten eskutik, baina, halaber, ohikoa dena baino ikuspegi itxaropentsuago bat emateko gogoz ere. Gabezia edo hutsune-sentsazio bategatik ere egin nahi izan nuen. Funtsean, emakume presoei buruzko ikerketa gehienek haien agentzia baztertzen, gutxiesten edota ezkutatzen zutela iruditzen zitzaidan, eta ekintzarako gaitasuna nahiz transformaziorako ahalmena behin eta berriro alde batera uzten zutela. Salbuespenak salbuespen (Bhavnani eta Davis, 1996; Bosworth, 1996, 1998, 1999, 2000, 2003; Fabre eta Nari, 2000; Ribas, Almeda eta Bodelón, 2005; Imaz, 2007; Carlen, 2012), emakume atxiloen trebetasunak ez zirela aintzatetsi pentsatzen nuen; ez zirela baloratu eta, are gehiago, maiz, ez zirela aurreikusi ere egin. Kartzelatutako emakumeen agentzia isilarazitako errealitate moduan
ikusten nuen, eta falta horri heldu nahi nion ikuspegi antropologikotik zein feministatik, baina presondegien izaera murriztailea ezeztatu gabe. Horrenbestez, esan daiteke ondorengoek osatzen dutela doktorego-tesi honen ikerketaobjektua: kartzelatutako emakumeek giltzapean izandako bizipenek, jasandako generobereizkeriek eta gauzatutako erresistentzia-praktikek; betiere, kartzela genero-erakunde bezala hartuta, generoa (bir)sortzen duen heinean6. Konkretuki, abiaburutzat dut generoazterketarik gabe ezin dela espetxe-sistema sakonean ulertu; alde batetik, genero-eredu hegemonikoen ondorioz, emakumeek eta gizonek ezberdin bizi dutelako giltzaperatzea, eta, bestetik, kartzela-sistema errotik guztiz sexista, androzentrikoa eta diskriminatzailea delako, genero-rol tradizionalak zein erlazio hierarkikoak indartzen dituenez gero. Hori horrela izanik, lehenik eta behin, ikerlan honek emakume presoen bizipenak, ibilbideak, aldaketak nahiz ikaskuntzak aztertzen ditu; bigarrenik, genero-desberdinkeriak jorratzen ditu; eta, azkenik, itxialdiak dakartzan zailtasunei eta mugei aurre egiteko erresistentziapraktikak lantzen ditu, agentziaren gaiari hartuta. Azken batean, ez dut espetxealdiaren baitako genero-zapalkuntza edota izaera murriztailea inolaz ere baztertu nahi; alabaina, ezta emakumeek egoerari nola edo hala aurre egiteko gauzatutako eginahalak ukatu edo gutxietsi nahi ere –horien nolakotasuna zeinahi ere izan–. Horrela, hiru ardatz horietan sakontzen saiatu naiz, Hego Euskal Herrian kartzelatutako emakumezko preso sozialen7 nondik norakoak ikertuta.
Doktore-tesi hau moduren batean edo bestean eraldaketa sozialerako baliagarria izatea espero dut; hausnarketa sustatzeko eta bestelako ikuspegiak edo iruditeriak zabaltzeko erabilgarria izatea. Izan ere, hainbat arrazoik emakumezko presoen egoera aztergaitzat hartzea behar-beharrezko egiten dute. Lehenik eta behin, kartzelaratutako emakumeen inguruko ezjakintasuna gainditzeko premia dugu. Kontuan eduki behar dugu emakume preso sozialak nahiko ezezagunak direla euskal jendartearen zati handi batentzat eta, oro har, beraien egoera eta arazoak gutxi jorratutako ikerketa-esparruak izan direla –azken urteotan hori nabarmenki aldatzen hasi den arren–. Giltzapetutako emakumeei buruzko jakineza handia izan da eskuarki eta, haiekin solas egitearen bitartez, hutsune horri aurre egiteko ordua da. Bigarrenik, emakumezko atxiloei buruzko imajina negatiboak eta ezegokiak gainditzeko beharra dugu. Azken batean, esperientzia egiazko gehienetatik oso urrun dago espetxesistemari eta bere baitan itxitako emakumezkoei dagokien iruditeria kolektiboa, eta aurreiritziak zein estereotipoak oso ugariak dira. Askotariko aurrejuzguez ari naiz: irudi biktimizatzaileen arabera, emakume presoak pasiboak, ezgauzak eta gaitasun gutxikoak dira; ikuspuntu kriminalizatzaileen arabera, berriz, emakume gaiztoak, ankerrak eta maltzurrak dira, eta gizarte-gaitzespena eta estigmatizatzea merezi dute. Orobat, azken urteotan modan jarri diren eta emakume presoei buruzko morboa eta sentsazionalismoa hauspotu dituzten telesailak nahiz telebista-programak ere hartu behar ditugu kontuan8. Izan ere, emakume atxiloen presentzia publikoa argiki areagotzea lortu duten arren, orokorki ez dute modu egokian egin. Beraz, premiazkoa da irudi desitxuratuak bazter uztea, estereotipoak nahiz aurreiritziak gainditzea eta emakumezko presoak solaskide baliozkotzat hartzea, oinarri hartuta errespetua, aintzatespena eta elkartasuna. Hirugarrenik, eta azkenik, espetxe-sistemari buruzko gogoeta ikuspuntu feministatik eta abolizionistatik egiteko beharra ere badugu9. Ezinbestekoa da bere izaera bidegabearen inguruan hausnartzea; bere kutsu androzentrikoaren, sexistaren, klasistaren eta, azken batean, diskriminatzailearen gaineko eztabaida bultzatzea. Are eta beharrezkoagoa da, gainera, baldin eta kontuan hartzen baditugu azken urteotan kartzela-sisteman jazotako aldaketa guztiak. Izan ere, eraldaketa handiko garaia bizi dugu testuinguru penalari eta
espetxekoari dagokionez: dela kontrol-politiken gehiagotzea, preso kopuruen areagotzea edo Kode Penalaren erreforma, dela Iruñeko eta Arabako presondegi berrien eraikuntza edo bestelako diziplinazko erregimenen hedapena. Nolanahi ere den, argi eta garbi dago markoa itxuraldatzen ari dela eta, ezinbestean, generoaren esparruan ere aldakuntzak ari direla gertatzen. Hortaz, premiazkoa da jazotzen ari denari erreparatzea, itxialdiaren eta askatasun-gabetzearen inguruan pentsatzea, baita hausnarketa egitea ere giltzaperatzeak dituen funtzioen, ondorioen, eraginen eta esanahien inguruan. Ezbairik gabe, kartzelako murruetatik haratago doan premia batez ari naiz. Espetxe-sistemak gure jendarte osoaz hitz egiten du, gu guztiotaz mintzo da; kartzela ez baita gizartearen isla –usu hori esaten bada ere–, gizartea bera baizik. Ezin dugu atzeratu edo geroko utzi espetxe-sistemaren inguruko debate kritikoa, gaur egun garenaz eta etorkizunean izan nahiko genukeenaz eztabaidatzeko garaia baita. Doktorego-tesi honen egiturari dagokionez, esan beharra dago hainbat ataletan banatuta dagoela. Lehenik eta behin, ikerketaren helburu nagusiak eta zehatzak azalduko ditut. Jarraian, abiapuntuko hipotesiak ere aurkeztuko ditut. Behin hori eginda, testuinguru etnografikoan eta estrategia metodologikoan murgilduko naiz; batetik, Euskal Herriko presondegiak ezagutzeko, eta, bestetik, doktorego-tesian eginiko urrats metodologikoak deskribatzeko. Hurrengo atalean, «Espetxeratutako emakumeei begira: ekarpen antropologikoak eta feministak» deiturikoan, ikerketaren marko teorikoa dago, bost kapitulutan antolatuta. Lehenengoan, emakumeen delituzko ekintzak, estigmatizatzea eta egungo marko penala aztertuko ditut. Bigarrenean, berriz, kartzela-sistemaren oinarrietan barrenduko dut. Emakumeen giltzapetze penala jorratuko dut segidan, hirugarren atalburuan, bilakaera historikoa eta egungo egoera uztartuta. Laugarren kapituluan, emakume atxiloen arteko ezberdintasunei helduko diet, aniztasuna kontuan izatearen garrantzia azpimarratuta. Bosgarrenean, emakume presoen erresistentzia-praktiketara hurbiltzen saiatuko naiz. Gero, hurrengo atalean, «Espetxeratutako emakumeekin solasean» izenekoan, analisiari ekingo diot, beste bost kapitulu baliatuta. Aurrenekoan, elkarrizketatutako emakume presoen ibilbideak jorratuko ditut, kartzelaldia bizitzeko nahiz baloratzeko askotariko moduetan sakonduta. Bigarrenean, espetxeko genero-diskriminazioen inguruko iritziak landuko ditut, ikuspegi ezberdinak erabilita. Ondoren, erresistentzia-praktikak bihitzen hasiko naiz: hirugarren atalburuan, kartzela barruko harremanekin loturikoak aztertuko
Helburu nagusiak eta zehatzak
Ikerketa hau hasi nuenean, zenbait jomuga finkatu nituen: ● Kartzela genero-erakunde bezala aztertzea eta bere jardunbide zein esanahien inguruan gogoeta egitea; ezarritako sistemaren nahiz arauen sostenguari lotuta, espetxe-sistemak emakumezkoen eredu hegemonikoa zein rol tradizionalak nola bultzatzen dituen aztertuta, eta, halaber, harreman desorekatuak, bereizkeriak eta diskriminazioak nola gehiagotzen dituen jorratuta. ▪ Espetxeak sustatutako generizatzearen nondik norakoak lantzea, hainbat alorretan –besteak beste, lan-egoeran eta prestakuntzan, osasun-egoeran, medikalizatzean eta legearen kontrakoak diren substantzien kontsumoan, harremanetan eta sexualitatean– gertatzen dena jasota eta aztertuta. ▪ Presondegietan, aipatutako alorretan jazotako diskriminazioak sakonki ezagutzea eta aditzera ematea; batez ere, azken urteotan espetxe-sistemak hartutako norabideari jarraiki, desabantaila horiekin guztiekin gertatzen ari dena aztertuta eta aldaketa posibleak kontuan edukita. ● Emakumezko presoen espetxeko bizipenen berri izatea, emakumeek eurek bizi dutenaren inguruan pentsatzen dutena eta esateko dutena jasota; egon daitekeen aniztasuna baztertu gabe, haien iritziak, usteak, jarrerak, portaerak zein ekintzak, diskurtsoak nahiz jarduteak landuta, haien irakurketetara edota interpretazioetara hurbilduta. ▪ Kartzelako egunerokotasunera nola hala egokitzeko premiak emakume atxiloei suposatzen diena ezagutzea eta horren inguruan gogoeta egitea; itxialdiaren nahiz askatasun-gabetzearen kausaz, espetxealdiak murruen barruan eta kanpoan ekartzen diena, jazotako aldaketak, horren inguruan egiten dituzten interpretazioak eta aburuak ikertuta.
▪ Emakumeek presondegi-bizipenen inguruan egiten dituzten irakurketa anitzen izatea jasotzea eta lantzea; espetxealdia haustura, jarraipen edota inflexio-une legez ikusten duten aztertuta eta horren zentzuaren inguruan galdeginda. ● Kartzelaratutako emakumeen agentzia azaleratzea, itxialdiak nahiz askatasungabetzeak eragindako trabak eta zailtasunak gainditzeko erresistentzia-praktiken azterketaren bitartez; espetxe-sistemaren izaera murriztailea abiapuntu hartuta, ondorioak nola hala arintzeko eta genero-zapalkuntzari kontra egiteko moduak jorratzea. ▪ Espetxeratutako emakumeen agentzia ardatz hartuta, jasotako alorretan noiz, nola eta zergatik jokatzen duten modu batean edo bestean, urratzeak maila indibidualean edo kolektiboan egiten dituzten eta desberdintasunek zeri erantzuten dioten jakitea. ▪ Indarrean dauden ereduen eta arauen eztabaidatzeak nahiz asaldatzeak ekiditeko, edonolako portaera kritikoak saihesteko eta mendetasuna zein pasibotasuna bultzatzeko, kartzela-sistemaren kontrolerako mekanismoen berri izatea, ñabardurak eta xehetasunak landuta.
Orobat, ikerketak honako hipotesiak izan ditu abiapuntutzat: ● Bai gizonentzat eta baita emakumeentzat ere presondegia lazgarria izan ohi da, baina modu desberdinean. Jende gehienak gizonentzat okerragoa dela pentsatzen du fisikoki indarkeria nabarmenagoa delako eta, zentzu horretan, bortitzagoa edo arriskutsuagoa izan daitekeelako. Emakumezkoentzat arinagoa dela dirudi, baina horrek ez du hobea denik esan nahi; indarkeria fisikoa bezain eraginkorrak diren bestelako mekanismoen bitartez espetxe-sistemak bere balioak ezartzen baititu. Presondegiak generitzatzea bultzatzen du eta, hala, emakumeei haurrak bailitzan tratatzen zaie, mendekoak izango balira bezala, aintzatespen gutxiago erakutsita. Eredu hegemonikoen eztabaidatze-ezak genero-desorekak gainditzea oztopatzen du. ● Emakume presoei zuzendutako enpleguen eta prestakuntzaren alorrean hainbat diskriminazio gertatzen dira. Aukerak urriagoak dira, gabezia handiak dituzte eta oro har feminizatzea edo emakumeen rol tradizionala sustatzera bideratzen dira. Lan, tailer nahiz jarduera asko etxeko lanekin eta eskulanekin lotuta daude; eta, ondorioz, denbora-pasak izan daitezke, baina ez dira jeneralean kalean enplegua topatzeko lagungarriak, edota, izatekotan, gaizki ordaindutako eta arautu gabeko lanbideetara bideratzen dira. ● Giltzapean emakumeen osasun-egoerak okerrera egiten du, gaixotasun berriak sortzen direlako eta aurretik zituztenak larriagotzen direlako. Tratamendua ez da aproposa. Osasun-zerbitzuek gabezia nabarmenak dituzte eta eritasun gehienak medikalizatzearen bidez artatzen dira. Emakume presoen diagnostikoetako asko buruko gaitzenak dira –depresioa edo antsietatea, kasu–, haien «natura» dela eta, histerikoagoak eta sentikorragoak direnaren usteekin lotuta egon daitekeena.
● Espetxeratutako emakume askok bakardade handia bizi dute, kausa diferenteak direla eta: senideen, lagunen edota bikotekideen abandonatzea, elkartasun sareen urruntasuna –bereziki, atzerritarren kasuan–, seme-alaben tutoretza-galera, etab. ● Orokorki, kartzelatutako emakumeak genero-desoreka batzuetaz jabetzen dira, baina ez dute beraien burua «feminista» definitzen. Arau-urratzaileak direla uler dezakegu, ekintza zenbaiten bidez feminitatearen rol tradizionala hautsi dutenez gero, gehienek eredua jakinaren gainean kritikatu edota zalantzan jarri ez badute ere. ● Presondegikoa bizipen samingarria izanagatik ere, emakume batzuek beraien bizitza alor batzuetan hobetzeko aukera dute, aldaketarako baldintzak gertatzen direnez gero; adibidez, droga-kontsumoa atzean utzi dutenen kasua izan daiteke. Espetxealdia inflexio-puntua, ikaskuntza-aldia, jarraipen- edo haustura-unea izan daiteke emakume atxiloentzat; ohizko egoeran ezagutuko ez luketen jendearekin hartu-emanean egoteko parada, bestelako errealitateak ezagutzekoa, beste sexuaukera batzuk frogatzekoa, baita norberaren izatearen gainean hausnartzekoa ere aurki baitezakete. ● Emakume presoen arau-hausteak, eztabaidatzeak nahiz erresistentzia-praktikak antzematea zaila izan ohi da, jendarteak gutxiesten eta ikusezin egiten dituelako. Estereotipoen zein aurreiritzien kausaz, biktimizatzea eta infantilizatzea tartean egonik, emakumeak erabakiak hartzeko eta estrategiak garatzeko, sortzeko edota aurkitzeko kapaz diren subjektu moduan ikustea eragozten da. Hala ikusi ohi ez diren hainbat egitate –legearen aurkako eta legezko drogak hartzea, salerosketak zein elkartrukeak, harreman lesbikoak edo nork bere burua zauritzea, kasurakoeredu hegemonikoak kolokan jartzeko bideak izan daitezke, espetxealdiari aurre egiteko moduak. ● Kartzelan generizatzea, feminizatzea eta emakumeen rol tradizionala sustatzen badira ere, aldi berean, eredu hegemonikoaren urratze handiena izan daitekeena, lesbianismoa, kalean baino agerikoagoa da. Nonbait, presondegi barruan aukera horrek onarpen handiagoa du, ez duelako hainbesteko gaitzespenik jasaten; eta, nolabait, «egiazkoagoa» edota posibleagoa da. Kontraesankorra eta paradoxikoa izan daitekeen arren, bakarrik «benetako» lesbianak ez direneko ustean gertatzen
da –identitateari buruzko ikuspegi esentzialisten eta zurrunen arabera–. Ez dirudi heterosexualitate normatiboa auzitan jartzen dutenik, ez presoek, ezta espetxeko langileek ere. ● Espetxe-sistema emakumeen arteko elkartasun-adierazpenak ekiditen saiatzen da, edonolako talde-sentimendu edo berdinak izatearen kontzientzia saihestuta. Diskriminazioez jabetzeko eta erresistentziak planteatzeko emakumeen indarra gutxiagotzen du horrek. Hala ere, elkartasun-adierazpenak egon badaude.
Espetxe-testuingurua Euskal Herrian
Ikerketa honek Euskal Herria du marko geografiko. Hartara, gaur egunean emakumezko atxiloentzako modulu edo departamenturen bat duten –edo duela gutxi arte izan dutenpresondegietan ardazten da: Arabako eta Langraiz Okako kartzelatan, Iruñeko(et)an eta Martutenekoan10.
Arabako eta Langraiz Okako presondegiak Arabako kartzela Langraiz Oka (Araba) udalerrian dago. 2011n eraiki zen; teorian, EAE Euskal Autonomia Erkidegoko presondegien preso-pilaketari aurre egiteko (SIEP, 2011: 13). Zentro Tipo edota Makrokartzelaren egitura du11; eta, beraz, nolabaiteko «espetxe- hiria» da, kanpoaldetik isolatzen duten bost segurtasun-itxierez osatutakoa (Ibidem: 16). Zortzi egoitza-modulu ditu, eta atxiloen egunerokotasunaren parterik handiena horietan egiten da; zeldak, jantokiak, egongelak, etab. horien barnean baitaude. Egoitza-modulu bakoitzak 72 zelda ditu. Alta, horiez gain, lau modulu balioaniztun daude, eta bakoitzak 36 zelda ditu. Hortaz, guztira, 720 egoitza-zelda daude. Era berean, horiez bestalde, 152 zelda osagarri ere badaude; honelaxe banatuta: 64 zelda erizaindegian; 56 zelda sartze, irtete eta iragateentzat; eta 32 zelda erregimen itxiko moduluan (Ibidem: 78). Emakume presoei espresuki zuzendutako bizitoki-moduluak bi dira: bata, Konplimendu Modulua; eta, bestea, Errespetu Modulua. Orokorrean, ehun bat emakume preso daude12.
10 Atalburu honetan aipatutako presondegiez gainera, Euskal Herrian beste bi kartzela daude: Basaurikoa (Bizkaia) eta Baionakoa (Lapurdi). Gaur egun, ez dago emakumeentzako modulurik ez batean ez bestean. Aitzitik, ezin aipatu gabe utzi Basauriko kartzelan emakume atxiloak egon zirela 1990 arte. Urte horretan, emakumeen departamentua kentzea erabaki zuten, gizonentzako sekzio irekia jarri ahal izateko (Arbelaitz et al., 2012: 35). 11 «Zentro Tipo», «Makrokartzela» edo «Errespetu Modulu» bezalako kontzeptuen esanahia aurreraxeago azalduko dut; zehatz-mehatz, «2.3.2. Makrokartzelak, Modulu Terapeutikoak eta Errespetu Moduluak» azpiatalean. 12 Zenbateko zehatzak jakin nahi izanez gero, ikus 3. eta 4. taulak, «1.3. Delitua (bir)definituz: egungo testuinguru penala» azpiatalean.
Langraiz Okako espetxea (Araba) izen bereko udalerrian dago, baina presondegi berritik urrun. 1981. urtetik du egungo egitura, eraikina zaharragoa bada ere13. Arabako kartzela zabaldu zenetik, Langraiz Okako espetxea presoen sekzio ireki bezala jardun du; baina, horren aurretik, presondegi modular arrunta zen. Gizonentzako lau modulu zituen; eta emakumeentzako bakarra, bi departamentutan bereizita –presondegi korriente moduan egindako azken urteetan, bat Errespetuzkoa zen, eta bestea Konplimenduzkoa–. Orotara, 562 zelda zituen; eta horietatik 470 inguru ziren egoitzarako. Emakumeek 40 bat zelda zituzten. Orokorki, 70-80 inguru ziren bertan espetxeratutako emakumeak.
Iruñeko presondegia(k) Gaur egungo Iruñeko kartzela (Nafarroa) 2012an inauguratu zen; zaharkitua ei zegoen lehengo espetxea ordezkatzeko (SIEP, 2012: 3). Arabako presondegiaren kasuan bezala, Zentro Tipoaren edota Makrokartzelaren egitura du; haatik, ez da aurreneko hori bezain handia. 72 zeldaz osaturiko lau egoitza-modulu ditu, eta 36 zeldaz osaturiko beste bi. Orobat, lau modulu balioaniztun ere ditu, 36 zeldaz osaturik horietako bakoitza. Beraz, denera, 504 egoitza-zelda daude. Horiez gainera, osagarrizko 120 zelda daude; honelaxe banatuta: 44 zelda erizaindegian; beste 44 zelda sartze, irtete nahiz iragateentzat; eta 32 zelda erregimen itxiko moduluan (Ibidem: 31). Emakume atxiloentzat bizitoki-modulu bakarra dago; 36 zelda ditu eta Errespetu Modulua da. Oro har, 25 bat emakume preso daude. Iruñeko espetxe zaharra (Nafarroa) 1908an zabaldu zen. Jardunean egon zen presondegi berria eraiki arte. Baina, behin kartzela berria bukatuta eta atxiloak lekualdatuta, eraitsi zuten. 107 egoitza-zelda zituen, eta 11 zelda osagarri. Emakumeentzat bizitoki-modulu bakarra zuen, eta 2009. urteaz geroztik Errespetuzkoa zen. 25 inguru ziren bertan preso zeuden emakumeak. Edonola ere, aipagarria da emakumeentzako moduluak gorabehera handiak izan zituela urteetan. Bada, 90eko hamarkadan itxi egin zuten, egoera eskasean zegoela argudiatuta; eta, 1999. urtera arte, eraberritze-lan batzuk egin ondoren berriz ere ireki zuten arte, Nafarroan atxilotutako emakume guztiak Langraiz Okako presondegira eraman zituzten (Salhaketa Nafarroa, 2011: 51).
13 Lehenago, tamaina askoz ere txikiagoko zentroa zen, preso prebentiboentzat (Arartekoa, 1996: 85).
Martuteneko presondegia Martuteneko kartzela (Gipuzkoa) izen bereko auzo donostiarrean dago. 1948an zabaldu zen; beraz, egun jardunean dagoen Euskal Herriko presondegirik zaharrena da14. Egitura erradiala du; 115 egoitza-zelda eta osagarrizko 27 zelda inguru. Emakume atxiloentzat departamentu bakarra du, 11 zeldaz osaturikoa (Arartekoa, 1996: 63), eta, gaur egunean, Errespetuzkoa da. Orokorrean, 30 bat emakume daude bertan espetxeratuta. Martuteneko espetxea zaharra izanik eta jardunean segitzeko etengabeko birmoldaketak beharrezkoak izanik, Zubietan (Gipuzkoa) presondegi berria eraikitzea deliberatu zuten 2005ean. Alabaina, azken horren eraikuntzak hainbat atzerapen izan ditu eta, proiektuak aurrera jarraitzen badu ere, ez dago oso argi kartzela berria noiz zabalduko den. Edonola ere, prentsa idatzian argitara eman denaren arabera (Munguía, 2013-01-24), Zubietako presondegiak Iruñeko espetxe berriaren egitura berbera izango du, Zentro Tipoaren edo Makrokartzelaren ereduarekin bat eginez. Hala, 504 egoitza-zelda izango ditu, eta 120 zelda osagarri.
14 Emakume presoak dituzten lau presondegien artean zaharrena esan nahi dut. Baionako espetxea 1891n inauguratu zen; baina, esan bezala, ez du emakumerik kartzelatzen.
Orrialde hauetan aurkeztutako ikerlanak metodologia antropologikoa du ardatz; hots, norbanakoen iritzien, pertzepzioen, bizipenen, jarreren zein usteen sakoneko azterketa. Hainbat ikerketa-teknika erabili ditut –azterketa bibliografikoa, elkarrizketa sakonak eta behaketa parte-hartzailea, gehienbat–; lehen mailako zein bigarren mailako informazioiturriak. Jarraian, hain zuzen, horien inguruko zenbait azalpen emango ditut, ikerketaprozesuaren nondik norakoetan barrendatzeko asmoz. Doktore-tesi honen testuinguruan berariaz egindakoan zentratuko naiz. Aitzitik, kontuan hartzekoa da Mujeres ex-presas: vulnerabilidad y autonomía (2012) talde-ikerketan bildutako informazioa ere berrikusi eta baliatu dudala15, nolabaiteko abiapuntutzat edo oinarritzat hartuta, nahiz eta orokorki ez dudan aipamen zuzenik egingo. Erabilitako teknika kualitatibo ezberdinek ikerketa-objektua lantzeko informazio zinez aberasgarria eskaini didate, baita askotarikoa ere. Horrela izanik, sailkatzeko eta gerora analisia egiteko, bost gai-multzo hartu ditut kontuan: 1) emakume presoen espetxeko ibilbideak eta kartzelaldiari buruzko balorazioak; 2) espetxeko genero-diskriminazioen inguruko iritziak, baita bestelako bereizkerien ingurukoak ere; 3) kartzela barruko hartuemanei loturiko erresistentzia-praktikak; 4) presondegien murruen zurruntasuna kolokan jartzeko jardunbideak; eta 5) barrena arintzeko eginbideak nahiz adierazpen-moduak. Alabaina, gai-multzo horien edukiari heldu aurretik, baita erreferentzia teorikoak landu aurretik ere, esan bezala, alderdi metodologikoan sakonduko dut.
15 Ikerketa horren inguruan gehiago jakiteko, ikus Arbelaitz et al. (2012). Nolanahi ere, ohar labur batzuk ematearren, preso egondako 19 emakumezko elkarrizketatu genituen, emakume atxiloekin zuzenean edo zeharka lan egiten zuten 46 agenterekin bildu ginen (espetxe-langileak, presondegietan lan egiten zuten elkarteetako kideak nahiz norbanako boluntarioak) eta gure ideiak zenbait ikerlari aditurekin eztabaidatu genituen. Doktore-tesian, aurreko ikerlan horretako elkarrizketa sakonen transkribapenak zein bileretako oharrak errepasatu eta berraztertu ditut.
Orobat, ikerketa kualitatiboa izanagatik ere, datu zenbaitzuen bilketa eta jarraipena ere burutu dut; ondorengo iturriak baliatuta: EUSTAT Euskal Estatistika Erakundea, INE Espainiako Estatistika Institutua, SGIP Espetxe Erakundeen Idazkaritza Nagusia, ICPR Politika Kriminalaren Ikerketarako Institutua, eta ICPS Espetxe Ikerketen Nazioarteko Zentroa. Horrela, Hego Euskal Herriko, Espainiako Estatuko, Europako eta nazioarteko espetxe-egoerak neurri batean alderatzeko aukera izan dut. Aitzitik, aipagarria da datu dezente eskuragai egon arren, gutxi direla sexuaren arabera bereizitakoak, baita Euskal Herriari buruzkoak ere. Ikerketan jasotako azken datuak 2015eko irailekoak dira.
Elkarrizketa sakonak Doktorego-tesi honen markoan, elkarrizketa sakonak ere burutu ditut. Guztira, 36 izan dira; honela banatuta: banakako 20 elkarrizketa emakume preso sozial edo preso sozial ohiei, eta taldeko elkarrizketa 1 haietako 4ri16; banakako nahiz taldeko 6 elkarrizketa kartzelatako beharginei (3 gizarte-langile, 3 irakasle, 2 jurista, 2 gizarte-hezitzaile eta psikologo 1); banakako edota taldeko 6 elkarrizketa emakume presoekin aritzen diren eta nolabaiteko genero-ikuspegia duten 7 elkartetako kideei; eta banakako 3 elkarrizketa EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko 3 menbru ohiri17. Zalantzarik gabe, aktore ezberdin horiek guztiek dute ikergaiaren gaineko ezagutza. Alabaina, euren ikuspegiak eta posizionamenduak diferenteak dira. Beraz, askotariko irakurketak eta interpretazioak eskaini dituzte; informazio zinez aberasgarria, iritziak alderatzeko nahiz kontrajartzeko.
Emakume presoei egindako elkarrizketak Jada esan bezala, hogei emakume preso sozial edo preso sozial ohi elkarrizketatu ditut banaka; eta horietako hirurekin, baita laugarren batekin ere, taldeko elkarrizketa bat ere egin dut. Elkarrizketa guztiak 2013ko maiatza eta 2014ko ekaina bitartean osatu dira; denak grabatuta, transkribatu ahal izateko. Batez besteko iraupena ordu eta erdikoa/ordu
16 Banaka ere elkarrizketatu ditut talde-elkarrizketan parte hartu duten lau emakumeetako hiru. 17 Hasieran, emakume atxiloen senideak, lagunak edota bikotekideak ere elkarrizketatzea pentsatu nuen. Baina, ikerketak aurrera egin ahala, asmo hori bertan behera utzi nuen, zenbait zailtasun zirela eta. Izan ere, emakume preso askorentzat familia gai delikatua da oso. Batzuek hartu-eman gorabeheratsuak dituzte senideekin edota, sinpleki, ez dituzte espetxearekin zerikusia duen ezertan nahastu nahi. Halaber, kontuan hartu behar da batzuetan senitartekoak urruti daudela ere.
eta berrogei minutukoa izan da; elkarrizketa luzeena hiru ordukoa izanik, eta laburrena hogei minutukoa. Oro har, behin baino ez dut elkarrizketatu emakume bakoitza; baina birritan egin dut hirurekin, bildutako lehenengo aldiko denbora falta konpentsatzeko. Elkarrizketak prestatzeko, balizko galderekin osatutako gidoiak erabili ditut18; baina malgutasun handiz egin dut, elkarrizketatu bakoitzari moldatzeko saialdian. Nolanahi ere, guztiekin jorratutako gaiak antzekoak izan dira. Zalantzarik gabe, solasaldi horietan jasotako informazioa gako izan da ikerketa honetan, zinez emankorra izan denez gero. Bi kasutan izan ezik, elkarrizketatuen kontaktatzea emakume presoekin lan egiten duten elkarteen bidez egin da19. Kontaktuak nagusiki horrela egiteak bi egitate aipagarri ekarri ditu: alde batetik, elkartearen bitartekaritzaren garrantzia; eta, bestetik, elkarrizketatuen perfilak aukeratzeko ezintasuna. Lehenengo egitatearekin adierazi nahi dudana zera da: elkarrizketatuengana iristeko modua zeharkakoa izan dela, kasuan kasuko elkartearen esku egon dela ikerketaren eta elkarrizketaren nondik norakoen aurreneko azalpena, eta, elkartearekiko hartu-emanaren arabera, balizko elkarrizketatuek baiezkoa edo ezezkoa eman diotela errazago solasaldiari. Horrekin ez dut inondik inora iradoki nahi elkarteen bitartekaritza positiboa izan ez denik; zinez mesedegarria izan baita, elkarteek orokorki laguntzeko jarrera izan dutenez gero. Alabaina, ukaezina da euren artekaritzak kontuan hartzeko eragina izan duela. Bigarren egitateari dagokionez, hau da, elkarrizketatuen perfilak aukeratzeko ezintasunari dagokionez, elkarrizketatzaileak ez du solasaldia zeini proposatu aukeratzeko betarik izan oro har; hortaz, elkarrizketatuentzat hainbat aldagai finkatuta izan arren, elkarrizketatuen taldea ez da horien arabera osatu. Hala eta guztiz ere, profil ezberdinetako emakumeekin bildu naiz, aldagaien aniztasuna jasota eta lagin esanguratsua lortuta. Landa-lanaren une jakin batean, bestelako moduen bitartez ere kontaktatzen saiatu nintzen –kasurako, elkarrizketatuen bitartez kontaktu berriak egiten ahaleginduta–, baina orokorki ez nuen gehiegi lortu. Elkarrizketatutako emakumeen jarrerari dagokionez, oro har oso positiboa, laguntzailea eta kolaboratzailea izan dela esan beharra dago. Izan ere, asko ireki direnaren sentsazioa izan dut, baita, hainbat kasutan, euren istorioak xehetasun handiz azaldu dituztenarena ere. Alta, inportante samarra iruditzen zaidan ñabardura bat egin nahiko nuke: batzuetan elkarrizketari garrantzia eman diotenaren sentipena izan dut, euren egoerak hobetzeko
18 Ikus I. eta II. eranskinak. 19 Salbuespenetako batean kontaktua zuzenean egin da, elkarrizketatua eta elkarrizketatzailea adiskideak izanik; eta, bestean, beste elkarrizketatu baten bidez egin da.
mesedegarria izango balitz bezala; eta beste batzuetan, aldiz, solasaldiari muntarik eman ez diotenaren inpresioa izan da nagusi, ikerketa soil batek euren problemak konponduko ez dituenaren jakitun. Era berean, batzuek eskerrak eman dizkiote elkarrizketatzaileari, eurentzat onuragarria izan daitekeen zerbait egiteagatik edota euren egoeragatik interesa erakusteagatik; baina beste batzuek argi izan dute elkarrizketatzailea dela eurei eskerrak eman behar dizkiena, haren ikerketa gauzatzeko euren istorioak kontatzeagatik. Jarrera batek zein besteak ikerketari –eta ikerlariari– oreka aproposa eman diotelakoan nago; azken batean, ikerlariaren eta ikerketan parte-hartzaile diren subjektuen arteko botereerlazioen inguruan hausnartzeko abiarazle izan dira, baita ikerlanaren mugez eta ahalez jabetzeko sustatzaile ere. Horrekin lotuta, baina ikerlariaren jarreran zentratuta, beharrezkoa da ikerketa-prozesu osoan presente egon den arrisku bat aipatzea; emakume presoekin lotura duten aktore ezberdinek hainbatetan ohartarazi baitidate haren inguruan. Itxura denez, emakumezko presoen egoera azken urteotan ikerlarien eta kazetarien artean garrantzia hartu duen gaia da; horrenbeste, ezen batzuek modan dagoela ere baieztatu duten. Espetxean egon diren emakumeak elkarrizketatzeko eskaerak areagotu egin dira, bat-bateko jakin-min horren ondorioz; eta, antza, horrek emakume atxilo zenbait gogaitzen ditu. Batzuek ez omen dute ulertzen zergatik diren interes-objektu, ezta zer dela eta egiten diren haien inguruko hainbeste lan ere. Nire ikerketa hasi nuenean horren kontziente ez banintzen ere, eta nire elkarrizketatuen aldetik sentipen hori nabaritu ez dudan arren, arazo horren jakitun izateak hainbatetan nire lana birpentsatzera eraman nau, nire egiteko moduen inguruan hausnartzera bultzatuta. Hala, elkarrizketatuak une oro errespetatuta sentitzeko kontuz jokatu nahi izan dut; norberaren istorioa nahi bezala kontatzeko –edo isiltzeko– aukera helarazita, hitz egiteko erritmo eta modu ezberdinei egokitzen saiatuta, etab. Era berean, kontakizunen zenbait pasarte elkarrizketatuentzat bereziki mingarriak eta asaldagarriak direna jakinda, konfiantza eta babesa ere transmititzen ahalegindu naiz. Ezbairik gabe, intentsitate emozional handiko solasaldiak izan dira elkarrizketatuentzat orokorki, baita antropologoarentzat ere –modu guztiz ezberdinean izan arren–. Hunkitze-uneak nahiz malkoak oso presente egon dira, isiluneak eta etenaldiak bezalaxe; baina aipatzekoa da barreentzako tarterik ere egon dela. Segidan, elkarrizketatutako emakume preso eta preso ohiak aurkeztea baino ez da falta. Hala, euren deskribapenak emango ditut, ikerketan kontuan hartutako aldagaien arabera:
● Alkoholaren eta legez kontrakoak diren drogen kontsumoa
● Ardurapeko pertsonak, amatasuna eta elkarbizitza
● Delitu-mota eta espetxe-zigorra Aipagarria da deskribapen-sortan ez dudala Amparo izendatutako emakumea sartu. Izan ere, taldeko elkarrizketan parte hartu duen arren, ez da banaka elkarrizketatua izan berak hala erabakita– eta, ondorioz, apenas dut berari buruzko informazioa. Dakidan apurra zera da: ijitoa dela, heldua eta hainbat seme-alabaren ama; espetxean asko sufritu duela, senitartekoak urrun izatearen kausaz; eta indarkeria matxista jasan duela. Ezagutu ditzagun orain ikerketa honetako gainerako hogei protagonistak:
Aitana 47 urte ditu eta zamorarra da. 13 urterekin eskola utzi zuenetik, hainbat lanpostu izan ditu; hegazti-hiltegi bateko langilea, garbitzailea eta sukaldaria izan baita, besteak beste. Gizonezkoekin izan ditu harreman sexu-afektiboak, eta hiru seme-alaba ditu. Kartzelan egondako urte guztietan, senitartekoen babesa izan du eta, batik bat, gurasoen sostengua nabarmentzen du. Orokorrean, bere familiak erlazio nahiko estua izan du espetxearekin; Aitanaz gain, bi anaiek eta iloba batzuek ere kartzelatzea ezagutu baitute. 14 urterekin, Aitana heroina eta kokaina hartzen hasi zen eta, denbora luzez, bere bizitzan «drogak, drogak eta drogak» nagusitu zirela dio. Haatik, 2005ean metadona-tratamendua burutu zuenetik, ez du inolako drogarik hartu. Bitan espetxeratu dute: aurreneko aldiz 1996an, 2000. urtera arte, droga-trafikoa leporatuta; eta bigarren aldiz 2004an, berriro ere osasun publikoaren kontrako delituengatik, baita hainbat lapurretaren pilaketagatik ere. Azken aldi horretan, hamalau urteko espetxe-zigorra jaso zuen eta, elkarrizketaren unean, kasik bederatzi urte eta erdi zeramatzan preso, denbora horretan hainbat presondegi ezagututa: Topas (Salamanca), Mansilla de las Mulas (León) eta Araba, kasurako. Espetxealdian,
bere seme-alaben aita eta bera dibortziatu egin ziren, eta kartzelan ezaguturiko gizon atxilo batekin ezkondu zen. Solasaldiaren momentuan, lau urte zeramatzaten elkarrekin eta, Aitanaren arabera, senarra zen espetxeak emandako onura bakarra. 2012ko irailean iritsi ziren biak Arabako kartzelara, lekualdaketa eskatu baitzuten, itxialditik lasterrago irteteko itxaropenez. Hizketaldiaren unean, Aitana sekzio irekian zegoen, baldintzapeko askatasunaren zain eta senarra espetxetik irtetea esperoan, biak elkarrekin Santanderrera joateko. Hasiera batean, lehen aldiz proposatzean, ez zuela elkarrizketarik nahi erantzun zuen, ez zituelako oroitzapen mingarriak astindu nahi; baina, aurrerago, bigarren aldiz galdetzean, baiezkoa eman zuen. Ziurtasunez, ahots sendoarekin hitz egiten du, eta argia bezain zuzena da; ez du, ostera, gai batzuen inguruan ezer aipatu nahi. Bere kontaketan, bizipenen aniztasuna eta espetxe-sistemaren aldaketak nabarmentzen ditu. Bere iritziz, kartzelan ez dago «esperientziarik», «biziraupena» baizik. Itxialdia zinez latza izan dela eta markatuta utzi duela pentsatzen du, baina, hala eta guztiz ere, nahiago du aurrera egiteko indarra eta kemena erakutsi. Elkarrizketa egin eta hilabete batzuen buruan, jada baldintzapeko askatasunean zegoela, dibortziatu egin zen. Bolada txarra pasatu zuen, eta bere semeetako bat berarekin bizitzera etorri zen Euskal Herrira. Azken berrien arabera, ondo zegoen eta mementoko ez zuen inora lekualdatzeko asmorik.
Altagracia 35 urte ditu. Dominikar Errepublikakoa da jatorriz, aspalditik Bizkaian bizi bada ere. Bere jaioterrian unibertsitate-mailako ikasketak egin zituen eta, horri esker, idazkari lanpostu publikoa lortu zuen. Bere egoera sozioekonomikoa benetan ona zen eta inolako arazorik gabe bizi zen bere semearekin. Behinola, oporretan zegoen gizon euskaldun bat ezagutu zuen eta bikote-erlazioa hasi zuten. Denbora batez bata bestearengandik urruti egon ostean, Altagracia eta bere semea Euskal Herrira lekualdatu ziren. Bikotea orduan ezkondu, eta beste bi seme-alaba izan zituen. Hasiera batean, aldakuntza latza izan zen Altagraciarentzat; testuingurua oso desberdina iruditu baitzitzaion, eta etxeko lanak zein haurren zaintza nekosoak baitziren beretzat. Aitzitik, etxetik kanpo lanean hasi zenean, gusturago sentitu zen. Kartzelan sartu baino urte eta erdi lehenago, dibortziatzea erabaki zuen eta, bere ustez, une horretatik aurrera bolada batez nahiko «erotuta» ibili zen, jende «desegokiarekin» elkartuta. Izan ere, liskar batean, lesio batzuk egin zizkion emakume bati eta, horren ondorioz, erantzukizun zibila ordaindu beharrean zegoen. Ez zuen egin,
ostera; epaileak askotan ohartarazi bazuen ere. Azkenean, atxilotu eta preso sartu zuten, bi urte eta egun bateko espetxe-zigorra ezarrita. Urtebete pasatu zuen itxialdian, AlcaláMecoko (Madril) eta Arabako presondegietan. Une oro, bikotekide ohiaren laguntza eta sostengua izan zuen eta seme-alabekin harremanetan egon zen, bi gazteenek ama preso zegoela ez jakin arren. Elkarrizketaren egunean, hirugarren graduan (erregimen irekia) zegoen. Bere kontakizunean azaltzen duenez, espetxealdia oso esperientzia traumatikoa eta mingarria izan da beretzat, baina alde positiboa aurkitzen saiatzen da eta asko ikasi duelakoan dago. Besteak beste, bere egungo bikotekidea kartzelan ezagutu duela aintzat hartzen du. Berritsua da eta gogoz hitz egiten du.
Angie 22 urte ditu eta kolonbiarra da, baina Bizkaian bizi da 9 urte zituenetik. 18 urterekin, batxilergoa eta enpresa-administrazioarekin loturiko ikastaroak egin eta gero, ikasteari uztea erabaki zuen; lanean hasi nahi baitzuen, lehenbailehen ekonomikoki autonomoa bilakatzeko. Hainbat enplegutan aritu bazen ere, berehala topo egin zuen problema ekonomikoekin eta, ondorioz, kezka berriak sortu ziren bere bizitzan. Berak esaten duenez, ordura arte ez zuen ezagutzen bizirauteko zailtasunik, aitarekin bizi zenean dena oso erraza zelako beretzat. Egoera hartan hasi zen drogak hartzen, bere interes ia bakarra «festa» omen zelako. Espetxean sartzean utzi zion drogak hartzeari, bestelako bizimodua nahi zuela erabakita. 2012an kartzelatu zuten, Kolonbiatik Madrilera mulalanetan harrapatu ondoren. Osasun publikoaren aurkako delitua egotzita, sei urte eta egun bateko espetxe-zigorra jaso zuen. Hasieran, Alcalá-Mecoko presondegira (Madril) eraman zuten, eta, aurreraxeago, Arabara lekualdatu zuten. Guztira, hamalau hilabete egin ditu itxialdian. Kartzelan pasatako denboran, gorabehera handiak izan ditu familiarekiko harremanean. Senideengandik urrutiratu zela dio, baina, egun, erlazio ona berreskuratu duela kasik guztiekin, bereziki, Kolonbian daudenekin. Bisexuala da eta hainbat harreman izan ditu espetxean. Elkarrizketaren unean, ia bi hilabete zeramatzan sekzio irekian; eta, atzerritar gisa urteetan egoera erregularrean egon eta gero, modu irregularrean zegoen. Narratzaile ona da eta gustura hitz egiten du, lasai, adierazi nahi duena ondo azaltzeko behar duen denbora hartuta, baita xehetasunak eta ñabardurak emanda ere. Hainbat gai lantzen ditu bere kontaeran, bere bizipenak ulertarazteko beharrezkotzat dituen gakoetan sakonduta. Bere hitzetan, gizarteak ezarritako jomugak
ez betetzearen ondoriozko mina eta porrot egin izanaren sentipena nabari dira. Espetxea, bere iritziz, «zure nortasuna ez galtzeko etengabeko borroka» da.
Diana 33 urte ditu; eta bizkaitarra zein ijitoa da. 15 urte zituenean utzi zuen eskola, baina ez daki zer ikasketa-maila lortu zuen. Heterosexuala da, ezkonduta dago eta lau seme-alaba ditu. Bere bizitzan zehar egindako lanen artean, «txatarra biltzea» aipatzen du bakarrik. Horrekin lotutako hainbat lapurreta pilaketaren ondorioz, espetxe-zigor luzea ezarri zioten. 2007an sartu zuten preso, printzipioz, urtebeteko zigorra betetzeko. Bete gabe zituen hainbat auziren ondorioz ostera, azkenean, zortzi urteko kondena jaso zuen. Elkarrizketaren unean, Langraiz Okako eta Arabako presondegietan urte mordoa egin ostean, hirugarren graduan (erregimen irekia) zegoen. Bere kontaeran, nahiko baxu hitz egiten du eta isilkorra da. Orokorki, oso labur erantzuten ditu galderak, solasaldia bai isilunez bai etenaldiz josita. Bere iritziz, ez dago hitzik itxialdia zer den azaltzeko, baina tristura eta ezintasuna aipatzen ditu. Hala eta guztiz ere, ez du uste dena negatiboa edo txarra denik. Elkarrizketa nahiko motza izan zen, azaldu zuenez, ez zuelako hitz egiteko gogo handirik. Nazkatuta zegoen espetxearekin, gaiaz mintzatzeak itotzen zuen eta bere burutik desagerrarazi nahi zuen. Alabaina, hizketaldia egin eta hilabete batzuk geroago, gradu-atzerapena jaso, eta presondegira bueltatu behar izan zuen. Azkenean, 2015eko abuztuan atera zen behin betiko, ia zigor osoa itxialdian bete eta gero. Beti izan du bere familiaren babesa, eta seme-alabekin egoteko irrikan zegoen.
Elena 39 urte ditu eta gipuzkoarra da. Oinarrizko ikasketak burututa, hainbat enplegutan ibili da. Zenbait mutil-lagun izan ditu eta lau alaben ama da. Nahiko gaztea zenean, heroina hartzen hasi zen eta, pixkanaka, bere drogazaletasuna asetzeko, lapurretak egiteari ere ekin zion. Berak dioenez, joan-etorri asko izan ditu drogarekin eta aldizkako kontsumoa izan du, baina aspaldi utzi zuen behin betiko. Nolanahi ere, droga erosi ahal izateko urteetan egindako lapurretek lau aldiz eraman dute espetxera. Duela hogei urte inguru
sartu zuten lehenengo aldiz preso; azken aldiz 2013. urte hasieran, urte eta erdiz bera bilatzeko eta atxilotzeko agindua egon ondoren. Bere espetxe-zigorrak ez dira luzeegiak izan eta guztira, lau auziak kontuan hartuta, hiru bat urte egin ditu itxialdian. Bere azken espetxealdian, hamaika hilabete pasatu ditu Martuteneko presondegian, aspaldiko auzi baten kausaz. Aurretik, beste kartzela batzuk ere ezagutu zituen; esaterako, Aranjuezen (Madril) eta Zueran (Zaragoza) izan baitzen. Urte horietan guztietan zehar, gurasoen eta alaba zaharrenaren sostengua eta laguntza izan du. Aitzitik, adinez txikikoak diren hiru alaben tutoretza galdu du, bere droga-menpekotasunaren eta espetxeratzeen ondorioz. Elkarrizketaren unean, hirugarren graduan (erregimen irekia) zegoen eta, poliki-poliki, alaba gazteenekin harremana berreskuratzen saiatzen ari zen. Argi eta zuzen erantzuten ditu galderak, ziurtasunez orokorki, baina labur eta azalpenetan gehiegi luzatu gabe.
Itziar Bizkaian jaio zen, orain dela 47 urte. Azaltzen duenez, familia-giro guztiz «normalean» hazi zen, bere amarekin eta anai-arrebekin; baina, nerabezaroan, lagun «marjinalak» egin zituen eta horiekin drogak hartzeari ekin zion. 12 edo 13 urterekin porruak erretzen zituen, eta 14 urterekin heroina ere hartzen zuen; «bizimodu latza» eramaten hasi zen horrela. Eskolatik irtetean hartzen zituen drogak hasieran, eta, urte batzuen buruan, bere egunerokotasun osoa drogen araberakoa zen: bilatu, lortu eta salerosi; eta, amaitzean, prozesu berari ekin berriro ere. Oinarrizko Hezkuntza Orokorra (OHO) amaitu zuen; ez zuen, ordea, enplegurik izan inoiz. Aitzitik, pixkanaka, lapurreta txikitan parte hartzen hasi zen eta, aurrerago, armekin aurrezki-kutxetan lapurtzeari ere ekin zion. Hiru aldiz espetxeratu zuten, egoera prebentiboan beti. Lehen kartzelaratzea 20 urte zituenean izan zen; eta Iruñeko presondegian egon zen hamabost bat egunez, fidantzapean atera zuten arte. Droga-trafikoa leporatu zioten, baina ezinezkoa izan zen hori frogatzea eta auzitegiaren barkamena lortu zuen. Bigarren aldia 1989. urtean izan zen, eta hirugarrena 1991n, eta urtebete inguru egon zen aldietako bakoitzean. Azken bi horietan, bere ahizparekin batera atxilotu eta kartzelatu zuten Langraiz Okako presondegian, lapurreta armatua egotzita. Batean, kasua artxibatu zuten, eta bestean, auzitegiaren barkazioa jaso zuen berriz ere. Urte horietan, orduko mutil-lagunarekin bi seme-alaba izan zituen. Bere iritziz, droga-menpekotasunaren ondorioz, lehenengoarekin ez zuen inolako amatasunsentimendurik izan, eta, horrela, umea aitaren familiarekin geratu zen. Bigarrenarekin,
baina, esperientzia guztiz bestelakoa izan zen. Haurdun zegoela jakin zuenean kartzelan zegoen eta, hasiera batean, abortatu nahi izan zuen; haatik, presondegiak jarritako traben kausaz, ezin izan zuen. Hala ere, haurra jaiotzean, amaren paperean murgildu eta drogak uztea erabaki zuen. Elkarte ebanjeliko batean sartu zen orduan, eta, bertan ezagututako gizon batekin ezkonduta, beste bi seme-alaba izan zituen. Egun, elkarte berean segitzen du, egoitza batean bizitzen eta boluntario legez lan egiten. Urte hauetan guztietan zehar, Itziarrek bere familiaren babesa izan du, gorabeherak egon diren arren. Bere kontaketan, espetxe-sistemak ez duela inor birgaitzeko balio argudiatzen du; «infernu», «irteerarik gabeko tunel» edota «itzalitako argi» bezala definituta. Gertutasunez, lasai eta argi hitz egiten du, modu oso ordenatuan.
Julia 53 urte ditu. Extremaduran jaio eta Asturiasen hazi zen, aspaldidanik Bizkaian bizi bada ere. 13 urterekin eskola utzi zuenetik, askotariko lanak izan ditu; ostalaria, zaintzailea zein lisatzailea izan baita, besteak beste. Heterosexuala da eta hiru aldiz egon da ezkonduta; gaur egun, bere hirugarren senarrarekin banatzear dago. Alaba bat eta bi biloba ditu. Bere alabarekin harremana mantendu arren, erlazioak gorabehera handiak izan ditu preso sartzearen kausaz. Juliak pertsona bakarzale bezala deskribatzen du bere burua, bizitzan aurrera egiteko ez duela inor behar eta ez duela benetako lagunik adierazita. Bere ustez, zakurra da bere konpainiarik onena. 17 urterekin porruak erretzen hasi zen, eta, beranduxeago, kokaina ere hartzeari ekin zion. Azken droga-mota horrekiko atxikimenduak eraman zuen, hain zuzen ere, presondegira lehenbiziko aldiz. Bitan egon da atxilo, osasun publikoaren aurkako delituak egotzita. Aurrenekoz 2006an kartzelaratu zuten, eta hiru urteko itxialdia ezarri zioten; Villabona (Asturias) eta Langraiz Okako presondegietan egon eta gero, 2007an irten zen. Bigarren aldiz 2012an kartzelatu zuten, Arabako presondegian, eta bi urte eta egun bateko zigorra ezarri zioten; sartu eta lau hilabetetara, hirugarren gradua (erregimen irekia) lortu zuen, eta kalera irteten hasi zen. Elkarrizketaren unean, kasik zazpi hilabete zeramatzan sekzio irekian. Positiboki balioesten du bere lehen espetxealdia, droga hartzeari utzi ziolako eta sartu zena baino hobeto atera zela uste duelako. Batzuetan, bere iritzia espetxearen oso aldekoa dirudien arren, bere hitzetan suma daiteke bizitako lazgarritasuna, ezintasuna zein amorrua, kritika batzuk mahaigaineratuta. Ziurtasunez hitz egiten du, argi eta garbi.
Kontxi 48 urte ditu. Bartzelonan jaioa, Gipuzkoan hazi zen. Familia ugari bateko alaba nagusia izanik, oso gaztetatik arduratu behar izan zuen etxeko lanak egiteaz, baita anai-arrebak zaintzeaz ere. Azaltzen duenez, zio horregatik ez zituen amaitu oinarrizko ikasketak eta goiz hasi behar izan zuen soldatapeko lanean. 18 urte zituenean, bere lehenengo alaba jaioberria zelarik, gurasoen etxetik alde egin zuen umea bertan utzita. Aurretik gaizki ordaindutako nahiz erregulaziorik gabeko hainbat lanetan ibili ondoren, une horretan prostituzioan hastea erabaki zuen. Bere egoera ekonomikoa nabarmenki hobetu zen orduan, eta, horrela, denborarekin, bere prostituzio-negozio propioak zuzentzera ere iritsi zen. Bere bizitzan indarkeria sexista oso presente egon da beti, bai aitaren eta bai bikotekideen aldetik. Kontxi kartzelara eraman zuen gertakaria ere tratu txarrekin lotuta egon zen. Izan ere, bere beste bi alaben aitarekin bizi zela, haren erasoak jasaten, liskar baten erdian gizona tiroz akabatu zuen; eta, izututa, gorpua gorde egin zuen, ahizparen laguntzarekin. Bi urtetara aurkitu zuten hilotza, eta, gorabehera batzuk eta gero, Kontxi prebentiboki kartzelatu zuten. Lau urtetara egin zen epaiketa eta, orduan, erailketa egin izana leporatuta, hogei urteko espetxe-zigorra ezarri zioten. Elkarrizketaren momentuan, hamahiru urtez Martuteneko eta Langraiz Okako presondegietan itxialdian egon ostean, kalean zegoen eskumuturreko telematikoa jantzita. Preso egondako urte guztietan zehar, familiaren sostengua izan du, aitarekin harremana nahiko gatazkatsua izan arren. Bere kontaketan, oso modu argian eta itzulinguruka ibili gabe azaltzen du bere istorioa, baina kontu batzuk isildu egiten ditu edo erdizka kontatzen ditu. Bere ustez, espetxealdia latza eta denbora-galera da, baina nola edo hala aprobetxatu behar da. Beretzat mingarriena alaben ondoan egon ez izana izan da eta gogor borrokatu behar izan du beraien tutoretza ez galtzeko. Ahots sendoarekin, gogoz hitz egiten du.
Léa 28 urte ditu eta frantziarra da. Nerabea zela, adingabeentzako zentro batean sartu zuten, bere amaren egoera ekonomiko eskasaren ondorioz. Bere familiarengandik urruntzean, jarrera erreboltaria eta erantzunkorra hartu zuela dio, eta horrexegatik utzi zuela eskola 14 urterekin. Han-hemenka bizitzen eta lanean hasi zen orduan; bere hitzetan, nahiko «espabilada» baitzen. Senitartekoekin bizi ez arren, harreman estua mantentzen zuen
amarekin eta anai-arrebekin. Urtean zehar hilabete batzuez lan egiten zuen –batik bat, jatetxe-zerbitzari bezala–, gaineratiko hilabeteetan bidaiatu ahal izateko. Valentzian egindako opor batzuetan, bere bikotekidea izango zen gizona ezagutu zuen. Berarekin batera, heroina eta kokaina hartzen hasi zen, baita saltzen ere. Horrexegatik atxilotu eta espetxeratu zuten, 2009. urte hasieran. Prebentibo bezala kartzelatu zuten Picassenteko presondegian (Valentzia); han bi urte bete ondoren, eta ia hamar urteko espetxe-zigorra jaso eta gero, Langraiz Okara lekualdatu zuten. Preso egondako denbora guztian zehar, familiaren babesa eta sostengua izan du; batez ere, amarena, aurrez aurre oso gutxitan egon badira ere. Elkarrizketaren unean, bi urte zeramatzan sekzio irekian eta oso pozik zegoen, lana lortu zuelako, gida-baimenerako ikasten ari zelako eta bikote-harreman bat hasi berria zuelako. Bere kontakizunean, espetxealdia positiboki baloratzen du; drogak hartzeari utzi diola, bizirik jarraitzen duela eta bigarren aukera moduko zerbait izan dela nabarmenduta. Alta, era berean, oso gaizki pasatu duela eta bere burua zauritzera ere iritsi dela azaltzen du. Lotsati nahiz urduri, baxu hitz egiten du, eta bere hauskortasuna nabari daiteke. Elkarrizketa egin eta hainbat hilabete geroago, bere egoera nabarmenki aldatu zen, berriro ere drogak hartzeari ekin baitzion. Lortu berria zuen baldintzapeko askatasuna urratuta, Araba espetxean sartu zuten.
Leire 41 urte ditu eta gipuzkoarra da. Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko (OHO) 8. mailara arte ikasi zuen eta, ondoren, lanean hasi zen. Hainbat enplegu izan ditu, baina, batez ere, ostalaritzan aritu da. 1999. urtean, Eusko Jaurlaritzari maula egiteagatik eta funtsak desbideratzeagatik zigortu zuten, bere mutil-lagunarekin batera. Haatik, heroina hartzen zuenez, zentro terapeutiko batean ordezko konplitzea egitera bidali zuten, epealdi batean delitu gehiago ez egiteko baldintzarekin. Zentroan, drogak hartzeari utzi zion, baina ez zuen tratamendua bete, haurdun geratu eta programatik kanporatu zutelako. Bere mutillagunarekin Cádizera joan zen orduan. Bertan, ezkondu egin ziren eta hiru seme-alaba izan zituzten. Bizimodu arrunta zuten, Leireren senarra berriro ere atxilotu eta kartzelatu zuten arte. Leirerentzat egoera jasanezina izan zen eta, drogarik gabe zortzi urte bete eta gero, kokaina hartzen hasi zen. Ez zenez bere seme-alabak zaintzeko gai sentitzen, bere gurasoekin bidali zituen, Euskal Herrira. Hilabetera atxilotu eta espetxeratu zuten, beste maula bat egiteagatik eta etxe batean lapurtzeagatik. Bi urte eta zortzi hilabeteko zigorra
jaso zuen azken delituengatik, eta zazpi urteko zigorra 1999ko delituengatik, ezarritako baldintza ez betetzearen ondorioz. Zortzi urte egin ditu itxialdian eta hainbat presondegi ezagutu ditu; besteak beste, Iruñekoa, Langraiz Okakoa eta Martutenekoa. Urte hauetan guztietan zehar, ez du senideen sostengurik izan. Azaltzen duenez, bera laguntzeari uko egin zioten, kalean baino, espetxean egotea nahiago zutelako. Bere ama, senarra eta aita hil dira kartzelan igaro duen denboran, eta biziki mingarria izan da beretzat. Espetxetik behin betiko irtetean, seme-alabekin erlazioa berreskuratu nahi du; ez ordea gainerako senideekin. Elkarrizketaren unean, egun batzuetako baimena zuen. Bere kontaera arnasa sakon hartzeko etenaldiz beteta dago, hainbat gauza esatea kosta egiten zaiola islatuta. Halere, eta urduri egon arren, argi eta garbi hitz egiten du. Bere ustez, emakume presoak hutsaren hurrengoa dira kartzelan, testuingurua zinez matxista delako. Elkarrizketa egin eta hilabete batzuen buruan, hirugarren gradua (erregimen irekia) lortu eta gero, berriro ere kartzelatu zuten, nahiko zargaldurik.
Lourdes 48 urte ditu eta gipuzkoarra da. Nerabea zenean drogak hartzen hasi zen eta, ordudanik, ez ditu inoiz utzi, hainbat desintoxikazio-tratamendu egin baditu ere. Horrek izugarrizko eragina izan du bere bizitzaren esparru guztietan, baita espetxearekin izandako hartuemanean ere. 14 urterekin ikasketak utzi zituen eta, bi urteren buruan, ezkondu eta bere lehen alaba izan zuen. Hiru urtetara, bikotekide zirenek banatzea erabaki zuten, eta, une horretan, Lourdesek Malagara bizitzera joatea deliberatu zuen. Hainbat urte geroago, Euskal Herrira itzuli zen eta beste gizon batekin bere bigarren alaba izan zuen. Tarteka, erregulatu gabeko lanak izan ditu; besteak beste, garbitzailea, zaintzailea eta zerbitzaria izan baita. Haatik, bere biziraupenerako diru-iturri nagusia droga garraiatzea eta saltzea izan dela dio; horrela, bere kontsumoa ere ziurtatzen baitzuen. Bere kartzelatze guztiak egitate horren kausaz izan dira, hots, osasun publikoaren aurkako delituengatik. Orotara, hamar aldiz egon da atxilo eta presondegi asko ezagutu ditu, tartean Martutenekoa. Bere ustez, espetxeratzeak batzuetan bere onerako izan dira, nolabait ere, heriotzatik salbatu dutelako. Baina gehienetan kalterako izan direla baieztatzen du, oso presente dituela eta bizitza «izorratu» diotela nabarmenduta. Orokorrean, ez du senideen sostengua izan eta bakardade handia ezagutu du. Elkarrizketaren unean, behin betiko askatasunean zegoen eta bere mutil-lagun ohiarekin bizi zen. Bere kontaketan, emakume presoaren estigma
baino emakume «jonkiarena» gailentzen da, horren ondoriozko gizarte-mespretxua baita beretzat mingarriena. Ahots urratuarekin, azkar hitz egiten du, era nahiko kaotikoan.
Marcela 28 urte ditu eta ekuadortarra da. Bere herrialdean Bigarren Hezkuntza ikasi zuen eta, ondoren, 18 urte zituenean, dirua aurreztu eta Madrilera bizitzera joan zen bakarrik. Bertan, ez zuen inolako kontakturik, eta, hasiera batean, egoera oso zailean egon zen. Pixkanaka, ordea, bere maila ekonomikoa hobetuz joan zen; eta, hartara, bere egoera erregularizatu ahal izan zuen. Horretarako, bere lan-jarduera funtsezkoa izan zen. Batez ere, ostalaritzan aritu zen, baina bestelako enpleguak ere izan zituen. Lan egiten ematen zuen ia egun osoa eta, hortaz, ez zuen gizarte-harreman gehiegirik. Halaz ere, Madrilen ezagututako neska-laguna zuen, eta elkarrekin bizi ziren. Kartzelaratu zutenean baina, bere bikotekideak harremana eten zuen. 25 urte zituenean izan zen atxilotua, osasun publikoaren aurkako delitua egotzita; Ekuadortik Madrilera drogaz betetako maleta garraiatzen harrapatu baitzuten, mula bezala. Hasieran, bederatzi urte eta egun bateko espetxe-zigorra ezarri zioten; baina, helegite batzuei esker, zigorra bost urtera murriztea lortu zuen. Soto del Realeko espetxean (Madril) egon eta gero, 2012ko otsailean Araba kartzelara lekualdatu zuten. Elkarrizketaren unean, itxialdian ia lau urte bete ondoren, baldintzapeko askatasunean zegoen. Bere egoera legeztatzen saiatzen ari zen, espetxean sartzearen kausaz «paperak» galdu baitzituen. Epaiketa baten zain ere bazegoen, azaldu nahi izan ez zuen kontu batengatik. Bere kontaeran, espetxean ekonomikoki bizirauteko bideak zehaztasun handiz deskribatzen ditu; une oro, nola edo hala bizimodua ateratzen eta aurrera egiten dakiten horietakoa dela adierazita, baita inoren mende egotea gogoko ez dutenetakoa ere. Bere istorioa oso gustura kontatzen duela dirudi, eta xehetasunetan sartzen da. Lasai hitz egiten du, poliki eta tonu baxuan, baina oso argi. Elkarrizketa egin eta hainbat hilabete geroago, Euskal Herrian bizitzen jarraitzea erabaki zuen.
Maya 27 urte ditu. Naziotasun frantsesa du; baina, aita mexikarra eta ama frantsesa izanda, Mexikon jaio zen eta urte batzuez bertan egon zen bizitzen, bere gurasoak banatzean amarekin Frantziara lekualdatu zen arte. Nolanahi ere, urte batzuen buruan eta Atzerriko Hizkuntzetan lizentziatu ondotik, Mexikora itzultzea erabaki zuen. Hasieran, harreragile moduan lan egin zuen; baina, pixkanaka, mula bezala bidaiatzen hasi zen, baita, tarteka, drogak hartzen ere. Bere familiarekin harremana inoiz eten ez arren, Mexikon igarotako denboraldian kontaktua zertxobait galdu zuten; lotura Maya espetxeratzean berreskuratu zuten, senideek babesa nahiz sostengua eskaini baitzioten. Urte hauetan guztietan zehar, hainbat mutil-lagun izan ditu; eta, gaur egun, Langraiz Okako presondegian ezagututako bikotekidea du. 2009ko azaroan atxilotu zuten, Madrilgo aireportuan; eta, hasieran, Soto del Realeko kartzelan (Madril) sartu zuten. Bertan hiru hilabete igaro ondoren, AlcaláMecora (Madril) eraman zuten; eta, kasik urtebeteren ostean, Langraiz Okan espetxeratu zuten. Hastapenean, prebentibo bezala sartu zuten; bost hilabetetara jakin zuen kondena: osasun publikoaren kontrako delitua egotzita, sei urteko espetxe-zigorra. Elkarrizketaren unean, itxialdian hiru urte eta erdi igaro ondoren, hirugarren graduan (erregimen irekia) zegoen, eta hilabete eskas baino ez zitzaion falta baldintzapeko askatasuna eskuratzeko. Bere kontakizunean, kartzela-sistemaren kritika egiten du eta mularen lana azaltzen du, inolako biktimizatzerik gabe; askea eta burujabea izatea bene-benetan estimatzen duten horietakoa baita. Bere hitz egiteko moduan espetxealdiak eragindako samina suma daiteke. Baxu egiten du solas, ahots dardaratsuarekin batzuetan; oso hunkituta ia une oro, urduri, baina argi eta garbi. Bizitakoaren inguruan mintzatzea kostatu arren, bere kartzelaldiari buruz hitz egiteko gogoa du. Elkarrizketa egin eta bi hilabete geroago, senideengana itzuli zen Frantziara, bere mutil-lagunarekin batera.
Mertxe 61 urte ditu eta bizkaitarra da. Oinarrizko Batxilergoa ikasita, nahiko gazterik hasi zen lanean. Askotariko enpleguak izan ditu, baina berak supermerkatu bateko lana aipatzen du gehienbat. Nahiko gazte ezkondu zen eta hiru alaba izan zituen; alabaina, harremana senarrarekin ez zen ona eta, azkenean, banandu egin ziren. Beretzat zinez garrantzitsua izan zen bikotekidea izan zuen aurrerago. Urte luzez egon ziren elkarrekin, Mertxeren
hiru alabekin elkarbizitzen. Gizona itsasontzi bateko kapitaina zen, eta Mertxek berekin bidaiatzen zuen ahal zuen guztietan. Ez zuten zailtasun ekonomikorik, baina, bizimodua hobetzeko asmoz, baietz esan zioten ontzian droga garraiatzeko proposamen bati. Alta, Portugalen zeudela, poliziak atzeman zituen, eta, hala, ontziko kide guztiak atxilotu eta espetxeratu zituzten. 1994. urtea zen eta Mertxe Carabancheleko presondegian (Madril) sartu zuten. Urte eta erdira aske utzi zuten fidantzapeko askatasunean, eta bederatzi urte geroago burutu zen epaiketa. Auzitegi-akordio bati esker, zortzi urteko espetxe-zigorra jaso zuten ontziko kide guztiek; Mertxe Langraiz Okako espetxean sartu zuten orduan. Aurrerago, beste kontu batzugatik kartzelaratu zuten berriro ere; lapurreta batean parte hartzen harrapatu baitzuten eta lokalizatze-iraunkorra urratu baitzuen. Hala, delitua eta falta betetzeko, 2012ko irailean bere borondatez sartu zen preso. Arabako presondegian ia zazpi hilabete bete ostean, baimenekin ateratzen hasi zen. Elkarrizketaren unean, hain zuzen ere, baimen bati esker zegoen kanpoan. Azaltzen duenez, espetxean asko sufritu du eta bere bizipen negatiboetan blokeatuta dago, aurrera egiten saiatzen den arren. Bere iritziz, okerrena alaben alboan egon ez izana izan da, erruduntasun-sentimendu handia eragin baitio horrek. Bere alabak hasieran asko lotsatu eta haserretu baziren ere, beraien babesa eta sostengua izan du denbora honetan guztian zehar. Bere bikotekidea zena hil egin zen duela urte batzuk, eta egun kartzelan ezagutu zuen gizon batekin dabil, benetan kontent. Oso berritsua eta kaotiko samarra da, eta batzuetan bere kontakizunean inguruminguru dabil. Ahots urratua du, eta ia une oro ziurtasunez hitz egiten du, argi eta garbi. Nolanahi ere, pasarte batzuk oroitzean asko hunkitzen da. Elkarrizketa egin eta hilabete batzuetara, hirugarren gradua (erregimen irekia) lortu zuen, baina berriro ere espetxean sartzeko zorian egon zen, ordaindu gabeko multa baten ondorioz.
Mila 48 edo 49 urte ditu –ez du bere adina ondo gogoratzen– eta gipuzkoarra da. Gaztetan, Lanbide Heziketan ile-apainketa ikasi zuen, baina ez zuen ikasketen titulua eskuratu, eta garbitzaile bezala lanean egon zen, inolako lan-erregulaziorik gabe. Heterosexuala da eta alaba bat du; ez dute harremanik ostera, alabak amarekiko lotsa ei duelako. Oro har, Milak familiarekin duen erlazioa ez da oso sendoa eta nahiko bakarrik sentitzen da. Oso gazte hasi zen heroina eta beste hainbat droga hartzen, eta 17 urterekin GIB/HIESarekin kutsatu zen. Gaur egun, soilik metadona kontsumitzen du. Ez daki zenbatetan egon den
preso, baina zazpi aldiz izan dela uste du. Urte piloa pasatu du espetxean. Aurrenekoz 16-17 urterekin kartzelaratu zuten eta azken aldiz 2010ean. Azkenekoan gizahilketa eta indarrez egindako lapurreta egotzi dizkioten arren, gainerakoetan poliziekin izandako istiluak leporatu dizkiote. Drogak hainbatetan saldu baditu ere, horregatik ez dute sekula kartzelaratu. Elkarrizketaren egunean, baldintzapeko askatasunean zegoen eta ez zuen inolako nahirik etorkizunerako; hainbatetan errepikatu zuenez, hiltzeko gogoa besterik ez zuelako. Bere solasaldia zailtasunez beteta egon zen. Fisikoki nahiko ahul zegoen, zargaldurik, eta ahotsa asko urratzen zitzaion hitz egiterakoan, batzuetan esaten zuena ulertzea ezinezko eginez. Era berean, guztiz medikatuta zegoen, eta tarteka begiak ixten zitzaizkion. Bere kontaera hutsunez, etenaldiz nahiz isilunez josita dago. Gai batzuekin asko hunkitzen da eta begiak malkoz betetzen zaizkio.
Miriam 39 urte ditu eta ijitoa da. Bizkaian jaio eta hazi zen, baina Nafarroan ere egin ditu urte batzuk. 9 urterekin utzi zituen ikasketak eta, ondorioz, zailtasunak ditu bai irakurtzeko, baita idazteko ere. Bere egoera ekonomikoa nahiko kaskarra izan da beti. Gehienbat, erregulazio gutxiko edota gabeko lanbide informaletan ibili da; txatarra jasotzen eta merkatuan baratxuriak saltzen, kasu. Behin baino ez du izan lan-kontratua: eguneko zentro batean, adineko pertsonen eta aniztasun funtzionala duten pertsonen zaintzan lan egin zuenean. Heterosexuala da eta bi bikote-harreman izan ditu. Aurreneko bikotekidea bere hiru alaben aita izan zen; eta, arazoak zituztenez, banatzea erabaki zuten. Bigarrena bere egungo mutil-laguna da, eta 2009tik daude elkarrekin. Miriamentzat bere senideak oso garrantzitsuak dira eta hartu-eman hurbila mantentzen saiatzen da. Elkarrekin bizi ziren denak: bikotekidea, hiru alabak, alaba zaharrenaren senarra, bi biloba eta Miriam bera. Araba kartzelan sartu zutenean, 2013ko otsailean, alaba zaharrenaren ardurapean gelditu ziren denak. Txatarra lapurtu izana leporatu zioten hiru auziren pilaketa zela eta espetxeratu zuten, eta hiru urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri zioten. Elkarrizketaren unean, hilabete eskas zeraman hirugarren graduan (erregimen irekia). Bere kontaketan, ijitoen lan-bazterketa nahiz prekarietatea salatzen ditu, baita justiziaren arbitrariotasuna ere. Oso gaizki pasatu du kartzelan; baliteke hori izatea ahots tristearekin solas egitearen zergatia. Isilune zein etenaldi asko egiten ditu, hitz egiteko denbora lasai hartzen duten horietakoa baita. Solasaldia burutu eta zenbait hilabete geroago, Araban pisu bat alokatu
zuen, bikotekidearekin eta alaba gazteenekin bizitzeko. Gora eta behera zebilen, urduri samar, hainbat izapide prestatzen: alaben eskoletako matrikulak, hainbat diru-laguntzen eskaerak, etab.
Nieves 61 urte ditu eta nafarra da. Familia xume batean hazi zen eta, horrenbestez, gaztetandik uztartu behar izan zituen enplegua eta ikasketak. Industria-delineatzailea izateko erdimailako ikasketak burutu zituen, baina ez du horretan lan egin inoiz. Aitzitik, bestelako lan asko egin ditu; esaterako, fabrika bateko langilea, zaintzailea eta etxez etxeko bitxisaltzailea izan baita. Heterosexuala da, eta hirutan ezkondu eta banandu da. Bere lehen senarrarekin bi seme-alaba izan zituen eta, beraiekin harreman ona mantendu arren eta espetxealdiari aurre egiteko kemena beraiengan pentsatuz lortu arren, urruti bizi dira eta Nieves nahiko bakarrik dago. Duela urte batzuk, bere lehenengo dibortzioan jaso zuen diruarekin, negozio propioa ireki zuen; bertan gertatutako egitate batzuek eraman zuten, hain zuzen ere, Nieves kartzelara. 2002an atxilotu, eta Iruñean espetxeratu zuten; haatik, epaiketa bi urte geroago egin zen. Epaiaren arabera, bai erailketa bai lapurreta egotzita, hogeita hiru urteko espetxe-zigorra jaso zuen; berak, halere, errugabea dela defendatzen du. Elkarrizketaren unean, kondenaren kasik erdia beteta, bigarren graduan (erregimen arrunta) zegoen eta bi urte zeramatzan lan egiteko kanpora irteten. Kritikoa da kartzelasistemarekin oro har, baita azken urteotako aldaketekin ere. Bere aburuz, presondegiak giza-biltegiak eta negozioak dira; txikitu, kaltetu eta zanpatzeko baino ez dute balio, eta profesionaltasun eza nabarmena da. Atxilo betetako denboran, ezereztuta, indargabe eta babesgabe sentitu da, eta, ondorioz, orain pertsonekin fidatzea eta emozioak adieraztea kostatzen zaio. Hizketaldi osoan zehar, kartzela-sistema argi eta garbi salatzen du, baina ez du bere bizipen pertsonaletan gehiegi sakontzen; batik bat, bere familiari buruz hitz egitea saihesten du. Etengabeak dira isiluneak, hutsuneak nahiz bukatu gabeko esaldiak. Poliki eta nahiko hunkituta hitz egiten du, oso baxu askotan, itxialdiak eragindako mina azaleratuta.
Rita 53 urte ditu eta brasildarra da. Bere herrialdean, oinarrizko ikasketak amaituta, dendari bezala lan egin zuen; harik eta, adiskide batzuen iradokizunez, Espainiara emigratzea erabaki zuen, diru gehiago irabaztearren. Horrela, denboraldi batez, Madrilen bizitzen eta prostituzioan lanean aritu zen, bere senarra izango zena ezagutu, eta berekin Euskal Herrira aldatu zen arte. Bikoteak hiru seme-alaba izan zituen, eta Rita euren zaintzaz eta etxeko lanez arduratzen zen. Azaltzen duenez, hasieran, senar-emazteen harremana ona zen; baina, geroago, gizonaren jarrera bestelakotu egin zen, Rita irainduz nahiz fisikoki kolpatuz. Azkenean, urte batzuen buruan, dibortziatu egin ziren, eta Rita seme-alabekin geratu zen. Bere ustez, une horiek oso gogorrak izan ziren beretzat eta horrexegatik hasi zen legez kanpoko drogak hartzen. Trafikatzailea zen gizon batekin bikote-harremana ere abiatu zuen orduan, eta, hain zuzen ere, horri lotuta bukatu zuen espetxean. Izan ere, Ertzaintzak euren etxebizitzan droga mordoa aurkitu ostean eta Ritak, drogaturik, bere seme gazteenari alkohola eman ziola jakin ostean izan zen kartzelaratua. Hilabete batez prebentibo bezala egon ondoren, fidantzapean atera zuten; baina bi urtetara berriro ere espetxeratu zuten, haurrei min egin izana nahiz delituzko banda bati lagundu izana leporatuta eta zortzi urteko kondena ezarrita. Bestalde, seme gazteenaren tutoretza galdu zuen, baita harekiko urruntze-agindua jaso ere. Zazpi urte bete ditu itxialdian eta hainbat presondegi ezagutu ditu; tartean, Langraiz Okakoa, Arabakoa eta Martutenekoa. Epealdi horretan guztian, Brasilgo familiaren babesa izan du; eta espetxean ezagututako hainbat mutil-lagun ere izan ditu, gaur egun Martutenen ezagututako bikotekidea izanik. Alaba nagusiarekin badu kontaktua; ez, ordea, gazteagoak diren bi semeekin. Hori izan omen da beretzat kartzelaren alderdirik mingarriena eta hunkitu egiten da gogoratzean. Lehen elkarrizketa egin genuenean, irteera-baimen bati esker zegoen kanpoan; bigarrena egin genuenean, aldiz, hirugarren graduan (erregimen irekia) zegoen. Nahiko berritsua da eta ahots sendoz hitz egiten du, zenbait konturen berri emateko tonua jaitsita, sekretuak edo zurrumurruak balira bezala. Gustura dabil hitz eta pitz, gai batetik bestera salto eginez, era kaotiko samarrean. Preso egotea benetan «beldurgarria» dela dio, baita dirua izateak egonaldia eramangarriagoa egiten duela ere.
Saioa 23 urte ditu eta arabarra da. Lanbide Hastapeneko Programa (LHP) batean ile-apainketa ikasi zuen, baina ez du inoiz soldatapeko lanik izan. Duela urte batzuk, mutil batekin bikote-harremana hasi zuenean, bere etxetik hanka egitea eta mutil horrekin eta haren familiarekin bizitzera joatea erabaki zuen. Beraiekin batera lapurtzeari ekin zion orduan, arazo ekonomikoak zituztelako eta hori zelako bizirauteko zuten modu nagusia. Mutilak beste neska batekin bikote-erlazioa hasi zuenean eta etxetik alde egin zuenean, Saioa bere gurasoenera itzultzen saiatu zen, baina ezin izan zuen; berak azaltzen duenez, mutil horren senideak beti bere bila joaten zirelako. Azkenean, ihes egitea lortu zuen eta bere amonaren etxera bizitzera joan zen, Extremadurara. Alabaina, hainbat lapurretaren pilaketa zela eta, kanpoan zela, kartzelan sartzeko agindua iritsi zitzaion. Hala, 2011ko uztailean Langraiz Okako espetxean sartu behar izan zuen. Guztira sei urteko espetxezigorra jaso zuen arren, hasiera batean, urtebeterako sartu zen; hori dela eta, hilabetera, hirugarren gradua (erregimen irekia) lortu, eta kalera ateratzen hasi zen. Elkarrizketaren unean, urte eta erdi zeraman sekzio irekian. Bere kontaeran, espetxealdia oso negatiboki balioztatzen du –adingabeentzako zentro batean egin zuen astebetea are okerragoa izan zela aipatzen badu ere– eta bere egonezin nagusia bere familia zela azaltzen du, une oro gurasoen eta ahizparen erabateko babesa eta sostengua izan duen arren. Bere narrazioa isilunez, etenaldiz nahiz hutsunez beteta dago. Une batzuetan, beharrezko dituen hitzak aurkitzea kostatzen zaiola dirudi eta esaldi asko amaitu gabe lagatzen ditu, esperientziak eragindako samina eta sufrimendua islatuta. Nolabait ere, zatikatutako edota apurtutako mintzaira da berea, hautsitako lengoaia. Oso baxu hitz egiten du oro har, eta, batzuetan, esaten duena ulertzea benetan zaila da; hunkituta, ahots urratua du askotan. Elkarrizketa egin eta hainbat hilabete geroago, kontrol telematikodun eskumuturrekoa jarri zioten eta gizon batekin bikote-harremana hasi, eta alaba bat izan zuen. Pozik zebilen, baina, aldi berean, artega eta kezkatuta, euren egoera ekonomiko eskasa zela eta.
Simone 36 urte ditu eta brasildarra da. Bere kontakizunean azaltzen duenez, bere herrialdean bizimodu guztiz «normala» zuen; ikasi eta lan egiten zuen, eta lagun-talde zabala nahiz familia-harreman egonkor bezain sendoak zituen. Alabaina, problema pertsonal batzuk
atzean uzteko asmoz, eta bestelako testuinguru kultural bat ezagutzeko nahiaz, 2006an Gipuzkoara iritsi zen, bertan sasi-senide bat zuela baliatuta. Iritsi eta hilabete gutxitara, dirua irabazteko, prostituzio-klub bat garbitzen hasi zen. Bertan, Polizia Nazionalaren bi sarekada izan zituen 2007an zehar. Lehenengo aldian, egoera irregularrean egoteagatik atxilotu zuten, baina kanporatze-gutuna eman, eta aske utzi zuten. Bigarrenean, ostera, klubeko langile batek kokaina-poltsa batzuk gorde zituen Simoneren motxilan; poliziek aurkitu, eta Simone atxilotu zuten. Ziegan hiru egun pasatu eta gero, aske utzi zuten, epaiketaren zain. Judizioa bi urtetara egin zen, eta, osasun publikoaren aurkako delitua leporatuta, lau urteko espetxe-zigorra jaso zuen; epaileak, baina, kondena horren ordez, Espainiako Estatutik kanporatzea agindu zuen. Simonek ez zuenez kanporatzerik nahi, bere abokatuari errekurtsoa jartzeko eskatu zion. Horrela, dena konponduta zegoela uste zuen; baina, egiaz, abokatuak ez zuen inolako helegiterik prestatu eta, ondorioz, 2009ko irailean, beste hiri batean eta beste enplegu batekin zegoela, atxilotu eta espetxeratu egin zuten, epaia hausteagatik. Martuteneko presondegian sartu zuten orduan; urte eta hiru hilabetetara hirugarren graduan (erregimen irekia) atera zen. Solasaldiaren unean, behin betiko askatasunean zegoen; baina, halere, ez zen libre sentitzen, berriro ere kanporatzeagindua jaso zuelako. Senideak ikusteko gogoz egonda ere, oso argi du ez duela horrela itzuli nahi Brasilera; eta helegitea jarri du. Berak erabaki nahi du noiz eta nola bueltatu. Espetxe-sistemari buruzko iritzi benetan negatiboa du eta bizitzarekin akabatzen duen amaierarik gabeko zuloa dela dio. Bere aburuz, itxialdian hutsaren hurrengoa sentitzen zara; zaurgarritasuna, bakardadea, ezintasuna eta, batik bat, lotsa eta erruduntasuna bizi dituzu. Bisexuala, feminista nahiz kritikoa da, eta bai emakumezko presoek baita preso atzerritarrek ere jasaten dituzten diskriminazioak azpimarratzen ditu. Berak bizitakoaren kausaz, kartzela-sistemaren kontrako jarrera aktibista hartu du, hainbatetan jendaurrean agertuta, baita gaiari buruzko artikuluak eta liburuak irakurrita ere. Bizitasun zein indar berezia du, eta zinez sentikorra da, bere hitz egiteko moduan nabari daitekeen moduan. Espetxealdiaren inguruan mintzatzea zaila eta mingarria da beretzat; tarteka, oso baxu hitz egiten du, ahotsa dardarka du, isildu egiten da edo negarrez hasten da. Edonola ere, bere bizipenak ulertarazteko aparteko gaitasuna du.
Izena Adina Jatorria, etnia, naziotasuna eta egoera legala Ikasketa- eta lan-jarduerak Alkoholaren eta legez kontrakoak diren drogen kontsumoa Gizarteharremanak eta sareak Egoera sexuafektiboa Ardurapeko pertsonak, amatasuna eta elkarbizitza Delitu-mota eta espetxe-zigorra Aitana 47 urte Zamora 13 urterekin eskola utzi Askotariko enpleguak: garbitzailea, sukaldaria, etab. Heroina eta kokaina Familiaren babesa eta sostengua Heterosexuala Elkarrizketaren unean, espetxean ezagututako gizon batekin ezkondua; geroago, dibortziatua Ardurapeko pertsonarik ez Hiru seme-alaba Elkarbizitzarik ez 1) Osasun publikoaren aurkako delitua; lau urteko espetxe-zigorra 2) Osasun publikoaren aurkako bi delitu eta hainbat lapurreta; hamalau urteko espetxe-zigorra Altagracia 35 urte Dominikar Errepublika; aspalditik Bizkaian Legezko egoeran Unibertsitatemailako ikasketak Askotariko enpleguak: idazkaria, GKE bateko langilea, etab. Kontsumo aipagarririk ez Familiaren babesa eta sostengua Heterosexuala Espetxean hasitako bikoteharremana Ardurapeko hainbat pertsona Hiru seme-alaba Elkarbizitza Lesioak; bi urte eta egun bateko espetxe-zigorra Angie 22 urte Kolonbia; aspalditik Bizkaian Naziotasun kolonbiarra Hasieran, legezko egoeran; geroago, egoera irregularrean Batxilergoa Askotariko enpleguak Noizean behineko kontsumoa Hasieran, harreman gorabeheratsuak familiarekin; geroago, familiaren babesa eta sostengua, urrutitik Bisexuala Bikotekiderik ez Ardurapeko pertsonarik ez Osasun publikoaren aurkako delitua; sei urte eta egun bateko espetxezigorra
Izena Adina Jatorria, etnia, naziotasuna eta egoera legala Ikasketa- eta lan-jarduerak Alkoholaren eta legez kontrakoak diren drogen kontsumoa Gizarteharremanak eta sareak Egoera sexuafektiboa Ardurapeko pertsonak, amatasuna eta elkarbizitza Delitu-mota eta espetxe-zigorra Diana 33 urte Bizkaia Ijitoa 15 urterekin eskola utzi Erregulaziorik gabeko lanak Kontsumo aipagarririk ez Familiaren babesa eta sostengua Heterosexuala Ezkondua Ardurapeko hainbat pertsona Lau seme-alaba Elkarbizitza Hainbat lapurretaren pilaketa; zortzi urteko espetxezigorra Elena 39 urte Gipuzkoa Oinarrizko Hezkuntza Orokorra (OHO) Askotariko enpleguak Heroina eta haxixa Familiaren babesa eta sostengua Heterosexuala Bikotekiderik ez Ardurapeko pertsonarik ez Lau alaba Elkarbizitzarik ez Lau espetxeratze; hainbat lapurretaren pilaketa; guztira, auzi guztiak kontuan hartuta, hiru urte inguru espetxeitxialdian Itziar 47 urte Bizkaia Oinarrizko Hezkuntza Orokorra (OHO) Soldatapeko lanik ez Heroina, kokaina eta haxixa Familiaren babesa eta sostengua Heterosexuala Ezkondua Ardurapeko hainbat pertsona Lau seme-alaba Elkarbizitza seme-alaba gazteenekin 1) Osasun publikoaren aurkako delitua; espetxeratze prebentiboa 2) Lapurreta armatua; espetxeratze prebentiboa 3) Lapurreta armatua; espetxeratze prebentiboa
Izena Adina Jatorria, etnia, naziotasuna eta egoera legala Ikasketa- eta lan-jarduerak Alkoholaren eta legez kontrakoak diren drogen kontsumoa Gizarteharremanak eta sareak Egoera sexuafektiboa Ardurapeko pertsonak, amatasuna eta elkarbizitza Delitu-mota eta espetxe-zigorra Julia 53 urte Extremadura/ Asturias; aspalditik Bizkaian 13 urterekin eskola utzi Askotariko enpleguak: ostalaria, zaintzailea, lisatzailea, etab. Kokaina eta haxixa Gizarte-harreman sendorik ez Harreman gorabeheratsuak familiarekin Heterosexuala Bikotekiderik ez Ardurapeko pertsonarik ez Alaba bat eta bi biloba Elkarbizitzarik ez 1) Osasun publikoaren aurkako delitua; hiru urteko espetxe-zigorra 2) Osasun publikoaren aurkako delitua; bi urte eta egun bateko espetxe-zigorra Kontxi 48 urte Bartzelona; aspalditik Gipuzkoan 14 urterekin eskola utzi Erregulaziorik gabeko lanak; batez ere, prostituzioan Noizean behineko kontsumoa Familiaren babesa eta sostengua Heterosexuala Bikotekiderik ez Ardurapeko hainbat pertsona Hiru alaba Elkarbizitza Erailketa; hogei urteko espetxe-zigorra Léa 28 urte Frantzia Naziotasun frantsesa 14 urterekin eskola utzi Askotariko enpleguak; batik bat, jatetxe-zerbitzaria Heroina eta kokaina Familiaren babesa eta sostengua, urrutitik Heterosexuala Bikote-harremana Ardurapeko pertsonarik ez Osasun publikoaren aurkako delitua eta isuna; bederatzi urte, zazpi hilabete eta hemeretzi eguneko espetxe-zigorra
Izena Adina Jatorria, etnia, naziotasuna eta egoera legala Ikasketa- eta lan-jarduerak Alkoholaren eta legez kontrakoak diren drogen kontsumoa Gizarteharremanak eta sareak Egoera sexuafektiboa Ardurapeko pertsonak, amatasuna eta elkarbizitza Delitu-mota eta espetxe-zigorra Leire 41 urte Gipuzkoa Oinarrizko Hezkuntza Orokorra (OHO) Askotariko enpleguak; batik bat, ostalaritzan Heroina eta kokaina Gizarte-harreman sendorik ez Harreman gorabeheratsuak familiarekin Heterosexuala Bikotekiderik ez Ardurapeko pertsonarik ez Hiru seme-alaba Elkarbizitzarik ez Maula eta funtsen desbideratzea, zazpi urteko espetxe-zigorra; maula eta lapurreta, bi urte eta zortzi hilabeteko espetxe-zigorra Lourdes 48 urte Gipuzkoa 14 urterekin eskola utzi Erregulaziorik gabeko lanak Heroina, kokaina eta haxixa Harreman gorabeheratsuak familiarekin Heterosexuala Bikotekiderik ez Ardurapeko pertsonarik ez Bi alaba eta biloba bat Elkarbizitzarik ez Hamar espetxeratze; osasun publikoaren aurkako delituak; azkeneko aldian, hiru urte eta lau hilabeteko espetxe-zigorra Marcela 28 urte Ekuador Naziotasun ekuadortarra Hasieran, legezko egoeran; geroago, egoera irregularrean Bigarren Hezkuntza Askotariko enpleguak; batik bat, ostalaritzan Kontsumo aipagarririk ez Gizarte-harreman sendorik ez Harremanik ez familiarekin Lesbiana Bikotekiderik ez Ardurapeko pertsonarik ez Osasun publikoaren aurkako delitua; bederatzi urteko espetxe-zigorra Maya 27 urte Mexiko/Frantzia Naziotasun frantsesa Unibertsitatemailako ikasketak Harreragilea Noizean behineko kontsumoa Familiaren babesa eta sostengua, urrutitik Heterosexuala Espetxean hasitako bikoteharremana Ardurapeko pertsonarik ez Osasun publikoaren aurkako delitua; sei urteko espetxe-zigorra
Izena Adina Jatorria, etnia, naziotasuna eta egoera legala Ikasketa- eta lan-jarduerak Alkoholaren eta legez kontrakoak diren drogen kontsumoa Gizarteharremanak eta sareak Egoera sexuafektiboa Ardurapeko pertsonak, amatasuna eta elkarbizitza Delitu-mota eta espetxe-zigorra Mertxe 61 urte Bizkaia Oinarrizko Batxilergoa Ama izan arte, askotariko enpleguak: saltzailea supermerkatu batean, kasu Kontsumo aipagarririk ez Familiaren babesa eta sostengua Heterosexuala Espetxean hasitako bikoteharremana Ardurapeko pertsonarik ez Hiru alaba eta zenbait biloba Elkarbizitzarik ez 1) Osasun publikoaren aurkako delitua; zortzi urteko espetxe-zigorra 2) Lapurreta, urte eta erdiko espetxe-zigorra; lokalizatze iraunkorraren urratzea, bederatzi hilabeteko espetxe-zigorra Mila 48-49 urte Gipuzkoa Lanbide Heziketa (amaitu gabe) Garbitzailea Heroina eta beste hainbat droga Gizarte-harreman sendorik ez Ia harremanik ez familiarekin Heterosexuala Bikotekiderik ez Ardurapeko pertsonarik ez Alaba bat Elkarbizitzarik ez Hainbat espetxeratze; oro har, poliziekin izandako liskarrak; azken espetxeratzean, gizahilketa eta indarrez egindako lapurreta Miriam 39 urte Bizkaia Ijitoa 9 urterekin eskola utzi Batez ere, erregulaziorik gabeko lanak Kontsumo aipagarririk ez Familiaren babesa eta sostengua Heterosexuala Bikote-harremana Ardurapeko hainbat pertsona Hiru alaba eta bi biloba Elkarbizitza Hainbat lapurretaren pilaketa; hiru urte eta erdiko espetxe-zigorra
Izena Adina Jatorria, etnia, naziotasuna eta egoera legala Ikasketa- eta lan-jarduerak Alkoholaren eta legez kontrakoak diren drogen kontsumoa Gizarteharremanak eta sareak Egoera sexuafektiboa Ardurapeko pertsonak, amatasuna eta elkarbizitza Delitu-mota eta espetxe-zigorra Nieves 61 urte Nafarroa Erdi-mailako ikasketak Askotariko enpleguak: zaintzailea, bitxi-saltzailea, etab. Kontsumo aipagarririk ez Gizarte-harreman sendorik ez Familiaren nolabaiteko babesa eta sostengua Heterosexuala Bikotekiderik ez Ardurapeko pertsonarik ez Bi seme-alaba eta hiru biloba Elkarbizitzarik ez Erailketa eta lapurreta; hogeita hiru urteko espetxe-zigorra Rita 53 urte Brasil; aspalditik Bizkaian Legezko egoeran Oinarrizko ikasketak Askotariko enpleguak: dendaria, sexulangilea, etab. Kokaina, anfetamina eta haxixa Familiaren babesa eta sostengua, urrutitik Heterosexuala Espetxean hasitako bikoteharremana Ardurapeko pertsonarik ez Hiru seme-alaba Elkarbizitzarik ez Seme-alabei min egin izana eta delituzko banda bati lagundu izana; zortzi urteko espetxezigorra Saioa 23 urte Araba Lanbide Hastapenerako Programa (LHP) Soldatapeko lanik ez Kontsumo aipagarririk ez Familiaren babesa eta sostengua Heterosexuala Elkarrizketaren unean, bikotekiderik ez; geroago, bikote-harremana Elkarrizketaren unean, ardurapeko pertsonarik ez; geroago, alaba bat Hainbat lapurretaren pilaketa; sei urteko espetxezigorra Simone 36 urte Brasil; aspalditik Gipuzkoan Naziotasun brasildarra Egoera irregularrean Unibertsitatemailako ikasketak Askotariko enpleguak: garbitzailea, zaintzailea, etab. Kontsumo aipagarririk ez Familiaren babesa eta sostengua, urrutitik Bisexuala Bikotekiderik ez Ardurapeko pertsonarik ez Osasun publikoaren aurkako delitua; lau urteko espetxe-zigorra
Hogei emakume horiek elkarrizketatzeaz gain, aipagarria da hiru kasutan espetxealdian zehar idatziriko testuak jasotzeko aukera ere izan dudala, aldez aurretik aurreikusten ez banuen ere. Altagraciak, Lourdesek eta Simonek kartzelako hainbat idazki utzi dizkidate ikerketarako mesedegarriak izango direlakoan. Bestalde, jada aipatutako hogei emakume preso sozial zein preso sozial ohi horiez gain, giltzapean egondako beste hiru emakumezko ere elkarrizketatu ditut; hain zuzen ere, EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko hiru kide ohi. Banaka elkarrizketatu ditut, 2014ko urtarrila eta urria bitartean; hiru solasaldiak grabatuta, gerora transkribatu ahal izateko. Elkarrizketen batez besteko iraupena ordu eta erdikoa izan da; luzeenak bi ordu iraunik, eta laburrenak berrogei bat minutu. Hasiera batean, ez nuen tankera horretako elkarrizketarik aurreikusi. Alabaina, zenbait ezagunen bitartez aukera agertuta, ontzat jo nuen. Solasaldi horiek egitea erabaki nuen hiru elkarrizketatuek kartzela-sistemaren eta generoaren arteko erlazioen inguruan gogoeta feministak plazaratu izanagatik. Eurekin ez dut gidoi espezifikorik erabili, eta gainerako emakume presoekin usatutakoa egokitu dut. Ikerketan zehar hiru emakume hauen hitzak zuzenean agertuko ez badira ere, eurek eskainitako hausnarketak aberasgarriak izan dira landa-lanean jasotako informazioaren analisia egiteko. Laburki, honela deskriba daitezke hiru elkarrizketatuak: ● EPPKko lehenengo kide ohia20. 37 urte ditu eta Bizkaikoa da. Birritan egon da kartzelan eta, denera, sei urte inguru bete ditu itxialdian. Espainiako hainbat espetxe ezagutu ditu, baita Euskal Herriko bat ere. Bere kontaeran, preso egonda ere bizirik jarraitzen duzula nabarmentzen du, emakumezko atxiloen agentzia aipatuta. Era berean, kartzela definitzeko hainbat modu bururatzen zaizkiola dio. Hala, gizartearen ispilu dela aipatzen du; jendarteak nahi ez dituen norbanakoen zabortegia, zigorra helburu duen eta menpekotasuna gehiagotzen duen instituzio patriarkala. Haatik, ikuspegi negatiboa apur bat ñabartuta, espetxea askatasunune ere izan daitekeela gaineratzen du; kasurako, lesbianismoa aipatuta. EPPKko eta gainerako atxiloen artean diferentziak ikusten dituen arren, preso «sozial» eta «politiko» izendapenak zalantzan jartzen ditu; funtsean, atxilo guztiak politikoak direlakoan, gizarte-arazoak politikoak ere direlako eta espetxe-sistema gizartebazterkeria kudeatzeko tresna delako.
20 Hiru elkarrizketatu hauen kasuan ez dut fikziozko izenik jarri, analisian ez baitzaie aipamen zuzenik egingo.
● EPPKko bigarren kide ohia. 27 urte ditu eta bizkaitarra da. Atxilo pasatu ditu hamasei hilabete, Frantziako eta Espainiako zenbait presondegi ezagututa. Bere elkarrizketan, espetxea jendartearen ispilu dela adierazten du, baita bere baitan zapalkuntza guztiak nabariagoak direla ere. Ildo horretatik, itxialdia gizonentzat eta emakumeentzat oso desberdina dela pentsatzen du. Orokorrean, giltzapetzea txikitzeko eta izutzeko balio duelakoan dago, horretarako tresna andana izanik. ● EPPKko hirugarren kide ohia. 35 urte ditu eta nafarra da. Bi urte eta erdi egin ditu kartzelan, Espainiako zenbait presondegi ezagututa. Bere elkarrizketan pare bat ideia nagusi nabarmentzen du: bata, kartzelan agentzia garatzea nahiko zaila dela, kasik elkarren aurkakoak diren kontzeptuak izanik; eta, bestea, emakume presoen artean dauden desberdintasun soziokulturalak kontuan hartu behar direla agentzia-mota ezberdinak ulertzeko. EPPKko menbru moduan, preso sozialekin alderatuta, pribilejiodun sentitu da.
Espetxeko langileei egindako elkarrizketak Euskal Herrian kokatutako presondegietako langileekin sei elkarrizketa ere egin ditut. Alta, zehaztu beharrekoa da denak ez direla zuzenean Espetxe Erakundeen beharginak; Elkarrizketatu batzuek espetxearen barruan lan egiten dute, baina kartzela-sistemaren partaide izan gabe21. Banakako lau elkarrizketa eta taldeko bi egin ditut, presondegi zein lanpostu diferenteetan aritzen diren langileekin. Solasaldi guztiak 2013ko otsaila eta 2014ko maiatza bitarte egin dira. Orokorrean, elkarrizketak grabatu egin ditut, geroago transkribatu ahal izateko; baina hiru elkarrizketatuen kasuan oharrak besterik ez ditut hartu, ez dutelako solasaldia grabatzerik onartu22. Elkarrizketen batez besteko iraupena ordu eta berrogei minutukoa izan da; luzeenak bi ordu iraunik, eta laburrenak ordubete inguru. Solasaldi hauek egiteko berariazko gidoia erabili dut23, ikerketa-objektuarekiko euren posizioa kontuan hartuta. Kontaktuak elkarteetako kideen, ezagunen nahiz beste elkarrizketatuen bidez egin dira.
Elkarrizketatuen jarrerari dagokionez, batzuengan mesfidantza eta hermetismoa sentitu ditudala esan beharra dago –aurreneko hartu-emanetan, bederen–. Izan ere, batzuek une oro kolaboratzaileak, irekiak, eta berritsuak izan diren arren, beste batzuengana iristeko zailtasunak topatu ditut. Azken horien erreserbak edo errezeloak bi konponbide baino ez dituzte izan: bata, elkarrizketa ez grabatzea adostea; eta, bestea, artekariren bat nire alde agertzea, nolerebaiteko konfiantza bermatzeko. Behin oztopo horiek gaindituta baina, solasaldiak emankorrak izan dira, elkarrizketatu guztiek luze eta zabal hitz egin baitute. Honela aurkeztu daitezke elkarrizketatutako espetxe-langileak: ● Ana Mari eta Belén24. Helduen Hezkuntzako irakasleak dira eta urte luzez ibili dira presondegi bateko eskolan elkarrekin lanean. Ana Marik duela urte pare bat erretiroa hartu du, espetxeko eskolan urte mordoa egin eta gero. Belenék, ostera, jardunean segitzen du; eta aipagarria da 1982an eskola martxan hasi zenetik aritu dela zeregin horretan. Bien iritziz, eskola kartzelatik bereizi behar da, euren lana ez delako espetxe-sistemaren parte. Solasaldian adierazitakoaren arabera, ez dute uste kartzelan genero-bereizkeriak daudenik; bai, ordea, jatorriaren eta etniaren araberakoak. Halere, espetxe-sistemak betiko genero-rol tradizionalak sustatzen dituela adierazten dute. ● Blanca. Egun, gizarte-hezitzailea da, eta aurretik segurtasun-funtzionarioa izan zen. Eskarmentu handikoa da, 1980ko hamarkadatik ibili baita emakumezkoekin lanean, Espainiako Estatuan zehar barreiatutako hainbat presondegitan. Generogaietan interesa du; eta, hartara, gizartea patriarkala den bezala, espetxe-sistema ere horrelakoxea delako kexu da. Gizonentzat diseinaturiko instituzioa dela dio, baita genero-bereizkeriak ugariak direla ere. Bere ekimenez, jabekuntza-tailerrak egin ditu emakume presoekin. ● Enara. Duela zazpi urte, Helduen Hezkuntzako irakasle bezala lanean hasi zen espetxe bateko eskolan. Zehazki, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 3. eta 4. mailako ikasleekin aritzen da Natur Zientziak, Matematika eta Informatika lantzen. Maila horietan emakumezko ikasle gutxi daudela aipatzen du, gehienek ikasketa-maila txikiagoa dutela baietsita. Ana Mariren eta Belénen moduan, oso
24 Analisian guztiak zuzenean aipatuko ez baditut ere, elkarrizketatutako kartzela-behargin guztiei eman dizkiet fikziozko izenak, euren deskribapena erraztearren.
argi du eskola, kartzela baten barruan egonda ere, ez dela kartzelaren parte; eta, mugak muga, gaineratiko ikastetxeen ahalik eta antz handiena izan behar duela. Orokorki, espetxealdia emakumeentzat gogorragoa dela pentsatzen du; gizartea matxista bada, kartzela are matxistagoa dela adierazita. Emakumeak kasik beti galtzaile gertatzen direlakoan dago. ● Fernando, Irene, Josean, Marta eta Pablo. Emakume presoez arduratzen den Tratamendu Batzorde bateko kideak dira. Zeregin diferenteak dituzte: Fernando gizarte-hezitzailea da; Irene jurista; Josean jurista eta tratamendu-zuzendariordea ere; Marta psikologoa; eta Pablo gizarte-langilea. Generoaren aldetik, ñabardura, xehetasun eta gako ugari mahaigaineratzen dituzte, kartzelaratutako emakumeen eta gizonen portaerak zeharo ezberdinak direla azpimarratuta. Behin eta berriro diote emakumeak gizonak baino askoz eskatzaileagoak eta tematiagoak direla. ● Nora. Gizarte-langilea da, eta berdintasun-teknikaria ere izateko ikasten ari da. Egun espetxean lan egiten ez badu ere, duela urte batzuk hilabete zenbait iragan zituen zeregin horretan. Batez ere gizon presoekin aritu zen, baina emakumeekin ere elkartzeko aukera izan zuen tarteka. Kexu da kartzelatutako emakumeek eta gizonek instituzioaren aldetik trataera ezberdina jasotzen dutelako. ● Sandra. Gizarte-langilea da, eta hogeita bost urte inguru daramatza presondegi berean lanean. Urte horietan guztietan zehar, hainbat zeregin izan ditu, gizonekin zein emakumeekin lan eginez. Gaur egun, hiruzpalau urte daramatza espetxeko gizarte-langileen koordinatzaile bezala eta emakumeen departamentuko gizartelangile bezala. Bere ustez, Espetxe Erakundeek ez dute inolako kezkarik generodiskriminazioen inguruan eta ez daude eremu horretan ezer egiten ari. Indarkeria sexistaren kasuan, ordea, lan aipagarria egiten ari direla pentsatzen du. Oro har, emakume presoekin harreman gertukoa duela dio, baita nahiko ondo ezagutzen dituela ere.
Elkarteetako kideei egindako elkarrizketak Emakume presoekin lan egiten duten elkarteetako kideekin sei elkarrizketa egin ditut, zazpi elkarteren inguruko informazioa jasota baina. Banakako bi elkarrizketa izan dira,
eta taldeko lau; 2013ko maiatza eta abendua bitarte egindakoak. Elkarrizketa bat salbu, guztiak grabatu egin ditut, geroago transkribatzeko. Irarri gabeko bakar horren kasuan oharrak soilik jaso ditut, elkarrizketatuek eskatutakoaren arabera25. Solasaldien batez besteko iraupena ordu eta erdikoa izan da; luzeenak bi ordu eta erdi inguru iraunik, eta laburrenak ordubete. Elkarrizketa horiek egiteko berariazko gidoia erabili dut26; hain justu, kartzelako langileekin usatutako bera. Elkarteetako kideen kontaktazioa zuzenean egin dut, harremanetan jartzeko informazioa baliatuta. Emakumezko presoekin erlazio gehien duten edota nolabaiteko genero-ikuspegia duten elkarteetan zentratu naiz. Honako hauek dira elkarrizketatutako elkarte-partaideak: ● Alaitz eta Eider27. Gizarte-langileak dira, eta gizon-emakume presoekin aritzen den elkarte profesionalista batean egiten dute lan. Elkartea 1999. urtean jaio zen, baliabide juridikoak eta sozialak eskaintzeko helburuz. Egun, Euskal Herriko bi presondegitan dihardute, nahiz eta sartzeko baimenekin gorabehera batzuk izan dituzten –antza, espetxe-sistemarekiko euren jarrera kritikoa dela eta–. Alaitzen eta Eiderren ustez, teorian gizon-emakumeekin lan egiten duten arren, praktikan lehenengoekin bakarrik aritzen dira. Euren jardunbidearekin kritiko, emakume presoengana ailegatzeko zailtasunak dituztela aipatzen dute, baita haiei buruzko ezezagutza handia dutela ere; «ahaztuta» dituztelako. Horren inguruan gogoeta egin nahian omen daude, emakumeentzat baliabide gutxiago daudela pentsatzen baitute. Oro har, emakumeak diskriminaturik daudela eta gizonek baino gizartegaitzespen handiagoa jasaten dutela adierazten dute. ● Alba. Sistema penala abolitzearen aldeko penalista moduan definitzen du bere burua, jarrera kritikoa eta feminista agertuta. Gizon eta emakume presoekin lan egiten duten bi elkarte profesionalistako partaide da. Bata, 1988an sortu zen, eta, urte luzez asistentzia juridikoa eskaini eta gero, egun, presoen egunerokotasuna arintzeko askotariko jarduerak antolatzen ditu. Besteak, aldiz, ez du ibilbide hain luzea, eta bitartekaritzaz nahiz gatazkak konpontzeaz arduratzen da. Batean zein bestean, genero-ikuspegia presente dago.
25 Azpimarragarria da elkarrizketa grabatzeko baimena eman ez duen elkarte bakar horretako kideek eta gauza bera egin duten kartzela-langileek presondegi berberean egiten dutela lan. Berriro ere, espetxe horren hermetismo bereziki handiaren seinale dirudi. 26 Ikus III. eranskina. 27 Kartzelako langileen kasuan bezala, fikziozko izenak asmatu ditut elkarrizketatutako elkarte-menbru denentzat, nahiz eta analisian ez ditudan guztien aipu zuzenak jasoko.
● Coro eta Grego. Emakume presoekin aritzen den elkarte ludiko bateko kideak dira. Corok ia hogeita hamar urte daramatza zeregin horretan; Gregok gutxiago, nahiz eta urte mordoa ere bete duen jardunean. Batez ere, josketa eta bestelako orratz-lanak egiten dituzte. Aitzitik, azken urteetan genero-berdintasuna lantzeko ikastaroak ere antolatu dituzte. Gizartea emakumeentzat matxista delako egiten omen dute, kartzela barruan ez baitute genero-ezberdinkeriarik ikusten. ● Miren eta Montse. Espetxeratutako gizon nahiz emakumeekin lan egiten duen eta izaera profesionalista duen elkarte bateko menbruak dira. Miren psikologoa da zehazki, eta Montse abokatua. Euren azalpenaren arabera, batik bat enplegutxertatzeaz eta gizarteratzeaz arduratzen dira, alderdi sozio-juridikoak eta psikosozialak landuta. Programa zenbaitzuk dituzte horretarako, generoa transbertsala izanik guztietan. Alabaina, praktikan gizon presoekin baino ez dutela lan egiten aitortzen dute, baita emakume atxiloen inguruan ezjakintasun nabarmena dutela ere. Oro har, ez dute uste kartzelan genero-diskriminazioak daudenik; bai, ordea, zenbait genero-berezitasun. ● Paula. Emakume presoekin lan egiten duen elkarte profesionalista bateko kide da. Gizarte-hezitzaile bezala lanean nahiz boluntario moduan dihardu. Elkartea 1991n sortu zen, eta, hastapenean, gizon presoekin ere egiten zuen lan. Aitzitik, duela urte batzuk, soilik emakume atxiloekin lan egitea erabaki zuten, haientzat gizarte-baliabide gutxiago zeudenaz jabetzean. Paularen iduriko, ezberdintasun nabarmenak daude gizonek eta emakumeek espetxean jasotako trataeran; haatik, zalantza egiten du «diskriminazioaz» mintzatu gaitezkeen. Kritikoa da espetxesistemarekin, baieztatuta ez duela inor birgizarteratzeko balio. ● Susana eta Zuriñe. Gizon-emakume presoekin lan egiten duen elkarte ludiko bateko kide dira. Elkartea 1992an sortu zen, atxiloen parte-hartze soziokulturala, lan-eremukoa nahiz kiroletakoa lantzeko. Aspalditik, eurek antolatutako jarduera guztiak mistoak dira. Hasiera batean, zaila izan omen zen, espetxe-zuzendaritzak trabak jartzen zituelako etengabe; baina, egun, arazorik gabe egiten omen dute. Emakume presoak diskriminaturik daudela pentsatzeaz kontrara, gizonak baino hobeto daudela ziurtatzen dute, babes handiagoa eta abantailak dituztelakoan.
Behaketa parte-hartzailea Ikerketa honetan lanean hasi nintzenean, presondegiren batean behaketa parte-hartzailea ere egitea pentsatu nuen; kartzelaratutako emakumezkoen esperientziak konplexutasun gehiagoz eta sakonago ulertzeko asmoz, ezagutzan haratago joateko xedez. Mujeres expresas: vulnerabilidad y autonomía (2012) talde-ikerketan jazotakoagatik28, baita beste zenbait ikerlariri entzundakoagatik ere, banekien espetxe baten barruan lekuan lekuko lana egiteko baimena lortzea zinez zaila –kasik ezinezkoa– izango zela. Esate baterako, Daniel Maciel antropologoaren hitzetan, presondegi barruan landa-lana egitea benetako «malabarismo burokratikoa» da (2011: 835), kontrola handia delako eta sartzeko nahiz barruan lan egiteko baimena eskuratzea nekeza delako. Ez dago zalantzarik eremu itxia dela, hermetikoa oso. Alabaina, oztopoz beteriko bidea zela jakinda ere, saialdia egitea erabaki nuen. Zailtasunen jakitun, nire aurreneko urratsa espetxe barruan landa-lana egindako beste zenbait ikerlarirekin harremanetan jartzea izan zen, euren gomendioak entzun eta nire zalantzak argitzeko intentzioz. Solasaldi horietan hainbat aukera mahaigaineratu ziren, baina guztiek zuten trabaren bat edo beste. Lehenik eta behin, ikerketa kartzela barruan egiteko baimena Espetxe Erakundeei zuzenean eskatzeko aukera zegoen. Aitzitik, duda egiten nuen, banekielako elkarrizketen grabaketak eurei emateko betebeharra eta, ezer argitara atera baino lehenago, euren oniritzia jasotzeko obligazioa ere izango nituela. Bigarrenik, elkarte bateko boluntario moduan sartzeko posibilitatea zegoen. Alabaina, muga handiak ekartzen zituen; emakumezko presoen onespena jasota ere, Espetxe Erakundeen baimenik gabe ezingo nukeelako informazioa usatu. Azkenik, emakumezko atxiloentzat tailer edo jardueraren bat antolatzeko aukera nuen. Alta, aurreko aukeraren eragozpen berbera zuen; eta, bestalde, nire gaitasunak kontuan hartuta, ez zitzaidan okurritzen zer eskaini nezakeen.
Azkenean, bide baten alde egin nuen; Espetxe Erakundeen baiezkoa erdiesteko aukera gehien zituena zelakoan. Haatik, aurreneko ekinaldi hori arrakastarik gabekoa izan zen. Konkretuki, Euskal Herriko Unibertsitateak indarrean zuen akordio bat baliatzen saiatu nintzen; zehazki, Martutene presondegiko elkarte batekin zeukana, Gizarte Langintzako ikasleek praktikak egin zitzaten. Elkarte horrekin praktikak egiteko eskaera bidali nuen; baina espetxe-zuzendaritzaren ezetza jaso nuen, Gizarte Langintzako ikaslea ez nintzela argudiatuta. Aurreraxeago, huts egin zuen beste saialdi bat egin nuen. Baina, bigarren aldi horretan, Espetxe Erakundeei igorri nien zuzenean kartzela barruan landa-lana egiteko baimeneskaera, doktore-tesiaren zuzendariaren zein Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia unibertsitate-saileko zuzendariaren berme-eskutitzekin batera. Presondegietan ikerlanak egiteko eskaera ofiziala bete nuen horrela, doktore-tesiaren nondik norakoak azalduta: izenburua, ikerketa-objektua, helburuak, metodologia, bibliografia, etab. Aukera horren bidez ere baimena lortzea zaila izango zela banekienez, berriro ere gomendioak eskatu nizkien zenbait ikerlariri, eskaera ahalik eta eraginkorrena egiteko. Askotariko aholkuak jaso nituen: eskaera oso modu formalean egitea eta argiro erakustea unibertsitatearen bermea nuela; ez eskatzea gehiegi, baina egiazki nahi nuena baino denbora gehiagorako galdegitea baimena –orokorki, eskatutakoa baino gutxiago ematen dutelako–; ikerketa ondo «saltzea», Espetxe Erakundeen gustuetara moldatuta eta euren irudi negatiborik emango ez zuela argi utzita, baina gezurrik esan gabe; etab. Aholku horiek guztiak kontuan hartuta idatzi eta bidali nuen eskaera, eta erantzuna honakoa izan zen:
Lerro eskas horiek irakurtzean aitzakia txarra baino ez izatearen sentsazioa izan nuen; eta laguntza eskaini zidaten ikerlariek bat egin zuten nire iritziarekin, guztiek adierazi baitzuten nahiko erantzun xelebrea zela eta desenkusa zirudiela. Nolanahi ere, nahiz eta pena izan zen ezezkoa jasotzea, ezin dut esan harritzekoa izan zenik; bada, hasieratik, banekien ezetza zela probableena. Dena den, porrot egin zuten bi saialdi horien artean, baita ondoren ere, behaketa partehartzailera nolabait ere gerturatu nauten zenbait jarduera egiteko beta izan dut. Oro har, ezin dut bildutako informazio hori ikerlan honetan zuzenean erabili; ez baitut ez emakume presoen baimena, ez Espetxe Erakundeena. Hala eta guztiz ere, oharrak hartu ditut lekuan lekuko koadernoan; hain justu, nire ezagueran eta hausnarketetan harago joateko funtsezkoak izan diren oharrak. Honako jarduerak aipa daitezke: ● «Políticas del cuerpo, maternidad y familia: el caso de las mujeres reclusas» udako ikastaroa Madril I presondegian (Alcalá de Henares, 2013ko uztailaren 8tik 10era). UNED Urrutiko Unibertsitate Nazionalak egindako ikastaroan egon naiz, emakume atxilo zenbaitzuekin batera. ● Emakume presoen irteera terapeutikoak (Donostiako Emakumeen Etxean, 2013ko azaroaren 16an eta 2014ko azaroaren 8an). Martuteneko presondegiko bospasei emakume atxilorekin eta Tratamendu Batzordeko zenbait menbrurekin elkartzeko aukera izan dut, Emakumeen Etxeko baliabideak aditzera ematearen testuinguruan. ● Martuteneko espetxeko lanaldia (Donostian, 2014ko uztailaren 19tik 27ra). Gipuzkoako Espetxe Pastoraltzaren eta Caritasen eskutik, Martuteneko kartzelan sartzeko eta bertako gizon-emakume presoekin patioan hizketan aritzeko aukera izan dut. Era berean, espetxeko langileen prestakuntza-hitzaldietan egon naiz. ● ADAP Presoen Laguntzarako Elkartearekin boluntariotza, Araba kartzelan (Langraiz Okan, 2015eko otsailaren 18tik irailaren 4ra). Astero-astero, hainbat hilabetez, Araban espetxeratutako emakumeekin bildu naiz astean behin, ADAP elkarteko langileen eskutik. Nahiko modu espontaneo eta informalean, emakume atxiloei askotariko aholkularitza eskaini diet, barne- eta kanpo-baliabideen berri ematearekin batera.
● Arte-erakusketak. Emakume presoen –edota gizon-emakume presoen– lanekin osaturiko lau erakusketetan egon naiz: ▪ «Donostia... barrutik» (Donostiako Loiola Kultura Etxean, 2013ko azaroaren 18tik 29ra). IRESGI Gizarteratze eta Biktimologiako Euskal Institutuaren ekimenez, Martutene presondegiko gizon-emakume atxiloek heziketa-tailerretan egindako artelanak ikusi ditut. ▪ «Emakume presoak: indarkeria matxistaren inguruko hausnarketak» (Donostiako Emakumeen Etxean, 2013ko abenduan zehar). Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunaren testuinguruan Martuteneko kartzelan itxitako emakumeek taldean egindako collageak behatu ditut, Donostiako Udaleko Berdintasun Sailari esker. ▪ «SelfFOCUS. Zaballako presondegian atxilotuta dauden emakumeek eginiko argazkigintza proiektua» (Gasteizko Hegoalde Gizarte Etxean, 2013ko abenduaren 16tik 30era). ENELU – Sortu eta Eragin – irabazi asmorik gabeko elkartearen eskutik, Arabako presondegiko emakumezko atxiloek sortutako argazkiak eta idatziriko testuak aztertu ditut. ▪ «Askatasun binetak» (Iruñeko Ziudadelako Armen Aretoan, 2014ko abuztuaren 30etik irailaren 28ra). Tiza komiki-elkartearen eta Boutade Comunicación enpresaren ekimenez, Iruñeko kartzelako gizon-emakume presoek egindako komikiak irakurri ditut. Zerrendatutako jarduera horiek guztiak zinez garrantzitsuak eta mesedegarriak izan dira ikerketarentzat, emakume presoen inguruko ezagutzan sakontzeko orduan. Baina, esan bezala, tamalez ez dut ikerketan informazio hori erabiltzeko aukerarik.
inguruko ohar txiki batzuk egiteko tartea ere hartu nahi dut, marko horretan kokatzen baita ikerketa hau. Honelaxe definitu daiteke Antropologia Feminista: «Gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak gizarteak eta kulturak eratzen dituztela azaltzea eta eztabaidatzea helburu duen analisi mota bat proposatzen duen ikuspuntu epistemologiko, teoriko eta metodologikoa. Alde horretatik, determinismo biologikoarekiko ikuspuntu kritikoa dakar, eta genero29 kontzeptua egiturazko printzipiotzat onartzen du, beste faktore batzuekin estuki lotuta –hala nola, klase soziala, etnia, nazionalitatea, adina, sexu-joera, eta abar–» (Apaolaza, Hernandez eta Perez, 2014: 25). Aipuak argiro adierazten duenez, Antropologia Feministaz ari bagara, ezinbestekoa da «genero» kontzeptuari ere heltzea; gako eta oinarri baita. Haatik, askotariko definizioak egonik, nire ikuspuntua zehaztuko dut. Horren arabera, generoa zera da: norbanakoen arteko ezberdintasunak modu transbertsalean eta hierarkikoan antolatzen dituen artifizio edo eraikuntza soziala, botere-harremanek trebesatutakoa; prozesu dinamiko, aldagarri eta historikoen baitakoa (Bullen eta Hernández, 2010). Gure testuinguruan konkretuki, gaineratu daiteke «gizon» eta «emakume» moduan identifikatzen diren norbanakoei buruzko sinesmenak, jarrerak, sentimenduak, balioak, iruditegiak zein jarduera sozialak adierazten dituela (Benería, 1987: 46); baita funtzioak, espazioak, zereginak, ardurak eta boterea banatzen dituela ere (Maquieira, 2001: 159). Era berean, ikuspuntu estatikoak baztertuta, Verena Stolcke (2003) edo Mari Luz Esteban (2009) bezalako antropologoei jarraiki, aipagarria da generoa «egiten dugun» zer edo zer dela –ez da «garen» zerbait–. Ikusmolde horrek determinismo biologikoa eta bestelako esentzialismoak ukatzea dakar eta, gainera, identitateak modu finkoan, egonkorrean eta aldaezinean ulertzeari uztea ere dakar. Esteban beraren hitzetan: «Generoa, beraz, munduan “Egoteko” modua litzateke, eta ez “Izatekoa”, eta ikuspuntu horrek esperientzia desentzializatzen laguntzen digu. […] Begirada horren arabera, gizonezko edo emakumezko izatea edo sentitzea, edo generoa bizitzeko modua zeinahi ere den, prozesu guztiz dinamikoak lirateke, harreman heterosexualak, lesbikoak edo bestelakoak izatea bezalaxe […], eratuz eta eraldatuz doazen praktikak, kontzienteki edo inkontzienteki, testuinguruaren araberako marko pluralen baitan, baina ahalbidetzen dituzten koordenatu historiko eta sozialekin etengabeko eztabaidan dauden sentsazio fisiko eta emozionalen haritik ere. Gainera, identitate generiko edo sexualen osaera zera
lirateke, prozesuak non narratibotasuna eta gorpuztasuna elkar eragiten duten, funtsean gorputzezko ekintzen bitartez: sentitzeko, ibiltzeko, adierazteko, mugitzeko, janzteko, apaintzeko, (elkar) ukitzeko, (elkar) hunkitzeko, (elkar) erakartzeko, gozatzeko, sufritzeko… moduak, betiere beste pertsonekin elkarrekintzan, denboran eta espazioan eraldatuz doazen ekintzak» (2009: 34)30. Orobat, Antropologia Feministaz ari bagara, aintzakotzat hartu behar ditugu kokatutako ezagutza eta ezagueraren izaera partziala ere (Haraway, 1991). Izan ere, objektibotasun asmorik gabeko antropologia da, bai ikerlariaren bai ikertuen subjektibotasuna onartzen dituena, ikuspegiak neutroak izatearen ezinezkotasuna aitortzen duena eta, azken finean, kontuan hartzen duena ikerlariaren espezifikotasunak ikerkuntza osoa trebesatzen duela –ezinbestean–. Era berean, eta azkenik, Antropologia Feministaz ari bagara, ezin aipatu gabe utzi bere bokazio eraldatzailea. Funtsean, ezagutza antropologikoa eta feminista, kritikoa izanez gero, transformazio sozialerako baliagarria izan daitekeela sinesten duen korrontea da (Bullen, 2011); norbanakoen arteko berdintasuna xede, bereizkeria eta desberdinkeria estrukturalak gainditu nahi dituena.
LEHENENGO ATALA Espetxeratutako emakumeei begira: ekarpen antropologikoak eta feministak
1. Emakumeen delituzko ekintzak: generoa, aurreiritziak eta zaurgarritasuna
Indarrean dagoen Kode Penalaren arabera «delitua» den zer edo zer egin izana da –edo ustez egin izana, bederen– jendea espetxera eramaten duen arrazoia. Hortaz, emakume presoen bizipenak eta esperientziak beren osotasunean ulertu eta aztertu nahi baditugu, ezinbestekoa da generoaren eta delituzko ekintzen arteko harremana jorratzea. Gai horri helduko diot marko teorikoaren lehen kapitulu honetan. Genero-eredu hegemonikoen eraginez emakumeen delituek suposatzen duten transgresioa aztertuz hasiko naiz, bizi duten estigmatizatzea nabarmenduta; jarraian, emakume delitugileen inguruan aurreko mendeetan egin diren azalpenetara hurbilduko naiz, batez ere, ikuspegi esentzialistetan eta naturalizatzaileetan jarrita arreta; eta, bukatzeko, delitua ulertzeko egun nagusi diren moduetan murgilduko naiz, aldaketa handiko garaian gaudela kontuan hartuta. Delituak egi(te)n dituzten emakumeei buruzko aurreiritziak zein beraien zaurgarritasuna giltzarri izango dira une oro.
1.1. Delituak. Transgresioak. Estigmak Teorikoki, gaur egun legeak berberak dira gizonentzat eta emakumeentzat, eta eskubide berak ditugu guztiok. Dolores Juliano antropologo feministak adierazi bezala, «azken
urteotako lorpena da eta luzaroan desiratutako garaipena» (2009a: 80)31. Baina ez dirudi nahikoa denik. Legearen aurrean balizko berdintasuna egon arren, nabaria da praktikan, egunerokotasunean, ezberdintasunak eta desorekak daudela batzuen eta besteen artean. Berdintasunezkotzat hartzen den zuzenbide-esparruaren gibelean, ikuskera sozial zinez bestelakoak daude, eta, genero-eredu hegemonikoen ondorioz, emakumeen arauhausteak eta gizonenak ez dira era berean ulertzen. Gaur egun, oraindik ere, estereotipo ugari daude batzuen eta besteen jokaeren inguruan, eta, hortaz, gure jendartean nagusi diren genero-ereduekin estuki loturiko bizipenak dira honako hauek: nola bizi ditugun arauak eta zer gertatzen den urratzen ditugunean, zergatik sentitzen garen errudun, zer iruditzen zaigun zilegi eta zer ez, edo zer-nolako estrategiak erabiltzen ditugun arazoak gainditu eta bizitzan aurrera egiteko (Ibidem). Beraz, emakumeek delituen munduarekin dituzten loturak eta hartu-emanak aztertzeko, ezinbestekoa izango da genero-ikuspegia erabiltzea eta berariazko analisi-esparrua sortzea, aintzat hartuta orain arte gutxitan kontuan eduki diren hainbat elementu (Juliano, 2008: 219). Planteamendu horren abiapuntuaren arabera, delituaren ideia erabat androzentrikoa da. Izan ere, hasiera batean, gizonengan pentsatuta, gizonekin erabiltzeko, hainbat gizonek sortutako kontzeptua da. Genero-ideologia hegemonikoa dela eta, gizonak autonomotzat jotzen dira, eta, ondorioz, beraien erabakien eta ekintzen erantzule direla pentsatzen da. Emakume delitugileen kasuan, aldiz, askotan esaten edo iradokitzen da inguruko gizon batek bultzatu dituela beraien delituzko ekintzak, baita zenbaitetan egin ere; eta, horrela, «biktima» edo «engainaturiko emakume» bezala ageri dira jendaurrean; zertan ari ziren ez zekiten edota zer-nolako istoriotan nahasten ari ziren ulertzeko gai ez ziren emakume gisa, alegia. Delitua kasik «beraien ahuleziaren erakusle» bilakatzen da (Juliano, 2009a: 80). Alabaina, nahiko kontraesankorra badirudi ere, emakume delitugileei buruzko ikuspegi biktimizatzaileekin batera, jarrera zigortzaileak zein kriminalizatzaileak daude. Gainera, dirudienez, maiz emakumeen «desbideratzeak» gizonenak baino zorrotzago epaitzen eta zehatzen dira (Davis eta Faith, 2002). Emakumeen transgresioak moralki aztertzen dira orokorki eta gizarte-gaitzespen handiagoa jasaten dute; nolabait, delitugilea emakumea izateak gertatutakoa larriagotuko balu bezala. Era berean, egitate berdinengatik edota antzekoengatik zigor handiagoak jasotzen dituzte, baldintza aringarri gutxiago onartzen
zaizkie eta, are gehiago, gizonei normalean aurpegiratzen ez zaizkien gaiak leporatzen zaizkie (Juliano, 2009a: 85). Argi eta garbi ikus daiteke sexualak nahiz indarkeriazkoak diren delituzko ekintzen kasuetan (Azaola, 1996; Davis eta Faith, 2002; Macaya, 2013). Izan ere, horrelakoak gizonezkoek egiten dituztenean, zalantzarik gabe, gertaera arbuiagarritzat jotzen dira; baina emakumeek egiten badituzte, benetako «ankerkeriak», «krudelkeriak» zein «aberrazioak» bihurtzen dira (Juliano, 2010: 26). Bestalde, generoeredu tradizionaletatik urrutiratzen diren emakumeak gehiago zigortzeko joera dagoela azpimarratu dute egile batzuek (Carlen, 1988; Davis eta Faith, 2002; Pheterson, 2013); alaba, ama edo emazte txartzat hartutakoek espetxean sartzeko aukera gehiago dituztela jasota. Funtsean, epaileen esku-hartzearen aurrean zaurgarriak dira gizonen kontrolpetik landako emakumezko guztiak; besteak beste, neska gazte desobeditzaileak, etxetik ospa egindakoak, etxebizitzarik gabekoak, jende anitzekin erlazio sexualak dituztenak, sexulangileak, lesbianak, bikoterik gabeko heterosexualak, banandutakoak, alargunak, baita seme-alabak erakunde publikoen tutoretzapean dituztenak ere. Dena dela, delitua egin izanak ere kokatuko ditu «emakume txarrak» izatearen susmopean; hots, «galdutako», «desbideratutako» edo «bide okerretik joandako emakumeak» izatearen aieruan. Azken batean, gizartearen zati handi batentzat, emakumeen delituek hutsegite larriagoa ekartzen dute; lege penalak hausteaz gain, arau sozialak ere urratu dituztelako, eta, hala, transgresioa handiagoa delako. Genero-eredu nagusiek egotzitako rolarekin apurtu dute, beraiengandik espero zena bete gabe. Imajinario kolektiboaren arabera, delitua burutzea gizonekin zein maskulinitatearekin lotuta dago; hortaz, feminitatearen eredu nagusiaren kontrakoa da. «Egiazko emakumeak» ez du inolako delituzko ekintzarik egiten (Juliano, 2011: 131); eta, beraz, egin izanez gero, ezinezkoa da «behar den bezalako emakumea» izatea. Premisa horri segituz, inkontziente kolektiboak «antiemakume» (Juliano, 2009a, 2011) edota «desnaturalizatutako emakume» (Naredo, 2007) bihurtzen ditu delitugileak, gizarte-portaerei buruzko ikuspuntu esentzialisten eta biologizisten baitan. Itxura denez, emakumeek otzanak, esanekoak bezain errespetutsuak izan behar dute, beraien familien zaintzaileak eta babesleak izatearekin batera. Delitugileek gizartearen mandatuak hautsi dituzte, beraien generoari ez dagokion jokabidea erakutsita. Horrela, gehiengoak uste du banako kontrolaezinak direla, diziplinarik gabekoak, autoritateari aurka egiten diotenak, baita beraien interesen arabera soilik jokatzen dutenak ere (Faith, 2011: 1). Aurreiritziei jarraituz, delitugile guztiak gaiztoak dira; emakumeak badira, ziur aski emazte, kide eta ama txarrak ere izango dira, herritar errespetugabe bezain arduragabeak izateaz gainera
(Almeda, 2010: 203). Ikuspegi horien eraginez, emakumeek estigmatizatze ikaragarria bizi dute; estigma ez baita «delitugile» bezala soilik, «emakume delitugile» gisa baizik (Herrera, 1993; in Naredo, 2007: 271). Estigmatizatzeak errespetua, begirunea eta zilegitasuna ukatzea suposatzen du; hau da, balio-galera, gutxiespena eta mespretxua. Zaurgarritasuna dakar, babesgabetasuna, eta diskriminazio eta desoreka sozialen areagotzea. Ikusezintasuna eta estigma bizi dutenak baliozko solaskidetzat ez hartzea ere esan nahi du. Izan ere, finean, estigma jendartearen kontrolerako tresna da, eta pertsona edo talde batzuen gizarte-marjinazioa eta bazterketa eragiten du (Juliano, 2004: 27). Erving Goffman soziologoaren hitzak jasota, «erabateko onarpen sozialerako gaitasungabetze egoera» moduan uler dezakegu estigma (2006: 7), horrela markatutako pertsonen egiazko irudia antzematea eragozten duen desitxuratzaile ideologikoa denez gero. Estigmatizatutakoa pertsona oso bezala hautematea galarazten du, eta errotulu edo etiketa bateratzaile baten azpian kokatzen du; bertan, gizartearentzat arbuiagarrienak diren bere ezaugarriek –edo ustezko ezaugarriek– esleitutako identitateeremu ia guztia betetzen dute (Juliano, 2004: 150). Goffman berriro aipatuta: «Definizioz, zalantzarik gabe, estigma duen pertsona ez dela guztiz gizatiarra uste dugu. Suposizio hori baliatuta, hainbat diskriminazio mota burutzen ditugu, eta horien bidez bere bizi-aukerak praktikan mugatzen ditugu, askotan, pentsatu gabe egiten badugu ere. Estigmaren teoria eraikitzen dugu, bere gutxiagotasuna azaltzeko eta pertsona horrek zer-nolako arriskua suposatzen duen jakinarazteko ideologia» (2006: 15)32. Dudarik gabe, pairatzen duenarentzat benetan jasateko zaila den egoera da; are gehiago, estigmak kategoria nahiko zurrunak izan ohi direla kontuan hartzen badugu. Bestalde, ezin dugu ahaztu gaitzespen soziala larriagotu daitekeela, zenbait estigma batzen badira edo balioa gutxitzen duten bestelako ideiekin nahasten badira (Juliano, 2004: 18). Hori arrunt samarra da emakume delitugileen kasuan, gehienek era askotariko diskriminazio egoerak ezagutu baitituzte. Estigmatizatzea indarkeria sinbolikoaren parte da, Pierre Bourdieu (1998) soziologoak azaldutako moduan. Aurreiritziek, txisteek nahiz mespretxuzko esamesek osatzen dute;
pertsona batzuen gizarte-bazterketa kasik sen onekoa, logikoa eta nabaria izatea eragiten duten mekanismo guztiek; azken batean, diskriminazioaren justifikazioa baita. Halaber, biolentzia ikusezina da, normaltzat hartzen den menperatze-egiturak bidezkotzen edota legitimatzen duenez gero (Juliano, 2004: 72). Funtsean, indarkeria sinbolikoak balio du edonolako auzitan jartzea edo eztabaidatzea ahultzeko. Estigmatizatutako norbanakoen adierazpen-gaitasuna ukatzea dakar, beraien nahiak ez baloratzea, beraien iritziak zein eskubideak kontuan ez hartzea, baita batzuetan beraien segurtasun fisikoa ez bermatzea ere. Biolentzia sinbolikoak indarkeria materiala ahalbidetzen du, horretarako bidea prestatuta. Bertan kokatzen dira bestelako bortizkeria-erak, eta horiek horrela ez ikustea ere lor dezake, jendarteari zilegi direla sinestarazita (Ibidem: 68). Estigmak pedagogikotzat har dezakegun alderdia ere badu, arau sozialetatik aldentzen diren pertsonak zigortzeaz gainera, zehapenaren bidez eredu izateko eta herritar guztiei erakusteko ere balio baitu. Gaitzetsitako egitateek adierazten dituzte gizarte jakin batek, une zehatz batean, ontzat jotzen dituen ekintzen mugak zeintzuk diren. «Onargarria» eta «onartezina» dena zehazten dute, eta jendarteko kide «normalak» eta «besteak» bereizi (Ibidem: 12). Oro har, anomalotzat ulertzen den edozerk larritasuna eta ondoeza sortzen du, eta gehiengoak ez du transgresioetatik gertu egon nahi, «kutsatzeko» beldur delako. Horrek gizarteko kideek elkar zelatatzea eta kontrolatzea dakar; horrela, arauen betetzea bilatuta. Azken finean, presio sozialek eta hertsadura-jarduteek sistema hegemonikoaren erreprodukzioa bultzatzen dute (Douglas, 1991: XXIX). Transgresioak ekar ditzakeen arriskuak kontuan izanda, hau da, gizartearen bazterretara eraman dezakeela, eta isolamendua, gaitzespena nahiz harreman sozialen galera eragin (Imaz, 2007: 193), norberak erabakiko du nola kudeatu estigmari dagokion informazioa. Betiere eskura dituen aukeren baitan, bakoitzak deliberatuko du zer egin etiketa astun horrekin: «erakutsi edo ezkutatu; adierazi edo isilik egon; ezagutarazi edo gutxiagotu; gezurra edo egia esan; eta, kasu bakoitzean, zeinekin, nola, non eta noiz» (Goffman, 2006: 56)33. Burubide horiek guztiak nork bere eskueran dituen egiazko boterearekin eta barkaberatasun sozialarekin hertsiki lotuta daude (Juliano, 2011: 152), eta, hala izanda, kartzelan egon diren emakumeak, maiz, isiltasunaren bidez saiatzen dira babesa lortzen. Julianoren hitzak ekarrita:
«Isiltasuna defentsa-modua da, ekintzei zilegitasuna emateko botere nahikorik ez dagoen egoeretan erabiltzen dena. Gizarte-zigorra estigmarekin hasten da eta zigor formalarekin sendotzen da. Espetxearekin zehatuak izan direnek ezin dute zigor hori ekidin, baina estigma saihesten saia daitezke, beraien egoeraren ezaguera eragotzita» (Ibidem: 151)34. Preso egondako emakumeek beraien ingurunearen sostengua eta babesa baldin badute, estigma zertxobait eramangarriagoa izan daiteke; baina inguruko jendeak ere gaitzesten eta baztertzen baditu, elkarrekintzarako zailtasun handiak izango dituzte (Juliano, 2004: 66). Argi dago, Julianok adierazi bezala, premiazkoa dela «begirada aldatzea» (2009a: 91). Iritzi estigmatizatzaileek ez diete inolako mesederik egiten emakume delitugileei, baina ezta gainerakooi ere, beraien esperientziak nahiz delinkuentziaren auziak konprenitzea eragozten digutenez gero. Alde batetik, biktimaren figurak ez du gehienen istorioarekin bat egiten eta beraien agentzia ukatzea dakar. Ez du ez aritzeko ahalmena aitortzen ez arazoen gainetik aurrera segitzeko ekinaldirik onartzen; eta, horrela, haien estrategiak ezkutatzen ditu, hautuak egiten dituzten subjektu aktiboak direla ezeztatzearekin batera. Bestetik, ikuspegi kriminalizatzaileek ere delituak egiten dituzten emakumeei buruzko irudi faltsu bezain kaltegarria zabaltzen dute eta zirkunstantziak ulertzea galarazi. Biak ala biak gutxiespen-jokaerak dira, aintzatespenaren ukoak eta indarkeria sinbolikoaren zeinuak. Delitugileak are zaurgarriago egiten dituzte eta baliozko solaskide gisa hartzea oztopatu. Julianori jarraiki, horrek kasik «pertsona» kategoriatik kanpo gelditzea esan nahi du, «pertsonatzat tratatzea “arrazoiduntzat eta kontzientziaduntzat” hartzearen sinonimo delako […], hau da, baliozko solaskide izateko eskubidea onartzea» (2004: 217)35. Behar-beharrezkoa da aurreiritziak gainditzen hastea.
1.2. Emakumeen delituei buruzko interpretazioen bilakaera Delituaren izaera androzentrikoaren baitan, delinkuentziaren azterketa gizonek egindako delituzko ekintzen analisia besterik ez da izan gehienetan. Alta, emakumeengan arreta jarri duen egileren bat edo beste egon da beti, eta, hala, emakumeen delituek ere azalpen edota interpretazio gutxi batzuk jaso dituzte urteetan zehar. Esaterako, XIX. mendearen amaieratik XX. mendearen bigarren zatira arte, ikuspuntu eta zergati naturalizatzaileak izan ziren nagusi. Egia esan, portaeren esentzializatzea, hau da, kausa biologikoen bidez azaltzea, arrazoi sozialen bidez egin ordez, nahiko arrunta eta ohizkoa izan da, bereziki emakumeen kasuan (Juliano, 2011: 21). Horrela, XIX. mende amaierako kriminologia positibistaren teoria aurremodernoek (Lombroso eta Ferrero, 1895) zein XX. mendeko lehen hamarkadetako funtzionalistek (Thomas, 1923; Pollak, 1950), eta gero garatutako beste hainbatek ere (Sabater, 1962, 1972; Aznar, 1968; Cowie, Cowie eta Slater, 1968; Ellis, 1982), emakume delitugileen ustezko «esentzian» edo «naturan» kokatu zituzten beraien «desbideratutako» ekintzen azalpenak, argudio fisiologikoak, sentimenduzkoak zein emoziozkoak erabilita (Almeda, 2007: 33) eta, maiz, euren portaerak patologizatuta (Matos, 2006: 26). Gizonekin batzuetan zio ekonomikoak eta sozialak erabiltzen ziren; emakumeekin, aldiz, biologia zen beti nagusi (Almeda, 2007: 35-36), jarraian sakonago ikusiko dugun moduan. Cesare Lombroso eta Guglielmo Ferrero (1895), mediku kriminologoa lehenbizikoa eta historialaria bigarrena, emakumeen delinkuentziarengan arreta jarri zuten lehenak izan ziren, eta, hala, beraienak dira gaiari buruzko lehen erreferentzia esanguratsuak, argudio guztiz sexistak erabili bazituzten ere. Abiaburutzat hartuta emakumeak ez zirela gizonak bezainbeste eboluzionatu eta, ondorioz, primitiboagoak zirela, egitate horrek gehienak deliturako ezgai egiten zituela defendatu zuten, horrela azalduta haien delinkuentziaren tasa baxua. Beraien ikuspuntuaren arabera, emakume batek delituzko ekintza bat egiten bazuen, jaiotzetiko anormaltasunen baten edota nolabaiteko eromen emozionalen baten ondorioz behar zuen izan. Haien kriminalitateak maskulinotutako portaera suposatzen zuen, haien naturari ez zegokiona, eta, hortaz, anomalia bikoitza zena: biologikoa eta soziala (Lombroso eta Ferrero, 1895; in Canteras, 1990: 58). Beraien iritziz, salbuespen doblea eta eboluzio primitiboagoa izanaren kausaz, emakume delitugileak «munstroak» ziren, gizonak baino krudelagoak zein arriskutsuagoak, bereziki «degeneratuak»; baita emakumeengandik espero zitekeenaren aurkakoak ere, beste zenbait aldagai izateagatik:
«maltzurkeria, gorrotoa, faltsukeria» (Lombroso eta Ferrero, 1895; in Ribas, Almeda eta Bodelón, 2005: 41) eta «amatasun-senaren gabezia» (Lombroso eta Ferrero, 1895; in Clemente, 1987: 136). Delinkuentziarako joera itxura fisikoan ere nabaritzen zela aipatu zuten, eta, besteak beste, ezaugarri hauek bota zituzten: larruazal iluna, bekain iletsuak, atzeraka botatako kopeta, masailalbo-hezur nabarmenak, anomaliak garezurrean, etab. (Lombroso eta Ferrero, 1895; in Salhaketa Nafarroa, 2011: 28). Garai bertsuan, William I. Thomas (1923) soziologoa izan zen emakumeen eboluziogutxiagotasuna defendatu zuenetako beste bat. Bere iritziz, emakumeek berezkoa zuten jendarteak gaitzetsitako ekintzak egiteko bultzada, eta, horregatik, gizonen etengabeko kontrola behar zuten (Thomas, 1967; in Canteras, 1990: 69). Bere argudioei jarraituta, familia-batasun tradizionalaren galeraren ondorioz egiten zituzten emakumezkoek legehausteak. Maitasuna emateko eta sentitzeko senezko beharra zutela uste zuen, eta lehen sozializazioa eskasa bazen eta senitarteko rol tradizionalak ez bazituzten behar bezala barneratu, emaitza delinkuentzia edo prostituzioa zela (Thomas, 1967; in Almeda, 2007: 36). Hainbat urte geroago, Otto Pollak (1950) soziologoak ere erabili zuen emakumezkoen gutxiagotasun biologikoaren ideia, beraien pasibotasun sexuala zela bide, «faltsuak, gezurtiak eta mendekatiak» zirela argudiatzeko (Pollak, 1961; in Almeda, 2007: 35). Autore horren ustez, emakumeen gutxiagotasuna beraien sexu-garapenaren ondoriozko «krisi biologikoetan» edo «endekapenezko faseetan» azaleratzen zen nabarmenen; batez ere, hilekoan, haurdunaldian eta menopausian zehar. Horietan gizonen azpitik sentitzeak mendeku-nahia eragiten ziela adierazi zuen eta zio horrek bultzatzen zituela delituzko ekintzak egitera (Pollak, 1950: 157; in Clemente, 1987: 179). «Zalduntasunaren tesia» ere proposatu zuen; zeinaren arabera, faltsukeria eta manipulazioa emakumeen berezko ezaugarriak izanik, delitugileek eztiak, puruak eta babesgabeak izatearen plantak egiten zituzten, horrela epaileak zein poliziak seduzituta (Pollak, 1961: 73; in Canteras, 1990: 70-71). Trataera lagungarri bezain onbera jasota, gehienetan zigorra ekiditen zutela uste zuen; eta, hala, beraien delinkuentzia estalita, ezkutuan, gelditzen zela (Pollak, 1950; in Clemente, 1987: 120). Hurrengo hamarkadetan ere tankera bereko azalpen esentzialistak eta naturalizatzaileak erabili zituzten. Esate baterako, John Cowie, Valerie A. Cowie eta Eliot Slater (1968) kriminologoek delinkuentziaren kausak hainbat patologia biologikotan zeudela adierazi
zuten, nerbio-sistemaren gaitzak, anomalia kromosomikoak zein anormaltasun fisikoak azpimarratuta (Cowie, Cowie eta Slater, 1968; in Canteras, 1990: 72); eta, ildo beretik, Lee Ellis (1982) soziologoak herentziazko faktore genetikoak zeudela proposatu zuen, guraso delitugileak zituztenek lege-hausteak egiteko joera handiagoa zutela defendatuta (Ellis, 1982; in Clemente, 1987: 155). Halaber, urte horietan, ikerlariek emakume zehatz batzuengan kokatu zuten gero eta gehiago arreta; eta, hala, garaiko aurreiritziak jasota, eta horiei azalpen «zientifikoa» eman nahian, egile batzuek (Von Hentig, 1975; Climent et al., 1977) lesbianismoaren eta kriminalitatearen artean lotura zegoela adierazi zuten, zio biologikoak zirela eta, lesbianek prostituziorako, lapurretarako eta hilketarako ganua zutela eutsita (Platero, 2008, 2013). Espainiako Estatuan ere aurki ditzakegu horrelako adibideak. Kasurako, XX. mendearen bigarren erdialdean, Antonio Sabater (1962, 1972) epaileak lesbianak eta ijitoak jarri zituen miran: lehenek «ohitura onen, jabetzaren eta bizitzaren aurkako delituak» egiteko berezko «grina» zutela defendatu zuen (Sabater, 1962: 208, 1972: 147; in Platero, 2013: 83); eta bigarrenek «lanari nazka zion eta ordena sozialari men egiten ez zion» «arraza berezia» osatzen zutela, eta, horrexegatik, «nagusiki, ebasketatik, maulatik eta bestelako egite zigorgarrietatik» bizi zirela (Sabater, 1972: 120). Testuinguru berean, aipagarriak dira Blas Aznar (1968) medikuaren ideiak. Zenbait autore anglosaxoiren korrontearekin bat egin zuen (Middleton, 1933; Deutsch, 1944; Gibbens, 1960; Dalton, 1961; Gibbens eta Prince, 1962) eta hilekoaren zikloaren eta kriminalitatearen arteko lotura landu. Bere aburuz, emakumeen sexualitatean «larriak» ziren etapak zeuden, hala nola, pubertasuna, haurdunaldia, erditzea, edoskitzea eta menopausia; baina guztien artean «arriskutsuena» hilekoa zen (Aznar, 1968: 11). Bere iritzien arabera, azken hori prozesu anomaloa zen, ernalketaren porrotaren emaitza zelako eta aldaketa biokimiko sakonak eragiten zituen odol toxikoa sortzen zuelako (Ibidem: 143). Ideia horiek oinarri hartuta defendatu zuen, sarri, patologikoa zela eta emakumeak delituak egitera bultzatzen zituela. Planteamendu biologizista horien guztien oso bestelakoa izan arren, aipatzekoa da XX. mendearen zati luze batean, Espainiako Estatuan, arrunta izan zela emakumeek eginiko delituak bekatu moduan ere ulertzea. Antza denez, kontzeptu baten eta bestearen arteko bereizketa ez zegoen oso argi, eta emakumeen lege-hausteei moralezko erantzuna eman behar zitzaiela pentsatzen zuten; horretarako, erregutearen nahiz otoitzaren eremuetan murgilaraziz (Juliano, 2009a: 81). Gizonak «delitugileak» ziren; eta emakumeak, ordea,
«bekatariak», nagusiki «perbertituak», «arriskutsuak» zein «biziotsuak» (Juliano, 2011: 24). Mota bateko zein besteko esplikazioa izan, emakumeen delinkuentziari buruzko teoria sexistak gailendu ziren urte luzez pentsamendu kriminologikoan. Ikerlari batzuen ustez (Almeda, 2003; Azaola, 2007), oraindik ere erabat gaindituta ez egon arren, ukaezina da aldaketa asko gertatu direla eta, egun, bestelako testuinguruan gaudela. Aldakuntzarako gako izan ziren kriminologia kritikoaren eta generokoaren ekarpenak; batez ere, Estatu Batuetako zein Erresuma Batuko zenbait autoreren lanak36 (Smart, 1976; Carlen, 1983, 1985, 1988; Heidensohn, 1985; Dobash, Dobash eta Gutteridge, 1986; Eaton, 1986; Mandaraka-Sheppard, 1986). Izan ere, ordura arte landu gabeko ikergai eta eztabaidak mahaigaineratu zituzten, genero-ikuspegiaren bidez. Zehatz-mehatz, delituzko ekintzak desnaturalizatu eta presondegietako arazoak azaleratu zituzten, eta bai sistema penala bai espetxekoa androzentrikoak, sexistak zein diskriminatzaileak zirela baieztatu, hala, itxialdiaren zigorra emakumeentzat lazgarriagoa ohi zela ondorioztatuta (Almeda, 2007: 32). Beraien ekarriak funtsezkoak izan ziren, eta pixkanaka hedatu egin dira, bestelako ikuspuntuak garatuta, marko teorikoaren hurrengo kapituluetan islatuko den moduan.
1.3. Delitua (bir)definituz: egungo testuinguru penala Gaur egunean, esan daiteke delitua aztertzeko bi ildo edota joera gailentzen direla. Alde batetik, gizarte-bazterketarekin edota zaurgarritasun-egoerekin hartu-emanean ulertzeko jaidura dago; eta, bestetik, banakako diziplina ezarekin lotzeko ganua. Elkarren aurkako jarrera bateraezinak diruditen arren, egia esan, askotan bat egiten dute; eta, adibide gisa, 2004tik 2011ra bitartean SGIP Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiko buru izan zen Mercedes Gallizo37-ren hitzak ekar ditzakegu: «Norbaitek arau sozialak urratzeko duen borondatetik dator delinkuentzia. Erantzukizun hori hor dago. Gizakion erabakiak libreak eta arduratsuak dira. Ez osasun-arazoek, ezta droga-menpekotasunek ere, ez arazo ekonomikoek, eta are gutxiago erlijio- edo
36 Dena dela, ezin da aipatu gabe utzi ikerlari anglosaxoi horien aurretik ere egile bakan batzuek salatu zutela emakume delitugileen egoera gehienetan okerragoa zela. Concepción Arenal (1894) idazle galegoa gogora dezakegu, kasu. Espetxeratzearen ondoreak emakumeentzat larriagoak zirela defendatu zuen, eta gizarte-gaitzespen handiagoa jasaten zutela kritikatu. 37 2012ko urtarriletik Ángel Yuste da Espetxe Erakundeetako Idazkari Nagusia.
politika-ikusmoldeek ez dute bidezkotzen legearen aurkako egiteak, bidegabekeriak edo krimenak gertatzea. Ez du ezerk justifikatzen indarkeria, lapurreta, estortsioa edota gure hurkoen askatasunaren erasoa. Baina beharrezkoa da estatistika hotzek ezagutzera ematen diguten egitatea azpimarratzea: presondegietan, Espainian eta Europako herrialde guztietan, presoen ehuneko handi batek espetxean bereganatu ez dituen buruko gaitzak dituela, droga-menpekotasuna duela eta hezkuntza-maila baxua duela, eskolaporrotaren aurrekariekin; gehiengoak ez duela inoiz enplegu egonkorrik izan eta askok haurtzaroan abusuak, tratu txarrak, abandonatzeak, etab. pairatu dituztela. Labur esanda, kartzelan, batez ere, gure gizarteen hainbat porroten emaitza biltzen da» (SGIP, 2010a: 7)38. Lerro horietan, norberaren ardurari egindako erreferentziak hauteman ditzakegu, batez ere, «arau sozialak urratzeko borondatea» aipatzen denean; baina, era berean, pertsonon zaurgarritasunean eragina duten zenbait problematikaren aipuak ikus ditzakegu, «gure gizarteen hainbat porrot» jasotzean. Azken batean, Espetxe Erakundeek defendatu nahi dute preso daudenak beraien «portaera antisozialaren ondorioz» daudela egoera horretan (Ibidem: 6), baina zenbait faktore sozialen eragina hain da nabarmena, ezen saihestezina den. Edonola, Espetxe Erakundeen diskurtsoak azaleratzen du kontrol-politiketan eraldaketa handiak ekarri dituzten Estatu Batuetako eta Europako zenbait joeren pisua39; delituaren eraketa sozialaren inguruan eta sistema polizialaren, penalaren eta espetxekoaren izaera selektiboaren gainean pentsarazten duten hainbat jaidurena, hain zuzen ere. Soziologo zenbaitek diotenez (Wacquant, 2001, 2008, 2010; Young, 2003; Bauman, 2005, 2007; Garland, 2005), Manhattan Institute, Heritage Foundation edota American Enterprise Institute moduko Estatu Batuetako think tank neokontserbadore eta neoliberalen azken
lau hamarkadetako lanek egiturazko aldaketa sakonak bultzatu dituzte, delituaren lekua eremu soziokulturalean aldarazita. Gaur egun, lege-hausteen kontrola eta justizia penala bestelakoak dira, delituzko ekintzen esanahi kulturalak eta erantzun sozialak itxuraldatu direnez gero. Hala, delinkuentziaren kopuruak eta nolakotasunak mantendu diren arren, gizartearen jarrerak eta diskurtsoak erabat ezberdinak dira. Delituekiko izuak garrantzi handia hartu du. Jendartearen gehienak oso gai larria dela eta etorkizunean are larriagoa izango dela uste du, eta, ondorioz, beldurrarekin nazkatuta, zigor-neurri zorrotzagoak eskatzen ditu. Segurtasunaren beharra azpimarratzen da, arriskuak eustearen premia eta perilosa izan daitekeen oro identifikatzearen eta kontrolatzearen garrantzia. Herritarrak babestea bilakatu da helburu nagusi, eta, hortaz, eztabaida biziak piztu dira fidantzen, kartzelatik irteteen, baldintzapeko askatasunen zein ordezko neurrien inguruan. Eredu berriak askatasun-gabetzeei eman die lehentasun osoa, eta, hori dela eta, azken urteotan kartzelaratzeak nabarmenki areagotu dira, sektore penala zein espetxekoa garatzearekin batera. Izan ere, «kriminalak kaleetatik urrun izateko» bide seguruena eta eraginkorrena itxialdia dela sinestarazten bada ere, eta, beraz, delitugileekiko beldurra gainditzeko era aproposena hori dela esaten den arren, kartzelatzeen areagotzeak ez du inoiz gutxiagotu lege-hausle potentzialen kopurua; alderantziz, espetxe-erakundeen hedapena eta presoak gehitzea ekarri du (Bhavnani eta Davis, 2007: 198). Delitua diziplinarik ezarekin zein autokontrol edota gizarte-kontrol faltarekin lotzearen ondorioz gertatu dira aldaketa horiek guztiak, zigorra merezi duten «pertsona gaiztoak» daudela pentsarazi baitute. Arrazoibide hegemonikoaren arabera, delituak gizabanako antisozialen edo ezmoralen erabaki arrazionalak dira, eta legeen aplikazio laxoarekin eta zehapen-erregimen bigunekin erlazionatuta daude. Horrela, ulertzera eman da zigorrak behar bezain gogorrak ez izatearen kausaz daudela lege-hausteak, eta soluzioa kontrola handitzea dela. Modu nahiko bitxian, ordea, diskurtso zein ekimen guztiek gizarte-talde zaurgarrienen delinkuentziarengan jarri dute arreta, horien ekintzak gainzigortuta, baita pobreak diren edo gatazkatsutzat jotzen diren auzoetan polizia-presentzia areagotuta ere (Davis, 2001; Bosworth eta Flavin, 2007a, 2007b). Horrela sortu dira egun nagusi diren idealak: «krimenaren aurkako gerra», «kale-garbiketa», delinkuentzia txikiarekiko «zero tolerantzia» eta, Loïc Wacquant (2001) soziologoaren esamoldeak erabilita, «miseriaren kriminalizatzea» zein «marjinalen itxialdi handia». Finean, autore askok adierazi bezala (Bhavnani eta Davis, 1996; Guagliardo, 1997; Wacquant, 2001; Bauman, 2005; Curcio,
40 Lekuko arautegien gogortzearen adibide argienak hainbat hiritan indarrean jarri diren udal-ordenantzak dira, gizarte-talde batzuen estigmatizatzea eta gehiegizko zigortzea ekarri baitituzte (Maqueda, 2008: 21; in Juliano, 2014: 217). Euskal Herrian, esate baterako, Bilboko kasua dugu. 41 1995eko Kode Penalak aldaketa ugari izan ditu: neurriak gero eta gehiago zorroztu dituzten hogeitaka lege-erreforma, hain zuzen ere (Díez Ripollés, 2015). Halaz ere, 2015ean, azken lege-erreformak asaldura berezia piztu zuen; ordurako Europako zigor-kode zorrotzenetarikoa izanda, are gehiago gogortu zuelako eta frankismoaren ondorengo latzena edota zigortzaileena bilakatu. Azken erreforma horrek 252 artikulu aldarazi zituen eta beste hogeita hamar inguru desagerrarazi (Noticias Jurídicas, 2015-03-31). Zalantzarik gabe, aldaketarik polemikoena «berriz azter daitekeen espetxe-zigor iraunkorra» izan zen. Horren arabera, «erailketa kasu larrienetan» –esan nahi baita, askatasun sexualaren aurkakoetan zein erakunde armatuekin lotutakoetan– legezkoa da delitugilea betirako edukitzea giltzapean (Sagarzazu, 2015-01-22); betiere, 2535 urte igaro ondoren, egoera bi urtetik behin aztertuta, aske gelditu daitekeen deliberatzeko (Goikoetxea, 2012-09-15). Azkenean bertan behera gelditu zen arren, zeresan ohargarria eragin zuen erreformaren aurreproiektuan jasotako «zaintzapeko askatasunak» ere; kartzelaldia amaituta, «arriskutsutzat» hartutako preso ohiak hamar urteko epean zelatatzea proposatzen zuenak, baita egoitza berezi batean egotera edo tratamendu bat betetzera behartu ahal izatea ere (Ibidem). Bestalde, horren eztabaidatuak ez izanda ere, zalaparta handia sortu zuten honako aldaketek ere: faltak kentzea eta delitu arin berriak agertzea –esate baterako, ebasketak delitu bilakatuta–; gogorrago zigortzea lege-hausteak errepikatzea; baldintzapeko askatasuna desagertzea eta, horren ordez, «zigorraren betearazpena etetea» sortzea; etab. (Hermosilla, 2012-10-04). Erreformak hainbat legelariren, alderdi politikoren eta gizarte-eragileren kritikak jaso zituen, oinarrizko eskubideak urratzen zituelakoan eta talde batzuen kriminalizatzea sustatzen zuelakoan: egoera irregularrean zeuden atzerritarrena, buruko gaixoena, droga-kontsumitzaileena eta abarrena (No Somos Delito, 2013, 2014; Iraola, 2014-06-11). Nolanahi ere, ez zen erreforma gelditzea lortu.
Datuak aztertzen baditugu, azken hogeita hamar urteotan kartzelatzeek nabarmenki egin dutela gora ikusiko dugu42, eta presoen zenbatekoak Europako altuenetarikoak direla43 (1. taula; 2. taula).
42 1985ean, Espainiako Estatuan, 1.004 emakume zeuden preso eta espetxeratuen guztizkoaren %4,60 ziren. 2015eko irailean, aldiz, 4.901 emakume zeuden preso eta kartzelaratuen totalaren %7,73 ziren (in ‹http://www.institucionpenitenciaria.es› [Kontsulta: 2015eko azaroaren 3a]). Ikus 1. taula. 43 2011tik 2013ra arteko zenbatekoen arabera, Espainiako Estatuan 147 preso zeuden 100.000 biztanleko; Mendebaldeko Europako batez bestekoa, aldiz, 98koa zen (Walmsley, 2013). Bestalde, 2015eko uztaileko kopuruak erabilita, kartzelatutako emakumeen tasa guztizkoaren %7,7 zen; Europa osoko batez bestekoa, ordea, %4,9 zen, eta EB Europar Batasunekoa %5,4 (Walmsley, 2015). Ikus 2. taula.
Ikus daitekeenez, Hego Euskal Herriko batez bestekoa Espainiar Estatukoa baino are eta altuagoa da; eta, gainera, igotzeko jaidura ere izan du45 (4. taula).
Estatuko joera aintzat hartzen badugu, ordea, kartzelatutako emakumeen zenbatekoa pitin bat gutxiagotu da 2010etik geroztik, batez ere, Europako zifretara gerturatzeko esfortzuak direla eta: Kode Penalaren 2010eko erreforma, isuna gehiago erabiltzea, baldintzapeko askatzea aurreratzea eta, bereziki, erregulaziorik gabeko egoeran dauden atzerritarrei zigorra lurraldetik kanporatzearekin ordezkatzea (García, 2014-05-29). Emakume presoen kopuru bereziki altu horien zergatiak ez dira sakonki aztertu, baina ikerlari gutxi batzuk zioen inguruan pentsatzen eta gogoeta egiten aritu dira, eta azalpen batzuk bota dituzte. Elisabet Almeda (2003) soziologoak, kasurako, elkar-erlazionatuta dauden hainbat faktore aipatzen ditu. Lehenik eta behin, Europako gainerako estatuekin alderatuta, Espainiako ongizate-estatuaren garapen urria jasotzen du, delituzko ekintzen prebentziorako eta presoen birgizarteratzerako zerbitzu eta baliabide gutxi egotea eragin baitu; eta, hala, kartzelaren ordezko bideen erabilera zaildu eta lege-hausteak zehatzeko modu nagusia –eta ia bakarra– itxialdia izatea ekarri46 (Ibidem: 28).
3a]). Nafarroan, ordea, igotzea ez da horren nabaria izan; 2011n, 21 emakume (%8,37) zeuden preso; 2012an, 29 emakume (%9,15); 2013an, 23 emakume (%7,35); eta, 2014an, berriro ere beste 23 emakume (%6,78) (in ‹http://www.ine.es› [Kontsulta: 2015eko azaroaren 3a]). Ikus 4. taula. 46 Preso kopuruak eta kartzelatutako emakumeen zenbatekoak ez dira Europako beste herrialdeetan baino altuagoak Euskal Herrian edota Espainiako Estatutan delitu gehiago gertatzeagatik, gehien erabiltzen den zigorra espetxearena izateagatik baizik, Kode Penalak hobesten duen neurria denez gero. Aitzitik, polizia-
Bigarrenik, droga ilegalen salmentarekin edota garraioarekin lotutako ekintzak gero eta modu zorrotzagoan zigortu izana aipatzen du48, osasun publikoaren aurkako delitu horiek baitira arruntenak emakumeen artean; eta horien segidan, ebasketa zein lapurreta
zerbitzuek ezagututako delituak eta faltak aintzat hartzen baditugu, bertako zifrak Europar Batasunekoak baino txikiagoak direla ikus dezakegu. Kasurako, 2011ko datuen arabera, EAEn ‰35,37 zen eta Europar Batasunean, ordea, ‰70en ingurukoa (in ‹http://www.eustat.es› [Kontsulta: 2012ko otsailaren 28a]). Era berean, nabarmentzekoa da Komunitatearen Aldeko Lanen erabilera androzentrikoa eta diskriminatzailea dela emakumezkoentzat. Izan ere, batik bat, bi delitu-motaren kasuetan ezartzen dira horrelakoak: generoindarkeriazkoetan eta trafiko-segurtasunaren kontrakoetan; horiek nagusiki gizonezkoek eginikoak izanik. 2015eko iraileko estatu-mailako kopuruen arabera, gizonek egin zituzten genero-indarkeriazko falten eta delituen %99,93 eta trafiko-segurtasunaren aurkakoen %97,55 (in ‹http://www.institucionpenitenciaria.es› [Kontsulta: 2015eko azaroaren 3a]). Ikus 5. taula. 47 1995eko Kode Penalaren baitako delituak ageri dira soilik, indargabetutako Kode Penalekoak kontuan hartu gabe. 48 2010 arte, osasun publikoaren aurkako delituak gero eta zorrotzago zigortu ziren. Baina, urte horretan, Europar Batasuneko herrietako ildoarekin bat egiteko asmoz, Kode Penalaren 368. artikulua aldatu zuten, kasu arinenen gehienezko espetxe-zigorra bederatzi urtetik seira gutxituta.
txikiak49 (6. taula), askotan drogekin harremanetan daudenak, delitugile zenbaitzuen menpekotasuna dela eta (Ibidem: 28-29). Oro har, zehatze gogor horren kaltetu nagusiak «droga-salmentaren kateko azken kate-mailak» izan dira, tartean emakumeak, gehienak kalean droga saltzeagatik eta mula edo correo50 bezala garraiatzeagatik hartu baitituzte preso.
49 2015eko iraileko estatu-mailako zenbatekoak kontuan izanda, emakumeen kasuan, osasun publikoaren aurkako delituak %39,35 ziren, eta jabetzaren eta ordena sozioekonomikoaren kontrakoak %33,99. Gainerako delituen kopuruak nahiko txikiak ziren: hilketak (%7,11), lesioak (%4,66), ordena publikoaren aurkakoak (%3,54), etab. Gizonen kasuan, berriz, kopuruak bestelakoak ziren: jabetzaren eta ordena sozioekonomikoaren aurkako delituak %38,59 ziren eta osasun publikoaren kontrakoak %21,50. Jarraian, hauek ageri ziren: genero-indarkeria (%8,15), hilketak (%7,27), sexu-askatasunaren aurkakoak (%6,12), etab. (in ‹http://www.institucionpenitenciaria.es› [Kontsulta: 2015eko azaroaren 3a]). Ikus 6. taula. 50 Gorputzaren barruan edo ekipajean droga eramaten duten pertsonak izendatzen dira mula edo correo. Asko emakumeak dira, eta, normalean, garraiatzen duten droga-kopurua ez da oso handia. 51 1995eko Kode Penalaren baitako delituak ageri dira soilik, indargabetutako Kode Penalekoak kontuan hartu gabe.
Azkenik, proposatzen dituen beste zergati batzuk dira azken urteotan emakumezkoen kartzelatze prebentiboen zenbatekoak altuagoak izan direla beti52 (Ibidem: 33) (7. taula; 8. taula; 9. taula), gizarte-eztabaida eskasa dela, eta urria dela bai presoen eskubideen alde, bai espetxe-sistemaren ordezko neurrien onetan lanean dauden taldeen kopurua – bereziki, emakumeen kasuan– (Ibidem: 34-35).
Ezin ditugu ahaztu, era berean, beste ikertzaile batzuek jasotako arrazoiak; pobreziaren feminizatzea eta pertsona txiroen kriminalizatzea, kasu (Naredo, 2005). Izan ere, horiek berriro ere gogorarazten digute kontrol-politikek ez dietela herritar guztiei modu berean eragiten, eta, ondorioz, ezta emakumeei ere. Arestian adierazi bezala, gakoak delituaren eraikuntza soziokulturala zein sistema polizialaren, penalaren eta espetxekoaren izaera hautakorra dira. Lehenari dagokionez, aintzat izan behar dugu leku eta garai bakoitzean onartzen zein baztertzen diren portaerak ezberdinak direla (Bergalli, 1996), eta, hortaz, ohikoa dela egun baimendutako egitateak iraganean debekatuta egotea, eta alderantziz (Juliano, 2013: 11); kasurako, frankismoan, adulterioa, prostituzioa zein abortua legehausteak ziren, eta, gaur egun, gorabehera batzuekin bada ere, ez dira delituak. Azken batean, egitate bat delitua den edo ez erabakitzea botere-adierazpena da (Miranda, 1979: 140), eta, orokorki, talde hegemonikoen irizpideak gailentzen dira (Lagarde, 2011: 647),
52 2015eko iraileko datuen arabera, Espainiako Estatuan, emakume presoen %14,34 zegoen espetxeratze prebentiboan, eta gizon presoen %12,65 (in ‹http://www.institucionpenitenciaria.es› [Kontsulta: 2015eko azaroaren 3a]). Hego Euskal Herriko zenbatekoak, ordea, ezberdinak dira, eta behin behineko emakume kartzelaratuak gizonak baino gutxiago izan dira orokorrean. Hala ere, joera aldatzen ari da. Adibidez, 2011n, emakumeen %7,69 zegoen egoera horretan eta gizonen %16,93; 2012an, emakumeen %10,56 eta gizonen %15,26; 2013an, emakumeen %11,23 eta gizonen %10,84; eta, 2014an, emakumeen %6,08 eta gizonen %10,70 (in ‹http://www.eustat.es› eta ‹http://www.ine.es› [Kontsulta: 2015eko azaroaren 3a]). Ikus 7., 8. eta 9. taulak.
Gainerakoak 0 0 0 0 0 0
bai generoaren eremuan, baita klase sozialaren, etniaren edo jatorriaren esparruetan ere. Mekanismo selektiboei dagokienez, kontuan izan behar dugu poliziek ez dituztela delitu guztiak modu berean jazartzen (Manzanos, 1991: 67). Aurretik esan bezala, testuinguru politikoaren zein komunikabideen presioaren arabera, pertsona batzuek beste batzuek baino askoz ere kontrol eta zaintza handiagoa bizi dute, sarekada zein miaketa gehiago, «delitugilearen» nolakotasunari buruzko estereotipoak oinarri izanda. Epaileak, fiskalak eta abokatuak ez daude aurreiritzietatik salbu ere ez, ikertzaile zenbaitek sektore batzuk kaltetzeko joera dutela azaleratu baitute (Martín Palomo, 2002: 167). Halaber, ezin dugu ahaztu, dirua izanez gero, epaituek defentsa hobea izateko aukera dutela, eta askatasungabetzea ekiditeko fidantzak eta isunak ordaintzekoa (Cabrera, 2011: 83). Azken finean, iragazki horien guztien emaitza da norbanako batzuek kartzelan amaitzeko probabilitate gehiago dituztela eta, jakina, horiek jendarteko zaurgarrienak direla. Beraz, mekanismo selektibo horiek guztiak begietan izanda, eta emakume presoak inola ere estereotipatzeko asmorik gabe, gehienak sozialki nahiz ekonomikoki marjinatutako taldeetakoak direla eta atzerritarrak, ijitoak zein droga-kontsumitzaileak gainordezkatuta daudela esan beharra dago. Desabantailak, zaurgarritasuna eta arazo ekonomikoak jasan dituzte ia denek (Cabrera, 2002; Romero, 2003; Fernández Galán, 2011; Arbelaitz et al., 2012; De Miguel, 2014), eta delituzko ekintzaren eragile nagusia norberaren biziraupen ekonomikoa bermatzea izan da, baita, zenbaitetan, senideena ere (Almeda, 2007; Acale, 2015; Cerezo, 2015). Egia esan, delinkuentziaren eragile garrantzitsuenak arazo ekonomikoak direla jakinda, Julianori jarraituta, pentsa genezake kartzelatutako emakumeen kopurua ez dela altuegia ere; bada, emakumeak dira pobreenak gizarte guztietan, baliabide ekonomiko gutxien dituztenak, desenplegu nahiz lan-ezegonkortasun handiena bizi dutenak eta, hori gutxi balitz bezala, familia-ardura gehien dituztenak (2009a: 79). Delituzko ekintzak egiteko makina bat arrazoi izan arren, ikusi dugun moduan, gizonekin alderatuz gero, emakume presoen zenbatekoa txikia da; azken urteotako gehiagotzea kontuan izanda ere. Hortaz, dirudienez, zailtasunen aurrean gizonek baino gutxiagotan egiten dute delituaren aukera, eta horrek bestelako estrategiak erabiltzen dituztela pentsatzera garamatza. Julianoren arabera (2009a, 2009b, 2011), hauek dira emakumeek delituen ordez baliatzen dituzten praktika nagusiak: ikasketen bidez prestakuntza areagotzea, babes- eta elkartasun-sareak sortzea, diru-laguntza instituzionalak eskatzea, emigratzea, erregulatu gabeko eta gaizki
ordaindutako lanak egitea, sexu-lanean aritzea, etab. Nolabait ere, badirudi «pobreziaren feminizatzeari» «biziraupenaren feminizatzearekin» egin diotela aurre (Sassen, 2000; in Juliano, 2009a: 83). Estrategia horien guztien zergatiaren inguruan gogoeta eginda, kontuan izan behar dugu genero-eredu hegemonikoen barneratzeak emakume gehienak delituzko ekintzetatik eta perilosa izan daitekeen edozertik aldentzen dituela. Hala, asko delitua ez den «zernahi» egiteko prest daude, espetxeak dakarren kostu soziala dela eta. Jasotako sozializazioak beste pertsona batzuen zaintzara zein sostengura bideratu ditu batik bat, «besteentzakoizaki» bilakatuta (Lagarde, 2011: 38), eta, ondorioz, kartzelaldia bereziki mingarria da beraientzat. Familia urrun izatea benetan gogorra da gehienentzat, eta emozionalki duen inpaktua ez da nolanahikoa. Nahigabe, ezinegon eta larritasun handiz bizi dute kanpoan «utzi» dituztenen egoera; ziurgabetasuna, erruduntasuna, lotsa, senideak «abandonatu» izana, baita «huts egin» izana ere sentitzen dute (Juliano, 2009a: 89-90). Baina espetxealdiaren zama oso handia izanda ere, emakume batzuek delituzko ekintza egitea erabakitzen dute. Esan bezala, maiz biziraupen-estrategia da, eta garrantzitsua da «deliberatutakoa» dela azpimarratzea, egoera konplexuetan ere har baitaitezke zenbait erabaki. Azken buruan, une jakin bakoitzean eskueran ditugun aukerekin jokatzen dugu denok, hautu hoberenak egiten saiatuta, edota okerrenak ez direnak behintzat (Juliano, 2011: 19). Delituan ari ziren ia denek bazekiten arriskatzen ari zirela eta egiten ari ziren hori legez kanpokoa zela –sistema penalaren zein espetxe-sistemaren nondik norakoak sakon ez ezagutu arren, gehienon moduan–. Alta, arriskua beraien gain hartzea hautatu zuten (Imaz, 2007: 194). Bistakoa denez, lege-hausteen bidearen emaitza askorentzat ez zen desiratutakoa izan, baina, gutxienez, zer edo zer irabazi zuten: denbora, aukera berri bat edota bestelako alternatiba bat (Juliano, 2011: 19). Alabaina, horrelako ahaleginak gehienetan ez dira baloratzen. Julianok dioenez: «Diskriminazio eta balio-galera istorio luzea daramate emakumeek arrastaka. Askotan, ez dituzte egokitu zaizkien ardura ugariak betetzeko beharrezkoak diren baliabideak. Ia beti ebaluatzen dituen begirada hotza eta zigortzailea da. Gizarteak asko eskatzen eta oso gutxi ematen die, eta, porrot egiten dutenean, gogor epaitzen ditu» (2009a: 80)53.
Egile horren ildotik jarraituta, emakume delitugileek esateko dutena kontuan ez hartzea eta beraien hautuak ukatzea aintzatespena eragozteko eta gutxiespena zabaltzeko bideak dira. Baina, jada aurretik azaldu dudan bezala, delituak egiten dituztenen eta espetxean egon direnen bizipenak sakon jorratu nahi baditugu, ikuspuntuaren aldaketa nahitaezkoa da. Aurreiritziak zein zaurgarritasuna gainditzeko, errespetuak oinarri behar du izan, eta horrek gizabanako guztiak norbera bezain arrazoiduntzat eta heldutzat hartzea esan nahi du, zilegi diren diskurtsoak eratzeko beraien gaitasuna jasota (Juliano, 2004: 64). Hala, jarrera solidarioak bultzatu eta emakume presoak baliozko solaskidetzat hartu beharrean gaude, urratsak emanda transgresio hutsetik ereduak zalantzan jartzera.
2. Espetxe-sistema aztergai: oinarriak eta aldaketak
Oro har, jendarteari zinez zaila egiten zaio presondegirik gabeko mundua irudikatzea. Badirudi espetxeak saihestezinak direla, betidanik egon direla gure artean eta betirako jarraituko dutela. Baina, kartzela «naturalizatzeko» joera edukita ere (Davis, 2003: 10), jakin badakigu eraikuntza soziokulturala dela, testuinguru zehatzei lotutakoa, eta bere zurruntasunean malgua ere badena, espazio eta denbora anitzei egokitzeko gaitasuna eta dinamikotasuna erakutsi duenez gero. Horrenbestez, segidan, indarrean dagoen espetxesistemaren nondik norakoak lantzen ahaleginduko naiz, askatasun-gabetzea eta itxialdia ardatz dituen instituzioaren printzipioak azalduta. Egia esan, aunitz idatzi da kartzelaren esanahien eta ezaugarrien inguruan; nire asmoa, ordea, ez da azterketa sakona, ikerketa honen ulermenean barrentzeko lagungarriak izan daitezkeen oinarrizko ideien agerpena baizik. Hala, gaia dagokion marko orokorrean kokatzeko, lehen azpiatalean diziplinaren eta zuzenketaren inguruan arituko naiz; bigarrenean, presondegien izaera totalizatzailera hurbilduko naiz; eta, azkenean, Espainiako Estatuko sistemaren funts juridikoak jasoko ditut, azken urteotako aldaketak aipatzearekin batera, hartutako norabidea nolakoa den adierazita. Era horretan, eduki horien bidez, kartzela-sistemaren baitako konplexutasun handia islatzen saiatuko naiz.
2.1. Diziplina zein zuzenketa helburu Kartzela-sistemari buruzko ekarpen benetan esanguratsuak egin zituen Michel Foucault (1975) filosofoak; presondegien nahiz kode penal modernoen ikerketari ekin baitzion, itxialdia zuzentzeko erabiltzearen inguruan galdeginda. Bere ustez, XVIII. mendearen amaieran gertatutako aldaketa izan zen, diziplinazko gizartea hedatzearekin batera. Alta, azken hamarkadetan irakurketa androzentrikoa egin izana kritikatu diote zenbait autorek (Bosworth, 1999, 2000; Almeda, 2002; Matthews, 2003; Hernández Holgado, 2013), gizon delitugileen kasuan horrela gertatu bazen ere, emakumeentzat ezberdina izan zela azpimarratuta; jada XVI. mendean baitzeuden bai zigorra bai artezketa jomuga zituzten itxialdi-eremuak, horietako batzuk «kartzelak» zehatz-mehatz ez izan arren. Hala, gaur egungo presondegien benetako aurrekariak emakumeak giltzaperatu zituzten etxe horiek direla defendatzen duenik ere badago (Almeda, 2002: 23), hirugarren kapituluan ikusiko dugun eran. Baina, halere, Foucaultek diziplinaren eta artezketaren inguruan egin zituen gogoetak mugarri izan dira espetxe-sistemaren analisian, eta bere ekarriak oraindik ere kontuan hartzekoak dira. Beraz, bere planteamendu nagusiak azalduko ditut jarraian. Egilearen arabera, XVIII. mendearen amaiera eta XIX. mendearen hasiera arte, oinazea edo tortura izan zen zigor-bide nagusia. Minaren nolabaiteko kode juridikoa zegoen, eta zehapenaren nolakotasuna, gorputz-kaltea, sufrimenduaren intentsitatea, baita iraupena ere, lege-haustearen araberakoak zein delitugilearen eta biktimaren kategorien baitakoak ziren (Foucault, 2012: 43). Egiatan isuna edo desterratzea zigor fisikoak baino askoz ere arruntagoak izan arren, ganorazko edozein zehapen nolabaiteko oinazeren batekin lotuta zegoen, zeinahi izan: gurpila, urka, sutzarra nahiz erakusketa; pikota, zepoa, azotea zein seinalea. Garrantzizkoena zigorra publikoa izatea eta delitugilearen gorputzean fisikoki gauzatzea zen, justizia argi egiteko euskarria izan behar zuenez gero (Ibidem: 53). Baina justizia ez ezik, egitate horren bidez, boterea eta nagusigoa ere nabarmentzen ziren. Izan ere, delitugilearen ekintza biktimekiko iraina izateaz gain, ezarritako boterearekikoa ere bazela ulertzen zen. Hala, torturaren bitartez, botere absolutistak indarra erakusten zuen eta bere agintea lege-hauslearengan berrezarri (Ibidem: 61). Garai horietan ere, itxialdia egon bazegoen, baina ez zen zigortzat hartzen; delitugilea epaitua edota exekutatua izan arteko zaintze-modu soila baitzen. Eredu horren aldakuntza Ilustrazioaren eskutik hasi zen, eraldaketa sozioekonomikoen eta Estatu Modernoen eraikuntzaren testuinguruan. Orduko pentsalarien ustez, indarreko
legeak garai basatien eta ohitura ankerren ondorio ziren, eta, hori zela eta, aldi berriaren abantzamenduentzat erabat ezmoralak eta desegokiak ziren. Horrela, erreforma-proiektu mordoa mahaigaineratu zen, legediei zein lege-hausteei buruzko teoria berriekin batera, eta zehatzeko eskubidearen bestelako esplikazio etikoekin eta politikoekin batean. Hala sortu zen eredu penal berria, eta, muinean, bere helburu nagusia zigorraren sakontasuna areagotzea izan zen, zehapena hobetze aldera. Hein batean, neurrien gogortasuna leundu egin zen, baina delitua burutu zuenarengan eragin handiagoa lortzearen mesedetan egin zen soilik; zuzenketa xedetzat hartuta, delitugileen nahiak aldarazten saiatu baitziren. Haien hutsegiteen larritasuna ulertarazi nahi zieten, etorkizunean arauak bete zitzaten, herritar guztien onerako; zigor-molde berrian, delitua ez baitzen subiranoaren kontrako iraina, gizarte osoaren aurkakoa baizik, kontratu sozialaren urratzea zelakoan (Ibidem: 104). Nagusiki, lege-hauslearen otzantasuna zein mendetasuna bilatu ziren, diziplina eta zaintzaren moduko tresnen bidez. Beraz, Ilustrazioko ideiek oinazearen desagerpena gauzatu zuten pixkanaka, eta, handik aurrera, gorputzen bestelako maneiatzea gertatu zen. Foucaulten ustez, «zigor fisikoaren espektakulu» handiaren galtzeak (Ibidem: 23) gorputzak errepresio-eremu izateari uztea ekarri zuen, eta zehapena prozesu penalaren atal ezkutuena bilakatzea eragin zuen, nola edo hala, «zigor-soiltasuna» hedatuta (Ibidem: 24). Egia esan, zehapen fisikoak ez ziren guztiz alboratu, baina, edozelan ere, jada ez ziren zigorraren osagaitzat jotzen. Izan ere, boterearen jomuga berria arima edo espiritua zen. Delitugilea giltzapetuta eta lan egitera behartuta, epe batez «askatasuna» kendu nahi zitzaion, bai eskubide bai ondasun bezala ulertuta. Hala, hertsapenak, gabeziak eta debekuak jasanaraziz, gizartearentzat baliagarri egin nahi zuten. Prozesu horretan, nolabaiteko «min fisikoa» gertatzen zen, jakina. Ezin ditugu ahaztu, besteak beste, elikagai-errazionamendua, sexu-harremanen mugatzea eta kolpeak. Baina gorputzarekiko ekintzak erabat desagertu ez arren, estalita gelditu ziren, esan bezala, zigorra ordurako ez baitzen tortura edo gorputz-sufrimendu gisa ikusten. Eredu penal berriak ezinbestekotzat jotzen zuen delituak «modu objektiboan» hartzea, eta, hortaz, behar-beharrezkoak zituen legediaren erreformak. Hala, ordenantza zaharren indargabetzea eta kode modernoen idazketa gertatu ziren (Ibidem: 117). Lege-hausteen definizioek argiak behar zuten izan, zigorren iraupenek, prozesu penalaren urratsek edo magistratuen funtzioek bezalaxe, arbitrariotasuna saihestearren (Ibidem: 121). Batetik, zehapena proportzionala eta egokia izatea bilatu zuten erreformistek, arau-urratzea era
bidezkoan, berdintasunezkoan, kudeatuko lukeen sistema erdietsi nahi baitzuten; baina, bestetik, zigorra sendoa eta irmoa ere izatea nahi zuten, delituaren egilearentzat zein gainerako herritarrentzat irakaspen argia izan zedin. Esaterako, Cesare Beccaria (1764) filosofo eta jurista izan zen delituzko ekintzei buruzko teorialari garrantzitsuenetako bat, eta bere ideiek oihartzun nabarmena izan zuten Europa osoan zehar. Bere aburuz, legehausteak ekintza arrazionalak ziren, delitugileek aldez aurretik abantailak eta ondorioak aztertzen zituztenez gero. Horrela, zigorraren kaltea behar bestekoa izan behar zela uste zuen, disuasio-eragina izan zetzan (Beccaria, 1764; in Foucault, 2012: 136). Foucaulti jarraituz, eraldaketa penal horietan guztietan, diziplina izan zen giltzarri; izan ere, aurreko garaietan diziplinazko prozedurak egon bazeuden arren, XVIII. mendearen amaieraz gero, zabalkunde izugarria izan zuten eta menderatze-bide nagusi bihurtu ziren (2012: 159). Diziplinazko boterearen xede nagusia gorputzen kontrola ahalbidetzea zen, otzantasuna zein erabilgarritasuna eskuratze aldera; horretarako, norbanakoak zaintzen, bereizten eta aztertzen zituen. Autorearen arabera, honakoak ziren bere tresna nagusiak: ikuskatze hierarkikoa, hots, zaintza eta kontrola jomuga zituen begirada; normalizatzeko zigorra, onartutakoa eta debekatutakoa zehazten zuena, eta, abantailen eta desabantailen bidez, kide «onak» eta «txarrak» sailkatzen eta alderatzen zituena; eta azterketa, hau da, diziplinatu beharreko gizabanakoen gaineko ebaluazio-behaketa. Hiru printzipio horiek espazioaren eta denboraren kudeaketa jakina zekarten, besteak beste, oso garrantzizkoak zirelako itxialdia, eremuen banaketa, guneen erabilgarritasuna, ordutegien zurruntasuna, jarduteen erregulartasuna, etab. Helburu horiek miran, agintariek eraikin arkitektoniko aproposak diseinatu eta sustatu zituzten; tartean, nola ez, presondegiak. Aurretik aipatu bezala, XVIII. mendearen amaierara arte, espetxea zenbait zigor gauzatu ahal izateko azpiegitura soila zen. Pixkanaka, ordea, hainbat delituzko ekintzen zehapen bilakatu zen. Hasiera batean, ez zen inondik inora zigor-modu bakarra; eta, are gehiago, orduko erreformistetako askok gogor kritikatu zuten itxialdi penalaren ideia, argudiatuta tiranikoa, kontrolaezina, neketsua, ezkutukoegia eta jendartearentzat alferrikakoa zela (Ibidem: 133). Alabaina, urteen poderioz, sistema penalaren oinarri eta giltzarri bihurtu zen, zehapen onberagoa zelakoan. Hala, XIX. mende hasierarako, kode penal guztietako zigor garrantzitsuena eta ohikoena zen. Delitugileek epe jakin batez giltzaperatuta egon behar zutela adostu zen, euren ondasunak, mugimendu-askatasuna, denbora antolatzeko
gaitasuna, etab. galduta, besteenak errespetatzen ikas zezaten, eta, kartzelako zaintzaren, kontrolaren, sailkapenaren eta behaketaren bidez, artez zitezen (Ibidem: 124). Foucaulten iritziz, atxiloak zuzentzeko eta diziplinatzeko, hots, beraien otzantasuna eta mendetasuna lortzeko, hiru ziren espetxe-sistemaren osagai nagusiak: isolamendua, lana eta zigorraren modulazioa. Lehenengoari dagokionez, murruetatik barruko zein kanpoko erlazioak saihesten ziren, bakartzeak kartzelak presoengan zuen boterea indargabetzeko aukerak zailtzen zituenez gero (Ibidem: 273); bigarrenak giltzapetuak eskulan ekoizkor egin nahi zituen, bai espetxearentzat, bertan igarotako denboran, baita jendartearentzat ere, berriro kalera irtendakoan; azkenak mailaz mailako sistema progresiboak eta barnesailkatzeak sustatzen zituen54, bereziki, kontrola areagotze aldera. Funtsezkoenak horiek izan arren, kartzelak, apurka-apurka, printzipio gehiago ere hartu zituen bere gain, hala nola, presoen «gizarte-laguntzarekin» lotutakoak. Azken batean, jendartean medikuntza, psikologia, hezkuntza edo gizarte-lana hedatzearekin batera, presondegietan ere txertatu ziren medikuak, psikologoak, irakasleak eta gizarte-langileak (Ibidem: 357). Esan bezala, aldaketen eta jomuga berrien testuinguruan, espetxeen espazioari buruzko hausnarketak ere jaio ziren; ezinbestean, itxialdi penalaren helburuen eta presondegien nolakotasunaren arteko harremanari erreparatzeko beharra sortu zenez gero. Hala, ideia berrien eskutik sekulako garrantzia bereganatu zuten eraikuntzen arkitektura-diseinuek eta egiturek. Esaterako, kezka edo interes horien baitan kokatu zuen Foucaultek Jeremy Bentham (1791) filosofo utilitaristaren ekarria, «panoptiko» izendatu zuen diziplinazko eraikina deskribatu baitzuen, hartzaile anonimo bati zuzendutako hogeita bat gutunetan. Artezketari buruzko garaiko ideiekin guztiz bat eginda, zaintza, behaketa eta sailkapena areagotuko lituzkeen espetxe-eredua mahaigaineratu zuen Benthamek horrela; baina zer edo zer orokorragoa izan zitekeela nabarmendu zuen, kartzela-sisteman ez ezik, besteak beste, pobreentzako aterpeetan, lantegietan, eroetxeetan, ospitaletan edota eskoletan ere erabilgarria zela adierazita (2011: 40). Dirudienez, guztien artean konplexuena zelakoan aukeratu zuen presondegiaren adibidea, «zigorraren, erreformaren eta diru-ekonomiaren helburu baterakoak» nola lortu azaltzen saiatuta (Ibidem: 73). Eraikina arkitektonikoki diseinatu zuen, zenbait alderdi nola arautu zehaztearekin batera: elikadura, garbitasuna, janzkera, osasuna, heziketa morala eta erlijiosoa, gradu-sailkapena, zigorrak, etab.
Benthamen panoptikoa, funtsean, erdigunean zaintzarako dorrea zuen eraztun formako eraikina zen. Eraztunean, presoen zeldak zeuden, bina leiho zituztela, bata barnealdera, bestea kanpoaldera, argiak zelda aldez alde zeharkatzea ahalbidetuta. Dorreak atxiloen zelden barrualdea behatzeko leiho handiak zituen, eta, era berean, bertan zaindaria ote zegoen jakitea ekiditen zuten pertsianak, tabikeak zein sigi-sagako pasabideak. Horrela, dorreko zaindariak presoen siluetak ikus zitzakeen etengabe, baina atxiloek ezin zuten zaindaria inoiz antzeman, eta gainerako presoak ere ez. Foucaulten iduriko, Benthamen diseinuak ziegak ordura arte izandako helburuak aldarazi zituen horrela, jada ez baitzen atxiloa ezkutuan eta itzalpean eduki nahi; giltzapean jarraitu behar zuen, baina, aitzitik, argitasunez eta zaindariaren begiradapean, jagoletza erraztearren (2012: 233). Izan ere, giltzapetua etengabean ikusia izateak eta berak zaindaria sekula ez ikusteak espetxearen boterea izugarri handiagotzen zuen. Azken batean, zaintza praktikan gertatu ala ez, bere eragina iraunkorra zen; presoak ezin baitzuen jakin noiz zen behatua eta noiz ez, baina bazekien aukera etenik gabekoa zela. Hala, panoptikoaren azken jomuga giltzaperatuak eurak zaintzaile bilakatzea zen, kartzelaren botereak ezarritako portaerak barneratuta eta automatikoki errepikatuta. Ezbairik gabe, ereduak asimetria, desoreka eta desberdintza ziurtatzen zituen (Ibidem: 234), baina Benthamek langileengan ere nolabaiteko jagoletza nahi zuen, gehiegikeriak eta tirania saihesteko; horrela, herritarrek panoptikoan sartzeko eta bere funtzionamendua kontrolatzeko eskubidea zutela defendatu zuen (Ibidem: 239). Panoptikoaren ideiak hedapen ikaragarria izan zuen, nahiz eta oso gutxitan gauzatu zen materialki. Bentham berak hogei urte eman zituen proiektua egikaritzeko ahaleginetan, baina bere saialdi guztiek porrot egin zuten (Miranda, 1979: 130). Hala eta guztiz ere, modeloak Europa osoan zehar eta Estatu Batuetan izan zuen eragina nabaritu zen XIX. mendean eraiki ziren presondegietan; gehiengoa erdigunean zaintza-dorrea zuten forma erradialeko eraikinak izan baitziren55. Bestalde, erabilerari zegokionez ere sortu zuen zeresana, giltzapetuen sailkapenaren eta banaketaren inguruan adostasun zabala egonda ere, eztabaida handien iturburu izan zelako elkarrekin lan egin zezaketen edota hori ere isolatuta egin behar zuten erabakitzea56.
55 Esate baterako, 1861ean Gasteizen eraikitako presondegia aipa daiteke, Hego Euskal Herrian garaiko ideia erreformatzaileen arabera diseinatutako lehenengoa izan baitzen (Bazán eta Ibáñez, 2000). Baina, edonola ere, esan beharra dago XIX. mendeko espetxe gehienak komentu, monasterio eta kaserna militar zaharrak izan zirela, espetxeratzeetarako aldaketa txiki batzuk eginda (Almeda, 2002: 64). 56 Eztabaida horren adierazle nagusiak Estatu Batuetako Auburneko eta Pennsylvaniako presondegietako sistemen artean piztutako liskarrak izan ziren. Lehenengoan, espetxeratuek bakarrik egiten zuten lo, baina
Nolanahi ere, garaiko erreformatzaileen ideia eta oinarrietako askok –edo gehienek– ez zuten esperotako emaitza izan. Alde batetik, ez zituzten zailtasun guztiak kontuan izan; eta, bestetik, ez zuten presoen erresistentziarako ahalmena aurreikusi ere ez. Egitateek erakusten dutenez, presondegi gehienetan pilaketa nagusi zen, botere-gehiegikeriak eta arbitrariotasuna arruntak ziren, segurtasun- zein kontrol-arazoak bezalaxe. Atxiloek beti topatzen zituzten komunikatzeko moduak, ihesbideak eta espetxearen begiradarekiko erresistentzia-bideak (Foucault, 1979: 24). Begien bistan gelditu zen «diziplinatzeko eta zuzentzeko» saioek kale egiten zutela eta ez zutela inor «erreformatzeko» balio; baina, hala ere, aurrera jarraitu zuten.
2.2. Izaera totalizatzailea bide Espetxe-sistemaren analisian, aipagarria den beste ikertzaile bat Erving Goffman (1961) soziologoa da, zeinak «erakunde total» kontzeptua sortu zuen, presondegien eta ospitale psikiatrikoen gisako instituzioen izaera eta nolakotasuna jasotzeko. Bere hitzak ekarrita: «Erakunde totala bizileku eta lantoki bezala defini daiteke, bertan egoera berean dauden gizabanakoen kopuru handi bat epe luze batez gizartetik isolatuta dago, eta itxialdian formalki kudeatutako eguneroko ohikeri bera du. Kartzelak adibide nabarmenak dira, baina kontuan izan behar da badaudela espetxearen berezko izaera bera duten bestelako instituzioak» (2001: 13)57. Goffmanen iritziz, erakunde totalaren funtsa joera totalizatzailea edo xurgatzailea zen. Izan ere, neurri batean, bertan zeudenen denbora, interesak eta beste zenbait gai hartzen edota absorbatzen zituen, bestelako berezko mundua ematearekin batera. Jaidura horren erakusle argienak instituzioko murruetatik kanpoko bizitzarekin elkarrekintzan egoteko trabak eta mugak ziren; maiz, materialki ere gauzatzen ziren trabak eta mugak, besteak beste, itxitako ateen, horma altuen eta alanbre arantzadunen bidez (Ibidem: 17).
Egileak honako lau hauek zerrendatu zituen erakunde totalaren ezaugarri nagusi bezala: egunerokotasuna espazio berean eta autoritate beraren zuzendaritzapean egiten zela beti; banakoen eguneko jarduera guztiak beste kide askoren presentzian burutzen zirela, eta beste kide horiei tratu bera ematen zitzaiela eta egiteko berberak eskatzen zitzaizkiela; autoritateak ekintza guztiak zorrozki planifikatzen zituela; eta, azkenik, bete beharreko jarduera guztien xedea instituzioaren helburuak lortzea zela (Ibidem: 19-20). Autorearen arabera, halabeharrez, nolakotasun horiek bereizte nabarmena eragiten zuten «barneko» izendaturikoen eta gainbegiraleen lantaldeko partaideen artean. Hasteko, erakundearen hormetatik landa zegoen munduarekin harreman zeharo diferentea zuten; eta, bestalde, murruen barruan, langileek nagusi eta zuzen sentitzeko joera zuten eta barnekoak, aldiz, gutxiago, ahul eta errudun (Ibidem: 20-21). Hierarkia agerikoa zen eta edozein langilek barneko edozein diziplinatzeko zilegitasuna zuen (Ibidem: 52). Horrek distantzia handia egiten zuen batzuen eta besteen artean, salbuespenak salbuespen; langileengandik beste barnekoengandik baino gertuago uste zen barnekorik izan zitekeen eta (Ibidem: 100). Goffmanen aburuz, erakunde totalak hiru giltzarri zituen: niaren mortifikazioa, arautegi propioa eta galdutako denbora. Lehenengoari dagokionez, norbanakoaren profanazioak, depresioak, degradazioak eta beheramenduak azpimarratu zituen, nahita ala nahi gabe, beti niaren nolabaiteko hildura edota nekaldia gertatzen zela defendatuta. Instituzioaren totaltasunak barnekoek beraien buruaz zein beste kontu batzuetaz zituzten sinesmenak aldarazten zituela zioen, aurretik zituzten erreferentziak eta rolak baliogabetzen zituenez gero (Ibidem: 27). Galera gehienak zinez mingarriak zirela nabarmendu zuen, esaterako, ondorengo egitateak jasota: izen bereziaren galtzapena, jabetzen galtzea, irudi fisikoaren aldaketa, mugimenduen mugaketa, eguneroko ohikeriaren inposatzea, erlazioen gaineko kontrola, etab. Izan ere, gehienetan, erakunde totalak barnekoaren izena desagerrarazten zuen, horren ordezko zenbakia emanda, edo, kasurik onenean, abizena baliatuta. Aldez aurretik zituen ondasunak usatzea galarazten zitzaion, bestelakoak ematearekin batera, instituzioarenak zirela adierazten zuten seinale handiekin. Ohiko jantziak, apaingarriak, tresnak eta zerbitzuak galduta, askok desitxuratzea bizi zuten. Gainera, otzantasuna eta mendetasuna erakusteko mugimenduak, jarrerak, keinuak eta hizkerak bereganatu behar zituzten, zernahi huskeriarako baimena eskatu eta, kasurako, honakoak onartu: beraien intimitatearen inbasioa, norberarentzat hartzen ez zen egunerokotasuna, bestelako dieta, medikamentuak hartzeko betebeharra, etab. Hori guztia gutxi balitz bezala, behartutako gizarte-harremanak zituzten, eta erakundetik kanpo zeudenekiko kontaktu-bide guztiak
autoritatearen kontrolpean zeuden. Alderdi horien guztien bildumak sekulako galera- eta desidentifikatze-sentsazioa eragiten zuen (Ibidem: 31). Arautegi propioari buruz, instrukzio-prozesu formala eta informala zegoela azaldu zuen Goffmanek. Nolabait, barnekoak instituzioko arauak ikasi behar zituen eta bere jarrera egokitu, langileekiko esanekotasuna eta mendetasuna erakutsita; horren trukean, argi eta garbi finkatutako sariak eta pribilegioak eskuratzen zituen; edo, alderantziz, ez bazituen jarraibideak behar bezala bete, zigorra. Autorearen iduriko, abantailena eta zehapenena erakunde totalaren izaerari atxikitako dinamika zen (Ibidem: 60) eta bere eraginetik ihes egitea ia ezinezkoa zen, barnekoak egokitzeko beharra zuenez gero, moldaera zein-nahi ere izan. Alta, erakundearen nola edo halako meneratzea lortzeko mekanismoak zeudela uste zuen, eta, adibidez, elkartasun-taldeak eta adiskidetasun-harremanak aipatu zituen; baina, hala ere, instituzioarekiko errefusatze eta aurka egite iraunkorra benetan zaila eta sostengaezina zelakoan zegoen (Ibidem: 70-71). Erakunde totala uzterakoan maiz ageri ziren izua, antsietatea eta ezbaia egokitzearen ondore nagusiak zirela zioen (Ibidem: 79). Denborari dagokionez, Goffmanek galtzearen sentipenari heldu zion berriro ere; finean, pentsatzen zuen barnekoarentzat erakunde totalaren baitako denbora alferrik galdutakoa edo norbaitek lapurtutakoa zela; aintzat hartu behar ez zen denbora, konplitu beharrekoa eta nolabait markatu, bete edo arrastaka eraman beharrekoa, alegia. Jasaten zuenak epe hori parentesi artean kokatzen zuela zioen, eta gogoeta etengabea eta kontzientea egiten zuela, intentsitate handikoa zenez gero. Halaber, denbora hutsartetzat hartzeak edozein distrazio-ekintza oso garrantzitsu bihurtzen zuela uste zuen; egoera, une batez behintzat, ahaztea ahalbidetzen zuelako (Ibidem: 76-77). Argi dago Goffmanen planteamenduetako asko oraindik ere baliozkoak eta erabilgarriak direla. Baina, hala eta guztiz ere, hainbat kritika ere jaso dituztela esan beharra dago, horietako batzuk kontuan hartzekoak baitira. Esate baterako, egileak erakunde totalaren iragazkortasuna aipatu zuen, murruen barruko eta kanpoko arau sozialen elkarrenganako eragina landu nahian (Ibidem: 124). Aitzitik, azken urteotako zenbait ikerlariren aburuz (Cunha, 1994, 2002, 2005a, 2005b, 2008a, 2008b, 2008c, 2014; Garreaud, 2011; Maciel, 2011), hura nahiko motz gelditu zen, oro har, ikuspegi zurrunegia izan zuelako. Beraz, azkenaldian, irudi dinamikoagoak, malguagoak zein aldakorragoak hedatzen hasi dira pixkanaka, eta, egia esan, ñabardura benetan interesgarriak burutu dituzte. Besteak beste, espetxea murruetatik landako gizartearekin etengabeko elkarreraginean dagoela
defendatu dute (Cunha, 2002, 2005b, 2008a), kartzela barruko eta kanpoko eremuen arteko artikulazioei helduta (Cunha, 2008c, 2014), etenda, zintzilik edota aparte dagoen itxitako mundua denik ezeztuta (Garreaud, 2011); barneko botere-dinamika eta erlaziomodu propioek, neurri batean, auto-erreferentzial egiten badute ere (Maciel, 2011: 837). Finean, kartzela ez dago inoiz isolatuta, ezta bakartuta ere; indarrean dagoenarekin bat egiten du, eta, horrela, «kulturaren moldeen nahiz esanahien nolabaiteko transferentzia [dago], barrutik kanpora eta kanpotik barrura» (Ibidem)58. Bizirik dagoen instituzioa da; kontraesankorra, paradoxikoa, etenik gabeko aldaketan dagoena eta diskurtso jakinen bitartez mantentzen dena. Arestian aipatu bezala, egitate soziokulturala da; eta, hortaz, jendarteko beste edozein elementu legez, interpretazioen baitan dago (Ibidem). Halaber, aipatu izan da presoen artean dauden erlazio-sare anitzek ere espetxearen barnealdearen eta kanpoaldearen arteko continuuma ahalbidetzen dutela, muga horren erosioa nahiz porositatea defendatuta (Cunha, 2002: 227) eta bien arteko etenduraren ideia gainduta, etengabe elkarreraikitzen duten esparruak izanda (Ibidem: 241). Ikuspegi horien guztien arabera, «kartzela ez da egiazki “totalizatzailea”» (Cunha, 1994: 8)59; edo, gutxienez, ez da pentsatu izan den bezain totala.
2.3. Espetxe Erakundeen printzipio juridikoak eta azken urteotako eraldaketak Aurreko bi azpiataletan espetxe-sistemak otzantasunarekin eta mendetasunarekin duen lotura estua jorratu ostean, azken honetan, Espainiako Estatuko egungo egoera zehatzera hurbilduko naiz. Horretarako, hasteko, presondegien funtzionamendua zuzentzen duen testuinguru legala azalduko dut; eta, ondoren, azkenaldiko aldakuntzak aipatuko ditut, hala, Makrokartzelak, Modulu Terapeutikoak eta Errespetu Moduluak zer diren argituta. Esplikazio guztiak maila teoriko hutsean egingo ditut; edo, bestela esanda, Espainiako Estatuko gobernu anitzek zein Espetxe Erakundeek juridikoki agertu eta aditzera eman dutena baino ez dut azalduko. Hurrengo kapituluetan, berriz, praktikan gertatzen denan barrenduko dut, diskriminazioak, bidegabekeriak, gabeziak eta hutsuneak islatuta.
2.3.1. Espetxeei buruzko Lege Organiko Orokorra eta Espetxe Araudia Espainiako Estatuan egun indarrean dagoen kartzela-sistemak honako oinarri juridikoak ditu: 1978ko Espainiako Konstituzioko 25.2. artikulua, 1979ko Espetxeei buruzko Lege Organiko Orokorra, 1981eko Espetxe Araudia eta azken horren 1996ko erreforma. Izan ere, lehenak finkatu zuen «berreztea» eta «birgizarteratzea» direla askatasun-gabetzea oinarri duten zigorren zereginak, eta besteek zehaztu zuten ereduaren funtzionamendua, apurka, gero eta jarraibide gehiago emanda. Batetik, Espetxeei buruzko Lege Organiko Orokorrak kartzelak «beharrezko diren gaitzak» direla adierazi zuen, eta, xede nagusiak berreztea eta birgizarteratzea izanagatik ere, erantsi zuen atxilo hartuak atxikitzeko eta zaintzeko eginkizunak zein gizarte-laguntza ematekoak ere badituela. Bestetik, Espetxe Araudiak giltzapetuen «bizitza-erregimen bereziak» zer esan nahi duen xehatu zuen, eta, horrela, Espetxeei buruzko Lege Organiko Orokorra osatu eta espezifikatu zuen. Horiek funts hartuta egiten du lan SGIP Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak, Barnearazoetako Ministerioaren baitan. Teorikoki, oinarri juridiko horiei jarraiki, lau tresna ditu espetxe-sistemak bere jomugak lortzeko: indibidualizazioa, gradu-progresioa, presondegitik kanpoko komunikazioa eta espetxe-tratamendua. Lehenari dagokionez, Espetxe Erakundeek presoak sailkatzeko eta banatzeko betebeharra dute, izaera zein delituzko perfil anitzen arabera; eta, era berean, zigortutako bakoitzari PIT Banan-banako Trataera Programa prestatu behar diote, bere «gabeziak» konpontze aldera. Bigarrenak espetxe-sistema mailaz mailakoa dela adierazten du, horrela, zigortuentzat60 lau gradu bereizten dituela: lehen gradua (erregimen itxia), bigarren gradua (erregimen arrunta), hirugarren gradua (erregimen irekia) eta baldintzapeko askatasuna. Kartzelan sartu eta gehienez ere bi hilabeteko epean jakinarazi behar zaio espetxeratutakoari zein mailatan izan den sailkatua, ohikoena bigarren gradua izanik. Hasierako kokapena, baita geroko gradu-progresio zein erregresioak ere, espetxeko langileek presoaren portaeraren gainean egindako balorazioen araberakoak dira. Sarien eta zigorren dinamika oinarritzat hartuta (Almeda, 2002: 153), jarrera «negatiboak» kontrol-neurriak gogortuta zehatzen dira; «positiboak», ostera, erregimena malgututa saritzen dira. Besteak beste, atxiloaren
60 PITa eta gradu-sailkapena soilik epai irmoz zigortutako presoekin burutzen dira. Espetxe-prebentiboan dauden pertsonak ezin dira inola sailkatu, kautelazko neurri baten egoeran daudenez gero. Legez, lau urte ere bete ditzakete prebentibo moduan.
izaera, espetxe-historia, familia- zein gizarte-egoerak, delituzko bilakaera eta zigorraren iraupena hartzen dira kontuan (SGIP, 2010b: 17). Gradua gutxienez sei hilero berrikusi behar da, kartzelaratutakoak maila berean jarraitzen duen edo egoera aldatzea merezi duen deliberatuta. Zigorraren hiru laurdenak beteta, baldintzapeko askatasunean irteteko aukera izango du. Hirugarrenak, presondegitik kanpoko komunikazioak, presoak murruetatik landakoekin dituen kontaktu-bideak arautzen eta mugatzen ditu. Teorikoki, espetxe-zigorra gizarteerrotzea duen tokian bete behar du atxiloak (SGIP, 2010a: 15) eta eskura izan behar ditu bere ingurunekoekin harremanetan egoteko baliabideak, intimitatea ahalik eta gehiena bermatuta. Hasteko, lokutorioetako eta aurrez aurreko bisitak izan ditzake. Lehenengoak beiraren bidezkoak dira eta astero egin daitezke, hogei minutuko bi komunikazioren edo berrogei minutuko bakarraren bidez; gehienez ere, presoaren lau senide edota lagun joan daitezke, betiere, aldez aurretik espetxeko langileen oniritzia jasota. Aurrez aurrekoek, aldiz, ez dute hainbesteko maiztasunik, eta hiru motatakoak dira: familiakoak, asko jota, lau seniderekin biltzeko; intimoak, bikote-lagunarekin elkartzeko; eta elkarbizitzakoak, 10 urte beteta ez dituzten seme-alabekin egoteko, gehienaz ere, sei pertsona agertuta. Lehen biak egiteko aukera gutxienez hilean behin eskaini behar zaio presoari, eta bisiten iraupena ordubete eta hiru orduren artekoa izango da. Hirugarrena hiru hilabetean behin behintzat galdegin behar zaio, eta hiru eta sei ordu bitartean iraungo du (SGIP, 2010b: 11-12). Bestalde, telefono-deiak, gutunak eta paketeak izan ditzake. Gehienera ere, bost minutuko iraunaldia har dezaketen hamar dei egingo ditu astean, espetxeko lantaldeak aurrez onartutako senide eta lagunei soilki61, eta berak ordaindu beharko ditu kartzelako telefono-txartelak erosita (Ibidem: 13). Gutunek ez dute inolako mugarik izango, baina instituzioak finkatutako moduan bidali eta jaso beharko ditu; eta, paketeei dagokienez, hilean bi ahalko ditu hartu, horrela, arropa, oinetakoak, aldizkariak eta liburuak lortuta. Era berean, irteteko baimenak ere eskuratzeko posibilitatea izango du, hainbat baldintza betez gero. Kasu baterako, egun batzuez ateratzeko baimen arrunta lor dezake ez badago lehenengo graduan, zigorraren laurdena egina badu eta espetxe-langileek bere jarrerari «egoki» irizten badiote. Asko jota, zazpi eguneko baimenak izango dira, gehienera ere hogeita hamasei egun batuta, bigarren graduan badago; edota, berrogeita zortzi egun, hirugarrenean badago (Ibidem: 27). Ezohiko baimenak ere eskatzeko aukera izango du,
61 Bai bisitetarako bai telefono-deietarako, gehienez hamar pertsonez osatutako zerrenda aurkeztu behar dio atxiloak espetxeko lantaldeari.
honakoetan baliatzeko: hurbileko senideen heriotzetan, eritasun larrietan, seme-alaben jaiotzetan eta abarretan. Sistemaren laugarren tresnak, espetxe-tratamenduak, giltzapetuen «berreskuratzea» eta «asistentziazko arreta» jartzen ditu miran, «gaitasun sozialak» garatzeko «programa hezigarriak, soziokulturalak, olgetarakoak eta kiroletakoak» eginda (SGIP, 2010a: 15). Horrelakoetan parte hartzea ez da derrigorrezkoa, tratamendua «borondatezkoa» denez gero; baina, egia esan, ez badira egiten, ezinezkoa da espetxe-onurarik lortzea eta horrek zigorra itxialdian oso-osorik betetzea esan nahi du. Espetxe-tratamenduaren arduradun nagusia diziplina anitzeko lantaldea da; zehazki, juristek, psikologoek, hezitzaileek eta gizarte-langileek osatzen duten Tratamendu Batzordea. Izan ere, bertako menbruak dira PITak prestatzen dituztenak, gradu-sailkapenak erabakitzen dituztenak, kartzelaratuek murruetatik kanpokoekin dituzten erlazioak deliberatzen dituztenak, jarrera «egokiak» saritzeko onurak ematen dituztenak62, etab. Horrekin guztiarekin batera, presondegiak garatzen dituen tratamendu-programa orokorrak ere hautatzen dituzte, batzuk ala beste batzuk aukeratuta, baliabideen edo beharren arabera; kasurako, honakoak izan daitezke: genero-indarkeria, sexu-erasoak, atzerritartasuna, alkoholismoa, droga-menpekotasuna, suizidioen prebentzioa, buruko gaitzak, etab. Halere, legediak ontzat jotzen du Espetxe Erakundeen baitakoak ez diren hainbat norbanakok eta elkartek ere parte hartzea preso daudenen kartzela-tratamenduan. Indarrean den sistemaren arabera, trataeraren osagai inportanteenetako bat espetxe-lana da, eta, horrela, eskubide eta betebehar moduan ikusten du instituzioak. Bere helburua, teorian, giltzapetutakoak kaleko enplegurako prestatzea da, eta, horrexegatik, «duina» eta «hezigarria» behar du izan, baita ahalik eta parekagarriena ere, soldatari, lanaldiari eta gizarte-segurantzari dagokienez (Almeda, 2002: 155). Halaber, Espetxe Erakundeek hezkuntza aipatzen dute tratamenduaren beste funtsezko osagai bezala, eta, hala, zentro guztietan eskola eta liburutegia egon behar direla arautzen dute. Horren xedea, bereziki, gazteenen eta analfabetoen prestakuntza bermatzea da, baina, derrigorrezko hezkuntzez gain, batxilergoa eta lanbide-heziketa ere ziurtatu behar dituzte, unibertsitate-ikasketak UNED Urrutiko Hezkuntza Unibertsitate Nazionalean egiteko aukera baiesteaz batera. Bestalde, prestatu behar dituzte kirola egiteko azpiegiturak, baita pintura, zeramika edo antzerkia egiteko kultura-espazioak ere.
62 Esate baterako, ezohiko komunikazioak baimen ditzakete.
Espetxeei buruzko Lege Organiko Orokorrak zein Espetxe Araudiak jasotzen dutenez, presoen tratamendua hain da lehentasuna, ezen kartzelako erregimenak ere bere premien menpe egon behar duen. Beraz, teorian, atxilo daudenen trataerak izan behar du nagusi, eta atzetik jarri behar dira erregimenaren funts diren jagoletza, kontrola eta diziplinazko ordena; azken finean, erregimena ez da jomuga, tratamendua gauzatu ahal izateko «giro egokia» eskuratzeko bidea baizik (Ibidem: 153-154). Edonola ere den, erregimenak bere ardurapean ditu bai presondegiaren «segurtasuna», baita «elkarbizitza ordenatua» ere, eta, horrela, segurtasun-langileek etengabeko zaintzak, zenbaketak zein miaketak egiten dituzte, espetxeko arau-hausteen nahiz zigorren kargu egitearekin batean. Egia esateko, zehapenen gama nahiko zabala da, baina, zalantzarik gabe, isolamendu-gela da guztien artean larriena; izatez, soilik preso batek agresibitate oso handia erakusten badu edota elkarbizitza serioski oztopatzen badu erabili baitaiteke, gehienera ere, bertan hamalau egun atxikita. Legez, tratu txarrak debekatuta daude eta neurri hertsatzaileak bakarrik ihesaldiak edo indarkeria ekiditeko dira. Sistemak aurreikusten duenez, presoek jasotako zigorrei errekurtsoa jartzeko eskubidea dute, eta, halaber, erregimenari zein tratamenduari buruzko eskaerak eta kexak egitekoa. Berez, ahoz nahiz idatziz, beraien iritzia jakinarazi diezaiekete kartzelako langileei eta zuzendariari, zein Espetxe Erakundeei; eta, horien ebazpenekin bat egin ezean, helegitea aurkez diezaiokete Espetxe Zaintzarako Epaileari ere (SGIP, 2010b: 18). Espetxeei buruzko Lege Organiko Orokorrak zein Espetxe Araudiak finkatutako azken eremu aipagarria osasunarena da; kartzela-administrazioak bermatu behar baitu presoek gainerako herritarren moduko mediku- eta osasun-arreta jasotzen dutela. Hala, espetxe guztietan, medikuek, erizainek eta laguntzaileek osatutako osasun-taldea egon behar da, gutxienez, oinarrizko zerbitzuez arduratzeko. Ahal dela, kontsultak espetxearen barruan egin behar dira, eta, horretarako, puntualki espezialista batzuk ere joango dira. Baliabide horiek nahikoak ez direnean baino ez dira irtengo preso daudenak espezialistarenera eta ospitalera. Orokorki, presondegietako osasungintza Espetxe Erakundeen eskumena da, salbuespenak salbuespen; EAEn, adibidez, 2011n transferitu baitzitzaion Osakidetzari63.
63 EAEko salbuespenarekin batera, Kataluniakoa aipatu behar da, 1984. urtean espetxe-eskumen guztiak transferitu baitzizkioten.
2.3.2. Makrokartzelak, Modulu Terapeutikoak eta Errespetu Moduluak Aurreko kapituluan ikusi bezala, Estatu Batuetatik eta Europako zenbait herrialdeetatik etorritako kontrol-politiken eraldaketek eragin izugarria izan dute Espainiako Estatuko testuinguru penalean. Jarraian azalduko dudanez, delituzko ekintzei dagokien markoa ez ezik, kartzeletakoa ere aldarazi dute, espetxe-sistemaren hedapen nabarmena bultzatuta. Azken urteotako presondegi eta diziplinazko eredu berriak dira gertatutakoaren erakusle agerikoenak: Makrokartzelak, Modulu Terapeutikoak eta Errespetu Moduluak, preseski. Lehenik eta behin, Makrokartzela edo Zentro Tipoari dagokionez, Espetxe Erakundeek 90eko hamarkadatik sustatu duten eredu nagusia da64. Labur esanda, egitura modularra eta barruti baten inguruan hainbat segurtasun-eraztun zentrokide dituen eraikin-multzoa da, gune batzuk bereizten dituela: bizilekua, lantokia, hornitzekoa eta perimetrala. Bere ezaugarritzat ditu segurtasun-neurri zorrotzagoak, baliabide teknologiko sofistikatuak, presoak barne hartzeko edukiera handiagoa zein biziguneetatik urrutiago egotea, besteak beste. Modeloa 1991n mahaigaineratu zen estreinakoz, Presondegiak Amortizatzeko eta Sortzeko Lehen Planaren baitan; eta hurrengo urteetan barreiapen nabarmena izan zuen, segidako planen bitartez, zein egitasmoak gauzatzeko espresuki eratutako SIEP Espetxe Azpiegituren eta Hornikuntzen Estatuko Sozietatearen bidez. 2005ean onartutako plana izan zen azkenekoa; hain zuzen ere, egin beharreko presondegi berrien artean, Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako Makrokartzelak jaso zituen berbera. Egia esanda, hasieratik kritika eta kexa pila sortu zuten Zentro Tipoen eraikitzeek65, baina Espetxe Erakundeek aurrera egitea erabaki zuten, jaramonik egin gabe. Edozelan ere, egun, kartzela berrien eraikuntza bertan behera gelditu da; dirudienez, azkeneko aurrekontuen murrizketa dela eta66. Bigarrenik, Modulu Terapeutikoak aipatu behar ditugu; hau da, Errespetu Moduluekin batera, Espetxe Erakundeek proposatu duten diziplinazko eredu berria, adierazitakoaren arabera, «kartzela tradizionalaren alternatiba» izateko eta, hala, «espetxeko azpikultura» delakoarekin amaitzeko (SGIP, 2010a: 46). Mota horretako lehenengo moduluak 90eko
64 Makrokartzelaren edo Zentro Tipoaren eredua Estatu Batuetan jaio zen, eta Espainiako Estatura Antoni Asunción-en eskutik iritsi zen, hau da, 1988tik 1993ra Espetxe Erakundeetako buru izan zenaren eskutik. 65 Esaterako, 2006an, Eusko Jaurlaritzak Zentro Tipoen eraikuntza alde batera uzteko eskatu zien Espetxe Erakundeei eta, zer edo zer egitekotan, CIS Gizarteratze Zentroak izan zitezela (Salhaketa, 2010). Haatik, ez zuen aldaketarik lortu. 66 Ángel Yuste Espetxe Erakundeen egungo buruak adierazitakoaren arabera, aurrekontuen gutxiagotzea dela eta, presondegi berriak eraiki ordez, jada badaudenak zaharberrituko dituzte (Ormazabal, 2014: 137). Horrela, Zubietako espetxearen eraikuntza salbuespena izango da.
hamarkadan sortu ziren67, eta, harrezkero, hedapen nabarmengarria izan dute. Funtsean, drogarik zein indarkeriarik gabeko gune bezala deskribatu dituzte Espetxe Erakundeek, eta presoen eta langileen arteko kogestioa edota erantzunkidetasuna bereizgarritzat dute. Horrelako modulu batean egoteko, atxiloek «kontratu terapeutikoa» sinatu behar dute, arau guztiak betetzeko konpromisoa hartuta; besteak beste, hitzeman behar dute taldebilera terapeutikoetan parte hartuko dutela eta lantaldeak «kaltegarritzat» jotzen dituen pertsonekin erlazionatzeari utziko diotela (DGIP, 2005: 19-20). Izan ere, modelo honen baitan, talde terapeutikoa ardatz da; bilduta, kide bakoitzaren «gabeziak» topatzen saiatu behar baitira (Ibidem: 20-21). Lantaldea eta metodologia kontuan hartuta, hiru modulu terapeutiko klase hauteman daitezke: UTE Unitate Terapeutikoa eta Hezigarria, Espetxe Erakundeetako langileek gidatuta, droga-menpekotasuna duten eta ez duten presoentzat; Komunitate Terapeutikoa, Espetxe Erakundeetako nahiz hainbat GKEetako partaideek zuzenduta, droga-kontsumitzaileak diren atxiloentzat; eta Mistoa, aurrekoaren modukoa, baina droga hartzen dutenentzat ez ezik, gainerakoentzat ere badena (SGIP, 2010a: 47). Azkenik, Errespetu Moduluak ditugu, terapeutikoen oso antzekoak izanagatik ere, askoz ere zabalkunde handiagoa izan dutenak. Lehenengoa 2001ean sortu zen68, eta gaur egun presondegi guztietan dago horrelako modulu bat, gutxienez; bada, Espetxe Erakundeek erabateko lehentasuna eman diete. Modulu Terapeutikoetan bezalaxe, Errespetu Modulu batean egoteko ere ezinbestekoa da kontratua sinatzea, arauak beteko direla hitzemanez; kasu baterako, presoak egokitu dioten PITa bete beharko du, ezingo du inolako drogarik hartu, ezta indarkeria-adierazpenik egin ere, higienea zein janzkera zaindu beharko ditu, zelda beti garbi eta txukun mantendu, etab. Halaber, moduluko zeregin guztiak atxiloek egin beharko dituzte, eta, horretarako, espetxeko langileek taldeetan antolatuko dituzte, arduradun batzuk izendatuta, instituzioaren irizpideen arabera. Bestalde, egunero, preso bakoitzaren portaera ebaluatuko da, «positiboen» zein «negatiboen» bitartez; asko jota, aldeko puntu bakarra emanda; kontrakoak, aldiz, mugagabeak izanda ere. Besteak beste, negatiboa jaso ahal izango dute «behar den bezala» ez agurtzeagatik, ohea «ondo» ez egiteagatik, edota jarraibideak eta aginduak eztabaidatzeagatik. Norbanakoaren jarrerari lotuta egon arren, ebaluazioek eragina izango dute preso-taldeengan, eginkizunak astero esleituko baitira, kide guztien balorazioak kontuan hartuta; hala, hautatzeko lehentasuna
emango zaie negatibo gutxien dituzten taldeei, berdinketa dagoenean, positiboak aintzat hartuta (Ibidem: 44-45). Baina eguneroko ebaluazioa ez ezik, asterokoa ere jasoko dute, PITaren jardueren arabera, «aldekoa», «normala» edota «kontrakoa» den zehaztuta; eta, horrela, abantailak irabazita ala galduta. Espetxe Erakundeek finkatu dutenez, Errespetu Moduluek hiru aldaera dituzte, eskakizun-motari erreparatuta: lehenengoa (oinarrizkoa), bigarrena (tartekoa) eta hirugarrena (altua) (Cendón, Belinchón eta García, 2011: 84). Espetxe-sistemaren azken urteotako eraldaketa horiek guztiak ikusita, ikerlari zenbaitek (Malventi eta Garreaud, 2008a, 2008b; Malventi, 2009, 2011; Zamora, 2011) bestelako printzipio batzuk gailendu direla baieztatu dute. Besteak beste, aipatu izan dira kartzela berrietako itxialdi, kontrol eta isolamendu zorrotz(ago)ak, Modulu Terapeutikoen izaera patologizatzailea, baita Errespetu Moduluen barne-presioa ere. Horrela, bata edo bestea izan, argi dago gaur egungo panorama ezberdina dela eta gogoeta sakona egin beharrean gaudela.
Zalantzarik gabe, kartzela genero-erakundea dela baiezta dezakegu. Hastapenetik gaur egunera gizonentzat eta emakumeentzat genero-eredu zehatzak –hegemonikoak, jakinabideratu zein bultzatu ditu, genero-harreman desorekatuak edota hierarkikoak gauzatuta. Mendeetan barrena, batzuk eta besteak zigortzeko nahiz «zuzentzen» saiatzeko moduak erabat diferenteak izan dira; eta, egun, Espetxe Erakundeen diskurtsoak zein jarduteak konplexuagoak direnean, markoa ez da gehiegi eraldatu, «berdintasuna» mahaigaineratu den arren. Genero-ikuspegia ezinbestekoa izanagatik ere, itxialdiaren eta presondegien azterketak maiz emakumeak kontuan hartu gabe egin dira70; batzuetan, alde batera utzita emakumezkoak ere preso egon direla; besteetan, gizonezkoen esperientziak orokortuta, eta, hortaz, genero-berezitasunak ezkutatuta (Bodelón, 2011: 9). Horrelako gabeziak eta hutsuneak gainditzen ahaleginduko naiz, jarraian, kapitulu honetan. Alde batetik, XVI. mendeaz geroztiko emakumeen giltzapetze penalaren nondik norakoak jorratuko ditut, bilakaera historikoari helduta; eta, bestetik, gaur egungo egoera islatuko dut, bereziki,
genero-diskriminazioak nabarmenduta. Hainbat zentzutan, eraldaketa gutxiko ibilbidea izango da.
3.1. Errezatu eta lan egin: emakumeen itxialdiari gainbegiratu historikoa Aurreko kapituluan aipatu bezala, gizonen kasua bestelakoa izan arren, emakumeentzat jada XVI. mendean bazeuden itxialdia eta zuzenketa helburu zituzten zenbait instituzio. Beraz, XVIII. mendeko aldakuntza penala, giltzapetzea zehapen-bide moduan nagusitu zuena (Foucault, 1975), beraientzat ez zen inolako «aldakuntza» izan, «jarraipen» hutsa baizik. Elisabet Almeda (2002) soziologoaren arabera, emakumezkoentzako lehenengo presondegiekin batera, aintzat hartu behar ditugu zehatz-mehatz kartzelak izan ez ziren zenbait itxialdi-gune; artezketa jomuga hartuta, espetxe-erakunde garaikideen aurrekari argienak direlakoan. Bere iritziz, bai erregimena bai bizi-baldintzak nahiko antzerakoak ziren, funtsezko xedeak bezalaxe: jendarteko arau hegemonikoen baitan, «arriskutsuak», «desbideratuak» edota «ezdeusak» ziren norbanakoak baztertzea, jagotea eta zuzentzea, laneko diziplinaren zein formakuntza eta jardute erlijiosoaren bidez. Nagusiki, pobreak izan ziren horrelakoetan itxitakoak; aldizka, delitugileak; aldizka, zaharrak, umezurtzak, eriak, arloteak, eskaleak zein prostitutak; gehienetan, gizonezkoen kontrolpetik kanpoko emakumeak. XVI. mendean, gaur egun gertatzen den bezala, bazeuden gizonen presondegien barruan kokatutako berezko departamentuak emakume presoentzat. Baina, dirudienez, banaketa eta kontrola ez ziren zorrotzegiak, eta asko ziren gizon presoen zein kartzelarien aldetik sexu-erasoak eta hertsapenak pairatzen zituzten emakumeak. Aitzitik, gertakari horien «ezmoraltasuna» zein «lizunkeria» hain ziren jasanezinak erreformista ebanjelikoentzat, ezen gizonezkoen eta emakumezkoen espetxeak bereizteko zein eraikuntza esklusiboak egiteko kanpainak sustatu baitzituzten (Matthews, 2003: 37). Horrela, emakumeentzako zenbait kartzela eraiki ziren, nahiz eta ohikoagoa izan zen, XIX. mendera arte behintzat, gizonentzakoen baitako departamenturen batean sartzea. Esate baterako, Euskal Herrian baditugu horren hainbat adierazle: Donostian, XV. mendeko kontzejuaren presondegiak emakumeentzako eremu jakina zuen, eta, hurrengo mendean, haientzako barruti bereizia eta propioa eraiki zen (Murugarren, 1995: 55); baina, hala ere, gizon-emakume presoek,
maiz, elkarrekin jarraitu zuten; garai bertsuko Gipuzkoako korrejidorearen espetxeek71 arazo berbera izan zuten, eta emakumeak beste norabait eramateko eskaerak egin ziren, beraien «onestasuna» gorde ahal izateko (Ibidem: 53); orduko Bilbo, Gasteiz zein Iruñea ez ziren salbuespenak izan ere ez, XVIII. mendera artean, gizon eta emakume atxiloak nahasturik egon zirenez gero (Bazán, 1992; Salhaketa Nafarroa, 2011; Roquero, 2014). Aro Modernoaren hasierako horrelako kartzelatan zaintza eta atxikitzea ziren betebehar nagusiak; presoen zuzenketa aurrerago ezarritako jomuga izan zen (Almeda, 2002: 22). Edonola, garaiko beste zenbait instituziok, ordea, bazuten ordurako arteztea xedetzat. Egia esateko, nahiko gutxi ziren legeak hausteagatik espetxeratutako emakumeak; askoz ere arruntagoa izan baitzen «ebasketetan, lizuntasunetan eta bestelako bizioetan» sartuta zeuden horiek denboraldi batez desterratzea edota itxialdi-etxe erlijiosoetan giltzapetzea (Murugarren, 1995: 66). Adibidez, XVI. mendearen lehen erdialdean, Damutuen Etxeak eta Jasotakoen Etxeak72 zabaldu ziren ia Europako hiri handi guztietan, emakumezko delitugileentzat, baita «bizimodu galgarria» zuen edozeinentzat ere. Oro har, komentuen zein monasterioen ondoan eraiki zituzten horrelakoak, otoitza eta lana euskarri hartuta, «galdutako» emakumeak zuzentzeko (Blázquez eta Ramos, 2011: 28-29). Alabaina, itxialdi-etxe erlijioso guztien artean, aipagarrienak Erruki Etxeak73 dira; XVI. mendearen amaieratik XIX. mendearen hasierara arte, horrelakoetan sartu baitzituzten emakume lege-urratzaile gehienak (Almeda, 2002: 40). Berez, instituzio mistoak ziren, baina praktikan kasik giltzapetu guztiak emakumezkoak ziren; zehazki, adin zein jatorri anitzetako emakumeak, txiroak denak; delitugile apalak zein umezurtzak, eskaleak eta arloteak (Blázquez eta Ramos, 2011: 32). Laburki esanda, erlijio-ordenek kudeatutako asistentzia-etxeak ziren eta helburu zigortzaileak zein zuzentzaileak zituzten, nahiz eta ez gerora garatutako erakundeek bezain modu esplizituan (Almeda, 2002: 42). «Behar bezalako» emakumeak erdiesten ahalegindu ziren, eta, horretarako, otoitzaren munduan murgilarazi zituzten eta etxeko lanak egiten zein zerbitzatzen irakatsi, ama zirenei semealabak beraiekin izateko aukera ematearekin batera74. Bestalde, josketan, ardazketan eta jantzigintzan trebatu zituzten, norberaren kontsumorako eta instituzioaren mantenurako
71 Donostian, Azkoitian, Azpeitian eta Tolosan egon ziren Gipuzkoako korrejidorearen presondegiak. 72 Jatorrizkoan, Casas de Arrepentidas eta Casas de Recogidas. 73 Jatorrizkoan, Casas de Misericordia. 74 Emakumeentzako gainerako itxialdi-etxe erlijiosoetan ez zen ohikoa izan seme-alabak amekin egotea.
(Ibidem: 40). Besteak beste, Erruki Etxeak izan ziren Bilbon, Donostian, Gasteizen zein Iruñean. Erruki Etxeek bezainbesteko hedapena izan ez bazuten ere, XVII. mendearen hasieratik ohargarriak dira Galera Etxeak75; emakumeentzat propio eginiko lehen kartzelak, alegia. Izan ere, aipatu bezala, berariazko presondegiak egiteko asmoa indarra hartzen hasi zen, eta, egoera horretan, San Jeronimotar Sor Magdalenak (1608), Valladolideko Damutuen Etxeko zuzendari zenak, bere proposamena aurkeztu zion Felipe III.a orduko erregeari, emakumeentzako bakarrik ziren lehen presondegien eraikuntza lortuta. Mojaren aburuz, garaiko emakumeetako askok errespetua galdu zieten Jaungoikoari zein justiziari, hala, «hondamen izugarria» eraginda gizon «koitaduei»; eta, artean ez zegoenez «emakume gaiztoentzako» zigor nahikorik, beharrezko ziren gizon delitugileen pareko zehapenak, emakume «askok gaiztakerietan eta bekatuetan sekulako abantaila» eramaten baitzieten (1991: 68). Hortaz, garaiko emakume «ustelak eta txarrak» izan ziren Galera Etxeetan itxi zituztenak (Ibidem: 69); arloteak, eskaleak, pobreak, ijitoak, lapurrak, prostitutak eta artekariak, kasu; baita «okertzeko» arriskuan zeuden neska umezurtzak eta gazteak ere. Azken batean, gizonen kontrolpetik nahiz etxeko eremutik kanpo bizi ziren emakumeak ziren (Juliano, 2011: 23). Esaterako, honelaxe zioen Galera Etxe bat eraikitzean herrian iragarri beharreko pregoiak: «Emakume bat bera ere ez dadila ausartu harat-honat ibiltzera, egonean egotera edota nagusirik gabe bizitzera: bada, horrela dabilena galerara eramango dugu eta merezi bezala zigortuko dugu, eta, denek jakin dezaten, baita zerbitzatzeko nagusia aurki dezaten ere, sei eguneko epea emango diegu» (San Jerónimo, 1608; in Fiestas, 1978: 92)76. Aurretik aipatutako instituzioen moduan, Galera Etxeen oinarrizko helburuak zehapena eta zuzenketa izan ziren. Batetik, emakumeek giltzapean bete behar zuten korrejidoreak finkatutako denbora, eta, bestetik, bitarte horretan, ama, emazte zein zerbitzari «egoki» bilakatu. Otzantasuna, esanekotasuna eta mendetasuna ezartzeko, diziplina zorrotza zein zurruna zen nagusi. Atxiloek ilea moztu eta uniformea jantzi behar zuten, eta eguneko ia
ordu guztiak errezatzen edota josketan igaro (Almeda, 2002: 33). Batzuetan, «arrastoan sartzeko», mozala, katea, zepoak eta girgiluak ere erabili ohi ziren (San Jerónimo, 1991: 85). Nahiko arruntak ziren bai pilaketa bai zikinkeria, baita janari-falta ere, eta sekula ez bezain agerikoa murruetatik kanpokoekiko isolamendua. Orduko hiri aipagarri guztietan eraiki ziren Galera Etxeak, eta Euskal Herrian baditugu hainbat adibide. Kasu baterako, Iruñean egin zen bat, «libreki jostari» bizi ziren emakumezkoentzat desterrua nahikoa ez zelakoan (Roquero, 2014: 80); Bilbon ere eraiki zuten bat; eta Gipuzkoan saialdiak egin ziren77 (Murugarren, 1995: 66-67). XVIII. mendearen amaieran eta XIX. mendearen hasieran, arestian esan bezala, itxialdia zehapen-bide bezala nagusitu zuen paradigma hedatzen hasi zen pixkanaka, erreformak proposatuta sistema penalean nahiz espetxe-sisteman, aldaketa guztiak oso motel gertatu baziren ere78. Emakumeen kasuan, Erruki Etxeek zein Galera Etxeek artezketa helburu hartuta lan egiten zutenez betidanik, eraldaketa ez zen ia nabaritu, eta aipagarriena izenaldakuntza baino ez zen izan, funtsean. Izan ere, XIX. mendean zehar emakumeentzako itxialdi-etxe anitzak Zentzabide Etxe79 bilakatu ziren. Izendapenaz harago, ordea, ez zen kasik ezer aldatu; zuzentasuna jomuga zuten itxialdi-guneak ziren emakumeentzat eta adinez txikikoentzat, gehienak pobreak, eskaleak edo prostitutak ziren, eta eguna etxeko lanekin lotutako tailerretan eta otoitzean ematen zuten. Ikerlari zenbaiten iritziz (Burillo, 1999; Matthews, 2003; Blázquez eta Ramos, 2011), hala ere, aurreko itxialdi-etxeetan baino nabarmenagoak izan ziren bai erlijioaren bai moralaren garrantzia, jagoletza eta erregimenaren zorroztasuna. Inoiz ez bezala arautu ziren barne-sailkapenak eta jarrera
77 Hasiera batean, Gipuzkoako emakumeak Valladolideko eta Zaragozako Galera Etxeetan itxi zituzten; baina, geroxeago, gertuago zer edo zer izateko asmoa piztu zen, eta, lortu artean, Tolosako erietxe baten baitako gunea erabili zuten (Murugarren, 1995: 66-67). 78 XVIII. mendearen amaieran eta XIX. mendearen hasieran, zenbait erreformistak eraldaketak proposatu zituzten sistema penalean eta espetxe-sisteman, Europan eta Estatu Batuetan gertatzen ari ziren aldaketen ildoari jarraituta. Haatik, ez zituzten beraien helburuak erdietsi, zenbait arrazoi direla medio: instituzioen aldakuntzen moteltasuna, zailtasun ekonomikoak, komunikazio-eragozpenak, urbanizatze-prozesu geldoa, arrazoibide teologikoen eragina, etab. 1822ko Kode Penala izan zen askatasun-gabetzea zigor nagusitzat hartu zuen lehenengoa, baina, gehienetan, behartutako lanekin batera finkatu zuen, eta, gainera, ez zuen baztertu heriotza-zigorra, ezta desterrua, deportazioa edo lotsabide publikoa ere. Dudarik gabe, Espainian motelagoa izan zen lege absolutistekiko haustura; eta, hortaz, zuzentasun-ideiak ez ziren XX. mendearen hasierara arte nagusitu (Almeda, 2002: 70-71). Eraldaketaren eragile garrantzitsuenetako bat Concepción Arenal izan zen. 1863. urtean Espetxeetako Bisitari Nagusi izendatu zuten urtebetez, eta 1868tik 1872ra emakumeentzako Zentzabide Etxeetako Ikuskatzaile izan zen. Berak ezagututakoa oinarri hartuta, hainbat aldaketa sustatu zituen, kasurako, atxiloen prestakuntza defendatuta. Euskal Herrian, aldiz, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea izan zen erreforma-asmo ilustratuen bultzatzaile garrantzitsuena (Bazán eta Ibáñez, 2000: 31-32). 79 Jatorrizkoan, Casas de Corrección; horrenbestez, bertan zeuden emakumeei corrigenda esaten zitzaien (Martínez Galindo, 2002).
«egokiak» zein «desegokiak» kudeatzeko neurriak. Bestalde, aurrenekoz atxiki zituzten emakumeen espetxeak Presondegien Zuzendaritza Nagusian, gizonenekin batera80. Edonola ere, benetako eraldaketa esanguratsuak II. Errepublikaren garaian gertatu ziren; zehazki, 1931n, Victoria Kent legelari eta politikari errepublikarra Kartzelen Zuzendari Nagusi izendatu zutenean. Izan ere, espetxe-sistema leuntzeko ahalegin aipagarriak egin zituen, besteak beste, ondorengo neurriak ezarrita: baldintza kaskarrak zituzten zentroen uztea; zigor-zelden desagerpena; girgiluen, kateen eta gisako burdin-loturen ezabapena; 70 urte zituzten giltzapetuen kaleratzea; askatasuna lortzekotan zeudenen baldintzapeko irtetea; kexak jasotzeko buzoiak; zentsurarik gabeko prentsa; janarirako aurrekontu handiagoa; erizaindegietako berokuntza; eskolak zein soldatapeko tailerrak; baimenak; bisita intimoak; gurtza-askatasuna zein elizkizunetara joateko betebeharraren kentzea; etab. Emakumeek eguneko ia ordu guztietan josten jarraitu bazuten ere, Kentek beraien egunerokotasuna nabarmenki aldarazi zuen, hiru egitate bultzatuta: lehenik eta behin, emakumeentzat espresuki egindako lehen presondegi «modernoaren» eraikuntza sustatu zuen81; bigarrenik, 3 urte baino gutxiagoko haurrak amekin kartzelan egoteko aukera eman zuen; eta, azkenik, erlijio-ordenak espetxeetako aginpidetik kendu zituen82, eta presondegiak administrazio zibilaren esku jarri, eguneroko kudeaketarako emakumezko funtzionarioak sortuta83. Dena den, asmo berritzaileek gutxi iraun zuten, Kentek kargua hartu eta hamalau hilabeteetara dimisioa aurkeztu baitzuen, bere alderdikideen bermefaltaren kausaz (Almeda, 2002: 119). Hurrengo hamarkadetan izugarri larriagotu zen presondegien barruan itxitakoen egoera, 1936ko altxamendu faxistak hasitako gerra zibilaren eta, batez ere, ondorengo diktadura frankistaren ondorioz. Gerraurreko urteetan espetxeratutako emakumeak oso gutxi ziren eta gehienak ebasketan, lapurretan edota maulan aritzeagatik zeuden preso, baten batzuk «haien sexuaren berezko delituengatik»84 ere egonik. Gerraostean, aldiz, kartzelak inoiz
80 1846an gertatu zen gizonentzako eta emakumeentzako presondegien bateratze administratiboa. 81 Madrilgo Ventasko espetxearen eraikuntza bultzatu zuen, hain zuzen. 82 Edonola, erlijio-ordena gehienek asistentziazko lanetan jarraitu zuten. 83 Konkretuki, Espetxe Zerbitzuetako Emakumezkoen Atal Laguntzailea eratu zuen. Bertan lan egiteko, kriminologia eskolan ikastaro bat egin behar zen eta, ondoren, oposizioak gainditu (Blázquez eta Ramos, 2011: 17). Gizonen kasuan, 1881etik zeuden funtzionarioak presondegietan (Hernández Holgado, 2011b: 199). 84 Horrelaxe izendatzen ziren prostituzioa, ohaidetza, abortua, umeen abandonatzea, adulterioa eta beste zenbait delitu.
ez bezala masifikatu ziren85, eta giltzapean sartu zituzten ia emakume guztiei delituzko ekintza politikoak leporatu zitzaizkien. Batzuetan Errepublikan eta gerran aktiboki parte hartutakoak izan ziren. Baina, besteetan, horrelako parte-hartzea izan zutenak beraien senide gizonak izan ziren (Hernández Holgado, 2013: 165). Testuinguru horretan hartu zuen indarra emakume preso «politikoen» eta «arrunten» arteko banaketak, ordura arte ez baitzen halako bereizterik egiten. Lehenen delituzko ekintza ohikoenak «matxinadari laguntza», «matxinadari atxikimendua» eta «matxinada militarra» ziren (Jiménez et al., 2012: 209); bigarrenenak, nolabait ere, gaineratiko guztiak: jabetzaren kontrakoak zein «moralaren eta ohitura onen aurkakoak» edo bestelakoak. Ez ziren beti elkarrekin egon kartzelatan86, baina askotan horrela gertatu zen; eta, harreman anitzak egonda ere, ohizkoak izan ziren beraien arteko tentsioak. Izan ere, diktadurak emakume «gorrien» irudi negatiboa zabaldu nahi zuen, aditzera emanda «lizunak», «ezmoralak» bezain «lotsagabeak» zirela (Osborne, 2012: 124); eta preso politikoek, horri aurre egiteko, preso arruntekiko aurkaritzan azpimarratu zituzten beren ustezko «nagusitasun morala» zein estatus berezia87. Frankismoaren ezarpenarekin hainbeste areagotu zen atxiloen kopurua, ezen presondegi berriak inprobisatu behar izan baitziren; eta, hala ere, pilaketa ikaragarria izan zen. Egia esateko, bizi-baldintzak ezin txarragoak izan ziren, oso arruntak izan zirenez gero gosea, desnutrizioa, zikinkeria, sendagaien gabezia, baita tuberkulosiaren, sarnaren zein zorrien izurriteak ere (Juliano, 2011: 25). Ezinbestean, murruen artean, emakume eta haur asko gaixotu eta hil egin ziren, sekula ez bezalako espetxe-hilkortasuna gertatuta (Hernández Holgado, 2013: 162); erregimeneko propaganda egokiro zainduta zeudela sinestarazten saiatzen zen arren. Kontrola zein tratua nabarmenki gogortu ziren (Vinyes, 2002, 2005), eta mojen esku gelditu ziren berriro ere zaintza eta jagoletza, ohizko bilakatuta erasoak, umiliazioak eta mehatxuak88. Ordena erlijiosoekin batera, elizkizunak zein errezoak ere
85 Datu ofizialen arabera, 1934an, Espainiako Estatuan espetxean zeuden emakumeak ez ziren 500 ere; 1940an, aldiz, 23.000 inguru ziren (Hernández Holgado, 2013: 161). 86 Kasurako, prostitutak maiz aparte egon ziren, frankismoan «eroritako emakumeentzako» eta «bizimodu desegokia» zutenentzako kartzela bereziak egin baitziren zenbait hiritan (Blázquez eta Ramos, 2011: 95). 87 Esaterako, sexualitatea izan zen emakumezko preso politikoek erabili zuten tresnetako bat arruntekiko distantzia adierazteko, baita haien modukoak ez zirela nabarmentzeko ere (Osborne, 2009). Antza denez, masturbazioa nahiz lesbianismoa erlatiboki ohikoak ziren preso arrunten artean, eta politikoek horrelako praktika guztien gaitzespen zorrotza egin zuten, «ahuldadeak» zirelakoan, espetxe-zuzendaritzari presoak manipulatzeko aukera ematen zietelakoan, eta «nazkagarriak» edota «gaixoberak» zirelakoan (Hernández Holgado, 2011a: 791-792). Batzuetan, moja kartzelazainei horrelako jardunbideak zituzten atxiloen berri ematera ere iritsi ziren (Juliano, 2012: 269). 88 Julianoren iduriko, mojek abusu eta bidegabekeria itzelak burutu zituztela ukaezina den arren, behar baino hedatuagoa dago gizonezkoen kartzeletako funtzionarioak baino «okerragoak» izan zirenaren ustea.
bueltatu ziren, generizatze zorrotza bezalaxe. Esaterako, 1943an, Familia Eskola ezarri zuten mojek eta Falangeko Sección Femeninako kideek; 30 urtetik beherako presoentzat derrigorrezkoa zen, helburua «behar bezalako etxe katolikoa» nola gauzatu irakastea izanik, besteak beste, honako gaiak landuta: josketa, jantzigintza, sukaldaritza, familia, aberria, erlijioa, etab. (Alvarado, 2012: 173). Era berean, «beren sexuarentzat egokiak» ziren tailerretan ere lan egiten zuten presoek; eta, batzuetan, diru-iturriak izan zitezkeen, xumeak betiere89, nahiz eta beraien jomuga nagusia zigorra luditzeko tresna izatea zen. Funtsean, atxilo kopurua hain zen altua, non kontrolaezina zen diktadurarentzat; eta, testuinguru horretan, ezinbestekoak bilakatu ziren kartzelak gutxika husteko bideak, horietako bat lana izanda, bi lanegunek zigor-egun bat kentzen baitzuten90. Aldi berean, presoen seme-alabak ere joan ziren espetxeetatik desagertzen; beraien kasuan, askotan, gurasoek onartu gabeko adopzioak gertatu zirelako91 (Jiménez et al., 2012: 208). Hego Euskal Herrian, gerraurrean, bi ziren emakumeak preso hartzen zituzten kartzelak: Larrinagakoa Bilbon eta Ondarretakoa Donostian. Ondoren, atxilo kopuru izugarrizkoak zirela eta, espetxe gehiago jarri zituzten martxan; eta horrela sortu ziren Orue txaletekoa Bilbon, Nevers mojen komentukoa Durangon, Saturrarango hondartzakoa Mutrikun eta Karmelo ikastetxekoa Zornotzan92. Seguruenik, guztien artean ezagunena Saturrarangoa
Antropologoaren ustez, emakumeen balizko «berezko perbertsioari» buruzko sinesmenean dago azalpena; ideia horiek pentsarazi baitute boterea lortzen duten emakumeak gizonak baino are eta krudelagoak direla (Ibidem: 263). 89 Teorikoki, egindako lanagatik soldata jasotzen zuten emakume presoek, baina «borondatez» diru guztia edo kopuru oso altua ematen zieten mojei (Alvarado, 2012: 174). 90 Lan eginez penak luditzearekin batera, presondegiak husteko bideak izan ziren indultuak eta zigorraren kommutazioak, baita exekuzioak ere. Horrela, 1940tik aurrera, gizon nahiz emakume atxiloen kopuruak gutxiagotzen hasi ziren, poliki-poliki (Jiménez et al., 2012: 207). Edozelan ere, ohargarria da, printzipioz, gizonentzat pentsaturiko neurriak izan zirela guztiak. Esate baterako, lanaren bidezko luditzearen kasuan, gizonak izan ziren onuradun nagusiak, emakumeen tailerrak, askotan, ez zirelako «lantzat» hartzen; eta, horrez gain, luditzea lortu ahal izateko betebeharren artean analfabetoa ez izatea zegoelako –garai hartan, emakumeen herena baino gehiagok ez zekienean ez idazten ez irakurtzen–. Egoera ez zen serioski aldatu 1960ko hamarkadaren amaierara arte, zigorra luditu ahal izateko, emakumeen espetxe-zereginak gizonen lanekin parekatu zirenean. Era berean, orduko sistema progresiboak ere diskriminatu zituen emakumeak. Izan ere, erregimen irekia eskuratzeko aukeren artean, kartzelatik kanpo enplegua aurkitzea zegoen, baina horrek, praktikan, emakume asko baztertzen zituen, etxeko lanak zein erregularizatu gabekoak ez zirelako aintzat hartzen (Mapelli, Herrera eta Sordi, 2013: 64-65). 91 Antonio Vallejo-Nágera psikiatra frankistaren usteen arabera, marxismoa eta gutxiagotasun mentala hertsiki erlazionatuta zeuden, eta haurrak amen balioekin «kutsatzea» ekiditeko metodo hoberena beraiek bereiztea zen (González eta Barinaga, 2010: 70). 92 Behin behineko presondegi horien artean, luzaroen erabili zena Saturrarangoa izan zen. Orue txaletekoa 1939. urtean itxi zuten, Nevers komentukoa 1940an eta Karmelo ikastetxekoa 1943an (Ibidem: 66). Larrinagako eta Ondarretako espetxeen kasuak bestelakoak izan ziren. Larrinagakoa 1871tik 1967ra egon zen irekita, Basauriko espetxea eraiki eta hurrengo urtera arte; 1897tik emakumeentzako pabiloi berezia zuen, herritarren artean «Galera Etxe» izendatu zena (Villa, 2008-09-14). Ondarretakoa 1890etik 1948ra erabili zen, Martuteneko presondegia ireki zuten arte; emakumeak eraikinaren hirugarren solairuan egon ziren (Egaña, 2012: 18).
da, milaka emakume egon baitziren bertan preso93, beraien seme-alabekin batzuetan94, 1938tik 1944ra presondegi bezala erabilitako eta garai batean hotel-bainuetxe izandako hainbat eraikinetan95. Eskuarki, bertan bizitakoa gainerako kartzelatan gertatutako gauza bera izan zen: pilaketa, gosea, gaixotasunak, heriotzak96, irainak, umeen desagerpenak, etab. Ustelkeria ere presente egon zen, zuzendaria zein moja-taldearen burua97 kargutik kendu baitzituzten, presoei eman beharreko janaria beste batzuei saltzeagatik (Ibidem). Diktadura amaituta, trantsizioaren urteetan espetxe-aldakuntza aipagarriak gertatu ziren. 1975eko indultuak hainbat preso utzi zituen aske eta 1976ko amnistiak ia atxilo politiko guztiak kaleratu zituen, eta gelditzen ziren gutxi horiek hurrengo urtean zehar hartutako neurrien bidez atera ziren. Alabaina, amnistia bakarrik politikoentzat izateak dezepzio ikaragarria eragin zuen preso arrunten artean, eta, hortaz, borrokarako mobilizatu zituen (Lorenzo, 2013). Beraien kaleratzea eta erreforma penala nahiz espetxekoa aldarrikatu zuten, eta beraien burua preso «sozial» izendatzen hasi ziren, giltzapean zituena jendarte bidegabe bezain desorekatua zela salatuta, eta frankismoko lege zorrotzen arabera izan zirela epaituta azpimarratuta (Rivera, 1996: 102-103). Hasiera batean, beraien ekimenak baketsuak izan ziren; parlamentuaren gehiengoak indultu orokor baten aukera errefusatu eta gero98, ordea, gatazkak eta indarkeria areagotzen hasi ziren (Malventi eta Garreaud, 2008b: 7). COPEL Presoak Borrokan Koordinakundea99 buru zela, Estatuko ia kartzela guztietan, baita Euskal Herrikoetan ere, arruntak izan ziren gose-grebak, besoa besoaren
93 Datuak ematea zinez zaila bada ere, Saturrarango emakume atxiloak 1940an 1.500-1.600 inguru zirela kalkulatu da eta, guztira, 1938tik 1944ra, 3.000-4.000 inguru izan zirela (González eta Barinaga, 2010: 5; Ugarte, 2011: 270). 94 Ez dago umeen kopuruari buruzko datu ofizialik, baina aipatu izan da 1940an 70-80 bat zirela (Ugarte, 2011: 270). 95 XIX. mendean hotel-bainuetxe izan ondoren, eraikin-multzoa seminario bihurtu zuten XX. mendearen hasieran eta Eusko Gudarostearen kuartel gerra zibilean (Jiménez et al., 2012: 207). 96 Iturri batzuen arabera, 120 emakume eta 57 haur hil ziren (González eta Barinaga, 2010: 67), eta, beste batzuen arabera, 116 emakume eta 56 haur (Jiménez et al., 2012: 208). Ohargarria da, 1940an, kartzelak erabiltzen zuen ur-andela kutsatu egin zela eta tifus-izurritea jazo zela; horren ondoriozko heriotzak hain ugariak izan ziren, ezen Mutrikuko udalak herriko hilerria handitu behar izan zuen (Ugarte, 2011: 272- 273). 97 Mesedetako ordenako mojek kudeatu zuten espetxea. 98 1978an, Juan María Bandrés eta Lluís Maria Xirinacs senatariek preso sozialentzako indultu orokorra gauzatzeko proiektua aurkeztu zuten parlamentuan. Ekimenak, ostera, ez zuen aurrera egin, gehiengoak errefusatu zuelako, batik bat, talde kontserbadoreen presioa zela eta (Lorenzo, 2013: 242-243). 99 COPEL Presoak Borrokan Koordinakundea 1976an sortu zen Carabancheleko presondegian (Madril), eta, hainbat kartzelatan komisioak eratu ondoren, 1982an gelditu zen bertan behera. Amnistia eta espetxesistemaren erreforma helburu, antolatutako preso sozialek osatu zuten mugimendua, eta, esate baterako, honako neurriak exijitu zituzten: presoen esplotazioaren amaiera, tratu txarren desagerpena, zigor-zelden indargabetzea, senideekin eta lagunekin komunikazio askea, elikadura osasuntsua, etab. (Lorenzo, 2013). Mugimenduak Euskal Herriko espetxeetan izan zuen bere oihartzuna; baita emakumezkoen batzuetan ere, nahiz eta, nagusiki, gizonek osatutako mugimendua izan zen eta ez zuten inoiz egin emakumeen egoerari buruzko eskaerarik.
gaineko grebak, plantoak, zauritze kolektiboak, instalazioen hondatzea zein matxinadak; eta kalean ere preso sozialen aldeko ekintzak egin ziren. Espetxe Erakundeen erantzuna, baina, errepresioa izan zen: jipoiak eta isolamendua. Hala, indarkeria etengabe areagotu zen, 1978an bi erailketa gertatu arte: alde batetik, Agustín Rueda preso anarkistarena100, eta, bestetik, bakarrik egun batzuetako aldearekin, Jesús Haddad Espetxe Erakundeetako Zuzendari Nagusiarena101. Gertaerok espetxe-sistemaren presako erreforma eragin zuten eta, beraz, Espetxe Erakundeetako hurrengo Zuzendari Nagusiak, Carlos García Valdések, Espetxeei buruzko Lege Organiko Orokorraren proiektua prestatu eta aurkeztu zuen; 1979an talde parlamentario guztiek onartu zuten (Rivera, 1996: 104) eta, aurretik esan moduan, 1981eko Espetxe Araudiarekin osatu zen. Euskarri juridiko berriek aldaketa zenbait ekarri zizkieten emakume presoei; kasurako, mojak desagertu eta funtzionarioak bueltatu baitziren emakumezkoen presondegietara102 (Juliano, 2011: 38). Alta, jarraian ikusiko dugunez, bestelako gabeziak, hutsuneak nahiz arazoak gertatu dira.
3.2. Espetxe-egoera gaur egun: zigorrak eta genero-diskriminazioak miran Marga Aguilera (2011) abokatuaren moduko zenbait egilek aipatu dute, kartzelaratzean, emakumezkoek zigor hirukoitza topatu ohi dutela: soziala, pertsonala zein espetxekoa. Aurreneko bien inguruan eman dira dagoeneko zertzelada batzuk, alde batetik, eredu nagusiei muzin egitearen ondorioz, emakume delitugileek gizarte-gaitzespen handiagoa pairatzen dutela esanda; eta, bestetik, itxialdia sufrimendu, samin eta kezka sakonez bizi dutela azalduta, erruduntasun-sentimendu itzela eragiten dienez maite dituztenengandik eta haien ardurapean daudenengandik urruntzeak –ama direnen kasuan, batez ere, semealabengandik aldentzeak–. Espetxe-zigorrari dagokionez, kondenaren nolakotasuna eta
100 Funtzionario batzuek hil zuten Agustín Rueda, 1978ko martxoaren 14an, Carabancheleko espetxean. 101 GRAPO Urriaren Leheneko Erresistentzia Talde Antifaxistak hil zuen Jesús Haddad, 1978ko martxoaren 22an. 102 Hala ere, aipagarria da batzuetan funtzionarioen itzulerak ez zituela mojak berehalakoan desagerrarazi. Esate baterako, Martuteneko espetxeko adibidea dugu. Santa Ana kongregazioko mojak 1939an hasi ziren Ondarretako kartzelan lanean, bereziki, emakume presoen departamentuan, ekonomatuan, sukaldean eta erizaindegian. Geroago, Martuteneko presondegia zabaldu zenean, 1948. urtean, lekualdatu egin ziren, bizitokia bertan finkatuta, beraien asistentziako lanarekin jarraitzeko. Ez ziren bertatik behin betiko joan 2014. urteko azarora arte, hau da, Espetxe Erakundeek alde egin behar zutela erabaki zuten arte, mojak zituen Estatuko azken kartzela izanik (Olabarri, 2015-02-22).
baldintzak izan behar ditugu kontuan103, kartzela-sistema emakumeentzat erabat sexista, androzentrikoa zein diskriminatzailea dela oinarritzat hartuta. Presondegien artean alde nabarmenak egonda ere, sistema genero-bereizkeriaz josita dago. Azken finean, botereegitura eta eredu hegemonikoen sostenguarekin zerikusi estuan, genero-rol tradizionalak eta harreman hierarkikoak (bir)sortzen ditu; horrela, gizarte-desorekak zein emakumeen zaurgarritasuna handiagotuta (Cruells eta Igareda, 2005; Arbelaitz et al., 2012). Hasteko, emakume presoen zentroei, azpiegiturei eta instalazioei erreparatu behar diegu. Izan ere, beraientzako zentro gutxiago daude eta, beraz, dispertsio geografiko handiagoa jasaten dute; askok zigorra beraien errotze- edota afektu-inguruneetatik urrun bete behar izaten dute, arautegiak finkatutakoaren aurka104. Preso sozialen kasuan105, bereziki larria da lehen graduan dauden emakumezkoen egoera, baita seme-alabekin bizikide izan nahi dutenena ere106. Oso urriak dira haientzako moduluak, eta Euskal Herrian ez dago bat bera ere. Aipatutakoa gutxi balitz bezala, kondenaren azken faseak erdiaskatasunean egiteko aukera material gutxiago ere dituzte, haien bizilekuetatik gertuko azpiegitura eta instalazio egokien gabezia dela kausa (SGIP, 2009a: 3). Halaber, espetxeratutako emakume gehienak printzipioz gizonentzat soilik diseinaturiko presondegietan daude, eta, ondorioz, ia denak gizonen kartzelei erantsitako hala-holako guneetan daude; bada, eremu osoaren zati txikia hartzen duten eta nolabait egokitu diren
103 Egile zenbaitzuen aburuz (Manzanos eta Balmaseda, 2003; Ugarte, 2003; Piñeiro, 2010), kondenaren konplitzeaz haratago, espetxe-arautegia hartu behar dugu aintzat, genero-diskriminazioak bertan hasten direlakoan. Espetxeei buruzko Lege Organiko Orokorrean zein Espetxe Araudian gutxi dira emakumezko presoei egindako aipamenak, eta, oro har, honako alderdiak jasotzen dituzte: gizon eta emakume presoen arteko bereizketa nahiz bereizketa eza (Espetxeei buruzko Lege Organiko Orokorraren 8.3., 9.1. eta 16.a. artikuluak, eta Espetxe Araudiaren 99.3. eta 168. artikuluak); haurdunaldia, erditzea, edoskitzea eta semealabekiko harremana (Espetxeei buruzko Lege Organiko Orokorraren 29.e., 38. eta 43.3. artikuluak, eta Espetxe Araudiaren 17., 72.2., 133.2.e., 151.c., 178., 209.1.2., 213.1., 226.3. eta 254.3. artikuluak); eta etxeko lanak (Espetxe Araudiaren 82.2. artikulua). 104 Espetxeei buruzko Lege Organiko Orokorraren 12. artikuluaren arabera, «zigortuen deserrotze soziala ekidin» behar da. 105 Preso sozialen kasuaz harago, EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kideek urteetan dispertsioa modu sistematikoan jasan dutela esan beharra dago (Amnistiaren Aldeko Mugimendua, 2009). 106 Espetxeei buruzko Lege Organiko Orokorraren 38. eta Espetxe Araudiaren 17. artikuluen arabera, 3 urte baino gutxiagoko haurrak dituzten emakume presoek kartzelan beraiekin batera egoteko aukera dute, zenbait baldintza beteta. Horretarako, Espetxe Erakundeek zenbait aukera eskaintzen dituzte: Amentzako Barneko Unitateak eta Kanpoko Unitateak; Amentzako Mendeko Unitateak; eta, salbuespen moduan, puntualki umeak onartzen dituzten Emakumeen Departamentuak (SGIP, 2009b, 2010a). Gizonen kasuan, ordea, ez dago horrelako ezer, eta aukera bakarra Madril VI presondegian dagoen Familia Unitatea da, bikotekide biak atxilo dauden kasuetarako; izan ere, zentro horretan gurasoak 3 urte baino gutxiagoko seme-alabekin bizikide izan daitezke, baldin eta segurtasuna eta umeen zaintza egokia bermatzen badute (SGIP, 2010a: 25). Edonola, hainbat lanek (Naredo, 1999, 2007; Yagüe, 2005, 2006, 2010; Townhead, 2006; Igareda, 2009; Vara, 2011; García Idiakez, 2013; Gea, Domínguez eta Sádaba, 2014) erakutsi dute espetxeetan bizi diren haurren egoera oso konplexua dela, baliabideak urriak eta desegokiak direla, baita gurasoek –amek, bereziki– kezka, buruhauste eta zalantza handiak izaten dituztela ere.
espazioetan egon ohi dira, oro har, bizigarritasun-baldintza okerragoak izanik. Baina, alderdi horiei dagokienez ez ezik, desabantailak pairatzen dituzte jasotako arretan zein zentroaren barne-antolaketan ere. Gizonezkoak kopuruan gehiago direla aitzaki hartuta, espetxe-plangintza eta kudeaketa beraiei zuzenduta dago batik bat, gizonen beharrei edo eskakizunei emanda lehentasuna (Ibidem: 4). Horrela, emakumezkoentzat langile zein baliabide ekonomiko eta material urriagoak daude, eta horrek ondorengoa esan nahi du: hezkuntzarako aukera gutxiago, tailer produktibo zein hezigarri, eta kultur-, kirol- edota aisialdi-jarduera gutxiago bezalaxe, hainbat eremu eta zerbitzu usatzeko mugekin batera (Almeda, 2003: 39-40). Ezin dugu inola ahaztu ere ez, emakumezkoentzako espazioak txikiagoak izaterakoan, presoak ez direla profil sozialen eta kriminologikoen arabera bereizten, behin eta berriro urratuta espetxe-arautegia107. Beraz, gune berean elkarrekin daude kartzelan lehenengoz daudenak zein aurretik egon direnak, prebentiboak eta zigortuak, delitu anitzen egileak, eriak eta osasuntsuak, gazteak eta adinduak, etab. Horrelako sailkapen-eza derrigorrean kaltegarria den galdegin dezakegun arren, batzuetan gatazken sorburu dela adierazi izan da. Egia esan, emakumeen arteko elkarbizitza, normalean, nahiko lasaia da eta benetako agresibitatea oso txikia, baina egiazkoa da tentsioak piztu ohi direla ere, hautatu ez diren kideekin egunero bizikide izan eta ia dena partitu beharraren kausaz; are gehiago, eremu txikiak zein gehiegi betetakoak izan ohi direla kontuan hartzen badugu (Aguilera, 2011: 116). Masifikazioa eta pilaketa arruntak dira kasik presondegi guztietan108 eta, batez ere, emakumeen moduluetan (Almeda, 2003: 40). Bigarrenik, emakume presoak «etxekotzeko» eta «feminizatzeko» saialdiei heldu behar diegu (Almeda, 2003, 2007). Alde batetik, eta salbuespenak salbuespen, emakumezkoei eskainitako ikastaro zein jarduera aunitzek bat egiten dute tradizionalki femeninotzat jo den rolarekin; eta, hortaz, oso ugariak eta arruntak dira ondorengo tailerrak: makillajea, estetika, ile-apainketa, jostea, jantzigintza, broderia, eskulanak, pintura, zeramika, etab. Bestetik, irakaskuntza ofizialari eta tailer hezigarriei dagokienez, emakumezkoen jarrera aktiboagoa izan ohi da, proportzionalki gizonezkoak baino gehiago matrikulatzen baitira
107 Espetxeei buruzko Lege Organiko Orokorraren 16. zein Espetxe Araudiaren 99. artikuluei jarraituta, presoak profilen arabera sailkatu behar dira, honako irizpideak aintzat hartuta: adina, aurrekariak, egoera fisikoa zein burukoa, eta tratamenduaren beharrak. 108 Espainiako Estatuko berrogeita bost presondegitan burututako SINDISCRIP Espetxe Diskriminazioen Adierazleen Sistema ikerketaren arabera, 2010ean, %178koa zen batez besteko pilaketa (Del Val, 2012a: 10).
horrelakoetan (SGIP, 2014: 112); baina zailtasun handiekin topo egiten dute, baldintzak, espazioak eta baliabideak desegokiak eta eskasak direnez gero (Ayuso, 2001: 81). Tailer produktiboen kasuan, ikus dezakegu presondegietan enplegua duten emakumeen kopurua areagotuz joan dela eta, gaur egun, antzekoak direla soldatapean lanean dauden gizonezkoen eta emakumezkoen tasak. Alabaina, horrek ez du esan nahi ezberdinkeriak desagertu direnik. Izan ere, soldaten arteko diferentzia handiagotu egin da, emakumeak okerren ordaindutako lanetan daudenez gero109 (Viedma eta Frutos, 2012: 103); horiek, gehienetan, etxeko lanekin eta zaintza-lanekin lotutakoak izanik. Emakumeek egindako enpleguen ia hiru laurdenak espetxe-zerbitzuak110 eta zeregin laguntzaileak dira; hau da, zehaztugabeko eta prestakuntza txikiko lanak (SGIP, 2009a: 18). Oro har, gizonezkoen moduluentzat errefusatutakoak dira; gaizki ordaindutakoak, espezializazio urrikoak edo zailtasun handikoak izateagatik (Almeda, 2003: 49-50). Beraz, emakume presoen lanek ez dute balio gehiegirik kalean enplegua aurkitzeko, eta, gainera, nahiko zaila da halako lan-esperientzia egiaztatzea. Ordaindutako lana topatzeko teknika zein tresna aproposik gabe (Ibidem: 51), oso gutxi dira –eta gizonak baino gutxiago dira– nolabaiteko enplegu egonkorra lortzen dutenak, eta, zer edo zer egitekotan, gehienbat, erregularizatu gabeko jarduerak izaten dira (Elías eta Manzanos, 2001; De Alós-Moner et al., 2011; Esteban et al., 2014). Hirugarrenik, garrantzitsua den beste alderdi bat emakume presoen kontrolari dagokiona da. Izan ere, egitateek erakusten dutenez, jagoletzaz arduratzen diren langileek, iritzi eta balorazio sexistak erabat barneraturik, diziplina zurrunagoa darabilte emakumeekin, eta esanekotasun eta sumisio handiagoa exijitzen diete. Hala, modu zorrotzagoan zehatzen dituzte, baita gehiagotan ere; eta, hortaz, gizonak baino gatazkatsuagoak ez izanagatik ere, proportzionalki zigor eta diziplinako espediente gehiago izaten dituzte111 (Viedma eta Reviriego, 2012: 200). Bestalde, erabaki asko hartzeko ezintasuna eta erantzukizuneza nagusi dira kartzelaldian, autonomia-galera nabarmena eraginda (Imaz, 2007: 192). Azken batean, eta berriro ere espetxe-arautegiak dioenaren kontra, lehentasuna ez dago
109 SINDISCRIPeko emaitzak erabilita, 2010ean, emakumeen batez besteko soldata 180 eurokoa zen eta gizonena 224 eurokoa (Viedma eta Frutos, 2012: 103). 110 Besteak beste, espetxe-zerbitzuak dira sukaldaritza, okintza, garbiketa, etab. 111 Kasurako, SINDISCRIPeko datuen arabera, 2010ean, emakumeen zigorrak kasik gizonen bikoitza izan ziren, eta, gainera, zorrotzago zehatu zituzten. Emakumeen kasuan, zigor oso larriak %24,36 ziren eta larriak %59,22. Gizonen kasuan, %22,19 eta %48,08, hurrenez hurren (Viedma eta Reviriego, 2012: 199200).
ustezko «tratamenduan», segurtasunean eta jagoletzan baizik, ia baliabide guztiak azken bi esparru horietarako baitira (Arnoso, 2005: 46; Ormazabal, 2014: 137). Laugarrenik, kontrolaren gaiari lotuta, neurrigabeko medikalizatzea aipatu behar da. Oro har, preso dauden emakumeei gizonei baino lasaigarri, antidepresibo eta antsiolitiko gehiago errezetatzen zaizkie112; eta dirudienez, justifikatu egiten da emakumeei buruzko ideia naturalizatzaileekin eta estereotipatuekin, aditzera emanda «berez» histerikoak eta ezegonkorrak direla, gizonak baino emozionalagoak eta irrazionalagoak (Almeda, 2003; Mountian, 2007; Carrizo, Gutiérrez eta Tapia, 2013). Alta, espetxeratutako emakumeen gehiegizko medikalizatzea gertatzen dela esatean, ez da ukatu nahi kartzelan osasunarazoak daudenik, begi-bistakoa baita itxialdiak ondorio psikologiko zein fisiko benetan larriak dituela. Aitzitik, tratamenduak, baliabideak eta zerbitzuak ezegokiak direla islatu nahi da; oso arruntak direlako, besteak beste, ondorengo osasun-arazoak: antsietatea, depresioak, fobiak, legezko nahiz legez kanpoko drogen kontsumoak, nork bere buruari egindako zauriak, suizidioak zein suizidio-saialdiak, buruko gaitzak, elikadura-arazoak, ikusmenaren eta entzumenaren galera, arazo ginekologikoak, buruko minak, etab. Arazo horiek guztiak tratatzerakoan, gabeziak oso agerikoak dira, eta, kritika nagusiak kontuan hartuta, ez dago langile nahikorik, zaila da espezialistarengana joatea, arreta eskasa zein irregular samarra da, diagnosi okerrak egiten dira, kartzela askotan ez dago ginekologiazerbitzurik, sobera erabiltzen dira ibuprofenoa bezalako farmakoak eta, hori gutxi balitz bezala, urria da osasunari buruzko informazioa (Del Val, 2012b: 132-134). Bosgarrenik, emakume presoek espetxe-murruetatik kanpokoekin dituzten harremanena da aintzat izan beharreko beste gai garrantzitsu bat. Esparru honetan argitzekoa da, oro har emakumezkoek gizonezkoek baino bisita gehiago izaten dituzten arren113 (García de Cortázar eta Gutiérrez, 2012: 151), erlazioen haustura handiagoa ere bizi dutela, atxilo egotearen kausaz. Espetxean sartzean bikotekidea zutenen kasuan, emakumeek gizonek baino sostengu eta laguntza ekonomiko gutxiago izan ohi dute, eta, gainera, gehiagotan amaitzen dira beraien bikote-erlazioak (Aróstegui et al., 2008; De Miguel, 2010, 2012, 2016; Etxebarrieta, 2013). Ama direnei dagokienez, askok familiako emakume baten114
112 SINDISCRIP ikerketa hartuta, 2010ean, psikofarmakoak hartzen zituzten emakumeak %36,5 ziren, eta gizonak %32,9 (Del Val, 2012b: 140). 113 SINDISCRIPeko datuekin jarraituta, 2010ean, bisitak jaso zituzten emakumeen %55,8k eta gizonen %40k (García de Cortázar eta Gutiérrez, 2012: 151). 114 Hainbat ikerketek erakutsi dutenez (OSPDH, 2006; Etxebarrieta, 2013), emakumeak dira, gehienbat, preso gizonezkoen zein emakumezkoen zaintzaz arduratzen direnak.
edota aitaren ardurapean dituzte seme-alabak; baina batzuek ez dute umeen zaintzaren erantzukizuna har dezakeen edo hartu nahi duen inor, eta, hala, tutoretza galtzen dute115. Gizon presoen egoera, aldiz, zeharo ezberdina da. Kasik guztiek haurrak amarekin utz ditzakete, eta, hala, tutoretzaren galera oso gutxitan gauzatzen da116 (Cruells, Igareda eta Torrens, 2005a: 83). Emakumeek giltzapean topatzen dituzten bidegabekerien zerrendarekin amaitzeko, ezin ditugu aipatu gabe utzi espetxe-langileen aldetik gertatutako erasoak117; bada, batzuetan, presoekiko tratu iraingarriak, eraso fisikoak zein psikologikoak eta abusuak egiten dira (Hernández, 2005, 2009; CPDT, 2014). Egia esan, oso gutxitan ematen dira horrelakoak ezagutzera eta ez dira kasik inoiz salatzen, zailtasunak zein gerta litezkeen errepresaliak direla eta118. Hala ere, badaude zenbait salbuespen, eta hortxe dugu, esaterako, Langraiz Okako kasua. Izan ere, 2009an epaitegietara iritsi zen, eta ebazpenak frogatutzat jo zuen kartzelako segurtasun-zuzendariordeak jazarpenak egin zizkiela bi emakume presori119, sexu-harremanen trukean espetxe-onurak eskainita. Horrela, bi urteko kartzela-zigorra, hamabi urteko gaitasungabetzea zein emakume bakoitzari eman beharreko 3.000 euroko kalte-ordainak ezarri zizkioten120 (Rejado, 2013-02-05: 13).
115 EAEn 1996an eta 2002an egindako ikerketa baten arabera, ama presoen %43,7k aitaren zaintzapean zituen seme-alabak, beste %43,7 batek beste senide baten ardurapean eta %12,6k erakunde publikoen tutoretzapean (Manzanos eta Balmaseda, 2003: 58). 116 Alemanian, Britainia Handian, Espainian, Frantzian, Hungarian eta Italian 2002tik 2005era egindako ikerketa bateko datuak erabilita, ama presoen %25k aitaren zaintzapean zituen seme-alabak, baina aita presoen %92k zituen amaren ardurapean. Bestalde, amen %12k galdua zuen tutoretza; aiten kasuan, aldiz, %2k (Cruells, Igareda eta Torrens, 2005a: 83). 117 Era berean, ezin dira aipatu gabe utzi EPPKko partaide askok inkomunikazio-aldian jasandako torturak (Barrenetxea et al., 2014). 118 Salatu diren ia kasu guztiak epaiketarik gabe artxibatu eta amaitutzat jo dira; eta, epaitegietara ailegatu diren gutxiak, gehienetan, funtzionarioen kontrasalaketa jaso dute, eta, hala, salaketa jarri duen presoaren aurkako zigor-epaiarekin bukatu dira (Gallego et al., 2010: 150-151). Ondorioz, tratu iraingarriak pairatu dituzten preso gehienek ez dute inolako salaketarik egiten, eta, hortaz, ezinezkoa da kasuen zenbatekoa ezagutzea (Del Cura, 2011: 54). 119 Lau emakumek jarri zituzten salaketak, baina epaileak bi baino ez zituen eman frogatutzat. Bosgarren batek sexu-hertsapenak eta abusuak baieztatu zituen, nahiz eta ez zuen salaketarik jarri nahi izan. Gizon preso batzuek ere salatu zituzten bestelako jazarpenak: mehatxuak, presioak zein xantaia ekonomikoak, kasu (Salhaketa, 2005). 120 Ezin da esan espetxeetan sexu-abusuak sistematikoki gertatzen direnik, baina, zalantzarik gabe, ezin ukatuzkoa da zorigaiztoz ohikoak direla. Horren erakusgarri, aipagarria da Langraiz Okako kasua ez dela Espainiako Estatuko Espetxe Erakundeen erantzukizunpean gertaturiko bakarra. Izan ere, jakina da azken urteotan sexu-abusuak jazo direla Madrid I (Alcalá de Henares, Madril) zein Madrid V (Soto del Real, Madril) presondegietan (Ceberio, 2010-06-17; La Rebelión de las Palabras, 2013-07-04; Tokata, 201402-14); eta, gaur egunean, Brieva (Ávila) eta Alcalá de Guadairako (Sevilla) kartzelatan ustez gertatutako sexu-hertsapenak ikertzen ari direla (Alsedo, 2015-01-27; Muñoz, 2015-07-02). Kasu horietan guztietan salaketa egin zuten emakumeek adierazi bezala, halako egoerei aurre egitea ez da batere erraza; zaila da salatzea, gertatutakoa frogatzea, balizko errepresalien beldurra gainditzea, baita mehatxuei eta hertsapenei
Behin diskriminazio zein bidegabekeria horiek guztiak zerrendatuta, ezin ukatuzkoa da kartzela-sistemak genero-desorekak handiagotzen dituela. Egitateen ebidentzia ikusi eta gero, Espetxe Erakundeek ere onartzen dute desberdinkeriak egon badaudela; eta, beraz, berdintasuna –zuzenean edo zeharka– helburu duten zenbait neurri jarri dituzte martxan. Horien artean aipagarriak dira Programa de Acciones para la Igualdad entre Mujeres y Hombres en el ámbito penitenciario (2009), Zentro Tipoen ereduaren araberako espetxe berrien eraikuntza, baita Modulu Terapeutikoen zein Errespetu Moduluen ezarpena ere. Teorian, ekimen horien jomuga nagusietako bat emakume atxiloen egoera hobetzea da; zehazki, beraien moduluak gizonenak bezalakoak bilakatzea eta prestakuntza-, lan- zein aisialdi-aukera berberak bermatzea. Haatik, autore zenbaitzuek dagoeneko adierazi dute neurri hauen eraginkortasunik eza. Izan ere, berdintasun-programa bertan behera dago 2011z geroztik, eta, halere, ez zen inoiz guztiz aplikatu, ezta behar bezalako jarraipenik egin ere121 (Ballesteros eta Almeda, 2015: 171); Zentro Tipoek berriro ere gizonezkoen eredua unibertsaltzat eta neutrotzat jo dute (Yagüe, 2007; Alvarado, 2012; Ballesteros, 2013a, 2013b), Modulu Terapeutikoek eta Errespetu Moduluek bezala122, ez baitituzte kontuan izan emakumeek pairatutako genero-bereizkeriak (Ballesteros, 2013a, 2013b; Ballesteros eta Almeda, 2015). Beraz, aldaketak eginda ere, ez dirudi ezer hobetu denik.
muzin egitea ere, jasaten dituzten zaurgarritasuna eta botere-asimetria direla eta (De Miguel, 2015-02-25). Horregatik, ez litzateke zentzugabea izango sexu-abusu gehiago izan direla pentsatzea. 121 Behar bezala gauzatu ez baziren ere, berdintasun-planak ondorengo ekimenak bultzatzea aurreikusten zuen: genero-diskriminazioen adierazle-sistema eta behatoki iraunkorra, lege-erreformak, espetxe-egitura berriak eta zaharren berrikustea, osasunaren sustapena, hezkuntza- eta lan-egoerak hobetzeko egitasmoak, indarkeria sexista lantzeko programak, familia-bitartekaritzarako programak, etab. Berdintasun-planaren eskutik etorri ziren emakumeentzako Errespetu Moduluak, Amentzako Kanpoko Unitateak eta indarkeria sexista jasan dutenentzako Ser mujer.eS (2010) programa. 122 Modulu Terapeutikoak eta Errespetu Moduluak, printzipioz, gizonentzat diseinatu zituzten; eta, hortaz, sortutako lehenak gizonezkoentzat izan ziren. Alta, une jakin batean, Espetxe Erakundeek eredu horiek Errespetu Moduluena, batik bat– emakumeen artean ezartzea sustatu zuten, portaera «otzanagoa» izan ohi dutenez, erraza izango zelakoan. Teorikoki, horrelako modulu batean egotea borondatezkoa da, alabaina, emakumeen kasuan sarri inposaketak gertatu dira. Izan ere, presondegi askotan emakumeentzako modulu bakarra dago, eta, hori Errespetu Modulu bihurtu denean, preso guztiek onartu behar izan dute –beste espetxe batera lekualdatuak izan nahi ez bazuten, behintzat–. Hainbat ikerlanek (Ballesteros, 2013a, 2013b; Ballesteros eta Almeda, 2015; Francés, 2015) adierazi dute emakumezkoen gaineko kontrola eta presioa gehiagotzen dutela, preso «onak» eta «gaiztoak» bereizten dituztela, baita eredu normatiboetatik aldentzen direnentzat baliabide eta aukera gutxiago daudela ere.
Aurreko atalburuan espetxeratutako emakumeek presondegietan bizi dituzten desorekak zein diskriminazioak soilik genero-ikuspegitik landu ondoren, bestelako desberdinkeriei eta desberdintasunei heldu nahi diet jarraian. Izan ere, preso hartutako emakumezkoen arteko aniztasuna benetan handia da; eta, horrenbestez, kartzelako beraien bizipenak edo esperientziak, hainbat zentzutan, diferenteak dira. Hortaz, premiazkoa da generoa beste kategoria batzuekin elkarreraginean ulertzea; behintzat, itxialdi penalak emakumeentzat zer esan nahi duen serioski jorratu eta aztertu nahi badugu. Zeregin horretan murgilduko naiz segidan, ahalik eta hurbilpen aberatsena lortzen ahaleginduta, analisi intersekzional sakona egin gabe bada ere. Lehen azpiatalean, kartzelatutako emakumeei buruzko trazu jeneral batzuk emango ditut, jaidura nagusiak aipatuta –betiere, gehiegizko orokortzea arriskutsua dela ahantzi gabe–; eta, ondorengoetan, presondegietan nabarmentzen diren taldeetara gerturatuko naiz, emakume atzerritarren, ijitoen zein droga-kontsumitzaileen
4.1. (Zuhurki hartu beharreko) irudi orokorra Kartzelatutako emakumeei buruzko zertzelada nagusi batzuk lagungarriak izan daitezke beraien nondik norakoetara hurbiltzeko nahiz beraien istorioak edota ibilbideak hobeto ulertu zein aztertzeko. Nolanahi ere, bistan dago «emakume preso» izendatzen ditugun horiek anitzak eta askotarikoak direla; eta, era berean, beraien nolakotasuna orokortzeak hainbat muga zein arrisku dakartzala –kasu baterako, estereotipoak sustatzea edota hain ohizkoak ez diren egitateak ezkutatzea–. Hala eta guztiz ere, zailtasunak zailtasun, joera eta ezaugarri orokorrak hausnarketarako erabilgarriak izan daitezkeelakoan nago. Hala, ohargarrienak ekarriko ditut. Delitu- zein espetxe-profilari dagokionez, gogorarazi behar da atxilo diren emakumeen artean arruntenak diren lege-urratzeak osasun publikoaren aurkakoak direla, hots, legez kontrako drogen salmentarekin edota garraioarekin lotutakoak; eta, jarraian, jabetzaren eta ordena sozioekonomikoaren aurkakoak, normalean, ebasketa nahiz lapurreta txikiak direnak. Egia esanda, gutxitan egiten dituzte benetan arriskutsuak diren lege-hausteak, hala nola, hilketak, lesioak edo sexu-askatasunaren kontrakoak; eta nahiko eskasak dira ordena publikoaren aurkakoak, trafiko-segurtasunaren kontrakoak eta gaineratikoak ere125. Bestalde, urria da espetxean behin baino gehiagotan egon direnen zenbatekoa126 (SGIP, 2009a: 16). Hortaz, emakumeen delitu-profila apala da; espetxe-zigorrak, aldiz, iraupen ertainekoak badira ere, batez bestekoa sei urtekoa denez gero (Ibidem: 14). Bigarren graduan edo erregimen arruntean daude gehienak, baina nabarmentzekoa da
124 Ikerketa hau preso sozialei buruzkoa denez gero, ez dut EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko partaideen kasua jasoko. Edonola ere, ezin ukatuzkoa da ezaugarri espezifikoak eta zehatzak dituen taldea osatzen dutela. 125 Kopuru zehatzak ikus daitezke «1.3. Delitua (bir)definituz: egungo testuinguru penala» azpiataleko 6. taulan. 126 1996an eta 2002an EAEn egindako ikerlanaren arabera, emakume presoen %47,6 ziren berrerorleak (Manzanos eta Balmaseda, 2003: 36).
Bestelako ezaugarriei erreparatuta, aipa dezakegu kartzelatutako emakumeen gehiengoa 41 eta 60 urteen arteko adin-tartean dagoela, eta, segidan, 31 eta 40 urteen artekoan128 (11. taula).
Orokorki, ez dute ikasketa-maila altuegirik. Bada, gutxiengoa dira erdi mailako zein goi mailako prestakuntza egin dutenak, eta jendartean ohikoa dena baino gehiago ikasketak nahiko gazterik utzi dituztenak eta analfabetoak direnak129. Lan-ibilbideari dagokionez, asko langabeak izan dira; eta, enplegua izan dutenen artean, arruntak izan dira lanpostu ezegonkorrak eta behin behinekoak, nagusiki, lanbide-prestakuntzarik gabeak eta etxeko edo zaintza-lanei lotutakoak, hots, sozialki eta ekonomikoki gutxietsitakoak. Ondoriozta daitekeenez, gehienek arazo ekonomikoak pairatu dituzte, eta, hainbat kasutan, pobrezia ere esan genezake. Irudia are larriagoa bihurtzen da aintzat izaten badugu ugariak direla gurasobakarreko sendien buru direnak130 eta indarkeria sexista jasan dutenak131 (Cruells, Igareda eta Torrens, 2005a, 2005b). Gutxi balitz bezala, jada preso sartu aurretik, askok bazituzten osasun-gaitz nabarmenak, hala nola, depresioak, arazo psikiatrikoak, drogamenpekotasuna eta kontsumoaren ondoriozko eritasunak. Ezbairik gabe, zerrendatutako adierazle guztiak kontuan hartuta, eta sistema polizialaren, penalaren eta espetxekoaren izaera hautakorra ere tarteko, argi dago emakume zaurgarrienak direla, gehienbat, preso egon ohi direnak. Nahiz eta aipatutako egitateak ez diren delituzko ekintzak gauzatzeko kausa zuzenak, ezin ukatuzkoa da zailtasunak gehitzen eta aukerak gutxitzen dituztela, eta horrelako egoera konplexuetan hartu ohi dela, batik bat, delituaren hautua. Arestian ikusi bezala, atxilo hartutako emakumeen bizitzetan nagusi izan dira desabantailak zein gizarte-bazterketa132 eta itxialdian gainordezkatuta daude atzerritarrak, ijitoak eta drogakontsumitzaileak. Haatik, kapitulu honen hasieran azpimarratu legez, kontuz ibili beharra dugu horrelako orokortzeekin. Elixabete Imaz antropologoak dioenez:
129 EAEn 1996an eta 2002an eginiko ikerketaren datuen arabera, kartzelatutako emakume gehienek lehen mailako ikasketak zituzten (%42), eta asko ziren ikasketa-maila baxua zutenak: analfabetoak (%15,6) edo ikasketarik gabeak (%9,8). Erdi mailako eta goi mailako ikasketak zituztenek ez zuten herena ere osatzen; bigarren mailako ikasketak (%15,7), unibertsitate-mailakoak (%8,3) eta Lanbide Heziketa (%7) aintzat hartuta (Manzanos eta Balmaseda, 2003: 29). 130 Ez dut inola ere iradoki nahi gurasobakarreko familia izatea negatiboa denik. Alabaina, ezin da ahaztu horrelakoek zaurgarritasun handiagoa nahiz bizi-baldintza eskasagoak jasan ohi dituztela. Esate baterako, INE Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, 2014an, gurasobakarreko familien %90 emakume baten ardurapean zegoen eta totalaren %53,3k pobrezia-arriskua zuen (Requena, 2015-05-26). 131 Indarkeria sexistaren agerpen anitzak hartu dira kontuan: psikologikoa, fisikoa, sexuala, soziala eta ekonomikoa (Cruells, Igareda eta Torrens, 2005b). 132 Joan Subirats (2004) politologoari jarraituta, desabantailak eta zaurgarritasun-faktoreak pilatzen dituen prozesu dinamikoa da gizarte-bazterketa. Banakoei zein gizarte-taldeei eragiten die, zailtasunak ekarrita garapen pertsonala, gizarteratzea zein gizarte-babesa lortzeko. Besteak beste, honako adierazleak aipatzen ditu: pobrezia, arazo ekonomikoak, diru-laguntza publikoen beharra, langabezia eta lan-ezegonkortasuna, analfabetismoa, ikasketa-maila baxua, droga-menpekotasuna eta eratorritako gaixotasunak, etab. Beraz, emakume preso askoren kasuetan atzeman dezakegu gizarte-bazterketa edo, gutxienez, horren arriskua.
«Nabarmendu beharra dugu ez orokortzearen premia, kolektibo horietan kokatutako emakumeei ezaugarri berberak egoztea saihestearena. Presoen gaineko aurreiritzien eta estereotipoen arabera, prestakuntzarik gabeak dira, baliabiderik gabekoak, komeni zaienaren inguruan erabakitzeko gaitasunik gabeak, gizon baten menpekoak eta semealaba ugaridunak» (2007: 194)133. Batzuetan deskribapen horrek errealitatearekin bat egiten duen arren, ezin dugu ahaztu ez dagoela profil sozio-penal bakarrik, bizipenak ez direla uniformeak, askotarikoak eta oso anitzak baizik, eta orokortzeak beti motz gelditzen direla. Hala, estereotipoetara edo konplexutasunik gabeko irudietara mugatzen bagara, ezinezkoa izango zaigu giltzapean hartutako emakumeen istorioak benetan irudikatzea. Ikuspegi sakonagoak garatu behar ditugu; eta, zeregin horretan, oinarrizkoa izango da generoaren eta bestelako kategorien arteko elkarrekiko loturei erreparatzea (Bosworth, 1996, 1998, 1999, 2003; Tóth, 2010; Burgess-Proctor, 2012; Carlen, 2012; Bello, 2013), hain zuzen ere, intersekzioei. Intersekzionalitatearen inguruko hainbat gogoeta aipagarri plazaratu dira azken urteotan (Crenshaw, 1989, 1991; Yuval-Davis, 2006; Davis, 2008; Platero, 2012, 2014). Horien arabera, banakoen esperientziak sakon ulertzeko, nahitaezkoa da barneratzea elkarrekin korapilatuta edo elkarri lotuta daudela generoa, etnia, naziotasuna, klase soziala, sexuaukera, erlijioa, adina, (ez)gaitasuna eta sozialki eraikitako gainerako kategoria guztiak. Bestela esanda, egiturazko desoreka-sistemak ez dira nor bere kasa gauzatzen; aitzitik, denak loturik daude eta elkarrekiko hartu-emanak dituzte (Platero, 2014: 63). Ondorioz, banakoaren bizipenak ez dira gai horien guztien batuketaren emaitzak, elkarreraginean eta aldi berean gertatzen direnez gero, banako bakoitzari gizarte-kokaleku zehatz bezain aldagarria emanda. Testuinguruaren arabera, desberdina da kategoria bakoitzak daukan gailentasuna, eta, hortaz, diferenteak dira eragiten dituzten posizio sozialak, hierarkiak, desabantailak nahiz pribilejioak (Platero, 2012, 2014). Intersekzionalitatea botere-harremanak agerian uzteko tresna emankorra izanagatik ere, sarri, analisietarako kategoriak banatu egiten ditugu eta bakoitza modu isolatuan aztertu. Giltzapetutako emakumeen esperientziak, zailtasunak eta arazo espezifikoak jorratzeko generoa bakarrik nahikoa ez dela onartuta baina, segidan, bestelako kategoriak kontuan
hartzeari ekingo diot. Zehazki, emakumezkoa zein presoa izateak atzerritarra izatearekin dituen elkarreraginak landuko ditut, nola ijitoa hala droga-kontsumitzailea izatearekin dituenak; hiru horiek baitira presondegietan ugarienak diren profilak. Ez dut azterketa intersekzionalik egingo, baina, nolakotasun horiek aintzat izanda, hurbilpen sakonagoa burutzen saiatuko naiz. Horrela, esanahien konplexutasunera apur bat gehiago gerturatu nahi dut, besteak beste, honako alderdiak landuta: kolektibo zehatzen zaurgarritasuna, kriminalizatzea eta espetxe-gainordezkapena. Jarraian esango ditudanak ere tentuz hartu beharrekoak dira, jakina. Kolektibo bakoitzaren barruan ere aniztasun handia dago eta emakumezko preso guztiak ez dira inondik inora ordezkaturik egongo. Hala ere, mugak muga, lagungarria izango delakoan nago.
4.2. Atzerritarrak: bizimodua hobetzeko ahaleginean Jatorri atzerritarra duten emakumezko presoek osatzen dute giltzapean topa dezakegun talde zaurgarrienetako bat. Nolabait, Elixabete Imazek eta Teresa Martín Palomok esan bezala, azken urteotan nabarmendu diren «besteak» dira (2007: 217-218); desabantaila handiak bizi dituztenak, eta, aldi berean, ziur aski, egun agerikoena den preso-taldeko parte direnak. Testuinguru eta egoera zinez anitzetatik datozen arren, esan daiteke, oro har, beraien sorterrietan erabat integraturik dauden emakumezkoak izan ohi direla, baina «etorkin» bilakatzerakoan, maiz, gizarte-bazterketa jasaten dutela (Ibidem: 218). Horren erakusle argienetako bat aurreiritzietan dugu. Kasu baterako, jendartearen gehienak uste du immigranteek ikasketa-maila baxua dutela, errealitatea oso bestelakoa izanagatik ere; bada, askok lan gaituak egiteko prestakuntza dute (Juliano, 2011: 162); baina, ikasketak homologatzeko oztopo handiak egon ohi direnez, sarri, soilik gaizki ordaindutako edota baldintza kaskarretako enpleguak lortzen dituzte, bereziki, umeen eta adinduen zaintzan zein etxeko lanetan (Suárez, 2005: 60). Halaber, beraiek biktimizatzeko joera izan behar dugu kontuan, «engainaturik ekarri dituztela» esaten baita askotan (Agustín, 2005: 92); nahiz eta, horrelako kasuren bat edo beste egonda ere, ezin ukatuzkoa den immigratzea beraiek hartutako estrategia izan dela, egoera ekonomikoa hobetzeko, nagusiki (Juliano, 2006: 7-8). Edonola, zaurgarritasunaz zein aurreiritziez hitz egiterakoan, garrantzitsua da Europar Batasunakoak diren eta ez diren atzerritarren kasuak argi bereiztea. Oro har, bigarrenak egoera okerragoetan daude; esan nahi baita, maiz irregulartasunean, egoitzaeta lan-baimenei dagokienez.
Datuei erreparatzen badiegu, emakume preso atzerritarren gainordezkapena agerikoa da. Izan ere, gutxi gorabehera, emakumezkoen guztizkoaren herena da atzerritarra. Gainera, naziotasun espainiarreko emakumeen kopurua baino modu nabarmenagoan handitu da haien zenbatekoa, azken hamarkadetan apur bat gutxitu den arren134 (12. taula); arestian esan bezala, preso kopuruak urritzeko saialdi orokorrak eta atzerritarren kanporatzeen135 areagotzea direla eta.
134 Espainiako Estatuari buruzko datuen arabera, 2000. urtean, emakume presoen %22 ziren atzerritarrak; 2005ean, %32,16; 2010ean, %38,85; eta, 2015ean, %29,24 (in ‹http://www.institucionpenitenciaria.es› [Kontsulta: 2015eko azaroaren 3a]). Ikus 12. taula. 135 Bi kanporatze-mota daude: judizialak eta administratiboak. Lehenak epaiaren egikaritzeak dira, Kode Penalaren 89. artikuluari lotutakoak. Horien arabera, Espainiako Estatuan egoteko baimenik ez duten atzerritarrei sei urte baino gutxiagoko espetxe-zigorra ezartzen bazaie, zehapenaren ordezko kanporatzea aplika dakieke; eta, sei urte baino gehiagoko kartzela-zigorra ezartzen bazaie, hiru laurdenak beteta izan daitezke kanporatuak. Bi kasuotan, kanporatzeaz gain, itzultzeko debekua jarriko zaie hiru eta hamar urte arteko epean –gehienetan, hamar urtekoan–; baina kontuan hartu behar dugu ez dela soilik Espainiako Estatura itzultzeko debekua, Schengen Akordioaren baitako herrialde guztietara joatekoa baizik. Bestalde, bigarrenak, kanporatze-administratiboak, Atzerritartasun Legeari lotutakoak dira. Izan ere, atzerritarrak era horretan kanporatuak izan daitezke, egoera irregularrean egote hutsagatik; baina, horretaz gain, baita urtebete baino gehiagoko zigorra jasotzeagatik. Kanporatze judiziala zein administratiboa izan, helegitea jartzeko aukera dago, errotzea frogatzen saiatzeko. Erabakia epailearena izango da. 136 Urte bakoitzeko iraileko datuak hartu ditut kontuan. 137 Esate baterako, estatu-mailako 2000. urteko datuak hartuta, hegoamerikarrak %63,57 ziren, afrikarrak %15,93, Europar Batasunekoak %15,37 eta Europa Ekialdekoak %2,91 (Ribas, Almeda eta Bodelón, 2005: 150). 138 Estatu-mailako 2005. urteko datuen arabera, hurrenkera honakoa zen: Kolonbia (%37,11), Errumania (%12,30), Brasil (11,23), Maroko (%10,37), Venezuela (%7,38), Dominikar Errepublika (%5,24), Nigeria (%5,03), Ekuador (%4,28), Bolivia (%3,53) eta Frantzia (%3,53) (Defensor del Pueblo Andaluz, 2006: 65).
(Defensor del Pueblo Andaluz, 2006: 65). Azpimarratzekoa da denak ez direla zehatzmehatz «etorkinak», zenbait ez zirelako beraien sorterrietatik at bizi kartzelatuak izan arte. Bestalde, nahiko txikia da delitua errepikatzen dutenen kopurua (Castillo eta Ruiz, 2010: 475). Zalantzarik gabe, emakume hauen bizipenak ulertzeko, ezinbestekoa da kontuan izatea Europako estatuek beraien mugak kontrolatzeko azken urteotan hartutako neurri gero eta zorrotzagoak (Miranda eta Martín Palomo, 2007: 191); teorikoki, etorkinen ustezko «jende-oldei» aurre egiteko xedea izan duten horiek, alegia. Izan ere, Europa-gotorleku horren testuinguruan, Espainiako Estatuak ere asko zurrundu ditu bere kontrol-politikak, Europar Batasunekoak ez diren atzerritarrei sarbide-baldintzak zailduta (Bodelón, 2007: 108). Aldi berean, immigrazioa eta segurtasun-eza lotzen dituzten diskurtsoak indartuz joan dira, atzerritarrak beti «susmagarri» bilakatuta eta, hortaz, kriminalizatuta (Martín Palomo, 2006: 29-30; Contreras, 2015: 49-50). Hainbat dikotomia ere sendotu egin dira; hala nola, «bertakoak eta kanpotarrak», «gu eta besteak», «legalak eta ilegalak» (Martín Palomo, Miranda eta Vega, 2005: 21). Horrela, etorkin-itxura dutenen gaineko kontrola, jagoletza eta presioa ere nabarmen gehiagotu dira. Era berean, behar-beharrezkoa da legez kontrako drogen trafiko-dinamikei erreparatzea. Salbuespenak egonda ere, bereziki, osasun publikoaren aurkako delituengatik izan dira espetxeratuak jatorri atzerritarra duten emakumezko atxiloak. Egitate horrek, batez ere, mula edo correo delakoengana garamatza; hau da, gorputzaren barruan edota ekipajean droga –kopuru txikia, oro har– garraiatzen duten emakumeengana. XX. mendeko 80ko hamarkadan eta «kartel» kontzeptuari lotuta sortutako figuraz ari naiz, oinarritzat duena trafikatzaileen eta kontsumitzaileen arteko bereizketa; egia esateko, nahiko faltsua den bereizketa, lehenak «arriskutsu eta gaizto» irudikatzen baititu, eta bigarrenak «zaurgarri eta biktima» (Bodelón, 2007: 112). Emakume delitugileei buruz orokorki jasotako era berean, atzerritarren kasu zehatzean ere argi ikus ditzakegu biktimizatzea eta kriminalizatzea; maiz, diskurtso hegemonikoek «biktima» eta «delitugile» bezala aipatzen baitituzte: aldizka bata edota bestea. Batetik, kontuan hartu behar dugu askotan droga-kartelaren biktima moduan direla erretratatuak; zehatz-mehatz, gizarte-maila baxua edo arazo ekonomikoak izateagatik, «mafiek» droga garraiatzera behartu dituzten edo horretarako engainatu dituzten emakume gisa (Ibidem: 113). Horrela, Hegoaldeko herrialdeen «azpigarapenari» buruzko aurreiritzien markoan,
beraien herrikideek esplotaturiko emakume «ahul», «babesgabe» nahiz «otzan» bezala ageri dira (Juliano, 2011: 160-161). Alabaina, zenbaitetan hertsapenak gerta daitezkeela alboratu gabe (Janssen, 2007), ukaezina da mula-lana gehienetan emakumezkoek eurek hartutako erabakia dela, zio ekonomikoek bultzatuta (Ribas, Almeda eta Bodelón, 2005: 37). Bestetik, kriminalizatzeari dagokionez, aintzat izan behar dugu hainbat joerak bat egiten dutela: bai atzerritarrak susmagarritzat jotzeko Europako herrialdeetako jaidurak, bai emakume delitugileek gizarte-gaitzespen handiagoa jasatekoak, baita droga-trafikoa gainzigortzekoak ere. Bata zein bestea, biktimizatzea zein kriminalizatzea, emakumezko horien agentzia ezezten duten posizioak dira (Mestre i Mestre, 2005: 246). Baina ez da komeni ahaztea, funtsean, droga-garraioa bizimodua hobetzeko estrategia dela; hau da, baldintzak zinez eskasak izanda ere, aukeraren bat gehiago ematen duen bidea. Encarna Bodelón juristak adierazi legez, «droga-trafiko operazio batean sartzen den emakumea ez da “emakume gajoa”, bere bizi-baldintzak hobetzen ahalegintzen ari den emakumea baizik» (2007: 114)139. Atxilotuak eta kartzelatuak badira, emakume atzerritarrek diskriminazio espezifikoekin egingo dute topo. Espetxe-arautegiak naziotasunaren, «arrazaren» eta bestelako edozein bereizkeria debekatzen du140, eta, horren ondorioz, naziotasun espainiarra duten atxiloei aplikatutako neurri, baldintza zein eginkizun berak ezartzen zaizkie atzerritarrei. Baina hainbat zentzutan egoera zeharo diferentea denez, jarrera horrek ez ditu desberdinkeriak ekiditen. Alta, jatorri atzerritarra duten emakume presoen berariazko arazoak ezkutatzen ditu. Labur esanda, kartzela-sistema «gizonezkoa» eta «bertakoa» den subjektuarentzat diseinatuta dago, eta, hortaz, nolakotasun horietatik aldentzen den pertsona oro bigarren mailan dago. Natalia Ribas, Elisabet Almeda eta Encarna Bodelón (2005) ikerlarien iritziz, emakume atzerritarrek alderdi penalean zein espetxekoan pairatzen dituzte diskriminazioak. Maila penalari dagokionez, hiru egitate jasotzen dituzte. Lehenik eta behin, eta jadanik aipatu
den bezala, mularen jarduera zorrozki zigortzen dela azpimarratzen dute141. Bigarrenik, erruduntasunaren nahiz erantzukizunaren ikusmoldea etnozentrikoa dela nabarmentzen dute. Izan ere, droga-intoxikazioaren salbueslea da osasun publikoaren aurkako delituen zigorra gutxitzeko tresnarik garrantzitsuena, baina horrelakoak egiten dituzten emakume atzerritarrak gutxitan dira droga-kontsumitzaileak; eta, horrez gainera, egindako bidaia nolabaiteko «sare» batek antolatu duenez gero, delitua zorrotzago zigor daiteke (Ibidem: 62). Azkenik, mulak droga-salerosketaren partaide zaurgarrienak zein kriminalizatuenak direla aipatzen dute, oroitarazita beste batzuek askoz ere babes gehiago jasotzen dutela, eta salatuta bidegabea dela sistema penala nagusiki azken katebegia zehatzera zuzenduta egotea142 (Ibidem: 65). Espetxe-mailari erreparatuta, beste hiru diskriminazio-era zerrendatzen dituzte. Hasteko, errotzerik ez izatetik edota hainbat harreman «errotzetzat» ez hartzetik ondorioztatutako bereizkeriak nabarmentzen dituzte –Espetxe Erakundeek oro har soilik familia-erlazioak hartzen baitituzte kontuan–. Horrela, alde batetik, askok ez dute inolako bisitarik izaten, ezta inongo diru-laguntzarik ere (Ibidem: 78); bestetik, espetxe-prebentiboa gehiagotan ezartzen zaie eta edozein momentutan edozein presondegira lekualdatuak izateko aukera gehiago dituzte, baita irteera-baimenak, hirugarren gradua eta baldintzapeko askatasuna eskuratzeko zailtasun gehiago ere. Orokorki, beraientzat nekeza da eskatzen zaizkien baldintza pertsonalak, lanekoak eta egoitzakoak betetzea; batik bat, herrialdea aldez aurretik gutxi ezagutzen bazuten, babes-ingurunea urrun badute edota irregularki badaude. Hori dela eta, denbora gehiago egin ohi dute itxialdian eta askok irteteko duten bitarteko bakarra elkarteren batengana jotzea da143 (Ibidem: 68). Bigarrenik, askorentzat desinformazioa, desorientazioa nahiz nahasmendua nagusi direla jasotzen dute. Izan ere, araudiak esaten duenaren arabera, kartzelaratzean, beraien jatorrizko hizkuntzan azaldu behar zaizkie honakoak: eskubideak, betebeharrak, espetxeko eginkizunak, kanporatze-
141 Kode Penalaren 2010eko erreforma burutu arte, droga-garraiatzaile gehienek bederatzi urteko espetxezigorra jasotzen zuten. Ironikoki, presoek «tarifa finkoa» deitzen zioten. Kodearen aldakuntzaz geroztik, sei urteko kondenak izan dira nagusi. 142 Zenbait ikerketaren arabera, mulak espetxeratze-kuotak betetzeko erabiliak dira, nazioarteko herrialdeek droga-trafikoaren aurka hartutako konpromisoetan finkatutakoaren markoan (Torres, 2008: 19; in Juliano, 2014: 218-219). Horrenbestez, autore askoren iduriko (Contreras, 2014; Palma, 2014; De Miguel, 2015-03-25), zentzugabeak bezain eraginkortasunik gabeak diren drogen kontrako politiken kopla-burukoak dira; eta, gainera, benetan hipokrita da droga-kontsumitzaile nagusiak diren Iparraldeko herrialdeek Hegoaldeko herrialde produktoreetako droga-garraiatzaileak zigortzea eta kriminalizatzea. 143 Ohargarria da Espetxe Erakundeek ez dizkietela elkarte guztiei presondegietan lan egiteko laguntza edo erraztasun berberak ematen. Esate baterako, talde katolikoak oso ugariak dira oraindik ere, eta begien bistakoa da kartzela-sistemarekiko jarrera kritikoa duten taldeei zailtasunak eta mugak ezartzen zaizkiela. Dena dela, azken urteotan azpimarratzekoa da elkarte profesionalen ugaritzea, hau da, gizarte-zerbitzuak, penalak zein espetxekoak eskaintzen dituztenena (Almeda, 2002: 191).
moduak, etab144. Aitzitik, dirudienez, ez da behar bezala egiten eta askok beste presoen laguntzari esker ikasten dituzte, pixkanaka, horiek guztiak (Ibidem: 74). Azkenik, haien sorterrian daudenekin komunikatzeko oztopoak aipatzen dituzte. Berriro ere arautegiak finkatutakoari muzin eginda, telefono-deiak egiteko aukera eskaintzerakoan, ez da ordudiferentzia kontuan hartzen145; eta, halaber, ez da deien kostu ekonomiko altua aintzat hartzen. Bisitak egiteko bidaiatzen duten senide gutxien kasuan, hainbat ordu pilatu ohi dira, baina, edonola, ez dira nahikoak; eta, teorian, bisitak jasotzen ez dituztenek bideokonferentziak egiteko aukera izan arren146, praktikan, guztiz hutsala da, ez baita ia inoiz betetzen. Horrenbestez, emakume atzerritar askorentzat kartzela-zigorra zinez gogorra da, familia eta lagunak urrun izatea eta komunikatzeko trabak topatzea zinez mingarriak baitira; are gehiago, kondenak luzeak badira (Ibidem: 75). Era berean, autore zenbaitzuen iritziz (Aguilera, 2005; García Berrio, 2011), ezin dugu ahaztu preso atzerritar askoren kondena ez dela presondegitik ateratzerakoan amaitzen. Izan ere, era irregularrean daudenek poliziak izango dituzte zain, atxilotu eta lurraldetik botatzeko147; eta, gainera, kanporatzeaz batera, Schengen Akordioaren baitako edozein herrira joateko debekua jarriko zaie148. Ustekabean, ateratzerakoan ez badute poliziekin topo egiten, egoera ez dute askoz ere hobea izango; aurrekari penalen ondorioz, ezingo baitute beraien egonaldia erregularizatu. Espetxe Erakundeen ustezko «birgizarteratzea» non dagoen galdegin dezakegu.
144 Espetxe Araudiaren 52. artikulua hartuta, presoari informazio hori eman behar zaio bere hizkuntzan idatzitako liburuxka batean edota bere hizkuntza hitz egiten duen funtzionario edo preso baten bidez. 145 Espetxe Araudiaren 47. artikuluak atzerrira deitzeko ordutegi-malgutasuna jasotzen du. 146 Espetxe Erakundeen arabera, bideo-konferentzia egiteko aukera dute gutxienez lau hilabeteko epean inolako bisitarik jaso ez dutenek (SGIP, 2010b: 12). 147 Kasu horietan, CIE Atzerritarrak Barneratzeko Zentro batean itxiko dituzte, kanporatuak noiz izango zain. Laburki azalduta, Barne-arazoetako Ministerioaren mendekoak diren eta Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen establezimendu publikoez ari naiz. Horietan, egoera irregularrean dauden atzerritarrak sartzen dituzte eta, gehienez, kanporatzearen zain hirurogei egun pasatu ditzakete (Martínez Escamilla, 2013: 5). Atzerritartasun Lege Organikoak espetxe-izaerarik izango ez dutela finkatzen badu ere, gertakizunek kontrakoa adierazten dute; hainbat zentzutan, baldintzak presondegietakoak baino are okerragoak baitira. Azkenaldian salaketa asko egon dira, besteak beste, honakoak jasota: desinformazioa, babesgabetasuna, hertsapenak, sexu-abusuak eta heriotzak (Ibidem: 11). 148 Europako hogeita sei estatu daude Schengen Akordioan: Alemania, Austria, Belgika, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Herbehereak, Hungaria, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Polonia, Portugal, Suedia, Suitza eta Txekiar Errepublika.
4.3. Ijitoak: aukera-eskasiari aurre eginez Emakumezko ijitoek osatzen dute zaurgarritasun zein bereizkeria handia bizi duen beste preso-kolektibo bat. Atzerritarrak, nolabait, «etorri berriak diren besteak» badira, ijitoak «betikoak» dira (Imaz eta Martín Palomo, 2007: 220). Alabaina, lehenengoek ez bezala, ikusezintasun izugarria pairatzen dute. Beraien kasuan, kontuan izan behar dugu Europa osoan historikoki diskriminatua eta baztertua izan den gutxiengo etniko baten inguruan ari garela. Esaterako, Barañí taldeak (2001, 2007) dioenez, egunerokotasunean arruntak dira ijitoekiko desberdinkeriak, estereotipo negatiboak, baita nolakotasun kultural nahiz ekonomia-modu propioak baloratzeko eragozpenak ere. Ondorioz, gutxietsiak izan dira beraien artean ohizkoak izan diren salmenta ibiltaria, txatarra-bilketa zein erregularizatu gabeko beste hainbat jarduera; eta, halaber, kasik hutsalak izan dira bestelako enpleguak lortzeko aukerak. Beraz, salbuespenak salbuespen, pobrezia nagusi izan da ijitoen artean eta, maiz, baita bizigarritasun-baldintza eskasak, eskolatze-eza zein eskola-abandonatze goiztiarra, bazterketa sozialari lotutako osasun-gaitzak, etab. Egoera are kezkagarriagoa bilakatzen da aintzakotzat badugu diskurtso hegemonikoek erantzukizun osoa ijitoengan jartzen dutela, «integratu nahi ez dutenak haiek dira» bezalakoen bitartez; era horretan, desberdinkeriek irautea ahalbidetuta. Orokorrean, ijitoen kulturari, historiari zein egungo errealitateari buruzko ezjakintasuna handia da, eta, testuinguru horretan, aniztasuna eta ñabardurak desagerrarazten dituzten irudikapen estereotipatuak eta sinesmen lauak sendotzen dira (Barañí, 2001: 29). Horiei jarraituz, ijitoen kriminalizatzearekin egingo dugu topo. Kasurako, oso zabaldua dagoen aurreiritzietako batek «ijitoa» eta «delitugilea» bateratzen ditu; «ijitoa-delitua-lapurreta» edota «ijitoa-delitua-droga» bezalako loturen bitartez (Ibidem: 41). Gainera, gutxi balitz bezala, horiek ez dira pairatzen dituzten estereotipo negatibo bakarrak; jendartean sarri entzun baita «ez dira fidagarriak» edo «engainatzaileak», «mendekatiak», «alferrak» eta «arrazistak» ere direla. Bestalde, gehienetan, mespretxu-ideia horien guztien larritasuna gutxiesten da (Ibidem: 46-47); baina ezin dugu alde batera utzi iritzi kriminalizatzaileek ijitoengan dituzten ondore aipagarriak. Izan ere, egon badaude delituzko ekintzak ijitoen artean, jakina; jendartearen gainerakoan dauden bezalaxe, ordea. Haatik, espetxeratzeak beraiei eragi(te)n die bereziki; neurri handi batean, polizia-presioa eta sistema penalaren zein kartzelakoaren mekanismo hautakorrak direla eta; baina baita, bazterketa sozialaren ondorioz, ijito batzuek bizirauteko eskura izan duten diru-iturri ia-ia bakarra delitua izan
delako ere. Horrenbestez, hausteko oso zaila den dinamika batean sartuta daude (Barañí, 2007: 164) eta marko horretan kokatu behar ditugu emakumeen bizipen zehatzak. Datuak aztertuta, emakume ijitoen kasuan ere topatuko dugu espetxe-gainordezkapena. Egia esateko, orokorrean bizi duten ikusezintasun handiagoaren adierazle gisa, ez dago kopuru ofizialik, Espetxe Erakundeek egite «diskriminatzailea» izango litzatekeela uste duelako; baina, berriz ere, bereizkeriak ekidin beharrean, horrek lortutako gauza bakarra ijitoen berariazko desberdinkeriak ezkutatzea da. Dena dela, burututako zenbatespenen arabera, emakume presoen totalaren %25-30 inguru direla kalkulatu da; hots, kartzelan duten presentzia gizartean orokorki dutena baino hogei aldiz handiagoa dela149 (Barañí, 2001: 14). Halaber, adierazi da atxilo behin baino gehiagotan egon direnen zenbatekoa batez bestekoa baino altuagoa dela150 eta, hori dela eta, denbora gehiago betetzen dutela itxialdian (Imaz eta Martín Palomo, 2007: 222). Barañí lantaldearen (2001, 2007) emaitzei erreparatuta, kartzelatutako emakume ijitoen artean bi profil nagusi daude: alde batetik, droga-menpekotasuna duten emakumeena151, beraien kontsumoa ahalbidetzeko ebasketak eta lapurreta txikiak egiten dituztenak; eta, bestetik, osasun publikoaren kontrako delituak egiten dituztenena, gehientsuenetan kalesalmentan ibilitakoak direnak eta, beraiek droga-kontsumitzaileak gutxitan izanda ere, maiz, menpekotasuna duen senideren bat badutenak152. Egia esateko, arrunt samarra da, batzuen zein besteen kasuan, nahasturik egotea familia, droga-kontsumoa eta delituzko ekintzak; eta, horren ondorioz, batzuetan, hainbat senitartekok bizi dute kartzelaratzea, aldi berean izan nahiz aldizkatuta izan153. Testuinguru horretan, hainbatetan iradoki izan da emakume ijito asko beste batzuek egindako delituengatik daudela preso, nolabait ere, aditzera emanda familiako gizonak babesteko autoerruztatzen direla. Horrelako kasuren bat edo beste egon daitekeenik baztertu gabe, ideia hori ezin da inondik inora orokortu; ez baitu benetako egitateekin bat egiten, ijitoen ustezko «matxismo izugarriari» buruzko
149 Sistema penalaren izaera hautakorraren erakusle argi moduan, askotan aipatu dira Estatu Batuetako beltzen edota Australiako aborigenen kasuak. Nabarmengarria da ijitoen gainordezkapena are handiagoa dela (Barañí, 2001: 14). 150 Barañí lantaldeak 1999an zehar Espainiako Estatuko hainbat presondegitan egindako ikerketaren arabera, %61ekoa zen emakume ijito berrerorleen kopurua (Imaz eta Martín Palomo, 2007: 222) eta, batez beste, 2,6 espetxeratze zituzten (Barañí, 2001: 112). 151 Barañí lantaldearen emaitzak hartuta, emakume ijito presoen %45 droga-kontsumitzailea zen edo izana zen (Imaz eta Martín Palomo, 2007: 221). 152 Ikerketaren arabera, emakume ijitoen artean, jabetzaren aurkako delituak %40 ziren, eta horien %85 droga-menpekotasunari lotuta zeuden. Osasun publikoaren kontrako delituak %60 ziren (Martín Palomo, 2002: 156). 153 Barañí lantaldeari jarraiki, emakume ijito presoen %63k bazuen senideren bat espetxean (Ibidem: 157).
estereotipoekin baizik (Barañí, 2001: 35). Inolako zalantzarik gabe, giltzapean dauden emakume ijito gehienentzat delitua hautatutako balizko diru-iturria izan da; beharbada, emaitza desiratutakoa ez izan arren. Bestelako ezaugarriak aintzat hartuta, ohargarria da gaineratiko presoek baino ikasketamaila baxuagoa izan ohi dutela. Azken urteotan egoera nabarmen aldatzen ari den arren, oraindik ere deigarriak dira analfabetoak diren eta lehen mailako ikasketak bukatu ez dituztenen kopuru altuak154, bereziki, adinduenen artean (Ibidem: 127). Gainera, hori dela eta, askotan, ezjakintasun handiz bizi dituzte bai prozesu penala bai presondegikoa, zaurgarritasuna eta babesgabetasuna gehiagotuta (Martín Palomo, 2002: 157). Bestalde, aipagarria da, gaineratiko emakume atxiloekin alderatuta, ijitoek familiaren sostengu eta laguntza irmoa ere izan ohi dutela; batez ere, droga-kontsumitzaileak ez badira (Barañí, 2001: 116). Gehienak ama dira eta batez bestekoak baino seme-alaba gehiago dituzte155. Preso hartzen badituzte, haurrak familiako beste emakume batzuen ardurapean gelditu ohi dira, nagusiki amonenean, edo, bestela, aitarenean; baina azpimarratu beharrekoa da askok erakunde publikoetan ere amaitzen dutela156 (Imaz eta Martín Palomo, 2007: 220- 221).
4.4. Droga-kontsumitzaileak: menpekotasunaren eta delituzko ekintzen artean Emakume presoen artean kontuan hartzekoa den azken profila droga-kontsumitzaileena da. Baina, egia esan, hori oso kontzeptu zabala da, lausoa edo zehaztugabea; eta, hortaz, nahitaezkoa da zehazki zer esan nahi dudan argitzea. OME Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, drogak dira banakoari aldaketa fisiologikoak edo psikologikoak eragiten dizkioten gai kimiko guztiak, sintetikoak edo naturalak, legezkoak nahiz legez kanpokoak (Mountian, 2007: 73). Beraz, drogak hartzen dituzten emakumeak aipatzean, aniztasun handia azaleratzen da; substantzia-motari, kontsumoaren nolakotasunari, baita pertzepzio sozial anitzei dagokienez ere. Haatik, delituzko ekintzen zein kartzelaratzeen
154 Barañí lantaldearen datuen arabera, %32 erabat analfabetoa zen, ez baitzekien ez idazten ez irakurtzen ere; %27,7k bazekien irakurtzen, baina ez idazten; eta %25k ez zituen lehen mailako ikasketak bukatu. Beraz, %84,7k nahiko hezkuntza-maila baxua zuen (Barañí, 2001: 127). 155 Barañí lantaldeak egindako ikerketaren emaitzak hartuta, emakume preso ijitoen %87 ama ziren eta batez beste 3,7 seme-alaba zituzten (Ibidem: 123). 156 Barañí lantaldearen kopuruen arabera, seme-alaben tutoretza galtzen zuten emakume ijitoen zenbatekoa %15ekoa zen (Imaz eta Martín Palomo, 2007: 220-221); hortaz, batez bestekoa baino zertxobait altuagoa.
inguruan hitz egin nahi badugu, nagusiki alkohola eta legearen kontrako drogak hartzen dituztenengan eta, nolabait ere esateko, erabilera «problematikoa» egiten dutenengan jarri behar da arreta; horiek baitira bereziki jazartzen eta giltzapean sartzen dituztenak, hau da, bai kriminalizatzea bai zaurgarritasuna bizi dituztenak. Horrela, EDIS ikerketalantalde soziologikoari jarraiki, finkatuko dut droga-menpekotasun aktiboa duten edota droga-kontsumoa osasunarentzat nabarmenkiro kaltegarria den moduan egiten duten emakumeez ari naizela (2005: 33), definizioaren mugak muga. Komenigarria litzateke «menpekotasunaren» eta «kontsumoaren» arteko xehetasunei sakonkiago heltzea; baina oso zaila da bataren eta bestearen arteko aldeak ezartzea. Era berean, benetan nekeza da legez kontrako drogak hartzen dituzten emakumezkoen profil soziologikoa eta kriminologikoa nolakoa den zehaztea; oso gutxi argitaratu delako gaiaren inguruan (Almeda, Di Nella eta Navarro, 2012: 135) eta, horrez gainera, antza denez, azken urteotan kontsumo-moduak zein jatorrizko egoera sozioekonomikoak asko ari direlako aldatzen. Edozelan ere, EDIS taldeak (2005) Espainiako Estatuan egindako lanari jarraituta, esan dezakegu, oro har, droga-kontsumoan nahiko gazterik hasi diren emakumeak direla eta, maiz, ez dutela bizileku finkorik izan; gehienak ez direla zentratu inolako lanbidetan edo enplegutan, eta batzuk, uneren batean edo bestean, prostituzioan aritu direla; gaineratiko emakume presoengan baino arruntagoa dela familia-harremanak hautsita egotea, baita, ama direnen kasuan, seme-alabak erakunde publikoen ardurapean izatea ere (Ibidem: 114-116). Bestalde, ugariak dira indarkeria sexista pairatu dutenak. Batzuetan, egile zenbaitzuk biolentzia jasan izanaren eta drogak hartzearen arteko lotura ezarri nahi izan dute (Cruells, Igareda eta Torrens, 2005a: 80) baina, ziur aski, kausazko erlazioa egitea gehiegizkoa da. Hala ere, ezin ukatuzkoa da biak ala biak zaurgarritasuna gehiagotzen duten egitateak direla (Martínez Redondo, 2009: 54). Aurreko kasuetan bezalaxe, garrantzizkoa da beraien inguruko aurreiritziei heltzea. Izan ere, orokorrean, egoera nahiko lazgarria da, estigmatitzatzea zein kriminalizatzea direla eta. Alde batetik, aintzat izan behar dugu, iruditeria kolektiboaren arabera, emakumezko drogazaleen ezaugarrien artean daudela menpekotasuna, kontrolik eza eta desoreka, eta, ondorioz, aditzera ematen dela «emakume eskasak» bezain «ama txarrak» direla; hala, modelo hegemonikotik urrunduta (Mountian, 2007: 73). Bestetik, kontuan hartu behar dugu gizartean ohikoa dela «droga» eta «delitua» bata bestearekin lotzea ere, eta horrek droga-kontsumitzaileak direnen kriminalizatzea nabarmenki bultzatzen duela. Ezbairik
gabe, drogazalea izateak ez dakar delituzko ekintza bat egitea; baina droga-hartzaileen kriminalizatzeak, ordea, badakar polizia-jagoletza sektore jakin batzuengan areagotzea; nagusiki, bazterketa-egoeran daudenengan edota pobreak direnengan (Almeda, Di Nella eta Navarro, 2012: 125), menpekotasuna asetzeko, droga-salerosketan nahiz lapurretan aritzeko aukera gehiago dituztelakoan. Bestalde, estigmatizatzeak eta kriminalizatzeak gizarte-gaitzespena handiagotzea eragiten dute, droga-menpekotasuna gainditzea edota delituzkoak ez diren diru-iturriak lortzea zailduta; eta, hori dela eta, batzuetan nekeza da dinamika horiek haustea, batez ere, ez badago gizarte-sare sendorik (EDIS, 2005: 121). Datuei erreparatuta, droga-kontsumitzaileak ere presondegietan gainordezkatuta daudela ikusiko dugu; Espetxe Erakundeen kopuruen arabera, 2011n, kartzelatutako emakumeen %71,7k hartu baitzituen drogak preso sartu aurreko azkeneko hilabetean, alkohola eta kokaina nabarmenduta157 (SGIP, 2014: 181). Askorentzat kontsumoa egunerokoa zen, gutxiengoa ziren drogak uzteko tratamenduan zeudenak (Almeda, Di Nella eta Navarro, 2012: 136) eta gehienentzat delituzko ekintza drogazaletasuna ahalbidetzeko bidea izan zen; droga ilegalen garraioa edota salmenta, ebasketak nahiz lapurretak izan. Eskuarki, espetxean behin baino gehiagotan egon direnen kopurua drogak hartzen ez dituztenena baino altuagoa da (Castillo eta Ruiz, 2010: 486) eta, hala, denbora gehiago bete ohi dute giltzapean. Espetxeratzean, droga-kontsumoa uzteko hainbat egitasmo eta baliabide izaten dituzte. Esate baterako, ondorengo programak daude: prebentzioa eta osasun-heziketa, xiringen trukea, metadona-tratamendua, desintoxikazioa, kontsumoaren ohitura kentzea, etab.158; baita teorian droga ilegalik gabeko espazioak diren Modulu Terapeutikoak eta Errespetu Moduluak ere. Baina, antza denez, neurriek ez dute inolako genero-ikuspegirik, gabezia nabarmenak dituzte eta ez dira nahikoak (De Miguel, 2015); berriro ere, Espetxe Erakundeek lehentasun osoa ematen baitiote erregimenari –hau da, segurtasunari zein jagoletzari–, tratamenduari beharrean (Eusko Jaurlaritza, 2004: 45). Edozelan ere, eta jakina denez, oroitarazi behar da presondegi guztietan –eta Euskal Herrikoetan ez dago salbuespenik– droga-kontsumoa eta salerosketa daudela159. Hala, askok drogak hartzen
157 Zehazki, hurrenkera ondorengoa zen: alkohola (%27,3), kokaina bakarrik (%18,5), haxixa eta beste batzuk (%11,8), heroina eta kokaina (%9,1) eta heroina bakarrik (%5) (SGIP, 2014: 181). 158 Erreferentziaren bat ematearren, 2008ko abenduan, Espainiako Estatuko emakumezko presoen %20 zegoen drogak uzteko tratamenduan (SGIP, 2009a: 21). 159 Kasurako, EAEn 1996an eta 2002an egindako ikerketaren arabera, emakumezko atxiloen erdiak baino gehiagok hartu zituen legez kontrako drogak bere espetxealdian zehar (Manzanos, 2007: 147).
jarraitzen dute kartzelaldian zehar; eta, kasu zenbaitzuetan, aurretik egiten ez zuten batzuek ere droga-kontsumoari ekiten diote. Gainera, legez kanpoko drogekin batera, medikalizatze orokorra ere hartu behar dugu kontuan. Izan ere, askorentzat itxialdia arintzeko bideak dira; pentsamendu mingarriak alboratzekoak eta ondorio atsegingarriak eskuratzekoak (Lledó eta Álvarez, 2011: 130). Horrenbestez, beste behin ere, espetxesistema zertan dabilen egin dezakegu duda.
5. Emakume atxiloen erresistentzia-praktikak: hainbat aipamen, iruzkin eta zertzelada
Aurreko atalburuetan kartzelatutako emakumeen nondik norakoetara hainbat alderditik hurbildu eta gero, jarraian, marko teorikoaren azken kapitulu honetan, agentziaren gaiari erreparatuko diot. Izan ere, gehienetan, gutxietsi, ezkutatu edota ikusezin bihurtu den egitatea da; alabaina, behar-beharrezkoa da kontuan hartzea emakume presoak subjektu aktiboak direla eta hori espetxeko egunerokotasunean azaleratzen dela. Bestela esanda, sarri, haien giltzapeko egoera lantzen denean, soilik kartzela-sistemaren izate sexistaren, androzentrikoaren eta diskriminatzailearen ondorioak aipatzen dira; nire iduriko, ordea, nahitaezkoa da harago joatea, espetxeari nola edo hala aurre egiteko gauzatzen dituzten erresistentzia-praktikei helduta. Azken batean, testuinguru konplexuenetan eta baldintza ezkorrenetan ere, topa ditzakegu giza-ekintza eta erresistentzia; norbanakoak, gutxienez, jasaten duten egoera konpentsatzen saiatzen baitira (Juliano, 1992); nahiz eta, tamalez, gure muga teoriko, politiko zein sozialen ondorioz, askotan, ez garen hori antzemateko gauza (Esteban, 2013: 176). Horrenbestez, atalburu honetan, emakume atxiloak agente direla nabarmendu nahi dut, ikuspegi biktimizatzaileak alboratuta. Horretarako, lehen azpiatalean, funtsezkoak diren kontzeptu batzuen azalpenari ekingo diot; bigarrenean, erresistentzia-ekintzen azterketak zer-nolako presentzia izan duen antropologian nahiz ikerketa feminista eta generokoetan adieraziko dut; eta, azkenekoan, espetxeratutako emakumeen erresistentzia-praktiken inguruan egindako lan urrietara gerturatuko naiz.
5.1. Esanahietan barrena: agentzia, boterea, erresistentzia Emakumeek presondegietan burutzen dituzten egintzak landu ahal izateko, lehenik eta behin, argi eta garbi gelditu behar da zehazki zer esan nahi dudan «agentzia», «boterea» edo «erresistentzia» diodanean. Beraz, gako diren nozio horiek definituz –testuinguruan jarriz, behinik behin– hasiko naiz, nire burua kokatuta, hausnarketa teoriko zenbaitzuen bidez. Nagusiki, antropologiaren eta teoria feministaren baitan plazaratu diren ekarpenei helduko diet, eta garrantzi berezia emango diet Sherry B. Ortner (1996, 1999, 2003, 2006) antropologoaren lanei, kontuan hartu beharreko gogoetak ekarri dituztenez gero, kulturaren, boterearen eta ekintzaren arteko interrelazioak (bir)pentsatzeko. Abiapuntu izanda praktikaren teoriaren ideiak nahiz planteamenduak (Bourdieu, 1977; Giddens, 1979; Sahlins, 1981), Ortnerrek norbanakoek ekintzarako duten gaitasunaren inguruan hausnartu du, baita aktore sozialek «eremuan» dituzten praktiken eta «egitura» edo «sistema» handien arteko harremanen inguruan ere. Bere ekarrien arabera, praktika giltzarri da subjektibotasun(ar)en eraikuntzan zein munduaren ekoizpenean; bada, bere ustez, praktiken bidez, munduak subjektuak sortzen ditu eta subjektuek mundua sortzen dute; hots, kulturak –zentzu zabalenean– pertsonak aktore sozial bezala eraikitzen ditu, eta horiek, beraien egunerokotasunaren nahiz jardute beti aldagarrien bidez, sortu dituen kultura erreproduzitzen edota eraldatzen dute –bitzuk, normalean–. Praktikaren teoriari jarraituta, kulturak hainbat kontu ikustea, sentitzea, irudikatzea eta ulertzea ahalbidetzen digu, eta, aldi berean, beste batzuk ikustea, sentitzea, irudikatzea eta ulertzea eragozten digu (Ortner, 2006: 14). Testuinguru horretan, egiazkoak dira hertsapenak, mugak nahiz murrizketak, eta ez ditugu ukatu behar; baina, halaber, ez gara soilik haiengan zentratu behar, beraien sortze- eta birsortze-prozesuak ahaztuta edota norbanakoen agentzia eta praktika sozialak baztertuta, emaitza problematikoa bezain eskasa izango litzatekeelako betiere (Ibidem: 2). Egilearen hitzetan, «historiak pertsonak egiten ditu, baina pertsonek egiten dute historia» (2003: 277)161. Bere iritziz, itxuraz kontraesankorra dirudien esaldi horrek, benetan, ez dakar inolako kontraesanik, eta, gainera, beharbada bizitza sozialari buruzko egia sakonena eta absolutuena da (Ortner, 2006: 2). Autorearen motibazio nagusia ezagutzan urratsak ematea da; zehatz-mehatz, sakonago ulertu ahal izatea nola den posible egitura handiek norbanakoen praktikak murriztea edo
mugatzea, eta, aldi berean, horiek ahalbidetzea, gizarte-ekintzak beti aldarazi ditzakeela (Ibidem: 3). Horretarako, galdera berrien bila, «joko serio» (Ortner, 1996, 1999, 2006) kontzeptua baliatu du, aditzera emanda kulturalki antolaturiko gertaera sozialak direla, non aktore sozialek nolabaiteko agentzia duten eta euren gaitasunen, asmoen, usteen eta ezagueren arabera jokatzen duten (Ortner, 1996: 12). Bere planteamenduan, praktikaren teoria orokorrean bezalaxe, bizitza soziala aktiboki egiten da kulturalki eratutako xede edo proiektuen markoan, eta berekin dakartza gutxi-asko ohikoak eta berariazkoak diren praktikak; baina bere ikuspegiak bestelako ekarpena ere egiten du, arreta-gunea gizarteharremanetan –eta, bereziki, botere-harremanetan– finkatzen baitu, baita aktore sozialen subjektibotasunaren alderdi konplexuenetan ere, batik bat, «nahitasuna» eta «agentzia» landuta (Ortner, 2006: 129). Joko serioen ideiak bere gain hartzen du aktoreak kulturalki anitzak bezain konplexuak direla; eta hori oinarri harturik saiatzen da bizitza sozialaren indarrak, eraketak zein eraldaketak ulertzen. Testuinguru horretan, berebiziko garrantzia hartzen dute boterearen eta agentziaren arteko erlazioek, zein boterearen, dominazioaren eta bereizkeriaren artekoek (Ibidem: 130-131). Mundua norbanakoen ekintzen bitartez zentzu zabal eta korapilatsuan– «egiten» denaren ikuspegiak berekin dakar desegin zein berregin daitekeela; aldaketaren aukera dagoela, alegia. Hala, praktikak ondore politiko argiak ditu eta Ortnerrek feminismoarekin lotzen ditu. Zehazki, feminista, gutxiengoena eta mendekoena izango den praktikaren teoria baten alde egiten du, tresna erabilgarria izan daitekeelakoan boterea, dominazioa nahiz bereizkeria (bir)pentsatzeko (Ibidem: 6), baita bestelako zapalketa-ardatzekin –etniarekin edo gizarte-klasearekin, kasu– dituzten artikulazioak lantzeko ere. Ondorioz, bereziki ardura zaizkio ondorengo egitate hauek: boterearekiko erresistentzia eta dominazioaren anbiguetatea, kontraesana zein hutsunea; azken batean, horiek baitira erakusten dutenak erreprodukzio soziala ez dela totala edo absolutua, inperfektua baizik, eta botere-asimetriaren egoeretan sortzen diren presio eta ezegonkortasunekin hertsiki lotuta dagoela (Ibidem: 7). Ortnerrek abiapuntu du aktore sozialak agenteak direla beti eta ezinezkoa dela beraien agentzia gizarte-harremanetatik landa ulertzea. Halabeharrez, erlazio askoren parte dira, ez baita posible haietatik «kanpo» «izatea» edo «egotea». Askotariko hartu-emanez ari naiz; kontuan hartuta bai maitasuna bai elkartasuna, baita lehiakortasuna, norgehiagoka nahiz bereizkeria ere. Azken finean, garrantzizkoena ez da harremanaren nolakotasuna, aktore guztiak erlazio sozialen parte direla baizik. Denak daude halakoetan nahasturik, etengabe korapilaturik, katramilaturik, joko serioen ekintzen bidez. Egiazki eta nahitaez
sozialak diren izakiak diren heinean, beraien praktikak soilik gertatu daitezke jendarteek eratutako harreman-sareen baitan; eta, hortaz, birtualki ezinezkoa da «askea» den agentea irudikatzea, esan nahi baita, ez dela posible norbanakoen xedeak «hutsune sozialean» sortzea edo betetzea, eta ezin dituztela erlazioak «guztiz» kontrolatu beraien jomugak lortzeko (Ibidem: 152). Beraz, banakoek testuinguruan elkarri eragiteko duten gaitasuna adierazten du agentziak, oinarri hartuta nahitako eginbideen bitartez –horiek kontzienteagoak ala inkontzienteagoak izan– ahalmena dutela boterea negoziatzeko eta haien egitasmoak –indibidualak edo kolektiboak– lortzea bideratzeko, nahiz eta, betiere, posibilitate-baldintza zehatzen barnean. Horrenbestez, ezegonkorrak bezain aldakorrak diren gure gizarte-harremanetan, giltzarria elkarrekintza da; hots, negoziazioa. Aitzitik, zenbait eztabaida daude ondorengo hauek argitu edo zehazterakoan: ekintzaren nahitasunaren garrantzia, bere izaera kulturala eta boterearekiko lotura. Kontu horietan barrena, lehenik eta behin, jarduteak gutxi-asko nahita burututakoak izatearen inguruan egin beharra da gogoeta; eta esan daiteke gai horri buruz lanean dabiltzan teorialariak continuum batean daudela: mutur batean daude agentziari buruzko definizio «suabeak» edota «samurrak» defendatzen dituztenak, zeintzuentzat nahitasuna ez den inondik inora zentrala; eta beste muturrean daude definizio «gogorrak», «zurrunak» edota «zorrotzak» erabiltzen dituztenak, pentsatzen baitute nolabaiteko nahitasuna –kontzientea ez izanda ere– ezinbestekoa dela mugak finkatu ahal izateko agentziaren eta praktika ohizko edo arrunten artean, nolabait ere, «egitea» eta «jokatzea» bereizita. Ortnerren iritziz, guztiz funtsezkoa da agentzian intentzio bat dagoela aintzakotzat izatea, baita errutinaz edota ohituraz egiten ditugun praktiken eta modu berariazko(ago)an egiten ditugunen arteko bereizkuntza argi izatea ere; baina ez da komeni ikuspegi dikotomikoekin aritzea, maiz, ezberdintasunak ez direlako agerikoak. Bere iduriko, nahitasuna da agentziaren osagarri nagusia, eta bere baitan ditu hainbat egoera kognitibo edo emozional nahiz kontzientziamaila. Horrela, barne hartzen ditu bai egitasmoak bai eskemak, baita xedeak, jomugak eta intentzioak ere, idealak, desioak edota premiak bezalaxe. Oinarrizkoena da, Ortnerri jarraituta, ekintzak helburu batzuen lorpenera bideratzen direla (Ibidem: 134-136). Bigarrenik, agentziaren izaera kulturalaren inguruan egindako interpretazioei erreparatu behar diegu. Oro har, adostasuna dago agentzia, nolabait, unibertsala dela baiesteko, eta, hortaz, gizateria osoari estrapolagarria dela defendatzeko, gizabanako guztiei atxikitako ezaugarria delakoan; baina, era berean, kontsentsu zabala dago kulturalki eta historikoki
eraikitako zerbait dela baieztatzeko. Hau da, teorialari gehienak bat datoz ulertzearekin banakoek nahitako ekintzak burutzeko nola edo halako ahalmena dutela, baina agentzia horren nolakotasuna marko espazialaren nahiz denborazkoaren araberakoa dela (Ibidem: 136). Horrenbestez, ez dago agentziarik bere eraikuntza soziokulturaletik kanpo; bestela esanda, kultura eta une historiko bakoitzak bere agentzia-modu propioak eratzen ditu, eta ez dago aldez aurretik inolako borondate berezkorik, naturalik edota jatorrizkorik. Horrela, aditzera ematen da agentzia nahimen zein desira zehatzen bitartez osatzen dela, proiektu jakinen lorpena helburu, kulturalki eratutako sentimenduen, pentsamenduen eta esanahien subjektibotasunaren baitan –azken hori kontzientzia kultural eta historiko gisa hartuta, betiere konplexu bezain gogoetatsua– (Ibidem: 110). Hirugarrenik, eta azkenik, agentziaren eta boterearen arteko harremana jorratu behar da. Izan ere, neurri batean, agentzia boteretzat uler daitekeen arren, bi nozioen arteko hartuemana haratago doa eta hori baino askoz ere konplexuagoa da. Hala, Ortnerren iduriko, kontzeptuok hertsiki lotuta daude, bi arrazoi direla eta: alde batetik, joko serioak botereharremanetan gertatzen direla; eta, bestetik, botere-adierazpenaren nolakotasuna modu batekoa edo bestekoa izan, agentzia ere modu batean edo bestean gauzatzen, hornitzen eta eraldatzen dela. Planteamendu hori oinarri, autorearentzat agentziak bi esanahi ditu: agentzia boterearen zentzuan eta agentzia proiektuen (bilaketaren) zentzuan. Egia esan, ez dira guztiz diferenteak diren esangurak, eta, hortaz, sarri, zaila da bereizketak egitea; baina, edonola ere, banaketa baliagarria da aldaeren arteko kontrastea islatzeko: batetik, lehenengoa, botere-erlazio handietan –kasurako, kolonialismoan edo esklabotzan– nahiz dominazio-erresistentzia ardatzean eratzen den agentzia; eta, bestetik, bigarrena, botereasimetria (hain) begi-bistakoa ez den testuinguruetan sortzen dena, non onuraren logika eta desiratutakoa lortzeko ekintzak gailentzen diren (Ibidem: 145). Proiektuen bilaketari dagokionez, aintzat izan behar dugu, hainbat ikuspunturen arabera, nahitasuna dela agentziaren elementurik funtsezkoena (Ibidem: 147). Mendeko taldeei ukatzen zaien alderdia da; baita sektore ahaltsuentzat botere bezala azaleratzen dena ere –menderatzea gutxitan dute berezko helburu eta, aitzitik, gehienetan, beren egitasmoak gauzatzeko bitarteko dute–. Halaber, botere gutxi(ago) dutenek bultzatu eta babestu nahi dutena ere bada, horretarako eremuak sortuta eta mantenduta «boterearen bazterretan». Agentziaren ideia horrek bat egiten du gizarte-agenteen jomuga, asmo nahiz desioekin;
botere-desoreken markoan, kulturalki osatutako jomuga, asmo eta desioekin, hain zuzen ere (Ibidem: 144). Agentzia botere moduan hartuta, aldiz, kontuan izan behar dugu botereak bi dimentsio dituela harremanetan; izan ere, «gainetik» aritu daiteke dominazio bezala, edo «azpitik» erresistentzia gisa (Ibidem: 139). Segur aski, agentzia kontzeptuaren erabilera ohikoena banakoek eskura dituzten botere-moldeen sinonimoarena da, jokatzeko ahalmenarena, baita egoerak aldatzeko gaitasunarena ere (Ibidem: 143-144). Zentzu horretan, agentziak berebiziko garrantzia du bai dominazioarentzat bai erresistentziarentzat. Azken batean, posizio boteretsuetan daudenek –modu bidezkoan izan ala ez– «agentzia handia» dutela esaten da, baina ezin dugu ahantzi zapalkuntza jasaten dutenek ere, desberdinkerian eta mendeko mailan daudenek, badituztela nolabaiteko gaitasunak –eta, batzuetan, benetan adierazgarriak– egoerengan eragiteko eta aldaketak pizteko. Horrenbestez, erresistentzia agentzia-boterearen aldaeretako bat dela defendatu du Ortnerrek (Ibidem: 144). Egilearen iritziz, erresistentziaren aukera zehaztugabea, lausoa eta ospel samarra da, eta, ondorioz, baita hautemateko zailagoa ere. Baina, nolanahi ere, inportanteena da begietan edukitzea betiere presente dagoen posibilitatea dela (Ibidem: 149). Era berean, nahiz eta Ortnerrek pentsatzen duen erabilgarria dela agentzia boterearen zentzuan eta egitasmoen zentzuan bereiztea, eta erresistentzia agentzia-botere bezala definitzen badu ere, aintzat hartzekoa da erresistentzia proiektu moduan ere uler daitekeela, hainbat helburu babestu nahi dituelako, edo, gutxienez, helburuak edukitzeko eskubidea (Ibidem: 147). Arestian esan bezala, berez, dominazioa ez da jomuga izaten, zenbait egitasmo gauzatzeko bidea baizik. Alabaina, mendeko posizioetan daudenek ez dute agentzia-faltarik, eta, gainera, ezinbestean, euren proiektu propioak dituzte. Hortaz, bai dominazioa bai erresistentzia, bata zein bestea, uler daitezke egitasmoen bilaketaren testuinguruan, hau da, kulturalki osatutako xedeak zein helburuak lortzeko ahalmenarenean (Ibidem: 153). Horrenbestez, dominazioaren eta erresistentziaren arteko dialektika tirabira moduan ikus daiteke; hain zuzen ere, proiektu, jomuga nahiz desio anitzen arteko talka bezala (Ibidem: 151). Erresistentziaren anbiguotasuna eta norbanakoen ekintzen anbibalentzia subjektiboa ere landu ditu Ortnerrek. Izan ere, egoerak konplexu samarrak dira, sektore menderatzaileen eta menderatuen artikulazio- zein desartikulazio-sareetan azaleratzen baita erresistentzia (Ibidem: 62). Botere-harremanen markoan, zapaldutako posizioan daudenei zer eskaini izan ohi du dominazioak; eta, egia esanda, sekulako akordioa ere izan daiteke, nahiz eta,
betiere, boterea mantentzearen truke, jakina. Menderatuek, haien aldetik, erresistentziaesparru zabala izango dute, horretarako zenbait jardunbide baliatuta; eta garrantzitsua da kontuan hartzea, zentzu horretan, ez dutela inolako talde bateratutik osatzen. Gatazkak, liskarrak, tentsioak nahiz kontraesanak egon ohi dira, egoerari buruzko ikusmolde edota posizionatze anitzak daudenez gero, eta, horrenbestez, jokatzeko erak ere askotarikoak direnez gero (Ibidem: 44-45). Hainbeste dira aukerak, ezen dominazioa onartzen duten mendekoak ere egon baitaitezkeen –euren jarrerarekin erresistentziarako posibilitateak ahultzen badituzte ere– (Ibidem: 52). Halaber, zapaldutako horien jomugen ugaritasuna behatzen badugu, nabarmendu beharra dago erresistentzia menderatzearekiko aurkaritza edo erantzun mekaniko hutsa baino askoz ere gehiago dela; zalantzarik gabe, sortzailea bezain eraldatzailea baita (Ibidem: 46). Antzeman daitekeenez, Ortnerren hausnarketek eta ekarpenek Foucault (1976a, 1976b, 1977, 1982) filosofoaren ideiak ekartzen dituzte gogora; hain zuzen ere, boterearen zein erresistentziaren inguruko galdera edota itaunei konplexutasun handiagoa erantsitako planteamenduak. Izan ere, Foucaultek botere-harremanen azterketa sakonari ekin zion, dominazioaren eta erresistentziaren arteko dikotomia zalantzan jarrita, baita ikusmolde sinplistegiak alboratuta ere; bestela esanda, menderatzea boterearen erakuskari aldaezin zein instituzionala zenik ukatuta, eta erresistentzia erakundetutako boterearen aurkaritza hutsa zenik ezeztuta. Alderantziz, arretaz hartu zituen horren instituzionalak ez ziren eta egunerokotasunean askoz ere arruntagoak ziren botere-aldaerak; eta, hala, ordura arteko irudikapenekin hautsi zuen. Bere ustez, boterea ez zen aldaezina, ezta ahalguztiduna ere; ez zen inondik inora soilik dominazio-posizioetatik gauzatzen, eta nahitaezkoa zen bere harreman-dimentsioa eta subjektibotasunaren eraikuntzan zuen rola jorratzea (Foucault, 2006: 37; in Del Valle, 2012: 157). Bere ikuspuntuaren arabera, boterea berezkoa edota intrintsekoa zen giza-erlazio guztietan (Foucault, 1998: 116) eta, ondorioz, eremu sozial osoan presente zegoen, askotariko mailatan, modu anizkun nahiz konplexuetan, gizartea eratuta. Gertakari estrategikotzat harturik, kontingentea zein mugikorra, aldabera bezain ezegonkorra, subjektibotasunak ekoizten zituen hartu-emanen sarea zen, oinarri zituena jakintza, teknika eta prozedurei buruzko hainbat gailu zein mekanismo (Foucault, 2006: 37; in Del Valle, 2012: 157).
Erresistentziari dagokionez, Foucaulten esaldi ezaguna aipatu daiteke: «boterea dagoen lekuan, erresistentzia ere badago» (1998: 116)162; finean, autoreari jarraituta, erabateko boterea ezinezkoa zen, eta gailuekiko erresistentzia –derrigorrean, halabeharrez– betiere posiblea zen, kontrakoak boterearen deuseztapena ekarriko lukeelako (Foucault, 1999: 154). Bere ikusmoldean, zenbait erresistentzia-punturen arabera baino ezin zuen existitu botereak, horiek jabetzerako aurkari, jomuga edo euskarri moduan jokatzen zutelakoan, botere-harremanen baitan (Foucault, 1998: 116). Horrela, ez botereak ez erresistentziak ez zuten inolako zentzurik euren elkarrekiko erlaziotik kanpo –etengabean estrategikoa, mugikorra zein ezegonkorra zen erlazioa–, boteredun hartu-emana zegoen lehen unetik, erresistentziarako aukera ere bazegoelako –boterea ahalbidetzen zuen aldi berean, aurka egiten zion elementu legez– (Del Valle, 2012: 162). Hala, Foucaulten iritziz, boterea eta erresistentzia garaikideak ziren, eta ez zegoen erresistentzia baino lehenagoko botererik, ezta boterea baino lehenagoko erresistentziarik ere (1994: 161); horren ondorioz ulertuta erresistentzia ez zela bigarren mailakoa eta ez zegoela sekula boterearekiko kanpotasunposizioan (Foucault, 1998: 116). Egileak erresistentziaren azterketan plazaratutako beste ñabardura aipagarrietako bat izan zen boterearen irudi alderantzikatua edota kontrajarria baino askoz ere gehiago zela eta «ezetz» esateaz haratago zegoela. Estrategikoa izateko, erresistentziak boterea bezain asmatzailea, mugikorra zein produktiboa behar zuela izan defendatu zuen (Foucault, 1994: 162). Zentzu horretan, muinean eraketa- eta eraldaketaprozesuak zeudela adierazi zuen (Giraldo, 2006: 117), bere aburuz, zerbaiti eusteak edo aurka egiteak, funtsean, egoera aldatzeko sorkuntzan eta birsorkuntzan aktiboki aritzea esan nahi zuelako (Foucault, 1999: 155). Aipaturiko planteamenduen ildo beretik, eta bestelako gaietan barrentzen hasi aurretik, aberasgarria izango da Lila Abu-Lughod (1990) antropologoak ere erresistentziaren eta boterearen arteko erlazioaz egindako hausnarketak ezagutzea; batez ere, hainbat arrisku azpimarratu dituelako. Bere ikuspegiaren arabera, 80ko hamarkadatik aurrera deigarriki ugarituz joan dira erresistentziari buruzko lanak; zehazki, mendeko taldeek zapalkuntzaegoerari erantzuteko edo eusteko dituzten moduen inguruko azterlanak, diziplina nahiz posizionamendu anitzetako ikerlariek egindakoak. Testuinguru horretan, Abu-Lughodek erresistentziak eragindako jakin-minari erreparatu dio, oinarrian zer dagoen galdeginda eta egitate batzuen gaineko miresmena kritikatuta. Izan ere, bere iritziz, ikertzaile askok erresistentzia-ekintzak idealizatzeko joera dute; botere-sistemen eraginkortasunik ezaren
5.2. Zapalduen praktikak etnografiatzen Oinarrizko hainbat kontzeptu landu ondoren, espetxeratutako emakumeen erresistentziapraktiken analisia testuinguruan kokatzeari ekingo diot. Izan ere, banakoen eguneroko jardute orokorren eremu zabalagoan sar daiteke, azken hori, askotan, ahaztutako edota alde batera utzitako esparrua izan den arren, egon badaudelako aintzat hartu beharreko zenbait ekarpen. Zehazki, gizarte-zientzien baitan, antropologian zein ikasketa feminista eta generokoetan burututako ikerketez ari naiz; hain zuzen ere, eguneroko praktikak eta eginbideak hizpide izan dituzten lanez, hots, (hain) antolatuak ez diren –baina askoz ere hedatuago eta orokortuago dauden– jardunbide arruntak miran izan dituzten horiez. Horrela, alde batetik, «zapaldutako taldeekin konprometitutako begirada etnografikoa» (Hernández, Gregorio eta Apaolaza, 2011) dei genezakeen eremuaren baitan, askotariko gaiak landu dira; bakan batzuk aipatzearren: banako «ahulenek» «indartsuenen» aurrean erabilitako taktika eta estrategia arrakastatsuak, abiapuntu hartuta abileziak zein jokaldi onak, azpikeriak, amarruak, itxurak nahiz aurkikuntzak (Certeau, 1980); nekazalgoaren eguneroko erresistentzia-bideak, esate baterako, nahitako lanaldi motel zein desegokiak,
ebasketak eta lapurretak, eragindako suteak, ihesak, otzantasun-plantak, sabotajea, etab. (Scott, 1985); emakumezko langileen «erresistentzia-espirituak» diziplina kapitalistaren aurka (Ong, 1987); talde indigenen erresistentzia-taktikak nahiz estrategiak, hala nola, praktika tradizionalekiko atxikimendua, ezaugarri kultural berrien sorkuntza, gainerako herrien elementu kulturalen birformulatzea edota borroka armatuaren erabilera (Bonfil, 1990); «babesgabeen azpipolitika» zein mendetasuna ukatzeko askotariko adierazpideak (Scott, 1990); etab. Bestetik, ikasketa feministen zein generokoen esparruan ere, hainbat ikerketa nabarmen daitezke; nahiz eta, alderaketa egiten bada, gutxi izan diren genero-zapalkuntzari edota emakumezkoen erresistentzia-praktikei buruzko lanak (Abu-Lughod, 1990: 42). Horrek, jakina, ez du esan nahi ez direnik ekintzok gertatu; ikerlariek, orokorki, alde batera utzi dituztela eta ez dituztela ez hauteman ez aintzatetsi baizik. Alabaina, ezin da ezeztatu, mendekotasun-egoeretan, bizitako esperientziak oinarri, norbanakoak pairatzen dituzten desberdinkeriez jabetu ohi direla eta, hala, erresistentzia-estrategiak garatzen dituztela askotan, modu jarraian edo antolatuan ez izanda ere– (hooks, 2004: 44). Ideia hori abiaburu izan duten ikerlan urrien artean, aipa ditzakegu, kasurako, emakume esklaboen eguneroko erresistentzia-bideen inguruko lanak (Davis, 1981; Fox-Genovese, 1986; Fishman, 1995); besteak beste, honako jarduteak azaleratu dituztenak: lan egitea saihesteko moduak, hala nola, lanabesak nahiz makinak hondatzea edo gaixo egotearena egitea; produkzioaren berariazko kalteak; eragindako suteak; ebasketak; haurdunaldiak ekiditeko bideak, baita abortuak eta infantizidioak ere –esklaboen seme-alabak jabearen ondasun izanik–; erasoak eta erailketak; etab. Halaber, gutxi landutako alorra izan arren, aipatzekoak diren bestelako gaiak ere jorratu dira; honakoak, kasu: emakume beduinoek komunitateko gizon nagusiek ezarritako mugei aurka egiteko egunerokoan baliatutako erresistentziak, esaterako, mundu propioen eraketa, sekretuen eta isiltasunaren erabilera, ezkontzak itzurtzeko erak, diskurtso hegemonikoa iraultzeko txantxak zein isekak, baita kondairak, elezaharrak eta poema-kantak ere (Abu-Lughod, 1990); blues musika Estatu Batuetako emakume beltzen erresistentzia-eremu bezala, genero-eredu nagusien kontra (Davis, 1999); gizaki-salerosketa jasan duten emakumeen estrategiak, adibidez, ahulak izatearen itxurak egitea, gaitasunen nahiz ezagueren ezkutatzea, bahitzaileen konfiantza eskuratzeko egintzak, ihesaldiak, espazio propioen eraketa, etab. (Flamtermesky, 2012); beste hainbatekin batera.
Testuinguru honetan, arreta berezia merezi dute antropologia feministaren baitan burutu diren ekarpenek; eta, bereziki, Julianok (1992, 1998) egindako lanek. Izan ere, autoreak defendatu du emakumeak ez direla sekula ez pasiboak ez otzanak izan, gailendu ohi den ideologiak dioenaren aurka (Juliano, 1992: 12). Bere iritziz, nahitaezkoa da emakumeak biktima moduan irudikatzen dituzten ikusmoldeak gainditzea, baita mendeko sektoreak pasibotzat eta akritikotzat hartzen dituzten posizioak alboratzea ere (Ibidem: 23). Bere ikuspegiaren arabera, zentzugabea da pentsatzea emakumeek ez dutenik ezer egin euren desabantaila-egoera gainditzeko –edota, gutxienez, arintzeko– (Ibidem: 14). Ondorioz, emakumeak agente aktibo bezala hartzearen alde egiten du, hau da, ezarritako mugez jabetzen diren subjektu gisa; euren egoera hobetzeko ahaleginean, gaitasuna dutenak bai zapalketa edo mendekotasuna konpentsa dezaketen estrategiak garatzeko, bai eskaerak, aldarrikapenak eta gatazkak planteatzeko. Hala, ñabardura eta ohar zinez interesgarriak eginez, historian zehar, emakumeek biziraupen- zein autobaieztapen-estrategiak gauzatu dituztela dio, honakoak adibide moduan aipatuta: aliantzak eratzea, komunikazio-sareak sortzea, genero-ereduak birdefinitzea edo berriak asmatzea, etab.; azken batean, botereharremanak birnegoziatzeko «zuhurtasunak» (Ibidem: 162). Haatik, emakumeek egiten dutenaren eta jendarteak hautematen duenaren artean sekulako aldea dagoelakoan dago. Izan ere, bere aburuz, emakumeen estrategiena isilarazitako nahiz ikusezin bihurtutako errealitatea da, aintzatespena ukatzeko hainbat praktika sozial daudenez gero; kasurako: naturalizatzea, barregarri uztea, baliogabetzea, ahotsa ezeztatzea, etab. Funtsean, zenbat eta botere gutxiago izan, orduan eta handiagoak dira sektore jakin batek jasaten dituen ikusezintasuna, balio-galera nahiz estigmatizatzea. Orokorrean, kokagune boteretsuetan daudenek egiazkotasun-suposizioa monopolizatzen dute, eta, hori dela eta, mendekoek zailtasunak dituzte gizarte-onarpena lortzeko. Baina, arestian adierazi bezala, Julianori jarraituta, zapaldutako taldeek inposatu dizkieten mugez konturatzen dira eta beti dute nolabaiteko ahalmena egoera zalantzan jartzeko, desiratutakoari eusteko nahiz beraien egunerokoa hobetzeko; horretarako, askotariko eginbideak baliatzen dituzte: ezkutuko diskurtsoak; obeditzearen plantak egitea; ahoz onartzea, baina praktikan transgreditzea; etab. (Ibidem: 13-14). Ondoren ikusiko dugunez, Julianorena bezalako planteamenduak oinarrizkoak dira espetxe-sisteman gertatzen dena ulertzeko.
5.3. Agentzia giltzapean… zantzuei segika Jada esan bezala, kartzelatutako emakumeen erresistentzia-praktikei buruzko azterlanak nahiko urriak izan dira. Hutsunea edo gabezia nagusi da, eta euren agentzia gutxietsia bezain ezkutatua izan da. Eskuarki, jendartearen gehiengoak ez ditu emakume atxiloen abileziak ez aintzatetsi ez baloratu; ez ditu kontuan hartu, ezta irudikatu edota begitandu ere. Ezbairik gabe, ikusezin egindako eremua da, eta, ondorioz, gizarteak ez ditu beraien praktikak behar bezala ezagutzen eta balioesten. Alde batetik, espetxe-sistemari buruzko ikerketa kriminologiko gehienek instituzioaren boterea aztertu dute soilik, kontrolatzeko nahiz aginduak emateko zer-nolako gaitasuna duen eta horrek atxiloengan zer esan nahi duen jorratuta; baina erreparatu gabe haien jokatzeko ahalmenari, murrizketak bizitzeko edo interpretatzeko moduei, elkarreraginei eta aurre egiteko praktikei (Bosworth, 2003: 142), eta genero-analisirik egin gabe. Bestetik, ikasketa feministetan nahiz generokoetan egindako azterlanek ere ez dituzte emakume presoen eginbide zehatzak landu; izan ere, nagusiki, presondegietako diskriminazioei zein desberdinkeriei heldu diete. Alta, nahiz eta emakumezkoek giltzapean topatzen dituzten bidegabekeriak jorratzea, aztertzea eta salatzea guztiz premiazkoa eta garrantzitsua den, haratago joan beharrean gaude; bada, espetxealdia «sufritzea» edo «pairatzea» ez da emakume presoek egiten duten bakarra. Haatik, genero-eredu hegemonikoen ondorioz, iruditeria kolektiboak ia beti –batzuetan, inplizituki, baina, askotan, baita esplizituki ere– pasiboak, ezjakinak nahiz ahulak balira bezala deskribatzen ditu, autonomiarik gabekoak eta trebetasun gutxikoak bailiran, baita norberaren egoera ulertzeko eta hobetzeko ezer egiteko ezgauzak ere (Bosworth, 1999: 39). Horren eraginez, beraien agentzia behin eta berriz ukatua bezain ezkutatua izan da, kartzelaldian burutzen dituzten erresistentzia-praktikak –indibidualak zein kolektiboakezeztatuta. Testuinguru horretan, bistan da halako irudiak deseraikiko dituen ikusmolde feminista baten beharra dugula; jarrera biktimizatzaileak baztertuko dituena eta, ostera, egoerari nola edo hala aurre egiteko agentzia eta gaitasun gogoetatsua aitortuko dituena –nahiz eta, betiere, espetxeak ezarritako mugei eta zailtasunei muzin egin gabe–. Egundaino emakume presoen erresistentzia-praktiken inguruan egindako ikerketa urriek abiapuntu izan dute beraien ezintasuna edo ezgaitasuna nabarmentzera jo duten jarreren kritika; eta, alderantziz, honakoak defendatu dituzte: jokatzeko zein botere-harremanak negoziatzeko edota eraldatzeko nolabaiteko gaitasuna dutela, egoera murriztaileenetan ere dagoen ahalmena izanik (Bhavnani eta Davis, 1996; Imaz, 2007); espetxe-sistemari
aurre egiteko bide sortzaileak gauzatzen dituztela, eskura dituzten bitartekoak erabilita (Bhavnani eta Davis, 1996; Carlen, 2012); eta, horrela, sekula ez direla «geldirik dauden biktimak» (Ribas, Almeda eta Bodelón, 2005: 83), desabantailan jartzen dituen sistema sexista bezain diskriminatzaile baten barnean egon arren. Autoreen arabera, kartzelaren boterearen eta erresistentziaren arteko elkarrekintzan, euren jarduteen bidez, zailtasunak gainditzen eta egoerak hobetzen saiatzen dira, ahal bezala; testuinguru horretan, gai dira hausnartzeko, gertatzen ari dena ulertzeko nahiz aztertzeko, trebetasun berriak ikasteko, garatzeko, praktikan jartzeko eta, horrela, baita bizi duten egoerak ekarritako ondorioak aldatzeko ere, edo, behintzat, arintzeko. Halako planteamenduei jarraituta, ezinbestekoa da boterea espetxealdian nola taxutzen den jorratzea, egunerokotasunean gertatzen diren negoziazioei erreparatzearen bidez eta, halaber, miran izanez generoaren, etniaren, klase sozialaren, sexu-aukeraren, erlijioaren zein beste hainbat aldagairen arteko artikulazioen garrantzia, itxialdi penalak dakarren guztia ulertzeko funtsezko faktoreak direnez gero (Bhavnani eta Davis, 1996; Bosworth, 1996, 1998, 1999, 2003). Ziur aski, guztien artean, Mary Bosworth (1996, 1998, 1999, 2000, 2003) kriminologoa dugu kartzelatutako emakumeen agentziari eta erresistentzia-praktikei buruzko autorerik esanguratsuena. Izan ere, espetxe-sistemaren bestelako analisietarako oinarriak ezartzen saiatu da; horretarako, giltzarritzat hartuta «agentzia», «erresistentzia» eta «identitatea» kontzeptuak. Ikerlariaren arabera, emakume atxiloentzat, kartzela hierarkia, bereizkeria, desabantaila zein zaurgarritasun nabarmeneko eremua da, baina, halere, bere boterea ez da ez totala, ezta absolutua ere (Bosworth, 1996: 6). Hertsapenak hertsapen eta mugak muga, preso dauden emakumeak agenteak dira, subjektu aktiboak, egunerokotasunean boterea nola hala negoziatzeko gauza direnez gero (Bosworth, 1999: 3). Azken finean, mendekotasuna eta botere-harremanak ez dira finkoak, linealak edo aldaezinak, guztiz dinamikoak zein aldagarriak baizik; horrenbestez, emakume presoek euren artean nahiz espetxeko langileekin dituzten hartu-emanetan, egunero, etengabe, kartzelaren esanahia, nolakotasuna eta ondorioak zehaztean parte hartzen dute. Marko horretan, Bosworthen ustez, emakume atxiloen erresistentzia-estrategiak antzeman daitezke (2003: 137); maiz, instituzioaren kontrolari aurre ematen baitiote (Bosworth, 1996: 5), gehienbat, boterea identitate-mailan jokatuta. Hala, identitatea gako harturik, autorearentzat interrelazioak berebizikoak dira; zehazki, arestian aipaturiko horiek, generoaren eta gizarte-klasearen, etniaren, naziotasunaren, sexu-aukeraren zein bestelako aldagaien artekoak, bai boterea bai erresistentzia baldintzatzen dituztelakoan (Bosworth, 1996, 1998, 1999, 2003). Bere
ikuspegia garatuta, ikerlariak emakume presoen agentziaren hainbat erakusle zerrendatu ditu, eta kartzelaren autoritateari kontra egiteko praktika zenbaitzuk azaleratu; iskanbila, istilu, kalapita zein erreboltekin batera, erresistentzia-modu sotilagoak, ezkutukoagoak nahiz sortzaileagoak jasota. Era berean, nahiz eta Bosworthen ekarpenak bezain sakonak edo espezifikoak ez izan, kartzelatutako emakumeen agentziari eta erresistentzia-praktikei buruz jardun duten lan gehiago ere aintzakotzat hartu behar ditugu. Batzuek eginbide kolektiboak hartu dituzte hizpide, besteek indibidualak; batzuek agentziaren eta erresistentzia-ekintzen inguruko berariazko analisiak burutu dituzte, besteek soilik zeharkako aipuak. Baina, edonola ere, guztiek egin dituzte kontuan hartzekoak diren iruzkinak eta erreferentziak; hori dela eta, zertzelada edo trazu orokor batzuk emango ditut. Erresistentzia-praktika kolektiboei dagokienez, azpimarratu beharra da horiek izan ohi direla jardunbide agerikoenak eta, orokorki, antolaturiko sektoreek gauzatzen dituztela; ondorioz, adibide gehienak preso politikoenak dira, salbuespenak salbuespen. Besteak beste, honako etsenpluak zerrenda daitezke: gerra zibilaren zein diktadura frankistaren garaietan, emakume preso politikoek elkarrekiko babesa eta elkartasuna bultzatu zuten, eta, hori oinarri hartuta, gose-grebak, plantoak, boikotak nahiz sabotajeak egin zituzten, aldi berean, euren artean erizaindegiak, eskolak, liburutegiak, jarduera intelektualak eta kulturalak, aisialdia, etab. antolatuta (Blázquez eta Ramos, 2011; Hernández Holgado, 2011a, 2011b); EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko emakumeek, gizonek egin bezala, burutu dituzte egarri- nahiz komunikazio-grebak, «txapeo» iraunkorrak, ebakitze kolektiboak, batzarrak, trebakuntza-eskolak, sinadura-bilketak, idazkiak, ihesak, etab.164 (Amnistiaren Aldeko Mugimendua, 2009; Martinez, 2014); Argentinan, XX. mendeko 70eko eta 80ko hamarkadetako emakume atxilo politikoek ere, elkarlanean, ikastaroak, eskolak, irakurketak, eztabaidak, antzezlanak, kirol-jarduerak, idazki nahiz marrazkien artxiboak, etab. prestatu zituzten, eta, horrekin guztiarekin batera, gose-grebak ere egin zituzten, debekaturiko objektuak ekoitzi zituzten, presozainei janaria ebatsi zieten, etab. (Beguán et al., 2006); adibide batzuk aipatzearren. Aditasun sakonagoa merezi dute Begoña Aretxaga (1995) antropologoak IRA Irlandako Armada Errepublikanoaren emakume atxiloen protesten harira egindako gogoetek; argi
164 Halere, EPPKko emakumeak, maiz, gizonen laguntzaile bezala edo bigarren mailako ekintzaile bezala irudikatu dituzte (Rodríguez Lara, 2012).
eta garbi, gertaerok ulertzeko genero-ikuspegia erabiltzea behar-beharrezkoa dela islatu baitzuten. Zehazki, preso politikoen estatus berezia galduta, eta hainbat ekimen eta gero, atxiloek hasitako Dirty Protest edo No-Wash Protest165 landu zuen; zeinak preso denak zeldetan txizaz nahiz kakaz inguraturik bizitzera eraman zituen eta, emakumeen kasuan, baita hilekoaren odolaz inguraturik ere. Koordinaturiko ekintza erabat ezohikoa izan zen (Aretxaga, 1995: 127). Ez zegoen inolako aurrekaririk, eta guztiz ulergaitza zen bai Ipar Irlandako komunitate katolikoarentzat, bai espetxeetako langileentzat zein administrazio britainiarrarentzat. Askok basakeria, irrazionaltasuna edo eromena baino ez zuten ikusi, eta, ondorioz, amaiera aldera arte, protestak ez zuen kasik elkartasun-adierazpenik jaso. Egoera are larriagoa zen emakumeen kasuan, gizonek horrelako zerbait egitea ulertezina bazen, emakumeek egitea are pentsaezinagoa baitzen (Ibidem: 129); hortaz, gaitzespen handiagoa eta sostengu txikiagoa jaso zuten. Prozesua benetan gogorra izan zen preso guztientzat, fisikoki nahiz psikologikoki, eta euren zaurgarritasuna nabarmenki areagotu zuen (Ibidem: 130); baina, halaz ere, eta jendartearentzat ulergaitza izan arren, atxiloek bazekiten zertan zebiltzan (Ibidem: 132). Aretxagaren planteamenduei helduta, presoek gorputza erresistentzia-esparrutzat hartu zuten; txizaren, kakaren nahiz hilekoaren odolaren balio sinbolikoa baliatuta, honakoak azaleratzeko: kartzelako indarkeria, gobernu britainiarraren metodoen krudeltasuna eta Ipar Irlandako gatazka. Alabaina, horiek ez ezik, bestelakoak ere nabarmendu zituzten, subjektibotasunaren, generoaren eta boterearen arteko elkarrekiko erlazioei dagokienez (Ibidem: 124). Izan ere, emakumeek protestan parte hartzeari ekin ziotenean, espetxeko zuzendaritzak gizon-emakume presoen artean egindako diferentziak ezabatzeko asmoz egin zuten; alde batetik, aintzatespen politikoa lortzeko, eta, bestetik, borroka berbera
165 IRAren eta mugimendu errepublikanoaren bestelako taldeetako presoen protestak XX. mendeko 70eko hamarkadaren bigarren erdialdean hasi ziren, bi egitate eta gero: 1971n, aurretiko epaiketarik gabeko espetxeratzeen hasiera eta, 1976an, atxilo politikoen estatus bereziaren galera. Elkartzeko, antolatzeko eta denbora nahi bezala kudeatzeko eskubideak kendu zizkieten eta, gizonen kasuan, uniformea janztearen betebeharra ere ezarri zen. Murrizketa horien aurrean, hasiera batean, presoek bi ekintza burutu zituzten: batetik, gizonek nahiz emakumeek No-Work Protest (1976-1981) gauzatu zuten; eta, bestetik, gizonek bakarrik Blanketmen Protest (1976-1981) ere egikaritu zuten, uniformeak jartzeari uko eginez eta gorputz biluziak mantekin estaliz. Azken horrek kartzelarien irainak, umiliazioak eta jazarpenak areagotu zituen; eta, azkenean, gizonek zeldetatik irteteari utzi zioten, Dirty Protest (1978-1981) delakoa hasita, dutxetara eta komunetara joateari uko egin baitzioten, euren hondakinen artean bizitzeari ekinez. Emakumeak 1980an batu ziren protestara, uniformea erabiltzeko obligaziorik ez izan arren, kartzelazainen bestelako erasoek bultzatuta. Geroxeago, bi gose-greba izan ziren: lehenengoan (1980-1981), emakumeak gizonak baino bi aste beranduago hasi ziren, inork ez zielako ekimenaren berri eman, IRAk protesta-mota hori gauzatzeko ahulegitzat zituelako; bigarrenean (1981-1982), gizonek soilik hartu zuten parte, emakumeek uko egin ziotenez, lehenengoan baztertuak izan eta gero. Protestok 1982an amaitu ziren, presoek estatus politikoa berreskuratu zutenean (Murray, 1998; Ros Domènech, 2013).
eta bakarra zela aldarrikatzeko (Ibidem: 142). Aitzitik, hilekoaren odolak –tabutzat eta kutsagarritzat hartutakoak– batzuen eta besteen arteko aldea areagotu zuen; nahi gabe, emakume-gorputz sexualak azpimarratuta (Ibidem: 138-139). Azken batean, iruditeria kolektiboan, gizonak ziren borrokalari, heroi eta martiri bakarrak; emakumeak, ostera, IRAn iragaitzaz zeuden neskatoak ziren, eta, beraz, kartzela ezin zen haien lekua izan euren kopurua ekintza armatuetan nahiz giltzapean gero eta nabarmenagoa bazen ere– (Ibidem: 138). Aretxagaren ustez, hilekoak bestelako izatea erakutsi zuen (Ibidem: 142) eta, halaber, bestelako gaiei heltzea eragin zuen: indarkeria sexistari eta pobreziari, kasu (Ibidem: 143). Halaber, apurka, nazionalismoaz gain, feminismoa ere interpelatu zuen; esaterako, beraien egoera ez zela auzi feminista ziotenei erantzuteko, emakume presoek eurek 1980an idatziriko gutun honetan antzeman daitekeenez: «Argi dugu gure egoera ez dela soilik gai feminista, oso oinarrizko gai gizatiarra eta soziala baizik. Gai feminista da emakumeak garen heinean, kriminalak bagina bezala tratatzen bagaituzte ere. Gai feminista da kartzela honen ehuna gizonen dominaziorako guztiz prest dagoen heinean. Gobernadorea, Gobernadoreordea nahiz medikua gizonak dira. Guardien abusu fisiko eta mentalen mende gaude, egunero gure hegala patruilatzen baitute, etengabe gure zeldak zelatatzen baitituzte... Hau ez bada gai feminista, orduan feminista hitza birdefinitu behar dela uste dugu» (Loughran, 1986: 64; in Aretxaga, 1995: 143)166. Era berean, horrelako eginbide kolektiboetatik haratago, maila indibidualean gauzatzen diren erresistentzia-praktikei ere erreparatu behar diegu. Orokorrean, jardute sotilagoak, isilagoak eta ezkutukoagoak izan ohi dira (Makowski, 1997: 68); hortaz, ikusezinagoak nahiz ezeztatuagoak ere badira. Alabaina, egunerokotasunean, jardunbide kolektiboak baino askoz ere ohikoagoak dira, eta, hala, gure arreta merezi dute; gertatzen dena behar bezala ulertzeko, genero-ikuspegia guztiz nahitaezkoa izanik. Azken batean, espetxeko murruetatik kanpo gertatzen den legez, emakumeek zailtasunak gainditzeko eta bizitzan aurrera egiteko estrategiak garatzen dituzte, eskura dituzten aukeren zein hautuen baitan (Dañobeitia, 2013: 118).
BIGARREN ATALA Espetxeratutako emakumeekin solasean
6. Kartzelaldiaren esanahiak, ibilbideak eta balorazioak
Ezinezkoa nigandik kanporatzea, bada, barruan bizitako hori ni neu naizenaren parte egin zen. Liliana Cabrera (2013)167
Emakumezkoen espetxeko bizipenak zinez anitzak eta konplexutasun handikoak dira. Euren iritzi eta interpretazioak, gogoeta zein hausnarketak askotarikoak dira; eta, horrez gain, nahiko ulergaitzak ere badira maiz, ñabardurei heldu ezean, behintzat. Horregatik, aurreko atalean kartzelaratutako emakumeei buruzko hainbat erreferentzia teoriko landu ostean, atal enpirikoaren lehen kapituluan, ikerketa honetan elkarrizketatutako emakume preso eta preso ohien kontakizunetan murgilduko naiz; espetxealdiak beraientzat duen esanahia argitzen ahaleginduta, aniztasuna abiapuntu hartuta eta xehetasunak jorratuta. Hasteko, lehenengo azpiatalean, kartzelan sartu aurretik euren bizimoduak zer-nolakoak ziren eta lege-haustera nolatan iritsi ziren landuko dut; ondoren, bigarren azpiatalean, espetxeko egonaldian eta horren ondoriozko estigmatizatzean barrenduko dut, sartzea eta irtetea ardatz hartuta; kartzelaldiak eragindako sentipenak, aldaketak eta ikaskuntzak izango ditut aztergai hurrenik hirugarren azpiatalean; eta, amaitzeko, espetxeko garaiari buruzko balorazioetan sakonduko dut laugarren eta bosgarren azpiataletan, iritzi gutxiasko positiboak zein negatiboak jasota. Emakume atxilo zenbaitzuen iduriko, oso zaila da kartzelako bizipena hitzez adieraztea eta ezagutzen ez duen norbaiti haren esangura helaraztea; benetan berezia denez gero, beste deusekin ezin erkatuzkoa. Hala izanda ere, mugak muga, saialdia egingo dut eta zeregin horri ekingo diot segidan.
6.1. Egoera anitzak, egoera zaurgarriak: delituetara daramatzaten bideak Emakumeek kartzelarekin zein delituzko ekintzekin dituzten hartu-emanak behar bezala aztertzeko, lehenik eta behin, ezinbestekoa da arreta jartzea espetxe-itxialdiaren aurreko beraien bizimoduetan. Zalantzarik gabe, aniztasun handiko egoerekin egingo dugu topo; arestian aipatu bezala, emakume presoak askotarikoak direlako –profil-orokortzeek hori lausotu ohi duten arren– (Imaz, 2007: 194). Era berean, zaurgarritasunarekin ere egingo dugu topo, atxilo sartzen dituzten ia emakumezko guztiek molde bateko edota besteko gizarte-kalteberatasuna bizi izan dutelako (Cabrera, 2002; Romero, 2003; Fernández Galán, 2011; Arbelaitz et al., 2012; De Miguel, 2014), eta, argi eta garbi, egitate hori delituarekin hertsiki lotuta egon delako (Almeda, 2007; Acale, 2015; Cerezo, 2015). Bestela esanda, oso anitzak dira lege-hausteetara eta presondegira daramatzaten bideak, baina kasik beti presente daude nolabaiteko eragile arazotsu edota zaurgarrizatzaileak. Esandakoa argiroago islatzen saiatuko naiz jarraian, ikerlan honetan elkarrizketatutako emakumeen bizipenetan sakonduta. Hala, hasteko, aldagai nagusiei erreparatzen badiegu, elkarrizketatutako emakumezkoak adin guztietakoak direla ikus dezakegu; batik bat, 40 urte ingurukoak nagusi diren arren. Gehienak euskal herritarrak dira, baina asko dira bestelako sorterriak dituztenak ere. Batzuek Espainian edota Frantzian dute sorlekua, eta beste batzuek urrutiago, batzuen batzuk hegoamerikarrak baitira. Atzerritarren artean, hainbatek ez zuten preso egon arte Euskal Herria ezagutzen; alabaina, ia guztiek bazuten testuinguruaren gaineko jakintza, aunitz aspalditik bizi baitziren bertan, legezko egoeran izan nahiz legez kanpokoan izan. Kopuruak aintzat hartuta, jatorri atzerritarra dutenen gainordezkapena nabarmena da, nabarmena den bezalaxe ijitoen gehiegizko zenbatekoa ere; gertakari berbera antzeman dezakegu baita droga-kontsumitzaileen kasuan ere, euren presentzia altua delako, modu izarigabean. Ikasketa-mailari dagokionez, gehienek maila baxua dute; izan ere, aunitzek oinarrizko ikasketak baino ez dituzte egin eta, gainera, ez dira gutxi horiek ere osatu ez dituztenak. Aipagarria da gehienbat emakume ijitoak direla ikasketa-maila nahiko baxua dutenak eta hainbatek irakurtzeko zein idazteko zailtasunak dituztela; batik bat, helduak badira. Halaber, azpimarragarria da atzerritarrak izan ohi direla ikasketa-maila altuena dutenak, baten batzuek goi-mailako edo unibertsitate-mailako ikasketak baitituzte. Lanesparruari heltzen badiogu, salbuespenak salbuespen, gehienak askotariko zereginetan aritu dira, lan ezegonkorrak nahiz aldi baterakoak nagusituta, baita, hainbatetan, inolako
erregulaziorik gabekoak ere. Besteak beste, asko dira honako lanetan ibilitakoak: umeen eta pertsona helduen zaintzan, garbiketan, etxeko lanetan, ostalaritzan, etab. Behar egin arren, hainbatek arazo ekonomikoak izan dituzte; baten batzuk estutasunean edo egoera nahiko prekarioan bizi izan dira; eta gutxi batzuek bizirauteko diru-laguntza publikoak ere jaso dituzte. Alta, edonola ere, begi-bistakoa da azken urteotan profila aldatuz joan dela eta, gaur egun, areagotuz doala bai ikasketa-maila altua, bai lan-ibilbide egonkorra eta oparoa izan duten emakume presoen kopurua. Euren gizarte-harremanei dagokienez, elkarrizketatuen gehiengoak, espetxeratzearen aurretik, bazuen nolabaiteko babes- edota sostengu-sarea; kasu batzuetan, nahiko urruti egonda ere. Gehienek familia-loturak eta bikote-erlazioak aipatzen dituzte; batzuek, gutxiagotan izan arren, baita adiskidetasunharremanak ere. Hartu-eman horien nolakotasuna, jakina, benetan zabala eta oso anitza da; alabaina, nabarmendu beharrekoa da elkarrizketatutako emakume batzuek indarkeria sexista jasan zutela euren orduko bikotekideen aldetik. Era berean, azpimarragarria da gehienak ama direla eta hainbat, gainera, gurasobakarreko familien buruak, seme-alaben zaintzaren eta ongizatearen ardura osoa euren gain hartuta. Hala eta guztiz ere, kontuan hartu beharrekoa da, preso sartu aurretik, eta askotariko arrazoiak direla medio, batzuek senideen zaintzapean zituztela euren seme-alabak; baita, batzuetan, erakunde publikoen tutoretzapean ere, harrera-pisu edota familietan. Hortaz, laburbilduz, aipatutako aldagai guztiak aintzat hartuta, argi dago zaurgarritasun-faktoreak gutxi-asko pilatzen zituzten emakumeak direla oro har. Delituzko ekintzaren hautua egin zutenean, ia kasu guztietan, arrazoi ekonomikoengatik egin zuten. Izan ere, lege-haustearen erabakia hartu zuten diru-iturri bat lortzeko asmoz, eskura zituzten aukeren inguruan deliberatu ostean, hautu hoberena egiten saiatuta, edo, gutxienez, hautu okerrenak baztertuta. Askotan, benetako biziraupen-estrategia izan zen, beharrak bultzatutakoa, euren biziraupen ekonomikoa bermatzeko, batzuetan baita euren senideena ere. Beste hainbat kasutan, ordea, bizi-maila edo kalitatea hobetzeko nahiera gailendu zitzaion beharrari. Edonola ere, eragile nagusia bata ala bestea izan, delituzko ekintza estrategia ekonomikoa da oro har; eta, maiz, bestelako estrategia ekonomikoekin batera ageri da, esate baterako, eta jada aipatu dudan bezala, espetxean amaitzen duten emakumeetako askok erregulatu gabeko edota gaizki ordaindutako lanak egin baitituzte, diru-laguntza instituzionalak jaso baitituzte, emigratu baitute, etab. Beraz, delituarekin batera, edo delituaren aurretik, «delituaren ordezko praktika» (Juliano, 2009a, 2009b, 2011) deitutakoen erabilera antzeman daiteke.
Lege-haustearen bultzatzaile nagusia ekonomikoa izanik, bi delitu-mota nagusitzen dira emakumeen artean: alde batetik, osasun publikoaren aurkako delituak, hau da, legearen kontrako drogen garraioarekin eta salmentarekin lotutakoak; eta, bestetik, jabetzaren eta ordena sozioekonomikoaren aurkakoak, orokorki, ebasketa eta lapurreta txikiak direnak. Gaineratiko delituak gutxiengoa eta nahiko ezohikoak dira. Hortaz, oro har, emakumeek egindako lege-hausteak ez dira biolentoak, ezta larriak ere. Hala eta guztiz ere, iraupen ertaineko kondenak nagusi dira euren artean; eta aipagarria da batzuen batzuk espetxezigor nahiko luzeak ere badituztela, zenbait auziren pilaketaren kausaz zein delitu jakin batzuk gogorki zigortzeko joeraren kausaz. Bestalde, salbuespenak salbuespen, hainbat kasutan, legez kanpoko drogen presentzia nabarmena da: batzuetan, delitua substantzia horien garraioarekin edo salmentarekin lotuta egon zelako; eta, besteetan, lege-haustea droga-menpekotasuna asetzeko egin zelako edo testuinguru hurbilean drogak salerosten zirelako. Segidan, kasuistikan murgiltzeari ekingo diogu. Lehenik eta behin, mula deiturikoak aipa ditzakegu; euren gorputzetan edota ekipajetan legearen kontrako drogak garraiatu dituzten emakumeak, alegia. Asko atzerritarrak dira, eta aipagarria da, gainera, batzuek ez zutela Euskal Herria ezagutzen bertan espetxeratu zituzten arte. Gehienek lege-haustea egitate puntual moduan planteatu zuten, une zehatz batean, diru-kopuru gutxi-asko altua azkar irabazteko aukera bezala. Batzuek diotenez, premia ekonomikoak bultzatuta egin zuten; besteek diotenez, bizi-maila hobetzeko egin zuten, erosotasunez eta lasaiago bizitzeko, jendarteak arrakasta sozialarekin parekatzen dituen jomugak betetzeko ahaleginean. Adibide moduan, Mayaren kasua ekar dezakegu. Frantziarra naziotasunez, Mexikon bizi zen eta harreragile bezala lan egiten zuen. Pixkanaka baina, ezagun batzuen bidez mulazereginetan hasi zen. Ohikoa ez izan arren, droga garraiatzeko hainbat bidaia egin zituen eta diru-iturri gutxi gorabehera arrunta bilakatu zen beretzat. Azaltzen duenez, bestelako bizimodua izateko aukera eskaintzen zion horrek, bizimolde hobea izateko parada, eta horrexegatik egiten zuen. Bestalde, ez zitzaion etikoki gaizki iruditzen, nagusi den eredu sozioekonomikoa auzitan jarrita justifikatzen zuelako eta argi zeukalako mulak ez direla droga-trafikoaren erantzule nagusiak. Askea eta burujabea izatea zinez estimatzen duten horietakoa izanik, bere esperientzia inolako biktimizatzerik gabe azaltzen du; gizartean zabaldutako irudiaren kontra, ez du ez mafiarik ez engainaturiko emakumerik aipatzen,
168 Elkarrizketatuen kasuan, aipuak ez itzultzea erabaki dut; euren hitz egiteko modura eta izaerara ahalik eta gehien hurbiltzeko.
Eurentzat onuragarria izan zitekeen aukeraren alde egin nahi izan zuten, legez kontrakoa zela jakinda, eta, horrenbestez, erantzukizuna eurena da, eta ez beste inorena. Delituaren autoreak ez direnek ere, maiz, euren gain hartzen dute ardura, arriskuaz ez jabetzeagatik edo epaiketan zehar urrats egokiak ez emateagatik. Gutxi dira biktima edo engainaturiko emakume moduan sentitzen direnak, baina egon badaude batzuk, jakina; batez ere, legehaustea egin ez dutenen artean, baita poliziaren aurrean salatu zituztela uste duten mula hainbaten artean ere, askok baitiote droga-trafikatzaile handiek mula batzuk traizionatu eta saldu ohi dituztela beti, beste batzuek euren jomuga lor dezaten. Bestalde, gehienek egindakoaren ardura eta ondoreak euren gain hartzeak ez du esan nahi jasotako espetxezigorrekin ados daudenik. Izan ere, ia guztien ustez, kondenak gehiegizkoak eta neurriz gorakoak dira. Eskuarki, delituzko ekintza egitea erabaki zutenek ez zekiten zer-nolako zigorra jaso zezaketen horregatik, eta, batzuetan, atxilotuta izateko aukerak zenbatekoak ziren ere ez. Hori dela eta, batzuek diote ez zirela benetako arriskuaz konturatzen; beste batzuek, nolanahi ere, jakinaren gainean zeudela dioten arren. Mayak, kasurako, ez zuen arriskurik ikusi, ezta espetxeratuta buka zezakeenik pentsatu ere; besteak beste, aurretik hainbatetan egin zuelako mula-lana arazorik gabe. Nolanahi ere, ez da egindakoaz damutzen; baina ez du uste merezi izan zuenik. Bere hitzetan: «No me asustaba ni… ni lo vi como un riesgo. De hecho, hasta caer presa, no… no piensas que puede pasar. Es más, tú misma te mentalizas que no va a pasar, porque si no, pues te… Emanas eso de ti. El miedo. Y pues atrae al que te… ¡Te pillan! Entonces, no... Lo he hecho antes y ha funcionado. […] Nunca me voy a arrepentir de haber hecho eso. Pero luego, lo que pasé en la cárcel, me di cuenta de que no valía la pena el dinero. Aunque… aunque hubiera ganado millones, no vale la pena, porque te hacen mucho daño, a nivel psicológico. Tienes mucho… ¡Te cambia la vida! [Malkoak ditu begietan] Nadie está preparado para eso» (Maya, 27 urte). Mayak bezala, elkarrizketatutako emakume gehienek ez direla egindakoaz damu diote. Batzuen ustez, egoerak erabat justifikatzen du gertatutakoa; eta, besteen iritziz, ez dago garbaitzeko ziorik, kartzelaldia positiboa izan zelako eurentzat, edo, sinpleki, damuak ez duelako ezertarako balio. Hala eta guztiz ere, Mayaren moduan, hainbatek nolabaiteko atsekabea adierazten dute; ez egitatea etikoki gaizki balioztatzen dutelako, espetxealdiak eurengan eta euren inguruneengan izandako ondorio kaltegarriengatik baizik. Bestalde, ezin aipatu gabe utzi egon badaudela argi eta garbi damu diren hainbat emakume, lege-
haustea errakuntza izan zela pentsatzen duten baten batzuk; batik bat, beharra asetzeko baino, bizi-maila edo kalitatea hobetzeko egin bazuten. Begi-bistakoa da, aztergaia zeinnahi ere izan, esperientziak askotarikoak direla.
6.2. Sarrerak, irteerak eta ate birakariak Elkarrizketatutako emakume askorentzat, espetxeko egonaldia jada euren atxiloketaren unean hasi zen, nolabait ere. Gehienek diotenez, momentu hori zauskada handikoa izan zen haientzat. Ezjakintasunaren, informazio-ezaren eta komunikatzeko oztopoen kausaz, segurtasun-gabezia, urduritasuna eta egonezina nagusi ziren, zaurgarri bezain babesgabe sentiarazteraino. Batzuk zuzenean sartu zituzten kartzelan, prebentibo bezala; besteak, ostera, epaiketaren zain aske laga zituzten kalean, eta ez ziren espetxe-zigorra jaso arte sartu. Aukera bata ala bestea izan, eta ezberdintasunak ezberdintasun, epaia ezagutu arte igarotako denbora zinez latza izan zen guztientzat. Artega eta kezkatsu, gertatuko zenaren ziurgabetasunak ez ziela euren bizitzekin aurrera egiten uzten sentitzen zuten. Izan ere, ezin zuten euren burua erabat kokatu ez kartzela barruan ez kanpoan; zerbait zuten jakiteke eta oso zaila zen etorkizunerako inolako planik pentsatzea. Batzuek, gainera, egoera horretan hainbat urte pasatu zituztela kontuan hartuta, irudia are eta larriagoa bilakatzen da; eta hori gutxi balitz bezala, batzuek diote ez zutela epaiketa ulertu, baita abokatuek okerreko aholkuak eman zizkietela edo ez zietela arreta nahikorik eskaini ere. Dena dela, ezin ukatuzkoa da zigortuta sartzeak, eta ez prebentiboki, sarrera nolabait prestatzeko aukera ematen duela. Presondegian sartzeko moduan nolabaiteko aniztasuna hauteman daiteke; baina, oro har, elkarrizketatutako emakumezko guztien testigantzak nahiko antzekoak dira. Kartzelan aurrenekoz sartu zirenak nahigabetuta, kezkati eta bakarrik sentitu ziren; une hori zinez mingarria, zaila bezain zirrarazkoa izan baitzen beraientzat. Askok diotenez, munduaren amaiera izango balitz bezala bizi izan zuten; eta, hortaz, etsipen handiz, ez zirela egoera jasateko gauza izango uste zuten. Sartzerakoan hala moduzko azalpen batzuk jaso arren, gehienak informazio-ezaz kexu dira, eta guztiz galdurik sentitu zirela baieztatzen dute. Egoera horretan, aurreiritziak nahiz pelikuletako irudiak nagusitu ziren aunitzentzat, eta, horrenbestez, askok pentsatzen zuten uniformea jantzi beharko zutela eta beste presoen
173 Gasteizen kokaturiko merkataritza-gunea.
desiratutako askatasuna geroz eta gertuago dagoelako; baina, bestetik, zaila eta gogorra, kanpoan egon arren preso daudela oroitarazten dieten betebehar asko dituztelako: esate baterako, kartzelan lo egitea edo aldizka sinatzera joatea. Era berean, behin behineko nahiz behin betiko askatasuna lortzea ere pozgarria bezain latza izan zen gehienentzat, hutsetik abiatu behar zutela sentitu zutelako maiz. Aurretik zituzten zailtasun berberekin segitu zuten; eta, gainera, kartzelaldiaren ondoriozko arazo gehiago ere topatu zituzten. Hasteko, kezka askori aurre egin behar izan zieten: non bizi, nola lortu enplegua, nola berrartu familiako harremanak, etab. Makina bat izapide ere prestatu behar izan zuten, euren agiriak eguneratzeko edo Espetxetik irten direnentzako Subsidioaren174 gisako diru-laguntzak eskatzeko. Kasu batzuetan, presoekin lan egiten duten elkarteetako kideei edota senideei esker, prozesua apur bat samurragoa izan zen; baina, nolanahi ere, elkarrizketatutako emakume guztiek diote kartzelatik irtetea ez dela batere erraza. Beldurra, zalantza nahiz ziurgabetasuna nagusi da, eta askotan babesgabe sentitzen dira. Batzuek diotenez, gakoa kartzelak sustatutako autonomia-galeran dago. Giltzapean, erabaki asko hartzeko gaitasuna galtzen duzu, baina, berriro ere kalera irtetean, zuk zeuk atera behar duzu bizimodua eta, sarri, jadanik ez dakizu nola egin. Hala, elkarrizketatutako emakume gehienek kalera berriro ohitzeko denbora behar izan zutela diote, zure burua birkokatzea zaila baita. Elenak, bere azken espetxealdian hamaika hilabete itxialdian pasatu eta gero, honelaxe azaltzen du nolakoa den irtetea: «Es todo tan diferente… También es… [Etenaldia] O sea, me encontré… Te esperas encontrar lo mismo que dejaste y… no, no es así. Que la vida sigue adelante. Y sales y las cosas no están como tú creías. También es otro contraste… difícil de llevar» (Elena, 39 urte). Bestalde, aintzat izan behar dugu, esan bezala, elkarrizketatutako emakumeetako batzuk hainbat aldiz sartu eta irten direla espetxetik. Oro har, delituzko ekintzak berriro egiten dituzten emakumeen zenbatekoa ez da oso altua (SGIP, 2009a: 16); alabaina, askotariko arrazoiak direla eta, egon badaude hainbat kasu, jakina. Salbuespenak salbuespen, legehausteren bat berriro egiten dutenen kopuru altuenak ijitoen eta droga-kontsumitzaileen
174 Espetxetik irteten direnek hilero 426 euro kobratzeko aukera dute, ondorengo kondizioak betez gero: baldintzapeko edo behin betiko askatasunean egotea, langabe egotea eta gutxienez sei hilabete egon izana preso. Gehienez ere, hemezortzi hilabetez jasoko dute diru-laguntza.
Bestalde, espetxetik irteterakoan emakumeek aurre egin beharreko zailtasun eta arazoen artean, ezin dugu estigmatizatzea ahantzi (Naredo, 2007; Juliano, 2009a, 2011; Almeda, 2010). Eurengan eragin handiagoa ala txikiagoa izan, eurei gehiago edo gutxiago axola izan, denek dakite emakume delitugile eta presoaren irudia zinez negatiboa dela oro har. Jakin badakite, gizartearen gehiengoaren ustez, gaizkileak direla; arriskutsuak eta arazosortzaileak, inola ere ez fidatzekoak. Era berean, badakite emakume bezala ere auzitan daudela batzuetan; ama, alaba, amona edota bikotekide eskas moduan etiketatu ohi dituztela. Gizarte-bazterketari aurre egin behar diotenaz konturatzen dira. Baina, hala eta guztiz ere, askok diote pertsona batzuengan babesa eta sostengua aurkitu dutela, eta ulerkorrak diren pertsona baten batzuekin topo egin dutela. Zalantzarik gabe, ingurune hurbilaren elkartasuna izan dutenentzat, estigma jasangarriagoa izan da. Espetxetik atera berri, kalean jendea begira geratzen zitzaiela eta preso egon zirela jakin zezaketela sentitzen zuten elkarrizketatuetako askok; fisikoki sumatuko balitzaie bezala, seinale edo markaren bat izango balute bezala, kopetan idatzita eramango balute bezala. Gehienentzat sentipen hori denborarekin desagertu bazen ere, ez zen gauza bera gertatu estigmaren beste alderdi batzuekin. Izan ere, askok diote besteak baino gutxiago izatea sentitu dutela, eta zer esango dutenen beldurrez edo lotsaz egon direla. Beste batzuek ez omen dute inolako ahalkerik izan; baina, hala eta guztiz ere, preso ohia izatea enplegua edota etxebizitza lortzeko traba bezala aipatzen dute. Nolanahi ere, batzuek zein besteek estigmatizatzea kritikatzen dute. Jendartearen gehiengoak ezjakintasun handiz gogorkiro epaitzen dituelako kexu dira; giltzapean askotariko gizon-emakumeak daudela diote eta, oro har, ez direla gaiztoenak, zaurgarrienak edo pobreenak baizik. Esate baterako, Saioak emakume presoen estigma auzitan jartzen du, eta euren istorioak kontuan izan gabe zorrozki gaitzesten dituztelako arranguratzen da, kartzelatzea jende gehienak uste duena baino askoz ere gertuago dagoela defendatuta. Bakoitzaren egoera eta baldintzak aintzat hartu behar direla dio; baita, bere kasuan, egindako lapurreta guztiak biziraupen-kontua izan zirela ere. Honelaxe dio: «Se piensan que somos bichos raros. [Etenaldia] Se piensan que “Uy, ¿una mujer presa? ¡Uy, cuidado!”. Y no. Que somos personas igual que todo el mundo, vamos. Somos seres humanos también. No nos tienen que tratar peor por ser presas. Igual es… ¡Puede ser la mejor persona que te eches a la cara! [Etenaldia] Que en este mundo si… Estamos en la cárcel, pero por… Tenemos nuestras cosas. Por ganarlos la vida o lo que sea. Pero
babesteko ahaleginean. Orobat, baten batzuk estigma konpentsatzen saiatzen dira, eredu hegemonikoak zorrotz beteta, baita kartzelarekiko distantzia azpimarratuta eta presoak parekotzat hartzeari uko eginda ere; funtsean, behin arau batzuk apurtuta, beste zenbait ere apurtzea errazagoa izan daitekeen arren, guztientzat ez da hain askatzailea. Bestalde, asko dira sarri entzungor egin behar dela diotenak ere; jendeak esan dezakeenari muzin egin behar zaiola. Azken batean, ororen gainetik, nola hala aurrera egitea baita kontua.
6.3. Emozioak, aldaketak, ikaskuntzak Sartzeko eta irteteko uneez haratago, kartzelaldia bera emozio oso biziko denboraldia da emakumezko presoentzat, orain arte bakarrik zeharka esan badut ere. Elkarrizketatuek, kasurako, gorabehera emozional handiak gogoratzen dituzte; bai askotariko sentipenak, bai aldarte aldakorrak aipatuta. Zalantzarik gabe, itxialdiak denei modu berean erasan ez badie ere, eragin nabarmena izan du guztiengan eta nolabait aldarazi ditu. Aunitz dira bere ondorioak osasunean ere pairatu dituztenak; esate baterako, asko baitira depresioa edota antsietatearen moduko gaitzak jasan dituztenak giltzapean, eta kalera irtendakoan horien kalteekin segitu dutenak ere bai. Espetxealdia emozionalki deskribatzean, askok oroitzen dituzte frustrazioa eta etsipena, atsekabea eta nahigabea, baita bakardadea eta amorrua ere. Azken hori nahiko deigarria da, emakumezkoei usu ukatutako emozioa denez gero. Haatik, bestelako emozio batean jarri behar dugu arreta; oroz gain, sentipenik aipatuena ezintasuna baita. Léak, adibidez, honela adierazten du zer sentitzen zuen preso egonda: «Impotencia. Una palabra: im-po-ten-cia. Impotencia, porque… [Barre etsia] no puedes hacer nada, ¡nada! [Etenaldia] Eso sí que… Para mí era lo peor, pero… ¡no hay otra! [Etenaldia] Duele, porque sé que mi familia me necesitaba y…» (Léa, 28 urte). Léak asko sufritu zuen bera preso zegoen bitartean, bere ama urrun eta gaixo zegoelako; nolabait ere, senideek bere beharra zutela eta berak kale egiten ari ziela sentitu zuelako. Egia esateko, sentipen nahiko arrunta da (Juliano, 2009a, 2011; Aguilera, 2011). Bada, Léarentzat bezalaxe, emakume preso gehienentzat mingarriena ez da espetxeko murruen barruan egotea, familiaren ondoan ez egotea baizik. Hala, askorentzat zaila eta gogorra da senideekiko harremanari buruz hitz egitea, eta batzuek gaia saihesten dute. Edonola
Argi dago eraldaketak eta ikaskuntzak askotarikoak direla, eta batzuk onerako eta beste batzuk txarrerako diruditela. Esan bezala, kartzelaldiari buruzko balorazioak ere benetan anitzak dira. Baina kontuan izan behar dugu, askotan, aldaketen eta ikasketen esparruan positiboa dirudienak ez duela zertan bat egin iritzi orokor positibo batekin, negatiboa dirudienak balorazio orokor negatiboa adierazten ez duen bezalaxe. Ulermenaren gakoa bizipenen konplexutasunean dago; eta, ezbairik gabe, ñabardura handiko istorioak dira.
6.4. Kartzelaldiari buruzko iritzi positiboak Elkarrizketatuen artean, espetxealdia gutxi-asko positiboki balioztatzen duten hainbat emakume daude. Bada, itxialdiaren nolakotasuna zein-nahi ere izan, sartu zirena baino hobeto atera direla baloratzen dute, eta beraien bizimodua zentzuren batean edo bestean ondu dutela pentsatzen dute. Alta, aintzat izan behar dugu emakume horien diskurtsoek askotan kontraesankorrak diruditela lehenengoan; aldeko iritzia izan arren, negatiboak diren hainbat alderdi ere aipatzen dituztelako. Esate baterako, ez dute kartzela-garaiaren mingostasuna ukatzen; sufrimendua, samina edota beldurra gogoan hartuta. Era berean, nahiz eta espetxealdia eurentzat onuragarria izan den, eta nahiz eta beste batzuentzat ere halakoxea izan daitekeela uste duten, jakin badakite oro har ez dela horrela gertatzen eta emakume gehienentzat kalterako dela. Bestalde, argi dute giltzapetik hobeto ateratzea ez dela batere erraza eta merezimendua norberarena dela, inola ere ez espetxe-sistemarena; hobekuntzak lortzeko borondate eta kemen handia behar baita. Azken batean, emakume horien kontaerek ez dute zertan kartzela-sistemaren aldekoak izan. Batzuk badira, baina beste batzuk ez; hainbatek defendatzen dute eta beste hainbatek, ostera, auzitan jartzen dute; birgizarteratzearen ideian sinesten duenik badago, kritikatzen duenik ere badagoen bezalaxe. Izan ere, funtsean, positiboki baloratzen dutena euren esperientzia propioa da; besterik ez. Emakume horien iritziz, kartzelaldia euren bizimodua aldatzeko nolabaiteko aukera izan da, bi egitate direla eta. Alde batetik, ohartarazpen edo hondoa jotze moduko zer edo zer izan da beraientzat, ordura arte zeramaten egunerokotasun kaltegarria gelditzera behartu dituen nola edo halako inflexio-puntua; bestetik, gogoetarako garaia ere izan da, bizitza birplanteatzeko nahiz hobekuntzak abiarazteko epealdia. Azken finean, egoera horretan, zenbaitek topatzen dituzte hausnartzeko eta norberaren buruaren kontzientzia hartzeko
baldintza egokiak, hau da, aldaketak eta hausturak gauzatzeko kondizio aproposak. Estebanen iduriko, hiru dira eraldaketak gertatu ahal izateko faktore nagusiak: lehenik eta behin, testuinguruak eta jarduerak; bigarrenik, elkarrekintzak; azkenik, erreferentzia ideologikoak; norbanakoak etengabe, modu dinamikoan eta malguan, eragile horien arabera eraikitzen garelakoan (2004: 245-246). Argi eta garbi, espetxera lekualdatzeak bestelako testuinguru batean egotea eta bestelako ekintzak egitea dakar, baita bestelako gizarte-harremanak izatea eta bestelako baloreak eta pentsaerak ezagutzea ere. Egiazki, kartzela ez den beste eremu batean ere jazo daitezke zirkunstantzia horiek; alabaina, balorazio positiboa egiten duten emakumeek giltzapean topatu dituzte, hain justu ere. Orokorki, aldeko iritzia duten emakumeen artean hiru multzo bereiz daitezke. Lehenik, espetxean kanpoan baino arrisku gutxiago eta segurtasun gehiago daukaten emakumeak ditugu. Etxegabeak diren, muturreko pobrezia jasaten duten edota indarkeria pairatzen duten emakumeak izan ohi dira. Beraientzat presondegia nolabaiteko babeslekua izan daiteke; suspertzeko eremua, ohiko ingurunea baino erosoagoa eta lasaiagoa denez gero. Bigarrenik, kartzelaldian drogak hartzeari utzi dioten emakumezkoak ditugu. Izan ere, giltzapean ere drogak egon badauden arren, kontsumo-patroiak mudatu egiten dira, eta emakume batzuek egoera hori baliatzen dute menpekotasuna gainditzeko. Hirugarrenik eta azkenik, norberarentzako denbora eta espazioa topatuta, egoerari onura atera dioten emakumeak ditugu; besteekiko dedikazioa eta etxe barruko nahiz kanpoko lanak epealdi batez desagertuta, baten batzuk euren burua zaintzen, ongizatea bilatzen, baita ikasketaeta lan-prestakuntza hobetzen ere aritzen baitira. Elkarrizketatutako emakumeen artean, aipaturiko kasuak ondo islatzen dituzten hainbat daude eta, jarraian, hiru adibide ikusiko ditugu. Lehenik eta behin, Juliaren testigantzari helduko diogu; zeinak positiboki balioztatzen duen bere lehenengo espetxeratzea, droga hartzeari utzi ziolako behin betiko. Bere aburuz, itxialdia gogorra izan arren, aldatzeko aukera paregabea eskaintzen du; baliatzen dakienarentzat, behintzat. Berari bizitza eman diola uste du, eta horregatik eskerdun da. Bere hitzetan: «Salí en 2007, y desde que salí de prisión, nunca más he vuelto a consumir droga. […] Cuando salí, di gracias a Nanclares de la Oca, porque gracias a entrar en el penal de Nanclares [de la Oca], yo como persona me rehabilité, como mujer, como cerebro, como… analizar la mierda de la droga. Porque es una puta mierda. Porque la mejor droga es vivir el día a día, con los tuyos. Y, bueno, estoy muy orgullosa de haber pasado
181 Kasu batzuetan, epaileak erantzukizun zibilaren ordainketa ezartzen du; hau da, egindako kalteengatik, delituaren autoreak biktimari diru-kopuru jakin bat ordaindu behar diola erabakitzen du. Espetxean sartuz gero, ezin da ez erregimen irekia ez baldintzapeko askatasuna lortu, ordainketa hori egin ezean.
su programa para poder rehabilitarse, sino que, bueno, cuando cumple se va y al mes siguiente está aquí otra vez. Eso lo he visto yo, y lo veo. He tenido mucho tiempo para ver cosas. […] La cárcel es un negocio. [Etenaldia] Un negocio es eso. Un negocio a costa de seres humanos. Me parece increíble que pueda todavía existir en pleno siglo XXI, cuando no ha cambiado nada. Entonces, ¿para qué ha servido? [Etenaldia] Para maltratar, para machacar, y, en algunos casos, para hacernos peores» (Nieves, 61 urte). Elkarrizketatutako emakume zenbaitzuen kasuan, esandakoan ez ezik, esateko moduan ere hauteman daiteke balorazio negatiboa. Izan ere, nahiz eta batzuek lasai, gustura eta ziurtasunez hitz egiten duten, beste batzuen kontaeretan isiltasuna oso agerikoa da, era batean edo bestean. Dudarik gabe, isilaldi horien esangurak askotarikoak dira183, eta ez dute beti kartzelaldiaren kontrako iritzia adierazten. Baina, askotan, halaxe gertatzen da. Batzuetan, isiltasuna babes-estrategia da; arestian aipatu bezala, balizko estigmatizatzea ekiditeko, emakume batzuek euren istorioetako zenbait pasarte ezkutatzen dituztelako; eta, horrez gain, baita eurentzat samingarriak diren solasaldi-gaiak saihesten dituztelako ere. Beste batzuetan, isiluneak gogoetatsuak dira; eta hizlaria egokiro erantzuteko edota esan nahi duena ondo adierazteko hitz egokien bila ari dela islatzen dute. Azken batean, norberaren kontaketa egiterakoan, agentzia baitago (Duarte, 2012; Enck eta McDaniel, 2015). Edonola ere, badirudi aunitzetan isiltasunaren esanahi nagusia esperientziaz hitz egiteko ezintasuna edota zailtasuna dela; hau da, hutsuneak, etenak eta amaitu gabeko esaldiak sortzen direla bizipenak eragindako minaren kausaz. Horrela gertatzen denean, arrunta da baxu hitz egitea ere, ahots urratu edo dardaratsuarekin, hunkituta eta urduri. Egiazki, solas egin nahi eta ezin izatea ez da soilik aurkako iritzia dutenen ezaugarria; balorazio-motarena baino, jasandako saminaren isla baita. Ukaezina da baina, batik bat, espetxea negatiboki balioztatzen dutenei gertatzen zaiela. Egia esan, aspaldi nabarmendu zen esperientzia biolentoek bizitakoa modu egituratu eta linealean komunikatzeko trabak edo oztopoak eragiten dituztela, eta, hortaz, diskurtsoak aztertzeko zailtasunak ere sortzen dituztela (Scarry, 1985). Ideia hori garatuta, Francisco Ferrándiz antropologoak, adibidez, kontuan hartu beharreko gogoeta interesgarriak egin ditu Gerra Zibileko errepresaliatuen adierazpen-zailtasunen inguruan. Bere iritziz, duela urte oso gutxi arte, ahots horiek artikulatzeko oztopo handiak izan dituzte, eta, ondorioz,
colaboro en una ONG, pero yo… yo… [Etenaldia] La cárcere para mí es… [Hunkituta] inclasificable» (Simone, 36 urte). Alabaina, kostatu arren, Simonek hitz egiteko nahiera bizia du; eta berak bezalaxe, beste hainbatek ere. Hala, ohikoena ez izanda ere, baten batzuek publikoki kontatu dute euren esperientzia, solas egiteko zailtasunei aurre eginda. Prentsan nahiz ikus-entzunezkoetan, eskoletan eta are hitzaldietan ere, bakar batzuek euren istorioak azaldu nahi izan dituzte; jendaurrean mintzatzea oso gogorra eta asaldatzailea izanagatik ere, behar-beharrezkoa iruditzen zaielako gizartearen ezjakintasuna gainditzeko eta sentsibilizazioa sustatzeko. Simoneren kasu zehatzean, nolabaiteko bilakaera aktibista egon dela antzeman daiteke; bere esperientzia pertsonala maila indibidualean ulertzeaz haratago, irakurketa politikoa egiten jakin duelako, urratsak emanda transgresio hutsetik eztabaidatzera, eta diskurtso ezkututik esplizitura. Presondegitik irten zenetik, bere iritzi eta ikuspegiak aldatuz joan dira, geroz eta ahalduntze-maila handiagoa erakutsita, baita jarrera geroz eta kritikoagoa ere. Kontuan izan behar dugu emakume presoei buruzko liburu zein artikulu feministak irakurtzeari ekin diola; gaiarekin lotutako mintzaldi, jardunaldi eta ikus-entzunezkoetan parte hartu duela; baita kartzela-sistemarekin kritikoa eta feminista den geroz eta jende gehiagorekin erlazionatuz joan dela ere. Hala eta guztiz ere, ikusi dugun bezala, beretzat gaiari buruz hitz egitea ez da batere erraza, zinez samingarria denez gero. Bere istorioa kontatzen duenean, tarteka oso baxu hitz egiten du, ahotsa dardarka du, isildu egiten da edota negarrez hasten da. Haatik, solas egitea oso zaila izan arren eta benetan aztoratuta amaitu arren, hitz egiteko erabakia hartu duela dio; gaur egungo egoera aldatzeko bere esku dagoen guztia egiteko prest agertuta. Finean, berak sufritutakoak zer edo zertarako balio izatea nahi du; esaterako, hausnarketa pizteko baliagarria izatea, jendartea espetxesistemaren zentzugabekeriaz ohar dadin, gizarte-bazterketa zein aurreiritziak auzitan jar ditzan, estigmatizatzeari utz diezaion, baita bestelako neurrien inguruan pentsatzen has dadin ere. Jomugak ez dira nolanahikoak, baina ezin ditu inola ere alboratu, bere izatea guztiz zeharkatzen dutenez gero. Egia esateko, kartzelaldia eta gero, espetxe-sistemaren kontrako ekintzaile bilakatzea ez da ohikoena emakumezkoen artean; baina euren arteko aniztasuna azpimarratu da hastapenetik eta, ezinbestean, aktibismoaren bidea hartzen duenik ere badago. Azken batean, elkarrizketatutako emakume guztiak daude, nola hala, beraien giltzapeko bizipenagatik trebesatuta, halabeharrez; eta, berdintasunak berdintasun, ezberdintasunak
ezberdintasun, bakoitzak esangura propioa ematen dio. Hala ulertu behar ditugu beraien kontaerak, bakoitza bere ñabardura nahiz xehetasunekin, iritzi zein ikusmolde anitzekin. Ikusten hasi garenez, kontakizunak askotarikoak dira, eta hurrengo atalburuetan horiek bihitzen jarraituko dut.
7. Espetxeko genero-diskriminazioak hizpide: askotariko iritziak eta ikuspegiak
Dagoeneko hainbatetan aipatu dut espetxeak genero-erakunde izaera duela, gizonezko eta emakumezko presoen arteko desberdinkeriak (bir)sortzen dituenez gero; edo, bestela esanda, emakumeentzat eremu diskriminatzailea, sexista eta androzentrikoa dela, eredu hegemonikoak bultzatuta, genero-harreman desorekatuak nahiz bereizkeriak indartzen dituelako. Haatik, lehen atalean ideia hori soilik teorikoki jorratu ondoren, landa-lanean bildutako informazioarekin uztartu nahi dut jarraian, atalburu honetan. Horretarako, aipatutako genero-desberdinkeriak ardatz hartuko ditut, ikerlanean elkarrizketatutako aktore anitzek horien inguruan dituzten iritzi eta usteak aztertuta. Izan ere, gaur egungo euskal testuinguruan emakumeek bizi duten espetxe-egoerara gerturatu nahi dut, alde batera utzi gabe azken urteotako balizko aldaketak. Lehenik eta behin, elkarrizketatuek kartzelan genero-diskriminazioak izatearen inguruan uste dutena jasoko dut; ondoren, esparruz esparru, bereizkeria horien guztien gaineko ikuspuntuak aztertuko ditut; eta, bukatzeko, generoa bestelako kategoriekin etengabeko elkarreraginean dagoela kontuan hartuta, bestelako zapalkuntzen inguruko aburuetan ere sakonduko dut. Ezbairik gabe, elkarrizketatuen ikuspegiak askotarikoak dira, eta, maiz, baita nahiko kontrajarriak ere; azken batean, erantzunek ikusmolde eta jabekuntza-maila anitzak azaleratzen baitituzte, segidan ikusiko dugun moduan.
7.1. Genero-bereizkeriak gaur egun? Euskal Herriko presondegietan? Gure testuinguruan, kartzelan jazotzen diren genero-diskriminazioak barrendatzea ez da batere erraza; bada, oro har, modu batean edo bestean errealitate hori ezagutzen dutenen artean, gehienek baieztatzen dute ez dela halakorik gertatzen. Esate baterako, edonolako bereizkeriarik hautematen duten galdetuz gero, elkarrizketatutako emakume preso nahiz preso ohi ia guztiek ezetz erantzuten dute; giltzapean, gizonak eta emakumeak berdintsu daudela edo egoera nahiko antzekoa dela adierazita. Hainbat gairen inguruan zehatzago itaunduz gero, ostera, batzuen batzuek zalantza egiten dute edota zenbait diferentzia eta berezitasun aipatzen dituzte, diskriminaziotzat hartu ez arren. Azken horien artean, mota guztietako iritziak daude. Izan ere, batzuek emakumezkoak okerrago daudela pentsatzen dute, zenbait egitate lortzeko zailtasunak dituztela edo orokorki gehiago sufritzen dutela argudiatuta; baina besteek espetxea gizonezkoentzat gogorragoa dela uste dute, fisikoki biolentoagoa delakoan, bai presoen arteko harremanean, baita espetxeko langileekikoan ere. Beraz, begi-bistakoa da suerte guztietako irakurketak eta aburuak daudela. Halaxe izanik, desberdintasunak ez ezik, genero-desberdinkeriak nabaritzen dituenik ere egon badago; ezbairik gabe, gutxiengo argia izanda ere. Horien iritziz, kartzela-sistema gizonentzat prestatuta dago, eta, ondorioz, guztiz «matxista» da emakumeentzat. Bertan pairatzen dituzten desabantailez nahiz bidegabekeriez ohartuta, hainbat kexa plazaratzen dituzte, euren eskubideak aldarrikatzearekin batera. Horrez gain, ohikoena ez izanagatik ere, baten batzuek diote, argiro eta ahoa beteka, giltzapean «genero-diskriminazioa» edo «sexu-diskriminazioa» dagoela. Kasurako, Simone aipa dezakegu bereizkeriez konturatzen diren gutxi horien erakuskari moduan. Izan ere, gizartean txertaturik dauden genero-desberdinkeriak presondegietan nabarmenkiro areagotzen direla uste du; finean, espetxe-sistema gizonentzat pentsatuta dagoelako. Alta, ikusmolde hori bere bilakaera aktibistaren baitan bereganatu du, behin kalean egonda. Bere iduriko, itxialdian zaudenean ez diezu genero-kontuei erreparatzen, bestelako kezkak, buruhausteak edo egonezinak dituzulako beti; eta horrek emakumeek jasandako zapalkuntzez jabetzea oztopatzen du. Honelaxe azaltzen du: «Hay varias diferencias. Pero cuando tú estás dentro… tú no haces una evaluación… de que realmente existen esas diferencias. Tú vas al día a día, ¿no? Intentas pasar el día lo mejor que puedes, lo mejor que… De acuerdo con las cosas que tú tienes, adaptarse,
¿no? Al día a día. Lo que sea mejor para ti. Pero, claro, haciendo un análisis crítico, después de que sales, de algunas cosas que pasan ahí, y te ves que hay… hay una diferencia… ¡puf! Bastante… bastante grande. ¡Abismal!» (Simone, preso ohia186). Espetxeko langileen eta presoekin lan egiten duten elkarteetako kideen artean, egoera ez da gehiegi aldatzen. Izan ere, emakume atxiloen kasuan bezalaxe, kasik denek diote ez dagoela genero-diskriminaziorik, gizonezkoen eta emakumezkoen baldintzak parekoak direla adierazita. Gehienen iritziz, zer edo zer egotekotan, genero-berezitasunak besterik ez dira, gizonen eta emakumeen bizipenak nahiz portaerak zinez ezberdinak direlakoan. Baina, egoeraren irakurketa guztiz partziala eginda, harago ere badoanik badago. Baten batzuek baieztatzen dute, bereizkeriak jasatearen kontrara, emakumeek abantailak edota pribilejioak dituztela. Harrigarriro, emakume presoekin ahalduntzea, berdintasuna edo indarkeria sexista lantzeko ikastaroak antolatu dituzten hainbaten artean ere entzun daitezke horrelako adierazpenak. Antza denez, gizartea matxista delako, emakumeentzat eguneroko bizitza gogorragoa delako edota askok indarkeria pairatu dutelako prestatzen dituzte halako jarduerak; ez dute, ostera, inolako desberdinkeriarik sumatzen giltzapean. Aitzitik, espetxeratutako emakumeen kasuan bezalaxe berriro ere, kartzelako langile eta elkarteetako kide baten batzuek bestelako ikuspuntuak dituzte; bada, hainbatek, nahiko gutxi izan arren, presondegietan genero-diskriminazioak edo desberdinkeriak gertatzen direla adierazten dute. Batzuek laburki diote, jendartea «matxista» eta «patriarkala» den heinean, espetxe-sistema ere halakoxea dela, nahitaez; azken buruan, gizartearen parte edo erreflexu denez gero. Baina beste batzuek zertxobait zehatzago ere erantzuten dute, gizonezkoei bideratutako sistema izanik, emakumezkoentzat gogorragoa edota zailagoa dela baieztatuta. Nolanahi ere, nahiko argi dago orokorki ezjakintasuna nagusi dela eta genero-ikuspegia ezohikoa dela, salbuespenak salbuespen. Teorikoki, genero-desberdinkeriez konturatuta, Espetxe Erakundeek berdintasuna xedetzat jarri duten arren, agerikoa da ez dela behar bezalako lanketarik egin eta gaia alboratuta dagoela. Kartzelako langile eta elkarteetako kide gehienek ez dute diskriminazio horien berririk, Espetxe Erakundeek horietako asko jaso bazituen ere Programa de Acciones para la Igualdad entre Mujeres y Hombres en el ámbito penitenciario (2009) lanean. Egia esateko, elkarrizketatuen gehiengoak ez ditu
186 Kapitulu honetan, elkarrizketatu askotarikoen hitzak jasoko ditut; hain zuzen ere, emakume preso eta preso ohienak, espetxe-langileenak nahiz elkarteetako kideenak. Horrela izanik, ez dut elkarrizketatuen adina zehaztuko, kartzela-sistemarekiko euren harreman-mota baizik.
kasuan ere oso barreiatuta dago gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna jada lortuta dagoela dioen mito faltsua. Hala eta guztiz ere, elkarrizketatu gehienek aipatzen dituzte diskriminazioen markoan uler daitezkeen egitateak, jasotako genero-desberdinkerietara igortzen dutenak. Horien inguruan zehazkiro galdetuta, hainbat zapalkuntza azaleratzen dira eta, segidan, esparruz esparru, horien gaineko iritzi eta ikusmoldeetan sakontzeari ekingo diot.
7.3. Jarduerak, ikastaroak, enpleguak Emakumezko presoek tailer hezigarri zein produktiboetan, espetxe-lanetan eta bestelako ekintzetan parte hartzeko dituzten aukerez haratago, askotan, horien nolakotasunak ere kritikak jaso ditu, genero-eredu tradizionalak sustatu dituelakoan; hau da, zuzenean edo zeharka, emakumeen feminizatzea eta etxekotzea indartu dituelakoan (Almeda, 2003, 2007). Haatik, egoerak hori baino konplexuagoa ere badirudi, ikerketan elkarrizketatuek adierazitakoaren baitan; alde batetik, azken urteotan eskaintza nabarmenki areagotu eta dibertsifikatu delako; bestetik, emakumeek gizonekin batera jardueretan aritzeak eremu berrietara eraman dituelako. Dudarik gabe, aldaketak gertatu diren arren, kartzelatutako emakumezkoek oraindik ere euren generizatzearekin loturiko jarduera ugari egiten dituzte. Izan ere, eurei espresuki eskainitako aukeren artean, oso ohikoak izaten jarraitzen dute ondorengo hauek: josketa, jantzigintza, gurutze-puntua, kakorratz-lana, broderia eta arropa-moldaketa; estetika eta ile-apainketa; altzarien zein azaleren garbiketa; geriatria; baita zeramika, pintura eta askotariko eskulanak ere. Aitzitik, kontuan hartu behar dugu presondegitik presondegira diferentzia nabarmengarriak daudela; esaterako, Iruñeko zein Martuteneko espetxeetan
zenbait jarduera egiteko izan dituzten mugekin amaitzeko, azken urteotan ohizkoa izan da gizon eta emakume presoak gehiagotan elkartzea; eta, testuinguru horretan, posiblea izan da emakumeak bestelako zereginetan trebatzea ere. Haatik, argi eta garbi hauteman daitekeenez, formakuntza-eskaintzak nagusiki gizonengan pentsatuta egiten dira, geroz eta gehiagotan onartu arren emakumeak ere horietan sartzea. Egitateek argi islatzen dute kartzelaren izaera androzentrikoak bere horretan segitzen duela eta Espetxe Erakundeek ez dutela behin ere ez auzitan jarri euren prestakuntza-aukeren nolakotasuna edo edukia. Gizonezkoen interesek jarraitzen dute lehentasuna izaten eta eredua zeharo maskulinoa da. Baina, edonola ere, ezin ukatuzkoa da egoera horrek, zeharka, emakumeak jardueraeremu berrietara gerturatu dituela, askoren ezagutzak eta gaitasunak zabalduta; besteak beste, gaur egun, giltzapean honakoak ikasteko aukera baitute: igeltserotza, iturgintza, alikatatua, elektrizitatea, soldadura, brikolajea, eraikinen mantenua, gainazalen pintura, etab. Aipatutakoez gainera, agerikoa da azken urteotan bestelako jarduerak ere areagotu egin direla. Kasu baterako, kirolen eta ariketa fisikoen esparruan, asko dira ondorengoak egin dituzten emakumezkoak: talde-kirolak, gimnasia, luzaketak, aerobic, batuka188, kardiotonua189, dantza, pilates, yoga, tai ji190, etab. Era berean, ugariak dira honako ikastaroak eta tailerrak egin dituztenak: gatazken ebazpena, emoziozko adimena, komunikaziorako abilezia, gizarte-gaitasuna, enplegua topatzeko teknikak, informatika, hizkuntzak, lorezaintza, elikagaien maneiua, lehen sorospena, antzerkia, argazkigintza, irakurketa, etab. Bestalde, bereziki aipagarria da azken urteotan gehituz joan direla genero-ikuspegidun ikastaroak, adibidez: berdintasuna, norberaren zaintza, autodefentsa, garapen pertsonala, gorputzaren kontzientzia, osasuna eta sexualitatea, barreterapia, genero-indarkeria, etab. Ohargarria da azkeneko horiek guztiak, emakumeen jabekuntza edo ahalduntzea jomuga izanik, bakarrik emakumeei eskainitakoak direla; eta, horren zergatia edo zentzua ulertu gabe, badagoela emakumeen pribilegio edo abantaila direla baieztatzen duenik, baita are kritikatzen duenik ere. Nolanahi ere, salbuespenak salbuespen, elkarrizketatutako emakume presoek jardueren eta ikastaroen eremuan gabetasun handiak aipatzen dituzte. Jasotako formakuntza
188 Batuka aerobic-mota da, erritmo latinoen laguntzaz praktikatzen dena. Esate baterako, sanba, reggaetoi edo merengue doinuekin egiten da. 189 Kardio-tonua ariketa aerobikoez osatzen da, eta helburu nagusitzat ditu kardio-arnasketako aparatua lantzea eta gorputza indartzea. 190 Tai jia borroka-arte mota da.
positiboki balioztatzen duenik egon arren, gehiengoak askotariko arazoak nabarmentzen ditu: sakontasunik nahiz jarraipenik gabekoa dela; ez dela nahikoa eta, gainera, inoiz ez dagoela guztientzako lekurik; orokorki, ez dela kalean enplegua topatzeko lagungarria; etab. Alabaina, bestelako ikuspegietatik, zenbait ekarpen egin ditzakeela pentsatzen dute gehienek; batik bat, entretenimendu edota denbora-pasa huts moduan, egunerokotasuna arintzeko eta giroz aldatzeko aukera ona izan daitekeela adierazita. Bestalde, hezkuntza ofizialari dagokionez, badirudi emakumeek gizonek baino jarrera aktiboagoa eta partehartzaileagoa izan ohi dutela. Baina, berriro ere, hainbat zailtasunekin topo egiten dute; oro har, espazioen, ordutegien eta baliabideen aldetik, baldintzak desegokiak direlako, eta, emakumeen kasuan, baita liburutegiak eskasagoak, txikiagoak eta osatugabeagoak direlako ere. Espetxeko destinoei eta tailer produktiboei helduta, ez dirudi emakumeen egoera askoz hobea denik. Bada, azken urteotan soldatapeko lana duten gizon-emakumeen kopuruek proportzionalki parekatzeko jaidura izan duten arren (Viedma eta Frutos, 2012: 103), ikusi bezala, presondegi zenbaitetan oraindik ere gizonezkoek aukera gehiago dituzte; halaxe gertatzen baita, behintzat, Iruñeko eta Martuteneko espetxeetan. Baina, lanerako posibilitate gutxiago izateaz gainera, aintzat izan behar dugu emakumezkoek soldata txikiagoak izan ohi dituztela; nagusiki, okerren ordaindutako lanpostuetan egoteagatik (Ibidem)191. Asko kexu dira lansariak benetan baxuak direlako, eta esplotazio-sentsazioa erakusten dute. Alta, batzuek enplegu horiek onartu beste aukerarik ez dute, dirua egiaz behar dutelako. Esandakoaren erakuskari, Nievesen testigantza ekarriko dut. 2002an kartzelaratuta, ia hamar urte igaro ditu Iruñeko presondegiko garbitegian lanean, baita soldatarik gabeko hainbat espetxe-destino egiten ere. Bere laneguna oso luzea izan arren, lansari ikaragarri baxua kobratzen zuen; hasieran ez baitzituen hilero 70 euro ere jasotzen eta, aurrerago, soldata igo ziotenean, sekula ez baitzituen 150 euro baino gehiago jaso. Egoerarekin oso kritiko, honela azaltzen du bere kasua: «A las ocho, salíamos a desayunar. A las nueve, tenía que estar en lavandería. Pero antes, tenía que limpiar la oficina de las funcionarias. Entraba, y me iba a trabajar. Volvía a la una, que era la hora de la comida. Comía. Me volvía a hacer la cabina de las
191 Gizon eta emakume presoen batez besteko soldaten arteko diferentzia zehatza jakin nahi izanez gero, ikus «3.2. Espetxe-egoera gaur egun: zigorrak eta genero-diskriminazioak miran» azpiatala.
193 Marko teorikoan ikusi bezala, ikerketek baieztatzen dute emakumeei zorrotzago eta gehiagotan zigortu ohi zaiela, gatazkatsuagoak ez izan arren (Viedma eta Reviriego, 2012: 200). Zehapenei buruzko datuak jakin nahi izanez gero, ikus «3.2. Espetxe-egoera gaur egun: zigorrak eta genero-diskriminazioak miran» azpiatala.
194 Psikofarmakoen kontsumoan dagoen alde zehatza jakin nahi izanez gero, ikus kopuruak «3.2. Espetxeegoera gaur egun: zigorrak eta genero-diskriminazioa miran» azpiatalean. 195 Aipaturiko hirurak medikamentu lasaigarriak dira.
controlar a ver la clase de medicación que te toca a ti, le toca a la otra o a la otra. Y eso no lo miran. Que hacen “¡Toma!”. ¡Hala, veinte pastillas! ¿Qué vas a hacer? ¡Anulada todo el día! Si te tomas esas pastillas, estás anulada todo el día. […] Y los síntomas que te producen las pastillas… […] Te da ataques epilépticos y te da… […] Yo preferiría que lo miraran con lupa. Pero, claro, estamos en la cárcel. No estamos en la calle» (Aitana, presoa). Medikalizatzea gehiegizkoa dela esatean baina, ez da ezeztatu nahi itxialdian osasunarazo larriak daudenik. Nabarmena da kartzelaldiak ondorio kaltegarriak dituela presoen osasunean, bai maila psikologikoan, baita fisikoan ere. Oso zargaldurik sartzen diren gutxi batzuek hobera egiten badute ere –giltzapean kalean ez dituzten osasun-zerbitzuak dituztelako–, begi-bistakoa da kasik denek okerrera egiten dutela eta hainbatek, gainera, osasun-arazoekin jarraitzen dutela kanpora irten eta gero. Hartara, medikazioa neurriz gain errezetatzen dela baieztatzean, osasun-tratamenduek, baliabideek nahiz zerbitzuek gabezia aipagarriak dituztela esan nahi da. Elkarrizketatutako preso nahiz preso ohien artean esperientzia positiboak eta negatiboak egon arren, aunitzek diote osasun-arreta ez dela nahikoa, osasun-taldeak langile gehiago behar dituela eta diagnostikoak hobetzeko premia dagoela. Kexa horien jakitun, medikuek eta erizainek ahalik eta hobekien egiten saiatzen direla erantzuten dute, itxialdiak euren zeregina asko zailtzen duela argudiatuta. Alabaina, nolanahi ere, badirudi azken urteotan egoerak onera egin duela, Osakidetza presondegietako osasungintzaz arduratzen hasteari esker; izan ere, lehen ez bezala, orain pazienteen istorio klinikoa eskuragai dutela azpimarratzen dute medikuek, horrek euren lanaren maila asko hobetzen duelakoan. Bestalde, espetxeratutako emakumeetako asko ere kexatzen dira, espezialistarenera edo ospitalera joateko ateratzen direnean, ertzainek lagunduta eta eskuburdinak jarrita joaten direlako. Osasun-langileek diotenez, batzuen batzuentzat hain da ezerosoa egoera hori, ezen, ez irteteko, ondoezari ahal bezala eusten ahalegintzen diren, benetan gaizki egonda ere. Elkarrizketatutako emakume presoek eta preso ohiek esandakoarekin segituta, depresioa edo antsietatea bezalako arazoak oso ohizkoak dira kartzelaldian zehar. Baina, halaber, benetan arruntak dira ondorengoak ere: buruko minak, larruazaleko gaixotasunak, arazo ginekologikoak, elikadura-arazoak, ikusmenaren eta entzumenaren galera, ile-erorketa, etab. Larritasun bereziz aipatzen dituzte buruko gaitzak eta suizidioak ere. Euren ustez, dudarik gabe, giltzapetzeak berak sortutako kalteak dira; hau da, emozionalki bizitakoak ekarritako ondorioak.
196Portugesez, estresa. 197 Buruko patologiak tratatzeko Espetxe Erakundeek ezarri duten neurri garrantzitsuena PAIEM Buruko Gaixoentzako Osoko Arreta Programa da. Jomuga gaitz horiek dituzten presoek berariazko arreta jasotzea da; hau da, diziplina anitzeko langileen artean, atxilo horien diagnostikoa, tratamendua eta berreskuratzea hobetzea (SGIP, 2010a: 35). Espainiako Estatuko espetxe guztietan indarrean dago programa, baina gutxi dira parte hartzen duten presoak; buruko gaixo gehienak kanpo egonik.
nortasun-nahasmenduari198 buruz ari dira. Preso guztien artean oso hedatua dagoela uste dute, baina, batik bat, ohikoa dela emakumeen artean; ia denek nahasmendu hori dutela baieztatzeraino. Bigarrenei buruz ari direnean, ostera, larritasun handiagoko patologien inguruan ari dira; desoreka psikotikoen edota eskizofrenikoen inguruan, esate baterako. Horiek eskuarki gutxiago izan arren, azken urteotan nabarmenki areagotzen ari direla pentsatzen dute, baita emakumeen artean gizonen artean baino askoz ugariagoak direla ere. Hortaz, buruko gaitz arinen zein larrien kasuan, emakumeek osasun-arreta gehiago behar dutela baiesten dute; baina, jada esan bezala, artatze horrek gabezia handiak ditu. Era berean, azpimarragarria da espetxeko langileak soilik patologia larriengatik daudela benetan kezkatuta eta, nolerebait, arinei garrantzia kentzeko joera dutela; kasu baterako, mugako nortasun-nahasmenduak normaltzat hartuta. Horrez gainera, hainbatek Espetxe Erakundeen ardura ukatzen ere saiatzen dira, preso gehienek patologia horiek kartzelan sartu baino lehen jadanik bazituztela defendatuta, askotan diagnostikatuta ez egon arren; beraz, inplizituki, delinkuentziaren nolabaiteko patologizatzea egiten dute eta, espetxeak buruko osasunean izan dezakeen eragina ezeztuta, arazo indibidualtzat aipatzen dituzte. Kontuan hartuta eurek diotenez emakume preso ia guztiek buruko gaitz arinak dituztela eta patologiarik larrienak euren artean arruntagoak direla, agerikoa da jaidura horiek ere emakumeei eragiten dietela nagusiki. Aitzitik, ezin da aipatu gabe utzi espetxeko langile zenbaitek kontrako iritzia dutela, ukaezina iruditzen zaielako itxialdiak atxiloen buruko osasunean ondorio nabariak dituela. Aurretik zituzten balizko gaitzak larriagotzeaz gain, gehiago ere sortzen dituela uste dute, eta horrek presoen zaurgarritasuna handiagotzen duela. Esandakoaren erakuskari, elkarrizketatutako Tratamendu Batzordeko Joseanen aburuan barrenduko dugu. Izan ere, espetxe-sistemaren egungo arazorik handiena buruko gaitz larriak dituzten presoen ugaritzea dela pentsatzen du, eta egitate hori are kezkagarriagoa dela emakumeen kasuan, eurek dituztelako halako patologia gehienak. Honelaxe dio: «Las enfermas mentales […] la proporción es muy grande también. Mayor que en hombres. Eso es un problema específico ahora mismo en las prisiones, porque cada vez más… pues, se están psiquiatrizando las prisiones, y… Como han cerrado muchos establecimientos psiquiátricos, porque se consideran que institucionalizan al paciente y
198 Borderline edo mugako nortasun-nahasmenduaren adierazleak honakoak dira: harremanen, norberaren irudiaren eta afektibitatearen ezegonkortasuna; pentsaera polarizatu zein dikotomikoa; eta oldarkortasun nabarmena (Arartekoa, 2014: 99).
199 Izenak adierazten duen bezala, PPS Suizidioak Prebenitzeko Programak xedetzat du saihestea presoek euren buruaz beste egitea. Horren arabera, espetxe-langileek suizidio-arriskua identifikatzeko protokoloa dute eta, balizko kasuren bat antzematen dutenean, ustez bere burua zauritzekotan dagoen horrek une oro preso laguntzaile batek zainduta egon behar duela ezartzen dute (SGIP, 2010a: 34). Espainiako Estatutako presondegi guztietan indarrean dago programa. 200 Kartzelako jargoian, nork bere burua zauritzea. 201 Kartzelako jargoian, zelda.
7.7. Generoa bestelako kategoriekin korapilatuta: jatorria, etnia eta klase soziala Emakumezkoek giltzapean pairatzen dituzten bereizkerien azterketa egitean, ezin ditugu ahaztu generoaren eta bestelako zapalkuntza-ardatzen arteko elkarrekiko loturak, etenik gabeko elkarreraginean daudenez gero. Azken batean, emakumezko presoen artean ere egon badaude desberdintasunak nahiz desberdinkeriak; eta, hartara, kontuan hartu behar ditugu, generoarekin batera, euren bizipenak zeharkatzen edo trebesatzen dituzten beste hainbat kategoria, hala nola, jatorria, etnia edota klase soziala (Bosworth, 1996, 1998, 1999, 2003; Tóth, 2010; Burgess-Proctor, 2012; Carlen, 2012; Bello, 2013). Hala izanik ere, genero-diskriminazioekin gertatzen den bezalaxe, elkarrizketatu gehienek bestelako bereizkeriak ere ukatzen dituzte; eta, hortaz, gutxiengo argia dira antzematen dituztenak eta horien inguruko gogoetak egiten dituztenak. Edonola ere, gutxi horiek esandakoari helduko diot, bereizkerien nondik norakoetan ahalik eta gehien sakontzeko.
Lehenik eta behin, atzerritartasunarekin lotutako desabantailak aipatu behar ditugu. Izan ere, elkarrizketatuetako hainbatek adierazten dute jatorri atzerritarra duten emakumezko presoen egoera bereziki zaurgarria eta konplexua dela. Batzuek errotze edo gizarte-sare gehiegirik ez izatearen ondoriozko arazoak nabarmentzen dituzte; kasurako, ondorengo hauek aipatuta: bisita eta kanpo-laguntza gutxiago jasotzen dituztela; irteera-baimenak, hirugarren graduak eta baldintzapeko askatasunak lortzeko zailtasun gehiago dituztela; maizago lekualdatzen dituztela espetxe batetik bestera; etab. Elkarrizketatuetako beste batzuek jatorrizko herriekin komunikatzeko oztopoak ere azpimarratzen dituzte; besteak beste, kexatzen baitira ez direlako aintzat hartzen telefono-deien kostu altua eta ordudiferentzia, baita batzuetan atzerrira deitzeko arazoak daudelako ere. Preso atzerritarrek usu bizi duten informazio faltaz nahiz desorientazioaz kexu denik ere badago, kontuan hartuta batzuek ez dutela hizkuntza menperatzen edo testuingurua gehiegi ezagutzen. Nolanahi ere, elkarrizketatu gehienen ustez, larriena irregulartasun-egoerarekin loturiko guztia da; bada, Europar Batasunekoak ez diren espetxeratutako emakume kasik guztiek aurre egin behar diote Atzerritartasun Legeari, sistema penalari eta espetxekoari ez ezik. Gehienek egoitza- eta lan-baimenak galtzen dituzte kartzelan sartzean –baldin eta aurrez bazituzten– eta, beraz, posizio oso arazotsuan gelditzen dira, aurrekari penalekin egoera legeztatzea ia ezinezkoa delako. Horrenbestez, espetxe-zigorra beteta, berriro ere kalera irtetean, zailtasun handiak topatzen dituzte, lurraldetik kanporatze-agindua eta Schengen eremura epe batez itzultzeko debekua direla eta (Aguilera, 2005; García Berrio, 2011). Zalantzarik gabe, ziurgabetasun eta egonezin nabarmena eragiten duten egitateak dira. Simonek emakume preso atzerritarren egoera zigor hirukoitza dela adierazten du, euren kasuan kondenak hainbat gehigarri dituelako. Bere bizipena oinarri hartuta, bera bezala irregularki daudenen inguruan ari da; sistema penala nahiz espetxekoa, Atzerritartasun Legearekin batzen denean, emaitza benetan lazgarria delakoan. Bera, konkretuki, behin behineko bisa batekin iritsi zen Euskal Herrira eta, ondorioz, berehala pasatu zen egoera irregularrean egotera. Alabaina, ez zen horren esanahiaz benetan ohartu, ez zuelako bere proiektu migratzailea prestatu eta pentsatzen zuelako banako guztiek libreki mugitzeko eta edonon bizitzeko aukera zutela. Hala, apurka joan zen Europar Batasunetik kanpoko atzerritarren egoeraren nondik norakoak ezagutzen, kanporatzeko aginduak jaso ahala, egoera legeztatzeko urratsak ikastearekin batera. Preso sartzean, arazo eta desabantaila gehiago ere topatu zituela baiesten du; esate baterako, errotzerik ez zuela argudiatuta,
208 RGI/DBE Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta prestazio ekonomikoa da, oinarrizko behar pertsonal zein familiarrei aurre egiteko baliabide ekonomiko nahikorik ez dutenentzat, baldin eta baldintza zehatz batzuk betetzen badituzte. Enplegurik gabekoak, baliabide gutxiko langileak, pentsiodunak, bizileku-baimenik ez duten atzerritarrak eta abarrak izan daitezke onuradunak.
zein ñabardurekin. Genero-bereizkeriei nahiz bestelakoei buruzko gainbegiratua osatuta, ezin ukatuzkoa da kartzelaldiak posizio zinez zailean kokatzen dituela emakumeak. Izan ere, balorazio orokorra zeinahi ere izan, euren jokatzeko gaitasuna eta autonomia-maila gutxitzen ditu, zaurgarritasuna areagotzearekin batera. Alabaina, ez dugu ahaztu behar emakume presoek berariazko ekintzak gauzatzen dituztela desabantailei aurre egiteko, era kontzientean ala inkontzientean izan. Azken finean, testuinguru murriztatzaileenetan ere badago agentzia; eta, beraz, kartzelako egoera benetan mugatzailea edo hertsatzailea izan arren, atxiloak askotariko erresistentzia-praktikak burutzeko gauza dira. Oztopoak oztopo, betiere subjektu aktiboak dira; eta, modu sortzailean, aldakorrean eta zabalean, saialdiak egiten dituzte arazoak gainditu eta nolabaiteko ongizatea lortzeko, gogoko ez dituzten egitateak aldatzeko, espetxealdiaren ondorioak nolabait neutralizatzeko, baita kartzela-sistemari nola hala aurre egiteko ere. Aitzitik, ahalegin horiek gutxietsiak dira maiz, eta horrexegatik horiek azaleratzen saiatuko naiz hurrengo kapituluetan.
Nagusiaren tresnek ez dute sekula eraitsiko nagusiaren etxea. Agian, baimenduko digute tarte batez nagusiari bere jokoan gailentzen, baina ez digute sekula ahalbidetuko egiazko aldaketa. Audre Lorde (2007: 112)209
Emakumezko atxiloen agentziaren gaiari heltzean, saihetsezina da espetxearen barruko harremanak jorratzea; azken batean, betiere gizarte-erlazioen baitakoa delako kartzelaerregimenak ezarritako oztopo, muga eta desabantailei nola hala aurre egiteko banakoen ahalmena edo gaitasuna. Hartara, modu kontzienteagoan edo inkontzienteagoan gertatu, hormen barneko hartu-emanek berebiziko garrantzia dute emakume presoek nolabaiteko ongizatea lortzeko, aldaketak gauzatzeko edo itxialdiaren ondoreak nolerebait arintzeko. Egoera zinez hertsatzailea eta eragozgarria izateari behin ere ez utzi arren, espetxealdiko elkarrekintzei esker presoak onura batzuk lortzeko gai dira, tarte batzuez bederen. Hala, munta handiko harremanak dira, nahiz eta askok aldi baterako bakarrik direla adierazi, kartzela-garaira mugatzen direla pentsatu edota beren «benetako» erlazioak murruetatik kanpo daudenak direla baieztatu. Nolanahi ere, jarraian, espetxealdiko hainbat harreman aztertuko ditut, kartzelaratutako emakumeen erresistentzia-praktika esanguratsuenetako asko horietan topatuko ditugulakoan. Lehenik, aurreneko azpiatalean, emakume presoen arteko hartu-emanei helduko diet, gehienbat, elkartasun-adierazpenak nabarmenduta; ondoren, bigarren azpiatalean, euren eta espetxe-langileen arteko harremanak jorratuko ditut, sumisio-plantak egitea edo preso perfektuarena egitea bezalako praktikak aintzat hartuta; elkartruke ekonomikoak nahiz salerosketak landuko ditut hurrenik, hirugarren
azpiatalean; eta, amaitzeko, askotariko erlazio sexu-afektiboetan sakonduko dut azken azpiatalean. Ikusiko dugunez, espetxe barruko eta kanpoko harremanen nolakotasunak, neurri handi batean, antzekoak dira; eta, era berean, itxialdiari aurre egiteko erabiltzen diren erresistentzia-praktiketako aunitz kalean ere aurki ditzakegu. Alabaina, emakume presoen elkarrekintzek berezitasunak dituzte giltzapean, eta hori islatzen saiatuko naiz.
8.1. Presoen arteko erlazioak, elkartasun-sareak eta adiskidetasun-loturak Dudarik gabe, kartzelaratutako emakumeen arteko harremanak askotarikoak dira; baina horien inguruan galdegitean, maiz, aurreneko aipamenak elkarbizitza-arazoei buruzkoak dira. Elkarrizketatutako emakume preso eta preso ohi ia guztien ustez, egunerokotasuna konplexua, zaila eta neketsua da. Elkarbizitza oro har lasaia izanagatik ere, eta benetako indarkeria-maila txikia izan arren, askok diote tentsio- zein agresibitate-mailak kanpoan baino askoz ere handiagoak direla eta giroa sarri desatsegina bilakatzen dela horregatik. Gatazkak saihesten ahaleginduta ere, erraz sortzen omen dira liskarrak, eztabaidak zein haserrealdiak; eta, nahiz eta ohizkoena ez izan, eraso fisikoak eta hitzezkoak ere gertatu ohi dira batzuetan. Elkarrizketatuen arabera, beste egoera edo baldintza batzuetan arazosortzaile izango ez liratekeen zergatiengatik piztu ohi dira istiluetako asko; eta itxialdiak berak eragindako zerbait dela ere zehazten dute hainbatek, frogatzat erabilita pertsona berberen arteko giroa asko hobetzen dela murruetatik kanpo, tratamendu-lantaldeek edo elkarteek antolaturiko irteeretan elkarrekin ateratzen direnean edo harrera-pisuetan topo egiten dutenean. Gehienen iritziz, egoera ulertzeko, kontuan hartu behar da askotarikoak direla, behartutako elkarbizitza dutela, espazioa oso txikia dela eta ordu asko igarotzen dituztela elkarrekin; baina, ororen gainetik, bakoitzaren egoera emozionala aintzat hartu behar dela uste dute, euren arteko enfrentamendu gehienen iturburua honakoa delakoan: guztiek egonezin, arazo eta kezka handiak bizi dituztela, eta baldintza horiek eragindako tentsioa ingurukoekin deskargatzen dutela, gehienetan nahita ez egin arren. Esandakoaren adibide moduan, Elenaren hitzak ekar ditzakegu. Hainbat espetxeratze eta presondegi ezagutu ditu, eta suerte guztietako hartu-emanak izan ditu beste emakume atxiloekin. Orokorki, ez du adiskiderik topatu itxialdian; bai, ordea, behar izan duenean lagundu dion kideren bat edo beste. Liskarrak ekiditen saiatu arren, batzuen batzuk izan
ditu; eta, droga-kontu bategatik, emakume-talde baten jipoia ere hartu zuen. Eguneroko istiluen jatorria bakoitzaren zaman eta itxialdian beran daudela adierazten du honela: «Puede ser por cualquier chorrada. Por la tontería más tonta que pueda haber... por ahí ya puedes entrar en un conflicto. Son... Yo creo que es el día a día, ver siempre las mismas caras, haciendo las mismas cosas y... la carga que vamos llevando cada una ya también, ¿no? Al final... donde te sentías bien, ya no te sientes bien» (Elena, 39 urte). Alta, zentzugabe samarrak ei diren haserrealdietatik haratago, enfrentamendu larriagoak ere badaude batzuetan; esaterako, batzuek arazoak baitituzte euren arteko elkartrukeen eta salerosketen ondorioz, euren arteko zorren nahiz lapurretaren kausaz, ingurukoek hainbat espetxe-abantaila lortzeak eta eurek ez egiteak sortutako suminduraren kausaz, baita presondegietako erlazio sexu-afektiboen gorabeheren ondorioz ere, besteak beste. Ildo beretik, ezin dira ahaztu emakume atxiloen arteko erlazio «interesatuak» ere, istilu eta eztabaiden beste eragileetako bat direnez gero. Finean, badirudi presoetako batzuk beste batzuengana hurbiltzen direla euren egoera ekonomikoa eta materiala hobetzeko asmoz; esate baterako, zerbait eros diezaietela lortzeko edota espetxe-lanposturen bat eskuratzeko. Elkarrizketatu askoren ustez, faltsukerian oinarrituriko hartu-emanak dira, eta, hori dela eta, gogor gaitzesten dituzte, horrelakoak abiatzen dituztenek dirua duten presoez edota karguren bat dutenez aprobetxatu nahi dutela kritikatuta. Ezetz esaten eta mugak jartzen ikasteari behar-beharrezko irizten diote; eta, antza, gatazken pizgarri da hori ere. Bestalde, elkarbizitza-arazoez ari garela, azpimarragarria da elkarrizketatuetako batzuek azken urteotan espetxe-sistemak izandako aldaketak ere aipatzen dituztela, euren arteko harremanak okerragotu eta gaiztotu dituztelakoan. Batetik, Makrokartzelek isolamendua handiagotu eta moduluen arteko kontaktua gutxiagotu dutela salatzen dute; eta, bestetik, Errespetu Moduluek presoen arteko kontrola, presioa eta zaingoa inoiz ez bezala sustatu dituztela. Kartzela-sistemak indibidualismoa eta lehiakortasuna indartu dituela diote, eta testuinguru horretan sortutako tentsioek ere liskarrak eragiten dituztela. Dianak zortzi urteko espetxe-zigorra ia osorik bete du itxialdian. Denbora-tarte horretan, Langraiz Okako espetxe zaharra eta Arabako berria ezagutu ditu. Aldaketak hobekuntza batzuk ekarri dituela ukatu gabe, emakume presoen lagunartekotasuna nabarmenkiro galdu dela pentsatzen du. Bera bere ahizpa gaztearekin eta beste zenbait senitarteko zein
baita nolabaiteko egunerokotasuna sortzeko ere. Dirudienez, sartuberriengana hurbiltzea eta hasierako informazio-ezari eta ezjakintasunari aurre egiten laguntzea nahiko ohizkoa da; batik bat, espetxean sartzen diren lehen aldia bada edo nahiko gazteak badira. Baina, hastapeneko laguntza-adierazpen horietaz gainera, epe luzeagoko sostengu-keinuak ere arruntak dira; bada, kartzelatutako emakumeek elkar babestu ohi dute, bai emozionalki, bai ekonomikoki. Elkarrizketatuek adierazitakoaren arabera, kideak oso garrantzitsuak dira estutasunetik atera, eta aurrera egiteko, barrena husteko, aholkuak jasotzeko, baita animoak eta afektu-adierazpenak hartzeko ere. Elkarrekin, espetxealdia jasangarriagoa egiteko eta egonezina nolabait arintzeko egoerak sortzen dituzte; kasurako, urtebetetze eta santu-egunetan askariak antolatuz, noizean behin festak eta dantzaldiak eginez edota egunerokotasunean umorea eta ironia erabiliz euren egoeraz barre egiteko. Era berean, kideak garrantzizkoak dira arazo ekonomikoei aurre egiteko. Izan ere, sarri, pekulioa210 elkar banatzen dute, askotariko gauzak erosten dizkiote elkarri, eta arropa zein bestelako ondasunak partekatzen dituzte. Ohikoa da, halaber, eskaerak eta helegiteak prestatzeko elkarri laguntzea, auzi juridikoetan gomendioak ematea, etab. Elkarrizketatuen iduriko, halako elkartasun- eta babes-sareetan elkarrekikotasuna da alderdirik oinarrizkoena; eta, usu, «lagunak» baino, partaideak «kide onak» dira. Emakume presoen arteko sostengu-taldeak afinitatearen arabera eratu ohi dira nagusiki. Baina, dudarik gabe, «kidetasunak» ez dira ezerezean topatzen; eta, beraz, antzekotasun soziokulturalek berebiziko garrantzia dute. Hala, babes- eta elkartasun-sareak jatorriaren eta etniaren araberakoak dira maiz, baita adinaren araberakoak ere. Adibide moduan, Marcelaren testigantzari helduko diogu. Ekuadortarra sortzez, 25 urte zituela atxilotu eta kartzelatu zuten, mula-lanetan harrapatu zutelako, bere herrialdetik Madrilera drogaz beteriko maleta garraiatzen. Arabako presondegian bukatu zuen arren, hasiera batean Soto del Realen (Madril) egon zen. Bere kontaeraren arabera, oso urduri eta izututa sartu zen espetxean; ordura arte sekula ez zelako presondegi baten barruan egon eta ez zekielako zer gertatuko zen, ez nola jokatu behar zuen. Apur bat lasaitu zen beregana gerturatu zenean emakume hegoamerikarren talde bat; partaideek harrera egin ziotelako, laguntza eskainiz, aholkuak emanez eta orientatuz. Marcelak ez ditu «lagun»
210 Presondegietan ezin da diru arrunta erabili. Horren ordez, atxiloek txartel magnetiko berezia dute; eta, erosketak egin ahal izateko, aldez aurretik dirua sartu behar dute «pekulio» deituriko kontuan. Espetxe- zuzendaritzek kudeatzen dituzte pekulio-kontu guztiak, presoen gastuak kontrolatuta.
211 Hegoamerikan arrunki erabilitako kontzeptua da comadre, senideak ez diren emakumeen arteko lotura estua eta konfiantza adierazteko. Marcelaren kasuan, espetxeko elkartasun-kideak izendatzeko balio du. Compadre kontzeptua ere existitzen da, eta laguntasuna edo kidetasuna adierazten du. 212 Ez dut Amparoren adina zehaztuko, ez baitakit zein den.
culpa las... las mismas que hacen su grupo. Porque ese grupismo no ha sido bueno nunca, ni en el colegio, ni en la universidad, ni en los trabajos, ni... Porque hay un tira y jala, tira y... y no» (Altagracia, 35 urte). Edozelan ere, kontuan hartu behar dugu giltzapean sortutako elkartasun- eta babes-sare horien iraupena nahiko aldakorra dela. Batzuetan, kideen arteko harremana mantentzen da kalera irten eta gero; baina, beste askotan, lotura eten egiten da, ateratzearekin batera. Antza denez, kartzelaratutako emakume askorentzat hartu-eman horiek itxialdi-garaira mugatzen dira, eta, horrenbestez, aldi baterako soilik dira. Hainbatek, gainera, ez diote erlazioari eutsi nahi, emakume presoen estigmari aurre egiteko estrategia bezala. Haatik, nolanahi ere, behar-beharrezkoa da azpimarratzea kidetasun-sare horien jarraipen-ezak ez duela beren garrantzia auzitan jartzen nahitaez; jada ikusi bezala, berebizikoak dira emakume atxilo aunitzentzat. Bestalde, sostengu-harreman horiez haratago, aintzat izan behar dugu elkarrizketatutako emakumeetako batzuek adiskidetasun-erlazioak ere aipatzen dituztela. Gehienen iritziz, ez da erraza kartzelan «lagunak» egitea; baina, hala ere, batzuek benetako adiskidantzak topatu dituztelakoan daude. Horien arabera, laguntasunaren balioa zinez handia da preso zaudenean; eta, elkarrekiko sostengu emozionalaz eta ekonomikoaz gain, konfiantza eta zintzotasuna nabarmentzen dituzte. Horrelako hartu-emanetan, adiskideetako bat kalera irteten denean, atxilo segitzen duenarentzat pozgarria eta tristea izan ohi da aldi berean; atsegingarria lagunaren lorpenak alegeratzen duelako, baina hitsa euskarri garrantzitsua urrutiratzen zaiolako. Adiskidantza kasuetan, ohikoa da erlazioa mantentzea espetxetik kanpo ere. Adibide bezala, Léaren esperientzia aipa dezakegu. Izan ere, arestian ikusi bezala, ez du kartzelan gehiegi erlazionatu nahi izan eta, usu, bere kasa ibili da; baina, hala eta guztiz ere, beretzat benetan garrantzitsuak izan diren bi adiskide izan ditu itxialdian, eta biekin mantendu du laguntasuna espetxetik irten ondoren ere. Bata, Picassenteko presondegian (Valentzia) ezagututako emakume frantsesa da, droga-kontsumoa uzteko sostengatu eta zaindu zuena; eta, bestea, Maya, frantsesa bera ere. Léaren aburuz, giltzapean, harreman asko interesatuak dira, eta ez dira aise topatzen «benetako» lagunak. Aitzitik, Mayarekin izandako hartu-emana guztiz zintzoa izan dela dio, beti elkar babestu eta lagundu dutela. Honela adierazten du:
nahiko arruntak izan arren–. Ezbairik gabe, hartu-eman horiek garrantzi handikoak dira estutasunetik atera eta aurrera segitzeko, sostengu afektiboa eta ekonomikoa eskaintzen dutenez gero. Aitzitik, presoen arteko erlazioez gainera, bestelakoei ere erreparatu behar diegu.
8.2. Harremanak espetxe-langileekin: aurkaritzatik preso onaren itxurakeriara Emakume atxiloen erresistentzia-praktikak itxialdiko elkarrekintzen markoan lantzean, euren arteko harremanekin batera, espetxe-langileekiko erlazioak ere jorratu behar dira, agentzia argia azaleratzen dutenez gero. Azken batean, hartu-eman horiek berebizikoak dira kartzela-sistemari aurre edo aurka egiteko; baita –inork kontraesankorra dela pentsa badezake ere– neurriren batean edo bestean giltzapetzeak ezarritako oztopo, muga nahiz desabantailei buru egiteko ere, eragin negatiboak nolabait arintzeko eta tarteka onuraren bat edo beste lortzeko. Oro har, esan dezakegu emakume presoen eta espetxeko beharginen arteko harremanak askotarikoak direla, gisa guztietako iritziak eta balorazioak topa baitaitezke. Segurtasunfuntzionarioei dagokienez, elkarrizketatutako emakume preso eta preso ohiek aniztasun zabala mahaigaineratzen dute. Batzuk tratuaz kexatzen dira, eta beste batzuek positiboki balioesten dute; batzuek funtzionarioen nagusitza zein harrokeria kritikatzen dituzte, eta beste batzuek laguntzeko zein animoak emateko prest egon ohi direla baieztatzen dute; batzuek diote ez dutela konfiantzarik ematen, eta besteek haietako batzuekin babestuta senti zaitezkeela. Funtsean, badirudi euren bizipen pertsonal zehatzak oinarritzat hartuta egiten dituztela elkarrizketatuek halako balorazioak; funtzionarioak edozein kolektiboko kideak bezain desberdinak direlakoan eta aburu orokorr(ago)ak ezinezkoak direlakoan. Nolanahi ere, aipagarria da elkarrizketatu askok azken urteotako aldakuntzak aipatzen dituztela, presoen eta funtzionarioen arteko hartu-emanek eskuarki okerrena egin dutela adierazita. Izan ere, Makrokartzelen eredua zabaltzearekin batera, kontaktua nabarmen gutxitu da; lehen ez bezala, funtzionarioak gariten barruan egon ohi direlako ia une oro eta postua maiztasun handiz txandakatzen dutelako, garitak altuago kokaturik daudelako eta kristalak beltzez tindaturik dituztelako, jagoletza nagusiki segurtasun-kameren bidez egiten delako, etab. Bai espetxeko langileen, baita presoen iritziz ere, tratua hoztu egin da, eta geroz eta inpertsonalagoa da.
Tratamendu-lantaldeko kideei dagokienez, aldiz, elkarrizketatutako emakume preso eta preso ohiek ezagutza eza azpimarratzen dute, gehienbat. Izan ere, gizarte-hezitzaileekin tratua hurbila eta egunerokoa izanda ere, Tratamendu Batzordeko gaineratiko kideekin kontaktua ia hutsala da. Batzuek jasotako arreta positiboki balioetsi arren, eta lagundu dietela adierazita ere, beste batzuek gabeziak azpimarratzen dituzte. Azken horien ustez, esaterako, haiengana hurbiltzea ez da batere erraza, ez dute espetxe-tratamendua behar bezala aplikatzen, ezta presoen banan-banako jarraipenik egiten ere. Aunitzek, gainera, amorru handiz bizi dute ia ezagutzen ez dituzten horiek izatea eurei buruzko erabakiak hartzen dituztenak. Edozelan ere, espetxeko langileei buruzko iritziak eta balorazioak positibo(ago)ak edo negatibo(ago)ak izan, emakume presoen hitzetan erraz azaleratzen dira botere-erlazioak edota asimetria. Elkarrizketatu gehienen aburuz, presoen eta kartzela-beharginen artean gaindiezina den distantzia dago beti, baita tratua «zuzena» dela esan daitekeen kasuetan ere. Areago, gerta daiteke atxilo batzuk gehiago identifikatzea espetxe-langileekin beste presoekin baino; haatik, jazoera horietan ere, ez dugu batzuen eta besteen arteko inolako parekatzerik izango, kartzela-sistemaren ardatzetako bat den barne-hierarkiaren kausaz (Goffman, 1961; Foucault, 1975). Finean, beharginak dira presoei buruzko erabakiak hartzen dituztenak, baita zigorrak eta sariak aplikatzen dituztenak ere. Halabeharrez, alde batera utzi ezin den bereizketa edo muga dago euren posizioen artean. Hala izanik, elkarrizketatutako emakume preso nahiz preso ohietako aunitzen arabera, garrantzitsua da kartzelan zure lekua zein den jakitea; besteak beste, zenbait liskar saihesteko edota gaizki pasatzea ahalik eta gehien ekiditeko. Horrela, hainbatek euren NIS Identifikatze Zenbaki Sistematikoa213 esaten dute, itxialdian zenbaki bat besterik ez zarela argi eduki behar duzula adierazteko; eta, era berean, zenbaitek eskaerak eta arrangurak tentuz egin behar direla diote, beste batzuen burubide arbitrarioen menpe zaudelako. Dudarik gabe, kartzela-langileen nagusitasuna –presoen menpekotasuna– agerikoa da elkarrekintzen nolakotasun orokorrean. Izan ere, beharginei zuzentzean, atxiloek argi utzi behar dute haien autoritatearen onarpena; kasurako, zuka hitz eginez, dena «mesedez» eskatuz, edozein huskeria nabarmenki eskertuz, ahots-tonuan eta gorputz-jarreran otzantasuna
213 Espetxe-sistemaren baitan, preso bakoitzak NIS zenbakia du, bere identifikatzea errazte aldera. Hamar digituz osaturiko zenbakia da; lehenengoek espetxeratze-urtea adierazten dute eta gainerakoak aleatorioak dira.
214 Aipagarria da, batzuetan, espetxe-langileekin hitz egitean, «sita» edo «seño» moduko izendapenak ere erabiltzen dituztela emakume presoetako batzuek. Deitura horiek nolabaiteko gertutasuna erakusten duten arren, begi-bistakoa da beren baitan duten infantilizatzea.
behar dituztela adierazteko. Jokaera horiek bestelako azalpenak ere badituzte; esaterako, emakume preso askok genero-eredu hegemonikoen eraginaren ondorioz azpimarratzen baitituzte familia-loturak, baita estigma maila batean arintzeko eta sozialki hondatutako identitatea ahal bezala berregiteko ere (Juliano, 2011; De Miguel, 2012, 2016). Edonola ere, ezin ukatuzkoa da kartzelaratutako emakumeak genero-eredu hegemonikoak euren mesedetan erabiltzen saiatzen direla batzuetan (Bosworth, 1999). Dagoeneko badakigu askotan ez dutela euren jomuga lortzen, aurreko atalburuan ikusi baitugu presondegiko langileak euren portaeraz kexatu ohi direla maiz. Alabaina, arestian ere adierazi bezala, badirudi batzuetan arrakasta dutela, eta amaren edota zaintzailearen rola esajeratuz abantailak eskuratzen dituztela; besteak beste, tratamendu-lantaldeek zenbait espetxeonura emateko kontuan hartzen baitute egoera familiarra. Nolanahi ere, aintzat hartu behar dugu langileekiko hartu-emanean haratago doanik ere badagoela. Asko dira preso on moduan agertzen saiatzen direnak, tratamendu-taldearen aurrean itxura egokia helarazten ahalegintzen direnak; besteak beste, obeditzaile bezain diziplinatu agertuta, adeitsu jokatuta, kexatzeari eta protestatzeari uko eginda, Errespetu Moduluan sartuta, PPS zeregina boluntarioki eginda, jarrera aktiboa eta parte-hartzailea izanda, zenbait pertsonakin erlazionatzeari utzita, etab. Hainbatek urrats bat gehiago ere ematen dute, eta kartzela-langileak lausengatzen ere saiatzen dira; kasurako, beharginei eta haien senideei opariak eginda edota askotariko zerbitzuak eskainita (jantzigintza, ileapainketa, manikura, pedikura, sukaldaritza, etab.). Arauen betetze-zorrotza eta portaera sumisoa muturrera eraman, eta «konfiantzazko preso» ere bilakatzen dira baten batzuk; zenbait abantaila bakarrik posizio horretatik eskuratu daitezkeelakoan edota beharginen «mesedeak» lortuko dituztelakoan. Oro har, horrelako praktiken bidez, espetxe-egoera hobetzea eta giltzapetik lehenbailehen ateratzea bilatzen dute presoek; aitzitik, tartean, bestelako interesak ere badaude: kartzelan lanpostu ona lortzea, ezohiko komunikazioak izatea, baimendu gabeko zenbait produktu edo janari eskuratzea, arau-hauste txikiekin permisibitate handiagoa edukitzea, etab. Sumisio-itxurakeriaz hitz egitean esan bezala, espetxe-sistemaren nahiak gailentzen diren arren, eta emakume presoen lorpenak apalak direla pentsa badezakegu ere, garrantzizkoa da nolabaiteko antzezlana besterik ez dela nabarmentzea, baita emakumeek eurek aukeratutako bidea dela esatea ere, horrek beren agentzia azaleratzen digulako beste behin. Eskakizun-maila handiko jardunbidea da, eta etekinak ez daude ziurtatuta; baina, hala eta guztiz ere, begi-bistakoa da jokaera horren
«Sinceramente, yo he creado un personaje. No era yo. [Etenaldia] Todo lo que eu hacía era... una cosa muy planeada. Puede te parecer maquiavélico, pero me he creado un personaje ahí. Lo que ha pasado fue con ese personaje. Ese personaje ha hecho eso y eso pasó con ese personaje. [...] Renunciar a mis pensamientos, mis ideas políticas, mi concepto de cómo tienen que tratar a las personas...» (Simone, 36 urte). Simoneren arabera, praktika hori gogorra, neketsua eta akigarria izan zen; baina hainbat onura lortzeko lagungarria izan zela uste du, nahiz eta ez duen argi kartzelatik lasterrago irteteko baliagarria izan zen ala ez. Nolanahi ere, konfiantzazko lanpostuak izan zituen; kasu baterako, funtzionarioen garita eta aurrez aurreko bisitentzako gelak garbitzen aritu baitzen. Zeregin horiek langileekin gertutik erlazionatzea esan nahi zuten, baina Simone bakoitzaren posizioa zein zen ez ahazten saiatzen zen; gainera, tarteka beharginek egiten zizkioten miaketa integralek ere oroitarazten zioten presoa zen heinean menpekoa zela, eta «konfiantzazko» atxiloekin ere funtsean mesfidantza handia dagoela. Hala eta guztiz ere, hartu-eman horietatik etekina ateratzen ahalegindu zen hainbatetan, beretzat nahiz beste presoentzat. Horrela, harrotasunez dio segurtasun-funtzionario baten bidez kaleko izokin ketua eta zenbait liburu lortu zituela; baita, tratamendu-zuzendariordearekin hitz eginez, aurrez aurreko bisitetako baldintzak ontzea erdietsi zuela ere, gelak apaintzeko koadro batzuk zintzilikatu baitzituzten, haurren bisitetarako kolorezko arkatzak eta orri zuriak jarri baitzituzten, eta bisita intimoetarako koltxoia aldatu baitzuten. Haatik, aise hauteman daitekeenez, preso perfektuaren rolarena muga handiko praktika da, argi-ilun sakoneko jardunbidea. Hasteko, aintzat izan behar dugu atxiloak langileen gehiegikerien arriskuan jartzen dituela. Neurriren batean, nahiz eta presondegiko botereasimetriak betiere peril hori duen bere baitan, zalantzarik gabe, konfiantzazko presoekin egoera larriagoa da; bada, maizago, askotariko eskaerak egiten dizkiete eta usu ez dira ezetz esateko gai sentitzen. Adibide moduan, aipagarria da guardia zuten funtzionarioek behin baino gehiagotan esnatu zutela Simone gauaren erdian, eurentzako patata-tortilla edo pizza prestatzea eskatuz, eta Simone ez zela sekula ezetz esatera ausartu. Era berean, aintzat hartu behar dugu espetxeko beharginen konfiantzazko presoa izateak beste atxiloekin arazoak edota tirabirak edukitzea esan nahi duela gehienetan. Izan ere, azken horiek lehenengoak salatariak omen direlako eta faboritismoaz probetxu ateratzen dutelako kexu dira, eta horrek etsaitasunak sustatzen ditu.
todo muy bien, muy bien. Pero cuando dejas de serlo, porque ya llega tu hora, no sienta bien, y te hacen venganzas pobres. Eso duele mucho» (Nieves, 61 urte). Agerikoa da kartzelaratutako emakumeak murruen baitako elkarrekintza guztien bitartez saiatzen direla espetxealdiari aurre nahiz kontra egiten. Alta, ikusi bezala, presondegiko langileekin horrek konplexutasun handia du, kartzela-sisteman oinarrizkoa den boteredesorekaren kausaz. Beharginekiko hartu-emanen bidez probetxua lortzen ahalegintzea edo giltzapeko botere-erlazioen kudeaketarekin jokatzea ez da nolanahiko jardunbidea, baina presoetako batzuek argi-ilunez beteriko bide horren alde egiten dute, dagoeneko azaldutako moduan. Botere-asimetria hain agerikoa izanik, ziur aski, emakume atxiloen agentziak boterearen zentzuan (Ortner, 2006) duen adierazpenik argiena da. Nolanahi ere, itxialdiaren markoan, kontuan hartu beharreko bestelako erlazioak eta praktikak ere badaude.
8.3. Salerosketak eta elkartruke ekonomikoak: «trapitxeatzeko» tartea Aurreko azpiataletan adierazi dudanez, espetxeratutako emakumeek giltzapean dituzten elkarrekintzen atzean askotariko motibazioak edo interesak daude. Kasurako, afektiboak izan daitezke, kartzela-onurei loturikoak, baita ekonomikoak ere. Azken horietan jarrita arreta, ukaezina da, iradokitako moduan, beste presoekiko nahiz espetxeko langileekiko hartu-emanek maiz arazo ekonomikoei aurre egitea edota gabezia materialak gainditzea dutela helburu nagusi. Baina, jada esandakoaz haratago, kontuan hartzekoa da emakume presoen artean nolabaiteko «merkatua» dagoela ere, horrek aparteko azterketa merezi duenez gero. Izan ere, presondegian, atxiloek salerosketen eta elkartrukeen sare zabala dute; eta, horren bitartez, euren egoera ekonomiko-materiala hobetzen ahalegintzen dira, baita kartzelan erosi ezin diren produktuak –baimendutakoak edo debekatutakoak izanlortzen ere, itxialdiaren mugak neurri batean gaindituta. Giltzapean, kalean bezalaxe, baliabide ekonomikoek berebiziko garrantzia dute. Aintzat izan behar dugu, Espetxe Erakundeek presoei aldian-aldian zenbait produktu dohainik eman arren218, eta otordu- eta ostatu-beharrak nola hala bermatzen badituzte ere, egitate
horiek ez dutela egunerokotasunean kontsumo-ondasunak erosteko beharra ezabatzen; batzuetan, maiztasun edota kopuru gehiagoz behar dituztelako eta, besteetan, bestelako produktuak ere behar edo nahi dituztelako. Halaber, kontuan hartu behar dugu emakume presoentzat iturri ekonomikoak ezinbestekoak direla bestelako arrazoiengatik ere; kasu baterako, senideei dirua bidaltzeko, delituzko ekintzaren erantzukizun zibila ordaintzeko edo kanpora ateratzean nolabaiteko aurrizkiak edukitzeko. Hartara, argi dago baliabide ekonomikoak izateak edo ez izateak diferentzia nabarmena esan nahi duela itxialdiaren bizipenean zein nolakotasunean. Kalean ere orokorrean gertatzen den bezalaxe, atxiloen arteko ezberdintasun ekonomikoek euren arteko aldeak areagotzen dituzte, mailaketak eraginda. Azken batean, euren egoerak askotarikoak dira: batzuek zailtasun ekonomiko larriak dituzte, eta beste batzuek arazo handirik gabe egiten dute aurrera; batzuek eurek irabazitako diruarekin edo aurrizkiekin bizirauten dute, eta besteek diru-laguntzak behar dituzte; batzuek soldatapeko lana dute, nahiz eta gehienek ez duten enplegurik; batzuek kanpo-sostenguak dituzte, eta familiak edota lagunek bidalitako laguntza ekonomikoak eta paketeak jasotzen dituzte, eta beste aunitzek ez dute horren pareko ezer. Agerikoa da aniztasuna nabarmena dela. Behar materialak zein ekonomikoak asetzeko, espetxe-sistemak zenbait bide eskaintzen ditu. Alde batetik, presoek hainbat kontsumo-ondasun eros ditzakete ekonomatuan; kasu baterako, kozinatzeko beharra ez duten jakiak, norberaren garbitasunerako produktuak, tabakoa, etab. Ekonomatuan salgai ez dagoen zerbait nahi izanez gero –betiere araudiak baimendutakoa bada–, «demandadero»219 delakoaren bitartez ere saia daitezke lortzen; azken batean, horren bidez, arropa, oinetakoak edo jangai bereziak lor baitaitezke. Era berean, kanpo-sostengua badute, senideen edo lagunen paketeen bidez ere egin dezakete saialdia. Bestetik, diru-sarrerak izateko, espetxe-sistemak soldatapeko zenbait lanpostu eskaintzen ditu; baita pekulio-kontuetan presoek eurek edota hurbilekoek diru-sartzeak egiteko posibilitatea ere. Kartzelaratutako emakumeentzat bereziki garrantzitsua dirudi enplegua lortzearen aukera; eta, beraz, askok egiten dute ahalegina. Balio handia ematen diote zenbait zergati direla eta: tratamendu-taldeari itxura positiboa helaraztea, denbora pasatzea, entretenitzea eta, jakina, dirua irabaztea.
219 Ekonomatuan salgai ez dagoen eta Espetxe Araudiak baimentzen duen zerbait erosi nahi badu preso batek, «demandadero» delakoaren bidez egin diezaioke erosketa-eskaera espetxeko zuzendaritzari. Azken horrek baiezkoa edo ezezkoa emango du, bere irizpideen arabera. Eskaera betez gero, atxiloak ordainduko du produktuaren kostua.
Haatik, kontuan hartu behar dugu espetxe-sistemak eskainitako bide ofizial horiek muga handiak dituztela emakume presoentzat. Agerikoa da ezin dutela edozein produktu lortu, baimendutakoen artean; eta, horrez gainera, bistan denez, ezin dituztela debekatutakoak eskatu. Era berean, badakigu kartzelako lanpostuak urriak direla, presondegi aunitzetan emakumeek lan-aukera gutxiago dituztela eta, oro har, beren soldatak baxuagoak direla (Almeda, 2003; Viedma eta Frutos, 2012). Hori guztia gutxi balitz bezala, ezin dugu ahaztu kanpotik sostengu ekonomiko gutxiago izan ohi dutela (Aróstegui et al., 2008). Egoera horretan, emakumezko atxilo askok bilatutako eta gauzatutako bide ekonomiko alternatiboak azpimarratu behar ditugu. Elkarrizketatutako emakume preso zein preso ohien arabera, askotariko elkartrukeak eta salerosketak gertatzen dira giltzapean, arazo ekonomikoei nahiz gabezia materialei aurre egitearen testuinguruan. Eurek diotenez, itxialdian, kasik edozer izan daiteke salgarri eta erosgarri; eta, besteak beste, honakoak aipatzen dituzte: norberaren ondasunak, kalean zein kartzelan lortutako produktu eta substantziak (arropa, oinetakoak, jakiak, alkohola, tabakoa, legez kanpoko drogak, medikamentuak, telefonoz deitzeko txartelak, telefono mugikorrak, etab.), giltzapean egindako gauzak (erretratuak, apaindutako gutun-azalak eta orriak, ehun-gaiak, pultserak, eskulanak, etab.) eta zerbitzuak (garbiketa, manikura, pedikura, ile-apainketa, eskabideen zein helegiteen idazketa, etab.). Hortaz, salerositako edo trukatutako gaien nolakotasuna zabala da, irizpidea zeinahi ere izan; bada, murruen barruko nahiz kanpoko gauzak dira, bai produktuak bai zerbitzuak, legezkoak eta legez kanpokoak, Espetxe Araudiak onartutakoak nahiz debekatutakoak, baita presoek eurek fabrikatutakoak eta beste batzuek egindakoak ere. Azken batean, elkarrizketatu aunitzek adierazten dutenez, ordaindu badezakezu, ia edozer lor dezakezu, giltzapean egonda ere. Horrek, ostera, ez du esan nahi prozesua konplexua edo nekeza ez denik; izan ere, antza denez, batzuetan istiluak pizten dira ordainketak, zorrak eta antzerakoak direla eta. Alta, horiek saihesteko, badirudi usu nolabaiteko arauketa ezartzen dela; eta, horren arabera, tarifak eta interesak zehazten direla, besteak beste. Edozelan ere, arruntak dira hainbeste erregulatu gabeko salerosketak ere, espontaneoki egindako elkartrukeak. Esandakoa hobeto islatzeko, Léaren kontakizuna aipatuko dut. Izan ere, presondegian diru-sarrerarik izan ez duenean, ekonomikoki aurrera egiteko eta bizirauteko bitartekoak aurkitzen jakin du. Kasu baterako, enkarguzko erretratuak egin ditu arkatzez presoentzat nahiz funtzionarioentzat, eta manikura zein pedikura ere eskaini dizkie kartzelaratutako
221 Gizon horrek ematen zizkion haxix-kopuruez ari da. 222 Haxix-zati txikiez ari da.
testuingurura moldatzen ikasiz. Irispidean zituen aukerak baloratu zituen, aproposenak iruditu zitzaizkionak hautatuta, edota, gutxienez, okerrenak begitandu ez zitzaizkionak. Dudarik gabe, arriskatu egin zen, baina bere xede nagusia izan zen kartzelan bizirauteko baliabide ekonomikoak kosta ahala kosta lortzea; argi eta garbi baitzuen ez zuela kanpolaguntzarik jasoko eta espetxeko aukerak zinez eskasak zirela. Aitzitik, begi-bistakoa da kartzelaratutako emakume guztiak ez daudela horrela bizirauteko prest; baita, itxialdiko elkarrekintzen markoan, kontuan hartu beharreko bestelako erresistentzia-praktikak eta harremanak ere badaudela.
8.4. Kartzelako erlazio sexu-afektiboak: ekarpenak, mugaketak, aldaketak Espetxeratutako emakumeek presondegietan dituzten hartu-emanetako hainbat jorratu ondoren, giltzapeko harreman sexu-afektiboei heltzea baino ez zaigu falta. Agerikoa da presoek halako erlazioak dituztela bai kartzela barruko baita kanpoko jendearekin ere; baina, une honetan, kapitulu honen ildoa jarraituta, soilik barnekoak landuko ditut. Izan ere, beste behin, espetxe-sistemari aurre egiteko nahiz itxialdia jasateko erresistentziapraktika esanguratsuak hauteman ditzakegu horietan. Euren nolakotasunari erreparatzen badiogu, aniztasuna azpimarratu behar da, gainerako elkarrekintza-motekin egin bezala. Harreman sexu-afektiboetan motibazio afektiboak, sexualak nahiz ekonomikoak daude, erlazio bai heterosexualak bai lesbikoak, itxialdiko garaira soilik mugatzen direnak zein kalean ere jarraitzen dutenak, etab. Era berean, emakume atxiloen balorazioak jasotzen baditugu, askotariko iritziak izango ditugu. Azken batean, batzuetan, ekarpen-sentsazioa nagusi da, zer edo zer positiboa bizi izan delakoan; beste batzuetan, alabaina, mugatzesentipena gailentzen da; eta, orobat, aldaketaren, berritasunaren edo esperimentazioaren pertzepziorako tartea ere badago (De Miguel, 2012, 2016; Etxebarrieta, 2013). Gizonezko presoekin izandako harreman sexu-afektiboekin hasita, aipagarria da halako erlazioak izan dituztenek kartzelaldia jasateko eta eramangarriago egiteko bizipen zinez lagungarri moduan aipatzen dituztela. Batzuentzat aurrera jarraitzeko eragingarria izan omen dira, nolabaiteko «ilusioa», nork bere burua gehiago zaintzeko edota egunerokoa kemen gehiagoz hartzeko arrazoia; beste batzuentzat denbora-pasa edo entretenimendua izan dira gehienbat, olgetarako pizgarria, baita errutina arintzeko «vidilla» ematen duen osagaia ere; haratago, berebiziko sostengu afektibo bezala bizi izan dituenik ere badago,
are enamoratzearekin eta maitasunarekin batera mahaigaineratzen dituenik ere; eta, nola ez, batzuen batzuek zerrendatutako elementu horien guztien konbinazio gisa ere ikusten dituzte. Nolanahi ere, argi dago gizon eta emakume presoak elkartzea ahalbidetzen duten uneak zein espazioak bereziak direla giltzapean; horren esangura suerte batekoa edo bestekoa izanda ere, posizioaren edo ikuspegiaren arabera. Espetxe-langileek, adibidez, aurreko kapituluan ikusitako moduan, egoera horiek arazotzat hartzen dituzte askotan; nahiz eta azken urteotan gizonek eta emakumeek zenbait jarduera juntu egitea baimentzeko joera zertxobait gehiagotu den. Emakume presoek, euren aldetik, bestelako aburuak izan ohi dituzte elkartze-aukera horien inguruan; baina denek ez dute bat egiten, jarraian ikusiko dugun moduan. Antza denez, elkarrizketatutako emakume preso eta preso ohien iduriko, ohikoa da horrelako egoeretan gizonek emakumeekin ligatzeko ahaleginak egitea; kasu baterako, euren izena eta modulua jakiten saiatzea, hitz batzuk egiteari ekitea, etab. Era berean, badirudi nahiko arrunta dela emakume preso sartuberriek ezagutzen ez dituzten gizon presoen partetik opariak jasotzea. Kartzelatutako emakume zenbaitzuen aburuz, egoera zinez desatsegina da; eta gizonek jazartzen dietelako eta objektu sexualak izango balira bezala tratatzen dietelako kexu dira, usu errespetu gutxirekin hurbiltzen direla ere kritikatuta. Hain zuzen ere, hainbatek ez dute gizon presoekin inolako harremanik izan nahi horregatik. Aitzitik, hori ez da emakume atxilo guztien ustea; azken batean, batzuk gustura daudelako gizonekiko hartu-eman horietan. Horrela izanik, batzuek une horiek bilatzen dituzte; zenbaitetan, gizonen arreta jasotzeko eta ligatzeko euren burua bereziki apainduta ere. Orokorrean, gizonekin ligatzea eta binatzea erraza delakoan daude. Nolabaiteko bikote-harremana hasten badute, kointziditzeko momentuak aprobetxatzen saiatzen dira, oro har, gizon-emakumeentzat elkarrekin diren jardueretan parte hartzen ahaleginduta. Alabaina, horrez gainera, komunikatzeko bestelako bideak ere bilatu ohi dituzte; esaterako, modulutik modulura leihoetatik hitz eginez, hormen gainetik oharrak jaurtiz edota, ahal bezala, (maitasun-)gutunak223 elkarri bidaliz. Elkarrizketatuen ustez, gizon eta emakume atxiloen arteko kontaktu-maila asko aldatzen da presondegi batetik bestera; baina, orokorki, Makrokartzeletan modulu barruko isolatzea asko areagotu dela nabari dute.
223 Usu, apainketa handiko maitasun-eskutitzak dira (De Miguel, 2012: 151). Amodio-mezuekin egindako marrazkiak dituzte, baita bihotzak eta irudi erotikoak ere.
224 Kartzelako jargoian, espetxeari dagokiona.
aldaketak direla. Antza denez, erlatiboki arrunta da preso sartu arte harreman lesbikorik izan ez duten emakumeek giltzapean halakoak hastea. Elkarrizketatutako emakumeek suerte guztietako iritziak dituzte aldakuntza horien inguruan; aldeko jarrerak nahiz kritikak, portaera ulerkorrak zein gaitzesleak, ikuspegi lesbofoboak barne. Batzuk gaia ekiditen ere ahalegintzen dira; eta, dudarik gabe, argien hitz egiten dutenak aurretik ere praktika lesbikoak izan dituzten horiek dira. Nolanahi ere, askotariko ikusmoldeak egon arren, adostasun nahiko zabala ikus daiteke lesbianismoak kartzela barruan kalean baino onarpen handiagoa duela adieraztean. Izan ere, elkarrizketatutako emakume preso eta preso ohi ia guztiak iritzi horren aldekoak dira; nola hala, harreman lesbikoak kanpoan baino gehiago toleratzen direla eta heteronormatibitatea normalean bezain zurruna ez dela mahaigaineratuta. Era berean, giltzapean, emakumeen homosexualitatea gizonena baino onartuago dagoela ere nabarmentzen dute zenbaitzuk; hain ezkutukoa ez dela edo permisibitate gehiago duela iradokita, baita gaiaren inguruan emakumeek gizonek baino maizago eta argiago hitz egiten dutela adierazita ere. Nolanahi ere den, sexu-praktiken aldaketaren gai horretan zertxobait gehiago sakonduta, eta nahiz eta emakume presoen artean askotariko usteak daudela esan dudan dagoeneko, bereziki azpimarragarria da aldakuntza horiek egin dituzten emakumeen «lesbianismoa» edota lesbianismoaren «benetakotasuna» zalantzan jartzeko joera handia dagoela. Hala, behin eta berriz entzun daiteke zenbait emakume atxiloren eta espetxe-langileren ahotan ez direla «egiazko lesbianak», ukapena zein aintzatespenik eza erakutsita. Are gehiago, kartzelan emakumeekin harreman sexu-afektiboak abiatu dituzten emakumeetako askok ere baztertzen dute euren burua «lesbianatzat» edo «bisexualtzat» hartzea, erlazio horiek euren sexu-identitatean eragiten ez dutelakoan (De Miguel, 2012: 158). Elkarrizketatu gehienen iduriko, moldaera zehatz eta zirkunstantzialak dira, baldintzek bultzaturikoak; hots, gizonezkoekin harremanak izateko ezintasunak kausatutako erlazioak, ordezkoak, behar afektibo nahiz sexualak asetzeko bestelako modurik ez dutelakoan (Juliano, 2011: 145). Alabaina, begien bistakoa da praktika horiek ez direla beste askoren modu berean interpretatzen; balioa gutxitzeko nahia nabarmena baita, jaidura lesbofoboa azaleratuta. Esate baterako, jardunbide horien «egiazkotasunik ezaren» frogatzat erabiltzen da, maiz, harreman horiek ez dutela kalean jarraipenik; baina gauza bera gertatzen da usu erlazio heterosexualekin eta ez du inork horregatik euren izaera «gezurrezkoa» azpimarratzen, are emakume batzuek «denbora-pasagarritzat» hartzen dituztela diotenean ere. Halaber, ohikoa da «beharrak» ekarritako jokaerak direla nabarmentzea; erlazio heterosexualetan
eta kidetasun- zein adiskidetasun-harremanetan behar afektiboak eta sexualak egongo ez balira bezala. Orobat, praktika «aizunak» direla argudiatzeko, aditzera ematen da baita emakume horiek beste aukerarik izan ez dutela ere, euren erabakitzeko gaitasuna horrela ezeztatuta; nahiz eta agerikoa den nolabaiteko hautak badaudela eta, gainera, gizonekin ligatzea ez omen dela zailegia. Ikuspegi guztiak hain heteronormatiboak ez izanagatik ere, argi dago errezeloa dagoela sexu-praktiketan aldaketak gerta daitezkeela ulertzeko. Alde batetik, eragozpen moduan aipatu behar dugu identitatea ulertzeko modu zurruna, aldaezina eta finkoa nagusi dela gure gizartean. Bestetik, traba bezala kontuan hartu behar dugu sexu-praktiken hierarkia ere dagoela (Rubin, 1984), eta, horren arabera, heterosexualitatea bultzatu egiten dela, «ona», «naturala» eta «normala» delakoan, eta lesbianismoak, aldiz, gizarte-gaitzespena jasotzen duela, «okerr(ago)a», «antinatural(ago)a» eta «anormal(ago)a» delakoan. Alta, identitatea modu irekian, dinamikoan nahiz aldakorrean hartzen badugu, eta ikuspuntu heteronormatiboak alde batera uzten baditugu, sexu-jardunbideen balizko aldaketak ez dira horren ulertezinak ere. Era berean, aldakuntzak jazo ahal izateko faktore nagusiak aintzat hartzen baditugu –testuinguruak nahiz jarduerak, elkarrekintzak eta erreferentzia ideologikoak (Esteban, 2004: 245-246)–, are eta adigarriagoak dira eraldaketak, presoak ohiko girotik kanpo daudelako, bestelako gizarte-harremanak dituztelako, lesbianismoa aukera «posibleagoa» bilakatzen delako eta itxialdiak nolabaiteko «babesa» eskaintzen dielako. Harreman lesbikoen iraupenari dagokionez, erlazio heterosexualen kasuan bezala, askok kalean ez dutela jarraitzen esan beharra dago; salbuespenak salbuespen. Aipatzekoa da, halaber, giltzapean hartu-eman lesbikoak hasi dituztenetako aunitzek ez dutela kanpoan halako jardunbideekin segitzen; berriro ere, salbuespenak salbuespen. Edozelan ere den, bestelako elkarrekintza-motekin adierazitako moduan, harremanek aurrera ez egiteak ez du esan nahi itxialdian zehar baliozkoak izan ez direnik. Hartu-eman lesbikoen eta sexu-praktiketan gerta daitezkeen aldakuntzen adibide bezala, Angieren hitzetara bueltatuko gara. Esan bezala, berak erlazio sexu-afektiboak izan ditu bai gizon bai emakume presoekin; baina, beste batzuek ez bezala, bere kasuan itxialdian ez da inolako aldaketarik egon, aurretik ere gizonekin zein emakumeekin izan dituelako halako harremanak, bere burua bisexualtzat hartuta. Sexu-jardunbideetan gertatzen diren
izandako sexu-harremanak, eta beste batzuek, ordea, mugatuta, hutseratuta nahiz itzalita sentitu dutela euren burua, sexualitatea behar bezala garatzeko ahalbide nahikorik gabe. Halaber, deigarria da emakumeen sexualitatea ezkutatzeko nolabaiteko joera dagoela; bada, usu beraien behar afektiboen inguruan hitz egiten da, baina oso gutxitan aipatzen dira beraien behar sexualak, desira edo plazera. Alabaina, elkarrizketatutako emakume preso eta preso ohietako batzuek argi eta garbi diote hainbatek erlazionatzean motibazio sexualak besterik ez dituztela, hau da, sexu-harremanez haratago, ez dutela beste ezer bilatzen. Zentzu berean, beren nahiera sexualekin jarraituta, azpimarragarria da batzuek masturbazioa ere aipatzen dutela; orokorki, horren inguruan gehiegi hitz egiten ez bada ere eta hainbatek gogoko ez dutela baiesten duten arren. Espetxe-sistemaren baitan, sexu-harremanak mantentzeko eremu ofiziala aurrez aurreko intimoena da. Horiek ezagutu dituzten elkarrizketatutako emakume kasik guztien iritziz, giroa hotza da, eta espazioa ezegokia hartu-eman sexualerako nahiz afektiborako. Kexa ohikoenen arabera, iraupena eskasa da, ez dago intimitate nahikorik, espetxe-langileen intrusioak gertatzen dira batzuetan, etab. Gehienek diotenez, enkontru planifikatuegiak dira eta sentipen bitxiak sortzen ditu sexu-harremanak non, noiz, zenbat denboraz edota zeinekin izan ditzakezun kartzela-zuzendaritzaren esku egotea. Dudarik gabe, deserosoa da emakume preso askorentzat; batzuentzat, baita lotsagarria eta umiliagarria ere. Hala, askok diote egoera desatsegin samarra dela, hasieran batez ere. Alabaina, gehienek diote azkenean ohitu egiten zarela eta, guztiz gustura sekula ez egon arren, elkartze-momentu horiek gozatzen bukatzen duzula. Elkarrizketatuek adierazten dutenez, une horiek zinez garrantzitsuak dira harremana garatzeko, bai sexualitateari dagokionez, baita bestelako alderdiei dagokienez ere. Hartara, gehienek dezente apaintzen dute euren burua elkartze horietarako. Esandakoaren erakuskari, Mertxeren kontaerari helduko diogu berriro ere. Bere aburuz, presondegiaren baitako sexualitatea mugatua bezain programatua da, eta aurrez aurreko intimoek gabezia nabarmenak dituzte. Halere, azkenean sexu-harremanak izaten eta are gozatzen ere hasten zarela uste du. Honela dio: «Totalmente limitadas. Totalmente limitadas. Y luego también es que estamos muy programadas. Tiene que ser tal día, a tal hora. Y luego, te tocan a la puerta, ¡bum! ¡Te la abren entera! Sin avisar de que se va a abrir. Que… que igual a ti se te pasa la hora y media más rápido. Claro, pero es normal, ¿no? Que es una vez a la semana y… entonces
226 Aurrez aurreko intimoak izateko ezinbestekoa da ezkonduta egotea, izatezko bikotea izatea edo bikoteharremana frogatzea zenbait hilabetez lokutorio bidezko bisitak eginez.
9. Kanpo-harremanak, espazioak eta denborak. Murruen zurruntasunari ihes egiteko bideak
Kartzelaratutako emakumeen giltzapeko agentziaren gaiarekin jarraitzeko, aberasgarria izango da itxita egotearen beste zenbait esangurei eta horiei aurre egiteko erresistentziapraktikei ere heltzea. Hala, itxialdi fisikoaren edo murruetatik bestaldeko munduarekiko bereizkuntza fisikoaren nondik norakoetan zentratuko naiz, jarraian, kapitulu honetan. Izan ere, zalantzarik gabe, kartzela-sistemaren gako nagusietako bat da bereizketa hori; hots, beste batzuek erabakitako denbora-tarte zehatz batez, beste batzuek deliberatutako espazio jakin batean egoteko betebeharra, kanpora ezin atera, mugimendu-askatasuna mugatuta, denbora antolatzeko gaitasuna izugarriro murriztuta, baita hormetatik kanpo daudenekiko kontaktu-bideen arautze zorrotza pairatuta ere. Ohiko bizimodua nabarmen galarazten duen egoera da. Alta, kontuan hartu behar dugu emakume presoek itxialdiko muga, arazo edota kalte horiek ere gainditzeko saialdiak egiten dituztela, modu sortzaile bezain eraldatzailean. Nahiz eta, zentzu zabalean, pentsa dezakegun emakume atxiloen erresistentzia-praktika guztiak giltzape fisikoa arintzera zuzenduta daudela, presondegi bateko murruen baitan itxita egotearen alderdi zehatz batzuk jorratu nahi ditut. Agerikoa da kartzelaratutako emakumeen jardunbideetako batzuk hormen zurruntasuna higatzera bideratzen direla; dela espetxetik kanpoko mundura hurbiltzera, barrukotik aldentzera, dela giltzapean daudela hainbeste ez sentitzera edo tarte batzuez ahaztera. Alde batetik, aurreneko azpiatalean, kartzelatik at daudenekin kontaktua aztertuko dut, murruetatik landako eremuarekin hartu-emanean egoteko eginbideen bitartez; bestetik, bigarren eta azken azpiatalean, itxialdiko espazioaz eta denboraz nolabait ere jabetzeko jardunbideak
jasoko ditut. Labur esanda, kanpo-erlazioei, espazioari eta denborari dagozkien ekintza berariazkoak azaleratuko ditut, giltzaperatutako emakumeek –subjektu aktibo bezalahorren preso ez sentitzeko eskura dituzten aukerekin nola jokatzen duten islatuta; baina, betiere, ahantzi gabe kartzela-sisteman kontrol zurruna nagusitzen dela (Goffman, 1961; Foucault, 1975). Era berean, une oro aintzat hartuko dut instituzioaren iragazkortasuna; espetxea guztiz isolatutako gunea denaren ideia alboratuta, barrukoari nahiz kanpokoari buruzko irudi dikotomikoak eta bereizkuntza zorrotzak alde batera utzita, baita bi eremu horien arteko etenik gabeko elkarrekintzei erreparatuta ere (Cunha, 1994, 2002, 2005a, 2005b, 2008a, 2008b, 2008c, 2014; Garreaud, 2011; Maciel, 2011).
9.1. Espetxetik kanpoko hartu-emanak: arnasgune eta estugune Kartzelatutako emakumeek hainbat kontaktu-bide dute presondegi-hormetatik haragoko eremuarekin. Izan ere, harremanetan daude sartu-irtenak egiten dituzten atxiloen bidez, espetxeko langileen bidez, baita telebistaren zein prentsaren bidez ere. Alabaina, nahiko argi dago gehientzat konexio edo lotura nagusia senide eta bikotekideen bitartekoa dela. Hartu-eman horiei esker, kanpora ematen duen nolabaiteko irekigunea eskuratzen dute, giltzapetzea baino lehenagoko bizitzarekin lotura, askorentzat beraien «benetako» izatea denarekin juntura; eta, halaber, askok sostengu afektiboa nahiz ekonomikoa ere lortzen dute. Dagoeneko ikusi dugunez, baten batzuek espetxe-onurak erdiesteko edo emakume presoaren estigma konpentsatzeko baliatzen dituzte familia-erlazioak; baina bistakoa da harreman horiek askoz haratago doan garrantzia dutela gehienentzat. Orokorki, euskarri dira, baita ihesbide ere, bizipen mingarrietatik salbuetsita ez egon arren. Aurretik jada aipatutako moduan, emakume preso gehienek oso presente dituzte senide zein bikotekideak, eta gehienentzat mingarriena ez da kartzelako murruen artean egotea, maite dituzten horien eta euren ardurapean dauden horien ondoan ez egotea baizik. Oro har, askok sentitzen dute senitartekoei huts egin dietela (Juliano, 2009a, 2011; Aguilera, 2011). Erruduntasuna bizi dute mindu dituztelakoan, haientzako zama direlakoan, baita babesgabe utzi dituztelakoan ere. Ohizko rolak betetzeko ezintasunak min ematen die; batez ere, euren ardurapekotzat dituzten horiekiko zaintza-lanak egin ezin izateak. Ama, alaba edota amona txarrak ere sentitzen dira batzuetan. Kezka eta buruhauste handiak dituzte jazo daitekeenagatik. Bikote-erlazio asko bukatzen direnaren jakitun, baita ama
askok seme-alaben tutoretza galtzen dutenaren jakitun ere, euren erlazioak hondatzearen edo gaiztotzearen beldur dira. Askotan, burua berotzen dute euren rolak nola mantendu pentsatuz, harremanak nola iraunarazi hausnartuz edo, kartzelak ezarritako distantziatik, presente nola egin asmatuz (Nari et al., 2000; Cunningham, 2006; Mignon eta Ransford, 2012; Granja, Cunha eta Machado, 2012; Cunha eta Granja, 2014). Zalantzarik gabe, itxialdiak gorabehera emozional handiak eragiten dizkie. Hala, arruntak dira egonezina, etsipena, frustrazioa, amorrua, atsekabea edota nahigabea. Hori guztia dela eta, agerikoa da emakume atxilo gehienentzat presondegitik landa daudenekiko kontaktu-aukerak ez direla nolanahikoak. Aurrez aurreko bisitak, lokutorioetako bisitak, telefono-deiak eta gutunak dira espetxesistemak presoen eskura jartzen dituen komunikazio-moduak. Guztiak zeharo araututa eta kontrolatuta daude; bai maiztasunari zein iraupenari dagokienez, bai hartzaileari edo jasotzaileari dagokionez, baita nolakotasun orokorrari dagokionez ere. Hartara, presoek ezin dute edonola komunikatu; ez edonoiz, ez edonon, ezta edozeinekin ere. Egitate hori bereziki gogorra da bikote- edota familia-arazoren bat dagoenean; esaterako, eztabaidan aritu direnean, ezbeharren bat dagoenean edota senitartekoren baten heriotza gertatzen denean. Baina, halaz ere, ezin dugu ahaztu atxiloek komunikatzeko bide ez-ofizialak ere badituztela; kasu baterako, batzuentzat gutxi-asko ohizkoa delako telefono mugikorrak ezkutuan erabiltzea, kartzela-araudiak zorrozki debekatuta egonagatik ere. Orokorrean, elkarrizketatutako emakume preso gehienen iritziz, komunikazio-bide ofizialak eskasak bezain ezegokiak dira harremanak behar bezala zaintzeko eta mantentzeko. Ia denek bat egiten dute adierazterakoan, murruen artetik, komunikazioa ez dela erraza; kudeatzeko nahiko zailak diren emozioak pizten direlako, tentsio konplexuak sortzen direlako, baita komunikazio-markoak eta adierazpen-moduak ezohikoak direlako ere. Baina, zailtasun horietaz gain, eta bakoitzaren hartu-emanen edo gizarte-sareen nolakotasunetik harantz, aintzat izan behar dugu baldintzen eta posibilitateen testuinguruan kokatzen diren arazo baten batzuk ere badaudela. Adibidez, emakume presoetako batzuek egoera ekonomiko kaskarra dute eta, hortaz, ezin dituzte nahi beste erosi telefonoz deitzeko txartelak, ezta gutunak bidaltzeko gutun-azalak eta seiluak ere; orobat, senitarteko batzuek ezin dituzte nahiko lituzketen bisita guztiak egin, joan-etorriak ordaintzeko zailtasunak dituztelako; atxiloetako batzuek, atzerritarrek gehienbat, urrun dituzte sostengu-sareak eta batzuetan, hori dela eta, ez dute bisitarik izaten; era berean, atzerrira deitu nahi dutenek deien kostu
228 Espetxean bizi diren haurrek jasandako gabezien eta baldintza desegokien inguruan sakontzeko, baita presondegian seme-alabekin egotea edo ez egotea erabakitzeak amei eragindako sufrimenduaren inguruan barrendatzeko ere, ikus Vara (2011), Gea, Domínguez eta Sádaba (2014).
230 Emakumezko presoek giltzapean usu bizi duten bakardadeari buruzko testigantza gehiago ezagutzeko, ikus López Riaño (2012).
zenbait pertsonekiko kontaktuak ere. Nagusiki, Espetxe Erakundeen partaide izan gabe, presondegietan lan egiten duten edota boluntario moduan sartzen diren norbanakoekiko eta elkarteetako kideekiko loturez ari naiz. Izan ere, kartzelatutako emakumeen iritziak askotarikoak izan arren, gehienentzat hartu-eman positiboak eta inportanteak dira; batik bat, senitartekoen laguntza gutxi edo bat ere badute. Elkarrizketatutako emakume preso nahiz preso ohien arabera, laguntzeko asmoa duten banakoak izan ohi dira; eta animoak ematen dituzte, baita orientabideak eta gomendioak ere, noizik behin sostengu afektiboa ere eskaintzearekin batera. Espetxeko murruetatik kanpoko munduarekin elkarrekintzan egoteko bitarteko direla nabarmentzen duenik ere badago; nolabait ere, kalea hurbiltzen dutelakoan, albisteak eta hizketaldi-gai berriak eramaten dituztelakoan, itxialdiko ohiko giroa jasangarriago egiten dutelakoan. Kartzelatutako emakume askoren ustez, «vidilla» handia ematen dute, eta ia-ia berdin du nondik edo zertarako joan diren espetxera. Baina animoaz eta babes afektiboaz harantz, ezin dugu ahaztu kartzelatik kanpokoekin hartu-eman horiek –senideekin, elkarteetako kideekin edota boluntarioekin izan– munta handikoak direla presoentzat baita alde ekonomiko-materialari dagokionez ere. Erlazio horien bidez, batzuek diru-sartzeak izango dituzte pekulioan, baimendutako produktuez osaturiko paketeak jasoko dituzte, telefonoz deitzeko txartelak edo gutunak bidaltzeko seiluak lortuko dituzte. Aitzitik, azpimarratu beharra dago denek ez dituztela horrelako laguntza ekonomikoak. Izan ere, alde batetik, familia, elkarte edo boluntario bakoitzaren posibilitate eta irizpideen araberakoak dira; bestetik, atxilo bakoitzaren usteen baitakoak ere badira, batzuek ez baitute halako sostengurik onartzen, ez dutelako zama izan nahi inorentzat edo ez dutelako inoren beharrean egon nahi. Halaber, bide ofizialetatik eta araututako esparruez bestalde, kontuan hartu behar ditugu presondegiko murruen barrualdearen eta kanpoaldearen arteko beste zenbait interakzio ekonomiko-material ere. Emakumezko presoetako asko debekatutako produktuak edota kartzelan eskuragai ez daudenak lortzeko konpontzen dira, sartu-irtenak egiten dituzten atxiloen, espetxe-langileen zein senide bisitarien bidez, baita elkarteetako menbruen eta boluntarioen bidez ere. Batzuetan, ezkutuan sartzen dira produktu horiek; dela arroparen artean eta oinetakoetan, dela ile-mototsetan edota ile bilduan, dela gorputzaren barruan. Horrelaxe egiten da, bereziki, espetxe-sistemak debekaturiko gauzak direnean: legearen kontrako drogak, telefono mugikorrak, kargagailuak, mp3 irakurgailuak, kaleko jakiak, etab. Alabaina, denak ez dira galarazitako gauzak; batzuk, sinpleki, espetxean lortu ezin
alkohola prestatzen dute, fruta irakinda; tatuajeak eta piercingak egiten dituzte, pilak eta orratzak erabilita, boligrafoak edo erretako oinetako-zola tinta bilakatuta; mahai-jokoak lortzen dituzte, oihalean edota paperean marraztuta; sexu-jostailuak fabrikatzen dituzte; etab. Nahiz eta agerikoa den giltzaperatutako emakume guztiek ez dituztela horrelakoak egiten, zentzu zabalean, gutxi-asko, denek egiten diete aurre gabeziei gaitasun sortzailea edo asmamena areagotuta. Horrenbestez, hormen zurruntasuna nolabait ere gainditzeko erresistentzia-praktiketako beste bat da. Haatik, tankerako gehiago ere badaude, jarraian ikusiko dugunez.
9.2. Hormen arteko espazioa eta denbora birdefinitzeko saialdiak Itxialdi penalaren testuinguruan, kanpoaldearekiko bereizketa fisikoaz ari garela, beharbeharrezkoa da espazioari eta denborari buruzko bizipenei erreparatzea. Jadanik adierazi bezala, kartzela-zigorra denbora zehatz batez presondegi bateko hormen artean itxita egotearen obligazioan datza; mugimendu-askatasuna eta denbora antolatzeko ahalmena nabarmenki murriztuta, besteak beste. Dudarik gabe, esperientzia zinez mugatzailea da espazioari eta denborari dagokienez (Goffman, 1961; Foucault, 1975). Hala, emakume atxiloek kontraste handia nabari dute murruetatik kanpoko bizimoduarekin alderatuta. Izan ere, suerte guztietako iritziak egon arren, askorentzat galera-sentsazioa nagusi da. Antza, egunerokotasunarekin ohi bezala jarraitzeko ezintasunak gorabehera emozional handiak eragiten dizkie gehienei eta, hori dela eta, aldarte aldakorrak oso arruntak dira. Emakume preso askok euren bizitzen aldi baterako eten moduan bizi dute espetxealdia, euren ohizko bizieratik denbora batez aldentzen dituen egitate gisa, parentesi edota kako artean kokatu beharreko zer edo zer izango balitz bezala. Dagoeneko aipatu dudanez, hormez bestaldean gertatzen denaren inguruko buruhauste handiak bizitzen dituzte; eta kanpoaldearekiko bereizkuntza zorrotzak frustrazio handia sortzen die, baita etsipena, amorrua zein nahigabea ere. Alabaina, arazo horiei ere aurre emateko ahaleginak egiten dituzte; ahal bezala, egoera hobetzeko saialdian. Hain zuzen ere, segidan, testuinguru horretan aztertuko ditut espazioaz eta denboraz nola edo hala jabetzeko praktikak; hots, itxialdiko espazio eta denborari bestelako esanahiak edo edukiak emateko jardunbideak. Azken batean, bereizkuntza fisikoa kudeatzeko eginbideak direlakoan nago; giltzapean preso daudela hainbeste ez sentitzeko, tarte batzuez nolabait ere ahazteko edota kartzela barruko mundutik apur bat aldentzeko bitartekoak.
«La cárcel es una cárcel. Es un sitio donde estás… donde estás… cerrado, con un espacio limitado y que no puedes moverte de ahí sin permiso. Tienes ese espacio, donde puedes estar, y como te muevas de ese espacio, te puedes buscar una ruina» (Mertxe, 61 urte). Orokorki, Simonek eta Mertxek bezala, elkarrizketatutako emakume guztiek negatiboki baloratzen dute itxialdiko espazioa. Aitzitik, aipagarria da espetxearen nolakotasunaren arabera euren iritziak zertxobait hobeak ala okerragoak izan daitezkeela. Bereziki, eredu zaharreko eta berriko presondegien arteko ezberdintasun arkitektonikoak azpimarratzen dituzte; baina ikuspegiak askotarikoak dira eta aburuak zinez anitzak, ez baitago inolako adostasunik espetxe zaharrak edo berriak hobeak diren erabakitzean, nahiz eta badagoen argiro diferenteak direla baiestean. Eskuarki, kartzela zaharrak kaskarragoak direla uste dutenek eraikinen kalitate txarra nabarmentzen dute, frogatzat hartuta haien narriadura edo hondatzea. Halaber, Makrokartzelak hobeagoak direla adierazten dute, instalazioak berriak nahiz hornituagoak direlako. Espetxe berriak okerragoak direla diotenek, ostera, hotzagoak zein inpertsonalagoak direlako eta isolamendu-sentsazioa handiagoa delako kexu dira. Funtzionarioekin eta beste moduluetako presoekin kartzela zaharretan baino hartu-eman gutxiago dagoela kritikatzen dute, baita atxiloak dagokien departamentutik gutxiagotan irteten direla ere, eta espazio batetik bestera mugitzea korapilatsuagoa dela. Besteak beste, eremuan jazotako aldaketen erakuskari, honako ezaugarriak zerrendatzen dituzte: espetxe-murru garaiagoak, altuago kokaturiko eta kristalak beltzez tindaturiko funtzionarioen garitak, segurtasun-kamerak, burdin hesiak nahiz alanbre arantzadunak, etab. Orobat, Makrokartzelak berriak izanagatik ere, kalitate eskaseko eraikinak izaten jarraitzen dutela dioenik ere badago. Iritziak iritzi, giltzapetutako emakume guztiak saiatzen dira itxialdiko espazioa nola edo hala atseginago egiten –edo horren zakarra izatea saihesten, behintzat–. Zentzu horretan, askok kartzelako espazioei bestelako esangurak emateari ekiten diote, espetxe-sistemak emandako definizioetatik eta edukietatik aldenduta. Kasu baterako, paseatzera irteteko ezintasunaren aurrean, patioan biraka aritzen dira; halaber, hondartzara edota igerilekura joateko ezindura gainditzeko, eguzkia hartzen dute patioan, toallan etzanda eta bikinia jantzita; orobat, sexu-harremanak izateko aukeren mugatzeari aurre egiteko, horrelako enkontruak izaten dituzte berez horretarako baimenduta ez dauden lekuetan; etab.
Era berean, presondegiko espazioaz nolabait jabetzeko praktiken testuinguruan, kontuan hartu behar dugu emakume atxiloek norberaren eremua sortzeko eginahalak ere egiten dituztela. Oro har, elkarrizketatutako emakumeen iduriko, espetxean ez da batere erraza espazio propioak eta intimoak lortzea, baina baten batzuk euren zelda edota «txaboloa» halakoxe bihurtzen saiatzen dira, eremu bat norberarena izateko ekinaldian. Hala, euren aukeren baitan, zelda apaintzen ahalegintzen dira, norberaren nahierara egokitzen, baita pertsonalizatzen ere. Presondegiaren arabera, espazio propio hori eskuratzeko abagunea handiagoa ala txikiagoa da. Izan ere, espetxe-langile zehatzen eskutan dago zorrotzagoa ala malguagoa izatea zeldaren dekorazioa edo apainketa, eta kudeaketa orokorra ere bai. Edonola ere, gela moduan duten espazio horretan atxiloek euren ondasun guztiak gorde behar dituzte; arropa zein oinetako, osagarri nahiz apaingailu, garbiketarako produktu, liburu edo jaki. Horiekin batera, eremua hobetzeko, erosoagoa edo atseginagoa egiteko, presoek askotarikoak gehitzen dituzte: argazkiak, aldizkarietako ebakinak, marrazkiak eta erretratuak, kartzelan eskuz egindako ehun-gaiak (oherako estalkiak, mahai-zapiak, gortinak edo alfonbrak, kasu), landareak, etab. Atxiloek zelda partekatzen badute, nola edo hala, bertako apaingarriak adostu beharrean daude; aitzitik, bakarrik baldin badaude –gehienek nahiago duten bezala–, euren gustua, nahia eta gogoa askatu dezakete. Halaz ere, ezin dugu aipatu gabe utzi zelda dekoratzeari edo edertzeari uko egiten dioten gutxi batzuk ere badaudela, kartzela euren lekua ez dela argi eta garbi uzteko asmotan, hots, berez giltzapekoak ez direla erakusteko saialdian. Zelda nolabait ere apaintzearen adierazgarri bezala, Leireren hitzak jasoko ditugu. Bada, presondegiko langileek gela gehiegi dekoratzen lagatzen ez badute ere, emakume atxilo bakoitzak bere «txaboloa» gustuko dituen osagaiekin nolabait betetzen duelakoan dago. Bere aburuz, itxialdia jasangarriago egiteko praktika da; azken batean, espetxe guztiak txarrak izanagatik ere, nola edo hala egokitzen ikasten duzula uste baitu. Ikus dezagun nola kontatzen duen zelda eta gauzak esekitzeko kortxoa beretzat garrantzizkoak diren elementuekin bete dituela: «Yo tengo mis cosicas, mis pitxias [joyas, adornos], mis brujas… que me gustan mucho y las cuelgo en el corcho. Mis dibujos… ¿Sabes? En mi chabolo entras y es verde, porque tengo muchas hierbas, de que voy cogiendo por ahí, porque en la cárcel encontrarte una hoja, pues ¡es un poco raro! O que te regalen laurel o que te regalen cosas de esas, una rama o… Pues, eso. Es un poco verde mi chabolo. Verde y… con muchas brujas. Aparte de las dos que estamos dentro ya, vamos [Barreak]. Pero sí, así.
¿Estarán bien? ¿Qué les pasará?”. Todas esas cosas… Hay noches que, vamos, que me pegaba… despierta» (Miriam, 39 urte). Aipuak erakusten duen moduan, Miriamek egunean bizitzearen alde egin du, giltzapeko denbora zertxobait arintzeko lagungarria delakoan. Baina, nonbait, ez da hautu hori egin duen bakarra. Badirudi kartzelatutako emakumeetako asko direla egunean zentratzearen aldekoak; epe luzeragoko egitasmoak alde batera lagatzen saiatuta, kondenaren iraupena gogoan izatea saihestuta, espetxetik irteteko eguna noiz iritsiko den pentsatzea itzurita, azken batean, espetxealdia atzerako kontaketa gisa bizitzea alboratuta. Gehienen iritziz, behar-beharrezkoa da presondegi barruko egunerokotasunean ardaztea eta kanpoaldekoa apur bat baztertzea, bestela egoera zinez hondatzailea delako. Alta, badirudi hori guztiz egitea gehienentzat ezinezkoa dela. Egunean bizitzeko ekinaldiaren adibide argia dugu Juliaren kasua. Izan ere, espetxealdia pairagarriagoa egiteko, denboraren kontaketa baztertu du, orduen eta egunen igarotzean ez pentsatzeko moduak aurkitzen ahaleginduta. Hala, oharkabetzeko eta entretenitzeko jardunbideak bilatu ditu, barruko egunerokotasunean zentratzen eta kanpoaldekotik ahal bezala urrutiratzen saiatzearekin batera. Honela adierazten du denbora zenbatzeari uko egiteko bere erabakia: «Es que no puedes contar las horas ahí dentro. Tienes que pensar “Un día más, un día menos”. Es que no te puedes quedar estancada en el tiempo. Solamente tienes que vivirlo. […] Yo allí dentro no quería reloj» (Julia, 53 urte). Elkarrizketatutako emakume preso gehienen iritziz, itxialdiko denboraren izaera astuna, geldoa eta nekosoa gainditzeko erarik aproposena denbora-pasak edo entretenimenduak aurkitzean datza. Agidanez, ikastaroen, tailerren, enpleguen eta gisa guztietako ekintzen alde egiten dute; denbora arinago igarotzen dela sentitzeko, distraitzeko, monotonia zein errutina hausteko, burua euren egonezinekin hainbeste ez berotzeko, eta horren preso ez sentitzeko ere bai. Halako jarduerak baliatu ohi dituzte usu bestelako arrazoiengatik ere, esaterako: euren ohizko modulutik ateratzeko eta eremuz aldatzeko, jende gehiagorekin erlazionatzeko, prestakuntza hobetzeko edota dirua irabazteko, Tratamendu Batzordeari irudi positiboa emateko, etab. Alabaina, ukaezina da atxilo askorentzat jarduera horien funtziorik garrantzitsuena denbora nola edo hala betetzea dela. Elkarrizketatuen arabera, jardueraren nolakotasuna maiz ez da inportanteegia, benetan munta duena giltzapetzeaz
dute, kanpoaldearekiko bereizketa fisikoa gutxiagotzea eta, tarte batzuez behintzat, hain preso ez sentitzea. Argiki, emakume atxiloen agentzia islatzen diguten egitateak dira.
10. Barrena lasaitzeko ahaleginean: giltzapeko adierazpen-moduak eta sormena
Zure gorputza gudu-zelaia da. Barbara Kruger (1989)236
Aurreko atalburuetan aztertu ondoren presondegi barruko erlazioak, murruetatik kanpo daudenekiko harremanak eta espazioaz nahiz denboraz nolabait ere jabetzeko praktikak, atal enpirikoaren azken kapitulu honetan, emakume atxiloen agentzia azaleratzen duten beste hainbat jardunbide jorratuko dut. Zehazki, giltzapetzea egonezin handia eragiten duen bizipen samingarria eta estugarria izanik, sentipenak adierazteko, kudeatzeko zein kanporatzeko bide zenbaitzuei heldu nahi diet; barrena husteko askotariko bitartekoei. Adierazpen-moduen eta sormenaren markoan kokatzen diren erresistentzia-praktikez ari naiz konkretuki; hain zuzen ere, kartzelatutako emakumeen agentziaren izaera sortzaile bezain asmatzailea argien erakusten duten eginbide horiez. Lehenik eta behin, gorputzespresioan eta nork bere buruari egindako zauritze-ekintzetan, autolesioetan, barrenduko dut, espetxeko emozioak adierazteko jardunbide nabarmengarriak direlakoan; bigarrenik eta azkenik, kartzelaldiko idazketan sakonduko dut, adierazpen idatzizkoa ere kontuan hartzekoa denez gero. Nire ikusmoldearen arabera, aurreko bi atalburuetan aipatutako erresistentzia-praktikak bezala, zauritze-ekintzak eta idazketa baliagarri dira kartzelako erregimenaren ondorioak nola edo hala arintzeko, murruen artean nolabaiteko ongizatea
lortzeko; kontzienteki ala inkontzienteki izan. Dagoeneko nahiko argi dagoenez, betiere, espetxealdia biziki hertsatzailea da, eragozgarria; eta ez dute hori aldatzen ez zauritzeekintzek ez kartzela-izkribuek. Hala eta guztiz ere, ezin ukatuzkoa da, jarraian ikusiko dugun gisan, adierazpen-moduak eta sormena mesedegarri izan daitezkeela onura baten batzuk erdiesteko.
10.1. Gorputz-espresioa eta nork bere buruari egindako zauritze-ekintzak Aurreko kapituluetan islatu dudanez, espetxealdia emozio oso biziko aldia da emakume preso gehienentzat. Bada, asko dira gorabehera emozional handiak aipatzen dituztenak, baita aldarte aldakorren inguruan hitz egiten dutenak ere. Askotariko emozio mingarriak zerrendatzen dituzte: frustrazioa eta etsipena, amorrua, estura, atsekabea zein nahigabea, ezinegona; ororen gainetik, ezintasuna. Alabaina, kartzelaratutako emakumeak sentipen horiei guztiei aurre egiten saiatzen dira; usu, norberaren gorputza erabilita. Hain zuzen ere, askotariko praktika korporalen bidez, giltzapetzearen eragin emozionalak nolabait ere arintzeari ekiten diote; itxialdiko emozioak adierazteari, kudeatzeari zein agertzeari, asaskatzeko eta barrua nola edo hala lasaitzeko ahaleginean. Hasteko, elkarrizketatutako emakume preso nahiz preso ohietako askok jarduera fisikoa edo kirola aipatzen dute barrena husteko jardunbide erabilgarri bezala. Batzuek dantza ere gaineratzen dute; eta sexu-harremanak aintzat hartzen dituen bat edo beste ere ez da falta. Orokorrean, gorputzezko praktika horien bidez tentsioa kanporatzea lortzen dutela diote, gorabehera emozionalei nolabaiteko irteera ahalbidetzen dietela; finean, neurriren batean, baretzea erdiesten dutela. Kasurako, Simoneren hitzak azter ditzakegu; zeintzuek, lasaigarri gisa, kirolak beretzat izan duen aparteko garrantzia adierazten dute. Bere elkarrizketan dioenez, kartzelaldia benetan estugarria izan zen beretzat, kezkak zein buruhausteak izugarriak zirelako, baita ezintasun-sentsazioa hondatzailea zelako ere. Egoera samingarriegia zenean, egonezina kanporatzeko jarduera fisikoei ekiten zien; betiere, norbait kolpatzearen antzekoak ziren jarduera fisikoei. Bere hitzetan: «Gimnasio. ¡Puf! ¡Desestresa un montón! Yo hacía. Pero a mí me gustaba más la pala. Entonces, estaba todo el rato jugando pala. Cuando estaba muy muy muy muy… cogía
antropologo eta erizainaren arabera, norbanako batzuek euren gorputza ebaki, erre edota harramazkatu egiten dute, suizidatzeko asmorik gabe (2011: 7). Bere iduriko, askotariko ekintzak uler ditzakegu autolesio bezala; aitzitik, soilik batzuetaz ohartzeko joera dugu, beste batzuk normalizatuta daudelako. Azken horien artean koka ditzakegu, esaterako, tatuajeak edo piercingak bezalako aldakuntza korporalak, baita dietak edota ebakuntza estetikoak ere. Baina gehienetan ez ditugu horrelakoak kontuan hartzen, eta jendarteak arbuiatutakoak eta estigmatizatutakoak baino ez ditugu izaten gogoan. Desbideratutako portaeratzat hartutako autolesio horiek, orokorrean, ulertezintasun handia eragiten dute, are protagonisten euren artean ere; bada, nagusi dira interpretazio patologikoa, buruko gaixotasunekin lotura eta tratamendu farmakologikoa (Ibidem: 74). Nolanahi ere, begibistakoa da autolesioa egitate soziala dela (Ibidem: 26), hots, testuingurua dela ekintza legitimatzen edo estigmatizatzen duena (Ibidem: 23). Espetxeko jargoian, nork bere burua zauritzeari «chinarse» esaten zaio. Kontzeptu hori, nagusiki, ebakiei zein harramazkadei buruz hitz egiteko erabiltzen da. Haatik, ez ditugu kartzelako testuinguruan gertatzen diren beste zenbait autolesio ahaztu behar; adibidez, pareten kontrako ukabilkadak eta kolpeak, pilulen edota objektuen autoingestioa, lixiba edatea, gose-grebak, ahoa jostea, tatuaje «talegeroak», etab. Agerikoa denez, autolesiomota horiek guztiek xede desberdinak dituzte. Batzuetan, jomuga nagusia arreta deitzea da; baina bistakoa da ez dela beti horretarako egiten, zigorra jasotzeko arriskua baitago eta, askotan, ezkutuan egiten baita. Beste batzuetan, helburua protesta egitea edo zerbait aldarrikatzea da. Noiz edo noiz, ospitalera edo erizaindegira joatea ere bilatzen da, lekuz aldatu nahi delako edo medikazioa lortu nahi delako. Edozelan ere den, ohikoena dirudi espetxealdiko zauritze-ekintzak barrua husteko modua izatea, ondoeza kanalizatzeko eta nolabait lasaitzeko bidea. Zentzu horretan, Casadóren arabera, estres emozional handiko egoeran, autolesioak hitzez adierazi ezin den mina azaleratzen du, hizkuntzaren mugak gainditzen dituen sufrimendua (2011: 88) eta, dirudienez, ohikoagoa da emakumezkoen artean (Ibidem: 33)237. Horrela, nahiz eta ezin ukatuzkoa den zauritze-ekintzak nolabait kaltegarriak direla, ukagaitza dirudi ere emakume preso batzuentzat itxialdiaren oinaze emozionala nola hala kudeatzeko, arintzeko eta kanporatzeko balio dutela.
237 Espetxean ez ezik, bestelako testuinguruetan ere autolesioak emakumezkoen artean arruntagoak direla dirudi. Gehienetan eman izan den azalpenaren arabera, gakoa gizonen eta emakumeen genero-sozializazio ezberdinean dago. Izan ere, oro har, gizonei agresibitatea erakustea baimetzen zaie, emakumeei ez bezala, eta, egoera horretan, emakumeek usu euren buruen kontra bideratzen dute (Izquierdo, 1998; Berga, 2009; in Casadó, 2011: 148).
ekintzarik agerikoenak –arrunki, odoltsuenak– kontuan hartzeko giltzarria. Nolabaiteko baretzea aipatzen denean ere, nekeza da aburu positiborik topatzea. Alta, barrua husteko praktika guztiek ez dute autolesioek duten traza kaltegarri hori.
10.2. Adierazpen idatzia edo kartzelako izkribuak Aurreko atalburuetan idazketaren garrantzia nolabait ere adierazi dut, nahiz eta soilki zeharka izan den; esate baterako, emakume presoek bidalitako nahiz jasotako eskutitzen munta seinalatu baitut, bai espetxe barruan, bai kanpoan daudenekin komunikatzeko bide bezala. Haatik, jada adierazitakoaz harago, behar-beharrezkoa da idazketak barrena lasaitzeko izan dezakeen balioa ere jorratzea; bada, dezente dira itxialdiari aurre egiteko bitartekoen artean idaztea nabarmentzen duten emakumezko atxiloak. Egiazki, idatzizko espresioaz bestalde, nolabaiteko adierazpen artistikoa ere aipatu daiteke –marrazketa, pintura edota argazkilaritza aintzat hartuta, adibidez–. Baina idazketan zentratutako naiz soilik, espresio-bide ohizkoagoa, argiagoa eta guztientzat eskuragarriagoa izanik; azken batean, jendarte honetan gehienok baitugu praktika gehiago gure gogoetak hitzen bidez adierazten, irudien bidez baino. Batzuetan, idazketa lantzeko, emakume atxiloek espetxeak euren eskura jartzen dituen aukerak baliatzen dituzte. Oro har, boluntario moduan sartzen diren norbanakoek edota elkarteetako menbruek antolaturiko jarduerak dira, atxiloei nolabaiteko entretenimendua edo ihesbidea eskaintzeko asmoz prestaturikoak. Alde batetik, kartzelatako aldizkariak aipatu behar ditugu; hain zuzen ere, Galería Iruñeko presondegian, Gurea! Arabakoan eta Martuberriak Martutenekoan. Hirurak presoek egindako aldizkariak dira, elkarteren baten koordinaziopean, eta askotariko edukiak biltzen dituzte: gaurkotasun-albisteak eta iritzi-artikuluak, kronikak, elkarrizketak, kontakizunak, poemak, marrazkiak, denborapasagarriak, etab. Bestetik, kanpoko agente horiek ere antolatutako lehiaketak ere hartu behar ditugu kontuan; dela maitasun-eskutitzen txapelketa, dela kontaera laburrena edo poesiarena. Adibide bezala, irakurri dezakegu Intza Mendiguren (2011) izeneko emakume atxiloak idatzirikoa, ADAP Presoen Laguntzarako Elkarteak Langraiz Okako espetxean eginiko kontaera laburren lehiaketan. Honela dio testuak:
238 Erakusketa ikusgai egon zen 2013ko abenduaren 16tik 30era Gasteizko Hegoalde Gizarte Etxean. Izan ere, noiz edo noiz, kanpo-eragileek erakusketak antolatzen dituzte presoek egindako lanak gizarteratzeko. Ondorengoak dira beste zenbait etsenplu: Emakume presoak: indarkeria matxistaren inguruko gogoetak (2013ko abenduan zehar, Donostiako Emakumeen Etxean), Askatasun binetak (2014ko abuztuaren 30etik irailaren 28ra, Iruñeko Ziudadelako Armen aretoan), etab.
solaskide bilakatzeko (Garreaud, 2011; Retolaza, 2014). Hartara, idazkien arteko aldeak alde, idaztea erresistentzia-jardunbidea dirudi, betiere adierazpena ardatz hartzen duena. Ekimen propioz idazten dutenean, emakume presoek askotariko gaiak jorratzen dituzte; baina, berriro ere, kartzela da arruntenetako bat, zuzenean edo zeharka. Kasu baterako, ugariak dira ondorengo ildoak: emozioak (samina, erruduntasuna, bakardadea, tristura, egonezina edo maitasuna, adibidez), askatasuna, espetxeko egunerokotasuna, etab. Usu, mezua sekula jasoko ez duten hartzaileei idatzirikoak dira; beraz, maiz, gakoa jasotzaile horri nolabaiteko presentzia sinbolikoa ematea da, komunikazioa egiazki ezinezkoa izan arren (Gándara, 2005: 244), arrazoia zeinahi ere den. Euskarriari dagokionez, aniztasuna azaleratzen da beste behin ere. Ohizkoena papera erabiltzea izanagatik ere, batzuetan bestelakoak usatzen dituzte –larruazala edo paretak, esaterako–, zer edo zer adierazteko premia dagoenean, ia edozer baliagarri dela erakutsita. Ugariak dira euren espetxeko bizipenak idatzi eta argitaratu dituzten emakumezkoak239 (Davis, 1971; Forest, 1975, 1979; Palou, 1975; Falcón, 1977; Doña, 1978; Cuevas, 1985; al-Sa’dawi, 1988; Shakur, 2001; Beguán et al., 2006; Kerman, 2010; Cabrera, 2011, 2012, 2013; López Riaño, 2012; Heras, 2014; Eizagirre, 2016)240. Zerrendak garai
eta herri ezberdinetako emakumeak biltzen ditu, testuinguru anitzetan kartzelatutakoak, baita askotariko arrazoiengatik ere. Era berean, zerrendak hainbat genero jasotzen ditu. Emakume presoen idazkien artean badago lekurik bai poesiarentzat bai narratibarentzat, idazlan autobiografiko zein egunkarientzat, kronikentzat, are eskutitzentzat ere, besteak beste. Iratxe Retolaza (2014) literatura-kritikariaren iritziz, logika literarioek ezohiko moduan jokatzen dute kartzelako testuinguruan. Horren erakusgarri, presoek kalean nagusi diren genero literarioak –nobela, kasu– baztertzen dituztela dio, eta horren ohizkoak ez diren generoak erabiltzen dituztela, diskurtso kritikoak zein baztertutako subjektuen ahotsak gorpuzteko bigarren horiek egokiagoak direlakoan (Ibidem: 144). Horrela, bere iduriko, poemak, lan autobiografikoak –fikziozkoak izan ala ez– eta kartzela-kronikak idazteko joera gailentzen da. Lehenengo bien kasuan, nitasuna eraikitzeko eta gorpuzteko tresna aproposak direla nabarmentzen du (Ibidem: 143), gizarteak ukaturiko espazioak lortzeko bitarteko direla (Ibidem: 149-150). Kronikari dagokionez, aldiz, kartzelaz beste egiteko edota nork bere egoeratik distantzia hartzeko ariketa dela adierazten du; ez horrenbeste norberaren identitateaz edo gorpuztasunaz jabetzeko modua. Nolabaiteko kontraesanean garatuko litzateke, beraz; espetxeaz hitz egiten baitu, baina bertatik ihes egiteko; atxiloa baita mintzo dena, baina atxiloaz beste sentitzeko eta giltzapeari aurre egiteko (Ibidem: 154). Emakume presoen eta itxialdiko idazketaren arteko erlazioaren gakoetako batzuk aipatu ostean, jarraian, elkarrizketatutako emakume preso eta preso ohietako batzuek itxialdian idatziriko zenbait testu ikusiko dugu. Zehazki, Simoneren, Lourdesen eta Altagraciaren izkribuak irakurriko ditugu.
10.2.1. Simone: komunikatzeko beharra Arestian esan bezala, Simone atxilotu eta espetxeratu zutenean, epaiketa amaitu zenetik hainbat hilabete igarota zeuden. Judizio horretan, epaileak osasun publikoaren aurkako delitua frogatutzat jo zuen. Horrela, lau urteko espetxe-zigorra zegokion Simoneri. Alta, kondena horren ordez, Espainiako Estatutik alde egiteko agindua eman zion epaileak. Arazo penalak bazter uzteko aukera ona izan zitekeen Simonerentzat, eta hala jakinarazi
zioten Brasilgo senitartekoek, bai aitak bai ahizpak etxera itzultzeko erregutu baitzioten. Simonek baina, ez zuen modu horretan bueltatu nahi. Ez zuen leporatutako lege-haustea egin eta ahalkegarria iruditzen zitzaion etxerako bidea horrela egin behar izateak. Hala, ofiziozko abokatuari helegitea jartzeko eskatu zion; baina, agidanez, hark ez zuen egin. Simone ez zen inoiz egon guztiz lasai kontu horrekin; baina, edonola ere, ez zuen bere burua giltzapean irudikatu behin ere ez. Hainbat hilabete iragan ziren judiziotik, berririk gabe, eta auzia konponduta zegoela pentsatzen zuen. Are gehiago, beharbada, poliziek topaturiko kokaina-poltsak bereak ez zirenaz ohartu izango zirela ere okurritu zitzaion. Alabaina, ez zen horrela izan; eta, azkenean, hilabete batzuk geroago, beste hiri batean zegoela, beste enplegu bat zuela, Ertzaintzak Simone atzeman eta kartzelatu zuen, epaia hausteagatik. Horrela, 2009ko irailaren 1ean, 32 urte betetzekotan zegoela, Martuteneko espetxean itxi zuten. Preso sartzea oso estugarria izan zen Simonerentzat. Ez zuen gertatzen ari zena ulertzen, eta babesgabetasuna, lotsa zein bakardadea sentitzen zuen. Hutsaren hurrengoa uste zen eta bere buruak nazka ematen zion. Ateak ixten gogoan zituen une oro, bizitza ere ixten ari zitzaizkiola pentsatzen baitzuen. Era berean, senideez ere oroit zen izugarri, beretzat oso inportanteak izanik. Beldur zen, senitartekoek ez zutelakoan gehiago errespetatuko, biziki huts egin zielakoan eta euren konfiantza hautsi zuelakoan; nahiz eta hastapenetik euren babesa izan zuen –eta horrelaxe izaten jarraitu zuen espetxean pasatutako denbora osoan zehar–. Kartzelan sartzean, bost minutu baino ez zituen izan bere ahizpari deitzeko Brasilera eta espetxean zegoela azaltzeko. Ezin izan zuen harekin berriz ere hitz egin astebete pasatu arte. Tarte horretan, nolabaiteko eskutitza idatzi zion; ahizpa hartzailetzat zuen egunkari moduko zer edo zer. Horretarako, Sartze Moduluan eskura zuen euskarri bakarra erabili zuen: post-it urdin txiki batzuk. Horietan, Simonek jakinarazitakoaren arabera, ahizpari esan nahi ziona agertu zuen, nahiz eta benetan ez zen hori guztia adieraztera atrebitzen eta ez zuen sekula idazki hori bidaltzeko egiazko intentziorik izan. Letra xehez eta alde bietan idatziriko zortzi papertxotan, bere sentimendurik sakonenak azaldu zituen. Ikus dezagun testua:
14. irudia. Simoneren zazpigarren post-ita atzetik.
241 Karolina Simoneren ahizpa da. 242 Simone atxilotu zuten unean, Joxepa izeneko adineko emakume baten barneko zaintzailea zen.
243 «09/09/01 Karolina, ez dakit zer esan kartzelan nago beste hiru pertsonekin oso tristea da zuk esan bezala azkenean Joxepa gabe gelditu naiz, ezer gabe kartzelan inorekin hitz egiteko aukerarik gabe eta kanpoan inor izan gabe zu izan ezik munduaz bestalde. Betiere hau ez zela gertatuko pentsatu nuenez laster zurekin etxean egongo nintzelako baina nirekin gauzek ez dute horrela funtzionatzen eta hemen nago negarrez gertatuko denaren beldur, ez dakit Joxepa nola dagoen, dagoeneko ez dut malkorik eta beldurrak airean nago hemen denbora amaigabea delako ordua ez da igarotzen orain kartzelan nago benetan arauak daude edozertarako, denek begiratzen dizute baina denek errudunak ez izan arren zigortuta bukatzen dute ni zigortuta sentitzen naizen bezalaxe bene-benetan ez dakit hau jasateko gai
naizen, hiltzeko gogoa dudala aitortzen dut baina ez dago modurik, hemen ez dutelako hiltzeko modurik, une honetan gehien desiratzen dudana zu biziki besarkatzea da, baina errealitatea bestelakoa da». 244 Karolina. 245 «09/09/02 Ka, honek guztiak surrealista dirudi nola pentsa nezake horrelako zerbait pasatuko nuenik denetarik topatzen dut eta gauza guztietarako arauak dituzte uste dut espetxe-sistemak ez duela munduko herrialde bakar batean ere funtzionatzen lehenik eta behin denak elkarrekin daudelako delitu-sailkapenaz ari naiz ez dakit zenbat jasan dezakedan. Baina egia da azkenean ezer gabe amaitu dudala eta ez dakit zenbat geratuko naizen hemen baina ez dakit jasateko estrukturarik dudan. Ez dut ezertarako gogorik… Eta dena oso astuna da».
246 «09/09/03 Guztiz nahigabetuta nago zurekin hitz egin nahi dudalako eta ez dutelako telefonoa libre uzten, hemen arau asko dituztelako eta guztia pertsona-motari dagokionez eta ondo portatu behar dute denarekin eta denekin, denek jakin nahi dute zergatik zauden hemen zer egin duzun eta egia esan ez dut ezertarako gogorik amesgaizto baten modukoa delako dena edo are eta okerrago ez dut zereginik denbora hemen eromena da eta gutariko bakoitza unibertso bat da bere ñabardurekin, bere jarrerekin bere izaera eta hala diot hau dena igarotzeko luzea eta zaila iruditzen zaidala. Ez dago deus argi eta umore-oszilazioa erabatekoa da, denetik dago hemen eta isiltasuna da kartzelako legea eta edozertarako araua betetzea ezin da ezer esan ezta jendeari gehiegi begiratu ere eta denak jolasten daudela ematen du egin dezakezun gauza bakarra beti isilik egotea da eta ez begiratzea bakoitzak bere informazioa du eta inork ez daki ezer dena eskaeren bidez egiten da eta ez dizu inoiz inork ezer ondo azaltzen eta dena baloratzen ikasten duzu baina ez diot inoiz utzi funtsezkoena baloratzeari zuganako maitasuna da. Eta honen guztiaren ondoriozko lotsa».
247 Ane Simoneren ofiziozko abokatua zen. 248 Tereza Simoneren laguna zen. 249 «09/09/04 Itxaropen apur bat erabiltzen ari naiz hemen laster aterako naizela pentsatuz ez dakit nahiago dut hori pentsatu bestela egunero hil egiten naizelako gehien akabatzen nauena nire ahizparekin ezin hitz egitea da etsita egongo da ez dakit zer gertatuko den ziurtasunez ez dut abokatuarekin hitz egin arte jakingo bihar Ane ikusiko dut, Joxepa zentro batean dago aldi oro eta ni orain hemen nire ahizpak esan zuen bezala Joxepa gabe, ezer gabe ea lortzen dudan Ane nire ahizparekin eta Terezarekin harremanetan jartzea lagun diezadakeen bakarra baita ea zenbat denbora gehiago iraun dezakedan dena oso gogorra da».
250 «09/09/05 Gaurko eguna azkarrago igaro da Ane ni ikustera etorri da negar asko egin dut baina geroago pasatu zait Zelda batean nago dagoeneko eta bihar igandea da ikusiko dugu ea zer gertatzen den oraindik dena surrealista dirudi txiste batzuk kontatu dizkiet hemen dauden neska brasildar batzuei hemendik ahal bezain laster irtetea espero dut ea zer dioen abokatuak momentuz asko ikasiko dut». 251 «09/09/07 Atzo ez nuen ezer idatzi zeldaz aldatu ninduten nik ezer esan gabe agindua zela esan zuten beraz men egin behar nuela, baina izugarrizko ikuskizuna izan zen bertan zeuden neskek aldaketa nik eskatu nuela pentsatu zutelako laburbilduz sekulako liskarra orain brasildar batekin eta bi espainiarrekin nago hitz batez nahi gabe nahaste batean sartuta nengoen bilatu gabe ez da ezer gertatzen ea hemendik lehenbailehen ateratzea lortzen dudan abokatua bihar itzuliko da oporretatik orduan laster zerbait lortuko dudala uste dut… gero eta gehiago maite zaitut Karolina eta hemendik irteten naizenean elkartuko gara eta gauza berriak biziko ditugu, zure falta sentitzen dut…».
Antzeman daitekeenez, Simoneren narrazioa oso bizia da: puntuazio-zeinuak falta dira; azkar idazten du. Nolabait ere, «larrialdi narratiboa» (Curcio, 2011) da, eta bere gogoaldartea argi islatzen du. Bakarrik sentitzen da; triste, izututa, estututa. Gertatutakoaren erantzule uste da, eta dena alferrik galdu duelakoan dago. Artega dago bere familiaren nahiz zaintzen zuen adineko emakumearen egoeragatik, baita bere egoeragatik ere, bizi duen ziurgabetasuna dela eta. Ahizparenganako maitasuna adierazten du eta kartzelatua izatearen kausazko lotsa eta erruduntasun-sentimendua azaltzen dizkio. Behin eta berriz giltzapetzea jasateko gai izango den ala ez duda egiten duela erakusten du, eta hiltzeko gogoa ere baduela aitortzen du –lehenengo hilean, hirutan saiatu zen bere buruaz beste egiten–. Sentipen horiek guztiak egunerokotasunari eta espetxearen funtzionamenduari buruzko deskribapen xumeekin nahasten dira. Orokorrean, kartzela surrealista iruditzen zaio, zentzugabea eta amesgaizto baten parekoa. Marko horretan, idazketa adierazpenmodua da Simonerentzat; bere ahizpari esan nahi dion eta, saminaren ondorioz, esatera ausartzen ez den hori guztia kontatzeko bidea. Horrela, badirudi sentimenduak paperean jartzea lagungarria dela, komunikazio-trabak gainditzeari dagokionez. Idazketa oinazea kudeatzeko mesedegarri zaio, sentitzen duena izendatzeko, adierazteko, baita Karolinari esan nahi diona praktikatzeko ere. Simonek hitz egiteko nahiera du; eta, mingarria izan arren, egiten du.
10.2.2. Lourdes: egunerokotasunaren kontaera Lourdes, 48 urteko gipuzkoarra, nerabezaroan hasi zen legez kontrako drogak hartzen eta, geroztik, ez dio sekula utzi heroina, kokaina eta haxixa hartzeari, hainbat desintoxikazio-tratamendutan ibili bada ere. Jardunbide horrek hainbatetan eraman du giltzapera; droga-garraioan nahiz salmentan aritu baita maiz, modu horretan bere kontsumoa ere ziurtatzeko. Espetxeratze batzuk onerako izan direla uste duen arren –heriotzatik salbatu dutelakoan–, gehienetan kalterako izan direla baieztatzen du, arras presente dituela eta bizitza «izorratu» diotela nabarmenduta. Esate baterako, bere hamargarren eta azken kartzelaratzearen oroitzapen zinez negatiboa du; batetik, hamabi urtez kalean egon eta gero, itxialdira itzultzea izan zelako; bestetik, droga-kopurua normalki baino handiagoa izanik, kondena luzeagoa jaso zuelako. Gainera, prebentiboki sartu zen, eta urte eta erdi igaro arte ez zuen zigorra jakin. Aitzitik, egoera zalantzagarri horretan, idazketa erabili zuen aurrera egiteko denbora-pasa moduan. Ikus dezagun bere idazkietako bat:
18. irudia. Lourdesen idazkiaren lehenengo orrialdea.
19. irudia. Lourdesen idazkiaren bigarren orrialdea.
Lourdesen idazkiak kartzela-kronikaren tankera du. Martuteneko espetxeko egun arrunt baten kontakizuna da; eta, hain zuzen ere, garrantzitsuena errutinaren edota ohikeriaren kontaera dirudi, egilearen iritziak ere jasota. WhatsApp bidez, elkarrizketa egin eta egun batzuetara, honela deskribatu zuen Lourdesek berak:
Halaber, agidanez, idazketak Lourdesentzat duen munta ez da giltzapera mugatzen. Izan ere, bere etorkizuneko proiektuetako bat bere autobiografia idaztea da. Senitartekoentzat egin nahi du, bi alaba eta bilobarentzat gehienbat, bere ibilbidea ulertu dezaten. Drogamenpekotasunaren kausaz, erlazio gorabeheratsu bezain tirabiratsua izan du senideekin eta, hortaz, bakardade handia ezagutu du. Oro har, badirudi gizarte-bazterketa itzela bizi izan duela droga-kontsumoa dela eta; emakume presoaren estigma baino, samingarriena emakume «jonkiarena» dela adierazteraino, bere kasuan bederen.
20. irudia. Altagraciaren kontakizunaren azala eta lehenengo orrialdea.
• Ikerketak ardatz izan du kartzela genero-erakunde bezala aztertzea, generoa (bir)sortzen duen instituzio moduan hartuta. Hartara, genero-ikuspegia gako izan da ikerlanaren hiru ildo nagusiak garatzeko: 1) espetxeratutako emakumeen bizipenak, ibilbideak, aldaketak nahiz ikaskuntzak; 2) kartzelaldiko genero-diskriminazioak eta desberdinkeriak; eta 3) itxialdiko arazoei eta zailtasunei aurre egiteko erresistentzia-praktikak eta agentzia. Ikuspegi biktimizatzaileak eta kriminalizatzaileak baztertu nahi izan ditut, eta emakume presoak baliozko solaskidetzat hartu. Euren arteko aniztasuna kontuan hartuta egin nahi izan dut, horren konplexutasunari helduta. Izan ere, emakume atxiloek ez dute inolako talde bateraturik osatzen. Diferentzia nabarmenak daude haien artean, baita askotariko ikuspegiak, posizionamenduak eta iritziak ere. Hori guztia jaso eta islatu nahi izan dut, ezinbestekoa iruditzen zaidalako, batetik, emakume presoei buruzko bestelako iruditeria sortzea, errespetua eta aintzatespena funts hartuta; eta, bestetik, euren nondik norakoen jakintzan sakontzea, aktore sozialak euren bizitzen oinarrizko protagonista legez hartzen dituen ikusmoldearen bitartez –nahiz eta, batzuetan, aktore sozial horiek ekintzarako eta eraldaketarako aukerak murrizten dituzten testuinguruetan egon–.
• • Lehenengo ildoari dagokionez, emakume presoen bizipenetan dibertsitate handia ikusi dugu; eta, aniztasun zabal horrekin batera, ñabardurei heltzeko beharra ere topatu dugu. Apur bat orokortuta baina, delituetara eta presondegira daramaten bideak askotarikoak izanda ere, esan daiteke nolabaiteko gizarte-kalteberatasuna presente dagoela kasik beti; oro har, zaurgarritasun-faktoreak pilatzen dituzten emakumeak baitira. Horren erakusle, agerikoa da emakume atzerritarren, ijitoen eta droga-kontsumitzaileen gainordezkapena.
Delituzko ekintzaren hautua arrazoi ekonomikoengatik egiten da gehienetan. Batzuetan, biziraupen-estrategia dirudi, beharrak nolabait ere bultzatutakoa; besteetan, aldiz, bizimaila edota kalitatea hobetzeko nahiera nagusi da. Edozelan ere, lege-haustea estrategia ekonomikoa da orokorki. Hortaz, emakumeen artean bi delitu-mota ageri dira batez ere: osasun publikoaren aurkako delituak, legearen kontrako drogen garraioarekin –nagusiki, mula bezala– edo salmentarekin –txikikazko salerosketan edo «trapitxeoan», batik batlotutakoak; eta jabetzaren nahiz ordena sozioekonomikoaren kontrakoak –ebasketa eta lapurreta txikiak, oro har–. Preso sartzea zauskada handiko unea da emakume gehienentzat; segurtasunik ezaren eta egonezinaren kausaz, zaurgarri bezain babesgabe sentitzen baitira ia denak. Aurreneko aldiz sartu direnak nahigabetuta, kezkati, urduri eta galdurik egon ohi dira, eta espetxeaurreiritzien ondoriozko beldurrak ere bizi dituzte. Aitzitik, kartzelan aurretik ere egon direnentzat, desberdina izaten da; eurentzat ere kezkagarria eta samingarria izan arren, espetxe-sistemaren gaineko ezagutzari esker ezberdin egiten baitiote aurre egoerari. Oro har, denek bat egiten dute adieraztean nolabaiteko ikaskuntza-prozesua dagoela; hau da, azkenean, zure burua kartzelan kokatzen duzula, itxialdira nola edo hala moldatu egiten zarela, bertan nola bizi(raun) ikasita. Presondegitik irtetea ere ez da nolanahiko momentua. Emozio askoren eztanda moduan deskribatzen dute elkarrizketatutako emakume gehienek. Izan ere, pozgarria izan ohi da, baina baita zaila eta gogorra ere. Hutsetik abiatu behar izatearen sentsazioa dute askok, eta, ondorioz, arruntak dira ziurgabetasuna, egonezina eta beldurra. Gehienetan, aurretik zituzten arazo berberak topatzen dituzte, eta horiei gehitu egiten zaizkie kartzelaldiaren kausazkoak. Azkeneko horien artean arreta berezia merezi du estigmaren gaiak. Gizartegaitzespenari buruzko bizipenak askotarikoak izanagatik ere, kartzelaratutako emakume guztiek kritikatzen dute estigmatizatzea, eta kexu dira jendarteak ezjakintasunez gogorki epaitzen dituelako. Halaber, denek kudeatzen dute etiketa negatibo hori moduren batean edota bestean; egoeraren eta hartzailearen arabera, une bakoitzean erabakita zer esan eta zer gorde, isiltasuna babes-estrategia moduan erabili edo ez. Kartzelaldia orokorrean baloratzean, gehienek emozio oso biziko aldi moduan aipatzen dute. Oso ohikoak omen dira gorabehera emozionalak, aldarte aldakorrak eta askotariko sentipenak (ezintasuna, frustrazioa, etsipena, atsekabea, nahigabea, amorrua, etab.). Era berean, genero-eredu hegemonikoak barneratuta, arrunta ei da senideei huts egin izana
pentsatzea eta horregatik sufritzea, errudun sentitzea, baita ama, alaba edo amona eskasa uste izatea ere. Egoera horretan, espetxealdiak eragina du eurengan guztiengan; denak baitaude nolabait markatuta. Zuzenean edo zeharka, guztiek aipatzen dituzte aldaketak; anitzak diren aldaketak: batzuk lehen baino ahulago sentitzen dira, eta ziurtasunaren eta autonomiaren galera aipatzen dute; beste batzuek, kontrara, indartsuago aurkitzen dira; batzuk egoistago eta oldarkorrago bihurtu omen dira; beste batzuk, ordea, solidarioago eta pazienteago. Orobat, kartzelaldiari buruzko balorazio orokorrak ere askotarikoak dira. Hala, batzuek itxialdia gutxi-asko positiboki balioztatzen dute, sartu zirena baino hobeto irten ei direla baloratzen dutelako edo beraien bizimodua zentzuren batean edota bestean hobetu omen dutelako. Alabaina, ez dira derrigorrean espetxe-sistemaren aldekoak; finean, positiboki baloratzen dutena soilik euren esperientzia propioa baita. Kartzelaldiaren inguruko iritzi positiboa duten emakumeen aburuz, giltzapea euren bizimodua hobetzeko «aukera» izan da; ohartarazpen edo hondoa jotzearen moduko zerbait, gogoeta sustatu duen inflexiopuntua. Azken batean, batzuek aldaketak gauzatzeko baldintza egokiak topatzen dituzte kartzelan; bestelako testuinguruan daude, ekintzak eta gizarte-erlazioak ere bestelakoak dira, baloreak zein pentsaerak bezalaxe. Orokorrean, hiru kasutan baino ez da agertzen balorazio positiboa: 1) espetxean kalean baino arrisku gutxiago eta segurtasun gehiago topatzen denean; 2) drogak hartzeari uzten zaionean; eta 3) norberaren ongizatean edota zaintzan zentratuta, egoerari onura ateratzen zaionean. Aitzitik, espetxean egondako emakume gehienek balorazio negatiboa egiten dute, inoiz bizitako esperientziarik okerrena edota okerrenetarikoa delakoan. Samingarria, gogorra bezain suntsitzailea dela adierazten dute, sekulako buruhausteak eta atsekabeak eragin dizkiela, baita asko galduarazi diela ere. Halaber, ez duela deus onerako balio uste dute, eta bere helburu ofizialak omen diren birgizarteratzea, birgaitzea eta berreztea zalantzan jartzen dituzte, zigorra nagusi dela kritikatuta. Orobat, umiliazioaz, beheramenduaz eta duintasun ezaz mintzo dira, eta itxialdia amesgaizto batekin edo amaierarik gabeko zulo batekin parekatzen dute. Batzuentzat hain kaltegarria izan da esperientzia, ezen horren inguruan hitz egiteko zailtasunak ere badituzten. Bizipenak eragindako minaren kausaz, ohikoak dira isiluneak, hutsuneak, etenaldiak eta amaitu gabeko esaldiak, zatikatutako edo hautsitako lengoaia.
• • • Bigarren ildoari dagokionez, hots, kartzelaldiko genero-diskriminazio eta ezberdinkeriei dagokienez, ikusi dugu zertan datzan kartzelaren genero-erakunde izaera. Ezbairik gabe, eremu diskriminatzailea, sexista eta androzentrikoa da emakume atxiloentzat, genero-rol tradizionalak eta erlazio hierarkikoak sendotzen dituena. Azken urteotan hobekuntzaren bat edo beste jazo dela pentsa badaiteke ere, begi-bistakoa da emakumeak desabantailan jarraitzen dutela, bereizkerietako gehienek bere horretan jarraitzen dutelako eta, Espetxe Erakundeek burututako azken aldaketen harira –batez ere, Makrokartzelen eta Errespetu Moduluen harira– berriak ere sortu direlako. Alabaina, genero-diskriminazioen inguruan galdetuz gero, emakume preso gehienek ez dela horrelakorik gertatzen erantzuten dute, espetxe-langileek eta kartzelarekin harremana duten elkarteetako kideek ere egin bezala. Antza, genero-diskriminazioez jabetzeko zailtasunak daude, genero-ikuspegia ezohikoa delako eta gizartean hedatutako berdintasunaren mito faltsuak presondegian ere eragina duelako. Edozelan ere, desberdinkerien inguruan sakon itaunduta, bereizkerien markoan uler daitezkeen egitate ugari azaleratzen dira. Lehenik eta behin, emakumezko atxiloentzako zentro gutxiago daude. Bizkaian ez dago emakumeentzako departamenturik, Euskal Herrian ez dago Amentzako Unitate bat bera ere eta hirugarren gradua (erregimen irekia) egiteko posibilitate material gutxiago dago. Horren guztiaren ondorioz, dispertsio geografiko eta deserrotze gehiago pairatzen dute. Era berean, Makrokartzelek egoera apur bat parekatu badute ere, oraindik ere okerrago kokaturik egon ohi dira maiz, eremu txiki eta eskasenetan. Espazio falta horren kausaz, ezinezkoa da emakumeak perfilaren arabera sailkatzea, eta horrek arazo aipagarria sortu du Errespetu Moduluen ezarpenarekin. Izan ere, espetxe gehienetan emakumeentzako modulu bakarra egonik eta hura Errespetuzkoa bihurturik, presoek maiz ezin izan dute aukeratu bertan egotea edo ez, ustez duen borondatezko izaerarekin hautsita. Bestalde, barne-antolaketan hobekuntzaren bat egon den arren, oraindik ere emakumeek espazio, jarduera zein enplegu askotan egoteko mugak dituzte, gizonek lehentasuna dutelako eta usu ez direlako gizon-emakumeak elkartu nahi. Orobat, presondegi batetik beste batera lekualdatzeko ere gizonek lehentasuna dute; garraio-lineak eurengan pentsatuta prestatu dira eta, ondorioz, emakumeek denbora gehiago behar izaten dute. Bigarrenik, jardueren eta ikastaroen eskaintza areagotu eta dibertsifikatu den arren, egun oraindik ere ugariak dira emakumeen feminizatzearekin eta etxekotzearekin loturikoak
(joskintza, ile-apainketa, etab.). Hala ere, elkarrizketatuetako askok nabarmentzen dute emakumeak tradizionalki maskulinotzat hartutako ikastaro eta tailer hezigarrietan parte hartzen hasi direla (igeltserotza, iturgintza, etab.). Gizonen interesek lehentasuna izaten jarraitu arren, badirudi emakumeek zeregin berrietan trebatzen hasteko nolabaiteko beta lortu dutela. Alta, orokorki gabezia handiko jarduerak eta ikastaroak dira, sakontasunik eta jarraipenik gabeak, kalean lana lortzeko alferrekoak. Kartzela-enpleguei dagokienez, soldatapeko lanean dauden emakumeen kopurua hazi egin da, baina oraindik ere espetxe batzuetan lan-aukerak urriagoak dira emakumeentzat. Gainera, soldatak baxuagoak dira, oro har, okerren ordaindutako lanetan daudelako nagusiki, horiek usu feminizatutakoak izanik. Hirugarrenik, maizago eta zorrotzago zehatzen zaie emakumeei, eta diziplina handiagoa eskatzen zaie, gizonak baino gatazkatsuagoak edota arriskutsuagoak ez izan arren. Era berean, kontrol handiagoa bizi dute, mugimendu-askatasun gutxiago dute eta espetxeko beharginek gehiagotan esaten diete zer egin eta zer ez. Bestalde, Errespetu Moduluekin jarraituta, aintzakotzat hartu behar dugu exijentzia-maila, presioa, kontrola eta presoen arteko mailaketa edo hierarkia sendotzen dituen eredua dakartela eta horrek emakumeei eragin diela gehienbat; Euskal Herriko emakumeen departamentu ia guztiak halakoxeak direlako, gizonenak ez bezala. Laugarrenik, emakumezkoen osasun-egoera larriagoa, kezkagarriagoa eta okerragoa da. Izan ere, aunitz dira depresioa, antsietatea, buruzko gaixotasunak, etab. bizi dituztenak. Alabaina, osasun-tratamenduek, baliabideek eta zerbitzuek gabezia handiak dituzte, eta neurrigabeko medikalizatzearekin estali nahi izaten dira. Bestalde, Errespetu Moduluei lotutako arazoak azaleratzen dira beste behin ere; bada, bertan derrigorrezkoa da beste presoen zaintzaz arduratzea, hots, beste atxiloen ongizatearen obligazioa hartzea. Bosgarrenik, emakumeek kanpo-erlazioen galera edo haustura handiagoa bizi dute preso egotearen kausaz. Maizago bukatzen dira beren bikote-harremanak, bakardade gehiago bizi dute, eta, hortaz, sostengu afektibo eta ekonomiko gutxiago dute. Hori guztia gutxi izango balitz bezala, gehiagotan galtzen dute seme-alaben tutoretza. Orobat, ama, alaba edo amona bezala epaituagoak daude. Esaterako, irizpide ofiziala ez izan arren, espetxelangileek gehiagotan hartzen dute kontuan familia-egoera emakumeen kasuan gizonen kasuan baino. Emakume batzuentzat positiboa izanagatik ere, argi dago horrek generoeredu hegemonikoak sendotzen dituela, emakumeak zaintza-lanak euren gain hartzera
bultza ditzakeela eta nolabaiteko presioa sor dezakeela zaintzailea eta ama izateko, edo behar bezalako ama eta zaintzailea izatea frogatzeko. Seigarrenik, eta azkenik, generoarekin korapilatutako bestelako kategorien ondoriozko bereizkeriak ditugu. Genero-diskriminazioekin gertatu bezala, gutxiengoa dira bestelako ezberdinkeriak sumatzen dituztenak, baina egon badaude batzuk. Gutxi horiek salatzen dute emakume atzerritarren zaurgarritasuna –batik bat, egoera irregularrean daudenenaeta emakume ijitoen desabantaila-egoera, baita kartzela-sistemaren klase-iragazkia ere. Horrela, bestelako hitzekin esan arren, sistema polizialaren, penalaren eta espetxekoaren izaera hautakorra kritikatzen dute, jendarteko kide zaurgarrienen kalterako delakoan.
• • • • Zalantzarik gabe, kartzelaldiak oso posizio zailean kokatzen ditu emakumeak, jokatzeko ahalmena gutxituta eta zaurgarritasuna areagotuta. Alabaina, testuinguru murriztatzaile eta hertsatzaileenetan ere badago nolabaiteko agentzia. Horrek, hain zuzen, ikerketaren hirugarren eta azken ildora igortzen gaitu, hots, itxialdiko arazoei, trabei eta zailtasunei aurre emateko erresistentzia-praktiketara. Azken batean, modu sortzailean, aldakorrean eta dinamikoan, emakume presoek itxialdiaren ondorioak neutralizatzeko edo arintzeko eginahalak egiten dituzte, nolabaiteko ongizatea lortzeko saialdiak, gogoko ez dituzten egitateak aldatzeko ahaleginak. Mugak muga, subjektu aktiboak dira, eta espetxealdiko egoera hertsatzailea izateari behin ere ez utzi arren, onura batzuk lortzeko gai dira, tarte batzuez bederen. Erresistentzia-praktika indibidualak eta kolektiboak dira, kontzienteki zein inkontzienteki egindakoak –nahiz eta nahitasuna presente dagoen beti–. Horietako asko kalean ere egikaritzen dira, baina giltzapean berezitasunak dituzte. Erresistentzia-praktikak bihitzen hasita, espetxe barruko harremanetan barrendu dugu. Izan ere, betiere gizarte-erlazioen baitakoa da kartzela-erregimenak eragindako oztopo, muga nahiz desabantailei nola hala aurre egiteko norbanakoen ahalmena edo gaitasuna. Hartara, giltzapekoak munta handiko hartu-emanak dira; nahiz eta asko itxialdi-garaira baino ez diren mugatzen. Hasteko, kontuan hartu behar ditugu emakume presoen arteko elkartasun-adierazpenak. Haien arteko elkarbizitza-arazoak eta istiluak nahiko ohikoak izan arren, babes-sareak ere sortu ohi dira. Elkarrizketatuen arabera, garrantzitsuak dira
zinez; giltzapean kokatzeko lagungarriak baitira, espetxeko funtzionamendua ikasteko, nolabaiteko egunerokotasuna sortzeko, itxialdia jasangarriagoa egiteko, baita sostengu emozionala eta ekonomikoa izateko ere. Sare horien gakoa elkarrekikotasuna da eta, oro har, afinitatearen arabera eratutako taldeak dira, jatorriaren edota etniaren araberakoak maiz. Haatik, elkartasun-sare horiek ez ezik, adiskidetasun-harremanak ere sortzen dira kartzelan –gehienen ustez, benetako adiskidantzak egitea zaila izan arren–. Laguntasunerlazioek ere sostengu emozionala eta ekonomikoa eskaintzen dute, eta, horrez gainera, baita konfiantza eta zintzotasuna ere. Era berean, emakume presoen eta espetxe-langileen arteko hartu-emanak ditugu. Horien gaineko balorazioak askotarikoak izan arren, botere-erlazioak eta asimetria oso presente daude beti, kartzelaren ardatz nagusietako bat denez gero beharginen eta atxiloen arteko hierarkia. Alde batera utzi ezin den bereizketa dago presoen eta langileen artean; eta, horrenbestez, elkarrekintza guztietan agerikoa da beharginen nagusitasuna eta atxiloen menpekotasuna. Hala eta guztiz ere, giltzapetutako emakumeek botere-harreman horiek nola hala kudeatzen dituzte, euren posizio menpekotik nolabait ere jokatzen dute, onura batzuk lortzeko, itxialditik lehenago irteteko edota espetxe-sistemari aurre egiteko, nork bere irizpide zein aukeren arabera. Batzuek langileen autoritateari desafioa egiten diote eta konfrontazio-zuzenak gauzatzen dituzte. Beste batzuk liskarrak eta istiluak saihesten ahalegintzen dira, sumisio-plantak edo itxurakeria egikarituta; egoera eta posibilitateak aztertu ondoren, komenigarriena hori delakoan. Orobat, asko kartzelako langileak euren kontuetan nahasten saiatzen dira, bakoitzarekin nola jokatu ikasita. Haratago doanik eta preso perfektu eta eredugarri bilakatzeari ekiten dionik ere ez da falta, portaera horrekin abantailak lortuko direlakoan. Deus bermatzen ez duten jokaerak dira, argi-ilun askoko praktikak, baina ezin ukatuzkoa da agentzia azaleratzen dutela. Presoen arteko elkartruke ekonomikoen eta salerosketen esparruan ere erresistentziazko praktika aipagarriak mahaigaineratu dira. Izan ere, atxiloen artean nolabaiteko merkatua dago, «trapitxeoen» sare zinez zabala. Bide ekonomiko-material alternatiboen bitartez, arazo ekonomikoak eta gabezia materialak gainditzen saiatzen dira, baita presondegian erosi ezin diren produktuak –baimendutakoak nahiz debekatutakoak– lortzen ere. Azken batean, giltzapean ere, munta handikoak dira baliabide ekonomiko-materialak. Noiz edo noiz, elkartruke eta salerosketa horiek istiluak sortzen dituzte; baina, batzuetan, arazorik ez egoteko nolabaiteko arauketa ere badago.
Halaber, espetxe barruko erlazioez ari garela, ezin aipatu gabe utzi presoen arteko hartueman sexu-afektiboak. Azken batean, munta handiko harremanak dira kartzela-sistemari aurre egiteko eta itxialdia jasateko, hots, espetxealdia pairagarriago edo eramangarriago egiteko. Aniztasun zabala azaleratzen duten erlazioak dira; motibazio afektibo-sexualak eta ekonomikoak baitaude, harreman heterosexualak nahiz lesbikoak, itxialdiko garaira mugatzen direnak eta kalean ere jarraitzen dutenak. Erresistentzia-jardunbideak aletzen jarraituta, kanpo-erlazioak, espazioak eta denborak ere jorratu ditugu, murruen zurruntasunari ihes egiteko praktiken ikuspegitik. Izan ere, itxialdi fisikoa edo hormen bestaldeko munduarekin bereizkuntza fisikoa funtsezkoa da kartzela-sistemaren logikaren baitan. Alta, emakume presoek murruen zorroztasun hori higatzera bideratzen diren praktikak ere gauzatzen dituzte; espetxetik landako mundura hurbiltzera zuzentzen diren egintzak, barrukotik aldentzera, giltzapean egotea hainbeste ez sentitzera edo tarte batzuez ahaztera, behintzat. Espetxetik kanpoko harremanak euskarri eta ihesbide garrantzitsua dira espetxeratutako emakume gehienentzat, bizipen samingarrietatik salbuetsita ez egon arren. Izan ere, jada esan bezala, oso arruntak dira huts egin izanaren sentsazioa, erruduntasun-sentimendua, ohiko rolak ez betetzearen kausazko sufrimendua, etab. Testuinguru horretan, emakume presoek komunikazio-moduekin jokatu egiten dute, askotariko jomugak miran: batzuek kontaktu-bide ez ofizialak –telefono mugikorrak, kasu– erabiltzen dituzte, presondegiak eskainitako aukeren eskasiari aurre eginez; beste batzuek, aldiz, hartu-emanak pixka bat murrizten dituzte edo komunikazio-modu batzuk baztertzen dituzte, nolabaiteko babesestrategia bezala, kontaktu-une horiek eurei edo euren senideei eragindako sufrimendua gutxitzeko; hainbatek zaintza-modu berriak ere jartzen dituzte praktikan (bisitetan ondo egotearen plantak egitea eta senideentzat kezka-iturri izan daitezkeen kontuak isiltzea, senitartekoei dirua bidaltzea, etab.); hainbatek euren presentzia sendotzeko eginbideak ere baliatzen dituzte –esate baterako, espetxean eskuz egindako opariak bidalita–; etab. Alta, babes edo sostengu afektiboaz gain, kontuan hartu behar dugu kanpo-harremanen garrantzia esparru ekonomiko-materialean ere badagoela; bada, batzuek senideen bidez lortzen dituzte diru-sartzeak pekulioan, paketeak, kartzelan eskuragai ez dauden edota debekatuta dauden produktuak, etab. Espazioari eta denborari dagokienez, kontuan eduki behar dugu preso egoteak espetxe bateko hormen artean itxita egoteko obligazioa esan nahi duela, epealdi jakin batez, bai
mugimendu-askatasuna, bai denbora antolatzeko ahalmena nabarmen murriztuta. Beraz, ezbairik gabe, esperientzia mugatzailea da espazioaren zein denboraren ikuspegitik, eta, ondorioz, emakume preso askok galera-sentsazioa bizi dute. Haatik, gehienek espazioaz nahiz denboraz jabetzeko nolabaiteko praktikak egikaritzen dituzte, bestelako esanahiak eta edukiak landuta. Jardunbide horien artean aipa ditzakegu, kasu baterako, kartzelako espazioak birdefinitzeko saialdiak, espetxe-sistemak emandako definiziotik aldenduta; zelda norberaren eremu bilakatzeko eginahalak, norberaren nahierara egokituta eta ahal bezala dotoretuta; denboraren astuntasuna gainditzeko, oharkabetzeko eta entretenitzeko jardunbide edo denbora-pasak; etab. Erresistentzia-praktiken zerrendarekin amaitzeko, barrua arintzeko ahaleginak ere landu ditugu, adierazpen-moduen eta sormenaren bidez. Arestian aipatu bezala, espetxealdia emozio biziko epealdia da. Ohikoak dira gorabehera emozionalak, aldarte aldakorrak eta sentipen mingarriak. Emakume presoek horri aurre egiten saiatzen dira, dagoeneko ikusi ditugun praktikekin batera, gorputz-espresioa eta adierazpen idatzia ere erabilita. Gorputzezko espresioari dagokionez, elkarrizketatutako emakumeetako askok tentsioa kanporatzeko bide bezala aipatzen dituzte jarduera fisikoa eta kirola, dantza, etab. Antza denez, baretzeko baliagarri egiten zaizkien praktikak dira. Alta, horiek ez ezik, kontuan hartu behar ditugu nork bere buruari egindako zauritze-ekintzak edo autolesioak ere; ez baita batere ezohikoa emakume presoek euren gorputza ebakitzea eta harramazkatzea, paretaren kontra ukabilkadak edo kolpeak jotzea, etab. Halakoak helburu ezberdinekin egin baitaitezke ere, gehienetan barrena husteko bideak dira, ondoeza kanalizatzeko eta nolabait lasaitzeko moduak, mina materializatzeko bitartekoak. Alabaina, ezin da aipatu gabe utzi atxiloek ez dituztela beti horrela interpretatzen, oso hedatuta baitaude kritikak, ulertezintasuna, ikuspegi estigmatizatzaile eta patologizatzailea. Idazketa edo adierazpen idatzia ere, ezberdintasunak ezberdintasun, barrena lasaitzeko bitarteko baliagarri moduan ageri da maiz. Presoek, batzuetan, espetxeak euren eskura jarritako aukerak erabiltzen dituzte; kasu baterako, kartzela-aldizkarietan edo idazketalehiaketetan parte hartuta. Baina, beste askotan, euren kabuz edo ekimen propioz ekiten diote idazketari. Garrantzi handiko praktika bezala azaleratzen da giltzapean, identitateeduki sakoneko komunikazio-jardunbidea denez gero eta presoak jendarteak ukatutako ahotsa gorpuztu eta aldarrikatu dezakeenez gero. Testuen nolakotasunari dagokionez, aniztasun handia antzeman daiteke, baina nagusi dira espetxealdiarekin loturiko gaiak,
baita poemak, lan autobiografikoak –fikziozkoak izan edo ez– eta kartzela-kronikak ere, itxialdiko nondik norakoentzat egokienak direlakoan.
• • • • • Ikerketa amaituta eta bere ondorio nagusiak laburbilduta, espetxe-sistemaren inguruan eta emakume presoen egoeraren inguruan zer pentsatu edo hausnartu badagoela esango nuke. Beraz, doktore-tesia bukatutzat jota ere, ezin dugu esan Gizarte Antropologiaren edo Ikasketa Feminista eta Generokoen zereginak ahitu direnik. Oraindik ere asko dago egiteko, arakatzeko eta sakontzeko, dudan jartzeko nahiz kontrastatzeko, baita begirada, galdera edota norabide berrien zentzuan berraztertzeko ere. Kasu baterako, interesgarria izango litzateke hurrengo ikerketek aztertzea zeren araberakoak diren erresistentziazko jardunbideen hautaketan eta aplikazioan emakume presoen artean dauden diferentziak, ikerketa honek ezin izan baitu hori azaldu. Kartzela-sistemaren abolizioa gertatu artean, asko dira ikuspegi antropologikotik nahiz feministatik egin daitezkeen –egin beharrekoekarpenak. Ez dago ezer ebatzita edo itxita, eta ugariak dira aurrera begirako ikerketaildoak, galdekizunak eta eztabaidak.
Erreferentzia juridikoak
Kode Penala, Gorteek dekretatutakoa ekainaren 8an, Erregeak onetsitakoa, eta promulgatzeko agindutakoa 1822ko uztailaren 9an. 2940/1975 Dekretu Orokorra, azaroaren 25ekoa, Indultuari buruzkoa, Juan Carlos Borboikoa Espainiako Errege aldarrikatzea dela kausa. 10/1976 Errege Lege-dekretua, uztailaren 30ekoa, Amnistiari buruzkoa. 19/1977 Errege Dekretua, martxoaren 14koa, Indultu Neurriei buruzkoa. 388/1977 Dekretua, martxoaren 14koa, Indultu Orokorrari buruzkoa. 46/1977 Legea, urriaren 15ekoa, Amnistiari buruzkoa. 1978ko Espainiako Konstituzioa. 1/1979 Lege Organiko Orokorra, irailaren 26koa, Espetxeei buruzkoa. 1201/1981 Errege Dekretua, maiatzaren 8koa, Espetxe Araudia onartzen duena. 3482/1983 Errege Dekretua, abenduaren 28koa, Espetxe Administrazioko zerbitzuak Estatutik Kataluniako Generalitatera igarotzeari buruzkoa. Presondegiak Amortizatzeko eta Sortzeko Plana, 1991ko uztailaren 5ean ministro-kontseiluak onartutakoa. 10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Kode Penalari buruzkoa. 190/1996 Errege Dekretua, otsailaren 9koa, Espetxe Araudiari buruzkoa. 4/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 11koa, Atzerritarren Eskubide eta Askatasunei buruzkoa, eta horien Gizarteratzeari buruzkoa. Presondegiak Amortizatzeko eta Sortzeko Plana, 2005eko abenduaren 2an ministro-kontseiluak onartutakoa.
894/2011 Errege Dekretua, ekainaren 24koa, Espetxe Osasungintzaren funtzioak eta zerbitzuak Estatuaren Administraziotik Euskal Autonomia Erkidegora igarotzeari buruzkoa. 1/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Kode Penalari buruzko azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoa aldatzen duena.
Ikus-entzunezko lanak
Webguneak
SARRERA - Aurkezpena. Nola aurkeztuko zenuke zure burua? Zer esango zenuke zutaz edo zure bizitzaz? - Aurreko bizimodua. Nolakoa zen zure eguneroko bizitza espetxean egon aurretik? Jatorria, egoera sozio-ekonomikoa, gizarte-erlazioak, amatasuna, elkarbizitza, legez kontrakoak diren drogen edo alkoholaren kontsumoa, etab. Zer arazo edota zailtasun zenituen? - Delitua. Zein zen zure egoera delitua egin baino lehen edo delitua egiterakoan? Nola iritsi zinen delituzko ekintzara? Zer gertatu zen? Zuk hartutako erabakia izan zen? Kartzelan buka zenezakeela pentsatu zenuen uneren batean? Espetxe-zigorra. Nolakoa izan zen atxiloketa? Eta epaiketa? Zer zigor jaso zenuen? Nola sentitu zinen espetxeratuko zintuztela jakitean? Eta zure ingurukoak?
BIZIPENAK - Espetxean sartzea. Nola oroitzen duzu kartzelan sartzearen unea? Zein izan zen zure lehen inpresioa? Nola sentitu zinen? Arreta edota informazio nahikoa jaso zenuen? Kartzela horrelakoa izatea espero zenuen edo bestelako irudia zenuen? Eguneroko bizitza. Nolakoa da espetxeko bizimodua? Nolakoa da egun arrunt bat? Nolakoa da giro orokorra? Nola ohitu edo egokitu zara? - Espazioa. Deskribatu dezakezu nolakoa(k) d(ir)en ezagutzen d(it)uzun kartzela(k)? Espazio anitzak, gelak, etab. - Denbora. Nola igarotzen da denbora espetxean? Denbora-tarte libreak dituzu edota beti duzu zer edo zer egiteko?
- Itxialdia. Nolakoa da giltzapean edota itxita egotearen sentsazioa? - Askatasun-gabetzea. Nolako mugak ezartzen ditu espetxeak? Nolakoa da kontrola? Nola bizi duzu? - Norberaren zainketa. Garbiketa, apainketa, arropa, ariketa fisikoa, itxura, etab. - Objektuak. Zer-nolako objektuak, tresnak, apaingarriak, etab. dituzu? Zer jarri duzu zure «txaboloan»?
Lan-egoera eta prestakuntza - Lan-egoera. Lan egiteko zer-nolako aukerak daude kartzelan? Lanposturen bat izan duzu? Ordaindutakoa? Zer moduzkoa izan da? Baliagarriak dira espetxeko lanak? - Prestakuntza. Zer-nolako jarduerak eta programak egiten dira presondegian? Parte hartzen duzu horrelakoetan? Probetxugarriak dira? Zertarako balio dute? - Azpiegiturak eta baliabideak. Oro har, nolakoak dira? Emakumeentzako espazioak gizonentzat direnak baino txikiagoak dira? Okerragoak? Espazioen edo baliabideen erabilera mugatua duzue?
Osasun-egoera, medikalizatzea eta legez kontrako drogen kontsumoa - Bizigarritasun-baldintzak. Berokuntza-sistema, hezetasuna, argiztapena, garbitasuna eta higiene-baldintzak, elikadura, etab. zer-nolakoak dira? - Osasun-egoera. Zure osasun-egoera nolakoa da? Osasun-arazoren bat duzu? Zure osasunak okerrera egin du espetxean? Hobera egin du? Maila fisikoan, ikusmenaren galera, buruko minak, elikadura-arazoak, etab.? Eta, maila psikologikoan, depresioa, antsietatea, klaustrofobia, histeria-krisiak, etab.? Nork bere burua zauritzea? - Medikalizatzea. Zer moduzkoak dira osasun-zerbitzuak? Nahikoak al dira? Egokiak dira? Nolakoak dira tratamenduak? Osasun-arazoren bat izan baduzu, behar bezala lagundu dizute? Arreta eta eskainitako informazioa behar bestekoak izan dira? Gain-
medikaziorik dago? Nola erabiltzen dituzue emakume presoek medikuek emandako medikamentu eta pilulak? «Trapitxeoak» gertatzen dira? Legez kontrako drogen eta alkoholaren kontsumoa. Legearen kontrako edo legezko drogak hartzen dira espetxe barruan? Zuk hartu edota hartzen dituzu? Nolakoa da «trapitxeoa»? Zer gertatzen da droga-mendekotasunarekin kartzelan? Tratamenduak egokiak dira?
Harremanak, afektibitatea eta sexualitatea - Emakume presoen arteko harremanak. Nolakoak dira emakumeen arteko erlazioak? Nolakoa da giro orokorra? Taldetxoak daude? Zeren arabera? Adiskideak, lagunak, etab. daude? Konfiantzazko harremanak daude? Harreman interesatuak? Elkartasunadierazpenak gertatzen dira? Eta liskarrak edota istiluak? Nolakoa da elkarbizitza? Espetxe barruan eta kanpoan sortzen diren harremanak ezberdinak dira? - Bakardadea eta intimitatea. Bakarrik sentitu zara? Edo, alderantziz, bakarrik egotea faltan bota duzu? - Harremanak espetxeko langileekin. Nolako erlazioa duzu Tratamendu Batzordeko kideekin? Eta gaineratiko funtzionarioekin? Laguntza eskatu edo behar izan baduzu, eskaini dizute? Nolakoa izan da zure jarraipena? Behar bezala ezagutzen zaituztete? Zuen egoerari buruzko informazio nahikoa eskaintzen dizuete? Trataera egokia da? - Diziplina. Zer-nolakoa da? Zorrotza? Mendekotasun eta obedientzia handia eskatzen dizuete? Permisibitatea dago? Diziplinazko parteren bat izan duzu inoiz? Eta graduatzerapenen bat? Nolakoak dira kontrol-neurriak, segurtasun-neurriak, arauak, etab.? Zer iritzi duzu zenbaketen nahiz miaketen inguruan? Isolamenduan izan zara inoiz? Zuen moduluak gizonenak baino gatazkatsuagoak dira? Espetxeko funtzionarioekin eztabaidatu duzu noizbait? Zergatik? - Indarkeria. Tratu iraingarririk edo erasorik ezagutu duzu espetxean? - Harremanak gizon presoekin. Nolakoak dira? - Harremanak espetxetik kanpo daudenekin. Erlazioa duzu espetxetik kanpo dagoen jendearekin? Zure familia? Lagunak? Deiak, gutunak, kristal bidezko bisitak, aurrez aurreko bisitak, etab. dituzu? Nolakoak dira? Uneren batean abandonatuta edota alde batera utzita sentitu zara? Nola eragi(te)n die kanpoan daudenei zure espetxealdiak? Kanpoko laguntza ekonomikorik jasotzen duzu? Pekulioa? Paketeak?
- Afektibitatea. Kartzelaldian harreman edo lotura afektiboak sortzen dira? Nolakoak dira? Nolakoak dira harreman afektiboak espetxetik kanpo daudenekin? Nolakoa da barruko nahiz kanpoko sostenguen garrantzia? - Sexualitatea. Zer gertatzen da sexualitatearekin espetxean? Nola bizi duzu? Mugak daude? Nolakoak dira sexu-harremanak? Zu nola sentitzen zara? Intimitate nahikoa dago? Masturbazioa? Sexu-aukera edo praktika berriak? Lesbianismoa?
ERRESISTENTZIA-PRAKTIKAK - Biziraun. Nola lortzen duzu aurrera egitea eta egoera jasatea? Ez hondoratzea edota eustea? Nondik ateratzen duzu indarra? - Ongizatea bilatu. Zer egiten duzu zure burua babesteko? Eta ondo sentitzeko? Nola lortzen duzu nahi duzuna? Negoziatzeko aukerak topatzen dituzu? Presoen arteko negoziaketak? Presoen eta funtzionarioen artekoak? Nola egiten diezu aurre mugei? - «Ihes» egin. Espetxean zaudela ahazteko edota horretan ez pentsatzeko zer edo zer egiten duzu? Esate baterako, legez kontrako edo legezko drogak hartzen dituzu, edo hartu dituzu inoiz, horretarako? - Erantzun. Kartzelaren aurkako kexarik aurkeztu duzu inoiz? Edo espetxeko langileei aurka egin diezu inoiz? Aldarrikapen edota protestaren batean parte hartu duzu? Zer egiten duzu zerbait aldatu nahi baduzu edota zerbaitekin ados ez bazaude? - Adibide batzuk. Preso perfektuaren rola, nork bere burua zauritzea, legezko eta legez aurkako drogen kontsumoa, «trapitxeoak», harreman sexu-afektiboak eta elkartasunsareak, feminitatearen eredu hegemonikoaren erabilera estrategikoa, etab.
HAUSNARKETAK, GOGOETAK, IRAKURKETAK - Emozioak. Nola daramazu zure espetxealdia? Nola sentitzen zara? Erruduntasuna, etsipena, ezintasuna, amorrua, bakardadea, etab. Autoestimua? Zeintzuk dira kezka nagusiak? - Balorazioa. Nola baloratzen duzu espetxean igarotako denbora? Esperientzia latza da? Zer da okerrena edota mingarriena? Positiboa den zerbait dago? Nola eragi(te)n dizu kartzelak? Aldatu egin zara? Zerbait ikasi duzu? Espetxearen definizioa/esanahia. Zure bizipenen arabera, nola azalduko zenuke zer den kartzela? Zer esan nahi du zuretzat? Zeintzuk dira bere funtzioak? Zertarako balio du? Zer iritzi duzu «birgizarteratzea», «berreztea» edota «birgaitzea» bezalako kontzeptuen inguruan? Espetxe-testuinguruaren aldaketa. Nola ikusten dituzu presondegietan gertatzen ari diren aldaketak? Errespetu Moduluak? Zentro Tipo edo Makrokartzelen eraikuntza? Geroz eta preso gehiago egotea? - Emakume presoak. Nolakoak dira/zarete preso dauden/zaudeten emakumeak? Nola iritsi dira/zarete kartzelara? - Gizartea. Eskuarki, nolakoak dira gizarte-jarrerak emakume presoekiko? Zer-nolako iritziak daude presoen inguruan? Espetxe-sistemaren inguruan? Ezjakintasuna dago? Aurreiritziak? Nolakoa da «emakume delitugilea» edo «emakume presoa» izatearen etiketa? Epaituta edota baztertuta sentitu zara? Preso zaudela/egon zarela kontatzen duzu? Ezkutatzen saiatzen zara? - Espetxea eta gero. Zer egin nahi duzu espetxe-zigorra amaitzean? Nola irudikatzen duzu etorkizuna? Nola baloratzen duzu zure ibilbidea? Zerbait gehiago?
ERRESISTENTZIA-PRAKTIKAK - Biziraun. Nola lortzen da bizirautea, aurrera egitea eta kartzelako egoera jasatea? Ez hondoratzea eta eustea? Zuek zer hartu zenuten sostengutzat? Nondik atera zenuten indarra? Zer zenuten gogoan? Zer esaten zenioten zuen buruari? Non topatu zenuten babesa? Nola biziraun zenuten emozionalki? Eta materialki? - Ongizatea bilatu. Zer egin daiteke ondo sentitzen ahalegintzeko? Nola lortu daiteke batek nahi duena (ofizialki nahiz extraofizialki izan)? Gainditu al daitezke espetxeak ezarritako mugak? Nola lortzen dira debekaturiko ondasunak (telefono mugikorrak, legez kanpoko drogak, etab.)? Nola egiten dira debekaturiko ekintzak? - «Ihes» egin. Zer egiten da burua ez berotzeko, distraitzeko, etab.? - Erantzun. Zer egin daiteke zerbait ez baduzu gustuko, ados ez bazaude edota aldatu dadila nahi baduzu? Kexak? Protestak? Liskarrak? - Adibideak: o Preso perfektuaren rola. Espetxeak sarien zein zigorren arabera jokatzen du. Zer iritzi duzue horren inguruan? o Jarduerak. Jarduerekin denbora betetzen saiatu zarete? Distraitzeko? Burua ez berotzeko?
o Emakume-eredu hegemonikoa. Erabili al duzue inoiz «emakumezkoa» izatea zuen probetxurako? Feminitatearen eredu nagusiaz baliatu zarete inoiz? o «Trapitxeoak». Elkartrukeak, negoziaketak, etab. nolakoak dira? Zer gauzamota elkartrukatzen dira? Zer lortu daiteke? Medikamentuak, tabakoa, legez kanpoko drogak, arropa, telefono mugikorrak, zerbitzuak, etab. o Legezko nahiz legez kanpoko drogen kontsumoa. Legearen kontrako drogak? Alkohola? Medikamentuak? Zer-nolakoa da kontsumoa? Zer dela eta? o Nork bere burua zauritzea («Chinarse»). Ebakiak, kolpeak, pilulak irenstea, lixiba edatea, etab. Zergatik edo zertarako egiten dira halakoak? Ezintasuna? Amorrua? Zer da adierazi edo lortu nahi dena? o Erlazioak. Babes- edo elkartasun-sareak daude? Adiskidetasuna? Harreman interesatuak? Hartu-emanak emakume presoen artean, emakume nahiz gizon presoen artean, emakume preso eta espetxe-langileen artean, etab. o Lesbianismoa. Emakumeen arteko harreman sexu-afektiboak?
HAUSNARKETAK, GOGOETAK, IRAKURKETAK - Genero-diskriminazioak eta ezberdinkeriak. Zuen ustez, emakume eta gizon presoek trataera parekidea jasotzen duzue espetxearen aldetik? Emakumeek eta gizonek era ezberdinean bizi duzue kartzelaldia? - Emozioak. Emozionalki, zer-nolakoa da espetxealdia? - Definizioak. Zuen bizipenei helduta, zer da kartzela? Nola definituko zenukete? - Emakume presoak. Nolakoak zarete emakume atxiloak? Zer iritzi du gizarteak zuen inguruan? Zerbait gehiago?
III. ERANSKINA: Espetxe-langileekin eta elkarteetako kideekin erabilitako elkarrizketa-gidoia
SARRERA - Aurkezpena. Nola aurkeztuko zenuke zure burua? Zer esango zenuke zutaz edo zure bizitzaz? Zertan datza zure harremana emakume presoekin? Zein da zure lanbidea? Zeintzuk dira zure zereginak? - Balorazioa. Nola baloratzen duzu edo nola definituko zenuke emakume presoekin duzun harremana/egiten duzun lana? Espetxeratutako emakumeak ezagutu ondoren, beraiekiko edo kartzelarekiko zure jarrera aldatu da? Espetxea. Nola deskribatuko zenituzke ezagutzen dituzun presondegiak? Espazioa, denbora, giro orokorra, emakume presoak, gizon presoak, langileak, etab. - Emakume presoak. Nolakoak dira espetxean dauden emakumeak? Nolakoak dira beraien bizitzak edota istorioak? Beraien delituak? Nola iritsi ziren delituzko ekintza horiek egitera? Zer iritzi duzu beraien espetxe-zigorren inguruan?
BIZIPENAK - Kartzelatzea eta espetxealdia. Zer esan nahi du emakumeentzat espetxean egoteak? Nolakoa da beraien eguneroko bizitza han barruan? Nola bizi dute? Nola egokitzen dira? Nola ikusten dute kartzela? Eta beraien burua? Eta beste emakume presoak? - Itxialdia. Nola daramate giltzapean edota itxita egotea? Eta jendartetik bereizita eta beraien bizimoduetatik aldenduta egotea? - Askatasun-gabetzea. Nola daramate galera hori? Espetxearen kontrola eta diziplina? Nola bizi dute zer egin behar duten edo zer ezin duten egin esatea, erabakiak beraien esku ez egotea, etab.?
Lan-egoera eta prestakuntza - Lan-egoera eta prestakuntza. Lan egiteko zer-nolako aukerak daude kartzelan? Zernolako prestakuntza-jarduerak eskaintzen zaizkie emakumezkoei? Baliagarriak dira? Behar adina? - Azpiegiturak eta baliabideak. Zer-nolakoak dira? Emakumeek erabilitako espazioak gizonenak bezalakoak dira? Txikiagoak dira? Okerragoak? Espazio, baliabide edota material batzuk erabiltzeko mugak dituzte? - Emakume presoen jarrera. Lan egiteko nahiz jardueretan parte hartzeko interesa eta gogoa dute? Probetxuzkoak iruditzen zaizkie?
Osasun-egoera, medikalizatzea eta legez kontrako drogen kontsumoa - Bizigarritasun-baldintzak. Berokuntza-sistema, hezetasuna, argiztapena, garbitasuna edo higiene-baldintzak, elikadura, etab. zer-nolakoak dira? - Osasun-egoera. Nolakoa da emakume atxiloen osasun-egoera? Zer-nolako arazoak dituzte? Beraien osasunak okerrera egiten du espetxean? Hobera egiten du? - Medikalizatzea. Zer moduzkoak dira osasun-zerbitzuak? Nahikoak al dira? Egokiak dira? Eta tratamenduak? Gain-medikaziorik gertatzen al da? Nola erabiltzen dituzte emakume atxiloek medikuek emandako medikamentuak eta pilulak? «Trapitxeoak» gertatzen dira? Legez kontrako drogen eta alkoholaren kontsumoa. Legearen kontrako eta legezko drogak hartzen dira kartzela barruan? Nolakoa da «trapitxeo» hori? Zer gertatzen da droga-mendekotasunarekin espetxean? Tratamenduak egokiak dira?
Harremanak, afektibitatea eta sexualitatea - Emakume presoen arteko harremanak. Nolakoak dira harreman horiek? Nolakoa da giro orokorra? Taldetxoak daude? Zeren arabera? Adiskideak, lagunak, etab. daude? Konfiantzazko harremanak daude? Harreman interesatuak? Elkartasun-adierazpenak gertatzen dira? Eta liskarrak edo istiluak? Nolakoa da elkarbizitza? - Harremanak espetxeko langileekin. Nolako harremana dute Tratamendu Batzordeko kideekin eta gaineratiko funtzionarioekin? Banakako jarraipena behar bezala egiten da? Egokiro ezagutzen dituzte/dituzue? Nolakoa da trataera? - Diziplina. Zer-nolakoa da? Zorrotza da? Edo permisibitatea dago? Kontrol-neurriak, segurtasun-neurriak, araudiak, etab. egokiak dira? Emakumeen moduluak gizonenak baino gatazkatsuagoak dira? - Indarkeria. Tratu iraingarriak, erasoak, etab. gertatzen dira? Kasuren bat ezagutzen duzu? - Harremanak gizon presoekin. Nolakoak dira espetxeratutako gizon eta emakumeen arteko erlazioak? - Harremanak espetxetik kanpo daudenekin. Nolakoak dira emakume presoen hartuemanak espetxetik kanpo dagoen jendearekin? Nolakoak dira komunikazioak? Nola daramate kontu hori? Gizonek baino bakardade handiagoa bizi dute? Bisita gutxiago dituzte? Laguntza ekonomiko gutxiago jasotzen dute? - Afektibitatea. Espetxealdian harreman edo lotura afektiboak sortzen dira? Nolakoak dira? Nolakoak dira harreman afektiboak espetxetik kanpo daudenekin? Nolakoa da barruko nahiz kanpoko sostenguen garrantzia? - Sexualitatea. Zer gertatzen da sexualitatearekin espetxean? Nola bizi dute? Mugak daude? Nola sentitzen dira? Intimitate nahikoa dago? Masturbazioa? Lesbianismoa? Heterosexualitate normatiboa zalantzan jartzen da? Edo ez?
zailtasun gehiago dituzte? Espetxe Erakundeen Berdintasun Plana ezagutzen duzu? Zer iritzi duzu? - Bestelako diskriminazioak. Bestelako diskriminazioak daude? Etnia, jatorria, sexuaukera, klasea, drogen kontsumoa, etab. Presoak arrazoi horiengatik diskriminaturik sentitzen dira?
ERRESISTENTZIA-PRAKTIKAK - Biziraun. Nola lortzen dute aurrera egitea eta egoera jasatea? Ez hondoratzea edota eustea? Nondik ateratzen dute indarra? - Ongizatea bilatu. Zer egiten dute euren burua babesteko? Eta ondo sentitzeko? Nola lortzen dute nahi dutena? Negoziatzeko aukerak topatzen dituzte? Presoen arteko negoziaketak? Presoen eta funtzionarioen artekoak? Nola egiten diete aurre mugei? - «Ihes» egin. Espetxean daudela ahazteko edota horretan ez pentsatzeko zer edo zer egiten dute? Esate baterako, legez kontrako edo legezko drogak hartzea? - Erantzun. Kartzelaren aurkako kexak, protestak edota aldarrikapenak egiten dituzte? Langileei aurre egin diete inoiz? - Adibide batzuk. Preso perfektuaren rola, nork bere burua zauritzea, legezko eta legez kontrako drogen kontsumoa, «trapitxeoak», harreman sexu-afektiboak, elkartasunsareak, feminitatearen eredu hegemonikoaren erabilera estrategikoa, etab. Estrategien ikusezintasuna. Emakume atxiloen estrategiak gutxiesten dira? Beraien agentzia onartzen da? Ekintzarako eta erantzuteko beraien gaitasuna?
HAUSNARKETAK, GOGOETAK, IRAKURKETAK - Balorazioa. Nola eragiten die espetxeak emakumeei? Zer suposatzen du beraientzat? Aldaketak? Zailtasun gehiago? Hobekuntzak? Ikaskuntzak? Espetxearen definizioa/esanahia. Zure bizipenen arabera, nola azalduko zenuke zer den kartzela? Zer esan nahi du zuretzat? Zeintzuk dira bere funtzioak? Zertarako balio du? Zer iritzi duzu «birgizarteratzea», «berreztea» edota «birgaitzea» bezalako kontzeptuen inguruan?
- Norbera. Inoiz irudikatu duzu zure burua kartzelan? Nola moldatuko zinateke? Espetxe-testuinguruaren aldaketa. Nola ikusten dituzu presondegietan gertatzen ari diren aldaketak? Errespetu Moduluak? Zentro Tipo edo Makrokartzelen eraikuntza? Geroz eta preso gehiago egotea? - Gizartea. Eskuarki, nolakoak dira gizarte-jarrerak emakume presoekiko? Zer-nolako iritziak daude presoen inguruan? Espetxe-sistemaren inguruan? Ezjakintasuna dago? Aurreiritziak? Nolakoa da «emakume delitugilea» edo «emakume presoa» izatearen etiketa? Emakumeek gizarte-gaitzespen handiagoa jasaten dute? Zerbait gehiago? |
addi-b77801611730 | https://addi.ehu.es/handle/10810/22025 | addi | cc-by-sa 3.0 | 2016-11-11 | science | Escudero Revilla, César | eu | Caracterización experimental del comportamiento energético de fachadas ventiladas | Tesi lan honetan ideia argi baten alde egiten da, fatxada aktiboko erabilera eguzki ustiapenerako etxebizitza klimatizazioan eraikinetan. Era horretan, iturri fosiletako kontsumoa murrizteko eta kontsumo baliogabeko eraikinen helburura heltzeko baimentzen duen energia berriztagarriko osagai berri bat erabiltzen da. Baina ideia hau betetzeko beharrezkoa da sistema aktibo hauen diseinu fidagarria egin ahal izateko erreminta egokiak edukitzea. Eta funtsean, erreminta hauek bi dira: entsegu ekipamendua portaera energetikoa era esperimentalean ikertzea baimen dezala eta modelo termikoek eraikin-eskalarako ekarpen erreala analizatzea baimen dezatela. Beraz, tesi honek bi aspektu horiek betetzen dituzten bi zati argi bereizten ditu.
Tesiko lehen partea da kanpoko baldintzetarako karakterizazio ekipamendu baten puntuan jartzea fidagarritasun handiarekin estudioak egitea baimen dezala maila berera normalizatutako entseguak baino. Horretarako, PASLINK zelda bat erabiltzen da gaurko DYNASTEE sareak garatutako ekipamendua. Ekipamendu hauek prestaziorik onenak aurkezten dituzte eskala errealerako probetekin entseguak egiteko. Memoriako lehen parte honetan deskribatzen da instalazio prozesua, ekipamenduaren kalibrazioa, eta IQ-Test-ari izena emanda trazabilitateentsegu bateko egitearen bitartez emaitzen ziurgabetasun estudioa. Atal honek entseguaren errealizaziorako gidaliburu bat izan nahi du kanpoko baldintzetan funtsezko alderdi guztiak begiesten dituelako: ekipamenduaren eta instrumentazioaren oinarrizko ezaugarriak, entsegu metodologia, eta datuen tratamendua.
Bigarren parteak aireztatutako fatxadetako hiru tipotara egindako entseguen datu esperimentalak jasotzen ditu. Entseatutako probetetako multzoan nahi da diseinualdagai posible guztiak erregistratzea, orri astunetarainoko orri arinetatik, eta aireztatutako ganberan konbekzio naturalagatiko aire mugimenduko behartutara. Gainera fatxada pasiboa erreferentzia eta konparaziozkoa bezala entseatzen da. Aireztatutako fatxada arineko tipologia aukeratzen da modelatze-prozesurako, eraikuntzako sektorean hedatuena izateagatik, bai eraikuntza berrirako bai birgaitzerako. Eta fatxadaren portaera termikoaren modelo matematikoa garatzen da. Pauso honetan ez ezik lortutako azkeneko modeloa ere interesgarria da.Gainera, egindako lan prozesuak balio du beste fatxada aktiboko edozein tiporen modelatzeko. Azkeneko modeloa TRNSYS erremintan inplementatzen da eraikinaren eskalan analisi energetikoa egiteko. Emaitzek fatxada aktiboek duten potentzial handia erakusten dute aire-errezel batek xurgatutako beroaren bitartez eguzki-energiako hartzeko geroago etxebizitza klimatizazioan bero-garraiatzaile bezala erabil daitekeen fluido gisa balio duena.
1.1.1 PASLINK zeldaren jatorria eta garapena
PASLINK entseguaren metodologia bi hamarkada baino gehiagotan jarraian egin diren ikerketa eta garapen proiektuen emaitza da. Proiektu horiek EE-ko, Europar Erkidegoko, diru laguntzen bitartez gauzatu ahal izan dira. Metodologia honek entsegu esperimentaleko alderdi guztiak biltzen ditu, ekipamendutik hasi, entsegu-prozeduretara, eta datuen tratamendu eta modelatze matematikoraino. N. Baker-ek[61] proposatu zuen jatorrizko ideia, EE-rako 1983an egindako estudioaren ondoren. Bertan azaldu zuen erabat normalizatutako entsegu-zelda bat garatzeko beharra, egiazko baldintzetan eraikinetako eraikuntza-elementuen karakterizazio esperimentala ahalbidetuko baitzuen. Entsegu-ekipamenduak teknologia jakin bat eduki beharko luke, eskala errealean karakterizatzea eta eguzki-ustiapenaren gainean ikertzea ahalbidetuko lukeena, kontsumo energetikoen aurrezpenerako.
Entsegu-ekipamendu horiek eraikinetan gertatzen diren bero transmisio prozesuak erreproduzitzeko moduko dimentsioak eduki beharko lituzkete, era berean, baita zeldaz kanpoko eta barneko baldintzen neurketa zehatza egiteko modukoak ere. Ekipamendu horiek ezaugarri berekoak izateko beharraz gainera, entseguen emaitzetan trazabilitatea lortu beharko litzake. Aipaturiko helburua lortzeko,klimatologia baldintza barietate zabala kontuan hartuta, beharrezkoa izango litzateke nazioarteko entsegu-zentro sarea edukitzea. Hau lor daiteke soilik entsegu-ekipamenduaren barruko baldintzen kontrol zehatzaren bitartez, horrela bero-irabaziak erreproduzitzea eta kanpoko baldintzen simulazio-metodoak zentroen artean erabiltzea posible izango bailitzateke. Planteamendu hori izan zen PASLINK entseguaren jatorria. 1985 eta 2004 urteen artean definitu dira entseguaren aspektu nagusiak eta gaur egun bere garapen zientifiko eta teknologikoak jarraitzen du. 1.1 Irudian gaurko artearen egoera azaltzen duten mugarri nagusiak jasotzen dira, ondoren laburtzen direnak.
PASYSS II (1990): 1990ean hasiera eman zitzaion proiektuko bigarren etapari, zelden garapenari, II PASSYS-i deitu zitzaiona. Hemen ikerketa-zentru talde berri bat gehitu zitzaion, zeinak klimatologia mediterranearra duten herrietan kokatuta zeuden. Egoera honek baldintza meteorologikoen espektrua handitzea ekarri zuen, proiektuko lehen faseko parte-hartzaileak klima hotzeko Ipar Europako eta Europar erdialdeko herrietakoak ziren. Gainera, Fase honetan estalki-elementuak entseiatzeko eta zeldaren orientazioa aldatzeko gaitasuna handiagotu zen. Paraleloki, garatzen jarraitu zen entseguaren aspektu bakoitza, metodologiaren taldea osatzen zuten lau lantaldeen lanaren bitartez. Horrela, idatzi ziren oinarrizko gidaliburuak[7,12].
bitartezko barruko azaleraren tenperaturaren kontrolean eta entsegu gelako horman bigarren kapa isolatzaile bat jartzean. Ondorengo bero-fluxuaren karakterizazioa egiten zen azaleren bi aldeetan tenperaturak neurtuz, bere ezaugarri termikoak aldez aurretik ongi karakterizatuta izanda. Bigarren aukera zeldaren barneko azalera estaltzen zuten fluxu sentsoreen bitartezko neurketa zuzenean oinarritzen zen eta HFS Tiles (Heat Flux Sensors Tiles)[2] izena eman zitzaien sentsore horiei. Aurrerapen hauek entsegu-periodoa laburtzea ahalbidetu zuten eta emaitzen ziurgabetasuna gutxitzea.
PASLINK SAREA (1992): Sei urteko lanaren ondoren erakunde zientifikoen sare bakar bat iada eratua zen bere ezaugarriengatik, erabat estandarizatuko entseguen kalitatearekin. Talde horrek PASLINK sarea izena hartua zuen, eta hau osatzen zuten zentroek eraikuntza-elementu oro karakteriza zezaketen zelda, entseguerrutina eta datuen tratamendua eta laginaren modelatze berberak erabilita. Hori dela eta, emaitza uniformeak lortu zitezkeen Europa osoan zehar. Analisi eta garapen sakonarekin definitu eta planteatua zen entsegu-zelda, egindako proben eta prototipo desberdinen bilakaeraren ondoren. Ziurgabetasun-iturri desberdinak eta aipaturiko zeldek sor zitzaketen akatsak ebaluatuak ziren, zubi termikoak eta aire-infiltrazioak bezala, horiek ahal zen neurrian gutxitzeko neurriak hartuz. Parametroen nahiz itxituraren bero fluxuaren kuantifikazioaren arazoak konponduak ziren neurketa sistema, sentsore berri eta horien instalazio teknika egokien garapenarekin.
Entsegu-estrategia eta modelatu desberdinak baita ebaluatuak ziren, parametro identifikazioan oinarritutako teknikak aukeratuz. Azken prozedurak[95] posible egin zuen bai entsegu-zeldari, bai estudio bitartez egindako laginaren karakterizazioari aplikatutako parametro kontzentratuen modeloekin lan egitea. Metodologia hau era egokian moldatzen zen entseguaren baldintza dinamikoetara, ikerketarako baldintza klimatikoen aukera zabala edukitzea eta probetaren ezaugarri termikoen tarte handiarekin lan egitea ahalbidetuz,, inertzia termikoari, erresistentzia termikoari, eta elementuen eguzki-irabaziari dagokionean. Behin lanmodeloak definituta, entseguko eta beren balidatzeko metodologia optimoa eta denentzat komuna garatu zen, bai entseguan zehar lortutako datuen bai estudioan zehar estimatutako emaitzen akats-analisi zehatza egitea ahalbidetzen zuen errutinaren bitartez, metodo estatistiko eta fisikoetan oinarrituta. Horrek kalitateko informazioa lortzea ahalbidetzen zuen aztertutako laginaren ezaugarri termikoentzat lortzen ziren emaitzetan ziurgabetasuna mugatzea.
Azkenik, sarearen bitartez elkarrekin loturan zeuden zentroen artean talde formal bat eratzeak bermatzen zuen entsegu-bide guztien mantenua eragiketa eta garapen maila berean, kalitate eta trazabilitate estandare propioen aplikazioari esker[9]. Sarea hamabi ikerketa-zentroez eratuta zegoen, Europa osoan zehar hamar herrialdetan banatuta zeudenak eta 35 entsegu zelda aktibo guztira[10, 11] batzen zituztenak.
PV HYBRID (1996): PV-HYBRID-a (Hibryd Photovoltaics in Buildings)[375] proiektuan aireztatutako fatxada fotovoltaikoen eraikuntzari aplikatutako eraginkortasun energetikoa aztertzen zen. Fatxada aireztatuaren prototipo batean oinarritzen zen entsegu-diseinua. Fatxada honetan kanpoko orria zelula fotovoltaikoak integratuak dituen kapa erdigarden batez eratuta zegoen. Aire-ganberaren behartutako aireztapenak zelula fotovoltaikoak aireztatzea ahalbidetzen zuen aldi berean bi efektu positivo lortuz: energia elektrikoaren ekoizpenaren eraginkortasunaren hobekuntza eta bero ekarpena aire emariaren aurretiazko berotzearen bitartez bero. Horretaz gainera, studio hartan, eraikin-modelo batean emaitzak integratzeraino iritsi zen, sistemaren eraginkortasun energetikoa herri desberdinetako baldintzetan kuantifikatzeko moduan. Proiektu horrek PASLINK metodologian oinarritutako entseguak potentziala baduela adierazten du.
IQ-Test (2000): IQ-Test-aren (Improvement Quality Test)[62,66] proiektua laborategi-arteko entsegu baten gauzatzean oinarritzen zen. Lan honek adierazten du trazabilitate eta entsegu kalitatea PASLINK metodologiaren osotasunean. Entseguen kalitatea ziurtatu zuten hurrengo PASSYS proiektuek lanerako pausu eta lan-metodologia guztiak zehazki definituz, baina ziurgabetasunanalisia amaitzeko trazabilitate osoko entsegu bat egitea beharrezkoa zen. Entsegua bi pausotan osatu zen: lehena, material ezaguneko horma homogeneoko karakterizazioa zen, partaide ziren zentro bakoitzean egiten zena; eta bigarrena, zentro guztietatik igarotzen zen leiho probeta baten karakterizazioa. Entsegu honek zentro bakoitzaren neurketa gaitasuna ebaluatzea eta sareak oro har karakterizatzeko duen zehaztasuna kuantifikatzea ahalbidetu zuen, oso emaitza positiboak lortuz.
2009an EKKL-aren TA-ak (Termikako Arloa) EGUZKI-ILARGI proiektua hasten du, bi Zelda PASSYS-eninstalazioa eta puntuan jartzea biltzen dituena. Lehen zelda, EGUZKI, elementu bertikaleko entsegura eta karakterizaziora bakarrik zuzenduta dagoen I PASSYS modeloa da; bigarren zeldak berriz, ILARGIk, II PASSYS tipologiak, badu osagai bertikalak, nahiz horizontalak karakterizatzeko aukera. puntuan jartzeko lan guztiak ikuskatu zituen J.J. Bloem-ek, DYNASTEE sarearen arduradun nagusienetakoak eta hasieratik PASLINK metodologiaren garapenean parte-hartu duenak. Gainbegiratze honi esker, sarearen eremu esperimentalean lortutako azken hobekuntza eta lorpenak alikatu ahal izan dira TA-ko zeldetan; eta dituzte, bero fluxu sentsoreak diren HFS Tiles-en azken modeloaren instalazioa, esaterako. Hobekuntza horiei gehitu behar zaizkie, TA-ko teknikariek egindako aurrerapenak:infiltrazioak bezalako aspektuen hobetzea, zubi termikoen ezereztatzea, laginen garraioa, sentsoreak, … Hurrengo atalean PASLINK-EGUZKI entsegu zeldaren ezaugarri nagusiak deskribatzen dira, tesi honen lan esperimentalak gauzatzeko erabili dena puntuan jartzeko lanen eta bere azkeneko instalazioaren bidez.
PASLINK zelda entsegu-esparru bat da funtsean eraikin-osagaietako karakterizazio termikorako. Esparru hau banatzen da entsegu-gela batean, isolamendu-gradu garaiarekin eta egiturazko masa termiko txikiarekin bere aurpegietako bat trukagarria denean analizatzeko laginaren jartzerako, eta alboko zerbitzuko gela batean. 1.2 Irudian gelaren konfigurazioko oinarrizko eskema ikus daiteke. Entsegu gelak estudio-osagaian zeharreko beroko eta berezko gelaren itxituraren truquea, bai irabaziak bai galerak, zehaztasun altuarekin neurtzea baimentzen duen kalorimetroaren moduan jokatzen du. Zerbitzu gelan neurri eta kontrola ekipamenduak kokatuta daude. Bi esparruak banantzen dituen horman entsegu gelarako sarbideko atea kokatzen da, entsegu gelaren itxitura baino isolamendu termiko-lodiera bera jartzen duela eta itxigailu-sistemako eta zigilatze-juntura aire-infiltrazio txiki batzuk ziurtatzen dituela. Gelaren konfigurazio honek baimentzen du entseguen egitean zeharreko kontrol ekipamenduan neurrigelaren baldintzei eragin gabe sartzea. Hurrengo ataletan PASLINK-EGUZKI gelaren jatorrizko diseinua itxuratzen duten egiturazko ezaugarriak eta materialak erakusten dira, beraren puntuan jartzeko lanetan zehar egin ziren aldaketez gain.
Zelda esfor bank meta posib harri zur h barru heda hurr zur-x ingu Eraik Aurre 1.2 Irudia – PAS 2.1 Zeldar aren oinar rtzu meka kadara. Esk alikoaren e bleak saihe i-zuntzekoa hidrofugoko uko horma atukoa da,2 en; eta 30 [ xaflek eratu ratzaileko kuntzako ja ENTSEG emarko isolatzailea SLINK gelaren k ren egitu rrizko egitu anikoak er keleto hori eta entseg esteko lehe a , eta altza o xaflez err ak osatzen 26 [cm]eeta cm]-ko pol utako best goiko eta atorrizko s GU LAGINA a Art konfigurazio or ura ura altzair ramaten d portiko par gu gelaren en isolame airu-habeak rematatzen dituen iso a 40 [cm]-k iestireno es e kapa bat beheko se sisteman x tile minerala 30 rokorra eta EKKL ruzkoprofile dituena er raleloek os n barruko endu-kapa k guzitz ing n da. Zur-xa olatzailea j koa, estalk struidoa, al tez babeste ekzioaren e xafla metal ENTSEGU GELA Sarb Altz KL-ko ILARGI eta ezkoeskelet rresistentzia atzen dute itxituraren jartzen da guratzen dit afla horien artzen da. kian eta alb ldiz, lorzuru en da. 1.4 I eskema era likoekiko e bide atea zairuzko armazoia a EGUZKI geletak to batez e a handiag , ikus 1.3 Ir n arteko z a, 8 [cm]-ko tuena. Barru gainean en Kapa hori boko horm uan. Isolatz rudian ent aikitzailea entsegu gel ZERBITZU GELA Altzairuzko xafla
ako seekzioa ma tatu zen. T euriaren, en aurkako rtilearen isolatz aterialetako esk Tratatutako ingurune- o babesa iza
eko lehen kapa kema eraikitzai o altzairu x -hezetasun an dezan. a
Lehe aurk txarr babe infilt zur-x SYS[2] deitu ozkio aurre etakoa da. egatik pun LINK sareag ahalbidetu zten aldake ren zubi ter ltzen zuten 1.5 Irudia – En en birgaitz kitzen ziren retan aurki es kapetan, trazioak en xafla kapa h riko lehen ez definitut Zelda horre ntuan jartz gatiko gelen u du eta e etak emate rmikoen m xafla meta ntsegu gelaren i 1.6 Irudia – Ent e-lanak ai n zurezko xa itzen zena, , zaintza b ntsegu gelan honen gain gela-mode tako ezaug ek bi hama zeko lanak n erabilera egituraren ea baita. Bu murriztapen likoak ziren itxituran lehene zigilatz tsegu gelako inf ipaturiko m aflak ere or aldatu da. berezia egin n ahal den nean plastik 32 eloaren egit garriak. EKK arkada bain k egitea b an zehar lor gaineko e urutu diren a. Zubi hau n.
filtrazioen kont metal-xafla rdezkatu d Kapa hon n da juntu neurrian tx ko jarrai ba turazko oin KL-ko EGU no gehiago eharrezkoa rtutako esp ezaugarri e n hobekun uen kausa n kapa eta sarbide una trolerako plasti ak erretirat ira eta isol etan nahiz urak zigilat xikiagotzek at ipini da e narrizko ko UZKI zelda zeramatzan a zen. Ger perientzia a esperiment tzetako ba nagusia bar
e-atea jartzea, e ikozko kapa tzea izan atzaile guz gainerako zerakoan, ko, ikus 1.5 I entsegu gel onfigurazioa konfiguraz n operazioa rtaera hon aprobetxatz talak hobe at da entse rruko azale eta juntura-
xikiak ziurt nfiltrazioak ainean kont 1.7 Irudia 1.8 Irudia–
tatzen ditu zigilatzeko tratxapatu a – Entsegu gela – Entsegu gelar 1.9 Irudi uena, ikus o erabiltze hidrofugok a barruko azaler rako sarbiderak zerbitzu gela a – Entsegu gela 33 s 1.6 Irudi n den plas ko azkeneko
kerraldean barn en aldearen bist agarriaren buka pa berri b apa babest arekiko komun neko irudia, eta ta aera at jartze teko, eta h
a eskuinaldean
Bi kapa berri hauen artean 29 [mm]-ko lodiera dute, bero-fluxu sentsoreak jartzea ahalbidetzen duena eta entsegu gelako barruko azalera guztia estaliko duena, plastikozko lamina inoiz zulatzera heldu gabe. Beste jarduera bat izan da entsegu gela eta zerbitzu gelaren arteko komunikazio hodiak gutxitzea, bi hodi bakarrik eta sarbide-atea utziz. Bi hodi horiek erabiliko dira neurketa eta kontrolerako sistemaren konexioak pasatzeko eta entseguetan infiltrazio- maila egiaztatzeko presio-probak egitea ahalbidetuko duen balbula jartzeko.
1.10 Irudia – Zeldako altxaera eta oinplanoa 1.7 Irudian ikus daiteke entsegu gelako barneko hormak nola geratzen diren azkenean. Entsegu gelarako sarbide-atea da puntu kritikoa, infiltrazioak txikiagotzeari begira. Lehen zigilatze-sistema bezala poliestireno hedatuko 30 [cm]-ko isolatzaile pieza bat erabili da, itxituran erabili den bera. Pieza hori errei batean mugitzen diren gurpil sistema baten gainean muntaturik doa eta hori baoan zehatz mehatz jartzea posible egiten dute, irekitzea eta itxitzea erraztuz. Barruko errematea fabrikatuta dago taula hidrofugoaz. Hori dimentsionatu da atea eta gelako barruko gainazala jarraiak izateko moduan eta eraikuntza konfigurazio homogeneoa izan dezan behin bere lekuan kokatzean; era horretan, bi dimentsioko bero-fluxua sortzea saihestuz. Egoera honek entseguan zehar emango diren bero fluxuetan oreka handiagoa lortzea ahalbidetzen du, bere Sarbide atea ZERBITZU GELA Entsegu gela atea Isolamendu osagarria ENTSEGU GELA Entsegu probeta barne ZERBITZU GELA ENTSEGU GELA
neurketa erraztuz. Kanpoaldetik hozkailu-atea dauka, azkeneko zigilatzea egiten duena aire-infiltrazioei dagokionean. 1.8 Irudiaren argazkietan ikus daitezke entsegu gelarako sarbideko zulorako isolamendu gehigarria eta kanpoko hozkailuatea. Azkenik, garrantzi handiko beste aldea entsegu gelaren hegoaldea da, lagina jartzen den aldea. Probeta eraikitzeko zeldaren egiturarekiko desmuntagarria den lagin-garraiatzailea dauka. Lagin-garraiatzaile sistemaren diseinua entseguan hein handi batean parte hartzen duen puntua da eta 1.3.1 atalean xehetzen da gehiago. oso gogorra den zur fronte bat jarri da bukaera bezala, laginak aldatzeko momentuetan gelako horma isolatzaileak babesteko asmoz. Kanpoko perimetroan, lagin-garraiatzailearen amarratze uztaiak dauden lekuan, estutzeko banda elastikoa ere jarri da, infiltrazioen kontrako zigilatze-gradua handitzen duena. 1.9 Irudian ikus daiteke entsegu gelaren itxiturako isolatzaile-kapa babesten duen erresistentzia handiko zura, eta zigilatzea ziurtatzen duen neoprenoko banda, ezkerreko irudian. Eskuineko irudian ikus daiteke baita ere nola geratzen den lagin-garraiatzailearen sistemaren kanpoko egitura eratzen duen aurremarko metalikoa jarri eta gero.
* neurtutako balioak 1.1 Taula – Itxiturako materialen ezaugarri termofisikoak
1.2 Taula – Entsegu gelaren itxituraren ezaugarri termiko osoak 1.10 Irudian entsegu gelaren altzaera eta oinaren bistak erakusten dira inguratzailea puntuan jartzeko lanak burutu ondoreneko behin betiko dimentsioekin. 1.4 Irudian irudikatutako ebakidura B-B sekzioari dagokio. Behin entsegu gelaren egitura definituta, gelaren transmitantzia eta kapazitate termikoaren kalkulu teorikoak egin dira. Balio horiek ezagutzea garrantzitsua da entseguetan beharrezko berotze-potentzia elektrikoa zehaztetu ahal izateko eta zeldaren portaera termikoa estimatzeko. 1.1 Taulan entsegu gelaren itxitura osatzen duten material nagusien ezaugarri termofisikoak jasotzen dira, estudiorako erabili diren balioak. Eroankortasun termikoko balioak EN 12664[8, 9] eta
Zelda Espa ditue Irudi klim 1.3 T labor zolat zirku itzal Irudia diren zeine zutab 0,6 [m
Zeldak Lurzoruaren gainetik 0,5 [m]-ra daude, hortaz lurraren tenperaturaren efektua txikiagotzen da. Zeldak kokatuta daude entsegu-azalerak hegoaldera eman dezaten. Neurketa topografikoen bitartez egin dira zutabeen eraikuntza, nahiz gelen azken kokatzea, hego geografikoarekiko ±1°-etatik beherako ziurgabetasunarekin kokatzea lortuz. 1.14 Irudian ikus daiteke zimentazioaren hormigoitzea eta euskarri-zutabeen orientazioaren ondorengo egiaztatzea. Zutabeen eta gelen arteko kontaktu azaleran neopreno-xaflak jartzen dira kontaktua hobetzeko eta 0,5°-eko malda sortzeko, H-I norabidean, nahiz E-M-an, euri-uraren ebakuazioa estalkiaren eta laginaren gainean errazteko. 1.15 Irudian ikus daiteke EGUZKI entsegu zeldaren instalazioa, kalibrazio-hormarekin.
1.12 Irudia – Gasteizeko baldintza klimatikoak
1.13 Irudia – EKKL-aren instalazioetako bi zelden antolamendua
1.14 Irudia – Zimenduen eraikuntza eta zelden euskarri diren zutabeen orientazioaren egiaztatzea
1.15 Irudia – EGUZKI zeldaren hasierako instalazioa
Instalazioaren azken osagai bezala entsegu gelaren itxiturako hormak inguratzen dituen eguzki-oihala jartzen da eta beren ingurune-baldintzak homogeneizatzen ditu. Hori da eguzki-oihalari esker eguzki-erradiazioaren eguneko orduen aldakortasunaren araberakoa denaren, alboko hormen gainean efektuak moteltzen direlako ekialde eta mendebebaldeko alboko hormen gaineaneta baita estalkiaren gainean zuzenean duen eraginean. 1.16 Irudian bi entsegu-zelden instalazioa amaituta ikus daiteke. EGUZKI irudiaren eskuinetara kokatuta dagoena da, leiho-entsegu batekin; eta ILARGI, ezkerraldean kokatuta dagoena, estalkientsegu batekin.
Behin entsegu-zeldaren egitura definituta, hurrengo puntu garrantzitsua instrumentazioa da. PASLINK zelda guztiak oinarrizko sentsore-ekipamendu eta horien kolokazio berdinarekin hornituta daude, Stuttgarteko ITW-ak (Institut für Thermodynamik und Wärmertechnik) eta Ispra-ko JRC-ak definitutakoak. Halaber, beren nomenklatura komuna da, datu-fitxategi trukea sinplifikatzeko moduan eta ez daitezen sortu interpretazio-akatsak . Jasota daude instrumentazioaren baldintzak Eragiketa- Eskuliburuan[12], Neurketa eta Analisietako Prozeduren Eskuliburuan[3], eta Kalibrazio eta Mantenuaren Eskuliburuan[9]. Kodifikazio horrek trazabilitatea ziurtatzen du kalibrazioaren dokumentazioan eta erreferentziatutako sentsore bakoitzaren erabileran. Zelda hornitzen duten instrumentazioak definitzen dira ondorengoak karakterizatu ahal izateko: - barruko baldintzak, entsegu-gelakoak, nahiz zerbitzu-gelakoak; - zelda eta laginaren inguruko kanpoko giroaren baldintzak eta baldintza klimatiko orokorrak.
Hurrengo ataletan deskribatzen dira EGUZKI zelda dohatzen duten instrumentazioaren ezaugarriak. Entsegu gelaren barruko itxitura guztia estaltzen duten bero fluxuko sentsoreak nabarmendu behar dira. Sentsore horiei HFS Tile izena ematen zaie .
HFS Tiles-ak PASSYS zelden gaineko muntaketarako Holandako TNO-Building and Construction–aren eskutik espezifikoki garatutako bero-fluxu sentsoreak dira. Lehen diseinua COMPASS proiektuan egin zen, sistema pseudo-adiabatikoaren alternatiba bezala, entsegu gelaren itxituran zehar trukatutako bero fluxuaren neurri zehatza edukitzeko. Sistema horrek entseguaren konplexutasuna sinplifikatzen du hein handi batean, zubi termikoak zuzenean neurtzen baitira eta ondorioz, ziurgabetasun kalkulua desagertzen delako.. HFS Tiles-ek entseguaren zehaztasuna handitzen dute eta giro-baldintzen neurketarako ahaleginak zentratu egiten dira. Hukseflux Thermal Sensors enpresa nederlandarrak 2009ko urtarrilean eraikiak dira EGUZKI zeldan jarritako HFS Tiles-ak, eta azken bero-fluxu sentsorearen azken prototipoari dagozkie. HFS Tiles horiek sareko gainerako zeldetako aurreko prototipoen erabileran zehar lortutako esperientzian oinarritutako hobekuntzak biltzen dituzte.
1.57 Irudia – HFS Tile, kanpoko aurpegia, ezkerraldean; barruko aurpegia bero-fluxu sentsorearen xehetasunarekin, eskuinaldean
Tiles HFS-en unitate oinarria da aluminiozko azaleraduna eta 530x530x3 [mm]-ko dimentsiokoa,, 100x100x3 [mm]-ko dimentsiodun bero-fluxu sentsore bat bere atzealdeari itsatsita duena, ikus 1.17 Irudia.Tiles-en sentikortasuna 31,5 ± 1.7 [μV/(W/m2)]-koa da. Aipaturiko balioa zehazteko 25 tiles kalibratzen dira, bataz besteko balioa hartuz kalibrazio-faktore bezalasentsore guztientzat. Sentikortasun koefizientearen tenperaturarekiko menpekotasuna – 0.14 [%/K]-koa da. Guztira 235 tiles daude, zeinetako 210 entsegu-gelaren itxituran kokatzen diren eta 25 kalibrazio-horman. Sentsoreak seriean konektatzen dira 21 neurketa-talde eratuz, zeinetako 6 hormen azaleraren erdiguneko fluxuaren neurketari dagozkion, eta 15 ertzetako zonetan kokatzen dira zubi termikoko efektua neurtzeko. 1.18 Irudian eta 1.19 Irudian taldeak entsegu gelan eta hegoaldeko azaleran kokatutako kalibrazio horman nola antolatzen diren azaltzen duen eskema erakusten da, hurrenez hurren; EGUZKI zelda eta lagin-garraiztzailean jarritako kalibrazio-hormaren irudiak, halaber. Tiles-etako bero fluxu sentsorea aluminio-plakako ertzetik 120 [mm]-tara kokatzen da, ikus 1.17 Irudia. Antolamendu horrekin ertz-efektuak zehazki neurtu daitezke. 1.4 Taulan neurketa-taldeen ezaugarriak jasotzen dira. Tiles-ak 1 [cm]-ko tartearekin jartzen dira, hortaz entsegu gelaren itxiturako azalera guztia ez da estaltzen. Guztira 66,772 [m2] estaltzen dira, azalera osoarekiko% 2,5 baino txikiagoko desberdintasuna egonda, zein kalibrazioprozesuan kontuan hartzen den eta 2 Kapituluan deskribatzen den. Bere instalaziorako, lehenik kable zapal sorta bat jartzen da konektoreekin bere luzeran zehar banatuta.
1.68 Irudia – Entsegu-gelako HFS Tiles-taldeen konfigurazioa eta multitiles-en kokapena
Geroago konprimagarria den material isolatzaile kapa bat jartzen da, tile-aren kontaktu ona ziurtatzen duena eta aire-ganbera eraketa saihesten du neurriazalera atzean, efektu konbektibo posibleak horrela ezabatuz. Tiles-en muntaketa zuzenean egiten da entsegu gela barruko azalera estaltzen duten kontratxapatu xaflen gainean, juntura plastikoak dauzkaten torloju eta banantze-zirien bitartez, loturetan zubi termikoak txikiagotzeko. 1.20 Irudiaren argazkietan muntaketaprozesu hori ikus daiteke. Ertzetakofluxuen neurketaren zehaztasuna hobetzeko izkina-tipologia bakoitzean multitile bat dago. Tiles horiek hiru bero-fluxu sentsore dauzkate, A, B eta C, ezkerretik hasita eskuinera, 1.21 Irudiaren arabera.
1.20 Irudia – HFS Tiles-en muntaketa eta serieko konexioko sistemaren xehetasuna
- 1 Tipologia: luzetarako izkinei dagokie, ertz efektuak luzera handiagoarekin jasaten dituzte eta, beraz, entsegu gelaren itxituraren erabateko fluxuaren neurketan pisu handiagoa dute. Haiek kuantifikatzeko 15 taldean kokatutako multitile-a erabiltzen da.
- 2 Tipologia: hegoaldeko alboko eta goiko ertzei dagokie, entsegu gelaren egituraren eta lagin-garraiatzaile sistemaren arteko bat-egite zonaren topaketan. Efektu horiek konplexuak dira, gelako geometriaren aldaketa gertatzen den lekuan gertatzen direlako; eta gainera, giroen arteko tenperatura-desberdintasun altuenen menpe daude. Haiek kuantifikatzeko 6 taldean kokatutako multitile-a erabiltzen da.
- 3 Tipologia: hegoaldeko beheko ertzari dagokio, entsegu gelaren egituraren eta lagin-garraiatzaile sistemaren arteko bat-egite zonaren topaketan. Zona hori hegoaldeko gainerako ertzekiko bereizita analizatzen da; gelako lurzoruan, nahiz lagin-garraiatzailearen behealdean materiale aldaketa ematen baita. Haiek kuantifikatzeko 8 taldean kokatutako multitile-a erabiltzen da.
- 4 Tipologia: iparreko aldea, zerbitzu gela banantzeko horma eta estalkia eta entsegu gelako alboko hormak elkartzen diren guneari dagokio. Ertz-efektu horiek eragin gutxiena dutenak dira -tenperatura-tarte txikiagoak jasaten dituzte- eta fluxu unitario txikienak dagozkie. Haiek kuantifikatzeko 11 eta 20 taldetan kokatutako multitile-ak erabiltzen da.
Entsegu gelaren itxiturako fluxuaren neurketaren zehaztasunak laginaren karakterizazioko ziurgabetasunari eragiten dio zuzenean. Beraz, kalibrazioentsegu bat burutzen da, PASLINK metodologiako lehen pauso bezala, eta tiles-etan fluxuaren neurketa dohitu eta egiaztatzea ahalbidetzen duena. Aipaturiko kalibrazio hori egiteko entsegu-gelaren itxituraren antzeko ezaugarri termikoak dituen lagina erabiltzen da eta tiles-ak jartzen zaizkio, 1etik 5erako taldeetakoak, barruko azalera guztia zeharkatzen duen fluxua guztiz neurtuta egoteko moduan. Kalibrazio-horman lagin-garraiatzailetik hurbil geratzen diren zonetan ertzefektuak sortzen direnez, haiek kuantifikatzeko 2 eta 3 taldeetako multitiles-ak erabiltzen dira. 1.18 Irudian eta 1.19 Irudian multitiles-en antolamendu osoa ikus daiteke, itzaleztatuta irudikatzen direnak. Behin kalibrazioa eginda, gainerako
osagaien entseguak egiteko erabiltzen diren taldeak 6tik 21era doazen taldeak dira, entsegu gelaren itxiturako hormetan jarrita.
Gelaren barruko baldintzen karakterizaziorako hurrengo aldagaiak neurtzen dira:
aire-tenperatura azalera-tenperatura beroketan eta airearen irabiatzean kontsumitutako potentzia beroko fluxuak itxituran zehar aire-infiltrazioak
tenperatura-gradientea analizatzen da plano horizontalean altuera erdira, eta altuera desberdinetarako erdiguneko ardatz bertikalean. Guztira 7 zunda erabiltzen dira eta bataz besteko balioa hartzen da aire-tenperatura baliotzat, beti ere bi punturen arteko desberdintasun maximoa Tmax < 0,5 °C baldin bada. Erabilitako sentsoreak Pt100 tipokoak eta A motako termoresistentziak dira, zeinek konfigurazioaren bitartez 4 haritara neurtzen duten, konexio-harietako erresistentzia zuzentzea ahalbidetzen duen eta neurketa-akatsa ahalik eta gehien gutxitzen duen. Konfigurazio horri esker zehaztasun altua lortzen da tenperaturaren neurketan, ±0,2°C-ek neurketa-ziurgabetasuna ez du gainditzen; hau da, PASLINK prozedurek eskatutzen duten balioa.
tenperaturako neurketa zundek orri konfigurazioa dute, neurketa azalera guztian zehar banatuta dagoen platinozko hariarekin. Horiek kokatuta daude entsegu gelako aurpegietako bakoitzean, aire-zunden aurka ipinita, iparraldeko horman izan ezik; bertan zunda zentrala baitago, gainerako paretetan bezala, eta alboko zunda bat, sarbide-atea inguratzen duen azaleran. 1.18 Irudian ikus daiteke zundak nola jarri diren EGUZKI-a gelan.
1.24 Irudia – Tenperatura-zundak eta kalibrazio-prozesua Tenperatura-zundak urtero kalibratzen dira murgiltze-bainuaren bitartez, PASLINK araudiaren Kalibrazio Prozeduraren[9] arabera. Erreferentzia-patroi bezala ±0,001ºC erresoluzioko termoresistentzia bat erabiltzen da, bi urtez behin kalibratzen dena nazioarteko trazabilitate patroiaren bitartez. Kalibrazio-maila 0ºC-tik doa 60ºC-tara doa. Kalibrazioa in situ egiten da, hortaz neurketa prozesu osoaren erabateko ziurgabetasuna, zunda, konexio-kablea eta neurgailua zehazten dira, , ikus 1.24 Irudia. Kalibrazio-entsegu bakoitzeko kalitate erregistroa edukitzen da. 1.6 Taulan eta 1.7 Taulan erakusten dira tenperatura-zunda patroiaren eta kalibrazio-bainuaren ezaugarriak. Irakurgaien homogeneotasuna ziurtatzeko eta kalibrazio-prozesua errazteko zunda guztiak hornitzaile berarenak eta fabrikaziosorta berekoak dira. Neurketa eta datuak eskuratzeko sistema bezala Agilent
34980A multimetro modeloa erabiltzen da, 34921A multiplexore txartelekin eta 34921T konexio-terminalekin. Multimetroaren ezaugarriak 1.8 Taulan erakusten dira. Entseguaren ejekuzioan zehar laginketa periodoa 1 [min]-koa da eta iragazki itegratzailea aplikatzen zaio seinaleari, maiztasun altukoosagaien zarata ezabatzen duena.
FUNTZIOA TARTE BEREIZMENA ERRORE DC Tentsioa 100 mV 0,1 V 4 V 1 V 1 V 7 V 10 V 0,01 mV 0,05 mV 100 V 0,1 mV 0,6 mV 300 V 0,1 mV 9 mV DC Intentsitatea 10 mA 0,01 A 2 A 100 mA 0,1 A 5 A 1:00 AM 1 A 100 A Erresistentzia 100 km 0,0005 0,005 1 Mm 0,0001 0,005 10 M 0,0001 0,005 1.8 Taula – Eskuratze eta neurri sistemaren espezifikazioak Entsegua egitean garrantzi handieneko aldagaia, tenperaturaz gainera, entsegu gelan sartutako potentziaren neurria da. Entsegu-errutina oinarritzen da ausazkoa potentziadun seinalearen sorkuntzan, zeinak barruko bolumenaren portaera termikoa kanpoko baldintzekiko desberdintzea ahalbidetzen duen. EGUZKI gelak entsegu gelaren beroketarekin lan egiten du, erresistentzia elektrikoaren bitartez egiten dena etadatu-neurgailuak berak injektatutako kontrolaren seinale baten arabera jokatzen duen errelearen bitartez kontrolatzen dena. 1 [m]-ko luzera duen haizagailu tangentzial bat da entsegu gela barnean kontsumo energia duen beste sistema, berokuntza-sistemarekin batera, eta tenperatura-homogeneotasuna ziurtatzen duena. Entsegu gelan sartzen duen potentziako kable bat dago soilik erabilitako energiaren neurri zehatza lortzeko, wattmetro monofasikoaren bitartez erregistratzen dena. Haizagailuak kontsumitutako potentzia 40 [W] ingurukoa da eta entseguetan erabilitako berokuntza-potentzia tarteak 250 [W] eta 500 [W]-koak dira. Potentzia-kable bakarra edukita, batera neurtzen dira entsegu-bolumenean elikatze-iturria behar duten gailu guztiak eta energia disipatzen dutenak, hori txikia izanagatik ere. Berogailua,nahiz haizagailu tangentziala horma opakuko 1 [m3] inguruko bolumena duen kajoiaren barruan kokatuta daude. Horri esker berodisipazioa puntuala ez izatea lortzen da, tenperatura-homogeneotasuna hobetuz, eta hurbileko tiles-ek bero-fluxu tasa handiagoa neurtzea saihestuz, uhin luzeko erradiazioa bitartez energia trukaketak eman baitaitezke. Entsegu gelaren infiltrazioen kontrola PASLINK entseguaren beste eskakizun garrantzitsua da. Konplexua da, ordea, infiltrazioek eragiten duten energiaren galderaren kuantifikazioa entseguen egitean zehar, eta ziurgabetasun handia aurkezten du. Infiltrazio txikiekin lan egitea da efektu hori txikiagotzeko modua eta efektu hori azken emaitzetan kontuan hartzeko modua bere akats-termino baten bitartez. Baldintza da entsegu gelan aire berriztatzebalioa 50 [Pa]-eko presio desberdintasunean 0,5 [ber/h]-etatik beherakoa izatea. Horrek ekartzen duinfiltrazioen efektua entsegu gelan trukatutako energian % 0,5ean txikiagoatzea. Termino hori zehazteko haizagailu itzulgarri bat eta presio diferentzialeko sentsore bat dago. Infiltrazioen erabakia egiten da kanpoko giroari buruz gehiegizko eta azpipresioko egoeran. Infiltrazioen azterketa egiten da entsegua hasi aurretik eta amaitu ondoren, entseguak iraun duen bitartean juntura-
1.9 Taulan instrumentazioaren ezaugarri teknikoak erakusten dira. Ingurunebaldintzak erregistratzen dituen instrumentazioa bi taldetan bana daiteke: entsegu-laginaren baldintzak erregistratzen dituzten sentsoreak eta ingurunearen baldintza globalak neurtzen dituzten sentsoreak. Entsegu-probetaren ingurunebaldintzak neurtzen diraberezko laginaren gainean kokatzen diren sentsoreen bitartez, edota laginetik bi metrotara kokatutako tripode batean eta laginaren erdiguneko ardatz horizontalaren altuera berean. Giroaren baldintza globalak 10 [m]-ko altueran neurtzen dira. Probetak jasotzen duen erradiazioaren neurketa garrantzitsua da eguzki-irabazia karakterizatu ahal izateko. Aipaturiko aldagaiaren analisi zehatza egin ahal izateko, eguzki-erradiazioaren osagai desberdinen datuak edukitzea beharrezkoa da. Aipaturiko osagaiak erregistratzeko hiru piranometro jartzen dira, horietatik bi erradiazio intzidentea azalera horizontalaren gainean erregistratzen dutenak eta hirugarrena azalera bertikalaren gainean osagaia neurtzen duena. Eragin globala eta eragin difusoa neurtzen dituzte zeldaren estalkiaren altueran kokatuta dauden erradiazio horizontaleko piranometroek; azkena, piranometroari itzala eginten dion eraztun baten bitartez.
1.25 Irudia – Erradiazioaren osagai desberdinak neurtzeko piranometroak
1.26 Irudia – Laginaren aurrean tenperatura zundak eta 10 [m]-ko altuerako ingurune-baldintzak Piranometro bertikala laginaren hegoaldeko azaleraren gainean kokatzen da; hortaz, jasotzen duen erabateko erradiazioa zehazki neurtzen da. 1.25 Irudiaren argazkietan piranometroen instalazioa ikus daiteke. Laginak jasatzen duen girotenperatura funtsezko beste parametro bat da, bero-galeraren aztertzean hein handi batean parte hartzen baitu, eta ondorioz, osagaiaren transmitantziaren kalkuluan. Aldagai honen neurketan sortzen den arazoa da erregistratutako tenperaturan eguzkiaren eraginak sortzen duen distortsioa. Efektu hori saihesteko ingurune-tenperatura neurtzen duen Pt100-a babes-elementu baten barruan kokatzen da eta era mekanikoan aireztatzen da. Zunda hau laginaren aurrean jartzen da, 2 [m]-ko distantziara etaaltuera ertainera. Tenperatura-zundaren ondoan haize abiadura eta norabidea neurtzen dira, konbekzio-koefizienteak eta entseguan zeharreko infiltrazioen bilakaera balioestea baimentzen dutenak.
Azkenik, ingurune-aldagaien neurketarako gomendio orokorren arabera, altuerako 10 [m]-ko altueran kokatutzen da estazio meteorologikoa, aldagaimultzoa erregistratzen duena; presio barometrikoa, hezetasun erlatiboa, prezipitazioa, haize abiadura eta norabidea,horien artean. Estazio meteorologikoak erregistratutako datuak erabiltzen dira gainerako kanpoko aldagaien kontraste eta kontrol bezala. 1.26 Irudian erakusten dira laginaren aurrean kokatzen diren sentsoreak eta estazio meteorologikoa.
1.2 Irudian ikus daitekeen bezala, PASLINK-a gelak lagin-garraiatzaile desmuntagarriko sistema dauka hegoaldean. Honek probeta astunenak eraikitzea ahalbidetzen du pabiloi baten barnean, EKKL-ko kasua den bezala;alde batetik eraikuntzaren kalitatea ziurtatuz, eta bestalde, instrumentazioaren instalazioa zeldakoberezko sentsoreak kaltetu gabe egiten dela ziurtatuz. BBRI-ak (Belgium Building Research Institute) garatu zuen lagin-garraiatzailetako lehen sistema prototipoa, eta azken diseinuan oinarritu zen entsegu-zelda garatzen zuen taldeak. Lagin-garraiatzaile sistema ez da interesagarria muntaketarako bakarrik, hein handi batean parte hartzen du baita entsegu-laginaren karakterizazio prozesuan. Laginaren eta lagin-garraiatzailearen arteko bat-egitean zubi termiko efektua ematen da, entsegu-gelaren bero fluxuaren trukeari eragiten diona. Bi prestazioak lortzeko, lagin-garraiatzaile sistema aurremarko metaliko batez eratuta dago, ezaugarri mekanikoak ematen dizkiona, barruan aurremarko isolatzailea duena eta zeinen gainean probeta eraikitzen den. 1.27 Irudian ikus daiteke zeldaren ebaketa lagin-garraiatzailea eta entsegu gelaren egiturak bat-egiten duten zonari dagokiona, garraiatzailearen irudi batekin batera probeta batenmuntaketaren unean-. Aurremarko isolatzailea eratzen du entsegu gelako paretak eratzen dituen material beraz betetako eraztuna batek; poliestireno hedatuz, azpialdean izan ezik, beira zelularra erabiltzen baita sostengu-ahalmen handiagoa lortzeko. 0,4 [m]-ko lodiera du aurremarko isolatzaileak, imentsioetan entsegu-gelako hegoaldeko aldearen dimentsio berak dituenak; hórrela, lagin-aukera zabala eraiki daiteke. 1.28 Irudian ikus daiteke gelaren egituran instalatutako lagin-garraiatzailearen zeharkako ebakidura bat, non aurremarko isolatzailearen ebaketa, nahiz bere eraikuntza prozesua atzeman daitekeen.
Isolamendua ingurune-baldintzetatik babesteko kontratxapatu hidrofugoko plakez estalita dago, eta azkeneko erremate bezala kolore zuriko pintura babeslea ematen zaio. Aurremarko isolatzailea aurremarko metalikoaren barruan eta egoki zigilatuta dago. 1.29 Irudian bi aurremarkoen muntaketa prozesua ikus daiteke. Aurremarko metalikoa 6 [mm]-ko lodierako altzairu galbanizatuko xaflez eraikita dago eta kanpoko hainbat uztai perimetral dauzka euskarri-sistema osagarri bezala lagin astunak ainguratzeko, aurremarko isolatzailearen sostenguahalmena inola ere ez gainditzeko eta inolako arriskurik gabe laginak mugitzeko segurtasun-kableak instalatzeko moduan. Lagin-garraiatzailea kokatzen da entsegu zeldaren oinarria eratzen duen bankadaren gainean eta bere jartzea gidatzen da aurremarko metalikoko azpialdean kokatutako bi buloien bitartez. Gelaren egiturarako lagin-garraiatzailearen ainguraketa egiten da aurremarko metalikoaren perimetroan zehar jarritako bernoen bitartez. Zigilatzea eta infiltrazioen eskakizuna betetzen dela ziurtatzeko finkapen-zona perimetralean
neoprenoko banda elastikoa jarrita dago, estutzen denean konprimatzen dena, eta lagin-garraiatzailearen eta entsegu-gelako azaleraren artean kontaktu ona finkatzea lortzen da. Sistema osagarri bezala, lagin aldaketa bakoitzean zigilatzebanda osagarria jartzen da. 1.30 Irudian ikus daiteke nola jartzen den aipaturiko banda neopreno-azaleraren gainean, eta lagin-garraiatzailea gelaren egiturari lotzeko amarratze sistemaren xehetasuna.
1.27 Irudian – PASLINK zeldaren lagin-garraiatzaile sistema
1.28 Irudia – Aurremarko isolatzailearen konfigurazioa
1.29 Irudia – Aurremarko metalikoaren barneko aurremarko isolatzailearen muntaketa prozesua eta juntura-zigilatzea
1.30 Irudia Zeldaren egiturako zigilatze junturak eta lagin-garraiatzailearen ainguraketa bernoen xehetasuna 1.3.2 Laginen eraikuntza
Entsegu-laginaren eraikuntza puntu delikatua da, beraren ezaugarriek analizatu nahi den fatxadaren soluzioa erreproduzitu behar baitute. Fabrikazioko eta muntaketako prozesua zehatz definituta dago kalitateko barne- prozedura baten bitartez. Bertan azaltzen dira jarraitu beharreko pausoak eta erregistratzeko beharrezko dokumentazioa. Hori PASLINK sarearen eskakizuna da kanpoko agenteei entsegu prozesu guztia aztertzeko aukeraematea helburu duena. Lehen pausoa da laginaren definizio geometrikoa eta lagin-garraiatzaileko ainguraketa sistemaren diseinua. Eraikuntza xehetasun guztiak erregistratzen dira laginaren ezaugarri guztiak guztiz zehatz-mehatz definitzen dituzten planoen bitartez eta bere onarpena aurretik ikuskatu egiten dira. Prozesuaren adibide bezala, aireztatutako fatxada behartuari dagokion probetaren eraikuntza prozesua erakusten da, tesi honetan ikertutako entsegutaldekoan sartzen dena. Aipaturiko fatxadan planteatu nahi da behartutako aireztapen sistema kontrolatu eta eraikinaren klimatizazio sistemara konektatutzea. Sistema hori erreproduzitu ahal izateko aire-hodi kaptadore multzo bat diseinatzen da kontrolatutako haizagailura konektatzen direla. 1.31 Irudian estudio honetarako planteatutako diseinua erakusten da. Behin prototipoa definituta, laginen eraikuntza planoak burutzen dira zeldarekiko ainguraketa eskemekin batera, ikus 1.32 Irudia.
1.31 Irudia – Aireztatutako fatxada behartuaren entsegu prototipoaren diseinua
1.32 Irudia - Aireztatutako fatxada beharturaren entsegu prototipoko eraikuntza planoak Definizioaren ondoren, laginaren eraikuntzara pasatzen da, zein EKKL-ko muntaketa pabiloian barnean espezializatutako teknikariek egiten duten. Lanak egiten dira bankada baten gainean jarritako lagin-garraiatzailearekin, eraikuntza atal guztiak zehaztasunez eta era kontrolatuan egin ahal izateko moduan, eta teknikarientzako erabateko segurtasunarekin, ikus 1.33 Irudia. Eraikuntza pabiloiko lanak bukatu ondoren lagin-garraiatzailea entsegu zeldan jartzen da, horretarako garabi bat erabilita. Laginaren jartzea prozesu nahiko erraza da, ikus 1.34 Irudia, eta bankadan ongi kokatu ondoren, lotura bernoak torlojutzea da hurrengo pausoa. Lagin-garraiatzailea egoki finkatuta, azkeneko lanak probetaren gainean egiten dira, kasu honetan behartutako aireztapen sistemarako arnas hartze tolben instalazioa, ikus 1.35 Irudia, eta infiltrazioak txikiagotzeko juntura perimetral osoaren zigilatzea. Zigilatze egokia presio-entseguaren bitartez egiaztatzen da. Azkenik, eraikuntza planoak moldatzen dira eraikuntza-prozesuan zehar eman daitezkeen aldaketekin, edota instrumentazioaren azken instalazioarekin. AIRE IRTEERA AIRE SARRERA
1.33 Irudia – Laginaren eraikuntza eta instrumentazioaren jartzea
1.34 Irudia – EGUZKI entsegu zeldako lagin-garraiatzalearen jartzea
Lagina hornitzen duen instrumentazioa definitzeko helburua ondorengoak karakterizatzekoa da: - fatxada osatzen duten orrien ezaugarri termikoak; - aireztatutako ganbera barruan airearen portaera.
1.10 Taulan entseguetan erabilitako neurketa-tresnen ezaugarri teknikoak erakusten dira. Fatxada-prototipoak osatzen dituzten orri bakoitzaren ezaugarri termikoak neurtzeko azalerako tenperatura erregistratzen da. Parametro hori zehazteko tenperatura-gradientea neurtzen da ardatz bertikalean eta ardatz horizontalean, fatxadaren plano bakoitzeko tenperatura eremuaren distortsioak beraren portaera termikoari ez diezaiola eragin egiaztatu ahal izateko moduan. Orri bakoitzaren tenperatura bezala bataz besteko balioa hartzen da analisia eta modelatzea lantzeko. Erabilitako tenperatura-zundak Pt100 azalerako termoresistentziak dira, eraikuntza-prozesuagatik zundak sendoagoak izaten eskatzen duen kapetan izan ezik, morteruz edo igeltsuaz bukatutako barruko kapatan bezala. T motako termopareak erabiltzen dira kasu horietan.
1.36 Irudia – Azalerako tenperaturaren eta probetetako bero fluxua neurria
Erradiazioari erakutsita dauden tenperatura zundetan, azalerako kanpoko tenperatura neurtzea zunden kasua den bezala, sentsorea emisibitate baxuko orri batez estaltzen da aipaturiko efektua neurtutako balioan txikiagotzeko. Tenperaturarekin batera dimentsio bakarreko fluxua erregistratzen da fluximetroaren bitartez azaleraren puntu zentralean. Neurri hau batez ere erabiltzen da modeloen egiaztatzeko kontraste aldagai bezala. 1.36 Irudian azalerako tenperaturako zundetako jartze eskema bat lagineko kapetan ikus daiteke eta fluximetroen jartzearen ondoan beren instalazioaren hainbat argazki. Aireztatutako aire-ganberaren baldintzen neurria aspekturik konplexuena da entsegu-prozesuan eta beraz bere karakterizazio egokirako instrumentazio handiagoak behar duela.
1.37 Irudia – Aireztatutako ganberako aire-tenperatura profilaren neurria
1.38 Irudia – Aireztatutako ganberako aire-abiadura profilaren neurria
Kasu honetan beharrezkoa da berezko aire-mugimenduari eragin gabe jartzeko sentsoreetako kopuruaren arteko konpromisora iristea, eta lodiera txikiko aireganberetako neurriaren konplexutasuna. Irizpide hau kontuan hartuz, eta dimentsioak probetako baimentzen du lagineko alboko ertzen efektuak baztertzea, aire-ganberaren portaera termikoa 2D-etan ebaluatzen da, ardatz bertikal zentralari buruzko planoa erreferentziatzat hartuz. Zeinetarako tenperatura eta aire abiadura lau puntutan erregistratzen da sarrera, altuerako 30 [cm]-etara, puntu zentralean, eta irteran. Honela sarreraren turbulentzia eta muga-geruzen garapena bereizten da. 1.37 Irudian eta 1.38 Irudian erakusten dira instrumentazioaren irudiekin batera, tenperatura- eta sekzio zentralean aireak duen abiaduraren profilenadibideak, datu esperimentalekin lortu direnak,. Erregistratutako informazioa osatzeko, airean neurtutako puntu bakoitzeko, tenperatura-sentsore bana jartzen dira aireztatutako ganberako azaleretan, ikus 1.38 Irudia. Dimentsiobiko hipotesia egiaztatzeko, airearen temperatura profil horizontalak neurtzen dira sarrerako planoan, plano zentralean eta irteeraplanoan. Aire-mugimendua karakterizatzeko hirugarren parámetro bezala, presio galerak erregistratzen dira sarrerako puntukoak, nahiz sarrera eta irteerako diferentziak;aireztatutako fatxadaren portaerako erabakigarriak baitira. Neurketa hori presio diferentzialeko sentsoreen bitartez egiten da, bi konfigurazio erabiliz konektatzen direnak: pitot-tutuak erabiliz presioaren neurketa puntualetarako; edo elkarri lotutako presio-tutuen bitartez, sarrera eta irteera-planoetan presio batezbestekoa erregistratzeko.Azken hori hiru neurketa-zuloren bitartez egiten da, zentroan bat eta muturretan bi. 1.39 Irudian erakusten dira bi neurketa konfigurazioak.
1.39 Irudia – Aireztatutako ganberako presio galeraren neurketa 1.40 Irudia – Nomenklatura eta zunden instalazioa
Laginaren instrumentazioa PASLINK sarearen prozeduretan azaltzen den nomenklatura berarekin kodetzen da, eta entsegu-dokumentuetan jasotako planoen arabera instalatzen da. 1.40 Irudian ikus daiteke aire eta presioneurketarako zunden jartze prozesua lagin batean. Aireztatutako ganberak duen bero irabazi osoa neurtzeko hamar neurketa-puntuz eratutako eta K mota termopareko kablearen bitartez osatutako termopila bat jartzen da. Termopila laborategiaren instalazioetan egiten da, eta bi murgiltze-bainuren bitartez kalibratzen da tenperatura-erreferentzia zunda banarekin. Neurketa era horri esker, airearen sarreraren eta irteeraren arteako tenperatura-desberdintasuna zuzenki erregistratzen dazehaztasun handiz.
1.41 Irudia – Aireztatutako ganberako airearen berotzea neurtzeko termopilaren kalibrazioa
1.42 Irudia – Arnas hartze-sistema eta fatxada behartuaren emari neurgailua
Termopila jartzen da neurri-plano bakoitzean bost puntetako bakoitza jarrita, aireztatutako ganberaren aire sarrerari eta irteerari dagozkionak. 1.41 Irudian termopilako kalibrazio kurba erakusten da. Aire-ganberak behartutako aire mugimenduarekin karakterizatu ahal izateko EGUZKI gelak estalkiaren gainean hiru hodiko aire xurgagailu sistema dauka, azkeneko hodi bakarraren bitartez komunikatzen direnak haizagailu batekin. Aire xurgagailu hodi bakoitzak aire ganberan emari zirkulatzailea orekatzen duen erregulazio balbula dauka, abiaduraren osagai bertikalak sekzio horizontal guztian patroi homogeneoa izan dezan, laginaren ertz efektuak ezabatuz, aurremarko isolatzailearekin kontaktuan. Aire xurgagailu hodiaren puntu zentralean jarrita dago aireko fluxu bolumetrikoaren emari-neurgailu bat, tenperatura-zunda batekin batera, entseguan zehar dabilen emari arrunta kuantifikatzea ahalbidetzen duena. Emari neurgailuaren mekanismoa oinarritzen da presio dinamiko eta estatikoaren arteko diferentzialaren neurketan eta hodiaren pareta efektua kontuan hartzeko eratuta dago. 1.42 Irudian erakusten da airea xurgatzeko eta aire emaria neurtzeko sistemako instalazioa. Entsegu-emari desberdinak lortzeko, haizagailua doituta dago potentzia-erregulagailu baten bitartez, aldi berean, zeldaren neurketa sistemarekin kontrola daitekeena. Ho fatxadaren baldintza termiko eta girokoekin lotutako emari aldagarriak azaltzen dituzten entsegu konplexuak egin daitezke.
PASLINK-eko prozeduran eman beharrezko lehen pausoa zeldaren kalibrazioa da. Horretarako lagin espezifiko bat erabiliko da, kalibrazio horma deiturikoa, zeldaren itxiturarekiko antzeko ezaugarri termikoak dituena. Zelda itxiturako bero fluxuaren neurriaren azken faktorearen zuzenketa kalibrazio entsegua baimentzen du. Kalibrazio faktore honek Tiles-en azkeneko muntaketaren efektuak kontuan hartzen ditu, sentsoreek hartzen ez duten azalera ala zubi termikoen neurketen bezalako efektuak. Berez kalibrazio horma trukatzen duen fluxua eta itxituraren bidez trukatzen duen bero fluxua banantzea baimentzen du baita ere. Ikerketa prozesu honekin entsegu gelako itxituraren ezaugarri termiko errealak zehaztatu daitezke, eta bere modelo termikoa definituz, gainerako karakterizazio entsegu laginetan erabiliko dena.
2.1 Irudia – Fabrikazioa eta kalibrazio-hormaren instalazioa
haundi baten osagaien modeloak lortzea. Kapitulu honetan azaltzen dira kalibrazio hormaren ezaugarriak, entsegu metodologiaren azalpenarekin batera. Hurrengo orrietan planteatutako entsegu errutina bakoitzeko emaitza esperimentalak erakusten dira, tiles-en kalibrazio faktoreen kalkuluarekin batera. Azkenengoz zelden entseguen modelo matematikoak definituko dira parametro identifikazio metodoaren azalpenarekin. Kalibrazio prozesua entsegu gelan potentzia seinale bat injektatuz egiten da, seinalea wattmetro baten bidez neurritzen da eta itxituraren bitartez transmititutako energiarekin konparatzen da, guztia Tiles-ekin neurtuta. Entseguen kalibrizazioaren zehaztasuna haunditzeko, laginaren ingurumenean zeldaren inguratzailea duen trasmitantzia berdineko harresi opako bat jartzen da, fluxua azalera bakoitzean ahal eta homogeneoago banandu dagitela. Kalibrazio horma 40cm nukleoko polestireno hedatua eta egur laminez estaliarekin konfiguratzen da. 2.1. irudian ikusi daiteke kanpoko inguratzailearen fabrikazio prozesua eta isolatzaile laminen kolokamena. Azken azalera pintura plastiko zuriarekin margotzen da. Kalibrazio hormaren barruko aurpegian tiles-ak jartzen dira, eta horrela entseguko beste hormekin jarraituz. 2.2.1 atalean ikusi daiteke kalibrazio horman jarritako tiles taldeen neurketen konfigurazioa. 2.2. irudian agertzen da entsegu gelaren barruko azaleraren egoera kalibrazio horma jarrita. Orain aukeratu behar dira egin beharreko entsegu errutina, ezinbestekoa dena emaitza onak lortzeko. Entseguen iraupena, eta potentzia seinalearen forma dira definitu beharreko parametroak. Hurrengo gaian jasotzen dira PASLINK sarean egin beharreko entseguen prozeduren ezaugarriak.
Entsegu prozedurek eboluzionatzen joan dira hobekuntza eta zelden erabileraren metodologiarekin batera, baita proiektu eta entsegu ezberdinekin irabazitako esperientziarekin ere. Iragarpen denbora kalitate haundiko prozedura eta zelden propietateak ajustatzearen irabaztea ahal egin du. Entseguen errutinen ezaugarriak definitzen dituzten gai nagusiak hurrengoak dira:
Sistemaren asalduren osagaiak banatzea baimentzen duen seinale dinamikoa. Laginaren barruko eta kanpoko azaleren tenperatura diferentzia maximoa transmitantziaren kalkulu eta neurriaren zehaztasuna hobetzeko. - Tenperatura maila desberdinak emaitzen aldakortasuna determinatzeko. - Emaitza balidazio ahalmen haundia, neurtutako datuen aberastasunari esker. - Entsegu denbora luzapena minimizatzea.
Kanpoko inguruko entseguen arazoa eguzkiaren irradiazioa eta barruko-kanpoko tenperaturen diferentzien artean dagoen korrelazioa da. Akoplamendu honek bero transferentziarekin ligatutako tenperatura ezberdintasuna determinatzea zaila egiten du, eguzkiaren intzidentziaz lotutako irabaziengatik. Asalduen arteko interkorrelazioak txikiagotu daitezke entseguen kondizioen aldakortasuna haundituz. Bero galeren kasurako eta eguzki irabazientzako, hoberena, entsegu gelan tenperatura aldakortasun haunditzea da, aldakortasun hori, eguzki irradiazioren denborarekiko errutina independente bat edukiz. Bi errutina mota erabiltzen dira entseguak egiteko PRBS(Pseudo Random Binary Sequence) eta ROLBS Randomly Ordered Logarithmicaly distributed Binary Sequence) deitzen. Errutina hauek bero erresistentziaren konektatzea eta deskonektatzearen
2.3 Irudia – PRBS errutina, goiko grafikoa,eta ROLBS errutina, beheko grafikoa
Asaldura seinalea haizagailuren oinarrizko potentzia, momentu guztian funtzionatzen duena entsegu gelako tenperatura homogeneizatzeko, eta potentzia osoaren artean oszilatzen du, bero erresistentzia hazten denean. Potentzia hura entseguaren tenperatura erdia 10K-etako baino altuagoa izan dadin, 20K-etako tenperatura baino altuagoekin aholkatuz, bero fluxuen neurriaren zehaztasuna hobetzeko. Entsegu potentzia 2.1 ekuazioarekin estimatzen da, non: UApr eta UAse entsegu gela eta entsegu probetaren transmitantzia totalak diren; Tse eta Te kanpoko ingurumenaren tenperatura erdia eta entsegu gelako tenperatura diren; eta gApr laginaren erabateko eguzki irabazia den, laginaren bertikalki dagoen azaleran eragiten duen batezbesteko irradiazioa biderkatuz, Gv. Gasteizko ingurumen kondizioetarako eta EGUZKI zelda termikoen ezaugarritarako, 20K tenperatura diferentzia lortzeko behar den potentzia 250W eta 500W-etan oszilatzen du. Zelden segurtasun eta iraupen irizpideengatik, entsegu gelako tenperatura 45ºC-ak ezin ditu gainditu, baldintza honek entsegu tenperatura diferentzia maximoa mugatzen du. 0 100 200 300 400 500 00 50 100 150 200 250 Potentzia [W] denbora [h] 0 100 200 300 400 500 00 50 100 150 200 Potentzia [W] denbora [h]
Kalibrazio entseguaren objektiboa entsegu gelan trukatzen duen inguratzailearen bero fluxua determinatzea da. Horretarako, tile-en bitartez neurtutako fluxua sartutako energia elektrikoarekin konparatzen da, ikusi 2.2 ekuazioa. Kalkulu hau ROLBS, PRBS eta asaldura pultsu bate bitartez egiaztatzen da. Tile-en neurketa ona bada, eta ertz efektuak modu egokian kuantifikatu badira, zeldaren kalibrazio guztiaren faktorea 1 < fc_t <1,2 artean egon behar da. Faktore hau unitatea baino haundiagoa izan behar da tile-en bitartez eztalitako azalera guztiaren %2,5 baino txikiago delako, 1.2.1 atalean esan denez. Beste aldetik airearen infiltrazioak ez dira kontsideratu, bere efektua gelaren hermetikotasunagatik arbuiagarria delako, emari minimoa kalibrazio faktorearen neurketan kontuan hartuz. Bi aspektu hauek bezala, eta kontuan ez harturiko hain beste aspektu bezala, efektu txikia izango balitz bezala konfiguratu dira, fc_t balorea ezin daiteke oso haundia izan, onargarri hartuz 1,2 baino txikiagoa denean.
Tiles-en bitartez neurtutako fluxu guztia talde bakoitzaren fluxuak batuz determinatzen da, 2.3 ekuazioa. Lehendabizi 21 taldeak batzen dira fluxu totala lortzeko, eta gero kalibrazio horman jarritako 5 taldeak eta inguratzailean instalatutako 16 taldeak bereiztuta batuz kalkulatzen da. Bigarren kalkulua inguratzailean neurtutako fluxua probetan neurtutako fluxuaren kontra dagoen efektua neurtzeko egiten da. Bi zonen kondizioak ezberdinak dira, inguratzailea kanpoan dagoen toldo batekin babestuta dago eguzkiaren irradiazioaren efektua eta haizearen abiadura sortzen duen konbekzioa moteltzeko, aldi berean, kalibrazio harresia ingurumenaren kondizioetara jarrita dago. 3.4.2 atalean analisi honen emaitza ikus daiteke. Talde bakoitzan neurtutako fluxua, konektatuta dituen tile-ak seriean daudela kontuan harturik, horrenbestez, neurtutako seinalea beren batuketa da, 2.4 ekuazioren bidez determinatzen da,
guztien kalibrazio faktorearen bataz besteko balioa harturik. Sentikortasun koefizientearen tenperaturarekiko dependentzia 0.14 [%/K] da, seinale elektrikoa bero fluxuan transformatzeko 2.5 ekuazioa aplikatzen da. ref faktorea bi urteko aldizkakotasunarekin kalibratzen da.
Ertz zonetako fluxua zuzenki kuantifikatzeko zehapen faktore bat aplikatzen da, Fc. Faktore honek entsegu gelako inguratzailearen zubi termikoaren tipologien funtzioan aldatzen da. Faktore horiek determinatzeko, multile-ak erabiltzen dira. Multitile bat instalatuta dago adirazgarri den talde bakoitzen ertz tipologia desberdinentzako. Multitile-ak hiru sentsore jarrita dituzte ertzetik 30, 120 eta 430 mm-tara., A, B eta C sentsoreak hurrenez hurren, 1.2.1 ataleko irudiak ikusi. C sentsorea, ertzetik urrunen dagoena, fluxu dimentsiobakarra jasotzen du, A sentsorea fluxu haundiena jasotzen du, eta B sentsorea erdiko balioa jasotzen du, eta multitile-a aurkitzen da taldean parte hartzen duena. Sentsoreen konfigurazio hau fluxu kurba estutzea onartzen du hurbilketa zuzenaren bidez. Neurketa prozedura[66]-ren dokumentuan Fc-ren determinazioaren metodologia jasotzen da, PASLINK zeldaren konfigurazio balio estandarrentzat. Kalkulua estutzeko, EGUZKI zeldaren bolumen finitoen ertz efektuen ikerketa egin da. Fluent 6.2SW-a kalkulu erreminta erabiliz.
Taula – Ertz-efektua analizatzeko zubi termikoko modeloaren parametroak estalkiaren eta alboko paretaren arteko topaketan
2.1 taulan tipologia 1-eko ertz efektua adierazten diren modeloaren ezaugarriak jasotzen dira, aldeko horma eta estalkiaren artean topo egiten ari dagoena. 2.4 irudian tenperaturen perfilak irudikatzen dira, eta fluxuaren aldaketa errepresentatzen da ertz efektuaren alboan. Ertz efektuak kuantifikatzeko erabilien era transmisio zuzena aplikatzea da. Metodo honek azalera osoan aplikatutako dimentsio bakarreko fluxua zuzentzean oinarritzen da, ertz efekturik egongo ez balitz bezala, ertz luzapenaren termino baten bidez lotutako kalkulu estatikoa eta transmitantzia termiko zuzena deiturikoa. Kalkulu prozedura ISO 10211[15] norman definituta dago, 2.6 ekuazioari dagokiona. Non L2D luzera-unitatez barruko azalera zeharkatzen duen fluxu totala aplikatutako tenperatura saltoagatik zatituta dago. Balore hau zenbaki modeloaren emaitzaren bidez lortzen da. Tipologia 1-ean ertz efektuaren transmitantzia zuzenean estimatutako balorea = 0.024 [W/mK]-koa da. Transmitantzia zuzeneko koefizientea ertz efektuko estimazioa egitea ahal egiten du, eta beharrezkoa den entsegua potentziara hurbiltzeko erabilgarria da. Hala ere bere kalkulua baldintza egonkorretan egiten da eta baldintza dinamikoetan[12] ertz eremuko fluxuaren determinazioa akats haundia aurkeztu dezake. Fluxu errealaren trukea ertz efektuaren eremuko perfilak sortzen duen zehaztasunarekin bakarrik determinatu daiteke. Multitil-en interesa entseguan esandako fluxu perfila neurtzeko ahalmena da.
2.4 Irudia – Estalkiaren eta alboko paretaren arteko topaketako sekzioaren tenperatura profila, eta barruko azaleretako fluxuak
B sentsorea, ertz talde guztiaren fluxu neurketa egiten duen sentsorea, fluxu guztiaren integratutako balorea neurtutako balorearekiko hurbilen egoteko ipinita dago. Hala ere, neurketa zehatz bat edukitzeko zuzentzen da. Esandako efektua zehaztazunez neurtzeko zuzenketa faktorea aplikatzen da, Fc, 2.7 ekuazioaren bitartez. Horretarako, q(x) integralaren funtzioa hurbilketa zuzenaren bitartez kalkulatzen da, multitil-en hiru sentsoreen irakurketak erabiliz. 2.5 irudian bolumen finitoen modeloarekin lortutako fluxuaren kurba erakusten da, urdin koloreko kurba, era eta entsegu prozesuan erabiliko zen hurbilketa zuzena. Hurbilketa zuzenaren beheko azalera integrazioaren bidez errez lortzen da, 2.8 ekuazioa, tile-a ertzetik 5mm-etara ipintzen dela kontuan harturik eta hurrengo tile-arekiko banantze hutsunea erdikoa dela. Trukatutako fluxu totalaren kalkuluan hurbilketaren akatsa %5 baino gutxiagoa da.
qA, qB y qC fluxuen balioak, zuzenean neurtzen dira, eta ertz fluxuaren balioa determinatuz geratzen da, q0. Balore hau ertz efektuaren geometriaren funtzioan dago, baita tenperaturaren kondizio dinamikoetan ere. Geometriaren efektua zenbaki modeloarekin lortutako perfilaren bitartez karakterizatzen da, eta erregimen dinamikoko efektua q0 eta qA puntuen malda, qA eta qB puntuen bitartez lorturiko maldarekin, momentu bakoitzean erlazionatuz kontuan hartzen da. 1 tipologiarentzat 0A = 7,41AB malden erlazioa lortzen da. Planteaturiko kalkuluaren hipotesiaren baliotasuna egiaztatzeko, ikerketa bat egiten da, zenbakiko modeloa erregimen dinamikoan egonda. 2.6 Irudian ikerketan ikerketan aplikaturiko kanpoko eta barneko tenperaturen eszitazioa erakusten da, kalibrazio entseguen zehar neurtutako datuekin bat etorrita. 2.7 irudian ertz efektuen urrutiko eremuan ematen diren bero fluxuak irudikatzen dira, alboko horma eta estalkirako. Ikusi daiteke nola estalkiaren eta alboko hormen ezaugarri termikoen konfigurazioa ez dira hain desberdinak, antzeko fluxuak sortuz. Horrela parametro berberekin ertz efektuak karakterizatu daiteke. Ertz efektuen hipotesiaren determinazioa baliotasuna aztertzeko aldiune desberdinetan, ertz efektua ematen den eremuan fluxu perfilak konparatuz. Multitile-n neurrien era aplikatuz perfiletan datuak gainjartzen diren, ikusi 2.8 Irudia. Kondizio dinamikoetan ertz efektuen determinazioa lan hipotesi bezala balioduna ahal den egiaztatzen da. Aplikazioaren metodologian balioztatutako akatsa %1,2 da, integrazio zehatzaren bitartez determinatutako fluxuari buruz. Kalkulu prozesu hau ertz efektuen 2. eta 3. tipologietarako errepikatzen da, hego eremuko taldeei dagokie. 4. tipologiaren kasuan, zerbitzu gelako banantze hormari dagokiona, unitate bezala hartzen den zuzenketa faktorea, Fc = 1, eremu honetan B sentsorearen neurria nahiko gertua kontsideratzen delako. Irizpide hau ipar horma tenperatura gradiente txikiago baten eraginpean dagoelako hartzen da, zerbitzu gela kanpoko ingurumena tenperatura handiagoarekin dagoelako. 0 2 4 6 8 10 12 0,00 0,10 0,20 0,30 0,40 0,50 0,60 0,70 [W/m2] [m] q0 qA qB qC
2.9. Irudian barne azaleraren fluxu kurba eta tenperaturen perfilak irudikatzen dira ekialde horma eta zoruko eremuentzat, laginaren isolatzaileran premarkoarekin, hurrenez hurren. Ikusi daiteke nola zoruaren eremuan bero fluxua handiagoa da, permarkoaren isolatzaileak eroankortasun haundiago erakutsiz, zuntz beira EPS kontra, eta lodiera txikiagoa. Baita ere fluxu perfiletan bereizten da, nola entsegu gelaren itxitura eremuan, instalatutako egurra isolatzaile babes erremate efektua dauka. Ikus daiteke nola fluxua handitzen den ertz efekturekiko distantzia handiagoekin, eta lehenago ikertutako perfilekiko irudi ez hain apuntatuta aurkeztuz. 2.2. Taulan ertz efektuen eta multile sentsoreek neurtutako fluxuen maldak erlazionatzen duten koefizienteak jasotzen dira, fluxu perfilen estutu zuzenak erabilita, tipologia ezberdinetan.
2.9 Irudia – 2 eta 3 tipologietarako ertz efektuko estudio modeloak. Goitik behera, tenperatura-profila eta entsegu gelako eta kalibrazio-hormaren azalerako barruko fluxuko kurbak erakusten dira
kalibrazio-horma aipaturiko efektuen balio maximoak ebaluatzeko osagai egokia da. Itxituraren alboko eta aurremarko isolatzaileko fluxuak neurtzen dira entsegu gelako hegoaldearen talde perimetralesen bitartez, zuzenketa egokiko faktorea eta kalibrazio-entsegua erabiliz bat etorri direla. Kalibrazio-horma kasuan, alboko fluxuak 4rako 1aren taldeekin neurtzen dira, eta 5 taldearekiko dimentsio bakarreko fluxua. Kalibrazio-hormaren ertz taldeak faktorearen bitartez zuzentzen dira aurreko atalean planteatutako kalkulu prozesuari jarraituz itxituraren ertz taldeetarako. 2.3 Taulan koefizienteak ardatzeko fluxuaren kalkulurako jasotzen dira.
aldea azpia
Ikus daiteke malden arteko erlazioa lorturiko estalkiaren ertz efektuak baino haundiagoak direla. Haiengatik eragindako azalera txikiagoa da. Horren bestez, lagin garraiatzaile diseinaturiko sistema ondo egokitzen da eta barne zelden inguruneko laginaren fluxuarekin trukerik ez dauka. Hala ere, esandako efektuak kuantifikatzea beharrezkoa da. Ebaluatzeko lehen hurbilketa, kalibrazio hormaren kasuan, transmitantzia zuzena kalkulatzea da 2.9 ekuazioren bitartez irakurritako ertz taldeak erabiliz.
2.10 ekuazioarekin transmitantziaren determinazioko efektua estimatu daiteke.
Lehenago esan den bezala, ertz efektuen ikerketa estatikoa beren magnitude segida bakarrik ematen du. Kalibrazio hormaren kasuan, magnitude haundienen segida, hau da, ertz efektuen akats maximoa geratzen du. Esandako efektuen ikerketan dauden osagaientzat analisia indibidualki egin behar da. Transmitantzia eta osagaien kapazitate termikoa ertz efektuen izaera dinamikoa aldatzen dute, eta bere eragina ikerketetan. Analizatzeko era bat modeloen parametro identifikazioa erabiltzea da, 2.3 atalean aipatuta, trazabilitate entsegua eginez balidatzen den, ikusi 3. Kapitulua.
2.2 Entsegu emaitzak
Ondoren ertz-taldeen kalibrazio faktoreen kalkulua egiten da eta zeldaren erabateko faktorearen kalkulua bi entsegu-periodotan lortutako datuen bitartez. Lehen periodoak 21 eguneko iraupena du eta entsegu errutinak ROBLS eta PRBS erabiltzen dira. Beraren errealizazioaren ondoren EES (Etengabeko Elikadura Sistema) bat jartzen da artezle-inbertitzaile batean oinarritutako potentzia iragazte etapa batekin, seinale uniformeagoa zeldan lortzea baimentzen duela. Jarduera hau burutzen da zonaren sare elektrikoaren zarata garaiagatik. Tentsio elektrikoaren seinaleko kizkurtze garaiak entsegu gelan injektatutako potentziaren zarata handitzen duen baita instrumentazioaren multzoaren neurri zarata ere. Iragazte-etapa bat sartuz aipaturiko efektua ezabatzen da eta neurrikalitatea hobetzen da, eta entsegukoa beraz. Aldaketa honen ondoren bigarren entsegu-periodoa burutzen da, 12 eguneko iraupenarekin, pultsu errutina aplikatzen den. Aurrekoa entseguen hasieran egiten dira presio-probak eta aireberriztatzea entsegu gelan neurtzen da. Proba hauek beraren amaieran errepikatzen dira, entsegu gelara sartu baino lehen, infiltrazio-mailak ez direla aldatu egiaztatzeko.
Presio-entseguak baimentzen du aire-berriztatzeagatik galtzen den entsegu gelaren energiaren ehunekoa kalkulatzea. Balio hau arbuiagarria izatea komenigarria da hura modelatze-partean sartu behar ez izateko esperimentalki zehazteko kide konplexua denez gero. PASLINK metodologiaren entsegu prozeduretan esaten den infiltrazio muga erdirako berriztatze ordubetera balio txikiagoa da, na< 0,5 [renv/h], kalkuluetan baztertu ahal dadila, 50 [Pa]-eko presio desberdintasunerako. Proba egiten da azpipresioa eta gehiegizko presioa kanpoko giroari buruz entsegu gelan sortuz. 2.11 Irudian presio-proben datu esperimentalak kalibrazio-entseguaren hasieran erakusten dira, eta bere amaitzearen ondoren. Erreferentzia-balioa lortzeko berriztatze-emaria presio-galera desberdinekin zehazten da, 100 [Pa]-etatik doazela 20 [Pa]-ko balio minimoraino, 10 [Pa]-eko tarteetan. Gehiegizko presio eta azpipresio entseguetarako lortutako emariak baldintza normaletara pasatzen dira, entseguaren tenperaturak ez eragiteko moduan, eta karratu txikienen metodoagatik doitzen da ekuazio potentzialaren bitartez. 50 [Pa]-etarako aireko emari normalaren balioa aipaturiko egokitzetik lortzen da. Kalibrazio-estudioaren hasierako presio entsegurako lortutako aire berriztatze emaria mas = 3,82 ± 0,43 [Nm3/h]-ko da, eta amaiera entsegurako mam = 5,90 ± 0,85 [Nm3/h]. Emarihauek neg = 0,11 ± 0,01 [renv/h]-ko eta
2.11 Irudia – Kalibrazio-entseguko infiltrazioen neurria hasieran eta amaieran Aire-emariaren kalkuluaren ziurgabetasuna lortzen da instrumentazioaren neurri akats eta karratu txikienen doitze hedapeneko batez besteko geometrikoaren bitartez, eta gainera entseguaren egiten diren sei errepikapenen emaitzen arteko bariantza kontuan hartzen da, presio-konfigurazio bakoitzeko hiru, gehiegizko presioa eta azpipresioa. Presio-entseguan lortutako aire-doikuntza bihurguneko berriztatzea baldintza atmosferikoetan estima daiteke. Pse-ext = 5 [Pa]-eko presio desberdintasunerako eta Tse-ext = 20ºC tenperatura-salto baterako beroaren ebakuazioko potentzia bat Pa = 2,75 [W]-ko infiltrazioengatik lortzen da. Kalibrazioentseguaren kasuan sartutako potentzia nominala Pn = 250 [W]-ko da. Beraz, aireinfiltrazioek entsegu gelan trukatutako energiaren % 1,1etatik beherako balioa ekartzen dute. Honek airearen berriztatzeagatik trukatzen den beroa modelatzeprozesuan baztertzea baimentzen du, eta bere efektua potentziaren neurri ziurgabetasun estudiora eta lortutako azkeneko emaitzen ziurgabetasuneko bere hedapenera eramatea. Estudio hau forma berdin-berdineko egiten da gelan burutzen diren entseguetako bakoitzerako.
Efektu hau ezabatzeko, eta seinaleen kalitatea datuen ondorengo tratamendurako eta modelatzerako hobetzea, seinale-iragazte sistema gelaren potentzia elikaduran ipintzen da. Honela potentziaren seinalea egonkortzen da ez soilik baizik eta sentsore desberdinen elikaduraren seinalea hobetzen da, eta instrumentazioaren neurri zarata txikiagotzen da. Ikus daiteke nola hobetzen duen bigarren entsegu periodoan zehar erregistratutako seinaleen kalitatea hein handi batean, beroketa-pultsu bat entsegu gelan ematen den. Tiles-ek erregistratutako fluxuaren seinaleak potentzia-aldaketetara egoki erantzuten duela ikus daiteke. 2.13 Irudian bero-fluxuaren bilakaera erakusten da goi-maiztasun-asaldura ematen ari den periodorako, denbora-ardatzaren xehetasun handiagoarekin.
2.13 Irudia – Fluxuaren neurriko HFS Tiles-en erantzunaren xehetasuna ROLBS errutinaren goimaiztasuneko periodoan
2.14 Irudia – Iparraldeko azaleran eta entsegu gelaren itxituran unitateagatiko fluxu batezbestekoak, ezkerra, eta kalibrazio-horman, eskuina
Proba espezifiko bezala, kalibrazio-periodoan zehar, erregistratzen dira mendebala paretaren eta zoruaren talde zentraletako hainbat tiles-en seinale indibidualak, aleatorioki aukeratuta. 2.16 Irudian erantzuna homogeneoa dela erregistratuta tiles guztietarako ikus daiteke. Tiles-ek nomenklatura matriziala daukatela bere definizioa eta kontrola errazteko. Behin eta talde zentralak egiaztatuta ebaluatzea beharrezkoa da ertz-efektuak egoki neur daitezela. Zenbakizko modeloen lortzen da aipaturiko efektuen eragina bere neurrirako zuzendutako ertz-taldeen dimentsioetatik harantz ez dela hedatzen. Baldintza hau betetzen bada, kokatutako sentsoreek multitiles-en C posizioan neurtutako fluxuek azalera-unitateagatiko talde zentral egokiek erregistratutako fluxua bezalakoak izan behar dute. 2.17 Irudian erakusten da aipaturiko konparaziozkoa. E1,3 tile-a 6 taldeko da eta bere C sentsoreak ekialde paretaren dimentsio bakarreko fluxua erregistratzen du, eta beraz hark 10 taldea erregistratzeak azalera-unitateagatiko fluxuaren baliokidea izan behar du.
2.15 Irudia – Entsegu gelaren itxituraren talde zentralek neurtutako fluxua 2.16 Irudia – Mendebala paretako eta zoruaren talde zentraletako tiles indibidualen seinalea
11 taldearen fluxua bi multitiles-eko erantzunarekin konpara daiteke, 15 taldeko den W5,5-a, eta multitile-ak 11 sartzen ditu berezko taldera iparra paretarekiko bat-egiteko zonan, W9,3-a. Zoruko 12 taldea C5,1 multitile-arekin konparatzen da, 15 taldean kokatuta W5,5-aren pareko posizioan. Eta azkenik zoruko 13 taldea F1,3arekin konparatzen da hegoa ertzaren 8 taldeko dela. 2.14 Irudian multitiles-en eta talde zentral elkartuen banaketa ikus daiteke. Erregistratutako desberdintasun txikiak arbuiagarriak dira neurri-ziurgabetasun mailaren barruan. Behin eta talde zentralak ebaluatuta garrantziko hurrengoak luzetarako ertz-taldeak dira, 1 tipologiako direla. Talde hauek azalera unitateagatik fluxua erregistratu behar dute inguratzen duten talde zentraletakoa baino gehiago. Estalki-ardatzei buruzko ertz-taldeek bien arteko hurbileko balioa izan behar dute, zoruaren ertz talde bezala.
talde zentralak trukatzen dituztela da fluxurako tamaina ordenako, nahiz eta azalera gutxiago izan. Garrantziko hurrengo taldeak hegoaldearen ertz efektuei buruzkoak dira, 2 eta 3 tipologiak. 2.20 Irudian ikus daitekeenez gero, ertz-efektu hauek fluxurik handienak sortzen dituzte azalera-unitateagatik. Hau ondorio da gainerako itxitura kanpoko toldoagatik apantailatuta dagoela, entsegu gelaren itxituraren kanpoko baldintzak homogeneoagoak izan daitezela eragiten duela. Ordea hegoa zona kanpoko giroari zuzenki erradiazioaren efektuarekin erakutsita dago. Gainera, zona honetan dibergentzia handiena itxituraren konfigurazio eraikitzailean gertatzen da lagin-garraiatzaile sistemagatik.
2.20 Irudia – Hegoa ertz taldeek neurtutako fluxua, 2 eta 3 tipologiak, entsegu gelaren itxituran 2.21 Irudia – Hegoa ertz efektuen karakterizaziorako erabilitako multitiles-etako hiru sentsoreek neurtutako fluxua, 2 eta 3 tipologiak
eta 3 tipologiaren karakterizaziorako, hurrenez hurren. Fluxu-balioak luzetarako taldeetako multitiles-ek neurtutakoak baino gehiagokoak direla ikusten da, eta bereziki zoruko ertz zonan. F1,3 multitiles-aren seinaleetan, estimatzen da B posizioaren eta A posizioaren fluxuen arteko gradientea aipaturiko sentsoreen arteko gradientea baino gehiagokoa beste ertz-zona batzuetarako dela. Entsegu gelaren itxitura zeharkatzen duen fluxuaren analisia bukatzeko, iparraldearen taldeak ebaluatzeagatik falta izango litzateke, entsegu gela banantzen duen paretari dagozkiola. 2.22 Irudian talde hauen seinalea erakusten da. Sarbide-atea inguratzen duten alboko bi taldeen neurrien simetria ikus daiteke.
Azkenik, soilik geratzen da kalibrazio-hormaren portaera ebaluatzeko, zeldaren kalibrazioko erabateko faktorea zehaztea eta lagin-garraiatzaile sistemaren portaera analizatzea baimentzen duela. 2.24 Irudian kalibrazio-harresiaren gainean jarritako bost taldeen seinaleak erakusten dira. Fluxuaren seinalean oszilazio handiagoa ikus daiteke, zona zentralean batez ere, 5 taldeari buruzkoa, eguzki-erradiazioko eta kanpoko giro-tenperaturagaren eguneko zikloengatik. Dena dela, zona zentraleko azalera unitateagatik fluxu ertaina entsegu gelaren itxituraren fluxu zentralen antzekoa da. Honek itxitura homogeneoa entsegu gela guztian lortzeko helburua egiaztatzen du, horrela zeldaren kalibrazio prozesua optimizatzea. Simetria ikus daiteke alboko bi taldeen seinalearen artean, fluxu handiagoa aurkezten duena beheko zonaren taldea izanez, aurremarko isolatzaileko beheko zonaren isolatze txikienagatik. Ertz-efektuaren garrantzia itxiturarako analizatzen den bezala, kalibrazio-hormarako ebaluatzen da ere. 2.25 Irudian C sentsoreen seinaleak erakusten dira, kalibrazio-hormaren ertz taldeetan jarritako bi multitiles-etako sentsoreak, 5 taldearen azalera unitateagatiko fluxuarekin konparatuz. Seinalea hurbilekoa dela hiru kasuen artean ikusten da. Azkenik, kalibrazio-hormaren ertz taldeen zuzenketa faktoreak zehaztea soilik falta da. 2.26 Irudian 2 eta 3 taldeetan jarritako multitiles-etako sentsoreen seinaleak erakusten dira. Aurremarko isolatzaileko konposizio desberdinak beheko ertzeko efektua bereiz ikastea beharrezko eragiten du gainerako talde perimetralesei buruz.
Modelo ahalik sinpleena edukitzea, entsegu gelaren portaera termikoa irudika dezala erabateko zehaztasunarekin, PASLINK zeldaren diseinuaren helburuetako bat da. Helburu honetako funtsezko pausoa aire-tenperatura homogeneoa lortzea da estratifikaziorik gabe, barruko bolumena tenperatura bakarrarekin irudikatu ahal izateko moduan 2.27 Irudian erakusten den bezala, entsegu gelaren aireko eta azalerako tenperatura batezbestekoa aplikatutako irudikatzen denean ohitura desberdinetarako, eta kanpoko giroko tenperatura. Homogeneotasun-baldintzak kontuan hartzeko irizpide bezala aire-tenperaturetan Tmax ≤ 0,5ºC-etako desberdintasun maximoa hartzen da. 2.28 Irudian erakusten dira entsegu gelako barruko giroa karakterizatzen duten zortzi zunden aire tenperaturak, pultsu errutinaren berokuntza sistemako pizte unerako. Periodo honetan desberdintasun maximoak gertatzen dira. Nola dauden tenperaturak oso hurbileko asaldurarik gabeko periodoan egiaztatzen daiteke, berezko neurri-ziurgabetasunetik beherako dibergentziarekin. Beroketaren periodoa hasita kurbetatik bereiztea ikusten da, homogeneotasun-muga inoiz ez gaindituz kolore gorriko bi lerro etenek irudikatzen dutela. Haizagailu tangentzialak egiten duen airearen asaldurari esker azalera-tenperatura portaera homogeneoarekin ere mantentzen da, 2.29 Irudia erakusten duenez gero. Bakarrik, kalibrazio-horamren azaleraren tenperaturan desberdintasun handiagoa gertatzen da. Hau ondorio da haizagailua eta erresistentzia elektrikoa daukan kutxaren aire irteera hegoa paretarantz orientatuta dagoela, laginean tenperatura-homogeneotasuna maximizatzeko. Entsegu gelaren pareten tenperaturen kasuan, balioak ez dira 0,5ºC-ean desberdin gehiago. Kalibrazio-horman tenperatura-gradiente adierazgarririk ez dela gertatzen egiaztatzeko azalera betea estaltzen duten bost tenperatura-zunda osagarri jartzen dira. 2.30 Irudian aipaturiko tenperaturen bilakaera erakusten da, 1ºC-etatik beherako desberdintasun maximoekin.
2.30 Irudia – Desberdintasun maximoak entsegu gelaren aireko eta azalerako tenperaturak errutina pultsuan zehar
2.31 Irudia – Barruko giroaren eta kanpoko tenperatura arteko saltoa, ezkerreko ardatza, eta giroaren eta azaleraren artean, eskuineko ardatza, pultsu errutinaren zehar
Kalibrazioko lehen pausoa da ertz-taldeen zuzenketa faktoreen kalkulua. Faktore hauek zehazten dira 2.1.2 atalean entsegu-errutinetako bakoitzerako planteatutako metodologiaren bitartez, eta bat-bateko faktoreen batezbestekoa behin betiko baliotzat hartzen da. 2.33 Irudian erakusten dira t = 150 [h] uneko ertz efektu tipologia desberdinetarako neurtutako fluxu-profilak, PULTSU errutinaren zehar. Kontuan hartu behar da zuzenketa-faktorea, Fc, ez dela ertz-efektuaren tamainaren adierazle bat, baizik baimentzen du kokatutako fluxu sentsorearen neurria B aipaturiko ertzeko fluxu errealeko integratutako balioari buruz posizioan estutzea. Efektu hauek bereizten dira fluxu-profilaren formaren bitartez eta fluxu maximoaren eta dimentsio bakarreko fluxuaren arteko erlazioaren bitartez. Ikus daiteke tipologia 1aren ertz efektuek fluxu maximoaren eta dimentsio bakarreko fluxuaren artean desbideratzea 2 eta 3 tipologietan baino askoz txikiago aurkezten dituztela. Fluxu-profilaren forma aldatzen dela tipologien artean ikus daiteke ere, isolamendu-mailagatik eta geometriara eta egiturazko konposizioagatik. 2.4 Taulan jasotzen dira entsegu-errutina desberdinetako multitile bakoitzerako lortutako zuzenketa-faktoreen balioak.
fluxuaren kalkulurako. Balioak entsegu periodo bakoitzaren integraziotik lortzen dira. PRBS eta ROLBS errutinaren kasurako, potentzia-iragazte sistemarik ez zegoen, seinaleko kizkurtzeak ez du inongo efekturik sortzen emaitzetan, laginketako goi-maiztasunari esker, eta injektatutako potentziaren neurriaren zehaztasunagatik, eta tiles-en seinalearen tentsio jarraituaren seinalearen neurriko zehaztasunagatik.
Behin eta ertzeko fluxuak zuzenki kalkulatutak, hurrengo pausoa haiek eta fluxu zentralen artean erlazioa balioestea da, dimentsio bakarreko baldintzak gertatzen direnean. HFS Tiles-eko Instalazio Gidaliburuan[16] esaten da erlazioa luzetarako ertz-taldeen seinalearen artean Glong = 1,2 ± 0,1 ordenako da, eta hegoa ertz efektuetarako itxarondako ratioa Gsur 1,5 ± 0,2 da. EGUZKI zeldarako lortzen ratioa, talde zentral elkartuei buruz luzetarako taldeen azalera unitateagatik fluxuen arteko zatiduratik lortuta, ikus 2.14 Irudia, da:
Azkenik, kalibrazio osoko zeldaren faktorea kalkulatzen da, [2.2] ekuazioaren arabera. Errutina bakoitzean lortutako emaitzak 2.6 Taulan erakusten dira.
Lortutako emaitzen batezbestekoa zeldaren kalibrazioko azkeneko balioa izanez:
2.3 Zeldaren modelo matematikoak
Kalibrazio-entsegua ez ezik zeldaren faktore osoa zehaztea baimentzen du, baita ere informazioa ematen du entsegu gelaren portaera definitzen duen modelo matematikoa garatzeko. Lehen esan denez gero, PASLINK prozedurak kontzentratutako parametro modeloekin lan egiten du. Modelo hauek berotransmisio ekuazioen hurbilketa dira, baina zehaztasun altua aurkezten dute eraikuntzako lan mailarako, eta bere lañotasun erlatiboak parametro identifikazio prozesu mardul eta fidagarria baimentzen du. Entsegu-prozedurarekin batera PASLINK metodologian bi parametro-identifikazio erreminta garatu dira zeldaren kontzentratutako parametro modeloei aplikatzeko modukoak. Ondoren aipaturiko erremintak deskribatzen dira eta EGUZKI zeldaren modeloaren erabakian aplikatzen dira, kalibrazio prozesuan, azkeneko pauso bezala, lortutako emaitzen egiaztatzea baimentzen duena.
Non: Ci : i nodoaren kapazitate termikoa Hij : i nodoaren eta j barneko nodoaren arteko konduktantzia Hik : i nodoaren eta k kanpoko nodoaren arteko konduktantzia Ail : fluxuko admitantzia, nodoko balantzerako fluxu sarrerak akoplatzeko
Balantze-ekuazioetako multzoak, modeloaren nodo bakoitzari aplikatuta, ekuazio diferentzialeko sistema bat eratzen du irudika daitekeela [2.12] ekuazioaren arabera era matrizialean. 2.3.2 atalean aplikazioa modelo zehatzarentzat erakusten da.
2.33 Irudia – Bero-transmisioko itxituran kontzentratutako parametroetako oinarrizko modeloa
Behin modeloa planteatuta hainbat alderdi definitzea beharrezkoa da parametroidentifikazio prozesua baldintzapean jartzen dutela. Lehena denborazko aldagaiko discretizazioa da, modeloa denbora jarraituko serieari dagokionez gero eta entseguan erregistratutako datuak izaera diskretua dira. Bigarren puntua funtzio helburuaren definizioa da, zeinen minimizazioak bilatutako parametroak lortzea baimenduko duen. Eta hirugarren kasuan, minimizazio-algoritmoaren aukeraketa, minimo osoaren lorpena ziurtatzeko moduan, lokal posible minimoak saihestuz. Ondoren nola ebazten dituzten bi lan-erremintek alderdi hauek deskribatzen da.
Ebaluatzeko funtzio helburua neurtutako eta kalkulatutako balioen arteko desberdintasunaren karratua bezala lortzen da, [2.15] ekuazioa.
Kontagailua i denbora-bitarteetako bakoitza kontatzeko erabiltzen den tokian, eta beraz, entseguan zehar erregistratutako aldagaien neurketetako bakoitza irudikatzen du ere, neurri erabateko kopurua n izanez. Modeloaren parametro hobeezinak izango dira funtzio helburua txikiagotzen dutenak, [2.16] ekuazioa. Metodo honi OEM (Output Error Method) izena ematen dio, neurtutako eta modeloak kalkulatutako balioen artean desbideratzea irudikatzen dituenez gero behin entseguko lan datuetako multzo guztia ebaluatuta.
Irteera-funtzio bat baino gehiagorekiko kasuetan, neurtutako aldagai bat baino gehiagori buruzkoak, funtzio helburu bakarra lortzeko ponderatutako prozedura erabiltzea beharrezkoa da, [2.17] ekuazioa.
Ponderatutako aldagaietako bakoitzerako hondar objektiboa Z izanez [2.18] ekuazioaren arabera:
V(p,i): kalkuluaren eta neurriaren arteko desberdintasuna da Y(p) aldagairako V(q,i): kalkuluaren eta neurriaren arteko desberdintasuna da Y(q) aldagairako
Behin funtzio helburua definituta, txikiagotzen duen parametro bektorea kalkulatzeko Downhill-Simplex metodoa erabiltzen da. Prozedura hau da edozein funtzio multidimentsionaleko minimo bilaketako metodo heuristikoa. Oinarri geometrikoak aplikatzen ditu, eta beraz ez du funtzio helburuaren deribatuak erabilera eskatzen. Hasierako estimutik aurrera, prozedurak m+1 erpinak poliedro bat eraikitzen du, bektorearen parametroetako kopurua m izanez, funtzio helburua ebaluatzen den tokian eta hobeto estutzen diren balio berriak lortzen dira. Bi parametroaren kasuan, algoritmoak triangelu bat eraikitzen du, zeinen erpinetan funtzio helburua ebaluatzen den eta bere balioen arabera poliedroa mugitzen eta deformatzen ari da ezin hobezina bilatzeko. Behin minimoa detektatuta, Monte Carlo metodoa balio aleatorioak sortzeko aplikatzen da
minimoa inguratzen dutela funtzio helburuaren beheko balioak bilatuz. Balio minimo berria detektatzen bada, Downhill Simplex metodoa berriro ere erabiltzen da. Bilaketa-mekanismo honek lokal posible minimoak saihestea baimentzen du, eta funtzio helburuaren minimo osoa fidagarritasun handiagoarekin lortzea. 2.35 Irudian N() funtzio helburuari buruzko azalera erakusten da parametro bakarreko modeloaren kasurako.
2.35 irudia – Funtzio helburuko azaleraren proiekzioa N bi parametroren kasurako, k yl , eta Simplex minimoaren lorpenerako metodoaren prozedura
2.36 Irudian bi parametrorekin modeloaren kasua erakusten da, azaleraren proiekzioa erakutsiz N(). Lerro etenean funtzioaren balio objektibo berarekin kurbak erakusten dira, edo iso-N kurbak, parametroen balio hobeezinei buruzko puntua inguratzen dutela. Parametroen arteko korrelaziorik ez badago, iso-N-a kurbak koordenatutako ardatzen paraleloak diren ardatzekin elipseak dira. Elipseko ardatzaren luzera parametro bakoitzaren norabidean konfiantzatartearen zabaltasuna dio aipaturiko parametroaren balio hobeezina zehazten ari den. Berriz, nola landuko lukeen Simplex algoritmoa funtzioaren balio minimo objektiboaren bilaketan erakusten da. Lortutako parametroen baliotasuna bere helburu funtzioa parametro bektorea
konfiantza-tartearen bitartez analizatzen da < %5etatik beherako ziurgabetasunerako. Iso-N kurbeek konfiantza-tarte hau zehaztea baimentzen dute oso era sinplean. Funtzio helburuaren balioa lehenik eta behin zehazten da, Nmax( ), aipaturiko ziurgabetasunarekin detektatutako balio minimoa daukala, funtzioaren batezbesteko objektiboak banaketa bati jarraitzen diola Fischer-en F hartzen den, eta beraz bilatutako balioa kalkula daiteke [2.19][17] ekuazioaren bitartez.
Nmin: funtzio helburuaren balio minimoa da bilaketa-algoritmoaren bitartez aurkituta m: modeloa osatzen dituzten parametroetako kopurua da
2.36 Irudia – Funtzio helburuko azaleraren N proiekzioa bi parametroren kasurako, k etal, korrelazionatutak
Parametroetarako konfiantza tartearen balioa Monte Carlo metodoaren bitartez kalkulatzen da, aipaturiko parametroen balio aleatorioak sortuzeta funtzio helburua Nmax balio azpitik eragiten dutenak aukeratuz. Estimu-ziurgabetasuna txikiagotzen da modeloa zenbat eta sinpleagoa den, m balio txikiagoa, eta funtzio helburuaren datuetako kopuru handiagoa eduki dadin, n balio handiagoa. Bigarren kasu honetan, neurtutako balioen eraginkortasuna probetaren inertziaren mendean dago. Osagai bat inertzia askorekin analizatzen ari bada neurri maiztasun oso baxuarekin, erregistratutako balioek korrelazioa aurkezten dute, hortaz neff balioa erabiltzen da efektu hau kontuan hartzen duela [2.20] ekuazioaren bitartez. Non hondarren autokorrelazio koefizientea da, zein neurtutako eta modeloak kalkulatutako balioaren arteko desberdintasuna kalkulatzen diren bezala iterazio-pausoetako bakoitzean, [2.21][18] ekuazioaren
arabera. Konfiantza-tarteaz gain, parametroen arteko korrelazioa ebaluatzea beharrezkoa da, korrelazio-gradu garaia badago parametroetako bateko aldaketa, k, konpentsatuta ikusten da bestearen aldaketarekin, l. Parametroen arteko korrelazioak iso-N kurbeetako ardatzen inklinazioa sortzen du proiekzio-planoko koordenatutako ardatzei buruz, ikus 2.37 Irudia.
Zenbat eta handia izan aipaturiko korrelazioa inklinazioa handiena da. Egoera honek konfiantza-tarte handiak sortzen ditu parametro bakoitzerako, nahiz eta Nmin funtzio helburuaren balioa ziurtasun handiarekin kalkulatu. Modeloaren parametroen kobariantza matrizea lortzen da [2.22] ekuazioaren bitartez. Non ܰ, ሺࣂሻ N bigarren deribatu matrizea da, edo Hessendar matrizea [2.23].
hartzen dute parametroen arteko korrelaziorik ez dagoenean, eta 1i hurbiltzen zaizkio zenbat eta handia den korrelazioa.
Entsegu-esperientziak frogatzen du [2.12] estatu-ekuazioak, sistemaren portaera termikoa deskribatzen duela, neurtutako balioen bilakaera erabateko doitasunarekin ez duela iragartzen. Modeloaren erantzunaren eta sarrera-balioen artean desbideratzea ondorio da gehienetan:
Notazioa =t+t eta r = t+-s ordezpenen bitartez sinplifikatu den. [2.29] ekuazioa era trinkoagoan plantea daiteke:
Jada bezala esan da (t) Weiner-en prozesua jarraitzerakoan, ࢜ሺݐ,߬ሻ funtzioa banaketa normalari jarraitzen dion zarata zuriko funtzio bihurtzen da zero batezbestekotako eta kobariantzako:
Neurriak etengabeko laginketako tarte batekin egiten badira, [2.32] ekuazioaren denbora|eguraldi eskala era trinkoagoan adieraz daiteke:
Behin denbora jarraituko estatu-ekuazioa diskretura eraldatuta, hurrengo pausoa funtzio helburua definitzea da parametro hobeezineko modeloaren bektorea bilatzea baimen dezana. CTSM kasuan, funtzio helburua ez da funtzio hondarrean oinarritzen, modeloaren eta neurtutako balioen kalkuluaren arteko kenketa bezala definituta, baizik baldintzazko probabilitateko funtzioan oinarritzen da. Probabilitate-funtzio hau definitzen da [2.34] ekuazioaren arabera.
Beraz, probabilitatearen helburu-funtzioa baldintzazko probabilitatearen oinarrizko erregela P(AB)=P(AB)P(B) erabiliz lortzen da, bai neurtutako datuak duten hainbeste aldiz, n, baldintzazko dentsitateko funtzioa horrela eratuz, bektore zehatzerako . Kasu honetan, parametroetako bektore hobeezina bilatzen da neurtutako balioekin, aukera handiagoarekin, bat datorren sistemaren erantzuna sortzen duen bektore hura bezala. Gehitutako bi termino aleatorioak bezala v(t) eta e(t) banaketa normala jarraitzen dute, baldintzazko dentsitateko funtzioak banaketa normalari ere jarraitzen dio bere batez besteko balioak eta bere bariantzak bitartez defini dezaketen, bere batezbesteko balioa eta bere bariantza bereizgarri dezakeen zuzenki. Maximizatuta prozesua errazago egiteko funtzioaren logaritmo objektiboaren gainean lantzen da, [2.36] ekuazioa.
Non baldintzazko batezbesteko terminoa sartu den:
Eta baldintzazko bariantza:
Akatsaren estimu metodo honi PEM (Prediction Error Method) izena ematen dio. Metodo hau aurreratuagoa da OEM-a baino, modeloaren eta asaldura-funtzioetako aldakortasun estokastikoak kontuan hartzea baimentzen duenez gero, eta erreminta berriak azkeneko lortutako modeloaren analisirako eta balidatzerako erreminta berriak ematen ditu hondar-korrelazio analisia den bezala. Baldintzazko batezbestekoa eta bariantza era iteratiboan kalkulatzeko Kalman-eko iragazki bat erabiltzen da, estatu-bektorearen balioak kalkulatzen dituena tarte bakoitzean. Behin aukera maximoko funtzio helburua ebaluatuta, bektore hobeezinaren parametroen bariantza kalkulatzen da, opt, [2.40] ekuazioa erabiliz.
Entsegu gela bere modelatzea errazteko diseinatu da. Zenbat eta errazagoa gelaren itxituraren portaera irudikatzea izan laginaren karakterizazioan parametroidentifikazio potentzial gehiago aplikatu ahal izango da. Nodo bakarrekoa gelamodelo hain erraza edukitzea egoera ideala izango litzateke. Helburu honetara heltzeko entsegu gelaren aire bolumenak tenperatura homogeneoa izan behar du, eta trukatutako beroko erabateko fluxua une bakoitzeko zehaztasunarekin neurtu behar da. Lehen puntua, tenperatura-homogeneotasuna, egiaztatu da zazpi
tenperatura-sentsoreen neurketari esker eta haizagailu tangentzialak egindako aire bolumenaren nahaste egokiari esker ere, 2.2.3 atala. Bigarren puntua, egiten du erreferentzia trukatutako bero fluxu guztiaren neurketa zehatzera, egiaztatu behar du aurkezpenaren eta irudika dezaketen modelo desberdinen analisiaren bitartez eta entsegu gelan gertatzen den beroko transmisioko prozesu fisikoa interpretatu. 2.38 Irudian modelo multzoa erakusten da EGUZKI-a gela ikasten dutela ebaluatzeko, modelo errazeneko nodo bakarreko hasiz, eta guzti modeloari ebaluatutako gune gehiago, itxiturako parteen portaerak egoki espezifikoa aurkezten dutela, bereiz, irudikatzen duena iristea. 1 modeloan energia-balantzea ikasten da tiles-azalerarekiko batera entsegu gelako giroa kontrol-bolumentzat hartuz. 2 modeloan itxitura osora balantzea handitzen da, azalera guztietarako kanpoko tenperatura bera hartuz eta eguzki-erradiazioaren efektua kalibrazio hormaren gainean baztertuz. 2 modeloa hurbilketa egokia da entsegu gelaren itxituraren ezaugarrien aurreko balio orientagarri batzuk lortzeko eta haiek aurreko kapituluko kalkuluagatik estimatutakoekin konparatzeko. 3 eta 4 modeloak dira kalibrazio-hormara eta entsegu gelaren itxiturara identifikazio ahalegina, hurrenez hurren, erdiratzea. 3 modeloan kalibrazio-hormaren gainazaleko tenperatura erabiltzen da, eguzki-erradiazioaren efektua beraren gainean kontuan hartzea baimentzen duen. 4 modeloaren kasuan kanpoko aireko tenperatura, zein azalera guztietarako berdin hartzen den, erabiltzen da. Bi modelo hauek aurreko |estudio gisa balio diote 5 modeloari, zeinengan inguratzailearen bidez beroko eta lagineko transmisioa aldibereko eran analizatzen den. Azkenik, 6 modeloak bereizten du iparra kanpoko tenperaturara, baizik eta zerbitzu gelaren tenperaturara menderatuta ez dagoen entsegu gelako azaleraren bero transmisioa. 5 modeloa hartzen badu adibide bezala, eta energia-balantzeak pentsatzen badituzte nodo bakoitzean, [2.11] ekuazioan esan den bezala, [2.41] ekuazioetako multzoa lortuko litzateke.
Sistemarako sarrera aldagaiak, edo modeloaren asaldurak, dira gelaren berokuntza potentzia, kalibrazio-hormaren gainazaleko kanpoko tenperatura, eta ingurune-tenperatura, P, Tc,e y Te, hurrenez hurren. Neurtutako funtzio helburua definitzeko erabiltzen diren aldagaiak gelako barne-airearen tenperatura, Ti, eta itxituraren beroko, QHFS,e, eta kalibrazio-hormaren fluxuak, QHFS,c. Nomenklatura matrizial, zehatza [2.12] ekuazioan emanez, gelako modeloa irudikatzen duen sistema lineala [2.42] eta [2.43] ekuazioetan esandakoa da. Modeloa ebazten da lehen planteatutako parametro-identifikazio erremintak erabiliz, egindako hiru entsegu errutinetarako, PULTSUA, PRBS eta ROLBS. Ondoren, adibide gisa, PRBS ohituraren kasurako lortutako emaitzak erakusten dira, ikus 2.6 Taula.
2.37 Irudia – Zeldaren portaera termikoko irudikapen modeloak
Taulako hiru lehen zutabeetan estima daitekeenez gero, parametroen estudio maila zabala da, hasierako balioa inguratuz. Honela emaitzen baliotasun handiagoa ziurtatzen da, laginaren espazio adierazgarria aztertzerakoan, hortaz lortutako hondar-minimoa, edo probabilitate-maximoa, bilatutako balioada eta ez da lokal minimo edo maximo zehazten ari. Azken hiru zutabeek estimatutako balioen kalitatea ebaluatzea baimentzen duten hiru proba estatistiko jasotzen dituzte. Lehen estatistikaria t-scorea bariantzaren proba bat da. 0,05etatik beherako balioek parametro egokiak efektu baliogabe edo arbuiagarria duela modeloan ekarriko lukete. dF/dPar estatistikaria objektibo funtziotik lortzen da, eta zerotik urrundutako balioak hartzen baditu aurkitutako balioa ez da balio hobeezina, eta hobeezina lokalera lortzen ari da. dPen/dPar estatistikariak tarte zehatzean zuzena bada ebaluatzea baimentzen du, zerotik urrundutako balioek esango lukete parametroaren balio hobeezinagoa maila zehatzetik kanpo egon daitekeela, eta beraz bera handitzea beharrezkoa da. Behin parametroidentifikazio prozesua zuzenki burutu dela egiaztatuta lortutako parametroen balioak analizatzera pasatzen da. H1 eta H4 balioak dagozkie entsegu gelaren gainazaleko barruko konduktantziei, bai kalibrazio-hormarena bai itxiturarena, hurrenez hurren. Kalibrazio-hormaren azalera 7.13 [m2]-ko dela kontuan hartuz, 11.3 [W/m2K]-eko konbekzio koefizientearen balioa lortuko litzateke.
Itxitura kasuran, 53.12 [m2]-ko barruko azalera duenaren, lortutako konbekziokoefizientea 8.6 [W/m2K]-eko izango litzateke. Gainazaleko koefizienteen balio hauek konbekzio naturaletako egoeran sortzen direnak baino handiagoak dira, 7.5 [W/m2K]-eko ordenaren balioak hartzen dituena. Desberdintasun honek espero zuen asaldura mekanikoa haizagailu tangentzialaren bitartez egoterakoan, eta beraren zabaltasuna bat dator potentzia-erreguladore baten bitartez inposatutako bira-abiadura baxuekin. Kalibrazio hormaren azaleraren gaineko konbekzio koefizientearen balio handienak zentzua du ere entseguaren baldintza fisikoei dagokienez. Berogailua eta haizagailua daukan kutxaren aire irteera fokuratuta dago aipaturiko azalerarantz, nahiz eta zentratuena entsegu gelan egon, ibilbidea sarbide-atera bere irekitzerako utziz, entsegu gelako hegoaldera hurbilago dago. H2 eta H3 balioek kalibrazio hormaren transmitantzia definitzen dute, Ucal = 1.038 [W/K]-eko balioa lortuz. Desberdintasun honek ertz-efektuak kontuan hartzen ari direla erakusten du, geroago egiten den estudio partikularra eskatzen dutenak. Transmitantziako erabateko emaitza ebaluatzeaz gain beharrezkoa da bi
parametroek korrelaziorik ez dutela egiaztatzea, oso egoera hau sortzearekin suszeptibilitateduna denez gero. Erabateko transmitantziako balio bera sortzen duten balioetako bikoteetako aukera handia egon daiteke konduktantzia partzialetarako. 2.7 Taulan parametroen arteko autokorrelazio koefizienteak jasotzen dira. H2 eta H3 parametroen kasurako koefizienteak 0.04ko balioa hartzen du, zerotara hurbila, beraz beren arteko ez dago autokorrelaziorik, eta identifikazio-prozesua baliozkoa da. Korrelazio-koefizienteen estudioa modeloaren parametroetako multzo guztirako egin behar da, eta koefiziente altuak dituen kasuek ebaluatu behar da xehetasunarekin. Kalibrazio-hormaren sekzio simetrikoa duenez gero orekadun konduktantzia-banaketa itxarotea posible izango litzateke, eta beraz, H2 y H3 parametroek balio berdin-berdinak aurkeztu behar izango lituzkete, edo gutxienez hurbilekoak haien artean. Ordea, H3 balioak hormaren guztizko erresistentziaren % 89.5 dauka. Konduktantzia berdintasuna modeloan ipini daiteke, baina identifikazio-metodoen ezaugarri berezia da erabateko balioak emaitza hobeak dituela itxuratzen duten parametroak libre uzten badira[3]. Egoera hau aurrerago arreta handiagoarekin analizatzen da. Era berdineko, H5 eta H6 konduktantziek entsegu gelaren itxituraren transmitantzia definitzen dute, Uitx = 5.790 [W/K]-eko balioa emanez. Aurreko kapituluko 2.1.2.1 atalean aipaturiko transmitantziaren estimua egiten da egitura eratzen duten osagai desberdinetako neurtutako eroankortasunak erabiliz, kalkuluaren emaitza Uenv = 5.973 [W/K]-eko balioa lortuz. Beraz, parametroidentifikaziotik lortutako balioa itxarondakoarekin bat dator.
Modeloaren transmitantziak analizatuta, inertzia termikoetatik lortutako balioak ebaluatzera pasatzen da. Ci balioak entsegu gelako barne-airearen inertzia termikoa irudikatzen du, berean aurkitzen dituzten gainerako elementuekin batera, berokuntza-sistema eta haizagailua daukan kutxa bezala, sarbide-atea finkatzen duen egitura, instrumentazioa eta ekipamendu elkartua, etab… Airearen ezaugarri estandarrak hartuz, entsegu gelaren bolumenaren gaitasun termikoak Caire = 0.045 [MJ/K]-eko balioa izango luke, zeini lehen esandako gainerako osagaiak gehitu behar zaion. Beraz, kasu honetan parametro-identifikazio prozesuagatik estimatutako balioa nabarmenki itxarondakotik beherakoa da. Cs,c eta Cs,e balioek entsegu gelako barruko azalera estaltzen duten tiles-en kapazitatea irudikatzen dute. Aipaturiko kapazitatearen hurbileko estimua egin daiteke aluminio-plaken
Parametro-akoplamendu egoera ohiko kasua da identifikazio-prozesuetan. Haiek saihesteko beharrezkoa da entsegu periodo aski zabala edukitzea identifikazioprozesua tarte desberdinetan egin ahal izateko, eta lortutako balioen tinkotasuna horrela ebaluatu ahal izatea. Aplikatutako entsegu errutinak eragina du ere, arrazoi horrengatik PRBS eta ROLBS errutinak garatu ziren. Biei emandako estudioak, PULTSUA entsegua gehituz, parametroen emaitza zehatzagoak lortzeko ahalmen handiagoa edukitzea baimentzen du, aurrerago ikusiko denez gero. Modeloaren parametroekin batera ebaluazio-prozesua handitzen duten beste balio osagarri batzuk analizatu behar dira. Parametro hauek dira: nodo bakoitzeko tenperaturen hasierako balioak, nodoetako tenperaturetako Wiener-en funtzioen batez besteko balioa, sigii, eta banaketa normalaren batez besteko balioa, sjj, entseguan zehar neurtutako asaldura-funtzioetan estimatutako akatsari buruzkoa, ikus 2.8 Taula. Kasu honetan, modeloak estimatutako tenperaturen hasierako balioak esperimentalki neurtutako balioetan doitzen dira. Nodo bakoitzean ebaluatutako kide aleatorioari dagokionez, ez du 0.25ºC balioa gainditzen, 0.18ºCetako balio maximora heltzen den asaldurako funtzioetan estimatutako akatsa bezala, gainazaleko tenperaturaren batezbestekoaren bitartez lortuta. Akatsaren balioa tenperatura-zunden neurri ziurgabetasun azpitik dago, eta bestalde, arrazoizkoa da aipaturiko akats maximoa tiles-en gainazaleko tenperaturaren neurrian gertatzea, parametro hau entseguan neurtzeko konplexuena denez gero. Parametroak analizatu ondoren, modeloaren balidatze prozesua bukatzeko, hondarrei aplikatutako zarata zuriko estudioa egitea beharrezkoa da. Neurtutako aldagaien portaera egoki erreproduzitzen duen modeloak zarata aleatorioko patroia izan behar du hondarretan, neurrien eta kalkulatutako balioen arteko desberdintasunaren bitartez lortutak. Entsegu gelaren barneko tenperaturaren kasuan, Ti, prozesuaren aldagai nagusietako bat, neurtutako balioen eta kalkulatutakoen arteko erkaketa 2.38 Irudian ikus daiteke. Bi bihurguneen arteko desberdintasuna umea delako 2.39 Iruditan tartea xehetasun handiagoarekin erakusten da, aurreko irudian itzal egindako zona batetiko ordezkatua. Ikus daiteke modelo estokastikoa, parametro-identifikazioaren bitartez lortuta, tenperaturaren bilakaera zehaztasun handiarekin iragartzeko gai dela.
2.40 Irudian kalkulatutako hondarrak erakusten dira zarata-portaera estimatzen den, zeroa patroi aleatorioari jarraituz inguratzen duten balioekin. Eta bestalde, aipaturiko hondarren balio absolutua oso berezko tenperatura-zunden neurri ziurgabetasunetik beherakoa da. Hondarrek patroi aleatorioa dutela egiaztatu ahal izateko, neurri-instrumentazioaren zarata zurira berezkoa, autokorrelazioko eta integratutako periodogramako funtzioa ebaluatzen da, erreminta estatistiko libreko aukera|aldaera handiaren artean. ak atzerapenarekiko autokorrelazioko funtzioaren koefizienteek, [2.44] ekuazioan bezala kalkulatutak, k denbora periodoak behaketen arteko korrelazioa kuantifikatzea bananduta baimentzen dute. ak koefizienteen balio positiboek ekartzen dute rt hondarreko balio positiboak zeinu beraren balio ondorengotza sortzen duela. ak koefizienteen analisiak zikloak eta hondarretako joerak antzematea baimentzen du, erlazio ez linealak, edo modeloan sartu ez diren aldagai nabarmeneko omisioa.
2.41 Irudian autokorrelazio analisia Ti hondarretarako erakusten da 5 modeloan. a0 koefizientea, balio unitatea beti hartzen duena, alde batera uzten da, eta 50h-eko balio maximoraino ebaluatzen da. Ikus daiteke ak koefizienteek balio txikiak hartzen dituztela bizkor, eta balio baliogabearen inguruan aldizkatzen dira patroi
zehatzik gabe. Emaitza honek dio modeloa zuzenki irudikatzen ari dela gelaren portaera.
Konfiantza estatistikoko ak koefizienteen marjina kolore gorriko bi lerroren bitartez erakusten da. Muga hauek definitzeko aipaturiko koefizienteen erabakiko akats estandarra erabiltzen da. Kontuan hartzen bada ak koefizienteak zero balioa hartu behar duela k bezalako eta goiko atzerapenetarako akats estandarra zehatz daiteke ekuazioa [2.45] dioen bezala.
Serieko maiztasunetako bakoitzeko parte-hartzea [2.49] ekuazioaren bitartez kalkulatzen da. Balio hau igotzen da Fourier-en maiztasunen osagai guztien batuketa bere batezbestekoari buruz hondarren desbideratze kuadratikoen batuketa bezalakoa izateko moduan. Honela, egiaz, egiten ari dena maiztasunen retraso ACF 0 10 20 30 40 50 -0,6 -0,4 -0,2 0 0,2 0,4 0,6 atzerapena
bariantza analisi bat da. Osagai irudikapen honetara periodograma izena ematen dio.
Gainera unitatera normalizatzen bada, osagai bakoitza osagaietako erabateko batuketaz zatituz, integratutako periodograma lortzen da. 2.42 Irudian erakusten da 5 modeloaren ebaluatzen ari den hondar estudiorako lortutako emaitza. Denbora-seriea aleatorioa bada soilik maiztasun bakoitzerako metatutako zabaltasun erlatiboek zuzen diagonala eratuko lukete. Konfiantza estatistikoa kalkulatzeko, kasu honetan, Kolmogorov-Smirnov-en konfiantza tarteak erabiltzen dira, lerro gorrien bitartez grafikoan erakusten direna, hurrenez hurren % 95en eta % 99ren, barruko eta kanpoko, ziurtasunerako. 5 modeloaren periodograman desbideratze nabariak estimatzen dira, honek autokorrelazio presentzia dio, baina konfiantza-bandak ez gainditzerakoan aipaturiko korrelazioak ahulak dira, eta mespretxatu daitezke. Hondar-autokorrelazioko, eta integratutako periodogramaren grafikoetako ikusi ahal izan denez gero, lortutako 5 modeloak gelako Ti portaera egoki erreproduzitzen du, modulu txikiko eta izaera aleatorioko hondar patroia emanez.
Estudio hau era berdineko egin behar da modeloan erabilitako funtzio helburuetako multzorako. Ondoren analisia gelaren estudioan planteatutako modeloetarako garatzen da. 2.9 Taulan identifikazio estudioaren bitartez lortutako gelaren parametroen emaitza osoak jasotzen dira. Itzaleztatzean PRBS errutinaren bitartez lortutako balioak balioak erakusten dira xehetasun gehiagorekin analizatzen diren. Estudio osoa A Eranskinean jasotzen da. Planteatutako lehen modeloak garrantzi handia du, hartan nodo bakarrekin gela irudikatzen denez gero, entsegu gelaren aire tenperaturara lotuta eta kapazitate termiko elkartuarekin. Jada esan denez gero, gelaren diseinua modelo sinple hau lortzeko orientatuta dago. Hartarako entsegu gelaren itxitura arina da eta isolamendu askorekin. Zubi termikoetan mugatutako efektua aurkezten dute, eta bere portaera zuzenki bereizita eta neurtuta dago entseguan zehar. Gainean, barruko giroaren baldintzak oso homogeneoak dira entsegu gelaren bolumen guztian. Eta beroan trukean parte duten gainerako osagaiak, infiltrazioak, sentsoreen seinaleetako transmisio kableetan zeharreko eramatea, eta ez kontuan hartutako beste efektuak, arbuiagarriak da neurtutako fluxuen kontra. Horregatik, entsegu gelaren portaera termikoa irudikatu behar izango litzateke aireko barruko tenperaturarekin, entsegu potentzia sartzen deneko, lotutako nodo bakarraren bitartez.
2.43 Irudian ikus daitekeenez gero ezaugarri hauek egiaztatzen dira. 1 modeloan lortutako hondarrak tenperatura-zunden berezko erabakitik beherakoak dira. Zarata zuriko patroi perfektua ez da lortzen, baina autokorrelazio-koefizienteek balio txikiak hartzen dituzte, konfiantza estatistikoko mugen hurbilekoak, eta integratutako periodograma onarpen banden artean aurkitzen da bere gehiengo handian. Desbideratzea maiztasun baxuetan ikusten da, baina zabaltasun txikiko eta arbuiagarri har daiteke. Entsegu gelaren kapazitate termikorako lortutako balioak analizatuz, aipaturiko balioak bakarrik barruko girorako itxarondako gaitasun termikoa gainditzen duela ikus daiteke. Tiles-etako azaleraren tenperatura oso airekora hurbil dago itxitura oso isolatzailea eta trukatutako berofluxuak txikiak direlagatik, entsegu gelaren tiles-en inertzia termikoa airera berezkoari gehitzen zaion portaera baliokidea eragiten duena. Tiles-etarako estimatutako kapazitate termiko balioa Ctiles = 0,650 [MJ/K]-eko da, aluminioaren ezaugarria estandarrak kontuan hartuz, eta modeloan lortutako emaitza horretako ordena da. Horregatik 1 modeloan entsegu gela barne-aireak eta tiles-etako ‐0,2 ‐0,1 0,0 0,1 0,2 0 25 50 75 100 125 150 175 200 225 250 Hondarrak [°C] denbora [h] Res Ti Hon Tb ACF 0 10 20 30 40 50 retraso -0,6 -0,4 -0,2 0 0,2 0,4 0,6 frequencia 0 0,1 0,2 0,3 0,4 0,5 0 0,2 0,4 0,6 0,8 1 atzerapena frekuentzia
eratutako multzoa bezala irudikatzen da. Tiles-en seinalearen zuzenketa koefizienteak energia-integrazio metodoaren bitartez kalibrazio prozesuan lortutako balioaren antza du ere. 1 modeloa oinarria da atzeko osagaietako estudiorako, 3 modeloaren kasua denez gero ere, lehen pausoa erabiltzen dena kalibrazio hormaren estudiorako. 2 modeloa, gelaren analisiko hurrengo pauso bezala planteatuta, oso sinplifikatutako modelo bat da, itxitura guztia kanpoko tenperaturara menderatuta dagoela kontuan hartzen duenez gero, Te, iparraldea tenperatura garaiagoak dituen zerbitzu gelako giroa kontaktuz dagoenean, eta hegoaldeak eguzki-erradiazioa bere azaleraren gainean jasotzen du. Baina alboko azaleretan, paretetan, estalkian eta zoruan zehar trukatutako bero fluxua, tiles-ek neurtutako fluxuko ehuneko altua irudikatzen duten bezala, entsegu gelaren itxituraren ezaugarri termikoak ebaluatzen hasteko baliozko hurbilketa da. Gainera, bere erraztasunagatik, oinarri bezala balio du identifikazio prozesuko hurrengo modeloen parametroetako bilaketa tarteak definitzeko. 2.44 Irudian modelo honetako hondarren analisiaren emaitzak erakusten dira. Nahiz eta aipaturiko hondarren batezbestekoa neurri-ziurgabetasunetik beherakoa da bai giro-tenperaturan, Ti, bai bero-fluxuan , Qhfs, piko puntualak produzitzen dira. Desbideratze hauek sortzen dira modeloak desfasea aurkezten duelako berogailuko abio uneetan. Aspektu honek modeloaren erraztasuna berresten du.
Itxituraren transmitantziako eta kapazitate termikoko lortutako balioei dagokienez, ikus 2.9 Taula, Kapitulu 1ean kalkulatutakoekin konparatzen badira lortzen da emaitzak oso hurbilekoak direla. Gainera, modelo honen bitartez gainazaleko barruko konbekzioko koefizientearen lehen estimua lor daiteke. Barruko giroari eta tiles-etako azalerari buruzko kapazitateko banaketa identifikazio-prozesuaren bitartez lortu diren ebaluatzeko puntu garrantzitsu bat da PRBS errutinean. Nahiz eta bi kapazitatearen batuketa gainerako ohituretarako lortutakoa izan bere banaketa ez da egokia. Hau parametro-identifikazio metodoetan gertatu ohi den egoera da, horregatik beharrezkoa da asaldura aldagarriak maiztasun-aukera egokiarekin erabiltzea, osagai bakoitzaren ezaugarri termikoak eraginkorki banandu ahal izateko. Hau da ROLBS-a entsegu hobe bezala errutinaren garapenaren arrazoia da. Jada 3 modeloak osagai estudioa planteatzen du, kalibrazio-harresiaren kasu honetan, geroago beste EGUZKI zeldarekiko fatxadaren edozein mota entseatzeko erabiliko den metodologiaren aplikazioaren bitartez. Lehen pauso honetan, kalibrazio hormaren modelo erraza planteatzen da, irudikatuta bakarrik bi transmitantziagatik eta kapazitate termikoagatik, lehen ordenako modeloa. 2.45 Irudian objektibo funtzioen hondar analisia erakusten da. Ikus daiteke lortutako modeloak entsegu gelaren barruko tenperaturaren bilakaera erreproduzitzen duela egoki, Ti. Kalibrazio hormaren gainazaleko tenperaturaren, Ts, eta tiles-ek neurtutako fluxuaren, Qhfs, kasuan modeloak baliozko korrelazio-koefizientek aurkesten ditu, baina integratutako periodograman hondarrak zarata zuriarekin ez datoz bat ikusten da. Emaitza hau ondorio da ertz-efektuak modeloan ez direla kontuan hartu, eta dimentsio bakarrekoa bezala neurtutako fluxu guztia planteatzeagatik orduan. Hurrengo atalean kalibrazio hormaren estudioa xehetasun gehiagorekin analizatzen da, modelo egokia lortu arte. Baina lehen pauso bezala, modelo honek ertz-efektuaren lehen balioespena lortzea baimentzen du. 4 modeloan aurrekoaren analisia erreproduzitzen da, baina orain estudioa entsegu gelaren itxituraren karakterizazioan erdiratuz. Kasu honetan, itxituraren portaera homogeneoagoa denez gero, erabili den modelo sinplea aldagai helburuetan hobeto doitzen da, ikus 2.45 Irudia. Hondarren modulua, bai tenperaturarako bai bero-fluxurako, txikia da, eta autokorrelazio-koefizienteek balio txikiak hartzen dituzte ere. Integratutako periodograman bi maiztasuneko efektua estimatzen da, 0.1eko eta 0.2ko tartean, baina zabaltasun txikiagoarekin aurreko modeloarengan baino.
2.50 Irudia – 6 modeloaren hondar analisia PRBS errutinean 2.48 Irudia, 2.49 Irudia eta 2.50 Irudian jasotako hondar-analisian ikus daitekeenez gero modelo honek portaera hobea du aurreko modeloei konparatuz. Kasu honetan, aldagaiak zarata zurirako portaeraren desbideratze handiagoarekin tenperatura eta itxitura perimetralaren fluxua dira, Ts,l eta Qhfs,l, hurrenez hurren. Konfigurazio eraikitzaile desberdinak eta gainazaleko konbekzio-koefizienteetako aldaketak, modeloaren portaera txarrago hau azalduko lukete. Baina oro har, EGUZKI zeldaren portaera termikoaren irudikapeneko modelo egokia bezala onar daiteke. Gainera, kontuan hartu behar da, atal honetan gelaren ezaugarri termikoen tamaina ordena lortzea bilatzen ari dela, tiles-taldeek egiten duten bero fluxuaren neurri zuzena egiaztatzea, eta azkenik, 2.2.4 atalaren kalibrazio prozesuaren emaitzak egiaztatzea ere.
Parametro-identifikazio estudioak egiteko momentuan bi alderdi garrantzitsu kontuan hartu behar dira. Lehena errealitate fisikora ados erantzuten duen modeloa aurkitzea da. Bigarrena konplexutasuna datuetako informazio inplizituko mailarekiko konkordantzian egon dadin modeloa aurkitzea da. Arrazoi hauengatik, modelo egokia definitzeko, estudioa konplexutasuneko maila hazkorraz egin behar da. Entsegu gelaren estudiorako 6 modeloak baldintza hauek betetzen dituela iritz daiteke, behin hondarren eta zarata zuri-erantzunera bere egokitzearen bilakaera analizatuta. Beraz, modelo konplexuagoko analisia ez da egiten eta lortutako emaitzak ikastera pasatzen da. 2.10 Taulan gelaren parametro termiko desberdinetarako estimatutako balioak jasotzen dira orokorrean, eta entsegu gelako bereziki, modelo desberdinetarako egindako estudioetako multzoaren analisi estatistikotik lortutak. Analisia kapazitate termikoengatik hasiz, entsegu gelako barne-airerako balio txikia lortzen da, Ci = 0,026 [MJ/K], airebolumenaren berezko kapazitaterako itxarondakotik beherakoa, haren barruan kokatuta dauden gainerako osagaiekin batera. Hau ondorio da, balio nahiko txikia modeloaren gainerako kapazitateei buruz izaterakoan, bere identifikazioak konplexutasun handiagoa duela, eta agian balio errealeko zati bat modeloko beste parte batzuen kapazitatetan bertako dadin. Tiles-etarako Cs = 0,724 [MJ/K]-eko balioa lortzen da, emaitza itxarondakoaren araberako dago, jada bezala baino lehenago ebaluatu da. Emaitza honek kalibrazio-hormaren azalera egiaztatu behar ‐10 ‐5 0 5 10 0 25 50 75 100 125 150 175 200 225 250 Hondarrak [W] denbora [h] Res Qhfs,n Hon Qhfs_ip ACF 0 10 20 30 40 50 retraso -0,6 -0,4 -0,2 0 0,2 0,4 0,6 0 0,1 0,2 0,3 0,4 0,5 frecuencia 0 0,2 0,4 0,6 0,8 1 atzerapena frekuentzia
du itxituraren azalerarako gehiago lortutako kapazitateen batuketarekin. Batuketa hau Cs,e + Cs,c = 0,714 [MJ/K] da, % 1,5 bakarrik bereizten dela, eta beraz emaitza koherentea dela iritz daiteke. Azaleratik kapazitate-banaketa egin daitekeen beste analisi bat da, tiles-etako erabateko azalera Stiles = 66,77 [m2] dela, eta kalibrazio hormak % 10,58 irudikatzen duela kontuan hartuz, itxarondako kapazitatea (Cs,c)* = 0,075 [MJ/K]-eko izango litzateke eta itxiturarako (Cs,e)* = 0,638 [MJ/K]. Balio hauek identifikazio-prozesuaren emaitzekin konparatuz, desbideratzea % -17tako da itxiturarako, baina kalibrazio-hormaren azaleraren kapazitaterako desbideratzea oso goikoa da, % 55,1etako. Dena dela, emaitza hauek baliozko har daitezke, kalibrazio-entseguan tiles-en gainazaleko tenperaturaren neurketa konplexutasun handia duenez gero. Azalera-tenperatura hau oso airekora hurbil dago, itxituraren isolatzeko graduagatik, identifikazio-prozesua hein handi batean zailtzen duena.
balioa
2.8 Taula – Emaitzak eta ziurgabetasuna EGUZKI zeldaren parametro nagusietarako identifikazio prozesuaren kalkuluan
da, eta zururako cn,zorua = 0,7 [W/m2K] da. Balio hauek osagai bakoitzeko azaleraren arabera haztatzen badira, cn = 2,2 [W/m2K]-eko batezbestekoa bero transmisio koefizientea lortzen da. Entsegu gelarako lortutako emaitza gehiagoko ordenako hiru aldiko da konbekzio naturala baino. Hau bat dator entsegu gelaren barnearen baldintzekin, haizagailu tangentzialak behartutako konbekzioa produzitzen duen mugimendua sortzen dueneko. Eta asaldura honek ez luke oso garaia behar izango haizagailuaren potentzia minimora txikiagotutako dagoelako. Behin gainazaleko transmitantziaren erabateko emaitza baliozkotuta, itxituraren eta kalibrazio hormaren azalerarako lortutako transmitantzietako batuketak emaitza baliokidea ematen duela egiaztatzea beste kontraste bat da. Kasu honetan aipaturiko batuketa Hi,e + Hi,c = 421,3 [W/K]-eko da, erabateko emaitzaren % 7 bakarrik bereizten dela. Osagai bakoitzaren balioek konbekzio-koefizientea kalibrazio hormaren azalerarako i,c = 9,9 [W/m2K]-eko ematen dute, eta i,e = 5,9 [W/m2K]eko gainerako itxiturarako. Emaitza hauek entsegu gelaren baldintza fisiko errealekiko konkordantzia gordetzen dute ere, haizagailuaren kokapenagatik kalibrazio hormaren barruko azaleraren gainean koefiziente handiagoak espero zen. Koefizienteak gainerako itxiturarako txikiagoa izan behar du eta koefiziente osorako lortutako emaitzara hurbildu, egiazta daitekeenez gero. Behin gainazaleko koefizienteak analizatuta pareten konduktantzien emaitzak ikuskatzera pasatzen da. 1 Kapituluan He = 5,973 [W/K]-eko itxituraren transmitantziarako estimatutako balioa lortzen da, ertz-efektuak normalizatutako analisi estatikoaren bitartez kontuan hartuz. Identifikazio prozesuan, lortutako emaitza oso hurbilekoa da, % 10,5en desbideratzearekin, kalkulu balioa egin dela ertz-efektuen sinplifikazioaren bitartez kontuan hartuz, emaitza ona dela iritz daitekeen. Kalibrazio hormarako, bere transmitantzia estimatzen bada osatzen duten materialen ezaugarrien arabera, itxarondako balioa Hc = 0,570 [W/K]-eko izango litzateke. Lortutako balioa goiko % 72,1 da. Emaitza hau da muntaketa-sistemagatiko laginen karakterizazioan sortzen diren ertz efektuen lehen adierazle bat.
Emaitza analisia bukatzeko, fluxuen irekitzeak ebaluatzeagatik geratzen da. Kalibrazio entseguan zuzenketa-faktorea fc,t = 1,069-ko tiles-etarako lortzen da, entsegu desberdinetan zehar trukatutako energiako integratutako batuketaren bitartez, 3.3.4 atalean ikus daitekeenez gero. Identifikazio-modeloen bitartez lortutako balioa Aguztia = 1,054-ko da, beraz emaitzak bat datos. Irekitzeak deskonposatzen badira itxituraren tiles-ek neurtutako fluxuari buruzkoetan eta kalibrazio hormaren azaleran jarritako tiles-ek neurtutako fluxuan, efekturik handiena azken hauetan gertatzen dela ikusten da. Itxituran Ae = 1,022-eko da, ertzefektuei aplikatutako zuzenketek egoki trukatutako fluxua neurtzea baimentzen dutela dioena, doikuntza txikia tiles-ek ez neurtutako azaleragatik behar izanez. Zuzenketa hau kalibrazio hormaren kasuan handiagoa da, Ac = 1,141-eko balioarekin, baina PASLINK prozeduretan esandako zuzenketa maximo bezala onartutako % 20 barruan.
Kalibrazio prozesu guztia eta modelo analisia bukatuz, bi konklusio garrantzitsu nabarmentzea posible da. Lehena da itxitura zeharkatzen duen bero fluxuaren neurria egokitzen da, hortaz bai ertz-efektuen karakterizazio metodoa bai kalibrazio prozesua baliozkoak dira. Hau egiaztatzea funtsezkoa da, probetak entsegu desberdinetan trukatuko dituzten bero fluxuaren neurrirako oinarria denez gero. Gelako modeloaren xehetasuna handitzerakoan doikuntza hobea lortzen da, estimatutako ezaugarri termikoko balio osoak mantenduz. Emaitza honek tiles-sistema osatzen duten taldeetako bakoitzeko portaera zuzena egiaztatzea baimentzen du. Bigarren konklusioa da entsegu konplexutasunaren eta laginen portaeraren errealitatea estudioaren azpian analizatzeko ahalmena arteko konpromisoa betetzen dituela. Nahiz eta 6 modeloak, konplexuenak,
gelaren portaera termikoa egoki erreproduzitzen du, 1 modeloak, sinpleenak, emaitza egokia helburu bererako sortzen du, entseguen konplexutasuna maximoan txikiagotuz, hortaz parametro-identifikazio sistemen potentzialtasun guztia laginaren karakterizazioan zentratzen da. Hau PASLINK zeldaren diseinuaren objektibo nagusia da, eta EGUZKI zeldaren puntuan jartzerena ere, eta egindako kalibrazio |estudioaren bitartez egiaztatzen da. Emaitza analisian desbideratzerik handienak ezaugarri termikoetarako itxarondako balioen eta modeloez estimatutako balioen artean, laginaren karakterizazioan gertatzen direla ikus daiteke. Hau kalibrazio hormaren irudikapenerako planteatutako modeloaren sinpletasunaren ondorio da. Lehen ordenako modeloa kasu guztietan erabili da, nahiz eta probetan ematen den ertzeko efektua erreproduzitu ahal izateko modelo hau gutxiegia izan. Arrazoi horrengatik beharrezkoa da hurrengo atalean zehazten den estudio zabalagoa egitea, gelaren kalibrazio prozesua bukatzeari begira.
I SIC editatutako dokumentazioan[9], Nygaard-ek eta Madsen-ek baliotasuna kontzentratutako parametro modeloaren hurbilketan zehazteko era erraza planteatzen dute, eta modeloaren gutxienez beharrezko ordena horrela kalkulatu ahal izatea. Material homogeneoaren kasu orokorraren, eta efektu ez linealik gabe abiatuz, zubi termikoak bezala, ertz-efektuak, etab..., eramateagatik bero transmisioak [2.50] ekuazioari jarraitzen dio, non T(x,t) tenperatura t unean eta x sakontasunera den, eta materialaren difusibitatea da. Ekuazio diferentzial partzial, lineal, eta denboran inbariantea da, dimentsio infinituko estatu bektorea ekartzen duena.
Non G1(s) barruko fluxuaren eta barruko tenperaturaren arteko transferentzia funtzioa da, eta G2(s) kanpoko tenperaturaren eta barruko tenperaturaren arteko transferentzia funtzioia da, eta [2.55] balioak hartzen dute.
Erresistentzia eta kapazitate termikoko parametroetako sarrerak, R eta C, baimentzen du [2.50] ekuazioaren erantzun dinamikoa erabaki errazeko ekuazio diferentzial arruntek osatutako N ordenako sistema linealaren bitartez hurbiltzea. Konbekzioko eta erradiazioko osagaiek lortutako eramate ekuazioari gehitzen badiote [2.11] adierazpenaren modeloa lortzen da, eta lehen esan denez gero, izena eman ohi diola kontzentratutako parametro modeloari. Eramate prozesura itzuliz, hurbileko modeloak modelo errealarekin bat egingo luke noiz N . Baina aplikazio errealetan, eta modeloaren ordenaren muga parametro-identifikazio metodoak erabiliko orduan kontuan hartuz, baldin eta probetaren portaera irudikatzen badu egoki, ordena posible txikienarekin lan egitea beharrezkoa da. Hormaren ezaugarri dinamikoak zehatz datoz [2.50] ekuazioaren poloen eta zeroen bitartez, eta haiek kalkulatzeko era bat Sinh(x) eta Cosh(x) funtzioen produktuetako seriezko garapena erabiltzea da, ikus [2.56] ekuazioa.
Garapen hauek barruko fluxuaren transferentzia funtzioan ordezkatuz, G1(s), [2.55] ekuazioa, [2.57] ekuazioak lortzen dira poloetarako eta zeroetarako.
Hurbilketa honek modeloaren ordenaren, N, goiko muga-balioa kalkulatzea baimentzen du, menderatuta dagoen asaldura-maiztasunen arabera. Kasu errealetarako, tenperaturako eta fluxurako neurtutako aldagaietako zaratako osagaia dagoenetarako, sistemaren portaera irudikatzeko beharrezko modeloaren ordena estimatutakotik beherakoa da. Kalibrazio hormak konfigurazio oso sinple eta homogeneoa dauka, EPS-nukleoak eta bi kanpoko itxierako kontratxapatu zur plakak eratuta. Honek erresistentziako eta kapazitate termikoko balioak estimatu ahal ditzala egoki baimentzen du. 2 Kapituluan esaten diren materialen ezaugarri termikoen datuak erabiliz, modeloaren ordenak 2 ≤ N ≤ 12 izan behar du lortzen da. Beheko balioa T = 24 [h]-ko periodoa erabiltzerakoan lortzen da, kanpoko asaldurei dagokiela, eta goiko balioa, T = 0.5 [h]-ko periodo bat erabiltzerakoan lortzen da, ROLBS errutina konfiguratzen den tarte oinarriari dagokiola, maiztasun errutina altuagoa dela.
Kontuan hartu behar da modeloaren ordenak eragin handia duela parametroidentifikazio metodoak erabiltzeko orduan, jada bezala esan da. Ordena garaiko modeloek aipaturiko identifikazioa zailtzen dute. Beraz, beharrezkoa da laginaren portaera irudikatzeko modeloaren ahalmenaren arteko konpromisora iristea, eta bestalde, kopuruarekin ahalik eta txikiena identifikatzeko parametro gisa lan egin ahal izatea, emaitza fidagarri eta egingarriak lortzea baimen dezana. Arrazoi honengatik, horma osoaren zuzeneko analisiaren aurreko fase bezala, estudioa egiten da ordena hazkorreko probetako zona zentraleko modeloak konparatuz, non fluxua dimentsio bakarrekoa den eta tiles-taldeetako CH5-ak erregistratuta dagoen. Modeloak planteatzen dira sarrera bezala gainazaleko tenperaturak erabiliz, eta tiles-en fluxua objetibo funtzioa bezala, ikus 2.52 Irudia. 2.11 Taulan ROLBS errutinaren analisitik lortutako identifikazio-prozesuaren emaitzak jasotzen dira, entsegu zorrotzagoko errutina denez gero, eta modeloaren ordena hazkorraren arabera.
Modelo desberdinen emaitza guztiak A Eranskinean jasotzen dira. 2.53 Irudian transmitantzia eta kapazitate termikoa kalkulatutakoetako bilakaera era grafikoan erakusten da, bataz besteko balioarekin eta emaitza multzoaren desbideratze estandarrari buruzko ziurgabetasun-tarteekin batera.
Nahiz eta lehen eta bigarren ordenako eredu matematikoek arrazoizko emaitzak eman, soilik hirugarren ordenako ereduak erabiliz lor daiteke akatsa %3ko baino txikiagoa izatea. Hondarrak aztertzen badira, halaber, hirugarren ordenako eredua erabiliz lortzen da zarata zuriaren. 2.53 Irudian, ereduari ROLBS-a errutina aplikatzen zaion kasuan lortutako emaitzak erakusten dira. Helburua ahalik bezain eredu sinpleena lortzea denez, hirugarren ordenako eredua aukeratzen da. Kalibrazio hormako zona zentrala aztertu ondoren, hurrengo pausua hertzefektuen garrantzia erlatiboa kuantifikatzea da. Horretarako, ertzeko tile-taldeetan zeharreko fluxuen arteko batuketa erabiltzen da, hau da, CH1 kanaletik CH4 kanalera. 2.54 Irudian, ertzen zonak aztertzeko erabilitako ereduaren emaitzak erakusten dira. Nahiz eta probeta eusten duen egituraren aurremarko isolatzailea modu desberdinean eraikia izan behekaldeko zonaldean, eta alboetako fluxuen balio baxuagoa izan goikaldeko eta behekaldekoarekin alderatuz, ikus 2.2.2 atala, eredua potaera bere osotasunean onargarria da. Hondarrak, balio txikia dute magnitutea kontutan izanik, eta autokorrelazioko eta periodogramako balioek erakusten duten portaera zarata zuriari dagokionaren oso antzekoa da. 2.12 Taulan ikus daitezke transmitantzia eta bero-ahalmenari dagozkion balioak ertzetarako, errutina entseguak aztertu ondoren. 2.13 Taulan kalibrazio hormari dagozkion ezaugarri propietate termikoen balio totalak ematen dira. Bero-transmitantziaren eta bero-ahalmenaren balioak ertz-efektuak kontutan izanik Hc = 0,811 [W/K] eta Cc = 0,347 [MJ/K] dira. Balio hauek, kalibrazio-hormako lehen ordenako ereduarekin lortutako balioekin bat datoz, ikus 2.8 Taula, non Hc = 0,980 ± 0,086 [W/K] eta Cc = 0,309 ± 0,066 [MJ/K] diren. Emaitzen arteko desberdintasunak, alde batetik ereduaren ordenaren aukeraketatik datoz, eta bestalde, eta neurri handiagoan, ertz-efektuen azterketaren egokitasunetik. Beraz, efektu hau entseguak erabiliz bereiztea funtsezkoa da laginen propietate termikoen emaitza onak lortu ahal izateko.
2.13 Taulan aurkeztutako emaitzak berriro ere errepasatzen badira, ertz-zonako transmitantzia zona zentralekoa baino %52 handiagoa da, zona zentralean fluxuak dimentsio bakarreko portaera duelarik. Ertz efektuek pisu adierazgarria dute laginaren portaeran. Zubi termikoen efektuen garrantzia, laginaren isolamendua handituz handitzen da. Entsegatutako laginaren isolamendua 40 [cm] denez, balio hau eragin tartearen goi mugari dagokio. Kontuan hartu behar da, entsegu konbentzionalak egiten direnean ertz efektuei buruz ez dela informaziorik jasotzen kalibrazio hormaren kasuan bezala. Eta beraz, entsegu metodologian, probetak trukatzen dituen fluxuak ondorioztatu behar dira entsegu gelaren barruko baldintzen neurriaren bidez, sartutako potentziarekin eta itxituragatik ihes egiten duen fluxuarekin batera. Arrazoi honengatik, beharrezkoa da estudio modeloak probetak egoki lehenik neurtutako aldagaiekin bereizteko gai izatea. 2.1.3 atalean ertz-efektuaren kalkuluko hurbileko metodoa erakutsi da. [2.9] eta [2.10] ekuazioak erabiliz ertz-efektuaren koefiziente lineala kalkulatzen da, . Kalibrazio hormarako 2.15 Taulan esandako emaitzak lortzen dira. Ertz-koefizientetik lortutako bataz besteko balioa = 0,023 ± 0,001 [W/mK]-eko da. Balio hau
erabilgarria da aipaturiko efektuak estimatzeko, lehen esan den bezala, baina ez daukan PASLINK entseguak behar duen beharrezko zehaztasunik. Parametroidentifikazio erreminten potentzialtasuna aprobetxa daiteke ertz-efektuak era egokiagoan kuantifikatzeko. 2.56 Irudian entsegu baldintza konbentzionalak kalibrazio hormarako irudikatzen diren modeloa erakusten da.
Modelo honetan sarrerak diren aldagaiak: berokuntza potentzia, itxituraren tilesen fluxua, kanpoko tenperatura, eta azalera bertikalaren gaineko eguzkierradiazioa, [P, QHFS,e, Te,, Gv]. Eta modeloaren helburuak diren aldagaiak: barne aire tenperatura, itxituraren azalera temperatura, eta kalibrazio horamren gainazaleko barruko eta kanpoko tenperaturak, [Ti, Tse, Ts,c, Tc,e]. ROLBS errutinarekin adibide bezala jarraituz, 2.57 Irudian eta 2.58 Irudian sarrera-aldagaiak erakusten dira, eta helburu-funtzioak, hurrenez hurren. Kalibrazio hormaren analisirako, gelara berezko parametroen balioak libre uzten dira eta gero kalibrazio prozesutik lortutakoekin konparatzen dira. Honela identifikazio-erreminten doikuntza prozesua ikasitako ezaugarriak zehazteko hobetzen da. Bestalde, hau da gainerako EGUZKI zeldaren bitartez lagin karakterizazio entseguak erabiltzen den metodologia. Honela kalibrazio hormaren estudioaren emaitzek garatutako entsegu prozesu guztia egiaztatzea baimentzen dute. 2.59 Irudian gainazaleko tenperaturen hondarren ebaluazioa erakusten da. Gainazaleko barruko tenperaturarako, Tsc, lortutako hondarrek zarata zuri-patroia daukate, modeloaren eta entseguan zehar neurtutako datuen artean desbideratze oso txikiarekin. Gainazaleko kanpoko tenperaturarako, Tce, hondarrek autokorrelazioko patroi argia daukate, analisi zehatzagoa eskatzen duela. Hondar-grafikoan portaera periodikoa garbi ikus daiteke. Autokorrelazio diagramak egiaztatzen du, 20 [h]-ko ordenaren aldizkakotasuneko kide nagusia antzematen den, eta 10 [h]-ko hurbileko aldizkakotasunarekiko beste txikiago bat. Autokorrelaziokoefizienteetako zeinua beste adierazle bat da. Balioak positibo edo negatiboak dira mailakako eran, baina txandaketarik gabe. Honek dio modeloak gainazaleko tenperatura gainestimatzen edo gutxiesten duela era errekurtsiboan. Osagai hauek integratutako periodograman ikus daitezke ere, argi desbideratzen dena diagonaleko, behe-maiztasunetako osagai handiagoez. 2.60 Irudian modeloak kalkulatutako aurrean neurtutako tenperatura konparaziozko eran erakusten da. Modeloa neurtutako datuen balio maximoetara ez dela heltzen ikus daiteke, eta balio altuagoak iragartzen ditu tenperatura minimoko periodoetan.
zund lortze 1ºC-a eta g eta g datu diren bitar konp dela zeha
2.61 Irudia – ROLBS errutinarako aireztatutako giro-tenperaturaren eta kalibrazio hormaren gainazaleko kanpoko tenperaturaren bilakaera
Zunden gainberotze efektua trata daiteke azalerako tenperatura errealak egoki estutzea baimentzen duten modelo egokiez, baina oraingoz lan honen garrantzitik irteten direna. Uhin luze-trukeari dagokionez, neur daiteke zehaztasun pirgeometro bat erabiliz, lagineko azaleratik galdutako bero fluxua neurtzea baimen dezana, eta hura modeloaren analisian gehiago osagaia bezala sartzea. Planteatutako alderdiengatik, arreta bereziak gainazaleko kanpoko tenperaturaren doikuntzetarako prest egon behar da, bere konplexutasunagatik. Doikuntzaren baliotasuna ebaluatzeko era bat gainazaleko tenperaturak eraginda zuzenki dauden parametroak analizatzea da. Parametro hauek dira: eguzkiirekitzea, AGv, eta kanpoko giroarekiko bero truke koefizientea, He.
Parametro identifikazio estudioan ROLBS errutinarako AGv = 0,298-ko eguzkiirekitze balioa lortzen da. Emaitza hau koherentea da kalibrazio hormaren kanpoko azalera kolore zuriko margotuta dagoela kontuan hartuz, eta erreferentzien arabera[405], tonalitate honekin azalerek uhin-luzeretan motza absortibitate 0,2 < < 0,5-en artean aurkezten dute, zuri garbitik kolore argietara doazen tonalitateetarako. Kanpoko giroarekiko bero truke koefizientearen kasuan, He = 21,098 [W/m2K]-eko balioa lortzen da. Emaitza hau ebaluatzeko eraikuntzako gainazaleko kanpoko erresistentziaren kalkulurako normalizatutako modeloa hartzen du erreferentzia bezala[19], ikus [2.59] ekuazioa. Non Tm azaleraren eta bere ingurunearen tenperatura batez bestekoa den. Modelo sinple honetan konbekziokoefizientea airearen abiaduraren arabera zehazten da, eta erradiazio-koefizientea [2.60] hurbilketaren bitartez lortzen da, zeinek e < 0,02%-tatik beherako akatsa laneko ingurune-tenperatura mailarako egiten duen.
Entsegu periodorako erregistratutako haize-abiadura batezbestekoa de a = 2,6 [m/s]-ko da, eta erradiazio-tenperatura batezbestekoa Tm = 282,7 [K]-eko da. = 0,3-ko azaleraren emisibitatea hartuz, eguzki-irekitzetik lortutako balioen arabera, kanpoko beroko transferentzia koefizienterako He 16 [W/m2K]-eko estimua lortzen da, beraz modeloan lortutako balioak arrazoizkoak dira. Behin balioak berez gainazaleko tenperaturak eragindako parametroetako ebaluatuta, oso aspektu garrantzitsua bien arteko korrelazioa ebaluatzea da, bi parametro erabat elkartu direnez gero. Modeloarengan lortutako korrelazio-koefizientea ܥܱܴுିಸೡ= 0,194 da, unitatetik urrunduta, lortutako balioen arteko interrelazioa ez dagoenak, modeloa baliozko hartzen den. Kalibrazio-harresi modeloaren ebaluazioan lortutako emaitzak, entseguetan erabilitako ohituretako multzorako, emaitzak baliozkoak bezala hartzea baimentzen du, nahiz eta lehen esandako mugak kontuan hartuz. 2.13 Taulan lortutako azkeneko balioak erakusten dira.
Estudio hau azkeneko pausoa da gelaren kalibrazio prozesuan. Egiaztatzen da PASLINK-a entseguaren jarraibide orokorrek, bere aplikazioa eta EGUZKI-a zeldan puntuan jartzea, ikasitako probeten ezaugarri termikoak egoki bereiztea baimentzen dutela. Entsegu gelaren baldintza homogeneoek, zeldaren itxiturak trukatutako berofluxuen neurketa egokiaek, entsegu-errutinak, eta modeloek eta parametroidentifikazio erremintek, emaitza fidagarriak sortzen dituzte. Kalibrazio horman transmitantziaren batezbestekoan desbideratzea % 3tatik beherakoa dela ikusten da, eta nola iruditzen diren entsegu-instalazio guztirako berezko ertz-efektuak egoki. Kapazitate termikoaren kalkuluari dagokionez, neurtzeko parametro konplexua, emaitzek % 10etatik beherako desberdintasunak dituzte, barne kalibrazio-harresia den bezala bereizteko lagin hain konplexuan, kapazitate termiko gutxi eta isolamendu asko dituagatik. Gainera, entseguak baimentzen du era fidagarrian fatxada soluzioen portaera termikoaren estudiorako funtsezko beste parametro batzuk zehaztea, eguzki-irekitzea eta gainazaleko kanpoko beroko truke koefizientea diren bezala. Nahiz eta kalibrazio hormaren estudioak emaitza positiboak eman, oso lagin konplexua izanez, bestalde, bereiztea oso kontrolatutako egoerako helburua da ere. Ezin da eduki gainerako entseguetan kontraste hain fidagarriko informazioa laginak trukatutako bero-fluxuei buruz. Arrazoi honengatik, aireztatutako fatxada lagin entseguez jarraitu baino lehen, IQ-Test-a izena emandako trazabilitate-entsegua egiten da, egiaztatzea eta karakterizazio termikoko entseguko metodologia esperimentalaren ziurgabetasuna zehaztasun handiagoarekin definitzea baimentzen duena.
Edozein ikerketa prozesu esperimentaletan, beharrezkoa da entseguko neurketa eta emaitzak ziurgabetasun azterketa bat erabiliz osatzea, horrela, bere baliotasuna eta aplikazio-tartea definitu ahal izango baitira. Ziurgabetasun kontzeptuak emaitzen kalitatea balioesten du, eta funtsezko erreminta da espezifikazio eta prozedura batzuei dagozkien adostasuna adierazteko. Neurketaprozesuaren azterketak errore-kausa kopuru maximoa identifikatu behar du, hauen balioak, balio-tarte onargarriaren barruan daudela kontrolatuz eta bere efektua emaitzan adieraziz. 3.1 irudian, PASLINK prozedurako kausa-efektua diagrama aurkezten da. Diagraman honetan entseguko ziurgabetasun iturriak zeintzuk diren adierazten da.
Entsegu-metodologiarekin lotutako ziurgabetasunaren estimuak bai alderdi teknikoetako bai antolatzaileetako ebaluazioa eskatzen du. Hots, entseguko prozesu teknikoak zehazki definituta egon behar dute eta bere irismenak esperimentuaren eremu guztia hartu behar du bere gain, eta emaitzak egiaztatu behar dira aipaturiko entsegua burutzen duten zentru multzoan. Edozein entsegu prozedurak, baita ere PASLINK prozedurak, neurketak egiteko baliabideak behar ditu, zeintzuen ziurgabetasuna kalibrazioaren bitartez mugatzen den[270,271], baina azpiprozesuak ere behar ditu, adibidez parametro-identifikazio metodoak, hauen ziurgabetasunaren definizioa konplexuagoa izanik. Honi, bien arteko interrelazioa gehitu behar zaio: neurketa-aparatu bakoitzaren neurketa-errorea nola esleitzen zaion laginaren propietatearen estimazioaren ziurgabetasunari, estimazio hau identifikazio metodoen bitartez egin denean. Instrumentazioarekin lotutako ziurgabetasunaz gain, kontuan hartu behar da entseguko baldintzek ere eragina dutela ikerketaren bitartez lortu nahi den magnitudearen balioaren gain. Baldintza hauek entsegu-metodoaren parte dira, eta ziurgabetasunari erreferentzia egiterakoan argi eta garbi zehaztuak izan behar dute, emaitza erreproduzigarrien lorpena entsegu-metodoaren definizioagatik baldintzatuta baitago, eta beraz, hobe zenbat eta zehaztuagoa baldin bada. Arrazoi honengatik, PASLINK sareak oso ondo ZELDA Itxitura-fluxu neurketa Tenperatura neurketa Infiltrazioak Potentzia neurketa Lagin-garraiatzailea Beste eraginak METODO Modeloa (Hurbilketak eta hipotesi sinplifikatzaileak) Entsegu errutina Parametro-identifikazio sistema KANPOKO GIROA Ingurune aldagaiak (Neurketa egokia, aireztatutako aire-zundak, …) Neurri-periodoa (eguzki-inklinazioa, Itzalak, …) LAGINA Eraikuntza ezaugarriak Portaera aktiboa Ezaugarri aldaketa (Tbatezbestekoa) Ertz-efektuak Kapazitate termikoa LABORATORIO Erabaki hartzea Modelatze ahalmena Mantenua eta kalibrazioa egokia Datu esperimentalen tratamendua NEURRI EMAITZA
zehaztutako entsegu-gidaliburuak dauzka, gidaliburu hauek entsegu-emaitzan eragina izan dezaketen alderdi guztiak mugatzen[2,366,377]. 3.1 Irudia – Errorearen eta ziurgabetasunaren definizio grafikoa
Entseguaren ziurgabetasuna kalkulatzeko, GUM-a gidaliburuak dion bezala[84,217], beharrezkoa da ereduaren deskribapen osoa eta ziurgabetasunean parte hartzen duten osagai guztien kontrola edukitzea errorearen hedapen-ikerketa egin ahal izateko. Honela, gidaliburuaren arabera, lortutako emaitzarekin batera entseguari dagozkion errore sistematiko eta aleatorioak aurkeztu behar dira, ikus [3.1] ekuazioa.
Akats aleatorioko osagaiari dagokionez, aurreikusi ezin daitezkeen ezpaziodenbora aldaketetatik edo aldaketa estokastikoetatik dator. Osagai hau kontrolatu ahala izateko modu bakar bat dago, behaketak errepikatu. Neurtutako aldagaien ziurgabetasuna mugatu ondoren, sarrera-ziurgabetasun bakoitzaren ekarpena emaitzaren ziurgabetasunean zenbatekoa den zehaztu behar da. Behin neurtutako aldagaien ziurgabetasuna mugatuta, hurrengo pausoa|pasatzea da sarreraziurgabetasunetako bakoitzeko ekarpena emaitzaren ziurgabetasunean kalkulatzea. Analisi hau egin ahal izateko, funtzioa [3.2] ezagutzea beharrezkoa da, funtzio honek erlazionatzen baititu sarrerako parametroak eta lortu nahi den emaitza. ܻ ൌ ݂ሺܺଵ, ܺଶ, … , ܺሻ [3.2]
Funtzio hau erabiliz eta Taylor-en garapenaren bidez emaitzaren bariantza estima daiteke, ikus [3.3] ekuazioa.
GUM gidaliburuaren arabera, entsegu esperimentaletan ziurgabetasun analitikoaren kalkulua konplexua da edo ezinezkoa kasu batzuetan, PASLINK prozesuaren kasuan adibidez, [3.2] erlazioa adierazteko beharrezkoa den funtzio espliziturik ez baitago. Kasu honetan bezala, azkeneko emaitza, Yentsegua, parametro-identifikazio metodoetatik lortzen baita. Bestalde, puntu hau identifikazio-erremintetan ebatzi da. LORD-ek sentikortasun koefizienteak, ci, zehazten dituen akats hedapen modulu bat erabiltzen du, eta neurketa bakoitzaren ziurgabetasuna identifikatuz, ui, azken emaitzaren ziurgabetasunean akatsaren hedapena definitzen du, [3.5] hurbilketa aplikatuz.
2.3.1.1 atalean esaten denez gero, LORD erremintak Monte-Carlo modulu bat integratzen du. Modulu honen bidez emaitzaren aldakortasuna, ΔY, estimatzea ahalbidetzen da, sarrerako magnitudeen Δxi aldaketen baitan. Sarrerako aldaketak modu aleatorioan sortzen direnez, eta emaitzen doiketa egin daiteke aldaketa horien baitan. Metodo hau, nahiz eta fidagarria eta sendoa izan, oso motela da eta kalkulu aldi zabala eskatzen du emaitzaren ziurgabetasun osoa lortzeko. CTSM erremintaren kasuan, modelatze sistema estokastikoak berak kontsideratzen du sarrera bakoitzeko ziurgabetasuna, ikus 2.3.1.2 atalea. Modeloaren definizioan, neurketa akatsa osagaia sartzen da, honek Gauss-en banaketa jarraitzen du. Beraz, sarrerako aldagaien ziurgabetasunen efektua kontutan hartzen emaitzaren ziurgabetasunean. Metodologia honek portaera zalu eta azkarra du bere aplikazioan, eta emaitza-kontrastea baimentzen du sarrera aldagai bakoitzaren bariantzaren balioa, i, parametro elkartuaren ziurgabetasunari lotutako bariantza baino tixkiagoa dela frogatuz. Entseguaren ziurgabetasun azterketaren garapen esperimentala 3.4 atalean xehetasun gehiagorekin ikus daiteke. Ekipamenduaren ezaugarriez gain, neurketa eta entsegu baldintzek eragina dute lortu nahi den magnitudean. Baldintza hauek neurketaren edo entseguaren parte dira, eta beraz argi eta garbi zehaztu behar dira emandako ziurgabetasunari buruz aritzerakoan. Funtsezkoa da entsegu metodo baten kalitatea definitzea bere doitasunaren balioespenaren bitartez, horretarako neurri-baldintzen efektua kontuan hartuta. Doitasuna definitzeko bi adierazle erabiltzen dira: egiatasuna eta zehaztasuna; lehenak, ea metodoak egiazko balioarekiko alborapenik aurkezten duen adierazten du, eta bigarrenak, ea baldintza desberdinetan errepikapenak eginez emaitza konparagarriak lortzen diren (erreproduzigarritasuna). ISO 5725 arauak dion bezala[84], definitutako protokolo bat jarraituz eta helburu konkretu bat zehaztuz, metodoaren doitasunaren kuantifikazioa laborategi-arteko entsegu bat eginez lortzen da. Entsegu mota honek laborategiaren, entsegu-egilearen, entseguekipamenduen, eguraldiaren,… efektua bereiztea baimentzen du. 3.3 irudian
3.2 Irudia – Laborategi-arteko entseguaren ezaugarriak
Metodoaren egiatasuna zehazteko beharrezkoa laborategi-arteko entsegua egitea. Laborategi desberdinetan entseguak egiten dira, eta entsegu hauen emaitzak erabiliz batazbesteko balio bat lortzen da, honen eta egiazko balioaren, edo erreferentziazko balio baten, arteko konkordantziak definitzen du metodoaren egiatasuna. Zehaztasuna berriz, ezarritako baldintza berdinetan egindako entsegu independienteen arteko konkordantziak definitzen du.
Aurreko guztiagatik, 2000an PASLINK sareak laborategi-arteko entsegu bat planteatu zuen, IQ-Test (Improvement Quality Test) deritzona[21]. Entsegu honetan, 3.1 Taulan adierazitako zentroek parte hartu zuten. Ikerketaren emaitzak dokumentuan argitaratu ziren[84]. Laborategi-arteko entseguaren kalitatea aprobetxatuz, eta aireztatutako fatxaden entsegu esperimentalak egiten hasi aurretik, IQ-Test entsegua egin da. Entsegu honen bitartez EGUZKI gelaxkaren eta, Termiko Arloaren instalazioen eta pertsonalaren egokitasuna eta egoera ezagutu eta ebaluatuko da.
- PASLINK taldeko gelaxka bakoitzaren ezaugarri partikularrak, ertz efektuak, lagin-tamaina,... - ikerketa|estudio-osagai bakoitzaren ezaugarriak|jabetzak erkagarriak zirela ziurtatzea, - datu esperimentalen kalitatea eta, hauen eta laginaren modeloaren tratamenduan zentro bakoitzak duen ahalmena, laginen azterketaren bidez oinarrizko ezaugarrien lorpena, horma opakuko transmitantzia eta leiho-eguzki-faktorea adibidez, - entsegu|saiakera prozeduren baliotasuna, konfigurazioari eta errutinen iraupenari dagokienez.
Entsegu-lagina bi osagaiz eratuta dago. Lehena, horma opako homogeneo bat da, honen erdialdea desmuntatu daiteke bigarren elementua kokatzeko, bigarren elementua erreferentziazko leiho bat izanik. Lehen osagaiak aurkezten du problema gehien laborategi-arteko entseguaren eskaerak betetzerako orduan, oso konplexua bait da PASLINK sarean parte hartzen duten zentruen artean halako tamainako elementuak zirkulatzea. Arrazoi honengatik, zentro bakoitzean eraikitako laginen artean alderkortasunik egon ez dadin konfiguratzen da hau. Lehen osagaia beraz modu honetan eratzen da: EPS-z osatutako nukleo bat ( = 30 [kg/m3]; = 0,033 [W/mK] ). Isolatzailearen barruakaldeko eta kanpokaldeko gainazala e = 12 [mm] lodiera duen zur kontratxapatuz estaltzen da. Kanpokaldeko azken akaberak, kolore zuriko pintura fenolikozkoa izan behar du, pintura honek gainazalaren babesle eta iragaizgarri bezala jokatzen du. Zona zentralean, 1,25 x 1,50 [m] dimentsioetako pieza desmuntagarria ukan behar du. 3.4 Irudian lehen osagaiaren konfigurazioaren eskema bat erakusten da. Interlaborategientsegurako nahitaezko instrumentazio bezala, laginean bi tenperatura-profil jartzea eskatzen da. Osagaiaren zentroan kokatutako profil bat, bero transmisioaren dimentsio bakarreko portaera neurtzeko, A profila, eta eraztun perimetrikoan kokatutako B profila, ertz-efektuak aztertu ahal izateko. Tenperaturaz gain, laginaren barnekaldeko gainazalean bero-fluxua neurtu behar da, kontratxapatuaren eta material isolatzailearen artean. 3.5 Irudian neurritresnetako jartze eskema erakusten da. IQ-Test entseguaren eskaera minimoa, A eta B tenperatura profilak eta 6 geruzari dagokion bero-fluxu zunda barnekaldeko
gainazalean instalatzea da. EGUZKI-n egindako entseguan tenperatura profil bat gehiago instalatu da C puntuan, beheko ezkerreko izkinari dagokiona, zona zentral desmuntagarriarekiko eta zona perimetralarekiko zentratuta. Honetaz gain, berofluxu sentsore bat gehiago jarri da, A profileko 2 geruzan. Bero-fluxu sentsore honek, modeloen kontrastea egiteko informazio erabilgarria ematen du. Azkenik, lagineko tenperatura-planoak aztertzeko gainazaleko tenperatura neurtzeko 6 zunda gehiago jarri dira, 2, 4 eta 6 geruzetan (ikus 3.4 Irudia). Guztira laginean lehenengo osagaian 24 tenperatura-zunda eta 4 bero-fluxu sentsore kokatu dira.
3.3 Irudia – Lehen osagaiaren eraikuntza-eskema
3.6 Irudian lehen osagaiaren zati perimetralaren fabrikazio prozesua erakusten da. Nukleoa e = 10 [cm]-ko lodierako EPS xaflez osatu da, kontrajuntura modura jarrita. B eta C neurketa-profilak perimetroko zonetan nola jartzen diren ikus daiteke ezkerreko irudian. 3.6 Irudiaren eskuineko argazkian lagina kontratxapatuestaldura jarrita ikus daiteke, ondoren pintura zuri babesle geruza eman zaio. 3.7 Irudiko ezkerreko argazkian laginaren zona zentrala erakusten da bere fabrikazio prozesuan zehar, eskuineko irudian berriz, laginaren bi zatiak EGUZKI gelaxkan muntatuta erakusten dira. Kanpoan Barnean Tenperatura profilak A,B,C sekzioa Fluximetro A sekzioa Fluximetro A,B,C sekzioa
3.5 Irudia – Lehen osagaiaren kanpoaldeko muntaketa, oinarri bezala bigarren osagairako erabiliko da
3.6 Irudia – Horma opakoaren osagai desmuntagarriaren fabrikazioa, eta EGUZKI gelaxkan lehenengo osasgaiaren muntaketa
Bigarren osagaia beira bikoitzeko leiho bat da, beiraren lodiera 4 [mm]-takoa da eta aire-ganberarena 20 [mm]-takoa. Beiraren osatzeko zurezko profil soil bat erabiltzen da 3.8 Irudian laginaren eraikuntza-eskema erakusten da. Aire-ganberan material xurgatzaile bat sartzen da, material honek hezetasuna xurgatzen du laginean kondentsazioa sahiestuz. Beiren eta zurezko profilaren arteko bat-egitea silikonazko kordoiaren bitartez egiten da, eta zurezko moldura bat erabiliz osatzen da. Molduraren kanpokaldeko juntura zigilatzeko bigarren silikonazko kordoi bat erabiltzen da. Laginaren eraikuntzan erabilitako materialen aukeraketa eta laginaren eraikuntza zentro parte-hartzaile bakoitzean egiten da. Laborategiarteko ikerketan osagai bezala leiho bat erabiltzea konplexua da, lagin guztiek propietate termiko berak edukitzea zaila delako. Laginen arteko aldakortasuna txikiagotzeko helburuarekin, zurezko profil sinple bat aukeratu zen eta beirak, BBRI-ra (Belgian Building Research Institute) bidali ziren[1], bertan propietate termikoak eta eguzki-erradiazioarekiko portaera espektrala neurtzeko EN 410 arauaren arabera [21], ikus 3.2 Taula.
3.7 Irudia – IQ-Test ikerketari dagokion bigarren osagaiko leihoaren konfigurazioa
3.2 Taulan propietateen arteko desberdintasun adierazgarriak erakusten dira, batez ere espektru ultramorearen transmisio koefizientean, honen balio minimoa uv = 0,571 da eta CRES-ri dagokio, eta maximoa uv = 0,675 da eta VTT-ri dagokio. Diferentziak txikiagoak dira espektru ikusgarria eta infragorriaren kasuan. Xurgatze eta isladapen koefizienteek balore homogeneoak dituzte. Adibide bezala, 3.9 Irudian transmisio eta isladapen koefizienteen batazbesteko kurbak eta 2 beiraren tamaina = 1180mm 1430mm
tartea erakusten dira beira guztientzat. TNO-k garatutako WIS erremintaren bitartez (Window Information System), beira bakoitzak leihoaren eguzkifaktorearen gaineko efektua zein den aztertu zen, orri bikoitzeko konfigurazioaren kasuan, kontutan izanik beira bakoitzaren transmisio propietateen aldakortasuna, hurrengo balio tartea lortu zen: g = 0,73, JRC-ren kasuan, eta g = 0,77, VTT-ren kasuan. Ezaugarri hauengatik, eta beste batzuengatik (zentro bakoitzeko entsegu baldintzen menpekoak direnak), bigarren osagai honen entseguaren emaitzen ebaluaketa konplexuagoa egiten dute laborategi-arteko azterketa baten kasuan. EGUZKI-a gelan egindako entsegurako JRC-eko leihoa erabili ahal izan da, J.J. Bloem-ek EKKL-ko TA-eko PASLINK gelaxkaren garapenean eskainitako laguntzari esker. 3.10 Irudian leihoaren harrera eta gatz lehorgarrien aldaketaren erakusten da, hauek, zahartzeagatik, beraien propietateak galdu baitzituzten. Beiren zigilatzea eta molduren jartzea ere ikus daiteke.
3.8 Irudia – Transmisio eta isladapen koefizienteen batezbesteko balioak eta 2 tartea zentro bakoitzean IQ-Test entseguan aztertutako beirentzako[8,9]
3.9 Irudia – JRC-ko leihoaren harrera, aire-gaberakogatz lehorgarrien aldaketa, zigilatzea eta molduren jartzea
Behin leihoa egokituta, 3.11 Irudian gelaxkan nola jartzen den erakusten da. Jasotzaile mekanikoa erabiliz, osagai zentrala ateratzen da. Eskuineko irudian oinarrizko osagaia nola geratzen den erakusten da, entsegu gelaren barnekaldetik begiratura. Laborategi-arteko entsegu protokoloaren arabera, leihoa pareta opakuan utzitako zuloaren kanpoko aurpegiaren arrasean jarri behar da, ikus 3.12 Irudia. Honela, zuloak leihoaren gainean egin dezakeen itzala ekiditzen da, eta eguzki-faktorearen neurketaren zehaztasuna hobetu. Baina, bestalde, leihoa modu honetan kokatzeak transmitantzia termikoaren neurketan efektua izan dezake ertz efektu handiagoagatik. Hau, parametro-identifikazio ereduetatik lortutako emaitzak aztertzerako orduan aztertu behar da.
Barnekaldetik, kolore beltzeko errezel bat osagaitik 20 [cm]-ko distantziara jartzen da, ikus 3.13 Irudia. Honela, tile-en gainazalaren gainean erradizio zuzena ekiditen da. Hau horrela egingo ez balitz, tile-en gainberoketa gertatuko litzateke, eta honek bero fluxuaren neurketan errore osagai berri bat agertzea suposatuko luke. Honetaz gain, tile-en tenperatura handitzearen ondorioz, bero transferentzia konbekzioz gertatzeaz gain erradiazioz gertatzea suposatuko luke, eta beraz neurketa gelaren eredua osatzea konplikatu. Errezelari esker, leihoa zeharkatzen duen erradiazioa guztia neurketa gelan metatzen da, bero konbekzioz trukatuz inguruarekin.
3.12 Irudia – Junturen kanpoko zigilatzea, ezkerra, eta barruko aurpegian errezela, eskuina
3.14 Irudian entsegu prozesuko laginaren argazkia erakusten da, lagina horma opakuaz eta leihoaz osatuta dago. IQ-Test-aren bidez definitutako prozesuaren arabera bi entsegu burutu dira. Lehenengo entseguan, lehenengo osagaiari dagokion horma opakua ipini da gelaskan, lehenengo osagaia osatzen duen duen hormaren kanpokaldeko gainazalarekiko arrasera. Aukera honek, jatorrizko horman leihoak kokatuz bete beharreko baldintza berdinak betetzen zituen. Modu honetan, lehenengo osagaiak laginaren gainean egin zitzakeen itzalak sahiesten dira, nahiz eta izkin efektuen eragina handitu. Izkin efektuek eragin handiagoa dute emaitzetan, hau 3.5 atalean ikus daiteke. Arrazoi honengatik, bigarren entsegu bat egin da, bigarren entsegu honetan, horma opakua barnekaldeko gainazalarekiko arrasera jarri da. Horrela, izkin efektuen eragina, itzal efektuaren eraginaren konparatuz kuantifikatu ahal izango da.
Behin aztertu beharreko osagaiak definituta, beharrezkoa da entseguaren prozedimendua argi eta garbi definitzea, eta zeintzuk diren lortu beharreko emaitzak laborategi-arteko azterketa egiteko, eta beraz, PASLINK metodoaren kalitatearen analisia egiteko.
3.13 Irudia – IQ-Test entsegua leihoaren kasuan: leihoa hormaren kanpokaldeko gainazalaren arrasera kokatua, ezkerraldean; eta barnekaldeko gainazalarekiko arrasera kokatuta, eskuinaldean
UA dimentsio bakarreko transmitantziaren analisiaren bidez, zentru bakoitzaren ereduaren eraikuntza ahalmena ebaluatzea ahalbidetzen du. Gainera, zentru parte-hartzaile guztietan ezaugarri berdin-berdinak dituzten osagaiak erabiltzen direla egiaztatu daiteke. Osagaiaren erabateko balioari dagokionez, Uopaku, izkin efektuen eragina konparatu ahal izango da gelasken artean. Bigarren osagaiaren entseguari dagokionez, horma opakuaren zentruan kokatuta dagoen leihoari dagokiona, hurrengo emaitzak lortzea da helburua: entsegu gelaren itxitura lagin-garraiatzailea entsegu gelaren itxitura lagin-garraiatzailea
Horma opakua eratzen duen materialaren transmitantzia ezagutzen dela kontuan hartuz, eta zona zentral desmuntagarri guztian, fluxua dimentsio bakarrekoa dela kontsideratuz, leihoaren transmitantzia [3.6] ekuazioaren bitartez kalkula daiteke.
3.14 Irudia – IQ-Test entseguan erabilitako ROLBS errutinaren ezaugarriak
Azkenik, laborategi-arteko azterketa guztia muga ahal izateko, interlaborategiaren eremu guztiak mugatzeko, entsegu-prozedura definitzea faltako litzateke. ROLBS errutina erabiltzea erabakitzen da, hasieratzeko haizegailuaren potentzia bakarrik sartzen da 72 [h]-tan zehar, ondoren erresistentzia elektrikoaren bitartez potentzia konstantea finkatzen da 36 [h]-z, eta azkenik frekuentzia altuko periodo aleatorioa izango genuke 84 [h]-z, ikus 3.14. Entsegutik informazio maximoa lortu eta parametro-identifikazio prozesu optimo bat egiteko baliogarria den errutina bat definitu da, hau guztia, entseguak ahalik eta denbora gutxien iraunez. ROLBS errutinak, beraien konfiguratzeko moduagatik, eraikuntzen itxiturak jasaten dituen oinarrizko eszitazio frekuentziak errepresentatzen ditu. Frekuentzia hauek tarte logaritmiko uniformeak erabiliz banatuta daude, modu kuasi-aleatorioan ordenatuz. Planteatutako helburua disenatutako errutinaren bidez lortzen den egiaztatzea ahalbidetzen du errutina hau erabiltzeak laborategi-arteko entseguan. Azkenik, berokuntza potentziak neurketa-gelako segurtasun muga gainditu ez dezan izan dezakeen balio maximoa kalkulatzea geratzen da, Tse = 45 [ºC] izanik, neurketa-gelari energia balantzea aplikatzen zaio, [3.7] ekuazioa.
arteko tenperatura diferentziak (Tse – Te) ≥ 10ºC betetzen duela egiaztatu behar da. Horretarako, haizagailuaren potentzia bakarrik sartuz neurketa-gelan, bertan lortutako litzatekeen tenperatura askea jakin behar da. Tenperatura honen balioa lortzeko, gela honi energia balantzea aplikatuz tenperatura honen balioa lor daiteke, [3.8] ekuazioa. Tse* = 32,3ºC eta Tse* = 17,1ºC tenperatura askearen balioak lortzen dira, lehenengo eta bigarren osagaiarentzat hurrenez hurren. Ondorioz, neurketa-gela eta inguruaren arteko tenperatura diferentzia 21,3 ≤ (Tse - Te) ≤ 34ºC horma opakuarentzat, eta 6,1 ≤ (Tse - Te) ≤ 34ºC bigarren osagaiarentzat dira. Honek T= 27,7ºC eta Tm= 20,1ºC batazbesteko tenperatura diferentziak direla esan nahi du, hurrenez hurren. IQ-Test laborategi-arteko entseguaren esparrua eta konfigurazioa definitu ondoren, entsegu desberdinetan EGUZKI gelaskan lortu datu esperimentalak aurkezten dira jarraian.
Beraz, IQ-Test bi entsegu oso burutu dira, horma opakuarekin eta leihoarekin. Lehenengo entsegua, horma opakua hormaren kanpo-gainazalarekiko arrasera kokatuz egin da. Entsegu hau 2010ko uztailaren 31 eta abuztuaren 19aren artean egin zen. Lehenengo entsegu honetan lortutako esperientziarekin, entsegua errepikatu zen horma opakua hormaren barneko gainazalaren arrasera kokatuta, horretaz gain neurketa-instrumentazioa handitu zen, horrela, adibidez, errezela eta bigarren osagaiaren artean gelditzen den airearen tenperatura neurtzeko. Bigarren IQ-Test azterketa 2011ko otsailaren 25 eta martxoaren 22 bitartean egin zen, azterketa honen bidez baldintza klimatikoen eragina emaitzetan aztertzea ahalditzen da, bi muturretako baldintzetan datuak edukitzea lortzen bait da: udan eta neguan. Ondoren, entsegu desberdinetan lortutako datuak aztertzen dira, parametro-identifikazio analisian balioztatzeko.
Fase esperimentalean beharrezkoa da entsegua egin den ingurune-baldintzak ebaluatzea, hauek aldakortasun adierazgarria aurkeztu behar dute. Ondoren, gelaskaren funtzionamendu zuzena egiaztatu behar da, neurketa-gelaren parametroen bidez. Eta azkenik, laginaren berezko instrumentazioaren datuak behar dira. 3.16 Irudian eta 3.17 Irudian presio barometrikoa, hezetasun erlatiboa, prezipitazioa, haizearen abiadura, eta eguzki-erradiazioa erakusten dira, bai laginaren gainalazal horizontalarekiko eta bai bertikalarekiko. Bi entseguperiodoetan ingurune-baldintzek aldaketa zabala jasaten dutela ikus daiteke, eguzki-irradiantzia altuko egunak lainotutako egunekin tartekatuz. Horretaz gain, bi periodoetan gertatzen dira prezipitazioak, nahiz eta adierazgarriagoak izan bigarren periodoan. Euriak, instrumentazioaren neurrian akats gehigarri bat produzi dezakeenez gero, kontuan hartzeko faktorea da. Erradiazioaren gainazal bertikalaren gaineko osagaiaren balioa horizontalaren gainekoa baino txikiagoa dela ikus daiteke, udan zehar burutako entsegua delako, neguan zehar burututako entseguaren kasuan berriz, alderantziz gertatzen da. Beste aldagai garrantzitsu bat, laginaren gainazalaren gainean airearen abiadura da. Abiadura altuek neurketa prozesua konplikatu dezakete eta ziurgabetasuna handitu gainazaleko tenperaturak karakterizatzerakoan, horretaz gain, konbekzio koefizientearengain eragina du. Hasiera batean kontsidera daiteke, nahiz eta neurketa periodoa laburra
3.15 Irudia – Horma opakuaren lehen entseguan zehar ingurune-baldintzak goiko grafikoan, eta bigarren entseguan beheko grafikoan
3.16 Irudia – Horma opakuaren lehen entseguan zehar eguzki-erradiazioa eta airearen abiadura goiko grafikoan, eta bigarren entsegukoak beheko grafikoan
3.17 Irudia – Horma opakuaren lehenengo entseguan sartutako potentzia eta itxituran zeharreko fluxua, goiko grafikoan, eta bigarren entseguan, beheko grafikoa
bero-fluxu dentsitate handiena laginaren ertzeetako zonetan ematen dela. 3.19 Irudiko eskuinaldeko irudian, bigarren entseguari dagokiona, fluxuek egonkortasun handiagoa erakusten dute, entsegua berokuntza-potentzia handiagoarekin egiten delako lehenengo entseguarekin konparatuz, ezkerraldeko irudia. Behin fluxu batezbestekoak koherenteak direla egiaztatuta, hauen bilakaera zuzena dela egiaztatu behar da. 3.20 Irudian adibide bezala, horma opakuko bigarren entseguan tile talde bakoitzean erregistratutako fluxuak erakusten dira. Itxiturak trukatutako bero-fluxuaren neurketa zuzena dela egiaztatzeko, beharrezkoa da tile talde bakoitzak hurrengo baldintzak betetzen ikuskatzea:
- 10 eta 11 taldeen seinalea antzekoa izatea eta balio handienekoak izatea. Talde hauek, ekialde eta mendebaldeko paretetako zona zentraletan kokatuta daudelako eta gainazal handiena dutelako. - 16 eta 17 taldeen seinalea antzekoa izatea. Talde hauek zoruko ertz zonei dagozkie. 14 eta 15 taldeen seinalea uarreko bikotearen seinalearen antzekoa edo zertxobait txikiagoa. Talde hauek sapaiko ertzaren zonaldean kokatuta daude, eta sapaiak baino isolamendu gehiago du. - 13 taldearen seinaleak tamaina handienekoa izan behar du. Talde hau zoruko zona zentralari dagokio. 12 taldearen seinaleak bigarrena izan behar du tamainan. Talde hau estalkiko zona zentralari dagokio. - 6 eta 7 taldeen seinaleek antzekoak izan behar dute. Talde hauek lagina eusten duen egituraren ertzetan kokatuta daude. Azpimarragarria da, denbora tarte batzuetan, zona honetan fluxuaren norantza aldatzen dela. Honek tile sistemaren garrantzia nabarmentzen du, entsegu-gelaren itxituran zehar fluxu erreala balioestea oso konplexua baita. - 8 eta 9 taldeen seinalea antzeko izatea, baina aurreko bikotea baino diferentzia handiagoarekin. Talde hauek lagina eusten duen egituraren goikaldeko eta behekaldeko ertzei dagozkie. Horretaz gain, 8 taldearen seinaleak 9 taldeko seinalearena baino handiagoa izan behar du isolamenduaren konfigurazio dela eta. - 20 eta 21 taldeen seinaleak antzekoa izan behar du. Talde hauek iparraldera begira dagoen paretako alboetako ertzetan kokatuta daude. - 18 taldearen seinalea aurreko taldeekin konparatuz antzekoa izatea, iparraldeko paretean ertz efektua minimoa baita. Talde honek aurkezten duen portaera nahiko partikularra da, entsegu-gelarako sarbideko atearen gainean dagoenez. 19 taldearen seinaleak, 20 eta 21 taldeetako seinaleen antzekoa baina txikiagoa izan behar du. Talde honi, ipar-paretako goikaldeko ertza dagokio. Gainazal txikiagoa du.
1etik 5etarainoko taldeak kalibrazio hormarekiko deskonektatuta daude, hau hala dela aprobetxatuz, by-pass bat egin zaie neurketa-zarata karakterizatu ahal izateko tile-k bero-fluxua neurtzen dutenean. 3.21 Irudian kontrol taldeen neurketak aurkezten dira. Zarata-patroi bat jarraitzen dutela egiaztatzen da. Zarata honek zeroaren inguruan balio aleatorioak hartzen ditu, Hala ere 5 taldearen kasuan desbidazio txiki bat antzematen da, honen arrazoia talde hau berokuntza elementutik gertu dagoela da. Zaratak, 0,05 [W] baino ekarpen txikiagoa du, balio honek itxiturak trukatutako batazbesteko fluxuaren %0,25 suposatzen du. Parametro hau, itxituran zeharreko fluxuaren neurkletaren ziurgabetasuna kalkulatzerakoan kontutan hartzen da, eta baita ere ziurgabetasunak azken emaitzetan duen eragina aztertzerakoan.
3.191 Irudia – Tile-etan fluxuaren neurketan errejistratutako zarata Behin neurtutako bero-fluxuak zuzenak direla egiaztatuta, falta da soilik, entsegugelako tenperaturak aztertzea bakarrik falta da gelaskarako planteatutako ereduen hipotesiak mantendu ahal izateko. 3.22 Irudian
Ereduaren eraikitze faseari begira, barruko tenperaturaren homogeneotasunaren kasuan, beharrezkoa da lan hipotesiak betetzen direla aurrez egiaztatzea. 3.23 Irudian tenperatura hauen balioak erakusten dira. Ikus daiteke 250 [W]eko potentziarekin egindako entseguan zehar batazbesteko tenperatura diferentzia 10ºCkoa dela, 500 [W]eko potentziekin aldiz, batazbesteko tenperatura-saltoa 25ºC inguru izatera pasatzen da. Desberdintasun handi honek, bero-fluxu homogeneoagoak eta fidagarriagoak lortzea dakar, eta laginan zehar energia trukaketa handiagoa, honek karakterizazio prozesuaren hobetzea suposatzen du.
3.23 Irudia – Tenperaturen arteko diferentzia eta airearen eta barruko gainazaleko tenperaturen homogeneotasuna
puntualak, ikerketa zehatzagoa izan daiteke, eta horrela, interes handiko informazioa lortu laginak eusten dituen egituraren eragina ezagutuz laginengan.
bilakaeragatik, zona zentralarekiko diferentzien oszilazio handiagoa lortzen da. Efektu hau 6 geruzako tenperaturaren kasuan agertzen da nabarmentasun handienarekin, berokuntza periodoen eragina ikus daiteke, nahiz eta eragina txikia izan.
3.25 Irudia – Horma opakuko plano zentralean tenperaturen bilakaera Aurretik esan bezala, IQ-Test-eko probeta opakua probetak eusteko egiturako ertzetako efektua eta plano zentralean tenperaturen portaera aztertzeko diseinatuta dago. 3.4 Irudian zona zentralean kokatutako 9 zunden antolamendua erakusten da, eta 3.25 Irudian, zunda hauen bitartez errejistratutako tenperaturak. Ikus daiteke, entsegu guztian zehar, tenperatura oso homogeneoa dela gainazal guztian. Grafikoko behekaldean, gorriz, horma opakuaren perimetroko tenperatura eta zentruko tenperaturaren arteko diferentzia ikus daiteke. Diferentzia hori 1ºC baino txikiagoa da uneoro, eta 0,3ºC inguruko batazbesteko balioa hartzen du entseguan zehar. Kolore laranjaz gainazalean neurtutako tenperatura guztien artean ematen den tenperatura diferentzia maximoa azaltzen da. Ikus daiteke tenperatura gradiente maximoen balioak 2ºC baino txikiagoak direla eta entseguan zehar batazbeste 0,9ºCko diferentzia dutela.
eta ikus dela baina a du.
Eguzkitiko erradiaziorik gabe laginaren portaera ebaluatu ahal izateko, gauez denbora aldiune bat aztertzen da. 3.28 Irudian, martxoaren 7ko gaueko 4etako tenperatura mapa aurkezten da. Argi eta garbi ikusten da zona zentralean tenpeartura putzu bat, espero bezala, ertzetan bero galera handiagoak baidaude. Aireztagailuaren eraginez, tenperatura altueneko zona goikaldeko ertzean ematen da. Hasiera batean, simetria bertikalagatik, lateraletako ertzek tenperatura patroi berdina erakutsi behar luketela pentsa zitekeen, baina ekialdeko ertzean zona zentralean bezain tenperatura txikiak ditugu. Honen arrazoia, gau honetan izandako tenperatura txikiak da. Gelaskak ura kanporatzeko duen mendebaldeekialde inklinazioagatik, uraren kondentsazioa eta ondoren gertatzen den izozketaren ondorioz bero transmisio handiagoa gertatzen da mendebaldeko ardatzean, eta honek azaltzen du 3.28 Irudian ikus daitekeen tenperatura patroia eta plano zentralean agertzen diren profilak.
Lagina eusteko erabiltzen den egituraren eragina, laginaren tenperaturen portaeran ebaluatzerakoan, ondoriozta daiteke honen diseinua oso egokia dela. Ertz efektua txikia da eta akotatuta dago, eta beraz ez dago batazbesteko tenperaturarekiko gradua erdi baten desbidazioa baino handiagorik, maximoak gradu bat baino txikiagoak izanik. Laginak eusteko egituraren ertz efektua laginaren gainazala handituz murriztu daiteke, baina honek entsegu-gelaren bolumen handiagoa suposatuko lituzke edo entsegu-gelako itxitura zeharkatuko luken bero-fluxu portzentaia handituko luke lagina zeharkatzen duenarekiko, ondorio hauek identifikazio-ereduen analisia zailduko luke.
Nahiz eta tenperaturak kontutan izanik emaitzak onak diren, laginaren zona desberdinetan bero-fluxuak aztertzea beharrezkoa da. Horretarako horma opakuaren barrukaldeko aurpegian kokatutako hiru fluximetro erabiltzen dira. Fluximetroak zona zentralean mendebaldeko ertzean (zona zentrala eta behekaldeko izkina) kokatzen dira. Fluximetro hauen kokapen zehatza 3.4 eta 3.5 Irudietan ikus daiteke. Kanpokaldeko geruzan zona zentralean fluximetro bat gehiago kokatzen da, fluximetro honek sortuko diren ereduak egiaztatzeko eta erreferentzia bezala balio du, beste helbururik gabe, elementu honek baitu errorerik handiena eguzkitiko erradiazioaren eraginez.
dituztela konproba daiteke, hauen arteko diferentzia 0,5 [W/m2] baino txikiagoa izanik. Batazbeste, bien arteko diferentzia erlatiboa %3,1 da. Izkina-zonan fluxuak handienak lortzen dira. Izkina-zonan fluxuak handienak dira. Nahiz eta beroketa periodoan zehar, entsegu errutina aktibo dagoenean, desberdintasunek ez dute 0,5a gainditzen fluxu zentralarekin alderatuz. Hala ere, periodo librean zehar, eta eguzki-eragin garrantzitsuko egunak ematen direnean, desberdintasunak 1 [W/m2]-ko balioak izatera iristen dira. Entseguko periodo osoan, desberdintasuna erlatibioa batezbestekoa %8,2a da izkina zonaren eta zentru zonaren artean. Ikus daiteke, nahiz eta laginak tenperatura planoetan portaera ona daukan, desberdintasun txiki hauek fluxu-aldaketa garrantzitsuak sortzen dituztela ertz zonetan. Efektu hau izkina zonetan nabarmenagoa ikusten da azaleko fluxu adierazgarria sortuz, eragin garrantzitsuagoa izango duela zenbat eta isolatzaileagoa da lagina. Aspektu hau ikusi ahal izan da jada, aurreko kapituluan garatutako kalibrazio prozesuaren analisian zehar. Erabateko tiles-ekin kalibrazio hormaren transmitantzia lortutako balioak talde zentralarekin bakarrik lortuta askoz gehiago ematen zituen. Kalibrazio horma isolamendu askoko elementu bat da, orduan, beraz ertz-efektuek laginaren estudioaren gaineko eragin maximoa dute. IQ-Test-aren horma opakuak isolamendu altua du ere, baina eraikuntzako entsegu balioetara hurbilagoa dago. Orduan, entsegu laginaren propietate termikoetan erreferentzia bezala ezin hobeki balio du ertz efektuaren ziurgabetasuneko atalase maximoa zehazteko.
Aurreko entseguko datuen estudioan egin den moduan, lehendabizi neurriak zein egoeratan egin diren aztertzen da. Gainera, kasu honetan, ingurune klimakondizioak garrantzi handiagoa dute, era nabarmenean parte hartu baitute emaitzetan. Honekin batera, aire ganbera bat laginean egoterakoan, batezbezteko tenperatura balioak eta beiretako azaleren arteko tenperatura desberdintasuna portaera konbektibo desberdinak dakartzate. Leihoaren entseguak ingurune egoerekiko mendekotasunak, laborategi-arteko parte hartzen duten zentro desberdinen emaitzak zuzenki erkagarriak ez izatea egiten du, horma opakuko aurreko entseguaren kasuan bezala.
3.32 Irudia – Leihoko lehen entseguan zehar eguzki-erradiazioa eta airearen abiadura, goiko grafikoko, eta bigarren entseguan zehar, beheko grafikoan
3.33 Irudia – Leihoko lehen entseguan zehar sartutako potentzia eta itxiturako fluxua, goiko grafikoa, eta bigarren entseguan zehar, beheko grafikoa
3.35 Irudia – HFS Tile-etako talde bakoitzak erregistratutako bero-fluxuak leihoko bigarren entseguan zehar
Lehen osagaiaren analisianegin den bezala, kanpoko kondizioak ebaluatu ondoren entsegu gelaren aldagaiak ikuskatzen dira. 3.33 Irudian ikus daiteke itxitura zeharkatzen duen fluxua horma opakuko entseguan zehar gertatzen zenaren oso desberdina dela, 3.18 Irudian erakusten den moduan. Horma opakuan, eguzkiirabazirik gabe entsegu gela barruan, tiles-ek erregistratutako aldiuneko fluxua berokuntza potentzia baino txikiagoa da, eta asaldura rutinari era argian jarraitzen dio, balio negatiboak gertatu gabe, hau da, fluxua beti da kanporako norantza du. Ordea, leihoarekiko osagaiko entseguan zehar, tile-n fluxuak berogailuak injektatutako potentzia gainditzen du une askotan, eguzki-irabaziaren existentzia frogatzen duena. Itxituran bero-fluxu negatiboak gertatzen dira ere, nahiz eta entsegu gelako aire tenperatura beti kanpoko tenperatura baino handiagoa izan, 3.37 Irudian ikus daitekeenez. Portaera hau tile-n gainazaleko tenperatura handiagotzearen ondorioa da eguzki-irabazia dagoen periodoetan zehar, eta barruko giroranzko ondorengo deskarga. Fluxuaren bilakaera honek leihoaren barruko partean jarri den errezel beltzak egoki jokatzen duela frogatzen du, leihoak transmititutako eguzki-erradiazioa entsegu gelako giroan bero konbektiboan eraldatuz, tile-tako azaleretan erradiazio bero-trukea gertatu gabe. Beharrezkoa da esatea, bigarren entseguan zehar, ROLBS beroketa-errutinaren asalduraren bigarren partea errepikatzen dela, giroaren barruko baldintzen desakoplamendua ziurtatzeko, egun zentraletan zehar gertatzen den eguzki-erradiazio baxuen ondorioz.
3.34 Irudian entsegu gelaren itxiturako tiles-etako talde bakoitza neurtzen duen fluxuaren batezbeztekoa erakusten da. Balioak fluxuei dagozkie azalera unitateko. Nahiz eta, itxiturako azalera zeharkatzen duen erabateko fluxuak bere ezaugarriak eguzki-irabaziaren efektuagatik aldatzen dituen, talde indibidual bakoitzean erregistratzen diren fluxu batezbestekoek portaera koherentea mantentzen dute. Ertz-fluxuak zentralak baino handiagokoak dira, eta zoruaren fluxua handiena da, paretekin eta estalkiarekin alderatuz. Berriz, ikus daiteke ekialde eta mendebalde orientazioaren arteko fluxu simetria nola mantentzen duen ikus daiteke. Portaera hau egiaztatzen da, ez soilik bataz besteko balioetan baizik eta aldiuneko balioetan ere, 3.35 Irudian ikus daitekeen bezala. Talde bikiek portaera erabat simetrikoa dute, bai forman, bai fluxu-balioetan. Tile-n seinale elektrikoaren neurri sistemaren zaratak 0,1 [W]-etatik beherako akatsa ematen du, 3.36 Irudian ikus daitekeen bezala. Bertan ikusten da 5garren taldean erregistratutako datuak zarata zuri-portaerarekiko desbideratzea aurkezten duela, horma opakuko entseguetan gertatzen zen bezala, berogailuaren efektuagatik sortua, baina eragin adierazgarririk gabe.
entseguan barneko aire tenperaturak 40ºC-era iristen dira, baina bigarren entseguan 45ºC-etara hurbiltzen dira, operazioko goiko mugari dagozkiona. Tenperatura altu hauek ez ezik berokuntza-potentziara zor dute baita ere eguzkiirabaziei zor zaizkie. Lehen entsegua udan burutzen da, eguzki-osagaiarekin azalera bertikalaren gainean txikiagoa bigarren entseguan baino, udaberria egiten dela. Ikus daiteke barneko aire tenperatura kanpoko giroko tenperaturaren gainetik dagoela entsegu periodo guztian zehar, inizial periodoko une batzuetan ezean, gelak forma librean eboluzionatzen duenean. Puntu garrantzitsua da entsegu gelaren tenperaturen bilakaerak 3.33 Irudian erakutsitako itxituraren fluxuaren neurriak egiaztatzen duela. Fluxuaren noranzkoa alderantzikatzen den periodoetan bat datoz denbora uneekin azalera tenperatura giro tenperatura baino handiagoa den, ikus 3.37 Irudia. Honek eguzki-irabaziaren esistentzia berresten du erradiazio periodoetan zehar, baimentzen duela tile-etako azalera irabazi hauetako batzuk metatzea, geroago deskargatzen duela barruko giroko tenperatura jaisten denean. Entseguaren prestazioei dagokionez, lehen entsegurako giroen arteko desberdintasunaren batezbestekoa 15ºC-a da, eta 25ºC-a baino gehiagokoa da bigarrenerako, 3.38 Irudia.
3.39 Irudia – Giroaren tenperatura ertainaren arteko erkaketa, gorputz beltzeko tenperatura, eta tile-etako babes errezelaren eta leihoaren arteko airearen tenperatura IQ-Test-aren bigarren entseguan
Entsegu hauetan, aire-tenperaturen arteko desberdintasunak 0,5ºC-en muga gainditzen du batzuetan, batez ere, eguzki-irabazia dagoen uneetan. Baina une hauetan noizbehinkakoak dira, eta bakarrik gertatzen dira bilakaera libreko periodoetan. Berokuntza errutina aktibo dagoen periodoetan zehar, eta batezbestekoak barruko giroaren tenperaturaren homogeneotasun baldintzak betetzen ditu entsegu periodo guztian zehar. Itxituraren azalera tenperaturak mantentzen dira 0,5ºC-en ordenako tarte bat barru, aldaketa handiak gertatu gabe entseguan zehar. Entsegu gelako
giroaren artean, erradiazioagatiko trukea gehitu behar izango litzateke, ekuazio ez linealetara erantzuten dituela[405]. Honek entsegu gelako modeloen konplexutasuna handituko luke, eraginkortasuna entseatzen ari den laginaren karakterizazioan txikiagotuz. 3.39 Irudian gorputz beltzeko tenperatura eta giroaren tenperatura batezbeztekoa 0,5ºC-etatik nola ez den bereizten ikus dezake, une zehatzik ezean. Horregatik pentsa daiteke entsegu gelan jarri den errezelak eguzki-eragineko tiles-etako azalera babesten duela egoki. Gainera, leihoko errezela banantzen duen espazioan airearen tenperatura ikusiz, egiaztatzen da eguzki-erradiazio garaiko uneetan handiagotze garrantzitsuak gertatzen direla, 15ºC-en ordenara irits daitezkeen desberdintasunekin entsegu gelako barruko giroaren tenperaturarekin konparatuz.
3.40 Irudia – Leihoaren barruko eta kanpokoko beirako tenperaturako bilakaera, zona zentralerako (.1), mendebala alderako (.2) eta mendebala beheko izkinarako (.3), eta gelako airearen eta beiren arteko tenperatura saltoko batez besteko balioak
baliotasun erreala aurrerago egiaztatzen da identifikazioko modeloen eta laborategi-arteko zentro parte-hartzaileen emaitzak konparatzen direnean.
3.41 Irudia – Kapa bakoitzeko tenperaturak IQ-Test-aren bigarren lagineko perimetraleko eraztunean, lerro etengabean ekialdeko beheko izkinaren tenperaturak eta lerro etenean ekialdeko aldearen zentrokoak
Zona zentralaren dimentsio bakarreko transmitantzia, UA, determinatzeko lehen puntua da, sarrera-funtzio bezala azalera tenperaturak erabiliz, eta funcion objektibo bezala barruko aurpegiaren fluxua. Hartarako bigarren ordena modelo bat erabili da, 3.43 Irudi ikustea, modeloa hark konplexutasun minimoaren konpromisoa zehaztasun maximoaren kontra hobeto betetzea denez gero. Entseguetako bakoitzerako lortutako emaitzak 3.3 Taulan jasotzen dira, eta 3.44 Irudian eta 3.45 Iruditan modeloari sarrera funtzioak erakusten zaizkie eta eta bero-fluxurako doikuntza hondarrak, autokorrelazio-koefizienteen analisiarekin eta beretako integratutako periodogramarekin batera. Lehen entseguan, hondarraren batezbesteko balio txikia bero-fluxuaren doikuntzan kontuan hartuz, 0,17 [W]-etako dela, eta beraren forma, zarata zuri-hipotesia onar daiteke.
Bigarren entsegurako, lortzen diren emaitzek balio are txikiagoa dute, 0,15 [W]-etako. Ikus daitekeenez gero, giroen arteko tenperatura salto handienak, 25ºC-etako ordenaren bataz besteko balioarekin lehen entseguko 10ºC-en aurreko, hobeko baldintzak lortzea baimentzen du parametro identifikazio estudioan. Ez ezik modelotik lortutako hondarrak txikiagoak dira, baita ere zarata zuriespectrorako modeloaren doikuntza hobea da lehen entseguan baino. Dena dela, propietate termikoen determinazioan lortutako emaitzak baliokideak dira, baino ez % 1,5etako eta % 2,2tako desberdintasunekin erresistentziako eta kapazitateko balioetan hurrenez hurren. Entsegu-baldintzen efektua emaitzen kalitatean ebaluatzeko forma deskribatzaileagoa kasuetako bakoitzean lortzen den hondar azalera analizatzea da. Aurreko kapituluko 2.3.1 atalean esaten den bezala, parametro-identifikazioko prozesua oinarritzen da funtzio objetiboren minimoko bilaketan determinatzeko aldagaietako tarte baterako. Kasu honetan, bilatzen da horma opakuaren erresistentzia eta kapazitate termikoak hobeto irudikatzen dutenak neurtutako fluxua lortzea, lagina menderatuta egon den azalerako tenperaturak azpian. 3.46 Irudian aipaturiko hondar-azalera erakusten da. Lagin homogeneoa izaterakoan, azalera teorikoak forma ahur eta lisoa izan behar du, minimo bakarrarekin. Estima daitekeenez gero, emaitza esperimentalak premisa hau betetzen du, baina aipaturiko azalerak zimurtasun pixka bat du, entseguaren zaratari zor izanda. Zenbat eta handiagoa izan datuen asaldurarik,
Aipaturiko hondar-azalera analizatzeko orduan posible da bere formatik eta ezaugarrietatik ondoriozta daitezkeen hainbat interes puntu nabarmentzea. Lehena ardatzetako bakoitzeko zorroztura edo malda da. 3.46 Irudiaren grafiko zentraletan hondar-azaleraren proiekzioak ardatzetako bakoitzean erakusten dira, ezkerrera erresistentzia termikoko ardatzeko proiekzioa, eta eskuinera kapazitate ardatzekoa. Erresistentzia termikoko ardatzean azalerako zorroztura zein handia den ikus dezake, balio errealaren kalkulua errazten duena, ziurgabetasuna txikiagotuz. % 95etako konfiantza tarte baterako erresistentzia termikoa % 1,9tatik beherako akatsarekin lortzen da. Kapazitate termikoaren kalkuluak, hala ere, konplexutasun handiagoa du. Kapazitate-ardatzaren gaineko proiekzioan ikus daiteke 6 [KJ/m2K]-etatik 10 [KJ/m2K]–etara doazen balioek oso hurbileko hondarra dutela, minimo zehatzik gabe. Kasu honetan, kalkulu akatsa % 15,4tako konfiantzatarte bererako da. Dena dela, lortutako emaitza zuzena da. ‐5 0 5 10 15 20 25 30 35 40 0 5 10 15 20 25 30 35 40 45 0 20 40 60 80 100 120 140 160 180 200 Fluxua [W/m2] Tenperatura [°C] denbora [h] Ti Te Qi ‐0,2 ‐0,1 0,0 0,1 0,2 0 20 40 60 80 100 120 140 160 180 200 Hondarrak [W/m2] denbora [h] Res Qi Hon Qi ACF 0 10 20 30 40 50 retraso -0,6 -0,4 -0,2 0 0,2 0,4 0,6 0 0,1 0,2 0,3 0,4 0,5 frecuencia 0 0,2 0,4 0,6 0,8 1 atzerapena frekuentzia
3.45 Irudia – Profil zentralean, UA, parametro identifikazio prozesuaren transmitantziako emaitzak, bigarren entseguan
Azalerak zimurtasun handiagoa duela ikus daiteke. Hasieran, honek asaldura eta datuetako zarata handiagoa ekarriko lituzke. Baina hondar-ardatza ikusten bada, neurtutako bektorearen eta modeloak kalkulatutako bektorearen arteko desberdintasunaren karratua izaterakoan, modeloaren parametroetako aldaketa txikiek hondarreko aldaketa handiak emaitza dituzte. Parametro-identifikazioari dagokionez, baldintzak aurreko entseguari buruz mantentzen dira. Erresistentzia termikoaren kalkuluak bereizmena gaitasun termikoaren kalkulua baino hobeto aurkezten jarraitzen du. Erresistentzia-balioa % 0,4tako ziurgabetasunarekin lortzen da, kapazitatea % 9,3rekin lortzen da berriz. Ziurgabetasun hauek aurreko entseguan lortzen direnetatik oso beherakoak dira. Eta hondar-azaleraren proiekzioa ikusten bada nola txikiagotu den modeloaren parametroen arteko korrelazioa egiazta daiteke, patroi ia zirkularra aurkezterakoan ardatzen inklinaziorik Gabe.
3.48 Irudia – Hondar-azaleretako minimo absolutuko zonaren handitutako grafikoa, lehen entsegua ezkerrean eta bigarrena eskuinean
Behin dimentsiobakarreko fluxuko zonari buruzko horma opakuaren transmitantziaren balioa lortuta, laborategi-arteko hurrengo pausoa osagai osoaren transmitantziaren kalkulua da, lagin-garraiatzailearen ertz efektuak kontuan hartuz. Kalkulu hau interesgarria da entsegu-ekipamenduaren baldintzen portaera karakterizatzeko. Baino lehenago esan denez gero, horma opakuko bi entseguak ingurune-baldintza desberdinekin egin dira, eta gainera lagingarraiatzailearen eraztun isolatzaileari buruz lerrokatze desberdinekin kokatuz. Lehen entseguan osagaia kanpoko ertzaren arrasean kokatu da, bigarren entseguan berriz, barruko ertzaren arrasean kokatu da. Lehen konfigurazioa hobeezina izango litzateke entsegu-errealizaziorako, aurre-markoren itzalak ebitatuko liratekeenez gero, laginaren gainean sortzen den ertzeko efektua gehiegizkoa ez bada. Analisi hau egin daiteke parametro-identifikazio prozesuaren emaitzen bitartez. Estudiorako 3.49 Irudiaren modeloa erabiltzen da. Modelo honetan horma opakuaren portaera irudikatzen da bi konduktantzia-adarren bitartez. Hortaz zona zentralaren portaera kontuan hartzen da, dimentsiobakarreko fluxuarekin, eta zona perimetralaren portaera, lagingarraiatzailearen ertz efektuarekin.
3.49 Irudia – Ertz-efektua irudikatzeko bi adarrekiko horma opaku osoko modeloa
3.50 Irudian hondar-analisia barne-aire-tenperaturarako erakusten da, Ti, identifikazio-prozesuko funtzio helburu bezala erabilita. Bi modeloek zarata zuriko hondar patroia dutela iritz daiteke, orduan emaitzak baliozkoak bezala hartzen dituen. Nahiz eta, bi emaitzak konparatuz, bigarren entseguko hondarrak lehenekoak baino handiagoak izan dira, hala ere, integratutako peridogramak portaera hobea du.
3.50 Irudia – Horma opakuko lehen entsegurako, goiko irudiak, eta bigarren entsegurako, beheko irudiak, modeloaren doikuntza
3.5 Taulan transmitantzia eta kapazitate termikoaren bi entseguetako lortutako emaitzak jasotzen dira horma opakurako erabateko. Emaitzak analizatuz, konduktantzietan lortutako desberdintasuna nabarmena da. Ertz-efekturik gabe probetaren konduktantzia erreferentzia bezala hartzen bada, UA = 0,164 [W/m2K]etatik lehenago lortutako dimentsio bakarreko balioa kontuan hartuz, itxarondako balioak izan behar izango luke U =1,186 [W/m2K]-etako, Slagina = 7,23 [m2]-etako lagineko azalerarako. Beraz, lehen entseguaren kasuan, ertz-efektuek % 54,3ren laginaren konduktantziaren neurria handitzen dute, eta bigarren entseguaren kasuan, ertz-efektuak % 32,3ren handiagotzea sortzen du. Bi kasuetan oso efektu adierazgarria da azkeneko emaitzan. Oso lagin isolatzailea dela pentsatu behar da ere eta beraz ertz-efektuek eragin handiagoa dute. Ertz-efektuen eraginak analisi zehatzagoa eskatzen du, Ertz-efektuen eraginak analisi zehatzagoa eskatzen du emaitza fidagarriak probeta errealeko entseguetan lortu nahi badira, zeinen ezaugarriak hain ezagun eta homogeneoak izan ez daitezen laborategi-arteko entseguan erabilitako horma opakuaren kasuan bezala.
3.7 Taula – 3.49 Irudiaren modeloaren adar bakoitzaren konduktantzia eta kapazitate termiko balioak
Bi entseguetan konduktantzien ziurgabetasunaren balioa 3.5 Taularen emaitzetatik nabarmentzeko beste puntu bat da. Hondar-estudioaren emaitzak ezagututa eta entseguetako bakoitzeko baldintzen arabera, neurriaren ziurgabetasuna bigarren entseguan lehenengoan baino txikiagoa izan zedila espero zuen. Hala ere hau ez da horrela. Hau ondorio da ziurgabetasun absolutuko balioa ordena bereko dela, uU ± 0,050 [W/K], behin akats-hedapena kasu bakoitzerako erabilita, eta konduktantzia-balio handiagoa lortzerakoan, eta lehen entsegurako konduktantzia-balio handiagoa lortzerakoan, akats erlatiboa behekoa da. Kapazitate termikoei dagokienez, dimentsiobakarreko entseguan lortutako emaitza erabiliz, CA 8 [KJ/m2K], lagin osorako kalkulatutako balioa C = 0,058 [MJ/K]-etako izango litzateke, modelo osoaren emaitzetatik oso beherakoa. Honek dio laginaren portaera dinamikoan parte hartzen ari dela lagingarraiatzailea hein handi batean. Kontuan hartu behar da horma opakuko probeta oso arina dela eta, beraz, aipaturiko efektua nabarmenagoa dela. Ziurgabetasunei dagokienez, transmitantziaren kalkuluan lortzen direnak baino oso gehiagokoak dira. Baina dimentsiobakarreko estudioan analizatu den bezala, kapazitate termikoen kalkuluak konplexutasun handiagoa du parametro-identifikazio prozesuan, nahiz eta lortutako balioa fidagarria izan. Emaitzen analisi zehatzagoa eginez, 3.6 Taulan jasotzen dira konduktantzia eta kapazitate balioak entsegu bakoitzerako 3.49 Irudiaren modeloaren adarretako bakoitzean lortutakoak. Abiapuntu bezala bigarren entseguaren emaitzak ikasten dira, honetan entsegu gelaren itxiturak eta laginak artean trukatutako bero-fluxuak kontrolatuago dutenez gero. Lehen pausoa probetako zer azalerak duen dimentsiobakarreko fluxuko baldintzarik kalkulatzea da, eta hura lagin-garraiatzailearen ertz efektuek eraginda ikusten den azalerarekin konparatzea. Adar 1ak dimentsio bakarreko fluxuarekin zona irudikatzen duela kontuan hartuz, eta lortutako konduktantzia zentraleko balioa hartuz, UA = 0,164 [W/m2K], ertz-efektuek eraginda ikusten ez den lagineko azalera 4,65 [m2]-etako izango litzateke.
3.51 irudia– Horma opaku osoko modeloaren transmitantzia emaitzak ezagututa ertz efektuetako analisia Lagina ia simetrikoa denez gero, azalera hau hurbil daiteke 2,16 [m]-etako alde luzera batekiko karratu batera. Laginaren dimentsioak 2,7[m]-etako direnez gero ertz-efektuek eragindako zonak zabalerako 0,27 [m]-etako banda perimetrala estaliko luke. Balio hau bat dator 2 Kapituluan egindako gelaren analisian lortutako emaitzekin, 2.2.2 atalean, eta kalibrazio-hormako multitiles-ek neurtutako fluxuekin egiaztatuta, 3.3.2 atalean jasota. Orduan, ertz-efektuek eragindako azalera 2,58 [m2]-etako da. Beraz, zona honetan estimatutako azalera unitateagatiko konduktantzia Uborde = 0,313 [W/m2K]-ko da. Datuak 3.7 Taulan jasotzen dira, eta 3.51 Irudian azaleretako konparaziozko bat entsegu bakoitzeko fluxuko tipoagatik erakusten da. Analisi hau erabiltzen bada lehen entseguan zehar lortutako emaitzetarako, lortzen da dimentsio bakarreko fluxuarekin estimatutako azalera 3,65 [m2]-etara gutxitzen dela. 0,39 [m]-etako ertz efektuaren sakontasun batekin erarako litzatekeena laginean. Eta ertz-zonarako azalera unitateagatik konduktantzia balioa Uborde = 0,344 [W/m2K]-ko izango litzateke. Ertzefektuak materialen ezaugarrien eta konfigurazio geometrikoaren funtzioa direla kontuan hartuz, eragindako azaleraren handiagotze hau, lagin eta lagingarraiatzaile bera izateara, soilik probetaren lerrokatzean aldaketaren ondorio daiteke. Ertz-zonaren azalera unitateagatiko konduktantziaren handiagotzea lehen entseguaren konfigurazioan gertatzen trukatutako beroko fluxu errealaren handiagotze bat ari dela lagin eta lagin-garraiatzaile artean bigarren entseguaren konfigurazioari buruz erakusten da. Era grafikoan 3.52 Irudian azaltzen denez gero hau lagin-garraiatzaileko perimetroaren ondorio da, 0,2 [m]-etako zabalerarekin, libre geratzen dela lagina eraztun isolatzaileko kanpoko aurpegiarekin lerrokatzen denean. Azalera perimetral honetan zehar trukatzen den bero fluxua ezin da neurtu tiles-ak entsegu gelako ertzeraino iristen direnez gero, eta laginak trukatzen duela fluxura gehitzen ari da, erreala baino gehiagoko ertzeko efektuek eragindako
probeta azaleraren estimazioa emaitza bezala emanez. Lortutako emaitzak ezagututa, lagin-garraiatzaileko barruko aurpegiaren arrasean lagineko kokapena ertz-efektuak txikiagotzeko egokituena da, baldin itzaleztadurarik atzeraemangunegatik ez bada gertatzen.
3.53 Irudia – Eguzki-erradiazioa eta kanpoko konbekzioaren interakzioarekiko horma opakuko modelo osoa
Efektu posible hau ebaluatzeko 3.53 Irudiarenerako horma opakuko modeloa handitzen da, eguzki-irekitzea zehaztu ahal izateko moduan. 3.54 Irudian modeloaren doikuntzaren emaitzak bigarren entseguari buruzko datuetarako erakusten dira, adibidez. Kasu honetan, azalerako kanpoko tenperaturak , Tse, asaldura sortzen du barne-aire-tenperaturaren doikuntzan, Ti, baina baliozko hartzen jarraitzen dezake zarata zuri-patroia. Hala ere, pasatzen zen aurreko kapituluko kalibrazio hormako modeloekin bezala, Tse-ren hondarrek aldizkakotasuna erakusten dute argitazunez, sentsorearen gaineko eguzki1. ENTSEGUA 2. ENTSEGUA
erradiazioaren efektuagatik, eta uhin luze-trukeagatik, modeloan ez kontuan hartuta. Dena dela, hondar batezbestekoa 0,4ºC-etatik beherakoa denez gero doikuntza baliozko har daiteke. Lehen entseguaren kasuan antzeko emaitzak lortzen dira, ikus B Eranskina.
atzeraemanguneak efekturik produzitu eguzki-erradiazio intzidentearekiko laginaren interakzioaren neurriaren gainean ez duen, bi entseguetan. Lortutako emaitzek erabakia lagin-garraiatzaile sistemaren gaineko laginen kokapen hobeezinari dagokionez hartzea baimentzen dute. Kokapen hobeezin hau, minimizazio ertz-efektuetako eta sombreamiento adierazgarriak produzitzen ez dutena kontuan hartuz, barruko aurpegiarekiko lerrokatutako laginekoa da. Muntaketa hau erabiltzen da EGUZKI-a zelulaz egiteko hurrengo entseguetan. Ondoren pasatzen da IQ-Test-aren bigarren lagineko entsegua ebaluatzera.
EKKL-ko TA-ak gordetako kutxa beroko ekipamendu bat daukala esker, EN ISO 12567-1:2010a[405] entsegu araua betez leihoaren transmitantzia neurtu da entseguak EGUZKI-a gelan egin baino lehen. Entsegu-prozesua datza material isolatzaileko perimetroak eratutako armazoi baten gaineko leihoaren jartzean, EPS-aren kasu honetan. 1,25x1,50 [m]-etako zulo estandarra daukala bere zentroan. Armazoia hornikuntzan beranduago jartzen da, bi kamera klimatiko bananduz, zeinetan beroak leihoarekin trukatzen duen airearen tenperatura eta abiadura kontrolatzen dituen. 3.55 Irudian IQ-Test-a leihoko muntaketa armazoian eta entsegu ekipamenduko egoera erakusten da. Entsegu prozedurako eskema bat erakusten da ere. Ganbera hotzean kanpoko ingurune-baldintzak erreproduzitzen dituen aireko fluxua sortzen da, temperatura 0ºC-a eta aire abiadura 3 [m/s]-a, 25 [W/m2K]-etako konbekzio koefizientea produzitzen duela. Alde beroan isolatutako neurri kutxa bat ukaten da, leihoko azalera eta armazoi isolatzaileko parte perimetrala estaltzen dituela. Kutxa hau barruan haizagailuak eta erresistentzia berotzaileak ukaten dira. Bera barruan, bai erresistentzia elektrikoei buruzko, bai haizagailuen potentzia, sartutako energia guztia ±0,2%-etatik beherako ziurgabetasunarekin neurtzen da. Neurri-kutxaren barnean etxebizitzetako barnearen baldintzak sortzen dira, 20ºC tenperatura eta aireko abiadura baxuak, konbekzio naturalaren ordenako, hconv = 7,69 [W/m2K]-etako konbekzio koefizientearekin. Ekipamendua erreferentzia-patroiaren bitartez zuzen kalibratuta dago, armazoi isolatzaileko zonatik trukatutako bero fluxua eta leihoko zona perimetralean produzitzen den ertzeko fluxua ezagutzea baimentzen dituena. Neurri-kutxa babesten duen ganbera beroko airearekin inguratutako hau, entsegu prozeduraren izenaren jatorria, doitzen dituela bere tenperatura eta aire abiadura neurri-kutxako azaleran zeharreko bero galerak baliogabeak izan daitezela. Honela kutxan sartutako energia guztia trukatu ahal dadin soilik lagina eta bere armazoia bidez. Entsegu-prozedura zehatz dago hortaz ekipamenduaren bi giroen arteko bero transmisio prozesu guztiak analizatzen dira, truke konbektiboa, laginean zeharreko kondukzioa, eta azaleren parte-hartzaileen arteko truke erradiatiboa, hortaz entsegu-ziurgabetasuna mugatuta dago eta ±5,6%-etik beherakoa da.
3.55 Irudia– Leihoko gordetako kutxa beroan normalizatutako entsegua Emaitzetan fidagarritasun handiagoa lortzeko, entsegu-balioa lortzen da emaitzan parte duten parametroek integratuz denbora-bitarte batean 1000 [min]-a. Bi ganberen giro tenperaturek ±0,5ºC-etatik beherako oszilazioa dutenean eta eta leihoa zeharkatzen duen fluxuaren desbideratzea ±1%-etik beherakoa denean baldintza egonkorretara helduta kontuan hartzen dira. 3.56 Irudian erakusten ditu ganbera hotzeko eta kutxa beroko tenperaturak, baita ere leihoa zeharkatzen duen bero fluxua. Ikus daiteke nola, lehen 200 [min]-aren ondoren entseguaren hasieratzeko aldi baterakoari buruzkoak, tenperaturak konstante dira eta fluxua aurkitzen da entsegu-arauak eskatutako mugaren barruan. Baldintza hauek leihoaren transmitantzia balioaren neurri egonkorra ekartzen dute, berezko entsegu-metodologiaren ziurgabetasun mugaren barruan. 3.11 Taulan IQ-Test-a leihorako egin den entseguaren baldintzak eta transmitantziaren kalkulurako balio nagusiak jasotzen dira. Hortaz lortzen den azkeneko normalizatutako balioa Uv = 2,63 ± 0,14 [W/m2K]-eko da, Rc,i = 0,13 [m2K/W]-etako azalerako barruko erresistentziarekin eta Rc,e = 0,04 [m2K/W]-etako kanpokoarekin. Laborategiartekoari begira, zentro parte-hartzaile bakoitzean lortutako transmitantziabalioetako multzoa kontuan hartzeaz gain, interesgarria da normalizatutako baldintzen arabera neurtutako balioa ukatea, PASLINK entseguaren kalitatea kuantifikatzeko orduan erreferentzia garrantzitsu bezala. Gainera, IQ-Testaren bigarren osagaiaren konplexutasuna kontuan hartu behar da. Lagina heterogeneoa da, zona perimetral oso isolatzailetik eratuta, eta zona zentrala konduktantzia oso altuarekiko, lodiera eta materiala desberdinekin. Bero transmisio mekanismoaren portaera desberdintasun honi batuta, eguzkierradiazio transmisioa leihoko parte zeharrargiagatik kontuan hartu behar da. Kasu honetan, laborategi bakoitzean eraikitako probetetako bakoitzeko ezaugarrien desberdintasun txikiengatik entsegu emaitza dispertsioaren ondoan, osagaiaren irudikapen modelo desberdin erabilera gehitu behar da. Beraz, bigarren GANBERA BEROA GANBERA HOTZA Termopareak NEURRI-KUTXA BERO BONBA BERO BONBA
3.56 Irudia – Leihoko babestutako kutxa beroan normalizatutako entsegua
Datuak Balioa Ziurgabetasuna me,sur (inguruko panelaren tenperatura batez beztekoa)
W/m 2 53,39 ± 0,46 Rst (azaleraren guztizko erresistentzia)
3.59 Irudia – IQ-Test-aren bigarren lagineko handitutako modeloa
3.60 Irudia – Laginerako leihoarekin handitutako modeloaren hondar estudioa
entseguetan kalkulatutako azkeneko transmitantzia. Horma opakuaren kasuan bezala, baldintza hobeengatik kalkulu-ziurgabetasunak bigarren entseguan lortuta txikiagoak dira, eta beraz, balio hauek entsegu laborategi-artekoan erabiliko dira. Behin IQ-Testa prozeduraren entsegu osoak eginda, bai horma opakurako bai leihoko osagairako, eta laborategi-artearen metodologian jasotako neurriparametroen ziurgabetasunak mugatuta, hauek berean parte hartu zuten gainerako osagaiek lortutako emaitzetako multzoan sartzea falta da.
Emaitza guztietako konparaziozkoak entsegu prozeduraren fidagarritasuna, alde batetik, eta parte-hartzaileen laneko kalitate indibiduala , bestalde, lortzea baimentzen du. Atal honetan aipaturiko analisia egiten da, laborategi-artekoaren estudioen estatistikariek estandarra erabiliz. Azkeneko emaitza entsegu laborategi-artekoaren kalitatearen balioespena da, orokorrean, eta EGUZKI-a gelaren portaerako, bereziki.
Jada esan denez gero, IQ-Test-a laborategi-artekoaren definizioa egin da entseguetako eta lortzeko emaitzetako konplexutasuna handiagotzean izateko moduan, eta horrela emaitzak arazten joatea anomalo baimentzen duten konklusio partzialak lortzen joan ahal izatea. Lehen pausoa datza prozeduraren portaera egiaztatzean emaitza-sakabanatze txikiena sartzen duen probeta erabiliz. 3.3 Taulan parte hartzaile multzoarentzat lortutako emaitzak jasotzen dira, EGUZKI-a zeldari buruzko emaitzak nabarmentzen dira itzaleztatzean EKKL-ko TA-n egindak.
Zentro bakoitzean eraikitako laginak ezaugarri berak dituela egiaztatzeko profil zentralerako lortutako transmitantzia analizatzen da. estudio honetatik parametro-identifikazio erreminten erabileran lehen ebaluazioa lortzen da ere, nahiz eta modelo errazari izan dadila. Emaitza taldearen multzoaren batez besteko balioa Uzentral = 0,17 [W/m2K]-etako da, sU = 0,02 [W/m2K]-etako desbideratzearekin. 3.61 Irudian emaitza bakoitza batez besteko balio honi buruz erakusten da, emaitzen bariantzari buruzko ziurgabetasun tartearekin batera. Ikus daitekeenez gero, zentro parte-hartzaile guztiak batez beztera hurbileko aurkitzen dira eta fidagarritasunaren % 95etako bandaren barruan. Laborategi multzotik datorren emaitzen oinarria kuantifikatzeko Mandel-aren h estatistikaria darabil, ISO 5725-a[23] araua dion bezala. Estatistikari honek laborategi partikular bakoitzeko emaitza laborategi multzoaren bataz besteko balioarekin konparatzea baimentzen du eta definitzen da adierazpen [3.9]-a bezala. Aipaturiko adierazpenean zenbakitzaileak laborategi bakoitzaren desbideratzea, xi, kuantifikatzen du osoaren batezbestekoari buruz, eta izendatzaileak balio multzoaren desbideratze estandarra kuantifikatzen du. Balio kritikoa, hkrítikoa, kalkulatzen da [3.10] adierazpenaren bitartez, p laborategi parte-hartzaileko kopurua den tokian eta t Student-eko t-etako balioa da bi isatsetara p-2 askatasun-graduaekin eta kontuan hartutako garrantzi-mailarekin.
garrantzi-mailarekin, patroiak ebaluazio-irizpideen estandarrera lortzen diren. 3.62 Irudian profil zentralaren transmitantziaren neurrirako lortutako balioen analisiaren emaitzak jasotzen dira. Zentro guztiak gogobeteko baldintzetan daude. Lortutako emaitzak ezagututa irits daiteke horma opakuko laginak ezaugarri homogeneoak dituela laborategi-artekoaren estudioa errealizaziorako. Orain geratzen da zelda bakoitzera berezko ezaugarriekin lotutako entsegu-baldintzen erreproduzigarritasuna ebaluatzeagatik. Hartarako laginaren transmitantzia osoa ebaluatzen da. Balio honek biltzen ditu lagin-garraiatzailearen ertz efektuak eta estudioan zehazten ez diren bero transmisio mekanismoetako multzoa, bezala adibidez aire-infiltrazioak. 3.63 Irudian balio hauen emaitzak erakusten ditu era grafikoan.
3.62 Irudia – Horma opakuko profil zentralaren neurriaren estudio estatistikoa
3.63 Irudian balio hauen emaitzak erakusten ditu era grafikoan. JRC-ean lortutako emaitzak nabarmentzen du gainerakotik asko bereizten dela. Desadostasun hau ondorio da zentro honetako entsegu zelda lehen prototipoari dagokiola, azkeneko konfigurazioa definitzeko ondoz ondoko probak egiteko erabili dela ekipamendu frogatzaile bezala. Beraz, gela honen baldintza partikularrengatik, estudioaren multzotik atera daiteke. Honela batez besteko UA=0,20 [W/m2K]-etatik balioa lortzen da sUA =0,06 [W/m2K]-etako desbideratzearekin. Honek ekartzen du ertzefektuetako multzoko eta ez identifikatutako bero-galeretako bataz besteko balioa % 14,1etako dela. Eta estima daitekeenez gero, ezaugarri hauek homogeneoak dira entsegu-zeldetako multzorako. Behin IQ-Test-aren lehen entsegua ebaluatuta zentro bakoitzaren portaera baliozkoa dela ondoriozta daiteke, eta horma opakuaren karakterizazio egokia ukaten da, bai bere profil zentralean bai bere multzoan. Honek baimentzen du datu oinarri egoki batzuetatik abiatzea bigarren laginaren hurrengo estudiorako, zeinen emaitzak 3.84 Taulan jasotzen diren.
Leihoaren transmitantziaren analisiarekin hasiz, 3.64 Irudian balio-multzoaren portaera erakusten da. Lortutako batez besteko balioa Ul = 2,51 [W/m2K]-eko da sUl = 0,26 [W/m2K]-etako desbideratzearekin. Nahiz eta emaitza ia onargarria iruditzen da, orokorrean, zentro-guztizkoa konfiantza-bandaren barruan aurkitzen dagoelako, emaitza-sakabanatzea oso altua da. Balio puntualak analizatzen badira, emaitza-tartea Ul,min = 2,00 [W/m2K]-etako balio txikienetik Ul,max = 2,94 [W/m2K]etako balio handienera, ia goiko unitate bat, doa. Batez besteko balioari buruz % 37,5etako aldaketa tarte bat irudikatzen duena. Sakabanatze handi honek ez du baimentzen h-estatistikariaren balioespen irizpideak erabiltzea. Aurrez, beharrezkoa da zentro desberdinen emaitzen artean sakabanatze garai honen kausak analizatzea eta haiek interlaborategi-analisian kontuan hartzeko haiek kontuan hartzea. Bero-transmisio prozesua leiho-laginean zehar ikasten bada entsegu-baldintzek osagaiaren balioaren gaineko eragin oso adierazgarria dutela lortzen da. Ul-a bai leihora berezko erresistentzia termikoak bai barruko eta kanpoko azalerako konbekzio-koefizienteek eraginda dago, [3.11] ekuazioa.
Azaleren erresistentziak aire-abiaduraren zuzeneko funtzioa dira. Barruko konbekzioa ez da kontuan hartzen emaitza-sakabanatzearen, hasiera batean, barrukoa bezala entsegu gelako barruko giroak ekipamenduen arteko baldintza homogeneoak dituenez gero, zeldaren definizioa eta entseguko prozedura estandarraren baldintzak eskatzen dituen bezala. Ordea, kanpoko konbekzioa bai efektu adierazgarria aurkezten duela. Azaleraren kanpoko erresistentzia kalkulatzeko [3.12] ekuazioan formako modeloak erabiltzen dira.
Leihora berezko erresistentzia termikoari dagokionez, emaitza-aldakortasuna beiren artean aire-ganberarekin lotutako erresistentziaren funtzioa izango litzateke, batez ere, truke erradiatiboak eta airearen konbekzio mugimenduak eraginda dagoela, ikus [3.13] ekuazioa. Erradiazioagatik bero truke koefizientea, hr, hurbildu ohi da [3.14] adierazpenaren bitartez.
Eraikuntzako lan mailarako hurbilketa honekin egiten den akatsa % 0,2tatik beherakoa da. Eta konbekzioagatik trukeko koefizientea, hk, Nusselt-aren zenbakiaren aplikaziotik lortzen da, berriz Rayleigh-aren zenbakiaren funtzioa dela. Leihoaren transmitantzian parte hartzen duten faktoreak ebaluatu ondoren lortzen da ganbera barruaren airearen tenperatura batez besteko, beiren arteko tenperatura desberdintasuneko, eta kanpoko airearen abiaduraren funtzioa dela, oinarrian.
3.65 Irudia –Batez besteko Aire-ganberaren Batez besteko tenperaturaren, Tm , eta beiren arteko tenperatura desberdintasunaren, T, arabera leihoaren transmitantziaren, Uv, aldaketaren kalkulua
Egindako estudioan ikus daitekeenez gero, entsegu baldintza desberdinek leihoaren transmitantzia balioetan lortutako emaitzetako aldakortasuna azaltzen dute, Tm eta T ardatzei buruz azaleraren proiekzioetako bakoitza erakusten duten bezala. Beraz, analisi estatistikoa laborategi-artekoari eman ahal izateko transmitantziari eragiten dioten parametroak begiestea beharrezkoa da. Hots, jada Ul
harresi opakurako erabilitako modelo sinplea ezin da aplikatu, emaitza bakoitza batez besteko balioarekin eta akatsarekin konparatzen den. Leihoaren kasurako, osagai bakoitzak entsegu-aldagaien efektuak begiesten dituen funtzioak akatsa gehituz estimatutako balioa konparatu behar du, ikus [3.17] Irudia. Kasu honetan, tenperaturekin eta aireko kanpoko abiadurarekin leihoaren transmitantzia erlazionatzen duen funtzioa, ܷ ൌ ݂ሺܶ, ∆ܶ, ܽሻ, ez lineala da eta oso zaila da era esplizituan definitzea. Hiru aldagaien efektua doikuntza-koefizienteetako kopuru minimoarekin erreproduzitzea baimentzen duen funtzio sinplea ekuazioan [3.18]- tan definitutakoa da. Funtzioaren koefizienteetako multzoa, Ai, erregresiboaren bitartez zehazten den prozedura iteratiboa erabiliz. [3.66] Irudian lortutako emaitza erakusten da. Doikuntza-ontasuna R2 = 95,5% da eta modeloak neurtutako balioei buruz lortutako hondarrek ez dute korrelaziorik, funtzioa egokituta kontuan hartzen den. Lortutako doikuntza-azalera [3.65] Irudia eta [3.66] Irudia konparatzerakoan ikus daitekeenez gero jokatzen du korrelazioei buruz itxitako ganbera estandarrean itxarondako konbekzio-prozesurako estimatutako erantzuna bezala. Erakusten den doikuntzako azalera kalkulatu da entsegu datuen, akan = 2,3 [m/s]-aren batez besteko balioa kanpoko aireko abiaduratzat hartuz, modelo teorikoarengan bezala.
3.66 Irudia – Leihoaren transmitantziaren doikuntza funtzioa, Uv, vext = 2,3 [m/s]-ekin Ul
3.67 Irudian konparaziozko zuzenekoa erakusten da neurtutako balioen eta doikuntza-funtzioa bidez lortutako balioen artean. Kasu guztietan hondarra entseguaren akats ertainetik beherakoa da eta egokitutako balioak neurtutako balioekin bat datoz. Kutxa beroko ekipamenduan egin den normalizatutako entseguko balioarekiko erkaketa doikuntzaren beste baliotasun kontraste bat da.
3.67 Irudia – Esperimental eta ezartzeko balioen arteko konparazioa
erabili daiteke. Kasu honetan h Mandel-eren estatistikaria egiten da doikuntzafuntzioaren eta zentro bakoitzeko neurtutako balioen artean lortutako hondarren gainean. 3.68 Irudian emaitzak jasotzen dira. Zentro guztiak aurkitzen dira % 95en fidagarritasun mailaren barruan.
3.69 Irudia – Eguzki-faktorearen emaitzen analisia
3.70 Irudia – Eguzki-faktorearen neurriaren estudio estatistikoa
irudikatzen duena. Desbideratze estandarra sg = 0,04-ko da, %6,7 irudikatzen duena, tamaina-ordena berarekin akats batez besteko baliori buruz, eg = 0,04, eta beraz emaitza-multzo oso homogeneoa da. Laborategi-artekoaren emaitza dagokionez, ikus 3.70 Irudia, zentro guztiak gogobeteko baldintzako mailaren barruan aurkitzen dira.
3.5.2 Azken balorazioa
Behin IQ-Testa emaitzen analisia bukatuta, entsegu-metodologiaren portaeraren eta EGUZKI-a zeldaren erantzunaren zehaztasunari dagokionez azkeneko balioespena, bereziki, egitea posible da. Aipaturiko balioespena hurrengoa da:
- Diseinua eta definizioa entsegu-zeldako egokitutakoak trazabilitateezaugarri egokiak kanpoko baldintzetako entsegu errealizaziorako aurkezten dituen ekipamendua ukatea baimentzen du. Ertz-efektuak, laginen tamaina, ez kuantifikatutako osagaiak, etab...., zentroen arteko balio homogeneo batzuk aurkezten dituzte. PASLINK zeldak normalizatutako entsegu kalitate estandarrak mantenduz soluzio eraikitzaileko entseguak egiteko ekipamendu egokia izatea erakusten duen.
- Entsegu laborategi-artekorako erabilitako laginak, beren tamiana ekartzen duen arazoekin, laginek entseguaren kalitatearen analisirako baldintza egokiak izan dituzte, ikerketa-osagai bakoitzaren ezaugarriak erkagarriak zirela ziurtatuz.
- Entsegu-prozedurek potentzialtasun handia frogatu dute. Bere konfigurazioari esker lortzen diren datuen informazioa maximizatzen da eta beren iraupena txikiagotzen da.
- Metodologiak frogatu du entseatutako osagaien estudioko oinarrizko ezaugarrien neurri zehaztasun altua, transmitantzia eta eguzki-faktorea diren bezala.
Trazabilitate-entseguak zehaztasuna eta PASLINK metodologiaren trazabilitatea kuantifikatzea baimendu du, arrazoi horrengatik neurri-sistema bezala ekipamendu hau aukeratu da. Beste aldetik, EGUZKI-a zeldaren prest edukitzea zuzena izan da, eta emaitzak daude zentro-sarearen multzoren barruan, entseguen trazabilitatea ziurtatzen duena. Frogatu da ere laginen modelatzean eta parametro-identifikazio tekniken aplikazioan lortutako esperientzia. Beraz, behin fidagarritasuna ziurtatuta eta entsegu-metodologiaren kalitatea pasatzen da aireztatutako fatxaden karakterizazioko fase esperimentalaren garapenera.
4.1 Laginen eraikuntza eta instrumentazioa
Aireztatutako fatxada aukera handia dago, Kasu honetan kanpoko aireko errezelarekin fatxada opakuko portaera karakterizatzea interesgarria da. Bere ezaugarri eraikitzaileei esker tipologia honek oso hedatutako aplikazioa du etxebizitzako sektorean, bai eraikuntza berrirako bai birgaitzerako. Fatxada hauek harresi oinarri batez, isolamendu-kapa batez, aireztatutako aire-ganberaz, eta azkeneko itxiera bezala jokatzen duen kanpoko orriaz eratuta daude. Konfigurazio honek abantaila eraikitzaile interesgarriak ditu. Alde batetik, horma oinarriaren egitea sinplifikatzen da, azkeneko kanpoko itxiera ez denez gero eta ez du eskatzen bukatuta oso fina, beraz txikiagotzen da eraikuntza-garaian. Eta beste aldetik, horma oinarriaren gaineko isolatzailearen jartzeak kapa jarraitua izan dadila baimentzen du, zubi termikoko efektuak aurre zutabeetako, forjatutakoetan eta fatxaden arteko topaketa zonetan txikiagotuz. Aireztatutako ganberari dagokionez, bere lodiera aldagarria izan daiteke, 2-3[cm]-etatik 10-15[cm]-etaraino pasatuz, beharren araberako. Gainean, gainera, ganbera barruan haizearen mugimenduak portaera higroskopikoa oso ona ematen du fatxadarako. Kanpoko orriari dagokionez, aldakortasun eraikitzaile handia du, material-kopuru handia erabiltzea baimenduz: harrizkoak, zeramikazkoak, metalezkoak, …, diseinu arkitektonikoaren ahalmen handia ukatea baimentzen duena.
Aireztatutako fatxadek ematen dituzten aldagaietako multzoak goren unea azaltzen du gaur egun bere aplikazioan. Baina aldagai-multzo horrek portaera energetikoaren karakterizazioa zailtzen du, eta gaur egun ez dauka nahikorik datu esperimental trazableak fatxada-mota honen portaera termikoari buruz. Aireko abiadurak eta aireztatutako ganbera barruan konbekzio prozesuko, edo kanpoko orriaren eguzkierradiazioarekiko interakzioa, adibidez, funtsezko parametroak dira aireztatutako fatxaden portaera eraikinaren itxituraren eskari energetikoan zehazten duten. Bere karakterizazioak entsegu bat eskatzen du kanpoko baldintzetan eta egoera erreal eraikitzaileak erreproduzitzen dituzten laginekin. Hauek dira oraingo lanaren oinarriak eta tesi honen estudio teorikoa osatzen duten entseguetako multzoaren jatorria. Helburua da soluzio eraikitzaile gaur egun eskaintzen diren merkataritza-fatxadak adierazteko eta sektoreko edozein fabrikatzaileren katalogoan aurki dezakeena karakterizatzea. Hartarako hurrengo entsegu-laginak aukeratzen dira:
- Oinarrizko horma: estudioaren oinarri bezala erabili dion erreferentziako itxitura da bat bikoitza adreilu-fabrika orria eta bitarteko aire-ganbera. Horma honen gainean hurrengo aireztatutako fatxada sistemak muntaketa egiten da. - Oinarrizko horma isolamenduarekin: kanpokan isolamenduko zuzeneko sistema ematen dio horma oinarriari, material isolatzaile berarekin aireztatutako fatxadaren enplegatua baino. Horma oinarri honek eta isolatutako hormak, balio izango dute birgaitzeko eraikin sentiberetako isolamendurik gabeko fatxaden eskari energetikoaren erreferentzia, eta SATE-a sistemekiko (Sistema de Asilameinto Térmico por el Exterior) isolatutako fatxadak bezala, konparaziozko balioa aireztatutako fatxadetan lortutako emaitzei buruz ukatea baimenduko dutela. - Aireztatutako fatxada arina: lehen konfigurazioan kanpoko orriko itxiera bezala lodiera txikiko zementu plakak erabiltzen dira. Aire-ganbera lodiera zabaleko da beheko sarrera bakarrarekiko eta goiko irteera bakarreko. - Aireztatutako fatxada astuna: bigarren konfigurazioan erabiltzen da kanpoko orri astun eta inertzia handiarekin armatutako hormigoi plaka batek eratutakoa. Bi kasuetan aire-mugimendua konbekzio naturalagatik da.
Idustrializatutako fatxada: estudio osagarri bezala fatxada-tipologiarako karakterizazio esperimentala handitzen da guztiz zehatzen desberdinak diren ezaugarriekin. Hirugarren aireztatutako fatxada lagin honek eraikuntza arina du eta, prefabrikatutako panel sandwicheko barruko euskarriaz, ihartzen ditu galbanizatutako xaflako kanpoko orria, eta aireztatutako ganberan behartutako aire mugimendua. Konfigurazio hau eraikuntza berrirantz orientatuago dago eta kontrol handiagoa eta ustiapen energetiko berriztagarriko ahalera ditu aireerrezelagatiko eguzki-erradiaziotik datorren beroko hartze handiagoari esker, eraikuntzako sektorean garapen-linea berrien adibidea izanez.
Ondoren pasatzen da lagin-multzoaren eraikuntza eta entsegu bakoitzean jarritako neurri instrumentazioa zehaztera.
Oinarrizko horma definitu da ahalik eta hedatuena eraikuntza-sistemaren adierazgarria izateko moduan. Hartarako aire-ganberarekiko orri bikoitzeko harresi bat aukeratu da 90eko hamarkadara arte 70eko hamarkadatik aurrera parke edifikatorioan erabilitako fatxada soluzioaz dagoela, garapen eraikitzaile zabala gertatzen den tokian. 4.1 Irudian eskema eraikitzailea erakusten da.
4.1 Irudia – Oinarrizko horma soluzio eraikitzailea, eta fatxadako orri bakoitzeko eraikuntzan erabilitako bloke zeramikoak
Lagina, barnerako kanpokoko, zulatutako adreilu trinkoko juntura horizontalarekiko lodierako 11,5 [cm]-etako orri batek eta motrailuko bertikal jarraituak, motrailu hidrofugoko enfoskadoko 2 [cm]-etako, aire-ganbera 5 [cm]-etako lodierako, adreilu huts soileko fabrika 4 [cm]-etako juntura horizontalarekiko lodierako eta motrailuko bertikal jarraituko eta estalita 2 [cm]-etako igeltsuko, itxuratuta dago. Adreilu huts soilak 15 [cm]-etako altua, luzerako 30,5 [cm]-etako eta 4 [cm]-etako lodierako neurtutako dimentsioak ditu. Blokeko neurtutako batez besteko pisua 1,924 [kg]-eko da. Zulatutako adreilu trinkoak 10 [cm]-etako altua, luzerako 24 [cm]-etako eta 11,5 [cm]etako lodierako neurtutako dimentsioak ditu. Eta blokeko neurtutako batez besteko pisua 2,478 [kg]-eko da. 4.2 Irudian erakusten da zulatutako adreilu fabrikako kanpoko aire-ganbera BARNEA-KANPOKO
orriko jasodura, junturen kontrolarekiko eta motrailuko barruko estaldurako. 4.3 Irudian adreilu huts sinple barruko orriko jasodura azaltzen da, eskuarki machetón bezala ezagututa, aire-ganberaren lodieraren eta barruko aurpegiko igeltsuko azkeneko estalduraren kontrolarekin. Ikus daitekeenez gero, PASLINK entseguaren diseinuaren helburuetako bat botereari dagokionez betetzen da erabili eraikuntzaren ezaugarri errealak betetzen dituzten laginak. Kasu honetan, probetak irudikatzen dituenetarako fatxada hormak baino prozedura eraikitzaile bera du, bai materialak bai exekuzio-prozesu erreala erreproduzituz.
4.2 Irudia – Kanpoko orriko eraikuntza lagin-garraiatzailean
4.3 Irudia – Kanpoko orriko erakuntza, aire-ganberaren lodieraren kontrola eta igeltsuko azkeneko estaldura
adreilu trinkoko oihalean jartzeko, ikus 4.5 Irudia. Erabilitako panelak aplikazio espezifikoa dira isolamendu-soluzioetako mota honetarako eta bere aplikaziorako aireztatutako fatxadetan, 40 [kg/m3]-ko dentsitate nukleo bat eta 100 [kg/m3]-ko dentsitateko gainazaleko kapa aurkezten dituenez gero, beharrezko zurruntasuna bere jartzerako ematen diona. Gainera, kontrol-neurri bezala, eroankortasun-entsegu bat EN-ISO 12667-a[64] arauaren arabera egiten da. 10ºC-etako batez besteko tenperaturarako, eraikuntza-produktuetarako erreferentziako tenperatura, lortutako balioa LR = 0,039 ± 0,002 [W/mK]-eko da.
4.4 Irudia – Oinarrizko hormari aplikatutako SATE-aren soluzio eraikitzailea
4.1 Taula – Sentsoreak oinarrizko eta isolatutako horman jarrita
Behin plakak jarrita eta lehortuta, indartzeko eta nibelatzeko emokadur bat ematen da beira-zuntzeko mailarekin. Ondoren harrizko hondoa ematen da eta gainazaleko akriliko apaingarria emokadurarekin akabera, ikus 4.6 Irudia. Gainazaleko estaldura osoak 0,5 [cm]-ko azkeneko lodiera du. Lagina egoki bereizteko tenperatura eta bero fluxu sentsoreak kapa adierazgarri bakoitzean jartzen dira. 4.1 Irudia eta 4.4 Irudiaren eskemetan kapak oinarrizko hormarako aurkezten dira, guztira lau kapa, barruko eta kanpoko azalera zenbatuz, eta isolamenduarekiko horman, bi kapa gehiago. 4.1 Taulan kapagatiko zundetako kopurua eta bere ezaugarriak erakusten da. Guztira, oinarrizko horman jartzen dira 15 tenperatura-zunda eta 4 bero-fluxu sentsore, eta isolamenduarekiko harresian 25 tenperatura-zunda eta 8 bero-fluxu sentsore. aire-ganbera BARNEA-KANPOKO
4.5 Irudia – Zulatutako adreilu orriaren gaineko haitz artileko muntaketa
4.6 Irudia – Beira-zuntz-mailako muntaketa indargarri eta nibelazio emokaduran, ezkerreko irudia, eta funtsezko harrizko amaiera bukatuta eta emokadura akrilikoa
4.7 Irudia – Lagineko barruko aurpegiko zundetako antolamenduaren adibidea, goiko irudia, eta desmuntaketa prozesuan zeharreko 4 kapan kokatutako zundak, beheko irudia
4.7 Irudian zundetako antolamenduaren laginaren gainean adibidea erakusten da, kasu honetan, laginaren barruko azalera, 1 kapa, entsegu gelako giroarekin kontaktuz. Muntaketako eskema osoak C Eranskineko xehetasun handiagoarekin definitzen dira.Sentsoreetako antolamenduaren helburua lagineko azalera desberdinen batez besteko tenperatura ertaina egoki zehaztea da fatxadako osagaietako bakoitza karakterizatu ahal izateko, eta ganiera, desoreka posibleak tenperatura-gradientean antzeman ahal izatea. Bero-fluxu sentsoreei dagokienez, tiles-en neurri nagusirako osagarri bezala erabiltzen dira, IQ-Test-a entseguaren kasuan bezala, hortaz, erreferentzia bezala dimentsio-bakarreko fluxua ukan daiteke, lagin-garraiatzaile sistemaren ertz efektuak kontraste-neurriarekin kuantifikatu ahal izatea. Ondoren pasatzen da ikasitako aireztatutako fatxada sistemen eraikuntza zehaztera.
4.1.2 Aireztatutako fatxada arina
Behin oinarrizko hormako lagina entseatuta kanpoko aurpegiak jarritako isolamendua erretiratzen da eta aireztatutako fatxada arineko soluzio bat jartzen da. Lagineko eskema eraikitzailea 4.8 Irudian ikus daiteke.
4.8 Irudia – Aireztatutako fatxada arineko soluzio eraikitzailea
Zulatutako adreilu fabrika orriaren gainean lodierako 5 [cm]-ko haitz artile kapa bat berriro jartzen da, ezaugarri berekin lehen erabilita, gero sortzen da profil-sistema eta ainguraketetako bitartez 10 [cm]-ko lodiera aireztatutako aire-ganbera, eta fatxada ixten da 1,25 [cm]-ko lodiera zementu plaken bitartez eratutako orri arin jarraituarekin, motrailu gehiago beira-zuntz-maila eta emokadura harrizkoa bukatuta sistemarekin errematatzen dela kanpokotik. 4.9 Irudian aireztatutako orriaren ainguraketa sistemaren xehetasuna erakusten da. Adreilu-hormaren gainean ainguraketa puntualeko serie bat jartzen da zeinen gainean geroago profil metaliko jarraitu batzuk torlojutzen diren euskarri bezala balio dutela zementu-plaken jartzerako. Konfigurazio honekin saiatzen da isolamendu-kapako aireztatutako orriaren euskarri sistemari zor izandako zubi termikoak txikiagotzen. 4.10 Irudian euskarri puntualen jartze prozesua erakusten da beren konfigurazioaren xehetasun irudi batekin. 4.11 Irudian haitzartilearen isolatzeko kaparen jartzea euskarrien efektuaren xehetasunarekin erakusten da. 4.12 Irudian profil jarraituen instalazioa euskarri puntualetarako euslearen xehetasunarekin erakusten da, eta zementu plaken ondorengo jartzea aireztatutako ganberaren azkeneko lodieraren kontrolarekin batera. Juntura-zigilatzearen ondoren, ikus 4.13 Irudia, motrailuko kanpoko akabera beira-zuntz mailarekin ematen da eta gainazaleko errematea harrizko zarpiatua, ikus 4.14 Irudia.
Behin aireztatutako fatxadaren eraikitzailea eta EGUZKI-a zeldako entsegu probetaren eraikuntza prozesuaren soluzio definituta erabilitako instrumentazioa definitzera pasatzen da. Aire-abiadura eta tenperaturako zundetako antolamendurik egokiena aireztatutako ganberako aukeratu ahal izateko, fatxadaren portaera egoki bereiztea baimentzeko moduan, bolumen mugatuko modelo baten bitartez studioa CFD Fluent®erreminta erabiliz egiten da. Lagineko alboko ertzen efektuak arbuiagarriak direla kontuan hartu, aireztatutako ganberaren aire mugimendua 2D modelo baten bitartez irudika daiteke. Modeloaren ezaugarriak 5 Kapituluko 5.2.2 atalean xehetasun handiagoarekin deskribatzen dira. Analisirako modelo egonkorra erabiltzen da kanpoko aireko 10ºC tenperatura, barruko giroko 20ºC tenperatura, 300 [W/m2] eguzkierradiazioa, eta barruko konbekzioko koefizienteak eta kanpokoa 7,69 [W/m2K] eta 25 [W/m2K] hurrenez hurren, aukeratuz. 4.15 Irudian modeloak lortutako aire-abiadura bektoreak erakusten dira.
4.9 Irudia – PASLINK aireztatutako fatxada arinari buruzko probetaren xehetasun eraikitzaileak
4.11 Irudia – Haitz-artilearen jartzea eta isolamendu-kapako ainguraketa puntualen sartzearen xehetasuna
4.13 Irudia – Kanpoko orriaren juntura zigilatzea eta aire-sarrera xehetasuna
5.14 Irudia – Azkeneko estaldura motrailu, maila eta emokadura harrizkoarekin
Modelotik lortzen den lehen emaitza interesgarria ganbera barruan airearen batez besteko abiadura da, 0,1-0,2 [m/s]-ko ordenaren balioak hartzen dituela, zeinagatik zundak jartzeko abiadurako bereizmena eta tarte honetan estaltzen duen neurriko maila aurkeztu behar dituzte. 0,01-1 [m/s]-ko neurri maila duten termoanemómetrotako modeloa aukeratu da, 0,001 [m/s]-ko neurri bereizmenarekin, eta 0,01 [m/s]-ko ziurgabetasunarekin. Sarrera eta irteeraren efektuen garrantzia abiadura-profilaren garapenean beste emaitza interesgarria da. Nola bizkortzen den sarreran airea eta nola zurrunbilo-zona produzitzen duen zementu-plakatik hurbil ikus daiteke. Sarreraren efektua desagertzen da 30 [cm]-ko ordenaren altuera maximora, zeinetatik aurrera abiadura-profilak fluxu laminarraren portaera logaritmiko tipikoa duen. Abiadura-bektorearen osagai bertikala, vy, interes handieneko parametroa da aireztatutako ganbera zeharkatzen duen aireko emaria kalkulatzeko, 4.16 Irudia.
4.15 Irudia – Aireztatutako ganberako CFD-etako modeloarengako abiadura bektoreak
4.16 Irudiaren beheko grafikoan abiadura-profil horizontalak erakusten dira aukeratutako neurri-puntuetako bakoitzeko osagai bertikalerako. Ikus dezake nola beheko puntua sortzen den bortizeak sarreran eraginda dagoen, goranzko abiadurazonarekin eta beheranzko beste zona batekin. Hala ere, hurrengo neurri-puntuan, altuerako 30 [cm]-etara, jada profil homogeneoa da, fatxada guztian zehar errepikatzen dela, profilak gainerako neurri-puntuak erakusten dituztenez gero. Sarreraren efektua eta irteera xehetasun gehiagorekin ebaluatzeko forma abiadura-azalera osoa kalkulatzea da, ikus 4.17 Irudia. Nola den abiadura-eremua homogeneoa gehienez ikus daiteke. Behin abiadura analizatuta, beharrezkoa da aukeratutako neurri-puntuak egokiak ere direla aire-ganberaren tenperatura eremua bereizteko egiaztatzea. 4.18 Irudian airearen tenperaturaren altuerako profila ganberako ardatz zentralean eta neurri-puntu bakoitzeko profil horizontaletan azaltzen da. Sarrerako eta irteerako zonaren efektuak ordena beraren garrantzia aurkezten du abiadura-eremuan baino, eta goiko grafikoan estima daitekeenez gero neurri-puntuek tenperatura-profila iruditzea era egokian baimentzen dute. Nola eragiten dion abiadura-bortizeak tenperaturetako profil horizontalari ikus daiteke, beheko grafikoa erakusten duen bezala.
4.17 Irudia – Aireztatutako ganberako abiadura azalera
Altuerako 30etara lortzen duen profilean hala ere jada efektu hau desagertu da eta altuerarekiko tenperaturetako muga-kaparen garapena estima daiteke. 4.19 Irudian tenperatura-azalera osoa aire-ganberarako erakusten da. Turbulentziaren eragina airearen tenperaturen gaineko sarreran ikus daiteke eta airearen beroketa
aireztatutako ganberako bi azaleretatik emandako bero fluxuarekin garatzen ari denez gero. 4.2 Taulan azkenik aireztatutako fatxada arinarekiko oinarrizko hormako laginean jarritako instrumentazioko multzoa jasotzen da. Guztira jartzen dira 50 tenperatura zunda, 11 fluximetro eta 4 termoanemometro. Zunda bakoitzaren neurri ezaugarriak 1.3.3 1 Kapituluko 1.3.3.1 atalean jasotzen dira. 4.20 Irudian erakusten da tenperatura eta aireztatutako ganberako aire abiadurako zundetako muntaketako eskema. Planteatu denez gero, CFD-modeloan aire-mugimenduaren portaera termikoa 2D-i hurbil dakiokeela kontuan hartzen da, eta beraz mugimendu konbektiboa ikas daiteke zehaztasunaz tenperaturetako eta abiaduretako profil zentralaren bitartez.
4.18 Irudia – Altueran puntu zentraleko tenperatura profilak, goiko grafikoa, eta aukeratutako neurripuntuetako profil horizontala, beheko grafikoa
Neurri-tresnetako zona sentibera, bai abiadurako bai tenperaturako, aire-ganberako ardatz zentralean kokatzen da, sakontasuneko 5 [cm]-etara. 4.20 Irudian termoanemómetro-en txertatze sakontasunaren kontrolaren irudi bat aireztatutako ganberan erakusten da. Bi tenperatura-zunda gehigarri, lagineko alboko ertzetara hurbilak, jartzen dira barruko kapetan muntaketa-eskema berarekin oinarrizko horman baino, tenperatura-eremuaren homogeneotasuna kontrolatzeko. 4.21 Irudian neurri-zundak aireztatutako ganbera eratzen duten azaleretan jarrita erakusten dira, 5 eta 6 kapak. Adibide bezala instrumentazioko muntaketa eskema isolatzaileko azaleran ikus daiteke, 5 kapa. Zementu-plakako barruko aurpegian muntaketa simetrikoa da. Zundak aldi berean jartzen dira aireztatutako fatxada lagineko kanpoko kapa ixten ari den bezala, eskuinaren irudian ikus daitekeenez gero.
4.19 Irudia – Aireztatutako ganberako tenperatura azalera
Kasu honetan, ardatz zentraleko tenperatura zunden ondoan, bero-fluxu sentsoreak ganberako bi aurpegietan jartzen dira. Konbekzio-modeloetan bero-fluxua aldagai garrantzitsuenetako bat da, eta bere neurria kalkuluetan ziurgabetasun handiagoa ematen duena da. Estudio honetan, nahiz eta bero-fluxuak horma-modeloen bitartez kuantifikatuko dira, neurri puntualak aireztatutako ganberan zehar ukateak erabil daitezkeen erreferentzia balioetako lortutako emaitzen kontraste bezala izatea baimentzen du. Kontuan hartu behar da bero-fluxu sentsoreen neurria oso konbekziokoefizienteen mendekoa dela, eta hain zuzen koefiziente hauek aldatzen ari dira flotazio-prozesuan garatzen den fluxuaren arabera, eta beraz xehetasun berezia eta karaktere kritikoarekin tratatzeko datuak izango dira. Benetan, aireztatutako ganberaren sarreran inongo fluxímetro-rik ez da jarri, zona honetan sortzen diren turbulentziek bero-fluxuaren edozein neurri posible indargabetuko luketenez gero. Lehen aireztatutako fatxada entsegu honek esperientzia aireztatutako ganberen karakterizazioan lortzeko abiapuntu bezala balio du. Hurrengo entseguan, kanpoko orri astuneko karakterizazioari buruzkoa, laginaren instrumentazioa ikuskatzen da fatxada arinaren modelatze prozesuan zehar lortutako ezaguerekin. Hurrengo atalean aipaturiko lagina deskribatzera pasatzen da
4.20 Irudia – Aire-ganberako zundetako m untaketa eskema eta termoanemómetro-en instalazio xehetasuna
4.21 Irudia – Aireztatutako ganbera eratzen duten azaleretako zundetako antolamenduaren adibidea, goiko irudia, eta sentsoreen instalazioaren xehetasuna, beheko irudia
Behin eta hedatuago eraikuntzako sektorean aireztatutako fatxadako soluzioko bateko portaera termikoa ikertuta, inertziako efektua kanpoko orrian begiesten duen aldaera analizatzen da. Hartarako zementu-plakako orri arina ordezkatzen da lodierako 8,5 [cm]-ko armatutako hormigoiko orri astunagatik. Aire-ganberaren zabalera aldatzen den beste parametro bat da. Honela informazioa ukaten da ere aireztatutako ganberan heltzen diren aire abiadura eta emarietako aipaturiko lodieraren efektuari buruz. Parametro hauekin 4.22 Irudian esaten den soluzio eraikitzailea erakusten da. Lagin honen kasuko aspektu garrantzitsua osagai hain astuneko muntaketa sistema nola ebatzi da lagin-garraiatzailean, hormigoi-orria denez gero, laginaren egonkortasuna entseguan zehar ziurtatzeari eta beraren manipulazioko segurtasunari begira. Azkeneko soluzio bezala hiru altzairu-eskuadrako orri astuna esekitzea aukeratu da torlojutzen direla lagin-garraiatzaielaren egitura metalikora. 4.23 Irudian probetako eta euskarrietako muntaketa mekanismoko eskema eraikitzailea erakusten da. 5 KAPA EKIALDEA MENDEBALDEA
4.22 Irudia – Aireztatutako fatxada astuneko soluzio eraikitzailea
4.23 Irudia – PASLINK aireztatutako fatxada astunari buruzko probetaren xehetasun eraikitzaileak, eta hormigoiko kanpoko orriaren ainguraketa sistema
Armatutako hormigoi orriak 1,2 [Tn]-ko gutxi gorabeherako pisu bat du zeinengatik bere manipulazioa eta muntaketa konplexua da. Probetaren eraikuntza prozesua laborategian errazteko Pfeifer motako ainguraketa jartzen dira. Banatutako lau ainguraketa jartzen dira plakak homogeneoki bere mugimendurako pabiloi-barneko garabi-zubia probeta eraikitzen den tokian, finkapen-pletinak gain lagin-garraiatzalera jarriko diren hiru ainguraketez tokian. 4.24 Irudian erakusten da armadurako antolamenduarekiko hormigoi plakako eta ainguraketa-puntuetako eskema eraikitzailea. 4.25 Irudian erakusten da jarritako barruko azaleraren instrumentazioarekiko hormigoiko plaka eta oinarrizko horma isolamenduarekin. Probetak desiratutako lodierako aire-ganbera bat duela ziurtatzeko 3,5 [cm]eo lau zur tope jartzen dira laguntza gidari bezala balio dutela hormigoi-plakaren jartzerako. 4.26 Irudian hormigoi-orriaren jartze prozesua oinarrizko horman eta metalezko ainguraketak instalazioa erakusten da. Muntaketan zehar lagin aurretik gurutzatutako aire-ganbera BARNEA-KANPOKO
bi altzairu-kable ainguratzen dira, segurtasun handiagorako, eskuinaren irudian estima daitekeenez gero. Kanpoko orriko alboko ertzak poliuretano-aparraz zigilatzen dira, hortaz soilik aireztatutako ganberako airea ibil daiteke beheko sarreran eta goiko irteeran zehar. 4.27 Irudian zigilatzea eta sarrera eta irteeraren lodieren kontrolaren xehetasunak probetan lortutakoak erakusten ditu. Behin bukatuta probeta eramaten da lagin garraio orga baten bitartez pabiloitik gelaren gertutasunetara. Eta garabi baten bitartez laginaren jartzea EGUZKI-a zeldan bukatzen da. Kontrolatutako baldintzetan eta pabiloi bateko barnean laginetako eraikuntzaren ahalmena PASLINK entsegu sistemaren abantaila handietako bat da.
4.24 Irudia – Armatutako hormigoi plakako eta Pfeifer bere manipulaziorako ainguraketetako xehetasun eraikitzaileak
4.25 Irudia – Jarritako neurri instrumentazioarekiko hormigoi orria eta aireztatutako ganberaren eraketarako laguntza topeekiko oinarrizko horma
4.26 Irudia – Hormigoiko kanpoko orriaren muntaketa prozesua Probeta hain astuneko manipulazioa, hormigoi-orriarekiko aireztatutako fatxadaren kasua denez gero, zailtzen dute hein handi batean bere eraikuntza in-situ-an, berezko neurri-ekipamenduaren hondatzearen ondoriozko arriskuarekin. Gainean, muntaketaarmazoi baten gainean lan egiteak parte hartuko duten neurri sentsoreen instalazioan karakterizazio-fasean zehaztasun handiagoa finkatzen du. 4.28 Irudian laginaren jartze prozesua zeldan erakusten da lehen deskribatu dela. 4.29 Irudian fatxada-probetaren azkeneko egoera erakusten da entsegu-periodoa hasteko prest. Gero, probetan jarritako sentsoreak konektatzen dira eta azkenean segurtasun-kableak erretiratzen dira. 4.3 Taulan aipaturiko instrumentazioa jasotzen da. Fatxada arinera egindako entseguan zehar eta atzeko modelatze-estudioa lortutako esperientziari esker instrumentazioa moldatzen da erregistratutako datuek edukitako informazioaren kalitatea hobetzeko. 48 sentsore guztira jartzen dituzte laginean. Entsegu honetan 10 neurri-puntak eratutako termopila bat jartzen da. Laginen barruan 5 punta sekzio bakoitzean kokatzen dira, sarrera eta irtera, aireko zirkulazio azalera guztian zehar banatuta. Sentsore honetaz neurtzen da bere pasatzerako airea ganberan zehar, ±0,01ºC bereizmenarekin, esperimentatzen duen tenperaturako desberdintasuna. Gainera, kamerako sekzio guztia estaltzerakoan aire-errezelak xurgatutako energiaren
kuantifikazioa hein handi batean handitzen da, aireztatutako fatxadaren estudio termikoko parametro nagusietako bat. Aire-tenperatura zundetako kopurua handitzen da ere lagineko ertzen efektua aireztatutako ganberaren portaeran kuantifikatzeko.
4.27 Irudia Sarrera eta irteerako lodieraren kontrola eta kanpoko plakako aldeen zigilatzea
4.28 Irudia- Muntaketa-pabiloitiko laginaren mugimendua eta EGUZKI-a zeldan jartzea
4.29 Irudia - Jarritako instrumentazioaren partearekiko azkeneko probeta
4.30 Irudian aireztatutako ganberako airearen mugimenduaren portaeraren karakterizaziorako jarritako instrumentazioko eskema bat erakusten da. 4.31 Irudian ikus daiteke aire-zundetako eta termopilaren beheko puntuetako xehetasuna, aireztatutako ganberan kokatutak. Bestalde, presio diferentzialeko sentsoreak jartzen dira karga-galerak ganberaren sarreran eta irteeran neurtzeko. Parametro honek pisu garrantzitsua du fatxadaren CFD-etako modeloaren doikuntzan, aireztatutako fatxada arinaren gainean egindako lehen entseguaren estudiotik lortutako esperientzia ematen duen bezala. Batezbestekoa presio diferentzialeko balioa lortzeko saileko presioa neurtzen da hiru puntutan, sentsorera doan hodi bakarrera konektatzen direna. Gainera, berezko presio-hodiak aprobetxatzen dira presio-galera aireztatutako ganberan zehar neurtzen duen hirugarren sentsorea jartzeko. Aire-abiaduraren neurriari dagokionez, fatxada arineko entseguan erabilitako posizioak eta termoanemómetro-etako kopuruak aire-emariaren garapena altueran bereizteko egokitzea erakutsi dute. Arrazoi honengatik inongo aldaketarik ez da egiten instrumentazioaren aspektu honetan, lau abiadura-sentsoreak eta aireztatutako ganberako beren antolamendu erlatiboa mantenduz. 4.32 Irudian erakusten da aireabiadura zunden eta presio diferentzialeko neurtzeko malgueko xehetasuna. Instrumentazio guztiaren antolamendu zehatza C Eranskinean xehetasun gehiagorekin jasotzen da. Behin entsegu-probetak garatuta lortutako datu esperimentalak analizatzera pasatzen da.
4.30 Irudia – Aireztatutako fatxada astuneko aire-ganberan jarritako instrumentazioa
4.31 Irudia - Lagineko barruko aurpegia zundarekin aire-tenperaturako, ezkerra; aireztatutako ganberan jarritako termopila, eskuina
4.32 Irudia - Aireztatutako ganberaren presio eta aire abiadura zundak
4.1.4 Aireztatutako fatxada behartua
Oraingo lanaren parte esperimentala bukatzeko aireztatutako fatxada behartuaren entsegua egiten da. Analizatutako prototipoa erabat aurrez ikasitako fatxada-soluzioen desberdina da. Kasu honetan, sistema eraikitzailea arin eta industrializable da, hortaz, muntaketa lehorra da eta prefabrikatutako osagaiak darabiltza. Eskema eraikitzailea 4.33 Irudian erakusten da eta datza fatxadaren isolamendu termikoa ematen duen lodierako 6 [cm]-ko poliuretano nukleo batetik eratutako taula sandwich batean eta eta lodierako 2 [cm]-ko galbanizatutako altzairuko xaflek eratuta dagoen kanpoko azala.
4.33 Irudia – Aireztatutako fatxada behartuaren soluzio eraikitzailea
4.34 Irudia – Entsegu-probeta diseinua eta eraikitako lagina
4.35 Irudia – Fatxada behartua lagineko muntaketarako materialak
4.37 Irudia – Lagin-garraitzaileko barruko orriko muntaketa Muntaketa honen helburua geroago edozein eraikin-konfiguraziotara molda daitekeen soluzio modularra ukatea da. Beste desberdintasuna da aireztatutako ganbera barruan aire mugimendua behartzen du kontrolatutako erauzketa mekanikoaren bitartez. Hartarako kokatutako hiru erauzketa-tolba probetako goialdean ukaten dira xurgagailuan bukatzen duen hodi bakarrera konektatzen direla. Diseinua eta jada entsegu lagineko eraikuntza 1 Kapituluan, 1.3.2 atalean, aurreratzen da. Atal honetan laginaren puntu garrantzitsuak xehetasun gehiagorekin definitzeko aprobetxatzen den, bezala adibidez beheko aire-sarreraren zona eta tolba-konfigurazioarekiko
erauzketako goiko zona. 4.34 Irudian diseinuko hasierako eskema eta amaitutako PASLINK zeldan jarritako probeta erakusten da.
4.38 Irudia – Prestatutako barruko orria eta juntura-zigilatzearen xehetasuna
4.39 Irudia – Diseinua eta fatxada behartuaren lagineko kanpoko orriko muntaketa
Fatxada-diseinua oso erraza da eta materialetako kopuru txikia behar du, egiteko muntaketa sistema lehor eta azkarra aurkezteaz gain, jada bezala esan da. 4.35 Irudiaren irudian multzoa erabateko azaltzen da entsegu-lagina osatzen duten materialetako. Lagineko barruko orria konfiguratzen da hiru panel sandwichen matxiembratutak bitartez gainazaleko xaflen artean eta piezen arteko konexio zonetan zubi termikoko hausturarekin, ikus 4.36 Irudia. Panelak kokatzen dira lagingarraiztzaileko markora jarritako profil batzuen gainean, gida bezala balio dutela muntaketarako, eta material isolatzaileko banda bat zubi termikoko efektuak entsegu gelako giroarekin txikiagotzeko ipintzen den, ikus 4.37 Irudia. Kasu honetan, probeta lagin-garraiatzaileko kanpoko ertzaren arrasean kokatzen da. 4 Kapituluan analizatu denez gero, laborategi-arteko estudioan zehar, hau posiziorik aurkakoena da lagingarraiatzaileko aurremarko isolatzailearen ertz efektuei buruz, baina aireztatutako ganberaren behartutako tiro sistema jartzeko beharragatik aukera eraikitzaile bakarra da. Behin barruko orria guztiz prestatuta junturen eta hermetikotasun ona ziurtatzeko lagineko ertz perimetralesetako zigilatze bat egiten da eta horrela entsegu gelan infiltrazio-baldintzetara heltzea, ikus 4.38 Irudia. Kanpoko orriko muntaketari dagokionez, punturik konplexuena lagineko goialdearen erauzketa sistemaren diseinua da. Aire-geldialdi zonak ebitatu behar direnez gero eta berezko erauzketasistemak ez du itzalik bota behar lagineko azaleraren gainean. Kanpoko azalaren juntura zigilatzea beste aspektu garrantzitsu bat da.
4.40 Irudia – Erauzketako goiko xaflaren diseinua
Aireak ganberako behealdetik sartu behar du eta goialdeak atera eraginkortasun maximoa bero-hartzean lortzeko, hortaz dauden infiltrazio guztiek aipaturiko hartzeeraginkortasuna gutxituko dute, infiltrazio hauek gertatzen badira erauzketara hurbilak diren zonetan eragin gehiago izanez, lagineko azalera ez dabilen eta beraz berorik hartzen ez duen airea izango denez gero. Entseguaren baldintzatzaileak kontuan hartuz, probetako kanpoko orria 0,9 x 2,39 [m]-ko hiru plakaren bitartez konfiguratzen da, sarrera-sistema dutela bere behealdean eta konexio bezala erauzketa-sistemari balio dioten hiru zulorekiko erremateko goiko pieza. 4.39 Irudian xehetasun eraikitzailea eta muntaketa-prozesuaren irudi bat erakusten da. Xaflaplakak haien artean torlojutzen dira eta kautxu-banda bat juntura-zona guztietan jartzen da zigilatzea ziurtatzeko. Goiko plaka jartzen da aurremarko metalikoak dituen hariztatutako hiru emeetan. Plaka honen zigilatzea konplexuagoa da, eta geometriaren diseinua egin da portamuestras-sistemako erliebe desberdinak salbatzeko, erauzketasekzioak lagineko goialdearekin ezkontzeko moduan, aireko geldialdi zona posibleak aireztatutako ganberan ezabatuz. 4.40 Irudian geometria eta entsegu-gelako probetaren egoera erakusten ditu xehetasunarekin. Kolore laranjan kautxu-banda zigilatzerako kokatzen den zonak esaten dira.
4.41 Irudia – Tolben diseinua eta lagineko|erakusgarriko muntaketa
Erauzketa-tolba diseinuari dagokionez, itzalak laginaren gainean saihesteari begira, eguzki-eragin angelu maximoa kalkulatzen da eta geometria bererako funtzioan diseinatzen da. 4.40 Irudiaren goiko irudian aipaturiko kalkulua erakusten da. 4.41 Irudian tolba-diseinua erakusten da muntaketa-prozesuarekin eta junturazigilatzearekin batera. Homogeneotasun ona aire zirkulatzaileko errezelean aireztatutako ganberatik lortzeko hiru erauzketa-tolba jartzen dira, xafla-pieza lagina osatzen dutela bakoitzeko bat. Tolba hauek hiru hoditara konektatzen dira erregulaziobalbula banarekin, hortaz prezioi-galerak erauzketa-zona bakoitzean oreka daitezke, emari berdina haietako bakoitzean lortzeko. Hiru hodiak xurgagailuan bukatzen duen hodi bakarrera konektatzen dira. 4.42 Irudian hiru erauzketa-hodiak erregulaziobalbulekin batera erakusten dira eta xurgagailura konektatutako hodi bakarra. Aire-
sarrera zonari dagokionez diseinua oso erraza da, kanpoko kapako xafletako toles baten bitartez sarrera-sekzioa osatzen da. Honela aire-ganberaren lodiera ziurtatzen da 3 [cm]-arekin lan egitea konplexua denez gero, eta estutze-zonen kasua eman daiteke aire-emaria oztopatu lezaketela.
4.42 Irudia – Aireztatutako ganberaren behartuaren erauzketa sistema
4.43 Irudia – Fatxada behartuaren aireztatutako ganberako sarrera zona
4.44 Irudia – Fatxada behartuaren azkeneko muntaketako prozesua
4.45 Irudia Lagineko hiru kapetan eta aire-ganberan tenperatura zundetako muntaketa eskema
Konfigurazio honekin ganberaren etengabeko lodiera laginaren altuera guztian ziurtatzen da. Gainera, pasatze-sekzioa xaflan zulatutako zuloen bitartez lortzen da kanpoko elementuko sarrera posiblea ganberan saihesteko. 4.43 Irudian diseinuko eskema eta laginaren eraikuntza prozesuan zehar aireztatutako ganberaren azkeneko egoeraren irudi bat erakusten da. Muntaketa-prozesuari dagokionez, barruko orria eraiki ondoren, kanpoko orria jartzen da pabiloian kokatutako bankadan. Aurrez aireztatutako ganberaren instrumentazio guztia jartzen da. Puntu honetan, lagina garabiaren bitartez jartzen da PASLINK zeldan. Behin kanpokoan kokatuta azkeneko akabera egiten da, erauzketa-tolba sistemaren instalazioarekin eta fatxadaren juntura guztien azkeneko zigilatzea, erabateko akabera fidagarria ziurtatzeko. 4.44 Irudian deskribatutako prozesuaren irudietako serie bat erakusten da.Behin lagineko eraikuntza definituta, jarraian jarritako instrumentazioa zehazten da, ikus 4.4 Taula. Guztira 34 zunda laginean jartzen dira. Sistema eraikitzaile erraza izaterakoan, probetan soilik hiru neurri-azalera eta aire-ganbera zehazten dira, ikus 4.43 Irudia, laginaren karakterizazioa hein handi batean sinplifikatzen da.
Kasu honetan, aire-mugimendua era mekanikoan kontrolatzerakoan eta azalera metalikoak izaterakoan, itxaroten da tenperaturak kapa bakoitzeko homogeneoagoa altueran izango direla, eta beraz sentsore-konfigurazioa aurreko entseguei buruz aldatzen da. Kapa bakoitzean 5 banatutako tenperatura zunda homogeneoki jartzen dira eta airean 12 zunda tenperatura guztira jartzen dituzte aireztatutako ganberaren portaeraren informazioa handitzeko. 4.45 Irudian aipaturiko zundetako
antolamenduaren xehetasuna erakusten da. Aurreko estudioen emaitzen ondorioz, hurrengo kapituluan zehazten direla, lortzen da tenperatura-profilaren forma erabakigarria dela, bai zeharkako sekzioan bai aireztatutako ganberaren altueran, aireerrezelak irabaziko energia zehazki estimatu ahal izateko. Orduan, inguru zentralean forma esperimentaleko profil esana determinatzea saiatzen da zundak sartzean kameraren sakontasun desberdinera, gainera, puntuetako neurriko zenbakia handitzen du altueran. Gainerako karakterizazio-parametroak dagokionez, abiaduraren neurrirako bakarrik jartzen da bat zunda aireztatutako kameraren|ganberaren altuera erdian, sistema behartua denez gero eta emari zirkulatzailea ezagutzen denez gero, ikus 4.45 Irudia. Termopilaren bitartez tenperatura saltoaren neurria, presio-galeraren neurriaz gain, zehazki baliteke mantentzen da aireztatutako fatxada astuneko probetan, xehetasuna 4.40 Irudian ikustea. 4.46 Irudian esandako zunden instalazio prozesua erakusten da fatxada behartuaren lagineko eraikuntza zehar. Behin estudioa osatzen duten laginak definituta hurrengo atalean PASLINK zeldan egindako entseguetan zehar lortutako datu esperimentalak zehazten dira.
Atal honetan estudioaren parametro nagusiak jasotzen dira, baldintzak entsegu-gelan erakusten dituzten aldagaiak bezala, eta daturik probetetara berezko instrumentazioa adieraztekoenak. Zeinetatik lortzen diren erabateko datuak C Eranskinean jasotzen dira. Analisia oinarrizko hormari buruzko datuekin hasten da. Hasieran estudioko probetarik errazena da, baina erreferentziako soluzio eraikitzailea gainerako entseguetarako izateagatik xehetasun berezia eskatzen du bere analisian eta balidatzean.
Kalibrazioko eta trazabilitateko aurreko entseguetan egindako estudioetan bezala kanpoko baldintzak lehenik eta behin analizatzen dira, geroago entsegu-gelaren baldintzak eta azkenik laginera berezko datuak. 5.47 Irudian eta 5.48 Iruditan baldintza meteorologikoak eta eguzki-erradiazioa, hurrenez hurren, erakusten dira. Egun garbiak lainotutako egunekin tartekatzen dira euriak bakarrik egun batean zehar produzituz. Laginaren aurreko airearen abiadura txikiagotzen da 2 [m/s]-ko baliorik ez gaindituz. 4.49 Irudian beroketa-ohitura eta entsegu gelaren itxiturak trukatutako bero fluxuaerakusten da. Kasu honetan nola hartzen duen fluxuak balio negatiborik ikus daiteke. Hau da lagineko erresistentzia termikoa oso txikia delako. Beroketa-sistema aktibo ez dagoen denbora-periodoetan zehar barruko giroa hainbeste hozten da entsegu gelako itxiturako paretek beroa deskargatzen dutela.
5.48 Irudia – Eguzki-erradiazioa eta haize abiadura oinarrizko hormaren entseguan zehar
Egoera hau egiaztatzen da entsegu gelaren tenperaturen bilakaeran, 4.50 Irudia erakusten duenez gero. Beroketarik ez dagoen tarteetan tiles-etako azaleraren tenperaturak airearena gainditzen du. Hozte hau lortzen da kanpoko tenperaturak balio baxuetara heltzen direlako gau-periodoetan zehar. Giroen arteko tenperaturetako desberdintasun batezbestekoa 15,2ºC-a da. Barruko giroaren tenperaturen arteko desberdintasun maximoek ez dituzte 0,5ºC-ak gainditzen, maximoa hau 4.51 Irudiaren lerro gorri etenak markatuta, homogeneotasun-baldintza betetzen duen. Forma berdineko, itxiturako azaleren tenperaturek ere ez dute gehiago 1ºC-etako desberdintasunik gainditzen, eta onets daiteke beraz entseguan zeharreko gelaren portaera zuzena dela lagineko analisierako. Behin entsegu gela analizatuta, oinarrizko hormaren laginaren portaera ebaluatzera pasatzen da. 4.52 Irudian azalerako bataz besteko balioak kapa bakoitzerako erakusten dira desberdintasun maximoekin batera.
4.49 Irudia – Oinarrizko hormaren sartutako potentzia eta entsegu gelaren itxituraren bero fluxua
4.50 Irudia – Oinarrizko hormaren ingurune eta entsegu gelaren tenperaturak
daitekeenez gero. 4.54 Irudian zona zentrala eta perimetralerako barruko azalerako fluxuak erakusten dira.
4.51 Irudia – Giroen arteko tenperaturetako desberdintasuna eta entsegu gelako baldintzen homogeneotasuna oinarrizko hormarako
4.54 Irudia – Barruko aurpegiko gainazaleko fluxuak, 1 kapa
EGUZKI-a zeldako lan kargagatik isolamenduarekiko hormaren entsegua bederatzi hilabete geroago burutu zen. 4.55 Irudian entseguaren ingurune-baldintzak erakusten dira. Isolatzailearen eta kanpoko motrailuko estalduraren jartzea eraikuntza hezea denez gero, gainera euri-egun batekin bat dator, erabakitzen da lagina lehortzeko lehen beroketa-maila bat egitea eta hura era egokian prestatzea. 4.56 Irudian ikus dezake nola ematen den entseguko periodo zentralean zehar egun garbirik eguzki-eragin garrantzitsuarekin, eta udaberriko periodoa izaterakoan, plano bertikalaren gaineko erradiazio osagaia plano horizontalaren gaineko osagaia baino ordena bereko da. 4.57 Irudian hasierako mailarekiko entseguko eta geroago sartzen diren ROLBS-etako errutina ikus daiteke. Kasu honetan itxituraren fluxu garbia positiboa da entseguperiodo guztian zehar hormak isolamendu nahikoa duenez gero. Ingurune-baldintza beroak itxaroten zirelako berogailuaren potentzia nominala 320 [W]-etara txikiagotzen da, isolamendurik gabeko oinarrizko hormaren entseguko 550 [W]-ak erabiliekin konparatuta.
4.55 Irudia – Isolamenduarekiko oinarrizko hormaren entseguan zeharreko ingurune-baldintzak 4.56 Irudia – Eguzki-erradiazioa eta haize abiadura isolamenduarekiko oinarrizko hormaren laginaren aurrean
4.57 Irudia – Isolamenduarekiko oinarrizko hormaren entseguan zeharreko beroketa errutina eta itxituraren fluxua
4.58 Irudia – Isolamenduarekiko oinarrizko hormarako entsegu gelaren eta kanpoko giroko tenperaturak
mantenduz. Azalera-tenperaturek oso portaera homogeneoa dute ere, baldintzak isolamendurik gabeko oinarrizko hormaren entseguari buruz hobetuz. 4.60 Irudian tenperaturak lagineko kapa bakoitzean erakusten dira desberdintasun maximoarekin batera. Ikus daiteke nola gainditzen dituen hormaren gaineko eguzki-erradiazio intzidenteagatik kanpoko azaleraren tenperaturak lagineko barruko aurpegiaren tenperaturak hein handi batean. Isolamenduaren efektua 4 kaparen tenperaturaren eboluzioan ikus daiteke ere, isolatzaileko barruko azalera, egun-gaua 5 kapan ikusten diren zikloak aurkezten dituela, isolatzaileko kanpoko azalera, motelduago. Ikus daiteke ere nola jarraitzen dion 4 kaparen tenperaturak entsegun gelaren tenperaturaren joerari, eguneko kanpoko aldaketekin batera, eta berean aplikatzen den beroketako errutinara. Entsegu-konfigurazio hau laginaren ezaugarri termikoak zehaztasun handiarekin bereiztea baimentzen duena da parametro-identifikazio erreminten potentzialtasuna maximizatuz, bestela konplexuagoak izango liratekeela erabiltzea. Kapa bakoitzeko azalerako tenperaturen homogeneotasunari dagokionez egiaztatzen da bataz besteko balioei buruz desberdintasun maximoak txikia da, barneko kapa guztietako 0,5ºC-etatik beherakoa, eta balio puntual nahiko garaietara heltzen da soilik kanpoko azaleran eguzki-eragin maximoko uneetan, baina dena dela onargarriak dira lagin-garraiatzailearen efektua mespretxagarri hartzeko.
4.60 Irudia – Isolamenduarekiko oinarrizko hormaren kapa bakoitzeko tenperatura batezbestekoa
4.61 Irudia – Batezbestekoa tenperatura desberdintasuna 5 eta 6 kaparen artean isolamenduarekiko oinarrizko hormaren laginean
4.62 Irudia – Kapetako bakoitzerako isolamenduarekiko lagineko zona zentraleko bero fluxuak
4.63 Irudia – Isolamenduarekiko laginerako barruko aurpegiko azalerako, 1 kapa, fluxuak
Baina aplikatutako beroketa mailari esker nola egokitzen den lagina ikus daiteke, kapa bakoitzaren hezetasun espezifikoa orekatuz, eta bero-fluxuen bilakaera egonkor bilakatzen da. Efektu hau beharrezkoa da parametro-identifikazioa egiteko orduan kontuan hartzea eta egonkortasuna egiaztatzeko ardura berezia eta emaitzen fidagarritasuna izatea. Isolamenduarekiko oinarrizko hormaren lagineko ertz efektuei dagokienez, 4.63 Irudian fluxuak erakusten dira probetako barruko aurpegiaren ertz eta zentral zonetan. Zona zentraleko fluxu batezbestekoa 7,1 [W/m2]-a da eta 8,5 [W/m2]-a eta 8,0 [W/m2]-a izkina-zonan eta goiko ertzekoan, hurrenez hurren, % 20-tako eta % 12- tako fluxuko handiagotzea irudikatzen duena. Desadostasun hauek isolamendurik gabeko horman baino handiagoak dira, espero zen bezala. Bere efektu erreala zehazten da parametro-identifikazio prozesuan. Behin oinarrizko horma ebaluatuta, bere bi bertsioetan, aireztatutako fatxadekiko sistemen portaera analizatzera pasatzen da ondoren deskribatzen dela.
4.2.2 Aireztatutako fatxada arina
dira. Ikus daiteke ingurune-baldintzen aldakortasuna oso zabala dela euri garrantzitsuko presentziarekin. 4.65 Irudian eguzki-erradiazioa eta laginaren parean haize abiadura jasotzen dira. Bi aldagai hauek funtsezkoak dira aireztatutako fatxadaren portaeraren estudiorako aire-mugimenduko motorrak aireztatutako ganbera barruan direnez gero. Alde batetik da kanpoko orriaren gaineko eguzkierradiazio intzidentea mugimenduaren eragilea dela konbekzio naturalagatik eta estudioan analizatzeko osagai nagusia. Bestalde, haize-abiadura handiko uneetan bultzada-efektua flotazio-osagaiari gehitzen dio kanpoko aireko abiaduragatik, estudioko baztertzeko osagaia. Adibidez, maiatzaren 18an batezbestekoa baino haizeabiadura handiagoak produzitzen direla ikus daiteke, portaera desberdina eragin dezakeena eta beraz beharrezkoa da hura matemético-a modelatze fasetik kanporatzea, aurrerago ikusiko denez gero.
4.64 Irudia – Modelatze-periodoan zeharreko aireztatutako fatxada arineko entseguko ingurune baldintzak
4.65 Irudia – Eguzki-erradiazioa eta haize abiadura aireztatutako fatxada arineko entseguan zehar
geldialdiko alderantzikatzen da fluxuaren noranzkoa, fluxu sartune sortuz. Isolatutako homarekin konparatzen bada, eta isolamendu-gradua bi probetetan berdina dela kontuan hartuz, honek aireztatutako fatxada sistemaren hozte efektua dio, geroago modelatze-fasean analizatzen den efektua, 5 Kapitulua, eta 6 Kapituluan kuantifikatzen dela eraikin-eskalarako konponbide eraikitzaile bakoitzaren eskarien analisian. 4.67 Irudian kanpoko giroaren eta entsegu gelaren tenperaturen bilakaera ikus daiteke. 4.68 Irudian giroen arteko tenperatura desberdintasuna 17,9ºC-etako batez besteko baliora heltzen dela beroketa-periodorako ikus daiteke, eta amaiera libre periodoan zehar 15ºC-en gainetik mantentzen da. Ikus daiteke ere entsegu gelako aire tenperaturen homogeneotasuna oso altua den eta itxituraren azalera tenperaturetako desberdintasun maximoak 1ºC-etatik beherakoak beti diren.
4.66 Irudia – Aireztatutako fatxada arinerako entsegu gelaren itxituraren bero fluxua eta sartutako potentzia
4.67 Irudia – Aireztatutako fatxada arinerako entsegu gelaren eta griko tenperaturak
4.68 Irudia – Aireztatutako fatxada arinerako giroen arteko tenperatura desberdintasuna eta entsegu gelako baldintzen homogeneotasuna
4.69 Irudia – Aireztatutako fatxada arineko laginaren tenperaturak
gehiagokoak dira, isolamendua izaterakoan espero zuenez gero, baina isolamenduarekiko oinarrizko hormaren entseguan zehar lortutakoetatik beherakoak dira.
4.70 Irudia – Kapa adierazgarrienetako bakoitzerako aireztatutako fatxada arineko zona zentralean neurtutako bero-fluxu puntualak
4.71 Irudia – Aireztatutako fatxada arineko laginerako barruko aurpegiko azalerako fluxuak, 1 kapa
a tiboaren Estudio leretako alkuluak realetan tatutako tatutako eraturaartean. hazteko rdenako den 4ºC oketaren en beste eriodoak rafikoan 18 ay 18 ay 8
4.74 Irudia – Altueraren arabera ardatz zentralerako aireztatutako ganberako aire abiadurak
4.75 Irudia – Maiatzaren 16an zeharreko kanpoko aireko abiadurak, tipoa haize-efekturik gabeko egun batean, eta maiatzaren 18rako, haize-efektua antzematen den egunean
Haize-intentsitateaz gain eragiten dion beste parametroa norabidea da. 4.76 Irudian haize-intentsitatea norabidearen funtzioaz erakusten da. Grafiko honetan jatorriari buruz puntu bakoitzetik bereizteak abiaduraren modulua irudikatzen du une bakoitzean, eta puntua kokatzen da une horretan bereko haize norabideari buruzko koadrantean. 4.77 Irudian haize-norabidea denboran zehar erakusten da, hortaz jatorriaren hurbileko puntuak eguneko hasierako orduei dagozkie, eta denborak aurrera egiten duen bezala puntuak kiribilean jartzen dira haizearen norabidearen jasotzen duen koadrantearen funtzioaz grafikoan zeharreko anti ordu-zentzuarekin. Honela norabide nagusia egunaren une bakoitzean ezagutzen da. Nola produzitzen den haize-abiaduraren handiagotzea ez soilik estima daiteke baizik gainera hego-ekialdea norabide nagusiarekin gertatzen da. EGUZKI-a zeldak hegoa orientazioa duela kontuan hartuz, haize-ezaugarri hauek zuzenki eragiten dute aireztatutako fatxada laginaren portaeran, konbekzio mistoko egoera sortzen denez gero, flotazio efektuari tenperaturagatik, konbekzio naturala, haizearen bultzada, konbekzio behartua, gehitzen dion. 16rako hala ere haize nagusiko norabidea iparra da, lagina erabat apantailatuta dago. Hau ohiko egoera da entseguen garapenean zehar. Ikus daiteke nola pasatzen den maiatzaren 18ko 14h-etatik aurrera norabidea berriro iparra izatera, nahiz eta haize-abiadura handia mantendu, eta nola duten berriro aireztatutako kameran|ganberan erregistratutako abiadurek konbekzio naturaleko patroia. Beraz, konbekzio-modeloen analisian ez dira kontuan hartu antzeko egoerak gertatzen diren neurri-periodo hauetan, estudio-parametroei hein handi batean eragiten dietenez gero, konbekzio-prozesuak nahasten ari izango litzateke eta, eta estudioaren lehen parte honen helburua konbekzio naturaleko mekanismoaren karakterizazioa da. 0 2 4 6 8 10 0 2 4 6 8 10 12 14 16 18 20 22 24 Aire abiadura [m/s] denbora [h] mai-16 Estación 10m Estación 2m 0 2 4 6 8 10 0 2 4 6 8 10 12 14 16 18 20 22 24 Aire abiadura [m/s] denbora [h] mai-18 Estación 10m Estación 2m 10 m 2 m 10 m 2 m
4.76 Irudia Intentsitatea eta haize norabidea estazio meteorologikoan, 10 [m], eta laginaren kontran, 2 [m] Jada esan da bero-fluxu puntualak erregistratzen direla aireztatutako ganberako azaleretan datu osagarri bezala, nahiz eta neurri hauek analisi zehatza eskatu interes handiko kontraste informazioa lortzea baimentzen dute. 4.78 Irudian lortutako balioak erakusten dira. Zeinu-irizpideari dagokionez, enplegatua mantentzen da entsegu gelaren itxiturako tiles-en bero fluxuaren neurrirako, positiboa irtenda eta negatiboa denean bero-fluxua sartune denean. Argi eta garbi ikus daiteke nola den eguzkierradiazioa dagoenean aireztatutako fatxadaren kanpoko azalera beroko foku nagusia. Azalerak hau 6 kapa, beroa ganberako aireari, konbekzioaz, hainbeste transmititzen diona da, eta erradiazioaz isolamenduko kanpoko azalerarako, 5 kapa. Hau estimatzen da isolatzaileko azaleraren gainean ere neurtutako fluxua noranzkoa dela sartuna. Eta abiadurak eta tenperaturak bezala, bero-fluxuak aireztatutako ganberaren altuerarekin eboluzionatzen ari dira. Aireztatutako fatxada arinaren portaera xehetasun -15 0 15 -15 0 15 Intentsitatea Estación 10m Estación 2m IPAR HEG MEN 180º 90º 0º 270º EKI mai‐16 -15 0 15 -15 0 15 Intentsitatea Estación 10m Estación 2m IPAR HEG MEN EKI 180º 90º 0º 270º mai‐18 10 m 2 m 10 m 2 m
gehiagorekin analizatzeko tipoa egun bat hartzen da, zehazki maiatzaren 16an. Garapena ikasten da lehen planteatutako aldagaien garaian zehar eta airearen portaera ebaluatzen da tenperaturako eta eguzki-erradiazioko ingurune-baldintzen funtzioaz ganbera barruan. 4.79 Irudian eta 4.80 Irudian aireztatutako ganbera osatzen duten azaleren tenperaturen bilakaera erakusten dira, 6 kapa zementuko plaka arineko azalera den, eta 5 kapa isolatzaileko kanpoko azalera den. 4.81 Irudian aireztatutako ganberako airearen tenperaturaren bilakaera erakusten da. Irudi-multzo honen goiko grafikoan kokatutako sentsore bakoitzak lagineko ardatz zentralean zehar erregistratutako tenperatura erakusten da.
4.77 Irudia – Estazio meteorologikoan neurtutako denboraren funtzioaz haize norabidea, 10 [m], eta laginaren kontra, 2 [m]
4.78 Irudia – Aireztatutako ganbera altueraren funtzioaz ardatz zentralerako osatzen duten azaleretan neurtutako bero-fluxu puntualak
4.79 Irudia – Aireztatutako ganberako kanpoko azalerako tenperatura, 6 kapa
4.80 Irudia – Aireztatutako ganberako barruko azalerako tenperatura, 5 kapa
4.81 Irudia – Aireztatutako ganberako airearen tenperatura
4.82 Irudia – Behealdearen eta goiko-zonaren artean tenperatura desberdintasuna aireztatutako ganbera barruan eta kanpoko aireari buruz
4.83 Irudia – Eguzki-erradiazioaren kontra aireztatutako ganbera barruan airearen tenperatura desberdintasunaren bilakaera eta altuera erdirako airearen abiadura
4.86 Irudia - 14h-etarako aireztatutako ganberako altuerako tenperatura profilaren bilakaera Behin sarreraren mugimendu turbulentuaren efektua gaindituta profila paraboliko bilakatzen da airearen puntu zentraleko tenperatura minimoarekin.Tenperaturak analizatuta pasatzen da airearen abiaduraren portaera aireztatutako ganbera barruan ebaluatzera, konbekzioan zuzenki koefizienteetan eta emari masiko zirkulatzailean parte duen parametroa. 4.87 Irudian abiadura-kurbak erakusten dira laginaren altuerako lau neurri puntuetarako, goiko grafikoa, eta egunaren une desberdinetarako profilak, beheko grafikoa. 4.88 Irudian erregistratutako datuen bidez lortutako abiadura-azalera erakusten da, airearen abiaduraren portaeraren ikuspegi argiagoa ematen duela tipoa aukeratutako egunean zehar. Ikus daitekeenez gero aireztatutako ganbera barruan heltzen diren gehienezko abiadurek ez dute 0,2 [m/s]-ko baliorik gainditzen. Sarreraren efektua argi eta garbi markatzen da altuerako 30 [cm]-etarako kokatutako sentsorean lortzen den abiadurako puntan eta nola desagertzen den 50 [cm]-etatik aurrera sarrerak produzitutako turbulentzien efektua. Analizatuz abiaduraprofilen bilakaera ikus daiteke lehenean zehar gau-orduak, 4h-etarainoko 0h-etatik, airearen mugimenduko goranzko prozesua geldituz doa, oso balio txikiekin, ia baliogabeak, eta etengabeko altuerako profilaz. 8h-etatik aurrera nola handitzen diren abiadura-balioak ikus dezake, baina aireztatutako ganbera barruan airearen azelerazio gutxirekin. 10h-en eta 16h-en artean abiadurako balio maximoetara heltzen dira eta fluidoa fatxadaren beheko erdian bizkortzen dela ikusten da, minimora heltzen da zona zentralean, eta azkeneko irteera-partean berriro ere bizkortzen da. 18h-etatik hemendik aurrera abiadura-balioak berriro ere jaisten dira eta profila altueran lautzen da. Aireztatutako ganberako airearen eta azalereen tenperatura balioei buruz neurtutako abiaduren erantzuna konparatuz erregistro desberdinen arteko koherentzia lortzen da. Egindako neurriak baliozkoak direla kontuan har daiteke eta aireztatuta fatxadaren portaera konbektiboa oinarri fidagarri bezala balio dute bereizteko garatzera modeloen estudiorako. Azkenik geratuko litzateke bero-fluxuko sentsore puntualei buruzko datuak ikuskatzeagatik. Tenperatura [ºC] altuera [m] lodiera [cm] Tenperatura [ºC] lodiera [cm] Tenperatura [ºC] altuera [m] Tenperatura [ºC] altuera [m]
4.87 Irudia – Maiatzaren 16an zeharreko altueraren arabera aireztatutako ganberako airearen abiadura Jada esan da neurri honek ziurgabetasun-gradu altua duela beren kalibrazioak efektu konbektiboa ez duelako kontuan hartzen. Baina hala eta guztiz ere, datuak erabilgarriak izan daitezkeela modeloetatik lortzen diren emaitzak egiaztatzeko kontuan har daiteke. 4.89 Irudian aireztatutako kamerako|ganberako bi azaleretan neurtutako balioak erakusten dira. Ikus daiteke nola gertatzen den aldaketa trukatutako bero fluxuari dagokionez fatxadaren beroketa hasten duenean eguzkieraginagatiko. Eguzki-eraginik gabeko lehen orduetan zehar fluxua irtengunea da isolatzaileko azaleran eta zementu-azalerako sargunea, orduan, aireztatutako ganberako bero fokua isolatzaileko azalera da. Eguzki-beroketarekiko orduetan zehar hala ere noranzkoa alderantzikatzen da, eta zementu-plaka beroko foku igorlea izatera pasatzen da. Periodo honetan zehar trukatutako bero fluxuen tamaina oso eguzkierradiaziorik gabe periodoa baino gehiagokoa da. Altueraren arabera neurtutako balioak analizatuz, lortzen da zona zentralean erregistratutako balioak sarrera-zonan eta irteera-zonan neurtutakoa baino gehiagokoa dela, bi azaleretarako. Portaera hau azal daiteke aire mugimenduko sekzio-aldaketa zonetan gertatzen diren desorekengatik eta fluxímetro-en neurri zehaztasunari eragiten diotela. Azalera bakoitzean gertatzen den bero trukearen irudi argiagoa edukitzeko 4.89 Irudiaren 0,00 0,04 0,08 0,12 0,16 0,20 0,24 0 2 4 6 8 10 12 14 16 18 20 22 24 aire abiadura [m/s] denbora [h] 2,60 m 1,35 m 0,30 m 0,05 m 0,0 0,5 1,0 1,5 2,0 2,5 3,0 0,00 0,02 0,04 0,06 0,08 0,10 0,12 0,14 0,16 0,18 0,20 altuera [m] aire abiadura [m/s] 0h 4h 8h 10h 12h 14h 16h 18h 20h 24h
beheko grafikoan erabateko fluxuko azaleratik haztatutako estimazioa erakusten da. Kanpoko orria bero nagusiko fokua dela aireztatutako ganberan egiaztatzen eta emaitza koherenteak lortzen dira kapa bakoitzeko eta aireztatutako ganbera barruan aireko tenperatura batezbestekoekin.
4.88 Irudia – Maiatzaren 16rako aireztatutako ganberako altuerako abiadura profilaren bilakaera
4.89 Irudia – Maiatzaren 16an zehar aireztatutako ganberako azaleretan neurtutako bero fluxua 5 Kapituluan, 5.2.3.2 atalean, sentsore hauen baliotasunaren analisi zehatzagoa egiten da aireztatutako fatxada sistemetako bero trukearen karakterizaziorako. Behin aireztatutako fatxada arineko entseguaren datuak analizatuta hurrengo atalean aireztatutako orri astuneko laginean lortutako emaitzak erakusten dira. Entsegu honek funtsezko informazioa ematen du inertzia termikoaren efektua fatxada-mota honen portaera energetikoan zehazteko.
4.90 Irudia – Modelatze-periodorako aireztatutako fatxada astunarako entseguan zeharreko ingurune-baldintzak
4.91 Irudia – Eguzki-erradiazioa eta haize abiadura aireztatutako fatxada astuneko modelatze entseguan zehar
Lehen partea bat dator presio baxuetako eta tenperaturetako egunekin eta euriekin. Lehen entsegu-egun hauetan zehar eguzki-eragina txikia da eta haize-abiadurak nahiko handiak dira. Ondoren gertatzen dira ingurune-tenperatura igotzen duen egun eguzkitsuko serie bat entsegu periodoa bukatzeko bi ingurune-baldintzak nahasten diren egunekin. 4.92 Irudian itxituraren fluxuaren ondoan entsegu gelan injektatutako asaldura errutina erakusten da. Berokuntza-potentzia 200 [W]-etara txikiagotzea erabakitzen da entseguaren iraupen luzeak zor izanda eta kanpoko ingurune-baldintza oneko aurreikuspeneragatik, gainberotzeak entsegu gelan saihesteko. 4.93 Irudian entsegu gelako eta kanpoko giroko tenperaturak erakusten dira. Bada gelako barnearen tenperatura altua nabarmentzea. Hau ondorio da aurrez lagineko egokitutakotako periodo bat egiten dela. 4.94 Irudian analisia ikus daiteke entseguaren tenperatura baldintzen balidatzeko. Giroen arteko desberdintasun batezbestekoa 15ºC-en ordenako da eta entsegu gela barruan tenperatura-homogeneotasuna zuzena da, barne aurreko entseguen baldintzak hobetuz, batez ere aire tenperaturaren homogeneotasuna berokuntza-potentzia baxuagatik. Aireztatutako fatxada astuneko laginari buruz, 4.95 Irudian tenperatura batezbestekoaren bilakaera probetako kapetako bakoitzean erakusten da.
4.92 Irudia – Aireztatutako fatxada astunerako entsegu gelaren sartutako potentzia eta itxituraren bero fluxua
4.93 Irudia – Entsegu gelako eta ingurunea aireztatutako fatxada astunerako tenperatura Aurreko entseguan bezala, horma oinarriaren portaera, isolamendu termiko-kapa atzean, dimentsio bakarreko fluxuko baldintzetara hurbiltzen da, kapa desberdinetako azaleretan zeharreko gradiente termiko txikiekin. Hala ere bai desberdintasun argia aireztatutako ganberaren portaeran ikusten dela. Fatxada arinaren kasuan azaleretako eta aireko tenperaturak hurbilekoak ziren eta kanpoko ingurune-baldintzek primeran jarraitzen zuten. Fatxada astunaren kasuan ikus daiteke 7 kapak, kanpoko azalera, jarraitzen diola eguzki-airea kanpoko asaldurari, baina 6 kapak, aireztatutako orriko barruko azalera, desfasea eta moteltzea ditula inertzia termiko handiagatik. Eta beraz, isolatzaileko eta barne-aireko azaleraren tenperaturek aipaturiko kaparen tenperaturara jarraitzen dute. Egoera honek portaera termiko desberdinean eragiten du. Hau tipoa eguneko analisiko xehetasun gehiagorekin ikusten da geroago egiten den. Beroko fluxu puntualei dagokienez, fatxada arinaren egindako estudioko, 5.2.3.2 atalean erakusten dela, lortzen da aireztatutako ganberan kokatutako fluxímetro-en neurria ikusten dela truke erradiatiboak hein handi batean eraginda.
4.94 Irudia – Giroen arteko tenperatura desberdintasuna eta homogeneotasuna baldintzen aireztatutako fatxada astunerako entsegu gelan
4.96 Irudia – Aireztatutako fatxada astuneko laginaren oinarrizko hormaren zona zentralean neurtutako bero-fluxu puntualak
4.98 Irudian tenperaturak erakusten dira bi azaleretan eta aireztatutako ganberako airean ardatz zentralerako eta altuera desberdinetara. Aireztatutako ganberaren portaeraren hainbat alderdi fatxada arinean neurtutakoen desberdin ikus daitezke. Batetik, egun-gau zikloak motelduta ikusten dira kanpoko orriaren inertziagatik, 6 kapako grafikoan ikus daitekeenez gero, aireztatutako fatxada arineko kapa berari buruz. Eta moteltze hori eramaten da aireztatutako ganbera barruan airearen eta isolatzaileko barruko azalerako tenperaturetara. Honek aireko eta barruko azalerako portaerari buruz kanpoko azaleraren portaeran desberdintasun handiagoa produzitzen du. Hau kapa bakoitzaren batezbestekoa tenperatura-grafikoetan hobeto estimatzen da. 4.73 Irudian ikus daiteke nola jarraitzen dioten fatxada arinean aireztatutako ganberaren tenperaturek oso portaera berdinari, fatxada astunaren contra, 4.95 Irudia, isolatzaileko azalerak orri astunekoa baino oszilazio gutxiago dituena, eta ganbera barruan airearen portaera isolatzaileko azalerara hormigoi-orrikora baino gehiago hurbiltzen da. Efektu hau aire-ganberaren lodierako aldaketagatik sortzen da ere, kanpoko orriaren inertzia termikoagatik gainera.
termikoen gaineko eragin garrantzitsua du. 4.99 Irudian aireztatutako ganbera barruan gertatzen diren tenperatura saltoak erakusten dira, azaleretarako eta airerako.
4.97 Irudia – Aireztatutakofatxada astuneko laginerako barruko aurpegiko, 1 kapa, azalerako fluxuak
Tenperatura-salto minimoa denboran zehar mantentzen dela ikus daiteke, eta desberdintasuna artean minimo hau eta balio maximoak txikiagoa da fatxada arinaren kontra, eguzki-erradiaziorik gabeko periodoetan zehar tenperatura-saltorik ez dagoen eta bizkor gradiente maximoetara heltzen dira. Aireztatutako ganbera barruan aireko gradienteari dagokionez, 4.99 Irudiaren beheko grafikoan portaera fatxada arina aurkezten duenetik bereizten dela ikus daiteke. Garbiaren, lagineko goiko-zonaren irteera baldintzen kanpoko ingurune-baldintzetatik, eta zehazki aireztatutako ganbera barruan gertatzen den tenperatura saltoaren arteko bereizkuntza handiagoa gertatzen da. Lortzen da sarrera-zonak efektu garrantzitsua duela airearen beroketan, nahiz eta bere efektua altueran mugatuta dago. Airearen tenperatura saltoen analisitik lortzen den beste interes adierazleari dagokionez, aireztatutako ganbera barruan fluxu inbertsio periodoak, itzaleztatzean erakusten dira zerrenda urdinagatik. Ikus daiteke nola, fatxada arinari buruz, zeinean aldizka egunsentiko orduetan zehar produzitzen zuen airearen mugimendu zentzuaren aipaturiko inbertsioa, ia fatxada astunean egoera hau ez da sortzen, entseguko egun zentraletan izan ezik, ingurunetenperaturaren jaitsiera garrantzitsua gertatzen den. Entsegu honetan, ardatz zentralaren tenperaturez gain, aire-ganberan jarritako termopilak emandako informazioa edukitzen da. Termopila honek zehazki neurtzen du sarrera-sekzioaren eta irteera-sekzioaren artean gertatzen den tenperatura-salto garbia, eta beraz, hura ardatz zentraleko saltoarekin konparatuz lagin-garraiatzailearen alboko ertzen efektua aireztatutako fatxada probetaren portaeran kuantifikatzea baimentzen du. 4.100 Irudian konparaziozkoa bi neurrien artean erakusten da. Ikus daiteke tenperaturasaltoa aireztatutako ganbera barruan bereizteko bi baliabideek portaera berdinberdina ematen dutena, termopilak neurtutako saltoak nahiko behekoak izanez.
4.100 Irudia – Aireztatutako aire-ganberako termopilak eta lagineko ardatz zentralean jarritako zundek neurtutako tenperatura saltoa
4.101 Irudia – Fatxada astuneko altuerako ardatz zentralerako aireztatutako ganberako aire abiadurak Portaera hau aireztatutako ganberaren sarrera geometriarekin eta beraren lodierarekin lotuta dago erabat. Eta azkenik, analizatzeko hirugarren aspektua agitazioa da, fatxada arinaren abiadura irakurgaiek seinalean zarata handiagoa dutela suma daiteke, zehazki neurri-tresneriagatik ez den zarata, baizik eta aireztatutako ganbera barruan airearen mugimenduaren aldakortasuneragatik. Hau modelatze-faseko xehetasunarekin analizatzeko aspektua da eta aireztatutako ganbera barruan fluxu tipologiaren estudioan ere, fluxu laminarrik sortzen ari den edo erregimen turbulentuko baldintzetara heltzen diren zehazteari begira. Bero-truke prozesua aireztatutako ganbera barruan baldintzapean jartzen duena. Fatxada arinaren estudioan bezala, kanpoko haizearen efektua ebaluatzen da aireztatutako ganbera barruan mugimendu konbektiboan, konbekzio-prozesua mistoa den egun haiek estudiotik ateraz. Efektu hauek analizatu ahal izateko entsegu honetan informazio gehiago edukitzen da. 4.102 Irudian presio diferentzialeko probetan jarri diren sentsoreen irakurgaiak erakusten dira.
4.102 Irudia – Fatxada astuneko presioko aldaketa eta kanpoko eta aireztatutako ganbera barruan aireko abiadura
4.103 Irudia – Sarreraren eta irteeraren arteko tenperatura saltoa eta aireztatutako ganberaren puntu zentratuko abiadura
4.104 Irudia – Fatxada astuneko aireztatutako ganberako kanpoko |azalerako, 6 kapa, tenperatura
4.105 Irudia – Fatxada astunean aireztatutako ganberako barruko kapako, 5 kapa, tenperatura
Hala ere kanpoko haizeari zor izandako abiadurako gehitutako kide bat dagoen egunetan aire-abiadurak produzitzen dira tenperatura-salto elkartua egon gabe, maiatzaren 3 eta 4 egunetan gertatzen den bezala eta jada aipatutako egunetan, maiaztaren 8, 9 eta 10-ean. Behin datu orokorrak analizatuta, ondoren pasatzen da fatxada astunaren portaera adierazteko tipoa egun bat xehetasun gehiagorekin ikastera. Tipoa egun bezala aukeratzen da maiatzaren 18an ezaugarri adierazgarri batzuk aurkezteagatik.Fatxada arinean bezala, 4.104 Irudia, 4.105 Irudia eta 4.106 Irudian erakusten da aireztatutako ganbera osatzen duten azaleretako tenperaturen eta bera barruan airearen tenperaturaren bilakaera. Desberdintasunak ikus ditzake argi eta garbi aireztatutako fatxada arinari buruz portaeran. Lehen desberdintasuna, ta fatxadaren portaera termikoaren gaineko eragin handiagoko bada altuera-puntu desberdinetan tenperatura bihurguneak bananduta daudela ia egun guztian zehar. Hots, mantenduta dago aireztatutako ganbera barruan tenperatura-gradientea. Honek aireko mugimendu jarraitua ekartzen du, aurrerago ikus daitekeena abiadura-neurriak analizatzen direnean. Gertatzen da soilik tenperatura-bihurguneak haien artean hurbiltzen diren eta gradientea altueran biltzen den denbora-bitartea, 12h-etatik doala 24h-etaraino.
4.107 Irudia – Fatxada astuneko kanpoko aireari buruz aireztatutako ganberako azaleretako eta airerako tenperatura saltoa
Tenperaturako salto maximoa 6,3ºC, 6,9ºC eta 6,7ºC-a da, 5 kaparako, 6 kapa eta airerako hurrenez hurren, eta produzitzen da 20:30h-erantz, ehin egunaren balio maximoak gaindituta. Beraz, hormigoi-azalerako tenperatura saltoa barne isolatzailean gertatzen dena baino gehiagokoa da, beraren inertzia altuagatik. Nahiz eta balioak haien artean oso hurbilekoak dira, eta berriz airean gertatzen den saltoaren hurbileko. Aireztatutako ganbera barruan tenperatura-saltoaren beste aspektu garrantzitsua, eta portaera bereizten duela fatxada arinari buruz, aipaturiko saltoa gehienez gertatzen dela sarrera-zonan dela. Goiko eta zentraleko zonetan tenperaturak oso hurbileko daude haien artean, eta beheko zonaren tenperaturetatik bananduta. Ez bezala tenperatura-gradientea mailakakoa altuerarekin den fatxada arinean gertatzen zen. Honek ekartzen du aireztatutako ganbera osatzen duten azaleretako etengabeko tenperaturako hipotesia hurbilketa baliozkoagoa izan ahal dadila fatxada arinaren kasuan baino. Eta bi fatxadaren arteko azken aspektu diferentziala bero-uhinaren atzerapena da. Fatxada arinean tenperatura-minimora heltzen da 4h-en eta 6h-en artean berriz, fatxada astunean mugitzen da 6h eta 8h-etarantz. Desfase hau maximozonara eramaten da ere eta era nabarmenagoan. Fatxada arinean gehieneko ‐2 0 2 4 6 8 10 0 2 4 6 8 10 12 14 16 18 20 22 24 T [°C] denbora [h] capa 6 capa 5 ca Tsal‐Tent 6 kapa 5 kapa ag Tirt ‐ Tsar
tenperaturetara heltzen dira 12h-en eta 14h-en artean berriz, fatxada astunean heltzen da 14h-en eta 16h-en artean. Beraz, ez ezik denboran desfasatzen du baizik gainera gutxiago apuntatuta da eta bere iraupen-tartean handiagoa da. Deskribatutako ezaugarrietako multzo honek efektu garrantzitsua ekartzen du bi fatxaden portaera energetikoan.
4.108 Irudia – Eguzki-erradiazioaren eta airearen abiaduraren kontra aireztatutako ganbera barruan airearen tenperatura saltoaren bilakaera fatxada astunean
puntua beroagoa. 0h-ei eta 4h-ei buruzko bihurguneetan tenperatura minimoa hormigoi-azaleran ematen da, isolatzaileko azalera izanez puntua beroagoa. Gainera hormigoi-orriko bi aurpegien arteko tenperatura saltoa 5ºC-etatik beherakoa da. Baina hala ere sarreraren eta ganberako airerako irteeraren arteko gradiente garrantzitsua dago. 12h-etara 8h-etatik profiletan hormigoi-orriko kanpoko azaleraren tenperaturaren igoera azkarra gertatzen da, baina bereko barruko aurpegiak aireztatutako ganberaren punturik hotzena izaten jarraitzen du. Gehiago 15ºC-etako tenperatura salto bat sortzen da hormigoi-orriko bi azaleren artean. Periodo honetan zehar gradientea altueran biltzen da airerako. 14h-etatik aurrera hormigoi-orriko barruko azalera pasatzen du ganbera barruan punturik beroena izatera, eta baldintza hau mantentzen du gainerako denboran, nahiz eta kanpoko aurpegiaren tenperatura bizkor jaitsi. Honek gradientea berriro sortzen du ganberako airean gainerako denboran mantentzen dela. Arreta bakarrik aire-ganberan erdiratuz, 4.110 Irudiaren azaleran tenperatura-profilaren bilakaera erakusten da denboraren arabera laginaren altuera erdira.
4.110 Irudia – Egunean zehar fatxada astunerako aireztatutako ganberaren puntu zentraleko tenperatura profilaren bilakaera
Aipaturiko profilak ez du fatxada arinak zuela forma parabolikoa, baizik eta airearen tenperatura isolatzaileko azaleraren tenperaturara hurbiltzen da gehienez. Tenperatura-maximoen lekualdatzea arratsaldeko orduetarantz ikus daiteke ere eta nola mantentzen duen hormigoi-orrian metatutako beroak tenperatura-gradientea eguneko azkeneko orduetan. Portaera hau oso fatxada arinean ikusten denaren desberdina da, 4.85 Irudiaren azalerak portaera simetrikoagoa denbora-ardatzari buruz erakusten duena. Portaeraren analisia aireztatutako ganberaren tenperaturetan osatzeko, 4.111 Irudiaren azaleran profila altueran erakusten da emandako unerako, 16h-ei buruzkoa. Hau tenperatura maximoetara heltzen diren unea da. Tenperaturaprofilaren forma altueran zehar mantentzen da, hormigoi-azaleran balio maximoarekin, airearen tenperatura guzti bizkor gainbehera etorriz ganberaren puntu erdian isolatzaileko azaleraren baliora hurbiltzen dela. Tenperatura-profilaren forma oso fatxada arinean sortzen denaren desberdina da ere, ikus 4.86 Irudia, profilaren forma altuerarekin eboluzionatzen ari dena, eta batez ere ikusten da sarrera-zonan oso eraginda. Ganbera barruan aire abiadurei dagokienez, 4.112 Irudian altueraren arabera lortutako neurriak erakusten dira egunaren une desberdinetako profilekin batera altueran. Fatxada arina ez bezala, airearen azelerazioa eguneko ordu zentraletan zehar gertatzen zena balio maximora helduz, gau-orduetan zehar geldiarazteko fatxada astun barruan airearen mugimendua askoz etengabekoagoa den zeinetan zehar. 7hetarainoko 0h-etatik 0,2 [m/s]-ko ordenaren abiadura batezbestekoak mantentzen dira, hormigoi-orriak metatutako beroagatik. 7h-en eta 11h-en artean geldialdia gertatzen da ganbera barruan airearen tenperaturak berdintzen direlako kanpoko aireari buruz aireztatutako. 11h-en eta 16h-en artean azelerazioa produzitzen da aireko heltzen dira eta guzti 0,3 [m/s]-aren ordenaren balioak, egunaren amaierara arte mantentzen direla.
4.111 Irudia – Fatxada astuneko 16h-etarako aireztatutako ganberako altuerako tenperatura profilaren bilakaera
Altuerako profilei dagokienez bi aireztatutako fatxaden arteko portaera oso dibergentea gertatzen da ere. Fatxada arinean 0,30 [m]-etarako maximora heltzen zen berriz, gero berriro ere altuerarekin bizkortzeak abiadura txikiagotzen zuen geroago, fatxada astunean abiadurako puntu maximoa ganberako sarreran gertatzen da, 0,05 [m]-etara, eta geroago abiadura-profila ia jarraitua da, altuerarekiko abiadura adierazteko aldaketarik gabe. Portaera-desberdintasun hau aireztatutako ganberaren sarrera geometriaren konfigurazioak oso eraginda dago. Fatxada astunean hormigoitik esekitako orriaren lodierako 8,5 [cm]-ak sortzen du airea ganberako sarrerara bizkortzen duen ahokoa. Hala ere estutze hau ez dago fatxada arinaren konfigurazioan, zementu-orriaren lodiera baino ez 1,5 [cm]-ko dena eta aireak ganberara sartzen da zuzenki. Ganbera barruan airearen portaeraren irudi argiagoa lor daiteke denborari buruz aireko abiadura azaleran 4.113 Irudian erkutsita.
4.112 Irudia – Fatxada astuneko maiatzaren 18an zeharreko altueraren arabera aireztatutako ganbera barruan airearen abiadura
4.113 Irudia – Maiatzaren 16rako aireztatutako ganberako altuerako abiadura profilaren bilakaera
Desberdintasuna argia da fatxada arinaren abiadura azalerarekin, ikus 4.88 Irudia. Behin portaera tenperaturetan eta abiaduretan ebaluatuta fatxadaren analisia osatzen da presio-galera neurriekin. 4.114 Irudian presio diferentzialaren entseguan zehar erregistratzen diren hiru seinaleak erakusten dira. Gogoratu behar da sarrerako presio galera gainerako presioei buruz zeinu negatiboan esanda dagoela portaeraren irudi hobea lortu ahal izateko. Analisia osatzeko kanpoko abiadurako airearen eta abiadurako aireztatutako ganbera barruaren bihurguneak erakusten dira altuera erdira. Karga-galerek portaera homogeneoa dutela ikus daiteke, gutxi gorabehera etengabeko abiadura egun guztian zehar egoterakoan espero zuenez gero, azelerazio handirik gabe. Nola sortzen duena kanpoko airearen abiadurak asaldurarik barruko presioetan ikus daiteke ere, baina batazbesteko balioaren gaineko efektu handirik gabe.
4.114 Irudia Erreferentzia-egunerako aireztatutako ganbera barruan presioen bilakaera
Entseatutako bi laginek aire libreko mugimendua dute, konbekzio naturalagatik. Hau hedatuen konfigurazioa da eraikuntzako sektorean. Ondoren kontraste bezala fatxada behartua sistemaren entseguaren emaitzak erakusten dira, zeinetan aireztatutako ganbera barruan aire mugimenduaren gainean eragiten den.
4.2.4 Aireztatutako fatxada behartua
Entsegu periodoan fatxada behartuaren kasuan azaroaren 16tik urtarrilaren 7raino doa, eta ROLBS-a, PRBS-a eta, PULTSUA errutinak aplikatzen dira era sekuentzialean. Periodo guztian zehar 55 [l/s]-ko ordenaren erauzketa emaria, haizagailuak sortuta, behartzen da. Modelatze-tarte bezala erabiltzen da ROLBS-a errutinari buruzkoari, azaroaren 16tik abenduaren 1eraino doala, ainerako entsegua C Eranskinean erakusten da. 4.118 Irudian eta 4.119 Irudian entsegu gelaren barruko baldintzak kanpoko giroko tenperaturari buruz erakusten dira. Entsegu gelako aire eta azalerako tenperaturek homogeneotasun-baldintza egokiak PASLINK entseguaren estandarretarako dituzte. Kasu honetan, berokuntza txikiko potentziarekin lan egiterakoan, 220 [W]-ko ordenako, giroen arteko tenperatura saltoak 10ºC-etako bataz besteko balioa hartzen du asalduraperiodoan zehar, hobezinetik beherako zerbait, baina lagina erresistentzia termiko gutxiagok aurkezterakoan trukatutako fluxua nahikoa da bere identifikazioerreminten bitartez karakterizazio egokirako. Behin gelaren baldintzak analizatuta laginera berezko portaera analizatzera pasatzen da. 0,0 0,2 0,4 0,6 0,8 1,0 1,2 1,4 1,6 ‐3 ‐2 ‐1 0 1 2 3 4 0 2 4 6 8 10 12 14 16 18 20 22 24 Aire abiadura [m/s] Presioa [Pa] denbora [h] DPsal DPent DPca vca (1,35m) vext Pirt Psar Pag vag (1,35 m) vkan
4.115 Irudia – Modelatze-periodoan zehar aireztatutako fatxada behartuaren entseguan zeharreko ingurune-baldintzak
4.116 Irudia – Eguzki-erradiazioa eta aireztatutako fatxada behartutako modelatze entseguan zeharreko haize abiadura
4.120 Irudian probetako kapetako bakoitzeko tenperatura batezbestekoak eta aireztatutako aire-ganberaren tenperatura jasotzen dira. Tenperatura-saltoa ikus daiteke lagineko barruko azaleraren, 1 kapa entsegu gelaren portaerak jarraitzen duela eta temperatura homogeneotasuna aurkezten du 1ºC-etatik beherako desberdintasunekiko azalera guztian, eta gainerako kapen artean, bere bilakaerak kanpoko baldintzei jarraitzen die eguzki-erradiazio-kanpaira batez ere. Gainerako kapetan bere bilakaerak kanpoko baldintzei jarraitzen die, eguzki-erradiazio-kanpaira batez ere. Aire-ganberari eta osatzen duten bi azalerei dagokienez, neurriko puntumultzoa erakusten dira 4.121 Irudian. Airearen tenperatura beti 2 kaparen tenperaturara hurbilekoago dagoela ikus daiteke, panel sandwicheko azalera, xaflako kanpoko orriaren tenperaturara baino. Orri hau, 3 kapa, probetaren multzoaren tenperatura maximoetara heltzen da, gainerako kapei buruz 20ºC-etako gainberotzeekin. Kasu honetan, tenperatura-gradienteak mantentzen dira aireganberako bi azaleretako altueran, panel sandwicheko azalerarako 8ºC-etako desberdintasunetara helduz eta kanpoko xaflako 10ºC-etako, ikus 4.122 Irudiaren goiko grafikoa. Inertzia gutxiko eta eroankortasun altura materialez itxuratutako lagin bat izateara entseatutako beste aireztatutako fatxada laginetan lortutakoak baino gehiagoko gradienteak gertatzen dira, baina eguzki-eragin uneetan kontzentratuta.
4.117 Irudia – Sartutako potentzia eta aireztatutako fatxada behartutako entsegu gelaren itxituraren bero fluxua
4.118 Irudia – Entsegu gelako eta ingurunea tenperatura aireztatutako fatxada behartuan
4.119 Irudia – Aireztatutako fatxada behartutako entsegu aretoko giroen arteko tenperatura saltoa eta baldintzen homogeneotasuna
4.120 Irudia – Aireztatutako fatxada behartutako laginaren tenperaturak
Gainerako denboran tenperatura-homogeneotasuna altua da batean behartutako konbekziora hein handi esker. Aireztatutako ganberako airearen tenperaturaren bilakaerari dagokionez, sarreran beroketa handienak gertatzen jarraitzen da, ordenako 10 ºC kanpoko aireari buruz tenperatura salto batekin eta probetaren altueraren luzerarako aire errezeleko gainerako garapenean zeharreko 8ºC-etako handiagotzea baino ez, ikus 4.122 Irudiaren beheko grafikoa. Ikus daiteke ere nola den tenperaturadesberdintasuna positiboa beti aireztatutako ganberako goiko zonaren eta beheko zonaren artean errefluxurik gertatzen ez denez gero behartutako mugimenduagatik, begien bistakoa denez gero. Lagineko sekzio horizontaleko tenperatura homogeneotasunari dagokionez, 4.123 Irudian erakusten da termopilak neurtutako saltoa kokatutako zundek lagineko ardatz zentralean neurtutakoari buruz. Bi kurbeen arteko desberdintasunak 2ºC-etatik beherakoak dira une guztietan, kontuan har daitekeenagatik lagin-garraiatzaileko ertzen efektua ez dira nabarmenak eta aireztatutako ganberaren portaera hurbiltzen dela bi dimentsioko modeloarentzat egokia den eran. Aire-mugimenduari dagokionez, 4.124 Irudian haizagailuak bultzatutako emaria eta termoanemómetro-ak puntu zentralean neurtutako abiadura erakusten da. Baldintza nominaletan inposatutako oinarrizko emaria 55 [l/s]-ko da, baina ikusten da eguzki-eragin periodoetan zehar emari-handiagotze bat gertatzen dela, 6 [l/s]-ko ordenako, % 10en handiagotzea irudikatzen duena. Gero behartutako konbekziora gehitzen da konbekzio naturaleko efektu adierazgarria aireztatutako ganbera barruan aire mugimenduan duen osagaia. Abiadurari dagokionez, lortzen den balioa 0,35 [m/s]-ko da, ±0,05 [m/s]-ko oszilazio batezbesteko batekin. Aireztatutako ganberan zeharreko aire mugimenduko presio galeraren bilakaerari dagokionez, 4.125 Irudian laginean sarrera-zonarako, laginaren zeharreako, eta irtera-zonarako, produzitzen den presioko desberdintasunak erakusten dira. Sarrerako presio galera ia etengabekoa dela ikusten da eta ganberako zeharrean eta irteeran oszilatzen da konbekzio naturaleko gehitutako osagaiaren arabera. Datu hauen bitartez detekta daiteke hiru egunetan zehar, azaroko 22, 28 eta 29an, kanpoko aireko abiaduraren efektuak aire-mugimenduaren gaineko eragina izan duela fatxada barruan.
eztatutako hiagorekin peratura-sa ndiagotze pi ginkorra ge unetan izan 4.122 Irudi
4.124 Irudia – Aireztatutako ganberatiko aire zirkulatzaileko emaria eta aire-abiadura laginaren puntu zentralean
4.125 Irudia – Fatxada behartutako presio galera eta aireztatutako ganberatiko aire zirkulatzaileko emaria
Hauetan itxarondakoaren emari handiagotze handiagoa gertatzen da eta barne airearen beroketa egon gabe. Behin eta datu orokorrak ebaluatuta, fatxada behartutako portaeraren irudi argiagoa lortzeko egun adierazgarria ikastera xehetasun gehiagorekin pasatzen da kasu honetan azaroaren 19ari buruzkoa. 4.127 Irudian aireztatutako ganbera osatzen duten bi azaleren tenperaturak erakusten dira, lagineko ardatz zentralean, eta altuera desberdinetarako. Tenperatura-portaera oso desberdina da entseatutako aireztatutako beste bi fatxada-laginei buruz. Lehen, materialen inertzia gutxiagatik, azaleren tenperaturak oso homogeneoak dira eguzki-eraginik gabeko periodoetan zehar, eta hala ere, gradiente handiak aurkezten dituzte eguzkieragin periodoetan zehar. Bi azaleren arteko uhin luzeko truke erradiatiboa beste portaera bereizlea da. Aurreko probetetan azaleren arteko tenperatura desberdintasuna nahiko txikia da erradiazioak kanpoko orria jasotzen duen eguzkiirabazia transmititzen duelako barruko azalerara, isolamendu termikoak eratuta, aireztatutako ganberako bi aurpegien tenperaturak orekatuz. Kasu honetan, kanpoko orria 50ºC-en ordenaren tenperaturetara heltzen da, barruko orriak ez du 32ºC-baliorik gainditzen. Honek uler daiteke bi azalerek duten beste aireztatutako fatxada laginak zituzten beheko emisibitatea, edo islapena handiagoa. Hau bat dator probetako kapa desberdinak itxuratzen dituzten material metalikoen ezaugarriekin. 4.127 Irudia – Aireztatutako ganberako kanpoko azalerako tenperatura,3 kapa , barruko azaleran, 2 kapa, fatxada behartutan
4.128 Irudia – Aireztatutako fatxada behartutako ganberako airearen tenperatura
4.129 Irudia – Kanpokoari buruz tenperatura saltoa, goiko grafikoa, eta tenperatura gradientea, beheko grafikoa, kapa desberdinetan eta aireztatutako ganberako airean
aireztatutako ganberatiko aire zirkulatzaileko emariari buruz ere. Eguzki-erradiazioa airearen beroketako motorra dela garbi ikus daiteke, eta aipaturiko beroketa erradiazio-kanpaiari produzitzen zaiola aldibereko eran, eta apur bat desfasatzen dela denboran probetan metatutako bero erresidualagatiko, baina desfase hau materialen inertzia gutxiagatik oso txikia izanez. Emari zirkulatzaileari dagokionez, ikusten du nola teilakatzen den haizagailuak bultzatutako balio oinarriari buruz handiagotzea flotazio efektuarekin zuzenki konbekzio naturalagatik.
4.130 Irudia – Eguzki-erradiazioaren kontrako aireztatutako ganberan airearen tenperatura saltoaren bilakaera eta airearen emaria fatxada behartuan
4.134 Irudian aireztatutako ganberaren portaera erakusten da emari|ondasun zirkulatzaileari buruz airearen mugimenduko presio galerei dagokienez. Sarrerazonako presio galera etengabeko mantentzen dela ikus daiteke, baina hala ere probetaren altueran zeharreko zirkulazioko galerak, eta irteera-zonan, ikusten dira konbekzio naturaleko osagaiak eraginda, eta emariaren handiagotzeko bere efektua. Behin eta egindako entseguetako multzoaren datu esperimentalak ebaluatuta, hurrengo kapituluan aireztatutako fatxada natural arineko probetaren estudio zehatza egiten da. Soluzio eraikitzaile hau da eraikuntzako sektorean aplikazio handiagoa aurkezten duena, bai eraikuntza berrirako bai birgaitze-sistemetarako.
4.132 Irudia – Fatxada behartutako azaroaren 19an zehar aireztatutako ganberaren puntu zentraleko tenperatura profilaren bilakaera
4.134 Irudia – Aireztatutako ganbera barruan presioen bilakaera eta airearen azaroaren 19an zehar fatxada behartuan
C1 0.195 0.185 1
C2 0.195 0.188 0.186 1
H3 0.195 0.178 0.187 0.196 1
C5 0.13 0.21 0.24 0.31 0.16 0.28 0.19 0.31 0.09 1
C3 0.16 0.23 0.25 0.02 0.24 1
H4 0.32 0.17 0.06 0.20 0.19 0.18 1
C6 0.19 0.29 0.23 0.39 0.22 0.17 0.30 0.23 0.24 0.46 0.29 1
H7 0.19 0.28 0.40 0.18 0.07 0.14 0.31 0.12 0.28 0.26 0.28 0.28 1
A1 0.14 0.37 0.13 0.03 0.46 0.42 0.18 0.48 0.08 1
H5 0.17 0.12 0.17 0.32 0.36 0.21 1
C2 0.13 0.07 0.26 0.04 0.06 0.10 0.19 1
H5 0.28 0.01 0.52 0.47 0.06 0.24 0.53 0.15 0.44 0.17 1
Cse 0.10 0.07 0.25 0.51 0.37 0.42 0.20 0.47 0.48 0.11 0.31 1
H2 0.16 0.22 0.25 1
H4 0.05 0.51 0.20 0.24 0.09 0.55 0.48 0.27 1
H6 0.19 0.26 0.28 0.33 0.28 0.26 0.53 0.06 0.14 0.52 0.02 0.27 1
C1 0.15 0.49 0.21 0.27 1
H2 0.52 0.28 0.21 0.18 0.12 0.29 1
C3 0.08 0.26 0.29 0.15 0.13 0.05 0.00 0.57 0.13 0.31 1
C5 0.48 0.59 0.56 0.46 0.23 0.30 0.03 0.15 0.16 0.19 0.45 0.52 0.08 0.28 1
C3 ‐0.11 0.21 0.21 0.26 0.23 1
C1 0.195 0.185 1
C2 0.195 0.188 0.186 1
H3 0.195 0.178 0.187 0.196 1
C5 0.13 0.21 0.24 0.31 0.16 0.28 0.19 0.31 0.09 1
C3 0.16 0.23 0.25 0.02 0.24 1
H4 0.32 0.17 0.06 0.20 0.19 0.18 1
C6 0.19 0.29 0.23 0.39 0.22 0.17 0.30 0.23 0.24 0.46 0.29 1
H7 0.19 0.28 0.40 0.18 0.07 0.14 0.31 0.12 0.28 0.26 0.28 0.28 1
A1 0.14 0.37 0.13 0.03 0.46 0.42 0.18 0.48 0.08 1
H5 0.17 0.12 0.17 0.32 0.36 0.21 1
C2 0.13 0.07 0.26 0.04 0.06 0.10 0.19 1
H5 0.28 0.01 0.52 0.47 0.06 0.24 0.53 0.15 0.44 0.17 1
Cse 0.10 0.07 0.25 0.51 0.37 0.42 0.20 0.47 0.48 0.11 0.31 1
H2 0.16 0.22 0.25 1
H4 0.05 0.51 0.20 0.24 0.09 0.55 0.48 0.27 1
H6 0.19 0.26 0.28 0.33 0.28 0.26 0.53 0.06 0.14 0.52 0.02 0.27 1
C1 0.15 0.49 0.21 0.27 1
H2 0.52 0.28 0.21 0.18 0.12 0.29 1
C3 0.08 0.26 0.29 0.15 0.13 0.05 0.00 0.57 0.13 0.31 1
C5 0.48 0.59 0.56 0.46 0.23 0.30 0.03 0.15 0.16 0.19 0.45 0.52 0.08 0.28 1
C3 ‐0.11 0.21 0.21 0.26 0.23 1 |
addi-a9d322810186 | https://addi.ehu.es/handle/10810/22025 | addi | cc-by-sa 3.0 | 2016-11-11 | science | Escudero Revilla, César | eu | Caracterización experimental del comportamiento energético de fachadas ventiladas | C1 0.195 0.185 1
C2 0.195 0.188 0.186 1
H3 0.195 0.178 0.187 0.196 1
C5 0.13 0.21 0.24 0.31 0.16 0.28 0.19 0.31 0.09 1
C3 0.16 0.23 0.25 0.02 0.24 1
H4 0.32 0.17 0.06 0.20 0.19 0.18 1
C6 0.19 0.29 0.23 0.39 0.22 0.17 0.30 0.23 0.24 0.46 0.29 1
H7 0.19 0.28 0.40 0.18 0.07 0.14 0.31 0.12 0.28 0.26 0.28 0.28 1
A1 0.14 0.37 0.13 0.03 0.46 0.42 0.18 0.48 0.08 1
H5 0.17 0.12 0.17 0.32 0.36 0.21 1
C2 0.13 0.07 0.26 0.04 0.06 0.10 0.19 1
H5 0.28 0.01 0.52 0.47 0.06 0.24 0.53 0.15 0.44 0.17 1
Cse 0.10 0.07 0.25 0.51 0.37 0.42 0.20 0.47 0.48 0.11 0.31 1
H2 0.16 0.22 0.25 1
H4 0.05 0.51 0.20 0.24 0.09 0.55 0.48 0.27 1
H6 0.19 0.26 0.28 0.33 0.28 0.26 0.53 0.06 0.14 0.52 0.02 0.27 1
C1 0.15 0.49 0.21 0.27 1
H2 0.52 0.28 0.21 0.18 0.12 0.29 1
C3 0.08 0.26 0.29 0.15 0.13 0.05 0.00 0.57 0.13 0.31 1
C5 0.48 0.59 0.56 0.46 0.23 0.30 0.03 0.15 0.16 0.19 0.45 0.52 0.08 0.28 1
C3 ‐0.11 0.21 0.21 0.26 0.23 1
C1 0.195 0.185 1
C2 0.195 0.188 0.186 1
H3 0.195 0.178 0.187 0.196 1
C5 0.13 0.21 0.24 0.31 0.16 0.28 0.19 0.31 0.09 1
C3 0.16 0.23 0.25 0.02 0.24 1
H4 0.32 0.17 0.06 0.20 0.19 0.18 1
C6 0.19 0.29 0.23 0.39 0.22 0.17 0.30 0.23 0.24 0.46 0.29 1
H7 0.19 0.28 0.40 0.18 0.07 0.14 0.31 0.12 0.28 0.26 0.28 0.28 1
A1 0.14 0.37 0.13 0.03 0.46 0.42 0.18 0.48 0.08 1
H5 0.17 0.12 0.17 0.32 0.36 0.21 1
C2 0.13 0.07 0.26 0.04 0.06 0.10 0.19 1
H5 0.28 0.01 0.52 0.47 0.06 0.24 0.53 0.15 0.44 0.17 1
Cse 0.10 0.07 0.25 0.51 0.37 0.42 0.20 0.47 0.48 0.11 0.31 1
H2 0.16 0.22 0.25 1
H4 0.05 0.51 0.20 0.24 0.09 0.55 0.48 0.27 1
H6 0.19 0.26 0.28 0.33 0.28 0.26 0.53 0.06 0.14 0.52 0.02 0.27 1
C1 0.15 0.49 0.21 0.27 1
H2 0.52 0.28 0.21 0.18 0.12 0.29 1
C3 0.08 0.26 0.29 0.15 0.13 0.05 0.00 0.57 0.13 0.31 1
C5 0.48 0.59 0.56 0.46 0.23 0.30 0.03 0.15 0.16 0.19 0.45 0.52 0.08 0.28 1
C3 ‐0.11 0.21 0.21 0.26 0.23 1 |
addi-90f63850b010 | https://addi.ehu.es/handle/10810/22633 | addi | cc-by-nc 3.0 | 2017-04-28 | science | Aginako Bengoa, Naiara | eu | Multimedia edukien ulerpen semantikorako ekarpen metodologikoak: irudien behe-mailako analisitik bideoen ekintzen sailkapenera | Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala saila Informatika Fakultatea Multimedia edukien ulerpen semantikorako ekarpen metodologikoak: irudien behe-mailako analisitik bideoen ekintzen sailkapenera Naiara Aginako Bengoak Basilio Sierra Araujo eta Julian Florez Esnalen zuzendaritzapean egindako ikerketa-txostena, Euskal Herriko Unibertsitatean Informatikan Doktore titulua eskuratzeko aurkeztua Donostia, 2017ko Martxoa
Laburpena Azken urtetan munduan sortzen den multimedia eduki digital kopurua izugarri hazi da. Eduki mota hauen artean irudiak eta bideoak dira nagusi. Azken hauek dira batez ere neurrigabeko hazkunde bat izaten ari direnak. Gaur egun, komunikazio digitalen oinarrizko unitate bihurtu dira eta hazkunde esponentzial hau hurrengo urteetan mantenduko dela aurresaten dute gai honetako adituek. Ondorioz, eduki guzti horien metatze, kudeaketa eta analisirako metodo eraginkorrak behar dira. Ikerketa lan honek irudien eta bideoen analisia ahalbidetzen duten metodoen ikasketa eta garapena du helburu nagusitzat. Metodo hauek irudi eta bideoen ulerpen semantikorako beharrezkoak diren oinarriak finkatzen dituzte. Edukien ulerpen semantiko honek etiketatu automatikoa ahalbidetzen du eta honek garrantzia handia dauka bi ikuspuntutatik. Batetik, edukien sortzaileen ikuspuntutik, edukiak sortzen diren neurrian automatikoki anotatu badaitezke, metaketa prozesua etiketa hauetan oinarrituz egitea posible izango litzateke eta ondorioz, metaketa eta bilaketa prozesu eraginkorragoak sortzeko aukera egongo litzateke. Bestetik, edukien erabiltzaileen ikuspuntutik, edukien bilaketa kontzeptu semantikoetan egiteko aukera egongo litzateke eta honek asko normalizatzen du konputagailu-pertsona komunikazioa; askoz naturalagoa bilakatzen da bien arteko elkarrekintza. Gaur egun, multimedia edukien gordailu handiena Internet dela argi dago. Bertan pilatzen dira munduan sortzen diren eduki gehienak. Eduki hauen berezitasun nagusiena hauen heterogeneotasuna da. Edukiak edozein alorretakoak izan daitezke, hau da, ez dira domeinu finko baten barnean kokatzen. Ondorioz, ezin dira domeinura egokitutako estrategiak erabili eta honek asko zailtzen du analisia. Bestalde badaude, domeinu zehatz baten barruan kokatutako multimedia edukiak eta azken izan dira ikerketa honen helburu. Txosten honetan deskribatzen den ikerketa lana konputagailu bidezko ikusmenaren barruan kokatzen da. Aurretik aipatu bezala, egindako ikerketak, domeinu finko eta itxi bateko edukiaren azterketarako metodoen garapenean oinarritzen dira. Hiru izan dira ikerketa lerro nagusiak. Lehenengoa, irudien ulerpen semantikorako behemailako deskriptoreen erabilera eta etiketatu semantikora bideratutako metodoen garapenera bideratutako lerroa izan da. Bigarren lerroa, lehenengoaren helburu v
berdina izanik, ikasketa automatikoko metodoen erabilera aztertzera bideratu da. Sailkatzaileen erabilerak, izugarri zabaltzen du aztertu daitezkeen arazoen espektroa. Jadanik, ateratako kontzeptu horiek ez dira hain sinpleak izan behar eta irudi mota desberdin gehiagorekin lan egiteko kapazitatea gehitzen diote garatutako sistemari. Azkenik, hirugarren lerroa, bideoen analitikara bideratu da. Bideoen analitika honetan dago gaur egun erronka handiena. Dokumentu honetan bideoen ekintzen ezagutzarako irudien behe-mailako ezaugarrietan eta sailkatzaileetan oinarritutako metodologia berri bat aurkezten da. Irudi eta bideoen ulerpen semantiko automatikorako bidea luzea da oraindik baina ikerketa honetan urrats esangarri batzuk eman dira. Horregatik, etorkizunean egin beharreko lana emandako urrats hauetatik abiatuko da. vi
Eskerrak Dokumentu honetan idatzitako lerro gehienak buruarekin idatziko ditut beraz kapitulu hau bihotzarekin idatziko dut. Eta nire bihotzean lehena zu zaude Ane. Amatxoren azkenengo txanpa ilusioz betetzeko heldu zinen eta zure ondoan igarotzen dudan segundo bakoitzean lortzen duzu zure helburua. Eta hori, amaren energia xurgatzen duzula. Marisorgin halakoa! Tesiaren prozesu luze honetan jende pila eduki dut ondoan, batzuk lagun besteak kide baina denak lagundu naute aurrera egiten modu batean edo bestean. Lehenengo aipamena Vicomtecheko jendearentzat, bertan eman baitzituen nire ikerketa lanak bere lehen pausuak. Bertako lankideak lagun bihurtu ziren eta orain nire bizitzako parte garrantzitsu bat dira. Zerrenda ederra daukat guztien izenekin, baina espero dut ZUEK badakizuela nortzuk zareten (Eii Tiburones). Haiei esker sozializatu nuen Donostian, niretzako arrotza zen hiri batean eta kriston esperientziak bizi izan ditut. Oraindik ez dut danborradarekin ateratzeko aukerarik izan baina helduko da eguna. Eider, musu bero bat zutzat, beti Vicomtechekoekin nahastuta zabiltza baina oraingoan espresuki bidali nahi dizut zuri musua. Badaude tiburoi horietatik aparte Vicomtecheko beste lagun asko: Gorka, Aiala, Jon Haitz, Igor, Juan, Iñaki, Mariate, Marco, Montse, Mikel M., Mikel Z., eta abar luze bat. Nire ikerketaren lehen etxea utzi eta unibertsitatera egin nuenean salto pertsona bikain gehiago ezagutzeko aukera izan nuen, bereziki nire Matematika Aplikatuko Saileko kideak. Milesker zuei ere hain harrera ona egitegatik. Espero luzerako hemen geratzea. Eta nola ez, prozesu honetan ez ezik bizitza osoan alboan izan ditudan familiako kideei: Aita, Ioritz, izeba, osaba, Amaia eta Mikel; Lorea, Iker, Nerea, Luisma, Esteban eta Mari Jose. Ni naizena banaiz zuengatik da ere. Hori ez inoiz ahaztu. Gasteizko nire lagunentzat, betiko koadrilarentzat, ere aipamen berezia eta musu erraldoi bat. Urrun zaudete baina egunero zaudete nire ondoan. Milesker zuri ere Julian. Beti hor egoteagatik, zure izateko era gertuagatik eta bizitzan balio duten gauzengatik arduratzeagatik. Basi, zu ezagutzeak eta zure laguntzak eman zidan azkenengo bultzada. Zure animoak eta zure lanaren parix
1 SARRERA 1.1 Motibazioa Ikerketa lan hau hasi zenetik munduan sortzen den eduki digitalaren kopurua esponentzialki hazi da. Honetaz ohartzeko, nahikoa da minutuero munduan zehar sortzen den datu kopuruan erreparatzea (ikusi 1.1 irudia). Honen ondorioz, hauen kudeaketa eraginkorra erronka bat bilakatu da bai industria bai ikerketa mundurako. Azken urteetan hainbeste aditzera ematen ari den Big Data terminoa datu hazkunde honetatik sortu zen. Datu hauen barruan irudiak eta bideoak aurkitzen dira. Azken hauek gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari dira, internet, sare sozial eta gaur egungo gailu mugikorrek eskeintzen dituzten aukerengatik. Ciscok aurreratzen duenez, interneteko trafikoaren %80a bideoak izango dira 2019an [Car15]. Beraz argi dago, eduki multimedia guzti hau prozesatzeko teknikak beharrezkoak direla. Konputagailu bidezko ikusmenaren (Computer Vision) zientziak irudi eta bideoen ulerpena du helburutzat, halaber, burmuinak betsareak jasotako informazioarekin egiten duena. Hau da, irudiaren analisia egin ondoren irudi horretatik ezagutza ateratzeko tresnak biltzen dituen zientzia da. Tresna hauen artean irudi prozesamenduko metodoak aurkitzen dira. Horretaz gain, ikasketa automatikoko zientziaren barruan aurkitzen diren algoritmoak ere erabiltzen dira ikusmenaren arazoei irtenbidea emateko. Bi zientzia hauen arteko elkarrekintza oso aberasgarria suertatzen da ulerpen automatikorako. Teknologiaren aurrerapenengatik eta sortutako beharrengatik, konputagailu bidezko ikusmenaren helburuak asko aldatu dira azken 50 urteetan [Sze10],. Azkenengo hamarkadan, irudien ulerpen semantikoaren ikerketa izan da batez ere hazkunderik handiena izan duen ataza. Orain dela 30 urte Treisman [TG80], Marr [Aco85] eta Biederman-en [Bie87] lanek kontzeptu honek irudien informazioaren prozesamenduan zuen lekua zehazten ahalegindu ziren. Hauen ustez, irudien ulerpenaren prozesua bi noranzko prozesua da. Batetik, behetik-gorako prozesua, hau da, irudian hasi eta honen behe-mailako analisia egin adierazgarriak diren ezaugarriak ateratzeko. Eta bestetik, goitik-beherako prozesua, zeinetan behe-mailako informazioari forma eta zentzua emateko arauak eta ezagutzak ezartzen diren. Hau da hain zuzen 1
ere goi-mailako prozesamendu bezala ezagutzen dena. Bi noranzko hauek, bretxa semantikoa edo semantic-gap delakoa, saihestea dute helburu irudien ulerpena lortu ahal izateko. Behe-mailako prozesamendua hasieratik argi zegoen kontzeptua izan da eta ikerketa lan guztien oinarria zen. 80. hamarkadako argitalpen hauetan adierazten den bezala, [Der90], [VVV88] eta [NL84], pixelen behe-mailako analisia da ikusmenaren muina. Ikertzaileek bazekiten zertan zetzan pixelen azterketa; goi-mailako prozesamendua berriz, kontzeptu askoz nahasiagoa izan da. Nahasmen hori ordenatzeko intentzioarekin, domeinuen ezagutza ezarri zen, goi-mailako ezagutza domeinu bakoitzean aditua izateko intentzioarekin. Liu-k [Liu+07] bere argitalpenean laburbiltzen duen bezala, goi-mailako analisia domeinuarekiko dependentzia duten metodoetan oinarritu izan da orokorrean. Horregatik, gaur egun mediku-irudiak, irudi infragorriak, teledetekzioko irudiak, radar irudiak, eta abar luze batean banatzen da irudien prozesaketaren arazoa. Modu honetan, irudiaren ulerpen semantikoa erraztu egiten da domeinu batera moldatutako metodoak baitira. Baina domeinu finko batean kategorizatu daitezkeen irudiak asko izan arren, gaur egun, Internet dago. Aurretik komentatu den bezala, erabiltzaileek Internetera igotzen dituzten irudi eta bideo kopurua izugarri hazi da, momentu honetan hazten ari da eta hazten jarraituko du. Gehienetan, eduki guzti horren kontestua ezezaguna eta beraz, hain garrantzitsua den domeinuaren ezaguera galdu egiten da. Honen ondorioz, irudien ulerpen semantikoa lortzea askoz prozesu zailagoa da. Domeinuaren garrantzia ikusirik, ikerketa asko domeinu hori finkatzeko metodoen garapenera bideratu dira. Adibidez, Salemi [SHS10] eta Lazebnik [LSP06a] egindako lanetan, domeinua ezartzeko metodoak aurkezten dira. Hala ere, bi lan hauetan, domeinu orokor batetako irudietatik domeinu zehatzago baten definizio egiten dute. Lehenengo kasuan, kiroletako irudietan oinarritzen dira, kirol konkretu batetan kokatzeko irudia eta bigarrenaren kasuan, naturako irudietara moldatutako soluzioa aurkezten dute. Olaizola [Ola+14] eta Bergamo-k [BT10] aurkeztutako lanetan ere domeinua zehazteko metodo eraginkorrak azaltzen dira. Azpimarratu badirela aurreko ezagutzarik gabe irudiaren eszena klasifikatzen dituzten metodoak; hauen artean aipagarrienak Torralba [OT01] eta Boschek [BZM06] aurkeztutako ikerketa lanak dira. Guzti honekin lotuta beste kontzeptu berri bat: ingelesez CBIR (Content Based Image Retrieval) eta euskaraz edukian oinarritutako irudien berreskurapena bezala ezagutzen dena. Multimedia datu-base handietan gordetzen diren irudien berreskurapenerako behar diren ordenagailu bidezko ikusmenaren teknikak garatzea du helburuetako bat. Baina betiere berreskurapena, irudiaren berezko edukiaren azterketatik abiatuz. Termino hau 90.eko hamarkadan jaio zen eta nahiz eta ikerketa Kapitulua 1 3
asko egin den honen inguruan, lortutako emaitzek ez dute aurrerapauso handirik aurkeztu. Era honetako sistema gehienak irudien kolorea, barneko formak, testura, banaketa espaziala, eta abarren azterketan oinarritzen dira. [Jin+03], [MKS03], [ZH03] eta [Qia+16] argitalpenetan aurkezten diren sistemak berriz, erabiltzailearen berrelikaduran oinarritzen dira ikasteko eta emaitzen doiketa egin ahal izateko. Beste askok berriz, [Scl+99], [PG17], [MAJ13], irudiaren informazioa ez ezik, honekin batera metatzen den testuaren azterketa gehitzen diote analisiari irudien berreskurapen doitasuna hobetzeko. Laburbilduz, irudi eta bideoen semantika ulertzeko bidean lan handia dago egiteke eta honetarako informazioaren behe-mailako azterketa nahitaezkoa da. Txosten honetan deskribatzen den lana gai horretan egindako ikerketa zorrotza aditzera ematen du. Lan sakona da, gaiak eskatzen duen modukoa, baina etorkizunerako geratzen den lana oraindik lan sakonagoa dakarrelako ondoriora eraman gaitu egindako ikerketak. 1.2 Testuingurua Txosten honetako ikerketa lana, Vicomtech-IK4 ikerketa aplikatuko zentroan garatua izan da EHUko Robotika eta Sistema Autonomoen Ikerketa Taldearen (RSAIT) laguntzarekin. Aurrera eramandako ikerketak industriaren beharrekin batera eboluzionatu du; honek zituen eta gaur egun oraindik dituen arazoei aurre egiteko teknologiak garatzeko asmoz. Ikerketa aplikatuko zentro batean garatutako ikerketa izatearen ondorioz, orokorrean, soluzio zehatz eta teknologikoki inplementagarria bilatu da. Hala ere, soluzio horien bilaketa prozesuak, oinarrizko ikerketarekin harreman estuago bat zeuzkaten ikerketetan sakontzeko beharra ekarri du. Bi bide horien eragina argi ikus daiteke lan honetan aurkezten diren publikazioetan: batetik patenteak, zeinak proiektu industrialetan aurrera eramandako soluzioen jabetza intelektuala babesteko idatzi diren eta bestetik, bai konferentzietan edota aldizkarietan aurkeztutako argitalpen zientifikoak, zeinetan aurrera eramandako ikerketaren emaitzak aditzera ematen diren. 1.2.1 Vicomtech-IK4 Dokumentu honetan deskribatutako ikerketa lan gehienak Vicomtech-IK4 zentroan egin dira. Vicomtech-IK4 Donostiako Parke Teknologikoan kokatuta dagoen ikerketa aplikatuko zentroa da, hau da, oinarrizko ikerketa eta ikerketa aplikatua bateratzen 4 Kapitulua 1 SARRERA
ditu garatutako teknologiak industriara transferitzeko. Enpresen eta erakundeen berrikuntza-beharrei erantzutea da bere helburua nagusia. Orotar, Vicomtech-IK4-k ikus-elkarrekintzako eta komunikazioko multimedia-teknologiak garatzen ditu. Industriekin, unibertsitateekin eta beste zentro teknologiko batzuekin du lankidetza estua, horien osagarri delarik. Urtean ehunka ikerketa-proiektu gauzatzen ditu (industriekin eta tokiko, estatuko eta Europako administrazioekin), 100 ikertzaile inguru dauzka eta 7 milioi euro fakturatzen ditu urtero. Gainera, ikerketetan lortutako emaitzak garrantzizko publikazioetan eta patenteen bidez aditzera ematen ditu. Gaur egun, Vicomtech-IK4 sei sail desberdinetan banatzen da, hauetako bakoitza dagokion sektoreko industriari erantzunak emateko sortua: • Industry and Advanced Manufacturing • Digital Media • Ahotsaren eta Lengoaia Naturalaren Prozesamendurako Teknologiak • Smart Environment & Energy • Garraio-sistema adimendunak eta ingeniaritza • eOsasuna eta biomedikuntza aplikazioak Lan honetan aurkezten den lana gaur egun Digital Media - Euskarri Interaktiboak, Ikus-Entzunezko Ekoizpenak eta Multimedia Edukien Kudeaketa bezala ezagutzen den sailaren barruan burutu da. Sail honen egungo helburua ikus-entzunezkoen eta multimediaren sektorean lan egiten duten eragileei irtenbide teknologikoak eskaintzea da. Hurrengo ildo-nagusiak ditu: • Komunikazio Teknologia Elkarreragileak. Informazio Gizartean gailu mugikorretarako joera ikaragarri hazi da azken urteotan, eta ondorioz multimediafluxuak eta elkarrekintza-gaitasunak erraztasunez integratzen dituzten irtenbide teknologikoak behar dira. Zerbitzu hauek erabiltzaileen esperientzia aberastu eta hobetzeko balio dute. • Ekoizpeneko Teknologi Aurreratuak. Eduki digitalen ekoizpen prozesuek azkar barneratu behar dituzte kontsumo elektronikan eta mundu profesionalean ematen diren aurrerapen teknologikoak. Egun ekoizpen katean ematen ari Kapitulua 1 5
diren aurrerakadek teknologia eskaera berriak dakartzate eta Vicomtech-IK4k bere I+G jarduera horretan garatzen du, bereziki antzeko edukien sorrera, atzemate, kudeaketa, prozesatze/manipulazio, igorpen, jasotze eta erreprodukzio teknologien garapenerako. • Multimedia-Edukien Analisia eta Kudeaketa. Gaur egungo baliabide digitalak gero eta heterogeneoak dira eta gainera gero eta lotura estuagoak dituzte. Horregatik, baliabide digitalen kudeaketa funtsezko erronka da eta horretarako multimedia-edukien analisi automatikoa ezinbestekoa bihurtu da. Txosten honetan aurkeztutako ikerketa, multimedia-edukien, eta zehatzago irudi eta bideoen analisian jorratu baina beste bi ildoekin ere harreman estua dauka. Edukiaren ezagutza izateak erabiltzaileei emandako zerbitzua aberasteko edo ekoizpen prozesuetan laguntzeko oso baliagarria izan baitaiteke. Lan hau sailean azken urteetan aurrera eraman diren oinarrizko ikerketako proiektu eta proiektu industrialen emaitza da. Gainera, sailean aurkeztutako [Ola12] A FRAMEWORK FOR CONTENT BASED SEMANTIC INFORMATION EXTRACTION FROM MULTIMEDIA CONTENTS tesiaren jarraipena da. Ikerketa lerro honen jarraitasunak, Vicomtech-IK4-ren barruan multimedia edukien ikerketak duen garrantzia eta pisua azpimarratzen du. 1.2.2 Robotika eta Sistema Autonomoen Ikerketa Taldea Azkenengo urteetako ikerketa Robotika eta Sistema Autonomoen Ikerketa Taldeko (RSAIT) kideekin batera egin da. Talde hau Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultatean jaio zen eta bertan egiten du ikerkuntza. Taldearen ikerkuntzaren lerro nagusia robotika mugikorra da. Robotika mugikorrean aplikatzen dira estatistika eta ikasketa automatikoko teknikak, roboten autonomia maila areagotzeko. RSAIT taldeak honako gaiak uztartzen ditu: • Robot autonomoen esplorazioa eta nabigazioa • Ikasketa automatikoa (Machine Learning) • Gizaki eta roboten arteko elkarrekintza • Ordenagailu bidezko ikusmena (Computer Vision) • Estatistika 6 Kapitulua 1 SARRERA
Ordenagailu bidezko ikusmenaren gaia, roboten irudien analisira bideratzen da. Horretaz gain, eta ikerketa lan honen ildoan, irisaren detekzio eta ezagupenarekin lotuta dauden ikerketak garatu dira. Taldeak Ikasketa Automatikoko metodoei buruz duen ezagutzari esker, sailkapenarekin lotura duten ikerketa proiektuetan Vicomtech-IK4-rekin harreman estua izan du. Partekatutako ikerketa hauen ondorioz, ikusmenaren arazo askoren irtenbidea aurkitzea posiblea izan da. 1.3 Ikerketaren oinarriak Aurrera eraman den ikerketaren lerro nagusiak konputagailu bidezko ikusmenaren zientziaren barruan aurkitzen dira. Zientzia guztiekin gertatzen den bezala, konputagailu bidezko ikusmenaren zientziak ere elkarrekintza handia dauka beste zientzia batzuekin. Kasu honetan, ikasketa automatikoko zientziarekin hain zuzen ere. Ondorioz, ikerketa honen barruan interakzio horren adierazle diren estrategiak erabiliko dira ikusmeneko arazoei aurre egiteko. Irakurlea ikerketaren esparruaren oinarrizko nozioak ezagutu ditzan, jarraian bi zientzia hauen sarrera txiki bat agertzen da. Ikusmenaren erronkak zeintzuk diren aipatu eta horiei erantzuna emateko aurkezten diren ikerketa lerro nagusiak aztertuko dira. Ikerketa lerro horiek izan dira aurrera eraman den ikerketaren muina. 1.3.1 Konputagailu bidezko ikusmena (Computer Vision) Aurretik aipatu den bezala, txosten honetan aurkezten den ikerketaren ekarpenak konputagailu bidezko ikusmenaren zientziaren barruan kokatzen dira. Baina zer da zehazki konputagailu bidezko ikusmena? Ordenagailu bat edo makina bat ikusteko gaitasunarekin hornitzea da. Ikusi esaten denean ez da soilik aurrean dagoen irudiaren datuen bilketa, baizik eta ikusmenaren prozesu guztia adierazten da. Hau da, irudia jaso, prozesatu eta interpretatzeko behar diren pausu guztiak hartzen dira kontutan. Beraz, ikusmenaren prozesua adimenarekin elkarrekintza handia duen prozesu bat da. Ondorioz, konputagailu bidezko ikusmenaren zientziak beste zientzia askorekin puntu amankomunak ditu: optika, argazkilaritza, matematika, estatistika, neurozientzia, sikologia, etabar. Gainera, alor honetan egiten diren ikerketen helburuei erreparatuz, arazoari irtenbidea bilatzeko bi ikuspuntu nagusi daude: konputagailu bidezko ikusmena ingenieritza bat bezala edo adimen artifizialerako bide bezala ulertzea [Eri11]. Ingeniaritzaren ikuspuntuaren kasuan, helburu nagusia mundu errealean baliagarriak diren aplikazioen garapena da. Beraz, arazo errealei irtenbidea ematea bilatzen Kapitulua 1 7
da eta horregatik, garatutako metodoak azkarrak, fidagarriak eta irmoak izan behar dute. Askotan metodo hauek jadanik egonkortuta dauden teknologietan oinarrituko dira. Orokorrean, kasu hauetan garatutako irtenbideak, arazoari doituta daude eta ez dira beste domeinu batean aplikagarriak. Adibidez, teledetekzio irudietan (ikusi 1.2 irudia) ezaugarri konkretuak dituen eskualde bat aurkitzeko erabilitako metodoa ez da baliagarria izango zerura ateratako argazkietan hodeiak identifikatu ahal izateko. (a) Kontzeptu semantikoen sailkapena (b) Eraikin kontzeptu semantikoko pixelen aukeraketa Irudia 1.2.: Teledetekzio irudi baten kontzeptu semantikoen sailkapena Garatutako metodoen helburua edozein sistema adimen artifizialarekin hornitzea bada berriz, arazo orokorragoei irtenbidea emango dioten metodoak dira beharrezkoak. Honek burmuinaren ulertzeko era aztertzea eskatzen du, eta ondorioz, arazoaren konplexutasuna asko handitzen da. Konplexutasun horren barruan, irudiaren behemailako ikasketa, goi-mailako ikasketa eta testuinguruaren detekzioa azpimarratu behar dira. Adibide gisa, hainbeste ikerketa talde egun konpontzen ahalegintzen ari diren argazki batean dauden pertsonen ezagutzaren arazoa jar daiteke. Aurretik esan den bezala, konputagailu bidezko ikusmenaren zientziak, irudietatik edo irudi sekuentzia batetik, bideotik halaber, era automatikoan erabilgarria den informazioa atera, aztertu eta ulertzeko balio dituzten erremintak garatzeko metodoak biltzen ditu. Orokorrean, metodo hauek oso helburu desberdinak izan ditzakete: irudien eskuratzea, irudien aurre-prozesaketa, irudien prozesaketa, irudien ezaugarrien ateratzea, eskualde baten segmentazioa, objektuen segmentazioa, objektu baten errekonozimendua, mugimendu analisia edota irudiaren ulerpena. Zerrendatutako helburu guzti horiek irudiaren behe-mailako analisitik abiatzen dira. Irudi baten behe-mailako analisia irudiaren berezko informazioa aztertzean datza [dAn+14]. Horretarako, irudiaren oinarrizko informazioa den pixela hartzen da unitate bezala. Pixelen informazioa, honen auzoko pixel multzoen informazioa 8 Kapitulua 1 SARRERA
eta haien arteko osaketa espaziala erabiltzen dira irudien ezaugarriak ateratzeko. Ezaugarri hauen helburua irudiaren errepresentazio gisa erabiltzen den informazio kopurua murriztea da, horregatik, irudiaren ordezkaririk zehatzena izatea da komenigarriena. Orokorrean, bi multzo nagusitan banatzen dira irudiak aztertzeko erabiltzen diren behe-mailako ezaugarriak: ezaugarri lokalak eta ezaugarri globalak. Ezaugarri globalak irudia bere osotasunean deskribatzen dute, lokalek berriz, irudiaren adabaki edo zati bat. Irudiaren adabaki horiek aukeratzeko, irudiaren keypointak edo gako puntuak bilatzen dira, hauek irudiaren puntu esanguratsuenak kontsideratzen direlarik. Hots, informazio kantitate handiko puntuak. Ezaugarri globalen artean kolorea, ingerada edo silueta, forma edota testura aztertzen dira. Forma matrizeak, Momentu inbarianteak (Hu, Zerinke), Orientatutako Gradienteen histograma (HOG) [ASC13], [DT05] eta Co-HOG dira hauen adibide batzuk. Orokorrean, irudien berreskuratzean eta objektuen detekzioan erabiltzen dira batez ere. Ezaugarri lokalak deskriptore bezala ere ezagutzen dira. Ezaugarri lokalak [TM08] berriz, irudiaren zati baten informazioa konprimitzen dute, zehatzago, pixel baten inguruko testura irudikatzen dute orokorrean (ikusi 1.3 irudia). Hauen artean, SIFT [Low99], [HTZ08], SURF, LBP [GZZ10], BRISK, MSER eta FREAK dira aipagarrienak. Hauek, objektuen identifikaziorako erabiltzen dira batik bat. Azpimarratu behar da, planteatutako arazoaren arabera eta eskuragarri dauden datuen arabera erabili beharreko ezaugarrien aukeraketa prozesua oso desberdina izan daitekeela eta askotan aukeraketa hori izan daiteke arazoaren irtenbidea aurkitzeko gakoa. Irudia 1.3.: Irudien ezaugarri lokalen lorpena Konputagailu bidezko ikusmenak etorkizun erakargarria du aurretik, batez ere irudi eta bideoen ulerpen automatikoaren norabidean. Nahiz eta azken bost hamarkadetan modan egon den zientzia izan, oraindik gaztea kontsideratzen da. Szeliski-k [Sze10] azpimarratzen duen bezala, "ordenagailu batek bi urtetako ume batek irudi batean dauden objektu guztiak aurkitu eta errekonozitzeko duen gaitasun berdina izateko urte asko falta dira oraindik". Gaur egun zientzia honen barruan dagoen erronkarik Kapitulua 1 9
nagusiena irudi eta bideoen ulerpena da, adimen artifizialaren bidean lagunduko duena. Erronka honi aurre egiteko, beharrezkoa da beste azpi-erronka batzuei irtenbidea aurkitzen joatea. Azpi-erronka hauek ikusmenaren barruan aurkitzen diren metodoek betetzen dituzten funtzioen arabera banatzen dira gehienetan. Ikusmenaren funtzioen artean hauek dira aipagarrienak: irudiaren ezaugarrien eskuratzea, irudiaren aurre-prozesaketa eta prozesaketa, irudi segmentazioa, objektu segmentazioa eta identifikazioa, eszenen kategoria banaketa, 3D berreraiketa, eta abar. Funtzioa hauetako asko bideoen analisian ere erabiltzen dira. Bideo analitikaren berezkoak diren funtzioen artean ekintzen sailkapena eta errekonozimendua, pertsona eta objektuen tracking edo jarraipena, mugimendu analisia, eszenen banaketa, eta abar aipatu daitezke. Funtzio guzti hauek irudien eta bideoen ulerpena lortzeko tresnak dira baina gainera beraiek bakarrik konputagailu bidezko ikusmenak konpondu ditzakeen aplikazio zehatzei irtenbidea emateko giltza dira. Ikerketa lan hau, hurrengo funtzioen analisian oinarritu da: irudiari dagokionez, irudiaren ezaugarrien eskuratzea, irudiaren aurre-prozesaketa eta prozesaketa, irudi segmentazioa, objektu segmentazioa eta identifikazioan. Bideoen kasuan berriz, ekintzen sailkapena eta errekonozimendua eta pertsona eta objektuen tracking edo jarraipenaren barruan kokatzen dira egindako ekarpen nagusiak. 1.3.2 Ikasketa automatikoa (Machine Learning) Arthur Samuel-ek [Sam59]-n definitzen duen bezala, ikasketa automatikoa explizituki programatu gabe ordenagailuei ikasteko abilezia ematen dien zientzia da. Beranduago Tom Michell-ek [Mit97] beste definizio bat gehitu zuen: datuetan modeloak, patroiak eta erregulartasunak aurkitzeko metodoetan ikertzen duen konputazio zientzia da. Ikasketa automatikoa zientzia numerikoak bere kasa ebatzi ezin dituen problemak ebazteko kapaza da. Bi multzo handietan banatzen dira ikasketa automatikorako erabiltzen diren teknikak: • Gainbegiratutako ikasketa: sistema trebatzeko erabiltzen diren datuak klasifikatuta daude, hau da, klase etiketa bat egokituta dute. • Ez-gainbegiratutako ikasketa (Clustering): sistema trebatzeko erabiltzen diren datuak ez daude etiketatuta. 10 Kapitulua 1 SARRERA
Irudia 1.4.: Imagenet datu basearen irudien ez-gainbegiratutako sailkapena Gainbegiratutako ikasketaren helburua normalean egokitutako iragarle bat garatzea da. Ikasketa prozesua, arazo konkretu baterako doituta dagoen sistemak erabiliko dituen algoritmo matematiko konplexuen optimizazioan datza. Horregatik, prozesua normalean bi pausutan egiten da: lehenengo sistema trebatu egiten da eta ondoren testatu. Sistema entrenatzeko beharrezkoak dira etiketatuta dauden datuak erabiltzea, hau da, aldez aurretik sailkatuta dauden datuak. Datu hauek sistemaren optimizazio prozesuan erabiliko dira. Sistema optimizatu denean, testerako datuak sartzen dira eta hauen sailkapena egingo da emaitza bezala probabilitate banaketa bat lortuz. Aurretik etiketatuta ez dauden datuak erabiltzen direnean, ez-gainbegiratutako ikasketa metodoak erabiltzen dira (ikusi 1.4 irudia). Metodo hauen helburua datuen arteko harremanak bilatu eta datuen barnean ager daitezkeen patroiak identifikatzea da. Azkenengo urteetan bi hauen arteko erdibide bat ere agertu da: Erdi-gainbegiratutako ikasketa. Normalean, etiketatu gabeko datu multzo handiak dauden esparruetarako aplikazioak garatzeko erabiltzen dira metodo hauek. Adibidez, irudien prozesaketa, irudien berreskuratze eta bioinformatikan. Datu kantitatea oso handia denez, multzo horretako batzuk bakarrik daude etiketatuta. Konputagailu bidezko ikusmenak erronka handiko arazoak aurkezten dizkio ikasketa automatikoari. Era berean, ikasketa automatikoak konputagailu bidezko ikusmenean erabilgarriak diren algoritmo malgu eta sendoen garapenerako ahalmena dauka. Ikasketa prozesuetan oinarritutako irtenbideek domeinu batetarako garatutako ikusmen sistema bat beste domeinu batetara egokitzeko aukera ematen dute, ikasiz lortutako ezagupena berrerabili bait daiteke. Kapitulua 1 11
Gaur egun, ikusmenaren barruan dauden ikasketa automatikoko aplikazioak asko dira: segmentazioa eta ezaugarrien ateratzea, formen errepresentazioa, ikasketa arauak, patroien ikasketarako algoritmoak, eta abar luze bat. Laburbilduz, ikasketa automatikoak konputagailu bidezko ikusmenaren zientziari mundu erreala hobeto ulertzeko erremintak eskaintzen dizkio eta hau ezinbestekoa da adimen artifiziala lortu ahal izateko. 1.4 Ikerketa lerro nagusiak Ikerketa lan honen eboluzioa bide natural bat izan da, irudi prozesamendu soiletik, ikasketa automatikoaren metodoen ezarpenera eta azkenik, aurreko bietan lortutako ezagutza erabiliz, bideo analitika. Hasieran, irudi analisirako behe-mailako deskriptoreak soilik erabili dira ikusmenaren arazoei aurre egiteko. Gero, ikerketa jorratu den proiektuen beharrak bultzatuta, ikasketa automatikoko metodoak gehitu dira. Jakina denez, irudiaren behe-mailako analisiarekin bakarrik arazo asko irtenbiderik gabe geratzen dira; orduan, lortutako emaitzak hobetu ahal izateko, beharrezkoak dira sailkatzaileek erabiltzen dituzten ikasketa metodo konplexuak. Azkenik, munduan egunero sortzen diren bideoen hazkuntzak ikerketa bideoaren azterketarantz bideratzea ekarri du. Honek analisia beste ikuspuntu batetik egitea eskatzen du baina aurreko bi alorretan aplikatutako irudi analisirako eta ikasketa automatikorako ezagutza anitz berrerabil daitezke. Konputagailu bidezko ikusmenaren erronka handiena irudien eta bideoen ulerpena da eta hau lortzeko egun aplikazio zehatzei irtenbidea emateko erabiltzen diren funtzio askok helburu hori lortzeko erremintak eskaintzen dituzte. Funtzio horien artean, irudi prozesamendua, irudiaren eskuratzea, irudiaren aurre-prozesaketa eta prozesaketa, irudi segmentazioa, objektu segmentazioa eta identifikazioa, 3D berreraiketa, ekintzen sailkapena eta errekonozimendua, pertsona eta objektuen tracking edo jarraipena, mugimendu analisia, eszenen banaketa aurkitzen dira. Lan honen ikerketa irudien prozesaketa, segmentazio eta sailkapenean eta bideoen ekintzen sailkapenean ardaztu da. Zehatzago, bereziki hiru ikerketa lerro hauetan lortu dira emaitza adierazgarrienak: irudien ulerpen semantikoa lortzeko behemailako deskriptoreen analisi eta erabilera, irudi analisirako deskriptoreez gain sailkapen metodoen ezarpena eta bideoen analitika. 12 Kapitulua 1 SARRERA
1.4.1 Irudien ulerpen semantikorako behe-mailako analisia Aurretik azaldu den bezala, irudien behe-mailako analisia ezinbestekoa da irudiaren semantika atera ahal izateko. Ikerketa azpi-lerro honen muina irudietatik bereizgarriak diren behe-mailako ezaugarriak ateratzeko metodoetan datza. Ezaugarri hauek irudien informazioa era murriztuan adierazteko erabiltzen dira, era honetan informazioaren dimentsionaltasuna murrizten da eta irudi kopuru handiak prozesatzeko kapazitatea handitu egiten da. Ezaugarri hauen aukeraketa ez da ataza erraza, irudiaren edukiaren arabera hauen egokitasuna alda daiteke. Horregatik, garrantzitsua da arazoa ondo identifikatu eta atributu egokienak aukeratzea. Gehienetan, ezaugarri global eta lokalak bateratzen dira, konbinaketa honek emaitzen zehaztasuna hobetzen duelako. [Wan+11]-n lanean, ezaugarrien konbinaketa erabiltzen da antzeko bi irudi antzemateko. Wu [WW09] eta Eisa-k [Eis14] berriz forman oinarritutako irudien berreskupenerako metodoak proposatzen dituzte. [And+12] ikerketan bi ezaugarri motak erabiltzen dira irudi eta bideoaren berreskurapenerako. Hala ere, gaur egun, ezaugarri edo deskriptore lokalak indarra hartzen ari dira bereizgarriak baitira, hau da, transformazio geometriko askotara inbarianteak dira. Deskriptore lokalak asko erabili dira konputagailu ikusmenaren arloan besteak beste irudien berreskupenerako [SM97], [TV04] [DKN08], [PV13], [YYD15] eta [DKN04]; irudi errekonozimenduan [Low04], [BMP02], [Tao+07] eta [Guo+14]; objektuen sailkapenerako [MLS05] eta [FPZ03] eta bideoen eszenen detekzioan [SSZ06]. Azkenengo hamarkadan, ingelesez Bag of Features (BoF) [OD11] bezala ezagutzen den kontzeptu berri bat agertu da eta ordenik gabeko ezaugarri lokalen bildura bat egitean datza. Izena testu berreskurapenean erabiltzen den Bag of Words errepresentaziotik datorkio. Metodo hauen oinarria hiztegi bisual bat da. Hiztegi hori sortzeko, entrenamendurako erabiltzen diren irudietatik ateratako ezaugarriak multzokatzen dira. Multzokatze hau beharrezkoa da sortutako hiztegiaren tamaina murrizteko, alegia, irudietatik ateratako milioika ezaugarrien laginketa bat egiteko. Irudi berri bat sailkatu nahi denean, ezaugarriak atera, multzo bakoitzera duen distantzia kalkulatu eta gertuko multzoaren barruan sartzen da. Metodo hau aplikatuz, oso emaitza onak lortu dira bai irudi berreskurapenean bai irudi sailkapenean [NJT06], [LSP06b], [ZZZ16], [RV16]. Kapitulua 1 13
1.4.2 Irudien ulerpenerako ikasketa automatikoko metodoen erabilera Aurretik aipatu den bezala, irudi prozesamendua soilik ez da nahikoa konputagailu bidezko ikusmenaren inguruan agertzen ari diren arazoei aurre egiteko. Ikasketa automatikoko metodoak gehitzean aurrerapauso handi bat ematen da ikusmen automatiko adimentsuaren norabidean, batez ere moldaketa beharrezkoa den arazoen aurrean. Ikasketa automatikoko metodoek arrazoiketa estatistikoa erabiltzen dute ahalik eta soluzio hoberena aurkitzeko eta analisi estatistiko honek ematen dituen emaitzak erdi-maila edo goi-mailako ulerpen semantikoa lortzeko emaitza adierazgarriagoak eskaintzen ditu. Ikasketa automatikoko algoritmoek bi helburu nagusi dituzte konputagailu bidezko ikusmeneko sistemetan: irudiaren ingurua ulertzeko baliabideak eskaini eta inguru horren barne irudikapenaren eta ezagutzaren arteko zubia eraikitzea. Irudi edo bideoen ulerpeneren esparruan ikasketa metodoen erabileraren aplikazioak oso desberdinak dira. Adibidez, irudien segmentazio semantikoa egiteko erabiltzen dira. Askotan, irudian bertan dagoen objektu bat identifikatzea baino askoz interesgarriagoa da irudi guztian dauden kontzeptu semantikoak segmentatzea (ikusi 1.5 irudia). Kasu honetan, pixel mailako sailkapena oso erabilgarria da. Gainera kontutan izan behar da, entrenamendurako erabilgarri dauden datuak asko direla pixelak baitaute etiketatuta. Lattner-ek [LMH04] lanean paisai irudien pixel multzoak etiketatzeko sailkatzaile desberdinen konparazioa aurkezten du. Loui-k [LK06] patentean berriz, clustering eta gainbegiratutako metodoak konbinatzen ditu irudi baten eskualdeen sailkapen semantikoa egiteko. Irudien ulerpenaren bidean, [KLH02] lanak naturaren irudien eskualdeak sailkatzeko metodo berri bat proposatzen du irudiaren kontestua ezartzeko aurre-pauso bezala. Irudia 1.5.: Irudi baten segmentazio semanktikoa [Sha] 14 Kapitulua 1 SARRERA
Eskuizkribu-ezagutze automatikoko aplikazioetan ere asko erabiltzen dira sailkapen metodoak. Aplikazio hauetan, erabilitako irudi prozesamendua eta sailkapen metodoak harreman estua izaten dute, hau da, ikasketarako erabiliko diren metodoen arabera hautatzen dira irudietatik aterako diren ezaugarriak; edota ezaugarri onenak zeintzuk diren jakinda sailkapen metodo bat edo beste erabiltzen da. [Kne+98] eta [Oli+95] argitalpenetan, karaktereen segmentazio inplizitu baten ondoren hauen errekonozimendurako, Markov-en Ezkutuko Ereduak erabiltzen dira. [SDN16], [Zam+14] eta [Pha+14] lanetan berriz, neurona sareetan oinarritutako sailkatzaileak erabiltzen dira helburu berdinarekin. Azkenengo 50 urteetan sakonki aztertu den alorra, irudietan agertzen diren aurpegien errekonozimendua da. Identifikazio prozesu honek lau pausu nagusi ditu: aurpegiaren kokapena aurkitu, aurpegia aurkitzen den irudi adabakiaren normalizazioa (irudien konparaketa egin ahal izateko), ezaugarrien ateratzea eta berezko errekonozimendua. Hiru lehenengo pausotan irudi prozesaketako metodoak erabiltzen dira, azkenengoan berriz sailkapen metodoak. Orokorrean, sailkapen metodo hauen artean, bektore-euskarridun makina [Jon+02], [Phi+98], [Wan+16] eta neurona sareak [Hu+15], [RBK98], [Law+97] irudien ezaugarri globalak ateratzen direnean erabiltzen dira eta Markov-en Ezkutuko Ereduak [SH94], [NH98], [LC03], [BCM03] berriz, ezaugarri lokalekin lan egiten denean. Ikasketa automatikoko metodoak ere bideoen ulerpenerako sistemetan aplikatzen dira. Bideoen segmentazioa egiteko, hau da, bideoa esanahi semantikoa duten unitatetetan banatzeko, [ZL02] eta [LMP04] lanetan Markov-en Ezkutuko Ereduak erabiltzen dira adibidez. Clustering metodoak ere askotan erabiltzen dira antzeko ezaugarriak dituzten irudi edo frameak multzokatzea baita helburua [YYL98], [GFT98]. [Yin+07], [TZ04] eta horretan dira iaioak clustering metodoak hain zuzen ere. Hemen azaldutakoa, ikasketa metodoek ikusmenaren barruan duten aplikazioen lagin txiki bat da soilik. Irudi eta bideoen ulerpenaren bidean argi dago ezinbestekoak direla metodo hauek eta ondorioz, beharrezkoa da hauen erabilpena aztertzea estrategiarik onena aukeratu ahal izateko. 1.4.3 Bideo analitika Bideo analitika konputagailu bidezko ikusmenaren zientziaren barnean kokatzen da. Bideo bat bata bestearen jarraian dauden irudiak izanik, naturala da irudien azterketatik bideoen azterketara salto egin izana komunitate zientifikoak. Gainera, gaur egun munduan sortzen den eduki gehiena bideoak direla jakinik, beharrezkoa da irudien inguruan egindako hausnarketa bideoetara luzatzea. Irudiaren ulerpenaren Kapitulua 1 15
barruan bezala helburu edota aplikazio aunitz biltzen ditu: objektuen ezagutzea, eszenen sailkapena, eszenen semantikaren inferentzia, mugimendu detekzioa, objektuen jarraipena, ekintzen sailkapena, etabar luze bat. Txosten honen hasieran aipatu den legez, 2019rako sarean dagoen edukiaren %80a bideoak izango direla aurreikusten da. Horregatik azken urteetan bideo analitikaren inguruan egiten den ikerketa zientifikoa pila hazi da. 2016ko Global Video Analytics Market Report delakoan Bideo Analitikaren merkatua 1,69 mila milloi dolarretatik 2016an, 4,23 mila milloi dolarretara haziko dela estimatzen da [RM16]. Baina badago beste arrazoi nagusi bat hazkunde honetarako: segurtasun aldetik agertzen diren mehatxuaren aitzakiaz zaintza adimentsua bezala ezagutzen den kontzeptua. Gero eta kamara gehiago kokatzen dira segurtasuna bermatzeko eta hauek egunero milaka terabyte grabatzen dituzte (ikusi 1.6 irudia. Informazio guzti hori gizakiok aztertzea ez da bideragarria eta ondorioz automatizatutako irtenbideak beharrezkoak dira. Hala ere, gaur egun, oraindik soluzio erreal batetik urrun gaude. Irudia 1.6.: Bideo zaintza merkaturen aurreikuspenak 2021. urterako [RM16] Bideoen ulerpenaren bidean, gizakien ekintzen sailkapen eta errekonozimendua, atazarik garrantzitsuenetakoa bilakatu da azkenengo hamarkadetan. Hau da sistema adimentsuei eskatzen zaien lehenengo funtzionalitatea. Gizakion ekintzen errekonozimenduak aplikazio asko ditu: adibidez, edukian oinarritutako bideo analitika [GN08], [Pet00]; pertsona-ordenagailu interakzioa [JS07], [RA15], [Cow+01]; zaintza bisuala [HVL08], [Hu+04], [Kim+10], [PW12]; bideoen indexazioa [SZ94]; eta abar. Aplikazio guzti hauen helburu nagusia bideoan gertatzen dena ulertzea da. 16 Kapitulua 1 SARRERA
Lan guzti hauek lortutako emaitzak etorkizun handikoak dira, baina irudien kasuan oraindik gizakiek eman dezaketen erantzunetik urrun gaudela esaten bada, bideoen kasuan distantzia hori oraindik nabariagoa da arazoaren konplexutasun mailagatik. 1.4.4 Ikerketaren ekarpen nagusiak Aurretik deskribatu den bezala ikerketa honen ekarpen nagusiak hiru lerrotan banatzen dira (ikusi 1.7 irudia): irudien ulerpen semantikorako behe-mailako deskriptoreen analisi eta erabilera, helburu berdinarekin ikasketa automatikoen metodoen erabilera eta azkenengoa, bideo analitika. Irudia 1.7.: Aurkeztutako ikerketa lanaren ekarpen nagusiak Irudien ulerpen semantikoa lortzeko behe-mailako analisiari dagokionez, ikerketa lan honen ekarpen nagusiak hurrengoak dira: 1 Irudi barruan dauden kontzeptu semantikoen identifikaziorako behe-mailako deskriptoreak: irudi baten barruan dauden pixelen sailkapena egiteko irudien behe-mailako deskriptoreetan oinarritutako metodo berriak definitu dira. Algoritmo hauek irudi bakoitzaren barruan agertzen diren kontzeptu semantiko edo klaseak identifikatzea ahalbidetzen dute. 2 Editatu gabeko multimedia edukien etiketatu semantikoa: irudien behemailako deskriptoreak erabiliz, irudi bakoitzean dauden objektuen identifikaziorako metodoak. Metodo hauek oinarri bezala bideoetako irudiak hartzen dituzte baina ez dute bideo baten tenporaltasuna kontutan hartzen analisirako. Kapitulua 1 17
Lortutako objektuak kontutan hartuta eta arau sinpleak erabiliz, goi-mailako etiketak jartzen zaizkie shot edo hartze bezala ezagutzen diren bideo zatiei. Ikasketa automatikoko metodoen ezarpenari dagokionez, ikerketa lan honen ekarpen nagusiak hurrengoak dira: 3 Irudien sailkapenerako desberdintasun faktore berri baten definizioa: bi irudien arteko desberdintasuna neurtu ahal izateko, sailkatzaileen emaitza bezala lortzen den probabilitate banaketen distantzian oinarritutako neurri berri bat definitu da. 4 Irudien ezagutzarako sailkatzaileetan oinarritutako metodologia: irudien sailkapena egiteko hauen behe-mailako deskriptoreak erabiliz, sailkatzaile ezberdinen egokitasuna aztertu da datu base ezberdinetan. Horretaz gain, sailkatzaileen emaitzen fusiorako metodologia berri bat aurkeztu da ere. Bideo analitikari dagokionez, ikerketa lan honen ekarpen nagusiak honako hauek dira: 5 Objektuen identifikaziorako metodoak: bideo baten barruan dauden objektu desberdinen segmentazio, tracking eta identifikazioa egiteko algoritmo berrien garapena. Metodo hauek aplikazio zehatzetarako doituta daude eta ondorioz, arazo konkretu bati aurre egiteko diseinatuta. Hala ere, diseinu honek algoritmoak antzeko arazoetara erraz moldatzea ahalbidetzen du. 6 Ekintzen sailkapenerako metodologia: bideo batetan agertzen diren ekintzen sailkapena egiteko metodologia berri bat garatu da. Hau, irudietatik hartutako behe-mailako deskriptore globaletan, bideoaren konpresioa irudi batean, sailkatzaileetan eta atributu egokienen aukeraketan oinarritzen da. Jarraian ikerketa lan honen ekarpen bakoitzaren emaitza bezala lortutako argitalpen nagusiak aipatzen dira: 1. Irudi barruan dauden kontzeptu semantikoen identifikaziorako behe-mailako deskriptoreak • [Loz+15a] J. Lozano, N. Aginako, M. Quartulli, I. G. Olaizola, E. Zulueta. Web-Based Supervised Thematic Mapping. In: IEEE Journal of Selected Topics in Applied Earth Observations and Remote Sensing 8.5 (May 2015), pp. 2165–2176. Inpaktu-faktorea: 2,145 (2015). Q1 kuartila. (ikusi 2.1.1) 18 Kapitulua 1 SARRERA
honen oinarri izan diren I+G proiektuak. Atal honetan, proiektuen oinarrizko datuak agertzeaz gain, proiektu bakoitzeko deskribapena eta helburu nagusiak laburbiltzen dira. Horretaz gain, proiektu bakoitzean ikerketari lotuta dauden lorpenak zehazten dira. Eta azkenik, B. atalean, Beste argitalpen batzuk atalean, ikerketarekin hain lotura zuzena ez duten argitalpenak biltzen dira. Nahiz eta ikerketaren ardatz ez izan, saihetseko ikerketa hauetan egindako lanak, ikerketan aurkeztutako arazoaren ikuspegi sakonago bat izatera lagundu du, betiere, prozesu honen aberastasuna bultzatuz. Kapitulua 1 23
2 IKERKETAREN EMAITZAK Atal honetan ikerketa lerro bakoitzeko egin diren ekarpen nagusiak deskribatzen dira. Dokumentu honen sarreran aipatu den bezala, gehienetan aurrera eraman diren proiektuek mugatu dituzte ikerketa honen norabidea eta lortutako emaitzak. Horregatik, ikerketa lerro bakoitzean zer proiektu garatu diren aditzera ematen da. 2.1 Irudien ulerpen semantikorako behe-mailako analisia Irudien ulerpenerako bidean beharrezkoak dira irudien barne edukia aztertzeko tresnak. Askotan, barne eduki honen azterketa nahikoa da erdi edo goi-mailako informazio bezala ulertu daitekeen ezagutza lortzeko. Alor honen barruan egindako ikerketaren ekarpenak bi multzotan banatzen dira: 1. Irudian aurkitzen diren kontzeptu semantikoen identifikaziorako behemailako deskriptoreen erabilerari dagokionez, irudien ezaugarri globaletan oinarrituz, irudien pixel guztiak klase desberdinetan sailkatzeko metodoak garatu dira. Pixelen sailkapen honek, irudiaren barruan dauden kontzeptu semantikoak finkatzea ahalbidetzen du eta ondorioz, irudia bera sailkatzeko informazioa lortzen da (ikusi 2.1.1, 2.1.2 eta 2.1.3 argitalpenak). 2. Editatu gabeko multimedia edukien etiketatu semantikoaren kasuan berriz, irudiaren ezaugarri lokalak eta globalak erabiltzen dira irudiaren etiketatu semantikoa egiteko. Kasu honetan, bi ezaugarri moten konbinaketa erabiltzeak etiketatu horren aberastasun semantikoa ekarri du (ikusi 2.1.4 argitalpena). Irudian aurkitzen diren kontzeptu semantikoen identifikazioarako behe-mailako deskriptoreak, teledetekzio eta meteorologian baliagarriak diren aplikazioak garatzeko erabili dira. [Loz+15b] Web-Based Supervised Thematic Mapping argitalpenean teledetekzio irudien mapa tematikoak sortzeko metodologia erdi-automatiko bat aurkezten da. Pixelen behe-mailako ezaugarrietan oinarrituta, irudi bakoitzaren barruan dauden kontzeptu semantiko desberdinak (eraikina, ura, gune berdea) 25
sailkatzen dira eta honek era berean, irudien sailkapen tematikoa egiteko aukera ematen du (ikusi 2.1 irudia). Zehatzago, irudietako ezaugarri globalak erabiliz, kasu honetan, kolore eta testurako ezaugarriak, pixel bakoitzari klase bat egokitzen zaio. Sailkapen honek, batetik, klase zehatz bati dagozkion pixelak bakarrik aukeratzea ahalbidetzen du eta bestetik, irudia barnean dituen klaseak kontutan izanda irudiak etiketaketa errazten du. Horrela, irudi hauen bilaketa eta berreskurapena berauek egokituta dauzkaten kontzeptuak erabiliz egin daiteke. Irudia 2.1.: Teledetekzio irudien sailkapen tematikoa Metereologiari dagokionez, [Seg+09] Visual Processing of Geographic and Environmental Information in the Basque Country: Two Basque Case Studies eta [LAO08] Weather analysis system based on sky images taken from the Earth lanetan aurkeztutako metodoak, zeruko irudietatik abiatuta, laino-estaldura faktorea automatikoki kalkulatzen du. Horretarako, irudiaren behe-mailako ezaugarri globalak erabiliz, irudiaren pixelak lau klasetan banatzen dira: eguzkia, zerua, lurra (zerua ez dena) eta lainoak. Zeru eta laino klaseen arteko pixel kopuruaren ehunekoa kontutan izanda, laino-estalduraren balioa kalkulatzen da. Horretaz gain, artikulu honetan norabide zehatz batean behe-laino dagoen jakiteko algoritmoa aurkezten da. Horretarako, zeruertza detektatzen da irudiaren analisia eginez. Editatu gabeko multimedia edukien etiketatu semantikoari dagokionez, irudien behe-mailako analisitik irudien etiketatu semantikoa egiteko metodoa aurkezten da. Ez da aurreko lanean bezala irudiaren barruan dauden kontzeptu semantikoetan oinarritzen baizik eta ezaugarriak atera eta hauen azterketatik zuzenean ondorioztatzen da erdi-mailako ezagutza. Kasu honetan, bideoak aztertu dira baina hauen denbora ezaugarria kontutan hartu ez denez, irudi analisiaren barruan kokatzen den aplikaziotzat hartu da. [Nac+08] The COST292 Experimental Framework for Rushes Summarization Task in TRECVID 2008 argitalpenean TRECVID 2008 [NIS] lehiaketako bideoen laburpen automatikoa egiteko metodo bat deskribatzen da. Horretarako, bideoa 26 Kapitulua 2 IKERKETAREN EMAITZAK
eszenetan banatzeko algoritmoa garatu da eta eszenei garrantzia maila bat esleitzeko bideoen behe-mailako ezaugarrien egokitzapena aztertu da; hau da, eszena horien etiketatu semantiko bat egiten da. Horrela, desiragarriak ez diren irudiak ezeztatzen dira (adibidez barra diagrama irudiak, irudi zuriak, eta abar) eta aldaketa gehien dituzten eszenak laburpenari atxikitzeko aukeratzen dira. Lortutako emaitzek adierazten duten bezala, irudi prozesamendu soilak, domeinu itxi eta konkretu baten barruan aurkitzen diren arazoei aurre egiteko tresnak eskaintzen ditu. Aplikazio askotan, nahikoak dira irudietatik ateratako behe-mailako ezaugarriak eta ezarritako arau sinple batzuk irudiaren kontzeptu semantikoak ondorioztatu ahal izateko. Irudien behe-mailako analisiaren inguruan egindako ikerketa Vicomtech-IK4-en garatu diren I+G proiektuen hauen barruan egin da (eranskinean proiektu hauen deskribapen sakonago bat eta bakoitzean lortutako emaitzak adierazten dira): • RUSHES- Retrieval of multimedia semantic units for enhanced reusability (Proiektu Europarra) (A.1) • SIAM- Diseño y Desarrollo de un Sistema de Análisis Multimedia de Contenido Audiovisual en Plataformas Web Colaborativas (Proiektu Autonomikoa) (A.2) • GRAFEMA- Multimedia edukien kudeaketarako sistema (Proiektu Autonomikoa) (A.3) • SKEYE- Sistema de análisis meteorológico basado en imágenes del cielo tomadas desde tierra (Proiektu Autonomikoa) (A.4) Kapitulua 2 27
2.2 Irudien ulerpenerako ikasketa automatikoko metodoen erabilera Ikasketa automatikoko sailkatzaileak erabiliz ikusmenaren barruan dauden arazo askoren irtenbidea aurkitu daiteke. Sailkatzaile hauek metodo numerikoek ebatzi ezin ditzaketen problemak ebazteko gaitasuna daukate. Horregatik, irudien prozesaketa eta ulerpenaren ikerketa munduan, sailkatzaileen erabilpena oso jorratuta dagoen gaia da. Bien arteko elkarrekintza izugarri hobetzen ditu lortutako garapenen emaitzak. Are gehiago, ikasketa faktoreak domeinu dependentzia murrizten laguntzeko estrategiak eskaintzen ditu. Ikerketa hau ez da sailkatzaile horien analisira bideratu, hau da, sailkatzaileak ez dira izan ikerketaren helburua baizik eta irtenbidea aurkitzeko giltza. Batez ere, gainbegiratutako ikasketa metodoen barruan dauden sailkatzaileak erabili dira domeinu itxi bateko aplikazioetan erabili direlako. Beraz, sailkatzaileen entrenamendurako aurretik etiketatutako datu multzoak erabili dira. Ikerketa lerro honen ekarpen nagusiak bi multzo hauetan banatzen dira: 1. Irudien sailkapenerako desberdintasun faktore berri baten definizioa. Faktore hau bi irudien artean dagoen desberdintasun maila kalkulatzeko balio du eta beraz, irudiak klase desberdinetan sailkatzeko erabilgarria da. Desberdintasun faktore hau sailkatzaileek emaitza bezala ematen duten probabilitate banaketen distantzia bezala kalkulatzen da. Distantzia horri atalase maila bat esleitzen zaio eta honen arabera irudien sailkapena egiten da (ikusi 2.2.1 argitalpena). 2. Irudien ezagutzarako sailkatzaileetan oinarritutako metodologiaren diseinu eta garapena. Metodologia hau irudien behe-mailako ezaugarrietan eta sailkatzaileetan oinarritzen da. Metodologia hau garatzeko momentuan bi helburu izan dira nagusi: batetik, irudiaren behe-mailako ezaugarrien aukeraketa prozesuaren egokitasuna aztertzea eta bestetik, ikasketa automatikoak irudien ezagutzan duen potentziala aztertzea. Horretaz gain, prozesuaren etapa bakoitzean lortzen den informazioaren fusioa egiteko modu posibleak eta honek emaitzetan duen eragina ikertu egin da (ikusi 2.2.2 eta 2.2.3 argitalpenak). Bi alor desberdinetako irudiak erabili dira aipatu diren ikerketa hauek aurrera eramateko. Batetik, errekonozimendu biometrikoaren barruan kokatzen den irisaren ezagutzarako irudiak eta bestetik landareen irudiak. Irudien sailkapenerako desberdintasun faktorea, [Agi+17b] Iris matching by means of machine learning Kapitulua 2 71
paradigms: a new approach to dissimilarity computation argitalpenean aurkezten dena, gailu mugikorrekin ateratako bi iris irudien arteko desberdintasun maila kalkulatzeko erabili da. Horrela, bi iris irudi pertsona berdinari dagozkion edo ez zehaztu daiteke eta irudien sailkapena egin. ICPR 2016 [ICP16] konferentzian aurkeztu den Mobile Iris CHallenge Evaluation II (MICHE II) [MIC] lehiaketarako antolatzaileek prestatutako eta etiketatutako iris irudiak erabili dira sistema entrenatu eta testatzeko. Irudi prozesamenduari dagokionez, irudi transformazio sinpleak erabili dira sailkatzaileetara sartu diren atributuak ateratzeko. Nahiz eta teknika oso sinpleak erabili, lortutako emaitzek oso doitasun maila altua izan dute eta beraz faktore hau irisen irudien sailkapenerako oso egokia dela frogatzen da. Kasu honetan, garatutako metodoaren muina ez da irudi prozesamenduan aurkitzen baizik eta sailkatzaileen erabilpenean eta desberdintasun faktore berrian. Hurrengo bi argitalpenetan berriz, irudi prozesamenduaren garrantzia handiagoa da. Bi aplikazioen kasuan, hau da, iris irudien eta landare irudien sailkapenen kasuan, arazora moldatutako behe-mailako deskriptoreak ateratzen dira (ikusi 2.2 irudia). [Agi+17c] Periocular and iris local descriptors for identity verification in mobile applications argitalpenean, irisaren eta irisaren inguruko zatiaren ezaugarri lokalak ateratzen dira iris irudia zein pertsonari dagokion zehaztu ahal izateko. Pertsonen ezagutzarako sistemetan iris inguruko informazioa gehitzeak, lortutako emaitzak hobetzen dituela baieztatzen du hemen aurkeztutako ikerketak. (a) Irisaren detekzioa (b) Irisaren banaketa ezaugarri lokalak ateratzeko Irudia 2.2.: Iris irudien behe-mailako deskriptoreak ateratzeko prozesua [Agi+14] Identification of plant species on large botanical image datasets argitalpenean, landareen irudiak sailkatzeko metodologia bat proposatzen da. Horretarako LifeCLEF 2014 [GJB] lehiaketak parte-hartzaileen eskura landareen 47815 irudi uzten ditu. Irudi hauek 6 taldetan banatzen dira kontutan izanik landarearen zein parteri dagozkion: hostoa, eskaneatutako hostoa, lorea, enborra, fruitua eta 72 Kapitulua 2 IKERKETAREN EMAITZAK
landarea bere osotasunean. Irudi hauen sailkapena egiteko metodologia irudien ezaugarriak multzoka aztertu eta sailkapenaren irteeran fusiorako algoritmoak aplikatzean datza. Multzo bakoitzeko atributuak sailkatzailera sartu eta honek irteera bezala ematen duen probabilitate banaketen fusioa eginez, irudi bakoitzaren klasea zein den zehazten da. Orokorrean, irudi batetik ateratako ezaugarri guztiak sailkatzaileetara sartu baino lehen batu egiten dira eta ondorioz sailkatzaileek irteera bakar bat ematen dute. Kasu honetan, ezaugarri guztiak batu beharrean, haien jatorriaren arabera multzokatu dira (ikusi 2.3 irudia). Multzoketa hori jarraituz sartu dira sailkatzaileetara, multzo bakoitzerako entrenamenduan emaitza onenak eman dituen sailkatzailea erabiliz testerako. Emaitzen fusioa sailkatzaileen irteera den probabilitate banaketa horien gainean egin da. Bi hurbilketen emaitzak alderatu dira eta aurkeztutako metodologia honek hartutako estrategia egokia dela frogatu da. Gainera, sistemak askoz azkarrago lan egiten du sailkatzaileetara sartzen den atributu kopurua murriztu egiten delako. Irudia 2.3.: Landareen sailkapenerako garatutako fusio metodologia Kapitulua 2 73
2.3 Bideo analitika Irudien analisitik hasi eta bideoen analitikara bideratu da ikerketa. Hemendik aurrera, bideoa ez da soilik irudien sekuentzia bat bezala ulertuko baizik eta denbora ezaugarria kontutan hartuko da. Hau da, ez dira irudiak independenteki aztertuko; haien arteko harremana kontutan hartuko da. Ikerketa lerro honen barruan honako hauek izan dira ekarpen nagusiak: 1. Objektuen identifikaziorako metodoen diseinu eta garapena. Aplikazio konkretu baten esparruan, objektuen segmentazio, jarraipen eta identifikaziorako irtenbideak proposatu dira. Horretarako irudien behe-mailako ezaugarri lokalak eta globalak aztertu eta objektua identifikatzeko arauak ezarri dira. Bideoan zehar objektuaren jarraipena egiteko, bideoaren fotogramen arteko denbora ezaugarria kontutan hartzen da (ikusi 2.3.3 argitalpena eta 2.3.1, 2.3.2 patenteak). 2. Ekintzen sailkapenerako metodologia berri baten diseinu eta garapena. Bideoetan agertzen diren ekintzak sailkatzeko irudi prozesamendu eta ikasketa automatikoko metodoen konbinaketan oinarritzen den metodologia bat aurkeztu egin da. Ekintza gertatzen den bideo segmentutik abiatuz, irudien ezaugarri lokalak erabiltzen dira bideo zati hauetako informazioa konprimitzeko. Lortutako ezaugarri berri hauen prozesaketa eta sailkapena eginez ekintza identifikatzen da (ikusi 2.3.4 argitalpena). Objektuen identifikaziorako diseinatu eta garatu diren metodoak, telebistatik igortzen diren eduki mota desberdinen analisia egiteko moldatuta dira. [OAL12] Method of detection and recognition of logos in a video stream patenteak logoen detekziorako garatutako metodoa babesten du. Logo hauek edukian bertan txertatuta agertzen dira. Bilatzen diren logo posibleak bilatzeko, logoen ezaugarrietan oinarritzen da algoritmoa, hau da, forma erregularrak, kolore biziak eta testua duten irudi zatiak bilatzen dira. Ateratako deskriptoreak, datu base batean gordeta dauden logo posibleen deskriptoreekin konparatu eta logoa dagoen edo ez ondorioztatzen da haien arteko berdintasun faktorea aurretik finkatutako atalase balio baten gainetik baldin badago. [Ola+08] Method for detecting the point of impact of a ball in sports events patentean eta [Lab+14] Accurate ball trajectory tracking and 3D visualization for computer-assisted sports broadcast argitalpenean, pilota partidu batean pilotak lurreko zein puntutan jotzen duen aurkitzeko garatutako metodoa aurkezten da. Puntu hori kalkulatu ahal izateko kamara bakar batekin ateratako bideoaren analisia egiten da eta bertan pilotaren forma duten objektuak detektatzen dira irudi Kapitulua 2 105
prozesamenduko erremintak erabiliz (ikusi 2.4 irudia). Behin detektatuta, tracking edo jarraipenerako algoritmoa garatu egin da sistemak pilota uneoro non dagoen dakin dezan. Azkenik, bote puntua detektatzeko, pilotaren ibilbidearen norabide aldaketa aztertzen da orduan baita pilotak lurra jotzen duen momentua. Pilotaren kokapena jokalekua mugatzen duen lerroarekiko konparatuz, barruan edo kanpoan jo duen zehazten da (ikusi 2.5 irudia). (a) Bideoaren fotogramak (b) Pilotaren segmentazioa eta jarraipena Irudia 2.4.: Pilotaren segmentazioa eta jarraipena lurrarekiko ukitze puntua kalkulatzeko Irudia 2.5.: Pilotaren ibilbidearen berreraiketa Azkenik, [Agi+17a] Machine Learning for Video Action Recognition: a Computer Vision Approach artikuluan bideoetan dauden ekintzen sailkapenerako metodologia berria aurkezten da. Metodologia hau bideoaren denbora ardatzean dagoen informazioaren ezaugarriak ateratzen saiatzen da. Horretarako, fotograma bakoitzetik, behe-mailako deskriptore lokalak ateratzen dira. Deskriptore multzo honek sortzen duen matrizea irudi berri bat balitz bezala ulertzen da. Modu honetan, ezaugarriak denboran zehar nola aldatu diren irudi baten bidez irudikatzen da. Irudi horri, irudi prozesamenduko oinarrizko transformazioak aplikatzen zaizkio informazioa murrizteko eta sailkapenera sartuko diren atributu kopuruak mugatu 106 Kapitulua 2 IKERKETAREN EMAITZAK
3 ONDORIOAK ETA ETORKIZUNERAKO LANA 3.1 Ondorioak Ikerketa honetan lortutako ekarpenek konputagailu bidezko ikusmenaren barruan kokatuta dagoen irudi eta bideoen ulerpenaren zientzian aurrerapauso bat emateko balio izan dute. Lan honek aditzera eman duen bezala, diseinatu eta garatu diren metodo berriak alor desberdinetan aplikatu daitezke: ingurugiroa, segurtasuna, kirola, teledetekzioa, eta abar. Alor konkretu bateko edukiarekin lan egiteak, hau da, domeinu itxi eta zehatz baten barruan lan egiteak, irtenbidearen diseinu eta garapena arazoari moldatzea ahalbidetzen du eta ondorioz, emaitza askoz hobeagoak lortzen dira. Ikerketa lan hau I+G proiektuen esparruan garatu da. Honen ondorioz, egindako ikerketa industrian aplikagarriak diren irtenbideetara bideratu da batez ere. Honetaz gain, industriaren beharrak zeintzuk diren eta ikusmenak industriari eskaintzeko duenaz jabetzeko aukera ekarri du egoera honek. Berezitasun honek lortu diren ekarpenak eta jarraitutako bidea era batean moldatu ditu. Ikerketaren lehen pausua, irudien behe-mailako ezaugarriak ateratzeko metodoen ezagupenean, konparaketan eta erabileran zetzan. Hauen bidez, posible da aplikazio errealetan agertzen diren arazo sinpleei erantzuna ematea. Baina iruditik atera nahi den informazioa handitzen den neurrian edota irudiaren konplexutasunaren arabera, metodo horiek ez dira nahikoak. Honen ondorioz, ikasketa automatikoko sailkatzaileen erabilera nahitaezkoa bihurtzen da. Lan honetan egiaztatu den bezala, sailkatzaileek asko hobetzen dute bai irudi eta bai bideo analisian lortutako emaitzen doitasuna. Bideoari dagokionez, argi dago etorkizunean erabiliko den oinarrizko edukia dela eta ondorioz, honen analitika, ikerketa munduan funtsezko izaten jarraituko du. Txosten honetan bideoen analisirako oinarrizko pausu batzuk aurkeztu dira: batetik bideoetan agertzen diren objektuen identifikaziorako aplikaziora moldatutako metodo desberdinak eta bestetik ekintzen sailkapenerako metodologia. Bideoen denbora 175
ezaugarriak bere baitan duen informazioaren garrantzia ustiatu beharreko faktore bat dela ikasteko balio izan du aurrera eramandako ikerketak. Argi dago alor honetan ikerketarako aukera asko daudela oraindik; txosten honetan aurkeztutakoa bide egokian emandako pausu batzuk dira bakarrik, baina beharrezko pausuak. 3.2 Etorkizunerako lana Orokorki hitz eginda, konputagailu bidezko ikusmenaren barruan gaur egun dauden erronka handienak bi multzotan bana daitezke: batetik Internet, hau da, inongo zehaztapenik gabeko alor guztietako eduki multimedia eta bestetik, Big Data, hau da, eduki kopuru erraldoiak. Interneten kasuan, erronkarik handiena edukien heterogeneotasuna da, finkatutako domeinu gabeko edukiak hain zuzen ere. Big Dataren kasuan berriz, nahiz eta domeinua finkatuta egon daitekeen, datu kopuru erraldoiak mugatzen du irtenbide posibleen garapena. Lan honetan aurkeztutako ekarpenak domeinu itxi batean agertzen diren konputagailu bidezko ikusmenaren aplikazioak dira. Txosten honetan aipatu den bezala Internet, domeinu irekiko neurririk gabeko arazo bat aurkezten du. Egungo ikerketa gehienak eduki honen domeinua finkatu eta analisia domeinuari moldatzen dituzten tekniketan oinarritzen dira. Beste ikerketa askok berriz, zuzenean irudien behe-mailako ezaugarrietatik irudien ezagutzarako metodoak aurkezten dituzte. Bestetik, azken urteetan multimedia eduki kopuruaren hazkundea kontutan izanik, egun hain ezaguna den Big Data kontzeptuaren inguruan eman daitekeen ikerketa aipatu behar da. Arazoa ez da soilik, eduki horren ulerpena lortzea, baizik eta eduki kopuru hori maneiatu, aztertu eta sailkatzeko erremintak diseinatu eta garatzea. Beraz, arazo honi aurre egiteko, ikerketa lan honetan garatutako metodoen egokitasuna aztertu beharko da etorkizunean. Etorkizun hurbilerako zehaztutako lanak honako hauek dira: • Irudien sailkapenerako aurkeztu den desberdintasun faktore berria irisen irudiak erabiliz oso emaitza onak lortu direnez, . honen aplikazioa beste alor batzuetara zabaltzea. • Bideoen denbora ezaugarriak bere baitan duen informazioa ateratzeko eta aztertzeko metodo berri baten garapena. Irudien analisirako baliagarriak diren ezaugarrien moldaketa informazioaren ulerpenerako. 176 Kapitulua 3 ONDORIOAK ETA ETORKIZUNERAKO LANA
• Domeinuaren identifikaziorako, irudien ezagutzarako eta etiketatu semantikorako erabili diren metodoen egokitasunaren azterketa eta hauen moldaketa. Ikerketa bizirik dagoen izaki bat izanik, egunero agertzen dira lanean jarraitzeko bide ezberdinak. Lortutako emaitzek eta erronka berriek marrazten dute bide hori eta honek zehaztuko ditu etorkizunean eman beharreko hurrengo pausuak. Kapitulua 3 177
A I+G proiektuak Aurretik aipatu den bezala, txosten honetan aurkeztutako ikerketa lana VicomtechIK4n aurrera eramandako proiektuetan oinarritu da. Proiektu gehienen izaera industrialak eragina izan du ikerketa prozesuan zehar hartutako erabakietan eta baita lortutako emaitzetan ere. Hurrengo lerroetan ikerketa prozesu honen gako izan diren proiektuak aurkezten dira. Beraien deskribapena eta helburuez gain, lortutako emaitzak ere aditzera ematen dira ikerketa lan honekin izan duten harremanaren adierazgarri gisa. A.1 RUSHES • Izenburua: Retrieval of multimedia semantic units for enhanced reusability • Kodea: 045189 • Erakunde finantzatzailea: Europako Batzordea • Datak: 2007-2009 Deskribapena eta helburuak RUSHES proiektuaren helburu nagusia editatu gabeko eduki multimedia berreskuratzeko eta berrerabiltzeko sistema baten diseinua, ezarpena eta balioztatzea da (ikusi A.1 irudia). Horretarako beharrezkoa da ezagutza jatorrizko multimedia edukitik ateratzea. Irudi prozesamenduaren kasuan, irudiaren behe-mailako analisia egiten da deskriptore esanguratsuenak ateratzeko eta irudiaren ezagutza semantikoa ondorioztatu ahal izateko. Proiektu europarra izanik, alor bakoitzean iaioak diren ikerketa taldeekin lan egi, partaide bakoitzaren ezagutzak bateratu eta sistema erreal batean martxan jartzeko aukera eman du. RUSHES plataforma behe-mailako ezaugarrietan oinarritzen da semantic-gap edo bretxa semantikoari aurre egiteko. 181
Irudia A.1.: RUSHES plataformaren prozesuen fluxua Lortutako emaitzak Ikerketa lan honen barruan, eduki multimediaren azterketari eta ulerpenari dagokionez hurrengo emaitzak lortu dira: natura eta ez-natura diren irudien bereizketa, bideo baten barruan elkarrizketak aurkitzea, bideo baten barruan eszena desberdinak identifikatu eta itsas-lerroaren identifikazioa helikopteroko bideoetatik abiatuz. Diseinatutako plataformaren arazo handiena kontzeptu berrien barnerapen prozesuan dago: kontzeptu berriak identifikatzeko orduan behe-mailako ezaugarri berriak definitu behar dira eta hau sistemaren eskalabilitatearen ikuspegitik ezinezkoa bihurtzen da. A.2 SIAM • Izenburua: Diseño y Desarrollo de un Sistema de Análisis Multimedia de Contenido Audiovisual en Plataformas Web Colaborativas • Enpresa finantzatzailea: Hispavista • Datak: 2009-2010 Deskribapena eta helburuak Proiektu honen helburu nagusia multimedia edukiak aztertzeko erremintak garatzea da. Erreminta hauek erabiltzaileek sortutako eduki kantitate handiak ustiatzeko 182 Kapitulua A I+G proiektuak
aukera ematen dute. Etiketa semantikoak era automatikoan ezartzen zaizkie edukiei eta era honetan, edukien berrerabilpena ahalbidetzen da. Lortutako emaitzak SIAM proiektuak irudi eta bideo prozesaketan oinarritutako ikerketa aurrera eramatea ahalbidetu du. Bertan lortutako emaitzarik aipagarriena bideo bateko eszenak bereizteko algoritmoa izan da. Kasu honetan eszena, aldaketa bortitzik gabeko bideo zati bat bezala ulertzen da. Eszena bakoitza identifikatu ondoren, hauek bideoaren azpi-domeinutzat har daitezke. Ondorioz, eszena bakoitzari dagozkion irudi multzoari irudi prozesamenduko algoritmo desberdinak aplikatzen zaizkio, halaber bakoitzari moldatutako algoritmoak. Horrela, askoz emaitza hobeagoak lortzen dira. A.3 GRAFEMA • Izenburua: Multimedia edukien kudeaketarako sistema • Erakunde finantzatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia • Datak: 2012 Deskribapena eta helburuak GRAFEMA proiektuaren helburu nagusiena multimedia edukiak gorde, anotatu eta berreskuratzeko plataforma bat sortzea da. Kasu honetan, plataformaren arkitekturaren diseinua eta garapena izango dute garrantzia handiago eta ez edukitik informazioa ateratzeko algoritmoek. Lortutako emaitzak GRAFEMAren plataformak multimedia edukien bilaketarako prozesu iteratiboek duten erabilgarritasuna probatzeko balio izan du. Prozesua laburbilduz, behe-mailako ezaugarriak ateratzen dira edukietatik (kasu honetan era askotako multimedia edukiak aztertu dira: testuak, irudiak, bideoak, eta abar), ezaugarri horien sailkapena egiten da ikasketa automatikoko metodoak erabiliz eta azkenik eredu semantiko bat sortzen da. Bilaketa egiteko orduan, eredu semantikoen arteko distantziak kalkulatu eta gertukoena aukeratzen da ontzat. Kapitulua A 183
A.4 SKEYE • Izenburua: Sistema de análisis meteorológico basado en imágenes del cielo tomadas desde tierra • Enpresa finantzatzailea: Dominion • Datak: 2007-2008 Deskribapena eta helburuak Gaur egun behatoki-meteorologikoek ematen duten informazio bakarra neurtzen dituzten balioak dira. Skeyek proposatzen duen sistema, zeruaren irudietatik abiatuz, uneoro lainoen-estaldura faktorea automatikoki kalkulatzeko gai da. Bere helburua irudien behe-mailako informaziotik abiatuz adierazpen semantiko bat lortzea eta informazio hori sistema meteorologiko baten barruan kudeatzeko kapazitatea izatea da. Lortutako emaitzak Skeye proiektuan egindako irudi prozesaketak, irudiaren behe-mailako ezaugarrietatik, goi-mailako ulerpenerantz pauso bat ematea ahalbidetzen du. Horretarako beharrezkoa da arau sinple batzuen ezarpena. Kasu honetan, pixelen kolorea eta testura aztertuz, zerua lau kategoriatan banatzen da: zerua, hodeiak, eguzkia eta zerua ez dena (ikusi A.2 irudia). Era honetan, klase bakoitzeko pixel kopurua kontutan izanda, lainoen-estaldura faktorea automatikoki kalkulatzen du sistemak. (a) Irudi originala (b) Lainoen segmentazioa Irudia A.2.: Skeye proiektuan lortutako zeru irudien segmentazioa Horretaz gain, Skeye plataformaren bidez irudiaren zeruertza bilatzen du eta aurkitu ezean norabide horretan behe-lainoa dagoela adierazten du. Horretarako, aldez aurretik eskuz zeruertzaren kokapena adierazi dio erabiltzaileak. 184 Kapitulua A I+G proiektuak
Proiektu honetan garatu diren algoritmoak domeinu honetako arazoei aurre egiteko definitu dira eta ondorioz ezin dira berrerabili beste irudi prozesamenduko arazoetan. Nahiz eta irudi prozesamenduko teknika orokorrak erabili, ezarritako balditzen ondorioz garatutako algoritmoak ez dute beste domeinu batetara egokitzeko aukera ematen. A.5 SIRA • Izenburua: Diseño y desarrollo de un sistema de reconocimiento de marcas comerciales en emisiones televisivas • Enpresa finantzatzailea: Vilaumedia • Datak: 2005-2007 Deskribapena eta helburuak Proiektu honen helburu nagusia telebistako edukietan logoak aurkitzea da. Modu honetan, telebistako edukietan agertzen den publizitatearen kontaketa automatikoa egitea lortzen da. Garatutako algoritmoak logoek orokorrean izaten dituzten oinarrizko ezaugarrietan oinarritzen dira hauek detektatu ahal izateko. Behin logoak detektatu direnean, hauen jarraipena egin behar da bideoa osatzen duten fotograma guztietan. Lortutako emaitzak Nahiz eta bideoak izan proiektu honetan aztergai, hauek irudien jarraipen bat bezala kontsideratu dira. Hau da, ez da kontutan izan denbora aldagaia, baizik eta irudi bakoitza irudi independente bat balitz bezala kontsideratu da eta irudien prozesaketarako algoritmoak garatu dira. Logoen hurrengo ezaugarriak kontutan hartu dira: forma erregularrak, kolore deigarriak eta testua. Lortutako emaitzak egokiak izan dira aurretik finkatu diren helburuak kontutan izanik, hala ere, logoen jarraipenean egin ahal izateko eta oklusio kasuei aurre egiteko irtenbideak gehitzea falta da. A.6 CAPER • Izenburua: Collaborative information, Acquisition, Processing, Exploitation and Reporting for the prevention of organised crime Kapitulua A 185
• Kodea: 261712 • Erakunde finantzatzailea: Europako Batzordea • Datak: 2011-2014 Deskribapena eta helburuak CAPERen helburu nagusia antolatutako krimena detektatu eta aurre hartzeko informazioa elkarbanatu ahal izateko plataforma komun bat sortzea da. Plataforma hau garatzeko beharrezkoak diren osagarri teknikoak multimedia edukiak prozesatzeko gai izan behar dira: zehatzago, audioa, testua, irudia, bideoa eta baita eduki biometrikoa ere aztertzeko algoritmoak barnean hartzeko kapazitatea behar du. Lortutako emaitzak CAPER proiektuaren barruan egindako ikerketa nagusia, irudien klasifikaziorako eta berrerabilpenerako metodoak garatzean oinarritu da. Alde batetik, pertsonen identifikaziorako algoritmoak garatu dira. Horretarako ezagutza biometrikoko algoritmoak garatu dira. Bestetik, irudietatik behe-mailako ezaugarri nagusienak atera dira, sistemak ezaugarri horien konparaketatik antzeko irudiak bilatzeko kapazitatea izateko. Azken ataza honetan lortutako emaitzak ez dira oso onak izan, domeinu oso zabala izanik, doitasun balio oso baxuak lortzen baitira. A.7 P-REACT • Izenburua: Petty cRiminality diminution through sEarch and Analysis in multisource video Capturing and archiving plaTform • Kodea: 607881 • Erakunde finantzatzailea: Europako Batzordea • Datak: 2014-2016 186 Kapitulua A I+G proiektuak
Irudia A.3.: P-REACT plataforma Deskribapena eta helburuak Delitu txikiak egunerokotasuneko gauza dira gaur egun. Hauek ekiditeko P-REACT proiektuak negozio txikiak babesteko plataforma bat sortzea du helburua (ikusi A.3 irudia). Plataforma hau sarean dauden sentsore desberdinek (bideo kamerak, kamara terminoak, mikrofonoak) eta zentralizatutako sistema batek sortuko dute. Plataforma honen automatizaziorako beharrezkoak diren irudi eta bideo prozesaketa algoritmoak garatzea da helburu nagusienetakoa. Lortutako emaitzak Bideozaintzarako kamerek grabatutako bideoetatik abiatuta, bertan gertatzen diren ekintzak identifikatzeko metodoak garatu dira. Ekintzen detekzio automatiko honek kamara kokatuta dagoen lekuan gertatzen denaren berri ematen du eta ekintza susmagarri bat izatekotan, P-REACT plataformak alarma automatiko bat sortzen du. Bideoen azterketa automatiko honek, bideo zaintzaileen lana asko errazten du. Egindako lana aurretik finkatutako ekintza konkretu batzuk identifikatzean datza. Bideoen ekintza ezagutza oraindik mundu zientifikoan ebatzi gabe dagoen ataza bat da. Kapitulua A 187
A.8 BEGIRA • Izenburua: Diseño y desarrollo de un sistema seguimiento preciso de objetos en transmisiones deportivas • Enpresa finantzatzailea: G93 • Datak: 2006-2009 Deskribapena eta helburuak Begiraren helburua telebistatik zuzenean igortzen diren pilota partiduetan pilotaren ibilbidea eta bote puntua birtualki bistaratzen duen kamara bakarreko sistema sortzea da. Horretarako, bideoa denbora errealean prozesatu behar da bideoaren fotograma edo irudi bakoitzean pilotaren kokapena zein zehaztu ahal izateko. Irudi prozesaketaren barruan aurkitzen diren algoritmoak erabiltzen dira, bai pilota bideoan aurkitzeko bai honen jarraipena egiteko fotogrametan zehar. Lortutako emaitzak Begira proiektuan lortutako emaitzak behe-mailako irudi prozesaketa soilarekin lortu daitezkeen aurrerapenen adierazgarri dira. Irudi bakoitzaren azterketa egin ondoren, pilota segmentatu, bideoaren irudietan zehar bere ibilbidea jarraitu, lurreko marra aurkitu eta pilotaren bote puntua identifikatzeko kapaza den sistema eraiki da. Gainera, prozesaketa guztia ia denbora errealean egiten da. Aipatzekoa da Begira proiektuan lortutako emaitzak Euskal Irrati Telebistaren (EITB) pilota partiduen zuzeneko emanaldietan igorri egin zirela eta garatutako sistema argitalpen zientifikoetan argitaratzeaz gain, patente europar baten bidez babestuta dagoela. 188 Kapitulua A I+G proiektuak |
addi-8bc98d749ca1 | https://addi.ehu.es/handle/10810/22687 | addi | cc-by-sa 3.0 | 2017-05-16 | science | Macho Aizpurua, Mikele | eu | Herpes genitalaren ikerketa epidemiologiko, kliniko eta mikrobiologikoa Bilbo hirian | V Lehenik eta behin nire eskerrik beroenak tesi honen zuzendariari, Ramon Cisterna doktoreari, eskaini nahi dizkiot. Lan hau egiteko aukera eman didalako eta bere zuzendaritzapean hurbiltasuna eta erabateko laguntza jaso ditudalako. Esker mila Mikrobiologia Zerbitzuan egoiliar moduan hezitzen hasi nintzen lehen egunetik niregan izandako konfiantzagatik. Era berean, Carmen Barrenetxeari ere eskerrak eman nahi dizkiot nirekin izandako arretagatik eta sorturiko ezbeharrei solubideak emateagatik. Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saileko Mariangel Lozoya eta Olatz Angulo idazkariei ere nire esker minak eman nahi dizkiet, doktorego tesiarekin erlazionaturiko tramiteak aurrera eramaten laguntzeagatik, Doktorego Programan sartzeko momentutik defentsa egunera arte. Doktorego tesi hau ezin izango zen burutu Mikrobiologia Zerbitzua osatzen duten lankideen denbora, ideia, iradokizun eta gomendiorik gabe. Nire eskerrik zintzoenak Manolo Imaz kideari, lan honen eraketarako inspirazioa izan delako eta birologia esparruan egindako esfortzu jarraiari esker aurrera atera delako. Era berezi batean, sexu-transmisiozko gaixotasunen esparruan lan egiten dutenei, hots, Valentín Esteban, José Ángel Álava eta Leah Hernández medikuei, eskerrak eman nahi dizkiet pazienteak zaintzeko eta historia klinikoak eratzeko duten arreta arduratsuagatik. Esker minak ere Bombero Etxaniz osasun zentroan lan egiten dutenei, Mari Mar Cámara eta Josefina López de Munain medikuei, eskainitako adeitasunagatik eta baliabideengatik euren pazienteen historia klinikoak berrikusi ahal izateko. Nire esker onak kontsulten ateak zabaltzeagatik eta erraztasun oro emateagatik. Gomendio jakintsu eta iradokizun baliagarriak jasotzeagatik eskerrak eman nahi dizkiet gainontzeko lankideei ere: José Luis, Ruth, Cristina, Mari Carmen, Paloma, Silvia eta Loli. Esker mila ere Juan, Rosi eta Mikel egoiliarrei, eta orain dela gutxi egoiliar izateari utzi egin dioten Billie eta Pepari. Euren eskuzabaltasun eta adiskidetasunik gabe oso zaila izango litzateke helmugara iristea. Nire esker goxoenak Joseberi, bai lanean eta baita maila pertsonalean ere uneoro nire gidaria eta sostengua izateagatik. Datuen azterketa estatistikorako jasotako orientazio eta arduragatik, esker mila Amaia Bilbaori. Azkenik, esker onak eman nahi dizkiot Miren Basaras, Euskal Herriko Unibertsitatean Mikrobiologiako irakaslea denari, mikrobiologiako mundu magiko honetan murgiltzeko arrazoia izateagatik.
VI Eskerrik asko lagunei, familiari, gurasoei, ahizpari eta bikotekideari, emandako maitasun eta adoreagatik eta beraiekin igaro ezin izan dudan denboragatik. Aipaturiko pertsona bakoitzaren laguntzarik gabe ezin izango zen argitara eman honako lan hau. Esker onak bihotz-bihotzez guztiei.
3.4 Alderdi etikoak 93 4. EMAITZAK 95 4.1 Herpes sinple birusari positiboak diren laginak 97 4.1.1 Urteroko eta hileroko banaketa 97 4.1.2 Ezaugarri soziodemografikoak 99 4.1.2.1 Osasun-zentroaren jatorria 99 4.1.2.2 Sexua eta adina urte-aldien arabera 100 4.1.2.3 Sexua eta adina herpes sinple birus motaren arabera 100 4.1.3 Lagin mota 102 4.1.3.1 Azal eta mukosetako lesioen kokapen anatomikoa 102 4.1.4 Proba mikrobiologikoak 104 4.2 Herpes genitala duten pazienteak 106 4.2.1 Ezaugarri soziodemografikoak 106 4.2.1.1 Kasu kopurua eta intzidentzia-tasa 106 4.2.1.2 Sexua eta adina 109 4.2.1.3 Jaioterria eta hezkuntza-maila 111 4.2.1.4 Anamnesia eta miaketa fisikoaren ezaugarriak 113 4.2.1.4.1 Osasun-zentroaren jatorria eta zergatikoa 113 4.2.1.5 Aurrekari obstetrikoak 115 4.2.1.6 Kontsultaren zioa 115 4.2.1.7 Lesio herpetikoekin aurreko kontaktua 116 4.2.1.8 Transmisio-bide eta mekanismorik ohikoenak 118 4.2.1.9 Sintomen iraupena eta antibioterapiaren aurrekariak 119 4.2.1.10 Sintomak eta zeinu fisikoak herpes sinple birus motaren arabera 122 4.2.1.11 Sintomak eta zeinu fisikoak infekzioaren etaparen arabera 122 4.2.1.12 Sintoma eta zeinu fisikoak sexuaren arabera 123 4.2.1.13 Sexu-transmisiozko gaixotasunen eta infekzio genitalen aurrekariak 131 4.2.1.14 Sexu-transmisiozko gaixotasun eta infekzio genital konkomitanteak 133 4.2.1.15 Diagnostiko mikrobiologikoa 136 4.2.1.16 Diagnostikatutako infekzioaren etapa 137 4.2.1.17 Serologia 140 4.2.1.18 Tratamendua eta eboluzioa 142 4.2.1.19 Berreritzeen kopurua 142 4.2.1.20 Tratamendu supresorea 144 4.2.1.21 Geroko sexu-transmisiozko gaixotasunak eta infekzio genitalak 144 4.2.2. Profil sexuala eta arrisku-faktoreak 146
XXV 1. Irudia. Herpes sinple birusen kladograma filogenetikoa. 4 2. Irudia. 2012ko HSB2aren prebalentziaren (milioitan) adin, sexu eta MOEko lurraldeen arabera. 9 3. Irudia. HSB2aren seroprebalentzia adin-tarte eta urte denboraldien arabera. 10 4. Irudia. HSB1aren seroprebalentzia adin-tarte eta urte denboraldien arabera. 11 5. Irudia. HSBaren infekzio genitalen jakinarazpenen urteko bilakaera Espainian. 12 6. Irudia. HSB2aren infekzio genitalen jakinarazpenen urteko bilakaera EAEan. 13 7. Irudia. Egitura eta konposizioa. 15 8. Irudia. HSBaren erreplikazio zikloa. 17 9. Irudia. Herpes sinple birusaren infekzioaren patogenia. 18 10. Irudia. Herpes sinple birusaren infekzio genitalaren faseak. 20 11. Irudia. Mukosa baginaleko immunitate naturala. 22 12. Irudia. Mukosa baginaleko hartutako immunitate sistema. 24 13. Irudia. Mukosa genitalaren anatomia. 26 14. Irudia. HSBak eragindako lesio genitalen histopatologia. 31 15. Irudia. Herpes sinple birusak sorturiko gaixotasun nagusien gorputzeko banaketa. 36 16. Irudia. Zakileko, bulbako eta zonalde perianaleko herpes genitala. 37 17. Irudia. Gingiboestomatitis herpetikoa (ezkerraldeko eta erdiko irudiak) eta ezpainetako herpesa (eskumako Irudia.). 38 18. Irudia. Herpes genitalaren lesio atipiko eta pseudotumoralak immunogutxituetan. 40 19. Irudia. Hazkuntza zelularrean HSBaren efektu zitopatikoa. 46 20. Irudia. Herpes sinple birusei positiboak diren laginen banaketa hilabeteetan zehar. 97 21. Irudia. Laginen banaketa urte-aldien eta osasun-zentroaren jatorriaren arabera. 99 22. Irudia. Pazienteen proportzioa herpes sinple birusei positiboak diren lagin-kopuruaren arabera (n = 1.003). 99 23. Irudia. Herpes sinple birusei positiboak diren laginen banaketa pazienteen sexuaren arabera. 101 24. Irudia. Herpes sinple birusei positiboak diren lagin motak (n = 1.516). 102 25. Irudia. Lagin motak herpes sinple birus motaren arabera. 102 26. Irudia. Herpes sinple birusei positiboak diren azal eta mukosetako lesioen kokapen anatomikoa (n = 1.334). Azpigrafikoan herpes bipolarrari ez dagokion genitalen kanpoko kokapenak ageri dira (n = 17). 103 27. Irudia. Herpes sinple birus motaren araberako azal eta mukosetako lesioen kokapen anatomikoa (n = 1.318). 103
28. Irudia. Diagnostikatutako infekzio-aldiaren araberako azal eta mukosetako lesioen kokapen anatomikoa (n = 1.335). 104 29. Irudia. Herpes sinple birusen isolamendu eta detekziorako proba mikrobiologikoak (n = 1.516). 105 30. Irudia. Herpes sinple birus motaren araberako proba mikrobiologikoak. 105 31. Irudia. Herpes sinple birus motaren araberako proba mikrobiologikoen emaitzak. 106 32. Irudia. Herpes genitalaren intzidentzia-tasaren bilakaera. 107 33. Irudia. Pazienteen proportzioa herpes sinple birus motaren eta urte-aldien arabera. 107 34. Irudia. Pazienteen sexuaren banaketa herpes sinple birus motaren arabera. 109 35. Irudia. Adin-tarteen banaketa herpes sinple birus motaren arabera. 110 36. Irudia. Adin-tarteen banaketa sexua eta herpes sinple birus motaren arabera. 110 37. Irudia. Jaioterriaren banaketa (n =1.003). 111 38. Irudia. Jaioterriaren banaketa sexua eta herpes sinple birus motaren arabera. 111 39. Irudia. Hezkuntza-mailaren banaketa (n = 677). 112 40. Irudia. Hezkuntza-mailaren banaketa sexua eta herpes sinple birus motaren arabera. 112 41. Irudia. Osasun-zentroaren jatorria urte-aldien arabera. 113 42. Irudia. Pazienteen jatorriaren banaketa (n = 998). 113 43. Irudia. Jatorriaren banaketa sexuaren eta herpes sinple birus motaren arabera. 114 44. Irudia. Pazienteen jatorria osasun-zentroen arabera (n = 998). 115 45. Irudia. Kontsultaren arrazoien banaketa (n = 1.003). Azpigrafikoan paziente asintomatikoen kontsultaren arrazoiak ageri dira (n = 62). 116 46. Irudia. Lesio herpetikoen aurreko kontaktua herpes sinple birus motaren arabera. 117 47. Irudia. Lesio herpetikoen aurreko kontaktua adin-tarteen arabera. 117 48. Irudia. Transmisio-mekanismo nagusien banaketa (n = 1.002). 118 49. Irudia. Transmisio-mekanismo nagusien banaketa herpes sinple birus motaren eta sexuaren arabera. 118 50. Irudia. Sintomen iraupenaren egun-tarteen banaketa herpes sinple birus motaren eta sexuaren arabera. 120 51. Irudia. Sintoma eta zeinu fisikoak herpes sinple birus motaren arabera. 124 52. Irudia. Sintoma eta zeinu fisikoak infekzioaren etapen arabera. 125 53. Irudia. 1 motatako herpes sinple birusagatiko herpes genitala duten pazienteen sintoma eta zeinu fisikoak infekzioaren etapen arabera. 126 54. Irudia. 2 motatako herpes sinple birusagatiko herpes genitala duten pazienteen sintoma eta zeinu fisikoak infekzioaren etapen arabera. 127 55. Irudia. Sintoma eta zeinu fisikoak sexuaren arabera. 128
XXVII 56. Irudia. 1 motatako herpes sinple birusagatiko herpes genitala duten pazienteen sintoma eta zeinu fisikoak sexuaren arabera. 129 57. Irudia. 2 motatako herpes sinple birusagatiko herpes genitala duten pazienteen sintoma eta zeinu fisikoak sexuaren arabera. 130 58. Irudia. Sexu-transmisiozko gaixotasunen eta infekzio genitalen aurrekarien banaketa. 131 59. Irudia. Sexu-transmisiozko gaixotasunen eta infekzio genitalen aurrekarien banaketa sexuaren arabera. 132 60. Irudia. Sexu-transmisiozko gaixotasunen eta infekzio genitalen aurrekarien banaketa herpes sinple birus motaren arabera. 133 61. Irudia. Sexu-transmisiozko gaixotasun eta infekzio genital konkomitanteen banaketa. 134 62. Irudia. Sexu-transmisiozko gaixotasun eta infekzio genital konkomitanteen banaketa sexuaren arabera. 135 63. Irudia. Sexu-transmisiozko gaixotasun eta infekzio genital konkomitanteen banaketa herpes sinple birus motaren arabera. 136 64. Irudia. Herpes sinple birus motaren identifikaziorako burututako proba mikrobiologikoak (n = 1.003). 137 65. Irudia. Herpes genitala eragin duten herpes sinple birus moten banaketa (n = 1.003). 137 66. Irudia. Diagnostikatutako infekzioaren etapa eta pazienteek kontatutako herpes genital klinikoaren aurrekaria herpes sinple birus motaren arabera (n = 1.003). 138 67. Irudia. Diagnostikatutako infekzioaren etapa herpes sinple birus motaren eta sexuaren arabera. 138 68. Irudia. Diagnostikatutako infekzioaren etapa adin-tarteen arabera. 139 69. Irudia. Diagnostikatutako infekzioaren etapa adin-tarteak eta herpes sinple birus motaren arabera. 140 70. Irudia. Diagnostikatutako infekzioaren etapa jaioterriaren arabera (n = 1.003). 140 71. Irudia. IgG antigorputz totalen eta IgG2 espezifikoen emaitza positibo eta negatiboak herpes sinple birus motaren eta diagnostikatutako herpes genitalaren etaparen arabera. 141 72. Irudia. Antigorputz total eta espezifikoen proportzioa herpes genitalaren etaparen arabera. 141 73. Irudia. Herpes genitalaren tratamendurako ezarritako antibiral motaren banaketa (n = 993). 142 74. Irudia. Herpes genitalaren oraingo episodioa eta geroko berreritzeen kopurua urteko (n = 634). 143 75. Irudia. Urteko berreritzeen kopuruaren banaketa herpes sinple birus motaren eta sexuaren arabera. 143
Sarrera 3 1.1 Aurrekari historikoak Gertaera historikoak berritzea oso garrantzitsua izan da beti; alde batetik, gure kultura orokorra aberasten laguntzen duelako, eta beste aldetik gaur egungo jakinduria mediko eta zientifikoa baliozteko eta sakontzeko baliabidea izaten delako. Gaur eguneko ezaguerak bideak zabaltzen dizkigu gure historia ebolutiboa ezagutzeko eta birsortzeko arlo zientifiko desberdineko esparru askotan. Gizakia eta gaixotasun infekziosoen arteko loturak eta bilakaerak dira aspektu horietako batzuk. Giza eboluzioaren hasieran, espezie desberdinak primateak eta hominidoak elkarrengandik aldendu zireneko arbaso komuna, mikroorganismo patogenoek infektatu eta kutsatu zuten. Geroago, gizakia, arbaso komun horrengandik urrundu zenean, mikroorganismo primitibo gehienak, berarekin batera bilakatu egin ziren aldi berean, eta belaunaldiz belaunaldi. Antzinako garai horietan ere, tribu primitiboak bestelako espeziekin harremanetan jarriz gero, mikroorganismo berriak bereganatzen joan ziren. Gaur egun, antropologoek egindako ikerkuntzetatik ondorioztatutako teoriei esker, jakin badakigu, gizaki primitiboaren bizimodua eta antzinako primateena oso antzekoa zela. Hortzeria oso indartsua zuen eta gainera, omniboroa izateko prestatua; zuhaitzez zuhaitz igarotzen laguntzeko tximuen bezalako esku oratzaileak ere bazituen, eta beranduago, bipedismoa garatu zuen. Beraz, guztiz logikoa da pentsatzea antzinako hominido horrek primateen antzeko gaixotasunak pairatu zituela, horien artean, besteak beste, herpesa [1]. Gizaki primitiboak eta primateak infektatu zituzten herpes birusen ahalezko antzekotasunari erreparatuz gero, herpes sinple birusen arbasoa (aHSB) gai izan zen, aho zein genital mailan infekzioa sortzeko, transmisio mekanismo ezberdinen arabera. Primateen portaerak ahomukosa eta genitalen arteko ukipena ahalbideratzen du. Txinpantzeak, esate baterako, sexu jolasen bidez, eskuekin egindako manipulazioen eraginez eta autoestimulazioaren praktika dela eta, kontaktu aho-genitalak izan ohi dituzte. Orangutanen kasuan, emeek, arren organo sexualak ahoarekin estimulatzen dituzte, eta aldi berean, arrek, emeen organoak eskuz eta ahoz. Sexu jarrera eta portaera hauen ondorioz, aHSB gai izan zen infektatzeko aho zein genitaletako mukosak. Orain dela hainbat milioi urte, homininoak* lurralde berrietan zehar hedatzen hasi ziren, eta herrixka txikiak sortu zituzten. Beranduago, nekazaritza eta abeltzaintza garatzen hasi zirenean populazio nukleoak handitzen hasi ziren. aHSBk, herri primitibo horien biztanleria infektatzen zuenean, bera ere eboluzionatzen hasi zen eta, aldian-aldian, infektatutako indibiduoengan latente egoteko eta berraktibatzeko estrategia desberdinak garatzen hasi zen * Hominido primateen azpitribua, jarrera zutitua eta lokomozio bipedoa ezaugarritzat zituena.
ahulak ziren beste indibiduo batzuk infektatu ahal izateko. Beste lurraldeetara bidaiatzeak eta garraiobideen garapenak, aHSBren hedapena ahalbidetu zuen garai hartako biztanleriarengan [2].
Gaur eguneko metodo filogenetikoei esker aukera dugu mikroorganismoen eboluzioa denboran zehar aztertzeko eta ondorioztatzeko eta, bide batez, giza zein animalia ostalari desberdinen arteko harremanak ezagutzeko. Oraindik orain, gizakia infektatzen duten bi herpes sinple birus (HSB) moten jatorria eta eboluzio filogenetikoa ikertu ahal izan da txinpantzearen herpes sinple birusaren (TxHB) aurkikuntzari esker. Eboluzio egoera posible guztiak kontuan hartuz, orain arte lortutako emaitza fidagarri guztiek adierazten digute 1 motatako herpes sinple birusa (HSB1) orain dela sei milioi urte agertu zela, aHSBk eta bere ostalariak dibertsifikatu zirenetik. Geroago, HSB1 eta TxHB banandu ondoren, azkenengo hau, Homo deritzon antzinako espezie komunera (Homo habilis, Homo erectus edo Homo ergaster) transmititu zen orain dela milioi bat eta seiehun mila urte. Horren ondorioz, 2 motatako herpes sinple birusa (HSB2) agertu egin zen. Beraz, esan daiteke, HSB2 espezie desberdinen arteko zeharkako transmisioaren ondorioz sortu zela, transmisio horren mekanismoa guztiz argi ez dagoen arren [3]. Hortik aurrera, HSBak gure espeziaren gizabanakoekin bizi eta partekatu izan dira bizigarriak izan diren munduko lurralde ezberdinetarako migrazioetan gaur egun arte [4].
Sarrera 5 Eboluzio molekularraren analisietatik lortutako kladograma filogenetikoak erakusten du HSB mota bakarrak infektatzen duela primate bakoitza, eta gizakia, ordea, bi birus mota desberdinek infektatu dezaketela, hau da, HSB1ak edota HSB2ak. Hala ere, gertaera hau frogatzen duten teoria edo suposizio onargarriak egon badaude. Horietako bat bipedismoan datza. Gizakiak zutitzea lortu zuenean ahoa eta genitalen arteko ukipena zaildu egin zen. Bi atal hauen urruntze eta banatze fisikoak erraztu zuen, alde batetik, HSB mota bien arteko aldaera handiagotzea eta beste aldetik, birus mota bakoitzak, atal anatomiko desberdinak infektatzeko ezaugarri espezifikoak garatzea eta bereganatzea. HSB bi motak bereizten lagundu zuen beste gertakari garrantzitsu bat estaltzearen posizioaren aldaketa izan zen. Eboluzioaren momentu konkretu batean, giza-arbasoa primateengandik aldendu zen kopulatzeko atzeko posiziotik aurrez aurreko posiziora. Horren ondorioz, kopulazioan ahoz ahoko eta genitalez genitaleko kontaktua handitu eta finkatzeko aukera eman zen [5]. Ustezko bi baldintza hauei esker, bi HSB motetako batek aho ingurua infektatzeko gaitasuna garatu zuen eta beste HSB motak, berriz, genitalak infektatzeko ahalmena. Hala ere, milioi urte pasa eta gero, harreman sexual orogenitalak praktikatzen jarraitzen da eta bai HSB1a zein HSB2a gai dira gorputzeko bi atal desberdin horiek infektatzeko. Alabaina, HSB1ak nahiago du aho-mailako infekzioak eta ondoriozko errekurrentziak eragin, eta gauza bera gertatzen da HSB2aren kasuan, herpes genitalaren (HG) eragile nagusia baita. HSBak eragindako azaleko lesioen ezagupenak antzinako garaietatik datoz. K.a. 1500 urteko Ebersen papiro egiptoarrak erakusten dituen lesio batzuen deskribapenak herpesarenak izan daitezke, [6] eta Exodo liburuan, K.a. 1300 urtean idatzia, herpesaren oinarrizko lesioak (shalbeket) aipatzen dira [7]. Herpes (ἕρπης) hitzak, greziera jatorria duenak, narras edo arrastatu esanahia du, eta azaletik lesio herpetikoak nola zabaltzen diren adierazten du. Orain dela 2500 urte, antzinaroko mediku ospetsuenek, Cosko Hipokratesek (K.a. 460-370) eta Galenok (K.a. 130-200) herpesa deskribatu zuten eta baita Herodotusek (K.a. 480-430) ere, garaiko historialari garrantzitsuenetarikoa [8-11]. Beharbada, herpes hitzak beste adiera batzuk bilduko zituen; sukarraz azalduko ziren azaleko beste hanturak, adibidez, ekzema, erisipela, ezkabia, barizela, aftak, etab. [1,12] Erromako Tiberio enperadoreak (K.a. 42-K.o. 37), debekatu zuen garai hartan zeremonia publikoetan oso ohikoa zen ius osculi (musuaren eskubidea) deritzon praktika. Ohitura horren arabera, legeak behartzen zuen emakumeak ahoan musua ematen bere senarrari eta honen familia-kide guztiei, frogatzeko ia emazteak ardoa edaten zuen eta ondorioz, adulteriorik gertatu zen egiaztatzeko. Erromatarrak, beharbada, konturatu ziren ius osculi ohitura horrek ahoko herpesa populazioan sakabanatzea ahalbidetzen zuela, hirietan benetako epidemiak sorraraziz [13].
XVII. mendearen bukaeran, Richard Morton (1637-1698) lehena izan zen herpes hitza erabiltzen sukarrarekin batera azaltzen ziren aurpegiko lesioak adierazteko [11,16]. Urte batzuk beranduago, 1714. urtean hain zuzen ere, Daniel Turnerrek (1667-1714) larruazaleko asaldurei buruzko lehenengo tratatua argitaratu zuen. Doktore eta zirujau ingeles honentzat, herpesa kanporantz azaleratzen zen organismo barruko gaixotasuna zen [17]. Era berean, antzeko lesio herpetikoak zituzten hiru gaixotasun mota desberdindu eta deskribatu zituen zehaztasunez; herpes sinplea edo aurpegikoa, herpes miliarra (artatxikiaren tamainako pustula txiki anitzak, Galenok berak deskribaturikoak [12]) eta barizela edo herpes zosterra [14]. Herpesa eta HGaren ezagutzaren unerik garrantzitsuena 1736. urtean kokatu behar da. Garai horretan, Jean Astruc (1684-1766), Luis XV erregearen eta Orleansgo dukearen mediku frantsesak, De morbis venereis deitutako luesari eta sexu-transmisiozko gaixotasunei buruzko lehenengo laburbilduma argitaratu zuen. Laburpen hau gazteleraz argitaratu zen Madrilen, XVIII. mendearen bukaeran, eta emakumezko zein gizonezko genitaletako herpesari eta herpes perianalari buruzko ezagupen aberatsak biltzen ziren bertan. Prostituzioan aritzen ziren emakumeengan eginiko behaketak kontuan hartu zituen batez ere [1,2,6,9,11] eta lesioen deskribapenak egiteaz gain, “merkataritza zikin egin berria” (primoinfekzioa) eta “aspaldiko gaixotasun benereoa” (berreritzea) kontzeptuen arteko desberdintasunak azaltzen saiatu zen, bakoitzaren adierazpen klinikoak, transmisio-bideak, pronostikoa eta tratamendua argituz. Terapeutikari dagokionez, Astruc doktoreak HGaren larritasunaren arabera erremedio desberdinak gomendatu zituen; odolusteak, malba zuriaren sustraien ukenduak, igebelarrarenak, lihoarenak, malba lorearenak, esne epela eta merkurio-prestaketak. Harreman sexualak izan ondoren genitalak garbitzea garrantzitsua zela ere azpimarratu zuen [18]. XIX. mendearen hasieran, A practical synopsis of cutaneous diseases exhibiting a course of the diagnostic symptoms according to the arrangement of Dr. Willan argitaratu zen. Londresko Carey Street-eko dispentsarioan, dermatologia fundatzailea izan zen Robert Willanek (1757-1812), eta bere dizipulua, Thomas Batemanek (1778-1821), egindako larruazaleko gaixotasunei buruzko bilduma da. Bertan adierazten diren dermatosien artean, “herpes labialis” (aho-ezpainetako herpesa) eta gizonezkoen “herpes preputialis” (herpes genitala) azaltzen dira. Hala ere, aipatutako autoreek ez zuten herpesa entitate infekzioso gisa kontuan hartu [19,20].
Sarrera 7 Paul Gerson Unna (1850-1929), dermatologo alemaniarrak, Journal of Cutaneous and Venereal Diseases deitutako aldizkarian argitaratu zuen berak, prostitutengan behatutako HGari buruzko ezagupenak 1883. urtean. Prostituzioan aritzen ziren emakumeen berezko gaixotasuna zela adierazteaz gain, denboran zehar izaten zituzten berreritzeak ere azaldu zituen [6,21]. Urte batzuk beranduago, Les herpes genitaux. Thérapeutique des maladies vénériennes et des maladies cutanées, izenburua zuen HGari buruzko lehenengo liburua aurkeztu zuten Adrien Doyon (1827-1907) eta Paul Diday (1812-1894) dermatologo eta benerologo frantsesek. 1896. urtean, Alfred Fournierrek (1832-1914), HGaren diagnostikoa eta tratamenduari buruz idatzi zuen eta higiene egokia izatearen garrantzia azpimarratzeaz gain, alkohola, tabakoa zein sexuaren neurrigabekeria ekiditea gomendatu zuen [6]. Garai hartan, XIX. mendearen bukaeran, Émile Vidal (1825-1893) dermatologo frantsesak herpesa infekziosoa zela ezagutarazi zuen eta, beraz, gaixotasuna pertsona batetik beste batera transmititzeko aukera bazegoela adierazi zuen [1,6]. XX. mendearen hasieran, zientzialariak ikerketa esperimentalak egiten hasi ziren herpesaren infektatzeko gaitasuna eta haren eragilearen jatorria argitzeko. 1912. urtean, Wilhelm Grüterrek (1882-1963) animaliekin esperimentuak burutu ondoren frogatu zuen behin betiko, HSBaren jatorri infekziosoa. 1930. urtean, Christopher Andrewesek (1896-1988) eta Edward Carmichaelek (1896-1978), adierazi zuten herpesaren errekurrentziak azaleratzen zirela gaixoak HSBaren kontrako antigorputz neutralizanteak izan arren [6,11]. Halaber, 1938. urtean, Robert Doerr (1871-1951) birologo ospetsuak eta, urte bete bat beranduago, Frank Burnetek (1899-1985) eta S. W. Williamsek azaldu zuten HSBak organismoaren barruan mantentzeko ahalmena zuela, eta estimulu ezberdinen aurrean berraktibatuz, herpesaren ohiko berreritzeak eragiteko gai zela [1,6]. XX. mendearen erdialdean, Arnault Tzanck (1886–1954) frantsesak HSBak eragindako aldaketa histopatologikoak infektaturiko azalean deskribatu zituen, zeinetan zelula erraldoi multinukleatuak nabarmentzen ziren [1,11]. 1921. urtean, Benjamin Lipschütz (1878-1931) dermatologo eta birologo alemaniarrak aurpegiko herpesa eta herpes genitala erlazionaturiko entitate klinikoak zirela baina etiologikoki guztiz ezberdinak zirela azaldu zuen. Alabaina, berrogei urte geroago, Karl Schneweis (1925-2014) alemaniarrak, Francis Plummer, eta André Nahmias eta Walter R. Dowdle amerikarrek HSB bi motak aurkitu zituzten: HSB1 herpes orofazialarekin loturikoa eta HSB2 HGarekin [6,9-11]. 1970. urterako osasun-profesional gehienek bazekiten HGa sexu harremanen bidez transmititzen zen gaixotasuna zela, zeinak ondorio pertsonal eta sozial garrantzitsuak eragin zitekeelarik. HGak eragindako morbilitate psikosozial esanguratsua berreritze klinikoen ondoeza fisikoak gainditzera hel daiteke. Time aldizkariak 1980. urtean, HGa edo “maitasunaren birusak
eragindako legenar sexual berriak” Amerikako Estatu Batuetan (AEB) zuen inpaktu soziala argitara eman zuen artikulu batean [6,22].
Ordudanik, HGarekin erlazionaturiko artikulu biomedikoak areagotu egin dira [23]. Era berean, aurrerapen teknologikoak HSBaren ezaguera eta HGaren patofisiologia, diagnostikoa, tratamendua eta prebentzioa sakonago ezagutzea ahalbidetu du.
1.2 Epidemiologia Gaur egun HGa osasun publikoaren arazo garrantzitsuenetariko bat da eta ultzera genitalen kausa usuena garapen bidean dauden herrialdeetan. Ondorio fisiko, psikiko eta ekonomikoak eragiteaz gain, HGa izateak giza immunoeskasiaren birusa (GIB) transmititzeko arriskua areagotzen du eta haurdunaldian zehar jaioberrien herpesa eragin dezake. HGaren prebalentzia, intzidentzia eta gaixotasunaren kargaren ezagutzak populaziotaldeetan egindako seroprebalentzia ikerketetan oinarritzen dira. Orokorrean, HGaren prebalentzia herrialdez herrialde aldatzen da, eskaintzen den osasun-zerbitzuaren zein ahalegin eta gaitasun diagnostiko kliniko eta mikrobiologikoaren arabera, eta baita aztertutako gizataldearen ezaugarri demografikoen arabera ere, esate baterako, adina, arraza, ikasketa edo hezkuntza maila, maila sozioekonomikoa, arrisku sexualaren profila, etab.
Biztanleria orokorrean eta arriskuan dauden taldeetan (STGen kliniketara doazenak, GIB infekzioa dutenak, etab.) HSB2aren infekzioa arruntagoa bilakatzen da adina aurrera joan ahala eta maizagoa da emakumeengan [25,26,32,34,35]. Sexu femeninoarengatiko lotura hori, HSB2a gizonetatik emakumeetara errazago transmititzeko gaitasunari eta bi generoen arteko portaera sexualen ezberdintasunei dagokio [25,30]. HSB2ari seropositiboak diren gehiengoak ez du inoiz HGaren aurrekari klinikorik izan [30] eta horietariko askok HSB1aren aurkako antigorputzak ere badituzte [28]. STGen kliniketara doazen pazienteetan, HSB2aren infekzioa bikotekide eta kontaktu sexual gehiagorekin lotuta egoten da eta baita bestelako STGen aurrekariekin ere [31].
1.2.3 Europa Europan populazio orokorrean eta arrisku sexual altuagoko azpipopulazioetan egindako seroprebalentzia ikerketa gehienek HGaren prebalentzia orokorraren igoera nabarmentzen dute, nahiz eta herrialde eta gizataldearen arabera desberdintasunak egon. Esate baterako, Bulgarian HSB2aren seroprebalentzia %24koa da, %14koa Alemanian eta Ingalaterra eta Eskozian %4koa. [43]. Azken hamarkadan HBS1aren HGaren kasuak areagotu egin dira, batez ere primoinfekzio genitala gazteengan [42]. Gaur egun, HGaren susmoa duten lagin genitalen %30a HSBari dagokio [42,44-46]. Hala ere, HSB2aren infekzioa STG honen kausarik usuena izaten jarraitzen du eta adin eta sexuaren banaketa munduko eta nazioarteko ikerlanen antzekoa da. Orokorrean, gehiago eragiten die emakumeei eta adinak gora egin ahala infekzioa izateko probabilitatea ere handitu egiten da [40-45,47-49].
birusaren isolamenduz edota genoma zein antigenoaren detekzioz gertatu bada, lagin genitourinario, anal edo exudatu nasofaringeoan (azken lagin hau soilik HSB2rako). Eskuratutako datuak mugatuak dira sisteman parte hartzen duten autonomia-erkidego eta laborategi kopuru eskasagatik. Alabaina, IMSak eskainitako informazioaren arabera, 2002. urtetik aurrera HSBak eragindako infekzio genitalen jakinarazpen kopuruak gora egin du. 2009. urteaz geroztik nabarmentzen den areagotzearen arrazoi nagusia —198 aitorpen 2009an eta 803 2015ean— sistema nazional honetan laborategi berrien parte hartzeari dagokio, batik bat [50]. Infekzio genital gehienen kausa HSB2a da, HSB1aren kasuak nahiko egonkor mantentzen direlarik denboran zehar. Hala eta guztiz ere, Palma Mallorcakoan 1995-2003 urteen bitartean egindako ikerketa baten arabera, lagin genitaletan isolatutako HSB1aren portzentajearen igoera garrantzitsua frogatu zuten azken urtean, batez ere emakumeetan [51]. HGaren kasuen ezaugarri soziodemografikoei dagokionez, emakumeetan HSBaren infekzio genital gehiago aitortzen dira gizonezkoetan baino. Batezbesteko adina HSB1aren infekzioa dutenengan 30 urte baino gutxikoa da eta HSB2 dutenengan, aldiz, 35 urte baino gehiagokoa [52]. 5. Irudia. HSBaren infekzio genitalen jakinarazpenen urteko bilakaera Espainian. Iturria: Informazio Mikrobiologikoko Sistema. Zaintza Epidemiologikoaren Sare Nazionala [53].
Espainian egindako populazio orokorreko seroprebalentzia ikerlanak eskasak dira. Nazioarteko 6 herrialdeetan egindako HSB2aren seroprebalentzia ikerketa multizentriko batean Espainiak tasarik baxuena aurkeztu zuen, %9koa hain zuzen ere. [54]. Madrilgo Erkidegoan egindako bi azterlanetan—lehena 15 eta 45 urte bitarteko adin ugalkorreko emakumeen laginetan egina eta bigarrena Madrilgo Erkidegoko II Seroprebalentzia Inkestan parte harturiko
eta adin berdineko gizonezkoen laginetan egina—HSB2aren seroprebalentzia Espainian %3,5ekoa zela egiaztatu zen. Beste herrialdeekin alderatuta, aipaturiko zifra hori baxua da, nahiz eta adin eta sexuaren banaketa argitaratutako lanen oso antzekoa izan [55,56]. Emaitza hauek, ordea, ez datoz bat estatu mailako DRECE (Diet and Risk of Cardiovascular Disease in Spain) seroprebalentzia ikerketan lorturikoekin. Izan ere, azken ikerlan honetan HSB2aren seroprebalentzia aipaturiko azterlanen antzekoa izan zen, baina adin-tarte ezberdinetan eta emakume zein gizonezkoetan kopuru berdintsuak topatu zituzten, inolako desberdintasunik antzeman gabe [57]. Espainiako arriskuko populazioetan buruturiko bestelako ikerlanetan, STGen kliniketara doazen pazienteengan esaterako, HSB2aren seroprebalentzia %25eraino igo egiten da [58].
1.3 Herpes sinple birusen ezaugarriak 1.3.1 Egitura eta konposizioa HGa eragiten duten birusak, HSB1 eta HBS2, Herpesviridae familia, Alfaherpesvirinae azpifamilia eta Simplexvirus generokoak dira. Birus hauen gordailu bakarra gizakia da. Birus-partikulak, esfera-formako morfologia duenak, 120-300nm-ko diametro aldakorra du eta, barnetik kanpora, hurrengoko lau elementuz osatuta dago [60]. Core edo osagai zentrala kate bikoitzeko azido desoxirribonukleiko (DNA) lineala da eta kapside barruan kokatua dago. Azken egitura hau, 110nm-ko diametroduna eta simetria ikosaedrikoduna, 162 kapsomeroz—12 pentamero eta 150 hexamero—osatuta dago [61]. 30 baino gehiago diren egiturazko proteina biral (VP) guztietatik, kapsidean VP5 da nagusi. Kapsidea eta kanpoko geruzaren artean tegumentua dago. Osagai fibrotsu hau asimetrikoki banatzen da eta VP16 zein azido erribonukleikoa (RNA) bezalako elementuak ditu, zeinak erreplikazio biralaren hasierako faseetan parte hartzen duten [62]. Zeluletako mintzetan jatorria duen kanpoko geruza bikoitza lipidoz osaturik dago eta 11 VP ditu. Horietako 10 glikosilatuak dira eta espikula gisa kanporantz nabarmentzen diren glikoproteinak dira —gB (VP7 eta VP8.5), gC (VP8), gD (VP17 eta VP18), gE (VP12.3 eta VP12.6), gG, gH, gI, gK, gL eta gM—. Glikoproteina hauetariko batzuk birusaren atxikiduran eta sarreran parte hartzen dute [60]. gG glikoproteina espezifikoa da eta gG1 eta gG2 azpimotak bi motatako HSBak desberdintzen dituzte, HSB1 eta HSB2, hain zuzen ere [63].
1.3.3 Erreplikazioa
Birusaren genomak zirkulu-forma hartzen du eta zelularen RNA II polimerasaren bidez transkripzioa hasi egiten da. Prozesu hau era sekuentzial batean gertatzen da hiru gene-taldeen mailakako aktibazioaren ondorioz. Berehalako geneak (IE) edo α geneak infekzioa gertatu eta 2- 4 ordutara transkribatzen dira. Gene hauen adierazpena konplexu proteikoa, tegumentuaren VP16 proteina duena, eta aipaturiko geneen promotorearen arteko loturaren ondorioz gertatzen da. Espresatutako produktuak sei proteina dira eta hurrengoko gene-taldearen aktibazio eta erregulaziorako transkripzio-faktore moduan jarduten dute. Gene goiztiarrak (E) edo β geneak 4-8 ordutara adierazten dira eta DNAren metabolismo eta erreplikazioan parte hartzen duten entzimak kodetzen dituzte (erribonukleotido erreduktasa, timidina kinasa, timidilato sintetasa, DNA polimerasa, helikasa, primasa, etab.). Birusaren DNA kantitatea areagotu ahala, IE proteinen sintesia murriztu egiten da. E proteinek gene berantiarren (T) edo γ geneen transkripzioa eragiten dute, infekzioa gertatu eta 12-15 ordutara [65]. Gene hauek kapsidearen egitura-proteinak kodetzen dituzte. Proteina hauek, VP5 proteina, esaterako, nukleo zelularraren konpartimentuetan metatzen dira. Kanpoko geruzan dauden glikoproteinak, aldiz, erretikulu endoplasmiko bikortsuan osatzen dira. Kapsidea nukleo zelularraren baitan muntatzen da eta ikosaedroaren erpinetatik konkatemeroetan zatituriko birusaren DNA sartu egiten da. Tegumentua eta kanpoko geruza nukleoaren barneko mintzaren gemazioz eskuratzen dira eta glikoproteinak partikula biralaren gainazalean finkatzen dira erretikulu endoplasmiko bikortsutik eta Golgi aparatutik igarotzean. Birusak dituen xixkuak zelularen mintz plasmatikoarekin bat egiten du, bere lisia eraginez. Birusaren zenbait glikoproteina infektaturiko zelulen gainazalean adierazten dira, eta horren ondorioz, zelulen arteko batuketa eta sintzitio zein zelula erraldoi multinukleatuak sortzen dira [62].
Latentzia aldiak aukera ematen dio HSBari, nahiz eta erantzun immunea martxan jarri, organismoan luzaroan irauteko, eta aldizkako berraktibazioei esker, gizabanako sentikorrei transmititu eta berauek infektatzeko. Fase latenteak irauten duen bitartean DNA birala zelula neuronalen nukleoen baitan sartu egiten da eta bertan, zirkulu-forma hartuz era episomikoan mantendu egiten da. Geneen adierazpena zeharo murrizten da eta ez dira proteina biral berriak sintetizatzen, beraz, sistema immunea ez da gai infektaturiko zelulak ezagutu eta deuseztatzeko. Infektaturiko neuronak birusaren latentziari lotutako RNA transkritoak (LATs) eta mikroRNA
elementuak izaten dituzte. Hauek erreplikazio-geneen espresioa mugatu, egoera latentea mantendu eta apoptosi neuronala zein zitotoxikotasun immunologikoa saihesten dute [66-68]. HSBak fase latentea ezartzen dueneko kokapen anatomikoa hasierako infekzioa gertatu deneko lekuarekin harremanetan dago. Orokorrean, eremu genitalean gertaturiko infekzio primarioaren ostean HSB latentea gongoil sentsitibo lunbosakroetan mantentzen da. Gorputzeko zonalde honetan ohikoagoa izaten da birusaren berraktibazioak eta berreritzeak HSB2aren infekzioagatik izatea. HSB1a, ordea, arruntagoa da aho-ezpainetako eremua infektatu ostean gongoil trigeminoan dauden neuronetan aurkitzea. Birusen zaletasun ezberdin hauek harremanetan daude birus mota bakoitzaren LATs elementuekin eta berraktibazioa gertatzen den zonaldearekin. [69]. Hala ere, bi birus motek gaitasuna dute aho-ezpainetako herpesa eta genitala eragiteko. HSBaren aldizkako berraktibazioak zenbait faktore fisiko eta psikikoen ondorioz gertatzen dira. Faktore horiek ostalariaren erantzun immunea eta LATs elementuen espresioa eraldatzen dute, birusaren erreplikazio geneen transkripzioa eta itzulpena errazten delarik. Birusaren berraktibazioaren eragileen artean egoera ezberdinak daude, esate baterako, sukarra, aldaketa hormonal fisiologiko eta patologikoak, aldi bereko gaixotasun infekziosoa, traumatismo lokala, behin-behineko edo behin betiko immunosupresioa, etab. Berraktibazioa gertatu eta gero, HSB gongoil sentsitibo lunbosakroetatik, aurreranzko norabidea hartuta, azal edo mukosa genitaleraino garraiatzen da. Infekzio primarioa gertatu zen lekuan, bertako zelula epitelialetan erreplikatzen da berriro eta alboko zeluletara zabaltzen du infekzioa [61,70].
1.4.1.1 Infekzioaren faseak HGa bi era kliniko ezberdinetan aurkeztu daiteke. Haietako bat era sintomatikoa da, zeinetan gaixotasunaren zeinu eta sintoma bereizgarriak azaltzen diren. Sintomak agertu arteko denbora-tartearen eta gizabanakoaren egoera serologikoaren arabera, fase edo aldi ezberdinak bereiz daitezke. Alde batetik, hasierako infekzioa edo episodio primarioa HGaren sintomak lehen aldiz agertzen direneko aldiari dagokio. Egoera serologikoa kontuan hartuz, bi fase desberdintzen dira. Primoinfekzio herpetikoan, HSB mota baten aurrean lehendabiziko infekzioaren adierazle diren antigorputzak agertzen dira eta lehen episodio ez primarioan, aurkitutako antigorputzek agerian uzten dute pazienteak aurretik kontaktua izan duela HSB1 edo HSB2arekin. Lehen episodio ez primario hau aurreko HGa asintomatiko baten berraktibazioaren ondorioz ager daiteke. Bestalde, lehenago HGaren sintomak izan dituen gizabanakoan gaixotasunaren episodio errepikakorrak edo agerraldi klinikoak izateari errekurrentzia deritzo. Fase honetan egindako metodo diagnostiko zuzenak eta serologikoak bi
HGaren bigarren era klinikoa, ugariena aurrekoarekin alderatuz, era asintomatiko edo azpiklinikoan agertzen da eta primoinfekzio herpetikoari, berreritzeari edota gaixotasunaren fase latenteari dagokio [69]. Kasu hauetan, HSB mota bat edo bestearen aurkako antigorputzak detektatuz jakin daiteke gizabanakoak infekzio herpetikoa duela (10. irudia). Gutxi gorabehera, HSB2aren aurkako antigorputzak dituen populazioaren %20ak soilik ditu HGaren sintomen aurrekariak; gainontzeko %80ak, berriz, ez daki infektatua dagoen ala ez [72]. Primoinfekzioak eta berraktibazio asintomatiko zein azpiklinikoak kutsakorrak dira oso, birusaren eskrezio-maila altua izaten delako gutxienez 3 egunetan zehar. Birusaren eskrezio-aldi hauek espazio eta denbora aldakorrean gerta daitezke, hau da, eremu anatomiko ezberdinetan eta aurretik jakin ezin den aldizkako momentuetan. Gertakari hauek HSBaren infekzioaren aurrean sortzen den tokiko kontrol immunearen modulazioaren islada dira [73].
1.4.2 Erantzun immunea HSBaren aurrean garatzen den erantzun immuneak mekanismo naturalak edo ezespezifikoak eta hartutako immunitatea edo mekanismo espezifikoak batzen ditu.
1.4.2.1 Erantzun immune naturala Immunitate naturalean aritzen diren ohiko zelula eta molekulez gain, hesi natural fisikoak— azala eta mukosa genitala—zein kimikoak—baginaren pH azidoa, lisozimaren aktibitate entzimatikoa— gai dira infekzio birala saihesteko. Mukosa genitalean aurkitzen den immunitate naturala da aktibatzen den lehenengo defentsa maila HSBaren infekzioaren aurrean eta 3-4 egunetarako guztiz hedatzen da. Lehendabiziko etapa hau funtsezkoa da birusaren hasierako erreplikazioa kontrolatzeko eta hartutako immunitatea aktibatzeko. Infekzioa gertatu den lekuan bertan zenbait elementu antimikrobiano jariatzen dira, hala nola, defentsinak, lisozimak eta leukozitoek jariatutako proteasen inhibitzaileak (SLPI). Birusaren aurkako jardueran I motatako interferoiak (α eta β) ekoiztu eta jariatu egiten dira patroiak ezagutzeko hartzaileak (RRP) birusa ezagutu ostean [74]. Aipaturiko interferoiek erreplikazio birala inhibitzen duten geneen espresioa sustatu eta hantura-zelulak bildu eta aktibatzen dituzte, esate baterako, antigenoen zelula aurkezleak (APC) eta natural killer zelulak (NK). Azken hauek perforina eta B grantzima bezalako proteina zitolitikoen bidez infektaturiko zelulak suntsitzen dituzte. Lisi zelularra eragiteaz gain, NK zelulek hantura aldeko hainbat zitokina jariatzen dituzte, hala nola, α tumoreen nekrosi-faktorea (TNF- α) edo II motatako interferoia (IFN-γ). Zitokina horiek oxido nitrikoaren (NO) sintesia eragiten dute zelula epitelialetan, makrofagoetan eta APCtan. NOk HBSaren infekzioaren aurkako ekintza zitotoxikoa bultzatzen du. Horrez gain, zelulen kanpoko ingurunean, konplementuaren aktibazioak hantura zelulen bilketa eta lisi zelularraren sustapena eragiten du. Sortzetiko immunitate naturala funtsezkoa da infekzioaren hasierako fasea kontrolpean izateko; halaber, hartutako erantzun immune zelular eta humoralak erabakigarriak dira infekzioa guztiz menperatzeko [75].
1.4.2.2 Erantzun immune humorala HSBaren aurkako antigorputzak infekzioa gertatu eta 4-7 egunetara agertzen hasten dira, maila altuenak 2-4 astetara lortzen direlarik [63]. Primoinfekzioan, IgM motatako antigorputzak sortzen dira eta 3-6 hilabeteren buruan desagertzen dira [76]. Errekurrentzietan berriz ere agertzeko joera dute, beraz, zaila izaten da primoinfekzioa eta berreritzea bereiztea. IgG eta IgA motatako antigorputzak beranduago agertzen dira eta bizitza osoan zehar maila altuetan mantentzen dira titulazioan fluktuazio txikiak gerta daitezkeen arren. Antigorputz hauek, modu zuzen batean edo antigorputzen bidezko zitotoxikotasun zelularraren bidez, ezinbestekoak dira erreplikazio birala eta HSBak eragindako kaltea murrizteko [69,74,75]. Erantzun humoralaren maila eta birusaren berraktibazio kopurua zein HGaren episodioen larritasuna proportzionalak izan ohi dira. Hasiera batean antigorputzak espezifikoak izaten dira, baina denboraren poderioz, espezifikotasuna gutxitu egiten da eta bi motatako HSBen artean erreaktibotasun gurutzatua ager daiteke [61]. Hala ere, immunitate humoralak ez du eraginkortasunik HSBa neuronen barnean dagoenean, hau da, latentzia aldietan, antigorputzen
neutralizazio funtzioa zelulaz kanpokoa delako. Era berean, birusaren berraktibazioak eta berrinfekzio exogenoak ezin dira antigorputzen bidez saihestu [64]. Infekzioan sintetizatzen diren HSBaren aurkako immunoglobulina neutralizanteak birusaren gainazaleko glikoproteinetara zuzentzen dira. gD glikoproteinarik immunogenoena da, nahiz eta gB eta gG glikoproteinek antigorputzen eraketa eragiten duten ere. HSB1 eta HSB2 moten arteko bereizketa antigorputz azpimota espezifikoak detektatzean datza, gG1 eta gG2 glikoproteinen aurkakoak, hurrenez hurren [61,63].
1.4.2.3 Erantzun immune zelularra Sistema immune zelularrean aritzen diren zelulak T linfozitoak (TL) dira, CD4+ eta CD8+ TL, hain zuzen ere. Zelula hauek eraginkorragoak dira HSBaren infekzioa menperatzeko, karga birala eta gongoiletako neuronetarako hedapena murriztuz. Horri esker, HGaren sintomatologia laburtu eta arindu egiten da. Infekzioa gertatu eta laugarren egunerako azal eta mukosetan TL ugari metatzen hasten da eta, aldi berean, gongoil linfatikoetan APCek antigeno biralak aurkezten dizkiete TLei II motatako histokonpatibilitate konplexu nagusiari (II-MHC) atxikituta. Aktibatutako CD4+ TLek interleukina-2 (IL-2), IFN-γ eta TNF-α jariatzen dute, eta ekintza zitotoxikoa sustatzeaz gain, CD8+ TLen migrazioa infekzioaren lekura errazten dute. CD8+ TLek zelula infektatuetan eta I-MHCari lotuta ezagutzen dituzte antigeno biralak eta IFN-γ eta IL-2 direla medio aktibatzen dira. Aktibatu ostean infektaturiko zelulen apoptosia eragiten dute perforinen eta bestelako mekanismo zitolitikoen bidez [61,75]. CD4+ TLak, NK zelulekin batera, infektaturiko mukosan mantentzen dira infekzioa gertatu eta 6 hilabete geroago eta IFN-γ jariatzen jarraitzen dute kalte tisularra guztiz desagertu arren. Latentzia aldian, CD4+ eta CD8+ TLek HSBa duten gongoil sentsitiboak infiltratzen dituzte eta ekintza ez-zitolitikoen bidez berraktibazio biralak saihestu ditzakete [77]. Alabaina, HSBak erreplikatzeko ahalmena galtzen du latentzia aldian eta neuronek I-MHC maila baxuak azaleratzen dituzte mintzean. Hori dela eta, linfozito zitotoxikoek ezin dituzte infektaturiko zelulak ezagutu [74]. TLak berraktibazioak gertatzen diren lekuan mantentzen dira, beraz, HSBaren zelulen arteko hedapen azkarra gertatu arren, CD4+ eta CD8+ TLek birusaren infekzioari eutsi egiten diote. Immunitate zelular naturala eta espezifikoaren funtzio prestua HGaren errekurrentzia azpikliniko eta asintomatikoak agertzearen arrazoi nagusia da [69,73]. Dena den, infiltrazio linfozitarioa urriagoa den guneetan ohikoagoak izaten dira HSBaren berraktibazioak. Ondorioz, aldi bereko birusaren eskrezioa eremu anatomiko ezberdinetan gertatzen da [78,79].
1.4.2.4 Mukosa genitala Lehenago aipatu den lez, HGaren prebalentzia eta morbilitatea ezberdina da bi generoetan eta alde horren arrazoiak faktore epidemiologiko edo estrintsekoak zein intrintsekoak izan daitezke. Azken hauen artean, erantzun immunea eraldatzen duten elementuak aurkitzen dira. Bi generoetako sexu-organoen ezaugarri anatomikoak HSBaren infekzioa eta hedapenarekin zerikusia dute. Emakumezkoen traktu genitala bi zatitan banatzen da: goikoa —obulutegiak, Falopioren tronpak, umetokia eta endozerbixa— eta behekoa —ektozerbixa, bagina eta bulba— . Beheko zatiaren elementuen funtzio nagusia goiko zatia mikroorganismo patogenoengandik babestea eta espermaren sarrera eta garraioa erraztea da. Emakumezkoen genitalak bi motatako mukosaz osaturik daude; bagina eta ektozerbixak epitelio ezkatatsu estratifikatu ezkeratinizatua dute, eta umetokiak, berriz, epitelio sinple kolumnarra. Epitelio ezkatatsu estratifikatuaz osaturiko mukosa HSBaren ehunik gogokoena da berau infektatzeko. Gainera, ehun horrek ez du mukosetako ehun linfoiderik (MALT ehuna), beraz, birusen antigenoen aurkezpena gongoil linfatiko erregionaletan gertatzen da. Traktu genitalaren beheko zatiaren
drainatze linfatikoa gongoil iliakoetan, interiliakoetan, kanpoko iliakoetan, iztondokoetan eta femoraletan gertatzen da. Gizonezkoetan, ugaltze-aparatuaren elementuak barrabilak, epididimoa, hodi deferenteak, hazi-xixkuak, prostata eta uretra dira. Zakila eta erdaindu gabeko glandea azalaz estalirik daude. Ehun honen epitelio keratinizatua, erabat osorik dagoenean, erresistentea da HSBaren infekzioaren aurrean. Prepuzioaren barnealdeak baginaren antzeko mukosa du. Atal hau sexupenetrazioan ikusgai gelditzen da eta birusaren infekzioari minbera bilakatzen da. Horrez gain, prepuzio azpiko guneak mikroorganismo oportunista eta patogenoak gorde ditzake. Erdainkuntzan, prepuzioa erauzi egiten da eta glandea ikusgai geratzen da iraunkorki. Horren ondorioz, glandearen gainazala azalaren antzeko epitelio keratinizatu babeskor batean bilakatzen da. Aldaketa histologiko honek genitaletako zonalde hori nolabait babestu egiten du STGen aurrean. Zakilaren drainatze linfatikoa iztondoko gongoiletan gertatzen da [80].
hala ere, koito analak urradura eta zauri txikiak sortu eta HSBaren infekzioa errazten du. Ondeste-uzkiko eremuaren antigeno biralak ondesteko epitelio kolumnarraren MALT ehunaren folikulu linfoideetan azaldu eta iztondoko gongoil linfatikoetan drainatzen dira [80].
Sarrera 27 Emakumezkoetan, elementu immuneen erregulazio hormonala ziklo menstrualaren menpekoa da eta horren helburua bikoitza da; alde batetik, zigotoaren ernaltzea eta inplantazioa erraztea eta, beste aldetik, mikroorganismo patogenoen infekzioa saihestu eta deuseztatzea. Immunitate naturalari dagokionez, zerbix eta baginaren mukiaren ekoizpena murriztu egiten da eta mukia likatsuagoa bilakatzen da zikloaren proliferazio eta sekrezio faseetan. Zikloaren erdialdean, ordea, mukia arinagoa bihurtzen da eta bere jarioa handitu egiten da. Aldaketa horiek espermaren garraioa zerbix eta umetokirantz errazten dute. Molekula antimikrobianoak, SLPI eta defentsinak esaterako, umetokian areagotzen dira sekrezio fasean zehar, eta alderantzizkoa gertatzen da genitaletako beheko zatian. Immunitate humoralari dagokionez, IgA eta IgG antigorputzak maila baxuagoan agertzen dira traktu genitaleko goiko zatian beheko zatiarekin konparatuz. Beheko zatian proliferazio fasean igotzen dira aipaturiko antigorputzen mailak. Immunoglobulinen hartzaile polimerikoaren (pIgR) funtzioa mukosetako IgA jariatzailea eratzea da, eta hileroko zikloaren erdialdean ugaritzen da. Immunitate zelularrean, traktu genitaleko goiko zatian multzo linfoideak, TL, neutrofiloak eta makrofagoak gehitu egiten dira ziklo menstrualak aurrera egin ahala eta mailarik gorena lortzen dute sekrezio fase edo aldi luteoan. CD8+ TLen ekintza zitotoxikoa fase honetan inhibitzen da, izan litekeen zigotoaren inplantazioari lagundu ahal izateko. Aitzitik, TL horiek maila iraunkorrean mantentzen dira zerbix eta baginan hileroko zikloan zehar eta aldaketa hormonal fisiologikoek ez dute eraginik beraien aktibitatean [83]. Aipaturiko aldaketa zikliko guzti horiek HSBaren infekzio genitala erraztu eta HGaren errekurrentzia kopuruak handitu ditzakete emakumezkoetan. Ziklo menstrualaren fase luteoa— obulazioa baino justu lehenagotik, estradiolaren maximoarekin bat eginez, 21. egunerarte, progesteronaren maila gorenarekin batera—STGak izateko momenturik ahulena da, baita HGa izateko ere [84]. Fase honen helburu nagusia, esan bezala, umetokian zigotoaren ernaltze eta inplantazioari laguntzea da, eta horretarako, sistema immunearen aktibitate orokorra murriztu egiten da maila batean [85]. Gizonezkoetan, emakumezkoetan gertatzen den antzeko era batean, testosteronak zinka, lisozima eta defentsina bezalako peptido antimikrobianoen jariaketa eraldatzen du likido seminalean. Zelula immuneen kokapena genitalen zonaldearen araberakoa da. Gizonezkoen traktu genitalaren ehun gehienetan oso ugariak dira makrofagoak NK zelulekin alderatuz; azken hauek urriak dira uretran. CD8+ TLak aparatu genitaleko egitura guztietan agertzen dira, hazixixkuetan izan ezik. CD8+ TL gehienak intraepitelialak dira eta CD4+ TLak ehunen lamina propian aurkitzen dira. Uretran ohikoak dira APC eta memoriazko CD8+ TL, CD4+ TLen proportzioa txikia
1.4.2.6 Mikrobiota genitala Mukosaren mikrobiotaren konposaketa eta oreka funtsezkoak dira aparatu genitalaren homeostasia eta fisiologia mantentzeko eta kanpoko elementu arrotzen aurrean babesa emateko. Emakumezkoetan, baginako mikrobiota osatzen duten mikroorganismorik nagusiena Lactobacillus spp. generokoa da eta lau espezie biltzen ditu (L. iners, L. crispatus, L. gasseri eta L. jensenii). Bazilo grampositibo hauek ekosistema egokia ahalbidetzeko baliabide ugari dituzte. Alde batetik, mukosaren gainazalean beste mikroorganismoen atxikidura ekiditen dute eta azukreen hartzidura dela medio inguru horretako pHa azido mantentzen dute. Egoera horretan, mukosa baginaleko ingurua beste mikroorganismoetarako eta HSBarentzako toxikoa bilakatzen da. Gainera, aipaturiko bakterio komentsal hauek ekintza antibakterianoa duten bakteriozinak ekoizten dituzte. Beste alde batetik, baldintza aerobioetan, Lactobacillus spp. hidrogeno peroxidoa ekoizten du, bakterio anaerobioen hazkuntza galaraztearren. Lactobacillus spp. mikroorganismoez gain, baginako mikrobiotak proteobakterioak, aktinobakterioak— korinebakterioak, batez ere—, beste anaerobio batzuk eta legamiak, Candida spp. kasu, biltzen ditu [80]. Genitaletako biromaren benetako funtzioa ezagutzen ez den arren, bertako erantzun fisiologiko eta immunologikoan ere parte hartzen duela uste da [86]. Baginako Lactobacillus spp. bakterioen populazioa murrizteak patogeno oportunisten hazkuntza dakarrela jakina da. Horren adibiderik argiena eta usuena Gardnerella vaginalis bakterioak eragindako baginosi bakterianoa da. Era berean, HSB2aren infekzioak mikrobiota genitalaren ezegonkortasuna dakar, hortaz, arrunta da infekzio herpetikoaren ostean baginosi bakterianoa pairatzea [87,88]. Laburbilduz, baginako ekosistemaren desorekak STGen arriskua areagotu egiten du, HGa barne [86,89]. Mikrobiotaren konposaketa aldakorra da bai gizabanakoaren bizitza osoan zehar eta bai pertsona ezberdinen artean ere. Aldaketa hormonal ziklikoak, hilerokoa, praktika sexualak—
Gizonezkoetan, erdainkuntzaren araberakoa da bakterioen kolonizazioa. Erdaindu gabekoetan, uretra distalaren eta sulkus koronalaren mikrobiotak bakterio pseudomonadalak, klostridialak, proteobakterioak eta zenbait anaerobio ditu. Erdainkuntza ostean, ordea, bertako mikrobiotaren konposaketa azalaren gainazalaren antzekoa izaten da, korinebakterioak, proteobakterioak eta estafilokokoak nagusi direlarik. Erdainkuntzak, gainera, bakterio anaerobio eta gramnegatiboen populazioa nabarmenki murriztuarazten du [91]. Bestalde, prepuzio azpiko gunea, mikroorganismo oportunista eta patogenoentzako nitxo ekologikoa izateaz gain, oxigenorik gabeko ingurunea da. Hori dela eta, hanturaren aldeko anaerobioak ugaritu egiten dira gune hartan, eta hauek, GIBarengatiko CD4+ TLen infekzioa eta aktibazioa sustatzen dute. Horregatik, ingurune anaerobio horren deuseztapenak GIBaren infekzioaz eta bestelako STGez babesten du. Gizonezkoen mikrobiota genitalaren desoreka zenbait STGekin erlazionatu da; hala ere, ez dago argi desoreka hori infekzioaren ondorioa edo kausa ote den [90]. 1.4.2.7 Sistema immuneari ihesa HSBa berraktibatu eta errekurrentziak eragiteko, gai da ostalariaren erantzun immunearen ekintzei ihes egiteko. Hurrengoko hauek dira birusaren deuseztatzea ekiditeko gaitasunak. 1.4.2.7.1 Erantzun naturalari ihesa HSBak virion host shutoff (vhs) deritzon egiturazko proteinak ekoizten ditu. Hauek RNAasa ekintza dute eta α eta β interferoiak bezalako zitokinen sintesia ekiditen dute. Horrez gain, vhs proteinek I-MHC eta II-MHCaren espresioa murrizten dutenez, TL zitotoxikoen antigeno biralen ezagutza eta aktibazioa oztopatu egiten da [92]. HSB bi moten vhs proteinak antzekoak izan arren, HSB2aren vhs 40 aldiz eraginkorragoa da, HSB1arenarekin alderatuz [93]. Azken birus mota honek ostalariaren protein kinase R (PKR) molekula antibiralaren funtzioa—birusaren erreplikazioa oztopatzea, hain zuzen ere—eragozten duten zenbait proteina berantiar ekoizten ditu (ICP34.5 eta US11) [74,94]. HSB2ak infektaturiko zelulen SLPI espresioa murrizten du, eta horregatik, birusaren infekzio-gaitasuna eta ehunen kaltea handitzen duten zitokinen jariaketa handitu egiten da [94].
Azkenik, HSBak TL erregulatzaileen kopurua eta ahalmen efektorea sustatu dezake. TL mota hauen helburua sistema immunearen homeostasia mantendu eta infekzioaren aurreko gehiegizko erantzuna zein autoimmunitate gertakariak saihestea da. HSBaren infekzioaren ondorioz, TL erregulatzaileek CD8+ TLen funtzio zitotoxikoa negatiboki eraldatu eta memoriazko CD4+ TLak eliminatu zezaketen. Horren ondorioz, karga birala handitu eta HSBaren infekzio iraunkorra erraztu egingo litzateke. Hala ere, HGean TL erregulatzaileek duten parte hartzea sakonki aztertzeko ikerlan gehiagoren beharra dago [75].
Pertsonaz pertsonako transmisio biralaz gain, autoinokulazioa edo autoinfekzioaren aukera ere badago. Hau da, ahoko partikula biralak genitaleko zonaldera igarotzea edo alderantziz gizabanako beran. Era honetan, gorputzeko bi guneen aldibereko infekzioa lor daiteke. Normalean, autoinokulazioa bai ahoko bai genitaletako primoinfekzioan gertatzen da [103]. Aho-ezpainetako zonaldeko birusaren transmisioa genitaletara bi modutan gauzatzen da. Alde batetik, birusa aho-barrunbetik heste eta peritoneora garraiatu daiteke eta bestetik, kutsatutako eskuko hatzamar edota fomiteen bidez birusa zuzenean inokulatu daiteke [104]. Herpes bipolarraren agerpena—aho-ezpain eta genitaletako aldibereko lesio edo eskrezio birala— primoinfekzioaren biremia aldiaren edo autoinokulazioaren ondoriozkoa da. Sintomatologia sistemikoaren eza—biremian zehar, ordea, ohikoa izaten dena— autoinokulazioaren aldekoa da [105]. HSB mota konkretu baten aurkako antigorputzak izateak nolabaiteko erresistentzia garatzen du berrinfekzioaren aurrean. Gai horren inguruko ikerlanek emaitza kontraesankorrak azaltzen dituzte. Aitzitik, beste mota bateko HSBaren infekzio exogenoaren aurkako babesa aurretik garatutako tokiko immunitateari dagokiola ematen du. Ildo beretik, genitaletako HSB1aren primoinfekzio sintomatiko edo azpiklinikoak geroko HSB2aren infekzio genitala hobeto babesten du aho-ezpainetako HSB1aren infekzioaren aurrekariarekin alderatuz [69]. HGa eskuratzeko biderik arruntena azal edo mukosa genitaletan gertatzen den eskrezio biral asintomatikoa da [106], infekzioa izateko arriskuak, beraz, ez du bakarrik genitaletako lesioekin zerikusirik, baita birusaren jariaketa errazten duten episodio azpiklinikoekin ere [107]. HGa pairatzen duten gizabanako gehienek birusaren partikulak aldez aurretik jakin ezinezko eta noizbehinkako eran jariatzen dituzte [108], eta HSB2aren jariaketa-aldien heren bat, gutxi gorabehera, genitaletako sintomarik gabe gertatzen da [73,109]. Izan ere, agerraldi sintomatikoak eta aldi azpiklinikoak ohikoagoak izaten dira genitaletako HSB2aren infekzioan [110, 111]. Eskrezio biral asintomatikoaren maiztasuna eta iraupena, genitaletako laginetan HSBa aurkitzen duten ikerketa prospektiboetan neurtzen dituzte; HSBaren detekzioa hazkuntza birala edo sentikorragoa den biologia molekularraren teknikak erabiliz egin ohi da. Lortutako emaitzen arabera, eskrezio biral asintomatikoak arruntagoak izaten dira infekzioa gertatu eta lehenengoko hiru hilabetetan [112], denbora pasa ahala gutxituz doazelarik [108]. Lehengo urtea igarotzean berraktibazio biralaren kopurua murriztu egiten da. Halaber, primoinfekzioaren ostean eta urte batzuk geroago, errekurrentzia klinikoen maiztasuna eta birusaren jariaketamaila altuak izaten jarraitzen dute. Beraz, birusa transmititzeko arriskua jarraia eta etengabea da denboran zehar [113].
Aldi azpikliniko gehienak iraupen laburrekoak izaten dira—12-24 ordu baino gutxiagokoak [73,114]—eta HGaren agerraldi sintomatikoetan baino karga biral baxuagoa jariatzen da [73]. Birusaren jariaketaren iraupena luzeagoa da immunogutxituetan [108] eta berreritze sintomatiko ugari dituztenengan [107]. Arrisku-faktore hauek berdinak izaten dira emakume zein gizonezkoetan [106], baina badirudi lehenengoetan jariaketa biralaren tasa altuagoa dela [107]. Normalean, birusaren jariaketa leku anatomiko ezberdinetan eta aldi berean gertatzen da, transmisio-arriskua handitu egiten delarik [73,106]. Harreman sexual analak ez dituzten gizonezko heterosexualek zonalde perianalean ere izaten dute jariaketa birala, gongoil sentsitibo lunbosakroetatik irteten diren nerbioen inerbazioa genital, perianal eta gluteoa delako [115]. Horren ondorioz, HSBaren infekzio genitalaren aurreko arriskua gizon eta emakumezkoen arteko aldaera anatomikoei [106] eta praktika sexual ezberdinei zor diezaioke. Fomiteen bidezko HSBaren transmisioa ezohikoa izaten da, birusa kanpo-ingurunean ezegonkorra delako eta erraztasunez inaktibatzen delako eragile fisikoez—lehortzea, tenperatura altua, erradiazio ultramorea— eta kimikoez—pHaren aldaketak, antiseptikoak, desinfektatzaileak, detergenteak— [62,116].
Laburbilduz, HGaren infekzio-iturririk usuena euren infekzio-egoera ezagutzen ez duten infektaturiko gizabanakoak dira. Transmisio-arriskua eskrezio biral asintomatikoen maiztasunaren araberako da. Aldi asintomatiko hauek ohikoagoak izaten dira infekzio genitalaren lehenengoko hilabeteetan, berreritze ugari dituztenengan eta agerraldi sintomatikoak pairatzen dituztenengan.
1.5.1 Beste sexu-transmisiozko gaixotasunak izateko arriskua HGa bestelako STGekin erlazionatzen da —GIB, giza papiloma birusa (GPB), luesa, Chlamydia trachomatis, Neisseria gonorrhoeae, Trichomonas vaginalis, B hepatitisa, etab.—, transmisio sexualaren bidea eta infekzio horiek pairatzen dituzten populazioaren ezaugarri epidemiologikoak partekatzen dituztelako [87,117]. HSB2aren infekzio genitala eta GIBaren arteko harremana sendoena da eta biologikoki zein epidemiologikoki frogatu da [114]. GIBa dutenengan oso ohikoa da HSB2aren infekzioa (60-90%) eta azken honek, GIB infekzioa izateko arriskua hirukoiztu egiten du [114-120]. Hala ere, arrisku horretan HSB1aren infekzio genitalak duen eragina ez dago argi [121]. Makroskopikoki, HSBaren ondorioz sortzen diren azal eta mukosetako lesioek, beste mikroorganismoen sarrera errazten dute, tokiko hesi fisikoek osotasuna galdu egiten dutelako
[120,121]. Patogenoez kutsaturiko sekrezioak genitaletako azal eta mukosetako urradurak zeharkatzen dituzte eta haiek transmititzeko gaitasuna handitu egiten da. Maila mikroskopikoari dagokionez, birusaren aurkako tratamendu egokia jaso arren, HSBaren infekzioak eragindako infiltrazio linfozitario iraunkorrak GIBaren infekzioa izateko posibilitatea handitzen du [114]. Alde batetik, mukosa genitaleko CD4+ TLak, GIBaren itu-zelulak hain zuzen ere, zenbait zitokina ezagutzen dituen CCR5 hartzailea espresatzen dute. Hartzaile horrekiko tropismo nabaria duten GIBaren anduiak aukera gehiago dute mukosa genitalean erreplikatu eta hedatzeko [73, 122]. Beste alde batetik, HSB2ak infektaturiko epitelioko CDek lagundu egiten dute GIBaren infekzioan eta transmisioan. Lehenago aipatu bezala, HSBak erantzun immune zelularrari ihes egiteko mekanismoetako bat CDen apoptosia eragitean datza, GIBaren infekzioan TLen aktibazioa saihestu egiten delarik [95]. Gainera, heldugabeko CDek GIBaren infekzioa ekidin dezakete langerinari —manosa eta fukosa ezagutzen duen C motako lektina hartzailea— esker. Hartzaile horrek GIBaren zelula barnerako garraioa eta geroko antigenoaren aurkezpena eta TLen aktibazioa bideratzen du [74]. HSB2ak CDen funtzio horretan eragiten du, hantura aldeko zitokinen espresioa sustatuz eta langerinaren espresioa eta ekintza murriztuz. Gertaera honen ondorioz, CDek ezin diete TLei GIBaren antigenoa erakutsi infekzioa kontrolatzeko eta birusaren infektatzeko gaitasuna gehitu egiten da [123,124].
Bai emakumezko zein gizonezkoetan, HSB2aren azterketa seroepidemiologikoek, nolabaiteko harremana aurkitu dute GPBaren infekzio genitala eta HGaren artean [129]. Zehazki, azken hamarkadetan, zenbait ikerketa longitudinalen arabera, zerbixeko kartzinoma izateko arriskua areagotzen du HSB2aren infekzioak [130,131]. HSB2 bera bakarrik edo GPBarekin
C. trachomatis infekzioak ere HSBrekin zerikusia duela erakutsi dute zenbait ikerlanek. Alde batetik, STGen sintomak izan dituzten gizabanakoetan, bi mikroorganismoak koinfekzio moduan aurkitu dituzte eta euren seropositibitate tasa %50ekoa baino altuagoa dela dirudi. Bestalde, HGa izateak C. trachomatis infekzio iraunkor edo kronikoa errazten du. HSB2aren infekzioak IFN-γ zitokinaren ekoizpena eta jariaketa bultzatzen duenez, zelularen triptofano maila gutxitu egiten da. Egoera horren ondorioz garatzen diren baldintza desegokiak direla eta, C. trachomatis bakterioaren hazkuntza eten egiten da nolabait eta gorputz elementalak sortzen dira. Bakterioaren forma bideragarri horiek infekzio iraunkorrak eragin ditzake ehun ezberdinetan [134].
1.6 Adierazpen klinikoak HSB1ak eta HSB2ak eragindako gaixotasun ohikoenak azal eta mukosetan azaltzen dira, gingiboestomatitisa, keratokonjuntibitisa, ezpainetako edo aurpegiko herpesa, ekzema herpetikoa eta HGa bera, kasu. HSBaren ondorioz ager daitezkeen gaixotasunak nerbio-sistema zentralaren (NSZ) infekzioak —entzefalitisa, meningitisa, mielitisa edo erretinitisa, esaterako— edo barruko organoak kaltetu ditzakeen sakabanatutako infekzio herpetiko orokorra izan daitezke, immunogutxituetan batez ere [135]. 15. irudian HSBaren gaixotasun nagusien gorputzeko banaketa azaltzen da.
1.6.1.1 Primoinfekzioa Lau eguneko inkubazio aldiaren ostean—2 eta 12 egun bitartekoa izan daitekeena— primoinfekzioaren sintoma eta zeinu bereizgarriak agertzen dira eta tratamendurik jaso gabe 3 aste iraun dezakete berez sendatzen diren arte [61,137].
Genitaletan HSB2aren infekzioak sorrarazitako lesioak ezin dira HSB1ak eragindakoengandik bereizi [37]; lesio horietako makula eta papula formetatik xixkuak garatzen dira eta hauek apurtu ostean, ultzera eta urraduretan bilakatzen dira. Baliteke garapen fase ezberdinetan dauden lesioak aldi berean ikustea. Azaleko ultzerak zarakarraz estaltzen dira sendaketa aldian, mukosa genitalekoak aldiz, zarakarrik gabe desagertzen dira. Aipaturiko azal eta mukosetako lesioekin batera mina, sumina, azkura, disuria, uretritisa, zerbizitisa eta iztaietako adenopatia mingarriak azaldu daitezke [137]. Emakumezkoetan lesioak bulban— pubisa, ezpain handiak, ezpain txikiak, klitoria—, baginan eta zerbixean kokatzen dira [61]. Bulban ager daitekeen lesioen banaketa bilaterala ez da esklusiboki primoinfekzioaren zeinua izan behar [108]. Gizonezkoetan ohikoa izaten da oinarri eritematotsuaren gainaldean taldekaturiko xixkuak antzematea eta lesioen kokapen usuenak glandea, ildo balanoprepuziala eta zakilaren gorputza dira. Primoinfekzioan, lesioak perineora, izterren goiko aldera eta gluteora heda daitezke. Uzkian eta zonalde perianalean lesioak proktitisarekin batera ager daitezke noiz edo noiz, gizon homosexualetan [138] eta GIBa infekzioa dutenengan batez ere [139]. Adierazpen kliniko sistemikoak, sukarra, ondoeza, zefalea eta mialgiak kasu, ohikoak izaten dira primoinfekzioan [137] eta HSBaren hasierako infekzioak eragindako biremiaren ondorioz agertzen dira. Odolerako birusaren igarotzea arruntagoa izaten da emakumezkoetan eta HSB2aren infekzio genitala dutenetan [140]. Primoinfekzioari loturiko konplikazioak urriak dira eta lesio genitalen gaininfekzioak, meningitis aseptikoa, gernu-erretentzio akutua erradikulomielitisarekin eta neuralgia konkomitantea izan daitezke [61]. HGaren lehen episodio ez primarioak klinika arinagoa eta iraupen laburragoa izan ohi du primoinfekzioarekin alderatuz eta ondorengo konplikazioak ez dira ohikoak izaten [137].
1.6.1.2 Errekurrentzia HGaren errekurrentzia gehienak eskrezio biral asintomatiko moduan gertatzen dira. Xixku, ultzera edo urradura formako lesio mingarriak mugatuak dira bai denbora aldetik—5 egun iraun ohi dute batezbeste— eta baita hedadura aldetik ere eta ez dira sintoma sistemikoekin batera agertzen. Askotan sumina edo erremina eta azkura lokala nabaritzen dira lesioak azaldu baino lehen [137]. HSBaren serotipoaren araberakoa da errekurrentzia sintomatikoen kopurua; HSB2aren infekzio genitalak errekurrentzia kliniko gehiago eragiten ditu HSB1rekin konparatuz, [61]—5 errekurrentzia eta bakarra lehenengoko urtean, hurrenez hurren [140]— beraz, HSB1aren HGa kasu sintomatiko gehienak primoinfekzioak izaten dira [137].
1.6.2 Aho-ezpainetako herpesa Aho-ezpainetako primoinfekzio sintomatikoa, HGaren testuinguruan autoinokulazioa edo herpes bipolarraren ondorio izan daitekeena (ikus Transmisio mekanismoa eta arriskua atala), gingiboestomatitis eran azaltzen da. Ahoko eta mukosa gingibaleko xixkuak eta ultzera mingarriak faringitisa, barailazpiko adenopatiak, sukarra eta ondoezarekin batera agertzen dira. Hasierako infekzio honen iraupena 2 eta 3 aste bitartekoa da. HSBaren infekzioaren errekurrentzia zonalde honetan—ezpainetako herpesa deritzona— mina eta suminaren prodomosarekin hasten da eta bertako xixkuak pustula eta zarakarra bilakatzen dira. Aipaturiko lesioak ezpainetako mukosa eta azaleko loturan kokatzen dira normalean eta sendaketa 8 eta 10 egunen buruan gertatzen da. Birusaren ahoko eskrezioa—bai sintomatikoa bai asintomatikoa—23 egunetan zehar luzatu daiteke, 7-10 egunetako izanik batezbestekoa. Ahoezpainetako herpesa, beraz, HSB transmititzeko iturri garrantzitsua da [141].
17. Irudia. Gingiboestomatitis herpetikoa (ezkerraldeko eta erdiko irudiak) eta ezpainetako herpesa (eskumako Irudia.). Iturria: DermQuest®.com
HG larria izateko arrisku gehien duten gizabanakoak immunogutxiegitasun zelularra dutenak dira, esate baterako, GIBaren infekzioa dutenak, organoen transplanteak jasotzen dituztenak [155], neoplasia hematologikoak eta organo solidoetako minbiziak dituztenak, kortikoideen tratamendu luzeak edo immunosupresoreak jasotzen dituzten pazienteak, desorekatutako diabetikoak, larri dauden elikatu gabekoak, gaixotasun autoimmunea dutenak, etab.
Gaixo hauetan herpesaren lesioak hedatuagoak dira [61] eta forma kroniko eta atipikoan azaltzen dira, fisura edo ultzera lineal higatuen antzera [156] edo lesio exofitiko pseudotumoral gisa: papula, garatxo edo plaka begetatiboen erupzioa [155], hazkuntza nodularra edo hipertrofikoarekin [157]. HGaren errekurrentzia klinikoak ugariagoak dira eta gorputzeko zonalde ezberdinetan aldi berean ager daitezke, sendaketarako behar den denbora luzeagoa izanik ere [61]. GIBaren infekzioa duten pazienteetan, hiesaren irizpide dira hilabete bat baino gehiagoko iraupena duten ultzera herpetiko kronikoak [158,159]. Gainera, HGa zein azal eta mukosetako herpesaren agerpen atipikoa AHTAk eragindako suspertze immunologikoaren sindromearen (SIS) forma klinikotzat hartzen da [160]. Suspertze immunologikoan CD4+ eta CD8+ TLak berreskuratzen dira eta azken hauek zehazki HGaren SISan parte hartzen dute [161]. GIBaren infekzioaren ondorioz gertatzen den desoreka immunologikoa dela eta lesioak forma hipertrofikoetan bilakatzen dira. XIIIa faktorearentzako positiboak diren APC zelulek TNF-α ugaritzen dute dermisean, eta IFN-γ zitokinaren murriztearekin batera, keratinozitoen apoptosia deuseztatu eta hazkuntza areagotu egiten da. Horren ondorioz, HSBaz infektaturiko ehunean akantosia eta hiperkeratosia garatzen dira [162-164]. Lesio hauen itxura pseudotumorala dela eta—gaixotasun neoplasiko edo kondiloma akuminatuen antzerakoak—, noizean behin, HGaren diagnostiko zuzena egitea zaila izaten da [165].
18. Irudia. Herpes genitalaren lesio atipiko eta pseudotumoralak immunogutxituetan. Ezkerretik eskumara honako erreferentzia bibliografikoetatik moldatuak: 165, 160, 164 eta 163.
HGaren morbilitate psikosoziala, batez ere era sintomatiko errekurrentean azaltzen dena, garrantzitsua da oso [166,167] eta paziente askorentzako HGaren eragin psikosozialak gaixotasunaren ondoeza fisikoak gainditzen ditu [168]. Sinesgaiztasuna, haserrea, errua eta depresioa bezalako sentimenduak arruntak dira gaixoetan eta areagotu egiten dira aurretik jakin ezin diren berreritzeen agerpenagatik eta eskrezio biral asintomatikoagatik [169]. Era berean, bikotekidearen harremanean ondorioak izan daitezke, autoestimu baxua, harreman sexualetan birusa transmititzeko beldurra eta disfuntzio sexuala, esate baterako [170]. Gainera, sentimendu eta arazo psikologiko hauek berreritzeen maiztasuna areagotu dezakete, beraz, paziente hauen zaintza eta tratamendua osoa eta diziplina anitzekoa izan behar du, laguntza medikoaz gain euskarri psikosoziala izan dezaten [171].
1.6.6 Diagnostiko diferentziala HGaren ultzera eta urradura tipikoen eta lesio atipikoen diagnostiko diferentzial nagusia gaixotasun infekziosoak dira, sexu-transmisiozkoak batez ere. Hala ere, genitaletan antzeko lesioak eragin ditzaketen beste kausa infekziosoak zein gaixotasun sistemiko, onkologiko eta traumatikoak baztertu behar dira ere [172,173].
HGaren diagnostiko mikrobiologikoa funtsezkoa da arrazoi ezberdinak direla medio. Alde batetik, forma kliniko atipikoak era egokian diagnostikatzea ahalbidetzen du. Beste alde batetik, birusaren eramaile asintomatikoak edo eskrezio biral asintomatikoa dutenak antzeman daitezke eta, beraz, infekzioaren transmititzaileak. Azkenik, HSB kausalaren tipifikazioak gaixotasunaren bilakaera, pronostikoa, tratamendua eta prebentzioa ondorioztatzeko aukera ematen du [174].
mantentzeko eta beste mikroorganismoen kutsadura ekiditzeko osagaiak dituzte, hala nola, proteinen soluzio isotonikoak, disoluzio indargetzaileak eta antibiotikoak. Era berean, alginato kaltzikoz osaturiko hisopoak ez erabiltzea gomendatzen da eta hobe da laginak hartu baino lehen lesioak ez garbitzea konposatu alkoholikoak edo iodoforoak erabiliz [176]. Garraio medioak 4ºC-ko tenperaturan mantendu behar dira diagnostikorako prozesatuak izan arte [175- 178].
Sarrera 45 da [177]. Sentikortasuna zelula-hazkuntzaren antzekoa da, baina igo egiten da bi metodo diagnostikoak konbinatzen badira [175]. 1.7.2.3 Hazkuntza birala zelula-lerroetan Metodo diagnostiko zuzenen artean zelula-hazkuntzaren teknika urrezko estandarra da. Gainera, teknika honek aziklobirra bezalako antibiral nagusien aurreko in vitro sentsibilitate probak egitea ahalbidetzen du. Hala ere, sentikortasuna baxua da eta errentagarritasun diagnostikoa laginaren kalitatearen, garraio-baldintzen eta hazkuntza medioan inokulatu arteko denboraren araberakoa da. Aipaturiko baldintzok egokiak direnean, HSBaren infekzio-gaitasuna mantendu egiten da eta, beraz, bere hazkuntza eta isolamendua zelula-lerroetan erraza eta nahiko azkarra izaten da. Garrantzitsua da laginen biltzea gaixotasunaren lehen egunetan egitea. Izan ere, momentu goiztiar horietan karga birala altuagoa izaten da eta xixkuak dituen lesioen laginetan birusa isolatzeko probabilitatea %95ekoa izatera iritsi daiteke. Ultzerak eta zarakarra dituen lesioetan, ordea, sentikortasuna %70era eta %30era jaitsi daiteke, hurrenez hurren. Era berean, lesio primarioen karga birala 3-4 aldiz altuagoa izaten da berreritzeetako lesioekin alderatuz [175,178]. Laginetatik HSBaren isolamendua lortzeko erabiltzen diren zelula-lerroak zelula diploideak (giza-enbrioien fibroblastoak, untxien giltzurrun-zelulak), giza-tumoreen zelula heteroploideak (HeLa, Hep-2, A549, RD) edo animalienak (BGM edo tximinoen giltzurrunzelulak) izan daitezke [177]. Laginarekin kontaktuan jarritako zelula-lerroak egunero begiratzen dira mikroskopio alderantzikatuaren bidez. HSBak geruza zelularrean eragiten duen EZP oso esanguratsua da eta laginaren inokulazioa eta 24-72 ordu geroago tamaina handiagokoak diren zelula biribilak ikusten hasten dira. Sintzitioen eraketa ere ohikoa izaten da, batez ere HSB2aren infekzioan [182]. Egun gutxiren buruan geruza zelularra guztiz suntsitzen da. EZP ikusteko behar den inkubazio-denbora laginaren birusaren kontzentrazioaren araberakoa da. Orokorrean, hazkuntza 7-10 egunetan zehar inkubatzea gomendatzen da [183-184].
Hazkuntza zelular konbentzionalaren aldaeretako bat shell vial deritzon metodoa da, zeinak inkubazio-denbora eta birusaren detekzioa 16-48 ordutara laburtzen duen. Teknika azkarrago honetan, birusaren infekzio-gaitasuna handitu egiten da lagina geruza zelularraren gainazalean zentrifugatu egiten delako [182,183].
Sarrera 47 Gainera, eskrezio biral asintomatikoan HSBa antzematea ahalbidetzen dute. Zelulahazkuntzarekin alderatuz, PCRaren detekzio-denbora askoz laburragoa da (2 ordutakoa, gutxi gorabehera) eta laginen mantentzea eta garraio baldintzak ez dira horren hertsiak izan behar [185-189]. Garatutako anplifikazio metodo gehienetan birusaren gainazaleko gB, gD eta gG glikoproteinak kodetzen dituzten geneak edo DNA polimerasa eta timidina kinasa proteina entzimatikoen geneak detektatzen dira [176]. Habiaratutako PCR eta multiplex PCR oso erabiliak izan dira birusaren antzemate kualitatiborako. Halaber, gaur egunean erabiltzen diren denbora errealeko PCR formatuek HSBaren tipaketa eta laginaren karga birala zehazteko aukera ematen dute [175]. Azken baliabide horrek berebiziko garrantzia du herpes neonatalean eta HGaren ondorioz gertatzen den meningitis aseptikoan, batez ere eboluzioa eta tratamenduaren aurreko erantzuna monitorizatzeko [174]. Lortutako emaitzei dagokienez, DNAren erauzketa baino lehen barneko kontrolak erabiltzea gomendatzen da, laginean egon daitezkeen anplifikazioaren inhibitzaileak antzeman ahal izateko. Anplifikazioaren inhibitzaile horiek emaitza negatibo faltsuak eman ditzakete [176]. Emaitza negatibo batek, bai PCR edo zelula-hazkuntza erabiliz, eta batez ere lesiorik ez dagoenean, ez du esan nahi HSBaren infekziorik ez dagoenik. Izan ere, gogoan izan behar da eskrezio birala aldizkakoa dela [190]. 1.7.3 Zeharkako metodo mikrobiologikoak 1.7.3.1 Laginen biltzea eta garraioa HSBaren aurkako antigorputzen presentzia pazientearen seruman aztertzen da. Seruma lortzeko, 5-10mL odol biltzen dituen hodia zentrifugatu egiten da. Lagin mota hau 5 egunetan zehar 4-8ºC-ko tenperaturan gorde daiteke eta denbora mugagabean -70ºC–tan. 1.7.3.2 Serologia HSBaren aurkako antigorputzak antzemateak diagnostikora heltzea laguntzen du, aipaturiko metodo zuzenak burutu ezin direnean edota horiek emaitza negatiboa ematen dutenean, batez ere. Zehazki, metodo serologikoak oso baliagarriak dira hurrengoko egoeratan: HGaren lehen episodioan primoinfekzioa edo lehen episodio ez primarioa den jakiteko, metodo zuzenen baieztapenik izan gabe sintoma atipikoak edo errekurrenteak agertzen direnean, HGaren diagnostiko klinikoan eta HGaren aurrekariak dituzten bikotekide edo kontaktu sexualak izaten direnean [142,176,177]. Gizabanako asintomatikoetan eta populazio orokorrean ez da gomendatzen HSBaren aurkako antigorputzen detekzioa egitea. Hala ere, zenbait taldetan, GIBaren infekzioa
dutenengan, kontaktu sexual anizkoitzak dituztenetan eta GIBaz infektatzeko arriskua duten gizon homosexualetan HSBaren aurreko teknika serologikoak egin daitezke euren egoera humorala ezagutzeko eta STGen ebaluazio orokorra burutu ahal izateko [140,190]. Hurrengoko taulan metodo serologikoak egiteko indikazioak azaltzen dira.
HSBaren aurreko egoera serologikoa ezagutzeak aukera ematen du infekzioaren fasea edo etapa ezagutzeko, hau da, primoinfekzioa, lehen episodio ez primarioa edo berreritzea den jakiteko HG sintomatikoa dutenengan, edota kasu asintomatikoetan latentzia-aldia identifikatzeko. Horretarako, proba serologikoetan lorturiko emaitzak era egokian interpretatzea garrantzitsua da. IgG motatako antigorputzak negatiboak izaten dira infekzioaren hasieran, eta sintomak agertu eta 2 aste eta 3 hilabete ingururen buruan antzematen hasten dira. Izan ere, infekzioa gertatu ostean bada leiho-aldi bat, zeinetan birusaren aurkako antigorputzak sortzen ari diren eta, beraz, ezin diren detektatu. IgG antigorputz horiek mugagabe diraute eta beraien serokonbertsioak eriondoan primoinfekzioaren etapa baieztatzen du. IgM motatako antigorputzak primoinfekzioan eta berreritzeetan antzeman daitezke, beraz, HGaren ohiko diagnostikorako ez dira oso baliagarriak.
Gaur eguneko proba serologiko batzuek birus mota bakoitzerako antigorputz espezifikoak detektatzen dituzte, beraz, HGa eragin duen HSB motaren berri ematen dute. Informazio horrek ondorio epidemiologiko, pronostiko eta terapeutikoak ditu [135,184] (6. taula).
Gaur egun proba serologiko ezberdinak erabiltzen dira. Esate baterako, ELISA, immunodot eta immunoblot metodoek IgG antigorputz espezifikoak antzematen dituzte gG1 eta gG2 glikoproteinen substratu antigenikoa—jatorrizkoa, purifikatua edo errekonbinantea— dela medio [177]. Metodo horien sentikortasuna %80-98 ingurukoa da eta espezifikotasuna %96koa baino altuagoa. Erreferentziako bi proba serologikoen sentikortasun eta espezifikotasuna ia %100ekoa da; teknika konplexuak dira horiek, —espezifikoak diren antigorputz monoklonalak dituen ELISA berezi bat eta western blot teknika bat— merkaturatu gabekoak eta erreferentziako zentroetan soilik erabilgarriak [174,176]. HSB2aren andui batzuek gG2 glikoproteina kodetzen duten genean mutazioak edo delezioak izaten dituzte eta hori dela eta, andui horiek ezin dute glikoproteina hori espresatu edo bere aldaera oker bat adierazten dute. Horren ondorioz, gG2 glikoproteinaren aurkako erantzun immunea gutxitu egiten da edo ez da garatzen eta, beraz, antigorputzen detekziorako proben emaitzak negatibo faltsuak sorraraz ditzakete [176].
Sarrera 51 Metodoa Teknika Lagina Sentikortasuna Espezifikotasuna Abantailak Desabantailak Mikroskopia optikoa Tzanck-en testa Azal eta mukosetako lesioak Baxua Baxua Kostu ekonomiko baxua - Lesioak goiztiarrak izan behar dira - Ez dituzte HSB1, HSB2 eta BZBaren infekzioak bereizten Papanicolau-ren tindaketa Detekzio antigenikoa Entzimoimmunoentsegua Xixkuetako jariakina edo lesioen hondoetako exudatua Altua (>%95) Altua (%60-100) - Lesioak goiztiarrak izan behar dira - Birusa tipatzeko aukerarik ez Immunofluoreszentzia zuzena - Lesioen hondoetako frotisa - Ehuna Ertaina (%70-90 ultzeretan; <%40-50 asintomatikoetan) Altua (>%95) - Kostu ekonomiko baxua - Azkarra (<4 ordu) - Birusa tipatzeko aukera - Lesioak goiztiarrak izan behar dira - Sentikortasun azpiegokia - Teknika neketsua Hazkuntza birala Isolamendu birala zelula-lerroetan - Azal eta mukosetako lesioak - Xixkuetako jariakina edo lesioen hondoetako exudatua - Foku genitaletako exudatuak - Biopsiak Aldakorra fase klinikoaren arabera: >%90 xixkuaren jariakinean; %95 ultzeran; %70-80 frotisan; %30 lesiorik gabeko mukosan. Altua (%100) - Birusa isolatzeko aukera - Erreferentziako metodoa - Birusa tipatzeko aukera - Sentsibilitate antibiralaren posibilitatea - PCR baino sentikortasun gutxiagokoa - Laginaren garraio eta mantenuak eragina du sentikortasunean - Teknika neketsua - Kostu ekonomiko ertaina - Laborategi espezializatuak - Emaitzak 2-7 egunetan
Sarrera 53 1.7.4 Diagnostikorako gomendioak Honakoak dira HGaren diagnostikorako europar eta amerikar elkarteek aditzera emandako gomendioen laburpena [178,190]: HGaren susmoa edo aurrekariak dituzten gizabanakoetan beharrezkoa da baieztapen mikrobiologikoa burutzea, HSB mota determinatuz eta guzti, pazientea gomendatu eta egokiro tratatu ahal izateko helburuarekin. Paziente asintomatikoetan ez da gomendatzen metodo mikrobiologiko zuzenak erabiltzea, eskrezio birala aldizkakoa eta aldez aurretik jakin ezina delako. Erreferentziako metodo zuzena hazkuntza birala da, espezifikotasun altua duelako, HSB mota tipatzeko aukera ematen duelako eta antibiralen aurreko sentsibilitatea ahalbidetzen duelako. PCRaren erabilpenak diagnostikoaren sentikortasuna eta arintasuna areagotzen du, eta beraz, teknika gomendagarria da. Detekzio antigenikoaren teknikak sentikortasun baxua dute baina baliabide urriak dituzten laborategietan erabilgarriak izan daitezke. Tzanck-en testak sentikortasun eta espezifikotasun baxua du eta ez da bere erabilpena gomendatzen. Metodo serologikoak ez dira gomendagarriak populazio orokor asintomatikoan ezta emakume haurdunetan ere. HSBaren aurkako antigorputzen detekzioa baliogarria da zenbait indikaziotan. 1.8 Tratamendu antibirala HGa duten gaixo gehienei terapia antibiralak mesede egiten die, lehen episodio eta errekurrentzien sintoma eta zeinuen larritasuna eta iraupena murrizten delako. Horrez gain, tratamendu supresoreak errekurrentzien maiztasuna gutxitu eta desagertarazi dezake. Hala ere, antibiralek ez dute HSBaren infekzioaren bide naturala ekiditen, hau da, birusaren eraldatzea latentzia egoerara, eta hori dela eta, birusaren infekzioak bizitza osoan zehar dirau [190]. Gaur egun, HGaren tratamendurako eraginkorrak diren antibiralak nukleosidoen analogoak dira: aziklobirra, balaziklobirra eta famziklobirra. Farmako hauek DNA polimerasan eraginez birusaren DNAren erreplikazioa inhibitzen dute. Horretarako, zelula infektatuek duten timidina kinasa (TK) biralaren bidez fosforilatuak izan behar dira aldez aurretik. Antibiral hauen ezaugarri nagusiak infektaturik ez dauden zeluletan efektu eskasa izatea, toxikotasun baxua eta segurtasuna dira. HGaren tratamendurako medikamentu hauek bide sistemikotik ematen dira— ahobidetik (a.b.) normalean, eta ahobidearen ezintasuna dagoenean edo gaixotasuna larria
1.8.1 Primoinfekzioa edo lehen episodio ez primarioa HGaren primoinfekzioa edo lehen episodio ez primario sintomatikoa duten pazienteek tratamendu antibirala jaso behar dute, sintomen larritasunagatik, iraupenagatik eta konplikazio lokal zein sistemikoak garatzeko arriskuagatik [190]. Hasierako susmo klinikoaren momentuan antibiralak erabiltzean lortzen da tratamenduaren eraginkortasunik altuena [193].
pairatzen eta euren bizi-kalitatea hobetu egiten da lortutako onura psikologikoa dela eta [190]. Aitzitik, paziente batzuek berreritze bakan batzuk jasaten dituzte tratamendu honetan zehar, eta hura eten ostean, gaixotasunaren eboluzioa tratamendua hasi baino lehenagokoa izatera itzuli daiteke [193]. Eskuarki, terapia supresorea urtean 6 edo errekurrentzia gehiago aurkezten dituzten pazienteei zuzenduta dago [193]. Hala ere, tratamendu hau eraginkorra da errekurrentzia maiztasun baxuagoa duten pazienteetan ere, beraz, terapia honen erabilera kaltetutako gizabanakoaren morbilitate fisiko edota psikologikoaren araberakoa izan daiteke [190]. Tratamendu honen iraupena 6 hilabete eta urte baten artekoa da eta aldizkako monitorizazio analitikoak egitea ez da beharrezkoa [193]. Hurrengoko pautak dira gomendatzen direnak terapia supresorean:
1.8.3.3 Erditze-momentua 1.8.3.3.1 Primoinfekzioa edo lehen episodio ez primarioa Erditze momentuan lesio genitalak behatzen badira edo erditzea baino 6 aste lehenago primoinfekzioa edo lehen episodio ez primarioa gertatzen bada zesarea burutzea aholkatzen da. Erditzea bide baginaletik gertatuko bada eta genitaletan lesioak baleude, bai amari bai jaioberriari bena barneko bidetik aziklobirra ematea gomendatzen da. Horrela, amaren jariakinetako karga birala murriztu eta birusaren transmisioaren arriskua gutxitzea lortzen da.
1.8.3.3.2 Episodio errekurrenteak Erditze momentuan agerraldi errekurrente baten ondoriozko lesio genitalak agertzen badira zesarea burutzea gomendatzen da, nahiz eta birusa transmititzeko arriskua baxua izan (<%1). Izan ere, amarentzako arrisku handia suposatzen badu zesarea aurrera eramateak, genitaletan lesioak izan arren erditze baginala gomendatzen da. Erditze momentuan prozedura inbasiboak erabiltzeak─odol fetalaren laginak hartzea, fetuan elektrodoak jartzea, mintzak artifizialki apurtzea edo erditze baginala errazteko tresneria erabiltzea─, HSBa transmititzeko arriskua areagotzen du. Hala eta guztiz ere, HGaren agerraldi errekurrenteetan arrisku hori oso baxua da, beraz, behar den egoeratan erabili daitezke aipaturiko prozedurak. Haurdunaldian gomendatzen diren tratamenduaren pautak azaltzen dira jarraian:
1..8.4 Herpes neonatalaren tratamendua Herpes neonatalaren gaixotasun sakabanatua edo NSZaren kaltea badago, jaioberria bena barneko aziklobirrarekin 21 egunetan zehar tratatzea gomendatzen da. Gaixotasuna azal eta mukosetara mugatua badago, berriz, tratamenduaren iraupena 14 egunetakoa izaten da [151,190,193]. Herpes neonatalaren gaixotasun forma orotan bena barneko tratamendua amaitu ostean ahobideko aziklobirra 6 hilabetetan zehar mantentzea aholkatzen da. Terapia supresore horri esker, errekurrentzien maiztasuna murriztu eta pronostiko neurologikoa hobetu egiten da. Garrantzitsua da terapia horrek irauten duen bitartean jaioberriaren neutropenia iragankorra kontrolatzea eta aziklobirrari erresistenteak diren HSBaren anduiak antzematea [143, 150, 153, 154].
1.8.5 Immunogutxituaren tratamendua Immunogutxituetan, GIBaren infekzioa dutenetan batez ere, HGaren lehen episodioan terapia antibiralaren eraginkortasuna neurtzen duten entsegu klinikoen datu nahikorik ez dago. Orokorrean, populazio orokorrean gomendatzen diren tratamendu pauta berdinak aholkatzen dira [193]. Errekurrentzia klinikoetan tratamenduaren iraupena gutxienez 5 egunetakoa izatea gomendatzen da eta immunogutxiegitasun larria dutenengan antibiralen dosia bikoiztu daiteke [190,193].
batzuei erresistentzia eta beste batzuen aurreko sentsibilitatea edo hipersentsibilitatea garatzen dela [191]. HSBaren aurkako aktibitate antibirala era kuantitatiboan neurtzeko metodo fenotipikoak erabiltzen dira. Horretarako birusaren hazkuntza aztergai den farmakoaren kontzentrazio gorakorretan burutzen da. Plaken eraketa murriztearen entsegua aukerako metodoa da eta HSBa aztertu beharreko antibiralarekin batera zelula-lerro batean inkubatu ostean, hazitako plaka biralak zenbatzean datza. Plaka biralen murrizketak kolorimetriaz edo mikroskopiaz neurtu daiteke. Birusaren TK aktibitatearen neurketa, ordea, autorradiografiaz burutzen da. Metodo honetan isotopo erradioaktibo batekin (tritioa, H3) markatutako timina duen hazkuntza medioa erabiltzen da. Erreplikazio birala gertatzeko inkubazio-aldi baten ostean, infektaturiko zelula-lerroa errebelatu egiten da emultsio fotografikoz argazki-plaka batean. Ondoren, nukleotido erradioaktiboari dagozkion puntuak zenbatzen dira [201]. TK edo DNA polimerasa kodetzen duten geneetan mutazioak antzemateko metodo genotipikoak erabiltzen dira. Lortutako emaitza kualitatiboak interpretatzea zaila izaten da, TK genearen polimorfismo anitza eta erresistentzia biralarekin erlazionaturiko mutazioak bereizteko ezagutza handia behar delako [191,201]. Gaur egun, antibiralen aurreko erresistentzia eragiten duten mutazio berriak identifikatzen jarraitzen da [202]. Antibiralei erresistenteak diren HSBaren infekzioen tratamendu aukerak hurrengokoak dira:
1.8.7 Molekula antibiral berriak Gaur egun, HSBaren infekzioari aurre egiteko garapen-fasean dauden bi molekula berri daude [203]. Amenamebir (ASP2151) eta pritelibir konposatuak birusaren erreplikaziorako ezinbestekoa den helikasa-primasa entzimaren inhibitzaileak dira. Entzima hau TK edo DNA polimerasari erresistenteak diren HSBaren anduiak tratatzeko itu molekular egokia da. Aipaturiko antibiral berriak entsegu klinikoetako III eta II faseetan daude, hurrenez hurren. Momentuz, eskrezio biralaren murrizketarako eta HG errekurrentea duten pazienteetan sintomen iraupena laburtzeko eraginkorrak direla erakutsi dute [204,205].
1.8.8 Informazio eta aholku medikua HGaren diagnostiko eta tratamenduaren momentuan bai pazienteari eta bai, nahi izanez gero, bere bikotekide edo kontaktu sexualei ere, hurrengoko datu eta aholkuak azaldu behar zaizkio [190,193]: Gaixotasunaren historia naturala, aldez aurretik jakin ezin diren errekurrentzien agerraldiei erreparatuz─batez ere infekzioa HSB2ak eragin duenean─ eta eskrezio biral asintomatikoa zer den azalduz. Infekzioaren aldien eta gaixotasunaren eboluzioaren araberako tratamendu pauta eta aukera ezberdinak. Eskrezio biral asintomatikoan HSBa transmititzeko arriskua, batez ere primoinfekzioaren osteko lehen urtean. HSBaren infekzioa duten emakumeetan jaioberriari birusa transmititzeko eta herpes neonatala eragiteko arriskua. Bikotekide edo kontaktu sexualei HGari buruzko informazioa eta euren egoera serologikoa ezagutzeko posibilitateaz jakinaraztea. Prebentzio-neurrien mugak ezagutzea, gizonezkoen preserbatiboa edo antibiralak hartzea, kasu.
1.9 Prebentzio-neurriak HGa ekiditeko prebentzio-neurriak bestelako STGen antzekoak dira eta sexu segurua sustatzea ezinbestekoa da. Genitaletan edo aho inguruan lesioak behatzen badira edo gaixotasunaren ohiko sintomak sumatzen badira sexu jarduna saihestea komeni da sendaketa gertatu arte [72,112]. Prebentzio-neurri fisikoei dagokienez, gizonezko zein emakumezkoen preserbatiboa era egokian erabiltzeak HSBaren transmisio arriskua gutxitu egiten du [206,207], baina ez du guztiz deuseztatzen. Barrera metodoen babesetik at geratzen diren gorputzeko zonaldeak, nahiz eta lesiorik ez aurkeztu, infekzio-iturriak izan daitezke [208]. Bestalde, gizonezkoen erdainkuntzak ez du HSBaren infekzio genitala izateko arriskua guztiz murrizten [209,210]. Neurri kimikoei dagokienez, era supresorean antibiralak hartzeak partzialki gutxitzen du [194] infekzioa transmititzeko arriskua bikotekide edo kontaktu sexual serodiskordanteetan, kontaktu sexual anitzak dituztenetan eta gizonezko homosexualetan [190]. Azkenik, azken hamarkadetan, zenbait mikrobizida topiko baginal ikertu izan dira, esate baterako, HSBa inaktibatzen duten surfaktanteak edo detergenteak, baginako immunitate lokala sustatzen duten produktuak eta birusaren atxikidura eta fusioa zelula epitelialetara ekiditen duten konposatuak [211]. Tenofobirra gela %1ean, emaitza onuragarri gehien erakutsi dituen mikrobizida topikoa da. Orain dela gutxi, Hegoafrikako emakumeek parte hartu duten entsegu kliniko batean, koito inguruan tenofobir topikoaren aplikazioa eraginkorra izan da HSB2aren infekzio genitala saihesteko. Gainera, mikrobizida hau erabilgarria izan zitekeen beste STG biralak ekiditeko [212].
1.9.1 Txertaketa Azken hamarkadetan, HSBaren bi moten sekuentziazio genomikoak eta infekzioaren edota errekurrentzien prebentziorako antigorputz neutralizanteen eta TLen erantzuna hobeto ezagutzeak ahalbidetu dute HSBaren aurkako txertoak garatzea. Txerto hauek HGa prebenitu eta tratatzeko helburua dute. Txerto prebentiboek ostalariaren babes immunea eragiten dute birusaren eraginpean jarri aurretik. Txerto hauek, beraz, harreman sexualak izan ez dituzten nerabeei zuzenduta daude. Hala ere, HSBaren bi moten aurreko babesa eskaintzen duten txertoak adin txikiagoko populazioarentzat onuragarriak izan zitezkeen, HGa saihesteaz gain HSB1aren bestelako ehun eta organoen infekzioa ekidituko luketelako. Txerto prebentiboek sustatutako erantzun immune nagusia humorala izan behar du [213]. Txerto terapeutikoek HSBaren infekzioa duten gizabanakoen sistema immunea suspertzen dute, HGaren errekurrentzien maiztasuna eta eskrezio biral asintomatikoa
Sarrera 65 murrizteko asmoz. Txerto mota hauek, beraz, HSBaren infekzioa dutenei—seropositiboak edo isolamendu birala dutenak— zuzenduta daude. Txertaketa terapeutikoak erantzun immune zelularra indartu behar du [213,214]. HSBaren aurkako txertaketa sistematikoari esker, banakako eta taldeko onurak lortuko lirateke, infekzio genitala izateko arrisku orokorra murriztuz (15. taula). Txerto prebentiboak Txerto terapeutikoak Populazio xedea HSB2aren arriskua duten seronegatiboak Nerabeak (*) Haurdunak HSB2aren seropositiboak Nerabeak eta helduak Haurdunak Helburua Infekzioaren prebentzioa edo gaixotasunaren larritasuna murriztea Infekzioa transmititzeko arriskua eta gaixotasunaren larritasuna murriztea Aztertutako irizpideak Infekzioa (serokonbertsioa) Gaixotasuna Genitaletako jariaketa birala Errekurrentzia klinikoak Banakako onurak Infekzioaren arriskua murriztea Eragin psikosozial negatiboa deuseztea GIBaren infekzio arriskua murriztea Eskrezio biralaren murrizketa Errekurrentzia klinikoen murrizketa Bikote edo kontaktu sexualei transmititzeko probabilitatea murriztea Taldeko onurak Transmisio-katea oztopatzea Transmisio bertikala murriztea Osasun gastuaren gutxitzea Osasun gastuaren gutxitzea GIBaren infekzio arriskua murriztea Transmisio-katea oztopatzea Transmisio bertikala murriztea (*) Txertoak HSB1aren infekzioa ekiditen badu, populazio xedea haurrak izan daitezke ere. 15. Taula. Herpes genitalaren aurkako txerto prebentibo eta terapeutikoak. Iturria eta moldaketa: Johnston C et al. Current status and prospects for development of an HSV vaccine. Vaccine 2014;32(14):1553-1560.; Deal CD. HSV Vaccine Development: Current Progress and Future Directions. 2015. [215] 1990eko hamarkadaz geroztik txerto prebentibo eta terapeutikoak garatzeko estrategia ezberdinak erabili izan dira, hala nola, glikoproteina purifikatuen edo errekonbinanteen azpiunitateak eta txerto bizi indargetuak [214]. Txerto hauetako bat, gD2 glikoproteinaren azpiunitate errekonbinanteez eta MPL eta aluminio osagai laguntzaileez osatutakoa, Herpevac deritzon entsegu klinikoan aztertua izan zen. Lorturiko emaitzek aditzera eman zuten txertoak erantzun immune garrantzitsua eragiten zuela, eta beraz, eraginkorra izan zen emakume seronegatibo bikoitzetan —HSB1aren eta HSB2aren aurkako antigorputzik gabe— infekzioa
saihesteko. HSB1aren aurkako antigorputzak zituzten emakumezkoetan eta gizonezkoetan, berriz, ez zuen inolako babes immunologikorik eragin [216-218].
Txerto terapeutikoak Inaktibatuak
II/III Herpes errekurrentea (N=42) Ezberdintasunik ez plazeboarekin alderatuz HSB1aren birioi eratorria Bat ere II/III >1 urteko infekzioa duten HSB2 seropositiboak eta urtean > 6 errekurrentziekin (N=316) Segurua. Erantzun immune zelular eta humorala. Errekurrentzien maiztasunaren murrizketa esanguratsurik ez baina bai larritasun klinikoarena Azpiunitate errekonbinanteak
gD2 MPLaluminioa II HSB2 seropositiboak urtean 4-14 errekurrentziekin (N=98) Eraginkorra errekurrentzien maiztasunaren murrizketan gD2, gB2 MF-59 II HSB2 seropositiboak urtean 4-14 errekurrentziekin (N=202) Eraginkorra larritasunaren, iraupenaren eta lehenengoko errekurrentzia izan arteko denboraren murrizketan baina ez errekurrentzien maiztasunaren murrizketan Bizi indargetuak
gH genearen delezioa duen HSB2 Bat ere III HSB2 seropositiboak urtean > 6 errekurrentziekin (N=485) Ezberdintasunik ez plazeboarekin alderatuz ICP10ÄPK (UL39 delezioa) Bat ere I/II Urtean > 5 errekurrentziekin (N=32) Errekurrentzien maiztasunaren murrizketa
Sarrera 69 Gaur egun, zenbait ikerlan-talde entsegu klinikoetako I edota II faseetan dauden hautagaiak diren txertoak ebaluatzen ari dira. Txerto horiek indikazio terapeutikoa dute, hau da, HG errekurrentea duten gizabanakoetan aztertzen dira eta txertoaren administrazioari loturiko kontrako efektuak eta eskrezio biralaren murrizketa neurtzea helburu dute [219]. Gen-003 txertoak gD2 azpiunitate errekonbinatuak eta ICP4 ditu osagai gisa. Azken molekula horrek, M2Matrix® laguntzaile indartsuarekin batera, CD8+ TLen erantzun immune zelularra eragiten du. Oraingoz, txerto honen azterketa II fasean dago eta HSBaren genitaleko jariaketa %50a murrizten dela erakutsi du. II fasean dagoen beste txertoa, HerpV deritzona alegia, HSB2aren 32 peptido antigenikoz, talka termikoaren 70 proteinaz eta QS-21 laguntzaileaz osatuta dago eta eskrezio birala %15 gutxitu du. Beste txerto baten konposaketa DNA plasmidoak (gD/UL46/UL4) eta Vaxfectin® laguntzaileak osatzen dute [220]. Azkenik, HSV529 txertoan genetikoki eraldatutako HSB2aren anduia aurkitzen da eta bere helburua birusaren erreplikatzeko gaitasuna ahuldu edo desagertaraztea da. Txerto bizi indargetu bat denez gero, gizakietan erabiltzeko guztiz segurua izan behar du. Hori dela eta, entsegu kliniko bateko I fasean, kontrako efektuen agerpena neurtu zen infektaturiko eta infektatu gabeko gizabanakoetan. Beste entsegu kliniko batean, ostera, parte hartzaile seropositiboak biltzen ari dira balaziklobirra pauta supresorean eman ostean txertoaren eraginkortasuna baloratzeko [214,219-221] (17. taula).
Entsegu klinikoetan dauden txertoak Txertoa Laguntzailea Fasea Gizabanakoak Ebaluatutako irizpide nagusia gD2-ICP4 azpiunitateak (GEN-003) M2 Matrix® II > 1 urteko infekzioa eta urtean 3-9 errekurrentzia Eskrezio birala HSB2aren 32 peptidoak eta HSP-70 (HerpV) QS-21 II HSB2 seropositiboak eta urtean 1-9 errekurrentzia Eskrezio birala DNA gD/UL46/UL4 plasmidoa (SD2-Vaxfectin) Vaxfectin® I/II ≥ 1 urteko infekzioa eta urtean 2-9 errekurrentzia Segurtasuna Eskrezio birala UL5/UL29 mutazioa duen HSB2 (HSV529) Bat ere I HSBaren infekzioa dutenak eta ez dutenak Segurtasuna UL5/UL29 mutazioa duen HSB2 (HSV529) Bat ere I HSB2 seropositiboak HG errekurrentearekin Segurtasuna Ehun genitaleko erantzun immunea
Sarrera 72 1.10 Azterlanaren justifikazioa HGa munduan zabalpen gehien duen STGetariko bat da, gutxi gorabehera 500 milioi gizabanako gaixotasun honetaz kaltetuta baitaude munduan zehar. Ondorio fisiko, psikiko eta ekonomikoak izateaz gain, HGak GIBa transmititzeko arriskua handitzen du eta haurdunaldian herpes neonatalaren kausa izan daiteke. Gaur eguneko joera sozialak, demografikoak eta migratzaileak direla eta, STGak orotara eta HGa zehazki izateko arriskuan dagoen populazioak gora egiten jarraituko du [24,25]. HGaren kausarik nagusiena HSB2a da, nahiz eta azken hamarkadetan HSB1aren infekzio genitalen kopurua ugaritu egin den. Ohitura higienikoen hobekuntza eta familiaren guneko aldaketa sozialak direla medio, HSB1aren aho-ezpainetako infekzioa adin nagusiagoetara atzeratu da. Gertaera horiek, harreman sexualen hasiera goiztiarrarekin batera, praktika orogenitalekin batez ere, HGaren aldaketa epidemiologikoa bultzatu dute [24,29,37-39]. Bi HSB motek azaleratutako HGaren gaixotasun klinikoa bereizezina da. Hala ere, funtsezkoa da infekzio genitala eragin duen HSB mota ezagutzea, transmisio-bideak, berreritzeen maiztasuna eta birusa kutsatzeko arriskua ezberdina baita [61,78,137]. Espainian eta Euskal Autonomia Erkidegoan, informazio mikrobiologikoa errazten duten bi sistema daude, IMS eta EAEIMS, hurrenez hurren. Sistema horiek Mikrobiologiako Laborategi nagusietan lagin genitaletan isolatutako HSBaren jakinarazpenak jasotzen dituzte. Lortutako datuen arabera, azken 10-15 urteetan HG kasuen kopuruak gora egin du. Estatu mailan IMSk infekzio genitala eragin dezaketen bi HSB moten isolamenduak biltzen ditu; EAEIMSk, ordea, HSB2aren isolamenduak bakarrik, beraz, geure Autonomia Erkidegoan HGean HSB1ak duen eragina, intzidentzia-tasa eta eboluzioa ez dira ezagutzen [53,59]. HGari loturiko ezaugarri klinikoak eta arrisku-faktore sozial eta sexualak, hala nola, hezkuntza-maila, egoera zibila, joera sexuala, harreman sexualak hasteko adina, bikotekide edo kontaktu sexualen kopurua, praktika sexual motak, antisorgailuen erabilera, bestelako STGen aurrekariak, etab. seroprebalentzia ikerlanetan aztertuak izan dira batez ere [31,37,54-56,58]. Lagin genitaletan HSBa isolatu den gizataldeetan HGari buruzko informazio epidemiologiko esanguratsuena eta erabilgarriena lortu daiteke. Hala ere, egoera horretan egindako ikerketak urriak dira edo zaharkituak geratu dira gure ingurunean [51,52]. Arrazoi horiek direla medio eta HGaren inguruko ezagutza aberasteko asmoz, BilboBasurtu Erakunde Sanitario Integratuan (Bilbo-Basurtu ESI) gaixotasun honi buruzko ikerketa epidemiologiko deskribatzailea egitea proposatu da lagin genitaletan isolatutako bi HSB moten intzidentzia eta eboluzioa ezagutzeko eta infektatutako gizabanakoen ezaugarri kliniko, epidemiologiko eta sexualak alderatzeko.
Helburuak 75 2.1 Helburu nagusiak 1. Herpes genitalaren azken urteetako intzidentziaren bilakaera zehaztea Bilbo-Basurtu ESI eremu geografikoan eta kaltetutako gizabanakoen ezaugarri soziodemografikoak eta praktika arriskutsuak identifikatzea. 2.2 Helburu sekundarioak 1. Lagin genitaletan herpes sinple birus mota bakoitzaren proportzioa eta denboran zeharreko joera identifikatzea. 2. Herpes genitala duten pazienteen aspektu epidemiologikoak ezagutzea. 3. Herpes sinple birus mota bakoitzaren ezaugarri epidemiologiko orokorrak, adierazpen eta forma klinikoak, praktika eta profil sexualak eta transmisio-bideak bereiztea. 4. Herpes genitalarekin erlazionaturiko STG ohikoenak aztertzea. 5. Herpes genitalaren diagnostikorako proba serologikoak baloratzea eta diagnostikatutako infekzioaren etaparekin alderatzea. 6. Herpes genitalarekin erlazionaturiko arrisku-faktoreak ebaluatzea eta faktore horien arabera infekzioa izateko probabilitatea azaltzea.
Materiala eta metodologia 79 3.1 Ikerketaren diseinua 2004ko urtarrila eta 2015eko abendua bitartean, Bilbo-Basurtu ESIan dauden STGen kontsultetan zaindutako pazienteen lagin genitaletako herpes sinple birusen isolamenduak eta ezaugarri soziodemografikoak eta sexualak aztertzeko, ikerketa epidemiologiko deskribatzaile erretrospektiboa diseinatu da. 3..1.1 Ikerketaren lagina Aipaturiko ikerketa denbora-tartean Bilbo-Basurtu ESIko bi STGen kontsultetan, hau da, Basurtu Unibertsitate Ospitalean eta Bombero Etxaniz osasun-zentroan, zaindutako pazienteak bildu dira. Paziente horien lagin genitaletako herpes sinple birusen isolamenduak, hazkuntza biralaz edo mikrobiologia molekularraz, Basurtu Unibertsitate Ospitaleko Mikrobiologia Kliniko eta Infekzioaren Kontroleko Zerbitzuaren laborategian burutu dira. STGen kontsultek osasunestaldura eskaintzen diote Bilbo Hiriko populazioari, zeinak azterketa aldian, batezbesteko 349.150 biztanle izan dituen (Iturria: Eustat web gunea: www.eustat.es). Ikerketan bildutako pazienteak Basurtu Unibertsitate Ospitaleko Mikrobiologia Kliniko eta Infekzioaren Kontroleko Zerbitzuaren laborategiko OMEGA® programarako InfOmega® (3.2 bertsioa) datu-basean egindako bilaketaren bidez lortu dira. Bilaketa horretarako, kontuan hartu dira 2004ko urtarrilaren 1etik 2015eko abenduaren 31 arteko bi STGen kontsultetan jatorria zuten lagin genitaletako herpes sinple birus bi moten isolamenduak. Ikerketarako kontuan hartu diren laginak zonalde genitaleko azal eta mukosetako lesioak—genitalak, uzkia eta eremu perianala, gluteoak, bizkarra eta izterrak— nerbio trigeminoak inerbaturiko aurpegiko zonaldea, eta pazienteen praktika sexualen arabera, exudatu uretralak, zerbikalak, ondestekoak eta faringeoak izan dira. InfOmega® datu-basean erabilitako bilaketarako irizpideak hurrengokoak izan dira:
3.1.4 Ezaugarri kliniko eta terapeutikoak Sintoma eta zeinuak: asintomatikoa, xixku eta ultzera mingarriak, disuria, pruritoa, sumina, iztaietako linfadenopatia, dispareunia, leukorrea, proktitisa, sukarra edota ondoeza orokorra edo bestelako sintomak. Azterketa fisikoa: aldaketarik ez, xixku eta ultzera mingarriak, supurazioa, bulbobaginitisa, zerbizitisa, balanopostitisa, meatitisa, leukorrea, iztaietako linfadenopatia edo bestelako zeinuak. Sintomatologiaren iraupena: egun-tarteetan adierazita (0-4, 5-10, 11-15, 15 baino gehiago). Antibioterapiaren aurrekariak: printzipio aktiboa zehaztuz (ezezaguna, antibirala, antifungikoa, antibiotiko topikoa, betalaktamikoa, makrolidoa, tetraziklina, kinolona, fosfomizina, metronidazola, kotrimoxazola edo konbinaketa) eta arrazoia espezifikatuz (ezezaguna, arnasbideen infekzioa, infekzio gastrointestinala, gernubidearen infekzioa, infekzio genitala edo STG, azal eta ehun bigunen infekzioa, hortzetako infekzioa edo automedikazioa). Lesio herpetikoen aurretiko kontaktua: orala, genitala edo ezezaguna. Transmisio-bide eta mekanismorik probableena: babestu gabeko bide baginal, oral edo analen harreman heterosexualak, homosexualak edo bisexualak. Herpes sinple birusari positiboa den lagin mota: azal edo mukosako lesioa, exudatu uretrala, zerbikala, baginala, ondestekoa edo faringeoa. Azal eta mukosetako lesioen laginen kokapen anatomikoa. Adierazpen klinikoak, aurrekariak eta proba mikrobiologikoen emaitzak kontuan hartuz, diagnostikaturiko infekzioaren etapa: primoinfekzioa, lehen episodio ez primarioa edo berreritzea. Jasotako tratamendua: bat ere, aziklobirra, famziklobirra edo balaziklobirra, tratamenduaren iraupena egun-tarteetan espezifikatuz. Gaixoaren eboluzioa eta urteko berreritzeen kopurua: oraingo episodioaren eboluzioa onuragarria edo kaltegarria izan den azalduz eta urteko berreritzeen kopurua (bat ere, 1, 2-4, 6 edo 6 baino gehiago).
3.1.5 Ezaugarri mikrobiologikoak Aipaturiko laginetan buruturiko proba mikrobiologiko zuzenak: Hazkuntza birala Mikrobiologia molekularra Bi teknikak Herpes sinple birusaren tipaketa eta berreritzeetako isolamenduekin bat etortzea. Oraingo episodioaren emaitza serologikoa: herpes sinple birus mota bakoitzaren IgM edo IgG antigorputzen emaitza positiboa edo negatiboa.
Materiala eta metodologia 85 3.1.5.1 Laginen prozesatzea Aipaturiko bi STGen kontsultetan, pazienteen lagin ezberdinak UTMTM (Copan Diagnostics, Murrieta, AEB) garraio medio unibertsaletan bildu ziren eta Basurtu Unibertsitate Ospitaleko Mikrobiologia Kliniko eta Infekzioaren Kontroleko Zerbitzuaren laborategian prozesatu ziren. Basurtu Unibertsitate Ospitaleko laginak jaso ziren egun berean landu ziren laborategian eta Bombero Etxaniz osasun-zentrotik eratorritakoak, berriz, 4 °C-tako tenperaturan mantendu eta garraiatu ziren laborategira heldu arte. 3.1.5.2 Metodo mikrobiologiko zuzenak Ikertutako denboran zehar herpes genitala mikrobiologikoki baieztatzeko proba diagnostiko nagusia hazkuntza birala izan da. Teknika mikrobiologikoen aurrerapen teknologikoari esker, 2009. urtetik aurrera azal eta mukosetako lesioen eta exudatuen laginetan herpes sinple birusa detektatzeko mikrobiologia molekularra erabiltzen hasi zen. Proba diagnostiko hauek hazkuntza birala negatiboa izan den laginetan burutu izan dira. 3.1.5.2.1 Hazkuntza birala hodi konbentzionalean 3.1.5.2.1.1 Hodi konbentzionalen prestaketa Hodi konbentzionalen zelula-hazkuntza prestatzeko Falcon flaskoetan zeuden Vircell® etxearen (Vircell, Granada, Espainia) MRC-5, A549 eta Vero zelula-lerroen tripsinizazioa burutu zen. Horretarako, Falcon flaskoen medioa dekantatu eta tripsina-EDTA (Lonza, Verviers, Bélgica) soluzioaren 10 ml gehitu ziren. Flaskoak 10 minututan zehar 37ºC-tan inkubatu ostean, gomazko erraboila eta pipeta bat erabiliz, medioa xurgatu eta bota egin zen behin eta berriz, likidoaz hazkuntzaren gainazala kolpatuz, zelulak askatzeko eta esekidura homogeneoa lortzeko helburuarekin. Mikroskopio alderantzikatuaz zelulak piknotizatzen eta askatzen hasten zirela ikustean, tripsinizazioa gelditu egin zen. Horretarako aurretik desizoztutako eta deskonplementutako behi-serum fetala %10ean (Teknovas, S.A., Bizkaia, España) eta Minimum Essential Médium Eagle (Lonza, Verviers, Belgika) 3 ml gehitu ziren Falcon flasko bakoitzean. Ondoren, Minimum Essential Médium Eagle, behi-serum fetala %10ean eta nahasketa antibiotikoaren 30 ml gehitu ziren (30 hodi konbentzional prestatzeko) eta esekidura horretako 1 ml banatu zen hodi konbentzional bakoitzean. Hodi konbentzionalak 5 gradutako inklinazioa zuten tentegailuetan kokatu ziren, eta tapoiak guztiz itxi barik, 37°C-ko tenperaturan eta CO2 %5ean zuen atmosferadun berogailuan inkubatu ziren.
Inkubazioa 24-48 orduz mantendu zen, hodien behealdean zelula geruza bateratua eratu zen arte. Hurrengo egunean, mikroskopio alderantzikatuaz zelula geruza eratu zela behatu ostean, hodien medioa aldatu egin zen. Horretarako, aurreko medioa hodia irauliz bota zen eta mantentze-medioaren 1 ml gehitu zen (MEM + behi-serum fetala %2an + nahasketa antibiotikoa) (20. taula). Prozedura guzti hau fluxu laminarreko kanpaian burutu zen eta, medioen kutsadura ekiditeko, flaskoen ahoak eta hodiak Bunsen metxeroaz garreztatu egin ziren prozeduraren pausu guztietan.
3.1.5.2.1.2 Hodien inokulazioa Aztertu beharreko lagina zuen MTU garraio medioaren 200 μL hodi konbentzionaletan inokulatu ziren. Azal edo mukosetako lesioen laginak MRC-5, A549 eta Vero zelula-lerroetan eta exudatu uretral, zerbikal, baginal, bulbar, ondestekoa eta faringeoa Vero zelula-lerroan inokulatu ziren. Hodi konbentzionalak 5 gradutako inklinazioa zuten tentegailuetan kokatu eta 37°C-ko tenperaturan eta CO2 %5ean duen atmosferadun berogailuan inkubatu ziren 7 egunetan zehar.
Materiala eta metodologia 87 geruza zelularraren haustura eta progresio azkarra) agertzen ziren ikusteko, eta hazkuntzaren kutsadura edota efektu toxikoren bat antzemateko. Birusaren efektu zitopatikoa behatzean geruza zelularra arraspatu egin zen birusaren identifikaziorako immunofluoreszentzia burutzeko. 7 egunetako inkubazio-denboraren ostean efektu zitopatikorik aurkeztu ez zuten laginak hazkuntza biral negatibo bezala informatu ziren. 3.1.5.2.1.4 Azpikulturak edo hazkuntzen pasea Pipeta esteril batekin geruza zelularra arraspatu egin zen emeki eta suspentsioaren 200 μL zelula-lerro berdina eta mantentze-medioa zuen hodi konbentzional berri batera pasatu ziren. Hodi berria datu demografiko egokiekin, pasearen zenbakiarekin eta datarekin errotulatu zen. 3.1.5.2.1.5 Immunofluoreszentzia tindaketaren bidezko hazkuntza biralaren identifikazioa eta tipaketa Herpes sinple birusaren efektu zitopatiko iradokitzailea baieztatzeko eta birus motaren tipaketa egiteko IMAGEN™ Herpes Simplex Virus (HSV) (Oxoid, Hampshire, Erresuma Batua) immunofluoreszentzia zuzena fabrikatzailearen argibideak jarraitu ziren. 3.1.5.2.1.6 Immunofluoreszentzia tindaketa zuzenaren irakurketa eta interpretazioa Immunofluoreszentziaren portan laginen eta kontrolen putzu banak behatu ziren eta zelula-hazkuntzaren zitoplasman agerturiko sagar berde koloreko fluoreszentzia positibotzat kontsideratu zen. Horrez gain, fabrikatzailearen argibideei jarraituz eta proba balioztatzeko, kontrol positiboan zelula fluoreszenteak behatu ziren eta fluoreszentziaren gabezia kontrol negatiboan. 3.1.5.2.2 Mikrobiologia molekularraren teknikak 3.1.5.2.2.1 2009-2012 garaia 3.1.5.2.2.1.1 DNAren erauzketa Laginen DNAren erauzketarako NucliSens® easyMAG® (bioMérieux) plataforma erabili zen. Aparatu honek silizearen bidezko erauzketa edo BOOM® teknologia erabiltzen du DNAren erauzketarako barneko kontrola erabiliz.
Nahastea irabiatu ostean, laburki zentrifugatu zen eta termoziklatzailearen hodietan, lagin bakoitzeko, 25 μl gehitu ziren. Ondoren, eluituaren beste 25 μl jarri ziren, termoziklatzailearen hodietako azken bolumena 50 µl-takoa izan arte. Horrez gain, kontrol negatibo eta positiboei zegozkien hodiak prestatu ziren. Erreaktibo eta eluitu nahasketa hori zuten hodiak estali eta termoziklatzailean sartu ziren.
3.1.5.2.2.1.4 Anplifikazioa eta irakurketa Termoziklatzailean hurrengoko taulan zehaztutako programa eraili zen:
Materiala eta metodologia 89 3.1.5.2.3 2012-2015 garaia 3.1.5.2.3.1 DNAren erauzketa Laginen DNAren erauzketarako MagNA Pure LC 2.0® (Roche) plataforma erabili zen. Aparatu honek laginaren material genetikoa askatu eta banatzeko mikropartikula magnetikoen teknologia erabiltzen du. Laginaren MTU garraio medioaren 200 μl eta Diagenode® (Diagenode, Liège, Belgika) barneko kontrolaren 10 μl erabili ziren. Fabrikatzailearen argibideak jarraituz 50 μl eluitu lortu ziren. 3.1.5.2.3.2 DNAren erauzketa eta anplifikazioa DNAren anplifikaziorako erabili ziren erreaktiboak Diagenode® (Palex) Herpes simplex 1 and Herpes simplex 2 etxekoak izan ziren eta denbora errealeko PCR Eco™ Real-Time PCR System (ILLUMINA®) termoziklatzailean burutu zen, EcoStudy (ILLUMINA®) analisirako softwarea erabiliz. 3.1.5.2.3.3 Erreaktiboen prestaketa Denbora errealeko PCR egiteko erabilitako Diagenode® (Palex) erreaktiboek herpes sinple birusen D glikoproteina kodetzen duen genearen zati bat detektatzen dute. 20 μl-ko azken bolumena zuen anplifikazio-nahasketa prestatzeko beharrezkoak ziren kantitateak hurrengoko taulan azaltzen dira: Erreaktiboa Bolumena Master Mix 12,5 µl HSB1 eta HSB2 primer eta zunda espezifikoak 2,5 µl Barneko kontrolaren primer eta zunda espezifikoak 2,5 µl Ura 2,5 µl 22. Taula. Diagenode® erreaktiboen anplifikazio nahasketa. Ondoren, anplifikaziorako mikroplakaren putzu bakoitzean anplifikazio-nahasketaren 20 µl eta laginaren eluituaren 5 µl gehitu ziren, azken bolumena 25 µl izan arte. Era berean, kontrol negatibo eta positiboen putzuak prestatu ziren. Mikroplaka xafla itsaskorrarekin zigilatu ostean termoziklatzailean sartu zen.
3.1.5.2.3.4 Anplifikazioa eta irakurketa Termoziklatzailean hurrengoko taulan zehaztutako programa erabili zen:
3.1.5.3 Zeharkako metodo mikrobiologikoak 3.1.5.3.1 Antigorputzen detekzioa HSB1 eta HSB2aren aurreko IgM eta IgG motatako antigorputzen detekzioa proba immunoentzimatiko ezberdinak erabiliz buru zen. Horretarako, pazienteei 5-10 mL odol atera zitzaien Vacutainer® (Becton Dickinson, Sparks, AEB) hodi biltzaileetan. Lagin hauek Basurtu Unibertsitate Ospitaleko Mikrobiologia Kliniko eta Infekzioaren Kontroleko Zerbitzuaren laborategian prozesatu ziren. Basurtu Unibertsitate Ospitaleko laginak jaso ziren egun berean landu ziren laborategian eta Bombero Etxaniz osasunzentrotik eratorritakoak, berriz, 4 °C-tako tenperaturan mantendu eta garraiatu ziren laborategira heldu arte. Laborategian seruma banatzeko eta azterketa serologikoa burutzeko Vacutainer® hodiak zentrifugatu ziren.
Materiala eta metodologia 91 monoklonala fase solidoari loturik dagoen HSBaren aurkako antigorputzekin erreakzionatzen du. Inkubazio-aldi bakoitzaren ostean, lotu gabe dauden soberakinak deuseztatu egiten dira garbiketa-ziklo baten bidez. Ondoren, kimioluminiszentzia erreakzioa eragiten duten erreaktiboak gehitzen dira. Seinale argitsua, hau da, antigorputz-isoluminol konjugatuaren kantitatea, fotomultiplikatzaile batean eta argiaren unitate erlatiboetan (RLU, relative light units) neurtzen da. Seinale horrek laginean dauden antigorputzen kontzentrazioa indize deritzon balore jakin batean adierazten du. Laginaren HSBen aurkako antigorputz total eta espezifikoen presentzia eta gabezia ezberdintzeko mugako balorea 1 indizekoa da. Balore hori kontuan hartuz, 0,9 baino indize baxuagoko balorea zuten laginak negatibotzat hartu ziren eta 1,1 baino indize altuagoko balorea zutenak, berriz, positibotzat. 0,9 eta 1,1 indizeen arteko balorea zuten laginak zalantzazkoak ziren eta, kasu hauetan, fabrikatzailearen argibideak jarraitu ziren. HSB1 eta HSB2en aurreko IgM motatako antigorputz espezifikoak Viro-Immun® (Viro- Immun Labor-Diagnostika, Oberursel, Alemania) etxeko entzimoimmunoanalisi (ELISA) metodo kualitatibo ez-automatikoaz detektatu ziren. Metodo hau poliestireno gainazalean dagoen antigenoaren eta laginaren antigorputzaren arteko erreakzioan oinarritzen da. Viro-Immun® entseguan gG1 eta gG2 antigeno purifikatu espezifikoak erabiltzen dira. Antigenoari loturik ez dauden immunoglobulinak garbiketa-prozesu baten bidez deuseztatzen dira. Hurrengoko pausu batean giza-aurkako globulinak antigeno-antigorputz konplexuarekin erreakzionatzen du eta lotzen ez dena garbiketen bidez desagertarazten da. Lotutako globulinak TMB sustratuarekin erreakzionatzen dute, eta geldialdirako soluzioa gehitu ostean, kolore urdineko erreakzioa horitu egiten da. Kolore horiaren intentsitatea dentsitate optikoetan (DO) neurtzen da eta laginaren antigorputzen kontzentrazioarekin zuzenki proportzionala da. Fabrikatzailearen argibideei jarraituz, kontrol negatiboaren DO eta cut-off kontrolaren DOaren batuketa ebakipuntu bezala kontsideratu zen.
3.1.5.3.1.2 2010-2015 garaia HSB1 eta HSB2aren aurreko IgM antigorputz totalak eta espezifikoak eta HSB2aren aurreko IgG antigorputz espezifikoak ELISA metodoaz detektatu ziren, Vircell® (Vircell, Granada, Espainia) etxearen erreaktiboak erabiliz eta Freedom EVOlyzer® (AlereTM Healthcare, L'Hospitalet de Llobregat, Bartzelona) sistema automatikoan emaitza kualitatiboen irakurketa eginez. Vircell® erreaktiboek gG1 antigeno errekonbinantea erabiltzen dute HSB1aren detekziorako eta gG2 antigeno purifikatua HSB2aren detekziorako. Fabrikatzailearen argibideak jarraituz, 9 baino indize baxuagoko balorea zuten laginak negatibotzat hartu ziren eta 11 baino indize altuagoko balorea zutenak, berriz, positibotzat. 9 eta 11 indizeen arteko balorea zuten laginak zalantzazkoak izan ziren.
3.2 Emaitzen azterketa estatistikoa Aldagai kualitatiboen azterketa deskribatzailerako frekuentziak eta ehunekoak erabili ziren eta aldagai kuantitatiboetarako batezbestekoak eta desbideratze estandarra (DE). Aldagai kuantitatiboen eta bi kategoriadun aldagai kategorikoen artean harremanik ba ote den jakiteko Student-en T proba erabili zen aldagai kuantitatiboek banaketa normala baldin bazuten, edo Wilcoxon-en proba ez-parametrikoa aldagaien banaketak normaltasunaren irizpideak betetzen ez bazituen. Aldagai kuantitatiboen eta bi kategoria baino gehiagoko aldagai kualitatiboen arteko konparazioa egiteko bariantzaren analisia erabili zen normaltasunaren baldintzak betetzen baziren, edo Kruskal-Wallis-en proba ez-parametrikoa kontrako kasuetan. Aldagai kategorikoen arteko harremana aztertzeko Chi karratuaren proba edo Fisher-en proba zehatza erabili dira. HSB2ak eragindako herpes genitalaren agerpenari loturiko faktoreak aztertzeko, lehendabizi, erregresio logistikoaren ereduak erabiliz, aldagai bakoitzaren eragina aztertu zen aldagai bakarreko analisia burutuz. Hori egin eta gero, aldagai anitzeko erregresio logistikoaren ereduak erabili ziren aldagaiek batera HSB2ak eragindako herpes genitalarekin zuten harremana aztertzeko. Horretarako, aldagai independiente moduan aldagai bakarreko analisian p<0,15
balorea izan zutenak edo klinikoki interesgarriak zirenak aukeratu ziren. Aldagai anitzeko azken ereduan esangura estatistikoa erakutsi zutenak bakarrik erabili ziren. Datu horiek odds-ratio (OR) eta %95eko konfiantza-tarteekin (KT) aurkeztu dira. Horrez gain, ereduaren aurresateko ahalmena kurbaren azpialdeko azalerarekin, AUC edo ROC (receiver operating characteristic), aztertu zen [224]. Azterketa estatistiko orotan p<0,05 balorea aurkeztu zuten emaitzak estatistikoki adierazgarriak kontsideratu ziren. Datu estatistikoak SAS for Windows statistical softwarean, 9.2 bertsioa (SAS Institute, Inc., Carey, NC) aztertu ziren.
Tesi honek zenbait muga aurkezten ditu. Alde batetik, ikerlanean bildutako populazioa Bilbo-Basurtu ESIko bi STGen kontsultetan zaindutako pazienteek osatzen dute. Hori dela eta, lortutako emaitzak ez dira Bilbo hiriaren populazio orokorraren guztiz adierazgarriak. Hala ere, ikerlanaren laginaren tamaina egokia izan da aurkeztutako helburuak bete eta aurkeztu ahal izateko. Beste alde batetik, ikerlanerako sujetuen bilketa aipaturiko bi kontsultetatik bidalitako lagin positiboak kontuan hartuz burutu da. Hori dela eta, proba mikrobiologiko negatiboak izan dituzten eta herpes genitalaren susmoa izan duten gaixoak ezin izan dira ikerlan honetan aztertu. Era berean, herpes genitala baieztatzeko bidali izan diren lagin guztiak ezin izan dira determinatu eta ezta lagin horien emaitza positibo eta negatiboen arteko proportzioa ere. Bukatzeko, ikerlanaren azken hiru urteetan gutxi gorabehera, pazienteen proportzio baten segimendua galdu egin da, herpes genitalaren oraingo episodioaren osteko aldagaien informazioari dagokionez: eboluzioa, berreritze klinikoen kopurua, etorkizuneko tratamendu supresorea eta geroko STGak. Galtze horren arrazoi nagusia ikerlana eta pazienteen segimendua 2015eko abenduan bukatzea da, hurrengoko urteetan pazienteen jarraipenik burutu ezin izan delarik. Bestalde, segimendua ezin egitearen funtsezko beste arrazoi bat, herpes genitalaren diagnostikoa eta tratamendua burutu ostean eta bestelako STGak baztertu eta gero, pazientea Atentzio Primarioaren medikuarengana bidali izana da. 3.4 Alderdi etikoak
Ikerlan epidemiologiko erretrospektibo hau pazienteen historia klinikoetan dagoen informazioa jaso eta aztertzean oinarritu da. Beraz, ez zaie pazienteei inolako prozedura edo tratamendu medikorik ezarri. Historia klinikoetatik ateratako informazio eta datu guztiak konfidentzialak dira eta osasun-esparru profesionalean eta ikerlanaren helburuak betetzeko erabili izan dira bakarrik.
Emaitzak 97 4.1 Herpes sinple birusari positiboak diren laginak Ikerlanean herpes genitala zuten 1.003 pazienteen 1.516 lagin lortu ziren. Gizabanakoen adina, sexua eta HSB1 eta HSB2ari positiboak diren laginen proportzioa 24. taulan ageri dira. Laginen %69,3 HSB2ari egokitu zaio eta %29,7 HSB1ari. 16 laginetan HSB1 eta HSB2aren aldibereko isolamendua lortu zen. 4.1.1 Urteroko eta hileroko banaketa Lagin positiboen kopuruak mailakako igoera erakutsi du ikerlanak iraundu duen urteen eta urte-aldietan zehar (%3,4 2004an eta %13,4 2015ean; %20,4 lehen urte-aldian eta %48,5 azkenengoan) (24. taula). Orokorrean, lagin gehienak geure ingurunean beroenak diren hilabeteetan aurkitu izan dira (apirila eta iraila bitartean). HSB1ari positiboak diren laginak oparoagoak izan dira abuztuan (%12,86), maiatzean (%12,64) eta apirilean (%9,09), HSB2aren laginak, ordea, ekainean (%10,67), apirilean (%9,81) eta irailean (%9,62) (20. irudia). 20. Irudia. Herpes sinple birusei positiboak diren laginen banaketa hilabeteetan zehar.
Emaitzak 99 4.1.2 Ezaugarri soziodemografikoak 4.1.2.1 Osasun-zentroaren jatorria Bombero Etxaniz osasun-zentrotik (O. Z.) eratorritako laginak ugarienak izan ziren (%83,92) eta desberdintasun adierazgarri hau ikerlanak iraundu zuen bitartean mantendu zen (p < 0.0001). Paziente gehienek lagin positibo bakar bat izan zuten (%65,90) (21. eta 22. irudiak). 21. Irudia. Laginen banaketa urte-aldien eta osasun-zentroaren jatorriaren arabera. 22. Irudia. Pazienteen proportzioa herpes sinple birusei positiboak diren lagin-kopuruaren arabera (n = 1.003).
Emaitzak
Emaitzak
4.1.3 Lagin mota Laginen gehiengoa lesio genitalak izan ziren (%88,73), exudatu uretrala (%4,22), zerbikala (%3,30) eta ondestekoa (%2,57) jarraiki (24. irudia). Laginetako 7 gernuak izan ziren, horietariko 5 HSB1ari positiboak eta 2 HSB2ari. Herpes sinple birus motaren araberako lagin mota ezberdinak 25. irudian ageri dira (p < 0,0001).
4.1.3.1 Azal eta mukosetako lesioen kokapen anatomikoa HSB1ari positiboak ziren lesio herpetiko genitalen kokapen nagusia bulba izan zen (%34,10), prepuzioa eta ildo balanoprepuziala (%16,50) jarraiki; HSB2aren lesio genital ohikoenak, berriz, prepuzioa eta ildo balanoprepuziala (%28,70) eta bulba izan ziren (%17,80). Bi HSB motetan hirugarren kokapenik sarriena uzkia edo kokapen perianala izan zen (%15,70
Emaitzak
HSB1aren laginetan eta %16,80 HSB2aren laginetan). Herpes bipolarrari ez zegokien genital kanpoko kokapenak eta HSB motaren artean ez zen desberdintasun adierazgarririk lortu (p = 0,761). Genital kanpoko kokapenik usuenak iztaia (7 paziente) eta izterra (4 paziente) izan ziren (26. eta 27. irudiak).
26. Irudia. Herpes sinple birusei positiboak diren azal eta mukosetako lesioen kokapen anatomikoa (n = 1.334). Azpigrafikoan herpes bipolarrari ez dagokion genitalen kanpoko kokapenak ageri dira (n = 17).
27. Irudia. Herpes sinple birus motaren araberako azal eta mukosetako lesioen kokapen anatomikoa (n = 1.318).
Emaitzak 104 Herpes genitalaren etapari dagokionez, primoinfekzioa edo lehen episodioaren kokapenik ohikoena bulba (%26,10) izan zen, prepuzioa eta ildo balanoprepuziala (%23,70) jarraiki; herpes genitalaren berreritzeetan, berriz, prepuzioa eta ildo balanoprepuziala (%26,40) eta bulba (%18,50). Bi etapatan hirugarren kokapenik sarriena uzkia edo kokapen perianala izan zen (%15,90 lehen episodioan eta %17,00 berreritzeetan). Ez da kasu honetan ere desberdintasun adierazgarririk lortu herpes bipolarrari ez zegokien genital kanpoko kokapenak eta HSB motaren artean (p = 0,306) (28. irudia). 28. Irudia. Diagnostikatutako infekzio-aldiaren araberako azal eta mukosetako lesioen kokapen anatomikoa (n = 1.335). 4.1.4 Proba mikrobiologikoak Herpes genitalaren eragilea isolatzeko hazkuntza birala izan da proba mikrobiologikorik erabiliena (%88,53) (29. irudia) eta ez da alde adierazgarririk lortu HSB motarekin alderatuz (p = 0,1706) (30. irudia). Azterketa estatistiko honetarako ez dira kontuan hartu bat ez datozen emaitzen laginak, HSB1 eta HSB2aren isolamendu mistoak direlako, alegia.
Emaitzak
Ez da diferentzia estatistikorik eskuratu hazkuntza biralaren emaitza positibo edo negatiboen eta HSB motaren artean (p = 0,8472) ezta biologia molekularraren tekniken emaitza positiboen eta HSB motaren artean (p = 0,6274) (31. irudia).
Emaitzak 106 31. Irudia. Herpes sinple birus motaren araberako proba mikrobiologikoen emaitzak. 4.2 Herpes genitala duten pazienteak Ikerlanean, guztira, 1.003 pazienteen (524 gizon eta 479 emakume) aldagaiak bildu eta aztertu dira. Pazienteen batezbesteko adina 34,35 urtekoa (DE = 10,6) izan zen eta gehiengoak, hau da, 745 gaixoek (%74,30) HSB2ak eragindako herpes genitala aurkeztu zuten. 248 pazientek HSB1agatiko herpes genitala izan zuten (%24,70) eta 10 pazientek (%1) bi birus moten aldibereko infekzio genitala (27. taula). 4.2.1 Ezaugarri soziodemografikoak 4.2.1.1 Kasu kopurua eta intzidentzia-tasa Laginen mailakako igoerari jarraituz, pazienteen kopuruak ere ikerlanak iraundu zuen urteen eta urte-aldietan zehar gora egin zuen (41 2004an eta 125 2015ean; 224 lehen urte-aldian eta 451 azkenengoan). Era honetan, Bilbo Hiriko 14 urte baino gehiagoko populazioa kontuan hartuz, herpes genitalaren intzidentzia-tasa orokorra urtean 100.000 biztanleko 13 kasutakoa izan zen 2004an eta 40 kasutakoa 2015ean (32. irudia).
Emaitzak 107 32. Irudia. Herpes genitalaren intzidentzia-tasaren bilakaera. HSB1ak eragindako herpes genitalaren intzidentzia-tasa kasu batekoa izan zen 2004an eta 12 kasutakoa 2015ean. HSB2aren infekzio genitala zuten pazienteei dagokienez, berriz, intzidentzia-tasa 11 kasutakoa izan zen 2004an eta 27 kasutakoa 2015ean (32. irudia). Bestalde, HSB1aren infekzio genitala zuten pazienteen proportzio altuagoa antzeman zen azkeneko urte-aldian (%30,7) aurreko urte-aldiekin alderatuz (%21 2004-2007 urte-aldian eta %19,9 2012-2015 urte-aldian) (p = 0,001) (33. irudia). 33. Irudia. Pazienteen proportzioa herpes sinple birus motaren eta urte-aldien arabera.
Emaitzak
4.2.1.2 Sexua eta adina Pazienteen %52,24 gizonezkoak izan ziren, maskulinitate-arrazoia 1,09 izanik. Gizabanakoen batezbesteko adin orokorra 34,35 urtekoa (DE = 10,6) izan zen. HSB2ak eragindako herpes genitala zuten pazienteen batezbesteko adina 36 urtekoa (DE = 10,6) izan zen eta gehiengoak gizonezkoak izan ziren (%55,03). HSB1aren infekzio genitala zutenak, berriz, emakumezkoak izan ziren batez ere (%55,54) eta batezbesteko 29 urte (DE = 8,9) zituzten. Adin eta sexuan lorturiko desberdintasun hauek adierazgarriak izan ziren (p < 0,05) (34. irudia).
HSB1ak eragindako herpes genitala aurkeztu zuten pazienteen igoera emakumezko zein gizonezkoetan antzeman zen (27. taula), azken hauetan nabarmenagoa izanik igoera hori. HSB1aren infekzio genitala zuten gizonezkoen proportzioa lehen urte-aldian %27,66koa izan zen eta azken urte-aldian %50,00ekoa. Ezberdintasun hori adierazgarria izan zen emakumezkoekin alderatuz (p = 0,029). HSB2ak eragindako herpes genitala zuten pazienteetan ez zen emaitza adierazgarririk lortu (p > 0,05). Bi sexuetan HSB1ak eragindako herpes genitala zuen gehiengoak 20-39 urte bitarteko adina zuen eta 25 urte baino gehiagoko adina HSB2aren infekzio genitala zuenak (p < 0,0001) (35. irudia).
Emaitzak
HSB1ak eragindako herpes genitala zuten pazienteetan ez zen desberdintasun adierazgarririk lortu adin-tarteen banaketari dagokionez (p=0,1214). HSB2aren infekzioa zuten adin-tarte guztietan emakumezkoak izan ziren nagusi, azken adin-tarteetan izan ezik; 30-39 urte bitartean (%41,95) eta 40 urte baino nagusiagokoetan (%34,63) ugariagoak izan ziren gizonezkoak (p < 0,0001) (36. irudia). 36. Irudia. Adin-tarteen banaketa sexua eta herpes sinple birus motaren arabera.
Emaitzak
4.2.1.3 Jaioterria eta hezkuntza-maila Pazienteen gehiengoa Espainian jaio zen (%57,33) eta Amerika izan zen bigarren jaioterri usuena (%32,10) (37. irudia). Amerikarren artean, Ipar Amerikako bi paziente izan ezik, gainontzekoak Hego Amerikakoak izan ziren. Herrialde latinoamerikar sarrienak Kolonbia (86 paziente), Bolibia (63 paziente) eta Brasil (51 paziente) izan ziren.
HSB1aren infekzioa zuten gaixoen %89,11 autoktonoak izan ziren, HSB2aren herpes genitala zuten gizabanako autoktonoak %46,58 izan ziren bitartean eta Hego Amerikan jaiotakoak %40,40 (p < 0,0001). 38. Irudia. Jaioterriaren banaketa sexua eta herpes sinple birus motaren arabera.
Emaitzak 112 Autoktonoen proportzioa altuagoa izan zen gizonezkoen artean (%60,60) eta Amerikan jaio zirenen artean, berriz, emakumezkoak ohikoagoak izan ziren (%39,30) (p < 0,0001) (38. irudia). Hezkuntza-mailari dagokionez, 677 gizabanakoen (%67,49) informazioa lortu zen soilik. Paziente horien gehiengoak hezkuntza-maila ertaina adierazi zuen (%56,28) (39. irudia), nahiz eta HSB2ak eragindako herpes genitala zutenen artean oinarrizko hezkuntza-maila zuten pazienteak ohikoagoak izan (%32,43) eta HSB1aren infekzioa zutenen artean goi-mailako hezkuntza maila zutenak (%27,75) (p < 0,0001) (40. irudia). 39. Irudia. Hezkuntza-mailaren banaketa (n = 677). Hezkuntza-maila ertaina zutenen artean ohikoagoak izan ziren gizonezkoak (%67,20), emakumezkoek proportzio altuagoa erakutsi zuten bitartean oinarrizko mailan (%35,10) eta goimailan (%19,80) (p < 0,0001) (40. irudia). 40. Irudia. Hezkuntza-mailaren banaketa sexua eta herpes sinple birus motaren arabera.
Emaitzak
4.2.1.4 Anamnesia eta miaketa fisikoaren ezaugarriak 4.2.1.4.1 Osasun-zentroaren jatorria eta zergatikoa Paziente gehienak Bombero Etxaniz O. Z.-aren STGen kontsultara abiatu ziren (%85,74) eta ezberdintasun adierazgarri hau ikerlanak iraundu zuen bitartean mantendu zen (p = 0,0003) (41. irudia). 41. Irudia. Osasun-zentroaren jatorria urte-aldien arabera.
Emaitzak 114 43. Irudia. Jatorriaren banaketa sexuaren eta herpes sinple birus motaren arabera. Pazienteen sexua kontuan hartuz, emakumezkoak maizago joan ziren borondatez STGen kontsultetara (%52,10) gizonezkoekin alderatuz. Azken hauek ugariagoak izan ziren, emakumezkoekin konparatuz, Atentzio Primarioa (% 29,20) eta Larrialdiak (%14,00) zerbitzuen jatorrietan (p < 0,0001) (43. irudia). Desberdintasun adierazgarriak lortu ziren STGen kontsultaren araberako pazienteen jatorrian. Basurtu Unibertsitate Ospitaleko kontsultara joan ziren pazienteen jatorririk ohikoenak borondatezkoa (%55,90) eta Ginekologia zerbitzua (%21,70) izan ziren. Bombero Etxaniz O. Z.-ko kontsultara joan ziren pazienteak Atentzio Primariotik (%30,40) eta Larrialdietatik (%12,60) eratorriak izan ziren batez ere (p < 0,0001) (44. irudia).
Emaitzak 115 44. Irudia. Pazienteen jatorria osasun-zentroen arabera (n = 998). 4.2.1.5 Aurrekari obstetrikoak Herpes genitala zuten emakumezkoen %55,69k (465 emakumetatik 259) gutxienez haurdunaldi bat izan zuen eta horietatik 10 haurdun zeuden herpes genitalaren oraingo episodioa aurkeztu zuten momentu berean, desberdintasun adierazgarririk aurkitu ez zelarik infekzio genitala eragindako HSB motaren konparaketan (p = 0,2938). Emakumeen %15,69k (465 emakumetatik 73) berezko abortuaren aurrekariak izan zituen eta %20,04k (464 emakumetatik 93) eragindako abortuaren aurrekariak. 4.2.1.6 Kontsultaren zioa Paziente gehienek adierazpen klinikoak aurkeztu zituzten (%93,81) herpes genitalaren diagnostikoaren momentuan. Paziente asintomatikoen kontsultaren arrazoiak 45. irudian ageri dira.
Emaitzak
4.2.1.7 Lesio herpetikoekin aurreko kontaktua HSB1ak eragindako herpes genitala zutenen %22,98k bikotekidearen aho-ezpainetako lesioekin ukipena izan zutela adierazi zuen (p < 0,0001); HSB2aren infekzioa zutenen %18,39k, ordea, genitaletako lesio herpetikoekin izan zuen kontaktua lehenago (p = 0,0013) (46. irudia).
Emaitzak
Emaitzak
Emaitzak
4.2.1.9 Sintomen iraupena eta antibioterapiaren aurrekariak HSB2aren infekzio genitala zuten paziente gehienak sintomak jasan eta 0-4 egun bitartean abiatu ziren kontsultara (%58,45) eta HSB1ak eragindako herpes genitala zuten pazienteak, ordea, adierazpen klinikoen iraupen luzeagoa pairatu ostean, 5 eta 10 egun bitartean, hain zuzen ere (%51,71) (p < 0,0001) (50. irudia). Sintomatologiaren iraupenaren batezbestekoa eta HSB motaren arteko konparaketan ere desberdintasun adierazgarriak lortu ziren. HSB2agatiko herpes genitala zuten gaixoen sintomen batezbesteko iraupena laburragoa izan zen (1,59 egun) HSB1aren infekzio genitala zutenekin alderatuz (1,79 egun) (p < 0,0001) (29. taula).
Emaitzak
Adierazpen klinikoen eta pazienteen sexuaren arteko konparaketan, emakumezkoen %59,40k sintomen iraupen laburra aurkeztu zuen, 0 eta 4 egun bitartekoa, gizonezkoekin alderatuz. Azken hauek, ugariagoak izan ziren 5 egunetik aurrerako sintomen iraupenean (p < 0,0001) (50. irudia). Gizonezkoetan herpes genitalaren sintomen iraupenaren batezbestekoa 7 egunekoa izan zen gutxi gorabehera, emakumezkoen batezbestekoa, 5 egun inguru, baino zertxobait altuagoa (p < 0,0001) (29. taula).
29. Taula. Sintomen iraupenaren batezbestekoa eta desbideratze estandarra (DE) herpes sinple birus motaren eta sexuaren arabera.
Emaitzak 122 4.2.1.10 Sintomak eta zeinu fisikoak herpes sinple birus motaren arabera HSB1 eta HSB2aren infekzioa zuten pazienteen sintomarik ohikoena eremu genitaleko ultzera eta xixkuen lesio mingarriak izan ziren (%83,47 eta %85,48, hurrenez hurren). Herpes genitalaren bestelako sintoma adierazgarriak, hala nola, sumina (%37,10), iztaietako linfadenopatia (%29,03), pruritoa (%26,61), disuria (%13,71) eta sukarra eta ondoeza bezalako sintoma sistemikoak (%10,89) arruntagoak izan ziren HSB1ak eragindako herpes genitala zuten pazienteetan (p < 0,05). Organo sexualen miaketa eta azterketa fisiko orokorrari dagokienez, aurkikuntzarik nabarmenenak eremu genitaleko ultzera eta xixkuen lesioak izan ziren (%95,97 HSB1aren infekzioan eta %94,90 HSB2aren infekzioan), iztaietako linfadenopatiaren haztapena jarraiki, HSB1aren infekzioa zuten pazienteetan batez ere (%35,89) (p < 0,0001). HSB1ak eragindako herpes genitala zuten emakumezkoetan ohikoak izan ziren zerbizitisa (17 paziente) eta bulbobaginitisa (8 paziente) (p < 0,05) (51. irudia). 4.2.1.11 Sintomak eta zeinu fisikoak infekzioaren etaparen arabera Herpes genitalaren primoinfekzioa edo lehen episodioaren sintoma eta zeinu fisikorik arruntenak zonalde genitaleko ultzera eta xixkuen lesio mingarriak (%82,40), sumina (%32,10), iztaietako linfadenopatien haztapena (sintomen %24,60 eta zeinuen %32,10), disuria (%11,80) eta sukarra eta ondoeza zeinu sistemikoak izan ziren (%9,90) (p < 0,0001). Horrez gain, herpes genitalaren lehen episodioa zuten emakumezkoetan ohikoak izan ziren bai sintoma zein zeinu gisa leukorrea (%11,50 eta %5,70, hurrenez hurren) eta zerbizitisa (%5,90), berreritzeekin alderatuz, ezberdintasun hau adierazgarria izan zelarik (p < 0,0001). Herpes genitalaren berreritzeetan genitaletako xixku eta ultzera mingarriak sarriagoak izan ziren (%97,50) (p < 0,0001) (52. irudia). Infekzioaren etapa eta HSB mota bakoitzaren arteko konparaketan, HSB1ak eragindako herpes genitalaren lehen episodioa aurkeztu zuten pazienteetan esanguratsuki sarriagoak izan ziren sumina (%40,50), iztaietako linfadenopatiak (%36,40), disuria (%16,40) eta sukarra eta ondoeza bezalako sintoma sistemikoak (%13,80). Iztaietako linfadenopatien haztapena (%43,10) HSB1aren infekzioaren lehen episodioaren zeinurik ohikoena izan zen xixku eta ultzera mingarrien ostean (%95,40) (p < 0,0001). HSB1arengatiko herpes genitalaren bestelako sintoma eta zeinuen eta diagnostikaturiko infekzioaren etapen artean ez zen desberdintasun adierazgarri gehiagorik lortu (53. irudia).
Emaitzak
HSB2ak eragindako herpes genitalaren lehen episodioa aurkeztu zuten pazienteetan esanguratsuki maizagoak izan ziren disuria (%8,70), supurazioa (%7,60), iztaietako linfadenopatia (%16,20) eta sukarra eta ondoeza (%6,90) (p < 0,05). Gainera, HSB2arengatiko lehen episodioa zuten emakumezkoetan ohikoak izan ziren bai sintoma zein zeinu gisa leukorrea (%10,80% eta %6,80, hurrenez hurren) eta zerbizitisa (%4,30), aurkikuntza hauek estatistikoki esanguratsuak izan zirelarik berreritzeekin alderatuz (p < 0,05). HSB2ak eragindako herpes genitalaren lehen episodioa izan zuten 3 pazientek sintoma neurologikoak azaldu zituzten, hala nola, beheko gorputz-adarretako parestesiak eta hipoestesiak, hemiparesia eta HSB2aren ondoriozko meningitis aseptikoa.
HSB2aren berreritzeetan arruntagoak izan ziren primoinfekzioekin alderatuz genitaletako ultzera eta xixku mingarriak (%97,40) (p < 0,05) (54. irudia).
4.2.1.12 Sintoma eta zeinu fisikoak sexuaren arabera Gizonezkoetan arruntagoak izan ziren disuria (%9,20), meatitisa (%3,40) eta proktitisa (%2,30) emakumezkoekin alderatuz (p < 0,05); azken hauetan ohikoagoak izan ziren pruritoa (%25,50) eta dispareunia (%2,30) (p < 0,05). Eremu genitaleko ultzera eta xixkuen lesio mingarrien agerpena, herpes genitalaren sintoma eta zeinurik ugariena, antzekoa izan zen bi sexuetan (p > 0,05) (55. irudia). HSB1ak eragindako herpes genitala izan zuten pazienteen artean, gizonezkoek esanguratsuki maizago pairatu zuten disuria (%20,00), meatitisa (%6,40) eta proktitisa (%3,60), emakumezkoetan ohikoagoa izan zelarik pruritoa (%32,60) (p < 0,05) (56. irudia).
HSB2aren infekzioa zuten pazienteetan, gizonezkoek ere esanguratsuki maiztasun altuagoz azaldu zituzten genitaletako xixku eta ultzera mingarriak (%87,80) eta iztaietako linfadenopatiak miaketa fisikoan (%14,10), emakumezkoekin alderatuz (p < 0,05) (57. irudia).
Emaitzak
51. Irudia. Sintoma eta zeinu fisikoak herpes sinple birus motaren arabera. +: p <0.05; ++: p <0.0001.
Emaitzak 125 52. Irudia. Sintoma eta zeinu fisikoak infekzioaren etapen arabera. +: p <0.05; ++: p <0.0001.
Emaitzak 126 53. Irudia. 1 motatako herpes sinple birusagatiko herpes genitala duten pazienteen sintoma eta zeinu fisikoak infekzioaren etapen arabera. +: p <0.05; ++: p <0.0001.
Emaitzak
Emaitzak
55. Irudia. Sintoma eta zeinu fisikoak sexuaren arabera. +: p <0.05; ++: p <0.0001.
Emaitzak
Emaitzak
Emaitzak 131 4.2.1.13 Sexu-transmisiozko gaixotasunen eta infekzio genitalen aurrekariak Pazienteen %48,70ak (488 paziente) STGen edo infekzio genitalen aurrekariren bat gutxienez izan zuen. Aurrekari hauen banaketa 58. irudian ageri da. 58. Irudia. Sexu-transmisiozko gaixotasunen eta infekzio genitalen aurrekarien banaketa. GIB infekzioa (%13,00), B hepatitisa (%12,20), luesa (%9,90), N. gonorrhoeae infekzioa (%9,20), Molluscum contagiosum (%1,90) eta pubis-zorriak (%2,90) esanguratsuki arruntagoak izan ziren gizonezkoetan emakumezkoetan baino (p < 0,05). Azken hauetan, berriz, T. vaginalis infekzioa (%6,30), kandidiasi genitala (%30,90), G. vaginalis infekzioa (%18,40), M. hominis (%6,30), U. urealyticum (%12,30), eta S. agalactiae infekzioa (%6,70) sarriagoak izan ziren (p < 0,05). Ez zen desberdintasun adierazgarri gehiagorik lortu bestelako STG eta pazienteen generoaren arteko konparaketan (59. irudia).
Emaitzak
Emaitzak
Emaitzak
Emaitzak
infekzioari egokitu zitzaion (p < 0,0001). Lehen episodio klinikoa azaldu zuten 4 pazientek bi birus motek eragindako infekzio genitala izan zuten (66. irudia).
66. Irudia. Diagnostikatutako infekzioaren etapa eta pazienteek kontatutako herpes genital klinikoaren aurrekaria herpes sinple birus motaren arabera (n = 1.003).
67. Irudia. Diagnostikatutako infekzioaren etapa herpes sinple birus motaren eta sexuaren arabera.
Emaitzak 139 Adin-tarteak kontuan hartuz, pazienteen adina handitu ahala herpes genitalaren berreritzeen proportzioak goranzko joera hartzen du, eta alderantziz, lehen episodioaren diagnostikoak beheranzko joera (p < 0,0001) (68. irudia). 68. Irudia. Diagnostikatutako infekzioaren etapa adin-tarteen arabera. Herpes genitala eragindako HSB motaren araberako analisian, HSB1aren infekzioa zuten pazienteetan desberdintasun adierazgarriak agertu ziren. 30 urte baino gutxiagoko adintarteetan herpes genitalaren primoinfekzio edo lehen episodioaren proportzioak altuagoak izan ziren (p = 0,030) (69. irudia).
Emaitzak 140 69. Irudia. Diagnostikatutako infekzioaren etapa adin-tarteak eta herpes sinple birus motaren arabera. Pazienteen jaioterriari dagokionez, herpes genitalaren primoinfekzioa edo lehen episodioa azaldu zuten gehienak autoktonoak izan ziren (%57,90) eta berreritzeak izan zituztenak, berriz, Amerikakoak (%67,10) izan ziren batez ere (p < 0,0001) (70. irudia). 70. Irudia. Diagnostikatutako infekzioaren etapa jaioterriaren arabera (n = 1.003). 4.2.1.17 Serologia Pazienteen %39,08an (392 gaixo), HSBaren aurreko antigorputzen detekzioa burutu zen, IgG antigorputz totalen (352 paziente) eta HSB2aren aurkako IgG antigorputz espezifikoen (284 paziente) determinazioa, batik bat (71. irudia).
Emaitzak 141 71. Irudia. IgG antigorputz totalen eta IgG2 espezifikoen emaitza positibo eta negatiboak herpes sinple birus motaren eta diagnostikatutako herpes genitalaren etaparen arabera. 1 motatako HSB: 1 motatako herpes sinple birusa; 2 motatako HSB: 2 motatako herpes sinple birusa. HSB2ak eragindako infekzioa zuten paziente gehienek IgG antigorputz totalak (216 gaixo, %92,31) eta HSB2aren aurkako IgG antigorputz espezifikoak (137 gaixo, %67,49) aurkeztu zituzten, herpes genitalaren berreritzeak izanik batez ere (p < 0,0001). Ez zen desberdintasun adierazgarririk lortu beste antigorputzen eta diagnostikatutako herpes genitalaren etaparen artean (72. irudia). 72. Irudia. Antigorputz total eta espezifikoen proportzioa herpes genitalaren etaparen arabera. Herpes genitalaren lehen episodioa izan zuten pazienteetan emaitza serologikoak aztertu ziren. Azterketa honi jarraituz, HSB1aren lehen episodioa izan zuten 34 paziente (IgG antigorputz total negatiboekin) eta HSB2aren infekzioa zuten 45 paziente (IgG antigorputz total eta HSB2aren aurkako IgG antigorputz espezifiko negatiboekin edo IgG antigorputz total
Emaitzak
positiboak HSB2aren aurkako IgG antigorputz espezifiko negatiboekin) serologikoki primoinfekzio herpetiko moduan baloratu ziren. Bi motatako HSBaren infekzioa zuten 3 paziente HSB2aren primoinfekziotzat hartu ziren, IgG antigorputz totalak positiboak eta IgM antigorputz totalak eta HSB2aren aurkako IgG antigorputz espezifikoak negatiboak aurkezteagatik. Ezaugarri bereko paziente 1 HSB1aren primoinfekziotzat hartu zen, IgG antigorputz totalak eta HSB2aren aurkako IgG antigorputz espezifikoak positiboak eta IgM antigorputz totalak negatiboak izateagatik.
Pazienteek jasotako tratamendu antibiralaren ohiko iraupena 5 eta 10 egun bitartekoa izan zen (%98,83) eta gaixotasunaren bilakaera klinikoa ona izan zen kasu gehienetan (%98,37). Ez zen ezberdintasun adierazgarririk lortu HSB motaren ezta pazienteen sexuaren arabera (p > 0,05).
Emaitzak
74. Irudia. Herpes genitalaren oraingo episodioa eta geroko berreritzeen kopurua urteko (n = 634).
Herpes genitalaren berreritze gehien izan zuten pazienteak HSB2aren infekzio genitala zutenak izan ziren, maiztasun altuenetik baxuenera, berreritze bakarra urtean (%29,45), 2-4 berreritze (%15,34) eta 6 berreritze baino gehiago (%14,72). HSB1aren infekzioa izan zuten gehienek, ordea, ez zuten geroko berreritze klinikorik izan (%72,99). Bi HSB moten artean aurkitutako desberdintasun hauek adierazgarriak izan ziren (p < 0,0001). Ez zen ezberdintasun esanguratsurik lortu, berriz, urteko berreritzeen kopurua eta pazienteen sexuaren artean (p = 0,748) (75. irudia).
75. Irudia. Urteko berreritzeen kopuruaren banaketa herpes sinple birus motaren eta sexuaren arabera.
Urtean berreritze bat gutxienez izan zuten paziente gehienenetan ez zen HSBaren isolamendurik ezta tipaketarik burutu (%72,59). HSBaren isolamendua erdietsi zen kasuetan
Emaitzak
(%27,40), lortutako HSB motaren emaitza herpes genitalaren aurreko agerraldiarenarekin bat egin zuen gehienetan (% 25,07) (76. irudia).
76. Irudia. Berreritzearen emaitza mikrobiologikoa herpes sinple birus motaren arabera (p<0.0001).
Emaitzak
Infekzio gehienak HSB2aren herpes genitala zuten pazienteetan diagnostikatu ziren eta ez zen desberdintasun adierazgarririk aurkitu HSB1aren infekzioa zuten pazienteekin alderatuz (p > 0.05) (78. irudia).
Emaitzak
agalactiae (34 paziente) maizagoak izan ziren (p < 0,05). Ez zen ezberdintasun adierazgarririk lortu bestelako infekzio genitalen eta pazienteen generoen arteko konparaketan (79. irudia).
80. Irudia. Joera sexuala sexuaren arabera. Genero-talde bakoitzean egindako analisi estratifikatuan, berriz, ezberdintasun esanguratsuak aurkitu ziren HSB mota bien arteko konparaketan. Gizonezko heterosexualek proportzio altuagoan aurkeztu zuten HSB2aren herpes genitala (%82,60) eta homosexualak,
Emaitzak 147 berriz, ugariagoak izan ziren HSB1aren infekzioa izan zuten paziente gizonezkoetan (%24,50) (p = 0,046). Emakumezkoetan ez zen desberdintasun estatistikorik lortu (p = 0,292) (81. irudia). 81. Irudia. Joera sexuala sexuaren eta herpes sinple birus motaren arabera. Pazienteek adierazitako ohiko praktika sexualei dagokienez (figura 82), ez zen desberdintasun adierazgarririk lortu HSB moten eta praktika genital eta analen artean (p > 0,05). Dena den, jardun sexual orala maizagoa izan zen HSB1aren infekzio genitala zuten pazienteetan (%93,90), eta ezberdintasun hau estatistikoki esanguratsua izan zen (p < 0,0001) (33. taula). 82. Irudia. Pazienteek azaldutako praktika sexual mota ohikoenak.
Emaitzak
Pazienteen sexuaren eta ohiko praktika sexualen arteko analisi estratifikatuan, gizonezkoek orokorrean harreman sexual genital gehiago izan zituzten (%99,80) emakumezkoekin konparatuz (%97,70) (p = 0,002); praktika sexual oralak, ordea, ohikoagoak izan ziren emakumeetan (%88,50) (p = 0,017) (33. taula). Alde hauek HSB2aren herpes genitala zuten pazienteetan aurkitutakoen antzekoak izan ziren. HSB1aren infekzio genitala zuten gizabanakoetan, berriz, praktika sexual analak ugariagoak izan ziren gizonezkoetan (%36,70) emakumezkoekin alderatuz (%18,20) (p = 0,001) (34. taula).
35. taulan pazienteek adierazitako ohiko praktika sexualen eta joera sexualen arteko konparaketa azaltzen da.
Emaitzak 150 Profil sexual jakin batzuk, hala nola, prostituzioa erabiltzea (%9,40), prostituzioan aritzea (%6,98), prostituzioan aritu izana (%3,62) eta droga parenteralen drogazale ohia izatea (%3,22) HSB2ak eragindako herpes genitala izan zuten pazienteetan sarriagoak izan ziren. Emaitza hauek estatistikoki adierazgarriak suertatu ziren (p < 0,05) (84. irudia). 84. Irudia. Profil sexualen banaketa herpes sinple birus motaren arabera. +: p <0.05; ++: p <0.0001. Pazienteen generoa kontuan hartuz, noizbehinkako kontaktu sexuala izatea (%45,80), prostituzioa erabiltzea (%15,50), GIB positiboa den bikotekide egonkorra izatea (%4,20) eta prostituzioan aritzen den bikote egonkorra izatea (%1,70) ugariagoak izan ziren gizonezkoetan. Emakumezkoetan, berriz, maizagoak izan ziren bikotekide egonkorra izatea (%80,20), prostituzioan aritzea (%10,60) eta prostituzioan aritu izanaren aurrekaria (%5,40) bezalako profil sexualak (p < 0,05) (85. irudia).
Emaitzak
4.2.2.3 GIBaren infekzioaren egoera
87. Irudia. GIBaren infekzioaren aurrekariak (n = 1.001).
Emaitzak
Herpes genitala eragin zuen HSB mota kontuan hartuz, HSB1aren infekzioa zuten pazienteen %53,23ak ez zekien GIBaren infekzioa zuenik edo ez, HSB2aren herpes genitala zuten %64,43ak, berriz, bazekien aldez aurretik egindako proba serologikoen bidez GIBaren infekziorik ez zuela (p < 0,0001) (88. irudia).
88. Irudia. GIBaren infekzioaren aurrekariak herpes sinple birus motaren eta sexuaren arabera.
Pazienteen generoari jarraituz, emakumezkoetan GIBaren infekzioaren aurreko egoera ezezaguna zen pazienteen proportzioa (%33,20) eta GIBaren infekziorik ez zutela bazekitenen proportzioa (%61,80) altuagoak izan ziren gizonezkoekin alderatuz. Azken hauetan ohikoagoa izan zen aurretik GIBaren infekzioa zutela jakitea (%13,20) (p < 0,0001) (88. irudia).
Azken urtean pazienteek izan zuten bikotekide edo kontaktu sexualen kopuruari dagokionez, gehiengoak bikote edo kontaktu bakarra izan zuen (%47,25), 2 eta 5 bitarteko bikote-kopurua jarraiki (%32,13) (89. irudia).
Emaitzak
HSB1aren herpes genitala izan zuten pazienteen artean ere ohikoagoa izan zen 5 bikotekide baino gutxiago izatea; HSB2aren infekzio genitala zuten gaixoen artean, aldiz, 20 bikotekide baino gehiago izatea ugariagoa izan zen aurrekoekin alderatuz (%11,07) (p < 0,0001). Pazienteen sexua kontuan harturik, emakumezkoen artean bikotekiderik ez zutenak (%4,00), bikote bakarra zutenak (%55,70) eta 20 bikote baino gehiago zutenak (%11,80) ugariagoak izan ziren proportzionalki gizonezkoekin alderatuz (p < 0,0001) (90. irudia).
Emaitzak
Adin-tarteen araberako bikotekideen kopuruaren banaketari dagokionez, adin-tarte guztietan paziente gehienek bikote bakarra edo 2 eta 5 bitarteko bikotekide kopurua izan zuten. Gainontzeko bikotekide-kopuruen mailak ohikoagoak izan ziren 25 eta 39 urte bitartean, 20 bikote baino gehiagoren proportzioa altuena izanik 25 eta 29 urte bitartean (%13,60) (p < 0,0001) (91. irudia).
91. Irudia. Bikotekide edo kontaktu sexualen kopurua adin-tarteen arabera. Joera sexualari dagokionez, heterosexualen artean bikote bakarra izatea (%50,40) eta 2 eta 5 bikote artean izatea (%33,00) izan zen arruntena. Praktika homosexualak zituztenen artean, berriz, ugariagoak izan ziren 6 eta 10 bikote (%15,70) eta 11 eta 20 bikote (%13,50) zituzten pazienteak. Azkenik, joera bisexuala zutenak izan ziren azken urtean 20 bikote baino gehiago izan zuten gehiengoak (%42,90) (p < 0,0001) (92. irudia).
Emaitzak
Pazienteen %53,54an azken harreman sexuala noiz gertatu zen jakin zen. Horietatik %61,08k herpes genitalaren agerraldia izan eta 15 egun baino gutxiagotan izan zuen azken harreman sexuala (93. irudia.), batez ere HSB1aren infekzioa zutenen artean (%71,84) eta gizonezkoetan (%62,40) (p < 0,05) (94. irudia).
94. Irudia. Azken harreman sexuala herpes sinple birus motaren eta sexuaren arabera.
Adin-tarteak kontuan hartuz, herpes genitalaren agerraldia izan eta 15 egun baino gutxiagotan azken harreman sexuala izan zutenak ugariagoak izan ziren 20 eta 24 urte (%70,90) eta 25 eta 29 urte bitartean (%73,30) (p < 0,0001) (95. irudia).
Emaitzak 157 95. Irudia. Azken harreman sexuala adin-tarteen arabera. Ez zen desberdintasun adierazgarririk lortu azken harreman sexuala eta pazienteen joera sexualaren arteko konparaketan (p = 0,331). Diagnostikaturiko herpes genitalaren etapa kontuan hartuz, lehen episodioa izan zuten pazienteen %67,30ak azken 15 egunetan izan zuen azken harreman sexuala, ezberdintasun hau estatistikoki adierazgarria izan zelarik berreritzeak izan zituztenekin alderatuz (%49,70) (p < 0,0001) eta iraunkorra, ordea, bi HSB motetan (p < 0,05) (96. irudia). 96. Irudia. Azken harreman sexuala herpes genitalaren etaparen arabera.
Emaitzak 158 4.2.2.5 Antisorgailu metodoak Pazienteen gehiengoak ez zuen inolako antisorgailu metodorik erabiltzen (%40,88), eta sistemaren bat erabili zutenen artean preserbatiboa (%39,28) izan zen usuena (97. irudia). 97. Irudia. Antisorgailu-metodoen banaketa (n = 998). HSB2ak eragindako herpes genitala zutenen artean, inolako antisorgailurik erabiltzen ez zutenak (%41,30), preserbatiboa erabiltzen zutenak (%39,81), umetoki barneko antisorgailuak zituztenak (%3,64) eta emakumezkoen antisorgailu kirurgikoa zutenak (%2,43) proportzionalki ugariagoak izan ziren HSB1aren infekzioa zutenekin alderatuz. Azken hauetan ahobideko (%12,96) eta baginako (%5,26) antisorgailu hormonalak ohikoagoak izan ziren (p = 0,0012) (98. irudia).
Emaitzak 159 98. Irudia. Antisorgailu-metodoen banaketa herpes sinple birus motaren eta sexuaren arabera. Gizonezkoetan, maizagoak izan ziren antisorgailuak erabiltzen ez zituztenak (%49,90) eta preserbatiboaren erabiltzeak (%48,00) emakumezkoekin alderatuz (p < 0,0001) (98. irudia). Pazienteen adina kontuan hartuz, antisorgailurik erabiltzen ez zituztenak 30 eta 39 urte bitartekoak (%38,00) eta 40 urte edo nagusiagokoak (%31,40) izan ziren batez ere. Antisorgailu mota nagusienak, hala nola, preserbatiboa (%36,00), ahobideko (%33,30) eta baginako antisorgailuak (%37,00) ugariagoak izan ziren 30 eta 39 urte bitartean ere. Umetoki barneko antisorgailuak (%46,90), emakumezkoen (%70,00) eta gizonezkoen (%100,00) antisorgailu kirurgikoak eta azalazpiko antisorgailu hormonalak (%84,60) sarriagoak izan ziren 40 urte edo nagusiagoak ziren pazienteetan (p < 0,0001) (99. irudia).
Emaitzak
Emaitzak
Paziente guztien kontsultaren arrazoia sintomatikoa izan zen eta adierazpen klinikoen iraupena 5 eta 10 egun bitartekoa izan zen 13 gaixoetan. Sintomatologiari dagokionez, herpes genitalaren klinika aurkezteaz gain, 8 pazientek aho-barrunbean ultzera mingarriak azaldu zituzten faringitisarekin, eta konjuntibitisaren sintomekin batera horietariko batean. Miaketa fisikoan aurkitutako adierazpen klinikoen informazioa herpes bipolarra izan zuten 15 pazienteetan eskuratu zen. Horietatik 13 pazientetan lesio herpetikoak behatu ziren ahobarrunbean eta nerbio trigeminoak inerbaturiko aurpegiaren zonaldean kalteak sumatu ziren, hala nola, konjuntibitisa paziente batean eta kokotseko lesio herpetikoak beste batean. Herpes bipolarraren kasu guztiak lehen episodio klinikoak izan ziren, eta proba serologikoen arabera—HSBaren aurkako antigorputzen detekzioa 12 pazienteetan burutu zen—, 5 primoinfekzioak (IgG eta IgM motatako antigorputz totalak negatiboak) eta beste 5 lehen episodio ez primarioak (IgG motatako antigorputz totalak positiboak) izan ziren. 5 pazientek aurretik aho-ezpainetako lesio herpetikoekin kontaktua izan zutela adierazi zuten eta batek genitaletako lesio herpetikoekin. Horrez gain, 11 pazientek herpes genitalaren oraingo agerraldia izan eta 15 egun baino gutxiagotan izan zuten azken harreman sexuala. Genital kanpoko lesioen baieztapen mikrobiologikoa 10 pazienteetan burutu zen, kasu guztietan hazkuntza biralaz eta HSB1ari positiboak suertatuz gehienbat (p=0,120) (102. irudia).
Emaitzak 165 urelayticum infekzioa beste batean eta kandidiasi genitala eta U. urelayticum infekzioa beste paziente batean. Paziente guztien joera sexuala heterosexuala izan zen, 15 gaixoek bikotekide egonkorra zuten eta 10 pazientek ez zuten inolako antisorgailu metodorik erabiltzen. 4.2.4 Aldibereko 1 motatako eta 2 motatako herpes sinple birusengatiko herpes genitala Herpes genitala aurkeztu zuten 10 pazienteetan HSB1 eta HSB2 birusak genitaletako lagin berean isolatu ziren. Horietatik 6 emakumezkoak izan ziren, 40 urteko batezbesteko adinarekin (DE=10) orotara. 6 paziente Bombero Etxaniz O. Z.-ko STGen kontsultara abiatu ziren, borondatez (6 paziente) batik bat. 8 paziente ikerlanaren azkeneko urte-aldian agertu ziren eta 6 Espainian jaio ziren. Hezkuntza-maila ertaina adierazi zuten 3 pazientek eta beste 3k oinarrizkoa. 8 pazienteren joera sexuala heterosexuala izan zen eta 2rena homosexuala, 5 pazientek bikotekide egonkorra zutelarik. Paziente guztien kontsultaren arrazoia sintomatikoa izan zen, adierazpen klinikoen iraupena 0 eta 4 egun bitartekoa izanik 5 gizabanakoetan. Pazienteen gehiengoak (9 paziente) xixku eta ultzera mingarriak aurkeztu zituen. Diagnostiko mikrobiologikorako lagina lesio genitala izan zen kasu guztietan eta horietatik 6 biologia molekularraren teknikak erabiliz baieztatu zen eta 4 hazkuntza biralaz. HSB1 eta HSB2aren aldibereko isolamendua izan zuten 6 pazientek herpes genitalaren berreritzea azaldu zuten eta 4k lehen episodio klinikoa. Tratamendu antibiralari dagokionez, 5 gizabanakok aziklobirra jaso zuten, 3k balaziklobirra eta batek famziklobirra. 9 pazienteetan bilakaera klinikoa ona izan zen. Beste STGen aurrekarien artean, 2 pazientek kondiloma akuminatuak izan zituztela adierazi zuten, beste 2k GIB infekzioa eta beste 2k C. trachomatis infekzioa. Aipatzekoa da 2 gaixoetan luesaren diagnostiko konkomitantea egin zela.
Emaitzak
Emaitzak
Emaitzak 171 genitala izateko arrisku baxuagoarekin independienteki erlazionatu zen (OR 0,14 (%95 KT 0,080,27); p<0,0001). Eredu honen kurbaren azpialdeko azaleraren balorea 0,865 izan zen.
Eztabaida 175 5.1 Herpes genitalaren intzidentzia eta bilakaera HGa ultzera genitalen kausa usuena da garapen bidean dauden herrialdeetan [24,25] eta mundu osoko herrialde garatuetan ondorio ekonomiko larriak dituen osasun publikoaren arazo garrantzitsuenetariko bat da [225-227]. Argitalpen ezberdinek aditzera ematen dutenaren arabera, HGaren intzidentzia areagotzen ari da azken hamarkadetan, bai maila internazionalean [24,25,29,47,48,225,228-230,239-243], bai estatu-mailan [53] eta baita maila autonomikoan ere [59]. Ikerlan honek iraundu duen bitartean, HGa izan duten 1.003 pazienteren 1.516 lagin positibo lortu izan dira. Kaltetutako gizabanakoen kopuruak, aipaturiko datuen antzera, gora egin du 41 kasuetatik 2004 urtean 125 kasuetara 2015ean. Era honetan HGaren intzidentziatasa urtean 100.000 biztanleko 13 kasutakoa izan da 2004 urtean eta 40 kasutakoa 2015ean. HSB2a HGaren eragilerik nagusiena da, gaixotasunaren hiru laurdenak suposatzen dituelarik [39,40,45,231]. Ikerlan honetan bildutako 1.003 pazienteetatik %75 inguru HSB2aren infekzio genitalaz diagnostikatuak izan dira eta gainontzekoa HSB1aren infekzio genitalaz. Azken hiru hamarkadetan HSB1ak eragindako HGaren intzidentzia handitu egin da munduko garatutako herrialde ezberdinetan. AEBetan HSB1aren HGaren lehen episodioen diagnostikoak gora egin du %31tik 1993 urtean %78ra 2001ean [232]. Europako eta Asiako beste herrialdeetan HSB1ak eragindako infekzio genitalarekin erlazionaturiko aldaketa epidemiologiko hau ere suertatu da, nahiz eta zenbait aldakortasun geografiko agertu [233-234]. Eskozian, 15 urtetako ikerketa batean, 1986-1988 eta 1998-2000 hirurtekoetan HSB1ari positiboak ziren laginen proportzioa %33tik %56ra handitu zen [235] eta Finlandian 1994-1996 eta 2000-2002 urteetan proportzioa %19tik %26ra [45]. Australiako bi hiri garrantzitsuetan egindako azterlanek aditzera ematen dutenez, hazkuntza birala eta biologia molekularra proba mikrobiologikoak erabiliz, HSB1ak eragindako HGa pairatzen duten pazienteen proportzioa 1980 urtean %16 ingurukoa zen [39] eta %42koa 2004-2006 denboraldian [236]. Espainian, jakinarazitako HSB1aren infekzio genitalen kasuak nahiko egonkor mantentzen dira [53], nahiz eta 1995-2003 denboraldian Palma Mallorcakoan egindako ikerketan, lagin genitaletan isolatutako HSB1aren ehunekoa %33 arte igo azken urtean [51]. Madrilen antzeko emaitzak lortu ziren 1995-1998 denboraldian, HSB1aren infekzio genitala zuten pazienteen proportzioa %30 ingurukoa izanik [237]. Euskal Autonomia Erkidegoan EAEIMSk genitaletako laginetan buruturiko HSB2aren detekzioen edo isolamenduen jakinarazpenak soilik biltzen ditu. Hori dela eta, gure ingurunean HSB1aren infekzio genitalaren informazio epidemiologikoa ez da ezagutzen [59]. Ikerlan honetan HSB1ak eragindako HGa duten pazienteen proportzioak gora egiten du ere %12tik lehen urtean %31ra heldu arte 2015ean.
HSB1ak eragindako infekzioaren aldeko aldaketa epidemiologikoa bultzatu duten faktoreen artean, haurtzaroko HSB1aren seroprebalentziaren murrizketa dago. AEBetan murrizte hori populazio gaztearengan, 14 eta 19 urte bitartekoengan batez ere gertatu da, %42,6tik 1976-1980 denboraldian %31,1era iritsi arte 2005-2010 denboraldian [29]. Europako herrialde ezberdinetan antzeko emaitzak lortu izan dira [238,239]. Ingalaterran 10-14 adineko gazteetan HSB1aren aurkako antigorputzen prebalentziak behera egin zuen %34tik 1986-1987 denboraldian %24 arte 1994-1995 urteetan [240]. Espainian, 1993. urtean, HSB1aren prebalentzia 14-17 adineko populazioan %46koa zen [241]. Populazio orokorrean maila sozioekonomikoaren garapenak, ohitura higienikoen hobekuntzak eta familia muinaren aldaketa sozialak HSB1aren infekzioa adin nagusiagoetara atzeratu dute. Bizitzaren lehen urteetan pairatu ohi den aho-ezpainetako HSB1aren infekzioak HSB mota berdinagatiko infekzio genitala saihesten du era partzial batean eta maila oso baxuan HSB2aren aurrean [31,36,242]. Infekzio hura izateko arriskuan dauden nerabe eta gazteen gorakadak eta sexu harremanen hasiera goiztiarrek, batez ere praktika orogenitalek [38,40,42], HSB1ak eragindako HGa duten gizabanakoen proportzioak gora egitea erraztu dute [243]. Aho-ezpainetako herpesaren presentzian izandako praktika sexual orogenitalek edo, maiztasun altuagoz, listuaren aldizkako HSB1aren eskrezio biral asintomatikoek birus mota honen infekzio genitalean parte hartzen dute [244]. Ikerlan honetako HSBari positiboak diren laginen urtean zeharreko banaketari dagokionez, lagin kopururik altuena bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan kokatzen da batik bat, gure inguruneko hilabeterik berotsuenetan, hain zuzen ere. Urtaroko aldakortasun hau beste azterlanetan aurkitutako emaitzen antzekoa da. Horietariko batean HGa zuten pazienteen kopururik altuena martxoa eta ekaina bitartean topatu zen [245] eta bestean hirugarren eta laugarren hiruhilekoetan [246].
5.2 Ezaugarri epidemiologikoak Epidemiologikoki HGa gainontzeko sexu-transmisiozko gaixotasunengandik ezberdintzen da bere izaera infekzioso kronikoa dela eta. Bilakaera klinikoan gaixoak aldez aurretik jakin ezin dituen birusaren berraktibazio ugariak pairatzen ditu, zeinak birusaren transmisioa eragiten duten gainontzeko gizabanakoetan. Sexu-transmisiozko infekzio bakterianoak eta GIBaren infekzioa arrisku populazio-talde jakinetan ohikoak izaten dira, HGaren birusak, berriz, populazio-maila orokorragoak eta homogeneoagoak lortzen ditu [247].
HSB1ak edo HSB2ak eragindako infekzio genitala ez da klinikoki ezberdintzen. Hala ere, gaixotasunaren bilakaera klinikoa eta zenbait ezaugarri epidemiologiko desberdinak dira bi birus
motetan. Alde horiek direla eta, interesgarria da HGaren azterketa eta ebaluazio orokorra egitea, eta baita bi birus moten arteko konparaketa burutzea ere. Ikerlan honetan gizabanakoen batezbesteko adina 34 urtekoa izan da, beste azterlanetan aurkitutakoen antzerakoa [42,45], eta gizonezkoen proportzioa emakumezkoena baino zertxobait altuagoa. HGa duten gaixoen artean aurkitutako gizonezkoen nagusitasun hori Parisko [42] eta Finlandiako [45] STGen zentroetan burututako antzeko azterlanetan ere nabarmendu da. Hala ere, infekzio genitala eragin duen HSB motaren arabera ezberdintasunak agertu dira pazienteen sexuari eta adinari dagokienez. HSB2ak eragindako HGa duten pazienteen gehiengoak gizonezkoak dira eta batezbesteko adin altuagoa dute HSB1aren infekzioa dutenekin alderatuz; datu epidemiologiko hauek bestelako azterlanek aditzera emandakoekin bat egiten dute [40,45,231]. Aldagai bakarreko analisi estatistikoan gizonezkoek HSB2aren HGa izateko arrisku altuagoa aurkezten dute eta adina arrisku horren aldagai independienteetako bat da. Horrek zera esan nahi du, urte bateko igoera bakoitzeko HSB2aren HGa izateko arriskua 1,08 dela, hain zuzen ere. HSB1ak eragindako HGa dutenak emakume gazteak dira batez ere eta talde honen ezaugarri nagusia datu epidemiologiko hori izan ohi da [37,39,42,45,46,232,233,235]. Löwhagen et al. aditzera ematen dutenez, emakumezkoetan praktika sexual oral harkorra arruntagoa izaten da gizonezkoetan baino, eta hori dela eta HSB1aren infekzio genitala ohikoagoa izaten da emakumetan. Horrez gain, gizon eta emakumeen artean dauden ezberdintasun anatomiko eta histologikoek, esate baterako emakumeen mukosa genitala sentikorragoa izatea infekzio mota hauen aurrean, bi generoen artean dauden aldeak eragiten dituzte HSB1aren infekzio genitala dutenengan [248]. Hala ere, ikerlan honetan HSB1ak eragindako HGa duten pazienteen kopuruaren gorakada nabarmenagoa izan da gizonezkoetan. Datu esanguratsu hau Australian Tran et al. argitaratutako azterlanean ere sumatu zuten [39]. Alabaina, beste ikerketa batzuen arabera HSB1aren HGa duten pazienteen proportzioaren igoera denboran zehar bai emakumezkoetan [45] eta bai bi sexuetan era berean gertatzen da ere [232]. Ikerketa horiek populazio-talde ezberdinetan burutu direnez gero lortutako emaitza horien artean diferentziak agertzen dira. Paziente gehienak Bombero Etxaniz O. Z.-ko STGen kontsultara abiatu dira, borondatez edo euren kabuz, batez ere, eta Atentzio Primarioa izan da bigarren jatorririk usuena. HSB2ak eragindako HGa duten pazienteen eratorria ere oso antzekoa izan da, HSB1aren infekzio genitala dutenak, berriz, Atentzio Primariotik bidalita etorri dira STGen kontsultetara, batik bat. HSB2aren HGa duten pazienteak bestelako STGen aurrekariak sarriago izaten dituztenez gero, kontsultarekin eta bertako kideekin harremanetan jartzera ohituago daude, eta beraz, hori izan daiteke aurkikuntza horien arrazoietako bat.
Gainontzeko jatorriak kontuan hartuz, Basurtu Unibertsitate Ospitaleko STGen kontsultan Ginekologia zerbitzutik eratorritako paziente gehiago zaintzen dira Bombero Etxaniz O. Z.-aren kontsultarekin alderatuz. Azken kontsulta honetan Atentzio Primariotik eta Larrialdietatik bidalitako pazienteak zaintzen dira maiztasun handiagoz. Basurtu Unibertsitate Ospitaleko STGen kontsultaren kokapena ospitalearen gune berdinean, STGak dituzten pazienteak egokiro diagnostikatu eta tratatzeko protokoloak egotea eta zerbitzu ezberdinen arteko komunikazio eraginkorrak izan daitezke emaitza horiek azaldu ditzaketen arrazoi nagusiak. Aitzitik, Bombero Etxaniz O. Z.-aren kontsultak Atentzio Primarioko gainontzeko anbulatorio eta osasunzentroekin interrelazio estua du eta, hortaz, baita Larrialdietako zerbitzuan lan egiten duten medikuekin ere. Jaioterriari dagokionez, paziente gehienak autoktonoak dira, bigarren jaioterririk usuena Hego Amerika izan delarik. Autoktonoen taldean HSB1aren infekzioa dutenak eta gizonezkoak ugariagoak dira. Hego Amerikan jaio direnen artean, HSB2aren herpes genitala duten pazienteen proportzio altua aipagarria da oso. Izan ere, Espainiatik kanpoko jaioterria HSB2ak eragindako HGa izateko arrisku altuagoarekin erlazionaturiko aldagai independienteetariko bat da. Datu honek mundu-mailan argitaratutakoarekin bat egiten du [25] eta baita AEBetan egindako HSB2aren seroprebalentzia azterketetan aurkitutako arrazen arteko ezberdintasunekin, zeinetan populazio hispanoa bigarren arraza ohikoa den arraza beltz ezhispanoaren ondoren [30,37]. Ikerlaneko gaixo gehienek hezkuntza-maila ertaina dutela adierazi dute, aitzitik oinarrizko hezkuntza-maila dutenen proportzioa HSB2aren infekzioa duten pazienteetan altuagoa da HSB1aren HGa dutenekin alderatuz. Era berean, goi-mailako hezkuntza dutenen portzentajea altuagoa da HSB1aren HGa duten gizabanakoen artean. Datu hauek beste ikerketetan azaldutakoen antzekoak dira [31,249] eta, tesi honetan aurkitutako desberdintasunak HSB2aren infekzioa dutenen artean atzerritar edo etorkin gehiago egoteagatik izan daiteke. Nieuwenhuis et al. [40] artikuluan aditzera ematen denez, infekzio genitala eragin duten HSB motaren eta pazienteen joera sexualaren artean ez dago estatistikoki adierazgarria den ezberdintasunik. Tesiko paziente gehienek joera heterosexuala adierazi dute, batez ere emakumezkoak. Bestalde, homosexual guztiak gizonezkoak izan dira eta HSB1aren infekzio genitala ohikoena izan da haien artean. Azken aurkikuntza hau argitaratutako artikulu askotan aipatzen da ere [42,236,250]. Ikerlan honetan bildutako pazienteen joera sexuala kontuan hartuz, beraz, HGaren transmisio-mekanismo nagusia babesik gabeko harreman sexual heterosexualak izatean datza. Birusaren transmisiorako ohiko bidea, HSB2aren infekzio genitala duten pazienteetan, baginala izan da eta HSB1aren HGa duten gizabanakoetan, berriz, bide orala. Azken datu honi
Eztabaida 180 delarik. Hazkuntza biralaren emaitza positibo edo negatiboen proportzioak biologia molekularraren teknikekin eta HSB motekin alderatuz ere ez da ezberdintasun esanguratsurik lortu. Hortaz, datu hauek adierazten dute, proba bat ala bestea erabili arren eskuratutako emaitza mikrobiologikoak ez direla HSB motaren arabera aldatzen. Ikerlan honetan genitaletako lesio herpetikoen kokapenaren eta infekzioa eragin duen birus motaren artean ezberdintasun adierazgarriak lortu dira. HSB1aren infekzio genitala duten lesioen kokapen nagusia bulba da, ildo balanoprepuziala jarraiki; HSB2ari positiboak diren lesioena, ordea, ildo balanoprepuziala lehenik eta bulba bigarrenez dira. Ezberdintasun hauek agertzearen arrazoia pazienteen generoan datza. Izan ere, HSB1ak eragindako HGa duten emakumezkoen proportzioa altuagoa da eta gizonezkoak, berriz, ugariagoak dira HSB2aren HGaren kasuan [51,251]. Bi birus motetan, lesio genitalen hirugarren kokapen usuena uzkia edo perianala izan da. HGaren infekzioaren etapa kontuan hartuz, primoinfekzioaren edo lehen episodio klinikoaren lesio genitalen kokapen ohikoena bulba izan da, ildo balanoprepuziala jarraiki; HGaren berreritze sintomatikoetako lesioena, ildo balanoprepuziala lehenik eta bulba bigarrenez dira. Lehen episodioetan HSB1ak eragindako HGaren proportzioa altuagoa da, eta berreritzeetan, berriz, HSB2aren infekzio genitalak ugariagoak dira. Datu horiek HGaren etapa bakoitza alderatuz aurkitutako ezberdintasun adierazgarrien arrazoiak izan daitezke. HGaren bi etapetan, lesio genitalen hirugarren kokapen ohikoena uzkia edo perianala izan da. HGa duten pazienteen sintomatologiaren iraupenari dagokionez, HSB2aren infekzio genitala dutenek kontsultara iritsi arte bilakaera laburragoa izaten dute HSB1aren HGa dutenekin alderatuz. Alde adierazgarri hau HSB2aren infekzio genitalean errekurrentzia klinikoen kopuru altuagatik izan daiteke. Izan ere, berreritze gehiago pairatzen dituzten pazienteak HGaren sintomak hobeto ezagutzen dituzte eta, horregatik, maiztasun handiagoz eta arinago abiatzen dira kontsultara. Horrez aparte, sintomen iraupenaren eta pazienteen sexuaren artean ezberdintasun esanguratsuak lortu dira. Emakumezkoek adierazpen klinikoen iraupen laburragoa izaten dute kontsultara joaten diren arte gizonezkoekin konparatuz. Aurkikuntza horrek AEBetan argitaratutako azterlan batekin bat egiten du, zeinetan HGa zuten gizonezkoak emakumezkoak baino beranduago joaten ziren kontsultara. Hala ere, ez zuten ezberdintasunik topatu sintomen iraupenaren eta infekzio genitala eragindako HSB motaren arteko konparaketan [46]. HGaren sintomatologia lokala zein sistemikoa kontuan hartuz, ezin dira bi HSB mota bata bestearengandik bereiztu, klinikoki bereizi ezinak direlako bi infekzioak. HGaren adierazpen klinikorik ohikoena genitaletako xixku eta ultzera mingarrien agerpena izaten da. Hala ere, ikerlan honetan genitaletako lesioez gain, sumina, pruritoa, disuria, iztaietako linfadenopatia
mingarriak eta sukarra eta ondoeza bezalako sintomak maizago azaldu dira HSB1aren infekzio genitala duten pazienteetan. HGaren lehen episodioa diagnostikotzat izan dutenetan ere, antzeko emaitzak lortu dira, ziur aski HSB1aren HGa dutenetan ohikoagoa delako etapa hura. Adierazpen kliniko horiez gain, emakumezkoetan, HGaren lehen episodio klinikoan, batez ere HSB2ak eragindako kasuetan, ugariagoak dira leukorrea eta zerbizitisa berreritzeekin alderatuz. Sintoma edo zeinu hauek, beraz, lagungarriak izan daitezke aldez aurretik HGaren agerraldirik izan ez dituen gaixo batean HGaren lehen episodioaren diagnostikoa egiteko. Gizonezkoetan, emakumezkoekin konparatuz, disuria eta meatitisa sarriago azaltzen diren sintoma lokalak dira. Aipagarria da ere, proktitisa ugariagoa dela HSB1aren infekzio genitala duten gizonezkoetan, praktika sexual analak dituzten homosexualekin erlazionatuta batik bat. Beste azterlan batzuetan argitaratutako aurkikuntzekin bat eginez, HGaren lehen episodio klinikoan, primoinfekzioan batez ere, sintoma lokal eta sistemikoak larriagoak izaten dira [137]. Lehen episodio klinikoan HSB1aren HGa duten pazienteen proportzioa altuagoa denez gero, adierazpen klinikoak ikusgarriagoak izaten dira gaixo hauetan. Bernstein et al. ikerlanean, ez zuten ezberdintasun edo harreman adierazgarririk aurkitu HGaren sintomatologiaren eta HSB motaren artean [37]. Bestalde, Richards et al. autoreek aditzera eman zutenez, gizonezkoen sintoma nagusia genitaletako lesioak izan ziren eta emakumezkoetan, ordea, genitalen zonaldeko mina [46]. HGaren ondorioz agertu daitezkeen konplikazioei dagokienez, tesi honetan HSB2ak eragindako HGaren lehen episodioa izan duten 3 pazientek sintoma neurologikoak azaldu dituzte ere. Infekzio genitalarekin erlazionaturiko konplikazioen tasa altua ez bada ere eta kalte neurologikoak berez sendatzen diren arren [61], nerbio-sistema zentralaren infekzioaren diagnostiko baten aurrean, HSB2aren meningoentzefalitisa kasu, infekzio genitala konplikazio horren eragilea izan dela baieztatu edo deuseztatzea funtsezkoa da. HSBaren aurkako antigorputzen detekzioa pazienteen heren batean burutu da, batez ere IgG motatako antigorputz totalen eta HSB2aren aurreko IgG antigorputz espezifikoen analisia. HSB2aren HGa izan duten gaixo gehienek aipaturiko antigorputzak azaldu dituzte, HGaren berreritze klinikoekin bat eginez batik bat. Primoinfekzio herpetiko genitala HGa eragin duen birusaren isolamendua edo detekzioarekin batera birus mota baten edo bestearen aurkako IgG motatako antigorputzik ez izatea da, IgM antigorputzak positiboak izanik edo ez. Infekzioaren etapa goiztiar hori, HSB1aren HGa duten 34 pazienteetan eta HSB2aren infekzio genitala duten 45 gaixoetan soilik baieztatu da. Tesiaren Sarreran azaldu den bezala, HSBaren aurkako antigorputzak antzemateak HGaren diagnostikoa egiteko baliagarria da oso, HSBaren infekzio genitalaren susmoa dagoenean eta metodo mikrobiologiko zuzenak burutu ezin direnean edota horiek emaitza negatiboa ematen
dutenean, batez ere. Horrez gain, HGaren lehen episodio batean, pazienteak birusaren aurrean duen egoera immunologikoa ezagutzeak primoinfekzioa edo lehen episodio ez primarioa den zehazten laguntzen du eta, beraz, tratamendua egokitzea ahalbidetzen du. Populazio orokorrean HSBaren proba serologikoak egitea gomendatzen ez bada ere, STGen kontsultara doan pazientea arrisku-talde bateko kide bezala kontsideratuz, lehen bisitan bi birus moten aurreko profil serologikoa izateak infekzioa diagnostikatzea errazten du sintomak aurkeztu ez arren. Gainera, aurretiko informazio epidemiologiko horrek, anamnesian eskuratutako datuekin batera, beste STGak izateko arriskua ebaluatzeko aukera ematen du.
Ikerlanean bildutako 18 pazientek herpes bipolar sintomatikoa aurkeztu dute, eremu genitaleko eta nerbio trigeminoak inerbaturiko aurpegiko aldibereko lesio herpetikoak, hain zuzen ere. Kaltetutako gaixo gehienek HSB1ak eragindako HGaren diagnostikoa izan dute eta horietariko 5 pazientek ahoezpainetako lesio herpetikoekin eta batek genitaletako lesioekin kontaktua izan dutela adierazi dute. Genitalen kanpoko lesioen baieztapen mikrobiologikoa 10 gizabanakoetan burutu da, HSB1ari positiboak izanik lesio horien gehiengoa. Herpes bipolarraren adierazpen klinikoei dagokienez, 8 pazientek aho-barrunbean ultzera mingarriak nabaritu dituztela eta faringitisaren eta konjuntibitisaren sintomak izan dituztela adierazi dute. Miaketa fisikoan, aho-barrunbeko lesio herpetikoak 13 gaixoetan behatu dira, beste batean konjuntibitisaren zeinuak eta azkenengo batean lesio herpetikoak kokotsean. Herpes bipolarraren inguruan tesi honetan aurkitutako informazioari dagokionez, bestelako ikerlanek ere adierazten dute bi HSB motek gaitasuna dutela aipaturiko gorputzeko bi zonaldeak, hau da, orofaziala eta genitala, aldi berean infektatzeko, adierazpen kliniko primarioak eta errekurrenteak sorrarazteko eta eskrezio biral asintomatikoaren aldiak eragiteko [105,252-255]. Fenomeno hau gune anatomiko batean edo bestean birusa autoinokulatzeagatik edo primoinfekzioan gertatzen den biremiagatik gauzatzen da [253]; pazienteak, beraz, bi birus motetarako edo mota baterako seronegatiboak izan ohi dira. Ikerlanean azaldutako herpes bipolarraren kasu guztiak lehen episodio kliniko gisa diagnostikatuak izan dira, eta emaitza serologikoen arabera, horietariko 5 primoinfekzioa eta beste 5 lehen episodio ez primarioa izan dira. Sukarra bezalako sintoma sistemikoaren agerpenak herpes bipolarra biremiaren ondorioz gertatzen dela iradokitzen du, eta adierazpen sistemikoak agerikoak ez direnean, aldiz, autoinokulazioaren posibilitatea gailendu egiten da [103,105,254]. HSB2ak aho-mailan infektatzeko eta berraktibatzeko gaitasun baxuagoa du bertako kontrol immunologiko zorrotzagatik, eta hori dela eta, herpes bipolarra duten pazienteen laginetan HSB2aren isolamendua urria izaten da [255]. Aipaturiko gorputzeko bi zonalde anatomikoetan lesio herpetikoak agertu edota eskrezio biral asintomatikoa gertatzen denez gero, infektaturiko
gaixoari ohartarazi behar zaio bide ezberdinetatik birusa transmititu dezakeela, baita aldi asintomatikoetan ere [254]. Bestalde, medikuak gaixoari anamnesi egokia egiteko eta miaketa fisikoan foku ezberdinak, sexu-transmisiozkoak izan ala ez, aztertzeko HGaren klinika bipolarra ezagutzea lagungarria da [252,256]. Genitaletako lesio herpetikoen aurrekariak, aurkeztutako sintomatologia eta emaitza serologikoak kontuan hartuz, diagnostikatutako HGaren infekzioaren etapa aldakorra da infekzio genitala eragin duen HSB motaren arabera. Gaixoen %52k HGaren berreritzea aurkeztu du, HSB2aren infekzio genitala dutenak batez ere. Aldagai bakarreko analisian HGaren berreritzea izateak HSB2aren infekzio genitala izateko 6,18 arrisku altuagoa suposatzen du eta HGaren episodio klinikoaren aurrekaria independienteki erlazionatzen da HSB2aren HGa izateko arrisku altuagoarekin aldagai anitzeko analisian. HGaren lehen episodio klinikoa pairatzen duten pazienteak, aldiz, HSB1aren infekzio genitala dute batik bat. Aurkitutako ezaugarri hauek argitaratutako zenbait azterlanetan ere aipatzen dira [38,40,234].
HSB motaren araberako analisi estratifikatuan, HSB1ak eragindako HGaren lehen episodio klinikoa duten pazienteak 30 urte baino gazteagoak diren gizonezkoak dira bereziki. Sexu horren nagusitasuna talde horretan, lehenago aipatu den bezala, gizonezko homosexual gehienak HSB1aren infekzio genitala dutelako izan daiteke. Lafferty et al. egileek aipatu bezala, gizonezko homosexualen taldean lorturiko emaitzak, tesi honetan aurkitutakoen oso antzekoak dira, nahiz eta euren laginaren tamaina txikiagoa baina ikerlan honen berdintsua izan [38]. Beste alde batetik, Nilsen et al. ikerketan bezala [234], HSB1aren berreritze klinikoak bi aldiz ohikoagoak dira emakumezkoetan gizonezkoetan baino. Pazienteen jaioterria eta HGaren etapari dagokionez, primoinfekzioa edo lehen episodioa izan duten gaixo gehienak autoktonoak dira, talde horretan HSB1aren infekzioa dutenen proportzioa altua delako. HGaren oraingo episodioa eta geroko berreritzeen kopuruari buruzko informazioa ezin izan da pazienteen %40an gutxi gorabehera eskuratu. Gaixo asko HGaren geroko jarraipena egiteko Atentzio Primarioko medikuarengana bidali zenez eta ikerlanaren azken bi urtetako pazienteen ondorengo bilakaera laburragoa suertatu zenez datu horien galera gertatu da. HSB2aren infekzioa duten gaixoak berreritze klinikoen kopurua altuagoa izan dutenak dira, horietatik %15ek, esate baterako, urtean 6 berreritze baino gehiago izan dituzte. Aldagai bakarreko analisian urtean 2 edo errekurrentzia kliniko gehiago pairatzeak HSB2aren infekzio genitala izateko 10,52 arrisku altuagoa suposatzen du. HSB1ak eragindako HGa duten %73 pazientek, ordea, ez du ondorengo inolako berreritzerik izan. Emaitza horiek beste lan batzuetan argitaratu direnen antzekoak dira [251], Benedetti et al. autoreen azterlanean esaterako [257], HSB2aren HGa duten pazienteek urtean batezbesteko 5 errekurrentzia izaten dituzte eta HSB1aren infekzio genitala dutenek, berriz, urtean berreritze bakarra. Ikerlan horretako egileek
zera ondorioztatzen dute, HSB1ak eragindako HGa duten gaixoek berreritze-tasa baxuagoa dutela. Urtean gutxienez HGaren berreritze kliniko bat izan duten paziente gehienetan ez da HSBaren tipaketa burutu. Izan ere, kasu batzuetan emaitza mikrobiologikoa negatiboa izan da edo ez da lagin klinikorik eskuratu berreritzearen HSBaren tipaketa egiteko. HSB mota baieztatu den kasu gehienetan lortutako emaitza hasierako episodioan isolatutako birus mota berdinarekin bat egiten du. Aitzitik, emaitza mikrobiologiko ezberdina lortu den kasuetan, hasierako HSB motarekin zerikusirik ez duen berrinfekzio baten ondorioa izan daiteke, eta honelako egoera gehienak bai hasierako zein geroko HSBaren isolamendua mistoa izaten denean gertatzen da. Izan ere, bi HSB motek gaitasuna dute kokapen anatomiko berdina infektatu eta bertan mantentzeko, momentu konkretu batean HSB motetako bat antzematen delarik eta beste une batean aurrekoaren desberdina den beste HSB mota. Sucato et al. azterlanean, autoreak ohartu ziren aldi berean bi HSB motek eragindako HGa zuten sei gizabanakoetatik bostek HSB2aren berrinfekzio bat izan zutela hasierako HSB1aren infekzio genitalaren ostean. Azterlan horren egileek zera ondorioztatu zuten, HSB mota edo andui desberdinen gaininfekzioa leku anatomiko berdinean, kasu honetan eremu genitalean, gizakietan gertatzea erabat posiblea dela, esperimentazioko animaliekin frogatu den bezala [258]. Garrantzitsua da, hortaz, infekzio genitala sorrarazi duen HSB mota zehaztea, batez ere gaixotasunaren bilakaera atipikoa denean edo aldakorra bihurtzen denean denboran zehar. Adibidez, berrinfekzio bat gertatu dela susmatu beharko litzateke HSB1aren HGa duen paziente batean, zeinetan urtean errekurrentzia kliniko bat ere edo oso gutxi espero diren, eta berreritzeen tasak denbora laburrean gora egiten badu. Tesian, agindutako antibiral motarik ugariena aziklobirra izan da eta ia pazienteen %15ak ez du inolako tratamendu antibiralik jaso. Terapia farmakologikoa ez ematearen arrazoietako bat lesio genitalak atipikoak zirelako edo HGa iradokitzen ez zutelako izan zitekeen. Kasu horietan, HGaren diagnostikoa frogatzeko beraz, baieztapen mikrobiologikoa behar izan zen. Beste arrazoietako bat lesioen larritasuna eta bilakaera izan zen, hau da, kasu batzuetan lesioak gutxienekoak eta kalte sintomatikorik gabekoak izan ziren eta beste batzuetan lesioak oso eboluzionatuak eta sendaketa fasean zeuden. Egoera horietan, bada, ez zegoen zertan tratamendu antibirala hasi beharrik. Oraingo HGaren episodioaren ostean 81 pazientek tratamendu supresorea jaso behar izan dute, horietatik 79 HSB2ak eragindako HGa dutelarik. Lehen aipatu den bezala, HSB2aren infekzio genitala duten gaixoek berreritze kliniko gehiago pairatzen dituztenez gero, arruntagoa izaten da paziente horietan terapia supresorea ezartzea.
Eztabaida 185 HGa duten pazienteen arrisku-faktore sexualen aurrekariei dagokienez, profil sexual nagusia bikotekide sexual egonkorra izatea da. Hala ere, infekzio genitala eragin duen HSB motaren eta gaixoen sexuaren arabera desberdintasunak aurkitu dira. Prostituzioarekin erlazionaturiko profilak (prostituzioaren erabilera, prostituzioan aritzea eta prostituzioan aritu izanaren aurrekaria) eta droga parenteralen drogazale ohia izatea HSB2aren HGa duten gizabanakoetan ohikoagoak dira. Aldagai anitzeko analisian, bada, prostituzioarekin erlazionaturiko profil sexuala HSB2aren HGa izateko arrisku altuagoarekin erlazionaturiko aldagai independienteetariko bat da. Horrez gain, gizonezkoetan arruntagoa da noizbehinkako kontaktu sexualak izatea emakumezkoekin alderatuz, eta azken hauek, bikotekide egonkorra dutela adierazi ohi dute. Prostituzioan aritzea eta prostituzioan aritu izanaren aurrekaria adierazgarriak diren proportzio baxuetan azaltzen dira emakumezkoetan. Era berean, van de Laar et al. egileek prostituzioan jarduten zuten emakumezkoek HSB2ak eragindako HGa izateko arrisku altuagoa zutela ohartu ziren [259]. Prostituzioaren bezero diren gizonezkoen proportzioa %16 izatera heldu da tesi honetan, zifra hori Balaeva et al. ikerlanean aurkitutakoaren antzekoa izanik. Lan horretan profil sexual horren eta HSB2aren aurrean seropositiboak ziren gizonezkoen artean harreman esanguratsua topatu zuten [249]. Prostituzioan aritzea eta iraganean prostituzioan aritu izana portzentaje handia suposatzen dute ere Hego Amerikan jaiotako pazienteetan. HGa duten pazienteen bikote edo kontaktu sexualen kopuruari dagokionez aniztasun handia aurkitu da. Tarterik ugarienak bikote edo kontaktu bakarra lehenik eta 2 eta 5 bitarteko kontaktu sexualak bigarrenez izan dira. Banaketa hau HSB1aren HGa dutenetan eta joera heterosexuala duten gaixoetan behatu da, batik bat. Bikotekide anitzak izatea ohikoagoa da homosexualetan eta bisexualetan. Aipagarria da ere, urtean 20 kontaktu sexual baino gehiago dituzten pazienteen proportzioa nabaria dela HSB2aren infekzioa dutenetan eta emakumezkoetan, prostituzioarekin erlazionaturiko profil sexuala duten gizabanakoengatik ziur aski, ugariagoak baitira HSB2aren HGa duten gaixoetan eta emakumeetan. Seroprebalentzia ikerketa batzuen arabera bizitzan zehar bikotekide kopuru handiagoa duten gizabanakoek HSB2aren aurreko seropositibitate altuagoa izaten dute [31,36,249], nahiz eta Cherpes et al. azterlanean, bizitzan zehar 5 edo bikotekide sexual gehiago izan zituzten emakumezkoek HSB1aren seroprebalentzia altuagoa erakutsi [244]. Pazienteek adierazitako azken harreman sexuala, oraingo HGaren episodio klinikotik atzera egunetan neurtu dena, gaixoen %54an jakin izan da. Gehiengoek 15 egun baino gutxiagotan izan dutela adierazi dute. Datu hau esanguratsuagoa izan da gizonezkoetan eta
HSB1aren infekzioa dutenetan, eta hortaz, 20 eta 29 urte bitartekoetan eta HGaren lehen episodio klinikoa izan duten pazienteetan. HGa duten paziente gehienek ez dute antisorgailurik erabiltzen, batez ere joera heterosexuala duten gaixoek. Gainontzekoek preserbatiboa erabili ohi dute, praktika homosexualak eta bisexualak dituztenek batik bat. Adin-taldeen araberako analisian, adin-tarte guztietan erabiltzen den antisorgailurik nagusiena hesi-metodoa da, nahiz eta urteak aurrera egin ahala bere erabilera murriztuz joaten den. Ahobideko eta baginako antisorgailu hormonalak erabiltzen dituzten 30 urte baino gazteagoak diren emakumezkoen proportzio altua aztertuz, sexu-transmisiozko infekzioak izateko arriskua paziente horietan handitu egiten dela argitzea funtsezkoa da. Preserbatiboaren erabilerari dagokionez, praktika sexual oralak dituzten gaixoek, HSB1aren HGa dutenak batez ere, ez dute inoiz preserbatiboa erabiltzen. Alabaina, emakumezkoek harreman sexual oraletan preserbatiboaren erabilera ohikoa izaten dute printzipalki gizonezkoekin alderatuz. Hori dela eta, emakumezkoetan HSB1ak eragindako HGa izateko, babesik gabeko praktika sexual oral harkorra transmisio-bide garrantzitsua dela ondoriozta daiteke. Gizonezkoek, joera heterosexuala dutenek batez ere, ez dute inoiz preserbatiborik erabiltzen praktika sexual baginaletan. Gizon homosexualak, ordea, hesi-metodoak erabili ohi dituzte normalean harreman sexual analetarako. Pazienteen joera sexuala kontuan hartuz, ez da ezberdintasun adierazgarririk lortu praktika sexual oralaren eta preserbatiboaren erabileraren artean. Ryder et al. ikerlanean ere ez zituzten ezberdintasun horiek aurkitu praktika sexual baginal eta analen kasuan [236]. Rana et al. egileek buruturiko ikerketan, HGaren aldi sintomatiko zein asintomatikoetan, pazienteen preserbatiboaren erabilera praktika sexual baginal, oral eta analetan baxua izan zen [260] eta Kubako STGen klinika batean zaindutako gizonezkoetan egindako azterlan batean, preserbatiboa ez erabiltzeak lesio genitaletan HSB2 isolatzeko arrisku-faktorea zela ondorioztatu zuten [261]. Tesi honetako pazienteen %50 inguru gutxienez STG edo infekzio genital baten aurrekariak ditu. Gizonezkoetan ugariagoak dira GIBaren infekzioa, B hepatitisa, luesa, N. gonorrhoeae infekzioa, Molluscum contagiosum eta pubis-zorriak. Emakumezkoetan, aldiz, T. vaginalis, kandidiasi genitala, G. vaginalis, M. hominis, U. urealyticum eta S. agalactiae dira infekziorik usuenak. Emaitza hauek bat egiten dute bulbobaginitisaren kausarik ohikoenekin, hala nola, kandidiasia, trikomoniasia eta baginosi bakterianoa [262,263]. M. hominis, U. urealyticum eta S. agalactiae gernu eta aparatu genitaleko mikrobiotaren mikroorganismo komentsalak izan ohi dira eta euren prebalentzia
altuagoa izaten da emakumezkoetan. Hori dela eta, gernu edo genitaletako laginetan bakterio horiek detektatzeak ez du zertan infekzio genitalaren eragileak direnik adierazi behar, baizik eta tokiko disbiosia [264,265]. Sarreran aipatu den bezala, disbiosi hauek HSBaren infekzio genitala erraztu dezakete, eta era berean, azken honek mukosa genitaleko desoreka ekologikoa eragin [87,88]. HSB1aren infekzio genitala dutenekin alderatuz, HSB2ak eragindako HGa duten pazienteetan sarriagoak dira kondiloma akuminatuak, GIBaren infekzioa, B hepatitisa, luesa, N. gonorrhoeae infekzioa, T. vaginalis infekzioa, C hepatitisa eta pubis-zorriak. Aurrekari infekzioso guzti horietatik, aldagai anitzeko analisian, N. gonorrhoeae infekzioaren aurrekaria da HSB2aren HGa izateko arrisku altuagoarekin erlazionatzen den aldagai indenpendientea. Emaitza hau van de Laar et al. autoreek HSB2aren seroprebalentzia ikerketan ere aurkitu zuten [259] eta bestelako azterlanek ere aditzera ematen dutenez, infekzio genitala eragin duen HSB motaren arabera ezberdintasunak badaude. Nieuwenhuis et al. ikerlanean, aurretik diagnostikaturiko beste STGak bikoiztu egiten ziren HSB2ak sorrarazitako HGa zuten pazienteetan [40] eta Gottlieb et al. seroprebalentzia ikerketan luesa, C. trachomatis, N. gonorrhoeae eta T. vaginalis infekzioak HSB2aren infekzio genitalarekin erlazionatu ziren [31]. Beste zenbait ikerlanetan STGen aurrekariak ugariagoak izan ziren ere gaixo hauetan [32,249,266,267]. Hala ere, antzeko ezaugarriak dituzten azterlan batzuetan, HSB2aren seropositiboak ziren gizabanakoak bestelako STGen aurrekariak izan bazituzten ere, aurkikuntzak ez ziren estatistikoki esanguratsuak izan [42,54,58,251]. HSB1ak eragindako HGa duten gizabanakoetan, desberdintasun adierazgarriak lortu ez diren arren, kondiloma akuminatuak C. trachomatis infekzioa, B hepatitisa eta GIBaren infekzioa aurretik diagnostikaturiko STG ugarienak izan dira. Cherpes et al. autoreen azterlanaren aldagai bakarreko analisian, C. trachomatis, N. gonorrhoeae eta T. vaginalis infekzioak HSB1aren seropositiboak ziren gaixoekin erlazionatu ziren [244]. Traktu genitaleko beste gaixotasun infekziosoak, nahitaez sexu-transmisiozkoak ez direnak, esate baterako, G. vaginalis, M. hominis eta U. urealyticum infekzioak sarriago aurkitu dira HSB2ak eragindako HGa duten pazienteetan.
GIBaren infekzioaren aurrekariei dagokienez, HGa duten pazienteen %60 gutxi gorabehera, HSB2aren infekzio genitala dutenak batez ere, bazekiten aldez aurretik buruturiko proba mikrobiologikoengatik GIBaren infekziorik ez zutela. HSB1aren HGa duten gaixoen erdia baino gehiagok, ordea, ez zekien infekzio hura zuenik edo ez. Gai horren inguruan jakitun ziren gizonezkoen proportzioa altuagoa da emakumezkoekin alderatuz gero. Datu honen arrazoi nagusia GIBaren infekzioaren aurrekariak dituzten gizonezkoak emakumezkoak baino ugariagoak direlako da.
Eztabaida 189 kontsideratu dira, HSB2aren aurkako IgG motako antigorputz espezifikoak ez dituztelako, eta paziente bakarra HSB1aren primoinfekzio bezala. Kasu guztietan IgM motatako antigorputz totalak negatiboak dira eta IgM espezifikoen detekzioa ez da burutu. HSB1aren primoinfekzio bezala kontuan harturiko paziente horren diagnostiko hori, beraz, eztabaidagarria da. Gaixo hauen beste STGen aurrekariak ere aipatzekoak dira, kondiloma akuminatuak 2 pazienteetan, GIBaren infekzioa beste 2etan eta C. trachomatis infekzioa azken 2 gaixoetan. Horrez gain, infekzio mistoa antzeman zen momentuan 2 gizabanakok luesaren diagnostiko konkomitantea izan dute. Lehen aipaturiko ikerlanean, bi birus moten infekzio genital mistoa izan duten bi pazienteetan N. gonorrhoeae eta C. trachomatis infekzioen diagnostiko konkomitantea burutu zen [268]. Tesian lorturiko emaitzen eztabaida aztertu ostean, interesgarria izango litzateke, IMSn gauzatzen den era berean, EAEIMSn herpes sinple birusaren jakinarazpenetan lagin genitaletako HSB1aren isolamenduak ere gehitzea, infekzio genital horren prebalentzia eta populazio orokorrean eragiten duen inpaktua ezagutu ahal izateko. Era berean, seroprebalentzia inkesta bat aurrera eramatea baliagarria izango litzateke, hau da, populazio orokorrean bi herpes sinple birus moten inguruko ikerketa obserbatzional deskribatzaile eta transbertsala burutzea, munduko beste herrialde garatuetan egin den bezala. Inkesta honi esker, birus hauek sorrarazitako infekzioen informazio epidemiologikoa eta gizabanako immune eta ez-immuneen prebalentzia eskuratu ahalko litzateke, infektaturiko populazio- edo adin-talde konkretuak identifikatuz.
Ondorioak 193 1. Bilbo hiriko ESI Bilbo-Basurtu eremuan herpes genitala duten 1.003 gaixoetatik %74,30ak HSB2ak eragindako infekzio genitala aurkeztu du eta %24,70ak HSB1ak sortutakoa, pazienteen intzidentzia-tasa hirukoiztu egin delarik ikertutako denboran zehar. 2. HSB1ak eragindako herpes genitala duten pazienteen kopuruak goranzko joera azaldu du, gizonezkoetan bereziki, eta joera hori, HSB2aren infekzio genitala izan duten gizabanakoekin alderatuz, nabarmenagoa izan da. 3. Herpes genitala duten pazienteen ezaugarri soziodemografiko nagusiak honako hauek dira: gizonezkoak, 34 urteko batezbesteko adina, autoktonoak, hezkuntza-maila ertainekoak eta Bombero Etxaniz osasun-zentroko STGen kontsultetan zaindutakoak. Pazienteetan aurkitutako arrisku-faktore sexualik ugarienak joera heterosexuala, bikotekide egonkorra izatea, azken urtean kontaktu edo bikote bakarra izatea, herpes genitalaren agerraldia izan baino 15 egun lehenago azken harreman sexuala izatea eta inolako antisorgailu metodorik ez erabiltzea izan dira. Herpes genitalaren episodio edo agerraldi gehienak berreritze klinikoak izan dira, genitaletako xixku eta ultzera mingarriekin azaldutakoak batik bat, aziklobirraz tratatutakoak eta ondorengo errekurrentziarik gabekoak. 4. HSB2ak eragindako herpes genitala duten pazienteen ezaugarri epidemiologikoak HSB1aren infekzioa duten gizabanakoen ezberdinak dira. Gehienak gizonezkoak dira, 25 urte baino nagusiagoak, oinarrizko hezkuntza-mailakoak eta atzerritarrak, hegoamerikarrak batez ere. Talde honen infekzioaren etapa ohikoa berreritze klinikoa da, sintomen iraupena luzeagoa eta ondorengo errekurrentzia klinikoen kopurua altuagoa izanik. Prostituzioarekin erlazionaturiko profil sexuala eta kontaktu sexualen genitaletako lesio herpetikoekin aurreko kontaktua ohikoagoak dira HSB2aren herpes genitala dutenengan. 5. HSB1ak eragindako herpes genitala duten paziente gehienak emakumezkoak, 25 urte baino gazteagoak, autoktonoak eta goi-mailako hezkuntzadunak dira. Lehen episodio klinikoa edota primoinfekzioa talde honen bereizgarria da eta lesio herpetikoez gain, sumina, disuria, izaietako linfadenopatia, adierazpen kliniko sistemikoak eta herpes bipolarra ugariagoak dira HSB1aren infekzioa dutenengan. Kontaktu sexualen aho-ezpainetako lesio herpetikoekin aurreko kontaktua, praktika sexual oralak eta joera homosexuala gizonezkoetan ohikoagoak dira talde honetan.
Ondorioak 194 6. Kondiloma akuminatuak, GIB infekzioa, B hepatitisa, N. gonorrhoeae infekzioa, T. vaginalis infekzioa, C hepatitisa eta pubis-zorriak HSB2ak eragindako herpes genitala duten pazienteetan esanguratsuki maizagoak dira. 7. HSBaren aurkako antigorputzen detekzioa pazienteen heren batean burutu da eta horri esker, herpes genitalaren berreritzeen diagnostikoa batez ere baieztatzea lortu da. Herpes genitalaren primoinfekzioa HSB1aren herpes genitala duten 34 pazienteetan eta HSB2aren infekzioa duten 45 gaixoetan ziurtatu da. Pazienteak duen HSBaren aurkako egoera immunologikoa ezagutzeak, erabaki terapeutiko egokia hartzea eta informazio epidemiologikoa eskuratzea ahalbidetzen du. Proba serologikoak herpes genitalaren diagnostikorako funtsezko azterketa osagarriak dira. 8. HSB2aren herpes genitala izateko arrisku altuagoa suposatzen duten aldagai independienteak adina, Espainiatik kanpoko jaioterria, N. gonorrhoeae infekzioa, gutxienez aldez aurretik herpes genitalaren agerraldi bat izatea, genitaletako lesio herpetikoekin aurreko kontaktua eta prostituzioarekin erlazionaturiko profil sexuala dira. Kontaktu sexualen aho-ezpainetako lesio herpetikoekin aurreko kontaktua izatea HSB2aren herpes genitala izateko arrisku baxuagoarekin erlazionatu da. |
addi-d5c088d73f83 | https://addi.ehu.es/handle/10810/22708 | addi | cc-by-nc 3.0 | 2017-05-12 | science | López Eiguren, Asier | eu | Characterisation of cosmic defects using field theory and analytical models | Fisika Teorikoa eta Zientziaren Historia Saila Eremu-teorien eta eredu analitikoen bidezko defektu kosmikoen ezaugarritzea Euskal Herriko Unibertsitateko Jon Urrestilla Urizabal doktoreak zuzendutako lana Asier Lopez Eiguren Fisikan doktore-gradua lortzeko aurkezturiko txostena
Bixian zihar zoze erakutsi doztazuen guztiori "... heriotzak harrapatu gaitzala berarekin dantzatzen... " McOnak
Eskerrak Lehenik eta behin, eta batez ere, nire eskerrik beroenak eman nahiko nizkioke ikerkuntzarako bidea ireki eta nire lehen pausuetan gidari izan dudan Jon Urrestillari. Gradu bukaerako lanean irrika piztarazi, masterreko urtean zehar oinarriak jarri eta doktoregoaldiko urte hauetan zehar dakien guztia erakusten saiatzeagatik. Hasierako bidaia hau egiteko izan nezakeen zuzendaririk eta gidaririk onena izan da; eta nola ez, lagun bikaina. Hasierako Txo hartatik gaur egun arte ikasi dudan guztian laguntzeagatik, Eskerrik asko Doktore Jauna! Bigarrenik, urte hauetan zehar burutu ditudan ikerketa lanetan ezinbesteko izan diren ikerlariak eskertu nahiko nituzke: Ana Achúcarro, Anastasios Avgoustidis, Jose Juan Blanco-Pillado, Betti Hartmann, Mark Hindmarsh, Martin Kunz, Carlos Martins eta Kepa Sousa. Eskerrik asko ikerketa hauek zuekin burutzeko aukera emateagatik eta batez ere, nire ezjakintasun guztiak zuen jakinduria eta pazientziarekin betetzeagatik. Juan Mari Aguirregabiria eta Ínigo Luis Egusquiza ere eskertu nahiko nituzke, tesi honen euskarazko aldea ez bailitzateke ezer beraien laguntzarik gabe. Era berean, mila esker bioi graduko garaietatik hasi eta gaur egun arte izandako zalantzak argitzen laguntzeagatik. Era berean tesi honetako proiektu batzuk burutzeko egin ditudan estantzietan etxean bezala sentiarazi didazuenoi, mila esker. Hau da, mila esker Sussex unibertsitateko Fisika eta Astronomia Sailari, Helsinkiko Fisika Institutuari, Leideneko Lorentz Institutuari eta Nottinghameko unibertsitateko Fisika eta Astronomia Sailari. Zuen laguntzarik gabe ez nuke estantzia hauetan ikasi dudan guztia ikasiko. Ez nuke ahaztu nahi nire lantoki izan den Zientzia eta Teknologia fakultateko Fisika Teorikoa eta Zientziaren Historia Saila. Egunero egunero etxean bezala sentiarazi didazue eta edozein arazoren aurrean laguntza eskeini, doktoregai bizia asko erratuz. Nire eskerrik beroenak bidai honetan hain lagungarri izan zaretenoi: Alex Feinstein, Ruth Lazkoz, Manuel Á. Valle, Juan Luis Mañes, Martín Rivas, Igor Bandos, Michele Modugno, José M. Martín Senovilla eta Montserrat Barrio. Esker berezia merezi dute irakaskuntza mundua barneratu eta laguntza eskeini didatenek: Oscar Ecenarro, David Brizuela, Raül Vera eta Iñaki Garay. Mundu honetan dena ez dagoenez lanarekin lotua, egunero egunero kafe orduan bizitza alaitu didazuenokin ere ezin nahiteke ahaztu; mila esker Allan, Josu Igartua, Raúl, Luis, Josu Ortega, Iñigo, Esti... Azken urte hauetan, aurredoktore/postdoktore izaera medio ezagutu ditudanak ere aipatu nahiko nituzke: Carlos, Iñigo, Giussepe, Joao, Iker, Olatz, Unai, Maria, Irene, Santi, Laura, Mikel, Nastassja, Charlotte, Mariam, Sugumi, Jonathan, Jasone, Aitor, Imanol; guzti hauen artean esker bereziak eman nahiko nizkieke lankide izatetik lagun on izatera pasatu diren Pablo Jimenori, Lluc Garciari eta Borja Reinari. Aipamen berezia merezi du Joanes Lizarraga Doktore jaunak. Ikerkuntzaren mundu hau batera ezagutu genuen; lehen kongresuak, lehen klaseak, lehen... Badakit zu gabe bidaia hau ez zela berdina izango eta beti ondoan eduki izanak lagundu dit bideko zailtasun guztiei aurre egiten. Mila esker nire txiste txar guztiak tragatzeagatik eta batez ere txisterik egiteko gogorik ez nuenean zuk iii
egiteagatik. Bizitza honetan anai bat irabazi dut, zorte on bizitzan Joanes! Esker berezia merezi dute baita ere Gose Naiz taldea osatzen duten kidee guztiek. Gutxi giñen (Jokin, Julen, Ekhi, Iraultza, Joanes), asko gara (+ Iagoba, Peio, Aitzol, Iñigo, Mattin, Jon) eta jarrai dezagun asko izaten. Nahiz eta askotan gai berdinei buruz hitzegin (zuek badakizue ;)) galdu ezin den bizitzaren zati bat zarete. Jarrai dezagun denbora luzez gose izaten!!!!! Unibertsitatetik kanpoko jendeaz ere gogoratu nahiko nuke. Hasteko kuadrilako lagunak eskertu nahiko nituzke lanak eragindako hainbat momentu estresgarritan burua beste nonbaitera eramaten laguntzeagatik. Era berean ezin nahiteke ahaztu nire bigarren familiarekin. Bizitza erdi baino gehiago daramat zuekin momentu ahaztezinak konpartitzen, mila esker familia handi eta bikain horren parte izaten uzteagatik. FORZA ISUNTZA!!!!! Eskerrekin bukatzeko familiarekin gogoratu nahiko nuke, momentu onetan zein zailetan ondoan izan zaretelako. Eskerrik asko Patxi eta Marga, beste seme bat bezala zaintzegatik; eta zer esanik ez Marga, tesia osorik irakurri eta zuzenketak bikain horiek egiteagatik. Aitxa ta ama, eskerrik asko heldu naixen tokira heltzeko ein dozuen lan gogor guztiaitxik, erakutsi doztazuen guztiaitxik eta momentuora transmititu doztazuen maitxasunatxik; zuek barik ez nintzan heldu naizen tokira helduko. Ainho, zer esanik ez, eskerrik asko bidia zabaltziarren eta beti onduan egotiarren; nire bixien gidari ezin hobia ixan zara. Eta amaitzeko, Ortzi ez daukat hitzik zuganako dudan esker ona deskribatzeko; azken urte hauetan izan ditudan gora behera guztetan hor egotearren eta nire biziari zentzua ematearren mila esker bihotz-bihotzez. Azkenik, barkamena eskatu nahi diot tesi hau hartu eta atal honetan bere izena ikustea espero zuen horri. Ziur nago izen hauen artean egotea merezi duzula eta tesi hau itsasoraino eraman duen ibaiaren tanta zarela. Mila esker zuri ere!
B. Hartmann, A. Lopez-Eiguren, K. Sousa eta J. Urrestilla, JHEP 1303 (2013) 152. arXiv:1212.6502. 4. Kapitulua Ikerkuntza honetan monopolo globalen zenbakizko simulazioen azterketa egingo dugu monopoloen abiadura zehazteko asmoz. Monopolo globalek oso interesgarriak diren ezaugarriak dituzte. Adibidez, urruti dauden monopolo eta antimonopoloen arteko indarra distantziaren independentea da; ezaugarri hau defektu hauek erakusten duten eboluzio bitxiaren sortzaileetariko bat da. Arrazoi honengatik eta baita beste hainbatengatik ere monopolo globalen eboluzioaren azterketa oso interesgarria izan daiteke. Gaur egun arte egin diren monopolo globalen zenbakizko simulazio handienak eta zehatzenak burutuko ditugu eta informazioa garrantzitsua aterako dugu. Informazioa hau eta lan honetan lehen aldiz aurkezten den monopoloen abiadura neurtzeko metodo berria erabiliz, monopoloen abiaduren gaur egun arteko emaitza zehatzenak lortuko ditugu. Hau gutxi balitz, simulazioetatik lorturiko informazioaz baliatuz monopolo globalen eboluzioa azaltzeko erabiltzen diren eredu analitikoak kalibratuko ditugu. Kapitulu hau ondorengo artikulu zientifikoan oinarritzen da: • Measuring Global Monopole Velocities, one by one A. Lopez-Eiguren, J. Urrestilla eta A. Achúcarro, JCAP01(2017)020. arXiv:1611.09628. 5. Kapitulua Kapitulu honetan soka erdilokalen sareak ezaugarrituko ditugu. Soka erdilokalak soka lokalen oso antzekoak dira, baina topologikoak ez direnez ezaugarri desberdinak izan ditzakete. Adibidez, soka hauek ez dira infinituak eta bukaerak izan ditzakete, non bukaera hauek monopolo globalen portaera erakusten duten. Gaur egun arte egin diren soka erdilokalen zenbakizko simulazio handienak eta zehatzenak erabiliz soka hauek ezaugarrituko ditugu eta beraien propietateen informazio zehatza lortuko dugu. Azterketa honetan 4. kapituluan aurkeztuko dugun abiadurak lortzeko metodo berria erabiliko dugu. Simulazioetan lorturiko informazioa soka erdilokalen eboluzioa azaltzen duten eredu analitikoak kalibratzeko ezinbestekoa da eta etorkizun batean kalibrazio hau egiteko erabilia izango da. Kapitulu honetan eginiko lana ondorengo bi artikulu zientifikoetan aurkitu daiteke: • Evolution of semilocal string networks: Large-scale properties A. Achúcarro, A. Avgoustidis, A.M.M. Leite, A. Lopez-Eiguren, C.J.A.P. Martins, A.S. Nunes eta J. Urrestilla, Phys. Rev. D89 (2014) no.6, 063503. arXiv:1312.2123. • Evolution of semilocal string networks: II. Velocity estimators A. Lopez-Eiguren, J. Urrestilla, A. Achúcarro, A. Avgoustidis and C.J.A.P. Martins, arXiv:1704.00991, Phys. Rev. D-ra bidalia 6. Kapitulua Soka eta monopolo globalentzako lorturiko energia-momentuaren tentsorearen korrelazioak eta CMBaren potentzia-espektroak aurkeztuko ditugu kapitulu honetan. Energia-momentuaren tentsorearen korrelazioak lortzeko eremu-teorien zenbakizko simulazioak burutuko ditugu eta ondoren korrelazio hauen erradiazioaren eta materiaren mendeko garaietako eta bi garai hauen arteko trantsizio kosmologikoko portaera aztertuko dugu. Eboluzio honetatik CMBaren potentzia-espektroa
1 Eboluzio Kosmologikoa 1.1 Sarrera Tesia honen lehen kapituluan Big Bang beroa [48, 113] eredua azalduko dugu. Eredu honek unibertsoaren eboluzioa deskribatzen du, eta behaketa kosmologikoak azaltzeko erakutsi duen arrakasta dela medio eredu kosmologiko estandarra bilakatu da. Big Bang beroa ereduaren deskribapenaren hasierako aldiunea ez da zehaztasunez ezagutzen eta literaturan Big Bangaren hainbat definizio aurki daitezke. Tesi honen ikuspuntutik, eta batez ere defektu kosmikoen analisiaren ikuspuntutik, hasierako aldiunearen deskribapena ez da oso esanguratsua. Ereduak deskribatzen duen eboluzioa aldiz, oso garrantzitsua da. Izan ere, defektu kosmikoak unibertsoa gaztea zenean gertutako simetria-hausturetan sortu izan baldin badira ere, gaur egun arte eboluzionatu izan dezakete. Hortaz, kapitulu hau Big Bang beroa ereduaren aurrekari historikoak aurkeztuz hasiko dugu. Ondoren, teoria honek azaltzen duen unibertsoaren dinamika aztertuko dugu; teoriak izan dituen arazoak aipatuz eta arazo hauei irtenbidea emateko proposatutako azalpenak deskribatuz. Unibertsoaren eboluzioa deskribatu ondoren, eboluzio honetan emandako gertaera nagusiak laburbilduko ditugu. Azkenik, unibertso gaztea aztertzeko erabiltzen den behaketa tresna garrantzitsuena azalduko dugu, Mikrouhinen Hondo Kosmikoa (CMB ingelesezko sigletan). Kapitulu honetan emango dugun eredu kosmologiko estandarraren azalpena Tesia honetan zehar egingo dugun defektu kosmikoen azterketarako beharrezkoa izango zaigun informazioan oinarrituko da, informazio zehatzagoa bilatzen duen irakurlea literaturara bideratuko dugu. 1.2 Aurrekari historikoak Lurrean bizi izan diren zibilizazio gehientsuenak kosmosari eta honi loturiko gertaerei azalpena ematen saiatu izan dira. Zibilizazio zaharrenek kosmosa era antropomorfikoan interpretatzen zuten, gertaerak giza ezaugarrien bidez azalduz. Zibilizazio hauetako batzuentzat mundu fisikoari gizadia lagundu edota oztopatu zezaketen izakiek ematen zioten bizia, beste batzuentzat mundua bera bizigabea zen baina jainkoek manipulatu zezaketen. Grekoek beraien jainko eta mitoak zituzten, baina gertaeren kausa eta efektua aztertzen hasi ziren, baita behatutako fenomenoak termino matematiko eta geometrikoak erabiliz azaltzen eta deskribatzen ere. Kausa eta efektuaren identifikazioa oraindik ere metodo zientifikoaren oinarrizko osagaia da. Grekoek lorturiko jakintza gehiena kultura kristauaren garaian zehar, aro ilunean zehar, galdu egin zen. Hala eta guztiz ere, Erdi Aroan Europan ezarritako pentsamendu kosmologikoaren 3
1.2 Aurrekari historikoak murrizketek ez zuten kosmologiaren oinarri matematikoaren eraikuntza izoztu. Nicolaus Copernicus, Johannes Kepler eta Tycho Brahe bezalako pentsalariek Isaac Newtoni bere teoria garatzeko ezinbesteko izan zitzaizkion elementuak eman baitzizkioten. Newtonen teoria izan zen zeruko gorputzen ezaugarri eta orbitak zehaztasun handiz deskribatzeko oinarri matematikoa erabili zuen lehena. 1915ean, Einsteinen erlatibitatearen teoria orokorraren argitalpenarekin, kosmologia era berri batean sartu zen. Einsteinen teoriak ematen zuen unibertso osoaren azalpen matematiko kontsekuenteak unibertsoa osotasunean eta entitate bezala deskribatzeko ateak ireki zituen. Hau da, kosmologiak unibertsoa deskribatzeko fidagarria eta aurreikusteko moduko fenomenoak zituen teoria bat garatzeko euskarri matematiko aproposa lortu zuen. Bestalde, 1929an Edwin P. Hubblek urrutiko galaxia guztiak Esne Bidetik urruntzen ari zirela ikusi zuen. Gainera, galaxien urruntze abiadura galaxia hauetarako distantziarekin aldatzen zela ikusi zuen, hau da, zenbat eta urrunago egon galaxia hau azkarrago aldentzen zen. Joera hau 1.1. Irudian ikus daiteke, non Hubblek neurtu zuen galaxia bakoitzerainoko distantzia eta hauen abiadurak marraztu zituen. Neurketa hauek erabiliz Hubblek unibertsoa zabaltzen ari zela arrazoitzen duen erlazioa aurkitu zuen, Hubblen legea [77] bezala ezagutzen dena. Lege honen arabera galaxien aldentze abiadura galaxia horietarainoko distantziaren proportzionala da, ondorengo ekuazioa erakusten duen moduan: v = Hd, (1.1) non d galaxiarainoko distantzia fisikoa den eta H Hubblen parametroa. Hubblek aurkikuntza hau egin zuen garaian H faktorea konstantea zela uste zuen, baina unibertsoaren eboluzio ekuazioen azterketak erakutsiko digun bezala denboraren menpekoa da. 1.1. Irudia: Irudi honetan Hubblek bere aurkikuntza azaltzeko erabili zuen diagrama ikus daiteke. Diagrama honetako x ardatzean galaxietarainoko distantzia adierazten da eta y ardatzean berriz galaxia horien abiadura. Unibertsoa zabaltzen ari bada eta aritu izan bada, iraganean txikiago izan beharko zuen. Ondorioz denboran atzera estrapolatzen badugu ondorio garrantzitsu batetara iritsi gaitezke: unibertsoak egoera singular batetik hasi behar izan zuen, Big Bang singularitatetik. Big Bang beroa ereduaren arabera unibertsoaren eboluzioa eskualde oso energetiko batetik hasi zen eta eskualde hau eboluzioan zehar hozten joan da unibertsoaren espantsioa dela medio. Eboluzio honek zabaltzen eta hozten ari den unibertso baten irudia ematen digu. Ondorioz logikoa litzateke eboluzio honetan zehar simetria-hausturak eman direla pentsatzea. Simetria-haustura hauetan defektu topologikoak sortu ahal izan dira. Ondorioz, defektu kosmikoen azterketak unibertso gaztearen energia altuko fisika ulertzen lagundu diezaguke. Big Bang beroa eredua hipotesi xume batean oinarritzen da, printzipio kosmologikoan. Hi- 4
1. Kapitulua: Eboluzio Kosmologikoa potesi honen arabera eskala handiko unibertsoak bi ezaugarri garrantzitsu ditu, isotropia eta homogeneotasuna: 1.2. Irudia: Irudi honetan isotropia eta homogeneotasuna erakusten duten bi adibide ikus daitezke. Ezkerreko adibideak isotropia erakusten du: norabide guztiak baliokideak dira. Eskuineko adibideak berriz homogeneotasuna erakusten du: puntu guztiak baliokideak dira. • Isotropia: unibertsoa berdina da norabide guztietan; aldaezintasun errotazionala dauka eta norabide guztiak baliokideak dira. Ez dago norabide pribilegiaturik. • Homogeneotasuna: unibertsoak espazioko puntu guztietan itxura berdina dauka, hau da, aldaezintasun translazionala dauka eta puntu guztiak baliokideak dira. Ez dago posizio pribilegiaturik. Hala eta guztiz ere ezaugarri batek ez dakar bestea. Adibidez, eremu magnetiko uniformedun unibertsoa homogeneoa da, puntu guztiak berdinak baitira, baina ez da isotropoa; izan ere, eremu lerroekiko paraleloak diren norabideak perpendikularrak direnekiko bereizgarriak baitira. Bestalde, simetria esferikoa duen banaketa isotropoa da banaketaren zentrotik begiratuz gero; baina ez dauka zertan homogeneoa izan. Hala ere, banaketa baten puntu guztiak isotropoak direla ezartzen badugu orduan bai banaketa hau homogeneoa litzateke. 1.2. irudian isotropia eta homogeneotasuna azaltzen dira forma bisualago batean eta baita nola batak ez duen bestea ezartzen. Lehenago esan dugun bezala isotropia eta homogeneotasuna eskala handiko unibertsoaren ezaugarri dira. Printzipio kosmologikoa ez da eskala txikietan betetzen eta eskala handiko unibertsoaren ezaugarri orokor bezala ulertu behar da. Hortaz, gure unibertsoa isotropo eta homogeneo bezala definitzea desiragarri da, beti ere irregulartasun lokalak kanpo utziz. Isotropiaren eta homogeneotasunaren ebidentzia sendo bat geroago aztertuko dugun Mikrouhinen Hondo Kosmikoak ematen digu. 1.3 Unibertsoaren Dinamika Unibertsoaren dinamika aztertzeko Einsteinek bere erlatibitatearen teoria orokorrean emandako eremu-ekuazioak askatu behar ditugu. Ekuazio hauek teoria geometriko bat deskribatzen dute, non espazio-denbora bertan aurkitzen den materiak perturbatzen duen eta, aldi berean, espaziodenborak esaten dion materiari nola mugitu. Ondorengoak dira Einsteinen ekuazioak Gµν = Rµν − 1 2Rgµν = 8πGTµν, (1.2) non G Newtonen konstantea den eta gµν espazio-denboraren metrika. Gµν Einsteinen tentsorea da, R Ricciren eskalarra eta Rµν Ricci-ren tentsorea; kantitate hauek kalkulatzeko espaziodenboraren metrika erabili behar da. Tµν unibertsoaren osagaien energia-momentuaren tentsorea 5
1.4 Arazoak eta soluzioak Dimentsiorik gabeko energia dentsitateak (1.11) erabiliz (1.23) ekuazioa beste era honetan idatz daiteke (Ωm + Ωr + ΩΛ) − 1 = 0, (1.25) non ΩΛ = Λ/(3H2) eta Ωm = Ωb + Ωc barioien eta materia ilunaren energia-dentsitateen batura den. Materia barionikoa elektromagnetikoki elkarreragin dezakeen materia arrunta da. Materia iluna aldiz objektu astrofisiko erraldoien higiduren eta hauentzat materia behagarria erabiliz eginiko aurreikuspen teorikoen arteko desadostasuna konpontzeko proposatutako materia da. Gaur egun eredu estandarraren ezinbesteko osagaia da eta unibertsoaren materia ez erlatibista gehiena bereganatzen du, hala eta guztiz ere beraren atzean dagoen fisika ezezaguna da oraindik. Azken urteetan zehar materia iluna deskribatzeko hainbat hautagai proposatu dira: [60, 80, 140]: elkarrekintza ahula duen partikula astuna (WIMP ingelesezko sigletan), ezagutzen dugun materia motarekin konparatuz oso desberdina izango litzateke eta grabitatorioki bakarrik elkarreragingo luke; axioia, masa oso txikia eta kargarik ez duen partikula, elkarrekintza ahularen eta grabitatorioaren bidez bakarrik elkarreragingo luke beste materiarekin; oso astuna den objektu trinko astrofisikoa (MACHO ingelesezko sigletan), materia arruntez osatua baina oso argi gutxi edo bat ere emititzen ez duena, hau neutroi izarra, nano marroia edo nano beltza izan daiteke. Hautagai hauen artean defektu kosmikoak ere aurki daitezke [71, 72, 81]. Tesi honen helburu nagusia materia ilunaren karakterizazioa ez izan arren defektu kosmikoen analisiak eta hauen ezaugarritzeak materia ilunaren ezaugarrien ulertzean pausoak ekar ditzake. 1.4.2 Inflazioa Kapituluaren hasieran aipatu ditugun erantzun gabeko galdera horietatik askok hasierako balditzen arazoarekin dute lotura eta unibertsoaren energia dentsitateen iturrien deskribapen zehatzago behar dute. Arazo horietatik larrienak unibertso gaztea azaltzen duen fisikaren aldaketa osoa eskatzen du, inflazio kosmologikoa [61, 93] deritzon aro berri bat ezarriz. Inflazioaren oinarrian dagoen funtsezko ideia unibertso gazteak espantsio azeleraturiko aroa bizi izan zuela da, non ¨a > 0 betetzen zen. Aro hau d(H−1/a)/dt < 0 betetzen zeneko aro bezala ere uler daiteke, hau da, inflazioan zehar koordenatu kohigikorretan neurtutako Hubble erradioa txikituz zihoan. Inflaziotik kanpo Hubble erradioa handituz doa. Ondorengo puntuetan Big Bang beroa ereduak zituen arazo nagusiak laburbilduko ditugu eta inflazioak arazo hauei konponbidea nola ematen dion: • Lautasunaren arazoa Dentsitate-parametroaren definizioa erabiliz Friedmannen ekuazioak, K-ren edozein baliorako, ondorengo eran idatz daitezke: |Ω − 1| = K (aH)2 . (1.26) Big Bang beroa ereduak deskribatzen duen eboluzio arruntean (aH)2 txikituz doa eta ondorioz Ω 1-etik urruntzen da. Adibidez, erradiazioaren mendeko aroan |Ω − 1| ∝ t eta |Ω − 1| ∝ t2/3materiaren mendeko aroan. Ondorioz Ω = 1 puntu kritiko ez egonkorra da. Lehenago esan bezala, gaur egun Ω 1 da, hiru magnitude ordenako zehaztasunez, eta 1-etik gertuago egon beharko litzateke iraganean. Materiaren eta erradiazioaren portaera egokiak erabiliz ikus daiteke nukleosintesiaren garaian (t ∼ 1 seg) |Ω − 1| < O(10−16) izan behar zuela edota |Ω − 1| < O(10−27) eskala elektro ahulean (t ∼ 10−11 seg). 10
1. Kapitulua: Eboluzio Kosmologikoa Inflazioak lautasunaren arazoa definizioz konpontzen du. Hau da, unibertso gaztea inflatoiaren eremuak dominatzen zuela uste badugu, non inflatoi eremua presio negatibodun fluido bezala (ω = −1/3) har daitekeen, (1.23) ekuazioa ondorengo eran idatz daiteke, H2 ≈ Λ 3 , (1.27) eta ekuazio hau askatuz, a(t) = exp s Λ 3 t ⇔ |Ω − 1| ∝ exp s 4Λ 3 t . (1.28) Ondorioz, ikus dezakegu ez dela beharrezkoa hasierako baldintzak zorrotz doitzea, inflazioak hasierako kurbaduraren edozein balio oso txiki bilakatzen baitu. • Horizontearen arazoa Aurkako norabideetatik datozen fotoiak oreka termikoan daude. Hau ulertzeko modurik naturalena unibertsoaren zonalde desberdinen elkarrekintza medio unibertsoa oreka termikoan egon izana da. Baina zoritxarrez Big Bang beroa ereduan ezinezkoa da hau, izan ere fotoiak emititu aurretik ez zen urruti zeuden eskualdeen artean elkarrekintza emateko denbora nahikorik egon. Inflazioak arazo hau nola konpontzen duen ikusteko kontuan hartu behar dugu inflazioan Hubble erradioa txikituz doala. Izan ere, Hubblen erradioak unibertsoan gauzek noraino bidaiatu dezaketen diosku. Hau da, inflazioaren ondoren elkarrekintza kausalak gertatu daitezkeen unibertsoaren zatia inflazioaren aurretikoa baino txikiagoa da. Ondorioz, inflazioaren aurretik, kausalitatea medio, oreka termikoan zegoen eskualde handi bat sortu zen; inflazioaren ondorengo egoeran espero zitekeena baino handiagoa. • Erlikien arazoa Unibertsoaren hasierako unetan zabaltzearen bidez erradiazioa baino mantsoago disolbatzen ziren objektu batzuk sortzeko aukera egon zen, a−4 ordez a−3 bezala. Objetu hauek unibertsoaren materia dominatzaile bilakatu zitezkeen, behaketek diotenaren aurka. Inflazioaren garaiko espantsio azkarrak, unibertsoa dominatu zezaketen objektuak oso azkar diluitu zituen. Izan ere, inflazioan zehar unibertsoaren energia-dentsitatea objektu hauena baino astiroago jaisten baitzen, a−2 bezala edo astiroago. Ondorioz objektu hauen dentsitatea arbuiagarri bilakatu zen oso azkar. Monopolo magnetiko edo domeinu horma bezalako defektu kosmiko batzuek joera hau erakuts dezakete eta unibertsoa dominatzera pasa daitezke. Hala eta guztiz ere, defektu sare gehienek eskalatzeko joera erakusten dute. Joera honetan defektuen energia dentsitatea frakzio konstante moduan mantentzen da (ikus 2.3.2. atala), defektu hauek bideragarri bilakatuz. Kontuan hartu behar da, inflazioaren aurretik sorturiko defektu oro disolbatua izango litzatekeela. Baina ikusi dugun bezala simetria-hausturak inflazioaren ondoren ere gertatu daitezke eta hau gutxi balitz, eredu inflazionario batzuek defektuen sorrera aurreikusten dute inflazioaren bukaeran. Ikusi dugun moduan, unibertso gaztean esponentzialki azeleraturiko aldiak Big Bang beroa ereduak zituen arazo batzuk konpontzen ditu. Esponentzialki azeleraturiko aldi hau gure ekuazioekin azaldu ahal izateko osagai estra bat gehitu behar diegu, presio negatibodun osagaia, inflatoia 11
1. Kapitulua: Eboluzio Kosmologikoa Eremuen teoria kuantiko erlatibistak antipartikulen beharra dauka. Partikulak eta antipartikulak ondorengo prozesuaren bidez deuseztatzen dira: e+ + e− → γ + γ. Hasiera batean unibertsoa materia eta antimateria kantitate berdinez betea bazegoen ere aipatu berri dugun prozesua medio erradiazioz beteriko unibertsoa izango genuke. Bestalde, materia gehiago ikusten dugu antimateria baino. Bariogenesiaren ereduek gaur egun behatzen den barioi-fotoi proportzioa azaldu nahi dute hasiera batean materia-antimateria asimetriarik kontsideratzen ez duten mekanismo dinamikoak erabiliz. • Simetria-haustura elektroahula 100 GeV-tan Higgs mekanismoa dela medio partikulek beraien masa eskuratzen dute. Hau dela eta elkarrekintza ahularen indarra asko aldatzen da. • QCD fase trantsizioa Nahiz eta quarkak energi altuetan libre izan, 150 MeV-tik behera quarken eta gluoien arteko elkarrekintza sendoa garrantzitsu bilakatzen da. Ondorioz quarkek eta gluoiek quark sistema lotuak sortzen dituzte, bario eta mesoi deritzenak. • Materia ilunaren hoztea Materia ilunak materia arruntarekin oso elkarrekintza ahula duenez oso goiz banantzea espero da. Materia ilunaren partikulen masarentzat eta materia arruntarekin izan dezaketen interakzioen zeharkako sekzioarentzat balio naturalak hartuz behatutako materia ilunaren erlikien dentsitateak oso ondo erreproduzitu daitezke. • Neutrinoen banantzea Neutrinoek elkarrekintza ahularen bidez bakarrik elkarreragiten dute plasma primordialarekin. Kalkuluen arabera neutrinoak 0.8 MeV-etan banantzen dira neutrinoen hondo kosmologikoa sortuz. Hondo hau oraindik ez da neurtua izan. • Elektroi-positroi deuseztapena Elektroiak eta positroiak neutrinoak banandu eta handik gutxira deuseztatzen dira. Hauen energia fotoietara transferitzen da, fotoien tenperatura handituz. Prozesu honen ondoren elektroien soberakin txiki bat geratzen da fotoiekin orekan. • Big Bang nukleosintesia Neutroiak eta protoiak lehen aldiz konbinatzen dira D, 4He, 3He and 7Li nukleoak sortuz. Prozesu honen teoria oso ondo garatuta dago eta behaketekin zehaztasun handiz egiten du bat. • Erradiazio-materia berdintzea Erradiazioaren eta materiaren energia dentsitateak berdinak direnean erradiazioaren mendeko izatetik materiaren mendeko izatera pasatzen da unibertsoa. • Birkonbinatzea Unibertsoaren hasierako unetan CMBko fotoiek hidrogeno atomoak ionizatzeko adinako energia daukate eta ondorioz unibertsoa plasma kargatu eta opaku batez betea dago. Aro honek fotoien gorriranzko lerrakuntzak fotoien eta elektroien konbinazioa e− +p+ → H +γ, birkonbinazio aldian zehar, ahalbidetzen duen arte irauten du. 13
1.6 Mikrouhinen Hondo Kosmikoa • Fotoien banantzea Birkonbinazioaren aurretik fotoien eta plasmaren arteko lotura sendoena Thomson sakabanaketak emandakoa da, e− + γ → e− + γ. Baina birkonbinazioaren ondoren elektroien dentsitatea asko jaisten da eta Thomson sakabanaketak eraginkortasuna galtzen du, fotoiak plasmatik bananduz azken sakabanaketaren gainazalean. Fotoi hauek unibertsoan zehar aske bidaiatu dute gaur egun arte. Hurrengo atalean (1.6. atalean) aztertuko dugun, CMBa osatzen dute fotoi hauek. • Berrionizazioa Unibertsoan nagusi den materia iluna halo itxurako egiturak osatzen hasten da elkarrekintza grabitatorioa medio. Materia arrunta ere egitura hauetara erortzen da lehen izar eta galaxiak sortuz. Prozesu honek argi ultramore pila bat askatzen du eta argi honek inguruko materia neutroari elektroiak kentzen dizkio. • Materia-energia iluna berdintza Materiaren eta energia ilunaren dentsitateak berdinak direnean unibertsoa materiaren mendeko izatetik energia ilunaren mendeko izatera pasatzen da. Berdintasun hau lehenago emango balitz galaxiek eta antzeko egiturek ez lukete sortzeko denborarik izango eta bizitzak ez luke inolako aukerarik izango. Egoera hau, kointzidentziaren arazoa bezala ezagutzen da. • Gaur egun Barioiak eta CMB guztiz bananduta daude, izarrek eta galaxiek denbora daramate unibertsoan eta galaxien klusterrak ohiko bilakatzen ari dira. 1.6 Mikrouhinen Hondo Kosmikoa Gaur egun behatzen dugun erradiazio primitiboak ia isotropikoa den eta 2.7K-tara dagoen gorputz beltzaren espektroa dauka. Erradiazio hau, Mikrouhin Hondo Kosmikoa (CMB) bezala ezagutzen da. Zeru guztia kontuan hartzen zuten Hondo honen lehen neurketak Prognoz 9 satelitearen barnean zegoen RELIKT-1 esperimentuak [84] eta COBE sateliteak [124] egin zituzten, Big Bang beroa ereduaren hipotesi nagusiak baieztatuz: unibertsoaren eskala handiko isotropia eta homogeneotasuna, ikus 1.4 irudia. Baina CMBak ematen duen informazio gehiena ez da bere isotropia eta homogeneotasunean gordetzen. CMBaren tenperaturan agertzen diren gorabehera txikiak dira Hondo honen ezaugarri ikertuenak, izan ere, unibertsoaren eboluzioaren eta unibertsoa osatzen duten osagaien informazioa zehatza baitaukate. 1.4 irudiaren eskuineko aldean Planck misioak [10] neurtutako tenperaturaren anisotropiak ageri dira. CMBaren jatorria gorputz beltzaren erradiazioa erabiliz azaldu daiteke. Gorputz beltzaren erradiazioa oreka termikoan dauden gorputzek igortzen duten erradiazioa da. Dakigunez gaur egungo unibertsoa ez dago oreka termikoan eta azaldu berri dugun espazio-denboraren eboluziorik gabe ezingo genioke CMBari azalpenik eman. Baina badakigu unibertsoaren hasierako aldiunetan dentsitatea eta energia dentsitateak oso altuak zirela, unibertsoan aurkitzen zen erradiazioaren oreka termikoa ahalbidetuz. Ondorioz, unibertsoak gorputz beltzaren espektroa igorri zuen hasierako unetan. Unibertso gaztean aurki daiteken T tenperaturako gorputz beltz baten energia fluxua [ν, ν+dν] frekuentzien artean Plancken banaketa erabiliz eman daiteke P(ν, T)dν = 8πh ν c 3 1 ehν/kT − 1dν, (1.29) 14
1. Kapitulua: Eboluzio Kosmologikoa 1.4. Irudia: Zeru osoarentzat eginiko CMBaren neurketak. Irudiaren ezkerreko aldean COBE sateliteak [124] eginiko neurketak ikus daitezke. Zati honetan ikus daitekeenez isotropiaren eta homogeneotasunaren printzipioak bete egiten dira. Eskuineko irudian berriz Planck misioak [10] neurturiko anisotropiak soilik agertzen dira. non h Planck-en konstantea den eta K Boltzmannena. ν → αν aldagai aldaketa erabiliz, non α =konstantea den, espektroaren itxura ez da aldatzen baldin eta T → T/α bada. Jakina da baita ere zabaltze kosmikoa medio uhin-luzerak zabaldu egiten direla eta frekuentziak berriz txikitu. Ondorioz, zabaltze kosmikoak hasierako gorputz beltzaren espektroaren izaera mantentzen du baina gero eta tenperatura baxuagoetan, T ∝ 1/a. (1.30) Aurreratu dugun moduan hemen ikus daiteke unibertsoa handitu ahal hozten joan dela. CMB ez da erradiazio bainu isotropiko perfektua. Isotropia honen aldaeren (1/105 tamainakoak) azterketa gaur egun kosmologian daukagun behaketa tresna zehatzena izatera heldu da azken urteotan. Tenperaturaren anisotropia txiki hauek tenperatura eremuaren garapen multipolarra erabiliz deskribatu daitezke. Garapen hau, simetria esferikoa kontuan hartuz, harmoniko esferikoak erabiliz idatz daiteke: ∆T T (ˆn) = X l l X m=−l ΘlmY m l (ˆn), (1.31) non l momentu multipolarra den eta ˆn bektore unitarioak begira gauden norabidea adierazten duen. T batezbesteko tenperatura da eta ∆T-k berriz puntu jakin baten tenperatura batezbestekotik zenbat aldentzen den adierazten digu. Θlm koefizienteek tenperaturaren perturbazioak adierazten dituzte eta ondorengo erlazioa betetzen dute ⟨Θ∗ lmΘl′m′⟩ = δll′δmm′Cl, (1.32) non δll′ Kroeneckern delta funtzioa den. Hurbilketa Gaussiarrean anisotropiak potentzia-espektroaren 2 puntuko korrelazio funtzioa erabiliz guztiz deskriba daitezke. Potentzia-espektroa Cl-en funtzioan ondorengo eran idatz daiteke D
1.6 Mikrouhinen Hondo Kosmikoa Garapen harmonikoan agertu diren koefizienteak, Θlm, berez Fourierren transformatuan agertzen diren koefizienteen bertsio esferikoak dira. Ondorioz, kurbadura arbuiagarria den zeruaren zati txikietan lan egiten badugu, angeluaren eta multipolo momentuaren arteko erlazioa zuzena da: θ = 2π/l. CMBaren anisotropiak bi motatan banatzen dira normalean: lehen mailakoak eta bigarren mailakoak. Lehen mailako anisotropiak azken sakabanaketaren gainazalean edo lehenago gertaturiko prozesuetan sortzen dira. Bigarren mailakoak berriz, azken sakabanaketaren gainazaletik gaur egun arteko eboluzioan gertaturiko prozesuetan. Lehen mailako anisotropiak bi efektu nagusi sortzen dituzte: tontor akustikoak eta difusioaren ondoriozko moteltzeak. Tontor akustikoak unibertso gazteko fotoi-barioi plasmatik datoz. Hau da, fotoien presioak ez-homogeneotasunak ezabatzeko joera du baina barioien arteko elkarrekintza grabitatorioak barioi hauek elkartzen ditu eremu dentsoagoak sortuz. Bi prozesu hauen arteko lehiak sortzen ditu tontor akustikoak. Bestalde bigarren mailako anisotropiak Sunyaev-Zel’dovich eta Saechs-Wolfe bezalako efektuek sortzen dituzte. Sunyaev-Zel’dovich efektuaren kasuan energia altuko elektroi hodeiek erradiazioa barreiatzen dute zati bat CMB-ko fotoiei emanez. Saech-Wolfe kasuan berriz, eremu grabitatorio aldakorrak medio CMBko fotoiak gorrirantz edo urdinerantz lerratzen dira. 1.5. Irudia: CMB-aren potentzia-espektroaren irudikapen bat. 1.5. irudian CMBaren tenperaturaren potentzia-espektroaren irudikapen bat ikus daiteke. Angelu eskala handietarako (l < 100), hau da, banantze garaiko super-Hubble moduei dagozkien eskaletarako, potentzia-espektro angeluarra potentzial grabitatorioaren bidez ezaugarritu daiteke. Potentzia-espektro angeluarraren zati hau Saech-Wolfe-en lautada bezala ezagutzen da. Potentzia-espektroan ageri diren tontorrak (100 < l < 1000) tontor akustikoak dira eta informazio fisiko baliotsua daukate. Lehen tontorraren eskala angeluarrak unibertsoaren kurbadura zehazten du, bigarrenak berriz barioi dentsitate murriztua eta hirugarrena materia ilunaren dentsitatea lortzeko erabil daiteke. Tontor hauen kokapenak jatorrizko dentsitate perturbazioen informazioa ere ematen du. 16
1. Kapitulua: Eboluzio Kosmologikoa Esan dugun bezala CMBaren anisotropien azterketa behaketa tresna oso zehatza da. Behaketetatik eratorritako datuak datu teorikoekin alderatuz prozesu desberdinek CMBari egiten dioten ekarpena aztertu daiteke. Prozesu hauen ekarpen teorikoa aztertzeko ondorengo ekuazio diferentzial lineal sorta askatu behar da, Dac(a, ρ, ...) ˜Xa = ( 0 Pasiboa (Inflazioa) Sc Aktiboa (Defektuak) (1.34) non ˜Xa aztertu nahi dugun kantitatearen, Xa, Fourierren transformatua den. Dac eragile diferentzialak a eskala faktorea, ρ hondoko dentsitatea eta antzeko kantitatean menpekotasuna dauka. (1.34) analisitik eratorritako perturbazioak ez dira ordena linealean nahasten eta dentsitate perturbazioak (eskalarrak), perturbazioa bektorialak edota perturbazio tentsorialak edo grabitazio-uhinak izan daitezke. Inflatoiaren fluktuazio kuantikoek sorturiko perturbazioak lehen mailakoak dira, izan ere, azken sakabanaketaren gainazala baino lehen sortu izan dira eta pasiboki eboluzionatu dute. Bestalde defektu kosmikoek sorturiko perturbazioak bi motatakoak izan daitezke, lehen eta bigarren mailakoak, izan ere defektuek beraien existentzia guztian zehar sortzen baitituzte anisotropiak. Kasu inflazionarioan perturbazio bektorialak ez dira kontuan hartzen, izan ere oso azkar hiltzen dira. Bestalde, perturbazio eskalar eta tentsorialentzako potentziak ondorengo eran idatz daiteke, PR(k) = As k k∗ ns−1 , (1.35) Pt(k) = At k k∗ nt, (1.36) non k∗ uhin-zenbaki pibote kohigikorra den. As eta At anplitude eskalarra eta tentsoriala dira eta ns eta nt espektroen indize espektralak dira eta espektroaren makurtasunarekin lotura dute. Kontuan izan bi indize espektralek definizo desberdina dutela; ns = 1 kasua eskalaren independente diren perturbazio eskalarren edo Harrison-Zel’dovich [62, 141] ereduaren kasua da, eta nt = 0 eskalarekin aldaezinak diren perturbazio tentsorialen kasua. Defektu kosmikoen kasurako potentzia-espektroa ezin da hain erraz adierazi. (1.34) ekuazioa askatzeko, lehenik eta behin, Sa-rekin erlazionaturiko iturri-funtzioak lortu behar dira aztertu nahi den defektu motaren zenbakizko simulazioak erabiliz. 2.3.5. atalean erakusten dugu nola lor daitezkeen iturri-funtzioak zenbakizko simulazioak erabiliz. Kapitulu berdinean ikus daiteke nola integratzen diren (1.34) motako ekuazioak Einstein-Boltzmanen (EB) integratzaileak erabiliz. Ondoren 6 kapituluan O(2) sokentzat eta O(3) monopoloentzat potentzia-espektroa lortuko dugu prozedura hau erabiliz. Hala eta guztiz ere, bi kasuetatik eratorritako potentzia-espektroak neurtutako potentziaespektroarekin (ikus 1.6 irudia) konpara daitezke, prozesu bakoitzaren ekarpena aztertzeko asmoz. 1.7 irudiaren ezkerraldean inflaziotik eratorritako potentzia-espektroa ikus daiteke eta Higgs eredu trukakorreko soketatik eratorritako ([95] lanean lortua) berriz eskuin aldean. Higgs eredu trukakorreko sokak gehien aztertu izan diren defektu kosmikoak dira eta 2.3. atalean zehaztasunez aztertuko ditugu. Irudi horietan ikus daitekeenez inflaziotik eratorritako potentzia-espektroak neurtutakoan ikus daitezkeen tontorrak oso ondo deskribatzen ditu. Bestalde, Higgs eredu trukakorreko soketatik eratorriak ez ditu tontor horiek erakusten. Hau dela eta, esan daiteke defektuen ekarpena subdominantea dela. Joera hau [95] lanean frogatu zuten, non Higgs eredu trukakorreko soken kontribuzioa l = 10 multipoloan %1.3 baino txikiagoa dela ikusi zuten. Zabaltzen ari den unibertsoa homogeneo eta isotropoa deskribatzeko erabiltzen den eredua ezaugarritzeko ohikoa da 6 parametro erabiltzea. Bestalde, defektuen ekarpena kontuan hartu nahi 17
1.6 Mikrouhinen Hondo Kosmikoa 1.6. Irudia: Planck esperimentuak [10] neurturiko tenperaturaren potentzia-espektroa. Kasu honetan puntuek neurturiko datuak adierazten dituzte dagozkien errore barrak erabiliz. Kurba berdeak berriz ΛCDM eredua erabiliz lorturiko doikuntza hoberena adierazten du eta zonalde berdeek berriz doikuntza horrekiko desbiderapenak. bada parametro bat gehitu behar zaio ereduari. Kasu honetan Big Bang beroa eredua deskribatzen duten sei parametroak aztertuko ditugu. Ondoren, 2.3.5. atalean defektuen ekarpena deskribatzen duen parametroa aztertuko dugu. Defektu kosmikorik gabeko eredu kosmologikoa azaltzeko behar diren sei parametroak ondorengoak dira: 1. Ωbh2: Barioien dentsitate fisikoa 2. Ωch2: Materia ilunaren dentsitate fisikoa 3. θ: Birkonbinatze garaiko soinu horizontearen eta distantzia diametral angeluarraren arteko erlazio hurbildua. CMBko lehenengo tontorrarekin zuzeneko lotura du eta unibertsoaren geometriaren aldaketekiko oso aldakorra da. 4. κ: Birionizazio sakonera optikoa fotoien azken sakabanatzean. κ-k unibertsoa nola ionizatua dagoen adierazten digu eta fotoi batek talka bakarra jasateko duen probabilitatea neurtzen du. Sarri τ moduan ere izendatzen da. 5. ns: Perturbazio eskalarraren indize espektrala. 6. As: Horizonteaz gaindiko kurbadura-potentzia primordialaren anplitudea. Gehienetan ln(1010As) moduan adierazten da. Planck esperimentuak [10] lorturiko parametro horien balioak 1.2. taulan ikus daitezke. 18
2.2 Berezko simetria-haustura beste eredu batzuetan fase transformazioen parametroak, α(x)-k, espazioko x kokapenaren menpekotasuna dauka. Mota honetako ereduak eredu lokalak dira. 2.1. Irudia: Mexikar kapela potentziala. Gezi gorriek φ1 eta φ2 eremuen higidura deskribatzen dute. Mexikar kapela potentzialaren minimoa plano konplexuko |φ| = η zirkuluan aurkitzen da eta ereduaren oinarrizko egoeraren itxarondako balio ez-nuluarekin ezaugarritua dago ⟨φ⟩ = ηeiθ, (2.2) non θ fase arbitrarioa den. Halaber, potentzialaren maximo lokala eremuak itxarondako balio nulua, ⟨φ⟩ = 0, duen puntuan aurkitzen da. 2.1. irudian ikus daitekeen potentziala tenperaturaren balio finko bat erabiliz aztertu dugu. Baina aurreko kapituluan ikusi dugun moduan unibertsoa bere eboluzioan zehar hozten eta zabaltzen joan da. Ondorioz simetria-hausturak zabaltzen ari den unibertsoan aztertzeko asmoz zuzenketa termikoak gehitu ahal dizkiogu potentzialari, Veff = λ(|φ|2 − ˆη2(T)) + f(T, η). (2.3) Orain, oinarrizko egoeraren itxarondako balioa bigarren ordenarainoko tenperaturaren zuzenketekin ondorengoa dugu, ˆη2(T) = η2 − T 2 6 . (2.4) Ikus daitekeenez ez da positiboki definitua eta ondorioz tenperaturaren balio kritiko, Tc, baterako zero egiten da, non Tc = √ 6η. (2.5) 2.2. irudian ikus dezakegunez tenperatu altuetan, (T > Tc), potentzial efektiboak minimo bakarra dauka φ = 0 puntuan. Kasu honetan oinarrizko egoerak Lagrangearraren (2.1) simetria berbera dauka eta simetria hautsi gabe dago tenperaturaren balioa nahiko altua den bitartean. Baina tenperatura, unibertsoaren espantsioa bezalako prozesu fisikoen bidez, jaisten den heinean potentzialaren forma aldatuz doa eta potentzialaren minimoa φ = 0-tik aldentzen da. Ondorioz, eremua simetria hautsi gabe duen egoeratik θ bidez zehazturiko oinarrizko egoera berrira jaitsiko 22
2. Kapitulua: Defektu kosmikoak 2.2. Irudia: Potentzialaren tenperaturarekiko menpekotasuna. da bat-batean. Agerikoa da oinarrizko egoera berria, ⟨φ⟩ = ηeiθ, ez dela fase transformazioa globalekiko aldaezina eta simetria espontaneoki hautsiko da. θ-ren balio desberdina duten simetria hautsiko oinarrizko egoera guztiak baliokideak dira eta ondorioz nahikoa da θ-ren balio bakar bat aukeratzea beraien ezaugarriak aztertzeko. θ = 0 aukeratuz φ ondorengo eran adieraz daiteke minimoaren inguruko perturbazio gisa φ = η + 1 √ 2(φ1 + iφ2), (2.6) non φ1 eta φ2 eremu errealak diren oinarrizko egoeraren itxarondako balio nuluarekin. (2.6) aldagai-aldaketa (2.1) Lagrangearrean ordezka daiteke, L = 1 2(∂µφ1)2 + 1 2(∂µφ2)2 − 1 2λη2φ2 1 + Lint, (2.7) non Lint interakzio terminoak φ1 eta φ2-ren hirugarren ordenatik gorako terminoak barnebiltzen dituen. (2.7) Lagrangearra aztertuz ikus daiteke φ1 eremuak mφ1 = √ λη masa positibodun partikula bat deskribatzen duela eta φ2 eremua berriz masa gabea dela. 2.1. irudia aztertuz uler genitzake agertu diren partikulak: φ1 eremuak oinarrizko egoeraren zirkuluko puntu baten inguruko oszilazioa erradialak deskribatzen ditu eta φ2-ak berriz zirkuluaren barneko higidurak. Agertzen diren masa gabeko partikulak, Goldstone bosoiak bezala ezagunak, eredu globaletan gertatutako berezko simetria-hausturaren ezaugarri orokorrak dira. Berezko simetria-haustuaren ondorio zuzen bat defektu kosmikoen sorrera da. Goldstone ereduan sortutako defektuak soka globalak dira eta ondorengo lerroetan nola sortzen diren aztertuko dugu. Ikusi berri dugun bezala, simetria hautsi ondoren oinarrizko egoeraren itxarondako balioa ondorengo eran eman daiteke, ⟨φ⟩ = ηeiθ, (2.8) non θ-ren balioa eskualde desberdinetan desberdina izan daitekeen. Oinarrizko egoeraren itxarondako balioak balio bakarra eduki dezake eta ondorioz espazioko edozein kurba itxitan θ-rean aldaketak, ∆θ, ondorengoa bete behar du ∆θ = 2πn, n ∈ Z, (2.9) 23
2.2 Berezko simetria-haustura non n kiribiltze zenbakia bezala ezagutzen den. Har dezagun n ̸= 0 betetzen den kurba itxi bat. Ikus daiteke kurba itxi honek mugatzen duen bi dimentsiotako edozein gainazalen barneko punturen batean φ eremua bere maximo lokalean egongo dela. Horrelako punturik ez balego kurba itxi hori puntu bateraino uzkurtu ahalko genuke n = 0 dela iradokiz eta kontraesan batera helduz. Potentzialaren maximo lokalean θ ez dago definitua eta ⟨φ⟩ = 0 da. Gainera, lerro infinitu edo itxi batean zehar ⟨φ⟩ = 0 izan behar da, bestela gure kurba itxi hori puntu batera uzkurtu ahalko genuke singularitaterik aurkitu gabe. Aipatu dugun lerro infinitu edo itxi hori gure sokaren muin bezala identifikatu dezakegu. Esan dugun bezala ⟨φ⟩ = 0 betetzen deneko egoera simetria hautsi gabeko egoera bezala identifikatu dezakegu eta ondorioz soka kosmikoa simetria hautsi gabeko zonaldeak dituen eremu konfigurazio bezala uler genezake. Sokak energia dentsitate lokalizatua dauka ⟨φ⟩ = 0 betetzen den puntuen inguruan, izan ere egoera hori potentzialaren maximoari dagokio. 2.3. Irudia: n = 0 duen eremu banaketa ikus daiteke ezkerraldean eta n = 1 duena berriz eskuinean. Sokaren formazioa φ eremua plano konplexuan gezi bidez irudikatuz ere uler genezake. Hau da, plano konplexuko puntu bakoitzean eremuaren balioa gezi bidez adierazi dezakegu eta plano konplexu honetan Γ kurba itxia marraztu. Kurba itxi horren barruan eremuak duen portaera aztertuz jakin genezake kurba itxi horren barruan sokaren muinaren punturik dagoen edo ez. Gure kasuan bi konfigurazio desberdin aztertuko ditugu, ikus 2.3. irudia: bata n = 0-rekin eta bestea n = 1-ekin. n = 1 den kasuan ikus daiteke kurba itxiaren barruan singularitatea dugula, hau da, kurbaren barnean geratzen den puntuetariko batean ezin dugu eremua gezi bidez adierazi. Bestalde n = 0 den kasuan plano konplexuko puntu guztietan adierazi dezakegu eremua geziak erabiliz. Aztertu berri dugun eredu zehatz honetan sortzen diren defektuak sokak dira, izan ere, ereduaren oinarrizko egoerak begizta uzkurtezinak barnebiltzen ditu. Orokorrean, M oinarrizko egoera duen eremu-teoriak defektu kosmikoren bat izango du baldin eta oinarrizko egoera honek homotopia ez-tribiala baldin badauka, πi(M) ̸= 1, (2.10) i-ren balio batzuetarako i = 0, 1, .... Homotopia taldeak n dimentsiotako Sn esferatik M oinarrizko egoerarako aplikazioak barnebiltzen ditu. i-ren balio desberdinetarako sortzen diren defektu kosmiko mota desberdinak ikus daitezke 2.1. taulan. Arrazoi topologikoez gain, eta nahiz eta oinarrizko egoera sinpleki konexua izan energia kontsiderazioek defektuak sor ditzakete. 2.4.2. atalean eredu erdilokala aztertuko dugu. Eredu honetan eremu magnetiko masiboa da eta flux magnetikoa kontserbatu egiten da. Arrazoi hauek medio eta masa magnetikoa altua den kasuetan fluxu magnetikoaren tutuak agertu daitezke. 24
2. Kapitulua: Defektu kosmikoak 0 0.2 0.4 0.6 0.8 1 0 2 4 6 8 10 r fANO(r) vANO(r) 2.4. Irudia: ANO kasuarentzako profil funtzioak. non aldagai-aldaketa eginda duten funtzioak erabili ditugun. Ikus daitekeenez sokaren luzera unitateko energia η oinarrizko egoeraren itxarondako balioarekin zuzenki loturik dago. Ondorioz sokaren energiaren determinazioak simetria-haustura eman zeneko energia eskalaren informazioa eman dezake. Era berean, sokaren inguruko fluxu magnetikoa aztertzea garrantzitsua da, ΦB = Z BdS = Z C dθ v = 2πn e , (2.23) non dS-k sokari perpendikularra den bi dimentsiotako sekzioa deskribatzen duen. Bk = ϵijkFij/2 eremu magnetikoaren osagaiak dira, non ϵijk Levi-Civita ikurra den. C sokaren inguruan marrazturiko zirkulu itxia da. (2.23) ekuazioaren eskuin aldeko adierazpena lortzeko gauge-eremuaren ansatza (2.20) erabili dugu eta ikus daitekeenez fluxu magnetikoa sokaren inguruan kontzentratzen da. Gainera fluxu hori kuantifikatua dago, izan ere, mugalde baldintzek ezartzen duten moduan (ikus 3. kapitulua) deribatu kobariantea zero egin behar da eta horrek v-ren balioa ezartzen du φ-ren menpe. Aztertu berri ditugun sokaren ezaugarriak erabiliz sokak zenbakizko simulazioetan hiru modu desberdinetan detekta daitezke: • Kurba itxi batean zehar kiribiltze zenbakia kalkulatuz. • Energia potentzialaren kontzentrazioa duten eremuak aurkituz. • Fluxu magnetikoaren kontzentrazioa duten eremuak aurkituz. Higgs eredu trukakorreko soken kasurako metodorik erabiliena kiribiltze zenbakiarekin loturikoa da. Hala eta guzti ere, beste defektu mota batzuetan eremu magnetikoarekin loturiko metodoa ere oso erabilia da, ikus 5 kapitulua. Soken egonkortasuna β-ren menpekoa da. β > 1 denean sokak ezegonkorrak dira eta n > 1 duten sokak n = 1-ekoetan zatitzen dira [74, 103]. Limite honetan soken arteko indarra alderatzailea da, izan ere, gauge-eremuaren muina muin-eskalarra baino handiagoa da eta indarra bektore-eremuen aldarapenaren menpekoa da. Bestalde β < 1 duten sokak egonkorrak dira eta soken arteko indarra erakartzailea da, kasu honetan muin eskalarra handiagoa baita. β = 1 denean Bogomol’nyi-ren limitean aurkitzen gara eta sokak neutruki egonkorrak dira. Kasu honetan gaugeeremuaren muina eta muin-eskalarra berdinak dira, izan ere, ms = mv eta indar bat ere ez da nagusitzen. 27
2.3 Higgs eredu trukakorra 2.3.1 Sokak kosmologian: Kibble-Zurek mekanismoa Defektu kosmikoen sare estokastikoak fase trantsizio kosmologikoetan nola sortzen diren aztertuko dugu orain. Testuinguru kosmologikoan defektuen sorrera ulertzeko modu intuitibo bat Kibble- Zurek mekanismoa [82, 142, 143] da. Mekanismo hau gidatzen duen printzipioa kausalitatea da, zeinek korrelazio luzera maximoa ezartzen duen: korrelazio luzera hau baino distantzia handiagoz banaturiko bi eskualde kasualki deskonektaturik daude eta ondorioz eremuek oinarrizko egoera desberdina aukera dezake eskualde hauetako bakoitzean. Hau da, tenperatura balio kritikotik, Tc, jeistean φ eremuak espazioko ia eskualde guztietan itxarondako balio ez nulua izango du, baina itxarondako balioaren fasea ez da erlazionaturik egongo korrelazio luzera baino distantzia handiagoz banaturiko eskualdeen artean. Prozesu honetan, orokorrean simetria ez da momentu berean hautsiko espazioko puntu guztietan, hau da espazioko puntu batzuetan hautsiko da lehendabizi, simetria hautsiko burbuilak sortuz. Hasierako prozesu honi burbuila nukleazio deritzo [36, 38, 94]. Ondoren, burbuila hauek handituz joango dira. Logikoa da prozesu honetan burbuila bakoitzaren barneko puntu guztiek fase berdina aukeratu dutela pentsatzea, baina korrelazio luzera baino distantzia handiagoz bereizitako burbuilen fase aukera desberdina izan daiteke. Burbuila hauetako bi elkartzean mugan zeharreko φ eremuaren balioak interpolatu egingo dira bi burbuiletako eremuen balioen arabera. Baina hiru burbuila edo gehiago elkartzean burbuila hauen mugan soka bat ager daiteke baldin eta puntu horren inguruko fasearen aldaketa 2π-ren multiploa bada. Kibble-Zurek mekanismoak muga hauetan soka sortzeko probabilitatea ere adierazten du. Azaldu berri dugun prozesua 2.5. irudian ikus daiteke. Irudi horren goiko lerroan burbuilak ikus daitezke, non eskualde zuriek simetria hautsirik duten zonaldeak adierazten dituzten eta grisek aldiz simetria hautsi gabeko zonaldeak. Beheko lerroan goiko burbuilei dagokien fase aukera adierazten da. 2.5. Irudia: Kibble-Zurek mekanismoaren irudikapena. M. Hindmarsh-ek utzitako irudia [74]. Prozesu honen ondorioz ausazko soka sarea sortzen da. Sare hau luzera karakteristiko batek ezaugarritzen du. Luzera karakteristiko hau soken arteko banaketa edota soka luzera totala izan daiteke. Luzera karakteristiko hori defektu-sareak deskribatzen dituzten eredu analitikoetan garrantzitsua da (ikus 2.3.4. kapitulua ) [98, 99, 101]. 28
2. Kapitulua: Defektu kosmikoak 2.3.2 Bideragarritasun kosmologikoa: eskalatzea 1. kapituluan ikusi dugunez objektu kosmologiko batzuen energi dentsitateak unibertsoa menderatu dezake, eredu hauek ez-bideragarri eginez. Bestalde, beste objektu batzuen energia dentsitatea oso azkar diluitu daiteke, eredu hauen ondorioak neurtezin bilakatuz. Hala eta guztiz ere, defektu kosmiko batzuen eboluzioek, soka kosmiko lokalenak barne, erregimen berezi bat erakuts dezakete, eskalatu egin dezakete. Eskalatze honetan, luzera karakteristikoa denborarekin linealki hazten da. Hau da, energia dentsitatea konstante mantentzen da defektuek eskalatzen duten bitartean. Ondorioz, defektu mota hauek ez dute unibertsoa dominatzen eta ez dira ezta desagertzen ere. Lehenago esan dugun bezala Higgs eredu trukakorrean agertzen diren sokak infinituak edo itxiak izan daitezke. Zabaltzen ari den unibertsoaren eboluzio kosmologiko errealista batean soka infinitu hauek luzatu egingo lirateke. Hau da, soketatik datorren energia dentsitatea a eskala faktorearen proportzionala izango litzateke. Kasu honetan soken energia dentsitatea ez da frakzio konstante bat eta sokek unibertsoa menderatuko lukete. Hala eta guztiz ere, energia galeren mekanismoei esker sokek eskalatu egingo dute. Soka-sareen energia galera mekanismoa soken sekzio desberdinak gurutzatzen direnean duten elkarbanatze probabilitatearekin zuzenki lotuta dago. AH soken kasuan elkarbanatze probalititatea sakonki aztertua izan da [102, 121, 133]. Sarea osatzen duten soka infinituak elkarbanatzean begiztak sor daitezke. Begizta hauek sortu bezain azkar erradiazio emititzen dute eta deuseztatu egiten dira. Ondorioz begizten deuseztatzearen ondorioz sortutako energia galerak soken luzatzerekin sortutako energia konpentsatzen du soken eskalatzea ahalbidetuz. Defektuen sareak aztertzeko orduan zenbakizko simulazioak ezinbestekoak dira (Tesi honen II. partean erakutsiko dugun bezala). Bestalde, simulazio hauek tresna baliagarriak izan daitezen soken eskalatzea ezaugarri funtsezkoa da. Ezaugarri hau da zenbakizko simulazioak defektuen ezaugarriak aztertzeko erabiltzea ahalbidetzen duena. Alde batetik, ezinezkoa da defektu mota jakin baten eboluzio kosmologiko osoa aztertzen duten zenbakizko simulazioak egitea. Bestetik, ezinezkoa da baita ere defektuak sortu ziren momentua bera simulatzea, izan ere, ez dakigu ze teoria erabili fase trantsizioa egoki azaltzeko. Hala eta guztiz ere, eskalatzeari esker zenbakizko simulazioak nahi dugun energia eskalatara estrapolatu ditzakegu. Hau da, gure simulazioetan denbora aldi laburrak kontsideratu ditzakegu eta simulazioak behin eta berriz errepikatuz behagarrien lagin estatistikoa lortu. Ondoren estatistikoki lorturiko lagin hauek eskalatzeari esker eskala kosmologikoetara estrapolatu ditzakegu. 2.3.3 Ondorio behagarri batzuk Defektu kosmikoen propietate grabitatorioen azterketa interes handikoa da. Defektuek batez ere grabitatorioki elkarreragiten dute beste objektu kosmologikoekin, eta elkarrekintza hauek sorturiko ondorio behagarrien ezaugarriak defektuen eremu grabitatorioaren indarrak ezaugarritzen ditu. Defektuen eremu grabitatorioaren indarra Gµ parametro dimentsio gabearen bidez deskribatzen da, non G Newtonen konstantea den eta µ sokaren tentsioa AH soken kasurako. µ parametro horrek soka sortu den simetria-hausturaren energia eskalaren informazioa ematen du. Ondorioz, Gµ-ren balioaren determinazioak soka sortu den fase trantsizioaren energia eskala zehaztuko du eta bilatzen ari garen energia altuko eta kosmologiaren arteko lotura ezartzen lagunduko du. Azter dezagun Higgs eredu trukakorraren kasurako soka zuzen baten inguruko eremu grabitatorioa. Dakigunez Newtonen limitean Einsteinen ekuazioek ondorengo itxura hartzen dute ∇2Φ = 4πG(ρ + p1 + p2 + p3), non Φ potentzial grabitazionala den. Materia ez erlatibistarentzat pi << ρ betetzen da eta ondorioz Einsteinen ekuazioak honela idatz daitezke: ∇2Φ = 4πGρ. Bestalde, z-norabidean luzatzen den soka zuzenarentzat p3 = −ρ eta p1 eta p2 sokaren zeharka29
2. Kapitulua: Defektu kosmikoak sareek sorturiko fenomeno aztertuena CMB anisotropien sorrera da [29, 30, 95, 127]. Lehenago esan dugun bezala, defektuek hasierako fotoi-barioi plasman eta baita beraien eboluzioan ere sor ditzakete anisotropiak. CMB anisotropien azterketak Gµ parametro adimentsionalaren balioa finkatu dezake. Gainera, azken urteotan defektuek sorturiko grabitazio-uhinak interes handia bereganatu dute [2, 46, 76, 105, 123, 131, 135]. Lehenago esan dugun bezala, Higgs eredu trukakorraren kasurako energia galera mekanismo nagusia begizten sorrera da, non begizta hauek sortu bezain laster deuseztatzen diren. Deuseztatze honetan zehar erradiazio grabitatorioa emititzen da2. Ikusi dugun bezala defektuen ezaugarri behagarrien azterketak energia altuko fisikaren eta kosmologiaren arteko loturaren informazioa eman diezaguke. Informazio hau lortzeko asmoz Tesi honetan AH ereduaren hedapen batzuetan agertzen diren defektuen ezaugarri grabitatorioen azterketa egingo dugu 3. kapituluan. Gainera, 6. kapituluan defektu globalek sor ditzaketen CMB anisotropiak aztertuko ditugu CMBaren azken behaketekin konparatu ahal izateko. 2.3.4 Soken dinamika Eboluzio kosmologikoaren azterketan ikusi dugunez defektu kosmikoak unibertsoa oso gaztea zenean sortuak izan daitezke eta gaur egun arte eboluzionatu izan dezakete. Ondorioz, defektuen eboluzioaren azterketak energia eskala desberdinetako fisika barnebiltzen duen arazo zaila da. Arazo hauei aurre egiteko bi teknika nagusi erabili izan dira: eremu-teorien zenbakizko simulazioak eta eredu analitikoak. Alde batetik, eremu-teorien zenbakizko simulazioek defektu mota zehatz bakoitzarentzat higidura ekuazioak askatzen dituzte hurbilketa maila desberdinak erabiliz eta denbora aldi jakin baterako. Simulazio hauek kostu konputazional handia daukate eta zehaztasun eta eboluzio denbora mugatuak dituzte. Bestalde, eredu analitikoak eredu efektiboak dira. Hauek sarea deskribatzen duten kantitate fisiko makroskopikoen ekuazio bidez azaltzen dute eboluzioa. Ekuazio hauek sinpleagoak eta maneiagarriagoak dira, baina sistemaren mikrofisika erabiliz determinatu behar diren parametro fenomenologikoak dituzte. Bi teknika hauek osagarriak izan daitezke; izan ere, eredu analitikoetan agertzen diren parametro fenomenologikoak zenbakizko simulazio bidez kalibratu behar baitira eta bestalde, eredu analitikoen analisiak interesgarritzat jotzen duen parametro espazioa zenbakizko simulazioak erabiliz aztertu baitaiteke. Eremu-teorien zenbakizko simulazioak Atal honetan zenbakizko simulazioak erabiliz soka kosmikoak egoera kosmologiko errealista batean nola erreproduzitu daitezkeen azalduko dugu. Azalpen hau emateko Higgs eredu trukakorra erabiliko dugu baina hemen azalduriko teoria eta prozedura eskalatzen duen beste edozein defekturi aplikatu dakioke. Aurreko atalean, soken barne egitura aztertzen aritu garenean, AH ereduarentzako higidura ekuazioak lortu ditugu (ikus (2.18) ekuazioa). Ekuazio horiek FLRM metrika erabiliz eta denbora gaugea (A0 = 0) kontsideratuz lortu ditugu. Soka-sareen eboluzio kosmologikoa aztertzeko asmoz (2.18) ekuzioak kutxa diskretu batean askatzen dira. Erabiliko dugun diskretizazio prozedura sare-lotura aldagaien metodoa deitzen da [85, 102]. Metodo honek ekuazioen gauge aldaezintasuna babesten du eta limite jarraituan jatorrizko ekuazioak lortzen dira. Prozedura honetan higidura ekuazioak diskretizatu beharrean 2Eredu batzuetan erradiazio grabitatorioaren eztandak sor ditzaketen hainbat prozesu energetiko eta bortitz gertatu daitezke soken begiztetan aurkitzen diren "kink"eta "cusp"esker [32, 41–43, 106, 107, 122]. 31
2.3 Higgs eredu trukakorra Higidura-ekuazioak sareko puntu guztietan eta aldi berean askatu behar izateak kostu konputazional izugarria dakar. Ondorioz informazio esanguratsua eman dezaketen tamaina egokiko simulazioak burutu ahal izateko sarea paralelizatu egin behar da, hau da, gure simulazioa zati txikiagoetan banatu behar dugu eta zati txiki bakoitza prozesatzaile batean simulatu. Zati guztiak aldi berean simulatu behar dira eta gainera zati bakoitzaren azalean dauden puntuen informazioa auzoko zatiei pasatu behar zaie. Gure kasuan simulazioen paralelizazio hau C++ oinarrituta dagoen LatField2 eremu-teorien simulazio paraleloen liburutegia [44] erabiliz egin dugu. Erabili ditugun simulazio kuboek mugalde baldintza periodikoak dituzte. Mugalde baldintzen periodikotasun hau dela medio simulazioek goi muga bat dute eboluzio denboran. Izan ere, denbora honetatik aurrera mugalde baldintzek eragindako efektuak agertzen baitira simulazioetan. Gure simulazioak argiak kuboaren erdia zeharkatu arte sinestu daitezke, hau da, aurkako noranzkoan argi izpi bat bidaliz gero argi izpia berriz batu arte. Ondorioz sarearen espazio-tartearen (∆x) eta denbora-tartearen (∆t) diskretizazioak aukeratzeko orduan arreta berezia behar-beharrezkoa da: espazioa-tarte finago batekin emaitzak zehatzagoak lirateke baina helmen dinamiko txikiagoa genuke; bestalde espazio-tarte zabalago balitz helmen dinamikoa handiagoa genuke baina ekuazioak ez liratezke beharrezkoa litzatekeen zehaztasunez askatuko. Simulazio hauetan aurki daitekeen beste sotiltasun bat sokaren lodierarekin loturikoa da. Izan ere, sokaren lodiera konstante fisikoa da eta gure simulazioetan koordenatu fisikoak zabaltzen ari direnez momentu batetik aurrera sareak ezingo luke soka bereizi. Sokaren lodiera simulazio guztian zehar bereizi ahal izateko higidura-ekuazioak aldatu daitezke, modu honetan sokaren lodiera fisikoa denboran zehar handituz joango litzateke. Aldaketa hau, Press-Ryden-Spergel-en algoritmoa [115] izenez ezaguna dena, elkarrekintza konstanteak denboraren menpekoak eginez lortzen da, λ = λ0 a2(1−s) , e = e0 a(1−s) , (2.41) non s muinaren zabaltze parametroa den. Adierazpen hauek erabiliz (2.18) higidura ekuazioak ondorengo eran idatz daitezke, ¨φ + 2 ˙a a ˙φ − DjDjφ = −a2s λ0 2 (|φ|2 − η2)φ, (2.42) ˙F0j + 2(1 − s) ˙a aF0j − ∂iFij = −2a2se2 0Im(φ∗Djφ). (2.43) Ekuazio hauek Gaussen legea betetzen dute. Ikus daitekeenez s = 1 kasuan benetako ekuazioak lortzen ditugu, baina s < 1 baldin bada sokaren lodiera fisikoa handituz doa eta s = 0 kasuan sokaren lodiera konstantea da koordenatu kohigikorretan. Algoritmo hau erabiliz egin izan diren lanek [31, 45, 95, 101] bere baliagarritasuna frogatu dute. Defektuen dinamika aztertzen duten hainbat eremu-teorien simulazioetan bezala hasierako egoera ezjakina da. Gainera kasu askotan oso zaila litzateke defektuen formazioa ahalbidetuko lukeen fase-trantsizioa simulatzea edota zer fase-trantsizio eredu aukeratu behar den jakitea. Fase-trantsizioaren analisia ez da gure helburua ordea. Gure helburua sareen portaera asintotikoa aztertzea da. Ikusi dugun bezala portaera asintotiko horren azterketa defektuen eskalatzeak ahalbidetzen du. Ondorioz gure simulazioek ahalik eta lasterren eskalatzea desiragarria da eta gure hasierako baldintzen aukeraketa hori ahalbidetzeko egina dago. Sistema eskalatzen hasten den momentuan ez dauka hasierako konfigurazioaren inolako informaziorik. Modu honetan helmen dinamiko handiagoa izango dugu eta defektu kosmikoen sareen propietateak modu zehatzagoa lor genitzake. Baina hasierako baldintzen zorizko izaerak eraginda simulazioen hasierako aldiuneek energia soberakin handia daukate eta ondorioz eremuen hasierako banaketa leundu egin behar da. 34
2. Kapitulua: Defektu kosmikoak Honetarako difusio eboluzioa, higidura ekuazioetatik bigarren mailako deribatuak kenduz, edota indargetze handiko terminoak erabili daitezke. 2.7. irudian AH soken simulazio tipiko baten argazki bat ikus daiteke. 2.7. Irudia: AH soka sarearen simulazio kutxa tipiko bat. N. Bevis-ek utzitako irudia [29]. Eredu analitikoak: VOS Defektu kosmikoen lehen azterketa analitikoa Kibblek egin zuen [83]. Kibblen ereduan, ’one-scale’ bezala ezaguna, soka segmentu luzeen eboluzioa kantitate makroskopiko esanguratsu bakarra erabiliz deskribatzen da. Kantitate makroskopiko hori korrelazio-luzera bezala ezaguna den luzera eskala da. Eredu honen soluzioak izan ziren eskalatzen duten soluzioen existentzia eta egonkortasuna erakutsi zuten lehenak, beti ere begizten sorrerarako mekanismoak erabiliz. Eredu honek erakutsitako eboluzioa soka-sareen zenbakizko simulazioak erabiliz baieztatu zen [16, 25]. Zenbakizko simulazio hauek eskala txikiko egiturek sarearen dinamikan garrantzia handia dutela erakutsi zuten. Hau da, simulazio hauek soka luzeetan eskala txikiko egitura askoren presentzia erakutsi zuten eta baita ere begiztak batez ere eskala txikian sortzen zirela. Aurkikuntza hauek zirela medio Austin, Copeland eta Kibblek eredu berri bat garatu zuten [20], eskala txikiko egiturak kontuan hartzeko asmoz. Eredu honek hiru luzera eskala desberdin erabiltzen ditu: Kibblek erabilitako luzera eskala, defektuen arteko distantzia bezala uler daitekeena; egitura txikiak esplizituki azaltzen dituen luzera eskala eta erradiazio grabitatorioari loturiko luzera eskala. Eredu analitiko egokia lortzeko ahalegin guzti hauek egin ondoren Martinsek eta Shellardek partikulen sakabanaketa medio agertzen diren marruskadura indarrak kontuan hartzea garrantzitsua litzatekeela konturatu ziren. Izan ere, marruskadura indar hauek garrantzia handia dute soka sortu eta gutxira. Hauek proposaturiko eredua ’velocity-dependent one-scale’ (VOS) eredua [98, 99, 101] ’one-scale’ ereduaren orokortze bat da, non soken abiaduren karratuen batazbestekoaren erroa, v, (RMS abiadura ingeleseko sigletan) aldagai dinamikoa den orain. Eredu hau 35
2.4 Tesi honetan aztergai diren defektu ereduak c eta k parametroek termino fenomenologikoak zuzentzen dituzte eta zenbakizko simulazioak erabiliz kalibratu behar dira. Monopolo globalen kasurako c barnebiltzen duen terminoa monopolo-antimonopolo deuseztatzeetatik eratorritako energia galerarekin loturik dago; zentzu batean distantzia txikiko fisikaren menpekoa da. k barnebiltzen duen terminoa berriz monopoloen arteko indarrek eragindako azelerazioarekin erlazionaturik dago. Indar hauek distantziaren independenteak dira gutxi bora behera, baina monopoloen energia gradientea linealki dibergentea denez "masa"linealki handitzen da Lrekin. Ondorioz, azelerazio terminoak ∼ k/L itxura dauka eta termino hau 1/ √ N faktorea erabiliz zuzentzen da, monopolo anitzekin izandako elkarrekintzak kontuan hartzeko asmoz. Parametroen sentsibilitatea aztertu zuten [97] lanean konturatu ziren sarearen ezaugarritzeak k barnebiltzen duen terminoarekiko menpekotasun handiagoa duela c barnebiltzen duen terminoarekiko baino. Eredu analitiko honek bi soluzio adar desberdin ditu; bat abiadura luminalentzako (argiaren abiaduran mugitzen dira) eta bestea abiadura subluminalentzako (argiaren abiadura baino motelago mugitzen dira). Literaturan aurkitu daiteke Yamaguchik monopolo globalen abiadura zehazteko eginiko lehen saiakera [139]. Lan honen arabera monopolo globalen abiadurak erradiazioak menderatutako aroan eta materiak menderatutako aroan vr = 1.0 ± 0.3 eta vm = 0.8 ± 0.3 dira, hurrenez hurren. Yamaguchik erabili zuen metodoak errore handiak zituen eta errore hauek medio ezinezkoa zaigu Yamguchik neurtutako abiadurak luminalak edo subluminalak diren esatea. Monopoloen abiadurak luminalak edo subluminalak diren zehaztea garrantzia handikoa da VOS ereduaren zein adar erabili behar den zehazteko. Interes hau dela eta, 4. atalean 2.3.4. kapituluan deskribaturiko prozedura erabiliz monopolo globalentzako zenbakizko simulazioak burutuko ditugu. Simulazio hauetako datuak eta garatu berri dugun abiadurak neurtzeko metodo berria erabiliz monopolo globalen abiadurentzako balio zehatzagoak aurkeztuko ditugu. Lehenago esan bezala, VOS ereduko termino fenomenologikoak gidatzen dituzten c eta k parametroak zenbakizko simulazioen bidez kalibratu behar dira. Kalibrazio honen lehen saiakera [97] lanean egin zuten baina garai hartan ez zegoen argi monopoloen abiadura luminala edo subluminala zen. Ondorioz, 4. kapituluan monopolo globalen abiaduren gure neurketa zehatza egin ondoren zenbakizko simulazioetatik eratorritako datuak erabiliko ditugu monopolo globalentzako VOS eredua kalibratzeko. 2.4.2 AH ereduaren hedapenak Soka erdilokalak Eredu erdilokala [4, 66, 129] Higgs eredu trukakorraren hedapen minimo bezala aurkeztu zen. Eredu honek SU(2) dobletea sortzen duten bi eremu eskalar konplexu ditu (AH ereduak bakarra dauka). Eredu honetan, nahiz eta oinarrizko egoera sinpleki konexua izan U(1) fluxu-tutuen soluzioak ager daitezke. Eredu hedatu honetan agertzen diren sokek U(1) soka lokal arruntekin antzekotasun batzuk dituzte baina ez direnez guztiz topologikoak ezaugarri desberdinak izan ditzakete. Adibidez, topologikoak ez direnez ez dute zertan infinituak edo itxiak izan eta bukaerak izan ditzakete. Bukaera hauek aztertu berri ditugun monopolo globalak dira modu eraginkor batean eta soka segmentuak luzatu edo txikitu ditzakete. Tesi honetan zehar erabiliko dugun eredu erdilokal sinpleenaren Lagrangearra ondorengoa da, L = (DµΦ)∗(DµΦ) − 1 4FµνF µν − λ 4 (Φ†Φ − η2)2, (2.72) non Φ = (φ1, φ2) eta Fµν = (∂µAν − ∂νAµ) gauge eremuaren intentsitatea den. Deribatu kobarianteak ondorengo eran adierazten dira: Dµ = ∂µ − ieAµ. Erraz ikus daiteke, eremu eskalarretako bat zero eginez Higgs eredu trukakorra (2.11) lortzen dugula. 42
3 Norabide lauak dituzten soka kosmiko ereduen grabitatearekiko mihiztadura 2. kapituluan ikusi dugun bezala defektu kosmologikoen ezaugarri grabitatorioen azterketa interesgarria da. Defektuen ezaugarri grabitatorioek sorturiko efektuak Gµ dimentsiorik gabeko parametroaren bidez ezaugarriturik daude. Gainera, µ parametroak simetria-hausturaren energia eskalaren informazioa ematendu. Ondorioz, Gµ parametroaren zehaztapenak energia altuko fisikaren eta kosmologiaren arteko lotura aztertzen lagundu diezaguke. Norabide lauak dituzten defektuen ereduak existitzen direla ere ikusi dugu: eredu hauek modunuluekin erlazionaturiko soluzioen familia uniparametrikoa daukate, non soluzio guztiek energia total berdina daukaten. Kapitulu honetan norabide lauak dituzten soka kosmologikoen eremuteoriako ereduak aztertuko ditugu espazio-denbora kurbatuan. Zehatzago esanda, soka erdilokalak, axioi sokak eta takioi sokak dituzten eredu minimoak aztertuko ditugu. Espazio-denbora lauan eredu hauen soluzio diren soka kosmologiko isolatu, estatiko eta zuzenek norabide lauak dituzte. Eredu hauek grabitateari mihiztatu ondoren modu-nulu hauen biziraupena eta norabide lauen rola aztertuko dugu. Izan ere, nahiz eta soluzioen energia totala berdina izan eta ondorioz soluzio familiaren ezaugarri globalak aldatu ez, energia dentsitatea eta ondorioz ezaugarri grabitatorioak desberdinak izan daitezke. Kapitulu hau ondorengo eran antolatuta dago: 3.1. atalean ereduen deskribapena emango dugu eta eredu hauen norabide lauak aztertuko ditugu. Gero, 3.2. atalean, ereduak grabitateari mihiztatuko dizkiogu mihiztadura minimoaren printzipioa erabiliz eta higidura-ekuazioak lortuko ditugu. Azkenik, 3.3. atalean higidura-ekuazioak askatuz lorturiko emaitzak aztertuko ditugu eta 3.4. atalean ondorioak emango ditugu. 3.1 Ereduak eta norabide lauak Kapitulu honetan aztertuko ditugun ereduak deskribatuko ditugu atal honetan. Eredu hauetatik sorturiko soken ezaugarri nagusiak aztertzeko asmoz soka konfigurazio zuzen eta estatikoak aztertuko ditugu espazio-denbora lauan. Azterketa honetan energia total berdina duten soluzio familien existentziari arreta berezia eskainiko diogu. Materia konfigurazioentzako ekintza espazio-denbora lauan ondorengoa da, S = Z d4x p − det gLm, (3.1) non g-k espazio denboraren metrika adierazten duen. Gure kasuan metrika hau simetria ardatzean zeharreko translazioei inbarianteak diren eta simetria zilindrikoa duten konfigurazio estatikoekin bat dator. Orokortasunik galdu gabe, z ardatza aukeratu genezake simetria ardatz bezala. Simetria hauek buruan izanik guk erabiliko dugun espazio-denboraren tarte infinitesimala ondorengo 49
r→∞ = 0. (3.18) Bestalde, soluzioak erregularrak izan behar dira jatorrian. Bi baldintza hauek ezarriz ondorengo mugalde baldintzak ditugu, f2 ∞ + h2 ∞ = 1, v∞ = n, (3.19) f(0) = 0, v(0) = 0, h′ m=0(0) = 0 or hm̸=0(0) = 0, (3.20) non ∞ subindizeak r = ∞ adierazten duen. Gure aukeraketan, eta orokortasunaren galerarik gabe, sokaren muinean harrapatutako fluxu magnetikoa φ1 eremuaren kiribiltzeak eragindakoa da. Egia esan, ekuazioen simetria dela medio, fluxu magnetikoa φ2 eremuak eragindakoa izango balitz ere emaitza berdinak lortuko genituzke. Lehenago esan dugun bezala, soka erdilokalen egonkortasuna Hindmarshek [66, 67] aztertu zuen. Hindmarsh-ek h = 0 inguruko perturbazio txikientzako Schrödingerren itxurako ekuazioen autobalio negatibodun soluzioak aztertu zituen, h-ren perturbazio txikiekiko soluzioen egonkortasuna aztertzeko. Bogomol’nyiren limitearen, β = 1, kasuan zero autobaliodun soluzioak aurkitu zituen, hau da, modu-nuluak. Bogomol’nyi ekuazioen soluzioak endekatuak dira eta edozein h(r)-ren baliorentzako aurki daitezke soluzioak eta ez bakarrik h = 0-rentzat. Soluzioen endekapena (3.17) Bogomol’nyi ekuazioak aztertuz ikus daiteke. Hau da, lehen bi ekuazioek f eta h profil funtzioak beraien artean erlazionatuta daudela erakusten dute: log h = log f − (n − m) log r + κ ⇒ h = c f r exp(m − n), (3.21) eta ondorioz, κ = log c konstante errealaren bidez ezaugarritutako soluzio familia uniparametrikoa dugu. Lan honetan m = 0 kasua aztertuko dugu. Kasu honetan φ2 eremuaren h(r) profil funtzioa zeroren desberdina izan daiteke sokaren muinean, "kondentsatua"sortuz. h(r = 0) balioa κ-rekin erlazionaturiko parametro askea dugu eta sokaren lodierarekin zuzenki loturik dago. Energia totala ez dago h(r = 0) balioaren menpe eta hau argi ikus daiteke gauge bosoiarentzako ansatza (3.16) eta mugalde baldintzak (3.14) ekuazioan ordezkatuz E = ± Z dr dθ Frθ = Z dθAθ|r=∞ = 2πn. (3.22) 3.1. irudian h(r = 0) = 0.5 baliorako profil funtzioek daukaten itxura erakusten da. Irudi horretan ikus daitekeenez f eta v profil funtzioak Higgs eredu trukakorreko (2.4. irudia) kasurako lorturiko fANO eta vANO funtzioen antzekoak dira. Kasu honetan, bestalde, sokaren muinean kondentsatua sortzen duen eremu estra bat daukagu, h funtzioa. 52
3. Kapitulua: Norabide lauak dituzten soka kosmiko ereduen grabitatearekiko mihiztadura eta ondorioz soluzioak κ konstante arbitrarioaren bidez parametrizaturik daude. Honek soluzio familia uniparametriko baten existentzia erakusten du. Soka erdilokalen kasuan egin genuen bezala Bogomol’nyiren ekuazioak (3.38) mugalde-baldintza egokiak erabiliz askatu behar ditugu. Ondorioz (3.34) ekuazioko energia-baldintzak erabiliz ondorengo mugalde-baldintzak lor daitezke, (f2 ∞ + h2 ∞) = 1, f∞(v∞ − |n|) = 0, h∞(v∞ − |m|) = 0. (3.40) Ikus dezakegunez mugalde-baldintza hauek eremuek r → ∞ duten hiru balio desberdin erabiliz bete daitezke. Eredu honetan agertzen diren eremuak ez dira mota berekoak, eredu erdilokalen kasuan bezala, eta ondorioz hiru aukeraketa desberdin horiek ez dituzte emaitza berdinak ematen. Hau da, eredu honek soka kosmikoen hiru familia desberdin onartzen ditu. φ-sokak (takioi sokak) Mota honetako soketan sokaren muinean harrapaturiko fluxu magnetikoa takioi eremuaren kiribiltzeak eragiten du. Kasu honetan Bogomol’nyiren ekuazioak askatu ahal izateko |n| > |m| bete behar da. Profil funtzioek ondorengo joera asintotikoa daukate, f∞ → 1, h∞ → 0, v∞ → |n|. (3.41) Hau da, takioi eremuak itxarondako balio ez nulua dauka sokaren muinetik urruti eta h(r) funtzioa berriz zero egiten da. Soka mota honetako soluzioak erregularrak izan daitezen ondorengo mugalde baldintzak ezarri behar ditugu sokaren muinean, r → 0: f(0) = 0, v(0) = 0, h′ m=0(0) = 0 or hm̸=0(0) = 0. (3.42) Takioi soken kasuan m = 0 kasua aztertuko dugu soilik, non axion-dilatoiaren profil funtzioa, h(r), ez-nulua izan daitekeen sokaren muinean, "kondentsatua"sortuz. Egia esan, h(r = 0)-ren balioa κ parametroarekin erlazionaturiko parametro askea da eta sokaren lodiera zehazten du. Soluzio familia honek energiaren endekapena dauka, izan ere zurrunbiloen energiak ez du h-ren menpekotasunik. Gauge bosoiarentzako ansatza (3.37) eta mugalde-baldintzak (3.32) ekuazioan ordezkatuz ikus daiteke joera hau, E = ± Z drdθFrθ = Z dθAθ|r=∞ = 2π|n|. (3.43) 3.2. irudian takioi soken profil funtzioak ikus daitezke, non parametro askearen balioa h(r = 0) = 0.1 den. Kasu honetan ere f and h funtzioak Higgs eredu trukakorraren kasuan lorturiko fANO eta vANO funtzioen antzekoak dira (ikus 2.4. irudia). s-sokak (axioi sokak) Kasu honetan sokaren barneko fluxu magnetikoa axioi-dilatoi eremuaren kiribiltze zenbakiak sortzen du eta infinituko joera ondorengoa da: f∞ → 0, h∞ → 1, v∞ → |m|. (3.44) Kasu honetan dilatoiak hartzen du itxarondako balio ez-nulua sokaren muinetik urruti eta takioi eremua berriz zero egiten da. Ondorioz, ikus daiteke takioi eremuaren eta dilatoi eremuaren 55
3. Kapitulua: Norabide lauak dituzten soka kosmiko ereduen grabitatearekiko mihiztadura (3.89) adierazpena erabiliz energia-dentsitatearen adierazpen asintotikoa lor daiteke sokaren muinetik urruti: E(r) = 2M2 p (|n| − |m|)2 (1 − |m|α2)2r2 r r0 2(|n|−|m|) 1−|m|α2 + ... . (3.91) Soka hauen energia-dentsitatea kasu erdilokaren eta takionikoaren antzekoa da. Hau da energia kontzentrazioa ageri da sokaren muinetik gertu, baina kasu honetan energia dentsitate hau beste kausetan baino muinetik gertuago ageri da. Efektu honen eragilea axio-dilatoi eremuaren termino zinetikoa da Re(S)−2, zeinek s-sokaren erdian Re(S)-ren dibergentzia sortzen duen. 3.3 Zenbakizko emaitzak Aurreko atalean ikusi dugun moduan, lan honetan aztertzen ari garen kasu guztietan mihiztaturiko lau ekuazio diferentzialen sistema daukagu. Ekuazio hauek zenbakizko metodoak erabiliz askatzeko orduan colsys [19] izeneko kodigoa erabili dugu. Kodigo hau Fortran lengoaian idatzia dago eta Uri M. Ascherek, J. Christiansenek eta Robert D. Russellek garatu zuten. Kode honek mugalde-baldintzadun ekuazio-diferentzial arrunten sistemen soluzioak lortzen ditu. Kodeak sareko puntuetan soluzio hurbilduak ematen ditu erabiltzaileak zehaztutako tolerantzia lortu arte. Colsys kode honetan erabiltzaileak aukeratu dezake sarearen egitura. Gure kasuan 400 puntu dituen sarea erabili dugu, non sareko puntuen arteko distantzia berdina den. Beharrezkoa den informazioaren arabera integrazioaren irismena ere aukeratu daiteke. Lortu ditugun soluzioak lortzeko eremuak beraien oinarrizko egoerara iritsi diren edo iristear dauden arte integratu dugu. Integrazioaren irismen hau aztertzen ari garen ereduaren eta modu-nuluarekin erlazionaturiko parametro askearen arabera aldatu daiteke, hau da, soluzio desberdinak lortzeko garaian irismen egokia aukeratu behar dugu. 3.3.1 Soka erdilokalak 0 0.5 1 1.5 2 0 2 4 6 8 10 r f h v L 0 0.5 1 1.5 2 0 2 4 6 8 10 r f h v L 3.4. Irudia: Grabitatearekiko mihiztadurarik gabeko n = 1 kasuko soka erdilokal baten profil funtzioak. Irudi hauetan parametro askearen bi balio erabili ditugu: h(0) = 0.1 (ezkerrean) eta h(0) = 0.9 (eskuinean). Eredu honen n = 1 kiribiltze zenbakia duten bi soluzio tipiko ikus daitezke 3.4. irudian, non α = 0 den. Kasu honetan metrikaren funtzioak L ≡ r forma hartzen du eta espazio-denbora laueko emaitzak berreskuratzen ditugu (ikus 3.1. irudia). Irudi hauek sokaren erdigunean h kondentsatuaren balioa, soluzio-familia endekatuaren parametro askea, aldatzeak sortzen duen eragina adierazten dute. h(r = 0)-ren balio handiagoetako eremuen balio asintotikoa sokaren erdigunetik urrutiago lortzen da sokaren muinaren zabalera handiagotuz. 63
3.3 Zenbakizko emaitzak 0 0.5 1 1.5 2 0 2 4 6 8 10 r f h v L 0 0.5 1 1.5 2 0 2 4 6 8 10 r f h v L 3.5. Irudia: (α = 0.5) balioarentzako n = 1 kasuko soka erdilokalen profil funtzioak. Irudi hauetan parametro askearen bi balio erabili ditugu: h(0) = 0.1 (ezkerrean) and h(0) = 0.9 (eskuinean). Eredua grabitateari mihiztatu ondoren lorturiko profilen forma ikus daiteke 3.5. irudian. Diagrama horietan ikus daitekeenez L funtzioak kondentsatuaren balioaren menpekotasuna dauka. Menpekotasun hau 3.6. irudiaren ezker aldean ikus daiteke argiago, non L funtzioaren joera ikus daitekeen α-ren balio konstante baterako eta kondentsatuaren balioa aldatuz. 3.6. irudiaren eskuin aldean berriz L funtzioaren joera erakusten dugu kondentsatuaren balio finko baterako α-ren balioa aldatuz. Kontuan izan angelu-defizita (3.69) α-rekin batera handitzen dela eta α zero egiten denean espazio-denbora laua lortzen dugula, non L(r) = r. 0 2 4 6 8 10 12 14 0 2 4 6 8 10 12 14 L(r) r h(0)=0.1 h(0)=0.5 h(0)=0.9 0 2 4 6 8 10 0 2 4 6 8 10 L(r) r α=0.0 α=0.5 α=1.0 α=1.02 3.6. Irudia: L(r) metrika funtzioarentzako konfigurazio desberdinak. Ezkerrean, α = 0.5 da eta h(0) balioa aldatu dugu; eskuinean berriz h(0) = 0.5 da eta α-ren balioa aldatu dugu. Fenomeno hau energia dentsitatea aztertuz uler daiteke. 3.7. irudian energia-dentsitatea marraztu dugu kondentsatuaren balio desberdinetarako. Nahiz eta energia totala (kurben azpiko azalera) berdina izan, energia-dentsitatea desberdina da. Kasu bakoitzak modu desberdinean eragiten dio metrikaren funtzioari. Hau da, kondentsatuaren balioa handitu ahala sokaren zabalera handitzen denez energia dentsitatea zabaldu egiten da eta L metrika funtzioak sokatik urrutiago lortzen du bere balio asintotikoa. Kasu hauetan angelu-defizitaren balioa berdina denez L funtzioaren malda r → ∞ limitean berdina izan behar da. Soka supermasadunak kontsideratzen ditugunean efektu adierazgarri bat gertatzen da. Kasu honetan sokak pisu nahiko dauka L funtzioa biratu eta r∗-ren balio finitu batean funtzio hau zero egiteko (ikus 3.6. irudian α = 1.02 kasua). Hau da, angelu-defizita ∆ > 2π egiten da. Kondentsatuaren balioak zehazten du noiz egiten den L(r) funtzioa berriz ere zero. Hau da, unibertsoaren "tamaina"zehazten du. Beste behin ere energia totala ez da aldatzen: energiadentsitatearen kurbaren integrala r = 0-tik L(r∗) = 0 egiten den r∗ punturaino h(r = 0)ren balioaren independentea da. 3.8. irudian r∗-ren balioak erakusten ditugu α-ren balio finko 64
3.3 Zenbakizko emaitzak 0 0.5 1 1.5 2 0 2 4 6 8 10 r f h v L 0 0.5 1 1.5 2 0 2 4 6 8 10 r f h v L 3.9. Irudia: (α = 0.5) balioarentzako takioi soken profil funtzioak. Irudi hauetan parametro askearen bi balio erabili ditugu: h(0) = 0.1 (ezkerrean) eta h(0) = 0.9 (eskuinean). 0 0.1 0.2 0.3 0.4 0.5 0.6 0.7 0.8 0.9 0 2 4 6 8 10 12 14 L(r)xE r h(0)=0.1 h(0)=0.5 h(0)=0.9 3.10. Irudia: h(0) parametro askearen balio desberdinetarako energia dentsitatea, non α = 0.5 den. Beste behin ere α handituz angelu-defizita handitzen da eta soka supermasadunen kasuan metrikaren funtzioa zero egiten da sokaren muinetik urruti, espazio-denbora itxiz. 3.12. irudian L metrika funtzioa bigarren aldiz zero egiten den puntuaren balioa, r∗, marraztu dugu α konstante mantenduz eta kondentsatuaren balio desberdinetarako. 3.3.3 s-sokak (axioi sokak) Axioi soken profil funtzioak aztertzeko orduan kontuan hartu behar dugu takioi eremuaren, f, eta dilatoi eremuaren, h, rolak trukatuta daudela. Kasu honetan dilatoi eremuak, h, sortzen du soka. Aurreko atalean esan dugun bezala (3.75) ekuazioetan agertzen den h3 faktorearen eraginez sortzen dira eredu honen eta eredu erdilokalaren arteko ezberdintasunak. Axioi soken kasuan faktore honek eragindako desberdintasuna muinetik gertu h funtzioak duen joeratik (ikus 3.13. irudia) arrazoitu daiteke. Argi ikus daiteke baita ere takioi eremuaren eta dilatoi eremuaren arteko rol aldaketak takioi soken profil funtzioen (ikus 3.9. irudia), eta axioi soken profil funtzioen (ikus 3.13. irudia), artean desberdintasunak sortzen dituela. Hala eta guztiz ere, bi kasuetan lorturiko soluzioen ezaugarri orokorrak ia berdinak dira. Eremu konfigurazio hauen energia totala ez da kondentsatuaren balioaren menpekoa eta ondorioz modu-nuluak biziraun egiten du. Ondorioz, L metrika-funtzioaren malda ez da r → ∞ limiten aldatzen, baina muinetik gertu aldatu daiteke. Espazio-denbora itxia daukaten soka supermasadunen soluzioak ere lor daitezke kasu honetan eta 3.14. irudian r∗-ren balioak marraztu ditugu kondentsatuaren balio desberdinetarako. 66
3.4 Ondorioak 0 0.5 1 1.5 2 0 2 4 6 8 10 r f h v L 0 0.5 1 1.5 2 0 2 4 6 8 10 r f h v L 3.13. Irudia: (α = 0.5) balioarentzako axioi soken profil funtzioak. Irudi hauetan parametro askearen bi balio erabili ditugu: h(0) = 0.1 (ezkerrean) eta h(0) = 0.9 (eskuinean). 0 50 100 150 200 250 0 0.2 0.4 0.6 0.8 1 r* f(0) 3.14. Irudia: L = 0 egiten den puntuaren, r∗, balioak (α = 1.1) balioarentzako, non f(0) balioa aldatzen dugun. supersimetrien frakzio bat gordetzen duenean existitzen da. Hala eta guztiz ere, lehen integral hau lortzeko garaian ez dugu supersimetriari erreferentziarik egin eta ondorioz Bogomol’nyiren muga asetzen duten soka kosmikoen soluzioek grabitino motako ekuazioa betetzen dituzte, sokek hausten dituzten supersimetrien kopurua edozein dela ere. Ikusi dugun bezala modu-nuluarekin erlazionaturiko parametro askeak eremuek oinarrizko egoerako itxarondako balioa lortzen duten puntua aldatzen du. Hau da, parametro askearen balioa r = 0 puntuan handitzen den heinean eremuek urrutiago lortzen dute beraien oinarrizko egoerako itxarondako balioa, sokaren lodiera handiagotuz. Energia dentsitateak ere parametro askearen balioaren menpekotasuna dauka eta energia-dentsitatea hedatuago dago soka lodiagoentzat. Hala eta guztiz ere, parametro askeak ez du energia totala aldatzen eta ondorioz ezta angelu-defizita ere. Grabitateak energia-dentsitatearen menpekotasuna duenez, eta ez soilik energia totalarena, energia banaketak L metrika funtzioa aldatzen du. Aldaketa hau sokaren muinetik gertu gertatzen da, izan ere L metrika funtzioak infinituan duen malda angelu-defizitarekin erlazionaturik baitago eta hau ez baita aldatzen. Hau da, L metrika funtzioak sokaren erdigunetik urrutiago lortuko du bere balio asintotikoa soka lodiagoa denenean baina funtzio honen maldaren balio r → ∞ limitean beti izango da berdina. Modu-nuluarekin erlazionaturiko parametroaren balio desberdinek metrikaren ezaugarri lokalak aldatzen dituzte nahiz eta ezaugarri globalak aldatu ez. Modu-nuluarekin erlazionaturiko parametroak eragiten duen aldaketa oso adierazgarria da sokak oso astunak direnean eta angelu-defizita 2π baino handiagoa egiten denean. Kasu hauetan L metrika funtzioa biratu eta zero egiten da koordenatu erradialaren balio finitu batean, soka68
3. Kapitulua: Norabide lauak dituzten soka kosmiko ereduen grabitatearekiko mihiztadura rekiko zeharkakoak diren norabide espazialak itxiz. Modu-nuluarekin erlazionaturiko parametro askearen balioak L funtzioaren itxura aldatzen duenez, balio honek espazio-denboraren dimentsio konpaktuen tamaina zehazten du. 69
3.4 Ondorioak 70
4 Monopolo globalen abiaduren neurketa 4.1 Sarrera 2.3.4. atalean defektu topologikoen sareak aztertzeko bi era desberdin deskribatu ditugu. Alde batetik, eremu-teorien zenbakizko simulazioak, hauek sistemaren higidura-ekuazio diskretizatuak askatzen dituzte hurbilketa maila desberdinekin. Bestetik, VOS motako eredu analitikoak, hauek sistema deskribatzeko kantitate makroskopikoen eboluzio-ekuazioak erabiltzen dituzte, non eboluzio-ekuazio hauek termino fenomenologikoak dituzten. Kapitulu honetan ikusiko dugun moduan prozedura hauek osagarriak dira: monopolo globalen sareen azterketa egiteko gaur egun arte egin diren eremu-teorien simulazio handienak eta zehatzenak burutu ditugu eta simulazio hauetatik lorturiko emaitzez baliatuz VOS ereduetan agertzen diren parametroak zehaztu ditugu. 2.4.1. atalean berriz, [97] lanean aurkeztu zen monopolo globalentzako VOS eredua azaldu dugu. Eredu honen azterketa zehatzak soluzioen bi adar desberdin daudela erakusten du. Adarretako bat monopoloen abiadura luminalekin (argiaren abiaduran mugitzen dira) loturik dago eta bestea berriz abiadura subluminalekin (argiaren abiadura baino motelago mugitzen dira). Ondorioz monopolo globalen sareen azterketan adar egokia erabili nahi bada defektu hauen abiadura zehaztu behar da. Monopolo globalen abiadura simulazio numerikoak erabiliz neurtu behar da. Monopolo globalen abiadura kalkulatzeko lehen saiakera Yamaguchik [139] egin zuen eta vr = 1.0 ± 0.3 erradiazioak menderatutako arorako eta vm = 0.8 ± 0.3 materiak menderatutako arorako balioak lortu zituen. Argi ikus daiteke erabilitako metodoak errore handiak zituela, hain handiak non adar luminal eta subluminalak ezin zirela bereizi. Agerian geratzen da, monopolo globalen abiaduren neurketa zehatzagoa beharrezkoa dela. Monopoloen abiadurak neurtzeko asmoz metodo berri bat proposatu dugu. Metodo honek simulazio kutxan aurkitzen diren monopolo bakoitzaren abiadura kalkulatzen du aldiune bakoitzean. Hau gutxi balitz, Yamaguchik proposatutako metodoa [139] ere erabili dugu eta baita [69] lanean proposatutako metodoaren hedapena ere. Gainera, eredu analitikoan agertzen diren termino fenomenologikoek simulazio numerikoak erabiliz kalibratu behar diren parametroak dituzte. Simulazioetan lorturiko datuez baliatuko gara monopolo globalen eredu analitikoak kalibratzeko. Oro har, lan honetan monopoloen VOS ereduaren parametroak zehaztasun handiagoz lortuko ditugu eta gainera abiadura zenbatesle bakoitzaren zehaztasunaren neurria emango dugu, simulazioetan erabilitako hurbilketa numerikoen zehaztasunarekin batera. Monopolo globalen abiadura neurtzeko prozedura azaltzen hasi aurretik komeni da aipatzea simulazio hauek ez direla interesgarriak monopolo globalen sareen ikuspuntutik bakarrik. Egia esan, 2.4.2. atalean ikusi dugun moduan monopolo globalak soka erdiloakalen ereduan [4, 66, 129] ere agertzen dira. Soka hauek ez dira guztiz topologikoak eta bukaerak izan ditzakete. Bukaera hauen 71
4. Kapitulua: Monopolo globalen abiaduren neurketa γm γL s Erradiazioa Materia Erradiazioa Materia 0 0.72 ± 0.06 0.65 ± 0.04 0.1 ± 0.05 0.20 ± 0.05 1 0.76 ± 0.03 0.58 ± 0.03 0.1 ± 0.05 0.25 ± 0.05 4.2. Taula: γm-ren eta γL-ren balioak erradiazioaren eta materiaren mendeko aroetarako. Kontuan izan s desberdina erabiliz aro bakoitzerako lorturiko datuak bateragarriak direla. Bestalde, sarearen luzera karakteristikoaren eskala Lagrangearretik ere lor daiteke [29], η2 −L 1/2 = γLτ , (4.8) non γL beste proportzionaltasun konstante bat den. 4.1. irudian ikus daitekeen bezala (η2/−L)1/2 kantitatea ere gutxi gorabehera τ-rekiko lineala da. Proportzionaltasun konstante bakoitzak simulazioko kantitate desberdin bati egiten dio erreferentzia: γm sareko monopolo kopuruarekin dago lotua eta γL berriz monopoloen arteko distantzia tipikoarekin. Simulazio mota bakoitzarentzako lorturiko γm eta γL-ren balioak 4.2. taulan ikus daitezke. Simulatu ditugun kasu eta aro guztiek eskalatu egiten dute. s = 0 duten kasuak heltzen dira bizkorren eskalatzera eta ondorioz helmen dinamiko handiena daukate. s = 1 den kasuan erradiazioaren mendeko aroko simulazioak materiaren mendeko aroko simulazioak baino lehen heltzen dira eskalatzera. s = 1 duten materiaren mendeko garaiko simulazioek egitura askoz gehiago erakusten dute lagrangearraren bidezko luzera karakteristikoaren neurketan. Hau da, lerro zuzenean zehar tontor txiki batzuk ikus daitezke. 4.1. irudian muturreko bi kasuak marraztu ditugu adibide gisa: s = 0 duen erradiazioaren mendeko garaikoa eta s = 1 duen materiaren mendeko garaikoa. Lehen kasu hori iristen da lehenengo eskalatzera eta lerroa nahiko laua da. Bigarren kasua berriz azkena iristen da eskalatzera eta lerroan zehar koskor ugari ditu. Beste bi kasuen eskalatze aldia aipatu dugun lehen kasuaren oso antzekoa da baina s = 1 duen erradiazioaren mendeko garaiko simulazioak pixka bat beranduago heltzen dira eskalatzera. Kontuan izan s = 1 kasua dela benetako higidura-ekuazioetatik gertuen dagoena baina s = 0 kasuak baino helmen dinamiko txikiagoa dauka. Hau da, s = 1 kasuan datu "errealistagoak"ditugu baina helmen dinamiko txikiagoarekin eta estatistika gutxiagorekin. s = 0 kasuan berriz datuak aldatutako higidura-ekuazioetatik (eta ondorioz modelatze maila altuagoarekin) lortzen ditugu baina helmen dinamikoa handiagoa da eta estatistika gehiago lortzen dugu. Ondorengo ataletan erakutsiko dugun moduan bi ikuspuntuek emaitza bateragarriak ematen dituzte. 4.2. taulan ere ikus daiteke bateragarritasun hau, non γm eta γL-ren balioak simulazio mota desberdinetarako (aro kosmologiko berdinean) bateragarriak direla ikus daitekeen. Sistema eskalatzen hasten denean interesatzen zaizkigun kantitateak neurtzen has gaitezke: monopoloen abiadurak adibidez. Irakurleak ezagutu behar dituen errore sistematiko batzuk daude simulazioetan. Alde batetik, sistemaren dinamika simulatzeko orduan sortzen diren errore numerikoak daude. Hau da, ekuazioen diskretizaziotik datozen erroreak, helmen dinamiko mugatutik eratorritakoak eta Press-Ryden-Spergel algoritmoak sortuak. Bestalde, hurrengo atalean azalduko dugun monopoloen ibilbidea jarraitzeko prozeduratik eratorritako erroreak ere izango ditugu. 75
4.3 Monopoloen abiadura zenbatesleak 4.3 Monopoloen abiadura zenbatesleak Lan honetan interesatzen zaigun magnitudea monopoloen sareko batezbesteko abiadura da. Sareko abiadura lortzeko bi prozedura desberdin proposatu izan dira literaturan. Prozedura hauek laister aztertuko ditugu, baina hori baino lehen lan honetan aurkezten dugun prozedura berria, Monopoloen Jarraipen metodoa deituko duguna, azalduko dugu zehaztasunez. 4.3.1 Monopoloen jarraipen metodoa Metodo honetan monopoloek denbora jakin batean ibilitako distantziaren neurketaz baliatuko gara monopoloen abiadura lortzeko. Kalkulu hau egiteko ondorengo informazioa behar dugu: denbora tarte bakoitzean kuboko monopolo bakoitza non dagoen, hurrengo denbora tartean nora mugitu diren, eta azkenik monopolo bakoitzaren pauso guztiak jarraitu behar ditugu. Kontuan izan kuboaren puntu bakoitzean eremuen balioak eboluzionatzen ari garela eta ez monopolo global puntualak. Ondorioz, denbora tarte bakoitzean monopoloaren posizioa identifikatu behar dugu sarearen barnean; hau da, eremuen balioen informazioa monopoloen posizioetara itzuli behar dugu. Kasu honetan itzulpen hau sareko puntu bakoitzean karga topologikoa kalkulatuz burutu dugu. Monopoloen karga topologikoa ondorengo gainazaleko integralak emana dago [137] N = 1 8π I dSij|Φ|−3ϵabcΦa∂iΦb∂jΦc. (4.9) Hau da, monopoloen posizioak lortzeko asmoz (4.9) integralak balio ez-nulua duten puntuak aurkitu behar ditugu. Egia esan, ingurune diskretu batean ari garenez ez dugu zuzenean (4.9) formula erabiltzen, bere bertsio diskretua baizik. Monopoloen posizioak sarean identifikatu asmoz soka kosmikoen sareko simulazio gehienetan erabiltzen den eta oso ezaguna den "arau geodesikoa"erabili dugu [130]. 4.2. Irudia: Simulazio kubotxo bakoitzean dagoen monopoloaren karga kubotxo horren erpinetako eremu bektoreak esfera unitariora eramanez lortzen da. Hau da, kubotxoaren aurpegietan dauden triangelu bakoitza triangelu esferikora eramaten da (azalera txikiena duena aukeratuz). Triangelu guztien azalera batuz eta hau 4π-rekin zatituz lortzen da kubotxo bakoitzaren barnean dagoen monopoloaren karga. M. Kunz-ek utzitako irudia [18]. "Azalera txikienaren"hipotesia erabiliz gelaxka unitarioaren inguruko eremu-bektoreen kiribiltzea kalkulatzen dugu. Kalkulu hau egiteko gelaxka unitario bakoitzaren aurpegiak triangelatzen ditugu eta ertz bakoitzeko O(3) eremu bektoreak esfera unitariora eramaten ditugu. Monopoloen 76
4.3 Monopoloen abiadura zenbatesleak Behin monopoloak (eta antimonopoloak) elkarturik daudenean beraien bideak eraikitzen has gaitezke. Lehenengo τ1 aldiuneko monopolo guztiak τ2 aldiunekoekin elkartuko ditugu; ondoren τ2 aldiunean daudenak τ3 aldiunekoekin eta horrela jarraituko dugu aldiune guztiak pasatu arte. Prozedura hau eginez simulazio kuboan aurkitzen den monopolo bakoitzaren unibertso lerroa lor dezakegu. 4.3. irudian monopolo zehatz baten unibertso lerroa lortzeko prozedura ikus daiteke. 4.3. Irudia: Irudi honetan monopolo bakoitzak ibilitako ibilbidea lortzeko erabili dugun prozedura adierazten da. Ezkerreko aldean simulaziotik zuzenean irtetzen den kuboa marraztu dugu. Hau da, eremuen informazioa dugu soilik eta ez monopoloen posizioena. Erdiko aldean berriz (4.9) erabiliz simulazioaren kubotxo bakoitzean karga toplogikoa kalkulatu ondoren lortzen dugun argazkia ikus daiteke, non puntu urdinek monopoloak adierazten dituzten eta gorriek berriz antimonopoloak. Azkenik, eskuineko aldean monopolo bakar batek deskribaturiko ibilbidea ikus daiteke. Unibertso lerro hau lortzeko denbora-pausu bakoitza aztertu behar dugu eta denbora-pausuen artean loturak eraiki behar ditugu. Hala ere, beste soiltasun bat ere aurki dezakegu: egoera diskretuan gaudenez monopoloa dx3 kuboaren barnean ez dagoen kasuak ere aurki daitezke, hau da, monopoloa bi dx3 kubo banatzen dituen aurpegia zeharkatzen egon daiteke (ikus 4.4. irudia) eta algoritmoak ezin du detektatu. Kasu hauetan, aurreko denbora pausuko monopoloak ez du bikoterik aurkitu eta hurrengo denbora pausuan monopoloa hutsetik agertu dela ematen du. Arazo honi aurre egiteko asmoz, monopolo bat bikote gabe geratzen bada hurrengo denbora pausuan, bi pausu beranduagoko denboran, saiatzen gara monopoloaren bikotea aurkitzen. Prozedura hau erabiliz hutsetik agertzen diren monopolo guztien arazoa konpontzen dugu. Simulazio kutxan dauden monopolo guztien ibilbideak izanik abiadurak zuzenean kalkulatu daitezke, monopoloak ibilitako distantzia distantzia hori egiteko behar izan duen denborarekin zatituz. Ondoren monopolo guztien abiaduren batezbestekoa kalkulatu dezakegu sareko batezbesteko abiadura lortzeko. Lortu berri dugun abiadura hau monopolo globalen eredu efektiboak kalibratzeko erabili daiteke eta baita oraintxe azalduko ditugun sareko abiadura zenbatesleetatik lorturiko emaitzak konparatzeko ere. 4.3.2 Abiadura zenbatesle lokala Metodo hau Yamaguchik [139] proposatu zuen monopolo globalen sareko abiadurak eremuen balioak erabiliz kalkulatzeko. Prozedura honek monopolo globalen inguruko informazio guztia eremu eskalarretan dagoenaren ustea erabiltzen du. Ondorengo lerroetan abiadura zenbatesle lokala (LVE ingelesezko sigletan) deituko diogun metodoa laburbilduko dugu eta interesa duen bizkorragoak) kontuan hartzen ari garela garbi erakusteko. Mozketa muga handiagoko kasuetan (2c eta 3c) lorturiko abiadurak handiagoak dira baina okerreko monopoloen eraginez eta ez monopoloak argiaren abiadura baino bizkorrago mugitzen direlako. 78
4. Kapitulua: Monopolo globalen abiaduren neurketa E∂ = Z d3xs (γ2 − 1) γ |ˆv∂Φs|2 + Z d3xs γ |∂Φs|2 = (γ2 + 2) 3γ Z d3xs|∂Φs|2. (4.24) Eπ E∂-rekin zatitzen badugu ondorengo adierazpena lor dezakegu, EΠ E∂ = ˙x2γ2 γ2 + 2 = ˙x2 3 − 2 ˙x2 . (4.25) Goiko adierazpen horretatik zuzenean lor daiteke abiadura. Monopoloen abiadura neurtu nahi dugunez gure zenbatesleak monopoloak dauden eremuak aztertzea nahi dugu. Honetarako, eremuen deribatuak energia potentziala erabiliz pisatuko ditugu, izan ere, energia potentziala maximoa da eremua zero egiten den puntuetan (gehienetan) monopoloaren muina adieraziz. X eremuaren energia potentzialarekiko V pisaketa ondorengo eran adieraziko dugu XV = R d3x X V R d3x V . (4.26) Pisatutako batezbestekoaren definizioa erabiliz RV = EΠV/E∂V zatidura ondorengo eran adieraz daiteke: RV = EΠV E∂V = R d3xEΠV R d3xE∂V (4.27) Ondorioz RV adierazpena erabiliz gure AVFE ⟨ ˙x2⟩ lor dezakegu: ⟨ ˙x2⟩ = 3RV 1 + 2RV . (4.28) Gure algoritmoak monopoloak dauden zonaldeak ongi aukeratzen dituela ikus dezakegu 4.5. irudian. Irudi horretan karga topologikoa erabiliz lorturiko monopoloen posizioak eta muga bat baino energia potentzial handiagoa duten puntuak marraztu ditugu. Ikus daitekeenez energia potentzialak ongi imitatzen ditu monopoloen posizioak. Baina, nahiz eta monopolo guztien posizioak lortu, energia potentzialak monopolorik ez dagoen eremu gutxi batzuk ere deskribatzen ditu (irudiko eremu zianak). Eremu hauek monopolo-antimonopolo deuseztapen baten ondoren gertaturiko energia potentzialaren kontzentrazio gisa uler daitezke, nahiz eta karga topologikorik ez egon puntu horretan. Hala eta guztiz ere, 4.4 atalean ikusiko dugun moduan eremu hauen efektua oso txikia da. 4.4 Abiaduren emaitzak Deskribatu berri ditugun hiru metodo horiek erabili ditugu monopolo-sareen abiadurak lortzeko. Metodo hauetariko bik, Abiadura zenbatesle lokala eta Batezbesteko abiaduraren eremuzenbateslea sarearen bataz besteko abiadura ematen dute soilik; gure zenbatesle berriak aldiz, Monopoloen jarraipen metodoa, monopolo bakoitzaren abiadura lor dezake eta agerikoa den moduan abiadura hauen batezbestekoa kalkulatu dezakegu sarearen abiadura lortzeko. Monopoloen jarraipen metodoa erabili dugu simulazio kutxako monopolo bakoitzaren abiadura aldiune bakoitzean lortzeko. Informazio hau bi modu desberdinetan aurkeztu daiteke. 4.6. irudian s = 0 duen erradiazioaren mendeko garaiko kasua erakutsi dugu adibide gisa, baina esan beharra dago beste kasu guztien portaera oso antzekoa dela. Irudiaren ezkerraldeko diagraman monopolo bakoitzaren batezbesteko abiadura erakusten da, non [0, 1] balioen artean 20 tarte erabiliz marrazturiko histograma erabili dugun. Monopolo bakoitzaren abiadura kalkulatzeko monopoloak egindako bidea jarraitu dugu eta ibilbide horren luzera totala ibilbide hori egiteko behar izan duen 81
4.4 Abiaduren emaitzak 4.5. Irudia: Ezkerreko irudian simulazio kuboaren puntu guztietan karga toplogikoa neurtu ondoren lorturiko argazkia ikus daiteke: puntu gorriek antimonoploak (karga topologikoak -1 balio duten puntuak) adierazten dituzte eta puntu urdinek berriz monopoloak (karga topologikoak +1 balio duten puntuak). Eskuineko irudiak simulazio berdinaren momentu bera adierazten du baina kasu honetan energia potentzial altua duten eremuak ageri dira. Erraz ikus daiteke eskuin aldeko monopolo eta antimonopolo guztiak lortu ditugula eskuineko irudian (puntu gorriak). Hala eta guztiz ere, karga topologiko nulua duten zonalde batzuk ere aurkitu ditugu (zianez adieraziak). Eremu hauek monopolo-antimonopolo deuseztapen bat gertatu den puntuekin edota bi kubotxo banatzen dituen aurpegia zeharkazten ari diren monopoloekin lot daitezke. Nahiz eta zonalde hauek ez diren karga topologikoa erabiliz neurtu energia potentziala erabiliz neurtu daitezke. denborarekin zatitu dugu. Eskuineko diagraman berriz, monopoloen aldiuneko abiaduraren batezbestekoa erakusten dugu, hau da, denbora pausu bakoitzean monopolo bakoitzaren abiadura kalkulatu eta ondoren monopolo guztien abiaduren batezbestekoa kalkulatuta lortzen dena. v 0 0.2 0.4 0.6 0.8 1 n 0 5 10 15 20 25 30 35 t 200 300 400 500 <v> 0 0.1 0.2 0.3 0.4 0.5 0.6 0.7 0.8 0.9 1 4.6. Irudia: s = 0 kasuko erradiazioaren mendeko aroko abiaduren balioak. Ezkerreko irudian monopolo kopurua abiadura tarteetan banandu da: [0, 1] tartean uniformeki banaduriko 20 zati. Abiadura hauek monopolo bakoitzak ibilitako luzera totala distantzia hori ibiltzeko behar izandako denboararekin zatituz lortu dira. Eskuineko irudian monopolo guztien aldiuneko abiaduraren batazbestekoa erakusten da denbora-tarte bakoitzean. Kontuan izan ez dugula v > 1 duen kasu bakar bat ere aurkitu, nahiz eta 1.5c baliorarteko abiadurak neurtu ditzakegun. Kasu bakoitzean lortutako abiaduren balioak 4.3. taulan aurki daitezke. Taulan horretan bi modutan lorturiko abiadurak aurki daitezke: a) monopolo bakoitzaren batezbesteko abiadura, 82
4. Kapitulua: Monopolo globalen abiaduren neurketa egindako ibilbidea zati ibilbidea egiteko behar izandako denbora eginez lortua (luzera-totala) eta b) aldiuneko abiadura guztien batezbestekoa (aldiunekoa). Bestalde bi batezbesteko mota erabiliz lorturiko datuak aurki daitezke: a) abiaduren balio absolutuen gaineko batezbestekoa eginez (PN i=0 |vi|/N) eta b) RMS prozedura erabiliz ( qPN i=0 v2 i /N). Monopolo globalen abiadura subluminala dela erakusten dute gure emaitzek: aztertutako kasu guztietan ez dugu monoplo bakar bat ere aurkitu 1 baino abiadura handiagoarekin. Batezbesteko abiadura abiadura konstantearekin bateragarria da eta abiadura honek abiaduren banaketaren modarekin bat egiten du (ikus histograma 4.6. irudian). Kasu bakoitzerako lorturiko abiaduren balioak 4.3. taulan aurkitu daitezke, non balio absolutuen gaineko batezbestekoarekin lorturiko datuak zein RMS prozedura erabiliz lorturikoak ikus daitezkeen. Taula horretan agertzen diren erroreek errore estatistikoak eta errore sistematikoen kalkuluak barnebiltzen dituzte. Errore sistematiko hauek identifikazio metodotik datoz batez ere, hau da, monopoloa sareko puntuak ezaugarritutako posizioan dagoela onartzen ari gara, baina sareko puntu horrek deskribatzen duen dx3 kuboaren edozein puntutan egon daiteke. Ondorioz, sarearen diskretizazioaren eraginez monopoloaren ibilbidearen luzeran errorea daukagu. Erroreen barnean aurki dezakegun beste osagai bat monopolo bakoitzaren abiaduren neurketen arteko korrelazioa da. Hau da, monopoloen artean elkarrekintza dago eta ez da arraroa erroreen artean erlazioren bat egon daitekeela pentsatzea. Gure kasuan erlazio hauek ez dutela errorea asko aldatuko uste dugu. Erradiazioa Materia s = 0 s = 1 s = 0 s = 1 Balio absolutuen batezbestekoa Luzera-totala 0.70 ± 0.05 0.70 ± 0.05 0.62 ± 0.05 0.55 ± 0.05 Aldiunekoa 0.70 ± 0.09 0.70 ± 0.09 0.62 ± 0.09 0.55 ± 0.09 RMS abiadura Luzera-totala 0.71 ± 0.07 0.70 ± 0.09 0.63 ± 0.07 0.55 ± 0.09 Aldiunekoa 0.72 ± 0.07 0.72 ± 0.07 0.65 ± 0.07 0.59 ± 0.06 Totala 0.71 ± 0.05 0.72 ± 0.06 0.64 ± 0.05 0.57 ± 0.05 4.3. Taula: Monopoloen jarraipen metodoa erabiliz lorturiko abiadura balioak erradiazioaren eta materiaren mendeko aroetarako eta s = 0 eta s = 1 kasuetarako. Abiadura hauek bi modutan lortu ditugu. Alde batetik, monopolo bakoitzak ibilitako luzera totala distantzia hori egiteko behar izan duen denborarekin zatituz (luzera-totala). Bestalde, denbora-tarte bakoitzean monopoloen aldiuneko abiadura erabiliz. Hau gutxi balitz, batezbestekoa bi modutan egin dugu: balio absolutuen batezbestekoa eginez eta RMS metodoa erabiliz. Ikus daitekeenez metodo desberdinek emandako balioak bateragarriak dira, baita s = 0 eta s = 1 kasuetakoak ere. Taulako azken lerroak konbinatutako RMS abiadurak adierazten ditu, hau da luzera-total eta aldiuneko prozeduretatik lorturiko datuak konbinatuz lortutako emaitzak. Materiaren mendeko aroko balioak txikiagoak dira Hubblen marruskaduraren balio handiagoaren eraginez. Monopoloen jarraipen metodoak monopolo bakoitzaren historiaren azterketa ahalbidetzen digu, batezbesteko datu batek eman diezagukeena baino egoera askoz aberatsagoa erakutsiz. Adibidez, 4.7. irudian monopolo tipiko baten ibilbidea ikus dezakegu, non denbora pausu bakoitzean monopoloak duen abiadura adierazten den. Monopoloaren abiaduraren historia ez da tribiala. Ibilbidearen hasieran monopoloak gutxi gora behera zuzena den ibilbidea jarraitzen du, gero norabidea aldatzeko asmoz abiadura moteltzen du eta gero berriz ere ibilbide zuzena jarraitzen du. Monopoloaren jokabide hau ulertzeko kontuan izan behar da monopoloa antimonopolo batekin 83
4.4 Abiaduren emaitzak deuseztatzeko ari dela mugitzen, baina antimonopolo horretara iritsi aurretik hau beste monopolo batekin deuseztatu dela. Ondorioz, monopoloaren inguruko eremu konfigurazioa berrantolatu egin da eta monopoloa beste anitmonopolo batera zuzendu da. v 0.5 0.6 0.7 0.8 0.9 1 t 140 160 180 200 220 240 260 280 300 320 v 0.4 0.5 0.6 0.7 0.8 0.9 1 4.7. Irudia: Ezkerreko irudian monopolo bakar batek eginiko ibilbidea ikus daiteke. Hasierako aldiunea irudiaren behe aldean aurkitzen da eta ondorioz monopoloaren ibilbidea behetik gorakoa dela ulertu behar da. Koloreak denbora-pausu bakoitzean monopoloak duen abiadura adierazten du. Denbora-pausu bakoitzeko abiadura hauek eskuineko irudian hobeto ikus daitezke. Irudi horretan erraz ikus daiteke monopoloaren abiaduraren historia ez-tribiala. Hobetu dugun LVE-ren bertsioa eta AVFE ere erabili ditugu sareen batezbesteko abiadura lortzeko. Metodo eta konfigurazio desberdin guztiekin lorturiko abiaduren balioak 4.4. taulan ikus daitezke. LVE eta AVFE metodoetako erroreak errore estatistikoak dira soilik. Aurreko kasuan bezala neurketa guztiak independenteak direla onartu dugu, nahiz eta neurketen artean korrelazioak egon daitezkeen. s=0 s=1 Jarraitzea LVE AVFE Jarraitzea LVE AVFE Erradiazioa 0.71 ± 0.05 0.7 ± 0.1 0.85 ± 0.06 0.72 ± 0.06 0.7 ± 0.1 0.90 ± 0.09 Materia 0.64 ± 0.05 0.6 ± 0.1 0.76 ± 0.08 0.57 ± 0.05 0.6 ± 0.1 0.80 ± 0.09 4.4. Taula: Testuan deskribatu ditugun metodoak erabiliz lorturiko RMS abiaduraren balioak. Hau da, monopoloen jarraitzea, abiadura zenbatesle lokala (LVE) eta batezbesteko abiaduraren eremuzenbateslea (AVFE) erabiliz lorturiko balioak. Taula honetan agertzen diren monopoloen jarraipenaren bidez lorturiko datuak ’Luzera-totala’ eta ’aldiuneko’ prozedurak erabiliz lorturiko RMS abiaduraren batezbestekoak dira (ikus 4.3. taula). Ikus daitekeenez metodo desberdinek emandako balioak bateragarriak dira, baita s = 0 eta s = 1 kasutakoak ere. Hiru metodoak erabiliz lorturiko emaitzak bateragarriak direla ikus daiteke (s = 0 kasuan 1−σ barne eta s = 1 kasuan berriz 2−σ barne); kasu guztietan abiadurak subluminalak dira. Erradiazioaren mendeko garaian lorturiko abiadurak materiaren mendeko garaian lorturikoak baino handiagoak direla ere ikusi dugu, izan ere erradiazioaren mendeko garaian Hubble marruskadura txikiagoa baita. Monopoloen jarraitze metodoaren eta LVE metodoaren arteko adostasuna apartekoa da. AVFE metodoak aldiz monopoloen abiaduren balio altuagoak emateko joera dauka. Joera hau ez da harritzekoa, izan ere ikusi dugun moduan pisatzeko erabiltzen dugun metodoak monopoloak ez 84
4. Kapitulua: Monopolo globalen abiaduren neurketa diren eskualdeak ere kontuan hartzen ditu. Adibidez, AVFE metodoak monopolo-antimonopolo deuseztapena gertatu den tokiak kontuan hartzen ditu, non oraindik energia potentzialaren kontzentrazioa dagoen. Ez da harritzekoa eskualde hauetan lorturiko abiadura oso altua izatea batezbestekoa handituz. s = 0 eta s = 1 kasuetatik lorturiko emaitzak ere oso antzekoak dira. Ekar dezagun gogora zein prozedura erabili aukeratzeko orduan izan dugun dilema: helmen dinamiko handiagorako higidura-ekuazio aldatuak simulatzea edota benetako higidura-ekuazioak simulatu baina helmen dinamiko txikiago batean. Gure emaitzetan ikus daitekeenez bi metodoak erabiliz lorturiko emaitzak bateragarriak dira. Ondorioz egokia izan daiteke bi prozedurek ematen dituzten abantailak aprobetxatzea, hau da, helmen dinamikoa handiagoa duten eta benetako higidura-ekuazioak erabili dituzten simulazioak konbinatzea monopolo globalen abiadurak lortzeko. Monopolo globalen sareen batezbesteko abiadurak, hiru zenbatesle metodoak eta s = 0-dun eta s = 1-dun simulazioak konbinatuz, erradiazioaren mendeko garaian eta materiaren mendeko garaian ondorengoak dira: vr = 0.76 ± 0.07 , vm = 0.65 ± 0.08 . (4.29) Erroreak datu guztien gaineko batezbestekoa eginez lortu ditugu (hiru metodoak, bost simulazioak eta s-ren bi balioak). Erroreak adierazteko orduan arduratsuak izan gara, kontuan hartuz neurketak ez direla guztiz independienteak eta korrelazioen eraginez aldaketa txiki batzuk egon daitezkeela kontuan hartuz. 4.5 Monopolo globalentzako VOS ereduaren kalibrazioa Gure simulazioetatik lorturiko datuak erabiliz 2.4.1. atalean deskribatu dugun monopolo globalentzako eredu analitikoan agertzen diren parametro fenomenologikoak zehaztu ditzakegu. Lehenik eta behin, gogora dezagun L luzera eskalaren eta v RMS abiaduraren eboluzioak nola deskribatzen ziren eredu honen arabera: 3dL dt = 3HL + v2 L ld + cv, (4.30) dv dt = (1 − v2) h k L L dH 3/2 − v ld i . (4.31) H Hubblen parametroa da eta dH berriz Hubble horizontearen tamaina. Kasu honetan t denbora fisikoa da (kontuan izan 4.3. ekuazioko denbora konformea dela). Hubblen balaztatzea eta partikulen sakabanaketak eragindako marruskadura kontuan hartzen dituen balaztatze luzera orokorra ld bidea adieraz daiteke. c eta k parametroek termino fenomenologikoak zuzentzen dituzte eta zenbakizko simulazioak erabiliz kalibratu behar dira. Eredu honen eskalatzen duen soluzioa identifikatu nahi dugu. Horretarako, lehenik eta behin kontuan hartu behar dugu sarearen luzera karakteristikoa (ikus 4.7. ekuazioa) denborarekiko proportzionala dela3 eta abiadurak konstante direla: L = ϵt , v = v0 = const. (4.32) [97] lanean erakutsi zuten bezala a(t) ∝ tλ (non λ < 3/4 den eta ondorioz erradiazioaren eta materiaren mendeko erak barne dauden) formako zabaltze indizeentzat (4.30) - (4.31) ekuazioek 3Kontuan hartu ϵ 4.7. ekuazioko γt parametroaren baliokidea dela baina kasu honetan denbora fisikoa dela eta ez konformea. 85
4.5 Monopolo globalentzako VOS ereduaren kalibrazioa eskalatzen duten bi soluzio adar onartzen dituzte: bata ultrarelatibistikoa v0 = 1 eta bestea subluminala v0 < 1. Gure kasuen ez dugu adar luminala aztertuko, izan ere, gure ekuazioek ez baitute abiadura luminalen zantzurik erakutsi. Adar subluminalaren kasurako c eta k-ren balioak ondorengo eran adieraz daitezke4, ϵ = cv0 3(1 − λ) − λv2 0 , k = λv0 (1 − λ)3/2ϵ1/2 . (4.33) s=0 s=1 ϵ c k ϵ c k Erradiazioa 1.42± 0.09 2.5±0.2 0.76 ± 0.02 1.53 ± 0.04 2.6±0.2 0.92 ± 0.02 Materia 1.97 ±0.09 2.2± 0.2 1.55 ± 0.04 2.00 ±0.06 2.7± 0.2 1.42± 0.02 4.5. Taula: Materiaren (λ = 2/3) eta erradiazioaren (λ = 1/2) mendeko aroetako eta s = 0 eta s = 1 kasuetako parametro analitikoen balioak. 4.5. taulan (4.33) ekuazioak eta gure zenbakizko emaitzak erabiliz lorturiko emaitzak ikus daitezke. ϵ parametroaren balioak lortzeko eskalatze kurben maldak erabili ditugu, 4.2. taulan ikus daitekeen bezala. Abiaduren balioetarako berriz, hiru metodoetatik eratorritako RMS abiaduren batezbestekoa (ikus 4.4. atala) erabili dugu. Emaitza hauek 4.4. taulan ikus daitezke. s = 0 eta s = 1 kasuetatik datozen abiaduren emaitzak bateragarriak eta osagarriak direnez c eta k parametroen balioak lortzeko s desberdineko simulazioak konbinatu ditzakegu. Modu honetan parametroen balioetan agertzen diren erroreen balio zehatzagoak lor ditzakegu. Simulazio guztien, bai s = 0 eta baita s = 1, gaineko batezbestekoa eginez lorturiko balioak 4.6. taulan bildu ditugu. ϵ c k Erradiazioa 1.47 ± 0.09 2.6 ± 0.3 0.9 ± 0.1 Materia 1.98 ± 0.07 2.5 ± 0.3 1.6 ± 0.2 4.6. Taula: s = 0 eta s = 1 kasuetako balioen batezbestekoa eginez lorturiko materiaren eta erradiazioaren mendeko aroetarako eredu analitikoko parametroen balioak. Lehenik eta behin abiaduren gaineko batezbestekoa egin dugu eta balio hauek (beraien erroreekin) erabili ditugu c-ren eta k-ren balioak lortzeko. Ikus daitekeenez c parametroaren balioak erradiazioaren mendeko aroan eta materiaren mendeko aroan bateragarriak dira. Baina, nahiz eta erroreen balioak modu arduratsuan tratatu erradiazioaren mendeko aroan eta materiaren mendeko aroan lorturiko k parametroaren balioen artean tentsioa dago. Tentsio hau hurrengo atalean aztertuko dugu sakonago. Lortu ditugun parametroen balioak [97] lanean emandako balioekin alderatu ditzakegu, non parametroen balioak zehazteko simulazioen bi sorta erabili zituzten. Alde batetik, Yamaguchik [139] lorturiko emaitzak erabili zituzten ϵ-en eta c-ren balioak lortzeko: ϵr ∼ 1.3 ± 0.4 , cr ∼ 1.3 ± 0.7 , ϵm ∼ 1.6 ± 0.1 , cm ∼ 1.2 ± 0.6 . (4.34) 4Kapitulu honekin erlazioa duen artikuluko lehen bertsioan akats bat dago c parametroaren adierazpenean. Eskerrak eman nahi dizkiegu [125] laneko egileei akats hau adieraztearren. 86
4. Kapitulua: Monopolo globalen abiaduren neurketa Bestalde, Bennett eta Rhie-ren [26] laneko ϵ-en balioak erabili zituzten Yamaguchi-k emandako abiaduren balioekin (Bennett eta Rhie-ek ez zuten abiaduraren baliorik eman) konbinatuz: ϵr ∼ 1.3 ± 0.2 , cr ∼ 1.3 ± 0.5 , ϵm ∼ 1.9 ± 0.2 , cm ∼ 1.4 ± 0.7 . (4.35) v0-ren erroreak medio ezinezkoa zen monopoloen abiadura luminala edo subluminala zen zehaztea. Halaber, errore hauek medio k-ren balioa ((4.33). ekuazioan ageri dena) zehaztea ezinezkoa izan zitzaien [97] lanean. 4.6 Ondorioak Lan honetan gaur egun arte lortu diren monopolo globalen batezbesteko sare-abiadura zehatzenak lortu ditugu. Balio hauek [97] lanean proposaturiko ’velocity–dependent one-scale’ (VOS) eredu fenomenologikoa guztiz ezaugarritzeko erabili ditugu. Eredu honek eskalatzen duten bi soluzio adar onartzen ditu, bat v0 = 1-rekin (luminala) eta bestea v0 < 1-rekin (subluminala). Gure lanean neurtutako abiadurei esker lehen aldiz zehaztu ahal izan da adar subluminala dela fisikoki gauzatzen dena. Monopolo globalen sareko abiadurak lortzeko asmoz metodo berri bat (Monopoloen jarraipen metodoa) aurkeztu dugu. Metodo honek bi pausu nagusi ditu: lehenik eta behin eremu balioak erabiliz monopoloen posizioak aurkitu behar ditugu, hau da, karga topologikoa kalkulatu behar dugu eremu espazioan eta ondoren hau espazioko posiziora itzuli. Ondoren, denbora pausu bakoitzean monopoloak lotu behar ditugu; ondorioz monopolo bakoitzaren eboluzioa jarraitzeko gai gara. Azken pausu hau edozein sareko partikula puntualen eboluzioari aplika dakioke, ondorioz gure metodo berri hau ez da monopolo globalentzat soilik aplikagarria eta beste hainbat egoeratan erabili daiteke. Monopoloen jarraitze metodoa monopolo globalen sareko batezbesteko abiadura kalkulatzeko erabili dugu. Hala eta guztiz ere, metodo honekin simulazio kutxan aurkitzen den monopolo bakoitzaren portaera azter genezake eta ondorioz metodo hau monopolo globalen ereduan deuseztatzeak (edo deuseztatze bikotearen aukeraketak) gidatzen dituen mekanismo konplexua ulertzeko ere erabil daiteke. Ikusi dugun moduan monopolo bat antimonopolo batera zuzendu daiteke, honekin deuseztatzeko asmoarekin, baina antimonopolo horretara iritsi aurretik hau beste monopolo batekin deuseztatu daiteke. Ondoren, lehen monopoloak abiadura moteldu eta norabidea aldatuko du; beste antimonopolo batera zuzentzen den bitartean abiadura bizkortuko du berriz ere. Jokaera berezi hauek oso interesgarriak dira eta hauen azterketa etorkizuneko lan baterako utzi dugu. Aurretiaz literaturan proposaturiko bi metodo ere erabili ditugu. Hauetariko bat aldagai lokalak erabiliz monopolo globalen abiadurak neurtzeko proposatu zen [139] lanean eta guk Abiadura zenbatesle lokala (LVE) deritzogu. Dakigunez metodo honek errore handiak eman zituen. Gure kasuan, prozedura hau hobetu dugu eta simulazioak sare handiagoak erabiliz burutu ditugu, ondorioz errore txikiagoak lortu ditugu. Beste metodoa, Batezbesteko abiaduraren eremu-zenbateslea (AVFE) [69, 73] lanean proposatu zen soka kosmikoen kasurako eta eremu kantitateen pisaturiko batezbestekoak erabiliz batezbesteko sare-abiadura lortze du zuzenean. Gure kasuan metodo hau monopolo globalen kasurako egokitu eta gure simulazioetan erabili dugu. Bi metodo mota hauek konparatzea interesgarria da. Monopoloen jarraitze metodoak monopoloaren posizioa jarraitzen du bere eboluzioan zehar; espazio-denborako metodoa da. Beste metodoek berriz, LVE-k eta AVFE-k, eremu-espaziotik ateratzen dute informazioa denbora tarte bakoitzean. Bi prozedura hauek oso desberdinak dira printzipioz baina ikusi dugun moduan 87
4.6 Ondorioak LVE eta AVFE metodoetatik lorturiko emaitzak monopoloen jarraitze metodo berritik lorturiko emaitzekin bateragarriak dira. Egia esan, LVE (hobetua) metodotik lorturiko emaitzak bat datoz gure metodo berria erabiliz lorturiko datuekin. Beste metodotik, AVFE, lorturiko emaitzak ere bat datoz baina 1-σ edo 2-σ kontuan hartuz. Diferentzia hau arrozoi fisikoak erabiliz uler daitezkeen errore sistematikoetatik dator. Adibidez, AVFE abiadurara laguntzen duten eskualde batzuk ez dira monopoloen posizioak, monopolo-antimonopolo deuseztatzearen ondorioz geratutako energia potentzial altuko eremuak baizik. Edozein kasutan ere, argi ikus daiteke eremu-teorien informazioa erabiltzen duten prozedurek (ezartzeko askoz erresagoak direnak) ondo funtzionatzen dutela. Press-Ryden-Spergel algoritmoa [115] erabiliz lorturiko emaitzak benetako simulaziotatik eratorritako emaitzekin konparatu ditzakegu baita ere. Press-Ryden-Spergel algoritmoak helmen dinamiko handiagoa ahalbidetzen du baina ez ditu benetako higidura-ekuazioak askatzen, artifizialki eraldatutako ekuazioak baizik. Benetako simulazioek berriz jatorrizko higidura-ekuazioak askatu ahal izateko helmen dinamiko txikiagoa daukate. Bi kasuetan lorturiko emaitzak bateragarriak direla erakutsi dugu. Emaitza hau jatorrizko higidura-ekuazioak askatu ezin daitezkeen kasuetara estrapolatu daiteke, non Press-Ryden-Spergel algoritmoa hurbilketa arrazoizkoa dela ziurtatzen dugun. Azkenik, abiadura zenbatesle desberdinetatik lortutako datuak erabiliz monopolo globalen batezbesteko sare-abiadura (4.29) vr = 0.76 ± 0.07 , vm = 0.65 ± 0.08 , dela lortu dugu erradiazioaren eta materiaren mendeko aroentzat hurrenez hurren. Lan honetan lorturiko emaitzak literaturan lortutakoekin konparatu ditzakegu. Adibidez, Yamaguchik [139] LVE metodoa erabiliz ondorengo balioak lortu zituen monopolo globalen abiadurarentzat: vr = 1.0 ± 0.3 , vm = 0.8 ± 0.3 , (4.36) non r-k erradiazioaren mendeko aroa adierazten duen eta m-k materiaren mendekoa. Guk lorturiko emaitzak Yamaguchik lortutakoekin bateragarriak dira, baina gure emaitzek errore askoz txikiagoak dituzte. Kontuan izan Yamaguchiren balioak erabiliz ezin dela adar ultraerlatibista baztertu. Abiaduren kalkuluetan hobekuntza hain handia lortzeak hainbat arrazoi ditu. Gure monopoloen jarraitze metodoa literaturan aurkitu daitezkeen beste metodoak baino askoz zehatzagoa da. Gainera, erabili ditugun simulazioak aurretiaz erabilitakoak baino askoz handiagoak dira. Hau gutxi balitz, monopoloen jarraitze metodoa hobeturiko LVE metodoarekin eta AVFE metodoarekin konbinatu dugu. Egia esan, hobetu dugun LVE metodoa soilik erabili izan bagenu Yamaguchiren lanean lorturikoak baino errore askoz txikiagoak lortuko genituzke, izan ere, gure hobekuntzak erroreak sortzen dituen iturria minimizatzen baitu eta simulazio handiagoak erabili baititugu, esangura estatistikoa handituz. Gure abiadura zenbatesle berria erabiliz [97] lanean aurkeztutako eredu analitikoaren soluzioen adar fisikoa subluminala dela zehaztu dezakegu. Egia esan, gure simulazioetan ez dugu argiaren abiadura baino bizkorrago (edo argiaren abiaduratik gertu) mugitzen den monopolo bakar bat ere aurkitu. Lorturiko abiaduren emaitzak eta lehenago aipatu ditugun sarearen eskalatze zenbakiak erabiliz monopolo globalen eredu analitikoa kalibratu dezakegu erradiazioaren eta materiaren mendeko garaietan (ikus 4.6. taula): cr = 2.6 ± 0.3 , kr = 0.9 ± 0.1 , cm = 2.5 ± 0.3 , km = 1.6 ± 0.2 . (4.37) 88
4. Kapitulua: Monopolo globalen abiaduren neurketa c parametroaren balioak literaturan emandako balioekin bateragarriak dira (1σ eta 2σ erabiliz), baina gure balioek errore txikiagoak dituzte. k balioa berriz ez da lehenago inon adierazi, izan ere, lehenago burututako simulazioek ziurgabetasun handiak zituzten eta ezinezkoa zen monopoloen abiadura luminala edo subluminala zen zehaztea. Erradiazioaren eta materiaren mendeko aroetarako lorturiko c parametroaren balioak bateragarriak dira, baita murriztutako errore barrak erabiliz ere. Baina, erradiazioaren eta materiaren mendeko garaietan lorturiko k parametroaren balioen artea tentsioa dago. Monopolo globalen VOS eredua aurkeztu zen [97] lanean esaten zen moduan VOS eredu hau lortzeko hurbilketetan fiskaren ikuspuntu guztiz desberdinak kontuan hartu ziren. Hau da, c barnebiltzen duen terminoak oinarri sendoagoa dauka k barnebiltzen duenak baino. Gure simulazioek ondorio hau sostengatzen dute. k parametroak simulazioekiko duen mendekotasunak monopoloen arteko indarraren deskribapenean egindako hurbilketekin zerikusia izan dezake. VOS ereduak monopoloaren eremu konfigurazioa esferikoki simetrikoa dela suposatzen du eta ondorioz monopoloaren masa distantziarekiko linealki hazten dela. Eredu honek monopoloen arteko indarra distantziarekiko independentea dela ere suposatzen du. Gainera, inguruko beste monopolo batzuen presentzia 1/ √ N faktorea ad hoc moduan sartuz deskribatzen da. Uste hau berraztertu egin behar da: sarean aurkitzen den monopolo baten eremu konfigurazioa esferikoa izatea nekez sinetsi daiteke; monopoloen arteko indarra distantziarekiko independentea da monopoloak beraien artean urruti daudenean bakarrik eta gainera ez dago argi zein den indar hau monopoloen muinen parte hartzea dagoenean. Hau gutxi balitz, beste monopoloen eta antimonopoloen presentziak eremu konfigurazioa asko aldatzen du. Gure emaitzek VOS ereduaren hobekuntza ekar lezakeen norabidea seinalatzen dute. Edozein kasutan ere, kontuan hartu behar da gure simulazioetan errore numeriko desberdinak daudela: Press-Ryden-Spergel algoritmoak sortzen dituen erroreak daude, detekzio eta abiadura kalkulurako gure algoritmoetan ere erroreak daude eta diskretizazioak sorturiko erroreak ere izan ditzakegu. Kapitulu honetan deskribaturiko metodoa beste defektu-sare mota batzuk ezaugarritzeko ere erabil daiteke. Adibidez, metodo honen zuzeneko aplikazio bat soka erdilokalen eredu analitikoen kalibrazioa litzateke. Kalibrazio hau 5. kapituluan egingo dugu, non lan honetan lortu dugun partikula puntualen eboluzioaren inguruko ezagutza oso baliagarria izango den soken bukaeren abiadurak kalkulatzeko. 89
4.6 Ondorioak 90
5 Soka erdilokalen sareen eboluzioa 5.1 Sarrera Aurreko kapituluan ikusi dugun moduan defektu kosmikoen sareentzako VOS motako eredu analitiko fidagarria lortzeko zenbakizko simulazioak ezinbestekoak dira. Zenbakizko simulazioetatik lor daitekeen defektuen ezaugarritze zehatza eta defektu bakoitzaren portaeraren azterketak oso garrantzitsuak dira defektu sareen portaera aztertzeko orduan. Gainera, portaera honen azterketa eredu analitikoak deskribatu beharreko sarearen eskala karakteristikoak zeintzuk diren edota eredu fidagarria eraikitzeko kontuan hartu beharreko hurbilketak zeintzuk diren zehazteko erabili daiteke. Behin eredu analitikoak eraikita zenbakizko simulazioetatik lorturiko datuak erabili behar dira hauetan ageri diren parametro fenomenologikoak kalibratzeko. 2.4.2. atalean azaldu dugunez eredu erdilokalean ageri diren sokek ezaugarri bitxi batzuk dituzte. Mota honetako sokak ez direnez guztiz topologikoak monopolo globalen portaera daukaten bukaerak izan ditzakete. Ondorioz mota honetako sareak monopoloei loturiko soka lokalen sareak bezala uler daitezke. Gainera, kontuan hartuz eredu erdilokalak bi eremu konplexu dituela ez dago argi bietako zein kiribiltzen den edota eremuen kiribiltzeek sokaren posizioa ezartzen duten. Eremu magnetikoa erabili izan da soken posizioak lortzeko zenbakizko simulazioetan. Eremu magnetikoaren bidezko detekzioak sokaren hiru dimentsiotako deskribapena ematen du, sareko segmentuen portaeraren azterketa asko zailduz. Lan honetan burutu dugun soka erdilokalen ezaugarritze zehatza deskribatuko dugu. Segmentu erdilokalen muinaren dimentsio bakarreko deskribapena eta segmentuen bukaeren monopolo bidezko deskribapena emateko gai gara orain. Deskribapen hau erabiliz, segmentuen luzerak, segmentuen abiadurak eta segmentu bukaeren (monopolen) abiadurak kalkulatu ditugu. Abiaduren kalkulurako 4. kapituluan aurkezturiko antzeko prozedura erabili dugu. Hau gutxi balitz, segmentuen dimentsio bakarreko deskribapenak sareko segmentu bakoitzaren portaeraren azterketa ahalbidetzen digu. [104] lanean soka erdilokalentzako VOS motako ereduak aurkeztu zituzten. Lan honetako egileek soka erdilokalen sareak monopolo globalei loturiko soka lokalen sare bezala uler daitezkeela kontuan hartuz monopoloen eta soka lokalen VOS motako ereduak nahastu zituzten soka erdilokalentzako ereduak lortzeko. Nahasketa hau erabiliz bi eredu desberdin aurkeztu zituzten. 2.4.2. atalean azaldu dugun bezala eredu hauetako bakoitzaren gai fenomenologikoa garatzeko ikuspuntu desberdinak erabili zituzten. Segmentuen portaeraren azterketa hau VOS motako ereduak garatzeko erabilitako hurbilketak egokiak ote diren aztertzeko erabiliko dugu etorkizuneko lan batean. Kasu horretan ereduaren parametroak kalibratuko ditugu. Kapitulu hau bi artikulu desberdinetan oinarritzen da: 91
5.3 Luzerak eta abiadurak neurtzeko algoritmoak batetik, segmentuen luzerarekin loturiko eskala karakteristikoa erabili dezakegu ξs ≡ s V L = γLτ, (5.6) non V horizontearen bolumena den eta L soken luzera totala. γL VOS motako luzera eskala parametroa da (ikus 2.3.4. atala). Soken luzera totala bi modu desberdinetan neur daiteke. Lehenik eta behin, L-ren kalkulu bat lor daiteke eremu lokalen zenbatesleak erabiliz, non energiamomentuaren tentsorearen 00 osagaia, T00, eta sokaren luzera unitateko energia, µ, erabiliz luzera totala ondorengo eran lor daitekeen, L = T00/µ. (5.7) Bigarrenez, soken luzera totala segmentu bakoitzaren luzera kohigikorra zuzenean neurtuz lor daiteke. Bestalde, segmentu bukaera (monopolo) kopuruarekin loturiko eskala karakteristikoa ere erabil daiteke, ξm ≡ V N 1/3 = γMτ, (5.8) non V horizontearen bolumena den eta N monopoloen kopuru totala. Kasu honetan VOS motako luzera eskala parametroa, γM, segmentu bukaera (monopolo) kopuruarekin loturik dago. 2.3.4. atalean ikusi dugun bezala segmentuen luzeren, segmentuen abiaduren eta monopoloen abiaduren neurketa zehatza oso interesgarria da soka erdilokaleeen sareen deskribapena ematen duten eredu analitiko egokiak lortzeko. Hau gutxi balitz, ikusi berri dugun moduan luzera horiek oso garrantzitsuak dira simulazioen eskalatzea aztertzeko orduan. Kapitulu honetan soken luzerak, soken abiadurak eta monopoloen abiadurak neurtzeko algoritmoak aurkeztuko ditugu. Lehenago esan bezala algoritmo hauetako batzuk beste lan batzuetan erabili izan dira baina beste batzuk aldiz lan honetan aurkeztuko dira lehen aldiz. Soka erdilokalak topologikoak ez direnez, simulatutako sare batean beraien posizioa zenbakizko metodoak erabiliz lortzea askoz zailagoa da AH soken posizioa lortzea baino. 2.3. atalean ikusi dugun bezala AH sokaren posizioa lortzeko hiru prozedura desberdin erabil daitezke. Hala eta guztiz ere, eremuen kiribiltzearekin loturiko prozedura izan da literaturan gehien erabili izan dena, beste arrazoi batzuk tarteko prozedura honek sokaren dimentsio bakarreko irudikapena ematen baitu. Soka erdilokalen kasuan eremu konplexuen kopurua bikoitza da eta gauge-eremu bakarra dago. Ondorioz ez dago argi ze eremu aukeratu kiribiltzeak jarraitzeko edota kiribiltze hauek sokaren posizioa adierazten duten ere. Gainera, eremuek ez dute zertan zero izan kiribiltzea dagoenean. AH kasuan ez bezala, eremu bat kiribilduta egon liteke sare-puntu baten inguruan baina beste eremuak energia potentzialaren oinarrizko egoeran egoteko baldintza bete litzake. Ondorioz, eremuaren kiribiltzea izan dezakegu baina ez potentzialaren edota eremu magnetikoaren kontzentrazioa. 5.3 Luzerak eta abiadurak neurtzeko algoritmoak Aurretiko lanetan [7–9, 104] puntu bat soka erdilokal baten parte den edo ez jakiteko eremu magnetikoaren kontzentrazioa erabiltzen zen (metodo hau aurrerago azalduko dugu zehaztasunez). Metodo honek puntu sorta bat ematen digu eta puntu hauek segmentuetan taldekatu daitezke puntuen arteko gertutasuna kontuan hartuz. Puntuen bildumak emandako bolumen bat dugu zein luzera kalkulatzeko erabil daitekeen. Gainera, metodo honetatik lor daitekeen segmentu kopurua 94
5. Kapitulua: Soka erdilokalen sareen eboluzioa monopolo kopurua (segmentu bukaerak) zehazteko zenbatesle egokia da. Betidanik jakin izan da metodo hau lehen hurbilketa bat dela segmentuen luzera kalkulatzeko; geroago erakutsiko dugun moduan metodo honek segmentuen luzerak direnak baino laburragoak neurtu izan ditu. Segmentuen bolumeneko irudikapena baino hobea izango litzateke segmentuen dimentsio bakarreko irudikapena, adibidez, sokaren muinaren posizioak emanikoa. Lan honetan eremuen kiribiltzea erabiliz dimentsio bakarreko segmentuen irudikapena ematen duen zenbatesle berri bat aurkeztuko dugu. Deskribapen hau oso baliotsua izango da geroago azalduko dugun abiaduren zenbateslearentzat eta gainera deskribapen berri honi esker segmentu bakoitzaren abiadura aztertzeko gai izango gara lehen aldiz. Lan honetan simulaziotik zuzenean monopoloen posizioak ere lortu ditugu lehen aldiz. Monopoloen kopurua eta abiadurak oso garrantzitsuak dira sistema ezaugarritzeko. Adibidez, monopoloen kopuru totaletik, N, segmentu kopuruaren, (N/2), neurketa independente bat lor baitaiteke. Ondorengo puntuetan segmentuen luzerak, segmentu kopurua, monopolo kopurua, segmentuen abiadura, monopoloen abiadura eta sarearen abiadura lortzeko erabili ditugun algoritmoak azalduko ditugu. 5.3.1 Eremu magnetikoaren muga erabiliz segmentuen luzeren kalkulua Sare-puntu bat segmentu erdilokal baten parte den ikusteko definizioetako bat ondorengo da: eremu magnetikoaren dentsitatea muga bat baino handiagoa duten puntuak segmentu erdilokal baten parte dira. β-ren balio bakoitzerako muga egoki bat lortzeko asmoz β bakoitzari dagokion Higgs eredu trukakorreko soka kontsideratzen dugu eta soka honi dagokion eremu magnetikoaren maximoa Bmax kalkulatu dugu. Lortu berri dugun eremu magnetikoaren maximo hau erabiliz Higgs eredu trukakorreko sokaren erradioa, rAH, kalkulatzen dugu. Erradio hau sokaren erditik eremu magnetikoaren balioa (balio absolututa) Bmax %30 egiten den puntura arteko distantzia da. Kalkulatu dugun Bmax balioa erabiliz sareko puntu guztiak aztertzen ditugu denbora aldi guztietan, non eremu magnetikoa kalkulatzen dugun eta honen balioa Bmax % 30 baino handiagoa bada puntuaren posizioa gordetzen dugun. 5.1. irudian ikus daiteke sareko puntu guztietan eremu magnetikoaren azterketa egin ondoren lortzen den argazki tipikoa. Muga baino eremu magnetiko altuagoa duten puntu guztiak gorde ondoren puntu hauek segmentuetan antolatzen dira. Hau da, elkarren artean ukipenean dauden puntu guztiak segmentu batean taldekatzen dira. Ondorioz, segmentuaren bolumena osatzen duten puntu sorta bat lortzen dugu. Puntuek osatzen duten bolumena sokaren zeharkako azalerarekin (rAH erabiliz eta zeharkako sekzio zirkularra kontsideratuz lortua) zatituz segmentuaren luzera kalkulatu daiteke. Metodo hau erabiliz denbora aldiune bakoitzean segmentu luzera banaketa bat lortzen da. 5.1. irudian puntuak segmentuetan taldekatu ondoren lortzen den argazki tipikoa ikus daiteke, non segmentu bakoitza kolore desberdin batekin margotu den. Aldiune bakoitzean segmentu guztien luzerak batuz aldiuneko soka luzera totala, L(t), lor daiteke. Sarean aurki daitezkeen segmentu gehienak tutu itxurakoak dira baina esfera itxura daukaten batzuk ere ikus daitezke. Azken hauek energiaren tantak dira. Hauek segmentuak deuseztatzen direnean sor daitezke adibidez. Benetako segmentuak ez direnez ez ditugu kontatu nahi eta ondorioz beste muga bat ezarri dezakegu: sokaren erradio tipikoa baino α aldiz handiagoak ez diren segmentuak tanta gisa kontsideratuko ditugu eta ez dira kontuan hartuko. 5.1. irudian ikus daiteke tanta gisa kontsideratu ditugun segmentuen eta benetako segmentuen arteko aldea. Lehenago esan dugun bezala segmentu kopurutik zuzenean lor daiteke monopolo kopurua. Hala eta guztiz ere, kontuan hartu behar da segmentu batzuek begiztak osatuko dituztela eta ondorioz prozedura hau erabiliz monopolo kopurua zertxobait altuagoa lortuko dugula. Gainera, nahiz eta energia tanta guztiak kentzen saiatu sarean oraindik batzuk geratuko dira eta segmentu 95
5.3 Luzerak eta abiadurak neurtzeko algoritmoak 5.1. Irudia: Materiaren mendeko aroko soka erdilokalen sarea, non β = 0.04 den. Goiko irudiak bi egitura desberdin erakusten ditu: alde batetik tutu itxurako egiturak (benetako sokak) daude eta bestalde enegia tantak ikus daitezke. Gure lanean tanta hauek ez ditugu kontuan hartzen. Azpiko irudian berriz sare berdina ikus daiteke baina kasu honetan tantarik gabe. Irudi honetan gainera segmentu bakoitza identifikatu ondoren kolore desberdinez margotu ditugu. Segementu kopurua oso handia denez kolore bera behin baino gehiagotan erabili behar izan dugu. Kontuan izan tantak kentzeko prozedurak batzuetan huts egin duela eta horregatik irudian tanta itxurako segmentu batzuk ageri direla. 96
5. Kapitulua: Soka erdilokalen sareen eboluzioa Erradiazioa Materia β γL γM γL γM 0.01 0.29 ± 0.04 0.6 ± 0.2 0.30 ± 0.05 0.56 ± 0.08 0.04 0.30 ± 0.04 0.5 ± 0.1 0.30 ± 0.03 0.5 ± 0.1 0.09 0.33 ± 0.05 0.5 ± 0.1 0.33 ± 0.06 0.46 ± 0.08 5.1. Taula: [9] lanean lorturiko segmentu luzera totalarentzako, γL, eta monopolo kopuru totalarentzako, γM, lorturiko VOS motako luzera zenbatesleak (5.6, 5.8). bezala kontsideratuko ditugu, monopolo kopurua oraindik gehiago handituz. Azkenik, segmentuen definizioa arbitrarioa da, α-ren balioaren menpekotasuna baitauka. Hau da, α-ren balio desberdinek segmentu kopuru ezberdina emango digute. Soka erdilokalen sareen eskala handiko ezaugarriak aztertu ditugun lanean [9] sare hauen eskalatzea aztertu dugu prozedura hau erabiliz β = 0.01, 0.04, 0.09 kasuetan. Lan honetan ikusi ahal izan dugunez 3 eta 8 arteko α-ren balioek emaitza bateragarriak ematen dituzte. Bestalde, 3 baino txikiago diren α-ren balioentzat tanta gehiegi hartzen ditugu kontuan eta 8 baino handiago diren α-ren balioentzat egiazko segmentu gehiegi baztertzen ditugu. Lan honetan 5.1 taulan2 agertzen diren VOS motako eskalatze parametroen balioak ere lortu ditugu. 5.3.2 Eremu eskalarren kiribiltzeen bidezko segmentu luzeren kalkulua Zenbatesle hau lan honetan aurkezten da lehen aldiz eta segmentuen dimentsio bakarreko irudikapena ematen du. Irudikapen hau emateko bi eremu eskalarren (φ1 eta φ2) edota bietako baten kiribiltzea erabiltzen du. Metodo berri hau ondorengo eran definitu daiteke: Simulazioan zehar φ1 eta φ2 eremuen kiribiltzeak kalkulatzen dira sare puntu guztietan eta kiribiltze hau zeroren desberdina bada posizio hori gordetzen da, posizio horretako eremu magnetikoaren balioarekin batera. Eremu magnetikoaren balioa behar beharrezkoa da izan ere "plaquette"baten inguruan eremuak kiribildu izanak ez du zertan esan nahi puntu hori segmentu baten parte denik; hau da, kiribiltze hori eremu magnetikoaren kontzentrazioa dagoen puntuetan gertatu bada soilik da segmentuaren muinaren parte. Segmentuaren muinaren kokapena eremu eskalarretako bat (edo biak) eremu magnetikoaren hodeiaren barnean kiribiltzean lortzen da eta kiribiltzea duten puntu hauek jarraituz sokaren erdialdea deskribatzen duen dimentsio bakarreko lerroa lor daiteke. Egia esan, topologiak ez duenez soken sorrera bermatzen eta eremuetariko baten kiribiltzeak jarraitzen gabiltzanez puntuek soka izateari utz liezaiokete (eremu magnetikoaren hodeitik irteten bagara) edota bat-batean kiribiltzea duten puntuak bukatu daitezke. Esan beharrekoa da, printzipioz eremu magnetikoaren hodeiaren barnean bi eremuetatik bat kiribiltzea nahikoa dela segmentu erdilokal bati dagokion puntua izateko. Ez da beharrezkoa bigarren eremuak ere kiribiltzea3. Bestalde, batzuetan bi eremuek erakusten dute kiribiltzea eremu magnetikoaren hodeiaren barnean, baina (diskretizazioaren eraginez) ez zehazki "plaquette"berdinean eta sare unitate batez bananduta daudela dirudi. Bi eragozpen hauei aurre egiteko bi eremuen azterketatik datozen puntuak konbinatu dira eta kontaktuan dauden puntuak segmentuak osatzeko taldekatu. Hau da, segmentu guztiak dimentsio bakarreko lerroa osatzen duten puntu talde bidez osaturik daude, 2Taula honetan kapitulu honetan zehar konparatzeko erabiliko ditugun γL-ren etaγM-ren balioak bakarrik jarri ditugu 3Nahiz eta geroago erakutsiko dugun moduan sokaren barnean bi eremuak kiribiltzen direla eman. 97
5.3 Luzerak eta abiadurak neurtzeko algoritmoak non puntu horiek bi eremuetariko batean edo bietan kiribiltzea duten eta eremu magnetikoa muga batetik gora. 5.2. irudian, azaldu ditugun bi metodoak erabiliz lorturiko segmentuen posizioak adierazten dira; eremu magnetikoaren kontzentrazioa erabiliz (urdinez) eta kiribiltzea daukaten puntuak adieraziz (φ1 gorriz, φ2 zianez eta biak beltzez). Gure sarea diskretizaturik dagoenez segmentuaren erdigunea zehaztean Metropolis efektuak eragiten digu: segmentuaren muina ez da lerro leun bat, unitate pausoz osatuta dago. Segmentuen erdigunearen bertsio leun bat lortzea oso interesgarria litzateke izan ere segmentuen luzera eta abiadurak neurtzeko orduan hobekuntza handiak ekarriko bailituzke. Horregatik, soken segmentuen parte diren puntuen posizioak hurbileneko auzokideen posizioekin leuntzen ditugu. Hau da, jatorrizko puntuaren eta honen hurbileko auzokideen posizioen gaineko batezbestekoa egiten dugu. Auzokide kopuru desberdinak probatu ondoren, alde bakoitzetik lau auzokide erabiltzea optimoa dela ikusi dugu: muinaren posizioa nahiko leuna da eta segmentuaren egitura ez da galtzen (distantzia oso luzeetako auzokideekin batezbestekoak eginez gertatu daitekeen moduan). Metodo hau erabiliz segmentu desberdinen bilduma lortzen dugu, non segmentu hauen muina dimentsio bakarreko posizio lauen lista bidez emanda dagoen. 5.2. irudiaren eskuineko aldean segmentu zati batean gaineko zooma ikusi daiteke, non batezbestekoak erabiliz leundu dugun sokaren muinak kiribiltzea duten puntuen artean oso ondo interpolatzen duela ikus daitekeen. 5.2. Irudia: Ezkerreko irudian soka segmentuak ageri dira simulazio kutxa tipiko batean; puntu urdinek muga baino eremu magnetiko altuagoa dituzten puntuak adierazten dituzte. Eskuineko irudian segmentu zati baten gaineko zooma ageri da. Puntu urdinek berriz ere eremu magnetiko altuan duten puntuak adierazten dituzte eta puntu gorriek, zianek eta beltzek φ1 eremua, φ2 eremua edota bi eremuak kiribiltzen diren puntuak adierazten dituzte, hurrenez hurren. Kontuan izan puntu hauek ez daudela kurba leun batean zehar lerrokatuta, kurba honen inguruan sakabanatuta baizik (Metropolis efektuaren eraginez). Alde bakoitzeko hurbileneko lau azokideekin kurba leundu ondoren kurba beltza lortzen da. Kurba hau sokaren zentroaren bertsio leundua da. Egia esan kurba beltza puntuz osatua dago baina irudi honetan lerro jarraitu bezala adierazi dugu sare puntuen artean nola interpolatzen duen erakusteko. 5.3.3 Segmentuen abiaduren kalkulua Behin segmentuak dimentsio bakarreko posizio lauen bilduma bidez ezaugarriturik ditugunean, segmentu bakoitzaren eboluzioa jarrai dezakegu eta soken (zeharkako) abiadura lortu ere bai. Kontsidera dezagun soka segmentu bat τ1 aldiunean eta segmentu berdina beranduagoko τ2 aldiunean. Segmentuko puntu bakoitza τ1 aldiunetik τ2 aldiunera bitartean nora mugitu den 98
5. Kapitulua: Soka erdilokalen sareen eboluzioa zehazteko gai bagara, puntu taldearen abiaduraren batezbesteko bat lortzeko gai izango gara. Segmentuak osatzen dituzten puntuen jarraipena denboran zehar ondorengo eran egin dezakegu: segmentuaren muinaren parte den x1 puntua aukeratu τ1 aldiunean eta puntu horretatik τ2 aldiuneko segmentu guztien muinak osatzen dituzten puntuetarainoko distantzia kalkulatu. x1 puntua berarengandik gertuen dagoen τ2 aldiuneko puntura mugitu dela kontsideratuko dugu. x1 puntuaren abiadura puntu horrek ibilitako distantzia τ2 − τ1 denbora tartearekin zatituz lor dezakegu. Segmentu bati dagozkion puntu guztiei prozesu bera aplikatuz denbora tarte guztietan segmentuaren abiadura lor dezakegu (segmentuaren puntu guztietako |v|-ren batezbestekoa). Segmentu guztien gaineko batezbestekoa eginez sarearen batezbesteko abiadura lor dezakegu. Azaldu berri dugun metodo honek nahiz eta sotiltasun batzuk (hurrengo atalean deskribatuko dira) izan hainbat onura ditu: denbora tarte bakoitzean segmentu bakoitzaren abiadura lor daiteke. Ondorioz segmentu bakoitzaren abiaduraren eboluzioaren historia gorde dezakegu. Gainera, informazio horretaz baliatuz ze segmentu zeinekin batu den azter dezakegu. Argi ikus daiteke azaldu berri dugun prozedura honetarako soka segmentuen dimentsio bakarreko ezaugarritzea ezinbestekoa dela eta ondorioz soken abiaduren neurketak kiribiltzeen bidezko soka luzeren ezaugarritzearen beharra dauka. 5.3.4 Soka-bukaeren (monopoloen) kopuruen eta abiaduren kalkulua 2.4.2. atalean azaldu dugun moduan segmentuen bukaerako eremuen konfigurazioa monopolo global bezala uler daiteke [4]. Ondorioz, eremuen informazioa erabiliz monopolo hauek detektatu daitezke simulazioan zehar. Sare puntu guztiak aztertu dira puntu horietan monopolorik dagoen edo ez aztertzeko. Azterketa hau burutzeko ([4] lana jarraituz) soka bukaeretako eremu konfigurazio guztiak SU(2) simetriadun 4 eremu eskalar errealetik hiru eremu eskalarretara (O(3) monopolo globalekin analogia sortuz) itzuli dira ondorengoa erabiliz, Ψ ∼ Φ†⃗σΦ, (5.9) non ⃗σ Pauliren matrizeak diren. Egia esan, lortu berri dugun eremu konfigurazioak zarata asko dauka oraindik ere monopoloak argi eta garbi detektatzeko eta ondorioz ondorengo eran leundu dezakegu eremua Ψ −→ ˜Ψ = Ψ − ∇ × (∇ × Ψ) . Behin eremu konfigurazio egokia lortuta 4.3.1. atalean azaldu dugun prozedura erabili daiteke monopoloen posizioak lortzeko. Simulazio kutxa aztertu bitartean punturen batean karga topologikoa zeroren desberdina bada puntu horren posizioa eta karga topologikoaren balioa gordetzen dira. Horrela monopolo (edo segmentu bukaera) kopurua zuzenean lor daiteke simulazio kutxatik. Neurketa hau segmentu kopurua neurtzeko modu independente bat da: segmentu kopurua N/2 litzateke gutxi gora behera, izan ere segmentu batzuek begiztak osatu ditzakete eta hauek ez dute bukaerarik. Hau gutxi balitz, monopolo kopurua sistemaren eskalatzea neurtzeko beste modu bat da. Monopoloen posizioa (eta beraien karga topologikoa) denbora pausu bakoitzean ezaguna denez, 4.3.1. atalean azaldutako prozedura erabil daiteke monopolen abiadura kalkulatzeko: τ1 aldiuneko M1 monopoloa aukeratzen dugu eta τ2 aldiunean dauden monopolo guztiekiko distantzia kalkulatzen dugu. Ondoren, M1 τ2 aldiunean gertuen duen monopoloarekin lotzen dugu. Prozedura hau denbora pausu guztietan errepikatuz M1 monopoloaren historia guztia jarraitu dezakegu eta bidaiatu duen distantzia distantzia hori egiteko behar izan duen denbora tartearekin zatituz abiadura lor daiteke. 99
5.4 Algoritmoen zailtasunak Monopoloen abiaduraren kalkuluak bere arazoak (ikus 4.3.1. atala) ditu baina beste behin ere dakartzan onurak asko dira: monopolo bakoitzaren abiadura lor daiteke bai denbora pausu jakin batean eta baita monopoloaren bizitza guztiko batezbestekoa ere. Monopolo guztien gaineko batezbestekoa eginez monopolo sarearen abiadura lor daiteke. 5.3.5 Sare-aldagai lokalen bidezko sarearen abiaduraren kalkulua Bestalde, sare guztiaren abiadura lortzeko beste abiadura zenbatesle batzuk ere badaude. Hauek eremuen balio lokalak erabiltzen dituzte [69, 73] lanetan ikus daiteken bezala. 4.3.3. atalean ikusi dugun moduan zenbatesle hauek lortzeko defektuak geldirik daudela kontsideratzen da eta hauei Lorentzen translazioa aplikatzen zaie. Monopolo globalen kasurako zenbatesle bakarra geneukan, baina kasu erdilokalean gauge eremuak medio beste zenbatesle bat gehiago erabili dezakegu. 4.3.3. atalean erabili dugun antzeko prozedura erabiliz ondorengo zenbatesleak lor ditzakegu: ⟨v2⟩F = E2 W B2 W , ⟨v2⟩G = 2GW 1 + GW , (5.10) non, RW = EΠW E∂W (5.11) W subindizeak kantitate fisiko egoki bat erabiliz eginiko pisaketa adierazten du (ikus 4.3.3. atala). Gure kasu honetan energia magnetikoa erabili dugu, izan ere horrela automatikoki segurtatu dezakegu abiaduren kalkulura ekarpena egiten duten puntuak energi magnetiko ez nulua duten puntuak direla. Hau da, soka erdilokalek energia magnetikoaren kontzentrazio altuak dituzte eta ondorioz eremu horiek laguntzen dute gehienbat goiko integral horietara. Abiaduren zenbatesle hauek kalkulatzeko behar diren kantitateak simulazioan zehar gordetzen dira. Kontuan izan eremuen bidezko zenbatesle hauek sarearen informazio orokorra ematen dutela eta lehenago azaldu ditugun metodoek berriz sarean agertzen diren segmentu (monopolo) bakoitzaren informazioa. Gainera, (5.10) zenbatesleak energia magnetikoa dagoen puntu guztien gaineko batezbestekoa egiten du eta ondorioz bai sokek eta baita monopoloek ere batezbesteko honetara laguntzen dute. Baina, segmenturen bat deuseztatu berri den zonaldeetan eremu magnetikoaren dentsitatearen soberakinak agertzen dira eta zonalde hauek ere abiaduraren zenbatesleari ekarpena egiten diote. 5.4 Algoritmoen zailtasunak Atal honetan simulazioetan aurkitu ditugun zailtasun eta arazo batzuk deskribatuko ditugu. Zailtasun hauek, alde batetik, fisikoki baliotsuak diren emaitzak lortzeko gainditu behar dira. Bestalde, oso interesgarriak dira eredu analitikoa modu errealistago batean nola birformulatu daitekeen adierazi ahal digutelako. 5.4.1 Luzeren kalkuluen arteko alderaketa Aurreko atalean segmentuen luzera kalkulatzeko bi prozedura desberdin deskribatu ditugu: batek eremu magnetikoaren muga erabiltzen zuen eta besteak, berriz, eremu eskalarren kiribiltzeak. Bi metodo hauen artean desadostasunak egotea espero genuen, batez ere eremu magnetikoaren 100
5. Kapitulua: Soka erdilokalen sareen eboluzioa mugatik gora duten puntuak taldekatuz eta taldearen bolumena zeharkako azalerarekin zatituz segmentuen luzerak neurtzeko algoritmoa nahiko gordina delako. Eremu magnetikoa erabiltzen duen algoritmo hau lehenagoko lanetan [8, 9, 104] erabili izan da beste modu batean (eremu eskalarraren zeroak edo kiribiltzeak erabiliz) segmentu erdilokala definitzeko zailtasunak medio. Lan hauetan lehen hurbilketa egokia zela uste zen. Magnetic Length 0 100 200 300 400 500 Winding Length 0 100 200 300 400 500 600 700 5.3. Irudia: Irudi honetan segmentuen luzerak neurtzeko bi prozeduren arteko erlazioa ikus daiteke. x ardatzean eremu magnetikoa erabiliz neurturiko luzerak adierazten dira eta y ardatzean berriz kiribiltzeak erabiliz lorturikoak. Diamante bakoitzak simulazioko kuboko segementu bat adierazten du. Kasu honetan β = 0.20 da eta t = 256. Argi ikus daiteke sareko segmentu guztientzako proportzionaltasun konstantea ia berdina dela. 5.3. irudian fluxu magnetikoa (α = 5) erabiliz lorturiko luzeren eta kiribiltzeak erabiliz lorturikoen arteko erlazioa erakusten da β = 0.20 kasurako t = 256 aldiunean. Bi prozedura hauen arteko erlazioa ia berdina da beti, gutxi gora behera 1.5 (harrigarriro handia). Gainera hau honela da β-ren kasu gehienetan eta materiaren eta erradiazioaren mendeko garaietan. Erlazio faktorea zertxobait desberdina da segmentu txikien kasurako, baina uste da segmentuen bukaerak eragin handiagoa duelako dela. Joera hau ez da sareentzat garrantzitsua, izan ere sareak segmentu luzeek dominatzen baidituzte. Bi prozedura desberdin hauek erabiliz lorturiko soken luzeren arteko desberdintasuna ulertzen lagundu diezaguketen hainbat ziurgabetasun posible daude. Kontuan hartu beharreko bi efektu fisiko posible daude: bata segmentuen abiadura medio sor daitekeen Lorentzen uzkurdura da, kalkulatutako zeharkako soken azalera txikiagoa egiten duena, eta bestea segmentuak zuzenak ez direla da eta bihurguneetan soka estuagoa izan daitekeela. Bestalde zenbakizko ziurgabetasun argia dago soken zeharkako sekzioa lortzeko orduan. Kontuan izan simulazioetako soka erdilokalen zeharkako sekzioak geldirik dauden AH soka zuzenen berdinak direla kontsideratu dugula. AH soken erradio tipikoak r04 = 2.36-tik (β = 0.04) r35 = 1.71ra (β = 0.35) doaz. Erabiltzen ari garen sare-tartea ∆x = 0.5 da, zeinak sokaren erradioan errore nahiko handia ezartzen duen: gure kasuan eremu magnetiko maximoaren %30 baino eremu magnetiko altuagoa duten puntuak sokaren parte dira. Imajinatu dezagun sareko puntu batean zentraturiko soka bat. Soka honen erradioa demagun 1.4 dela, ondorioz sokaren erradioak ez ditu sareko 3 puntu barneratuko (3 ∗ ∆x > 1.5), izan ere sareko 2 puntuk bakarrik betetzen dituzte 101
5.4 Algoritmoen zailtasunak Erradiazioa Materia β Lwinding Lmagnetic Lwinding Lmagnetic 0.04 6166.44 3895.33 12303.07 8014.28 0.09 6903.84 4673.61 10780.82 7266.59 0.15 5246.97 3476.99 9267.51 6099.45 0.20 5221.27 3546.95 7447.93 4865.46 0.25 4450.95 2948.52 6147.42 3853.46 0.30 2546.31 1585.21 4562.78 2901.85 0.35 2095.5 1173.86 3405.10 2119.90 5.2. Taula: Simulatu ditugun β guztientzako τ = 256 aldiuneko luzera totalak. Eremu eskalarren kiribiltzeak erabiliz lorturiko luzerak Lwinding bidez adierazi ditugu eta eremu magnetikoaren muga erabiliz lorturikoak berriz Lmagnetic bidez. sokaren parte izateko baldintzak. Baina lorturiko sokaren bolumena benetako erradioa erabiliz lorturiko azalerarekin zatituko da, sokaren luzera motzagoa lortuz. Gainera, soka normalean ez da sareko puntu batean zentraturik egongo sareko kubotxo baten barneko edozein puntutan baizik; efektu hau nabariagoa bilakatuz. Orokorrean metodo honen bidez lortzen diren sokaren puntuak metodo sofistikatuago batek lortuko lituzkeenak baino gutxiago izango dira. β-ren muturreko bi balioentzako errore maximoaren kalkulua ondorengo eran lor genezake: r2 04 (r04 − ∆x)2 = 1.60 , r2 35 (r35 − ∆x)2 = 1.99 . Ikus daitekeenez zenbakizko errore honen bidez azaldu dezakegu bi metodoen artean sorturiko desadostasuna eta ikus daiteke baita ere Lorentz faktorearen eta soka zuzena ez izatearen eragina ez dela oso garrantzitsua. Egia esan, segmentuen Lorentzen uzkurdura ez da kontuan hartu beharreko faktorea, izan ere geroago ikusiko dugun moduan lortuko ditugun abiadurak baxuak dira eta hauetatik eratorritako Lorentzen faktoreak ezin du desadostasuna azaldu. 5.2. taulan β bakoitzerako luzera totala erakusten da. Ondorioztatu dezakegu lehenagoko lanetan lorturiko luzeren kalkuluetan 1.5 aldiz txikiagoak diren balioak lortu ditugula (5.2. taulan ikus daitekeen balioen arteko erlazio faktorearen batezbestekoa 1.56 da erradiazioaren mendeko aroan eta 1.55 materiaren mendeko aroan). Gainera kiribiltzeak erabiltzen dituen metodo berriarekin tantak kentzeko arazoa desagertu egin da. Edozein kasutan ere, kiribiltzeen prozedura eta eremu magnetikoarena (tantak kenduz) erabiliz lortzen diren monopolo kopurua oso antzekoa dela ikusi dugu. 5.4. irudian ikus daiteke luzerak neurtzeko gure metodo berriak ondo funtzionatzen duenaren froga. Irudi horretan kiribiltzeen prozedura erabiliz lorturiko segmentuen posizioak eta monopoloen karga kalkulatuz lorturiko monopoloen posizioak marraztu ditugu. Printzipioz, bi prozedura hauek independenteak dira baina segmentu bukaeren eta monopoloen posizioak oso ondo bateratzen dira. Beste alde batetik, (5.6,5.8) ekuazioetan ikusi dugun moduan luzera zenbatesleak (bai monopoloenak eta baita sokenak ere) erabiliz VOS motako bi luzera eskala parametro desberdin lor daitezke, γL eta γM. Parametro hauen balioak 5.5. atalean ageri den 5.3. taulan erakusten ditugu. Taula horietako balioak [9] lanean lortu eta 5.1. taulan erakusten ditugun balioekin bat datozela azpimarratu nahi dugu bai γL eta γM-rentzat ere. Kontuan izan 5.1. taulako γL-ren balioei 1 √ 1.5 faktore zuzentzailea ezarri behar zaiela, baina faktore hori gabe ere balio horiek eta balio berriak 1-σ erroreen barne daude. 102
5. Kapitulua: Soka erdilokalen sareen eboluzioa 5.4. Irudia: Irudi honetan simulazio kutxaren argazki bat ikusi daiteke ezaugarritzearen ondoren. Kurba beltzek kiribiltzeak erabiliz detektatutako segmentuak adierazten dituzte, non puntu bakoitza norabide bakoitzetik hurbileneko lau auzokide erabiliz leundu den. Puntu gorriek antimonopoloak adierazten dituzte eta puntu urdinek berriz monopoloak. Hemendik aurrera kiribiltzeak erabiltzen dituen luzera zenbateslea erabiliko dugu. Kasu honetan, eremu magnetikoaren muga erabiltzen duen metodoa aplikatu dugu aurretiaz lorturiko datuekin konparaketak egin ahal izateko eta datu horiek ez ditugu gehiago erabiliko lan honetan zehar. 5.4.2 Segmentu erdilokalen identifikazioa Lehenago azaldu dugun moduan, soka erdilokalen posizioa lortzea oso zaila da, topologiak ez baitu eremua zero izatera behartzen kiribiltzea dagoen puntuetan (eremu bat kiribildu daiteke baina beste eremuak potentzialean gora egin dezake). Ondorioz soka erdilokalek ez dute zertan itxiak edo infinituak izan, segmentu erdilokal finituak aztertzen ditugu. Soka detektatzeko modu bat, gorago azaldu dugun moduan, bi eremu eskalarren, φ1 eta φ2, kiribiltzeak jarraitzea da eta kiribiltze hauek eremu magnetiko altuko zonaldeetan noiz dauden zehaztea. (5.5). irudiaren goiko aldean bi eremuen kiribiltzeak erakusten ditugu eremu magnetikoaren balio kontuan hartu gabe: φ1 eremuaren kiribiltzeak urdinez eta φ2 eremuarenak berdez. Egia esan, kasu askotan bi eremuak puntu berean edota sare-tarte bateko aldearekin kiribiltzen dira eta zonalde hauek gorriz margotu ditugu. Irudi horretan ikus daitekeen lehen gauza eremu bakoitzak, bai φ1-ek eta baita φ2-k ere, "soka"itxien edo infinituen sarea, Higgs eredu trukakorraren antzekoa, sortzen duela da. Baina Higgs eredu trukakorrean ez bezala eremu eskalarraren kiribiltzeak ez du esan nahi puntu horretan soka sortuko denik; hau da, ez dago zertan energia potentzialaren edota magnetikoaren kontzentraziorik egon puntu horien inguruan. Non sortzen dira soka erdilokalak orduan? Irudiaren beheko aldean kiribiltze berdinak marraztu ditugu baina kasu honetan eremu magnetikoaren kontzentrazioa duten zonaldeak ere marraztu ditugu. Irudi horretan argi eta garbi ikus daiteke soka erdilokalak bi eremuak aldi berean kiribiltzen diren puntuetan sortzen direla. Egoera hau logikoa da, izan ere, 103
5.4 Algoritmoen zailtasunak 5.5. Irudia: Goiko irudian bi eremuen kiribiltzeak ikus daitezke eremu magnetikoa kontuan hartu gabe: urdinez φ1 eremuaren kiribiltzeak, berdez φ2 eremuaren kiribiltzeak eta gorriz bi eremuak batera kiribiltzen diren puntuak. Ikus daitekeen moduan eremu bakoitzak soka itxien edo infinituen sarea osatzen du. Beheko irudian berriz goiko irudi berdina ikus daiteke baina kasu honetan eremu magnetiko altua dituzten puntuak laranjaz margotu ditugu. Irudi honetan ikus daitekeen moduan soka erdilokalak bi eremuak kiribiltzen diren puntuetan sortzen dira. 104
5. Kapitulua: Soka erdilokalen sareen eboluzioa kasu honetan eremu eskalarra gutxi gora behera zero da eta ondorioz eremu magnetikoa altua izan daiteke zonalde hauetan. Sare hau φ1 eremuak kiribiltzen den puntuez, φ2 eremua kiribiltzen den puntuez (bi kasu hauetan energi kontzentraziorik gabe) eta soka erdilokalez osaturiko sare bezala uler daiteke. Kasu honek p-q soken sarea gogoratu lezake non Y-gurutzaguneak monopoloekin konparatu daitezkeen. 5.4.3 Itxurazko abiadura superluminalak Algoritmo zuzenak zein eremuen balio lokalak erabiltzen dituzten zenbatesleak erabiliz lorturiko abiaduren aurretiazko balioek abiaduren balio nahiko txikiak ematen dituzte. Hala eta guztiz ere, kasu gutxi batzuetan, argiaren abiadura, c, baino balio handiagoak lortzen ditugu; kasu oso gutxi batzuetan gainera balio hauek 10c-raino irits daitezke. Argi dago kasu hauek zenbakizko arazoetatik edota algoritmoek erabiltzen dituzten hurbilketa desegokietatik datozela; izan ere eremuen dinamika lokala eta kausala baita. Kasu hauek azterketa zehatzagoa eskatzen zuten eta ikusi ahal izan dugu abiadura superluminalak segmentuak edota monopoloak sarearen eboluzioan zehar jarraitzen dituzten zenbatesleak (lehenago azaldu ditugunak) erabiltzean soilik agertzen direla. Gure prozedurek azterketa zehatzagoa behar dutela ikusi dugu, ondorengo arazoak direla eta: • Segmentuen abiadurak: Kontsidera dezagun τ1 aldiunean begizta bilakatu den segmentu bat. Begizta hau gainera τ2 aldiunea (simulazio kutxa berriz aztertuko den hurrengo aldiunea) baino lehen deuseztatu egin da. Ondorioz τ1 aldiunean begiztari zegozkien puntuek ez daukate lotura ezartzeko gertueneko punturik τ2 aldiunean. Hala eta guztiz ere, gure kodeak desagertu berri den segmentu horren hurbileneko segmentu bat aurkituko du τ2 aldiunean, nahiz eta segmentu desberdin bat izan eta kausalitatea apurtu. Ondorioz, begiztarentzako kalkulaturiko abiadura oso handia litzateke, nahiz eta abiadura hau fisikoa ez izan; kasu hau prozeduraren arazo bat da. Arazo honi aurre egiteko modu bat muga bat ezartzea da eta muga hau baino handiagoak diren abiadurak baztertzea. Baina muga ezartzeak arrisku bat dakar; muga oso zorrotza bada sarearen dinamikaren efektu batzuk gal genitzake edota muga oso ahula bada fisikoak ez diren kasu gehiegi aztertu ditzakegu. Arazo honi aurre egiteko beste modu bat segmentuen identifikazioa atzeraka egitea da, hau da, τ2 aldiuneko puntu bat aukeratu eta τ1 aldiuneko punturen batekin lotzea. Hala eta guztiz ere, atzeranzko identifikazioa erabiltzen badugu beste arazo bat izango dugu: kontsideratu dezagun beste segmentu batekin batzen ari den segmentu bat; arazo hau azaltzeko bakarrik kontsidera dezagun segmentu hauen muturrak (elkarrengana hurbiltzen ari dira) izan ezik beste guztia geldirik dagoela. τ1 aldiunean bi segmentuak tarte batekin bananduta daude, baina τ2 aldiunean berriz tarte guzti hori sokaz bete da. τ2 aldiunean tarte hori betetzen ari diren puntu guztien gertueneko puntuak τ1 aldiunean sokaren muturrak dira eta ondorioz puntu horientzat lorturiko abiadura ez da segmentuaren abiadura. Hau da, abiadura hori segmentuen bukaeren (monopoloen) abiadurarekin loturik egongo da. Arazo hau abiadurak aurrerantz kalkulatuz konpontzen da (τ1-etik τ2-ra). Argi ikus daiteke aurrerantz edo atzeranzko prozedurak aukeratuz arazo bat edo bestea konponduko dugula baina ez biak. • Monopoleen abiadurak4: 4Kontuan izan arazo hauek 4.3.1. atalean aztertu ditugula. Hala eta guztiz ere, berriz aztertuko ditugu. 105
5.4 Algoritmoen zailtasunak Simulazioan zehar monopolo-antimonopolo bikoteak deuseztatu egiten dira: M1 monopoloa antimonopolo batekin deuseztatzen bada τ1 eta τ2 aldiuneen artean gure prozedurak ez dauka M1 monopoloa deuseztatu denaren informazioa. Ondorioz, prozedura M1 monopoloa beste monopolo batekin lotzen saiatuko da (gertuen dagoen monopoloarekin) eta lorturiko abiadura ez da zuzena izango (eta agian abiadura superluminala izango da). Beste modu bateko identifikazio akatsak ere gerta daitezke batzuetan: detekzio arazoak sor daitezke segmentu bat deuseztatzen denean, izan ere eremuak egoera berrira egokitzeko birkonfiguratu egiten dira eta energia erradiatzen dute. Kasu honetan, soken bukaeren eremu konfigurazioa monopolo-antimonopolo desusatze batekin loturik dago eta gure detekzio algoritmoak huts egiten du (bai monopolo faltsuak detektatuz edo baita benetako monopoloa detektatu gabe utziz). Bestalde, monopoloak detektatzeko algoritmoa erabiltzen ari garen bitartean monopolo bat sare-aurpegi bat gurutzatzen ari bada algoritmoak ez du detektatuko, izan ere karga topologikoa sarearen bi gelaxkatan banatuta baitago. Arazo honi irtenbidea emateko asmoz loturarik gabeko monopolo bat dugunean hurrengo denbora-pausuko, τ3, monopolo batekin lotzen saiatzen gara lortutako luzerak konparatuz. Hau da, τ3 aldiuneko monopolo baterako distantzia τ2ko monopolora baino txikiagoa bada (eta fisikoa gainera) tarteko denborapausua saltatu egiten dugu. Monopoloen kargaren balioa izateak laguntza handia ematen du inguruan monopolo eta antimonopoloak daudenean: monopoloaren karga topologikoa ez da eboluzioan zehar aldatzen, hau da, monpolo bat ez da antimonopolo bilakatzen eta ondorioz lotzeko ditugun monopolo hautagaiak erdira jaisten dira. Segmentu eta monopoloen abiadurak kalkulatzen dituzten prozeduren hobekuntzaren ondoren abiadura superluminalak lortzen ziren kasu gehienak desagertu egin dira. Hala eta guztiz ere, abiadura superluminalak agertzen diren kasu batzuk ditugu oraindik, kasu hauek gorago aipatu ditugun segmentuen loturekin erlazionaturik daude. Kasu hauek zehatz mehatz aztertu ditugu hauen jatorria fisikoa den edota algoritmoen arazoetan oinarritzen den ikusteko. Ondorengoa da itxurazko abiadura superluminal hauen jatorria: batzear dauden bi monopoloen arteko eremu konfigurazioa bi monopolo horien artean soka berria sortzeko gai da. Modu batean esanda, segmentu berri bat sortzen da bi monopoloen artean eta monopoloak bat-batean asko ibili direla ematen du. Hau da, monopoloak ez du sokatik tiratuz soka berria sortu, soka zati berri bat sortu da eta badirudi monopoloak aurrerako salto bat egiten duela. Prozesu hau sokaren zeharkako planoan eremuen dinamika aztertuz ulertu daiteke (ikus [6] lana). Kontsidera dezagun z ardatzean luzatuko den eta z-rekiko independientea den soka baten eremu konfigurazioa. Hasiera batean eremu magnetiko x − y planoko azalera handi batean zehar barreiatuta dago eta eremuaren balioa soka detektatzeko erabiltzen dugun mugaren behetik dago. Baina eremu magnetikoaren balioa eremu eskalarrak balio txikiak dituen puntuen inguruan, z ardatzaren inguruan hain zuzen ere, handitzen ari da. Momenturen batean eremuaren balioak guk ezarritako muga gaindituko du eta soka hutsetik eta bat-batean agertu dela ikusiko dugu. Beste era batean, φ1 eta φ2 eremuen kiribiltzeak ia paraleloak dira eta puntu taldearentzat mesedegarria da puntu guztiak batera sokaren parte bilakatzea. Gure simulazioak 20 denboratartero ateratzen dituenez argazkiak prozesu hau ikustea oso zaila da eta guretzat soka segmentua superluminalki hazi dela ematen du; nahiz eta benetan soka segmentu berri bat sortu den. Gogoratu beharrekoa da ez gaudela segmentu eta monopoloak modu puntualean simulatzen, eremuak erabiliz baizik, eta segmentu eta monopoloak eremu hauen ondorio direla. Ondorioz, monopoloa ez da benetan mugitu, eremuen mugimenduak eragiten du monopoloaren itxurazko mugimendua. Segmentu berri bat sortzen denean eremuen fisika kausala da, baina segmentu berri 106
5. Kapitulua: Soka erdilokalen sareen eboluzioa honen agerpenaren ondorioz monopoloa ultraerlatibistikoki mugitu dela eman lezake, nahiz eta benetan monopolo desberdin bat izan. 5.6. irudian azaldu berri dugun egoera ikus daiteke. Ikus daitezkeen bi segmentu zatiak ondo portatzen ari dira (hau da, ez dira ultraerlatibistikoki mugitzen ari) batzea erabakitzen duten arte. Elkarrengandik gertu daudenean eremuen dinamikak ahalik eta bizkorren batu nahi ditu segmentuak: alde batetik segmentuen bukaerak handitzen doaz segmentuak luzatuz eta bestalde segmentuen artean segmentu berriak sortzen dira (irudian puntu bakanak bezala ikus daitezke). Gure algoritmoek ezin dute egoera hau adierazi eta ondorioz argiaren abiadura baino abiadura handiagoak ematen dituzte. 5.6. Irudia: Irudi honetan bi soka segmenturen arteako batzea erakusten dugu. Batze honek abiadura ultraerlatisbita emango luke gure prozeduretan. Hasierako aldiunean segmentuen arteko distantzia d = 30 da eta ∆τ = 10 denbora baino gutxiagoan batzen dira. Prozesu hau ulertzeko soka berria bukaeretatik gertu eta baita bi segmentuen erdian (soken artean ageri diren puntu isolatuek adierazitakoa) ere sortzen dela kontuan hartu behar da. Orain arazo hauek automatikoki nola ezabatu pentsatu behar dugu, izan ere kasu hauek ematen dituzten abiadurek zenbatesleak kaltetzen dituzte, fisikoak diren abiadurak baino balio askoz altuagoak emanez. Segmentuen abiaduran ikasi duguna aplikatuz ondorengo eran ezabatu ditzakegu abiadura ez-fisiko hauek: oso azkar mugitzen diren puntuetan (gure kasuan 0.5c baino azkarrago mugitzen diren puntuak) "aurreranzko"prozedura (τ1-etik τ2ra) eta "atzeranzko"prozedura (τ2tik τ1era) erabiliz lorturiko emaitzak konparatzen dira. Bi balio hauen arteko diferentzia %50a baino handiagoa bada puntu hau baztertu egiten da. Prozedura hau muga bat jartzea baino hobea da, izan ere balioek ez dute muga baten mendekotasunik eta ez dugu nahi abiadurak subluminalak izatera behartu, nahiz eta emaitza fisikoak hori eman. 5.5 Zenbakizko emaitzak Atal honetan aurreko atalean azaldutako arazoak kontu handiz gainditu ondoren gure simulazioetatik lortu ditugun emaitzak aurkeztuko ditugu. Lehenik eta behin simulazioek eskalatzen dutela frogatu dugu. Simulazioen eskalatzea sistemaren energiaren eboluzioa aztertuz egin daiteke, lehenago esan dugun moduan T −1/2 00 τ denborarekiko lineala dela frogatuz. Neurketa honek simulazio garaiko eremuen balioen mendekotasuna 107
5.5 Zenbakizko emaitzak bakarrik dauka eta ez da beste inolako tratamendurik behar. 5.7. irudian eskalatzea neurtzeko energia erabiliz gure simulazioek erakusten duten eskalatzea ikus daiteke. t 50 100 150 200 250 300 T −1/2 00 15 20 25 30 35 40 45 β = 0.04 β = 0.09 β = 0.15 β = 0.20 β = 0.25 β = 0.30 β = 0.35 ⌧ t 50 100 150 200 250 300 T −1/2 00 10 15 20 25 30 35 40 β = 0.04 β = 0.09 β = 0.15 β = 0.20 β = 0.25 β = 0.30 β = 0.35 ⌧ 5.7. Irudia: Irudi hauetan ikus daitekeen moduan gure simulazioek eskalatu egiten dute. Ezkerreko irudiak erradiazioaren mendeko aroko egoera adierazten du β guztientzat eta eskuinekoak berriz materiaren mendeko aroko egoera β guztientzat. Simulazioen eskalatzea neurtzeko beste bi modu ere badaude, hauek soken luzera totalaren, L, eta monopolo kopuru totalaren, N, menpekotasuna daukate. VOS motako luzera eskalak q V L eta V N 1/3 konbinazioak erabiliz lor daitezke. Bi magnitude hauek magnitude eratorriak dira, hau da, zenbatesleak erabiliz erauzi behar dugu informazioa simulazioetatik eta ondorioz, zentzu batean behintzat, energia baino modu zeharkakoagoak dira eskalatzea neurtzeko. Parametro horien joera 6.1. irudian ikus daiteke, non muturreko bi kasu marraztu ditugun (erradiazioaren mendeko aroa eta β = 0.04; eta materiaren mendeko aroa eta β = 0.35). Kurba hauetan ikus daitekeenez sistema nahiko azkar heltzen da eskalatzera. L-ri eta N-ri loturiko kurben maldak erabiltzen ditugu VOS motako eskalatze parametroak (5.6, 5.8) zehazteko. Aztertu ditugun β guztietarako γL eta γN parametroen balioak 5.3. taulan aurki daitezke. t 100 150 200 250 40 60 80 100 120 140 160 180 ! V L ! V N "1/3 ⌧ t 100 150 200 250 40 60 80 100 120 140 160 180 200 220 ! V L ! V N "1/3 ⌧ 5.8. Irudia: Soken luzera totala eta monopolo kopurua erabiliz kalkulaturiko eskalatze joerak. Ezkerreko irudian erradiazioaren mendeko aroa ikus daiteke non β = 0.15 den eta eskuinekoan berriz materiaren mendeko aroa β = 0.35 balioarentzako. Lan honetan lorturiko emaitza nagusienetariko bat sare erdilokalen abiadurak dira, gure zen108
5. Kapitulua: Soka erdilokalen sareen eboluzioa aldean segmentuen abiadura banaketa ikus daiteke β = 0.04 eta erradiazioaren mendeko aroan. Irudiaren beheko aldean berriz gauza bera marraztu dugu baina monopoloen abiadura kontuan hartuz. Abiadura hauek aldiunero neurtu dira, hau da, ondoz-ondoko bi denbora-pausuren artean monopoloek ibilitako distantzia neurtuz lortu dira (ez monopoloaren historia guztiko batezbestekoa eginez). Kontuan izan monopoloen kasurako ere ez dugula τ = 256 aldiunean abiaduren informaziorik, izan ere ez dugu abiadurak neurtzeko beharrezko dugun "hurrengo"denbora aldiunea. Koloreen kodea aurreko kasuko berdina da: urdinez libre mugituko diren sokak (segmentu edo monopoloak), berdez batuko direnak eta horiz hurrengo denbora aldiunea baino lehen deuseztatuko direnak. Histograma hauek sistemaren eskalatzea erakusten dute, non segmentuen distribuzioak itxura berdina mantentzen duen denboran zehar. Luzera distribuzioan ikus daitekeenez hurrengo denbora aldiunea baino lehen deuseztatzen diren segmentuak segmentu txikiak dira, logikoki; baina, edozein luzerako segmentuak batuko dira beste segmentuekin. Batuko diren segmentuetan ez dago lehentasuna duen abiadurarik eta ondorioz abiadura desberdinak dituzten segmentuak batzen dira. Abiadura-banaketak banaketa Gaussiarraren itxura dauka. Banaketa hau batezbestekoko abiaduran zentratua dago, batezbesteko abiadura hauek 5.4. taulan ikus daitezke. Monopoloen abiaduren histogramek ere banaketa Gausiarraren itxurako (zabalagoa) banaketa erakusten dute, non kasu batzuetan abiadura v = 1-era hurbiltzen den (kasu hauek gure algoritmoen ondorio izan daitezke, 5.4.3. atalean azaldu dugun moduan). Argi ikus daiteke banaketa hauetan agertzen diren abiaduren batezbestekoak 5.4. taulan ageri direnekin bat datozela. Kontuan hartu beharrekoa da deuseztatzeko bidean dauden segmentuen monopolo abiadurak nahiko handiak direla, gehienetan segmentuen batezbesteko abiadura baino altuagoak. Ondorioz, nahiz eta deuseztatzeko bidean dauden segmentuen abiadurek lehentasunik ez izan deuseztatze hauetan monopoloek abiadura altuak dituzte. Joera hau ulertzeko kontuan hartu behar da monopoloen abiadurek segmentuen bukaerak bakarrik hartzen dituztela kontuan eta segmentuen abiadurek berriz segmentu guztiak; itxura denez segmentuak deuseztatzen direnean monopoloek bakarrik hartzen dituzte abiadura altuak. Azkenik, oso interesgarria da segmentu desberdinek duten batze patroia aztertzea. Patroi hau aztertzeko β = 0.04 kasuko azken denbora aldiunean ageri den segmentu luzeenetariko bat kontsideratu dugu eta segmentu honen historia jarraitu dugu berau osatu duten "osagaiak"aztertzeko asmoz. Informazio hau 5.13. irudian ikus daiteke "familia zuhaitzaren"forman. Irudi honetan ikus daitekeenez hasierako aldiuneetan hainbat batze gertatu dira. Honek ez du esan nahi denbora aldiune berdinean hainbat segmentu batu direnik; seguraski batzeak binaka eman dira baina sarea aztertzeko erabili dugun denbora-pausua medio ezin ditugu gertaera hauek bereizi. Segmentu berriak osatu dituzten segmentuen luzeren baturak ez du segmentu berriaren luzera ematen; izan ere, segmentuak luzatu edota laburtu egin daitezke eboluzioan zehar. Bestalde, segmentu batzuk bere bizitza gehiena bakarrik ematen dute. Segmentuen historia jarraitzeak soka erdilokalen dinamika konplexuaren berri ematen digu, berriro ere. 5.6 Ondorioak Lan honetan soka erdilokalen sareak aztertu ditugu eremu-teorien simulazioak erabiliz. Zenbatesle desberdinak erabiliz soka erdilokalen luzera eta abiadurak (monopolo bezala uler daitezkeen soka bukaerak kontuan hartuz) kalkulatu ditugu. Erabili ditugun zenbatesle hauetariko batzuk eremuteorietan oinarriturik daude eta beste batzuk berriz soken posizioak erabiltzen dituzte. Defektusarea ezaugarritzeaz gain neurketa hauek VOS motako eredu efektiboa lortzeko ezinbestekoak dira. Lan hau burutu aurretik soka erdilokalen abiadurak (bai sareen batezbesteko abiadurak eta 113
5.6 Ondorioak ⌧ = 136 ⌧ = 156 ⌧ = 176 ⌧ = 196 ⌧ = 216 ⌧ = 236 ⌧ = 256 5.13. Irudia: Erradiazioaren mendeko aroko eta β = 0.04 balioarentzako "familia zuhaitza". Laukien barneko zenbakia segmentu bakoitzaren luzera da eta denbora goraka handitzen da. 116
5. Kapitulua: Soka erdilokalen sareen eboluzioa baita segmentu eta monopolo bakoitzaren abiadurak ere) ezezagunak ziren. VOS motako luzera zenbatesleak, bai segmentuentzat eta baita monopoloentzat ere (5.6), (5.8), 5.3. taulan aurki daitezke. Balio hauek [9] lanean ere kalkulatu genituen baina teknika desberdin bat erabiliz. Lan horretan, segmentu erdilokal bat lortzeko eremu magnetikoaren muga bat baino balio altuagoa dituzten puntuak kontsideratzen genituen baldin eta elkarren artean kontaktuan bazeuden. Ondoren, lorturiko puntuen bolumen hori segmentuaren zeharkako azalerarekin zatitzen genuen segmentuaren luzera lortzeko. Lan honetan, kalkulu hauek berregin ditugu gure luzera zenbatesle berriarekin konparatu ahal izateko. Zenbatesle berri honek, simulazioan zehar kiribiltzeak jarraituz neurtzen ditu luzerak. Bi luzera zenbatesle hauek erabiliz lorturiko datuak ez direla bateragarriak ikusi dugu eta bien arteko erlazio faktorea 1.5 dela. Bi zenbatesleen arteko ezberdintasuna sokaren zeharkako azalera kalkulatzean eginiko zenbakizko erroretik datorrela ikusi dugu; ondorioz lan honetan lorturiko luzera zenbatesleentzako emaitzak [9] lanean lorturikoen zuzenketak direla esan dezakegu. Hala eta guztiz ere, bi zenbatesleak erabiliz lorturiko emaitzen aldea 1-σ errore mailaren barne dago. Bestalde, kontuan hartu behar da bi lan hauetatik lorturiko monopoloei dagokion luzera zenbatesleak γN bateragarriak direla, izan ere, segmentu (monopolo) kopuruaren kalkuluak ez dauka soken zeharkako azaleraren menpekotasunik. Soka erdilokalak kiribiltzea duten puntu (plaquette) bidez ezaugarritzeak abantaila handia du, soken posizioaren dimentsio bakarreko deskribapena lortzen baitugu. Modu honetan segmentuak eta monopoloak jarraitu ditzakegu simulazioan zehar, beraien historia jarraituz eta beraien abiaduren kalkulua ahalbidetuz. Aztertu ditugun β guztietarako eta erradiazioaren eta materiaren mendeko aroentzako abiaduren balioak 5.4. taulan aurki daitezke. β-ren balio guztietan erradiazioaren mendeko aroko abiaduren balioak materiaren mendeko arokoak baino handiagoak dira. Esan beharra dago abiaduren balio hauetan β-ren mendekotasun txiki bat ikus daitekeela, batez ere segmentuen kasurako. Hala eta guztiz ere, erroreak kontuan hartzen badira joera bat dagoela esatea oso zaila da. Eremu-teorien zenbatesleak (5.10) erabiliz ere kalkulatu daitezke abiadurak. Mota honetako zenbatesleen bidez lorturiko abiadurak 5.5. taulan ikus daitezke. Bi zenbatesleen bidez lorturiko emaitzak bateragarriak dira eta aurreko kasuan bezala erradiazioaren mendeko aroko balioak materiaren mendeko arokoak baino handiagoak dira. Eremu-teorien zenbatesleak erabiliz lorturiko balioak defektuen posizioak jarraituz lorturikoekin konparatuz pixka bat desberdinak dira. Egia esan, eremu-teorien zenbatesleek ez dituzte segmentu eta monopoloak bereizten eta sare osoarentzat zenbaki bakarra ematen dute. Ez da harritzekoa, agian, eremu-teorien zenbatesleek emaniko datuak segmentuen eta monopoloen balioen artean egotea. Defektuen posizioak erabiliz lorturiko emaitzetan ez bezala 5.5. taulan ageri diren emaitzek β- rekiko menpekotasuna daukate. Diferentzia hau simulazioaren parte diren hainbat magnituderen ondorio izan daiteke: segmentuen dentsitate eta monopoloen dentsitateen arteko erlazioak β-ren menpekotasuna dauka (β baxuagoetarako sokak luzeagoak dira), sokaren masak β-ren menpekotasuna dauka (β baxuagoetarako sokek gutxiago pisatzen dute), segmentuen batzeko eta deuseztatzeko joerak β-ren menpekotasuna izan dezake.... Bestalde, defektuen posizioak erabiltzen dituzten metodoetan ohikoa da defektuen abiaduraren benetako balioak baino piskat txikiagoak lortzea [73, 96, 101]; efektu honen arrazoia ez dago batere argi. Nahiz eta abiaduren balioetan desadostasun batzuk izan, soken posizioak jarraitu ahal izateak abantaila handi bat dakar: segmentu bakoitzaren historia jarraitu dezakegu eta baita segmentu bakoitzaren abiadura kalkulatu ere. 5.9. eta 5.10. irudiek segmentu luzera versus segmentu abiaduren sakabanaketa diagramak erakusten dituzte. Lehen irudiak hurrengo denbora tartera arte libreki bidaiatuko duten segmentuak erakusten ditu eta bigarrenak berriz hurrengo denbora tartea baino lehen beste segmentu batekin batuko direnak. 117
5.6 Ondorioak Harritzekoa izan da luzeren balio guztietarako berdina den abiadura baten inguruan segmentu guztiek erakusten duten sakabanaketa ikustea. Beste era batean esanda, ez dugu inolako erlaziorik aurkitu segmentuaren luzeraren eta abiaduraren artean. Emaitza honek VOS eredu analitikoa berrikusteko beharrizana adierazten du, joera hau kontuan hartu ahal izateko. Bestalde, aztertu beharrekoa da baita ere ea segmentu laburrek deuseztatzeko joera duten eta luzeek berriz batzekoa. Irudi hauek erakusten duten moduan luzera guztietako segmentuak batzen baitira eta ez soilik luzeak. Tarte bakoitzean segmentuen luzera denbora unitateko adierazten duten histogrametan (5.11. irudiaren beheko aldea) ikusi ahal den moduan segmentuen luzera gehiena ez dago segmentu laburrenetan; luzera gehiago dago bigarren edota hirugarren tarteetan. Histograma hauek argiago erakusten dute segmentu oso luzeak ere beste segmentu batzuekin batzen direla. Joera interesgarri hau 5.13. irudian ikus daitekeen familia zuhaitzean ere ikus daiteke. Irudi honetan ikus daitekeen moduan eboluzioaren hasierako uneetan hainbat batze prozesu ematen dira, ondoren garai lasai bat dago eboluzioaren bukaera aldera berriz ere segmentuak batzen hasten diren arte. Batzeetan parte hartzen duten segmentuen luzerak edozein izan daitezke eta ez dago inolako erlaziorik segmentuen luzeraren eta etorkizuneko joeraren artean. Hala eta guztiz ere, monopoloen abiadurek deuseztatze prozesuak abiadura nahiko altuan gertatzen direla erakusten dute. Monopoloen abiaduraren banaketa ez da oso Gaussiarra, zarata gehiago dago eta monopolo batzuk oso azkar mugitzen dira. Momentu honetan kontuan hartu behar dira segmentu eta monopoloen abiadurak kalkulatzeko orduan gainditu behar izan ditugun arazo guztiak. Batetik oso gertuko abiadura (batzuetan bat baino handiagoa) duten monopoloen kasuak segmentuen batze/deuseztatzeek eragiten dituzte eta baita gure algoritmoen arazo eta interpretazio okerrek ere. Lan honetan aurkitu dugun zailtasunetako bat segmentuen batze prozesuan segmentu hauen eta beraiei dagozkien monopoloen abiaduren neurketa izan da. Abiaduren zenbatesle naivek abiadura oso altuko kasuak ematen dituzte. Agerian dauden erroreak (deuseztatu den segmentua hurrengo denbora tartean bilatzea eta ondorioz abiadura oso altua lortzea) zuzendu ondoren oso azkar mugitzen ziren segmentu gehienak desagertu egiten dira. Hala eta guztiz ere, abiadura oso altuak dituzten kasu batzuk geratzen dira; eremu-ekuazioen kausalitatetik espero ditugun balioak baino altuagoak dituztenak; baita eremu zenbatesleek ematen dizkiguten datuak baino altuagoak direnak. Arazo hauek sakonago aztertu ondoren konturatu gara segmentuak batzear dauden momentuan eta eremu konfigurazioa aldekoa bada, soka berri bat sortzen dela. Ez da antimonopolo baterantz mugitzen ari den monopoloak soka sortzen duela; segmentu berri bat sortzen da monopoloa/segmentua oso azkar mugitu dela ematen duelarik. Benetan, monopolo zaharra sortu berri den antimonopoloarekin deuseztatzen da eta monopolo berria zaharra izango balitz bezala ikusten dugu. Egoera hau dinamika kausalarekin bat dator; soka berri bat sortzeko handitzen ari den eremu magnetikoaren ondorio da. Kasu hau bi dimentsiotako simulazioetan aztertu zen [5, 6]. Monopolo globalen kasuan ere ikusi zen gradiente energiak soka itxurako eskualde batean biltzeko aukera dagoela monopoloaren inguruan (kontsidera dezagun monopoloaren ipar poloan bildu direla gradiente energiak), baina egoera hau bat-batean deuseztatu egingo da monopoloa berarekin eramanez [3, 26, 57]. Egoera hauek VOS motako eredu analitikoaren berrazterketara bultzatzen dute: sare erdilokalen abiadura subluminala dela kontsideratzen badugu, eredu efektiboak soka segmentu berrien sorrera kontuan hartu beharko luke; bestela segmentuen batze eta deuseztatze prozesuetako abiaduren balio txikiagoak kontsideratuko baitira. VOS motako eredu analitikoa berraztertzeko beste arrazoi bat soka erdilokalak bi eremuak 118
5. Kapitulua: Soka erdilokalen sareen eboluzioa kiribiltzen direnena sortzen dela ikusi izana da, nahiz eta teoriaren ikuspuntutik bietako bat kiribiltzea eta beste eremua hutseko baliotik kanpo egotea (energia magnetikoaren kontzentrazioa ahalbidetuz) nahiko izan. Bi eremuen kiribiltzeak ematen duen irudikapenak p-q soken sarea [39, 51] gogorarazten du, non monopoloek Y-gurutzaguneen papera betetzen duten. Hala eta guztiz ere, analogia hor bukatzen da, izan ere gure "p-"edo "q-sokak"masagabeak dira soka erdilokalen sareen eta p-q sareen arteko analogia apurtuz. Soka erdilokalen ezaugarritzean oinarritu den lan honek eredu honen dinamika aberatsa oraindik gehiago nabarmendu du, baita soka erdilokalen sareen bizitza ze zaila izan daiteken ere. 119
6 Soka eta monopolo globalentzako mikrouhinen hondo kosmikoko mugak 6.1 Sarrera 1.6. atalean ikus dugun bezala defektu sareen eboluzioak hondoko espazio-denbora kitzikatzen du. Kitzikapen hauek eboluzionatu egiten dute unibertsoaren osagaietan eraginez eta CMBan anisotropiak sortuz. Inflazioak sorturiko kitzikapenak ez bezala, hauek plasma primordialean sortu ziren eta pasiboki eboluzionatu dute, defektuek aktiboki sortzen dituzte kitzikapenak beraien existentzia guztian zehar. CMBaren azterketak unibertso gazteko ereduak ulertzeko aukera ematen du. Hau dela eta, soka kosmiko lokalek sorturiko CMBko seinalea asko aztertu izan da. Azterketa hauetan metodo desberdinak erabili izan dira. Azterketa hauetariko batzuk zeru osoko defektuen mapak kalkulatu zituzten [17, 87, 88, 109]. Beste azterketa batzuek berriz, Greenen funtzioak eta denbora desberdineko korrelatzaileak (UETCak) erabili zituzten [110]; metodo hauetan defektuaren energia-momentuaren tentsorea momenturo ezagutu behar da zabalkuntza kosmologikoan zehar. Hala eta guztiz ere, UETCak erabiltzen dituen metodoa da gaur egun erabiliena. Metodo hau erabiliz soka kosmikoek sortzen duten CMBko seinalea hurbilketa maila desberdinetarako kalkulatu da. Hau da, eredu efektiboak erabiliz [14, 15, 24, 89, 90] edota defektua deskribatzen duen eremu-teoria erabiliz [29, 31, 128]. Azken urte hauetan UETCen metodoa erabiliz Higgs eredu trukakorreko sokek sortzen duten CMBaren seinalea sakonki aztertu izan da; gaur egun arte erabili izan diren simulazio kubo handienak erabiliz [45] edota beste hainbat hobekuntzen artean trantsizio kosmologikoetan zehar korrelatzaileen joera aztertuz [95]. Bestalde, beste hainbat defektu eredu ere aztertu izan dira baina hauek arreta gutxiago erakarri dute. Adibidez, soka erdilokalek sorturiko seinalea [127]. lanean aztertu zen. Era berean, defektu globalen, O(N), ereduak ere aztertu izan dira. Mota honetako ereduek sorturiko CMBaren potentzia-espektroa aztertzeko N handiko limitea eta sigma eredu ez lineala erabili izan dira [28, 50, 109]. Metodo hauek erabiliz eredu hauek sorturiko grabitate-uhinen seinalea ere aztertu izan da [54, 78]. Hala eta guztiz ere, eremu-teorien zenbakizko simulazioak erabiliz O(N) ereduek sorturiko grabitate-uhinen seinalea aztertu zen [56] lanean erakutsi zen bezala, N handiko limitea egokia da N > 4 kasuetarako baina limite honek N-ren balio baxuagoetako dinamika azaltzeko arazoak ditu. Hala eta guztiz ere, O(2) eta O(3) ereduek sorturiko CMBko seinalea ez da inoiz aztertua, nahiz eta soka globalen eta monopolo globalen beste ezaugarri batzuk aztertuak izan diren. Soka globalek eta monopolo globalek sorturiko CMBko potentzia-espektroaren azterketa interesgarria litzateke. Adibidez, [101] lanean soka global sareen eboluzioa aztertu zen eskala handiko zenbakizko simulazioak erabiliz eta tesi honetako 4. kapituluan monopolo globalen sare-abiadurak aztertzen dira. Lehenago aipatu dugun moduan, N handiko limitea erabiliz lorturiko grabitate121
6. Kapitulua: Soka eta monopolo globalentzako mikrouhinen hondo kosmikoko mugak Aurreratu dugun moduan sistemaren eskalatzearen kalitatea ETCak erabiliz neurtu daiteke. Soka eta monopolo globalentzako ETCak erradiazioaren mendeko aroan 6.2. irudian ikus daitezke; erreferentzia denborako ETCak beltzez, τend-ko ETCak urdinez eta bi denbora hauen arteko gainontzekoak berdez. Irudi hauetan ikus daitekeenez ETCak lerro bakarrean biltzen dira eskala txikietan baina joera ez da hain argia kτ-ren balio txikietan. 6.2. Irudia: Soka eta monopolo globalentzako ETCak erradiazioaren mendeko aroan. Erreferentzia denborako ETCak beltzez, τend-ko ETCak urdinez eta bi denbora hauen arteko gainontzekoak berdez adierazi dira. Gure simulazio guztietan denbora desplazamendua zero denez simulazio desberdinetatik (ezaugarri berdinak dituztenak) lortutako UETCen batezbestekoa kalkulatu dezakegu zuzenean, kasu bakoitza bere denbora desplazamendua erabiliz zuzentzeko behar izanik gabe. Soka globalentzako materiaren mendeko aroan lorturiko UETCak 6.3. irudian ikus daitezke eta aro berdinean monopolo globalentzako lorturiko UETCak berriz 6.4. irudian ikus daitezke. 6.3. eta 6.4. irudietatik ikus daitekeenez O(2) kasurako UETCen anplitudeak O(3) kasurakoenak baino askoz handiagoak dira. Era berean, O(2) kasuko UETCak Higgs eredu trukakorrarentzat lorturiko UETCekin [45] konparatu daitezke. Bi kasu hauetan (soka globalak eta soka lokalak) erabili den normalizazioa kanonikoa da, baina kontuan izan normalizazio hau modu desberdinean aplikatzen dela eremu eskalarren eta eremu konplexuen kasuan. Konparaketa honetatik ikus daitekeenez bi kasuetako UETC taldeek itxura orokor bera daukate baina O(2) kasukoen anplitudeak zertxobait handiagoak dira. 6.4 Iturri-funtzioen kalkulua Aurreko atalean ikusi dugun moduan soka eta monopolo globalek eskalatu egiten dute simulazioek irauten duten bitartean. 2.3.2. atalean ikusi dugun moduan eskalatzeari esker zenbakizko simulazioetatik lortzen ditugun emaitzak beharrezkoa den eskala kosmologikora estrapolatu ditzakegu. 127
6.4 Iturri-funtzioen kalkulua 6.3. Irudia: O(2) kasurako eskalatzen duten UETCen talde guztia materiaren mendeko aroan; 5 simulazioen gaineko batezbestekoa erabiliz lortu dira. 128
6. Kapitulua: Soka eta monopolo globalentzako mikrouhinen hondo kosmikoko mugak 6.4. Irudia: O(3) kasurako eskalatzen duten UETCen talde guztia materiaren mendeko aroan; 5 simulazioen gaineko batezbestekoa erabiliz lortu dira. 129
6.4 Iturri-funtzioen kalkulua Sistema eskalatzen ari den bitartean luzera eskalak denbora kosmikoarekiko proportzionalak dira baina egoera hau ez da egia egoera kosmologiko errealistetan. Unibertsoak trantsizio desberdinak jasan izan ditu, esate baterako erradiazioaren mendeko arotik materiaren mendeko arora edota materiaren mendeko arotik Λ-k menderatzen duen arora. Lan honetan ez dugu materiaren mendeko arotik Λ-ren mendeko arorako trantsizioa kontutan hartuko, izan ere trantsizio honen eragina txikia da [95] lanean erakutsi zuten moduan. Beraz, eskalatze perfektua ez da gure unibertsoan eboluzionatzen duten sareen ezaugarri bat eta trantsizioek ezaugarritutako eskalak ere kontuan hartu behar dira. Egoera errealistei dagozkien UETCek ere trantsizioek ezaugarritutako eskalen mendekotasuna izan behar dute. Hau da, orokorrean korrelatzaileek τeq-rekiko mendekotasuna izango dute, beste era batean esanda benetako (eskalatzen ez duten) UETCek dimentsio gabeko hiru aldagairen mendekotasuna daukate, Cab(kτ, kτ ′, √ ττ ′/τeq). Ondorioz, iturri-funtzioak kalkulatzeko orduan trantsizioen informazioa kontuan hartzen duen prozedura bat erabili behar da. Literaturan trantsizioa kontuan hartzeko prozedura desberdinak proposatu izan dira: [31, 45, 54, 95], guzti hauek [45] lanean konparatzen dira. Lan honetan [45] lanean proposaturiko k-finkoko interpolazioa erabili dugu: UETCak k-ren balio bakoitzean τ-ren eta τ ′-ren funtzio simetrikoak direla kontsideratzen da. Prozedura honek hainbat abantaila ditu: defektuen existentzia guztian zehar iturri-funtzioen ortogonaltasuna mantentzen du eta UETCak hobeto adierazten ditu trantsizio kosmologikoetan zehar. Hau gutxi balitz, prozedura honek oso ondo egiten du bat Einstein-Boltzmann kodeekin, izan ere kode hauek k-ren kanpo loop bat baitaukate eta k-ren balio bakoitzerako denbora integrala askatzen baitute. Informazio gehiagorako ikus [45] lana. Benetako UETCak Cab(k, τ, τ ′) k-ren balio bakoitzerako gure simulazioetatik lorturiko eskalatzen duten erradiazioaren eta materiaren mendeko aroko korrelatzaileen nahasketa bidez osaturik daude. Erradiazioaren eta materiaren arteko nahastura erlatiboa τ/τeq-k eta τ ′/τeq-k zehazten dute. Erradiazio-materia trantsizioa azaltzen duen UETC-entzako proposamen simetrikoa ondorengoa da [45]: Cab(k, τ, τ ′) = f √ ττ ′ τeq ! ¯CM ab (kτ, kτ ′) +
1 − f √ ττ ′ τeq !! ¯CR ab(kτ, kτ ′). (6.11) Proposamen honek eboluzio osorako UETCak erradiazioaren eta materiaren mendeko aroko eskalatzen duten korrelatzaileen konbinazio lineal bidez adierazten ditu. Korrelatzaile bakoitzaren ekarpena f interpolazio funtzioaren bidez zehazten da. τ/τeq-ren muturreko balioetan materiaren mendeko aroko (τ/τeq ≫ 1) funtzioak eta erradiazioaren mendeko aroko (τ/τeq ≪ 1) funtzioak berreskuratzen ditugu. Kontuan izan kasu honetan EB integratzaileentzako iturri-funtzioak k-ren balio bakoitzerako eredu hauen UETCen autobalioen erro karratua autobektoreekin biderkatuz lortzen direla. Ondorioz, iturri-funtzio hauek ortogonalak dira, ikus (2.65). ekuazioa. Interpolazio funtzioa, f, ez dugu ezagutzen. N handiko limitea erabiliz O(N) ereduentzat f funtzioa kalkulatu zuten [54] lanean eta funtzio hau unibertsala izan zitekeela proposatu zuten. Bestalde, [45] lanean Higgs eredu trukakorrarentzako trantsizio funtzioa desberdina zela aurkitu zuten; nahiz eta bi funtzioen forma orokorra berdina izan. Funtzio hau lortu asmoz O(2) eta O(3) defektuen simulazioak burutu ditugu trantsizio kosmologikoetan zehar. Denbora berdineko korrelatzaileak (ETC), Eab(k, τ) = Cab(k, τ, τ), erabiliz ondorengo eran definitu dezakegu interpolazio funtzioa [54]: fab(k, τ) = ERM ab (k, τ) − ¯EM ab(kτ) ¯ER ab(kτ) − ¯EM ab(kτ) ∀k, (6.12) 130
6. Kapitulua: Soka eta monopolo globalentzako mikrouhinen hondo kosmikoko mugak τeq 300 150 40 10 3 τref/τeq 0.5 1.0 3.75 15 50 τend/τeq 1.00 2.0 7.5 50 100 α(τref) 1.09 1.17 1.44 1.76 1.91 α(τend) 1.17 1.29 1.60 1.86 1.95 6.3. Taula: Erradiazio-materia trantsizioan eginiko simulazioentzako parametroen balioak. Parametroak ondorengoak dira: τeq, materia-erradizioa berdintzako denbora konformea η−1 unitateetan; UETCak kalkulatzen hasteko erreferentzia denboraren τref eta τeq-ren arteko zatidura; simulazioa bukatzen den denbora konformearen eta τeq-ren arteko zatidura eta zabaltze indizea α = d ln a/d ln τ τref-en τend-en. γ κ O(2) 0.26 ± 0.03 -1.15 ± 0.02 O(3) 0.23 ± 0.05 -1.4 ± 0.2 6.4. Taula: (6.13) ekuazioko γ eta κ parametroentzako batezbesteko balio eta desbideraketak. Balio hauek erradiazio-materia trantsizioa ezaugarritzeko ezinbestekoak dira. non ¯ER(kτ) eta ¯EM(kτ) eskalatzen duten erradiazioaren eta materiaren mendeko aroko ETCak diren hurrenez hurren. ERM(k, τ)-k berriz trantsizio kosmologikoan zehar neurturiko benetako ETCak dira. Interpolazio funtzioak kalkulatzeko τeq = 3, 10, 40, 150 eta 300 (ikus 6.3. taula) duten simulazioetatik ETCak lortzen ditugu eta (6.12). ekuazioa erabiltzen dugu. E11 korrelatzailea erabiliz soka globalen kasurako eta monopolo globalen kasurako lorturiko interpolazio funtzioak 6.5. irudian ikus daitezke; beste korrelatzaile guztientzat lorturiko interpolazio funtzioak erakusten ditugunen oso antzekoak dira. Irudietan ikus daitezkeen bost zonalde grisek bost trantsizio garaietan lorturiko interpolazio funtzioak adierazten dituzte. Bi gris maila desberdinek 1σ eta 2σ desbideraketak adierazten dituzte, non 1.5 < |k| < 3.5 soken kasuan eta 3 < |k| < 5 monopoloen kasuan. Gure simulazioetatik lortu dugun interpolazio funtzioek lehenagoko lanetan energia-momentuaren korrelatzaileek trantsizio kosmologikoetan duten joerari buruz esandakoa baieztatzen dute: interpolazio funtzioak eskalarekiko independenteak dira. Hau da, batezbestekotik lortu ditugun desbideraketak oso txikiak dira; nahiz eta monopoloen kasuan pixka bat handiagoak izan. Hau kontuan hartuz, interpolazio funtzioak denborarekiko mendekotasuna (f(τ)) bakarrik dutela esatea hurbilketa oso ona da. Beste korrelatzeile guztiek (ez dira erakusten) joera hau sostengatzen dute. Gure datuak [45, 54] lanetan erabilitako funtzio berberera doitzen ditugu. Funtzio hau ondorengoa da: f(τ) =
1 + γ τ τeq !κ . (6.13) non γ eta κ doikuntza prozesuaren bidez zehaztu beharreko parametroak diren. 6.4. taulan ikus daitezke (6.13) ekuazioko parametroen batezbesteko balio eta desbideraketak. Balio hauek simulazio desberdinak eta korrelatzaile desberdinak erabiliz lortu ditugu, izan ere, korrelatzaile desberdinetatik eratorritako interpolazio funtzioak berdinak baitira hurbilketa onean. Funtzioaren doikuntza egokiena 6.5. irudian ere ikus daiteke. 131
6.4 Iturri-funtzioen kalkulua O(2) O(3) τ/τeq 10-1 100 101 102 f11(τ) 0 0.2 0.4 0.6 0.8 1 τ/τeq 10-1 100 101 102 f11(τ) 0 0.2 0.4 0.6 0.8 1 6.5. Irudia: Erradiazio-materia trantsizioan zehar buruturiko simulazioetatik lorturiko interpolazio funtzioa soka globalentzako (ezkerrean) eta monopolo globalentzako (eskuinean) (lerro gris lodia). Bost zonalde desberdinek τeq = 3, 10, 40, 150 eta 300 balioekin buruturiko simulazioei dagozkie. Bi gris maila desberdinek 1σ eta 2σ desbideraketak adierazten dituzte. Batezbesteko balioa (6.12). ekuazioa erabiliz eta k-ren gaineko batezbestekoa eginez lortu dugu. Lerro gorriak berriz (6.13). ekuazioan ageri den funtzioaren doikuntza hoberena adierazten du. Bi kasu hauetan erabili dugun korrelatzailea E11 da. 132
6. Kapitulua: Soka eta monopolo globalentzako mikrouhinen hondo kosmikoko mugak Lan honetan lorturiko interpolazio funtzioak [54] eta [45] lanetan lorturikoekin konparatuz, interpolazio funtzioak unibertsalak ez direla konfirmatu dezakegu. Nahiz eta [54] lanean interpolazio funtzioak unibertsalak zirela esan, [45] lanean desberdinak izan zitekeela adierazi zuten.Aztertutako kasu guztietan forma berdina da baina parametroen balioak ez dira berdinak. Lortu ditugun γ parametroaren balioak beste lanetan lortutakoekin bateragarriak dira baina κ parametroaren balioak berriz kasu bakoitzean desberdinak dira. Balio hauek gainera ez dira ez Higgs eredu trukakorreko sokentzako lortutako balioarekin ezta N handiko limitean lortutako balioarekin bateragarriak. Hala ere, N-ren balioa handitu ahala κ-ren balioa handitu egiten dela ikus daiteke; joera bat erakutsiz. Interesgarria litzateke N handitu ahala [54] lanean proposatutako balio lortzen den edo ez aztertzea. Azkenik, aztertzen ari garen bi kasuetarako trantsizioa nola gertatzen den aztertu ondoren eskalatzen ez duten benetako UETCak (6.11) diagonalizatu ditugu eta (2.65) iturri-funtzioak lortu. Iturri funtzio hauek CMBaren potentzia-espektroa kalkulatzeko erabili ditugu, ondorengo atalean azaltzen den bezala. 6.5 Potentzia-espektroa Aurreko atalean soka eta monopolo globalentzako iturri-funtzioak definitu ditugu. Funtzio hauek iturri-funtzioak onartzen dituen Einstein-Boltzmann (EB) integratzaile batean sartuz defektu globalek CMBko potentzia-espektrora egiten duten ekarpena kalkulatu dezakegu. Gure lanean erabili dugun eta iturri-funtzioak onartzen dituen EB integratzailea CMBEASYren [49] bertsio aldatua da, hau da, kode hau aurreko kapitulan azaldu ditugun iturri-funtzioak onartzeko aldatua izan da. Kalkulu hauetarako erabili ditugun parametro kosmologikoak Planck kolaborazioak [12] lorturiko doikuntza hoberenen balioak dira (ikus 1.6. atala): h = 0.6726, Ωbh2 = 0.02225, ΩΛ = 0.6844 and birionizazioaren sakonera optikoa τre = 0.079. Diagonalizazioaren ondoren ikertzen ari garen defektu mota bakoitzaren tenperatura eta polarizazio anisotropietarako ekarpen totala iturrifuntzio bakoitzaren ekarpena batuz lortzen da, gure kasuan 130 iturri-funtzio erabili ditugu eredu bakoitzean. Soka globalen kasurako lorturiko tenperatura eta polarizazio potentzia-espektroa 6.6. irudian ikus daiteke (kurba beltza). Gainera, irudi berdinean Higgs eredu trukakorreko sokentzat [95] lanean lorturiko potentzia-espektroa ere marraztu dugu (kurba gorria). Kontuan izan µ ondorengoa dela: µ = πη2, (6.14) non η eremu eskalarren oinarrizko egoerarentzat itxarondako balioa den. Hala ere, kasu bakoitzean µ-k esanahi desberdina dauka. Higgs eredu trukakorraren kasurako sokaren tentsioa da eta soka globalen kasuan berriz sokaren muineko tentsioa. Irudian ikus daitekeenez, bi kasuetan potentziaespektroaren itxura antzekoa da baina soka globalek sorturiko seinalea handiagoa da. Monopolo globalentzako lorturiko tenperatura eta polarizazio potentzia-espektroa 6.7. irudian ikus daiteke. Kasu honetan µ monopoloaren muinaren masarekin erlazionaturik dago. Monopolo globalen kasua soka globalekin konparatuz ikus daiteke soken seinalea monopoloena baino askoz handiagoa dela. Bestalde, bi kasuetan potentzia-espektroaren itxura nahiko antzekoa da, nahiz eta O(3) kasuak tontor gehiago erakutsi. Soka eta monopolo globalentzako lorturiko potentzia-espektroa [54] lanean N handiko limitean O(N) defektuentzat lorturikoarekin konparatu daiteke. Ikus daitekeenez itxura orokorra antzekoa da baina N handiko limitean lorturiko potentzia espektroak tontor gehiago dauzka. Tontor hauek N-ren balio altuagoak dituzten ereduen joera oszilakorra erakusten dute. Gainera, gure lanean lorturiko potentzia-espektroen balioak [54] lanean lortutakoekin konparatuz N handiko limiteak 133
6.5 Potentzia-espektroa balio txikiagoak ematen dituela esan dezakegu. Gure simulazioak erabiliz (S) eta N handiko limitea (L-N) erabiliz lorturiko potentzi-espektroaren balioak potentzia espektroaren tontorrean eta l = 10 den tokian 6.5. taulan ikus daitezke. Balio hauetan ikus daitekeenez N = 2 kasuan gure simulazioetatik lorturiko datuen eta N handiko limitean lorturiko datuen [54] arteko erlazioa 10 baino handiagoa da. Erlazio bera N = 3 kasuan 1.6 baino handiagoa da. Kontuan izan baita ere erlazio hauek ez direla berdinak neurketak egin ditugun bi puntuetan, N handiko limiteak potentzia-espektroaren itxuraren xehetasunak barnebiltzen ez dituela erakutsiz. Datu hauetan [56] lanean erakutsi zen joera antzekoa ikus dezakegu, hau da, N-ren balio handiagoetarako neurtutako balioek eta balio teorikoek antzekotasun handiagoak dituzte. 6.6. Irudia: CMBaren tenperatura eta polarizazio kanalak O(2) ereduarentzat (kurba beltza) eta Higgs eredu trukakorrarentzat (lerro gorria). Lerro beltzek (gorriek Higgs eredu trukakorrarentzat) batezbesteko espektroa adierazten dute eta zonalde grisek (gorrixkek Higgs eredu trukakorrarentzat) berriz 1σ eta 2σ desbideratzeak adierazten dituzte; desbideratze hauek erradiazioaren mendeko aroko 5 simulazioak eta materiaren mendeko 5 simulazioak erabiliz 10 aldiz bootstrapeatu ondoren lortu dira (Higgs eredu trukakorraren kasuan aro bakoitzeko 7 simulazio erabili dira boostrapa egiteko). Kontuan izan µ = πη2 dela, non η eremu eskalarren oinarrizko egoeraren itxarondako balioa den. Hau da, kasu bakoitzean µ-k esanahi desberdina dauka. Higgs eredu trukakorraren kasuan sokaren tentsioa da eta soka globalen kasuan berriz sokaren muinean dagoen tentsioa. 6.8. irudian eskalarrek, bektoreek eta tentsoreek CMBaren tenperatura kanalera egiten duten ekarpena adierazten da O(2) eta O(3) ereduen kasurako. Irudi hauetan ikus daitekeen moduan eskalarrek egiten duten ekarpena da ekarpen nagusia eta bektore eta tentsoreen ekarpena askoz txikiagoa da, non tentsoreek egiten duten ekarpena den txikiena. Bi ereduetako, O(2) eta O(3), 134
6. Kapitulua: Soka eta monopolo globalentzako mikrouhinen hondo kosmikoko mugak 6.7. Irudia: CMBaren tenperatura eta polarizazio kanalak O(3) ereduarentzat (kurba beltza). Lerro beltzek batezbesteko espektroa adierazten dute eta zonalde grisek berriz 1σ eta 2σ desbideratzeak adierazten dituzte; desbideratze hauek erradiazioaren mendeko aroko 5 simulazioak eta materiaren mendeko 5 simulazioak erabiliz 10 aldiz bootstrapeatu ondoren lortu dira. Kontuan izan kasu honetan µ monopoloaren muinaren masarekin erlazionaturik dagoela. 135
6.6 Zehaztapenak eta doikuntzak N peak (L-N) peak (S) peak Ratio (S/L-N) l10 (L-N) l10 (S) l10 Ratio (S/L-N) 2 40.99 799.34 19.5 32.01 373.61 11.67 3 18.22 37.88 2.08 14.23 22.75 1.60 6.5. Taula: l(l + 1)CT T l -ren balioak N = 2-rentzat eta N = 3-rentzat l = 10 den tokian, l10, eta potentzia-espektroaren tontorrean. S-k gure simulazioak erabiliz lorturiko balioak adierazten ditu eta L-N-k berriz N handiko limitea erabiliz lorturikoak [54]. ekarpen eskema oso antzekoa da. 6.8. Irudia: CMBaren tenperatura potentzia-espektroa O(2) (ezkerra) eta O(3) (eskuina) ereduentzat. Irudi hauetan ekarpen totala (beltzez) eta eskalarren (gorriz), bektoreen (urdinez) eta tentsoreen (berdez) ekarpena ikus daiteke. Zonalde hauetako kurba distiratsuak batezbesteko espektroa adierazten du eta zonalde ilunagoek berriz 1σ eta 2σ desbideratzeak adierazten dituzte; desbideratze hauek erradiazioaren mendeko aroko 5 simulazioak eta materiaren mendeko 5 simulazioak erabiliz 10 aldiz bootstrapeatu ondoren lortu dira. 6.6 Zehaztapenak eta doikuntzak Soka eta monopolo globalen eremu-teorien zenbakizko simulazioak erabiliz lorturiko CMBko anisotropien iragarpenak Planck kolaborazioak [12] aurkezturiko azken CMBko datuekin konparatu dira defektu hauen baimendutako kopurua kalkulatzeko asmoz. Planck -en CMBko datu bilduma guztia kontsideratu dugu eta publikoak diren egiantz-funtzioak (TT, TE, EE + lowTEB) [13] erabiliz datu bilduma horiek aztertu ditugu. Monte Carlo azterketa cosmomc [91] erabiliz burutu dugu, zeinek camb [92] erabiltzen duen Einstein-Boltzman integratzaile bezala. ΛCDM eredu estandarraren 6 parametro aldatuko ditugu (ikus 1.6. atala): ωb (Ωbh2), ωc (Ωch2), ΘMC, τ (κ), ns, As2; beste hainbat lanetan bezala Power-Law eredu (PL) deritzogu parametro talde honi. Defektuak dituzten ereduak sortzeko asmoz defektu globalen ekarpen posiblea kontuan hartzen duen parametroa gehituko diogu PL ereduari; kontuan hartu defektu global bakoitza independenteki aztertuko dugula. Hau da, ez dugu sekula bi defektuen eragina batera aztertuko. Defektuen ekarpena aurreko atalean aztertu dugun potentzia-espektroa erabiliz gehituko dugu. 2Kontuan izan, esperimentuak berezko dituen 27 nuisance parametro ere aldatzen ditugula. Parametro hauek ez ditugu lan honetan erakutsiko, izan ere ez baitute esanahi fisikorik gure lanarentzako. 136
6. Kapitulua: Soka eta monopolo globalentzako mikrouhinen hondo kosmikoko mugak Dataset Planck 2015 CMB Defect O(2) O(3) Model PL + Gµ PL + Gµ PL f10 < 0.017 < 0.024 − 1012(Gµ)2 < 0.031 < 0.73 − − ln Lmax 6472 6470 6472 6.6. Taula: Soka eta monopolo globalentzako (Gµ)2 eta f10 parametroentzako %95-eko kofiantzalimiteak eta eredu kosmologiko desberdinentzako egiantz-balio onenak. Datu hauek Planck 2015 TT, TE, EE eta low TEB datuak erabiliz lortu dira. Tesiaren sarreran aipatu dugun moduan espektroaren anplitudea bakarrik aldatuko dugu, izan ere beste defektu motentzat bezala defektu hauen ekarpena tenperatura potentzia-espektroaren %1- ren ingurukoa izatea espero baitugu angelu eskaletan. Soka eta monopolo globalen ekarpena ohiko parametroen bidez deskribatuko dugu: Gµ eta f10. Lehenago aipatu dugun moduan, soka globalen kasuan µ sokaren muineko tentsioa da eta monopolo globalen kasuan berriz monopoloen muinaren masarekin erlazionaturik dago; hala era bi kasuetan µ ∼ η2 da, non η simetria hausturaren energia eskala den. Bestalde, f10-ek defektuen ekarpen erlatiboa aztertzen du TT kanalaren ℓ = 10 multipoloan. O(2) eta O(3) ereduetako defektuentzako %95-eko kofiantza-limiteak 6.6. taulan ikus daitezke. Defektuen erlazionaturiko parametroak bakarrik erakusten ditugu taula honetan; izan ere, PL ereduarekin erlazionaturiko beste parametroek ez dute aldaketa handirik jasaten, Planck-ek oso zehaztuta utzi baititu beraien balioak. PL eredura defektuak gehitzeak datuekiko doikuntza ez duela hobetzen ikusi dugu. Nahiz eta O(3) ereduak egiantz-balioa pixka bat hobetu, hobekuntza hau ez da adierazgarria. Kasu guztietan defekturik gabeko kasua Gµ = 0 neurketekin guztiz bateragarria da. Lan honetan lortu ditugun O(2) ereduarentzat lortutako doikuntzak [95] lanean Higgs eredu trukakorreko kasurako, simetria-hausturaren eskala berina erabiliz, lortutako doikuntzekin konparatuz esan genezake soka globalek ekarpen zertxobait handiagoa dutela l = 10ean, f10. Bestalde, monopolo globalen ekarpena da handiena l = 10-ean, hiru kasuak konparatuz gero. Nahiz eta, monopolo globalek datuekiko doikuntza pixka bat hobetu esan genezake ez dagoela inolako lehentasunik defektuak dituzten ereduak aukeratzeko orduan. 6.7 Ondorioak Lan honetan eremu-teorien zenbakizko simulazioak erabiliz soka eta monopolo globalentzako CMB- ko potentzia-espektroa kalkulatu dugu lehen aldiz. Potentzia-espektro hauek kalkulatzeko asmoz gure simulazioetatik lorturiko UETCetatik, erradiazioaren mendeko arotik materiaren mendeko arorako trantsizioa barnebiltzen dituztenetatik, iturri-funtzioak kalkulatu ditugu. Iturri-funtzioak onartzen dituzten Einstein-Boltzmann integratzaileak erabiliz CMBko tenperatura eta polarizazio potentzia-espektroak lortu ditugu. Azkenik gure emaitzak Plancken [12] azken datuekin konparatu ditugu O(2) eta O(3) ereduetatik eratorritako defektuak dituzten ereduetan limiteak jartzeko asmoz. Erradiazioaren eta materiaren mendeko aroetan buruturiko simulazioek eskalatu egiten dute. Luzeren neurketa zuzenak eta eremu zenbatesleak erabiliz defektu-sareen luzera zenbatesleak kal137
6.7 Ondorioak kulatu ditugu. Eskalatzen duten sareen luzera korrelatzeileen maldetatik lorturiko datuak aztertuz bi metodoak (zuzenak eta zenbatesle bidezkoak) bateragarriak direla erakutsi dugu (ikus 6.2. taula). Gainera, soka eta monopolo globalentzako lorturiko eskalatze parametroak beste azterketa batzuetan ([101] lanean soka globalentzat eta 4. kapituluan monopolo globalentzako) lortutakoekin konparatu daitezke. Eskalatze parametroen gure balioek (simulazio handiagoak erabiliz lortuak eta errore txikiagoak dituztenak) lehenagoko azterketetan lorturiko balioak baliosten dituzte. Soka eta monopolo globalentzako materiaren mendeko aroko UETCak 6.3. eta 6.4. irudietan ikus daitezke. Esan dugun moduan soka globalentzako UETCen anplitudeak Higgs eredu trukakorrarentzakoak baino pixka bat altuagoak dira; izan ere, soka globalen kasuan horizonte bolumeneko energia gehiago baitago. Arrazoi berdina medio, monopolo globalentzako UETCen anplitudeak soka globalenak baino askoz txikiagoak dira; soka globalen kasuan horizonte bolumeneko energia gehiago dago. Hala eta guztiz ere, kasu guztietan UETCen itxura orokorra berdina da. Graduaren inguruko eskaletako CMBaren perturbazioak modu egokian kalkulatzeko erradiaziomateria trantsizioa oso garrantzitsua da. Bestalde, materia-Λ trantsizioaren eragina oso txikia da [95] eta ondorioz ez dugu kontuan hartu. k-finkoko UETC interpolazio metodoak [45] trantsizioa modu egokian ezaugarritu dela segurtatzen du. Honetarako, defektu mota bakoitzean interpolazio funtzioa kalkulatu behar da. Funtzio hauek kalkulatzeko trantsizio kosmologikoan zehar simulazio numerikoak burutu ditugu; trantsizioa ia osorik hartzen duten 5 simulazio desberdin hain zuzen ere. Lortu dugun trantsizio funtzioaren (ikus (6.13) ekuazioa) forma orokorra beste lan batzuetan lorturikoaren berdina da, eta lortu ditugun γ-n balioak Higgs eredu trukakorraren kasurako [45] eta N handiko limitea [54] erabiliz defektu globalen kasurako lortutakoekin bateragarriak dira. Bestalde, κ parametroaren balioa desberdina da eredu bakoitzaren kasurako; hau da, interpolazio funtzioa ez da defektu mota guztientzako unibertsala. Bestalde, interesgarria litzateke N-ren zein baliotarako κ parametroak [54] lanean proposaturiko balioa hartzen duen ikustea. Erradiazio-materia trantsizio kantuan hartzen duten iturri-funtzioak kalkulatu ondoren CMBaren potentzia-espektroak kalkulatu ditugu. Lortu ditugun potentzia-espektroak Higgs eredu trukakorraren kasurako [95] eta N handiko limitearen kasurako lortutakoekin konparatu ditugu [54]. Aztertu ditugun kasu guztietan potentzia-espektroaren itxura orokorra berdina dela esan dezakegu. Anplitudeei begiratuz ordea, soka globalen kasurako lorturiko anplitudea Higgs eredu trukakorraren kasurako lorturikoa baino pixka bat handiagoa dela esan dezakegu; anplituderik txikiena monopolo globalen kasuak ematen du. Anplitudeen arteko desberdintasun hau horizonte bolumeneko energia aztertuz ulertu daiteke; izan ere, energia hau soka globalen kasurako da handiena eta monopolo globalen kasurako berriz txikiena. Nahiz eta itxura orokorra berdina izan, monopolo globalentzako lorturiko potentzia-espektroak tontor gehiago ditu N handiko limitean lorturiko potentzia-espektroaren itxura gehiago duelarik. Hala ere, potentzia-espektroaren bi puntutan gure simulazioek emaniko balioka eta N handiko limiteak emaniko balioak konparatuz, esan dezakegu N handiko limiteak balio txikiagoak ematen dituela eta itxura ez duela zehatz-mehatz deskribatzen (ez behintzat N txikietarako). N-ren balio handiagoetarako simulazioetatik lorturiko balioen eta N handiko limitetik lorturiko balioen arteko erlazioak batera hurbiltzeko joera duela ikus dezakegu 6.5. taulako balioetan. Hau da, N handiko limiteak sistemaren dinamika ez duela ondo adierazten ikusi dugu N < 4 balioetarako, [56] lanean grabitate-uhinak erabiliz aurresan zuten bezala. Soka eta monopolo globalen eremu-teorien zenbakizko simulazioak erabiliz lorturiko CMBko anisotropien iragarpenak Planck kolaborazioak [12] aurkezturiko azken CMBko datuekin konparatu dira defektu hauen baimendutako kopurua kalkulatzeko asmoz. Ikusi dugun moduan soka globalek ekarpen handiagoa eman dezakete Higgs eredu trukakorreko kasuarekin konparatuz gero, bestalde 138
7 Ondorio orokorrak Lan honen helburu orokorra defektu kosmikoen ezaugarritzea eta defektu hauen efektu behagarriak aztertzea izan da. Helburu honetarako defektu kosmiko mota desberdinen propietateen azterketa estatikoa eta dinamikoa burutu dugu. 3. kapituluan norabide lauak dituzten soka kosmikoen eremu-teorien ereduak aztertu ditugu espazio-denbora kurbatuan. Zehatzago esanda, soka erdilokalak, axioi sokak eta takioi sokak dituzten eredu minimoak kontsideratu ditugu. Espazio-denbora lauan, Bogomol’nyiren limiteko soka estatiko eta zuzenen soluzioek energia berdina duten soluzio familia uniparametrikoa onartzen dituzte. Soluzioa familia hauen presentzia modu-nuluekin loturik dago. Modu-nuluek grabitatearekiko mihiztadura bizirauten dutela erakutsi dugu. Gainera, parametro askearen aldakuntzak energia dentsitatearen banaketa aldatzen duela ere ikusi dugu, nahiz eta energia totala konstante mantendu. Beste modu batean esanda, parametro askearen aldakuntzak eremu-soluzioak aldatzen ditu, izan ere Einsteinen ekuazioek kantitate lokalen mendekotasuna baidaukate. Baina energia totala berdina denez angelu-defizita konstante mantentzen da. Ezaugarri grabitatorioen azterketa estatikoa burutu ondoren defektu-sareen azterketa dinamikoa hasi dugu. Lehenik eta behin, 4. kapituluan eremu-teorien simulazioak erabiliz monopolo globalen abiadurak neurtu ditugu. Gure prozedura berria aurkeztu aurretik sarearen batezbesteko abiadura ematen duten eremu lokalen zenbatesleak erabiliz neurtzen zen abiadura. Hala ere, gure metodoa erabiliz sareko monopolo bakoitzaren abiadura neurtu dezakegu. Gure lanean monopoloen abiadura neurtzeko hiru metodo desberdin erabili ditugu. Alde batetik, eremu lokalean bi zenbatesle desberdin erabili ditugu eta bestalde, sareko monopolo bakoitza jarraitzen duen gure metodo berria erabili dugu. Metodo honek eremu lokalen balioak erabiliz sarearen batezbesteko abiadura neurtzen duten metodoak balioztatzen dituela ikusi dugu. Monopolo globalen abiaduren balioak vr = 0.76 ± 0.07 eta vm = 0.65 ± 0.08 direla zehaztu ahal izan dugu erradiazioaren eta materiaren mendeko aroetan, hurrenez hurren. Hau da, monopolo globalen abiadurak subluminalak direla zehaztu ahal izan dugu lehen aldiz. Burutu dugun monopolo globalen ezaugarritze zehatzari esker VOS motako eredu analitikoak kalibratu ahal izan ditugu, non adar subluminala den erabili beharrekoa. VOS motako eredu analitikoa hobetzeko zantzuak aurkitu ditugu. Era berean, 5. kapituluan, soka erdilokalen sarea ezaugarritu dugu zehaztasun handiz. Monpoloen kasuan ikasi duguna erabiliz eta algoritmo berriak aurkeztuz segmentu erdilokalen dimentsio bateko irudikapena emateko gai izan gara, non segmentuen bukaerak monopolo gisa kokatu ditugun. Ezaugarritze berri honi esker segmentuen luzera eta abiadurak, baita monopoloen abiadurak ere, sarearen eboluziotik zuzenean lortu ditugu. Denbora zehatz bakoitzean segmentuen luzera segmentua osatzen dituzten puntuak jarraituz lortu ahal izan dugu lehen aldiz. Hau gutxi balitz, sareko segmentu eta monopolo bakoitza jarraitu dugu eboluzioan zehar. Segmentu bakoitza jarraitzeko gaitasunari esker segmentu erdilokalen portaera bitxia aztertu ahal izan dugu. Hau 141
da, kutxan agertzen den segementu bakoitzaren historia guztia eraikitzeko informazioa lortu dugu. Informazio hau VOS motako eredu analitikoak aztertzeko erabili daiteke. Etorkizuneko lan batean informazio hau erabiliko dugu proposaturik dauden VOS motako ereduen bideragarritasun aztertzeko eta eredu horiek sortzeko erabilitako hipotesiak zuzenak badira ereduak kalibratuko ditugu. Azkenik, 6. kapituluan O(N) ereduko, N = 2, 3 kasurako, defektu kosmikoen zenbakizko simulazioak erabiliz lorturiko mikrouhinen hondo kosmikoko potentzia-espektroak aurkeztu ditugu. Potentzia-espektro hauek lortzeko erradiazio-materia trantsizioa deskribatzen duten UETCetatik iturri-funtzioak lortu ditugu. Trantsizioa imitatzen duten interpolazio funtzioak orain arte lortu direnen desberdinak direla erakutsi dugu, funtzio hauek unibertsalak ez direla frogatuz. Soka eta monopolo globalentzako lortu ditugun potentzia-espektroek Higgs eredu trukakorraren kasurako eta N handiko limitearen kasurako lorturikoen itxura orokor berdina daukate. Hala eta guztiz ere, soka globalen potentzia-espektroaren anplitudeak monopolo globalena baino askoz handiagoak dira. Era berean, soka globalen anplitudeak Higgs eredu trukakorrean lorturikoak baino piskat handiagoak dira. Soka eta monopolo globalen kasurako lorturiko potentzia-espektroak N handiko limitean lorturikoekin zehaztasunez konparatuz, esan dezakegu limite horrek ez duela sistemaren dinamika ondo barneratzen N < 4 kasuetan. Azkenik, lortu ditugun potentzia-espektroak CMBaren azken neurketekin konparatu ditugu defektu hauen baimendutako zatia lortzeko. Nahiz eta monopolo globalek egiantz-balioa pixka bat hobetu, soka eta monopolo globalak erabiliz lorturiko hobekuntza ez da esanguratsua. 142
⌧ = 136 ⌧ = 156 ⌧ = 176 ⌧ = 196 ⌧ = 216 ⌧ = 236 ⌧ = 256 ⌧ = 116 A.5. Irudia: Erradiazioaren mendeko aroako eta β = 0.20 balioarentzako "familia zuhaitza". Laukien barneko zenbakia segmentu bakoiztaren luzera da eta denbora goraka handitzen da. 158 |
addi-ef9cd7ee77dd | https://addi.ehu.es/handle/10810/22712 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017-09-26 | science | Tamayo Uria, Iñigo | eu | MoodRec: gomendio-sistema bat hezkuntzarako | MoodRec: gomendio-sistema bat hezkuntzarako Iñigo Tamayo * Abuztuak 25, 2017 Laburpena Gaur egun asko zabaltzen ari den sektoretako bat online bidezko hezkuntza da. Teknologia berriekin gertatu ohi den bezala, ikasketak kudeatzeko sistemek (Learning Management Systems) bere abantaila eta desabantailak eskaintzen dituzte. Abantailetako bat, plataforma horien erabiltzaileek sortzen duten datu kantitate handia da, izan ere sortutako datuei esker ikaslearen eredua eraikitzeko aukera sortzen da. Eredu horren bidez ikaste-prozesua ulertzeko aukera (Learning Analytics) zein ikaslea ikaste-prozesuan gidatuko dituen gomendioak eskaintzeko aukera sortzen da. Ikaslearen-eredua sortzerako orduan, interesgarria da oso bere ezagutzak modelatu ahal izatea, ikaslearen ezagutza hobeto ulertuta, ezagutzan trebatzeko baliabideak eskaintzeko aukera sortzen baita. Zentzu honetan, MoodRec plataforma proposatzen da LMStan sortzen diren datuak baliatuz, ikaslearen ezagutza modelatu eta honen bidez edukian oinarrituriko gomendiosistema bat eraikitzeko. I. Sarrera G aur egun, web bidez ikasteko plataformak hezkuntzaren parte bihurtu dira; Moodle edota Blackboard bezalako ikasketak kudeatzeko sistemak oso zabalduak daude unibertsitate zein ikastoletan eta hezkuntza sisteman guztiz integratuak daude. Ezagutzen diren azken datuen arabera [2] hezkuntzako erakundeen % 99 ikasketak kudeatzeko sistema (Learning Management System, LMS) bat instalatuta du, % 85 noizbehinka erabiltzen du eta % 56 egunero erabiltzen du. Arrazoi nagusia, mota honetako sistemek era sinple batean ikastaroak antolatu, edukiak kudeatu zein ikaslearen bilakaera aztertzeko aukera ematen dutela izan daiteke. Ikasketak kudeatzeko sistemek hainbat abantaila eskaintze dituzte ohiko hezkuntza sistemaren aurrean [4]: administrazio-prozesua automatizatzen da (alta, baja, rol kudeaketa etab.), komunikazioa hobetu egiten da ikasle-irakasle-ikasle elkarrekintza asinkronoa sortuz (foroak, mezuak, feedback-ak...), edukien kudeaketa egiteko sistema integrala eskaintzen dute (baliabideak gorde, eguneratu, sailkatu...) eta ikaslearen bilakaera aztertu zein kalifikatzeko tresnak eskaintzen dituzte. LMSak ikaskuntza integrala eskaintzen dutela eta, maiz ikastaro birtualak emateko tresna bezala erabili ohi dira. Mota honetako sistemak orokorrean kudeaketara orientatutako zerbitzuak izan ohi dira, domeinu pedagogikoa plataforma gestionatzen duenaren eskutan utziz, hots irakasleei. Zentzu honetan irakasleak ikasleen bilakaera eta estatistikak ikusteko aukera eman ohi dute baino ez dute datu horiek interpretatzeko eta balio erantzirik ateratzeko zerbitzurik eskaintzen. Bertan sortzen diren datuez baliatuz, hainbat zerbitzu eskaintzeko aukera sortzen da: tutoretza automatikoa, *itamayo@vicomtech.org 3
MoodRec: gomendio-sistema bat hezkuntzarako • Abuztua 2017 • gomendio-sistemak ikaslea esparru ezberdinetan gidatu ahal izateko edota iragartze-sistemak, ikaslearen bilakaera aurreikusten dituzten sistemak. Era horretako zerbitzuak eskaintzeko bidean ezinbestekoa da datuak prozesatu eta balio erantzia ateratzea. Helburu honetan hainbat korronte zientifiko berri sortu dira, Educational Data Mining eta Learning Analytics [3] besteak beste. Ikasleen datuak ezkutatzen dituzten patroiak identifikatu eta horiek baliatuz, ikaskuntza-prozesua ulertu eta hobetzeko aukera ematen duten sistemak dira. Nahiz eta gaur egun hezkuntza mailan ikaslea gidatzen duten gomendio-sistemak badiren [5], orokorrean sistema mota hauek domeinu bakar batean oinarritzen diren sistemak dira. LMSak globalagoak izaten dira, edozein motatako domeinu pedagogiko landu dezakete. LMSek datuei balio erantsia ateratzeko teknikak burbuilean dagoen ikerkuntza da, izan ere nahiko konplexua den paradigma delako, gainditzeko hainbat erronka planteatzen dituelarik: ikaste-eredu egokia garatzea, ezagutzen estandarizatzea eta hala nola gomendio-sistema osatzen duten baliabideak ezagutzarekiko era egokian egituratzea. Zentzu honetan, ikasleek eguneroko hezkuntza-prozesuan erabili ohi duten LMSak oinarri izanda, hauek sortzen dituzten ikaspen-prozesuak aztertu eta bertatik ikasteko aukera ematen duen plataforma sortu nahi izan da. Sistema horiek behar dituzten modelizazio tekniketan formakuntza eta horien portaera analizatzeko balio duena, non malgutasun nahikoa eskaintzen duen beste teknika ezberdinak inplementatu eta ondorioz analizatuak izateko. Lan honetan gaur egunean hezkuntza-arloan topatu ahal diren gomendio-sistemak aztertu eta baloratzen dira, ondoren sistema horietan oinarrituriko ikasle-modelizazioa nola gauzatu daitekeen aztertzen da. Behin gomendio-sistemak zein ikasleak modelatzeko modua aurkeztua izan den, soluzio erreal bat aurkezten da, MoodRec. MoodRec hezkuntza-plataformarekiko independentea den web-soluzioa planteatzen du, non besteak beste Moodleen lan egiteko aukera eskaintzen duen. Amaitzeko, proposatutako plataforma erabiliz ikasle erreal zein sortutako datuekin egindako probak emandako emaitzak plazaratzen dira. II. Gomendio-sistemak Gomendio-sistemak (GS), adimen artifizialeko komunitateak garatutako sistemak dira, mota honetako sistema bidez erabiltzailearen lehentasuna kontutan izanda, sistemak erabiltzaileak topatu nahi duena emateko gai da. Teknika hau gizakiak ezezaguna zaion edukien aurrean duen jarrerarekin alderatu daiteke, izan ere ez-jakintasunaren aurrean aditu batengana jo ohi du gomendio (informazio) eske. GS baten oinarrizko betebeharra erabiltzailearen lehentasunak izanda elementu (hezkuntzabaliabidea) egokia topatzea da. Horretarako, ezinbestekoa da erabiltzailearen-eredua izatea eta honen lehentasunak aurreikusteko gaitasuna izatea. Zentzu honetan, erabiltzailearen eredua osatzerako orduan, garrantzitsua da datu inplizituak (sistemak inferentzia erabiliz lortutako datuak) eta esplizituak (ikasleak zuzenean eskainitakoak) behar bezala bereiztea. Orokorrean, datu esplizituekin lan egin ohi da, sinpleago izaten delako. Santos [16]-ren arabera, gomendio-sistemek ohiko kontzeptu hauek elkarbanatzen dituzte: 1. Baliabideak: Gomendioaren prozesuaren helburua, edukia. 2. Gomendatzaileak: Baliabideen inguruko iritzia ematen duten entitateak. Agente adimenduak 4
MoodRec: gomendio-sistema bat hezkuntzarako • Abuztua 2017 • edota bestelakoak izan daitezke. 3. Deskribapena: Baliabideen inguruko informazioa zein irizpidez osatuta egon daitekeen. 4. Lehentasunak: Gomendio bilatzailearen interes nahia baliabideekiko. 5. Konputagailu bidezko gomendio-teknikak: Baliabideak gomendatzeko sistema automatikoa lehentasunak eta deskribapenak erabiliz. 6. Gomendioak: Gomendatzaileak ematen dituen emaitzak behin gomendio-prozesua amaituta. Era ezberdinean eman daitezke, adibidez, iragazki bat pasata, ordenaturik... Gomendio-sistema automatizatuak eraikitzerako orduan agente adimendu bat erabili ohi da. Agente adimenduak software entitateak dira, non autonomia eta inteligentzia nahikoa duten ataza konkretuak egiteko bai gizakiaren laguntzarekin zein gabe. Agente hauen helburua ematen diren aukera ugariak arakatu eta egokia iragaztea ikasle/erabiltzailearen eredua kontuan izanda. Horrek ikaslearen eredua izateko beharra erakusten du zein era inplizituan edo esplizitua sortu eta mantendu daitekeen. Gomendatzeko teknika ezberdinak daude: Collaborative filtering System, content-based filtering, knowledge-based filtering eta honen hibridoak. 1. Content-based: Mota honetako sistemak normalean erabiltzailearen lehentasunak eta baliabideen ezaugarriak kontuan hartzen dituzte, horiekin erabiltzaileak interesgarriak dituen gauzen modeloa edo eredua eratzen da baloratu dituen elementuen ezaugarrietan oinarrituta. Eredua edo modeloa erabiltzailearen interesak errepresentatzen ditu era egituratuan, gerora hori baliatuta interesgarria izan dakioken elementu berriak gomendatzeko. Gomendioprozesua ikaslearen eredua osatzen duten atributuak eta gomendatzeko baliabideak osatzen dute propietateekin alderatuz ematen da. Prozesu honen emaitza, erabiltzailearen eredua elementu batekiko duen gertutasuna adierazi ohi du [29]. 2. Collaborative filtering: Teknika honek erabiltzaile aktiboa gomendatzeko orduan, aitzinean bere gustu antzekoak dituzten erabiltzaileek egindako aukeraketan oinarritzen da. Erabiltzaile multzoen ezagutza erabiltzen da gomendioak egiteko orduan. Teknikaren izenaren eratorria modeloaren iragaztea pertsonen arteko korrelazioan datza. Mota honetako GS teknika zabalduena dela kontsideratzen da, oso erabilia da batez ere web- teknologietan oinarrituriko plataformetan: Netflix, Amazon ...[29]. 3. Knowledge-based filtering: Teknika honek [17] elementuekiko eta erabiltzailearekiko duen ezagutza erabiltzen du ezagutzan oinarrituriko gomendioak eskainiz. Hau da, erabiltzailearen beharrak hoberen betetzen dituzten elementuak gomendatzeko gai da, arrazoiketa erabiliz. Mota honetako sistema askok case-based prozesuaren bidez gauzatzen dira. Antzekotasuna kalkulatzen duen funtzioa erabiltzailearen beharrak gomendioarekiko nola alderanzten den kontuan hartzen dute. i. Gomendio-sistemak hezkuntzan Gaur egun ugari dira hezkuntza munduan GSak inplementatzen dituzten soluzioak. Bertan sortzen diren, paradigmak, ordea era integralean zein heterogeneo batean erabiltzeko aukera murritzak dira. Plataforma ugari eta mota guztietako dira, izan ere ikaskuntzaren arloa hain da zabala, oso konplexua egiten dela soluzio bakar bat ematea [18]. 5
MoodRec: gomendio-sistema bat hezkuntzarako • Abuztua 2017 • CheggTutors Hezkuntzarako plataforma honek [6], hezkuntza-domeinua, ikasle-eredua eta elementuen prozesamendua sortzen duen paradigma antzinako soluzio batekin gainditzen ditu, ikasle orori online bidezko tutore erreal bat atxikitzen dio. Plataformak, ikaslearen ezagutzak eta lehentasuna jakinda, hoberen egokitzen den tutorea atxikitzen dio. Hau da, sistema honetan gomendio-sistema, tutorea bera izango litzateke, ikasleak sortutako datuaz baliatuko litzaketelarik. CourseRank Standford unibertsitateak sortutako gomendio-sistema da [8]. Unibertsitateko ikastaroak baloratu eta erabiltzaileari plan akademiko egokia aukeratzen laguntzen du ikasleek sortutako aukeraketa historia eta ikaslearen lehentasuna zein beharrak baliatuz. Collaborative-filtering motako GSa erabiltzen du gomendioak egiterako orduan. SpringMath Multimedia interaktiboa erabiltzen duen software pertsonalizatua, matematika arazoak konpontzen laguntzeko tutorea sistema eskaintzen duena [9]. Tutore lanak egiten duen agentea GS hibridoa erabiltzen du, batetik knowledge-based erabiltzen du ikaslearen eredua eraikitzeko eta bestetik, collaborative-filtering erabiltzen du ikaslearen jokamoldea beste erabiltzaileekin konparatuz ikaslearen errendimenduaren arrazoiak identifikatzeko. Azkenik, content-based GS-en eta knowledge-based GS-en hibrido bat erabiltzen du, behin erabiltzailearen-eredua identifikatuta duela, honen ezagutzak jakinda bere errendimendua hobetzeko edukiak gomendatzeko [20]. SQLTutor SQL-Tutor knowledge-based motatako gomendatzaile sistema da, SQL programazio-lengoaia ikasteko laguntza eskaintzen duena. Plataforma honen intentzioa era erraz batean sistema ikaslearen behar eta ezagutzara egokitzea da. Gomendio-sistema bi modutan egokitzeko aukera du: proposatutako ariketen konplexutasuna mailakatzen eta hauek gainditzeko beharreko mezua eta baliabideak plazaratzen. SQL-Tutor Constraint-Based Modeling (CBM) oinarritzen da, ikaslearen modelizazio osatzeko. Ikasle bakoitzari egokitzeko, SQL-Tutor-ek ikasle bakoitzarentzako eredu bat mantentzen du. Ikasleen-ereduak aurreko saioen historiari buruzko informazioa biltzen du (adibidez, modu egokian erantzundako ariketen zerrenda), eta ikaslearen ezagutzaren eredua ere badu, murriztapenen (Constraints) arabera adierazita. Ikasleak lehen aldiz sartzen denean, sistemak eredu berri bat sortzen du, eta ikasleari datu-basea eta arazo bat hautatzeko aukera ematen dio. Ikasleen emandako erantzunak aztertzen dira (constraint-network zabalduz), eta sistemak bere gomendioen berri ematen dio [28]. III. Ikaslearen ezagutza maila modelatzen Ikasle-eredu egoki bat definitzea eta ereduaren beharrezko ezaugarriak zehaztea edozein sistemaren oinarrizko pausua da. Eredu honen bidez sistemak momentu jakin batean ikaslearen 6
MoodRec: gomendio-sistema bat hezkuntzarako • Abuztua 2017 • ezaugarri zein ezagutzak jakiteko gaitasuna izango baitu. Bide honetan, sistemak egokitze prozesuak martxan jartzeko gaitasuna izango du edota ikaslearen portaera iragartzeko-trebetasuna izan dezake. Edozein modeloren antzera, ikasle-ereduan oinarritutako modeloa osatzeko lehenik eta behin datuez aberastu beharra dago. Datu hauek mota ezberdineko datuak izan daitezke besteak beste, datu demografikoak, ikaslearen lehentasunak, trebetasunak etab. Zentzu honetan datuak era esplizituan edo inplizituan lor daitezke. Behin datuak jasota, bertatik ezagutza ateratzean ikasle-eredua sortzeko aukera ematen da. Eredu hau sortzeko garaian eta helburuen arabera hainbat teknika ezberdin erabili daitezke: Atributu-balio bikoteak, Heuristikoak, Sare Bayestiarrak, Markov-en ezkutuko ereduak, grafoak etabar luze bat. Orokorrean modeloak hurrengo ikasle-eredu egitura jarraitzen dute: 1. Eredu laua: Aldagai eta balioz osatutako multzoa. 2. Eredu hierarkikoa: Erabiltzailearen ezaugarriak adierazten ditu eta ezaugarrien arteko erlazioak. 3. Estereotipotan oinarritutako eredua: Estereotipo bat edo gehiago normalean abiarazleen bidez aktibatuak. 4. Overlay eredua (ohikoena): Domeinuko eduki bakoitzeko erabiltzailearen ezagutza edo interesa jasotzen da. 5. Logikan oinarritutako eredua: Lehen ordenako predikatu-logika bidezko errepresentazio eta arrazonamendua. Interes handien sortzen duen ikasle-ezaugarria ezagutza maila izaten da, sentzu honetan ikaslearen ezagutza maila modelatzerakoan teknika ezberdinak erabili daitezke, horretarako Overlay ereduan oinarritzen diren teknika ezagunenak deskribatu eta aztertu egiten dira [23]: i. Zuzentasun segida Teknika honen bidez ikasleak ezagutzan trebea den edo ez zehazteko metodologia: Segidan N erantzun zuzen lortzen dituenean ematen da. Hau da, metodo honen bidez ikasleak bat bestean jarraian zuzen erantzun dituen galderak kontatzen dira, behin muga (N) iritsita sistemak ikaslea ezagutzean trebetasuna duela kontsideratuko duelarik. Teknika honek desabantaila nabari bat du, behin erantzun oker bat emanda ezagutza hasierako puntura itzultzen da, ikaslearen motibazio galtzea bultzatu dezakealarik. Hala ere, sistema ezberdinetan erabili ohi da. ii. Batezbesteko mugikorra Ikaslea ezagutzan trebea den edo ez jakiteko beste teknika bat Batezbesteko mugikor izenekoa da. Teknika honek N-z osaturiko leiho mugikorrean sortzen den batezbestekoa erabiliz θk = 1 n ∑n i=1 ck−i. eta T parametroa muga bezala erabiliz kalkulatu daiteke. Orokorrean, θ >= T denean 7
MoodRec: gomendio-sistema bat hezkuntzarako • Abuztua 2017 • ikasleak trebetasuna duela zehazten da. Teknika honek Zuzentasun segida teknikan sortzen den arazoa saihesten du baino ez du era egokian momentu oro ezagutza era egokian kalkulatzen. Izan ere, ikasketa-pausu guztiak pisu berdina dutenean bilakaera ez da kontuan hartzen. Hau saihesteko hedapen bat inplementatu ohi da, saiakera ezberdinei pisua ezberdina emanez. iii. Batezbesteko mugikor esponentziala Batezbesteko mugikor teknika pisu esponentzialekin batera erabili ohi da, teknika hau Batezbesteko mugikor Esponentzial (BME) bezala ezaguna da. Pisuen aukeraketa egokiak askotan errendimendu ona eskaintzen du, honez gain erraza da inplementatzen eta ez du kostu konputazional handirik eskatzen, izan ere ez da ikaspen-prozesu osoa gorde behar. Funtzio esponentzial batek emandako pisuak hautatzen baditugu wi = (1 − α) ∗ αi−1 batezbesteko mugikor esponentziala kalkulatu ahal izango dugu θk k pausu ostean: Hasera θ0 = 0 Eguneraketa θk = α ∗ θk−1 + (1 − α) ∗ ck Trebetasuna edo trebetasun eza zehazteko muga berdin mantentzen da θk >= T iv. Eredu Logistikoa Ezagutza modelatzeko beste teknika erabili bat funtzio logistikoan oinarrituriko modeloak dira. Mota horretako modeloek etengabeko trebetasun latentearen suposizioa erabiltzen dute, θ ∈ (−∞, ∞) eta trebetasuna, zuzen erantzuteko probabilitatearekin funtzio logistiko baten bidez erlazionatzen da: σ(x) = 1 1+e−x. Metodologia honen hedapen baten bidez erantzun anitzak onartzen dituzten ariketak modelatzeko balio izan dezake, beste modeloekiko abantaila nabari bat delarik. Honen adibide bat Performance factor analysis (PFA) da, non trebetasunen kalkulua hasierako trebetasunen eta ondorengo erantzunen zuzentasunaren konbinazio lineal batek ematen duen. Pk = σ(β + γ ∗ sk + δ ∗ fk) non β hasierako trebetasuna den, sk eta fk lehen k saiakeretan ikasleak erantzun zuzen eta okerren kontaketa den hurrez hurren. γ eta δ erantzun zuzenak eta okerrak lotutako trebetasunarekiko aldaketak zehazten dituzten parametroak dira. Bi parametro hauek era errez batean kalkulatu daitezke erregresio logistikoa erabiliz. v. Bayesian knowledge tracing (BKT) Bayesian knowledge tracing (BKT), tutoretza adimendun sistema askotan erabiltzen den algoritmo bat da, ikasleak lantzen ari den arloaren ezagutza modelatzeko balio du. Berez Hidden Markov modelo bat da, non ezagutza aldagai latente bat den (trebetasun gabezia edo trebetasuna duen adierazten duena). Modeloa 4 parametroz osatzen da: Pi hasetarik ezagutza trebetasuna izateko probabilitatea adierazten du, Pl lehen pausuan trebetasuna lortzeko gaitasunaren probabilitatea adierazten du, Ps trebetasuna izanda erantzun okerra emateko probabilitatea adierazten du eta Pg trebetasuna ez izanda erantzun zuzena emateko probabilitate adierazten du, hau da suposizioa egin delaren probabilitatea [24]. 8
MoodRec: gomendio-sistema bat hezkuntzarako • Abuztua 2017 • bat eskaintzea; non bertan, ikaslearen ezagutza-prozesuan jasotzen diren gomendioak aztertzeko aukera bermatzen duen. Helburu horiek lortzeko bidean, helburu txikiagoak betetzen ditu MoodRec plataformak: autentifikazio gurutzatua ahalbidetzea, edozein LMSak sortzen dituen datuak jasotzea zein prozesatzea eta azkenik LMS plataforman edukiak txertatu ahal izatea. Hau lortzeko, ohiko LMSen arkitekturari kanpo-zerbitzu bat gehitu zaio, MoodRec plataforma, ikaslearen ezagutza monitorizatzeko gaitasuna izango lukeena. Irudia 1: MoodRec plataformaren egitura. 1. irudian MoodRec plataformaren jokamoldea ikus daiteke. Batetik, UI (user interface) dago, hau MoodRec-ek eskaintzen duen kontrol-panela erabiltzeko gaitasuna ematen du, besteak beste ikastaroaren edukiak kudeatu, ariketak egin edota ikaslearen bilakaera aztertzeko balio du. Bestetik, MoodRec-en hedapenak daude, hedapen hauen bidez LMSari Javascript-en oinarrituriko kodea txertatu dakioke, kasu honetan Moodlentzako hedapena garatua izan da, honen bidez MoodRec plataformarekin komunikatzeko gaitasuna ahalbidetzen da. Azkenik, MoodRec-ek eskaintzen dituen zerbitzuak daude, besteak-beste; autentifikazio gurutzatua, ikastaroen edukiak kudeatzeko zerbitzuak, ikaslearen eredua eguneratzeko zerbitzua eta gomendio sortu eta bidaltzeko zerbitzua. MoodRec-en zerbitzuak 1. irudian ikus daitekeen bezala, MoodRec-ek eskaintzen duen UIaren bidez kontsumitu daitezke edota LMS baten bidez. Kasu honetan, Moodlen erabili da LMS eredu bezala. Moodleen hedapenak hiru funtzionalitate nagusi eskaintzen ditu, batetik irakasleak ariketak sortu ahal izango ditu, bestetik ikasleak ariketa hauek egin ahala bere ezagutza eguneratzen joango da eta azkenik ikasleari gomendioak jasotzeko aukera ematen da. Behin MoodRec-en helburuak zehaztua eta funtzionalitatea definituta, MoodRec-en gomendiosistema nola eraikitzen den deskribatzen da. GSaren oinarrizko prozesuak azaltzen dira: ikasleereduaren modelizazioa zein gomendioen aukeraketa-prozesua. i. Gomendio-sistema Ikusi ahal izan den bezala ikasle-ereduek mota ezberdin askotako datuak osatzen dituzte; demografikoak, interesak, lehentasunak, ezagutzak etabar luze bat. MoodRec plataforma ordea ikaslearen ikaste-prozesua aztertzeko helburua duenez, ikaslearen ezagutzaren jarraipena egiteko beharrezko ikasle-eredua osatzeko bidean, ikasleak ikaste-domeinuko gai edo eduki bakoitzean duen trebetasun mailan oinarritzen da. 10
MoodRec: gomendio-sistema bat hezkuntzarako • Abuztua 2017 • 2. irudian ikusten den moduan, gomendioak burutzeko sistemak ikasle-ereduan jasotzen den informazioa eta baliabideen informazioa erabiltzen da. Jarraian, gomendioak burutzeko prozedura sakonago azalduko da eta horren ondoren ikaslearen-eredua nola eguneratzen den testak ematen duten informazioa erabilita. Irudia 2: MoodRec-en gomendio-sistema oinarritzen den geruza egitura. Baliabideen gomendioak Baliabideen gomendioak egiterako orduan, MoodRec-ek Content-based recommendation teknika erabiliz gauzatzen da, hau da ikasleari aurretiaz aukeratutako elementuak eta deskribapenak aztertu eta elementu hauen ezaugarrietan oinarritutako ikaslearen-eredua eraikitzen du eta hortan oinarritzen da gomendioak egitekorako orduan. MoodRec-en kasuan ikaslearen ezagutza edota deskribapena ematen duen osagaia; ikasleak edukiekiko dituen ezagutzak dira. Iraganean izan duen trebetasuna ezagututa BKT modeloaren bidez etorkizunean izan dezakeen ezagutza maila iragarri daiteke. Bestalde, ikastaroaren baliabideak ditugu, hauek ezagutzetan mapatuak daude. Ikaslea-eredua izanda eta baliabideak ezaugarri berdinean mapatuak izan da Content-based recommendation teknika erabili daiteke erabiltzaileari gomendioak eskaintzeko (ikus 3. irudia). Baliabideen gomendioak egiterako orduan, MoodRec-ek bi prozesutan oinarritzen den metodologia aplikatzen du. Batetik, baliabideak jorratzen duten ezagutzarekiko bektorizatu zein normalizatu egiten dira, era berean ikaslearen ezagutzak bektorizatu zein normalizatu egiten dira. Bestetik, bi bektore hauen antzekotasuna kalkulatzeko Vector Space Model metodologia erabiltzen da, antzekotasun kalkuluaren bidez MoodRec-ek ikasleari gomendioak egiteko gai izango delarik. Balio lehenetsiz, antzekotasuna > 0,4 denean gomendioa eskaintzen da, hau balidazio atalean egindako azterketa-prozesutik ateratako balioa da, balidazio atalean sakonago aztertzen da. Baliabideen ezagutzaren bektorizazioa MoodRec-en lehen bertsio batean eskuz egiten da eta irakasleak izango lukeen funtzio bat litzateke. Prozesu hau automatizatzeko bidean hainbat teknika erabili daitezke; TF*IDF, Entropy Method besteak beste [11]. Hala ere, lan honen esparrutik at geratzen den problematika da. 11
MoodRec: gomendio-sistema bat hezkuntzarako • Abuztua 2017 • Irudia 3: Ezagutzan oinarrituriko Content-based recommendation MoodRec-en aplikatuz. Ikaslearen ezagutzaren bektorizazioa BKT modeloak kalkulatutako trebetasun probabilitatea erabiliz kalkulatzen da. Orain arteko modeloarekin, sistemak ezagutza ikasita izateko probabilitatea kalkulatzeko gaitasuna du, baina probabilitate hori jakinda ez du gaitasunik ikasi duen edo ez jakiteko. Horretarako ikasia edo ez ikasiaren muga probabilistikoa ezarri behar izaten da. MoodRec-ek 0.5 (hau moldagarria da) baino trebetasun probabilitatea txikiagoa duen kasuetan trebetasun eza duela kontsideratzen du eta hortaz, trebetasun baxua duen ezagutzak indartu nahi denez, ikasle-ereduaren deskribapena parte izango da. Kontuan izan behar da, ikaslearen trebetasunaren probabilitatea kalkulatua dugula eta baliabideekin alderatzeko trebetasun eza erabili behar dela, hortaz, trebetasun mailaren kontrako probabilitate erabiltzen da ikasle-eredua osatzeko. Ikasle eta edukiaren arteko antzekotasuna topatu ahal izateko, Vector Space Model teknika erabiltzen da, ikaslearen ezagutzaren bektorea q eta baliabideen bektorearen d artean sortzen den angeluaren desbideratzea kalkulatuz. Desbideratze honek, bi bektoreen arteko antzekotasuna adierazten duelarik. dj bektorea baliabideak (dokumentuak) jorratzen dituzten ezagutzak era normalizatuan adierazten ditu, q ikaslearen ezagutzen trebetasun eza adierazten du era normalizatuan. Bektoreen arteko konparaketa angeluen bidez adierazgarriagoa denez, bien arteko antzekotasuna cos θ bidez adierazten da. 4. irudian era grafikoan ikus daiteke. dj = (w1,j, w2,j, ..., wt,j) (1) q = (w1,q, w2,q, ..., wn,q) (2) cos θ = d2 ∗ q ||d2|| ∗ ||q|| (3) Antzekotasuna maila, bektoreen artean sortzen den angeluaren kosinuak adierazten du, gero eta txikiago gero eta antzekotasun baxuagoa adierazten du. Normalizatua dagoenez, antzekotasunmaila (1.0,0.0) tarteko balioak hartu ditzake 1.0 antzekotasuna altuena adierazten du, 0.0 inongo antzekotasunik ez duela adierazten duelarik. 12
MoodRec: gomendio-sistema bat hezkuntzarako • Abuztua 2017 • Irudia 4: θ eta α angeluek q (ikaslearen ez jakintasunen bektore normalizatua) bektorearekiko d1, d2 dokumentuen (baliabideak) antzekotasuna adierazten dute hurrenez hurren. Ikaslearen ezagutza bektorea eta baliabidearen bektoreak dimentsio ezberdinak dituztenean hauek erlatibizatu egiten dira. Bektore luzeena hartu eta honen arabera bektore motzena dimentsionatu egiten da. Demagun, ikaslearen ezagutza bektoreak biderketa, zatiketa eta kenketa ezagutzak dituela eta baliabideetan dagoen dokumentu batek bakarrik zatiketak lantzen dituela, hauen arteko antzekotasuna ondoren azaltzen den prozesua jarraituko luke: Ikaslearen ez-jakintasun bektorea q(biderketa, zatiketa, kenketa) = (0,4, 0,3, 0,3) Baliabidearen bektorea d(kenketa) = (1,0) d bektore dimentsionatua d1(0,0, 0,0, 1,0) Antzekotasun kalkulua Vector Space Model formula erabiliz: 0,485504 Ikasle-ezagutza modelatzen Lan honetan ikertu den harira, ikaslearen ezagutza eraikitzeko teknikak ugariak dira eta beharren arabera bat edo beste aukeratu daiteke. MoodRec-en izaeragatik (ikaste-prozesua aztertu eta bertatik ikastea, ikasleari era egokiago baten gomendatzeko), Consecutive Correct, Moving Average edota Esponentzial Moving Average bezalako ezagutza modelatzeko teknikek ez dute malgutasun nahikorik eskaintzen ikasketa-prozesua egokitzerako orduan, izan ere funtsa oinarrizko estatistikan dute. Aldiz Bayesian Knowledge Tracing (BKT) zein Logistic Models (LM) modelo estatistikoak dira, eta hortaz ikaste-testuinguru ezberdinetan egokitzeko aukera eskaintzen dute. Orokorrean bi ereduek [26]-en arabera ikaslearen ezagutza modelatzerako orduan emaitza antzekoak eskaintzen dituzte. Bakoitza bere abantailak dituelarik; LMak erantzun anitzeko galderak onartzeko eredua era erraz batean inplementatzeko aukera eskaintzen du, non BKT kasuan inplementazio konplexuago eskatzen duen. Aldiz, BKTak beste eredu ezberdinekin bateratzeko aukera handiago eskaintzen du [26]. Ikaste-prozesu ezberdinetara egokitze gaitasuna dutela eta, ikaslearen ezagutza modelatzeko orduan bai LAk zein BKTk, sistemak behar duen ezaugarriekin bat datoz. Plataformaren lehen 13
MoodRec: gomendio-sistema bat hezkuntzarako • Abuztua 2017 • gerturatze bezala BKT modeloa inplementatu da, honen analisi eta portaera aztertzeko bidean. Hala ere, sistemak LA edo bestelako modeloak inplementatzeko pentsatua izan da. Aurrez aipatu bezala MoodRec-ek ikaslearen ezagutza maila BKT bidez modelatzen du. Ikasleak ezagutza ariketak egitearekin batera ikasteko aukera du, ariketak zehazten dutelarik zein ezagupen lantzen den eta zeintzuk diren BKTren ikaste-estimazio parametroak. Lehenetsi gisa, [19] artikuluan gomendatzen direnak erabiltzen dira: Pi = 0,4, Pg = 0,2, Ps = 0,1, Pl = 0,1. Hala ere, plataformak estimazio parametroak egokitzeko aukera eskaintzen du ariketa bakoitzari parametro ezberdinak zehazteko aukera baitu. Ezagutza, BKT modeloaren bidez eguneratzen doan heinean, sistemak ezagutza hau jakinda gomendioak egiteko aukera du, non behin gomendioa jasota ikasleak izan duen bilakaera aztertu daitekeen eta baliabidearen egokitasuna aztertu (ikusi 5. irudia). Irudia 5: Ikaste-prozesuaren fluxua grafikoki azalduta. Ondoren, MoodRec erabiliz ezagutza modelatzeko adibide bat deskribatzen da, kasu honetan ikasleak matematikako 5 galderaz osatutako ebaluazio bat jorratzen du, landutako ezagutza biderketa delarik: Ariketa Erantzuna Trebetasuna prob. 1 okerra 0.3677 2 zuzena 0.388 3 zuzena 0.80 4 okerra 0.652 5 zuzena 0.91 Kasu honetan ikasleak lehen saiakeran proposatutako ariketa gaizki erantzun izanagatik, biderkaketa ezagutzan trebetasuna izateko probabilitate baxua duela ikus daiteke, 0,3677. Bigarren saiakeran ordea ondo erantzun izanagatik ezagutzan trebetasuna izateko probabilitatea handitu egiten da, baina bere tamainan, izan ere ariketa bat zuzen eta beste bat oker erantzun ditu. Hirugarren ariketa zuzen erantzun ondoren, ezagutzan trebetasuna izateko probabilitatea 0,8-ra handitu egiten da. 4.saiakeran ordea oker erantzun ondoren probabilitatea 0,65-ra jaitsi egiten da, ikasle ezagutzaren bilakaera era erreal batean modelatzen doala ikus daiteke. Azkenik, 5.ariketa zuzen erantzun izanagatik, sistemak ikasleak biderkaketan trebetasuna izateko probabilitate 0,91 duela zehazten du. 14
MoodRec: gomendio-sistema bat hezkuntzarako • Abuztua 2017 • Arkitektura Moodle edo BlackBoard bezalako plataformak web-teknologian oinarrituriko soluzioak dira. Orokorrean, mota horretako zerbitzuak online bidezko zerbitzuak izaten dira, maiz ez presentzialak diren ikastaroak eskaintzen baitituzte. MoodRec-en arkitektura, plataforma horien baliabideak era efizienteenean ustiatzeko diseinatua izan da, izan ere mota honetako plataformak sortzen dituzten datuak zein zerbitzuak kontsumitzeko gaitasuna behar du. Zentzu honetan, hainbat arazo planteatzen dira, segurtasun zein autentifikazioa bermatzea, sistema ezberdinen arteko interopabilitatea ahalbidetzea eta eskalagarria den sistema osatzea. MoodRec bezero-zerbitzari (ikusi 6. irudia) puntuz puntuko arkitekturan oinarritua dago, puntuen arteko komunikazioa protokolo bezala HTTP zein HTTPS erabiltzen da. Komunikazioa bi ataletan banatu beharra dago. Batetik, erabiltzailea autentifikaziorako orduan, HTTPS protokoloa erabiltzen da erabiltzailearen datu kritikoak enkriptatuak bidaltzen direla ziurtatzeko. 6. irudian bezeroaren aldean zein zerbitzari aldean azaltzen den segurtasun-modulu bidez gauzatzen da, OAuth 2.0 metodologia [13] erabiltzen da sistemen arteko autentifikazioa gurutzatua gauzatzeko. Bestetik, bezeroaren eta zerbitzariaren artean ematen diren gainontzeko mezuak REST (Representational State Transfer) aplikazio mailako protokoloa erabiliz gauzatzen da. REST erabiliz, aplikazio logika guztia zerbitzari aldean zehaztea ahalbidetzen da, bezeroa datuen kontsumitzaile izatea beste funtziorik ez duelarik. Desakoplamentu logiko honek garrantzi berezia hartzen du sistema ezberdinetan funtzionatu ahal izateko garaian, bezeroaren egitekoa nabari sinplifikatu egiten baita. Hortaz, bezeroaren inplementazio maila bi atal nagusitan banatua dago, autentifikazioa modulua eta REST zerbitzuak kontsumitzeko gai den APIa. APIak, REST zerbitzuak kontsumitu ahal izateko, lehenago autentifikazio beharra du, izan ere zerbitzuak kontsumitu ahal izateko balidatutako tokena erabili beharra dago. Token honen bidez, MoodRec-en bezero APIa erabili ahal izango da. MoodRec-en bezero APIak 5 funtzionalitate eskaintzen ditu: 1. Ariketak kudeatzeko modulua: Ariketak gehitu, ezabatu, eguneratzeko zein bistaratzeko funtzionalitatea eskaintzen du. 2. Gomendioak kudeatzeko modulua: Funtzionalitate honen bidez, erabiltzaileak dituen gomendioak bistaratzeko aukera ematen da. 3. Baliabideak kudeatzeko modulua: Gomendio-sistemak osatzen dituen baliabideak gehitu, ezabatu, eguneratzeko zein bistaratzeko funtzionalitate eskaintzen du. 4. Ezagutzak kudeatzeko modulua: Ikaslearen ezagutzak eguneratu zein ezagutzeko funtzionalitatea eskaintzen da. 5. Ikaslea kudeatzeko modulua: Ikaslearen datuak kudeatzeko funtzionalitate modulua. Zerbitzariaren aldea plataformaren oinarria da, bertan autentifikazio-zerbitzuak eskaintzeaz gain, plataformak behar dituen datuen iraunkortasuna ematen da, ikaslearen ezagutzak monitorizatzeko algoritmoak inplementatzen dira (BKT modulua) hala nola gomendio-sistema (GS 15
MoodRec: gomendio-sistema bat hezkuntzarako • Abuztua 2017 • Irudia 6: MoodRec bezero-zerbitzari arkitektura Modulua). Era berean, sistema ezberdinen arteko elkarrekintza bermatzen duen REST protokoloa zehazten da. Iraunkortasuna NoSql motakoa den MongoDB datu-base sistemaren bidez ematen da, batetik JSON formatua lan egiteko aukera zuzena eskaintze duenez, bezeroarekin zuzeneko despliegea bermatzen duelako eta bestetik, datu-estruktura dinamikoa baliagarria izan daitekeelako ikastedomeinu ezberdin batekin lan egiteko aukera irekita usten baitu. MoodRec-ek proposatzen duen arkitektura diseinua eskalagarria da. Produkzio-momentuan milaka erabiltzailek erabiltzeko arkitektura da, ondoren produkzio-momentuan erabili beharreko egitura zehazten da ( 7. irudia). Zerbitzariak jasotzen duen lan-kargaren balantza eramaten duen zerbitzari bat aurretik jarri ezkero, lan-karga N instantzietan exekutatzen ari den zerbitzaritan banatzen da, era berean datu-baseak N zerbitzari ezberdinetan banatuak daude erreplika moduan. Datu-basearen erreplikak bi funtzio nagusitu ditu. Batetik, fidagarritasuna, bat erortzen bada bestea dagoelako eta, bestetik, datu-basearen gainean egiten diren eragiketak banatu egiten ditu erantzun azkarrena eman dezan. Irudia 7: Produkziorako MoodRec arkitektura 16
MoodRec: gomendio-sistema bat hezkuntzarako • Abuztua 2017 • V. Balidazioa Balidazioa bi atal ezberdinetan banatua izan da. Batetik, plataformaren funtzionalitatea bermatzen duen prozesua garatu da eta bestetik plataformak eskaintzen dituen gomendioen analisia eta hauen egokitasuna aztertua izan da; dokumentu eta ikasle-eredu ezberdinekin. i. Plataformaren balidazioa Plataformaren funtzionalitatea aztertzeko garaian, oinarrizko programazioa ikasteko ikasturte batean emandako gaiak erabili dira. Ikasturtean zehar 10 topiko ezberdin jorratzen dira, hauek jorratzeko ikasleak 40 dokumentu ezberdin dituelarik. Ikaslearen bilakaera aztertzeko 30 galdera ezberdin prestatu dira 10 edukien ebaluazioa egiteko. Ikasturtearen baliabideak zein ikaslearen datuak MoodRec plataforman txertatuak izan dira, bai Moodle erabiliz zein MoodRec-ek eskaintzen duen kontrol-panelaren bidez. 6 ikasle-eredu ezberdin sortu dira, 30 galdera txertatu eta 40 dokumentu ezberdin igo dira. Suertatu den arazo bakarra, kodifikazio arazoa izan da, zenbait karaktere ez alfanumerikokorekin arazoak dituela ikusi da, ez baditu era egokian errepresentatzen. Prestatutako ikastaroa ikusi eta trebatzeko aukera dago [10] webgunearen bidez. Prestatutako ikastaroa, MoodRec-ek eskaintzen dituen gomendioak ebaluatzeko erabili da. ii. Gomedio-sistemaren ebaluazioa Gomedio-sistemaren ebaluazioa bi mailatan burutu da: Alde batetik gomendatu beharreko edukiak topatzeko gaitasuna kontuan hartu da. Horretarako estaldura, doitasuna eta F1 neurria erabili dira. Beste aldetik, gomendioen ordenaren egokitasuna aztertu da Normalised Discounted Cumulative Gain neurria erabilita. Ordena ez bada egokia eta aurreko elementuetan gomendio ez egokiak jasotzen badira, erabiltzaileak ez dira sistemaz fidatuko. MoodRec-ek eskaintzen duen gomendioen egokitasuna aztertzeko 6 ikasle-eredu ezberdin sortu dira. Eredu hauek ikastaroan lantzen diren 10 edukiekiko (Constant, Variable, String, Array, Arithmetic, Logical, IO, Conditional, Loop, Function) duten ezagutza zehazten dute. Loop eta Function edukiak ez dira ikastaroan oraindik landu, erabaki hau landu gabeko edukiekiko gomendioen jokaera aztertzeko neurri bezala zehaztu da. Ondoren jorratu diren 6 ikasle-ereduen ezaugarriak: 1. Ikasle1: Dena ikasia duena. 2. Ikasle2: Ikastaroa hasi gabekoa. 3. Ikasle3: Logical eta Conditional edukiekin arazoak dituena, gainontzeko edukiak ikasita dituenak. 4. Ikasle4: Logical edukiak arazoak dituena, gainontzekoak ikasita dituenak. 5. Ikasle5: Conditional edukiarekin arazoak dituena, gainontzekoak ikasiak dituena. 6. Ikasle6: Eduki guztiekin arazoak dituenak. 17
MoodRec: gomendio-sistema bat hezkuntzarako • Abuztua 2017 • Irudia 8: Atalaze ezberdinetarako doitasun, estaldura eta f1-score neurriak grafikoki azalduak. 1 balore egokiena delarik eta 0 desegokiena. Datuak aztertuz, ikus daiteke estaldura atalaze-baxuenarekin (0.1) egokia dela baina aldiz doitasuna ez da horren zuzena. Atalaze zabalagoarekin, estaldura hobetzeko tendentzia duela ikus daiteke. Estaldura eta doitasunaren arteko oreka adierazten duen P1-score hoberena atalaze parametroa 0.5 denean dela esan daiteke, doitasuna eta estalduraren arteko oreka topatzen baita. Ordena Gomendioak helarazten diren ordenak garrantzia duela eta, MoodRec-ek ematen duen gomendio zerrendaren ordenaren-egokitasuna aztertzen duen neurria erabili da, Normalized Discounted cumulative Gain (NDCG). Lortutako ordena optimoarekin parekatzen da eta antzekotasuna (zatiketa moduan) kalkulatzen da. Posizio bakoitzak zigor bat dauka, lehen-erdiko posizioetako ordena desegokiak zigor handiagoa dutelarik. Zigorra kalkulatzeko Halflife utility [30] erabili da, neurri honek zigorra α parametroaren gain modelatzeko aukera ematen du. Parametro honen baitan gomendioaren sailkapenaren zuzentasuna neurtu daiteke, lehen-erdialdean dauden sailkapen desegokiak gehiago zigortzen dituelarik. Hau dela eta, α gomendio-zerrendak duen baliabide kopuruaren arabera egokitu behar izaten da. 5 taulan ikus daiteke lehen 3 ereduek jasotzen duten gomendioen ordena egokia dela. Aldiz, ikasle6 ereduak ezagutza guztiekin arazoa duen ikasleak, jasotako gomendioen ordena egokia ez dela ikus daiteke. Ikasle6-k jasotako gomendio zerrenda luzea dela eta half-life utility zigortze parametroa ezberdin jokatzen du (batez ere lehen erdian dauden akatsak zigortzen ditu). Izan ere lehen 3 ikasle ereduak 6 dokumentuz osatutako gomendio zerrenda jasotzen dute eta aldiz ikasle6 ereduak 20 dokumentutik gorako zerrenda jasotzen du. Hau dela eta, emaitza orokorrak optimizatu ahal izateko, dokumentu kopurua handitu beharra dagoela ikus daiteke; 5 edota 6 dokumentutan oinarritu ezkero sailkapen hobea lortzen direlarik. Hala ere, emaitzak ez dira guztiz egokiak. Hortaz, esan daiteke zerrenda motza izatean 3 edota 4 baliabide erakustea nahikoa izan litekeela, zerrenda luzea bada ordea, 5 edota 6 baliabide eskaini beharko lirateke (ikus 5. taula). Nahiz eta emaitza orokor hobeak lortzen diren, ikasle6-ak jasotako gomendioen sailkapena efizientea ez dela ikus daiteke. Hau eduki ia guztiak jasotzen dituela eta suertatzen da. Izan ere, eduki batzuk jorratzeko, egokiena aurretik beste batzuk menperatzea da. Adibidez, Conditional edukiak jorratu aurretik Constant edo Variable motako ezagutzak ondo menperatu beharko dira, bestela zaila izango da Conditional motako edukiak ulertzea, elkar20
MoodRec: gomendio-sistema bat hezkuntzarako • Abuztua 2017 • menpekoak baitira. Menpekotasun hau kontuan edukita, sistemak zerrenda labur eta egokituago bat eskainiko luke eta beraz baliteke α baxuago batekin sailkapen egokiago bat ematea. Taula 5: Orden egokitasun normalizatua α ezberdinekiko 3 4 5 6 Ikasle3 0.9218 0.9564 0.9711 0.9788 Ikasle4 0.9108 0.9499 0.9670 0.9759 Ikasle5 0.9933 0.9928 0.9933 0.9939 Ikasle6 0.2610 0.3608 0.4461 0.5162 Orokorra 0.717 0.8150 0.8444 0.8662 Irudia 9: Ordenaren egokitasuna dokumentu kopuruen arabera grafikoki azalduta. 1 balore egokiena delarik eta 0 desegokiena. Aurrez aipaturiko arazoa edukien arteko ontologiak erabiliz gainditu daitekeela uste da, erlazio hauen bidez ezagutzak era egokian sailkatzeko eta arautzeko aukera sortzen da eta ondorioz ordena egokiago bat eskaintzeko aukera ematen da. Oraingoz MoodRec-en bertsio honen gabezi bat dela esan daiteke. Etorkizunenean jorratu litekeen ildoa. VI. Ondorioak Gaur egun LMSetan sortzen diren datuei balore erantzia ateratzea oso aberasgarria izan daiteke. MoodRec, ikasleak bere ikaste-prozesuan laguntzeko gomendio-sistema den heinean, LMSetan sortzen diren datuez hornitzeko beharra du. Lan honetan zehar plataforma independentea den eta LMSetan sortzen diren datuak baliatzen den gomendio-sistema bat eraikitzea bideragarria eta erabilgarria izan daitekeela baieztatu ahal izanda. Bestalde, ikaste-prozesuan ikaslea laguntzeko baliagarria den sistema eratu dela esan daiteke, izan ere ikastaro eredu erreal bat erabiliz, hainbat ikasle-ereduekin egindako emaitzak zentzudunak eta ikaslearentzako aberasgarriak izan direla baieztatu ahal izan da. Hala ere, lehen gerturatze bezala ikaslearen-ezagutza modelatzeko orduan BKT sinpleena erabili da; erabilitako ariketak galdera-erantzun bakarra onartzeko gai den eredua erabili da. Era berean, BKTko iragarpenparametroak ariketa guztietan berdinak izan dira, hauek ordea ikasgaiaren zailtasunaren arabera egokitu beharko lirateke. Sistemak hau onartzen badu ere, hauek nola egokitu aztertu beharko 21 |
addi-d1e159b79c7b | https://addi.ehu.es/handle/10810/22812 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017-10-04 | science | Llona Aguirre, Igor | eu | Entzumen-urritasuna duten pertsonei zuzendutako soinu-seinaleen sistema antzemale/adierazle baten diseinu eta inplementazioa | Lan honen helburua beraz, soinu seinaleen eskuraketaz, tratamenduaz eta gerora beharko diren irteerak sortzeaz arduratuko den sistema-elektronikoa garatzea izango da.
Bestalde, proiektuaren izaera praktiko intrinsekoaz gain, lan honen egitasmoa ez da ezagutza teknikoetatik abiatuta sistema funtzional bat eraikitzera solik mugatuko. Ezer baino lehen, sistemaren inplementazioan parte hartuko duten oinarri teorikoen azterketa sakona egingo da. Honekin, helburu orokorraz aparte zeharkako beste ezagutza espezifikoak landuko dira:
• Dispositibo elektronikoaren bukaerako funtzionalitatea bermatzeko, behar besteko baliabideen aukeraketa egokia burutzea. • Sitemaren diseinuaren arrazoitzea. • Sistemaren inplementazio, funtzionamenduaren aztertze eta doiketa. • Proiektu tekniko baten defentsarako, nahitaezkoak diren idatzizko dokumentuen aurkezpen egokia. • Proiektuaren ahozko defentsarako, ingenieriaren ezagutzak adierazi eta komunikazteko gaitasuna.
• SEINALEAREN ESKURATZE ETA EGOKITZEA Lehen etapa honetan, uhin mekaniko baten harrera eta gerora prozesatuko den seinale analogikoaren atontzea egingo da. • PROZESAMENDUA ETA KONTROLA i. Aurretik egokitutako seinale analogikoaren antzematea, laginketa eta kuantifikazioa. ii. Informazioaren transmisioa. • BISTARATZEA/ OHARTARAZTEA Informazioa ohartazi eta ikuskatu.
4. AURREKARIAK Egun badira vumetro digital bat inplementatzeko aukera ezberdinak eskeintzen diguten hardware/software plataformak. Hala ere, proiektu hau ezintasun bat duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko aukera lez planteatu da, eta berezitasun horren aldetik, gutxi dira helburu berberarekin aurrez egindako saiakuntza komertzialak, eta gutxiagoak, hutsak alegia, erabiltzaileak berak egin ahal izateko existitzen diren diseinuaren aurrekariak.
SARRERA Soinu uhinak, uhin mekaniko elastikoen artean sailkatzen dira. Beste modu batera, medio elastiko eta jarrai batetik transmititzean presio eta dentsitate aldeketak eragiten dituzte. Lan honen interesarako, uhinen propagazio medioa airea izango da. Aire-presioak jasandako oszilazioak antzemateko, energia akustikoa energia elektrikoan eraldatuko duen transduktore elektroakustiko bat erabiliko da, hau da, mikrofono bat.
Giza ahotsa Giza komunikazioan, ahotsa 250 Hz ko eta 3000 Hz-ko bitarteko maiztasuneko uhinen tartean aurkitzen da, naihz eta kasu partikularretan 4000Hz eta 8000Hzetako maiztasunera hel daitekeen. Bestalde gizonezko ahotsaren oinarrizko frekuentzia osagaiaren batazbestekoa (Fo) (100Hz-200Hz) tartean dago, emakumezkoen kasurako berriz( 150Hz-300Hz) tartean. Umeen negarren kasuan 400Hz- 600Hz tarteko balioak ditu oinarrizko maiztasunak (Fo)
Ahotsaren transmisioa ulergarria gerta dadin ez da banda zabalera osoa transmititu behar; hortaz, egungo telefono gehienak 400Hz eta 4KHz-ko tartean iragazten dituzte soilik.
Aireko presio-uhinak seinale elektriko analogikoetan eraldatzeaz arduratzen diren sentsoreak/ transduktoreak dira. Magnitudee fisikoaren eraldaketarako erabiltzen duten mekanismoaren arabera, mikrofono mota ezberdinen sailkapena egin daiteke: induktibo (dinamikoak), kondentsadore bidezkoak, piezoelektrikoak, etab. Mikrofono orok bere egituraren arabera, bestelako ezaugarriak izango ditu; honela batzuek maiztasun banda zabalagoa antzemango dute, sentikortasun altuagoa beste batzuek (seinalearen anplitude aldakuntza txikiagoetara egokitzeko), distortsio txikiagokoak seinalearen anplitude maila bererako (Total Harmonic Distortion edo *THD txikiagoa voltaia zehatz baterako), batzuek besteak baino iraunkorragoak, hauskorragoak, etab.
• Sistema txertatutak (embedded systems): Helburu jakin edo betebehar zehatzetarako diseinatutako sistemak. Prozesamendu eta memoria ahalmen mugatukoak, sistema eragile bereziak (software txertatuaren erabilera), errekurtso mugatu eta kontsumo txikiaren beharra, denbora errealeko aplikazioetarako baliagarriak, ekonomikoki bideragarriak, etab. (Adibide bezela, egun garatuen dauden sistema txertatuak SoC, Sistem-on-chip, itxurakoak dira)
Sistemaren diseinua zehazterako orduan, lan kargarik handiena kontzentratuko duen atala, baita proiektuaren mugak baldintzatuko dituena ere, mikrokontolagailuaren aukeraketa justifikatua izango da.
5.3. Irudia. Sistema elektronikoa (1)
Hain garrantzizkoa izanik, mikrokontrolagailuen'arkitekturaren ikuspegi orokorra aipatzea komeni da, osagai nagusiak bereiziz:
• CPUa (Central Process Unit). Instrukzioak (eragiketa aritmetiko eta logikoak) modu sekuentzialean exekutatzen dituen bloke funtzionala da. Mikrokonputagailuetan µP-a da CPU-a
• Memoria. Informazioa biltegiratzeko.
nagusia; orokorrean erdieroalezko memoria lurrunkor eta ausazko
Aurreko atalarekin lotuta, badira mikrokontrolagailuetan oinarritutako plataforma ezagunak, aurrez ensanblatutako board edo plaketan aurkeztuak, gure sistema inplementatzeko adina baliabide eskeintzen dituztenak. Proiektu honek berezko helburu akademikoaz gain, sistema funtzional bat inplementatzean oinarritzen denez, merkatuak eskeintzen dituen aukera anitzak aztertuko dira, zenbait irizpideren arabera. Ondoren beraz, hardware aske zein lizentziapeko alternatiba aipagarrien analisia egingo da, betiere kontuta izanik bukaerako dispositiboak ez duela inongo helburu komertzialik bilatzen.
Arduino zer den definitzeko hiru aspektu kontzideratu ditugu: • Mikrokontrolagailu erreprogramagarri bat eta honen irteera/sarrera atakak (kanpoko sentsore zein beste moduluekin konektatzea ahalbidetzen digutenak) integratzen dituen hardaware askeko plaka (PCB printed circuit board) bat da. Mikrokontrolagailuaren arkitektura Atmel etxeak garatutako AVR motakoa da.
• Software askea eta doakoa erabiltzeaz gain, berezko IDEa (garapen ingurunea) eskeintzen du plataforma ezberdin eta garrantzitsuenen sistema eragileekin bateragarria dena (Windows, Mac OS, Linux,...). Honez gain, Arduinon oinarritutako proiektuak autonomoak izan daitezke; hau da, behin mikrokontrolagailua programaturik dagoen, kanpo elikadura iturri baten beharra baino ez da izango.
• Berezko programazioa lengoaia askea eta irekia erabiltzen du (betiere, programazioa lengoaia, instrukzioak kudeatzeko maila altuko lengoaia bezala ulertuta, geroago konpilazio bidez makina lengoaiara itzuliko dena) nahiz eta, beste programazio lengoaia ezagunetatik eratorritako eskema intuitiboa jarraitzen duen (baldintza blokeak, iterazio begiztak, aldagai zein funtzioen deklarazioak,...). '
*Liburutegiak: Instrukzio multzo exekutagarriak dira. Zeregin jakinak burutzeko aurrez diseinatutako instrukzio multzoak, hain zuzen; hardwaren eta sofwarearen arteko elkarrekintza kudeatzeko lana errazten dutenak. Liburutegien erabilerak, zenbait proiektu espezifikoetan, hardwarearen ezaugarri oso zehatzak ikertzeari eskeini beharreko denbora aurrezten digu. Honek batzuetan, sistemaren errekurtsoen optimizazioa suposa lezake ere. (Adibe gisa: motorren kontrolari dagokionean, aurredefiniturik dauden liburutegi ugari existitzen dira)
Raspberry Pi plaka, izen bereko fundazioak Erresuma Batuan garatutako kostu txikiko plaka-konputagailua (SBC, single board computer) da. Konputagailuen zientzia ikastetxeetara hedatzeko helburuarekin sortzen da. Hardware erregistratua eta software askea erabiltzen ditu plataformak. Diseinuak System-on-chip motako Broadcom BCM2835 zirkuitu integratua du, hau ARM1176JZF-S prozesadore zentralan (CPU) oinarritzen da, zeinek 700 MHz-tan funtziona dezake (berezko firmwareak overclocking-a egitea ahalbidetzen du, bermerik galdu gabe, prozezadorearen exekuzio abiadura 1 GHz-taraino eramanez “Turbo moduak" konfiguratzean). Txipak gainera Video Core IV prozesadore grafikoa (GPU) eta 512 MB-eko RAM memoria integratzen ditu. Diseinuak ez du disko gogorrik ezta egoera solidoko unitaterik (SSD) integratzen, ordez, SD txartel bat erabiltzen du biltegiratze iraunkorrerako. Kanpoko elikadura iturriaren beharra du. Raspberry plakaren bi modelo (A eta B) merkaturatzen dira. Funtsean berdinak, A modeloak, USB konexio bakarra du. B modeloak aldiz, USB konexio bi ditu eta Ethernet 10/100 Mb-eko kontroladorea gehitzen du. Prezioaren aldea honetan datza. Modelo bietan teklatuak edo saguak bezalako periferikoak konekta daitezke USB portuaren bidez. A modeloan ordea, USB egokitzaile bat konektatu daiteke Wi-Fi seinaleak hartzeko eta honela hari gabeko sareetara eta Internet sarera sarbidea izateko. Dispositibo hauek duten traba nagusia barne erloju falta da, horregatik dispositiboak ordua eskatuko du pizten denean. Badaude modulu batzuk denbora errealeko erlojua gehitzen dutenak. Hasiera batean Raspberry plakek 256 Mb-eko RAM memoria zuten (128 Mb CPUarentzat eta 128 Mb GPU-arentzat) baina memoria urria zen hainbat zereginetarako. Egun ordea 512 Mb-eko RAM memoria dute eta nahi den konfigurazioa aukeratu daiteke CPU eta GPU-aren artean memoria banatzeko.
Badira egun merkatuan sistema txertatuetan oinarritutako plataformen zerrenda txit luzeak. Orain arte ikusi den bezela, gehienak, mikrokontrolagailuten oinarritzen diren plakak edo PCB-ak diseinatzen dituzte, funtzionaltasuna gehitzeko balio duten modulu ezberdinak gaineratuz (fabrikatzailearen arabera) .
Fabrikatzaile ezberdin gehiagoren antzeko dispositiboak aztergai izan dira era: (Linklt One, Wio Link,...)
Plaka hoenk 8, 14 eta 20 pinetako 8 bit-eko MCUak onartzen ditu, zeinek voltaia txikiko programaziorako aproposak diren. 8 biteko MCU-aren adibide bat PIC16F1619 litzateke (10 biteko ADC-a eta 10 biteko 2x PWM moduluak bezalako ezaugarriak dituena).
Behin mikrokontrolagailuak datuen prozesamenduarekin amaituta, hurrengo pausua informazio horren transmisioan datza. Honetarako, suposa daitekeenez, informazioa igortzeko gai den dispositiboen beharra izango da. Arduratzen gaituen kasurako jadanik badakigu prozesamendu zein kontrol funtzioak mikrokontroladore batek beteko dituela; eta beraz, hurrengo lerroetan informazioa transmititzea ahalbidetuko duen moduluaren aukeraketari ekingo zaio. ' ' ' ' ' ' ' ' ' ' 5.13. Irudia. µC + Modulu Periferikoak (1)
Dena den, lehenbizi, komunikazio interfazeak hobeto ezagutzeko, protokolo edo standar ezagunenen gaineko errepasoa egitea komenigarria litzateke.
Egun mikrokontrolagailuen bidez kontrola daitezkeen irrati frekuentziazko moduluen eskaintza zabala dago. Transmisio sistema hau normalean igorle/ hartzaile modulu bikote batez osatzen da.
Irrati maiztasunen erabilera mugatzen dute banda komertzial eta libreak daude. Orokorrean, dispositibo gehienak 433.92 MHz-ko, 915 MHz-ko eta 2400 MHz-ko (WiFi familia) bandetan erabilgarriak izateko prestatuta daude. Hala ere, eskala eta irismen txikiko proiektu ez arautuentzat 315 MHz eta 868 MHz bandak erabiltzeko aukera dago. Banda horiek, irrati-frekuentzia bidezko komunikaziorako garatutako proiektu industrial zein zientifikoetarako erregulaturik daude. Nahiz eta erabilera librekoak izan, potentzia igorpen mugak daude (herrialde bakoitzeko legeek finkatuta).
Gogora dezagun proiektuaren alde praktikoa, entzumen urritasuna duten pertsonak ohartarazteko sistema bat inplementatzea dela. Horretarako, jatorrizko ideiaren planteamentutik, ohartarazte modu edo funtzio ezberdin bi kontenplatzen dira:
2. Umea negarrez dagoela baieztatu ahal izateko baldintzak ematen badira...aurretik finkatutako soinu-intentsite atari balio batez baino goragoko baliorik gertatu ezkero eta erabakitako denbora batez mantentzen bada, estimulu fisiko/ sentikor batez abisatzea.
Hori dela eta, azken bloke honetan, aurreko etapetan prozesatutako eta transmititutako informazioa adierazi/ bistaratzeko medioak analizatuko dira.
Vumetroa implementatzeko modurik sinpleena, baina funtzionala. Aukeratutako mikrokontrolagailua, edozein delarik ere, LED-ak erraz kudea ditzake irteerako seinale digitalen bidez (LED arruntek, orokorrean, 1.8V-3.8V bitarteko atari tentsioak dituzte, igortzen duten argi uhin-luzeraren arabera, eta 10mA-20mA bitarteko korronte intentsitatea jasan dezakete). Disipatutako potentzia txikiari esker, kontsumo mugatua dute, eta instalaziorako ez da bestelako osagai elektronikoren beharrik izango (zenbait erresistore salbu).
Transduktore elektroakustikoak dira. Proiektu honentzat baliagarriak, elektromekanikoak eta piezoelektrikoak izan daitezke.
Elektromekanikoak
Hasiera batean, lehenengo dispositiboak, kanpaia elektriko baten antzeko portaeran oinarritzen ziren. Erreleek duten portaera printzipio bera jarraitzen dute; elektroimanen eta material ferromagnetikoen arteko elkarrekintzan oinarritutakoa hain zuzen.
Piezoelektrikoak
* Propietate Piezoelektrikoa: tenstio mekanikoen eraginez material batzuek elektrikoki polarizatzeko gai dira. (Material hauen propietate bereizgarria, beraien geometria osatzen dituzten egitura kristalinoen zentroide edo simetria zentroaren gabezia da). Hasieran dipoloak eratzen dira, geroago kargak materialaren gainazalean bertan metatzen dira. Ondorioz, kargen desoreka handituz dihoan einean, potentzial elektriko diferentzia sortuko da; materialaren aurkako gainazalen artekoa. Prosezu hau kontrara ere gerta daiteke: material batzuei tentsio elektrikoa aplikatzean, hauetan deformazioak eragingo dituzten barne indarrak agertuko dira. Kasu bietan, efektu piezoelektrikoa alderanzgarria da.
5.17. Irudia. DC motorra funtzionamendu printzipioa (1)
Beste ezaugarri nagusiak: polo eta eskuilen kopurua, burdin-artearen diseinua (histeresi galerak eta Foucault korronteek eragindakoak ekiditeko), alderanzgarritasuna (korronte zuzeneko makinek motor zein sorgailu portaera izan dezakete; hau dau energi elektrikoa energia mekanikora eraldatu eta baita alderantzizkoa).
Behin gure proeiktuak egituratzen duten hiru bloke nagusientzako alternatibak aztertuta, behin behineko emaitza eta bukaerako diseinuaren aukeraketa justifikatuko duten irizpideak aurkeztuko dira jarraian.
• Eraginkortasuna Aukeratutako pozesaketa eta kontrol blokerako sistemaren errekurtso mugatuek baldintza nahikoa behar lukete, bukaerako dispositiboa modu eraginkorrenean inplementatzeko, bere betekizun nagusia bermatuz betiere. Hala moduz, seinalearen egokitzeaz eta bistarazi/ohartarazteaz arduratuko diren dispositiboen aukeraketarako ere irizpide bera jarraituko da.
• Funtzionaltasuna eta malgutasuna Lanaren helburua errespetatuz, bukaerako dispositiboa betebehar praktiko zehatz baterako diseinatuko dena ziurtatuko da. Hala ere, sistema diseinatzeko orduan, malgutasuna kontutan izango da gerora behar besteko moldaketak egitea ahalbidetuko baitu.
• Eskuragarritasuna eta informazioa Bukaerako prototipoa eraikitzeko beharrezko baliabideak eskuratze errazak izateaz besteko garrantzia izango du dispositiboekin lotutako dokumentazio eta informazioa eskuratzeko erraztasuna (bibliografia zabala eta bestelako informazio iturriak, hala nola: web orriak, erabiltzaileen komumitateak, aldizkariak, etab.).
Horrela, aurreko irizpideak kontutan hartuta, behin-behineko sistemaren diseinuaren parte diren osagaien deskripzioa eta zehaztasun esanguratsuenak azalduko dira dokumentu honen hurrengo atalean, lehenik prozesamendu eta kontrolerako gailuei erreferentzia eginda eta ondoren, modulu periferikoen aukeraketan zentratuta.
ATmega328P µC-a Atmel etxeak patentatutako AVR arkitekturarekin eraikita dago, zehazki "megaAVR" azpifamiliaren parte da.
MEMORIA' Bilboko'IITUE' ' 41' Ondoren ATmega328P-aren ezaugarri nagusiak eta bestelako osagaien aipagarriaenak azalduko dira.
Memoriak motak: Hasi orduko, aipagarria da AVR motako mikrokontroladoreak Harvard arkitektura jarraitzen dutena. Hau da, Programa memoria (instrukzioak biltegiratzen ditu) eta Datu memoria (gure programaren aldagaiak, etab. gorde) bereizirik daude eta bakoitza CPUarekin independenteki komunikatzen da.
Flash memoria: memoria iraunkorra, edo programa memoria. Idazketa/Irakurketa onartzen ditu eta 32kB-eko biltegiratze ahalmena du. Arduino UNO plakaren kasuan, ATmega328P-aren flash memoriaren parte bat, 512 byte-ek osatutakoa, balio lehenetsiz idatzita aurkitzen da. Toki hau, hain zuzen, bootloader delako "abiaratze programa" baten konfigurazio lehenetsiarentzat erreserbatzen da. Programa edo firmware honek arduino plaka era erraz eta azkar baten abiarazten laguntzeaz gain, flash memoriaren grabeketa prozesua kudeatzeko aurrez definitutako konfigurazioa gordetzen du.
SRAM memoria (Static RAM): memoria hegazkorra da, datuen memoriatik kargatutako, eta aldiuneko exekuzio beharra duen instrukzioen arabera, edukia biltegiratzeko erabilia. (cache memoriaren antzekoa: programatik uneoro behar diren datuak azkar eskuratzeko erabilia). Memoria hegazkorra denez elikaduraren beharra du datuak mantentzeko. ATmegaren kasuan 2 kB-ko tokia dago.
7.3. Irudia. !!! eta SPI protokoloen eskema (1)
Bestelako ezaugarriak
(±%0,5-eko zehaztasun errorea kontutan izan gabe, erloju zeramikoen
dakar (zehaztasun txikikoa).
• Sarrera ataka analogikoak: 10 bit-eko erresoluzioa duen ADC-a (1024 balio ezberdin itzultzeko gai, defektuz 0 V eta 5 V-eko erreferentziazko tartean nahiz eta AREF pinak balio hori aldatzeko aukera ematen duen). Bihurketa bat egiteko ADC-ak 13 erloju ziklo erabiltzen ditu. Hortaz 125 kHz-eko maiztasunarekin lan eginez, 125!"#/13 = !"#$Hz-ko laginketa maiztasun maximoa lortzen da.
Arduino UNO plakaren ezaugarriak direla eta proiektua osatzeko aukeratuko den transduktorea, electret motako mikrofonoa izango da. Mota honetako gailuak, aproposagoak dira soinu intentsitatearen gorabeherak edo aldaketak antzemateko, maiztasun zehatzen detekzio diskriminatu baterako baino. (Lan honen proposamenerako interesekoa izango da, baldin eta soilik soinu maila jaso nahi denerako). Esan bezala sentikortasun ona dute, sarrerako seinalearen intentsitatea eta irteerako seinale elektrikoarenaren (voltaia) arteko erlazioa ikusterreza delarik. Gainera omnidirekzionalak dira (soinuaren iturria edozein norabideetan antzeman dezakete), baita tamaina eta kostu txikikoak.
MEMORIA' Bilboko'IITUE' ' 47' 100mV bitartekoa izan ohi da ( txikiegia mikrokontrolagailua sarrera analogikoetara zuzenean konektatzeko; gogoratzekoa ere ATmega328P-aren ADC-ak 0V eta 5V eko erreferentziazko balioak erabiltzen dituela defektuz bihurketa egiketo). Horrela, µC-a elikatu aurretik anplifikazio etapa baten beharra izango da seinalea atontzeko. Azaldutako traba konpontzeko, aukera bi ebazten dira: batetik amplifikazio etapa bat hutsetik diseinatzea eta bestetik, anplifikazio etapa integratuta duen gailu bat erabiltzea. Lehen aukerak zirkuitu baten diseinua suposatzen du, eta noski inplizituki, prototipoak eraikitzea, laborategiko frogak egitea eta beharrezko kalkuluak egitea osagai egokien aukeraketa justifikatzeko (transistoreak, osagai elektroniko pasiboak,...).
Bigarren aukerarentzat berriz, existitzen dira electret mikrofonoa eta anplifikazio etapa plaka integraten duten aurrez ensanblatutako "breakout plakak". Modulu hauek normalean hiru konexio dituzte Vcc, GND eta Data Output-a (Irteera analogikoa); azken hau Arduino UNO plakara zuzenean konekta daiteke, seinale atondua ematen baitu. Breakout plaken artean bereizketa bat egin daiteke, uhinaren tratamenduaren arabera. Izan ere, badira irteeran seinale originalaren antzeko doitasun handiko seinale anplifikatua lortzen dutenak (MIC motako seinaleak ); eta bestalde, jatorrizko bolumen
RF moduluak Memoriako 5. puntuan aipatzen den lez, modulu hauetako batzuk 433MHz-eko banda erabiltzen dute komunikaziorako. Funtzionamendu printzipioa uhin-garraiatzailearen emisioa, gaitu/ez-gaitu, konmutatzean oinarritzen da "1" eta "0" balio logikoak simulatzeko. Teoriko ASK ( amplitude-shift keying) modulazio eskema erabiltzen dute. Teknika hau uhin-garratzailearen anplitudea eraldatzean datza, maiztasuna eta fasea konstante mantenduz, horretaz baliatuta bailo logiko ezberdinetara itzulketa egiteko. Nolanahi ere, AM-ren (anplitude modulazioa) antzera, ASK modulazioa lineala* da ere eta zarata atmosferiko zein bestelako distortsioei sentikorra. Proiektuari dagokionez, RF igorle zein hartzaile moduluak UNO plakaren sarrera digitaletara konektatuko dira eta ATmega328P-aren UART moduluarekin serieko komunikazioa izango dute.
MEMORIA' Bilboko'IITUE' ' 49' Modulu hauen eskuragarritasuna erraza da egun, eta eskuratze kostuak nahiz erabilera kostuak (kontsumoa barne) txikiak dira. Hau dela eta, proiektu honetan informazioaren transmisiorako irrati frekuentziako modulu igorle eta hartzaile pare bat erabiliko da.
7.8. Irudia. RF Igorle/Hartzaile moduluak (1)
Nola uhin garraiatzaileak anplitudea (ez fasea, ez maiztasuna ASK-ren kasuan) modulatzailearen funtzioan aldatzen duen, erlazio lineala dago modulazioan: !(!) = !!(!) ∙ !"#(!!!)
LCD modulua Bistaratzeari dagokionez, azkenik, LCD dispositiboaren alde egingo da. Memorian aipatutakoaz gain, hautaketa honen bidez ikusgarritasuna gehitzen zaio bukaerako diseinuari eta lanaren helburu pragmatikoa bermatzen da. (Gainera malgutasuna ematen du: oharrak ikuskatu, hizkuntza aldatu, funtzioak gaineratu,...) Ikuspuntu praktikoarekin jarraituz, aukeraketa honek mikrokontrolagailuek (gure kasuan ATmaega328P) LCD-pantaila baten kudeaketa egiteko beharrezkoak dituen baliabideak ikasteko balioko digu ere. Orain arte aztertutako beste moduluekin gertatzen zen bezala, badira merkatuan Arduino UNO plakarekin ensablaketa zuzena ahalbidetzen duten aurrez-soldatutako LCD plakak ere, eskuratze errazak eta erabilterrezak.
MEMORIA' Bilboko'IITUE' ' 51' logikoena dirudite bukaerako diseinuari errealismo eta praktikotasun kutsua gehitzeko. Bai funtzionaltasun zein kostu aldetik ere. Honela, bukaerako diseinurako ERM motore (eccentric rotating mass vibration) bat erabiliko da. Tamainagatik, aproposak dira PC baten integratzeko (ohiko erabilera hainbat dispositibotan: telefono mugikorrak, medikuntza herramintatan, etab.) Funtzionamendu printzipioa, DC motorren diseinu partikular baten oinarritzen da. Bereiztasun hori errotoreari axtikitzen zaion masa txiki batek sortzen du. Masa honen ondorioz, biraketarekin batera, errotorearen desorekatzea gertatzen da eta indar zentripetu baten agerpenak bibrazio efektua sortzen du, motorra bera eta honen euskarri puntua den gainazalaren arteko elkarrekintzarengatik.
Dena den, proiektu honen helburua lagindutako seinalea berriro erikitzea ez den aldetik, funtzionaltasuna bermatuta geratzen da.
8.1. Irudia. ADC-en ezaugarri eta aplikazioak (1)
• Garatzeko beste esparru bat, seinalearen prozezaketa blokearen fintzetik bideratu daiteke. Proposamen bat, maiztasun zehatzeko uhin detekzioa izan daiteke. Bakarrik frekuentzia jakineko soinu-uhinen detekzioa fintzeko, FFT (Fourier-en transformatu azkarra) bezelako algoritmoak inplementa daitezke. Nahiz eta ATmegak328P muga propioak jartzen dituen, existitzen dira Arduinorentzat zehazki garatutako FFT algoritmoak kudeatzeko liburutegiak. (Lan honi dagokionez, seinalea berreraiki gabe, umearen ahotsa beste soinuetatik iragaz zitekeen FFT algoritmoa erabilita. Edonolaz ere, aplikazioa hedatzeko asmoarekin litzateke hori; proiektu hoenetarako suposatutako baldintzetan, umea logelan lotan dagoela, ez bait legoke bestelako soinuren konziderazio beharrik). |
addi-38d11abb363d | https://addi.ehu.es/handle/10810/22812 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017-10-04 | science | Llona Aguirre, Igor | eu | Entzumen-urritasuna duten pertsonei zuzendutako soinu-seinaleen sistema antzemale/adierazle baten diseinu eta inplementazioa | Ezaugarri teknikoak
1.3. Irudia. RF moduluak
1.5. Irudia. ERM motorea
Diseinua osatzeko bestelako osagaiak
2.1. Irudia. Muntaiaren eskema*
*Oharra: Goiko irudiak, bukaerako diseinuaren prototipo bat erakusten du. Muntaia definitiboak ez du konfigurazio berbera edukiko. (ERM motorraren kitzikapenerako ez da beharrezkoa irteerako seinalearen anplifikazioa egitea, goiko kasuan ez bezela).
Sketch-ak aipatzean aproposa dirudi arduino lengoaian idatzitako programek jarraitzen duten eskema laburki azaltzea. Hurrengo irudiak, arduino sketch baten egitura orokorra irudikatzen du:
3.1. Irudia. Sketch baten egitura
Liburutegiak zeregin bereziak dituzten kode konplexuen garapena ikaragarri errazten duten instrukzio multzo ordenatuak dira.
Edozein programa baten betekizun zehatzak edo funtzio bereziak kudeatu behar badira (hala nola: modulu zehatz bat edo gehiagoren kontrola, modulu horiekin komunikazioa, algoritmo konplexuen erabilera programan integratzeko, memoriaren optimizazioa, etab.) liburutegien erabilera erabat lagungarria izan ohi da.
Liburutegiak programa konplexuen idazketa errazten dute, kontrolagailuaren ezaugarri guztiak sakontasunean aztertzeak suposatuko lukeen lan-karga arintzen dutelako (kontrolagailuen parametro guztiak kudeatzea eta modulu bakoitzarekin duten elkarrekintzaren eagutza zehatza izateak, ikerketa lan nahikoa eta denbora dedikazioa eskatzen du). Logikoa denez, liburutegiak sketch-etan integratuz errekurtsoak optimizatzen dira.
Arduinoren IDE-ak zenbait liburutegi ofizial aurrez integraturik dakartza, eta hauekin batera instalatuko da. Liburutegi hauek (motore edo serbomotoreen kontrola, memorien idazketa, komunikazio protokolo ezagunak,... eta antzeko betekizunak kudeatzeko baliogarriak dira). Bestelaz ere, badira liburutegi ez ofizialak eta hauek erabiltzeko aukera dago, betiere behin IDE-ak (eta konpilatzaileak) ulertu ditzan, beharrrezko instalaziorako pauso batzuk jarraituta.
Orokorrean liburutegiak osatzen dituzten fitxategi motak .ccp (iturburu kodeak) eta .h (goiburuak) dira.
Edozein sketch baten liburutegi bat kargatzeko hurrengo direktibaren eredua jarraituko da: #include)<liburutegiizena.h>
Atal honetan proiktuaren programazioa eta aldagaiak definitzeko, kontutan izango diren sarrera/ irteerak deskribatuko dira.
Bukaerako sistemaren funtzionamendua bi egoeratan banandu daiteke. Lehenengoa, eta itzulezina (hau da, behin sistema hasieratu edo berrabiarazte bat "Reset" gertatzen denean, begizta itxi batean uneoro exekutatzen egongo dena), VUMETRO EGOERA da. Bigarren egoera, ALARMA EGOERA litzateke. Egoera hau itzulgarria da. Pultsagailu batekin egoera hau gaitu eta ezgaitu daiteke. Bakarrik bigarren egoera honetan gaudelarik (eta baldin eta soilik baldin egoera honetan gaudenean) "alarma gertaera" batek motorra bibratuaraziko du. Motorra gelditzeko ALARMA EGOERA ezgaitu egingo da.
DISEINUA( Bilboko'IITUE' ' 20( Erabiltzailearentzako gida
Kode guztiaren programazioa, erabiltzaileak nahi beste doiketak egiteko aukera izan dezan, malgutasuna eskeiniz pentsatu da. Horren adibide, ondoren malgutasun hori eskeintzen duten aldagai eta parametro aipagarrienak, batzuk behintzat eta betiere proiektuaren funtzionalitateari lotuta, aurkeztuko dira:
sample: laginketa periodoa /leihoaren tamaina moldatzeko. Honekin kalkulurako erabilitako guztizko laginen batazbesteko denbora handitu edo txikitu daiteke. Honela datuen transmisio erritmoa moldatuko da ere.
*Erabiltzaileak hauek eraldatu ditzake kasu partikularren beharretara egokitzeko
4.1. Irudia. Bukaerako muntaia
4.2. Irudia. Bakelitazko plakaren soldaketa
Aztertzeke uzten da, proposamen honen irteera ahotsaren ezaugarri bereziak dituen seinale bati aplikatzean. |
addi-8186bd20cbe3 | https://addi.ehu.es/handle/10810/22812 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017-10-04 | science | Llona Aguirre, Igor | eu | Entzumen-urritasuna duten pertsonei zuzendutako soinu-seinaleen sistema antzemale/adierazle baten diseinu eta inplementazioa | 1. Helburua 2. Badintza teknikoak 3. Gauzatu beharrekoak 4. Baldintza ekonomikoak 5. Entrega baldintzak eta probak 6. Lege eta baldintzen kontratua 7. Mantentze baldintzak 8. Berme baldintzak 9. Konfideltzialtasun akordioa
Dokumentu honen bidez "Entzumen urritasuna duten pertsonei zuzendutatko soinuseinaleen sistema antzemale/adierazle baten diseinu eta inplementazioa" lanaren enkarguan erantzunkizuna duten alderdi biek, parte kontratatzailea (jasotzailea, bezeroa) eta exekutiboa (lagatzailea, proiektugilea), sinatuko duten kontratuaren baldintzak argituko dira. Dokumentu honen sinadurarekin, baldintza hauek lanaren garapen prozesua bitarteko eta etorkizunean izango iraungite denbora adostuan mantentzea onartzen delarik, alderdietako bat akordioaren baldintzetako bati borondatezko ukorik egin ezean.
Jarraian bukaerako sistema guztiz funtzionala izaterainoko prozesuan alderdi lagatzaileari aurkezteko beharra dagokion baliabideen kontsiderazioak bilduko dira .
Lanaren exekuzio eta diligentziazko kudeaketaren erantzunkizuna duten profilak:
• Proiektu zuzendaria. Proiektuaren kudeaketa globalaren eta gainbegiratze partzial zein finalaren arduraduna. • Gradu tituladuna: proiektuaren garapen eta exekuzioaren arduraduna. • Kudeaketa arduraduna. Kudeaketa partziala eta entrega epeak betetzearen bermatzilea.
Proiektua aurrera eramateko erabilitako errekurtso eta materialen zerrenda.
Lanak ebazpen egokia izan duenaren frogagiri bezala, proiektuaren garapenaren nondik norakoak justifikatzeko beharrezkoa den dokumentuen kaxoia aurkeztuko da, hurrengo dokumentuetaz osatuta geratzen dena.
MEMORIA Proiektuaren helburua, artearen egoera, aurrekariak eta proiektua gauzatzeko alternatiben analisia biltzen da. Memoria deskriptibo batek jarraipena ematen dio, bukaerako sistema eraikitzeko hautatu diren metodo, kalkulu eta dispositiboen arrazoiketa justifikatu batekin.
LAN PLANA ETA AURREKONTUA Proiektuaren hasiera adostu eta entrega eguna iritsi arteko denbora plangintza zehazten da. Bitarteko mugarrien jarraipena agertuko da entrega epeak betetzen direna ziurtatzeko.
Bestalde, dokumentu beraren bigarren atalean proiektuaren kostu totalaren laburpen argia azalduko da; kostu finko eta aldakorren laburpena dena. Aurretik, taulen laguntzarekin, diruzko kontu partzial guztien zenbatekoen jatorria modu argian adierazita agertuko da.
BALDINTZEN AGIRIA Dokumentu honek proiektuaren parte diren alderdiek duten inplikazioen definizioa zehazten du eta, lanari dagokionez, adostu beharreko guztizko baldintza kontratuaren izaera du.
Lan plana eta aurrekontua dokumentuan zehazten den bezala, zeregin eta mugarrien desbiratzerik gabeko jarraipena egitea bermatuko da. Kontratugilearen aldetik edozein aldaketa balego, aurreko puntuarekin bateraezintasun kontingentzia sortuko lukeena, kontratuaren parte diren alderdien oneritzia beharko da moldaketaren termino berriak adosteko, eta horrela ezean, baldintza nahikoa litzateke kontratua bertan deuseztatzeko.
Lan plana eta aurrekontua dokumentuak zehazten du, "Entzumen urritasuna duten pertsonei zuzendutatko soinu-seinaleen sistema antzemale/adierazle baten diseinu eta inplementazioa" proiektuak, hogeita hiru mila laurehun eta hirurogeita sei euro eta hirurogeita hemeretzi zentimoko (16.845,61 €) kostu totala duela; zerga aurretikoa.
Horrela, aurreko puntu honek alderdi kontratatzaileari aurrekontua jakinarazten dion frogagiriaren balioa izango du, eta dokumentu honen bukaeran atxikitutako sinadurak bitarteko, bi alderdiek proiektuaren zenbateko totalaren onarpena aintzakotzat hartuko dute.
Ordaintzeke dagoen bigarren eta azken kantitatea, 11.230,41 €-ko zenbatekoari dagokiona, proiektuaren entrega egunean burutuko da, kostuen guztizko likidazioa eginda.
Atal honetan proiektua entregatzerakoan egiaztatu beharreko baldintzak zehazten dira. Garapenen egiaztapenarekin ekiteko, egin beharreko proba multzo bat zehaztu da, honela Memoria eta Diseinu dokumentuetan, jasotzen diren espezifikazioen betetze
BALDINTZA)AGIRIA) ) ) Bilboko'IITUE' ' 7' ) zuzena egiaztatuko da. Hemen jasotako probak sistemaren funtzionaltasun egokia estimatzeko baldintza beharrezkoa baina ez nahiko izango dira, betiere alderdien arteko adostasun akordio irizpidearen arabera proba gehigarriak burutu daitezkeelarik.
5.1. Entrega epeen betetzea Lan plana eta aurrekontua dokumentuan zehaztutako epeak errespetatuta, proiektu bukatua 2017ko urtarrilaren 4an entregatuko da, hau da lana amaitu eta lau eguneko epean. Kontratuaren parte diren bi alderdiek, entrega agiri sinatzearekin batera entrega efektiboa bilakatuko da, geroztik aurrera jasotakoak jatorrizko kontratu honen terminoetatik at geratzen delarik. Edonolaz ere, sortzekoak izan litezkeen ondorengo gatazkak bi alderdien arteko kontsentsuzko bat-etortzea bilatuta konpondu beharko litezkeela nabarmenduta.
5.1. Lanaren gaineko ustiapen eskubideak Proeiktuaren entrega efektiboa iritsi arteko data, proiektuaren gaineko jabego intelektuala eta guztizko ustiapen eskubidea alderdi lagatzailearen esklusibotasuna izango da. Behin entrega data efektiboa den, bezeroari transferituko zaizkio ustiapen zein erabilera librerako eskubideen esklusibotasuna. Jabego intelektuala berriz diseinu-garatzailearena dela, eta honela aipatu beharko dela. Lan honekin entregatzen diren dokumentu zein kodeek banaketa askea dutela aitortzen bada, lana beraren ustiapena jabetza intelektualaren aitormena egitera eta helburu komertzialekin ez erabiltzeko debekura mugatzen da.
BALDINTZA)AGIRIA) ) ) Bilboko'IITUE' ' 8' ) 6. LEGE ETA BALDINTZEN KONTRATUA 6.1. Entrega/hartze agiriak Alderdi kontratanteek entrega/hartze agiria-ren sinadura rekin, data efektiborarteko iraunaldia duten kontratuaren klausula eta terminoen erresoluzioa onartzen dute. Geroztik aurrera kontsumo eta zerbitzu ondasunen legeak erregulatzen duenez, bi asteko epea baimentzen da sortu litezkeen kexak eta erreklamazioak planteatzeko. Bi asteko denbora igarota, dokumentu honen berme- baldintzak atalean ezartzen diren baldintzen berme periodoa hasieratzen da. 6.2. Erosketa kontratua Entrega baldintzak eta frogak puntuan batzen diren behin sistemaren funtzionaltasun irizpideak beteta, eta alderdien arteko adostasuna suposatuta, "Entzumen urritasuna duten pertsonei zuzendutatko soinu-seinaleen sistema antzemale/adierazle baten diseinu eta inplementazioa" proiektuaren Erosketa-kontratua sinatuko da. 6.3. Bezeroaren erantzunkizuna Bezeroak kontratatutako zerbitzu guztiei dagokien indarreko arautegi legal osoa betetzeko ardura izango du, erabiltzeko baimenak eta lizentziak barne eta baita egindako garapenaren jabego intelektual eta konfidentzialtasunari dagozkien arautegia ere. Erosleak ez du produktuaren jabegoaren gaineko inolako titulartasunik erosten. Eroslea ez dago baimenduta produktuen kopiarik edo egokitzapenik hirugarrengoei banatzeko, lagatzailearen baiemen espresurik gabe.
BALDINTZA)AGIRIA) ) ) Bilboko'IITUE' ' 9' ) 6.4. Lagatzailearen erantzunkizuna Proiektugilearen ardura, proiektuaren exekuzioari dagozkion terminoak eta entrega epeak errespetatzera mugatzen da.
6.5. Kontratuaren iraungipena Kontratua iraungiko da bere bukaera edo amaiera iritsi delako edo tarteko kontingentziaren baten ebazpenagatik. Honako hauek izan daitezke ebazpenak:
• Baldintza-agiriko klausulak ez betetzea.
6.6. Gatazken ebazpena Kontratuaren interpretazioan edo aldaketan sor daitezkeen auziak, kontratua sinatu zen lekuko Epaitegietan edo Auzitegietan ebatziko dira, aldeei egokitu ahal zaien beste edozeinei uko eginez. Beraz, hauen esku uzten da epaileen eta epaileadministrazioaren izendapena eta aldeek hauen laudoa onartzera behartuta egongo dira.
7. MANTENTZE BALDINTZAK Mantentze-Kontratu bat egin ahal izango da bai prebentiboa eta baita zuzentzailea. Mantentze prebentiboak urteroko berrikuspen bat ekarriko du berarekin. Funtzionamendu egokia ziurtatzeko eta bere iraupena luzatzeko beharrezkoak diren
7.1. Mantentze prebentiboa Mantentze prebentiboko plangintzak honako operazioak biltzen ditu: ikusteikuskapenak, ekintzen egiaztapena eta instalazioarekin lotuta dauden beste batzuk. Operazio hauek instalazioaren funtzionamendu, prestazio, zaintze eta iraunkortasun baldintzak muga egokien barnean mantentzea ahalbidetzen dituzte. Instalazioaren mantentze prebentiboak urteroko bisita bat ekarriko du berarekin. Egiten diren mantentze operazio guztiak dagokion mantentze-liburuan erregistratu beharko dira.
7.2. Mantentze zuzentzailea Mantentze-zuzentzailaren plangintzak bere bizitza baliagarrian zehar sistemaren funtzionamendu egokia ziurtatzeko beharrezkoak diren operazio guztiak biltzen ditu. Mantentze hau pertsonal tekniko kualifikatuak egin behar du instalazio-enpresaren erantzukizunaren pean.
Bermea instalazioko kontratistaren alde aitortzen da dagokion berme-ziurtagiriaren bidez eta instalazioaren entregan egiaztatzen den datarekin.
BALDINTZA)AGIRIA) ) ) Bilboko'IITUE' ' 11' ) Proiektua egiteko kontratatutako enpresari dagokio azken produktuaren bermea urte batez. Epe horretan eguneroko erabilpenean sortutako edozein arazo konpontzera eta tresnaren erabilerari buruzko oinarrizko zerbitzu teknikoa eskaintzera konprometitzen da.
Berme-epea eraginkorra izango da sistemaren azken hartzetik.
Bermea bertan behera geldituko da ezarritako mantentze-arauak jarraitu ezean edo hirugarren batzuek aldaketak egin dituztela egiaztatzen bada.
Kontuan izanik lanak eta probak egiteko bezeroak garapen-enpresari emandako informazioak garrantzi estrategiko eta bereziak dituela, bi aldeen arteko lankidetza esparru bat zehaztuko da informazio horren pribatutasuna ziurtatzeko.
Bi aldeek aitortzen dute informazio konfidentzial hori lagatzailearen kontabilitateaktibo bat dela eta bere erabilera desegokiak edo baimenik ez duten pertsonen erabilerak eragin kaltegarria izango luketela bere berezko balioan.
Beraz, bi aldeen artean eremu publikokoa ez den zenbait informazio tekniko eta komertziala trukatu daiteke beti ere akordio honen termino pean eta aurretik aipatutako gaien testuinguruan. Bi aldeek informazioaren konfidentzialtasuna babestu nahi dute hurrengo gaietan: prozedura eta produkzio-prozesuetan. Exekuzio, ebaluaketa, hobekuntza eta eguneratzerako definizio, betebehar eta beharren inguruan. Lankidetza proiektuak aurrera eramateko beharrezkoa den edozein informazio.
“Informazio konfidentziala" edozein modutan emandako edozein informazio, datu tekniko edo Knowhow-a da. Bertan sartzen dira, nahiz eta ez era mugatuan, konfidentzial edo erreserbatu moduan identifikatutako informazio dokumentatua, makinan prozesatzeko prest dagoen informazioa, euskarri fisikoetan dagoen informazioa, informazio ezkutatua eta prototipo teknikoak. Ahoz edo ikusmen bidez transmititutako informazioa, informazio konfidentzialtzat hartuko da. Lagatzaileak horrela identifikatzen badu, lagatzaileak konfidentzial edo isilpeko informazio moduan markatzen badu edo jasotzaileari ahozko transmisioa egin eta hogeita hamar (30) eguneko epearen barruan transmititzen bazaio.
a) Informazioa proiektuaren helbururako bakarrik erabiltzera. Aldeek ezin izango dute informazioa erabili bakoitzaren interesetarako edo lagatzailearen interesen kontra.
b) Informazioa beraien langileei bakarrik transmititzera, beti ere beharrezkoa den neurrian eta proiektuaren helburuetarako behar baldin badute.
c) Informazioa hirugarrengoei ez ezagutaraztera, lagatzaileak idatziz baimendu ezean eta edonola ere akordio honetan jasotako konfidentzialtasun baldintzekin bat etorriz.
BALDINTZA)AGIRIA) ) ) Bilboko'IITUE' ' 13' ) d) Informazioa idatziz edo irakurgai izan daitekeen edozein formatutan ez kopiatzera ezta erreproduzitzera, bidezkoa izan ezean.
e) Azpikontratatutako lana bukatzean, jasotzaileak eman edo erositako informazio guztia (planoak, edonola irakur daitezkeen formatuak, idatzizko materiala, kopia guztiak barne) bueltatzera eta baimendutako eran gordetako informazio guztia ezabatzera.
f) Jasotzailea aldez aurretik aipatutako betebeharrak betetzeko arduraduna da, bere langileen izenean eta langile batek proiektuan garatu behar dituen lanetarako behar duen informazioa baino gehiago jasoko ez duela ziurtatu behar du.
g) Lagatzaileak baimentzen badio, jasotzaileak jasotako informazioa hirugarren bati eman ahal izango dio beti ere hirugarren horrekin akordio honen antzerako bat sinatzen badu, bai luzeran eta bai terminoetan.
a) Jasotzaileari “murriztu”, “konfidentzial” edo antzerako terminoekin sailkatutako informazioa transmititzen zaionean, jaso duela adierazi beharko du eta sarrera mugatua duen leku apartatu, ziur eta konfidentzialean mantenduko du eta zirkulazio dokumentuan adierazitako pertsonei bakarrik kopiatu edo ezagutaraziko die.
b) Faxen bidez transmititutako informazioak konfidentziala den trataera jasoko du, kontrakorik esaten ez bada eta aurreko puntuan esandako betebeharrak bete beharko ditu jaso izanarena izan ezik.
c) Informazio mugatuaren edozein betebeharren huts egitea edo haustura larritzat hartuko da eta akordio honen ez betetzea suposatuko du. Beraz, bere haustura edo bukaera.
9.3.3. Baztertzeak Informazioa aldez aurretik ezarritako ez-ezagutarazte eta ez-erabilerako baldintzei lotua egongo da, eremu publikokoa izan arte, akordio honen haustura izan ezean edo fede oneko hirugarren batek jaso ezean. Esandakoa gertatuz gero, aipatutako baldintzen aplikazioa etengo da berariazko informazioetarako. Honetaz gain, kasu hauek ere baztertzeak izango dira:
• Jasotzaileak jasotako informazioa aldez aurretik ezagutzen zuenaren ebidentzia izatea.
• Izkutuko informazioa eskatzen ez duen hirugarrengo baten bidez jasoa eta fede txarrez edo indarrean dagoen legeria urratuz erosi edo ezagutarazi gabekoa izatea.
9.3.4. Jabego eskubideak Akordio honek ez ditu patenteen eskubide, egile-eskubide edo indarrean egon daitekeen beste edozein industria jabegoko eskubideren lagapen zehatzik edo inpliziturik suposatzen. Proiektuaren esparruan aldeen artean emandako informazioa lagatzailearen jabegoan egongo da eta horrela adieraziko da, aipatutako jabegoa markatuta agertu edo ez.
BALDINTZA)AGIRIA) ) ) Bilboko'IITUE' ' 15' ) agindurik. Informazio konfidentzialaren horniketaren erabakia jatorriz bere jabegokoa den aldearen nahierara izango da. Alde bakoitzak ordaindu beharko ditu akordio honen inguruan sortutako kostu eta gastu guztiak, konfidentzialtasun akordioko hausturaren atalean ezarritakoa kenduta.
Akordio honen haustura edozein aldetik izan daiteke eta alde biengandik akordioaren edo bi aldeen artean ezarritako erosketa aginduen bukaeratzat hartuko da, aldeen arteko konpentsaziorik gabe eta aldez aurretik hartutako eskubideei edo lege-ekintza egokien jarduteari kalterik egin gabe.
Akordio honen iraunaldian sor daitekeen edozein edukiekiko zalantza edo aplikazioen inguruko desadostasun akordioa sinatu zen lekuko Epaitegietan edo Auzitegietan ebatziko dira Baldintzen Plegu honetako Gatazken Ebazpeneko atalean ezarritakoaren arabera. Kontratuaren interpretazioan edo aldaketan sor daitezkeen auziak, kontratua sinatu zen lekuko Epaitegietan edo Auzitegietan ebatziko dira, aldeei egokitu ahal zaien beste edozeini uko eginez. Beraz, hauen esku uzten da epaileen eta epaileadministrazioaren izendapena eta aldeek hauen laudoa onartzera behartuta egongo dira.
Akordio honen iraunaldia 25 urtekoa izango da, aldeek beste epe bat ezartzen ez baldin badute, eta proiektuarekin batera sinatzen den egunean sartuko da indarrean.
a) Kontratu honek aipatzen duen negozioaren salmenta edo transferentziaren kasuan izan ezik, akordio honenpeko aldeen eskubideak ezin izango zaizkio esleitu edo transferitu edozein pertsona, enpresa edo korporaziori, beste aldearen berariazko adostasun idatzia aldez aurretik izan ezean. Adostasun hori ezin izango da atzeratu edo ukatu nahierara.
b) Akordio hau euskarri baten edo gehiagotan sina daiteke (faxeko kopiak barne hartuz) eta bakoitza jatorrizko bezala estimatu edo onartu ahal izango da.
c) Akordio hau izango da aldeen artean egon daitekeen bakarra bertan aipatzen den gaiari buruz eta ezin izango da aldatu aldeek izendatutako ordezkarien arteko berariazko akordio idatzia ez baldin badago. Akordio honen zehaztapenak ez dira artxibatuak izango konfidentzialtasun informazioarekin zerikusia duten inolako hitzengatik edo goiburuko partikularengatik. |
addi-4d47fbb4d006 | https://addi.ehu.es/handle/10810/22813 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017-10-04 | science | Aramburu Ramos, David | eu | Eraikin baten barrualdearen kartografia egiteko autoa | 1. SARRERA Proiektu honen bidez, eraikinen barrualdea era autonomoan kartografiatzeko gai den auto baten diseinua eta eraikuntza egin nahi da. Autoak sentsore batzuk erabiliko ditu ingurunetik informazioa jasotzeko eta informazio horren arabera erabaki bat edo beste hartzeko. Jasotako datuei esker, eraikin baten barrualdearen informazioa jaso ahal izango da eta informazio hau erabilita askoz errazagoa izango da barrualde honen mapa eraikitzea. Hau guztia egin ahal izateko helburu batzuk lortu beharko dira. 2. HELBURUAK Autoaren helburu nagusia bete ahal izateko, hainbat azpi-helburu ezberdin bete beharko dira. Horien artean hurrengoa aurki daitezke: • Inguruneari buruzko informazioa jaso beharko da bi distantzia sentsore erabilita, ahalik eta modu zehatzenean. • Autoa eraikinetik ateratzekotan, GPS hargailuaren bidez seinalea jaso beharko da erreferentzia bat izateko. • Sentsoreetatik jasotako informazioari esker, kotxeak funtzionamendu modu ezberdinak izan beharko ditu, ibilbide paraleloa adibidez. • Eraikinaren barrualdeari buruzko informazioa jasotzeko, kotxeak barneko gelari bira eman beharko dio hormari paraleloa den ibilbide bat jarraituz eta 20 cm-tara mantenduz. • Mikro-kontrolagailuak motorren gaineko kontrol zehatz bat gauzatu beharko du ibilbide paraleloa mantendu ahal izateko. • Kontrol hori gauzatzeko PID bat erabiliko da. • PID kontrolagailuaren parametroak ahalik eta zehatzen sintonizatu beharko dira irteera zuzen bat lortzeko. • Autoak egindako ibilbidea mikro sd txartel baten grabatu beharko da, behin ibilbidea bukatuta datuak jaso ahal izateko ordenagailu baten bitartez. 3. FUNTZIONAMENDU OROKORRA Autoa gela baten erdialdean utziko da eta honek modu automatikoan zuzen egingo du horma bat topatu arte. Behin horma aurkitua, kotxeak hormarekiko duen posizioaren arabera ibilbide paraleloarekin hasiko da ibilbidea zuzenduz edo ezkerrerako bira bat egin beharko du ibilbide paraleloarekin hasi ahal izateko. Hemendik aurrera kotxeak ez du horma utziko, gelari bira osoa emanez. Izkina bat topatzerakoan, autoa ezkerrerako bira bat egiteko gai izango da automatikoki sentsoreetatik jasotako informazioari esker. Gainera, 90 gradutako eskumarako bira bat egiteko gai izango da baita ere hormak izan ditzakeen kantoiak saihesteko. Autoaren gurpilek bira egin ahala, kodegailuari esker, kanpotiko etendurak sortuko dira mikro-kontrolagailuan eta gurpilek emandako birak zenbatu ahal izango dira. Gurpilen erradioa jakinda, autoak egindako distantzia lineala kalkulatu ahal izango da. Ibilbide bakoitzean egindako distantzia kalkulatuko da eta 90 gradutako bira bat
egiterakoan norabidea kontrolatukok duen aldagaia balioz aldatuko da eta honi esker distantzia bakoitza dagokion tokian gorde ahal izango da. Behin datu hauek eskuratuta, mikro-sd txartelean idatzi egingo dira eta kotxeak gela osoari bira emandakoan, txartela modulutik atera eta ordenagailura konektatu ahal izango da datuak eskuratzeko.
Aurreratutako distantziaren neurketa:
5. AUKERATUATKO OSAGAIAK 5.1. Egitura Autoaren egitura 3D inprimagailuaren laguntzaz inprimatzea erabaki da. Honi esker, egituraren dentsitatea aukeratu daiteke eta gainera diseinu honen tamaina hasierako egitura baino txikiagoa da, pisuari eta bateriari lagunduz. Gainera, 3D inprimagailuaren funtzionamendua ikastea oso lagungarria izan da, hedatzen ari den teknologia bat baita.
2.irudia. Autoarentzat diseinatutako egitura. 5.2. Mikro-kontrolagailua Eskaintzen dituen komunikazio baliabideei eta atzean duen komunitateari esker (ez bakarrik kode adibide eta informazio aldetik, baizik eta aurkitu daitezkeen modulu ezberdinen kopuruagatik), Arduino Pro Mini txartela erabiltzea erabaki da. Gainera, honen tamaina hain txikia izanik eta gainera programatzeko erraza, oso ezaugarri aproposak dituela proiektu honetarako esan daiteke. Mikro honi esker, motorren irteera kontrolatu ahal izango da PID kontroladore baten bidez eta software bidezko komunikazio serie bat ezarri ahal izango da GPS hargailuarekin eta mikroaren artean. Tamaina kontutan izanda, behin kodea frogatuta, PCB txartelean txertatu ahal izango da arazorik gabe. 5.3. Distantzia sentsoreak Egindako probetan izandako egonkortasuna dela eta, HC-SR04 distantzia sentsoreak erabiltzea erabaki da, hormarekiko distantzia neurtzeko eta baita oztoporik dagoen edo ez antzemateko. Erabiltzeko errazak dira eta duten pinen konfigurazioari esker, erraz txertatu daitezke PCB txartelean.
Neurketaren irismena 2-400 cm-tara doanez ez da inolako arazorik egongo distantzia erlatiboki handiak neurtzeko. 5.4. Bateria Kodea garatzeko erabilitako bateria ez du oso erantzun egonkorra aurkeztu. Kode berbera izanda programatuta txartelean, motoreak erantzun ezberdinak izan dute egoera ezberdinetan. Horregatik, powerbank motako bateria 12V-ko Li-po motako bateria batengatik ordezkatzea erabaki da. Ondorioz, tentsio erreguladore bat erabili behar izan da 5V-ko mikroa eta honen osagaiak elikatu ahal izateko. 5.5. H zubia Motorren kontrola gauzatzeko L293NE driver-a erabili da. H zubi honen bitartez bi motorren abiadura eta noranzkoa kontrolatu daiteke. Bi irteerako PWM seinale eman ditzake 1A-ko irteerako korrontea lortuz kanal bakoitzean. Egindako neurketetan motore bakoitzaren kontsumoa 400 mA-takoa izan da, beraz, aukeratutako H zubia eta motoreak guztiz bateragarriak dira. 5.6. GPS hargailua Konparatutako bi GPS moduluak ezaugarri parekoak izan dira, zehaztasun eta habiaraketa denbora parekoarekin, beraz, aukeratutako modulua honek izan duen eskuragarritasunarekin erlazionatuta egon da, GPS-622R modulua aukeratuz. 5.7. Datuen eskuraketa Kotxeak jasotako datuak eskuratzeko planteatutako metodoen artean mikro-sd txartel baten erabilpena izan da erosoena. Datuak bluetooth bidez jasotzea badu bere erosotasuna, izan ere, datuak ordenagailuan zuzenean jaso daitezke “monitor serie” erreminta erabiliz adibidez, baina erabiltzailea kotxetik hurbil mantendu beharko litzateke (distantzia hau erabilitako bluetooth teknologiaren menpe egongo da). Beraz, azken aukera honek abantaila baino desabantaila gehiago aurkezten dituela pentsatu da. Moduluak erabilitako SPI komunikazio protokoloari esker, erraz konektatu ahal izan da Arduino Pro Mini txartelari. Gainera, gaur egun mikro-sd txartelen erabilpena asko handitu da eta duela urte batzuk baino merkeagoak izateaz gain, kapazitate handikoak aurkitu daitezke prezio baxu baten. Erabilitako txartelak 8 GB memoria du eta zentzu honetan ez da inolako arazorik egongo edozein gela mapatzerakoan lortutako datuak gordetzeko. 5.8. Kodetzailea Autoak egindako distantzia neurtu ahal izateko Enkoder optiko bat erabiliko da. Osagai hau zulodun disko batez eta optoakopladore baten bidez egongo da osatuta. Gurpilak birak eman ahala, sentsore optikoak (LED eta foto-transistore bat erabiliz) zuloak detektatuko ditu eta tren pultsu bat sortuko du. Kodetzailearen seinale hau mikroak dituen kanpotiko etendurak sortzeko pinetara eramango da eta jasotako pultsuak zenbatuko dira, 20 pultsu bira bat izanik.
4.irudia. Abiadura neurtzeko erabilitako enkoder optikoa. Konfigurazio hau erabilita, autoak gurpilaren bira bateko sentikortasuna izango du ibilbidea grabatzerako orduan. Sentikortasuna handitu nahiko balitz, 20 pultsu zenbatu beharrean 10 edo 5 pultsu zenbatu ahal izango lirateke gurpilaren perimetroaren erdia edo laurdena aurreratu duela adieraziz. 5.9. PCB plaka Osagai guztiak konektatu ahal izateko PCB plaka bat erabili da konexioak ahalik eta kalitate handienekoak izateko. Osagaiak zuzenean soldatu beharrean, zokaloak erabili dira osagaiak berrerabili ahal izateko. 6. ERABILITAKO BALIABIDEAK 6.1. Hardware baliabideak Prusa I3 inprimagailua erabili da autoaren egitura eta motorren euskarriak inprimatu ahal izateko. Honi esker, motorraren egitura txikiago bat egin da eta pisu gutxiagokoa. 6.2. Software baliabideak • Cura software inprimaketaren parametroak zehaztu ahal izateko. • Arduino IDE 1.6.9 bertsioa, kodea garatu ahal izateko. • Designspark programa PCB plakaren diseinua egiteko. • Fritzing, konexio eskemak egiteko. • Draw.io fluxu diagramak egiteko. • Microsoft office proiektuaren dokumentazioa egiteko. • Microsoft Project Gantt diagramarentzako. • Liburutegiak: o “SdFat.h”: Idazketak egin ahal izateko mikro-sd txartelean. o “ReceiveOnlySoftwareSerial.h”: GPS modulutik jasotako datuak eskuratu ahal izateko. “ReceiveOnlySoftwareSerial” liburutegia “SoftwareSerial” liburutegian oinarritzen da, baina kasu honetan datuak jasotzeko bakarrik moldatuta dago. o “PID_v1”: Liburutegi honi esker, PID kontrolagailuaren irteera kalkulatzeko egin beharreko kalkuluak eta idatzi beharreko kode lerroak izugarri murrizten dira. Gainera, liburutegi honek baliabide asko eskaintzen ditu, kontrolagailuaren parametroen bersintonizazioa sistema osoa martxan dagoen bitartean adibidez.
• void setup(): Hasieraketa funtzioa da. Kodea exekutatzen baino lehen egin beharreko konfigurazioak idatziko dira. Kode bloke hau baten exekutatuko da, mikroa pizterakoan. “void” aurrizkia duenez ez du informaziorik itzuliko. • void loop(): Ziklikoki exekutatuko da mikroa amatatu arte. Bertan, kotxearen funtzionamendu egokia lortzeko etengabe exekutatu beharko diren funtzioak idatziko dira. • distantziaKalkulatu(int triggerPin, int echoPin): Hormarekiko eta aurrealdean dagoen objektuarekiko dagoen distantzia neurtzeko erabilitako funtzioa da. Funtzio honen argumentuei esker, sentsorearen trigger eta echo pinak aukeratu ahal izango dira. Behin distantzia kalkulatuta, double motako “doubleDistantzia” itzuliko du sentsoreetatik jasotako informazioarekin. • void rising(): Kodegailuari esker sortutako etendurak definitzeko “Attachinterrupt” funtzioa izango da, funtzio honen parametroetako bat rising() funtzio hau izanik. Enkoderraren seinalean goranzko ertz bat detektatzerakoan funtzio hau exekutatuko da, honen barnean pultsuak zenbatuz. Behin 20 pultsuak (bira bat) zenbatuta falling() funtzioa deituko da. • Void falling(): Pultsuak zenbatuko dituen aldagaia erreseteatuko da berriz zenbatzen hasteko, eta birak zenbatuko dituen aldagaiari 1 gehituko zaio. • Float egindakoDistantzia(): Aurreko funtzioan erabilitako “birak” aldagaiarekin kotxeak egindako distantzia lineala kalkulatuko da. Irudia 1. Konexio eskema orokorra. 5.irudia. Fritzing softwarearen bidez egindako konexio eskema. |
addi-f011ffd7c9b5 | https://addi.ehu.es/handle/10810/22813 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017-10-04 | science | Aramburu Ramos, David | eu | Eraikin baten barrualdearen kartografia egiteko autoa | Behin autoa martxan jarrita, sentsoreen ingurunearekiko informazioa jasoko dute (5 minutu pasa badira, GPS seinaleak jasotako informazioa mikro-sd txartelean gorde beharko da). Informazioa hau erabilita egoera aztertuko da eta autoak funtzionamendu bat edo beste izango du. Objekturik detektatzen ez bada inguruan adibidez, ibilbide zuzena izango du hormaren bat edo oztopo bat topatu arte. 1.2. Distantziaren neurketa:
neurketa egiteko erabiliko den pin zenbakia eta neurtu beharreko balio logikoa. Behin ultrasoinuan joan-etorria egiteko behar izan duen denbora jakinda eta soinuaren abiadura baldintza normaletan ezaguna denez, distantzia kalkulatu ahal izango da. 1.3. Aurreratutako distantziaren neurketa:
Kodegailuak, tren pultsu bat sortuko du diskoaren eta sentsore optikoaren mugimenduaren eraginez. Irteerako seinale hau mikro-kontrolagailura bidaliko da etendurak sortzeko seinale honen goranzko ertz bakoitzean. Honi esker, sentsoreak sortzen dituen pultsu kopurua zenbatu ahal izango da eta ,ondorioz, gurpilak ematen dituen bira kopurua zenbatu ahal izango dira. Gurpilen bira kopurua eta honen erradioa ezaguna izanda, egindako distantzia lineala kalkulatu ahal izango da.
2. KONTROLA Mikro-kontrolagailuaren eta sentsoreek eskainitako informazioaren laguntzaz motorren abiadura kontrolatu ahal izango da. Prozesu hau burutu ahal izateko ikuspuntu bat baino gehiago planteatu dira, baino kasu guztietan PID_v1 liburutegia erabiliko da. Honi esker, egin beharreko kalkuluak eta idatzi beharreko kode lerroak izugarri txikituko dira. 2.1. PID kontrolagailu bakarra erabilita, gurpil baten abiadura finkoa izanik: Lehenengo aukera PID kontroladore bakarra erabiltzea izan da, hau da, motor baten irteera kontrolatzea eta bestea finkoa izatea. Honela, motor finkoaren abiadura kotxearen abiadura ezarriko du eta beste motorrak aldiz, autoak eramango duen norabidea. Autoa hormatik oso hurbil badago adibidez, eskumako gurpilaren abiadura ezkerreko gurpilarena baino handiagoa izango da. Kontrako egoera baten, gurpilen erantzuna kontrakoa izango da baita ere. Ikuspuntu honen abantailetako bat PID bakarra programatu beharko litzatekela izango litzateke. Hala ere, bi motorrak ezaugarri berekoak izanik PID-aren parametroak berberak izan beharko lirateke beraz ez du abantaila argi bat suposatzen. Bigarren abantaila nagusia, eskumako gurpilak abiadura finkatuko duela da. Gurpil honen abiadura ezagutuz kotxearen abiadura zehaztu ahal izango da eta beste gurpila norabidea baino ez du zehaztuko.
Bestalde, badauka desabantaila argi bat. Bi motorren abiaduren arteko ezberdintasuna nahiko baxua izango da eta zailagoa izango da ibilbidea zuzentzea. 2.2. Bi PID kontrolagailu erabilita Kasu honetan bi PID kontrolagailu ezberdin programatu beharko dira. Ezaugarri berdinak izango dituzte baina kontrako direkzioarekin, hau da, hauetako batek hormatik aldentzerakoan norabidea zuzendu ahal izateko ezkerreko motorrari bidalitako potentzia handitu beharko du. Beste PID-aren kasuan, gero eta urrunago egon orduan eta potentzia baxuago bidali beharko dio eskumako motorrari. Honela, motorren funtzionamendu tartea 160 eta 255 tartean ezartzen badugu, muturreko kasu baten bi motorren arteko potentzia ezberdintasuna eta ondorioz, abiadura ezberdintasuna aurreko kasuaren bikoitza izango da. Honi esker, askoz errazagoa izango da autoaren norabidea zuzentzea. 2.3. PID kontrolagailua bakarra: Kasu honetan lehenengo aukerarekin alderatuz, bi motorren PWM seinaleak aldakorrak izango dira baina PID bakarra erabilita. Honako hau lortzeko, motorrek PWM oinarrizko seinale bat izango dute maximoa baino baxuagoa izango dena, eta 5.irudia. PID bakarra erabilita. 1.irudia. PID bakarra erabilita.
seinale horri PID irteera gehitu edo kendu egingo zaio motorraren arabera. Honela, bi motorren potentzia eta abiadura ezberdintasuna aurreko kasuaren berdina izatea lortuko da. Ikuspuntu honek dituen abantailak aurreko bi ikuspuntuek dituzten abantaila berak izango dira. Programazio aldetik pixka bat konplikatu daiteke baina PID bakarrarekin funtzionamendu zuzena lortuko da. 3. LIBURUTEGIAK Mota askotako programazio proiektuetan oso lagungarria da liburutegiak erabiltzea. Askotan liburutegi hauek oso ondo dokumentatuak daude eta izugarri errazten dute erabiltzailearen lana. Erabili beharreko liburutegia ez badago Arduino IDE softwarearen barne, pausu sinple batzuk jarraitu beharko dira behin liburutegia deskargatuta “.zip” formatuan. 3.1. Liburutegien instalazioa Bi modutan instalatu ahal izango dira liburutegiak, modu automatikoan softwareak eskaintzen duen “Añadir libreria” aukerarekin. Horretarako, .zip fitxategia deskargatu beharko da eta ondoren arduino softwarea exekutatuko.
2. irudia. Liburutegien instalazio automatikoa.
Behin “.zip” fitxategia aukeratuta, liburutegiaren barneko funtzioak erabiltzen hasi daiteke. Prozesu hau hala ere eskuz ahal izango da. Horretarako .zip fitxategiko fitxategiak atera eta arduinok liburutegiak gordetzen tokian itzatzi.
programatzerako orduan pin bakarra erabili ahal izango da eta ez bi, eta liburutegiaren objektua instantziatzerakoan ez da beharko irteerako pin bat adierazten mikroarentzat, informazioa jaso baino ez du egingo. 3.2.2. SdFat Liburutegi honi esker, idazketak eta irakurketak egin daitezke FAT16/FAT32 motako fitxategi sistemetan, SD/SDHC motako memoriak erabiliz. Liburutegi honek Arduino IDE softwarearen 1.6.x (edo berriagoak) bertsioaren beharra du funtzionatzeko, kasu honetan 1.6.9 bertsioa erabili da beraz ez da inolako arazorik egon. SDconfig.h fitxategia erabili ahal izango da liburutegia konfiguratzeko. Fitxategia SdFat karpetaren barruan dagoen src karpetan aurkitu ahal izango da behin liburutegia deskargatuta izanik. Fitxategietan izen luzeak erabiltzeko adibidez USE_LONG_FILE_NAMES makroari 0-ren ezberdina den balio bat eman beharko zaio. Hala ere, fitxategi hauen izenak 255 karaktereetara egongo dira mugatuak eta hurrengo karaktereak ezingo dira erabili: • < (txikiago baino) • > (handiago baino) • : (bi puntu) • “ (komatxoak) • / (barra) • \ (kontrabarra) • | (barra bertikala) • ? (galdera ikurra) • * (izartxo) Izen luzeak duten fitxategiak zabaltzeko beharrezko luzeagoa izan daiteke, hala ere, idazketen eta irakurketen errendimendua ez da aldatzen fitxategiaren izenaren motaren arabera. SD_SPI_CONFIGURATION makroa erabiliz SPI-rekin erlazionatutako konfigurazio batzuk aktibatu daitezke, SdFatSoftSpi eta SdFatLibSpi klaseak hain zuzen. SdFatLibSpi klasea arduinoren ohiko SPI liburutegia erabiltzen du, SdFatSoftSpi software SPI erabiltzen duen bitartean. SD_SPI_CONFIGURATION 0 baldin bada, SdFat klasea definitzen da bakarrik eta eskuragarri egonez gero, SPI-ren inplementazio azkar bat erabiltzen da. SD_HAS_CUSTOM_SPI zero baldin bada, ordea, SPI-ren liburutegi estandarra erabiltzen da. SD txartelaren CRC (Cyclic Redundancy Check, erroreak detektatzeko kode bat baino ez da, ustekabeko aldaketak detektatzeko datuetan) frogapena egiteko, USE_SD_CRC makroari zero ez den beste balio bat eman beharko zaio.
FAT12_SUPPORT makroa erabiliz, FAT12 formatua duten fitxategi sistemak erabiltzeko aukera izango da. Hala ere formatu hau ez dago guztiz frogatuta eta flash memoria gehigarria behar du. 3.2.3. PID_V1 Liburutegi honi esker, PID kontrolagailuaren doiketa erabat errazagoa izango da, izan ere, PID kontrolagailu batek behar duen kode osoaren inplementazioa izugarri errazten du. Hala ere, kodearekin hasi baino lehen sistemaren seinale eta parametro ezberdinak identifikatu eta zehaztu beharko dira. PID kontrolagailuaren ekuazioa hurrengoa izango litzateke: 𝑢(𝑡) = 𝑘𝑝𝑒(𝑡) + 𝑘𝑝 𝑇𝑖 ∫ 𝑒(𝑡)𝑑𝑡 + 𝑘𝑝𝑇𝑑 𝑑𝑒(𝑡) 𝑑𝑡 𝑡 0
1.ekuazioa Ekuazioaren osagai guztiak diagrama baten ikusita:
• e(t) errore seinalea izango da, hau da, hormarekiko distantziaren eta setpointaren (20 cm-takoa) arteko aldea. • u(t) kontroladorearen irteera izango da, limite batzuen artean finkatuta egongo dena. • Kp irabazi proportzionala izango da. • Ki integrazio-konstantea. • Kd deribazio-konstantea. Lehenengo kontrol blokea, konstante proportzionalari dagokiona, konstante proportzionalaren eta errore seinalearen arteko biderkadura izango da. Honekin, egoera egonkorreko errorea ia guztiz desagerraraztea lortzen da.
Kontrol integralari dagokion bigarren blokea, kontrol proportzionalak sortutako egoera egonkorreko errorea guztiz ezabatzea du helburu. Kontrol deribatiboa ekintza proportzionalaren etorkizuneko errorea maneiatzen du. Hiru termino hauen irteera batuz, hau da, proportzionala, integrala eta diferentziala, PID kontrolagailuaren irteera kalkulatzen da. Horrenbestez, 𝑢(𝑡) delakoa kontrolagailuaren irteera bezala definitzen da. Irteerako seinale honek eragin zuzena izango du motorretara helduko den potentziarekin. Beraz ezaugarri hauek kontutan izanda, oinarrizko kode bat garatu daiteke mikro-kontrolagailuarentzat. Hala ere, aipatu beharra dago kode hau hurbilketa bat besterik ez dela izango, mikro-kontrolagailuek denbora diskretuan egiten baitute lan.
Aurreko kodean ikusten den moduan, liburutegiak planteatutako hasierako kode honetan, ez da laginketa denbora bat zehazten eta kontrol seinalearen eguneraketa tarte irregularretan egingo da. Honek arazo batzuk ekarriko ditu: Kontrolagailuaren funtzionamendua ez da oso egonkorra izango, irregulartasunarekin exekutatuko delako.
Gehiegizko operazio matematikoak egin behar dira, izan ere, osagai deribatiboa eta integrala denboraren menpe baitaude, eta honek kalkulu horiek egin behar izatea ekarriko du. Arazo hau eta beste batzuk konpondu ahal izateko, “Brett Beauregard”-ek liburutegiaren sortzaileak konponbide batzuk proposatzen ditu liburutegiaren funtzionamendu orokorra egonkorragoa izan dadin. Aldaketarik garrantzitsuena PID-aren irteera kalkulatzen duen funtzioa tarte erregularretan exekutatzea izango litzateke. Honi esker, osagai integralari eta deribatuari dagozkion kalkuluak asko sinplifikatzen dira. Gainera, laginketa denbora exekuzio denboran aldatzea ahalbidetzen da. “Derivative Kick” efektua ezabatzeko, osagai deribatiboa moldatzen da hurrengo hurbilketak aplikatuz: 𝑑𝐸𝑟𝑟𝑜𝑟𝑒𝑎 𝑑𝑡 = 𝑑𝑆𝑒𝑡𝑝𝑜𝑖𝑛𝑡 𝑑𝑡 − 𝑑𝑆𝑎𝑟𝑟𝑒𝑟𝑎 𝑑𝑡
2.ekuazioa Setpoint edo erreferentzia konstantea denean, honen deribatua 0 izango da eta hurrengo berdinaketa aplikatu ahal izango da: 𝑑𝐸𝑟𝑟𝑜𝑟𝑒𝑎 𝑑𝑡 = − 𝑑𝐼𝑛𝑝𝑢𝑡 𝑑𝑡
3.ekuazioa Aldaketa honi esker, erreferentzia seinalea bat batean aldatzen denean irteeran ez dira ikusiko orain arte ikusitako perturbazio bortitz horiek. Aldaketak egiterakoan sintonizazio parametroetan, irteeran perturbazio batzuk ikus zitezkeen baita ere, behin 𝐾𝐼 parametroa aldatuta erroreak izandako balio guztiengatik biderkatzen baitzen. Errore hau konpontzeko, konstante integrala errorearen integralaren barne sartzea proposatzen da. ∫ 𝐾𝐼 𝑒 𝑑𝑡 ≈ 𝐾𝐼 𝑒𝑛 + 𝐾𝐼𝑛−1 𝑒𝑛−1 + ⋯ 4. 𝑒𝑘𝑢𝑎𝑧𝑖𝑜𝑎 Honela, aurreko hurbilketa aplikatuz, osagai integral osoa errore seinalearen eta behin-behineko konstante integralaren arteko biderkaduraren batukari bategatik ordezkatzen da, ITerm deiturikoa hain zuzen. “Reset Windup” efektua ezabatzeko, termino integralaren (ITerm kasu honetan) eta kontroladorearen irteera mugatzen da. Honela, errorea oso handia denean (sistemak habiaratzen direnean adibidez) irteera kontrolatu bat lortuko da eta nahiz eta balio maximoa izan, errorea jaisterakoan ez da atzerapen efektu hori sortuko. Erabiltzailea kontroladorea amatatzea nahi izanez gero, bi modu inplementatzen dira, “Automatic” eta “Manual”. Honi esker, kontrolagailua
amatatu ahal izango da eta irteerari balio bat eskuz eman. “Compute” metodoa exekutatu ahal izateko modu automatikoan egon beharko da funtzionatzen kontrolagailua, eta funtzionamendu modua aukeratzeko, “SetMode” funtzioa eraldatu da “Initialize” deituriko funtzioari deia eginez. “Initialize” funtzio honetan “lastInput” bezalako aldagaiak eguneratuko dira eta ITerm aldagaiaren balioa ezarritako mugen artean finkatuko da, berriz ere funtzionamendu automatikoa erabiltzerakoan perturbaziorik ez egoteko irteeran. PID liburutegiari eman beharreko beste parametro direkzioa izango litzateke. Parametro hau ulertu ahal izateko bi egoera planteatuko dira. Lehenengoan adibidez, labe baten kontrola gauzatu behar da eta ezarritako tenperatura erreferentzia 500 °C izanik, eta tenperatura erreala 300 °C badira, 200 °C-tako errorea izango da. Kasu honetan errorea gero eta handiagoa izan, kontroladorearen irteera orduan eta handiagoa izan beharko da tenperatura igotzen saiatzeko. Kartografiatzeko autoan adibidez, eskumako motorearen kasuan (hormarekiko hurbilen dagoena), hormatik aldentzerakoan behin 20 cm-tako distantzia hori gaindituta errorea gero eta handiagoa izango da labearen kasuan bezala, baina kontroladorean eman beharreko irteera gero eta txikiagoa izan beharko da. Kontrako motorearekin alderantzizko funtzionamendu bat izango duenez, norabidea zuzendu ahal izango da. Beraz, PID kontroladoreak bi egoera ezberdinei egin beharko die aurre eta parametro honen bidez adieraziko da. Alderantzizko prozesu bati aurreko egiteko PID-ak Kp, Ki eta Kd-ri zeinua aldatu beharko die funtzionamendu zuzena izateko. Horretarako, lehenik konstante hauek positiboa izatea eskatuko da, eta beste funtzio baten, “SetControllerDirection” zeinua aldatuko zaie prozesu motaren arabera. Aldaketa guztiak aplikatu ondoren, kontrolagailuaren funtzionamendu askoz egonkorrago bat lortzen da. Liburutegiaren kodea honela geratuko litzateke:
4. GARATUTAKO KODEA Atal honetan garatutako kodea eta funtzio guztien ezaugarriak eta deklaratutako aldagaiak aztertuko dira.
Kodearen lehenengo atal honetan erabilitako liburutegien eta aldagai guztien deklarazioa ikus daiteke. sd objektuari esker, SdFat eskaintzen dituen funtzioak erabili ahal izango dira, sd.Begin(9600) adibidez, “Begin” sd liburutegiaren funtzio bat izanik. “file” berriz, fitxategian idazketak egitea ahalbidetuko du. mySerial objektua, ReceiveOnlySoftwareSerial liburutegiaren funtzioak inplementatu ahal izateko erabiliko da, GPS moduluak lortutako informazioa jaso ahal izateko eta 5 minututako tartea igaro ondoren fitxategian idatzi ahal izateko. Aurreko ataletan azaldu den moduan, pin bakarra erabiliko da liburutegi honen objektu hau instantziatzeko, izan ere, informazioa jaso baino ez denez egingo, informazioa bidaltzeko pina ez da erabiliko. Ondoren, definitutako aldagai guztiak ikus daitezke. “pwmBase” oinarrizko abiadura izango da. Autoa hormarekiko 20 cm-tara badago, kontroladore ez da aktibatuko eta bi motorretara PWM seinale hau helduko da. Nahiz eta abiadura
maximotik nahiko urrun egon, autoak gutxitan izango du abiadura hau, izan ere, kontroladoreak periodikoki ibilbidea zuzenduko baitu laginketa-maiztasunaren arabera. Distantziak kalkulatzeko 2 sentsore ezberdin erabili dira, baina kodearen funtzio bera. Ondorioz, sentsore biak erabili ahal izateko, erabilitako pinak parametro modura pasatzen dira neurketa funtziora. Horregatik, pinekin ez nahasteko konstanteak balira bezala deklaratu dira bakoitza bere izenarekin erabili ahal izateko funtzioei deitzerako orduan. “ibilbidea” matrizea distantzia gordetzeko erabiliko da. Float motako lau elementu izango ditu bere barnean, horregatik “arrayTamaina” konstantea erabiltzen da matrizearen tamaina adierazteko deklaratzerako orduan. Matrize honen elementuek norabide erlatiboak (hasierako ibilbidearekiko norabidea izango baitira) adieraziko dute. Funtzionamendu normala erlojuaren aurkako zentzuan birak egitea izango denez, lehenengo elementua iparra adieraziko du, bigarrenak mendebaldea, hirugarrenak hegoaldea eta azkenak ekialdea.
PID liburutegiarekin erlazionatutako aldagai gehienak double motakoak izango dira, hau da, float motako datuek dute zehaztasun bikoitza izango dute. Input aldagaia, alboko sentsoreak jasotako informazioa gordeko du, PID-arekin kontrolatu behar den distantzia azken finean. Output aldagaiari esker motorrei beharrezko potentzia helduko zaie norabide zuzena izateko. Output aldagaiaren balioa motorretako bati gehituko zaio eta besteari ordea, kendu. Honela, biraketa erradio txikiagoa izango da eta arinago zuzendu ahal izango da norabidea. Kontroladorearen konstanteak eskuz sintonizatu dira, balioak ezarriz eta sistemaren funtzionamendua konprobatuz, hau da, balioak aldatu nahiko balirateke, kodea aldatu beharko litzateke eta txartelera igo garatutako kode berria. Kalkuluak arazo barik egiteko, kontroladorearen kalkuluetan erabilitako aldagaien (Input, Setpoint…) mota berekoa izan behar dira. Hurrengo kode lerroak SD txartelean gordetako fitxategiarekin egongo dira erlazionatuta. FILE_BASE_NAME fitxategiaren izenaren oinarrizko zatia izango da. Honela, fitxategi berriak sortzen baldin badira numerazio ezberdina izango dute izenaren amaieran baina oinarria berdina izaten jarraituko du. Hurrengo definizioa idazketa egiterakoan edozein errorerik izanez gero errore mezu bat bistaratu ahal izateko erabiliko da. Eta azkenik fitxategien izenaren amaiera ikus daiteke. Bertan agertzen diren zenbakiak aldatuz joango dira fitxategi berriak sortzen diren heinean. Gainera, irudian
antzeman daitekeen moduan, gordetako fitxategiak “.csv” formatua izango dute, datuak tauletan gordetzea erosoago izango baita ondoren irakurketak egiteko eta eskuratutako datuak maneiatzeko. Bigarren atal honetan behin aldagai guztien deklarazioa ondoren, setup() funtzioa erabiliko da pin ezberdinen konfigurazio guztiak egiteko.
Setup() funtzioa baten exekutatuko da bakarrik, beraz bertan hasieraketa funtzioak eta pinen funtzionamendu moduak idatziko dira adibidez. Serial.begin(9600) funtzioa ordenagailuarekin komunikatzeko erabiliko da UART hardware baliabidearen bidez. Ez dagoenez hardware bidez beste komunikazio serie bat ezartzeko aukerarik, software bidezko komunikazio bat erabili da txartelaren eta GPS hargailuaren artean. Komunikazio horri hasiera emateko mySerial.begin(9600) funtzioa erabili da, 9600 transmisio abiadura izanik. Distantzia sentsoreen “echo” pinetara konektatutako pinak sarrera moduan konfiguratu dira, ultrasoinuen oihartzuna detektatu beharko dutelako. Pin digital gehiago behar izan direnez, pin analogiko batzuk pin digital moduan erabili dira, A2 pina adibidez aurreko distantzia sentsorearen echo pinera konektatu da oihartzunak detektatzeko (beraz sa)4.pin digitala GPS hargailutik informazioa jasotzeko erabili da software bidezko komunikazio seriea erabiliz. Motor bakoitzaren norantza kontrolatu ahal izateko 2 pin beharko dira, hala ere, bi motorrek beti izango dutenez norantza bera pin berdinak erabili dira motor biak kontrolatzeko. Balio logiko altu edo baxu bat emanez kontrolatuko dira, beraz honako hauek irteera bezala konfiguratu dira; eta lehen esandako moduan, pin hauek pin analogikoak izango dira digital moduan erabilita.
Lehen aipatutako moduan “Setpoint” aldagaia kontrolagailuak izango duen erreferentzia hormarekiko distantzia da, kasu honetan 20 zentimetrotakoa. Hurrengo parametroei esker, kontrolagailuaren funtzionamendua definituko da. “DIRECT” modua aukeratuta errorea handitzen den heinean, irteera handituko da baita. “AUTOMATIC” moduari esker PID-ak kalkulatuko du irteera eta ez erabiltzaileak. Beste aukera “MANUAL” izango litzateke erabiltzaileak eskuz aukeratzeko PID-aren irteera, baina kasu honetan ez da erabiliko. Hurrengo aldagaiekin irteeraren mugak ezarriko dira. Kasu honetan kontroladorearen irteera oinarrizko abiadura bati (210-eko PWM seinalea) batuko edo kenduko zaionez, 255-210 = 45 balioa aukeratu da. Balio negatiboa izatekotan irteeran, kontrako motorrari batuko zaio irteera hau eta besteari ,berriz, kendu. SampleTime funtzioarekin Compute funtzioa zenbatero exekutatuko den aukeratu daiteke, honela laginketa maiztasuna zehaztuz. Kasu honetan 100 ms aukeratu dira, hala ere, liburutegiaren .cpp fitxategian ikus daitekeen moduan balio lehenetsia da.
5.irudia. PID liburutegiaren balio lehenetsiak. Hurrengo atalean datuak gordetzeko fitxategiaren izena zehaztuko da. Sistema pizten denetik amatatu arte fitxategi bakarra sortuko da horregatik setup funtzioan jarri da kode atal hau.
Fitxategiaren izena “8.3 filename” formatua izan beharko du, hau da, fitxategiaren izenak 8 karaktere izango ditu gehienez, zenbakiak barne (horregatik “BASE_NAME_SIZE” aldagaia ezingo da 6 baino handiagoa izan). Eta fitxategi motaren luzapena, 3 karaktereekin adierazi beharko da. Kasu honetan fitxategiaren izena beti izango da “DataXX” X-ak numerazioa adieraziz eta hedapena “.csv”, beraz ez da inolako arazorik egongo. Ondoren, SD txartelarekin SPI komunikazioa hasiko da konprobatzeko bertan dauden fitxategien izenak. Fitxategiaren numerazioa konprobatzeko, lehenengo eskumako digitua konprobatuko da 9 baino txikiagoa dela 1 gehitzeko eta beste fitxategi ezberdin bat sortzeko. Zenbaki hau 9 baldin bada, 0 jarriko da posizio honetan eta ezkerreko digituan 1 gehituko da, 1 bat lortuz orain arte 0 baitzen. Honela fitxategiaren numerazioa gehitzen joango da 99-ra heldu arte. Momentu honetan sistemak errore bat emango du izena ezin dela sortu adieraziz, zenbakia 100 izango balitz izen osoak 9 karaktere beharko zituelako. Fitxategia sortuko da eta bertan idazteko aukerarekin zabalduko da. Erroreren bat egonez gero, “file.open” mezua adieraziko da. Fitxategia dagoeneko zabalduta egongo balitz, sistemak errore bat emango luke baita ere SdFile liburutegian ikus daitekeen moduan:
setup() funtzioarekin bukatzeko “attachInterrupt” funtzioa erabiliko da kodetzaileakak sortuko dituen etendurak deklaratzeko. Kodetzaileak-ak pultsu tren bat sortuko du autoak aurrera egiten duen bitartean, horregatik kodea exekutatzen den bitartean etendurak sortzea erabaki da, kodetzaileak sortutako seinalearen goranzko ertz bakoitzean. Honela, ez da pultsurik galduko eta denbora errealen exekutatuko da.
Funtzio honen lehenengo parametroa etenduraren zenbakia izango da eta bi aukera izango dira, 0 edo 1. Zenbaki hau erabilitako pinaren araberako izango da, txartelaren bigarren pin digitala erabiltzen bada sortutako etendurak 0 zenbakia izango du eta 3.pin digitala erabiltzen bada 1 zenbakia. Bi pin hauek erabili ahal izango dira bakarrik kanpotiko etendurak sortzeko. Hurrengo parametroarekin etendurak deituko duen funtzioa adieraziko du, hau da, etenduraren ISR-a (“Interrupt Service Routine”). Azkenik, etendura noiz habiaratuko den adierazten da. Lau aukera posible daude: LOW, pina balio baxua duenean. CHANGE, pinaren balioa aldatzen denean. RISING, pina balio logiko baxutik balio logiko altura aldatzen denean. FALLING, balio logiko altutik balio logiko altura pasatzerakoan. Etendura zenbakia txartelaren araberakoa izango da hurrengo taulan ikus daitekeen moduan:
Hirugarren atal honetan “loop” funtzioa aztertuko da. Funtzioa hau modu ziklikoan exekutatuko da. Bertan ingurunea aztertuko da eta sentsoreetatik jasotako informazioaren arabera funtzionamendu modu ezberdinak izango ditu kotxeak.
Egindako lehenengo gauza “aurreratutakoDistantzia” aldagaia eguneratzea izango da. Aurrerago ikusiko den moduan, egindakoDistantzia() funtzioak “birak” aldagaia erabiliko du egindako distantzia kalkulatzeko. Ondoren, “gpsInterval” aldagaiari esker 5 minutu pasa diren edo ez kalkulatuko da, 5 minuturo GPS-aren informazioa jasoko baita. Distantziak kalkulatuko dira, alboko distantziarekin hasiz eta aurrekoarekin jarraituz. Balio hauen arabera kode bloke ezberdinak exekutatuko dira. Hiru funtzionamendu ezberdin zehazten dira, lehenengoa ibilbide zuzena. Kasu honetan autoa hormarekiko 40 cm-tako baino distantzia handiago batera dago eta ez du oztoporik izango aurrean (20 cm-tara behintzat). Funtzionamendu modu honetan zuzen egingo du oztoporen bat edo horma aurkitu arte. Horma edo oztoporen bat aurkitzerakoan, kotxeak aukera ezberdinak izango ditu. Aztertutako lehenengoa ibilbide paraleloa izango da. Funtzionamendu hau izateko horma 40 cm baino distantzia txikiagotara egon beharko da eta kasu honetan PID-a izango da norabide zuzenketaren arduraduna. Hala ere, funtzionamendu honen barne kotxea 20 cm-tara zehazki egotea planteatzen da baita ere. Kasu honetan kotxeak zuzen egin beharko du ez baitu errorerik sumatuko.
Kode bloke hau exekutatzerakoan egindako lehengo gauza, “hormaAurkitua” aldagaiari true balioa ematea da. Honi esker, kotxeak izkinaren bat aurkitzen badu eskumarako bira egin ahal izango du arazorik gabe. Funtzionamendu modu honetan bi aukera egongo dira, lehenengoa kotxea hormatik 20 cm-tara zehazki egotea. Kasu honetan kotxea zuzen jarraitu beharko du erroreren bat detektatu arte. PID kontrolagailuak ez du ezer egingo eta kotxearen abiadura maximoa izango da. Bigarren aukera erroreren bat egotea izango da, hau da, kotxea hormatik 20 cm baino hurbilago egongo da edo 20 cm baino urrunago. Egoera honetan, kontrolagailua bere helburua bete beharko du irteeraren arabera ibilbidea zuzenduz. Kotxeak aurrera egiten duen bitartean eta kodearen iterazioak betetzen diren bitartean, egindako distantziaren balioa gordeko da “ibilbidea” matrizean “aurreratutakoDistantzia” aldagaiari esker. “select” aldagaiarekin aukeratuko da distantzia hori matrizearen zein posiziotan gorde. Eskumarako edo ezkerrerako birak egiten badira, norabidea 90° aldatu dela suposatuko da eta “select” aldagaiari 1 gehituko edo kenduko zaio biraren arabera.
Output aldagaia, lehenengo atalean azaldu den moduan, (-45,45) balio tarte bat izango du eta honen arabera motore bati irteera hau gehituko edo kenduko zaio. Honela, kotxeak biratzea lortuko du ibilbidea zuzenduz. Ezkerrera bira egiterakoan edo lehen ikusitako moduan ibilbide paraleloarekin hasterakoan, “hormaAurkitua” aldagaia true balioa hartuko du, eta honi esker birak eskumara egin ahal izango ditu.
“select” aldagaia 3 balioa baldin badu eta bira egiten badu ezkerrera, norabidea ekialdetik iparrera aldatuko da. Beraz, select aldagaia 0 balioa hartuko du berriro ere. “aurreratutakoDistatnzia” aldagaia erreseteatu beharko da izan ere, distantzia beste norabide baten egingo da eta 0-tik hasi beharko da neurtzen. Bira egiteko, motorrak gelditu beharko dira, motor bakarra jarriko da martxan bira hasteko eta “hasi” aldagaiari esker kalkulatuko da zenbat denbora egon den biratzen. 800 ms-tan biratutakoan funtzionamendu paraleloarekin hasteko gai izango da. Eskumarako bira pixka bat konplexuagoa izango da, distantzia batzuk errespetatu beharko direlako funtzionamendu paraleloarekin hasi ahal izateko behin bira eginda. “select” aldagaiari adibidez 1 kendu beharko zaio gehitu beharrean, izan ere, kontrako norabide aldaketa bat izango da. Norabidea iparra baldin bada adibidez, matrizearen lehenengo elementua, eta “select” aldagaiari 1 kentzen bazaio eskumarako bira bat egin duelako, honek izango duen balioa 0 baino txikiagoa izango da eta 3 balioa esleitu beharko zaio. Honela, “select” aldagaia ekialdera apuntatu ahal izango du eta idazketan behar den tokian egingo dira.
Behin aldagaiak eguneratuta, kotxeak aurrera egin beharko du hormaren hurrengo aurpegitik 20 cm aldentzeko. Behin aldenduta, bira egingo du 800 ms motor bakarra aktibatuta izanik, ezkerreko motorra hain zuzen. Ondoren aurrera egingo du segundo oso bat sentsoreei kasu egin barik hormaren hurrengo aurpegira hurbiltzeko eta alboko sentsorearekin detektatu ahal izateko. Void loop() funtzioaren azkenengo zatian idazketak egingo dira SD txartelean. Matrizearen (norabide bakoitzean egindako distantziak izango direnak) balioak bananbanan idatziko dira idazketa independenteetan. Horretarako for loop bat erabiliko da.
Behin datu guztiak idatzita, “--” ikurrak idatziko dira datuak argiago ikusteko eta norabidea ez nahasteko.
Norabideen idazketekin batera, GPS hargailuak jasotako datuen idazketa egingo da. Kode bloke hau 5 minuturo exekutatuko da. Datuak, software bidezko komunikazio serietik jasoko dira eta SD txartelean idatziko dira baita ere.
Azkenik “gpsInterval” aldagaia eguneratuko da beste 5 minutu itxaron ahal izateko hurrengo idazketa egin arte. Honekin loop() funtzioa bukatuko da.
Aurkituko diren hurrengo funtzioak, funtzio laguntzaileak izango dira distantziak kalkulatzeko adibidez.
“distantziaKalkulatu” funtzioak bi parametro izango ditu, int motako bi aldagai distantzia neurtzeko erabiliko diren pinak adieraziko dituztenak. Funtzioak double motako balio bat itzuliko du distantziaren balioarekin, horretarako sentsoreak pultsu tren bat bidaliko du trigger pinari balio logiko altu bat eman ondoren eta pulseIn funtzioari esker ultrasoinu pultsu horren oihartzunak iraun duena kalkulatuko da. Soinuaren abiadura 343 m/s direnez baldintza normaletan, cm-pasatuz gero 34300 cm/s izango dira eta soinua joan etorria egin beharko duenez erdia neurtu beharko da, beraz zati bi. Horregatik denbora aldagaia bider 0,017 konstanteagatik bidertzen da. Bukatzeko long formatutik double formatura pasatzen da datua itzultzeko.
Bi funtzio hauekin autoaren gurpilek emandako bira kopurua kalkulatu ahal izango da. Kodegailuaren irteera txartelaren 2.pin digitalera konektatuko da kanpotiko etendurak sortzeko kodegailuak sortutako seinalearen goranzko ertz bakoitzean. 20 ertz zenbatu ondoren, “falling” funtzioa deituko da eta birak aldagaiari bat gehituko zaio “abiaduraNeurtu” aldagaia erreseteatu ondoren. “Birak” aldagaia norabidea aldatzerakoan erreseteatuko da bakarrik. Orain arte erabilitako “echo” eta “echo_start” aldagaiak ez dira erabiliko, ez baita zenbatuko 20 pultsu horiek betetzeko behar izan duen denbora ez delako abiadura neurtuko. Soilik egindako distantzia kalkulatuko da.
loop() funtzioaren iterazio bakoitzean egindakoDistantzia() deituko da “aurreratutakoDistantzia” eguneratzeko. Gurpilaren erradioa 0.0325 m dituenez, hurrengo formula erabilita egindako distantzia lineala kalkulatu ahal izango da, “P” gurpilaren perimetroa izanik eta r erradioa: 𝑃 = 2𝜋𝑟 5.go ekuazioa |
addi-e4bfc7ef7f40 | https://addi.ehu.es/handle/10810/22813 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017-10-04 | science | Aramburu Ramos, David | eu | Eraikin baten barrualdearen kartografia egiteko autoa | 1 SARRERA Azken urteotan teknologiak izan dituen aurrerapenei esker, egunero erabiltzen ditugun gailu ezberdinen erabiltzeko era asko aldatu da. Adibiderik esanguratsuena mugikorrak dira. Telefonoz hitz egiteko ez ezik, musika entzuteko, argazkiak ateratzeko edota GPS hargailu modura erabili ditzakegu. Honek bizitza erraztu digu zentzu askotan, izan ere, aparatu elektroniko asko sakeleko telefono bat bezalako gailu bakar baten bateratu dira. Gainera, telefonoa egunero eskuragarri dugun erreminta bat da eta honek aukera asko ematen ditu. Honi esker, geo-lokalizazioarekin zerikusia duten aplikazioen erabilera asko handitu da, eta honekin batera mapen erabilera. Edonork hartu dezake telefonoa eta Google-ek edo beste enpresa batek eskainitako mapak erabiliz telefonoa GPS hargailu modura erabili. Hala ere, nahiz eta mapak gero eta zehatzagoak izan eta hauen garapena oso azkarra izan den azken urteotan, badaude oraindik ere gabezia batzuk zentzu honetan. Zehazki, nahiz eta Google-ek eraikinen barrualdeko mapen garapena bultzatu duen 2011. urtean argitaratutako Google Maps bertsioarekin adibidez (izan ere, bertsio honek eraikin batzuen barrualdea aztertzea baimentzen du), oraindik ere lan asko dago egiteko arlo honetan. Horregatik, pentsatu da interesgarria izango litzatekela mapaketa hau egiten lagunduko lukeen gailu bat diseinatzea eta eraikitzea. Gainera, lan hauek burutzeko garatu izan diren gailu gehienak ezin dira era autonomo baten erabili eta gizakiaren beharra dute. Honek abantaila handia ekarriko luke. 2 HELBURUAK Proiektuaren helburu nagusia, eraikin baten barrualdea aztertuko duen auto baten diseinua eta eraikuntza gauzatzea dira. Gainera, auto honek eskainitako informazioari esker, aztertutako eraikinaren kartografia eskuratu ahal izango da. Horretarako, autoa bi distantzia sentsorez hornitua egongo da, bat hormarekiko distantzia neurtu ahal izateko eta bestea oztoporik dagoen edo ez jakin ahal izateko. Hori lortzeko, autoak hurrengo puntuak bete beharko ditu ahalik eta zehaztasun handiz.Autoaren diseinua eta inprimaketa 2.1 Autoaren diseinua eta inprimaketa Autoaren diseinua eta inprimaketa gauzatu beharko dira. Baliteke denbora aurrezteko dagoeneko garatutako diseinu bat erabiltzea, lortutako diseinua autoaren ezaugarriekin bat baldin ba dator. Honekin batera, 3D inprimagailua erabiltzen ikasteaz gain, Cura softwarea landuko da, piezaren ezaugarri ezberdinak zehazteko erabiltzen dena pieza inprimatu baino lehen. 2.2 Funtzionamendu zehatzaren deskribapena Autoaren funtzionamenduaren deskribapen zehatz bat egin beharko da, muga guztiak aztertuz eta egindako sinplifikazioak azalduz. 2.3 Distantzien neurketa Hormarekiko distantzia neurtzea. Bi sentsoreen artean egokiena aukeratu beharko da. Horietako batek ultrasoinuak erabiliko ditu distantziak neurtzeko eta besteak, berriz, ultrasoinuak. Behin sentsorea aukeratuta, autoak ibilbide paralelo bat egin ahal izango du eta gelari bira osoa emango dio. Aurrealdeko sentsorea erabilita autoaren aurrealdean dituen hormak edo oztopoak antzeman ahal izango dira eta honi esker ibilbidea zuzendu ahal izango da. 2.4 Datuen eskuraketa SD txartelean idazketa bat egiten den bakoitzean, autoaren abiadura neurtu beharko da. Honela, idazketa batetik hurrengora autoak izan duen abiadura ezagutu ahal izango da eta abiadura horrekin igarotako denbora.
2.5 Norabidearen zuzenketa Norabidearen zuzenketa. Horretarako, PID kontroladore bat erabiliko da. 2.6 GPS seinalearen eskuraketa Segurtasun neurri modura GPS hargailu bat erabiliko da autoan. Honela, autoa eraikinetik irteten baldin bada, GPS seinalea jaso ahal izango du eta erabiltzaileak jakin ahal izango du kotxea non dagoen. 2.7 PCB plakaren diseinua eta inprimaketa Behin konexio guztiak burututa, PCB (“Printed Circuit Board”) plaka bat diseinatu eta inprimatu beharko da. Honek segurtasun handiagoa eskainiko du kable eta protoboard-arekin konparatuz, konexio guztiak ondo daudela ziurtatuz. 3 AURREKARIAK 3.1 Google-ek garatutako “tango” proiektua: Google enpresak garatutako plataforma teknologiko bat da non bere helburua gailu elektronikoen (mugikorrak eta tablet-ak batez ere) munduarekiko duten posizio erlatiboa kalkulatzea den, GPS edo bestelako kanpotiko seinaleak erabili barik. Honi esker, aplikazio garatzaileak eraikinen barneko nabigazioa, 3D mapaketa, espazio fisikoen neurrien hartzea, ingurumenaren azterketa, errealitate areagotua, etab. ATAP taldeak (Advanced Technology and Projects group) garatutako lehenengo proiektua izan zen, Johnny Lee konputagailu zientzialaria bultzatzaile nagusia izanik. Proiektu horretan murgildu baino lehen, Microsoft-ren “Kinect” proiektuan lagundu zuen baita ere.
1.irudia. Tango proiektua. Proiektu honetan oinarrituz eta honen teknologia frogatzeko, bi gailu garatu izan ditu Google enpresak, mugikor bat (peanut izenekoa ezagutua baita ere) eta zazpi pulgadetako tablet bat, Yellowstone tableta hain zuzen. Hauetako hiru mila gailu baino gehiago zaldu izan dira 2015eko ekainetik, eraikuntza aplikazioetan interesatuta ikertzaile eta software garatzaileentzat gehienbat. 2016ko urtarrileko CES (Consumer Technology Association) jardunaldian, Google-ek Lenovorekin sortutako lankidetzaren berri eman zuen, honen helburua 2016ko udan 6.5 pulgadetako baino txikiagoa izango litzatekeen mugikor bat merkaturatzea izanik. Aldi berean, bi enpresa hauek gailu hauentzako aplikazioak garatzeko software bat aurkeztu zuten baita ere.
2016ko “Lenovo Tech World” jardunaldian Lenovok azkenik bere helburua lortu zuen, Tangon oinarritutako lehenengo mugikorra merkaturatuz. 3.1.1 Ikuspegi orokorra Google-en proiektua beste enpresa batzuenekin konparatuz erabat ezberdina da. Gailu honen helburu nagusia, bere posizio eta orientazio erlatiboa kalkulatzea da modu autonomo baten eta beste gailu batzuen laguntzarik izan gabe. Softwareak hiru funtzio nagusi ditu: 1. Mugimendu miaketa: Ingurumenaren ezaugarri fisikoak aztertuz eta mugikorraren azelerometro eta giroskopioa erabiliz, gailuaren mugimenduak grabatzea posible izango da. 2. Ingurumenaren ikasketa: Grabatutako informazio guztiarekin 3 dimentsiotako mapa bat eratzeko izango da, beste Tango gailu batzuekin partekatzeko gai izango dena. 3. Pertzepzio sakona: distantziak, tamainak eta azalerak detektatzeko gai izango da. Ezaugarri guzti hauek erabiliz, ingurumenaren informazioa sortuko du 6 askatasun graduekin (3 orientazio ardatz eta beste 3 mugimendu ardatz) eta hiru dimentsiotan. Mugikorrentzako aplikazioak C programazio lengoaia eta Java API-ak erabiliko dute informazio hau eskuratzeko denbora errealean. Gainera, API hauen erabilerari esker Tango-ren integrazioa “Unity game engine”-rekin askoz errazagoa izango da eta honek 3 dimentsiotako eta errealitate handituko jokoen garapena asko erraztuko du. API (Aplication Programming Interface) hauek Google-en web orrialdean eskuragarri daude. 3.1.2 Tango proiektuaren aplikazio nagusiak Behin ingurune zehatz bat mapatuta izanik, aplikazio anitz egin daitezke teknologia honekin, denda batetako produktuak aurkitzea errazten duen aplikazio bat, merkatal zentru baten denden kokapena ezagutzeko, etab. Gainera, garatutako aplikazio hauek era errazean hedatu daitezke Google Play aplikazio denda erabiliz. 3.1.3 Gailuak Bi izan dira proiektu honen inguruan sortu izan diren gailuak. Alde batetik, zazpi pulgadetako tablet bat eta bestetik tamaina txikiagoko mugikor bat, “The Peanut phone” deitua. Honako hauek dira gailu bakoitzaren ezaugarriak: The Yellowstone tablet: • 2014ko ekainean aurkeztua. • 7 hazbetetako pantaila. • Nvidia Tegra K1 prozesagailua, lau nukleotakoa eta 2.3GHz-etan. • 128Gb-etako flash memoria. • 1920x1080-ko ukipen pantaila. • 4Mp-etako kamera. • “Objetivo ojo de pez” motako lenteak objektuen jarraipena egiteko. • 4G LTE konektibitatea. • "RGB-IR" kamera koloreentzako. “Peanut” mugikorra: • Lehenengo Tango gailua, 2014ko lehenengo laurdenean aurkeztua.
• Qualcomm 800 prozesagailua ,MSM8974 kodearekin ezagutua. • “Objetivo ojo de pez” motako lenteak objektuen jarraipena egiteko. • "RGB-IR" kamera koloreentzako. • “Vision” ikusmen prozesaketa unitateak. • Errendimendu altuko giroskopio eta azelerometroak. Ehundaka mugikor izan ziren banatuak Google enpresaren bazkide hurbilenekin, hauen artean unibertsitate ezberdinak, aplikazio garatzaileak eta enpresa berriak egonik. 2015eko irailean, Google-ek peanut mugikorrari software bidezko euskarria emateari utzi zion. 3.1.4 Tango proiektua eta nasa 2014ko maiatzean, bi “Peanut” mugikor bidali ziren estazio espazial internazionalera, robot autonomoak garatzeko eta ingurune ezberdinetan ibiltzeko gai izan zitzaten, espazioa barne.
3.1.5 Aplikazioak Dagoeneko badira aplikazio multzo bat tango-ren garapen kit-arekin erabiltzeko Google Play-n, 19 hain zuzen. Baina duela egun batzuk Google-ek aplikazio berri bat argitaratu du bere aplikazio dendan, proiektuaren izen bera partekatuz, “Tango” hain zuzen.
2.irudia. "The peanut phone" mugikorra. Aplikazio berri honen helburua teknologia hau erabiltzen duten errealitate areagotuko esperientziak eta adibideak biltzea da. Harritzekoa da beraz, orain arte saldutako tango gailuekin (garapenerako gailuak baitziren garatzaileentzat zuzenduak batez ere) bateragarria ez izatea, laster salduko den Lenovo Phab 2 Pro “phablet”-arekin (6,4 pulgadetako QHD erresoluzioko pantaila bat izango baitu) bakarrik izango baita bateragarria. Produktu honek
atzerapenak izan ditu beraz, aplikazio berri honen argitaraketa Lenovoren produktua laster izango dugula gure artean adierazi ahal izango luke. Hala ere, lehen esandako moduan badaude aplikazio batzuk eskuragarri. Lowe, Phantogeist, Raise eta Woorld adibidez beste batzuen artean.
3.2 Csiro erakundearen “zebeede” proiektua: CSIRO (Commonwealth Scientific and Industrial Research Organisation) erakundeak sortutako eskuzko laserra ingurune zailetako 3D mapak sortzeko. Eskuzko laserra denez, gizakiaren laguntza behar du ingurune baten mugitu ahal izateko. Gainera, ez da GPS seinalean oinarritzen beraz aplikazio zientifiko eta komertzial askotarako egokia izan daiteke. Orain arte, 3D mapen sorkuntza nahiko zaila eta garestia zen, gailu honi esker prozesu hau asko erraztu eta merkeagotu da eta ondorioz, enpresa askok beraien produktibitatea handitu ahal izan dute. Beraz, gailu hau erabat autonomoa da, izan ere, lehen aipatutako moduan ez du GPS seinalearen beharrik 3D mapaketa gauzatzeko. Laser bidezko sentsoreak erabiltzen ditu elementuen posizioa, tamaina eta azalera ezberdinak ezagutzeko. Langilea mapatu beharreko eremutik doan bitartean, “zebedee”-k hiru dimentsiotako mapak sortzen ditu, etengabe ingurunea eskaneatuz. Sentsoreak goialdean daude kokatuta, malguki baten gainean hain zuzen, eta hau zabukatzerakoan neurriak hartzen dira. Bere ezaugarriei esker, eraikinen barrualdean, lur azpian, kanpoaldean eta eremu txikietan erabili daiteke, ondorioz meatzetan erabiltzeko aproposa da. Mapaketa sistema mota honek honako abantailak ditu: oso eramangarria dela, efizientzia datuak eskuratzerako orduan, zehaztasun handia GPS gabekon ingurunetan batez ere, eskaneatze abiadura eremu zabaletan eta datuen prozesaketa automatikoa. Hala ere, guk proposatutako sistemaren aldean baditu bere eragozpenak ere. Alde batetik ez da guztiz autonomoa, gizakiaren beharra du eremu zabal bat eskaneatzeko. Honek desabantaila handia suposatu dezake eskaneatu beharreko ingurunea arriskutsua denean. Bestetik, alde ekonomikoari erreparatuz langile horren soldata kontutan izan beharko genuke ere, proiektu osoaren prezioa garestituz. 3.3 MIT unibertsitateak garatutako proiektua Eraikinen barrualdeko geolokalizazioaren garapenarekin aukera berri asko agertu dira mugikorren munduan. Honek aplikazio berri askoren sorkuntza, edo beste batzuen garapena ekarri du Google Maps-en 6.0. bertsioa adibidez, ezaugarririk nagusia eraikinen barrualdean eskaintzen duen funtzionamendua izanik. Hala ere, oraindik ere ez dira asko funtzio hau eskaintzen duten eraikinak. Horregatik, eraikinen barrualdeko mapen sorkuntzen beharra gero eta nabarmenagoa da, batez ere, tamaina handiko eraikin publikoetan, aireportuetan edo zentro komertzialetan adibidez. MIT unibertsitateko ikasleak honen beharraz konturatu dira eta sistema bat garatu dute ingurune itxiko mapa bat sortzeko denbora errealean, beste funtzio bat emanez mota honetako aplikazioei, suhiltzaile talde bat kokatzeko adibidez istripu bat dagoenean. Sistema hau era automatikoan egiten du lan baita ere, aurrekoak bezala, baina eskuzko gailu bat izan beharrean, txaleko itxurako jantzi bat da, bertan gailuak kokaturik dituena. Gailu hauen artean
3.irudia. MIT unibertsitateak garatutako proiektua. Horrez gain, laser bidezko neurgailu (telemetro) bat du, hormen posizioa eta itxura detektatzeko. Produktu honen helburua ahalik eta informazio gehien eskuratzea da, 270֯-tako zabalerarekin, eta haririk gabeko era baten transmititzea ordenadore batera mapak sortu ditzan denbora errealean eta mapaketa egiten ari den erabiltzailea detektatuz. Teknologia horiekin batera, azelerometroak eta giroskopioak ere baditu, erabiltzailearen mugimenduei buruzko ahalik eta informazio gehien ezagutzeko eta laserraren neurketak zuzentzeko mugimendu ezberdinak gertatzen direnean. Barometro bat du ere, erabiltzailearen altuera aldatzen denean adibidez pisu bat igotzerakoan, presioaren aldakuntza neurtzeko eta altuera aldaketa detektatu ahal izateko. Kinect gailuaren funtzio nagusia, irudiak hartzeaz gain kamerekin ordenagailura bidaltzeko, objektuen itxura detektatzeko erabiltzen da eta informazio hau telemetroarenarekin konbinatuz, eremuaren mapa eraiki daiteke. Beraz, izan ditzakeen aplikazioak ikusita argi dago segurtasun arloan abantaila asko eskaini ditzakela, horregatik ideia nagusia sistema garatzea izango litzateke elementuak txikiagotzeko eta gailu osoa eramangarriagoa egiteko. Horrela, larrialdi talde sistema honekin hornitu ahal izango litzateke. Hala ere, proiektuaren finantzaketa nagusia Estatu Batuetako itsas armadako ikerketa bulegotik dator, beraz ez litzateke harritzekoa izango tropa militarrei sistema honekin hornitu nahi izatea. Helburu nagusia lorturik, azaldutako bezala MIT unibertsitateko ikasleak sistema txikiagotzen saiatuko dira eta funtzionamendua ahalik eta gehien hobetzen. Horrela, sistema osoaren erabilgarritasuna hobetuko da eta leku gehiagotan inplementatu ahal izango da.
4 PROIEKTUAREN EKARPENAK AURREKARIEKIKO Aurreko proiektu guztiekin konparatuz, guztiek dute langile edo erabiltzaile baten beharra funtzionatzeko, eremu zabal baten mapa bat osatzeko batez ere. Zentzu honetan gure gailua egokiagoa izango litzateke hauek guztiek baino, batez ere eremu arriskutsuetan. Meatzetan adibidez, “grisu gasa” aurkitu daiteke, karbonoarekin batera sortzen baita. Gas honen %90a metanoa da eta heriotza sortu dezake edota eztanda egin sugarrik egon gabe. Honelako baldintzetan, garestia izateaz gain, langilea segurtasun osagaiekin hornitu behar delako, oso arriskutsua izan daiteke. Horregatik, istripu baten aurrean izandako kalteak askoz onargarriak izango lirateke guk proposatutako sistema erabilita aurreko gailuak erabilita baino. Desabantailetako bat, ingurunea erabat onargarria izan beharko dela autoaren funtzionamendu zuzenerako izan daiteke. Hala ere, hainbat aldaketa egin ahal izango lirateke baldintza okerragotan funtzionatu ahal izateko (autoaren altuera edo motorren potentzia handitu oztopo handiagoak gainditzeko) baina kontutan izan beharko litzateke pisu gehiago gehituz gero, autoaren autonomia okertuko litzatekela. Gainera, eraikin baten erabiliz gero, langile baten beharra izango luke pisuz aldatzeko.
5 FUNTZIONAMENDU OROKORRAREN DESKRIBAPENA Helburu nagusia funtzionamendu autonomo bat edukitzea izanik, funtzionamendu lehenetsia hurrengoa izango litzateke: behin autoa solairu baten utzita, autoak zuzen egingo du horma bat aurkitu arte. Hurbilketa hau bi modutan gauzatu daiteke, alboko sentsorearekin horma detektatuz lehenengo edo aurreko sentsorearekin detektatuz. Alboko sentsorearekin detektatzen bada lehenago, kotxea funtzionamendu paraleloarekin hasiko da. Aurrealdeko sentsorearekin detektatzen badu arinago ordea, autoa ezkerrera biratuko du horma saihestu arte. Behin horma saihestuta funtzionamendu paraleloarekin hasiko da baita ere. Behin funtzionamendu paraleloarekin hasita, bi aukera ezberdinekin aurkituko da berriz ere. Lehenengo egoera posiblea horma bat aurkitzea izango da. Kasu honetan, aurrekoan bezala, kotxeak ezkerrerantz biratuko du hormarekiko norabide paralelo bat burutzeko berriz ere. Bigarren aukera, kantoi batekin topatzea izango da. Funtzionamendua kasu honetan apur bat konplexuagoa izango da. Autoak hurrengo faseak bete beharko ditu egoera hau gainditzeko: behin horma desagertu dela detektatzen den unetik, hogei zentimetro jarraitu beharko du zuzen hormatik aldendu ahal izateko. Distantzia hau tenporizadore batekin kontrolatuko da, hau da, kotxea denbora jakin bat mugiaraziko da denbora tarte batean sentsoreen informazioa kontutan izan gabe. Behin hormatik aldenduta, 90 gradutako bira bat egin beharko du eskumarantz, ondoren ibilbide paraleloarekin jarraitzeko berriro ere horma berriarekiko. Aurreko pausuetako baten ez-zehaztasunik izanez gero, hurrengo pausuetako funtzionamenduak konpondu beharko luke. Adibidez, suposa dezagun eskumara bira egiterakoan, 90 gradu egin beharrean 95 egiten dituela. Kasu honetan ibilbide paraleloarekin hasiko litzateke hasierako errore bat izanik eta PID kontrolagailuak hasieratik hasi beharko litzateke lanean. Aurreko pausuak behin eta berriz burutuz, kotxeak gela osoari bira emango dio datuak sd txartelean gordez. Hurrengo irudian ikus daiteke autoak egin beharreko bi bira mota nagusiak:
4.irudia. Proiektuaren funtzionamenduaren deskribapen zehatza.
Hortaz, kotxearen eta hormaren arteko distantzia konstantea izango da eta eskumarako birak egiterako orduan ahalik eta zehatzen mantendu beharko da distantzia hori. Horrez gain, segurtasun aldetik gailua hobetzeko, GPS hargailu bat izatea erabaki da. Honen funtzioa autoa aurkitzea izango da galdu izanez gero, adibidez eraikinetik aterako balitz, autoaren posizioa jakin ahal izango genuke, autoaren koordenatuak izango baigenituzke.
6 OSAGAIAK ETA ALTERNATIBAK Autoaren funtzionamendua egokia izateko, honako osagai hauen beharra izan dugu: 6.1 Egitura Egiturari dagokionez bi aukera planteatu dira. Alde batetik, egitura osoa eta honekin batera datozen elementu guztiak (bi motor, gurpil eragileak, motorrentzako euskarriak, aurrealdeko gurpila eta elementu guztiak finkatzeko erabiltzen diren torlojuak) zuzenean erostea edo bestetik, autoaren egitura nagusia unibertsitateko 3D inprimagailuarekin inprimatzea. Lehenengo aukera esfortzu txikiagoa eskatzen du, izan ere egitura osoa jadanik diseinatuta dago erabiliko diren osagaiekin erabili ahal izateko. Bera, egin beharreko lan bakarra pieza guztiak muntatzea izango litzateke. Bigarren aukerak aldiz, nahiz eta denbora gehiago eskatu, 3D inprimaketaren prozesu guztia ikastea ahalbidetzeaz gain, egitura gure beharretara diseinatzea baimentzen du. Gainera, gaur egun ehundaka garatutako diseinu aurkitu daitezke interneten eta askotan ez dago diseinatu beharrik. Formatu ezberdineko ehundaka diseinu eskaintzen dituzten web horri asko daude eta erabiltzeak diseinua aukeratu besterik ez du egin behar. Hurrengo irudian ikus daitezke lehenengo aukerak eskaintzen dituen osagai guztiak:
5.irudia. Autoaren egitura eta osagaiak.
6.2 Motoreak Mota askotako motoreak aurkitu daitezke merkatuan, trifasikoak, korronte alternokoak, potentzia handiko motore industrialak, ardatzaren posizioa kontrolatu dezaketen serbo-motoreak edo korronte zuzeneko motoreak adibidez. Erabiliko den elikadura iturria, korronte zuzenekoa izango denez, korronte zuzeneko motore bi erabiltzea erabaki da. Honako osagai hauek osatzen dute mota honetako motore bat:
“Shaft” biraketa ardatza izango da, “brushes” motorraren eskuilak, errotoreko harilkatuetara (“Rotor coils”) korrontea induzituko dituztenak. Estatoreak sortu beharreko eremu magnetikoa sortzeko, imanak erabiltzen dira. Motoreak sortutako biraketa parea, imanak sortutako eremu magnetikoari eta korrontea induzitutako espira kopuruari proportzionala izango da.
6.3 Mikro-kontrolagailua Mikro-kontrolagailua proiektu osoaren atalik garrantzitsuena dela esan daiteke. Mikrorik gabe ezingo litzateke motorren portaera kontrolatu, sentsoreek eskainitako informazioaren arabera. Horregatik, oso garrantzitsua da aukera guztiak aztertzea eta proiektuak dituen beharretara hobeto moldatzen den mikroa aukeratzea.
Kontutan izan beharreko ezaugarririk garrantzitsuak hurrengoak dira: • Kontsumoa. Aukeratutako mikroa kontsumo txikiko mikro bat izan behar da autoaren autonomia ahalik eta handiena izateko. Kasu honetan, gehien kontsumituko duten osagaiak motorrak dira. • Tamaina. Gero eta txikiagoa izan, orduan eta pisu txikiagoa izango du gailu osoak. Gainera, beste elementuak egitura nagusian kokatze leku gehiago izango du autoak. • Potentzia. Datuak ahalik eta azkarren prozesatzeko eta idazketa arinak egiteko, komenigarria da CPU-aren erloju-abiadura maiztasun handikoa izatea. Hala ere, potentzia handiak kontsumo handiagoa dakarrela argi dago, beraz, oreka puntu bat topatu beharra dago ezaugarri hauen artean. • Interfazeak. Mota ezberdinetako osagaiak edo moduluak konektatzeko, konexio horiek ahalbidetuko dituzten portu ezberdinak behar dira. • Kostua. 6.irudia. Korronte zuzeneko motorra eta honen osagaiak.
Marka askotako mikro-kontrolagailuak aurkitu daitezke merkatuan gaur egun, horietako asko oso ezagunak. Arduino markakoak adibidez, oso erabiliak dira eta informazio asko dago hauen inguruan. Aztertuko diren mikroak hurrengoak dira: Arduino Uno. Arduino Pro Mini-a eta Raspberry markako Pi Zero modeloa. Lehenengo biak, antzeko ezaugarriak dituzte hardware aldetik. Azkena, berriz, potentzia handiagoko mikro bat da. 6.3.1 ARDUINO UNO Arduino Uno txartela elektronikaren eta programazioaren munduan berriak diren erabiltzaileentzat aproposena dela esan daiteke, izan ere, arduino plataformako erreferentzia modeloa da. Alde batetik eskaintzen dituen erraztasunengatik eta bestetik Interneten aurkitu daitekeen informazio guztiagatik. Modu errazean konektatu daiteke ordenagailura programatu ahal izateko eta ez dago konexioak soldatu beharrik zokaloak baititu kableak zuzenean konektatu ahal izateko. A-B motako USB kable bat besterik ez da behar erabiltzailearen programak txartelera igotzeko, gainera kable honen bidez txartel osoa elikatu ahal izango da. Hala ere, kanpotiko elikadura iturri bat erabili daiteke muntaia elikatzeko. Kolore berdeko LED baten bidez adierazten da txartela elikatuta dagoela.
7.irudia. Arduino markako Arduino Uno txartela eta programatzeko erabiltzen den kablea.
Gainera, instalatzailea erabiltzen bada Windows-en instalatzeko txartelaren driver-ak era automatikoan instalatuko dira. Honako hauek dira txartelaren ezaugarri teknikoak:
6.3.2 ARDUINO PRO MINI Bere anai nagusiarekin konparatzen bada (Arduino Pro kasu honetan), ezaugarri berdinak eskaintzen ditu (Serie USB-TTL bihurgailua alde batera utzita) baina tamaina askoz txikiago baten. Konexioak egokiak izan daitezen kableak soldatu beharra dago, bestela arazoak sor daitezke eta kodea igo ahal izateko bihurgailu baten beharra dago. Honela tamaina oraindik gehiago ere txikiagotu daiteke eta beste osagaien antolamendua asko errazten da. Arduino Uno-k duen mikro-prozesadore berdina tu, baina bi bertsio aurkitu daitezke 3,3 edo 5V-takoa. Lehenengoak erloju abiadura baxuagoa du, 8 MHz hain zuzen, handiak 16 MHz dituen bitartean. Pinen eta osagaien banaketa berdina da bi bertsioetan, hala ere programatzerakoan softwareari argitu behar diogu horietako zein erabiltzen ari garen. 14 sarrera/irteera digital ditu, horietako 6 PWM irteera bezala erabili daitezkeenak (gure kasuan 9. eta 10. pinak erabili ditugu H zubira bidaltzeko), 6 sarrera analogiko , barne resonatzaile bat, reset botoi bat eta pinen bidez kanpotiko osagaiak konektatzeko zuloak.
8.irudia. Arduino Pro Mini txartela. Mikro honekin batera, programatzaile baten beharra izan da, izan ere, mikro honek ez du konektorerik txartela programatzeko zuzenean eta USB-UART-rako egokitzaile bat erabili behar da, Silicon Labs CP210x USB to UART Bridge osagaia hain zuzen . Egokitzaile hau, irudian ikus daitezkeen eskumako pinetara konektatuko litzateke mikroa programatzeko hurrengo irudian ikus daitekeen konfigurazioa jarraituz:
9.irudia. PC2102 USB UART-rako egokitzailea.
6.3.2.1 Elikadura Txartela elikatzeko FTDI markako Serie USB-TTL kable bat erabili daiteke (goialdeko pinetara konektatuko litzatekena), kableak zuzenean konektatuta pinetara protoboard bat erabiliz adibidez edo erregulatutako 3,3V/5V-eko tentsioarekin Vcc pinean (bertsioaren arabera). Nahiz eta 3,3V baino handiagoa den tentsio batekin elikatuz 3,3V-eko bertsioa ez litzateke izorratu behar, izan ere, tentsio erreguladore bat dauka. Beraz, erregulatu gabeko tentsioak konektatzen badizkiogu mikroari “RAW” pina erabiltzen ari garela ziurtatu beharko gara, eta ez Vcc pina. Laburtzeko, elikadura pinak hurrengoak dira: • RAW: Erregulatu gabeko tentsio batekin elikatzen dugunean mikroa. • Vcc: Erregulatutako 3,3 edo 5V-etako tentsioa. • GND: masarekiko erreferentziatzeko.
6.3.2.3 Sarrerak eta irteerak Txartelak dituen 14 pin digitalak sarrera edo irteera moduan erabili daitezke, “pinMode”, “digitalWrite” eta “digitalRead” software bidezko instrukzioa erabiliz. 3,3 edo 5V-etan egingo dute lan (modeloaren arabera). Pin bakoitzak 40mA-tako korronte maximoa jasan dezake eta barne pull-up erresistoreak dituzte (deskonektatuta) 20-50 kOhms-etakoak. Gainera pin batzuk funtzio berezi batzuk dituzte: ➢ Serie: 0(RX) eta 1(TX). RX jasotzeko eta TX TTL informazio seriea bidaltzeko. Pin hauek 6 pinetako goiburuko TX-0 eta RX-1 pinetara konektatuta daude. ➢ Kanpo etendurak: 2 eta 3. Pin hauek tentsio maila baxu baten, goranzko edo beheranzko ertz baten edo balio aldaketa baten etendura bat sortzeko konfiguratu daitezke. Horretarako “attachInterrupt” funtzioa erabiliko da. Funtzio honen sintaxia: --- attachInterrupt(digitalPinToInterrupt(pin), ISR, mode); --- o Pin: pinaren zenbakia. o ISR: Etendura gertatzen denean deitu beharreko etendura zerbitzu errutina. o Etendura noz abiatu behar den definitzen du. ➢ PWM pinak: 3,5,6,9,10 eta 11. 8 biteko PWM seinale bat sortu dezakete “analogWrite” funtzioa erabiliz. 10.irudia. FTDI kablea.
12.irudia. ATmega328p prozesadorea. Aurreko atalean aipatutako komunikazio baliabideak erabiltzen dituzten pinak ikus daitezke irudi honetan. Mikro-kontrolagailu honek 28 pin ditu, horregatik beste mikro batzuetan gertatzen den moduan pin bakoitzak funtzio bat baino gehiago izango ditu erabilitako konfigurazioaren arabera. ATmega328-ak erregistro ezberdinak ditu eta erregistro hauetako batzuk sarrera/irteerako portuekin erlazionatuta egongo dira. Portu bakoitzak izen berezi bat du eta bere erregistro elkartuak, mikro honek adibidez, B, C eta D portuak ditu eta hauetako bakoitzak pin kopuru ezberdina du. 8 pinak dituen portu bakarra, D portua izango da. Honako hau 28 pineko PDIP enkapsulatuaren murrizketa bat da eta ez mikrokontrolagailuarena, 40 pineko PDIP-ak adibidez 8 pinetako lau portu baititu. Gainera, pin bakoitzak funtzio ezberdinak izan ditzake, PWM (“Pulse-Width Modulation”) seinaleak sortzeko, ADC (Analogiko-digital) bihurketarako, B portuko 6. eta 7. Pinak kristalezko oszilagailuaren sarrera dira eta C portuko 6.pina berrabiarazte botoiari dagokio. Hurrengo irudian ikus daiteke pin bakoitzak dituen funtzio ezberdinak:
14.irudia. ISP bat konektatzeko erabili beharreko konfigurazioa. Iturria: https://www.arduino.cc/en/Hacking/MiniBootloader 6.3.2.7 Etendurak Denbora errealeko aplikazio bat garatzeko beharra dagoenean, etendurak erabiltzea da aukerarik egokiena. Etendura bat gertatzen den momentuan, kodearen exekuzioa eten egingo da eta ISR-a (Interrupt Service Routine) exekutatuko da segituan. Honek abantaila bat suposatu dezake aplikazio askotan, izan ere, kodea erabiltzaileak ezarritako momentu jakinetan exekutatuko baita. Hala ere, etendura hauek erabat arriskutsuak dira programa nagusiaren exekuzioa eteten baita eta erabilitako ISR-ak duen kodearen arabera denbora gehiago beharko da exekuzioa programa nagusia itzul dadin. Horrez gain, kanpotiko seinaleen bidez etendurak sortu ditzakegu txartelaren pin konkretu batzuk erabilita. Arduino pro mini txartelean adibidez 2 eta 3.pinak erabili ditzakegu etendurak sortzeko.
15.irudia. Mikro bakoitzaren etendura pin ezberdinak. Txarteleko 2. pina adibidez, enkoderraren irteerara egongo da konektatuta abiadura kalkulatu ahal izateko etenduren bidez. 6.3.2.8 Software bidezko reset automatikoa Botoia sakatzeaz gain, aduino hau software bidez txartela erreseteatzeko ere dago diseinatuta ordenadore bati konektatuta dagoen bitartean. Bururakoaren sei pinetako bat, mikroak duen reset pinera dago konektatuta, 100 nF-tako kondentsadore baten bitartez.
16.irudia. SPI komunikazioaren diagrama. Sinkronoa denez, erlojurako hari bat erabiltzen du (SCKL deiturikoa), beste bi hari datuen transmisiorako (MOSI irteerako datuentzako eta MISO datuak jasotzeko) eta morroia aukeratzeko beste pin bat “chip select” deiturikoa, guztira 4 hari. MOSI Master Out – Slave in esan nahi du, hau da, maisuak datuak bidaltzen dizkio morroiari. MISO hitza aldiz, Master In – Slave Out, maisuari datuak bidaltzen dizkiogunean erabiliko da. Aipatu beharra dago gailu-morroia aukeratzeko lerro-kopurua handituz doala konektatutako txip-kopurua handitu ahala. Maisu bat baino gehiago izan badaiteke ere, oso konfigurazio arraroa da.
SPI komunikazio protokoloa: • Komunikazio-protokoloa ez dago guztiz zehaztuta. • Eskuarki 8 biteko informazio-paketeak transmititzen dira, garrantzi handieneko bita (MSB) edo garrantzi txikienekoa (LSB) izan daiteke bidalitako lehenengo bita. • Hartzailea (morroia) aukeratzeko, dagokion 𝑆𝑆 seinalean zero logikoa jarri behar da. • Bitak erlojuarekin sinkronizatuta bidaltzen dira bata bestearen atzetik. • 7 bit transmisio abiadura programagarriak. • • Informazioa transmititzeko beraz desplazamendu-erregistroak erabiltzen dira. • Full-duplex sistema da: konektatutako gailuak igorle eta hartzaile izan daitezke aldi berean. • Une jakin batean maisu bakarra dago. • Morroi bakarra egon daiteke aktibatuta datuak bidaltzerako orduan. • Ez du erroreen detekziorako protokolorik. • Bi gailuen arteko komunikazioa lortzeko, erloju-polaritate berbera (CPOL) erloju-fase berbera (CPHA) izan behar dute: honen arabera 4 operazio modu daude.
17.irudia. SPI moduluaren bloke diagrama. Iturria: ATmega328-ren datasheet-a. Irudian ikus daiteke maisuaren eta morroiaren arteko interkonexioa. Sistema bi desplazamendu erregistroetan eta erloju seinale sortzaile baten oinarritzen da. SPI moduluaren maisuak komunikazioa hasieratzen du desiratutako morroiaren 𝑆𝑆 pinean zero logiko bat ezartzen duenean. Maisuak eta morroiak informazioa prestatzen dute dagokien desplazamendu erregistrora bidaltzeko. Horrez gain, maisuak desiratutako erloju seinalea sortzen du SCK pinean datuak trukatu ahal izateko. Informazio pakete bidalketa bakoitzaren ondoren, maisua morroiarekin sinkronizatuko da 𝑆𝑆 lerroan balio logiko altua ezarriz. Byte bat bidali ondoren, SPI erloju seinale sortzailea gelditzen da eta transmisio bukaeraren bandera aktibatzen du (SPIF). SPI-ren etendurak gaituta baldin badaude (SPIE bita, SPCR erregistroan dagoena, egoera logiko altuan) etendura bat eskatzen da. Maisuak hurrengo byte-aren transmisioarekin jarraitu ahal izango du SPDR-n idatziz, edo transmisioarekin bukatu 𝑆𝑆 lerroan balio logiko altua idatziz. Jasotako azkeneko byte-a buffer-aren erregistroan gordeko da beranduago erabili ahal izateko. Morroi moduan konfiguratzean, SPI interfazea lokartuta egongo da MISO pina inpedantzia altuko egoeran (hiru egoeretako buffer baten bidez) egongo da 𝑆𝑆 pina egoera logiko altuan dagoen bitartean. Egoera honetan, softwareak SPI datu erregistroko (SPDR) eduki eguneratuko du, baina informazioa ez da kanporatuko 𝑆𝑆 pina balio baxua izan arte.
18.irudia. Maisu-morroi konexioa. Iturria: ATmega328-ren datasheet-a. Sistemak buffer bakarra du transmisioaren norabidean eta buffer bikoitza jasotzen den norabidean. Honek esan nahi du transmitituak izango diren bitak ezin direla SPI datu erregistroan idatzi transmisio ziklo osoa bukatu arte. Datuak jasotzerakoan, aldiz, karaktere bat adibidez SPI datu erregistrotik irakurria izan behar da hurrengo karakterea transmititu baino lehen. Bestela, lehenengo byte-a galtzen da. SPI modulua aktibatzen denean, datuen norantza aukeratzen da konfigurazioa berridatziz. Hurrengo taularen arabera zehazten dira pinen norantzak: Taula 2. SPI pinen konfigurazioa. PINA DIREKZIOA (MAISUA) DIREKZIOA (MORROIA) MOSI Erabiltzaileak zehaztua Sarrera MISO Sarrera Erabiltzaileak zehaztua SCK Erabiltzaileak zehaztua Sarrera 𝑆𝑆 Erabiltzaileak zehaztua Sarrera
21 irudia. 16 biteko Timer/Kontagailua-ren bloke diagrama. Bloke diagraman agertzen diren kontzeptu garrantzitsuen definizioa: ➢ BOTTOM: Kontagailuak Bottom balioara helduko da zero balioa izatean (0x00 8 biteko kontagailuetan eta 0x0000 16 biteko kontagailuetan). ➢ MAX: Kontagailuak balio maximora helduko da 255 balioa lortzerakoan 8 biteko kontagailu baten edo 65535 balio 16 biteko kontagailu baten (0xFF edo 0xFFFF hamaseitarrean). ➢ TOP: Erabiltzaileak konfiguratutako balio maximoa da. MAX konstanteak duen balio berdina izan daiteke baina betiere balio maximoa baino txikiagoa izan beharko da bestela gaineza izango da kontagailuan. Balio hau finkatzeko OCR1A erregistroa erabiliko da.
6.3.3 RASPBERRY PI ZERO Raspberry markako txartel honek eskaintzen dituen baliabideak potentzia baxuko ordenagailu batera hurbiltzen direla esan daiteke, tamaina txikiko ordenagailu bat baita azken finean. Beraz, konparatutako txartelen artean potentzia handiena eskaintzen duena da. Gainera, honen prezioa aurrekoekin konparatzen bada, merkeagoa dela esan daiteke, izan ere, 5 dolar baino ez ditu balio. Fabrikatzaile honen txartelik txikiena da, Model A+ modeloaren tamaina erdia du eta bainera bere errendimendua bikoizten du. Bere ezaugarririk inportanteenak hurrengoak dira: • Broadcom BCM2835 prozesagailua, Raspberry Pi originala baino %40 azkarragoa. CPU honen erloju abiadura 1 Ghz-koa da eta nukleo bakarra du. • 512 MB RAM memoria. • Mikro SD txartelentzako modulua. • Mini-HDMI irteera, 1080p eta 60 fps-rainoko ezaugarriak dituen bideoa erreproduzitu ahal izateko. • Mikro USB OTG (“On the go”) portua datuak transferitzeko eta elikatu ahal izateko. • 40 pinetako GPIO (“General purpose input/output”) portua, Raspberry Pi Model A+/B+/2B modeloak dituztenak bezalakoa. Txartel honen ezaugarririk bereizgarriena Raspbian sistema eragilearekin funtzionatzen duela da. Sistema eragile hau GNU/Linux sistemaren banaketa bat da, beraz azken hau bezala librea eta Debian Wheezy-n (Debian 7.0) oinarritua eta txartelaren baliabideetara optimizatuta dago. Txartela erabiltzeko beraz, Raspbian sistema eragilea deskargatu beharko da (“https://www.raspberrypi.org/downloads/raspbian/” web orrian eskuragarri). Behin deskargatuta, mikro sd txartel batera pasatu beharko da (8 GB-eko txartel bat gutxienez).
22.irudia. Raspberry Pi Zero eta honen osagaiak.
6.4 DISTANTZIA-SENTSOREAK Lazo itxiko sistema bat denez, sistema osoaren erantzuna jaso beharko du kontrolagailuaren irteera kontrolatu ahal izateko. Autoaren helburua hormarekiko 20 cm-tara paraleloa den ibilbide bat burutzea denez, jaso beharreko kanpotiko informazioa distantzia izango da. 20 cm-ko kontzigna eta hormarekiko distantziaren kenketa eginez errore seinalea lortuko da. Mikro-kontrolagailuaren betebeharra errore seinale hau ezabatzea izango da. Distantzia sentsoreak, aurreko kasuetan bezala mota askotakoak eta teknologia desberdinetan oinarritutakoak aurki daitezke. Kasu honetan bi sentsore ezberdin aztertuko dira, izan ere, ezagunenak dira eta informazio asko dago hauen inguruan. Horietako batek izpi infragorriak erabiliko ditu distantzia neurtzeko eta besteak ultrasoinuak. Ondorioz, oso garrantzitsua izango da aukeratutako sentsorearen irteera egonkorra eta zehatza izatea. Horrela sistema osoaren erantzuna nabarmen hobetuko da. 6.4.1 Ultrasoinu bidezko distantzia sentsorea: HC-SR04 Ultrasoinu bidezko distantzia sentsore hau objektuak detektatzeko eta 2 eta 450 cm tarteko distantziak neurtzeko gai izango da. 4 pin ditu, Vcc, Trig, Echo eta GND eta 5V-ekin elikatu beharko da. Distantzia neurtu ahal izateko, hasieraketa pultsu bat bidali beharko da Trig pinera. Behin sentsoreak pultsu hau jasota, pultsu tren batekin erantzungo du eta pultsu tren honek sortutako ultrasoinuaren oihartzunaren itzulerak duen duen zabalerarekin distantzia kalkulatu ahal izango da.
• 4-30 cm-ko distantzia tarte baterako, GP2Y0A41SK0F sentsorea. • 20-150 cm-ko distantzia tarte baterako, GP2YA02YKF-a. • 10-80 cm-ko tarte baterako, GP2YA021YK0F. Balio-tarte hauek aztertuz, lehenengoa moldatuko litzateke hoberen autoaren beharretara, izan ere, 30 cm-taraino 10 cm-ko errorea onartu ahal izango luke sistemak, printzipioz ez litzateke errore handiago bat detektatu behar. Aurreko sentsorearekin baditu ezberdintasun garrantzitsuak. Sentsore honek adibidez, irteera analogiko bat du, besteak digitala duen bitartean. Kasu honetan gainera, neurketa denbora askoz txikiago da, 16,5 ms baino ez. Azken ezaugarri hauengatik, sentsore hau oztopoak detektatzeko egokiagoa izan daiteke neurketa egiteko eta datuak prozesatzeko denbora txikiagoa baita, eta aurrekoa aldiz, distantziak neurtzeko. Hala ere, aukera biak praktikan aztertuko dira eta emaitzak konparatuz bata edo bestea erabiltzea erabakiko da.
6.5 BATERIA 6.5.1 Behin-behinekoa Probak egiteko pilak erabili beharrean Xiaomi markako “power bank” edo kanpo bateria bat erabiltzea erabaki da erosoagoa baita kargatzeko. Gainera, erraz kokatu daiteke konexioak egiteko erabili den protoboard-aren behealdean. Elikadura iturri honen kapazitatea 5000 mAh-takoa da eta irteera korrontea 2A, beraz ez legoke arazorik egon behar bi motorrak elkatzeko. USB irteera bat du beraz, kable bat egin behar izan da protoboard-ean konektatzeko.
26. irudia. Elikadura kablea. 6.5.2 Behin-betikoa Aurreko bateriak ez dituenez emaitza onak eman probak egiterako orduan, behin gainerako konexioan eginda kalitate handiagoko bateria bategatik ordezkatuko da. Bateria honek 12 V-ko irteerako tentsioa du, beraz, txartela elikatzeko tentsio hau 5 V-tara egokitu behar izan da
29.irudia.L293NE-ren bloke diagrama. Zirkuituak nahiko tenperatura altuetan lan egin ahal izango du, 0°C-tik 70 °C-ra hain zuzen. 6.7.2 Egi-taula Motorrak kontrolatu ahal izateko hurrengo egi-taula erabiliko da, 1A eta 2A motor batek erabiliko dituen sarrera digitalak izanik:
6.8 GPS hargailua Autoa eraikinetik irtetzean denean GPS seinalea eskuratu ahal izango da. Honi esker, erreferentzia bat izan du erabiltzaileak eta jasotako datuen posizionamendua jakin ahal izango du. GPS seinalea jasotzeko beraz, bi hargailu konparatuko dira GPS622R modulua eta GPS NEO-6M modulua.
6.8.1 GPS-622R modulua: Aukeratutako modulua GPS-622R-a izan da eta honako hauek dira bere ezaugarriak: • 65 kanal GPS L1 C/A kodearekin (L1 seinaleak bi kode ditu, P eta C/A. P kodea C/A kodea baino zehatzagoa da). • Hasieraketa 1 segundo • Hasieraketa hotzean 29 segundo. • “Multipath” detekzio eta hasieraketa. • 2,5 m-ko zehatasuna, CEP (Circular Error Probability). • Eguneraketa abiadura maximoa 10 Hz. • Jarraipen korrontea 33 mA. Aplikazio nagusien artean honako hauek aurki ditzakegu: PND (Personal Navigation Device), Netbook ordenagailuak, smartphon-ak, geo-etiketazioa (adibidez jakiteko argazkiak non atera diren), kotxeen lokalizazio automatikoa, pertsonen lokalizazioa eta jarraipena egiteko. Baina gailu honen funtzionamendua ulertzeko, GPS-en oinarrizko funtzionamendua ulertu beharra dago. GPS hargailu baten berehalako posizioa ezagutzeko denbora errealean, satelite ezberdinen neurketak egin behar dira aldi berean (gutxienez lau satelite erabiliz). Gainera, satelite bakoitza identifikatu beharra dago eta motaren arabera mi modu daude: 1. GPS edo Galileo erabiltzen badira: kode bakarra esleitzen zaie beraien seinaleak identifikatzeko, PRN izenekoa. 2. GLONASS erabiltzerakoan: Satelite bakoitza maiztasun ezberdinean igortzen du. Honela GPS-aren posizioa denbora errealean ezagutu dezakegu nabigazio mezuaren bitartez. L banda erabiltzen da nagusiki.
6.8.1.1 Ezaugarri teknikoak:
6.8.1.3 Mezuen egitura: GPS hargailuak bidalitako informazioa bistaratzeko, monitor serie leihoa erabiliko da baita ere. Modulua antenaren funtzioa beteko duen kable bati konektatuko da eta honek aldi berean pinak protoboard-era konektatzeko konektore bat izango du.
32.irudia. GPS moduluarekin jasotako informazioa. Hasieran, konektatu bezain pronto hargailuak ez du posizioa eskuratu, izan ere, hasieratze hotz bat izan da eta denbora bat behar baitu datuak jasotzen hasteko (29 segundo inguru datasheet-aren arabera).
33.irudia. GPS moduluarekin jasotako mezu ezberdinak. Behin modulua hasieratuta, etiketa ezberdinekin adierazitako datu ezberdinak bistaratu ditzakegu pantailan. Horietako batzuk era dira oso adierazgarriak izango. Beste batzuk ordea informazio garrantzitsua emango dute. Honako hauek dira inportanteenak:
36.irudia. GY-GPS6MV2 gps modulua. Irudian ikus daitekeen moduan, Vcc, Rx, Tx eta Gnd pinak ditu. Rx eta Tx pinetara mikrokontrolagailua konektatu ahal izango da serie interfaze bat erabilita (hardware edo software). Hala ere, mikroan informazioa jaso besterik ez denez egingo GPS moduluko Rx pina ez litzateke erabiliko. 6.9 Datuen eskuraketa Datuak eskuratu ahal izateko bi ikuspuntu aurkeztuko dira. Datuak mikro-sd txartel baten gordetzea edo bluetooth modulu bat erabiltzea datuak kotxetik ordenagailura bidaltzeko zuzenan eta pantailan bistaratu ahal izateko ondoren gordetzeko. 6.9.1 Mikro SD txartelentzako modulua Erabilitako mikroak EEPROM (“Electrically Erasable Programmable Read-Only”) motako ROM memoria bat du, hau da, modu elektriko baten programatu, ezabatu eta birprogramatu daitekeen memoria bat. EPROM memoriak adibidez berrerabili daitezke baita ere, baina datuen ezabaketa gauzatzeko argi ultramorea igortzen duen aparatu baten bidez gauzatu behar da. Memoria mota hauek ez-hegazkorrak dira, beraz informazioa mantendu dezakegu nahiz eta aparatua itzali.
Nahiz eta EEPROM motako memoriak nahi bezain beste aldiz irakurri daitezkeen, ehun mila eta milioi bat aldiz inguru ezabatu eta birprogramatu daitezke. Gailu hauek I2C, SPI eta Microwire bezalako protokoloei esker komunikatu daitezke (SPI gure kasuan) eta beste kasu batzuetan mikro-kontrolagailuetan eta DSP-etan txertatzen dira komunikazio komunikazio abiadura altuagoak lortzeko. Flash memoria adibidez, EEPROM motako memoria aurreratuago bat da eta mikrokontrolagailuak (aarduino pro mini-ak) mota honetako 32kB ditu gure programen kodea gordetzeko. Horietako 2 bootloader-arentzat erreserbatuak daude. Horrez gain, beste EEPROM memoria bat du 1KB-ekoa. Hala ere, txartel baten beharra egongo denez kotxearen ibilbidea modu errazago baten gordetzeko, mikro SD txartelak erabili ahal izateko modulu bat erabiliko da. Honela, behin datuak eskuratuta ordenagailuan bistaratu ahal izango dira txartela ordenagailura konektatzerakoan eta ez da inolako memoria arazorik egongo, gaur egungo txartelak merkeak eta memoria handikoak baitira. Honako hau da erabilitako modulua:
38.irudia. SD txartelak konektatzeko arduino modulua Honako hauek dira moduluaren ezaugarririk garrantzitsuenak: 1. Mikro sd txartelekin bateragarritasuna (abiadura altukoak). 2. Zirkuituak 5 edo 3.3V-ekin lan egin dezake. 3. Tentsio erreguladore bat du 3.3V-etara egokitzeko tentsioa. 4. SPI komunikazio interfazea. 5. 4 zulo gailua finkatzeko. 6. Tamaina: 4.1x2.4 cm.
Gailu honi esker, sentsoreek jasotako datuak gorde ahal izango dira mikro SD txartel batean nahiz eta gailu osoa elikadurarik gabe gelditu. Honela, gailuak behin ibilbide osoa eginda, erabiltzaileak mikro sd txartela hartu ahal izango du eta ordenagailuan gorde ahal izango ditu datu guztiak. Mikro SD txartela erabili ahal izateko eta bertan idatzi ahal izteko, SdFat liburutegia erabiliko da. Liburutegi honek FAT16 eta FAT32 formatuak onartuko ditu SD/SDHC motako SD txarteletan. Beraz, txartela erabiltzen hasi baino lehen, formatua konprobatu beharko da eta formatua okerra izanez gero, txartela formateatu ordenagailuaren laguntzaz desiratutako formatua aukeratuz. Datuak Excel programako “.csv” formatuan gordeko dira taula baten antolatuta.
6.9.2 Bluetooth modulua Datuak kotxeak duen memoria baten gorde beharrean, beste aukera bat bluetooth teknologia erabiliz mugikor batera bidaltzea izango litzateke. Hala ere, mugikorra erabiliz gero datuak jasotzeko, aplikazio bat garatu beharko litzateke jasotako dau horiek bistaratu ahal izateko eta ondoren prozesatzeko. Mugikor bat erabili beharrean, ordenagailu erabili ahalko da baita ere eta “monitor serie” atala erabiliz datuak bistaratu ahal izango lirateke, bigarren aplikazio bat garatu barik.
} void loop(){ pot=analogRead(0); blue.println(pot); delay(1000); } Software serial liburutegiarekin komunikazio serie bat ezarriko da eta behin ordenagailua bluetooth moduluarekin konektatuta, 1324 pasahitza erabilita, ordenagailuan COM portu zuzena aukeratu beharko da. Ondoren, monitor serie aplikazioa ireki eta 9600 baudioko transmisio abiadura aukeratu beharko da, izan ere, transmisiorako aukeratutako abiadura izan da. Ezarritako komunikazio serie honi esker, ordenagailutik kotxera datuak bidali ahal izango lirateke baita ere, baina kasu honetan ez da funtzio hau erabiliko. Behin aurreko pausuak beteta, datuak pantailan bistaratu ahal izango dira. Ikuspuntu honek duen desabantailarik handiena; datuen hargailua, kasu honetan ordenagailua, kotxetik distantzia nahiko txiki batera mantendu beharko da, hala ere gela txiki batean erabili nahi bada, aukera on bat izan daiteke. Modulu hauen ezaugarriak hurrengoak dira:
o Maisu edo morroi bezala erabili ahal da. Maisu moduan konfiguratutako moduluak morroi bat baino gehiagotara konektatu ahal izango dira. Morroiak, berriz, maisu bakarrera egongo dira konektatuta. Maisuak datu transmision kudeaketa gauzatuko du. o Gehienez 7 morroi konektatu daitezke. o Konektatutako modulu bakoitzak 48 biteko helbide bakarra du. Gainera, erabiltzaileak hobetu ezberdindu ahal izateko konektatutako gailu guztiak izen bat erabiliko dute. o IP protokolo bat ezarrita bluetooth modulua erabili ahal izango da Internet-eko konexioa lortzeko, ondorioz, IP helbide bat erabiliko da kasu honetan. o Bluetooth konexioa ezarri ahal izateko pasahitza bat erabiliko da. o Moduluak elkar konektatzerakoan beraien pasahitzak partekatuko dituzte eta bata bestearena gordeko du. Honela hurrengo konexioak modu automatikoan egin ahal izango dira.
Gehien erabiltzen artean hurrengo moduluak aurki ditzakegu: 40.irudia. Maisu-morroi bluetooth egiturak.
41.irudia. Bluetooth moduluak .Iturria: http://www.prometec.net/bt-hc06/ Hasieran nahiz eta antzekoak eman, HC-06 modulua 4 pin baino ez ditu erabiltzen. Ondorioz, azken modulu morroi konfigurazioarekin baino ezingo da erabili. HC-05-aren kasuan morroi zein maisu konfigurazioak erabili ahal izango dira. Hortaz aparte, aipatutako azken modulu honek instrukzio gehiago onartzen ditu lehenengoak baino.
6.10 Kodetzailea Encoderrak kodegailuak dira azken finean, formatu baten aurkitu daitekeen informazioa beste formatu batera bihurtzeko helburua baitute. Kasu honetan, ardatzak ematen dituen birak abiaduran bihurtu nahiko da eta horretarako aurkitu daitezkeen kodegailu edo encoder desberdinak aztertuko dira. Sentsore hauek bi osagai garrantzitsu izango dute, alde batetik diskoa eta bestetik sentsore bat (mota ezberdinetako sentsoreak aurkitu daitezke, teknologia optiko edo magnetiko bat erabiliz adibidez). Diskoa, erabilitako sentsorea optikoa bada, zuloekin kodetuta egongo da, horregatik kodegailuak deitu ditzakegu.
Bi encoder mota nagusi aurkitu daitezke, encoder inkrementalak eta absolutuak. Azken hauek, irudian ikus daitekeen moduan, kode ezberdin bat izango dute diskoaren posizio angeluar bakoitzeko. Honela, abiadura jakiteaz gain, ardatzaren posizioa jakin ahal izango da. Inkrementalak berriz, pultsu kopuru jakin bat sortuko dute bira bakoitzeko. Honi esker, gurpil batek egindako distantzia lineala zein angeluarra (bira kopurua) jakin dezakegu. Hala ere, erabilitako teknologia kontutan badugu mota ezberdineko enkoderrak aurkitu daitezke. Kasu honetan, magnetikoak eta optikoak aztertuko dira ezagunenak baitira. 6.10.1 Enkoder optikoak: Autoan erabilitako kodegailu mota enkoder optiko inkremental bat izango da, izan ere, ez da beharrezkoa izango ardatzak momentu konkretu jakin baten duen posizioa. Beraz, encoderrak duen sentsore optiko bat eta diskoa erabiliz autoaren abiadura ezagutu ahal izango da. Sentsore optiko honek “U” forma izango du, eta izpi infragorri baten bidez erdian diskoa kokatzerakoan detektatu ahal izango da irteeran balio logiko altu bat emanez. Sentsoreak duen diskoa 20 zulo izango ditu. Honela, bira bakoitzeko 20 pultsu emango ditu sentsoreak irteerako pinean, mikroaren 2.pin digitalera eramango direnak etendurak sortu ahal izateko eta seinale honek izan behar duen denbora 20 pultsu sortzeko. Honela abiadura kalkulatu ahal izango da. 6.10.2 Enkoder magnetikoak: Enkoder hauek oso fidagarriak dira, nahiz eta ingurune industrial baten erabili. Hauen funtzionamendua detekzio magnetikoan oinarritzen da eta oso eraginkorrak izatea frogatu dute nahiz eta baldintzak kaxkarrak izan (hautsa, tenperatura altuak, bibrazioak edo kolpeak hartu). Beraz oso erresistentzia altua duela eta oso iraunkorrak eta merkeak direla esan daiteke, hauen prezioa ez baitu euroa gainditzen.
6.11 PCB plaka Prototipoaren lehenengo bertsioetan protoboard bat kableekin batera erabili da, askotan konexioak ez baitira behin-betikoak izaten. Horregatik, behin konexio eskema osatuta eta funtzionamendua frogatuta izanik, PCB plaka diseinatu da konexioak kalitate hobekoak izan daitezen eta tamaina txikiagotzeko. Gainera segurtasun askoz handiagoa eskaintzen du plaka bat erabiltzeak, kableak konturatu gabe deskonektatu daitezke eta. Plakaren diseinua egiteko “designspark” softwarea erabili da. Osagai guztiak kokatzeko arazo batzuk izan dira, izan ere, pisten arteko gurutzaketa ugari izan dira lehenengo saiakeretan. Gurutzaketa hauek konpontzeko bi aukera egon dira, alde batetik zubiak egitea kableak erabilita eta bestetik, plakaren bi aldeak erabiltzea pistak egiteko.
Nahiz eta aurpegi biak erabiltzea aukera egokiago bat dirudien, baditu bere zailtasunak eta batzuetan plakaren fabrikazio prozesua konplikatu daiteke, osagai eta konexio guztiak lerrokatuta egon behar dutelako.
44.irudia. PCB plaka.. Diseinuaren irudian ikus daitekeen moduan 10 zubi egin behar izan dira konexio guztiak egin ahal izateko.
7 AUKERATUTAKO OSAGAIAK Autoaren helburua hormari paralelo joatea izanik, kontu handiz aukeratu beharko dira proiektuan erabiliko diren osagaiak. Sentsoreetatik lortutako seinaleak zehatzak eta egonkorrak izan beharko dira eta aukeratutako mikro-kontroladorea prozesaketa ahalmen nahikoa izan beharko du datuak aztertzeko eta irteera logiko bat emateko motorrei sarrera horiek kontutan izanik. 7.1 Mikro-kontrolagailua Aztertutako hiru txartelak konparatuz, Arduino Uno txartela guztiz baztertuko litzateke, izan ere, Arduino Pro Mini-ak eskaintzen dituen baliabide berdinak eskaintzen ditu nahiz eta garrantzi gabeko zailtasun batzuk aurkeztu, programatzerako orduan adibidez. Egia da pinen konexioa egiteko lan gehiago hartu behar dela, baina tamaina aldetik abantaila bat izango da PCB-an kokatzerakoan. Horregatik konparaketa nagusia Arduino Pro Mini eta Raspberry Pi Zero-ren artean gauzatuko da. Honako hauek dira azken txartel hauen ezaugarraiak: • 1 GHz-ko prozesagaiua, nukleo bakarrekoa. • 512MB-eko RAM memoria. • Mini-HDMI portua. • Mikro-USB OTG portua. • Mikro-USB elikadura. • 40 pineko goiburukoa HAT (“Hardware Attached on Top”) -rekin bateragarria.
45.irudia. Raspberry Pi Zero protoboard batera konektatuta. Software ezaugarriei erreparatuz ordea, arduino mikro-kontrolagailua ATmega328 prozesagailuan oinarritutako txartel bat da, Raspberry-a ARM arkitekturan oinarritzen den bitartean. Ondorioz, sistema eragile baten beharra du ia kasu gehienetan eta honen erruz denbora errealaren ezaugarria galtzen da. Honek txartela programatzea konplikatzen du, lehenengo sistema eragilea instalatu behar delako (Raspbian da Raspberry Pi-an erabilienetako bat nahiz eta askoz gehiago egon, horietako batzuk ez-ofizialak) eta ondoren kodea garatu.
Kodea garatzeko Python da aurkitu daitekeen lengoairik estandarrena, potentzia handikoa, oso hedatua, ingurune profesionaletan erabilia eta software librean oinarritua. Hala ere, Python lengoaian garatutako kodea exekutatu ahal izateko, konpilatzaile baten beharra dago. Raspbian sistema eragilean adibidez, IDLE editorea aurkitu daiteke. Guzti honek txartela programatzea konplikatzen du. Gainera CPU-aren erloju maiztasun ezberdintasuna alderatuta argi ikus daiteke kontsumoa askoz handiagoa izango dela. Baliteke potentzia handiagoa beharrezkoa den proiektuetan merezi izatea txartel hau erabiltzea, baina proiektu honetarako ez da beharrezkoa izango prozesamendu ahalmen handi bat izatea betebehar guztiak (distantzia neurketaren kalkulua, PID kontrolagailuaren irteera, motorren seinaleak sortzea…) modu egokian betetzeko. Arrazoi guzti hauengatik Arduino Pro Mini txartela erabiltzea erabaki da, 5V eta 16 Mhz-takoa hain zuzen. Kontsumo baxuagoa izateaz gain, modulu asko aurki daitezke txartel honekin erabiltzeko eta Arduino txartelen inguruan Internet-en aurkitu daitezkeen adibidez kopurua izugarria da. 7.2 Autoaren egitura Erabilitako egituraren diseinua eskura izanik, egituraren diseinuan denbora ez galtzea erabaki da. Gainera, aukeratutako diseinu hau guztiz bateragarri da aukeratutako motorrekin eta fitxategiaren formatua Cura softwarearekin inprimaketa parametroak aukeratu ahal izateko, izan ere, ezaugarrietako bat Txasisari egindako modifikazio bakarra kodegailua ezartzeko ebaketa izan da, diskoa jarri ahal izateko. Hasieran diskoak oinarriarekin jotzen zuen eta ezin zen motorraren ardatzean jarri.
46.irudia. Autoaren egitura enkoderraren diskoa jarri ondoren.
7.3 Distantzia sentsoreak Distantzia neurtzeko erabilitako sentsorea ultrasoinu bidezko HC-SR04 da. Planteatutako beste aukera Sharp markako GP2Y0A41SK0F distantzia sentsorea izan da, baina sentsore honen ezaugarriak kontutan izanda baztertua izan da:
47.irudia. Sharp sentsorearekin egindako neurketak. Eragozpen guzti hauek kontutan izanda, ultrasoinu bidezko sentsorea erabiltzea aukeratu da, honen irteera askoz egonkorragoa izanik.
7.4 Datu eskuraketa sistema: SD modulua Datuak jaso ahal izateko, SD modulu bat erabiltzea erabaki da. Bluetooth modulua erabiltzea bi arazo nagusi dituelako gehien bat. Alde batetik datuen hargailua distantzia labur batera mantendu beharko delako igorletik eta kasu gehienetan aukera hau ez da bideragarria izango. Bestetik, datuak ordenagailua jasoz gero “monitor serie” leihoa erabili ahal izango litzateke datuak bistaratzeko, baina kasu honetan erabiltzaileak hartu beharko luke datuak gordetzeko ardura. Ordenagailuan jaso beharrean mugikor baten jaso ahal izango lirateke baita ere, baina horretarako aplikazio bat garatu beharko litzateke datuak jasotzeko eta mugikorraren memorian gordetzeko. Arrazoi guzti hauek kontutan izanda, SD modulu bat erabiltzea erabaki da. Behin autoaren ibilbidea bukatuta SD txartela ordenagailuan sartu ahal izango da eta bertako fitxategia modu askoz errazago baten gorde edo bertako datuak prozesatu. SD moduluarekin batera aukeratutako SD txartela 8 GB-eko txartel bat izan da. Ondorioz, FAT32 formatuarekin formateatu behar izan da, FAT16 formatuak 2 GB-rainoko txartelak baino ez ditu onartzen. FAT32 formatua, aukeratutako txartela eta SdFat liburutegia guztiz bateragarriak dira. Hala ere, erabilitako Arduino IDE Softwarea 1.6 edo berriagoa izan behar da (erabilitako bertsioa 1.6.9 izanik). Formatu bakoitzak bere abantaila eta desabantailak ditu. FAT16-ren abantailak: • MS-DOS, Windows 95, Windows 98, Windows NT, Windows 2000 eta zenbait UNIX sistema eragile erabili dezakete.
• Oso eraginkorra 256 KB baino memoria gutxiago duten memorietan. • Erreminta asko daude arazoak aztertzeko eta informazioa eskuratzeko arazo hauen inguruan. FAT16-ren desabantailak: • FAT16-re kasuan 512 sarrera baino gehiago (muga hau txikiagoa izan daiteke fitxategien izenak oso luzeak badira) ezin dira egon txartelaren erroan. FAT32 kasuan ez da inolako arazorik izango zentzu honetan. • FAT16 formatuak 65536 “cluster” edo memoria elementu izan ditzake gehienez, baina “cluster” batzuk erreserbatuak daudenez, muga praktikoa 65524 izango litzateke. “Cluster” bakoitzaren tamaina, txartelaren memoriaren araberako izango da, hauen gehiegizko tamaina 32 KB-etako izanik gehienezko memoria duten txarteletan (2 GB kasu honetan). 32 KB x 65524 = 2.096.768 KB , hau da, 2 GB. • Txartelaren memoria handitzen doan heinean, “cluster”-aren tamaina handituz doa baita ere eta ondorioz memoria asko xahutu daiteke. 10 KB-eko fitxategi bat 32 KB-eko “cluster” baten gordetzen bada, memoriako 22 KB xahutuko dira. FAT32-ren abantailak: Memoriaren erabilpena modu askoz eraginkorrago baten egiten da. Hurrengo hobekuntzak eskaintzen ditu formatu honek: • FAT32 formatuak ez du mugatzen fitxategi kopurua memoriaren erroan. • Memoria modu eraginkorrago baten antolatzen du “cluster” txikiagoak erabiltzen baititu (4KB-eko cluster-ak 8 GB-rainoko SD txarteletan). Gainera, ordenagailuak behar dituen errekurtsoak idazketak eta irakurketak egiteko baxuagoak dira. • FAT32 FAT16 baino egonkorragoa da. Hurrengo taulan cluster tamainak konparatu daitezke txartelaren memoriaren arabera:
Mikroarekin komunikazioa gauzatzeko SPI (Serial Peripheral Interface) komunikazio baliabidea erabiliko da. Komunikaziorako erabiliko den protokolo hau sinkronoa da eta normalean mikro-kontrolagailuak periferikoekin komunikatzeko erabiliko da (bi mikro-kontrolagailu elkarren artean komunikatzeko erabili daiteke baita ere). Komunikazio mota honekin beti aurkituko da maisu bat (normalean mikro-kontrolagailua izango dena) gailu periferikoak kontrolatuko dituena. Hurrengo konexioak gauzatu beharko dira maisuaren eta morroiaren artean:
48.irudia. SD modulua eta honen konexioak. Irudian ikus daitekeen moduan, modulua 5V-ekin elikatuko da eta mikroak eskaintzen dituen SPI komunikaziorako pinak erabiliko dira. Pinen funtzioa hurrengoa izango da: • CS pinaren kasuan (Chip Select), morroia aukeratzek erabiliko dena, aurre ezarritako pina 10.pin digitala izango da. Hala ere, pin hau erabili beharrean pin digitaletatik beste edozein aukeratu ahal izango da, baldintza bakar bat betez: 10.pina irteera moduan egon beharko da konfiguratuta nahiz eta pin hori ez erabili morroia aukeratzeko. • MISO pina (Master In Slave Out), morroitik maisura informazioa bidaltzeko erabiliko litzateke, baina kasu honetan ez da erabiliko. • MOSI pina (Master Out Slave In) datuak kontrako noranzkoarekin bidaltzeko erabiliko da, hau da, mikro-kontrolagailutik SD modulura. • SCK pina. Bidalketak sinkronizatzeko erabiliko den erloju seinalea. 7.5 GPS hargailua: Modulu hauen antzekotasuna dela eta, hargailuen artean eskuratzeko erabilitako irizpide bakarra eskuragarritasuna izan da. Jasotako mezuen egitura berdina da eta egin beharreko konexioak berdinak dira baita ere. Egia da GPS-622R moduluak 65 sateliteetako seinaleak jaso ahal dituela eta GPS NEO-6M moduluak 50 baino ez, baina hasieraketa hotzean pixka bat arinagoa du, beraz ez dira datu bereizgarriak.
8 ERABILITAKO BALIABIDEAK 8.1 Hardware baliabideak 8.1.1 Prusa i3 3D inprimagailua Azaldutako moduan, autoaren egitura nagusia unibertsitateko 3d inprimagailuarekin egin da, dagoeneko garatuta zegoen diseinu bat erabiliz. Egiturarekin batera, motorrak eusteko erabiltzen diren piezen diseinua erabiltzeko aukera izan dugu ere, ondorioz ez dugu ezer diseinatzeko beharrik izan eta denbora aurreztea lortu dugu. Pieza inprimatu baino lehen “Cura” programa erabili dugu parametro ezberdinak finkatzeko eta piezaren diseinua egokia dela konprobatzeko. Behin programa honekin bukatuta inprimagailuarekin inprimatzen hastea oso erraza da, sd txartela sartu konektorean eta LCD pantailarekin gure pieza aukeratu. Kristalezko oinarria garbi egon behar da, ezpurutasunik eta irregulartasunak ez aurkitzeko piezetan eta batez ere mugitu ez daitezen prozesua bukatu arte. Arrazoi berdinagatik, batez ere tamaina txikiko piezetan, piezaren inguruan beharrezkoa ez den tinta gehiago aplikatzen da pieza mugitu ez dadin. Prozesua bukatzerakoan, piezak askatu behar dira, izan ere, erabat itsatsita geratzen dira oinarrira. Honetarako espatula bat erabilgarria izan daiteke. Azkenik inprimagailuak erabilitako gehiegizko plastikoa kendu beharra dago. Normalean ez da oso konplikatua izaten gehitutako geruza hau oso lodiera fina baitu. Piezaren diseinua bat zetorren gurpilen eta motorren ezaugarriekin beraz ez ditugu arazo handirik izan pieza guztiak muntatzeko. Pieza txikien (zehaztasun behar handiena dituztenak) muntaketa apur bat konplexua izan da, izan ere, izkina batzuk lixatu behar izan dira motorren euskarriak ondo muntatu ahal izateko. Honako hauek dira erabilitako inprimagailuaren ezaugarriak: • 100% hardware askeaz egina dago, nahi den beste moldatzeko. • Beraz, pieza guztien diseinua Internetetik deskargatu daitezke inprimatu ahal izateko nahi izanez gero. • PLA polimeroa erabiltzen du material gisa piezak sortzeko. • Inprimaketa abiadura: 40-50 mm/s. • Bereizmena: o Oso altua: 60 mikra. o Altua: 100 mikra. o Normala: 200 mikra. o Baxua: 300 mikra.
• Arduino Mega 2560 mikro-kontrolagailua. • LCD pantaila pultsagailu batekin nabigaziorako. • Sd txartelak irakurtzeko portua. • 220 x 220 x 3 mm –tako kristalezko oinarria, bertan piezak ezartzeko. • B motako USB portua. • Sistema eragile onartuak: windows XP eta berriagoak, MAC OS X eta berriagoak eta Linux. • Onartutako artxibo mota: .gcode.
8.2 Software baliabideak 8.2.1 Cura softwarea Cura softwarea Ultimaker enpresak garatutako software bat da, hiru dimentsiotan eginiko diseinu bat laminatzeko erabiltzen dena nagusiki. Programa doakoa da eta oso erraza erabiltzeko. Kolore urdinak betetzen duen bolumena, inprimatu dezakegun lekua izango litzateke. Pantailaren ezkerraldean moldatu ditzakegun parametro ezberdinak aurkitzen dira eta pantailaren goialdean hiru parametro ikus ditzakegu. Lehenengoa inprimagailuak inprimatzen emango duen denbora da emandako baldintzetan. Bigarrena pieza osatzeko beharko duen plastikozko hariaren luzeera eta azkena, kable horrek kostatuko lukeena. Geruzaren altuera (Layer heigh (mm)): geruza bakoitzak izango duen altuera adierazten du. Gero eta altuera txikiagoa orduan eta geruza gehiago izango ditu gure diseinuak, beraz, zehatzagoa eta kalitate hobekoa izango da. Gainera, inprimagailuak denbora gehiago beharko du pieza sortzeko. Azaleraren lodiera (Shell thickness (mm)): Piezak normalean ez dira trinkoak izango ahalik eta plastiko gehien aurrezteko, horregatik, piezaren azaleraren lodiera parametro honen bidez zehaztuko dugu. Garrantzitsua izango da balio hau “nozzle size” parametroaren multiplo izatea, izan ere, nozzle size inprimagailuak aplikatzen duen plastikoaren lodiera zehazten du. Bottom/Top thickness (mm): Beheko eta goiko azaleren lodiera zehaztuko du. Kasu honetan 0.6 jartzen badugu eta geruza bakoitzaren lodiera 0.2 bada, hiru geruza erabiliko ditu piezaren goialdea eta behealdea osatzeko. Fill dentsity-k piezaren dentsitatea zehaztuko du. Normalean %20-ko dentsitate bat erabiltzen badugu nahiko izango da eta plastikoa aurreztuko dugu. %100a erabili genezake pieza bete bat lortuz, baina askoz garestiagoa izango litzateke eta denbora gehiago emango luke pieza inprimatzen makinak. Inprimaketa abiadura (mm/s): burukoa zenbateko abiadurarekin mugituko da. Normalean ez da komenigarria 100 mm/s-tako baino abiadura altuagoak erabiltzea. Inprimazio tenperatura (֯C): Erabilitako materialaren menpe egongo da. Euskarri mota (Support type): Batzuetan piezak euskarriak behar dituzte era egokian inprimatzeko. Euskarri hauen mota ezberdinetakoak izan daitezke, platerean eusten direnak alde batetik eta piezan bertan eusten direnak bestetik. Atxikidura plataforma (Plataform adhesion type): Pieza txikiak egin nahi ditugunean komenigarria da lehenengo geruzan beharrezkoa den baino plastiko gehiago erabiltzea eta
8.2.2 Arduino 1.6.9 Proiektuaren kodea garatzeko arduino software (IDE) librea erabiliko da. Azken bertsio erabilgarria 1.6.12a da eta hiru sistema eragile nagusietan erabili daiteke (Windows, Max OS X eta Linux). Software hau arduino guztiekin erabili daiteke eta behin kodea garatuta, konpilatu eta txartelera igo daiteke bertatik. Gainera, pantailaren eskumaldeko goiko partean “monitor serie” erreminta aurkitu daiteke. Honi esker, mikrotik eskuratutako datuak bistaratu daitezke. Horretarako, programazio aldetik “Serial.begin(9600);” instrukzioa erabili behako da, komunikazio seriea 9600 bps-ko abiadurarekin hasteko hain zuzen. Gainera, abiadura ezberdinak aukeratu daitezke, horien artean 300, 600,1200, 2400, 4800, 9600, 14400, 19200, 28800, 38400, 57600 edo 115200 bit/segundo egonik. Horrez gain, pantailaren goialdean beste 5 botoi aurkitu daitezke. Lehenengoa kodea konpilatzeko botoia izango litzateke. “Sketch”-ak konpilatzerako orduan arduino softwareak pausu garrantzitsu batzuk bete behar ditu. Lehenik eta behin, garatutako kode guztia aztertzen du edozein arazo dagoen edo ez aztertuz. Arazo hauek txarto idatzitako hitzak, falta diren ikurrak edo sinboloak edota sistemak ulertzen ez dituen instrukzioak izan daitezke. Hauetako erroreren bat aurkituz gero, programa gelditu egingo da eta aurkitutako erroreak pantailan erakutsiko ditu. Konpilatzerako orduan programak egiten duen bigarren gauza, kodea mihiztadura lengoaiara itzultzea da. Mikroak ez ditu ulertzen pantailan idatzitako hitzak, izan ere, maila altuago bateko hizkuntza baten idazten dira instrukzioak programatzerakoan, horregatik dago itzulketa honen beharra. Maila altuko hizkuntza baten erabilpena asko errazten du programazioa ez direlako mikroaren hardwarearen baliabide guztiak ezagutu behar. Ondore, behin kode guztia mihiztadura lengoaian izanik, mihiztatzailearen menpe dagoena, makina lengoaiara pasatu behar da, erabiltzaileak erabiliko duen hardwarean baliabide guztiak erabiltzeko eta funtzionamendua eta baliabideen erabilpena ezin hobea izateko. Aurkitu daitekeen hurrengo botoia, kodea arduino plakara igotzeko erabiliko litzateke. Behin programa konpilatuta eta botoi hau sakatuz, kodea mikro-kontrolagailuan grabatu daiteke. Hala ere, konpilatu gabe baldin badago programa eta igotzeko botoia sakatzen bada, arduino softwareak kodea konpilatuko du igo baino lehen. Errorerik aurkituz gero ordea, prozesua eten egingo da erabiltzaileak arazoak konpondu arte. Erroreak baldin badaude, softwareak leihoaren behealdean pantailaratzen ditu. Erabiltzailea bertako xehetasunak aztertuz errorearen zergatia ulertzeko gai izango beharko litzateke. Hala ere, programazioarekin hasi baino lehen hainbat gauza izan behar dira kontutan. Erremintak atalean adibidez erabiltzen ari garen mikroa (“Arduino Pro or Pro Mini” gure kasuan), mikroaren prozesadorea (“ATmega328 5V, 16MHz” gure kasuan) eta azkenik txartela programatzeko erabiliko den USB portua konprobatu beharko da ea portu zuzena den edo ez.
49.irudia. DesignSpark softwarearen bidez eginiko PCB-aren diseinua. Irudian ikus daitezkeen hori koloreko lerroak bidegurutzeak saihesteko erabilitako zubiak izango lirateke.
50.irudia. Fritzing softwarearekin garatutako konexio eskema. Irudi honetan behin mikroa programatuta, gauzatutako konexio guztiak ikus daitezke. GPS modulutik datorren informazioa eskuratzeko ReceiveOnlySoftwareSerial liburutegia erabili da pin bakarra erabili ahal izateko. Hala ere, konexio hauek behin-behinekoak izan dira probak egiteko baino ez. Behin sistema osoaren funtzionamendua frogatuta, PCB plakaren diseinua egin da kable gehienak kendu ahal izateko, izan ere, protoboard-aren barneko konexioaren kalitatea txarrera egin dezake denborarekin.
10 EGINDAKO ALDAKETAK Aldaketa nagusietako bat, probak egiteko erabilitako protoboard-aren ordezkapena izan da, PCB bat erabiliz honen ordez. Honela, kable bidezko konexioak ematen duten ziurgabetasuna guztiz ezabatu da eta osagaiak erraztasun handiz konektatu daitezke erabilitako zokaloetara. Zokaloei esker, erabilitako osagaiak berrerabili edo ordezkatu daitezke arazorik gabe. Horrez gain, kotxearen egituran aldaketa batzuk egin behar izan dira enkoderraren diskoa jarri ahal izateko. Hasieran diskoak egiturarekin jotzen zuen eta ezin zen bere tokian jarri, eta are gutxiago enkoderra bera. Irudian ikus daiteke egin behar izandako aldaketak diskoa jarri ahal izateko:
51.irudia. Autoaren txasisari egindako modifikazioak. Autoaren funtzionamenduan sinplifikazio batzuk egin behar izan dira, hormak ez diren oztopoak ez aurkitzea adibidez. Hasierako bertsioetan, txartel ezberdin bat erabili da baita ere ( “Arduino Uno” txartela) eskuragarritasun arrazoiengatik batez ere. Hala ere, denbora aurrera egin ahal eta aztertutako aukera ezberdinak konparatuz “Arduino Pro Mini” txartelarekin ordezkatzea erabaki da. 11 ARAZOAK 11.1 Pieza txikietan zehaztasun eza Behin egitura nagusia inprimatuta, pieza txikienak muntatzeko arazoak izan dira, zehaztasun handiena behar dituztenak baitira. Konponbidea piezak limatzea izan da. Nahiz eta itxura perfektua ez izan, muntaketa burutzea posiblea izan da osagai guztiak finkaturik. 11.2 Eskumara biratzeko arazoak Kotxeak hormaren kantoi bat topatzen duenean eskumara biratu behar izaten du, gelaren forma ahalik eta zehatzen deskribatu ahal izateko. Ondorioz, sentsoreen posizioa dela eta, eskumarako bira egiteko aldagai berri bat sortu behar izan da, izan ere, horma desagertzean sentsoreek jasotzen duten informazioa eta kotxea gelaren erdian uzterakoan jasotzen duten informazioa berdina da. 11.3 Kodea arazterako orduan Arduino IDE Softwarearen ahultasun garrantzitsuenetariko bat arazketa da. Ia ezinezkoa da kode guztia garatzea eta akatsik ez egitea lehenengo saiakeretan. Horregatik akats horiek egiten direnean bilatu egin behar dira lehenengo eta ondoren konpondu, eta askotan ez da prozesu erraza izaten. Ondorioz, mikro-kontrolagailu gehienak programatzeko erabiltzen diren IDE-ak (“Integrated Development Enviroment”) araztaile eraginkor bat izaten dute, aldagaiak aztertzea eta balioz aldatzea, exekuzio puntua aldatzea, pausuz pausu exekutatzea, kontrolagailuaren banderatxoak (“flag-ak”) balioz aldatzea… baimentzen dituztenak. Baina arduinorekin batera erabilitako softwareak ez ditu funtzio hauek integratzen eta egin daitekeen gauzetako bat irteera serieko
funtzioak erabiltzea da, “monitor serie”-an informazioa bistaratzeko. Hala ere, funtzio hauek erabiliz programaren exekuziotik araztu ahal izango genuke eta ez garapen ingurunea erabiliz. Kasu honetan, “monitor serie” erreminta erabiliz, komunikazio seriea aktibatu beharko da Serial.begin(9600); funtzioa erabiliz eta “Serial.println()” instrukzioaren bidez informazioa bistaratzeko ordenagailuan. Horrela, programa ze pausotatik igaro den ezagutu ahal izango da. Horrez gain, aldagai baten balioa ezagutu nahi bada, Serial.print edo Serial.println erabili ahal izango lirateke. Bi funtzio hauen arteko ezberdintasun bakarra da bigarrenak lerro berri baten idatziko duela balioa. Behin programa bukatuta ez bada nahi funtzio horiek exekutatzea (monitor serie pantailan informazioa bistaratzen dituzten funtzioak hain zuzen), honako kode hau erabiltzeko aukera izango litzeteke:
52.irudia. Arduino kodearen arazketa erosoago egiteko kodea
Honela, kodearen hasieran #define DEBUG idazten bada, DEBUG_PRINT(x) exekutatzen den bakoitzean Serial.print(x) exekutatuko da eta erabiltzaileak idatzitako mezua ikusiko da ordenagailuaren pantailan. #define DEBUG kodea idazten ez bada ordea, DEBUG_PRINT(x)-ren bidez egindako deiak ez dute ezer egingo. Horrez gain, badago beste modu bat informazio baliagarria eskuratzeko kodea exekutatzen den bitartean. Direktiba ezberdinak erabiliz programari buruzko informazioa ezberdina eskuratuko da. __FUNCTION__ direktiba erabiliz adibidez, programa exekutatzen ari den funtzioa ezagutu ahal izango da. __PRETTY_FUNCTION__-rekin ordea, funtzioaren prototipoa jakin ahal izango da, __FILE__ erabilita artxiboaren izena itzuliko du eta __LINE__ erabilita funtzio hau deitua izan den lerroaren zenbakia itzuliko du. Funtzio edo direktiba hauek erabiliz, kodeak itxura hau izango du:
53.irudia. Kodea arazteko makroak |
addi-bd1db4669bdb | https://addi.ehu.es/handle/10810/22813 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017-10-04 | science | Aramburu Ramos, David | eu | Eraikin baten barrualdearen kartografia egiteko autoa | Entrega epeak bete ahal izateko eta egindako lanaren jarraipen hobe bat egiteko, lan-orduak eta hilero lan egingo diren egunak zehaztuko dira. Proiektua beste proiektuekin batera garatuko denez, egunean 2 ordu egingo dira lan gehienez. Taula 3. Lanaren kuantifikazioa. 1 ordu/pertsona Lanerako estimatutako LK 1 egun/pertsona 2 ordu/pertsona 1 hilabete/pertsona 20 egun/pertsona
1.3. Zereginen eta lan paketeen definizioa Ondoren lan paketeen definizio eta azalpena egingo da. LP1. INFORMAZIO BILAKETA ETA AURREKARIEN AZTERKETA Lan pakete honen helburua merkatuan dauden soluzio ezberdinak aztertzea eta hauek izan ditzaketen gabeziak antzematea izango da.
T101. Eraikinen barrualdearen mapaketari buruzko informazioa bilatu. Proiektuaren helburu nagusia eraikinen barrualdearen mapaketa egitea izango denez, teknologia hauek erabili aurretik mapaketak egiteko erabilitako metodoak aztertu. Taula 5. T101 LDE LK AZEA ELGBA EU 5 egun 10 ordu pertsona bakarra. H2 H1 EU101
T103. Autoaren funtzionamendua zehaztu. Behin aurrekariak aztertuta autoaren funtzionamendua zehaztuko da, izan ditzakeen abantailak bultzatuz. Taula 7. T103 LDE LK AZEA ELGBA EU 5 egun 10 ordu H2 H1 EU103
T204. Datu eskuraketa sistema Datu eskuraketa sistema guztiz bateragarria izan beharko da mikrokontrolagailuak eskaintzen dituen komunikazio baliabideekin. Horrez gain, datuak jasotzeko eta prozesatzeko erosotasuna kontutan izango da. Taula 12. Datu eskuraketa sistemaren aukeraketa LDE LK AZEA ELGBA EU 3 egun 6 ordu H2 H1 EU204
T207. Egitura aukeratu. Egitura aukeratzeko, tamaina eta pisua hartuko dira kontutan batez ere. Gainera aukeratutako bestelako osagaiekin bateragarriak izan beharko da (osagai guztiak sartu beharko dira).
T208. Bateria eta tentsio erreguladorea. Osagai hauek aukeratzeko irteerako korrontea ahalik eta konstanteen izatea bilatuko da. Bestelako ezaugarriak, pisua adibidez, garrantzia izango dute baita ere. Taula 16. Bateriaren aukeraketa LDE LK AZEA ELGBA EU 1 egun 2 ordu H2 H1 EU207
T5. Kodearen garapena eta frogapena Kodearen garapena denbora gehien eramango duen prozesuetako bat da. Garapenarekin batera probak egingo dira eta egindako akatsak zuzenduko dira kodea idatzi ahala. Taula 27. Kodearen garapena LDE LK AZEA ELGBA EU
LP6. PLAKAREN DISEINUA ETA INPRIMAKETA Plakari esker ia kable guztiak kendu ahal izango dira (zubietan jarri beharrekoak izan ezik) eta konexioen kalitatea hobetuko da tamaina txikituz. Taula 28. EU6 EU6 LDE LK 2 egun 4 ordu
LP7. AZKEN PROBAK Behin osagaiak plaka berriak txertatu daudelarik, funtzionamenduaren azken froga batzuk egin beharko dira dena ondo dagoela frogatzeko. Taula 31. EU7 EU7 LDE LK 10 egun 20 ordu
Taula 33. 1go entrega unitatea KODEA IZENA DESKRIBAPENA EU1 Informazio bilaketa eta aurrekarien azterketa. Proiektuarekin erlazionatutako informazioa bilatuko da. T101 Eraikinen barrualdeko informazio bilaketa. Gaur egungo irtenbideak garatu aurretik, mapaketak egiteko prozesuei buruzko informazio bilaketa. T102 Aitzindariak bilatu. Dagoeneko garatu diren proiektuen informazioa bilatuko da. T103 Funtzionamendua zehaztu. Autoaren funtzionamenduaren deskribapen zehatz bat planteatuko da.
Hasteko, antzeko proiektuen inguruan informazioa bilatu da, antzeko helburu baterako (ingurunea aztertzea eta kasu batzuetan mapaketa burutzea) garatu diren irtenbide ezberdinak aztertuz. Behin proiektu hauek ikusita eta izan ditzaketen desabantaila nagusiak aztertuta, autoak bete beharreko helburuak zehaztu dira. Behin helburu hauek zehaztuta, osagai posibleen zerrenda bat egin da, hauen arteko ezberdintasunak eta bakoitzaren ahuleziak aztertuz. Lortutako informazioari esker, osagai bakoitzaren indarguneak aprobetxatu dira. Gainera, programazioarekin trebatzen hasi baino lehen mikro-kontrolagailua aukeratu behar izan da. Erabili beharreko softwarea ezagututa eta ideiak argituta, egituraren inprimaketarekin jarraitu da osagaiak muntatu ahal izateko eta kableak eta “protobard” bat erabiliz kodea garatzen hazteko. Kodearen garapena prozesu zorrotzenetariko bat izanik, kodea garatu den bitartean proiektu osoaren dokumentazioa garatu da. Behin kodea frogatuta eta pin guztien posizioa zehaztuta, PCB plakaren diseinua egin da, ondoren, plaka eraiki ahal izateko. Honi esker, sistema osoa frogatu ahal izan da eta softwareak zituen azken erroreak zuzendu dira proiektua bukatutzat emanik.
2. AURREKONTUA Aurrekontuari esker, proiektu osoak izandako kostuak kalkulatu ahal izango dira, bai materialak eta bai eskulanetik eratorritako gastu totalak. 2.1. Eskulanetik eratorritako gastuak: Laborategi teknikariak egituraren inprimaketan eta PCB plakaren fabrikazioan hartu du parte, lehenengo prozesuan 8 ordu eta bigarrenean 4 ordu behar izan dituelarik. Taula 40. Giza baliabideen kostuak LAN ORDUAK |
addi-03a32c61f1e4 | https://addi.ehu.es/handle/10810/22813 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017-10-04 | science | Aramburu Ramos, David | eu | Eraikin baten barrualdearen kartografia egiteko autoa | 1. HELBURUA Proiektu honen helburua eraikinen barrualdearen kartografia egiteko autoa baten egitea da. Auto honi esker, eraikin baten gela batek dituen neurriak kalkula ahal izango dira modu automatiko baten langile baten beharra barik. Dokumentu honetan prototipoaren eraikuntza egiteko ezarritako baldintzak jorratuko dira, alderdi ekonomikoari eta funtzionalari erreparatuz batez ere. 2. BALDINTZA TEKNIKOAK Atal honetan proiektuaren eraikuntzan erabilitako baliabideak (hardware baliabideak, giza baliabidea, software baliabideak…) aztertuko dira, honako hauek eragin zuzena izango baitute proiektuaren aurrekontuan. 2.1. Giza baliabideak:
Proiektuak aurrera egin ahal izateko pertsona hauek hartu behar izan dute parte proiektuan eta honako hauek izan dira berain egin beharra: • Proiektu zuzendaria. Edozein motako arazo sortzerakoan, proiektu zuzendariak laguntza eskainiko du, irtenbide egokienak bilatuz eta arazoak ahalik eta denbora murritzenean konponduz. Honi esker, epeak bete ahal izango dira esku-lanekin erlazionatutako gastuak murriztuz. • Ingeniari elektronikoa. Ingeniariak duen programazioaren inguruko ezagutzari esker, autoak bete beharreko funtzio guztiak programatu beharko dira. Gainera, software honek eskatzen dituen hardware baliabideen aukeraketa egokia egingo da. • Laborategi teknikaria. Teknikariari esker, arreta berezia behar duten prozesuak bizkortu ahal izango dira. 3D inprimagailua eta PCB plakaren inprimaketa adibidez. 2.2. Hardware baliabideak: Hardware baliabideetan proiektuaren garapenean erabilitako erreminta eta elementu lagungarri ezberdinak aurkitu daitezke: • Ordenagailua, mikroa programatzeko eta dokumentazioa egiteko batez ere erabilitakoa: 2.70 GHz-etako Intel i7 prozesagailua, 8 GB-eko RAM memoria, 256 GB-eko SSD disko gogorra, windows 10 sistema eragilearekin. • Bq Prusa 3D inprimagailua autoaren egitura eta motorren euskarriak inprimatu ahal izateko. • PCB plaka egiteko isolagailua. • Zirkuituaren kontsumoa ezagutzea ahalbidetu duen elikadura iturria. • Soldagailua eta polimetroa. 2.3. Software baliabideak: Honako hauek izan dira erabilitako software baliabideak: • Microsoft Office 2016 bertsioa, dokumentazio osoa idazteko. • Windows 10 Home sistema eragilea. • Microsoft Project lan plana egiteko.
• Arduino IDE 1.6.9 bertsioa, mikroa programatzeko. • Fritzing softwarea konexio eskemak egiteko. • Draw.io web orria kodearen fluxu diagramak egiteko. • Cura softwarea inprimaketa parametroak aukeratzeko. • DesignSpark softwarea plakaren diseinua egiteko. • Bestelako software zerbitzuak: dropbox, Microsoft Edge nabigatzailea… 2.4. Dokumentu euskarriak: Prototipoarekin batera hurrengo dokumentu lagungarriak entregatuko dira: memoria, lan plana, aurrekontua eta baldintza agiria. Dokumentu hauei esker, proiektuaren zehaztasun guztiak ezagutu ahal izango dira. 2.4.1. Memoria: Dokumentu honetan, proiektuaren garapen momentuan merkatuan aurkitutako antzeko proiektu guztiak aztertzen dira. Egindako merkatu azterketa honen ondoren, gailuaren funtzionamendu zehatza definitu da, bere lehiakideekiko indarguneak bultzatuz. Funtzionamendua zehaztu ondoren, betebeharreko helburuak definitu dira eta helburu hauek betetzeko aukera ezberdinak planteatu dira osagaiei dagokionez. Behin modulu ezberdinen ezaugarriak konparatuz, aukeratutako osagai guztien ezaugarriak eta abantailak azaldu dira. Memoriarekin batera, laburpen txiki bat entregatzen da informaziorik garrantzitsuena eta aukeratutako osagai guztiak batzen dituena. Azkenik diseinua deituriko dokumentuan, memoriarekin batera entregatutako, kodearen eta bestelako zehaztasuna azaltzen dira. 2.4.2. Aurrekontua eta lan-plana: Dokumentu honetan gastu guztien banakapena aztertu daiteke, materialei, giza baliabideei eta softwareari dagozkion gastuak adibidez. 2.4.3. Baldintza agiria: Proiektuaren bideragarritasunerako jarraitu beharreko baldintzak aztertzen dira dokumentu honetan. Proiektuan parte hartuko duten bi alderdiak onartu beharko dituzte bertan jorratutako baldintzak guztiak. 3. EGINBEHARREKOAK Atal honetan proiektuak aurrera egiteko jarraituko diren lan-paketeak deskribatuko dira. 3.1. LP1. Informazio bilaketa eta aurrekarien azterketa. Proiektuaren ezaugarriak zehazteko merkatuan aurkitu daitezkeen soluzio ezberdinak aztertuko dira. Honi esker, lehiakideek izan ditzaketen ahulezia guztiak antzemango dira. 3.2. LP2. Hardwarearen zehaztapena. Behin ezaugarriak zehaztuta, hardwarea aukeratuko da kotxeak bete behar dituen helburu guztiak bete ahal izateko.
3.3. LP3. Programekin trebetasuna hartu. Kodearekin hasi baino lehen programatzeko erabilitako softwarearekin trebezia minimo bat hartu beharko da, honek eskaintzen dituen baliabideak ahalik eta hoberen aprobetxatzeko. 3.4. LP4. Egituraren inprimaketa. Behin egituraren diseinua aukeratuta, Cura softwarearen bidez parametro ezberdinak zehaztuko dira (dentsitatea adibidez) eta piezak inprimatuko dira. 3.5. LP5. Kodearen garapena. Prozesurik zorrotzena izango da eta denbora gehien eramango duen prozesua izango da. 3.6. LP6. Plakaren diseinua eta inprimaketa. “Protoboard”-aren erabilpena, PCB plaka batengatik ordezkatuko da. Honi esker, konexioa hobetuko dira, tamaina txikiagotuko da eta konexioren bat hondatzeko arriskua guztiz ezabatuko da. Beraz, prozesu hau betetzeko lehenengo plaka diseinatu beharko da DesignSpark softwarearen laguntzaz eta ondoren inprimatu laborategi teknikariaren laguntzaz. 3.7. LP7. Azken probak. Osagai guztien fabrikazioa eta muntaketa bukatuta, softwarearen azken bertsioa frogatu beharko da funtzionamendua zuzena dela frogatuz. 4. BALDINTZA EKONOMIKOAK Proiektua abian jartzeko eta osagaien erosketa egiteko proiektuaren aurrekontu totalaren % 10-a ordaindu beharko du bezeroak, hau da, 3064€ hain zuzen eta proiektuaren iraupen osoaren Eskulanaren, bestelako materialen eta beste atalen ordainketa proiektuaren bukaeran ordainduko dira. Proiektuaren garapenean aldaketa ekonomikoak egonez gero, eta aldaketa hauek aurrekontu totalaren % 20-a baino handiagoak izanez gero, bezeroarekin batzar bat antolatuko da gastu horien arrazoia azaltzeko eta hitzarmen batera heltzeko. Edozein ustekaberi aurre egiteko, prezio aldaketak proiektuak irauten duen bitartean adibidez, zerga aurreko totalaren %5a ordainduko da, kantitate hau 1205,82€ izanik. Proiektua bukatzeko data gainditzen bada proiektu osoaren iraupenaren baino %20a handiagoa den iraupen denbora batekin, bezeroak proiektua bertan behera usteko eskubidea izango du. 5. BALDINTZA FUNTZIONALAK Autoaren funtzionamendu zuzena izateko eta gelaren mapaketa ahalik eta adierazgarrien izateko, gela oztoporik gabe egon beharko da. Hormak ez diren edozein objektu, zutabeak adibidez, oztopo bat bezala kontsideratuko dira eta kotxeak holako oztoporen bat topatzen badu perturbazio larriak izango ditu mapaketa prozesuan. Erreferentzia bat izatea nahi bada, autoa eraikinetik irten beharko da GPS seinalea jaso ahal izateko eta mikro-sd txartelean datuak grabatu ahal izateko baten behintzat. Autoak mikro-sd txartelean gordetako ibilbidea hasierako posizioarekiko guztiz erlatiboa izango da eta autoak ez du jakingo noiz bete duen ibilbide osoa. Erabiltzailea
arduratu beharko da gailua amatatzeaz eta jasotako datuak erreferentziatzeaz hasierako posizioarekiko. 6. HARTZEKO BALDINTZAK ETA PROBAK Bezeroak proiektua jaso ahal izateko, kotxeak memoria dokumentuan jasotako helburu minimoak bete beharko ditu entrega epea bukatu baino lehen. Helburu minimo hauek betetzen direla frogatu ahal izateko proba-multzo bat exekutatuko da, funtzionamendu zuzena egiaztatzeko. Proba hauek sistema onartzeko oinarria izango dira, baina garapenaren arduradun den langilearen irizpidearen arabera proba gehigarri batzuk exekutatu ahal izango dira. 6.1. Betetze eta entrega epeak Proiektua 2017ko apirilaren 28an entregatu beharko da, hau da, proiektua bukatu eta bi egunetara edozein arazo sortuz gero, konpontzeko denbora tarte minimo bat izateko. Plangintza bi aldeek sinatu ondorengo edozein aldaketa egin ahal izateko bi aldeek adostu beharko duten batzar baten eztabaidatu ondoren. Horretarako dagokion aldaketa eranskinetan eta kontratutan jarri beharko da eta proiektu osoaren balorazio estimatuan ere. 6.2. Produktuaren gaineko ustiapen eskubideak Proiektuan garatutako edozein tresna edo metodologia bezeroan erabateko jabegokoak izango dira. Garatuko den tresnaren jabego intelektuala eta erabilera eskubidea bezeroarenak bakarrik izango dira, baina ikerketa taldea egilekide moduan izendatzearen eskubide morala errespetatuko da.
7. LEGE ETA KONTRATUKO BALDINTZAK 7.1. Hartze-agiriak Zerbitzuen behin-behineko hartzea zerbitzu horiek egin ondoren egingo da eta horretarako bi aldeek sinatu beharko dute Behin-behineko Hartze-Agiria. Agiri hori sinatu ondoren hasiko da erreklamazioak egiteko dagoen bi asteetako epea. Epe hori pasatu ondoren eta kontratistak zuzendu beharreko akatsak jakinarazi ez baldin baditu, Behin-betiko Hartze- Agiria sinatuko da. Agiri hau sinatu ondoren dokumentu honen Berme-baldintzen atalean ezartzen diren baldintzen berme-epea jarriko da martxan. 7.2. Eroskera eta mantentze kontratutak Eraikinen barrualdeko kartografia egiteko autoa” proiektuaren funtzionamendua egiaztatu ondoren, bi aldeek Erosketa kontratua sinatuko dute. Kontratu honetan eskaintzen diren mantentze-baldintzak dokumentu honen “Mantentze-baldintzak” deituriko 8. Atalean agertzen dira.
7.3. Bezeroaren erantzukizunak Bezeroak kontratatutako zerbitzu guztiei dagokien indarreko arautegi legal osoa betetzeko ardura izango du, erabiltzeko baimenak eta lizentziak barne eta baita egindako garapenaren jabego intelektual eta konfidentzialtasunari dagozkien arautegia ere. Erosleak ez du produktuaren jabegoaren gaineko inolako titulartasunik erosten, produktua bera eta honen erabilera baimena baizik. Eroslea ez dago baimenduta produktuen kopiarik edo egokitzapenik hirugarrengoei banatzeko, saltzaileak espresuki baimentzen ez badio. 7.4. Proiektugilearen erantzukizunak Proiektuaren garatzailea proiektuaren exekuzioan ezarritako epeak eta espezifikazioak betetzera konprometitzen da. 7.5. Kontratuaren iraupena: Proiektu baten kontratuaren iraupena bi elementuz definituta etorri daiteke. Lehenengo kasuan, kontratuko atal guztiak betez proiektua bukatutzat ematen denean. Edo bigarrena, proiektuaren garapena bukatu baino lehen edota hau bukatu ondoren alderdiren batek hurrengo puntuetako egoera baten aurrean dagoelako: • Alderdiren batek Baldintza Agiriko klausulak ez betetzea. • Alde baten merkataritza-sozietatearen zuzenbide-nortasuna iraungitzeagatik, ondoren beste entitate batetara pasatu ezean. • Bi aldeen akordioaren ondorioz, proiektua bertan bera uztea erabaki delako. • Alde batek ordainketa-etendura aitortzeagatik. • Enpresaren ixte bategatik. 7.6. Gatazken ebazpena Kontratuaren interpretazioan edo aldaketan sor daitezkeen auziak, kontratua sinatu zen lekuko epaitegietan edo auzitegietan ebatziko dira, aldeei egokitu ahal zaien beste edozeini uko eginez. Beraz, hauen esku uzten da epaileen eta epaileadministrazioaren izendapena eta aldeek hauen laudo onartzera behartuta egongo dira. 8. MANTENTZE BALDINTZAK Mantentze lanei dagokionez, bezeroak izango du mantentze lanak egiteko ardura, bai mantentze prebentiboa eta bai mantentze zuzentzailea. Mantentze prebentiboko plangintzak honako operazioak bilduko ditu: ikuste-ikuskapenak, ekintzen egiaztapena (sentsoreen neurketak egokiak direla adibidez), etab. Mantentze zuzentzaileari dagokionez, proiektuaren edozein osagaietan hondaketa egonez gero, bezeroa izango da zuzenketa hauek egiteaz arduratuko dena. 9. KONFIDENTZIALTASUN AKORDIOA 9.1. Sarrera Proiektuaren garapenerako erabilitako informazioa bezeroaren esku egongo denez, bezeroaren eta proiektuaren garapenaren arduradunen arteko konfidentzialtasun akordio bat sinatu beharko da.
Beraz, bi aldeen artean informazio konfidentzial teknikoa trukatu ahal izango da, beti ere sinatutako akordioaren baldintzak eta ezaugarriak errespetatuz. 9.2. Informazio konfidentzialaren definizioa: Informazio konfidentziala proiektuaren garapenarekin erlazionatutako edozein informazio edo datu tekniko izango da. 9.3. Konfidentzialtasun akordioaren haustura: Aldeetako batek konfidentzialtasun akordioan ezarritako baldintzak betetzen ez baditu, aldeen artean ezarritako erosketa aginduen bukaeratzat hartuko da, aldeen arteko konpentsaziorik gabe. |
addi-f261224b937a | https://addi.ehu.es/handle/10810/22816 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017-10-04 | science | Rodríguez Sarriegui, Unai | eu | FPGAtan gauzatutako sistema digitaletan kontsumoa neurtzeko eta murrizteko estrategien aplikazioa | GRADU AMAIERAKO LANA XEDEA ETA DESKRIBAPEN OROKORRA Lan honetan guzti hau aztertu, landu eta praktikara eraman nahi da FPGA sistemen oinarriak bereganatuz, etorkizun hurbilean esanguratsua izango den gaia landuz. 2 Xedea eta Deskribapen orokorra Proiektu honen xede nagusia FPGAtan gauzatutako sistema digitalen potentzia xahuketa dinamikoki neurtu eta kontrolatzeko tekniken aplikazioa aztertzea eta gauzatzea izango da. Helburu nagusia beraz, horretarako baliatuko den, FPGA txertaturik egon den AC701 ebaluazio plataforman, energia kontsumoa murrizteko balio duten teknikak inplementatu eta neurketak egitea izango da. Hala ere, gai honen inguruan aurrez zegoen ezjakintasuna zela eta, FPGAen gaian murgiltzea ere zehar-lerroetako bat izan da. Horretarako, lehenik eta behin FPGAen oinarrizko kontzeptuak barneratzetik hasi da; FPGAk zer diren, egitura nolakoa den, hardware programazio lengoaiak ezagutu eta ikasi, etab. Lan honetan murgildurik, eta Elektronika Digitalaren Diseinu Taldea (GDED) taldean egindako lana dela medio, potentziaren neurketen inguruan dauden aukeretan ere sakondu da, batik bat, Vivado bezalako aukera askotako erremintak eskaintzen dituenetan. • FPGA eta prozesamendu paraleloaren inguruko informazio bilketa eta oinarri sendo baten lanketa, baita haiek nola programatu eta kudeatzen den ikasi. • FPGAtan gauzatu daitezkeen edo inplementatu diren potentzia xahuketa murrizten duten tekniken azterketa sakona. • FPGAren baitan dauden elementuek energia kontsumoan duten eraginaren azterketa. • Potentzia xahuketa eraginkorki neurtzeko dauden aukeren ikerketa eta alderaketa. • Aurrez aipaturiko tekniken inplementazioa. • Teknika hauen emaitzetan oinarrituz, haien eraginkortasun maila neurtu. Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 3
GRADU AMAIERAKO LANA METODOLOGIA 3 Metodologia Lan honen garapena eman ahal izateko hainbat aurre-pausu eman behar dira gaia bera ulertu eta lana modu efektibo batean egiteko. Hori dela eta, lehenik eta behin gaiaren inguruan informazio bilketa eta ulerpen egoki bat emango da, izan ere FPGA eta hardware programagarria zer den ulertzea ezinbestekoa da lehenengo hurbilpen bezala. Honen ostean, FPGAk programatu, kontrolatu eta diseinatzeko baliabideak aztertuko dira; kasu honetan, batez ere Vivado Desing Suite softwarean zentratuko da, izan ere, hau da GDED ikerketa taldean baliatzen dena. Honekin batera, hardware deskribapen lengoaiak aztertu, ikertu eta ikasiko dira proiektuaren oinarri izango baitira. Hala ere, lengoaiaren egitura eta oinarrizko atalak aurrez aztertzea planteatu bada ere, zeharka landu beharreko konpetentzia bat dela aurreikus daiteke, proiektua aurrera doan heinean garatzen joango dena. Behin oinarri minimo hau izanda, FPGAtan aurki daitezken potentzia xahuketa kontrolatu eta murrizteko teknikak aztertzen hasiko da granularitate handiko kasuetatik txikikoetara pasaz. Prozesu honetan, informazio bilketa izango da garrantzitsuena, aukera bakoitzak eskaintzen dituen abantaila eta desabantailak ulertuz eta gaur egun zabalduen dauden aukerak lehenetsiz. Programazio hutsarekin hasi baina lehen, gure teknikek suposatuko duten eragina aztertzeko teknika edo erremintak aztertuko ditugu. Horretarako bi lan ildo paralelo aztertuko ditugu, bata tenperaturaren neurketa FPGAn zehar eta bigarrena potentziaren neurketa dinamikorako aukeren azterketa. Batak zein besteak garrantzia badute ere, bigarren aukerak ematen digu informazio zehatzago eta interesgarriagoa gure tekniken efizientziari dagokionez, hortaz, bertan sakonduko dugu gehiago. Aurrekari guztiak bete ostean, teknikak praktikan jartzea ezinbestekoa da, hemen ere 3 atal banatuko ditugularik: Atal Funtzionalaren konprobaketa, Potentzia kontrol eta murrizketari dagokion atala eta Jasotako emaitzen analisia jorratuko genukeen atala. Hiruretatik lehenengoan, gure teknikek gure diseinuan izan dezaketen eragin negatiboa aztertuko da, hala nola, giltch-ak, atzerapenak, etab. Honetarako ezinbestean source kodea sortu eta berau konprobatzeko test-bencha diseinatu beharko dira. Bigarrenean berriz, potentziaren kontrol eta murrizketa efektiboari dagokion neurketa eta konprobaketak egin beharko dira. Honetarako, berriz, aurreko kodea txartelean inplementatu eta neurketa zuzenak egin beharko dira. Azkenik, atal hauetan jasotako informazio eta datuak alderatu eta aurkeztuko dira, ostean ondorio argi eta konprenigarriak aurkeztu ahal izateko. Lanari amaiera emateko, jasotako emaitzak analizatu eta ulertuko dira hauei arrazonamendua emanez eta tekniken egokitasuna analizatuz. Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 4
GRADU AMAIERAKO LANA EMAITZAK 4 Emaitzak Lanean zehar hainbat atal lantzen badira ere esan daiteke neurketa errealen kalkulua eta lorturiko estimazioekiko alderatzeak pisu zentrala hartzen duela. Hori dela eta atal honetan lehenik eta behin potentziaren estimazioak aurkeztuko dira, Vivadoren bidez lortuak, ostean TS838 gailuaren bidez lorturiko emaitzak aurkeztuko dira eta amaieran Vivado Power Analysis baliabidearekin lorturikoak eta errealak alderatu. Guzti hau adibide bakar batean kondentsatuko da, 750 elementukoa kasu honetan, proiektuaren funtsa bera ulertzen lagunduko duena. Kasu honetan potentzia dinamikoaren kontsumoa da aztertu nahi den potentziaren murrizketan interes berezia sortzen duen atala. Izan ere atetze metodoek potentzian izango duten eragina potentzia dinamikoaren aldaketan islatuko da. Hori dela eta, 750 elementuko diseinuarekin jaso diren datuak analizatu osteko potentzia dinamikoaren grafikoa aurkezten da 2 irudian. 2 Irudia: 2. Saiakeraren Potentzia dinamikoaren grafikoa 3 Irudia: 2. Saiakeraren Datu taula. Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 5
GRADU AMAIERAKO LANA EMAITZAK 3 irudian ikusgai dauden datuetara joz, konfirma daiteke teknika hauen eragina, izan ere, potentzia xahuketa totalarekiko murrizketak %15,18a suposatu du, eta potentzia dinamikoaren murrizketak, berriz, %23,91a. Zenbakiekin jarraituz, potentzia murrizketa totala 51mW izatera iritsi da. Honako saiakera honetan jada uler daiteke aplikaturiko teknika egokia dela planteatu den helburuak lortzeko. Hala ere, frogapen egoki bat izateko neurketa errealak egitea ezinbesteko zeregina da. Aipatu beharra dago neurketa errealen bidez lorturiko emaitzak ez direla oso zehatz edo fidagarriak. Hala eta guztiz ere, harturiko datuekin benetako balioa izango litzakeenaren estimazioa egin da bataz besteko aritmetikoa baliatuz. Honen bidez grafiko bat osatu da potentzia total erreala irudikatzeko asmoz. Grafiko hau 5 irudian dago ikusgai. Emaitza horretara heltzeko behar diren datuak aurkezteko asmoz lehenik eta behin jasotako datuak aurkezten dira 4 irudian. Honi jarraiki, 4 irudian ageri den taulan jasotako balioekin kalkulaturiko Bataz Bestekoa, Ohiko Desbiderapena eta Desbiderapen Estandarra aurkezten dira 1 taulan. 4 Irudia: 750 elementuko diseinua jatorri den datu taula. BB (W) OD DE %10 Saiakera 7,125 0,217 0,077 %50 Saiakera 7,688 0,242 0,086 %100 Saiakera 8,438 0,3 0,106 Taula 1: 750 FFdun denbora errealeko frogaren emaitzak Hasierako azterketa batean soma daiteke aurreko estimazioetan jasotako datuekin ez duela guztiz bat egiten aurkezturiko emaitzak. Izan ere, joera lineal gorakor bat jarraitzen badu ere, jasotako balioen magnitudea oso handia da, aurreko ataleko emaitzekin parekatzeko. Honen adibide argia da 6 irudian aurkezten den grafikoa. Bertan, Vivadoren Power Analysis erreminta baliatuz lorturiko emaitzak eta azken atal honetan lorturikoak alderatzen dira. Horretarako, eta neurketa errealen metodoarekin jasotako beste elementuen potentzia kontsumoa ahalik eta gehien arbuiatzeko asmoz, lehenengo irakurketa bi kasuetan 0 a balitz bezala parekatzen da. Honi esker, hortik aurrera jasotako aldaketak potentzia Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 6
GRADU AMAIERAKO LANA EMAITZAK 5 Irudia: 750 elementuko diseinua jatorri duen potentzia errealaren neurketak. dinamikoan soilik jazotako aldaketak direla suposa genezake. Hemen aipatzen diren datuak 7 irudian topa daitezke. Hala eta guztiz ere, oso kontuan izan behar da datu hauek jasotzerakoan lehenengo metodoaren bidez jasotako datuak ez direla errealak eta bigarrenean jasotakoak berriz datu errealetatik abiaturiko estimazioak direla, eta hortaz errorea ere jasaten dutela. Grafiko zein datuak aztertu ezkero argi ikus daiteke metodo batean zein bestean jasotako datuak eskalan ez datozela bat. Honek jatorrian zalantza asko planteatzen ditu, batez ere datuen bilketa iturriei dagokienean. Hala ere, grafikoei erreparatuz gero, frogatua geratzen da aplikaturiko teknikak finean bere helburua luzez betetzen duela, aurrez genituen estimazioak betez eta gaindituz froga errealak egiterako orduan. Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 7
GRADU AMAIERAKO LANA ONDORIOAK 6 Irudia: 750 elementuko diseinua jatorri duen potentzia errealaren eta dinamikoaren arteko alderaketa. 7 Irudia: 750 elementuko diseinua jatorri duen potentzia errealaren eta dinamikoaren arteko alderaketa. 5 Ondorioak Lanaren aipaturiko helburuei erreparatuz gero esan genezake orokortasun batean planteaturiko helburuak zehaztu, garatu eta gauzatzea lortu dela. Aztertu diren tekniken artean gehien garatu den atala Clock gatinga izanik, hura izan daiteke ondorio gehien eta formatuenak izan ditzakeen atala. Teknika bera baloratzerako orduan bi ezaugarri nagusi nabarmentzen dira, inplementatzeko duen erraztasuna eta diseinatzerako orduan eskaintzen duen sinpletasuna. Hala eta guztiz ere, aplika daiteken diseinuen espektroa mugatua da, izan ere, aplikatu nahi den diseinuaren izaerak berak asko mugatzen du. Honen jatorria bere jokaeran dago, FPGAn txertaturiko elementu desberdinen erloju seinalea itzaltzean hain zuzen ere. Hau kasu batzuetan ezingo da egin diseinuaren izaeragatik beragatik. Beste aldetik, kontraesan egoera bat sortzen du bere funtzionalitateari dagokionez. Izan ere, tamaina handiko diseinuetan aplikaturiko teknikek dute etekin edo errentagarritasun gehien, baina era berean, bertan sor daitezke arazo gehien erloju arbola eta Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 8
GRADU AMAIERAKO LANA ONDORIOAK glitch-ekin. Guzti hau kontuan harturik esan daiteke, kasuz kasu aztertu beharko litzatekeela Clock gating-a aplikatu nahi diren diseinuak honen funtzionalitate eta erabilgarritasuna aztertuz. Clock gatinga alde batera utziz, bereziki interesgarria suertatu den teknika bat erloju maiztasunaren kontrol dinamikoarena izan da. Kasu honetan aukera desberdinek diseinu gama zabal baterako irtenbide bat suposatzen dute, azterturiko kasuan potentziaren murrizketa esanguratsua izan delarik. Hortaz, atal hau aurrerantzean aztertu eta sakontzea beharrezkotzat jotzen da. Beste hurbilpen bat funtzionalitate mailan ere egin da, kasuz kasu aztertuz aukera eta ondorio bakoitza. Honek ere ez du ondorio nagusi bat bilatzen, izan ere, kasu bakoitzean sor daitezkeen behar eta ezaugarriei egokituko zaie funtzionalitate bakoitza. Aztertutako aukerek hainbat aukera ematen dizkiote diseinatzaileari batzuetan sinpletasunera joko da, eta besteetan berriz konplexutasun eta ziurtasunera. Potentzia murrizketa tekniketatik haratago nabarmentzea merezi du erabilitako potentzia estimatzeko tresnak ahalik eta zehatzenak izatea lortu bada ere potentziaren denbora errealeko neurketan ez dela helburua guztiz gauzatu. Zentzu honetan sakontzeko beste baliabide batzuk erabiltzera eramaten du ezinbestean, PMBUSa kasu, edo bestela FPGAen diseinu prozesua sakonean aztertzea microblaze beza.lako erremintak erabiltzera begira. Hortaz, atal honetan aztertzeko luze eta zabal eman dezakeen esparru bat irudikatzen da. Hala ere, aztertu diren tekniken artean SYSMON tresnak erabilera erraztasun asko eskaintzen ditu, nahiz eta, aztertu den kasuan guztiz ez lortu emaitza egokia. Horrez gain Vivadok eskainitako tresnek potentziaren estimaziorako aukera anitz eskaintzen dituzte, gailuen potentziari dagokionean hurbilpen interesgarri bat eskainiz. Azkenik lanaren berrikuspen bat egiterakoan Latex euskarria, bere baitan koka daitezkeen garapenerako baliabide guztiekin batera, eta Bibtex erreferentzia kudeatzailea ezin ekidineko aipamen bilakatzen dira. Baliabide hauek mundu berri bat ireki didate lan akademikoen garapenen arloan eta, erronka bat suposatu badute ere, bereganaturiko konpetentzia eta gaitasunak zenbatu ezinak dira. Lanari amaiera emateko, aipa daiteke hasieran planteaturiko helburua guztiz ez bada bete ere, oinarri sendo bat landatu dela lan honekin. Hala eta guztiz ere, lan asko dago oraindik egiteko arlo honetan, potentzia neurtzeko tekniketatik hasiz, potentzia murrizketa tekniken inplementaziora arte. Hori dela eta ikasitako guztiak orain zein etorkizunean gara daitezkeen lan guztietan isla sakon bat izango du. Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 9
GRADU AMAIERAKO LANA TRESNAK 6 Tresnak 6.1 Hardwarea AC701 txartela Lan honetan baliatu den hardwarea Xilinx konpainiaren AC701 A200T txartela izan da, hain zuzen ere Evaluation-Kit modeloa, neurketak egiteko aukera paregabeak eskaintzen dituena. Txartel hau, Artix-7 FPGA-n oinarrituriko txartel bat da, baina ebaluaziorako eta neurketetarako bereziki prestatua dago, horren adibide argia da pack-aren baitan AMS101 neurketa txartela etortzea. Txartela bera 8 irudian ikus dezakegu. 8 Irudia: Xilinx konpainiaren AC701 A200T txartela. Artix-7-a Xilinx-ek atera duen 7 series azkenengo produktu gamaren parte da, Ultrascale eta Zynq gailuekin batera, eta merkatuko zein industriako beharrei erantzuteko helburuarekin sorturiko produktu gama bat da. 7-series delakoetan 3 azpi-gama bana ditzakegu beste behin, prezio eta gaitasunarekin zerikusia izango dutenak; Virtex, garesti eta kalkulu gaitasun handienekoak dira hauek, Kintex (gaitasun handia baina aurrekoak baina murritzagoa) eta azkenik guk erabiliko dugun Artix-a, gama baxua edo ekonomikoena, 9 irudian ikus daitekeen bezala. Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 10
GRADU AMAIERAKO LANA TRESNAK 9 Irudia: Xilinx konpainiaren 7 series FPGA desberdinek dituzten propietate nagusiak. Hortaz Artix-ak kostu baxuko baina gaitasun handiko produktuak ditugu, low-power edo potentzia baxuko elementuetan oinarrituak zein potentzia eskakizunak betetzeko gaitasuna dutenak. TS-838 neurketa gailua Potentziaren neurketa errealerako baliatu den beste elementu bat TS-838 izeneko neurgailua da. Gailu hau etxeetan gailu desberdinek izan dezaketen energia kontsumoa neurtzeko diseinatua badago ere, funtsean energia zein potentzia neurtzeko gailu praktiko bat da. Izan ere entxufe bat moduan funtzionatzen du, hura korronte elektrikora entxufatu ostean neurtu nahi den tresna gailura entxufatu besterik ez da egin behar neurtzen hasteko. Hainbat aukera baditu ere, aztertuko den kasuan potentziaren uneko neurketa baliatuko da. 10 irudian ikusi daiteke gailua. Horrez gain 2 taulan gailuaren neurketa espezifikazioak ikusi ahalko dira. Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 11
GRADU AMAIERAKO LANA TRESNAK 6.2 Softwarea Lan honen garapenean erabili den software nagusia Vivado Desing Suite izenekoa izan da, Xilinx konpainiak HDL sintesi eta analisirako bereziki sorturiko softwarea, hain zuzen ere. Vivadok, aurrez Xilinx ISEk zuen papera hartu eta hobetu du, izan ere, ISEk zituen baliabideez gain, SoC-en garapenerako eta maila altuko sintesirako errementa berriak ere, eskaintzen ditu azken honek. Horrez gain, Vivadok eskaintzen duen berrikuntzarik handiena diseinu fluxuaren birplanteamendua eta erreminta guztien batzea da, besteak beste, ISEk ez bezala, Vivadok simulazio erreminta propio eta integratua du. Azken hau izango da hain zuzen ere, gure diseinuen funtzionamendu egokia bermatzeko baliatuko dugun erreminta nagusia. Horrez gain, potentziaren estimazioak egiteko gaitasuna ere badu, gure diseinuen potentzia xahuketa estimatu ahal izango dugularik. Bide hau izango da, zuzeneko neurketez gain emaitza zehatzenak eskainiko dizkigun baliabidea, garrantzia berezia izango duelarik. Aurrez aipaturiko guztia eta beste hainbat eskaintzen dizkigu beraz Vivadok. Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 13 |
addi-4b37b3b4544a | https://addi.ehu.es/handle/10810/22816 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017-10-04 | science | Rodríguez Sarriegui, Unai | eu | FPGAtan gauzatutako sistema digitaletan kontsumoa neurtzeko eta murrizteko estrategien aplikazioa | Laburpena Lan honen baitan Field Programmable Gate Array (FPGA)tan aplikatu daitezkeen kontsumorako neurketa eta kontrolerako tekniken azterketa eta inplementazioa egingo da. Horretarako lehenik eta behin teknika hauei dagozkien teoria desberdinak garatuko dira, ereduez eta adibideez baliatuz. Hauen artean 2 teknika aztertuko dira nagusiki, Clock-Gating eta Dinamic clock reconfiguration. Hala ere beste hainbat teknika ere aztertuko dira, besteak beste, Datapath block eta Clock enable. Ostean, FPGAtan dauden elementuak potentziaren kontsumoan duten eragina aztertuko da banan banan, baina orokortasun batean oinarriturik. Behin hau eginik, FPGAtan potentzia neurtzeko dauden tresnak aztertuko dira, estimazioetatik abiatuz, denbora errealeko neurketetaraino. Azkenik, aurrez ikusiriko teknikak inplementatuko dira FPGA diseinu-eredu batean, aurrez aipaturiko tresnak baliatuz potentziaren neurketa eta kontrol dinamikoa egin ahal izateko. Emaitzak lortu ostean, hauek aztertuko dira tekniken egokitasuna analizatzeko, lanari amaiera emanez. i
Kapitulua 1 Sarrera 1.1 Testuingurua Azken urteetan aplikazio eramangarrien garapenarekin bat, FPGA sistema asko potentzia xahuketa maximoa ezaugarritzen hasi dira, diseinu fasean lehentasun handiagoa duen, eta aurreikusi behar den, faktore bat bilakatuz. Honek, halabeharrez, hainbat aldagai barnebiltzen ditu, gailu edo txip-aren aukeraketatik hasiz energia aurrezteko teknika aurreratuetaraino. Moore-en legeak aurreikusi bezala [Moore, 1965], fabrikazio teknologien jenerazioak aurrera doazen heinean transistoreen tamaina murriztuz doa esponentzialki, eta honek, FPGA gailu batean egon daitezkeen transistore kopurua areagotzea suposatzen du. Lehenengo hurbilpen batean, transistore gehiago izateak potentzia estatiko gehiago xahutzea suposatzen duela uler genezake, baina ez da hurbilpen bakarra. Izan ere, gaur egungo FPGAen teknologia aurrerapenek erloju maiztasunak azkartzea ekarri dute, honek potentzia dinamikoaren areagotzea ekarri du [Kim et al., 2003], eta horri, aurrez aipaturiko transistore kopuruaren igoera gehituko bagenio, are xahuketa handiagoa izango genuke. Alabaina, estuki lotuak daude bi aldagai hauek, potentzia dinamikoaren eragina ez baita erlojuaren maiztasunera soilik mugatzen, potentzia dinamiko hori sortzeko gai diren elementuek ere eragin zuzena baitute. Hainbat hurbilpen eta saiakera egin dira potentzia baxuko sistema digitalak diseinatzerako orduan, CAD erremintak baliatuz; Clock-gating edo Clock-enable bezalako erloju kudeaketa eginez; erlojuaren moldatze dinamikoa eginez edo datu bidalketaren blokeoa, datapath-block izenekoa, baliatuz besteak beste. Horrez gain potentzia xahuketa aztertzeko erremintak ere ugaldu eta zorroztu dira aurrez aipaturiko sistemen efizientzia eta ezaugarritzea osatzera bidean. Lan honetan guzti hau aztertu, landu eta praktikara eraman nahi da FPGA sistemen oinarriak bereganatuz, etorkizun hurbilean esanguratsua izango den gaia landuz. 3
GRADU AMAIERAKO LANA XEDEA 1.1 Irudia: Moore-n legeak aurreikusiriko diseinu mugak, potentzia xahuketan duten oinarriaren grafikoa [Kim et al., 2003]. 1.2 Xedea Proiektu honen xede nagusia FPGAtan gauzatutako sistema digitalen potentzia xahuketa dinamikoki neurtu eta kontrolatzeko tekniken aplikazioa aztertzea eta gauzatzea izango da. Xede orokorra hori bada ere, graduan zehar eskuraturiko konpetentzia espezifiko eta zeharkakoak eskuratu nahi dira lan honen bidez. Hona hemen lanean zehar landuko diren hainbat gaitasun: • Gailu elektronikoen programazioari loturiko konpetentzia espezifikoak, kasu honetan hardware programazioari, diseinuari eta konfigurazioari enfokatua (FPGAk). • Gailu elektronikoen egituraren ulerkera eta diseinuarekin loturiko konpetentzia espezifikoak, kasu honetan jakinik egiturak berak diseinua ere hein handi batean baldintzatzen duela. • Edozein proiektu edo lanetan ahozko zein idatzizko adierazpenarekin lotuak dauden konpetentzia espezifikoak, izan ere, konpetentzia hauek ezinbestekoak dira garatzen dugun proiektuak ahalik eta irismen handiena izan dezan. Hortaz, dokumentazio zein ahozko aurkezpenean irudikatu behar diren konpetentziak ditugu hauek. • Metodo eta teoria berriak ikasteko gaitasuna eta egoera berrietara egokitzeko gaitasunarekin loturiko konpetentziak, kasu honetan zuzenean landu ez dugun gai bati aurre egiten baitio lanak. Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 4
GRADU AMAIERAKO LANA AURREKARIAK ETA HASIERAKO DATUAK 1.3 Deskribapen orokorra Helburu nagusia beraz, horretarako baliatuko den, FPGA txertaturik egon den AC701 ebaluazio plataforman, energia kontsumoa murrizteko balio duten teknikak inplementatu eta neurketak egitea izango da. Hala ere, gai honen inguruan aurrez zegoen ezjakintasuna zela eta, FPGAen gaian murgiltzea ere zehar-lerroetako bat izan da. Horretarako, lehenik eta behin FPGAen oinarrizko kontzeptuak barneratzetik hasi da; FPGAk zer diren, egitura nolakoa den, hardware programazio lengoaiak ezagutu eta ikasi, etab. Lan honetan murgildurik, eta Elektronika Digitalaren Diseinu Taldea (GDED) taldean egindako lana dela medio, potentziaren neurketen inguruan dauden aukeretan ere sakondu da, batik bat, Vivado bezalako aukera askotako erremintak eskaintzen dituenetan. • FPGA eta prozesamendu paraleloaren inguruko informazio bilketa eta oinarri sendo baten lanketa, baita haiek nola programatu eta kudeatzen den ikasi. • FPGAtan gauzatu daitezkeen edo inplementatu diren potentzia xahuketa murrizten duten tekniken azterketa sakona. • FPGAren baitan dauden elementuek energia kontsumoan duten eraginaren azterketa. • Potentzia xahuketa eraginkorki neurtzeko dauden aukeren ikerketa eta alderaketa. • Aurrez aipaturiko tekniken inplementazioa. • Teknika hauen emaitzetan oinarrituz, haien eraginkortasun maila neurtu. 1.4 Aurrekariak eta Hasierako datuak FPGAk bereziki azken urteetan publiko zabalera hedatzen hasi den teknologia bada ere, historia luzea duen gailu elektronikoa da. Hala eta guztiz ere, FPGAk ez dira merkatuan zein ikerketetan gehien erabiltzen edo ezagunenak diren gailuak. Izan ere, haien gaitasun eta abantailak azkar lausotzen dira haien fabrikazio kostu eta konplexutasunaren atzean. Tendentzia hauek aldatzen badoaz ere, beharrezkoa ikusi da FPGA kontzeptu eta teknologia mikroelektroniko bezala historiko eta teknikoki aurkeztea testu honen ulerkera sakonago bat erraztera begira. Hortaz, atal honetan, lehenik eta behin FPGAen historia aztertuko da, ostean teknologia mikroelektronikoaren ikuspuntutik azalpena garatuz eta azkenik teknologia honen aukera eta aurrera begirada bat eskainiz. Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 5
GRADU AMAIERAKO LANA METODOLOGIA 1.5 Metodologia Lan honen garapena eman ahal izateko hainbat aurre-pausu eman behar dira gaia bera ulertu eta lana modu efektibo batean egiteko. Hori dela eta, lehenik eta behin gaiaren inguruan informazio bilketa eta ulerpen egoki bat emango da, izan ere FPGA eta hardware programagarria zer den ulertzea ezinbestekoa da lehenengo hurbilpen bezala. Honen ostean, FPGAk programatu, kontrolatu eta diseinatzeko baliabideak aztertuko dira; kasu honetan, batez ere Vivado Desing Suite softwarean zentratuko da, izan ere, hau da GDED ikerketa taldean baliatzen dena. Honekin batera, hardware deskribapen lengoaiak aztertu, ikertu eta ikasiko dira proiektuaren oinarri izango baitira. Hala ere, lengoaiaren egitura eta oinarrizko atalak aurrez aztertzea planteatu bada ere, zeharka landu beharreko konpetentzia bat dela aurreikus daiteke, proiektua aurrera doan heinean garatzen joango dena. Behin oinarri minimo hau izanda, FPGAtan aurki daitezken potentzia xahuketa kontrolatu eta murrizteko teknikak aztertzen hasiko da granularitate handiko kasuetatik txikikoetara pasaz. Prozesu honetan, informazio bilketa izango da garrantzitsuena, aukera bakoitzak eskaintzen dituen abantaila eta desabantailak ulertuz eta gaur egun zabalduen dauden aukerak lehenetsiz. Programazio hutsarekin hasi baina lehen, gure teknikek suposatuko duten eragina aztertzeko teknika edo erremintak aztertuko ditugu. Horretarako bi lan ildo paralelo aztertuko ditugu, bata tenperaturaren neurketa FPGAn zehar eta bigarrena potentziaren neurketa dinamikorako aukeren azterketa. Batak zein besteak garrantzia badute ere, bigarren aukerak ematen digu informazio zehatzago eta interesgarriagoa gure tekniken efizientziari dagokionez, hortaz, bertan sakonduko dugu gehiago. Aurrekari guztiak bete ostean, teknikak praktikan jartzea ezinbestekoa da, hemen ere 3 atal banatuko ditugularik: Atal Funtzionalaren konprobaketa, Potentzia kontrol eta murrizketari dagokion atala eta Jasotako emaitzen analisia jorratuko genukeen atala. Hiruretatik lehenengoan, gure teknikek gure diseinuan izan dezaketen eragin negatiboa aztertuko da, hala nola, giltch-ak, atzerapenak, etab. Honetarako ezinbestean source kodea sortu eta berau konprobatzeko test-bencha diseinatu beharko dira. Bigarrenean berriz, potentziaren kontrol eta murrizketa efektiboari dagokion neurketa eta konprobaketak egin beharko dira. Honetarako, berriz, aurreko kodea txartelean inplementatu eta neurketa zuzenak egin beharko dira. Azkenik, atal hauetan jasotako informazio eta datuak alderatu eta aurkeztuko dira, ostean ondorio argi eta konprenigarriak aurkeztu ahal izateko. Lanari amaiera emateko, jasotako emaitzak analizatu eta ulertuko dira hauei arrazonamendua emanez eta tekniken egokitasuna analizatuz. Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 8
GRADU AMAIERAKO LANA CLOCK GATING EDO ERLOJU ATETZEA 2.3 Irudia: Xilinx konpainiaren Artix7 A200T FPGA-ren erloju eskualdea, BUFG-en kokapena barne [7cl, 2016]. 2.1.3 Granularitate txikiko Erloju Atetzea Atal honetan ahalik eta elementu gehien atetzeko aukerak aztertuko dira; hasierako hurbilpenetik hasi, AND eta NOR ateen bidez, eta hauek garatzen joango gara, bidean sortu diren beste teknika batzuk ere aztertuz (Multiplexatua). Azkenik, teknika berritzaileenak ere aztertuko ditugu egin ditzaketen ekarpenak azpimarratuz. AND bidezko atetzea Hasiera batean hainbat autorek[Benini et al., 1994] AND ate baten egokitasuna aipatu zuten Clock Gating-a egiteko suposatzen duen logika sinpleagatik. Zirkuitu sekuentzial batean txertatuko litzake bi sarrerako AND atea, pin batera erloju seinale konektatuz eta bestean berriz kontrol seinale bat ezarriz. Modu honetan erlojuaren eragina soilik kontrol seinalea aktibo dagoenean igorriko litzake, maila baxuan dagoen artean erlojuaren hedapena geratuz. 2.5 irudian ikusi daitekeena bezalako diseinu sinple bat suposatuko luke. Kasu hau erabiliena bada ere, hainbat arazo sor ditzake, haien artean erloju seinalearen distortsioa eta atzerapena. Izan ere, granularitate txikia erabiltzeak betiere, enable Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 14
GRADU AMAIERAKO LANA CLOCK GATING EDO ERLOJU ATETZEA NOR bidezko atetzea Beste aukeretako bat NOR ateak erabiltzea da. Kasu honek diseinua bera alderanzten du, kontrol seinalearen balio positiboarekin funtzionatu beharrean balio negatiboarekin funtzionatzea ahalbidetuz. Hala ere, honek ez du bermatzen, errore edo glitch-ik sortzen ez denik. Izan ere, AND atearen funtzionalitate edo erabilgarritasun bera izango luke baina funtziona arazteko maila aldatuz. Hori dela eta, AND motako atetzean topa daitezkeen arazo berberak topa daitezke hemen: glitch-ak, atzerapen denbora, sinkronia falta etab. Honakoa litzake eskema sinplifikatua: ≥ 1 CLOCK CONTROL GATED_CLK 2.6 Irudia: NOR ate bat baliatuz osaturiko erloju-atetze eskema sinplifikatua Biegonkor eta AND bidezko atetzea Hurrengo hurbilpenerako, aurrez aipaturiko glitch-ak ezabatzea planteatzen da. Horretarako, kasu honetan kontrol seinalea zuzenean AND atera konektatu beharrean, lehenik eta behin biegonkor sinkrono batetik pasarazten dugu. Honen bidez, irteerako seinalea egoera desegokietan aktibatzea ekiditen dugu, besteak beste, erloju seinalea aktibo dagoenean kontrol seinaleak igorri ditzakeen Hazard-etatik babestuz. Hala ere, biegonkor batek sartzen duen atzerapenak gure sarean bide kritikoak sor ditzake, eta ondorioz, egiaztapen mailan arazo hauek ere kontuan hartu beharko lirateke. Hona hemen eskema sinplifikatua: D Q R & CLOCK CONTROL GATED_CLK 2.7 Irudia: AND ate bat eta D-Biegonkor bat baliatuz osaturiko erloju-atetze eskema sinplifikatua Ikusi daitekeenez biegonkorrera konektaturik dagoen sarrera enable-a da, eta honen bidez, kontrol seinale sinkronoa sortuko da. Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 16
GRADU AMAIERAKO LANA CLOCK GATING EDO ERLOJU ATETZEA Biegonkor eta NOR bidezko atetzea Honen, eta aurrez aipaturiko AND eta NOR metodoen arteko parekotasuna berdina da. Izan ere, kasu honetan AND eta biegonkorraz osaturiko eskema bera inplementatzen da, baina kasu honetan NOR ate bat ezarriz AND ate baten ordez. Honen bidez, sistemak maila altuan funtzionatu beharrean kontrol seinalea maila baxuan ezartzea lortzen da. Funtzionalitate hau hainbat aplikaziotarako ezinbestekoa izango da. 2.8 irudian ikusi daiteke bigarren metodo honen eskema sinplifikatua. D Q R ≥ 1 CLOCK CONTROL GATED_CLK 2.8 Irudia: NOR ate bat eta D-Biegonkor bat baliatuz osaturiko erloju-atetze eskema sinplifikatua Multiplexadore bidezko atetzea Metodo hau biegonkor sinkronoetarako baliatzen den teknika bat da eta 2:1 motako multiplexadorea baliatzen du funtzionalitatea betetzeko. Kasu honetan, multiplexadorearen irteera, D motako biegonkorraren sarrerarekin konektatzen da. Multiplexadoreak, era berean, biegonkorraren irteera eta maila baxuko seinale bat izango ditu konektaturik hanka banatan. Honen bidez, eta biegonkorraren sinkronismoa baliatuz, multiplexadorearen sel pin-a balia daiteke bi hanken arteko aukeraketa egin ahal izateko, atetzea lortuz. Metodo honek seinalearen kalitateari dagokionean hainbat abantaila planteatzen ditu, a priori ez baitu inolako glitch edo atzerapenik sortzen. Hala eta guztiz ere, multiplexadore dedikatu bana jarri behar izateak atetu nahi dugun elementu bakoitzarentzat errekurtso xahuketa handia suposa dezake diseinu askorentzat. Buffer sinkronoen bidezko atetzea Aurrez aipatu bezala, badaude FPGAen barnean hainbat buffer erloju seinalearen kudeaketa egin dezaketenak, BUFG eta BUFH kasu. Lehenengo granularitate handiko hurbilpenean BUFGetan oinarritu baldin bagara ere, bigarren hauei erreparatuko diegu kasu honetan, izan ere, azkenengo serietan eman diren hobekuntza eta gehikuntzei esker, granularitate txiki-ertaineko clock gating-a lor dezakegu. Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 17
GRADU AMAIERAKO LANA ERLOJU MAIZTASUNAREN KONTROL DINAMIKOA Aztertu dugun azkenengo kasuan bertan, BUFHCE modulua baliatzen den teknikan alegia, ikus genezakeen pin honen agerpena. Hala ere, kasu honetan, erloju seinalearen eta hari lotutako elementuen xahuketa murrizteko baliatzen genuen. Aztertuko dugun kasuan berriz, ezaugarri hau baliatzen duen elementuak bakarrik jasango du potentziaren baitako eragina, beste elementu eta erloju arbola baztertuz. Aurrez aipatu bezala, clock enable-ari buruz hitz egiten denean, biegonkorrei egiten zaie erreferentzia, izan ere, hauek dira elementu aukera hau izan ohi duten elementu ugarienak diseinuetan. Hala ere, teknika honek potentzia murrizketan suposatzen duen inpaktu txikiagatik arbuiatua izan ohi da. Izan ere, diseinuaren baitan honelako elementuek sor dezaketen kontsumoa baztergarria da erloju arbolak edo beste elementu konplexuago batzuek sor dezaketenaren alboan. Dena den, kontsumo baxuko diseinuetan onargarria daitekeen teknika bat da, potentzia xahuketa murriztu murrizten duelako eta inplementatzeko bereziki erraza delako. Guzti hau kontuan izanda, lan honetan gainbegirada teorikoaz gain ez da gehiago sakonduko, beste hainbat teknikek honek baina interes handiagoa izan dezaketelakoan aztertzen ari garen arloan. 2.3 Erloju maiztasunaren kontrol dinamikoa FPGA-tan potentziaren xahuketa kontrolatzeko edo murrizteko beste aukeretako bat, erloju maiztasunaren kontrol dinamikoa edo "dinamic clock scaling" deiturikoa da. Teknika honen oinarria gure sistemak kontsumitzea nahi dugun potentzia xahuketara moldatzeko erloju maiztasuna eskalatzean datza. Izan ere, FPGAtan, MOSFET teknologian oinarrituriko beste hainbat osagaietan bezala, honela defini daiteke potentzia dinamikoaren xahuketaren adierazpena: Pdyn = CL ·V 2 DD · f0→1 Hortik abiatuz, eta gure kasu zehatzera hurbilduz bi aukera nagusi topa ditzakegu, hirugarren batean batu daitezkeelarik: egoera makina baten bidezko birkonfigurazio dinamikoa, erloju maiztasun desberdinen multiplexazioa erloju baliabideak baliatuz eta bien nahasketa. Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 19
GRADU AMAIERAKO LANA ERLOJU MAIZTASUNAREN KONTROL DINAMIKOA Hala ere, kontzeptuak sinplea badirudi ere DRP moduluaren konplexutasuna bere kontrol eta egituran topa daiteke. 2.12 irudian ikus daitezke barne egituraren ezaugarri eta funtzionamenduaren oinarriak. 2.13 irudian berriz modulua bera erabiltzeko XAPP888an ematen den erreferentziazko diseinuaren bloke eskema ikus daiteke. 2.12 Irudia: MMCM_DRP moduluaren barne egituraren eskema. 2.13 Irudia: MMCM_DRP modulua baliatzeko ereduaren bloke eskema. Azken batean modulu honek hainbat balio aurre ezartzen ditu kanpo komunikazioaren bitartez, eta ostean MMCMari egozten dizkio. Guzti hau ondo bideratu ahal izateko eta pausuak egokiak izan daitezen, egoera makina bat sortu behar da. Kasu honetan Xilinx-ek berak eskaintzen du oinarrizko eredu bat ostean moldatu ahal izateko, eta hau izango da kasu honetan ere baliatuko dena. Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 21
GRADU AMAIERAKO LANA ERLOJU MAIZTASUNAREN KONTROL DINAMIKOA qa Hasiera qb qc qd qe 0,1 2 0 1 2 0 1 2 0 1 2 0 1,2 qa Frekuentziaren %20a qc Frekuentziaren %40a qe Frekuentziaren %60a qd Frekuentziaren %80a qb Frekuentziaren %100a 2.17 Irudia: Egoera makinaren bidez maiztasunaren eskalatu dinamikoaren eskema. 2.3.2 BUFGCTRL bidez erloju multiplexazioa Xilinx konpainiaren 7-series delako gamak, erloju kudeaketara dedikatua dagoen buffer baten moldaketa ahalbidetzen du multiplexadore bezala baliatzeko; hau da, erloju multiplexadore bat sortzea ahalbidetzen du. Hau, BUFGMUX izeneko moduluarekin kudeatzen da, era berean, BUFGCTRL bufferretik eratorria dena, 2.19 irudian ikus daitekeen bezala. Metodo honen abantaila nagusia erloju kudeaketarako baliabideak erabiltzeak; glitch, atzerapen edo beste edonolako arazoak sortzea ekiditen digula da. Horrez gain, dokumentazioaren baitan egitura erraz eta argi azaldua egoteak diseinuari begira laguntza handia suposatzen du. Hori dela eta, maila altuko erloju kudeaketa egiterako orduan, hainbat erloju seinale sortzeaz gain kontrol seinale bat izatearekin nahikoa litzake sistema hau burutu ahal izateko, frekuentziaren baitako energia murrizketa agerikoa izan beharko litzakeelarik. Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 25
Kapitulua 3 Tenperatura neurtzeko aukerak FPGAtan Gaur egun, potentziaz hitz egiterako orduan baztertu ezin den beste elementuetako bat tenperatura dugu, izan ere, potentzia xahuketa bezala tenperatura muga betebeharreko aldagai bihurtu da. Aldaketa honen jatorria, bi eragin eremu nagusitan bana daiteke: bata, potentziaren xahuketan duen eragin zuzenagatik; eta bestea berriz, azken urteetan zabaldu den Dark Silicon kontzeptuarekin [Esmaeilzadeh et al., 2011]. Lehengo aztergunea ez da arazo berria, izan ere lehenengo integratuak sortu zirenetik presente egon den aldagai bat da. Honek Furier efektua du jatorri, izan ere, efektu honek argi deskribatzen duen bezala, tenperaturaren igoerak potentzia xahuketaren igoera dakar, eta potentziaren igoerak ezinbestean tenperaturaren igoera. Hortaz tenperaturaren kontrol eta monitorizazioak potentziaren kontrol zehatzago eta efikazago bat suposa dezake, loturik egon daitezkeen arazo guztiak ekidinez. Horrez gain, bigarren aukera bat ere deskribatu dugu, Dark Silicon deiturikoa. Honen jatorria transistoreen disipazio gaitasunean dago, izan ere, Mooren legeak aurreikusi bezala transistore kontaketak gora egin duen heinean transistore bakoitzak duen disipazio ahalmena ez da modu berdinean garatu. Honek arazo batera darama, transistoreak ez badira gai behar bezala disipatzeko, haien lan-tenperatura mugara heltzeko arriskua existitzen da. Horren ondorioz, baliteke gune batzuetan transistoreek funtzionatzeari uztea edo haien gaitasunak galtzea hein batean. Hortaz tenperaturaren monitorizazio egokiak potentzia xahuketa kontrolatzea alde batetik, baina baita gure gailuaren funtzionamendu egokia bermatzera begira egin genezake. 27
GRADU AMAIERAKO LANA CAD ETA RING OSCILLATOR DELAKOAK ERABILIZ 3.1 FPGAen barne sentsorea FPGA gehienek dute gaur egun barne sentsore bat on-die tenperatura neurtzeko. Aukera hau, gure zirkuituan gertatzen ari dena ulertzeko eta aztertzeko oso erabilgarria ez bada ere, gutxieneko informazio minimo bat lortzeko balio dezake. Gure kasuan, AC701 ebaluazio kit-ak XADCaren bidez barne tenperatura seinale analogikoa neurtzea ahalbidetzen digu. Sentsore honen balioa neurtzeko hasiera batean AMS101 planteatzen zen "itxuraz"ematen dituen erraztasun eta GUIagatik. Hala ere, lanean sakondu heinean beste aukera batzuk baloratu dira, aurrerago aztertuko den bezala, AMS101ak ez baitu eskaintzen lan honetarako behar den funtzionalitatea. Hori dela eta, System Monitor (SYSMON) monitorizazio sistemaren bidez jasoko dira sentsore honen datuak denbora errealean. 3.2 CAD eta Ring Oscillator delakoak erabiliz Hasiera batean, erdieroaleen teknologiaren aurreraketari men egin diogunean sistemek jasaten duten potentziaren handitzea erdietsi dugu ondorio orokor bezala, hala ere, badira orokortasun horretatik sistemetan eragina duten beste hainbat faktore. Horien artean dago, interkonexio eta transistoreen ugaritze nabarmena dela eta, fabrikazio zein diseinu fasean sor daitezkeen eremu zein osagai marjinalak, azken batean sistema osoan eragin zuzena izatera hel daitezkeenak. Elementu hauek are eragin handiagoa izan dezakete, aztertzen ari garen kasuan bezala, diseinua potentzia baxuko aplikazioetarako baldin badago bideratua. Izan ere, denboraren eta prozesamendu beharraren aldaketak direla eta, gehiegizko potentzia kontsumoa, gehiegizko tenperatura duten guneak eta fidagarritasun falta sor ditzake. Kasu hauei heltzeko ohiko hurbilpen bat sistemaren karakterizazioa egitea da, ostean kasurik okerrenak aztertzea eta amaitzeko lortutako emaitzekiko tarte edo marjina bat uztea. Honela, edozein kasurik aurre egiteko gai izan beharko litzake sistema, baina, aldaketa kopurua handitzen doan heinean aukera hau desegokiago bilakatzen doa. Arazoaren konponbidea sistemaren baitan denbora errealeko neurketak egingo dituen metodo eraginkor bat da; kostu baxua eta granularitate txikiaz baliatuko dena gailuaren azaleran zehar neurketak egiteko. Honetarako barne eraikitako sentsore analogikoek aukera errazena litzake kasu gehienetarako, baina FPGA gehienetan tenperatura sentsore bakarra aurkitu ohi dugu, eta gehiago dituztenetan ez da arbitrarioki banatzeko aukerarik aurkezten. Hori dela eta, planteatzen den erronka FPGAtan dagoen logika baliatzea da, ahalik eta neurketa fisiko gehien eta potentzia kontsumoaren neurketa zehatz eta lokalizatua egiteko. Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 28
GRADU AMAIERAKO LANA CAD ETA RING OSCILLATOR DELAKOAK ERABILIZ Arazo honi aurre egiteko hainbat autorek aurkezturiko irtenbidea da FPGA-n barna sakabanaturiko Ring Oscillator-ak dira. Irtenbide hau, zabal eta sakon aztertua izan da azken urteetan, izan ere, FPGAn zehar tenperaturaren zein tentsioaren neurketak egiteko ohiko tresna izan da [Zick and Hayes, 2012, Franco et al., 2010, Osuna et al., 2013]. Badira halere neurketa hauek potentzia dinamikoaren neurketa egiteko baliatu dutenak ere [Zick and Hayes, 2010]. Bertan, Ring Oscillator sentsore berri bat proposatzen da, oszilatzaileari dagokion atalari ekarpenak egiten badira ere, batez ere kontaketa burutzen duen logikaren garapen berritzaile bat egiten da. Horrez gain, beste neurketa batzuen artean, potentzia dinamikoaren "neurketa"burutzen da, eta horretarako ere proposamen zehatz bat egiten da. Hala ere, potentzia dinamikoaren zenbakizko balioak edo zehatzak eman ordez, programaren exekuzio egoeraren eta idle egoeraren arteko maiztasun tartea aztertzen du, honi potentzia dinamikoarekiko erlazio zuzena ezarriz [Zick and Hayes, 2010]. 3.1 Irudia: Ring Oscillator motako sentsoreak baliatuz lorturiko mapa termiko baten adibidea[Li et al., 2017]. Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 29
Kapitulua 4 Kontsumo dinamikoa neurtzeko eta estimatzeko bideak Kontsumoa murrizteko hainbat aukera aztertu ostean, hauen eragina efektiboki eta dinamikoki nola neurtu dugu hurrengo oztopoa. Gaur egun merkatuan zein azkenengo teknologia duten gailuetan potentzia neurtzeko erraztasunak eskaintzen dituzten baliabideak eskaintzen dituzte. Gure kasuari men eginez, lehengo hurbilpen batean, 4 aukera nagusi aurki ditzakegu potentzia dinamikoa denbora errealean: AMS 101 txartela, PMBUS bidezko neurketa, SYSMON monitorizazio aukera eta kanpo neurketa. Hauek aurkezten dituzten aukera, abantaila eta desabantailak aztertuko dira, ostean, zein sistema erabili erabaki ahal izateko. Potentzia dinamikoaren estimazioaz arduratzean, ordea, aukera nagusi bat aztertu eta sakonduko da, Vivado Power Estimation Tool izenekoa. Erreminta honek, Xilinx-ek berak diseinatua izateak konpatibilitate eta erabiliko ditugun gailuekiko erabilerraztasuna suposatzen du. Honek, gaur egun merkatuan dagoen potentzia estimatzaile onenetakoa izatearekin bat loturik aukera egoki bakartzat hartzera garamatza. Hala eta guztiz ere, esan beharra dago potentzia estimazioa egiteko behar diren datuak jasotzerako orduan bai existitzen direla beste hainbat erreminta eta software zehaztasun edo garapen handiagoa izan dezaketenak, Mentor Graphicsek eskainitakoak besteak beste. 31
GRADU AMAIERAKO LANA VIVADO POWER ESTIMATION TOOL 4.1 Vivado Power Estimation Tool Vivadok, beste hainbat aukera eta erremintekin batera potentziaren estimazio eta analisia egiteko baliabidea ere eskaintzen du. Horretarako, bi aukera nagusi topa ditzakegu Vivadoren baitan: Xilinx Power Estimator (XPE) eta Vivado Power Analysis (VPA). Lehenengoa, XPE izenekoa, hasierako fase batean erabiltzeko dago diseinatua. Izan ere, diseinua egiteko dauden datuak hartu eta potentzia xahuketaren hurbilpen bat egiten du, diseinua bera gauzatu gabe izanik. Bigarrenak berriz diseinua aurrera doan heinean potentzia xahuketaren estimazioak egiteko baliatzen da, hasierako fasean datu urriekin eta amaieran berriz estimazio osatu bat eskainiz. Bi tresna hauen lan eremua argi ikus daiteke 4.1 irudian. Lan honetan aztertuko den kasuan, eta datu zehatzetatik 4.1 Irudia: Potentziaren xahuketa neurtzeko tresnen baliagarritasuna kasu bakoitzean. abiatzen ez den diseinu bat izanik, bigarren tresnari emango diogu garrantzia, izan ere, hau izango da datu zehatzen eta fidagarrienak sortuko dituen tresna. 4.1.1 Vivado Power Analysis VPA Vivadon integratua dagoen tresna bat izanik, honek eskaintzen dituen diseinu fase guztietan dago baliagarri; sintesitik hasita Place & Routea ematera arte. Horrez gain, erabiltzeko bi aukera izango ditu, bata Tool Command Language (TCL) kontsolaren bitartez eta bestea berri GUIa erabiliz. Tresna bezala, zehaztasunaren gailurra post-route etapan lortzen du, izan ere, diseinuaren egitura osoa analizatu dezakeenez, ematen duen emaitza oso dokumentatua da. Hala ere, diseinuko beste faseetan zehar ere badu bere erabilgarritasuna, momentuan momentuko datuekin sortzen joan baitaiteke estimazioak. Horrez gain, tresnak berak zehaztasuna areagotzeko hainbat aukera ematen ditu. Alde batetik, gailuaren ingurunearen buruzko informazioa zehazteko aukera dago: giro Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 32
GRADU AMAIERAKO LANA PMBUS KONTROLAGAILUAK BALIATUZ 4.4 Irudia: AMS101 txartelak eskaintzen duen GUIa LabView-n oinarritua Bigarren arazoa, berriz, diseinuaren moldagarritasun eta erabilgarritasunean dago. Diseinua bera, ez dago eguneratua Vivadoren azkenengo bertsioetarako, honek suposatzen duen konpatibilitate arazoekin, eta ez dago aukerarik ere Vivado berrietan irakurtzeko. Guzti hau kontuan izanda aukera hau baztertzea erabaki da azkenengo momentuan, beste aukera zehatzago eta interesgarriago batzuei men eginez. Hala eta guztiz ere, esan beharra dago baliabide hau froga eta kalibrazio lana egiteko erabil daitekeela modu erraz eta zehatz batean. 4.3 PMBUS Kontrolagailuak baliatuz AC701 txartelaren dokumentazioan zehar irakurri ezkero, argi adierazten digu potentzia erreala dinamikoki neurtzeko aukerarik onena PMBUS bidezko neurketa dela. Izan ere, PMBUS konektore bat erabiliz, eta TI konpainiak diseinaturiko PMBUSetik USBrako bihurgailua baliatu liteke ordenagailuan denbora errealeko neurketak hartzeko. Gailu hau USB Interface Adapter EVM bezala dago izendatua eta 4.5 irudian ikus daiteke. Hala ere datuak jaso eta bistaratu ahal izateko TI Fusion Digital Power Designer izeneko GUIa dago eskuragarri. Baliabide honek, konfiguratzeko zein ulertzeko konplexua den arren, aukera zabala eskaintzen du potentzia-baxuko diseinuaren zein potentzia monitorizazioaren inguruan. Hala ere aztertuko den kasurako ez da kontsideratu, gailuaren kostua, 90 euro inguru, eta konplexutasuna muga baitira lanean. Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 35
GRADU AMAIERAKO LANA KANPO NEURKETA 4.5 Irudia: TIren PMBUS-USB bihurgailua 4.4 System Monitor (SYSMON) erabiliz Potentzia dinamikoa denbora errealean neurtzeko beste metodo batzuk aztertu ostean ikertu den aukera bat da hau, eta behar den funtzionalitaterako, egokiena izatea suertatu da. Izan ere, baliabide honek, gailua ordenagailura konektatua dagoen artean eta XADCaren aukera bereizgarri batzuk baliatuz, potentzia neurtzeko behar diren hainbat errail neurtzea ahalbidetzen digu. Tresna honen arazoa, hein batean, erabilerraztasuna da. Izan ere, berezko funtzioa gailua konektatua dagoen artean datuak irudikatzea da erabiltzaileri gailuan gertatzen ari denaren inguruko informazio bisuala eskaintzeko. Aztertu nahi den kasuan ordea, datu hauek hartu eta grafiko horiek datuz hornitzean datza, hainbat egoera desberdinen arteko alderaketa zehatz eta dokumentatu bat egin ahal izateko. Aipaturiko grafikatzearen funtzionalitatearen adibide bat ikus daiteke 4.6 irudian. Honi guztiari buelta eman ahal izateko softwarearen errora jo behar izan da, aurrerago garatuko den bezala, TCL scriptak baliatuz. 4.5 Kanpo neurketa Honelako diseinuekin lan egiterakoan topatzen dugun beste aukera ekonomiko eta sinple bat potentziaren neurketa txarteletik kanpo egitea da; hau da, txartela bera elikatzen Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 36
GRADU AMAIERAKO LANA KANPO NEURKETA 4.6 Irudia: SYSMON tresnak sorturiko grafikoa Vivadoren GUIaren baitan duen iturria neurtuz. Honetarako hainbat teknika eta gailu aurkeztu badira ere, denek oinarri beraren gainean lan egiten dute, sarrerako korronte eta tentsioa neurtuz FPGA elikatzeko behar den potentzia neurtzea. Teknika honek, halaber, hainbat arazo ditu, izan ere, egingo den neurketa orok duen zehaztasun maila oso baxua da. Hau nahikoa ez balitz, betiere txartelari igorritako potentzia neurtuko du, bestelako elementuen potentzia ere neurtuz. Hori dela eta, FPGAri igorritako potentzia ezingo da zehaztu, eta honek frogaketaren zehaztasunean izango duen inpaktua oso handia izango da. Horrez gain, honelako praktikek askotan kanpo perturbazioen eragina jasaten dute, ahalik eta gehiago okertuz jasotako emaitza. Guzti hau kontuan izanda, metodo honekin harturiko datu zein frogapen guztiak izaera orientagarri eta pisugabea izan beharko lukete, inoiz ez behin betikoak. Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 37
Kapitulua 5 Atal funtzionalaren frogapena Atal honetan aurrez aipaturiko teknika eta erreminten erabilpena justifikatu eta azaldu da, aurrez landu diren ordena berean jorratuz, atal bakoitzean erabiliko diren diseinu eta adibideen azalpenak emanez. Horretarako teknika bakoitzarekin diseinu bat sortu eta inplementatuko da, frogapen funtzionalak egiteko baliatuko den testbenchak sortuz honekin batera. 5.1 Clock-Gating soilik baliatuz Clock-Gating teknika frogatzeko hainbat eta hainbat adibide aukera daitezke, betiere emaitzetan ondoriozta badaiteke honek eragindako energia murrizketa. Hori dela eta, sinpletasun eta diseinu erraztasun parametroak kontu handian izanik, ring-counter edo eraztun kontadore bat baliatzea erabaki da. Diseinu honen bidez gure teknikaren emaitza funtzionalak zein potentzia xahuketarekin lotuak aztertu nahi dira. Izan ere, erloju atetzea aztertzerakoan aurkeztu diren aukera gehienek lehenengo atal honetan dute arazorik handiena, eta lehenengoa konpontzen dutenek bigarrena zuten eztabaidagai. Hori dela eta bi teknika uztartuz dauden aukeren arteko konparazioa eta egokitasun azterketa bat egitea planteatzen da. 5.1.1 AND atea baliatuz Gure hastapen diseinuaren egitura oso sinplea da, izan ere, soilik AND ate bat eta, aurrez aipaturiko, ring-counter bat izango direlarik elementu bakarrak. AND ateari dagokionez, enable seinalea izango du konektatua hanka batera, eta bestera berriz, gure erloju seinalea. Honen bidez gure erloju seinalearen kontrola enable seinalea baliatuz egin dezakegu. Vivadon eginiko diseinu honen bloke diagrama osatua 5.1 irudian ikusi daiteke. 39
GRADU AMAIERAKO LANA CLOCK-GATING SOILIK BALIATUZ 5.1 Irudia: Clock-Gating teknikaren eskema RTL mailan eginiko elaborazioaren ostean Aipaturiko funtzionalitatearen emaitza grafikoa 5.2 irudian ikus dezakegu, bertan Vivadoren simulazio erreminta baliatuz eta test-bencharen laguntzaz gure sistemaren funtzionalitatea azter dezakegu. Emaitza aztertzerakoan argi geratzen den lehenengo gauza, glitch edo errore baten presentzia da 50usaren baitan. Grafikoa aztertuz gero, enable seinalea modu asinkrono batean eta erloju seinalearen erdian txertatu izanaren ondorio dela arrazoitu daiteke. Akats hau alde batera utziz, argi eta garbi ikus daiteke hortik aurrera erloju seinalearen presentzia guztiz desagertu egin dela, hark sortzen zuen potentziaren kontsumoa desagerraraziz. Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 40
GRADU AMAIERAKO LANA ERLOJU MAIZTASUNAREN KONTROL DINAMIKOA 5.3.2 MMCMaren DRP aukera erabiliz Azkenengo aukera hau denetan konplexuena dela esan genezake, izan ere, MMCM erloju kudeatzailearen kontrol dinamikoa egitean datza DRP portua eta konfigurazio programa bat baliatuz. Kodearen garapena egin ahal izateko Xilinx konpainiak eskainitako XAPP888 application notea baliatu da, berau hiru atal nagusitan bana genezakeelarik: kalkuluak egiteko kodea, birprogramatzeko kodea eta MMCMko datuak gorde eta zehaztuko dituen kodea, eranskinean ikusi ahalko den bezala. Prozesua ondo ulertu ahal izateko lehenik eta behin DRP portua birkonfiguratzeko eman beharreko pausuak aurkezten dira 5.13 irudian: Irudian bertan MMCMak birkonfiguratzeko fase guztiak ageri dira horietako bakoitzak funtzionalitate zehatz batekin. Funtzionamenduaren oinarrian, azken batean, birkonfigurazio erreal bat eman baino, bi kokapen desberdinetan gordetako datuak kudeatzean datza. Hau da, egoera bakoitzak beharrezko dituen datu guztiak bi leku desberdinetan izango lituzke gordeak, eta egoera aldaketa ematean, jatorriaren helbidea aldatuko litzake datu egokiak jasotzeko. Guzti hau, halaber, beste hainbat pausurekin batera etorri behar da konfigurazio egokia eman dadin, orokorki 5.13 irudiko fluxu diagraman aurkitu ditzakegun pausu edo egoerak liratekeelarik. Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 51
Kapitulua 6 Frogapen praktikoa, garapena eta emaitzak Emaitzak ulertu ahal izateko lehenik eta behin aurreko adibideekiko moldaketa azalduko da. Izan ere, aurreko kasuetan modulu bakarra baliatu izan da funtzionalitatea aztertzeko, baina FPGA baten potentzia xahuketan duen eragina aztertzeko erloju kontsumoa esanguratsua izango den diseinuak aztertuko dira. Emaitza hau lortu ahal izateko, generate komandoa baliatu da bloke zehatz batzuk biderkatzeko diseinuan zehar eta honela erlojuaren eragina biderkatzeko. Honez gain, neurketak egiterako orduan bi metodo nagusi erabiliko dira, SYSMON monitorizazio sistemak igorritako datu errealena eta Vivadok eskaintzen duen potentzia xahuketa neurtzeko ematen digun erremintaren bidez. Bigarren honetan, aurrez aipatu bezala, SAIF artxiboa baliatuko da egoera desberdinetan eman daitezkeen potentzia kontsumoak estimatzeko. 6.1 AND ate bidezko Clock Gating-a Clock Gating-a baliatzen zuten diseinu guztiek egitura parekoa konpartitzen dutenez moldaketa komuna egin da. Honetarako lehenengo eta behin erabiltzaileak baliatu ditzakeen sarrerak definitu dira, pushbutton-ak kasu honetan, erloju atetzea areagotu edo murrizteko. Honekin batera, hainbat modulu itzali behar direnez gero erregistro bat definituko dugu atetze seinaleen igorle bezala. Honela aurrez zehazturiko botoiek erregistro hau aldatuz funtzionatuko lukete eta bigarren honek seinalea igorri. Hona hemen atal hau adierazten duen kodearen zatia: 1 always @( posedge clk ) 2 begin 3 i f (dwn == 1 && en > 1) 57
GRADU AMAIERAKO LANA AND ATE BIDEZKO CLOCK GATING-A 4 begin 5 en[n] <= 0; 6 n = n − 1; 7 #100; 8 end 9 i f (up == 1) 10 begin 11 n = n + 1; 12 en[n] <= 1; 13 #100; 14 end 15 end Horrez gain, kontuan izanda NOR eta AND ateen artean dagoen desberdintasuna sarrera motaren eta ez energia kontsumoaren baitan kokatzen dela, AND atea baliatu den diseinuak izango dira kontutan potentziaren kontsumoa neurtzerako orduan. Sinplifikazioaren oinarrian harago joan ezkero, esan daiteke erloju atetzean oinarrituriko diseinu guztiek sortuko dutela energia murrizketa parekoa. Hala ere, hau egia izan dadin, ulertu beharko litzateke aztertzen ari den elementu nagusia potentzia dinamikoaren murrizketa dela eta teknika hauen arteko desberdintasun nagusia potentzia estatikoaren handitzean legoke. Handitze hau, azterketa zehatzago bat egin nahi izango balitz kontuan izan beharko litzateke, baina proposatzen diren helburuak betetzeko ez da horren urrutira joan behar. Hortaz, AND atetze sinplea baliatuko da potentziaren joera guztia aztertzeko. Biderkatzeari dagokionez, gure diseinua frogatzera begira 150 eraztun kontadore eta AND ate dituzte 90 modulu biderkatu dira hasiera batean, potentzia totalaren %87 potentzia dinamikoa izatera arte, zeinen erlojuaren eragina %66a izatera iritsi den. Honekin froga daiteke erlojuaren eragina diseinu sinple eta guztiz osatu gabeko batean, potentzia totalaren %85etik haratago joan daitekeela erraz, honelako diseinuetan atal honetan aplika daitezkeen teknikei garrantzia emanez. 6.1 eta 6.2 irudietan potentziaren irakurketa orokorra eta FPGAren barnean place & routea egin osteko erabilera ikus ditzakegu. Atal honen emaitza egokiak jaso ahal izateko SAIF artxibo motan jasotako datuen erabilera bidezko potentziaren neurketa egin da lehenik eta behin. Aurrez azaldu bezala, kasu bakoitzerako SAIF artxibo bat osatu behar da, ostean bakoitzarekin potentzia estimazioa burutu ahal izateko. Honek, lan errepikakor eta astuna suposatzen du, izan ere etapa bakoitza amaitu arte itxaron behar da eta amaitzean beste bat hasarazi. Hau ekiditeko, eta denborak murrizteko helburua kontuan izanik, TCL script bat osatu da. Script honek hainbat funtzio desberdin betetzen ditu kasu honetan, izan ere, gure SAIF artxiboak sortzeko ere hainbat pausu eman behar dira. Lehenengo pausu batean Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 58
GRADU AMAIERAKO LANA AND ATE BIDEZKO CLOCK GATING-A 6.1 Irudia: Potentzia kontsumo orokorraren diagrama. 6.2 Irudia: FPGAren erabilera place & routea egin ostean. proiektua abiarazi eta simulazio artxiboak kentzen dira proiektutik. Honen ostean ereduko simulazio artxiboa eta egoera beste artxibo sortzen dira, izan ere, artxibo hauen bidez lortuko dugu behar dugun informazioa zehaztea. Honen ostean simulazioaren artxibo bezala doa ezartzen banan-banan simulazioa artxiboak, ostean simulazioa jaurtiz eta azkenik simulazioaren datuak bilduz. Hau errekurtsiboki egingo da behar diren datu guztiak lortu arte. Ondorengo artxiboan ikus daiteke, lehenengo saiakera burutzeko erabili den scripa, ostean, saiakera bakoitzarentzat pertsonalizatu da zehaztasunak aldatuz. Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 59
GRADU AMAIERAKO LANA AND ATE BIDEZKO CLOCK GATING-A 100 Eraztun kontadoreko moduluak Lehenengo saiakera batean, 10 atetze modulu ezarriz bakoitza 100 atetutako elementurekin, ring-counterrak gure kasuan, ezarri da. Horren ostean, banan-banan joan da ateak zabaltzen honako potentzia xahuketa grafiko, 6.3 irudian ikusgai, zein taula, 6.5 irudian ikusgai, lortuz. Horrez gain, ikusirik aurreko grafikoak ez duela nahikoa zehaztasun ematen potentzia dinamikoa irudikatzeko, grafiko berezitu bat egin da, 6.4 irudian ikusgai dagoena. Aurreneko grafikoari erreparatuz gero, lehenengo azterketa batean argi ikus daiteke, atetzearen eragina sumatu badaiteke ere ez dela bereziki nabaria. Atetzearen eragina argiago ikus daiteke aurrez aurkezturiko potentzia dinamikoaren grafikoan, 6.4 irudian alegia. Bertan, potentzia dinamikoaren goranzko joera lineal nabaria ikus daiteke frogak egin ahala, nahiz eta orokorki potentzia totalarekiko eragin handirik ez suposatu. 6.5 taulako datuak hartuz ondoriozta daiteke potentzia xahuketa totalarekiko murrizteak %1.49 a suposatzen duela, eta dinamikoarekiko berriz %4.84a. Lehenengo 6.3 Irudia: 1. Saiakeraren grafiko orokorra. saiakerako emaitzak ikusirik, planteatu da ea ez litzakeen hobe diseinua maila altuago batera eraman eta AND ateak moduluetatik ateratzea. Honen bidez potentzia estatikoa murriztu eta erloju arbolak sor lezakeen potentzia dinamikoaren parte handi bat murriztea ahalbidetuko litzakeela suposatu da. 6.6 eta 6.7 irudietan ageri diren grafikoei erreparatu ezkero, hasieratik nabarmendu dezakegu potentzia xahuketa totala eta potentzia dinamikoa baxuagoak direla. Hori bera konfirma dezakegu 6.8 irudian ageri den taulan balioak konprobatu ezkero. Hala ere, ondo aztertu ostean azkenengo hau kontura gaitezke bigarren saiakera Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 61
GRADU AMAIERAKO LANA AND ATE BIDEZKO CLOCK GATING-A 6.4 Irudia: 1. Saiakeraren Potentzia dinamikoaren grafikoa. 6.5 Irudia: 1. Saiakeraren Datu taula. honetan eman den potentzia dinamikoaren murrizketa handiagoa izan dela. Izan ere, potentzia dinamikoaren grafikora jotzen bada, antzeman daiteke bigarren honen joera kurba pendizagoa dela. Kalkuluak egin ostean, konfirma daiteke potentzia xahuketa totalarekiko murrizteak %3.01a suposatzen duela, eta dinamikoarekiko berriz %21.43a. Bigarren emaitza honek harrigarria eman dezake, kontuan izanda batez ere lehenengo kasuan potentzia dinamikoaren murrizketa 3mW-ekoa izan dela eta bigarrenean berriz 5mW-ekoa. Hala ere, datuetara joz eta aurrez aipaturikoa errepikatuz, bigarren kasuan potentzia dinamikoa askoz txikiagoa da, eta hortaz, bertan eman daitekeen edozein murrizketak bere osotasunarekiko inpaktu handiagoa suposatuko du edozein kasutan. Halaber, ezin da esan gure diseinuek benetan haien potentzia murrizteko funtzioa bete dutenik, %3.01 eta %1.49-ko murrizketek ez baitute benetan inpaktu bat suposatzen diseinu osoarekiko. Hori dela eta, teknika honen erabilera eskala txikian ez da errentagarria potentzia murrizketa parametroei dagokionean. Eredu hau, hala ere, maila baxuko atetzea burutzeko diseinu batean oinarritua dago, gure atetze teknika biderkatuz elementu bakoitzeko. Ondorioz, eta ikerketa zehatz bat lortzera begira, maila altuko emaitzak ere aurkeztea egokia dela ulertu da. Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 62
GRADU AMAIERAKO LANA AND ATE BIDEZKO CLOCK GATING-A moduluak osatu beharrean 750 elementu txertatzea hobetsi da. Honen bidez, elementu ugariagoko baina oraindik tamaina ertaineko, diseinu batean izan dezakeen eragina aztertu nahi izan da. Saiakera honen emaitzak 6.9 eta 6.10 irudietan ikusgai daude, 6.11 irudian ageri den emaitza taularekin batera. Ikus daitekeenez, aurreko adibideari jarraiki 6.9 irudian grafiko orokorra aurkezten da, 6.10 irudian ageri den potentzia dinamikoaren grafiko xehatuarekin batera. Azkenik emaitza taula ere aurkezten da, zein balio jaso diren aurkezteko asmoarekin. Hasiera batean grafikoei erreparatuz gero, aurreko saiakeraren parekoak direla suposa genezake. Hala ere, begirada sakonago bat eman ezkero, potentzia xahuketaren murrizketan izan duen eragina nabarmenagoa dela antzeman genezake. Honen eragina, batez ere 6.10 irudian ageri den potentzia dinamikoaren grafikoan soma genezake inklinazio eta baloreei erreparatuz gero. Dena den, zenbakizko murrizketa portzentualen azterketa bat egin ezkero esan genezake 100 elementuko pareko diseinuarekiko ez dela aldaketa nabarmenik eman. Izan ere, potentzia totalarekiko murrizketa %3,71a izan da eta potentzia dinamikoarekiko emandakoa, berriz, %4.92a 6.9 Irudia: 1. Saiakeraren grafiko orokorra. Aurreko kasuan bezala, hemen ere bigarren saiakera bat egin da potentzia dinamikoari garrantzia eman eta xahuketa totalean izan daitekeen eragina areagotzeko asmoarekin. Aplikaturiko teknikaren eragina 6.12 eta 6.13 irudietan ikus daiteke argi, batez ere potentzia dinamikoaren grafiko bakartuan. Hauek aztertu ezkero ikus daiteke aurreko saiakerarekiko alderatuz, potentzian, bai dinamiko zein orokorrean, eragin handiagoa Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 64
GRADU AMAIERAKO LANA AND ATE BIDEZKO CLOCK GATING-A 6.10 Irudia: 1. Saiakeraren Potentzia dinamikoaren grafikoa. 6.11 Irudia: 1. Saiakeraren Datu taula. lortu dela. Hortaz teknika honen egokitasuna eta elementuak gehitu ahala irabazten duen ahalmena argi ikus daiteke eta 6.14 irudiko taulan ageri diren balioak kontuan hartuta froga daiteke. Datuetara joz, konfirma daiteke aurrez aipatutakoa, izan ere, potentzia xahuketa totalarekiko murrizketak %15,18a suposatu du, eta potentzia dinamikoaren murrizketak, berriz, %23,91a. Zenbakiekin jarraituz, potentzia murrizketa totala 51mW izatera pasa da aurreko ataleko 5mWekin alderatuz distantzia nabarmena ikus daiteke. Emaitza hauek kontuan izanda, esan daiteke diseinuaren puntu honetan teknika bera errentagarria bihurtu dela, eta eredu ertainetarako baliagarri izan daitekeela. Hala eta guztiz ere, emaitza hauek izanda elementu askoko diseinu batean plazaratzea interesgarria ikusten da frogatu ahal izateko emaitza hauetan adierazten dutena. Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 65
GRADU AMAIERAKO LANA AND ATE BIDEZKO CLOCK GATING-A 1500 Eraztun kontadoreko moduluak Azkenengo frogapen gisa, 1500 ring-counterez hornituriko 10 modulu dituen diseinu bat osatu da. Diseinu honen bidez, potentzia xahuketaren murrizketan lortu daitekeen emaitzak ahalik eta inpaktu handiena izan dezaketen diseinuak aztertzea da. Hori dela eta, eta aurreko saiakeretan lortu diren emaitzen ondorio bezala, saiakera bakar bat egitea erabaki da atetze moduluak kanpoan kokatuz. Diseinu honen emaitza grafiko zein numerikoak 6.15 eta 6.16 irudietan, zein 6.17 irudian ageri den taulan daude ikusgai. Irudiak erreparatu ezkero, argi geratzen da aurreko saiakeretan demostratzen joan den murrizketa joera. Horrez gain, datuak sakonago aztertu ondoren, honako ondorio hauek jaso daitezke: potentzia totalarekiko potentzia murrizketa %17.58ra heltzen da eta potentzia dinamikoa kontuan hartu ezkero, berriz, %23.35era. Horrez gain, potentziaren murrizketa totala 0.1Wekoa izatea lortu da. Emaitza hauek eskuan hartuta, eta kontuan izanik garatu diren diseinuak konplexutasun eta potentzia xahuketan ez direla gailuak jasan dezakeen mugetara gerturatzen, argi ziurta daiteke aplikaturiko teknikek potentziaren murrizketan eragin nabaria izan dutela, hasierako hipotesiak konfirmatuz. 6.15 Irudia: Potentzia kontsumo orokorraren diagrama. Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 67
GRADU AMAIERAKO LANA MULTIPLEXADORE BIDEZKO POTENTZIA MURRIZKETA 6.2 Multiplexadore bidezko Potentzia murrizketa Behin atetze bidezko potentzia murrizketa aztertua, maiztasunaren kontrolaren bidezko potentzia xahuketaren kontrola aztertuko dugu. Aurreko atalaren arrazoiketa berdinari jarraituz, kasu honetan ez da teknika bakoitza jorratuko, teknika guztien isla izan daitekeena baizik. Aztertuko den kasurako, eta sinpletasun eta erraztasun irizpideak kontuan izanik, multiplexadore bidezko maiztasunaren kontrol dinamikoa aztertuko da potentziaren xahuketa kontrolatzeko. Frogapen hau burutzeko jarraituko den planteamendua aurreko atalean jorratua baino sinpleagoa izango da, izan ere, eredu funtzionalean garatu den diseinutik abiatuz kontagailu taldeak gehitzea proposatu da. Honen bidez, eta hauen kopurua biderkatuz, aipaturiko teknikak diseinuaren baitan izan dezakeen eragina aztertzeko baliabide nahikoa eskaintzen ditu. Lehenengo pausu batean, 1000 ring-counter delako ezarri dira, elementu gutxi duen diseinu batean izan dezakeen eragina aztertzeko. Diseinu honen emaitzak 6.18, 6.19 eta 6.20 irudietan ageri dira. 6.18 irudian ageri den grafikoa aztertu ezkero, nabarmena da aplikatu den teknikaren eragina. Izan ere, kasu batzuetan potentzia xahuketa estatikoaren azpitik kokatzera heltzen da potentzia dinamikoaren xahuketa. 6.18 Irudia: 1000 elementuko diseinua jatorri duen potentzia diagrama orokorra. Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 69
GRADU AMAIERAKO LANA MULTIPLEXADORE BIDEZKO POTENTZIA MURRIZKETA 6.19 Irudia: 1000 elementuko diseinua jatorri duen potentzia dinamikoaren diagrama. 6.20 Irudia: 1000 elementuko diseinua jatorri duen datu taula. Bigarren saiakeran, baina, izango da potentzia murrizketarako gaitasunak argi demostratuak geratuko diren kasua. Izan ere, 10000 ring-counter ezartzearekin batera, potentzia dinamiko zein totalaren kontua biderkatu egin da, honetan izan dezakeen eragina ageriko utziz. Diseinu honen emaitzak 6.21, 6.22 eta 6.23 irudietan ageri dira. Ikus daitekeen bezala, aurreko saiakeran gure diseinuaren potentzia osoaren %15,95era heltzea lortu bada ere kasu honetan totalaren %37,6 murriztera heldu da, aurreko emaitzak bikoiztea lortuz. Potentzia dinamikoaren kasuan berriz, inpaktua garrantzitsua izan bada ere, %28,19tik %46,07ra pasatzea lortu da, aurreko datua baino emaitza apalagoa emanez. Hala eta guztiz ere, kasu honetan lortutako emaitzek argi uzten dute teknika honen gaitasuna potentzia murrizterako orduan, mugara heldu gabe %37,6 murriztera helduz. Halaber, teknika honek ere baditu alde txarrak, izan ere aurreko teknikak ez bezala, honek diseinu osoari eragiten dio, funtzionalitate kritikoa izan dezaketen atalei ere eraginez. Halere, aukera bezala existituko litzateke teknika hauek aplikatzeko beharra izan dezaketen atalei soilik bideratzea, bestelako arazoak ekidinez. Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 70
GRADU AMAIERAKO LANA DENBORA ERREALEKO NEURKETAK 6.3 Denbora errealeko neurketak Atal honetan aurrez eginiko estimazioen neurketa errealak egitea da helburua. Horretarako lanean zehar azterturiko hainbat metodo baliatu nahi izan dira. Helburu hau lortzeko lehenengo pausua AMS101ak ematen dituen aukerak aztertzea izan da, hasiera batean, erraztasun gehien ematen zituen aukera zela baloratu baitzen. Hala ere, txartela aztertzearekin batera diseinuaren konplexutasun eta microblazearen beharra zegoela ikusirik beste metodo batera salto egitea planteatu da. Honen ostean Vivadok berak eskaintzen digun erreminta erabilerraz bat hartu da frogapena egiteko, SYSMON izenekoa. Honek, konfigurazio zehatz baten ostean zuzenean eskaintzen ditu txartelaren barne korronte zein tentsioak. Hortaz, balio hauek izanik potentziaren kalkulua erraz egin ahal izateko aukera ahalbidetzen zuen. Hala ere, hainbat saiakeraren ondoren neurketak emaitza bera ematen jarraitzen zuen, potentziaren murrizketa zein neurketa baliogabetuz. Horrez gain, sistema hau bera erabili zen tenperatura neurtzeko txartelaren barne sentsorea baliatuz, balio egokiak jaso zirelarik bertatik. Azkenik kanpo neurketaren aukera baliatzea planteatu zen, entxufe bidezko potentzia neurgailu bat baliatuz. Honen arazo handienetakoa baliatuko den neurgailuaren zehaztasun txikia da, emaitzen zehaztasuna asko mugatuko duelarik. Honez gain, eginiko neurketak txartel osoari dagokion neurketak izango dira, eta ez beste kasuetan bezala, FPGArenak. Guzti hau kontuan izanik, TS-838 izeneko potentzia neurgailua baliatzeko eman diren pausuak azalduko dira. Lehenik eta behin, kontuan izanda neurgailuak gure bariazio txikiak neurtzeko izan ditzakeen arazoak, egin diren diseinuetan ertain eta handiena aukeratu dira frogapena egiteko. Bi hauen baitan, 3 balio hartzea proposatu da, potentzia gutxien kontsumituko duen momentua, tarteko kasua eta gehien kontsumituko lukeen kasua. Aztertzen ari garen metodoarekin aurrez azalduriko kasuek %10, %50 eta %100ko FFen aktibazioa suposatuko lukete. Behin diseinu hauen diseinua egina eta bitstream-a sortua dugularik banan banan programatu da txartelean. Kasu honetan neurgailuaren neurketek bariazio handia jasaten zutelarik, hainbat neurketa hartzea erabaki da ostean honek izan ditzakeen errore eta ondorioak aztertzeko. Hortaz, amaiera 8 neurketa hartu dira kasu bakoitzean 5 segundoko tartearekin bakoitza, ondorengo lerroetan jasotako emaitzak lortu direlarik. Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 72
GRADU AMAIERAKO LANA DENBORA ERREALEKO NEURKETAK 6.3.1 750 eraztun kontadoreko moduluak Aurrez aipatu bezala grafikoetan ikus daiteke lorturiko emaitzak ez direla oso zehatz edo fidagarriak. Hala eta guztiz ere, harturiko datuekin benetako balioa izango litzakeenaren estimazioa egin da bataz besteko aritmetikoa baliatuz. Honen bidez grafiko bat osatu da potentzia total erreala irudikatzeko asmoz. Grafiko hau 6.25 irudian dago ikusgai. Emaitza horretara heltzeko behar diren datuak aurkezteko asmoz lehenik eta behin jasotako datuak aurkezten dira 6.24 irudian. Honi jarraiki, 6.24 irudian ageri den taulan jasotako balioekin kalkulaturiko Bataz Bestekoa, Ohiko Desbiderapena eta Desbiderapen Estandarra aurkezten dira 6.1 taulan. 6.24 Irudia: 750 elementuko diseinua jatorri den datu taula. BB (W) OD DE %10 Saiakera 7,125 0,217 0,077 %50 Saiakera 7,688 0,242 0,086 %100 Saiakera 8,438 0,3 0,106 Taula 6.1: 750 FFdun denbora errealeko frogaren emaitzak Hasierako azterketa batean soma daiteke aurreko estimazioetan jasotako datuekin ez duela guztiz bat egiten aurkezturiko emaitzak. Izan ere, joera lineal gorakor bat jarraitzen badu ere, jasotako balioen magnitudea oso handia da, aurreko ataleko emaitzekin parekatzeko. Honen adibide argia da 6.26 irudian aurkezten den grafikoa. Bertan, Vivadoren Power Analysis erreminta baliatuz lorturiko emaitzak eta azken atal honetan lorturikoak alderatzen dira. Horretarako, eta neurketa errealen metodoarekin jasotako beste elementuen potentzia kontsumoa ahalik eta gehien arbuiatzeko asmoz, lehenengo irakurketa bi kasuetan 0 a balitz bezala parekatzen da. Honi esker, hortik aurrera jasotako aldaketak potentzia dinamikoan soilik jazotako aldaketak direla suposa genezake. Hemen aipatzen diren datuak 6.27 irudian topa daitezke. Hala eta guztiz ere, oso kontuan izan behar da datu hauek jasotzerakoan lehenengo metodoaren bidez jasotako datuak ez direla errealak eta bigarrenean jasotakoak berriz datu errealetatik abiaturiko estimazioak direla, eta hortaz errorea ere jasaten dutela. Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 73
GRADU AMAIERAKO LANA DENBORA ERREALEKO NEURKETAK 6.25 Irudia: 750 elementuko diseinua jatorri duen potentzia errealaren neurketak. 6.26 Irudia: 750 elementuko diseinua jatorri duen potentzia errealaren eta dinamikoaren arteko alderaketa. Grafiko zein datuak aztertu ezkero argi ikus daiteke metodo batean zein bestean jasotako datuak eskalan ez datozela bat. Honek jatorrian zalantza asko planteatzen ditu, batez ere datuen bilketa iturriei dagokienean. Hala ere, grafikoei erreparatuz gero, frogatua geratzen da aplikaturiko teknikak finean bere helburua luzez betetzen duela, aurrez genituen estimazioak betez eta gaindituz froga errealak egiterako orduan. Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 74
GRADU AMAIERAKO LANA DENBORA ERREALEKO NEURKETAK 6.27 Irudia: 750 elementuko diseinua jatorri duen potentzia errealaren eta dinamikoaren arteko alderaketa. 6.3.2 1500 eraztun kontadoreko moduluak Aurrez jasotako datuen fidagarritasuna egiaztatzera begira 1500 elementuko diseinuarekin ere pausu berberak planteatu dira. Egitura horri jarraiki, lehenik eta behin jasotako laginaren datuak aurkezten dira 6.28 irudian, bertatik kalkulaturiko Bataz Bestekoa, Ohiko Desbiderapena eta Desbiderapen Estandarra berriz, 6.1 taulan aurkezten dira. Azkenik potentzia oso edo totalaren grafikoa 6.29 irudian aurki dezakegu. 6.28 Irudia: 1500 elementuko diseinua jatorri den datu taula. BB (W) OD DE %10 Saiakera 7,313 0,242 0,086 %50 Saiakera 8,188 0,242 0,086 %100 Saiakera 9 0,433 0,153 Taula 6.2: 1500 FFdun denbora errealeko frogaren emaitzak Emaitza hauek aurkeztu ostean aurreko atalean Vivado Power Analysis erremintarekin kalkulaturiko datuekin alderatzeko grafiko zein datuak aurkeztuko dira. Emaitza hauek 6.30 eta 6.31 irudietan topa ditzakegu hurrenez hurren. Grafiko hauei erreparatu ezkero argi geratzen da aurreko atalean baieztaturikoa, emaitzak ez badira eskalan bat etortzen ere, finean potentzia murrizketaren atalean biek ala biek aurreikusitako helburua betetzen dute. Hortaz, emaitza hauekin AND ate bidezko atetzeak zein bere parekoek potentzia murrizketa egiteko balio dezaketela berresten da. Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 75
GRADU AMAIERAKO LANA DENBORA ERREALEKO NEURKETAK 6.29 Irudia: 1500 elementuko diseinua jatorri duen potentzia errealaren neurketak. 6.30 Irudia: 1500 elementuko diseinua jatorri duen potentzia errealaren eta dinamikoaren arteko alderaketa. 6.31 Irudia: 1500 elementuko diseinua jatorri duen potentzia errealaren eta dinamikoaren arteko alderaketa. Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 76
Kapitulua 7 Ondorioak Lanaren aipaturiko helburuei erreparatuz gero esan genezake orokortasun batean planteaturiko helburuak zehaztu, garatu eta gauzatzea lortu dela. Aztertu diren tekniken artean gehien garatu den atala Clock gatinga izanik, hura izan daiteke ondorio gehien eta formatuenak izan ditzakeen atala. Teknika bera baloratzerako orduan bi ezaugarri nagusi nabarmentzen dira, inplementatzeko duen erraztasuna eta diseinatzerako orduan eskaintzen duen sinpletasuna. Hala eta guztiz ere, aplika daiteken diseinuen espektroa mugatua da, izan ere, aplikatu nahi den diseinuaren izaerak berak asko mugatzen du. Honen jatorria bere jokaeran dago, FPGAn txertaturiko elementu desberdinen erloju seinalea itzaltzean hain zuzen ere. Hau kasu batzuetan ezingo da egin diseinuaren izaeragatik beragatik. Beste aldetik, kontraesan egoera bat sortzen du bere funtzionalitateari dagokionez. Izan ere, tamaina handiko diseinuetan aplikaturiko teknikek dute etekin edo errentagarritasun gehien, baina era berean, bertan sor daitezke arazo gehien erloju arbola eta glitch-ekin. Guzti hau kontuan harturik esan daiteke, kasuz kasu aztertu beharko litzatekeela Clock gating-a aplikatu nahi diren diseinuak honen funtzionalitate eta erabilgarritasuna aztertuz. Clock gatinga alde batera utziz, bereziki interesgarria suertatu den teknika bat erloju maiztasunaren kontrol dinamikoarena izan da. Kasu honetan aukera desberdinek diseinu gama zabal baterako irtenbide bat suposatzen dute, azterturiko kasuan potentziaren murrizketa esanguratsua izan delarik. Hortaz, atal hau aurrerantzean aztertu eta sakontzea beharrezkotzat jotzen da. Beste hurbilpen bat funtzionalitate mailan ere egin da, kasuz kasu aztertuz aukera eta ondorio bakoitza. Honek ere ez du ondorio nagusi bat bilatzen, izan ere, kasu bakoitzean sor daitezkeen behar eta ezaugarriei egokituko zaie funtzionalitate bakoitza. Aztertutako aukerek hainbat aukera ematen dizkiote diseinatzaileari batzuetan sinpletasunera joko da, eta besteetan berriz konplexutasun eta ziurtasunera. 77
GRADU AMAIERAKO LANA KAPITULUA 7. ONDORIOAK Potentzia murrizketa tekniketatik haratago nabarmentzea merezi du erabilitako potentzia estimatzeko tresnak ahalik eta zehatzenak izatea lortu bada ere potentziaren denbora errealeko neurketan ez dela helburua guztiz gauzatu. Zentzu honetan sakontzeko beste baliabide batzuk erabiltzera eramaten du ezinbestean, PMBUSa kasu, edo bestela FPGAen diseinu prozesua sakonean aztertzea microblaze beza.lako erremintak erabiltzera begira. Hortaz, atal honetan aztertzeko luze eta zabal eman dezakeen esparru bat irudikatzen da. Hala ere, aztertu diren tekniken artean SYSMON tresnak erabilera erraztasun asko eskaintzen ditu, nahiz eta, aztertu den kasuan guztiz ez lortu emaitza egokia. Horrez gain Vivadok eskainitako tresnek potentziaren estimaziorako aukera anitz eskaintzen dituzte, gailuen potentziari dagokionean hurbilpen interesgarri bat eskainiz. Azkenik lanaren berrikuspen bat egiterakoan Latex euskarria, bere baitan koka daitezkeen garapenerako baliabide guztiekin batera, eta Bibtex erreferentzia kudeatzailea ezin ekidineko aipamen bilakatzen dira. Baliabide hauek mundu berri bat ireki didate lan akademikoen garapenen arloan eta, erronka bat suposatu badute ere, bereganaturiko konpetentzia eta gaitasunak zenbatu ezinak dira. Lanari amaiera emateko, aipa daiteke hasieran planteaturiko helburua guztiz ez bada bete ere, oinarri sendo bat landatu dela lan honekin. Hala eta guztiz ere, lan asko dago oraindik egiteko arlo honetan, potentzia neurtzeko tekniketatik hasiz, potentzia murrizketa tekniken inplementaziora arte. Hori dela eta ikasitako guztiak orain zein etorkizunean gara daitezkeen lan guztietan isla sakon bat izango du. Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 78
GRADU AMAIERAKO LANA HARDWAREA trascale eta Zynq gailuekin batera, eta merkatuko zein industriako beharrei erantzuteko helburuarekin sorturiko produktu gama bat da. 7-series delakoetan 3 azpi-gama bana ditzakegu beste behin, prezio eta gaitasunarekin zerikusia izango dutenak; Virtex, garesti eta kalkulu gaitasun handienekoak dira hauek, Kintex (gaitasun handia baina aurrekoak baina murritzagoa) eta azkenik guk erabiliko dugun Artix-a, gama baxua edo ekonomikoena, 8.2 irudian ikus daitekeen bezala. 8.2 Irudia: Xilinx konpainiaren 7 series FPGA desberdinek dituzten propietate nagusiak. Hortaz Artix-ak kostu baxuko baina gaitasun handiko produktuak ditugu, low-power edo potentzia baxuko elementuetan oinarrituak zein potentzia eskakizunak betetzeko gaitasuna dutenak. 8.1.2 TS-838 neurketa gailua Potentziaren neurketa errealerako baliatu den beste elementu bat TS-838 izeneko neurgailua da. Gailu hau etxeetan gailu desberdinek izan dezaketen energia kontsumoa neurtzeko diseinatua badago ere, funtsean energia zein potentzia neurtzeko gailu praktiko bat da. Izan ere entxufe bat moduan funtzionatzen du, hura korronte elektrikora entxufatu ostean neurtu nahi den tresna gailura entxufatu besterik ez da egin behar neurtzen hasteko. Hainbat aukera baditu ere, aztertuko den kasuan potentziaren uneko neurketa baliatuko da. 8.3 irudian ikusi daiteke gailua. Horrez gain 8.1 taulan gailuaren neurketa espezifikazioak ikusi ahalko dira. Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 80
GRADU AMAIERAKO LANA SOFTWAREA 8.2 Softwarea Lan honen garapenean erabili den software nagusia Vivado Desing Suite izenekoa izan da, Xilinx konpainiak HDL sintesi eta analisirako bereziki sorturiko softwarea, hain zuzen ere. Vivadok, aurrez Xilinx ISEk zuen papera hartu eta hobetu du, izan ere, ISEk zituen baliabideez gain, SoC-en garapenerako eta maila altuko sintesirako errementa berriak ere, eskaintzen ditu azken honek. Horrez gain, Vivadok eskaintzen duen berrikuntzarik handiena diseinu fluxuaren birplanteamendua eta erreminta guztien batzea da, besteak beste, ISEk ez bezala, Vivadok simulazio erreminta propio eta integratua du. Azken hau izango da hain zuzen ere, gure diseinuen funtzionamendu egokia bermatzeko baliatuko dugun erreminta nagusia. Horrez gain, potentziaren estimazioak egiteko gaitasuna ere badu, gure diseinuen potentzia xahuketa estimatu ahal izango dugularik. Bide hau izango da, zuzeneko neurketez gain emaitza zehatzenak eskainiko dizkigun baliabidea, garrantzia berezia izango duelarik. Aurrez aipaturiko guztia eta beste hainbat eskaintzen dizkigu beraz Vivadok, 8.4. irudian ikusi ahalko delarik bere GUIa: Bilboko Ingeniaritza Eskola (BIE) 2017ko ekaina 82 |
addi-350a78a50804 | https://addi.ehu.es/handle/10810/22817 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017-10-04 | science | Nuñez Asensio, Borja | eu | Funikular baten instalazio elektrikoaren berrikuntza | 2. MEMORIA 2.1. PROIEKTUAREN HELBURUA Bilboko funikularra, Bilbo hiria eta Artxanda mendia lotzen duen garraio sistema, oso garrantzitsua da Bilboko hiriarentzat. Ez bakarrik ematen duen zerbitzuarengatik (Bilbo eta Artxanda mendia modu azkar eta garbi batean lotzen dituelako), hiriaren marka bultzatzen duelako eta Bilboko ikonoa bihurtu egin delako. Hori dela eta, Bilboko Udalak bere funikularraren efizientzia hobetu nahi du, garraio publiko honek aitzindaria izateko ahalik eta energia gehiena aprobetxatuz. Proiektu honen helburua, Artxandako funikularraren instalazio elektrikoaren ikerketa bat egitea da, instalazioaren efizientzia energetikoa hobetzeko, beti kontuan izanda segurtasun baldintzak eta baldintza sozioekonomikoak. Dokumentu honetan, gaur egun dagoen instalazioaren ikerketa egingo da eta irtenbideak bilatuko dira, ahal izanez gero, Bilboko Funikularraren efizientzia energetikoa hobetzeko. Horretarako, funikularra mugiarazten duen motorraren energiaren aprobetxamendua bilatuko da. Funikularraren bidaia batean, momentu ezberdinetan funikularra mugiarazten duen korronte zuzeneko makinak, sorgailu moduan eta motor moduan lanean arituko da. Sorgailu moduan sortzen den energia aprobetxatzen bada, instalazioaren efizientzia energetikoa hobetuko da. Proiektua Borja Nuñez Asensio Bilboko Industri Ingeniaritza Teknikoko Eskolan Ingeniaritza Elektrikoko graduan titulatua burututakoa da. Funicular de Artxanda sozietatea, Bilboko udalaren propietatea dena, hemendik aurrera "bezeroa" izango dena, proiektuaren amaierako bezeroa izango da.. 2.2. IRISMENA Proiektuaren irismena hurrengokoa izango da: • Energia biltegiratzeko sistemaren diseinua. • Energia biltegiratzeko elementuen hautaketa justifikatua. • Biltegiratze sistemaren etekin ekonomikoa 10 urtetan. • Energia biltegiratze sistema ezartzean aurreztutako CO2 kantitatearen aurreikuspena. • Proiektua zehazteko beharrezkoak diren planoak. • Instalatutako eroale berrien kalkulu justifikatuak. • Gainkarga eta zirkuitulabur kalkulu justifikatuak instalazioa babesteko. • Osasun eta segurtasuneko oinarrizko azterketa. • Oinarrizko hondakinen kudeaketa plana. Proiektu honen irismenaren kanpo hurrengokoak geratuko dira: • PLC AS417 H eta Win CC softwarearen programaketa. Instalazioan dauden eta instalatuko diren ekipoen programaketa nahi diren funtzioak egiteko. • Funtzionamendu frogak. • Biltegiratze sistemaren martxan jartzea.
2.3. AURREKARIAK 2.3.1. Bilboko funikularra XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, Bilboko biztanleek erabiltzen zuten Artxanda mendia haien aisialdirako. Horregatik, 1901-tik 1912-ra ikerketak egin ziren garraio sistema bat jartzeko, Bilbo hiria eta Artxanda mendia konektatzeko. Lehenengo proiektu hau, kremailerazko tren bat izango zen, baina ez zen proiektu hau aurrera eraman finantziazioa lortu ez zelako. Geroago, 1915 urtean, Evaristo San Martín y Garaz-en proiektua aurrera atera zen. Proiektu honen makinaria, Suitzako enpresa batek diseinatu egin zuen. Proiektu honekin, Funicular de Artxanda sozietatea eratu zen. 1915ko Urriaren 7an egin zen lehenengo bidaia. 1976ko ekainaren 25ean istripu oso larri bat gertatu zen. Mantentze lanak burutzen ari ziren bitartean, kable gidariak aldatzeko, akats bat egon zen balaztetan eta funikularraren euste sisteman. Hau gertatzerakoan, bagoia beheko estaziorantz erori zen eta beheko estazioarekin talka egin zuen. Istripu honen ondorioz, Artxandako funikularrak 7 urte iraun zuen zerbitzuz kanpo. Geldiune tarte honetan, instalazioak berritu egin ziren, bagoiak aldatuz, estazioak eta trenbidea berrituz. Gaur egungo Bilboko funikularrak, 260 kW-eko korronte zuzeneko motor batez funtzionatu egiten du. Motor honek, 1500 bira/min-eko abiadurarekin biratu egiten du eta engranaje sistema batekin 30 bira/min-era jaitsi egiten da. Engranaje sistema honek 5 m-ko diametroko polean eragiten du funikularrak igo eta jaisteko. Bi funikularrak euren artean konektatuta daude, 4 cm-ko diametroa duen altzairuzko kable batekin. Modu honetan, funikular bata bestearen kontrapisua egingo du. Funikularrak egiten duen ibilbidea, 770,34 m-takoa da. Igoera honekin, 226,49 m-raino altuera arte igotzen dira bidaiariak. Bidaian zehar, %44,98-ko maldako aldapak daude. Ibilbidearen iraupena 3 minutukoa da eta funikularrak hartzen duen abiadura 18 km/h-koa da. Bagoi bakoitzean 70 pertsonentzako edukiera dago. Funikularraren funtzionamendua hurrengokoa da: • Lan egunetan: 7:15-tik 22:00-ra • Jai egunetan: 8:15-tik 22:00-ra Udan (Ekainean,Uztailan,Abuztuan eta Irailean) 23:00-ra arte funtzionatzen egongo da. 15 minuturo egiten da bidaia (00;15;30;45) orduko minutuetan. Behar izanez gero, maiztasun handiagoarekin egin ahal da jende asko baldin badago. Egunero, batez beste 1549 pertsonak erabili egiten dute funikularra. Bidaiaren prezioa hurrengokoa da: • Txartel normala: 0,92 € • Txartel murriztua: 0,31 € • Creditrans/Barik: 0,58 € • Hirukotrans: 0,29-0,46 € (Erregimenaren arabera)
2.3.2. Kokapena Artxandako funikularrak, bi geltoki ditu, bata Artxanda mendian kokatzen dena eta bestea Bilbo hiriko funikularreko enparantzan kokatzen dena. Hurrengokoak dira goiko eta beheko geltokien koordenatuak: • Goiko geltokia: N 43º 16´ 26´´ eta W 2º 55´ 13´´ • Beheko geltokia: N 43º 16´ 8´´ eta W 2º 55´ 34´´ Goiko geltokian, bulegoen egoitza nagusia dago, hurrengoko helbidean : "Carretera de Artxanda a Santo Domingo nº 27", 48015 – Bilbao. Funikularraren bidez edo kotxearen bidez heldu daiteke goiko geltokira. Autobusaren bidez ere posible da goiko geltokira iriztea, A3216 Bizkaibusa hartuz. Beheko geltokia, Bilboko Funikularreko enparantzan deituriko enparantzan kokatu egiten da. Bilbobusez heldu daiteke beheko geltokira, hurrengoetariko bat hartuz: 72,58,11,22 edo 71 autobusak hartuz. A3223 Bizkaibusa hartzeko aukera dago. 2.3.3. Datu estatistikoak Artxandako funikularra, gero eta erakargarriagoa da bidaiarientzako. 2013-ko datuen arabera, hurrengoko datuak atera daitezke: • 2013. urtean %8,23 bidaiari gehiagok funikularra hartu egin zuten 2012.ko datuekin alderatuz. • 2013. urtean 565.349 bidaiariak erabili egin zuten urte osoan zehar. Uztailean bidaiaririk gehien eraman egin zituen (63.299), jarraian abuztuan (58.082) eta martxoan (50.105). Kontran, bidaiari gutxien izan dituen hilabeteak urtarrila (33.979) eta otsaila (37.924) izan ziren. Modu honetan,1.549 bidaiari eguneko bataz bestekoa lortzen da. • Creditrans/Barik sistema, ordainketa sistemarik hedatuena da, bidaiarien %61ak sistema honekin ordaindu egiten du. • Bezeroak kudeatzen dituen igogailu guztien erabilgarritasuna %95-ekoa izan da 2013 urtean. Igogailuek bataz beste, 925 bidaia egiten dituzte egunero.
2.3.4. Funtzionamendu printzipioa Artxandako funikularraren bidaia batek, 3 minutuko iraupena du. Egunero egiten diren bidaia gehienetan, minutu batean funikularrak badago energia sortzen, batez beste, balaztatze erregimenean lan egiten duelako. Hau posible da funikularraren funtzionamendu printzipioagatik, igogailuen funtzionamendu printzipioaren antzekoa duelako. Artxandako funikularra, bi bagoik osotzen dute, haien artean loturik daudenak 4 cm-ko diametroa duen altzairuzko kable baten bidez. Modu honetan, bagoiek haien artean karga eta kontrapisuaren funtzioa egiten dute. Bagoiak haien artean karga eta kontrapisu funtzioak egiten dituztenez, jaitsi egiten den bagoiaren pisua handiagoa denean, igotzen dena baino, korronte zuzeneko motorra balaztatze erregimenean lan egiten egongo da. Balaztatze erregimenaren funtzionamendu denborak, bidaia bakoitzaren pisuaren banaketak (hau da, igo edo jaitsi egiten diren bidaiariak) definituko du. Beti kontuan izanda, bidaia guztietan balaztatze erregimenean lan egingo duela motorrak, naiz eta denbora gutxiago izan.
2.4. ARAUAK ETA ERREFERENTZIAK 2.4.1. Arauak • Behe tentsioko Erregelamendua Elektroteknikoa eta honen JTO-ak. 842/2002 RD-a, 2002ko abuztuaren 2-koa. • UNE 157001. Proiektu tekniko bat osotzen duten dokumentuak egiteko irizpide orokorrak. • 31/1995 Legea, 1995ko azaroaren 8koa. Lan arriskuen prebentzioa. • 1627/1997 RD, 1997ko urriaren 24koa. Osasun eta segurtasun xedapen minimoak obretan. • 485/1997 RD, 1997ko apirilaren 14koa. Segurtasun eta osasun seinaleztapenerako xedapen minimoak lanean. • 486/1997 RD, 1997ko apirilaren 14koa. Osasun eta segurtasun xedapen minimoak lan tokietan. • 487/1997 RD, 1997ko apirilaren 14koa. Kargen manipulazioa. • 1215/1997 RD, 1997ko uztailaren 18koa. Segurtasun eta osasunerako xedapen minimoak langileek lan ekipoak erabiltzeko. • 900/2015 RD, 2015ko urriaren 9koa. Autokontsumoa erregulatu egiten duen errege dekretua. • 773/1997 ED, 1997ko maiatzaren 30ekoa. Segurtasun eta osasunerako xedapen minimoak babes indibidual ekipoen erabilpenerako. • UNE-HD 60364-4-43:2013. Behe tentsioko instalazio elektrikoak. Segurtasuna bermatzeko babesak. Gainkorronteen kontrako babesa.
2.6. DISEINURAKO BALDINTZAK Bezeroak finkatutako diseinurako baldintzak, hurrengoko puntuetan definitu egiten dira, baldintza motaren arabera. 2.6.1. Segurtasun baldintzak Instalazioaren segurtasuna, bidaiarien segurtasuna eta langileen segurtasuna puntu kritikoak dira bezeroarentzat. Horregatik, hurrengoko puntuak bete beharko ditu hautatutako soluzioak: • Bidaiarien segurtasuna beti bermatu beharko da. Horregatik, akats bat sortarazten bada instalazioak funtzionatzen duen bitartean, sistema kapaza izan beharko da momentu horretan egiten ari den operazioa bukatzeko. Hau da, funikularra eta igogailua funtzionatzen badaude eta
akats bat gertatzen bada, biak kapazak izan beharko dira bidaia amaitzeko era seguru eta normal batean. • Egingo diren mantentze lanak, Artxandako funikularrean lan egiten duten langileek egingo dituztenez, mantentze erraza eta segurua izan beharko dute instalazioek. • Instalazioan instalatuko diren ekipo berriek, ez dituzte oztopatuko edo kaltetuko instalazioan gaur egun dauden ekipoak.
2.6.2. Funtzionamendu baldintzak Artxandako funikularraren zerbitzua %100-ekoa izan da azken urteotan, (kontuan hartu barik behe geltokiko birmoldaketa lanak) eta bezeroak kudeatzen dituen igogailuen zerbitzua %95-ekoa izan dela urtero, batez beste. Modu honetan, bezeroak finkatutako baldintzak hurrengokoak dira: • Artxandako funikularraren zerbitzua %100-ekoa izan behar dela, energia biltegiratzearen sistema instalatu eta gero. • Behe geltokiko igogailua, %95-eko baino handiagoko zerbitzua eman behar duela biltegiratze sistema instalatu egin eta gero.
2.6.3. Baldintza ekonomikoak Biltegiratze sistemak etekin ekonomikoa sortu beharko du 10 urte pasa eta gero. Inbertsioa justifikatu beharko denez, proiektua errentagarria izan beharko da. Horretarako, inflazioa, elektrizitatearen prezioaren aldaketa, egindako inbertsioa urteko, elektrizitatea jasaten dituen zergak... kontuan eduki beharko dira azterketa ekonomikoa egiteko. Modu honetan, Artxandako funikularreko teknikariak hurrengoko batez besteko datuak eman dizkigute kalkulatzeko zenbateko izan ahal daitekeen aurreztutako energia kantitatea: • Lan tentsioa: 400 V. • Bataz besteko korrontea balaztatze dinamikoan: 150 A (Korronte zuzena). • Motorrak balaztatze dinamikoan lan egiten duen denbora, batez beste: 1min.
2.6.4. Ingurugiroarekiko inpaktua IHOBE publikatutako txostenean, 2014 urtean Euskal Autonomi Erkidegoan 17065,7 milioi tona CO2 isuri egin ziren atmosferara. Artxandako funikularraren energia berreskuratzeko sistemarekin, lagundu beharko da isuritako CO2 kantitatea txikitzen. Horretarako, bezeroak aurreztuko diren CO2-ko kantitateen kalkulu justifikatua nahi du, Bilbo hiri garbiaren izena eta marka bultzatzeko. 2.6.5. Funikularrak sortutako energia 2015eko Irailaren 17an, Artxandako funikularreko teknikariek, saiakuntza egin zuten funikularrak balaztatze egoeran sortu ahal zuen potentzia maximoa kalkulatzeko. Horretarako, gauean, goiko geltokian zegoen funikularra ur botilekin bete egin zuten, funikularrak garraitu ahal zuen pisu maximoa lortu arte. Goiko geltokiko funikularra urez beteta zegoen eta behe geltokikoa hutsik. Bidaia bi egingo ziren, bata balaztatze erregimenean sor daiteken energia maximoa kalkulatzeko (goiko funikularra urez beteta eta
behekoa hutsik) eta kontsumo maximoko bidaia (beheko funikularra urez beteta dagoenean eta goikoa hutsik dagoenean). [Ikusi eranskinetako Funikularreko motorraren energiaren aldaketa eta Maiztasunaren aldaketa denboran zehar txostenak]. 2.7. EBATZIEN AZTERKETA 2.7.1. Instalazioaren egoera Artxandako funikularra, hurrengoko elementuek osatu egiten dute gaur egun: 1. 400V-eko sare alterno trifasikoa, 50 Hz-eko. 2. 300 kVA-eko UPS edo SAI sistema. 3. Berun Azidoko bateriak. 4. Tentsio Erreguladorea 5. 260 kW-eko korronte zuzeneko motorra. 6. 15kW-eko 3 Haizegailu. 7. SIMOREG DC MASTER alderanzgailua. 8. MOTOCON DC alderanzgailua. Artxandako funikularra mugiarazten duen motorra eta ekipo laguntzaileak elikatzeko,400 V-eko sare alterno trifasiko bat erabili egiten da. Elikatzen den lehenengo ekipoa, SAI sistema da. Ekipoak bete egiten duen funtzioa da momentuan dagoen bidaia amaitzea, hau da, akats baten aurrean (tentsio hutsunea, tentsioa minimoko baliotik behera egotea, sarea erortzea...) bidaia era egoki batean amaituko dela bermatu egiten du. Ekipoak, 400 V-eko sare trifasikora konektatu egiten da. Gero, alderanztaketaren bitartez, korronte zuzeneko tarteko etapa batera pasatu egiten da, 400 V-eko korronte zuzeneko etapara, non berun azidoko bateriak konektatu egiten dira. Bateriak elikatu eta gero, berriz alderanztaketa prozesu bat dago, berriz 400 V-eko korronte alternoa edukitzeko. Motorra, korronte zuzeneko makina elektrikoa da, Alconza enpresak egindakoa. Motorra, 1982ko urriaren 27koa da, GC315L-F(6-7) motakoa. IP23 babes maila dauka. Hurrengoko taulan, aurkezten dira bere balio izendatuak: I.Taula. Funikularraren motorraren ezaugarriak. Potentzia (kW) 260 Abiadura (bira/min) 1500 Tentsioa (V) 400 Korrontea (A) 692 Kitzikapen Tentsioa (V) 220 Kitzikapen Korrontea (A) 6,6
Makina elektrikoak, bidaia irauten duen bitartean, korronte zuzeneko motor eta korronte zuzeneko sorgailu bezala lan egingo du. Bidaia bakoitzean, erregimen bakoitzean lan egingo duen denbora eta emandako edo xurgatutako potentzia aldatuko da, bidaia bakoitzean igo eta jaitsi egiten diren pertsonen arabera. Gaur egun dagoen instalazioan, makina elektrikoak sorgailu moduan lan egiten duenean, makina elektrikoak emandako energia erabili egiten da bateriak kargatzeko, modu honetan, SAI sistemaren bateriak kargatzeko saretik ahalik eta energia gutxien erabili egiten da.
Sistema honek daukan arazoa da bateriak asko kaltetu egiten dituela. Makina elektrikoak, sorgailu moduan bakarrik egiten du lan minutu batean bidaia bakoitzean, batez beste. Bateriei heltzen zaien korronteak, oso balio altuak izaten ditu eta iraupen gutxikoak. Kontuan izan behar da, bateriak diseinatuta daudela karga konstante batean, bai korronte eta bai denboran, kargatzeko eta ez puntako balioak jasateko. Horregatik, baterian bizitza erabilgarria jaitsi egiten da hauek kaltetu egiten direlako lan baldintzak direla eta. Bateriek jasan egiten dute esfortzua txikitzeko eta hauen bizitza erabilgarria ez murrizteko, tentsio erreguladore bat instalatu egin zen. Tentsio erreguladoreak, uneoro neurtu egiten du bateria blokearen tentsioa (bateria blokea hainbat bateria moduluz osatuta baitago) eta blokearen sarreran 400 V baino tentsioa handiagoa lortzen bada, haizegailu sistema martxan jarri egiten da. Bateriak deskargatzean, bloke osoak eman ahal duen tentsio maila jaitsi egiten da eta kargatze prozesuan, hauen tentsioa gora doa kargatzen diren bitartean. Kasu honetan, 400 V baino gehiago badaude, bateriak gainkargatzeko arriskua dago. Haizegailu sistema martxan jartzean, 15 kW-eko 3 haizegailuak martxan jarri egiten dira, sortutako potentzia xurgatzeko baterietara joan ez dadin. Modu honetan, haizegailuak karga moduan funtzionatuko dute makina elektrikoak ematen duen potentzia erabiltzeko. Era honetan, bateriak guztiz kargatuta badaude, bidaia batean sortzen den energia haizegailuek kontsumitu egiten dute eta ez da modu erabilgarri batean erabiltzen. Gogoratu behar delako haizegailu hauen funtzioa dela bateriak babestea hauen bizitza erabilgarria handitzeko eta sistema ez kaltetzeko. Korronte zuzeneko makina kontrolatzeko, paraleloan bi alderanzgailu konektatuta daude, SIMOREG DC MASTER eta MOTOCON DC alderanzgailua. Alderanzgailu hauek makina elektrikoaren funtzionamendua kontrolatu eta babestu egiten dute. Paraleloan bi alderanzgailu izatea segurtasuna bermatzeko da, hau da, aparatu kritikoak bikoiztuta egotea akats baten aurrean modu egoki batean erantzun ahal izatea da helburua. Horrela, alderanzgailu bat kaltetu egiten bada, bestea konektatu ahal da zerbitzua eta funtzionamendua bermatzeko. Behe geltokiko igogailuak, 9 kW-eko motorra erabiltzen du. Igogailu sistema honek, Thyssenkrupp enpresa instalatutakoa da. Motorra kontrolatzeko, alderanzgailu bat erabiltzen da babes funtzioa duena. Alderanzgailu honek, elikadura arazo edo akats batengatik eteten bada, martxan badago une horretan, sistemak ahalbidetzen du era seguru batean bidaia amaitzea. 2.7.2. Energia biltegiratzeko sistemak 2.7.2.1. Bateriak Bateriak, akumuladore elektrikoak dira (energia elektrikoa metatu egiten dutenak) prozesu elektrokimikoen bitartez. Lehenetik hornitutako elektrizitatea metatu eta eman egiten dute. Bateria baten karga eta deskarga kopuruak, bere bizi-itxaropenak mugatuko ditu. Bateriek eskaintzen duten abantailen artean, energia dentsitate handia dutela beste akumuladoreekin alderatuz eta hauen prezioa. Bateriak asko ikertu egin dira eta merkatuan dagoen baliabiderik hedatuena eta hautatuena da gaur egun. Kontran, bateriek hainbat desabantailak aurkezten dituzte. Bateriek ez dute balio edozein egoeretarako, hau da, karga eta deskarga denborak errespetatu behar dira. Oso azkar deskargatu edo kargatu egiten badira,baterien bizi-itxaropena jaitsi egiten da. Prozesu elektrokimiko baten ondoren energia elektrikoa metatzen denez, bateriak ez dira batere gomendagarriak puntako karga eta deskarga aplikazioentzako. Errendimendua aldakorra da, bateria motaren arabera. Errendimendua txarrago duten bateriak, barne
erresistentzia handiena dutenak dira. Hau antzeman egiten da bateria kargatzen eta deskargatzen denean. Denborarekin bateriak deskargatzen doaz, ihes-korronteak direla eta. 2.7.2.1.1. Fluxu motako bateriak Fluxuko bateriak, berriz kargatu ahal diren bateria elektrokimikoak dira. Bi osagai kimiko osotu egiten dute bateria hauek, likido egoeran eta bananduta mintz baten bidez. Ioien elkartrukea (hau da, fluxu elektrikoaren zirkulapena) mintzetik eman egiten da. Osagai kimiko bakoitza bere atalean dago eta ioiak mintzetik zehar pasatu egiten dira. 2.7.2.1.1.1. Berun-Azidoko bateriak Bateria mota hauek, aukera ekonomikoa aurkezten dute erosterakoan, baina behar dute espazio asko eta mantentzea.Bateria hauek aproposak dira pisua aukeratze irizpide garrantzitsua ez denean, adibidez, gasolina eta diesel autoetan bateria hauek erabili egiten dira abio motorra elikatzeko. Ohikoena da bateria hauek bizi-itxaropen txikia izatea. Gaienera, bere bizi-itxaropena asko jaitsi egiten da bateriaren karga kapazitatearen %30-tik behera lan egiten badute. Gainera, bateria hauek asko deskargatu egiten badira, bateriaren terminalak (anodoa eta katodoa) sulfatatu egin ahal dira. Berun-azidoko bateriak oso toxikoak dira eta aireztapen sistema bat behar dute, horregatik aireztapen ona ez duten lekuetan edo leku txikietan ez dira aproposak erabiltzeko. Gaur egun, birziklatzeko sistemak badaude bateria hauek bere bizitza erabilgarria bukatzen denean, beruna eta azidoa separatzeko eta birziklatzeko. • Katodoa: PbO2-koa (berun dioxidoa) da. • Anodoa: Berun-azidoko baterien anodoak berun harrotsuz osatuta daude. • Elektrolitoa: Disoluzio batez osatuta dago. Disoluzio hau, urez (H2O) eta azido sulfurikoz osatuta dago (H2SO4)
sulfurikoa da. Karga eta deskarga prozesuen artean, H4 elektroiak trukatu egiten dira bi deposituen artean mintz polimeriko baten bitartez. Bateria hauen energia dentsitatea 10 eta 20 Wh/kg bitartean dago. Banadio Redox-ko bateriak aurkezten duten abantailarik nagusiena hauen bizitza erabilgarria da, 10000 zikloko baino handiagoa izaten delako. Kontran, bateria hauek aurkezten duten desabantailen artean, aurkezten duten erlazioa bolumen eta eman ahal duten energiaren artean, beste bateriekin alderatuz. Aipatzekoa da bateria hauen sistemaren konplexutasuna beste bateria motekin alderatzerakoan. 2.7.2.1.1.3. Zink-Bromurozko bateriak Zink-Bromurozko bateria, fluxu motako baterien familien barnean sartu egiten da. Zink-Bromurozko soluzioa (ZnBr2) depositu ezberdinetan gorde egiten da, bata anodoarentzat eta bestea katodoarentzat. Elektrolitoa, gehien bat likido egoeran dagoena, zink-bromurozko gatza da, uretan disolbatuta. Bateria honen ezaugarrien artean, bizitza erabilgarria da aipagarriena, normalean 2000 zikloko baino handiagoko bizitza erabilgarria duelako. Aipatzekoa da duten energia dentsitatea, 34 eta 54 Wh/kg bitartean egoten dela. 2.7.2.1.2. Gatz motako bateriak Gatz motako bateriak, bateria primario edo sekundarioak izan ahal dira. Bateria hauen ezaugarririk bereziena lan egiten duten lan tenperatura da (300ºC-ko inguruan dagoena) eta gatz urtuta erabili egiten dutela elektrolito moduan. 2.7.2.1.2.1. Sodio Sulfurozko bateriak Sodio Sulfurozko, gatz urtutako motako bateriak dira. Bateria honek, elektrodo positiboan sulfuro likidoa dauka eta elektrodo negatiboan sodio urtua. Elektrolitoa, aluminazko zeramika bat da. Sodio Sulfurozko bateriek, energia dentsitate altua dute, bizitza erabilgarri altua (lan ziklo asko jan egiten dituelako bere bizitza erabilgarrian) eta karga eta deskarga zikloetan efizientzia altua (normalean % 89-92 arteko eraginkortasuna). Kontran, bateria mota hauen lan tenperatura oso handia da, 300ºC eta 350ºC tenperaturen tartean lan egiten dute. Gainera, instalazio eta langileentzat arriskutsuak izan daitezke, sodio sulfuroa oso korrosiboa delako. Bateria hauen erabilpena anitza da, energia eta potentzia eskaerak kudeatzeko erabili egiten direlako. 2.7.2.1.2.1.1. ZEBRA bateriak ZEBRA bateriak (Zeolite Battery Research Africa Project) 1985-ean Johan Coetzer-ek Hegoafrikan burututako proiektuarekin jaio ziren bateria sekundarioak dira. Bere lan tenperatura 250 ºC-koa da eta elektrolito moduan sodio-aluminio-kloroa (NaAlCl4) edo sodio-nikel-kloroa (NaNiCl) birrinduak ditu. Katodoa sodio birrindua da. Anodoa, bateriaren karga egoeraren arabera aldatu egiten da. Kargatuta dagoenean, nikel kloruroa da anodoaren konposatua eta bateria deskargatzen denean (erreakzio kimikoen ondorioz) nikelezkoa izango da.
ZEBRA bateriek, potentzia eta energia dentsitate onak aurkezten dituzte 150 W/kg eta 90 Wh/kg. Bateriak hauek oso aproposak dira ibilgailu elektrikoentzat, aurkezten duten energia eta potentzia dentsitateengatik. Kontran, bateria hauek duten lan tenperatura oso altua da eta horregatik ez dira hainbat aplikazioentzat aproposak. Kontuan izateko da bateria hauek dituzten galera termikoak, aipatu egin diren lan tenperatura altuengatik. 2.7.2.1.3. Litio-Ioi Bateriak Litio-ioiko bateriek, gero eta garrantzi handiagoa izango dute merkatuan, bateria hauek dituzten propietateengatik. Litio-ioiko bateriek, energia dentsitate handia dute, efizientzia altua eta autodeskarga txikia dute. Etorkizunean, biltegiratze sistema hauek superkondentsadoreen potentzia dentsitatearen antzekoa edo oso hurbil dagoena lortuko dute. Beste bateria motekin alderatuz, diseinatuta dauden tenperatura tartean lan egiten badute, Litio-ioiko baterien bizitza erabilgarria handiagoa izango da. Litio-ioiko bateriek ere desabantailak aurkezten dituzte eta ez dira aplikazio guztientzat aproposak. Litioioiko baterietan oso kontrolatuta eduki behar dira karga eta deskarga zikloak, bestela, bateria hauek larregi kaltetu egiten direlako. Gainera, gainkarga egoeretan, oso ezegonkorrak bihurtu egiten dira. Aurreko desabantailen eragina murrizteko, sistema elektroniko bat gehitu ahal zaio biltegiratze sistema kontrolatzeko. Sistema elektroniko honek, biltegiratze sistemaren kudeaketa egiten du, hala nola: karga eta deskarga zikloak kontrolatzea, biltegiratze sistemaren tentsioa... sistema elektronikoa BMS (Battery Management System) izena hartu egiten du ingelesetik. Hainbat parametro kontrolatu egiten du sistema elektronikoak Litio-ioiko baterien efizientzia eta bizitza erabilgarria bermatzeko. Kontuan izateko da ere biltegiratze sistema honek duen prezio altua, beste bateria sistemekin konparatuz. Orokorrean, Litio-Ioiko bateriek hurrengo elementuak osotu egiten dituzte: • Katodoa: Normalean konposatu ez metaliko batez osatuta egoten da, litioa dena. Erabiliena LiCoO2 (Litio Kobalto Oxidoa) da baina beste materialak ikertzen ari dira. • Anodoa: Karbonoan oinarrian duten materialak erabili egiten dira normalean, hala nola, grafitoa edo Kokea. Material berriak ikertzen eta probatzen ari dira, adibidez: Litio titanatoak. • Elektrolitoa: Bateria hauek litio ioien garraioan datza, katodo eta anoaren artean. Elektrolitoak, garraio moduan lan egiten du. Gaur egun, bo elektrolito mota nagusi bi daude: gatz karbonatuak eta elektrolito polimerikoak.
2.7.2.1.4. Nikel Metal hidruroko bateriak Nikel Metal hidruroko bateriak, Nikel Kadmioko bateria motakoen hobekuntza bat dira. Hauen kapazitatea handiagoa da Nikel Kadmioko bateriekin alderatzerakoan. Nikel Metaleko baterien dentsitate energetikoa, bolumen unitateko, Litio-Ioi baterien antzekoa da. Bateria hauek aurkezten duten arazoa autodeskarga maila da, Nikel Kadmioko bateriekin alderatzerakoan. Bateria hauen bizitza erabilgarria 500 eta 2000 karga eta deskarga zikloetan dago. Nikel Metal hidruroko bateriek, NiMH izena hartu egiten dute. Hidrogenoaren konposatu bat erabili egiten dute elektrodo negatibo moduan (Kadmioaren ordez) eta nikel oxidroxidoa (NiOOH) elektrodo
positibo moduan. Deskarga prozesuan, hidruro metalikoak OH- ioiarekin erreakzionatu egiten du. Erreakzio honen ondorioz, elektroi bat, ura eta oxidroxido metalikoa sortu egiten da. 2.7.2.1.5. Metal Aireko bateriak Aire metal motako bateriak, oso errespetutsuak dira ingurugiroarekin beste bateria motekin alderatzerakoan. Aire metalezko baterien energia dentsitatea, altua da beste bateriekin konparatzen bada. Metal aireko bateriak, zelula primarioak dira, hau da, ez dira birkargatzen. Metalezko anodoa kontsumitzen denean hau aldatzen ez bada, bateriek ez dute energia elektriko gehiagorik sortuko. Bateria hauen anodoak, Al edo Zn metalez osotuta egoten dira normalean (metal gehiagoko konfigurazioak ere badaude). Anodoan dauden metalek oxidatzerakoan, elektroiak sortu egiten dituzte. Katodoak karbono porotsukoak izaten dira normalean eta atmosferako oxigenoarekin erreakzionatu egiten dute. Elektrolitoak egoera likidoan egoten dira normalean, baina ere egon ahal dira mintz polimeriko moduan. Bateria hauek pentsatuta daude energia eskaerak kudeatzeko potentzia eskaerak baino. Kontuan izateko da bateria mota hauek ezin direla berriz kargatu. 2.7.2.1.6. Nikel Kadmioko bateriak Nikel kadmioko bateriak oso erabiliak izan dira etxe mailan eta industria mailan. Izan ere, mota hauetako bateriak gero eta gutxiago erabili egiten dira, garatuago diren beste teknologiengatik. Kontuan hartzeko da, bateriak fabrikatzen duten enpresa askok, mota hauetakoak fabrikatzen dituztela eta oso errentagarriak direla, beste bateria mota batzuekin konparatzean. Bateriak hauek daukaten berezitasun oso garrantzitsu bat da oso baldintzatuta daudela bere erabilpen tenperaturagatik. Hau da, lan egiteko giro tenperaturen tarteen artean lan egiten ez badute, bateria hauek beraien erabilpena asko jaitsi egingo da. Bateria hauek daukaten energia dentsitatea (bateriak eduki dezakeen energia kantitatea) merkatuan dauden bateriak baino altuagoa dute mota hauetako bateriek. Baina, bateria hauek oso kutsakorrak direnez, hauen erabilpena gero eta txikiagoa da. 2.7.2.2. Superkondentsadoreak Superkondentsadoreak energia elektrikoa metatzeko sistema bat dira. Energia elektrikoa metatzeko sistema honetan, energia elektrikoa karga elektrostatikoen moduan biltegiratzen da. (Partikulen propietate fisiko bat da, non partikulen arteko indarren moduan ematen den, erakarpen eta aldarapen indarrak, partikulak duten zeinuaren arabera) . Eraikuntza eta funtzionamendua kondentsadore baten antzekoa da. Hau da, bi plaka eroale direnak eta erdian material dielektrikoa duena. Superkondentsadoreen propietate nagusietariko bat da oso azkar kargatu eta deskargatu ahal direla, korronte oso handiak xurgatuz edo emanez, bateriak ez bezala. Propietate hau posible da lehen aipatu den moduan, kondentsadoreek energia elektrikoa karga elektroestatiko moduan metatzen dutelako. Superkondentsadoreak bateriekin alderatzen badira, ikus daiteke nola hauek ez dutela mantentzearen beharrik. Bizitza ziklo gehiago dituztelako (karga eta deskarga zikloak), bizitza erabilgarri gehiago (giroko tenperatura eta karga eta deskarga korronteek ez dute bizitza erabilgarria kaltetzen, baterietan ez bezala). Aurrekoa ikusita, antzematen da superkondentsadoreak sendoagoak direla bateriak baino.
Biltegiratze sistema honek aurkezten dituen abantailak hurrengokoak dira:
• Energia dentsitate handia. • Mantentze murriztua. • Bizitza erabilgarri handia (25 urte batez beste edo milaka lan ziklo) • Biltegiratze sistema honetan erabiltzen diren materialek ez dute ingurugiroa kaltetzen edo kutsatzen. Kontran, inertzi bolanteek aurkezten dituzten desabantailak hauek dira: • Inertzia bolanteek daukaten autodeskarga maila oso handia da. • Potentzia pikoak biltegiratzeko ez da aproposa, lehenetik metatutako energiak asko baldintzatu egiten du ahalmen hau. • Kontrol sistema konplexu baten beharra dauka eta ekipo laguntzaileak behar dira, hala nola: KA/KZ konbertidoreak, hozte sistema, hutsa egiteko bonbak...
2.7.3. Energia berreskuratzeko sistemak Hurrengoko puntuetan energia berreskuratze sistema komertzial ezberdinen azterketa egingo da, ikusteko ikertutako sistemen artean baten bat egokia den burutu nahi den instalaziorako. Hurrengoko sailkapena egin da energia berreskuratzeko sistemak ikertzeko: • Biltegiratze mugikorreko aplikazioak. • Biltegiratze estatikoko aplikazioak. • Sarera itzultzen duten aplikazioak edo Back to the Grid. • Epic Power enpresaren EPC3k.
2.7.3.1. Biltegiratze mugikorreko sistemak Mota honetako berreskuratze sistemak, tranbia eta trenetan instalatu egiten dira, batik bat. Energia berreskuratze sistema hauek, bagoietan joan egiten dira, horregatik, dimentsioak eta pisuak oso mugatuak dituzte oreka bat lortzeko aurreztutako eta kontsumitutako energiaren artean. Motorrak balaztatze erregimenean energia sortzen duenean, energia biltegiratzeko sisteman metatu egiten da eta behar denean motorra berriz elikatu egiten da metatutako energiarekin. Modu honetan, motorra
balaztatze erregimenean sortutako energiarekin elikatu egiten da eta katenariaren tentsioa kontrolatu egiten da, sortutako energia ez delako momentu katenariara itzultzen. 2.7.3.1.1. ACR sistema ACR sistema Acumulación de Carga Rapida-tik hartu egiten du izena. CAF enpresak garatutako sistema da. Sistema honek daukan berezitasun bat da ahalbidetzen dituela trenak edo tranbiak katenaria gabe ibiltzea (gaur egun bakarrik tranbietan jarri egin da). Sistema honek, balaztatzean sortzen den energia biltegiratu egiten du eta bakarrik elikatu egiten da trena edo tranbia geltokietara heldu egiten denean. Sistema trenen edo tranbien bagoietan joan egiten da. ACR sistema, sistema modularra da, hau da, modulu bakoitzak seriean konektatzen diren superkondentsadore kopuru zehatz bat osatzen du. Eskaera edo beharren arabera, modulu bakoitzean, superkondentsadore gehiago edo gutxiago jarri egin ahal dira eta gero moduluak paraleloan konbinatu, nahi den konfigurazioa lortu arte. 2.7.3.1.2. Siemens Sitras Hes Siemens enpresak garatutako sistema modularra energia berreskuratzeko da Sitras Hes sistema. Energia berreskuratzeko sistema honen berezitasun nagusia da superkondentsadoreak eta nikel metal hidrurozko bateriak erabili egiten dituela. Energia berreskuratzeko sistema honek sistema modularra da, superkondentsadoreak modulu batean instalatuta daude eta bateriak beste modulu batean. Superkondentsadoreak erabili egiten dira balaztatze erregimenean sortutako energia biltegiratzeko eta tren edo tranbiaren motorrak elikatzeko beharrezkoa denean. Aldiz, bateriak, erabili egiten dira energiaren eskaera konstantea eskatzen duten zerbitzuentzat, adibidez, kontrol, aginte eta zerbitzu lagungarriak.
1.Irudia. Sitras HES sistemaren instalazioa tranbia batean. 2.7.3.2. Biltegiratze estatikoko sistemak Biltegiratze estatikoko energia berreskuratzeko sistemak, finkoak dauden sistemak dira. Normalean, instalazioa hornitzen duen azpiestazioak edo haientzat bereziki prestatutako lokaletan kokatu egiten dira. Hauen funtzionamendua da balaztatze erregimenean sortutako energia metatzea, behar den unean kontsumitu ahal izateko. Energia sarera bueltatzeko aukerarik ez dauka energia berreskuratzeko sistema honekin.
Energia berreskuratzeko sistema hauek katenariaren tentsioaren kontrolean lagundu egiten dute eta trafikoaren gestioan, ez delako behar izango tren edo tranbia bat balaztatzen dagoen bitartean beste bat abioan egotea, energia aprobetxatu dezan. Kasu honetan energia biltegiratzen denez, edozein momentuan erabili daiteke. 2.7.3.2.1. Siemens Sitras Ses Energia berreskuratzeko sistema estatikoa da eta existitzen den sistemaren paraleloan instalatzen da. Sitras Ses sistemak, superkondentsadoreak erabili egiten ditu balaztatze erregimenean sortutako energia elektrikoa metatzeko. Sistemaren aplikazioak katenariaren tentsioaren egonkortasuna eta energia elektrikoaren metaketa dira. Sistema modularra da instalazioan ahalik eta espazio gutxien erabiltzeko. Sitras Ses energia berreskuratzeko sistema, existitzen den azpiestazioan edo berrietan instala daiteke.
2.Irudia. Sitras SES sistemaren konfigurazioaren posibilitateak. 2.7.3.3. Sarera itzultzen duten sistemak "Back to the Grid" Berreskuratze sistema hauek, normalean instalazioa hornitzen duen transformazio zentrotik gertu kokatu egiten dira. Instalazioak hornitzen duten transformazio zentroak norabide bakarrekoak dira eta bakarrik ahalbidetzen dute energiaren kontsumoa. Sistema hauek, ahalbidetzen dute energia berriz sarera bueltatzea. Energia elektrikoaren aldaketa egiten dute, korronte zuzenetik korronte alternora eta berriz sarera bueltatzen dute, beste tren edo erabiltzaileren bat behar izatekotan erabiltzeko. 2.7.3.3.1. Ingeber sistema Ingeber sistema, INGETEAM enpresak garaturiko sistema da bat da, trenetako energia berreskuratzeko. Sistemak, trenetako motor edo motorretan ematen den balaztatze birsortzailea aprobetxatu egiten du, energia berriz sarera bueltatzeko. Sistemak honek daukan abantaila da korronte zuzeneko motorrak erabiltzen diren trenetan ere erabili egin daitekeela. Trenen energia aprobetxatzeko, balaztatze erregimenean lan egiten dutenean, beste tren bat erabili behar du momentuan balaztatzean sortzen den energia, ez dagoelako aukera sarera bueltatzeko. Azpieztazioak noranzko bakarrekoak direnez, aprobetxatu ezin den energia erre egiten da katenariaren segurtasuna eta sistemarena bermatzeko. Ingeber sistemak, hau konpondu egiten du.
Ingeber sistemarekin, bi noranzkoko energia transferentzia ahalbidetu egiten du, lehenago zeuden zailtasunak hobetzen. Lehenago zegoen azpiestazioaren transformadoreari eta KZ/KZ rektifikadoreari, potentzia elektronikako gailua gehitu egiten zaio (KZ/KA bihurgailua). Ingeber sistemak, katenaria kontrolatu egiten du uneoro, balaztatzean sortzen den energia, beste tren batek erabili ezin badu, sarera emateko. Modu honetan, momentu guztietan energiaren transferentzia kontrolatu egiten denez, sarera bueltatzen den energiaren kalitatea bermatu egiten da. Hurrengokoak dira Ingeber sistemaren abantailak: • Ingeber sistema instalatzerakoan ez dira aldatu behar azpiestazioan dauden elementuak, adibidez, transformadorea. • Sistemak ahalbidetu egiten du banatzea trenak sortu egiten duten energia eta funtzionatu egiteko behar dutena. Honek energiaren aprobetxamendu handiagoa dakar. • Akats baten aurrean sistema isolatu daiteke, instalazioa ez kaltetzeko eta funtzionamendua bermatzeko. • Sistema ez da kaltetzen katenarian eman daitekeen zirkuitulaburrengatik.
3.Irudia. Ingeber sistemaren konfigurazioa energia sarera bueltatzeko. 2.7.3.4. EPC3k (EPIC POWER) Epic Power, Zaragozan kokatzen den enpresa da. Enpresa honek, Zaragozako unibertsitatearekin kolaboratu eta lan egiten du, proiektuak eta ikerketak aurrera eramateko. Energia elektrikoaren aurreztea eta efizientzia elektrikoaren hobekuntzan lan egiten dute. Azken urteetan, energia berreskuratzeko hainbat produktu diseinatu eta komertzializatu egin dituzte, EPC3k, adibidez. EPC3k-ak, bi noranzkoko KZ/KZ bihurgailua da. Hainbat aplikazioetarako erabili daitekeena, adibidez DC bus baten energiaren kudeaketa edo salmenta gehien izan duen aplikazio, igogailuen energiaren berreskurapenerako. Epic Power enpresaren ekipoek duten berezitasun nagusiena instalazioaren erraztasuna da. Instalazioan dagoen igogailuaren bihurgailuan konektatu ahal dira, aldaketarik egin gabe, 4. irudian ikusten den moduan. Igogailuak sortzen duen energia balaztatze erregimenean, superkondentsadoreetan gorde egiten da eta behar denean, igogailuari itzultzen zaio eta modu honetan igogailuaren kontsumoa jaitsi egiten da.
EPC3k bihurgailuek, plug and solar aukera ahalbidetzen dute, hau da, eguzki panelak gehitzea igogailuaren instalazioari. Modu honetan, superkondentsadoreek eguzki panelak eta igogailua balaztatzean energiaz hornituko dituzte. Konbinazio honekin, lortu daiteke igogailuak guztiz energia berriztagarriz hornitua izatea.
4.Irudia. Epic Power enpresako produktuen konexioa.
5.Irudia. Igogailu batean energia berreskuratzeko sistemaren konfigurazioa. 2.8. HARTUTAKO EBATZIA Hurrengoko puntuetan hautatutako ebatziaren justifikazioa aurkeztuko da. Instalazioaren diseinua eta berezitasunak kontuan izanda, hurrengokoak kontuan izango dira energia berreskuratzeko sistema egokiena hautatzeko:
• Legedia: 900/2015 RD arabera, sarera energia bueltatzearen kostu finko eta aldakorrak zehazten ditu. Bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko, ez da sarera energiarik bueltatuko. Modu honetan, 900/2015 RD-ak definitzen dituen zergak aurreztuko dira. Horregatik, ez dira hautatuko sare elektrikora energia bueltatzen duten ebatziak. • Motorraren konfigurazioa: Energia berreskuratzeko sistema hautatzeko, instalazioak dituen berezitasunak kontuan eduki behar dira. Energia elektrikoa sortuko duen motorra, balaztatze erregimenean lan egitean, goiko geltokian kokatuta dago. Hau kontuan izanda, ez dira hautatuko biltegiratze mugikorreko aplikazioak, balaztatze erregimenean lan egiten duen motorrak fisikoki geldirik dagoelako, ez doa funikularraren barruan. • Erabil daitekeen espazioa: Energia berreskuratzeko sistema, goiko geltokian dagoen gelan kokatuko da. Horretarako, gela prestatuko da, hau erreformatuz, energia berreskuratzeko sistema kokatzeko. Biltegiratze mugikorreko sistemak, hau da ACR eta Sitras Hes sistemak, ez dira egokiak instalaziorako bi sistemak pentsatuta daudelako finkoak ez diren motorrentzat, hau da, treneko eta tranbietako motorrentzat, hain zuzen ere. Balaztatze erregimenetik datorren energia biltegiratzeko eta kudeatzeko pentsatuak daude, baina ez egoera luzeetan biltegiratzeko. Horregatik, bi irtenbide hauek baztertu egin dira. Biltegiratze finkoko sistema, hau da Siras Ses sistemak, lehenengo bi irizpideak era egoki batean bete egiten ditu. Sarera energia elektrikoa bueltatzen ez delako eta motorra dagoen solairuan instalatu ahal delako. Nahiz eta biltegiratze sistema joango den gelaren handipena egingo denik, Sitras Ses sistemak ez da gelan sartzen. Bestela, kontuan hartzeko irtenbidea izango zen aurkezten dituen ezaugarriak direla eta. Back to the Grid sistema, hau da, Ingeber sistema, ez da aproposa instalaziorako, legedia dela eta. Sarera energia elektrikoa bueltatzea nahi bada, hainbat prozedura administratibo jarraitu behar dira, hala nola: RAIPRE erregistroan izena ematea kontsumitzaile motaren arabera, administrazio eta konpainia elektrikoekin instalazioaren konexiorako baimenak lortzea eta kudeatzea... Kontuan izan behar da energia sare elektrikora bueltatzearen kostuak: Instalazioaren egokimendua legea betetzeko, neurketa ekipoen instalazioak, ordaindu behar diren zergak energia elektrikoa sarera bueltatzeagatik eta administrazio zigorrak legea betetzen ez bada. Legedia aldatzen ez bada, energia elektrikoa sarera bueltatzen duten aplikazioak ez dira interesgarriak izango instalazio honetarako. EPC3k sistemak, igogailuentzat pentsatuta dagoen energia berreskuratzeko sistema da. Funikularraren funtzionamendua igogailu baten oso antzekoa da, baina kudeatu behar diren potentziak oso handiak dira. Horregatik, EPIC Power enpresarekin kontsultatu eta gero, irtenbidea izango zen 10 EPC3k sistema paraleloan jartzea. Hau egiten bazen, eskuragarri dagoen espazioa baino gehiago behar izango zen. Horregatik, ebatzi hau baztertu egin da. Aurreko ebatziek aurkezten dituzten arazoak ikusita, energia berreskuratzeko sistema osotzeko, metagailu sistema ezberdinak erabiltzea hautatu egin da, hurrenez hurren: bateria elektrikoak, superkondentsadoreak eta inertzia bolanteak. Instalazioaren berezitasunak direla eta, potentzia eskaerak azar kudeatu eta energia eskaerak azkar kudeatu behar dira. Baldintza biak betetzeko, biltegiratze sistema hibridoen azterketa tekniko eta ekonomikoa egingo da ebatzi egokiena hautatzeko. Biltegiratze sistema hibridoetan, biltegiratze sistemaren atal batek potentzia eskaerak kudeatu egiten ditu eta besteak energia eskaerak, modu honetan, banaka aurkezten dituen sistema bakoitzaren abantailak sistema osoak aurkeztu egiten ditu biak batzerakoan.
Biltegiratze sistema hibridoen azterketa egin ahal izateko era ordenatu eta erraz batean, biltegiratze sistema bakoitzari letra bat esleitu egin zaio: • A biltegiratze sistema: Bateria eta superkondentsadoreak osotutako sistema. • B biltegiratze sistema: Bateria eta flywheel-ak osotutako sistema. • C biltegiratze sistema: Superkondentsadore eta flywheel-ak osotutako sistema.
2.8.1. Aurreztutako energia kantitatea urte batean Batez beste, urte batean aurreztuko den energia kantitatea energiaren biltegiratze sistema instalatzerakoan 21600 kWh/urte -koa izango da. [ikusi eranskinetako 3.1. puntua]. 2.8.2. Irizpide Ekonomikoa 2.8.2.1. Elektrizitatearen prezioaren estimazioa Aurreztuko den diru kantitatea estimatzeko, kontuan eduki beharko dira hurrengoko suposaketak: • Elektrizitatearen BEZ-a ez da aldatuko behintzat hurrengoko 10 urteetan. Hau da, % 21-ean jarraitu egingo du. Kontuan eduki beharko da bezeroak kWh prezioa ordaintzen duela eta honek daukala BEZ-a. Orduan, aurreztuko duen kantitatea kWh-ko hurrengokoa izango da. = ℎ − + % − • Urtero, elektrizitatearen prezioa % 5 igo egingo du. Kontuan izanda azken 10 urteetan elektrizitatearen prezioa % 80-a igo egin duela batez beste, ontzat emango da hurrengoko suposapena. Suposapen hau zuzena bada, 9 urteetan elektrizitatearen prezioaren igoera % 47,75ekoa izango da. Hau kalkulatzeko, bigarren urteko prezioa eta 10 urteko prezioak erabiliz, kalkulatuko da.
• Ikusita, momentuko baldintzak direla eta, lehenengo urteko kWh prezioa 0,175 kWh/€ -koa hartuko da. Hurrengo urterako, suposatuko da berriz elektrizitatearen prezioa behera joango dela, ez dela egongo arazoak produkzioan (haize gabezia, euri gutxi, Frantziak erositako elektrizitate kantitatea …). Horregatik, bigarren urtean elektrizitatearen prezioa 0,145 kWh/€-koa izango da eta hemendik aurrera azaldutako irizpidearekin prezioak gora egingo du. Egindako suposapenak okerrak badira, berriz ikertu beharko da proiektua; elektrizitatearen prezioa jaitsi egiten bada, proiektuaren errentagarritasuna kaltetuta ikusi ahal delako. 2.8.2.2. Cash-flow (kutxa fluxua) Finantza munduan, kutxa fluxua, efektiboaren sarrera eta irteera fluxuak dira, definitutako lan periodo batean. Aktibo likidoen metaketa bat da, denbora tarte zehaztu batean. Kutxa fluxuaren ikerketak hurrengoko informazioa ematen du: • Diru likideziaren arazoak: Enpresa edo inbertsio batek errentagarria izan daiteke baina likideziako arazoak izatea. Modu honetan, diru efektiboaren eboluzioa aztertu eta aurrerago hartuko diren erabakiak likidezia handitu edo txikitzeko, beharren arabera.
• Inbertsio proiektuen bideragarritasuna aztertzeko. Honek VAN eta TIR kalkulatzea ahalbidetzen du kutxa fluxuak. Kutxa fluxu urteratua = Etekin garbiak + Amortizazioak + Kutxa fluxu bildua-Inbertsioa Kasu honetan, hurrengokoak izango dira kutxa fluxuak definituko duen atal bakoitza: • Etekin garbiak: Urte horretako aurreztutako diru kantitatea. Hau da, saretik kontsumitu ez den kWh-ko en prezioa eta hauek jasaten dituzten zergak %21-eko BEZ-a. • Amortizazioak: Aktibo baten amortizazioa izango da. Urte batean erosi egiten denez baina bere bizitza erabilgarrian zehar erabiltzen denez, urtero amortizatzen den diru kantitatea itzuliko balitz bezala kontuan hartu daiteke. • Kutxa fluxu bildua: Aurretiko urteetatik metatutako kutxa fluxua. Adibidez 8 urteko kutxa fluxu bildua, 7 urteko kutxa fluxu urteratua izango da. • Inbertsioa: Urte horretan inbertitutako diru kantitatea.
• VAN > 0 : Proiektua errentagarria da. Proiektua etekin ekonomikoa emango du. • VAN = 0 : Proiektuak ez du ez irabazirik ez galtzerik sortuko. Proiektuak ekarriko dituen onurak: ekologikoak, sozialak, teknologikoak… aztertu beharko dira proiektua aurrera eramateko edo ez. • VAN < 0 : Proiektua ez da errentagarria. Proiektuak ez du etekin ekonomikorik emango. VAN adierazlea, ere erabil daiteke proiektu ezberdinen artean, zein den hoberena (irizpide ekonomikoa kontuan izanda) aukeratzeko. Proiektu ezberdinen artean, VAN handiena duena, errentagarriena izango da. VAN adierazleak egiten duena da, egindako inbertsioa, beste inbertsioa batekin konparatzea. Inbertitutako dirua epe finkoko depositu batean sartzen bada, deposituak emandako interes tasak irabazi beharko ditu egin nahi den inbertsioa. Bestela, egokiagoa izango zen inbertituko diru kantitatea epe finkoko deposituan sartzea. Kasu honetan, diruaren balorearen galtzea etorkizunean (hau da, gaurko 1000 €-ek ez dute etorkizunean balore berdina izango, gutxiago balio izango dute) hurrengoko bi faktoreen mende izango da: • Deskontu interes tasa. • Inflazioa. [Ikusi eranskinetako 3.6.1.2.3. , 3.6.1.3.3 eta 3.6.1.4.3 puntuak ]. 2.8.2.3.1. Deskontu interes tasa TAE adierazleak, depositu ezberdinen artean konparaketa egitea ahalbidetzen du, bezeroak izango duen benetako errentagarritasuna adierazten duelako. Merkatuan dauden deposituen kantitatea oso handia da eta hauek aurkezten duten errentagarritasuna oso aldakorra da, hainbat faktoreren menpe: • Inbertitutako dirua minimoa. • Dirua deposituan egon beharko den denbora minimoa. • Inbertsioaren arriskua. Epe finkoko deposituak aztertzerakoan, TAE-ren batez besteko balioa % 1-1,2 tartean egoten da. Horregatik, kalkuluak kontserbakorrak izateko, deskontu interes tasaren balioa % 1,5 moduan hartuko da. Horrela, epe finkoko deposituen errentagarritasuna gora badoa, proiektuak errentagarria jarraituko du izaten deposituen errentagarritasuna % 1,5 moduan hartu izan delako. 2.8.2.3.2. Inflazioa Inflazioa, merkatuan dauden zerbitzuen eta hainbat elikagaien prezioen igoera adierazten duen adierazlea da, denbora zehatz batean. Normalean, urtero neurtu egiten dira prezioen aldaketa. Espainian, IPC indizeak neurtu egiten du inflazioa. Horretarako, lehenik definitutako zerbitzuen eta elikagaien prezioaren aldaketa aztertuz, inflazioaren aldaketa zehaztu egiten da. Inflazioa gora egiterakoan, erosteko ahalmena jaitsi egiten da diru kantitate berdinarekin. Edo beste era batera esanda, diruaren balioa txikiagoa da. Espainian, hurrengoko aldaera izan du inflazioak azkenengo 10 urteetan:
Inflazioaren batez bestekoa 10 urtetan % 1,3989 izan da. Inflazioaren balioa oso zaila denez kuantifikatzea hainbat faktore parte hartzen dutelako bere balioaren osaeran, % 2-ko balioa hartuko da inflazioaren balioaren moduan, kalkuluak kontserbakorrak izateko. 2.8.2.3.3. VAN A sistema A sistemaren VAN-a positiboa da, bere balioa 2313,18 da. Honen arabera, proiektua errentagarria izango da aztertutako 10 urteko periodoan. 2.8.2.3.4. VAN B sistema B sistemaren VAN-a negatiboa da, bere balioa -24252,58 da. Honen arabera, proiektua ez da errentagarria izango aztertutako 10 urteko periodoan. 2.8.2.3.5. VAN C sistema C sistemaren VAN-a negatiboa da, bere balioa -116416,31 da. Honen arabera, proiektua ez da errentagarria izango aztertutako 10 urteko periodoan. 2.8.2.4. TIR TIR adierazle, VAN adierazlea osotzeko erabiltzen da. VAN adierazlea zero egiten duen deskontu interes tasa da. Kasu honetan, TIR-a kalkulatzeko, inflazioaren balioa beti berdina eta finkoa dela kontsideratuko da, kasu guztietan, kalkuluak zuzenak izateko. Behin VAN adierazlea kalkulatuta, TIR adierazlearekin jakin daiteke zenbat igo daitekeen deskontu interes tasa proiektua errentagarria izaten jarraitzeko. 2.8.2.4.1. TIR A sistema A sistemaren TIR-aren arabera, errentagarria jarraituko du izaten inbertsioa epe finkoko errentagarritasuna % 2,06917 baino txikiagoa denean. % 2,06917 balorea hartzen dutenean epe finkoko deposituak A sistemak ez du etekin ekonomikorik sortuko eta aipatutako errentagarritasuna baino handiagoa ematen badute, A sistemak ez da interesgarri izango inbertitzeko alde ekonomikotik. 2.8.2.4.2. TIR B sistema B sistema errentagarria ez da, aztertutako periodoan VAN adierazlea negatiboa delako. Horregatik, TIR adierazleak aurkeztuko du zenbateko errentagarritasuna izan behar duten epe finkoko deposituek, hobeto
Hurrengokoak dira erabili diren irizpideak kalifikazioak esleitzeko biltegiratze sistema bakoitzari: • Teknologiaren garapena: Kalifikazioak 1etik 10era izango dira. Kalifikazioa zenbat eta altuagoa izan, orduan biltegiratze sistemaren osagaien garapen teknologikoa garatuagoa izango da. Hau da, 10-eko kalifikazioa duen sistema 1 duen kalifikazioa baino garatuagoa egongo da. • Mantentzea: Kalifikazioak 1-etik 10-era izango dira. Mantentzea zenbat eta errazago eta merkeagoa denean, kalifikazioa gero eta handiagoa izango da. Mantentze aukera erraz eta merkeenak 10-ko kalifikazioa edukiko du. Aldiz, 1-eko kalifikazioko sistema, mantentze garestiena eta konplexuena duena izango da. • Ezarpen zailtasuna: Kalifikazioak 1etik 10era izango dira. Kalifikazioa zenbat eta altuago orduan eta ezarpen zailtasun gutxiago egongo dira. Hau da, kalifikazioa 10 denean ia ez dira ezarpen zailtasunik egongo eta kalifikazioa 1 denean ezarpen zailtasun larregi egongo dira. A biltegiratze sistemak, teknologiaren garapenean 8 bat dauka berun azidoko bateriak oso garatuak daudelako eta gaur egun hainbat aplikazioetan erabili egiten direlako. Superkondentsadoreek, teknologia ere garatua dute baina oraindik gehiago geratu behar dira hauen prezioak jaitsi egiteko. Egia da gero eta gehiago erabili egiten ari direla energia berreskuratzeko sistemetan, batez ere igogailuetan eta tren edo tranbietan. Bateriak eta kondentsadoreak aproposak dira mantentze gutxi behar dutelako. Gel motatako bateriek eta superkondentsadoreek ez dute behar elektrolitoaren aldaketa edo honen gehitzea bere bizitza erabilgarriaren zehar. Behar izango dituzten mantentze lanak, konexioen garbiketa izango da, zikinkeriarik eta oxidaziorik ez egoteko eta mantentze ikuskorra, arazoren bat ikusterakoan hau konpontzeko. B biltegiratze sistemari, teknologiaren garapenaren nota txikiagoa esleitu zaio flywheel teknologia oraindik gehiago garatu behar delako hauen prezioak jaisteko eta instalazio gehiagotan instalatu ahal izateko. Sistema honen mantentzearen zailtasunak flywheel sistemak aurkezten ditu. Funtzionamendu egokia izateko, ekipo laguntzaileen kontrola egin behar da eta mantentze lanak langile gaituek egin behar dituzte. Adibidez flywheel sistemaren errendimendua egokia izateko, huts egoeran lan egin behar du eta hutsaren egoera kontrolatu behar da. Horregatik, huts bonbaren funtzionamendua egokia izan behar da eta
egokia ez bada, hau konpondu edo aldatu ahalik eta denbora azkarrenean, instalazioaren errendimendua ez kaltetzeko.. Sistemaren ezarpenaren arazoak ere flywheel-ak aurkezten ditu. Abiadura handietan biratzen duenez, segurtasuna bermatzeko, flywheel sistemak lurperatuta edo edukiontzi baten barruan joaten dira. Akats bat gertatzen bada, beste instalazioa kaltetu ez dezan. C biltegiratze sistemak, teknologiaren garapenaren notarik baxuena du superkondentsadore eta flywheel sistemak oraindik garatzen joan behar direlako hauen prezioa jaisteko eta instalazio gehiagotan instalatzeko. Mantentze lanetan ere daukate notarik baxuena, mantentze lan handiagoak behar dutelako. B sistemarekin alderatzerakoan, B sistemako flywheel-ak potentzia aldaketak kudeatuko ditu eta C sistemako flywheel-ak berriz, energia aldaketak. Horregatik, mantentze eta kontrol lanak zorrotzagoak izan behar dira instalazioa horniketa barik ez geratzeko. B sistemako flywheel-ak, funtzionamendu arazoak direla eta kanpo geratzen bada, bateriek energia eskaerak kudeatzen jarraitu ahal dute (egoera luzean horrela lan egiten egoten badira, bere bizitza erabilgarria behera joango da jasan behar duten esfortzuak direla eta). Baina C sistemako flywheel-ak zerbitzuz kanpo geratzen bada, superkondentsadoreek ezin izango dute energia gehiena metatu eta galera ekonomikoak nabariak izango dira metatzen ez den energiagatik. Sistemaren ezarpen arazoak B sistemaren berdinak izango dira, hau da, flywheel sistemak aurkezten dituen arazoak. 2.8.4. Funtzionamendu printzipio Instalazioaren eskema haribakarra, biltegiratze sistema instalatu eta gero, 6. irudikoa da.
6.Irudia. Instalazioaren eskema haribakarra EBS instalatzerakoan. Motocon DC eta Simoreg DC alderanzgailuetatik, eskuragarri dagoen irteeratik, EBS sistemarekin konexioa egingo da, motorrak balaztatze erregimenean lan egiten duenean, energia elektrikoa EBS
Sisteman eman ahal diren egoera desberdinak kontuan hartu behar dira, biltegiratze sistemaren programaketa diseinatzeko. Sinplifikatuz, eman ahal diren egoerak hurrengokoak dira: 1. Funikularrak balaztatzean sortzen duen potentzia kargak eskatzen duen potentzia baino handiagoa da.
a. Biltegiratzeko posibilitatea: Biltegiratze sistema kargatu egingo da soberan dagoen energiarekin, beste une batean aprobetxatu ahal izateko. b. Ez egotea biltegiratzeko posibilitaterik: Kasu hau, emango da biltegiratze sistema bere kapazitate maximoko puntuan dagoenean. Biltegiratze sistema ez kaltetzeko, ez da energia gehiago biltegiratze sistemara eramango eta haizegailuak martxan jarriko dira dagoen energia erabiltzeko.
2. Kargak eskatzen duen potentzia handiagoa izatea funikularrak balaztatzean sortzen duena baino edo funikularrak ez sortzea (martxan ez egotea edo bidaia bat haztearen zain egotea). a. Hornikuntza posibilitatea: Kasu honetan, funikularrak emandako energia eta biltegiratze sistemak emandakoa erabiliko dira karga elikatzeko. b. Hornikuntza posibilitatea ez egotea: Funikularrak energia ez badu sortzen edo sortutakoa oso txikia bada edo biltegiratze sistema ez badauka kapazitatea energia hornitzeko (baterien karga kapazitatea %80 behera dagoenean eta superkondentsadore azpi-sistemaren tentsioa 350 V-ekoa baino txikiagoa bada), karga saretik elikatuko da, funtzionamenduaren normaltasuna bermatzeko. PLC-ek jarraitu behar duten lan sekuentzia hurrengokoa izan behar da: 1. Bateria eta superkondentsadoreen egoeraren monitorizazioa. 2. Balaztatze erregimenetik datorren energiaren kontrola. 3. Posible bada, behe geltokiko kargak elikatu. Soberako energi edo energia osoa, superkondentsadoreetan metatu. Posible ez bada, haizegailuetara eraman hauek energia soberakinak erretzeko. Posible bada, metatu eta aurretik definitutako karga eran, baterietara transferitu energia hauek kargatzeko. 4. Bateriak erabiliko dira behe geltokiko energia eskaerak asetzeko, bateriak gai ez badira, superkondentsadoreak erabiliko dira. Hauek gai ez badira, saretik elikatuko da beheko geltokia. Hornikuntza posible ez bada, behe geltokiko kontsumoak, gaur egun instalatuta dagoen instalazioarekin hornituko da. Horretarako, PLC-ekipoetan beharrezkoak diren katigamenduak programatu beharko dira instalazio biak aldi berean lanean ez egoteko.
8.Irudia. Instalazioan aurreikusten diren energia fluxuak. 8. irudian, aurreikusten diren energiaren fluxuak agertzen dira. Energia fluxu positiboak, funikularrak balaztatzerakoan sortzen dituenak dira. Negatiboak, aldiz, instalazioaren kontsumoak dira, hau da, behe geltokiko igogailuak eta argiztapenak eragindako kontsumoa. 2.8.5. Instalatuko diren ekipo eta materialak Hurrengoko puntuetan instalazioan instalatuko diren ekipoen ezaugarririk garrantzitsuenak aztertuko dira. 2.8.5.1. Transformadorea Instalatuko den transformadorea, Magnetron Enpresakoa izango da. Transformadorea Epoxy-ko erretxinan kapsulatua egongo da, neutroak eskuragarria izango du eta mantentze txikikoa. Transformadorearen ezaugarriak hurrengokoak dira: • Potentzia (kVA): 70. • Primarioko tentsioa (V): 400. • Sekundarioko tentsioa (V): 400. • Zirkuitulabur tentsioa (Ezl): % 3. • Konexioa: Dyn11. • Hozketa: AN.
2.8.5.2. Koadro sekundarioak Instalatuko diren koadro sekundarioak bi izango dira, EBS koadroa eta behe geltokiko koadroa. Gaur egun instalazioan existitzen diren koadroei, hauek biak gehitu egingo dira. 2.8.5.2.1. SEK DES koadro sekundarioa SEK DES koadroa instalatu egin da, beharrezkoa izanez gero, transformadorea bi aldeetatik isolatzeko, hau da, primariotik eta sekundariotik.
LBT2 linea babesteko, hurrengokoak instalatuko dira EBS koadro sekundarioan: • 1 x Etengailu diferentziala, mozketa tripolarrekoa, 40 A-eko korronte izendatukoa eta 30 mA-ko sentikortasuna duena. • 1 x Etengailu automatiko magnetotermiko, mozketa tripolarra, 40 A-ko korronte izendatukoa eta 10 kA-eko etete ahalmena duena.
LBT4 linea babesteko, hurrengokoak instalatuko dira behe geltokiko koadro sekundarioan: • 1 x Etengailu diferentziala, mozketa tripolarrekoa, 25 A-eko korronte izendatukoa eta 30 mA-ko sentikortasuna duena. • 1 x Etengailu automatiko magnetotermiko, mozketa tripolarra, 25 A-ko korronte izendatukoa eta 3 kA-eko etete ahalmena duena.
• 1 x Etengailu diferentziala, mozketa bipolarrekoa, 25 A-eko korronte izendatukoa eta 30 mA-ko sentikortasuna duena. • 1 x Etengailu automatiko magnetotermiko, mozketa bipolarra, 25 A-ko korronte izendatukoa eta 3 kA-eko etete ahalmena duena.
2.8.5.3. Biltegiratze sistemak kontrolatuko duen ekipoa Ingeteam enpresak hornituko duen errektifikatzaile, ondulatzaile eta kargatzaile funtzioak izango dituenak. 70 kVA-ko potentzia izendatua izango du. Ekipo honen funtzioa KA/KZ/KA bihurketak egitea izango du helburu. Funikularreko motorretik datorren KA, KZ-era pasatuko da bateriak eta superkondentsadoreak kargatu ahal izateko. Superkondentsadore eta baterietatik behe geltokiko energia eskaerak asetzeko, berriz KZ-etik KA-ra pasatuko da. Hurrengoko babesak izango ditu, gutxienez, 40 JTO-aren arabera: • Gainkarga eta zirkuitulabur korronteen kontrako babesa, etengailu magnetotermikoen bitartez. Bateriak eta superkondentsadoreak babestuko dituenez, etengailua magnetotermikoak korronte zuzenekoak izan behar dira. • Gutxieneko tentsioaren aurkako babesa. Hiru faseak konektatuta egongo dira eta akzio denbora 0,5 s-ko baino txikiagoa izan behar da tentsioaren balioa, balio esleitutik % 85-etik jaisten denean. • Gaintentsioen aurkako babesa. Hiru faseak konektatuta egongo dira eta akzio denbora 0,5 s-ekoa baino txikiagoa izan behar da tentsioaren balioa balio esleitutik % 110-tik igotzen denean. • Maiztasun minimo eta maximoaren kontrako babesa. Hiru faseen artean konektatuta. Babesa aktibatu behar da maiztasunaren balioa 49 Hz baino txikiagoa bada edo 51 Hz baino handiagoa bada, 5 periodo baino gehiagotan. Ingeteam-eko karga erreguladoreak bateriak babesteko (LBT3.1.) hurrengokoak izan behar ditu: • 1 x Etengailu automatiko magnetotermiko, mozketa bipolarra, 210 A-ko korronte izendatukoa eta 3 kA-eko etete ahalmena duena. Aldiz, superkondentsadoreak babesteko (LBT3.2.) hurrengokoak: • 1 x Etengailu automatiko magnetotermiko, mozketa bipolarra, 210 A-ko korronte izendatukoa eta 10 kA-eko etete ahalmena duena. Ez dira etengailu hauek instalatuko, karga erreguladoreak dituen babesen artean, hauek konfiguratu behar dira babes hauek emateko bateria eta superkondentsadoreak babesteko. 2.8.5.4. SIMOREG/MOTOCON alderanzgailuen babesa Simoreg eta Motocon alderanzgailuak, funikularraren motorra kontrolatzen dutenak, hauen irteeretatik hurrengoko konfigurazioak egin beharko dira, LBT1 linea babesteko hurrengoko ezaugarriekin: • 1 x Etengailu automatiko magnetotermiko, mozketa tripolarra, 210 A-ko korronte izendatukoa eta 22 kA-eko etete ahalmena duena. Ez dira etengailu hauek instalatuko, alderanzgailuek dituzten babesen artean, hauek konfiguratu behar dira, babes hauek emateko.
2.8.5.5. Eroaleak Eroaleen sekzioa kalkulatzeko. korronte maximo onargarrien eta tentsio jauskera maximoen irizpideak erabili dira. Erabilitako taulak UNE-HD 60364-5-52 arauarenak izan dira. Hurrengokoak izan dira kontuan eduki diren JTO-ak :19, 40, 44, 47 eta 48. 40 JTO-aren arabera, sorgailutik barruko instalaziora arte edo banaketa sarera arte tentsio erorketa maximo onargarria % 1,5-ekoa izan behar da. 19 JTO-aren arabera, Artxandako funikularrak banaketa transformadorearen jabea denez eta tentsio altuan elikatzen denez, % 4,5 tentsio erorketa maximo onargarria izango da argiztapenarentzat eta % 6,5 beste erabilpenentzat. Barruko instalazioa, kontsideratzen da baterien eta superkondentsadoreen kontrola egingo duen erreguladorearen ostean. 9. irudian instalazioaren tentsio jauskera maximo onargarriak ageri dira. [Ikusi eranskinetako 3.5.2 puntua].
2.8.7. Aurreztutako CO2-ko kantitatea IDAE institutuak gomendatzen dituen jarraibideak jarraituta, biltegiratze sistemarekin aurreztutako CO2- ko kantitatea 14,0184 t CO2/urte aurreztu egiten dira kontsumitzen ez den energia elektrikoarekin. Kontuan hartu behar da ere proiektu honekin Artxandako funikularra sustatzen dela eta honek jende gehiago erabiltzea ekarri ahal duela eta honekin kotxezko desplazamendu gutxiago egitea Bilbo hiriaren barruan, honek dakarren CO2-ko isurien murrizketarekin. [Ikusi eranskinetako 3.7. puntua]. 2.9. PLANIFIKAZIOA Proiektuan aurreikusten diren lanak hurrengokoak dira: • Eraisteak. • H.K. edo hondakinen kudeaketa eraisketak egin eta gero. • I.G. edo instalazioaren instalatu behar diren eroaleen instalazioa. • Iraga. edo iragazgaizte lanak. • Estaldurak. • Akaberak. • Margotzea. • B.I. edo baterien instalazioa. • B.K. edo baterien konexioa. • S.I. edo superkondentsadoreen instalazioa. • S.K. edo superkondentsadoreen instalazioa. • EBS Kont edo energiaren biltegiratze sistemaren kontrola egingo duen kargatzaile ondulatzailearen instalazioa. • Konexioak. |
addi-86ee2a670c96 | https://addi.ehu.es/handle/10810/22817 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017-10-04 | science | Nuñez Asensio, Borja | eu | Funikular baten instalazio elektrikoaren berrikuntza | 5.2. Proiektuaren dokumentuen egiaztapena Lanak hasi baino lehen, enpresa instalatzaileak idatziz komunikatuko du gai dela ulertzeko kontratatutako lanak eta hauek burutzeko, emandako dokumentazio guztiarekin. Atalaren bat ulertezina bada,beharrezko azalpenak eskatuko ditu lanak hasi baino lehen. Kontratistak, legeak, erregelamenduak eta ordenantza publikoak bete beharko ditu, lanen hasieratik lanen amaiera arte. 5.3. Eskumeneko baldintzak 5.3.1. Obrako zuzendari teknikoak Obrako zuzendari teknikoari hurrengokoak dagozkio: • Proiektuari beharrezkoak diren gehigarriak edo zuzenketak idaztea. • Proiektuan agertzen den Osasun eta Segurtasun plana betetzen dela bermatzea. Beharrezkoa izanez gero, gehigarriak edo zuzenketak idatzi ahal izango ditu plan honi buruz. • Obraren likidazioa onartzea. • Obra amaieraren ziurtagiria sinatzea. • Obrara joatea, beharrezkoa izanez gero, sortzen diren arazoak ebazteko, soluzio tekniko egokiak bilatzeko beharrezkoa izatekotan eta jarraibideak emateko. • Erabiliko diren garbiketa ekipoak eta sistemak onartzea. • Behin-behineko instalazioak eta instalazioa laguntzaileen kontrolatzea, exekuzio egokia bermatzeko. • Materialen exekuzioa agintzea, proiektua, arau teknikoak eta eraikuntza arauak kontuan hartuz. • Kontrol planean ezarritako maiztasunarekin beharrezkoak diren probak egitea (Materialen, instalazioen eta obren unitate probak). Behar izanez gero, proiektuaren kalitatea bermatzeko beharrezkoak diren proba edo egiaztapenak egingo dira. Inspekzioetan lortutako emaitzak enpresa instalatzaileari jakinaraziko dizkio zuzendari teknikoak, idatziz, beharrezkoak diren ohar eta jarraibideekin.
5.3.2. Enpresa instalatzailea Hurrengokoak dagozkio enpresa instalatzaileari: • Beharrezkoak diren aseguruak kontratatu eta aldian edukitzea.
• Obraren agindu, jarraipen eta gertakizun liburuak zaindu eta kudeatzea. Liburuetan dauden oharrak eta jarraibideak irakurri eta jarraitzea. • Obra eta lanak aurrera ateratzeko beharrezkoak diren pertsonak eta erremintak erraztea. • Obran lan egiten duten langileen buruzagi izatea eta azpikontraten koordinazioa egitea. • Bezeroarekin, behin behineko eta behin betiko obren harreren aktak sinatzea. • Lanak antolatzea, beharrezko obra planak idatzi eta obrako behin-behineko instalazio eta baliabide laguntzaileak onartzea. • Zuzendari teknikoari beharrezkoak diren materialak denbora egokiarekin hornitzea. • Erabiliko diren materialen eta elementuen egokitasuna ziurtatzea, egokiak ez diren material edo elementuak baztertuz.
5.3.3. Osasun eta segurtasun plana Enpresa instalatzaileak, proiektuan agertzen den osasun eta segurtasun plana aurkeztuko du, eskumeneko zuzendari teknikoak onar dezan, konforme badago. 5.3.4. Enpresa instalatzailearen presentzia obran Enpresa instalatzaileak, obran ordezkari bat izango du. Ordezkari hori, obraren buruzagia eta enpresa instalatzailearen ordezkaria izango da. Enpresa instalatzaileak ordezkari bat izendatzen ez badu, zuzendari teknikoak obrak geldituko ditu, erreklamazio aukerarik gabe, egoera hau konpondu arte. Obraren buruzagia, lanak garatzen diren bitartean, obran egon beharko da. Zuzendari teknikoa obrara joaten denean, berarekin joango da momentu guztietan, beharrezkoak diren azalpenak, datuak edo informazioa emateko. 5.3.5. Espresuki aipatu ez diren lanak Proiektuan espresuki aipatzen ez diren lanak burutu beharko dira obraren akabera egokia izateko, beti ere, aurrekontuan aipatzen diren mugak betez. Kontratistak, eskumeneko zuzendaritzarekin adostuta, obrak izan dituen aldaketak planoetan islatu beharko ditu eta hauek obraren behin behineko harreran entregatuko dira. Kontratista erakunde ofizialetatik lortu beharko diren agiriak lortzeko arduraduna izango da. Kontratistaren ardura obra ondo garatzeko beharko diren ekipo edo tresnak lortzea ere izango da, hala nola: obraren lizentziak, argiztapena, obrak jasan ahal izango dituen isunen kudeaketa... 5.3.6. Proiektua osotzen duten dokumentuen interpretazio, argitze eta aldaketak Proiektua osotzen duten dokumentuen interpretazio, argitze edo aldaketak egin behar direnean, enpresa instalatzaileak egingo ditu, jarraibideen bitartez. Hauek sinatuko ditu eta zuzendari teknikoari bidaliko dizkio.
5.3.7. Eskumeneko zuzendaritzari egindako erreklamazioak Kontratistak, eskumeneko zuzendari teknikoari erreklamazioak egin ahalko dizkio, baina hauek bakarrik arlo ekonomikokoak izan ahal dira. Aldiz, arlo teknikoei buruz ez dira erreklamaziorik onartuko. 5.3.8. Bideak eta sarrerak Enpresa instalatzaileak, obraren sarrera eta irteerak kudeatuko ditu. Ahal izanez gero, hesi metaliko baten bidez markatuko du obren eremua. Zuzendari teknikoak ados ez badago, beste irtenbidea edo konfigurazioak proposa dezake obra kanpoaldetik banatzen duen hesirako. Obraren sarreran, enpresa instalatzaileak kartel bat jarri beharko du obraren datuekin. Segurtasun seinaleak eta obrara sartzeko beharrezkoak diren ekipoak hemen ere agertu beharko dira. 5.3.9. Lanen ordena Lanen ordena proiektuan azaltzen dena izango da. Enpresa instalatzaileak, lanen ordena aldatu beharko badu, eskumeneko zuzendariari idatziz aldaketen proposamena bidaliko dio. Eskumeneko zuzendariak, aldaketa edo aldaketak, onartu edo beste batzuk proposatu ditzake. 5.3.10. Obraren hasiera Obrak zehaztutako datan hasi beharko dira eta adostutako tarte epeak bete. Obra, kontratuan agertzen den datan amaitu beharko da. Kontratistak idatziz oharazi beharko dio zuzendari teknikoari, obra hasi baino hiru lan egun lehenago, gutxienez. 5.3.11. Obraren exekuzio epeak Proiektuan aipatzen diren tarte epeak bete beharko ditu enpresa instalatzaileak. Lanen bukatze data kaltetua izan ez arren, exekuzio epeak bete beharko dira. 5.3.12. Pertsonal falta Obran lan egiten duten langileek, jarrera desegokia edo txarra aurkezten badute edo lanen aurrera ateratzea kaltetzen badute, zuzendari teknikoak eskatu ahal dio enpresa instalatzaileari langile hauek kanporatuak izatea. Enpresa instalatzaileak, beste langile ezberdin batzuk kontratu edo ekarri ahal ditu obrara, baldintzen agiria eta kontratazio baldintzak betez. 5.3.13. Azpikontratazioak Enpresa instalatzaileak, obraren lan zehatzak edo zatiak azpikontratatu ahalko ditu. Enpresa instalatzailea, azpikontraten koordinatzailea izango da. Bigarren mailako azpikontratazioak besterik ez dira onartuko. 5.3.14. Beste kontratentzat erraztasunak Enpresa instalatzaileak, azpikontratatutako enpresa edo enpresei erraztasunak eman behar dizkie. Kontratisten artean baliabide laguntzaileak eta energia hornikuntza ekipoak utz ditzakete, haien artean akordio batera helduz.
Kontrata edo azpikontraten arteko gatazka egotekotan, eskumeneko zuzendariak bata edo bestearen alde ebatziko du gatazka. 5.3.15. Obra ezkutuak Lanak bukatzerakoan, ezkutuak geratu diren guneen planoak egin beharko dira. Planoen hiru kopia egingo dira, kontratistarentzat, zuzendari teknikoarentzat eta enpresa instalatzailearentzat. Planoak, hirurek sinatuta egon beharko dira. 5.3.16. Lan akastunak Enpresa instalatzaileak baldintzen agirian definitzen diren baldintza teknikoak betetzen dituzten materialak erabili beharko ditu. Egindako lan guztiek, dokumentu honetan aipatzen diren betebeharrak bete beharko dituzte. Obraren behin-betiko harrera egin arte, enpresa instalatzaileari dagokio egiten diren akatsen erantzunkizuna. Hala ere, zuzendari teknikoak, kontrola eramatearen beharra dauka. Zuzendaria teknikoak, akatsak ikusten dituenean edo materialak baldintzak betetzen ez dituenean, lanak errepikatzeko eskatu ahal izango du. 5.3.17. Akats ezkutuak Zuzendari teknikoak akats ezkutuak daudela usten badu, beharrezkoak diren saiakuntzak edo probak egitea aginduko du, beti behin-betiko obren harrera baino lehen. Akats ezkutuak badaude, enpresa instalatzaileak ordainduko ditu saiakuntzak. Akatsik ez daudela frogatzen bada, kontratistak ordainduko ditu saiakuntzak. 5.3.18. Material eta erreminten jatorria Enpresa instalatzaileak erabiliko dituen materialen jatorria, dokumentu honetan espresuki kontrakoa zehazten ez bada, nahi duen jatorrikoak izango dira. Lanak hasi baino lehen, enpresa instalatzaileak zuzendari teknikoari zerrenda bat eman beharko dio erabiliko diren material eta gailuena. Zerrenda honetan, hurrengokoak agertu beharko dira, gutxienez: • Materialen jatorria. • Gailu edo erreminten jatorria. • Materialen kalitatezko kontrolak. • Gailu edo erreminten kalitatezko kontrolak. • Erremintak kalibratuak izan badira, zein entitatek kalibratu dituen, kalibrazioaren data eta hurrengo kalibrazioaren data.
5.3.19. Material erabiltezinak Lanetatik sortarazten diren hondakinak edo erabiltezinak diren materialak, enpresa instalatzaileak proiektuan azaltzen den moduan, batu eta ordenatuko ditu. Behar izanez gero, zuzendari teknikoak beste jarraibideak eman ahal ditu hondakinen kudeaketa edo erabilgarriak ez diren materialak kudeatzeko.
5.3.20. Bulegoa obran Enpresa instalatzaileak, obran bulego bat egotea bermatu behar du. Bulego honek, gutxienez, aulki bat eta mahai egoki bat izan behar ditu planoak eta dokumentuak begiratu ahal izateko. Bulegoan, hurrengoko dokumentuak egon beharko dira zuzendari teknikoak begiratu eta kontsultatu ahal izateko: • Proiektu osoa. • Obra ahalbidetzen duten lizentziak. • Bertaratze eta agindu liburua. • Babes eta osasun plana. • Gertakizunen liburua. • Lan segurtasun eta osasunaren erregelamendu eta ordenantza. • Enpresa instalatzaileak kontratatuta dituen seguru guztien dokumentazioa. Enpresa instalatzaileak, zuzendari teknikoak lan egiteko beste bulego bat ahalbidetu beharko du, lan jardunaldiaren edozein momentuan lan egiteko. 5.3.21. Proiektuaren handipena ustekabeko arazoengatik Proiektua handitu beharko bada, ustekabeko arazo baten ondorioz, ez dira lanak geldituko, eskumeneko zuzendari teknikoak jarraibideak emango ditu proiektuaren handipena idazten den bitartean. 5.3.22. Proiektuaren luzapena ustekabeko arazoengatik Obra epean amaitu ezin bazen, zuzendari teknikoaren eta bezeroaren adostasunarekin, obra luzatzeko baimena emango zaio. Horretarako, enpresa instalatzaileak zuzendari teknikoari idatzi beharko dio lanen luzapenaren arrazoiak azalduz eta luzatuko den epearen justifikazioa. 5.3.23. Kalitatezko kontrolaren programa Enpresa instalatzaileak eskuragarri edukiko du kalitatezko kontrolaren programa. Programa honetan, hurrengokoak agertuko dira: • Obran erabiliko diren materialek bete behar dituzten baldintzak. • Erabiliko diren ekipo eta sistemen baldintzak. • Obran erabiliko diren materialek harrera egiteko hauek bete behar duten kalitatezko baldintza minimoen definizioa. • Materialen loteen tamaina. • Egingo diren edo ahal diren frogen zehaztapena. • Materialak edo lan ekipoak zigilatuak egon beharko baziren zein edo zeintzuk dira onartzen diren erakundeak, hauek zigilatzeko.
5.3.24. Obren garbiketa Lanak garatuko dituen enpresaren menpe instalazioak eta ondokoak garbi mantentzea, lanak irauten duten bitartean eta behin bukatuta, lanak amaitutzat ematen direnera arte. Obra hondakinen kudeaketa, proiektuan aurkezten den hondakinen plana jarraituz. Plan hau aldatzeko, eskumeneko zuzendari teknikoari idatziz ohartarazi behar zaio. Eskumeneko zuzendari teknikoak aldaketak onartu ditzake edo beste batzuk proposatu, beharren arabera.
Lanak irauten duen bitartean eta amaitzerakoan, hondakinak kudeatu behar dira, behin behineko instalazioak kendu eta obra txukun mantendu behar da. 5.3.25. Obra amaierako dokumentazioa Zuzendari teknikoak bezeroari eman beharko dio obra amaierako dokumentazioa. 5.3.26. Garantiaren epea Lanen garantia 12 hilabetekoa izango da, epe honen barnean, enpresa instalatzaileak obraren akatsak zuzenduko ditu. Errefusatuko obrak kenduko ditu eta sortarazitako kalteak konponduko ditu. Gastu guztiak, enpresa instalatzailearen mende egongo dira. Obrak irauten duen bitartean, enpresa instalatzaileak, propietatea bermatzen du hirugarren pertsonek egindako erreklamazioen aurrean. Obra eta lanen behin betiko harrera egin ondoren, enpresa instalatzaileak ez ditu erantzukizunik izango, obran sortarazi ahal diren akatsak izan ezik. 5.3.27. Behin behineko obren harrera Behin behineko eta behin betiko obraren harreraren tartean, sortutako gastuak enpresa kontratistaren menpe egongo dira. Behin behineko obraren harrera, bezeroari lanen amaiera egiaztatzen duen dokumentazioa entregatzen zaionean hasten da eta 12 hilabeteko luzera du behin behineko tarteak. 5.3.28. Behin betiko obren harrera Garantia epea amaitzean, obraren behin betiko harrera egingo da. Hemendik aurrera, enpresa instalatzaileak, ez du erantzukizunik izango, obraren akats ezkutuak izan ezik. 5.3.29. Obra kontratuaren deuseztatzea Obraren kontratua deuseztatzen bada, enpresa instalatzaileak edo azpikontratak, 10 eguneko epea izango du obratik erremintak, makinak, materialak...ateratzeko. Obra beste enpresa batek lan egiteko moduan utzi beharko da. 5.4. Baldintza ekonomikoak 5.4.1. Banakako prezioak Prezioak kalkulatzeko, kostu zuzenak, ez-zuzenak, gastu orokorrak eta etekin industrialak hartzen dira kontuan. Hurrengokoak dira gastu orokor moduan hartuko direnak: • Lanak garatzeko beharrezkoak diren langileen eskulana, kargu, ogasun eta segurtasun sozialaren gastuak. • Obraren lanak burutzeko beharrezkoak diren materialak. Kostu honetan, materiala erosten denetik obraraino heldu arte pasatutako denbora barne dago. • Makinaria, instalazio,erreminten... kontserbazio eta amortizazio gastuak. • Makinaria, instalazio,erremintan... kontsumitutako baliabide eta energiaren gastuak.
Kostu ez-zuzen moduan, hurrengokoak kontuan hartuko dira: • Obra bulegoaren instalazioa. • Langileak aldatzeko pabiloia. • Seguruen gastuak. • Laborategien gastuak. • Hondakinak kudeatzeko biltegien gastuak. • Instalazioaren babes gailua eta ekipoak. Gastu orokor bezala, enpresa instalatzailearen gastu orokorra, gastu administratibo eta gastu fiskalek osotzen dute. Kostu zuzen eta ez-zuzenen baturaren % 13ak osotuko du gastu orokorraren atala. Kontratistaren etekin industriala kalkulatzeko, aurreko atalen baturaren % 6a hartuko da. 5.4.2. Kontrata prezioak Kontrata prezioa kostu zuzenak, ez-zuzenak, gastu orokorrak eta etekin industrialak gehituz lortzen da. BEZ-a ere kontuan edukitzen da batuketa honetan. Gastu orokorrak % 13tzat hartzen dira eta etekin industriala % 6 moduan. 5.4.3. Proba eta saiakuntza gastuak Egin beharko diren proba eta saiakuntza guztiak enpresa instalatzailearen menpe izango dira. Onartzen ez den emaitza lortzen bada proba edo saiakuntzak egiterakoan, hauek errepikatu beharko dira eta enpresa instalatzaileak ordaindu beharko ditu. 5.4.4. Prezio kontraesankorrak Prezio kontraesankorrak egongo dira bezeroak, zuzendari teknikoaren bidez, proiektuan aipatzen diren unitate ezberdinak edo materialen kalitatea ezberdina denean. Enpresa instalatzaileak, behartuta dago aldaketa horiek egitera. 5.4.5. Prezioen igoeren erreklamazioa Enpresa instalatzaileak, obrako kontratua sinatu baino lehen, aurrekontuari buruz erreklamaziorik egiten ez badu, ezin izango du geroago aurrekontuaren handitzea eskatu. 5.4.6. Kontratatutako prezioen berrikuspena Kontratatutako prezioen igoera bakarrik onartuko da prezioen igoera % 4,5 baino handiagoa bada aurrekontuan agertzen diren prezioekin alderatzerakoan. 5.4.7. Enpresa instalatzailearen erantzukizuna langileen errendimendu baxuagatik Enpresa instalatzaileak,zuzendari teknikoari, idatziz, ohartaraziko dio obraren eta lanaren egoeraz. Entregatutako txosten hauetan, langileen errendimendu baxua edo ez egoki antzematen bada, zuzendari teknikoak enpresa instalatzaileari ohartaraziko dio langileen errendimendua hobetzeko.
Ohartarazi eta gero langileen errendimendua hobetzen ez bada, bezeroak eskulanari dagozkion gastuak % 12-aren beherapena egin ahal izango du. 5.4.8. Ordainketak Obrako kontratuan adostutako epe eta moduetan egingo dira. 5.4.9. Obra askeen hobekuntzak Enpresa instalatzaileak, nahiz eta zuzendari teknikoaren onarpena izan, proiektatutako lan ezberdinak egiten badira, proiektuan agertzen den prezioa ordainduko zaio. 5.4.10. Obren atzerapenen indemnizazioak Obrako kontratuan definitutako diru kantitateak ordainduko beharko zaio bezeroari. Diru kantitate hauek aldatu egiten dira eragindako kalteen arabera eta obrak atzeratu egiten den egunen arabera. 5.4.11. Obraren handitze eta hobekuntzak Bakarrik zuzendari teknikoak ahalmena izango du lan berriak agintzeko edo dauden lanen hobekuntzak egiteko. Beti idatziz komunikatu beharko dio enpresa instalatzaileari. Ez da unitateen handitzea onartuko, kalkulu akatsen ondorioz zuzendari teknikoak idatziz unitateen aldaketa eskatzen badu. Hau izango da bide bakarra unitateen handitzea eskatzeko. Lanak hasi baino lehen, kasu guztietan, enpresa instalatzaileak idatziz jasoko du: • Materialen prezioa. • Materialen kantitatea. • Erabili beharreko gailu edo erremintak. Prozedura berdina jarraituko du zuzendari teknikoak kontratatutako obra unitateen prezio murrizten duen enpresa instalatzailearen berrikuntzak, honek bidaltzen dituenean. 5.4.12. Obren asegurua Enpresa instalatzaileak, obra aseguratzeko betebeharra dauka obraren behin-betiko harrera arte. Istripu edo akats baten ondorioz apurketak gertatzerakoan, aseguruak ordainduko dio bezeroari dagokion diru kantitatea. 5.4.13. Obraren kontserbazioa Enpresa instalatzailearen betebeharra, obraren behin-betiko harrera arte obra egoera egokian kontserbatzea da. Enpresa instalatzaileak aurrean aipatutakoa ez badu betetzen, zuzendari teknikoak ahal duen guztia egingo du txukuntasuna, garbitasuna eta babes baldintzak bermatzeko. Enpresa instalatzaileak bere funtzioak betetzen ez baditu eta zuzendari teknikoak funtzio gehigarriak ezarri behar baditu, funtzio gehigarriak enpresa instalatzaileak ordaindu beharko ditu. Enpresa instalatzaileak obra usterakoan, bai lanen bukaeragatik edo kontratuaren deuseztapenagatik, lan eremua okupatu gabe eta garbi utzi beharko du.
5.4.14. Enpresa instalatzaileak erabiltzen dituen ondasunak Enpresa instalatzaileak, obrak irauten duen bitartean, bezeroaren baimenarekin, bere eraikin, material eta erremintak erabili ahalko ditzake, akordio batera heltzen badira. Obra kontratua amaitzerakoan, enpresa instalatzaileak bezeroari erabilitako guztia bueltatu beharko dio. Kaltetutako material, erreminta edo eraikin konpondu behar izango dira eta honen gastuak enpresa instalatzaileak ordaindu beharko ditu. 5.4.15. Fidantzak Enpresa instalatzaileak, aurrekontuaren %10-ko fidantza aurkeztu beharko du, modu egiaztagarri batean. Enpresa instalatzaileak lanak egiteari uko badio, fidantza galdu egingo du eta hirugarren enpresa batek lanak har dezake. Hirugarren enpresa honek, fidantza aurkeztu beharko du beste enpresen modura. Enpresa instalatzaileari fidantza bueltatuko zaio obra bukatzen denetik 60 egunetara. 5.4.16. Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko, kontuan eduki beharko dira prezioen aldaketak, proiektuaren etekin ekonomikoa berrikusteko, beharrezkoa izanez gero. Proiektuaren etekin ekonomikoan aldaketak egin ahal dituzten faktore garrantzitsuenak hurrengokoak dira: • Egin beharreko inbertsioaren aldaketa. • Elektrizitatearen prezioaren aldaketa. • Amortizazio prezioaren aldaketa. • Inflazioaren estimazio ez zuzena.
5.4.16.1. Egin beharrezko inbertsioaren aldaketa Egin beharreko inbertsioa osoaren prezioaren aldaketa %12-koa bada, proiektuaren bideragarritasun ekonomikoaren berrikuzpena egin beharko da. Proiektuan aipatzen den prezioaren %12-ko igoera jasaten badu inbertsioa, gerta liteke proiektua errentagarria ez izatea edo beste soluzio baten aukera interesgarriago izatea. Proiektuan aipatzen den prezioaren %12-ko beherapena jasaten badu inbertsioa, gerta liteke beste biltegiratze sistemen aukera ere ekonomikoki bideragarria izatea eta berriz ikerketa egin beharko litzakete. 5.4.16.2. Elektrizitatearen prezioaren aldaketa kWh-ko prezioaren desbideratzea egindako kalkuluekin %2-a baino handiagoa bada, hau da, egindako estimazioak baino %2-a baino handiagoko beherapenak jasaten badu elektrizitatearen prezioak, proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa berriz aztertu beharko litzateke.
5.4.16.3. Amortizazio prezioaren aldaketak Biltegiratze sistemaren elementuen amortizazio prezioak zuzenak ez badira, hau da, elementuen bizitza erabilgarria egindako kalkulu justifikatuetatik desbideratzen bada, proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa berriz aztertu beharko litzateke. 5.4.16.4. Inflazioa Inflazioaren balioaren aldaketak oso bortitzak badira, hau da, egindako aurreikuspenetatik %0,5 puntuetako aldaketa egonez gero, proiektuaren etekin ekonomikoaren berrikuzpena egin beharko litzateke. 5.5. Baldintza teknikoak 5.5.1. Eroaleak Eroaleen kalkulu justifikatuak eranskin atalean egindakoak izango dira. 5.5.1.1. Eroaleen dimentsionaketa Eroaleen dimentsionaketa eranskin atalean kalkulatu eta justifikatu egin da. Eroaleen sekzioa kalkulatzeko ondorengo irizpideetatik sekzio handiena hautatu egin da: • Tentsio erorketa maximo onargarriaren irizpidea: 19 JTO-ean eta 40 JTO-ean aipatzen diren irizpideak jarraitu beharko dira. JTO hauetan aipatu egiten dira, kasuan kasuko, tentsio erorketa balio maximo onargarriak. • Korronte maximo onargarriaren irizpidea: 44 JTO-ean, 47 JTO-ean eta 48 JTO-ean aipatzen diren irizpideak jarraitu beharko dira. JTO hauetan aipatu egiten dira, kasuan kasuko, aplikatu behar diren faktore zuzentzaileak eta gaindimentsionaketak. Behin korrontearen balioak kalkulatuz eta beharrezkoak diren faktoreak aplikatuz, UNE-HD 60364-5-52 arauko C.52.1 bis taula erabiliz, eroaleen sekzioa hautatuko da. Babes eroalearen sekzio, 18 JTO-aren arabera aukeratuko da. Aldiz, eroale neutroaren sekzioa kalkulatzeko 7 JTO erabiliko da. 5.5.1.2. Eroaleen materialak Hurrengokoak dira instalazioan instalatuko diren eroaleen ezaugarriak: I.Taula. Top Cable Toxfree ZH RZ1-K 0,6/1 kV eroaleen ezaugarriak. TOP CABLE TOXFREE ZH RZ1-K 0,6/1 kV Materiala Kobrea Isolamendua XLPE Osaera Poloanitza Araudia UNE 21123-4 Instalazio mota Erretilu zulatuetan eta hormara lotuta grapen bidez.
5.5.1.3. Eroaleen identifikazioa Zirkuitu eta linea bakoitza era egokian identifikatuta egon behar dira, etorkizunean egingo diren lan edo konponketak errazteko. Horretarako, eroaleen kolore identifikazioa erabiliko da. Hurrengokoak dira erabiliko diren koloreak instalazioan: • Fase eroaleak: Beltza, grisa eta marroia. • Neutroa: Urdina. • Babes eroalea: Berdea eta horia. Fase eta neutro eroale bakoitzaren jatorria eta amaiera ikusgarri izan behar dute eroaleek, hauen identifikazioa errazteko. Identifikazio hau, pegatina baten bidez egingo da eroaleak instalatzen direnean. 5.5.2. Deribazio kutxak Eroaleen arteko konexioak plastikozko deribazio kutxen barruan egingo da. Deribazio kutxen tamainak eroaleak sartzeko eta konexioak egon daitezen izan beharko du. Deribazio kutxen sakonera, sartzen den kanalizazioaren diametroa baino %50-a handiagoa eta kontuan izanda beti sakonera minimoa 40 mm-koa izango dela. Diametro minimoa edo barruko alde minimoa 60 mm-koa izango da. Eroaleen arteko konexioa, konexio blokeen bidez egingo dira. Deribazio kutxan sartzen diren hodien sarrerak estankoak egin nahi badira, egokiak diren prensaestopak erabili beharko dira. 5.5.3. Erretiluetan instalatutako eroaleak UNE-HD 60364-5-52:2014 arauaren arabera, eroale poloanitza isolatuak erabiliko dira. Instalatuko diren erretiluek 150mm-ko zabalera izango dute. Fabrikatzaileak emandako luzerak eta karga maximoak errespetatuko dira. Erretiluak osotuko dituzten material guztiek (ukondoak, lotura, euskarriak, plano aldaketak..) euskarrien kalitate eta baldintza berberak bete behar dituzte. Euskarriak eta hauek osotzen dituzten materialak, hormetara eta sabaira lotuko dira. Kontuan eduki behar da sortutako geziak uniformeak izateko. Erretiluen kokapenak eguneroko lanak ezin izango ditu oztopatu eta segurtasun minimoak bete beharko dituzte. 5.5.4. Hodipean instalatutako eroaleak Hodien ezaugarriak, 21 JTO-an definitu egiten dira. Honen arabera, hormen barruan doazen instalazio elektrikoetan, hurrengoko hodi motak erabili ahal izango dira: • Hodi zurrunak.
• Hodi kurbadunak • Hodi malguak. Hodiak hormetan, sabaian, sabai faltsuetan edo eraikitze hutsetan instalatu ahal dira. Hodien ezaugarri minimoak III taulakoak dira. III.Taula. Hormen barruan joango diren hodien ezaugarri minimoak. EZAUGARRIAK KODEA GRADUA Erresistentzia konpresioari. 2 Txikia. Erresistentzia kolpeetara. 2 Txikia. Instalazio eta zerbitzu tenperatura minimoa. 2 -5 ºC. Instalazio eta zerbitzu tenperatura maximoa. 1 +60 ºC. Erresistentzia hodia kurbatzeko. 1-2-3-4 Espezifikatutako edozein. Propietate elektrikoak. 0 Deklaratu gabea. Material solidoak ez sartzearen kontrako erresistentzia. 4 Objektuen kontra. D ≥ 1mm. Ura ez sartzearen kontrako erresistentzia. 2 Ur tanten kontrako babesak, hauek bertikalki erortzen direnean eta hodi sistema 15º- ko inklinazioa duenean. Herdoiltzearen kontrako erresistentzia hodi metaliko eta konposatuetan. 2 Barruko eta kanpoko babes ertaina. Erresistentzia trakzioari. 0 Deklaratu gabea. Sua ez propagatzearen kontrako erresistentzia. 1 Ez propagatzailea. Erresistentzia esekitako kargei. 0 Deklaratu gabea.
Hodien instalazioa egiterakoan, hurrengoko puntuak bete beharko dira: • Erabilitako eroaleen isolamendu tentsioa ez da 450/750 V baino txikiagoa izango. • Hodien ibilbidea lerro bertikalak eta horizontalak osotuz egingo dira. • Hodien arteko loturak material egokiekin egingo dira. • Hodien kurbek ez dute hodien diametroa txikiagotuko. • 15 m behin, erregistro kutxa bat jarri beharko da. Erregistro kutxen artean, ezin dira egon 3 kurba baino gehiago. • Hodiak instalatuta daudenean, eroaleak ateratzea eta sartzea erraza izan behar da.
5.5.5. Koadro elektrikoak Koadro elektrikoak, barnealdeko instalazioan batean lan egiteko eta zerbitzuaren jarraitasuna bermatzeko diseinatuak izango dira. UNE-EN 62208:2012 araua beteko dute koadro elektrikoek. Koadroetatik irteten diren zirkuitu guztiek, gainkarga eta zirkuitulaburren aurkako babesa izango dute. Babes diferentziala ere izango dute, pertsonak babesteko kontaktu elektrikoen aurrean.
Koadroaren neurriak, elementu guztiak barruan sartu daitezen hautatuko dira. Koadroaren neurriak hautatzerakoan, ere kontuan izanik, bi aldeetara handitzeko lekua utzi beharko dela. Koadro elektrikoek, hezetasunaren eta hautsaren kontra babestuak egongo dira. Egitura metalikoa izango dute, margotuta egongo dira herdoiltzearen kontrako margo bereziekin. Aurrealdeko atala, metakrilatoko zati gardena izango du, koadro elektrikoa zabaldu barik, barnealdea ikusi ahal izateko. Koadro elektrikoak, sarraila izan beharko dute, hauek giltzatuak egoteko eta instalazioaren segurtasuna bermatzeko. Koadro elektrikoen diseinuak, instalazioaren eta langileen segurtasuna bermatu beharko du. Eranskin atalean kalkulatutako zirkuitulabur korronteak jasateko gai izan beharko dira, kasuan kasuko. Mantentze lanak errazteko eta pertsonen segurtasuna bermatzeko, koadroa elektrikoetan egin beharko diren lanak edo eragite lanak, hauek egiteko eskuragarriak dauden elementuak ez dira tentsiopean egongo. 5.5.5.1. Tentsioak banatzeko koadro elektrikoa Tentsioak banatzeko koadro elektrikoak, 5.5.5. puntuko irizpideak bete beharko ditu. Baldintza gehigarriak, memoria dokumentuan azaldu egiten dira. 5.5.6. Etengailu magnetotermikoak Instalazioaren babes elementu bat dira, instalazioa babestu egiten dute gainkarga eta zirkuitulabur korronteen aurrean. Horretarako, bi atalez osatuta daude: atal magnetikoa eta atal termikoa. Atal magnetikoa, aldiuneko etetea da, normalean balio altuko korronteak mozteko. Atal termikoa, magnetoternikoaren kurben arabera, akzio denbora adierazten dute. Instalazioak babestu egiten dituzte, baina akatsa hauen ondoren ematen bada. Instalazioan instalatuko diren etengailu magnetotermikoek UNE-EN 60898-1:2004 araua beteko dute. Instalazioan instalatuko diren magnetotermikoek hurrengoko datuak eraman behar dituzte leku ikusgarri batean eta era irakurgarri batean: • Etengailu magnetotermikoaren tentsio izendatua (V-etan adierazita). • Etengailu magnetotermikoaren korronte izendatua (A-etan adierazita). • Etengailu magnetotermikoaren polo kopurua. • Etengailu magnetotermikoaren etete ahalmena (kA-etan adierazita) Etengailu magnetotermikoek posizio adierazlea izan behar dute eta hauen eragitea eskuzkoa izan beharko da. 5.5.7. Etengailu diferentzialak Instalazioan dauden pertsonak kontaktu zuzenen aurrean, babes diferentziala erabiliko da. Etengailu diferentzialek UNE-EN 61008-1:2013/A2:2015 legeak beteko dituzte. Instalazioaren masa guztiak lurrera konektatuko dira.
5.5.8. Motorra duen hartunea Motorra duen hartunearen eroaleen dimentsionaketa egiteko, egoera egonkorreko korrontea %30 gaindimentsionatuko da, 47 JTO-aren arabera. Behe igogailuko motorrak 9 kW-eko korronte alternoko motorra denez, abio korrontea mugatua egon behar da. Mugapen konstantea 47 JTO-aren 1.Taulan agertzen da. Honen arabera, karga osoko korrontearen eta abio korrontearen arteko proportzionaltasun konstante maximoa 2-koa izango da. Motorrek gainkorronte eta gainkargen aurkako babesa izan beharko dute fase guztietan, 47 JTO-aren arabera. Behe igogailuko motorra trifasikoa denez, tentsioaren ezaren kontrako babesa izan beharko du fase bat tentsio barik geratzen bada. 5.5.9. Argiztapena duen hartunea Luminariek UNE-EN 60598-1:2015 arauak ezarritakoa beteko dute. Deskarga lanperen kasuan, 44 JTOaren arabera, lanperen itxurazko potentzia izango da 1,8 aldiz lanparen potentzia aktiboa, gutxienez. Deskarga lanperen potentzia faktorea 0,9-koa izan beharko da gutxienez, hau ez bada betetzen potentzia faktorea hobetu beharko da 0,9-ra arte. Esekitako luminariaren masak ez du 5 kg gainditu behar, 44 JTO-aren arabera. Pisu hau jasan beharko duten eroaleek, ezin izango dute loturarik izan eta ez dute esfortzurik egingo konexio bornean. II edo III klaseko ez diren luminarien atal metaliko eskuragarriak, lurrera konektatu beharko dira. Eskuragarriak diren atalak 24 JTO-an definitu egiten dira. 5.5.10. Neurketa ekipoa Funikularraren balaztatze erregimenean sortutako energia kantitatearen zenbatekoa aprobetxatu egin den kalkulatzeko, neurketa ekipo bat instalatuko da, energia aktiboa kalkulatzeko kontadorea. Kontadoreak UNE-EN 62053-22:2003 arauaren espezifikazioak bete egingo ditu. Kontadorearen klasea 0,2 izanez (ekipoaren zehaztasuna neurketan adierazten duena). 5.5.11. Behe tentsioko transformadorea Behe tentsioko transformadoreak, UNE-EN 60076-1:2013 arauaren espezifikazioak bete egingo ditu. 5.5.12. Elektrikoak ez diren beste kanalizazioekin hurbilketak Instalazio elektrikoa joango den lekutik, elektrikoa ez den beste kanalizazio bat badago, 3 cm-ko distantzia minimoa gorde behar da. Berokuntzako hodiak gertu badaude instalazio elektrikoa joango den lekutik, eroaleak ez berotzeko, bero-isolatzaileak diren pantailak instalatuko dira. Instalazio elektrikoko kanalizazioak ez dira jarriko kondentsazioa sortu dezaketen kanalizazioen azpitik, hala nola, ur edo gas kanalizazioak. Beharrezkoa bada hauen azpitik kanalizazioak pasatzea, beharrezkoak diren neurriak hartuko dira kanalizazioak kondentsazioaren kontra babesteko. |
addi-ae48b52bc9cb | https://addi.ehu.es/handle/10810/22817 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017-10-04 | science | Nuñez Asensio, Borja | eu | Funikular baten instalazio elektrikoaren berrikuntza | 6. NEURKETAK 6.1. BILTEGIRATZE SISTEMA I.Taula. Biltegiratze sistema. Posizioa Deskribapena Kantitatea 10 BMOD0063 P125 B08 superkondentsadorea 125 V-ekoa eta 63 F-ekoa. 8 20 da1555 12 V eta 200 Ah VRLA GEL motakoa. 34 30 Elikatze sistema. Karga erreguladorea, kargatzaile, onduladore eta errektifikatzaile funtzioak duena. 70 kVA-ekoa. 1 |
addi-2a4558e3c488 | https://addi.ehu.es/handle/10810/22817 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017-10-04 | science | Nuñez Asensio, Borja | eu | Funikular baten instalazio elektrikoaren berrikuntza | 1. PROIEKTUAREN HELBURUA Proiektu honen helburua, Artxandako funikularraren instalazio elektrikoaren ikerketa bat egitea da, instalazioaren efizientzia energetikoa hobetzeko, beti kontuan izanda segurtasun baldintzak eta baldintza sozioekonomikoak. Ahal izanez gero, Bilboko funikularraren efizientzia energetikoa hobetzeko, sistemak dituen berezitasunak kontuan izango dira. 2. IRISMENA Proiektuaren irismena hurrengokoa izango da: • Energia biltegiratzeko sistemaren diseinua. • Energia biltegiratzeko elementuen hautaketa justifikatua. • Biltegiratze sistemaren etekin ekonomikoa 10 urtetan. • Energia biltegiratze sistema ezartzean aurreztutako CO2 kantitatearen aurreikuspena. • Proiektua zehazteko beharrezkoak diren planoak. • Instalatutako eroale berrien kalkulu justifikatuak. • Gainkarga eta zirkuitulabur kalkulu justifikatuak instalazioa babesteko. • Osasun eta segurtasuneko oinarrizko azterketa. • Oinarrizko hondakinen kudeaketa plana. Proiektu honen irismenaren kanpo hurrengokoak geratuko dira: • PLC AS417 H eta Win CC softwarearen programaketa. Instalazioan dauden eta instalatuko diren ekipoen programaketa nahi diren funtzioak egiteko. • Funtzionamendu frogak. • Biltegiratze sistemaren martxan jartzea.
• Behe tentsioko Erregelamendua Elektroteknikoa eta honen JTO-ak. 842/2002 RD-a, 2002ko abuztuaren 2-koa. • UNE 157001. Proiektu tekniko bat osotzen duten dokumentuak egiteko irizpide orokorrak.
4. DISEINURAKO BALDINTZAK Diseinuak, hurrengoko baldintzak bete beharko ditu: • Ekonomikoak: Proiektuak etekin ekonomikoa sortu behar du 10 urte pasatzerakoan. • Segurtasuna: Akats edo funtzionamendu baldintza ezohizko baten aurrean, sistema kapaza izan behar da bidaia era seguru batean bukatzeko, bidaiarien segurtasuna bermatzeko. • Ingurugiroarekiko inpaktua: Biltegiratze sistemaren instalazioak atmosferara isuri egiten den CO2-ko kantitatea murrizten lagundu behar du.
1.Irudia. Instalazioan aurreikusten diren energia fluxuak. 1. irudian, aurreikusten diren energiaren fluxuak agertzen dira. Energia fluxu positiboak, funikularrak balaztatzerakoan sortzen dituenak dira. Negatiboak, aldiz, instalazioaren kontsumoak dira, hau da, behe geltokiko igogailuak eta argiztapenak eragindako kontsumoa. Gaur egungo egoeraren azterketa egingo da, beti kontuan izanda instalazioaren berezitasunak eta legedia, berreskuratutako energiaren kudeaketa egiteko, hau da, sarera bueltatuko edo metatuko den. Horretarako, gaur egun dauden energia berreskuratzeko sistemen azterketa egingo da, aukerarik hoberena hautatzeko, instalazioaren berezitasunak kontuan izanda. Biltegiratze sistema ezberdinen ikerketa ere egingo da, aukerarik eraginkorrena hautatzeko. 5. HAUTATUTAKO EBAZPENA Energia berreskuratzeko sistemak, hurrengoko puntuetan azaldutako elementuak osatu egingo dute. 5.1. Transformadorea Instalatuko den transformadorea, Magnetron Enpresakoa izango da. Transformadorea Epoxy-ko erretxinan kapsulatua egongo da, neutroak eskuragarria izango du eta mantentze txikikoa izango da. Transformadorearen ezaugarriak hurrengokoak dira: • Potentzia (kVA): 70. • Primarioko tentsioa (V): 400. • Sekundarioko tentsioa (V): 400. • Zirkuitulabur tentsioa (Ezl): % 3. • Konexioa: Dyn11. • Hozketa: AN.
5.2. Biltegiratze sistemak kontrolatuko duen ekipoak Ingeteam enpresak hornituko duen errektifikatzaile, ondulatzaile eta kargatzaile funtzioak izango dituenak. 70 kVA-ko potentzia izendatua izango du. Ekipo honen funtzioa KA/KZ/KA bihurketak egitea izango da. Funikularreko motorretik datorren KA (balaztatze erregimenetik datorren korronte zuzeneko korronteak, korronte alterno bihurtu egiten dute gaur egun dauden alderanzgailuak), KZ-era pasatuko da bateriak eta superkondentsadoreak kargatu ahal izateko. Superkondentsadore eta baterietatik behe geltokiko energia eskaerak asetzeko, berriz KZ-etik KA-ra pasatuko da. |
addi-68fb3b571edd | https://addi.ehu.es/handle/10810/22825 | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | 2017 | science | Labaien Egiguren, Irati ; Gutiérrez Goiria, Jorge | eu | Garapenerako lankidetza eta bere bilakaera | Erredakzio kontseilua Zuzendaritza: Xabier Gainza
Mikel Zurbano hegoak zabalduz euskarazko material bildumak ikuspegi zabal batetik garapenarekin lotutako askotariko gaiak jorratzea du helburu. Testuak didaktikoak eta dibulgazio mailakoak dira, eta gaien inguruko sarrera edo ikuspegi orokorra ematen dute. Garapenerako Lankidetza eta bere bilakaera Egileak: Irati Labaien Egiguren, Jorge Gutiérrez Goiria hegoak zabalduz - 4. zk. 2017 apirila ISSN: 2530-6561
hegoak zabalduz - 4 zk. 2017 apirila 5 1. Sarrera Testu honen helburu nagusia Garapenerako Lankidetza politiken bilakaera azaltzea da, 1940ko hamarkadan hasi zirenetik, 2015. urtean Nazio Batuen Erakundeak argitaratu zituen Garapen Helburu Iraunkorrek egungo testuinguruan sortu dituzten erronka berrietara. Garapenerako Lankidetza sortu zenean, ikuspegi zehatz batean oinarritu zen: Iparraldeko herrialdeek Hegoaldearen garapenerako eman behar zuten laguntzan, hain zuzen ere. Ideia hau ardatz izanik, aurrera eramandako jarduerek mota guztietako interesak nahastu dituzte: humanistak alde batetik, baina baita geoestrategikoak, merkataritzakoak eta bestelakoak ere; guztiak izan dira errealitatearen zati azken hamarkada hauetan. Ondorengo ataletan ikusiko den moduan, lehen hastapenetan eraiki zen lankidetza sistema, jarduera multilateraletan (Mundu Bankua, Nazio Batuen Erakundeko Garapenerako Programa…) eta bilateraletan (zuzenean estatuen artean egindakoa) oinarritu zen. Honetaz aparte, urteak aurrera egin ahala, hainbat eragile gehitzen joan dira lankidetzako eremura, besteak beste: gizarte zibila (Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak batez ere), tokiko erakunde publikoak, eta enpresak. Honekin batera, fokatze eta perspektiba desberdinak aurki daitezke eragile bakoitzaren proiektu eta ekimenetan. Denbora aurrera joan ahala, mundu mailan dauden eragileen papera aldatuz joan da (estatuek orain arte izandako nagusitasuna, esaterako, globalizazioko prozesuek ez ezik, enpresa transnazionalen dinamikek ere kolokan jarri dute). Garapenari buruzko ideiak ere eraldatu egin dira; honela, orain arte ezagututako herrialde garatu eta ez-garatuek osatutako sailkapenak zentzua galdu du. Egun, mundu mailako edozein herrialdetan, garapenari lotutako hainbat arazo topa daitezke, eta nazioarteko elkartasuna beharbeharrezkoa bada ere, beste birplanteamendu orokorrago batzuk ere kontuan hartu beharko lirateke. Gabeziei eta pobreziari lotutako arazoak ukatu gabe, giza eskubideak, ingurugiroa eta nazioarteko finantza edo merkataritza arloetan lan egitearen garrantzia begi-bistakoa da, gobernantza global baterantz abiatu nahi bada bederen. Hori guztia kontuan hartuta, eta Garapenerako Lankidetzaren bilakaera ikusita, azken honek hartzen duen esparrua zabaltzeko beharra azaldu da hainbatetan. Honekin batera, lankidetza sistemak berak dakartzan inertziek eta interes kontrajarriek, Garapenerako Lankidetzan egon daitezkeen berrikuntza eta aldaketak geldiarazten dituzte era berean. Egun, garapenaren inguruko debate eta hausnarketek, laguntza kontzeptutik –eta baita lankidetza kontzeptutik ere– harago joan beharko litzatekeela nabarmentzen dute. Nolabait, garapen eredu eta politikak herrialde guztietan aztertuz eta globalizazioak ekarri dituen elkarrekiko hartuemanak kontuan hartuta. Politika hauen bilakaera hobeto ulertu ahal izateko, lau atal desberdinetan banatu da testua. Sarrera ostean, bigarren atalean, hastapenen zergatiak azaltzen dira, Garapenerako Lankidetzaren sorreraren testuingurua, hain zuzen ere. Hirugarren atalean, politika hauen inguruan sortu ziren lehenbiziko zalantzak aurkeztuko dira, kanpo zorraren krisia eta globalizazioaren lehen garaian. Laugarren atalean, 90eko hamarkadan zehar hasitako Laguntza Ofiziala, Agendaren berregituraketa eta Milurteko Garapenerako Helburuak aztertuko dira. Azkenik, azken hamarkadan lankidetzan izandako aldaketak, eta Garapenerako Helburu Iraunkorren argitalpenak mahaigaineratu dituen desafioak izango ditugu aztergai. 2. Sorrera eta lehenengo hamarkadak (1945-1980) Garapenerako Lankidetzaren hastapena, 40ko hamarkadaren erdian hasi zen. Urteak aurrera egin ahala, bai kontestu sozial, ekonomiko eta politikoak, bai Garapenerako Lankidetza sustatzeko oinarriak eta aurrera eramandako jarduerek izan zituzten lehen emaitzen ondorioek, fenomeno honen ikusmoldeak aldatuz joan ziren. Oro har, Garapenerako Lankidetzaren hastapena hiru etapatan bana daiteke: alde batetik, lehen aroa izango genuke, hau da, Garapenerako Lankidetzaren hasiera eragingo zuen Bigarren Mundu Gerra osteko
6 hegoak zabalduz - 4. zk. 2017 apirila testuingurua; bigarrenik, gerra osteko lehen aro haren ondoren sortu ziren lehen hausnarketak izango genituzke, eta, azkenik, hausnarketa berri horiez gain, gaur egun zeharkako deritzen gaien lehen debateak ere sortu ziren, besteak beste, ingurugiroaren eta generoaren inguruko lehen ideiak azaleratu ziren. 2.1. Sorrera, lehen garaia Aurrez aipatu den moduan, Garapenerako Lankidetzaren sorrera, historiako une zehatz batean kokatzen da. Alde batetik, Bigarren Mundu Gerraren ondotik etorri ziren bi blokeen arteko mesfidantzaren testuinguruan, Europaren berregituraketa prozesuaren baitan zegoen. Beste alde batetik, ikuspegi politikoan ere, bazterrean utz ezin daitezkeen deskolonizazio prozesuak zeuden. Egoera politiko honi jarraiki, kontzeptu berrien sorrera ere etorri zen. Aurrez aipatutako bloke kapitalista eta sozialisten izateak hirugarren mundua zeritzonaren sorrera ekarri zuen. Garaiko egoera ekonomikoan oinarriturik, herrialdeen arteko desberdintasunak azpimarragarriak ziren, eta desoreka horietan errotutako sailkapenaren azken postuek bistan utzi zituzten hirugarren mundu hau osatzen zuten lurralde txiroak. Nabarmentzekoa da, herrialde bakoitzaren aberastasunaren adierazle gisa Barne Produktu Gordina (BPG) erabiltzen zela eta, beraz, neurketa hau ikuspegi bakarrekoa zen, ekonomikoa, hain zuzen ere. Ikuspegi honek, munduaren dikotomia islatzen zuen. Alde batetik, garatuak zeritzen lurraldeak zeuden, lurralde industrializatuak oro har, BPG per capita maila altuekin, ekoizpen ahalmen handiarekin, eta esportatzeko gaitasunarekin, besteak beste. Eta bestetik, garatu gabeko edo azpigaratuak zeritzen lurraldeak zeuden. Azken horiek ezaugarri amankomun ugari zituzten: nekazaritzan oinarritutako ekonomiak ziren, teknologikoki garapen eskasa zutenak, produktibitate baxua orotara, eta nazioarteko merkataritzan jarduteko ahalmen kaskarra zuten orokorrean (Unceta eta Yoldi, 2000). Garapenerako Lankidetzaren hasierako helburua herrialde azpigaratu deiturikoen produktibitatea areagotzeko fluxu ekonomikoak bidaltzea izan zen. Halarik ere, hori ez zen modu bakar batean egin, eta tresna desberdinak erabili ziren helburu hori aurrera eraman ahal izateko. Lehenik eta behin, iparraldeko hainbat herrialdek hirugarren mundua osatzen zuten herrietara bidalitako diru-laguntza fluxuak aipa genitzake, edota Garapenerako Laguntza Ofiziala (GLO) zeritzona, beste modu batera esanda. GLO hori, iparraldeko herrialde batetik, hegoaldeko herrialde batera modu zuzenean transferi zitekeen; horretarako, Garapenerako Lankidetza sistema osatuko zuten gobernuen Lankidetzarako agentzia berriak sortu ziren. Bestalde, iparraldeko herrialdeek, fluxu ekonomikoak nazioarteko agentzien bidez ere transferitzen zituzten. Testuinguru horretan beraz, nazioarteko erakunde eta agentzia adierazgarrienak sortu ziren. Esaterako: Mundu Bankua (MB), Nazio Batuen Erakundea (NBE), edota Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko (ELGA) zati zen Garapenerako Laguntza Batzordea (GLB). 1. T aula. Garapenenerako Laguntza Ofiziala, bideratzeko eraren arabera. Multilaterala: emaileek Nazioarteko Erakundeei (Nazio Batuak, Munduko Bankua, Nazio Batuen Garapen Programa…) ematen dietena, haien jarduerak burutzeko. Bilaterala: emaileek bere funtsen helbidea aukeratzen dute. Emaile eta Hartzailearen arteko harremana zuzena da (Garapenerako Agentziek edo beste erakunde batzuen bidez). Multibilaterala: azken urteotan beste modu batzuk garatu dira Laguntza kudeatzeko. Batzuetan, Laguntza Nazioarteko Erakundeen bidez kudeatzen da, baina emaileak aukeratzen ditu lekua edota helburua. Iturria: norberak egina. Laguntza bilateralaz eta multilateralaz gain, aipagarria da beste sailkapen bat: lotutako GLO eta lotu gabeko GLO. Lehenak, emandako laguntza nolabait baldintzapetua dagoela adierazten du. Esaterako, jasoko den laguntza neurri batean herrialde emailearen produktuak edo zerbitzuak ordaintzera bideratzen delako.
hegoak zabalduz - 4 zk. 2017 apirila 7 Laguntza mota honek kritikak jaso ditu, interesak nahastu daitezkeelako, eta eraginkortasuna galtzeko arriskua dagoelako. Bestetik, aipatu beharra dago GLO guztia ez dela dohaintza moduan eskaintzen. Merkatukoak baino baldintza hobeetan emandako maileguak ere GLOtzat hartzen dira. Horren ondorioz, laguntza gordina eta laguntza garbia ere bereizi beharko lirateke. GLO Gordinak emaileak bideratutako fluxuak hartzen ditu kontuan, itzulketak kontuan hartu gabe. GLO Garbia, berriz, irtendako fluxuei bueltan jasotakoa kenduz kalkulatzen da, ahaleginaren irudi errealagoa emanez. Garapenerako Lankidetzaren lehen hastapen haietan beraz, Estatuetako garapenerako agentziek eta nazioarteko agentziek zuzentzen zituzten fluxu ofizial horiek guztiak, hegoaldeko lurraldeetara bideratzen zituzten jarduera desberdinak helburu zituztela. Helburu horiek, sektore anitzetara zuzentzen zituzten. Garapenerako Laguntza Batzordeak (GLB) sektore desberdinen sailkapen bat egin zuen, eta agentzia askok sailkapen hau erabiltzen dute oraindik ere. Garapenerako Laguntza Ofizialez aparte, kanpoko fluxuak bideratzeko modu desberdinak hasi ziren lehen hamarkada haietan. Lurralde azpigaratu zeritzenetara bideratutako fluxuak publikoak ziren batez ere, baina bestelako bideak ere garatzen ari ziren. Horri jarraiki, Kanpoko Inbertsio Zuzena (KIZ) garapen bidean zeuden herrialdeen garapena lortzeko tresna moduan ere erabili zen; nahiz eta bide hau ez zen hasieran behinik behin aukera errealisten artean egon. 1 irudiak, Kanpoko Inbertsio Zuzenak lehen hamarkada haietan ekarri zuen fluxu kantitatea adierazten du. Ikusten denez, fluxu guztien zati txiki bat zen. 1. Irudia: Kanpoko Inbertsio Zuzena (KIZ) eta bestelako nazioarteko fluxu pribatu eta publikoak (1957-68) (milioi dolarretan) 14.000 12.000 10.000 8.000 6.000 4.000 2.000 0 n Baliabide ofizial eta pribatuen fluxuak garapen bidean dauden lurraldeetara eta erakunde multilateraletara n KIZ 1957 1958 1959 1960 1961 1962 1963 1964 1965 1966 1967 1968 Iturria: norberak moldatua Pearsonen Txostenetik (1969). Lehen hamarkada haietan egin zen diagnosiak, hau da, garatu eta azpigaratu kontzeptuen dikotomia hark, garapena ulertzeko modu bakarra zuen erroan, eta ondorioz, Garapenerako Lankidetza politika zehatzak sustatu ziren. Ekonomiaren ardatza harturik, eta aurrerapen teknologikoaren laguntzaz, herrialde orok garatzeko bidea hartuko zukeen. Formula matematiko bat balitz bezala, helburu berdin bat lortzeko bidea zehaztu zuten, bide lineal bat, non hasiera eta helmuga homogeneikoki hitzartuak zeuden.
8 hegoak zabalduz - 4. zk. 2017 apirila Azkenik, lehen hamarkada horietatik aurrera Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GGKE) izan zuten rola aipatzekoa da. Nahiz eta berez ofizialak ez izan (hauen funtsak, pribatuak direnean behintzat, ez dira islatuko Laguntza Ofizialaren estatistiketan), horien jarduerak eta helburuak antzekoak izan dira askotan, eta, ikusiko dugunez, lankidetzako hainbat forotan beraien garrantzia nabarmena izan da. Erakunde hauek oso anitzak dira (arlo batean espezializatuak, arlo anitzetara zuzentzen direnak, konfesionalak, ez konfesionalak…), eta ekintzak ere oso desberdinak izan daitezke kasuen arabera. Orokorrean, oinarrizko zerbitzu sozialetan eta egituretan lan egiten dute, populaziotik oso gertu. Beste ikuspegi eraldatzaile eta ez-ofiziala ere osatzen dute hainbat kasutan. Denborarekin, euren egiturek eta proiektuek profesionaltasun maila altuagoa lortu dute, eta askotan gobernuen funtsak ere kudeatzen dituzte bitartekari edo bideratzaile moduan. 2.2. Merkataritzari eta finantzazio sistemari loturiko lehen kritikak Hala ere, lehen kritikek ez zuten itzalean gehiegi iraun. Garapenerako Lankidetza sistema osatzen zihoan heinean, lehen oztopoak agertzen hasi ziren. Independentzia lortu zuten hainbat herrialdek, benetako independentzia ekonomikoaren nahia eskatu zuten, hots, herrialde garatuek sustatzen zuten merkataritza sistemak beraien egoera betikotu egiten zuela salatu zuten; modu horretan, merkataritza sistema hegemonikoak itzalean gordetzen zituen disparekotasunak plazaratu nahi izan zituzten (Sutcliffe, 2008). Merkataritzari eta finantzaketa sistema bidegabeari kateatutako uste haiek, lurralde azpigaratu zeritzenetatik etorri ziren bereziki. Aipatzekoa da 1955ean egin zen Bandungeko konferentzia Afroasiarra; bertan, independizatu berri ziren hainbat herrialdek parte hartu zuen, eta helburu nagusi moduan, kontinente honetako lankidetza ekonomikoa sustatzeko nahia azaldu zuten. Lehen ideia haiek aditzera eman zuten, esaterako, azpigaratuak zeuden hegoaldeko lurralde haien egoeraren zioa, hein handi batean, nazioarteko merkataritza sistema beraren logikan zegoela. Hegoaldeko lurraldeak orokorki lehengaien nazioartekotzean oinarriturik zeuden, eta lehengai horiengatik ordaintzen zen prezio bidegabeak lurralde horiek txirotasun ekonomikora kondenatzen zituen. Azpimarragarria da zentzu honetan Merkataritzari eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Konferentziaren (ingelesez United Nations Conference on Trade and Development: UNCTAD) sorrera, zeinaren helburuen artean, garapen bidean zeuden lurraldeen merkataritza eta inbertsioak handitzea izan zen, baita horiek mundu ekonomikoan txertatzeko laguntzak ematea ere. Aurreko ideiaren harira, nabarmentzekoa da 60ko hamarkadan indarra hartzen hasi zen dependentziaren teoria. Gogoeta horren sortzaileen ustez (estrukturalistak eta marxistak), garatuak zeritzen lurraldeen eta azpigaratuak zeritzenen arteko nazioarteko merkataritzak, azken hauen dependentzia sortu eta mantentzen zuen. Iparraldeko lurraldeak zentroko gune moduan identifikatu ziren, eta hegoaldekoak orokorrean, periferia osatuko zuten. Modu horretan, zentroko lurraldeek periferiaren beharra zuten gune horretan mantentzeko, eta alderantziz. Batak bestea elikatzen zuen nolabait. Dependentziaren teoria honek hankaz gora jartzen zuen hasiera batean planteatu zen garapenaren ideia lineala. Hau da, herrialde guztiek ezingo zuketen garapen maila berdinera iritsi, izan ere, garapenak berekin baitzekarren azpigarapena, txanpon beraren bi aldeak izaki. Aipaturiko kritikez gain, garai horretan, kolonizazioaren petik independentziarako bidea egin zuen hainbat lurraldek. Trantsizio egoera horretan, zaila gertatu zitzaion hainbati kolonialismoaren atzaparretatik alde egitea, eta independizatu berri ziren lurralde asko, demokraziatik urrun geratzen ziren eta autoritaritarismoetara gehiago hurbiltzen ziren gobernu ereduak eratu zituzten. Gainera, Garapenerako Lankidetzako fluxu ekonomikoak zuzentzen ziren herrialdeetan helburu geoestrategikoak zeudena zirudien. Finean, ofizialki independenteak izan arren, praktikan, kanpo interesetara men egingo zuten aliatuak aukeratzen ziren. Honek zaurgarritasun egoerara kondenatzen zituen hegoaldeko lurralde horiek (Unceta eta Yoldi, 2000). Merkataritzari eta finantziazio sistemari loturiko lehen kritika haiek, ezbairik gabe, eragina izan zuten Garapenerako Lankidetza sistemaren oinarrizko helburuak ulertzeko orduan, eta helburu horiek nolabait
hegoak zabalduz - 4 zk. 2017 apirila 9 kolokan jarri ziren. Dena dela, kritika horiez gain, aipagarriak dira lehen hamarkada haietan sortu ziren bestelako debateak ere, zeinak ondorengo azpiatalean garatuko diren. 2.3. Lehen diagnosia: pobrezia eta zeharkako gaien inguruko kezkak Nazioarteko merkataritza sistema, herrialde desberdinen bilakaera azaltzeko orduan elementu garrantzitsua da inondik ere. Dena dela, herrialdeen arteko desberdintasunen oinarrian egon litezkeen bestelako gaiak ere azaleratzen hasi ziren 60 eta 70ko hamarkadetan. Garai horretan hasi ziren adibidez, gaur egun zeharkako deritzen ingurumenaren zaintza, genero berdintasuna, edota pobreziaren kontrako hausnarketak egiten. Laguntza ebaluatzeko argitaratu ziren lehen lanek bistaratu zuten besteak beste, Garapenerako Lankidetza sistemak ekonomiaren hazkundea bultzatzea helburu zuten mekanismo edo tresnek ez zutela azpigaratu zeritzen herrialdeetan esperotako ondoriorik izan; nolabait, eragina eskasa izan zela alegia. Hau da, ekonomiaren hazkundeak ez zuen zertan herrialde bateko biztanleria osoan zehar eragin positiborik izan, eta nolabait, pobreziaren tasak ez ziren nahi adina gutxitu. Are gehiago, lehen zantzuek aditzera eman zuten, herrialdeen arteko disparekotasuna ez ezik herrialdeen barneko disparekotasunak berdin mantendu zirela kasu batzuetan, eta gehitu, besteetan. Hausnarketa haietatik oinarrizko beharrizanen gaia azaleratu zen. Disparekotasunaren gaiaz gain, ingurugiroarekiko ardura handitzen hasi zen garai hartan. Martxan zen sistema ekonomikoak beharrizan mugagabeetan oinarritzen zen ekoizpena bultzatzen zuen, baliabide naturalak mugatuak zirenaren ideia bazterrean utzita. 1972an argitaratu zen Meadows txostenak hazkunde ekonomikoak mugarriak izan bazituela azaldu zuen. Txosten horrek, ordura arteko ekoizpen prozesuek eta industrializazio bortitzak ingurugirotik jasotako baliabideen gehiegizko ustiapena sustatzea ez ezik, kutsaduraren arazoa ere eragiten zuela plazaratu zuen. Argitalpen horrek, Lurrak ekoizpen maila hori jasateko ahalmen eza nabarmendu nahi izan zuen. Gainera, GLOak arazo berriei aurre egin behar izan zien, eta gainera, bere helburuak lortzeko egiturazko oztopoak ere nagusitzen hasi ziren. Pearson Txostena erreferentziazko argitalpena izan zen gai horien inguruan. 1969an argitaratu zen, eta, besteak beste, laguntzaren fluxu sistemaren berregituraketaren beharra azaldu zuen. Horrekin ez zuen Garapenerako Lankidetzaren garrantzia ukatu nahi, baina laguntzaren eraginkortasunaren gaiaren inportantzia lehendabizikoz plazaratu zen, eta, hartara, kopuruarekin batera, fluxuak nola ematen ziren ere garrantzitsua zela adierazi zuen. Gainera, azken hamarkadetan hainbeste oihartzun izan duen %0,7aren gaia ere Txosten horretan biltzen zen ideiatik abiarazi zen, hots, GLO indartze aldera, hainbat estatuk euren Nazio Produktu Gordinaren (NPG) %0,7 garapen bidean zeuden lurraldeei laguntzeko fluxuetara dedikatzea zuen xedea. Azkenik, txosten horretan azpimarragarria da ordura arte eratzen joan zen Garapenerako Lankidetza sistema paraleloan zihoan merkataritza sistemarekin erabat kontrajarria zegoela adierazten zuen ideia. Garapena helburu zuen estrategia desberdinen artean, koherentzia eza zegoela plazaratu zen. Txosten horrek plazaratu zituen erronkez gain, garapen ekonomikoan soilik fokaturik zegoen hasierako ikuspegiaren kontran, oinarrizko beharren ikuspegiak lehenbizikoz indarra hartu zuen, nolabait, ikuspegi gizatiar baten bidea, hain zuzen ere. Hausnarketa bide berri hau, Mundu Bankuak ere onartu zuen, eta besteak beste, nekazal garapena, lan-baldintzak, hezkuntza, edota osasuna bezalako gogoetak barneratzen zituen. Pobreziaren gaiari erabat loturik, generoaren ikuspegitik ere etorri ziren hainbat kritika. Martxan jarri ziren fluxu ekonomiko gehienek gizonek zuzendutako (edo gizonen onurarako izango ziren) ekoizpen jarduerak sustatzea zuten helburu; askotan, emakumeak euren eginkizun tradizionaletara kateatzen zituzten laguntza zeritzen haiek. Hau da, estrategia gehienak emakumezkoen ohiko jardueretara egokitzen ziren: bai zaintzara eta baita arlo erreproduktiboan zituzten gabezien aurrean laguntza ematera ere. Honen aurrean, 70eko hamarkadan, ordura arte emandako garapenerako kontzeptuak eta bere bideek, emakumearen nolabaiteko bazterketa ekarri zutela aditzera eman zuten mugimendu feministek, eta Emakumeak Garapenean enfoke
10 hegoak zabalduz - 4. zk. 2017 apirila berria sortu zen, zeinak emakumeak ekoizpen jardueren prozesuen protagonista zirela aldarrikatzen zuen. Nolabait, emakumeen eskubide zibilak eta politikoak aldarrikatzeko ahotsak zutik jarri ziren. Lehenengo hamarkada horien amaiera, beraz, analisietan topatutako arazoengatik eta zeharkako lerroek islatzen zuten gabeziengatik markatuta egon zen. Beranduago eztanda egingo zuen egoera larri bat gehitu behar zitzaien arazo horiei: kanpo finantziazioaren ondorioei loturikoa, hain zuzen ere. Hasiera batean positibotzat jo bazen ere, kanpo finantziazioaren arriskuak agerian geratzen hasi ziren. Alde batetik, funts pribatuak (maileguak batez ere) geroz eta pisu gehiago hartzen ari ziren. Bestetik, kanpo merkataritzaren aipatutako egoerak kanpodefizit jarraituak eragin zituen hainbat herrialdetan. Horren guztiaren ondorioz, hegoaldeko lurraldeen kanpo zorra handitzearekin batera, ordaindu beharreko zerbitzua ere gehituz zihoan (maileguen interesak gehi printzipala). Hortik gutxira, ordainketa horiek guztiak laguntza moduan heltzen zen kopurua baino handiagoak izango ziren (ikus 2. irudia). 2. Irudia: Kanpo zorraren eta GLOaren bilakaera (milioi dolarretan) 700.000 600.000 500.000 400.000 300.000 200.000 100.000 0 # Zorraren zerbitzua guztira # GLO 1970 1982 1994 1973 1985 1997 2006 1976 1988 2000 2009 1979 1991 2003 2012 Iturria: norberak egina Mundu Bankuko datuetatik. 3. Globalizazioa eta garapenari buruzko zalantzak (1980-1995) 70eko hamarkadan zehar, hegoaldeko hainbat lurralderen zorpetze mailak gorakada izan zuen. Alde batetik, banku pribatuek inbertitzeko diru funts handiak zituzten, eta, bestetik, egoera larrian zeuden hainbat hegoaldeko herrialdek fluxu finantzarioen beharra zuen. Egoera horiek medio, lurralde horien arteko adostasuna erraztu zen nolabait, eta maileguak errazago bideratu ziren. 3. irudian ikusten denez, kanpo zorraren hazkundea arazo bihurtu zen hamarkada hartatik aurrera.
hegoak zabalduz - 4 zk. 2017 apirila 11 3. Irudia: Errenta ertain eta baxuko herrialdeen Kanpo Zorra guztira (milioi dolarretan) 6.000.000 5.000.000 4.000.000 3.000.000 2.000.000 1.000.000 0 1970 1982 1994 1973 1985 1997 2006 1976 1988 2000 2009 1979 1991 2003 2012 Iturria: norberak egina Mundu Bankuko datuetatik. 1982. urtean zorraren krisiaren zantzuak atzematen hasi ziren, 70eko hamarkadan zehar zorpetzen joan ziren hegoaldeko lurraldeen kaltetan. Alde batetik, ordura arte, zorraren krisia pairatzen ari ziren lurraldeetara zuzenduriko fluxuak, krisi horretan sarturik ez zeuden besteetara aldatzen hasi ziren, nolabait, finantzatzaileek beraien fluxuen norabidea aldatu zuten. Beste alde batetik, nazioarteko finantziazio pribatuetatik zetozen maileguetan, aurrez zehaztu ziren baldintzak aldatu egin ziren, eta Latinoamerikako eta Afrikako hainbat lurraldetako zorrak goruntz egin zuen esponentzialki. Gehiegizko zorpetzea zuten herrialdeek hondoa jo zuten, eta euren egoera ekonomiko eta sozialak izugarri okertu ziren. Egoera horren aurrean, zorpetze maila altuak zituzten lurraldeek zorraren negoziaketa jarduerak hasi zituzten Nazioarteko Moneta Fondoarekin (NMF), baita Mundu Bankuarekin (MB) ere. Azken horiek, zorraren baldintzak negoziatzearen ordainetan, doikuntza-politikak sustatzera baldintzatzen zituzten neurriak eskaini zizkieten. Doikuntza politika horien oinarrian, erakunde publikoen parte-hartzearen gutxitzea zegoen eta, aldi berean, sektore pribatuaren jardueren sustapena, hots, lurralde horietako gobernuek egin ezin zezaketena, merkatuaren eskuetan uztearen aldeko apustua egin zezaten nahi zuten. Bi erakunde horiek bultzatu zituzten programak (Egiturazko Doikuntza-Planak) lankidetzako politika eredugarri moduan proposatu ziren, nahiz eta arazo sozialak areagotu ziren hainbat herrialdetan. Programa horien porrotek, beste arrazoi batzuen artean, lankidetzan geroago izan ziren aldaketa nabarmenak azaltzen dituzte neurri batean. 90eko hamarkadan sartuta, Garapenerako Lankidetza sistemaren sorreratik 40 urte pasatu ziren ordurako, eta urte haietan guztietan hegoaldeko lurraldeei zuzendutako fluxu ekonomiko guztia kontuan harturik, lehen zantzuek emaitza gutxi izan zirela adierazi zuten. Gaur egun, garai honi, laguntzaren unaduraren aroa ere deitu izan zaio. Hamarkada horretan zehar, fluxu ekonomikoek, oro har, ez zuten igoerarik izan termino konstanteetan (ikus 4. irudia). Garapenerako Lankidetzaren aro horretan, fluxuen jaitsiera, kritika ugarirekin batera etorri zen: alde batetik, pentsamendu eskuindarretik zetozen kritikek Garapenerako Lankidetza asistentzialista zela esaten zuten, eta merkatua bera disparekotasunak orekatzeko mekanismo moduan ikusten zuten; bestalde, ezker aldetik ere kontrako iritziak izan ziren: lurralde desberdinen arteko disparekotasunen erantzunak sistema sozioekonomikoaren aldaketa estrukturala eskatzen zuela zeritzen, eta, beraz, Garapenerako Lankidetza ez zen nahikoa.
12 hegoak zabalduz - 4. zk. 2017 apirila 4. Irudia: Garapenerako Laguntza Ofiziala 1970-1995 (2013ko milioi dolar konstanteetan) 100.000 80.000 60.000 40.000 20.000 0 1970 1978 1986 1972 1980 1988 1994 1974 1982 1990 1976 1984 1992 Iturria: norberak egina Mundu Bankuko datuetatik. Aurreko atalean aipatu den legez, Garapenerako Lankidetza sistema gerra hotzaren osteko bi blokeen baitan eraiki zen. Lankidetzari eskainitako fluxu estrategiak bloke bakoitzaren barruan egon zitezkeen herrialdeak babesteko modua zen. 40 urteren ostean, aitzitik, eta bi bloke horien desagerpenaren ondoren, nazioarteko testuinguruaren aldaketa etorri zen, eta, ondorioz, Garapenerako Lankidetzaren estrategiaren aldaketa ere bai. Batzuen ustez, interes geopolitikoak aldatzearekin batera, Garapenerako Lankidetzaren zentzua ere aldatu zen; beste hainbatek aitzitik, egoera berri honek, interes hauetatik at zeuden bestelako bide berriak ireki zitzakeela uste zuen. Gainera, hamarkada horretan, globalizazioaren oinarri den merkatu-irekiera gertatu zen. Hau da, herrialde desberdinek merkatu globalaren alde estatu kontrolak kentzearen aldeko apustua egin zuten. Merkatu bateratuak, nolabait, herrialdeen arteko dependentzia egoera bultzatu zuen; beste nolabait esanda, merkatu globalaren nagusitasunak, estatuen indarrak gutxitzea ekarri zuen berekin. Nazioarteko egoera horren aurrean, bi ikuspegi kontrajarri bereiz zitezkeen: alde batetik, merkatu global hori aberastasuna birbanatzeko tresna moduan ikustea, eta, beraz, Garapenerako Lankidetzaren logikatik ateratzeko beharra; beste alde batetik, ordea, merkatuaren askatasun honek, bai herrialde desberdinen arteko, bai herrialde barneko disparekotasunak areagotzen zituen ustea ere bazegoen. Aurreko kritikez gain, nazioarte mailan ordura arte egon zen erregulazio eskasa ere azpimarratu zen garai hartan. Estatuko mugak gainditzen zituzten ondare publiko globalen (edota alderantziz ere izan zitekeen moduan, galera publiko globalen) kasua nabarmentzekoa zen. Hauek, mugarririk gabe, onurak edo kalteak eragin zitzaketen, eta horiek erregulatzeko neurririk ez zegoen. Esaterako, merkataritza globalak, edota kapitalen mugimendu askean errotutako finantza globalak sor zitzaketen ziurgabetasun eta desberdintasunen aurrean, nazioartean banaketa ekitatiboaren aldeko neurririk ezin zen hartu, estatu mailan egin zitekeenaren kontran. Ingurumenarekin loturik zeuden kasuak ere hor zeuden: klimaaldaketa, bioaniztasunaren zaintza, edota ozeanoen kudeaketa bezalako gaiek erantzun globalen beharra zutenaren adierazpenak geroz eta oihartzun handiagoa hartzen hasi ziren. Oihartzun horiek guztiak 1987. urtean NBEk argitaratu zuen Brundtlan Txostenaren ondorenak izan ziren. Txosten horrek, lehenengoz, Garapen Iraunkorraren inguruan proposamenak egin zituen. Ingurumenak gizabanakoen ongizatean zuen garrantzia kontuan hartuta, besteak beste, ekosistemen kontserbazioan, planetaren zaintzan, eta gehiegizko kontsumoan arreta gehiago jartzeko beharrak planteatu zituen. Arazo eta egoera horien guztien aurrean, Nazioarteko Lankidetzak laguntza kontzeptu hutsa baino gehiago hartuko luke bere baitan.
hegoak zabalduz - 4 zk. 2017 apirila 13 Aro berri horretan gainera, garapenaren kontzeptuen eraldaketa ere etorri zen. Garapenerako Lankidetza sortu zenean, aurrez aipatu moduan, gizarte desberdinen garapena ekoizpen ekonomikoaren hazkundearekin batera etorriko zela sinisten zen. Nolabait, garapena ekoizpen materialek baldintzatzen zutela uste zen, gizarte desberdinen arteko dikotomia garbia bereiziz: lurralde garatuak eta lurralde azpigaratuak. Gainera, azpigaratuak zeritzen herrialde guztietan, formula berdina aplikatuz, emaitza berberak emango zituela aurreikusi zen, denek ezaugarri berdinak izango balituzte bezala. 90eko hamarkadarekin batera, garapenaren ikuspegi berriak etorri ziren, oinarri gizatiarragoei lotuta eta ez hainbeste oinarri ekonomikoei. Kontzeptuaren berrikuntzak herrialde azpigaratuen aniztasuna ere kontuan hartu zuen; horrela, errealitate desberdinek, erantzun desberdinak izan beharko lituzketela onartu zen. Hortaz, garapenaren ikusmolde berrietan, ekitatea, demokrazia, parte-hartzea, iraunkortasuna, edota giza eskubideen gaiak berriro ere indarra hartzen hasi ziren. Ikusmolde berri horien artean, erreferentzia aipagarria da Garapenerako Nazio Batuen Programak (ingelesez United Nations Development Programme: UNDP) 1990ean argitaratutako Giza Garapenaren Txostena (ingelesez Human Development Report), zeinak giza garapenaren kontzeptuaren oinarriak jarri zituen. Giza garapenaren kontzeptu berri horrek gizakia jartzen zuen garapenaren protagonista gisa eta, beraz, garapena lortzeko prozesuaren azken helburu gisa. Gizakiaren gaitasun eta aukerak zabaltzearen aldeko prozesuan oinarritzen zen garapen eredu hori, bai gizakia indibidualtasunean hartuta bai kolektiboki ere. Modu horretan, gizabanako bakoitzak bere garapena hautatzeko askatasuna izango zukeen. Garai horretan, garapena ez zen modu lineal batean ikusten, garapenak dimentsio desberdinak izan zitzakeela azpimarratu nahi zen. 90eko hamarkadaren amaieran garbi ikusten zen globalizazioak ez zituela denentzat eragin positiboak. Disparekotasunak areagotzeaz gain, garapenari lotutako arazo globalak sortarazi zituen (Sassen, 2015). Horren aurrean, ezinbestekoa zen nazioarteko ekintza sendoa lortzea, baina ohiko Lankidetza sistema ez zegoen horretarako prest. 4. Laguntza ofizialaren berregituratzea eta pobreziaren agenda (1995-2015) Aurreko hamarkadetan zehar izandako bilakaeraren ostean, 90eko hamarkada amaieran, Garapenerako Lankidetza sistemaren inguruko hainbat hausnarketa hasi ziren. Laguntzara bideratutako politikek, oro har, eraginkortasun ezaren eta emaitza tinkorik lortu ez izanaren itzalean zeuden, eta honek, frustrazio eta unadura sentipena eragin zuen nolabait. Sortu ziren hausnarketa eta ekimenak hiru bide desberdinetatik etorri ziren. Alde batetik, Garapenerako Lankidetzaren inguruko helburuetan bideratu ziren hausnarketak zeuden, hots, Garapenerako Lankidetzaren izatearen oinarrian fokatu zirenak (Maestro eta Martínez, 2012); bigarrenik, helburu horiek lortzeko martxan jarri beharreko tresna posibleetan zentratu ziren, hau da, politikak finantzatu ahal izateko bideetan; eta hirugarrenik, Garapenerako Lankidetzaren sistemaren kudeaketaren hausnarketak ere plazaratu ziren. Hausnarketa bide horiek, ondoren datozen lehen hiru puntuetan zabalduko dira. Aipatu beharra dago, bestalde, Milurteko Garapenerako Helburuek 15 urteko epemuga jarri zutela proposamen haiek bete ziren ikusteko. Urte haietan guztietan, martxan jarri zen prozesu haren baitan, ordea, eszeptikorik izan zen, eta ezinbestekoa da ikusmolde kritikoak ere plazaratzea. Hauek, laugarren atal honetako azken azpiatalean bilduko dira, 4.4. azpiatalean, hain zuzen ere.
14 hegoak zabalduz - 4. zk. 2017 apirila 4.1. Milurteko Garapenerako Helburuak (MGH) 1995. urtean Giza Garapenaren inguruko goi-bilera izan zen Kopenhagen NBEaren baitan; bertan, ordura artean agerian geratu ziren globalizazio ekonomikoak eragindako arazoei aurre egiteko irtenbideak lortzeko proposamenak egin ziren. Garapenaren alde lanean ziharduten eragileak ez ezik, Estatu desberdinen partehartzea ere bultzatu nahi izan zen, pobreziari alternatibak proposatzeko bidea irekiz eta gizakia garapen jardueren erro moduan kokatuz. Goi-bilera hark 2000. urtean etorriko zen NBEaren Milurteko Adierazpenaren bidea ireki zuen. Adierazpen hark nazioarteko babes handia izan zuen (189 Estatu-buruk onartu zuten), eta bertan aurrez aipaturiko gaien inguruko balio eta oinarriak ezarri eta onartu ziren. Milurteko Adierazpen hartatik, Milurteko Garapenerako Helburuak zeritzenak argitaratu ziren, hots: hasierako Milurteko Adierazpenean xehetasunez azaltzen ziren printzipio eta baloreak, neurgarriak ziren helburu zehatzetan sinplifikatzea izan zuten helburu. Nolabait, aurre egin behar zitzaien erronka guztietatik lehentasunak jarri nahi izan ziren, 2015. urtea helburu hauek lortzeko mugarria izanik. Orotara, 8 helburu definitu ziren: 1. Muturreko pobrezia eta gosea desagerraraztea. 2. Lehen hezkuntza unibertsala lortzea. 3. Genero berdintasuna eta emakumeen autonomia sustatzea. 4. Haurren heriotza tasa gutxitzea. 5. Amen osasuna hobetzea. 6. HIESari, malariari eta bestelako gaixotasunei aurre egitea. 7. Ingurumenaren iraunkortasuna bermatzea. 8. Garapenerako nazioarteko elkartea sustatzea. Helburu bakoitzaren baitan neurgarriak ziren ia 60 adierazle proposatu ziren. Aipatu beharra dago datuei eta bereziki neurgarritasunari garrantzi handia eman zitzaiola; nolabait, proposatzen ziren helburu orokor haiek handik 15 urtetara izango zuten inpaktua ebaluatzea zuten jomuga. Aurrez adierazi den moduan, zortzi helburu horietan, pobreziaren gakoa gainditu ahal izateko ezinbesteko elementuak zerrendaratu nahi izan zituzten, eta Garapenerako Lankidetzarako oinarrizko helburuetara jo. Agenda berriarekin batera, funtsek gora egin zuten. Helburuek oihartzun handia izan zuten, eta Lankidetzako maila guztietara hedatu ziren. Euskadin, adibidez, Lankidetza deszentralizatuaren dokumentu nagusietan MGHak aipatzen hasi ziren. Atxikimendua nahiko orokorra izan zen sektorean, nahiz eta kritika batzuk ere agertu ziren. 4.2. Garapenerako finantziazioa 2000. urtean zehaztu ziren MGHek bigarren hausnarketarako bidea ekarri zuen, finantziazio modua, hain zuzen ere. Hau da, garapenerako plazaratu ziren helburu horiek guztiak martxan jartzeko beharrezko finantziazioaren iturriak eta mekanismoak zeintzuk izango ziren zehaztu beharra zegoen, eta nolabait aurrez zeuden finantziazio eredu zaharkituei bide berri bat ematea zen helburu. Ildo horretan, aipatzekoa da garaiko lankidetzarako fluxu publikoak (GLO), lehenago izan zuten indarra galduz zihoazela. Izan ere, globalizazioak berekin ekarri zituen errealitate berriek bestelako fluxuei bidea zabaldu zien: horien artean aipagarriak lirateke Bidalketak eta Kanpoko Inbertsio Zuzenak (KIZ). Ondorengo irudiak fluxu pribatu hauen garrantzia islatzen du. Besteak beste aipagarria da 80ko hamarkada hasieratik gaur eguneraino, herrialdeen arteko fluxu ekonomiko desberdinetan GLOak izan duen pisu erlatiboa txikituz joan dela, nahiz eta balio absolutuak ikusita, GLOak bilakaera gorakorra izan.
hegoak zabalduz - 4 zk. 2017 apirila 15 5. Irudia: Errenta ertain eta baxuko herrialdeetara zuzendutako fluxuak (milioi dolarretan, prezio korronteak) 100.000 200.000 300.000 400.000 500.000 600.000 700.000 800.000 0 1981 1984 1987 1990 1993 1996 1999 2002 2005 2008 2011 2014 GLO Kanpo Inbertsio Zuzena Bidalketak Iturria: norberak egina Mundu Bankuko datuetatik. Kontuan izan behar da, dena den, 5. irudiak egoera oso desberdinak ezkutatzen dituela. Errenta baxuko hainbat herrialdetan (Afrikako askotan esaterako), Laguntza izaten da oraindik fluxu nagusia, eta ezinbestekoa da oinarrizko zerbitzuak mantentzeko. Errenta ertaineko herrialde batzuetan, berriz, KIZ nagusitzen da, eta GLO ia ez da ematen (Txinan, esaterako). Monterreyn (2002) eta Dohan (2008) izandako bilerek garapenaren finantziazioaren gaian zeuden argiilunak islatu zituzten. Alde batetik, ondo zirudien finantziazioaren esparrua zabaltzea, eta arreta honako 6 eremuetara zuzendu zen: Barne baliabideak, Kanpo baliabide pribatuak (KIZ), Nazioarteko Merkataritza, Lankidetza finantzarioa eta teknikoa, Kanpo Zorra, eta Arazo sistemikoak. Ikuspegi orokorrago horrekin, ohiko arazo batzuei erantzuna emateko ahalmena handitu nahi izan zuten. Nolabait, garapenerako finantziazioaren analisia, lankidetzaren esparrutik, ikuspegi zabalago batera zabaldu nahi zen. Gainera, eta hasiera batean behintzat, fluxu batzuen gorakada nabarmendu zen (GLO adibidez). Tamalez, planteamendu berri horrek ez zituen kasuen arteko desberdintasunak islatzen, eta gehiegizko fedea erakusten zuen Nazioarteko Finantza Sisteman, eta ohiko prozeduretan (KIZ eta ekintza pribatua, liberalizazioa…). Azpimarragarria da (halako deklarazioetan ohikoa denez) paradisu fiskalei emandako arreta eskasa, edota Tobin Tasa moduko ekimenen falta. Emaitza, neurri handi batean, adierazpenetara mugatu zen. Askok uste izan du finantziazioari lotutako goi-bileretan sortutako akordioak oso ahulak izan zirela, eta ordura arteko nazioarteko finantza sistema hegemonikotik irteteko aurrerapauso handirik ez zela egin.
16 hegoak zabalduz - 4. zk. 2017 apirila 4.3. Garapenerako Lankidetzaren kudeaketa eta agenteak Milurteko Garapenerako Helburuekin batera, Garapenerako Lankidetzaren kudeaketa hobetzeko beharraren inguruko debateak ere sortu ziren, hots, goi-mailako Foro edota hausnaketarako eztabaida-lekuak sortu ziren 2000. urtetik aurrera. Besteak beste, Erroma eta Marrakech (2003), París (2005), Akkra (2008) eta Busanen (2011) izan ziren foroak aipatzekoak dira. Historikoki, Garapenerako Lankidetza sistemari eraginkortasun eskasa izatearen ideia esleitu izan zitzaion, bereziki 90eko hamarkadan, Garapenerako Lankidetzari urteetan zehar eskainitako diru-laguntzek emaitza nabarmenik izan ez zutela argudiatuz. Aipaturiko eztabaida-leku horiek guztiak, oro har, urteetan zehar antzemandako eraginkortasun eta kudeaketa arazo horiei irtenbidea emateko proposamenen iturri izatea zuten helburu. Kontuan izan behar da goi-mailako bilera hauek ELGAko Garapenerako Laguntza Batzordeak (GLB) antolatzen zituela, eta horrek, nolabait, ikuspegia zuzendu duela, benetako aldaketei leku eskasa utziz. Geroago izandako Mexikoko bileran (2014an), laguntzari buruzko ideiak eta egiturak zabaltzeko beharra adierazi zen. Aipatu beharra dago bilera hori Nazio Batuen Garapenerako Programarekin batera antolatu zela. Foro hauetatik guztietatik bereziki aipagarria da Pariskoa; izan ere, eraginkortasun eza sortzen zuten arazoei aurre egin nahi izan zieten oinarrizko bost printzipio zehaztu ziren: • Jabetzea: laguntzaren hartzaileak definitutako agendarekin bat egitea, hau da, Garapenerako Lankidetza politikak eta hegoaldeko herrialdeen garapen politika eta estrategiak bat egitea. • Lerrokatzea: laguntza emaile eta hartzaileek, definitutako agendaren sistema sustengatzen duen kudeaketa eta estrategiak ontzat ematea, hau da, nolabait, bazkideen politikak eta kudeaketa bideak koordinatuta egotea. • Harmonizazioa: deialdi publiko zein bestelako eskabideak bateratuta egotea, nolabait prozedurak sinplifikatzeko eta informazioa partekatzeko konpromisoa duten emaileen arteko erlazioaz dihardu • Emaitzen araberako kudeaketa: emaitzetara zuzendutako kudeaketa baten alde lan egitea, hau da, emaitzei begirako kudeaketaren xedea da garapenerako baliabide nazionalak nahiz atzerrikoak garapen helburuak betetzeko modu eraginkorragoan erabiltzea. • Elkarrekiko erantzukizuna: emaileen zein hartzaileen artean elkarrekiko erantzukizuna egotea. Definitutako printzipio horiek guztiak azken urteetan Garapenerako Lankidetzaren zati izan diren erakunde publiko naiz pribatuen azterketa eta ebaluaketen oinarri izan dira. Lehenago kontuan hartu izan ziren ideiak baziren ere, 2005ean, Parisko printzipioekin batera, aurretiaz zuten garrantziari bultzada handia eman zitzaien. Dena dela, aipatzekoa da foroetan planteatu ziren oinarriek, Estatu desberdinen arteko Lankidetza sistemaren kudeaketa eraginkorra eta gardena bultzatu nahi izan zutela, hau da, Garapenerako Lankidetzaren zati garrantzitsua osatzen zuten bestelako tokiko eragileren eta gizarte zibileko hainbat eta hainbat erakunderen hitza isilean geratu zen. Akkran izan zen goi-mailako Foroan plazaratu zen Garapenerako Lankidetza sistema Estatuetara mugatzearen akatsa: besteak beste, GGKEen eta bestelako eragile sozialen aldarrikapenek azpimarratu zuten gabezia hura. Eztabaidagarria den enpresen eta sektore pribatuaren parte-hartzea ere nabarmentzen joan zen Busango bileratik aurrera. Bestetik, aipagarria da, halaber, ohiko Ipar-Hego eskematik kanpo geratzen zen Lankidetza (Hego-Hego deitutakoa, adibidez) eztabaida eta debate hauetan garrantzia irabazten joan dela ordutik hona (Sanahuja, 2011). Aldarrikapen horien harira, Busango Foroan –goi-mailako laugarrena– onartu zen Garapenerako Lankidetza Eraginkorrerako Itunak, eta Garapenerako Lankidetzan parte-hartzen zuten aktoreen aniztasuna islatzen zuen. Horretaz gain, eta gertuago dagoen kasua aipatzearren, Estatu espainiarreko Gobernuak sustatzen duen Garapenerako Lankidetza politikaz gain, Estatuko 17 autonomia erkidegok ere xehetasunez landutako Garapenerako Lankidetza politikak diseinatu eta martxan jarri ditu azken hamarkadetan zehar. Are gehiago, Autonomia Erkidego desberdinetako plangintza dokumentuak eta legedia aztertuz gero, gizarte zibileko hainbat eta hainbat erakunderen parte-hartzea ezinbestekotzat jotzen da erkidego askotan. Besteak beste, aipagarriak dira, GGKEak, mugimendu sozialak, udal desberdinak, sindikatuak, unibertsitateak
hegoak zabalduz - 4 zk. 2017 apirila 17 eta bestelako ikerketa zentroak, hezkuntzako erakunde desberdinak eta abar. Eragile horietako askok, Garapenerako Lankidetzako jarduera desberdinetan –bai hegoaldeko lurraldeetara zuzenduta daudenak eta baita iparraldeko lurraldeetara ere–, pobreziaren kontra eta garapena sustatzeko jardueretan partehartzeko nahia azaldu du. Euskadik zentzu horretan ibilbide luzea du. Lankidetza mota hori (lankidetza deszentralizatua deitu ohi zaio) bereziki interesgarria izan da Estatu espainiarrean, nahiz eta krisia hasi zenetik beherakada nabarmena izan duen (estatuan gertatu den moduan). Egun, dena den, hainbat erakundetan oraindik ere mantentzen da (Euskadin batez ere), eta, nolabait, lankidetza mota horrek, bere berezitasunetan indarra jarriz bere lekua hartu nahi izan du, bai lehen, baita orain ere. Lankidetza mota horren potentzialtasunaren gakoa mendekotasun eza, malgutasuna eta eragileek parte har dezaten eskaintzen duen erraztasuna izan ohi dira (Labaien eta Unceta, 2015). Estatuan egindako lankidetzarekin alderatuz, alde batetik, azpimarragarria da GGKEek rol garrantzitsua hartzen dutela, eta bestetik, tokiko Sentikortze eta Garapenerako Hezkuntzaren alorrean egiten den ahalegina ere bereizgarria da (ikus 2. taula). 2. Taula. Garapenerako Lankidetzaren modalitateak Garapenerako Lankidetza Beste herrialde batzuetan egiten den lana islatzen du modalitate honek. Kuantitatiboki zati garrantzitsuena izan ohi da, eta sektore eta ekintza anitzetan gauzatzen da (osasuna, hezkuntza, antolakuntza, eskubideak…). Ekintza Humanitarioa Ekintza humanitarioa, larrialdiak, eta beste egoera batzuetan behar diren ekintzak. Sentikortze eta Garapenerako Hezkuntza Bere ibilbide propioa izan du, izen eta ikuspegi desberdinekin. Sentikortzea helburu izatetik, munduko hiritar ikuspegira jauzi bat eman da azken urteetan. Normalean, gure gizartean egindako jarduerak dira, jarrerak eta ideiak garapenaren alde aldatzeko nahian. Iturria: norberak egina. Garapenerako Lankidetzan sortu diren aktore berrien artean, aipagarria da, era berean, hego-hego lankidetza, hau da, garapen bidean dauden herrialdeen artean egindako lankidetza. Horietako batzuk, laguntzaren hartzaile izatetik, emaile izatera igaro dira. Hego-hego lankidetza mota ez da berria, izan ere, 70eko hamarkada amaieran sortu zen, aurrez aipaturiko Bandungeko Konferentzia Afroasiarrarekin batera. Ordutik hona, goi mailako bilera desberdinetan lankidetza mota horrek bere lekua hartu du, baina azken hamarkada hauetan gehiago azpimarratu da bere garrantzia (Zimmermannn eta Smith, 2011). Lankidetza mota honen ezaugarri aipagarriena garapenean dauden lurraldeen artean lankidetza hartuemanak sendotzea da. Nolabait, ipar-hego lankidetza mota bertikaltasunari eta norabide bakarra izateari loturik egon da, eta hori ekidin ahal izateko, nortasun desberdin batekin jaio zen. Askok diote jabetze eta horizontaltasun handiagoa dagokiola lankidetza mota honi, garapen bidean dauden lurralde biren edo gehiagoren elkarketa eta lankidetza bat ekar lezakeelako; nolabait, esperientzia desberdinen elkarbanatzea ekar lezake, berdintsuak diren erronkei aurre egin behar izateak batzen dituen esperientziekin, hain zuzen ere. Gainera, potentzialtasun moduan ikusten da historikoki hartzaile eta emaile izan diren lurraldeen arteko erlazio asimetrikoak ekidin litzakeelako (nahiz eta ez duen zertan honela gertatu). 4.4. Milurteko agendaren inguruko kritikak MGHekin batera martxan jarri zen prozesuak, Garapenerako finantziazio eta kudeaketa sistemaren inguruko Foro eta goi-mailako bilerekin batera, bultzada handia eman zioten Garapenerako Lankidetzari, eta azken honen sustapenerako oinarri garrantzitsua izan dela ukaezina da. Garrantzitsua izan zen momentu horretan garapenari buruzko protagonismoa Nazio Batuetara itzultzea, Munduko Banku eta Nazioarteko Diru
18 hegoak zabalduz - 4. zk. 2017 apirila Funtsaren planak ordezkatuz. Baina, alde positiboak albo batera utzita, kritikak ere izan dituzte MGHek. Lehenik eta behin, Milurteko adierazpenetik helburuetara gauzatutako jauzia aipatu behar da. Milurteko Adierazpenak egoera eta arazoen konplexutasuna aintzat hartzen zuen, hots, garapenak berak dakarren konplexutasuna edota pobrezia gutxitzeko kontuan hartu beharreko ikuspegi multidimentsionala kontuan hartzen zuen, bere muga edota zailtasunekin batera. Baina konplexutasun hura guztia zortzi helburuetan biltzearekin, Adierazpena itxuragabetzen zen, izan ere, helburu hauek alde kuantitatiboan gehiegi zentratu baitziren. Muturreko pobreziara soilik murriztutako helburuak ziren, eta murriztapen horretan, gainera, hamarkadetan zehar berebiziko garrantzia lortu zuten giza eskubideen gaia ere alboratu zela. Eskubideen harira, helburuetan, generoaren inguruko ñabardurarik apenas ikus zitekeela ere plazaratu zen mugimendu feministetatik. Beste Foro batzuetan bezala, generoaren ikuspegiak presentzia eskasa zuen zeharkako gai moduan, eta hau gabezia handitzat jo zen, izan ere, pobreziaren izaerak emakume itxura zuela esaten baitzen. Helburuen betetze mailari dagokionez, ez dago adostasunik. Gehienak bete gabe geratu badira ere, pobrezia erdira gutxitzea aipatu ohi da lorpen nagusi moduan, eta baita ura eta saneamenduari lotutako aurrerapenak ere. Kontua da helburu batzuetan atzera pausoak egon direla, eta alde handiak gune geografikoaren arabera. Bestetik, zalantzagarria da lankidetzaren eragina emandako aurrerapenetan: pobreziaren kasuan, adibidez, Txinan pobreziatik irten diren hainbat milioi gakoa izan dira helburu hori lortzeko, baina honek ez dauka zerikusirik nazioarteko lankidetzarekin, haien barne politikekin baizik. Garapenerako Lankidetzaren sorreran pentsatzen zen moduan, 2000. urtetik aurrera planteatu ziren helburu haiek ere, garapena lortzeko bidea lineala zela aditzera eman zuten: nolabait, azpigaratuak zeritzen Estatu guztientzat konponbide bakar eta uniformea eskaini zen, Estatu bakoitzaren testuinguru sozial, politiko eta ekonomikoa berdinak bailiran. Ikuspegi honen arabera, herrialde batzuk garatuta zeuden (emaileak) eta beste batzuk berriz garatu gabe (hartzaileak), eta lehenengoek laguntza bidali behar zieten bigarrenei, ohiko Lankidetza sistemari jarraituz. Azken ideia horri jarraiki, aipatzekoa da, oro har, Estatua hartzen zela Lankidetzaren sistemako objektu aktibo bakar moduan. Horrela, Estatuez gaindiko bestelako tokiko, eskualdekako edota lurraldekako eragileak analisitik at utzi ziren. Bestalde, garapenaren ardura edo eskakizunak azpigaratuak zeritzen hegoaldeko lurraldeei esleitu zitzaizkien, oro har. Adierazgarria da, esaterako, definitu ziren MGHetatik, lehen zazpiak, hegoaldeko lurraldeek lortu beharko lituzketen puntuak azaltzen dituztela, eta bakar bat besterik ez da iparraldeko Estatu aurreratu zeritzenei esleitutakoa. Garatutako herrialdeek ez omen zuten garapeneko arazorik, beraz. MGHekin, garapenerako arazoen ondorioetan jarri zen arreta Helburuak finkatzeko, baina ez hain beste aztertutako arazoen zergatietan edo helburuak lortzeko beharko ziren mekanismoetan. MGHak lortu ahal izateko bideak edo tresnen inguruko hausnarketak oso urriak izan ziren. Beste modu batera esanda, argi geratu zen lortu nahi zena, baina ez hainbeste horretarako erabiliko ziren bideak. Aurrez aipaturiko MGHei jarraituz, garapena finantzatu ahal izateko bide berrien inguruko Monterrey eta Dohako goi bilerak giltzarri izan ziren hausnarketa horien inguruan proposamenak egiteko. Dena dela, lehen esan bezala, akordioak minimoak izan ziren zentzu horretan, eta, gainera, MGHekin koherentzia eskasa izan zutela ere esan daiteke. Garapenerako Lankidetza sistemaren gabeziak ere agerian geratzen ari ziren denbora aurrera zihoan heinean. Hego-hego Lankidetzaren hazkundea, esaterako, ez zen behar bezala kontuan hartzen. Paris eta Akkrako prozesuek ikuspegi teknokratiko batetik ulertzen zituzten lankidetzaren arazoak, hots, arazo hauek teknikoak balira bezala hartzen ziren, arreta gutxi emanez laguntzaz kanpo geratzen diren funtsezko elementuei. Gainera, eduki politikoago bat izan zezaketen printzipioak (jabetzea, eta elkarrekiko erantzukizuna) gutxiago garatu ziren, besteekin alderatuz. Finean, Milurteko lehen aldarrikapen hark martxan jarri zuen prozesua argi-ilunez beterikoa izan da. Garapenaren kontzeptuak berak duen konplexutasuna hasieran aintzat hartu bazen ere, hamarkada aurrera zihoan heinean, indarra galduz joan zen, pobreziari lotutako gaietara murrizteko. Mundu mailan dagoen
hegoak zabalduz - 4 zk. 2017 apirila 19 testuinguru berrian, Garapenerako Helburu Iraunkorren (GHI) etorrera izan berri dugu. Ondorengo atalean, aldaketa hauek guztiak aztertuko ditugu, baita GHIen argitalpenak planteatu dituen erronkak ere. 5. Laguntzaz harago: 2030 agenda eta helburu berriak (2015-…) Azken hamarkada hauetan izan diren aldaketa politiko eta sozialak, eta hainbat arlotan sortutako arazoak, garapenaren kontzeptua bera birmoldatzen joan dira. Birmoldapen horiekin batera, Garapenerako Lankidetza politikak ere aldatu dira (Unceta, 2013), nahiz eta, ikusiko dugunez, prozesu horiek astiro joan. Hala ere, 2015etik aurrera, Garapenerako Helburu Iraunkorren (GHI) argitalpenarekin batera, inflexio puntu bat egon dela dirudi. Azken garaian, fenomeno politiko, ekonomiko eta sozial desberdinek Garapenerako Lankidetza eta garapena bera ulertzeko modu berriak ekarri dituzte. Hausnarketa eta aldaketa horiek anitzak izan dira: alde batetik, azken hamarkadetan Garapenerako Lankidetza sistemak helburu desberdinetan izan duen eragina, eta bereziki pobreziaren gutxitzean izan duen benetako eraginaren gainean eman direnak; beste alde batetik, urteetan zehar egin den ipar eta hegoaldeko banaketa bera ere zaharkituta geratu dela dirudi; horretaz gain, ohiko Estatuz gaindiko bestelako eragile berriak indarrez sartu dira Garapenerako Lankidetzako sistemaren zati garrantzitsu izatera; azkenik, orain arte erabilitako baliabideez harago joateko beharra ere ikusten ari da. Gai horiek eta beste hainbat gaur egungo testuingurua eta ziurgabetasun egoera ulertzeko ezinbesteko elementuak dira, eta hein handi batean, 2015. urtean kaleratutako GHIen testuinguruaren oinarri izan dira. Hasteko, inguruan gauzatutako aldaketa nagusiak aztertuko ditugu 5.1. azpiatalean. Horren ostean, lankidetzaren kudeaketa, eragile eta gobernantzan antzematen diren aldaketak ikusiko ditugu. Ondoren, Garapenerako Helburu Iraunkorrak birpasatuko ditugu, eta helburu horiek lortzeko ezinbestekoa den politiken koherentzia azalduko dugu. Azkenik, lanaren ondorioak laburbilduko ditugu, etorkizunean begirada jarriaz. 5.1. Nazioarteko testuinguru berria Gerra ostean Garapenerako Lankidetza hasi zenetik, testuinguru sozial, politiko eta ekonomikoan aldaketa handiak egon dira, baita garapenaren kontzeptuaren inguruko ideietan ere. Aldaketa horiek, Garapenerako Lankidetzan antzerako aldaketak egitea ekarriko lukete; hala ere, oro har, politika horiek hamarkadetan zehar errotutako sistema tradizionalean darraite. Garapenerako Lankidetzaren logika, lurralde aberats eta garatuek, lurralde txiroenek garapen maila zehatz bat lortu ahal izateko laguntza finantzarioa bidaltzean zetzan, eta oinarrizko ideia hori zaharkituta geratu da. Oraindik larrialdi egoeran bizi diren hainbat lurralde badaude ere, beste batzuetan egoera nahiko desberdina da. BRICS deituriko herrialdeetan (Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrika), esaterako, fluxu tradizionaletan aldaketak ikusi dira. Adibidez, Txinak superabit altuak erregistratzen ditu, eta hein handi batean, errenta altuko lurraldeak finantzatzen ditu. Aurrez aipatu dugun garapen kontzeptuaren ideia lineala (lurralde orok laguntzaren bidez lortuko lukeen garapen egoera) ere indarra galduz joan da azken urteetan. Iraunkortasunaren arazoek, disparekotasunaren handitzeak (Milanovic, 2012), edota errenta altuko lurraldeetan krisiaren eraginez azaleratu diren problemek mundua lurralde garatu eta azpigaratuetan banatzearen logika oker dagoela adierazten dute; hau da, ez dago garatutako lurralderik. Ikusmolde batzuek garapen txarraren ideia azaleratu dute, eta beste batzuek, garapenaren kontzeptua bera ukatzen dute, azken hamarkadetan mendebaldeko pentsamendu dominanteari loturikoa dela argudiatuz. Kontuan hartzen badugu Garapenerako Lankidetzaren hastapenetan garapen bidean zeuden lurraldeetara zuzendutako fluxuen gehiengoa publikoa zela, azpimarragarria da azken hamarkadetan fluxu pribatuen (KIZ edota diru-bidalketak) garrantzia handitu egin dela eta orain fluxu publikoak gailentzen dituztela baldintza globaletan. Hala ere, errealitate horren kontran, oraindik ere badira
20 hegoak zabalduz - 4. zk. 2017 apirila lurralde anitz, horien artean Afrikako Saharaz hegoaldeko herrialdeak, zeinetan oraindik ere GLOak beraien Nazio Produktu Gordinaren (NPG) %10 baino gehiago den (ikus 3. taula). Are gehiago, oinarrizko zerbitzu asko, oraindik ere, GGKEen eta nazioarteko lankidetzak aurrera eramandako lanaren menpe daude lurralde horietan. Finean, adibide desberdinen heterogeneotasunak errealitate bakoitza ikuspegi desberdin batekin aztertzea eskatzen du. 3. Taula. GLOek Nazio Produktu Gordinaren barruan hartzen duten %. 2000-2014 urteen arteko batez bestekoa Herrialdea GLO/NPG (%) Herrialdea GLO/NPG (%) Liberia 60,82 Niger 13,08 Burundi 26,65 Etiopia 12,44 Sierra Leona 20,91 Gambia 11,96 Mozambike 20,13 Burkina Faso 11,88 Eritrea 20,07 Uganda 11,70 Ruanda 18,57 Mauritania 11,65 Malawi 17,01 Afrika Erdiko Errepublika 11,51 Kongoko Errepublika Demokratikoa 15,66 Zambia 11,05 Ginea Bissau 15,45 Mali 10,82 Cabo Verde 14,86 Tanzania 10,21 Iturria: norberak egina Mundu Bankuko datuetatik. Berotze globala, baliabide zehatz batzuk agortzea, segurtasun falta, kapital-ihesa edota finantza-merkatuen ziurgabetasuna bezalako arazoek Lankidetza desberdin baten beharra eskatzen dute. Leku batzuetako zein besteetako elkarrekiko loturek, eta politika desberdinen ondorioek, gai horiek guztiak modu isolatuan kontsideratzea zaila egiten dute. Testuinguru horretan, zentzuzkoa dirudi Garapenerako Lankidetzak beste ikuspuntu bat behar lukeela, izan ere, Lankidetzaren eraginkortasuna ere zalantzan jarri baita (Alonso eta Ocampo, 2011). MGHekin jarri ziren helburuak izan duten bilakaera oso modu desberdinean egin da (adibidez, muturreko pobrezia egoeran dauden lagunen portzentajearen gutxikuntza). Beraz, testuinguru berri baten aurrean gaudela esan daiteke; eta egoera berri horrek, gobernantza globalean, nazioarteko Garapenerako Lankidetza kudeatzeko moduan eta garapen prozesu desberdinak ulertzeko moduan eragin zuzena du. 5.2. Lankidetza sistema eta eragile berriak Aurreko ataletan azpimarratu den moduan, aktore berriek lankidetzaren alorrean duten presentzia areagotu egin da azken hamarkadetan zehar. Hego-hego lankidetza, esaterako, hazten doa lankidetzarako planteamendu berriekin: Golkoko herrialdeen edota BRICS deituriko lurraldeen (Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrika) lankidetzak protagonismo gero eta handiagoa lortzen ari dira. Tokiko erakundeak ere eragile berri moduan sartzen ari dira Garapenerako Lankidetza alorrean, eta horien gehikuntza, neurri batean, Estatuen rol aldaketarekin loturik egon daiteke. Orain dela gutxira arte,
hegoak zabalduz - 4 zk. 2017 apirila 21 Estatuak, prozesu sozial eta ekonomikoen kudeaketako erreferentzia nagusia ziren. Baina globalizazioak prozesu hauen guztien berregituraketa eragin du. Egoera horretan, tokiko erakundeek, beraien espazioaren aldarrikapen moduan, beraien presentzia ugarituz joan direla esan daiteke. Horretaz gain, eta paradoxa izan badaiteke ere, gizabanako eta gizarteen garapenean eragina duten hainbat gai arazo globalekin erlazionaturik daude, baina arazo horiei ez zaie erabaki edo erantzun globalekin aurre egiten. Besteak beste, ingurumena hondatzeari loturiko arazoak, desberdintasun globalak, giza eskubideen babesik ezak, finantza merkatuen kontrolik ezak edota migrazioaren gaiek erantzun globalik ez dute, eta horren aurrean Estatuek duten erantzukizuna mugatua da. Beraz, Estatuek ez dute askotan gaitasunik maila globaleko zein naziorteko arazo edota beharrei aurre egiteko. Garapenerako Lankidetza politiketan ere eragina izan dute aldaketa horiek guztiek, eta Estatuek gai horiekiko duten gabeziaren aurrean, tokiko erakunde desberdinek jarduera horietan parte-hartzea areagotu dute. Lankidetza sistemari eta gobernantzari dagokienez, aldaketak pixkanaka ikusten hasi dira. Aurrez aipaturiko moduan, Busaneko goi-bilerak (2011) ere bistaratu zuen nolabait gizarte zibilak eta beste aktore batzuek Garapenerako Lankidetzako politiketan parte-hartzeko beharra eta gogoa. Busanen, gainera, agenda global baten beharra atzeman zen, GLO baino gehiago beharko zela adierazi zen, alegia. Garapenerako sistemari buruzko goi-bilerak ere aldatuz joan dira, eta Mexikokoa (2014) ELGAko Garapenerako Laguntza Batzordeak (GLB) Nazio Batuen Garapen Programarekin batera antolatu zuen, aurreko bileren ibilbidea aldatuz (Roma, Paris eta abar). Talde berria ere sortu zen testuinguru horretan prozesuak jarraitzeko (ingelesez Global Partnership for Effective Development Cooperation: GPEDC). Horri lotuta, ELGAko Garapenerako Laguntza Batzordearen (GLB) rola eta protagonismoa gutxitzen ari da azken garai hauetan. Nazio Batuetako Batzorde Ekonomiko eta Soziala (ingelesez Economic and Social Council: ECOSOC), eta bere Garapenerako Lankidetzako Foroa (Development Cooperation Forum), esaterako, pisua irabazten doaz Garapenerako Lankidetzan eta bere antolakuntzan, atzeraezina dirudien prozesu batean. Nazioarteko Garapenerako finantziazioari dagokionez, oso adierazgarria da BRICS herrialdeek 2013an sortu zuten Garapenerako Banku Berria. Bere egoitza Shangain izanda, Banku hori Mundu Banku eta Nazioarteko Moneta Fondoen alternatiba bezala aurkeztu da. Ohiko erakundeak ez bezala, hegoaldeko herrialdeek zuzendutako erakundea izango da, beste ikuspegi batetik. Momentuz, bere neurria txikia izan arren (Mundu Bankuarekin konparatuta), oso seinale argia ematen ari da aldaketei begira. 5.3. 2030 Agenda eta Garapenerako Helburu Iraunkorrak 2030 Agenda garapenaren ideia berrietara eta gaur egungo errealitate berrira moldatu da, testuinguru desberdinetan egon daitezkeen tokiko arazoak eta arazo globalei aurre eginez. 4. taulan ikusten den moduan, Agenda honek ikuspegi zabala hartzen du bere gain, eta gabeziekin erlazionaturik dauden helburuez aparte (pobrezia, osasuna...), ingurugiroari lotutako gaiak, disparekotasunaren arazoak, eta egungo ekoizpen eta kontsumo ereduei buruzko erreferentziak ere planteatzen ditu. Agenda honek ardura kolektiboaren aldeko aldarrikapena ere egiten du.
22 hegoak zabalduz - 4. zk. 2017 apirila 4. Taula. Garapenerako Helburu Iraunkorrak. Helburua Azalpena 1 Pobrezia desagertzea Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan. 2 Goserik ez izatea Gosea amaitzea, elikagai-segurtasuna eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea. 3 Osasuna eta ongizatea Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea. 4 Kalitatezko hezkuntza Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea. 5 Genero-Berdintasuna Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea. 6 Edateko ura eta saneamendua Uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea. 7 Energia Berriztagarriak Energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzea guztiontzat. 8 Lan-Duina eta hazkunde ekonomikoa Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu betea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea. 9 Berrikuntza eta azpiegitura Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea. 10 Desberdintasunak murriztea Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea. 11 Hiri eta komunitate jasangarriak Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. 12 Ekoizpena eta kontsumo arduratsua Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea. 13 Klima babesteko ekintza Neurri urgenteak hartzea, klima aldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko. 14 Uretako bizitza Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu iraunkorrean erabiltzea garapen jasangarriari begira. 15 Lehorreko bizitza Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrian erabili dadila sustatzea, basoak modu jasangarrian kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea. 16 Bakea eta justizia Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan. 17 Itunak helburuak lortzeko Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea. Iturria: NBEaren Adierazpenean oinarrituta, Eusko Jaurlaritza (2015). Lehenik eta behin, Agenda honek, Ipar eta Hegoaldeko dualtasunarekin amaitu du, edo bestela esanda, garatuen eta azpi-garatuen sailkapen eredutik at dago. MGHekin alderatuz, helburu berri horiek mota guztietako lurralde, gizarte eta erakundeei eragiten diete –eta ez errenta baxuko lurraldeei bakarrik–. Agenda honen helburua integratzailea eta zatiezina izatea da, garapenaren arazoei aurre egin ahal izateko, betiere, egoeraren eta arduren aniztasuna aintzat hartuz. Eragile bakoitzak bere inplementazioa nola egin lezakeen aztertu beharko du, bere testuinguru eta arduretara egokituz.
hegoak zabalduz - 4 zk. 2017 apirila 23 Iraunkortasunaren inguruan, Rio de Janeiron izandako bileratik gaur egunera arte luzatu diren kezka eta konpromisoen bat-egitea ere azpimarragarria da. Garapen iraunkorraren kontzeptua Agenda berri honetako elementu nagusia da. Agenda egiteko jarraitu zen prozesuan, lurralde desberdinek, erakundeek, gizarte zibilak, enpresek eta bestelako eragileek parte hartu zuten, eta horrek ELGAk eta laguntzaren sistemaren logikak zuzendu zituen aurreko foroekiko desberdintasun handia ekarriz. Honetaz guztiaz gain, aipatu behar da Agenda honek kritika eta kontraesanak ere badituela (Martínez Osés eta Martínez, 2015). Garapenaren motor bezala definitzen den hazkunde ekonomikoari emandako garrantzia oso handia da, adibidez, eta bestelako hausnarketekin kontraesanean egoteaz gain, helburu batzuk inkoherenteak ere izan daitezke. Beste kasuetan bezala, izaera loteslea falta zaio Agenda honi, eta honek, borondatean oinarritzen den Agenda baten eraginkortasunaren inguruan zalantzak plazaratu ditu. Bestalde, giza eskubideen presentzia oso eskasa da Agenda berrian, eta hau gabeziatzat jo daiteke. Gainera, giltzarri izan daitezkeen fiskalitatearen eta nazioarteko finantza sistemaren inguruko gaiak ez dira nabarmentzen. Azken finean, garapenaren, lankidetzaren eta arazo globalen inguruko hausnarketei ikuspegi aldaketa bat emateko aukera baten aurrean gaudela dirudi. Hala ere, bere inplementazioaren inguruan zalantza asko zabaldu dira. Ondorengo urteetan Agenda honek planteatzen dituen politika desberdinak aurrera eramango diren modua giltzarria izango da zentzu horretan. 5.4. Garapenerako Politiken Koherentzia: agenda berria garatzeko ezinbestekoa Agenda berria ikusita, ezinbestekoa da maila guztietako politiketan ahalegina egitea helburuak lortzeko: nazioartean, herrialde desberdinetan, tokiko politiketan… Garapenerako Agenda aldeaniztun baterantz jo behar dela dirudi. Horretarako, tresna erabilgarri gisa aurkezten da Garapenerako Politiken Koherentzia (GPK). Kontzeptu hau ez da berria, baina garatzen dihardu, bereziki 1990. urtetik aurrera, eta aukera moduan plazarazten da agenda berriaren aurrean (Gutiérrez et al., 2017). Garapenerako Politiken Koherentzia lankidetza arlotik sortzen da, baina bere ikuspegia eta esparrua Laguntzatik harago dago ezbairik gabe. Arlo akademikoetan eta lankidetzako foro batzuetan (ELGAn adibidez), aspalditik dago onartuta GLOtik harago joateko beharra, eta GPK garatzen joan da. Hala ere, oraindik ez da goi-bileretan behar bezala gaia jorratu eta praktikara eraman. Hasiera batean, lankidetzan egindako ebaluaketetan, behin eta berriro agertzen ziren kontraesanei aurre egiteko planteatzen zen koherentziaren beharra. Ikuspegi horretatik, ez zen logikoa herrialde batzuei laguntza eskaintzea eta, aldi berean, leku berberetan eragin negatiboak zituzten politikak sustatzea. Adibidez, merkataritza politikek errenta baxuko hainbat herrialderen produktuen salmentak oztopatzen zituzten, hots, haien garapenerako aukerak mugatzen zituzten nolabait. Kontraesan argi horiek ekiditea Politiken Koherentziarako helburu bat izan behar da zalantzarik gabe, baina kontzeptua harago joan da. Horrela, ikuspegi zabalago batetik, politika desberdinen artean sortu ahal diren sinergiekin lotzen da GPK. Ikuspuntua apur bat baikorra bada ere, laguntzak (edota lankidetzak) eta beste politika batzuek helburu amankomunak izan ditzakete, eta elkarren artean lagungarriak izan daitezke. Ikuspegi hori kanpo politikei loturik egon ohi da. Kontzeptua modu zabalago batean ulertuta, Garapenerako Politiken Koherentzia giza-garapenaren ikuspegia gobernuko ekintza osoan zehar sartzean datza. Ikuspegi horretatik, politika guztiak (kanpokoak zein barnekoak) garapenerako politikak dira, beren ondorioak eta azpian dagoen garapenerako eredua aztertuz.
24 hegoak zabalduz - 4. zk. 2017 apirila Ikuspegi zabal horretatik, politikek garapenean (eta ez bakarrik hirugarren herrialdeen garapenean) duten eragina kasu guztietan aztertzea posible litzateke, eta hori garrantzitsua da agenda berriarekin; izan ere, garatuen eta ez-garatuen kategoriak desagertzen baitira. Koherentzia tresna baliagarria izan daiteke zentzu horretan, edozein herrialderen (Ipar zein Hegoaldekoa) politiken egokitasuna aztertzeko. GPK, ikusi dugunez, koordinazioa baino gehiago da, eta beharrezkoa da gobernu maila desberdinetan barneratuta egotea (herrialdeak, eskualdeak, tokiko erakundeak…). Momentuz, herrialde batzuetan planteatzen hasi dira GPK aplikatzeko neurri batzuk. Nahiz eta GPKaren gaia erakunde deszentralizatuetan hain txertatua ez egon, aipagarria da Euskadin Garapenerako Lankidetzako Legeak berak aipatzen duela koherentziaren gaia, eta GGKE desberdinak ere denbora luzez dihardute horren alde lan egiten (Unceta et al., 2015). Gainera, azken urteetan, aurrerapausoak eman dira, eta Eusko Jaurlaritzak konpromiso hori onartu du. Bestalde, eta zailtasunak badaude ere, herrialde batzuetan ikuspegi hori politika desberdinetan integratzeko batzordeak sortu dira, eta koordinazio mailetan ere ematen dira. Goi mailako konpromisoa ezinbestekoa da eremu honetan benetako aurrerapausoak emateko. GPK-k ez du Laguntza Ofizialaren beharra ukatzen (tamalez, oraindik ere beharrezkoa baita egoera batzuetan), baina Agenda berriaren aurrean, laguntzaz harago joateko arreta jartzearen garrantzia azpimarratzen du, eta horretarako baliabide garrantzitsu bat izan daiteke. Azkenik, aipatu beharra dago, egoera berri honek, Garapenerako Laguntzaren helburuak, bere sistema eta berau osatzen duten eragileen rolak birpasatzeko aukera berria ireki duela. Alde batetik, bereziki garrantzitsua izaten jarraituko du Lankidetzaren presentzia herrialde txiroenetan, eta, beste alde batetik, funts pribatuak heltzen ez diren tokietan arreta jartzea ere beharrezkoa izango da. 5.5. Lankidetzaren etorkizuna: laguntzaz harago Dokumentuaren hasieran azaldu dugunez, Garapenerako Lankidetzaren hasierako planteamendua nahiko sinplea izan zen: laguntza edo transferentzia bidez konpondu nahi ziren herrialdeen artean hauteman ziren arazo eta desberdintasunak. Urteekin, garapeneko arazoen diagnostikoa hobetzen (eta korapilatzen) joan da hasierako planteamenduari kontrajarriaz. Begi-bistakoa da, garatuak zeritzen herrialdeen egoera, esaterako, ezin dela besteen eredugarri izan (bizi garen planeta honek, ez bailuke hori jasango), eta horrekin batera, garapenaren esanahia bera kolokan jarri da. Horretaz aparte, gauzak benetan hobetzeko nahian, laguntza baino indartsuagoak diren beste politiken eragina ere kontuan hartu beharko litzake, eta ekonomiatik harago doazen beste hainbat arlotan sakondu. Bestetik, hasierako diagnostikoan zentralak izan ziren estatuen gobernuek, haien ahalmena gutxituta ikusi dute globalizazio eta korporazio erraldoien aurrean. Arazoak eta erronkak, nolabait, arlo guztietan nabarmentzen dira, eta batzuetan fokatze global bat behar badute ere, askotan tokiko mailatik lantzea ere beharrezkoa da. Horren aurrean, hainbatek, globalizatutako merkatuen bidez, sortutako arazoak konponduko zirela uste zuen, baina begi bistakoa da hau ez dela gertatu, eta besteak beste, NBEen helburu berriek egoerak larriagotzen darraiela ohartarazten gaituzte. Garapenerako Lankidetzari dagokionez, egoera horrek ohiko Laguntzaren eremutik harago joatea eskatzen du, hots, esparrua zabaltzea, eta beste politika eta arloetan eragitea (Severino eta Ray, 2009). Hala ere, ingurunean izan diren aldaketen eragina mugatua izan da orain arte, eta lankidetza sistema osoaren inertziak agerian geratu dira. Hori guztia aldatzen has liteke helburu berriekin; izan ere, adierazten den perspektiba orokorra aukera bat izan daiteke garapeneko arazoei beste era global batetik aurre egiteko. Ildo honi jarraituz, ezinbestekoa da GLO mantentzea eta handitzea, munduan dagoen gabezia larriak arintzeko, eta nazioarteko solidaritatea eta justizia sustatzeko (antzinako %0,7ko konpromisoa, esaterako, |
addi-064e0b9402ec | https://addi.ehu.es/handle/10810/22850 | addi | cc-by-nc 3.0 | 1997-01-23 | science | Salaberri Muñoa, Patxi | eu | Axularen prosa erretorikaren argitan | 0.Sarrera Ezaguna da literatura postrenazentistak eta barrokoak oso ezaugarri bereziak hartu zituztela batik bat tradizioz katolikoak ziren herrialdeetan. Baina Kontrarrefonnaren giroak mendebaleko literaturaren bilakaera orokorra modu nabarmenean baldintzatu eta bideratu zuela ahaztu gabe, Euskal Herrian gertatu zirenek berezitasun edo ezaugarri propio zenbait zituen literatura ahalbidetu zuten. Izan ere, Euskal Herriko iparraldean eman zen produkzio idatziaren fenomenoa faktore erlijioso eta ez-erlijiosoen konfluentzia ilun-estuei esker sortu zen, XVII. mendeko literatur erlijiosoaren loraldirako baldintzak sortzeko arrago egoki bihurtua baitzen ordurako eremu hura guztia. Hazkunde ekonomikoak, Nafarroa Behereko lubizi erlijiosoak, Lapurdi aldeko pentsakera disidenteak: (besteak beste, sorgin mundu hezigabe gisa agertu zenak), egoera politiko ezegonkorrak: eta, azken finean, gizarte zaharraren funtsezko zenbait elementurekin hautsi beharrak, gizartea bideratu eta "orekatuko" zuen faktore bat eskatzen zuten. Historikoki Kontrarreformaren etorrerak beteko du funtzio hori eta, gainera, modu zeharo erabakiorrean, jakina den bezala. Oro har, Kontrarreformaren eraginak: islada berezia agertuko zuen euskal literaturaren arloan, baldintza sozio-politikoek horrela bultzaturik, modurik ortodoxoenean eta "hertsi"-enean gauzaraziko baitzuen produkzio idatzi gehiena. Berez erlijioaren eragina handia izan bazen garai hartako idazle guztiengan (kezka erlijioso berezirik ez zutenak barne), azpimarratu beharrik ez dago noraino iritsi zen prosa erlijiosoaren bideak urratzea erabaki zutenen artean. XVII. mendeko literatura lapurtarra horren lekuko fidagarria da. Kontrarreformaren atmosfera hori, alabaina, ez zen bakarrik literaturaren bideratze prozesu orokorrean eman; dagoeneko maiz adierazia izan da prosaren bilakaera konkretuan bertan Trentokoaz geroztik -eta hango erabakien ondorioz- birrezartzen hasi zen joera prosistikoaren garrantzia, berreskuratu behar bide ziren "iragan denbora hobeagoetan" erabili literatur estiloa abiapuntu gisa harturik garatuko zen joerarena, alegia. 17
O.Sarrera Erretorika klasikoaz ari gara, nagusiki Zizeronen eta Kintilianoren obrek hurrengo belaunaldiei erabiltzen irakatsi zieten hartaz hain zuzen. Ildo horretatik, ezaguna da XIV-XVII bitartean err~torika _klasikoak Europako mendebalde guztian ezagutu zuen zabalkuntza, tratamendu-difer~ntz1ak er~ nabarmen egin ziren arren. Oro har, eta autoreek zerabiltzaten erregistro motak hiru nagus1tara laburbildu izan badira erel, oreka, argitasuna, neurria eskaintzen zitu~n sintaxi zizeroni~a izango zen XVI. mendearen azken erdialdetik aurrera esparru katolikoetan prosa aszetikodidaktikoak onetsi, erabili eta hedaraziko zuena. 0.1.- AXULAR ETA GERO Panorama orokor honen aurrean, eta lanean hasteko hipotesi gisako bat baino ez balitz ere, balirudike hemen aipatu ezaugarri horietako asko e:aku~ten dituela Sarako urdazubiarraren irudiak eta horrexegatik bihurtzen zaiola aztertzaileari haren obra bera ere hain erakargarri: Kontrarreforma garaiaren hasieran jaioa, Lapurdi _in~urukoa, kulturalki ere goi mailako unibertsitate batean landua eta Kontrarreformaren eginkizunet_an eta Lapurdin bertan zuzenean ihardungo duen elizgizon intelektu~ modur_a age~o bruta Axular. Haren ekarpen idatziak ere, garaikideenen antzo, gutx1enez ohiko bermzadura erretorikoa erakutsiko uste du gainazal edergarri gisa. Bestalde, ezin ahantz daiteke prosa narratiborako bide~n ~on?lo~~oki euskaraz garatutako lehenengo zutabe original ezaguna dela Axularrena, Jarraitz~erik izan duen zutabea gainera, gauza ez ohikoegia euskal literaturan. Horrezaz gain, (beste hizkuntzetako) erretorikarekiko jostura puntu nabarmena bada ere, baloratzeke dago oraindik noraino iragazi eta erabili ziruen bere k~turari (id~etan_ ere) is~en zi~zkion ezaugarri nagusiak, ahozkotasunarena garrantzt~suenet~o bat 1~an_daite~eel~. ~ra kargarria eta derrigorrezkoa da, beraz, Gero-ren mportantzia kuantltatlbo zem kualitattboaz ohartaraztea eta haren egilea dagokion lekuan jartzea. Baina Axularren mezua erlijioso hutsa delako, edota haren liburuak literatur xede aitorturik ez zuelako nonbait, orain arte Gero irakurri dutenak nagusiki erlijiosoak edota hizkuntzalariak izan direla ausartuko ginateke esaten. Inor gutxik aztertu (nahi?) izan du loreen lorea ornen den obra honen literaturtasuna, eta saioren bat egin izan denean, modu partzialean egin izan da -argitaratu gabe geratuz- ~ta azalpen _orokorrik edo ~ortu gabe. Gehienak, literatur kritika eta historiagileak barne, h1zk~tzalariek puztu~ako hitz~ tan gelditu izan dira, eta hori ikonoklasten esparrukoak a1p~tze~e ~z~en d1t_ugul~, hauetakorik ere bada eta mahastian. Izan ere, ezagumendu bruno mtmz10 geh1agorekin beharbada, badira Gero liburuaren arazoa hitz pare batez garbitu izan dutenak ere: itzulpen hutsa (ik. "Ikerketen egoera" kapituluko 1.2.5. l atala). Halakoek, jakina, ez bide dute asmatu -ezin baita asmatu asmatzeko asmorik ez dagoenean- non zegoen obraren balioa eta non kokatu behar den benetako ekarpena. 1 - Europako hizk:untza nagusietan hedatu ·ziren joera estilistik.oen anean arrakastatsuena Antonio Guevararen estilo antitetikoa litzateke, paralelismoz eta antitesiz osatutakoa eta goi mailakoa izan nahi zuena baina normalean artifizialegí bihurtuko zena. Aurrekoa baino apalagoa, humanismoaren tradizioko idazleek bultzatutako estiloa legoke, hitz jario handikoa eta elegantea baina, aldi berean, ulenerraza eta estilo arruntari gehiegi lotzen ez zitzaiona. Eguneroko kale hizkuntza jaso nahi zuen joera izango zen hirugarrena, arina eta elkarrizketaren bidez eratua. 18 O.Sarrera Esan dugu, alabaina, objekriboki obra erakaraarria izanda ere Axularren qero norm'.11ean hi_zkunt;Zaren ikuspuntuu utsefil: trat_at~ iz~ de~a eta bizikÍ gutxiagota hre_ratur ~alioaren~tik. E~a da Ax~larren ek~en lingmstikoak behin eta berriz azpimarratu izan duela, b~ll: egia ~a, ald1 ber~a~, hteraturaren ikuspegitik aztertua izan denean orokorre~ aurrentz1 neganbo askorekin izan dela tratatua, gure ustez euskal literaturaren prosaren fmkapenaren alorrean eta, zehatzago, estilistikarenean dagokion lekua "gutxiegi"-etsi egin delarik. . . _ . Ildo _horretatik, ezinbesteko begitandu zitzaigun obra hau parametro erretoriko-estilistikoetatik aztertzea eta izan zitzakeen balioak nabarmentzea. Bazen, beraz, motiborik Axularren obrara hurbildu nahi izateko eta haren balioez mintzatzen hasteko, alde batetik, obraren planteamendu orokorra nolakoa zen eta zeri eran~zuten zi~n fink~tu behar zelak~, eta, bestetik, Erretorikaren presentzia eta eragina o~o ~tx1 azte~u izan ~elako euskal hteraturan barrena, eta, Gero-k, gure literaturaren histonan zutam onartua izan den Gero honek, ikuspuntu horretatik gehiegi aztertu gabeko liburu emankorra zirudielako. Edonola ere, behin eta berriz azpimarratu izan da obra honen eta autorearen inguru~ dag<;>en pr_oblematika, arazoak zenbaitetan (gehienetan agian!) gaindiezin bailiren geratu _direlarik. Ezm ahaztu, esate baterako, li~uruaren egituraketaren ingurukoa, iragarritako ?igarren partearena, etab. Antzeko zerbait esan genezake Axularren bizitzaren inguru~~ 1luntasun eta lamoen arteko puntu askori buruz, betiere gogoratuz, jakina, (ezinezkoa ba1~1tzateke. ~aztea!) g'.lfaiko _giro~ eta, hain prezeski, literatur lapurteraren loraldia arg1tasun rmrnmo batekin esphka ditzaketen baldintzapen soziologiko eta historikoen azterketen beharra. Halere, arazo hauen guztien artean, garrantzizkoa zen j akitea eta finkatzea ea nolakoa zen eta nola koka zitekeen garaiko prosan Axularrek emaniko "urratsa". . . Guketz,_gogoratu beharrik ez <lago, argigarriena (argitzeko errazena, alegia) zrrudien arlo erretoriko~fo~al horretan ezarri nahi izan dugu ikerlan honen arakatze esrarrua. Izenburuan adieraz1 legez, Axularren prosaren azterketa Erretorikaren argitan ham zuzen. . . _ Jakin _bagenekien, eta horixe izan genuen hasiera-hasieran helburu, ziurrenik arlo es~1hstikoru:ekm Iotura ezinago hertsia duen elokuzioaren arloan beharko genukeela ahale~mik handiena buru~, pros'.lfen nondik-norakoak finkatuko bagenitu. Halere, metodolog~ak berak problemanzatu gmtuen eta, ondorioz, garbi erakutsi zigun aldez aurretiko ze~bai! pausu eman gabe lan nekeza bezain hutsala genukeela burutzeko. Izan ere arinke~a ntekeen "originaltasunaz", testu-dependentziaz eta beste hainbat arazoz oinarrÍzkoak argitu gabe Axularren prosaz mintzatzera pasatzea. 0.2.- HELBURUAK . Gure hipotesiaren muina Gero idazteko Axular erretorikan oinarritu eta hartaz bahatu zela izanik, batetik finkatu beharra zeaoen noraino bete zituen "ars" haren aholku~, e.la:• bestetik, ea inolako eklektizismorik ertl:utsi ote zuen eta, ahal zelarik, zernolako mtumo ed? kontzientziarekin egin izan zuen arau erretorikoen erabilpen hori. Jakina_, horretarako ezmbestekoa egiten zen egitura erretoriko-estilistiko naausiak ere zehazten saiatzea. 0 19
0.Sarrera falta da genero honen historiaz, bilakaeraz edota aldakuntzez hitz egin ahal izateko. Edonola ere, garbi utzi nahi dugu hemen ez dela lan honen helburua eskema historiko osotu bat burutzea, besteak beste gure literatur historiaren egoerak berak galeraziko ligukeelako eginkizuna. Hurrengo kapituluan, eta liburuaren azterketari ekin baino lehenago, hurbilketa antzeko bat eskainiko da erretorika liburuetan esaten, aholkatzen eta agintzen denaz, ezinbestekoa baita XVI-XVII. mendeetan "indarrean" zeuden erretorika tratatuetati.k abiatzea eta ikuspuntu hartati.k aztertzea orduan idatziz produzituri.ko guztia, Axularrena barne. Azterketa metodoa, beraz, baraka haietakoa ahaztu gabe bideratu beharko da, nahiz eta premisa gisa Axular inolako kategoria hertsitan ez dugun kokatukoll. Alabaina, jeneralizazioetan erortzeko arriskua saihestu nahian bada ere, Kintiliano eta Granada erabiliko ditugu nagusiki garai hartako erretorika liburuen paradigma gisa, hain zuzen kronologikoki muturretan daudelako, eta bigarrena, hots, Axularren garaikide eta, dakigunagatik, aitzindari izandako Granadako Luis K.intilianoren planteamendu orokorren jarraitzailea delako. Horrezaz gain, eta oraingoz hipotesi gisa bada ere, Axular, predikari eta idazle moduan, erretorika klasikoaren jokamoldeak tinko gordetzen zituen erretorika eklesiastikoan zeharo txertatua zegoela planteatuko dugu hemen, eta, aldi berean, Granadaren erretorika eklesiastiko "praktikoa" bederen ongi ezagutzen zuela12; apaizek zuten prestakuntza erretoriko klasikoak Kintilianoren ezagutza eskaintzen bazuen, Granadakoaren proposamen eklesiastikoaren presentzia ukaezina da Gero-n, bien arteko kidetasunak lekuko. Garbi da, bada, Granadako Luisen liburu aszetikoen irakurketak gutxienez haren erretorika zeharka ikasteko parada eskaini ziola urdazubiarrari. Bestalde, honelako liburu aszetikoek betetzen duten funtzio ebangelizatzaileaz gainera, ezin ahaz daiteke bertan gomendatzen diren erremedioak eta arauak etengabe ari direla maila erlijiosotik ateratzen eta gizarte-arlora iristen, horrek ideologikoki dituen inplikazioekin. Beraz, liburua metodologikoki aztertzeak maila bien arteko interferentzia puntuak bilatzen saiatzea 13 suposatzen du eta horretan arituko gara liburuaren planteamendu orokorra eta doktrinala azaltzeari eskainitako atalean. Komenigarri deritzogu, halaber, Axularrek obra taxutzerakoan espero zituen irakurleak irudi.katzen saiatzeari, espektatiben arabera egokitu beharko baitzuen gero prosa erretoriko guztia. Horren ondoren, eta aurrera eginik, Gero-n antzeman uste den hipotesi erretorikoaren egiaztapena burutzen saiatuko gara, erretorika klasiko-eklesiastikoaren ohiko atalak kontutan harturik. Jakina, inventio, dispositio eta elocutio izenekoak izango 11 - Ezin jakin daiteke aldez aurretik noraino defenda litekeen haren obran eragin estilistiko-erretoriko nagusi bakar.rik. Orobat, Barrokoaren garaiko prosa didaktikoak (zer besterik da prosa aszetikoa?) duen adarreztaketa ikusita (garbitasuna, gardentasuna eta oreka formala bilatzen dituenetik indarra eta pasioa erakustea lortu nahi duenera), zinetan susma daiteke Axularrenean ere, beste zenbaitenetan bezalatsu, agian modu eklektikoan ager daitezkeela joera nagusiak. 12 - Adierazi beharrik ez dago: zaila izango litzateke Granadaren liburu teorikoa (Retórica Eclesiástica delakoa) zuzenean ezagutzen ote zuen galderari erantzutea. 13 - Hain zuzen ere, horrek berak eraman gaitzake "[ ... ] a descubrir detrás de la convencional estructura de un libro de devoción la rigidez metódica de un tratado de civilidad y, como tal, un instrumento ideológico privilegiado capaz de influenciar la conciencia y el comportamiento de los fieles" (Morel d' Arleux 1993, 720). 24 O.Sarrera dira egilearen sormenari eta arlo produktiboari zuzenen dagozkienak eta guk hemen tratatuko ditugunak, ez besterik. Ezaguna denez, lehenengo atal kanonikoak obraren sorketaz eta hura defendagarri egiteko behar diren argumentuen bilaketaz ihardungo du, bati.k bat liburuaren planteamenduaz eta Axularrek izan bide zituen iturri eta bestelako elementuez. Horren ondoren, berriz, obraren antolamenduaz arituko gara, gure kasuan aztergaia liburuaren egituraketa bera izango delarik: nola antolatzen diren argumentuak, nolako forma ematen zaien edukiei, zenbat kapitulu, zernolako disposizioa kapitulu bakoitzean eta orokorrean, etab. Elocutio-ak liburuan barrena zabalduko diren ideiei nolako hizkuntz jantzia eransten zaien aztertuko du. Atal honetan legoke prosaren tratamenduaren azterketa. Hortaz, eta aurrekoan oinarrituri.k, hasieran Axularrek obraren burutzapenerako izan bide zuen loci -en tratamenduaz mintzatuko gara, batik bat obra testuinguru egoki batean kokatu ahal izateko eta, betiere, soil-soili.k indukzioaren bitartez atera daitekeena azalduz. Remen frogatu beharko da ea Axularren Gero liburuaren erreferentzia esparru gisa, bai kulturalki bai modu berezian erretori.kako arloari dagokionez, gazteleraz mintzatzen den kultur esparrua denentz. Horretarako arrazoi estrukturalez gain (espainiar inperioaren indar politikoa, ekonornikoa eta kulturala; argitalpen politika zabala: gazteleraz argitaratzen zen Portugalen, Flandrian, etab.), pertsonalak ere badirelako: prestakuntza akademi.koarena, urte luzez Sarako bataio-liburuetan erabilitako rnintzamoldeak erakusten duena, etab. Hori dela eta, egiantzekotasun handia duen frogatu gabeko hipotesi honen inguruan ihardungo dugu. Atal horrekin lotuta, aurrera dezagun lan honetan obraren "originaltasunaz" edo hitz egin dadinean ez dela gure anean "ohiko" bihurtu zentzuan egingo. Gauzajakina eta zenbait mailatan demostratua (i.k. Urkijo, Villasante, etab.) da Axularren liburuan beste autorerekiko zorra nabarmena dela; hainbat pasarte, argudio eta tratamenduri dagokionez, behinik behin. Axularrek, bere garaiaren seme eta bere lanbidearen menpeko zen neurrian, mezu aszetiko zehatza zabaltzea baino ez zuen helburu, eta asmo horrekin, hain zuzen, "karreatu" zituen bere obrara beharrezko iruditu zitzaizkion materiale guztiak. Originaltasuna, alderdi horretatik, besterena bezalakoxea ziurrenik. Era berean, komenigarria iruditu zaigu Gero liburuaren iturri izan zitezkeen eredu klasiko edo garaikideen bila abiatzea14_ Horrekin ez da azterketa exhaustibori.k burutuko, hori guztia aztertzea beste lan baten egitekoa bailitzateke; besterik da hemen bilatuko dena: Axularren "originaltasuna" denominazioaren pean kalifikatu den hori benetako parametroetan uztea. Horrek, jakina, saratarraren estiloaz ere esango digu, hain zuzen ere beste obren itzulpen-moldaketak ager dakizkigunean, beraien tratamendua hertsia ala askea den baieztatzeko irizpiderik izango baitugu, eta, ondorioz, "gure idazlearen estiloaz" ala "besterenaz" aritu behar dugun jakiteko. Nolanahi ere den, modu berezian azpimarratu nahi genuke lan honetan ez dela agortzen iturri eta eraginen azterketa. Remen, guk aurkitutako iturri posible batzuk baino ez dira aurkeztuko. Sortze legearen arabera, noski, beti egon liteke "usaindutako" 14 - Aztertzeke utzi da Farinellik zabaldutako Schuchardt-en hipotesia. Haren arabera, Axularren liburua beste baten itzulpena edo moldaketa hutsa baino ez litzateke. Ikuspuntu hau argitu bitartean (eta egia esan, bakar-bakarrik argi liteke delako "iturria" aurkituko balitz, ezen aurkitzen ez den bitartean, beti egon baitaiteke "itwria" bilatu behar dela eta aurkituko dela pentsatuko duenik!) metodologi.koki ez balego bezalajokatu behar da. Alabaina, "susmo" honek eragozpen gehiegi ekarri izan du beti inventio eta dispositio ataletara. 25
l. - lkerketen egoera "Le basquea partagé ave.e le celtique le privilége de faire dire a son sujet d'innombrables extravagances" J .-J. Ampere Axularren eta haren obraren inguruko lanetan ikerketa sendorik falta ez bada ere, argitaraturiko guztien artean ez dirudi gutxi direnik aldez aurreúk harrutako iritziak zuritzeko oker metodologikoa erakutsi dutenak edota, horrelakoetan gertatzen den totum revolutum-az baliatuz, eta apriorismo beretan oinarriturik, gehiegikeriak ere areagotzera iritsi direnak. Eta, jakina, ez gara ohiko turiferarioen ustezko azterketei buruz bakarrik ari. Aski da lan horien katalogoa hartzea esandako horretaz guztiaz ohartzeko. Axular eta haren obra ia denetarako aitzakia izan dira: literaturaz iharduteko, erlijioaz aritzeko, antropologiaz mintzatzeko, etab. Gero sakonki irakurri gabe "baloratu" dutenetatik liburua irakurtzeko asmorik: ere ez duten ikertzaileenganaino, baieztapenak egiten hasi ondoren ez bide zegoen balazta sakatzerik. Besteren artean, liburuaren balio literarioa ere goraipatua izan da egileak hizkuntza -sintax.ia eta lexikoa, alegia- aberatsa zerabilelako eta herriaren hizkeraúk gehiegi urrundu gabe maila altuko (!?) gauzak tratatzen ornen zituelako -eta, gainera, nola tratatu!: seiehun bat orrialde beteaz!. Azken urteotan Axularren hizkera hizkuntza kodetutik hurbil sentitu izanak ere -eta euskara eta estilo egokiaren eredu gisa edo har zitekeelako usteagatik nonbait (ik. Goikoetxea 1991)- lagundu du baiespen barreiatze horretan. Oro har, esan genezake, kategoria morfo-sintaktikoetatik at, deus gutxi aprobetxatu dela hareneúk eta gaur egun oraindik "ezezagun ia perfektoa" dugula saratarra, denon agerian ezkutatzen zaigun altxorra hain zuzen. Eta hau diogunean, zera adierazi nahi dugu, hots, saio solte eta partzial batzuk izan ezik, Axularren planteamendu aszetikoa ezer gutxi ikertu dela, haren jokamolde sozialaz gehiegi ez dakigula eta, gure arloari dagokionez, prosaren balio eta ekarpenen oinarrizkoo ebaluazioa egiteke dagoel oraindik. Baina, Axularren eta haren obraren inguruan topiko faltarik ez den arreo, bada zabalkuntza eta ikerkuntza arloan ohorezko salbuespenik ere, guztien artean Urkijo eta Villasante nagusi agertzen zaizkigularik. 1.1.- AXULARREN ETA HAREN OBRAREN ERREZEPZIOTIK. .. Ez da hau seguraski Axularren obraz eta balioaz esandako guztiaren zerrenda egiteko tokirik aproposena, monografia mardula aterako bailitzateke horrelako lanetan abiatuz gero. Izan ere, askotxo ditugu gure letretan Axularren gorentasunaz mintzatu direnak, eta ez bakarrik Dissaneche15, Petrus D1Jrthubiel6 edota Etxeberri Sarakoa, azken hau Axularren benetako gurtzailea izan bazen ere. 15 - Axular "Viro magni nominis in nostra cantabria" dela dio (Cero 13 or.) 16 - Cero 14 or. 31
/.- Jkerketen egoera 1. 2.- ... AZKEN URTEOTAKO IKERKETETARAINO Literatura guztietan errezepzio mai~aren arabe:akoa izan ohi_ da obrari eskainitako lan eta ikerketena bera ere. Ildo horretatik, zalantzarik gabe esan daiteke azken mende honetan Axularrek jaso izan duela ~re balioarengati_k leg<;>~okee!l errezepzioaren kategoria, izan ere areagotuz joan baitira han eta haren obran eskaimtako ikerketak. Guztien artean literaturaren historiaz arduratu den bibliografia aipatu beharko litzateke lehendabirl. Haien helburua oinarrizko ikuspuntu historiko-literarioa eskaintzea izan den heinean, literaturaren protagonistek eta haien obrek jendartean ezagun bihurtzeko aukera izan dute. Ezagutarazte lan horretan ohargarria da Francisque-Miche~-ek Le _P_ays Basque (1857) liburuaren bidez egindako ahalegina. Haren ondore~ ez ~a gutx1_ 1zan urdazubiarraren irudia literaturaren hlstorian kokatzen eta kaleratzen saiatu direnen saioak: Orixe (1927), Lafitte (1941), Etxaide (1958), Mitxelena (1960), Villasa~te (1961) eta beste zenbaitenak. Hauen anean, ez dira gutxi izan Axularren prosa erretorikoa eta haren funtzioa eta balioa nabannendu dituzten autoreak, besteak beste Sarasola (1971 ; 1976), Orpustan (1996) eta Kortazar (prentsan)23. Bibliografia espezializatuagoaren e:e1'!1uan, baina gaur ~gun. Axularren inguruan ikerlariak aurki dezakeen panor.a~a b1bho~afi~oa exhaust1~ok~ urr.atzeko asmorik gabe (ik. Villasante 197 4; hark eskairutako lan omamzko eta orobiltt:ai1eari azken 20 urteotan argitaratuak gehitu beharko litzai~oke), gure lane:ako garrantz1tsuen gertatzen diren arloetan burututako idazlanen norab1dea marraztu nahi genuke hemen. 1.2.1. - AXULARREN BIOGRAFIAZ XVI-XVII. mendeetako historia-atal partzialak osatzeko dagoen dokumentu eskasian Urkixo (1911), Manuel Lekuona (1954), Irigarai (urte~), eta Villasante 0?72) aipatu beharko lirateke. Horiekin hatera, garrantzitsuak dira A. Irigaray eta Juan Agurrrerena (1978) eta azken honek argitaratutako perfil biografikoa eta dokumentuak (1980). Saratarraren bizitzaz ezer gutxi jakiteaz gain, Axularren eta hare~ garaikideen prestakuntza (akademikoa eta erretorikoa) ez~gutz~n hasteko lan~ ~re falta ditugu. Eskasia honen aurrean, azpimarragarriak dira Itz1ar Mitxelenak eska1mtakoak (1974; 1977), besteak beste. 1.2.2 .• OBRAREN PLANTEAMENDUAZ Oro bar, eta egia aitortzeko, ikuspuntu lingusitikoa izan da nagusiki ~u larren obrara hurbiltzeko erabili izan dena; eta linguistikoaren barrenean, honelako bereuketarik egin ahal bada bederen, atal lexikoa eta. m~rfosintaktikoa i~an dira baloratu diren ia bakarrak, bai obra onetsi dutenen artean eta bai gaitzesteko erabakia hartu zutenen artean. Planteamenduaz esan dena gaia deskribatzera mugatu da eskuarki, !barren esplikazio-nahiaren salbuespenarekin. Horregatik agian izan ~a !barren Genio 1 Lengua liburua (1935) ondoko urtetan hain eraginkorra: giltza filologikoez harantza, ~b~ar~n planteamendu eta funtzionamendu orokorra ulertzen ~aiatu z~l~o eta, horretan omarnturik eta jeneralizatzeko asmoz, literaturaren klabeak eskamtzen Jakin zuelako. Harek aurkeztu 23 - Autorearen adeitasunari esker kontsultatua. 36 /.- lkerketen egoera proposamenak Gero irakurtzeko eta ulertzeko sistema egokia eskaintzen bide zuen. Harrezkero interpretazio gehienak Ibarrek jorratutako bidetik abiatu izan dira, alegia Axularrek bere obran bertan gauzatu zituela gerokoentzat idazteko baldintza edo arau izan behar zuten ezaugarriak: pedagogikoa, pragmaúkoa eta jeniala. B. Urgell (1991) izan da Axularren obra interpretatzeko teoría hau kolokan jarri duen lehena oso lan interesgarri batez; besteak beste Ibarrek Axularren obran atzematen bide dituen ezaugarrien oinarriak dira zalantzatan jartzen direnak. Dena dela, zehatzago ikusi ahal izango ditugu kritika horren bestelako nondik-norakoak tesi-lan honetan barrena. 1.2.3.· PLANTEAMENDU ERLUIOSOAZ BainaGero liburuaren azterketa ez-linguistikoez gauza gehiegi esan ez bagenezake ere, are gutxiago komenta liteke Axularren planteamendu aszetiko-teologikoaz. Egia esan, inor gutxi arduratu da liburuaren edukiaz eta bertan antzeman litezkeen joerak, isiluneak, beste tradizioekiko paralelismoak eta bestelako puntuak finkatzen. Ezaguna da Intxausperen "liburua ordenatzeko" nahi hartatik sonutako zitua, eta, beharbada, horixe izan da liburuaren mamia ulertzeko egin den saiorik nagusiena, burututako espurgazioek benetako bame kontraesana sortu bazioten ere nahi / asmo horretan. Bestalde, Urkijok berak ere ez zuen horretaz gehiegi sakondu, baina laburtuta utzi zuen puntu horri buruz pentsatzen zuena Etxeberri Sarakoaren hitzak bere bihurtu zituenean: "único euskaldun que, en tiempos pasados, supo, dejándose de traducciones literales, recoger y expresar en hermoso vascuence el meollo más selecto de la Teología católica" (Urquijo 1911, 538) Jakina, arazoa etor liteke Gero liburuan ematen diren pauta aszetikoak "el meollo más selecto de la Teología católica" gisara agertzen direnean. Baina ez da horrelakorik planteatu. Gehienik ere, planteamendua problematizatzen ez duten lanak dira bakanka agertu direnak. Teologiari buruzko argitalpenen artean, esaterako, Balenziagarena (1990) da azken urteotan kaleratu den bakarra. Katolikoen probetxu izpiritualeko helburu soilaz, Axularren testuen glosatze eta zenbait kontzepturen katalogatze lana da. Adi-mugaz honantz dagoenari, inondik ere, jeneralizazioak eta bestek esandakoen errepi.kapenak baizik ez zaizkio eskaintzen bertan. 1.2.4. - IDAZLANAREN ALDERDI FORMALEZ Badirudi hizkuntza bera, dituen maila diferenteetan, izan dela ikertzaileak gehien erakarri dituena, bai gaitzesteko nola laudatzeko. Ildo horretatik, azken mende erdi honen hasieran, Lekuonaren iritziak 09.54) izan ziren sektore zabal batzuen pertzepzio linguistiko-literarioa labubildu zutenak, batik bat urdazubiarrari leporatutako erdarakada eta barbarismoei dagokienean. Baina aurreko ahaleginak inolaz ere gutxietsi gabe, azken hogeita bost uneotakoak izan dira, ezbairik gabe, ziturik sistematizatuenak eta sendoenak eskaini dituz37
_______ //.- /ngurumari orokorra _______ _ Baina nekazal munduko biztanle-kopurua eta maila ekonomikoa gutxiesteko modukoa ez zen arren44, ekonomiaren motorerik handiena gezalarekin lotua aurkitzen zen. Izan ere, "sin embargo de estar muy poblado, el Labourd no era un país fértil y los labortanos preferían «el inconstante ejercicio del mar>> ~ trabaj::rr en el camp~ cultivando la tierra" (Caro Baroja 1985, 166). Ondorioz, ez da hamtzekoa izango 6.000 mguru arrantzale Ternua aldera baleak harrapatzera joaten ikustea (Intxausti 1990, 84). Ezin ahaz daiteke arrantzaleen kopuru horren atzean emaztea eta seme-alabena dagoela. Denetara, beraz, asko ziren itsasotik eta modu horretan bizi zirenak. Horrezaz gain, itsas-industriak (untzigintzatik arrainen komertzializazioraino), inoiz ezagutu gabeko aberastasuna ekarri zien Lapurdiko kostalde eta inguruei, Donibane Lohizun eta Ziburu -"los dos burgos más bellos de Europa", G. Martin izeneko bidaiariak zioenez (cfr. Torrealdai eta Azurmendi 1985, 481 or.)- gune garrantzitsuenak bihurtu zirelarik. Esan bezala, Donibane Lohizune (12 rnila biztanlerekin 1578an) eta Ziburu (3 rnila biztanlerekin)45 Lapurdiko arrantz portu garrantzitsuenak46 izateaz gain, Ternuako bidaien lekuko izan ziren. Horrezaz gain, itsasuntziola inportanteak (gerra-, merkatal- eta arrantz itsasuntziak hain zuzen) eraiki ziren bertan. Hegoaldeko jendea ere erak:artzen zuen eskualde itsastiar honek, gipuzkoarbizkaitarrak nagusiki. Ezin ahaztu, bestalde, aberastasunaren sinonimo bihurtu izan ohi diren komunitate judua ere han bilduko dela (Hispano-portugesak, naparrak eta bordel~arrak), nahiz eta 1622an herri errebolta baten ondorioz Donibanetik alde egin behar izango duten bi mila inguru juduk. Faktore hauek guztiek Lapurdi kultura eta erlijio diferenteen bilgune bihurtu bazuten ere, komenigarria da ez ahaztea euskara arrago honetako mintzabide garrantzitsuena izan zela. Aberastasun ekonomiko eta kultural honek, besteak beste, eliza katolikoaren eta elizgizonen presentzia ugaritzeko aukera ekarri zuen, ondasunekin eta herrien aberastasunekin lotuegi baitzegoen apaiz eta bestelako elizgizonen ugalketa. Axularrek ezagutuko zuen Saran, esaterako, eta adibide bat baino ez da, asko izan ziren Lancreren 44 - Askain eta Sara heniek, esate baterak:o, aberastasun nabaria erak:usten dute. Horren adierazgani bide da Sarako elizaren konponketa, Axularrek bideratu eta burutu zuena alegia (Urquijo 1912a, 548-549). Badirudi lehorreko hazkunde hau, hein handi batean, Kontrarreforrna katolikoak bultzaturik:o eredu ekonomikoari esker gertatu zela, ezaguna baita lurrarekiko loturak: itsasokoak: baino askoz atxikimendu handiagoa dakarrela moral eta erlijioarekiko. Pierre Lancrek berak ongi ohatarazi zuen bezala, itsasoa beti izan da inkonstantzia, inmoralitate eta prebisio ezaren sinboloa (Lancre, Tableau de l'inconstance des mauvais anges et demons .. ., 1612, I. lib. II. disk., 31-32 or.; apud Caro Baroja 1985, 166), erlijio katolikoak bortizki burrukatuk.o zituen elementuen sinboloa hain zuzen. 45 - Orduk.o euskal hiri nagusiek zeuk.aten biztanle kopuru bera gutxi gorabehera. Bilbok adibidez, 5.000 inguru zituen. 46 - Donibanen mende hasieran 721 marine! zegoen; handik une gutxitara seikoiztu egingo zen kopurua. Horrezaz gain, itsasuntzitan denetara Baionak baino tenelaje gehiago zeukan (Torrealdai eta Azurrnendi 1985, 481). 56 _______ //.- /ngurumari orokorra ______ _ aginduz "garbituak", arrazoi erlijioso eta ez hain erlijiosoak zirela medio47. Jakina, honek guztiak zerikusi handia izango zuen gero sortzen eta finkatzen hasiko zen euskarazko prosan, irakurri eta idazteko eskolatuak izateaz gain, helburu pastoralek bultzaturik garatu eta landu behar izango zuten elizgizon haiek euskal letren esparrua. Aldi berean, irakurlegoa ere sortzen edo egiten ari den neurrian, idazleek, beren obrak taxutzean, gogoan hartu beharko dituzte irakurlegai horien ezaugarriak - agindu arloan perspicuitas eta aptum-enak bezain garrantzitsuak ohi dira liburuarekin lortu nahi izaten diren helburuenak-, gero obrak irakurriko badira. Topiko bihurtu da Etxeberri Ziburukoaren irakurle itsastiarrarena edota Axularren nekazal konfigurazioko tipoarena. 2.3.2.- KONTRARREFORMA GIROAN Panorama honetan, iparraldea sakonki astindu zuen Erreformaren krisi erlijiosoa behin gainditu ondoren, .K~tolizismo3: indarturik atera zen Euskal Herrian. Bai~a, aldi berean, kontrarreformarekin mtolerantzia moduko bat -gauzak leunago esateagatik, alegia- nagusituko zen mundu katolikoan. Jakina denez, lehenengo agerpenak Inkisizioaren abiatzearekin hasiko dira 1542an; 1543an inprenta-zentsura ezarriko da eta handik bi urtetara Trentoko kontzilioa hasiko. Bi modutan gauzatu nahi izango da Kontrarreformaren politika: batetik, lurralde protestanteak armekin konkistatu nahian, eta, bigarrenik, jendea konbertitzeko presio mota guztiak egiten (misioak, ikastetxe berriak sortu48, etab.). Aldi berean, arlo erlijioso hutsean, fedearen bidezko justifikazioaren aurka, obra onen balioa exageratu zen eta meritoaren kontzeptua asmatu. Ondorioen artean, nabarrnenenak baino ez aipatzeko, Eliza katolikoak ez zuen onartu ez Biblia ezta meza ere hizkuntza bulgarrean ematea, konfesonarioa asmatu zen eta Ama Birjina eta Sainduak goratu zituen. Ezin da ahaztu Euskal Herriak gutxienez bi osagai "iraultzaile" erakusten zituela (askotan beste zerbaiten aurpegia besterik ez zirenak) status quo delako horrentzat: kalbinismoa eta erlijio animistantzekoa eta paganoa adierazten zuen sorginen inguruko dinamika. Eliza katoli.koaren jokabidea erabat gogorra eta intrantsijentea agertuko da: sorginen aurkako borroka, apaiz humanisten pertsekuzioa basten da, aipatu aszetika berria ezartzen hasiko da, eta orden erlijioso berriak sortzen (jesuitena garrantzitsuena). Intrantsijentzia hori batez ere ohituretan, arlo moralean, jokabideenean eta, nola ez, literarioan ere azalduko dira. Trenroko Kontzilioak eragin ezin handiagoa izan zuen Euskal Herrian eta zenbait ondorio gaur arte iritsi zaizkigu. Orduan sortuko da, esaterako, euskaldunen 47 - Ezaguna da Lancreren optika berezia sorginak eta nonahi ikusteko. Hona hemen Lapurdiko apaizei dagokien erreferentzia bat "Entre las «benedictas» o sacristanas nosotros encontramos dos brujas, cuando fueron llevadas ante nosotros al hacer jusúcia. Lo cual no hay que encontrar raro, dado que 1ª mayor parte de los sacerdotes son brujos y hemos hallado iglesias o capillas en las que el Diablo celebra su sabbat" (Lancre, Tableau de /'inconstance des mauvais anges et demons .. ,1612, I. lib., III. disk. , 60 or.; apud Caro Baroja 1985, 172) (azpimarrak: gureak: dira). 48- "Los jesuitas se establecieron en las regiones francesas de mayor influencia prostestante" (Delumeau 1967, 106). Gogora bedi, adibidez, non ikasiko duen gero Etxeberri Sarak:oak. 57
_______ //. - lngurumari orokorra ______ _ 2.4.1.2.- Ahozkoa eta idatzia Gizanean konfiguratzen doazen bi kultur erreferentzia nagusietako ikuspegiak agertuko dira euskal lurralde hauetan ere, beraien arteko Iotura-elementu nabarrnenak "ohiko" bilakatutakoak izango direlarik: erlijioa eta hizkuntza bereziki. ,, Hortaz, ahozko~asunean . mur~ldutak<;> .sekto:e za.balaz gain, bada "gizanegeruza bat -!1ormaleai:i, o~o temnnolo~~~ era~iliz',,agmtan-~asearekin bat dagienaharako hartatik alde egnen diharduena eta 1datziaren esparrutik isurtzen diren kontrol mekanismoak (legeak eta dogmak) ezartzen saiatuko dena. . . Grafikoki. adierazteko •. esan ~teke bi m~ndu hauek badutela zerikusirik egunero~~ btz1moduarekm. Lurrarekm eta itsasoarekm lotutako lanbideek (arrantzaleek, untz1gileek, ... ).' esate. baterako! zeharka bainno ez dute ezagutuko "testu idatziaren mundua, ru:razo1ak malla ezberdinetakoak izan daitezkeelarik: kultura idatziak eskatzen duen .praktikarako denlJ?ra e~kasa, alfabetizazio maila apala, euskarazko testuen falta g~bez1a ~orre!1 ~urr~an,,1datzizko testuetara (batik bat testu erlijiosoetara) iristeko eliz-' gizonen media~azioa ~ eta~., E~a, edo~ola ere, "mundu idatzia" ezagutzeko izan dezate~ean_ ere aho~o tresnenaren bnartez izango da eskuarki, ez bada, jakina, aipatu "rnediatlzaZJ.oaren" b1dez. . Adibi~e gr~oaren beste rnuturrean elizgizonak genituzke. Haien lanbidea b~ra izango da. hem hand1 batean "rnundu idatzian" bete-betean ihardutera bultzatuko dit_uena (sermo1ak al~ez a~etik idatziz prestatzeko, besteak beste). Idatziaren esparruko egite~o horreta!1, ~t~ ezmezkoa den. J ainko~en hitza gordetzen duen liburua altxatuko ~ haien le~en 1~ ~isa. Erraz ondonozta dattekeen bezala, haien kultura maila, alfabettsrn?a eta idatzi~e~o. bestelako _Ioturak finean, kontrarreformarekin larriki zauriturik gelditu zen hem-~adiz1oaren (ohtturak, ahozko produkzioa, etab.) ordezkotza egiten hasteko elementu bihurtu ziren. " . ~Ido ~~rretan, 1545tik aurrera, eta batik bat hurrengo ehun urteetan, garai hartan. ztl~gi~oa zen munduaren eta kulturaren zaindari eta bennatzaile bakarrak bilakatu zrren idatzizko kulturaren protagonismo ia esklusiboa zuten apaizak eta elizgizonak. . Oker _egit~ko bildurrik gabe esan daiteke Lapurdikoa bezalako gizarte itxi batean_Eliza katolikoa izango dela urte haietako bizimoduaren kontrolatzaile hertsia eta horrekin bater~, ~ultur: elementu berrien sortzaile bakarra, alegia anatemizatutako beste batzuen ordez Jarriko diren elementu berrien sortzailea. Lerro nagusieta~ Europakoa bezalakoa baino ez litzateke dagozkigun lurraldeetan sue~tutakoa, nahiz eta gurearen ezaugarriengatik agian areagotua gertatu zen hemengoa. Alabama, Burkek honela irudikatu zuen egoera orokorra: "Entre 1550 Y 1650, muchas costumbres tradicionales fueron abolidas. Mediados del siglo XVII, pude ser tom~ com? la f~ha en la que concluye la primera fase de la reforma de la culnua popular; ~a reforma que nac10 gracias al unp~l~o d~ l~ reformas católica y protestante y que fue -principalmenteh~erada por el clero'. lo que en defimuva JUSll~caría la importancia de los argumentos teológicos. Esta pnmera fase fue seguida por otra en la que los laicos tomaron la iniciaúva" (Burke 1991, 315). Ga.taz~~ horretan -et_a gure anean, berriro diogu, nabannenago-, idatzia eta ahozkoa kontraJarririk: agertuko dira le~enengo unean, nahiz eta berehala antzemango den ahozkotasuna ?rdezkatzeko. xedearekin sortutako idatziak ezin lotura estuagoak dituela ordezkatu nah1 d_uen horre~. Haren kontra burrukatzeko jaioa bazirudien ere, idatziak etengabe erakutsiko du harekiko morrontza, biak ezinhautsizko zilborresrea Iotuko baili64 _ ______ //. - lngurumari orokorra _______ _ tuen. Euskal prosaren jaiotza momentu honetan gauzatuko da eta horren guztiaren erakusgarri izango da. 2.4.1.3.- Ahozkotasun landuaren presentzia Paradoxikoa dirudien arren, erreforma protestantearen ondorioz, ahozkotasunaren esparruak hedapen berezia ezagutuko du interes erlijiosoak medio. Lovettek dioen bezala, "los protestantes acentúan el púlpito y el sermón" (Lovett 1989, 292). Ondorioz, ohiko ahozkotasun fenomenoa ez dirudien haren presentzia eguneroko bizitzaraino areagotuko da. Modu berdintsuan jokatuko du kontrarreformak ere bere zabalkunde ideologiko-erlijiosoa planteatzen duenean. Izan ere, erretorika eta ahozko predikazioak gizane eta garai hartan zuten balio pragmatikoaz oharturik zeudelako areagotu zen tresna horien erabilera. Arrazoi nagusia begi bistakoa da: jakituria eta maila guztietako bizi-komunikazioa ahoz abo transmititzen zuen gizatalde hartan ahozko baliabideak ziren eraginkorrenak eta praktikoenak ezinbestean, bestelakoak, hots, idatzizkoak, inprimatuak edota papera euskarri bezala erabiltzen zutenak minoritarioak, urriak eta soil-soilik alfabetatuengana iristeko modukoak zirelako. Ez erreformistek eta ez katolikoek, beraz, ez dute gutxietsiko baliabide horien praktikotasuna, lekuko eta adibide frankok adierazten duten bezala. Horietariko bat Villasantek sorginkeriaren esparrura begiraturik jasotzen du, "Sorginkeriaren gaitza erremediatzeko, gogorkeriaren ordez beste jokabide bat hartu behar zela iruditu zitzaion erreginari: hots, predikari onak euskaldunei bialtzea [ ... ] barkazioa eskaintzen eta damurako bidea ematen" (Villasante 1972, 74; azpimarrak gureak dira). Dena den, ez da ahaztu behar "idatzia" -ren eremuak ere ahozkotasunaren esparrua betetzera zuzenduak izango zirela hein handi batean, bereziki irakurketa publikoak edota ozenak bideratzeko eginkizuna hartzen zutenean. ldatziaren balioa ez da inolaz ere gutxietsiko, alderantziz baizik: errekurtso guztiak baliatuko dituzte erreforma protestanteak zein katolikoak, bi-biek, eta salbuespenik gabe. Ondorioz, bi funtzio betetzeko helburua nabarmenduko da idatzitakoaren esparru erlijioso horietan: batetik, irakurtzen zekitenak gogoan hartuak izango ziren, besteak beste, haien irakurketak beste irakurketa ez ha.in piadosoetara desbidera ez zitezen; eta, bestetik, predikaziorik eta serrnoirik ez zegoenetan (lanegun zurietan nahiz esparru geografiko urrunetan, alegia) analfabetoei geratzen zitzaizkien hutsuneak irakurketa ozenaren bidez beterik gera zitezen. Honako hauetan, begi bistakoa da, ora.lita.te garbi hutsak betetzen zuena idatzizkoan oinarritutako oralitate bihurtzen zen. Oro har, beraz, ahozkotasun landuaren fenomenoaren aurrean geundeke, hots, bereziki teknika erretorikoaren bidez landuko zen fenomeno oralaren areagotze baten aurrean. Bigarren mailako oralitate baten aurrean, ha.in zuzen. Jakina, ahozkotasunarekin zorrak dituen literatura idatziak arlo bien ezaugarriak jaso zitzakeen eta, iza.tez, jaso ere egiten zituen, maíz asko gertatu bezala eta Axularren kasuan bertan gertatzen uste den legez. J.M. Lekuonak XVI. eta XVII. mendeetako prosari buruz esaten zuen bezala, ahozkotasuna, modu batez edo bestez, elementu omnipresentea izango da garai honetan idatzitako produkzio gehienean: "esan nahi da, ahozko literaturaren ardatzek eragin 65
_______ //.- lngurumari orokorra _______ _ honetan bideratzen duen pragmatismo erlijiosoaren ondorioa ere badela. Sormenezko prosan inolako inkurtsiorik egiteko gogo eta ausardiarik gabe geratu den gizarteak derrigorrezkoa du erresuma erlijiosoa arriskurik ez duten harma ideologiko(-literario?)ekin defendatzea, ongiegi ezagutzen baitzituen arlo erlijiosoan desbideratu ondoko fruituak. Erraz uler daitezke, beraz, esperimentu erlijioso-literarioetan ez erortzeko ahaleginak eta bide ziurrenetik jotzekoak. Ildo horretarik, eremu katolikoan Axularren obraren atalen bat ausartzat har badaiteke ere, idazleak ondotxo zuritzen du bere burua egon litezkeen bekatu edota fedearen aurkako baieztapenen erantzuk:izunetatik libre geratzeko: "Escritura Saindutic, Efü,:aco Doctoretaric eta liburu debocinozcoetaric, Axular Saraco errotorac vildua" Sarakoak ba bide zekien edozein ausardiaren ondorioak nolakoak izan zitezkeen, nahiz eta, guri dagokigunez, eginkizun honetan historiografiak ez digun oraingoz gehiegi laguntzen. 2.4.3.3.3.Erdarazko literaturak iturri Aurreko guztiaren aurrean, nekez esan genezake besterik prosa alorrean agerturiko lanak ikustatu ondoren: euskal prosaren sorrera erabat baldintzatua sortuko da. Eta baldintza horietarik lehen faktorea, ezbairik gabe, literatura mota hori sortuko duten idazleen prestakuntzan datza. Ez da sekretu bat idazle bihurtuko ziren horien prestakuntza kulturala eta literarioa beste hizkuntza bat(zu)etan burutu zirela. Euskal munduak horretarako ezin eskain zezakeen erakunde, hizkuntza landu eta beste horrenbeste elementu, alboetako erresumetan aurkitu ahal izan zituzten idazle bezala agertu zaizkigunok. Materre, esaterako, eta enblematikoenetariko bat adibide gisa jartzeko -ez baitzen lehen euskaldun idazle kontrarreformista alferrik izan-, elizgizona izateaz aparte, fr~tse~ kultur mundutik datorren gizona da. Haren erreferentzia kultural guztiek iturri hon baino ez bide dute (eta honekin ez genuke inolaz ere latinezkoa ahaztu nahi). Axularren kasuan, Urdazubin premonstratenseekin ikasi bide zituenak, idatzizkoaren alorrari dagokionez, gaztelera eta latinaren ildokoak izan zirela susma daiteke. Gerokoek ere, hots, batxilergoa lortzeko erreferentziek, erdaraz diharduten kultura eta literaturaren gorabeheretan barneragotzeko balio izango diote. Bigarren faktorea, nahi bada, sortzen diren obren izaeran bertan legoke. Obrak beste hizkuntzetatik itzuliak izango <lira edota, kasurik hoberenean, originalki moldatuak, baina betiere erreferentzia nagusien erroak -ideologiko-formalak, batik bat- besre hizkuntzetako li teraturetan zituztela. Adibide zehatzetara joz gero, 1545-1645 bitartean euskaraz idatzitako prosa lanek hori baino ez dute erakusten. Ikus Leizarraga, Materre, ... eta Axular bera, demostratuko den bezala. Baina txertaketa hau ez da testuen dependentzian edota hizkuntzarenean amaitzen. Areago, liburu hauek erabiliko duten sistema erreferentziala, hots, irudiak, exenpluak eta bestelako elementuak eremu klasikoetatik eta, oro bar, erdal tradiziotik datoz, normalean erreferenterik nagusiena Biblia delarik eta ez herrikoitasunaren ingurukoa 72 _ ______ //.- lngurumari orokorra _______ _ (gnomika propioa, mitologia, etab.). Alderdi horretatik, beraz, mundu kamustu bat, zeukan aberastasunean mundu irendu bat da landu gabeko euskaldunari eskainiko zaiona. Kulturalki, beste hitz batzuez esateko, ohikoen eta arrumen diren sinbologia eta irudi erlijiosoak potentziatuko <lira testuetan eta uniformizazioa -ideologikoa zein erreferenteena- erabatekoa izango da. Irakure euskalduna eta haren hizkuntza, zentzu horretan, ideologikoki erabilia baino ez da izango, kontraerreformari esker diezaiokeen elementu bakarra euskararen erabilera bera baino ez delarik. Hizkuntzaren erabilera eta hizkuntzak ahalbidetzen dimen elementu estilistikoena, zehatzagoak izateko. 2.4.4.· XVII. MENDEKO EUSKAL LITERATURAREN PROTAGONIST AK Leizarragaren itzulpena euskarazko prosa gauzatzeko ahaleginetan lehen saio bezala hartu ahal den arreo, garbi asko esan daiteke XVII. menderarte ez dela sormenezko euskal prosa inprimategietara iristen. Edozein gisaz, ez genuke eztabaida antzuetan erori nahi "itzulpen" lanen balioa dela kari, batetik, ongi asko baitakigu "sormenezko" hitzak ere zer eta noraino adieraz dezakeen, eta, bestetik, gogoratu beharrik ez dago, gure prosaren lehen lanak itzulpenen fruitu baino ez <lira eta. Seinalatzeko modukoa da, maiz asko ahaztu egiten bada ere, Axularren liburua prosan geratuko den lehen lan originala dela68, berea baita egilearen eskua eta sormena erakusten dituen hitz lauzko lehena. Areago, inoren eragina ongi estaltzera iritsiko den autore honek euskal literaturaren bilakaeran berebiziko zutarria ezarriko du bere liburuarekin. Eta ez bakarrik hurrengo mendeetan izango duen eraginagatik. Bada honetan zutarriaren irudia areagotzeko beste zenbait elementu tesian barrena demostratzen saiatuko garen bezala. Horretaz gain, ezin ahaz daiteke euskal letretan inolako tradiziorik ez duela Gero liburua taxutuko duen idazleak, izatez berea baita prosa arloan aurkituko dugun benetako lehen saioa. 2.4.4.1.- ldazleak Ezbairik gabe esan daiteke XVI-XVII. mendeetako idazleek beste hizkuntza bat(zu)e(t)an lortutako gaitasunak transferitu behar izan zituztela euskararen arlora, ez baítzegoen euskaraz irakurtzen eta idazten ikasteko beste biderik. Hortaz, lehenengo beste hizkuntza batean (latinean, gazteleran, ... ) alfabetatuak izan ondoren, hizkuntza hartarako ikasitakoa haienera -euskarara esan nahi baita- egokitzen saiatu behar zuten ezinbestez, egokitzapen horren fruituetatik batzuk geratu zaizkigun obrak direlarik. Beste hizkuntzen eredupean burutuko da, beraz, hizkuntzaren forrnalizatze prozesu hori, eta horretan hasiko dira idazletzan sartzen, betiere transferentzia-metodologia hark suposa zitzakeen dependentzia guztiekin. Edonola ere, eskerga izango zen idazle haien erronka, batik bat beraien gizataldearekin ikasitako hizkuntzan baliatu behar izan zutelako idazteko, hau da, inon landu gabeko edo oso gutxi landutako euskararekin idaztea erabaki zutelako. Egiten duten aukerak lan erraldoia eta, aldi berean, ohorea ekarriko die ondorioz: idazkerarako erabat 68 - Badirudi betiko galdutzat eman behar dela bi urte lehenago Argaignaratsek argitaratu zuen Avisu eta Exortatione probetchosac bekhatorearent,at. Bestalde, originaltasunaren arazoaz ikus 4.1.5 atalean esaten dena. 73
_______ //.- lngurumari orokorra ______ _ formalizatu eta arautu gabekoa delako euskara (hortik, besteak beste, Leizarragaren handitasuna) edota, formalizatze bideaz gain, forma berriak bilatzen saiatuko direlako. Oro har -eta egoera hartatik sonutako euskarazko idazlan gehienek hori baino ez dute erakusten-, alfabetatzeko aukera eta idazteko premia, gogoa eta posibilitatea elizgizonen ingurura mugatuko diren faktoreak suertatuko ziren XVII. mendearen lehen erdialdearen bukaerararte. Bestalde, gorago adierazi legez, bi fase baina hiru interesgune nagusi edukiko genituzke garai hartako produkzio idatzia idazleriaren ikuspuntutik ulertzeko. Errenazimenduaren azken oihartzunak eta protestanteen erreforma elkarren arteko borroka handiegirik gabe bilduko dituen epea litzateke lehena eta Kontrarreformaren ondokoa bigarrena. Lehenengoan, Etxepare zein Leizarraga genituzke bakoitza bere esparruan eta bere produkzioarekin, interes arras ezberdinei erantzuten diena. Kronologikoki XVI. mendearen bigarren erdialdean kokatuko dira ditugun obra inprimatuak. Kontrarreformak:, berriz, itxia, ideologikoki atzerakoia eta status erlijiosoaren autodefentsa ziurtatzeko bortizki erreprimitzaileaa izango den izpiritua ekarriko du, Barrokoaren muina osatzen joango den egitura ideologikoa azken finean69. Gurean, izpiritu honen fruitu izango den idatzizko produkzio inprimatua XVII. mendekoa izango da betebetean. Ezaugarri orokor gisa, protestantismoak testu sakratuetara iristeko ekarritako pl~nteamenduak (herri-hizkuntzen balioa azpimarratzen zuenak, alegia) bat egingo du - bruna beste arrazoirengatik, jakina- kontraerreformaren borrokaren errealismoarekin (hizkuntza bernakuloen garrantziaz ohartuz) eta zuzenki ahalbidetuko Dill Goode-k "movimiento nacionalista" deitzen zuen hura70 bezalako bat euskal eremu -linguistiko- batean sortzea, Lapurdi inguruan edo, agian zehatzago, lapurteraren esparruan hain zuzen. Errealitatea ulertzeko eta esplikazio egokiak bilatzeko nahiak gizakion artean sortu izan ohi duen joerari jarraituz, Lapurdi inguru hartan sortutako produkzio idatziak, batetik, eta liburuetan agertu onespen hitzen autoreen presentzia erredundanteak, bestetik, "idazle eskola" edota "mugimendu"71 gisako kontzeptuak erabiltzera bultzatu izan dute euskal literaturaren historialaria. Hori dela eta, "Eskola" hartako idazleen arteko loturak zeintsu ziren nolabait antzemateko irizpide ezberdinak -baina ez beti egokiegiak- erabili izan dira gure artean. Batetik, ustezko lotura pertsonal-profesionalei zegozkienak; ezagunak dira, besteren artean, edozein esku-liburutan aurki daitezkeen hauek: Axular (Materreren liburuaren aztertzaile: Sara 1616; Etxeberri Ziburukoaren bi liburutan aztertzaile), Argaignarats 69 - Barrokoaren hipotesi desberdinen anean, interesgarri deritzogu Maravall-ek ildo honetan garatu zuenari (ikus Maravall 1975). Haren arabera, mundu-ikuskera berri bat baino gehiago, historikoki boteretaldeek, gatazka sozio-ekonomikoei aurre egiteko antolannako erantzuna litzateke Barrokoa 70 -"En el Renacimiento del siglo XVI, junto con el Humanismo surgió un movimiento nacionalista en que algunos escritores se resolvían a escribir las obras literarias de valor científico en su lengua nacional" (Dill Goode 1969, 29). 71 - "Frente a la escasa e inconexa actividad anterior, aparece aquí en el siglo XVII, de modo inesperado, un círculo de autores que trabajan en estrecha relación [ ... ] Se trata de un movimiento de eclesiásticos que cuentan entre sus lectores y animadores a un cierto número de seglares instruidos" (Mitxelena 1960, 68). 74 _ ______ //. - lngurumari orokorra _______ _ (Etxeberriren Noelac-en azaltzen den poesiaren egile), Harizmendi (Haranbururi eskainitako poesiaren egilea, honen liburuan jarria; Axularren koadjutorra). Horrezaz gain, askok azpimarratu izan dute "Compaiñia on batean, euscaldunic baicen etcen leccuan" (Gero, 15) erabaki zela Gero liburua idaztea, pasarte horretan "eskola" delakoaren aztarnarik bailitzen. Interpretazio horren arabera, badirudi inguruetako apaizak a_rima-pastoralaz ~o mintzat~e~o b~ldu e~ten_ zirela eta bertan ~o guztiak mahairatzen zrrela: arazo praktikoak nagusiki, baina agtan hizkuntzazkoak ere ba.i. Bestalde, ez bide da gutxiestekoa izan hurbiltasun geografikoaren irizpidea, Sara eta Ziburu ingurukoak suertatu baitziren idazle garrantzitsu gehienak. Jakina, lapurteraren aldeko joera bera, lapurteraz idaztearena hain zuzen, behin-betiko irizpidetzat hartu izan da arazoa gainditzeko. Guztiarekin ere, batzuk urrunago joan dira delako Eskola haren ezaugarriak zehazterakoan, besteren artean bileren tokia ere identifikatu uste baitute: "Sara, DonibaneLohizune eta Ziburuko apaizak frantziskotarren komentu batean biltzen ziren euskarazko lanak prestatu asmoz, eta elkarren liburuak epaitzen zituzten argitaratu aurretik"72. Edozein modutan -eta eztabaida honetarako toki aproposena hau ez den arren- , bada "eskola" delako ideia edo intuizio honekin ados ez dagoenik ere (ik. Urgell 1991, 909-910), izan ere, kontzeptu erabilgarri eta esplikagarria baino gehiago, arazoak nahastu eta ezer esplikatzen ez duen topiko bihur baitaiteke "Sarako Eskola" delako horrena 73. Arazo honetan, alabaina, behar beste azpimarratu ez diren bizpahiru faktore mahairatu nahi genituzke hemen, hain zuzen ere aztertuko den lanaren izaera ulertzeko oso garrantzitsu deritzegunak. Batetik, eta buztinezko hankak dituzten idoloak aurkitzeko bildurragatik nonbait, maiz asko zalantza moduan utzi izan da mende honen hasieran idazle gisara agertzen diren elizgizon hauen adskribapen ideologikoa. Bestelako frogantza historikoen behar gorria badugu ere, garbi dago gure idazle hauek kontrarreformaren izpiritu eta ortodoxiaren barrenean sartuta zeudela zeharo eta ez zutela haien haragian ezagutu beste apaiz zenbaitekjasan behar izan zuten errepresioa Honek guztiak mende erdi honetan idatzitako obren izaera erakutsiko liguke nabarmen.kiro, Axular eta haren liburua bera horren adibide garbia 74 genituzkeelarik. Horrezaz gain, geratu zaizkigun obrei gainbegirada bat ernanez gero, badirudi idazleak nolabaiteko planifikazio (eta zuhurtasun handiz hartu nahi genuke hitz honen esa72 - lle. "Sarako Eskola", Hiztegi Entziklopedikoa, Elhuyar, 1993, 1495 or. Ikus daitekeenez, baieztapen honen jatorria Villasanteren obran dago: "Muy pronto, a lo que parece, en el conventito de Ciboure se dieron cita los hombres que iban a ser los autores y creadores del movimiento de San Juan de Luz" (1979, 70); baina honen "a lo que parece" zuhur hori zeharo ezabaturik eman dute artikulugile berriek. 73 - Eta ez da arazo bakarra eta ez gutxiestekoena ere eskolakidetzat hartu izan den zenbaiten ummtasun geografiko goiztiarra. Gogorazi nahi genuke Materre 1617an -haren liburua argitaratu baino lehenagoLa Réole-n zegoela, frantziskarren komentuan, eta 1623an Frantziako Tolosakoenean. Lapurditik urrunsko, beraz. 74 · Autore zenbaiten intuizioa frogatzeke dagoen arren (Axular Lancreren idazkari edo laguntzaile izan zela pentsatzen dutenena, alegia), urdazubiarra ez bide zen kontrarreformaren planteamendu eta praktika hitsetatik urrutiegi ibili. Edonola ere, hasiera-hasieratik Elizaren eta Henri IV. erregearen aldetik izandako laguntza eta pribilegioak (legalki ez zegokion Sarako erretoretza, esaterako) Axularren "zintzotasun" eta inplikazio monarkiko eta kontrarreformistez mintzo lirateke ziurrenik. 75
_______ //.- lngurumari orokorra ______ _ Ustezko planifikazio horren aztarnak Materreren Dotrina Christiana-ren bigarren argitalpenaren ondoko hogei urteetan aurki litezke nagusiki (1623-1643). Izan ere, lehenengo obra kontrarreformista honen arrakastaren aurrean, eta literaturaren bidezko sistema Eliza eta elizgizonak iristen ez ziren pertsona, une, espazio eta medioetan oso erabilgarria izan zitekeela ikusirik nonbait, Baionako Elizbarrutiko arduradunek, Bertrand de Etxauz buru zelarik, produkzio idatzia bultzatzea erabaki bide zuten. Bestalde, maiz asko nabarmendua izan da euskaraz argitaratu liburuetatik gehienak Lapurdi aldekoak gertatu izana, merkatuari eta erabilitako euskalkiari ohartuz gero bereziki inguru haietako irakurleentzako eginak direla ikus baitaiteke. Baina berriro geundeke hemen ezin gehiago harro daitekeen ustezko desoreka horren arrazoien esparruan 89. Edonola ere, nahita sinplifikatutako eskema honekin jarraituz, fenomeno esanguratsu bat adierazi nahi genuke lapurterazko literatura erlijioso honetan, obren taxuketan antzematen diren planteamendu desberdinei dagokiena hain zuzen. Hitz gutxiz esanik, badirudi produkzio guztia forrnalki bi multzotan bana daitekeela: multzo batean elementu "poetikoa" (bertsoz osatutako obra sorta) biltzen duena, ahozko fenomenoari zuzenean atxikia, eta bestean hitz lauzkoa (itzulpenak, batetik, eta sormenezkoak edo, behinik behin, sormenerako bidean daudenak, bestetik)90. Lehenengo begiradan zalantza ezinezko dirudien banaketa hau, alabaina, zaildu egiten da arazoa ahozkotasunaren munduarekiko loturen arabera planteatzen bada, hau da, testuen barneko izaerari eta dinamikari behatzen bazaio. Izan ere, dugun literatur urritasun honetan, erabateko itzulpenak ez diren obrek, uste baino lotura estuagoak erakuts ditzakete aipatu mundu eta fenomeno horrekiko. Horietako bat Axularren liburua izan daiteke. 89 - Edozein modutan, arrazoi bide du Urkijok hegoaldeko egoera urriaz honako hau dioenean: "parece difícil admitir, dadas las buenas disposiciones de D. Pedro Manso, que en tan largo espacio de tiempo no salieran a luz otras ediciones de la Doctrina Christiana en dialecto vizcaíno" (Urquijo 1923, 337). Betolazaren Doctrina Christiana (Bilbao, 1596) liburuaz gain, esan nahi du. 90 - Horren aurretiko eredu kontrastagarrienak Etxepare eta Leizarraga ditugu. 1545eko Etxepare ahozkotasunarekin zeharo loturiko poeta dugun bitartean, 157lko Leizarraga guztiz kontrakoa dugu: letraren eta kultura idatziaren adierazlea da. Batengan antzematen den freskotasuna eta askataSuna, bestearengan herstura eta elementu landua bilakatzen da. Bata bere bertsoak aldatuak izan daitezen prest agertzen den bitartean -ahozko munduaren ezaugarri-, bestea aldatezina den Jainkoaren Hitzari lotura dago erabat -idatzizkoaren morrontza 80
__________ ______ VII. - Liburuaren egíturaketa 13. 14 eta 15. kapituluak. "Utzazu beraz burutik buruan darabillazun erhokeria hori, egunetik egunera, heriotzeraiño luzatuz eta ephe hartuz, orduan erremediatuko zarelako esperantzarekin, ananeraiño bekhatutan egoite hori. Zeren badakizu tormenta handiarekin, kostan ioitera dohan untzi kargatua, eztela peri! gabe, aitzitik galdutzat dadukazu halako untzia. Hala edukazu bada halaber zuk ere galdutzat zeure burua, bekhatuz betherik eta kargaturik, heriotzearen kosta ioiten duzunean: bethi ere gero onduko zarela erraiten duzula: eta bekhatu egiteko gogoan, eta borondatean zaudela, zeure azlcen eritaSunak edireiten zaituenean. Zeren hartaraz gero, gutiak dira ongi libratzen direnak, galdu gabe eskapatzen direnak. Beraz hunelatan, orai baituzu osasuna, indar, antze, adimendu eta zeure burua zeure eskuko: orai ezpaitzara oraiño eri, eta ez heriotzeko hersturan iarri: orai baitzara libre, eta nahi baduzu ongi, eta gaizki ere, daidikezun denboran. Orai bada, orai, men menean iarri gabe, sukharrak nahasi gabe, eta eritasuna iaundu gabe, egintzatzu gero egin gogo ditutzun ongiak eta deskarguak. Eta orai diot. Zeren nola orai egiten duzun guztia, eritu gabe, heriotzeko hersturan iarri gabe, eta nehork bortxatu gabe, libreki eta borondatez egiten baituzu: hura izanen da gauza handia, estimatua, indartsua, botheretsua, bal.iosa, lainkoari eder izanen zaikana, eta merezient azken zeruko loriaren erdiesteko" (217-218 or.). 51. eta 52. kapituluak. "Bada nork ere bere arimaz kontu ona ernan nahi baitu, eta bere bekhatu iraganez barkhamendu erdietsirik, aitzinerat gehiago egin gabe egoiteko indar hartu, rnaiz kofesa bedi: gerotik gerora: egunetik biharrera luzatu gabe, urtheko besta buruetan bedere, Iainkoarekin rnintza bedi: kontuan iar bedi: Zeren halatan emanen du orai presenteon kontu ona, eta gero azlcen finean erdietsiko du, bere arimaren salbarnendua" (547-548 or.). 53, 54 eta 55. kapituluak. Axularrek ere multzotzat hartzen ditu, konklusioan batasun tematiko horren erreferentzia zuzena egiten baita: 'Beraz hunelatan halako egitekotan ez erortzeagatik: eta hanbat bidegabe, hanbati, lainkoari, geure buruari, Aingiruei, giristino lagunari, eta munduko benze kreatura guztiei ere, ez egiteagatik, behar dugu ematu, abiatu; eta luzamenduaz utzirik ... " (568 or.). 7.4.4.3.-Kapitulu solteetako bukaerak Gorago azaldu bezala, kapitulu solteetan aurkitzen diren konektore tematikoak normalean "gerotik gerora" formularen inguruan eratuta <laude eta liburuaren gai orokorrarekin uztartzen dute kapitulua, tituluko Gero-ri baitiote erreferentzia etengabe egiten. Konektore hauek, zer esanik ez dago, kapitulu amaieran (ez beti peroralio-an) txertatuta aurkitzen <lira gehienetan: · 3. kap.: "Hala dira bada, gerotik gerora dabiltzanak ere, kheinatzen dira, eta eztute aurthikitzen: destatzen dira, eta eztute desarratzen. Erraiten dute: eginen dut; eta eztute behin ere egiten. Hala daudela denbora guztia iragaiten zaie, eta berak ere iragaiten, finatzen eta akhatzen dira" (54 or.). 222 VII Lb ------ . - I u ruaren egituraketa 4. kap.: Hala da bada peri! gertha daki . ~uren, are guk baitugu hek baiñ , ~n gun ere, gerotik gerora gabiltzan . . fm gaitz egiteko iduri ar o segurantza gunago; eta aitzinerat hobeki b h o1. Zeren hek zem guti , ' au eta molde gehiago (67 or.). e atzen ezpadugu, galtzeko eta 9. kap.: "Konsiderazino haur be b ibiltzeko: edo bai behin ror, ertzerik gabe, asko behar li . (126 or.). tzat bekhatu baren egilera zohazinean h ~te~e, _ez_ gehiago gerotik gerora ' aren egttetik ixtitzeko eta gibelarzeko" 12. kap.: du ''.Halatan_ denbora iragana, hain gauza h . . guna, erremedia ahal direkeien moldean erremediatuk ankdiabe eta bal.iosa, gerotik gerora ibiltzeaz gald , o, o ratulco eta di . u 47. kap.: er etsiko dugu" (170 or.) "Beraz fin hari egun beretik . , eta akhabatzeko loria hari be . . . , geroko begrra egon gabe, bekhalllrik gabe ego1·tegiara edukirik, hareraiño, eta han, behar dugu enseiaru" (473 or.). • 223
• ___ VIII.- Jokamolde erretoriko-argumentatzailea ____ _ Ikusi bezala, gure artean ezagun bezain ospetsu bihurtu da Granadaren eragina Axularren obran, inoiz, gorago esan den legez, azken honena harenaren itzulpemzat hartua ere izan delarik (ik. García del Moral eta Román de La Rosa 1993, 269). Alabaina, autore biek erakusten dituzten kidetasunak aztertuta, eta Granadakoaren eragina onartuta ere, haien arteko distantziek luze izaten jarraitzen dute, orain arte ikertutakoak erakusten digunaren arabera behinik behin. Beraz, eta urdazubiarraren planteamendu erretorikoa argitzea helburu dugula ahaztu gabe, egiazko arazoak paralelismo bide diren horien konformazio berriaz itaun egiterakoan etor litezke bereziki, hau da, horiek guztiak uztartzeko moduaz eta Axularrek erabilitako teknikaz galdetzerakoan. Eta edonola ere, ustezko eragin horien argitzeak ez gintuzke horrelako arazoak planteatzetik saihestu behar, haietara bideratu baizik. Hori dela eta, Axularren egiteko erretorikoan gauzak argiago ikus daitezen, gorago azaldu kidetasun eta mailegu garbiez baino gehiago, egilearena dirudien testuaz baliatuko gara nagusiki. Horrela, haren prosak sonze-egituratze arloan izan zituen ezaugarri erretoriko orokorrak marraztu ahal izango ditugu eta haren tratamenduaren soslaiak (mamiari eta liburuaren fokatzearenari dagozkienak, hain zuzen) atzeman. Halere, teknika erretorikoa ulenzeko mota guztietako adibideak baliatuko ditugu, aipamenak eta exenpluak bame. 8.1.- PREDIKARIEN OHIKO LAN METODOAZ Gorago adierazi den moduan, Axularren testuan nabarmen geratzen den ezaugarri bat haren predikari-izaera da, besteak beste une askotan barrena izan bide zuen esperientzia praktikoan erdietsi zuena. Tratadista gehienen arabera, ezinbestekoa zen predikarientzat filosofia moralean eta dotrina kristauan ondo ikasiak izatea, eta, dakigunagatik, zinez pentsa daiteke XVII. mendearen hasieran ongi betetzen zirela baldintzok. Ikusia dugu gorago Axularren kasuan oinarri horiek Salamancako egonaldian eskuratu zituela. Honik aurrerakoa, hots, akademikoki behar beste doktrina zein teknika ezagutu ondoren, predikarien eskuetan geratu ohi zen prestakuntzaren ardura, batik bat prediku konkretuei zegokienarena. Egia da, dena den, horretan ziharduten prezeptistek aribide zehatzak proposatzen zizkietela predikariei sermoiak edota idazkiak prestatzeko orduan inprobisatu beharrik izan ez zezaten eta gaiak behar bezala gara zitzaten. Axularren kasuan, eta hark 227
IX.- Aípamenak eta exenpluak _____ _ 5.- JUVENAL Juvenalen aipuak bi baino ez dira. Bata Satira izenekoetatik hartua eta bestea, orrialde bereko hurrengo lerroan dagoena, identifikatu gabe. Satirak obratik jasoa ondo erreferentziaturik dago, hots, 6. liburutik jasoa baita aipamena eta Axularrek izen propiorik aipatzen ez duen arren, "Erromaco andre" hura Mesalina da. Klaudioren emaztea (ik. Gero, 385 or.). Harrigarri gerta dakioke gaurko irakurleari erref erentzia hau osorik emanda aurkitzea eta ez, esaterako, "isildua". Kontutan hartzen bada seigarren satira honetan emakume biziotsuen irudikapenak (moralki edifikagarriak ziumenik, baina irudietan gordinegiak) egiten direla hasieratik bukaeraraino, irakurketarako gonbidapen zuzen eta ausartegia zitekeen "konbertiarazi" nahi zen irakurlearentzat. Eta zer esanik ez Kontrarrefonnaren giroan murgildurik zegoen apaiz baten irakurgaia izan zela adierazten zuenagatik. Beti pentsa liteke -eta ez gara errepikatzeaz aspertuko- horrelako obrak zeharka baino ez zituela ezagutzen Axularrek; edota -zergatik ez?- bestek egindako aipamen hutsen bitartez. Jakina, mediaúzazioaren hipotesi honen bidetik abiatzeak suposatuko luke Axularren irakurketa eta aipamenen mediaúzazailea(k) bilatzen hastea, iturritzat hartutako Grana.dak, esate baterako, ez du hauen guzúen esplikazioa ematen. 9.6.3.- KLASIKOEN ERREZEPZIO MEDIATIZATUAREN HIPOTESIA Ikusten denez, askotxo dira okerrak aipamen-erreferentzietan, gehiegi beharbada Axularrek berak zuzenean jasoak izateko. Euskaltzale zenbaitek diotena diotela 364, honetatik guzútik ateratzen den ondorioz badirudi Axularrek bere liburua egitean ez zituela Senekaren obrak eta ez beste autore klasikoenak ere erabili. Zail da hori kasu guzúetan demostratzen, baina liburu batzuetan oso ondo ikusten da bestelako iturriak -kultura klasikoa mediatizatua, berazerabili zituela Urdazubikoak. Horrezaz gain, ez genuke aipatu gabe utzi nahi Axularrek berak liburuaren azalean egin zuen aitorpena, "topoi" bat baino gehiago dena. Gure ustez -eta orain arte adierazitakoak horixe bera demosttatzen duelakoan gaude-, Axularrek bere liburua "Eskritura saindutik, Elizako Doktoretarik eta liburu debozinozkoetarik [ ... ] bildua" zela zioenean, egia baino ez zuen esan. Edonola ere, honek ez luke ukatuko urdazubiarrak izan zezakeen -eta izango zuen ziurrenikl- kultura klasikoaren ezagutza. Arteetako batxilergoa lortzeko beharrezkoa izan bazuen ere, liburua idaztean beste batzuren bitartekaritzaz baliatu izan zela baieztatuko genuke. Oro bar, eta laburtzeko, Senekaren eta beste autore klasikoen aipamenek honako ezaugarri hauek erakusten dituzte: 364 - Baliagarri izan bedi Sarako Egunean P. Narbaitzek euskaltzale eta Gero-ren ikerlariei egindakO sermoian esandakoa: "Gain gainetik eskolaru~ [Axularrek) aintzineko iclazlen lanakjakituz irakurtuak zituen eta beretuak" (Narbaitz 1956, 326). 294 • IX.- Aipamenak eta exenpluak h . - oro har, literatura unibertsaleko ik . ortaz, aski ezagunak eta loci gehienetan aurki~~ko e:i:1J.~~~en duten aipamenak dira; - bestelakoak testuetan aza1 d fi dira. tzen en ilosofia-mezuaren kondentsatzaileak ohi Hori dela eta, aipatzeko aukeratu bukaeretakoak eta dira365. Beste mod b pasarte~, Senekaren kasuan, Epistolen tzeko modukoak izateaz gain, Senek~u at~z, esateko, silva e_do loci izenekoetan a ersoek, teologoek eta tratadistek ber bren krista~tasun~rako ba11oa aitzaki, Elizak:o Gg en o etan maiztxo aipatuak izan ohi ziren. ura " " " Beste autore klasiko crehiene ka " . . erranak: ' debozinozko" edoe· lib n suan ere, fosihzatuegiak" dirudite h . m urutan agertzeko modukoak normal ruen H ean. . . orren arabera beraz badi d. G guznak: rrekita izan zituzk~la kla;ik ru b1 ero erredaktatu bitartean Axularrek b. d beharrik ez i t k Hi oen o rak zuzenean irakurri ed I e Id ik bza e ~- . potesi honek, jakina, ez luke b t rtuk ota kontsultatzeko ~. oen o rarekin 1zandak:o kontakturik . az ~ o ~enekaren eta beste autore b~1z:. Izan ere, Axularrek antologietati(=:~a s1sematikoa e~ erabilpen zuzena z~tu een zuzenean ezagutu. Eza h . o pasarte eta aipamenez ain b1tartez egina izango zen. gutza on gaztetako klaseetan edota bestelakog egile~~ Hipotesi horren egiantzekota . . ~:r~e: agedartz~an l~tzake, Seneka eta beste :~t~%e·)e~~~ ~gusiena "t?pikoetako" rau Jarrrupen honetarako eg"l rik . J a. Senekan dacrokionez ruagatik, baizik eta kristauek sistema~oe . mteresgarriena, ez bakarrik aipam:n ko u- :~zatzen duelako-, Ge ro guztian eskain~rz'.betxa'il:'n zut~n filosofía koherente b/ere 1 uruetakoa, esaldi eta ideia batzuetara m igun uspegi estoikoa arrunta da eskubestelako autoreen ikuspuntu " ·tal· ,, ug~tzen dena; zer esanik ez dago o ·di' · vi ista -z eskaintzen zaigun v1 o eta az. T . . Ikusten den bezala aipame k h ~pikoegia da klasikoetatik dat¿rkigun :ue ti ere h orrel~o zerbait erakutsiko lukete ai.engana hurbildu beharrik haien berri izate~o~ eta, ondonoz, ezagunegia. Ez bide ze~ 9.7.- EXENPLUAK 9.7.1.- DEFINIZIOAZ ETA ERABILPENAZ d . Erretorika klasikoan exe ¡ b al . efmitzen du: "est autem id rei gest::! a: utez a ezag~t~en dena, Kintilianok honela mtend~ris conmemoratio" (lnst. Or. 5 , 11 3!estae, unhs ad persuadendum id quod ~r .. Lms de Granadak ematen due~ defir{i;{ . · .. Il~o berekoa, baina lakonikoagoa da insignes" (Granada, Retórica ... , 510a). oa. E1emplos, esto es, dichos o hechos 365 - Berdintsu ·01ca . nat . J tzen du Natura/is Quaestiones liburuaren . . . uraletati.k atera daitezkeen ondorio filosofi.k ai~arne_na egiten duenean, hots, elementu Jasotzen du pasartea. o-moraletauk -hburuaren bukaera aJd tik be 366 "U e , raz- - n hecho sucedido, o como sucedió 'til bonako edizio honen bitartez: Madrid f>~:rad paraP' probC3; lo que queremos". Aipamena eta itzulpena , o aez Y -, 1916, I. tom., 272 or.). 295
________ X.- Tratamendu elokutiboa ______ _ _ Eta gero handitu zirenean eraman zituen biak treilla batetan Lazedemoniako iende heken aitzinera eta han laxa tu eta largatu zituen, eta largatzearekin batean, egotzi zerauzten bere aitzinera, erbi bat eta haragi puska bat(87) Berdintsu jokatuko du bestelako pasarteetan ere, ondoko orritik jasotako adibide honetan ikusten denez: Denbora luzeaz bekhatutan egoiteaz eta usatzeaz, bertze kalterik ethor ezpaledi ere, pleguaren eta ere, hura bera behar lizateke asko, bekhatutan pausatzetik begiratzeko, eta aztura gaixtoaren hartzea baizen lehen baiño lehen bide onean iben arazitzeko (88 or.). Edozein modutan, Axularren jokamolde orokor horrek badu salbuespen baino gehiago, erritmo orekatzaileak izan daitezkeen aldakiak. Horietako bat da ondoko adibidean ikusten dena: eta bai alha denean, bazkari datxekanean eta bere ustez hobekienik dagoenean, hegaztina ere ihiztariak Hala atrapatzen du bada bekhatorea ere heriotzeak attapatzen du arrantzaleak, bere gogarenik datxetenean, gozokienik alba zaienean, eta gutien uste duenean (60 or.). Ispilu moduko paralelismo hirukoitza erakusten duen adibide honetanrn azpimarragarria da idazleak gogoan izan duen faktore orekatzailea. Horrela, hasiera emateko, perpaus zirkustantzialei dagozkien elementu motzenetatik luzeenetara abiatzen da lehendabizi, gero, konparazioaren bigarren unean alderantzizko prozesuari ekingo diolarik, hots, perpaus luzeenetik motzenera, pentsamendua bukatuaz joango bailitzen. Nolanahi ere, ez dira horretan geratzen Axularrek bukaeretako kadentziak lortzeko darabiltzan konfigurazio nagusien ezaugarriak. Irakurleak berehala somatzen duen bezala, urdazubiarrak klausulen bukaera kuantitatibo hori bestelako edergarriz homituko du beti, horietan paralelismoek eta elementu homofonikoek garrantzi ezin handiagoa dutelarik. Orain arte ikusitako adibideek besterik erakusten ez badute ere, ondoko orriotan zehatzago azalduko da elementu horien funtzioa, garrantzia eta erabilpena. 417 - Hiru elementu dira hemengo egitura honetako osagaiak: arraina-hegaztina-bekatorea; arrantzaleaihiztaria-heriotza; eta zirkunstantzialak ere hiru izango dira 338 )
XI.- Berbaldiaren edergarriak ------- ------- "Zeren nola bat bedera bakearekin lohakanzen, ez-ansiatzen eta . gorputzaren plazeretara emaiten bruta, hala gerlekin, etsaiekin eta konrrastekin ematzen, iratzartZefl eta axolduritzen da" (27) "Eta halatan da gure Iainkoa ere hetarik gutiziosago, desirosago eta zaieago" (171) . . . loko elementu asko elkartzen direZentzu zabalean ul~rtu~o ~~~~~~oa perpausaren orekaren faboretan netan ere, Axularrek bortxatu egm ? u . eta errinno hirutarra mantendu ahal izateko. "Gaiñerako guztia, Iainkoak gaixtoen alderakotzat usatuko duela bertze munduan, denboraren buruan, bere miserikordiaz, erraitea, gogoratzea eta uste izaitea da erhokeria, enganamendua eta iende galduen desirkundea, kontua eta pensua" (619) 1 · brazioen nagusitasunak ez du kenAlabaina, hir? atalez o:.tu1a;~~=~~ntzia, oso gogoko baititu horiek ere tzen tesruan z~har arrunt \;>llakatze_nztas:ak adierazten duen bezala: Ax.ularrek, haien presentz1aren maJ. "[ ... ) baiña gainerakoan, ezlcara deusetako, lurreko "Beraz [ ... ] arrazoiñekin edukiko dugu guk ere fruituen eta onen iateko baizen" (39) fidantzia handia eta esperantza beroa, geure Iainkoa baithan eta haren miserikordian" (127) 364 ________ XI.- Berbaldiaren edergarriak ______ _ "Zeren orduan da Iainkoaren faborearen eta laguntzaren sasoiña eta puntada" (129) Bikoteka eratzearen arrazoia, dena den, sinonimia estuan 436 letzake nagusiki, izan ere aurkitu ditugun adibiderik gehienak erabateko -"erabatekotasun" hori erlatiboki hartuta bada ere- sinonimiaren alorrekoak dira ehuneko handi batean. XII. kapitulua erakusgarri gisara harturik, esate baterako, honelakoak izango genituzke etengabe, ia bestelakoren tartekatzerik gabe: "onduko eta prestatuko", "irabazia eta aitzinamendua", "obra on [ ... ] eta [ ... ] meritu", "bekhatu eta gaixtakeria", "ezta bihurtzerik eta ez erdiesterik", "illetsu [ ... ] eta xerlotsu", "eztu esku-tokirik eta ez lotzeko girthainik", "higatzea eta akhabatzea", "iuntatzen eta iosten", "lothurik eta bat eginik", "orhoitzapenik eta pensatzerik", "preziatua eta baliosa", "estimatzekoa eta ezertan edukitzekoa", etab. Nolanahi ere den, badira Gero-n barrena lau osagaiz eratutakoak ere, nahiz eta bakanka baino ez agertu. Inoiz -ez, beraz, ohiko- elementu gehiagokorik ere ediren ahal izango da, sei elementuz osatutako esaldi hau bezala: "Ordea gelditzen den seiñalea, mar ka, notha, kulpa, zorra eta obligazinoa sekulakotz gelditzen da" (613). Halere, testu-segmentu edo esaldi berean plurimenbrazioen arteko konbinaketak ematen direnean, normalean hiru elementukoa izan ohi da besteei gailentzen zaiena, honako adibide honetan ikusten den bezala: "Eta nola zuhaitzak bere <lauden lekhuetarik higitu gabe beregana, bere erroez eta trabaillatu ere gabe, bere azpiko lurraren thiratuz eta edoskiz, haz ten, handitzen eta gozoa eta gizentasuna., mantentzen baitira" (24) "Guztietan zabiltza eta gabiltza nahasiak, errebelaruak eta huts eginak" (149). 436 - Batik bat bi osagaik osatutako multzoetan genatu ohi da erabateko sinonimia hau. Printzipioz eta praktikan, zeharo berdina dirudi hitzek eskaintzen duten informazioak, ez baita ezer berririk eransten: "erhoturik eta zoraturik" (537), "nekhatu eta unhatu" (553), "izitu eta ikaratu" (572, 573), "kulpan eta hobenean" (592), "etsitua eta desesperatua" (620), etab. 365
________ XI.- Berbaldiaren edergarriak ______ _ Egitura anaforiko baten barnean, eta berez dagokion paralelismoa gutxi bailitzen, beste elementu batzuen errepikapena ere tartekatu ohi du maiz asko urdazubiarrak (egitura polisindetikoa, besteak beste444): Egiten ditutzu hogoi bekhatu mortal, eta oraiño bizi zara, igurikitzen deratzu laink:oak. Egiten ditutzu berrogoi, eta oraiño ere utzten zaitu. Egiten ditutzu hirurogoi, eta guztiarekin ere badu pazientzia, pairatzen derauzkitzu. Egiten ditutzu lauretan hogoi, eta orduan bethatzen da neurria, orduan mukurutzen da, orduan gainez eginik [ ... ] zu ere infemuko zolara erortzen zara (115-116) Egitura anaforikoak direla eta, ez <lira faltako esapidearen barman nolabaiteko gradazio edo mailakatzea sortuko duten ereduak ere: Orduan bai, orduan onduko naiz: orduan munduari gibela emanen diot, eta[ ... ]. Baiña anarteraiñokoan dezadan atsegin har, dezadan mundua zerbitza: nakion goza: nakion behin [ ... ]ase, eta asper. Haur da oraiko presuna gazten dehberarnendua, haur da hekhen gogoa: eta haur da adinean bezala, gaiñerakoan ere[ ... ] (173-174 or.) Era berean, ohargarria da nola Axularrek darabiltzan elementu anaforikoa eta paralelismoa pentsamenduen antitesiak markatzeko.Jakina, honek areagotu egingo du prosaren izaera antitetikoa. Adibideak anitz badira ere, Axularrek idatzitako luzeen eta ederrenetariko bat ekarri nahi genuke hona adierazi dugunaren erakusgarri gisara: Plazer da mihiaren anhitz amegu eta iuramentu egiten duela, nahi duen bezala minzatzera utztea. Plazer da igandetan eta bertze bestetan, solhasean, ian edanean, iokoan eta atsegin hartzen, mezaz, bezperaz eta orazinoz konturik egin gabe, denboraren iragaitea Plazer da haragiak kilikatzen zaituenean, berehala zeure desiraren konplitzea. Plazer da bidegabe bat egiten deratzutenean, mendekatzea, ordaiñez ordain, moneda berean pagatzea. Pla2.er da, bere edo bertzeren eskuen artean, zerbait erabiltzea, eta alfer eta aise, ebatsiz izanen bada ere egoitea. Plazer da ohe onean eta garbian etzatea. Plazer da ez barurtzea, ongi iatea, hobeki edatea, eta barazkari onagatik, afari hobearen ez utztea. Finean plazer. plazent eta atsegin da, bere gogoak eta aphetituak diotsan bezala, bide zabalaz ibiltzea. Ez ordea ezta plazer eta ez atsegin, baiña gaitz eta penos da, parabisuko bide meharraren edukitzea; manamendurik hautsi gabe, bethi artez ibiltzea eta bizitzea. Gaitz da mihiaren ongi gobematzea, linburtzetik begiratzea, eta bertzeak zutzaz mintza litezin, nahi zendukeien bezala, zu ere hetzaz minzatzea. Gaitz da bidegabe bat egiten deratzutenean, barkhatzea: gaizki erraiten deratzunari ez ihardestea, zeure eskuan duzularik, ez mendekatzea Gaitz da, haragiak tentatzen zaituenean, gaietan eta okhasinoetan zarelarik, zeure buruaren bortxatzea, desiraren ez konplitzea. Gaitz da tratuetan eta salerosietan, bethi egiaz ibiltzea; bertzerena eskuan darabillazularik, ez kutsatzea, errotan irinik ez lotzea. Gaitz da zur baten gaiñean, zeure ohe ona utzirik, eta larru arras zilizio bat, zerdazko gerriko bat harturik 444 - Ez ditugu hona ekarriko konfigurazio anaforikoaren aldaki bat baino ez den egitura polisindetikoa-ren adibide ezberdinak, dagoeneko gorago azaldu baitira egitura sintaktikoak tratatzean. 372 _ _______ XI. - Berbaldiaren edergarriak ------- etzatea eta ibiltzea. Gaitz da barunzea ianhari . . . ' ona, edari bobea, eta aphetitu ere duzularik . . Fmean ga.itz da eta penos da munduan garelarik d . . , guztzen Iainkoagatik utztea. be Iaink mun uan ezpaikina bezal d ga , oaren borondateari errendaturik ego·t . h a, mun uaz konturik egin bezala, bethi spiritualki bizitzea" (480-481 or) (1Azpea, ·¡aren manamenduen arauaz, haragiz ezpaikina · 1 errotuak eta ietrakera etzana gureak dira). 11.4.4.2.- Bestelako errepikapen-irudiak . Anaforaren alderantzizko egitur ( X ¡ rikoak _ere bad~ bere tokia Axularren prosan n~hi~ .. .X! erakust~n due~ irudi epif oanaforikoa bamo gutxiagotan Hala ere a'd- ~ta, maiztasunan dagokionez eo-itura 1 tzail . . , ieraz1 behar da eg'tu 'f . , o• agun earen errepikapenagatik burutzen del rmal 1 ~a epi orikoa aditz a no ean, ez bestegati.k: Ea giristinoak, [ ... ] bertze egiteko guztiak utzirik [ ... ]hura berehala harrapatzen dute, hurbil zakizkidate iarraiki zakizkidat; eta [ ... ] lagun zakizkidate (7 or.) eta are batzutan b urik · erret ' arratzen eta kanpatzen dute (28 or.) .zahartzean begietako bista laburtzen da beharrietan gorrería egiten ~ belhaunetan hezueria iartzen da indarra gutitzen da, ' aphetitua galtzen da, loa ioaiten da, ikhara ethonzen da, !anua zimurtzen da, illea urdintze da, burua karsoiltzen da hatsa khirasten da cl82 or.) . . Anafora eta epiforaren arteko uztartz tik . irudia, zer esanik ez dago, aurreko paralelis i sakortzbei:i den smploke edo complexio Axularren prosan. mo orm amo gutxiagotan agertzen da Behar ez denean fidatzen zara eta ez behar denean. Behar ez denean iduritzen zaitzu Iaink . . . . oaren mISerikordia handi, eta ez behar denean,, (148 or.) . Berdintsu esan beharko litzateke t t hitz ~do hitz multzo baten errepikapena (X .;_)s ~egmentu baten hasier~ et~ bukaeran errepikapenean oinarritu arren ez baita m . ta... h edikr~zten duen epanadiplos1ari buruz , ~ S® an o~dia. ' "Aditzen da, galduak goazilla ez z ikh . . arratsaldean, itzala handiago eta luzeago b . ' eren usten dugun iguzk1 hunek egiten duen beheitituaz dohanean eta dihoakunean m~nd~:tzz~en gure arratsaldean, zahartzean, adina irauliaz e ~ berretzenago eta luz~tzenago zaik . , zah e o, enganatzeko, eta are bizitzeko nahia, eta desira' ere ald un, zeren arrago eta gaixtoago . , ga uak goazilla" (192-193 or.) (azpimarrak gureak dira). egiten garen: hargatik erraiten du 373
q XII. - Ondorioak Ikerlan honen emaitza ahalik tinkoen nabarmendurik gera dadin -eta ahaztu gabe horrelakoetan gerta daitekeen sinplifikazio-arriskua handia dela berez-, interesgarri bezain garrantzitsu deritzogu lanean barrena aztertutakoa ondorio gisako bospasei punturen inguruan laburbiltzeari. 1.- Konstatatu behar da, lehenik eta behin, lanaren hasieran planteatzen zen hipotesia bete-betean atzematen dela Axularren Gero guztian, izan ere formalki planteamendu eta tratamendu erretorikoa baita urdazubiarraren prosan gailentzen den faktore nagusia. Ildo horretatik:, garbi geratu uste da saratartuak darabilen formulazio erretorikoa, XVI. mendearen bigarren erdialdean eta XVII. mendearen lehen urteetan gazteleraren esparruko oratoria eklesiastikoan teorizatzen denarekin tinko lotua dagoela eredu nagusietan. Era berean, erretorika eklesiastikoak indarrean zituen baliabideak jasotzen jalcin izan zuen Axularrek eta behar zuenerako iragazten, egokitzen eta erabiltzen. Azpimarratu beharrik ez dago ez dela tropo eta irudi hutsen esparruan agortzen Aintzinatetik datorren kultur tradizio erretorikoa Axularren Gero-n. Aitzitik, eta zeharka bada ere, Erretorika Klasikoa deritzonetik: eurrez jasotzen du gure idazleak eta maila guztietan. Salamancan egindako ikasketak (ikasketa erretorikoak barne), kultur mailan izandako eragin intelektual-estilistikoak eta bere obraren burutzapenerako izan zituen "inspirazio" testualak aski iruditzen zaizkigu obraren garapena nondik norakoa eta nolakoa izango den ulertzen hasteko. Remen aurkeztu dugun analisiak demostratu nahi izan du Axularren prosa erretorikaren kanon klasiko ortodoxoenen harnean garatu zela, gure hizkuntza ez-latindar honek estiloan eta erritrno mailan "permititzen" zuen heinean bederen. orokorrak: Hortaz, eta laburtuz, hona hemen nabarmenki bereiz daitezkeen puntu a) Erretorika klasikoaren planteamenduak agertzen dira Gero-n, baina batik bat erretorika eklesiastikoaren iragazkitik: iragandako elementu erretorikoez osatuak. b) Aldi, berean, oinarrizkoak eta intelektualki ez landuegiak izango dira erabilitako baliabide erretorikoak, beti.ere espero diren irakurleen arabera hautatuak eta egokituak. 387
XII. - Ondorioak Horrela, erretorikak ahalbidetzen dituen "ahozko" ezaugarriak areagoturik eta azkeneraino aprobetxaturik agertuko dira Axularrenean, nahiz eta, aldi berean eta elementu antitetiko eta kontraesankor bezala, ahozkotasunak berezko duen jarioa eta "naturaltasuna" erretorikaren artifizioak irentsirik dituen. Oratoria eklesiastikoak eskaini baliabideetatik gogokoen eta erabilien izango zituenak, <lena den, irakurlearen ikuspuntutik testuaren egokitzapen naturalena eman ziezaioketenak izan ziren. Hortaz, testuaren egokitzapen ahalegin horretan nabarmentzekoa izango da liburuak ahozkotasunarekin edo, nahi bada, ahozko kulturarekin duen lotura estua, izan ere giro soziokultural agrafoak eta idazlearen aukerak berak "herri-baliabideek" presentzia gehiago izan zezaten bultzatu baitzuten autorea. Ongek ahozkotasunaren definizioa egitean aipatzen dituen ezaugarri formaletan (Ong 1987, 43-hk) oinarrituz gero457, garbi esan dai teke Axularren prosak guztietatik duela Ildo horretatik, batasun handia atzemango da liburuaren taxuketan: argumentazio modutik hasita, exemplaren adibideen bitartekotasunaz baliatuz eta ornatu edo prosaren edergarrietaraino iritsi arte, ahozkotasunaren inguruan murgiltzen den gizatalde baten islada agertzen da obran, ahozkotasunarekin ezin lotura irmoagoak dituen liburu idatzia eskaintzen zaigularik. Hein handi batean, beraz, Axularrena ahozkotasuna ezin albora dezakeen prosatzat jo daiteke, eta neurri beretsuan, idatziaren eta ahozkoaren arteko zubitzat: liburuaren planteamendua erabat pragmatikoa eta ez-erreflexiboa da (ez da arazo erlijiosoteologikorik planteatzen), katolikoki bizitzeko pautak baino ez baitira; baliabide estilistikoetan: erritmoa (bertso antzeko pasarte neurtuak, etab.), homofoniak, similikadentziak, etab.; mezua zabaltzeko errekurtsoak: irudi grafikoak, errazak (herri kulturarekin bat dagitenak), historiak, pasadizoak, erreferentzia gnomikoak (errefrauak, etab.); Bibliaren erabileran ere ildo gnomikotik abiatuko da: proberbioak, salmoak, etab. Beraz, ahozkotasunaren presentzia nabarrnena da bai tematikoki (gatazkarik gabeko formulaziopeko gai errazak), bai forma aldetik (argumentazio mota, hizkuntza laua, erritmoa, irudiak, fenomeno fonetikoak, etab.). Edonola ere, prosa liburu honetatik isurtzen den abozkotasun zentzazioa ez litzateke inondik ere ez oralitate primarioaren mailakoa, nahiz eta antzeko elementu eta baliabideak erakus ditzakeen. Ongek idatzi zuen bezalaxe, "en esencia se trata de una oralidad más deliberada y formal, basada permanentemente en el uso de la escritura y del material impreso, los cuales resultan imprescindibles tanto para la fabricación y operación del equipo como para su uso" (Ong 1987, 134). 457 - Ahozkotasunaren atalean Ongek aipatzen dituen pentsamendu eta adierazpen arloko ezaugarri garrantzitsuenen artean honako hauek nabannendu nahi genituzke: Pentsarnendu mota ez da inolaz ere abstraktua; betiere indukzioaren bidez ibiliko da erosoen eta eguneroko errealitate eta bizimodutik hurbil, berbaldia irudien bidez uztanuko delarik (exenpluen mailakoak zenbaitetan, eta erreferentzia erreal konkretuak besteetan). Gaiak eta baliabideak ere ez dira inolaz ere aldenduko betikotzat duten erreferemzia mundutik. Era berean, adibideak-eta egunerokotasun horren esparrukoak dira beti eta dinamika mnemoteknikoari laguntzen dion konfigurazio pilatzailea izango da gailen agertuko dena. Sintaktikoki ere, egitura akumulatibo-pilatzaileak eta ez menpekoak azalduko dira batik bat. Estiloari dagokionez, erredundantea edo "copiosoa" da nagusi, besteak beste errepikatzeak hiztuna eta entzulea simonian mantentzen dituelako (fenomeno enpatikoa). Idatzizko adierazpenarekin erkatuz gero, nabarmena da aldea: " [ ... ) la expresión oral lleva una carga de epítetos y otro bagaje formulario que la alta escritura rechaza por pesada y tediosamente redundante, debido a su peso acumulativo" (Ong 1987, 45). 392 • XII. - Ondorioak 6.- Honen guztiaren aurrean obrare · · I · orokor bat egin beharko balitz, ez dirudi zalantz~ ~ngi~a taiksunAan lburuzko bal?razio ezauaarri nagusiak (a . . . ego een xu arren erretorikaren etab.) normalean ohik'o~' i~~i.:.~~!az!o mota, egitur~tze eredua, e_xenpluak, irudiak, f!i~~tr::i~~ a~~~t:i~e:°be~~~~t~~~e~~~~~~a~~d~n~~:i~ ~;~i:~~~~J~ keratik hurbilen zeuden baliabide morfoa_i:~n e!a orduko eu~kal hemaren mundu-ikusbaliatzen. Estilistikoki prosaren formareki~~akilc ~~mantikoak eta kul_turalak egokiro homofonikoak eta erritmikoak h · l da s . 1 o~uta agenzen diren fenomeno orren is a eta ondono barno ez lirateke. nalena. Eta h~~g~:~~~~ !~e~~l~I~:l~~~l~~~=e~~~~;~~agoen origi393 |
addi-880103aeb955 | https://addi.ehu.es/handle/10810/22855 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017-10-06 | science | Castrillo Leon, Borja | eu | Hardware lrekiaren eta Gauzen lnternetaren aplikazio bat: Hodeira konektatutako eguraldi behatokia | Proiektuaren garapena gauzatzeko ondorengo lan taldea egongo da.
Izena
EUITI Bilbao Proiektu zuzendaria
EUITI Bilbao Administratzailea
T xx yy xx pakete barnean egin beharreko zeregina yy zenbakikuntzarekin
Lanerako estimatutako LK
Taula 3: Lanaren kuantifikazioa
Lan pakete honen helburu nagusia informazio bilaketa da.
6 egun
Eskuraturiko ezagutzak erabiliz, eraiki daitezkeen proiektu posible ezberdinen informazioa bilatuko da.
Aurreko atalean aukeratutako aukera ezberdinak aztertuko dira eta azkenik aukera finala egingo da.
Aukeratutako proiektua eraikitzeko beharrezkoak diren errekurtsoen aukeraketa egokia.
8 egun
Eskuratutako errekurtso eta ezagutzekin bat eginez, erabiliko diren gainontzeko materialen aukeraketa burutuko da, hala nola, elikadura iturria, sentsoreak, materiala eta abar.
T202. Proiektuaren egituraren konfigurazioa.
Muntaia egiteko beharrezkoak diren moduluak aukeratuko dira.
T203. Programaren egituraren konfigurazioa.
Programa garatzeko moduluak aukeratu behar dira.
LP3. Garapena eta muntaia
Proiektuaren garapen eta muntaketa osoa.
Behatokia muntatu ahal izateko zirkuitu integratuko plakari egin beharrezko zuloak, hala nola, zirkuitu integratuan pin gehigarriak jartzea.
Behatokia muntatu ahal izateko zirkuitu integratuko plakari egin beharrezko zuloak, hala nola, zirkuitu integratuan pin gehigarriak jartzea.
LP4. Simulazioa
Proiektu osoa simulatu egiten da eta denak funtzionamendu egokia duela baieztatzen da.
2 egun
T401. Simulazioa eta erroreen ezabatzea.
Proiektua bukatutzat eman aurretik erroreen erabateko zuzenketa egin a egin behar da.
Proiektuaren kudeaketa eta koordinazioa jarduerak.
Proiektuaren jarraipena, kudeaketa eta zeregin administratinboak.
5 mugarri nagusi ezartzen dira proiektuaren garapenean. Dokumentu honetan ezarritako mugarriez gain, periodikoki batzarrak egingo dira lan taldea osatzen duten kideen artean.
Diseinuan bukatutzat emateko batzarra.
Programazioa atala bukatutzat emateko batzarra.
05 10/02/2017 Azken batzarra eta proiektuaren bukaera.
Proiektuaren garapena egiten den heinean, hurrengo entrega unitateen betetzea emango da.
Izena
informazio bilaketa eta azken erabakia.
informazioa bilatuko da eta aukera
da.
Aurreko aukerak aztertuko dira eta
finala. bat aukeratuko da.
proiektu gauzatzeko plaka egokia
aukeratuko da.
Izena
Proiektuaren egituraren konfigurazioa.
proiektua osatzeko.
Programaren egituraren konfigurazioa. Sistema kontrolatzen duen
Izena
EU3 Garapena eta muntaia. Proiektuaren garapen osoa
burutuko da.
inplementazioa.
Izena
EU4 Simulazioa Proiektua bere osotasunean
simulatzen da eta funtzionamendua
egokia dela baieztatzen da.
T401 Simulazioa eta erroreen ezabatzea.
Proiektua bukatutzat eman baino
lehen, erroren ezabaketa egin
beharko da.
Izena
T501 Kudeaketa zereginak. Proiektuaren kudeaketa eta
dokumentazioa egiten da.
Aurrekontu honen bidez “Hardware irekiaren eta gauzen internetaren aplikazio bat: “Hodeira” konektatutako eguraldi behatokia” izan duen kostua zehaztu nahi da.
Kostuak zehazteko orduan, giza baliabideen eta baliabide materialen artean bereiziko da. Giza baliabideen barnean lan pakete, zeregin eta lan pertsona artean bananduz kostuak bereiziko dira.
Atal honetan eskulanari eta baliabide materialei aplikatzen zaizkien kostuak definitzen dira. Baliabide materialen barnean, material amortizagarri eta material suntsikorren artean bereiziko da.
Izena
Jarraian proiektua garatzeko material amortizagarrien kostua adieraziko da.
Amortizazioa
Ondorengo taulan material suntsigarrien kostua adierazten da.
gehigarriak
Jarraian lan taldea osatzen duten kideen koste unitarioa adierazten da proiektuaren garapen osoan.
unitarioa kopurua
Beraz, giza baliabideei egokitutako proiektuaren aurrekontu finala hamaika mila ehun eta berrogeita hamasei (11.156,00 €) eurokoa izango da.
Izena
Baliabide materialei dagokien aurrekontua proiektuan bi mila zazpiehun (2.700,00 €) eurokoa izango da.
Azkenik proiektuaren aurrekontu totalaren laburpen bat aurkezten da, baliabide materialak eta giza baliabideak bereiziz. Atal honetan lorturiko balorazioa ez zaio bezeroari helaraziko.
Ustekabekoak (%2)
Hau guztia kontuan izanik, “Hardware irekiaren eta gauzen internetaren aplikazio bat: “Hodeira” konektatutako eguraldi behatokia”-ren proiektua burutzeko kostua hamalau mila ehun eta hogeita hamahiru euro eta hamabi zentimokoa (14.133,12 €) izango da |
addi-a93312d1860c | https://addi.ehu.es/handle/10810/22855 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017-10-06 | science | Castrillo Leon, Borja | eu | Hardware lrekiaren eta Gauzen lnternetaren aplikazio bat: Hodeira konektatutako eguraldi behatokia | Proiektu honen helburu nagusia, Hardware irekiaren eta gauzen internetaren aplikazio bat: “Hodeira” konektatutako eguraldi behatokia bat eraikitzea da. Erabiltzaileak internetaren bidez, “Hodeian” ikus ahal izango ditzake neurtutako datuak.
Bi aldeei dagozkien aspektu eta baldintzak jasoko dira.
Aplikazioaren garapenerako beharrezkoak diren pertsonek honako profil hauek bete beharko dituzte:
Proiektu burua, proiektuaren zuzendaria, antzeko proiektuetan esperientzia duena. Bere zeregin nagusiena proiektuaren garapena kudeatzea izango da, epe eta helburuen betearazpena ziurtatuz.
Ingeniari teknikoa, mikrokontrolatzaileen arloko ezagutzekin. Bere zeregin nagusiak proiektuaren diseinua, beharrezkoak diren programen sorrera eta proiektua montatzea izango dira.
Administraria. Dokumentazioaren eta harreman publikoen ardura izango du. Lanen zuzendaritza Oskar Casquero Oyarzabal jaunak eramango du.
Atal honetan proiektua gauzatzeko beharrezkoak izango diren tresnak aurkezten dira:
Proiektu honen garapenerako beharrezkoak diren hardware baliabideak honako hauek dira:
Proiektu honen garapenerako beharrezkoak diren software baliabideak honako hauek dira:
Interneteko Dropbox hodeia fitxategiak gordetzeko eta sinkronizatzeko.
Ondoren, proiektua bukatzean bezeroari entregatu beharreko dokumentuak aurkezten dira. Dokumentu hauetan proiektuan eginbeharreko lanak eta indarrean egongo diren baldintzak zehazten dira.
Proiektuaren memorian, berau gauzatzeko eman behar diren pausuak jasotzen dira.
Dokumentua proiektuaren laburpen labur batekin hasten da eta ondoren bere gauzatzearekin espero diren helburuak azaltzen dira.
Ondoren, bere onura tekniko, ekonomiko eta sozialak ezartzen dira eta erabilitako garapenerako aukera desberdinen aurrean hartutako irtenbidea deskribatzen da.
Inposatutako espezifikazioak eta proiektuaren garapenerako antzemandako beharrak ere jasotzen ditu eta baita azken diseinuko laburpen txiki bat. Azkenik lan plangintza eta proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak ere jasotzen ditu.
Atal honetan programaren eta bere modulu desberdinen diseinua eta garapena egingo dira eta baita modeloa osatzeko beharrezkoa den periferiko garrantzitsuenaren funtzionamendu moduaren eta egituraren laburpen txiki bat.
Dokumentu honetan proiektua gauzatzeak duen kostu ekonomikoa zehazten da. Baliabide materialen kostua eta giza baliabideenak desberdintzen dira. Era berean lan plangintza zehazten da, Gantt diagrama batekin lagunduta.
Dokumentu hau da eta bertan deskribatzen dira proiektuaren inplementazio kontratuan parte hartzen duten aldeek onartu behar dituzten baldintzak. Baldintza hauek proiektuaren garapena gidatuko dute.
Lan-pakete honen helburua eginbeharreko proiektu posibleen inguruko informazioa biltzea eta aukerak aztertzea da. Azkenik, egingo den proiektua aukeratuko da.
Erabili beharreko osagaiak zuzenki aukeratuko dira, hau da, periferikoen, materialaren eta programaren egituraren konfigurazioaren inguruan erabakiak hartzea.
Programa osoa eta modulu desberdinen programazioa burutzea aukeratutako softwarearen bitartez.
Bukatutako garapenaren simulazioa eta sortutako akatsen garbiketa zuzena
egiaztatzea.
Proiektuaren kudeaketa eta koordinazioko ekintzak.
“Hardware irekiaren eta gauzen internetaren aplikazio bat: “Hodeira” konektatutako eguraldi behatokia”-aren proiektuaren garapenerako aurrekontua hamalau mila ehun eta hogeita hamahiru euro eta hamabi zentimokoa (14.133,12 €) izango da, zergak kontuan izan gabe.
Kontratu honetan ezarritako lanetatik aparte egin beharrekoak bezeroari komunikatuko zaizkio eta aparte fakturatuko dira, proiektugileak aintzakotzat hartzen badu.
Lehen ordainketa jaso eta 2 hilabeteko epean 10.000 €-ko bigarren ordainketa bat egingo da.
Hirugarren eta azken ordainketa bat egingo da, 2.133,12 €-koa, egindako lanak jasotzerakoan.
Atal honetan proiektua entregatzerakoan egiaztatu beharreko baldintzak zehazten dira. Garapenen egiaztapenarekin ekiteko, egin beharreko proba multzo bat zehaztu da eta 1. Dokumentuan, memorian, jasotzen diren espezifikazioen betetze zuzena egiaztatuko da.
Hemen jasotako probak sistema onartzeko oinarria izango dira, baiana garapenaren arduradun den langilegoaren irizpidearen arabera proba gehigarriak ere enkargatu ahal izango dira.
Lana 2017ko Otsailaren 11an entregatu beharko dira, hau da proiektua bukatu eta 4 egunetara.
Plangintza bi aldeek sinatu ondoren edozein egokitzapen edo aldaketa egin ahal izateko bi aldeek onartu eta eztabaidatu beharko dute. Horretarako dagokion aldaketa eranskinetan eta kontratuan jarri beharko da eta proiektuaren kostu osoaren balorazio estimatuan ere.
Proiektuaren emaitza gisa garatzen diren tresna eta metodologia bezeroan erabateko jabegokoak izango dira.
Garatuko den tresnaren jabego intelektuala eta erabilera eskubidea bezeroarenak bakarrik izango dira, baina ikerketa taldea egilekide moduan izendatzearen eskubide morala errespetatuko da.
Zerbitzuen behin-behineko hartzea zerbitzu horiek egin ondoren egingo da eta horretarako bi aldeek sinatu beharko dute Behin-behineko Hartze-Agiria.
Agiri hori sinatu ondoren hasiko da erreklamazioak egiteko dagoen bi asteetako epea.
Epe hori pasatu ondoren eta kontratistak zuzendu beharreko akatsak jakinarazi ez baldin baditu, Behin-betiko Hartze-Agiria sinatuko da.
“Hardware irekiaren eta gauzen internetaren aplikazio bat: “Hodeira” konektatutako eguraldi behatokia” proiektuarekin lotuta dagoen softwarearen garapenaren funtzionamendua egiaztatu ondoren bi aldeek Erosketa Kontratua sinatuko dute.
Bezeroak kontratatutako zerbitzu guztiei dagokien indarreko arautegi legal osoa betetzeko ardura izango du, erabiltzeko baimenak eta lizentziak barne eta baita egindako garapenaren jabego intelektual eta konfidentzialtasunari dagozkien arautegia ere.
Eroslea ez dago baimenduta produktuen kopiarik edo egokitzapenik hirugarrengoei banatzeko, saltzaileak espresuki baimentzen ez badio.
6.4. PROIEKTUGILEAREN ERANTZUKIZUNAK Proiektuaren garatzailea proiektuaren exekuzioan ezarritako epeak betetzera konprometitzen da.
Kontratua iraungiko da bere bukaera edo amaiera iritsi delako edo tartean dagoen alderen baten ebazpenagatik. Honako hauek izan daitezke ebazpenak :
6.6. GATAZKEN EBAZPENA Kontratuaren interpretazioan edo aldaketan sor daitezkeen auziak, kontratua sinatu zen lekuko Epaitegietan edo Auzitegietan ebatziko dira, aldeei egokitu ahal zaien beste edozeinei uko eginez. Beraz, hauen esku uzten da epaileen eta epaile-administrazioaren izendapena eta aldeek hauen laudoa onartzera behartuta egongo dira.
7. MANTENTZE BALDINTZAK Mantentze-Kontratu bat egin ahal izango da bai prebentiboa eta baita zuzentzailea. Mantentze prebentiboak urteroko berrikuspen bat ekarriko du berarekin.
Funtzionamendu egokia ziurtatzeko eta bere iraupena luzatzeko beharrezkoak diren operazioak bi mailatakoak dira:
Mantentze prebentiboko plangintzak honako operazioak biltzen ditu: ikuste-ikuskapenak, ekintzen egiaztapena eta instalazioarekin lotuta dauden beste batzuk. Operazio hauek instalazioaren funtzionamendu, prestazio, zaintze eta iraunkortasun baldintzak muga egokien barnean mantentzea ahalbidetzen dituzte.
Instalazioaren mantentze prebentiboak urteroko bisita bat ekarriko du berarekin. Egiten diren mantentze operazio guztiak dagokion mantentze-liburuan erregistratu beharko dira.
7.2. MANTENTZE ZUZENTZAILEA Mantentze-zuzentzailaren plangintzak bere bizitza baliagarrian zehar sistemaren funtzionamendu egokia ziurtatzeko beharrezkoak diren operazio guztiak biltzen ditu.
Bermea instalazioko kontratistaren alde aitortzen da dagokion berme-ziurtagiriaren bidez eta instalazioaren entregan egiaztatzen den datarekin.
Proiektua egiteko kontratatutako enpresari dagokio azken produktuaren bermea urte batez. Epe horretan eguneroko erabilpenean sortutako edozein arazo konpontzera eta tresnaren erabilerari buruzko oinarrizko zerbitzu teknikoa eskaintzera konprometitzen da.
Berme-epea eraginkorra izango da sistemaren azken hartzetik. Bermea bertan behera geldituko da ezarritako mantentze-arauak jarraitu ezean edo hirugarren batzuek aldaketak egin dituztela egiaztatzen bada.
Kontuan izanik lanak eta probak egiteko bezeroak garapen-enpresari emandako informazioak garrantzi estrategiko eta bereziak dituela, bi aldeen arteko lankidetza esparru bat zehaztuko da informazio horren pribatutasuna ziurtatzeko.
Beraz, bi aldeen artean eremu publikokoa ez den zenbait informazio tekniko eta komertziala trukatu daiteke beti ere akordio honen termino pean eta aurretik aipatutako gaien testuinguruan. Bi aldeek informazioaren konfidentzialtasuna babestu nahi dute hurrengo gaietan: prozedura eta produkzio-prozesuetan. Exekuzio, ebaluaketa, hobekuntza eta eguneratzerako definizio, betebehar eta beharren inguruan. Lankidetza proiektuak aurrera eramateko beharrezkoa den edozein informazio.
“Informazio konfidentziala" edozein modutan emandako edozein informazio, datu tekniko edo Knowhow-a da. Bertan sartzen dira, nahiz eta ez era mugatuan, konfidentzial edo erreserbatu moduan identifikatutako informazio dokumentatua, makinan prozesatzeko prest dagoen informazioa, euskarri fisikoetan dagoen informazioa, informazio ezkutatua eta prototipo teknikoak.
Ahoz edo ikusmen bidez transmititutako informazioa, informazio konfidentzialtzat hartuko da. Lagatzaileak horrela identifikatzen badu, lagatzaileak konfidentzial edo isilpeko informazio moduan markatzen badu edo jasotzaileari ahozko transmisioa egin eta hogeita hamar (30) eguneko epearen barruan transmititzen bazaio.
a) Informazioa proiektuaren helbururako bakarrik erabiltzera. Aldeek ezin izango dute informazioa erabili bakoitzaren interesetarako edo lagatzailearen interesen kontra.
b) Informazioa beraien langileei bakarrik transmititzera, beti ere beharrezkoa den neurrian eta proiektuaren helburuetarako behar baldin badute.
c) Informazioa hirugarrengoei ez ezagutaraztera, lagatzaileak idatziz baimendu ezean eta edonola ere akordio honetan jasotako konfidentzialtasun baldintzekin bat etorriz.
d) Informazioa idatziz edo irakurgai izan daitekeen edozein formatutan ez kopiatzera ezta erreproduzitzera, bidezkoa izan ezean.
e) Azpikontratatutako lana bukatzean, jasotzaileak eman edo erositako informazio guztia (planoak, edonola irakur daitezkeen formatuak, idatzizko materiala, kopia guztiak barne) bueltatzera eta baimendutako eran gordetako informazio guztia ezabatzera.
f) Jasotzailea aldez aurretik aipatutako betebeharrak betetzeko arduraduna da, bere langileen izenean eta langile batek proiektuan garatu behar dituen lanetarako behar duen informazioa baino gehiago jasoko ez duela ziurtatu behar du.
g) Lagatzaileak baimentzen badio, jasotzaileak jasotako informazioa hirugarren bati eman ahal izango dio beti ere hirugarren horrekin akordio honen antzerako bat sinatzen badu, bai luzeran eta bai terminoetan.
9.3.2. INFORMAZIO MURRIZTUAREN TRATAERA BEREZIA: a) Jasotzaileari “Murriztu”, “konfidentzial” edo antzerako terminoekin sailkatutako informazioa transmititzen zaionean, jaso duela adierazi beharko du eta sarrera mugatua duen leku apartatu, ziur eta konfidentzialean mantenduko du eta zirkulazio dokumentuan adierazitako pertsonei bakarrik kopiatu edo ezagutaraziko die.
b) Faxen bidez transmititutako informazioak konfidentziala den trataera jasoko du, kontrakorik esaten ez bada eta aurreko puntuan esandako betebeharrak bete beharko ditu jaso izanarena izan ezik.
c) Informazio mugatuaren edozein betebeharren huts egitea edo haustura larritzat hartuko da eta akordio honen ez betetzea suposatuko du. Beraz, bere haustura edo bukaera.
9.3.3. BAZTERTZEAK Informazioa aldez aurretik ezarritako ez-ezagutarazte eta ez-erabilerako baldintzei lotua egongo da, eremu publikokoa izan arte, akordio honen haustura izan ezean edo fede oneko hirugarren batek jaso ezean. Esandakoa gertatuz gero, aipatutako baldintzen aplikazioa etengo da berariazko informazioetarako.
Honetaz gain, kasu hauek ere baztertzeak izango dira:
Jasotzaileak jasotako informazioa aldez aurretik ezagutzen zuenaren ebidentzia izatea.
Izkutuko informazioa eskatzen ez duen hirugarrengo baten bidez jasoa eta fede txarrez edo indarrean dagoen legeria urratuz erosi edo ezagutarazi gabekoa izatea.
9.3.4. JABEGO-ESKUBIDEAK Akordio honek ez ditu patenteen eskubide, egile-eskubide edo indarrean egon daitekeen beste edozein industria jabegoko eskubideren lagapen zehatzik edo inpliziturik suposatzen. Proiektuaren esparruan aldeen artean emandako informazioa lagatzailearen jabegoan egongo da eta horrela adieraziko da, aipatutako jabegoa markatuta agertu edo ez.
Alde batek ere ez du hartzen besteari informazio konfidentziala emateko agindurik. Informazio konfidentzialaren horniketaren erabakia jatorriz bere jabegokoa den aldearen nahierara izango da.
Alde bakoitzak ordaindu beharko ditu akordio honen inguruan sortutako kostu eta gastu guztiak, konfidentzialtasun akordioko hausturaren atalean ezarritakoa kenduta.
9.3.6. KONFIDENTZIALTASUN AKORDIOAREN HAUSTURA Akordio honen haustura edozein aldetik izan daiteke eta alde biengandik akordioaren edo bi aldeen artean ezarritako erosketa aginduen bukaeratzat hartuko da, aldeen arteko konpentsaziorik gabe eta aldez aurretik hartutako eskubideei edo lege-ekintza egokien jarduteari kalterik egin gabe.
Kontratuaren interpretazioan edo aldaketan sor daitezkeen auziak, kontratua sinatu zen lekuko Epaitegietan edo Auzitegietan ebatziko dira, aldeei egokitu ahal zaien beste edozeini uko eginez. Beraz, hauen esku uzten da epaileen eta epaile-administrazioaren izendapena eta aldeek hauen laudoa onartzera behartuta egongo dira.
9.3.8. IRAUNALDIA Akordio honen iraunaldia 25 urtekoa izango da, aldeek beste epe bat ezartzen ez baldin badute, eta proiektuarekin batera sinatzen den egunean sartuko da indarrean.
9.3.9. GEHIGARRIA a) Kontratu honek aipatzen duen negozioaren salmenta edo transferentziaren kasuan izan ezik, akordio honenpeko aldeen eskubideak ezin izango zaizkio esleitu edo transferitu edozein pertsona, enpresa edo korporaziori, beste aldearen berariazko adostasun idatzia aldez aurretik izan ezean. Adostasun hori ezin izango da atzeratu edo ukatu nahierara.
b) Akordio hau euskarii baten edo gehiagotan sina daiteke (faxeko kopiak barne hartuz) eta bakoitza jatorrizko bezala estimatu edo onartu ahal izango da.
c) Akordio hau izango da aldeen artean egon daitekeen bakarra bertan aipatzen den gaiari buruz eta ezin izango da aldatu aldeek izendatutako ordezkarien arteko berariazko akordio idatzia ez baldin badago. Akordio honen zehaztapenak ez dira artxibatuak izango konfidentzialtasun informazioarekin zerikusia duten inolako hitzengatik edo goiburuko partikularengatik. |
addi-9e1b6c011833 | https://addi.ehu.es/handle/10810/22855 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017-10-06 | science | Castrillo Leon, Borja | eu | Hardware lrekiaren eta Gauzen lnternetaren aplikazio bat: Hodeira konektatutako eguraldi behatokia | 1. SARRERA Datuz aberatsa den garai batean bizi gara. Hasiera batean, datu aberastasun hori plataforma digitaletan (Web 2.0 tresnak, sare sozialak) pertsonek gordetako datuetatik eratorri da. Baina azken aldi honetan, “Gauzen Internetaren” etorreratik hona, alegia, mundu erreal edo fisikoko magnitude fisikoak neurtzeko eta lagin horiek hodeian gordetzeko aukera azaldu da, hala nola: klimarekin erlazionatutako datuak (tenperatura, hezetazuna, olatuen altuera, gas ezbedinen kutsadura maila, etabar), ikusmenarekin erlazionatutako datuak (manifestaldi batean dagoen pertsona kopurua, bidegurutze bateko semaforo batean itxoiten dagoen kotxe kopurua, etabar), industria jakin baten funtzionamenduarekin erlazionatuako datuak (adibidez, botilen fabrikazioan: fabrikatutako botila kopurua, botilen tenperatura labetik irtetzerakoan, etabar). Behin hodeian (publiko edo pribatuan) daudelarik, datuak algoritmo ezberdinak aplikatuz aztertu eta bistaratu daitezke, erabiltzailearentzako balio gehigarria emanez. Gradu amaierako lan hau testuinguru honetan kokatu behar da. Hain zuzen ere, lan honek “gauzen internetaren” plataforma txiki bat garatzea helburu du, mundu errealeko magnitude fisikoak sentsore sareen bitartez zelan eskuratu, hodeira igo eta aztertu daitezkeen ereduz adieraziz. Eredu adierazpen hau gauzatzeko, eguraldi behatoki baten adibidea hartu da ardatz bezela, adibide honek, alde batetik, aurreko puntuan adierazitako alderdi guztiak garatzeko aukera aurkezten baitu, eta, bestetik, honelako lan berri batean aurkezten diren ideia berriak argi ikusi daitezen beharrezkoak diren sinpletasuna eta zehaztasuna baititu. Eguraldi behatoki baten funtzioa, eguraldiaren berri ematea da. Eguralditik informazio ezberdinak jaso daitezke adibidez; egiten duen tenperatura, zenbateko presioa egiten duen, zenbateko hezetasuna dagoen, haize abiadura... baina gehien bat tenperaturari buruzko informazioa plasmatuta agertzen da. Gaur egun, informazio hori, komertzio ezberdineko kartel elektronikoetan ikusgarri egoten da. Kartel elektroniko horietan, normalean, orduaz eta tenperaturaz informatzen da.
Tenperaturaz informatzen duten kartel elektroniko hauek, antzeko konponente elektronikoz osatuta daude gehienak. Kartel batzuetan, nahiz eta informazio ezberdinak adierazi, montaje bera dute. Karte elektronikoak, eguraldi bahatokiak direla esan daiteke, bertatik tenperatura irakur daitekela. Behatoki hauek izaten duten konponenteak hauek izaten dira: Plaka mikrokontroladore bat, non programa osoa burutzen da eta konponenteen elkar konexioak burutzen dituena. Sentsore bat, neurtu nahi diren ezaugarriak neurtzen duena. Pantaila bat, datuak inprimatzeko eta datu horiek ikusgai izateko. Elikadura iturri bat, zirkuitua elikatzeko sare elektrikoaren bidez edo bateria batzuen bidez. Behatokiak, konponente gehiagoz osaturik egon daitezke baina funtzio sinple bat egiteko, goian aipatu diren konponenteekin nahikoa izan litzake. Gaur egun, mikrokontrolagailu plaken hardware irekiko aukerarekin, posibiliate ezberdinak irtetzen dira behatokiak kontrolatzeko adibidez, behatokiak neurtu dituen datuak beste toki batera bidaltzea, han ere ikusi ahal izateko edota datuak hodeira igoz.
Gradu Amaierako Lan (GAL) honetan, eguraldi behatokiaren proiektua garatzean, gradu osoan eskuratutako adimena praktikan jarriko da eta gai berriei buruzko informazioarekin adimen berriak jasoz.
2. HELBURUAK Gradu Amaierako Lan (GAL) honen helburu nagusia, bi behatokien diseinu eta programazioa egitean datza. Helburu nagusi hauek lortzeko, lehenengo azpi helburu batzuk bete behar dira, azkenengo helburu nagusiak beterik izateko. Lan honetan bete beharreko azpi helburuak, honako hauek dira:
Hezetasun eta tenperatura neurtzen dituen bi behatokien muntaketa. Kanpoko eta barneko behatokien arteko konfigurazioa, bien arteko komunikazio izateko. Kanpo behatokiko tenperatura eta hezetasuna neurtzea. Kanpo behatokiko datuak, barne behatokira bidaltzea. Barne behatokiko tenperatura eta hezetasuna neurtzea. Barne behatokian, kanpoko behatokiko datuak irakurtzea. Bi behatokien datuak, barneko behatokiko pantailan inprimatzea. Kanpo behatokia, bateria batez elikatzea. Kanpo behatokiko konponente elektronikoei, energia aurrezteko programatzea: o Arduino ProMini-a lokartzeko prestatu o XBee-a lokartzea Pantailan inprimatu diren, kanpoko eta barneko behatokien neurketak, hodeira igotzea eta grafiko batean bidez irudikatzea. Datuak eskuragarri izatea, egin nahi diren kalkulu estadistikoak egiteko.
Behatokien eta konponente elektroniko guztien arteko funtzionamendua eta programazioa egiteko, hardware eta software librean oinarritutako platafoma libreko plaka batekin burutuko da kontrola.
3. DESKRIBAPENA Bi eguraldi behatoki dira, non batek leku bateko tenperatura eta hezetasuna neurtuko duena eta bestea aldiz, beste leku batetako tenperatura eta hezetasuna neurtuko duena.
Barneko behatokiaren muntaketa egiteko erabiliko diren konponente elektronikoak hauek izango dira; arduino YunMini mikrokontrolagailu bat, irrati frekuentziazko XBee txip bat, LCD pantaila bat eta HTU21D sentsore bat (tenperatura eta hezetasuna neurtuko duena).
Bi behatoki ezberdin daudela jakinik, euren funtzionamendua honakoa izango da. Barneko behatokiko sentsoreak, tenperatura eta hezetasuna neurtzen egongo dira eta arduino YunMini-aren memoriari pasatuko dizkio datuak. Kanpo behatokiak ,aldiz, DHT22 sentsorearen bidez neurtuko ditu tenperatura eta hezetasuna, eta arduino ProMini-aren memoriara pasatuko dizkio. Kanpo behatokiko arduinoak, XBee-ari pasatuko dizkio datuak. Kanpo behatokiko XBee-ak, barneko behatokiko XBee-ari bidaliko dizkio datuak irrati frekuentziaren bidez. Gero, barne behatokiko XBee-ak arduino YunMini-ari pasatuko dizkio datuak eta honek bere memorian gordeko ditu. Datuak arduino YunMini-an izanda, pantailan inprimatuko dira.
Kanpo behatokia, ez da denbora guztian egongo balioak neurtzen eta bidaltzen, baizik eta, 20 segundurik behin neurtu eta bidaliko ditu. Datuak 20 segunduro bidaliko dira, denbora horretan arduino ProMini-a eta XBee-a lo moduan utziz.Horrela, zirkuituaren potentzia kontsumoa minimizatzea lortzen da.
Pantailan inprimatutako datuak, arduino YunMini-ari esker internet-era igoko dira datuak eta grafiko batean erakutsi ahal izango dira. Datu horiek hodeian izanik aparte, Matlab-en bidez ikertzeko aukera izango da, nahi diren algoritmo bitartez kalkulu ezberdinak egiteko.
Hardware ardatza. Mikrokontrolagailua erosotasunez erabiltzeko plaka, hots: mikrokontrolagailua elikatzeko tentsio bihurgailua, mikrokontrolagailua martxan jartzeko kuartzozko kristala, mikrokontrolagailua programatzeko serie seinaleak USB-tik TTL-ra pasatzen dituen bihugailua eta mikrokontrolagailuaren pinak erosotasunez erabiltzeko zokaloak, besteak beste, gehiturik dituena. Software ardatza. Mikrokontrolagailua exekutatuko diren programak programatzeko garapen ingurunea. Garapen ingurunea hiru elementuz osoturik dago: (1) C/C++ antzeko programazio lengoaia; (2) programazioa errazten duten oinarrizko hainbat liburutegi; eta (3) programa konpilatzeko eta mikrokontrolagailura igotzeko baliabideak, adibidez: Atmel-ek zuzenean saltzen dituen mikrokontrolagailuak ez bezala, Arduinok dakarren Atmel mikrokontrolagailua “boot loader” batekin dator.
mikrokontrolagailua lan egiteko. Bakarrik falta dena da, USB konexio baten bidez ordenagailura konektatzea edo transformadore bateri konektatzea energía elektrikoa izateko. Freaduino UNO honek, IDE arduino programarekin %100 bateragarria da. Arduino honek, Vcc eta GND pin-ak ondo adierazita ditu, lagungarri izateko sentsorea, motorea, edo beste konponente bat konektatzean. Arduino irteera guztiak 3,3 V-eko erreferentzia dute baina mikrokontrolagailua 5 V-etan lan egindo du. Freaduino UNO honek, maila bihurgailu bat darama barnean operaketa ezberdinak egiteko eta konexio gehigarririk ez egiteko.
aplikazio ezberdinentzat edo zuzenki kableak soldatuta. Arduino honek, energia aurrezteko barne programatu daiteke.
biltegiratzea, USB portu bat eta HDMI irteera, 40 pin-eko GPIO eta 600mA-ko enerhia kontsumoa.
4.1.3. INTEL EDISON Intel Edison zentruan, 2nm-ko SoC Intel Atom-a 500 Mhz-ko nukleo bikoitzeko CPU eta 100 MhZ MCU. Produkua kopila daiteke eta datuak MCU kontsumo baxu bitartez prosezatzen ditu eta CPU analisia egiteko datuen translazioa filtratuko da. Edison-ek du memoria GB 1, biltegiratze 4 GB, WiFi banda bikoitza eta 4.0 Bluetootk-eko komunikazioa. Konfigurazio aukera ezberdinak ezkeintzen ditu 4 GPIO.
Plataforma berri bat da, erabiltzailearentzat ez ditu datu euskarri oso onik eta periferikoentzako ez du sistema handirik.
4.2.2. XBEE XBee-ak errendimendu altuko irrati frekuentziazko moduluak dira. Digi International fabrikatzaileak eginiko modulu hauek kontsumo txikia dute eta prezioz merkeak dira. XBee-ak haririk gabeko konexioa eskeintzen dio proiektuari. Nahiz eta, beste frabrikante batzuen moduluekin bategarria izan, erabili diren moduluak berdinak izan dira.
Modulu hauek ZigBee protokoloaren operatetak egiteko diseinatuta daude, kostu gutxikoak eta energía kontsumo txikikoa izateko. Hori bai, XBee-ak energía kontsumo minimo bat behar dute moduluak datuak elkar trukatzeko. ZigBee haririk gabeko komunikaziozko protokoloa da, IEEE_802.15.4 haririk gabeko sare komunikaziozko protokoloan oinarritua. Modulu hauek mikrokontroladoreentzat edo portu seria duten beste edozein dispositiboarentzat, komunikazio sinplea eta segurua eskeintzen du.
4.2.4. WIFI Wifi Seriak ESP8266 modulua soluzio osoa eskeintzen du, WIFI sare sistementzako konexio ekonomikoa, diseinatzaileari WIFI-z erlazionatutako funtzioak eskuordetuz eta TCP/IP prozesatzaileari aplikazio egiten utziz. Wifi serial ESP8266 moduloa, sare adaptadore bezala lan egin dezake, UART komunikazioa erabiliz. Modulu berri hau, lehen ez zegoen programatzeko modurik, Arduino IDE programa ez zegoen prestatu eta gainera WIFI komunikazioa kudeatzeko AT komandoen bitartez egin behar da. Domotika aplikazioetan oso erabilia da baina komunikazioa egoteko WIFI sare bat behar da.
4.3. KANPO BEHATOKIARENTZAKO ELIKADURA Kanpo behatokiko plaka behar bezala funtzionatzeko eta bere konponente elektroniko guztiak martxan jartzeko, plaka elikatu behar dira. Behatoki honetako konponenteak, hau dira; sentsorea, XBee-a eta arduinoa. Konponente hauek funtzionamenduan jartzeko, gutxienez 3,3 V-z elikatu behar dira.
4.3.1. NIKEL-METAL BATERIA Bateria kargagarri hauek koste gutxikoak dira, eta euren dentsitatea LiPo bateriena baino txikiagoa da. Normalki, energía kapazitate gutxi behar duten konponente elektronikoak funtzionamendua jartzeko erabiltzen dira. Bateria hauek 1,2V edo 1,5V-eko tentsio nominala ematen dute.
4.3.2. ALKALINA BATERIAK Bateria hau, ohikoena da eta mota ezberdinekoak daude. AAA motatakoak 1,2 V-eko tentsioa ematen dute. Beste bateria batzuen artean, 9 V-eko tentsioa ematen dutenak aurkitzen dira, hauei, “petaca” izenarekin ezagutzen dira.
4.3.4. LIPO BATERIAK Merkatuan dauden batería guztietatik, energia dentsitate gehien eskeintzen duena da, deskarga tasa handia eskeiniz ere eta beste motako bateriekin konparatuz tamaina txikiena duena. Bateria bakoitzak, 3,7 V-eko tentsioa ematen du, 4,2 V-eko tentsio maximoa eta 3,0 V-eko tentsio minimoa. Baterian 3 V-eko tentsio minimoa baino gutxiago izanez gero, bateria suntzitu daiteke.
5.1. PREZIOA Balioa edo proiektu honen balioa kontuan hartzeko puntua da. Aukerarik merkeena aukeratzeko helburuarekin baina GAL-ren helburuak aldatu barik.
5.2. KONTSUMOA Aukeratu den bateriak, denbora luze batean deskargatu barik egon daiten, konponente ezberdinen kontsumoa begiratzen da. Kontsumo gutxiko konponenteak aukeeratuz, bateriak bizitza luzeagoa izango du. Gaur egun, kontsumo ideiak, garrantzi handia hartu egin du.
5.3. TENTSIO NOMINALA Baterien kasurako, konponente elektroniko ezberdinek behar duten tentsio nomila jakitea behar da. Aukeratzen den bateria, konponente guztiak elikatu behar ditu. Gerta daiteke zirkuituak jasan beharreko tentsiora ez heltzea eta hori aurrera ateratzeko, batería bi seriean jartzen dira.
Behatokian erabilitako bateriak kargatzeko ahalmena baldin badauka, puntu garrantzitsua izango du. Bateria aldatzea ez da behar izango edo eskura izatea karga berri eta erraz bat egiteko.
Behatoki bat, beste batekin komunikazioan jartzean, jakin behar da komunikazio tarte maximoa zenbatekoa den. Gerta daiteke tarte maximo hori kontuan ez izatea eta datuak heldu behar diren lekura heldu ez izatea.
Konponente bakoitzaren gaitasuna neurtzen du, funtzio/ekintza aginduak betetzeko dituen trebezia neurtzen du.
Sisteman aldaketak egiteko aukera ematen duena eta programa handitzeko aukera ere eskeintzen duena.
5.8. TAMAINA Tamainaz berba egitean, kontuan izan behar dena da, behatoki bakoitza egiterakoan konponente handiegiak ez direla jarri behar. Plaka pisu gehiegi ez izateko aholkatzen da, eta mugitzeko erraztasunak izateko tamaina txikikoak izatea ere aholkatzen da.
6. KONPONENTEAK Ondoren, aukeratutako konponente elektroniko ezberdinen deskribapena eta programazioa aurkeztuko da. Konponente bakoitzaren azalpenak puntu ezberdinez sailkatuta egongo dira; lehenengo, proiektuan duten betebeharra azalduko da; gero, beste konponenteekin dituen konexioak irudikatuko dira; bestetik, erabiliko den programazioa idatzi egingo da eta azkenik, programa azalduta agertuka da.
6.1. SENTSOREAK Behatoki bakoitzean sentsore ezberdinak erabili dira, arduino programara liburutegi ezberdinak igotzeko eta horrela trebezia pixka bat hartzeko. Nahiz eta, errazagoa izango zen sentsore berdinak aukeratzea eta programa berdina idaztea bi behatokientzat, aukeratu egin dena izan da, behatoki bakoitzean sentsore ezberdin bat jartzea.
6.1.1. BARNEKO SENTSOREA Barneko behatokian HTU21D Sparkfun-eko sentsora jarri da. Sentsore hau zehatza da, erraz erabil daiteke eta kostu gutxikoa da. Sentsore honek behar duena da, komunikazio lerro bi eta horrekin hezetasuna eta tenperatura irakurtzeko gai da. HTU21D sentsoreak 3,3 V-etan egiten ditu lan beraz, 5 V-eko tentsioa helduko bazen, maila bihurgailu bat erabiliko zen baina kasu honetan arduinoak 3,3 V-eko tentsioa emateko aukera duenez ez dago arazorik. Orduan, sentsorea eta arduinoen arteko konexioak hurrengokoak izango dira:
20.irudia: Arduino eta sentsore konexioa.
Sentsorea, arduino programan programatzeko, bere liburutegia sartu behar zaio. HTU21D sentsorearen liburutegiaren izena <SparkFunHTU21D.h> da. Liburutegi hau, bere barneko karpetan adibide bat du. Bere adibidea erreferentzia bezala harturik programatzen hasteko aukera dago arduino YunMini-a eta HTU21D sentsorearen artean. Sentsorea programatzeko orduan, agindu batzuk izan behar dira kontuan:
Hasieran sentsorea definitu: HTU21D sentsorea; Sentsorea abiarazi egin behar da: sentsorea.begin(); Ondoren, sentsoreari hezetasuna eta tenperatura neurtzeko agindua idazten da eta balioa aldagai batean gordetzen da. Balioa hamartarra izan daitekenez float aldagai batean gordeko da arduinoaren memorian: float hezeB = sentsorea.readHumidity(); float tenpB = sentsorea.readTemperature(); HTU21D sentsoreak neurtutako balioak bi aldagaietan gordeta geratu dira: hezeB eta tenpB aldagaietan. Aldagai horietako datuak ikusi nahi direnean egin beharreko gauza bakarra da, aldagai horiei deitzea izango litzake.
6.1.2. KANPOKO SENTSOREA Kanpoko behatokian aukeratu den sentsorea aldiz, AM2302 sentsorea da edo DHT22 izenarekin ezagunagoa dena. Sentsore honek ere, ez ditu programatzeko arazo handirik sortzen eta gainera, merkea da ere. Sentsore honek sortu duen arazorik nabarmenena izan da, protoboard plakan DHT22 sentsorea jartzerakoan, hanken lodiera oso eztua zela protoboard plakako zuloetan sartzeko eta horren erruz, DHT22-ak ez zuen konexio ona egiten. Arazo hori aurrera ateratzeko egin dena izan da, sentsoreari hanka lodiago batzuk soldatzea protoboard plakan hobeto konektatu daiten. DHT22 sentsore honek, konexioak egiteko lau hanka ditu. Lehenengo hankan 3,3 V eta 6 V-en arteko tentsioz elikatu behar dela dio bere datasheet-a. Laugarren hanka lurrera konektatu behar zaio eta bigarren hanka arduinoko bostgarren pin batera. Baita, erresistentzia bat jarri beharko da tentsio hankaren eta OUTPUT hankaren artean. Erabiliko den erresistentzia 4,7kΩ-eko izango da.
21.irudia:DHT22 pin-etako argazkia eta arduinoarekin duen konexioa irudia. DHT22 sentsoreak arduino programan programatzeko bere liburutegia behar du. Sentsore honen liburutegia <DHT.h> da. Barneko behatokian erabili den sentsorearen antzera programatzen da.
dht.begin(); Balioak aldagaietan gordeko dira arduinoaren memorian gordeta izateko, jakinik zenbakiak hamartarrak izan daitezkela:
Kanpoko behatokiko datuak arduino memorian gordeta geratuko dira: hezeteasunaren datua hezeK algaian eta tenperaturaren datua tenpK algaian. Datuak ikusi nahi direnean egin beharreko gauza bakarra, aldagai horiei deitzea izango da.
6.2. XBee-ak XBee-n helburu nagusia, elkar komunikatzea da. Kanpo behatokiko datuak, barne behatokian irakur daitezela. XBee-en arteko komunikazioa konfigutatu aurretik, XBee bakoitzari XBee Adapter Board bat jarriko zaio. XBee adaptadore honeri esker, USB portua konektatuz, XBee-aren konfigurazioa egiten hasi daiteke.
6.2.1. XBee Adapter Board eta USB portuaren arteko konexioa XBee txip-ak plakan jarri aurretik, XBee Adapter Board #32403 bat jarri behar zaio. Adaptadore honen betebeharretako bat da, 5 V-eko tentsioa 3,3 V-era pasaraztea da. Beste bat adibidez, XBee-aren pin-ak protoboard plakan kokatu al izango direla, zeren eta XBee-aren pin-ak bata bestetik oso gertu daude eta protoboard-eko zuloekin ez dira egokitzen. XBee adaptadore honen helburu nagusia da, XBee bakoitzari bere konfigurazioa egitea uztea. Honeri esker, USB mini-aren eta XBee adaptadorearen arteko konexioa egin daiteke eta orduan, XBee-ak konfiguratzeko prest egongo liratezke. XBee bakoitzari USB mini ezberdin bat konektatu zaio.
6.2.2. Kanpo behatokiko XBee Adapter Board eta USB portuaren arteko konexioa Kanpo behatokiko XBee-a ordenagailuan konfiguratzeko, USB mini bat erabilita egingo da. Bere komunikazioa, portu serie bitartez egingo da.
Kanpo behatokian, USB mini FTDI basic (Sparkfun) eta Xbee Adapter Board #32403 arteko konexioa egin da.
23.irudia: FTDI eta XBee konexioa.
6.2.3. Barne behatokiko XBee Adapter Board eta USB portuaren arteko konexioa Barne behatokian aldiz, USB mini-B FT232R eta Xbee Adapter Board #32403 arteko konexioa egin da.
6.2.4. XBee-ak konfiguratzeko eta egiaztatzeko programa
XBee-ak ordenagailuarekin konektatuta daudenean, XCTU programa zalbaldu egingo da. Programa hau, kasu honetan, XBee-ak konfiguratzeko erabiltzen da. XBee-ak euren arteko elkar komunikazioa betetzeko, datu zehatz batzuk sartu behar zaizkio XBee bakoitzari. XBee bakoitzean idatzi beharreko datuak ondorengoak dira:
USB mini FTDI basic konektatzean kanpo behatokiko XBee-arekin, arazoak eman ditu. Orduan, XBee-a konektatzeko erabili egin den USB-a, beste USB mini-B FT232R bat izan da. Azkenean bi XBee-ak X-CTU programan konfiguratzeko, bi USB mini-B FT232R erabili dira behatoki bakitzeko XBee-entzat.
Bi XBee-etan bata bestearen mezuak agertzen direnean, elkar komunikatzen ari direla esan nahi du, eta prest daudela zirkuituan konektatzeko datuak elkar trukatzeko.
6.3. PANTAILA Barneko behatokian datuak ikusteko pantaila bat jarriko da, eta aukeratu egin den pantaila, PCD8544 nokia LCD display-a izan da. Pantaila honetan erakutsi egingo diren datuak izango dira; alde batetik, kanpo behatokiko hezetasuna eta tenperatura eta bestetik, barne behatokiko hezetasuna eta tenperatura ere. PCD8544 nokia, pantaila honek energia kontsumo txikia dauka; backlight pina erabili gabe izten baldin bada bere kontsumoa 5mA baino txikiagokoa izango da eta backlight pina erabiliz gero 20mA-ko kontsumoa izango da gutxigorabehera. LCD pantailaren bereizmena 48x84 pixelekoa da. Pantailak lan egiteko 3,3 V-eko tentsioa behar du, baina arduino YunMini-ak 5 V-era lan egiten du. Arduino YunMini-a 3,3 V-eko tentsioa emateko pin bat dauka baina beste pin guztiak 5 V-etan egiten dute lan, orduan arazo horreri aurre egiteko maila bihurgailu bat jarri egin da.
Aukeratu egin den maila bihurgailua 5040-a izan da. Maila bihurgailu honek 3,3 V-eko tentsioa 5 V-etan bihurtzen du eta berdina kontrako bidea artzen badu. Maila bihurgailuari Vdd tentsioa sartu behar zaio, hau da 3,3 V-eko tentsioa eta Vss pin-ean GND konektatu behar zaio, hurrengo pinetan aldaketa tentsioa prest izateko eta erabiltzeko arazorik ez izateko. Orduan, 2, 4, 6, 10, 12 eta 15 pin-ek 3,3 V-eko tentsioa izango dute eta 3, 5, 7, 9, 11 eta 14 pin-ek, aldiz, 5 V-eko tentsioa izango dute.
Arduinoa, maila bihurgailua eta LCD pantailaren arteko konexioak hurrengokoa taulan deskribatzen dira:
Arduino programan LCD pantaila programatzeko eta nahi diren datuak pantailan inprimatzeko, lehenik pantaila prestatu egin behar da:
Lehenengo pausoa izan da, pantailaren liburutegia programan sartzea, <“U8glib.h”> liburutegia hain zuzen ere. Pantailaren hardware portuak definitu egin behar dira eta aukeratu beharreko pantaila definitzen da,kasu honetan PCD8544 pantaila da. Pantailari u8g izena jarri zaio eta definitu beharreko hardware portuak hurrengoak dira: cs = 6, D/C = 5 eta RST = 4.
32.irudia: Arduino programa. loop programa nagusian pantailari deituko zaio esanez, lehenengo orrian idazteko prest egoteko. u8g.firstpage(). Ondoren do aginduaren bitartez, draw funtziora salto egingo du, izendatutako aldagaiak inprimatzeko. draw funtzioko aginduak betetzean, berriz programaren puntu berdinera itzuliko da eta while baten barruan sartuko da, hurrengo orri salto agindua betetzeko. (u8g.nextpage()) draw() funtzioan, lehenik aldagaiak definitzen dira zenbaki osoak ez diren bezala. Pantailan inprimatu beharreko karakterezko datuak idazteko agindua hau bidaltzen da setFont(), eta aukeratuko den letra mota ondoren, u8g_font_coursB08 . Karakterezko datuak idazteko beharrezkoa den agindua drawStr() da eta bere barnean X eta Y posizioak definituko dira eta ondoren, idatzi nahi dena idatziko da.
Lerro bat marraztu nahi denean idatzi beharreko agindua drawLine() da. Bere barnean definitu beharreko datuak dira X eta Y zein posizioan hasten diren eta zeinetan bukatzen duten. Nahi den datua idazteko, lehenik posizioa definitzen da setPrintPos() aginduarekin eta bere barnean posizioa zehaztuz. Posizioa zehaztuta dagoenean print() agindua agintzen zaio, inprimatu nahi den datuaren aldagaiari deituz eta nahi diren dezimal kopuruak eskatuz.
7. BEHATOKIAK Bi behatokiak, XBee-i esker, elkar komunikatzen direla jakin da, arduinoa konektatzeko momentua heldu da. XBee bakoitzari arduino ezberdin bat konektatuko zaio. Kanpo behatokian, XBee-ak arduino ProMini bat izango du konektatuaa eta barne behatokian konektatuko zaion arduinoa, YunMini-a izango da.
7.1. KANPOKO BEHATOKIA Lehenik, kanpo behatokiko muntaiaren konexioak eta programazioa deskribatu egingo da. Behatoki honetan egon diren konponenteak elektronikoak hurrengokoak izango dira: arduino ProMini-a, XBee-a, DHT22 sentsorea eta 3,7 V-eko LiPo batería bat.
Arduino ProMini honek, DHT22 sentsoreko datuak memorian gordeko ditu eta XBee-ari pasatuko dizkio, bidaltzeko prest izateko. Behatokia hau elikatzeko, bateria batez elikatu egingo da.
7.1.2. Kanpo behatokiko programazioa Kanpoko behatokiko konexio guztiak eginda daudenean, arduinoaren programa burutzea falta izango da. Arduino ProMini-ari programa igotzeko, USB bat konektatu behar zaio. Arduino ProMini-a, arduino programara konektatzeko USB mini FTDI basic Sparkfun-ekoa erabiliko da. Kasu honetan, ez da egon arazorik arduinoa eta USB-a konektatzean arduino programarekin nahiz eta, lehen arazoak izan diren XBee-a eta USB-aren artean konexioan X-CTU programarekin. Arduino ProMini-a eta USB mini FTDI basic Sparkfun-eko konektorea elkar konektatzeko kableen bidez egingo da. USB-a arduinoaren hankei jarraian konektatzean, ez du ondo antzematen eta arazoak ematen ditu. Horregaitik kableen bidez konektatzea erabaki da, hurrengo konexioa eginez:
Kanpoko behatokiko programaren helburua da, sentsoreak neurtzen dituen datuak arduinoko memorian gordetzea eta honek, datu horiek XBee-ari pasaraztea, bidaltzeko prest izateko. Helburua argi izan da, falta dena programa burutzea da.
Hasieran azaldu den bezala, lehenik hezetasuna eta tenperatura neurketak algaietan gorde egingo dira. if funtzio bat jartzen da konprobatzeko ea heldu diren balioak, zenbakiak ez direla ikusteko. Zenbakiak ez badira “Error” erantzungo du, zenbakiak baldin badira aurrera jarraituko du. Arduino eta XBee-aren arteko konexioan, arduinoko 6.pin-a eta XBee-aren DTR(9.pina) lokartzeko erabiliko dira. Arduinoko 6.pina desaktibatu egingo da, lo modutik irtetzeko. Agindua horrela adieratzen da:
37.irudia: Barne behatokiko arduinoa, XBee-a eta sentsorearen arteko konexioa.
Kanpo behatokitik datozen zenbakizko datuak, barne behatokiko XBee-aren bitartez datuak irakurtzea eta aldagaietan gordetzea. Barne behatokiko hezetasuna eta temperatura, sentsoretik irakurtzea eta aldagaietan gordetzea.
HTU21D sentsorearen programazioan azaldu den bezala, sentsoreak neurtutako datuak bi aldagaietan gordeko ditu: hezeB eta tenpB. Aldagai horietan zeozer gordetzen ari dela konprobatzeko eta sentsoreak ez duela neurketa kaskarrik egiten ikusteko, Monitor Seriean inprimatzeko agindua emago zaio Serial.print(“”) agindua erabiliz.
8. ENERGIA KONTSUMOA Zirkuituan energia kontsumoa murriztea nahi da. Kanpo behatokiko arduinoak, bateria bateri konektatuta dago. Bateriak ez du tentsio handirik emango eta, ahalik eta gehien irauteko, konponenteak lokartzeko programatuko dira. Konponenteak lokartuz, lortuko den helburua izango da, zirkuituaren energía kontsumoa murrizten dela. Energia kontsumoa murrizteko kanpo behatokian, lehenik arduino ProMini-a lokartzeko prestatu egin behar da. Lokartzeko prest programatuta dagoenean, XBee-a lo moduan konfiguratu egingo da ere. Horrela, kanpo behatokiko energia kontsumoa minimizatzea lortu egingo da.
8.1. Arduino promini-aren energia kontsumoa Kanpoko behatokiko arduinoak eskeintzen duen aukera bat da, arduinoa lokartu egin daitekela eta horrela beraz, behar denean bakarrik piztuta egongo da. Horreri esker lortzen dena da, lokartuta dagoen momentuan energia kontsumoa gutxitzen da, korrontea gutxitzen delako. Arduinoak aurrezten duen energía oso handia da. Horretarako arduinoa lokartzeko prestatu behar da. Nahiz eta, 39.irudian ikusten den bezala, arduino ProMini-a ez duen korronte handirik kontsumitzen, korronte kontsumo hori minimizatzea izango da puntu honen helburua.
3.- Arduino ProMini honen ATmega328p manuala irakurtzen denean WDT-ari buruzko informazioa 11.8 sekziotik aurrera aurkitzen da. 11.9.2 atalean esaten du WDT kontrol erregistroan (WDTCSR) watchdog denborak konfiguratu egin behar direla. Watchdog-eko WDCE eta WDE bit-etan bat logikoa jarri behar dela dio. Aurretik erregistroren baten bat, baldin badago idatzita eta ez ezabatzeko, OR ate logikoa erabiliko da.
4.- Hurrengo lau erloju zikloetan WDE eta WDP preskaler bit-ak aukeratu nahi diren bezala idatziko dira, hori bai, WDCE bit-a garbiturik egonez. Aukeratu den zikloa segundu batekoa izan da, beraz WDP2 eta WDP1 bat logikoa jarriko zaie eta nola WDCE garbiturik egon behar denez AND ate logiko batekin egiten da erregistroa lehengo kontuan ez hartzeko.
5.- Watchdog Timerra konfiguratzeko momentua heldu da. Aukeratzen da beharrezkoa den modua, kasu honetan Interrupt Mode-a aukeratu da. WDIE bit-ean bat logikoa jarriko zaio eta aurretik zeuden erregistroko datuak kontuan artzeko OR ate logikoarekin jarriko da. WDT denbora bukatzean “WDT_vect” ISR-ri deituko dio.
ISR interrupzioa heltzean programa agindu hauek beteko ditu. Lehen adierazi den bezala, lo zikloak segundu batekoak dira eta arduinoa 20 segunduz lokartuta egotea nahi denez, if funtzio batean kontadore bat jartzen da segunduen kontaketa egiteko. Kontadorea wdt_count < 20 baino txikiagoa baldin bada, bat gehituko dio eta berriz ere konparatzen segituko du 20ra heldu arte. Orduan, wdt_count 20ra heltzen denean, else funtziora pasatuko da eta wdt_count kontagailua eta f_wakeup parametroei bat logikoa jarriko zaie.
6.- Lotara joateko aktibazioa eta esnatzeko aktibazioa, modulua lo geratzeko modua aukeratu.
Programa nagusian enterSleep funtzioari deitzean, bere azpi-programara salto egiten du egin beharreko aginduak betetzeko. Azpi-programan sartu eta egin beharreko lehen agindua da, gailu guztiak desaktibatu. Gero, f_wakeup parametroa 0 den bitartean lo moduan sartuko da, CPU lokartuz eta ondoren lo modutik desgaituz. Baina f_wakeup = 1 baldin bada, ez da while-ko lo moduan sartuko arduinoa eta egingo duena izango da f_wakeup parametroa 0an jarriko du berriz ere eta gailu guztiak berriz aktibatuko ditu.
Sleep_RQ (pin9) konfirmatzen da eta modulua pinaren itxaron modulua(SM = 1, 2 edo 5). Modulua ez dago aktibaturik definitutako ST denboran (ST bakarrik dago aktibo SM 4 edo 5).
XBee-ak atseden moduan sartzeko bost modu ezberdin daude:
Pin Hibernate SM = 1 Hibernate Mode pin honek potentzia kontsumoa minimizatzen du ez dagoenean aktibo Xbee-a. Sleep_RQ (pin 9) agintzen denean, modulua edozein agindu bukarazten du eta Xbee modulua inaktibo egoeran sartzen da eta lo moduan sartzen da. Modulua ez du erantzunik emango inaktibo egoeran sartzean. Lo dagoen modulua itzartzeko eta hibernate moduan lan egiteko, Sleep_RQ (pin 9) desaktibatu behar da. Hau da, 0an dagoenean pin-a XBee-a esnaturik egongo da eta 1ean dagoenean, aldiz, lo egongo da .
Pin Doze SM = 2 Pin Doze Mode-a, iratzarpen denbora bizkorra du, 2ms-koa eta energía kontsumo handiagoa eskeintzen du Hibernate Mode-arekin konparartuz. Pin Doze Mode-an atseden modua aktibatzeko, Sleep_RQ (pin 9 ) desaktibatu behar da. Aktibatu egingo da Sleep_RQ desaktibatua dagoenean eta prest dagoenean transmititzeko eta jasotzeko, CTS lerroa behean egongo da. Modulua itzartzean, pin-a “de-afirmarlo” bi bytes aldiz, CTS-a eta gero. Horrela denbora izango du datuak bufferrean sartzeko.
Lo ziklo Modua SM = 4 Zikloka atseden hartzen duten moduluak periodoka konprobatzen dute irrati frekuentziatik datozen datuak. SM parametroa 4 zenbakian konfiguratzen denean lo egiteko prest dago modulua, zikloka iratzartzen da. Modulua konfiguratu da “coordinador Calculo del Sueño” bezala (SM = 0, CE = 1). The cyclic Sleep Remote bidaltzen dio koordinadoreari ikerketa bat egiteko SP (lo ziklo periodoa) parametroak ezarritako tarteen artean Koordinadorea datu guztiak “kolara” bidaliko ditu. “Kolara” ez badaude daturik lo zikloan geratuko da. “Kolan”datuak baldin badaude komunikatu egingo dira datuak ST (lo egin aurreko denbora) tenporizadorea esan arte. Urruneko kontrola aktibatzen den bakoitzean CTS desaktibatu egiten da horrela, hasierako komunikazioa lagaz.
Urruneko kontroleko lo zikloa Wake-up Pin-arekin (SM = 5) Modu hau erabiltzen da, urruneko kontroleko modulu bat atseden egoeran izteko irrati frekuentziaren bidez edo Sleep_RQ desktibatuz pultsuen bitartez komunikatzeko. Atseden ziklo modua iratzargailu batekin kontrolatzen da urruneko moduluko pin-etik. Modulua aktibatu egingo da detektatzen duenean, eta orduan CTS baxura ajustatuko da transmititu edo jasotzeko.
8.2.1. XBee-aren lokartzeko programazioa
XBee-aren lokartzeko pin-a eta arduinoaren arteko konexioa, kable baten bidez egiten da; non XBee adapter-eko 9.pin-etik, arduinoko 6.pin-erarte doana. XBee-an lokartzeko moduan sartzeko setupXbee funtzioari deituko zaio. Arduinoko 6.pina irteera bezala defintu egingo da eta desaktibatuta utziko da(lo modua desaktibatuta arduino eta XBeearen artean). XBee-a abiarazi egiten da. AT komandoz moduan idazteko, XBee-aren datasheet-eko AT komandoz atalean dauden aginduak idatzi behar dira XBee-ari, komandoz moduan sartzeko.
XBee-arekin lortu nahi den helburua nagusia, energia kontsumoa minimizatzea da. XBee-k lokartze modu ezberdinak aukeratzeko dituzte baina energía kontsumo gutxien eskeintzen duena SM=1 modua da. XBee-aren energía kontsumoa 10 µA baino gutxiagora jeisten da.
Kasu honetan, sintaxi irudia deskribatuta dagoen bezala, aginduaren ondoren CR agindua sartu behar zaio eta ez println hasieran egin den bezala, zeren eta, println CR eta LF aginduak ditu eta plataforma honetan ez ditu behar bi agindu horiek, CR agindua bakarrik baizik. Horregaitik ASCII kodearen bidez idazten zaio XBee-ari CR agindua. CR = 0x0D xbee.write(0x0D).
Lehen erabilitako konprobazio bera erabiltzen da, ikusteko ea XBee-ak zeozer idatzi duten eta erantzuna jasotzen den.
Aurretik erabilitako denbora tarte eta konprobazio bera egiten da, bidalitako agindua heldu den ikusteko, erantzuna jasotzeko eta AT comandos-etik irten dela jakinarazteko.
Bi elementuak (Arduino eta XBee-a ) batera funtzionatzen daudenean kontsumitu egiten duten korrontearen batazbesteko 60.2mA-koa da, 54.irudian ikus daiteken bezala. Aldiz, Arduino eta XBee lotara bidaltzen direnean korronte kontsumoa 3.6mA-tara murriztu egiten da, 55.irudian ikusten den bezala. Hortaz, bi konponente nagusi hauetan aplikatutako kontsumo aurrezpen prozedurak, %94 kontsumo aurrezpena dakar.
55.irudia:Arduinoa eta XBee-aren arteko korronte kontsumoa mA-tan, LO dagoenean.
Datuak igotzeko API-ak definituriko “Update a Channel Feed” ekintza erabili behar da.
58.irudia: Aginduak idazteko modua.
API-ak adierazten duenaren arabera, ekintza hau burutzeko erabili behar den HTTP eskaerak ondorengo parametroak izan behar ditu: Zerbitzaria: api.thingspeak.com Portua: 443 (httpS) Metodoa: GET edo POST URI-a: /update Inprimaki formatuko datuak: o api_key: kanalean idazteko gakoa o fieldX: igo nahi diren datuak
Arduino Yun-en Arduino aldean, beste Arduino batzutan erabili ezin daitekeen liburutegi bat erabili daiteke, Arduino eta Linino konektatu egiten dituena: Process.h. Horrela, Arduinoa eta Linux-en arteko elkar konexio iturria abiarazi egiten da Bridge.begin(); agindua idatziz.Datuak hodeira igotzeko uploadData2Cloud funtzioa definitu da, bertan bidaliko diren parámetro bezela izendatzen direlarik.
Kodearen azalpena.
Prozesua Linux aldean martxan dagoen bitartean while-aren barnean sartu egingo da eta berriz ere denbora artuko du. if-aren barnean sartzeko bete beharrekoa ondorengoa da:prozesua abiarazi zenetik hona zenbat denbora pasatu den neurtu; denbora hori 3000 (3s) baino handiago bada, prozesua hil egiten da; aldiz, prozesuak 3s baino gutxiago badaramatza exekutatzen, orduanArduinoko aldeak veste 100 milisegunduz itxarongo dio eta berriz ere while-era itzuliko da prozesua martxan dagoela konprobatzeko. Horrela Linux aldeko prozesua blokeatu al den egiaztatzen da eta, blokeatu baldin bada, Arduino aldeak prozesua hiltzeko agindua ematen du. Beste ikuspuntu batetik begiratuta, Arduino kode zati hau gehienez ere 3 segunduz exekutatuko da, 3s horien ondoren tenperatura eta hezetasun lagin berriak irakurriko dituelarik.
Sareko konexioak hutsegiterik ez badu, datuak ThingSpeak-ko kanalera igo eta bertan bistaratuko dira.
60.irudia: ThingSpeak-en behatokietako datuak marraztu grafikoan.
61.irudia: Matlab-en datuak aurkeztuak.
10.2. X-CTU programa Programa hau erabili egin da, irrati frekuentziaren bidez doazen txip-ak elkar konfiguratzeko. Txip hauek, hau da, XBee-ak, bata bestearekin komunikatzeko X-CTU programan konfiguratzen behar dira. Programa honetan, datu espezifiko batzuk sartu behar dira elkar komunikazioa lortzeko.
10.3. FRITZING programa Zirkuituen konexioak argiago ikusteko eta hobeto deskribatzeko fritzing programa erabili da. Programa honetan konponente elektroniko ezberdinak aukeratzeko aukera ematen du. Fritzing programa honek, konponente ezberdineko liburutegiak sartuta ditu eta hortik aukeratzen dira beharrezkoak diren konponenteak. Liburutegi horietan agertzen diren konponente elektroniko ezberdinetako irudiak aukeratu daitezke. Konponente elektroniko bat behar baldin bada, eta ez badago programan sartuta; ez dago arazorik, konponente
horren liburutegia internet-en aurkitu eskero. Fritzing programak aukera ematen du, aurkitutako liburutegi berri hori bere programako fitxategira igotzeko. Horrela, programako liburutegira joanez, konponentearen fitxategia aurkituko da eta bere irudia aukeratu ahalko da.
10.4. DESIGNSPARK programa Behatokietako zirkuituak, konponente elektroniko guztien arteko konexioa kableen bidez egin da. Kable guzti horiek, era txukunago batean agertzeko, zirkuitu integratu batez aldatzeko aukera egon da. Zirkuitu integratuak diseinatzeko erabili den programa, DesignSpark izan da.
Programa honetan, konponente elektroniko ezberdinak aukeratzeko aukera dago programaren barneko liburutegian. Hori esanda egin beharreko da, aukeratu behar diren konponente elektroniko guztiak liburutegitik hautatu eta jarri nahi diren posizioetan kokatu dira. Konponente guztiak pantailan daudenean, elkarren arteko konexioa egiten hasiko da.
Konponente elektroniko guztien arteko konexioak eginda daudenean, DesignSpark programak ematen duen aukeretako bat da, kableen konexioak bera bakarrik ordenatzen dituela, bata bestearekin ez gurutzatzeko. Aukera honeri esker, konexio gehienak eginak egongo dira elkar gurutzatu barik. Egon daiteke konexioren bat egin gabe utzi izana eta horretarako bi aukera daude konexio horrek egiteko; bata, konponente elektronikoak posizioz aldatu eta ea hórrela bide berriak aurkitu ditzakeen programak eta bestea, manualki falta diren kableak konektatu bideak elkar gurutzatu barik.
Diseinatutako zirkuitua, konponente elektroniko guztiekin eta egin beharreko konexio guztiekin egina baldin badago, inprimatzea bakarrik falta da. Zirkuitua azetato paperean inprimatzean da.
Azetato paperean inprimatu den zirkuitua, kobrezko plaka baten gainean jartzen da eta “insoladore” makinan sartu egiten da, zirkuitua plakan kopiaturi geratzeko. Lau minutu pasatzean “insoladore” makinatik kobrezko plaka ateratzen da eta kableen bideak marraztuta daudela ikusi beharko da.
Kobrezko plakaren zirkuitua hobeto ikusteko, errebelatzaile likidoan sartzen da fotolitoak isladatzeko. Denbora pixka bat pasatzean urarekin garbitzen da plaka. Ondoren, atakatzailea den likido batean sartu egingo da plakako kobrea kentzeko. Bideak kobre kolorea kentzen hasten denean erreakzioa egiten ari dela esan nahiko du eta likidotik atera egingo da, uretara pasatuz eta berriz ere garbituz.
69.irudia: Kobrezko plaka atakatzea.
Plaka uretatik garbitzen denean eta lehortzen denean, berriz ere “insoladore” makinan 5 minutuz sartuko da. Denboira hori pasatzean berriz ere likido bereziarekin atakatu egingo zaio bideetako kobre kolorea kentzeko.
Plakaren zirkuitu integratua ondo ibiltzeko egindako pauso guztien ondoren falta den pausoa hurrengokoa da, konponente elektroniko bakoitza plakan jartzea. Hori egiteko pin gehigarriak jarri behar dira plakan. Irudian ikusten den bezala zirkulu bakoitza, konponente bakoitzaren pin-entzat dira eta zulatzeko makina erabilita, zuloak egingo dira pin gehigarriak jartzeko. Pin gehigarriak, plakari soldatuko zaizkio kontu handiz. Horrela plakan, konponente elektronikoak jartzea bakarrik faltako zen.
71.irudia: Kobrezko plakaren azken emaitza. |
addi-f49bcb4abc13 | https://addi.ehu.es/handle/10810/22869 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017-10-06 | science | Guerrero Calzas, Jon | eu | Zurezko aterpe baten era biltegi baten diseinua eta kalkulua | Bilboko IITUE 2017-02-23 1. Proiektuaren helburua Eskolako egun euritsuetan, haur-hezkuntzako eta lehen-hezkuntzako neskamutilak klase barruan geratzen dira patio orduan. Hori dela eta, eskolako arduradunek, umeekin eta hauen gurasoekin batera, urteak daramatzate aterpe bat eskatzen, egun euritsuetan jolastoki orduan eskolako umeak kalera irten daitezen. Orain dela gutxi, manifestatzen hasi ziren, aterpea eraiki dezaten. Horietako manifestazio batean, jolastoki osoa aterkiekin estali zuten. Honetaz aparte, auzoko denda eta tabernetan umeek marraztutako kartelak ikus daitezke. Bertan, aterki bat dago marraztuta eta aterpea noizko den galdetzen dute. Hainbat web-blogak zein egunkarik honen berri eman zuten.
Hori dela eta, proiektu honen helburua izan da Barakaldo herrian dagoen Arteagabeitia eskolako jolastokia estaltzea, eskolako umeek egun euritsuetan ere kalean jolas dezaten. Honetaz aparte, aterpearen ondoan, lau isurkiko zurezko biltegi bat diseinatu da, kirol materiala gordetzeko. Proiektu honen eragileak: - Promotorea: Arteagabeitia eskola 1 Irudia. Ikasleak, irakasleak eta gurasoak protestatzen aterpea eraiki dezaten. Iturria: barakaldodigital.blogspot.com
Bilboko IITUE 2017-02-23 Helbidea: Astarloa kalea, 4 - 48902 Barakaldo (Bizkaia) - Proiektugilea: Jon Guerrero Calzas - 72406206K; Ingeniaritza mekanikoko graduko ikaslea. Helbidea: Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola, Rafael Moreno “Pitxitxi” pasealekua, 3 - 48013 Bilbo (Bizkaia) 2. Proiektuaren hedadura Proiektua, bai aterpearen bai biltegiaren egituren diseinuan eta kalkulu erresistentean oinarritu da. Horretarako, egitura eraikitzeko behar diren elementu guztiak dimentsionatzeko beharrezkoak diren kalkuluak gauzatu dira, Eraikingintzaren Kode Teknikoko (EKT - CTE) dokumentu ezberdinak oinarritzat hartuta eta Dlubal RSTAB 8.05 programa erabiliz. Aterpean saskibaloi txikiko eta areto-futboleko zelaiak marrakatu dira, Kirol Instalazioetarako eta Aisialdirako Arauak (KIAA - NIDE) adierazten dituen neurriak erabilita. Aterpean zein biltegian, euri-urak biltzeko sistema ere diseinatu da, EKTko “Osasungarritasuneko Oinarrizko Dokumentua” jarraituz. Azkenik, argiztatze sistema bat proposatu da, DIALux evo 6.1 programa erabiliz. Kasu honetan, argi-fokuen kokapena eta ezaugarri batzuk soilik adieraziko dira, argiztatze ikasketa txiki bat eginez, proiektu elektrikoa egin barik. Proiektuak, kalkuluen dokumentuaz aparte, memoria bat dauka, non proiektuaren ezaugarriak eta hartutako erabakien arrazoiak azaldu diren. Gainera, behar bezala kotatutako planoak ditu, eraikinaren kotak eta xehetasunak adierazten dituztenak, eraikina eraikitzeko lagungarriak izango direnak. Baldintzen agiria ere dauka proiektuak, non hura aurrera eramateko eraikinaren baldintza teknikoak, ekonomikoak, administratiboak eta legalak azaltzen diren. Honetaz aparte, lanaren aurrekontua eta neurrien egoera agertzen dira, proiektuaren kostuak eta obra osoaren konfigurazioa definitzen duten hasierako unitateak adierazten dituztenak. Azkenik, berezko garrantzia duten beste dokumentu batzuk agertzen dira, hala nola, Segurtasun eta Osasun Oinarrizko Ikasketa, Hondakinen ikasketa eta Kalitateplangintza.
Bilboko IITUE 2017-02-23 3. Hartutako ebatzia Jolastokia estaltzeko zurezko egitura bat egitea erabaki da. Material honi esker, egitura kurboa egin daiteke. Forma horri esker, arrazoi esetikoaz aparte, ondoan dagoen eraikineko lehen solairuko leihoetatik argia sartzea ahalbidetuko da. Hala ere, gune zuzena ere badago. Honen azpian jendea jesartzeko aurrefabrikatutako harmaila egongo da. Zurez egindako egitura horri, neurri ezberdineko hormigoi armatuko zutabeek eutsiko diote. Egiturako albo batean eta 4,86 m-ko altuera batetik, 2,18 m-ko leihate bat eraikiko da, jolastokia euri parrastatsutik babesteko. Honetaz aparte, areto-futboleko eta saskibaloi txikiko zelaiak marrakatu dira. Proiektu honetan argiak non joango diren kokatuta eta hauen ezaugarriak ikus daitezke, baina ez da proiektu elektrikorik egin.
2 Irudia. Aterpearen perspektiba 1. 3 Irudia. Aterpearen perspektiba 2.
Bilboko IITUE 2017-02-23 Biltegia egiteko zura ere aukeratu da. Kasu honetan, lau isurkiko biltegi bat diseinatu da. Biltegia hormigoizko blokeekin guztiz itxita dago eta hona sartzeko Hörman RollMatic garajeko ate bilgarri bat izango du. Aterpearen kasuan bezala, argiak non joango diren jarrita eta hauen ezaugarriak ikus daitezke. Honetaz aparte, EKTko DB - SI dokumentuak hala eskatzen duelako, suteen aurkako sistema bat planteatu da.
4. Aurrekontua Proiektu honen guztizko balioa 656.565,50€ - Seiehun eta berrogeita hamasei mila bostehun eta hirurogeita bost euro koma berrogeita hamar zentimo da. Prezio honek bi egiturak, Hondakinen Kudeaketa, Segurtasun eta Osasun Oinarrizko Ikasketa eta Kalitate Kontroleko Plana hartzen ditu bere baitan. 5. Araudiak eta erreferentziak Proiektua egiteko erabili diren legeak, arauak, programak, liburuak, artikuluak eta abar hauexek dira: 5.1 Lege araudiak eta arauak - Barakaldoko Hiri-antolamenduko Plan Orokorra (HAPO - PGOU) 4 Irudia. Biltegiaren perspektiba. |
addi-59321479a0ae | https://addi.ehu.es/handle/10810/22869 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017-10-06 | science | Guerrero Calzas, Jon | eu | Zurezko aterpe baten era biltegi baten diseinua eta kalkulua | Zurezko aterpe baten eta biltegi baten diseinua eta kalkulua 1. Dokumentua: Aurkibide Orokorra
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten diseinua eta kalkulua 1. Dokumentua: Aurkibide Orokorra
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten diseinua eta kalkulua 1. Dokumentua: Aurkibide Orokorra
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten diseinua eta kalkulua 1. Dokumentua: Aurkibide Orokorra
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten diseinua eta kalkulua 1. Dokumentua: Aurkibide Orokorra
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten diseinua eta kalkulua 1. Dokumentua: Aurkibide Orokorra
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten diseinua eta kalkulua 1. Dokumentua: Aurkibide Orokorra
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten diseinua eta kalkulua 1. Dokumentua: Aurkibide Orokorra
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten diseinua eta kalkulua 1. Dokumentua: Aurkibide Orokorra
Planoaren izena
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten diseinua eta kalkulua 1. Dokumentua: Aurkibide Orokorra
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten diseinua eta kalkulua 1. Dokumentua: Aurkibide Orokorra
Planoaren izena
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten diseinua eta kalkulua 1. Dokumentua: Aurkibide Orokorra
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten diseinua eta kalkulua 1. Dokumentua: Aurkibide Orokorra
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten diseinua eta kalkulua 1. Dokumentua: Aurkibide Orokorra
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten diseinua eta kalkulua 1. Dokumentua: Aurkibide Orokorra
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten diseinua eta kalkulua 1. Dokumentua: Aurkibide Orokorra
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten diseinua eta kalkulua 1. Dokumentua: Aurkibide Orokorra
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten diseinua eta kalkulua 1. Dokumentua: Aurkibide Orokorra
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten diseinua eta kalkulua 1. Dokumentua: Aurkibide Orokorra
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten diseinua eta kalkulua 1. Dokumentua: Aurkibide Orokorra
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten diseinua eta kalkulua 1. Dokumentua: Aurkibide Orokorra
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten diseinua eta kalkulua 1. Dokumentua: Aurkibide Orokorra
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten diseinua eta kalkulua 1. Dokumentua: Aurkibide Orokorra
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten diseinua eta kalkulua 1. Dokumentua: Aurkibide Orokorra |
addi-cb2f328a994b | https://addi.ehu.es/handle/10810/22869 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017-10-06 | science | Guerrero Calzas, Jon | eu | Zurezko aterpe baten era biltegi baten diseinua eta kalkulua | Bilboko IITUE 2017-02-23 3.1 Sarrera Parametro orokorrak zehaztu direlarik, elementu bakoitzaren kalkulua egingo da. Horretarako, Eraikingintzaren Kode Teknikoko (EKT) dokumentu ezberdinak jarraituko dira. Hasteko, karga guztien analisia egingo da. Ondoren, aterpearen eta biltegiaren elementu ezberdinak kalkulatuko dira, bakoitza bere aldetik. 3.2 Kargen analisia Kargen analisia egiteko EKT-ko “Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentua” eta “Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentua – Eraikinean eragiten dituzten akzioak” dokumentuak erabiliko dira. 3.2.1 Karga iraunkorrak Kasu honetan, berezko pisua bakarrik hartuko da kontuan. 3.2.1.1 Berezko pisua Elementu bakoitzaren berezko pisuaren balio karakteristikoaren kalkulua bere dimentsio nominalean eta berezko pisu espezifikoan oinarritzen da. = ·
3.2.2.2 Haizea Eraikin baten gain haizeak eragiten duen presioaren banaketa eta balioa, eraikinaren beraren formaren eta dimentsioen arabera eta haizearen norabidearen, intentsitatearen eta haizekadaren arabera kalkulatzen dira.
Haizearen akzioa, edo presio estatikoa, honela adieraz daiteke:
→ Haizearen presio estatikoa den → Haizearen presio dinamikoa den → Esposiziopeko koefizientea den → Presio koefizientea edo koefiziente eolikoa Presio estatikoa ( ): Haizearen eraginaren presio erresultantea da eta, orokorrean, esposiziopean dagoen gainazalarekiko elkarzut da. Presio dinamikoa ( ): Modu sinplifikatuan, estatuko lurraldearen edozein punturako 0,5 kN/m2 balioa har daiteke, baina kokapen geografikoaren arabera Kode Teknikoko eranskineko mapari esker balio zehatzagoak lortzen dira.
Bilboko IITUE 2017-02-23 Egitura biak Barakaldon daudela kontuan hartuta, hurrengo mapatik [“Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentua – Eraikinean eragiten dituzten akzioak” dokumentuko D eranskina, D.1 ataleko D.1 irudia (3.1 Irudia)] haizearen abiaduraren oinarrizko balioa eta gunearen araberako presio dinamikoaren balioa lortuko dira.
- Esposiziopeko koefizientea ( ): Egituren altueraren eta egiturak dauden ingurunearen laztasun graduaren menpe dago. Egiturak hirigunean daude, baina altuera ezberdina dute. Beraz, koefizienteak ezberdinak izango dira. 3.1 Irudia. Haizearen abiaduraren oinarrizko balioa,
(D.1 Irudia).
Bilboko IITUE 2017-02-23 “Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentua – Eraikinean eragiten dituzten akzioak” dokumentuko 3.3.5. Pabilioi eta eraikin diafanoen koefiziente eolikoko 1. puntuaren arabera, haizearen eragina, eraikina berinapea balitz bezala kalkulatuko da. EKTk ez dauka gure eraikinak duen forma horri dagokion taularik. Beraz, analogiaz, bi isurkiko berinapea balitz bezala har daiteke (“Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentua – Eraikinean eragiten dituzten akzioak” dokumentuko D eranskina, D11 bi isurkiko berinapea). Horretarako, aterpearen kurbadura 20 zati zuzenetan banatuko da eta sortzen den angeluari eta guneari esker koefiziente eolikoa aterako dira.
Honetaz aparte, haizeak nondik jotzen duen ere kontuan hartu behar da. Bi kasu egongo dira: haizeak zeharka jotzen duenean eta luzetara jotzen duenean. Balioak berdinak izango dira, baina guneak aldatuko dira. Gainera, haizearen efektua goitik behera edo behetik gora izan daiteke. Aukera anitz hauek guztiak kontuan hartu behar dira, egituraren edozein ataleko kalkuluak egiteko. 3.2 Irudia. Aterpearen kurbaduraren banaketa.
Bilboko IITUE 2017-02-23 Esan dugunez, aterpea guztiz irekita balego bezala kalkulatuko da, baina beste eraikin batzuen artean eraikita egongo denez, oztopatze-faktorea 1 izango da.
Harmailaren estalkiari dagokionez, 10ºko inklinazioa duen isurki bakarreko berinapea da. Beraz, “Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko
Bilboko IITUE 2017-02-23 Dokumentua - Eraikinean eragiten dituzten akzioak” dokumentuko D eranskinean agertzen den D10 Isurkin bakarreko berinapeak taulako balioak erabiliko dira. Bi kasu egongo dira: haizeak zeharka jotzen duenean eta luzetara jotzen duenean. Balioak berdinak izango dira, baina guneak aldatuko dira. Gainera, haizearen efektua goitik behera edo behetik gora izan daiteke.Aterpearekin gertatzen den moduan, eraikin honen oztopatze-faktorea 1 izango da.
Azkenik, aterpearen leihateak jasango duen haizearen eragina kalkulatzeko, “Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentua Eraikinean eragiten dituzten akzioak” dokumentuko D eranskinean agertzen den D3 parametro bertikalak taulako balioak erabiliko dira. Aurrekoetan bezala bi egoera ikusiko dira: zeharkako haizea eta luzetarakoa.
Eskolan eraikiko den biltegiak lau isurkiko estalkia dauka. Hori dela eta, “Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentua – Eraikinean eragiten dituzten akzioak” dokumentuko D eranskinean agertzen den D7 lau isurkiko estalkiak taulako balioak erabiliko dira. Gure kasuan, estalkiak 15ºko inklinazioa dauka. Tauletan ikus dezakegunez, gune batzuk, balore positiboak zein negatiboak dituzte. Honek esan nahi du, haizearen eragina presiotik hurrupaketara alda daitekeela eta bi baloreak kontuan hartu behar direla. Bi kasu egongo dira: haizeak zeharka jotzen duenean eta luzetara jotzen duenean. Balioak berdinak izango dira, baina guneak aldatuko dira.
Biltegiaren horman haizeak duen eragina ezagutzeko, aterpeko leihatean bezala, “Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentua Eraikinean eragiten dituzten akzioak” dokumentuko D eranskinean agertzen den D3 parametro bertikalak taulako balioak erabiliko ditugu.
Barruko koefizientea (): Biltegiak hormak izango ditu. Hori dela eta, eraikinaren barruan agertzen diren bai presioa bai hurrupatzea kontuan hartu behar dira. Horretarako barruko koefizienteak erabiliko dira. Erabiliko diren balio horiek dira “Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentua Eraikinean eragiten dituzten akzioak” dokumentuko 3.3.5 Pabilioi eta eraikin diafanoen koefiziente eolikoak puntuko 3.6 taulakoak (3.13 Taula). Koefiziente hauek, haizearekiko paraleloa den planoaren lerdentasunaren eta eraikin osoaren hutsuneen guztizko azalerarekiko hurrupatze guneko hutsuneen azaleraren arabera hartuko dira. Biltegiko hormaren lerdentasuna izango da hormak duen altueraren eta luzeraren arteko ezberdintasuna: 5 6 = 7 8,7 = 0,77 9 1
(3) Biltegiaren hutsune bakarra biltegira sartzeko erabiltzen atearen zuloa da. Hori dela eta, eraikin osoaren hutsuneen guztizko azalerarekiko hurrupatze guneko hutsuneen azaleraren balioak muturrekoak izango dira:
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Estalkiaren forma koefizientea (<): Haizea elurrari gehitu dakioke. Horrek eragingo du estalkian zehar pilatu daitekeen elur kopurua ezberdina izatea. Harmailaren estalkian, ikastolaren horma bertikalaren kontra doanez, bertan sortzen den limatxokona dela eta, forma koefizientearen balioa 2koa izango da 2 metroko zabaleran. Hala ere, gauzak errazteko, estalki osoan zehar jarriko da. Aterpearen eta harmailaren estalkiek noranzko bera dute. Hortaz, “Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentua - Eraikinean eragiten dituzten akzioak” dokumentuko 3.5.3 forma koefizientearen 3 a) puntua esaten duena jarraituz, aterpearen estalkiak 2ko koefizientea izango du, estalkiaren 2 metroko zabaleran. Estalkiaren gainerako azaleran, forma koefizientearen balioa 1ekoa izango da. Biltegiaren kasuan, estalkiaren inklinazioa 15ºkoa denez, forma koefizientea batekoa izango da, normaren arabera estalkiaren inklinazioa 30º baino txikiagoa delako. <5>? = 2,0 <>@ ?A = 2,0 12 3 ; <>@ ? = 1,0 </B = 1,0 - Lursail horizontalean elurraren kargaren balio karakteristikoa (=C) Lursail horizontalean elurraren kargaren balio karakteristikoa, egituraren kokapen geografikoaren araberakoa da. Kasu honetan, Barakaldoko Arteagabeitia eskolan daude eraikuntza biak. Barakaldo Bilbotik oso gertu dagoenez, eta, gutxi gorabehera, altitude berdina dutenez, probintzietako hiriburuei eta hiri autonomoei dagozkien balioak biltzen dituen taulatik, 3.5.2 ataleko 3.8 taulatik (3.14 Taula), lursail horizontalean elurraren kargaren balioa lortuko dugu.
(5) Non, D> → Elur pilaketa den. </ → Forma faktorea den. D6 = 11 ; <3 · H · =" → Guztizko deskarga den. Hala eta guztiz ere, oso datu altuak ateratzen direnez, bietako bat erabiliko da, Barakaldoko herrian ez baitu hainbeste elur egiten. Harmailaren estalkiaren kalkuluetarako bietako emaitzarik altuena hartuko da.
3.14 Taula. Probintzien hiriburuen eta hiri autonomoen elurraren gainkarga.
Bilboko IITUE 2017-02-23 3.2.2.4 Seismoen akzioa Seismoen akzioak Seismo-erresistente eraikuntzaren arauaren (SEEA - NCSE) arabera daude araututa. Arauaren arabera, proiektu honetan ez da beharrezkoa hau erabiltzea, aparteko garrantzia duten eraikinak direlako eta oinarrizko azelerazio sismikoa (I) 0,04·g baino txikiagoa delako, non g grabitatearen azelerazioa den. Eraikinak aparteko garrantzikoak direla esaten da, lurrikarengatik eraikinen hondamena biktimak sor ditzakeelako edota bitartekoei garrantzizko kalte ekonomikoak sor diezazkielako. Honetaz aparte, eraikinaren suntsipenak ezinbesteko zerbitzua eten dezake.
3.14 Irudia. Arrisku sismikoaren mapa.
(6) Non, + J → Ikaztutako sakontasun eraginkorra den. +K5>?,0 → Kalkuluko ikaztutako sakontasun izendatua den. M → 1 baliokoa den 20 minutu edo gehiagoko t denboretarako eta t/20 baliokoa den, 20 minutu baino gutxiagoko denboretarako. +M → 7mm den. Kalkuluko ikaztutako sakontasun nominala (+K5>?,0) kalkulatzeko, EKTko DB-SI-ko arauaren SI E eranskineko E.2.2 Ikaztutako sakonera puntuaren formula erabiliko da.
Ikazte abiadura izendatua (N0), EKTko DB-SI-ko arauaren SI E eranskineko E.2.3 kalkuluko ikazte abiadura izendatua puntuko balioak erabiliko dira. Proiektu honetan, zura babesa barik erabiliko da. Beraz, E.2.3.1 Babes gabeko zura ataleko E.1 taulatik (3.15 Taulatik) balioa aterako da.
N0 = 0,7 P QRS Behin ikaztutako sakontasun eraginkorra kalkulatuta, tentsioak onargarriak diren frogatuko da. Metodo honetan, zuraren erresistentzia berdin mantenduko da.
Bilboko IITUE 2017-02-23 D → Ikaztutako aldeen perimetroa den (m). ? → Ikaztutako aldeen azalera den (m2). 3.2.3 Indarren arteko konbinaketak Balio bakoitza kalkulatu eta gero, hainbat konbinaketa sortu behar dira. Horretarako, muga egoerak aztertuko dira. Muga egoera hauek gainditzeak esan nahi du eraikinak ez duela egiturazko baldintzaren bat betetzen. Bi egoera limite aztertuko dira. 3.2.3.1 Azken muga egoera Azken muga egoera gainditzen bada, pertsonentzat arrisku bat suposa dezake, eraikina zerbitzuz kanpo uzten duelako edo honen kolapso partziala edo osoa eragiten duelako. Oreka galera edo erresistentzia maximoaren gaitasuna gainditzen denean agertzen da. EKT-ko “Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentuko” 4.2 sostengu-ahalmena atalaren arabera, hiru konbinaketa posible daude. Proiektu honetan, egoera iraunkor edo aldakor bati dagokion akzioen konbinaketa erabiliko da. ∑ [,\ · ]",\ + · + ^,A · _",A + ∑ /aA ^,/ · ΨM,/ · _",/ \bA
(20) Erabileragatiko gainkarga mantenuagatik sortzen den karga da. Hori dela eta, berezko pisuarekin soilik batzen da, hau da, eguraldi txarra dagoenean (elurra edo haize bolada handiak) ez da inor teilatura igoko, pertsona beraren segurtasunagatik. EKT-ko Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentuaren arabera, akzioen balioa zehazteko, hauek segurtasun koefiziente partzialekin biderkatzen da. Koefiziente hauek balio ezberdinak dituzte akzioaren arabera. Balio hauek Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentuko 4.2 ataleko 4.1 taulatik (3.16 Taulatik) aterako dira.
Bilboko IITUE 2017-02-23 3.2.3.2 Zerbitzu muga egoera Zerbitzu muga egoera gainditzean egituraren erabilera, itxura edo erabiltzailearen erosotasuna galtzen da. EKT-ko Eraikin Segurtasuneko Oinarrizko Dokumentuko 4.3.2 akzioen konbinaketa atalaren arabera, iraupen luzeko akzioen eraginak, akzio ia iraunkorren konbinaketen adierazpenarekin aztertzen da: ∑ \bA ]",\ + + ∑ /bA Ψ,/ · _",/
(23) Non, H → Barraren luzera den. Δ → Gehieneko altuera den. Geziaren kasuan, luzera zati hirurehun egingo da gehieneko deformazioa barraren erdian badago. Hala ez bada, deformazio maximoa dagoen puntutik hurbilen dagoen loturarainoko distantziaren bikoitza zati hirurehun egingo da. ~ Gezia → i.>j 9 ·> YMM
Atal honetan aterpea osatzen duten elementu ezberdinak dimentsionatuko dira, hau da, aterpe beraren eta harmailaren estalkiaren elementuak diseinatu eta karga erresistentea aztertuko da. Hala ere, kasu ezberdinak aztertu arren, ez dira kasu guztiak agertuko. Kasurik larrienak soilik agertuko dira.
3.3.1 Estalkia (Aterpea) Aterpea estaltzeko “Tek 28” islatutako grekodun xafla erabiliko da, “Alubel SpA” enpresak eskaintzen duen poliuretano hedatua duen metalezko estalkia. Panelaren datu teknikoak hurrengokoak dira:
>@ ∥ = 0,166 - Haizea Haizeak gainazalarekiko elkarzut jotzen du. Hori dela eta, haizearen kasuan bakarrik osagai elkarzuta agertuko da. Kontuan hartu behar da aterpeak dituen zati ezberdinei gune bat edo gehiago dagozkiela. Honetaz aparte, bi norabide ezberdindu beharko dira: zeharkakoa eta luzetarakoa. Gainera, haizea presiokoa edo hurrupatzekoa izan daiteke. Haizearen kargaren balioa ateratzeko (2) formula erabiliko da. o Zeharkakoa: 3.21 Taula. 3. guneari dagozkion haizearen indarren balioak (Zeharkakoa). Gunea Norabidea & Kargaren balioa A Behera 0 ' & ' 1
5>? ∥ = 0,069 - Haizea Haizeak gainazalarekiko elkarzut jotzen du. Hori dela eta, haizearen kasuan bakarrik osagai elkarzuta agertuko da. Bi norabide ezberdindu beharko dira: zeharkakoa eta luzetarakoa. Gainera, haizea presiokoa edo hurrupatzekoa izan daiteke. Haizearen kargaren balioa ateratzeko (2) formula erabiliko da. o Zeharkakoa 3.25 Taula. Haizearen indarren balioak (Zeharkakoa). Gunea Norabidea & Kargaren balioa A Behera 0 ' & ' 1
.m 3.3.3 Leihatea Estali nahi den jolastoki zatia euri parrastatsutik besteko “Polyù” enpresak eskaintzen duen polikarbonato hobikariko Kappa leihatea erabiliko da. Panelaren datu teknikoak hurrengokoak dira:
3.17 Irudia. Kappa panelaren profila eta neurriak. 3.26 Taula. Leihatearen ezaugarriak.
>@ = 0 Estalkia bertikalki jarrita dagoenez, ez da erabileragatiko gainkargarik egongo, ez baita bere gainean inor jarriko. - Haizea Haizeak gainazalarekiko elkarzut jotzen du. Hori dela eta, haizearen kasuan bakarrik osagai elkarzuta agertuko da. Bi norabide ezberdindu beharko dira: zeharkakoa eta luzetarakoa. Gainera, haizea presiokoa edo hurrupatzekoa izan daiteke. Haizearen kargaren balioa ateratzeko (2) formula erabiliko da. o Zeharkakoa 3.28 Taula. Haizearen indarren balioak (Zeharkakoa). Gunea Norabidea Kargaren balioa D Presioa
3.18 Irudia. 2. petralaren kokalekua aterpean.
3.20 Irudia. Kargak norabide paraleloan. 3.19 Irudia. Kargak norabide elkarzutean. Y 3.21 Irudia. Kargak norabide elkarzutean. Gezia. Y
Posizioa (m) Balioa Ebakitzailea (•–) 0 eta 7,25 9845,033N Makurtzailea (—˜) 3,625 17845,600Nm
3.22 Irudia. Kargak norabide paraleloan. Gezia. 3.23 Irudia. Esfortzu ebakitzailea norabide elkarzutean. 3.24 Irudia. Esfortzu makurtzailea norabide elkarzutean. Y Y
Posizioa (m) Balioa Ebakitzailea (•˜) 0 eta 7,25 1363,01N Makurtzailea (—–) 3,625 2470,571Nm
- Zerbitzu muga egoera o Norabide elkarzutean: 3.34 Taula. Geziaren emaitza norabide elkarzutean, ™q.
3.25 Irudia. Esfortzu ebakitzailea norabide paraleloan. 3.26 Irudia. Esfortzu makurtzaileak norabide paraleloan. 3.27 Irudia. Gezia norabide elkarzutean.
(34) Non, ²jŸ → Ebakitzaileko kalkulu tentsioa xy planoarekiko den.
(37) Non, ….," → Makurdurako erresistentzia karakteristikoa den. n.,K?/@ → Makurdurako tentsio kritikoa den. Zuntz zuzeneko eta sekzio laukizuzena duten koniferako zurezko piezen makurdurako tentsio kritikoa:
(6) Hautatutako petralari ikaztutako 49mm kendu behar zaizkio suak eragiten duen lekuetatik. Kasu honetan, beheko partetik eta bi alboetatik. Petral berriaren ezaugarriak honako hauek dira: ~ Zabalera: 2J/ = 2 ; 2 · + J = 102
(29) Kalkulu erresistentzia eta zurruntasunaren kalkulu parametroak sutea irauten duen bitartean berdin mantenduko direla suposatuko da. Balio karakteristikoak hartuko dira eta J/ faktorearekin biderkatuko dira (DB -SE- M dokumentuko E eranskineko “E.2 Txikitutako azalaren metodoa” puntuko “E.2.1 Orokortasunak“ ataleko 1 b) puntua). Zur ijeztu kolatuaren kasuan J/ = 1,15 izango da. Tentsioak bi norabideetan hurrengokoak dira: n.,Ÿ,6 = ¦œ· «œ = §¬M§¬A·7A ,M§Y·AMÁ = 6,168¨I
Bilboko IITUE 2017-02-23 Ikus daitekeenez txikitutako azaleraren metodoaren aldetik hautatu den petrala onargarria da. o Txikitutako erresistentziaren metodoa: Metodo honetan ere ikaztutako sakonera kontuan hartzen da. Baina, kasu honetan, zuraren erresistentzia txikitu egiten da (8) formula erabiliz. Tentsio makurtzailea: .V6,J/ = 1,0 ; A MM · WX
3.32 Irudia. Kargak norabide elkarzutean. Y 3.33 Irudia. Kargak norabide paraleloan.
c) Emaitza Programak habearen barneko esfortzuak, diagramak eta geziaren balioa emango ditu. - Azken muga egoera o Norabide elkarzutean: 3.42 Taula. Norabide elkarzuteko esfortzuak.
Posizioa (m) Balioa Ebakitzailea (•–) 0 eta 7,25 12144,7N Makurtzailea (—˜) 3,625 20661,1Nm
Posizioa (m) Balioa Ebakitzailea (•˜) 0 eta 7,25 646,671N Makurtzailea (—–) 3,625 1168,84Nm
3.36 Irudia. Esfortzu ebakitzailea norabide elkarzutean. 3.37 Irudia. Esfortzu makurtzailea norabide elkarzutean. Y Y 3.38 Irudia. Esfortzu ebakitzailea norabide paraleloan. 3.39 Irudia. Esfortzu makurtzaileak norabide paraleloan.
(29) Aurreko kasuan bezalaxe, zur ijeztu kolatuaren erresistentzia baliotik kalkulu balioa aterako da. Balio hau erabiliko da aukeratutako sekzioa onargarria den edo ez ikusteko. ¡6 = .V6 · P ¢£ ¤¥S
(37) Zuntz zuzeneko eta sekzio laukizuzena duten koniferako zurezko piezen makurdurako tentsio kritikoa: n.,K?/@ = 0,78 · d½,£·m k´µ·5
(6) Hautatutako petralari ikaztutako 28mm kendu behar zaizkio suak eragiten duen lekuetatik. Kasu honetan, beheko partetik eta bi alboetatik. Petral berriaren ezaugarriak honako hauek dira: ~ Zabalera: 2J/ = 2 ; 2 · + J = 144
(29) 3.43 Irudia. Ikaztutako gunea kendu eta gero, zeharkako sekzioaren ezaugarriak. z z z z y y y y z y z y
Bilboko IITUE 2017-02-23 Kalkulu erresistentzia eta zurruntasunaren kalkulu parametroak sutea irauten duen bitartean berdin mantenduko direla suposatuko da. Balio karakteristikoak hartuko dira eta J/ faktorearekin biderkatuko dira (DB -SE- M dokumentuko E eranskineko “E.2 Txikitutako azalaren metodoa” puntuko “E.2.1 Orokortasunak“ ataleko 1 b) puntua). Zur ijeztu kolatuaren kasuan J/ = 1,15 izango da. Tentsioak bi norabideetan hurrengokoak dira: n.,Ÿ,6 = ¦œ· «œ = AA8--§M·¬ 8,¬A·AMÁ = 1,342¨I
(34) Biak onargarriak dira. Ikus daitekeenez txikitutako azaleraren metodoaren aldetik hautatu den petrala onargarria da. o Txikitutako erresistentziaren metodoa: Metodo honetan ere ikaztutako sakonera kontuan hartzen da. Baina, kasu honetan, zuraren erresistentzia txikitu egiten da (8) formula erabiliz. Tentsio makurtzailea: .V6,J/ = 1,0 ; A MM · WX
3.44 Irudia. 4. portikoaren posizioa aterpean.
Hauek dira portikoaren gune kurboari dagozkion haizearen karga ezberdinak.
3.46 Irudia. 8.2 hipotesian parte hartzen dituzten kargak. y 3.47 Irudia. 7.1 hipotesian parte hartzen dituzten kargak. y
c) Emaitza Programak habearen barneko esfortzuak, diagramak eta geziaren balioa emango ditu. Kasu honetan, gehieneko esfortzuak hipotesi ezberdinetan agertzen dira. - Azken muga egoera o Alde zuzena: 3.51 Taula. 8.1 hipotesiari dagozkion esfortzuak.
Hipotesi honetatik esfortzu makurtzailea eta axiala hartuko dira alde zuzena onargarria den ikusteko. 3.52 Taula. 8.2 hipotesiari dagozkion esfortzuak.
3.49 Irudia. 8.1 hipotesiko esfortzu axialak. y 3.50 Irudia. 8.1 hipotesiko esfortzu ebakitzaileak. y 3.51 Irudia. 8.1 hipotesiko esfortzu makurtzailea. y
Hipotesi honetatik esfortzu ebakitzailea da alde zuzena onargarria den ikusteko.
3.52 Irudia. 8.2 hipotesiko esfortzu axialak. y 3.53 Irudia. 8.2 hipotesiko esfortzu ebakitzaileak. y 3.54 Irudia. 8.2 hipotesiko esfortzu makurtzailea. y
Ikus daitekeenez hartu den esfortzu axiala ez da handiena. Tentsioak kalkulatzekoan, axialak eta makurtzaileak posizio berean 3.55 Irudia. 7.1 hipotesiko esfortzu axialak. y 3.56 Irudia. 7.1 hipotesiko esfortzu ebakitzaileak. y 3.57 Irudia. 7.1 hipotesiko esfortzu makurtzailea. y
3.58 Irudia. Gehieneko gezia. y 3.59 Irudia. Zeharkako sekzioaren ezaugarriak. z y
(45) Aurreko kasuan bezalaxe, zur ijeztu kolatuaren erresistentzia baliotik kalkulu balioa aterako da. Balio hau erabiliko da aukeratutako sekzioa onargarria den edo ez ikusteko. ¡6 = .V6 · P ¢£ ¤¥S
(33) Tentsio ebakitzailea onargarria da. Ikus daitekeenez tentsioen aldetik hautatu den petrala onargarria da alde zuzenean. - Tentsioak: Alde kurboa. Alde honetan bi frogapen egingo dira. Alde kurboa programan sartzeko, zati zuzenak sortu behar izan dira. Hori dela eta, programak zati bakoitzaren egiaztapena egiten du. o Makurdura eta trakzio axial konbinatuak. š¼,½,• J¼,½,• + · š›,ž,• J›,ž,• ' 1
(6) Hautatutako portikoari ikaztutako 28mm kendu behar zaizkio suak eragiten duen lekuetatik. Kasu honetan, beheko partetik eta bi alboetatik. Portiko berriaren ezaugarriak honako hauek dira: ~ Zabalera: 2J/ = 2 ; 2 · + J = 184
(44) 3.60 Irudia. Ikaztutako gunea kendu eta gero, zeharkako sekzioaren ezaugarriak y z
(45) Kalkulu erresistentzia eta zurruntasunaren kalkulu parametroak sutea irauten duen bitartean berdin mantenduko direla suposatuko da. Balio karakteristikoak hartuko dira eta J/ faktorearekin biderkatuko dira (DB -SE- M dokumentuko E eranskineko “E.2 Txikitutako azalaren metodoa” puntuko “E.2.1 Orokortasunak“ ataleko 1 b) puntua). Zur ijeztu kolatuaren kasuan J/ = 1,15 izango da. Tentsio axiala eta makurtzailea hurrengokoak dira: n@,M,6 = fÌ W = ¬887,M† 87·A-§ = 0,064¨I
(47) Makurdura tentsioa onargarria da. Ikus daitekeenez txikitutako azaleraren metodoaren aldetik hautatu den petrala onargarria da. o Txikitutako erresistentziaren metodoa: Metodo honetan ere ikaztutako sakonera kontuan hartzen da. Baina, kasu honetan, zuraren erresistentzia txikitu egiten da (8) eta (10) formulak erabiliz. Tentsio makurtzailea: .V6,J/ = 1,0 ; A MM · WX
(47) Beraz, aterpearen portikoak zur ijeztu kolatu homogeneoko 640x240mmko habeak izango dira. Hauek luzera ezberdina izango dituzte. Luzera horiek M-04-AtEg-1 planoan ikus daitezke. 3.3.7 Lehiateari eusten dioten habeak Lehiateari eusten dioten habe hauek, zutabeekiko elkarzut jartzen dira, luzetara. Lehiatean agertzen diren akzioak zutabeetara transmititzen dituzte. Altzairu laminatuzko habeak erabiliko dira, HEA motakoak hain zuzen. Hauexek dira bere ezaugarriak: 3.55 Taula. Altzairuaren ezaugarriak. Muga elastikoa eta apurtze tentsioa (ˆ ‰‰Š ⁄ ) Mota Piezaren lodiera nominala, x 1‰‰3 x ' ÚÛ‰‰ Muga elastikoa, ÀApurtze tentsioa, ÀÜ S275JR 275 410
3.61 Irudia. Norabide elkarzutean eragiten dituzten kargak. y 3.63 Irudia. Norabide paraleloan eragiten dituzten kargak. Gezia. 3.62 Irudia. Norabide paraleloan eragiten dituzten kargak.
Bilboko IITUE 2017-02-23 c) Emaitza Programak habearen barneko esfortzuak, diagramak eta geziaren balioa emango ditu. - Azken muga egoera o Norabide elkarzutean: 3.57 Taula. Norabide elkarzuteko esfortzuak.
Posizioa (m) Balioa Ebakitzailea (•–) 7,25 10687,059N Makurtzailea (—˜) 7,25 13461,141Nm
Posizioa (m) Balioa Ebakitzailea (•˜) 7,25 1505,126N Makurtzailea (—–) 7,25 1897,542Nm y 3.64 Irudia. Norabide elkarzuteko esfortzu ebakitzaileak. 3.65 Irudia. Norabide elkarzuteko esfortzu makurtzaileak. y
3.66 Irudia. Norabide paraleloko esfortzu ebakitzaileak. 3.67 Irudia. Norabide paraleloko esfortzu makurtzaileak. 3.68 Irudia. Gezia norabide paraleloan.
(24) i.>j 9 ·†MM YMM → 9,431 9 19,333 (24) Geziaren aldetik ere onargarria da habea. Beraz, lehiateari eutsiko dioten habeak HEA 120 altzairu laminatuzkoak izango dira. Hauek luzera ezberdina izango dituzte. Luzera horiek M-04-AtEg- 1 planoan ikus daitezke. 3.3.8 Zutabeak eta zimenduak Zutabeen xede nagusiak dira aterpean eragiten dituzten karga ezberdinak zimendura transmititzea eta aterpeari eustea. Hauek hormigoi armatuzko zutabe zirkularrak dira.
Hormigoi armatuko zimendu zuzenak egituraren zutabeen, forjaketen , soto, itxitura edo txarrantxatze hormen kargak lurrera transmititzen eta euste plano horizontal batean banatzen ditu.
CYPE programako CYPECAD modulua erabili da sekzio ezberdinak frogatzeko. a) Indarrak CYPEDCAD moduluak hormigoi armatuzko zutabeak eta zimenduak batera kalkulatzen ditu. Horretarako, zutabeak non joango diren kokatuta eta inguruko limiteak azaldu behar zaizkio. Gero, zutabe bakoitzaren altuera ezarri behar da eta azkenik, zutabe bakoitzean eragiten dituzten kargak jarriko dira. Karga hauek aterpeko portikoek sortzen dituzten erreakzioak izango dira. Hipotesi ezberdinak ikusi eta gero, 6. (17) eta 7. (18) hipotesiak larrienak direla frogatu da (haizeak zeharka zein luzetara jotzen duenean eta hau puntuala denean). Hiru portiko ezberdin hartu dira frogapena egiteko: 2. eta 7. portikoak haizea zeharkakoa denean eta 2., 4. eta 7. portikoak haizea luzetara denean. Horrela egin da, zutabeen eraginkortasuna handiena izan daitezen.
- Elurra Portiko bakoitzak jasango duen elur karga: _0V? = V? · + (27) Elurraren karga kalkulatzeko, haizean bezala, portikoak hartzen duen gunearen elurrak egindako karga kontuan hartu behar da. o Alde zuzena: Elurrak eragindako indarra definitzen den atalean esan den moduan, portikoaren gune zuzena kalkulatzeko bi indarren arteko handiena hartuko da. Harmailaren estalkiaren petralak kalkulatzeko
Hauek dira portikoaren gune kurboari dagozkion elurraren karga ezberdinak.
3.72 Irudia. 2. portikoan eragina duten kargak (Zeharkako haizea). y
3.73 Irudia. 7. portikoa eragina duten kargak (Zeharkako haizea). y 3.74 Irudia. 2. portikoan eragina duten kargak (Luzerako haizea). y
3.77 Irudia. 2. portikoan eragina duten kargak (Zeharkako haizea). y 3.78 Irudia. 7. portikoa eragina duten kargak (Zeharkako haizea). y
3.79 Irudia. 2. portikoan eragina duten kargak (Luzerako haizea). y 3.80 Irudia. 4. portikoan eragina duten kargak (Luzerako haizea). y
3.81 Irudia. 7. portikoan eragina duten kargak (Luzerako haizea). y
3.82 Irudia. 2. Portikoko erreakzioak (Zeharkako haizea). y 3.83 Irudia. 7. Portikoko erreakzioak (Zeharkako haizea). y
3.85 Irudia. 4. Portikoko erreakzioak (Luzetarako Haizea). y 3.84 Irudia. 2. Portikoko erreakzioak (Luzetarako haizea). y
3.86 Irudia. 7. Portikoko erreakzioak (Luzetarako haizea). y 3. 87 Irudia. 2. Portikoko erreakzioak (Zeharkako haizea). y
3.88 Irudia. 7. Portikoko erreakzioak (Zeharkako haizea). y 3.89 Irudia. 2. Portiko erreakzioak (Luzetarako haizea). y
3.90 Irudia. 4. Portikoko erreakzioak (Luzetarako Haizea). y y 3.91 Irudia. 7. Portikoko erreakzioak (Luzetarako haizea).
Honi, aurreko kasuan bezala, altzairuzko habeak sortutako erreakzioak gehitu behar zaizkio: - Bertikalean → 2084,38N
Bilboko IITUE 2017-02-23 Datu hauek guztiak aurretik CYPEn sortutako hurrengoko egituran sartuko dira:
Gero, zimenduak, habe zentratzaileak eta lotze habeak sartuko dira. Ondoren, programak berak zimendu, habe eta zutabe mota bat proposatuko ditu. Proposatutako zimendu, habe eta zutabe horietatik aldaketak egiten joango dira, zentzuzko dimentsioak lortu arte. Gainera, neurri horiek fintzean, materialen probetxua handiagoa izatea lortuko da: 3.92 Irudia. Zutabeen posizioa eta aterpearen mugak 3.93 Irudia. Zutabeak, zimenduak, habe zentratzaileak eta lotura habeak. Goitiko bista.
Lotura egiteko erabiliko den iltzea: LBA460 anker iltzea PF601460.
3.128 Taula. Ostikoaren erresistentzia. 3.95 Irudia. Iltzatu partzialaren eskema. 3.129 Taula. Iltzearen izena.
3.130 Taula. Iltzearen neurriak. 3.131 Taula. BSAG ostikoaren neurriak.
Lotura egiteko erabiliko den iltzea: LBA460 anker iltzea PF601460.
3.132 Taula. Ostikoaren erresistentzia. 3.96 Irudia. Iltzatu partzialaren eskema. 3.133 Taula. Iltzearen izena.
3.134 Taula. Iltzearen neurriak. 3.97 Irudia. KOS bernoa.
3.98 Irudia. KOS bernoen erresistentzia eta kopurua. 3.137 Taula. ULS zirrindolaren dimentsioak. 3.138 Taula. MUT azkoinaren dimentsioak.
Bilboko IITUE 2017-02-23 3.3.9.4 Portikoa + Zutabea Lotura hau egiteko VINYLPRO ainguraketa kimikoa erabiliko da. Estirenorik gabeko osagai biko vinilester ainguraketa kimikoa da. Produktu hau zuloa egin eta garbitu ostean botako da. Gero, barra hariztatua sartuko da eta sikatzen utziko da. Azkenik, lotu nahi den pieza jarriko da eta zirrindolekin eta azkoinekin bertan mantenduko da. Esfortzuak: - Ebakitzailea: 266664N - Axiala (trakziozkoa): 195987N Hautatutako barra hariztatua, zirrindola eta azkoina: barra hariztatua MGS1000 M27x600 DIN975, Azkoin hexagonala MUT934 M27 DIN934 eta ULS125 ∅28 DIN125A zirrindola.
3.149 Taula. Altzairuzko kablearen osagaien dimentsioak. 3.150 Taula. Kablearen erresistentzia. 3.99 Irudia. Kablearen itxura.
3.151 Taula. Hustubide zenbatekoa estalkiaren azalaren arabera. 3.100 Irudia. Isoyetako mapa.
Aukeratutako kolektorearen diametroa 200mmkoa izango da. Elementu hauen kokapena eta xehetasunak M-04-AtUr-1 planoan ikus daitezke. 3.3.12 Argiteria DIALux programa erabili da ikasketa hau burutzeko. Programa honetan argiztatu behar den eraikinaren azalera sartu behar da. Hau hasieratik sortu daiteke edo DWG/DXF artxibo batetik inportatu. Erabiliko den lanpara mota adieraziko da. Ondoren, aterpeak altuera ezberdinak dituenez, aurretik hainbat pauso egin beharko litzateke, lanpara motaren araberako posizio hoberena aukeratzeko. Hala eta guztiz ere, ikasketa honetan kalkuluak erraztu dira eta lanpara guztiak altuera berdinera kokatu dira. Behin hau guztia eginda, programak leku guztietan argiak duen efektua emango du. Proiektu honetan, lanpara hauek erabili dira:
3.102 Irudia. Lanparen ezaugarriak 2. 3.103 Irudia. Aterpearen argiztapenaren laburpena.
Atal honetan biltegia osatzen duten elementu ezberdinak dimentsionatuko dira, hau da, biltegiaren elementuak diseinatu eta karga erresistentea aztertuko da. Hala ere, kasu ezberdinak aztertu arren, ez dira kasu guztiak agertuko. Kasurik larrienak soilik agertuko dira.
3.4.1 Estalkia Biltegia estaltzeko islatutako “Habitec” teila itxurako xafla erabiliko da, “Metalpanel” enpresak eskaintzen duen poliuretano hedatua duen metalezko estalkia. Panelaren datu teknikoak hurrengokoak dira:
.m 3.4.2 Gapirioak Tradiziozko eraikuntzan, teilatu baten armadurarekiko paraleloan jartzen den zurezko habea, oholtzari eusteko. Zur ijeztu kolatu homogeneoko habe laukizuzenak erabiliko dira. Zuraren klase erresistentea GL24h da eta hauexek dira bere ezaugarriak:
3.106 Irudia. Gapirioaren kokalekua.
(25) Kasu honetan, gapirioa 15º makurtuta egon arren, berezko pisua ez da bere osagai elkarzutean eta paraleloan banatuko, programan angelu horrekin sartuko baita. o Gapirioaren berezko pisua Zeharkako sekzio ezberdinak probatu eta gero, 160mmko altuera eta 100mmko zabalera dituen habea aukeratu da. Honen berezko pisua ateratzeko (1) formula erabili da: ] > = 380 "
- Elurra Gapirio bakoitzak jasango duen elur karga: _0/B = 0/B · + (27) Elurraren karga kalkulatzeko, haizean bezala, gapirioak hartzen duen gunean elurrak egindako karga kontuan hartu behar da. Gapirioak 0,8125 m hartzen ditu:
3.109 Irudia. Esfortzu axialak. Y 3.110 Irudia. Esfortzu ebakitzaileak. Y 3.111 Irudia. Esfortzu makurtzaileak. Y
(45) Aurreko kasuetan bezalaxe, zur ijeztu kolatuaren erresistentzia baliotik kalkulu balioa aterako da. Balio hau erabiliko da aukeratutako sekzioa onargarria den edo ez ikusteko. 3.112 Irudia. Zeharkako sekzioaren ezaugarriak. z y
(37) Zuntz zuzeneko eta sekzio laukizuzena duten koniferako zurezko piezen makurdurako tentsio kritikoa: n.,K?/@ = 0,78 · d½,£·m k´µ·5
(6) Hautatutako gapirioari ikaztutako 28mm kendu behar zaizkio suak eragiten duen lekuetatik. Kasu honetan, beheko partetik eta bi alboetatik. Petral berriaren ezaugarriak honako hauek dira: ~ Zabalera: 2J/ = 2 ; 2 · + J = 44
3.113 Irudia. Ikaztutako gunea kendu eta gero, zeharkako sekzioaren ezaugarriak. z y
(45) Kalkulu erresistentzia eta zurruntasunaren kalkulu parametroak sutea irauten duen bitartean berdin mantenduko direla suposatuko da. Balio karakteristikoak hartuko dira eta J/ faktorearekin biderkatuko dira (DB -SE- M dokumentuko E eranskineko “E.2 Txikitutako azalaren metodoa” puntuko “E.2.1 Orokortasunak“ ataleko 1 b) puntua). Zur ijeztu kolatuaren kasuan J/ = 1,15 izango da. Tentsioak hurrengokoak dira: n@,M,6 = fÌ W = 8A,¬-† AY·§§ = 0,011¨I
(36) Beraz, momentu estatiko berriak dira: _ = 144 · 663 · 33 = 95832Y (36) Datu hauek guztiak (33) formulan sartuko dira tentsio ebakitzailea onargarria den ala ez ikusteko: ²jŸ = 7Y,8†-·†7-Y †,§-,·-,§YY·AM× = 0,869¨I ' ,¬·A,A7 A = 3,105¨I (33) Onargarria da. Ikus daitekeenez txikitutako azaleraren metodoaren aldetik hautatu den petrala onargarria da. o Txikitutako erresistentziaren metodoa: Metodo honetan ere ikaztutako sakonera kontuan hartzen da. Baina, kasu honetan, zuraren erresistentzia txikitu egiten da (8) formula erabiliz.
3.114 Irudia. Goihabearen kokalekua.
3.116 Irudia. Kargak norabide paraleloan. 3.115 Irudia. Kargak norabide elkarzutean. Y
c) Emaitza Programak habearen barneko esfortzuak, diagramak eta geziaren balioa emango ditu. - Azken muga egoera 3.163 Taula. Esfortzuak norabide elkarzutean..
Posizioa (m) Balioa Ebakitzailea (•–) 0 eta 2,5 4757,78N Makurtzailea (—˜) 1,25 2973,81Nm
3.117 Irudia. Kargak norabide elkarzutean. Gezia. Y Y 3.118 Irudia. Esfortzu ebakitzaileak norabide elkarzutean.
Posizioa (m) Balioa Ebakitzailea (•˜) 0 eta 2,5 328,612N Makurtzailea (—–) 1,25 205,383Nm
3.119 Irudia. Esfortzu makurtzaileak norabide elkarzutean. Y 3.120 Irudia. Esfortzu ebakitzaileak norabide paraleloan. 3.121 Irudia. Esfortzu makurtzaileak norabide paraleloan.
(29) Aurreko kasuetan bezalaxe, zur ijeztu kolatuaren erresistentzia baliotik kalkulu balioa aterako da. Balio hau erabiliko da aukeratutako sekzioa onargarria den edo ez ikusteko. 3.123 Irudia. Zeharkako sekzioaren ezaugarriak. z y 3.122 Irudia. Gezia norabide elkarzutean.
(37) Zuntz zuzeneko eta sekzio laukizuzena duten koniferako zurezko piezen makurdurako tentsio kritikoa: n.,K?/@ = 0,78 · d½,£·m k´µ·5
(6) Hautatutako goihabeari ikaztutako 28mm kendu behar zaizkio suak eragiten duen lekuetatik. Kasu honetan, beheko partetik eta bi alboetatik. Goihabe berriaren ezaugarriak honako hauek dira: ~ Zabalera: 2J/ = 2 ; 2 · + J = 44
3.124 Irudia. Ikaztutako gunea kendu eta gero, zeharkako sekzioaren ezaugarriak. z y
(29) Kalkulu erresistentzia eta zurruntasunaren kalkulu parametroak sutea irauten duen bitartean berdin mantenduko direla suposatuko da. Balio karakteristikoak hartuko dira eta J/ faktorearekin biderkatuko dira (DB -SE- M dokumentuko E eranskineko “E.2 Txikitutako azalaren metodoa” puntuko “E.2.1 Orokortasunak“ ataleko 1 b) puntua). Zur ijeztu kolatuaren kasuan J/ = 1,15 izango da. Tentsioak bi norabideetan hurrengokoak dira: n.,Ÿ,6 = ¦œ· «œ = M7Y-Y· †,Y¬M·AMØ = 4,823¨I
(34) Biak onargarriak dira. Ikus daitekeenez txikitutako azaleraren metodoaren aldetik hautatu den petrala onargarria da. Nahikoa EKT betetzeko. Beraz, biltegiko goihabea zur ijeztu kolatu homogeneoko 100x160mmko habeak izango da. Luzera M-04-AtEg-1 planoan ikus daiteke.
- Berezko pisua o Habetzanaren berezko pisua: Zeharkako sekzio ezberdinak probatu eta gero, 160mmko altuera eta 160mmko zabalera dituen habea aukeratu da. Honen berezko pisua ateratzeko (1) formula erabili da: ] V/ = 380 "
c) Emaitza Programak habearen barneko esfortzuak, diagramak eta geziaren balioa emango ditu. - Azken muga egoera 3.169 Taula. Esfortzuak norabide elkarzutean.
3.127 Irudia. Kargak norabide elkarzutean. Y 3.128 Irudia. Kargak norabide elkarzutean. Gezia. Y 3.129 Irudia. Esfortzu axialak norabide elkarzutean. Y
Posizioa (m) Balioa Ebakitzailea (•˜) 5,688 1870,870N Makurtzailea (—–) 3,250 2246,920Nm
3.131 Irudia. Esfortzu makurtzaileak norabide elkarzutean. 3.130 Irudia. Esfortzu ebakitzaileak norabide elkarzutean. Y Y 3.132 Irudia. Esfortzu ebakitzaileak norabide paraleloan. 3.133 Irudia. Esfortzu makurtzaileak norabide paraleloan.
(46) 3.134 Irudia. Gezia norabide elkarzutean. Y 3.135 Irudia. Zeharkako sekzioaren ezaugarriak. y z
(29) Aurreko kasuetan bezalaxe, zur ijeztu kolatuaren erresistentzia baliotik kalkulu balioa aterako da. Balio hau erabiliko da aukeratutako sekzioa onargarria den edo ez ikusteko. ¡6 = .V6 · P ¢£ ¤¥S
(37) Zuntz zuzeneko eta sekzio laukizuzena duten koniferako zurezko piezen makurdurako tentsio kritikoa: n.,K?/@ = 0,78 · d½,£·m k´µ·5
Emaitza hau (23) formulak emandako emaitzarekin konparatuko da, jakiteko ea gezia onargarria den edo ez: i.>j 9 k YMM → 10,923 9 87MM.. YMM → 10,923 9 21,667 (23) Hau ikusita esan daiteke habetzana onargarria dela geziaren aldetik, EKTk esandakoa betetzen baitu. - Sutearen aurkako erresistentzia: o Txikitutako azaleraren metodoa: Hasteko elementuaren azalera gordinari ikaztutako sakontasun eraginkorra kendu behar zaio. Horretarako, (6) formula erabiliko da. EKTko DB - SE - M dokumentuko “SI 6 sekzioa Egituraren sutearen kontrako erresistentzia” ataleko “3 Egiturako elementu nagusiak” puntuko 2 puntuaren arabera R30 izan daiteke: + J = +K5>?,0 + M · +M
(6) Hautatutako goihabeari ikaztutako 28mm kendu behar zaizkio suak eragiten duen lekuetatik. Kasu honetan, beheko partetik eta bi alboetatik. Goihabe berriaren ezaugarriak honako hauek dira: ~ Zabalera: 2J/ = 2 ; + J = 132
(29) Kalkulu erresistentzia eta zurruntasunaren kalkulu parametroak sutea irauten duen bitartean berdin mantenduko direla suposatuko da. Balio karakteristikoak hartuko dira eta J/ faktorearekin biderkatuko dira (DB -SE- M dokumentuko E 3.136 Irudia. Ikaztutako gunea kendu eta gero, zeharkako sekzioaren ezaugarriak. y z
(34) Biak onargarriak dira. Ikus daitekeenez txikitutako azaleraren metodoaren aldetik hautatu den petrala onargarria da. o Txikitutako erresistentziaren metodoa: Metodo honetan ere ikaztutako sakonera kontuan hartzen da. Baina, kasu honetan, zuraren erresistentzia txikitu egiten da (8) formula erabiliz.
3.137 Irudia. Bizkar-limaren kokalekua.
Erreakzioak habean aplikatu aurretik, horizontaleko erreakzioak bider cos45 eta sin45 egingo da, gapirioek angelu hori sortzen baitute bizkarlimarekiko. - Berezko pisua o Bizkar-limaren berezko pisua: Zeharkako sekzio ezberdinak probatu eta gero, 200mmko altuera eta 140mmko zabalera dituen habea aukeratu da. Honen berezko pisua ateratzeko (1) formula erabili da: ] V/ = 380 "
3.139 Irudia. Kargak norabide paraleloan. 3.138 Irudia. Kargak norabide elkarzutean. Y Z 3.140 Irudia. Karga norabide elkarzutean. Gezia. Y Z
3.141 Irudia. Esfortzu axialak norabide elkarzutean. Y Z
Posizioa (m) Balioa Axiala konpresioa (ˆË) 2,298 -318,869N Axiala trakzioa (ˆË) 2,298 143,334N Ebakitzailea (•–) 2,298 194,332N Makurtzailea (—˜) 2,298 505,719Nm 3.142 Irudia. Esfortzu ebakitzaileak norabide elkarzutean. Y Z 3.143 Irudia. Esfortzu makurtzaileak norabide elkarzutean. Y Z
3.144 Irudia. Esfortzu axialak norabide paraleloan. 3.145 Irudia. Esfortzu ebakitzaileak norabide paraleloan. 3.146 Irudia. Esfortzu makurtzaileak norabide paraleloan.
Bilboko IITUE 2017-02-23 3.148 Irudia. Zeharkako sekzioaren ezaugarriak. Z y - Zerbitzu muga egoera o Norabide elkarzutean: 3.179 Taula. Geziaren emaitza, ™q.
3.147 Irudia. Gezia norabide elkarzutean. Y Z
(63) Aurreko kasuetan bezalaxe, zur ijeztu kolatuaren erresistentzia baliotik kalkulu balioa aterako da. Balio hau erabiliko da aukeratutako sekzioa onargarria den edo ez ikusteko. ¡6 = .V6 · P ¢£ ¤¥S
(65) Aurreko kasuetan bezalaxe, zur ijeztu kolatuaren erresistentzia baliotik kalkulu balioa aterako da. Balio hau erabiliko da aukeratutako sekzioa onargarria den edo ez ikusteko. ¡6 = .V6 · P ¢£ ¤¥S
(63) Aurreko kasuetan bezalaxe, zur ijeztu kolatuaren erresistentzia baliotik kalkulu balioa aterako da. Balio hau erabiliko da aukeratutako sekzioa onargarria den edo ez ikusteko. ¡6 = .V6 · P ¢£ ¤¥S
(65) Aurreko kasuetan bezalaxe, zur ijeztu kolatuaren erresistentzia baliotik kalkulu balioa aterako da. Balio hau erabiliko da aukeratutako sekzioa onargarria den edo ez ikusteko. ¡6 = .V6 · P ¢£ ¤¥S
(37) Zuntz zuzeneko eta sekzio laukizuzena duten koniferako zurezko piezen makurdurako tentsio kritikoa: n.,K?/@ = 0,78 · d½,£·m k´µ·5
(6) Hautatutako goihabeari ikaztutako 28mm kendu behar zaizkio suak eragiten duen lekuetatik. Kasu honetan, beheko partetik eta bi alboetatik. Goihabe berriaren ezaugarriak honako hauek dira: ~ Zabalera: 2J/ = 2 ; 2 · + J = 84
(63) Kalkulu erresistentzia eta zurruntasunaren kalkulu parametroak sutea irauten duen bitartean berdin mantenduko direla suposatuko da. Balio karakteristikoak hartuko dira eta J/ faktorearekin biderkatuko dira (DB -SE- M dokumentuko E eranskineko “E.2 Txikitutako azalaren metodoa” puntuko “E.2.1 Orokortasunak“ ataleko 1 b) puntua). Zur ijeztu kolatuaren kasuan J/ = 1,15 izango da. Tentsioak hurrengokoak dira: n@,M,6 = fÌ W = 88,§-MüA§Y,YY§ A¬·-§ = 0,03¨I
(46) 3.149 Irudia. Ikaztutako gunea kendu eta gero, zeharkako sekzioaren ezaugarriak. y z
(65) Kalkulu erresistentzia eta zurruntasunaren kalkulu parametroak sutea irauten duen bitartean berdin mantenduko direla suposatuko da. Balio karakteristikoak hartuko dira eta J/ faktorearekin biderkatuko dira (DB -SE- M dokumentuko E eranskineko “E.2 Txikitutako azalaren metodoa” puntuko “E.2.1 Orokortasunak“ ataleko 1 b) puntua). Zur ijeztu kolatuaren kasuan J/ = 1,15 izango da. Tentsioak hurrengokoak dira: nK,M,6 = fÌ W = ††,†7-üYA-,-8† A¬·-§ = 0,029¨I
(36) Datu hauek guztiak (33) eta (34) formuletan sartuko dira tentsio ebakitzailea onargarria den ala ez ikusteko:
(34) Biak onargarriak dira. Ikus daitekeenez txikitutako azaleraren metodoaren aldetik hautatu den petrala onargarria da. o Txikitutako erresistentziaren metodoa: Metodo honetan ere ikaztutako sakonera kontuan hartzen da. Baina, kasu honetan, zuraren erresistentzia txikitu egiten da (8) formula erabiliz: Gehieneko makurdura eta trakzio axiala : .V6,J/ = 1,0 ; A YYM · WX
a) Indarrak Biltegiaren portikoko habeen kasuan aurkitu da kasurik larriena, haizea zeharka (haizealde eta hurrupatzaile) jotzen duenean agertzen dela. Aztertu diren hipotesietatik arriskutsuena 7. hipotesia (18) dela ikusi da. Portikoko habeen kalkulua egiterakoan bere gainean dauden elementuek (gapirioak, goihabeak eta bizkar-limek) sortutako erreakzioak kontuan hartu dira. Horretarako, hipotesi ezberdinei dagozkien erreakzioak hartu eta portikoaren habeen gainean jarri dira. Kasu honetan, lehen esan 3.150 Irudia. Portikoen kokalekua.
- Berezko pisua o Portikoko habeen berezko pisua: Zeharkako sekzio ezberdinak probatu eta gero, 200mmko altuera eta 140mmko zabalera dituen habea aukeratu da. Honen berezko pisua ateratzeko (1) formula erabili da: ] V/ = 380 "
c) Emaitza Programak habearen barneko esfortzuak, diagramak eta geziaren balioa emango ditu. - Azken muga egoera 3.183 Taula. Esfortzuak norabide elkarzutean (Makurtzailea handiena).
3.153 Irudia. Kargak norabide elkarzutean. Gezia.
3.154 Irudia. Esfortzu axiala (trakzioa) norabide elkarzutean. Y 3.155 Irudia. Esfortzu ebakitzaileak norabide elkarzutean. Y 3.156 Irudia. Esfortzu makurtzaileak norabide elkarzutean. Y
3.157 Irudia. Esfortzu axialak norabide paraleloan. 3.158 Irudia. Esfortzu ebakitzaileak norabide paraleloan. 3.159 Irudia. Esfortzu makurtzailea norabide paraleloan. 3.160 Irudia. Esfortzu makurtzailea norabide elkarzutean.
- Zerbitzu muga egoera o Norabide elkarzutean: 3.185 Taula. Geziaren emaitza, ™q.
3.161 Irudia. Esfortzu bihurtzailea. 3.162 Irudia. Gezia norabide elkarzutean. Y
Bilboko IITUE 2017-02-23 3.163 Irudia. Zeharkako sekzioaren ezaugarriak. Z y
(63) Aurreko kasuetan bezalaxe, zur ijeztu kolatuaren erresistentzia baliotik kalkulu balioa aterako da. Balio hau erabiliko da aukeratutako sekzioa onargarria den edo ez ikusteko. ¡6 = .V6 · P ¢£ ¤¥S
(66) < koefizientea piezaren altueraren eta zabaleraren arteko erlazioaren araberako da.
(37) Zuntz zuzeneko eta sekzio laukizuzena duten koniferako zurezko piezen makurdurako tentsio kritikoa: n.,K?/@ = 0,78 · d½,£·m k´µ·5
Bilboko IITUE 2017-02-23 Hautatutako goihabeari ikaztutako 28mm kendu behar zaizkio suak eragiten duen lekuetatik. Kasu honetan, beheko partetik eta bi alboetatik. Goihabe berriaren ezaugarriak honako hauek dira: ~ Zabalera: 2J/ = 2 ; 2 · + J = 84
(63) Kalkulu erresistentzia eta zurruntasunaren kalkulu parametroak sutea irauten duen bitartean berdin mantenduko direla suposatuko da. Balio karakteristikoak hartuko dira eta J/ 3.164 Irudia. Ikaztutako gunea kendu eta gero, zeharkako sekzioaren ezaugarriak. y z
(66) < koefizientea piezaren altueraren eta zabaleraren arteko erlazioaren araberako da.
(66) Ikus daitekeenez txikitutako azaleraren metodoaren aldetik hautatu den petrala onargarria da. o Txikitutako erresistentziaren metodoa: Metodo honetan ere ikaztutako sakonera kontuan hartzen da. Baina, kasu honetan, zuraren erresistentzia txikitu egiten da (8) formula erabiliz: Gehieneko makurdura eta trakzio axiala : .V6,J/ = 1,0 ; A YYM · WX
Bilboko IITUE 2017-02-23 Hormigoi armatuko zimendu zuzenak egituraren zutabeen, forjaketen , soto, itxitura edo txarrantxatze hormen kargak lurrera transmititzen eta euste plano horizontal batean banatzen ditu.
Bilboko IITUE 2017-02-23 a) Indarrak CYPEDCAD moduluak zurezko zutabeak eta zimenduak batera kalkulatu ahal ditu. Horretarako, zutabeak non joango diren kokatuta eta inguruko limiteak azaldu behar zaizkio. Gero, zutabe bakoitzaren altuera ezarri behar da eta azkenik, zutabe bakoitzean eragiten dituzten kargak jarriko dira. Karga hauek biltegiko portikoek eta habetzanek sortzen dituzten erreakzioak izango dira. Hipotesi ezberdinak ikusi eta gero, 7. (18) hipotesia larrienak dela frogatu da [haizeak zeharka (haizealde eta hurrupatzaile) jotzen duenean].
- Azken muga egoera: 3.191 Taula. Azken muga egoera kalkulatzeko erreakzioak. Elementuak Erreakzioak (N) Elkarzutean
3.167 Irudia. Bizkar-lima 2ko erreakzioak norabide elkarzutean. 3.166 Irudia. Bizkar-lima 1eko erreakzioak norabide elkarzutean. Y Y Z Z 3.168 Irudia. Habetzana 1eko erreakzioak norabide elkarzutean. Y
Y 3.169 Irudia. Habetzana 2ko erreakzioak norabide elkarzutean. 3.170 Irudia. Habetzana 3ko erreakzioak norabide elkarzutean. Y 3.171 Irudia. Habetzana 4ko erreakzioak norabide elkarzutean. Y
3.172 Irudia. Habetzana 4ko erreakzioak norabide elkarzutean. Y 3.173 Irudia. Habetzana 5eko erreakzioak norabide elkarzutean. Y Y 3.174 Irudia. Portikoko habeen erreakzioak norabide elkarzutean.
Bilboko IITUE 2017-02-23 3.192 Taula. Azken muga egoera kalkulatzeko erreakzioak. Elementuak Erreakzioak (N) Paraleloan
3.175 Irudia. Bizkar-lima 1eko erreakzioak norabide paraleloan. 3.176 Irudia. Bizkar-lima 2ko erreakzioak norabide paraleloan.
3.177 Irudia. Habetzana 1eko erreakzioak norabide paraleloan. 3.178 Irudia. Habetzana 2ko erreakzioak norabide paraleloan. 3.179 Irudia. Habetzana 3ko erreakzioak norabide paraleloan. 3.180 Irudia. Habetzana 4ko erreakzioak norabide paraleloan.
- Zerbitzu muga egoera: 3.193 Taula. Zerbitzu muga egoera kalkulatzeko erreakzioak. Elementuak Erreakzioak (N) Elkarzutean
Honi portikoaren berezko pisua gehitu beharko zaio
3.181 Irudia. Habetzana 5eko erreakzioak norabide paraleloan. 3.182 Irudia. Habetzana 1eko erreakzioak norabide paraleloan.
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Berezko pisua o Zutabeen berezko pisua: Zeharkako sekzio ezberdinak probatu eta gero, 180mmko altuera eta 180mmko zabalera dituen habea aukeratu da. Honen berezko pisua ateratzeko (1) formula erabili da: ] V/ = 380 "
3.183 Irudia. Nuevo Metal 3D programan sortutako egitura eta horretan eragiten dituzten erreakzioak.
Gero, zimenduak, habe zentratzaileak eta lotze habeak sartuko dira. Ondoren, programak berak zimendu, habe eta zutabe mota bat proposatuko ditu. Proposatutako zimendu, habe eta zutabe horietatik aldaketak egiten joango dira, zentzuzko dimentsioak lortu arte. Gainera, neurri horiek fintzean, materialen probetxua handiagoa izatea lortuko da:
3.184 Irudia. Zerbitzu muga egoera kalkulatzeko kargak.
3.185 Irudia. Zimenduak, habe zentratzaileak eta lotura habeak. Goitiko bista. 3.186 Irudia. Egituraren perspektiba.
(23) §MMM 7M = 16 > 3,932 3.4.8 Horma Hormako blokeak aukeratzeko, NORMABLOCK enpresako katalogoak begiratu dira. Enpresa honek eskainitako apunteetatik eraikitze modu bat aukeratu da. Hala eta guztiz ere, agertzen diren pilastra kopurua eta haien arteko distantzia oso txikia da. Orduan, pilastrak jarri beharrean, esperientzian oinarritutako armadura bat planteatu da [bai bertikalak (barrak) bai horizontalak (horma-hariak)]. Honi buruzko datu guztiak, hala nola, blokeen neurriak, erabilitako barrak, zimenduak eta abar M-03-BiHo-1 eta M-03-BiHo-2 planoetan aurki daitezke.
3.187 Irudia. Hormigoizko blokearen itxura. Iturria: http://barruca.es 3.214 Taula. Hautatutako blokearen neurriak.
Lotura egiteko erabiliko den iltzea: LBS560 anker iltzea PF603560.
3.4.9.3 Portiko + Zutabea Esfortzuak: - Ebakitzaileak: 30,388N “²jŸ” eta 844,441N 1²j 3 - Axialak: 23916,600N 1j3 Hautatutako euskarria: VPA4.
3.222 Taula. Iltzearen izendapena. 3.223 Taula. Iltzearen neurriak. 3.224 Taula. VPA euskarria. Dimentsioak (hazbeteak) eta erresistentzia (lb).
Hautatu den euskarria VPA 4 da. Hala ere, bertan agertzen diren neurriak ez dute balio. M-04-BiEg-4 planoan azaltzen diren neurriko euskarriak eskatu beharko litzateke. Lotura egiteko erabiliko den iltzea: LBA460 anker iltzea PF601460.
3.188 Irudia. VPA 4 euskarriaren itxura. 3.225 Taula. Iltzearen izendapena. 3.226 Taula. Iltzearen neurriak.
Hautatu den euskarria MSC5 da. Hala ere, bertan agertzen diren neurriak ez dute balio. M-04-BiEg-3 planoan azaltzen diren neurriko euskarriak eskatu beharko litzateke. Lotura egiteko erabiliko den iltzea: LBA460 anker iltzea PF601460.
3.227 Taula. MSC euskarria. Dimentsioak (hazbeteak) eta erresistentzia (lb). 3.228 Taula. Iltzearen izendapena.
3.4.9.5 Gapirioak + Habetzanak Esfortzu ebakitzaileak: - 1788,600N 1²j 3 Hautatutako euskarria: VPA4
3.230 Taula. VPA euskarria. Dimentsioak (hazbeteak) eta erresistentzia (lb). 3.189 Irudia. VPA 4 euskarriaren itxura. 3.229 Taula. Iltzearen neurriak.
Bilboko IITUE 2017-02-23 Hautatu den euskarria VPA 4 da. Hala ere, bertan agertzen diren neurriak ez dute balio. M-04-BiEg-5 planoan azaltzen diren neurriko euskarriak eskatu beharko litzateke. Lotura egiteko erabiliko den iltzea: LBA460 anker iltzea PF601460 eta LBA680 anker iltzea PF601680.
3.231 Taula. Iltzearen izendapena. 3.232 Taula. Iltzearen neurriak.
3.4.9.7 Bizkar-limak + Zutabea Esfortzuak: - Ebakitzaileak: 140,841N 1²j 3, 2118,37N “²jŸ” Hautatutako euskarria: HCP4Z.
3.235 Taula. Iltzearen izendapena. 3.236 Taula. Iltzearen neurriak. 3.237 Taula. HCP euskarria. Dimentsioak (hazbeteak) eta erresistentzia (lb).
Bilboko IITUE 2017-02-23 Hautatu den euskarria HZP4Z da. Hala ere, bertan agertzen diren neurriak ez dute balio. M-04-BiEg-4 planoan azaltzen diren neurriko euskarriak eskatu beharko litzateke. Lotura egiteko erabiliko den iltzea: LBA460 anker iltzea PF601460.
3.238 Taula. Iltzearen izendapena. 3.239 Taula. Iltzearen neurriak.
Hautatu den euskarria LRU26 da. Kasu honetan, bertan agertzen diren neurriak balio dute. M-04-BiEg-5 planoan azaltzen dira neurriak. . 3.240 Taula. LRU euskarria. Dimentsioak (hazbeteak) eta erresistentzia (lb). 3.190 Irudia. LRU26 euskarriaren itxura.
3.241 Taula. Iltzearen izendapena. 3.242 Taula. Iltzearen neurriak.
Hautatu den euskarria LSU4.123 da. Kasu honetan, bertan agertzen diren neurriak balio dute. M-04-BiEg-6 planoan azaltzen dira neurriak. 3.243 Taula. LSU euskarria. Dimentsioak (hazbeteak) eta erresistentzia (lb). 3.191 Irudia. LSU4.123 euskarriaren itxura.
3.244 Taula. Iltzearen izendapena. 3.245 Taula. Iltzearen neurriak.
Zutabe-zimendu lotura egiteko VINYLPRO ainguraketa kimikoa erabiliko da. Estirenorik gabeko osagai biko vinilester ainguraketa kimikoa da. Produktu hau zuloa egin eta garbitu ostean botako da. Gero, barra hariztatua sartuko da eta sikatzen utziko da. Azkenik, lotu nahi den pieza jarriko da eta zirrindolekin eta azkoinekin bertan mantenduko da. Hautatutako barra hariztatua, zirrindola eta azkoina: barra hariztatua MGS1000 M16x310 DIN975, Azkoin hexagonala MUT934 M16 DIN934 eta ULS125 ∅16 DIN125A zirrindola. 3.246 Taula. FDB50 oinarriaren neurriak. 3.247 Taula. HBS+evo torlojuaren dimentsioak.
3.253 Taula. Altzairuzko kablearen osagaien dimentsioak. 3.354 Taula. Kablearen erresistentzia. 3.192 Irudia. Kablearen itxura.
3.255 Taula. Hustubide zenbatekoa estalkiaren azalaren arabera. 3.193 Irudia. Isoyetako mapa.
Bilboko IITUE 2017-02-23 3.194 Irudia. Lanparen ezaugarriak 1.
Aukeratutako kolektorearen diametroa 90mmkoa izango da. Elementu hauen kokapena eta xehetasunak M-04-BiUr-1 planoan ikus daitezke. 3.4.12 Argiteria DIALux programa erabili da ikasketa hau burutzeko. Programa honetan argiztatu behar den eraikinaren azalera sartu behar da. Hau hasieratik sortu daiteke edo DWG/DXF artxibo batetik inportatu. Erabiliko den lanpara mota adieraziko da. Ondoren, aterpeak altuera ezberdinak dituenez, aurretik hainbat pauso egin beharko litzateke, lanpara motaren araberako posizio hoberena aukeratzeko. Hala eta guztiz ere, ikasketa honetan kalkuluak erraztu dira eta lanpara guztiak altuera berdinera kokatu dira. Behin hau guztia eginda, programak leku guztietan argiak duen efektua emango du. Proiektu honetan, lanpara hauek erabili dira:
3.195 Irudia. Lanparen ezaugarriak 2. 3.196 Irudia. Biltegiaren argiztapenaren laburpena.
Lanparen posizioa M-04-BiArg-1 planoan ikus daiteke. Honetaz aparte, biltegiaren argiztapena balore grafikoa ere ikus daiteke. |
addi-38ed91a77068 | https://addi.ehu.es/handle/10810/22869 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017-10-06 | science | Guerrero Calzas, Jon | eu | Zurezko aterpe baten era biltegi baten diseinua eta kalkulua | Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Bilboko IITUE 2017-02-23 7.1 Aterpea 7.1.1 Prezioen koadroak 7.1.1.1 Lurzoruen egokitzea Kodea Deskribapena Neurketa Prezioa/u (€) Orotara (€) 1.1 (m3) Aire zabaleko hondeatzea, aterpeko zimendurako putzuak (15 zapata) sortzeko. Baliabide mekanikoak erabiliko dira, proiektuan zehaztutako putzuen sakontasuna lortu arte. Zurkaizte eta eskoratze arina, makinen garraioa, paramentuak eta hondoa fintzea, lurrak hondeaketatik kentzea, hondeatutako materialak kentzea eta kamioian kargatzea gehituko da. Barne hartu: Zuinketa orokorra eta erreferentzia puntuak eta mailak finkatu. Erpinetan eta lerrokatze muturretan astoak kokatu. Maila horizontaleko hondeatze jarraitua eta lurren kendu. Hondoen eta alboen eskuzko finketa, lurrak kentzearekin batera. Kamioian kargatu. 93,3 36,99 3.451,17
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Bilboko IITUE 2017-02-23 Kodea Deskribapena Neurketa Prezioa/u (€) Orotara (€) 1.2 (m3) Aire zabaleko hondeatzea, aterpeko zimendurako zangak (12 lotura habe eta 8 habe zentratzaile) sortzeko. Baliabide mekanikoak erabiliko dira, proiektuan zehaztutako zangen sakontasuna lortu arte. Zurkaizte eta eskoratze arina, makinen garraioa, paramentuak eta hondoa fintzea, lurrak hondeaketatik kentzea, hondeatutako materialak kentzea eta kamioian kargatzea gehituko da. Barne hartu: Zuinketa orokorra eta erreferentzia puntuak eta mailak finkatu. Erpinetan eta lerrokatze muturretan astoak kokatu. Maila horizontaleko hondeatze jarraitua eta lurrak kendu. Hondoen eta alboen eskuzko finketa, lurrak kentzearekin batera. Kamioian kargatu. 57,45 38,83 2.230,79
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Bilboko IITUE 2017-02-23 7.1.1.2 Saneamendua Kodea Deskribapena Neurketa Prezioa/u (€) Orotara (€) 2.1 (m3) Euri-uren lurperatutako saneamendu sarearen zangak hondeatzea. Baliabide mekanikoak erabiliko dira, proiektuan zehaztutako zangen sakontasuna lortu arte. Zurkaizte eta eskoratze arina, makinen garraioa, paramentuak eta hondoa fintzea, lurrak hondeaketatik kentzea, hondeatutako materialak kentzea eta kamioian kargatzea gehituko da. Barne hartu: Zuinketa orokorra eta erreferentzia puntuak eta mailak finkatu. Erpinetan eta lerrokatze muturretan astoak kokatu. Maila horizontaleko hondeatze jarraitua eta lurrak kendu. Hondoen eta alboen eskuzko finketa, lurrak kentzearekin batera. Kamioian kargatu. 154 38,83 5.979,82
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Bilboko IITUE 2017-02-23 Kodea Deskribapena Neurketa Prezioa/u (€) Orotara (€) 2.2 (m3) 550x550mmko erregistro kutxatila eraikitzeko putzuak hondeatu. Baliabide mekanikoak erabiliko dira. Zurkaizte eta eskoratze arina, makinen garraioa, paramentuak eta hondoa fintzea, lurrak hondeaketatik kentzea, hondeatutako materialak kentzea eta kamioian kargatzea gehituko da. Barne hartu: Zuinketa orokorra eta erreferentzia puntuak eta mailak finkatu. Erpinetan eta lerrokatze muturretan astoak kokatu. Maila horizontaleko hondeatze jarraitua eta lurrak kendu. Hondoen eta alboen eskuzko finketa, lurrak kentzearekin batera. Kamioian kargatu. 5,78 36,99 213,81
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Bilboko IITUE 2017-02-23 Kodea Deskribapena Neurketa Prezioa/u (€) Orotara (€) 2.3 (m) Saneamendu-hargune orokorra hornitu eta muntatu, euriurak herriko sare nagusira husteko, gutxienez %2ko maldarekin. PVCko hodi laua (UNE EN 1401-1:2009), SN-4 seriekoa, 200mmko kanpoko diametroduna, itsasgarria bidez elkartuta, juntadurak eta pieza bereziak barne. Hodia 100mmko sakontasuneko areaz egindako ohe baten gainean jarriko da, sumil dardarkari batekin behar bezala trinkotuta eta berdinduta egongo dena. Giltzurrunera arte trinkotutako areaz alboak beteko dira eta gero hodiko goiko sortzailetik 300mm arte beteko da. Guztiz muntatuta, elkartuta eta behar diren zerbitzu probak eginda. Barne hartu: Hargunearen plantako eta maldaren zuinketa eta marraketa. Hondoko lur askeak kendu. Hodien eta pieza berezien sikuko aurkezpena. Area hondoan bota. Kolektoreak beheratu eta zangan jarri. Instalazioaren muntaia, iturriko muturretik hasita. Elkartze gunearen garbiketa, itsasgarria ipini eta piezen arteko elkartzea. Zerbitzu probak egitea.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Bilboko IITUE 2017-02-23 Kodea Deskribapena Neurketa Prezioa/u (€) Orotara (€) 2.4 (m) Lurperatutako sare horizontala hornitu eta muntatu, euri-urak husteko, gutxienez %2ko maldarekin. PVCko hodi laua (UNE EN 1401-1:2009), SN-2 seriekoa, 200mmko kanpoko diametroduna, juntadura elastikoarekin. Hodia 100mmko sakontasuneko areaz egindako ohe baten gainean jarriko da, sumil dardarkari batekin behar bezala trinkotuta eta berdinduta egongo dena. Giltzurrunera arte trinkotutako areaz alboak beteko dira eta gero hodiko goiko sortzailetik 300mm arte beteko da. Osagaiak, loturak, pieza bereziak, juntadurak eta muntatzeko lubrifikatzailearen z/p. Guztiz muntatuta, elkartuta eta behar diren zerbitzu probak eginda. Barne hartu: : Hodien plantako eta maldaren zuinketa eta marraketa. Hondoko lur askeak kendu. Hodien eta pieza berezien sikuko aurkezpena. Area hondoan bota. Kolektoreak beheratu eta zangan jarri. Instalazioaren muntaia, iturriko muturretik hasita. Elkartze gunearen garbiketa, juntadurak jartzea eta piezen arteko elkartzea. Inguruko betetzea egin. Zerbitzu probak egin. 113,80 25,04 2.849,56
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Bilboko IITUE 2017-02-23 Kodea Deskribapena Neurketa Prezioa/u (€) Orotara (€) 2.5 (Un) 550x550mmko erregistro kutxatila eratu. 150mmko zabalera duen fabrikako zulodun zeramikaadreilua erabiliko da, M-15 zementuzko morteroa erabilita, 150mmko HM-20/P/15/Ia+Qa zolata baten gainean kokatuta. Hormigoi berdinarekin %2ko malda eratu, M-15 morteroarekin barrutik zarpiatua eta txartatua, ertzak eta izkinak sortuz. Burdinurtuko tapa eta marko batekin hermetikoki itxiko da. Elkartzeak egiteko PVCko piezak, luzetara moztuta, behar diren konexioak eginda eta behar bezala hormigoiaren gainean jarrita. Guztiz muntatuta, elkartuta eta behar diren zerbitzu probak eginda. Barne hartu: Kutxatilaren zuinketa. Hondoko lur askeak kendu. Zolatako hormigoia bota. Fabrika obra egin, lehenago ureztatutako adreiluak erabiliz, morteroarekin kokatuta. Aldapa sortzeko hormigoia bota eta PVCko piezak kokatu. Morteroarekin zarpiatzea eta txartatua. Ixte hermetikoa. Hondakinak kendu, amaierako garbiketa. Obra-hondakinak kamioian kargatzea. Zerbitzu probak egitea. 4 120,16 480,64
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Bilboko IITUE 2017-02-23 Kodea Deskribapena Neurketa Prezioa/u (€) Orotara (€) 3.3 (m3) Zimenduen 15 zapatak eraiki. Horretarako, zentralean ekoiztutako HA- 50/P/15/IIIa-Qa hormigoi armatua erabiliko da eta kamioitik botako da. UNE EN 10080 B500S altzairuzko armadurak erabiliko dira (armaduraren prezioa 3.4 puntuan). Barne hartu: Zurezko kofratua eta desenkofratua, zuinketa eta zapatak eta zutabeak edo gainean jarriko den edozein elementuaren marrakatzea. Banatzaileak jarri eta armadura eta abioak finkatu. Hormigoia bota eta trinkotu. Hormigoiaren gailurra eta hau lautu. Hormigoia ondu. 93,30 182,10 16.989,93 3.4 (kg) 15 zapatak sortzeko erabiliko den UNE EN 10080 B500S altzairu uzkurtua (barrak, estriboak eta abioak). Barne hartu: Materiala bakarrik. 15.453,20 1,13 17.462,12
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Bilboko IITUE 2017-02-23 Kodea Deskribapena Neurketa Prezioa/u (€) Orotara (€) 3.5 (m3) Zimenduen 12 loturako habeak eta 8 habe zentratzaileak sortu. Horretarako, zentralean ekoiztutako HA-50/P/15/IIIa- Qa hormigoi armatua erabiliko da eta kamioitik botako da. UNE EN 10080 B500S altzairuzko armadurak erabiliko dira (armaduraren prezioa 3.6 puntuan). Barne hartu: Zurezko kofratua eta desenkofratua eta zuinketa. Banatzaileak jarri eta armadura finkatu. Hormigoia bota eta trinkotu. Hormigoiaren gailurra eta hau lautu. Hormigoia ondu. 57,45 161,31 9.267,26 3.6 (kg) 12 lotze-habeak eta 8 habe zentratzaileak sortzeko erabiliko den UNE EN 10080 B500S altzairu uzkurtua (barrak eta estriboak). Barne hartu: Materiala bakarrik. 20.148,75 1,13 22.768,09
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Bilboko IITUE 2017-02-23 Kodea Deskribapena Neurketa Prezioa/u (€) Orotara (€) 3.7 (m3) Aurretik berdindutako eta trinkotutako zabalgunean kutxa batean 23,1x37,5x0,15mko enkatxoa sortu zolatako oinarriarentzat. Betetzea eta hedatzea 150mm baino gutxiagoko geruzetan egingo da. Harrobiko 40/80mmko kareharria erabiliko da. Ondorengo trinkotzea eskuko ekipoa erabiliz (bibratze erretilua). Lurraren jangunea eta artekak (baliabide mekanikoak erabiliz), betetze lanean erabiliko den harrien kamioian kargatze mekanikoa, karga, garraioa eta deskargatzea eta hauen ureztatzea gehituko da. Barne hartu: Enkatxoa sartzeko lurrak jan eta artekak egin. Kamioian kargatze mekanikoa. Garraioa eta deskarga. Betetze materialaren zabaltzea lodiera berdineko geruzetan. Kapa ureztatu. Trinkotzea eta berdinketa. 130 7,12 925,60
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Bilboko IITUE 2017-02-23 Kodea Deskribapena Neurketa Prezioa/u (€) Orotara (€) 3.8 (m3) Aurretik berdindutako eta trinkotutako zabalgunean kutxa batean 12,325x6,575x0,7mko enkatxoa sortu %9ko malda duen zolatako oinarriarentzat. Betetzea eta hedatzea 150mm baino gutxiagoko geruzetan egingo da. Harrobiko 40/80mmko kareharria erabiliko da. Ondorengo trinkotzea eskuko ekipoa erabiliz (bibratze erretilua). Lurraren jangunea eta artekak (baliabide mekanikoak erabiliz), betetze lanean erabiliko den harrien kamioian kargatze mekanikoa, karga, garraioa eta deskargatzea eta hauen ureztatzea gehituko da. Barne hartu: Enkatxoa sartzeko lurrak jan eta artekak egin. Kamioian kargatze mekanikoa. Garraioa eta deskarga. Betetze materialaren zabaltzea lodiera berdineko geruzetan. Kapa ureztatu. Trinkotzea eta berdinketa. 28,5 7,12 202,92
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Bilboko IITUE 2017-02-23 Kodea Deskribapena Neurketa Prezioa/u (€) Orotara (€) 3.9 (m3) 0,2mko sakonera duen zolata sortu. Horretarako, zentralean ekoiztutako HA-50/P/15/IIIa-Qa hormigoi armatua erabiliko da eta kubilotetik botako da. Bi norabideetan ∅16mmko UNE EN 10080 B500S altzairuzko armadura izango du eta harmaila kokatzeko behar diren abioak jarriko dira, beharrezkoak diren banatzaileak jarrita (armaduraren prezioa 3.10 puntuan). Akabera talotxamakina erabiliz egingo da. Gehituko da: hormigoia zabaltzea eta bibratzea erregela dardargailua erabiliz, hormigoiko juntadurak sortzea eta 2cmko zabalerako poliestireno hedatuko xaflak inguruko junturetan, zolata eteten duen edozein elementuaren inguruan, hala nola, zutabeak; eta uzkurtze juntadurak zerratzea, baliabide mekanikoak erabiliz. Barne hartu: Hormigoiaren oinarria prestatu: dentsitatea eta aldapa egiaztatu. Hormigoiko juntaduren zuinketa. Mailak eraiki tokeak, hormigoi maistrak edo erregelak erabiliz. Oinarria ureztatu. Hormigoiko eta inguruko juntadurak eratu. Armadura eta beharrezkoak diren banatzaileak jarri. Hormigoia bota eta trinkotu. Hormigoia ondu. Akabera talotxa-makina erabiliz. Uzkurtze juntadurak zerratu. Juntadurak garbitu eta itxi. 173,25 21,91 3.795,91
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Bilboko IITUE 2017-02-23 Kodea Deskribapena Neurketa Prezioa/u (€) Orotara (€) 4.13 (Un) Aurrefabrikatutako hormigoizko harmaila eta mailak, fabrikako buztineko adreilu zulodunen gainean jarrita, HM-15 morteroaren bidez elkartuta. Gehituko dira: Buztineko adreiluen eskuz kokatzea (HM-15 morteroa erabiliz); harmaila eta mailak jartzeko baliabide mekanikoak erabili; harmailaren eta adreiluen karga mekanikoa, garraioa eta deskarga mekanikoa. Barne hartu: Zuinketa. Adreiluak kokatzea. Harmailak eta mailak kokatu. Karga, garraioa eta deskarga. 6 250 1.500 Guztira: 63.465,45€
4. Hormigoizko egitura aurrekontu partzialaren guztizkoa: 63.465,45€ Hirurogeita hiru mila laurehun eta hirurogeita bost euro koma berrogeita bost zentimo.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
5. Zurezko egitura aurrekontu partzialaren guztizkoa: 96.792,00€ Laurogeita hamasei mila zazpiehun eta laurogeita hamabi euro.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Bilboko IITUE 2017-02-23 Kodea Deskribapena Neurketa Prezioa/u (€) Orotara (€) 6.5 (kg) Esparragoa M20x120 - 1x19 altzairuzko kablearekin AISI 316. Lotzeko osagaiak eta tenkagailuak; garraioa eta muntatzea gehituko da. Barne hartu: Zuinketa. Garraioa. Obran muntatzea. Kontrola. 42,58 3,25 138,39 6.6 (kg) Altzairuzko xaflaz egindako A euskarria proiektuko M-04-AtEg-7 planoaren arabera. Fabrikan muntatuta eta tratamendua egin. Obrarako garraioa eta bere lekuan jartzea behar diren loturak erabiliz, proiektuko planoen arabera, baliabide mekanikoak erabiliz. Barne hartu: Zuinketa. Xaflen garbiketa. Fabrikan muntatzea (soldaduraren prezioa 6.7 puntuan). Tratamendua. Garraioa eta obran muntatzea. 240,72 2,55 613,84
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
6. Altzairuzko egitura aurrekontu partzialaren guztizkoa: 8.017,55€ Zortzi mila eta hamazazpi euro koma berrogeita hamabost zentimo.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Bilboko IITUE 2017-02-23 7.1.1.7 Estalkia eta leihatea Kodea Deskribapena Neurketa Prezioa/u (€) Orotara (€) 7.1 (m2) Sistema TEK 28 Alubel motako xafla grekodun estalkia, euri-urak husteko 275mmko erretena, akabera eta lotze osagaiekin batera. Karga mekanikoa, garraioa eta deskarga mekanikoa. Obran muntatzea, baliabide mekanikoak erabiliz, beharrezkoak diren loturekin. Barne hartu: Zuinketa. Karga, garraioa eta deskarga. Obran muntatzea. 836,25 45,60 38.133,00 7.2 (m2) KAPPA (Polyú) motako lehiatea, akabera eta lotze osagaiekin batera. Karga mekanikoa, garraioa eta deskarga mekanikoa. Obran muntatzea, baliabide mekanikoak erabiliz, beharrezkoak diren loturekin. Barne hartu: Zuinketa. Karga, garraioa eta deskarga. Obran muntatzea. 79,03 51,05 4.034,49 Guztira: 42.167,49€
7. Estalkia eta lehiatea aurrekontu partzialaren guztizkoa: 42.167,49€ Berrogeita bi mila ehun eta hirurogeita zazpi euro koma berrogeita bederatzi zentimo.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
8. Margoak aurrekontu partzialaren guztizkoa: 14.923,40€ Hamalau mila bederatziehun eta hogeita hiru euro koma berrogei zentimo.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
9. Instalazio elektrikoa eta argiztatzea aurrekontu partzialaren guztizkoa: 13.296,21€ Hamahiru mila berrehun eta laurogeita hamasei euro koma hogeita bat zentimo.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
9. Instalazio elektrikoa eta argiztatzea: 13.296,21€
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Bilboko IITUE 2017-02-23 7.2 Biltegia 7.2.1 Prezioen koadroak 7.2.1.1 Lurzoruen egokitzea Kodea Deskribapena Neurketa Prezioa/u (€) Orotara (€) 1.1 (m3) Aire zabaleko hondeatzea, biltegiko zimendurako putzuak (8 zapata) sortzeko. Baliabide mekanikoak erabiliko dira, proiektuan zehaztutako putzuen sakontasuna lortu arte. Zurkaizte eta eskoratze arina, makinen garraioa, paramentuak eta hondoa fintzea, lurrak hondeaketatik kentzea, hondeatutako materialak kentzea eta kamioian kargatzea gehituko da. Barne hartu: Zuinketa orokorra eta erreferentzia puntuak eta mailak finkatu. Erpinetan eta lerrokatze muturretan astoak kokatu. Maila horizontaleko hondeatze jarraitua eta lurren kendu. Hondoen eta alboen eskuzko finketa, lurrak kentzearekin batera. Kamioian kargatu. 5,48 36,99 202,71
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Bilboko IITUE 2017-02-23 Kodea Deskribapena Neurketa Prezioa/u (€) Orotara (€) 1.2 (m3) Aire zabaleko hondeatzea, biltegiko zimendurako zangak (4 lotura habe eta 6 habe zentratzaile) sortzeko. Baliabide mekanikoak erabiliko dira, proiektuan zehaztutako zangen sakontasuna lortu arte. Zurkaizte eta eskoratze arina, makinen garraioa, paramentuak eta hondoa fintzea, lurrak hondeaketatik kentzea, hondeatutako materialak kentzea eta kamioian kargatzea gehituko da. Barne hartu: Zuinketa orokorra eta erreferentzia puntuak eta mailak finkatu. Erpinetan eta lerrokatze muturretan astoak kokatu. Maila horizontaleko hondeatze jarraitua eta lurrak kendu. Hondoen eta alboen eskuzko finketa, lurrak kentzearekin batera. Kamioian kargatu. 4,82 38,83 187,17
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Bilboko IITUE 2017-02-23 Kodea Deskribapena Neurketa Prezioa/u (€) Orotara (€) 1.3 (m3) Aire zabaleko hondeatzea, biltegiko hormaren zimendurako zangak (4 zapa jarraitu) sortzeko. Baliabide mekanikoak erabiliko dira, proiektuan zehaztutako zangen sakontasuna lortu arte. Zurkaizte eta eskoratze arina, makinen garraioa, paramentuak eta hondoa fintzea, lurrak hondeaketatik kentzea, hondeatutako materialak kentzea eta kamioian kargatzea gehituko da. Barne hartu: Zuinketa orokorra eta erreferentzia puntuak eta mailak finkatu. Erpinetan eta lerrokatze muturretan astoak kokatu. Maila horizontaleko hondeatze jarraitua eta lurrak kendu. Hondoen eta alboen eskuzko finketa, lurrak kentzearekin batera. Kamioian kargatu. 12,08 38,83 469,07
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
1. Lurzoruen egokitzea aurrekontu partzialaren guztizkoa: 935,75€ Bederatziehun eta hogeita hamabost euro koma hirurogeita hamabost zentimo.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Bilboko IITUE 2017-02-23 7.2.1.2 Saneamendua Kodea Deskribapena Neurketa Prezioa/u (€) Orotara (€) 2.1 (m3) Euri-uren lurperatutako saneamendu sarearen zangak hondeatzea. Baliabide mekanikoak erabiliko dira, proiektuan zehaztutako zangen sakontasuna lortu arte. Zurkaizte eta eskoratze arina, makinen garraioa, paramentuak eta hondoa fintzea, lurrak hondeaketatik kentzea, hondeatutako materialak kentzea eta kamioian kargatzea gehituko da. Barne hartu: Zuinketa orokorra eta erreferentzia puntuak eta mailak finkatu. Erpinetan eta lerrokatze muturretan astoak kokatu. Maila horizontaleko hondeatze jarraitua eta lurrak kendu. Hondoen eta alboen eskuzko finketa, lurrak kentzearekin batera. Kamioian kargatu. 43,40 38,83 1.685,23
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Bilboko IITUE 2017-02-23 Kodea Deskribapena Neurketa Prezioa/u (€) Orotara (€) 2.2 (m3) 460x460mmko erregistro kutxatila eraikitzeko putzuak hondeatu. Baliabide mekanikoak erabiliko dira. Zurkaizte eta eskoratze arina, makinen garraioa, paramentuak eta hondoa fintzea, lurrak hondeaketatik kentzea, hondeatutako materialak kentzea eta kamioian kargatzea gehituko da. Barne hartu: Zuinketa orokorra eta erreferentzia puntuak eta mailak finkatu. Erpinetan eta lerrokatze muturretan astoak kokatu. Maila horizontaleko hondeatze jarraitua eta lurrak kendu. Hondoen eta alboen eskuzko finketa, lurrak kentzearekin batera. Kamioian kargatu. 0,98 36,99 36,26
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Bilboko IITUE 2017-02-23 Kodea Deskribapena Neurketa Prezioa/u (€) Orotara (€) 2.3 (m) Saneamendu-hargune orokorra hornitu eta muntatu, euriurak herriko sare nagusira husteko, gutxienez %2ko maldarekin. PVCko hodi laua (UNE EN 1401-1:2009), SN-4 seriekoa, 200mmko kanpoko diametroduna, itsasgarria bidez elkartuta, juntadurak eta pieza bereziak barne. Hodia 100mmko sakontasuneko areaz egindako ohe baten gainean jarriko da, sumil dardarkari batekin behar bezala trinkotuta eta berdinduta egongo dena. Giltzurrunera arte trinkotutako areaz alboak beteko dira eta gero hodiko goiko sortzailetik 300mm arte beteko da. Guztiz muntatuta, elkartuta eta behar diren zerbitzu probak eginda. Barne hartu: Hargunearen plantako eta maldaren zuinketa eta marraketa. Hondoko lur askeak kendu. Hodien eta pieza berezien sikuko aurkezpena. Area hondoan bota. Kolektoreak beheratu eta zangan jarri. Instalazioaren muntaia, iturriko muturretik hasita. Elkartze gunearen garbiketa, itsasgarria ipini eta piezen arteko elkartzea. Zerbitzu probak egitea.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Bilboko IITUE 2017-02-23 Kodea Deskribapena Neurketa Prezioa/u (€) Orotara (€) 2.4 (m) Lurperatutako sare horizontala hornitu eta muntatu, euri-urak husteko, gutxienez %2ko maldarekin. PVCko hodi laua (UNE EN 1401-1:2009), SN-2 seriekoa, 90mmko kanpoko diametroduna, juntadura elastikoarekin. Hodia 100mmko sakontasuneko areaz egindako ohe baten gainean jarriko da, sumil dardarkari batekin behar bezala trinkotuta eta berdinduta egongo dena. Giltzurrunera arte trinkotutako areaz alboak beteko dira eta gero hodiko goiko sortzailetik 300mm arte beteko da. Osagaiak, loturak, pieza bereziak, juntadurak eta muntatzeko lubrifikatzailearen z/p. Guztiz muntatuta, elkartuta eta behar diren zerbitzu probak eginda. Barne hartu: : Hodien plantako eta maldaren zuinketa eta marraketa. Hondoko lur askeak kendu. Hodien eta pieza berezien sikuko aurkezpena. Area hondoan bota. Kolektoreak beheratu eta zangan jarri. Instalazioaren muntaia, iturriko muturretik hasita. Elkartze gunearen garbiketa, juntadurak jartzea eta piezen arteko elkartzea. Inguruko betetzea egin. Zerbitzu probak egin. 21 25,04 525,84
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Bilboko IITUE 2017-02-23 Kodea Deskribapena Neurketa Prezioa/u (€) Orotara (€) 2.5 (Un) 460x460mmko erregistro kutxatila eratu. 150mmko zabalera duen fabrikako zulodun zeramikaadreilua erabiliko da, M-15 zementuzko morteroa erabilita, 150mmko HM-20/P/15/Ia+Qa zolata baten gainean kokatuta. Hormigoi berdinarekin %2ko malda eratu, M-15 morteroarekin barrutik zarpiatua eta txartatua, ertzak eta izkinak sortuz. Burdinurtuko tapa eta marko batekin hermetikoki itxiko da. Elkartzeak egiteko PVCko piezak, luzetara moztuta, behar diren konexioak eginda eta behar bezala hormigoiaren gainean jarrita. Guztiz muntatuta, elkartuta eta behar diren zerbitzu probak eginda. Barne hartu: Kutxatilaren zuinketa. Hondoko lur askeak kendu. Zolatako hormigoia bota. Fabrika obra egin, lehenago ureztatutako adreiluak erabiliz, morteroarekin kokatuta. Aldapa sortzeko hormigoia bota eta PVCko piezak kokatu. Morteroarekin zarpiatzea eta txartatua. Ixte hermetikoa. Hondakinak kendu, amaierako garbiketa. Obra-hondakinak kamioian kargatzea. Zerbitzu probak egitea. 1 120,16 120,16
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
2. Saneamendua aurrekontu partzialaren guztizkoa: 3.811,16€ Hiru mila zortziehun eta hamaika euro koma hamasei zentimo.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Bilboko IITUE 2017-02-23 Kodea Deskribapena Neurketa Prezioa/u (€) Orotara (€) 3.5 (kg) 8 zapatak sortzeko erabiliko den UNE EN 10080 B500S altzairu uzkurtua (barrak eta estriboak). Barne hartu: Materiala bakarrik. 163,20 1,13 184,42 3.6 (m3) Zimenduen 4 loturako habeak eta 6 habe zentratzaileak sortu. Horretarako, zentralean ekoiztutako HA-50/P/15/IIIa-Qa hormigoi armatua erabiliko da eta kamioitik botako da. UNE EN 10080 B500S altzairuzko armadurak erabiliko dira (armaduraren prezioa 3.7 puntuan). Barne hartu: Zurezko kofratua eta desenkofratua eta zuinketa. Banatzaileak jarri eta armadura finkatu. Hormigoia bota eta trinkotu. Hormigoiaren gailurra eta hau lautu. Hormigoia ondu. 4,82 161,31 777,52
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Bilboko IITUE 2017-02-23 Kodea Deskribapena Neurketa Prezioa/u (€) Orotara (€) 3.7 (kg) 4 lotze-habeak eta 6 habe zentratzaileak sortzeko erabiliko den UNE EN 10080 B500S altzairu uzkurtua (barrak eta estriboak). Barne hartu: Materiala bakarrik. 584,94 1,13 660,99 3.8 (m3) Biltegiko hormaren zimenduak (4 zapata jarraituak) sortu. Horretarako, zentralean ekoiztutako HA- 50/P/15/IIIa-Qa hormigoi armatua erabiliko da eta kamioitik botako da. UNE EN 10080 B500S altzairuzko armadurak erabiliko dira (armaduraren prezioa 3.9 puntuan). Barne hartu: Zurezko kofratua eta desenkofratua eta zuinketa. Banatzaileak jarri eta armadura finkatu. Hormigoia bota eta trinkotu. Hormigoiaren gailurra eta hau lautu. Hormigoia ondu. 12,08 161,31 1.948,63
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Bilboko IITUE 2017-02-23 Kodea Deskribapena Neurketa Prezioa/u (€) Orotara (€) 3.9 (kg) Biltegiko hormaren zimenduak (4 zapata jarraituak) sortzeko erabiliko den UNE EN 10080 B500S altzairu uzkurtua (barrak, estriboak eta abioak). Barne hartu: Materiala bakarrik. 378,05 1,13 427,20 3.10 (m3) Aurretik berdindutako eta trinkotutako zabalgunean kutxa batean enkatxoa sortu zolatako oinarriarentzat. Betetzea eta hedatzea 150mm baino gutxiagoko geruzetan egingo da. Harrobiko 40/80mmko kareharria erabiliko da. Ondorengo trinkotzea eskuko ekipoa erabiliz (bibratze erretilua). Lurraren jangunea eta artekak (baliabide mekanikoak erabiliz), betetze lanean erabiliko den harrien kamioian kargatze mekanikoa, karga, garraioa eta deskargatzea eta hauen ureztatzea gehituko da. Barne hartu: Enkatxoa sartzeko lurrak jan eta artekak egin. Kamioian kargatze mekanikoa. Garraioa eta deskarga. Betetze materialaren zabaltzea lodiera berdineko geruzetan. Kapa ureztatu. Trinkotzea eta berdinketa. 6,03 7,12 42,94
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Bilboko IITUE 2017-02-23 Kodea Deskribapena Neurketa Prezioa/u (€) Orotara (€) 3.11 (m3) 200mmko sakonera duen zolata sortu. Horretarako, zentralean ekoiztutako HA-50/P/15/IIIa-Qa hormigoi armatua erabiliko da eta kubilotetik botako da. Bi norabideetan ∅16mmko UNE EN 10080 B500S altzairuzko armadura izango du eta harmaila kokatzeko behar diren abioak jarriko dira, beharrezkoak diren banatzaileak jarrita (armaduraren prezioa 3.12 puntuan). Akabera talotxamakina erabiliz egingo da. Gehituko da: hormigoia zabaltzea eta bibratzea erregela dardargailua erabiliz, hormigoiko juntadurak sortzea eta 2cmko zabalerako poliestireno hedatuko xaflak inguruko junturetan, zolata eteten duen edozein elementuaren inguruan, hala nola, zutabeak; eta uzkurtze juntadurak zerratzea, baliabide mekanikoak erabiliz. Barne hartu: Hormigoiaren oinarria prestatu: dentsitatea eta aldapa egiaztatu. Hormigoiko juntaduren zuinketa. Mailak eraiki tokeak, hormigoi maistrak edo erregelak erabiliz. Oinarria ureztatu. Hormigoiko eta inguruko juntadurak eratu. Armadura eta beharrezkoak diren banatzaileak jarri. Hormigoia bota eta trinkotu. Hormigoia ondu. Akabera talotxamakina erabiliz. Uzkurtze juntadurak zerratu. Juntadurak garbitu eta itxi. 8,03 21,91 175,94
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Bilboko IITUE 2017-02-23 Kodea Deskribapena Neurketa Prezioa/u (€) Orotara (€) 3.12 (kg) Zolatako bi norabideetan sortzeko erabiliko den ∅16mmko UNE EN 10080 B500S altzairu uzkurtua. Barne hartu: Materiala bakarrik. 733,79 1,13 829,19 3.13 (m3) 150mmko sakonera duen zolata sortu. Horretarako, zentralean ekoiztutako HA-50/P/15/IIIa-Qa hormigoi armatua erabiliko da eta kubilotetik botako da. Bi norabideetan ∅8mmko UNE EN 10080 B500S altzairuzko armadura izango du eta harmaila kokatzeko behar diren abioak jarriko dira, beharrezkoak diren banatzaileak jarrita (armaduraren prezioa 3.10 puntuan). Akabera talotxa-makina erabiliz egingo da.
Gehituko da: hormigoia zabaltzea eta bibratzea erregela dardargailua erabiliz, hormigoiko juntadurak sortzea eta 2cmko zabalerako poliestireno hedatuko xaflak inguruko junturetan, zolata eteten duen edozein elementuaren inguruan, hala nola, zutabeak; eta uzkurtze juntadurak zerratzea, baliabide mekanikoak erabiliz. Barne hartu: Hormigoiaren oinarria prestatu: dentsitatea eta aldapa egiaztatu. Hormigoiko juntaduren zuinketa. Mailak eraiki tokeak, hormigoi maistrak edo erregelak erabiliz. Oinarria ureztatu. Hormigoiko eta inguruko juntadurak eratu. Armadura eta beharrezkoak diren banatzaileak jarri. Hormigoia bota eta trinkotu. Hormigoia ondu. Akabera talotxamakina erabiliz. Uzkurtze juntadurak zerratu. Juntadurak garbitu eta itxi. 9,41 21,91 206,18
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
3. Zimenduak aurrekontu partzialaren guztizkoa: 6.708,27€ Sei mila zazpiehun eta zortzi euro koma hogeita zazpi zentimo.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
4. Zurezko egitura aurrekontu partzialaren guztizkoa: 6.060,00€ Sei mila eta hirurogei euro.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Bilboko IITUE 2017-02-23 Kodea Deskribapena Neurketa Prezioa/u (€) Orotara (€) 5.5 (kg) Esparragoa M20x120 - 1x19 altzairuzko kablearekin AISI 316. Lotzeko osagaiak, tenkagailuak eta kontrahaizerako diskoa; garraioa eta muntatzea gehituko da. Barne hartu: Zuinketa. Garraioa. Obran muntatzea. Kontrola. 27,44 3,25 89,18 Guztira: 290,53€
5. Altzairuzko egitura aurrekontu partzialaren guztizkoa: 290,53€ Berrehun eta laurogeita hamar euro koma berrogeita hamahiru zentimo.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
7. Margoak aurrekontu partzialaren guztizkoa: 3.345,25€ Hiru mila hirurehun eta berrogeita bost euro koma hogeita bost zentimo.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Bilboko IITUE 2017-02-23 7.2.1.8 Instalazio elektrikoa eta argiztatzea Kodea Deskribapena Neurketa Prezioa/u (€) Orotara (€) 8.1 (Un) Aterpea argiztatzeko CoreLine Estanca WT120C LED22S/840 PSU L1200 lanparak erabiliko dira. Hauen garraioa eta eskuzko jartzea gehituko da, M-04BiArg-1 planoaren arabera. Barne hartu: Zuinketa, lanparak non doazen kokatuta habeetan markatu. Lanpara bera eta erabiliko den bonbilla. Muntatzea. Instalazio osoa egiteko behar diren hariak, erregistro kutxak, eragingailuak eta abar. aurrekontu honetan ez dira kontuan hartzen. 6 76,50 459,00 Guztira: 459,00€
8. Instalazio elektrikoa eta argiztatzea aurrekontu partzialaren guztizkoa: 459,00€ Laurehun eta berrogeita hemeretzi euro.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
9. Suteen aurkako instalazioa aurrekontu partzialaren guztizkoa: 223,57€ Berrehun eta hogeita hiru euro koma berrogeita hamazazpi zentimo.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
10. Atea aurrekontu partzialaren guztizkoa: 1.750,00€ Mila zazpiehun eta berrogeita hamar euro.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
4. Zurezko egitura:
5. Altzairuzko egitura:
8. Instalazio elektrikoa eta argiztatzea:
9. Suteen aurkako instalazioa:
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Bilboko IITUE 2017-02-23 7.3 Orokorrean 7.3.1 Prezioen koadroak 7.3.1.1 Eraisteak Kodea Deskribapena Neurketa Prezioa/u (€) Orotara (€) 1.1 (m3) Hormigoizko eta altzairuzko hesiak kendu, kamioiak eta langileak jolastokira sar daitezen, M- 04-EzPl-1 planoaren arabera. Horretarako, mailu pneumatikodun konpresorea hormigoia apurtzeko eta oxigeno bidezko mozketako ekipoa altzairuzko hesia mozteko erabiliko dira. Barne hartu: Elementua eraitsi apurtze mailu pneumatikodun konpresorea eta oxigeno bidezko mozketako ekipoa erabiliz. Obra-hondakinak txikitu, maneiagarriak izan daitezen. Obra-hondakinak kendu eta pilatu. Obra-hondakinak garbitu. Obra-hondakinak kontainer-ontzi edo kamioian eskuzko kargatzea. 10,5 188,79 1.982,30
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
1. Eraisteak aurrekontu partzialaren guztizkoa: 13.848,80€ Hamahiru mila zortziehun eta berrogeita zortzi euro koma zazpiehun eta laurogei zentimo.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Bilboko IITUE 2017-02-23 7.3.1.2 Urbanizazioa Kodea Deskribapena Neurketa Prezioa/u (€) Orotara (€) 2.1 (m2) Jolastokiaren lurra berdindu eta asfaltoko geruza bat botako da (jarraituko bituminosa nahasketa berotan), sakonera 150mmkoa izanik. Garbiketa, kamioitik deskargatze mekanikoa, hedatzea eta berdinketa z/p gehituko da. Sumil makina erabiliko da guztia berdintzeko. Inguruko ertzak, beste eraikinekiko elkarguneak hain zuzen, material berdinaz eskuz beteko dira. Barne hartu: Zuinketa. Kamioitik deskargatze mekanikoa. Elementua eskuz hedatu. Sumil makina erabili guztia berdintzeko. Inguruko ertzak eskuz bete. Garbiketa. 1.200 19,96 23.952,00 Guztira: 23.952,00€
2. Urbanizazioa aurrekontu partzialaren guztizkoa: 23.952,00€ Hogeita hiru mila bederatziehun eta berrogeita hamabi euro.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
3. Osasun eta segurtasun ikerketa aurrekontu partzialaren guztira: 15.315,25€ Hamabost mila hirurehun eta hamabost euro koma hogeita bost zentimo
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Kudeaketaren gainerako kostuen estimazioa 4.5 (Un) Kudeaketa kostuak, alokairuak eta abar. 1 5.000,00 5.000,00 Guztira: 7.323,64€
4. Hondakinen kudeaketa aurrekontu partzialaren guztizkoa: 7.323,64€ Zazpi mila hirurehun eta hogeita hiru euro koma hirurogeita lau zentimo.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
1. Zimenduak 5.1 (Un) Hondeaketa lurrak eta harriak. 50 12,70 635,00
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
2. Urbanizazioa:
3. Osasun eta segurtasun ikerketa:
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten
Bilboko IITUE 2017-02-23 7.5 Kontrata bidezko egitearen aurrekontua - Egite materialaren aurrekontuaren guztizkoa: 456.267,92€
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten |
addi-051148c974a0 | https://addi.ehu.es/handle/10810/22869 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017-10-06 | science | Guerrero Calzas, Jon | eu | Zurezko aterpe baten era biltegi baten diseinua eta kalkulua | Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
8.1.1.1 Aurreko gogoetak Justifikazioa Eraikitze lanetan segurtasun eta osasun gutxieneko disposizioak ezartzen direnengatiko 1627/1997 Errege-dekretuan ezartzen den bezala, sustatzaileak lan proiektuetan hurrengo ustezkoak ematen ez diren segurtasun eta osasunaren oinarrizko ikerketa bat enkargatzeaz beharrezkoa du: a) Egite aurrekontua kontrata bakoitzeko proiektuan sartuta 450.760 eurokoa edo gehiagokoa izatea. b) Balioetsitako iraupena 30 egun laboral baino gehiagokoa izatea, momenturen batean 20 langile baino gehiago batera erabiliz. c) Balioetsitako eskulanaren bolumena, langile guztien lan egunen batura bezala ulertuz, 500 baino gehiago izatea. d) Tunelen, galerien, lurpeko eroanbideak eta presak. Helburua Segurtasun eta Osasuneko Oinarrizko Ikasketa honetan obraren egitean sortu daitezkeen istripu eta gaixotasun profesionalak aurreikusteko hartu behar diren neurriak deskribatzen dira baita langileen ongizate eta higieneko instalazioak ere. Indarrean dagoen legediaren araberako Segurtasun eta Osasun gutxieneko neurriei buruzko oinarrizko ildoak aurkezten dira. Modu honetan, Kontratistak Lan Arriskuen Prebentzioarekiko dituen betebeharrak egin ditzan. Segurtasun eta Osasun Oinarrizko Ikasketa honen helburuak honako hauek dira: - Langileen osotasun fisikoa eta osasuna bermatzea.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Inprobisazioak edo baliabide faltak edo ezak eragindako egoera edo ekintza arriskutsuak ekiditea. - Egite-prozesuan parte hartzen duten pertsonen segurtasunari dagokion eskuduntza eta erantzukizuna mugatzea eta argitzea. - Babes eta prebentzio neurrien kostuak mugatu. - Arriskuaren arabera erabili behar diren babes neurri motak adierazi. - Obra egiteak eragiten dituen arriskuak aurretik antzematea. - Arrisku hauek gutxiagotzen dituzten egite-teknikak aplikatzea. Segurtasun eta Osasuneko Oinarrizko Ikasketaren edukia Segurtasun eta Osasuneko Oinarrizko Ikasketak obran aplika daitezkeen segurtasun eta osasun arauak zehazten ditu. Bertan aztertzen dira ekidin daitezkeen lan arriskuen identifikazioa, horretarako beharrezkoak diren neurri teknikoak adieraziz. Honetaz aparte, ezabatu ezin diren lan arriskuak ere aztertzen dira, arrisku horiek kontrolatzeko eta murrizteko babes teknikoak eta prebentzio-neurriak zehaztuz baita hauen eraginkortasuna ere, batez ere, ordezko neurriak proposatzen direnean. Segurtasun eta Osasuneko Oinarrizko Ikasketak, betiere Lan Arriskuen Prebentziorako Legearen esparruaren barruan, ondorengo mantenu edo konpontze lanak bidezko segurtasun eta osasun baldintzetan egiteko erabilgarriak diren informazio eta aurreikuspenak ere aztertzen du. 8.1.1.2 Datu orokorrak Agenteak Lanean parte hartzen dituzten teknikoen arteko erlazioa ondokoa da: - Egite proiektuaren idazle teknikoa: Jon Guerrero Calzas. - Proiektua egin duen titulazioa: Ingeniari Mekanikoa.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Lanaren zuzendaria: Izendatu behar. Lanaren zuzendariaren titulazioa: Arkitektoa edo ingeniaria. Lanaren egite materialaren zuzendaria: Izendatu behar. Lanaren egite materialaren zuzendariaren titulazioa: Aparejadore edo arkitekto teknikoa. Segurtasun eta Osasunaren koordinatzailea proiektu fasean: Jon Guerrero Calzas. Segurtasun eta Osasunaren koordinatzailea proiektu fasean: Ingeniari Mekanikoa. Segurtasun eta Osasunaren Oinarrizko Ikerketaren egilea: Jon Guerrero Calzas. Segurtasun eta Osasunaren Oinarrizko Ikerketaren egilea: Ingeniari Mekanikoa. Segurtasun eta Osasunaren koordinatzailea egite fasean: Izendatu behar. Segurtasun eta Osasunaren koordinatzailearen titulazioa egite fasean: - Obraren deskribapena Segurtasun eta Osasun ikerketak Artegabeitia eskolan eraikiko diren zurezko aterpe baten eta biltegi baten eraikuntzei egiten die erreferentzia. Eskolako egun euritsuetan, haur-hezkuntzako eta lehen-hezkuntzako neska-mutilak klase barruan geratzen dira patio orduan. Hori dela eta, eskolako arduradunek, umeekin eta hauen gurasoekin batera, urteak daramatzate aterpe bat eskatzen, egun euritsuetan jolastoki orduan eskolako umeak kalera irten daitezen. Aterpe horri esker, arazo hori konpondu daiteke. Honetaz aparte, kirol-materiala gordetzeko leku bat ere eskatu dute. Horretarako biltegia eraikiko da.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Bi eraikinak zurezko egitura izango dute. Aterpea kurboa izango da eta hormigoi armatuzko zutabeek eutsiko diote. Biltegia, berriz lau isurkiko zurezko egitura bat izango da eta hormigoizko blokeez egindako hormez inguratuta egongo da. Kokalekua eta inguruaren baldintzak Estali nahi den jolastoki hura, Astarloa, Aragoi eta Lurkizaga kaleen eta Euskadi Etorbidearen artean dago, Arteagabeitia eskolako haur-hezkuntza eta lehen-hezkuntzako eraikinen artean, Barakaldoko herrian. Patio berean eta Lurkizaga kalean dagoen hormaren aurrean, lau isurkiko zurezko biltegia eraikiko da (M-04-EgPl-1 planoa). Ingurua urbanizatua dagoenez, orubeak bere funtzionamendurako beharrezkoak diren zerbitzu guztiak ditu (euri-urak biltzeko hoditeria, elektrizitate-hornikuntza eta abar). Obrarako sarbideak urbanizazioaren bidearen kota berean egongo dira, sarrera eta irteera istripuak ekiditeko Eusko Jaurlaritzak eta Udaltzaingoak zehaztutako beharrezkoak diren neurriak hartuko dira. Inguruko espaloiak eta ertzak mantenduko dira, ahal den narriadura gutxien eraginez. Aurrekontua, Egite epea eta eskulana Aurrekontua gutxi gorabehera SEIEHUN ETA BERROGEITA HAMASEI MILA BOSTEHUN ETA HIRUROGEITA BOST EURO KOMA BERROGEITA HAMAR ZENTIMO (656.565,50€). Eraikitzaileak gehienez 20 langile batera lan egingo dutela aurreikusi du, hurrengo maila izango dutenak: - Arduraduna - Ofizialak - Peoiak
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Lanaldia 8 ordukoa izango da, indarrean dagoen araudia betez, Langileen Estatutua, martxoaren 24ko 1/95 E.D.Lko lanaldiaren ordutegiari dagokionez. 8.1.1.3 Laguntza baliabideak Obran dauden laguntza baliabideak Obran eramangarria den B motako botika armairu bat egongo da, langileak eskuragarri izan dezaten toki batean jarriko da eta behar bezala hornituta egongo da, urriaren 8ko TAS/2947/2007 Ordenaren arabera, zeinak enpresei lehen laguntzarako materiala duen botika-kutxa hornitzen zaien adierazten duen. Botikak gutxienez hurrengokoa izango du, apirilaren 14ko 486/97 Errege Dekretuko VI. eranskineko A) 3 atalaren arabera: - Baimendutako desinfektatzaileak eta antiseptikoak: ur oxigenatua, 96ºko alkohola, amoniakoa eta abar. - Gaza antzua. - Kotoi hidrofiloa. - Bendak. - Esparatrapua. Apositu itsasgarriak. - Artaziak. - Behin erabiltzeko pintzak eta eskularruak. Larrialdiko arduradunak lehen laguntzarako materiala aldizka berrikusiko du. Erabilitako produktuak birjarriko ditu eta epez kanpo dauden produktuak ordezkatuko ditu.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Istripua egonez gero, hauxe egin behar da: - Istripua ikusten duen lehenengo pertsonak larrialdiko arduradunari abisatuko dio. Hau ez badago, obrako nagusiari esango dio. - Zauritua norbaitekin beti egongo da. - Ez da zauritua mugituko, beharrezkoa ez bada. Larrialdiko arduraduna, edo, hau ez badago, obrako nagusia zaurituaren arduraduna izango da, hau ospitalera eraman arte. 8.1.1.4 Higiene-instalazioak eta langileen ongizatea Obrako higiene-zerbitzuek indarrean dagoen legeko “Obrako lantokiarekiko gutxieneko xedapen orokorrak” beteko dituzte. Obrako bolumena eta ezaugarriak direla eta, aldageletarako eta komunetarako aurrefabrikatutako etxolak jartzea aurreikusi da. Aldagelak Aldagelak 2m2ko azalera izango du batera erabili behar duen langile bakoitzeko. Behar diren bankuak eta eserlekuak izango ditu baita armairu metalikoak ere, bere giltzarekin eta arropa eta oinetakoak gordetzeko edukiera nahikoarekin. Komunak Aurreikusitako komunentzako gutxieneko hornikuntza honako hau da: - Dutxa bat 10 langileko. - Komun bat 25 gizoneko edo komun bat 15 emakumeko. - Konketa bat komun bakoitzeko. - Pixaleku bat 25 gizoneko.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Eskuak lehortzeko zelulosako lehorgailu edo lehorgailu elektriko bat konketa bakoitzeko. - Xaboi dosifikatzaile bat konketa bakoitzeko. - Osasun-zelulosa batzeko ontzia. - Komuneko papera duen erroilu-euskarri bat komun bakoitzeko. Dutxek eta konketek ur hotza zein beroa izan behar dute. Sexu ezberdineko langilerik balego, zerbitzu hauek ezin dituzte sexu biek batera erabili. 8.1.1.5 Arriskuak identifikatu eta hartu beharreko prebentzio-neurriak Ondoren obrako fase ezberdinetan maiztasun handiagoarekin gerta daitezkeen arriskuen erlazioa azalduko da. Honekin batera, arrisku horiek ahal den eta gehien murrizteko edo ezabatzeko hartu behar diren babeskolektiboko eta prebentzio-neurriak ere azalduko dira, baita norbera babesteko ekipamenduak (NBE) ere, ezinbestekoak obran segurtasun eta osasun baldintzak hobetzeko. Arrisku orokorrenak: - Objektuak edota materialak maila beretik edo ezberdinetik erortzea. Zintzilikatutako kargak erortzea. - Muturreko inguru-tenperaturetan lan egitea. Dardarekiko eta zaratarekiko esposizioa. - Buruan eta gorputz-adarretan kolpeak eta mozketak. - Puntadun objektuekin zauriak eta mozketak. - Gainesfortzuak, mugimendu errepikakorrak edo jarrera txarrak. - Zuzeneko edo ez-zuzeneko kontaktuagatiko elektrokuzioa.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Igeltsuarekin, igeltsu errearekin, zementuarekin, margorekin, itsaskorrarekin eta abarrekin kontaktuagatiko dermatosia. - Keak eta gasak arnasteagatiko intoxikazioa. Orokorreko babes-kolektiboa eta prebentzio-neurriak: Lantokia ordenatua, oztopo barik, garbi eta ondo argiztatua egongo da. - Obrako gune ikusgarrietan segurtasun neurrien kartelak jarriko dira. - Obrakoa ez den pertsonarik ez da sartuko. - Obrako baliabide prebentiboak beti egongo dira arrisku larrien duten lanetan, 604/06 Errege Dekretua arauak esaten duen moduan. - Arrisku bereziak izan ditzakeen operazioak pertsona aditu baten ardurapean egingo dira beti. - Ekaitza eta euria intentsitate handiarekin egiten duenean edo haize boladek 50km/hko abiadura gainditzen dutenean obrak etengo dira. - Tenperatura muturrekoa denean, intsolazio handieneko orduetan lan egitea ekidingo da. Materialen karga eta deskarga kontu handiz eta astiro egingo dira, baliabide mekanikoak erabiliz eta mugimendu bortitzak ekidinez. Elementu pisutsuak pertsona aditu batek maneiatuko ditu. Horretarako, baliabide mekanikoak edo palankak erabiliko ditu, gainesfortzuak ekiditeko. - energia elektrikoa garraiatzen duten aireko linearekiko intentsitate eta tentsioaren araberako segurtasun distantziak gordeko dira. - Makinen edo ibilgailuen akzio erradioaren barran ez da lanik egingo. Langileek ez dute lanik egingo zintzilikatutako karga baten azpian.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Altuerako lanak murriztuko dira. Ondo finkatutako normalizatutako eskailerak erabiliko dira hondeatutako guneetara jaisteko eta hortik igotzeko. - Zulo horizontalak eta forjaketen ertzak babestuko dira. Horretarako, barandak edo homologatutako sareak jarriko dira. - Obra barruan, makinak eta ibilgailuak astiro joango dira, inoiz ez dute 20km/hko abiadura gaindituko. Norbera babesteko ekipamenduak (NBE): - Homologatutako segurtasun-kaskoa. - Kokospeko uhala duen segurtasun-kaskoa. - Erortze kontrako gailua duen segurtasun-uhala. - Erremintak eramateko gerrikoa. - Gomazko eskularruak. - Larruzko eskularruak. - Eskularru-isolatzaileak. - Punta indartuta duten oinetakoak. - Isolatzailea eta iltzeen kontrakoa den zola duten oinetakoak. - Kana altuko gomazko botak. Filtro mekanikoko mozorroa. Laneko arropa iragazgaitza. - Lunbago kontrako paxa. - Kolpeen kontrako segurtasun-betaurrekoak. - Belarrietako babesa.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Aurreko lanak Itxiera eta seinaleztatzea Bereziki garrantzitsua da ez-baimendutako langileei lanerako sarbidea murriztea, laneko esparru guztia, zeinen ingurunean beretik ondorioztatutako arriskuak gertatzen diren, lanarekin zerikusirik gabeko pertsonentzat helezin geratzeko. Modu berean Segurtasuna eta Osasunari buruzko oinarrizko informazioen presentzia bermatzen duten gutxieneko seinaleen instalazioa beharrezkoa da. Horretarako hurrengo itxiera eta seinaleztapen neurriak jarriko dira: - Galbanizatutako altzairuzko plaka metalikoak erabiliz perimetroko itxiera. Hauei profil laminatuak eutsiko diete. Panel hauen gutxieneko altuera 2mkoa izango da. - Argiztapena: Argiztapen ekipamenduak jarriko dira, lanaren ibilbide guztietan, sarbideetan eta irteeretan, laneko lokaletan, karga eta deskarga guneetan, hondakin zonetan eta honen ebaki desberdinetan. Puntu hauetan guztietan ikuspen egokia bermatuko da. - Panelen bidezko seinaleztapena obraren sarbidean, M-04-EzPl-1 planoko eskema grafikoan adierazitako piktogramekin eta gutxienez “Ez baimendutako langileentzako sarbidea debekatuta", "Kaskoaren nahitaezko erabilera" seinaleak eta piktogramak eta obran dauden arriskuetako testuak. - Garabiaren ezaugarri teknikoak zehazten diren garabiko oinarrian panel seinatzailea: karga mugak, segurtasun baldintzak, irismena... Laneko lehentasuneko leku batean jarritako kartel informatzailea non berezko intereseko telefonoak adierazten diren eta gutxienez
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 larrialdi-telefonoak islatuta agertzen diren: osasun-zerbitzuak, suhiltzaileak, polizia, zentro lagungarriak, institutu toxikologikoa eta lan-teknikari eta enpresa kontratistaren eta azpi-kontratisten arduradunen kontaktu telefonoak. Laneko itxiera: lana itxita egongo da lanorduz kanpo, itxieraelementuak bortxatu gabe, obrarako sarbidea posiblea ez izateko moduan. Obrako lokalak Obren tamaina eta bere ezaugarriak direla eta hurrengoko behinbehineko obrako lokalen instalazioa beharrezko da: - Aurrefabrikatutako aldagelak: Ikasketa honen lan antolaketa planoan adierazten den bezala kokatuta, industrializatutako aurrefabrikatutako lokalen instalazioaren bitartez egingo dira. Eserleku eta arropa giltzapean gordetzeko leihatila independenteak izango dituzte eta berokuntza-sistema batez hornituta egongo dira neguan. Langile bakoitzak 2,30mko altuera eta 2m²ko azalera gutxienez izango du. - Komun eta dutxa instalazioa beharrezkoa da.. Jangela eta Sukalde instalazioa ez da beharrezkoa: Lanaren ezaugarriak emanda, langileen bizilekuetarako edota jatetxetako hurbiltasunak jangela eta sukaldeen instalazioa lanean bertan behargabekoa kontsideratzen da. - Aurrefabrikatutako Lan bulegoa: Lan-antolaketa planoan esaten den bezala kokatuta, industrializatutako aurrefabrikatutako lokalen instalazioaren bitartez egingo dira. Edukiko dituzte material garbigarriko mahaiak eta aulkiak, armairu eta artxibagailuak, konexio elektriko eta telefoniakoak, aire girotua eta berokuntza eta lan-teknikari bakoitzak gutxienez 6m2ko azalera izan dezatela.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Behin-behineko instalazioak Dokumentu honetako lan fase atalean arrisku-identifikazioa, prebentzio-neurriak, babes kolektiboak eta instalazio hauetako bakoitzerako NBEak egingo dira. Obrak hurrengo behin-behineko instalazioak izango ditu: - Obrak “CO lanerako taldea” laneko koadro elektrikoa UNE EN 60439-4 arauaren arabera izango du. CE marka, fabrikatzailearen edo instalatzailearen izena, babeseko IP gradua, eta abar duen plaka bat izango du. Enpresa hornitzailearen teknikariek egindako hargune beretik edo lan-sorgailutik abiatuko da eta kokatuta egongo da lan-antolaketa planoan grafikatzen den arabera. - Obrako instalazio elektrikoko inguratzaileek, aparamenteek, korronte-harguneek eta haize zabalean dauden babes elementuek IP45ko gutxieneko babes gradua eta 0,8IKko inpaktu mekanikoen kontrako babes gradua izango dute. Halaber, korronte-harguneak 30mAeko edo gutxiagoko diferentzialekin babestuta egongo dira. Banaketa-koadroak gainintentsitateen, zeharkako kontaktuen eta korronte-harguneen kontrako babes-gailuek osatuko dituzte. - Lur-konexioa instalaziorako egingo da. - Instalazioa langile gaituak egingo du REBT arauen arabera. - 220/380Veko tentsioak eta 24Veko segurtasun tentsioa izango ditu. - Sute kontrako Instalazioa: Sute arrisku bereziko puntuetan suitzalgailuak jarriko dira; CO2 su-itzalgailu bat koadro elektrikoaren alboan eta hauts kimikoko itzalgailuak material erregaiak biltegiratzen diren lokalen irteeren alboan gutxienez kokatuko dira. - Su-itzalgailu hauek berrikuste periodikoa izango dute eta errukigabetasun meteorologikoetatik babestuak mantenduko dira.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Sare hargunearen bitarteko ur hornikuntzaren instalazioa: Obra egitearen aurretik konpainia hornitzailearen baldintzen arabera egingo da, edateko uraz lanaren higieneko eta erosotasun instalazio desberdinak hornituz baita ekipamendu eta behar dituzten makineriak ere. Hargunearen bidezko saneamendua: Obrako behin-behineko instalazioen saneamendu egokia bermatzeko, udal-sareko hondakin-uren saneamendurako hargune bat egingo da. Egite-fasea baino lehen Behin-behineko Instalazio Elektrikoa ARRISKUAK: - Pertsona edo objektuen erorketak maila desberdinetatik. - Pertsona edo objektuen erorketak maila berdinetatik. Material zorrotzen zapalketak. Partikulen proiekzioa begietara. Kontaktu elektrikoak. - Elektrokuzioa. - Sutea. - Kolpeak eta erremintekin edo materialekin mozketak. - Gainesfortzuak PREBENTZIO-NEURRIAK eta BABES KOLEKTIBOAK: - Goi-tentsioko linen eragin erradioa kontsideratzen da: 6 mkoa airebideetan eta 2 mkoa lurperatuetan. - Fase honen egitearen zehar PREBENTZIO-BALIABIDEEK presentzia iraunkorra izango dute lanean 604/2006 Errege
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Dekretuak bere presentzia eskatzen duen suposizioetako batek parte hartzen duenez gero. - Linea elektrikoko ibilbidea ez da ur-hornidura-ibilbidearekin bat etorriko. - Koadro elektrikoak leku eskuragarri eta babestuetan jarriko dira, forjaketa-ertzak edo erorialdi-arriskua duten beste leku batzuk saihestuz. - Koadro elektrikoa efektura egindako kutxetan jarriko dira, egurats zabaletik babestuak, giltza, atea eta biserarekin. Kutxak isolatzaileak izango dira. - Koadro elektrikoko atean "Arrisku elektrikoa” idazkuna jarriko da . - Hezetasun kontrako hoditeria eta koadro nagusitik bigarren mailakoetara energia banatzeko konexio hermetikoak erabiliko dira. - Ar-emea larakoak koadro elektrikoak elikadurakoekin konektatzeko erabiliko dira. - Koadro elektriko orokor bakoitzak lur-konexio independentea izango du. Pikaren konexio puntua edo kutxatilako lur plaka babestuko da. - Hauts lehorreko su-itzalgailu bat koadro elektrikotik hurbil jarriko da. - Erabiliko diren kableak isolatzaileak eta kalibre egokikoak izango dira. - Hezetasun kontrako tutu elektrikoak erabiliko dira korrontearen banaketarako koadro elektrikotik, aireztapeneko patioak, eskailera zuloak, patioetatik eta abar irristatuko direnenak eta elementu finkoetara finkatuta egongo dira. - Mahuken arteko loturak hartarako prestatutako kutxetan egingo dira.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Hariak zorro babesleez estalita egongo dira; larakorik gabeko entxufeetan hari biluziko konexioa debekatuta. - Kableen tiraldi zakarrak saihestuko dira. - Linea elektriko bat egotekotan, kableatzeak izango du pertsonapasatze zonetan 2mko gutxieneko altuera minimoa eta ibilgailuetarako 5mtakoa. - Lurperatutako kableak babestuta egongo dira tutu zurrunez, seinaleztatuta eta 40cmko sakontasun batera. Disjuntore diferentzialek 300mAeko sentikortasuna izango dute makineriara elikatzeko eta 30mAekoak argiteria-instalazio ez eramangarrietarako. Korronte-harguneak larako blindatu eta normalizatuekin egingo dira. - Korronte-hargune bakoitzak aparatu edo erreminta bakarrari energiaz hornituko du, konexio hirukoitzak debekatuta geratuz (lapurrak). - Tentsioak larako emean egon behar izango du, ez korronte-hargune arrean. Instalazioaren elementu metaliko elektriko guztiak, isolamendu bikoitza duten haiek salbu, lurrera konektatuta egongo da. - Garabietan eta hormigoi-makinetan lur-konexioak independenteak izango dira. - Makineria txikian hari neutroa erabiliko dugu lur-konexiorako. Haria babestuta egongo da makarroi hori eta berdeaz. - Lur-pikaren konexioa gertatzen den kutxatilak babestuta egon behar da. Etengailuak jarriko dira kutxa normalizatu eta blindatuetan eta zirkuitu-etengailu urkorrekin.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Etengailuak jarriko dira banaketa-koadroetako korronte-harguneko linea guztietan eta elikadura erreminta guztietara edo tresna elektrikora. Etengailu automatikoek zirkuitu nagusiak babestuko dituzte, baita diferentzialak, lineak eta makineria. - Etxeko fusibleko erabilera debekatuta. - Lan guztia aski argituta egongo da. Luminariak 2,5mko gutxieneko altuerara jarriko dira eta estalita egongo dira. Sentikortasun altuko disjuntore diferentziala jarriko da. Etengailu automatiko magnetotermikoak jarriko dira. Lanpara eramangarriak kirten isolatzaileaz, bonbillako sareta babeslea kakoaz, hezetasun kontrako mahukaz, eta 24 voltetara elikatutako normalizatutako konexio larakoaz osatuta egongo dira. - Goi-tentsioko linea-existentzia lanean saihestuko da; Haiek desbideratzeko ezintasunaren aurrean, zorro isolatzaileez babestuko dira eta apantailatzea egingo da. NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK: - Segurtasun-kaskoa. Kontaktu elektrikoen aurrean zola isolatzailea duten oinetakoak. - Larruzko eskularruak. - Eskularru dielektrikoak. - Elektrizitateko aulki isolatzaileak. - Tentsio-egiaztatzaileak. Laneko arropa egokia.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Laneko arropa iragazgaitza. Laneko arropa islatzailea. - Babes dorsolumbareko gerrikoak. Behin-behineko Eraikuntzak: Aldagelak, Komunak... ARRISKUAK: - Langileen eta objektuen erorketak maila desberdinetatik. - Langileen eta objektuen erorketak maila berdinetatik. - Erremintekin edo beste material batzuekin kolpeak eta ebaketak. - Gainesfortzuak. Material zorrotzen zapalketak. Zintzilikatutako kargen erorketa. PREBENTZIO-NEURRIAK eta BABES KOLEKTIBOAK: - Lan-lokal instalazioan dokumentu honetako beste lan fase batzuetan deskribatutako operazio desberdinak esku har dezaketen, haietan jarritakoari arreta jarriko zaio. - Fase honen egitean zehar PREBENTZIO-BALIABIDEEK presentzia iraunkorra izango dute lanean 604/2006 Errege-Dekretuak bere presentzia eskatzen duen suposizioetako batek parte hartzen duenez gero . - Lurzoruaren ikerketa egingo da bere egonkortasuna egiaztatzeko eta, bere kasuan, lurraren arabera beharrezko ezponda kalkulatzeko. - Bere instalazioan zehar lanarekin zerikusirik gabeko pertsona guztiarentzako sarbidea murriztuta geratuko da.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Ibilgailu astuneko igarotzea mugatuta geratuko da etxoletatik 3 metro baino gehiagotara. Kalifikatutako langileak etxoletako eta beste karga batzuetako goratzea egingo du, pasatzea pertsonen gainetik saihestuz. NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK: Segurtasun kaskoa. - Zola ez-labaingarriarekiko oinetakoak. Indartutako puntak dituzten oinetakoak. - Kautxuzko edo PVCko botak. - Larruzko eskularruak. - Gomazko edo PVC-ko eskularruak. Laneko arropa egokia. Laneko arropa iragazgaitza. Laneko arropa islatzailea. Gerriko erreminta-euskarria. - Babes dorsolumbareko gerrikoa. Lan-hesia ARRISKUAK: - Larruazaleko gaitzak. - Suteak eta leherketak. - Substantzien proiekzioa begietara. - Erredurak. - Intoxikazioa irensteagatik.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Intoxikazioa lurruna arnas hartzeagatik. PREBENTZIO-NEURRIAK eta BABES KOLEKTIBOAK: - Arriskutsuak bezala katalogatuta dauden substantziak, bai hondarrak bai eraikuntza-material metaketak, haien artean edo beste substantzia ez arriskutsu batzuekin nahasten saihesten duen leku berezi batean biltegiratu behar izango dira, haien artean sinergikoak edo bateraezinak diren substantzien arteko segurtasuntartea mantenduz. Halaber, pertsona-igarotzetik edo makineriatik urrunduta jarriko dira, ondo seinaleztatuta eta sarbidea mugatutako guneetan. - Substantzia arriskutsuak biltegiratzen duten etxolek aireztapen eta argiztapen egokiak izango dituzte, estalita egongo dira, giltzaz itxita eta ordenatuta mantenduko dira. Lurrun sukoiak igor ditzaketen substantziak biltegiratzekotan, deflagrazioaren aurkako argitzea edukiko dute. - Tenperaturekiko sentikorrak diren substantziak, sukoiak adibidez, termikoki bakartutako lekuan eta bero edo hotz iturrietatik babestuak mantenduko dira. - Substantzia likido arriskutsuko biltegiratze lekuek balizko fugak edo isurtzeak bidera daitezkeen hustubideak ez dituzte izango. - Substantzia arriskutsuak ontzi egokietan biltegiratuko dira, beti itxita eta ondo etiketatuak, hauei bideratutako erreferentziarekin: produktuaren identifikazioa, konposizioa, merkaturatze arduradunaren datuak, arriskugarritasuna adierazten duen piktograma, produktuaren arriskuak deskribatzen duten R esaldiak, produktuaren informazio toxikologikoa eta hau nola maneiatu behar den aholkatzen dituzten S esaldiak. Erorketak saihesteko biltegiratzea lurzorura hurbilen egingo da, stock minimoarekin mantenduko dira eta beharrezkoa izango balitz erretentzio-azpila izango dute.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Substantzia arriskutsuko biltegiratze puntuetan isurtze kasuan hondarra edo beste xurgatzaile bat edukiko da. - Substantzia arriskutsuko biltegiratze puntuetan su-itzalgailu kimikoa eta CO2koa edukiko dira. - Substantzia arriskutsuak maneiatzen dituzten langileek beharrezko heziketa eta informazioa izango dituzte. NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK: Segurtasun kaskoa. - Zola ez-labaingarriko oinetakoak. Indartutako puntak dituzten oinetakoak. - Goma edo PVCko botak. - Goma edo PVCko eskularruak. Laneko arropa egokia. Segurtasun betaurrekoak. - Iragazki ordezkagarriko mozorroa. Egite-faseak Lurren mugimendua
ARRISKUAK: - Makineria eta ibilgailuetako erreferenteak: iraulketak, talkak, kolpeak eta igoeran edo jaitsieran erorketak. - Harrapaketak eta makineriarekin pertsonak harrapatzeak. Paretetako edo indusketako ezpondetako eta eraikin mugakidetako erortzeak. - Eskora-oholtzen hutsa.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Lurren eta harrien proiekzioa. Material zorrotzen zapalketak. - Kolpeak, harrapaketak eta zapalketak. - Larruazaleko gaitzak. - Begietarako partikulen proiekzioa. Zaratarekiko eta dardararekiko esposizioa. - Hauts-emisioa: Arnas-hartzea edo begietako eragozpenak. - Gehiegizko esfortzuak. Kontaktu elektrikoak. - Uholdeak edo ur-iragazketak. - Suteak eta leherketak. PREBENTZIO-NEURRIAK eta BABES KOLEKTIBOAK: - Fase honen egitearen zehar PREBENTZIO-BALIABIDEEK presentzia iraunkorra izango dute lanean 604/2006 Errege- Dekretuak bere presentzia eskatzen duen suposizioetako batek parte hartzen duenez gero. - Lur mugimenduak baino lehen, gas-, ur- eta elektrizitate-hoditeriaren lokalizazioari ekingo zaio. Hornikuntza-mozketa edo hoditerien desbideratzea beraren enpresa jabeari jakinaraziko zaio. - Lurraren ezaugarriak eta erresistentzia, baita maila freatikoaren sakontasunaren adierazten dituen ikerketa geoteknikoa egingo da. - Gunea seinaleztatuko da eta gutxienez 2mko altuera dituzten hesien bitartez jardun-eremua itxiko da eta indusketako ezpondako goiko ertzerako 1,5m arteko gutxieneko distantzia.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Makineriako eta lanerako pertsonalaren sarbideak, hauek bereiziak izanez, seinaleztatuko dira. Seinaleztatuko dira ibilgailuen eta pertsonen laneko zirkulazio zonak eta materialen metaketako zonak. - Jarriko dira kamioi eta ibilgailuetako sarbide arrapalak zeinen aldapak tarte zuzenetan % 8 eta kurbatutako tarteetan % 12 baino gehiagokoak ez diren. - Indusketako hondorako pertsonalaren sarbideak esku-eskaileren edo normalizatutako eskudelez hornitutako arrapalen bitartez egingo da. Langileen igoerarako edo jaitsierarako berezko bilbaduraz, enkoratuaz edo kofratuaz baliatzea debekatuta geratzen da. - Aldez aurreko lurzoruaren ikerketa egingo da bere egonkortasuna egiaztatzeko eta lurraren arabera beharrezko ezponda kalkulatzeko. - Ezpondako goiko ertzak, lurreko eta indusketaren sakontasuneko ezaugarrien menpe, hurbiltze distantzia minimo bera adieraziko da pertsonentzat eta ibilgailuentzat. - Metaketa astunak saihestuko dira indusketako ezpondako ertzeko 2m baino distantzia txikiagoetan. - 90cmko altuerako, bitarteko barrarekin eta indusketaren perimetroan zokaloak, ezpondako goiko ertzean eta beraren 0,6mtara eskudel babesleak jarriko dira. - Zulo, eskailera eta pasagune ertzak normalizatutako eskudelez hornituta egongo dira. Langileak ezin dira malda indartsuak dituzten plano makurtuetan egon. Langileak ezin dira makina edo mugimenduetako ibilgailuen ekintzaeremuan egon.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Langileak ezin dira zintzilikatutako kargen azpian egon. - Kargen igoera edo jaitsiera astiro egingo da, bere erorialdia eragiten duten mugimendu zakarrak saihestuz. - Kargak ez dira lehen adierazitakoak baino gehiagokoak izango. Hondeaketan erabiliko diren makineriak konplituko du makineria-atal barruan dokumentu honetan begietsitako espezifikazioekin. - Makineriak sistema optiko-akustikoa edukiko du maniobra seinaleztatzeko. - Erreminta elektrikoek konplituko dute erreminta elektrikoko atal barruan dokumentu honetan begietsitako espezifikazioekin. - Hauts-metaketa, gas kaltegarriak edo oxigenorik eza saihestea. - Lan-eremuko argiztapena beti nahikoa izango da. - Su-itzalgailuak obran edukiko dira. - Xukatze-bonba bat edukiko da euri sendo edo uholde aurreikuspena dagoenean. Euria egitekotan, erortze-arriskugarritasunaren igoeragatik prebentzio-neurriak bereziki errespetatuko dira. NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK: - Segurtasun-kaskoa. - Zola ez-labaingarriko oinetakoak. Indartutako puntak dituzten oinetakoak. - Kautxuzko edo PVCko botak. - Belarri-babesak. - Larruzko eskularruak.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Laneko arropa egokia. Laneko arropa iragazgaitza. Laneko arropa islatzailea. - Segurtasun-uhala eta amarratze -puntuak. Zimendua ARRISKUAK: - Uholdeak edo ur-iragazketak. - Langileen erorketak maila desberdinetatik. - Langileen erorketak maila berdinetatik. - Erremintekin edo beste material batzuekin kolpeak, talkak eta mozketak. - Makineria eta ibilgailu erreferenteak: iraulketak, talkak, kolpeak eta erorketak igoeran edo jaitsieran. - Makineriarekin pertsonen harrapatzeak. - Lur-erortzeagatiko harrapaketak. - Eskoratzeen hutsa. - Lur eta harrien proiekzioa. - Enkofratu hondoratze edo haustura. Material zorrotzen zapalketak. Hormigoiarekin edo zementuarekin kontaktuagatiko dermatosia. - Begietarako partikulen proiekzioa. - Hautsa, zarata eta dardarekin esposizioa. - Gainesfortzuak.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Kontaktu elektrikoak. PREBENTZIO-NEURRIAK eta BABES KOLEKTIBOAK: - Lan eremuan argiztapen nahikoa. - Fase honen egitearen zehar PREBENTZIO-BALIABIDEEK presentzia iraunkorra izango dute lanean 604/2006 Errege- Dekretuak bere presentzia eskatzen duen suposizioetako batek parte hartzen duenez gero. - Jarduera-gunea ordenatuta, oztoporik gabe eta hondarrik gabe egon behar da. - Ibilgailu eta pertsona zirkulazio guneak eta materialen metaketa biltegiratzea lanean seinalatu eta errespetatuko dira. - Eskudel zurrun eta hauskaitzak, indusketa ertzak, putzuak, zangak, lurreko desnibela eta 2m baino gehiagoko altuerako plataformetako alde irekiak seinaleztatzeko jarriko dira. - Eskoratzeak egingo dira lur-jausi arriskua dagoenean. - Eskailera mailakatuak bere eskudel egokiekin jarriko dira, indusketako hondoaren sarbiderako. Hormigoiaren isurketa geruzaka egingo da altuera egoki batetik. Hormigoiaren dardaraketarekin ardura berezia gune hezeetan. - Armaduren fardela putzuen barnean debekatuta. - Igoera armaduretatik debekatuta. Langileek ezin dira makinen edo mugimendu ibilgailuen ekintzaeremuan egon. Langileek ezin zintzilikatutako kargen azpian egon.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Kargen igoera edo jaitsiera astiro egingo da, bere erorketa eragiten duten mugimendu zakarrak saihestuz. - Kargak ez dira adierazitakoak baino gehiagokoak izango. - Indusketan erabiliko den makineriak makineria-atal barruan dokumentu honetan begietsitako espezifikazioak beteko ditu. - Makineriak sistema optiko-akustikoa edukiko du maniobra seinaleztatzeko. - Erreminta elektrikoek erreminta elektrikoko atal barruan dokumentu honetan begietsitako espezifikazioak beteko ditu. - Iltzeak eta material zorrotzak kendu. - Hauts-metaketa, gas kaltegarriak edo oxigeno eza saihestea. Zarata eta hauts maila langilea jarriko den neurtzeko ikasten dut. - 50km/h baino gehiagoko haizeekin lan egitea debekatuta. - Xukatze-bonba bat edukiko da euri sendo edo uholde aurreikuspena dagoenean. NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK: - Segurtasun-kaskoa. Indartutako puntak dituzten oinetakoak. - Zola isolatzailea eta iltzeen aurkako segurtasun-oinetakoak. - Goma edo PVCko botak. - Belarri-babesak. - Hautsen kontrako mozorroa. - Larruzko eskularruak. - Eskularru islatzaileak.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Goma edo PVCko eskularruak. Laneko arropa egokia. Laneko arropa islatzailea. - Segurtasun-uhala eta amarratze-puntuak. - Babes dorsolumbareko gerrikoa. - Larru-mantala. Saneamendu-sarea ARRISKUAK: - Uholdeak edo ur-iragazketak. - Makineria eta ibilgailu erreferenteak: iraulketak, talkak, kolpeak eta erorketak igoeran edo jaitsieran. - Makineriarekin pertsonen harrapatzeak. - Hormigoi-tanta, lur, harri proiekzioa. - Langileen edo objektuen erorketak maila desberdinetatik. - Langileen edo objektuen erorketak maila berdinetatik. - Harrapaketak paretetako lurraren edo indusketako ezponda eta eraikin mugakideen erortzeengatik. - Eskoratzeen hutsa. - Metaketa-materialaren iraulketa. - Begietarako partikulen proiekzioa. - Erremintak edo beste material batzuekin kolpeak eta mozketak. Material zorrotzen zapalketak. - Gainesfortzuak.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Infekzioak. Zaratarekiko esposizioa. - Hauts-emisioa: arnas hartzea edo begietako eragozpenak. Kontaktu elektrikoak. Dardarekiko esposizioa. PREBENTZIO-NEURRIAK eta BABES KOLEKTIBOAK: - Lan eremuan argiztapen nahikoa. - Fase honen egitearen zehar PREBENTZIO-BALIABIDEEK presentzia iraunkorra izango dute lanean 604/2006 Errege- Dekretuak bere presentzia eskatzen duen suposizioetako batek parte hartzen duenez gero. Saneamendu-sareko beste hodite batzuen gaineko ( gas, elektrizitate...), aldamioetako eta baliabide laguntzaileetako eragina zainduko da. - Eskoratzeak egingo dira lur-jausi arriskua dagoenean. - Normalizatutako eta irmoki lotutako eskailerak erabiliko dira mailaz igotzeko eta jaisteko zangetako edo putzuetako indusketara. Langile bat ere ez, ez da bakarrik egongo 1,50 m baino handiagoko zanga baten barnean inork bere presentzia indusketa kanpoan etengabe zaindu gabe. - Indusketako aldeak aska ez daitezela egokitutako altuera batetik hormigoiaren isurketa geruzaka egingo da. - Tutuen metaketa distantzia nahiko batetik egingo da zangetako eta putzuetako indusketa gunetik beren egonkortasuna ez dela arriskuan jartzen ikusiz.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Hoditeriak azalera horizontalen gainean bilduko dira lurrarekiko zuzeneko kontaktua galaraziz falka eta tutuen irristatzea saihestuko duten topeen kokapenaren bitartez. - Gas-detekziorako gar erabilera debekatuta dago. - Putzu eta galeria barnean erretzea debekatuta. - Erreminta elektrikoek erreminta elektrikoko atal barruan dokumentu honetan begietsitako espezifikazioak beteko dute. BANAKAKO BABES EKIPAMENDUAK: - Segurtasun-kaskoa. Indartutako puntak dituzten oinetakoak. - Goma edo PVCko botak. - Larruzko eskularruak. - Goma edo PVCko eskularruak. Laneko arropa egokia. - Egokitutako laneko arropa iragazgaitza. Erorketen aurkako segurtasun-uhala. - Azpantarrak eta soldatzaile-mahukak. Egiturak
Altzairua
ARRISKUAK: Kontaktu elektrikoak. - Makineria eta ibilgailu erreferenteak: iraulketak, talkak, kolpeak eta erorketak igoeran edo jaitsieran.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Makineriarekin pertsonen harrapatzeak. Elementuen erorketak - Harrapaketak eta zapalketak. - Metaketa-materialaren iraulketa. - Punta duten elementuen erorketa. - Begietarako partikulen proiekzioa. - Langileen edo objektuen erorketak maila desberdinetatik. - Langileen edo objektuen erorketak maila berdinetatik. - Metaketa-materialen, eskoratze akastunaren, garabiagatiko karga garraioaren... erorketak - Erremintak edo beste material batzuekin kolpeak eta mozketak. Material zorrotzak zapaldu. - Gainesfortzuak. Dardarekiko eta zaratarekiko esposizioa. - Suteak eta leherketak. PREBENTZIO-NEURRIAK eta BABES KOLEKTIBOAK: - Garabiko kargak ez dira askatuko, hauek bere lekuan finkatu gabe. - Egiturazko elementuen garraioa eta jartzea baliabide mekanikoen bidez egingo da, 2 puntuko lotura eta astiro. Habeak eta oinarriak 3 langilek maneiatuko dituzte. - Fase honen egitearen zehar PREBENTZIO-BALIABIDEEK presentzia iraunkorra izango dute lanean 604/2006 Errege-
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Dekretuak bere presentzia eskatzen duen suposizioetako batek parte hartzen duenez gero. - Pieza astunak edo aldi baterako euskarriak eta eskoratzeak bakarrik muntatu edo desmuntatu ahal izango dira pertsonal adituaren kontrola, zuzendaritza eta zainketaren menpean. - Jarduera-gunea ordenatuta, oztoporik gabe eta hondarrik gabe egon behar da. - Lan eremuan argiztapen nahikoa. Larrialdietako argi-puntuak jarriko dira argiaren eskasia aurrez ikusten den tokian. - Izotza, elurra, euria edo 50km/h baino gehiagoko haizeak egotekotan lan egitea debekatuta. - Tenperaturak muturrekoak direnean, bereziki bero-boladetan intsolazio handieneko orduak saihestea baimentzen duten ordutegi desberdinak proposatu ahal izango dira. - Obran faktore nahikoko babes kremak jarriko dira, errukigabetasun atmosferikoen kontra, eguzki-erradiazioen kontra esate baterako. - Aire linea elektrikoen existentziaren aurrean, distantzia minimoak gorde behar dira. Langileak ezin dira zintzilikatutako kargen azpian egon. - Altuerako lanak txikiagotuko dira. - Egitura metalikoen metaketa, trinkotutako zona baten gainean, horizontalki, habe etzanen gainean egingo da. - Bildutako materialaren altuera 1,5mtatik beherakoa izango da. - Metaketek ahalik eta muntaketa gunetik hurbilen eta makineriaren zirkulaziotik urrunen egingo dira.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Egitura metalikoa txarrantzatuta eta lurrera konektatuta geratuko da. - Aldamio metaliko modularrak, eskudel perimetralesak eta sareak jartzen badira, haiek guztiak konektatuta geratuko dira lurrera. - Ez gainkargatu edo jo aldamioak eta puntuz egindako elementuak. - Debekatuta geratzen da lotura egokirik gabeko profilen eta babesen gainean pasatzea. - Egituragatik gora egitea hertsiki debekatuta geratzen da. Esku-eskailerak erabiliko dira hara heltzeko. - Ez da igoko solairu berri bat beheko solairuko soldadurakordoiak amaitu gabe. - Erreminta elektrikoek erreminta elektrikoko atal barruan dokumentu honetan begietsitako espezifikazioak beteko dituzte. - Soldadura-lanetan dokumentu honetan atal egokian jarritakoari eutsiko zaio. NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK: - Segurtasun-kaskoa. Indartutako puntak dituzten oinetakoak. - Zola isolatzailea eta iltzeen aurkako segurtasun-oinetakoak. - Inpaktuen aurkako segurtasun-betaurrekoak. Erradiazioaren aurreko segurtasun-betaurrekoak. - Belarri-babesak.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Larruzko eskularruak. - Eskularru islatzaileak. Laneko arropa egokia. Laneko arropa islatzailea. - Segurtasun-uhala eta amarratze-puntuak. - Babes dorsolumbareko gerrikoa. Hormigoia
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Material zorrotzak zapaldu. - Gainesfortzuak. Dardarekiko eta zaratarekiko esposizioa. - Suteak eta leherketak. PREBENTZIO-NEURRIAK eta BABES KOLEKTIBOAK: - Garabiko kargak ez dira askatuko, hauek bere lekuan finkatu gabe. - Egiturazko elementuen garraioa eta jartzea baliabide mekanikoen bidez egingo da, 2 puntuko lotura eta astiro. Habeak eta oinarriak 3 langilek maneiatuko dituzte. - Fase honen egitearen zehar PREBENTZIO-BALIABIDEEK presentzia iraunkorra izango dute lanean 604/2006 Errege- Dekretuak bere presentzia eskatzen duen suposizioetako batek parte hartzen duenez gero. - Pieza astunak edo aldi baterako euskarriak eta eskoratzeak bakarrik muntatu edo desmuntatu ahal izango dira pertsonal konpetentearen zainketa, kontrola eta zuzendaritza, zainketaren menpean. - Jarduera-gunea ordenatuta, oztoporik gabe eta hondarrik gabe egon behar da. - Lan eremuan argiztapen nahikoa. Larrialdietako argi-puntuak jarriko dira argiaren eskasia aurrez ikusten den tokian. - Izotza, elurra, euria edo 50km/h baino gehiagoko haizeak egotekotan lan egitea debekatuta. - Tenperaturak muturrekoak direnean, bereziki bero-boladetan intsolazio handieneko orduak saihestea baimentzen duten ordutegi desberdinak proposatu ahal izango dira.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Obran faktore nahikoko babes kremak jarriko dira, errukigabetasun atmosferikoen kontra, eguzki-erradiazioen kontra esate baterako. - Aire linea elektrikoen existentziaren aurrean, gutxieneko distantziak gorde behar dira. Langileak ezin dira zintzilikatutako kargen azpian egon. - Altuerako lanak maximora txikiagotuko dira. - Altzairuko barren metaketa, trinkotutako zona baten gainean, horizontalki, habe etzanen gainean egingo da. - Bildutako materialaren altuera 1,5mtatik beherakoa izango da. - Metaketek ahalik eta muntaketa zonatik hurbilen eta makineriaren zirkulaziotik urrunen egingo dira. - Aldamio metaliko modularrak, eskudel perimetralesak eta sareak jartzen badira, haiek guztiak konektatuta geratuko dira lurrera. - Ez gainkargatu edo jo aldamioak eta puntuz egindako elementuak. - Debekatuta geratzen da lotura egokirik gabeko profilen eta babesen gainean pasatzea. - Egituragatik gora egitea hertsiki debekatuta geratzen da. Esku-eskailerak erabiliko dira hara heltzeko. - Ez da igoko solairu berri bat beheko solairuko soldadurakordoiak amaitu gabe. - Erreminta elektrikoek erreminta elektrikoko atal barruan dokumentu honetan begietsitako espezifikazioak beteko dituzte.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Soldadura-lanetan dokumentu honetan atal egokian jarritakoari eutsiko zaio. NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK: - Segurtasun-kaskoa. Indartutako puntak dituzten oinetakoak. - Zola isolatzailea eta iltzeen aurkako segurtasun-oinetakoak. - Inpaktuen aurkako segurtasun-betaurrekoak. Erradiazioaren aurreko segurtasun-betaurrekoak. - Belarri-babesak. - Larruzko eskularruak. - Eskularru islatzaileak. Laneko arropa egokia. Laneko arropa islatzailea. - Segurtasun-uhala eta amarratze-puntuak. - Babes dorsolumbareko gerrikoa. Zura
ARRISKUAK: - Makineria eta ibilgailu erreferenteak: iraulketak, talkak, kolpeak eta erorketak igoeran edo jaitsieran. - Makineriarekin pertsonen harrapatzeak. Elementuen erorketak - Harrapaketak eta zapalketak. - Metaketa-materialaren iraulketa.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Punta duten elementuen erorketa. - Begietarako partikulen proiekzioa. - Langileen edo objektuen erorketak maila desberdinetatik. - Langileen edo objektuen erorketak maila berdinetatik. - Metaketa-materialen, eskoratze akastunaren, garabiagatiko karga garraioaren... erorketak - Erremintak edo beste material batzuekin kolpeak eta mozketak. Material zorrotzen zapalketak. - Gainesfortzuak. Dardarekiko eta zaratarekiko esposizioa. - Suteak eta leherketak. PREBENTZIO-NEURRIAK eta BABES KOLEKTIBOAK: - Garabiko kargak ez dira askatuko, hauek bere lekuan finkatu gabe. - Egiturazko elementuen garraioa eta jartzea baliabide mekanikoen bidez egingo da, 2 puntuko lotura eta astiro. Habeak eta oinarriak 3 langilek maneiatuko dituzte. - Fase honen egitearen zehar PREBENTZIO-BALIABIDEEK presentzia iraunkorra izango dute lanean 604/2006 Errege- Dekretuak bere presentzia eskatzen duen suposizioetako batek parte hartzen duenez gero. - Pieza astunak edo aldi baterako euskarriak eta eskoratzeak bakarrik muntatu edo desmuntatu ahal izango dira pertsonal konpetentearen zainketa, kontrola eta zuzendaritza, zainketaren menpean.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Jarduera-gunea ordenatuta, oztoporik gabe eta hondarrik gabe egon behar da. - Lan eremuan argiztapen nahikoa. Larrialdietako argi-puntuak jarriko dira argiaren eskasia aurrez ikusten den tokian. - Izotza, elurra, euria edo 50km/h baino gehiagoko haizeak egotekotan lan egitea debekatuta. - Tenperaturak muturrekoak direnean, bereziki bero-boladetan intsolazio handieneko orduak saihestea baimentzen duten ordutegi desberdinak proposatu ahal izango dira. - Obran faktore nahikoko babes kremak jarriko dira, errukigabetasun atmosferikoen kontra, eguzki-erradiazioen kontra esate baterako. - Aire linea elektrikoen existentziaren aurrean, gutxieneko distantziak gorde behar dira. Langileak ezin dira zintzilikatutako kargen azpian egon. - Altuerako lanak maximora txikiagotuko dira. - Zurezko egituren metaketa, trinkotutako zona baten gainean, horizontalki, habe etzanen gainean egingo da. - Bildutako materialaren altuera 1,5mtatik beherakoa izango da. - Metaketek ahalik eta zonaren muntaketatik hurbilen eta makineriaren zirkulaziotik urrunen egingo dira. - Aldamio metaliko modularrak, eskudel perimetralesak eta sareak jartzen badira, haiek guztiak konektatuta geratuko dira lurrera. - Ez gainkargatu edo jo aldamioak eta puntuz egindako elementuak.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Debekatuta geratzen da lotura egokirik gabeko profilen eta babesen gainetik pasatzea. - Egituragatik gora egitea hertsiki debekatuta geratzen da. Esku-eskailerak erabiliko dira hara heltzeko. - Erreminta elektrikoek erreminta elektrikoko atal barruan dokumentu honetan begietsitako espezifikazioak beteko dituzte. NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK: - Segurtasun-kaskoa. Indartutako puntak dituzten oinetakoak. - Zola isolatzailea eta iltzeen aurkako segurtasun-oinetakoak. - Inpaktuen aurkako segurtasun-betaurrekoak. Erradiazioaren aurreko segurtasun-betaurrekoak. - Belarri-babesak. - Larruzko eskularruak. - Eskularru islatzaileak. Laneko arropa egokia. Laneko arropa islatzailea. - Segurtasun-uhala eta amarratze-puntuak. - Babes dorsolumbareko gerrikoa. Fabrika
ARRISKUAK: - Makineria eta ibilgailu erreferenteak: iraulketak, talkak, kolpeak eta erorketak igoeran edo jaitsieran.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Makineriarekin pertsonen harrapatzeak. Elementuen erorketak - Harrapaketak eta zapalketak. - Metaketa-materialaren iraulketa. - Punta duten elementuen erorketa. - Begietarako partikulen proiekzioa. - Langileen edo objektuen erorketak maila desberdinetatik. - Langileen edo objektuen erorketak maila berdinetatik. - Metaketa-materialen, eskoratze akastunaren, garabiagatiko karga garraioaren... erorketak - Erremintak edo beste material batzuekin kolpeak eta mozketak. Material zorrotzak zapaltzea. - Gainesfortzuak. Dardarekiko eta zaratarekiko esposizioa. - Suteak eta leherketak. PREBENTZIO-NEURRIAK eta BABES KOLEKTIBOAK: - Garabiko kargak ez dira askatuko, hauek bere lekuan finkatu gabe. - Egiturazko elementuen garraioa baliabide mekanikoen bidez egingo da, 2 puntuko lotura eta astiro. Habeak eta oinarriak 3 langilek maneiatuko dituzte. Jartzea eskuz egingo da, aldamio baten gainean.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Fase honen egitearen zehar PREBENTZIO-BALIABIDEEK presentzia iraunkorra izango dute lanean 604/2006 Errege- Dekretuak bere presentzia eskatzen duen suposizioetako batek parte hartzen duenez gero. - Pieza astunak edo aldi baterako euskarriak eta eskoratzeak bakarrik muntatu edo desmuntatu ahal izango dira pertsonal konpetentearen zainketa, kontrola eta zuzendaritzaren menpean. - Jarduera-gunea ordenatuta, oztoporik gabe eta hondarrik gabe egon behar da. - Lan eremuan argiztapen nahikoa. Larrialdietako argi-puntuak jarriko dira argiaren eskasia aurrez ikusten den tokian. - Izotza, elurra, euria edo 50km/h baino gehiagoko haizeak egotekotan lan egitea debekatuta. - Tenperaturak muturrekoak direnean, bereziki bero-boladetan intsolazio handieneko orduak saihestea baimentzen duten ordutegi desberdinak proposatu ahal izango dira. - Obran faktore nahikoko babes kremak jarriko dira, errukigabetasun atmosferikoen kontra, eguzki-erradiazioen kontra esate baterako. - Aire linea elektrikoen existentziaren aurrean, distantzia minimoak gorde behar dira. Langileak ezin dira zintzilikatutako kargen azpian egon. - Altuerako lanak maximora txikiagotuko dira. - Zurezko egitura metaketa, trinkotutako zona baten gainean, horizontalki, habe etzanen gainean egingo da.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Bildutako materialaren altuera 1,5mtatik beherakoa izango da. - Metaketek ahalik eta zonaren muntaketatik hurbilen eta makineriaren zirkulaziotik urrunen egingo dira. - Aldamio metaliko modularrak, eskudel perimetralesak eta sareak jartzen badira, haiek guztiak konektatuta geratuko dira lurrera. - Ez gainkargatu edo jo aldamioak eta puntuz egindako elementuak. - Debekatuta geratzen da lotura egokirik gabeko profilen eta babesen gainean pasatzea. - Egituragatik gora egitea hertsiki debekatuta geratzen da. Esku-eskailerak erabiliko dira hara heltzeko. - Erreminta elektrikoek erreminta elektrikoko atal barruan dokumentu honetan begietsitako espezifikazioak beteko dituzte. NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK: - Segurtasun-kaskoa. Indartutako puntak dituzten oinetakoak. - Zola isolatzailea eta iltzeen aurkako segurtasun-oinetakoak. - Inpaktuen aurkako segurtasun-betaurrekoak. Erradiazioaren aurreko segurtasun-betaurrekoak. - Belarri-babesak. - Larruzko eskularruak. - Eskularru islatzaileak.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Laneko arropa egokia. Laneko arropa islatzailea. - Segurtasun-uhala eta amarratze-puntuak. - Babes dorsolumbareko gerrikoa. Estalkiak
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Fase honen egitearen zehar PREBENTZIO-BALIABIDEEK presentzia iraunkorra izango dute lanean 604/2006 Errege Dekretuak bere presentzia eskatzen duen suposizioetako batek parte hartzen duenez gero. - Jarduera-gunea ordenatu, oztoporik gabe eta hondarrik gabe egon behar da. Langileak ezin dira zintzilikatutako kargen azpian egon. - Lan eremuan argiztapen nahikoa. Larrialdietako argi-puntuak jarriko dira argiaren eskasia aurrez ikusten den tokian. - Izotza, elurra, euria edo 50km/h baino gehiagoko haizeak egotekotan lan egitea debekatuta. - Tenperaturak muturrekoak direnean, bereziki bero-boladetan intsolazio handieneko orduak saihestea baimentzen duten ordutegi desberdinak proposatu ahal izango dira. Faktore nahikoko babes kremak jarriko dira errukigabetasun atmosferikoen kontrako lanetan eguzki-erradiazioa bezalakoak. Estalkiaren materialen metaketak ahalik eta makineriaren zirkulaziotik eta estalkiaren alboetatik urrunen egingo dira. - Estalkian karga biltegiratzeak habeetatik edo karga-harresietatik hurbilen egingo da. - Eraikina aldamio modular txarrantxatuen bitartez perimetralki babestuta geratuko da, hurrengo dimentsioekin: aldamioen goiko altuera azken oholeriatik 1,2mra egongo da, erlaitzaren azpian azken oholerirainoko distantzia 30cmtatik beherakoa izango da, plomutik aurrerako zabalera 60cm baino gehiagokoa izango da, beheko geldiketa altuera estalkiaren inklinazio linearen luzapena arte izango da.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Estalkiko barruko hutsuneak babestuta egongo dira eskudelekin, taulekin, sareekin edo sare elektrosoldatuekin. Estalkirako sarbidea hutsuneen zehar, mailakatutako eskueskailerekin, azalera horizontal eta estalkiaren altuera 1m nabarmentzen dutenen gainean egingo da. - Kargen igoera edo jaitsiera baliabide mekanikoen bidez, astiro, bere erorketa eragiten duten mugimendu zakarrak saihestuz egingo da. - Erreminta elektrikoek erreminta elektrikoko atal barruan dokumentu honetan begietsitako espezifikazioak beteko dute. - Kableak lotzeko ainguraketak edo goihabean segurtasun-uhalak jarriko dira. - Kargen banaketa uniformea pasagune jartzearen bitartez egingo da. - Xaflak eta taulak 2 pertsonek gutxienez maneiatuko dituzte. NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK: Segurtasun kaskoa. Indartutako puntak dituzten oinetakoak. - Zola isolatzailea eta iltzeen aurkako segurtasun-oinetakoak. - Zola ez-labaingarriko oinetakoak. - Inpaktuen aurkako segurtasun-betaurrekoak. - Hautsaren aurkako mozorro. - Larruzko eskularruak. - Goma edo PVCko eskularruak. Laneko arropa egokia. Laneko arropa islatzailea.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Laneko arropa ez sukoia. - Segurtasun-uhala eta amarratze-puntuak. - Babes dorsolumbareko gerrikoa. Gerriko erreminta-euskarria. Erorketen aurkako segurtasun-uhala. - Babes dorsolumbareko gerrikoa. - Larru-mantala. - Azpantarrak eta soldatzaile-mahukak. Instalazioak
ARRISKUAK: - Langileen edo objektuen erorketak maila desberdinetatik. - Langileen edo objektuen erorketak maila berdinetatik. - Soldaduratik datorren lurrunengatiko intoxikazioa. - Erremintekin edo materialekin mozketak, kolpeak eta zulaketak. - Harrapaketak eta zapalketak. - Gainesfortzuak. Material zorrotzen zapalketak. Partikula proiekzioa begietara. Dardarekiko eta zaratarekiko esposizioa. Kontaktu elektrikoak. - Suteak eta leherketak. - Uholdeak edo ur-iragazketak.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Soldadura-lanetan, metal proiekzioengatik lesio okularrak eta erredurak, sopleteko garrarekiko erredurengatik. - Soldaduraren erradiazioen ondorioz zefaleak eta konjuntibitis zorrotzak. PREBENTZIO-NEURRIAK eta BABES KOLEKTIBOAK: - Soldadura-lanetan eutsiko zaio dokumentu honetako atal egokian jarritakoari. - Erabiliko dira lanpara eramangarriak lanpara-etxe hermetikoa kirten isolatzailearekin, bonbillako sareta babeslea eseki kakoarekin, hezetasun kontrako mahuka eta konexio normalizatutako larakoa segurtasun hermetiko eta 24 voltetara elikatuta. - Fase honen egitearen zehar PREBENTZIO-BALIABIDEEK presentzia iraunkorra izango dute lanean 604/2006 Errege- Dekretuak bere presentzia eskatzen duen suposizioetako batek parte hartzen duenez gero. - Jarduera-gunea ordenatu, oztoporik gabe eta hondarrik gabe egon behar da. Instalazioko materiala planoetan seinalatutako lekuetan bilduko da. - Erreminta elektrikoek erreminta elektrikoko atal barruan dokumentu honetan begietsitako espezifikazioak beteko dute. NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK: - Eskularru isolatzaileak. Laneko arropa egokia. - Lunbagoen aurkako xingola. Erorketen aurkako segurtasun-uhala. Segurtasun kaskoa.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Baliabide laguntzaileak Eskorak Ez da eskorarik kenduko edo lekuz aldatuko behin kargan sartu direlarik. Desenkofratu periodo hertsia errespetatuko da. Eskorak ez dira obran sakabanaturik egongo; ez dira makurtutako posizioan eutsiko eta erabiltzen ez direnean metatuko dira. Eskora teleskopikoak luzatze mekanismoa blokeatuta dagoelarik bakarrik garraiatuko dira. Hormigonatze dorrea Hormigonatze dorreko oinarriko leku ikusgarri batean “Baimenik ez duen pertsonarik ezin da sartu” idatzita duen kartela jarriko da. Hormigonatze dorreak zokaloak dituzten homologatutako barandak izango ditu bere perimetroan. Barandaren altuera 0,9mkoa edo altuagoak izango dira. Ezin da pertsonarik edo objekturik dorrearen gainean egon hau aldatzen den bitartean. Erpineko hormigonaketa egiten denean, hormigonatze dorreak haien lan aurpegia zutabeko barneko diagonalarekiko elkarzut jarriko dira, posiziorik seguruena eta eraginkorrena lortzeko asmoz. Esku-eskailerak Eskaileraren egoera aldizka frogatuko da. Zapata ez labaingarriak edo finkatze elementuak langen goiko edo beheko partean izango ditu. Eskailerak aurreko muturra igota garraiatuko dira, beste pertsona batzuk edo objektuak ez kolpatzeko. Luzera gehiegizkoa bada, 2 langilek garraiatuko dute.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Eskaileraren inklinazioa %75etik beherakoa izango da plano horizontalarekin. Apaindura bertikaletik beherako euskarriaren arteko distantzia l/4 izango da, euskarrien arteko distantzia l izanik. Eskaileraren goiko muturra goiko euskarritik 1m nabarmenduko da, plano bertikalean neurtuta. Langilea aurrez aurreko posizioan jarriko da, hau da, mailetarantz begiratuz, igoera eta jaitsiera eskaileretatik egiteko, mailak, eta ez langak, 2 eskuekin helduz. Langileek eskailerak banaka erabiliko dituzte, 2 pertsonaren edo gehiagoren eskaileraren igoera edo jaitsiera saihestuz. Erorketen aurkako segurtasun-uhalaren erabilera nahitaezkoa izango da 3,5 m baino gehiagoko altueretako eskaileraren gainean lan egiteko. Kableak zapalduz edo koadro elektrikoen gainean eskailerarik ez jarri. Ateak irekita egongo dira eskailerak hauetatik hurbil edo korridoreetan jartzen direnean. Zintzilikatutako eskailerak, mugi ezin izateko moduan eta zabumugimenduak saihesteko jarriko dira. Hainbat elementu moldagarriz konposatuta dauden edo hedagarriak diren eskailerak, elementuen elkarrekiko gelditzea ziurtatuta dagoenean erabiliko dira. Mugimenduak edo esfortzu arriskutsuak eskatzen dituzten lanak, eskailera batetik soilik egin ahal izango dira, erorketa aurkako babeserako ekipamendu indibidual bat erabiltzen bada. Bat-batean egindako eskaileren eraikuntza edo zeinen erresistentziak bermerik eskaintzen ez dituztenen erabilera debekatuta. Margotutako zur-eskailerarik ez da erabiliko.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Astoko aldamioa Astoko aldamioak lurrazal lau, egonkor eta berdinduetan soilik jarriko dira. Bi asto gutxienez erabiliko dira aldamio bat sortzeko. Debekatuta dago bidoiak, adreiluak edo bestelako objektuak gainean jartzea. Lan egiteko plataforma astoei behar bezala ainguratuta egongo da. Debekatuta dago astoko aldamio bata beste baten gainean jartzea. Aldamio europarra (Aldamio metalikoa) CE marka izango du. Muntaiako, erabilerako eta desmuntatzeko ekoizleak edo hornitzaileak emandako jarraibideak hertsiki beteko dira. Bere dimentsioak batera erabiliko duten langileen kopuruaren araberakoa izango da. Ustekabeko erortzea edo desplazamendua ekiditeko proiektatuko, muntatuko eta mantenduko dira. Aldamioaren plataformaren neurriak, forma eta disposizioa bertan egingo den lan motaren eta egongo diren kargen araberako izango da. Erraz lan egingo da eta segurtasunarekin ibiliko da. Plataformaren osagaien eta erorketen kontrako babes kolektiboko osagai bertikalen artean ez da zulo arriskutsurik egongo. Lan egiteko plataformak, pasabideak eta eskailerak pertsonak ez edo objektuen erorketa ekiditeko dimentsionatuko, eraikiko, babestuko eta erabiliko dira.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Makineria eta erremintak Obra egitean erabiltzen diren makineriaren eta erreminten erabilerak eragindako kontrolerako eta arriskuak murrizteko hartu beharreko prebentzioneurriak eta erabili beharreko babesak hurrengo irizpideen arabera garatuko dira: - Obran erabiliko diren makina eta erreminta guztiek bere erabileraeskuliburua izango dute. Bertan argi eta garbi izan ditzakeen arriskuak zein segurtasunez erabiltzeko modua azalduko dira. - Makineriak Makinen Segurtasun Erregelamenduko, Jarraibide Tekniko Osagarriak eta ekoizleen zehaztapenak beteko ditu. - Ezin da erabili araudi zehatza ez duen makinarik, mekanismorik edo artifizio mekanikorik. Obran erabiliko diren makinen eta erreminten eta hauen prebentzioneurrien eta babes kolektiboen arteko erlazioa: Pala kargatzailea Mantenu lanak egiteko, pala lurraren kontra jarriko da, motorra geldituko da, gelditze balazta konektatuko da eta makina blokeatuko da. Koilara ezin da garabi edo garraio giza erabili. Lurren hustuketa maldaren aurreko posizioan egingo da. Lurren garraioa palaren ahalik eta baxuen egonda egingo da, palaren egonkortasuna bermatzeko. Atzerako hondeamakina Mantenu lanak egiteko, pala lurraren kontra jarriko da, motorra geldituko da, gelditze balazta konektatuko da eta makina blokeatuko da. Koilara ezin da garabi edo garraio giza erabili.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Atzera hondeamakinaren desplazamenduak pala makinaren kontra eta martxaren norabidean dagoela egingo da. Makurtutako gainazaletan egiten diren koilararen posizio aldaketak altuera handiagoko gunean egingo dira. Makinaren akzio-erradioan ezin da lanarik egin. Iraulki-kamioia Kamioiaren maniobrak trafikoko adierazle bate zuzenduko ditu. Eskuko balazta jarrita dagoela bermatuko da motorra piztu baino lehen, ibilgailutik irten baino lehen eta karga eta deskarga lanak egin baino lehen. Ezin da deskarga eta gero kutxa jasota dagoela ibili. Garraiorako kamioia Kamioiaren maniobrak trafikoko adierazle bate zuzenduko ditu. Kargak berdin banatuko da kutxan zehar. %5 baino handiagoko malda duten pilaketak ekidingo dira eta aske dauden materialak lona batekin babestuko dira. Karga eta deskarga lanak egin baino lehen, balazta balaztatze posizioan jarriko da, eta, malda batean balego, ez mugitzeko ziriak jarriko dira gurpilen azpian. Karga eta deskarga lanetan egonkortasuna galarazi ditzakeen mugimendu bortitzak ekidingo dira. Gidaria kabinatik at egongo da. Garabi-kamioia Garabia maneiatzen duen pertsonak indarrean dagoen txartela izan beharko du, eskumena duen organoak emanda.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Garabia planoetan esandako posizioan egongo da, gainazal egonkor, berdindu eta lau baten gainean ekoizlearen jarraibideak jarraituz. Gidariak kamioira igoko eta handik jaitsiko da motorra itzalita dagoela, aurreko posizioan, saltorik egin gabe eta euskarriak eta mailak erabiliko ditu. Ekoizleak adierazitako gehieneko karga errespetatuko da eta ez da hau inoiz gaindituko. Kabinak behar bezala zigilatutako eta birpasatutako lehen larrialditako botika-kutxa eta su-itzalgailua izango ditu. Ibilgailuak atzerako turuta izango du. Motorra piztu baino lehen, ibilgailutik irten baino lehen eta jasotze lanak baino lehen eta egiten diren bitartean eskuko balazta jarrita dagoela ziurtatuko da. Karga mugimendu bortitzak egin barik jasoko dira, kargaren baita makinaren egonkortasuna ez galtzeko. Hormigoi-makina Mantenu lanak adituak diren pertsonek soilik egingo dituzte. Hauek egin baino lehen, energia elektrikoa deskonektatu behar da. Makinak IP-55 babeseko gradua izango du. Baimendutako pertsonek soilik erabili dezakete. Hormigoi-makinaren elektrizitate hodiak lurrera konektatuta egongo dira, disjuntore bati elkartuta. Aparatuaren zati mugikorrak lurrera konektatuta dauden karkasa batzuez babestuta egongo dira.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Hondeaketatik edo forjaketetatik 3m baino gehiagoko distantzia batera egon behar dute. Dardargailua Dardaraketa lanak posizio egonkor batetik egingo dira. Elikatze mahuka koadro elektrikotik guztiz babestuta egongo da igarotze guneak zeharkatzen dituenean. Bai elikatze haria bai transformadorearekiko konexioa baldintza ezin hobean egongo dira, estankotasunari eta isolatzaileari dagokionez. Langileek ez dute elikatze-haria gorputzaren inguruan garraiatuko. Beharrezkoa balitz, bi langileen artean egingo da. Hormigoiaren dardaraketa plataforma seguruetatik egingo da. Langileak ezingo du kofratuaren ezta elementu ezegonkorren gainean ere lan egin. Esku-besora transmititutako dardaretan, normalizatutako esposizio balioa ez da 2,5m/s2koa baino handiagoa izango. Mugabalioa 5m/s2koa izango da. Mailu pikatzailea Aire konprimituko mahukak ezin ditu langileen lana ezta langileen igarobidea ere zaildu. Ez da palankako esfortzurik edo antzeko lanik mailua martxan badago. Mahukaren akoplamenduak egoera ezin hobean daudela frogatuko da. Mailua armagabetu baino lehen airearen igarobidea itxiko da.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Goragailua Baimendutako langileak soilik erabil dezake. Goragailua erabiltzen duen langileak behar bezala prestatua egongo da. Erabilera-eskuliburua, hartu beharreko prebentzio-neurriak eta beharrezko NBEn erabilera ezagutuko ditu. Edozein lana hasi baino lehen, segurtasun osagarrien, kargak zintzilikatzeko kablearen eta eslingaren egoerak aztertuko dira. Bide-mugatzaile bat dagoela frogatuko da, kargak plumaren goiko partea jo ez dezan. CE marka, adostasun-agiria eta ekoizleak emandako erabileraeskuliburua izango ditu. Igo daitekeen gehieneko pisua adierazten duen kartela argi eta garbi ikusi behar da. Goragailuak daraman objektuen erorketa arriskua dagoen obrako gunea kotatuko da. Kablea egunero ikuskatuko da. Kable osoaren harien %10 baino gehiago apurtuta dagoenean, kablea aldatu behar da. Goragailuaren ainguraketa ekoizleek emandako erabileraeskuliburuan jartzen den moduan egingo da. Arriostramendua ez da inoiz urez, areaz edo beste materialez betetako bidoiekin egingo. Ekoizleak aurreikusitako mantenua egingo da. Zerra zirkularra Obrako elementuak edo piezak mozteko bakarrik erabiliko da. Harri-materiala edo zeramikoa mozteko disko urratzaileak erabiliko dira. Zura mozteko berriz, zerrako diskoak.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Kontrol gunetik gertu gelditze-botoi bat egon behar da. Lantokia ez du zerrautsik ezta txirbilik izango, suteak ekiditeko. Moztuko diren piezek ez dute iltzerik ezta beste elementu metalikorik izango. Disko gogorra erabiltzeko pieza bustita egongo da. Zerra zirkularra ezingo da erabili langileek beharrezkoak diren jantziak ez badituzte janzten, hala nola, betaurrekoak, hauts kontrako mozorroa eta abar. Mahaiko zerra zirkularra Baimendutako langileek soilik erabiliko dute. Mahaiko zerra zirkularra erabiltzen duen langileak behar bezala prestatua egongo da. Erabilera-eskuliburua, hartu beharreko prebentzio-neurriak eta beharrezko NBEn erabilera ezagutuko ditu. Zerra zirkularrak leku egokian jarriko dira, azalera irmo eta sikuen gainean. Forjaketatik 3m baino gehiagoko distantziara jarriko dira, sareak, barandak edota erremateko petoak izan ezean. Zarata maila 286/06 Errege Dekretuko 51. artikuluan ezartzen dena baino handiagoa bada, beharrezkoak diren ekintza zentzagarriak aplikatuko dira. Zerra maila azpiko partetik guztiz babestuta egongo da, diskora ez hartzeko moduan. Zerrako goiko partean karkasa metaliko batez guztiz estaliko da, diskoa ez hartzeko, elementua sartu behar den lekutik izan ezik. Partikulen proiekzioaren kontrako babesa ere izango du. Pieza mugitzeko bultzatzaile bat erabiliko da. Modu honetan, eskuak ez dira zerrara hurbilduko.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Makinaren baldintzak egoera ezin hobean egongo dira. Horretarako, hariak, larakoak eta lur-hargunea begiratuko dira. Moztuko diren piezek ez dute iltzerik ezta beste elementu metalikorik izango. Langileak diskoarekiko haizealdera jarriko da, hautsa ez arnasteko. Material zeramikoa mozteko makina Edozein lana hasi baino lehen diskoaren egoera begiratuko da. Higatuta edo apurtuta egonez gero, berehala aldatuko da. Diskoaren eta transmisioaren babesa uneoro egongo da aktibatuta. Moztuko den pieza ez da diskoarekiko presionatuko blokeoa ekiditeko. Soldadura ekipoa Ez da material sukoirik edo lehergailurik egongo soldadurako lantokitik 10mko distantzia batean. Soldatu baino lehen, euskarriaren margoak eta estaldurak kenduko dira. Soldadurako lanak egiten diren bitartean, egoera ezin hobean dagoen hauts kimikoko su-itzalgailu bat egongo da eskuragarri dagoen toki batean. Airea berritzea zaila den leku itxietan erauzgailuak instalatuko dira. Altuerako soldadura lanak geldituko dira beheko partean pertsonarik balego.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Soldadoreek zein hurbil dauden langileek babes-betaurrekoak eraman behar dituzte. Eskuzko erreminta arinak Giro hezeetan edo erremintak isolamendu bikoitza ez dutenean, erreminten elikadura 24Vetan egingo da. Baimendutako langileek soilik hartuko eta erabiliko dituzte. Ekoizleak diseinatutako babesak ez dira erremintetatik kenduko. Debekatuta dago lepokoak, eskumuturrekoak, erlojuak edo antzeko objektuak erabiltzea. Erreminta elektrikoek isolamendu bikoitza izango dute edo lurrera egongo dira konektatuta. Mozketa erreminten diskoa proiekzioen kontrako karkasa batekin babestuko da. Konexio-blokeen bidez egindako konexio elektrikoak ukipen elektrikoen aurkako karkasekin babestuko dira. Erremintak erabilerako egoera ezin hobean mantenduko dira: kirtenak ez du arrakalarik izango, garbi egongo dira eta ezaugarri isolatzailea mantenduko da. Erreminta elektrikoak amatatuta egongo dira erabiltzen ez diren bitartean. Ezin dira erabili eskuak edota oinak bustita dauden bitartean. Zarata maila 286/06 Errege Dekretuko 51. artikuluan ezartzen dena baino handiagoa bada, beharrezkoak diren ekintza zentzagarriak aplikatuko dira
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 8.1.1.6 Saihets daitezkeen lan-arriskuen identifikazioa Atal honetan obraren egitean ohikoenak diren arriskuen efektua murrizteko edo saihesteko hartu behar diren prebentzio-neurriak azalduko dira. Maila bereko erorketak Lantokia garbi, ordenatua eta ondo argiztatua mantenduko da. Materiala pilatzeko guneak prestatuko eta balizak jarriko dira. Maila ezberdineko erorketak Altuera ezberdineko oztopoa gainditzeko eskailerak erabiliko dira. Zulo horizontalak eta forjaketen ertzak homologatutako barandekin eta sareekin babestuko dira. Zuloen eta altuera ezberdintasunen babesak egoera onean mantenduko dira. Sartzeko eskailerak ondo lotuta eta tinkoki eutsita egongo dira. Hautsa eta partikulak Lan egiteko gunea aldizka ureztatuko da hautsa ekiditeko. Babeseko betaurrekoak eta hauts kontrako mozorroak erabiliko dira hautsa edo partikulak sor daitezkeen lanetan. Zarata Lantokiko zarata maila ebaluatuko da. Makinek isolatzaile akustikoa izango dute. Zaratak kentzeko edo leuntzeko neurriak hartuko dira.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Esfortzuak Karga pisutsuak eskuz eramatea ekidingo da. Kargen pisua mugatuko da eskuz eraman behar badira. Gainesfortzuak edo esfortzu errepikakorrak ekidingo dira. Kargak altxatzean edo mugitzean jarrera ez-egokiak edo behartuak ekidingo dira. Suteak Ez dago erretzerik material suntsikorrak dauden tokietan ezta suteko arriskua dagoenean. Emanazioengatiko intoxikazioa Lantokiak aireztatze egokia izango du. Mozorro eta filtro aproposak erabiliko dira. 8.1.1.7 Kendu ezin diren lan-arriskuen erlazioa Kentzeko zailak diren arriskuak ustekabeko ekintzek sortzen dituztenak dira, hala nola, objektuen erorketa, luiziak eta abar). Hala ere, arrisku hauek murriztu daitezke norbera babesteko edo babes kolektiboko ekipamendua ondo erabiliz, baita segurtasun eta osasuneko eta eraikitze oneko arauak hertsiki betez. Objektuen erorketa PREBENTZIO-NEURRIAK eta BABES KOLEKTIBOAK: Sarbideetan berinapeak jarriko dira. Lantokia garbi, ordenatua eta ondo argiztatua mantenduko da. Aldamioetan ez da materialik edo objekturik pilatuko.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Ez da txintxorrik edo beste objekturik aldamiotik botako. NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK: - Homologatutako segurtasun-kaskoa. Segurtasuneko botak eta eskularruak. - Erremintak eramateko poltsa erabili. Dermatosia PREBENTZIO-NEURRIAK eta BABES KOLEKTIBOAK: Zementuko hautsa sortzea ekidingo da. NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK: Laneko jantzia eta eskularru egokiak erabili. Elektrokuzioak PREBENTZIO-NEURRIAK eta BABES KOLEKTIBOAK: - Instalazio elektrikoak aldizka ikuskatuko dira. - Linea elektrikoa paramentu bertikalei lotuta egongo da. Luzagarri eramangarriak kirten isolatzailea izango du. - Makineria eramangarriak isolatzaile bikoitzeko babesa izango du. - Makineria elektriko guztiek lur-hargunea izango dute. NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK: - Eskularru dielektrikoak. - Oinetako isolatzaileak. - Elektrizitatearekiko isolatzaileak diren banketak.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Erredurak PREBENTZIO-NEURRIAK eta BABES KOLEKTIBOAK: Lantokia garbi, ordenatua eta ondo argiztatua mantenduko da. NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK: - Larruzko eskularruak, galtzoinak eta amantalak. Gorputz-adarretako kolpeak eta mozketak PREBENTZIO-NEURRIAK eta BABES KOLEKTIBOAK: Lantokia garbi, ordenatua eta ondo argiztatua mantenduko da. NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK: Segurtasuneko botak eta eskularruak. 8.1.1.8 Konpontze eta mantenurako geroko lanen segurtasun eta osasun baldintzak Atal honetan informazio erabilgarria azalduko da eraiki berriko eraikinaren mantenu, kontserbazio eta konpontzeko arrisku handien dituzten geroko lanak egiteko, segurtasun eta osasun baldintza egokietan. Kanpoko ixte eta estalkietako lanak Ixteko lanak, estalkiko hegalak egiteko lanak, kanpoko paramentuak estaltzeko lanak edo altuera betetik erortzeko arriskua duen edozein lana egiteko segurtasun eta osasuun oinarrizko ikasketa honetan deskribatzen diren ezaugarriak dituzten aldamioak erabili behar dira Bide publikoa kaltetu ditzakeen edozein lana egiten de bitartean, lehengo solairuko altueran babesteko bisera jarriko da, oinezkoak eta ibilgailuak eror daitekeen materialetatik babesteko.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Instalazioetako lanak Gas, elektrika eta iturgintza instalazioetako lanak langile adituek soilik egingo dituzte, segurtasun eta osasun plana eta indarrean dauden arauak betez. Igogailu edo karga-jasogailuen mantenu edo konpontze lanak egin baino lehen, tekniko aditu batek segurtasun plan bat egin behar du. Margoekin eta bernizekin egindako lanak Arnasketa kaltegarria izan daitekeen margoekin edo antzeko produktuekin egindako lanak aireztapen egokiarekin egin behar dira. 8.1.1.9 Arrisku bereziak izan ditzaketen lanak Uztailaren 24ko 1627/97 Errege Dekretuko “Langileen segurtasunerako eta osasunerako arrisku bereziak izan ditzaketen lanen erlazio ez sakona” II. eranskineko 1, 2 eta 10 puntuetako arrisku bereziak biltzen dira. Arrisku berezi hauek egiturak, ixteak eta estalkiak egitean gerta daitezke baita segurtasun eta babes neurriak muntatzean ere. Azpimarratu daitezke: - Lurzorua egokitzean: zimenduentzako zangak eta instalazioak. - Egitura nagusiak egitean. - Ixteak egitean. Babeserako sareak eta txardangoak jartzean. - Zulo horizontalak eta forjaketen ertzak homologatutako barandekin eta sareekin babestuko dira. - Aldamioen moduluak igotzean eta jartzean.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 8.1.1.10 Prebentzio-baliabideen presentzia Behin obraren ezaugarriak eta aurreikusitako arriskuak Segurtasun eta Osasun Oinarrizko Ikasketan analizatu direlarik, abenduaren 12ko “Lanarriskuen Prebentzioko Arau-markoaren Erreformako” 54/2003 Legeko 4.3 artikulua jarraituz, kontratistak prebentzio-baliabideak obran egotea esleituko du. Horrela, Kontratistak obrari esleitutako prebentzio-baliabideak zehaztu behar ditu trebakuntza nahikoarekin. Beharrezko baliabideak izan behar ditu Segurtasun eta Osasun Planeko neurriak betetzen direla zaintzeko. Zainketa horrek prebentzio ekintzen eraginkortasunaren frogapena barne hartuko du. Honetaz aparte, jarduera horiek egokitu beharko dira saihestu nahi diren arriskuen edo ustekabeko arriskuen aurrean. Zainketa egitean prebentzio jardueren betetze eskasa ikusten bada, presentzia esleituta dituzten pertsonek prebentzio jarduerak betetzeko beharrezkoak diren argibideak emango ditu. Egoera horren berri enpresariari emango dio, honek beharrezko neurriak har ditzan.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 8.1.3.1.2 Xedapen fakultatiboak Eraikingintzaren agenteen definizioa, eskuduntza eta betebeharra Eraikingintzan parte hartzen duten agente ezberdinen betebeharrak eta eskuduntzak Eraikuntza Antolamenduko (L.O.E.) 38/99 Legeak arautuko ditu. Obrako agenteek eta langileek segurtasun eta osasun gaiko lanbaldintzen araberako arriskuekiko dituzten ardurak eta segurtasunak dira Lan Arriskuen Prebentzioko 31/1995 Legeak eta 1997/1627 “Eraikitze obretako segurtasun eta osasun gutxieneko xedapena” Errege Dekretuak ezartzen dituztenak. Promotorea Promotorea da edozein pertsona fisiko edo juridiko, publiko edo pribatu, eraikitze lanak banaka edo kolektiboki erabakitzen, bultzatzen, programatzen eta finantzatzen dituena, berezko edo besteren baliabideak erabiliz, hartarako edo bere ondorengo erotasunerako, emango edo hirugarren bati edozein titulu azpian utziko dituena. Promotoreak giza baliabideak eta bere material baliabideak erabiliz lan osoa edo parte batzuk egiten dituenean, 32/2006 Legearen arabera kontratista begirunea izango du. Promotoreak langile autonomoak zuzenean kontratatzen dituenean lana edo lan horren lan zehatzak egiteko 1627/97 Errege Dekretuaren arabera kontratista begirunea izango du, aipatutako Errege Dekretuan hitzartutako kasuetan izan ezik. SOIko erredakzioa promotoreak aginduko du eta Segurtasun eta Osasunean teknikari koordinatzaileak kontratatu behar ditu bai proiektuan bai egitean. Halaber, promotoreak lan-agintaritza konpetenteari abisatu egin beharko dio lanak hasi baino lehen.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 SOIko kopia enpresa kontratistei, azpi-kontratistei edo promotoreak zuzenean kontratatutako langile autonomoei erraztuko die, lanen hasieran aurreko Osasun eta Segurtasun Planeko aurkezpena eskatuz. Proiektugilea Proiektugilea da, promotorearen enkarguz eta araudi teknikoari eta hirigintza egokiari lotuta, proiektua idazten duen agentea. Lan-arriskuen Prebentzio legearen arabera, proiektuaren lanaren sortze, ikerketa eta egite faseetan kontuan hartu behar izango ditu segurtasun eta osasun kontuetan prebentzioko printzipio orokorrak. Proiektu faseko Segurtasun eta Osasuneko koordinatzailea Segurtasun eta osasun kontuetan lan-proiektuaren egitearen zeharreko koordinatzailea: obrako proiektuko fasean segurtasun eta osasun kontuetan prebentzioko printzipio orokorren aplikazioa koordinatzeko, promotoreak izendatutako teknikari konpetentea. Egite faseko Segurtasun eta Osasuneko koordinatzailea Segurtasun eta osasun kontuetan lanaren egitean zeharreko koordinatzailea da zuzendaritza fakultatiboan integratutako teknikari konpetentea, promotoreak izendatuta, hurrengo zereginak burutzeko: - Prebentzioko eta segurtasuneko printzipio orokorren aplikazioa koordinatzea. Kontratistek eta, bere kasuan, azpi-kontratistek eta langile autonomoek ekintza prebentiboen printzipioak era koherente eta arduratsuan aplika dezaten bermatzeko lanaren jarduerak koordinatzea. Kontratistak landutako osasun- eta segurtasun-plana onartzea. - Enpresa-jardueren koordinazioa antolatzea.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Lan-metodoen aplikazio zuzenaren kontroleko funtzioak eta ekintzak koordinatzea. - Baimendutako pertsonak soilik lanetara sar daitezela beharrezko neurriak hartzea. - Enpresa azpi-kontratistak Osasun eta Segurtasun Planari buruz informatuak izan direla eta hura betetzeko moduan daudela ziurtatzea. Segurtasun kontuetan Koordinatzaileak ebakiak edo lanaren osotasuna gelditu ahal izango ditu ezarritako segurtasun- eta osasunneurriak betetzen ez direla ikusten duenean. Hori gertakari-liburuan idatzi beharko du. Gainera, geldiketa komunikatu beharko dio kontratistari, eragindako azpi-kontratistei, Laneko eta langileen Gizartesegurantza Ikuskapen egokiari eta langileen ordezkariei. Zuzendaritza Fakultatiboa Zuzendaritza Fakultatiboa: promotoreak izendatutako teknikari konpetente edo konpetenteak, lanaren zuzendaritzaren eta egitearen kontrolaren arduradunak. Segurtasun eta Osasuneko Koordinatzailearen funtzioak onartuko ditu bere kontratazioa beharrezkoa ez denean lanaren ezaugarriak eta 1627/97 Errege Dekretuan jarritakoa ematen bada. Koordinatzaileen, Zuzendaritza Fakultatiboaren eta promotorearen erantzukizunek ez dituzte kontratistak eta azpikontratistak inola ere salbuetsiko bere erantzukizunetatik. Kontratistak eta Azpi-kontratistak Kontratista da kontratu bidez promotorearen aurrean, giza eta material baliabideekin, berezkoak edo besteenak, proiektuari eta kontratuari lotuta lanaren osotasuna edo parte egiteko konpromisoa onartzen duen pertsona fisiko edo juridikoa.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Promotoreak lanaren osotasuna edo parte, berezko giza eta material baliabideekin egiten duenean, 32/2006 Legearen arabera kontratista begirunea ere izango du. Promotoreak langile autonomoak zuzenean kontratatzen dituenean lana edo lanaren zati zehatzak egiteko 1627/97 Errege Dekretuaren arabera, kontratista begirunea izango du, aipaturiko Errege Dekretuan hitzartutako kasuetan izan ezik. Azpi-kontratista da parte jakinak edo lan-unitateak egiteko konpromisoa kontratu bidez kontratistaren edo beste azpi-kontratista komisio-emaile baten aurrean onartzen duen pertsona fisiko edo juridikoa. Kontratisten eta Azpi-kontratisten erantzukizunak dira: Segurtasun eta Osasuneko Koordinatzaileari dokumentazio argi eta nahikoa lanean ematea. Bertan zehaztuko da: enpresaren egitura antolatzailea, erantzukizunak, funtzioak, praktikak, prozedurak, prozesuak eta enpresako arriskuetako prebentzio-akzioaren errealizaziorako dituen baliabideak. - Osasun Eta Segurtasun Plana SOI honen eta 1627/1997 Errege Dekretuaren atal egokian jarritakoaren arabera idaztea. - Prebentzio-akzioaren printzipioak Lan-arriskuen Prebentzio Legearen arabera aplikatzea. - Osasun eta Segurtasun Planean ezarritakoa betetzea eta bere langileek bete dezaten eragitea. - Lan-arriskuen prebentzio kontuetan araudia betetzea. - Bere segurtasunari eta osasunari dagokionez hartu behar diren neurri guztiak langile autonomoei informatzea eta egokitutako instrukzioak ematea. Langile autonomoen aldetik neurri hauek betetzen direla zainduko dute, hauek lanak edo enpresa
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 kontratistaren berezko jarduerari buruzko dagokien lan edo zerbitzuak egiten duten eta bere lan-zentroetan garatzen duten kasuan. - 171/2004 Errege Dekretuan jarritakoaren arabera laneko beste langile batzuei eragin diezaioketen arrisku espezifikoei buruz lanean bildutako enpresei eta laneko segurtasun eta osasun koordinatzaileari idatziz informatzea. Segurtasun eta osasun kontuetan koordinatzailearen edo, bere kasuan, Zuzendaritza Fakultatiboaren instrukzioak betetzea eta seinaleak aintzat hartzea lanaren egitean. Kontratistak eta Azpi-kontratistak Osasun eta Segurtasun Planean jarrita dauden eta egiten diren prebentzio-neurriak bat datozela frogatzeko arduradunak dira. - Bat edo hainbat langile, edo, bere kasuan, prebentzio-zerbitzu propio edo beste enpresaren kide bat edo hainbat kide esleituz, prebentzio-baliabideak izendatu. Halaber, lanean aipaturiko baliabideen presentzia bermatu behar dute 54/2003 Legean zehaztutako kasuetan eta aipaturiko baliabideek ahalmen nahikoa izango dute eta beharrezko baliabideak edukiko dituzte prebentziojarduerak betetzen dela zaintzeko. - Enpresa azpi-kontratistek eta kontratatzen dituzten langile autonomoek 32/2006 Legea betetzen dutela zaintzea; bereziki, Enpresa Akreditatuko Erregistrorako izen-ematearen beharrei dagokienez, izaera mugagabearekiko langile kontratatuetako ehunekoa izatea aipaturiko Legeko 4. artikuluaren arabera eta azpikontratazioa erregimena 5. artikuluak erregulatzen duenaren arabera. Lanaren egitean parte hartzen duten enpresetako langileen ordezkariei informatzea obran egiten diren kontratazioez eta azpikontratazioez.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Langile Autonomoak Langile autonomoa: kontratistaz eta azpi-kontratistaz desberdina den pertsona fisikoa, jarduera profesionala era zuzenean eta pertsonalean egiten duena, lan-kontratu batentzako loturarik gabe, eta obraren parte jakinak edo instalazioak egiteko konpromisoa kontratu bidez promotorearen, kontratistaren edo azpi-kontratistaren aurrean onartzen duena. Langile autonomoak inoren kontuko langileei lana ematen dienean, kontratista edo azpi-kontratista begirunea izango du 32/2006 Legearen eta 1627/97 Errege Dekretuaren arabera. Langile autonomoaren betebeharrak: - Prebentzio-akzioaren printzipioak Lan Arriskuen Prebentzio Legearen arabera aplikatzea. Segurtasuneko eta osasuneko gutxieneko disposizioak betetzea. - Lan Arriskuen Prebentzio Legeak langileentzat ezartzen dituen arriskuen aurkako prebentzio kontuetan beharrak betetzea. - Obran bere jokaera estutzea enpresa-jarduera koordinazio betebeharren arabera. - Lan ekipoen langileen erabilerarako ezartzen diren segurtasun eta osasun gutxieneko disposizioak azaltzen dituen Uztailaren 18ko 1215/1997 Errege Dekretuan jarritakoarekin bat datozen lan ekipoak erabiltzea. - Babespen indibidualerako ekipamenduak maiatzaren 30eko, 773/1997 Errege Dekretuan aurrez ikusitako terminoetan aukeratzea eta erabiltzea, langileen babespen indibidualaren lan ekipoen erabilerarekin erlazionatutako segurtasun eta osasun gutxieneko disposizioen gainean.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Segurtasun eta osasun kontuetan koordinatzailearen, edo, bere kasuan, Zuzendaritza Fakultatiboaren argibideak betetzea eta hauetaz arduratzea, lanaren egitean. - 171/2004 Errege Dekretuan jarritakoaren arabera, laneko beste langileei lanean eragin diezaieketen arrisku espezifikoei buruz lanean bildutako gainerako enpresei eta segurtasun eta osasun koordinatzaileari idatziz informatzea. - Osasun eta segurtasun planean ezarritakoa bete beharko dute. Inoren kontuko langileak Kontratistek eta azpi-kontratistek bermatu behar izango dute langileek bere segurtasunari eta osasunari dagokienez hartu behar diren neurri guztien informazio egokia jaso dezatela. Langileen edo bere ordezkarien kontsulta eta parte-hartzea egingo dira Lan Arriskuen Prebentzio Legean jarritakoaren arabera. Langileen ordezkariei kontratistak osasun- eta segurtasunplanaren eta bere aldaketa posibleen kopia bat erraztuko die. Ondo erabiliko dituzte makinak, aparatuak, erremintak, substantzia arriskutsuak, garraio ekipoak, eta, oro har, bere jarduera garatzen duten edozein beste baliabideak bere naturaren eta aurrez ikusgarriak diren arriskuen arabera. Enpresaburuak erraztutako baliabideak eta babes-ekipamenduak zuzen erabiliko dituzte. Ez dituzte funtzionamendutik kanpo jarriko eta zuzenki erabiliko dituzte segurtasuneko gailuak edo bere jarduerarekin erlazionatutako baliabideetan edo hau gertatuko den lantokietan instalatzen direnak. Zuzeneko nagusi hierarkikoari berehala informatuko diote, eta babeseko eta prebentzioko jarduerak egiteko izendatutako langileei edo, bere kasuan, prebentzio-zerbitzuari, edozein egoerari buruz non, arrazoizko arrazoiengatik, langileen segurtasun eta osasun arriskua suposatzen duen. Autoritate eskudunek ezarritako beharrak betetzen
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 lagunduko dituzte, langileen lanean segurtasuna eta osasuna babesteko helburuarekin. Babes ekipamenduen eta eraikuntza materialen fabrikatzaileak eta hornitzaileak Makineriako, ekipamenduetako, produktuetako eta lantresnetako fabrikatzaileak, inportatzaileak eta hornitzaileak behartuta daude hauek langilearentzat arrisku iturri bat ez daitezela izan, baldin eta, haiek gomendatutako baldintza, forma eta helburuetarako instalatzen eta erabiltzen badira. Lanean erabiliko diren produktu eta substantzia kimikoetako fabrikatzaileak, inportatzaileak eta hornitzaileak hauek ontziratzera eta etiketatzera behartuta daude, segurtasun egoeran bere kontserbazioa eta manipulazioa baimentzeko moduan. Bere edukia eta bere biltegiratzeak edo erabilerak langileengan izan ditzakeen segurtasun edo osasunerako arriskuak argi eta garbi identifikatzen dituzten etiketak izan behar dituzte. Langileek ondo erabil dezaten, hartu behar diren prebentzioneurri gehigarriak eta bai bere ohiko erabilera, bai bere manipulazioa edo erabilera desegokia ekartzen dituzten lan arriskuak adierazten duen informazioa hornitu behar izango dute. Langileen babeserako elementuen fabrikatzaileak, inportatzaileak eta hornitzaileak beren eraginkortasuna ziurtatzera behartuta daude, baldin eta haiek gomendatutako baldintzetan era egokian instalatuak eta erabiliak badira. Horrela, nori zuzenduta doazen arriskuko mota, beraren aurreko babes maila eta bere erabilera eta mantenuko era egokia adierazten duen informazioa hornitu behar izango dute. Fabrikatzaileek, inportatzaileek eta hornitzaileek beharrezko informazioa eman behar izango diete enpresariei erabilera eta makineria, ekipamendu, produktu, lehengai eta lan-tresnetako
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 manipulazioa langileen segurtasunerako eta osasunerako arriskurik gabe gerta dadin. Prebentzio-baliabideak 31/1995 Legean, 54/2003 Legean eta 604/2006 Errege Dekretutan ezarritakoaren arabera prebentzio-baliabide lanak jarduteko, enpresariak hauek izan daitezkeen lanerako prebentziobaliabideak izendatuko ditu: a. Enpresako izendatutako bat edo hainbat langile. b. Enpresaren berezko prebentzio zerbitzuaren bat edo hainbat kide. c. Enpresaz kanpoko prebentzio-zerbitzuen bat edo hainbat kide. Enpresa kontratistak aipaturiko prebentzio-baliabideen presentzia bermatuko du lanean hurrengo kasuetan: a. Arriskuak larriagotuta edo aldatuta ikus daitezkeenean, prozesuaren edo jardueraren garapenean, aldi berean edo ondoren garatzen diren operazio desberdinengatik eta lanmetodoen aplikazio egokiaren kontrola beharrezko egiten dutenean. b. Hurrengo jarduerak edo prozesu arriskutsuak edo arrisku bereziak dituzten jarduerak egiten direnean: 1. Altueratiko erorialdiagatik bereziki larriak diren arriskuak dituzten lanak. 2. Lurperatze edo hondoratze arriskua dituzten lanak. 3. CE adostasuneko adierazpena ez dituzten makinak erabiltzen diren jarduerak, makina-merkaturatzearen inguruko araudiak egiaztapen-prozeduran jakinarazitako
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 organismoaren esku-hartzea eskatzen duen bezalakoak direnak, langilearen babesa aski bermatuta ez dagoenean aplikazioko araudiaren neurriak hartzea. 4. Lanak mugatutako espazioetan. 5. Murgiltzeagatik itotzeko arriskua dituzten lanak. c. Laneko eta Gizarte-segurantzako Ikuskapenak eskatzen duenean. Bere presentzia beharrezkoa izango da ere, Ministerioak argitaratutako irizpide teknikoen arabera, lanean 18 urte baino gazteago direnekoei lana ematen dietenean, langile bereziki sentiberak daudenean, ABLE-k emandakoak edo hezkuntzako hasierako fasean sartu berri diren langileak daudenean. Segurtasuneko eta Osasuneko Oinarrizko Ikerketa honen atal egokian zehazten da presentzia hau noiz den beharrezkoa lehenago seinalatutako kasuetarako jendartearen funtzioan lan eta muntaketa, desmuntatze eta baliabide laguntzaile eta erabilitako makineria faseetan. Beraren, edo behar bezala kalifikatutako eta idatziz aipatutako ordezkoaren absentziaren aurrean, lanak geldituko dira azpikontratatutako enpresetako edo pertsonal autonomo posiblekoak sartuz. Zainketa hau esleitzen zaien pertsonek beharrezko instrukzioak eman beharko dituzte prebentzio-jardueraren betetzea egokia eta berehalakoa izan dadin, berak hauen betetze eskasa edo absentzia, beren urritasuna edo egokitzerik eza ikustekotan, berehala informatuko zaio enpresarioari eta segurtasuneko eta osasuneko koordinatzaileari eta Zuzendaritza Fakultatiboari, hauek beharrezko neurriak har ditzaten ikusitako hutsak zuzentzeko.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Segurtasun eta Osasun Planak espresuki zehaztuko du hori egiteko pertsonaren edo pertsonen izenak eta aurrean esandako ezbeharrak konpontzeko egin beharreko eraginak zehaztuko dira. 8.1.3.1.3 Segurtasuneko heziketa Obrara sartuko diren langile guztiek segurtasun eta osasun prebentziorako heziketa nahikoa izan dezaten, enpresak haien arriskuen prebentziorako eta banakako eta kolektiboko babesak ondo erabiltzeko heziketaz arduratuko da. Heziketa hori enpresako maila guztietarako izango da, hala nola, nagusientzat, ez-gaituko langileentzat, teknikoentzat, espezialistentzat eta abar. 8.1.3.1.4 Osasun-azterketak Langileen osasunaren zaintza enpresa kontratistak ziurtatu behar du, esleitutako lanen arriskuen eta indarrean dagoen legediak zehaztutako kasuen arabera. Zaintza hori borondatezkoa izango da, lan-baldintzek osasunarengan dituzten efektuak ebaluatzeko edo bere osasun egoera besteentzako arriskutsua ez dela ziurtatzeko azterketak egitea derrigorrezkoa izan ezean. 8.1.3.1.5 Laneko osasuna eta higienea Lehen laguntzak Enpresariak istripua egonez gero hartu behar diren neurriak aplikatuko dituen arduraduna esleituko du. Lehen laguntzarako beharrezkoa den osasun-materiala duen botika leku ikusgarri eta irisgarri batean jarriko da. Obrako langileek eta parte-hartzaileek hurbilen dagoen laguntza zentroarekin lehenbailehen kontaktuan jartzeko informazio nahikoa
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 duen eta 2mko distantzia irakurgarria den errotulua jarriko du Kontratistak. Jokabidea istripua egonez gero Istripua egonez gero, laguntza medikoa iritsi arte diren beharbeharrezko neurriak soilik hartuko dira, zauritua azkartasunez eta arriskurik gabe eraman dezaten. Ez da zauritua mugituko, bere segurtasunerako nahitaezkoa izan ezean. Zaurituaren bizi-zeinuak egiaztatuko dira (konortea, arnasketa, taupadak eta odol-presioa), zauritua lasaitzen saiatu eta bere gorputztenperatura mantentzeko burusi batekin estaliko da. Ez zaio urik, edatekorik edo medikamendurik emango eta, odoljarioa egonez gero, gaza garbiekin zaurian presioa egingo da. Enpresariak lan -agintaritzari idatziz istripuaren berri emango dio, araututako prozeduraren arabera. 8.1.3.1.6 Obrako dokumentazioa Segurtasun eta Osasun Oinarrizko Ikasketa Promotoreak izendatutako teknikari adituak landutako dokumentua da, non obran aplikatu daitezkeen segurtasun eta osasun arauak zehazten diren. Bertan, ekidin daitezkeen lan-arriskuak identifikatuko dira, horretarako beharrezkoak diren neurri teknikoak azalduz. Segurtasuneko eta osasuneko baldintza egokietan geroko lanak egiteko aurreikuspenak eta informazio erabilgarria ere azalduko da. Segurtasun eta Osasun Plana Segurtasun eta Osasuneko Oinarrizko Ikasketa aplikatuz, Kontratista bakoitzak Laneko Segurtasun eta Osasun Plana landuko dute. Bertan, Oinarrizko Ikasketa honetan agertzen diren
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 aurreikuspenak aztertu, ikertu, landu eta osatuko dituzte obra egitearen berezko sistemaren arabera. Plan horretan, Kontratistak proposatutako bestelako prebentzio-neurriak gehituko dira honi dagokion zuribide teknikoarekin batera. Hauek ezin dira ikasketa honetan aurreikusitako babes maila baino txikiagoak izan. Obra egitean segurtasun eta osasuneko koordinatzaileak hau hasi baino lehen segurtasun eta osasun plana onartuko du. Kontratistak Segurtasun eta Osasun Plana alda dezake obrako egitearen prozesuaren, lanen bilakaeraren eta obran gerta daitezkeen aldaketa edo gertakarien arabera. Aldaketak egiteko Segurtasun eta Osasun Koordinatzaileak eta Zuzendaritza Fakultatiboak onartu behar dituzte. Obra egitean parte hartzen dutenek baita obran parte hartzen duten enpresen prebentzioko arduradunak diren pertsonek edo organoek eta langileen ordezkariek ere, iruditzen zaien iradokizunak eta alternatibak idatziz eta arrazoituta aurkeztu ditzakete. Segurtasun eta Osasun Plana obran egongo da beti Zuzendaritza Fakultatiboaren eta beste langileen eskura. Plana onartze-akta Kontratistak landutako Segurtasun eta Osasun Plana Obra egitean Segurtasun eta Osasun Koordinatzaileak, Zuzendaritza Fakultatiboak edo Administrazioak, herri-lanen kasuan, onartu behar dute. Hauek, operazio horren akreditazio dokumentu giza, onartze-akta igorri behar dute Lanbide-elkargo egokiak bisatuta. Lan-zentroa ireki delako komunikazioa Lan-zentroa ireki dela lan-agintaritza eskudunei lanak hasi aurretik komunikatuko zaie eta kontratista ardura duten enpresarioek bakarrik aurkeztuko dute.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Komunikazioak enpresaren, lan-zentroaren, lan-zentroaren ekoizpena edota biltegiratzearen datuak izango ditu. Segurtasun eta Osasun Plana ere izan beharko du. Gertakarien liburua Segurtasun eta Osasun Plana jarraitzeko eta kontrolatzeko, lan bakoitzean orri bikoiztuak izango dituen gertakarien liburu bat egongo da. Onartze-akta bisatzen duen Lanbide-elkargoak edo proiektuak gainbegiratzen dituen bulegoak edo, herri-administrazioak direnean, organo baliokideak emango ditu. Gertakarien liburua obran egongo da beti eta obra egitean Segurtasun eta Osasun Koordinatzaileak izango du. Obrako Zuzendaritza Fakultatiboak, Kontratistak, azpikontratistek, langile autonomoak, parte hartzen duten enpresen prebentzioko arduradunak diren pertsonek edo organoek, langileen ordezkariek eta Segurtasun eta Osasun gaietan adituak diren herri administrazioko teknikoek eskura izango dute. Hauek, liburuan oharrak idatzi dezakete. Obra egitean Segurtasun eta Osasun koordinatzaileak liburuan idatzitakoaren berri emango die Kontratistari eta honen langileen ordezkariari. Idatzitakoa abisuei edo atzeko behaketei kasu ez egiteari buruzkoak direnean, Laneko eta Gizarte-segurantzako Ikuskatzailetzari kopia bat emango zaio 24 orduko epearen barruan. Idatzitako oharra behaketa berria den edo lehenagoko behaketa baten edo abisu baten errepikapena den azaldu behar da. Aginduen liburua Obran aginduen eta asistentzien liburu bat egongo da, non Zuzendaritza Fakultatiboak obran gertatzen diren gertakariak, aginduak eta asistentziak deskribatuko ditu.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Horrela jartzen diren oharrak aginduak edo obra egiteko beharrezkoak diren oharrak izango dira. Hori dela eta, obrako Kontratistak bete beharko ditu. Bisiten liburua Bisiten liburua obran egongo da beti eta Laneko eta Gizartesegurantzako Ikuskatzailetzak beti izango du eskura. Obra dagoen probintziako Ikuskatzaileko nagusiak lehenengo liburua emango du. Bigarrena edo hurrengokoak bideratzeko, aurrekoa aurkeztu behar da. Liburua galtzen edo suntsitzen bada, enpresako ordezkari legalak arrazoiak idatziz eta probak aurkeztuko ditu. Behin liburua amaitu delarik, 5 urtez mantenduko da, azkeneko izapidetik aurrera. Azpikontratazkoaren liburua Kontratista azpikontrata liburu bat izango du, beti obran egongo dena. Liburu honetan, lanak egiteko azpikontratatutako enpresen edo langile autonomoen azpikontrata guztiak agertuko dira, lanen hasieratik aurrera kronologikoki ordenatuta. Azpikontratazkoaren liburuak abuztuaren 24ko 1109/2007 Errege Dekretuak azaltzen dituen aginduak beteko ditu. Errege Dekretu honetan urriaren 18ko 32/2006 Legea lantzen da. Lege honek Eraikuntza Sektorean azpikontratatzea arautzen du. Kontuan hartu behar diren puntuak, batez ere, 15. artikulua “Azpikontratazkoaren Liburuaren Edukia” eta 16. artikulua “Azpikontratazkoaren Liburuarekin zerikusia duten betebeharrak eta eskubideak” dira. Promotoreak, Zuzendaritza Fakultatiboak, obra egitean Segurtasun eta Osasun Koordinatzaileak, obran parte hartzen duten enpresa eta langile autonomoak, prebentzioko teknikoak eta ordezkariak, laneko agintariak eta obra egitean parte hartzen duten
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 enpresa ezberdinen langileen ordezkariek Azpikontratazkoaren Liburua ikus dezakete. 8.1.3.1.7 Xedapen ekonomikoak Obrako abonuaren eta harreraren erlazio ekonomikoen markoa, proiektua honen 5. dokumentua: Baldintza Agirian edo Promotorearen eta Kontratistaren arteko kontratuan zehazten da. Hurrengo puntuak gutxienez izango ditu: - Fidantzak. - Prezioei buruz: o Oinarrizko prezioa. o Unitatezko prezioa. o Egite materialaren aurrekontua. o Kontraesanezko prezioak. o Prezioak igotzeagatiko erreklamazioa. o Prezioak neurtzeko edo aplikatzeko tradiziozko era. o Kontratatutako prezioen berrikustea. o Materialen pilaketa. o Administrazioagatiko obrak. - Langileen balorazioa eta abonua. - Mutuen kalte-ordainketa - Berme-kontzeptuko atxikipenak Egite-epeak eta obrako plana. - Obren kitapen ekonomikoa.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Obraren amaierako kitapena. 8.1.3.2 Teknika partikularren baldintzen agiria 8.1.3.2.1 Babes kolektiboko baliabideak Babes kolektiboko baliabideak segurtasun eta osasun planean zehazten den moduan jarriko dira lanak hasi baino lehen. Hondatuta badaude, bizitza baliogarriko periodoaren amaieran badago, mugako esfortzuek eragin ondoren edo bere perdoiak ekoizleek onartutako edo aholkatutakoak baino handiagoak direnean berrituko dira. Prebentzioko Ordezkariak aldizka (astero) baliabideen mantenua zainduko du. Ixte-hesia Obrako esparru osoaren babesa mugako eta babeserako hesi autonomoen bidez egingo da. Hesi hauek lursailaren mugan jarriko dira eta, beste ezaugarri batzuen artean, 2mko altuera izango dute, ibilgailuak sartzeko 4mko zabalera duten ateak eta beste ate bat langileak oinez sartzeko izango ditu. Obra amaitu arte edo behin-betiko den hesiarekin ordezkatu arte mantenduko da. Kasu honetan altzairuzko hesiak erabiliko dira. Barandak eta hesiak Zuloetatik eta irekietatik erortzeko arriskuaren babesa baranda edo hesiak kokatuz egingo da, Eraikitze-obretako segurtasun eta osasun gutxieneko disposizioei buruzko 1627/1997 Errege Dekretuaren arabera. Barandak, material erresistenteez eta zurrunez eginak egon behar dira, pertsonak gelditzen dutela ziurtatzeko. Bere gutxieneko altuera 90cmkoa izango da eta barra horizontala batek, erdiko listoiak eta 15cmko altuera duen zokaloak osatuko dituzte.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Oholtzak Zimendurako zuloen eta zangetan, instalazioen kanaletan edo orokorreko zulo txikietan maila ezberdinetatik erortzeko arriskuetatik babesteko oholtzak jarriko dira. Oholtzek erresistentzia aproposa izan behar dute, 7x20cmko zurezko oholtzarrez osatuta egongo dira eta hiru oholtzarrek beheko partean zeharka jarrita eutsiko diete. Ez irristatzeko moduan jarriko dira. Eskuko eskailerak 486/1997 Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera, zurezko zein metalezko guraize motako eskailerak erabili daitezke. Sareak Sareak poliamidakoak edo poliesterrekoak izango dira. Gehienez 100mmko erronbo-formako sare-begia izango da. Sarearen moduluak haien artean poliamidako edo poliesterreko gutxienez 3mmko kordaz lotuko dira. Haien ezaugarri orokorrak nahikoak izan behar dira babes ekintzak betetzeko. Lanerako plataformak Lanerako plataformek gutxienez 60cmko zabalera izan behar dute eta 2m baino altuago kokatuko direnak aurrerago azaldu diren ezaugarriak dituzten barandak jarriko dira. Lur-konexioa Behe-tentsiorako Araudi Elektroteknikoak zehaztutakoaren arabera egingo da. Lur-konexioen erresistentzia ez da 24Veko tentsioa onartzen duena baino handiagoa izango, diferentzialaren sentikortasunaren arabera. Bere erresistentzia aldizka neurtuko da.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Segurtasun gerriko, ainguraketen eta euskarrien euste-kableak Izan ditzaketen esfortzuei eusteko erresistentzia nahikoa izango dute. Su-itzalgailu eramangarriak Orokorrean, balioaniztasuneko 6kgko su-itzalgailuak erabiliko dira. Hauen mantenua birpasatu behar da. Segurtasun seinaleak Apirilaren 14ko 485/1997 Errege Dekretuko Laneko segurtasun eta osasuneko seinaleztapenari buruzko disposizioei jarraituz jarriko dira. Ureztatzea Hautsa sortzea eta pilatzea ekiditeko, obra-hondakinak eta obrako pasabideak behar bezala ureztatuko dira, putzurik sortu gabe. 8.1.3.2.2 Norbera babesteko baliabideak Ekipoan, bilgarrian eta informazio liburuxkan egongo den CE markatzea izan beharko dute. Ergonomikoak izango dira eta ez dute ez beharrezko eragozpenik eragingo. Ez dute berezko arriskurik suposatuko ezta, berez, haien segurtasuna ere galduko. Ekoizleak banatuko ditu informazio liburuxka batekin batera. Liburuxka horretan hurrengo informazioa agertuko da: erabilera eta mantenu jarraibideak, ekoizlearen izena eta helbidea, babes-gradua edo -klasea, eraman ditzakeen osagarrik eta ordezko piezen ezaugarriak, erabilera-muga, bizitza erabilgarriko epea eta izan dituen kontrolak. Era ulerkorrean egongo da idatzita eta, inportatutako ekipoen kasua, hizkuntza ofizialera itzulita egongo dira.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 Hornitzaileak doan banatuko ditu eta hondatzen direnean, bizitza baliogarriko periodoaren amaieran egotean edo mugako esfortzuek eragin ondoren berrituko dira. Bakoitzak berea erabiliko du eta ekoizleak zehatutakoa egiteko erabiliko dira. Prebentzioko Ordezkariak mantenua zainduko du. 8.1.3.2.3 Makineria Obran kokapen finkoa duten makineriak, hala nola, garabidorreak, hormigoi-makinak eta abar, behar bezala baimendutako eta horretan adituak diren langileek instalatuko dituzte. Makineriaren mantenua eta konpontzea langile horrek egingo du, zeinak makinaren ekoizleak ezarritako instrukzioak jarraituko dituen. Instalazio eta mantenu lanak makina bakoitzaren erregistro liburuan idatzi behar dira. Liburu horiek egon ezean, beste obra batean erabilitako makinetan batez ere, hauek erabili baino lehen, aditua den langileak sakontasunez ikuskatu behar ditu eta esandako gertakarien erregistroen liburua esleituko die. Obran mugituko diren makinak, hala nola, zirkularrak, dardargailuak, soldadura ekipoak eta abar, erabili baino lehen aditu batek ikuskatu beharko ditu. Makinaren mantenua Prebentzioko Zerbitzuak egingo du ekoizleak emandako instrukzioak jarraituz. Makinak erabiliko dituzten langileek horretarako baimena izan behar dute eta erabilerako jarraibideak izan behar ditu. 8.1.3.2.4 Instalazio elektrikoak Behin-behineko instalazio elektrikoa, behe-tentsioko Arau Elektroteknikoak eta UNE 21027 Arauak zehaztutakoa jarraituz, baimendutako enpresek egingo dute. Linea guztiak kobrezko eroalea duten eta gomarekin edo biniloko polikloruroarekin isolatutako polobakarreko hariek osatuko dituzte,
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 100Veko tentsio nominalarentzat. Azaleko akatsak edo partikularki ikusgarriak ez diren akatsak dituen kablerik ez da onartuko. Babeserako eroaleak kobre elektrolitikokoak izango dira eta eroale aktiboek duten isolatzaile berdina izango dute. Zeharkako gutxieneko sekzioak MI.BT 017 Instrukzioko V taularen arabera jarriko dira, instalazioaren faseko eroaleen zeharkako sekzioaren arabera. PVC edo polietilenoko hodiek, 60ºCko tenperaturari eutsi behar diote deformatu barik. Instalazioaren eroaleak isolatzailearen kolorearen arabera identifikatuko dira: - Urdin argia: Eroale neutroa. - Horia/Berdea: Lur-konexiorako eta babeserako. - Marroia, beltza edo grisa: Faseko eroalea edo eroale aktiboa. Koadroetan, nagusietan nola bigarren mailakoetan, aginte, babes eta maniobra apartu guztiak izango dituzte gainintentsitateetatik (gainkarga edo zirkuitulaburra) eta kontaktu zuzenetatik eta ezzuzenetatik babesteko, bai argitze zirkuituetan bai indar zirkuituetan. Dispositibo horiek zirkuituen iturburuetan jarriko dira baita intentsitate onargarria murrizten, sekzioa aldatzen, instalazio baldintzak aldatzen, egite sistemetan edo eroale ezberdinak erabiltzen diren lekuetan ere jarriko dira. Koadro ezberdinen etengailuetan, zen zirkuituari dagokion azaltzen dituzten plakak jarriko dira. Agindu eta babes dispositiboak jarriko zaizkie distribuzio linea orokorrei eta elikatze zuzena hargailuei. 8.1.3.2.5 Osasun eta erosotasuneko behin-behineko instalazioak Osasun eta erosotasuneko behin-behineko instalazioetarako erabiliko diren lokalek, hauek erabiltzeko tenperatura, argiztatze,
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 aireztatze eta hezetasun-baldintza egokiak izango dituzte. Zoruen, hormen eta sabaien estaldurak jarraituak, lauak eta iragazgaitzak izango dira. Estalki horiek kolore argiko eta antiseptikoekin edo desinfektatzaileekin garbi daitekeen materialeko akabera izango dute. Kontratistak osasun-baldintza ezin hobean mantenduko ditu (egunero garbitu), ur hotsa eta beroa izango dute baita higiene pertsonalerako osagarriak ere izango dituzte, hala nola, xaboia, xukadera eta hondakin-ontziak. Aldagelak Bertan sartzea erraza izango da, lantokitik hurbil egongo da eta behar diren bankuak eta eserlekuak izango ditu baita giltza eta arropa eta oinetakoak gordetzeko edukiera nahikoa duten armairu metalikoak ere. Aldagelak 2m2ko azalera izango du batera erabili behar duen langile bakoitzeko eta gutxieneko 2,3mko altuera izango du. Komunak eta dutxak Aldagelen ondoan egongo dira eta ur-hotzeko eta -beroko instalazioa izango du. Gutxienez txorroten laurden bat itxi daitezkeen bakarkako kabinetan egongo dira. Kabinek, gutxienez, 2m2ko azalera eta 2,3mko altuera izango dute. Aurreikusitako komunentzako gutxieneko hornikuntza honako hau da: - Dutxa bat 10 langileko. - Komun bat 25 gizoneko edo komun bat 15 emakumeko. - Konketa bat komun bakoitzeko. - Pixaleku bat 25 gizoneko.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Eskuak lehortzeko zelulosako lehorgailu edo lehorgailu elektriko bat konketa bakoitzeko. - Xaboi dosifikatzaile bat konketa bakoitzeko. - Osasun-zelulosa batzeko ontzia. - Komuneko papera duen erroilu-euskarri bat komun bakoitzeko. Dutxek eta konketek ur hotza zein beroa izan behar dute. Sexu ezberdineko langilerik balego, zerbitzu hauek ezin dituzte sexu biek batera erabili.
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Osasun eta segurtasun ikerketa aurrekontu partzialaren guztira: 15.315,25€ Hamabost mila hirurehun eta hamabost euro koma hogeita bost zentimo
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Planoaren izena
Zurezko aterpe baten eta biltegi baten 8.1 Dokumentua: Segurtasun diseinua eta kalkulua eta osasuneko oinarrizko ikasketa
Planoaren izena
Bilboko IITUE 2017-02-23 8.2.1 Sarrera Atal honen helburua, eraikinen eraiketa prozesutik eratorritako hondakinen kudeaketarako azterketa egitea da, hauek era egokian kudeatuak izan daitezen. Lehentasuna emango zaio hondakinen berrerabilpenari eta ondoren birziklapenari, azkenik era egokian tratatutako hondakinek zabortegian bukatuko dutelarik. 8.2.1.1 Hondakinen kudeaketari buruzko arauak - Eusko Jaurlaritzak 2012ko ekainaren 26an onartutako 112/2012 Dekretua, non eraikuntza eta eraispen hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen den. - 2008ko otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretua, eraikuntza eta eraispenetako hondakinen produkzio eta kudeaketa erregulatzen dituena. - 2009ko urtarrilaren 20ko erresoluzioa, non 2008-2015 urteetarako Hondakinen Plan Nazional Integratua zehazten den. - 1998ko apirilaren 21eko 10/1998 legea, hondakinei buruzkoa. - 2007ko azaroaren 15eko 34/2007 legea, airearen kalitate eta atmosferaren babesari buruzkoa. - 2002ko otsailaren 8ko MAM/304/2002 agindua, hondakinen balorazio, ezabapen operazioak eta hondakinen europar zerrenda azaltzen dituena.
Bilboko IITUE 2017-02-23 8.2.2 Sortutako hondakinen identifikazioa Aterpea eta biltegia industrialaren eraikuntzan zenbait hondakin sortuko dira, hauek jatorri desberdinetakoak izango direlarik. Obran sortuko diren hondakinen identifikazioa, Europako Hondakinen Zerrendaren arabera kodetuta (otsailaren 8ko MAM/304/2002ren edo bere ondorengo aldaketen aginduak argitaratuta). MAM/304/2002 aginduaren arabera Eraikuntzaren eta Eraistearen Hondakinak (Residuos de Construcción y Demolición edo R.C.D.) bi motakok izan daitezke: 1.mailako RCD-ak → Azpiegitura-lanen obren ondorioz sorturiko hondakinak, gehien bat lurren hondeaketa lanen eta lurren mugimenduen soberakinak izanik. Beraz, talde honen barruan hondeaketa lanen ondorioz sorturiko lur eta material harritsu ez kutsakorrak sartzen dira. 2.mailako RCD-ak → talde honetan, batez ere, eraikuntza, eraiste, konponketa eta zerbitzuen ezarpen sektoreen berezko jardueretan sortutako hondakinak sartzen dira. Arrisku gabeko hondakinak dira eta ez dute aldaketa fisiko, kimiko edo biologiko handiak jasaten. Gainera, obran sortutako 2.mailako RCD hondakinen barruan, "Harri-izaera ez" dutenak, "Harri-izaera" dutenak eta "Arriskutsuegiak" diren hondakinak agertuko dira. Hauek aparte klasifikatuko dira hurrengo zerrendaren barnean. Ez dira kontutan hartuko 1m3 baino txikiagoko kantitateak eta ez arriskutsuak diren materialak. 8.2.1 Taula. Hondakin materialen klasifikazio RCD sistemaren arabera.
RCD: Hondeaketa lurrak eta harriak x 17 05 04 17 05 03 kodean zehaztutako lur eta harriak ez diren beste ezberdin batzuk. x 17 05 06 17 05 06 kodean zehaztutako drainatze-lohiak ez diren beste ezberdin batzuk.
01 04 08 01 04 07 kodean aipatutako legarreko eta birrindutako haitzetako bestelako hondarrak. x 01 04 09 Hareazko eta buztinezko hondarrak
3. Adreiluak, azulejuak eta beste zeramiko batzuk x 17 01 02 Adreiluak
17 01 03 Teilak eta material zeramikoak
RCD: Arriskutsuegiak eta beste batzuk
2. Arriskutsuegiak eta beste batzuk
17 09 01 Merkurio daukaten eraikuntza eta eraiste hondarrak.
17 09 02 PCB-ak dauzkaten eraikuntza eta eraiste hondarrak.
17 09 03 SP-ak dauzkaten beste eraikuntza eta eraiste hondarrak.
17 05 03 SP-ak dauzkaten lurrak eta harriak.
17 09 04 Nahastutako RDC ezberdinak 17 09 01, 02 y 03 kodeak. Hondakin motak klasifikatuta eta adierazita egonik, obran sortuko diren kantitatearen estimazio bat egingo da, tonetan ( Tn. ) eta metro kubikoetan (m3). Estimazioa aurreko dokumentuetan adierazitako informazio erabiliz (eraikitako azalera m2, hondeaketa lanen bolumena, etab.) egingo da. Materialen ezaugarri zehatzak egiaztatzeko modu ez dagoenez, estimatutako parametro normalizatuak erabiliko dira: 20 cm-ko altuerako hondakin nahasketa eraikitako m2-ko, 1.5 eta 0.5 Tn/m3 arteko dentsitate mota batekin. Datu hauetan oinarrituz, hurrengo estimazioa egin daiteke:
Tn d V RDC aren tipologiako pisuaren ebaluazio teorikoa RDC mota bakoitzeko tonak Dentsitate mota (1,5 eta 0,5 tartekoa) Hondakinen bolumena m³ RCD: Lurrak eta hondeaketa harriak Proiektuaren datuetatik zuzen balioztatuta datozen indusketako lurrak eta harrizkoak 560,40 1,50 373,60
Bilboko IITUE 2017-02-23 8.2.3 Identifikatutako hondakinen kudeaketa Hondakinen gestioaren xedea eraikuntza materialen hondakinen prebentzioa, berrerabilpena sustatzea ezabapena minimizatuz, birziklapena, ezabapen egokia bermatzea eta eraikuntza jasangarria garatzen laguntzea da, eraikinen kalitatea eta funtzionaltasuna kaltetu gabe. 8.2.3.1 Kudeaketarako materialen klasifikazioa eta segregazioa Hondakinen gestioaren bidez, materialen berrerabilpena, balioztapena eta jarraitzen dion eliminazioa errazten da. Beraz, aurreikusitako hondakinen arabera eta ED105/2008 artikulua esaten duenaren arabera, eraikuntzen eta eraisten ondorioz sorturiko hondakinak frakzioetan banatu beharko dira, baldin eta aipaturiko frakzioa era indibidualean obran sortuko den aurreikusitako kantitateak hurrengo kantitateak gainditzen baditu: 8.2.4 Taula. Gehienezko kantitateak. Hormigoia 160,00 Tn Adreiluak, teilak eta zeramikoak 80,00 Tn Metalak 4,00 Tn Egurra 2,00 Tn Beira 2,00 Tn Plastikoak 1,00 Tn Papera eta kartoia 1,00 Tn
Hondar-bilketa guztian zehar Hondakinen Kudeaketa Planean ezartzen denarekin ados egongo den baimendutako Hondakinen Kudeatzaile baten parte-hartzearekin kontuan izango da.
Erregai bezala edo energia sortzeko beste era bat bezala erabilera nagusia
Disolbatzaileen errekuperazioa edo birsorkuntza
Ez disolbatzaile erabiltzen dituzten substantzia organikoen errekuperazioa edo birziklapena
Metalak edo konposatu metalikoen errekuperazioa edo birziklapena
Beste materia organiko batzuen errekuperazioa edo birziklapena
Azido eta baseen birsorkuntza
Bilboko IITUE 2017-02-23 8.2.4 Erregistroak Prozedurari dagokionez, hurrengo erregistroak sortuko dira hondakinen gestioaren jarraipenerako. Erregistroak artxibatuta dauden dokumentuak: a) Hondakinen gestiotik eratorritako dokumentuen kopiak: Hondakin arriskutsuen entregatzearen egiaztagiria. - Zabortegi inerteetan entregatutakoaren egiaztagiria. b) Hornitzaileek eginiko idatzizko komunikazioa. c) Hondakinen gestioaren kontrolerako formularioa. Eraikuntza hondakinak behar bezala kudeatu izana egiaztatzen duten dokumentuok Abanto eta Zierbenako Udalari aurkeztuko zaizkio. Aldi berean, artxibo bat sortuko da datu hauek jasoko direlarik, ordena kronologikoan: egindako lanetan sortutako hondakinen kantitatea, izaera, jatorria, helmuga eta tratamendu metodoa. Hala dagokionean, garraiobidea eta bilketa-maiztasuna ere jasoko dira. Datuok hiru urtez izango dira artxibatuak.
Kudeaketaren gainerako kostuen estimazioa 4.5 (Un) Kudeaketa kostuak, alokairuak eta abar. 1 5.000,00 5.000,00
3. Kudeaketako gainerako kostuen guztizkoa: 5.000,00€ Bost mila euro.
Hondakinen kudeaketa planaren guztizkoa: 7.323,64€ Zazpi mila hirurehun eta hogeita hiru euro koma hirurogeita lau zentimo.
Bilboko IITUE 2017-02-23 8.2.6 Ondorioak Esandako guztiarekin, proiektuarekin batera datozen planoekin eta azaldutako aurrekontuarekin, sinatzen duten teknikoak ulertzen du Hondakinen kudeaketa plana nahiko garatua geratu dela “Zurezko aterpe baten eta biltegi baten diseinua eta kalkulua” izeneko proiekturako.
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Kalitate Kontrolerako baldintza orokorrak. Egingo diren entseguak, analisiak eta probak. - Balioztatze ekonomikoa. Entseguak, analisiak eta probak egiteko behar bezala kreditatuta dagoen Entsegu Laborategi baten zerbitzuak kontratatuko dira eta, obra hasi baino lehen, “Kalitate Kontroleko Plana” Laborategiari emango zaio, kalitate kontrola ongien koordinatzeko. Laborategiaren zerbitzuen kontratazioaren berri Zuzendaritza Fakultatiboari emango zaio. Behin obra hasi dela, Zuzendaritza Fakultatiboak Kalitate Kontroleko liburua landuko du. Liburu honek izango ditu, entsegu bakoitzaren emaitzak, entseguak egin dituen Laborategiaren identifikazioa eta kontrolak egitean sortu diren dokumentu guztiak. Zuzendaritza Fakultatiboak, materialen, obrako unitateen edo instalazioen onarpena edo ez esateko jarraitu behar den irizpidea ezarriko eta dokumentatuko du. Honetaz aparte, proiektuan zehaztutako kalitatearekin bat ez datozen emaitzak eta Kontrol Planean bildutakoarekin edozein aldaketa ere dokumentatuko ditu. Azkenik, “Obra Amaierako Ziurtagiria” lortzeko dagokion Eskola Ofizialean “Kalitate Kontrolaren Ziurtagiria” aurkeztuko da, “Kalitate Kontrolaren Liburua” aurkeztea derrigorrezko izanik ziurtagiria bisatu ahal izateko. Kalitate Kontrolaren Ziurtagiri hau egindako kontrolaren dokumentu ofiziala izango da. 8.3.2 Kalitate Kontrolean aplikatu behar den araudia Materialari, obrako unitateei edo instalazio bakoitzari aplikatu ahal den arautegiari dagokio, kasu bakoitzean ezartzen den arabera eta Egite Proiektu honen parte denean. Egite Proiektuaren arabera, aplikatu ahal den arautegia hurrengokoa da: Eraikingintzaren Kode Teknikoa (CTE). o Energia aurreztea (HE).
Bilboko IITUE 2017-02-23 - Industria-guneetako suteen aurkako babeserako instalazioen araudia (RSCIEI). - Eraikitzeko produktuen eta elementuen klasifikazioa, suteen aurreko erreakzioaren eta erresistentziaren arabera. - Aisialdi jarduera eta ikuskizunen poliziaren araudi orokorra (RGPEAR). Materialengan egin beharreko entsegu metodologiaren betetzearen UNE arauak. - Egite proiektuaren aurreko inskripzio tekniko partikularren agiria. 8.3.3 Kalitate kontrolerako baldintza orokorrak Atal honetan batzen dira eraikuntzek, bere instalazioek barne, bete behar dituzten kalitate oinarrizko eskakizunak. Honi esker, osasun eta bizigarritasun oinarrizko baldintzak beteko dira, Eraikingintza Ordenazioko azaroaren 5eko 38/1999 Legeko gainerako bigarren puntuaren arabera. EKTk oinarrizko baldintza horiek ezartzen ditu “Eraikin segurtasun”, “Suteen aurkako segurtasuna”, “Erabilerako segurtasuna”, “Higiene, osasun eta ingurumenaren babesa”, “ Zarataren aurkako babesa” eta “energia aurreztea eta islapen termikoa” dokumentu bakoitzean, LOEko 3. artikuluan zehaztuta, eta hauek betetzen direla ziurtatzen dituen prozeduran ematen ditu. 8.3.3.1 Produktuen, ekipoen eta materialen adostasuna EKTrekin Eraikuntzara betirako gehituko diren eraikitze-produktuak, bere erabileraren arabera, CE zigilua eramango dute, eraikitze-produktuen 89/106/CEE zuzentarauaren arabera, abenduko 29ko 1630/1992 Errege Dekretuaz aldatuta, uztailako 28ko 1329/1995 Errege Dekretuagatik aldatuta, eta xedapenen garapenaren edo aplikatu daitezkeen bestelako europar zuzentarauen arabera.
Bilboko IITUE 2017-02-23 Produktu hauek, proiektuaren eskakizunak betetzeko lagungarriak izan daitezkeen markak, zigiluak, adostasun ziurtagiriak edo borondatezko kalitate bereizgarriak izan ditzakete. CTEko oinarrizko baldintzak betetzen dituzten produktuak, ekipoak eta sistema berritzaileak onartuko dira. Horretarako, bere erabilera izango den ebaluazio tekniko onargarria egin beharko zaio, eskumeneko Herriadministrazioak baimena emandako entitateek eginda. 8.3.3.2 Proiektuaren baldintzak Obran erabiliko diren produktuek, ekipoek eta sistemek izan behar dituzten gutxieneko ezaugarri teknikoak izango ditu. Era berea izango ditu, produktuen, ekipoen eta sistemen hornitze, harrera eta mantentze baldintzak, biltegiratze eta erabilera, egin behar diren kalitate bermeak eta harrera kontrolak produktuaren laginekin batera, egin behar diren entseguak, onartzeko edo ukatze irizpideak eta eginbeharreko eta erabilera, mantenu eta zaintze irizpideak. Zehaztapen hauek Baldintza Agiriarekiko, ezagutzen diren dokumentuekiko edo proiektugilearentzat aproposak diren beste dokumentuekiko erreferentzia eginez egin daitezke. Obrako unitate bakoitzaren ezaugarri teknikoak adieraziz bere egite prozesua, aplikatuko diren arauak, bere erabilera baino lehen baldintzak bete behar dituzten aurre baldintzak; onargarriak diren perdoiak; amaitze, mantentze eta zaintze baldintzak; egite, entsegu eta proba kontrolak; kalitate bermeak; onartzeko edo ukatzeko irizpideak; neurtze irizpidea eta unitateen balioztapena eta abar. Azkenik eraikinaren azkeneko prestazioak frogatzeko egin behar diren zerbitzu egiaztapenak eta probak deskribatuko ditu. 8.3.3.3 Obren egitearen baldintzak Obren eraikitzearen zehar Obrako Zuzendariak eta Obra Egitearen Zuzendariak egingo dute, haien konpetentziak kontuan izanda:
Bilboko IITUE 2017-02-23 a) Produktuen, ekipoen eta sistemen harrera kontrola. b) Obra egite kontrola c) Obra-amaieraren kontrola. 8.3.3.3.1 Produktuen, ekipoen eta sistemen harrera kontrola Harrera kontrolaren xedea da proiektuak ezartzen dituen produktuen, ekipoen eta sistemen ezaugarri teknikoak betetzen direla ziurtatzea. Kontrol honek barne hartuko ditu: a) Hornigaien dokumentazioaren kontrola. b) Kalitate zigiluen edo egokitasun ebaluaketa teknikoen bidezko kontrola. c) Entseguen bitarteko kontrola. 8.3.3.3.2 Obra egite kontrola Eraikitze prozesuan zehar, obra egitearen zuzendariak obraren unitate bakoitzaren egitea kontrolatuko du. Horretarako egiaztatuko ditu haien zuinketa, erabiliko diren materialak, eraikitze-elementuen eta instalazioen disposizio eta egite egokia. Era berean, proiektuak, aplikatu daitekeen legeak, jardunbide eraikitze egokiko arauak eta Zuzendaritza Fakultatiboaren instrukzioak esandakoarekin adostasuna frogatzeko egin behar diren kontrolak eta egiaztapenak kontrolatuko ditu. 8.3.3.3.3 Obra amaieraren kontrola Amaitutako obran, eraikuntza osoan edo bere parte ezberdinetan eta instalazioetan, erdi edo guztiz bukatutakoak, egin behar dira, borondatez egin daitezkeen kontrolez aparte, proiektuak edo
Bilboko IITUE 2017-02-23 Zuzendaritza Fakultatiboak agindutako eta aplikatu daitekeen legeek eskatutako zerbitzu probak eta egiaztapenak. 8.3.3.4 Obraren kontrolaren dokumentazioa Egindako obren kalitate kontrolak izango ditu produktuen harreraren, egiteen eta amaitutako obren kontrola. Horretarako: a) Obra egitearen zuzendariak egindako kontrolaren dokumentazioa batuko du. Batutakoak proiektuak, bere eranskinek eta aldaketek esandakoa betetzen duela ziurtatuko du; b) Eraikitzaileak aurrerago esandako produktuen dokumentazioa, mantenu eta erabilera instrukzioak eta dagokien bermeak produktuhornitzaileetatik lortuko du eta Zuzendari fakultatiboari eta Obra egite zuzendariari eman beharko dizkie; eta c) Eraikitzaileak obra unitate bakoitzari buruz egindako kalitate dokumentuak obraren kalitate kontrolaren parte izan daitezke, Obra egitearen zuzendariak baimenduz gero. Behin obra amaituta, Obra egitearen zuzendariak kontrolaren jarraipenaren dokumentazioa dagokion Eskola Profesionalean edo eskumena duen Herri-administrazioan utziko du. Hauek dokumentuen babesa ziurtatu behar du eta dokumentuen edukien ziurtagiriak legezko interesa ziurtatzen dutenei emateaz arduratuko da. 8.3.3.5 Obra amaierako ziurtagiria Obra amaierako ziurtagirian, Obra Egitearen Zuzendariak ziurtatuko du obrako material egitea zuzendu izana eta proiektuaren, garatzen duen dokumentazio teknikoen eta jardunbide eraikuntza egokiaren arauaren arabera eraikitako kalitatearen eta eraikitzearen kontrol kualitatiboa eta kuantitatiboa egin izana.
Bilboko IITUE 2017-02-23 Obrako Zuzendariak ziurtatuko du obra bere agindupean egin dela, agiri izateko asmoz proiektuaren arabera eta hura osatzen duen dokumentazio teknikoaren arabera. Azken hau, erabiltzeko prest egongo da mantenu eta erabilera instrukzioen arabera. Obra amaierako ziurtagirian hurrengoko dokumentuak joango dira atxikita: a) Promotorearen adostasunarekin, baimenaren baldintzak bateragarriak diren obran zehar sartu diren aldaketen deskribapena; eta b) Obraren egitean egin diren kontrolen arteko erlazioa eta bere emaitzak. 8.3.4 Produktuen harreraren baldintzak 8.3.4.1 Produktuen harrerako baldintza orokorrak 8.3.4.1.1 EKT Produktuen harrera eta kontrol metodoak CTE dokumentuaren 7.2 artikuluan adierazten den moduan egingo da. Artikulu honek hurrengoa dio: harreran kontrolaren zeregina proiektuan erabiliko diren produktuak, ekipamenduak eta sistemak beharrezkoak diren eskaera teknikoak betetzen badituzten konprobatzea da. Horretarako, hiru kontrol mota egin beharko dira elementu guztientzat: Produktuen dokumentazioaren kontrola (CTE - 7.2.1 artikulua). - Kalitate eta ebaluazio teknikoen ziurtagirien bidezko kontrola (CTE - 7.2.2 artikulua). - Harrera kontrola entseguen bidez (CTE - 7.2.3 artikulua).
Bilboko IITUE 2017-02-23 a) Produktuen dokumentazioaren kontrola (7.2.1 artikulua) Hornitzaileak hornitutako produktuen identifikazio dokumentuak eman beharko dizkio eraikitzaileari, eta honek dokumentuak Zuzendaritza Fakultatibora eraman beharko ditu. Dokumentu hauek derrigorrez bete beharrezko arauak exijitzen dituzte eta, gutxienez, hurrengo dokumentuak osatzen dituzte: - Jatorri, hornikuntzako eta etiketatze dokumentuak - Fabrikatzailearen segurtasun-ziurtagiria, teknikoaren sinadura fisikoarekin. Adostasun-dokumentuak edo erregelamenduz eskatutako baimen administratiboak eta, beharrezko denean, CE marka duten eraikuntza-produktuei buruzko dokumentazioa, hornitutako produktuei eragiten. b) Kalitate ziurtagirien eta ebaluazio teknikoen bidezko kontrola (7.2.2 artikulua) Hornitzaileak hurrengo prozesuen dokumentuak proportzionatuko ditu: - Hornitutako produktuen, ekipamenduen eta sistemen kalitate ziurtagiria, proiektuak exijitutako karakteristika teknikoak ziurtatzen duena, hala nola ziurtagiriaren errekonozimendu ofizialaren dokumentazioa, CTE-aren 5.2.3 artikuluak ezarritakoaren arabera. - Hornitutako produktuen, ekipamenduen eta sistemen ebaluazio teknikoak eta hauen ezaugarri teknikoen mantenuaren ziurtasuna, CTE-aren 5.2.5 artikuluak ezarritakoaren arabera.
Bilboko IITUE 2017-02-23 Adostasun-dokumentuak edo erregelamenduz eskatutako baimen administratiboak eta, beharrezko denean, CE marka duten eraikuntza-produktuei buruzko dokumentazioa, hornitutako produktuei eragiten . Obraren betetzearen zuzendariak dokumentazio hau justifikatzen dituen produktuen, ekipamenduen eta sistemen onarpenerako nahikoa dela egiaztatuko du. c) Harrera kontrola entseguen bidez (7.2.3 artikulua) Kasu batzuetan, CTE dokumentuaren eskakizunak betetzen diren frogatzeko beharrezkoa izango da produktu batzuekin entseguak eta frogak egitea, indarrean dagoen arauak jarraituz edo proiektuak ezarritako neurrien arabera. Kontrol honen errealizazioa proiektuan ezarritako irizpideak edo obraren Zuzendaritza Fakultatiboaren oharren arabera egingo da, produktuaren laginketa metodoa, egin beharreko entseguak eta onarpen eta ukatze irispideak zehaztuz, hala nola lortutako emaitzen arabera hartu beharreko neurriak. Baldintza Agiri honek, EKTn esandakoaren arabera, produktuen harreran jarraitu beharreko prozesua garatzen du. Prozesu hori egingo da, Europako Erkidegoko Kontseiluko, 1988ko abenduaren 21eko, 89/106/CE Eraikuntzarako Produktuen Zuzentarauaren (DPC) arabera. Eraikuntzarako produktuen zirkulazio askea zehazten duen abenduaren 29ko 1630/1992 Errege Dekretuak, 89/106/CEE Zuzentarauaren arabera, produktuak inportatzeko, merkaturatzeko eta espainiar lurraldean erabiltzeko hauek bete behar dituzten baldintzak arautzen ditu. Horrela, produktu hauek CE zigilua eraman behar dute, 1630/1992 ED betetzen dutela ziurtatzen duena.
Bilboko IITUE 2017-02-23 8.3.4.2 Eraikuntzarako Produktuen Zuzentaraua duten produktuak UNE EN (produktu tradizionalak) araua edo DITE Gida (Europar tekniko egokitasun dokumentua, produktu ez tradizionalak) duten eta haien merkaturatzea CE zigiluaren aplikazioaren dataren barruan dauden DPC barnean dauden Eraikuntzarako Produktuak honela jasoko dira: a) Horniduraren dokumentazioaren kontrola: 4.1.1 ataleko 4.1.1.1 ataleko deskribatutako dokumentuak daudela ziurtatuko da, CE markatuaren dokumentazioarekin batera: 1. Zigilua izan beharko du. CE zigilua toki hauetako leku batean gutxienez agertu beharko da: Produktuaren gainean, - Produktuari itsatsita joango den etiketa batean, Produktuaren bilgarrian, Produktuaren bilgarriari itsatsita joango den etiketa batean edo Produktuarekin datorren dokumentazioan( emate-agirian edo fakturan, adibidez). 2. Arauek eta proiektua esandakoa gutxieneko ezaugarri teknikoak betetzen direla ziurtatu behar da, CE markaketaren etiketa jartzean egingo dena. 3. CE markaketarekin joan behar den dokumentazioa begiratuko da, fabrikatzaileak sinatuko duen onespenaren CE Adierazpena, onespena ebaluatzeko sistema edozein dela ere. Fabrikatzaileari hurrengoko dokumentuak eskatu ahal zaizkio:
Bilboko IITUE 2017-02-23 8.3.4.5 Onartzea eta ukatzea Egite proiektuan, CTEn, betebeharreko arauetan, eta produktuekin, ekipoekin eta sistemekin batera etorriko den dokumentuetan fabrikatzaileek edo hornitzaileek zehaztutakoan eta aitortutakoan agertzen diren baldintzak betetzen direnean, kontrolen emaitzak egokiak direla esango da, hortaz, onargarriak. Kalitate kontroleko liburuan agertuko dira onartutako zein ukatutako obrako unitateak eta materialak. Entseguen, proben, analisien eta obran egindako bestelako kontrolek dokumentuetan zehaztutakoarekin bat ez datozenean, Zuzendaritza fakultatiboak beharrezkoak diren zuzentze-neurriak ezarri eta justifikatuko ditu. 8.3.5 Produktuen erlazioa CE markaketarekin Industria Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren 2009ko maiatzaren 5eko erabakiari dagokion eraikitze materialen arteko erlazioa. Zerrenda honetan agertzen diren materialak eraikitze elementuetan duten erabileraren arabera, determinatuta egotekotan, edo materialaren arabera daude antolatuta. Lan honetan osagai batzuk bakarrik agertzen dira. CE markaketa noiztik den beharrezkoa, aplikatu beharreko arauak eta adostasuneko ebaluaketa sistema elementu bakoitzean zehazten dira. 8.3.5.1 Zimenduak eta egiturak 8.3.5.1.1 Altzairua a) Berotan laminatutako produktuak, erabilera orokorreko eraikuntza metalikoetan erabiltzeko → 2006ko irailaren 1etik derrigorrezkoa da CE markaketa. Araua: UNE EN 10025-1:2005. Adostasuneko ebaluaketa sistema: 2+.
Laborategia: Laborategiko kanpainako kontrola Zelaiko kanpainako kontrola Ikasketa geoteknikoa LCC LURZORUA Ikasketa geoteknikoa Eraikinaren eta lurzoruaren identifikazioa (1) Sotoak barne
Produktuaren identifikazioa Buztineko eta siliko-kalkareoko adreiluak LCC FABRIKAK Harrerako kontrol dokumentazioa Harrerako kontrola (entseguak eta probak) Laborategia:
1. Zimenduak 5.1 (Un) Hondeaketa lurrak eta harriak. 50 12,70 635,00 |
addi-7e8b69d250ec | https://addi.ehu.es/handle/10810/22890 | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | 2016 | science | Rodriguez Galparsoro, Unai | eu | Umeen gustuak azaleratzen marrazkien bitartez | Gaur egun, eskola porrotaren emaitza oso altua da. Nabaria da, saio
arrakastaren arrazoiak ezagutzea beharrezkoa da, ondoren, etorkizun batean,
motrizitatea, gelara sartzeko metodologi bat sortzeko.
Beraz, esandakoa kontuan hartuz, Gradu Amaierako Lanaren oinarria eta
helburua izango da, motrizitatea ikertzea umeek egindako marrazkien bitartez.
sentimenduak, lekua…). Jarraian, ondorio sendu batzuk ateratzeko.
Bukatzeko, motrizitateak dituen ezaugarri bereziak eta umeenganako
aterako ditut. Esanahi eta ondorio hauek lortu ondoren, denak bildu eta
eta bertan agertzen diren esanahiak ikertu ditut. Ikasleak hiru mutzo desberdinak
zikloko gela bat eta hirugarren zikloko beste gela bat. Marrazkiak egiteko eskatzeko
marrazkietako ezaugarriak ikertzeko eta beraien artean sortzen diren esanahiak
ulertzeko eta interpretatzeko. Hau modu egokienean bideratzeko, Pierre Parlebasen
teoria erabiltzea beharrezkoa ikusi dut, honek barne logika terminoaren bidez,
batzuk ikertzeko aukera ematen dut Pierre Parlebasen teoriak.
motrizitateak dakartzan onurak ezagutu eta beste arloetan ezartzeko aukera bikaina
izango da.
definizioa, ondoren marrazkiak sailkatzeko garaian argi eta garbi edukitzeko.
Non, Pertsona baten ekintzak eta erreakzio antolatuak edo antolatu gabeak izan
daitezke ekintzan zehar.
logika egoera motorearen berezko ezaugarrien multzoa da eta ezaugarri hauek,
desberdinak dira jolas batetik bestera, hauek aldatu ezkero, beste jolas batean
bilakatuko lirateke, beste ezaugarri eta arau batzuekin.
Lehenik, “espazio” izendatu duen atala azaltzen du. Bertan honakoa esaten du: joko
batean jolasteko garaian, espazioa zalantzazkoa edo zalantza gabekoa izan daiteke.
Hau da, jokoa aurrera eramango den eremua aurretik finkatua eta oztopo gabea
denean, zalantzazko eremua izango da eta eremuak dituen oztopoak jokuan nola
eragin dezaketen ez dakigunean, berriz, zalantzazkoa. Beste atal batek, jokoan
zehazten ditu. Hauek, lankidetzakoak, aurkaritzakoak edo lankidetza/ aurkaritzakoak
izan daitezkeelarik. “Denbora” deituriko atalean, jolasaren denboraz hitz egiten du
eta bi bereizketa egiten ditu: alde batetik, denbora lineala, non jokoak hasiera bat eta
Azken atalean, jokoan materiala beharrezkoa den edo ez zehazten du.
daitezkeela eta hauek jokuaren nundik norakoa baldintzatzen dutela. Parlebasen
ustez hauek izan daitezke helburuak: gizakia, materiala, erritmoa edo espazioa.
denbora, puntuazioa eta denbora (bietara) zehatz batzuk. Hauez gaiz, badira
batzuetan esanda, ekintza egiten ari den pertsonari ezin zaionean mesederik edo
● Sailkapena:
zuen. Sailkapen berri honek hiru elementuen arteko konbinaketa binarioan datza.
Elementuak hauek dira: Jolasean parte hartzen duten pertsonen arteko rola
lankidetzakoak (L) edo aurkaritzakoak (A) izan daitezke eta hirugarren elementua
espazioa antolakuntza da, izan daiteke, zalantzazkoa (Z) edo zalantza gabekoa.
Elementu hauek elkarren artean konbinatzen dira jolas motore guztiak sailkatu ahal
sailkapen binario honetan sartzeko aukera dago, beti ere, jolasaren ezaugarriak
ondo definitu eta zehazten badira.
Aurreko definizioak eta sailkapenak zehaztea beharrezkoa izan dira lana
aurrera eraman ahal izateko. Aurreko tal batzuetan azaldu dudan moduan, haurren
sailkapenarekin marrazkiak ikertuko ditut, egoera motor gogotsuenak zehazteko.
Baita ere, baliogarria izango zait marrazkia zortzi multzo hauetan sailkatzea, umeen
interesak gertutik ezagutzeko eta motrizitatea duen arrakastaren inguruko pistak
bereganatzeko. Marrazkiak egiteko garaian askatasuna zutenez, marrazki batzuk
Gradu Amaierako Lana kiroldegi barruan edo psikomotrizitate gela irudikatu zuten eta beharrezkoa ikusi dut,
barnean lankidetza jolasa, aurkaritza jolasa eta lankidetza aurkaritza jolasak dauden.
hau hiru mota desberdinetan banatzen da: lankidetzakoa, aurkaritzakoa eta
lankidetza/aurkaritzakoa. Parlebasen hitzetan oinarrituta, egoera horietan zeregin
eragileak edo helburu motoreak partehartzaile baten elkarrekintza eskatzen du.
izateko. Helburua lortzeko komunikazio hortan, bidea desberdinak izan daitezke:
Pertsonen arteko kontaktua, rol aldaketa edo objektu bat pasatzea.
helburu berdin bat dute eta zeregin batzuk egin beharko dituzte zehaztutako
2) Aurkaritza: Jolasaren edo ekintzaren helburua lortzeko, gutxienez beste
pertsona baten oztopoak gertatzen direnean. Aurkako jarduera bi motakoa izan
3) Lankidetzaaurkaritza: Ekintzan parte hartzen duten denboran zehar,
jolaseko kideen laguntzarekin eta aurkarien eragozpenarekin jarduten dute beraien
arabera rol aldaketa desberdinak egin ditzazke, zehaztutako helburuetara iritsi ahal
izateko.
zalantza gabeko espazioa. Eta bestetik, zalantzazko espazioa.
1) Zalantza gabeko espazioa: zalantza gabeko espazioetan jolasten den
egoeretan, parte hartzaileak ez dute espazioa momenturo irakurri beharrik, beti
hartzaileak, ez dute momenturo lurrera begiratu behar ea zuloren bat dagoen.
eta non dagoen ulertu beharko du, egoera motorea modu egoki batean egiteko. Hau
da, ikasle batek zalantza gabeko zonalde batean dagoenean, mugimendu
duen ikusteko.
erabiltzen dituzten objektuez eta bestetik, gorputz teknika material moduan
erabiltzen dituztenean. Bi aspektu hauek momentuan bizi garen gizartearekin erlazio
estua dauka eta gizarte batetik bestera aldatu ezkero, bi aspektu hauen esanahia
aldatu egingo da.
Adibidez, Errenterian oso famatuak egin dira orain sortu dituzten” txiba” berri batzuk.
da, materialen erabilpena gizartearen menpe dago eta hauek aldatzea oso zaila da.
bestera mugitzean, gizakiak gorputz teknika batzuk erabiltzen ditu. Hauek gizarteak
zehazten ditu eta zonaldearen arabera hauek aldatu egiten dira. 10
Horregatik ondo ulertu eta ondorioztatu behar da, ondorengo ikerketan
agertuko diren materialak, gizarteak ezarritakoak izango direla.
desberdinetan banatzen ditu: denbora ziklikoa (ez dago irabazlerik) eta denbora
lineala (irabazleak eta galtzaileak daude).
etengabe jolasten egon daitezke, ezinezkoa delako talde edo pertsona batek
irabaztea. Horregatik deitzen zaio jolas ziklikoak, amaiera gabekoak direlako.
2) Linealak: Egoera motore hauetan, hasiera bat eta amaiera bat zehazten
da. Hau da, jolas mota hauetan irabazle eta galtzaileak egongo dira. Arau hauek
Kanpo logika, zehaztutako egoera motorretik kanpo dauden ezaugarriak,
egoera motorrean duten eragina ikustean datza. Hau da, lekua eta gizartearen
arabera jokoa ikusteko moduak aldatu egiten dira. Eragile hauen artean,
barneratutako baloreak, ikus puntuak edo gizarteak zehaztutako portaerak aurkitzen
espazioa, denbora, partaideak eta materiala.
Espazio atala ikertzeko garaian, garrantzitsua da, egoera motorra zein
arabera, jokoa ikusteko edo ulertzeko moduak baldintzatuko dira, zonalde bakoitzak
bere ezaugarri bereziak dituelako. Esandako adibideen artean, lekua itxia, estalia,
erdiestalian… ere sailkatzen dira.
aspektu desberdinak (aroa, egutegia, ordutegia, urtaroak…). Jakin eta zein egoera
motore praktikatu nahi den. hauen interpretazioak eta pentsamenduak desberdinak
izango dira.
maila…) eragin handia izango dute, jokoa interpretatzeko garian. Hau da, ume
bakoitzaren ezaugarrien arabera, modu batean edo bestean ulertzeko gaitasuna
Lehen hezkuntzako ikasleei motrizitatearekin erlazionatutako egoerak
(gorputz hezkuntza, eskola kirola, jolas garaia…) hainbeste gustatzearen arrazoiak
ikertuko ditut. Ikerketa honetan, motrizitateak umeengan duen arrakasta ezagutzea
interesatzen zait. Ondoren, ikerketa honen emaitzak hartu eta ondorio sendo batzuk
● Egoera motor bakoitzean pertsonaien arteko harreman motak aztertzea eta
identifikatzea. ● Egoera motor bakoitzean zein motatako material erabiltzen den identifikatzea.
sorrarazten zaien sentimenduak zehaztea. ● Marrazkietan agertzen diren egoera motorretan denboranozioak ikertzea. ● Marrazkietan agertzen den espazioa identifikatzea.
aspektu desberdinak aztertzeko aukera bikaina eta originala iruditu zitzaigun eta.
erabaki nuen proiektua gauzatu eta marrazkiak lortu ahal izateko. Bertan, hiru
zikloetako kurtso ezberdinetako ikasleekin aritu nintzen, nire lana gorputz
hezkuntzako saioetan irakaslearen laguntzaile izatea zen. Aukera honek adin
desberdinetako ikasleen marrazkiak lortzeko aukera erraztu zidan. Azkenean,
konfiantza gehien lortu nuen irakasleekin hitz egin eta ikerketa aurrera eramateko
aukera ahalbidetu zidaten, beraien saioaren zati bat marrazkiak egiteko utziaz.
Guztira, 67 marrazki lortu nituen. Horietatik, 43 mutil eta 24 neska izan ziren
marrazkiak egin zituztenak
Bukatzeko, marrazkietatik ateratako datuak programa informatiko baten
bitartez sailkatu eta ordenatu nituen, ondoren datuak grafikoetan errepresentatzeko.
Gauza guzti hauek lortzean, txostena idazten hasi nintzen.
Marrazkiak egiteko eskatzekorakoan garaian, ez nuen inolako pautarik eman.
Gainontzean, ikasleak askatasun osoz marrazteko aukera zeukaten. 14
Gradu Amaierako Lana Informazioa lortzeko prozedura hau, originala izateaz gain, ikasleen
sentimenduak eta gustuak ezagutzeko tresna baliagarria ere bada. Mª Teresa
bere artikuluan azaltzen dituen hitzak:
Marrazkia lengoaia da eta hizkuntza bezala, igorle batek kode batzuen
bitartez sentimenduak edo sentsazioak helarazten ditu. Modu honetan, marrazkietan
agertzen diren objektu eta pertsonaien arteko erlazioen errepresentazioak…
esanahiez beterik daude. Mezu horiek pertsona batetik bestera desberdinak dira eta
hauek ongi ikertu eta ulertu ezkero, egilearen sentimenduak eta pentsamenduak
ulertzeko aukera sortzen da.
Behin marrazkiak lortu eta gero, material hauek analizatzen hasi nintzen.
Lehenik, Pierre Parlebasek zehaztutako barne logikaren ezaugarri batzuk ikertzea
erabaki nuen. Horien artean: motrizitatea, harremanak, espazioa, denbora eta
materiala. Honekin batera ere, kanpo logikaren aspektu batzuk ikertzea beharrezkoa
ikusi dut: sentimenduak eta jarduera mota.
Lanerako Parlebasek barne logikaz zehaztutako ezaugarri hauek
aukeratzearen arrazoi desberdinak izan dira; batetik, aurreko zatian zehaztutako
ezaugarriak barne logikaren atal nagusienak direlako. Hauek ikertu ezkero,
motrizitatean gertatzen diren egoera guztiak osotasunean aztertzeko aukera izango
dut. Beste batzuk aukeratu izan ezkero, aspektu garrantzitsu batzuk ikertu gabe
geratuko ziren. Beste arrazoia da, zenbait gogoeta sakon edukitzeko aukera izango
dudalako eta gogoeta hauekin, ondorio interesgarri eta sendo batzuk lortu ahal
izateko. Marrazkietan aspektu hauek ikertu ezkero, motrizitatearen arrakastaren
zergatiak azaleratzeko aukera sortzen da.
Marrazkien bidez ateratako datuak modu egoki batean antolatzeko, programa
informatiko baten bitartez datuak grafikoetan bilakatzeko aukera izan nuen.
Programa horren izena Excell da eta bere aukeratzearen arrazoia, erraztasunez
erabiliko nuelako. Honekin datuak tauletan antolatu eta hauekin ondoren grafikoak
Datuak grafiko moduan bilakatzeko, hasiera batean marrazki guztietatik ikertu
behar nituen datuak, eskuz egindako taula batzuetan sailkatu nituen. Ondoren,
sailkatutako datu guztiak, modu erraz batean programa informatikoan jarri nituen.
Bukatzeko, datu guzti horiek hartu eta botoi baten bitartez, grafikoetan bilakatu
Orain arte azaldutako prozesuan zehar, zailtasun batzuk eduki ditut eta atal
Sortu zitzaidan lehenengo arazoa marrazki kopuru adierazgarri eta
koherentea zehaztea izan zen. Hau da, 600 ikasle baino gehiagoko ikastola batean
ikasle guztien marrazkiak eskatu eta hauek aztertzea ezinezkoa zitzaidanez, kopuru
bat zehazteko buruhausteak izan nituen. Azkenean, ziklo bakoitzeko gela bat
hartzea erabaki nuen.
Zenbait ikaslek marrazkiak egiterakoan eduki zuten gogo falta ere arazo bat
izan zen. Lehenengo bi zikloetako ikasleek arazorik gabe marraztu zituzten
marrazkiak, hirugarren zikloko zenbait ikaslek berriz, marrazkiak ahalik eta azkarren
bukatzeko, gogorik gabe egin zituzten. Marrazkia gogorik gabe egin zutenei berriro
egitea eskatu nien.
lagina zehaztu eta praktikaldian zehar lortzea erabaki genuen, marrazkiak lortzeko
Horregatik, egin nuen lehenengo gauza, ikastolako zuzendaritza taldearekin
hitz egitea izan zen. Bertan, nik egin behar nuen lanaren nundik norakoa azaldu eta
ikasleen esparru pribatua errespetatuko nuela eta beraien datuak ez zirela inon
agertuko. Horretarako azaldu behar izan nuen, bai marrazkietan eta bai nik hauekin
egingo nuen lanean, ez zirela ikasleen daturik agertuko. Ikastola ziurtatzeko
esandako guztia egia zela, behin lana bukatuta ale bat emango niela zin egin nuen.
Gradu Amaierako Lana Marrazkiak eskatzeko garaian, haurrei azaldu behar izan nuen, beraien izena
eta marrazkian agertzen ziren pertsonaien izenak ezin zirela agertu. Jarri behar
zuten gauza bakarrak, ea egilea mutila edo neska zen.
ikastolako ikasleek egindako marrazkiak aztertzean datza. Jarraian, marrazkien
Marrazkietan aztertu ditudan aspektuak zazpi dira: motrizitatea, egoera
Motrizitatearen grafikoa izango da, guztietatik garrantzitsuena, nire ikerketa
guztietatik, %72.7ak (48 marrazki) motrizitatearekin erlazionatutako ekintza bat
aukeratu du, Adibidez, ikasleak futbol partidu bat jolasten. Gainontzeko %27.3ak
plastika, informatika eta txanela izan dira gehien irudikatutakoak
zikloetan banatuak. Taula honetan zehazki ikus daiteke ziklo bakoitzean dauden
parekatuak daude, 14 marrazki dira motrizitatearekin erlazionatutakoak,
gainontzekoak, berriz, 8. Bigarren eta hirugarren zikloan, bi kasuetan emaitza
berdina atera da, 17 ikaslek motrizitatedun jarduera bat irudikatu dute eta 5 ikaslek
Aurreko datuak ikusi eta gero, 1. grafikoan ikasleei motrizitatearekin
erlazionatutako ekintzak asko gustatzen zaizkie. Nire iritziz, honen arrazoietako bat
da, ikasleak irakaslearen aurrean geldirik ordu asko igarotzen dituzte eta hauen
askatasunez erabakiak hartzeko aukera dute.
marrazkietatik, 17 motrizitatea irudikatu dute (%70.8) eta 7 motrizitaterik gabekoak
(%29.2). Horien artean aurkitzen dira eskubaloi partiduak eta plastikako saioak
Neskak marrazkietan lortutako emaitzak
Mutilen partetik, marraztutako 43 marrazkietatik, 31 marrazki izan dira
(%27.9). Adibideen artean, garrantzitsuenak dira futbol partiduak eta robotika saioak.
Mutilak marrazkietan lortutako emaitzak
txanela irudikatu zuten ikasle gutxi batzuk, %15.8 (3 marrazki).
Motrizitaterik gabeko marrazkietan, irudikatutako egoerak
motrizitatearekin erlzionatutako 48 marrazkiak erabiliko ditut eta beste 19 marrazkiak
baztertu egingo ditut.
Marrazkietako egoerak bi multzo nagusietan sailkatu ondoren,
motrizitatearekin erlazionatutako irudikapenak hartuko ditut, ikerketarekin jarraitzeko.
marrazkietatik, egoera psikomotorea %41,7koa da (20 marrazki) eta egoera
sinbolikoak izan diren emaitzarik handiena izan duena eta egoera soziomotorean
Egoera soziomotore atala ikertu ezkero, ikasleak irudikatutako 28 marrazkiak
hartuz gero, atal honen barruan dauden hiru multzoetan sailkatu ditut. Lankidetzak 3
(pala partiduak). Azkenik, lankidetza aurkaritza izan da irudikapen gehien lortu
Soziomotorreko azpiatalen sailkapena
Garrantzitsua iruditzen zait azaltzea, egoera psikomotorearen eta
Goiko taulan agertzen diren datuen inguruan, nabarmentzekoa da, egoeren
gorakada eta beherakada adinaren arabera. Normala da lehen hezkuntzaren
bereganatu ez dituztelako. Horren ondorioz, oso zaila egiten zaie beste ikasleekin
eta gero, nahiago dute erlazioak dauden egoeretan parte hartzea. Taula honek,
Piagetek zehaztutako bilakera guztiz betetzen du, hau da, gero eta helduagoa
Irudikatutako lekuak ezagutu ondoren, hauek bi azpi multzotan sailkatu ditut.
Alde batetik zalantzazko zonaldeak 15 irudikapen % 53.6koa lortu du. Zehazki,
Bestetik, zalantza gabeko zonaldeak 13 marrazki, %46.4ko emaitza lortu du. Hauen
Irudikatutako zonaldeak, zalantza eta zalantza gabeko multzoetan sailkatuta
Lekuen irudikapenean ikus daitekeen moduan, gauzak oso parekatuak
agertzen dira. Irudikapen gutxien eduki duen lekua gimnasioa izan da, 6
dira, jolastoki moduan izendatua. Atal honek, 13 irudikapen lortu ditu, %27,1.
Jarraian, psikomotrizitatearekin erlazionatutako irudikapenak dira marraztutakoak,
14 marrazki (%29,2a lortuz). Bukatzeko, arrakasta gehien duen lekua, medi
zonaldea da. Orereta ikastolako 15 ikasleek aukeratu dute bere momenturik
Irudikatutako zonalde gustokoenak
Lortutako datuak modu egokian ulertu ahal izateko, garrantzitsua da hainbat
ezaugarri azaltzea. Haur hezkuntza garaian dauden bitartean, oinarrizko abileziak
hezkuntzako ordu batzuk erabiltzen dira psikomotrizitate gelara joateko. Horren
ondorioz, gela honek lortutako irudikapen guztiak.
jolas sinbolikoak eta bestelakoak (ikasleak sortutako jolas batzuk).
ikasleak ikusten duten guztia imitatzen dutelako. Horren ondorioz, kirolak baliorik
dira marrazki gehien lortu dituztenak, bakoitzak %27,1 (aurretik esandako borroka
Ikasleak aukeratutako jarduera fisikoak
Beheko grafikoan zikloka lortutako emaitzak agertzen dira. Ikus daitekeen
zikloan, bi emaitza bakarrik lortu ditu, jolas sinbolikoak (marrazki 1) eta bestelakoak
(13 marrazki). Bestelako moduan izendatutako multzoan, ikasleak asmatutako eta
irudikatutako jolasak bildu dira. Bigarren zikloan, jolas sinbolikoak (12 marrazki) eta
handitu egiten da (9 marrazki) eta orain arte atera ez den balorea, jolasa (8
Jarduera fisikoak, zikloka sailkatuak
bakoitzak bere izaeraren araberako jolasak eta ekintzak egiteko askatasuna dute.
Bigarren zikloan, gorputz hezkuntzako saioak eta jolas garaiko orduak dira gehien
irudikatutakoak. Honen arrazoia izan daiteke, jolas eta kirol berriak ezagutzen
hasten direlako. Hirugarren zikloan, kirolak dira irudikatutako egoera nagusienak.
Zehazki, eskubaloia nesken aldetik eta futbola mutilen aldetik. Oso normala da
eta ikasleengan izugarrizko eragina dute, horien artean, futbola da indartsuena.
Lortutako hamalau marrazkietatik, hamabi futbalorekin erlazionatuta daude eta falta
diren beste bi egoerak, eskubaloi partidu bat irudikatuta agertzen da. Ikerketaren zati
honetan, arloen arteko diferentzia ez da oso nabarmena izan, ziklo bakoitzetik
marrazki gutxi batzuk hartu direlako. Ikastolako ikasle guztiak analisia eginez gero,
arloen diferentzia askoz ere zabalagoa izango litzateke.
Nabarmendu nahiko nuke jolas sinbolikoa lortu duen emaitza. Nahiz eta
aurreko atal batean psikomotrizidade gelak lortu duen emaitza handia izan den, jolas
sinbolikoak ez dira zonal horretan praktikatu. Bigarren zikloko ikasleak dira emaitza
egitea beharrezkoa ikusi nuen. Beheko grafikoan ikus daitekeen moduan,
motrizitatea duten 48 marrazkietatik, 47 sentimendu onak irudikatu dituzte
pertsonaien artean eta irudikapen batean, sentimendu txar bat bakarrik agertzen da;
marrazkiko pertsonai guztiak aurpegi tristearekin irudikatzen direlako. Beste modu
batean esanda, %97.9a sentimendu onekoa eta %2.1 sentimendu txarrekoa.
Marrazkietan irudikatutako sentimenduak
aterako zirela txar baino. Hala ere, ikertzea erabaki nuen. Emaitzetan argi eta garbi
Marrazkian ikus daitekeen moduan, bi taldeen arteko gezurrezko borroka bat ikusi
daiteke, talde baten etxearen ondoan. Bertan hamar pertsonai agertzen dira,
bosteko taldeetan banatuta eta talde galtzailearen parte hartzaile guztiek, aurpegi
poztasun aurpegiarekin agertzen dira. Beraz, ikusi daitekeena da, egileak irudikatu
nahi izan duena da, bere taldearen garaipena eta ondo ulertu ahal izateko,
sentimenduak marraztu ditu pertsonai guztiei. Sentimenduen bereizketa hau
motrizitatea irudikatutako 48 marrazkietatik, zenbatean agertzen diren materialak eta
zenbatean ez. Beheko grafikoan ikus daitekeen moduan, materiala irudikatuta
agertzen diren marrazki kopurua 43koa da (%89,6) eta materialik gabe agertzen
diren irudikapenak, 5 dira (%10,4).
Garrantzitsua da azaltzea zer nolako material mota erabili izan den ikerketa
eremu eta denboran. Beheko grafikoan ikus daitekeen moduan, material mota bat da
gainontzekoetatik pixkat bereizten dena. Hau, baloiaren kasua da, lortutako egoera
(%25,6) eta koltxonetak berriz, 10 egoera motorretan (%23,3). Azkenik, emaitza
gutxien lortutako materialak agertzen dira: 2 palak (%4,7) eta 5 sokak (%11,6).
Irudikatutako material moten portzentaia
Materiala irudikatu duten 43 marrazkietan, interesgarria iruditzen zait
azaltzea, bakoitza zein jarduera fisikoan erabiltzen den jakitea. Koltxoneta eta
erabilpena librekoa zen. Hau da, ikasleak nahi zuten momentuan eta interesaren
arabera erabiltzen zituzten. Baloiak, jarduera fisiko ezberdinetan agertu da, baina
horietatik nagusiena futbola izan da. Baita ere, eskubaloi, “beisbol pie” eta brilet
partiduetan agertzen zen. Palak bi irudikapen bakarrik izan zituen eta bi umeen
dira eta guztietan soka saltoan jolasteko erabiltzen dira.
Geratu diren hiru marrazkietan, ez ziren materialik irudikatu eta guztietan
arrapaketa jolasa irudikatu zuten. Marrazki guztiak, ikasle kopuru handi bat agertzen
zen eta denak mendi zonaldean irudikatuta.
Gradu Amaierako Lana izango da. Adibidez, kirol bat praktikatzen, baloiak funtzio espezifiko bat dauka.
hartu ditzazke.
Denbora atala ikertzeko garaian, ikertu behar nuen gauzetako bat, marrazki
bakoitzean irudikatutako egoeretan denbora lineala edo ziklikoa jakitea zen. Aldez
aurretik esan behar dut, sailkatutako 48 marrazkietatik (motrizitatekoak) 14 baztertu
behar izan ditut, jolas sinbolikoak direlako eta bertan ez dago denborarik. Horien
artean marraztuenak, futbol partidak izan dira. Geratzen diren 34 marrazkietatik,
denbora linealak 28 irudikapen lortu ditu, %82.4a eta denbora ziklikoak berriz, 6
marrazki, %17.6a lortuz (arrapaketa jolasak dira irudikatutakoak).
Denbora moten portzentaiak (ziklikoak eta linealak)
duen denbora mota haurren artean. Haurrak asko disfrutatzen dute garaipen bat
eskuratzen dutenean eta egoera horretan sortzen diren sentimenduak konpara
ezinak dira. Hala ere, irudikatutako kirol gehienak, denbora linealean, gizartean
dauden boteretsuenak izan dira (Futbola). 32
Ikerketan lortutako emaitzak azkenik baliogarriak izan dira lanaren hasieran
aipatu dudan helburua indartzeko, hau da, motrizitateak umeengan duen arrakasta
azpimarratzeko. Ikasleek motrizitatearen premia dute, daukaten energia erabiltzeko
aukera dutenean, prestutasuna edo partaidetasuna, gogoak eta sozializatzeko
Baita ere, nabarmendu nahiko nuke, motrizitate gabe irudikatutako egoerak.
Hauek, curriculumean ordu gutxien dituzten saioak dira. (plastika eta informatika).
Egia da, oso garrantzitsua dela ikasleak beharrezkoak diren kontzeptuak
bereganatzea, etorkizunean modu erraz batean gizarteratzeko. Baina, ikasleak
beste behar batzuk dituzte eta hauek oso gutxi lantzen dira. Emaitzetan zehaztutako
egoerak gustatzearen arrazoia izan daiteke, bertan ikasleak askatasunez lan egiteko
Soziabilitatearen gaiarekin jarraituz, aipatzekoa da ere, egungo teknologia
berriek ikasleengan sortzen dituzten sozializatzeko arazoak. Nahiz eta umeei
teknologia berriak erabiltzera bultzatuta umeak lagunen baten etxean bideojokoetan
dituzten motrizitate egoerak aprobetxatzen dituzte beraien artean sozializatzeko.
beste pertsonekin harremanak sortzeko beharra sentitzen dutelako.
Gradu Amaierako Lana Espazioaren inguruko emaitzak ikertuz gero, argi eta garbi ikus daiteke,
marrazkietan gehien errepikatu diren irudikapenak, jolas garaiko zonaldeak,
psikomotrizitate gela eta plastika gela izan dira. Hauek agertzea eta ez beste batzuk,
gauza oso adierazgarrria da, gaur egungo curriculumean ordu gutxien dituzten
Jarduera fisikoaren inguruan ateratako ondorioa da, gaur egungo gazteak
jarduera edo ekintza zehatz batzuetan jokatzea gustoko dute. Ikerketan ikus
daitekeen moduan, lankidetzaaurkaritza egoerak dira gehien irudikatutakoak eta
arrazoia izan daiteke, gaur egun gazteak telebistan ikusten duten guztia imitatzen
dutelako eta momentu honetan indar gehien duen kirola futbola da.
gustukoa dutela; hau da, motrizitatea gustatzearen arrazoia ere objektu horien
gizarteak zehazten ditu zonalde batean egingo diren gorputz teknikak eta erabiliko
da, futbola osa garrantzitsua delako.
zituztela denbora linealeko egoeratan parte hartzea, haur guztiak irabazteko nahia
sentitzen dutelako. Konpetitzeko gogoak sorrarazten dira, gizarteak helarazten
egin behar dute balore positiboak transmititzeko
Gradu Amaierako Lana Bukatzeko, motrizitate ariketak egiterakoan askotan arazo bat planteatzen da
eta ikasleek hau gainditu behar dute kasu bakoitzean behar dituzten baliabideak
baliatuz. Arazo hori momentuko egoera erreala izateak eta honi irtenbide bat bilatu
beharrak ikasleak motibatu eta parte hartzea sustatzen du.
banu egingo nizkiokeen aldaketa eta hobekuntzak aipatuko dira.
Ikerketan, aztertzeko ziklo bakoitzeko gela bateko marrazkiak izan beharrean,
eskolako ikasleetako bakoitzaren marrazkiak izango banitu, ikerketaren
beste ikastetxeren batean egin beharko banu, ikasle guztien parte hartzea bilatuko
bakoitzak bere izakera baitu. Dena den, ideia hori aurrera eramateak ikerketaren
Interesgarria litzateke ere, ikasleak marrazkietan irudikatutako egoeretan
modu erreal batean ikustea eta ikertzea. Izan ere, marrazkietan ikusten ez diren
ezaugarriak ikusteko modu bakarra, bertan egotea da. Ikasleak, hauek irudikatu
duten egoera bakoitzean ikusteak, ikerketarako denbora eskatzeaz gain, laguntzaile
batzuen laguntza ere eskatzen du. Kasu honetan, ikasleen irudietan errepikatzen
aurrez zehaztutako pauta batzuk ikasleetan erreparatzen.
ikertzeak ere, hipotesiarekin erlazionatutako hainbat datu eta ezaugarri eskuratzen
Amaitzeko,oso interesgarri izango litzateke lan honen kontrako ideiarekin
(tristurarekin) beste ikerketa lan bat egitea. Ondoren emaitzak ikusteko eta lan
honekin konparazioak egiteko.
Hemen hobetzeko aipatu ditudan aspektu batzuk martxan jartzeko saiakera
egin bazen ere, denbora eta baliabide falta zirela eta, baztertu egin behar izan
nituen. Hala ere, etorkizunean ikerketa honi jarraitzeko asmoa izango banu, aurretik
aipatutakoak kontuan izan beharreko hobekuntzak izango lirateke.
2016ko apirilaren 29an berreskuratua. |
addi-1e3212107d57 | https://addi.ehu.es/handle/10810/22922 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017-10-10 | science | Larrinaga Rodríguez, Eneko | eu | Harrobi baten instalatuko den eta hartxintxarra garraiatuko duen zinta garraiatzaile baten diseinu eta kalkulurako proiektua | Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
3.5.4: Esfortzu tangentzialak, potentzia eta tentsioak……….………….…20
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea |
addi-7ade3a182e38 | https://addi.ehu.es/handle/10810/22922 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017-10-10 | science | Larrinaga Rodríguez, Eneko | eu | Harrobi baten instalatuko den eta hartxintxarra garraiatuko duen zinta garraiatzaile baten diseinu eta kalkulurako proiektua | Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Aridos Y Canteras Del Norte, S.A.enpresak bere Lemoako instalazioan,harritxintxarra garraiatzeko behar duen eta etorkizunean instalatuko den garraio jarraiko bandadun zinta garraiatzaile baten kalkulua eta diseinua aurrera eramatea izango da. Lanaren kokapena, Apario harrobian, Lemoan, izango da. Enpresa honek daukan harrobien instalazioetan hain zuzen ere: Urquizu Auzoaz/g, 48330 Apario-Lemoa (Bizkaia).
72318799-Z 2. 1 Irudia: Zinta garraiatzailearen adibidea
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailearen aplikazio nagusia, harrobiaren beheko gune baxubatetikharrobi berdinaren gune altu batean kokatuta dagoen biltegi batera hartxintxarra garraiatzea izango da. Horretarako, zintak 150 tn/h-ko karga jasotzeko ahalmena izango du.Indar hori jasotzeko beharrezko indarra lortzeko moto-erreduktore batez baliatuko da. Motorrak indarra transmitituko dio danbor eragileari eta honek zinta martxan jarriko du hartxintxarra mugiaraziz. Aipaturikoa altzairuz eginiko egitura batean kokatuko da garraioan zehar sorten diren indarrak modu egokian jasan ahal izateko. Egitura honen gainean jarriko direnosagai estatikoak, jasango duten indarren arabera diseinatuko dira, eta jarraian, katalogoetatik aukeratuko dira gure beharrizanei aurre egingo dieten osagaiak. Bestalde, talde elektrikoa (motoerreduktorea) eta talde dinamikoa (arrabolak, danborrak eta euskarriak) osatzen duten elementuak katalogoz aukeratuko dira, baina hauen zenbait parametro kalkulatu beharko dira gure beharrizanei egokitzeko.
Zinta garraiatzailea
Dokumentazioa nola burutu behar den esaten duten araudiak eta zinta osatzeko araudiak egongo dira.
2.3.1.1.- Dokumentuak egiteko araudiak:
Estazioak diseinatzeko araudia.
Zinta garraiatzailea
Haizearen karga kalkulatzeko
Rotransa estazioak
Zinta garraiatzailea
2.4.- Definizioak eta laburdurak: Jarraian dauden definizio eta laburdurak ondorengo dokumentuetan zehar agertu eta emango diren pausuak eta batez ere, kalkuluen dokumentuan ematen diren pausuak hobeto ulertzeko baliagarriak izango dira.
-Azalera: m2-tan neurtzen den distantzia bat da. Luze-zabaletarako neurria.
-Azelerazioa: Denborarekiko abiadurak pairatzen duen aldaketa da.
-Diametroa: Zirkuluaren erditik pasatzen den eta zirkunferentziaren bi puntu lotzen dituen lerro zuzena.
-Indarra: Zerbait egiteko edo zerbaitetan aritzeko gaitasun edo ahalmen fisikoa.
-Inertzia: Materiaren ezaugarria da, gorputz batek egoeraren aldaketei kontra egitean datzana.
Zinta garraiatzailea
-Masa: Gorputz baten dagoen materia kantitatea adierazten duen magnitudea da.
-Modulu elastikoa: Material bakoitzaren propietatea. Zenbat eta handiagoa izan honen balioa, materiala gutxiago deformatuko da. Proiektua erabilitako altzairua: E= 2,1.106
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
2.5.- Diseinurako baldintzak
Zinta honen diseinua burutzeko, hasieratik kontuan izan behar diren baldintzak ondorengoak izango dira. Aurretik aipatu den moduan zinta kantera baten hartxintxarra garraiatzeko erabiliko da. Baldintza hauen arabera, egituraren dimentsioak kalkulatuko ditugu:
• Hartxintxarraren egoera: lehortua eta garbitua
Gure diseinua baldintzatuko duten hasierako datu hauek kontuan hartuz, zinta dimentsionatzeko kalkuluak egin dira.
Zinta garraiatzailearen zehaztapen fasean balizko hainbat irtenbide kontuan hartu dira. Irtenbide bakoitzaren aldeko eta aurkako ezaugarriak aipatuko dira, irtenbide posible bakoitza sailkatuz. Zinta garraiatzaile industrial hauek hainbat eratakoak izan daitezke. Horregatik aukera egokia egiteko kokapen egoera eta ingurua aztertu behar izan da. Kasu honetan, zinta hartxintxarraren garraiorako denez harrobi baten ingurugiroan oinarritu da eta horretarako altuera ezberdinak daudela argi izan da. Zinta garraiatzaileak bi modutan sailkatu daitezke: egituraren arabera eta mekanismoaren arabera. Egituraren araberako sailkapenean, finkoa edo mugikorra izan daiteke:
Zinta garraiatzailea
2.6.1- Zinta garraiatzaile finkoa
Zinta instalatzen den lekutik mugitzen ez denean, normalean zinta hauek tamaina handikoak dira eta gaitasun altukoak. Egitura metaliko baten bidez finkatzen da zinta sistema eta honen gainean kokatuko dira elementu ia guztiak. Distantzia luzetarako egokienak dira eta ingurugiro gogor eta zorrotzetarako prestatuta daude.
2.6.2- Zinta garraiatzaile mugikorra
Zinta behar den lekuetara eraman daitekeenean erabiltzen dira, baita ere mota hauen barruan birakorrak direnak sartzen dira. Gurpilak izaten dituzte zinta mugitzeko. Normalena zinta hauek gaitasun txikikoak eta tamaina txikikoak dira, honen mugimendua erraztuz. Distantzia laburretarako dira egokiak eta ingurugiro guztietara ondo moldatzen dira 2. 2 Irudia: Zinta garraiatzaile finkoa
Zinta garraiatzailea
Bestalde, mekanismoaren araberako sailkapena aztertzeko hainbat zinta mota aztertuko dira, beraien abantailak eta desabantailak ikusiz:
2.6.3- Zinta garraiatzaile jarraia
Erabileraren arabera bi banda ezberdin izan ditzake: banda laua eta banda hutsa. Banda laua, paletekin eta kutxekin erabiltzen da eta banda hutsa, pilagarriak diren materialekin erabiltzen da. Materialak zintaren gainazalean kokatzen dira eta zintan zehar garraiatzen dira. Zintak begizta jarrai bat eratzen du. Horrela zintaren erdia banatze lanetarako erabiliko da eta beste erdia itzulerarako. Bigarren atal honetan, zinta hutsik itzuliko da. Zinta arrabola eta euskarriz osatzen da eta bere muturretan danborrak egongo dira, horiek izango dira zinta mugiarazten dutenak.
Zinta mota honen abantailak eta desabantailak azalduko dira: Abantailak: • Inplantazio erreza. • Material mota asko eta kantitate handiak onartzen ditu. • Distantzia luzeak egin ditzake. • Produkzio prezio ona. 2. 3 Irudia: Zinta garraiatzaile mugikorra
Zinta garraiatzailea
2. 4 Irudia: Zinta garraiatzaile jarraia
Zinta garraiatzailea
Desabantailak: • Edukiontzien beharra karga garraiatzeko. • Karga etena. Edukiontziak betetzeko gelditu beharra.
2. 5 Irudia: Arraboladun zinta garraiatzailea
Arraboladun zinten moduan funtzionatzen du zinta mota hau. Hala ere, arrabolak erabili beharrean, gurpil txikiak erabiltzen dira. Gurpil hauek ardatz birakorretan doaz montatuta eta ardatz hauek egitura batera lotzen dira. Aplikazioak, arraboladun zinten berdinak dira, baina kasu honetan, karga kapazitatea txikiagoa izan behar du zinta eta kargaren kontaktua kontzentratuago dagoelako. Zinta mota honen abantailak eta desabantailak azalduko dira: Abantailak: • Produkzio kostu ona. • Inplantazio erreza. Desabantailak: • Edukiontzien beharra karga garraiatzeko. • Karga etena. Edukiontziak betetzeko gelditu beharra.
Zinta garraiatzailea
2. 6 Irudia: Gurpil bidezko zinta garraiatzailea
Abantailak: • Maneiatzeko erreza. • Karga handiak jasan ditzake. • Mantenu gutxiren beharra. • Posizioaren kontrola.
Zinta garraiatzailea
Desabantailak • Materiala galtzen da. • Karga etena. Edukiontziak betetzeko gelditu beharra.
2. 7 Irudia: Errail bidezko zinta garraiatzailea
Abantailak: • Inplantazio erreza. • Karga pisutsuak garraiatu daitezke. • Ez dago gelditzeko beharrik. Desabantailak:
Zinta garraiatzailea
2. 8 Irudia: Katedun zinta garraiatzailea
Abantailak: • Mantenu gutxiren beharra. • Maneiatzeko erreza.
Zinta garraiatzailea
2. 9 Irudia: Arkimedesen torlojua
Sistema honek listoi deitutako plataforma indibidualez osatzen da, zeintzuk kate jarrai batean lotzen dira eta mugimenduan dauden. Nahiz eta mekanismoa eragilea katea izan, zinta lau baten moduan lan egiten du. Kargak, listoien gainazal lauetan kokatzen dira eta hauekin batera mugitzen dira. Normalean, mugimendua, lerro zuzenean egiten da, baina bidean zehar kurbak sartzeko aukera badago. Zinta mota honen abantailak eta desabantailak azalduko dira:
Abantailak: • Inplantazio erreza. • Ontziratu gabeko materialak garraiatzeko balio du. • Karga pisutsuak garraiatu daitezke. • Ez dago gelditzeko beharrik.
Zinta garraiatzailea
• Karga etena. Edukiontziak betetzeko gelditu beharra.
2. 10 Irudia: Listoiekin osatutako zinta garraiatzailea
Materialaren garraioaren munduan, gurdi bat, errail garai batean mugitzen den eta gurpilak dituen euskarri bat da, nondik karga zintzilikatu daiteke. Gurdiekin osatutako aireko zinta, hainbat gurdiz osatutako zinta da. Gurdi hauek errailetan zehar banantzen dira distantzia zehatz batera. Bidea, errailek ezartzen dute; biraketa guneak ditu eta altuera ezberdinak izan ditzazke. Gurdietan kakoak, saskiak edo garraiorako beste edozein ontzi zintzilikatzen dira. Zinta mota hauek, fabriketan, piezak eta muntai konjuntuak mugitzeko erabiltzen dira batez ere. Bai banaketa lanetan, bai biltegi lanetan aplikatzen da. Zinta mota honen abantailak eta desabantailak azalduko dira:
Desabantailak: • Materiala galtzen da. • Kostu altua. • Ontziratu gabeko materialak garraiatzeko ez du balio. • Inplantazio zaila.
Zinta garraiatzailea
2. 11 Irudia: Gurdiekin osatutako aireko zinta
2.6.11- Lurperatutako kable bidezko zinta
Sistema honek, lurperatutako kableen bidez bultzatzen diren gurpildun garraioak erabiltzen ditu. Bidea kable hauek ezartzen dute. Hala ere, bidea aldatzeko aukera badago, sistemari malgutasuna emanez. Gurdiak, zirien bidez lotzen dira katean. Zinta mota honen abantailak eta desabantailak azalduko dira:
Desabantailak: • Materiala galtzen da. • Kostu altua. • Ontziratu gabeko materialak garraiatzeko ez du balio. • Inplantazio zaila.
Zinta garraiatzailea
2. 12 Irudia: Lurperatutako kable bidezko zinta
2.7.- Hartutako ebatzia: Hau guztia ikusita eta aldeko eta kontrako baldintzak aztertuta, zinta garraiatzaile jarrai finkoa aukeratzea erabaki da hurrengo arrazoiengatik: • Beharrezko ingurugiro baldintzak direla eta, zinta mugikorra ez da aproposa. Gainera diseinatuko den luzerentzako zinta aproposena finkoa da.
• Lurperatutako kable bidezko zinta eta gurdiekin osatutako aireko zinta baztertu egin dira, beraien inplantazioa ezinezkoa delako horrelako sistema batean.
• Arraboladun zinta, gurpil bidezko zinta, errail bidezko garraio sistema eta listoiekin osatutako zinta baztertzen dira, sistema gelditu behar delako materiala kargatzeko.
• Beraz, zinta jarraiatzaile jarrai eta katedun zintaren artean, lehenengoa aukeratzen da esfortzu handiak jasan ahal dituelako. Gainera, merkeagoa da eta eraikitzeko errazagoa.
Zinta garraiatzailea
Orduan, hau guztia kontuan edukita, hautatu egin den zinta garraiatzailea, zinta jarraia eta finkoa izango da, batez ere, landu egingo diren distantziak eta ingurugiroaren baldintza kontuan edukita. Gainera hainbat material mota garraiatzeko gaitasuna dutenez zinta mota hauek, erabilera asko izan dezake. Azkenik, inplantazio erreza dutenez, merkeagoa izango da honelako zinta bat.
2.7.1.1 -Garraiatutako materialak, tamainak eta tenperaturak
Hasieratik, zinta garraiatzaileen erabilera ontziratu gabeko eta industria mota guztietan landutako ia material guztietara handitzen joan da. Kontuan hartu daitezke mineral guztiak, harria, hartxintxarra eta lurra. Esan daiteke, zinta garraiatzaileak, batez ere, industria erauzgaileetan erabiltzen direla esan daiteke. Adibidez: meatzetan, harrobietan, siderurgian, zentral termikoetan, biltegi instalazioetan, etab. Materialaren tamainaren ikuspuntutik, gaur egun, partikulen tamaina oso aldakorra izan daiteke. Hautsetik, 300mm inguruko tamaina duten zatietararte joan daiteke. Zati handi hauek birrinketa bat behar izaten dute garraiatu aurretik. Tenperaturei begiratuz, lortu diren aurrerapenei ezker, zintak gomadun gaineztalpena izan dezakete eta honek 200ºC baino gehiago duten materialak garraiatzea balioztatzen du, hala nola, klinkerra edo koka.
2. 13 Irudia: Clinker beroa
Zinta garraiatzailea
2.7.1.2 - Garraiatzeko gaitasuna eta luzera
2. 14 Irudia: Zinta garraiatzaile luzea
Hautsen dispertsioa ekiditeko beharrezko da zintaren gaineztalpen bat egitea ibilbidean zehar, atmosfera garbi bat mantentzeko. Gaur egun posible da hautsaren emisioa guztiz murriztea zinta tubularren instalazioari esker. Hau ezinbestekoa da zinta hirigune batetik hurbil badago kokatuta.
Zinta garraiatzailea
Nahiz eta orokorrean zintaren karga eta deskarga ertzetan egiten den, posible litzateke karga, zintaren edozein puntutan gailu ezberdinei esker egitea, tolbak adibidez. Zintaren deskarga orokorrean buruan egiten da, baina hau ere, edozein puntutan egitea edo modu jarrai batean, tripper delako antolamendu laterala erabiliz.
Zinta garraiatzailea
2.7.2.- Zintaren funtzioa
Zinta garraiatzaileak, instalazio batean dauden elementu laguntzaileak dira. Beraien eginkizuna, materialak beste puntu batera garraitzea, igotzea edo banatzea da. Bakarrik lan egiten duten aparatuak dira eta orokorrean ez daukate, era jarrai batean, manipulatuko dituen operario baten beharrik. Zinta garraiatzaileak, objektu solido edo ontziratu gabeko materialen garraio horizontal edo inklinatua aurrera eramateko erabiltzen dira eta beraien abantaila nagusiak hurrengoak dira: • Abiadura azkarra • Distantzia luzeak Zinta garraiatzaile baten funtzio nagusia, garraioari dagokionez, distantzia luzeetan, garraio hau era jarrai batean egitea da. Zintaren osagai nagusienetarikoa gomadun banda da eta honek, funtzio bikoitza gauzatzen du: • Garraiatutako materiala eustea • Karga garraiatzeko indarra transmititzea Joaneko eta itzuliko adarrak, estazio deitutako egitura metalikoetan eusten diren arraboletan ezartzen dira. Zintaren bi ertzetan, banda, danborretan biltzen da.
Helburua beheko aldean kokatuta dagoen tolba batetik botatzen den hartxintxarra goi biltegi batean biltegiratzea.
2. 17 Irudia: Materiala kargatzeko tolba
Zinta garraiatzailea
Beheko zatian beste danbor bat joango da kokatuta, kontradanborra. Honek, zintaren ibilbide muga zehaztuko du zintari goranzko norabidera bideratuz. Gainera kontradanborrak beharrezkoaren aurkako funtzionamendu tentsioa emango dio zintari, tentsio hau danborra aurrera eta atzera mugitzen ahalbidetzen dion oinarriari esker lortuko da. Zinta bideratzeko arrabolak kokatuko dira estazio desberdinetan egitura osoan zehar, bai goiko estazioetan baita beheko estazioetan. Hau guztia kontuan izanik, hartxintxarra zintan gora joango da eta hori dela eta goiko estazioak handiagoak izango dira jasan behar duten tentsioa handiagoa izango delako.
Zinta garraiatzailea
2. 19 Irudia: Hiru arraboladun estazioa
Muntaketa hau ahalbidetzeko eta dena ondo kokatuta egoteko egitura egonkor eta erresistenteaz baliatuko da, non edozein arazo egon ezkero, zintaren eskumaldean kokatuta dagoen segurtasun ibilbide bati ezker arazoa dagoen puntura erraztasunez heldu eta arazoa konpondu ahal izango da modu azkar batean.
Arrabolak eusteko balio duten osagaiak dira. Egituraren saretaren zeharkako montanteetan kokatuko dira, lotura hariztatu batzuen bitartez.
2. 20 Irudia: estazioen muntaia
Zinta garraiatzailea
Bi estazio mota erabiliko dira: artesa motakoak (goikaldean) lauak (behealdean).Goian 1,5m-ko distantziara joango dira kokatua bata bestetik eta behean aldiz, 3m-ra. Hau, zintari forma emateko eta garraioan zehar tentsioa mantentzen laguntzeko erabiliko dira. Artesa motako estazioetan hiru arrabolentzako kokapena egongo da eta estazio lauetan berriz, arrabola luze bat erabiliko da alde batetik bestera doana.
2. 21 Irudia: Beheko estazioa
2. 22 Irudia: Goiko estazioa
Zinta garraiatzailea
Orokortasunak Arrabolak, zinta garraiatzailearen elementu nagusinetarikoa da eta beraien kalitatearen menpe dago, besteak beste, zintaren funtzionamendu egokia. Arrabolen biraketa ez bada egokia, marruskadura igotzen da eta honekin potentzia kontsumoa, eta gaineztalpenean higadura sortuko da, bandaren bizitza murriztuz.
2. 23 Irudia: Arrabola Arrabolen arteko distantzia, bandaren zabaleraren eta garraiatuko den materialaren dentsitatearen araberakoa izango da.
Arrabolen funtzioa Arrabolek bete beharreko funtzio nagusiak hurrengoak dira: • Banda eta garraiatuko den materiala eustea goiko adarrean eta banda eustea beheko adarrean. Goiko adarrean kokatutako arrabolek, gainera, materialaren jausiak sortzen duen talka jasan behar izango du.
• Banda bideratzea. Banda, desbideratzen duten indar asko jasan behar ditu eta arrabolek hau bideratzen laguntzen dute.
Zinta garraiatzailea
2. 24 Irudia: Arrabolen osagaiak
Arrabolen kokapena Arrabolek bete beharreko funtzioak aurrera eramateko, antolaketa ezberdinak izan ahal dituzte. • Goiko adarrean: ➢ Arrabola bakarra ➢ V eran jarritako bi arrabola ➢ Artesa erako hiru arrabola
Zinta garraiatzailea
➢ Girlanda itxurakoa ➢ Katenaria itxurakoa
2. 25 Irudia: Arrabola bakarra 2. 26 Irudia: V eran arrabola bi 2. 27 Irudia: Hiru arrabola artesan 2. 28 Irudia: Girlanda itxurakoa 2. 25 Irudia: katenaria itxurakoa
Zinta garraiatzailea
Arrabolen hautaketa Arrabolak, estazioetan joango dira kokatuta. Goiko estazioetan hiru arrabola kokatuko dira. Arrabola hauek 89mm-ko diametroa izango dute eta ardatza 25mm-ko diametrokoa izango da. Gainera,boladun6205 motako errodamenduekin mihiztatuko dira. Beheko arrabola bakarra izango da. Hauek ere 89mm-ko diametroa izango dute eta 25mm-ko ardatza izango dute. Boladun 6205 errodamenduak erabiliko dira baita ere.
Zinta garraiatzailea
2. 32 Irudia: Arrabolen dimentsioak
Orokortasunak Danborrak zintaren bi ertzetan doazen hodi formako osagaiak dira. Hautaketa, bandaren zabalera eta bandaren lodieraren menpe dago. Era berean, danborren diametroa, bandaren tentsioen araberakoa da.
Osagai nagusiak • Inguratzaile zilindrikoa eta albo diskoak. • Ardatza • Lotura osagaiak • Gaineztalpenak • Euskarriak
Zinta garraiatzailea
2. 33 Irudia: Danborraren osagaiak
Zinta garraiatzailea
arduratzen dena, zintaren beste aldean doana. Zintak danborrei esker 180º-ko itzulia egiten du. Danborrak egiturari lotuta doan euskarri batean doaz kokatuta SNL motako euskarriekin.
Danborren hautaketa Danborrak aukeratzeko Rotransa enpresaren katalogoaz baliatuz egin da hautaketa. Beraz, danbor eragilea 404mm-kodiametroduna izango da eta 60mm diametroko ardatzekoa. Kontra danborrarentzako, aldiz, 320mm-kodiametroduan izango da eta 50 mm diametroko ardatzekoa.
Zinta garraiatzailea
2.36 Irudia: Danbor eragilearen dimentsio nagusiak
Zinta garraiatzailea
Itxura piramidala izango du, dituen neurriak eta kokapena direla eta materiala botatzean kantitate egokian banatzea ahalbidetuko du eta hartxintxarra jausteko gaitasunarekin lotuta doan sekzioa izango du.
2. 38 Irudia: Tolba euskarriekin Tolbaren zimenduak Tolbak, lau zapata izango ditu zutabe bakoitzaren oinean. Zapata bakoitzaren dimentsioak hurrengoak dira: • Zabalera: 0,9 m • Luzera: 0,9 m • Altuera: 0,6 m Erabiliko den hormigoi mota HA-25 / P / 20 / IIa izango da. • HA-25: 25 MPa-eko erresistentzia duen hormigoi armatua. • P: Trinkotasun mota plastikoa. • 20: Alearen tamaina maximoa 20 mm. • IIa: ingurugiro mota. Hormigoia armatzeko erabiliko den altzairua eta pernoa, B400S motako altzairuzkoak izango dira. 400 MPa limite elastikodun altzairua.
Zinta garraiatzailea
Tolbaren egitura Tolbaren egitura perfil laminatuz egin da. Erabili diren perfilak hurrengoak dira: • IPE 160: Egituraren zutabeak egiteko, S275JR altzairuzko IPE 160 perfila erabili da.
• UPN 200: Egituraren goiko ataleko kordoia egiteko, S275JR altzairuzko UPN 200 perfila erabili da.
• Angelu berdineko L40x40x5: Egituraren arriostramendu barrak egiteko, S275JR altzairuzko L40x40x5 perfila erabili da. Zutabeen eta goiko ataleko kordoiaren arteko lotura egiteko bi kartela erabili dira zutabe bakoitzean, guztira zortzi kartela. Kartela eta perfilen arteko lotura soldatua da, eta kartelen arteko lotura ariztatua da. Kartelen arteko lotura ariztatuetan hurrengo elementuak erabili dira: • DIN 6912 - M10 x 40 torlojuak. • DIN 125 - A 13 zirindolak. • ISO 4032 - M10 azkoinak. Tolba eta egitura lotzeko ere, lotura ariztatuak erabili dira. Tolbaren hegal bakoitzean bost lotura egin dira, guztira hogei. Hurrengo elementuak erabili dira: • DIN 6912 - M12 x 40 torlojuak. • DIN 434 - 13,5 zirindola konikoak, perfilaren forma dela eta. • DIN 6915 - M12 azkoinak.
Orokortasunak Banda, instalazio osoaren elementurik garrantzitsuenetariko bat da eta bete behar dituen funtzioak hurrengoak dira: • Abioan sortutako tentsioak xurgatu. • Karga garraiatu. • Karga puntuko talkaren energia xurgatu. • Tenperaturaren efektuak eta eragile kimikoak jasan. • Segurtasun baldintzak bete.
Zinta garraiatzailea
Bandak, itxuraren arabera, horrela sailkatu daitezke: • Ehunaren arabera: ➢ Kotoizkoa ➢ Ehun sintetikozkoa (EP) ➢ Altzairuzko kablezkoak (ST)
• Ehunaren antolaketaren arabera: ➢ Hainbat geruzakoak ➢ Ehun solidokoa
Banda lauak instalazio horizontaletan eta angelu gutxiko instalazio inklinatuetan (gehienez 18º eta 25º bitartean) erabiltzen dira. Banda zabalera 400mm eta 1600mm artekoa izango da. Banda zimurtsuak itsaspen koefiziente handitzeko balio dute. Plano horizontalean zein inklinatuan instalatu ahal dira eta banda zabalera maximoa 1200mm izango da. Nerbiodun eta takodun bandak inklinazio angelua handia denean erabiltzen dira. Elementu hauek, garraiatutako produktua ez jaustea lortzen dute. 70º-ko inklinazioetara heldu daiteke eta banda zabalera 400mm eta 1200mm izaten da.
2. 39 Irudia: Kotoizko banda 2.40 Irudia:Ehun sintetikozko banda
Zinta garraiatzailea
2.42 Irudia: Hainbat geruzadun banda 2.43 Irudia: Ehun solidodun banda 2.44 Irudia: Banda laua 2.45 Irudia: Banda zimurtsua 2.41 Irudia:Altzairuzko kableko banda
Zinta garraiatzailea
2.49 Irudia: Bandaren osaera
Bandaren ehuna, luzetarako hariak (luzetarako trakziozko esfortzuak jasateko) eta zeharkako hariak (zeharkako esfortzuak jasateko) osatzen dute. Gaur egun, banda baten diseinuan, erabiltzen diren ehunak hurrengoak dira: • Kotoia (B) 2.47 Irudia: Banda nerbioekin 2. 48 Irudia: Banda takoekin
Zinta garraiatzailea
• Poliesterra (E) • Poliamida (P) • Altzairuzko kableak (St) • Rayona (Z) Kotoia bezalako ehun naturalak gaur egun ez dira ia erabiltzen. Ehun hauek, rayona, poliesterra eta poliamida bezalako ehun sintetikoengatik ordezkatu egin dira, altzairuzko kableez gain. Ehun erabilienak poliesterra, luzetarako hariak egiteko, eta poliamida, zeharkako hariak egiteko, dira. Biak bater EP deitutako ehuna sortzen dute. Altzairuzko kablez osatutako ehunak, tentsio handiagoak jasan behar direnean erabiltzen dira. Bestalde, gaineztalpenak, kautxoz, PVC edota beste materialez osatuta daude. Kontuan hartuta elementu hauen propietateak, maila ezberdinak ezarri dira:
Zinta garraiatzailea
Segurtasun ibiltokia, egituraren alde batean zintari paralelo doan pasagunea da. Mantenu lanetarako erabiliko da, zintaren kokapen guztietara heltzea ahalbidetuko du eta ibilbideak lurretik duen altuera maximoa 13 metrokoa da.
2.51 Irudia: Segurtasun ibilbidea
Bi azpi osagaiz osatuta dago. Egitura (errailak eta baranda) eta zorua. Segurtasun ibilbidearen egitura, perfil laminatuz osatuta dago eta erabili diren perfilak hurrengoak dira: • UPN 120: Errailak egiteko, S275JR altzairuzko, UPN 120 perfilak erabili dira.
Zinta garraiatzailea
Beste aldetik zorua egongo da. Hau egiteko sareta laukizuzendun plakak erabili dira. 16plaka kokatuko dira baranda guztian zehar eta bien arteko lotura soldatua egongo da. Bestalde, hasierako igoera eskailera bidez egingo da.
Moto-erreduktorea, bandaren elementurik garrantzitsuenetarikoa da. Hautaketa egokia izan behar da, bandak funtzionamendu optimoa izan dezan.
Potentzia Motorea aukeratzeko momentuan, kontuan hartu behar den lehenengo gauza potentzia da. Motorearen potentzia, gutxienez, beharrezko potentziaren berdina izan behar du, etekina eta zerbitzu faktorea kontuan izanda.
Abiadura Zintetan erabiltzen diren motorren abiadura nominala, orokorrean, 1500 bira minutukoa da. Potentzia nominalean lan egitean, abiadura hau murriztu egiten da.
Erreduktorea Bi erreduktore mota erabili ohi dira: • Zintzilikatutako erreduktorea: Muntaia higikorra da. Motorea eta erreduktorearen lerrokaketa ez da beharrezkoa.
Zinta garraiatzailea
2. 53 Irudia: Moto-erreduktorearen ezaugarriak
Egituraren betebeharra zintaren sistema osoen kargak eustea izango da. Kasu honetan, egitura sareta eta zutabe moduko euskarriez osatuta egongo da. Saretaren erabilpena, egonkortasunagatik da, batez ere. Beste egitura mota bat erabili daiteke, baina sareta egonkorragoa da. Gainera, elementuak lotura hariztatu bidez egituran ezartzeko, barrak egokiak dira. Hiru zonalde izango ditu: beheko zonalde horizontala, 14º-ko inklinazioa duen malda, eta goiko zonalde horizontala. Saretaren barretan erabili diren perfil metalikoak hurrengoak dira: 2.52 Irudia: Moto-erreduktorea
Zinta garraiatzailea
• 80x40x4 perfil mota, S275 JR altzairuzkoa, goiko kordoietan eta estazioak dituzten zeharkako montanteetan.
• 50x30x4 perfil mota, S275 JR altzairuzkoa, beheko kordoia, atal horizontaleko diagonalak, maldako diagonal laburrak eta estaziorik ez duten zeharkako montanteetan erabili da.
• IPE 180 perfil mota, S275 JR altzairuzkoa, sareta, hirugarren, laugarren eta bosgarren euskarriekin lotzen dituen habean erabili da.
Bestalde, sareta eusteko sei euskarri jarriko dira. Lehenengo biak beheko zonalde horizontalaren azpian kokatuko dira eta beraien artean albo arriostramendu bat jarriko da. Hirugarren, laugarren eta bosgarren euskarriak maldaren azpian kokatuko dira eta beraien artean 12 metroko distantzia egongo da. Azkenik, seigarren euskarria goiko atal horizontalaren azpian doa kokatuta eta hau ere bosgarren euskarritik 12 metrora dago kokatuta. Euskarrien barretan erabili diren perfil metalikoak hurrengoak dira: • IPE 80 perfil mota, S275 JR altzairuzkoa,lehenengo eta bigarren euskarriaren zutabeetan erabili da. Hirugarren, laugarren, bostgarren eta seigarren euskarrien montanteetan ere erabili da.
• IPE 160 perfil mota, S275 JR altzairuzkoa,laugarren, bostgarren eta seigarren euskarrien zutabeetan erabili da.
• IPE 180 perfil mota, S275 JR altzairuzkoa, hirugarren euskarriaren zutabeetan erabili da. • IPE 330 perfil mota, S275 JR altzairuzkoa,sareta, seigarren euskarriarekin lotzen duen habean erabili da.
• L40x40x5 perfil mota, S275 JR altzairuzkoa,euskarri guztien arriostramenduetan erabili da.
Zinta garraiatzailea
Egituraren zimenduak Egiturak, zapata bakarra izango ditu euskarri bakoitzaren oinean. Bi zimendu mota ezberdindu dira: alde batetik, zimendu txikiak (lehenengo eta bigarren euskarrien zimenduak) eta bestetik, zimendu handiak (hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren euskarrien zimenduak). Zapata bakoitzaren dimentsioak hurrengoak dira: • Zimendu txikiak ➢ Zabalera: 0,8 m ➢ Luzera: 2 m ➢ Altuera: 0,6 m
Egituraren diseinua eta kalkuluak Inventor programaren bidez egin dira. 2. 54 Irudia: Egitura
Zinta garraiatzailea
2.8.- Planifikazioa: Egutegiaren planifikazioa ondorengoa izango da: jai-egunak kontutan hartuko dira eta larunbatean eta igandean ez da lanik izango. Iraupen totala 89 egunekoa izango da, 8 orduko lan-orduak emanez eta esperientzia handiko pertsonak kontratatuz. Proiektuaren ekintzak hurrengoak izango dira: fabrikazio fasea, garraio fasea muntaketa fase bi, kalitate kontrola, saiakuntzak eta kudeaketa fasea. Fabrikazio faseak 37 lan-egun iraungo du eta honen helburua egituraren diseinua eta ekoizpena izango da. Hemen ere osagai arautuen fabrikazioa sartzen da. Garraio faseak 12 lan-egun iraungo du eta ekoiztutako eta eskatutako osagai arautuak muntaia egingo den lekura eramatea izango du helburu. Muntaketak bi fase izango ditu. Lehenengoa egituraren muntaketa, 11 lanegunekoa, obraren lekuan izango da eta bigarrena, 25 lan-egunekoa, osagai arautuen (arrabolak, danborrak, moto-erreduktorea…) muntaketa, egituran, izango da. Saiakuntzak dena muntatu ondoren egingo dira eta 4 lan-egunetan zehar muntatutako egitura osoa probatzea izango du helburu. Kalitate kontrola arauek ezartzen duten baldintzak betetzen duten baieztatzea, 48 egunen zehar, fabrikazioa eta muntaketaren lehenengo fasea irauten duen denbora. Kudeaketa, prozesu osoan zehar egingo da, hau da, 89 lan-egunetan zehar eta helburua proiektua kudeatzea izango da.
2.55 Irudia: Muntaketaren atal bakoitzarentzat egun kopurua 20 5 10 2 0 5 10 15 20 25 Egiura Eztazioak eta danborrak Segurtasun ibilbidea eta motorra Banda Zintaren fabrikazioa Egun kopurua
Zinta garraiatzailea
Project 2013 programarekin zinta egiteko beharko diren egunen aurreikuspena gauzatu da, ondoren emaitzak begi-biztaz ikus ahal izateko kronograma bat erabili da, zehazki Gantt diagrama erabili da.
2.9.- Proiektuaren segurtasuna eta babesa: 2.9.1.- Beharrezkoa den segurtasun mailaren aurkeztea
Zinta garraiatzailea
2.10.- Proiektuaren kostua Atal honetan aurrekontuaren laburpen bat egingo da. Datu zehatzagoak nahi baldin badira 7.Dokumentuan zehazten da aurrekontu guztia.
Zinta garraiatzailea
Egite materialaren aurrekontuaren balioa ……….…….. Hirurogeita bederatzi mila bederatziehun eta bat euro eta zentimo bat
Zinta garraiatzailea |
addi-861f563777e1 | https://addi.ehu.es/handle/10810/22922 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017-10-10 | science | Larrinaga Rodríguez, Eneko | eu | Harrobi baten instalatuko den eta hartxintxarra garraiatuko duen zinta garraiatzaile baten diseinu eta kalkulurako proiektua | Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
3.5.4: Esfortzu tangentzialak, potentzia eta tentsioak……….………….…20
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
3.1 Irudia: Hartxintxarraren tamaina
Zinta garraiatzailea
3.1.2.3.- Atseden-angelua (α) Materialaren arintasuna atseden angeluaren menpe dago. Angelu hau, horizontala eta kono sortzailearen arteko angelua da. Angelu estatiko bat kontsideratzen da.
3.1.2.4.- Gainkarga angelua (β) Gainkarga angelua, edo atseden angelu dinamikoa, zinta kargatuen zeharkako perfilean eratzen den angelua da. Oro har, atseden angeluari 5º eta 20º arteko balore bat kenduta lortzen da. Beraz, materialaren jariakortasuna handiagoa izango da, gainkarga angelu txikiagoak dituzten materialetan. 3.3 Irudia: Atseden angelua. 3.2 Irudia: Bandaren zabalera hartxintxarraren tamainaren arabera. Rulmeca katalogoa.
Zinta garraiatzailea
Hurrengo irudian azaltzen dira materialaren ezaugarri fisikoen eta angeluen arteko korrelazioa.
3.1.2.5.-Urraketa Zintak eramango duen bandaren aukeraketarako propietate garrantzitsua da. Materialak DIN 22102 arauak ezartzen ditu. Arau honek materialak ezberdintzen ditu, beraien urraketa graduaren arabera: ez urratzaileak edo urraketa oso gutxikoak direnak, urratzaileak edo urraketa gutxikoak direnak eta oso urratzaileak direnak. 3.3 Irudia: Gainkarga angelua. 3.4 Irudia: Atseden angelua, gainkarga angelua eta materialaren arteko korrelazioa.Rulmeca katalogoa.
Zinta garraiatzailea
3.2.- Bandaren zabaleraren eta abiaduraren definizioa 3.2.1.-Sarrera Zinta garraiatzaile bat diseinatzerakoan, oso garrantzitsua da bandaren zabalera eta abiadura ondo aukeratzea. Parametro hauen aukeraketa egokiak, material isurpenak saihestuko ditu. Aukeraketa hau, hurrengo faktoreen menpe egongo da: Materiala Zintaren geometria Zintaren garraio gaitasuna 3.2.2.-Bandaren ezaugarri orokorrak Zinta garraiatzaile baten diseinua egiteko, beharrezkoa da zintaren forma eta ibilbidea definitzea, materiala sartzen den gunetik deskarga punturaino. Horretarako beharrezkoa da zenbait parametroen definizioa. 3.2.2.1.- Bandaren luzera Zintaren danborren artean dagoen luzera, bandaren ibilbidearekin bat datorrena. Hainbat tarte ezberdin edukiz gero, tarte horizontalen luzera eta tarte inklinatuen luzera kontsideratuko da. Horrela, bandaren luzera totala sortuz. 3.2.2.2- Bandaren altuera Karga puntuaren eta deskarga puntuaren arteko goratze diferentzia. Altuera desberdineko tarteak edukita, tarte bakoitzari dagokion altuera zehaztu beharko da. Altuera hau ez da nahastu behar, goiko danborraren eta zoruaren arteko altuerarekin. Azkeneko altuera hau izango da baldintza moduan ezarriko den altuera. 3.2.3- Karga kapazitatea Bandak, denbora tarte batean, jasan behar izango duen pisu kantitatea. Parametro hau, banda zabaleraren eta bandaren abiaduraren aukeraketan du garrantzia.
Zinta garraiatzailea
3.2.4.- Abiadura Abiadura zehazterakoan, orokorrean, abiadura onargarri maximoa izatea komeni da, hau da, ezarritako karga kapazitateak onartzen duen maximoa izatea. Era honetan, banda zabalera txikiagoa izango da eta, beraz, merkeagoa. Hau aukeratzerako orduan, materialaren influentzia eta honen menpe dauden ezaugarriak kontuan hartu behar dira: Jariakortasuna: Kasu gehienetan, arinak diren materialak hautsitxurakoak dira. Beraz, ez da komenigarria abiadura altuak erabiltzea material hauekin, hautsa sortu dezaketelako karga eta deskarga puntuetan.
Urraketa: Material urratzaileek ertz zorrotzak izaten dituzte, beraz, abiadura oso altuak erabiltzea ez da komenigarria, zintanmozketak sortu ahal dituztelako.
Tamaina: Honek ere abiadura mugatzen du. Hartxintxarren tamaina gero eta handiagoa izan, pisutsuagoa izango da eta honek, zintaren ehuna ahulduko du. Ezaugarri hauek balioztatzea oso zaila denez, katalogoetan agertzen diren prozesu esperimentaletatik lortutako datuak kontsideratuko dira. Datu hauek hurrengo taulan zehazten dira:
3.5 Irudia: Banda zabalera eta abiadura aukeratzeko datuak. Rulmeca katalogoa.
Zinta garraiatzailea
Karga gaitasunak onartzen duen bitartean, nahigarria izaten da, abiadura aukeratzeko, zinta ahal den eta beteago egotea. Hala ere, batzuetan beharrezkoa da bandaren tentsioaren aldeko konpromiso batera heltzea. Hau, zintaren abiadura igoz lortzen da, horrela, kargaren zeharkako sekzioa txikitu egingo da eta ondorioz, tentsioa ere bai. Honek eragingo duena, zinta karga gutxiagorekin joatea izango da. 3.2.5.-Zeharkako sekzioa (S) Garraiatuko den materialaren zeharkako sekzioa bandaren zabaleraren, gainkarga angeluaren eta artesa angeluaren menpe dago, halaber arrabolen luzeraren menpe. Magnitude hauek, materialaren menpe daude. Artesa angelua
Zinta garraiatzailea
3.3.- Hasierako datuak: Proiektuan zehar garatutako zinta garraiatzaile hau 150 tn/h mugitzeko ahalmena izango du.
Beste zinta batzuen diseinuan oinarrituz eraikiko da zinta hau, hornitzaileen katalogoetatik piezak aukeratuz kostua murrizteko asmoz.
3.4.- Zintaren Sailkapena: Zintak sailkatzeko hainbat irizpide daude,eta horietatik erabilienak garraiatzen duen materialaren arabera eta egituraren araberako sailkapenak dira. Egituraren araberako sailkapenean, finkoa edo mugikorra izan daiteke:
Finkoa: Zinta instalatzen den lekutik mugitzen ez denean, normalean zinta hauek tamaina handikoak dira eta gaitasun altukoak.
Mugikorra: Zinta behar den lekuetara eraman daitekenean, baita era mota hauen barruan birakorrak direnak sartzen dira. Normalena zinta hauek gaitasun txikikoak eta tamaina txikikoak dira, honen mugimendua erraztuz.
Garraiatzen duen materialaren arabera, kasu honetanbanda izango da aldaerak izango dituen konponentea. Banda planoa, nerbioduna, zimurtsua edo kautxuzko menditxoekin izan daiteke. Honen aukeraketaren kasuan garrantzia dauka ere zintak daukan inklinazioa, malda handia badauka egokia litzateke bandan kautxuzko menditxoak izatea, adibidez.
Zinta garraiatzailea
Zinta pentsatuta dago eguneko 24 orduak lan egiteko, jakina batzuetan hori ez dela beteko baina, bete daitekeen hipotesi bat denez egoera txarrerako diseinatu beharra dago. Zinta diseinatu da 150 tona/h-ko kargei eusteko. Lan egiteko era ahalik eta leunena izatea saiatu da diseinua egiterako orduan.Adibidez, karga zintan sartzeko tolbaren neurriak txikitu egin dira karga apur bat pilatzeko eta horrela hau zintan botatzean inpaktu txikienarekin egin dezan. 3.5-Konponenteen kalkulua
3.5.1-Bandaren kalkulua Lehenik eta behin, materialaren ezaugarrien aukeraketa egingo da. Kasu honetan, materiala hartxintxarra izango da eta bere propietate fisikoak hurrengoak dira:
- Pisu espezifikoa, qs: 1,44 – 1,60 t/m3 - Urraketa gradua: urraketa gutxikoa - Korrosibitatea: ez korrosiboa
Pisu espezifikoaren kasuan, balore altuena hartuko da, kalkuluak egoera kritikoenean egin daitezen. Beraz, pisu espezifikoaren balio, qs=1,6 t/m3 izango da.
Banda zabaleraren aukeraketa egiteko, hartxintxarraren tamaina izango da faktore garrantzitsuena. Tamaina hau, 10 eta 75 mm arteko zatiak izango ditu 3.7 Irudia: Hartxintxarraren propietate fisikoak. Rulmeca katalogoa.
Zinta garraiatzailea
Bestalde, hartxintxarra uniformea edo mistoa den ere ikusi beharko da. Hartxintxarraren kasuan material uniformea da.
Hau kontuan izanda, 3.2 irudian ikusten denez, 75mm-rainoko eta era uniformeko hartxintxar motari 500mm gutxienezko zabalera banda dagokio. Ekonomikoki, banda zabalera ahalik eta txikiena izatea komeni da. Beraz, gutxienezko zabalera 500mm denez, zabalera hori aukeratuko da.
Bandaren zabalera zehaztu ondoren, bandaren abiadura mugatuko da. Horretarako, 3.4 irudian begiratuz, 500mm-ko banda zabalera izanik eta C motako materiala izanik (1,5 eta 2 tn/m3 arteko pisu espezifikoa), dagokion abiadura maximoa 2 m/s-koa da.
Ezarriko diren hurrengo parametroak, atseden eta gainkarga angeluak izango dira. Horretarako, 3.4 irudiaz baliatuz, hartxintxarraren angeluak hurrengoak direla ikusiko da:
Hau horrela izanda, atseden angeluarentzako balio kritikoena hartuko da, hortaz, α = 39º izango da. Hau, materialaren arintasunaren menpe dago eta horregatik atseden angelua gero eta handiagoa izan, materialaren arintasuna baxuagoa izango da. Hori dela eta, materiala pilatzeko arriskua egongo litzateke, bandaren tentsioan eragina izanda.
Datu hauek izanda, bandaren gainean dagoen materiala metro lineal bakoitzeko kalkulatuko da hurrengo adierazpena erabiliz:
Zinta garraiatzailea
3.5.1.2-Garraio bolumetrikoaren gaitasuna, inklinazio eta elikatze faktoreengatik zuzenduta
Inklinazio faktorea, K, 3.6 irudiko diagramaz baliatuz lortuko da eta kontuan izanda inklinazio angelua 14º direla. Beraz, diagraman sartuta datu honekin K=0,905 izango da.
Bestalde, beharrezkoa da elikatze mota kontuan hartzea, hau da, materiala zer nolako erregulartasunarekin sartuko den zintan zehar. Faktore honek lortu ditzakeen balioak hurrengoak dira:
Zinta garraiatzailea
Azkenik, banda zabalera eta materialaren alearen tamaina maximoaren erlazioa egiaztatuko da hurrengo adierazpenaren bitartez:
Lehenik eta behin, bandaren zabalera, gainkarga angelua eta garraio bolumetrikoaren gaitasuna kontuan izanik, estazioan doazen arrabolen angelua lortuko da.
Beraz 25º-ko gainkarga angeluarekin eta garraio bolumetrikoaren gaitasuna 93,75 m3/h izanda, estazioaren angelua λ=30º izango da.
Angelua aukeratzeko, kalkuluetatik lortutako garraio bolumetrikoaren gaitasuna ez da izan behar irudiko datuak baino handiagoa. Beraz,
Zinta garraiatzailea
Ikusi daiteke angelu txikiagoak ere egokiak izango liratekeela, hala ere, fabrikanteen katalogoetan agertzen diren angelu egokienak 30º-koak dira.
Estazio mota aukeratu ondoren, estazio hauen arteko distantzia kalkulatu beharko da. Zehazki, goiko estazioen arteko distantzia (ao) eta beheko estazioen arteko distantzia (au). Hau, katalogoetan oinarrituta egingo da.
Bandaren zabalera eta materialaren pisu espezifikoa jakinda hurrengo taulan sartuz aukeratu egingo dira estazioen arteko distantziak.
Kasu honetan, 500 mm-ko banda zabalera batekin eta 1,6 t/m3-ko pisu espezifikoa duen material batekin hurrengo datuak lortuko dira: 3.9 Irudia: Estazioen arteko distantzia 3.10 Irudia: Estazioen arteko distantziak. Rulmeca katalogoa.
Zinta garraiatzailea
Goiko estazioen arteko distantzia (Joanekoa): 1,5 m Beheko estazioen arteko distantzia (Itzulikoa): 3 m
Esan beharra dago, jarraian doazen bi estazioen arteko flexio gezia, ezin daitekeela distantzia honen %2-a baino handiagoa izan. Gezi handiago batek, material isurketa eta gehiegizko marruskadura sortzen du bandan, materialaren masaren deformazioa dela eta. Era berean, honek, arrabolen ezohizko esfortzuak , potentzia xurgapen handiagoa eta bandaren higadura azkarra sortu dezake.
3.5.2.1- Trantsizio distantzia Danbor eragilearen edo kontradanborraren eta azkeneko alboko arraboladun estazioaren arteko distantzia da trantsizio distantzia (Lt). Distantzia honetan zehar, bandak estazioaren artesa itxuratik, danborraren itxura laura igarotzen da eta alderantziz.
Trantsizio distantzia ezin da izan bandaren zabalera baino handiagoa. Hau gertatuz gero, trantsizio distantzian zehar trantsiziozko estazioak jarri beharko lirateke. Estazio hauek bandaren gutxikako forma aldaketan laguntzen dute.
Zinta garraiatzailea
Gainera hurrengo irudian ikusi daiteke abiadura maximo bakoitzari zein diametro dagokion:
Arrabolak aukeratzerakoan, esan beharra dago, diametro handiagoak dituzten arrabolek, abioan inertzia gehiago sortzen dutela. Honek horrelako abantailak ditu: bira kopuru gutxiago, higadura gutxiago errodamenduetan eta urraketa eskasa.
3.12 Irudia: Abiadura maximoa eta bira kopurua. Rulmeca katalogoa. 3.13 Irudia: Gomendatutako arrabolen diametroak. Rulmeca katalogoa.
Zinta garraiatzailea
Gauzak horrela, 500 mm-ko banda zabalera batekin eta ezarritako abiadurarekin (≤2 m/s), lortzen den diametroa 89 mm-koa da errodiloentzako.
Banda garraiatzaile baten erabiliko diren errodilo mota eta hauen dimentsioa hurrengo faktoreen menpe dago: zintaren banda zabalera, estazioen arteko distantzia eta batez ere errodiloen gainean dagoen karga maximoen menpe. Baita ere, beste faktore zuzentzaileen menpe. Faktore hauek hurrengo irudietan aukeratuko dira:
Zinta garraiatzailea
- Zerbitzu faktorea (Fs):lehenago esan den moduan, nahiz eta hau beti horrela ez izan, zinta 24 ordu lan egiteko gaitasuna izan behar du. Beraz, Fs=1,2 izango da. 3.17 Irudia: Talka faktorea (Fd).Rulmeca katalogoa. 3.18 Irudia: Abiadura faktorea (Fv).Rulmeca katalogoa.
Zinta garraiatzailea
- Ingurugiro faktorea (Fm): hartxintxarra material pixka bat urratzailea denez, Fm=1 izango da.
Behin errodiloen diametroa abiadurari eta bira kopuruari dagokionez definituta, estazioen karga estatikoa zehaztu beharko da.
Horretarako, lehenengo bandaren ezaugarriak zehaztu beharko dira. Ezaugarri hauek katalogotik lortzen dira eta bandaren kodigoa hurrengoa da:
Zinta garraiatzailea
Bandaren apurketa karga 400N/mm izanik eta EP motakoa izanik, qbn=3,4 kg/m2 izango da.
Joaneko errodiloak (Goikoak):
Zinta garraiatzailea
- Itzuliko errodiloak (Behekoak):
Zinta garraiatzailea
3.5.4-Esfortzu tangentziala, potentzia eta tentsioak
Lehenik eta behin, esfortzu tangentzial totala (Fu) kalkulatuko da danbor eragilearen inguruan. Esfortzu hau, mugimendua oztopatzen duten erresistentzia guztiak gainditu behar ditu eta ondorengo erresistentzia guztien batura da:
Banda deskargatua mugitzeko beharrezko esfortzua. Desplazamendu horizontalaren kontra doazen erresistentziak gainditzeko beharrezko esfortzua. Materiala nahi den lekura igotzeko beharrezko esfortzua. Bigarren mailako erresistentziak gainditzeko beharrezko esfortzua.
Zinta garraiatzailea
Fa: joaneko esfortzu tangentziala Fr: itzuliko esfortzu tangentziala
Zeinu positiboa edo negatiboa, maldaren norantzaren menpe dago. Joaneko malda, positiboa izango da. Itzulikoa berriz, negatiboa, malda beherakorra delako.
Kalkulu hauek egiteko, beharrezkoak diren koefizienteak lortu beharko dira. Datu hauek katalogotik lortuko dira:
- Erresistentzia finkoen koefizientea (Cq): Ardatzen arteko distantzia kontuan hartuz lortuko da. Kasu honetan, ezarritako distantzia 50m-koa izanik, Cq= 2,1 izango da.
Zinta garraiatzailea
- Tenperatura dela eta, erresistentzia pasiboen koefizientea (Ct): Ingurugiro tenperatura kontuan hartuz lortzen da. Kasu honetan, zinta ezarriko den eskualdean tenperatura 20ºC-ra heldu daiteke, beraz Ct=1 izango da.
Elementu birakorren eta materialaren barne marruskaduraren koefizientea (f): Materialaren eta elementu birakorren arteko marruskadura mota eta abiadura kontuan izanda lortuko da. Kasu honetan, zintak jasan dezakeen abiadura maximoa 2m/s denez, f=0,0165 izango da.
Zinta garraiatzailea
Lortu beharreko beste datu batzuk goiko eta beheko atal birakorren pisua da. Hau, hurrengo adierazpenetatik lortuko da: 𝑞𝑅𝑂 = 𝑃𝑝𝑟𝑠 𝑎𝑜 [𝑘𝑔 𝑚 ] (3.17)
3.21 Irudia: Elementu birakorren eta materialaren barne marruskaduraren koefizientea (f). Rulmeca katalogoa. 3.22 Irudia: Goiko eta beheko estazioen atal birakorren pisua (Pprs eta Ppri). Rulmeca katalogoa.
Zinta garraiatzailea
Kasu honetan, errodiloak 89 mm-ko diametroa dutenez eta bandaren zabalera 500mm-koa denez Pprs = 5,1 kg eta Ppri = 3,7 kg izango dira. Beraz, 3.17 eta 3.18 ekuazioak aplikatuz:
Itzuliko esfortzu tangentziala, 3.16 ekuazioa aplikatuz:
Zinta garraiatzailea
Esfortzu tangentzial totala, 3.14 ekuazioa aplikatuz:
𝜼 = 0,86. Etekinaren datu hau fabrikanteak emandakoa da.
T1 eta T2 tentsioak Danbor eragilearen inguruko esfortzu tangentzial totala, T1(atal tenkatua) eta T2 (atal motela) tentsioen arteko ezberdintasunari dagokio. Hau, banda mugitzeko beharrezkoa den pare eragilearen ondorio da. Tentsio bi hauen artean erlazio hau mantentzen da:
Zinta garraiatzailea
Besarkapen faktorearen (Cw) balioa, bandaren eta danbor eragilearen arteko besarkapen angeluaren eta danborra eta bandaren arteko marruskadura koefizientearen (fa) balioaren menpe dago. Katalogotik lortutako hurrengo iruditik faktore hau lortu daiteke.
3.23 Irudia: T1 eta T2-ren arteko ezberdinatasunaren arteko adierazpen grafikoa
Zinta garraiatzailea
Kasu honetan, motorizazio mota inflexio danbor gabekoa denez, besarkapen angelua 180º izango da. Bestalde torloju bidezko tentsorea eta estalpena daukan danborra jarriko dira. Beraz, Cw = 0,80 izango da.
Datu hauekin T1 (3.26 ekuazioa aplikatuz) eta T2-ren (3.27 ekuazioa aplikatuz) balioak lortu daitezke.
T3 tentsioa Tentsio hau, kontradanborrera hurbiltzean sortzen den tentsioa da. T2 tentsioaren eta itzuliko esfortzu tangentzialaren (Fr) baturaren bidez lortzen da.
Zinta garraiatzailea
Lan kargak eta bandaren apurketa karga Tmax tentsioa, bandaren tentsio unitario maximoa kalkulatzeko erabiltzen da.
Nahiz eta banda aukeratuta egon, bandak tentsio minimoen baldintzak betetzen dituela egiaztatuko da.
Segurtasun irizpidea betetzen denez, bandaren aukeraketa egokia izan da eta ez da ezer birkalkulatu behar.
3.25 Irudia: T3 tentsioaren adierazpen grafikoa
Zinta garraiatzailea
3.5.5-Danborrak Danborren diametroaren dimentsionamendua, bandaren erresistentziaren ezaugarriak kontuan hartuz egiten da.
Zinta garraiatzailea
Ardatzaren flexio momentua, T1 eta T2 tentsioen batura bektorialak eta danborraren pisuak (qt) osatzen duten erresultanteaz sortuta dago.
Non, 3.27 Irudia: T1 eta T2 tentsioen eta danborraren pisuaren arteko erresultantea
Zinta garraiatzailea
ageuskarriaren eta gaineko bridaren arteko distantzia, katalogotik ezarritakoa da.
n, 3.5 ekuazioa aplikatuz:
Zinta garraiatzailea
Aurreko ekuazioen konbinaziotik eta diametroaren parametroa bakanduz, dimentsionamendua egiteko beharrezko adierazpena lortuko da:
Beraz, danbor eragilearen ardatzaren diametro minimoa 48,97mm izango da.
Beraz, Mf flexio momentua ezarri beharko da. Momentu hau, bandaren hurbiltze tentsioaren (Ty) eta urruntze tentsioaren (Tx)arteko batura bektorialak eta danborraren pisuak (qt) osatzen duten erresultanteaz sortuta dago. Kasu honetan, Tx = Ty kontsideratuko da, danbor eroak direlako.
Zinta garraiatzailea
ag euskarriaren eta gaineko bridaren arteko distantzia, katalogotik ezarritakoa da.
3.29 Irudia: Tx eta Ty tentsioen eta danborraren pisuaren arteko erresultantea
Zinta garraiatzailea
Beraz, kontradanborraren ardatzaren diametro minimoa 31,87mm izango da.
Zinta garraiatzailea
Egituraren elementuen berezko pisua Pisu hau, lehen esan den moduan, zinta garraiatzailea jasango duen egituraren elementuen pisua da. Karga hau ez da beharrezkoa definitzea, zeren eta programak berak habeen eta zutabeen profila ezartzerakoan bere kabuz kalkulatzen du.
Estazioen eta errodiloen pisua Bi estazio mota erabili dira: joaneko estazioak eta itzuliko estazioak:
Joanean 34 estazio jarri dira egitura osoan zehar, eta estazio bakoitza 6 kg-ko pisua du, beraz, guztira204 kg-ko pisua osatzen dute. Estazio bakoitzak 3 errodilo dauzka, beraz zinta osoan 102 errodilo daude. Errodilo bakoitzak3 kg izanez, guztira 306 kg-ko pisua osatuko dute errodiloek.
Itzulian,20 estazio jarri dira egitura osoan zehar eta hauetako bakoitzak 1 kg-ko pisua du, guztira 20 kg-ko pisua osatuz. Estazioko errodilo bakarra dago, beraz, 20 errodilo egongo dira bakoitzak 6 kg pisatzen duelarik. Beraz, guztira 120kgko pisua osatuko dute itzuliko errodiloak. Estazioen pisuaren kalkulua eginez:
Zinta garraiatzailea
Danborrak Danbor eragilearen pisua 94kg-koa izango da. Danborrak bi euskarri izango ditu ardatzaren alde bakoitzean eta euskarri bakoitzaren pisua 2,5kg-koa da. Beraz danbor eragilearen pisu totala 99kg-koa da.
Kontradanborraren pisua 60kg-koa izango da. Danbor honek ere 2,5kg- ko bi euskarri ditu ardatzaren alde bakoitzean. Beraz pisu totala 65kg-koa da.
Zinta garraiatzailea
Hau guztia kontuan hartuta, berezko pisuaren kargaren balio totala hurrengoa izango da:
Azkenik, sareta bi daudenez egituran, aurreko karga hau bitan banandu egingo da. Beraz, berezko pisuaren karga sareta bakoitzean:
Elurraren karga eta distribuzioa eraikuntza batean, bertako klimaren araberakoa da, euri emaria, inguruko erliebea eta eraikuntzaren forma edo estalkiaren araberakoa baita ere.
Zinta garraiatzailea
Non, - 𝝁 estalkiaren forma koefizientea izango da, kasu honetan 𝜇 = 1 izango da elurraren desplazamendurako eragozpenik ez dagoelako eta distribuzio artifizialik ez delako egongo erabilera lehen esan bezala bestelako akzio aldakorrekin ez delako batera agertuko.
- SK, eremu horizontal batekiko elurraren kargaren balio karakteristikoa izango da, eta eraikinaren kokapenak mugatuko du, dokumentu basikoan Bilborako 𝑠𝑘 = 0,3 𝑘𝑁 𝑚2 izanda.
3.52 ekuazioa aplikatuz:
Egituraren zabalera 840mm-koa izanik, sareta bakoitzari dagokion luzera tributarioa 420mm-koa da. Beraz, elurraren karga luzera tributarioarengatik biderkatuz, saretaren luzera guztian zehar bananduko den karga lortuko da.
3.30 Irudia: Elurraren kargaren balio karakteristikoa
Zinta garraiatzailea
Jakinda karga hau eremu horizontaleko karga dela eta saretaren malda inklinatu bat daukala, karga hau egokitu beharko da. Beraz, atal inklinatuan karga hurrengoa izango da sareta bakoitzarentzako:
Erabileraren karga, eraikuntza batean erakarrarazten den pisu guztiak dira.Kasu honetan, mantentze lanetarako eskuragarria den egiturarentzat CTE- DB-AE dokumentuak 0,4 kN/m2 gainkarga balioa ematen du, estalkiaren proiekzio horizontalarekikoa dena.
Egituraren zabalera 840mm-koa izanik, sareta bakoitzari dagokion luzera tributarioa 420mm-koa da. Beraz, elurraren karga luzera tributarioarengatik biderkatuz, saretaren luzera guztian zehar bananduko den karga lortuko da.
Zinta garraiatzailea
Karga hau ere, bandarena moduan, nahiz eta karga estatiko moduan kalkulatu, karga dinamikoa da. Beraz, konpentsazio hori egiteko karga dinamikoaren faktorearekin biderkatuko da: Fcd=1,25
Karga hauek kontuan hartuta orduan, erabileraren karga hurrengoa izango da sareta bakoitzarentzako:
Zinta garraiatzailea
Haizeak sortzen dituen akzioak kalkulatzeko, honek egituran sortzen duen q karga ezagutu behar da. Honetarako, UNE 58-113-88 normak ematen duen hurrengo formularen bidez egingo da kalkulua:
- p: Presioa, kN/m2. Hau kalkulatzeko
Zinta garraiatzailea
Saretan bakoitzean, luzera ezberdinetako 6 barra daude. Beraz, hauetako barra bakoitzak haizearen karga ezberdin bat izango du luzerarengatik. Bestalde, zutabeetako barrak ere kontuan hartuko dira. Barrak hurrengoak dira.
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Lehenengo eta bigarren euskarriak
Zinta garraiatzailea
Hirugarren euskarria
Zinta garraiatzailea
Laugarren euskarria
Zinta garraiatzailea
Bosgarren euskarria
Zinta garraiatzailea
Seigarren euskarria
Kontuan izanda, elementu hau zenbait habeetan doala finkatuta, finkapen bakoitzari dagokion luzera tributarioa kalkulatuko da. Finkapen habeak, egituraren euskarrietarako erabiliko diren habeak izango dira, hain zuzen ere,
Zinta garraiatzailea
hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren euskarrietako habeak izango dira.
Euskarrien artean 12m-tako distantzia dago eta azken zutabetik ibilbidearen bukaerara arte 1,5m daude. Bestalde, eskailera lurrean finkatuko denez eta eskailera eta hirugarren euskarriaren artean 11,5 daudenez, euskarri honen luzera tributarioa ezberdina izango da.
Laugarren euskarriaren luzera tributarioa:
Bostgarren euskarriaren luzera tributarioa:
Seigarren euskarriaren luzera tributarioa:
Hirugarren euskarriak jasango duen karga:
Laugarren euskarriak jasango duen karga:
Zinta garraiatzailea
Bosgarren euskarriak jasango duen karga:
Seigarren euskarriak jasango duen karga:
Behin ager daitezkeen kargak aztertu direla, haien konbinaketa ezberdinak planteatu beharko dira, dagokionean segurtasun koefizienteak aplikatuz azken muga egoerak eta zerbitzu muga egoerak planteatzeko.
Azken muga egoerak Muga egoera hauek eraikinean gainditzekotan, eskakizun estrukturalak betetzen ez direla suposatu daiteke eta beraz hutsegitea.
Kasu honetan erresistentziarena aldetik segurtasun koefizienteak aztertzean, akzio iraunkor bakarra berezko pisua izango da, eta akzio aldakor nagusiarekiko onuragarria denean 𝛾=0,8 eta kaltegarria denean 𝛾=1,35 izango dira.
Zinta garraiatzailea
Akzio aldakorren kasuan, onuragarria izanda 𝛾=0 izango da, eta kaltegarriak direnean akzio aldakor nagusiarekiko 𝛾=1,5 izango da.
Konbinaketa koefizienteak akzio aldakor bakoitzarentzat ezberdina izango da. Erabileraren kasuan ez du koefizienterik izango esan bezala erabilera ez delako bestelako akzio aldakorrekin batera agertuko. Elurraren kasuan 1000 [m] baino altuera txikiagoan egonda eraikinaren kokalekua izango den Bilbo (kokalekutik gertuen dagoen hiriburua delako) , koefizientea 𝝍0=0,5 da. Haizearen kasuan zuzenean ematen da 𝝍0=0,6.
Zinta garraiatzailea
Zerbitzu muga egoerak Zerbitzu muga egoerak gaindituak izatekotan, arazo bat suposa dezakete erabiltzailearen erosotasunerako, edo eraikinaren itxura edo funtzionaltasunarekiko.
Zerbitzu muga egoerak aztertzeko, akzioak balio karakteristikoan aztertuko dira, hurrengo konbinaketak lortuz:
Zinta garraiatzailea
Haizea bi norabideetan aldi berean jotzea ezinezkoa da. Horregatik, eta sareta simetrikoa delako, haizearen kargaren balioa berdina izango da bai ezkerretik zein eskuinetik jo. Kasu honetan, eskumatik jotzen duela suposatuko da.
Beraz, hipotesiak programan sartuta eta simulazioak ikusi ondoren, ondorioztatzen da:
Saretan, azken muga egoeran, hipotesi kritikoena eta konprobapenak egiteko erabiliko den hipotesia 1,35·BP + 1,5·qErabilera + 1,5·0,6·qHaizea + 1,5·0,5·qElurraizango da.
Saretan, zerbitzu muga egoeran, hipotesi kritikoena eta konprobapenak egiteko erabiliko den hipotesia 1·BP+1·qErabilera+1·0,6·qHaizea+1·0,5·qElurraizango da.
Euskarrietan, azken muga egoeran, hipotesi kritikoena eta konprobapenak egiteko erabiliko den hipotesia 0,8·BP + 1,5·qHaizeaizango da.
Zinta garraiatzailea
3.DOKUMENTUA: Kalkuluen eranskina Bilboko Ingeniaritza Eskola 2017ko Iraila 58 Euskarrietan, zerbitzu muga egoeran, hipotesi kritikoena eta konprobapenak egiteko erabiliko den hipotesia 1·BP + 1·qHaizeaizango da.
3.6.3.- Saretaren konprobapenak Azken Muga Egoeran Saretaren dimentsionamendua egiterako orduan, lehenik eta behin barra kaltetuena zein den jakin behar da. Hau Inventorretik lortuko da.
Atal horizontalak, goikoa eta behekoa:
- 43,5 luzera - 14º-ko inklinazioa - 1 m altuera - 0,84 m zabalera, hau da, kordoi bien artean dagoen distantzia
Konprobatuko diren barren sekzioak hurrengoak dira:
Zinta garraiatzailea
Aukeraketa hau, diseinuko baldintzetatik dator. Perfil txikiago batekin nahikoa izango litzateke, hala ere, danborrak barra hauen gainean ezarriko direnez, sekzio zabalago bat behar izango da.
Sekzio hau balekoa den ikusteko, konprobaketak egingo dira.
3.32 Irudia: Saretaren eskema kargekin 3.33 Irudia: Saretaren eskema kargekin
Zinta garraiatzailea
3.34 Irudia: Aztertu den barraren kokalekua 3.35 Irudia: Aztertu den barraren emaitzak
Zinta garraiatzailea
3.DOKUMENTUA: Kalkuluen eranskina Bilboko Ingeniaritza Eskola 2017ko Iraila 61 Hasteko, materialaren muga elastikoaren tentsioa eta kalkuluaren erresistentzia zehaztuko dira. Altzairua S275 izanda:
Aukeratutako perfila baliozkoa dela konprobatuko da. Horretarako, kasu kritikoena planoan denez, hau kalkulatuko da. Kasu honetan, konprobapena lerdentasuna kalkulatuz egingo da.
Zinta garraiatzailea
3.DOKUMENTUA: Kalkuluen eranskina Bilboko Ingeniaritza Eskola 2017ko Iraila 62 Hau lortu ostean, CTE-z baliatuz, gilbordura koefizienteen taula aztertuko da, baina lehenik eta behin, zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba zein motakoa izango den ikusiko da.
Kasu honetan, sekzio hutseko barra errektangeluarrak erabiliko direnez eta hotzean konformatutako perfilak direnez, z ardatzean “c” motako gilbordura kurba izango da. Hau jakinda, gilbordura koefizientea lortuko da. Horretarako, aurretik lortutako gilbordura kurba “c” motakoa dela jakinda eta lerdentasuna λz=1,09 dela jakinda, taula aztertuko da.
Gilbordura koefizientea, χz = 0,486 izango da.
Konprobaketarekin bukatzeko, gilbordurak jasaten duen erresistentzia kalkulatuko da hurrengo adierazpenaren bidez:
3.37 Irudia: Zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba 3.38 Irudia: Gilbordura koefizienteen taula
Zinta garraiatzailea
Aukeratutako perfila baliozkoa izateko, kalkulatutako indar hau,barrak konpresiopean jasaten duen indarra baino handiagoa izan behar da:
Hau lortu ostean, CTE-z baliatuz, gilbordura koefizienteen taula aztertuko da, baina lehenik eta behin, zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba zein motakoa izango den ikusiko da.
Zinta garraiatzailea
Kasu honetan, sekzio hutseko barra errektangeluarrak erabiliko direnez eta hotzean konformatutako perfilak direnez, y ardatzean “c” motako gilbordura kurba izango da.
Hau jakinda, gilbordura koefizientea lortuko da. Horretarako, aurretik lortutako gilbordura kurba “c” motakoa dela jakinda eta lerdentasuna λy=0,62 dela jakinda, taula aztertuko da.
Gilbordura koefizientea, χy = 0,776 izango da.
Konprobaketarekin bukatzeko, gilbordurak jasaten duen erresistentzia kalkulatuko da hurrengo adierazpenaren bidez: 3.39 Irudia: Zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba 3.40 Irudia: Gilbordura koefizienteen taula
Zinta garraiatzailea
Aukeratutako perfila baliozkoa izateko, kalkulatutako indar hau,barrak konpresiopean jasaten duen indarra baino handiagoa izan behar da:
Zinta garraiatzailea
Sekzio hauek balekoak diren ikusteko, konprobapenak egingo dira.
3.42 Irudia: Aztertu den barraren emaitzak
Zinta garraiatzailea
Hasteko, materialaren muga elastikoaren tentsioa eta kalkuluaren erresistentzia zehaztuko dira. Altzairua S275 izanda:
Zinta garraiatzailea
Hau lortu ostean, CTE-z baliatuz, gilbordura koefizienteen taula aztertuko da, baina lehenik eta behin, zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba zein motakoa izango den ikusiko da.
3.45 Irudia: 50x30x4 perfilaren propietateak. Prontuarioa. 3.46 Irudia: Zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba
Zinta garraiatzailea
3.DOKUMENTUA: Kalkuluen eranskina Bilboko Ingeniaritza Eskola 2017ko Iraila 69 Kasu honetan, sekzio hutseko barra errektangeluarrak erabiliko direnez eta hotzean konformatutako perfilak direnez, z ardatzean “c” motako gilbordura kurba izango da. Hau jakinda, gilbordura koefizientea lortuko da. Horretarako, aurretik lortutako gilbordura kurba “c” motakoa dela jakinda eta lerdentasuna λz=1,54 dela jakinda, taula aztertuko da.
Gilbordura koefizientea, χz = 0,298 izango da.
Konprobaketarekin bukatzeko, gilbordurak jasaten duen erresistentzia kalkulatuko da hurrengo adierazpenaren bidez:
Zinta garraiatzailea
Aukeratutako perfila baliozkoa izateko, kalkulatutako indar hau,barrak konpresiopean jasaten duen indarra baino handiagoa izan behar da:
Hau lortu ostean, CTE-z baliatuz, gilbordura koefizienteen taula aztertuko da, baina lehenik eta behin, zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba zein motakoa izango den ikusiko da.
3.48 Irudia: Zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba
Zinta garraiatzailea
3.DOKUMENTUA: Kalkuluen eranskina Bilboko Ingeniaritza Eskola 2017ko Iraila 71 Kasu honetan, sekzio hutseko barra errektangeluarrak erabiliko direnez eta hotzean konformatutako perfilak direnez, y ardatzean “c” motako gilbordura kurba izango da.
Hau jakinda, gilbordura koefizientea lortuko da. Horretarako, aurretik lortutako gilbordura kurba “c” motakoa dela jakinda eta lerdentasuna λy=1,02 dela jakinda, taula aztertuko da.
Gilbordura koefizientea, χy = 0,528 izango da.
Konprobaketarekin bukatzeko, gilbordurak jasaten duen erresistentzia kalkulatuko da hurrengo adierazpenaren bidez:
Zinta garraiatzailea
Aukeratutako perfila baliozkoa izateko, kalkulatutako indar hau,barrak konpresiopean jasaten duen indarra baino handiagoa izan behar da:
Zinta garraiatzailea
3.51 Irudia: Aztertu den barraren emaitzak
Zinta garraiatzailea
Hasteko, materialaren muga elastikoaren tentsioa eta kalkuluaren erresistentzia zehaztuko dira. Altzairua S275 izanda:
3.52 Irudia: Aztertu den barraren kokalekua 3.53 Irudia: Aztertu den barraren emaitzak
Zinta garraiatzailea
Aukeratutako perfila baliozkoa dela konprobatuko da. Horretarako, kasu kritikoena planoan denez, hau kalkulatuko da. Kasu honetan, konprobapena lerdentasuna kalkulatuz egingo da.
Zinta garraiatzailea
Hau lortu ostean, CTE-z baliatuz, gilbordura koefizienteen taula aztertuko da, baina lehenik eta behin, zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba zein motakoa izango den ikusiko da.
Kasu honetan, sekzio hutseko barra errektangeluarrak erabiliko direnez eta hotzean konformatutako perfilak direnez, z ardatzean “c” motako gilbordura kurba izango da.
Hau jakinda, gilbordura koefizientea lortuko da. Horretarako, aurretik lortutako gilbordura kurba “c” motakoa dela jakinda eta lerdentasuna λz=1,56 dela jakinda, taula aztertuko da.
3.55 Irudia: Zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba 3.56 Irudia: Gilbordura koefizienteen taula
Zinta garraiatzailea
Gilbordura koefizientea, χz = 0,298 izango da.
Konprobaketarekin bukatzeko, gilbordurak jasaten duen erresistentzia kalkulatuko da hurrengo adierazpenaren bidez:
Aukeratutako perfila baliozkoa izateko, kalkulatutako indar hau,barrak konpresiopean jasaten duen indarra baino handiagoa izan behar da:
Zinta garraiatzailea
Hau lortu ostean, CTE-z baliatuz, gilbordura koefizienteen taula aztertuko da, baina lehenik eta behin, zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba zein motakoa izango den ikusiko da.
Kasu honetan, sekzio hutseko barra errektangeluarrak erabiliko direnez eta hotzean konformatutako perfilak direnez, y ardatzean “c” motako gilbordura kurba izango da. Hau jakinda, gilbordura koefizientea lortuko da. Horretarako, aurretik lortutako gilbordura kurba “c” motakoa dela jakinda eta lerdentasuna λy=0,62 dela jakinda, taula aztertuko da.
3.57 Irudia: Zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba 3.58 Irudia: Gilbordura koefizienteen taula
Zinta garraiatzailea
Gilbordura koefizientea, χy = 0,776 izango da.
Konprobaketarekin bukatzeko, gilbordurak jasaten duen erresistentzia kalkulatuko da hurrengo adierazpenaren bidez:
Zinta garraiatzailea
Trakzioan ere, 60x20x4 perfil errektangeluarraren konprobaketak balekoak dira. 3.59 Irudia: Aztertu den barraren kokalekua 3.60 Irudia: Aztertu den barraren emaitzak
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Hasteko, materialaren muga elastikoaren tentsioa eta kalkuluaren erresistentzia zehaztuko dira. Altzairua S275 izanda:
3.62 Irudia: Aztertu den barraren emaitzak 3.63 Irudia: 50x30x4 perfilaren propietateak. Prontuarioa.
Zinta garraiatzailea
Aukeratutako perfila baliozkoa dela konprobatuko da. Horretarako, kasu kritikoena planoan denez, hau kalkulatuko da. Kasu honetan, konprobapena lerdentasuna kalkulatuz egingo da.
Hau lortu ostean, CTE-z baliatuz, gilbordura koefizienteen taula aztertuko da, baina lehenik eta behin, zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba zein motakoa izango den ikusiko da.
Kasu honetan, sekzio hutseko barra errektangeluarrak erabiliko direnez eta hotzean konformatutako perfilak direnez, z ardatzean “c” motako gilbordura kurba izango da. 3.64 Irudia: Zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba
Zinta garraiatzailea
Gilbordura koefizientea, χz = 0,222 izango da.
Konprobaketarekin bukatzeko, gilbordurak jasaten duen erresistentzia kalkulatuko da hurrengo adierazpenaren bidez:
Zinta garraiatzailea
Aukeratutako perfila baliozkoa izateko, kalkulatutako indar hau,barrak konpresiopean jasaten duen indarra baino handiagoa izan behar da:
Hau lortu ostean, CTE-z baliatuz, gilbordura koefizienteen taula aztertuko da, baina lehenik eta behin, zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba zein motakoa izango den ikusiko da.
Kasu honetan, sekzio hutseko barra errektangeluarrak erabiliko direnez eta hotzean konformatutako perfilak direnez, y ardatzean “c” motako gilbordura kurba izango da.
3.66 Irudia: Zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba
Zinta garraiatzailea
Gilbordura koefizientea, χy = 0,422 izango da.
Konprobaketarekin bukatzeko, gilbordurak jasaten duen erresistentzia kalkulatuko da hurrengo adierazpenaren bidez:
Zinta garraiatzailea
Aukeratutako perfila baliozkoa izateko, kalkulatutako indar hau,barrak konpresiopean jasaten duen indarra baino handiagoa izan behar da:
Zinta garraiatzailea
3.69 Irudia: Aztertu den barraren emaitzak
Zinta garraiatzailea
Hasteko, materialaren muga elastikoaren tentsioa eta kalkuluaren erresistentzia zehaztuko dira. Altzairua S275 izanda:
Zinta garraiatzailea
Aukeratutako perfila baliozkoa dela konprobatuko da. Horretarako, kasu kritikoena planoan denez, hau kalkulatuko da. Kasu honetan, konprobapena lerdentasuna kalkulatuz egingo da.
Zinta garraiatzailea
Hau lortu ostean, CTE-z baliatuz, gilbordura koefizienteen taula aztertuko da, baina lehenik eta behin, zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba zein motakoa izango den ikusiko da.
Kasu honetan, sekzio hutseko barra errektangeluarrak erabiliko direnez eta hotzean konformatutako perfilak direnez, z ardatzean “c” motako gilbordura kurba izango da.
Hau jakinda, gilbordura koefizientea lortuko da. Horretarako, aurretik lortutako gilbordura kurba “c” motakoa dela jakinda eta lerdentasuna λz=1,63 dela jakinda, taula aztertuko da.
3.73 Irudia: Zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba 3.74 Irudia: Gilbordura koefizienteen taula
Zinta garraiatzailea
Gilbordura koefizientea, χz = 0,272 izango da.
Konprobaketarekin bukatzeko, gilbordurak jasaten duen erresistentzia kalkulatuko da hurrengo adierazpenaren bidez:
Aukeratutako perfila baliozkoa izateko, kalkulatutako indar hau,barrak konpresiopean jasaten duen indarra baino handiagoa izan behar da:
Zinta garraiatzailea
Hau lortu ostean, CTE-z baliatuz, gilbordura koefizienteen taula aztertuko da, baina lehenik eta behin, zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba zein motakoa izango den ikusiko da.
Kasu honetan, sekzio hutseko barra errektangeluarrak erabiliko direnez eta hotzean konformatutako perfilak direnez, y ardatzean “c” motako gilbordura kurba izango da.
Hau jakinda, gilbordura koefizientea lortuko da. Horretarako, aurretik lortutako gilbordura kurba “c” motakoa dela jakinda eta lerdentasuna λy=1,08 dela jakinda, taula aztertuko da.
3.75 Irudia: Zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba 3.76 Irudia: Gilbordura koefizienteen taula
Zinta garraiatzailea
Gilbordura koefizientea, χy = 0,528 izango da.
Konprobaketarekin bukatzeko, gilbordurak jasaten duen erresistentzia kalkulatuko da hurrengo adierazpenaren bidez:
Aukeratutako perfila baliozkoa izateko, kalkulatutako indar hau,barrak konpresiopean jasaten duen indarra baino handiagoa izan behar da:
Zinta garraiatzailea
3.78 Irudia: Aztertu den barraren emaitzak 3.77 Irudia: Aztertu den barraren kokalekua
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Hasteko, materialaren muga elastikoaren tentsioa eta kalkuluaren erresistentzia zehaztuko dira. Altzairua S275 izanda:
Zinta garraiatzailea
Aukeratutako perfila baliozkoa dela konprobatuko da. Horretarako, kasu kritikoena planoan denez, hau kalkulatuko da. Kasu honetan, konprobapena lerdentasuna kalkulatuz egingo da.
Hau lortu ostean, CTE-z baliatuz, gilbordura koefizienteen taula aztertuko da, baina lehenik eta behin, zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba zein motakoa izango den ikusiko da.
3.82 Irudia: Zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba
Zinta garraiatzailea
3.DOKUMENTUA: Kalkuluen eranskina Bilboko Ingeniaritza Eskola 2017ko Iraila 99 Kasu honetan, sekzio hutseko barra errektangeluarrak erabiliko direnez eta hotzean konformatutako perfilak direnez, z ardatzean “c” motako gilbordura kurba izango da.
Hau jakinda, gilbordura koefizientea lortuko da. Horretarako, aurretik lortutako gilbordura kurba “c” motakoa dela jakinda eta lerdentasuna λz=1,97 dela jakinda, taula aztertuko da.
Gilbordura koefizientea, χz = 0,204 izango da.
Konprobaketarekin bukatzeko, gilbordurak jasaten duen erresistentzia kalkulatuko da hurrengo adierazpenaren bidez:
Zinta garraiatzailea
Hau lortu ostean, CTE-z baliatuz, gilbordura koefizienteen taula aztertuko da, baina lehenik eta behin, zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba zein motakoa izango den ikusiko da.
Kasu honetan, sekzio hutseko barra errektangeluarrak erabiliko direnez eta hotzean konformatutako perfilak direnez, y ardatzean “c” motako gilbordura kurba izango da.
3.84 Irudia: Zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba
Zinta garraiatzailea
Gilbordura koefizientea, χy = 0,546 izango da.
Konprobaketarekin bukatzeko, gilbordurak jasaten duen erresistentzia kalkulatuko da hurrengo adierazpenaren bidez:
Zinta garraiatzailea
Aukeratutako perfila baliozkoa izateko, kalkulatutako indar hau,barrak konpresiopean jasaten duen indarra baino handiagoa izan behar da:
3.86 Irudia: Aztertu den barraren kokalekua 3.87 Irudia: Aztertu den barraren emaitzak
Zinta garraiatzailea
Sekzio hauek balekoak diren ikusteko, konprobapenak egingo dira.
Zinta garraiatzailea
Hasteko, materialaren muga elastikoaren tentsioa eta kalkuluaren erresistentzia zehaztuko dira. Altzairua S275 izanda:
Azalera: A =534,8 mm2 Biraketa erradioa, z ardatzean: iz=11,19 mm Biraketa erradioa, y ardatzean: iy=16,89 mm 3.89 Irudia: Aztertu den barraren emaitzak 3.90 Irudia: 50x30x4 perfilaren propietateak. Prontuarioa.
Zinta garraiatzailea
Aukeratutako perfila baliozkoa dela konprobatuko da. Horretarako, kasu kritikoena planoan denez, hau kalkulatuko da. Kasu honetan, konprobapena lerdentasuna kalkulatuz egingo da.
Hau lortu ostean, CTE-z baliatuz, gilbordura koefizienteen taula aztertuko da, baina lehenik eta behin, zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba zein motakoa izango den ikusiko da.
Kasu honetan, sekzio hutseko barra errektangeluarrak erabiliko direnez eta hotzean konformatutako perfilak direnez, z ardatzean “c” motako gilbordura kurba izango da. Hau jakinda, gilbordura koefizientea lortuko da. Horretarako, aurretik lortutako gilbordura kurba “c” motakoa dela jakinda eta lerdentasuna λz=0,86 dela jakinda, taula aztertuko da.
3.91 Irudia: Zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba
Zinta garraiatzailea
Gilbordura koefizientea, χz = 0,615 izango da.
Konprobaketarekin bukatzeko, gilbordurak jasaten duen erresistentzia kalkulatuko da hurrengo adierazpenaren bidez:
Aukeratutako perfila baliozkoa izateko, kalkulatutako indar hau,barrak konpresiopean jasaten duen indarra baino handiagoa izan behar da: 3.92 Irudia: Gilbordura koefizienteen taula
Zinta garraiatzailea
Hau lortu ostean, CTE-z baliatuz, gilbordura koefizienteen taula aztertuko da, baina lehenik eta behin, zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba zein motakoa izango den ikusiko da.
Kasu honetan, sekzio hutseko barra errektangeluarrak erabiliko direnez eta hotzean konformatutako perfilak direnez, y ardatzean “c” motako gilbordura kurba izango da. Hau jakinda, gilbordura koefizientea lortuko da. Horretarako, aurretik lortutako gilbordura kurba “c” motakoa dela jakinda eta lerdentasuna λy=0,57 dela jakinda, taula aztertuko da.
3.93 Irudia: Zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba
Zinta garraiatzailea
Gilbordura koefizientea, χy = 0,802 izango da.
Konprobaketarekin bukatzeko, gilbordurak jasaten duen erresistentzia kalkulatuko da hurrengo adierazpenaren bidez:
Aukeratutako perfila baliozkoa izateko, kalkulatutako indar hau,barrak konpresiopean jasaten duen indarra baino handiagoa izan behar da:
Zinta garraiatzailea
3.95 Irudia: Aztertu den barraren kokalekua 3.96 Irudia: Aztertu den barraren emaitzak
Zinta garraiatzailea
Hala ere, estazioak finkatuta doazen zeharkako montanteak dimentsionatzeko DIN EN 10219-2 arauaren araberako sekzio huts errektangularreko 80x40x4 perfila aukeratu da diseinu arrazoiengatik. Estazioen zabalerak, 80 mm-ko zabalera duen sekzioa eskatzen du, beraz hau aukeratu da.
80x40x4 perfilak, 50x30x4 perfila baino biraketa erradioa du, hain zuzen ere 15,85 mm-koa “z” ardatzean eta 20,91 mm-koa “y” ardatzean. Horregatik, 80x40x4 sekzioa ere balekoa izango da montante hauek dimentsionatzeko.
Hasteko, materialaren muga elastikoaren tentsioa eta kalkuluaren erresistentzia zehaztuko dira. Altzairua S275 izanda: 𝑓𝑦 = 275 𝑁 𝑚𝑚2
Perfilen prontuarioaz baliatuz, IPE 80 sekzioaren propietateak lortuko ditugu:
3.97 Irudia: Aztertu den barraren emaitzak
Zinta garraiatzailea
Zutabearen luzera, L = 1100 mm izango dira bai planoan, bai planotik kanpo. Aukeratutako perfila baliozkoa dela konprobatuko da. Horretarako, kasu kritikoena planoan denez, hau kalkulatuko da. Kasu honetan, konprobapena lerdentasuna kalkulatuz egingo da.
Hau lortu ostean, CTE-z baliatuz, gilbordura koefizienteen taula aztertuko da, baina lehenik eta behin, zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba zein motakoa izango den ikusiko da.
3.98 Irudia: IPE 80 perfilaren propietateak. Prontuarioa. 3.99 Irudia: Zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba
Zinta garraiatzailea
Kasu honetan, I eran laminatutako perfilak erabiliko direnez, z ardatzean “b” motako gilbordura kurba izango da. Hau jakinda, planoan gilbordura koefizientea lortuko da. Horretarako, aurretik lortutako gilbordura kurba “b” motakoa dela jakinda eta lerdentasuna λz=0,84 dela jakinda, taula aztertuko da.
Gilbordura koefizientea, χz = 0,696 izango da.
Konprobaketarekin bukatzeko, gilbordurak jasaten duen erresistentzia kalkulatuko da hurrengo adierazpenaren bidez:
Zinta garraiatzailea
Aukeratutako perfila baliozkoa izateko, kalkulatutako indar hau,barrak konpresiopean jasaten duen indarra baino handiagoa izan behar da:
Hau lortu ostean, CTE-z baliatuz, gilbordura koefizienteen taula aztertuko da, baina lehenik eta behin, zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba zein motakoa izango den ikusiko da.
3.101 Irudia: Zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba
Zinta garraiatzailea
3.DOKUMENTUA: Kalkuluen eranskina Bilboko Ingeniaritza Eskola 2017ko Iraila 114 Kasu honetan, I eran laminatutako perfilak erabiliko direnez, y ardatzean “a” motako gilbordura kurba izango da. Hau jakinda, gilbordura koefizientea lortuko da. Horretarako, aurretik lortutako gilbordura kurba “a” motakoa dela jakinda eta lerdentasuna λy=0,27 dela jakinda, taula aztertuko da.
Gilbordura koefizientea, χy = 0,986 izango da.
Konprobaketarekin bukatzeko, gilbordurak jasaten duen erresistentzia kalkulatuko da hurrengo adierazpenaren bidez:
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
3.103 Irudia: Aztertu den barraren emaitzak
Zinta garraiatzailea
Trakzioan ere, IPE 80 perfila balekoa da.
Datuak ordezkatuz,
Montantea Montantea dimentsionatzeko DIN 1025-5 IPEarauaren araberako IPE 80 profila aukeratu da. Sekzio hau balekoa den ikusteko, habearen lerdentasuna 2 baino txikiagoa izatea nahikoa da. Konprobapen hau planoan eta planotik kanpo aztertuko da.
Zinta garraiatzailea
1,005 < 2 da, beraz, IPE 80 perfila balekoa da.
0,32 < 2 da, beraz, IPE 80 perfila balekoa da.
Arriostramendua Barra hauek dimentsionatzeko EN 10056-1arauaren araberako L itxurako L40x40x5 profila aukeratu da. Sekzio hau balekoa den ikusteko, konprobapenak egingo dira.
Zinta garraiatzailea
Trakziopeko konprobapena betetzen da, beraz perfil hau balekoa da.
3.105 Irudia: Aztertu den barraren emaitzak
Zinta garraiatzailea
Hasteko, materialaren muga elastikoaren tentsioa eta kalkuluaren erresistentzia zehaztuko dira. Altzairua S275 izanda:
Perfilen prontuarioaz baliatuz, IPE 80 sekzioaren propietateak lortuko ditugu:
Zinta garraiatzailea
Hau lortu ostean, CTE-z baliatuz, gilbordura koefizienteen taula aztertuko da, baina lehenik eta behin, zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba zein motakoa izango den ikusiko da.
Kasu honetan, I eran laminatutako perfilak erabiliko direnez, z ardatzean “b” motako gilbordura kurba izango da. Hau jakinda, planoan gilbordura koefizientea lortuko da. Horretarako, aurretik lortutako gilbordura kurba “b” motakoa dela jakinda eta lerdentasuna λz=0,84 dela jakinda, taula aztertuko da.
3.108 Irudia: Zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba
Zinta garraiatzailea
Gilbordura koefizientea, χz = 0,696 izango da.
Konprobaketarekin bukatzeko, gilbordurak jasaten duen erresistentzia kalkulatuko da hurrengo adierazpenaren bidez:
Aukeratutako perfila baliozkoa izateko, kalkulatutako indar hau,barrak konpresiopean jasaten duen indarra baino handiagoa izan behar da:
Zinta garraiatzailea
Hau lortu ostean, CTE-z baliatuz, gilbordura koefizienteen taula aztertuko da, baina lehenik eta behin, zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba zein motakoa izango den ikusiko da.
Kasu honetan, I eran laminatutako perfilak erabiliko direnez, y ardatzean “a” motako gilbordura kurba izango da. Hau jakinda, gilbordura koefizientea lortuko da. Horretarako, aurretik lortutako gilbordura kurba “a” motakoa dela jakinda eta lerdentasuna λy=0,27 dela jakinda, taula aztertuko da.
3.110 Irudia: Zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba
Zinta garraiatzailea
Gilbordura koefizientea, χy = 0,986 izango da.
Konprobaketarekin bukatzeko, gilbordurak jasaten duen erresistentzia kalkulatuko da hurrengo adierazpenaren bidez:
Aukeratutako perfila baliozkoa izateko, kalkulatutako indar hau,barrak konpresiopean jasaten duen indarra baino handiagoa izan behar da:
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Montantea Montantea dimentsionatzeko DIN 1025-5 IPEarauaren araberako IPE 80 profila aukeratu da. Sekzio hau balekoa den ikusteko, habearen lerdentasuna 2 baino txikiagoa izatea nahikoa da. Konprobapen hau planoan eta planotik kanpo aztertuko da.
1,005 < 2 da, beraz, IPE 80 perfila balekoa da.
Zinta garraiatzailea
0,32 < 2 da, beraz, IPE 80 perfila balekoa da.
Arriostramendua Barra hauek dimentsionatzeko DIN EN 10056-1arauaren araberako L itxurako L40x40x5 profila aukeratu da. Sekzio hau balekoa den ikusteko, konprobapenak egingo dira.
Zinta garraiatzailea
Trakziopeko konprobapena betetzen da, beraz perfil hau balekoa da.
Leheneno eta bigarren euskarrien arteko arriostramendua Barra hauek dimentsionatzeko DIN EN 10056-1arauaren araberako L itxurako L40x40x5 profila aukeratu da. Sekzio hau balekoa den ikusteko, konprobapenak egingo dira.
San Andreseko gurutze moduan ezarritako arriostramenduetan trakziopean dagoen barra da lan gehien egiten duena, beraz barra honen konprobapena egingo da trakziopean. 3.113 Irudia: Aztertu den barraren emaitzak 3.114 Irudia: L40x40x5 perfilaren propietateak. Prontuarioa.
Zinta garraiatzailea
Trakziopeko konprobapena betetzen da, beraz perfil hau balekoa da.
3.115 Irudia: Aztertu den barraren emaitzak
Zinta garraiatzailea
Hasteko, materialaren muga elastikoaren tentsioa eta kalkuluaren erresistentzia zehaztuko dira. Altzairua S275 izanda: 𝑓𝑦 = 275 𝑁 𝑚𝑚2
Perfilen prontuarioaz baliatuz, IPE 180 sekzioaren propietateak lortuko ditugu:
Zinta garraiatzailea
Zutabearen luzera, L = 2916 mm izango dira bai planoan, bai planotik kanpo. Aukeratutako perfila baliozkoa dela konprobatuko da. Horretarako, kasu kritikoena planoan denez, hau kalkulatuko da. Kasu honetan, konprobapena lerdentasuna kalkulatuz egingo da.
Hau lortu ostean, CTE-z baliatuz, gilbordura koefizienteen taula aztertuko da, baina lehenik eta behin, zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba zein motakoa izango den ikusiko da.
Kasu honetan, I eran laminatutako perfilak erabiliko direnez, z ardatzean “b” motako gilbordura kurba izango da. Hau jakinda, planoan gilbordura koefizientea lortuko da. Horretarako, aurretik lortutako gilbordura kurba “b” motakoa dela jakinda eta lerdentasuna λz=1,31 dela jakinda, taula aztertuko da.
3.118 Irudia: Zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba
Zinta garraiatzailea
Gilbordura koefizientea, χz = 0,525 izango da.
Konprobaketarekin bukatzeko, gilbordurak jasaten duen erresistentzia kalkulatuko da hurrengo adierazpenaren bidez:
Aukeratutako perfila baliozkoa izateko, kalkulatutako indar hau,barrak konpresiopean jasaten duen indarra baino handiagoa izan behar da:
Zinta garraiatzailea
Hau lortu ostean, CTE-z baliatuz, gilbordura koefizienteen taula aztertuko da, baina lehenik eta behin, zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba zein motakoa izango den ikusiko da.
Kasu honetan, I eran laminatutako perfilak erabiliko direnez, y ardatzean “a” motako gilbordura kurba izango da. Hau jakinda, gilbordura koefizientea lortuko da. Horretarako, aurretik lortutako gilbordura kurba “a” motakoa dela jakinda eta lerdentasuna λy=0,31 dela jakinda, taula aztertuko da.
3.120 Irudia: Zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba
Zinta garraiatzailea
Gilbordura koefizientea, χy = 0,983 izango da.
Konprobaketarekin bukatzeko, gilbordurak jasaten duen erresistentzia kalkulatuko da hurrengo adierazpenaren bidez:
Aukeratutako perfila baliozkoa izateko, kalkulatutako indar hau,barrak konpresiopean jasaten duen indarra baino handiagoa izan behar da:
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Trakzioan ere, IPE 180 perfila balekoa da.
3.122 Irudia: Aztertu den barraren emaitzak
Zinta garraiatzailea
Datuak ordezkatuz,
Montantea Montantea dimentsionatzeko DIN 1025-5 IPEarauaren araberako IPE 80 profila aukeratu da. Sekzio hau balekoa den ikusteko, habearen lerdentasuna 2 baino txikiagoa izatea nahikoa da. Konprobapen hau planoan eta planotik kanpo aztertuko da. 3.123 Irudia: Aztertu den barraren emaitzak
Zinta garraiatzailea
1,66< 2 da, beraz, IPE 80 perfila balekoa da.
0,54 < 2 da, beraz, IPE 80 perfila balekoa da.
Arriostramendua Barra hauek dimentsionatzeko DIN EN 10056-1arauaren araberako L itxurako L40x40x5 profila aukeratu da. Sekzio hau balekoa den ikusteko, konprobapenak egingo dira.
Zinta garraiatzailea
Trakziopeko konprobapena betetzen da, beraz perfil hau balekoa da.
3.125 Irudia: Aztertu den barraren emaitzak 3.124 Irudia: L40x40x5 perfilaren propietateak. Prontuarioa.
Zinta garraiatzailea
3.DOKUMENTUA: Kalkuluen eranskina Bilboko Ingeniaritza Eskola 2017ko Iraila 140 Sareta eta pasarela eusten dituen montantea Montante hau dimentsionatzeko DIN 1025-5 IPEarauaren araberako IPE 180 profila aukeratu da. Sekzio hau balekoa den ikusteko, habearen lerdentasuna 2 baino txikiagoa izatea nahikoa da. Konprobapen hau planoan eta planotik kanpo aztertuko da.
0,51 < 2 da, beraz, IPE 180 perfila balekoa da.
Zinta garraiatzailea
Hasteko, materialaren muga elastikoaren tentsioa eta kalkuluaren erresistentzia zehaztuko dira. Altzairua S275 izanda:
Perfilen prontuarioaz baliatuz, IPE 160 sekzioaren propietateak lortuko ditugu:
Zinta garraiatzailea
3.DOKUMENTUA: Kalkuluen eranskina Bilboko Ingeniaritza Eskola 2017ko Iraila 142 Aukeratutako perfila baliozkoa dela konprobatuko da. Horretarako, kasu kritikoena planoan denez, hau kalkulatuko da. Kasu honetan, konprobapena lerdentasuna kalkulatuz egingo da.
Hau lortu ostean, CTE-z baliatuz, gilbordura koefizienteen taula aztertuko da, baina lehenik eta behin, zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba zein motakoa izango den ikusiko da.
Kasu honetan, I eran laminatutako perfilak erabiliko direnez, z ardatzean “b” motako gilbordura kurba izango da. Hau jakinda, planoan gilbordura koefizientea lortuko da. Horretarako, aurretik lortutako gilbordura kurba “b” motakoa dela jakinda eta lerdentasuna λz=1,29 dela jakinda, taula aztertuko da.
3.127 Irudia: Zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba
Zinta garraiatzailea
0,43 Gilbordura koefizientea, χz = 0,438 izango da.
Konprobaketarekin bukatzeko, gilbordurak jasaten duen erresistentzia kalkulatuko da hurrengo adierazpenaren bidez:
Aukeratutako perfila baliozkoa izateko, kalkulatutako indar hau,barrak konpresiopean jasaten duen indarra baino handiagoa izan behar da:
Zinta garraiatzailea
Hau lortu ostean, CTE-z baliatuz, gilbordura koefizienteen taula aztertuko da, baina lehenik eta behin, zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba zein motakoa izango den ikusiko da.
Kasu honetan, I eran laminatutako perfilak erabiliko direnez, y ardatzean “a” motako gilbordura kurba izango da. Hau jakinda, gilbordura koefizientea lortuko da. Horretarako, aurretik lortutako gilbordura kurba “a” motakoa dela jakinda eta lerdentasuna λy=0,72 dela jakinda, taula aztertuko da.
3.129 Irudia: Zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba
Zinta garraiatzailea
Gilbordura koefizientea, χy = 0,828 izango da.
Konprobaketarekin bukatzeko, gilbordurak jasaten duen erresistentzia kalkulatuko da hurrengo adierazpenaren bidez:
Aukeratutako perfila baliozkoa izateko, kalkulatutako indar hau,barrak konpresiopean jasaten duen indarra baino handiagoa izan behar da:
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
3.131 Irudia: Aztertu den barraren emaitzak
Zinta garraiatzailea
Datuak ordezkatuz,
0,066 < 1 denez konprobaketa honetan baliokoa izango da IPE 160 perfila. Montantea Montantea dimentsionatzeko DIN 1025-5 IPEarauaren araberako IPE 80 profila aukeratu da. Sekzio hau balekoa den ikusteko, habearen lerdentasuna 2 baino txikiagoa izatea nahikoa da. Konprobapen hau planoan eta planotik kanpo aztertuko da eta montante luzeena konprobatu egingo da, kritikoena izango delako.
Zinta garraiatzailea
1,66< 2 da, beraz, IPE 80 perfila balekoa da.
0,54 < 2 da, beraz, IPE 80 perfila balekoa da.
Arriostramendua Barra hauek dimentsionatzeko DIN EN 10056-1arauaren araberako L itxurako L40x40x5 profila aukeratu da. Sekzio hau balekoa den ikusteko, konprobapenak egingo dira.
Zinta garraiatzailea
Trakziopeko konprobapena betetzen da, beraz perfil hau balekoa da.
Sareta eta pasarela eusten dituen montantea Montante hau dimentsionatzeko DIN 1025-5 IPEarauaren araberako IPE 180 profila aukeratu da. Sekzio hau balekoa den ikusteko, habearen lerdentasuna 2 baino txikiagoa izatea nahikoa da. Konprobapen hau planoan eta planotik kanpo aztertuko da.
3.133 Irudia: Aztertu den barraren emaitzak
Zinta garraiatzailea
1,85< 2 da, beraz, IPE 180 perfila balekoa da.
0,51 < 2 da, beraz, IPE 180 perfila balekoa da.
Zinta garraiatzailea
Hasteko, materialaren muga elastikoaren tentsioa eta kalkuluaren erresistentzia zehaztuko dira. Altzairua S275 izanda: 𝑓𝑦 = 275 𝑁 𝑚𝑚2
Perfilen prontuarioaz baliatuz, IPE 160 sekzioaren propietateak lortuko ditugu:
Zinta garraiatzailea
Aukeratutako perfila baliozkoa dela konprobatuko da. Horretarako, kasu kritikoena planoan denez, hau kalkulatuko da. Kasu honetan, konprobapena lerdentasuna kalkulatuz egingo da.
Hau lortu ostean, CTE-z baliatuz, gilbordura koefizienteen taula aztertuko da, baina lehenik eta behin, zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba zein motakoa izango den ikusiko da.
Kasu honetan, I eran laminatutako perfilak erabiliko direnez, z ardatzean “b” motako gilbordura kurba izango da.
Hau jakinda, planoan gilbordura koefizientea lortuko da. Horretarako, aurretik lortutako gilbordura kurba “b” motakoa dela jakinda eta lerdentasuna λz=1,26 dela jakinda, taula aztertuko da.
3.136 Irudia: Zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba
Zinta garraiatzailea
Gilbordura koefizientea, χz = 0,45 izango da.
Konprobaketarekin bukatzeko, gilbordurak jasaten duen erresistentzia kalkulatuko da hurrengo adierazpenaren bidez:
Aukeratutako perfila baliozkoa izateko, kalkulatutako indar hau,barrak konpresiopean jasaten duen indarra baino handiagoa izan behar da:
Zinta garraiatzailea
Hau lortu ostean, CTE-z baliatuz, gilbordura koefizienteen taula aztertuko da, baina lehenik eta behin, zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba zein motakoa izango den ikusiko da.
Kasu honetan, I eran laminatutako perfilak erabiliko direnez, y ardatzean “a” motako gilbordura kurba izango da.
Hau jakinda, gilbordura koefizientea lortuko da. Horretarako, aurretik lortutako gilbordura kurba “a” motakoa dela jakinda eta lerdentasuna λy=1,06 dela jakinda, taula aztertuko da.
3.138 Irudia: Zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba
Zinta garraiatzailea
Gilbordura koefizientea, χy = 0,63 izango da.
Konprobaketarekin bukatzeko, gilbordurak jasaten duen erresistentzia kalkulatuko da hurrengo adierazpenaren bidez:
Aukeratutako perfila baliozkoa izateko, kalkulatutako indar hau,barrak konpresiopean jasaten duen indarra baino handiagoa izan behar da:
Zinta garraiatzailea
Beraz, datuak ordezkatuz:
Zinta garraiatzailea
3.140 Irudia: Aztertu den barraren emaitzak
Zinta garraiatzailea
Trakzioan ere, IPE 160 perfila balekoa da.
Datuak ordezkatuz,
Montantea Montantea dimentsionatzeko DIN 1025-5 IPEarauaren araberako IPE 80 profila aukeratu da. Sekzio hau balekoa den ikusteko, habearen lerdentasuna 2 baino txikiagoa izatea nahikoa da. Konprobapen hau planoan eta planotik kanpo aztertuko da eta montante luzeena konprobatu egingo da, kritikoena izango delako.
Zinta garraiatzailea
1,66< 2 da, beraz, IPE 80 perfila balekoa da.
0,54 < 2 da, beraz, IPE 80 perfila balekoa da.
Arriostramendua Barra hauek dimentsionatzeko DIN EN 10056-1arauaren araberako L itxurako L40x40x5 profila aukeratu da. Sekzio hau balekoa den ikusteko, konprobapenak egingo dira.
Zinta garraiatzailea
Trakziopeko konprobapena betetzen da, beraz perfil hau balekoa da.
Sareta eta pasarela eusten dituen montantea Montante hau dimentsionatzeko DIN 1025-5 IPEarauaren araberako IPE 180 profila aukeratu da. Sekzio hau balekoa den ikusteko, habearen lerdentasuna 2 baino txikiagoa izatea nahikoa da. Konprobapen hau planoan eta planotik kanpo aztertuko da.
Zinta garraiatzailea
1,85< 2 da, beraz, IPE 180 perfila balekoa da.
0,51 < 2 da, beraz, IPE 180 perfila balekoa da.
Zinta garraiatzailea
Perfilen prontuarioaz baliatuz, IPE 160 sekzioaren propietateak lortuko ditugu:
3.143 Irudia: Aztertu den barraren emaitzak 3.144 Irudia: IPE 160 perfilaren propietateak. Prontuarioa.
Zinta garraiatzailea
3.DOKUMENTUA: Kalkuluen eranskina Bilboko Ingeniaritza Eskola 2017ko Iraila 164 Zutabearen luzera, L = 2667mm izango da planoan eta L=10671mm planotik kanpo. Aukeratutako perfila baliozkoa dela konprobatuko da. Horretarako, kasu kritikoena planoan denez, hau kalkulatuko da. Kasu honetan, konprobapena lerdentasuna kalkulatuz egingo da.
Hau lortu ostean, CTE-z baliatuz, gilbordura koefizienteen taula aztertuko da, baina lehenik eta behin, zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba zein motakoa izango den ikusiko da.
Kasu honetan, I eran laminatutako perfilak erabiliko direnez, z ardatzean “b” motako gilbordura kurba izango da. Hau jakinda, planoan gilbordura koefizientea lortuko da. Horretarako, aurretik lortutako gilbordura kurba “b” motakoa dela jakinda eta lerdentasuna λz=1,16 dela jakinda, taula aztertuko da.
3.145 Irudia: Zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba
Zinta garraiatzailea
Gilbordura koefizientea, χz = 0,495 izango da.
Konprobaketarekin bukatzeko, gilbordurak jasaten duen erresistentzia kalkulatuko da hurrengo adierazpenaren bidez:
Aukeratutako perfila baliozkoa izateko, kalkulatutako indar hau,barrak konpresiopean jasaten duen indarra baino handiagoa izan behar da:
Zinta garraiatzailea
Hau lortu ostean, CTE-z baliatuz, gilbordura koefizienteen taula aztertuko da, baina lehenik eta behin, zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba zein motakoa izango den ikusiko da.
Kasu honetan, I eran laminatutako perfilak erabiliko direnez, y ardatzean “a” motako gilbordura kurba izango da.
Hau jakinda, gilbordura koefizientea lortuko da. Horretarako, aurretik lortutako gilbordura kurba “a” motakoa dela jakinda eta lerdentasuna λy=1,30 dela jakinda, taula aztertuko da.
3.147 Irudia: Zeharkako sekzioaren araberako gilbordura kurba
Zinta garraiatzailea
Gilbordura koefizientea, χy = 0,47 izango da.
Konprobaketarekin bukatzeko, gilbordurak jasaten duen erresistentzia kalkulatuko da hurrengo adierazpenaren bidez:
Aukeratutako perfila baliozkoa izateko, kalkulatutako indar hau,barrak konpresiopean jasaten duen indarra baino handiagoa izan behar da:
Zinta garraiatzailea
Beraz, datuak ordezkatuz:
Zinta garraiatzailea
Trakzioan ere, IPE 160 perfila balekoa da.
3.149 Irudia: Aztertu den barraren emaitzak
Zinta garraiatzailea
Datuak ordezkatuz,
Montantea Montantea dimentsionatzeko DIN 1025-5 IPEarauaren araberako IPE 80 profila aukeratu da. Sekzio hau balekoa den ikusteko, habearen lerdentasuna 2 baino txikiagoa izatea nahikoa da. Konprobapen hau planoan eta planotik kanpo aztertuko da eta montante luzeena konprobatu egingo da, kritikoena izango delako.
Zinta garraiatzailea
0,54 < 2 da, beraz, IPE 80 perfila balekoa da.
Arriostramendua Barra hauek dimentsionatzeko DIN EN 10056-1arauaren araberako L itxurako L40x40x5 profila aukeratu da. Sekzio hau balekoa den ikusteko, konprobapenak egingo dira.
Zinta garraiatzailea
Trakziopeko konprobapena betetzen da, beraz perfil hau balekoa da.
Sareta eta pasarela eusten dituen montantea Montante hau dimentsionatzeko DIN 1025-5 IPEarauaren araberako IPE 330 profila aukeratu da. Sekzio hau balekoa den ikusteko, habearen lerdentasuna 2 baino txikiagoa izatea nahikoa da. Konprobapen hau planoan eta planotik kanpo aztertuko da.
Zinta garraiatzailea
0,48 < 2 da, beraz, IPE 330 perfila balekoa da.
3.152 Irudia: Egitura osoaren deformazioen eskema
Zinta garraiatzailea
Beraz, datuak ordezkatuz: 27,41 ≤ 12000 300
27,41mm < 40 mm Betetzen da, beraz deformazioaren konprobapena ona da.
Zinta garraiatzailea
Datuak adierazpenean ordezkatuz:
4,69 mm < 38,77 mm Betetzen da, beraz deformazioaren konprobapena ona da.
3.153 Irudia: Seigarren euskarriaren deformazioen eskema
Zinta garraiatzailea
3.DOKUMENTUA: Kalkuluen eranskina Bilboko Ingeniaritza Eskola 2017ko Iraila 176 3.7.-Zimenduaren kalkulua Egituraren euskarriak lurrean finkatzeko, hormigoizko blokeak ezarriko dira euskarri bakoitzaren zutabeen oinarrian.
Beraz, zutabe bakoitzaren erreakzioetatik abiatuz, hormigoizko blokearen bolumena kalkulatu egingo da.
Horretarako, egituraren kalkulu programan ikus daiteke seigarren euskarriaren landapenetan egongo direla erreakzio kritikoenak. Zutabe baten erreakzioak trakzioko erreakzioak izango dira eta beste zutabearena, berriz, konpresioko erreakzioak.
Hain zuzen ere, lehenengo landapenaren erreakzioak konpresiokoak izango dira eta bigarren landapenaren erreakzioak trakziokoak.
Datu hauekin hurrengo kalkuluak egingo dira:
2. Landapena 1. Landapena 3.154 Irudia: Seigarren euskarriaren deformazioen eskema 3.155 Irudia: Erreakzioak landapenetan
Zinta garraiatzailea
Non, RT, trakziozko erreakzioa. RT = 29953,253 N RK, konpresiozko erreakzioa. RK=40971,999 N
Lurraren indarrari eta zimenduaren berezko pisuari egonkortasunari dagokionsegurtasun koefizienteak aplikatu beharko zaizkie.
Erreakzioaren balioa zuzenean hartzen da egonkortasuna egiaztatzeko, erabili diren segurtasun koefizienteak handiagoak direla jakinda eta ondorioz, hurrengo kalkulua segurtasunaren aldetik eginda dago.
3. 157 Irudia: Segurtasun koefizienteak
Kasu honetan zimenduaren berezko pisuak 0,9 koefizientea izango du eta lurraren indarrak 0,8 koefizientea izango du, biak direlako indar egonkortzaileak.
Zinta garraiatzailea
Beraz, egingo den lehenengo kalkulua, erreakzioek sortzen duten parea izango da. Horretarak bi zutabeen artean dagoen erdiko puntuan momentuen batura egingo da. ∑ 𝑀 = 0 (3.339)
Zinta garraiatzailea
Kalkulu hau balekoa den konprobatzeko hurrengo adierazpena erabiliko da:
Adierazpena betetzen da, beraz hormigoiaren dimentsionaketa egokia da.
Lortutako σ1, hormigoiaren zabalerarengatik zatitu behar da, kg/cm2-tan lortzeko. Beraz,
Zinta garraiatzailea
Hormigoi bolumen hau, hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren euskarrietan erabiliko da, zabalera berdina dutelako. Lehenengo eta bigarren euskarriek zabalera txikiagoa dute eta diseinu baldintzengatik hauentzako egokiagoa den hormigoi bolumena kalkulatuko da. Hau egiteko, aurreko metodo berdina jarraituko da.
Horretarako, egituraren kalkulu programan ikus daiteke lehenengo euskarriaren landapenetan egongo direla erreakzio kritikoenak. Zutabe baten erreakzioak trakzioko erreakzioak izango dira eta beste zutabearena, berriz, konpresioko erreakzioak.
Hain zuzen ere, lehenengo landapenaren erreakzioak konpresiokoak izango dira eta bigarren landapenaren erreakzioak trakziokoak.
2. Landapena 1. Landapena 3.158 Irudia: Lehenengo euskarriaren deformazioen eskema 3. 159 Irudia: Erreakzioak euskarrietan
Zinta garraiatzailea
Datu hauekin hurrengo kalkuluak egingo dira:
Non, RT, trakziozko erreakzioa. RT = 7234,633 N RK, konpresiozko erreakzioa. RK=5766,37 N
Lurraren indarrari eta zimenduaren berezko pisuari egonkortasunari dagokion segurtasun koefizienteak aplikatu beharko zaizkie.
Erreakzioaren balioa zuzenean hartzen da egonkortasuna egiaztatzeko, erabili diren segurtasun koefizienteak handiagoak direla jakinda eta ondorioz, hurrengo kalkulua segurtasunaren aldetik eginda dago.
3. 161 Irudia: Segurtasun koefizienteak
Kasu honetan zimenduaren berezko pisuak 0,9 koefizientea izango du eta lurraren indarrak 0,8 koefizientea izango du, biak direlako indar egonkortzaileak.
Zinta garraiatzailea
3.DOKUMENTUA: Kalkuluen eranskina Bilboko Ingeniaritza Eskola 2017ko Iraila 182 Beraz, egingo den lehenengo kalkulua, erreakzioek sortzen duten parea izango da. Horretarak bi zutabeen artean dagoen erdiko puntuan momentuen batura egingo da. ∑ 𝑀 = 0 (3.346)
Zinta garraiatzailea
Kalkulu hau balekoa den konprobatzeko hurrengo adierazpena erabiliko da:
Adierazpena betetzen da, beraz hormigoiaren dimentsionaketa egokia da.
Lortutako σ1, hormigoiaren zabalerarengatik zatitu behar da, kg/cm2-tan lortzeko. Beraz,
Zinta garraiatzailea
Altzairuzko barrak, zimendua eta zutabeak lotzeko erabiliko dira. Beharrezko dimentsioen baldintzak EHE ezarritakoak dira.
Baldintza betetzen da, beraz ainguraketa barrak 650mm-koak eta 24mm-ko diametrokoak izango dira.
Lehenengo eta bigarren euskarrien ainguraketa barrak besteak baino txikiagoak izango dira, zimenduaren altuera txikiagoa delako. Beraz, hauek ere dimentsionatu beharko dira. Horretarako aurreko adierazpen berdina erabiliko da: 𝑙𝑏 = 𝑚 · ∅2 ≥ (𝑓𝑦𝑘 20) · ∅ (3.354)
Zinta garraiatzailea
Baldintza betetzen da, beraz ainguraketa barrak 450mm-koak eta 20mm-ko diametrokoak izango dira. |
addi-14e773f2b17d | https://addi.ehu.es/handle/10810/22922 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017-10-10 | science | Larrinaga Rodríguez, Eneko | eu | Harrobi baten instalatuko den eta hartxintxarra garraiatuko duen zinta garraiatzaile baten diseinu eta kalkulurako proiektua | Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
N N1 N2 18 135 23 Zinta Garraiatzailea Beheko Estazioa 740 110 g 0,1
Zinta garraiatzailea |
addi-9d07cac4b5b3 | https://addi.ehu.es/handle/10810/22922 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017-10-10 | science | Larrinaga Rodríguez, Eneko | eu | Harrobi baten instalatuko den eta hartxintxarra garraiatuko duen zinta garraiatzaile baten diseinu eta kalkulurako proiektua | Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
5.1.1.- Helburua Egindako proiektuak baldintza batzuk bete behar ditu, gaizki ulertuak ekiditeko eta dokumentu honetan jarritakoa hartuko da kontuan kontraesanik balego.Agiri honek proiektuaren baldintza ekonomikoak , administratibo eta teknikoak zehaztuko ditu baita zintaren ekoizpen, muntaketa eta mantentze baldintzak ere.
Dokumentu honek kontratu izaera izango du eta planoekin batera beste dokumentuen aurretik lehenetsiko da.
5.1.2.- Deskribapen laburra Dokumentu honetan, baldintza teknikoak, ekonomikoak, baita ekoizpen, muntaia, funtzionamendu eta mantenuaren prozesuak agertzen dira.
Baldintza teknikoei dagokienez, zinta garraiatzailea gauzatzeko aukeratu diren materialen ezaugarriak, zintaren osagaiak eta hau osatzen duten ezaugarriak eta muntaiarako zehaztasunak agertuko dira.
Baldintza ekonomiko administratiboa kontutan hartuz, proiektuaren alde fiskala eta ekonomikoa zehaztuko dira. Zintaren funtzionamendu egokia bermatzeko, beharrezkoa da Baldintza Teknikoen Agiri hau arretaz irakurtzea.
Dokumentu guztien aurkibidea izango du. 2.Dokumentua: Memoria Egingo dena bertan deskribatzen da, proiektuaren helburua zein den, baita ere balizko ebatzien azterketa eta aukeraketa azaltzen da. 3.Dokumentua: Kalkuluen Eranskina Proiektua egokitasunez eta arazo barik aurrera eraman ahal izateko egin beharreko kalkuluak aurkezten dira.
Zinta garraiatzailea
4.Dokumentua: Planoak Proiektuaren kokapena eta neurri zehaztapenak ematen dira. 5.Dokumentua: Baldintzen Agiria Proiektua gauzatzeko, hau era egokian garatu ahal izateko errespetatuko diren baldintza tekniko eta ekonomikoen zehaztapena. 6.Dokumentua: Neurketak
5.1.4.- Baldintza agiriaren eragina lanetan Baldintza teknikoaren agiriak lanen kontrolean, zuzendaritzan eta ikuskapenean eragina izango du. Proiektuan agertzen diren lanen ezaugarri, kalkulu, plano eta aurrekontuak agiri honen baldintzen menpean egongo dira eta honen arabera landuko dira.
5.1.5.- Lan gehigarriak Egituraren obrak hasita daudenean, proiektuan agertzen ez diren aldaketaren bat edo obra berriren bat egin behar badira lan gehigarriak izango dira eta lana aurrera joan ahala zehaztuko dira. Lanaren zuzendariak nahi duena eskatzeko aukera izango du. Horretaz gain, proiektuan aipatutakoaz gain lan gehigarria denez, obrarako estimatutako epearen luzapena eskatuko da.
Gehigarriak diren obra hauetan zerbait gaizki ateraz gero, zuzendariak aldaketak horrek baztertzeko aukera izango du eta horren gainean lanaren jabeak ezin izango du erreklamaziorik egin.
5.1.6.- Proiektuaren zuzendaria Proiektuaren zuzendaritza titulazio egokidun pertsona batek gauzatuko du. Honek, legeetan aipatzen den moduan, titulazio egokia izan beharko du eta kontratatutako proiektua egiteko gai izan beharko da. Lanak bukatzean, proiektua berrikusi eta egiaztatuko duen arduraduna izango da zuzendaria.
Zinta garraiatzailea
Bestalde, zuzendariak bere kargura hainbat eskuorde izan ditzake pertsonal lagungarrian, beti ere lege eta aginduen barnean.
Bere baitan dagoen edozein talde lagungarriko kidek larrialdiren bat izangobalu, konpetentzia legalaren barruan instrukzio onetsiak eta kontratistak hauek egitera behartuta dago. Proiektuaren tramitazioa ez da zuzendariaren eginkizuna eta beraz, tramitazioan egon daitezkeen atzerapenetan ez du erantzun behar izango.
5.1.7.- Kontratistari entregatuko zaizkion dokumentuak Zuzendariak kontratistari entregatuko dizkion dokumentu multzoak kontratazioa edota informazio balioa izango dute gehienbat. Planoak, baldintzen agiria, aurrekontuak eta memoriako datuak informazio moduan datu izaera duten dokumentuak izango dira.
Lanaren zuzendariak kontratistari planoen eta dokumentuen kopia bat emango dio eta aldaketaren bat egongo balitz kontratistak zuzendaria jakinaren gainean jarri beharko du honek proiektu berria idatzi eta onartzeko.
Orokorrean, kontratistak agindu orrien eta legezko araudiaren kopia oso bat izango du eta baita plano orokorren eta osagarri guztien kopia bat instrukzio eta berezitasunekin batera.
5.1.8.-Akatsak edo kontraesanak Proiektuaren planoetan adierazitakoa eta agindu orrietan jarritakoa ezberdina izango balitz, aginduen orrietan dagoena nagusituko da. Planoetan xehetasunen bat falta bada, kontratistak xehetasunaren txosten bat egin beharko du eta obra gauzatu baino lehen zuzendariari erakutsi beharko dio honek onartu eta sinatzeko. Zuzendariak, xehetasun hauek onartzen baditu obra egin ahal izango da. Dokumentuetako kontraesanak edo akatsak, bai kontratistaren aldetik zein zuzendariaren aldetik, ordenu liburuan agertu beharko dira.
Zinta garraiatzailea
Eurocodigo 3 Guzti hauek egituraren elementu guztiak (zutabeak, sareta...)dimentsionatzeko eta kalkulatzeko erabili diren araudiak dira.
Haizearen karga kalkulatzeko
Estazioak diseinatzeko araudia
Planoak diseinatzeko araudia
Zinta garraiatzailea
Arrabolak diseinatzeko araudia
Banda diseinatzeko
Planoak egiteko
Zinta garraiatzailea
5.2.- Berezko baldintzak 5.2.1.- Baldintza teknikoak Atal honetan materialen ezaugarriak eta muntaketan aplikatu beharreko teknikak zein prozesu azaltzen dira.
5.2.1.1.- Obra egiteko baldintzak 5.2.1.1.1.- Lurren mugimendua Obraren kontratistak lurren kentzea hasi aurretik hauen kenketaren barri eman behar du honen arrazoi nagusia egin beharreko aurre ikerketak direlarik. Alboetako lurrak ezin izango dira inolaz ere ukitu baimen bat egon ezean.
Putzuetako lur kenketa: Lurra kentzean lortzen diren material guztiak, obraren zuzendaritzaren baimena edukita, berrerabili egin daitezke. Beraz, hauek segituan eramango dira behar diren tokietara eta ez badira behar zabortegira eramango dira zuzenean. Hala ere, zabortegira eramateko zuzendaritzaren baimena behar da.
Lur kenketak gainazal leun eta garbi bat lortu arte jarraituko dira, hau aginduen araberakoa izango delarik. Hala ere, zimentazioaren egoera egoki bat lortzeko asmoz, zuzendariak lur gehiago kentzeko agindua eman dezake. Zimentazioaren lur kenketa proiektuan jartzen denaren araberakoa izango da.
Lurra kentzean beste eraikinetako ur garbien hodiekin bat egiten bada, hauen direkzio aldaketa egoki bat burutu behar da erabili beharreko neurri guztiak kontuan hartuz. Putzuetan ura geldituko balitz, hau material berezi batzuekin kanpora atera behar izango da.
Zinta garraiatzailea
Putzuen betetzea eta zapalketa: Putzu baten beteketa uniformeki burutuko da, hau da, zabalera uniformedun geruzak lortuz. Ahalik eta uniformeena izan behar da. Aldi bakoitzean egiten edo botatzen den geruza zabalera ahalik eta berdintsuena izatea lortu behar da, honela hobeto batuko litzatekeelako.
Aldi bakoitzean botatzen den materialaren gainazalak gehienez %2ko inklinazioa izan behar du. Material guztia bota eta gero, beharrezkoa baldin bada hezetasuna burutuko da.
Materialak ur kantitate egoki bat eduki behar du eta hau makineriaren arabera aukeratuko da eta garrantzi handia edukiko dute arinagotik eginiko saiakuntzek. Materiala ondo egoteko ur kantitate handia behar badu, beharrezkoak izango diren neurriak hartu beharko dira.
Obra guztiak ura kentzeko sistema egoki batekin mantendu behar dira beti ere posiblea den heinean. Honela ez bada ura kentzeko instalazio bat behar izango da obra aurrera jarraitu ahal izateko. Hezetasun egokia lortuz gero, hurrengo pausua trinkotasun mekanikoa izango da. Orokorrean trinkotasun hau %95ekoa izan behar da.
Kentzendirenlurguztiakondobatubehardiralurrenerorketenarriskuaalde batera uzteko. Hau obraren zuzendariak agintzen du.
Burutzen ari diren geruzen gaineko garraioa debekatuta egongo da beraien egitura amaitu arte. Hau posiblea ez bada eta garraioa derrigorrezkoa bada, ahalik eta arinen egin behar da.
5.2.1.1.2.-Zimentazioa Orokortasunak Hormigoiaren ezaugarriak baldintzen agirian eta proiektuko planoetan emanikoak izango dira. Hauen erresistentzia EHE arauetan agertzen delarik. Zimendapenean hormigoia botatzen hasi baino lehen zuzendaritzak onartu behar du.
Zinta garraiatzailea
Hormigoi armatua Lurraren gainazalaren gainean garbiketa hormigoia isuriko da plaken inguruan. Armadurak guztiz garbiturik jarriko dira, hau da, ez dituzte kaltegarriak izan ahal diren produkturik. Ekintza guzti hauek, arazorik gertatu ez dadin burutu behar dira.
Behin garbitasun hormigoia eta armadura kokatuta daudenean hormigoiaren jaurtiketa konstantea burutu behar da sustraiaren egitura konstantea izango delarik.
Beti ere kontuan hartu behar du zertarako erabili nahi den eta EHE arauetan jartzen duena bete behar da.
Lurrak, ura eta zementua pisuaren arabera banatuko dira. Neurri hauek kalkulatzeko eta fabrikatzeko gailuak adierazitakoarekin bat etorri behar dira.
Banaketarako onartuko diren kantitateak: Ura eta zementuarentzako %2. Tamaina ezberdinetako lurrentzako %5. Guztizko lurrarentzako %2.
Zinta garraiatzailea
Hormigoiaren trinkotasunaren tolerantzia, 20mm-takoa izango da, Abrams-en konoaren arabera.
Hormigoia burutzeko instalazioak nahasketa uniforme eta konstante bat burutzeko ahalmena izango du koloredun hormigoi bat lortuz. Hormigoia burutzeko makinan, kartel bat egon beharko da, zeinetan ez dela inolaz ere igaro behar jartzen duen, eta baita datu hauek ere:
Hormigoia burutzeko makinan zementua eta lurrak bota aurretik, ur kantitate bat bota behar da geroago beste kantitate bat bota beharko delarik. Gainontzeko ur kantitatea zementua eta lurrak sartzen direnean botatzen da (gailu hauek bota eta 5 segundotara eta gehienez nahasketa egiteko behar duen denboraren herena betetzen denean).
Hormigoia burutzeko makina berriro ere materialez betetzeko hutsitu egin behar da eta soberan geratu den hormigoia ezin izango da berriro erabili nahiz eta elementu berriak gehitu.
Hormigoiaren garraioa: Hormigoia nahasten den makinatik ahalik eta arinen garraiatu behar da. Akatsen bat nabaritzen bada hormigoia ez da inolaz ere onartuko obrak burutzeko orduan.
Garraioa burutzean hormigoiaren banaketarik ez gertatzea ahalegindu behar da honek akatsak ekarri baititzake. Nahasketa obra ez dagoen toki batean burutzen bada, obrara eramateko eragin makinak dituzten kamioi berezi batzuk erabili behar dira.
Hormigoia obran ezartzea: Arau orokor bezala hormigoiaren prestakuntza, garraioa eta obran ezartzea denbora tarte maximoa ordu betekoa izango da.
Hormigoia metro bat baino handiagoko altueratik ez da inolaz ere botako, ez eta palekin distantzia handietara eta enkofratuetatik metro erdi baino urrunago ez dira desplazatuko. Hormigoia botatzeko orduan kontuan hartu behar dira hurrengo puntuak:
Hormigoia indar handiz mugituko da. Mugimendua eraginkorra izango da.
Zinta garraiatzailea
Hormigoiaren trinkotasuna: Hormigoiaren trinkotasuna bibrazioen bitartez burutuko da. Bibrazioak masa guztian eman behar dira baina banaketak gertatu gabe.
Bibrazioak gainazalean aplikatzen badira, hauek mugimendu geldo bat edukiko dute hormigoiaren gainazala umel geldituz. Barne bibrazioak erabiltzen badira luzerarekiko izan beharko dira. Honetarako erabiliko den gailua geldi sartu eta atera beharko da; abiadura konstante batean hain zuzen eta ezin da 0,10m/s baino abiadura handiagoa erabili. Beti ere orratzak armadura ukitu gabe.
Orratza sartzeko puntuen arteko distantzia ez da 0,75m baino luzeagoa izango eta egokia izango da masari umeltasun on bat emateko. Bibragailua enkofratutik 0,1m baino gutxiagora ez da sartuko.
Hormigoiaren trinkotzea: Hormigoi bat trinkotzeko lehenengo atal garrantzitsuenak erabili den zementua eta eguraldiaren egoera izango dira.
Trinkotzeko lehenengo epearen barnean ureztatzeko metodoa beste metodo batzuekin ordezkatu daiteke; oihal berezi bat erabiliz edo plastiko bidez bilduz. Bata zein bestea erabilita ere hormigoia busti mantentzeko epeak bete behar dira.
Zinta garraiatzailea
Mugaketak: Hormigoiaren eragiketa hauek euria egiten duen kasuetan gelditu egingo dira eta egindako lana ahalik eta hobekien babestu behar da uraren sarrera saihestea delarik aspekturik garrantzitsuena. Hau gertatuko balitz, gainazala zulatu, ureztatu eta hormigoia botatzen jarraitu beharko litzateke.
5.2.1.1.3.- Egitura Zinta garraiatzailearen sistema eusten egitura, perfil komertzialekin osatuko da. Altzairu egitura ezartzeko CTE DB-SE araudia jarraituko da. Soldadura UNE14010 arauaren arabera burutuko da eta langile espezializatu baten bitartez bakarrik burutuko da. Dimentsio tolerantziak, forma eta exekuzio pisua eta egitura muntaia CTE DB-SE-k ezarriko ditu.
Hau honela izanda, egitura honetan erabiliko diren perfil laminatuak S275 altzairuzkoak izango dira beraren tentsio onargarria 275MPa-ekoa izanik.
80x40x4 perfil mota, goiko kordoietan eta estazioak dituzten zeharkako montanteetan erabili da.
Euskarriak lurrera zimendapen baten bitartez lotuko da. Euskarri bakoitza bi zutabez, eta zutabe hauek elkarrekin lotzeko, montante eta arriostramenduz osatzen dira. Zutabeak saretarekin lotzeko, habeak eta kartelak erabili dira. Zutabe bakoitzean kartela bat jarriko da. Kartelak soldadura bidez erantsiko dira.
Zinta garraiatzailea
Zutabe eta montanteetan IPE perfilak erabili dira eta arriostramenduetan L itxurako perfilak:
IPE 80 perfil mota, lehenengo eta bigarren euskarriaren zutabeetan erabili da. Hirugarren, laugarren, bostgarren eta seigarren euskarrienmontanteetan ere erabili da.
IPE 160 perfil mota, laugarren, bostgarren eta seigarren euskarrien zutabeetan erabili da.
IPE 180 perfil mota, hirugarren euskarriaren zutabeetan erabili da. Baita ere, sareta, hirugarren, laugarren eta bostgarren euskarriekin lotzen dituen habean ere erabili da.
IPE 330 perfil mota, sareta, seigarren euskarriarekin lotzen duen habean erabili da.
L40x40x5 perfil mota, euskarri guztien arriostramenduetan erabili da.
Perfil laminatu hauek eta lotura osagai guztiek erresistentzia entseguak pasatu beharko dituzte inolako eragozpenik gabe. Horrela izan ezean kontratistak material hauei uko egiteko eskubidea dauka inongo ondoriorik jasan gabe.
5.2.1.1.4.- Segurtasun Ibiltokia Segurtasun ibiltokia egiturari atxikita doan mantenimendurako erabiliko den pasarela da. Hiru azpi osagaiz osatuta dago. Errailak, baranda eta zorua.
Errailak egiteko DIN araudia betetzen duten U120 erako perfilak erabili dira luzera guztian zehar.
Beste aldetik zorua egongo da. Hau egiteko sareta laukizuzendun plakak erabili dira. 16 rejila plaka kokatuko dira baranda guztian zehar eta bien arteko lotura soldatua egongo da. Bestalde, hasierako igoera eskailera bidez egingo da.
Sareta eta barandaren perfilen materiala S275 JR altzairua izango da.
Zinta garraiatzailea
5.3.1.1.5.-Banda Hiru geruzadun ehunezko banda erabiliko da. Gaineztalpenaren lodierak, 4mm materialarekin kontaktuan dagoen geruzan eta 2mm arrabolekin kontaktuan dagoen geruzan izango dira.
Material emaria dena delakoa, banda beti erdiratuta mantenduko da eta ez da alboetara desbideratuko.
Ardatzen arteko distantzia 9m baino txikiagoa bada, banda itxiaz hornituko da. Beste kasu guztietan, banda zabalduaz hornituko da eta muntaia enpalme bidez egingo da.
5.3.1.1.6.-Arrabolen Estazioak Estazioak soldatutako altzairuzko perfil laminatuzkoak izango dira. Goiko estazioak 30º-ko artesa angelu bat izango dute hiru arrabolekin. Beheko estazioak 0º-ko angelua izango dute eta hemen arrabola bakarra izango dute. Estazioak, torloju bidez lotuko dira saretan. Goiko estazioak 1,5m-ra egongo dira bata bestearekiko eta beheko estazioak, aldiz, 3m-ra.
5.3.1.1.7.- Arrabolak Arrabolak soldatutako altzairuzko tutuz egongo dira eraikita. Barnean errodamenduak izango dituzte. Barnean bi kojinete kutxak batzen dagoen ardatz bat izango dute. Honek, arrabolek lubrikantea ez galtzen lagunduko dute. Errodiloak ez dira marruskadura gabeko kojineteetan muntatuko eta ez dute koipeztatzeko beharrik izango. Errodamenduen ahokalekua, koipearentzako beharrezko lekua izango du, errodamendua mantenu gabe 25000 orduz lan egiteko gaitasuna izateko. Boladun errodamenduak ezarriko dira barnean. Arrabolen eta hauen ardatzen gainazala ez dute zimurtasunik izan behar.
Funtzionamendu on bat lortzeko eta luzapen nahikoa mantenu minimo bat izateko, hurrengo kalitateak izan beharko dituzte arrabolek:
Zinta garraiatzailea
5.3.1.1.8.-Danborrak Danborrak zintaren bi ertzetan doazen tutu motako osagaiak dira. Zintari ibilbidea zehazteko, tentsioa emateko eta mugimendua emateko balio dira. Bi izango dira: danbor eragilea, moto-erreduktoreari kokatzen zaiona, eta kontradanborra, zintaren beste aldean doana.Danborrak SNL mota euskarriekin kokatuko dira egituran.
50000 orduko bizitza teorikoa izango dute, beste elementu dinamiko guztiek funtzionamendu nominal bat izanda.
Beharrezko den lekuan, segurtasuna dela eta, balazta motor bat ipiniko da.
5.3.1.1.11.- Margoa Parte metaliko guztiak babesa ez-oxidazioa eta pinturazko bi esku izango ditu. Material guztiak kalitate onekoak izango dira eta akabera perfektu bat eskatuko da. Margo boteak ondo itxita iritsi behar dira obrara. Bestalde, gainazalak siku egon behar dira margoa eman ahal izateko.
Normalean margo kapa batekin ez da nahi den kolorea lortzen eta beste kapa bat eman behar da hauen arabera margoaren tonua aldakorra baita. Obraren zuzendaritzari kapa kantitatea adieraziko zaio nahikoa noiz den erabakitzeko edo aldaketaren bat egiteko. Margo kapa batetik bestera gutxienez 24 ordu igaro behar dira.
Egitura guztia amaituta dagoenean akabera guztiak egoera perfektuan egon behar dira, hau da, ez da inolako akatsik egon behar. Hala izango balitz eta margo tonuaren akatsik badago obraren zuzendaritzaren eskuetan egongo litzateke bere erreparoa.
Zinta garraiatzailea
Zimentazioan erabiliko den altzairua B 400 S izango da, bai barra korrugatuak, bai ainguraketa pernoen limite elastikoa 400MPa-ekoa izango da.
Danborrak, arrabolak eta estazioak egiteko F-1310 (100Cr6) altzairua erabilia izan da. 30mm-ko lodiera baino txikiagoak diren piezak ekoizteko egokian dira normalean material honekin, kasu honetan lodierak txikiagoak direnez egokiak dira.
M16 x 65 torlojua: danbor eragilea euskarriarekin finkatzeko.
M12 x 60 torlojua: kontradanborra euskarriarekin finkatzeko.
M12x70: estazioak egituran finkatzeko erabiliko dira.
M12x40: tolba eta tolbaren egituraren arteko lotura egiteko.
Zinta garraiatzailea
Azkoinak
M12 x 2 erako azkoinak, estazioak egiturarekin lotzen dituen torlojuak finkatzeko erabiliko dira eta, baita ere, kontradanborra beraren euskarriarekin lotzen dituen torlojuak finkatzeko.
M16 x 2 erako azkoinak, moto-erreduktorea egiturarekin lotzen dituen torlojuak finkatzeko erabiliko dira eta, baita ere, danbor eragilea beraren euskarriarekin lotzen dituen torlojuak finkatzeko.
ISO 4032 norma betetzen duten azkoinak:
M10 erako azkoin hexagonala: Tolbaren arteko kartelak lotzen dituen torlojuak finkatzeko erabiliko da.
M12 erako azkoin hexagonala. Tolba eta tolbaren egitura lotzen dituen torlojuak finkatzeko erabiliko da.
DIN 125 araua betetzen dituen zirindolak: Zimenduen loturetan eta tolbaren arteko kartelen loturetan erabiliko da.
DIN 434 araua betetzen dituen zirindola konikoak: Tolba eta tolbaren egituraren arteko loturetan erabiliko da.
Prestaketa: Soldadura bakoitzak, prestaketa berezia behartzen du. Soldadura entseguak bete behar dira, produkzio aurretik eta prozesu automatikoetan. Soldatzaileek UNE-EN 287-1:1992 araudiak beteko dute eta prestaketa profesionala izan behar dute.
Zinta garraiatzailea
Plangintza: Soldadura plana ezarri behar zaie langileei, non gutxienez hurrengo ezaugarriak bete behar diren: lotura ezaugarriak, dimentsioak eta soldadura mota, soldadura sekuentzia, prozesu espezifikazioak eta urratze laminarra ez gertatzeko neurriak.
Soldadura angeluarra: Bi elementuen arteko distantzia oso txikia izan behar da. Kordoia 5 mm baino handiagoko soldadura izango du. Kordoiaren luzera nominala izango da. Angelu soldadurako kordoiak jarraiak edo ez jarraiak izan daitezke. Ez jarraiak, sekzio komuneko bi piezak lotzeko balioko dute.
Soldaduren jarraitasuna: Soldaduraren luzera 500mm baino txikiagoa bada, gomendatzen da kordoia mutur batetik hastea beste muturrerantz gelditu gabe. 500-1000mm artean badago, erditik hastea gomendatzen da. Aldiz, 1000mm baino handiagoko luzaerentzako, “migratzaile pausua” jarraitzea gomendatzen da.
Karbono altzairuzkoak izango dira F-1310 (100Cr6). Kartelak, sareta eta euskarrien zutabeak finkatzeko eta tolbaren egiturari egonkortasuna emateko erabiliko dira. Hauen funtzioa elementuek euste puntu zabalagoa izatea da.
Mantenua Zinta honen mantenuaren barruan osagaien funtzionamendu egokia bermatzea eta beharrezko osagai akasdunak aldatzea izango da. Gehien bat elementu birakorrak (arrabolak, danborrak…) zaindu beharko dira. Horrez gain oxidazioa gelditzen duen pintura edo tratamenduak ematea ere izango du helburu.
Zinta garraiatzailea
Elementu birakorren mantenua Elementu birakorren mantentzearen eragiketa nagusia biraketa egokia izatea izango da. Honetarako kontuan izan behar da errodiloen eta danborren kokapen egokia estazioan eta euskarrietan, hau da, ondo zentratuta egotea eta ondo finkatua ere bai. Errodilo bat akatsa ematen duen momentuan, errodilo hau aldatu beharko litzateke. Gauza berdina gertatuko da danbor batekin edo hauen barne osagaien batekin.
Biraketa motorraren mantenua Motorren segurtasuna IP55 klasekoa da, honek hauts kaltegarrien kontrako deposituaren segurtasuna bermatzen du. Lubrifikatzailea aldatuko da 500 ordu funtzionamenduan dagoenean. Biraketa aldia betetzerakoan, lubrifikatzailearen egoera kontrolatuko da 12.000 ordu lanean egonez gero. Motorren balazten doikuntzak astero egiaztatuko dira. Hilero balaztaren higadura kontrolatuko da, egiaztatuz, partikula ez egokiak eta higadura totala dagoenean aldatuz.
Moto-erreduktorea Torlojuen estutzea kontrolatzea 50 ordu funtzionamenduan egon ostean. Lehenengo olio aldaketa, 100-150 ordu funtzionamenduan dagoenean izango da. Ondoren, aldaketa urtero egingo da.
Egitura Kanpoaldeko eraikuntza eta osagaiak korrosio kontrako pintura urtero erabiliko da gainazalen oxidazioa saihesteko. Hautsaren aurkako mantenua ere egin beharko litzaioke eta era berean, hartxintxarrak sortuko lukeen kolpeen aurkako mantenua ere bai.
5.2.1.5.- Segurtasun baldintzak Zinta garraiatzailea garbiketarako eta mantenimendurako helbideak izan behar ditu.
Zinta garraiatzailea
Banda guztiz estalita ez badago eta hau langileak dauden tokietan aurkitzen bada, hauei zaintzeko plaka batzuk jarriko dira jausi ahal den materiala jaso dezaten.
Bandan ahal den enpalme gutxien egingo dira, eta eginez gero berotan egin beharko dira.
Larrialdiko geldiketa botoia eta geldiketa botoia langile guztiak ezagutu beharko dute. Debekatuta dago zintaren azpitik edo gainetik gurutzatzea, zonaldea horretarako prest ez badago.
Konponketak eta babesen kentzea horretarako prestatuta edo kontratatu diren pertsonek egin ahal dute soilik.
Larrialdi geldiketa funtzioa edozein momentuan sartu behar da pultsatzen bada.
5.2.1.6.- Garabiaren homologazioa Garabiaren homologazioa beharrezkoa da instalakuntzarako, homologazio gabe ezin da martxan jarri.
Zinta garraiatzailea
“Real Decreto 2584/1981” jarraituko da, energia eta industria ministerioaren aldetik. Fitxa teknikoa hiru alditan entregatuko da, non ondoko ezaugarriak emango dira: izena, fabrikantearen helbidea, garrantzizko dimentsioak, sekzioak, kanpoko bistak, segurtasun elementuak, aplikazio eremua, aldaera eta mota identifikazio edozein datu.
Organo territorialaren ustez garabiak erabilera arriskutsua badu, homologazio hori indargabetu eta arriskutsua delako manifestua egin ditzake. Beraz, homologazioa lortzeko CEE eta akreditazio txapa behar dira, estatuaren distintzioaz eta homologazio urtea eta fitxa teknikoarekin.
Zinta garraiatzailea
5.2.2. Baldintza Ekonomikoak 5.2.2.1. Funtsezko oinarria Baldintza ekonomikoen funtsezko oinarria kontratistak obran burutu diren lan guztien balioa eskuratu behar duela da. Hauek beti eduki behar dute zerikusia proiektuarekin eta egitura burutzean ematen diren baldintza orokorrekin.
5.2.2.2. Neurketak Neurtzeko era Obra elementu ezberdinez osaturik dagoenez elementu bakoitzak bere neurketa propioa izango du proiektu honetan. Baina neurtzeko erak zerikusi handia izango du aurrekontuarekin. Neurtzeko erabiliko diren unitateak masa, metroak, metro karratuak, bolumena, unitate osoa... izango dira.
Neurketak era askotakoak izan daitezke, bai partzialki eginikoak zein obra bukatzen denean eginikoak. Kasu hauetan dokumentu hauek erlazio zuzena izan behar dute kontratistarekin, hau da, neurketak egitean kontratista ere aurrean egon behar da. Beraz, neurketak bukatzean beharrezko batzar agiriak egin behar dira eta bi aldeen sinadura behar da.
Egingo diren neurketa guztiak obraren benetako neurriekin erlazionatuta egongo dira, hau da, kalkulatuko diren neurketa guztiak errealak izango dira. Kontratistak ezin izango du inolako erreklamaziorik egin obran neurtu diren elementuei buruz eta ezta proiektuan agertzen direnei buruz ere. Kontratistak ezin izango du inolaz ere balorazio mailaren sailkapenari buruz kexarik jarri.
Agirian agertzen ez diren unitateen balorazioa: Agirian agertzen ez diren elementuen balorazioa, beraiei dagokien neurriarekin egin behar dira eta erabili beharreko baldintza arkitektoak jarriko ditu. Irteten den balioa batu egin behar da aurrekontuan irten den azken balioarekin.
Zinta garraiatzailea
Gauza ezberdinen araberako kexak: Kontratista neurri guztiekin ados badago eta kontratazio dokumentuak sinatu baditu, ezin izango du inolako kexarik jarri. Adibidez, obrarekin zerikusi zuzena duen elementu baten aipamena ahaztu ezkero hau ezin izango da inolaz ere aurrekontuko dokumentuan sartu edo kontuan hartu.
Memoriako dokumentuan obrari buruzko argitalpen batzuk daude, beraz honi buruz agertu daitezkeen kexak ez dira kontuan hartuko zeren eta kontratarentzako dokumentu honek ez baitu oinarri bezala balio. Aurrekontua burutzeko orduan, erabili behar diren elementu kopurua kontuan hartuta, errakuntza edo desbideratzeren bat egon daiteke. Hauek kontuan hartzeko kontratistak edo arkitektoak dokumentua sinatu eta bi hileko epea izango du posibleak diren akatsak zuzentzeko. Dokumentua sinatu eta bi hile igarotzen badira ezin izango da inolako kexarik jarri.
5.2.2.3. Balorazioa Balorazioak Proiektu honetan agertzen diren elementuen balorazioa, bakoitzaren prezio unitarioa eta elementu kopuru osoaren arteko biderketa bat eginez lortuko da prezio unitarioa aurrekontuan agertuko delarik.
Zinta garraiatzailea
Gehigarriak.
Beharrezko ekintzak.
Unitate hauek egoera perfektuan gelditu behar dira, hau da, erabiltzeko moduan.
Amaitu gabeko obren balorazioa Amaitu gabeko obrak, aurrekontuan jartzen duenaren arabera abonatuko dira. Prezioen deskonposaketa koadro bat egon behar da baina hau egongo ez balitz, Zuzendaritza Fakultatiboak esaten duenaren arabera deskonposatuko da obra.
Prezio kontraesankorrak Jabegoa eta kontratistaren artean prezio kontraesankorrak badaude, hauek agiri honetan jartzen duenaren arabera jarriko dira eta kasu guztietan Zuzendaritza Fakultatiboak onartzen dituen baldintzen arabera.
Baloraturiko erlazioak Kontratistak hilean behin baloraturiko erlazioak argitaratuko ditu beti ere aurreko balorazioa kontuan hartuz eta aurrekontuen prezioekiko konpondurik.
Aparejadoreak edo arkitektoak hogei egunetako epea izango du balorazio hauek aztertzeko. Beraz, epe honen barnean bere onarpena eman beharko du eta behar izanez gero egin behar diren aldaketak egingo dituzte.
Baloraturiko erlazio hauek behin behineko ezaugarriak edukiko dituztenez beraietan agertzen diren obrak ez dute esan nahi onarturik daudenik.
Zinta garraiatzailea
Kontratistari abonatuko zaizkion obrak eta beraien prezioa Kontratistari benetan egingo diren proiektuko obren balioa abonatuko zaio. Egin daitezkeen aldaketak ere kontuan hartu behar dira, jabegoak onartuta edo idatziz, obraren zuzendaritzari emaniko konponketak, baina, hauek ezin dute inolaz ere aurrekontuak jarritako diru kopuru totala gainditu. Beraz, proiektu edo aurrekontuan agertzen diren elementu kopurua ezin da kontuan hartu edozein motatako kexa bat jartzeko orduan.
Aurrekontuan beti hartzen dira kontuan elementuaren akabera perfektua lortzeko behar dena eta lana bukatzean egin behar den garbiketa.
Kontrata baldintzetan agertzen ez den lanen bat egiten bada eta zuzendariarentzat onargarria bada, hau jabegoari jakinarazi beharko zaio bere guztizko balioa adieraziz.
Baina kasu batzuetan proiektuan agertzen ez diren material batzuk erabili behar dira, beraz, beste antzeko obraren bat badago bere materialekin sartuko dira erabilitako material ezberdinak. Horrela ez bada, obra zuzendaria eta kontratistaren artean eztabaidatuko da jabegoaren onarpena lortzeko.
Kontratistak nahiz eta obra zuzendaritzaren onarpena eduki ezin du berak nahi dituen materialak erabili, hau da, ezin dezake proiektuan aipatu den material tamaina bat baino handiagoa erabili edo prezio hobeagoa duen material bat hartu. Hala ere onartua izango litzateke proiektuan jarritakoa eta kontrataturikoa egingo balu.
Era honetara eginiko balorazioa kontuan hartzen bada, kontrataren aurrekontua ehuneko portzentaia batetan handituko da eta lortuko den emaitza aurretik edukitakoa baino txikiagoa bada prezio kenketa bat egin behar da.
Ordainketen atzeraketa edo etenaldia Kontratistak ezin izango du inolaz ere ordainketaren atzerapen bat dela eta obraren erritmoa txikiagotu edo hau geldiarazi.
Zinta garraiatzailea
Jabegoak kontratistari hilean ez ordaintzeaz gain, hurrengoan ere ez badio ordaintzen, honek interes legalen abonuak hartu ditzake atzerapenaren epea jarraitzen den bitartean. Ordainketa hiru hile igaro eta gero ez bada bete, kontratistak kontratua apurtu dezake. Beraz, obra burutzeko erabili diren material guztien eta elementu guztien dirua berreskuratuko luke, beti ere proiektuan idatzitakoarekin zerikusia dutelarik.
5.2.2.4. Bete beharreko baldintzak Ordainketa mota eta obraren ziurtagiria: Kontratistak berak merezi duen zenbatekoa hartuko du kontratuan jartzen dituen lan guztiak behar bezala egin baditu, hau da, baldintzen agiria, planoak, kalkuluak... kontuan hartuz.
Ziurtagiriak hilean behin aurkeztu beharko dira, kasu hauetan kontratistak jabegoak eskatzen dion modura eman behar izango ditu. Agertuko diren prezioek burututako benetako lanekin zerikusia izango dute.
Kontuan hartutako balioaren %90 emango da, behin obraren zuzendaritzak gaindituta eta jabegoak onartuta, gainontzeko %10-a gorde egingo delarik obra ondo dagoela ikusi eta giltzen ematea gertatu arte. Elementu hauek gordetzeko kopurua ez da inolaz ere 120000€ baino handiagoa izango.
Kontratuko puntuak bete eta eraikuntza bukatu eta gero, gorde denaren %70-a ematen da behin behineko harrera bukatzen den unean. Gainontzeko %30-a erabateko harrera bukatzen denean emango da. Azkeneko kantitate hau jabegoak izango du lehenengo 14 hilabeteak igaro arte.
Amaierako likidazioa kontratistak jabegoari obra ematen dionean burutuko da, baldintzen agirian jartzen dituen epeak kontuan hartuta hain zuzen.
Zinta garraiatzailea
Hilean eman beharreko obra likidazioak eta ziurtagiriak, ondo azaldurik etorriko dira, hau da, beharrezkoak izango diren planoak, mantenua, neurketak eta azalpenak izango ditu.
Kexaren bat burutu nahi izanez gero, honek gertatu den unetik 15 egun maximoko epea izango du. Kexa hau ekonomikoa, teknikoa edo legala izan daiteke eta obraren zuzendaritzak egin beharko du, honi kontratistak azaldukodizkiolarik kexaren arrazoiak. 15 egun igaro eta gero burutu diren lanetatikezin daiteke kexarik jarri.
Prezioen berrikusketa Kontratua eta obraren egiturak kontratistak eramango ditu. Eskaintza honek mugitu ezin diren prezio batzuk izango ditu baina mugitu daitezkeenak ere izan ditzake. Eskuzko lana edo materialaren arabera prezioak gorabehera batzuk izan ditzakete hauek zerikusi handia dutelarik Indize Ofizialarekin.
Epez kanpo burutzen diren obra guztiak ez dute berrikusketarik izango obra hauekarazo berezi batzuengatik hiru hile baino gehiago geldituta egon ez badira. Haujabegoa eta kontratistaren aldetik idatziz agertu behar da. Berrikusketa egiteaonartzen bada, erabili beharreko koefizientea obra bukaturik egon beharkolitzatekeen hilekoa izango da baina koefiziente hau zenbat eta hile gehiago igarotxikiagoa izango da, hau da, hile bakoitzeko %2 jaitsiko da.
Behin behineko harrera bukatu eta gero behin obra bukaturik dagoenean,kontratistak jabegoari obraren likidazioa eta berrikusketa aurkeztu beharko dizkio.Ordaintzeko kontzeptu batzuk izango balitu, hauek ere aurkeztu beharko lituzke.
Materialak pilatzen direnean prezioen berrikusketa egiteko sorturiko abonuguztiak ez dira inolaz ere obran burututako %20-arekin sartuko.
Prezioen berrikusketarako eskubidea edukitzeko, beharrezkoa izango dakontratistak obrarako firma burutu eta gehienez 15 egunetara martxan hastea etajabegoari egoera onean obra ematea. Obra egoera onenean egongo ez balitz,eskubide hauek desagertu egingo lirateke.
Zinta garraiatzailea
Prezioen berrikusketaren eskubidea ez galtzeko kontuan hartu beharko dira egitura epeak eta amaierako epea. Epe hauek beteko ez balira eskubideak galduko lirateke. Baina epe laburrak bete ez arren, berreskuratu badaitezke, oraindik prezioen berrikusketarako eskubidea egongo litzateke.
Zigorrak Kontratak egitura epe guztiak bete behar ditu, bai kontratuan jarritakoak zein obraren zuzendaritzak jartzen dituen partzialak.
Obra burutzeko erabili ahal izango den epe maximoa 18 hilekoa izango da.
Bukaera epeak betetzen ez badira, kontratak isun batzuk jasango ditu, hau da, atzerapeneko lehenengo hilean egun bakoitzeko 60€ ordaindu beharko ditu.
Atzerapeneko bigarren hilean aldiz, 90€ egun bakoitzeko eta hirugarren hiletik aurrera 120€-tako isuna ordaindu beharko du atzerapen egun bakoitzeko.
Entrega hauek ezin dira inolaz ere hiru hile baino gehiago luzatu. Hau gertatzen bada, aurreko isun guztiez gain berrikusketa prezio guztiak egiteko aukera galduko du.
Isun guzti hauek kontratistari kenduko zaizkio, bai bermetik zein guztizko likidaziotik.
Edozein arrazoi dela eta obraren buruketa gelditu egin behar bada, epeak ere gelditu egingo dira baina honen erantzukizuna zuzendariak izango du.
Epeak betetzen ez badira, kontratak ezin izango du inolako aitzakiarik jarri, hau da, adibidez ezin izango du esan planoak ez dituela izan. Ekintza hau aitzaki moduan jartzeko, obra zuzendariari eta jabegoari karta bat idatzi behar zaio eta 30 egunetan ez da inolako erantzunik jaso behar.
Zinta garraiatzailea
Kasu honetan eta bakarrik obraren zuzendariak erabakitzen duenaren arabera, isuna kendu daiteke.
Hiru hiletako atzerapen partzialak badaude jabegoak kontratua apurtu dezake. Kasu hauetan isuna totala izango da, hau da, ez du inongo %50-eko beherapenik izango.
Atzerapen partzialengatik jarritako isunak kontratistak epeak betetzen dituenean baliogabetuta geldituko dira. Beste era bat kontratistak jabegoari epe batzuk eskaini eta honek onartzea izango litzateke.
Obran egon daitekeen atzerapena obraren zuzendaritzak ikusi eta kalkulatuko du, bere erantzuna ezingo delarik aldatu.
Atzerapena ikusteko modu bat, hile batetan eskatutako material kopurua laneko plangintzarekin konparatzea da.
Obrak bukatuta egongo dira obrako zuzendariak ala esaten duenean.
Zinta garraiatzailea
izango da, hau da, obra zuzendariak eta jabeak ez dute inongo zerikusirik izango.
Aseguruak polizako zerbait aldatu nahi izanez gero, hile bat arinago jabegoa jakinaraziko du aldaketaren inguruan. Poliza hauek jabegoari aurkeztu behar zaizkio. Istripu bat gertatuz gero, kontratistak segituan obrako zuzendariari eta jabegoari honen berri emango dio. Honela gertatzen ez bada, jabegoak ez du zerikusirik izango gertatu denarekin. Kontratista izango da gertatu daitezkeen istripu guztien erantzulea eta beronek izango du aseguruarekin erlazioa.
Agiri honetako baldintzen betebeharrak Agiri honetan agertzen diren baldintza guztiak nahi eta nahi ez obra burutzeko aukeratu den kontratistaren arabera irakurriak izan behar dira. Honek baldintza guztiak ezagutzen dituela esan behar du eta obra zehaztasun handiz burutuko duela aipatu behar du.
Bulegoa obran Kontratistak obran bulego bat jarri beharko du bertan azalpenak jartzeko arbel bat egongo delarik eta mahai handi bat. Mahaia edo arbela tamaina handikoak izan behar dira planoei buruz berba egin ahal izateko.
Lanen martxa Obra burutzen hastean kontratistak egunean behar dituen langile kopurua izango du, hau da, egunean burutu behar diren lanen arabera langile kopuru konkretu bat beharko da.
Zinta garraiatzailea
Kontuan hartu ez diren lanak Obraren eraikuntza perfektu eta onerako kontrataren betebeharra izango da baldintzen agirian agertzen ez diren lanak burutzea. Arkitektoak aldaketen berri izan behar du eta aurrekontuko limiteak ezin dira igaro.
Obraren atzerapenean arkitektoaren betebeharrak Kontratistak ezingo die obraren atzerapenei aitzakiarik jarri, adibidez arkitektoak ez dituela planoak sasoiz eman. Honek aitzaki bezala balioko luke planoak entregatzeko epeak arkitektoaren sinadura bat edukiko balu eta honek ez balituzke entregatuko. Baldintza hau gertatuko balitz atzerapenaren errudun bakarra arkitektoa izango litzateke baina bakarrik epe horretara arte egin behar izan diren obrenak.
Langileak Lan guztiak ondo preparaturiko pertsonez osatu behar dira. Lan bakoitzak beste batekin zerikusi handia izango du honela, lanen jarduera errazagoa izango delarik. Baldintza hau zenbat eta konkretuago bete lana edo eraikuntza arinago joango litzateke.
Kontratista obra burutzen ari den bitartean bertan egon behar da heldu daitezkeen faktura edo paperak sinatzeko eta aginduak emateko. Honek bere ordez beste pertsona bat eraman dezake eta kasu horretan kontratistaren sinadura behar izango du langileak kasu egin diezaioten.
Lanetiko kanporaketak Arkitektoak esaten duenean kontratistak langileak kanporatu egin behar izango ditu eta kanporaketa hauen arrazoiak hurrengo hauek izan daitezke:
Obra ikuskatzeko arduradunei kasu ez egitea.
Zinta garraiatzailea
Kontratistaren uko egitea zuzendaritzako langileriarengatik Kontratistak ezin izango die inolaz ere uko egin arkitekto, aparejadore eta arkitekto teknikoei. Eta jabegoari ezin izango dizkio neurketak egiteko gailu hobeagoak eskatu.
Gailu hauek direla eta emaitzak ez badute ongi ematen neurriak hartuko dira baina ez da inolaz ere lanen martxa atzeratu edo geldituko.
Eraikuntza burutzean hartu beharreko neurriak Eraikuntzaren arabera neurri batzuk hartu behar dira eta bi hauek izango dira garrantzitsuenak: “O.M. de 9-3-71”-k onarturiko “OrdenanzaGeneral de Seguridad e Higiene enelTrabajo”.
Kontratistaren betebeharrak: Burutu diren obra guztietako arduradun bakarra kontratista izango da. Ezin izango du inongo kalte eskubiderik eduki eraikuntza burutzen ari den bitartean egin ahal izan dituen akatsak direla eta. Beraz, gauza hauek kontuan hartuta obran egon daitezkeen istripu guztien arabera, Tribunalen aurrean berak izango du erantzukizuna.
Kontratistak behar dituen neurri guztiak hartuko ditu kontuan inori ezer gerta ez dakion honekin langileen istripuak saihesteko asmoz (bai muga txikiak betetzen dituzten istripuak zein muga handiak betetzen dituztenak).
Zinta garraiatzailea
5.2.3.2. Zuzendaritza teknikoaren ahalmena Proiektuko dokumentuen irakurketa Proiektuko dokumentu guztiak irakurtzeko orduan eta obra gauzatzen ari den bitartean dudarik badago, kontratistak Zuzendaritza Fakultatiboari esan beharko dizkio azaldu ditzan.
Baldintzen agirian proiektuari buruz aipatzen ez diren azalpen guztiak eta beste dokumentu batzuetan aipatzen direnak, memorian, planoetan… aurrekontuan agertu behar dira. Aurrekontu hau egitura burutuko duen enpresak gauzatuko du eta elementuen kalitatea ere kontuan hartzeko gauza bat izango da.
Idatzizko dokumentuetan planoetan agertzen ez diren elementu batzuk aipatu daitezkeenez hauen egitea obraren zuzendaritzaren esku egongo da. Alderantziz gertatuz gero, hau da, elementu batzuk planoetan agertuko balira eta dokumentu idatzietan ez hauen egitea obraren zuzendaritzaren eskuetan egongo litzateke.
Kontrata batek egituraren kalitatea eta proiektuaren ezaugarriak onak izan daitezenbeharrezko diren azalpenak jasango ditu.
Buruketa txarra Zuzendaritza Fakultatiboak obraren buruketa txar bat ikusiko balu, kontratistari honen berri emango dio eta honek aipaturiko egitura bota egin beharko du berri bat eraikiz. Akzio hau behin eta berriz gertatu daiteke Zuzendaritza Fakultatiboa ados geratu arte. Ekintza hauek obra burutzeko epeetan ez dute inolako eraginik eduki behar, hau da, ez dute inongo atzerapenik sortu behar.
Zuzendaritzako Fakultate Orokorra Arkitektoak obran ibiliko diren zenbait fakultate bere gain izango ditu eta hauen erantzulea bera bakarrik izango da, hau da, obrak nola joango diren, zelan egin
Zinta garraiatzailea
5.2.3.3. Ahalmen batzuk Birplanteaketa Obra burutzen hasi aurretik Zuzendaritza Fakultatiboak onartu behar duen birplanteaketa bat burutu behar da non, obran egingo diren gauza guztiak argi eta garbi aipatuko ditu kontratistak. Lur zoruaren gain burutuko diren lan guztiak markatu behar dira obraren garapena argiagoa izan dadin. Birplanteaketa burutzeko erabilitako elementu guztiak kontratak lortu edo eman beharko ditu bera izango delarik arduradun nagusia.
Agindu, laguntzak eta istripuen liburua Obra burutzen ari den bitartean agindu, laguntza eta istripuen liburua momentu oro eramango da. Horrela obra burutzen egon den bitartean egon diren istripu eta arazoak ikusi daitezke. Liburu honetan obraren zuzendaritzak eginiko bizitza fakultatibo guztiak agertuko dira eta baita amaiera epeak bete diren edo ez, hau kontrataren eskuetan egongo delarik.
Obra burutzen ari den bitartean arkitektoa, aparejadorea eta arkitekto teknikoak joango dira bertara eta hauek emandako erreferentziak eta aginduak ere liburuan argitaratuko dira eragin ditzaketen arazoekin batera. Kontratistak obra burutzeko emandako aginduak nahita nahiez bete behar dira eta hauek ere argitaraturik egongo dira.
Liburu honek kontratuan egon daitezkeen arazoak argitu ditzake eta kontratista jarritako gauzekin ados ez badago, bere defentsarako behar duen edozein gauza edo elementu erabili dezake.
Zuzendaritza fakultatiboak iruditzen zaion unean emaniko agindu guztiak aurkeztu behar ditu agindu, laguntza eta istripuen liburuan argitaratuta.
Obra unitateko aldakuntzak Obra unitatean burutu daitezkeen aldakuntza guztiak Zuzendaritza Fakultatiboaren onarpena behar dute eta obrako liburuan agertu behar dira. Kasu honetan onarpena eta frogapenak argi eta garbi idatziko dira.
Zinta garraiatzailea
Onarpena lortzen ez bada, kontratistak ezin izango du egun horretara arte burutu diren obra guztien abonu bat eskatu.
Obren kontrola; frogak eta saiakuntzak Erabili diren material guztiak obrako kalitatearekin bat etor daitezen egin beharreko froga eta saiakuntza guztiak gauzatuko dira. Kalitate hau agiri honetan aipatzen denarekin bat etorri behar da. Froga eta saiakuntza guztien abonua kontratistaren esku egongo da baina honek ezin dezake aurrekontu osoaren %1-a igaro.
Proiektuaren ikerketa eta analisia Arkitekto teknikoa eta aparejadorea derrigortuta daude ikerketa eta analisi liburu bat gauzatzera. Honek zerikusi zuzena izango du ordutegiari buruz “R.D. 314/1979 de 19 de Enero” arauan jarritakoarekin. Dokumentu hau gauzatzen ez bada honen erantzukizuna arkitekto teknikoak eta aparejadoreak izango dute eta bigarren maila batetan jabegoak.
5.2.3.4. Obren harrera Behin behineko harrera Behin obra guztiak amaiturik eta baldintza egokietan daudela ikusirik, bukaerako hilearen barruan behin behineko harrera bat egiten da.
Behin behineko harrera egiten denean pertsona konkretu batzuk joan behar dira ekintzara. Horietatik ondokoak izango dira garrantzitsuenak:
Obraren zuzendaritza fakultatiboak.
Ekintza hau amaitzean akta bat burutu behar da. Eraikuntza osoaren bermea behin behineko harrera burutu bezain laster hasiko da.
Zinta garraiatzailea
Obren behin behineko obra burutu baino lehen, kontratistak instalazioak onartzen dituen argitalpen guztiak eman behar izango ditu. Baldintza hau beteko ez balitz, ezin izango litzateke behin behineko harrera gauzatu.
Erabateko harrera Obraren bermeak lehen hilea igarotzen duenean erabateko harrera burutu beharko da.
Ekintza honetan obra guztiak era egokian egongo balira, akta bat burutuko litzateke eta kontratista erantzukizun guztietatik kanpo geldituko litzateke. Bestalde, pabilioiaren barnean aipaturiko baldintzaren bat oker egongo balitz, horren arduradun bakarra kontratista izango litzateke.
Bermearen epea hamabi hilekoa izango da. Epe honetan agertu daitezkeen akats mota guztiak kontratistak konpondu beharko ditu egon daitezkeen kontradikzioak barne. Gauza guzti hauek bere kontu joango dira eta ez du inolako laguntzarik eskuratuko.
Behin erabateko harrera burutu eta gero, kontratistak ez du inolako erantzukizunik izango. Bere erantzukizun bakarra pabilioiaren barnean agertu daitezkeen arazoak izango dira. Akats hauek kontratistak 10 urteko epean erantzun behar izango ditu. Behin epe hau igaro ondoren ez du inolako erantzukizunik izango.
Harrerarako frogak Erabiliko diren material guztiek Zuzendaritza Fakultatiboaren onarpena behar dute. Onartu gabeko elementuren baten kokapena burutuko balitz eta zuzendaritzak hau onartuko ez balu, elementu hau kentzeko gehienez 30 egun egongo lirateke.
Zinta garraiatzailea
Kontratistak erabiliko diren elementuen laginak erakutsiko dizkio Zuzendaritza Fakultatiboari erabili ahal izateko honek onartu behar dituelarik. Lagin hauek gorde egingo dira konparazioak burutu nahi diren egunetarako.
Kontratistak egin beharreko froga eta saiakuntza hauek aurrekontu osoaren %1-a ezin du inolaz ere igaro.
5.2.3.5. Kontratistarentzako karguak Laneko istripuak Obra burutzen ari den bitartean langile bat zauritzen bada honen erantzukizuna kontratistak izango du. Honen arrazoietako bat lanaren planteamendu txarra izango litzatekeelarik.
Kontratistak segurtasun neurri guztiak hartzeko betebeharra izango du hauen arabera langileen segurtasuna burutuz. Obraren albotik doazen pertsonak ere segurtasun bat eduki behar dute eta hauen erantzulea ere kontratista izango da.
Hirugarren pertsonekiko istripuak Kontratistak obran eta inguruan gertatzen diren istripu guztien erantzukizuna izango du. Beraz indemnizazioaren abonua bere esku geratuko da.
Obra burutzeko erabili behar diren materialek segurtasun bat behar dute eta hauek betetzearen erantzukizuna ere kontratistak izango du. Behar izanez gero segurtasun arau hauek betetzen direnaren justifikazioa erakutsi behar izango da.
Instalazioaren planoak Kontratistak Zuzendaritza Fakultatiboaren onarpenarekin behin behineko harreran instalazioen plano guztiak eman behar izango ditu eta hauetan egin diren aldaketa guztiak argi eta garbi agertuko beharko dira.
Zinta garraiatzailea
Baimenak eta lizentziak Proiektuan gauzatu diren instalazio guztiek baimen eta lizentzia bat izan behar dute martxan jarri ahal izateko. Hauek kontratistaren esku egongo dira.
Obra burutzen ari den bitartean egon daitezkeen isun guztiak kontratistaren erantzukizun moduan hartzen dira, obra hasi eta bukatu arte.
Bermea bukatu arteko kontserbazioa Kontratistak, behin behineko harrera eta erabateko harreraren epeak kontuan hartuz lehenengo 14 hilabeteetan egon daitezkeen akats guztien erantzukizuna izango du. Beraz jabegoak behar izanez gero, kontratistak akatsak konpontzeko talde bat eduki beharko du zein edozein momentutan prest egon beharko litzatekeelarik.
Erakunde Ofizialetan agertzen diren arau guztiak beteko dira eta obra gauzatzen ari den bitartean agertu daitezkeenak ere bai.
5.2.3.6. Obraren kudeaketa Obren hasiera Kontratistak urbanizazio eta eraikinari buruz birplanteaketa konkretu bat burutuko du. Obra zuzendaritzaren aginduak jarraituz mugitu ezineko puntu batzuk utziko ditu oinarri bezala erabiliko direlarik.
Birplanteaketa onartu eta gero lanak egiten hasi daiteke. Horretarako planoak ondo ulertu eta aztertu beharko dira. Akats bat egonez gero, ahal den azkarren konpondu behar da. Honela egiten ez bada geroago akatsengatik agertu daitezkeen kexak ez dira onartuko.
Zinta garraiatzailea
Obrak burutzen hasi baino lehen lurren eta obraren berri ematen duen agiri bat egin beharko da hiru kopia edukiko dituelarik.
Obren kalitatea Obrak baldintzen agirian eta proiektuan aipaturiko kalitatea izan beharko du. Burutuko diren lan guztiak kalitate onenean egingo dira eta obra zuzendariaren gustukoak izan behar dira.
Kontratistak proiektuan aipaturiko baldintza guztiak betetzeaz gain, arau orokorrak eta egiturako baldintzak ere beteko ditu.
Bermea amaitzen ez den bitartean, kontratistak izango du obrako kalitatearen erantzukizun totala. Baina kasu batzuetan bermeak ez du erantzuten; adibidez, jabeak materiala txarto zaintzen duenean. Azken kasu honetan obraren zuzendaritzak aukeratuko du.
Beraz aurretik aipatu den bezala obraren zuzendaritzak material bat egoera txarrean ikuste badu, honen apurketa agindu dezake. Ondorioz, obra berriro egin beharko litzateke obra zuzendaritzaren onarpena lortu arte.
Edozein obra burutu aurretik, kalitateari buruzko laginak eskatuko dira. Gainera obra zuzendaritzak materialak laborategi batean ikusi nahi baditu, honek behar dituen laginak eskuragarri izango ditu.
Obra batean erabili beharreko material eta gailuak obra zuzendaritzak onartu behar ditu. Hau da, honek berak pentsatzen dituen saiakuntza guztiak egingo ditu seguru egon arte. Kalitate txarreko materialak aurkituz gero, hauek obratik kendu behar izango dira eta kalitate oneko batzuk ekarri.
Obra zuzendaritzak edo jabegoak obraren lagin batzuk nahi izanez gero, kontratistak inongo erreparorik gabe eskaini beharko dizkie.
Obra zuzendariak materialaren aldetik kontrol bat eskatuko du, bai kalitate aldetik eta baita kokapen aldetik eta buruketa aldetik. Material baten kalitateari buruz zalantzaren bat badago, laborategi homologatu batera eramango da argitzeko eta gutxienez UNE arauak bete beharko dituzte.
Zinta garraiatzailea
Saiakuntzak eta gastuak Saiakuntza kopurua obra zuzendariaren araberakoa izango da eta laborategi homologatuetan burutuko dira. Aurrekontu osoaren %1-era arte gastu osoak kontratistaren esku egongo dira.
Laborategi homologatuak eginiko saiakuntza guztiak obra zuzendariari, jabegoari eta kontratistari aipatu beharko dizkio lorturiko emaitzak agiri batean emanez.
Obraren behin behineko harrera egiteko nahitaezkoa da obraren zuzendaritza, arkitektoa, aparejadorea eta kontratista bertan egotea. Kontratistak ez baldin badu harrerara joan nahi, idatziz berriro eskatu beharko zaio eta ezezkoan jarraitzen badu beste bat hartu beharko da. Harrera bukatzen denean aztertu eta ikusi diren puntu guztiekin agiri bat burutuko da, honi hiru kopi aterako zaizkiolarik. Obrek ez badute inolako akatsik, bermea harrera bukatzen den datatik hasiko litzateke baina ala izango ez balitz eta obrak akatsak edukiko balitu, kontratistak konpondu egin beharko lituzke dena egoera onean egon arte.
Berme epea amaitzen denean behin betiko harrera burutu behar da. Kasu honetan obrak egoera onean egongo balira, bukatutzat emango litzateke eta kontratistak jada ez du zerikusirik izango baina barne akats bat egongo balitz hau deitua izango litzateke. Obrak ez badaude egoera
Zinta garraiatzailea
Obra amaitzeko jarrita dagoen data baino lau hile arinago, kontratistak jabegoari ate guztietako giltzak eman beharko dizkio. Obra bukatu ahal izateko giltza batzuk behar badira, kopi batzuk utziko dira obran edo jabea egunero etorriko da zabaltzera edo arduradun bati emango dizkio.
Eraikuntzako konponketak Obran agertu daitezkeen kalitate txarreko akats guztiak edo orokorrean agertu daitezkeen akatsak, kontratistak konpondu beharko ditu horretarako 15 eguneko epe maximoa izango duelarik.
Arazoren bat badago, obra zuzendaria izango den arkitektoa izango da epailea.
Obra garbiketa Kontratistak obra egunero garbitu beharko du eta baita obrako zuzendariak agintzen dionean. Obrak orokorrean aspektu ona izan behar du eta argi nahikoarekin. Gainera obra zuzendariak eta jabegoak erabiltzeko bulego bat edukiko du. Beraz, kontratistak obra guztia garbi edukitzeko betebeharra izango du nahiz eta zikindu duten langileak jabeak kontrataturikoak izan.
Langileak Kontratistak obra burutzeko erabiliko dituen langile guztiak bere eskuetan egongo dira eta denak aseguraturik egon beharko dira.
Kontratista langileek behar dituzten elementu guztien kargu egingo da, hau da, instalazioak, ur emaria, elektrizitatea...
Ez da onartuko langileek egitura barnean bere jantokiak eta aldagelak eraikitzea. Honetarako kontratistak instalazio hauek egituraren kanpoan jarriko ditu.
5.2.3.7. Amaierako baldintzak Kontratistak obraren eraikuntza baldintza normaletan ezin badu jarraitu, jabegoak kontratua apurtu ahal izango du. Azken puntu hau aurrera eramaten
Zinta garraiatzailea
Kontratua apurtzeko baldintza nahikoak hurrengo hauek izango dira:
Kontratuan agertzen diren baldintzak betetzen ez direnean, hau da, bukatze epeak, idatzizko kartak...
Obra zuzendariaren aginduak betetzen ez direnean.
Obra burutzeko epe partzialak hiru hile baino gehiagoko atzerapena dutenean.
Jabegoak kontratistaren kontratua apurtzen badu, azken honek obran egiten ari den guztia dagoen bezala utzi beharko du. Momentu horretan jabegoa izango litzatekeelarik guztiaren jabe. Beraz, albistea hartu eta 15 egunetako epean kontratistak berak erabilitako makinaria, gailuak, erremintak, materialak... guztia eraman ahal izango du. Honela ez bada, jabegoak utzitako elementu guztiak erabili ditzake inongo erreparorik gabe.
Edozein kasutan, kontratistak langileek jarritako arazo guztiak konpondu beharko ditu. Langile guztiei ordaindu beharko die edo bestela gainontzeko beste obra batean lanean jarri. Eragiketa guzti hauek ahalik eta epe laburrenean burutu behar dira.
Zinta garraiatzailea
Kontratistak kontratu amaierako zigilua ematen ez badu, jabegoak kontratista lanak egingo dituen pertsona bat hartu ahal izango du “Bizkaiko Arkitekto Eskolakoa” izango delarik. |
addi-16bcb026847a | https://addi.ehu.es/handle/10810/22922 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017-10-10 | science | Larrinaga Rodríguez, Eneko | eu | Harrobi baten instalatuko den eta hartxintxarra garraiatuko duen zinta garraiatzaile baten diseinu eta kalkulurako proiektua | Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Zintagarraiatzailea
Zintagarraiatzailea
Zintagarraiatzailea
Zintagarraiatzailea
Zintagarraiatzailea
Zintagarraiatzailea
Zintagarraiatzailea
Kodea Izendapena Kopurua Neurketa Totala 4.1 (kg) Bandaren zirkuitu itxiaren goiko aldean kokatuko diren arrabolak eusteko erabili diren F 1310 altzairuzko estazioak. 34 6,00 204,00 4.2 (kg) Bandaren zirkuitu itxiaren beheko aldean kokatuko diren arrabolak eusteko erabili diren F 1310 altzairuzko estazioak. 18 7,00 126,00 4.3 (kg) Bandaren zirkuitu itxiaren goiko aldean kokatuko diren eta goiko estazioetan finkatuta doazen F1310 altzairuaz egindako arrabolak. 102 3,00 306,00 4.4 (kg) Bandaren zirkuitu itxiaren beheko aldean kokatuko diren eta beheko estazioetan finkatuta doazen F1310 altzairuaz egindako arrabolak. 18 1,00 18,00 4.5 (kg) Bandari indarra emango dion eta moto-erreduktoreari lotuta doan F1310 altzairuaz egindako danbor eragilea. Egituraren boiko aldean kokatuta doana. 1 94,00 94,00 4.6 (kg) Bandari tentsionatuko duen F1310 altzairuaz egindako kontradanborra. Egituraren beheko atalean doana. 1 60,00 60,00
Zintagarraiatzailea
Zintagarraiatzailea
Kodea Izendapena Kopurua Neurketa Totala 5.1 (kg) DIN 6912-M12 torlojua, zein estazioak eta sareta lotzeko eta tolbaren egituran erabili diren kartelen arteko lotura egiteko erabili diren. 220 0,081 17,82 5.2 (kg) ANSI B18-M12 azkoin arandelatua, zein estazioak eta sareta lotzen dituzten torlojuak finkatzeko balio duten. 204 0,026 5,2 5.3 (kg) ISO4014-M12 torlojua, zein kontradanborra eta sareta lotzeko balio duten. 4 0,256 1,024 5.4 (kg) ISO 4014- M16 torlojua, zein danbor eragilea eta sareta eta moto-erreduktorea euskarrira lotzeko balio duten. 8 0,519 4,152 5.5 (kg) DIN 125 A25 arandela, zein zimendapena eta ainguraketa kartela lotzeko eta tolbaren arteko kartelen loturetan erabili diren. 144 0,018 2,592
Zintagarraiatzailea
6.Dokumentua:Neurketak Bilboko Ingeniaritza Eskola 2017ko Iraila 11 5.6 (kg) DIN 434 arandela konikoa, zein tolba eta tolbaren egituraren arteko loturetan erabili da 20 0,024 0,48 5.7 (kg) DIN 6915-M12 azkoina, zein tolba eta tolbaren egitura lotzen dituen torlojuak finkatzeko erabili da. 20 0,172 3,44 5.8 (kg) DIN 6912-M10 torlojua, zein tolbaren egituran erabili diren kartelen arteko lotura egiteko erabili diren. 16 0,074 1,184 5.9 (kg) ANSI B18-M15 azkoin arandelatua, zein motoerreduktorea egiturarekin lotzen dituen torlojuak finkatzeko erabili dira eta, baita ere, danbor eragilea beraren euskarriarekin lotzen dituen torlojuak finkatzeko. 8 0,038 0,304 5.10 (kg) ISO 4032-M10 azkoin hexagonala, zein tolbaren arteko kartelak lotzen dituen torlojuak finkatzeko erabili da. 16 0,022 0,352 Guztira 36,548
Zintagarraiatzailea
Zintagarraiatzailea
Zintagarraiatzailea
Zintagarraiatzailea |
addi-593f1bc78038 | https://addi.ehu.es/handle/10810/22922 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017-10-10 | science | Larrinaga Rodríguez, Eneko | eu | Harrobi baten instalatuko den eta hartxintxarra garraiatuko duen zinta garraiatzaile baten diseinu eta kalkulurako proiektua | Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Kodea Izendapena Neurketa Prezioa (€) / neurketa kantitate Prezio totala (€) 4.1 (unitatea) Bandaren zirkuitu itxiaren goiko aldean kokatuko diren arrabolak eusteko erabili diren F 1310 altzairuzko estazioak. 34 30 1.020,00 4.2 (unitatea) Bandaren zirkuitu itxiaren beheko aldean kokatuko diren arrabolak eusteko erabili diren F 1310 altzairuzko estazioak. 18 30 540,00 4.3 (unitatea) Bandaren zirkuitu itxiaren goiko aldean kokatuko diren eta goiko estazioetan finkatuta doazen F1310 altzairuaz egindako arrabolak. 102 25 2.550,00 4.4 (unitatea) Bandaren zirkuitu itxiaren beheko aldean kokatuko diren eta beheko estazioetan finkatuta doazen F1310 altzairuaz egindako arrabolak. 18 25 450,00 4.5 (unitatea) Bandari indarra emango dion eta motoerreduktoreari lotuta doan F1310 altzairuaz egindako danbor eragilea. Egituraren boiko aldean kokatuta doana. 1 1500 1.500,00
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Kodea Izendapena Neurketa Prezioa (€) / neurketa kantitate Prezio totala (€) 5.1 (kg) DIN 6912-M12 torlojua, zein estazioak eta sareta lotzeko eta tolbaren egituran erabili diren kartelen arteko lotura egiteko erabili diren. 220 0,50 110,00 5.2 (kg) ANSI B18-M12 azkoin arandelatua, zein estazioak eta sareta lotzen dituzten torlojuak finkatzeko balio duten. 204 0,40 81,6 5.3 (kg) ISO4014-M12 torlojua, zein kontradanborra eta sareta lotzeko balio duten. 4 0,60 2,40 5.4 (kg) ISO 4014- M16 torlojua, zein danbor eragilea eta sareta eta moto-erreduktorea euskarrira lotzeko balio duten. 8 0,85 6,80 5.5 (kg) DIN 125 A25 arandela, zein zimendapena eta ainguraketa kartela lotzeko eta tolbaren arteko kartelen loturetan erabili diren. 144 0,55 80,00
Zinta garraiatzailea
7.Dokumentua:Aurrekontuak Bilboko Ingeniaritza Eskola 2017ko Iraila 10 5.6 (kg) DIN 434 arandela konikoa, zein tolba eta tolbaren egituraren arteko loturetan erabili da 20 0,4 8,00 5.7 (kg) DIN 6915-M12 azkoina, zein tolba eta tolbaren egitura lotzen dituen torlojuak finkatzeko erabili da. 20 0,55 11,00 5.8 (kg) DIN 6912-M10 torlojua, zein tolbaren egituran erabili diren kartelen arteko lotura egiteko erabili diren. 16 0,40 6,40 5.9 (kg) ANSI B18-M15 azkoin arandelatua, zein motoerreduktorea egiturarekin lotzen dituen torlojuak finkatzeko erabili dira eta, baita ere, danbor eragilea beraren euskarriarekin lotzen dituen torlojuak finkatzeko. 8 0,5 4,00 5.10 (kg) ISO 4032-M10 azkoin hexagonala, zein tolbaren arteko kartelak lotzen dituen torlojuak finkatzeko erabili da. 16 0,4 6,4 Guztira 317,20
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea
Zinta garraiatzailea |
addi-ef790ce3b171 | https://addi.ehu.es/handle/10810/22922 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017-10-10 | science | Larrinaga Rodríguez, Eneko | eu | Harrobi baten instalatuko den eta hartxintxarra garraiatuko duen zinta garraiatzaile baten diseinu eta kalkulurako proiektua | Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
Langile batentzako lanean dagoen bitartean edozein motako kaltea edo mina jasaten duenean, lan arriskua deritzo. Lanean gertatzen diren kalteak honakoak dira: gaixotasunak, patologiak eta lesioak.
Arrisku bakoitza kalte diferente izan eta ekar ditzake:
Ondoez eta pertsonaren gaixotasuna: estresa, nekea, depresioak, etab.
Prebentzio teknikak edota neurriak enpresa batean jardun behar deneko aktibitateak izango dira. Kasu konkretu honetan, arriskuak ez-izateko edota ondorioak txikiagotzeko teknikak. Beraz:
Arriskua txikiagotzea edo ezabatzea jatorritik prebentzio neurriak, antolakuntza, multzoko babesa, bakoitzeko babesa edo formakuntza eta informazioa langileentzako jakinaraztea.
Periodikoki baldintzak betetzea, antolakuntza, lan metodoak eta langileen osasun egoera kontrolatzea.
Gauzatutako ikerlanak Urriak 24-ko “Real Decreto 1627/97” jarraitzen du. Dekretu honen bidez, segurtasun antolaera minimoak espezifikatzen dira proiektu bat gauzatzeko, fabrikaziotik hasita, muntaiararte. Muntaian eta fabrikazioan ager daitezkeen arriskuak ikerlanean multzotuko dira.. Zinta garraiatzaileak, muntaiarako enpresentzako, zein piezen fabrikazio hornitzaileentzako oinarrizko zuzentarauak jarraituko ditu.
Ikerlanaren elaborazioa trebetasun handiko teknikoa izango da, kontratistak izendatutakoa.
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
Segurtasun plana, fabrikazio eta muntaia hasi aurretik, Osasuna eta segurtasun koordinatzaile baten bidez gaindituta egon behar da. Koordinatzailea existitzen ez bada, proiektuaren zuzendariak gaindituko du.
Plan jarraipena izateko, lan zentro bakoitzean intzidentzia liburua egon behar da. Intzidentzia liburuan egindako idazpen guztiak lan inspekzioan eta segurtasun sozialean jakinaraziko da, denboraldi maximoa 24 ordukoa izanik. Kontratista eta behe-kontratisten bermea, langile guztiak osasun eta segurtasun neurriak dakizkiela.
Arrisku ebaluaketa enpresako edozein lan-postuan egin beharko da, kontutan izanda:
Sentikorra deneko langilea izan daitekeen kargua, bere ezaugarri pertsonala edota ezagututako egoera biologikoa.
8.1.2.- Obran aplikatu beharreko osasun arauak Hurrengo arauak obra batean aplikatu beharreko osasun araua normalizatuak dira, garrantzitsuenak hain zuzen.
1995eko azaroaren 8ko 31/1995 lan arriskuen prebentzioari buruzko legea eta 2003ko abenduaren 13ko 54/2003 eta 2009ko abenduaren 22ko 25/2009 legeen bidez aurrekoari egindako aldaketak.
997ko urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretua, prebentzio zerbitzuen araudiariburuzkoa eta honen eguneratzea 2010eko martxoaren 18ko 337/2010 ErregeDekretuaren bidez.
1997ko apirilaren 14ko 485/1997 Errege Dekretua, laneko segurtasun eta osasunseinaleei buruzkoa.
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
1997ko apirilaren 14ko 486/1997 Errege Dekretua, lan eremuetako segurtasun etaosasunari buruzkoa.
1997ko apirilaren 14ko 487/1997 Errege Dekretua, kargen manipulazioari buruzkoa.
1997ko maiatzaren 30eko 77371997 Errege Dekretua, banakako babes ekipoenerabilerari buruzkoa.
1997ko uztailaren 18ko 1215/1997 Errege Dekretua, lanerako ekipoen erabilerariburuzkoa.
1980ko martxoaren 10eko 8/1980 langileen estatutuaren legea.
2002ko abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretua, tentsio baxuko arautegi elektro-teknikoari buruzkoa.
Hurrengo hauek dira lan guneari buruzko datuak: Proiektu hau gauzatzeko 12 aste inguru behar direla kalkulatzen da. 12 langile inguru behar izango dira. Inguruan edo honi itsatsirik ez dagoenez inolako egiturarik honek ekarri ditzakeen arriskuak ekidin daitezke. Partzelaren inguruko espaloi eta bertarako sarrera ere gaur egun egina dago. Istripu bat gertatuko balitz laguntza hartzeko Galdakao-Usansoloko Ospitalea gertu dagoenez bertara iristeko, arazorik izan ezen, ez lirateke 15 minutu baino gehiago beharko.
Zinta sistema jasango duen egitura guztia altzairuzko perfilak erabiliz burutuko da eta zimendapenak hormigoi armatuz eraikiko dira.
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
Egingo den zimendapena zapatekin izango da. Lurra kentzeko atzera induskailu bat erabiliko da.
Zapatak erabiliko dira. Horretarako erabiliko den hormigoia HA-25 motakoa izango da eta altzairua B-400S motakoa.
Egitura eraikitzeko erabiliko diren osagaiak perfil laminatuak izango dira, zutabeetan. Saretan erabiliko diren perfilak, hotzean konformatuak izango dira.
Ibilbidea eraikitzeko perfil laminatuak eta perfil konformatuak erabili dira. Azken hauek baranda egiteko erabili dira, batez ere. Ibilbidean rejilak doaz kokatuta, zoru moduan.
Tolba, altzairuzko txapa batez osatuko da. Hau, perfil laminatuzko egitura batez eusten da.
Elementu hauek danborrak, estazioak, arrabolak, banda eta motorra dira. Katalogo komertzialetatik lortu dira eta egituran kokatuta doaz.
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
8.1.5.-Exekuziorako printzipio orokorra Hurrengo jarraibideak jarraituko dira, lan lekuan moldatuta, bai fabrikazioan, bai muntaian. Ordena mantentzea lan lekuan. Lan lekuaren aukera, kontutan izanda, sarrera baldintzak eta desplazamendu eta zirkulazio zonak. Mantentze eta aurre kontrola instalazio zerbitzu eta lan egiteko beharrezko dispositiboetan. Akatsak zuzentzeko eta segurtasuna eta osasuna bermatzeko. Biltegiratze eta materialen deposituen mugak eta egoera onean izatea, gehienbat, materia arriskutsuak. Erabilitako material arriskutsuen bilketa. Biltegiratzea eta deuseztatzea edo soberak eta hondakinen hustutzea. Adaptazioa, obrako eboluzio arabera, lan fase bakoitzeko edota lan diferente bakoitzeko behar deneko denbora efektiboa. Kontratista, behe-kontratista eta langile autonomoen kooperazioa.
Enpresariak aplikatu behar deneko beharrezko neurriak prebentzio arloan, honako jarraibide orokorrak izango ditu: Arriskuak saihestea. Saihestezin deneko arriskuak ebaluatzea. Jatorrizko arriskuak aurre egitea. Pertsonentzako lanak adaptatzea, partikularki, lan lekua, ekipoen aukera eta lan eta produkzio metodoak, hau da, lan monotonoa eta errepikakorra indargabetzea, horrela, osasunarentzako efektuak txikiagotzen dira. Teknikaren eboluzioa kontutan izatea.
Prebentzioa planifikatzea, multzo koherente bat bilatuz: teknika, lan antolakuntza eta lan baldintzetan, erlazio sozialak eta ingurumen faktoreen influentzia. Neurriak adoptatzea zeinak aurrean jartzen diren multzoaren babesa indibiduala baino.
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
Langileentzako behar deneko instrukzioak ematea. Langile bakoitzeko ahalmen profesionalak eta segurtasun materialak lan bakoitzeko, enpresaburuak kontutan izan behar ditu. Enpresaburuak langileentzat beharrezko neurriak adoptatu behar ditu, informazio nahikorekin eta egokiarekin, arrisku zona espezifikoan barneratzeko. Lanean gertatzen diren deskuidu eta arduragabekeria istripuak saihesteko babes neurriak kontutan izan behar dira. Seguru bat kontratatuko da non, lanean gertatzen direneko arrisku prebentzioak bermatzeko eta babesteko.
8.1.6.- Segurtasun aplikazioa eraikuntza prozesuetan
Puntu honetan obraren eraikuntza prozesuetan egon ahal diren arriskuak eta mantendu beharreko segurtasun neurriak agertzen dira.
Hurrengo hauek izango dira arrisku bereziak dakartzaten guneak:
Lurren mugimendua burutzeko erabiliko diren kamioiak eta teknikak.
Zimendapenak eta egiturak. Zimendapenaren kasuan maila aldaketa bat dagoenean eta egituraren kasuan, altuera esanguratsu bat dagoenez, zerbait norbaiti gainera jausteko arriskua.
Zinta sistemaren elementuak. Instalazioa egiterakoan, altueran egingo denez, erorketak egoteko arriskua.
Segurtasun ibilbidea. Instalatzerakoan, altuera esanguratsu bat dagoenez altuen dagoen puntuan, zerbait norbaiti gainera jausteko arriskua edota erorketak egoteko arriskua.
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
Harrapaketa eta kolpeen arriskua, bereziki makinak atzerantz doazenean edo behin behineko bira ematen dutenean. Hondeatzeko makinatik elementuak edo lurra jausteko arriskua. Mekanismoen erorketa makinara igo edo jaisteko puntuetan. Hondeatzeko makinen palaren gainean ibiltzea. Kamioiak uhal arazoak dituenean. Kamioia kargarekin joaten denean harriak jausteko arriskua. Lurra kentzen ari den gunera erortzeko arriskua. Kamioiak bai irten edo sartu egiten direnean kolpeak egoteko arriskua. Makinen iraulketa arriskua.
Elkarrekiko babesak: Makinak lanean daudenean ez da pertsonak bertatik igarotzen utziko. Egon daitezkeen lur jauziak direla eta material egokiaren erabilera beharrezkoa da (kaskoak, esku larruak...). Lur kenketa burutzen hasi baino lehen lur azpian egon daitezkeen instalazioez informatu egin behar da. Ibili beharreko tokietan ez da materialik utziko, hau da, ibilbideak hutsik egon behar dira. Erabiliko diren makinak atzerantz joateko orduan zarata bat egingo dute eta argi zuria piztuta eduki beharko dute. Kamioiak ibiliko diren guneak guztiz markaturik egongo dira eta hauek mugimenduan daudenean pertsona guztiak horren berri jakin beharko dute. Makinen zirkulazioa pertsona prestatuen bitartez burutuko da.
Banakako babesa: Kasko homologatuen erabilera. Hautsa dagoen kasurako betaurreko berezien erabilera. Zarata ekiditeko belarritakoak. Bibrazioak ekiditeko gerrikoa makina erabiltzen duten pertsonentzat. Gomazko botak pertsona guztientzat (behar izanez gero). Urezko jantziak pertsona guztientzat (behar izanez gero)
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
Langileen erorketa maila ezberdinean. Langileen erorketa zulora. Gauzen erorketa langileen gain. Gauzen kontrako kolpeak. Harrapaketak eta zapalketak. Harrapaketak, talkak eta kamioien iraulketa. Ebaketak eskuetan eta hanketan. Neurri gaineko indarra. Zaratak. Bibrazioak. Gorputz arraroak begietan. Elektrizitate gainkarga zuzenak zein ez zuzenak. Eguraldi txarra. Umel dauden guneetako beharra. Lurren erorketa. Suteak edo leherketak.
Banakako babesa: Buruko segurtasuna. Segurtasun zapatilak edo botak. Segurtasun eskularruak. Segurtasun betaurrekoak. Belarrietako babesa. Segurtasun gerrikoa. Bibrazioak ekiditeko gerrikoa. Lanerako arropa. Uretarako jantzia.
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
Egon daitezkeen arriskuak: Langileen erorketak maila berdinean. Langileen erorketa maila ezberdinean. Gauzen erorketa langileen gain. Gauzen kontrako kolpeak. Harrapaketak eta zapalketak. Ebaketak eskuetan eta hanketan. Neurri gaineko indarra. Zaratak. Bibrazioak. Gorputz arraroak begietan. Elektrizitate gainkarga zuzenak zein ez zuzenak. Eguraldi txarra. Umel dauden guneetako beharra. Lurren erorketa. Suteak edo leherketak.
Banakako babesa: Buruko segurtasuna. Segurtasun zapatilak edo botak. Segurtasun eskularruak. Segurtasun betaurrekoak. Belarrietako babesa. Segurtasun gerrikoa. Bibrazioak ekiditeko gerrikoa. Lanerako arropa. Uretarako jantzia.
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
Elkarrekiko babesa: Beharrezko eskailera, bigarren mailakoak. Makinen mantendu egokia. Argi natural edo artifizial egokia. Igarobide eta lan guneen garbiketa. Sare elektrikoetara segurtasun distantzia.
Banakako babesa: Buruko segurtasuna. Segurtasun zapatilak edo botak. Segurtasun eskularruak. Segurtasun betaurrekoak. Belarrietako babesa. Segurtasun gerrikoa. Bibrazioak ekiditeko gerrikoa. Lanerako arropa. Uretarako jantzia.
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
Zaratak. Bibrazioak. Gorputz arraroak begietan. Elektrizitate gainkarga zuzenak zein ez zuzenak. Eguraldi txarra. Umel dauden guneetako beharra. Lurren erorketa. Suteak edo leherketak.
Banakako babesa: Buruko segurtasuna. Segurtasun zapatilak edo botak. Segurtasun eskularruak. Segurtasun betaurrekoak. Belarrietako babesa. Segurtasun gerrikoa. Bibrazioak ekiditeko gerrikoa. Lanerako arropa. Uretarako jantzia.
Segurtasun eta osasun baldintzen arabera proiektua gauzatu eta geroko baldintzak ere kontuan hartu behar dira. Hauek mantendurako baldintza batzuk izango dira eta hurrengo lerroetan egon daitezkeen arriskuak, elkarrekiko babesa eta banakako babesak adierazten dira:
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
Elkarrekiko babesa: Segurtasuna ematen duten aldamioen erabilera. Gerriko bereziak leihoak garbitzeko orduan. Estalkian konponketak burutzeko gerriko berezien erabilera. Altzairuak leku batetik bestera garraiatu nahi izanez gero polea egokien erabilera. Banakako babesa: Bururako segurtasuna. Lanerako jantziak. Segurtasun gerrikoak eta luzera egokiko kableak, leihoak garbitu ahal izateko. Segurtasun gerrikoen eta luzera eta erresistentzi handiko kableen erabilera, estalkiak konpondu ahal izateko.
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
Hartu beharreko neurriak: - Makinaren elementuak ondo dabiltzala ikusi behar da, argia eta zarata batik bat. - Beharrezko pertsonak eduki. Pala ez da erabiliko pertsonak garraiatzeko. - Makina ezin izango da inolaz ere bakarrik utzi inklinazioa dagoen guneetan. Ahalik eta neurri handienean makinaren erabilera ekidingo da gune inklinatuetan. - Abiadura txikietan ibiltzea. Gidariari esan behar zaio beste makina bat baldin badago, palak ez duela gainkargarik jaso behar.
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
Hartu beharreko neurriak: - Kable eta palankaren egoera aztertuko dira. Gainazal horizontal batetan kokatuko da. - Eskua ez da inolaz ere barrura sartuko. - Lana bukatzen denean gailua amatatu egin behar da.
Lurra garraiatzeko kamioia Makinaren ezaugarriak: - 216 HP - 2200 bira minutuko. - 8,5 m-tako biraketa erradioa. - 12000kg-tako karga maximoa.
Hartu beharreko neurriak: - Uhalen berrikusketa. - Inklinazio guneetan makina bat bakarrik egon daiteke. Gainkarga banatu eta gero kaxa bere lekura joango da. - Zirkulazio arau guztiak beteko ditu. - Kamioi mugimenduak beste langile batek eramango ditu.
Hartu beharreko neurriak: Egin beharreko gauzak ongi ikusi behar dira. Materiala altxatzen denean ezingo da beheko partean inor egon. - Funtzionamendu arauak errespetatu. - Makina erabili beharko duen pertsonak honen indarra ezagutu beharko du. - Lanean hasi baino arinago makinaren egoera aztertuko da. Segurtasun gerrikoaren erabilera derrigorrezkoa izango da.
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
Hartu beharreko neurriak: - Suteren bat badago ez da urik botako. - Instalazio elektrikoa guztiz zarratuta egon behar da. Euria egiten duen bitartean kanpoan ez da lanik egingo. - Kableen egoera egunero aztertu behar da. - Aurpegirako babesak homologatuak izango dira. Segurtasun betaurrekoak erabiliko dira.
1997ko apirilaren 14ko 485/1997 Errege Dekretuak, seguritate eta osasun seinaleztapenerako gutxieneko antolamenduak xedatzen ditu hurrengo hauek direlarik:
Panel itxurako seinaleak:
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
Oztopoak, objektuen erorketa eremuak, pertsonen erorketak maila desberdinera, kolpeak etab. seinaleztatzean aurreko panelekin egingo da edo arriskua dagoen lekua oihalezko edo kolore hori eta beltzezko marra zeihardun material plastikoz mugatuz.
Mugaketa zintak marra zuri eta beltz bertikaldun zintak dira eta hauekin mugatuko dira lan guneak.
8.1.6.10.- Botikina Lan tokian botikin bat egongo da egon daitezkeen istripuei aurre egiteko. Elementu hauen ardura pertsona espezializatu batek hartu beharko du, eta beharrezko izango diren elementu guztiak izango ditu:
Ur oxigenatua 96º-ko alkohola Iodoko tindaketa Merkurio-kromo flaskoak Amoniako flaskoa Kotoi hidrofiloa Gaza antzua, hesgailuak eta esparatrapua Espasmoen aurkakoak Torniketea Ura eta izotzarentzako gomazko poltsak Antzututako eskularruak Erabili eta botatzeko xiringak Termometro klinikoa Apositu autoitsaskorreko kutxa bat
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
Danborretan harrapatzea : Normalean garbiketak egitean materialak itsatsita geratu direlako langileek egiten dutena da banda eta danborraren artean metalezko barra batekin inkrustazioak dauden tokietan indarra aplikatzen dute zikinkeriak kentzeko.
Eragiketa hauek posizio txarretan eta arriskuen oso hurbil egiten dira hau dakarren arriskuekin. Posizio txar honen ondorioz langileak eskuak harrapatzen dituzte.
Pertsonen jaustea Normalean zinten gainean ez dira postu finkoak existitzen, soilik konponketak egin behar direnean edo arrabola baten aldaketa egin behar denean. Kasu horietan konponketak egiten ari den langilea edozein arazo dela eta zintatik behera jausi daiteke horrek dauzkan ondorioekin.
Baita ere arriskua zinta beraren gainean jausteko, edozein lurreko zulo edo txarto nibelatutako lekutan oinarekin talka egin eta martxan dagoen zintaren gainean jausi daiteke langilea.
Material jaustea Zintak lan-postuen gainetik pasatzen direnean kontu handia izan behar da zintatik garraiatzen ari den materiala behera jausi daitekeelako pertsonen edo beste makinen gainean. Pertsonen gainean jausiz gero kolpe zuzen horrek ondorio oso txarrak izan ditzake. Edo baita ere jausten diren material zatiak txikiak badira lurra zikindu ditzakete, bertan zikintasun-sentsazio bat sortarazi, edota lurra irristakorra eginez eta langileak jausaraziz.
Baita ere gerta daiteke zinta bera osatzen duen osagai baten jauztea gertatzea, hau oso arriskutsua litzake, izan ere, bandaren apurketa ekar ditzakeelako eta honek gainean dituen materialak zien osagaiak jausaraziz, aplastamendugaitiko hilketak sortaraziz.
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
Segurtasun irudi edo seinalerik ez egotea.
Mantenu txarra egitea.
Pertsonen babeserako ekipoen falta izatea.
Langile baten heriotza, erabateko ezintasuna, gorputz adar baten galera ekar lezakeen ekintza.
Ekipo, egitura zein materialen galera larriak sortzeko aukera ugari dituen baldintza egoera edo ekintza.
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
8.1.8.- Zinta sistemaren erabileraren babes sistemak Lehenik eta behin, esan beharra dago, arau eta arreta segida baten garrantzia kontutan izan behar dugula istripuak ekiditeko eta zintaren bizitza erabilgarrian zehar funtzionamendu egokia bermatzeko. Honako gogoetak ohiko zintetan aplikatuta egongo dira orokorki: Pertsonak garraiatzea debekatuta dago. Tresneria gizakiak, garraiatzeko edo sostengatzeko ez dago diseinatuta. Kargaren espezifikazioak eta muntaiaren mugaketa ez jarraitzeak lesioak edota gorputzeko min material larriak dakar.
Ezin da martxaren noranzkoa aldatu bat-bateko eran (kontra-martxan), beti noranzko aldaketa bat egin nahi bada, mugimenduaren etena derrigorrezkoa izanik.
Erabilera aurretik, eragingailu guztien balazten eta ibilbide amaierako funtzionamendu egokia egiaztatu behar da.
Korronte elektrikoa trifasikoa izan behar da, 380V eta 50Hz- koa hain zuzen ere. Lur toma bat aurrez ikusi behar da zeina aldizka egiaztatuko baiten.
8.1.8.1- Akzionamendu balazta Akzionamenduak errotore zilindrikodun, lau polodun eta diskozko balaztadun motorra erabiltzen da. Balazta haizagailuaren azpian doa muntatuta eta independienteki eragin daitezke higidura eta esfortzurik sortu gabe. Balazta bobinaren elikadura oztopatzen denean gertatzen da horregatik segurtasun balazta deritzo. Frenoak askatzeko borneetako maiztasun bihurgailuaz egingo da sakagailu baten bidez.
8.1.8.2.- Hirugarren pertsonekiko arrisku prebentzioa Lanean dauden tarte bakoitza, lanak burutzen ari diren guneetan, indarrean dagoen araudiaren arabera aurkeztuko dira. Kasu bakoitzean beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuz. Gune arriskutsuak seinalatuta aurkeztuko dira, non gune horretako bakoitza hesiekin inguraturik dagoen barnealdera sarrera ekiditeko. Gune arriskutsuetan kontu handiz ibili beharko da.
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
Babes eta prebentzio neurrien arloan:
Irizpide orokorra, babes orokorreko neurriak aurre jarriko dira babes indibidualak baino. Baliabide osagarriak, makinaria eta lan erremintak egoera onean kontserbatzea behartzen da. Babes neurriak gauzatzen den araudiaren arabera homologatua egongo da. Indarberritze lana, mantentze lana, etab. kontutan izan beharreko neurriak adostuko dira.
Danborra zikintzeko joera hori kentzeko bueltan datorren banda eta danborraren artean banaketa bat jarri behar da. Estalki hau ahal den zona handiena estali behar du.
Hau ezin bada ekidin, langilearen esku danborretako zikintasuna kentzeko mekanismo bat jarri behar da, langilearen integritate fisikoa babesten duena.
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
8.1.Irudia: Zikintasuna kentzeko mekanismoa.
Pertsonen jaustearen aurreko neurriak 2m-ko altuera baino gehiago duten zintetan bisita, mantenua edota piezen aldaketak egiteko segurtasun ibilbide bat izan behar dute. Ibilbide honek indartsua den baranda bat izan behar du, baita ere irristakorra ez den zoru mota bat, eskaloi bidezkoa, zulodun lurzorua edo material ez irristakor batez estalita. Zintaren gorputza altuera ertain batera geratu behar da pasarelan dagoen pertsona batetik, horrela konponbideak egiteko posizioa erraztu ahal izateko.
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
Zinta funtzionamenduan dagoela debekatuta garbiketa eta koipeztaketa
Kaskoaren derrigortzea
Kaskoaren erabilera derrigorrezkoa da zinta garraiatzailearen lan zonalde guztian.
Entzumen babesleen derrigortzea
Entzumen babesleak derrigorrezkoak dira zinta garraiatzailearen lan zonalde guztian.
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
8.1.11.- Babes ekipamenduen baldintzak Banakako babes ekipamendua eta elkarrekiko babes ekipamendua derrigorrezkoa izango da obraren hasieratik amaieraraino. Langile guztiak, obrako zuzendariak eta obra bisitatu dezakeen edonor barne, eraman beharko ditu banakako babes ekipamenduak uneoro.
Lehenago azaldu eta aipatu diren neurri eta prebentzio guztiak obraren prozesu osoan betetzen direla ziurtatuko da. Langileen eta batez ere, zuzendaritzaren ardura izango da ziurtatzea. Terminoren bat betetzen ez bada eta elementuren edo neurriren bat aldatu behar bada, zuzendaritza jakinarazi eta berehala konpondu beharko da.
Banakako babeserako jantzi guztiek balio-bizitzako aldia zehaztuta izango dute eta berau amaitzean baztertuko dira.
Obran burutzen den lanaren arabera, babes ekipo horiek aldatuko dira. Hala ere, lan guztietan derrigorrezkoak diren elementuak badaude ere; kaskoa, botak eta eskularruak. Hurrengoko lerroetan lan ezberdinentzat erabili beharreko banakako babes ekipo ezberdinak azalduko dira:
Bururako babesa. KASKOA: Buruak hainbat kalte jasan ahal ditu lan gunean barne. Horregatik, burua estaltzen duen kaskoa erabiltzea ezinbestekoa da. Arrisku ohikoen artean daude:
- Arrisku mekanikoak: Objektuen erorketa, talka eta proiekzioak - Arrisku termikoak: Fundizio metalak, beroa, hotza… - Arrisku elektrikoak: Goi edo behe tenstioak.
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
- Entzumen babesleak: belarria guztiz estaltzen dituzten elementuak dira. Normalean kasko eta arnes batekin osatuta daude. Kaskoa burua guztiz estaltzen du eta ertzetan plastikozko aparra duen bururdia dauka, isolatzaile akustiko lana egiteko. Bestalde, arnesa kaskoa buruaren kontra eusteko balio du.
- Tapoiak: Belarriaren barnean kokatzen diren elementuak dira. Belarriko gaixotasunak (otitis, …) dituzten pertsonentzat ez dira komenigarriak. Normalean, kordoi edo arnes txiki bat daramate ez galtzeko.
Begien eta aurpegiaren babesa. BETAURREKO ETA PANTAILAK Begien eta aurpegiaren babeserako ekipoak bi taldetan banatuko dira, burutu behar diren lanak sortzen dituzten beharrizanen arabera:
- Betaurrekoak: Begiak babesten dituzten elementuak dira. Begiak estaliko dituzte baina ez aurpegiko gainontzeko atalak. Betaurrekoak material organiko zein mineralekoak izan daitezke. Homologatuak egongo dira.
o Soldatzaileen pantailak: Buruzkoak edo eskuzkoak izan daitezke. Erradiazioetatik babesteko filtro bereziak eta proiekzioetatik babesteko kristal berezia dute.
Arnasbideen babesa: ARNASGAILUAK Arnasbideen banakako babes ekipamenduen helburua, kutsatuta dagoen inguruan edo oxigeno gutxirekin dagoen langileari egoera onargarrietan dagoen airea eskaintzea da. Ekipamendu hauek bi taldetan banatzen dira:
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
- Aire garbitzaile arnasgailuak: Kutsatzaileak filtratzen dituzten ekipamenduak dira. Presio positibozko edo negatibozkoak izan daitezke. Lehenengoak, bulkada sistema baten bidez airea filtro batzuetatik igarotzen du. Bigarrenean aldiz, airearen filtraketa langile beraren bidez egingo da.
Beso eta eskuen babesa: ESKULARRUAK Langilearen eskuak eta besoa edo besoaren parte bat babesteko eskularru bereziak erabiltzen dira. Lan ezberdinen arabera, eskularru mota bat edo bestea erabiliko dute eta hainbat kasutan beharko dira:
Eskularru mota bakoitza material eta karakteristika ezberdinak izango dituzte, beraz, lanerako hobeto moldatzen dena aukeratu beharko da.
Oinen babesa: OINETAKO BEREZIAK Kontuan izanda aktibitate gehienak burutu ahal izateko oinen beharra ezinbestekoa dela, oinak ondo babestea oso garrantzitsua da. Beraz, lurzorutik eta kanpo agenteetatik babesten duen oinetakoak erabiliko dira. Obran zehar hainbat mehatxu agertzen dira: - Bibrazioak - Energiaren xurgapenaren ondorioz erorketak Labainketak - Tenperatura ezegokiak; hotza, beroa. - Agresio kimikoak - Objektuen erorketa - Errekuntzak
Gorputzaren babesa: Gorputz osoa kaltetzen dituzten arrisku termiko, erradiaktibo edo biologikoetatik babesteko, gorputz osoa estali beharko da. Horretarako,
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
mono, amantal eta arropa bereziak erabiliko dira. Arriskuaren arabera, arroparen materiala ezberdina izango da. Horrez gain, seinaleztapen arropak (islatzailea) ere erabiliko dira beharrizanak agintzen dutenean.
Segurtasun gerrikoa: Altuera handiko lanetan, langilearen segurtasuna bermatzeko gerriko hauek erabiliko dira. Gerriko horien bidez, langilea eutsi eta babestu egingo da, erorketa ekiditen delarik. Hiru mota bereiziko dira:
- Eusteko gerrikoak. Zintzilikatze gerrikoak. - Bibrazio gerrikoak.
8.1.11.2.- Inguruko babes ekipo orokorrak Banakako babes ekipamenduaz gain, arriskuen aurreikuspena eta planifikazioa egin beharko da. Hala ere, babes kolektibo neurriak ere hartu beharko dira segurtasuna guztiz bermatu ahal izateko. Babes kolektibo moduan ezagutzen dira: Gune arriskutsuen seinaleztapenak Langileen sarbiderako pasarelak Argiztapen sistema egokiak Aireztapen sistema egokiak Gas detektagailuak Tentsio falta detektagailuak Elementu laguntzaileak
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
Lan arriskuetatik babesteko ekipamenduen erabilera eta neurri prebentiboak argitzeko asmoz, hurrengoko plano eta azalpenak gehitzen dira.
Segurtasun gerrikoa Kaskoa Betaurrekoak eta pantailak Oinetako bereziak Zirkulazioa seinaleztapena Gune arriskutsuen seinaleztapena Informazio seinaleztapena Emergentziako seinaleztapena Debekatutako akzioak Mugatzeko barandak Eskailerak Kontaktu elektrikoa Garabien erabilera
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
Segurtasun gerrikoa
8.2. Irudia. Gerrikoaren xehetasunak
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
Kaskoa
8.3. Irudia. Kaskoaren xehetasunak
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
Betaurrekoak
8.4. Irudia. Betaurrekoen xehetasunak
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
Oinetako eta arropa bereziak
8.5. Irudia. Arroparen xehetasunak
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
8.9. Irudia. Emergentzien seinaleztapena
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
Debekatutako akzioak
8.10 Irudia: Debekatutako akzioak
Mugatzeko barandak
8.11. Irudia. Mugatzeko barandak
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
Garabien erabilerako kontuan izan beharrekoak
8.13. Irudia. Garabientzako keinuak eta finkapena
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
8.1.13.-Osasuna eta segurtasunaren aurrekontua
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak
Zinta garraiatzailea 8.Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak |
addi-e2af84c2aee5 | https://addi.ehu.es/handle/10810/22923 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017-10-10 | science | Ruiz Corpas, Adrián | eu | Mikrokontroladore batean oinarritutako etxe domotikoa | Proiektu honetan etxe domotiko bat eraiki eta kontrolatu egingo da. Etxe horrek sarreraren kontrola, logelaren segurtasuna eta egongelaren pertsianaren kontrolaz arduratuko da.
Etxearen maketa hiru ataletan banatuko da: sarrera, logela eta egongela. Sarreran etxera sartzen denaren kontrola eramango da, logelan sarkin bat sartzekotan segurtasun sistema baten bitartez kontrolatuko da eta egongelan pertsianaren kontrola gauzatuko da. Honetaz gain, arduino TFT pantailaren kontrolaz arduratuko da. TFT pantailaren bitartez etxearen atal guztiak manipulatu ahal dira.
Proiektuaren elementu nagusia Arduino izango da eta honen bidez etxearen atal guztien kontrola gauzatuko da. Gure kasuan, Arduino MEGA erabiliko da.
Beraz, bukaeran etxe domotiko baten maketa izango dugu eta automatizatutako atalak eta TFT pantaila direla medio, sistemak lan egingo du programatuta dagoen moduan.
2. PROIEKTUAREN HELBURUA Proiektu honen helburua etxe domotiko baten maketa bat eraikitzea eta dagokion sistema ezartzea mikrokontrolagailu bat erabiliz. Etxea sortuz doan heinean, agertuko diren arazoa eta eragozpen guztiak aztertuko dira.
Etxe hau programatuta dauden atal guztiei dagokien erantzuna emateko gai izan beharko da. Jasotako egoera edo aginduaren arabera, sistemak egoera edo agindu hori identifikatu eta eman beharreko erantzuna emango du. Adibidez, sarkin bat logelara sartzen bada, sistema segurtasun protokoloa aktibatzeko gai izan beharko da.
Helburu orokorraz gain, proiektuaren bidez graduan zehar eskuratutako konpetentzia espezifiko eta zeharkakoak praktikan jarri nahi da.
Maketa eraikitzeko egin beharreko planoak eta piezak.
Proiektu baten idatzizko eta ahozko aurkezpenarekin loturiko konpetentziak. Hauek oso garrantzitsuak eta ezinbestekoak dira ideiak era ulergarri eta argi batean adierazteko, bai proiektuaren dokumentazioan, bai proiektuaren defentsan.
Hurrengo irudian, gradu amaierako lanaren zehar egindako zereginak, graduan zehar eskuratutako ikasgai eta konpetentziekin erlazionatzen dira:
2.1 Irudia: Konpetentziak.
3. PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA 3.1 DESKRIBAPEN OROKORRA Proiektu honek automatizatuta dauden sistema guztiak kontrolatzeko ahalmena izango du. Honez gain, pantaila bat kontrolatuko du. Pantaila, etxea eskaintzen dituen sistema guztiez aparte beste egoera espezifiko batzuk ere kontrolatzeko gai izan beharko da. Etxe domotikoa lau zatitan bananduta egongo da 3.1 irudian ikusten den bezala:
Sarrera: Zati honetan etxera sartzeko modua kontrolatuko da. Horretarako sarrera kontrolatzen duen sentsore bat erabiliko da. Sentsorearen irteera balioduna bada, sarrerako atea ireki egin beharko da eta pantailan nor sartu den eta zein ordutan sartu denaren informazioa gordeko da SD txartelean. Sentsorearen irteera baliogabea bada, pantailan sarrera baliogabea dela adieraziko da. Hiru bider sarrera baliogabea denean, pantailan teklatu bat agertuko da pasahitz bat sartzeko. Pasahitza oker sartzen denean etxearen segurtasun protokoloa aktibatuko da. Aldiz, pasahitza zuzen sartzen bada, berriro hasierako egoerara itzuliko da sistema.
Logela: Hemen infragorri sentsorea eta kamera kokaturik daude. Sarkin bat logelan sartzen denean, infragorri sentsoreak sarrera horren berri ematen dio mikrokontrolagailuari etendura baten bitartez eta gertaera horrek kamerari argazkia ateratzeko beharrezko diren aginduak bidali egiten dizkio eta pantailak argazkia ateratzen ari deneko mezua adierazten du. Argazkia ateratzeak denbora bat irauten du. Denbora horretan zehar, mikroak ezin du ezer gehiago egin, kamera kudeatzen ari baita ( argazkia jasotzen). Mikroak argazkia jasotzen amaitzen duenean, SD txartelean gordeko du.
Egongela: Pertsianen kontrola eramango da. Pertsiana hiru egoeraren menpe igo edo jaitsi egingo da motor baten laguntzaz. Argiaren, orduaren edo pantailan dagoen botoiaren arabera. Urtaroaren arabera, pertsiana kontrolatzen duen ordutegia aldatuko da. Pertsiana jaitsita badago , sistemak ezin izango du berriro jaisteko agindua bidali. Berdin gertatuko da igota baldin badago eta igotzeko agindua jasoz gero.
Kontrol kontsola: Azkenengo zatian pantaila bat egongo da eta bi funtzio beteko ditu: etxe osoaren kontrola eta beste zatien dispositiboen egoerak adieraziko ditu etxean gertatzen dena uneoro ikusi ahal izateko.
3.1 Irudia: Etxearen bloke diagrama 1
3.2. ALTERNATIBAK. 3.2.1. MIKROKONTROLADOREAK 3.2.1.1. ARDUINO Arduino, erabilerrazak eta malguak diren hardware eta softwaretan oinarritutako prototipoak sortzeko elektronika irekiko plataforma da. Erabiltzaile kopuru handiago bati elektronika eskuragarriago egiteko, bai maila ekonomikoan eta bai konplexutasun mailan, Arduino jaio zen. Alde batetik, hezkuntzarako pentsatu zen, ikasle guztiek materiala eskuratzeko aukera izan zezaten. Bestetik, elektronika munduan hasi nahi zuen jendearentzat inolako ezagutzarik gabe. Arduino bi printzipiotan oinarritzen da:
Wiring-en oinarritutako Arduino Programming Language. Mikrokontroladoreetarako kode irekiko programazio esparrua da, software multiplataforma idazten ahalbidetzen duena konektatutako dispositiboak, objektu interaktiboak, eremuak edo esperientzia fisikoak kontrolatzeko. Ideia kode-lerro batzuk idaztea izango da eta osagai
elektronikoak konektatzea.
Processing-en oinarritutako garapen eremua, Arduino Development Environment. Irudiak, animazioak eta elkarrekintzak sortu nahi dituzten pertsonentzako kode irekiko programazio lengoaia da. Software zirriborro koaderno gisa erabiltzeko garatuta dago eta ikusmen testuinguru batean ordenagailu programazioa irakasten du.
Arduino mikro batez eta sarrera/irteera ataka jakin batzuez, analogiko zein digitalak, horniturik dagoen plaka bat da. Horri guztiari esker, aldakortasuna eta kostu baxua bertute bat izatea ahalbidetzen da.
ordenagailu batera konektatzea edo AC-DC egokitzaile edo bateria baten bidez elikatzea.
1.2 Irudia: Arduino UNO. Freaduino UNO: Arduino UNO bezala Atmega328 mikroprozesadorean oinarritutako plaka elektronikoa da.14 sarrera/irteera digital ditu (horietako 6 PWM irteera bezala erabili daitezke), 6 sarrera analogiko, 16MHz-ko durundatzaile zeramikoa, USB konexioa, elikadura konektorea, ICSP goiburua eta berrasieratze botoia. Mikrokontrolagailua funtzionamendua jartzeko nahikoa da USB kablearen bidez ordenagailu batera konektatzea edo AC-DC egokitzaile edo bateria baten bidez elikatzea. Freaduino UNO Arduino IDE-a eta babesak 100%-ekin bateragarri da. Plaka honen abantaila garrantzitsuenak kanpoko konexioak egiteko dituen headers dira, +Vcc eta GND gehitzen dituztenak. Headers hauek zein pin-ei dagokien adierazita daude eta oso lagungarriak dira serbomotor eta sentsoreak konektatzeko. Beste abantaila bat bere tentsio aukeraketa da. Arduino txartel guztiek 3,3v-eko irteerarekin lan egiten dute, baina mikrokontroladoreak beti 5Vcc-ra lan egiten du. Freaduino UNO-k tentsio aukeraketa duenez, mikrokontroladorea 3,3Vcc-ra lan egitea alda dezake. Hau erabilgarria izan daiteke erabili nahi diren dispositiboak tentsio honetan lan egiten badute.
Tamaina txikiagoa duten plakak eremu edo toki txikiagotan sartzeko egokiagoak dira; baina, gure kasuan lekua sobera dago eta ez ditugu erabiliko.
3.5 Irudia: Raspberry Pi A+.
3.2.2.1. ULTRASOINU SENTSOREAK Sentsore hauek 8 metrotara dauden objektuak detektatzeko gai dira ultrasoinuen bitartez. Sentsoreak ultrasoinu inpultsuak emititzen ditu. Hauek objektu batean islatzen dira, sentsoreak eragindako oihartzuna jasotzen du eta seinale elektrikoetan transformatzen ditu sentsorea prozesatzeko. Airean bakarrik lan egin dezakete eta edozein itxura , eremu edo material ezberdinen objektuak detekta ditzake.
DS1307: Erloju digitala da. I2C komunikazioa erabiltzen du. Prezio haundiko erlojua digitala da. I2C komunikazio busa erabiltzen du.
RTC Tiny: DS1307 erloju digitalren oso antzekoa da. Ezberdintasun bakarra kostuan eta prezisioan dago. Honek kostu era prezisio txikiagoa dauka.
Produktura izan dezakegun irisgarritasuna kontuan izan behar da. Zenbat eta irisgarriagoa izan, orduan eta errazago eta azkarrago eskuratuko dugu nahi dugun produktuan. Azken hau oso garrantzitsua da proiektu bat gauzatzeko orduan denbora murrizteko.
Kostu faktorea kontuan izan behar da, aukeraketa egokiak aurrezki ekonomiko garrantzitsua ekar dezakelako.
Diseinuan aldaketak egitea baimendu behar du sistemak. Hau da, aplikazioak behar izanez gero, handitze moduluak erabiliko dira aplikazio berdinetarako. Dispositiboa ordezkatzeko aukera ere egon behar da. Honek lan aurrezpen handia ekarriko du.
Frogak egiteko erabiliko diren plaken kontsumoa kontuan izan beharreko puntu garrantzitsua da. Plaka hauek pilekin edo sare elektrikora konektatutako elikatzaile batekin lan egiten dute eta aurrekontua garestitu dezakete.
Potentzia
Proiektuan zehaztutako helburu bakoitza era egokian garatzeko izan behar dira aukeratuak elementuak. Etorkizunean garatuko diren aplikazioetarako eraginkorra izatea ere positiboa da.
Sentikortasun maila, hau da, prozesuan zehar agertzen diren arazoen aurrean emango duen erantzuna, adibidez: interferentziekiko oso sentikorra izatea, materialen hauskortasuna dela eta apurtzea eta abar. Honek kostu gehigarriak ekar ditzake.
Garapen eta diseinurako faktore oso garrantzitsua, aurretiaz ikasitako edo lan egindako guztia izango da. Abantaila handia izango da ezagutza jakinak izatea kostuak aurrezteko. Komunikazioak Dispositiboak PC-arekin edo beste periferiko batzuekin komunikatzeko duen ahalmena komunikazio protokoloak jarraituz.
3.6. DESKRIBAPEN ZEHATZA Proiektu honek automatizatuta dauden sistema guztiak kontrolatzeko ahalmena izango du. Gainera, TFT pantaila batek kontrolatuko du. TFT pantaila, etxeak eskaintzen dituen sistema guztiez aparte beste egoera espezifiko batzuk ere kontrolatzeko gai izan beharko da. Etxe domotikoa lau zatitan bananduta egongo da 3.9 irudian ikusten den bezala:
3.9 Irudia: Etxearen bloke diagrama 2
Sarrera: Zati honetan etxera sartzeko modua kontrolatuko da 3.10 irudian ikusiko den bezala. Horretarako sarrera kontrolatzen duen RFID sentsorea eta Hatz-detektagailu sentsorea erabiliko dira. Hiru egoera eman al dira:
1. Sentsorearen irteera balioduna bada, sarrerako atean Arduinok zenbait agindu bidaliko ditu. Sarraila aktibatzeko agindua bidaliko du sarrailaren kisketa sartuz. Kisketa sartuta dagoenean serbomotorra aktibatuko du dagokion posiziora heldu arte eta heltzen denean sarraila desaktibatu egingo da kisketa ateratzen. Hau guztia gertatzen den bitartean TFT pantailan nor sartu den eta RTC batekin zein ordutan sartu denaren informazioa gordeko da SD txartelean.
3. Hiru bider sarrera baliogabea denean, TFT pantailan teklatu bat adieraziko da pasahitz bat sartzeko. Pasahitza okerra sartzen denean etxearen segurtasun protokoloa aktibatuko da, hau da, TFT pantailan alarma egoera adieraziko da. Aldiz, pasahitza egokia sartzen bada, berriro hasierako egoerara itzuliko da sistema.
Egongela: Azkeneko zatian pertsianen kontrola eramango da. Pertsiana hiru egoeraren menpe igo edo jaitsiko da motor baten laguntzaz. Argiaren (LDR), orduaren (RTC) edo TFT pantailan dauden konfigurazio botoiaren arabera. Urtaroaren arabera pertsiana kontrolatzen duen ordutegia aldatuko da. Pertsiana jaitsita badago , sistema ezin izango du berriro jaisteko agindua bidali. Berdin gertatuko da igota baldin badago eta igotzeko agindua jasotzen badu.
TFT pantaila etxe domotikoaren kontrol kontsola izango da. Etxearen egoera guztiak adieraziko dira pantailaren bitartez. Dispositibo gehienak manipulatzeko ahalmena dauka. Pantailaren konfigurazioa eta manipulatu ditzakeen dispositiboak 3.13 irudian ikusiko dira:
3.13 Irudia: TFT pantailaren konfigurazioa
4. PROIEKTUAREN DISEINUA 4.1. SARRERA Proiektu honetan burutuko den Arduino plaka erabiltzerakoan arazo desberdinak aztertuko dira. Proiektu honetan zehazki Arduino MEGA 2560 plaka erabiliko da. Horretarako adibide praktiko bat garatuko da, non proiektuaren garapenean agertzen diren eragozpenak eta traba guztiak gainditu diren. Adibide praktiko hau etxe domotiko baten maketa izango da. Etxe honek, funtzionaltasun desberdineko dispositibo elektroniko ugari dauzka. Hauek guztiak beharrezkoak izango dira helburua betetzeko eta eskuratutako ezaguerak erakusten dituen etxea garatzeko.
Erabiliko den elementu nagusia Arduino MEGA 2560 plaka izango da. Bertan sortutako programa grabatuko da eta honek berari konektatuta dauden gainontzeko dispositiboei pasako die. Proiektua lau zati garrantzitsuetan zatituta dago. Sarrera, logela, egongela eta kontrol kontsola.
Sarreran, atearen kanpoko aldean bi identifikazio sentsore daude. Etxera sartzeko beharrezko identifikazioa eraman beharko da. Sarrerako identifikazio prozesua hiru bider okerra bada, pantailan pasahitz bat sartzeko aukera emango da. Atea ireki edo ixteko sarraila eta serbomotor baten bitartez kontrolatuko da. Dispositibo guzti hauek Arduino MEGA 2560 plaka batean konektatuta eta kontrolatuta egongo dira.
4.1 Irudia: Sarrera barnealdea
Logelan, bi sentsore erabiliko dira logelaren segurtasuna bermatzeko. Segurtasun sentsorea logelako izkina baten goialdean kokatuta egongo da eta kamera segurtasun sentsorearen kontrako partean jarriko da. Logelara sartzeko atea eskuz ireki egingo da. Bi dispositibo hauek Arduino MEGA 2560 plaka batean konektatuta eta kontrolatuta egongo dira.
4.2 Irudia: Logela
Egongelan, lau dispositibo erabiliko dira pertsianaren kontrola ahalbidetzeko. Argi sentsorea pertsiana kokatuta dagoen paretaren kanpoaldean kokatuta egongo da, hau da, kalera begira. Erloju sentsorea etxearen konexioen lekuan egongo da pantailarekin batera. Azkenik, motorra pertsianaren giak eta tanborrarekin konektatuko da pertsiana igo edo jaitsi dadin. Dispositibo guzti hauek Arduino MEGA 2560 plaka batean konektatuta eta kontrolatuta egongo dira.
4.3 Irudia: Egongela barnealdea
Kontrol kontsolan, TFT pantaila Arduino MEGA-ra konektatuta egongo da dorre bat izango balitz bezala. Hemen pantailaren lan guztia ikusi ahal izando da. Alde batetik, egoerak adieraziko ditu eta bestetik, kontrol kontsola bat izango da etxeko dispositibo gehienak kontrolatu ahal izango dituena.
4.2. MUNTAIA 4.2.1. HASIERAKO MAKETA Hasteko etxe baten maketa egitea planteatu da. Behin, etxeak izango duen egitura zehaztuta egonda, maketaren eraikuntzan oinarrituko gara. Etxea lehen aipatu bezala hiru ataletan bananduko da. Hiru atalak beharrezko konexioak konektatzeko leku bat egin behar da etxetik kanpo. Maketa egurrezko xaflekin eraikiko da. Horretarako lantegi apropos bat behar da 4.4 Irudian ikusten den bezala. Lantegi horretan, egurrezko xaflak mozteko eta etxea eraikitzeko behar den materiala dago.
4.5 Irudia: Lantegia Hasierako maketan etxearen prototipo bat eraikitzeko. Horretarako etxearen diseinu bat egingo da. 4.5 Irudian ikusten den bezala, etxearen oinarrian diseinuaren planoa dago.
4.6 Irudia: Maketaren oinarria planoarekin Behin planoa eginda oinarrian, etxearen hormak egin eta lotu behar dira. 4.6 Irudian sarrerako horma eta egongelako horma kokatzea falta da oraindik pareta horietan aldaketa batzuk egin beharko direlako.
4.7 Irudia: Hasierako maketa Maketa eraiki ostean, sentsoreen posizioa zehaztu beharra dago. Hemen, arazo batekin topatu ginen. Logelako segurtasun sentsorearekin eta egongelako pertsianaren diseinuarekin. Segurtasun sentsorea pareta hain baxua zenez, bere detekzio eremua etxe osoa detektatzen zuen eta hori ez da bere helburua. Pertsianaren diseinuan, berriz, pertsianaren tamaina oso txikia geratuko zen. Bi arazo hauen konponbidea pareten altuera handitzea da. Horretarako maketa aldatu behar da.
4.2.2. MAKETA FINALA Hasierako maketa dituen arazoen konponbidea lortuko da. Hori lortzeko pareten altuera bikoitza izango da hurrengo irudian ikusten den bezala.
4.8 Irudia: Maketaren konponbidea
Behin hasierako maketaren arazoak konponduta, berriro sentsoreen posizioak zehaztuko dira maketa finala ondo dagoela konprobatzeko. Hurrengo pausua etxearen atalak dituen zatiak eraiki edo dagozkion aldaketak egitea da.
Sarreran ate bat egin behar da. Atea ireki eta ixteko sarraila eta serbomotor bat erabiliko da eta sarrerako paretaren barnealdean kokatuta egongo dira 4.8 irudian ikusten den bezala.
4.9 Irudia: Sarreraren atala barnealdean Sarreran kanpoaldean RFID eta hatz-aztarna detektagailua kokatuta egongo da 4.9 irudian ikusten den bezala.
4.10 Irudia: Sarreraren kanpoaldea
Logelan, logelara sartzeko ata bat egingo da. Atea eskuz ireki egingo da eta bi dispositibo egongo dira. PIR dispositiboa atearen paretako izkinaren goialdean kokatuko da eta Kamera PIR sentsorearen kontrako aldean kokatuta egongo da.
4.11 Irudia: Logela
Egongela hiru ataletatik zatirik zailena da, eraikitzerako orduan. Atal honetan, pertsiana bat egin behar da. 3D inprimagailu batekin egingo dira pertsiana egiteko behar diren piezak egiteko. Lehendabizi pertsianaren pieza guztien diseinua egin behar da. Diseinatutako piezak: laminak, loturak, tanborra eta gidak. Kobre harila erabiliko da laminak eta loturak lotzeko. 4.11 irudian pertsiana egiteko piezak eta material guztia ikusten dira pertsianaren gidak izan ezik.
4.12 Irudia: Pertsianen piezak eta materiala
Pieza eta material guztia edukita pertsiana egongelan kokatu behar da. Behin pertsiana horman kokatuta eta pertsianarentzako leiho bat egingo da pertsiana etxe kanpotik ikusteko, motorra pertsianaren gida batera eta tanborrera lotu behar dugu. Horretarako beste lotura pieza bat egin behar da 3D inprimagailuarekin. 4.13 irudian ikusiko da lotura pieza.
Pertsianaren osagai guztiak ondo kokatuta daudenean, LDR-aren kokapena zehaztu behar da. LDR-a pertsianaren paretaren kanpoaldean kokatuta egongo da eta horrela atal hau bukatutzat emango da.
4.14 Irudia: Egongelaren kanpoaldea Bukatzeko dispositibo guztiak elikatzeko zirkuitu integratu bat garatu da. Zirkuitu integratua 3 irteera tentsio edukiko ditu dispositibo guztiak dagokion tentsioarekin elikatzeko. Arduino etxeak duen konexio eremuan kokatuta egongo da kontrol pantailarekin batera.
4.15 Irudia: Konexio eremua
Atal guztiak bukatuta daudenean, elkartu eta dispositibo bakoitzaren konexioak egin behar dira. 4.16 irudian maketa bere osotasunean ikusiko da.
4.16 Irudia: Maketa osoa
Aurreko atalean aipatu den bezala, hasierako maketan paretaren tamainarekin arazoak izan ditugu.
3D inprimagailua inprimatutako piezekin. Inprimatutako pieza ez zegoen bat, lortu nahi zenaren piezarekin. Motorraren lotura piezan, gidetan, laminen tamainan… Hurrengo irudian arazoen adibide bat ikusiko da.
4.17 Irudia: Motor lotura txarra Irudian ikusten den bezala ez dira motorrak dituen hiru zuloak ikusten, bi bakarrik ikusten dira. Etxe domotikoaren kableatuan. Hainbat dispositibo daudenez, kableatua egiterakoan beste dispositiboekin interferentziak ez izateko leku espezifiko batzuetatik pasatu behar izan dira dagokion lekura konektatu arte.
5.1 Irudia: PIR
5.1.2. HELBURUA PROIEKTUAN Proiektuan sentsore honek edukiko duen helburua, etxearen logela bat segurtasuna edukitzea izango da. Alarma sistema baten funtzioa edukiko du. Norbait logelara sartuko balitz, sentsorea aktibatuko litzateke seinale bat bidaliz alarma erantzun bat bezala. Logelako izkina baten goialdean kokatuta egongo da, logelaren eremu guztia detektatuz. Sentsorea 24 ordu lanean egongo da egunero, hau da, denbora osoan.
5.2 Irudia: Pull-Up eskema
5.3 Irudia: PIR eskema
5.2. KAMERA 5.2.1. DESKRIBAPENA Kalitate altuko argazkiak ateratzeko gai den dispositiboa da. Bere portu seriea erabiliz argazkia bidaltzen du. Ateratako argazkiak JPEG formatuan itzultzen ditu UART-aren bitartez. Elikatzerako orduan gomendatzen da 5v, zeren eta, 3 v-ekin elikatzen bada bere abiadura motelagoa izango da.
5.4 Irudia: PIR eskema
5.2.2. HELBURUA PROIEKTUAN Proiektuan sentsore honek edukiko duen helburua, etxearen logela bat segurtasuna edukitzea izango da. Seinale baten edo pantailan “argazkia” botoiaren menpe aktibatuko da, gure kasuan PIR sentsorearen seinalearen menpe.
Norbait logelara sartuko balitz, PIR sentsorea aktibatuko litzateke seinale bat kamerara bidaliz eta honek argazkia aterako luke. Logelako atearen aurkako izkina baten goialdean kokatuta egongo da, logelaren eremu guztia enfokatuz. Sentsorea seinale bat jasotzen duenean lanean egongo da, hau da, beste sentsore edo egoeraren menpe dago.
Segurtasun sentsore bat izango da. Logelan kokatuta egongo da eta seinale baten edo pantailan “argazkia” botoiaren menpe aktibatuko da, gure kasuan PIR sentsorearen seinalearen menpe. Kamera uneoro seinalea itxaroten egongo da eta seinalea heltzen zaionean argazki bat aterako da memoria txartelean argazkia gordez. Honekin lortu nahi dena da, sarkin bat logelara sartzekotan argazki bat ateratzea eta horrela sarkina aurkitzeko edo nor den jakiteko aukera edukitzea logelaren segurtasuna handituz.
5.2.3. FUNTZIONAMENDUA Kamera programatzerakoan, lehen aipatu den bezala serie konexioaren bidez konektatuko da. Dispositibo honek Arduino kontroladorea seinale bat bidaltzen daionean argazki bat aterako du. Kamera ateratako argazkia “.jpg” formatuan ateratzen ditu. Proiektu honetarako erabilitako pantailak ezin duenez “.jpg” fitxategiak irakurri, mikroSD txartelean gordeko dira ateratako argazki guztiak. Kamera bi egoeraren menpe egongo da uneoro. PIR sentsorea egoeraz aldatzen bada Arduinok argazkia ateratzeko agindua bidaliko dio eta bestea kontrol kontsolan argazkia ateratzeko aukerarekin nahi diren argazkiak aterako dira.
5.5 Irudia: Kamera eskema
5.3. TFT PANTAILA 5.3.1. DESKRIBAPENA Erabilera askoko TFT pantaila bat da. Irudiak adierazteko, ukipen-pantaila bat edo bi gauzak egiteko gai da. Kontrolagailu askorekin erabili daiteke. Arduino, Seeduino eta Arduino Mega-ren kasuetan konexioa zuzena da.
SPI komunikazioa erabiltzen du, horrela ez da abiadura galtzen datuak transmititzerakoan. SD txartel modulu bat integratuta dauka bere ezkutuan edozein informazio gorde ahal izateko.
5.6 Irudia: TFT pantaila
5.3.2. HELBURUA PROIEKTUAN Elementu garrantzitsuenetarikoa da. Bi funtzio beteko ditu: Egoeren adierazpena eta etxearen kontrola ukipenaren bidez. Egoeren adierazpena duen abantaila, guk automatizatu ditugun atalak bere funtzioak betetzen ari diren jakiteko gai izango gara akzioaren lekuan egon gabe. Adb: sarreran bagaude eta pertsianak jaisten badira, guk pantailatik ikusi dezakegu pertsianak jaisten ari direla, ez gara egongelara joan behar ikusteko zelan pertsianak jaisten diren. Etxearen kontrola ukipenaren bidez duen abantaila, automatizatutako prozedurak edozein momentuetan aldatu edo pultsatu ditzakegula. Adb: Argazki bat atera nahi badiogu logelara pantailaren dagokion botoia pultsatuz gero argazkia aterako da. Horrela kamera edozein momentuan argazkia ateratzeko aukera edukiko du eta ez bakarrik sarkin bat sartzen bada. Denbora osoan martxan egongo da bai egoerak adierazten edo etxearen kontrolean.
5.4. RTC 5.4.1. DESKRIBAPENA Real time clock edo denbora errealeko erlojua ordua adieraziko duen sentsorea izango da. Orduaren datuak eta helbideak seriean bidaltzen dira komunikazio bus I2C baten bitartez. Bi sentsuetan informazioa bidaltzeko aukera dauka, hau da, jaso eta datuak bidaltzeko aukera. Erloju honek segundoak, minutuak, orduak, eguna, hilabetea eta urtearen informazioa ematen du. Bi eratan jazo daiteke ordua 24orduko formatuan ala 12 orduko formatuan AM/PM. Bere kontsumoa erreserban oso baxua da, 500nA. Elikatze akatsak detektatzeko gai da eta detektatuz gero, bere barneko pilarekin elikatuko litzateke ordua eta dataren informazioa ez galtzeko.
5. 8 Irudia: RTC
5.4.2. HELBURUA PROIEKTUAN Etxe domotikoaren ezinbesteko atal bat segurtasuna da eta segurtasuna handitzeko orduaren ezagutza behar da uneoro. Horregatik uneoro ordua jakiteko eta adierazteko sentsore bat erabiliko da. Sarreraren kontrola eta segurtasuna hobetzeko. Etxearen jabeak zein ordutan sartzen diren jakiteko. Sarkin bat sartzekotan, ordua eta data adierazteko. Beste aldetik, orduaren ezagutza beste adar batzuetarako ezinbestekoa da: Zein estazioan gauden jakiteko: udan edo neguan; eta pertsianen automatizazio prozeduran orduaren menpe pertsianaren kontrola eramango da.
5.9 Irudia: TFT pantaila
5.5. LDR 5.5.1. DESKRIBAPENA Osagai elektriko bat da, non bere erresistentzia murrizten joango da argiaren intentsitatea handitzen denean. LDR baten erresistentzia elektrikoa oso baxua da argi asko dagoenean eta oso altua iluntasuna dagoenean.
5.10 Irudia: LDR
5.11 Irudia: LDR
5.5.3. FUNTZIONAMENDUA Hasteko, LDR-aren parametroak frogatu behar dira, gure kontrolean balio egokiak ezartzeko. Bi balio zehaztuko dira: Iluntze eta Argitasun balioak. Orduan, bi egoera eman al dira: 1. Iluntze balioaren berdina edo txikiagoa bada, pertsiana dagokion agindua jasoko du.
2. Argitasun balioaren berdina edo txikiagoa bada, pertsiana dagokion agindua jasoko du.
-LDR-aren hanka bat GND. -LDR-aren beste hanka 470 ohm-eko erresistentziaren hanka batera. -Erresistentziaren beste hanka 5v. -A14 arduinoren pina LDR eta erresistentziaren tartean konektatuko da.
5.12 Irudia: LDR konexioak
5.6. HATZ-AZTARNA DETEKTAGAILUA 5.6.1. DESKRIBAPENA Hatz-aztarnak detektatzeko dispositibo bat da. Sistema biometriko dispositibo guztiak bezala ukipena irakurtzeko gai dira. Moduluaren barnean hatz-aztarna algoritmo bat eta sentsore optiko bat dauka eta horren bitartez hatzak gorde edo identifikatu ditzake. Komunikazio ataka hardware seriean (TX/RX) egiten da 5v-eko elikadurarekin. Datu basean irakurri, idatzi edo ezabatu egin daiteke, hau da, hatz-aztarnak gordetzeko, identifikatzeko edo ezabatzeko ahalmena dauka. Dispositibo honek, pertsona baten berezko ezaugarriren bat neurtzeko, kodetzeko, konparatzeko, biltzeko, transmititzeko eta/edo ezagutzeko, zehaztasuneko eta fidagarritasuneko gradu batekin gai da. Erabilitako ezaugarri fisikoak desberdinak izan daitezke, oinatz digitaletatik, ahotseko oinatz bezala, eskuaren geometria... Gure kasuan, hatzaztarnarekin etxera sartuko gara.
5.13 Irudia: Hatz-aztarna detektagailua
5.6.2. HELBURUA PROIEKTUAN Etxera sartzeko prozedura seguruago bat ematea. Hatz-aztarna ezin denez galdu edo kopiatu, giltzak baino seguruagoa da. Arduraren aldean, ezin da galdu giltzen moduan edo ahaztu pasahitzen moduan.
Atea zabaltzeko ukipenaren bitartez egindako prozedura bat ematea. Prozedura honetan baliodun jendea baliogabeko jendearekin ezberdintzeko gai izango da. Baliodun jendea sartzerakoan, pertsonari buruzko informazioa gordetzea, adibidez: Pertsonaren izena irakurri berari egokitutako agurra pantailan adieraziz.
Balioduna: pertsona ezagun bat da. Hatz hori erregistratua dagoela hatz-aztarnaren erregistroan.
Baliogabea: pertsona ezezagun bat da. Ez dago erregistratua.
Gordetzeko prozedura (enroll): 200 hatz-aztarna gorde dezake. Hatz-aztarna bat gordeta geratzeko datu basean, hiru aldiz enroll funtzioa gauzatuko da. Enroll funtzioan gorde nahi den hatza jarri behar da denbora tarte txiki batean. Hatza gorde eta berriro bi bider gehiago hatz berdina eskatuko da. Hiru irakurketak positiboak badira, hatza gordeko da eta prozesu honetan irakurketa bat okerra bada berriro prozesu berdina hasi beharko da.
Ezabatzeko prozedura (delete ID/ALL): Hatz-aztarna bakarra edo guztiak ezabatzeko aukera ematen da.
Hatz-aztarnaren liburutegian gordeta egongo dira familiaren hatzak. Orduan, gonbidatuaren bat etxean epe txiki edo handi bat geratu nahi ez gero, bere hatza gordetzeko aukera emango da pantailaren bitartez.
5.7. RFID 5.7.1. DESKRIBAPENA Egin beharreko konexioak: Datuak biltegiratzeko eta berreskuratzeko sistema bat da, non, txartelak, etiketak edo tags RFID dispositiboak erabiltzen dituena.
5.14 Irudia: RFID Txartelaren memoria egitura hiru zatitan banatzen da: sektoreak, datu eta trailer blokeak.
Txartel batek hainbat sektore ditu. Sektore bakoitzak 4 bloke eta bloke bakoitza 16 byte ditu. Beraz, 1Kbyte-eko txartel batek 16 sektore ditu. Sektore baten lehenengo hiru blokeak datu blokeak dira (0. sektoreko 0. blokea izan ezik). Sektore baten azkenengo blokeari “sector trailer” deitzen zaio. Bere edukia: Bi gako: KEYA eta KEYB. Sektore osatzen duten bloke bakoitzaren atzipen baimenak. Etxeko sarreraren atea zabaltzeko ukipen gabeko prozedura bat ematea. Baliodun sarkinak baliogabeko sarkinetatik ezberdintzea. Txartelaren jabeari buruzko informazioa gordetzea, adibidez: Pertsonaren izena irakurri berari egokitutako agurra pantailan agerraraziz. Erosotasun handiagoa eskaintzen du.
5.7.2. HELBURUA PROIEKTUAN Etxeko sarreraren atea zabaltzeko ukipen gabeko prozedura bat ematea. Baliodun sarkinak baliogabeko sarkinetatik ezberdintzea. Txartelaren jabeari buruzko informazioa gordetzea, adibidez: Pertsonaren izena irakurri berari egokitutako agurra pantailan agerraraziz. Erosotasun handiagoa eskaintzen du.
Txartel bat RFID-aren eremura hurbiltzen denean, honek erantzun bat emango du. Bi erantzun eman dezake: Balioduna edo Baliogabea. Balioduna: pertsona ezagun bat da. Hatz hori erregistratua dagoela hatz-aztarnaren erregistroan.
Baliogabea: pertsona ezezagun bat da. Ez dago erregistratua.
6. KONPONENTEAK 6.1. ERRESISTENTZIAK 6.1.1. DESKRIBAPENA Erresistentzia osagai elektriko pasibo bat da. Erresistentzia ideal baten erresistentzia elektrikoa ez da aldatzen nahiz eta berari ezarritako potentzial diferentzia edo bera zeharkatzen duen korronte elektrikoa aldatu. Ekoizten diren erresistentziak ez dira idealak eta horrela tenperatura edo ingurugiroaren beste ezaugarri batzuen aldaketek erresistentzia elektrikoaren aldaketa egite dute, halere nahigabeko aldaketa hori ahal den txikiena izatea lortu nahi izaten dute erresistentzia ekoizleek. Erresistentziak finkoak edo aldagarriak izan daitezke, aldagarriei potentziometroak edo erreostatoak ere deritze eta euren erresistentzia elektrikoa aldatzeko mugimendu mekanikoa egin behar da, adibidez biraketa eskuz edo bihurkinez eginda. Erresistentziak zirkuitu elektrikoetan eta zirkuitu integratuen barnean egoten dira.
LDR sentsorearen determinatu diren balioak lortzeko. 470Ω-eko erresistentzia erabiliko da.
6.2 Irudia: 470Ω-eko erresistentzia
Transistorean kommutadore bezala lan egiteko. 220Ω-eko erresistentzia erabiliko da.
6.3 Irudia: 220Ω-eko erresistentzia
6.1.4. ESKEMA ETA KONEXIOAK 5.12 eta 6.7 irudien eskema berdina da.
Transistorea anplifikatzaile moduan erabili daiteke. Gainera, anplifikatzaile guztiak bezala, osziladore moduan ere erabili daiteke, baita zuzentzaile eta on-off kommutadore moduan.
6.4 Irudia: NPN transistorea 6.2.2. HELBURUA PROIEKTUAN Proiektu honetarako, NPN transistorea erabiliko da sarreran dagoen konponente bat kontrolatzeko. Anplifikatzaile bezala erabili da, zeren eta, Arduinok 5vmax bidaltzeko ahalmena bakarrik duelako eta sarraila 8v-eko elikadura behar du aktibatzeko.
6.6 Irudia: Transistorearen zirkuitua
6.8 Irudia: Transistorearen eskema
6.3. SARRAILA 6.3.1. DESKRIBAPENA Kisketa mota bat da. Tentsioa ematen zaionean elektroimanen bitartez sarrailaren kisketa sartu eta atera egiten da.
6.9 Irudia: Sarraila
6.3.2. HELBURUA PROIEKTUAN Etxearen segurtasunerako osagai garrantzitsua izango da. Sarrerako atean segurtasun sistema bat izango da.
6.3.3. FUNTZIONAMENDUA Etxearen sarrerako atearen atzealdean ezarrita egongo da eta atea ireki edo ixteko erabiliko da. Gure kasuan, 8 V-rekin elikatuko da ondorengo kontrola pasatu ondoren. Etxera sartzeko bi metodo daude: Hatz-aztarnaren bitartez edo txartelaren bitartez. Gure kontrolean gordeta dauden hatz-aztarna edo txartela bat bada, sarrailari tentsioa bidaliko zaio kisketa barrurantz sartuz eta horrela atea irekitzeko aukera emango da. Pantailaren konfigurazioetan sartuz gero, atea ireki edo itxi ahalko da. Atea bere “segurtasun-tartea” pasatu ondoren, tentsioa pasatzeari utziko zaio kisketa kanporatuz.
6.10 Irudia: Sarrailaren eskema
6.4. SERBOMOTORRA 6.4.1. DESKRIBAPENA Serbomotorrak korronte zuzeneko motorren antzekoak dira, baina hauek euren operazio tarteko edozein posiziotan kokatzeko eta posizio horretan egonkor mantentzeko ahalmena dute. Motorrak eraldatzea posiblea da hauen mugimendu tarte mugatua ezabatzeko. Honen ondorioz motorren gaineko kontrola gutxituko da, baina indarra, abiadura eta inertzia baxua mantenduko dira. Honengatik maiz erabiltzen dira robotikan eta irrati bidezko kontrolean.
6.4.2. HELBURUA PROIEKTUAN Helburu garrantzitsuena sarrerako atea irekitzeko sistema automatizatu bat edukitzea da. Esfortzu fisikorik egin gabe atea ireki edo ixteko aukera izatea. Sarreraren atalerako ezinbesteko aparatua izango da. Sarrerako atea ireki eta ixteko abiadura eta posizio kontrolatu baterako erabiliko da. Atea irekitzeko hiru metodo daude: Hatz-aztarnaren bitartez , txartela edo pantailaren bitartez. Gure kontrolean gordeta dauden hatz-aztarna edo txartela bat bada, serbomotorrari tentsioa bidaliko zaio dagokion posiziora heldu arte eta horrela atea irekiko da. Pantailaren konfigurazioetan sartuz gero, atea ireki edo itxi ahalko da.
6.4.3. FUNTZIONAMENDUA Helburuetan aipatu den bezala, bi egoeraren menpe egongo da. Sarreraren kontrolean hatzaztarna edo RFID txartelaren bitartez etxera sartzeko aukera izango dugu sarrera balioduna bada. Sarrera balioduna denean, arduinoren bitartez sarraila aktibatuko da eta serbomotorrari posizio batera joateko agindua bidaliko zaio abiadura zehatz batean. Denbora tarte bat pasatu ostean atea ixteko agindua jasoko du hasierako posizioraino joaten abiadura kontrolatu batean. Beste egoeran, pantailaren kontrolean, bi botoi edukiko ditugu pantailaren aukeretan: Ireki eta Itxi. Ireki botoia sakatuz gero, serbomotorra sarrera balioduna edukiko bagenu bezala funtzionatuko du eta Itxi botoia sakatuko bagenu atea ixteko agindua bidaliko da.
6.11 Irudia: Serbomotorraren eskema
6.5. MOTORRA 6.5.1. DESKRIBAPENA Korronte zuzenaren energia, errotaziozko energia mekanikoan bihurtzen duen dispositiboa da DC motorra. Industria mailan gehien erabiltzen ziren motorrak ziren abiadura, pare eta posizioaren kontrol errazagatik. DC motorra bi alderdi nagusiz osatuta dago: estatorea eta errotorea. Estatoreak, orokorrean zilindrikoa denak, euskarri mekanikoa ematen dio aparatuari eta hutsa da erdigunean. Estatorean poloak aurki ditzakegu, iman iraunkorrak edo Burdinazko nukleo gainean kobrezko hariz harilkatuak izan daitezkeenak. Errotorea orokorrean zilindrikoa izaten da, harilkatua eta nukleoduna non korrontea bi eskuilen bidez iristen den. Gure kasuan, pertsianak igo eta jaisteko erabiliko dugu.
6.12 Irudia: Motorra
6.5.2. HELBURUA PROIEKTUAN Egongelako kontrolaren atalean erabiliko da. Egongelako pertsiana igo eta jaisteko tresna izango da. Motorrarekin pertsianen kontrola automatizatzea lortu nahi da. Pertsianak motorrari agindua heltzen zaionean, igo edo jaitsi egingo dira inolako eskuzko indarrik gabe. Honekin pertsonen esfortzuak murriztuko dira.
6.5.3. FUNTZIONAMENDUA Motorra martxan jartzeko hiru egoera gerta daitezke: Ezarritako ordua heltzea .
6.13 Irudia: Motorraren eskema
6.6. MOTORRAREN DRIVER-A (H ZUBIA) 6.6.1. DESKRIBAPENA Driver honek lau zirkuitu dauzka bere barnean eta potentzia erdiko kargak (motor txikiak eta karga induktiboak) maneiatzea ahalbidetzen du. L293D zirkuitu integratuak karga induktiboek sortutako korronte alderantzizkoetatik babesteko diodoak dituzte. Banako zirkuituak era independentean erabil daitezke edozein motako kargak kontrolatzeko, motorren kasuan biraketa noranzkoa kontrolatzeko. Zirkuitu hauetako edozeinek H zubi erdia konfiguratu dezake.
6.14 Irudia: Motorraren eskema
6.15 Irudia: H zubia
6.16 Irudia: Zirkuitu integratuaren eskema
6.7. MIKROSD TXARTELA Memoria ez hegazkordun flash motako memoria txartel bat da . Egoera solidoko biltegi familia bat da. Proiektuaren sarreran eta logelan segurtasuna kontrolaren datuak gordetzeaz arduratuko da. Etxera sartzen diren pertsonen kontrola (nor sartu eta zein ordutan) gordeko da
eta logelan sarkin bat sartzekotan argazkia eta orduaren datuak gordeko dira. MIKROSD txartela TFT-an konektatuko da.
6.18 Irudia: Breakout I2Cbus eta SMBus erabiltzen du komunikazioetarako. Tentsio baxuko aldean 1.0V-3.6V ko tartean eta tentsio altuko aldean 1.8V-5.5V tartean. VREF1 tentsio baxua eta VRF2 tentsio altua da. Proiektu honetarako, hatz-aztarna detektagailuarekin konektatu egingo da.
6.9. TRANSFORMADOREA Dispositibo elektriko bat da tentsioa handitu edo txikitu dezakena zirkuitu elektriko alterno batean, bere potentzia aldatu gabe. Proiektu honetan, etxe domotikoa behar duen zirkuitu osoa elikatzeaz arduratuko da. Zirkuitu inprimatura konektatu egingo da eta zirkuitu inprimatutik 3 tentsio aterako dira : 5V, 8V eta 9V.
Hiru zirkuituaren hiru zatitan aztertuko da jasotako erantzuna: Sekundarioan , erregulatzailearen irteeran eta kondentsadorearen ostean. Sekundarioan: Seinale sinusoidal bat agertuko da oraindik ez delako diodo zubiatik pasatu. RMS, Pk-Pk eta frekuentzia adieraziko dira eta hauen balioak ondo daudela konprobatu egin dira.
6.22 Irudia: Sekundarioaren seinalea
Kondentsadorearen ostean: Seinale zuzena aterako, zeren ete, erreguladore batzuk erabiliko ditugu elikatze tentsioa egonkortzeko. Bere balioa 18,2V-eko da eta bere tentsio gorabehera apurraren balioa 248mv-ekoa da.
6.23 Irudia: Kondentsadorearen ostean ematen duen seinalea
6.24 Irudia: Erregulatzailearen irteera
7. HARDWARE Aurreko atalean aipatu den bezala, erabiliko den hardware-a Arduino izango da, Arduino MEGA zehazki. Gama bereko gainontzeko Aduino guztiak bezala, garapen ingurune eta mikroprozesadore batean oinarritzen den plataforma askea da. Hardware askea denez, bai diseinua bai distribuzioa, edozein eratako proiektu gauzatzeko erabili daiteke inolako lizentziarik gabe. Hau dela eta, oso aukera egokia da ikasleentzat edota edozein motako proiektu egiteko prest dauden pertsona trebeentzako elektronika arloan.
1. Lehendabizi, Solid Edge programa exekutatuko dugu. Programa irekita dagoenean, zein fitxategi mota eraiki nahi dugun aukeratu behar da, gure kasuan “ISO metrico Pieza” fitxategiak. Fitxategi horretan proiektuak behar dituen piezak egingo dira.
8.1 Irudia: Hasierako pantaila
2. Orain bi aldaketa egin behar ditugu, sistema ordenatura pasatu eta ardatzak agertzea klikatu.
8.2 Irudia: Hasierako pantaila
3. Aurreko pausua egin ostean, piezaren bozetoarekin hasi gaitezke. Bozetoa eginda daukagunean, “extruir” operazioa egingo da piezari sakonera emateko. Sakonera eman ondoren, beste zenbait operazio egin behar ditugu piezaren arabera. Ondorengo irudian ikusi dezakegu emandako pausu guztiak.
8.3 Irudia: Pieza 3D
4. Bukatzeko, behar dugun pieza bukatuta dagoenean, fitxategi berezi batean “.stl” gorde behar da eta mm-tan 3D inprimagailua fitxategia irakurri ahal izateko.
8.4 Irudia: Formatua
8.2. FRITZING Zirkuituaren diseinua garatzeko erabiliko den softwarea edo programa Fritzing izango da. Fritzing diseinu elektronika libreko automatizazio programa da. Fritzing, Arduino eta Processing-en printzipio pean sortu zen. Programa honi esker Arduninon oinarritutako prototipoak dokumentatu daitezke eta zirkuitu inprimatuen eskemak sortu, gerora fabrikatzeko nahi izanez gero.
Software honek ondorengo lan eremuak eskaintzen ditu 7.6 Irudian ikusten den bezala:
Proiektuaren bista: eremu honetan zirkuitu birtuala diseinatu eta eraikitzen da. Hiru eratan egin daiteke: protoboard, PCB edo Eskema.
Eskemaren leihoa: protoboard gainean eraikitzen den zirkuitua erakusten du. Oso praktikoa da zirkuituen ikurrak erabiltzen ohiturik dauden erabiltzaileentzako.
PCB bista: zirkuitu inprimatuen produkzioa gauzatzeko, diseinua eta dokumentazioa egitea ahalbidetzen ditu. Beraz, zirkuitu inprimatuaren eskema ikustea posiblea litzateke norbaitek proiektu hori aurrera eraman nahi izango balu.
8.6 Irudia: Protoboard
8.3. DESIGNSPARK Etxea elikatzeko zirkuitua, konexioa elikadura iturriak erabili beharrean, era txukunago batean agertzeko, zirkuitu integratu batez aldatu da. Zirkuitu integratuak diseinatzeko erabili den programa DesignSpark izan da.
Programa honetan, konponente elektroniko ezberdinak aukeratzeko aukera dago programaren barneko liburutegian. Hori esanda egin beharreko da, aukeratu behar diren konponente elektroniko guztiak liburutegitik hautatu eta jarri nahi diren posizioetan kokatu dira. Konponente guztiak pantailan daudenean, elkarren arteko konexioa egiten hasiko da.
8.7 Irudia: DesignSpark eskema
Konponente elektroniko guztien arteko konexioak eginda daudenean, DesignSpark programak ematen duen aukeretako bat da, kableen konexioak bera bakarrik ordenatzen dituela, bata bestearekin ez gurutzatzeko. Aukera honeri esker, konexio gehienak eginak egongo dira elkar gurutzatu barik. Egon daiteke konexioren bat egin gabe utzi izana eta horretarako bi aukera daude konexio horrek egiteko; bata, konponente elektronikoak posizioz aldatu eta ea horrela bide berriak aurkitu ditzakeen programak eta bestea, eskuz falta diren kableak konektatu bideak elkar gurutzatu barik.
8.8 Irudia: DesignSpark zirkuitua
Diseinatutako zirkuitua, konponente elektroniko guztiekin eta egin beharreko konexio guztiekin egina baldin badago, inprimatzea bakarrik falta da. Zirkuitua azetato paperan inprimatzean da.
Azetato paperan inprimatu den zirkuitua, kobrezko plaka baten gainean jartzen da eta “insoladore” makinan sartu egiten da, zirkuitua plakan kopiaturik geratzeko. Lau minutu pasatzean “insoladore” makinatik kobrezko plaka ateratzen da eta kableen bideak marraztuta daudela ikusi beharko da.
Kobrezko plakaren zirkuitua hobeto ikusteko, errebelatzaile likidoan sartzen da fotolitoak isladatzeko. Denbora pixka bat pasatzean urarekin garbitzen da plaka eta atakatzailea den likido batean sartu egingo da kobrea kentzeko. Bideak kobre kolorea kentzen hasten denean erreakzioa egiten ari dela esan nahiko du eta likidotik atera egingo da, uretara pasatuz eta berriz ere garbituz.
8.10 Irudia: Atakatzen
Plaka uretatik garbitzen denean eta lehortzen denean, berriz ere “insoladore” makinan 5 minutuz sartuko da. Denbora hori pasatzean berriz ere likido bereziarekin atakatu egingo zaio bideetako kobre kolorea kentzeko. Prozeduraren atal honetan zenbait arazo eduki nituen eta bi aldiz plaka gehiago egin behar izan ditut prozesua ondo atera den arte.
8.11 Irudia: 1 froga
8.12 Irudia: 2 froga
8.13 Irudia: Azkenengo froga
Plakaren zirkuitu integratua ondo ibiltzeko egindako pauso guztien ondoren falta den pausoa hurrengokoa da, konponente elektroniko bakoitza plakan jartzea. Hori egiteko pin gehigarriak jarri behar dira plakan. Irudian ikusten den bezala zirkulu bakoitza, konponente bakoitzaren pinentzat dira eta zulatzeko makina erabilita, zuloak egingo dira pin gehigarriak jartzeko. Pin gehigarriak, plakari soldatuko zaizkio kontu handiz. Horrela plakan, konponente elektronikoak jartzea bakarrik faltako zen.
8.18 Irudia: 3D inprimagailua
9.2. PROGRAMAREN ADIBIDE GRAFIKOAK Atal honetan, programa hobeto ulertzeko Grafcet baten bidez azalduko da. Grafcet-a sistema logikoak bere sarrera eta irteerekin azaltzeko era grafikoan erabiltzen da. Proiektu honek sarrera eta irteera asko dituenez, aproposa iruditu zait metodo honekin sistema islatzea.
9.4 Irudia: Liburutegien instalakuntza
9.3. LIBURUTEGIAK 9.3.1. LIBURUTEGIEN ESANAHIA Liburutegiak, programen funtzionaltasuna handitzea ahalbidetzen duten C edo C++ hizkuntzetan idatzitako artxiboak dira. Arduino-rako egindako programa batetik deituko den kode fitxategi bat da, zeregin zehatz bat egiteko deituko dena. Artxibo hauen helburu nagusia programatzailearen lana erraztea da, hau da, funtzio konplexuagoak sortzeko orduan, kode guztia idatzi behar ez izatea.
9.5 Irudia: Liburutegien instalakuntza Existitzen den liburutegi bat erabili nahi bada, Programa leihoan klik egin eta bertan Importar Librería aukeratu behar da. Bertan hainbat liburutegi egongo dira aukeratu ahal izateko. Honek # include zuzendaritza sartuko du liburutegi karpetako (.h) goiburua duen
fitxategi bakoitzean. Zuzendaritza honek, liburutegian definitutako konstante eta funtzioak programan egon daitezen ahalbidetzen du. Horrez gain, Arduino plakan kargatu edo konpilaketa burutuko den momentuan, liburutegiko kodearen eta programaren bateratzea agintzen du. Posiblea da liburutegiak sortzea edo hirugarren pertsona batek sorturiko liburutegiak erabiltzea. Proiektu honetan hori gertatzen da, etxe domotikoa kontrolatzeko erabiliko diren sentsore batzuk liburutegi berezi bat behar du. Liburutegi hori lortzekolehenik eta behin deskargatu egin behar da eta ondoren deskonprimatu. Ondoren ezaguna den karpeta batean izango dugu. Orokorrean bi artxibo daude, bata “.h” eta bestea “.cpp”. Ondoren Arduino karpeta irekiko da. Behin karpeta hau irekita dagoela, liburutegi karpetan sartu eta beharrezko liburutegia bertan itsatsiko da. Arduino IDE berriz abiaraziko da eta liburutegia kargatu dela ikus daiteke.
Programa batek liburutegi baten beharrik ez duenean, goiburuko #include zuzendaritza ezabatu eta liburutegia erabiltzeari utziko dio. Honen bidez liburutegiaren eta programaren bateratzea saihestuko da eta Arduino plakan erabilitako tokia murriztuko da.
1. Funtzio liburutegiak: liburutegi klasikoak, non fitxategi (.h) batean funtzioen prototipoak adierazten dira eta beste fitxategi batean (.cpp) funtzio horiek definitzen dira.
2. Klase liburutegiak: objetuak adierazteko liburutegiak dira, non fitxategi batean (.h) klasearen egitura adieratzen da (datu eta metodo publiko eta pribatuak) eta beste fitxategi batean (.cpp) metodo horiek definitzen dira. Atal honetan ez da funtzio liburutegiei buruzko programazio azalpenik emango, hori 1. mailako “Informatikaren oinarriak” ikasgaian, programazio inperatiboa irakasten den ikasgaian, alegia, ikasten baita. Aldiz, dokumentazio honetan klase liburutegiak zelan programatzen diren azaldu beharra dago, graduan ez baita objektuetara bideratutako programazioa ikasten.
9.6 Irudia: Liburutegien instalakuntza
RTC_DS1307.h fitxategiak klasearen egitura adierazten du. RTC_DS1307.cpp fitxategiak klasean adierazita dauden metodoak definitzen ditu. RTC_DS1307_Demo.ino fitxategiak klasearen erabilera ereduz adierazten du.
RTC_DS1307.h fitxategia Irudian ikus daitekeen bezela, goiko mailan, fitxategia lau atalez osoturik dago:
4. Klasearen definizioa. Klaseak bi alderdi ditu: publikoa eta pribatua.
a. Alderdi publikoa programa nagusian sortzen den objetu batek deitu ditzakeen datu eta metodoek osotzen dute. Metodo horien artean, objetua sortzerakoan klasea instantziatzeko beharrezkoa den eraikitzailea agertu behar da; kasu honetan: RTC_DS1307()
b. Alderdi pribatua RTC_DS1307.cpp fitxategian metodoak definitzerako orduan liburutegiaren barne erabilpenerako datuak edo metodoak adierazten ditu; kasu honetan: bdc2dec() eta dec2bcd()
9.7 Irudia: Alderdi pribatua
RTC_DS1307.cpp fitxategia
Irudian ikus daitekeen bezela, fitxategi honek goiburu fitxategian (.h) adierazitako metodoak definitzen ditu, horretarako beharrezkoak diren liburutegiak inportatzen direlarik. Kasu honetan, objetu eraikitzailea hutsik dago, objetua sortzen denean ez baita daturik abiarazi behar; bestetik, setTime() metodo publikoak (programa nagusian erlojutik I2C protokolo bitartez denbora irakurtzeko erabiliko duguna) dec2bdc() metodo pribatua erabiltzen duela ikus daiteke.
9.8 Irudia: Fitxategia
9.9 Irudia: Programa nagusia
Gure programa aldaketa detektatzeaz arduratu behar da. Zer gertatzen da aldaketa detekzioa egiteaz arduratzen den kodea exekutatzen ez denean jazotzen bada?
Azkenik, etendura berriro bere hasierako egoerara itzultzeko:
Idatzi behar dugu etendura desaktibatzeko. Gero egin beharreko aginduak eta hori bukatutakoan, berriro etendura aktibatu.
“LSC_funtzioak.h” guk sortutako liburutegi bat da. Barruan hainbat funtzio sinple daude kameraren liburutegi originala ereduz hartuta:
PIR sentsorea seinalea edo pantailaren “argazki” botoia sakatzerakoan erabilitako funtzioa: LSC_argazkia_atera(&camera, &rtc); // argazkia ateratzeko funtzioa ordua gordez
TFT pantailan erabilitako operazioak:
TFT pantaila-ren funtzioak azaltzeko, ondorengo taularekin adieraziko da:
9.2. Tabla: TFT funtzioak
Tarte honetan ukitzen bada, dagokion aginduan exekutatuko da.
RTC-aren funtzioak azaltzeko, ondorengo taularekin adieraziko da:
Hatz-aztarnaren funtzioak azaltzeko, ondorengo taularekin adieraziko da:
FPS_Berria (tft,fps); funtzioa dispositibo honen funtzio garrantzitsuena da. Funtzio honetan “deskribapen zehatza”-ren atalean azaltzen den prozesua berdina erabiltzen da.
RFID-aren funtzioak azaltzeko, ondorengo taularekin adieraziko da:
Funtzioak Deskribapena RFID_abiarazi(nfc); Dispositiboa abiarazteko RFID_irakurri(nfc, data_aux); Txartela irakurri eta begiratu erregistratua dagoen
8.4.9. SERBOMOTORRA -Arduinoren kudeaketa: Atearekin lehenengo probak egin zirenean, atea azkarregi itxi eta irekitzen zela nabaritu zen, hau serbomotorraren funtzionamendu azkarrak erangindako ondorioa delarik. Arazo hau konpondu nahian, software bitartez serbomotorra abiadura moteltzeko modurik ote dagoen aztertu zen. Azterketa honen emaitzak VarSpeedServo liburutegia erabiltzera eraman gintuen. |
addi-b5649727c92c | https://addi.ehu.es/handle/10810/22923 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017-10-10 | science | Ruiz Corpas, Adrián | eu | Mikrokontroladore batean oinarritutako etxe domotikoa | ARDUINON BATEAN OINARRITUTAKO ETXE DOMOTIKOA Bilboko EUITI 11 LP4. Simulazioa Proiektu osoa simulatu egiten da eta denak funtzionamendu egokia duela baieztatzen da. EU4 EDE LK 2 egun 16 ordu / pertsona T401. Simulazioa eta erroreen ezabatzea. Proiektua bukatutzat eman aurretik erroreen erabateko zuzenketa egin behar da. EDE LK AZEA ELGBA EU 2 egun 16 ordu / pertsona H2 H1 EU401 Taula 18: T401 LP5. Proiektuaren kudeaketa. Proiektuaren kudeaketa eta koordinazioa jarduerak. EU5 EDE LK 20 egun 160 ordu/ pertsona Taula 19: EU5 Taula 17: EU4
ARDUINON BATEAN OINARRITUTAKO ETXE DOMOTIKOA Bilboko EUITI 16 Kodea Izena Deskribapena EU4 Simulazioa Proiektua bere osotasunean simulatzen da eta funtzionamendua egokia dela baieztatzen da. T401 Simulazioa eta erroreen ezabatzea. Proiektua bukatutzat eman baino lehen, erroren ezabaketa egin beharko da. Taula 25: 4. Entrega unitatea Kodea Izena Deskribapena EU5 Proiektuaren kudeaketa. Proiektua kudeatuko da dokumentatzen den heinean. T501 Kudeaketa zereginak. Proiektuaren kudeaketa eta dokumentazioa egiten da. Taula 26: 5. Entrega unitatea |
addi-dcf4bffb94c6 | https://addi.ehu.es/handle/10810/22923 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017-10-10 | science | Ruiz Corpas, Adrián | eu | Mikrokontroladore batean oinarritutako etxe domotikoa | ARDUINON BATEAN OINARRITUTAKO ETXE DOMOTIKOA Bilboko EUITI 4 1. HELBURUA Proiektu honen helburu nagusia, arduino batean oinarritutako etxe domotikoa kontrolatutako maketa bat eraikitzea da. Etxe honek sarreraren kontrola, logelaren segurtasuna, egongelaren pertsianaren kontrola eta kontro kontsola batetaz arduratuko da. Dokumentu honetan proiektuaren garapen eta inplementazioan indarrean egongo diren baldintzak aurkezten dira. Bi aldeei dagozkien aspektu eta baldintzak jasoko dira. 2. BALDINTZA TEKNIKOAK Atal honetan proiektuaren inplementazioan erabiliko diren baliabideak jasotzen dira. Printzipioz, giza baliabidek eta baliabide materialak desberdinduko dira. 2.1. GIZA BALIABIDEAK Aplikazioaren garapenerako beharrezkoak diren pertsonek honako profil hauek bete beharko dituzte: Proiektu burua, proiektuaren zuzendaria, antzeko proiektuetan esperientzia duena. Bere zeregin nagusiena proiektuaren garapena kudeatzea izango da, epe eta helburuen betearazpena ziurtatuz. Ingeniari teknikoa, mikrokontrolatzaileen arloko ezagutzekin. Bere zeregin nagusiak proiektuaren diseinua, beharrezkoak diren programen sorrera eta proiektua montatzea izango dira.
ARDUINON BATEAN OINARRITUTAKO ETXE DOMOTIKOA Bilboko EUITI 6 2.3. DOKUMENTU EUSKARRIAK Ondoren, proiektua bukatzean bezeroari entregatu beharreko dokumentuak aurkezten dira. Dokumentu hauetan proiektuan eginbeharreko lanak eta indarrean egongo diren baldintzak zehazten dira. 1. DOKUMENTUA – Memoria: Proiektuaren memorian, berau gauzatzeko eman behar diren pausuak jasotzen dira. Dokumentua proiektuaren laburpen labur batekin hasten da eta ondoren bere gauzatzearekin espero diren helburuak azaltzen dira. Ondoren, bere onura tekniko, ekonomiko eta sozialak ezartzen dira eta erabilitako garapenerako aukera desberdinen aurrean hartutako irtenbidea deskribatzen da. Inposatutako espezifikazioak eta proiektuaren garapenerako antzemandako beharrak ere jasotzen ditu eta baita azken diseinuko laburpen txiki bat. Azkenik lan plangintza eta proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak ere jasotzen ditu.
Diseinuan, programaren eta bere modulu desberdinen diseinua eta garapena egingo dira eta baita modeloa osatzeko beharrezkoa den periferiko garrantzitsuenaren funtzionamendu moduaren eta egituraren laburpen txiki bat. 3. DOKUMENTUA – Lan plangintza eta aurrekontua: Dokumentu honetan proiektua gauzatzeak duen kostu ekonomikoa zehazten da. Baliabide materialen kostua eta giza baliabideenak desberdintzen dira. Era berean lan plangintza zehazten da, Gantt diagrama batekin lagunduta.
ARDUINON BATEAN OINARRITUTAKO ETXE DOMOTIKOA Bilboko EUITI 7 4. DOKUMENTUA – Baldintzen plegua: Dokumentu hau da eta bertan deskribatzen dira proiektuaren inplementazio kontratuan parte hartzen duten aldeek onartu behar dituzten baldintzak. Baldintza hauek proiektuaren garapena gidatuko dute. 3. EGINBEHARREKOAK Proiektu honetan garatuko diren lan-paketeak deskribatzen dira. LP1. Proposamen desberdinen inguruko informazio bilaketa eta azken erabakia Lan-pakete honen helburua eginbeharreko proiektu posibleen inguruko informazioa biltzea eta aukerak aztertzea da. Azkenik, egingo den proiektua aukeratuko da. LP2. Aplikazioaren diseinua Erabili beharreko osagaiak zuzenki aukeratuko dira, hau da, periferikoen, materialaren eta programaren egituraren konfigurazioaren inguruan erabakiak hartzea. LP3. Garapena eta muntaia. Programa osoa eta modulu desberdinen programazioa burutzea aukeratutako softwarearen bitartez.
ARDUINON BATEAN OINARRITUTAKO ETXE DOMOTIKOA Bilboko EUITI 8 LP4. Simulazioa Bukatutako garapenaren simulazioa eta sortutako akatsen garbiketa zuzena egiaztatzea. LP5. Proiektuaren kudeaketa Proiektuaren kudeaketa eta koordinazioko ekintzak. 4. BALDINTZA EKONOMIKOAK 4.1. PROIEKTUAREN KOSTUA “Arduino batean oinarritutako etxe domotikoa” proiektuaren garapenerako aurrekontua hamabost mila bostehun eta hirurogeita hamahiru euro eta hamabi zentimokoa (15.573,12 €) izango da, zergak kontuan izan gabe. Kontratu honetan ezarritako lanetatik aparte egin beharrekoak bezeroari komunikatuko zaizkio eta aparte fakturatuko dira, proiektugileak aintzakotzat hartzen badu. 4.2. ORDAINKETA ERA Enpresa kontratugileak 2000 €ko lehen ordainketa bat egingo du proiektu hau sinatzen denean, bere adostasuna emanez. Lehen ordainketa jaso eta 2 hilabeteko epean 10.000 €ko bigarren ordainketa bat egingo da. Hirugarren eta azken ordainketa bat egingo da, 3.573,12 €koa, egindako lanak jasotzerakoan.
ARDUINON BATEAN OINARRITUTAKO ETXE DOMOTIKOA Bilboko EUITI 9 5. HARTZEKO BALDINTZAK ETA PROBAK Atal honetan proiektua entregatzerakoan egiaztatu beharreko baldintzak zehazten dira. Garapenen egiaztapenarekin ekiteko, egin beharreko proba multzo bat zehaztu da eta 1. Dokumentuan, memorian, jasotzen diren espezifikazioen betetze zuzena egiaztatuko da. Hemen jasotako probak sistema onartzeko oinarria izango dira, baiana garapenaren arduradun den langilegoaren irizpidearen arabera proba gehigarriak ere enkargatu ahal izango dira. 5.1. BETETZE ETA ENTREGA EPEAK Lana 2017ko Otsailaren 10an entregatu beharko dira, hau da proiektua bukatu eta 4 egunetara. Plangintza bi aldeek sinatu ondoren edozein egokitzapen edo aldaketa egin ahal izateko bi aldeek onartu eta eztabaidatu beharko dute. Horretarako dagokion aldaketa eranskinetan eta kontratuan jarri beharko da eta proiektuaren kostu osoaren balorazio estimatuan ere. 5.2. PRODUKTUAREN GAINEKO USTIAPEN ESKUBIDEAK Proiektuaren emaitza gisa garatzen diren tresna eta metodologia bezeroan erabateko jabegokoak izango dira. Garatuko den tresnaren jabego intelektuala eta erabilera eskubidea bezeroarenak bakarrik izango dira, baina ikerketa taldea egilekide moduan izendatzearen eskubide morala errespetatuko da.
ARDUINON BATEAN OINARRITUTAKO ETXE DOMOTIKOA Bilboko EUITI 10 6. LEGE ETA KONTRATUKO BALDINTZAK 6.1. HARTZE-AGIRIAK Zerbitzuen behin-behineko hartzea zerbitzu horiek egin ondoren egingo da eta horretarako bi aldeek sinatu beharko dute Behin-behineko Hartze-Agiria. Agiri hori sinatu ondoren hasiko da erreklamazioak egiteko dagoen bi asteetako epea. Epe hori pasatu ondoren eta kontratistak zuzendu beharreko akatsak jakinarazi ez baldin baditu, Behin-betiko Hartze-Agiria sinatuko da. Agiri hau sinatu ondoren dokumentu honen Berme-baldintzen atalean ezartzen diren baldintzen berme-epea jarriko da martxan. 6.2. EROSKETA ETA MANTENTZE KONTRATUAK “Arduino batean oinarritutako etxe domotikoa” proiektuarekin lotuta dagoen softwarearen garapenaren funtzionamendua egiaztatu ondoren bi aldeek Erosketa Kontratua sinatuko dute. Kontratu honetan eskaintzen diren mantentze-baldintzak dokumentu honen Mantentze-Baldintzak deituriko 7. Atalean agertzen dira. 6.3. BEZEROAREN ERANTZUKIZUNAK Bezeroak kontratatutako zerbitzu guztiei dagokien indarreko arautegi legal osoa betetzeko ardura izango du, erabiltzeko baimenak eta lizentziak barne eta baita egindako garapenaren jabego intelektual eta konfidentzialtasunari dagozkien arautegia ere. Erosleak ez du produktuaren jabegoaren gaineko inolako titulartasunik erosten, beharrezkoak diren ekipoen instalazio-baimena ezean.
ARDUINON BATEAN OINARRITUTAKO ETXE DOMOTIKOA Bilboko EUITI 11 Eroslea ez dago baimenduta produktuen kopiarik edo egokitzapenik hirugarrengoei banatzeko, saltzaileak espresuki baimentzen ez badio. 6.4. PROIEKTUGILEAREN ERANTZUKIZUNAK Proiektuaren garatzailea proiektuaren exekuzioan ezarritako epeak betetzera konprometitzen da. 6.5. KONTRATUAREN IRAUPENA Kontratua iraungiko da bere bukaera edo amaiera iritsi delako edo tartean dagoen alderen baten ebazpenagatik. Honako hauek izan daitezke ebazpenak : Baldintzen Pleguko klausulak ez betetzea. Alde baten merkataritza-sozietatearen zuzendibe-nortasuna iraungitzeagatik, ondarea beste entitate batetara pasatu ezean. Aldeen arteko akordioa. Alde batek porrot edo ordainketa-etendura aitortzeagatik. 6.6. GATAZKEN EBAZPENA Kontratuaren interpretazioan edo aldaketan sor daitezkeen auziak, kontratua sinatu zen lekuko Epaitegietan edo Auzitegietan ebatziko dira, aldeei egokitu ahal zaien beste edozeinei uko eginez. Beraz, hauen esku uzten da epaileen eta epaile-administrazioaren izendapena eta aldeek hauen laudoa onartzera behartuta egongo dira.
ARDUINON BATEAN OINARRITUTAKO ETXE DOMOTIKOA Bilboko EUITI 12 7. MANTENTZE BALDINTZAK Mantentze-Kontratu bat egin ahal izango da bai prebentiboa eta baita zuzentzailea. Mantentze prebentiboak urteroko berrikuspen bat ekarriko du berarekin. Funtzionamendu egokia ziurtatzeko eta bere iraupena luzatzeko beharrezkoak diren operazioak bi mailatakoak dira: 7.1. MANTENTZE PREBENTIBOA Mantentze prebentiboko plangintzak honako operazioak biltzen ditu: ikuste-ikuskapenak, ekintzen egiaztapena eta instalazioarekin lotuta dauden beste batzuk. Operazio hauek instalazioaren funtzionamendu, prestazio, zaintze eta iraunkortasun baldintzak muga egokien barnean mantentzea ahalbidetzen dituzte. Instalazioaren mantentze prebentiboak urteroko bisita bat ekarriko du berarekin. Egiten diren mantentze operazio guztiak dagokion mantentze-liburuan erregistratu beharko dira. 7.2. MANTENTZE ZUZENTZAILEA Mantentze-zuzentzailaren plangintzak bere bizitza baliagarrian zehar sistemaren funtzionamendu egokia ziurtatzeko beharrezkoak diren operazio guztiak biltzen ditu. Mantentze hau pertsonal tekniko kualifikatuak egin behar du instalazio-enpresaren erantzukizunaren pean.
ARDUINON BATEAN OINARRITUTAKO ETXE DOMOTIKOA Bilboko EUITI 13 8. BERME BALDINTZAK Hirugarrengoei balizko erreklamazioaz utzi gabe, instalazioa baldintza orokor hauen arabera konponduko da muntaia edo edozein osagaien akatsengatik matxura bat duenean. Bermea bertan behera geldituko da erabilera desegokia denean, hau da, sistemaren administrazio gidaliburuan ezarritakoarekin bat ez datorrenean. Bermea instalazioko kontratistaren alde aitortzen da dagokion berme-ziurtagiriaren bidez eta instalazioaren entregan egiaztatzen den datarekin. Proiektua egiteko kontratatutako enpresari dagokio azken produktuaren bermea urte batez. Epe horretan eguneroko erabilpenean sortutako edozein arazo konpontzera eta tresnaren erabilerari buruzko oinarrizko zerbitzu teknikoa eskaintzera konprometitzen da. Berme-epea eraginkorra izango da sistemaren azken hartzetik. Bermea bertan behera geldituko da ezarritako mantentze-arauak jarraitu ezean edo hirugarren batzuek aldaketak egin dituztela egiaztatzen bada. 9. KONFIDENTZIALTASUN AKORDIOA 9.1. SARRERA Kontuan izanik lanak eta probak egiteko bezeroak garapen-enpresari emandako informazioak garrantzi estrategiko eta bereziak dituela, bi aldeen arteko lankidetza esparru bat zehaztuko da informazio horren pribatutasuna ziurtatzeko. Alde bakoitzak du edo izan dezake, ikerketa proiektu, antolaketa, tresnen sorrera, prozesuen definizio, e.a.-i dagokien nolabaiteko “informazio konfidentziala”.
ARDUINON BATEAN OINARRITUTAKO ETXE DOMOTIKOA Bilboko EUITI 14 Bi aldeek aitortzen dute informazio konfidentzial hori lagatzailearen kontabilitateaktibo bat dela eta bere erabilera desegokiak edo baimenik ez duten pertsonen erabilerak eragin kaltegarria izango luketela bere berezko balioan. Beraz, bi aldeen artean eremu publikokoa ez den zenbait informazio tekniko eta komertziala trukatu daiteke beti ere akordio honen termino pean eta aurretik aipatutako gaien testuinguruan. Bi aldeek informazioaren konfidentzialtasuna babestu nahi dute hurrengo gaietan: prozedura eta produkzio-prozesuetan. Exekuzio, ebaluaketa, hobekuntza eta eguneratzerako definizio, betebehar eta beharren inguruan. Lankidetza proiektuak aurrera eramateko beharrezkoa den edozein informazio. 9.2. INFORMAZIO KONFIDENTZIALAREN DEFINIZIOA “Informazio konfidentziala" edozein modutan emandako edozein informazio, datu tekniko edo Knowhow-a da. Bertan sartzen dira, nahiz eta ez era mugatuan, konfidentzial edo erreserbatu moduan identifikatutako informazio dokumentatua, makinan prozesatzeko prest dagoen informazioa, euskarri fisikoetan dagoen informazioa, informazio ezkutatua eta prototipo teknikoak. Ahoz edo ikusmen bidez transmititutako informazioa, informazio konfidentzialtzat hartuko da. Lagatzaileak horrela identifikatzen badu, lagatzaileak konfidentzial edo isilpeko informazio moduan markatzen badu edo jasotzaileari ahozko transmisioa egin eta hogeita hamar (30) eguneko epearen barruan transmititzen bazaio. 9.3. KONFIDENTZIALTASUN AKORDIOA 9.3.1. Informazioaren trataera: Akordio honen aurretik edo bere iraupenaen zehar, edozein modutan erositako informazio tekniko edota komertzialaren inguruan (aurrerantzean “informazio” bezala aipatuko dena), beti ere proiektuarekin zerikusia duenak, bi aldeak honetara konprometitzen dira:
ARDUINON BATEAN OINARRITUTAKO ETXE DOMOTIKOA Bilboko EUITI 15 a) Informazioa proiektuaren helbururako bakarrik erabiltzera. Aldeek ezin izango dute informazioa erabili bakoitzaren interesetarako edo lagatzailearen interesen kontra. b) Informazioa beraien langileei bakarrik transmititzera, beti ere beharrezkoa den neurrian eta proiektuaren helburuetarako behar baldin badute. c) Informazioa hirugarrengoei ez ezagutaraztera, lagatzaileak idatziz baimendu ezean eta edonola ere akordio honetan jasotako konfidentzialtasun baldintzekin bat etorriz. d) Informazioa idatziz edo irakurgai izan daitekeen edozein formatutan ez kopiatzera ezta erreproduzitzera, bidezkoa izan ezean. e) Azpikontratatutako lana bukatzean, jasotzaileak eman edo erositako informazio guztia (planoak, edonola irakur daitezkeen formatuak, idatzizko materiala, kopia guztiak barne) bueltatzera eta baimendutako eran gordetako informazio guztia ezabatzera. f) Jasotzailea aldez aurretik aipatutako betebeharrak betetzeko arduraduna da, bere langileen izenean eta langile batek proiektuan garatu behar dituen lanetarako behar duen informazioa baino gehiago jasoko ez duela ziurtatu behar du. g) Lagatzaileak baimentzen badio, jasotzaileak jasotako informazioa hirugarren bati eman ahal izango dio beti ere hirugarren horrekin akordio honen antzerako bat sinatzen badu, bai luzeran eta bai terminoetan. 9.3.2. Informazio murriztuaren trataera berezia: a) Jasotzaileari “Murriztu”, “konfidentzial” edo antzerako terminoekin sailkatutako informazioa transmititzen zaionean, jaso duela adierazi beharko du eta sarrera mugatua duen leku apartatu, ziur eta konfidentzialean mantenduko du eta zirkulazio dokumentuan adierazitako pertsonei bakarrik kopiatu edo ezagutaraziko die.
ARDUINON BATEAN OINARRITUTAKO ETXE DOMOTIKOA Bilboko EUITI 16 b) Fax-en bidez transmititutako informazioak konfidentziala den trataera jasoko du, kontrakorik esaten ez bada eta aurreko puntuan esandako betebeharrak bete beharko ditu jaso izanarena izan ezik. c) Informazio mugatuaren edozein betebeharren huts egitea edo haustura larritzat hartuko da eta akordio honen ez betetzea suposatuko du. Beraz, bere haustura edo bukaera. 9.3.3. Baztertzeak Informazioa aldez aurretik ezarritako ez-ezagutarazte eta ez-erabilerako baldintzei lotua egongo da, eremu publikokoa izan arte, akordio honen haustura izan ezean edo fede oneko hirugarren batek jaso ezean. Esandakoa gertatuz gero, aipatutako baldintzen aplikazioa etengo da berariazko informazioetarako. Honetaz gain, kasu hauek ere baztertzeak izango dira: Jasotzaileak jasotako informazioa aldez aurretik ezagutzen zuenaren ebidentzia izatea. Izkutuko informazioa eskatzen ez duen hirugarrengo baten bidez jasoa eta fede txarrez edo indarrean dagoen legeria urratuz erosi edo ezagutarazi gabekoa izatea. Administrazio-ebazpena, epai-errekerimendua. 9.3.4. Jabego-eskubideak Akordio honek ez ditu patenteen eskubide, egile-eskubide edo indarrean egon daitekeen beste edozein industria jabegoko eskubideren lagapen zehatzik edo inpliziturik suposatzen. Proiektuaren esparruan aldeen artean emandako informazioa lagatzailearen jabegoan egongo da eta horrela adieraziko da, aipatutako jabegoa markatuta agertu edo ez.
ARDUINON BATEAN OINARRITUTAKO ETXE DOMOTIKOA Bilboko EUITI 17 9.3.5. Aldeen harremana Akordio honek ez du aldeen arteko merkataritza-elkartasunik edo merkataritza-lankidetzarik suposatuko eta horregatik aldeek espresuki adosten dute akordio honen helburu bakarra bere iraunaldian zehar trukatu dezaketen informazio konfidentziala babestea dela. Alde batek ere ez du hartzen besteari informazio konfidentziala emateko agindurik. Informazio konfidentzialaren horniketaren erabakia jatorriz bere jabegokoa den aldearen nahierara izango da. Alde bakoitzak ordaindu beharko ditu akordio honen inguruan sortutako kostu eta gastu guztiak, konfidentzialtasun akordioko hausturaren atalean ezarritakoa kenduta. 9.3.6. Konfidentzialtasun akordioaren haustura Akordio honen haustura edozein aldetik izan daiteke eta alde biengandik akordioaren edo bi aldeen artean ezarritako erosketa aginduen bukaeratzat hartuko da, aldeen arteko konpentsaziorik gabe eta aldez aurretik hartutako eskubideei edo lege-ekintza egokien jarduteari kalterik egin gabe. 9.3.7. Aplikatu beharreko legeria Akordio honen iraunaldian sor daitekeen edozein edukiekiko zalantza edo aplikazioen inguruko desadostasun akordioa sinatu zen lekuko Epaitegietan edo Auzitegietan ebatziko dira Baldintzen Plegu honetako Gatazken Ebazpeneko atalean ezarritakoaren arabera. Kontratuaren interpretazioan edo aldaketan sor daitezkeen auziak, kontratua sinatu zen lekuko Epaitegietan edo Auzitegietan ebatziko dira, aldeei egokitu ahal zaien beste edozeini uko eginez. Beraz, hauen esku uzten da epaileen eta epaile-administrazioaren izendapena eta aldeek hauen laudoa onartzera behartuta egongo dira.
ARDUINON BATEAN OINARRITUTAKO ETXE DOMOTIKOA Bilboko EUITI 18 9.3.8. Iraunaldia Akordio honen iraunaldia 25 urtekoa izango da, aldeek beste epe bat ezartzen ez baldin badute, eta proiektuarekin batera sinatzen den egunean sartuko da indarrean. 9.3.9. Gehigarria. a) Kontratu honek aipatzen duen negozioaren salmenta edo transferentziaren kasuan izan ezik, akordio honenpeko aldeen eskubideak ezin izango zaizkio esleitu edo transferitu edozein pertsona, enpresa edo korporaziori, beste aldearen berariazko adostasun idatzia aldez aurretik izan ezean. Adostasun hori ezin izango da atzeratu edo ukatu nahierara. b) Akordio hau euskarii baten edo gehiagotan sina daiteke (fax-eko kopiak barne hartuz) eta bakoitza jatorrizko bezala estimatu edo onartu ahal izango da. c) Akordio hau izango da aldeen artean egon daitekeen bakarra bertan aipatzen den gaiari buruz eta ezin izango da aldatu aldeek izendatutako ordezkarien arteko berariazko akordio idatzia ez baldin badago. Akordio honen zehaztapenak ez dira artxibatuak izango konfidentzialtasun informazioarekin zerikusia duten inolako hitzengatik edo goiburuko partikularengatik. d) Akordio honek balizko lotura izan dezake bi aldeek ondoren har dezaketen Epe Luzeko Akordioarekin. Akordio berri hori oraingo merkataritza harremanen jarraipena izan daiteke etorkizunean. LEKUKOTZA EMANEZ, aldeek akordio hau sinatzen dute berari dagokion sinadurako lehen datan. |
addi-0922c0a13a73 | https://addi.ehu.es/handle/10810/23359 | addi | cc-by-nc 3.0 | 2017-06 | science | Irigoien Perurena, Mª Jesus | eu | Konpetente digitalak izateko bidean | IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan
Berezko Tituluko Proiektua
3.2.3 Ikasleen irteera-profila eta hezitzaileen formazio beharrak 50 3.2.4 Online proposamena eta lantzeko ibilbideak. 54 4. KAPITULUA: Ondorioak 57 4.1. Proposamena hobetzeko bideak 57 4.2. Etorkizunerako ikerketa-lerroak 58 5. KAPITULUA: Erreferentzia bibliografikoak 62
0. KAPITULUA: Hasierakoak Laburpena Hezkuntza-eremuan bizitzen ari garen trantsizio-une honetan, gauza gutxi dira ziurrak eta horietako bat teknologia digitalen nonahikotasuna da. Teknologiaz, pantailez inguraturik bizi gara eta, hezitzaileok gure bizitzaren parte gisa integratzen ari garen bitartean, ikasleak teknologiaz inguraturik hazi dira eta halakorik gabeko bizimodua ulertezina egiten zaie. Hezkuntza-eremuan, orain arte DBHko ikastetxeetan, ikasleak oinarrizko teknologiaerabiltzaile gisa trebatzen aritu izan dira irakasleen araberako eskakizunen baitan, baina ez da ildo nagusirik izan. Heziberri 2020k (EHAA,1 2015, 69-72 or.), ordea, aldaketa handia ekarri du, izan ere, Konpetentzia Digitala zeharkako konpetentzia bezala zehaztu du; denok irakasgai guztietan landu beharrekoa, alegia. Horretarako, DIGCOMP marko europarra erreferentziatzat harturik, landu beharreko 5 arlo hauek aipatzen ditu: informazioa, komunikazioa, edukiak sortzea, segurtasuna eta arazoak ebaztea. Gainera, 12. artikuluan argi adierazten du: “Oinarrizko Hezkuntza amaitzen duten ikasleek konpetentzia digital eta mediatikoa eskuratu behar dituzte, alfabetatze edo gaikuntza funtzional osoa bermatzeko” (EHAA2 14. orr.). Baliabideen erabilera etikoa eta arduratsua ere aipatzen du, besteak beste, kontuan hartuz pertsonen intimitatea, norberaren irudia eta sexu-joera eta -nortasuna, eta aurre eginez sexismoari eta arrazakeriari. Nola egin bidea erabiltzaile izatetik konpetente digital izatera? Zer bide proposatu konpetentzia horren 5 arloak irakasleek zein ikasleek gradualki eta modu autonomoan garatzeko? Nola aprobetxatu online prestakuntzaren abantailak ikasleari era ordenatu batean eskolaz kanpo (edo eskolan bertan) bere ikaskuntza aberasteko aukerak eskaintzeko? (Eta bide batez, zeharka irakasleena zein senideena.) Hori guztia zehaztea eta DBHko edozein ikastetxerentzako baliagarria izan litekeen proposamen zehatza aurkeztea da gure proiektuaren xedea.
Irudien eta taulen aurkibidea Irudiak 1. irudia: 15 urteko eta gehiagoko biztanleak teknologia nagusien arabera. EAE 2015.- (%) ...........................................................................................................6 2. Irudia: 15-29 urte bitarteko gazteen sare sozialetarako konexioa. (%) .…...……9 3. irudia: Hezkuntza-eredu pedagogikoaren markoa. Konpetentzien sailkapena: zeharkakoak eta diziplinartekoak .……………………. …………………...…….17 4. irudia: Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma. Konpetentzien sailkapena: zeharkakoak eta diziplinartekoak ..…………………………………..……..….…. 20 5. irudia: Konpetentzia Digitalaren gakoak Heziberri 2020 dekretuan ………..…. 21 6. irudia: Hezkuntza Saila Konpetentzia Digitala bideratzen oinarrizko hezkuntzan EAEn. …………………………………………………………………………..….... 23 7. irudia: Konpetentzia Digitala garatzeko zutabeak.Heziberri 2020 ………….….23 8. irudia: Konpetentzia Digitala Oinarrizko Hezkuntza amaitzean. Sare Hezkuntza. Heziberri 2020 ….………………………………………………………………….. .24 9. irudia Konpetentzia Digitala zehar-konpetentzietan. Oinarrizko Hezkuntza curriculuma. Sare Hezkuntza. Heziberri 2020. ……,,………………………...….27 10. irudia: DIGCOMP egituraren laburpena .……,……,…………………………… ..31 11. irudia: DIGCOMP Irakasleen Konpetentzia Digitalerako komuneko markoaren egitura. ………………………………………………………………..………………44 12. Irudia: Zer da eta zer ez da Konpetentzia Digitala? …………...…………..…… 47 13. Ikaskuntza informala eta formalaren arteko harremana ………...………………48 14. Irudia: E-ikaskuntza ereduen formaltasun-mailaren grafikoa …….…………… 48 15. irudia: Konpetente digitalak izateko bidean-Sites ………………………..………54 16. Irudia: Konpetente digitalak izateko bidean-Genially …...……………….………55
1. irudia: 15 urteko eta gehiagoko biztanleak teknologia nagusien arabera. EAE 2015.- (%) (Iturria: EUSTAT) 4.
Proiektu honen 1. ataleko muina hau izango da: IKT eta Internet eskura izateak ez du bermatzen horien erabilera egokirik, ezta “natibo digitalak” deiturikoen kasuan konpetente digitalak direnik ere. UNESCOren hitzetan, “hezitzaileek, zibernetikaren garaiotan, ‘aro digitalean jaiotako’ belaunaldi berriak hobeto prestatu behar dituzte, egun dauden teknologia digitalen zein gerora asmatuko direnen alderdi etikoei eta sozialei aurre egin ahal izan diezaieten” (2016, 31. or.)5. Horregatik, hezkuntza marko eta dekretuek, Heziberri 2020k barne, hiritarren ongizaterako garatu beharreko oinarrizko funtsezko prestakuntzan Konpetentzia Digitala funtsezko konpetentziatzat jotzen dute. Horretarako, DIGCOMP da marko europarrean erreferentzia nagusia. UNESCOri jarraiki, “teknologia berriak, eta batez ere digitalak, etengabe garatzen direla ikusita, are eta garrantzitsuagoa da ikuspegi humanista aintzat hartzea” (2016, 14. or.)6. Ikuspegi horren arabera, hezkuntza inklusiboak sekulako garrantzia hartuko du, baztertuak direnak aintzat hartu eta etorkizun jasangarria zein bizitza duina lortzeko konpetentziak eskuratzeko aukerak pertsona guztiei eskaini. Feminismoaren alaba den hezkidetzak ere badu zer esan hezkuntzan, IKTen erabilera berdinkidea eta gaur egungo ikasleen sozializazioan hain garrantzitsuak diren eremu birtual berrietan sexismorik gabeko Internet eta sare sozialak eraikitzen laguntzeko. Errealitate konplexuan murgilduta gaude, beraz. Abiadura handiko prozesuetan formakuntza-erritmoak eta espazioak orekatzea ez da erraza izaten. Gero eta zailagoa da jendea in situ biltzea eta hemen ere IKTek badute ikas-paisaia berriak (learnscapes) aurkezteko gaitasuna. 2. atalean aurrekoak kontuan hartuta Konpetentzia Digitala garatzeko proposamen praktiko bat aurkeztuko dugu. Xedea honako hau da: hezitzaileei beraien beharren eta aukeren arabera eta ia modu autonomoan progresiboki konpetenteago izateko bidean laguntzea. Euskaraz, debaldeko tresnekin eta eguneroko behar errealei begira sortua. Proposamen bizia da, etorkizun hurbilean garatuz jarraituko dena.
5 UNESCO Etxea. (2016). Hezkuntza berraztertzea, Mundu osoko ongia lortzeko bidea? Hemendik berreskuratua: http://www.UNESCOetxea.org/dokumentuak/Hezkuntza_berraztertzea.pdf 6 Ibidem.
Proiektuaren helburuak
1. EAEn Oinarrizko Hezkuntzan, eta zehazki DBHn, Konpetentzia Digitalaren markoa definitzea. 1.1 XXI. mendeko prestakuntzan Konpetentzia Digitalaren garrantziaz ohartzea. 1.2 Heziberri 2020n Konpetentzia Digitala hezkuntza formalean zeharkako konpetentzien zeharkako gisa justifikatzea. 1.3. Heziberri 2020ren Konpetentzia Digitala garatzeko erreferentzia markoak bistaratzea. 1.4 Konpetentzia Digitalaren garapenean Hezkidetzaren ikuspegiaren beharra aurkeztea.
2. Konpetentzia Digitala garatzeko oinarrizko online proposamena euskaraz sortzea. 2.1 Hezitzaileen eguneroko beharrei erantzungo dion proposamen ireki eta malgua aurkeztea. 2.2 Hezitzaileen esku proposamen progresibo eta autonomoa jartzea. 2.3 Debaldeko baliabidez ornitua, edonoren esku eta gailu digital ezberdinetan aurrera eramateko moduko proposamena luzatzea. 2.4 Etorkizunean osatzen jarraitzeko moduko proposamen bizia izatea.
Hezkuntza-eremuari dagokionez, gure ikasleek Interneten sartzeko aukera ugari dituzte, baina batzuetan haien egoera sozio-ekonomikoak sarbidearen kalitatea, modua eta maiztasuna baldintzatu ditzake. Programme for International Student Assesment (PISA) in Focus txostenaren datuen arabera, gizarte-egoera ahuleko zein ez ahuleko ikasleek Interneten sartzeko antzeko aukerak izanda ere, erabileragaitasunekiko ezberdintasunek irauten dute eta gabeziek bizitza akademiko tradizionalean dituztenekin lotura estua erakusten dute. Beraz, ezin dugu baieztatu ikasleak beraiek aro digitalean hazi direlako eta teknologia eskura dutelako berez balizko online ikaskuntzak bere bizitza hobetzeko benetako aukera bihurtzeko kapaz direnik (OCDE, 2016)8. Izan ere, konektibitatea eta teknologia eskura izateak aukerak
ematen dizkigu, baina Grosek esaten duen bezala, “teknologiaren erabilerak ez gaitu beti berrikuntza eta ikaskuntzaren inguruko hausnarketara eramaten” (2002, 226. or.)9. Informazioaren gizartearen egoera Euskadin aztertzen duen EUSTATen (2015) datuen arabera: E-learning delakoarekin lotutako jarduerak ez dira oso ugariak oraindik, baina azkar ari dira bertatik bertarako ikaskuntza-prozesu tradizionalekin bat egiten. Gazteek Internet gero eta gehiago erabiltzen dute hainbat arrazoigatik: derrigorrezko hezkuntzan aldaketak izan direlako, gero eta etxe gehiagotan dagoelako ordenagailua eta Internet konexioa, derrigorrezko hezkuntzaren ondorengo ikasketetan Europako mailara heltzeko nahia dagoelako, eta, oro har, bitarteko birtualen bidezko ikaskuntzak areagotu direlako. Alabaina, mota horretako ikaskuntza areagotu den arren, badirudi oraindik ez dela iritsi jakintza arautuen irakaskuntzara eta ikaskuntzara, %18,9k soilik erabiltzen baitu sarea hezkuntzako, eskolako edo unibertsitateko ikastaroetarako, eta %19,6k beste ikastaro batzuetarako. Hala ere, ezin dugu ahaztu liburutegietan eta beste dokumentazio-zentro batzuetan kontsultak egiten dituzten %31,6 horietatik zenbaitek ikaskuntzarekin lotutako arrazoiak zirela medio egiten zituela kontsultak. Lana bilatzeko ikastaro gehiegi ere ez da egiten (%17,1). (40. or.)10
Oraindik ere ikaskuntzarekin zerikusia duten ibilbide digitalak jorratzen hasi baino egin ez bada ere, UNESCOk (2016) hau ondorioztatzen du: Eskuragarri dagoen informazio- eta ezagutza-bolumena izugarria da, eta, beraz, hori guztia zabaltzeko, hedatzeko eta barneratzeko planteamendu kualitatibo bat egin behar da, bai maila indibidualean bai maila kolektiboan. Kontuan hartuta zenbateko ahalmena duten informazioaren eta komunikazioaren teknologiek, irakasleak gidari izan behar du, ezagutzaren labirinto gero eta korapilatsuagoan ikasleei garatzen eta aurrera egiten laguntzeko, Lehen Hezkuntzan eta ikaskuntzaren ibilbide osoan zehar. (63. or.)11
b) Definizioa. Nazioarteko erakunde gehienek Konpetentzia Digitala bizitzarako funtsezko konpetentzia denik ukatzen ez badute ere, bai izendatzeko moduan bai definitzeko orduan ez dute adosturiko markorik lortzen. Gisbert, González eta Estevek (2016, 7678 orr.) hori guztia aztertu ondoren diote konplexutasuna eta anizkoiztasuna direla han-hemenka definizio ezberdinetan errepikatzen diren ideiak. Gainera, irakasleen Konpetentzia Digitalaz aritzean esaten dute ikasleek konpetentziak eskuratzen laguntzeko, irakasleak, IKTen garrantziaz jabetzeaz gain, ikas-irakas prozesuetan aplikatzeko orduan bikaintasuna erakutsi behar duela eta bere diziplinaren ezagutzen eremuan bezalaxe teknologiaren inguruan ere eguneratzen ibili beharra ezinbestekoa dela.12 Baumanen modernitate likidoari (2002) jarraiki, amaigabeko aniztasun anitzez osaturiko hezitzaileon kolektiboa dagoeneko onartzen ari da eguneroko transizioan IKTz inguraturik gaudela eta gurekin geldituko direla, birtuala eta presentzialaren arteko mugak gero eta lausoagoak direla eta ikas-irakaskuntzan duten eragina sekulakoa izaten ari dela. Sanabria eta Cepedak (2016) diote IKTek eta Internetek eszenario sozial berriak sortu dituztela eta horrek eraldaketak ekarri dituela bai eremu pertsonalera, bai sozialera, baina eskolak, harriduraz gainezka bada ere, jarraitzen duela aldi berean “solidoa” izan nahian, ezagutza estandarraren ikurra izan nahian. 13 Areak (2015) garbi azaltzen du gizarte digitalean hiritar konpetenteak izaten lagunduko duen XXI. mendeko eskola berrasmatzeko, erabateko aldaketa eman behar zaiola ikuskera kurrikularrari, baita antolaketa eta pedagogikoari ere14.
Hauxe da Europako markoan Konpetentzia Digitalarekiko egiten den hasiera bateko definizio orokorra: IKTen erabilera sortzailea, kritikoa eta ziurra da ondoko alderdi hauekin zerikusia duten helburuak lortzeko: lana, enplegagarritasuna, ikaskuntza, aisialdia, inklusioa eta partaidetza jendartean15.
c) Definiziotik haratago: genero-berdintasunean oinarritutako Konpetentzia Digitala. Honako hau adostasun handiko abiapuntua izan liteke: Hezkuntzak hiritarrek bizitza on baterako beharrezkoak diren helburuak lortzeko konpetentziak eskuratzea bermatu behar du. Baina “Zertarako hezi nahi dugu, dagoena erreproduzitzeko edo eraldatzeko?” galdera interesgarria luzatzen zuten EHUko irakasleak diren Luxan, Imaz eta Gonzalezek 2015ean Berrian16 argitaraturiko artikuluan.
Artikulu horrek hamaika erantzun biltzeko aukera zabaldu ere bai. Uste badugu ibilbide luzea dugula denek eskubideak izan eta formalki ez ezik, errealitatean gauzatzen diren jendarte bidezko eta demokratikoagoa ere lortzeko, hurrengo galdera hau da: zer sustatu beharko luke hezkuntzak hori guztia egiteko? Are gehiago, ze ondorio ekarriko lituzke ikuspegi honek Konpetentzia Digitala lantzeko eran?
Zafra IKT, kultura digitala eta generoan aditua denaren ustez, hezkuntzaren ardatz nagusia pertsonen garapen subjektiboa sustatzean datzala defendatzen du eta bere proposamen hezitzailea Rosa Luxemburgoren pentsamenduaren gainean eraikitzen du: “sozialki berdinak, jendelegez ezberdinak eta erabat libre garen munduaren alde”17. Identitatea etengabe eraikitzen eta deseraikitzen ari den prozesua izanik, gako garrantzitsua da sexismoa, etnozentrismoa eta heteronormatibitatea zalantzan jartzea18.
Zafrarentzat, Internet XX. mendeko bukaeran gertatu zen iraultzarik handiena izan da, baita feminismoa gizadiarentzat ere: emakumeak, Internet egiteke, eraikitzeke lekugisa erabiliz, ziberfeminismoetatik aktibismora iritsiz, gauzak era berri eta anitzetan, - lehen ez bezala-, kontatzen, proposatzen, egiten ari dira eta ikusiarazi egin behar dira.19
Hezkidetzaren betaurrekoak20 jarri eta atal honen hasierako definizioa birbegiratuko dugu: Hutsuneak: Non dago eremu pertsonal-pribatu-domestikoa? Non ageri dira definizio horretan bizitzarako hain funtsezkoak diren zaintzak? 2017ko Ada Byron21 sari-emanaldian Landaidak, Emakundeko buruak, gogorarazi zuen oraindik ere ezagutza zientifikoek abiapuntu androzentrikoa izaten jarraitzen dutela eta ez dituztela kontuan hartzen historian zehar emakumeen jakituria eta esperientziak. Horregatik, oso garrantzitsua dela genero-dimentsioa barne-hartzea eta pertsona guztiak zein bizi-eremuak sartzeko aukerak sortzea, produktibitatearekin zerikusia dutenetatik hasi eta zaintzarekin lotura dutenetara ailegatu arte. Bere ustez, emakumeak erakartzeko eta eurena dela sentiarazteko zientzia eta teknologia mundua eraldatzeko beharra dago.22 Aztertu beharrekoak: Emakumeei dagokienez, zer gertatzen da definizioak aipatzen dituen gainerako biziesparru guztiekin? Gure inguru hurbilera begiratuz, 2017an .EUS Behatokiak emakumeak Interneten duen presentzia ikertu du eta hauek dira ondorioak: alde batetik, %25 dira emakumeak eta, UMAPen datuen arabera, (Twitterreko euskarazko
jarduna) txiolari euskaldunen artean %33 dira emakumeak. Erabiltzaileen sailkapenari begiratuz gero, 22 emakume ageri dira lehen 100en artean eta bat bera ere ez lehen hamarren artean23.
Euskadiko Wikiemakume proiektuak24 Wikipedian euskaraz eta gaztelaniaz dauden emakumeen biografia kopurua igo nahi du egoitza ezberdinetan editatoiak antolatuz, hau da, in situ horretan parte hartu nahi dutenak bilduz. Wikipediaren ikerketa baten arabera, idazleen arteko %13a bakarrik dira emakumeak eta, ondorioz, emakumeen intereseko eta emakumeei buruzko sarrera gutxiago eta kalitate eskasagokoak. 25
2010 geroztik, apirilaren 27an Neskak eta IKT Nazioarteko eguna26 ospatzen da, besteak beste, emakumeen azpi-errepresentazioa eta IKT-ekiko genero-arraila salatzeko. Horren harira, Ansip-ek, Europako Batzordeko Digital Single Market-eko zuzendari-ordeak, hainbat datu eman zituen eta erakundeei dei egin zien neskak eta emakumeak inguru digitaletara erakartzeko deia27: IKTetan titulua lortzen dutenen arteko 5tik bakarra da emakumea, IKT munduan lan egiten duten 8 miliotatik, emakumeen portzentajea %16a da eta beherantz joateko joera ageri da. Emakumeak teknologiara erakartzeak ekonomiari bultzada emango lioke, baita haien autonomia ekonomikoari ere; Ansip-en hitzetan sektore honetan kualifikazio eta erantzukizun bera duten lanpostuetan emakume eta gizonen arteko soldata ezberdinkeriarik ez baitago.
Aguirrezabalek, ONU-EMAKUMEAK erakundean aholkularia, pertsona guztientzat demokrazia aldarrikatzean ezinbestekotzat jotzen du jendartearen ongizatean IKTak birpentsatzea eta IKTen kontzepzioan bertan emakumeak egotea, IKTak garapen jasangarriaren agendaren markoan inklusio sozialerako, garapen ekonomikorako eta ingurumen-babeserako eragile bideratzaileak izan daitezen28.
Oso adierazgarriak dira Sevillako Rebollo, Vico eta Garcíaren ikerketa baten ondorioak. Emaitzen arabera, IKTei buruz ikasteko emakumeek gehiagotan ikaskuntza sare informalera jotzen dute eta era autonomoan, baina garaturiko Konpetentzia Digitala ez da izaten hain sakona, erdi mailakoa edo oinarrizkoa baizik. Aldiz, garapen aurreratua lortzen dutenek eredu formaletik lortzen dute. Horrek esan nahi du ikaskuntza formalak malgutasuna sustatu behar duela guztiak bereganatzeko eta orain arte landu ez dituen gaiak integratzeko, sare sozialak adibidez, hortik bermatuko baita konpetentzia digital maila aurreratura iristen direla.
Heziketa eremuetan Konpetentzia Digitala nola garatu zehazten denean, alderdi horiek guztiak kontuan hartzea edo ez hartzeak markatuko du ikasleek garapena osoagoa izango duten edo sexu-genero, jatorria, egoera sozioekonomikoa, ezaugarri fisiko edo psikikoen eta abarrekoen araberako Konpetentzia Digitalaren garapen estereotipatua.
3.1.2 Konpetentzia Digitala Heziberri 2020n. a) Konpetentzia Digitala oinarrizko zehar-konpetentzien artean. Hezkuntza Sailak 2014an argitaratu zuen “Hezkuntza-eredu pedagogikoaren markoa”29 eta bertan zehaztu zituen gure egungo errealitatean integratzen ari garen hezkuntzaparadigma aldaketaren oinarriak. Hona hemen Konpetentzia Digitala kokatzen laguntzeko eta bukaeran aurkeztuko dugun proposamenaren ildoak ulertzeko interesgarria izan daitekeen laburpena: ● Oinarria: (7. or.) Oinarrizko Hezkuntzak hezkuntza‐ eskubidea bermatu behar die pertsona guztiei; beraz, zuzentasun eta justizia sozialaren planteamendu etiko batetik, hezkuntzak aukera‐ berdintasuna eskaini behar du, inolako bazterketarik gabe, eta konpentsatu egin behar ditu desberdintasun ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta pertsonalak. ● Xedeak: (8. or.) Hezkuntzaren xedea da gizakiaren konpetentziak maila guztietan garatzea ahalik eta gehien, subjektu indibidual eta herritar aktibo gisa, bai eta
konprometitua ere gizartearen garapenarekin eta ingurumenaren garapen jasangarriarekin. Oinarrizko Hezkuntzaren xedeak: a) Kulturaren oinarrizko elementuak eskuratzeko prozeduretan alfabetatzea dimentsio guztiak modu orekatuan integratuz, euskaldunetik unibertsalera–, eta jakintza horiek modu kontziente eta integratuan erabiltzea, bizitzaren maila guztietako egoerak eta problemak konpontzeko, eta hobekuntzak egiteko aukera berriak emateko. b) Pertsonaren garapen integrala, maila guztietan: garapen fisikoa, kognitiboa, komunikatiboa, soziala, kulturala, morala, afektiboa nahiz emozionala, estetikoa eta espirituala. c) Ikaslea helduarorako prestatzea, bizikidetza harmonikoago bat lortzeko eta gizarte justuago eta ekitatiboago bat eraikitzeko konpromisoa duen gizabanako gisa bete betean bizitzeko gai izan dadin, gizarte anitz eta global bateko kide aktibo gisa, eta naturaren kontserbazioarekin eta garapen jasangarriarekin konprometitutako pertsona gisa. d) Ondoren ikasten jarraitzeko eta/edo lanean hasteko prestatzea, behar bezain ongi. e) Motibatzea eta prestatzea, bizi osoan zehar ikasten eta prestatzen jarraitu ahal izan dezan. ● Konpetentziak (9. or.) Konpetentzia eskaera konplexuei erantzuteko eta zereginak egoki burutzeko ahalmena da. Trebetasun praktikoak, jakintzak, motibazioa, balio etikoak, jarrerak, emozioak eta gizartearen eta jokabidearen beste osagai batzuk elkarrekin mobilizatzea eskatzen du, ekintza ganorazkoa izan dadin. ● Oinarrizko konpetentziak: (9. or.) Oinarrizko konpetentziak dira pertsona guztiek behar dituztenak beren burua errealizatzeko eta garatzeko, bai eta herritartasun aktiborako, inklusio sozialerako eta enplegurako ere (Europako Erkidegoen Batzordea, 2006). ● Oinarrizko zehar konpetentziak (10. or.) Bizitzako alor eta egoera pertsonaletan, sozialetan, akademikoetan eta lanekoetan —diziplina-arlo guztietan nahiz eguneroko bizitzan—, arazoak eraginkortasunez konpontzeko behar direnak dira. Arlo edo ikasgai
guztietan batera lan eginez sustatu eta sendotu behar dira, eta bizitzako alor eta egoera guztietan integratuz eskuratzen eta aplikatzen. ● Oinarrizko diziplinarteko konpetentziak (10. or.) Diziplina-arloren bateko baliabideak erabiliz bizitzako maila pertsonalean, sozialean, akademikoan eta laboralean arazoak eraginkortasunez konpontzeko behar direnak dira. Diziplina-matrize bat dute oinarrian, arloren bateko arazoen eta egoeren bitartez eskuratzen dira, baina diziplina-arlo bateko edo batzuetako arazoak eta egoerak konpontzeko aplika daitezke.
Heziberri 2020k horrela definitzen du horien guztien arteko erlazioa. (11. or.) Eta hemen agertuko da guri dagokigun komunikazio-konpetentzia eta Konpetentzia Digitala: komunikatzen jakitea.
3. irudia: Hezkuntza-eredu pedagogikoaren markoa. Konpetentzien sailkapena: zeharkakoak eta diziplinartekoak. (Iturria: Heziberri 2020)
Laburpenean adierazitako ideiak kontuan hartuta, hauek dira ondorio nagusiak: 1. Konpetentzia Digitala zehar-konpetentzien zeharkakoa da eta guztiei eragiten die. 2. Konpetentzia Digitala, zehar-konpetentzia den neurrian, diziplina baitako oinarrizko konpetentzia guztiei eragingo die eta guztiek garatu beharko dute.
Dekretu horretan, ikasleek Oinarrizko Hezkuntza amaitzean lortu behar dituzten oinarrizko konpetentziei buruz mintzatzen denean, Konpetentzia Digitala aipatzen du: Oinarrizko Hezkuntza amaitu duen ikasleak Konpetentzia Digitala eta mediatikoa izan behar du, Konpetentzia Digitalaren arloko esparru europarraren ildoan, egungo herritarrek eskatzen duten alfabetatze eta gaikuntza funtzional osoa bermatzeko. Konpetentzia hori ezin da neurtu, baina, baliabideen erabilerari edo erabileraren maiztasunari buruzko datu kuantitatiboen bidez. Aitzitik, aztertu behar da ea baliabideak modu egoki, eraginkor, etiko eta arduratsuan aplikatzen diren bizitzako alor eta egoeretan, pertsonen intimitatea errespetatuz. Alegia, ea informazioa bildu, aztertu eta antolatzen den eta ezaguera bihurtzen den bai zeregin bat diseinatzean eta planifikatzean, bai ekoizpen digital multimediak sortzean (banaka nahiz taldean). Oinarrizko Hezkuntza amaitzean, bizitza osoan ikasteko eta konpetentzia berriak eskuratzeko tresnak, zerbitzuak eta konexioak ezagutu behar dituzte ikasle guztiek (4. or.). Dena den, oinarrizko zehar-konpetentzien artean (7. art. 2. atalean, 10. or.) desberdin formulatzen du: Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala modu osagarrian erabiltzea, ganoraz eta egoki komunikatu ahal izateko egoera pertsonal, sozial eta akademikoetan. Eta honen osagaiak horrela zehazten ditu: (61. or.) a) Hitzezko eta idatzizko komunikazio jariokor, autonomo, sortzaile eta eraginkorrak egitea. b) Hitzik gabeko kodeak ulertzea eta jarioz, autonomiaz, sormenez eta eraginkortasunez erabiltzea. c) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu sortzaile, kritiko, eraginkor eta seguruan erabiltzea, ikasteko, aisiarako, inklusiorako eta gizartean parte hartzeko.
Bestalde, dekretuak IKTak ere aipatzen ditu (14. or.): 12. artikulua.– Informazio eta Komunikazio Teknologiak txertatzea irakaskuntzaeta ikaskuntza-prozesuetan. 1.– Oinarrizko Hezkuntza amaitzen duten ikasleek konpetentzia digital eta mediatikoa eskuratu behar ditu, alfabetatze edo gaikuntza funtzional osoa bermatzeko.
2.– Alfabetatze multimediatiko hori lortzeko, baliabide digitalak eduki behar dira arlo eta ikasgai guzti-guztietan, modu normalizatuan txertatu ahal izan daitezen irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan.
3.– Konpetentzia hori garatu ahala modu etikoan eta arduratsuan jarduten ikasteko –besteak beste kontuan hartuz pertsonen intimitatea, norberaren irudia eta sexu-joera eta -nortasuna, eta aurre eginez sexismoari eta arrazakeriari–, alderdi horiek ere sartu egin behar dira irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuen eta -egoeren plangintzan.
4.– Informazio eta Komunikazio Teknologiak irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan behar bezala integratzeko, irakasleen Konpetentzia Digitala sustatuko da; hau da, ikasgelan baliabide digitalak erabiltzeko prestakuntza eta ikasteko eta hezkuntza-baliabideak elkarrekin erabiltzeko komunitate birtualak sortuko dira
Eta 26. artikuluan curriculuma garatzeko material didaktikoak eta baliabideei buruz hitz egiterakoan, hauxe zehazten du: (25. or.)
7.– Hezkuntza-eskumenak dituen sailak plataforma digitalak eskainiko dizkio hezkuntza-komunitate osoari, jabetza intelektualaren arautegia betez. Plataforma horietako materialak eta baliabideak honako irizpide hauen arabera hautatuko dira: kalitate metodologikoa, estandar irekiak, eta hedatu, egokitu, berrerabili eta birbanatu ahal diren iturriak eskura jartzea.
Ondoren, 236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina31 osatzen duen curriculum orientatzailea etorri zen eta berriro berretsi zuen Konpetentzia Digitala, marko pedagogikoak proposatu zuen bezala, oinarrizko zehar-konpetentzien arteko erlazio bera (19. or.):
4. irudia: Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma. Konpetentzien sailkapena: zeharkakoak eta diziplinartekoak. (Iturria: Heziberri 2020)
Ondorioz, baieztatu dezakegu Konpetentzia Digitala, ezinbestez eskuratu beharreko konpetentzien artean egoteaz gain, lehenetsitakoa dela guztiei eragiten dielako. Gainera, hauek dira, Konpetentzia Digitala dela eta, dekretuak aipatzen dituen alderdirik esanguratsuenak:
5. irudia: Konpetentzia Digitalaren gakoak Heziberri 2020 dekretuan. (Iturria: egilea bera.) b) Konpetentzia Digitala eskuratzen: zer eta nola. Aurreko atalean Heziberri 2020n Konpetentzia Digitalaren kokapena egin dugu, baita haren inguruko gakoak eta aurreikusten zen ekosistema aipatu ere. Oraingoan, batetik aztertuko dugu zertan datzan sustatu nahi den Konpetentzia Digitala eta, bestetik, horretarako Hezkuntza Sailak martxan dituen bideak: ● Atzera begira ● Sustatu nahi den Konpetentzia Digitala ● Hezkuntza Sailaren bideak ● Atzera begira. 2009-2010 ikasturtean, Eskola 2.0 programa32 jarri zen abian teknologia berrien erabileran gizartea alfabetatzeko helburuarekin33. Horren bidez orokortu ziren ikastetxeetan hainbat baliabide eta instalazio digital34, baita irakasleentzako TPACK35 ereduan oinarrituriko irakasleen prestakuntza aurreikusi ere.36
Hori gertatzen ari zen bitartean, DIGCOMP proiektua37 jarri zen martxan gaitasun digitalaren funtsezko osagaiak Europa osorako identifikatu eta baliozkotzeko xedearekin eta ondorioak laster nabaritu ziren. DIGCOMP 2006/962/CE Europako Parlamentuaren gomendioaren38 ondorio zuzena izan zen, bertan Konpetentzia Digitala hiritartasun aktibo-, gizarte inklusio- eta enplegurako funtsezko konpetentzien artean sartu baitzuten. EAEra itzuliz, DIGCOMPen inspiraturik (Kluzer, 9. or.)39 2012an Ikanos40 proiektua sortu zen, euskal jendartean Informazioaren eta Jakintzaren Gizartea bultzatzeko eta Hezkuntza sailak ikastetxeetako teknologia-heldutasuneko ereduak (IKT heldutasuneko ereduak) ikastetxeetako heldutasun-mailak egiaztatzeko ziurtagiriak eta zigiluak ezarri zituen (EHAA, 174/2012 Dekretua)41, berriro Eskola 2.0 eredua egokitu eta definitzeko beharra ikusi zelako. Dekretu horrek aukera eman zion ikastetxe bakoitzari erabakitzeko IKTko zein heldutasun-maila lortu nahi zuen eta guztiei teknologia-plana eratzeko agindua eman zien. Egiaztatzeko moduko 3 maila definitu zituen: ● Oinarrizko maila: trebatzea eta erabiltzea. ● Tarteko maila: ikasgelak digitalizatzea. ● Maila aurreratua: ikastetxea birtualizatzea.
6. irudia: Hezkuntza Saila Konpetentzia Digitala bideratzen Oinarrizko Hezkuntzan EAEn. (Iturria: egilea bera) ● Sustatu nahi den Konpetentzia Digitala. Heziberrik, Europako markoa erreferentziatzat hartuta, Konpetentzia Digitala garatzeko bi zutabe nagusi eskainiko ditu: batetik, curriculumerako zehar-konpetentzia lehenetsi gisa finkatu ondoren, zertan datzan definitzea eta landu beharreko arloak finkatzea; eta, bestetik, informazio eta komunikazio teknologien uztarketa irakaskuntzaikaskuntza prozesuetan (Sare_hezkuntza ) izeneko lehentasunezko-ildoa42.
7. irudia: Konpetentzia Digitala garatzeko zutabeak. Heziberri 2020 (Iturria: egilea bera)
42 Hezkuntza Saila hezkuntzaren arloko berriztatze-prozesuen norabidea zehazteari buruzko erabakiak hartzeko eta hausnarketa egiteko, bi printzipiotan oinarritzen da: ekitatea eta bikaintasuna. EAEko hezkuntza-sistema orientatzen eta gidatzen duten 4 ildo estrategiko zehaztu ditu horretarako: aldatu egin behar dira aniztasuna tratatzeko modua, eskola inklusiboa erreferentziatzat hartuta; eleaniztasuna, elebitasuna sendotzetik abiatuta eta euskara erreferentziatzat hartuta; ikas-irakas prozesuetan baliabide teknologikoen sarrera; hezkuntza-komunitatearen prestakuntza hasierakoa eta etengabea, eta, azkenik, hezkuntza-sistemaren etengabeko ebaluazioa (hezkuntza-berriztatzea bultzatzeko ildo estrategikoak). Hezkuntza Saila. (2004). Hezkuntza berriztatzea. Eusko Jaurlaritza. Hemendik berreskuratua: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-2519/eu/
Esan bezala, EAEko Hezkuntza Sailak hezkuntza berriztatzeko zehaztu dituen 4 lehentasunezko ildoetako bat da Informazio eta komunikazio teknologien uztarketa irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan. Hezkuntza berriztatzeak43 (2015) horrela definitzen du Konpetentzia Digitala: Oinarrizko Hezkuntza amaitzen duen ikasleak Konpetentzia Digitala eta mediatikoa eduki behar du, hau da, egungo herritarrek eskatzen duten alfabetizazio edo trebakuntza funtzional osoa. Hori ez da ebaluatzen baliabide horiek zenbat eta zenbateko maiztasunez erabiltzen diren neurtuta, baizik eta bizitzaren eremu eta egoeretan egoki, ganoraz eta arduraz aplikatzen diren ikusita. Hori agerian geratzen da bai zeregin bat diseinatzean eta planifikatzean –informazioa biltzea, balioestea eta antolatzea, jakintza bihurtzeko– bai ekoizpen digital multimediak sortzean (banaka edo taldeka). Horrek guztiak ezin du ahaztu emaitzak komunikatzea eta partekatzea, sare sozialetan eta digitaletan parte aktiboa hartuz, hala baitagokio biztanleria digital konektatu bati, erkidegoan ikasi eta hazten denari. Oinarrizko Hezkuntza amaitzean, ikasle guztiek eduki behar dute PLE delakoa (Norbere Ikas-Alorra-NIA), hau da, norberak erabiltzen dugun tresna, zerbitzu eta konexioen multzoa, konpetentzia berriak eskuratzearekin lotutako helburuak lortzeko eta bizian zehar ikasteko. (23. or.) Laburbilduz, hauxe da Konpetentzia Digitalari egiten dion lehendabiziko hurbilketa:
8. irudia: Konpetentzia Digitala Oinarrizko Hezkuntza amaitzean. Sare Hezkuntza. Heziberri 2020. (Iturria: egilea bera)
Sare_Hezkuntzaren arduren artean44, IKTen alorreko heldutasun-eredua dago. Hezkuntza sailak 2015eko agindu baten bidez (EHAA, 226 zkia,) 2012ko IKT heldutasun-maila egiaztatzeko markoa eguneratu zuen eta hor laburbiltzen du egindako ibilbidea45: Europar Batasunak Digcomp proiektua (Europan gaitasun digitala garatzeko eta ulertzeko esparru-proiektua) hasi zuen 2010ean, Europako herritar guztien gaitasun digitalerako esparru-proposamen bat osatzeko. EBren estatu kideen ordezkariek onartu zuten Hezkuntza eta Prestakuntzako (E&T 2020, 2013ko maiatza) «IKTak eta Hezkuntza» lantalde tematikoan, eta 2013ko irailean azken txostena argitaratu zen: «Digcomp: A Framework for Developing and Understanding Digital Competence in Europe». Gaitasun digitalak bost arlo hartzen ditu. Gainera, esparruak bost arlo horietako bakoitzerako hogeita bat eskumen zehazten ditu, ezagutzen, trebetasunen eta jokabideen arabera. Hori horrela izanik, eta gure zentroetako errealitate digitala dinamikoa denez, ikastetxeetako teknologia-heldutasuneko ereduak (IKT heldutasuna) eguneratu beharrean gaude; hartara, eredu horren definizio zehatzagoa eta garaikideagoa lortuko dugu.(1. or.) Eta orain ikusiko dugu nola gauzatu den DIGCOMP Oinarrizko Hezkuntzako curriculumean, zein diren landu beharreko arloak. ● Konpetentzia Digitalaren nondik-norakoak EAEko Oinarrizko Hezkuntzako Curriculumean. Curriculuma garatu eta konpetentziak lantzeko orduan, Heziberri 2020k hezkuntzaeredu marko pedagogikoan proposaturikoa funtsezko erreferentea da. 4. irudian ikusi dugun bezala, hezitzaile guztiek batera lan eginez sustatu eta sendotu behar diren oinarrizko konpetentzien artean lehena eta zeharkakoen zeharkakoena hauxe da46:
44Hezkuntza Saila. (2004). Informazio eta komunikazio teknologien uztarketa irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan (Sare_Hezkuntza). Eusko Jaurlaritza. Hemendik berreskuratua: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-sare/eu 45AGINDUA. EHAA, 2015eko urriaren 6koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, ikastetxeetako teknologia-heldutasuneko ereduak (IKT heldutasuneko ereduak) onartzen dituen, eta ikastetxeetako heldutasun-mailak egiaztatzeko ziurtagiriak eta zigiluak ezartzen dituena irailaren 11ko 174/2012 Dekretuaren eranskina eguneratzen duena. Hemendik berreskuratua: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2015/11/1505059e.pdf 46IP, Mj. (2017). Konpetentzia digitala HB2020. [Infografia]. Hemendik berreskuratua: https://magic.piktochart.com/output/23023104-konpetentzia-digitala-hb2020
Konpetentzia Digitala berriro aipatzen da espresuki beste 2 oinarrizko konpetentzia hauek aurkezterakoan:
9. irudia: Konpetentzia Digitala zehar-konpetentzietan. Oinarrizko Hezkuntza curriculuma. Sare Hezkuntza. Heziberri 2020. (Iturria: egilea bera)
Oinarrizko zehar-konpetentziez gain, diziplina baitako konpetentziak ditugu, “bizitzaren eremu eta egoeretako problemak (pertsonalak, sozialak, akademikoak eta laboralak) ganoraz konpontzeko balio dutenak, eta, horretarako, diziplina-arlo jakin baten baliabide espezifikoak behar dituztenak”47. 4. irudian ikusi dugu 7 direla diziplina baitako konpetentziak eta horietako gehienek Konpetentzia Digitala esplizituki aipatzen dute landu beharreko alderdi bezala.
Hizkuntza-gaiak, komunikazioa eta Konpetentzia Digitalak lotura estua dutela nahiko argi dago, azken finean, zuzenekoan suertatzen dena birtualean ere ematen delako.
Azter ditzagun beste diziplina baitako konpetentzia batzuek Konpetentzia Digitalarekin duten lotura. Matematikarako konpetentziak IKTen erabilera eraginkorra egiteko lankidetza-sareak sortzea proposatzen du.
Zientziarako konpetentziak aurrekoei beste gako bat gehitzen die: ikasleek era guztietako tresna digitalak normaltasunez erabiltzeko aukera izan behar dute eta sorkuntza, asmakuntza eta irudimena garatu.
Konpetentzia sozial eta zibikoan, beste pertsona-, kultura- eta ingurumenarekiko elkarbizitzan eta komunikazioan egiten da indar.
Arterako konpetentziak arte-ekoizpenak aipatzean, euskarri teknologikoen garrantziaz hitz egiten du.
2015ean Hezkuntza Sailaren Berritzegune Nagusiko IKT taldeak Irakasleen Konpetentzia Digitala dokumentua argitaratu zuen, eta bertan zera azaltzen zuen “Euskal hezkuntza sistemako irakasle ororen erreferentzia profil bat zehaztu nahi izan
1. Arloa: Informazioa eta informazio-alfabetizazioa Zer da honetan konpetente izatea? Garrantziaren eta helburuaren arabera informazio digitala identifikatzen, bilatzen, berreskuratzen, metatzen, antolatzen jakin eta aztertzeko gai izatea. Arlo honek 3 konpetentzia ditu: 1.1 Informazioa, datuak eta eduki digitalak arakatzea, bilatzea eta bahetzea. Sarean bilatzea eta eskuratzea; informazio-beharrak era antolatuan azaltzea; informazio adierazgarria topatzea; baliabideak eraginkortasunez hautatzea; informazio-iturri desberdinak kudeatzea eta informazio-estrategia pertsonalak sortzea. Konpetentziaren garapen maila neurtzeko hauxe sekuentziazioa:
A maila Sarea baliabide-iturria dela daki eta bertara jotzen du Informazio-, datu- eta eduki digitalak topatzeko. Bilaketen emaitzak, bilatzailearen arabera desberdinak izan daitezkeela badaki.
B maila Informazioa aurkitzeko Interneten nabigatzen daki. Informazio beharrak modu antolatuan adierazten dakizki eta aurkitzen dituen informazioaren artean egokiena aukeratzen daki. C maila53 Informazio-bilaketa aurreratuak egiten daki baita informazioa eta baliabide egokiak aurkitzeko iragazkiak ere
Baliabideak, praktika onak eta joera hezitzaileak etengabe eguneratzeko informazio-, datu- eta baliabide digitalen bilaketa eta iragazketarako estrategia pertsonalizatua diseinatzeko gai da.
1.2 Informazioaren, datuen eta eduki digitalen ebaluatzea. Informazioa, datuak eta eduki digitalak modu kritikoan biltzea, prozesatzea, ulertzea eta ebaluatzea. A maila Interneten informazio eta baliabide hezitzaile asko daudela daki baina baita ez dela guztia fidagarria eta berrerabilgarria ere. Ikasgelan erabil baino lehen B maila Interneten aurkituriko baliabideen erabilera- zein hedatze-lizentziak ezagutzen ditu
Interneten aurkitzen dituen baliabideen kalitatea C maila Informazio-iturriekin, jarraitzen dituen profilekin eta parte hartzen duen komunitateekin kritikoa da.
Informazioa ebaluatzeko prozedura argia,
webgune edo baliabideen oinarrizko ebaluaketa egiten du zenbait daturen analisiaren bitartez: egilea, jatorria edo iturria adibidez. curriculumarekiko egokitasunaren arabera ebaluatzen du.
eraginkorra eta efizientea du.
1.3 Informazioan, datuak eta eduki digitalak biltzea eta berreskuratzea. Informazioa, datuak eta eduki digitalak kudeatzea eta metatzea, berreskurapena errazteko eta informazioa eta datuak antolatzeko.
A maila Hezitzaile gisa, bere jardueretan informazio digitalaren biltegirako oinarrizko konpetentziak ditu.
Irakas-baliabideak antolatzeko gai ikusten du bere burua, nahiz eta kontziente izan gailuak ez dituela kontrolatzen, ezta horretarako aukerarik ere.
B maila Artxiboak, edukiak eta informazioa gordetzen eta etiketatzen daki eta biltegiratzeko estrategiak ditu.
Gordetako informazio eta edukiak berreskuratu eta kudeatzen daki.
C maila Estrategia soziala du, adituekin, lankideekin eta ikasleekin tresna digitalen bitartez konektatua, informazioa heziketaerabileran antolatzeko, biltegiratzeko eta errekuperatzeko metodo egokiekin.
Biltegiratze lokala eta hodeikoa konbinatzen ditu informazio digitala antolatzeko irakaseguneratzean, ikasgelan eta zentro mailan.
Goñik elkarrizketa batean (HIK HASI, 2015)54 hau esan zuen: informazioa bilatzeari dagokionez, bilaketa esanguratsua eta azkarra egiteko gai izan behar dugu, eskura dugun informazioarekin kritiko izaten jakin behar dugu, iragazten, ondo erauzten, gordetzen eta etiketatzen jakin behar dute, berriro errekuperatu nahi izanez gero, sailkatzen. Gerekak (SAREAN.EUS, 2016)55 hau esan zuen: “Infoxikazio garaian bizi gara, informazioaren gaindosia dugu eta hori kudeatzea garrantzitsua da edozein hiritarrentzat gaur egun.”
2. arloa: Komunikazioa eta lankidetza Arlo honetan konpetente digital izateko, ingurune digitaletan komunikatzeko gai izan behar da, baliabideak on-line erreminten bidez partekatzeko, besteekin konektatu eta erreminta digitalen bidez elkar-lan egiteko, baita sare komunitateetan elkarren artean eragin eta parte hartzeko ere, kulturarteko kontzientzia. 6 konpetentzia hartzen ditu bere gain: 2.1 Teknologia bitartez elkarri eragitea Gailu eta aplikazio desberdinen bidez elkarri eragitea, komunikazio digitala nola banatu, aurkeztu eta kudeatzen den ulertzea, bitarteko digitalen bidezko komunikazio mota desberdinen erabilera egokia ulertzea, komunikazio formatu desberdinak aintzat izatea, hartzaile mota desberdinentzat estrategia eta komunikazio moduak egokitzea.
Besteekin interakzioak sortzen ditu komunikaziorako tresnen oinarrizko ezaugarriak erabiliz. B maila Aplikazio eta komunikaziozerbitzu digital ezberdinen bitartez komunikatu eta interakzioak sortzen ditu bai modu sinkronoan zein asinkronoan.
Irakasle gisa bai interesen eta beharren arabera, bai komunikazioaren hartzailearen arabera, interakzio digital biderik egokiena aukeratzen du.. C maila Mota askotariko aplikazio eta interakzio zein komunikazio digitalerako zerbitzuak erabiltzen ditu, eta erabilera aukeratzeko estrategia konbinatua dauka, une bakoitzeko edo solaskideek behar duten interakzio eta komunikazioa digitalaren arabera egokitzen duena.
2.2 Informazioa eta edukiak partekatzea Aurkitutako informazio eta edukien kokapena partekatzea, ezagupena, edukiak eta baliabideak partekatzeko prest egotea eta gai izatea, bitartekari gisa aritzea, berri, eduki eta baliabideen hedapenean proaktiboa izatea, aipamen eta zitazioaren praktika ezagutzea, izatedun ezagutza multzoari informazio berria txertatzea. A maila Artxiboak eta edukiak bide teknologiko errazen bitartez partekatzen ditu.
B maila Sare sozialetan eta online komunitateetan parte hartzen du, bertan ezagutzak, edukiak eta informazioa transmititu edo partekatuz. C maila Informazioa, edukiak eta baliabideak era aktiboan partekatzen ditu online komunitateetan, sarretan eta lankidetzarako plataformetan.
2.3 Online hiritargoan parte hartzea Online parte hartzearen bidez gizartean inplikatzea, teknologia eta ingurune digitalei dagokienez ahalduntze eta auto-garapenerako aukera teknologikoak bilatzea, herritar partaidetzarako teknologiak duen potentzialaz kontzientzia izatea. A maila Teknologia zerbitzu ezberdinekin interakzioak sortzeko erabili daitekeela daki eta hezkuntzaeremuan batzuen erabilera pasiboa egiten du. B maila Erdi mailako online zerbitzuen zenbait aspektu era aktiboan erabiltzen ditu (adibidez, sede elektronikoak, hezkuntzakudeaketa sistemak, eta abar.) C maila Edozein ekintza sozial, politiko, kultural, administratibotan online komunikaziorako eta partaidetzarako erabiltzaile aktiboa da.
Eremu hezitzaile birtual ezberdinetan parte hartzen du eta bere iritziak adierazten ditu (sare sozialetan, egunkarietan, eztabaida-foroetan …)
Ikasleak hiritartasun digitalean trebatzeko proiektuak eta jarduerak garatzen ditu.
2.4. Kanal digitalen bitartez kolaboratzea Talde-lanerako, elkarlan prozesuetarako, eta elkarren artean sortu eta eraikitako baliabide, ezagupen eta edukientzat teknologia eta bitartekoak erabiltzea. A maila Era errazean kolaboratzen du talde-lana sustatzen duten baliabide eta aplikazio digitalak erabiliz, beste kideekin artxibo trukaketarako edo konpartituriko dokumentuak sortzeko.
B maila Beste kide batzuekin eta ikasleekin kolaboratuz eztabaidak egin eta produktu hezitzaileak sortzen ditu, askotariko tresnak erabiliz eta oso konplexuak ez diren kanal digitalen bitartez.
C maila Beste kide batzuekin lan kolaboratzailerako espazioen ohiko erabiltzailea da, bertan funtzio ezberdinak hartuz: sortuz, kudeatuz edo parte hartuz.
Lankidetzarako tresna eta baliabide digital ugari konfiantzaz eta modu proaktiboan erabiltzen ditu.
Hezkuntza-komunitateak lankidetzarako espazio digitaletan partaidetza aktiboa izan dezan sustatu eta errazten du, espazio hauek bere irakaszereginetan txertatuz.
2.5 Netiketa Online elkarrekintzetan, portaera araudiekin ohituta egotea, kultur aniztasunarekiko kontzientzia izatea, online arriskuen aurrean norbera eta besteak babesteko gai izatea (adibidez ziberjazarpena), portaera ez-egokiak identifikatzeko estrategia aktiboak garatzea. A maila Sare sozialetan eta bide zein kanal digitaletan sartzeko eta jokatzeko oinarrizko arauak ezagutzen ditu.
Ikasleei eragin diezaieketen Interneteko arrisku eta jokaera ez egokien kontzientzia du, baita hezkuntzaprebentzioaren beharrarena ere. B maila Netiketa-arauak jarraituz eta errespetatuz digitalki komunikatzeko konpetentziak ditu eta komunikazio digitalaren esparruan dagoen kulturaaniztasunaz ohartu zein errespetuz jokatzen du.
C maila Netiketaren aspektu ezberdinak komunikazio digitalaren espazio eta testuinguru ezberdinetan aplikatzen ditu.
Sarean ematen diren jokaera ez egokiak identifikatzeko estrategiak garatu ditu.
2.6 Nortasun digitala kudeatzea. Nortasun digital bat edo batzuk sortu, egokitu eta kudeatzeko gai izatea, norberaren ospea babesteko gai izatea eta kontu eta aplikazio desberdinekin sortutako datuak kudeatzea. A maila Identitate digitalaren onurak eta arriskuak ezagutzen ditu.
Espazio, kontu eta kanal digital askotako datuak kudeatzen ditu. C maila Testuinguru eta xedearen araberako identitate digital ezberdinak kudeatzen ditu.
Bere online interakzioaren bidez sorturiko informazioa gainbegiratzeko gai da, eta badaki nola babestu bere erreputazio digitala zein besteena.
Goñik lehen aipaturiko elkarrizketan (2015) hau esan zuen: Komunikazio-konpetentziari dagokionez, gaur egungo aro digitalean komunikatzea zeinen garrantzitsua den ohartu behar dugu. Ikasleek ere komunikatzea beharko dute geroari begira, taldean lan egiteko. Teknologia berriek ematen dute aukera txikitatik komunikazio gaitasun hori lantzeko, bai idatziz, bai ahoz eta baita baliabide multimediak erabiliz ere. (d.g.)
3. arloa: Edukiak sortzea Arlo honetan konpetente izateko ezinbestekoa izango da: eduki berriak sortu eta editatzea (testuak, irudiak, bideoak…), aurretiko ezagupen eta edukiak integratu eta bir-lantzea, produkzio artistikoak, multimedia edukiak eta informatika programazioa egitea, jabetza intelektualaren eskubideak eta erabileraren lizentziak aplikatzen jakitea. 4 konpetentzia jasotzen ditu: 3.1 Edukiak garatzea Hainbat formatutan edukiak sortzea, multimedia edukiak sartuz, norberak edo beste batek sortutako edukiak editatzea eta hobetzea, bitarteko digital eta teknologikoen bitartez eta sormena erabiliz, adierazpenak egitea.
B maila Eduki digitalak formatu ezberdinetan ekoizten ditu online aplikazioak erabiliz, adibidez, testudokumentuak, multimedia aurkezpenak, irudien diseinua, bideo edo audio grabaketak. Ikasleen artean halako ekoizpenak sustatzen ditu.
C maila Eduki digitalak online formatu askotan sortzen ditu eta askotariko espazio digitaletan argitaratzen ditu. (blog formatuan, jarduera interaktiboak, webgunea, ikasgela birtuala, eta abar.) Hezkuntza-komunitatea partaide bihurtzen duen proiektu hezitzaileak garatzen ditu, eduki digitalak formatu eta adierazpen-hizkuntza ezberdinetan protagonista izan dadin.
3.2 Eduki digitalak integratzea eta berregitea Eduki eta ezagutza berri, original eta nabarmenak sortzeko aurretik dauden baliabideak aldatzea, hobetzea eta konbinatzea.
Xede hezitzaileekin baliabide eta objektu digitalak bilatu eta hautatzen ditu, norberaren B maila Helburu orokorreko zein hezitzaileko baliabide- eta material-errepositorio edota bibliotekak ezagutzen eta erabiltzen ditu.
Beste batzuen baliabideak aldatu eta egokitzen ditu ikasleen ikasketa beharren C maila Bereak zein besteenak, online espazio ezberdinetako objektu digitalen justaposizio edo birnahasketatik abiatuta jarduera, material eta baliabide hezitzaileak egiten ditu.
espazio batean antolatzen ditu eta aldaketa errazak egiten ditu. arabera. ikas-irakas espazioak sortzen ditu eta objektu digital ezberdinak txertatzen ditu.
3.3 Egile eskubideak eta lizentziak Informazioari eta eduki digitalei egile eskubideak eta lizentziak nola aplikatzen zaizkien ulertzea.
A maila Interneten banaturiko eduki batzuk egileeskubideak dituztela kontziente da..
Egile-eskubideak errespetatzen ditu atzitzeko zein deskargatzeko.
B maila Lizentzia ireki eta pribatiboen arteko oinarrizko ezberdintasunak ezagutzen ditu, baita eduki digitalei nola eragiten dieten ere.
Ikasgelan Interneten banaturiko edukien egileeskubideekiko errespetuan ikasleei prestakuntza eskaintzeko eta kontzientziatzeko jarduerak eta ekintzak garatzen ditu.
C maila Informazioari eta erabiltzen eta sortzen dituen baliabideei lizentzia-motak nola aplikatu badaki
Ikasleek beraien edukiak atzitze irekiko lizentziekin argitaratzeko proiektu hezitzaileak garatzen ditu.
3.4 Programazioa Programa informatiko, aplikazio, konfigurazio, programa, gailuetan aldaketak egitea, programazioaren oinarriak ulertzea, programa baten atzean zer dagoen ulertzea.
A maila Hezkuntzan informatikaren eta teknologia mugikorraren funtsezko kontzeptuak eta oinarriak. ezagutzen ditu
Software eta aplikazioen funtzio erraz batzuk aldatzen ditu oinarrizko konfigurazio maila batean. B maila Programazio informatiko hezitzaileko aplikazioetan aldaketa ugari egiten ditu pentsaera konputazionalari dagokionez ikasleen irakaskuntza-beharrei egokitzeko.
C maila Kode irekiko programak aldatzen ditu, programazioaren oinarrien ezagutza aurreratua du eta iturri-kodea idazten du. Ikasleek aldatu edota informatika-aplikazioak sortzeko eta joko zein makina autonomoak sortzeko proiektu hezitzaileak planifikatu eta garatu ohi ditu.
4.1 Gailuak eta identitate digitala babestea Norbere gailuak babestea eta sareko arriskuak eta mehatxuak ulertzea, babes eta segurtasun neurriak ezagutzea. A maila Erabiltzen dituen gailu digitalen babeserako oniarrizko neurriak hartzen ditu (pasahitzak, antibirus programak instalatu, zaintza, bateriak kargatu, eta abar.)
Bai bere gailuan zen online gordetako norberaren edukiak babesteko neurriak hartzen ditu. B maila Bere gailuen arrisku digitalei buruzko informazioa bilatzen du eta ezagutzak eguneratzen ditu.
Bere ikas-irakas praktikan eta ikasleen ikaskuntza prozesuan erabilitako teknologiaren babes neurriak era egokian kudeatzen ditu. C maila Bere gailu digitalak konprobatu, errebisatu eta eguneratzen ditu funtzionamendurako akatsak edo kalteberatasunak identifikatzeko eta konponbide egokiak bilatzeko.
Hezkuntzakomunitatearekin gailuen segurtasunari eta babesari begira jokatzeko estrategiak ditu.
4.2 Datu pertsonalak eta identitate digitala babestea Programa eta zerbitzu digitalen erabileraren ohiko terminoak ulertzea, datu pertsonalak aktiboki babestea, besteen pribatutasuna errespetatzea, mehatxu, iruzur eta zibererasoetatik norbere burua babestea. A maila Online bere buruari zein besteei buruzko informazio mota batzuk soilik partekatu ahal izateaz ohartzen da. B maila Bere pribatutasuna zein besteena babesten daki. Pribatutasunarekin zerikusia duten kontuan era orokorrean ulertzen ditu eta bere datuak nola biltzen eta erabiltzen direnari dagokionez oinarrizko ezagutzak ditu.
Datu pertsonalen babes digitalari buruzko jarduera didaktikoak egiten ditu. C maila Bere pribatutasunaren babesa hobetzeko online zerbitzuen aurrez zehazturiko konfigurazioa sarritan aldatzen du.
Pribatutasun arazoei buruzko ezagutza sakona du eta badaki bere datuak nola biltzen eta erabiltzen diren.
Besteen pribatutasunaren babes eta errespeturako ohituretan ikasleak trebatzeko proiektu hezitzaileak garatzen ditu.
4.3 Osasuna eta ongizatea babestea Teknologiaren erabilerarekin erlazionatutako osasun arriskuak ekiditea, bai osotasun fisikoari bai ongizate psikologikoari dagokionean.
A maila Gailu digitalen erabileran energia-kontsumoa nola gutxitu badaki eta haien ekoizpen, erabilera eta hondakinekin zerikusia duten ingurumen-arazoei buruzko informazioa dauka. B maila Ingurumenean teknologiaren erabilerak sortzen dituen aspektu positibo eta negatiboei buruzko iritzi jasoak ditu eta badaki gailuen erabilera optimizatzen. C maila Gailu digitalen erabilera efizienterako estrategiak antolatzen ditu eta haiekin burutzen dituen hezkuntza-jarduerekin bat datozen erosketa eta bazterketa erabakiak hartzen ditu.
5. arloa: Arazoen ebazpena Behar eta baliabide digitalak identifikatzea, erabakiak hartzea erreminta digital aproposa aukeratzeko orduan, helburu eta beharrekin bat datorrena, arazo kontzeptualak bitarteko digitaletan bidez ebaztea, arazo teknikoak ebaztea, teknologiaren erabilpen sortzailea, norberaren eta besteen gaitasun digitalak gaurkotzea. 4 konpetentzia jasotzen ditu:
5.1 Arazo teknikoak ebaztea Arazo tekniko posibleak identifikatzea eta ebaztea (oinarrizko arazoetatik konplexuagokotarainokoak konpontzea).
A maila Lanerako erabiltzen dituen gailu-, tresna-, inguru- eta zerbitzu digitalen ezaugarriak ezagutzen ditu eta arazo teknikoak identifikatzeko gai da, okerreko funtzionamendua zertan datzan argi eta garbi adierazteko gai delarik. B maila Bere ohiko zereginetan gailuekin eta inguru digitalekin zerikusia duten arazo tekniko ez konplexuak ebazten ditu eskuliburu batez edo eskura duen informazio teknikoaz baliatuz.
C maila Erabiltzen dituen gailu-, tresna- eta inguru digitalen ezaugarriei buruzko nahiko ezagutza aurreratua du. eta arazo teknikoak agertzen direnean, era autonomoan ebazteko erabiltzen ditu.
Hezkuntza-komunitateko beste kideei laguntzen die eta eguneroko gailu-, tresna- eta inguru digitalen erabileran agerturiko arazo teknikoen ebazpenean haiekin batera lan egiten du.
Arazo teknikoak nola ebatzi jakiteko ikaskuntza kolaboratzailerako espazioak erabili eta komunitateetan parte hartzen du.
5.2 Beharrak eta erantzun teknologikoak identifikatzea Norbere beharrak aztertzea, bai baliabideen eta erreminten erabilerari dagokionean, baita gaitasunen garapenari dagokionean ere, detektaturiko beharrei konponbide egokiak esleitu, behar pertsonaletara tresnak egokitu eta konponbide eta tresna digital posibleak modu kritikoan baloratzea.
A maila Eguneroko lanean ikaskuntza-beharrak asetzeko eta arazo teknologikoak ebazteko zenbait tresna eta baliabide digital erabiltzen ditu. Eguneroko jarduera hezitzaile baterako tresna digitalen bat aukeratzekoan erabakiak hartzen ditu.
B maila Eguneroko lan hezitzailearekin zerikusia duten arazo teknologikoak ebazteko inguru, tresna eta zerbitzu digitalek eskaintzen dituzten aukera ezberdinak zentzu kritikoz aztertzen ditu eta une bakoitzeko beharren arabera aproposena aukeratzen du.
C maila Ezaguna ez duen zeregin baterako tresna-, gailu-, aplikazio-, programa- edo zerbitzuren bat aukeratzerakoan erabaki jasoak hartzen ditu. Berrikuntza teknologikoei buruz informatuta eta egunean egoten da.
Tresna berriek nola funtzionatzen duten ulertzen du eta era kritikoan bere ikas-irakas helburuen arabera zein den aproposena erabakitzeko gai da.
5.3 Berriztatzea eta teknologia era sortzailean erabiltzea Berriztatu teknologia erabiliz, ekoizpen multimedia eta digital kolaboratiboetan aktiboki parte hartu, bitarteko digital eta teknologikoetan modu sortzailean adierazpenak egin, ezagutza sortu eta arazo kontzeptualak ebatzi tresna digitalen laguntzarekin.
A maila Teknologia digitalak bere ohiko zeregin profesionalean ikaskuntzarako jarduerak errazteko bestelako ebazpen berritzaileak aurkitzeko erabili ditzakeela badaki.
Tarteka era sortzailean erabiltzen ditu.
B maila Teknologia digitalak bere eguneroko beharrak aztertzeko erabiltzen ditu, ebazpen berritzaileak kudeatzeko, produktuak sortzeko eta proiektu sortzaileetan parte hartzeko, bere erakundeak eskaintzen dituen baliabide digitalak era dinamikoan egokituz eta osatuz, nahiz eta iniziatibarik ez hartu.
C maila Bere lanean aplikatzeko teknologia digitalak erabiltzeko modu sortzaile eta berritzaile asko ezagutzen ditu eta era sortzailez eguneratzen ditu bide digitalen bilakaerari eta ikaskuntza beharrei jarraiki.
Bide digitalen erabilera hezitzailerako iniziatiba sortzaile eta berritzaileak partekatzen dituzten komunitate profesionaletan era aktiboan parte hartzen du, hezkuntza-komunitatean praktikarik eta saiakerarik onenak hedatuz gainera.
A maila Baliabide digitalen erabileran ikaskuntzari begira ikasleek dituzten gabeziak identifikatzen ditu, baita norberarenak ere teknologiari dagokionez.
B maila Goraka ari diren teknologia digitalak bilatu, esploratu eta esperimentatzen ditu, eguneratuta mantentzen laguntzen diotelarik baita bere lan eta garapen profesionalerako beharrezkoa duen konpetentzia digitalean balizko hutsuneak betetzen ere. C maila Bere eguneratze eta ikaskuntza-sistema propioa antolatzen du, bide digitalen erabilera hezitzailearen hobekuntzarako aldaketa eta egokitzapen metodologikoak egiten ditu bere hezkuntzakomunitatearekin konpartituz beste batzuei Konpetentzia Digitalaren garapenean lagunduz.
INTEFen dokumentuak56 (2017, 10. or.) argi bereizten ditu 1-2-3 arloak (linealak, ekintzetan eta erabilera zehatzetan azaltzeko modukoak) eta 4-5 (zeharkakoak eta edozein jarduera digitalari aplikagarriak).
Zertan laguntzen dio HEZIBERRI 2020ri? Arloen garapena (1. dimentsioa) konpetentziak (2. dimentsioa) eskuratzearekin identifikatzea aurrerapauso handia izan bazen, azken eguneraketan, INTEFek beste berrikuntza handi bat ekarri digu: konpetentzia bakoitza garatzeko 3 maila (3. dimentsioa) finkatzen ditu: A oinarrizkoa, B ertaina eta C aurreratua. Eta konpetentzia bakoitzaren maila bakoitzeko deskriptoreak ere bai (A1-A2/ B1-B2 /C1-C2). Izan ere, dokumentuan aipatzen den bezala (3. or.) ikasleen Konpetentzia Digitala garatzeko IKTak modu egokian integratu behar dira ikasgelan eta horretarako irakasleek beharrezkoa den formakuntza jaso. Irakasle guztien formakuntza eta maila akreditatzeko erreferentziazko marko orokorra izango da hau.
Gainera, adibide gisa, konpetentzia bakoitzaren ezagutza, trebetasun eta jarrera aipatzen ditu (4. dimentsioa), baita zein testuingurutan aplikatu daitekeen, hau ia garatzen ez badu ere. (5. dimentsioa) 11. irudia: DIGCOMP Irakasleen konpetentzia digitalerako komuneko markoaren egitura osoa. (Iturria: egilea bera)
3.1.3. Ikasle konpetenteak, hezitzaile konpetenteak: elkarri laguntzeko bideak ikertzen a) Ikasleak digitalki hezitzaileak baino konpetenteagoak direnean
Sinesmen faltsu horren ondorioz, hau da, ikasleek jaio geroztik gailu digitalekin bizi izanagatik konpetente digitalak direla ondorioztatzean, hezitzaile askorengan infraautoestima digitala garatu dela esan dezakegu. Helduen alfabetatze digital ezak edota beharrak sortu dezakeen segurtasun falta eta ezintasunari erantzuteko modu bat izan da ezer ez egitea eta adingabekoen esku uztea dena. Dansen58 esanetan zentzu askotan “umezurtz digitalak” dira eta hezitzaileon ardura da bestelako eremuetan bezala haien prestakuntza digitalean bidean laguntzea ere.
Hezitzaile askoren infra-autoestimu digitalaren parekoa da ume eta nerabe askoren supra-autoestimu digitala. Trebeak dira gailuak erabiltzen eta erabiltzen dutenetan onak, baina erabilera mugatua (eta batzuetan eskasa bezain arriskutsua) erakusten dute. b) Hezitzaileak digitalki ikasleak baino konpetenteagoak direnean
Reigen arabera59, gaur egungo ikasleak, -Z belaunaldikoak-, multipantaila (bost pantaila) eta multitasking dira. 20 urte izan orduko 30.000 ordu pasatu izango dituzte jolasean eta sare sozialen protagonismo handiaren ondorioz haien komunikazio estiloan aldaketak eragin. Ikasteko beste modu bat garatu dute: dinamikoak, kontzentrazio-epe laburragokoak, bisualagoak dira eta informazioa buruz ikasi baino, informazioa sarean bilatu ondoren nahiago izaten dute arazoen ebazpenean aritzea. Hezitzaileek hori guztia baliatu dezakete beraien zeregin profesionalean ikasleak
konpetente digitalak izateko bidean garatzen laguntzeko. Adell eta Castañedak60 ikertu dituzte azken boladan arrakasta lortzen ari diren proposamen hezitzaileak. Ikerketaren ondorioen arabera teknologia-pedagogia-jendartea konbinaketak aldaketa disruptibo handiak eragiten ari da ikasgeletan. Eta teknologiaren aukerak erabiltzen dituzten pedagogia “berri” hauek ideia pedagogiko berri eta ez hain berriak erabiltzen ari dira horretarako. Bukatzeko, hezitzaile zein ikasleek elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko aukerak aprobetxatuz gero, -elkarri egindako bidea errekonozituz, elkarren ezaugarri onak onartuz eta garaturiko gaitasunetatik abiatuta- konpetentzia eta erabilera digitalean aurrera egiteko une hobezinean gaude.
3.2.1 Justifikazioa Aurreko kapituluan azaldu bezalaxe, Heziberri 2020k konpetentzien garapenean oinarrituriko ereduaren alde egin du. Jakin badakigu paperean dauden proposamenak, asmoak eta legeen ildo berriak hortxe gelditzen direla maiz eta ez direla egunerokotasunera iristen, eskaera serio eta sistematikorik egiten ez bada. Hori da aurten gertatzen hasi dena. Izan ere, 17/18 ikasturtean, Bigarren Hezkuntzako guztiok egin behar izan ditugu berrikuntza hauek: ● Programazioetan zehar-konpetentziak sartzen hasi. ● Maila eta irakasgai bakoitzeko konpetentziak garatzeko unitate didaktiko bat prestatu. Eta hor agertu da Konpetentzia Digitala. Orain hasi da hezitzaile asko ulertzen horren nondik norakoa:
12. Irudia: Zer da eta zer ez da Konpetentzia Digitala? (Iturria: egilea bera.)
Eta nola hurbildu eremu horretara? Konpetentzia digitalean murgiltzeko ez da nahikoa Heziberri 2020k dioena irakurtzea, DIGCOMP eredura hurbildu behar da eta, hori ulertu eta gero, ikasgelan martxan jartzeko modukoak integratzea. Aurtengo logikari jarraituz, hurrengo ikasturtean Hezkuntza Sailak behartuko gaitu irakasgai osoak horrela programatzen segitzera eta erronka ederra izango da ikustea nola gehienak, ia prestakuntzan trebatzeko astirik gabe, marko teorikotik gelako inplementaziora pasako garen.
Ikastetxeetan bertan prestakuntzak martxan jarriko dira: Hezkuntza Sailak aukera batzuk (online eta presentzialak) sustatuko ditu. Baina gehienek hurbilekoekin (in situ edo online) edo era autonomoan hasiko dira bere bidea egiten. Aukera ederra irakasle asko Konpetentzia Digitalaren benetako mamira erakartzeko. Eta bide horretan ikasgelarako praktika errealetan oinarrituriko proposamenak luzatzea, laguntza handia.
Hori da Konpetente Digitalak izateko bidean proposamenak eskaini nahi duena: hezitzaileei marko teoriko orokorra aurkeztu eta egunerokotasunean egiteko moduko jarduerekin lotu, horrela, haien autoprestakuntza eta ikasleena errazteko. Izan ere, proposatzen diren jarduerak eta tresnak ikasleen esku zuzenean uzteko modukoak dira. Eta hezitzaile aipatzen dugunean, buruan ditugu irakasleak, baina baita familiak ere. Sarritan entzuten ditugu esanez ez dutela prestakuntzarik arlo digitalean eta beren burua ez dutela ikusten haien umeei bidea egiten laguntzeko. Hauxe izan daiteke urrats bat. 3.2.2 Izaera a) E-ikaskuntza ereduak DIGCOMP erreferente gisa hartuta, hezitzaileontzat Konpetentzia Digitala lantzea zeharkako kontu bihurtu zaigu eta proposamen honek lagundu nahi dio sarean berau garatzen laguntzeko (edo aberasteko) euskarazko baliabideekin ornituriko oinarrizko proposamen ireki, praktiko eta zehatzak eskainiz. Online proposamen didaktikoa diseinatzen hasterakoan, hartu beharreko lehendabiziko erabakia hauxe da: zein e-ikaskuntza (e-learning) eredu izango da gure bidelagun?
13. eta 14. Irudiak: Ikaskuntza informalaren eta formalaren arteko harremana (Conner, 2004, itz.) eta E-ikaskuntza ereduen formaltasun-mailaren grafikoa (Ezeiza, 2012. itz.).61
Abiapuntu bezala, autoikaskuntzari begira eta gaitasunetan oinarrituriko proposamena luzatuko dugu nahiz eta argi izan modu informalean eta espontaneoan elkarlanean oinarritutakoa izateko beharra ere berehala agertuko dela. Teaching in focus 16 argitalpenak (ELGE, 2017) dioen bezala, irakasleen garapen profesionala goimailakotzat hartzen da ikasketa-metodo aktiboak, lankidetzan oinarrituak eta denbora tarte batez aritzeko eskaintzean. Datuen arabera, hezitzaileak zenbat eta gehiagotan ibili halako prestakuntzetan, orduan eta ikas-irakasteko praktika anitzagoak ikasgelan martxan jartzeko prestatuago egongo dira.62 Horrexegatik, Konpetentzia Digitala Hezkuntzan nola landu partekatu, trebatu, aztertu nahi duen orori komunitate birtualetan eta sare sozialetan sareratzeko gonbidapena luzatuko diogu. b) Heutagogia vs. andragogia Irakasleentzat zuzenduriko proposamen honek bakoitzari bere ibilbide propioa diseinatzeko aukera emango dio, haren behar zehatzei erantzuna eman eta eginez ikasteko (learning by doing) aukera eskainiz, berehalako etekinak sumatzeko. Izan ere, helduen ikaskuntza autozuzenduak, -heutagogia (Hase eta Kenyon, 2000)-, helduen andragogia gainditzen du.
Heutagogia Andragogia Ikasketamapa Ikasleak berak erabakitzen du. Irakasleak markatzen du bidea. Enfasia Ikasleak ikasten ikastean Ikasleak garatu behar dituen trebezietan. Arazoen ebazpena Galdera berriak eginez, erantzun berriak topatuz. Betiko usteetan oinarrituz, erantzunak emanez. Prestakuntzaestruktura Ez da derrigorrezkoa Ezinbestekoa. Irakaslearen kontrola Ez da beharrezkoa Beharrezkoa da. Ikasleak Heldutasun gehiago Autonomia gehiago Heldutasun gutxiago Autonomia gutxiago 2.Taula: Heutagogia eta andragogiaren ezaugarriak. (iturria: Castañeda eta Adell, 2013)
Ikasten ikasteko konpetentzia sustatzen duten autodeterminaturiko ikasketa (selfdetermined) eta bukle bikoitzekoa (double-loop learning63) bizitzan zehar ikasten
diharduen edonork lortu beharreko helmugak dira, baita helduak ez direnentzako diseinatzen diren proposamen didaktikoetan kontuan hartzekoak ere (Castañeda eta Adell, 2013)64.
3.2.3 Ikasleen irteera-profila eta hezitzaileen formazio beharrak IKTen ikas-paisaia berriak (learnscapes) aurkezteko gaitasunari helduz eta DBHko irakaslea izanik, guk geuk egunerokotasunean ikasleekin landu beharrekoak arintzeko eskertuko genukeen proposamena izango da luzatutakoa. Irakasle bezala garatu beharreko irteera-profila aipatu dugu lehenago65, baina oraingoan proposamen praktikoan DBHko ikasleen irteera profilean jarriko dugu arreta66 eta, LHkoa ere kontuan izanik, hori lortzeko moduko oinarrizko gako eta bideak eskaini. Hona hemen LH eta DBHn arloka lortu beharreko irteera-profilak:
1.arloa: Informazioa LH DBH
3.Taula: Konpetentzia Digitala, LH eta DBH ikasleen irteera profila. Arloa: informazioa (Iturria: egileak moldatua) 2.arloa: Komunikazioa LH DBH
Nahiz eta arlo guztiek elkarrekin lotura izan, DIGCOMP ereduaren arabera, lehendabiziko hirurak tronkalak dira. Hori dela eta, hemen aurkezten dugun proposamenean gehiago sakonduko ditugu; azken bietan, aldiz, DIGCOMPentzat zeharkakoak, funtsezko alderdien aipamena egingo dugu.
15. Irudia: Konpetente digitalak izateko bidean Sites (Iturria: Amaia Arroyo eta egilea bera)
Trebatzeko jarduera praktikoak biltzeko aukeratutako plataforma nagusia Genial.ly68 izan da, 2015ean jaiotako startup honek: ● tresna digital eta ikus-entzunezkoak era interaktiboan erraz integratzeko aukera ematen digulako. ● ikuspegi orokorra etengabe aurrean dugulako. ● etorkizunari begira, elkarlanerako aukera eskaintzen duelako.
16. Irudia: Konpetente digitalak izateko bidean- menu nagusia. (Iturria: egilea bera)
Hezitzaile zein ikasleekin erabiltzeko moduko xedeari jarraiki, marko teorikoari dagokionez, edukiak modu bisualean antolatu dira (irudiak eta bideo laburrak konbinatuz). Bestalde, topatuko ditugun gelarako baliabideak bi multzotan sailkatu ditugu: batetik, geuk sortutakoak; eta, bestetik, besteenak direnak eta gurera ekarriko ditugunak. Hauen ezaugarriak:
✔ beti ≈ia beti (bitartean ordezko bat) ✖ ez dago ziurtatua
Proposamena bera lantzeko ibilbidea nahieran egin daiteke. Dena den, guk ondorengo ibilbideak gomendatzen ditugu:
● Borobilean: mailaz maila egin daiteke bidea (A/B/C). Aukera hau aproposa izan daiteke hasierako pausoetan daudenentzat. ● Barrutik kanpora: Arlo eta Konpetentzia bat aukeratu eta garapen progresiboan trebatu nahi duenarentzat. ● Salto libreak: Beharren eta gogoen arabera. Aukera hau aproposagoa izan daiteke dagoeneko DIGCOMPekin harremana izan duenarentzat.
4.1. Proposamena hobetzeko bideak
Proiektu honen helburu nagusiak bi izan dira: ● EAEn Oinarrizko Hezkuntza, eta zehazki DBHn, Konpetentzia Digitalaren markoa definitzea. ● Konpetentzia Digitala garatzeko oinarrizko online proposamena euskaraz sortzea. Bi helburuak bete ditugula baiezta dezakegu, izan ere, Konpetentzia Digitalaren sarrera egin eta EAEn hori aurrera eramateko dagoen markoaren aurkezpena egin dugu. Horrez gain, hori guztia hezitzaileengana hurbiltzeko hasiera bateko proposamen teoriko-praktikoa garatu dugu. Dena dela, badira proiektuak hobetzeko dituen hainbat arlo, baita zabaldi dituen aukera batzuk ere: Alderdi teorikoa hobetzeko eman beharreko hurrengo pausoak: ● Epe laburrera: INTEFek arlo bakoitzean, konpetentzien garapen maila neurtzeko INTEFek aipaturiko deskriptoreak integratu behar dira eta, hortik aurrera, hezitzaileen egunerokotasunarekin zerikusia duten trebezia, jarrera eta ekintzak zehaztasunez definitzen jarraitu behar da. ● Epe ertainera: Aldaketa metodologikoan IKTak txertatzen ari diren beste ikastetxeen jarraipen hurbila egin behar da: antzeko ibilbidean gaudenen arteko sareak sortu, elkarrekin estrategiak eta emaitzak konpartitu, elkarrengandik ikasi eta egiten dugunari etekin partekatua ateratzeko. ● Epe luzera: Konpetentzia Digitala benetan garatu dadin Administrazioen (eta bereziki Hezkuntza Sailaren) inplikazioa eta konpromisoaren emaitzak aztertu.
Alderdi praktikoari begira, trebatzeko jarduerak hobetzeko: ● Epe laburrera: Konpetentzia guztietarako proposamen anitzak egin behar dira: baliabideak sortu, gaztelaniaz daudenak euskaratu, genero-ikuspegia ez duten baliabideak ordezkatu, gailu mugikorrekin lantzeko App bilduma egin, Chrome eta Firefoxen lanean aritzeko luzapen bilduma egin eta abar. ● Epe ertainera: Jarduera hauek metodologia aktibo eta kolaboratiboetan oinarrituriko unitate didaktiko, ikastaro eta proiektuetan txertatzeko sekuentziak proposatu. Horretarako EHUko EUSKAMPUS (Nazioarteko Bikaintasun
Campusa) fundazioak sustatzen dituen70 GROW eredua (Goal, Reality, Options, Will) eta SMART metodologia (Specific, Measurable, Attanaible, Realistic, Timely) bezalakoak izan daitezke abiapuntuak. Adibide zehatzak ikusteko, berriz, hona hemen INTEFeko ikastaro sozial eta irekiak.71 4.2. Etorkizunerako ikerketa-lerroak Proiektu honetan, Konpetentzia Digitalaren definiziotik haratago joateko saiakera xumea egiteko baino astirik ez dugu izan. Etorkizun hurbilerako ezinbesteko ekarpena behar du izan DIGCOMPek proposaturiko arlo bakoitzaren proposamena generoikuspegiaren ikuspuntutik72 berriro irakurtzea eta begirada hezkidetzaile eta inklusiboa bermatzea. INTEFek argitaratu berri duen txostenean73 2012-2017 bitartean irakasleen Konpetentzia Digitalaren bilakaera aztertzen bada ere, datu orokorrek berriro ere ezkutatuta uzten dute emakumeen eta gizonen ikuspuntu eta pertzepzioen analisirako bidea, baita horretan oinarrituriko esku-hartze hezkidetzaileak sortzeko mugatu ere. Larrinagak (Berria, 2017) datu argiak eman zituen74 itxuran erabaki indibidualen atzetik kultura androzentrikoak eragindako hautuen ondorioz neskak eta emakumeak garapen teknologikotik kanpo daudela erakusteko: Eustat-en estatistiken arabera, 2014-2015eko ikasturtean emakumeek osatzen zuten EAEko unibertsitateetako ikasleriaren gehiengoa, ehunekoetako 6 punturen aldearekin gizonei buruz. Alabaina, ikasturte horretan emakumeen %14 baino ez zen aritu ingeniaritza eta arkitektura esparruko ikasketetan, arlo horretan kokatutako gizonen %40aren ondoan. Europako Batasunak iaz
argitaratutako She Figures izeneko txostenak nabarmentzen duenez, teknozientzian diharduten 10 lagunetik 3 baino ez dira emakumeak. Ildo berean, gaur egun 2020rako egiten diren aurreikuspenen arabera, Europan %14 haziko dira STEM profileko jarduerak (ingelesezko akronimoan, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikekin lotutakoak), hain zuzen ere, emakumeen aurkako desorekarik handiena agertzen dutenak. Bestalde, Lanaren Nazioarteko Erakundeak dioenez, erabaki politiko eta ekonomikoetatik kanpo egoteaz gain, emakumeak gutxi ordezkaturik daude garapen teknologikoan ere. Hala, erakunde horren arabera, OCDEko herrialdeetan emakumeek komunikazioaren teknologien sektoreko lanpostuen %60 baino gehiago betetzen duten arren, horietatik %20 baino gutxiago dira programatzaile informatikoak, ingeniariak, analistak edo sistema diseinatzaileak… Emakumeen presentzia arlo zientifikoan eta teknologikoan anekdotazko arazo kuantitatibo hutsa baino sakonera handiagoko auzia da. Garapen zientifikoak eta teknologikoak gero eta eragin handiagoa dauka etorkizuneko gizarteen eraikuntzan. Eragin horrek, gainera, jarduera sozialaren arlo guztiak zeharkatzen ditu dagoeneko: politika, lana, hezkuntza, osasuna, gorputzak eta identitateak; are gehiago, harreman sozialak, naturarekiko harremanak, antolakuntza soziala eta kultura bera, beren osotasunean… Beren askotariko interesek eta balioek kultura teknologikoaren osaketan parte hartzen ez duten artean, geroko munduaren eraikuntzatik kanpo geratzen ari dira emakumeak. (d.g.) Ikuspuntu edo esku-hartze hezkidetzaile horren beharra azpimarratzen dute Orebek eta bere taldeak (2016)75 honako hau adieraztean: Hainbat araudi, gomendio, plan eta abarrek bultzatzen dute hezkuntza sistema aktiboki jardutera hezkidetzako eskola-eredu baten bila, eskola mistoa gainditzeko eta pertsonak beren garapen integralari begira hezteko, sexuaren araberako estereotipoak eta rolak alboratuz eta era guztietako bazterkeria eta indarkeria gaitzetsiz. Izan ere, emakumeei, gizonei eta egokitzen zaizkien genero-rolei eta -estereotipoei lotutako arau sozialak eta balioak –zeinak emakumeen eta gizonen artean izaten diren sexuaren araberako desoreken oinarri baitira– bizitzako edozer esparrutan existitzen eta transmititzen badira ere, dimentsio berezia eskuratzen dute hezkuntza-prozesuan. (11. or.)
Bestalde, Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundearen tratu txarren inguruko ikerketaren arabera ISEI-IVEIk (2017) hau dio: Ikasle gehienek uste omen dute ikasleak ez direla baztertzen genero edo sexu orientazio arrazoiak direla eta. Hala ere, Lehen Hezkuntzako ikasleen % 12,2k dio baztertu egiten dela neska izatearren, eta % 10,4k dio, ordea, mutila izatearren. Horrek adierazten du beharrezkoa dela, artean, ikasgelako sexismoa oso gaztetatik lantzea. DBHn diskriminazioaren ehuneko altuena gertatzen da pertsona gaytzat hartzeagatik (% 19,2), eta sexu orientazioaren zurrumurruengatik (% 11,9). Datu horietatik guztiengatik ondoriozta daiteke ezin bestekoa dela genero, sexualitate, sexu orientazio eta abarrei buruzko guztia ikasgelan lantzea. (26. or.)76
9. Taula: Ciberbullying orokorraren eta hertsiaren arteko aldeak etapaka. 2012 eta 2016. urteak. (Iturria: ISEI-IVEI)
Eskolako ziberjazarpena arazo larri bihurtzen ari da, txostenean ohartarazi dutenez. Aurreko ikerketen aldean, gehiagok esan dute hori pairatzen dutela: %3 askotan dira Interneten bidezko erasoen biktima; %12, tarteka.79 (Portzentaje hauek egitan zenbat ikasle diren jakiteko kontuan izan behar dugu 2015-2016 ikasturtean DBHko ikasleak guztira 79.486 izan zirela80. Beraz, horien %10 = 7948 ikasle) Horregatik guztiagatik, eremu digital-birtualean diskriminazioak gainditzen laguntzeko, tratu onean oinarrituriko elkarbizitza digital hezkidetzailea lantzeko, curriculum eta orientazio androzentrikoak gainditzeko, hots, sistema baztertzailea ez erreproduzitzeko, Konpetentzia Digitala ezinbestez landu beharko da era hezkidetzaile batean.
5. KAPITULUA: Erreferentzia bibliografikoak |
addi-5017ededf723 | https://addi.ehu.es/handle/10810/23408 | addi | cc-by 3.0 | 2017-07-27 | science | Salaverri Izco, Haritz | eu | Rol semantikoen etiketatzeak testuetako espazio-denbora informazioaren prozesamenduan daukan ereaginaz | Esker onak Eskerrik asko tesi lan honen zuzendari izan diren Olatzi eta Beñati, azken urteotan eskaini didaten denborarengatik eta gidaritzarengatik. Euskal Herriko Unibertsitateari eta IXA taldeari nire eskerrik beroenak, Euskal Herria eta euskaldunok mundu mailan lehiakor egiteko aurrera eramaten duten lanarengatik. Azkenik, esker onak etxekoei, Amaiari eta bere familiari, osaba-izebei, amonari eta dagoeneko ez daudenei.
Laburpena Tesi honen xede nagusia euskarazko rol semantikoen etiketatze automatikoa da (Semantic Role Labeling, SRL). Besteak beste, euskaraz idatzitako testuen analisi-katean SRL edo azaleko analisi semantikoa egitea ahalbidetu dugu. Gainera, SRL atazarekin lotura daukaten euskarazko denbora eta espazio informazioaren etiketatze automatikorako ere aurrerapenak egin ditugu. Izan ere, gaur egungo estandarretara egokitutako denboraren eta espazioaren etiketatzeko tresnak garatu ditugu tesian. Orobat, diseinatu eta inplementatutako sistema guztien emaitzak beste hizkuntza batzuk prozesatzen dituzten tresnen emaitzekin alderatu ditugu. Gure lanaren beste helburua, euskararen analisi-katea hedatzeaz eta osatzeaz gainera, ondorengo bi hipotesiak baieztatzea izan da: Euskaraz denboraren adierazpen linguistikoa etiketatzeko orduan rol semantikoek daukaten eragina positiboa dela, ingelesez eta gaztelaniaz bezala. Espazioaren adierazpen linguistikoa, denborarena bezala, fenomeno semantikoa dela, eta horregatik semantika eta, zehazkiago, rol semantikoek duten garrantzia nabarmena dela, informazio espazialaren etiketatze eraginkorra egin ahal izateko. Dokumentu honetan gure ikerketaren hasieran nkatu genituen helburuak betetzeko eman ditugun pausoak zehaztasunez deskribatzen saiatu gara. Ahaleginak egin ditugu, halaber, urrats haietako bakoitzetik sortutako emaitza, zailtasun eta ondorioak deskribatzeko. Aipatu helburuak bete ahal izateko bRol izeneko SRL tresna, bTime denbora informazioa etiketatzeko sistema eta X-Space informazio espaziala markatzeko tresna garatu ditugu besteak beste.
1 SARRERA Rol semantikoen etiketatze automatikoa, azaleko analisi semantikoa ere deitzen dena, hizkuntzaren prozesamenduaren alorrean kokatzen den ataza da. Honetan, testuetako gertaerei (edo predikatuei) antzeman eta horietan parte hartzen duten aktoreak (edo argumentuak) zein diren eta parte nola hartu duten jakin nahi da, baita aipatu gertaerak zer baldintzatan gauzatu diren ere. Lan honen beste xede nagusietako bat euskaraz idatzitako testuetan nork nori zer egin dion, non eta noiz egin dion adieraztea da. Honetarako rolen etiketatze automatikoa aztertzeaz ez ezik testuetan aurkitzen den denbora eta espazio informazioa ustiatzeaz ere arduratu gara, hirurak, hots, rol semantikoen etiketatzea, denbora eta espazio informazioaren erauzketa eta sailkapena estuki lotutako eta elkarren osagarri diren atazak direlako. Izan ere, rol semantikoek nork nori zer egin dion eta non eta noiz nkatzea lortzen badute ere, non eta noiz galderei zehazkiago erantzuteko, espazioaz eta denboraz espresuki arduratzen diren eskema berezituak erabiltzea beharrezkoa dela deritzogu. Kapitulu honen lehenengo hiru ataletan kontzeptu orokorrak emango dira (1.1, 1.2 eta 1.3). Jarraian, 1.4 eta 1.5 ataletan aipatutako hiru atazen aurkezpena egingo dugu, 1.6 atalean tesiaren motibazioa azalduko dugu eta, ondoren, 1.7 atalean, gure ekarpenak zerrendatuko ditugu. Azkenik, 1.8 eta 1.9 ataletan, sarrerako kapitulua bukatu aurretik, tesi lanaren egitura aurkeztu eta bertatik sortu diren argitalpenak zein izan diren aipatuko dugu. 1
sika, loso a eta hizkuntzalaritza. Fisikan, esate baterako, erlatibitatearen teoria ikertzean, gertaera kokaleku eta une zehatz batean agitzen den egoera sikoa dela ulertzen da; une jakin batean edalontzi bat lurraren kontra puskatzea, adibidez. Filoso an, berriz, hainbat dira gertaeren inguruko teoriak; hauetatik bost dira ezagunenak eta gainerako zientzietan (hizkuntzaren loso an eta ondorioz hizkuntzaren prozesaketan) eragin handiena izan dutenak: Kimena (1), Davidsonena (2), Lewisena (3), Badiou eta Felthamena (4) eta Deleuzerena (5). 1. Kimek (1976) aurkeztutako teoriaren arabera, gertaera bat une jakin batean jazotzen den propietate baten gauzatzea da, beste modu batera adierazita, propietate baten une jakin bateko adibide-bihurketa (property-exempli cation) dela esan daiteke. Sokratesen heriotza, esate baterako, Sokratesek berak une jakin batean (K.a. 399. urtean) parte hartu duen heriotza tasunaren gauzatzea da. 2. Davidsonek (1967) proposatutako gertaeren teoriak, ordea, bi irizpide ezartzen ditu haiek de nitzeko orduan: kausarena eta espazio-denborarena. Teoria honen arabera, bi gertaera bat eta bera direla ulertzen da baldin eta kausa eta efektu bera badute, edota kokaleku (espazio) eta une (denbora) berean agitu badira. 3. Lewisen (1987) teoriaren arabera, aldiz, gertaera bat leku-denborazko kategoria baten barnean sailka daitekeen edozein jazoera da; kategoria hauetako espazioak bizi garen mundu honetan edo beste edozeinetan kokatuta egon daitezke. Mundu ezberdinen ikuspegi hau bat dator Lewisek berak proposatutako errealismo modalarekin (Lewis, 1986). Errealismo modalaren arabera, hainbat mundu daude, eta denak dira bizi garena bezain errealak. 4. Badiou eta Felthamen (2007) ustez, gertaera egoera jakin bat guztiz aldatu eta egoera berria ezartzen duen jazoera edo iraultza da. Gertaeraren de nizio hau
1.1. Gertaerak 3 gehienbat testuinguru politikoan erabili izan bada ere, edozein testuingurutan erabiltzeko dago formulatuta; esate baterako, Georg Cantor (2006) matematikariak multzoen teoriaren inguruan burututako lana gertaera dela onartzen dute Badiou eta Felthamek, ikerketa matematikoa guztiz aldatzea eragin zuelako. Badiouren gertaerak gertaera-eremua izendatutako espazioan eta une jakin batean kokatzen dira. 5. Azkenik, Deleuzek (1988) proposatutako de nizioaren arabera gertaerak ez dira, gainerako teoriek defendatzen duten moduan, kausa baten ondorioz egoera jakin bat aldatzen duten espazioan eta denboran kokatutako jazoerak. Deleuzeren arabera, gertaerak ondoriotzat egoerak eguneratzea duten hainbat faktoreren elkarketak dira. Zuhaitzen udazkeneko hosto galera adibide hartuta, gainerako teoriek zuhaitzen hosto galera udazkenak eragindako gertaera dela ulertzen dute; Deleuzeren de nizioaren arabera, aldiz, zuhaitzak hostorik gabe gelditzea (egoeraren eguneratzea) eragin duen udazkena (udazkena osatzen duten faktoreen elkarketa) izango litzateke gertaera. Zerrendatutako teorietatik, hizkuntzaren prozesamenduak, historian zehar, Davidsonek proposatutakoa jarraitu izan du (2). Izan ere, semantika konputazionalean perpausak adierazteko teoria honetan oinarritzen den semantika neo-davidsondarra erabili ohi da. Beraz, hizkuntzaren prozesamenduan, eta ondorioz guretzat, gertaeraren de nizioa ondorengoa izango da: denboran eta espazioan kokatua dagoen eta kausa jakin baten ondorioz eragin jakin bat sortzen duen jazoera. 1.1.1 Gertaeren kategorizazioa Darabilgun gertaeraren de nizioa kontuan edukita, gertaerek denborarekin eta espazioarekin duten lotura argia da. Hau dela eta, tesi lan honetan, gertaerak eta hauetan parte hartzen duten entitateak identi katzeaz gainera, haien propietateak, bereziki denborari eta espazioari dagozkienak, aztertuko ditugu, testuen analisi semantiko egokia burutu ahal izateko. Gertaerek denborarekin duten erlazio semantikoaren kategorizazioa aldatzen duten gramatikaren kategoriak bat baino gehiago dira. Esate baterako Aktionsart (Streitberg, 1891) edo aspektu lexikala (iraunkorra, ez-iraunkorra, errepikakorra, ez-errepikakorra, etab.), aspektua (burutua edo burutu gabea), modua (indikatiboa, sub-
4 1. Sarrera juntiboa, optatiboa, etab.) eta denbora gramatikala (orainaldia, lehenaldia, etorkizuna). Gertaerak izaera semantiko-espazialaren arabera kategorizatzeko orduan, berriz, mugimenduzko edo mugimendurik gabeko gertaeren arteko bereizketa egin ohi da. Hau da, jazoera batek espazioko kokaleku edo lekune batetik besterako mugimendua inplikatzen duen edo ez alegia. Muller-ek eta bestek (1998) zerrendatzen dituzten hamar mugimendu kategoriei so eginik kategorizazio espazial zehatzagoa lor badaiteke ere, tesian zehar, Pustejovskyk eta bestek (2010) bezala, gertaera estatikoen eta dinamikoen arteko bereizketa baizik ez dugu egingo. Hain zuzen ere, tesian zehar jarraituko duguna Sauriik eta bestek (2005) proposatutako gertaeren kategorizazio espazio-tenporala da. Hau lortzeko hainbat kategoria gramatikal (aspektua, Aktionsart, ebidentzialitatea) eta lexiko izan zituzten kontutan. Kategorizazio honek ondorengo zazpi gertaera motak bereizten ditu: Occurrence: Iraunkorrak eta burutuak diren gertaera dinamikoak, ibili adibidez. State: Egoerak deskribatzen dituzten gertaera iraunkor, burutu eta estatikoak, egon esaterako. Reporting: Beste gertaera baten berri ematen duten gertaera ez-iraunkor burutu eta estatikoak, esan konparaziorako. Aspectual: Beste gertaera baten hasiera, jarraitutasuna edo amaiera adierazten duten gertaera ez-iraunkor, burutu eta dinamikoak, hasi esate baterako. Perception: Beste gertaera bat zentzuen bitartez hautematea deskribatzen duten gertaera estatikoak, iraunkorrak edo ez-iraunkorrak, burutuak edo burutugabeak, entzun argibidez. Intensional action: Helburuek motibatutako ekintzak deskribatzen dituzten gertaera dinamikoak, iraunkorrak edo ez-iraunkorrak eta burutuak, agindu adibidez. Intensional state: Helburuek motibatutako egoerak deskribatzen dituzten gertaera estatiko, iraunkor, burutu edo burutugabeak, pentsatu esaterako.
1.2. Predikatuak, argumentuak eta adjuntuak 5 BURUTUA BURUTUGABEA IRAUNKORRA Occurrence (ibili) State (egon) Perception (entzun) Intensional action (agindu) Intensional state (pentsatu) Perception (entzun) Intensional state (pentsatu) EZ-IRAUNKORRA Reporting (esan) Aspectual (hasi) Perception (entzun) Intensional action (agindu) Perception (entzun) Taula 1.1: Gertaeren espazio-denborazko kategorizazioa (dinamikoak beltzez). 1.2 Predikatuak, argumentuak eta adjuntuak Aurreko azpiatalean gertaera kontzeptua nkatu dugu. Azpiatal honetan, berriz, gertaeren gauzatze gramatikalean (Tenny eta Pustejovsky, 2000) parte hartzen duten predikatu, argumentu eta adjuntu kontzeptuak de nituko ditugu. Guretzat predikatuak gertaerak deskribatzen dituzten aditzak, adberbioak, izenak eta adjektiboak dira. Argumentuak, bestalde, predikatuek deskribatzen dituzten gertaeretan parte hartzen duten entitateak (nor, nori, nork) dira. Azkenik, adjuntuak, gertaeren nolakotasunak (non, noiz, nola...) adierazten dituzten propietateak dira. [Jarraitzaileek1] zelaitik1 ikusi zuten1 [partida1]. [[Partida2] zelaitik2 ikusi zuten2 [jarraitzaileak2]]1 egongo dira1[ nalean1]. Adibideko lehenbiziko perpausean aditza eta aditz laguntzaileak osatutakoa da predikatua, ikusi zuten. Jarraitzaileek eta partida dira predikatuaren argumentuak eta zelaitik, berriz, nondik (ikusi zuten)? galderari erantzuna ematen dion predikatuaren adjuntua. Adibideko bigarren perpausean, berriz, bi predikatu daude: ikusi zuten eta egongo dira. Erlatibozko perpausa den partida zelaitik ikusi zuten jarraitzaileek eta nalean, egongo dira predikatuaren argumentuak dira. Erlatibozko perpausaren barnean, partida eta jarraitzaileak, bestalde, ikusi zuten predikatuaren argumentuak dira, eta zelaitik predikatuaren nondik galdera erantzuten duen adjuntua. Uste dugu aurrera jarraitu aurretik garrantzizkoa dela argitzea hizkuntzaren prozesamenduan edo SRL atazan erabiltzen den predikatuaren de nizioa eta teoria gramatikal klasikoetan ematen dena ez direla berdinak. Izan ere, hizkuntzaren prozesamenduaren
6 1. Sarrera de nizioa bat dator egungo teoria gramatikalek defendatzen duten ikuspegiarekin, predikatuen argumentuak eta adjuntuak ez baitira sekula predikatuaren zati izango. Teoria klasikoek, ordea, perpausek bi osagai gramatikal dauzkatela defendatzen dute: subjektua eta predikatua. Subjektua normalean izen sintagmari dagokio, eta predikatua aditz sintagmari. Bereizketa honen ondorioz, subjektua ez diren argumentuak eta adjuntuak predikatuaren barnean kokatzen dira. [Jarraitzaileek1] zelaitik1 ikusi zuten1 [partida1]. [[Partida2] zelaitik2 ikusi zuten2 [jarraitzaileak2]]1 egongo dira1 [ nalean1]. Adibideko lehenengo perpausean izen sintagma eta subjektua jarraitzaileek da; zelaitik ikusi zuten partida, berriz, aditz sintagma eta predikatua. Horren osagaiak zelaitik adjuntua, ikusi aditza, zuten aditz laguntzailea eta partida argumentua dira. Bigarren perpausean, partida zelaitik ikusi zuten jarraitzaileak erlatibozko perpausa perpaus nagusiaren izen sintagma eta subjektua da; egongo dira nalean aditz sintagma eta predikatua. Erlatibozko perpausean jarraitzaileek (ergatibo pluralean) da subjektua eta Partida zelaitik ikusi zuten predikatua. 1.3 Perpausen semantika: rolen garrantzia Hizkuntzalaritzaren betidaniko arduretako bat perpausen adierazpen semantikoa izan da, perpaus baten esanahia nola adierazi behar den zehaztea alegia. Horretarako hurbilpen ezberdinak proposatu izan dira: logikoak, kognitiboak eta estatistikoak gehienbat. Perpausen esanahia egituratzen den era garrantzizkoa da, honek baldintzatzen baititu hizkuntza prozesatzeko erabiltzen diren tresnen diseinua eta garapena. Tesi lan honek jarraitzen duen Davidsonen gertaeran oinarritzen den adierazpen neo-davidsondarraz arituko gara atal honetan. Adierazpide hau perpausen semantika azaltzeko rol semantikoak erabiltzen dituen hurbilpen logikoa da. Rolek predikatu baten argumentu eta adjuntuek betetzen duten funtzio semantikoaren berri ematen dute, hau da, predikatuarekiko argumentu eta adjuntuek zer motatako erlazio semantikoa daukaten zehazten dute. Hurrengo adibidean, Jarraitzaileek zelaitik ikusi zuten partida perpausaren semantika adierazi dugu adierazpide neo-davidsondarra erabilita. Goikoa semantikaren forma logikoa da, eta behekoa, berriz, forma logiko horren testuaren gaineko irudikapena.
1.3. Perpausen semantika: rolen garrantzia 7 ∃e(ikusi(e) ∧ AGENT(e, Jarraitzaileek) ∧ THEME(e, partida) ∧ Location(e, zelaitik)) ↓ AGENTe z }| { [ Jarraitzaileeke ] Locatione z }| { zelaitike ikusi zutene z THEMEe }| { [ partidae ] . Adierazpide neo-davidsondarrak argi erakusten du ikusi zuten predikatuak e izendatutako gertaera deskribatzen duela. Gainera, predikatu honen subjektu eta argumentu den Jarraitzaileek AGENT rola betetzen duela adierazten du, hau da, Jarraitzaileak direla e gertaeraren abiarazle edo sortzaileak. Honetaz gain, partida THEME rola betetzen duen argumentua dela adierazi da, partida dela e gertaera jasaten duen entitatea alegia. Azkenik, zelaitik predikatuaren adjuntuak gertaera jazo den kokagunearen berri, Location, ematen duela adierazi da. 1.3.1 Bilakaera: Julio Zesarren hilketa Perpausen semantika adierazteko erabili izan diren erak aldatzen joan dira denborarekin. Jarraian, tesi lan honek oinarri hartzen duen semantika neo-davidsondarrera iritsi arteko teknika logikoen laburpen inkrementala egingo dugu (Goldberg, 1995). Izan ere, teknika horien gabeziek eraman dute egungo adierazpidera. Brutok Zesar hil zuen perpausaren semantika adieraztetik abiatuko gara. Gure lanean jarraitzen dugun predikatuaren de nizioa kontuan edukita (egungo teoria gramatikaletan oinarritutakoa, eta predikatu logika erabiltzen duena), lehenengo hurbilpena perpausa honela adieraztea izango litzateke: hil(Bruto, Zesar) ↓ [ Brutok1 ] [ Zesar1 ] hil zuen1. Adibidean, hil predikatuak Bruto eta Zesar argumentuak hartzen dituela zuzen adierazten da; adierazpide hau hala ere ez da behar bezain zehatza, ez baitu, besteak beste, nork hil zuen nor zehazten. Gainera, eman dezagun adibideari non eta noiz galderei erantzuten dieten adjuntuak gehitzen dizkiogula, esate baterako: Brutok Zesar Koliseoan urrian hil zuen. Perpaus hau aurreko teknika bera erabiliz adierazita ondokoa izango genuke:
8 1. Sarrera hil(Bruto, Zesar, Koliseoa, urria) ↓ [ Brutok1 ] [ Zesar1 ] [ Koliseoan1 ] [ urrian1 ] hil zuen1. Adierazpen honek aditzera ematen du hil predikatuaren adjuntuak diren Koliseoa eta urria Bruto eta Zesar argumentuen parekoak direla, adjuntuak izan beharrean argumentuak direla, alegia. Ez da zehazten nork hil zuen nor eta, honetaz gain, ez da adjuntu moten arteko bereizketarik egiten, hau da, ez da zehazten Koliseoa kokapena eta urria denbora-adjuntuak direla. Arazo hauek saihesteko aurreko adierazpena honela zati genezake: hil(Bruto, Zesar) ∧ non(Koliseoa) ∧ noiz(urria) ↓ [ Brutok1 ] [ Zesar1 ] Koliseoan1 urrian1 hil zuen1. Teknika honen bitartez aurreko adierazpidearen hiru arazoetako bi desagertu egiten dira: predikatuaren argumentuen eta adjuntuen arteko bereizketa egiten da eta, gainera, argi geratzen da Koliseoan eta urrian adjuntuak ez direla mota berekoak. Hala ere, adierazpide hau ez da perpausen semantika egoki adierazteko bezain zehatza. Demagun ondorengo perpausa daukagula: Brutok Zesar Koliseoan urrian hil eta Grezian atxilotu zuten. hil(Bruto, Zesar) ∧ non(Koliseoa) ∧ noiz(urria) ∧ non(Grezian) ∧ atxilotu(Bruto) ↓ [Brutok?][Zesar?] Koliseoan? urrian? hil1 eta Grezian? atxilotu zuten2. Adibidean hil eta atxilotu zuten predikatuak zuzen adierazita daude: argumentu eta adjuntuak bereizten dira, eta gainera adjuntu motak zehaztuta daude. Hala ere, hasierako arazoa ez da konpondu, ez da zehazten nork hil zuen nor. Gainera, ez da argi gelditzen adjuntu bakoitza zer predikaturi dagokion; ezin esan dezakegu, adibidez, Grezian adjuntua atxilotu zuten predikatuari dagokiola. Arazo hau izan zen, hain zuzen ere, Davidsonen abiapuntua, eta haren perpausen semantika adierazteko proposamenaren
10 1. Sarrera Predikatu batek Davidsonen gertaera bat eta bakarra deskribatzen du eta predikatua aditza, aditzondoa, izena edo izenondoa izan daiteke. Perpaus bakoitzak gutxienez predikatu bat dauka, eta horrek hainbat argumentu eta adjuntu izan ditzake edo bat ere ez. Gertaera bakoitzari predikatu-argumentu-adjuntu egitura bat dagokio. Argumentuek rolak betetzen dituzte eta argumentu bera hainbat predikaturena izan daiteke Adjuntuek propietateak adierazten dituzte eta adjuntu bera hainbat predikaturena izan daiteke. 1.4 Rol semantikoen etiketatzea Gure ikerketa hizkuntzaren prozesamenduaren azpiatala den semantika konputazionalaren barnean kokatzen da. Semantika konputazionala hizkuntza naturalean idatzitako testuen esanahiaren adierazpenak sortu eta prozesatzeaz arduratzen da. Besteak beste, testuetako predikatu-argumentu-adjuntu egiturak era automatizatuan detektatzeko ardura bere gain hartzen duen hizkuntzaren prozesamenduaren azpiatala da. Rol semantikoen etiketatzearen (Semantic Role Labeling, SRL) eginbeharra perpaus bateko predikatu, argumentu eta adjuntuen arteko erlazio semantikoak aurkitu eta dagokien rol semantikoa automatikoki esleitzea da. Horretarako lehenengo urratsa perpauseko predikatuak identi katzea izaten da (1). Ondoren, predikatu bakoitzaren adiera nkatu behar izaten da, adieraren arabera predikatuek hartzen dituzten argumentuak eta horien rolak aldatu egiten direlako (2). Azkenik, predikatuen argumentu eta adjuntuak identi katzen dira, eta argumentu bakoitzak zer rol jokatzen duen erabakitzen da, aurreko pausoan zehaztutako adiera kontuan izanik (3 eta 4). Analisi mota honek perpausen azaleko adierazpen semantikoa ahalbidetzen du, eta gertaeren propietateak eta parte hartzaileen arteko oinarrizko erlazio semantikoak azaleratzen ditu. Jarraitzaileek zelaitik ikusi zutene partida. (1) ↓
1.4. Rol semantikoen etiketatzea 11 Jarraitzaileek zelaitik ikusi.01 z }| { ikusi zutene partida. (2) ↓ [ Jarraitzaileeke ] zelaitike ikusi.01 z }| { ikusi zutene [ partidae ]. (3) ↓ AGENTe z }| { [ Jarraitzaileeke ] Locatione z }| { zelaitike ikusi.01 z }| { ikusi zutene z THEMEe }| { [ partidae ] . (4) Adibidean Jarraitzaileek zelaitik ikusi zuten partida perpausaren rol semantikoen etiketatzea pausoz pauso burutu da. Lehenik, ikusi zuten, perpausaren predikatu bakarra, identi katu da. Gero, predikatuari ikusi.01 izendatutako ikusi aditzaren adiera ezarri zaio. ikusi.01 adiera norbaitek (Jarraitzaileek) zerbait (partida) ikusi du(t)ela adierazten duen ikusi aditzaren erabilera da. Azkenik, ikusi.01 adieraren azpikategorizazioan oinarrituta, Jarraitzaileek eta partida argumentuak eta zelaitik adjuntua identi katu dira, eta AGENT eta THEME rolak eta Location adjuntu-mota esleitu zaizkie. Predikatuen adieren azpikategorizazioaren helburua predikatuek adiera bakoitzean jasotzen ahal dituzten argumentuak eta hauek jokatzen dituzten rolak nkatzea da; honetaz tesi laneko bigarren atalean arituko gara. 1.4.1 Sintaxia eta SRL Rol semantikoen etiketatze automatikoa estuki lotuta dago analisi sintaktikoarekin, eta hasiera batean analisi sintaktikoa esaldien adierazpen zehatza egiteko nahikoa dela pentsa badaiteke ere, hau ez da horrela. Ondoko adibidean ikus daiteke prozesamendu semantikoaren garrantzia zein den. AGENT z(Subjektua) }| { [ Mikeleke ] PATIENT z(Objektua) }| { [ leihoae ] hautsi zuene. PATIENT z(Subjektua) }| { [ Leihoae ] hautsi egin zene. Adibideko lehenengo esaldian Mikelek subjektua da eta leihoa berriz objektua. Bigarren esaldian, aldiz, leihoa subjektua da eta ez objektua. Bi esaldietan, alabaina, leihoa
12 1. Sarrera argumentuak rol bera jokatzen du, PATIENT rola. Adibide honek argi erakusten du analisi sintaktikoa ez dela nahikoa esaldien esanahia zehaztasunez adierazteko eta semantika behar beharrezkoa dela. Aurrera jarraitu aurretik bi puntu argitzea beharrezkoa dela uste dugu: alde batetik, eta arestian aipatutakoak iradokitzen duen moduan, SRL sistemak analisi sintaktikoetan oinarritzen direla rol semantikoak etiketatzeko, eta beste alde batetik, bi analisi sintaktiko mota daudela, osagaietan oinarritutakoa eta dependentzietan oinarritutakoa. Irudia 1.1: Osagaietan oinarritutako analisi sintaktikoa. Irudia 1.2: Dependentzietan oinarritutako analisi sintaktikoa1. Osagaietan oinarritutako analisi sintaktikoak kategoria sintaktikoen arabera antolatzen ditu esaldiko osagaiak (perpausa (P), izen-sintagma (IS), postposizio-sintagma (PS), eta aditz-sintagma (AS))(1.1). Dependentzietan oinarritutakoak, berriz, elementu lexikoen arabera eratzen ditu, hau da, hitzen arteko erlazioak adierazten dituen 1Iturria: Sareko Euskal Gramatika, http://www.ehu.eus/seg/hizk/1/4.
1.4. Rol semantikoen etiketatzea 13 dependentzia-zuhaitza itzultzen du. Dependentzia zuhaitzetan hitz-bikoteen arteko erlazio bitarrak (mendekoa/gobernatzailea) adierazten dira (1.2). Irudietan Zinemako cowboy hark bere etxe handian errezibitu zituen. esaldiaren analisi sintaktikoa erakusten da. 1.4.2 SRLren jatorria eta bilakaera Hizkuntzaren prozesamenduak lengoaia naturala konputazionalki modelatzeko gaitasuna inplikatzen du, haren kategoria gramatikal, topiko eta fenomeno guztiak barne. Oraingoz urrun gaude hizkuntza konputazionalki guztiz modelatu ahal izatetik, nahiz eta, berrogeita hamarreko hamarkadan alor honetako ikerketa hasi zenetik, hainbat gai landu diren eta horietako askotan emaitza onak erdietsi. Jarraian SRLren bilakaera deskribatzen da, horretarako beharrezkoa izan da hizkuntzaren prozesamenduarena ere zeharka azaltzea. 1950-1990 Aipatu dugu lengoaia naturala automatikoki prozesatzeko lehenengo saiakerak berrogeita hamarreko hamarkadan egin zirela, garaiko interes geopolitikoaren ondorioz adimen arti zialak zuen babes ekonomikoak bermatuta. Izan ere, aurrera eramandako lehenbiziko esperimentuak, The Georgetown Experiment deitutakoak, errusieraz idatzitako 60 esaldi ingelesera automatikoki itzultzea zeukan helburu. Ordutik eta laurogeita hamarreko hamarkada arte, hizkuntza, eta zehatzago, hizkuntzaren semantika, konputazionalki tratatzean zentratu ziren lanak, batez ere lexikoien, ontologien, gramatiken eta bestelako baliabide semantikoen eskuzko garapenean (adibidez, Hirst, 1987). 1990-2005 Laurogeita hamarreko hamarkadatik aurrera, semantika konputazionalean, hizkuntzaren prozesamenduko gainerako arloetan bezala, ikasketa automatikoa erabiltzen hasi zen. Baliabide konputazionalen ahalmena handitu izanak ekarri zuen ikasketa automatikoa hizkuntza teknologian sartzea. Hasierako ikasketa metodoek teknika gainbegiratuak erabiltzen zituzten, hau da, eskuz etiketatutako corpusetatik ikasten zuten, ereduak sortzeko. Geroago, teknika ez gainbegiratuak, etiketatu gabeko testutik ikasten zutenak, eta teknika hibridoak hasi ziren erabiltzen. Ikasketa automatikoko metodoek hizkuntza prozesatzeko sistemei egitura linguistiko konplexuak ikasteko eta kudeatzeko gaitasuna ematen die; besteak beste, lan honen ardu-
14 1. Sarrera rakoak diren predikatu-argumentu-adjuntu egitura gramatikal eta sintaktiko-semantikoak ikasteko eta kudeatzeko. Hasiera batean, ikasketa automatikoaren eta metodo estatistikoen erabilera morfologiaren eta sintaxiaren prozesamendura mugatu bazen ere, ataza haietan lortutako emaitza onek semantika ere aipatu tekniken bitartez prozesatzen hastea ekarri zuten. Laurogeita hamarreko hamarkadaren bukaeran hasi ziren SRL atazaren oinarri teorikoak nkatu zituzten lanak argitaratzen. Esate baterako, Briscoe eta Carroll-ek (1997) azpikategorizazio egiturak automatikoki erauzteko egin zuten lana, eta Waldek (2000) eta Stevensonek (2001) ikasketa automatikokoak predikatu-argumentuadjuntu egiturak landu nahi badira metodo egokiak zirela erakusteko burututakoak. 2005-2017 Ondorengo urteetan, SRLn erreferentziazkoak diren eta predikatu-argumentu-adjuntu egiturak etiketatuta dauzkaten PropBank (Palmer et al., 2005) eta FrameNet (Baker et al., 1998) ingelesezko corpusak argitaratu ziren. Corpus hauek ingelesezko testuz osatuta baldin badaude ere, duten egitura eta oinarritzat hartzen duten marko teorikoa beste hizkuntza batzuetarako corpusak garatzeko erabili izan da; adibidez, Aldezabalen eta besteren 2013ko lanean euskarazko EPEC-RolSem corpusa deskribatzen da. Gaur egun, rol semantikoen etiketatzea hizkuntzaren prozesamenduko gai ongi de - nitua da. Azken bost urteotan, alabaina, atazaren ospea apur bat gutxitu da, ingelesez idatzitako testuak rolekin etiketatzeko orduan emaitza onak eskuratu badira ere, tipologikoki ingelesetik urruntzen direnetan emaitzak ez baitira hain onak izan. Erabiltzen diren teknikei dagokionez, gaur egun, baliabide urrikoak ez diren hizkuntzak prozesatzeko (ingelesa esate baterako) gainbegiratu gabeko tekniken eta sare neuronaletan oinarritutako ikasketa sakonaren erabilera gailentzen ari da. Baliabide urriak edo baliabide mugatuak dituzten hizkuntzetan, ordea (euskaran adibidez), teknika gainbegiratuak eta ikasketa automatiko klasikoa (ez sakona, azalekoa baizik) erabiltzen dira gehienbat. 1.5 Denbora eta espazioaren etiketatzea Testuen semantika egituratzen duten oinarrizko unitateak predikatu-argumentu-adjuntu egiturei lotutako gertaerak direla azaldu dugu 1.2 atalean. Argumentu eta adjuntuek gertaeren hainbat propietateren berri ematen dute; besteak beste, gertaerak espazioan eta
1.5. Denbora eta espazioaren etiketatzea 15 denboran kokatzen laguntzen dute. Rol semantikoen etiketatzeak propietate hauek detektatzeko gaitasuna baldin badu ere, uste dugu aberasgarria izan daitekeela gertaerek beste gertaera eta entitateekin dituzten espazio eta denborazko erlazioak automatikoki lortu ahal izatea, baita espazio eta denbora adierazpenak erauzi ahal izatea ere. Horretarako ISO-Space (Pustejovsky et al., 2011) eta ISO-TimeML (Pustejovsky et al., 2010) estandarretan oinarritutako etiketatzaileak garatu ditugu, izan ere, tesi honen helburuetako bat euskarazko testuen analisi semantikoa automatikoki egiten duten tresnen garapena baita. ISO-TimeML testuetako denbora-informazioa etiketatzeko sortutako anotazio eskema eta hizkuntza da; ISO-Space, berriz, espazio-informazioa etiketatzeko sortutako anotazio eskema eta hizkuntza, aurreko eskemaren diseinuan oinarritzen da. Anotazio eskemak hizkuntza naturaleko informazio linguistikoa nola markatu edo bildu behar den ezartzen duten formalismoak dira. Markaketaren helburua testuetako informazio linguistikoa konputazionalki tratatu edo prozesatzeko gaitasuna eskuratzea da. Gure kasuan, ISO-TimeML eta ISO-Space eskemak erabili ditugu, denbora eta espazio informazioa erauzten duten tresnak garatu ahal izateko. 1.5.1 Denbora Informazio tenporala automatikoki prozesatzeko erabiltzen den ISO-TimeML eskemak testuetan denborarekin zerikusia duten ondoko osagaiak erauzteko aukera ematen du: Joan, pentsatu eta dakusat moduko gertaeren buru lexikalak. Urtarrilaren 31n, 1923/4/23 eta ostiral arratsaldean bezalako adierazpenak. Ondoren, baino lehen eta aurretik moduko denbora seinaleak. Seinale hauek gertaeren eta denbora adierazpenen arteko loturak adierazten dituzte, haien artean zer ordenaketa dagoen erakusten dute alegia. Joan aurretik pentsatu nuen esaldian, esaterako, aurretik seinaleak pentsatzeko gertaera joatekoa baino lehen jazo dela adierazten du. Ondoko adibideak erakusten du testua nola etiketatzeko balio dezakeen ISO-TimeML eskemak. Adibideak arestian aipatu ditugun gertaeren buru lexikalak, denbora adierazpenak eta seinaleak dauzka markatuta.
16 1. Sarrera Jarraitzaileek z Adierazpena }| { ostiral goizean Gert. z }| { ikusi zuten partida, z Gertaera }| { ekaitzaren Seinalea z }| { ondoren. ISO-TimeML eskemak, gainera, bi gertaeraren artean eta gertaera baten eta denbora adierazpen baten artean izan daitezkeen hiru erlazio mota markatzeko aukera ere ematen du. Lotura hauek denborazkoak, mendekotasunezkoak eta aspektuzkoak izan daitezke. Aurreko adibideko esaldian etiketa daitezkeen denbora loturak hiru dira. (1) Jarraitzaileek ostiral goizean ikusi zuten partida, ekaitzaren [ondoren]. Lehenengo loturaren kasuan ondoren seinaleak adierazten du ikusi eta ekaitzaren gertaeren arteko denbora erlazioaren gauzatzea. Honek, ekaitzaren gertaera ikusi baino lehen jazo dela markatzen du. (2) Jarraitzaileek ostiral goizean ikusi zuten partida, ekaitzaren ondoren. Bigarren loturan, ordea, ez dago ostiral goizean denbora adierazpenaren eta ikusi gertaeraren arteko erlazioaren gauzatzea adierazten duen seinalerik. Erlazio honek ikusi gertaera eta ostiral goizean adierazpena aldi berean agitu direla markatzen du. (3) Jarraitzaileek ostiral goizean ikusi zuten partida, ekaitzaren ondoren. Azkenik, hirugarren denbora erlazioan, ekaitzaren gertaera ostiral goizean adierazpenak mugatzen duen denbora tartearen barnean kokatzen dela markatzen du. Ondoko bi adibideetan beste bi erlazio motak, aspektuzkoak eta mendekotasunezkoak, nolakoak diren erakusten da. Lehenengo motakoek aspektuzko gertaera baten (ikus 1.1.1) eta honen argumentuen arteko erlazioak markatzeko balio dute. Bigarren motakoek, aldiz, bi gertaeraren arteko mendekotasun erlazioak markatzeko. (4) Jarraitzaileek partida ikusten amaitu zuten. Erlazio honetan, amaitu, amaitu zuten aspektuzko gertaeraren buru lexikaletik ikusten gertaerarako erlazio aspektuala markatu da.
1.5. Denbora eta espazioaren etiketatzea 17 (5) Jarraitzaileek uste dute taldeak partida irabazteko aukera izango duela. Beste adibide honek, ordea, mendekotasun erlazioen markaketa erakusten du. Erlazio hauek gertaera nagusia hartzen dute iturritzat, kasu honetan uste dute, eta helburutzat berriz mendeko gertaera, kasu honetan aukera izango dutela. Azpiatal honetan ISO-TimeML eskema erabilita etiketa daitekeen informazio tenporala deskribatu dugu. Tesi laneko hirugarren atalean zehaztuko ditugu zein diren eskema honek erabiltzen dituen etiketak, etiketa hauek jasotzen dituzten atributuak eta atributu horiek har ditzaketen balioak. 1.5.2 Espazioa Informazio espaziala automatikoki prozesatzeko erabiltzen den tesi lan honetako ISOSpace eskemak testuetan espazioarekin zerikusia duten ondoko osagaiak erauzteko aukera ematen du: Lekuak, eraikina, Tokio eta Everest mendia adibidez. Bideak, errepidea, A-8 autobidea eta ibilbidea esaterako. Gertaera dinamikoak, joan, ibili eta erori konparaziorako. Gertaera dinamiko edo mugimenduzkoen argumentuak. Gertaera estatiko edo mugimendu gabekoak, egon, pentsatu eta ikusi adibidez. Espazio seinaleak, ezkerrekoan, barnean, kanpokoan eta ezkerretan argibidez. Seinale hauek osagaien arteko espazio eta norabide erlazioak deriztenak adierazten dituzte. Mugimendu seinaleak, ezkerrekora, barnetik, kanporantz eta ezkerretara esate baterako. Seinale hauek osagaien arteko mugimendu erlazioak deriztenak adierazten dituzte. Hurrengo adibideak erakusten du testua nola etiketatzen den ISO-Space eskema erabilita. Adibideak arestian aipatu ditugun osagai espazialak dauzka markatuta.
18 1. Sarrera Goiko harmailetan zeuden jarraitzaileek B1 irtenbidea erditik igaro zuten. Lekua → harmailetan Lekua → Goiko harmailetan Bidea → irtenbidea Bidea → B1 irtenbidea Gertaera dinamikoa → igaro Arg. dinamikoa → Goiko harmailetan zeuden jarraitzaileek Arg. dinamikoa → B1 irtenbidea Gertaera estatikoa → zeuden Seinale espaziala → Goiko Mugimendu seinalea → erditik Adibidean bi gertaera etiketatu dira: zeuden estatikoa eta igaro dinamikoa. Goian azaldu bezala, ISO-Space eskemak mugimenduko gertaeren argumentuak ere markatzen ditu. Kasu honetan igaroren Goiko harmailetan zeuden jarraitzaileek eta B1 irtenbidea argumentuak markatu dira. Gainera, Goiko seinale espaziala eta erditik mugimendu seinalea ere etiketatu dira. Baita harmailetan eta Goiko harmailetan toki izenak eta irtenbidea eta B1 irtenbidea ibilbide edo bideak ere. Espazioa etiketatzeko erabiltzen den eskemak, gainera, osagai espazialen artean izan daitezkeen hiru erlazio mota markatzeko aukera ere ematen duela aipatu dugu. Lotura hauek mugimendukoak, espazialak eta norabidekoak izan daitezke. Ondoko esaldietan ematen dira erlazio hauen adibideak. (1) [Harmailetako jarraitzaileek] [B1 irtenbidea] erditik igaro zuten. Lehenbiziko adibidean erditik seinale dinamikoak adierazten duen mugimenduko erlazioa etiketatu da. Honetan igaro, igaro zuten gertaera dinamikoaren buru lexikalak Harmailetako jarraitzaileek argumentuak eta B1 irtenbidea bideak hartzen dute parte. (2) [Jarraitzaileak] [estadioaren] barnean zeuden.
1.6. Motibazioa 19 Bigarren adibide honek, berriz, espazio erlazioen erabilera erakusten du. Lotura barnean seinale espazialak adierazten du, zeuden gertaera estatikoa Jarraitzaileak argumentuarekin eta estadioaren tokiarekin erlazionatzen dituenak. (3) [Jarraitzaileak] [estadioaren] ezkerretan zeuden. Hirugarren adibidean norabideko erlazioen erabilera erakusten da. Bertan, ezkerretan seinale espazialak Jarraitzaileak argumentuaren eta estadioaren tokiaren arteko orientazio erlazioa adierazten du. Azpiatal honetan ISO-Space eskema erabilita etiketa daitekeen informazio espaziala deskribatu dugu. Tesi laneko laugarren atalean zehaztuko ditugu zein diren eskema honek erabiltzen dituen etiketak, etiketa hauek jasotzen dituzten atributuak eta atributu horiek har ditzaketen balioak. 1.6 Motibazioa Tesi lan honetan zehar jarraian zerrendatzen ditugun bi hipotesiak betetzen diren ala ez aztertzea izan dugu helburu: 1. Euskaraz denboraren adierazpen linguistikoa etiketatzeko orduan rol semantikoek daukaten eragina positiboa dela, ingelesez eta gaztelaniaz bezala. 2. Espazioaren adierazpen linguistikoa, denborarena bezala, fenomeno semantikoa dela, eta horregatik semantika eta, zehazkiago, rol semantikoek duten garrantzia nabarmena dela, informazio espazialaren etiketatze eraginkorra egin ahal izateko. Gainera, bi hipotesi hauek betetzen diren edo ez aztertzeaz gain, euskara semantikoki prozesatu ahal izateko tresnak garatzea ere izan da tesi lan honen motibazioa. Prozesamendu espazialaren kasuan ezin izan da euskarazko tresna sortu baliabide faltaren ondorioz. Dena dela, ingeleserako garatu dugun X-Space izeneko tresna, honen egitura eta honetatik atera ahal izan ditugun ondorioak baliozkoak izango zaizkigu etorkizunean garatu gogo den euskarako sistema sortzean. Gaur egun frogatuta dago rol semantikoek garrantzi handia dutela, beste ezaugarri semantiko batzuekin batera, denboraren adierazpen linguistikoa egoki etiketatzeko, bai
20 1. Sarrera ingelesez eta bai gaztelaniaz (Llorens, 2011). Ondorioz, pentsatzekoa da hau beste hizkuntza batzuetan ere beteko dela. Tesi honetan euskaran ere betetzen dela egiaztatu dugu (lehen hipotesia). Gainera, denboraren adierazpen linguistikoak antzekotasun handia du espazioaren hizkuntza adierazpenarekin. Izan ere, leku informazioa etiketatzeko gailendu den eskema (ISO-Space) (Pustejovsky et al., 2011) informazio tenporala etiketatzeko erabiltzen den eskema estandarrean dago oinarrituta (ISO-TimeML) (Pustejovsky et al., 2010). Arrazoi horrengatik, besteak beste, da zentzuzkoa espazioaren adierazpen linguistikoa, denborarena bezala, fenomeno semantikoa dela pentsatzea eta rol semantikoek ataza honetan duten eragina neurtzen saiatzea (bigarren hipotesia). 1.6.1 Metodologia Lehenengo hipotesia frogatzeari dagokionez lehenik eta behin, euskaraz rol semantikoak automatikoki etiketatzen dituen bRol tresna (Salaberri et al., 2015a) garatu dugu, eta gero honen emaitzak testuinguru estandarrean balioetsitako beste sei hizkuntzarekin alderatu ditugu. bRol SRL tresna garatu aurretik, euskaraz rol semantikoak etiketatzeko tenorean eragin positiboa izan dezaketen ezaugarrien ikerketa eta lehen prototipoaren eraikuntza egin dugu (Salaberri et al., 2014). Rol semantikoak etiketatzeko atazan, ebaluazio estandarra ConLL-09 (Haji£ et al., 2009) lehiaketak ezarritako testuingurua dela ulertzen da. Hurrengo pausua bTime (Salaberri et al., 2017) euskaraz idatzitako testuetan denbora adierazpenak etiketatzen dituen sistema sortzea izan da. bTimeren emaitzak ingeles, gaztelania eta italierarako erreferentziazkoak diren TempEval-3 (UzZaman et al., 2012) eta EVENTI-2014 (Caselli et al., 2014) ebaluazio saioetan lortu zirenekin alderatu ditugu. Honek tesi lan honetako lehenengo hipotesia baieztatzeko balio izan digu. Gure bigarren hipotesia frogatzeko, ordea, X-Space sistema garatu dugu (Salaberri et al., 2015b); honek ingeleseko testuetan ageri den informazio espaziala automatikoki etiketatzen du, besteak beste rol semantikoetatik erauzitako ezaugarriak ikasketa automatikoan erabiliz. X-Space aplikazioa SemEval-2015 lehiaketan (Pustejovsky et al., 2015) parte hartuta ebaluatu dugu eta, ondorioz, testuinguru estandarrean ebaluatu dugula esan daiteke. Bertan lortutako emaitzek gure hipotesia baieztatzen laguntzen dute. Tesi lanean garatu diren tresnak Euskal Herriko Unibertsitateko IXA ikerketa taldearen barnean erabiltzeko sortu dira gehienbat. Hala ere, etorkizun hurbilean tresna horiek
1.7. Ekarpenak 21 eskuragarri egongo dira edonorentzat ixaKAT 2 prozesamendu-katean (bRol eskuragarri dago dagoeneko). 1.7 Ekarpenak Oro har, eta besteak beste hipotesiak frogatzeko asmoz garatu ditugun lau aplikazioak kontuan edukita, tesi lan honen ekarpen nagusiak bi izan direla esan dezakegu: alde batetik, aipatutako hipotesiak berrestea lortu dugu, eta, bestetik, ikerketaren egungo egoeran aurrera egin dugu, ingelesean eta batik bat euskaran, azken hau prozesatzeko dagoen baliabide eta tresna kopurua ingelesa prozesatzeko dagoenera hurbilduta. Gainera, ISO-TimeML eta ISO-Space eskema jarraituta sortutako etiketatzetxategien bisualizaziorako teknika proposatu dugu, eta VisualTime eta VisualSpace izeneko interfazeak garatu. Tesian egin ditugun hiru urratsak banaka azterturik (SRL eta denboraren eta espazioaren etiketatzea), haietako bakoitzetik sortutako ekarpenak ondorengoak dira: SRL. Euskaraz rol semantikoak etiketatzen dituen lehenengo tresna garatu dugu, bRol izenekoa, eta IXA taldearen euskararen analisi katean txertatu dugu (Otegi et al., 2016). Hortaz, testuen analisirako eta informazioaren erauzketarako ezagutza semantikoaz balia daitezkeen aplikazioen garapena ahalbidetu dugu, esaterako tesian landu dugun denbora-informazio erauzketarako tresnarena (bTime). Denboraren etiketatzea. Atal honetan ISO-TimeML estandarrean oinarritzen den bTime euskararako denbora informazioaren erauzketa automatikorako tresna sortu dugu. Honen garapenean denbora adierazpenak etiketatzeko dauden bi hurbilpenen erkaketa egin dugu, hots, erregelen bidezkoa (bTime-rule) eta ikasketa automatikoaren bidezkoa (bTime-ML). Espazioaren etiketatzea. Atal honetarako ekarpen garrantzizkoena ingelesez idatzitako testuetan aurki daitekeen espazio informazioa etiketatzeko inplementatu dugun X-Space tresna da. Etiketatzaile hau ISO-Space estandarra jarraitzen duen tresna bakanetakoa da. Izan ere, 2015. urtean SpaceEval lehiaketan (Pustejovsky et al., 2015) aurkeztutako sistemetatik (hauek dira mota honetako lehenak), gurea 2http://ixa2.si.ehu.es/ixakat/
22 1. Sarrera da bi osatuenetako bat. X-Space sisteman proposatzen dugun aplikazioaren diseinua, etorkizunean, euskaraz espazio informazioa etiketatzen duen sistema eraikitzeko orduan baliagarria izango zaigu. 1.8 Dokumentuaren egitura Tesiaren dokumentua bost ataletan banatu dugu eta horietan jasotzen da egindako ikerkuntza lana. Bost kapituluetan burututakoa jarraian laburbiltzen da: Lehen atala: Sarrera. Bigarren atala: Rol semantikoen etiketatze automatikoa. Atal honen lehenengo eta bigarren azpiataletan SRL atazaren status quaestionis delakoa edo ikerketaren egungo egoera azaltzen dugu. Hasteko, ingelesa aztergai harturik burutu diren lanez eta hizkuntza hartan dauden baliabide linguistikoez ariko gara, eta, ondoren, euskarazko rol semantikoen etiketatze automatikoa aurrera eraman ahal izateko eskuragai dauden baliabideak aurkeztuko ditugu. Jarraian, bigarren azpiatalean hain zuzen ere, SRL etiketatzaileen tradiziozko bost mailako arkitektura aztertuko dugu, maila bakoitzaren erronkak zein diren eta normalean nola ebazten diren adieraziz. Bigarren azpiatal honetan SRLn erabili ohi diren hizkuntza ezaugarriak ere zerrendatuko ditugu. Hirugarren azpiatalean, tesian garatu dugun eta rol semantikoak guztiz automatikoki etiketatzen dituen bRolera iritsi aurretik sortutako prototipoaz eta honen emaitzez arituko gara. Laugarren azpiatalean berriz bRol tresna aurkeztuko dugu, eta honen emaitzak beste sei hizkuntzaren azterketatik erdietsi direnekin alderatuko ditugu. Hirugarren atala: Denbora informazioaren erauzketa. Aurreko atalean egin dugun bezala, atal honetan ere, ikerketaren egungo egoera ikusiz hasiko gara. Lehen azpiatalak tesian jarraitzen dugun ISO-TimeML eskema estandarrera iritsi aurretiko ikerketa laburbiltzen du, baita eskemaren gailentze eta estandarizazioa ekarri duten baliabide eta lehiaketena ere. Ondoko azpiatalean, berriz, ingeleserako eskemaren eta guk erabili dugun euskararako egokitzapenaren (Altuna et al., 2016b) arteko aldea azaltzen dugu. Hirugarren azpiatalean denbora informazioa erauzten duten tresnen osagai nagusiez eta denbora adierazpenen erauzketari ematen
1.9. Argitalpenak 23 zaizkion erregelen eta ikasketa automatikoaren bitartezko hurbilpenez mintzo gara. Gero, laugarren azpiatalean, tesian garatu dugun bTime tresnaren diseinua, honen emaitzak, bTime erabilita egindako esperimentuak eta tresnaren hobekuntzak azaltzen ditugu. Azkenik, etorkizunean euskaraz denbora etiketatzeko orduan aurreikusten ditugun lanak eta egin beharreko azterketak proposatzen ditugu. Laugarren atala: Espazio informazioaren erauzketa. Atal honetan testuetan aurkitzen den espazio informazioa automatikoki etiketatzeaz dihardugu. Hasierako azpiatalean tesian jarraitu dugun ISO-Space eskemaren osaketa prozesua azaltzen dugu. Izan ere, eskema honek jasotzen duen jaraunspenak atazaren ikerketaren egungo egoeraren eta azken urteotan izan duen bilakaeraren berri ematen du (rol espazialen etiketatzea, SpRL). Bigarren azpiatala euskararako garatzen ari den eskemaren egokitzapenaren berri emateko darabilgu. Azkeneko azpiatalean garatu dugun X-Space ingeleserako etiketatzailearen diseinuaz eta emaitzez mintzo gara. Bosgarren atala: Ondorioak eta etorkizuneko lanak. Tesiaren ondorioak biltzen ditugu atal honetan. Gainera, baliabide eta denbora murriztapenak direla-eta etorkizunerako uzten diren lanak edo ikerlerroak ere biltzen ditugu. 1.9 Argitalpenak Tesian zehar egindako aurrerapenen berri nazioko eta nazioarteko hainbat kongresutan eman dugu3. Jarraian datorrena argitaratutako artikuluen zerrenda da, dagokien tesi atalaren arabera antolatuta. Gainera, tesia egin bitartean hizkuntzaren prozesamenduan kokatzen diren baina tesiaren gaiarekin lotura zuzenik ez duten bi argitalpen ere aipatzen ditugu. Bigarren atala - Rol semantikoen etiketatze automatikoa Rol semantikoen etiketatze automatikoa. Haritz Salaberri, Olatz Arregi eta Beñat Zapirain. 2014. Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria-EKAIA, 27. zk., EKAIA. 297-313. ISSN: 0214-9001 3http://ixa.si.ehu.es/Ixa/Argitalpenak/kidearen_argitalpenak?kidea=1355226700
2 ROL SEMANTIKOEN ETIKETATZE AUTOMATIKOA Atal honetan, rol semantikoen etiketatze automatikoaren inguruan egin dugun lana aurkeztuko dugu. Lehenik, SRLren ikerketaren egungo egoera azalduko dugu; ingeleserako burutu ziren ikerketa eta baliabideetatik hasi eta, tesiari ekin genionean, euskararako eskuragarri zeuden baliabide eta ikerketetarainoko lan-bilduma laburbiltzen saiatuko gara. Gero, euskarazko SRL atazari lotutako aurrerapausoak zerrendatuko ditugu, horiek rol semantikoak etiketatzeko sistema guztiz automatiko baten eraikuntza izan dute helburu. Horregatik, sistema hauek izaten duten ohiko egitura zein den azalduko dugu, eta euskararako eraikitako SRL prototipoa eta honetan oinarritutako azken SRL sistema deskribatuko ditugu. Azkenik, erabilitako ezaugarri linguistikoez, hau da, ezaugarrien ingeniaritzaz, eta etorkizunean inplementa genitzakeen hobekuntzez arituko gara atal honen bukaeran. 27
28 2. Rol semantikoen etiketatze automatikoa 2.1 Ikerketaren egungo egoera Lengoaia naturalaren prozesamenduan ataza edo gai jakin baten ikerketaren egungo egoera aztertzeko orduan hiru kategoria hartu ohi dira kontutan: garatutako sistemak, baliabide linguistikoak eta ebaluazio saioak. Jarraian SRLren ikerketaren egungo egoera osatzen duten hiru kategoria hauek aurkeztuko ditugu. 2.1.1 SRL etiketatzaileak SRL atazaren inguruan argitaratutako lehenengo argitalpen esanguratsua (Gildea eta Jurafsky, 2002) dela esaten da. Bertan, esaldien osagaietan-oinarritutako analisi sintaktikotik abiatuta, analisi sintaktikoko osagai bakoitzari rol semantikoa esleitzen dion ingeleseko SRL sistema aurkezten da. Hau da garatu zen lehendabiziko rol semantikoen etiketatzaile automatikoa. Aipatu behar da SRL ataza sortu zenean, osagaietan oinarritutako sintaxia erabiltzen zela; ondoren, dependentzietan oinarritutakoa gehienbat. Izan ere, dependentzia sintaktikoetan oinarritutako SRL sistemek, entrenamendurako, osagaietan oinarritutako sintaxia erabiltzen dutenek baino denbora eta baliabide konputazional gutxiago behar izaten dituzte, emaitza antzekoak lortzeko. Rol semantikoen etiketatze automatikoaren hasierako urteetan esanguratsuak izan ziren, aipatutakoaz gainera, (Xue eta Palmer, 2004; Punyakanok et al., 2004; Hacioglu, 2004) argitalpenak. Hirurek deskribatzen dituzte ingelesezko rol semantikoen etiketatzean emaitzak hobetu ahal izateko teknika eta ezaugarriak. Lehenengoak SRL egiteko ezaugarri sintaktiko berriak proposatzen ditu; gainera, SRL egiteko ematen den pauso bakoitzean hainbat ezaugarri erabili beharra adierazten du. Ordura arteko sistema gehienek aplikatzen zuten SVM (Support Vector Machines) algoritmoa (Cortes eta Vapnik, 1995) erabili beharrean Entropia Maximoko printzipioan (Jaynes, 1957) oinarritutako algoritmoa eta ezaugarri gutxiago erabilita emaitza berak lor daitezkeela ere erakusten du. Bigarren argitalpenak ILP (Integer Linear Programming) probabilitateen optimizazio teknikan (Schrijver, 1998) oinarritzen den inferentzia prozedura eta ikasketa automatikoa elkartzen dituen SRL sistema aurkezten du. Sistema honen emaitzak garaiko sistemarik onenen artean kokatzen dira. Azkenik, hirugarren argitalpenak dependentzia sintaktikoetan oinarritutako lehenengo SRL sistema deskribatzen du. Honetan, hala ere, dependentzien analisi sintaktikoa ez da zuzenean analizatzaile sintaktikotik lortzen, osagaietan oinarritutako analisi sintaktikoko irteera dependentzietara bihurtuta baizik.
2.1. Ikerketaren egungo egoera 29 2004. urtetik SRL atazak izandako garapena eta erronkak hobekien islatzen dituzten argitalpenak, aldiz, beste hiru hauek direla uste dugu: (Jiang eta Ng, 2006), (Pradhan et al., 2008) eta (Björkelund et al., 2009). Lehenengoak izen-predikatuen argumentuen rolak esleitzen dituen lehendabiziko rol semantikoen etiketatzailea deskribatzen du. Ordura arteko etiketatzaile guztiak aditz-predikatuen argumentuen rolak etiketatzeaz bakarrik arduratzen ziren. Sistema honek Entropia Maximoko printzipioan oinarritutako algoritmoa erabiltzen du. Bigarren argitalpenak, berriz, SRL sistemek domeinuz kanpoko testuak1 etiketatzean izaten duten emaitzen okertzea aztertzen du. Azkeneko artikuluak hizkuntza batean baino gehiagotan idatzitako testuen SRL egiten duen lehen sistemetakoa deskribatzen du, hain zuzen ere, katalanez, gaztelaniaz, txekieraz, ingelesez, alemanez, japonieraz eta txineraz idatzitako testuen etiketatzea egiten du. Bukatzeko, aipagarriak direla uste dugu eragin nabarmena izan duten (Màrquez et al., 2008), (Zhou eta Xu, 2015) eta (Foland Jr eta Martin, 2015) lanak ere. Lehenengoak rol semantikoen etiketatze automatikoaren errepasoa egiten du: zer den, SRL etiketatzaileak zer osagai dituen, zer ezaugarri linguistiko erabiltzen diren, etiketatzaileak zer metrika erabilita ebaluatzen diren, e.a. Bigarren eta hirugarren lanek, bestalde, sare neuronaletan (Neural Networks) oinarritutako edo ikasketa sakoneko (Deep Learning) algoritmoak erabiltzen dituzten ingeleseko rol semantikoen etiketatzaileak aurkezten dituzte. Rol semantikoak Garrantzizkoa da, gainera, SRL sistemek esleitzen dituzten etiketak edo rolak zein diren zehaztea. Ildo horretatik, eta guk dakigula behintzat, ez dago rol semantiko eta adjuntuen zerrenda itxirik. Hala ere, hizkuntzalari gehienek onartzen dituzte jarraian aurkezten ditugunak. Izan ere, aipatutako sistemek eta tesi lan honetan garatu ditugun SRL tresnek, euskarazko etiketatzaileen garapenerako erabilitako EPEC-RolSem corpusak bezala (Estarrona et al., 2015), helburu orokorreko hurrengo hemeretzi rol eta hamar adjuntu hauek erabiltzen dituzte, predikatuekiko erlazio semantikoak adierazteko (rolak larriz eta adjuntuak xehez): ACTOR eta AGENT: Berariaz gertaera eragiten duena. Abiarazlea. ASSET: Transakzio ekonomikoetan trukatzen dena. Trukagaia. 1Etiketatzailearen entrenamendurako erabili den corpusaren domeinukoak ez diren testuak.
2.1. Ikerketaren egungo egoera 31 2.1.2 Hizkuntza baliabideak Rol semantikoen etiketatze automatikoa egiten duten sistemak garatzeko orduan, beharbeharrezkoak dira predikatu-lexikoiak eta rol semantikoekin eskuz etiketatutako corpusak. Predikatu-lexikoiak hizkuntza bateko predikatu zerrendak dira, non predikatu bakoitzarentzat zehazten den zein diren izan ditzakeen adiera ezberdinak, adiera hauetako bakoitzean jasotzen ahal dituen argumentuak, eta argumentuek jokatzen dituzten rolak. Predikatu zerrenda hauek sortzeko egin beharreko hizkuntza ikerketari predikatuen azpikategorizazioa deritzo. Sarreran adierazi dugun moduan, predikatuak aditzak, izenak, adberbioak eta adjektiboak izan daitezke. Gaur egun, aditzezko eta izenezko predikatu-lexikoiak daude gehienbat; izan ere, aditzak eta izenak dira testuetan agertzen diren predikatu gehienak. Ingeleserako rol semantikoak automatikoki etiketatzeko tresnak garatzea ahalbidetzen duten baliabide zerrenda luzea bada ere, erabilienak lau hauek dira: PropBank (Palmer et al., 2005), NomBank (Meyers et al., 2004), FrameNet (Fillmore et al., 2004) eta VerbNet (Kipper et al., 2000). Baliabide hauek ingelesezko SRL etiketatzaileak garatzeko erabiltzen badira ere, beharrezkoa da duten egitura eta erabiltzen dituzten formalismoak ezagutzea beste hizkuntzetarako garatutako baliabideen garapenean erreferentziatzat erabili direlako, euskararako baliabideen garapenean besteak beste. PropBank PropBank corpusa The Wall Street Journal egunkarian argitaratutako berriez dago osatuta eta milioi bat hitz dauzka. Corpusean predikatu-argumentu-adjuntu egiturak eta argumentuen rol semantikoak daude etiketatuta. Argumentuak anotatzeko ez dira 2.1.1 azpiatalean zerrendatu ditugun rolak erabiltzen, teorikoki neutrala den rol multzoa baizik2. Predikatu guztien argumentuak etiketatzeko rol berak erabiltzen direnez, predikatuaren eta honen adieraren arabera rol bakoitzaren interpretazio semantikoa ezberdina da; rolen esanahia predikatuaren eta adieraren menpekoa da; alegia. Argumentuak anotatzeko arg0, arg1, arg2, arg3, arg4 eta arg5 etiketak erabiltzen dira. Hauei core rolak esaten zaie. Predikatuen adjuntuak etiketatzeko, ordea, ondoko etiketak erabiltzen dira. 2PropBanken egileen arabera, rol multzo honek ez du inongo teoria linguistikorik jarraitzen.
32 2. Rol semantikoen etiketatze automatikoa ArgM-LOC: lekuzkoa ArgM-CAU: kausa ArgM-EXT: hedadura ArgM-TMP: denbora ArgM-DIS: diskurtso markatzailea ArgM-PNC: helburua ArgM-ADV: adberbiala ArgM-MNR: moduzkoa ArgM-NEG: ezeztapen marka ArgM-DIR: norabidea ArgM-MOD: modua PropBank garatu zenean, arg0 etiketarekin egile (AGENT, ACTOR) rola jokatzen zuten argumentuak etiketatzeko ahaleginak egin ziren, eta arg1 delakoarekin gaia (THEME, PATIENT, EXPERIENCER) rola jokatzen zutenak etiketatzen saiatu ziren. Ondorioz, PropBanken arg0 etiketa daramana, gehienetan, egilea izango da, eta arg1 etiketa daramana, berriz, gaia. Saiakera honen bidez, emaitza hobeak lortu ahal izatea zen helburua, ataza ahal zen neurrian behintzat erraztea, alegia. PropBank corpusa garatzerakoan, eginbehar garrantzizkoenetakoa etiketatu nahi ziren aditzen azpikategorizazioa egitea izan zen. Ikerketa prozesu horretatik PropBankeko aditzen lexikoia edo verb-indexa sortu zen. Gaur egungo bertsioak 6308 predikatu dauzka3. Lexikoi honetan aditz bakoitzari frameset izeneko adiera identi katzaile multzo bat eta bakarra dagokio, eta frameset bakoitzari gutxienez roleset deritzon rol multzo bat, aditzak duen adiera bakoitzeko bat4. Rolesetean aditz batek adiera jakin batean onartzen dituen core argumentuen multzoa biltzen da. Gainera, roleset bakoitzaren ondoren, adibidetako, rol semantikoak etiketatuta dauzkaten eta aditzaren adiera hori erabiltzen duten esaldiak ematen dira. Adibide hauen helburua roleset edo rol multzo horrekin bateragarriak diren egitura sintaktikoak zerrendatzea da. Aditz baten rolesetek aditzaren frameseta osatzen dute. Ondorengo adibidean abandon (alde batera utzi) aditz predikatuaren frameseta ikus daiteke. Adibideak erakusten duen moduan, abandon aditz predikatuarentzat hiru adiera ezberdin daudela erabaki zen, PropBankeko azpikategorizazioa egiterakoan. Lehenengoak zerbait (alde batera) utzi dela adierazten du (abandon.01); hau da aditzaren adierarik arruntena. Bigarrenak, berriz, zerbait beste zerbaiten truke, trukagaitako, eman dela (abandon.02). Azkenik, hirugarren adierak zerbait, errenditzeagatik, galdu dela adierazten du (abandon.03). 3Hasieran aditz-predikatuak bakarrik landu baziren ere, orain izen eta adjektibo predikatuak ere landuta daude. 4https://verbs.colorado.edu/propbank/framesets-english/
34 2. Rol semantikoen etiketatze automatikoa Aditz honen kasuan, hiru adierei dagozkien rolesetek arg0, arg1 eta arg2 core rolak jasotzen dituzte. arg0 eta arg1 rolek, nahiz eta abandoner, entity abandoning something eta thing abandoned, left behind bezala de nitzen diren, AGENT eta THEME rol prototipikoekin bat egiten dutela ikusten da. arg2 rolaren kasuan, ordea, ez da antzekotasun semantiko argirik ikusten; aditzaren adieraren arabera esanahi bat edo beste dauka alegia: abandon.01en kasuan arg1 rolaren atributua adierazten du, abandon.02ren kasuan, berriz, alde batera uzten dena zerekin trukatzen den, eta abandon.03n nori edo zeri uzten zaion alde batera utzitakoa. Roleset bakoitzaren azpian, predikatuaren adiera horiek izan ditzaketen gauzatze sintaktiko ezberdinen adibideak daude. NomBank NomBank, PropBank bezala, rol semantikoekin etiketatutako corpusa eta predikatulexikoia da. Ezberdintasuna da, NomBanken kasuan, landutakoak izen predikatuak direla, eta ez tradiziozko PropBanken modura aditz-predikatuak. Gaur egun, eta aurretik esan bezala, PropBanken izen eta adjektibo predikatuei dagozkien framesetak daude txertatuta; izen predikatuenak NomBank proiektuan sortutakoak dira. NomBank 2004. urtean hasi zen eta 2007. urtera arte iraun zuen. Proiektuaren ondorioz, 4.707 izen-predikaturen azpikategorizaziotik sortutako predikatu-lexikoia osatu zen eta, honetan oinarriturik, The Wall Street Journal corpuseko izen predikatuen argumentuen rolen etiketatzea burutu zen. Horretarako hainbat baliabide lexikal behar izan ziren; aipagarriena NOMLEX-PLUS deitutako aditz, adjektibo eta adberbioen nominalizazio hiztegia. Hau NOMLEX nominalizazio hiztegiaren (Macleod et al., 1998) hedapena da. Hasierakoak 1.000 sarrera zeuzkan eta NOMLEX-PLUS hiztegiak, berriz, 6.000 sarrera gehiago zeuzkan. Hurrengo adibidea NOMLEX-PLUS hiztegiko claim (kexa, baieztapena, eskaera) aditz nominalizazioaren sarrerari dagokio. Claim, to claim (kexatu, baieztatu, eskatu) aditzaren nominalizazioa da, sarreraren laugarren lerroan adierazten den moduan. Honen harira, aipatzekoa da NomBank sortzerakoan ondorengo prozesu erdi automatikoa jarraitu zela: aditz-nominalizazioa zen izen-predikatu bakoitzak nominalizatutako aditzpredikatuaren rolesetak jaraunsten zituen, adieraz adiera, baldin eta hizkuntzalariek izenpredikatuak zeuzkan adierak eta aditz-predikatuak zeuzkanak bat zetozela erabakitzen baldin bazuten.
38 2. Rol semantikoen etiketatze automatikoa (Seller) eta salgaiarena/erosgaiarena (Good) direla zehazten da FrameNeten. Adibidean ikusten da eredu honetaz baliaturik ez dela PropBank/NomBank eredua jarraituta bezala Mary eta Mike argumentuen rolen arteko aldizkatzerik gertatzen. Mary bi esaldietan etiketatu da BUYER moduan, eta Mike SELLER moduan. FrameNeten rol semantikoei frame elementuak (frame elements) esaten zaie. Hauek frame semantikoen menpekoak dira eta, horregatik, frame elementuen kopurua oso handia da. 1.200 frame semantiko eta 13.000 unitate lexikal daude osotara. Gainera, datu-base lexikalak eskuz etiketatuta dauden eta FrameNet eredua jarraitzen duten esaldiak biltzen ditu. Frame elementu kopurua ez bezala, esaldi kopurua ez da oso handia eta, ondorioz, rolen sakabanaketa nabarmena da FrameNeten. Honek zailtasunak sor ditzake, estatistika tresnak aplikatuta baliabide honetatik ikasten duten etiketatzaileak sortu nahi direnean. VerbNet VerbNet deritzana Levinen aditz klaseak (Levin's Verb Classes) deitutako aditzpredikatuen sailkapenean (Levin, 1993) oinarritzen den predikatu-lexikoia da. Aditzen klasekako sailkapena Levinek proposatutako ezagutza lexikalaren teoriari jarraikiz egin zen; honen arabera, aditzen semantikaren eta sintaxiaren arteko harremanek aditz multzoak osatzeko aukera ematen dute. Onartu ere, izaera semantiko bereko aditzek egitura sintaktiko berak onartzen dituzte. Ondorioz, egitura sintaktiko haiek identi katu eta haietan oinarrituta, aditzak klasetan multzoka daitezke, semantika mailan betiere. Aditz multzo hauei deritze Levinen aditz klaseak. Ikuspegi honen bitartez klase bereko aditzek gauzatze sintaktiko eta semantiko bera, eta horregatik azpikategorizazio bera, daukatela ulertzen da. VerbNet predikatu-lexikoiko sarrera bakoitza Levin klase bat da. Klase haietan izaera sintaktiko eta semantiko bera duten aditzak multzokatzeaz gainera, aditz horiek jasotzen dituzten argumentuen rolak, dauzkaten gauzatze sintaktiko eta semantikoen frame edo egitura zerrenda, eta argumentuen rolen hautapen murriztapenak ematen dira. VerbNeten rol semantikoei rol tematiko esaten zaie, eta erabiltzen diren etiketak rol semantiko ezagunenak dira (ikus 2.1.1). VerbNeten azkeneko bertsioan (v3.2b) 3.769 aditz biltzen dira, 274 aditz-klasetan banatuta. 2.1 irudiko adibidean Transfer_message-37.1.1 VerbNet klasea erakusten da. Bertan, Kideak atalean, klasea osatzen duten aditzak zerrendatu dira. Klase hau norbaitek beste norbaiti mezu bat helarazteari dagokionez, bertako kideak communicate (ko-
40 2. Rol semantikoen etiketatze automatikoa dituzte [+ANIMATE] eta [+ORGANIZATION] murriztapenak. Hauek adierazten dute mezua emateaz eta jasotzeaz arduratzen diren argumentuek bizidunak izan behar dutela, eta erakunde, autoritate edo nolabaiteko multzoa, taldea, izan (The major, the villagers). VerbNeten erabiltzen diren hautapen murriztapenak modu hierarkikoan daude antolatuta5. Hierarkia hau EuroWordNeten (Vossen, 1998), Europako hainbat hizkuntzatarako sortutako WordNet (Fellbaum, 1998) motako datu-base lexikalak biltzen dituen proiektuan erabilitako hierarkian, dago oinarrituta. Azkenik, Frameak atalean, Sintaxia izeneko azpiatalean, aditz klaseak daukan gauzatze sintaktiko bakoitzerako rol tematikoak argumentu sintaktikoekin nola lotzen diren adierazten da. Gainera, Predikatu semantikoak azpiatalean, VerbNet klasea osatzen duten aditz-predikatuek deskribatzen dituzten gertaeretan argumentu bakoitzaren fasekako deskribapena egiten da (start, during, end edo result). 2.1 irudiko adibidean, informazio transferentzia gertaera (E) AGENT rola jokatzen duen argumentuak sortzen duela dio (cause(Ag., E)). Horretaz gainera, transferentzia hori gauzatzen diren rol tematikoen artean jazotzen dela zehazten da, gertaerak irauten duen bitartean (during(E)). Euskararako baliabideak Pentsa daitekeen bezala, euskarazko SRL tresnen garapena ahalbidetzen duten baliabide linguistikoen kopurua eta tamaina ez da ingelesekoen parekoa. Izan ere, gaur egun hedadura mugatuko bi baliabide besterik ez daudela esan dezakegu: Basque Verb Index-BVI predikatu-lexikoia (Estarrona, 2014) eta EPEC-RolSem corpusa (Estarrona et al., 2015). Basque Verb Index Basque Verb Indexa PropBank eta VerbNet ereduak jarraitzen dituen euskarazko aditzen predikatu-lexikoia da. 244 aditz sarrera eta 364 adiera biltzen ditu. Bi eredu hauek jarraitzen dituela esaten dugunean, adierazi nahi dugu, besteak beste, lexikoiko aditzen adiera bakoitzerako argumentuek jokatzen dituzten rolak PropBank ereduko (arg0...arg5) etiketak eta VerbNet ereduko rol tematikoak erabilita markatu direla. 5http://verbs.colorado.edu/ mpalmer/projects/verbnet.html
42 2. Rol semantikoen etiketatze automatikoa (Absolutiboa) arg1/THEME z }| { [Alberto Fujimorie] (Absolutiboa) arg2/PREDICATE z }| { [presidentee] z elect.01e }| { hautatu zutene (Ergatiboa) z arg0/AGENT }| { [Perutarreke] . Ikus daitekeenez, BVIn hautatu aditzaren adierentzat zehazten diren deklinabide kasuak eta adibideko esaldietakoak bat datoz, lehen esaldian esate baterako: Aukeretatik argumentuaren deklinabide kasua ablatiboa da, txanpon aldaketa argumentuarena absolutiboa eta Fujimorikena ergatiboa. EPEC-RolSem Tesian prestatutako SRL tresna garatzea ahalbidetu duen beste baliabidea EPECRolSem corpusa izan da. Hau BVI lexikoia erabilita EPEC corpusa (Euskararen Prozesamendurako Erreferentzia Corpusa) (Aduriz et al., 2006) predikatu-mailan etiketatzetik sortutako corpusa da. Izenak dioen bezala, EPEC IXA taldean6 osatutako (eta oraindik ere osatze prozesuan den) euskararen prozesamendurako erreferentziazko corpusa da, euskara batuan idatzitako 300.000 hitzek osatzen dutena. Corpuseko testuen heren bat UZEI Terminologia eta Lexikogra a Zentroak 7 egindako XX. mendeko euskararen corpus estatistikotik hartuak dira, eta beste bi herenak Euskaldunon Egunkariatik. Lehen herenari dagokionez, XX. mendeko euskararen corpus estatistikoa delakoak osotara 4.658.036 hitz ditu eta horietatik 48.000 hartu ziren EPEC corpusa osatzeko, 1991tik eta 1999ra bitarteko testuetakoak. Beste bi herenei dagokienez, Euskaldunon Egunkariak 1999ko urtarriletik 2000ko maiatzera bitartean argitaratutako ale guztietako testuak hartu ziren. EPEC corpusa hainbat hizkuntza mailatan etiketatuta dago; maila horietatik hiru dira gaur egun eskuz eta corpus guztian etiketatuta daudenak. Segmentazioa/EPEC-SEG: Maila honetan corpuseko hitz bakoitzaren lema, kategoria, azpikategoria, postposizio atzizkia eta numeroa etiketatuta dago. Hau da, testuko hitzen analisi morfologikoa egina dago. Sintaxia/EPEC-DEP: Dependentzietan oinarritutako etiketatzeari dagokion maila. Dependentzia gramatika (Tesnière, 1959) jarraituz, aditzen menpeko elementuak etiketatuta daude, dependentzia zuhaitzak osatzeko. Maila honetan eti6http://ixa.si.ehu.es/Ixa 7http://www.uzei.eus/en/
2.1. Ikerketaren egungo egoera 43 ketatutako EPEC corpusari Basque Dependency TreeBank deitu ohi zaio (Aduriz et al., 2003). Semantika/EPEC-Eusemcor: Maila honetan corpuseko izen arruntak Euskal WordNeten (Pociello et al., 2011) dagozkien adierekin (synset) lotuta daude. Semantika mailan, gainera, tesian erabili dugun EPEC-Rolsem predikatuen etiketatze mailako corpusa dago. Maila semantiko hau, dena den, ez da oraingoz EPEC corpus guztian zehar etiketatu EPEC-SEG, EPEC-DEP eta EPEC-Eusemcor mailekin egin denaz bestera. Izan ere EPEC osoan 1.211 aditz-predikatu identi katu baldin badira ere, hauetatik BVIko 244 predikatuei dagozkien rol semantikoak baizik ez dira etiketatu, hain zuzen ere corpusean 30 agerraldi edo gehiago dauzkatenenak. Gainera, bestelako predikatuak (izen, adjektibo eta adberbio predikatuak) eta hauei dagozkien argumentu-adjuntu egiturak ez dira etiketatu. Atal honetan aipagarria da, halaber, e-ROLda web aplikazioa8 (Estarrona, 2014). e-ROLdak, berez, SRL tresnen garapenerako baliabide linguistikoa ez bada ere, BVI lexikoia eta EPEC-Rolsem corpusa modu bisual eta egituratuan egikaritzeko aukera ematen du. 2.1.3 Ebaluazio saioak Azpiatal honetan SRL atazarekin zerikusia daukaten ebaluazio saioak zerrendatuko ditugu. Orain arte izan diren saioetan ezagunenak eta atazaren ikerketan inpakturik handiena izan dutenak CoNLL (Conference on Natural Language Learning) kongresuaren barnean antolatutakoak izan direla uste dugu9. CoNLL ebaluazio saioak 1999. urtean hasi ziren, eta urtero-urtero hizkuntzaren prozesamenduarekin lotutako ataza desberdinak jorratu dituzte. Hauen helburua atazen ikerketa eta interes zienti koa sustatu eta horietan erabilitako emaitza eta kon gurazioak (metrikak, datu multzoak...) erreferentziazko bihurtzea da. Zerrendatuko ditugun CoNLL saio guztiek PropBank/NomBank eredua erabili zuten. SRL atazaren gaineko edizioak ondorengoak izan dira: CoNLL-2004 (Carreras eta Márquez, 2004): Ingelesez idatzitako testuetan rol semantikoen etiketatze automatikoaz arduratu zen lehenengo lehiaketa izan zen. 8http://ixa2.si.ehu.es/e-rolda/index.php?lang=eu 9http://www.signll.org/conll
44 2. Rol semantikoen etiketatze automatikoa Bertan bi modalitate eskaini zitzaizkien parte hartzaileei: open challenge eta closed challenge ebaluazioak. Lehenengoan, parte hartzaileek, eraiki beharreko SRL etiketatzaileak inplementatzeko orduan, ebaluazio saioan emandako entrenamendu corpusaz gainera beste baliabide linguistiko batzuk erabiltzeko aukera zuten. Bigarrenean, ordea, ebaluazio saioko entrenamendu corpusa baizik ezin erabil zezaketen. Osotara hamar taldek hartu zuten parte, denek closed challenge modalitatean. Emaitzarik onenak lortu zituen SRL etiketatzaileak (Hacioglu et al., 2004) 72.43 puntuko eta 66.77 puntuko doitasuna eta estaldura eta 69.49 puntuko F1 balioa iritsi zituen. Edizio honetan erabili zen adierazpen sintaktikoa partziala eta osagaietan oinarritua izan zen. Gainera, aditz-predikatuak baizik ez ziren landu. Entrenamendurako eta ebaluaziorako The Wall Street Journal Corpus-WSJ corpusa erabili zen. CoNLL-2005 (Carreras eta Márquez, 2005): Hurrengo urteko edizioan ere ingelesezko rol semantikoen etiketatze automatikoaz arduratu zen CoNLL ebaluazio saioa. Aurreko urtekoaren aldean hainbat ezberdintasun izan zituen, esanguratsuenak hauek: informazio sintaktiko aberatsagoa erabili zela (osagaietan oinarritutako zuhaitz sintaktiko osoa ematen zen), eta ebaluaziorako hiru corpus erabili zirela. Ondorengoak izan ziren ebaluaziorako corpusak: (1) Entrenamendurako, WSJ corpusetik sortutakoa, (2) Brown corpusetik10 sortutakoa (WSJren domeinu berekoa), eta (3) WSJ eta Brown ebaluazio corpusak elkartzetik osatutakoa. Aldaketa hauen helburua bikoitza izan zen: lehenik informazio sintaktikoaren SRLren gaineko onura neurtu nahi zen, eta bigarrenik rol semantikoen etiketatzaileek, entrenamenduko corpusa ez zena etiketatzean, jasaten zuten eraginkortasunaren galera zenbaterainokoa zen jakin nahi zen. CoNLL-2005 ebaluazio saioan aditz-predikatuak besterik ez ziren landu. Edizio honetan ere open challenge eta closed challenge modalitateak eskaini baziren ere parte hartu zuten hemeretzi sistemek closed challenge modalitatean jardun zuten. 2.1 taulan biltzen dira emaitzarik onenak lortu zituen sistemaren emaitzak (Punyakanok et al., 2004b). 10http://clu.uni.no/icame/brown/bcm.html
2.1. Ikerketaren egungo egoera 45 Doitasuna Estaldura F1-Scorea 1 WSJ 82.28 76.78 79.44 2 Brown 73.38 62.93 67.75 3 WSJ+Brown 81.18 74.92 77.92 Taula 2.1: CoNLL-2005 ebaluazio saioko emaitzarik onenak. CoNLL-2005eko emaitzak CoNLL-2004koekin alderagarriak ez badira ere (bi saioetako kon gurazioak ezberdinak izateagatik), argi ikusten da bateko eta besteko emaitzarik altuenak alderatzean (WSJ) sintaxiaren eragina nabarmena dela. Ia 10 puntuko hobekuntza dago F1-Scorean (69.49 eta 79.44). Hobekuntza honen kausa nagusia informazio sintaktikoaren aberastasunean egon arren, CoNLL-2005 edizioan erabilitako entrenamendu corpusaren tamainak ere (CoNLL-2004 ediziokoa baino handiagoa) eragina dauka. Gainera, 2.1 taulako WSJ lerroa, Brown eta WSJ+Brown lerroekin alderatzean ikusten dugu SRL tresnen eraginkortasuna jaitsi egiten dela entrenamendurako erabili ez den corpusak etiketatzerakoan. Hau arazo ezaguna da ikasketa automatikoan eta hizkuntzaren prozesamenduan. CoNLL-2008 (Surdeanu et al., 2008): CoNLL ebaluazio saioaren edizio honek SRLren ikerketaren egungo egoeran bigarren etapa ireki zuen, dependentzia sintaktiko eta semantikoena hain zuzen ere. Aurreko bi ebaluazio saioen aldean ezberdintasun nabarmenak dauzka. Garrantzizkoena, dependentzietan oinarritutako formalismoa hartzen duela. Modu honetara, SRL ataza esaldiak osatzen dituzten tokenen arteko erlazio semantikoak ezartzean datza. Formalismo honek, gainera, dependentzia gramatika jarraitzen du sintaxiaren adierazpenerako. Ondorioz, analisi sintaktiko-semantiko konputazionala ataza bakar batean biltzea lortzen du, dependency parsing izenekoan, hain zuzen. Tesian garatu dugun euskararako SRL etiketatzaileak formalismo hau jarraitzen du, gaur egungo sistemetan eskemarik erabiliena delako. Hori dela eta gure SRL sistemari dependentzia parsera dei dakioke. Argitu beharra daukagu, berez, SRL ataza dependentzia semantikoen identi-
kazioari baizik ez badagokio ere (SRL-only), ez beraz dependentzia sintaktikoen identi kazioari, ataza burutu ahal izateko informazio sintaktikoa ezinbestekoa dela, eta horregatik rol semantikoen etiketatze automatikoa dependentzia sintaktikoak eta semantikoak, biak, identi katzean datzala.
46 2. Rol semantikoen etiketatze automatikoa 2.2 irudiko adibidean And sometimes a reputable charity with a household name gets used and doesn't even know it esaldiaren dependentzia sintaktiko eta semantikoen zuhaitza ikus daiteke. Bertan izen eta aditz predikatuen PropBank/Nombank adierak (name.01 eta get.03, use.01, know.01) eta hauei dagozkien argumentu eta adjuntuak etiketatu dira. Gainera, dependentzia sintaktikoak ere etiketatuta daude. Irudia 2.2: Dependentzia sintaktiko-semantikoen zuhaitza (Haji£ et al., 2009). Aipatutako formalismoa erabiltzeaz gainera, CoNLL-2008n beste berrikuntza batzuk ere izan ziren. Esate baterako, lehenengo aldia izan zen izen-predikatuak eta hauei zegozkien argumentuak etiketatzeko eskatzen zena. Gainera, sistemen ebaluaziorako Labeled Attachment Score-LAS, Labeled F1 eta Labeled Macro F1 Score metrikak erabili ziren, hurrenez hurren sintaxiaren, semantikaren eta sistema osoaren (sintaxia + semantika) eraginkortasuna neurtzeko. Entrenamendurako eta ebaluaziorako testuak direla-eta, PropBank, NomBank eta Penn Treebank 3 (Marcus et al., 1993) corpusak erabili ziren. 2.1.2 azpiatalean aipatu dugun bezala, lehenengo biak WSJ corpuseko testuz osatuta daude, hirugarrena, berriz, WSJ corpusa eta Brown corpusaren sail baten elkarketa da. CoNLL-2008n, WSJ, Brown eta WSJ+Brown corpusak erabili ziren sistemen ebaluaziorako. Aurreko edizioetan bezala, honetan ere ingelesa bakarrik landu zen, eta open challenge eta
2.1. Ikerketaren egungo egoera 47 closed challenge modalitateak eskaini ziren. Hemeretzi taldek hartu zuten parte closed challengean eta bostek open challengean. Edizio honetako emaitzak aurreko bietako emaitzekin alderagarriak ez badira ere (corpus desberdinak, beste metrika batzuk... erabili direlako), closed challenge modalitatean, emaitzarik onenak lortu zituen sistemaren emaitzak (Johansson eta Nugues, 2008) baliagarriak izan daitezke SRLren ikerketaren egungo egoera garaian zein zen jakiteko (2.2 taulan). LAS Labeled F1 Labeled Macro F1 1 WSJ 90.13 81.75 85.95 2 Brown 82.81 69.06 75.95 3 WSJ+Brown 89.32 80.37 84.86 Taula 2.2: CoNLL-2008ko closed challenge emaitzarik onenak. CoNLL-2009 (Haji£ et al., 2009): Hau izan zen SRL atazaz arduratu zen azkeneko CoNLL ebaluazio saioa. CoNLL-2008 edizioak bezala, dependentzietan oinarritutako formalismoa jarraitzen zuen sintaxiaren eta semantikaren adierazpenerako. Bestalde, eta aurreko edizioan ez bezala, parte hartzaileei ingeleserako ez ezik, beste sei hizkuntzetarako ere dependentziak etiketatzeko gaitasuna zuten SRL sistema edo dependency parserak gauzatzeko eskatu zitzaien. Hauek izan ziren hizkuntzak: katalana, gaztelera, ingelesa, alemana, txekiera, txinera eta japoniera. Sistemen eraikuntzarako eta ebaluaziorako erabili ziren corpusak hizkuntza guztietarako tamainak ahalik eta antzekoenak, hots, orekatuenak, izaten ahalegindu ziren. Hainbat orekatze edo zuzenketa egin ziren helburu hori betetzeko. Japonieraren kasuan, adibidez, entrenamendurako eskuragai zegoen dependentzia semantikoen corpus bakarra, Kyoto University Text Corpusa (Kawahara et al., 2002), beste hizkuntzetakoa baino askoz ere mugatuagoa zen. Horregatik, eta sintaxiak SRLn duen eragina aintzat harturik, dependentzia sintaktikoekin etiketatuta zegoen entrenamendurako beste corpus bat erabiltzeko aukera izan zen, beste hizkuntzetakoa baino handiagoa. Hizkuntza guztietan landu ziren izen eta aditz predikatuak eta hauen argumentu-adjuntu egiturak, gazteleran, katalanean eta alemanean izan ezik. open challenge eta closed challenge modalitateak eskaini ziren eta parte hartu zuten hogei taldeetatik bik bakarrik hartu zuten parte open challengean.
48 2. Rol semantikoen etiketatze automatikoa 2.3 taulan CoNLL-2009 ebaluazio saioan hizkuntza bakoitzerako eta metrika bakoitzean lortu ziren emaitzarik altuenak biltzen dira. Emaitza hauek closed challenge modalitateari dagozkio. Ebaluaziorako erabilitako corpusak entrenamendurako erabilitako berak dira (in-domain). Taularen emaitzek hizkuntzen araberako SRL atazaren zailtasuna erakusten dute. Argi ikus daiteke hizkuntzek daukaten tipologiaren eta jatorriaren arabera balio batzuk edo beste lortzen dituztela. Alde batetik, ingelesaren eta alemanaren emaitzak oso antzekoak dira, biak hizkuntza germaniarrak direlako, eta beste horrenbeste agitzen da katalanaren eta gazteleraren emaitzekin, biak ere latin hizkuntzak direlako. Katalana Txinera Txekiera Ingelesa Alemana Japoniera Gaztelera LAS 87.86 (2) 79.17 (5) 80.38 (2) 89.88 (1) 87.48 (1) 92.57 (3) 87.64 (2) Labeled F1 80.10 (4) 77.15 (3) 86.51 (3) 86.15 (4) 78.61 (3) 78.26 (3) 80.29 (4) Labeled Macro F1 83.01 (4) 76.38 (3) 83.27 (3) 87.69 (4) 82.44 (3) 85.65 (3) 83.31 (4) Taula 2.3: CoNLL-2009 saioko closed challenge, in-domain, emaitzarik onenak [(1): (Bohnet, 2009), (2): (Gesmundo et al., 2009), (3): (Che et al., 2009), (4): (Zhao et al., 2009), (5): (Ren et al., 2009)]. 2.2 SRL arkitektura Azpiatal honetan rol semantikoak automatikoki etiketatzen dituzten gaur egungo sistemen ohiko egitura azalduko dugu. Tesian garatu dugun euskararako SRL etiketatzailea dependency parser motakoa da, dependentzietan oinarritutako formalismoa erabiltzen duelako, formalismo hau erabiltzearen arrazoia beste hizkuntzetan izan duen erabilera izan da. Atal honetan, beraz, dependentzia parseren arkitektura aurkeztuko dugu. Bukaeran, gainera, sistema hauek itzultzen dituzten zuhaitz sintaktiko eta semantikoen ebaluazioa egiteko erabiltzen diren Labeled Attachment Score, Labeled F1 eta Labeled Macro F1 Score metriken azalpena egingo dugu. Dependentzia parserek testuak edo esaldi soilak jasotzen dituzte sarreratzat, eta etiketatutako zuhaitz sintaktiko-semantikoak itzultzen dituzte irteeratzat (ikus 2.2 irudia). Bost urratsetan banatu ohi da dependentzietan oinarritutako SRL prozesua: (1) dependentzia sintaktikoen etiketatzea, (2) predikatuen identi kazioa, (3) predikatuen desanbiguazioa, (4) argumentuen identi kazioa eta (5) argumentuen sailkapena. Aurreko azpiatalean argitu dugu SRL ataza, berez, dependentzia semantikoen identi kazioari bai-
2.2. SRL arkitektura 49 zik ez badagokio ere, ataza burutu ahal izateko informazio sintaktikoa ezinbestekoa dela eta, horregatik, rol semantikoen etiketatze automatikoa dependentzia sintaktikoak eta semantikoak, biak, identi katzean datzala. Aipatu ditugun bost urratsetatik azkeneko laurak (2-5) dira berezko SRL prozesuari dagozkionak. Dependentzia sintaktikoen urratsa (1) azpiurratsetan bana bagenezakeen ere, iruditu zaigu ez dela beharrezkoa burutu dugun lana ulertzeko, gauzak urratsez urrats eta xehe-xehe azaltzea. 2.2.1 Bost urratsetako prozesua Rol semantikoen etiketatze automatikoaren helburua esaldietako predikatuen argumentuek haien predikatuen aldera jokatzen duten rola zehaztea da. Hau betetzeko aipatu berri ditugun bost urratsak erabiltzen dira. Horiek azalduko ditugu jarraian: 1. Dependentzia sintaktikoen etiketatzea: Bi hurbilpen ezberdin erabil daitezke esaldiak osatzen dituzten tokenen arteko dependentzia sintaktikoak zehazteko: trantsizioetan oinarritutakoa (transition-based dependency parsing) (Nivre, 2003) eta grafoetan oinarritutakoa. Bigarren hurbilpenean gehienetan erabiltzen den metodoa hedadura maximoko zuhaitzetan oinarritutakoa da (Maximum Spanning Tree/MST-based dependency parsing) (McDonald eta Pereira, 2006). 2.3 irudiak John hit the ball (Johnek pilota jo zuen) esaldiaren hedadura gehieneko zuhaitzetan oinarritutako dependentzia sintaktikoen analisia erakusten du. Esan bezala, hau da grafoetan oinarritutako dependentzia sintaktikoetan metodorik erabiliena, eta lan honetan jarraitzen dena. Metodo honetan x esaldi bakoitzerako Gx = (Vx, Ex) grafo zuzendua de nitzen da. Vx multzoa esaldiko tokenek eta root elementu arti zialak osatzen dute, hauek grafoaren erpinak dira. root etiketa analisiaren ondorioz sortuko den zuhaitz sintaktikoaren erroa izango da. Ex multzoa, berriz, grafoaren ertzek osatzen dute. Analisiaren hasierako egoeran erpin bakoitzetik irten eta gainerako erpin guztietara iristen diren ertz bideratuek osatuko dute Ex multzo hau. Ertz bakoitzari analizatzaileak probabilitate bat esleituko dio eta ondoren erpin loturagaberik izan gabe probabilitate guztien batura maximoa izatea ahalbidetzen duten ertzak bakarrik mantenduko dira. Trantsizioetan oinarritutako analisian ez bezala, honetan maximo globala bilatzen da. Gerta daiteke probabilitate maximoa lortzeko man-
50 2. Rol semantikoen etiketatze automatikoa Irudia 2.3: Maximum Spanning Tree dependency parsing adibidea. tendu diren ertzek zikloak osatzea, hau da, e1 erpinetik e2 erpinera eta e2 erpinetik e1 erpinera doazen ertzak izatea. Helburua zuhaitz sintaktikoa sortzea denez eta zuhaitz egiturek ziklorik onartzen ez dutenez, zikloak desegin egiten dira. Horretarako, MST oinarriko analisian erabili ohi den Chu-Liu-Edmonds algoritmoak (Chu eta Liu, 1965) zikloa osatzen duten erpinak erpin bakartzat hartu eta ertz guztien probabilitateak berriz ere kalkulatzen ditu. Horrela, dependentzietan oinarritutako zuhaitz sintaktikoa lortzen da. 2.3 irudiko adibidean pauso hauek eman dira: (1) Gx = (Vx, Ex) osatu da, non Vx = {root, John, hit, the, ball} eta EX = {root → hit(10), root → John(9), ..., the → John(11)} multzoak diren. (2) Erpin loturagaberik izan gabe osotara zuhaitzaren probabilitatea maximoa izan dadin erabiltzen diren ertzak mantendu eta gainerakoak kendu dira. EX = {root → hit(10), John → hit(20), hit → John(30), hit → the(30), the → ball(30)}
52 2. Rol semantikoen etiketatze automatikoa Lehenengo pausoan garbiketa prozesua aplikatu da (1). Honek, PoS (Part-ofSpeech) kategoriari erreparatuta, predikatuak izan ezin daitezkeen tokenak baztertu ditu, kasu honetan and juntagailuak, with preposizioa, a determinatzaileak eta it izenordaina. Ondoren, gainerako tokenak predikatu identi kazioaz arduratzen den sailkatzaile bitarrari eman zaizkio (2). Sailkatzaileak, tokenen gaineko informazioa eta PropBank eta NomBank bezalako lexikoiak erabilita, predikatuak diren eta ez diren tokenak iragarri ditu. Adibidean name, gets, used eta know aditzezko predikatuak identi katu ditu (3). 3. Predikatuen desanbiguazioa: SRL prozesuaren hirugarren urratsak predikatutzat identi katu diren tokenak jasotzen ditu sarreratako. Urrats honetan predikatu hauei dagozkien adierak zehazten dira horretarako predikatu-lexikoiak erabilita. Ingeleserako garatzen diren egungo sistema ia guztietan erabiltzen diren lexikoiak PropBank eta NomBank dira. Gainerako hizkuntzetarako SRL tresnak garatzeko orduan ere PropBank eredua jarraitzen duten lexikoiak erabiltzen dira. Predikatu batek adiera bakarra edo bat baino gehiago izan ditzake lexikoian; adiera bakarra izatekotan, predikatuari adiera hori esleitzen zaio zuzenean. Adiera bat baino gehiago izatekotan, ordea, sailkatzaile batek arduratu behar du kasu bakoitzean predikatuari dagokion adiera zein den erabakitzeaz. 2.4 irudiak predikatuen identi kazioan adibidetako erabili dugun esaldiko predikatuen desanbiguazio prozesua erakusten du. Bertan ikus daitekeen bezala, identi katutako lau aditzetatik batek baizik ez du adiera bakarra PropBanken, know aditzak hain justu. Ondorioz, honi know.01 adiera esleitzen zaio automatikoki. Gainerako hiru kasuek adiera bat baino gehiago onartzen dute, eta hauetarako ikasketa automatikoa erabiltzea beharrezkoa izaten da. Bi aukera daude ikasketa algoritmoak aplikatzeko garaian: predikatu bakoitzarentzat aparteko sailkatzaile bat eraikitzea, edo adiera anitzeko predikatu guztientzat sailkatzaile bakarra sortzea. Lehen teknikak emaitza hobeak izaten ditu, oro har, baina duen arazoa da eraginkorra izan dadin hagitz corpus handiak behar izaten direla. Adibidean sailkatzaileak name aditzari lehenengo adiera esleitu dio, name.01 (norbait edo zerbait izendatu, izena jarri); get predikatuari, ordea, get.03 adiera ezarri dio (norbait edo zerbait nolabaitekoa bihurtzea, bilakatzea), eta useri use.01 (zerbait erabili, probestu).
2.2. SRL arkitektura 53 Irudia 2.4: Predikatuen desanbiguazioaren adibidea. 4. Argumentuen identi kazioa: Hau azken-aurreko urratsa da. Bertan, predikatu bakoitzari dagozkion argumentuen buru lexikalak identi katzen dira eta, horretarako, ohikoena heuristikoak edo sailkatzaile bitarrak erabiltzea izaten da. Esaldiko predikatu bakoitzarentzat, esaldiko token bakoitza haren argumentua den edo ez erabaki behar izaten da. Berez argumentu bat hainbat tokenez osatuta egon badaiteke ere, SRL sistemek argumentuen buru lexikalak besterik ez dituzte etiketatzen. Buru lexikalaz gain argumentu bat zer beste tokenek osatzen duten jakiteko, nahikoa izaten da lehen urratseko analisi sintaktikoari erreparatu eta buru lexikalaren menpeko azpi-zuhaitza eratzen duten tokenak zuhaitzak ezartzen dituen dependentzien arabera antolatzea.
2.2. SRL arkitektura 55 arrunta, baina hizkuntza batzuetan, ingelesean esate baterako, mintzaira honetako PropBank anotatzerakoan hartu ziren erabakien ondorioz gerta daiteke. Bigarren predikatuarentzat, gets aditzarentzat, hiru argumenturen buru lexikalak identi katu direla ikusten da: sometimes, charity eta used. Hiru argumentu osoak sometimes, a reputable charity with a household name eta used aditza dira. Hurrengo predikatuarentzat (used) bi argumentu identi katu dira, sometimes eta charity. Azkenik, know aditzaren lau argumentu eskuratu dira: sometimes, charity, doesn't eta even. 5. Argumentuen sailkapena: Hau da SRL atazaren azkeneko urratsa. Honetan predikatu bakoitzarentzat identi katu diren argumentuen rolak zein diren erabakitzen da. Argitu beharra daukagu aurreko urratsari argumentuen identi kazioa deitzen zaion arren, adjuntuak ere identi katzen direla. Izan ere, argumentuen sailkapena deritzan urrats honetan erabakitzen da aurreko pausoan identi katu diren buru lexikaletatik zein diren argumentuenak eta zein adjuntuenak. Argumentuen (eta adjuntuen) sailkapena egiteko ikasketa automatikoa erabiltzen da. Multiclass motako sailkatzailea (klase anitz esleitzen dituena) entrenatzen da horretarako. Sailkatzaile hauek PropBank eta NomBank corpusetatik, edo eredu hau jarraitzen duten beste hizkuntza batzuetako corpusetatik, ikasi ohi dute normalean. Hizkuntzaren arabera, eta horretan erabilitako corpusaren arabera, gerta daiteke predikatu baten adiera batek rol bera jokatzen duten bi argumentu ezberdin jasotzea, ingelesez gertatzen den bezala. Hala ere, hau jazotzea ezinezkoa den hizkuntzetan, euskaran adibidez, inkoherentzia hauek sailkatzailearen emaitzak jaso eta gero zuzendu behar izaten dira. Zuzenketa hau egiteko erabil daitekeen prozeduretako bat ILP teknika (Integer Linear Programming) da. ILP optimizazioan, predikatuen argumentuek rol (edo adjuntu) etiketa bakoitza jokatzeko daukaten probabilitatea itzultzen duen sailkatzaile bat erabilita, predikatu-argumentu-adjuntu egituren probabilitate maximoko rol semantikoen konbinazioa bilatzen da. 2.5 eta 2.6 irudietan aurreko adibideko predikatuen argumentu eta adjuntuen rol semantiko eta adjuntu-etiketen esleipena ikus daiteke. Sailkatzaileak name aditzarentzat identi katutako buru lexikaletatik biak argumentuei dagozkiela (eta ez adjuntuei) erabaki du; izan ere, charityri arg1 esleitu dio, eta namei arg2. 2.5 irudian ikus daiteke PropBanken arabera arg1 rola izena jaso duen entitateari dagokiola, eta arg2 izenari berari. Kasu honetan izena ez da esplizituki aipatzen,
56 2. Rol semantikoen etiketatze automatikoa baina name buru lexikala daukan a household name argumentuak hari egiten dio erreferentzia. Horregatik jasotzen du arg2. Euskararako erabili dugun corpusak ez du horrelako kasurik, predikatu batek ezin du bere buruaren argumentua izan. Irudia 2.5: Argumentuen sailkapenaren adibidea (name eta gets). Bigarren predikatuarentzat (gets) bi argumentu eta adjuntu bat etiketatu dira: charityk arg1 jokatzen du eta used aditzak arg2, gainera, sometimes adjuntua (argM-TMP) etiketatu da. Predikatu bat beste baten argumentua izatea ohikoa da. Kasu honetan charity/arg1 probestua izan den entitateari eta used/arg2 aldiz arg1en atributuari dagozkiola ikus dezakegu, 2.5 irudiko PropBank sarreran. Ingelesez get.03 adieraren arg2 argumentua arg1 jokatzen duen argumentuaren atribututzat ikusten da, adiera honetan get aditzak duen erabilerarengatik.
2.2. SRL arkitektura 57 Irudia 2.6: Argumentuen sailkapenaren adibidea (used eta know). Bestalde, used predikatuarentzat sometimes denbora adjuntua (argM-TMP) eta charity (arg1) argumentua etiketatu ditu sailkatzaileak. Azkenik, know aditzak hiru adjuntu eta bi argumentu dauzkala ikus daiteke 2.6 irudian. Aurrera jarraitu aurretik argitu beharra daukagu predikatu-lexikoietan adiera bakoitzarentzat zehazten diren argumentuek ez dutela zertan beti agertu testuetan dituzten gauzatzeetan. know aditzaren kasuan (know.01), esate baterako, arg0, arg1 eta arg2 rolak jasotzen dituela azaltzen da, baina adibidetako erabili dugun esaldian ikus daiteke arg2 rola jokatzen duen argumentua ez dela agertzen. Adjuntuei dagokienez, ordea, ez dago adiera bakoitzak izan ditzakeen adjuntuen zerrendarik eta, beraz, printzipioz behintzat, edozein adjuntu jaso ditzakete.
58 2. Rol semantikoen etiketatze automatikoa 2.2.2 Ebaluaziorako metrikak Azpiatal honetan dependentzia etiketatzaileen eraginkortasuna neurtzeko erabiltzen diren Labeled Attachment Score, Labeled F1 eta Labeled Macro F1 Score metriken aurkezpena eginen dugu. Labeled Attachment Score-LAS: Dependentzia sintaktikoak etiketatzerakoan sistemak izan duen eraginkortasuna adierazten du. Zehazkiago esan, esaldi bat eta dagokion zuhaitz sintaktikoa emanda, token bakoitzari zuhaitzean dagokion buruko tokena (HEAD), eta tokenaren eta buruaren arteko erlazio sintaktiko mota (DEPREL) ongi de nituta daukaten tokenen ehunekoa da. Buruko tokena edo erlazio sintaktiko mota gaizki etiketatuta badago erlazio guztia gaizki dagoela ulertzen da. Eman dezagun s1 eta s2 esaldien dependentziak etiketatu direla eta lehenengoak 10 token dituela, eta bigarrenak 45. Pentsa dezagun, gainera, etiketatu diren dependentzia hauetatik burua eta etiketa ongi eskuratu direla s1eko 9 tokenentzat eta s2ko 15 tokenentzat. Orduan bi aukera izango lirateke LAS neurria kalkulatzeko: (1) LAS micro edo (2) LAS macro neurriak. 1. LAS micro: tokenetan oinarrituta kalkulatzen da LAS metrika. Adibidean (9 + 15)/(10 + 45) = 0.436 egingo litzateke, alegia 100 ∗ 0.436 = %43.6 izango litzateke sistemaren eraginkortasuna, dependentzia sintaktikoak eskuratzeko orduan. 2. LAS macro: esaldietan oinarrituta kalkulatzen da LAS metrika. Adibidean (9/10 + 15/45)/2 = 0.617 egingo litzateke, alegia 100 ∗ 0.617 = %61.7 izango litzateke sistemaren eraginkortasuna, dependentzia sintaktikoak eskuratzeko orduan. Labeled F1: Neurri honek dependentzia semantikoak etiketatzean sistemak izan duen eraginkortasuna adierazten du. Hau kalkulatu ahal izateko bi dependentzia semantiko mota hartzen dira kontutan: (1) predikatu baten eta honen argumentu edo adjuntuen artekoak, eta (2) predikatuen eta esaldiaren zuhaitz semantikoaren erro arti ziala den root tokenaren artekoak. Dependentzia sintaktikoekin egin den moduan, erlazio semantiko bat ongi egongo da burua den tokena (predikatua edo erroa) eta etiketa semantikoa ((1) motako erlazioen kasuan rol semantikoa edo
2.2. SRL arkitektura 59 adjuntu-etiketa eta (2) motakoenean predikatuaren adiera) zuzen etiketatuta badaude. Neurri honek ahalbidetzen du predikatu-argumentu-adjuntu egitura batean predikatuari dagokion adiera gaizki esleituta egonda ere, argumentu edo adjuntuak ongi etiketatuta baldin badaude, hauengatik puntuak jasotzea. Eman dezagun s1 eta s2 esaldien dependentzia semantikoak etiketatu direla, eta bertan e11, e12 eta e21 predikatu-argumentu-adjuntu egiturak etiketatu direla. Honela: s1: e11 = predikatua.01: arg0, arg1, argM-TMP e12 = predikatua.04: arg0, arg1 s2: e21 = predikatua.01: arg0, arg1, arg2, argM-LOC Eman dezagun, gainera, dependentzia semantiko hauetako batzuk gaizki daudela, buruko tokena edo erlazio semantiko mota ongi eskuratu ez direlako. Adibidean ezabatuta agertzen direnak gaizki dauden dependentzia semantikoei dagozkie. s1: e11 = predikatua.01: arg0, arg1, argM-TMP e12 = predikatua.04: arg0, arg1 s2: e21 = predikatua.01: arg0, arg1, arg2, argM-LOC e11 egituraren kasuan ikusten den bezala, adiera zuzena ez izatea ere dependentzia okertzat ulertzen da. Estrategia hau baliaturik, hemen ere bi aukera daude, micro edo macro: 1. Micro: tokenetan oinarrituta kalkulatzen da. Adibidean (2+3+3)/(4+3+5) = 0.666 egingo litzateke, alegia 100 ∗ 0.666 = %66.6 izango litzateke sistemaren eraginkortasuna, dependentzia semantikoak eskuratzeko orduan. 2. Macro: Predikatu-argumentu-adjuntu egituretan oinarrituta kalkulatzen da. Adibidean ((2/4 + 3/3) + (3/5))/3 = 0.7 egingo litzateke, alegia 100 ∗ 0.7 = %70 izango litzateke sistemaren eraginkortasuna, dependentzia semantikoak eskuratzeko garaian.
2.3. Euskararako SRL prototipoa 61 etiketatze automatikoak bost urrats ditu. Prototipo honetan, hala ere, predikatuen argumentu eta adjuntuei dagozkien rolak eta adjuntu-etiketak esleitzera mugatu gara, hau da, prozesuaren azkeneko urratsera. Metodologiaren aldetik egokia iruditu zaigu lehenengo aldiz SRL atazari era honetara heltzea. Izan ere, tesi lanaren helburuetako bat euskararako SRL sistema guztiz automatikoa garatzea da, arkitekturako bost urratsak automatikoki egiten dituena. Horregatik, pentsatu dugu lehenik urrats bakar batean zentratuta algoritmorik egokienak eta emaitzarik onenak itzultzen dituzten ezaugarriak zein diren identi katzea beharrezkoa dela. Tesi lanean zehar erabili dugun corpusak ahalbidetzen duenez, prototipoan PropBank eta VerbNet ereduak jarraitzen dituen argumentuen sailkapena egin dugu. Honek bi rol multzoen arteko alderaketa egin eta azken sistemarako egokiena aukeratzea ahalbidetu digu. Prototipoaren garapenetik ateratako ondorioak kontuan izan ditugu bRol, SRL etiketatzaile guztiz automatikoa garatzeko orduan. 2.3.1 Informazioaren adierazpidea EPEC-RolSem corpuseko txategiak CoNLL formatura bihurtu genituen, besteak beste irakurterrazagoak eta prozesatzeko erosoagoak izan zitezen. Modu honetara dependentzia etiketatzaileen arloan estandarra den formatuarekin lan egiteko aukera izan dugu. Gainera, adierazpide hau erabiltzeak ahalbidetu du SRL prototipoan oinarrituta garatu dugun bRol tresna CoNLL-2008, 2009 saioetako ebaluaziorako scriptak erabilita ebaluatu ahal izatea, testuinguru estandarrean alegia. 2.7 irudian Egiptora Axtarteren hilobia bilatzera zihoala esan zion norbaiti esaldiaren CoNLL formatuan adierazitako txategia ikus daiteke. Adibideak adierazten duenez CoNLL izeneko formatu edo adierazpidea den honetan informazioa zutabetan dago antolatuta (Z1-Z16). Azkeneko sei zutabeetan antzeman daitekeen moduan, esaldian identi katu den predikatu bakoitzarentzat bi rol zutabe sortzen dira, bat PropBank ereduko rol eta adjuntuentzat (Z11, Z13, Z15) eta beste bat VerbNet ereduko rolentzat (Z12, Z14, Z16). look.05 adiera daukan predikatuari Z11 eta Z12 zutabeak dagozkio, go.01 adierakoari Z13 eta Z14 zutabeak eta, azkenik, say.01/tell.01 adiera duen predikatuari Z15 eta Z16. Hortaz, formatu honetan zutabe kopurua predikatu kopuruaren araberakoa da. Gainerako zutabeei dagokienez (Z1-Z10), hau da gordetzen duten informazioa:
64 2. Rol semantikoen etiketatze automatikoa rolari. Honek argi erakusten du EPEC-Rolsem corpusean dagoen arg0 eta arg1 rolen sakabanaketa PropBankekoa baino handiagoa dela. Honen arrazoia da euskarazko corpusa anotatu zenean beste irizpide batzuk jarraitu zirela. Honek eragina izango du garatu dugun SRLaren emaitzak ingelesezko SRL sistemen emaitzekin alderatzeko orduan. 2.3.2 Prototipoaren garapena: argumentuen sailkapena SRL prototipoa garatzeko PropBank eta VerbNeteko rolak erabiltzen dituzten argumentuen sailkatzaileak eraiki eta ebaluatu ditugu, ikasketa automatikoa erabiliz (ML). Prototipoa ebaluatzeko 10-fold cross-validation jarraitzea erabaki dugu. Ikasketa ebaluatzean teknika hau (ez Train-Test teknika) erabiltzearen arrazoia corpusaren tamaina mugatua izanda. Gure kasuan 35.500 argumentu eta adjuntu instantzia izan ditugu eskura. Sailkatzaileak eraikitzeko hartu dugun ezaugarri multzoari dagokionez, beste hizkuntzetan SRL egiterakoan erabili ohi izan diren ezaugarriak eta euskararako bereziki prestatutakoak uztartu ditugu. Beste hizkuntzetako ezaugarriei dagozkien adibide batzuk (Palmer et al., 2010) eta (Carreras eta Márquez, 2005) argitalpenetako ingeleseko SRL sistemek erabiltzen dituztenak, txinerako (Xue eta Palmer, 2005) sistemakoak eta suedierako (Johansson et al., 2012) etiketatzailearenak dira. EPEC-Rolsem corpusean dauden argumentu eta adjuntuentzat erauzi dira ezaugarri linguistikoak. Hurrengo zerrendan, prototipoak erabiltzen dituen ezaugarriak aurkezten dira. Ulergarritasun arrazoiak direla eta, Atzo, Mikel Argentinara joan zen Bilbotik esaldian Mikelek, joan predikatuaren argumentuak, ezaugarri bakoitzean hartzen dituen balioak ageri dira. Izartxo batekin adierazi ditugu euskararako bereziki prestatutako ezaugarriak. Argumentuaren lema (Mikel). Argumentuari dagokion predikatuaren lema (joan). Argumentuaren Part-of-Speech kategoria (IZE-Izena). Argumentuaren Part-of-Speech azpikategoria* (IZE/B-Izen berezia). Argumentuaren deklinabide kasua* (ABS-Absolutiboa). Argumentuak bere buru sintaktikoarekin duen funtzioa (ncsubj-Subjektua). Argumentuak esaldian predikatuarekiko daukan posizioa (aurretik).
2.3. Euskararako SRL prototipoa 65 Argumentuaren eta predikatuaren artean dagoen token kopurua (1). Argumentuaren eta predikatuaren artean dagoen argumentu kopurua (1). Frame semantikoa (arg_arg_arg_PRED_arg). Frame sintaktikoa (Xue eta Palmer, 2004). Izen entitatea, argumentua halakoa bada* (Person). Zenbaki entitatea* (Date, Price e.a.), argumentua halakoa bada (-). Argumentu eta adjuntuentzat erauzitako ezaugarrietatik sailkatzaileak sortzeko hiru algoritmo ezagunekin egin ditugu saiakerak: Support Vector Machines-SVM (Cortes eta Vapnik, 1995), Random Decision Trees-RDT (Breiman, 2001) eta Decision Trees-DT (Quinlan, 1996). Modu honetara emaitzarik onenak itzultzen dituen ikasketa algoritmoa aukeratu ahal izan dugu, SRL sistema osoa eraikitzerakoan kontuan izateko. 2.3.3 Emaitzak Garatutako sailkatzaileen ebaluazioaren emaitzak erdiesteko doitasun, estaldura eta F1 neurri estandarrak erabili ditugu. 2.5 taulan EPEC-Rolsem corpusean eskuz identi katutako argumentu eta adjuntuei PropBank eta VerbNet ereduetako etiketak automatikoki esleitzerakoan lortu ditugun emaitzak ikus daitezke. PropBank Doitasuna Estaldura F1 SVM 84.30 84.60 84.30 DT 84.00 84.20 83.90 RDT 77.40 78.30 77.70 VerbNet Doitasuna Estaldura F1 SVM 83.10 83.10 82.90 DT 81.70 81.80 81.50 RDT 72.20 72.90 72.10 Taula 2.5: Argumentuen sailkapena, PropBank eta VerbNet rol multzoekin. Ikus daitekeenez, PropBank rolak esleitzen dituen sailkatzailerik eraginkorrena SVM algoritmoarekin lortu dugu, eta 84.3 puntuko F1 dauka. VerbNet sailkatzailea dela eta,
2.3. Euskararako SRL prototipoa 67 2.6 taulan ikus daiteke PropBankeko core rolak deriztenentzat (argi) F1ek behera egiten duela, i handitzearekin. arg0k 95 puntu lortzen ditu, eta arg4ek berriz 15.4. PropBank adjuntuei doakienez, motaren arabera emaitzak aldatzen direla antzeman daiteke. Ezeztapeneko (NEG) eta kausazko (CAU) adjuntuek, esate baterako, 99.2 eta 80.5 puntu lortzen dituzte hurrenez hurren. Aditzondo (ADV) eta dislokazio (DIS) adjuntuek, aldiz, 50.8 eta 41.6 puntuko F1 lortzen dute. VerbNet roletan erdietsitako emaitzak 96.2 eta 66.9 puntuen bitartean kokatzen dira, eta lau dira 80tik beherako emaitza daukatenak, CAUSE, EXPERIENCER, PREDICATE eta SOURCEk, hain justu. 2.3.4 Analisia SRL prototiporako lortutako emaitzak hobeki interpretatu ahal izateko (Zapirain eta Agirre, 2008) argitalpenean CoNLL-2005 saiorako aurkeztu zirenekin alderatu ditugu, zuzenki alderagarriak ez badira ere. Erkaketa 2.6 taulan ikus daiteke. Taulan horretan antzeman daitekeen lehen gauza da gure emaitzak, oro har, ingelesekoak baino altuagoak direla. Honen arrazoia da, ingelesekoetan, SRL egiteko beharrezkoak diren predikatuen identi kazio eta desanbiguazioa batetik, eta argumentuen identi kazioa bestetik automatikoak direla, gure prototipoaren kasuan ez bezala. Gainera, kontuan eduki beharra dago EPEC-Rolsem corpusean sintaxiak dependentzia formalismoa jarraitzen duela, eta ingeleseko (Zapirain eta Agirre, 2008) argitalpeneko SRLk, berriz, osagaietan oinarritutakoa. Argumentuen identi kazioa egitea, esate baterako, konplexuagoa izaten da osagaietan oinarritutako sintaxia erabiltzen denean, eta honek eragin negatiboa du. Bi hizkuntzetako PropBank ereduetako core rolen emaitzak alderatzean, ikusten da euskarazko hobekuntzaren neurria ez dela bera rol guztientzat: arg1 eta arg2 rolek 15 puntuko hobekuntza dute gutxi gorabehera, eta arg0 eta arg4 rolek, aldiz, 5 eta 6.5 puntuko hobekuntza. Emaitza hauek interpretatu ahal izateko kontuan izan behar da arg0/AGENT korrespondentzia ingelesez ematen dela euskaraz baino gehiago. Euskaraz, aditz inakusatiboen core rolak arg0 etiketatik hasten dira. Mota honetako aditzek ez dute agenterik, beraz, aditz horiek direla eta, euskaraz arg0 baten atzean ez da zertan agente prototipiko bat egongo. Ingelesez, aldiz, aditz inakusatiboak etiketatzeko garaian arg1 etiketatik hasten dira (aditz horiek ez dute arg0rik). Honek, konparazioan, euskarazko core argumentuak detektatzea zailtzen du, ez dagoelako argi zein den arg0 eta arg1en arteko diferentzia. Ingelesez, bai. Euskarazko rolak ingelesezkoak baino neutrala-
68 2. Rol semantikoen etiketatze automatikoa goak dira beraz. Ingelesez arg0 proto-agentea da eta arg1, berriz, proto-tema. Euskaraz ez da hori bilatu, neutralagoak dira alegia (theory neutral). Ingeleseko eta euskarako VerbNet rolen emaitzak alderatzerakoan, eskuzko informazioaren eraginez sortutako 5 eta 15 puntu bitarteko hobekuntza ikusten dugu orokorrean euskaraz. Badira, dena dela, salbuespen batzuk: PRODUCT rolak 30 puntuko hobekuntza du, eta STIMULUS rolak 24 puntukoa; EXPERIENCER, bestalde, hobetu beharrean 20 puntu okertzen da. 2.4 taulan ikus dezakegu ingelesez (PropBank) EXPERIENCER arg0 rolari dagokion hirugarren VerbNeteko rola dela arruntena. Gainera, ingelesez EXPERIENCER rolak ez du sakabanaketa handiegirik PropBank rolen artean. Beraz, pentsa dezakegu, gainerako PropBank rolen korrespondentziak ere kontuan edukita, EXPERIENCER rolaren sakabanaketa ingelesez baino nabarmen handiagoa dela euskaraz, eta horregatik dagoela 20 puntuko okertzea rol honentzat. Kontuan izan behar da, gainera, EXPERIENCER aditz sentsitiboentzako rola dela (ikusi adibidez), paziente moduko bat, sentitzen duena. Hori dela eta aditz gutxi batzuek baizik ez dute izango EXPERIENCER rola. Euskarazko emaitza apalaren arrazoia beraz corpusean rol honen adibide gutxi edota esanguratsuak ez direnak edukitzea izan daiteke. Azkenik, adjuntuen karietara, euskaraz ez da hobekuntza orokorrik nabari. Ezaugarrien aukeraketa Ezaugarrien aukeraketa funtsezkoa izaten da ikasketa automatikoa erabiltzen denean. Aukeraketaren bitartez ezaugarri-espazioaren dimentsioa murriztea lortzen da, eragin positiborik ez duten ezaugarriak ikasketa automatikoko prozesutik aterata. Ondorioz, ikasketa aplikatu ahal izateko beharrezkoak diren baliabideen kopurua gutxitu egiten da. Hau kontuan edukita, SRL prototipoaren eraikuntzarako erabilitako ezaugarri multzoaren gaineko aukeraketa egin dugu, zehazkiago esan, ezaugarri horietako bakoitzak argumentuen sailkapenean duen eragina aztertu dugu. Horretarako Leave-One-Out (LOO) izendatutako teknika erabili dugu. Honetan ezaugarriak banan-banan ezaugarri multzotik ateratzen dira, eta gainerakoekin sailkatzailea entrenatu eta ebaluatzen da. 2.7 taulan ikus daitezke ezaugarrien eragina adierazten duten sailkatzaileen ebaluazioaren emaitzak. Kendutakoan emaitzak gehien apaltzen dituzten ezaugarriak azpimarrarekin daude adierazita taulan eta gehien hobetzen dituzten ezaugarriak, aldiz, azpigakoarekin daude markatuta.
70 2. Rol semantikoen etiketatze automatikoa Doitasuna Estaldura F1 PropBank 84.20 84.30 84.00 Guztiak PropBank 84.30 84.60 84.30 VerbNet 82.90 82.80 82.60 Guztiak VerbNet 83.10 83.10 82.90 Taula 2.8: Argumentuen sailkapena, ezaugarrien aukeraketarekin Taulako balioek erakusten duten moduan, ezaugarri multzotik baztertutako ezaugarriek banaka kenduz gero sailkatzaileen emaitza hobetzen dutela ikusi badugu ere, guztiak aldi berean kentzean sailkatzaileen emaitza ez da hobetzen, okertzen baizik. Bi ereduen kasuan emaitza (F1 neurria) 0.3 puntu jaisten da. Beraz, esan dezakegu banaka harturik eragin negatiboa duten ezaugarri baztertuen konbinazioak eragin positiboa duela, argumentuen sailkapenean. 2.3.5 Eskuzko ebaluazioa SRL prototiporako garatu ditugun bi sailkatzaileen ebaluazioek hauen benetako eraginkortasuna zer neurritan adierazten duten egiaztatu nahi izan dugu. Horretarako, EPECRolsem corpuseko argumentu eta adjuntu instantzia multzo berri baten eskuzko ebaluazio egin dugu. Doitasuna Estaldura F1 arg0 99.20 86.60 92.50 arg1 93.00 85.70 89.20 arg2 50.90 41.80 45.90 arg3 100.00 100.00 100.00 argM 81.90 94.30 87.70 Osotara 85.80 87.00 85.90 Taula 2.9: PropBank argumentu sailkatzailearen eskuzko ebaluazioa. Multzo berria osatzeko EPEC-Rolsem corpusean lan honen hasieran eskuragarri ez zeuden 2.558 instantzia hartu ditugu ausaz. Eskuzko ebaluazioaren emaitzak 2.9 eta 2.10 tauletan daude bilduta. Lehenbiziko taulan, PropBank sailkatzaileari dagokionean, 85.8 eta 87 puntuko doitasuna eta estaldura, eta 85.9 puntutako F1 neurria lortu ditugu. Ebaluazio automatikoan, ordea, 84.3 eta 84.6 puntuko doitasuna eta estaldura, eta 84.3
2.3. Euskararako SRL prototipoa 71 Doitasuna Estaldura F1 ACTOR 0 0 0 AGENT 94.00 92.70 93.40 ATTRIBUTE 97.30 40.8 57.50 CAUSE 98.30 98.30 98.30 EXPERIENCER 0 0 0 LOCATION 100.00 29.60 45.70 PATIENT 78.60 10.10 17.90 PREDICATE 62.50 23.80 34.50 PRODUCT 0 0 0 RECIPIENT 35.40 100.00 52.30 SOURCE 35.70 12.50 18.50 STIMULUS 0 0 0 THEME 71.50 81.10 76.00 TOPIC 85.60 85.60 85.60 Osotara 76.20 83.60 78.20 Taula 2.10: VerbNet argumentu sailkatzailearen eskuzko ebaluazioa. puntuko F1 neurria erdietsi ditugu. Gure irudiko, eskuzko ebaluazioak 2.558 instantzia besterik ez dituela erabili aintzat hartzen badugu (10-fold cross-validation ebaluazioan erabili ziren 35.500ak baino franko gutxiago, hortaz), eskuzkoan lortu emaitzak ebaluazio automatikoan erdietsitakoekin bat datoz. Kontuan izan beharra dago corpus bereko instantziak direla eskuzko ebaluaziokoak eta ez dela beraz emaitzen okertzerik izango domeinu edo corpus aldaketak eraginda. 2.9 taulan ikusten da eskuz egindako ebaluazioan ez dela PropBank adjuntuen arteko bereizketarik egin, adjuntuak diren predikatuen instantziak adjuntu bezala ongi etiketatu diren edo ez baizik ez dela egiaztatu, alegia. VerbNet ereduko sailkatzailearentzat eskuz egin den ebaluazioak 76.2 puntuko doitasuna, 83.6 puntuko estaldura eta 78.2 puntuko F1 neurria itzuli du. Ebaluazio automatikoak, aldiz, 83.1 puntuko doitasuna eta estaldura eta 82.9 puntuko F1 neurria. Eredu honen kasuan bi ebaluazioen arteko aldea PropBank ereduko bi ebaluazioen artekoa baino handiagoa da: F1 neurrian 1.6 puntuko aldea dago PropBanken, eta 4.7 puntukoa VerbNeten. Uste dugu aurretik aipatu ditugun faktoreak kontuan edukita (ebaluazio multzoaren tamaina aise txikiagoa dela eta domeinu bereko instantziak erabili direla), VerbNeten espero bezalako emaitzak lortu ditugula, eskuzko ebaluazioan ere. Ondorioz, egindako 10-fold cross-validation ebaluazioa esanguratsua eta baliagarria dela uste dugu.
72 2. Rol semantikoen etiketatze automatikoa 2.10 taulan ACTOR, EXPERIENCER eta STIMULUS rolei dagozkien balioak zero dira. Honen arrazoia da ausaz hartutako instantzietan rol hauei dagozkienak oso balio txikiak edo zero direla. EPEC-Rolsem corpuseko rol arruntenei dagozkien instantziak arruntenak eta gehiengoa direlako. 2.4 bRol: euskararako SRL etiketatzaile automatikoa Atal honetan bRol izendatu dugun euskararako rol semantikoen etiketatzaile guztiz automatikoa aurkezten dugu. bRol euskarazko lehen SRL sistema da, eta honen berri (Salaberri et al., 2015a) argitalpenean eman genuen. Etiketatzailearen diseinuan zehar hartutako erabakietako asko (jarraitu beharreko eredua, sailkatzaileak sortzeko ikasketa algoritmoa, ezaugarri linguistikoak e.a.) SRL prototipoaren garapenean lortutako emaitzak ikusirik hartu ditugu. bRol sistemaren deskribapena egiten hasi baino lehen 2.11 taulan biltzen ditugu SRL prototipoarekin dauden ezberdintasun eta antzekotasun esanguratsuenak. Prototipoa bRol Dependentzia sintaktiko automatikoak ✓ Predikatuen identi kazio automatikoa ✓ Predikatuen sailkapen automatikoa ✓ Argumentuen identi kazio automatikoa ✓ Argumentuen sailkapen automatikoa ✓ ✓ Dependentzietan oinarritutako formalismoa ✓ ✓ CoNLL formatuko dataseta ✓ ✓ CoNLL ebaluazioa (testuinguru estandarra) ✓ Doitasuna, estaldura eta F1 neurria ebaluatzeko ✓ Train-Test ebaluazioa ✓ k-fold cross-validation ebaluazioa ✓ PropBank eredua ✓ ✓ VerbNet eredua ✓ Taula 2.11: bRol eta SRL prototipoaren arteko alderaketa. Taula honetan argi ikusten da zein den SRL prototipoaren eta bRol etiketatzailearen arteko alde nagusia: prototipoak ez bezala, bRol sistemak testu soila hartzen du sarreratako, eta dependentzia sintaktiko-semantikoak ezartzen ditu modu guztiz automatikoan. Ebaluazioa testuinguru estandarrean egin da CoNLL-2009 ebaluazio saioko kon gurazioa jarraitu dugulako: datasetaren formatua, ebaluaziorako erabilitako metrikak eta teknika,
76 2. Rol semantikoen etiketatze automatikoa bezala, euskararako dagoen rol etiketen banaketa beste corpusetakoa baino handiagoa da. Izan ere, euskarazko rol semantikoen bost etiketarik arruntenak instantzien % 65i dagozkie eta horrek esan nahi du instantzien % 35 beste rol etiketei dagozkiela. Honek euskararako SRL ataza zailtzen du. Alemanean, esate baterako, kontrakoa da egoera, bost etiketarik arruntenak instantzien % 97ri dagozkie. 2.4.2 bRol etiketatzailearen garapena Azpiatal honetan bRol sistemaren diseinua eta garapen prozesua pausoz pauso azalduko dugu. Horretarako, 2.2 atalean aurkeztu ditugun sei urratsak banan-banan aztertuko ditugu: dependentzia sintaktikoen etiketatzea, predikatuen identi kazioa eta desanbiguazioa, argumentuen identi kazioa eta sailkapena eta post-prozesua. Dependentzia sintaktikoen etiketatzea Grafoetan oinarritutako dependentzien sintaxiko hedadura maximoko zuhaitzak erabiltzen dituen metodoa aplikatzea erabaki dugu. Hau (Atutxa et al., 2015) lanean aurkezten diren esperimentuetan euskararako emaitzarik onenak eman zituena izan zen eta horregatik erabili dugu bRol etiketatzailearen garapenean. Hain zuzen ere, metodo honetan oinarritutako MATE (Bohnet, 2010) tresnaren bitartez etiketatzen ditugu dependentzia sintaktikoak. Gure SRL etiketatzailean MATE erabili ahal izateko lehenik ezaugarri linguistikoak aukeratu eta hauekin analizatzailea entrenatu behar izan dugu. Ezaugarririk egokienak hautatu ahal izateko, kontuan eduki dugu ingelesa, txinera, gaztelera eta katalana ez bezala, euskara morfologia aberatseko hizkuntza dela (Morphologically Rich Language- MRL). Gainera, euskarak in exio eta eratorpen-morfologia maila gora erakusten duela ere aintzat hartu dugu. Nilssonen (2007) arabera, ikerketaren egungo egoerako analizatzaile sintaktikoek, morfologia aberatseko hizkuntzak prozesatzean, ez dituzte hizkuntza ez-eransleak prozesatzean lortzen dituzten bezalako emaitzak eskuratzen. MRL hizkuntzen emaitzak hobetu eta morfologikoki aberatsak ez diren hizkuntzen eraginkortasunera hurbiltzeko, informazio morfologikoa biltzen duten ezaugarri linguistikoak erabili ohi dira. (Goenaga et al., 2013) lanean argitaratutako emaitzetan oinarrituta ezaugarri hauek aukeratu ditugu, besteak beste, bRol etiketatzailean txertatu dugun MATE analizatzailea entrenatzeko: deklinabide kasua, numeroa eta menpeko esaldi mota.
2.4. bRol: euskararako SRL etiketatzaile automatikoa 77 Predikatuen identi kazioa Predikatuen identi kazioa dependentzia semantikoak etiketatzeko lehenengo urratsa da. Honetan, esaldietako token bakoitza predikatua izateko hautagai bihurtzen da, eta sailkatzaile bitar baten bitartez hautagai hauek predikatuak diren edo ez erabakitzen da. bRol etiketatzailerako aditz predikatuak baizik ez ditugu izan kontuan garapenerako erabili ditugun BVI predikatu-lexikoian eta EPEC-RolSem corpusean daudenak hauek direlako. Hortaz, ez ditugu izen, adjektibo eta adberbio predikatuak identi katu. Erabilitako sailkatzaile bitarra sortzeko SVM algoritmoa aplikatu dugu, SRL prototipoan emaitzarik onenak eskuratu dituena izan delako. Gainera, sailkatzaileari predikatu izateko hautagai zerrenda eman baino lehen garbiketa prozesua jarraitu dugu, puntuazio markak diren tokenak hautagai zerrendatik ateratzeko. Sailkatzailea sortzeko ezaugarriak token bakoitzarentzat erauzi dira; ondorengoak dira ezaugarri hauek: Forma Lema Part-of-Speech kategoria Part-of-Speech azpikategoria Dependentzia sintaktikoa (DEPREL) Buru sintaktikoaren lema Buru sintaktikoaren Part-of-Speech kategoria Buru sintaktikoaren Part-of-Speech azpikategoria Zuhaitz sintaktikoan tokenaren umeak diren tokenen formak Zuhaitz sintaktikoan tokenaren umeak diren tokenen lemak Zuhaitz sintaktikoan tokenaren umeekin tokenak berak dituen dependentziak
78 2. Rol semantikoen etiketatze automatikoa Predikatuen desanbiguazioa Urrats honetan aurretik identi katu ditugun aditz predikatuen adierak zehazten ditugu. Hau lortzeko multiclass sailkatzaile bat sortu dugu SVM algoritmoan oinarrituta, adiera bat baino gehiago daukaten predikatuentzat. Adiera bakarrekoentzat prozesua zuzena da eta ez da beharrezkoa ikasketa automatikoa erabiltzea. Adiera anitz dituzten predikatu guztientzat sailkatzaile bakarra sortzen da bRol etiketatzailean. BVI n dauden 244 aditzetatik 80 aditzek adiera bat baino gehiago dute, eta gainerako 164 aditzek bat bakarra. EPEC-RolSem corpusean 11.740 predikatu instantzia daude, eta horietatik 8.166 adiera anitzeko 80 predikatuei dagozkie (% 69.55). Predikatuen adieren desanbiguazioan erabili ditugun ezaugarriak predikatuen identi kazioko berak eta deklinabide kasua dira. 2.1.2 atalean aipatu dugu EPEC-RolSem corpusean 1.211 aditz ezberdin daudela, eta BVI lexikoian, berriz, 30 agerraldi edo gehiago dituzten 244 aditz baizik ez daudela. Honek esan nahi du 967 aditzen agerraldiak ez daudela corpusean etiketatuta eta, beraz, bRol tresnak ez duela hauen dependentzia semantikoak corpusetik etiketatzen ikasten. Sistemaren estalduran dagoen galera hau gutxitzen saiatzeko bRol etiketatzaileari, predikatuen desanbiguazioaren urratsean, Itzulpen Modulua-IM deitu dugun osagaia gehitu diogu. Izan ere, aurreko urratsean, predikatuen identi kazioan, BVI lexikoian ez dauden aditzak ere identi katzen dira, baina desanbiguatzean adiera egokia ezartzea lortzen ez bada, haien argumentuak ez dira identi katuko eta, beraz, rolak ere ez zaizkie esleituko. Irudia 2.8: Predikatuen desanbiguazio prozesua bRol etiketatzailean. 2.8 irudian predikatuen desanbiguazio prozesu osoa ikus daiteke. Desanbiguatzaileak identi katutako predikatuak jasotzen ditu sarreratzat, BVI lexikoian predikatua aurki badaiteke eta adiera bakarra badu, hau zuzenean esleitzen zaio. Adiera bat baino gehiago
2.4. bRol: euskararako SRL etiketatzaile automatikoa 79 izatekotan sailkatzaileak erabakiko du BVI n dauden adieretako zein dagokion predikatuari. Aditza lexikoian aurkitzen ez bada, ordea, (IM) itzulpen moduluan euskaratik ingelesera itzultzen da, eta itzulitako predikatua ingeleseko PropBank predikatu-lexikoian bilatzen da. Bertan itzulpena aurkituz gero, honi lexikoian dagokion lehenengo adiera ezartzen zaio predikatuari. Pausu honen zuzentasuna ulertu ahal izateko bi gauza izan behar dira kontutan: (1) 2.1.2 atalean azaldu dugun moduan EPEC-RolSem corpusean predikatuen adierak ingeleseko PropBank adierekin etiketatuta daudela, (2) BVI n ez egoteak aditzak arruntak ez direla esan nahi duela (agerraldi_kopurua < 30), eta arruntak ez diren aditzek normalean adiera bat bakarra izaten dutela (usteldu adibidez). Predikatuak itzultzeko IMk euskara-ingelesa Elhuyar hiztegia12 erabiltzen du. bRol ebaluatzeko orduan kontuan izan dugu itzulpen moduluaren ondorioz etiketatutako dependentzia semantikoak ezin ebalua daitezkeela, hauek corpusean eskuz anotatuta ez daudelako. Beraz, ezin jakin dezakegu, IM aktibatuta dagoenean, zein den BRol sistemaren benetako eraginkortasuna. Aurrerago aurkezten dugun bRol etiketatzailearen ebaluazioan itzulpen modulua desaktibatu egin dugu. Predikatuen desanbiguazioa egiten duen sailkatzailea SVM-multiclass tresnaren (Joachims, 1999) bitartez sortu dugu. Sailkatzailearen parametroei dagokienez, erabilitako kernel funtzioa lineala da, eta entrenamendu errorearen eta marjinaren arteko hartu-emana batezbetekoa(x∗x)−1 formularen bitartez kalkulatzen da. Argumentuen identi kazioa Pauso honetan aurreko bi urrats semantikoen ondorioz identi katu eta desanbiguatu diren aditz predikatuen argumentuak eta adjuntuak identi katzen dira. Bi eratako hurbilpena egin dugu: predikatuekin egin dugun bezala ikasketa automatikoan oinarritzen den sailkatzaile bitar bat erabilita, eta heuristikoen bitartez. Gure sistemarako bi hurbilpenetatik egokiena aukeratzeko, zenbait esperimentu egin eta gero, heuristikoak erabiltzea erabaki dugu. bRol etiketatzaileak erabiltzen duen heuristikoak Part-of-Speech kategoria, buru sintaktikoaren inguruko informazioa (HEAD) eta dependentzia sintaktiko mota (DEPREL) erabiltzen ditu, ti tokena Pj predikatuaren argumentua edo adjuntua den edo ez erabakitzeko. Heuristikoa ondorengoa da: 12http://hiztegiak.elhuyar.eus/eu_en
80 2. Rol semantikoen etiketatze automatikoa //ti:tokena //Pj:predikatua IF (HEAD(ti) == Pj){ //auxmod:laguntzailea //haos:hitz anitzeko unitate lexikal baten zatia //postos:hitz anitzeko postposizio baten zatia //entios:hitz anitzeko entitate baten zatia //PUNC:puntuazioa IF (DEPREL(ti, Pj)!=[auxmod,haos,postos,entios,PUNC]){ //ADK:aditz konposatua IF (PoS(Pj) != ADK){ Argumentua_edo_Adjuntua_da(ti,Pj); } } } Heuristikoaren hainbat bertsiorekin saiakerak egin eta gero hau da emaitzarik onenak itzultzen dituena. Honek gainera ikasketa automatikoko hurbilpenak baino doitasun altuagoa lortzen du. Argumentuen identi kazioan sailkatzailerik behar ez izateak bRol sistemaren exekuzio denbora gutxitzea dakar berekin, honetan ezaugarriak erauzten dituen moduluaren beharrik ez dagoelako. Eskuarki hauek izaten dira sistema hauetako osagairik mantsoenak. Argumentuen sailkapena Identi katu ditugun predikatuen argumentuei (eta adjuntuei) rol semantikoak esleitzeko, entropia maximoan oinarritutako multiclass sailkatzailea inplementatu dugu, MEGA tresnaren (Daumé III, 2004) bitartez. Pauso honetan entropia maximoko sailkatzailea (eta ez SVM sailkatzailea) erabiltzearen arrazoia jarraian azaltzen dugu. 2.2 atalean aipatu dugu hizkuntzaren eta erabiltzen den corpusaren arabera, gerta
2.4. bRol: euskararako SRL etiketatzaile automatikoa 81 daitekeela predikatu baten adiera batek rol semantiko bera jokatzen duten bi argumentu ezberdin jasotzea, ingelesez PropBank corpusean gertatzen den bezala. Aipatu dugu, gainera, hau euskaraz ezinezkoa dela eta horregatik mota honetako inkoherentziak, argumentuen sailkatzailearen emaitzak jaso ondoren, zuzendu egin behar izaten direla. Zuzenketarako Integer Linear Programming-ILP optimizaziorako teknikak erabili ohi dira. Teknika hauek predikatuen argumentuek rol semantiko (edo adjuntu etiketa) bakoitza jokatzeko daukaten probabilitatea (P(klasea|argumentua)) itzultzen duen sailkatzailea erabiltzen dute predikatu-argumentu-adjuntu egituren probabilitate maximoko rol semantikoen konbinazioa bilatzeko. Arazoa da SVM algoritmoarekin entrenatutako sailkatzaileek ez dituztela probabilitate hauek itzultzen; entropia maximokoek, ordea, bai. Berez SVM sailkatzaileek itzultzen dituzten balioetatik behar ditugun probabilitateak lortzea posible bada ere, sailkatzaile bitarretan esate baterako erregresio logistikoa erabilita (Platt et al., 1999), eta multiclass sailkatzaileetan (Wu et al., 2004) argitalpenean proposatzen den metodoa erabilita, haiek lortzeko prozesua nahiko konplexua eta konputazionalki garestia da. Ondorioz, eta bRol etiketatzailearen behar konputazionalak ez handitzeko asmoz, argumentuen eta adjuntuen sailkatzailea sortzeko entropia maximoko algoritmoa erabiltzea erabaki dugu. Jarraian argumentu edo adjuntu bakoitzarentzat erauzi eta urrats honetan erabili ditugun hizkuntza ezaugarriak zerrendatzen ditugu: Lema Part-of-Speech kategoria Part-of-Speech azpikategoria Dependentzia sintaktikoa (DEPREL) Deklinabide kasua Argumentuari dagokion predikatuaren adiera Argumentuari dagokion predikatuaren lema Argumentuen sailkapena egiten duen sailkatzailearen parametroei dagokienez, zehaztutako zalantza koe zientearen (perplexity) aldaketa minimoa -999999 da, eta priore Gaussiarraren (Gaussian prior) doitasuna 1.
82 2. Rol semantikoen etiketatze automatikoa Post-prozesua Hau da bRol etiketatzaileak sarreratako jaso dituen esaldien dependentzia sintaktiko eta semantikoak itzuli aurretik burutzen duen azkeneko urratsa. Esan dugu ILP optimizazio metodoaren helburua, gure kasuan, rol semantiko errepikaturik ez daukaten predikatu-argumentu-adjuntu egituren probabilitate maximoko rol semantikoen konbinazioak bilatzea dela. Rol semantikoen etiketatze automatikoan teknika hau erabiltzeko ideia (Che et al., 2008) argitalpenetik hartu dugu. Teknikaren inplementazioari rolsemantiko-errepikaturik-ez izendatu dugun murriztapena gehitu diogu. Maximizatzen den helburuko funtzioa (objective function) hau da: f = P log(pir.vir) Funtzio hau errepikatutako rol semantikoen etiketak dituen predikatu-argumentuadjuntu egitura bakoitzarentzat maximizatzen da. vir aldagaia bitarra da, eta i indizeko tokenak (Token ID) r ∈ R rola jasotzen duen edo ez adierazten du. R rol semantikoen etiketen multzoa da R = {arg0, arg1, arg2...}. pir aldagaiari dagokionez, honek i tokenak r rola jokatzeko daukan probabilitatea adierazten du, aldagai erreala da (pir ∈ R). Optimizazio prozesua bukatzean, vir aldagaiari esleitu zaizkion balioetatik rol errepikaturik ez daukan konbinaziorik probableena eskuratzen dugu. 2.4.3 Emaitzak bRol sistemaren eraginkortasuna neurtzeko EPEC-RolSem corpusaren test zatian sistemak etiketatu dituen dependentziak ebaluatu ditugu, CoNLL-2009 saioko scorer programa erabilita (eval09.pl); 2.15 taulan ikus daitezke programa honek itzulitako balioak. Gainera, ebaluazio saioko closed challenge modalitatean beste hizkuntzetarako bertan parte hartu zuten sistemek lortu zituzten emaitzarik onenak ikus daitezke. Emaitza hauek dira gure sistemarenekin alderagarriak direnak, jarraitu dugun garapena entrenamendu corpusean oinarrituta bakarrik egin dugulako, eta ez beste baliabide batzuk ere erabilita (open challenge). 2.16 taulan bRol etiketatzaileak dependentzia semantikoak lortzeko, hau da, rol semantikoak etiketatzeko, egin dituen urratsen banakako emaitzak bildu ditugu. Hauek doitasun, estaldura eta F1 neurri estandarrak dira.
84 2. Rol semantikoen etiketatze automatikoa bezalako MRL diren hizkuntzak prozesatzean, haietan ezaugarri morfologikoak erabiltzen badira ere. CoNLL-2009 ebaluazio saioan morfologikoki aberatsak diren txekieraren eta alemanaren analisi sintaktikoa egiteko orduan, adibidez, MRL ez diren ingelesa, gaztelera eta katalana analizatzean baino emaitza txarragoak lortzen dira, 2.15 taulan ikus daitekeen bezala. Aipagarria da, baita ere, eranslea den japonieraren 92.57 puntuko LAS neurri altua. Honen arrazoia da japonierako corpusean, funtzio sintaktiko guztiak etiketatzeko, bost etiketa sintaktiko besterik ez direla erabili (ikus 2.12 eta 2.13 taulak). Euskara eta ebaluazio saioko zazpi hizkuntzak aintzat hartzen baditugu, txinera da denetan LAS baxuena daukana, 79.17 puntu. Txinera ez da MRL hizkuntza, txinera morfologia pobreko hizkuntzatzat (Morphologically Poor Language-MPR) aitortzen baita. Honen arrazoia txineraren izaera tipologikoa da: morfologia isolatzailea du, hots, morfema bakoitza hitz edo unitate lexikal bati dagokio eta, horregatik, ez dago ia ageriko morfologiarik. Seddah eta besteren (2013) arabera, ingelesetik tipologikoki urrunen dauden hizkuntzak (asiarrak eta semitikoak esaterako) dira gaur egun ere sintaktikoki (eta semantikoki) analizatzeko zailenak direnak. bRolen LAS neurria interpretatzeko garaian kontuan eduki beharreko faktore bat euskararen hitz ordena librearen eta morfologia aberatsaren arteko konbinazioa da. Donelaicio eta bestek (2013) diotenez, in exio maila gora duten hizkuntzek askotan hitz ordena erlatiboki librea ere izaten dute, eta hauen analisi sintaktikoaren doitasuna ingelesekoarena baino apalagoa izaten da. Dependentzia semantikoak Labeled F1 neurriak dependentzia semantikoak etiketatzerakoan parserak daukan eraginkortasuna adierazten du. bRol etiketatzaileak 75.1 puntuko Labeled F1 neurria du. 2.15 taulak erakusten duen moduan, gure emaitza CoNLL-2009 saioko hizkuntzen artean emaitzarik okerrena lortu zuen txinerarako emaitza (77.15) baino bi puntu baxuagoa da. Gure ustetan euskararako lortu dugun Labeled F1 neurri baxuaren arrazoia, beste zazpi hizkuntzena baino txarragoa, erabilitako corpusaren tamaina (oso) mugatua da. EPECRolSem corpusean esaldi kopurua % 71.1 eta token kopurua % 80.1 txikiagoak direla egiazta daiteke. Uste dugu rol eta adjuntu etiketek EPEC-RolSem corpusean daukaten banaketak (ikus 2.14 taula) eta Part-of-Speech kategoria mota edo FEAT ezaugarri kopuruek (ikus 2.12 taula) ez dutela zailtasun berezirik inplikatzen, beste hizkuntzetakoenen aldean, euskaraz dependentzia semantikoak etiketatzerakoan.
2.4. bRol: euskararako SRL etiketatzaile automatikoa 85 Urrats semantikoak banaka bRolek gauzatzen dituen urrats semantikoen banakako emaitzak aztertuta, emaitzarik onena erdietsi duen urratsa (87.5) predikatuen identi kazioa dela ikusten da, predikatuen desanbiguazioa (79.82) eta argumentuen identi kazioa (78.80) ondoren, eta argumentuen sailkapena buruenik, emaitzarik baxuenarekin (77.5). Gure iritziz emaitza hauek lotura estua dute urrats bakoitzak daukan berezko zailtasunarekin. Predikatu identi kazioa, esate baterako, sailkapen bitarra da, eta predikatuen desanbiguazioa eta argumentuen sailkapena, berriz, klase anitzekoak (multiclass) dira. bRol sistemaren kasuan, adiera anitzeko predikatuen desanbiguazioa egiten duen sailkatzaileak 200 klase ezberdin dauzka, eta argumentuen sailkapena egiten duenak, berriz, 15. Klase kopuruari erreparatuta, predikatuen desanbiguazioaren F1 neurriak argumentuen sailkapenarena baino baxuagoa izan beharko lukeela pentsa daiteke, hein handi batean sailkatzaile baten klase kopuruak lantzen ari den urratsaren zailtasuna adierazten duelako. Kasu honetan kontuan izan beharra dago, hala ere, 2.16 taulan predikatuen desanbiguaziorako ematen den balioa adiera bakarreko eta anitzeko aditzen desanbiguaziorako lortutako emaitzen elkarketatik kalkulatu dela. Lehenengoaren F1 neurria 100 da (% 100 asmatze tasa adieraren esleipena zuzena delako) eta bigarrenarena 70.01. Osotara bRol etiketatzaile osoaren eraginkortasuna zein den jakiteko, dependentzia sintaktiko eta semantikoen etiketatzean erdietsitako emaitzak uztartzen dituen Labeled Macro F1 Score neurria kalkulatu dugu. Gure sistemak 77.8 puntuko Labeled Macro F1 Score neurria lortzen du. Balio hau CoNLL-2009 ebaluazio saioko emaitzekin alderatzen denean (ikus 2.15 taula), gure sistema txinerarako etiketatzailea (76.38) baino 1.42 puntu hobea dela ikus dezakegu. Ebaluazio saioko beste hizkuntzen emaitzekin alderatzean ikus daiteke gurea katalaneko (83.01), gaztelerako (83.31), txekierako (83.27) eta alemaneko (82.44) emaitzak baino bost puntu, japonierako emaitza (85.65) baino zortzi puntu eta ingeleseko emaitza (87.69) baino hamar puntu okerragoa dela. 2.4.1 atalean azaldu dugun bezala, ezin izan dugu domeinuz-kanpoko bRol sistemaren ebaluaziorik egin, baliabide faltarengatik, horrelako ebaluazioa aurrera eraman ahal izateko dependentzia sintaktikosemantikoekin eskuz anotatutako eta EPEC-RolSem corpusaren domeinu berekoa ez den euskarazko corpusa beharko baikenuke.
86 2. Rol semantikoen etiketatze automatikoa 2.4.2 atalean predikatuen desanbiguazioaren urratsaren barnean txertatu dugun itzulpen moduluaren azalpena egin dugunean aipatu dugu bRol ebaluatu ahal izateko itzulpen modulua desaktibatu egin dugula, honek etiketatutako dependentzia semantikoak ezin ebalua ditzakeelako. Uste izatekoa da honen ebaluazioa egin ahal izan bagenu, sistemaren emaitzak hobetu egingo ziratekeela, itzulpen moduluak etiketatzen dituen predikatuargumentu-adjuntu egitura gehienetan predikatua adiera bakarrekoa izaten delako. 2.5 Ondorioak eta etorkizuneko lanak Atal honetan euskararako lehenengo SRL etiketatzailearen garapen prozesua deskribatu dugu. Horretarako SRL atazaren ikerketaren egungo egoeraren erakusgarri diren beste hizkuntzetako etiketatzaileak, SRL egin ahal izateko eskuragarri dauden baliabide linguistikoak eta CoNLL ebaluazio saioak aurkeztu ditugu lehenik (2.1 azpiatala). Gero, gaur egungo SRL etiketatzaileek, eta gure bRol sistemak, jarraitzen duten arkitektura eta urratsak deskribatu ditugu, 2.2 azpiatalean. Jarraian, eta SRL etiketatzaile guztiz automatikoa den bRol sistema deskribatu baino lehen, SRL prototipoa deitu dugun argumentuen sailkapenerako etiketatzailea aurkeztu dugu (2.3 azpiatala). Honen garapenak azken SRL sistema garatzean baliagarriak izan zaizkigun hainbat baliabide eta parametro zehazteko balio izan digu: ikasketa algoritmorik egokiena, ezaugarrien aukeraketa, corpusaren formatua eta azterketa, roletarako eredua eta beste ikasteko. Azkenik, 2.4 azpiatalean bRol etiketatzailearen deskribapena egin dugu, eta gure sistemarenak CoNLL2009 ebaluazio saioko zazpi hizkuntzetarako lortu ziren emaitzekin alderatu ditugu. bRol tresnak 80.51 puntuko LAS, 75.1 puntuko Labeled F1 eta 77.8 puntuko Labeled Macro F1 Score neurriak erdietsi ditu. Aipatu behar da, bukatzeko, tesi lan honetan sortutako SRL tresna edonoren eskura dagoen ixaKAT 13 izeneko prozesamendu-katean gehitu dela. Etorkizuneko lanen artean hurrengoak aurreikusi ditugu: bRol sistemaren domeinuz kanpoko ebaluazioa egitea, predikatuen desanbiguazio urratseko itzulpen moduluaren eraginkortasuna aztertzea, bRol VerbNet ereduko rolak esleitzeko egokitzea, izen, adjektibo eta adberbio predikatuak eta hauetatik sortzen diren dependentzia semantikoak etiketatzeko gaitasuna gehitzea eta, azkenik, sailkatzaileen eraikuntzarako teknika berriak aplikatzea. 13http://ixa2.si.ehu.es/ixakat/
3 DENBORA INFORMAZIOAREN ETIKETATZE AUTOMATIKOA Hirugarren atal honetan euskaraz idatzitako testuetako denbora informazioaren etiketatze automatikoaz arduratzen gara. Sarreran azaldu dugunez, bi helburu dauzka ardura honek: euskararen analisi-katea aberastea batetik, eta tesian planteatzen ditugun bi hipotesietatik lehenbizikoa betetzen den edo ez aztertzea bestetik. Hipotesi honen arabera, euskaraz denboraren adierazpen linguistikoa etiketatzeko orduan rol semantikoek duten eragina positiboa da, ingelesez eta gaztelaniaz den bezala. Atal honen lehenengo azpiatalean atazari dagokion ikerketaren egungo egoera laburbiltzen saiatuko gara. Horretarako, euskara ez den beste hizkuntzetarako eskuragarri dauden sistemak eta baliabide linguistikoak aztertuko ditugu, euskararako denbora informazioa etiketatzen duen sistema garatu ahal izateko erabili dugun Euskal-TimeBank corpusa deskribatuko dugu eta ataza horretaz arduratu diren TempEval ebaluazio saioak aurkeztuko ditugu. Gero, bigarren azpiatalean, denboraren etiketatzaileek izan ohi duten arkitektura azalduko dugu. Atala bukatu aurretik, bTime, sortu dugun euskarazko denbora etiketatzeko sistema azaltzeaz gain, egin ditugun esperimentuak eta lortutako emaitzak aurkeztuko ditugu. bTime etiketatzailearen emaitzak beste hizkuntza batzuenekin alderatu ditugu. 87
88 3. Denbora informazioaren etiketatze automatikoa 3.1 Ikerketaren egungo egoera Rol semantikoez ez ezik, denboraren eta espazioaren etiketatze automatikoaz ere arduratzen garela azaldu dugu. Izan ere, predikatu-argumentu-adjuntu egituretako AM-LOC eta AM-TMP adjuntuek eta mugimenduko aditz batzuen kasuan argumentuek (joan adibidez) non eta noiz galderak erantzuteko balio baldin badute ere, hauek eskaintzen duten espazioaren eta denboraren informazioa mugatua dela uste dugu. SRLn eskuratzea lortzen den espazioaren eta denboraren informazioa predikatu baten argumentu edo adjuntuek ematen dutena da, eta hau gertaeraren unearen eta lekuaren adierazpenera mugatzen da. Ez da zehazten, esate baterako, zein diren gertaeren artean dauden lotura tenporal eta espazialak, ez dira adierazten informazioaren interpretazio automatikoan baliagarriak izan daitezkeen denbora adierazpenak zein diren, eta kokalekuak ez dira motaren arabera sailkatzen. Informazio hau guztia ere automatikoki eskuratzeko, tesian espazioaz eta denboraz espresuki arduratzen diren eskema berezituak erabiltzea aukeratu dugu. Atal honi dagokion denbora informazioaren kasuan ISO-TimeML eskema (Pustejovsky et al., 2010) erabili dugu. 3.1.1 Denbora markatzeko hizkuntzak Azkeneko hamarkadan testuetako informazio tenporalaren anotazioaz egin den lan gehiena TimeML (Pustejovsky et al., 2003a) eta ISO-TimeML markaketa lengoaien inguruan burutu da. ISO-TimeML 2010. urtean aurkeztu zen eta TimeML lengoaiaren hobetutako bertsiotzat hartzen da. TimeML lengoaiaren oinarriak bi izan ziren: TIDES TIMEX2 denbora adierazpenen anotaziorako gidalerroak (Ferro et al., 2001) eta Setzer-ek (2001) bere tesian proposatzen duen egunkari berrietako informazio tenporalaren anotaziorako lengoaia. ISO-TimeML lengoaiak, TimeMLren bertsio hobetua denez gero, denbora adierazpenak TIMEX3 gidalerroei (Pustejovsky et al., 2005) jarraituta anotatzen ditu. Jarraian zehaztasun osoz aurkezten dugu tesi lan honetan garatutako bTime tresnak oinarritzat hartzen duen ISO-TimeML eskema. ISO-TimeML eskema Denborari dagokion eskemak sei etiketa bereizten ditu: <EVENT>: Gertaeren buru lexikalak markatzen ditu (joan, pentsatu, dakusat).
3.1. Ikerketaren egungo egoera 89 <TIMEX3>: Denbora adierazpenak markatzen ditu (urtarrilaren 31n, 1923/4/23, ostiral arratsaldean). <SIGNAL>: Denbora seinaleak markatzen ditu (ondoren, baino lehen, aurretik). Seinaleek denbora erlazioak (<TLINK>) adierazten dituzte, baina ez dute nahitaez agertu behar, denbora erlazioak gauzaturik ere. <TLINK>: Bi gertaeraren arteko edo gertaera baten eta denbora adierazpen baten arteko denbora erlazioak markatzen ditu (<TLINK> = Temporal link). <ALINK>: Aspektuzko gertaera baten (ikus 1.1.1) eta argumentuen arteko erlazioak markatzen ditu (<ALINK> = Aspectual link). <SLINK>: Bi gertaeraren arteko mendekotasun erlazioak markatzen ditu (<SLINK> = Subordination link). ISO-TimeML eskemaren hasierako bertsioa ingelesez idatzitako testuak etiketatzeko garatu bazen ere, ordutik hainbat hizkuntza prozesatzeko egokitu da, besteak beste gure tesian erabili dugun euskararako egokitzapena garatzeko (Altuna et al., 2016b). Ondorengo adibideek euskarazko ISO-TimeML eskemaren erabilera erakusten dute: Jarraitzaileek <TIMEX3> z }| { ostiral goizean <EVENT> z }| { ikusi zuten partida, z <EVENT> }| { ekaitzaren <SIGNAL> z }| { ondoren. Adibidean bi gertaera etiketatu dira: ikusi eta ekaitzaren. Lehenengoaren kasuan gertaera ikusi zuten bada ere, ikusi bakarrik markatu da, ISO-TimeML eskemaren egokitzapenean gertaeren buru lexikala besterik ez markatzeko erabakia hartu zelako. Etiketatu den bigarren gertaera berriz, ekaitzaren, izen predikatu baten bitartez deskribatutakoa da. Adibidean ostiral goizean denbora adierazpena eta ondoren seinale tenporala ere etiketatu dira. ISO-TimeML eskemak, gainera, bi gertaeraren artean eta gertaera baten eta denbora adierazpen baten artean izan daitezkeen hiru erlazio mota markatzeko aukera ere ematen du (<TLINK>, <ALINK> eta <SLINK>). Aurreko adibideko esaldian etiketa daitezkeen denbora loturak (<TLINK>) hiru dira, horien markaketa honela egiten da: (1) Jarraitzaileek ostiral goizean ikusi zuten partida, ekaitzaren <TLINK> [ondoren].
90 3. Denbora informazioaren etiketatze automatikoa Lehenengo esaldian ondoren seinaleak adierazten du ikusi eta ekaitzaren gertaeren arteko denbora erlazioaren gauzatzea. (2) Jarraitzaileek ostiral goizean ikusi zuten partida, ekaitzaren <TLINK> ondoren. Bigarren esaldian, ordea, ostiral goizean eta ikusi gertaeraren arteko erlazioa da markatzen dena. (3) Jarraitzaileek ostiral goizean ikusi zuten partida, ekaitzaren <TLINK> ondoren. Azkenik, hirugarren esaldian, ekaitzaren gertaera eta ostiral goizean adierazpena lotzen dira. Ondoko bi adibideetan (4 eta 5) beste bi erlazio motak, aspektuzkoak (<ALINK>) eta mendekotasunezkoak (<SLINK>), nola markatzen diren erakusten da. Lehenengo motakoek aspektuzko gertaera baten eta honen argumentuen arteko erlazioak markatzeko balio dute. Bigarren motakoek, aldiz, bi gertaeraren arteko mendekotasun erlazioak markatzeko. (4) Jarraitzaileek partida ikusten amaitu zuten. <ALINK> Lotura honetan, amaitu, amaitu zuten ASPECTUAL motako gertaeraren buru lexikaletik ikusten gertaerarako erlazio aspektuala markatu da. (5) Jarraitzaileek uste dute taldeak partida irabazteko aukera izango duela. <SLINK> Beste lotura honek mendekotasun erlazioen markaketa erakusten du. Erlazio hauek gertaera nagusia hartzen dute iturritzat, kasu honetan uste dute, eta helburutzat berriz mendeko gertaera, kasu honetan aukera izango dutela.
3.1. Ikerketaren egungo egoera 91 ISO-TimeML eskemaren euskararako egokitzapena Ingeleserako eta euskararako eskemen artean dauden ezberdintasunak aipatuko ditugu orain. Gainera, euskaraz gertaeretan eta denbora adierazpenetan dagoen kasuistika erakusten duten adibideak emango ditugu. Gertaerak (<EVENT>): Tesian zehar esan dugu gertaerak aditzak, adberbioak, izenak edo adjektiboak diren predikatuen bitartez deskribatutako jazoerak direla. De nizio orokor hau baliagarria izan zaigu SRLn predikatu-argumentu-adjuntu egiturak etiketatzeko motibazioa azaltzeko orduan. Denboraz ari garenean, hala ere, eta zehazki ISO-TimeML eskemaz, gertaeraren de nizioa zertxobait aldatzen da izan ere anotazio eskema honek berezko de nizioa baitu. Ingelesezko bertsioan, Sauriik eta bestek (2005) TimeML eskemaren gidalerroetan diotenez, gertaerak hurrengoek deskribatzen dituzten jazoerak dira: aldidun edo aldirik gabeko aditzek (jokatuek edo jokatugabeek), nominalizazioek, adjektiboek, esaldi predikatiboek eta preposizio sintagmek. Euskaraz ordea, Altunak eta bestek (2016) adierazten dutenez, beste hauek deskribatzen dituzten jazoerak dira: aldidun edo aldirik gabeko aditzek (1), nominalizazioek, gertaera jakinei erreferentzia egiten dieten izen arruntek eta bereziek (2), predikatu lana egiten duten adjektiboek (3), aditzei joskera konplexuko gertaerak adierazten laguntzen dieten adberbioek (4) eta esaldi predikatiboek, joskera generikoek, metaforek edo esapide idiomatikoak diren predikatu konplexuek (5). Ingelesez eta euskaraz ISO-TimeML eskemako gertaeren de nizioa bi eratara egin dela ikusten dugu. Bi kasuetan, hala ere, emandako de - nizioak, oro har, oso antzekoak direla ikus daiteke. 1. NASAk urteak daramatza Marten ur bila. [Aditz jokatua] 2. UEFA 2016 Europar Txapelketa Frantzian ospatuko da. [Izen berezia] 3. Zer egin behar da lma gustagarri egiteko? [Adjektiboa] 4. Emaitzak harro egoteko modukoak dira. [Adberbioa] 5. Ikusleak barrez lehertu ziren. [Metafora] Hiru aditz forma edo adizki daude euskaraz: trinkoa, perifrastikoa eta jokatugabea. Lehenengo biak jokatuak dira. Adizki trinkoak hitz bakarreko unitateak
92 3. Denbora informazioaren etiketatze automatikoa dira, non erro lexikoak (hitz erroak) semantika informazioa baitakar. Forma trinko horietan aspektu, aldi, pertsona eta moduaren gaineko informazioa bideratzen duten morfemak aipatu erroari atxikitzen zaizkio. Adizki perifrastikoak, ordea, hitz beregain bat baino gehiago dituztenak dira. Azkenik, euskaraz, adizki jokatugabeak perpaus burutzat erabil daitezke, esapide ihartuetan, harridura perpausetan eta galderetan, adibidez (Altuna et al., 2016a). Testuetan identi katutako gertaerek hartzen dituzten atributuei dagokienez, badira ezberdintasunak euskaraz eta ingelesez. Hain zuzen ere, aurrerago aurkeztuko dugun TempEval-3 ebaluazio saioan, ingeleserako erabilitako corpusean, class, tense, aspect, polarity eta pos atributuak hartzen dituzte gertaerek; euskaraz, ordea, class, tense1, tense2, aspect1, aspect2, polarity, pos eta modality atributuak hartzen dituzte. Jarraian atributu hauetako bakoitzaren azalpena egiten dugu. class: Gertaerak esanahiaren arabera sailkatzen ditu. Sailkapena egiteko tesian jarraitzen dugun Sauriik eta bestek (2005) proposatutako kategorizazioa erabiltzen da euskaraz eta ingelesez. tense1: Gertaera orainaldikoa den edo ez. tense2: Gertaera iraganekoa den edo ez. aspect1: Gertaera burutua edo burutugabea den. aspect2: Gertaera etorkizunekoa den edo ez. polarity: Gertaera positiboa edo negatiboa den (sintaktikoki erabakitzen da). Ezeztatuta dauden gertaerak negatiboak dira eta gainerakoak positiboak. pos: Gertaeraren buru lexikala den tokenaren kategoria gramatikala. modality: Aditz modalen bitartez deskribatutako gertaeren buru lexikaletan aditzaren informazioa adierazteko erabiltzen da. Euskaraz, ingelesez ez bezala, tense1, tense2, aspect1, aspect2 eta modality atributuak izatearen arrazoia hau da: euskaraz aldia, aspektua eta modalitatea, sintetikoki adierazten direla, eta ez indoeuropar hizkuntza gehienetan bezala aditz askeen bitartez. Xehetasunak euskarazko ISO-TimeML gidalerroetan aurki daitezke1. 3.1 irudian atributuek hartzen dituzten balioak ikus daitezke. 1https://addi.ehu.es/handle/10810/17305
94 3. Denbora informazioaren etiketatze automatikoa eta horiek uztartuz lortzen da denboraren anotazioa. Kasu honetan jarraituko dute gertaerak ez du lehenaldia adierazten (-PAST), baina bai orainaldia (PRESENT). Altunak eta bestek (2016) diotenez, tempusa markatzeko orduan aditz laguntzaileari begiratuko zaio aditz perifrastikoen kasuan, eta tempusa adierazten duen morfemari aditz trinkoenean. Aditzak ez diren predikatuen bitartez deskribatutako gertaeretan tense1 eta tense2 atributuek NONE balioa jasotzen dute, denborarik adierazten ez delako. Adibidean aspect1 eta aspect2 atributuek -PERFECT eta FUTURE balioak hartzen dituzte. Denborarekin gertatzen den bezala, aspektua ere bi dimentsioren bitartez adierazten da euskarazko ISO-TimeML eskeman (±PERFECT eta ±FUTURE). Adibidearen kasuan -PERFECT eta FUTURE balioek jarraituko dute gertaera burutugabea eta etorkizuna adierazten duena dela markatzen dute. polarity atributuari dagokionez POS balioa (positiboa) hartzen du adibidean sintaktikoki ezeztatua ez dagoelako. pos atributuak, berriz, VERB balioa jasotzen du jarraituko tokenaren Part-Of-Speech kategoria delako. Azkenik, modality atributuaren balioa NONE dela ikus dezakegu, honek esan nahi du esaldian ez dagoela adibideko gertaerari dagokion aditz modalik (nahi, behar edo ahal) eta gertaera deskribatzen duen adizkia ez dela ahalerakoa. Denbora adierazpenak (<TIMEX3>): Hirugarren atal honetan jarraitzen dugun euskararako ISO-TimeML eskemak testuetako denbora adierazpenak nola etiketatu behar diren ere zehazten du. Honen arabera, euskaraz adierazpen tenporalak ondorengoak izan daitezke: izen, adjektibo eta adberbio sintagmak (1,2 eta 3 adibideak), postposizioa duten izen sintagmak (4), esaldi berezi batzuk (5) eta daten eta orduen berri ematen duten adierazpenak (6). 1. Igande goizean paseotara joan ginen. [Izen sintagma] 2. The Black Dwarf argitalpen astekaria izan zen. [Adjektibo sintagma] 3. Garaipena berandu iritsi zen. [Adberbio sintagma] 4. Moskurako trena bostak aldera abiatuko da. [Izen sintagma + Postposizioa] 5. Abioirako atea duela hamar minutu itxi dute. [Esaldi berezia] 6. Uda 2016-06-20an hasten da. [Data]
96 3. Denbora informazioaren etiketatze automatikoa ten eta denbora adierazpen baten artekoak (<TLINK>), aspektuzko gertaera baten (class=“ASPECTUAL”) eta bere argumentuen artekoak (<ALINK>), eta bi gertaeraren arteko mendekotasunezkoak (<SLINK>). Hiru erlazioentzat ingeleseko eta euskarako eskemetan zehazten den anotatzeko modua eta hauek jasotzen dituzten atributuak berak dira. Tesian landu duguna <TLINK> erlazioa mota da. Izan ere, erlazio mota hau baita bTime tresna automatikoa garatzeko erabilitako EuskalTimeBank corpusean kopuru minimo bat anotatuta duen erlazio mota bakarra. Honek jasotzen dituen atributuei doakienez, esan beharra dugu erlazioaren izaera linguistikoaz informazioa atxiki duen bakarra relType izenekoa dela. Honez gain denborazko erlazioek dituzten atributuen inguruko informazioa euskarako edo ingeleseko gidalerroetan aurki daiteke. relType: Denborazko erlazioak motaren arabera sailkatzen ditu. 3.3 irudian ikus daitezke zerrendatuta dauden hamahiru motak. Irudia 3.3: relType atributuak hartzen ahal dituen balioak. Jarraian aurreko azpiataleko erlazio tenporalen adibideak erabiliko ditugu relType atributuek hartzen dituzten balioak azaltzeko. Denbora osagaien artean ondoko hiru denborazko erlazioak daude. (1) Ostiral goizean ikusi zuten partida, ekaitzaren <TLINK relType="BEFORE"> [ondoren]. Lehenbizikoan ondoren seinaleak adierazten du ikusi eta ekaitzaren gertaeren arteko denbora erlazioaren gauzatzea. Honek ekaitzaren gertaera ikusi baino lehen jazo dela markatzen du, eta horregatik da relType atributuaren balioa BEFORE. (2) Ostiral goizean ikusi zuten partida, ekaitzaren <TLINK relType="INCLUDES"> ondoren. Bigarrenean, ordea, ez dago ostiral goizean denbora adierazpenaren eta ikusi gertaeraren arteko erlazioaren gauzatzea adierazten duen seinalerik. Erlazio honek
3.1. Ikerketaren egungo egoera 97 ikusi gertaera ostiral goizean adierazpenaren barnean agitu dela markatzen du, eta horregatik dauka relType atributuak INCLUDES balioa. (3) Ostiral goizean ikusi zuten partida, ekaitzaren <TLINK relType="INCLUDES"> ondoren. Azkenekoan ekaitzaren gertaera ostiral goizean adierazpenak mugatzen duen denbora tartearen barnean kokatzen dela markatzen da, eta horregatik du honek ere INCLUDES balioa. 3.1.2 Etiketatzaileak 2003. urtean TimeML eskema aurkeztu zenetik hainbat sistema garatu dira denbora informazioaren etiketatze automatikoa egiteko, gehienak ingeleserako. Guk dakigula ez dira oso arruntak edo ugariak TimeML/ISO-TimeML gidalerroetako hiru osagai nagusiak (<EVENT>, <TIMEX3> eta <TLINK>) etiketatzen dituzten edota hizkuntza bat baino gehiago prozesatzeko gaitasuna daukaten sistemak (end-to-end motakoak). Badago, esate baterako, bakarrik denbora adierazpenak etiketatzen dituen eta hizkuntza bat baino gehiagorako balio duen etiketatzaile ezagun bat: HeidelTime (Strötgen eta Gertz, 2010). Denbora adierazpenak etiketatzeko tresnak HeidelTime ez da denbora adierazpenak soilik etiketatzen dituen tresna bakarra, baina bai ezagunena eta hizkuntza gehien lantzeko aukera ematen duena. Denbora adierazpenak etiketatzeko sistemen beste adibide batzuk hauek dira: erregeletan eta ikasketa automatikoan oinarritzen den (Ramrakhiyani eta Majumder, 2015) argitalpenean aurkeztutako hindirako sistema eta Mirzak-ek (2015) deskribatzen duen indonesierarako etiketatzailea. HeidelTime adierazpenen etiketatzailearen lehen bertsioa argitaratu zenean hizkuntza bakoitzerako eskuz idatzitako erregela multzoak erabiltzen ziren testuetako denbora adierazpenak identi katu eta normalizatzeko. Normalizazio prozesuaren helburua adierazpenen forma eskematikoa lortzea da (1993ko abenduaren 16a eta 1993/12/16 esate
98 3. Denbora informazioaren etiketatze automatikoa baterako). Gaur egun HeidelTimek eskuz eta automatikoki sortutako erregela multzoak ditu. Eskuzkoak hiztun kopuru handiak dauzkaten hamahiru hizkuntzari dagozkie (ingelesari, alemanari, frantsesari, gaztelerari, txinerari eta abarri) eta hauek erabilita doitasun eta hedadura maila altuak lortzen dira orokorrean. Automatikoki sortutako erregela multzoak, aldiz, 200 hizkuntza2 baino gehiagotarako daude (albanierarako, armenierarako, faroerarako eta bestetarako), eta haiekin lortzen diren emaitzetan estaldura oso apala izaten da, erregela multzoen tamaina mugatuaren eraginez (Strötgen eta Gertz, 2015). 3.4 irudian HeidelTime tresnaren funtzionamendua irudikatzen duen adibidea ikus daiteke. Irudia 3.4: HeidelTime etiketatzaileak daukan funtzionamenduaren adibidea. 2https://github.com/HeidelTime/heideltime/tree/master/resources
3.1. Ikerketaren egungo egoera 99 Irudian sarrera moduan emandako testua HeidelTimek nola etiketatu duen ageri da. Testua prozesatu baino lehen, sarrera dokumentuaren sorrera data, Document Creation Time (DCT) delakoa eman zaio, 2009ko abenduaren 28a hain zuzen ere. Sistemak bi denbora adierazpen identi katu ditu: this year (aurten) eta June 25, 2009 (2009ko ekainaren 25a). Biak sailkatu dira data bezala (type=“DATE”). Identi katutako lehenbiziko adierazpenaren normalizazioa 2009 da (value=“2009”) sarrera dokumentuaren sorrera data 2009ko abenduaren 28a dela zehaztu dugulako. Izan ere, denbora informazioarekin etiketatu nahi diren testuetan DCTak nkatzea ezinbestekoa izaten da, denboran (timeline) sistemak identi katzen dituen gertaerak eta adierazpenak hauen arabera ordenatzen direlako. Adibideko bigarren adierazpenaren normalizazioa, ordea, 2009-06-25 da (value=“2009-06-25”). end-to-end motako tresnak Adierazpenen etiketatzaileez gainera badira denbora informazioa eskuratzeaz arduratzen diren beste zenbait sistema ere. end-to-end tresnak direlakoak hain zuzen ere, gorago aipatu ditugun TimeML/ISO-TimeML gidalerroetako hiru osagai nagusiak etiketatzen dituztenak. end-to-end sistemen adibideak EVENTI saioan (Caselli et al., 2014) parte hartu zuen italierarako Fbkhlt-time sistema (Mirza eta Minard, 2014), eta TempEval-2 (Verhagen et al., 2010) eta TempEval-3 (UzZaman et al., 2012) ebaluazio saioetan parte hartu zuen ingeleserako eta gaztelerarako TipSem sistema (Llorens et al., 2010) dira. 3.1.3 Corpusak Testuetan informazio tenporala etiketatzen duten sistemak garatzeko beharrezkoak izaten dira informazio mota hau eskuz anotatuta daukaten corpusak. Denboraren etiketatze automatikorako dauden baliabide linguistikoak zerrendatzerakoan kontuan izan beharra dago ez dagoela SRLn adina baliabide eta eredu edo eskema ezberdin. Arestian aurkeztu dugun TimeML/ISO-TimeML eskemaz gain besterik ez dago. Jarraian ISO-TimeML eskeman oinarrituta anotatutako ingeleseko TimeBank corpusa (Pustejovsky et al., 2003b) deskribatuko dugu. Hau izan zen denbora informazioarekin anotatutako lehenengo corpus ezaguna, eta gainerako hizkuntzetarako ondoren sortu diren mota bereko corpusen erreferentzia. Honetaz landa, euskararako ISO-TimeML eskemaren egokitzapena jarraituta garatutako Euskal-TimeBank corpusa ere aurkeztuko dugu.
102 3. Denbora informazioaren etiketatze automatikoa 3.1.4 Ebaluazio saioak Azpiatal honetan testuetako denborazko informazioa automatikoki etiketatzeaz arduratu diren ebaluazio saioak aurkeztuko ditugu. Hauek garrantzia handia izan dute atazaren garapenean. Gaur egun arte antolatutako nagusienak bost izan dira. Horietako hiru, garrantzitsuenak izan duten eraginarengatik, SemEval barnean antolatutako TempEval-1, TempEval-2 eta TempEval-3 saioak izan dira. Beste biak, berriz, EVALITA ebaluazio saioaren9 (SemEval italiarra) barneko TERN-2007 eta EVENTI-2014 izan dira. Saio hauen helburua atazaren ikerketa eta interes zienti koa sustatzea eta erabilitako kon-
gurazioak (metrikak, datu multzoak, etab.) eta lortutako emaitzak atazarentzat erreferentziazko bihurtzea da. Jarraian, aipatutako bost saioak kronologikoki ordenatuta aurkeztuko ditugu. TERN-2007 (Lenzi eta Sprugnoli, 2007): Saioa hau italieraz idatzitako testuetan dauden denbora adierazpenen identi kazioaz eta normalizazioaz arduratu zen. Horretarako ACE TIMEX2 gidalerroak jarraitu ziren. Ebaluazio saio honetan, denbora adierazpenek ACE TIMEX2 gidalerroetan hartzen dituzten bost atributuei balioak ezartzeari deitu zitzaion normalizazio. Atributuak ondorengoak dira: value, anchor_val, anchor_dir, mod eta set. Parte hartu zuten sistemen entrenamendu eta ebaluaziorako erabili zen corpusari dagokionez, 525 egunkari berriez osatutako I-CAB (Italian-Content Annotation Bank) corpusa erabili zen (Magnini et al., 2006). Ebaluazio saioan parte hartzaileei bi modalitate eskaini zitzaizkien: (1) denbora adierazpenen identi kazioa bakarrik egitea (id) edo (2), adierazpenen identi kazioa ez ezik, haien normalizazioa ere egitea (id + bost atributuak). Denetara, lau taldek hartu zuten parte. Horietako hiruk aurkeztutako sistemek identi kazioa eta normalizazioa egiten zuten eta laugarrenak identi kazioa baizik ez. Ebaluazioaren emaitzak itzultzeko doitasun, estaldura eta F1 neurri estandarrak eta relaxed eskema erabili ziren. Horrela, sistema batek domenica mattina (igande goiza) denbora adierazpenetik domenica tokena bakarrik identi katzea lortzen bazuen, adibidez, puntuak jasoko zituzkeen bi tokenetako bat ongi identi-
katzeagatik. Parte hartu zuten sistemek iragarritako adierazpenengatik puntuak jaso ahal izateko, iragarpenek eta corpusean zegozkien eskuzko anotazioek % 30ean 9http://www.evalita.it/
3.1. Ikerketaren egungo egoera 103 bat etorri behar zutela nkatu zen. Normalizazioa ere bat etortze hau betetzen zuten adierazpenen iragarpenentzat baizik ez zen ebaluatu. Bi modalitateetan emaitzarik onenak lortu zituen sistemaren balioak (Negri, 2007) 3.2 taulan bildu dira. Osagaia/Ataza Doitasuna Estaldura F1 id 95.7 89.8 92.6 <TIMEX> id + 5 atr. 68.5 63.3 67.4 Taula 3.2: TERN-2007 saioko emaitzarik onenak. Taulan ikus daitekeenez, F1 neurria 25 puntu apalagoa da denbora adierazpenen identi kazioa ez ezik haien normalizazioa ere egiten denean (92.6 eta 67.4 puntu). Honek denbora adierazpenen normalizazio zuzena egiteak daukan zailtasuna adierazten du. TempEval-1 (Verhagen et al., 2007): Ebaluazio saio honetan ingelesez idatzitako testuetan eskuz anotatutako denborazko erlazioen sailkapena egiteaz (mota erabakitzeaz alegia; relType) arduratu ziren parte hartu zuten sistemak. Hauen entrenamendurako eta ebaluaziorako erabilitako corpusa TimeBank corpusaren bigarren bertsioa izan zen. TempEval-1 saioak A, B eta C izendatutako hiru azpiataza izan zituen, erlazio mota bakoitzeko bat. Atazak errazteko edo mugatzeko asmoz Event Target List-ETL deitutako zerrenda osatu zen. Bertan, TimeBank corpusean 20 agerpen edo gehiago zeuzkaten gertaerak bildu ziren (ETL-gertaerak). Azpiatazen helburua ondorengoen arteko erlazio tenporalaren sailkapena egitea izan zen: (A) esaldi bereko denbora adierazpenenen eta ETL-gertaeren artekoa, (B) ETL-gertaeren eta dokumentuaren sorrera dataren (DCT) artekoa eta (C) ondoz-ondoko esaldietako (si±1, si esaldi bakoitzarentzat) gertaera nagusien artekoa. Gertaera nagusia esaldi bateko erro sintaktikoa den predikatuak deskribatzen duen jazoerari esaten zaio. Ebaluazio saioan metodo estatistikoak, erregelak eta hurbilpen hibridoak erabiltzen zituzten sei taldek hartu zuten parte. 3.3 taulan ikus daitezke ataza bakoitzerako lortutako emaitzarik onenak (Pu³ca³u, 2007). Ebaluazio saio honetan ere, atazak doitasun, estaldura eta F1 neurri estandarrak erabilita ebaluatu ziren. Taulan ikusten den bezala, strict (S) eta relaxed (R) eskemen bitartez egin zen erlazioen kategorizazioaren ebaluazioa. Modu honetara BEFORE motakoa zen erlazio
104 3. Denbora informazioaren etiketatze automatikoa tenporal bat sistema batek, adibidez, IBEFORE gisa sailkatzen bazuen, puntuak jasotzen zituen, relaxed ebaluazio eskeman IBEFORE, BEFORE erlazio motaren antzekoa izateagatik (semantikoki ere bai). Izan ere, BEFORE etiketak gertaera edo denbora adierazpen bat beste baten aurretik agitzen dela adierazten du, eta IBEFORE etiketak, berriz, gertaera edo denbora adierazpen bat justu beste baten aurretik agitzen dela. Strict ebaluazio eskeman adibideko sistemak ez zukeen punturik jasoko, erlazioa BEFORE gisa sailkatu ez zuelako. Emaitzei dagokienez, ikusten ahal da hiruretan emaitzarik onenak dauzkan azpiataza B dela. Osagaia/Ataza Eskema Doitasuna Estaldura F1 S 62 62 62 A R 64 64 64 S 80 80 80 B R 81 81 81 <TLINK> S 54 54 54 C R 64 64 64 Taula 3.3: TempEval-1 saioko emaitzarik onenak azpiataza bakoitzerako. TempEval-2 (Verhagen et al., 2010): Denbora informazioaren etiketatzeaz arduratu zen hirugarren ebaluazio saioa izan zen. TempEval-1 saioa hartzen zuen oinarritako, eta honekiko ondorengo bi berritasunak zeuzkan: ingelesaren sistema garatu ahal izateko ez ezik, beste bost hizkuntzarenak ere egiteko corpusak eskaintzen zituela eta hiru azpiataza berriri heltzen ziela. Denetara sei hizkuntza eskaini baziren ere (ingelesa, gaztelera, frantsesa, italiera, koreera eta txinera), parte hartu zuten hemezortzi sistemetatik hamabostek ingelesa besterik ez zuten aztergai, batek gaztelania, eta bik baizik ez hizkuntza bat baino gehiago (ingelesa eta gaztelera). Gainera, sistemetako batzuek ez zuten ebaluazio saioko sei azpiatazetan parte hartu. Ingeleserako erabili zen corpusa TempEval-1eko bera izan zen, errebisio eta aldaketa gutxi batzuekin. Gaztelerarako, berriz, une horretan garapen prozesuan zegoen Spanish TimeBank corpusaren zati bat erabili zen. Kontuan izan beharra dago TempEval-1 saioan A, B eta C izeneko atazei TempEval-2n C, D eta E deitu zitzaiela. Berriak ziren hirurei, berriz, A, B eta F. Azkeneko hiru hauen ardurak ondorengoak izan ziren:
3.1. Ikerketaren egungo egoera 107 A eta Bren antzekoak ziren, baina ez guztiz berdinak, ondoko ezberdintasun hauek baitzituzten: lehenik denbora adierazpenentzat ez zen type atributua zehazteko eskatu (A), eta gero gertaerentzat ez zen tense, aspect eta polarity atributuak zehazteko galdegin (B). ABC deitutako azpiatazan sistemek A-ko eta B-ko denbora adierazpenen eta gertaeren arteko erlazioak identi katu behar zituzten, eta sailkapena egin (relType). ABC azpiataza da 3.1.2 atalean de nitu ditugun end-to-end sistemek burutzen dutena, hau da, testu soiletik abiatuta TimeML/ISO-TimeML gidalerroetan zehazten diren hiru osagai nagusiak identi katzen eta etiketatzen dituzte (<EVENT>, <TIMEX> eta <TLINK>). ABC-n honako denborazko erlazio hauek hartu ziren kontuan: 1. Ondoko esaldietako gertaera nagusiak. CTE1 eta ETE2 bezalakoa. 2. Esaldi bereko gertaerak. ETE2 bezalakoa. 3. Esaldi bereko gertaerak eta denbora adierazpenak. ATE1 eta CTE2 bezalakoa. 4. Gertaerak eta dokumentuaren sorrera data. BTE1 eta DTE2 bezalakoa. C izendatutako extra azpiatazetako lehenbizikoan, bestalde, parte hartzaileei eskuz anotatutako gertaerak eta denbora adierazpenak eman zitzaizkien. Parte hartzaileek hauen arteko denbora erlazioak identi katu eta motaren arabera sailkatu behar izan zituzten (relType). Bigarren extra azpiatazan (C-relation-only), berriz, eskuz anotatutako gertaerak, denbora adierazpenak eta hauen arteko erlazioak emanda, erlazio hauen mota (relType) erabaki behar izan zuten. Azkeneko hau TempEval-1eko A, B eta C eta TempEval-2ko C, D, E eta F azpiatazak bezalakoa zen. Aurrera baino lehen ondorengoa argitu beharra dagoela uste dugu: ABC atazan identi katu beharreko erlazio motak (1-4) aitzineko TempEval edizioetako zer azpiatazarekin zetozen bat azaldu dugun arren, kontuan izan beharra dago bat etortze honek ez dituela alderagarri egiten edizio-arteko emaitzak, ABC-n testu soiletik abiatzen zelako eta besteetan, berriz, eskuzko anotazioetatik. Saio honetan parte hartu zuten sistemen ebaluaziorako erabili ziren neurriak doitasuna, estaldura eta F1 izan ziren, aurreko edizioetan bezala. Hala ere, TempEval-3k aurreko bi edizioekiko ezberdintasun nabarmenak izan zituen. A eta B azpiatazetan, esate baterako, strict eta relaxed ebaluazio eskemak, biak, erabili ziren gertaeren eta denbora adierazpenen identi kazioaren ebaluazioa egiteko
3.1. Ikerketaren egungo egoera 109 etiketatzearen ebaluazioa egiten du, bertan parte hartzen duten entitateen identi kazioa (<EVENT>, <TIMEX3>) eta erlazioen kategorizazioa (relType) zuzena den edo ez kontuan edukita. Metrika honek doitasuna, estaldura eta F1 neurriak itzultzen ditu. 3.6 eta 3.7 tauletan aurkezten ditugu ingeleserako eta gaztelerarako TempEval-3ko atazetan lortu ziren emaitzarik onenak. Aipatutako tauletan biltzen diren balioek adierazten dutenez gaztelerarako lortutako emaitza gehienak altuagoak izan ziren ingeleserako lortutakoak baino, gertaeren class atributuaren etiketatzean eta denbora adierazpenen relaxed eskemako identi kazioan (id) izan ezik. EVENTI-2014 (Caselli et al., 2014): Ebaluazio saio hau, TERN-2007 bezala, italieraz idatzitako egunkari berrien prozesamenduaz arduratu zen. Horretarako, Ita-TimeBank corpuseko (Caselli et al., 2011) testuez osatutako EVENTI corpusa erabili zen. EVENTI-2014 saioan ISO-TimeML gidalerroak jarraitu ziren. Ondorioz, denbora adierazpenen value eta type atributuak zehazteko eskatu zen, adierazpenen identi kazioaz gainera. Honi A azpiataza deitu zitzaion. Honetaz gain, B, C eta D izeneko beste hiru azpiataza ere landu ziren: B-n gertaerak identi katu eta hauen class atributuen balioak esleitu behar ziren; C-n, aldiz, A eta B azpiatazetan identi katutakoen arteko erlazio tenporalak ezarri eta hauek kategorizatu (relType) beharra zegoen; azkenik, D ataza C bezalakoa zen baina eskuz anotatutako gertaerak eta denbora adierazpenak emanda. C-n eta D-n ondorengoen arteko erlazio tenporalak hartu ziren aintzat: 1. Esaldi bereko gertaera nagusiak. 2. Esaldi bereko gertaera nagusiak eta menpeko gertaerak. 3. Esaldi bereko gertaerak eta denbora adierazpenak. ATE1 eta CTE2 bezalakoa. EVENTI-2014n hiru sistemak hartu zuten parte eta hauetako bakoitzak hainbat exekuzio aurkeztu zituen. 3.8 taulan aurkezten ditugu ebaluazio saio honetako azpiataza bakoitzean lorturako emaitzarik onenak. Emaitzak alderagarriak dira TempEval-3 saioan erdietsitakoekin. Casellik eta bestek (2014) diotenez, TERN2007ko emaitzak eta EVENTI-2014koak ez dira erkagarriak, ondorengo bi arrazoiengatik: (1) TERN-2007ko denbora adierazpenen etiketatzea ACE TIMEX2
3.2. Denbora etiketatzeko end-to-end arkitektura 111 gainerako etiketetara progresiboki zabaltzen direla. Informazio tenporalaren eta ISO- TimeML eskemaren kasuan, lehenengo sistemak eta argitalpenak denbora adierazpenetan (<TIMEX2>/<TIMEX3> etiketan) zentratu ziren. Ildo beretik, ISO-TimeML eskemako etiketa gehien lantzen dituzten sistemak, end-to-end deriztenak dira, eta hauek, orain arte behintzat, <EVENT>, <TIMEX3> eta <TLINK> etiketez baizik ez dira arduratu. Pentsatzekoa da etorkizunean ISO-TimeMLn zehazten diren sei etiketak landuko dituzten end-to-end etiketatzaileak garatuko direla. Dena den, kontuan izan beharra dago, etiketa guztiak lantzen dituzten sistemak garatu ahal izateko (normalean) hauek eskuz anotatuta dauzkaten corpusak behar direla, eta hauek sortzeko denbora eta kostu handia behar izaten dela. Corpusak izaten dira, hortaz, atazen modu bateko edo besteko garapena gehien baldintzatzen duten faktoreak. Gure kasuan, tesian garatu dugun bTime denbora etiketatzailea sortzeko EuskalTimeBank corpusa erabili dugu. Honen ondorioz bTime deskribatzean azalduko dugun bezala, gertaerak, denbora adierazpenak eta gertaeren eta dokumentuen sorrera daten arteko (DCT) erlazio tenporalak lantzen ditugu. 3.2.1 Hiru urratsetako prozesua Jarraian aurkeztuko dugun end-to-end arkitekturak hiru urrats nagusi ditu, arestian azaldutakoaren ondorioz: gertaeren eta denbora adierazpenen etiketatzea (1,2) eta denbora erlazioen identi kazio eta kategorizazioa (3). 1. Gertaeren etiketatzea: Urrats honetan ISO-TimeML eskeman de nitu diren gertaerak etiketatzen dira. Predikatuen, esaldien, sintagmen eta esapideen identi kazioa egiten da lehenbizi, eta gero hauek jasotzen dituzten atributuen balioak zehazten dira. Esan bezala bi aukera daude gertaerak etiketatzeko garaian: (a) gertaera osoak kontuan izatea edo (b) gertaeren buru lexikalak bakarrik. a Some historians <EVENT>state</EVENT> that <EVENT>World War I </EVENT> <EVENT>was caused</EVENT> by the <EVENT>Industrial Revolution</EVENT>.
112 3. Denbora informazioaren etiketatze automatikoa b Some historians <EVENT>state</EVENT> that World <EVENT>War</EVENT> I was <EVENT>caused</EVENT> by the Industrial <EVENT>Revolution</EVENT>. Adibideko esaldian lau gertaera etiketatu dira: state (diote), Industrial Revolution (Industria Iraultza), was caused (eragin zuen) eta World War I (Lehen Mundu Gerra). Aukera hauetako bat edo beste hartzeak eragina dauka, besteak beste, end-to-end sistemaren ebaluazioan. Izan ere, b aukera jarraitzen denean gertaera bakoitzeko token bakarra etiketatzen da eta, ondorioz, strict eta relaxed ebaluazio eskemen arteko bereizketa egiteak zentzua galtzen du, biek balio bera itzultzen dutelako. Testuetan gertaerak identi katu eta hauen atributuei balioak esleitzeko erabiltzen den hurbilpenik arruntena ikasketa automatikoko teknikak erabiltzean oinarritzen da. Buru lexikala lantzen duten etiketatzaileen kasuan (b) identi kaziorako sailkatzaile bitarrak erabili ohi direla. Horiek testuetako token bakoitza (puntuazio markak eta antzekoak kenduta) gertaera baten buru lexikala den edo ez erabakitzen dute. Beste kasuan (a), ordea, identi kaziorako BIO/IOB motako sailkatzaileak erabiltzen dira. Hauetan testuetako token bakoitza gertaera baten hasierakoa (BBegin), barnekoa (I-Inside) edo gertaera baten zati ez dena, kanpokoa (O-Outside), den erabakitzen da. Adibideko esaldiko (a) World War I -en, esate baterako, World tokenak B etiketa jasoko luke eta War eta I tokenek, berriz, I etiketak jasoko lituzkete. Gertaeren atributuen esleipenerako ere ikasketa automatikoa erabiltzea izaten da arruntena. Bi balio posible bakarrik dauzkatenetan (polarity-n adibidez) sailkatzaile bitarrak erabiltzen dira eta gainerakoetan (pos-en esate baterako), berriz, multiclass motako sailkatzaileak. 2. Denbora adierazpenen etiketatzea: Hurrengo urratsa izaten da denbora adierazpenak identi katzea eta hauen atributuen etiketatzea. Sistema batzuek gertaeren etiketatzearekin batera, paraleloan egin ohi dute, eta beste batzuek, aldiz, lehenago edo beranduago, bi pausuen arteko menpekotasunik ez dagoelako.
3.2. Denbora etiketatzeko end-to-end arkitektura 113 ISO-TimeML eskemako denbora adierazpenen etiketatzea aldatu egin daiteke hizkuntza batetik bestera. Izan ere, denbora informazioa adierazteko era bera, hein batean behintzat, mintzaira batetik bestera aldatu egiten baita. Denbora adierazpenak identi katu (id) eta kategorizatzeko (type) bi teknika daude: ikasketa automatiko bidezkoa eta denboraren fenomeno semantikoa aztertzetik hizkuntzalariek inferitutako erregelen bidezkoa. Normalizazioa (value), aldiz, beti egiten da heuristikoak erabilita, daukan kasuistika zabalaren ondorioz. Uste izatekoa den bezala, adierazpen tenporalen identi kazioan lehenbiziko teknika aplikatzearen zuzentasuna (eta honen arrakasta) corpusaren tamainaren araberakoa izaten da neurri handi batean. Corpusak ahalbidetzekotan, beraz, ML teknikak erabil daitezke. Denbora adierazpenen identi kaziorako eta kategorizaziorako erregelen teknika erabiltzea erabakitzen baldin bada, ordea, bi bide ibili izan dira gaur egun arteko ikerketa lanetan: erregelak idatzi eta testuari haiek aplikatzen dizkion sistemak sortzea edo erregelak HeidelTime tresnak aplikatzeko moduan idaztea. Lehenbiziko aukera erabiltzen duten sistemen adibideak FSS-TimEx (Zavarella eta Tanev, 2013) eta NavyTime (Chambers, 2013) dira. Bigarren aukeraren etsenplua, berriz, txinerarako (Li et al., 2014) argitalpenean deskribatzen den etiketatzailea da. 3. Denbora erlazioen identi kazioa eta kategorizazioa: Urrats honetan aurreko bi urratsetan detektatu diren gertaeren eta adierazpenen arteko erlazioak bilatu eta kategorizatzen dira. End-to-end sistemek, normalean, denbora erlazioen identi-
kazioa eta kategorizazioa urrats bakar batean egiten dute. Horretarako, multiclass motako sailkatzaile bat erabiltzen dute. Honek, lehenbiziko eta bigarren urratsetan identi katutako gertaerak eta denborazko adierazpenak eta dokumentuaren DCTa hartuta, sor daitezkeen erlazio tenporal posible guztiak sailkatzen ditu. Bi osagairen arteko lotura eza adierazteko, sailkatzaileari, NO_RELATION (erlaziorik ez) izeneko kategoria gehitzen zaio. Horrela, bi osagairen artean dagoen erlazioa mota honetakoa dela zehazten badu sailkatzaileak, bi hauen artean erlaziorik ez dagoela ulertzen da. Gainerako kasuetan, teknika hau baliaturik, erlazioa identi katzea ez ezik, hura kategorizatzea ere erdiesten da.
114 3. Denbora informazioaren etiketatze automatikoa 3.2.2 Ebaluaziorako metrikak Azpiatal honetan informazio tenporala etiketatzeko ISO-TimeML eskema oinarritako hartzen duten end-to-end sistemen ebaluaziorako metrikak deskribatuko ditugu, ondoko hauek hain zuzen: strict eta relaxed ebaluazio eskemen araberako doitasuna, estaldura eta F1 neurriak, eta Temporal Awareness Score-TAS metrika. Osagaien identi kazioa: Strict eta Relaxed eskemak end-to-end sistemetan gertaeren eta denbora adierazpenen identi kazioaren ebaluazioa egiteko erabiltzen dira. Strict eta Relaxed eskemen araberako gertaeren eta adierazpenen identi kazioan lortutako neurriak nola kalkulatzen diren azaldu ahal izateko ondorengo adibide etiketatua ekar daiteke hona: Historialariek diotenez, Lehen Mundu Gerraren ondorengo negua 1901eko negua baino luzeagoa izan zen. ↓ Historialariek <EVENT id="e1">diotenez</EVENT>, <EVENT id="e2">Lehen Mundu Gerraren</EVENT> ondorengo <TIMEX3 id="t1">negua</TIMEX3> <TIMEX3 id="t2">1901eko negua</TIMEX3> baino luzeagoa <EVENT id="e3">izan zen</EVENT>. Adibidean hiru gertaera (e1, e2 eta e3) eta bi denbora adierazpen (t1 eta t2) etiketatu dira. Batzuk token bakarrekoak dira (e1 eta t1) eta besteak, aldiz, token bat baino gehiagokoak (e2, e3 eta t2). Adibidean ongi etiketatuta ageri dira gertaera eta denbora adierazpen guztiak; eman dezagun, hala ere, sistemak ez dituela denak ongi identi katu eta hau dela itzulitakoa: Historialariek <EVENT id="e1′">diotenez</EVENT>, <EVENT id="e2′">Lehen Mundu</EVENT> Gerraren ondorengo <TIMEX3 id="t1′">negua 1901eko</TIMEX3> <TIMEX3 id="t2′">negua</TIMEX3> baino <TIMEX3 id="t3′">luzeagoa</TIMEX3> izan zen. Hainbat ezberdintasun ikus daitezke ongi etiketatutakoarekin erkatzean: e2′n ez da gertaera osoa identi katzea lortu, t2′ adierazpeneko 1901eko (w8) tokena
116 3. Denbora informazioaren etiketatze automatikoa FNtok aldagaiak, ordea, tresna automatikoak etiketatu ez duen baina etiketatzea behar duen token kopurua adierazten du. Azkenik, FPtok tresnak automatikoki etiketatu duen baina etiketatzea behar ez duen token kopurua biltzen du. Gertaerak P = #{w2, w3, w4} #{w2, w3, w4} + #{∅} = 3 3 + 0 = 1 R = #{w2, w3, w4} #{w2, w3, w4} + #{w5, w12, w13} = 3 3 + 3 = 0.5 F1 = 2 ∗ 1 ∗ 0.5 1 + 0.5 = 0.67 Atal honetan darabilgun adibidean oinarrituta ikusten da gertaerei dagozkien sei tokenetatik (w2, w3, w4, w5, w12 eta w13) hiru bakarrik identi katu direla behar bezala (w2, w3 eta w4). Automatikoki etiketatu den baina etiketatzea behar ez duen token kopuruari dagokionez, aldiz, ez da izan horrelako egoeran egon den tokenik. Azkenik, tresna automatikoak etiketatu ez duen baina etiketatzea behar duen token kopurua hirukoa izan da (w5, w12 eta w13). Adierazpenak P = #{w7, w9} #{w7, w9} + #{w8, w11} = 2 2 + 2 = 0.5 R = #{w7, w9} #{w7, w9} + #{w8} = 2 2 + 1 = 0.67 F1 = 2 ∗ 0.5 ∗ 0.67 0.5 + 0.67 = 0.57 Entitate mailako (strict) ebaluazioaren formuletan (ikus hurrengo orrialdean) Iragarritakoak aldagaiak adierazten du zein izan diren automatikoki etiketatutako entitateak. Anotatutakoak aldagaiak, berriz, eskuz markatutakoak biltzen ditu. Formuletan horien arteko ebakiduran gelditzen diren entitateak zenbatzen dira, eta gero, iragarritako edo anotatutako entitate kopuruekin zatitu.
120 3. Denbora informazioaren etiketatze automatikoa 3.3 bTime: euskararako denbora etiketatzailea Atal honetan euskaraz idatzitako testuetako denbora informazioa etiketatzen duen lehenengo end-to-end sistema aurkezten dugu: bTime. Etiketatzaile honek ISO-TimeML eskemaren euskarako egokitzapena jarraitzen du. Sistemaren garapenerako EuskalTimeBank corpusa erabili dugu, eta etiketatzailearen emaitzak testuinguru estandarrean ebaluatu dira. Bestalde, ebaluaziorako TempEval-3 saioko scorera exekutatu dugu. Gainera, ebaluazio honen emaitzak ingeleserako, gaztelerarako eta italierarako aurkeztutako balioekin alderatuko ditugu. 3.3.1 Informazioaren adierazpidea Euskal-TimeBank corpuseko txategien formatuari dagokionez, testuak eta hauen eskuzko anotazioak ISO-TimeML eskemak ezartzen duenaren arabera daude adierazita. 3.6 irudian ikus daiteke honen adibidea. Bertan Superjumboa gaur entregatu zaio Iberiari esaldiari dagokion ISO-TimeML formatuko txategia erakusten da. Irudia 3.6: ISO-TimeML formatuaren adibidea.
3.3. bTime: euskararako denbora etiketatzailea 121 Fitxategian ikusten denez, lehenik, esaldia osatzen duten tokenak (tokenizazioa) biltzen dira. Gero, <Markables> etiketaren barnean, gertaerak eta denbora adierazpenak (DCTa ere bai). Adibideko esaldian gertaera baten buru lexikala (m_id="1", entregatu) eta denbora adierazpen bat (m_id="3", gaur) anotatu dira. Gainera, testuaren DCTa, 2007-1-31 da eta hau m_id="2"bezala erazagututa dago txategian. Denbora adierazpenen value atributuak haien forma normalizatua biltzen du. Normalizazioa egiteko DCTa erabiltzen da. Segidan erlazio tenporalak biltzen dituen <Relations> etiketa dago. Adibidean bi erlazio anotatu dira: entregatu gertaeraren eta DCTaren artekoa (r_id="1") eta gertaeraren eta gaur adierazpenaren artekoa (r_id="2"). Loturetako relType atributuak erlazio bakoitza osatzen duten elementuen arteko ordena tenporala nkatzen du. Informazio hau guztia <Document> izeneko etiketen barnean biltzen da. Irakurterraztasuna dela medio, irudian, gertaeren, denbora adierazpenen eta erlazio tenporalen atributuetako batzuk ez dira ageri. Corpusen alderaketa kuantitatiboa Orain, bTimen erabili dugun Euskal-TimeBank corpusa TempEval-3 eta EVENTI-2014 saioetako corpusekin (ingelesekoarekin, gaztelerakoarekin eta italierakoarekin) alderatzen dugu. Bi saio hauetan zentratuko gara batez ere hauek direlako end-to-end sistemak garatzera iritsi ziren bi saioak. Alderaketa hau, gainera, baliagarria da bTimekin euskararako lortutako emaitzak beste hizkuntzetarako lortutakoen aldean non kokatzen diren hobeki ulertzeko. 3.10n bildu ditugu corpusen tamainak adierazten dituzten hainbat datu. Train Test # Euskara Ingelesa Gaztelera Italiera Euskara Ingelesa Gaztelera Italiera Dokumentuak 20 2,708 175 373 10 21 35 92 Tokenak 5,749 761,700 57,977 103,593 3,884 6,375 9,833 26,686 Gertaerak 1,133 96,193 10,449 23,964 760 746 - 3,798 Adierazpenak 343 17,269 1,269 2,906 208 158 - 482 TLINK [Gertaera/DCT] 552 30,033 10,545 - 388 183 - Taula 3.10: Euskal-TimeBank corpusa (euskara), TempEval-3 eta EVENTI-2014 ebaluazio saioetako corpusak (ingelesa, gaztelera eta italiera). Taulan ikus daitekeen moduan, lau corpusetatik txikiena Euskal-TimeBank da. Izan ere, token kopurutan, ingeleseko, italierako eta gaztelerako entrenamendurako zatiak (train) euskarakoa ahalako 132, 18 eta 10 baitira, hurrenez hurren. Gertaera kopuru-
122 3. Denbora informazioaren etiketatze automatikoa tan, euskarakoa ahalako 85, 21 eta 9 dira, eta adierazpen kopurutan, berriz, euskarakoa ahalako 50, 8 eta 4. Gertaeren eta DCTen artean dauden erlazio tenporalei dagokienez, ingeleseko eta gaztelerako entrenamendurako zatietan anotatuta daudenak euskarakoan anotatutakoak ahalako 54 eta 19 dira. Argitu beharra daukagu beste erlazio tenporal motak, gertaeren eta denbora adierazpenen artekoak, TempEval-3 eta EVENTI-2014 saioetako corpusetan etiketaturik daudela, baina ez ditugula hemen adierazi. Izan ere, Euskal-TimeBanken etiketatuta dauden mota honetako erlazio kopuruak txikiegiak dira. Euskal-TimeBank corpusaren tamaina mugatuak eragina izan du bTime sistemaren diseinuan eta honen funtzionalitateetan. 3.3.2 bTime etiketatzailearen garapena bTime tresnaren diseinua eta garapen prozesua pausoka azalduko ditugu. Horretarako arkitekturako hiru urratsak banan-banan aztertuko ditugu: gertaeren eta denbora adierazpenen etiketatzea eta erlazioen identi kazioa eta kategorizazioa. Gainera, bTimen sailkatzaileak eraikitzeko inplementatutako ezaugarriak ere zerrendatuko ditugu. Prozesua modu guztiz automatikoan egiten da testu soiletik abiatuta. Lehenengo urratsean gertaerak identi katu eta hauek euskaraz jasotzen dituzten zortzi atributuak etiketatzen dira; bigarrenean denbora adierazpenak identi katu eta hauen type eta value atributuak etiketatzen dira. Azkeneko urratsean, berriz, gertaeren eta sarrerako testuen DCTen arteko erlazioak ezarri eta kategorizatzen dira (relType). Sarrerako dokumentuetan aipatutako hiru urratsak egin ahal izateko beharrezkoa da lehenbizi dokumentu horiek aurreprozesatzea. Aurreprozesamenduan euskararako sortuta dauden hainbat tresna erabiltzen dira. Tokenizaziorako, lematizaziorako eta Partof-Speech kategoriak etiketatzeko Eustagger tresna (Alegria et al., 2002) erabiltzen da. Dokumentuen analisi sintaktiko eta semantikorako, berriz, tesi lan honetan garatu dugun euskararako bRol dependentzia parsera erabiltzen dugu (Salaberri et al., 2015a). Ezaugarri linguistikoak bTimek ikasketa automatikoko eta erregeletan oinarritutako metodoak erabiltzen ditu. 3.11 taulan etiketatzailea eraikitzeko erabili ditugun ezaugarriak bildu ditugu. Denetara 24 ezaugarri inplementatu dira. Ezaugarri hauekin, motaren arabera, lau talde hauek egin ditugu: lexikalak, Part-of-Speech, sintaktikoak eta semantikoak. Hauetako batzuk
3.3. bTime: euskararako denbora etiketatzailea 123 beste hizkuntzetan denbora etiketatzen duten end-to-end sistemak garatzeko erabili izan dira (Jung eta Stent, 2013). Beste batzuk, ordea, Part-of-Speech azpikategoria adibidez, lehenengo aldiz inplementatu dira ataza honetan. Ezaugarri mota Ezaugarriak Lexikalak Forma eta lema hauentzat: uneko tokenarentzat (1/2), guraso tokenarentzat (13/14) eta uneko tokenaren aditz gobernatzailearentzat (19/20). PoS PoS kategoria estandarra, euskarazko PoS kategoria eta azpikategoria hauentzat: uneko tokenarentzat (3/4/5), guraso tokenarentzat (15/17/18) eta uneko tokenaren aditz gobernatzailearentzat (21/23/24). Sintaktikoak Uneko tokenetik esaldiaren erro sintaktikorainoko tokenei dagozkien hurrengo ezaugarriek osatutako multzoak: lemek (7), dependentzia sintaktiko motek (6), PoS kategoria estandarrek (8), euskarazko PoS kategoriek (9) eta azpikategoriek (10). Elkarren arteko dependentzia sintaktiko mota hauentzat: uneko tokenaren gurasoaren eta zuhaitz sintaktikoan honen gurasoa den tokenaren artean (16), eta uneko tokenaren aditz gobernatzailea eta zuhaitz sintaktikoan honen gurasoa den tokenaren artean (22). Semantikoak Uneko tokenaren rol semantikoa (12) eta uneko tokenetik esaldiaren erro semantikorainoko tokenei dagozkien rol semantikoek osatutako multzoa (11). Taula 3.11: bTime etiketatzailearen garapenean erabilitako ezaugarrien zerrenda. Ezaugarri hauek nolakoak diren ulertzeko 3.7 eta 3.8 irudiak aurkezten ditugu. Lehenbizikoan, Lehen Airbus A380a entregatu da esaldiarentzat, aurreprozesamenduan egindako etiketatzetik, esaldiaren token bakoitzarentzat erdietsitako informazioa adierazi dugu. Etiketa horiek dira goiko taulan zerrendatu ditugun ezaugarriak adierazteko erabili direnak (ikus 3.8 irudia). 3.7 irudian hiru etiketa ageri dira: lehenbizikoa Part-of-Speech kategoria estandarrari dagokio, bigarrena euskarazko kategoriari eta hirugarrena azpikategoriari. Tokenen arteko dependentzia sintaktikoak azpimarratu egin dira.
124 3. Denbora informazioaren etiketatze automatikoa Irudia 3.7: Ezaugarriak azaltzeko egindako irudikapena. Jarraian zerrendatzen ditugu Airbus tokenaren 3.11 taulako 24 ezaugarriek hartzen dituzten balioak. Irudia 3.8: Airbus tokenari dagozkion ezaugarriak.
3.3. bTime: euskararako denbora etiketatzailea 125 Gertaeren etiketatzea Gertaerak identi katzeko garaian bTimek buru lexikalak besterik ez ditu hartzen kontuan, ez gertaerak osatzen dituzten token guztiak (Euskal-TimeBank corpusean horrela daudelako etiketatuta). Buru lexikalak token bakarrekoak izaten direnez gero, gertaerak identi katzeko Support Vector Machines-SVM algoritmoarekin sortutako sailkatzaile bitarra erabiltzen da. Honek sarreratzat jasotako testuko token bakoitza gertaera baten buru lexikala den edo ez erabakitzen du. Euskaraz gertaerek hartzen dituzten zortzi atributuen etiketatzailea dela eta, hauetan ere ikasketa automatikoa, eta beraz, sailkatzaileak, erabili dira. Bi balio bakarrik har ditzaketen atributuentzat (ikus 3.1.3), identi kaziorako bezala, sailkatzaile bitarrak erabili dira. Gainerakoentzat, berriz, multiclass motakoak. Sailkatzaileen eraikuntzarako baliatutako algoritmoa SVM izan da hemen ere, hizkuntzaren prozesamenduko ataza askori algoritmo hau ongi egokitzen zaielako jakina delako, tesi lan honen lehenbiziko atalean landutako rol semantikoen etiketatzeari, esate baterako. Sailkatzaileak garatzeko 3.11 taulan aurkeztutako ezaugarriak erabiltzen dira. Denbora adierazpenen etiketatzea bTime sisteman denbora adierazpenen identi kazioa (id) eta kategorizazioa (type) egiteko erabil daitezkeen bi hurbilpenak inplementatu ditugu: ikasketa automatikoa eta heuristikoak. Azken sistemarako bietatik emaitzarik onenak itzuli dituena erabili dugu, heuristikoak. Adierazpenen normalizazioa egiteko (value), aldiz, heuristikoak baizik ez ditugu baliatu, dagoen kasuistika zabalaren eraginez. Ikasketa automatikoko hurbilpenean identi kazioa BIO/IOB motako sailkatzailea erabilita egin dugu. Mota honetako sailkatzaileetan inkoherentziak sor daitezke, esate baterako, B-O-I moduko tokenen etiketatze-sekuentziak sor daitezke. Kasu hauek zuzentzeko post-prozesuko teknikak erabiltzen dira. Sailkatzaileak eraikitzeko, gertaerekin bezala, SVM algoritmoa aplikatu dugu. Heuristikoen bitartezko hurbilpenari dagokionez, aldiz, HeidelTime (Strötgen eta Gertz, 2010) tresnarako IXA taldearen barnean garatu diren erregelak aplikatu ditugu. Euskarara egokitzeko, gainera (sarrerako eta irteerako formatuak, tokenizazioa, etab.), HeidelTimen jatorrizko inplementaziori zenbait aldaketa egin behar izan dizkiogu. Kopuruen karietara, normalizaziorako 27 txategi (normalization), adierazpen erregula-
126 3. Denbora informazioaren etiketatze automatikoa rrak biltzen dituzten 50 txategi (repattern) eta 334 erregela (rules) baliatzen dira. HeidelTimek euskarazko testuetan denbora adierazpenak etiketatu ahal izateko behar dituen txategiak hiru direktoriotan zehar banatzen ditu: normalization: Normalizaziorako txategiak biltzen ditu. Hauetan denbora adierazpenak osatzen dituzten tokenen balio normalizatuak zein diren zerrendatzen da. repattern: Denbora adierazpenak identi katzeko erregeletan erabiltzen diren adierazpen erregularrak dauzkaten txategiak biltzen ditu. rules: Denbora adierazpenak identi katzeko eta normalizatzeko erregelak dituzten txategiak biltzen ditu. Jarraian erakusten dugun adibidea oinarri hartuta, HeidelTimek daukan funtzionamendua, eta nola erabiltzen dituen hiru direktorio hauetako txategiak adierazpenen identi kaziorako eta normalizaziorako azalduko dugu. Adibidean etiketatuko den esaldia ondorengoa izango da: Atzo eman zitzaien hasiera aurtengo Neguko Olinpiar Jokoei. Beharrezkoa da HeidelTimeeri, testuak prozesatu baino lehen, haien sorrera datak zehaztea (DCT), izan ere, testu bateko adierazpen tenporalen normalizazio prozesua testuaren DCTan oinarritzen baita. Adibideko esaldiaren sorrera data 2016-11-19 da. Uste dugu aurrera jarraitu aurretik garrantzizkoa dela ondorengoa argitzea: testu bat ISO-TimeML eskemaren arabera etiketatzen denean, honen DCTa testuaren barneko denbora adierazpentzat hartzen dela (<TIMEX3>). Beraz, testuaren prozesamenduaren eraginez sortzen den etiketatutako txategian denbora adierazpen gisa aurki daiteke DCTa. Denbora adierazpen hori besteetatik bereizteko, functionInDocument izeneko atributuari Document_Creation_Time balioa esleitzen zaio. HeidelTimek adibideko esaldia prozesatzeko era ordenatuan aplikatuko ditu rules direktorioan bildutako erregelak (orokorrenak azkenak). Hauetako batzuk aktibatu egingo dira, mota bateko edo besteko adierazpenak detektatzen direnean. 3.9 irudian bildu ditugu adibideko esaldirako aktibatzen diren hirurak. R1 gisa erazagutu dugun erregelak esaldiko Aurtengo denbora adierazpena detektatzen du. R2 eta R3 gisa ezagutarazi ditugun erregelek, aldiz, Neguko eta Atzo adierazpenak detektatzen dituzte, hurrenez hurren. 3.9 irudian ikusten den bezala, erregela bakoitzak bi osagai nagusi ditu: EXTRACTION eta NORM_VALUE. Lehenbiziko osagaian erre-
3.3. bTime: euskararako denbora etiketatzailea 127 Irudia 3.9: Adibideko esaldia etiketatzeko aktibatzen diren erregelak (rule). gelak detektatu beharreko denbora adierazpena deskribatzen da, horretarako adierazpen erregularrak erabilita. Adierazpen erregular hauek repattern direktorioan bildutakoak dira. Bigarren osagaian, berriz, erregelak identi katzen dituen denbora adierazpenak nola normalizatu behar diren zehazten da. Normalizaziorako normalization direktorioko
txategiak hartzen dira. Erregela hauetan erabilitako adierazpen erregularrak eta normalizaziorako txategien edukiak 3.10 eta 3.11 irudietan ikus daitezke hurrenez hurren. Irudia 3.10: Esaldia etiketatzeko erabiltzen diren adierazpen erregularrak (repattern). Irudia 3.11: Esaldia etiketatzeko normalizaziorako txategiak (normalization).
128 3. Denbora informazioaren etiketatze automatikoa 3.10 irudian ikus daitekeenez, R1 erregelarentzat EXTRACTION osagaian nkatzen den adierazpen erregularren txategiak (%reHauHurrengoAzken) [Aa]urtengo dauka barnean. Hori dela-eta aktibatu da HeidelTimeko R1 erregela esaldiko aurtengo tokena prozesatzean. Normalizazioari dagokionez, %normHauHurrengoAzken izeneko txategia erabiltzen du R1 erregelak. 3.11 irudian ikus daiteke txategi honen arabera aurtengo, this moduan normalizatzen dela. HeidelTime arduratzen da ondoren honetatik, testuaren DCTa aintzat harturik, aurtengo denbora adierazpenaren balio normalizatu osoa lortzeaz (kasu honetan value=2016). Neguko eta Atzo adierazpenentzat prozesua bera da, baina R2 eta R3 erregeletan zehazten diren txategiak erabilita. Honako hau izango litzateke HeidelTimeko irteera, adibideko esaldiarentzat: <TIMEX3> z }| { Atzo(3) eman zitzaien hasiera z <TIMEX3> }| { aurtengo(1) <TIMEX3> z }| { Neguko(2) Olinpiar Jokoei. ↕ <TIMEX3 m_id="1" type="DATE" value="2016"> <TIMEX3 m_id="2" type="DATE" value="2016-WI"> <TIMEX3 m_id="3" type="DATE" value="2016-11-18"> Denbora erlazioen identi kazioa eta kategorizazioa Euskal-TimeBank corpusean etiketatutako denbora erlazio mota gehienen kopuruak txikiegiak dira sistema automatiko bat eraikitzeko. Ondorioz, bTime sarrerako dokumentuen DCT denbora adierazpenen eta gertaeren arteko erlazio tenporalen identi kaziora eta kategorizaziora (relType) mugaturik dago. Erabiltzen dugun teknika 3.2.1 atalean deskribatutakoa da. Hau da, aipatu erlazioen identi kazioa eta kategorizazioa urrats bakar batean egiten da. multiclass motako sailkatzaile batek sistemaren lehenbiziko urratsean etiketatutako gertaerak eta sarrerako dokumentuen DCTak hartuta, sor daitezkeen erlazio tenporal posible guztiak sailkatzen ditu. 3.3 irudiko kategoriak (relType) ez ezik, NO_RELATION (loturarik ez) izeneko kategoria ere esleitzen du sailkatzaile honek. bTimeek urrats honetan erabiltzen duen sailkatzailea ere SVM algoritmoaren bidez sortu dugu.
130 3. Denbora informazioaren etiketatze automatikoa Adibideko testuan lau denbora erlazio detektatu eta kategorizatu direla ikus daiteke. Hauetako bi gertaeren eta DCTaren artekoak dira (e1-t0 eta e2-t0) eta beste biak, aldiz, gertaera baten eta denbora adierazpenen artekoak (e1-t1 eta e1-t2). Erlazio motei dagokienez, hiru IS_INCLUDED kategoriakoak dira (e1-t0, e1-t2 eta e2-t0) eta bat MEASURE kategoriakoa (e1-t1). 3.3.3 Esperimentazioa Sistema eraginkorrena eta onena lortzeko asmotan bTime tresnaren barnean, gertaeren, denbora adierazpenen eta erlazio tenporalen etiketatzeari dagozkien esperimentuak egin ditugu hainbat neurritako testuinguru leihoekin (bat, hiru, zazpi eta hamabost hitzetakoak). Honekin adierazi nahi dugu bTimek prozesatzen duen token bakoitzarentzat ezaugarriak tokenarentzat berarentzat erauzi ditugula, baita haren eskuinetan eta ezkerretan dauden beste zero, bat, hiru eta zazpi tokenentzat ere. Honek badu eragina prozesatutako token bakoitzarentzat erauzitako ezaugarri kopuruan. Hitz bakarreko leihoentzat 24 ezaugarri erauzi dira (tokenarenak berarenak), hirukoentzat 72, zazpikoentzat 168 eta, azkenik, hamabostekoentzat, 360 ezaugarri. Esperimentuak, testuinguru leihoekin ez ezik, ezaugarri multzoekin ere egin ditugu. Horrela, azken hauek euskarazko denboraren etiketatze automatikoan daukaten eragina neurtu ahal izan dugu. Besteak beste, esperimentu hau egitea tesi lan honen hipotesietako bat betetzen den edo ez ikusteko ere baliagarria izan zaigu: euskaraz denboraren adierazpen linguistikoa etiketatzeko orduan rol semantikoek duten eragina positiboa dela, ingelesez eta gaztelaniaz bezala. Ezaugarrien eraginaren inguruko ikerketa hau burutu ahal izateko 3.11 taulan aurkeztutako ezaugarriekin ondoko zazpi multzoak egin ditugu. Bertan azaltzen dugu multzo hauetako bakoitzarekin aztertu nahi genuena: ALL: 1-24, ezaugarri guztiak erabiltzen dira. FLP: 1, 2, 3, 4 eta 5. Une bakoitzean bTimek prozesatzen duen tokenak eskainitako informazioa erabiltzeak daukan eragina aztertzeko. Inguruko tokenek eta hauekiko erlazio sintaktiko-semantikoek eskaintzen duten informazioa kontuan izan gabe. SIN: 6, 7, 8, 9 eta 10. Une bakoitzean bTimek prozesatzen duen tokenetik esaldiaren erro sintaktikorainoko tokenen informazioa erabiltzeak duen eragina aztertzeko. Honek esaldiaren egituraketa sintaktikoaren garrantzia erakutsiko du.
3.3. bTime: euskararako denbora etiketatzailea 131 SEM: 11 eta 12. Rol semantikoen eragina neurtzeko. Tesiaren lehenbiziko hipotesia betetzen den edo ez egiaztatzeko balio du. PRE: 13, 14, 15, 16, 17 eta 18. Une bakoitzean bTimek prozesatzen duen tokenaren gurasoak eskaintzen duen informazioa erabiltzeak daukan eragina aztertzeko. GOV: 19, 20, 21, 22, 23 eta 24. Une bakoitzean bTimek prozesatzen duen tokenaren aditz gobernatzaileak eskaintzen duen informazioa erabiltzeak daukan eragina aztertzeko. BPO: 4, 5, 9, 10, 17, 18, 23, 24. Une bakoitzean bTimek prozesatzen duen tokenaren Part-of-Speech kategoriak eskaintzen duen informazioa erabiltzeak daukan eragina aztertzeko. Egin dugun ezaugarrien multzokatzeak informazio sintaktikoak eta semantikoak euskarazko denboraren etiketatzean duen eragina positiboa den edo ez ikusteko balio izan digu (SIN eta SEM), besteak beste. Izan ere, Jung eta Stenten (2013) arabera, mota honetako ezaugarriek ingelesezko etiketatze tenporalaren emaitzak hobetzen dituzte. Multzokatze honetan, gainera, uneko tokenaren aditz gobernatzailearekin, aurreko tokenarekin eta euskarazko analizatzaile morfologikoarekin zerikusia duten ezaugarrien (GOV, PRE, BPO eta FLP) eragina ere aztertu dugu. Multzo hauen eragina neurtu ahal izateko Leave-One-Out (LOO) teknika baliatu dugu. Prozedura honen bitartez ezaugarriak banan-banan ateratzen dira, guztiak biltzen dituen multzotik, eta gainerako ezaugarriekin sailkatzailea entrenatu eta ebaluatzen da, ateratakoen eragina neurtu ahal izateko. Kasu honetan, ezaugarriak banaka ateratzen joan beharrean, ezaugarri multzoak, arestian aurkeztutakoak, atera ditugu. Jarraian dagoen 3.12 taulan bildu ditugu bTimen emaitzak. Taula honetan sistemaren azpiataza bakoitzean kon guraziorik egokienarekin, hau da, baliorik altuenak itzuli dituen testuinguru leihoaren tamaina eta ezaugarri multzoarekin, lortutako emaitzak biltzen dira10. Eskema izeneko zutabeak adierazten du taulako lerro (azpiataza) bakoitzean jasotako emaitzak zer ebaluazio eskema jarraituta konputatu diren (strict edo relaxed). Taulako lehenbiziko lerroko Eskema zutabean, gertaeren identi kazioari dagokionean, S/R balioa ikus daiteke. Honekin adierazi nahi dugu bTimek egiten duen gertaeren identi kazioaren ebaluazioak bi eskemetarako emaitza berak 10Emaitza guztiak ikusteko: https://ehubox.ehu.eus/index.php/s/SCHA7MsTQO90lEg
3.3. bTime: euskararako denbora etiketatzailea 133 leihoekin baino emaitza hobeak lortu zirela azaltzen da. Kontuan izan beharra dago aipatu argitalpenean TempEval-3 saioan parte hartu zuen att sistema eta hau erabilita egindako testuinguru leihoen inguruko esperimentuen emaitzak aurkezten direla. Token bakarreko gertaeren buru lexikalak daude anotatuta. Alde horretatik, beraz, ez dago arrazoirik euskaraz bat eta hiru tokeneko testuinguru leihoek zazpikoek eta hamabostekoek baino emaitza hobeak itzultzeko. Denbora adierazpenen token kopuruari dagokionez, aldiz, ez dugu uste ingelesekoek, oro har, euskarazkoek baino token kopuru handiagoa daukatenik eta horrek ezin azal dezake lortutako emaitzak ingelesez zergatik diren hobeak. Izan ere, denbora adierazpenetako asko, gehienak, token bakarrekoak izaten dira aztertu ditugun lau hizkuntzetan. Gure iritziz, bTimen kasuan, bat eta hiru hitzeko leihoekin balio altuagoak eskuratzeko arrazoi nagusia ondorengoa da: bTime barneko sailkatzaileak sortzeko erabili diren ezaugarrietako asko (forma, lema, uneko tokenetik esaldiaren erro sintaktikorainoko tokenen formak, etab.) string motakoak dira, eta Euskal-TimeBanken tamaina mugatuaren ondorioz ezaugarri hauetako askok hartzen dituzten balioak oso gutxitan errepikatzen dira corpusean zehar. Daitekeena da, beraz, ezaugarri horiek jasotzen dituzten balioetako batzuk corpus guztian behin baizik ez agertzea. Jakina da balio ezberdin asko edota gutxitan errepikatzen diren balioak dauzkaten ezaugarriek zarata sortzen dutela ikasketa prozesuan. Zarata honek eragin negatiboa du sailkatzaileen eraginkortasunean eta, ondorioz, baita sistemaren emaitzetan ere. Testuinguru leiho txikiak erabilita eragin negatibo hau sortzen duten ezaugarrien kopurua gutxitu egiten da. Bigarren puntuan esan bezala, gertaeren atributuak etiketatzean emaitzarik onenak itzultzen dituzten testuinguru leihoen tamaina hiru hitzekoa da. Atributuek gertaeren izaera gramatikala adierazten dute. Izan ere, 1.1.1 azpiatalean azaldu dugunez, gertaerek denborarekin duten erlazio semantikoaren kategorizazioa aldatzen duten gramatikaren kategoriak bat baino gehiago dira (aspektu lexikala, aspektua, modua, denbora gramatikala, etab.), eta tesi lan honetan jarraitzen dugun ISO-TimeMLn atributuen bitartez daude adierazita kategoria hauek. Hau kontuan edukita uste dugu atributuen esleipenak hiru hitzeko leihoekin emaitzarik onenak itzultzeko arrazoia gertaeren izaera gramatikala
nkatu ahal izateko beharrezkoa den testuinguru linguistikoa osatzen duten token kopuruaren ondorio dela. Hau da, atributuak nkatu ahal izateko garrantzizkoa dela gertaera barnean hartzen duen sintagmari, bertako tokenei eta orokorrean hauek osatzen duten egitura sintagmatikoari, erreparatzea. Gertaera hauek askotan hiru edo lau tokenez osa-
134 3. Denbora informazioaren etiketatze automatikoa tutako sintagmen zati izaten dira. Euskaraz aditz forma perifrastikoaren erabilera (aditza eta aditz laguntzailea) oso arrunta da, eta, gainera, aditz trinkoak ere hiru eta lau hitzeko sintagmen zati izaten dira, hurrengo adibidean bildu ditugun sintagmetan ikus daitekeen moduan. Kontuan izan beharra dago, gainera, bTime sistema garatzeko erabili dugun Euskal-TimeBank corpusean anotatutako predikatu gehienak aditzak direla. 1. Lagunak etorri dira. 2. Mikel joan zen. 3. Liburua ez zen iritsi. Adibideetan ikus daiteke hiru eta lau tokeneko sintagma hauek bertako gertaeren izaera gramatikala nkatu ahal izateko beharrezkoa den informazio linguistikoa eskaintzen dutela. Esate baterako, aditz laguntzaileak adierazten du zein den denbora (tense1 eta tense2). (3) sintagman, bestalde, ez tokenak polaritatea (polarity) adierazten du. Kontuan hartu beharra dago, maila lexikoan, hizkuntza baten egitura sintagmatikoa hizkuntza horren erregela sintaktikoen araberako tokenen konbinazioa dela. bTimen analisiaren hirugarren puntuan esan dugun moldean, denbora adierazpenen etiketatzea, erregelen bitartez eginik, ikasketa automatikoa erabilita baino emaitza hobeak eskuratzen dira. Argi dago, kasu honetan, Euskal-TimeBanken tamaina eta bertan anotatutako denbora adierazpen kopurua direla bi hurbilpenekin lortutako emaitzen arteko aldearen arrazoia. Hurbilpen bien artean 27.55 puntuko ezberdintasuna dago strict F1 neurrian, eta 33.62 eta 15.59 puntukoa estalduran eta doitasunean. 3.10 taulan ikusten den gisa, euskarazko corpusaren train zatian 343 adierazpen daude anotatuta. Ingeleserako, gaztelerarako eta italierarako TempEval-3 eta EVENTI-2014 saioetan erabilitako train corpusetan, aldiz, 17269, 2906 eta 1269 denbora adierazpen daude. Hau da, euskarakoan halako 50, 8 eta 4. TempEval-3 saioan ingeleseko denbora adierazpenen identi kazioan emaitzarik onenak lortu zituen sistemak (ClearTK) ikasketa automatikoko teknikak erabili zituen. Honek 82.71 puntuko F1 neurria lortu zuen Strict ebaluazio eskema jarraituta. Balio hau saio berean eta erregelak erabilita emaitzarik onena erdietsi zuen sistemaren emaitza baino 1.37 puntu altuagoa da (81.34 Strict F1). Gainera, Uzzaman-ek eta bestek (2012) TempEval-2 ebaluazio saioko denbora adierazpenen identi kazioaren inguruan diotenez, saio eta ataza horretan baliorik gorenak iritsi zituen sistemak ere (TIPSem) ikasketa automatikoa erabili zuen. Honek, corpusaren
136 3. Denbora informazioaren etiketatze automatikoa (Caselli et al., 2014) argitalpenean adierazten denez, anotazio kontuak direla-eta, ezin da alderaketa zuzenik egin TempEval-3 eta EVENTI-2014 saioetako hizkuntzen artean. Hortaz, euskararekiko erkaketa ere ez da zuzena izango. Hala ere, interesgarria iruditzen zaigu hizkuntza ezberdinetan ISO-TimeML anotazio eskema jarraituta eta ebaluaziorako metodo berak aplikatuta lortzen diren emaitzen arteko aldeak zein diren ikustea. 3.13 taulan ebaluazio saio guztietan landu diren azpiatazetako emaitzak besterik ez ditugu jaso. Bertako balioei erreparatuta ikusten da euskararako lortutakoak direla baliorik apalenak, gertaerak eta denbora adierazpenak etiketatzean (Relaxed F1 77.21 eta 83.33 puntu), baina altuenak erlazio tenporalak kategorizatzeko orduan (TAS F1 68.35 puntu). Hau espero izatekoa zen gertaerentzat eta erlazioentzat. Izan ere, gertaerak ikasketa automatiko bitartez etiketatzen dira eta gorago azaldu dugun gisa, hurbilpen honen eraginkortasuna sailkatzaileak sortzeko baliatu corpusaren izariaren mendekoa da. Azaldu dugu, gainera, euskararako hartutako Euskal-TimeBank corpusaren tamaina oso mugatua dela, beste hizkuntzetako corpusen tamainaren aldean. Ingeleseko, gaztelerako eta italierako emaitzak erkatzen direnean ikus daiteke, gertaeren eta denbora adierazpenen identi kazioan (id Strict eta Relaxed F1), hiruretan 80 puntutik gorako balioak erdiesten direla, eta emaitzak, oro har, aski antzekoak direla (7.75 puntuko aldea dago gehienez ere). Casellik eta bestek (2014) diotenez, aldiz, denbora adierazpenen normalizazioari dagokion value atributuarentzako balioak ez daude hain hurbil: italierakoa da baliorik apalena eta gaztelerakoa, bestalde, gorena (F1 70.9 eta 87.5 puntu). Haien arabera, italierako emaitza baxua, ebaluatzean, TempEval-3n ez bezala, TIMEX3 etiketa hutsak kontuan hartu izanaren ondorio da. Gertaeren class atributuaren esleipenean ere badira ezberdintasun nabarmenak; adibidez, gaztelerako emaitzatik (F1 57.6, okerrena) ingelesekora (F1 77.88, hoberena) 14.28 puntuko aldea dago. Azpimarratu behar da azpiataza honetan euskararako lortutako emaitza gaztelerakoa baino hobea dela (F1 59.74 puntu). TempEval-2 saioa deskribatu dugunean aipatu dugu Verhagenek eta bestek (2010) diotenez ez dagoela garbi saio horretan gaztelerarako gertaeren eta adierazpenen identi kazioan erdietsi emaitzak zergatik diren ingelesekoak baino hobeak, bertan erabilitako corpusak ondorio zuzenak atera ahal izateko txikiegiak direlako. TempEval-3 saioko emaitzek ere bi hizkuntza hauen arteko aldea erakusten dute, baina ez da honen arrazoirik aipatzen, saioari dagokion argitalpenean. Gure ustez, eta italierak gaztelerarekin duen antzekotasun tipologikoa oinarri hartuta, badago arrazoi linguistikoren bat gazteleraz
3.3. bTime: euskararako denbora etiketatzailea 137 eta italieraz gertaeren identi kazioa ingelesez baino errazagoa izateko. Taulari oharturik, ikus daiteke bi hizkuntza hauetan lortutako balioak oso antzekoak direla (88.8 eta 88.4 puntu, Relaxed F1), eta ingeleseko balioa baino 7 puntu hobeak direla. Denbora adierazpenen identi kazioari dagokionez, aldiz, ematen du aldea corpusen, hauek anotatzeko moduaren edo etiketatzeko sistemen ondorio dela. Izan ere, gaztelera eta italiera tipologikoki oso antzekoak baldin badira ere, italierako emaitza ingelesekoaren oso antzekoa da (82.7 eta 82.71 puntu, Strict F1), ez gaztelerakoaren antzekoa (85.3 puntu, Strict F1). bTime tresnarekin denbora adierazpenak etiketatzean lortutako emaitzak direla eta, euskarakoak beste hizkuntzetakoak baino baxuagoak izan zitezkeela pentsatzen bagenuen ere, ingeleserako, gaztelerarako eta italierarako erdietsi balioetatik hurbilago egotea espero genuela esan beharra dugu. Izan ere, 3.13 taulan denbora adierazpenen identi kazioan euskararako aurkezten dugun balioa erregeletan oinarritzen den hurbilpenetik lortutakoa da (ikus 3.12 taula) eta jakina denez, hurbilpen hau ez da, ikasketa automatikoarekikoan agitzen denaz bestera, neurri handi batean behintzat, corpusaren tamainaren mendekoa. Denbora erlazioen kategorizazioan euskaraz lortutako emaitzei dagokienez, euskarazko balioak altuenak izateko arrazoia ondorengoa da: bTime sistemak sarreratzat jasotzen dituen dokumentuen DCTen eta hauetan identi katutako gertaeren arteko erlazioak besterik ez ditu aztertzen. TempEval-3 eta EVENTI-2014 ebaluazio saioetako sistemek, aldiz, haiek ez ezik gertaeren arteko eta gertaeren eta denbora adierazpenen arteko erlazioak ere lantzen dituzte. Ebaluazio saio hauetan eta bTime sistemaren ebaluazioan baliaturiko metodoan erlazio tenporal mota guztiak aldi berean ebaluatzen dira, eta honetatik TAS balio bakarra itzultzen da. Ondorioz, ezinezkoa da jakitea zein den euskaraz gainerako hizkuntzetan DCTen eta gertaeren arteko erlazioak kategorizatzean iristen diren benetako TAS balioak. Erroreen analisia eta sistemaren hobekuntza bTime sistema hobetzeko asmoz erroreen analisia egin dugu. Gertaeren eta denbora adierazpenen identi kazioan zentratu gara batez ere, ez hauek jasotzen dituzten atributuen etiketatzean. Erroreen analisi honetan ez dugu detektatu bTime barnean denbora adierazpenen identi kazioa egiten duten erregelen hobekuntzarako interesgarria izan daitekeen faktorerik. Hala ere, gai izan gara gertaeren identi kazioan lagungarria izan den faktore bat aurkitzeko: bTime etiketatzaileak identi katzea erdiesten ez duen ger-
3.3. bTime: euskararako denbora etiketatzailea 139 tzen dutela (class, polarity, pos, modality), eta beste lauk, berriz, okerragoa (tense1, tense2, aspect1, aspect2). Erlazio tenporalen emaitzari dagokionez esan beharra dago sistemari zerrenda gehitzearekin hobetu egiten dela: TAS F1 neurria 68.35 puntutatik 68.43 puntutara igotzen da. Kasu honetan ere emaitzaren hobekuntza estaldurari zor zaio. Gogoratu beharra dago, denbora erlazioen identi kazioa eta kategorizazioa egiten duen sailkatzaileak gertaeren atributuek hartzen dituzten balioak eta gertaera bera (testua) hartzen dituela ezaugarritako. Gainera, kontuan hartu behar da bTime etiketatzaileak DCTen eta identi-
katutako gertaeren arteko erlazioak besterik ez dituela lantzen. Hortaz, esan dezakegu zerrenda gehitzeak, oro har, sistema hobetu egiten duela. Izan ere, erlazioen kategorizazioa gertaerekin lotura daukaten azpiataza guztiek eragiten dioten ataza da, eta emaitzek eragin hau positiboa dela adierazten dute. Aipatu beharra dago bTime etiketatzaileari zerrenda txertatzearekin, aldaketaren aurretik baliorik altuenak itzultzen zituzten kon gurazioak, hau da, testuinguru leihoen token kopuruak eta ezaugarri multzoak, aldatu egiten direla azpiataza batzuentzat. Hauek gutxienak dira: class, polarity, pos eta modality atributuen esleipena, zerrendarekin hobetzen diren lau atributuak hain zuzen ere. 3.3.5 SRLren eraginaren azterketa Tesi lan honetan zehar esan dugu baieztatu nahi diren bi hipotesietako bat ondorengoa dela: euskaraz denboraren adierazpen linguistikoa etiketatzeko orduan rol semantikoek daukaten eragina positiboa dela, ingelesez eta gaztelaniaz bezala. Hau betetzen den edo ez ikusi ahal izateko, lehenbiziko atalean aurkeztutako bRol tresnak bTime etiketatzailean duen efektua aztertu dugu. Zehazkiago, honetarako 3.3.3 azpiatalean deskribatu dugun Leave-One-Out (LOO) prozedurarako zerrendatu multzoetatik SEM ezagutaraziak duen eragina kalkulatu dugu. bTimeren ebaluazioaren kasuan, ezaugarriak banaka ateratzen joan beharrean, ezaugarri-multzoak, SEM besteak beste, ateratzen dira. 3.11 taulan adierazten den bezala, azkeneko horrek bRol tresnaren bidez lortutako bi ezaugarri biltzen ditu, bTimek prozesatu beharreko token bakoitzarentzat erauzten direnak: tokenaren rol semantikoa (hala dagokionean), eta tokenetik esaldiaren erro semantikorainoko tokenen rol semantikoak. SEM bildumaren efektua bTimen ikasketa automatikoa baliatzen duten azpiataza
3.3. bTime: euskararako denbora etiketatzailea 141 zioez bakarrik arduratzen delako batetik, eta SEM erabilita gertaeren identi kazioa okertu egiten delako bestetik. Hipotesiaren egiaztapenean aurrera jarraitu ahal izateko, kontuan izan behar da euskarazko informazio tenporala etiketatzean rol semantikoek duten efektua kalkulatzeaz gainera, ingelesez eta gaztelaniaz dutena ere aztertu behar dela. Beraz, rol semantikoen eraginaz euskararako kalkulatu ditugun balioak Llorensek (2011) TempEval-2 ebaluazio saioko corpusak eta TIPSem izeneko tresnaren bidez neurtutako emaitzekin alderatuko ditugu. Argitalpen horretan hiru multzotan sailkatu ezaugarri semantikoek (LS, TS eta SR) ingelesezko eta gaztelerazko informazio tenporalaren etiketatzean duten eragina aztertzen da. Ezaugarri hauek osatzen dituzte hiru multzoak: semantika lexikokoek LS, semantika tenporalekoek TS eta rol semantikoek SR. Gure interesekoa azkenekoaren eragina da. Alderaketa hau, esan dugun moduan, ez da izango behar bezain esanguratsua, eta, beraz, ez du balioko hipotesia betetzen den ala ez zalantzarik gabe ikusteko. Balekoa izanen da, ordea, hipotesia guk deskribatutako egoeran, hots, gure tresna eta corpusekin betetzen denetz jakiteko. Aldi berean, eta neurri batean behintzat, ebaluazio-egoera esanguratsuan hipotesia beteko litzatekeen edo ez zantzua iradokiko digu. 3.16 eta 3.17 tauletan Llorensen argitalpenean aurkezten diren emaitzak bildu ditugu. Aipatu dugun bezala, sistema horretan rolekin lotutako ezaugarriak gure SEM multzoaren iruditsua den SR izeneko multzoan daude kokatuak. Aipatu bi hizkuntzetan SRLren eragina positiboa den edo ez aztertzeko TIPSem tresnaren bi bertsio alderatu ziren: TIPSem-B eta TIPSem-SR. Lehenbizikoak ezaugarri morfosintaktikoak bakarrik erabiltzen ditu. Bigarrenak, aldiz, ezaugarri morfosintaktikoez gainera rolekin lotutakoak ere erabiltzen ditu, SR multzokoak. Hurrengo tauletako Doitasuna, Estaldura eta F1 zutabeetan TIPSem sistemaren bi bertsio hauek TempEval-2 ebaluazio saioan erdietsitako emaitzak biltzen dira, TIPSem-Brenak ezkerrean eta TIPSem-SRrenak eskuinean. Taulek agerian uzten duten moduan, ebaluaziorako erabili diren metrikak ez dira bTimeen ebaluaziorako berak, hau da, TempEval-3 eta EVENTI-2014 saioetakoak, TempEval-2 saiokoak baizik. Denbora etiketatze ia osoan ingelesez eta gazteleraz ere rolen eragina positiboa da: lehen mintzairan lau azpiatazatatik hirutan (gertaeren eta adierazpenen identi kazioan eta erlazio tenporalen kategorizazioan) SR multzoaren eragina positiboa da; beste batean (gertaeren sailkapenean) ez du eragiten. Gazteleraz, berriz, erdietan (gertaeren eta adierazpenen identi kazioan) rolek eragin positiboa dute eta, gainerakoetan (gertaeren eta
142 3. Denbora informazioaren etiketatze automatikoa Entitatea Ataza Eskema Doitasuna Estaldura F1 Hobekuntza (F1) id R 82 / 82 80 / 86 81 / 84 +3 <EVENT> class - 79 / 79 - / - - / - <TIMEX3> id R 89 / 91 68 / 76 77 / 83 +6 <TLINK> relType S 80 / 82 - / - - / - Taula 3.16: TIPSem-B eta TIPSem-SR etiketatzaileek ingelesez lortutako emaitzak. Entitatea Ataza Eskema Doitasuna Estaldura F1 Hobekuntza (F1) id R 90 / 92 86 / 87 88 / 89 +1 <EVENT> class 66 / 66 - / - - / - <TIMEX3> id R 97 / 96 81 / 88 88 / 91 +3 <TLINK> relType S 59 / 59 - / - - / - Taula 3.17: TIPSem-B eta TIPSem-SR etiketatzaileek gazteleraz lortutako emaitzak. erlazioen sailkapenean), ez dute inolako efekturik. Erlazioen karietara, aipatu beharra daukagu 3.16 eta 3.17 tauletan bildutako balioak ez dagozkiela testu soiletik abiatuta kategorizatutako DCTen eta gertaeren arteko erlazioei, TempEval-2 saioko C azpiatazako DCTen eta gertaeren arteko erlazioen kategorizazioei baizik (ikus 3.1.4 azpiatala). Ezberdintasuna da TempEval-2 saioan erlazioen kategorizazioa egiten zela bakarrik eta ez identi kazioa. Rol semantikoek denboraren etiketatzean duten efektua aztertzen denean, bestalde, aintzat hartu beharra dago hizkuntza bakoitzeko SRL tresnaren eraginkortasunak ere zerikusia baduela. TIPSem-SR sisteman CCG izenekoa (Punyakanok et al., 2004b) erabili zen ingeleserako, eta AnCora corpusa (Taulé et al., 2008) gaztelerarako. Lehenbizikoak 70.07, 63.07 eta 66.39 puntuko doitasuna, estaldura eta F1 neurriak dauzka. AnCoran, berriz, rolen etiketatzea erdi automatikoki egin zen, eta ez zen prozedura honen ebaluaziorik burutu. Hortaz, ezin jakin daiteke gaztelerarako baliatutako rolak etiketatzean erdietsi doitasuna, estaldura eta F1 neurria zein diren. Hauek ezin ditugu, bestalde, zuzenean euskarazko bRol tresnaren emaitzekin alderatu, 2.1.3 azpiatalean azaldu dugun gisan, gure sistemak, semantika (eta sintaxia) adierazteko, dependentzietan oinarrituriko formalismoa baliatzen baitu. CCG tresnak eta AnCora corpusak, berriz, osagaietan oinarritutako adierazpidea jarraitzen dute. Zernahi gisaz, ideia bat egiteko baizik ez bada ere, ingeleseko eta gaztelerako SRLren eraginkortasuna bRol sistemak argumentuen sail-
3.4. VisualTime: bisualizaziorako interfazea 143 kapenean erdiesten dituen emaitzekin aldera daiteke. Bertan, 77.6, 77.8 eta 77.5 puntuko doitasuna, estaldura eta F1 neurriak lortu zituen bRolek. 3.4 VisualTime: bisualizaziorako interfazea Tesi lanaren atal honetan aurkeztu dugun bTime tresnaren garapenean, eta honekin lotuta egin ditugun esperimentu eta alderaketetan, sarritan aztertu behar izan dugu ISO-TimeML formatuko txategietan bildutako informazioa. Azterketa hau erraztu eta informazioa lehen begi kolpean hobeki interpretatu ahal izateko, VisualTime izendatu dugun interfazea inplementatu dugu. ISO-TimeML formatuko txategien bisualizaziorako interfaze hau JavaScript lengoaia14 eta D3 liburutegia15 erabilita garatu da. Modu honetara eta aparteko aplikaziorik instalatzeko beharrik gabe, ISO-TimeML formatuko informazioa zuzenean nabigatzailearen bitartez ikuskatzeko gai izan gara. 3.12 irudian ageri da VisualTime interfazearen adibidea. Bertan Euskal-TimeBank corpuseko 10021-First_Airbus_A380_delivered txategiari dagokion edukia aurkezten da. Lehen Airbus A380a entregatu da. 2007ko urriaren 15a. Airbus-en lehen A380 superjumboa gaur entregatu zaio Singapore Airlines-i (SIA), aurreikusi baino 18 hilabete geroago. Hegazkina Singapurren entregatu eta berehala, Tolosara abiatu da (Frantzia), 500 gonbidatu inguruko zeremonia batera. Hegazkinak lau Rolls-Royce Trent 900 motor dauzka. Lehen hegaldia ongintzako hegaldi berezi bat izango da, eta Singapurretik irten eta Sydney-n lurreratuko da, urriaren 25ean. Zerbitzu bereziek urriaren 28tik aurrera jarraituko dute. Hau sekulako lorpena da A380 programarentzat, eta eskerrik beroenak eman nahi dizkiet parte hartu duten guztiei. Gure taldeak eskertu nahi nituzke, eta baita egun, gau eta asteburu gogor lan egin duten horiek guztiak ere, beren ahalegin eta konpromisoagatik, esan du Tom Riddle Airbus-eko presidente eta buru exekutiboak. 14https://www.javascript.com/ 15https://d3js.org/
144 3. Denbora informazioaren etiketatze automatikoa Irudia 3.12: 10021-First_Airbus_A380_delivered txategiaren bisualizazioa, VisualTime interfazea erabilita. Irudian ikus daitekeenez, gertaerak, denbora adierazpenak eta seinaleak (<SIGNAL>) kolore ezberdinetako puntuen bitartez eman dira aditzera: urdin ilunez, urdin argiz eta laranjaz. Gainera, hauen arteko erlazio tenporalak ere markatuta daude, puntuen arteko lerroak baliaturik16. Hau jakinda antzeman daitekeenez, dokumentuaren sorrera data (DCTa) 2007ko urriaren 15a denbora adierazpena da, normalki sarearen erdian kokatzen dena. Erlazioak osatzen dituzten puntuen koloreei erreparatuta jakin daiteke erlazioetako bakoitza zer motatakoa den, hau da, bi gertaeraren, DCTaren eta gertaera baten, edo denbora adierazpen baten eta gertaera baten artekoa den. 16Oharra: adibideko txategian erlazioak bosgarren esaldiraino baizik ez daude anotatuak.
3.5. Ondorioak eta etorkizuneko lanak 145 3.5 Ondorioak eta etorkizuneko lanak Atal honetan bTime tresna aurkezten da, euskararako inoiz izan den lehenbiziko denboraren etiketatzaile automatikoa, gaur egun estandartzat hartzen den ISO-TimeML denbora informaziorako eskema baliaturik egina, eta, horregatik, ISO-TimeML jarraitzen duten beste hizkuntzetako sistemen esparru berean kokatzeko aukera izan dugu. Honek euskarazko emaitzak gaztelerako, ingeleseko eta italierako TempEval-3 eta EVENTI-2014 ebaluazio saioetakoekin erkatzea ahalbidetu du. Emaitzen analisitik eta hauen alderaketatik etorkizuneko bTimen bertsio hobetuek kontuan izan beharko lituzketen ondorioak atera ditugu. Besteak beste, ikusi da inplementatutako hizkuntza ezaugarrietako batzuek, zazpi eta hamabost tokeneko testuinguru leihoak hartzen dituztenean, ikasketa prozesuan zarata egiten dutela, hein batean corpusaren izariarengatik. Etorkizuneko bTimeen bertsioetan, beraz, ondorengo jokabidea inplementatuko da emaitzak hobetzen ahal diren aztertzeko: tokenentzat zazpi edo hamabost hitzeko leihoak hartuko dira, baina ezaugarri guztiak haien barneko bateko edo hiruko leihoentzat bakarrik erauziko dira. Gainerakoentzat, berriz, balio diskretuak jasotzen dituzten ezaugarriak baizik ez dira hartuko. Bigarren atal honetan tesi lanaren hipotesietako bat egiaztatzen ere saiatu gara: euskaraz denboraren adierazpen linguistikoa etiketatzeko orduan rol semantikoek daukaten eragina positiboa dela, ingelesez eta gaztelaniaz bezala. Hau hasieran adierazitako egoeran ezin baieztatu izan bada ere, bTime tresnan bRolek esleitutako rolek oro har positiboki eragiten dutela ikusi da. Azkenik, aipatu nahi dugu etorkizunean, euskararako eskuragarri dagoen baliabide kopurua handitzen bada, aukera izango dela bTime ISO-TimeML eskemak zehazten dituen gainerako etiketak landu ahal izateko egokitzea. Gainera, Euskal-TimeBank corpusa zabalduko balitz gertaeren eta adierazpenen arteko denbora erlazioak ere etiketa litezke, bTimeren bidez.
4 ESPAZIO INFORMAZIOAREN ETIKETATZE AUTOMATIKOA Gertaerak, denboran eta espazioan kokatuta dauden jazoerak, tesi lan honen ardatz direla aipatu dugu. Gainera, hauen predikatu-argumentu-adjuntu egiturak eta espaziodenborarekin lotutako propietateak testuetako semantikaren egituraketa automatikoki mapatu ahal izateko baliagarriak direla erakutsi dugu. Atal hau ingelesezko testuetan bildutako espazio informazioaren etiketatzeaz arduratzen da. Horretarako, ISO-Space (Pustejovsky et al., 2011) eskema hartu da. ISO-Space sortu zenean ingelesa prozesatzeko gaitasuna besterik ez zuen, ISO-TimeMLk hasiera batean bezala. Gainera, urteekin ISO-TimeML hainbat hizkuntzarako egokitzea lortu bada ere, euskararako besteak beste, ISO-Spacek ingelesa prozesatzeko gaitasuna bakarrik dauka oraindik ere. Euskararako egokitze prozesuaren lehenengo urratsak egin direla zehaztu dugu, baina, ezin esan daiteke egokitzapena bukatuta dagoenik. Izan ere, oraindik ez dugu, besteak beste, euskararako espazio informazioa etiketatzen duen tresna garatu ahal izateko ezinbestekoa den corpus etiketaturik (Euskal-SpaceBank). Baliabideen egoera hau denez, tesi honen helburuen artean euskararako garatu gogo den etiketatzailerako aurrekaria ezartzea dago eta, horretarako, ingelesez espazioa markatzen duen X-Space (Salaberri et al., 2015b) garatu da. Etorkizunean burutu beharreko lanen artean kokatu dugu, beraz, bSpace izendatuko genukeen euskararako espazioaren etiketatzailea sortzea. 146
4.1. Ikerketaren egungo egoera 147 4.1 Ikerketaren egungo egoera Atal honetan leku informazioaren anotaziorako ISO-Space jarraitzen duen ingeleseko XSpace tresna aurkezten da. Honen ebaluazioa SemEval-2015 saioko1 SpaceEval (Pustejovsky et al., 2015) atazaren barnean egin zen. Honek X-Space testuinguru estandarrean ebaluatu eta pareko sistemekin alderatzea ahalbidetu zuen. Ikerketaren egungo egoeraren gainbegiratua ematean kontuan izango dugu, hortaz, SpaceEval saioa: parte hartu zuten gainerako leku-etiketatzaileak, corpusa, ebaluaziorako metrikak eta emaitzak. Izan ere, zehaztu beharra dago SpaceEval izan zela ISO-Space oinarritako hartuta leku informazioaren etiketatzea egiteko sistemak garatzeko erronka bota zuen lehenengoa. Rol semantikoei eta denborari dagozkien ataletan egin dugun bezala, hemen ere ikerketaren egungo egoera hiru azpiataletan banatuko dugu: espazioa markatzeko hizkuntzak eta etiketatzaileak (4.1.1 azpiatalean), hizkuntza baliabideak (4.1.2n) eta ebaluazio saioak (4.1.3n). Lehenengoan ISO-Space eskemaren sorreraren aurretik espazioa anotatzeko erabili izan diren SpatialML (Mani et al., 2008) eta Spatial Role Labeling-SpRL (Kordjamshidi et al., 2010) eskemak eta hauek jarraituta garatutako sistemak deskribatu eta zerrendatuko ditugu. Gainera, ISO-Space ere atal honetan aurkezten da. Bigarrenean, berriz, SpaceEval saioan erabilitako corpusa eta aurreko eskemak jarraituta osatu ziren corpusak azalduko ditugu. Azkenik, hirugarren azpiatalean, SemEval-2012 2 eta SemEval-2013 3 ebaluazio saioetan SpRL eskema erabilita egindako atazak aurkeztuko dira. Gainera, SpaceEval saioa bera ere zerrendatu eta deskribatuko dugu hemen. 4.1.1 Espazioa markatzeko hizkuntzak eta etiketatzaileak Hiru dira hizkuntzaren prozesamenduan espazio informazioa markatzeko erabili izan ohi diren hizkuntzak: SpatialML, Spatial Role Labeling eta ISO-Space. Zerrenda hau kronologikoki ordenatuta dago, sorrera dataren arabera (zaharrenetik berrienera). SpatialML SpatialML 2008. urtean aurkeztu zen eta leku informazioa anotatzeko lehenbiziko eskema esanguratsua izan zen. Eskema honek ondokoak hartu zituen oinarritako: toponimoen 1http://alt.qcri.org/semeval2015/ 2https://www.cs.york.ac.uk/semeval-2012/ 3https://www.cs.york.ac.uk/semeval-2013/
4.1. Ikerketaren egungo egoera 149 Hiru lekuzko erlazio identi katu dira adibideko esaldian: <PATH> motako bat eta <LINK> motako bi. Lehenbizikoa 50 miles eta south seinaleek markatzen dutela esan daiteke; adibidean, town eta Salzburg lekuen artean berrogeita hamar mila luze den bidea dagoela adierazten da. Beste bi erlazioek, aldiz, town eta Alps eta Austrian eta Alps tokiak erlazionatzen dituzte. Adibidean ageri ez bada ere <LINK> erlazioak sei motakoak izan daitezkeela jakin beharra dago, eta mota type izeneko atributuan zehazten dela. Kasu honetan, bi <LINK> erlazioak IN motakoak dira, erlazionatutako lekuak bata bestean kokatuta daude, alegia, hiria (town) Alpeen (Alps) barnean eta Alpeak Austrian (Austrian). Lehenengo <LINK> erlazioan in tokenak adierazten du mota; bigarrenean, berriz, Austrian tokeneko n-ak. Gaurdaino SpatialML jarraitzen duen sistema automatiko bakarra garatu den ziurtasuna dugu; hau (Mani et al., 2008) argitalpenean deskribatzen da, SpatialML eskemarekin batera. Bertan esaten den eran, bi elementuk osatzen dute sistema: toki izenak, seinaleak eta erlazio espazialak etiketatzen dituen moduluak (tagger) eta leku izenen desanbiguatzaileak (disambiguator). Lehenbizikoak entitateak identi katu eta hauen atributuak esleitzen ditu; bigarrenak aurreneko osagaiak identi katu dituen toki izen bereziak desanbiguatzen ditu. Demagun Plaza Gorria leku izena identi katu dela eta bi hiritan daudela izen hori duten plazak, Moskun eta Iruñean. Kasu honetan desanbiguatzaileak zehaztuko du zer hiritako plaza den identi katu dena. Sistema honen emaitzak hauek dira: leku izen arruntak (NAM) identi katzean 85 puntuko F1 neurria lortu zen, eta toki izen bereziak (NOM) identi katzerakoan 72 puntukoa. <SIGNAL>, <PATH> eta <LINK> etiketentzat ez zen ebaluaziorik burutu. Toki izen bereziak desanbiguatzean 93 puntuko F1 neurria erdietsi zen. Spatial Role Labeling-SpRL Spatial Role Labeling deritzon eskema (SpRL) 2010. urtean aurkeztu zen. SpRL Kordjamshidi eta bestek (2010) proposatu zuten, eta ISO-Spacen sorreraz geroztik azken honek barneratu duela esan daiteke. Izan ere, jarraian ISO-Space deskribatuko dugunean adieraziko den moduan ISO-Spaceko hiru erlazio motetan parte hartzen duten osagaiei rol espazialak esleitzen zaizkie. Rol horiek osagai espazialek aipatu hiru erlazioetan jokatzen duten papera adierazten dute. SRL atazaren alderako analogiaz osagai espazialak SRLko argumentuak izango lirateke, eta rol espazialak, aldiz, rol semantikoak.
4.1. Ikerketaren egungo egoera 153 Adibidean erditik mugimendu seinaleak adierazten duen <MOVELINK> motako erlazioa etiketatu da. Honetan igaro, igaro zuten gertaera dinamikoaren buru lexikalak Goiko harmailetan zeuden jarraitzaileek entitate espazialak eta B1 irtenbidea bideak hartzen dute parte. ISO-Space eskemak <MOVELINK>, <QSLINK> eta <OLINK> erlazioetan parte hartzen duten osagai espazialei rol espazialak izenekoak esleitzen dizkie. Rol espazialek osagai espazialek erlazio espazialetan jokatzen duten paper (espaziala) adierazten dute. Kordjamshidik eta bestek (2010) proposatu zituzten lehenengo aldiz, eta ondoren ISO-Space eskemak barneratu zituen. Rol semantikoen etiketatzearen alderako analogiaz osagai espazialak SRLko argumentuak izango lirateke, eta rol espazialak, aldiz, rol semantikoak. Erlazio motaren arabera osagaiek jokatzen ahal dituzten rol espazialak aldatu egiten dira; <MOVELINK> motako erlazioen kasuan lau hauek dira: source: Mugimendua hasten den lekua, abiapuntua. goal: Mugimendua bukatzen den lekua, helmuga. mover: Mugimenduan kokalekua aldatzen duen osagaia, mugitzen dena. landmark: Mugimendua non barna egiten den adierazten duen osagaia, bidea. Gure adibidean goiko harmailetan zeuden jarraitzaileek osagaiak mover rola jokatzen du, eta B1 irtenbidea osagaiak, aldiz, landmark rola. [Jarraitzaileak] [estadioaren] barnean zeuden. <QSLINK> Adibide honek, berriz, <QSLINK> erlazioen erabilera erakusten du. Erlazioa barnean seinale espazial topologikoak adierazten du, zeuden gertaera estatikoa Jarraitzaileak entitate espazialarekin eta estadioaren tokiarekin erlazionatzen dituenak. <QSLINK> erlazioek bi rol espazial hauek jasotzen dituzte: trajector: Erlazioaren subjektua den osagaia, gaia, pazientea. landmark: Erlazioa non gauzatzen den adierazten duen osagaia, kokalekua. Adibidean Jarraitzaileak osagaiak trajector rola jokatzen du eta estadioaren osagaiak berriz landmark rola.
154 4. Espazio informazioaren etiketatze automatikoa [Jarraitzaileak] [estadioaren] ezkerretan zeuden. <OLINK> Azkeneko adibidean <OLINK> erlazioaren erabilera erakusten da. Bertan, ezkerretan norabidezko seinale espazialak Jarraitzaileak entitate espazialaren eta estadioaren tokiaren arteko orientazio erlazioa adierazten du. <OLINK> erlazioek <QSLINK> erlazioen rol espazial berak hartzen dituzte. Adibide honen kasuan, aurrekoarenean bezala, Jarraitzaileak osagaiak trajector rola betetzen du eta estadioa osagaiak, berriz, landmark. Aurrera jarraitu aurretik, azpimarratu nahi dugu denbora eta espazio informazioa etiketatzeko atazak, zehazkiago esan ISO-TimeML eta ISO-Space anotazio eskemak, antzekoak baldin badira ere, badituztela kontuan eduki beharreko ezberdintasunak. Gure ustez nabarmenenak eta tesian garatutako tresnen diseinuan eragin handiena izan dutenak ondorengoak dira: 1. ISO-TimeMLn, erlazioak gauzatzeko, ez da beharrezkoa seinaleak agertzea; ISOSpacen bai. Gainera, ISO-TimeMLeko erlazioentzat azpimotak de nitzen dira eta ISO-Spaceko erlazioentzat, aldiz, ez. 2. Badira rol espazialak, baina ez dago rol tenporalik. 3. ISO-Spacen gertaeren mugimenduaren araberako kategorizazioa etiketa mailan gauzatzen da; ISO-TimeMLn, berriz, kategorizazioa atributu mailan egiten da. SpatialML, SpRL eta ISO-Space eskemen alderaketa Azpiatal honetan espazio informazioa etiketatzeko erabili ohi diren eskemen alderaketa egiten dugu. Zehazkiago esan, SpatialML eta SpRL eskemek ISO-Spacekin dituzten antzekotasun eta ezberdintasunak eta haien etiketen artean aurki daitezkeen baliokidetasunak aipatzen ditugu. Espazio erlazioei erreparatuta, antzeman daiteke SpatialMLk badituela ISO-Space eskematik bereizten duten hainbat faktore nabarmen, SpatialML aurkeztu dugunean erabilitako adibidea hartuta esate baterako: Austrian eta Alps <PLACE> bezala etiketatzeaz gainera, ISO-Space eskemak Austrian Alps ere etiketatuko luke. Hau Austrian eta Alps tokenen artean <LINK> moduko erlazio bat ezarrita egiten da SpatialMLn. Gainera, ISO-Space eskeman in, central edota in the central tokenak ere seinaletako etiketatuko lirateke; SpatialMLn, berriz, south bakarrik. Kontuan izan beharra dago bi
4.1. Ikerketaren egungo egoera 157 (Kordjamshidi et al., 2011) argitalpenean aurkeztutakoaren hedapena da, eta hau, aldi berean, IAPR TC-12 (Grubinger et al., 2006) izeneko irudi-deskribapenen bildumaren azpimultzoa da. Bilduma horren edukiaren adibidea 4.1 irudian ikus daiteke. Irudia 4.1: IAPR TC-12 corpusaren adibidea (Grubinger et al., 2006). Azpimultzo honetan 1.213 esaldi dituzten 613 testu biltzen dira eta hauek izan ziren SemEval-2012 saioko corpusa osatu zutenak. Irudiak eta hauen deskribapenak turismo agentzia batek antolatutako bidaietan parte hartu zuten turistek egindakoak dira. Kontuan izan beharra dago, gainera, corpus hau osatu ahal izateko objektuak eta irudian hauen posizio absolutu edota erlatiboa azaltzen zuten irudi-deskribapenak bakarrik hartu zirela; deskribapen hauek beste mota bateko informazioa ere, espaziala ez dena, biltzen dute kasu batzuetan.
158 4. Espazio informazioaren etiketatze automatikoa SemEval-2013 saioan erabilitako hizkuntza baliabidea, berriz, bi corpusen elkarketatik sortu zen: aipatu berri dugun SemEval-2012 saiokoa eta Degree Con uence Project 9 izeneko proiektutik sortutakoa (Con uence Project Corpus-CPC) batzetik. Proiektu honen helburua mundu mailako latitude eta longitude osoen (Z) arteko ebakidura-lekuen (con uence points deitzen dutenen) argazkiak eta deskribapenak egitea eta biltzea da. Halakoetara joan, argazkiak atera eta deskribapenak idazteaz arduratzen direnak boluntarioak izaten dira. Corpusak 1.789 esaldiz osatutako 117 testu dauzka, 40.000 token inguru. 4.2 irudian ikus daiteke 42 gradu iparraldera eta 2 gradu mendebaldera latitudea eta longitudea dituen puntuaren irudia eta deskribapena. Irudia 4.2: CPC corpusaren adibidea (42◦N 2◦W). Aurkeztu ditugun SpRL eskemarekin anotatutako corpusetatik, SemEval-2012 saiokoaren anotazio prozesuaren datuak bakarrik dira ezagunak, hau da, ez da argitaratu CPC corpusaren anotazio prozesua nola egin zen eta zein den bertan lortutako InterAnnotator Agreement neurria. SemEval-2012 saioko corpusa bi anotatzailek etiketatu zuten hasiera batean (325 esaldi); bat aditua zen eta bestea ez. Hauen arteko IAA 89 puntukoa izan zen. Ondoren, corpuseko gainerako esaldiak anotatzeko (888 esaldi) hirugarren anotatzaile bat erabili zen. Hau ez zen aditua, baina hasi aurretik rol espazialak (SpRL eskema) nola anotatu behar zituen erakutsi zitzaion. 9http://confluence.org/
160 4. Espazio informazioaren etiketatze automatikoa Taulan ikusten den gisa, SpaceBank sortzean informazio gehien RFC corpusetik eskuratu zen eta gutxien, berriz, ANCtik. Etiketa kopuruari dagokionez hiru gauza azpimarra daitezkeela uste dugu: (1) <PLACE> dela etiketarik arruntena (2.089 agerpen), (2) corpusean gehien eta gutxien agertzen diren erlazio espazialak <QSLINK> eta <OLINK> direla (1.110 eta 287 agerpen), eta (3) mugimenduko gertaerak (<MOTION_EVENT>) mugimendukoak ez direnak (<NONMOTION_EVENT>) baino nabarmen arruntagoak direla (934 eta 381 agerpen). Kopuru hauek osagai espazial batzuen etiketatze prozesuaren zailtasunaren erakusle dira. Anotazio prozesuari dagokionez (Pustejovsky et al., 2015), argitalpenean adierazten den bezala, anotazioa lau fasetan bereizi zela jakitea interesgarria da. Hau horrela egiteko arrazoia erlazio espazialen etiketek (<MOVELINK>, <QSLINK> eta <OLINK>) eskemako gainerako elementuen alderako dependentzia izan zen. Lehenbiziko fasean osagai espazialen, seinaleen eta gertaeren identi kazioa eta hauen atributuen esleipena egin zen, bakoitza zer motatakoa zen zehaztu gabe; haien mota edo etiketa bigarrenean nkatu zen. Hirugarren fasean, aldiz, aurreko faseko osagai, seinale eta gertaeren arteko erlazioak
nkatu eta atributuak esleitu ziren, erlazio motak erabaki gabe. Azkenik, laugarrenean, erlazio horien motak, etiketen esleipenak alegia, burutu ziren. Deskribatu berri dugun SpaceBank corpusaren anotazio prozesuan hainbat anotatzailek hartu zuten parte eta gutxienez horietako hiruk etiketatu zuten testuetako bakoitza. Puntu honetan azaldu behar da guztiek ingelesa zutela ama hizkuntza. Lortutako IAA neurria erlazio espazialei ez zegozkien elementuen identi kazioan 85 puntukoa izan zen, 91 puntukoa <MOVELINK> erlazioetan, eta 39 eta 33 puntukoa <OLINK> eta <QSLINK> etiketetan. Azkeneko hiru hauei dagozkien adostasunaren balioen arteko ezberdintasunak agerian uzten du <OLINK> eta <QSLINK> erlazioak ezartzeak duen zailtasuna. 4.1.3 Ebaluazio saioak Testuetako espazio informazioaren etiketatze automatikoarekin zerikusia daukaten hiru ebaluazio saio antolatu dira gaurdaino: SpRL eskemaren araberako SemEval-2012 eta SemEval-2013 saioetakoak, eta ISO-Spaceen araberako SemEval-2015eko SpaceEval izenekoa. Jarraian hauetako bakoitzaren azalpena egiten dugu. SemEval-2012 (Kordjamshidi et al., 2012): saio hau izan zen lehenbizikoa espazio informazioaren etiketatze automatikoaz arduratu zena. Honetan SpRL eskema
4.1. Ikerketaren egungo egoera 161 hartu zen oinarritako eta bertan parte hartu zuten sistemek egin beharrekoa hiru azpiatazatan banatu zen. Lehenbizikoan <TRAJECTOR> eta <LANDMARK> rol espazialak (hauek jokatzen dituzten argumentuak) eta <SPATIAL-INDICATOR> motako erlazioen adierazleak identi katu behar ziren (A). Bigarrenean aurreko azpiatalean eskuratutako rolen eta adierazleen hirukoteek osatu <SR> erlazioak identi katzea izan zen helburua (ikus 4.1.1 azpiataleko adibidea) (B). Azkenik, hirugarren azpiatazak aurreko pausoan nkaturiko erlazioen type atributua esleitzea zeukan arduratako (C). Kordjamshidi eta bestek (2012) adierazten dutenez, azkeneko hori lortu ahal izateko beharrezkoa da lehenago erlazioek SpRLn jasotzen dituzten region, direction eta distance atributuak zehaztea. Ebaluazio saio honetan parte hartu zuen sistema bakarra (Roberts eta Harabagiu, 2012) argitalpenean aurkezten den UTD-SpRL izeneko tresna izan zen. Gainera, ebaluazio saioaren antolatzaileek haiek berek (Kordjamshidi et al., 2011) aurretik garatutako etiketatzaile batekin ebaluazio saioko dataseta baliaturik erdietsitako emaitzak ere aurkeztu zituzten (KUL-SKIP-CHAIN-CRF). Ebaluaziorako doitasun, estaldura eta F1 neurri estandarrak erabili ziren saioko hiru azpiatazetan. Lehenengoan, A-n, Relaxed ebaluazio eskema erabili zen. Rolek eta adierazleek osatutako hirukoteak diren <SR> erlazioak ezartzean, B azpiatazan, ordea, hiru osagaiek ongi identi katuta egon behar zuten (Strict). C azpiatazan, azkenekoz, Bn ongi identi katzea lortutako erlazioen motaren ebaluazioa baizik ez zen egin, hau da, Cn erlazioen identi kazioa eta sailkapena, biak batean, ebaluatu ziren. Horretarako guztiz bat etorri behar zuten (Strict) iragarritako erlazioen motek eta anotatutakoenek. 4.3 taulan ebaluazio saio honetan lortu ziren emaitzarik onenak bildu ditugu. Osagaia/Ataza Eskema Doitasuna Estaldura F1 <TRAJECTOR> 78.2 (1) 64.6 (1) 70.7 (1) <LANDMARK> R 89.4 (1) 68 (1) 77.2 (1) <SPATIAL-INDICATOR> A 91.3 (2) 88.7 (2) 90 (2) <SR> B S 61 (1) 54 (1) 57.3 (1) <SR> + type C S 60.3 (1) 53.4 (1) 56.6 (1) Taula 4.3: SemEval-2012 saioko emaitzarik onenak [(1):(Roberts eta Harabagiu, 2012), (2):(Kordjamshidi et al., 2011)].
kazioan ez, baina saioko gainerako azpiatazetan UTD-SpRL-SUPERVISED2 izan zen emaitzarik gorenak erdietsi zituen sistema. A-ko osagaiei erreparatuta, bestalde, ikus daiteke erlazio adierazleak detektatzean lortu balioak rol espazialen identi kazioan eskuratutakoak baino aise hobeak izan zirela (F1 90, 70.7 eta 77.2 puntu). Gure ustez honen arrazoia honako hau da: <SPATIAL-INDICATOR> motako adierazleak token bakarreko preposizioak izaten dira normalean (in, at, about, around...). <TRAJECTOR> eta <LANDMARK> rolek jasotzen dituzten argumentuek, berriz, askotan token bat baino gehiago dituzte eta, ondorioz, zailagoa izaten da hauek osorik detektatzea. B-n eta C-n lortutako balioek (F1 57.3 eta 56.6 puntu) erlazio espazialak nkatu eta kategorizatzeak daukan zailtasuna adierazten dutela uste dugu. SemEval-2013 (Kolomiyets et al., 2013): saio honetan ere SpRL hartu zen oinarritzat, espazio informazioa etiketatu ahal izateko; ebaluazio saio hau izan zen eskema hori erabilita gaurdaino antolatutako azkenekoa. Aurrekoarekin zuen ezberdintasunik nabarmenena, CPC corpusaren erabileraz gainera, mugimenduaren (motion) tratamendu automatikoa izan zen. Horretarako, SemEval-2012 saioko anotazio eskema aldatu eta SpRL barneko <MOTION-INDICATOR> eta <PATH> etiketa berriak erabili behar izan zirela adierazten dute Kolomiyets eta bestek (2013). Saioa A, B, C, D eta E erazagututako ondoko bost azpiatazatan banatu zen: A, B: ASE12 eta BSE12 bezalakoak (SE12 = SemEval-2012). C, D: ASE12 eta BSE12 atazen parekoak baina <TRAJECTOR>, <LANDMARK> eta <SPATIAL-INDICATOR> etiketak ez ezik, berriki aipatutako <PATH> rol espaziala jokatzen zuten argumentuak eta <MOTION-INDICATOR> mugimendu erlazioen adierazleak ere etiketatu (C) eta erlazionatu (D) zituzten. E: CSE12 atazaren parekoa baina <PATH> eta <MOTION-INDICATOR> ere hartzen zituzten <SR> hirukoteentzat. SemEval-2013ko SpRL atazan UNITOR-HMM-TK sistemak (Bastianelli et al., 2013) baizik ez zuen parte hartu. Honek hiru exekuzioren emaitzak itzuli zituen. Horietako bi IAPR TC-12 corpusaren gainean egin ziren kon gurazio ezberdinak erabilita eta beste exekuzioa, berriz, CPC corpusaren gainean. Aipatu beharra
164 4. Espazio informazioaren etiketatze automatikoa rol espazialarentzat baino. Gainera, bi saioetan <SPATIAL-INDICATOR> etiketak erdietsi zituen emaitzarik onenak (IAPR TC-12 corpusean). Bi dataseten balioak alderatzeari dagokionez (A azpiataza), lehen begi kolpean ageri da UNITOR-HMM-TK sistemak izan duen eraginkortasuna CPC corpusean IAPR TC-12n baino nabarmen apalagoa izan dela. Izan ere, <TRAJECTOR> eta <LANDMARK> roletan dagoen F1 neurriaren aldea 28 eta 23 puntukoa da, eta <SPATIAL-INDICATOR> adierazlearenean, aldiz, ia 40 puntukoa. Kolomiyets eta bestek (2013) adierazten dutenez, ezberdintasun hau corpus bateko eta besteko testuen konplexutasunean dagoen aldearen eragina izan daiteke. Oro har, CPCkoak beste corpusekoak baino zehatzagoak dira. SemEval-2015 (Pustejovsky et al., 2015): SemEval-2015 barnean kokatutako SpaceEval saioa izan zen ISO-Space eskema baliaturik antolaturiko lehenbizikoa. Lan honetan aurkezten den X-Space espazio informazioaren etiketatze automatikorako tresna haren barnean garatu eta ebaluatu genuen (Salaberri et al., 2015b). Saio honetan parte hartu zuten sistemen entrenamendurako eta ebaluaziorako SpaceBank corpusa hartu zen. Tresna hauen eginbeharra banatzeko hiru kon-
4.1. Ikerketaren egungo egoera 165 2_Erla_ID: Erlazio espazialen identi kazioa. 2_Erla_ATR: Erlazio espazialen atributuen esleipena, rol espazialena. 3_Erla_ID: Erlazio espazialen identi kazioa. 3_Erla_ATR: Erlazio espazialen atributuen esleipena, rol espazialena. SpaceEval saioan BRANDEIS-CRF (Pustejovsky et al., 2015), HRIJP-CRF-VW (Nichols eta Botros, 2015), UTD (D'Souza eta Ng, 2015) eta hemen azalduko dugun X-Space (Salaberri et al., 2015b) izeneko lau sistemek hartu zuten parte. Atazaren antolatzaileek, gainera, baseline sistema (Pustejovsky et al., 2015) batek ebaluazio saioko corpusa baliatuz itzulitako emaitzak ere aurkeztu zituzten. Aintzat hartu behar da aipatutako bostetatik bik bakarrik itzuli zituztela emaitzak kon gurazio eta azpiataza guztietarako, baseline eta X-Space sistemek hain zuzen ere. Ebaluaziorako metrikei dagokienez, doitasun, estaldura, F1 eta accuracy neurri estandarrak aplikatu ziren. Pustejovskyk eta bestek (2015) diotenez, azpiataza bakoitzeko doitasuna eta estaldura kalkulatu ahal izateko, hauetan landutako etiketa bakoitzean erdietsi emaitzen batezbesteko aritmetikoak konputatu ziren. 1_Osag_IDn esate baterako, osagai espazial bakoitza identi katzean lortutako doitasunen eta estalduren batezbestekoa kalkulatu zen, azpiataza osoarenak zein ziren jakin ahal izateko. F1 neurriak konputatzeko, berriz, aurretik kalkulatutako batezbesteko doitasun eta estaldura hauen batezbesteko harmonikoa egin zen. Accuracy neurria, azkenik, sistemek zuzen identi katutako etiketen edo ongi esleitutako atributuen kopurua, alegia eskuzko anotazioetako etiketa edo atributu guztien kopuruarekin zatituta kalkulatu zen. 4.6 taulan bildu ditugu SpaceEval saioko azpiatazetan iritsi ziren emaitzarik onenak. Taula horretan ikusten den gisa, ebaluazio saioko hamar azpiatazatatik lautan baliorik altuenak eskuratu zituena SpaceEval atazaren antolatzaileek aurkeztutako baseline sistema izan zen (2_Erla_ID, 2_Erla_ATR, 3_Erla_ID eta 3_Erla_ATR). Beste lautan, aldiz, tesi lan honetan garatu dugun X-Space (1_Osag_ATR, 1_Erla_ID, 1_Erla_ATR eta 2_Osag_ATR) tresna, eta gainerako bietan Brandeis-CRF etiketatzailea (1_Osag_ID eta 2_Erla_ID).
4.2. Espazioa etiketatzeko arkitektura: X-Space 167 ren garapenerako eta ebaluaziorako hartutako SpaceBank corpuseko txategien egitura aurkezten da lehenik, tresnaren ebaluazioan baliatu metrikak ere, adibideen laguntzaz, azaldu bidenabar. Gero, etiketatzailearen garapen prozesua eta egitura bera deskribatu, SpaceEval saioan iritsi emaitzak aurkeztu, eta hauen analisia egiten da. Bukatzeko, tesiko bigarren hipotesia aztertu ahal izateko SRLk ataza honetan duen eragina neurtu dugu. 4.2.1 Informazioaren adierazpidea Corpusak biltzen dituen testuak eta anotazioak ISO-Spacek ezartzen duenaren arabera daude adierazita. Adierazpen honen adibidea 4.3 irudian ikus daiteke. Irudia 4.3: ISO-Space formatuaren adibidea. Adibidean Jerry is in Grosvenor Square, he is sitting next to the statue esaldiari dagokion ISO-Space txategia erakusten da. Honetan ikusten den eran, lehenik dokumentuko
168 4. Espazio informazioaren etiketatze automatikoa testua <TEXT> barnean biltzen da, eta gero, anotazioak zerrendatzen dira, <TAGS> etiketen artean. Adibideko esaldian hiru leku identi katu dira: Grosvenor Square, bench eta statue. Gainera, bi entitate espazial (Jerry eta he), gertaera estatiko baten buru lexikala (sitting) eta hiru espazio seinale ere detektatu ahal izan dira (in, on eta next to). Seinaleetako biren izaera semantikoa (semantic_type) topologikoa da (TOPOLOGICAL) eta hirugarrenarena, berriz, topologikoa eta norabidekoa aldi berean (DIR_TOP). Hiru seinale hauetako bakoitzak (izaeraren arabera) erlazio espazial bat adierazten edo abiarazten du: izaera topologikoko biek <QSLINK> motako qsl0 eta qsl1 erlazioak adierazten ditu, eta aldi berean topologikoa eta norabidekoa den seinaleak <OLINK> motako ol0 erlazioa. qsl0k Jerry entitate espaziala Grosvenor Square leku izenarekin lotzen du, in preposizioaren bitartez (<SPATIAL_SIGNAL>), qsl1 erlazioak sitting gertaera estatikoa bench tokiarekin estekatzen du, on baliaturik, eta ol0k, azkenik, bench eta statue next to seinalearekin. 4.2.2 Ebaluaziorako metrikak ISO-Space eskema jarraituta informazio espaziala etiketatzen duten sistemen ebaluaziorako aplikatutako metrikak 4.1.3 azpiatalean SpaceEval saioa aurkeztean aipatu ditugu. Izan ere, saio hau eta bertan erabilitako neurriak dira mota honetako tresnen ebaluaziorako oraindainoko erreferentzia bakarrak eta, beraz, X-Space tresnarako guk hartu ditugunak. Azaldu dugun moduan, sistemek burutzen dituzten azpiatazen doitasunak eta estaldurak kalkulatu ahal izateko haietan landutako etiketetan erdietsi doitasunen eta estalduren batezbesteko aritmetikoak konputatzen dira, eta F1 neurriak lortzeko, berriz, aurreko hauen batezbesteko harmonikoak. Accuracy neurria tresnek zuzen identi-
katutako etiketen kopurua eskuzko anotazioetako etiketa guztien kopuruarekin zatituta kalkulatzen da. Rol semantikoen eta denboraren etiketatze automatikoaz arduratzen diren sistemen ebaluaziorako aplikatutako metrikentzat egin dugun moduan, hemen ere espaziorako erabili diren metriken kalkuluen adibideak ematen ditugu, hauen funtzionamendua hobeki azaltzeko asmoz. 4.2.1 azpiataleko adibidea hartzen dugu horretarako; bertan, hiru leku, hiru espazio seinale, bi entitate espazial eta gertaera estatiko bat identi katu dira (ikus 4.3 irudia). Orain, hala ere, eman dezagun sistema automatiko batek etiketatu duela adibidea eta hau dela honek itzulitakoa:
4.2. Espazioa etiketatzeko arkitektura: X-Space 171 Ikusten den gisan, 94 eta 69 puntuko doitasuna eta estaldura kalkulatu dira adibideko sistemarako. Hauek erabilita, gainera, 79 puntuko F1 neurria erdietsi da. Accuracya, aldiz, % 64koa izan da. Adibide honek argi uzten du relaxed dela osagai espazialen identi-
kazioaren eta sailkapenaren ebaluazioa egiteko jarraitzen den eskema (token-mailakoa). Izan ere, emaitzak kalkulatzeko tenorean ongi eta gaizki identi katutako tokenak hartzen dira kontuan, ez osagaiak berak (osagai-mailakoa). Erlazio espazialak ebaluatzeko, ordea, SemEval-2013 saioko teknika bera erabiltzen da. 4.2.3 X-Space etiketatzailearen garapena Azpiatal honetan X-Space deskribatzen dugu. Segidan zehaztasun osoz azalduko dugun gisan, sistema hau berritzailea da, besteak beste, osagai espazialen identi kaziorako eta sailkapenerako erabiltzen duen metodologiarengatik. X-Space sistemaren arkitektura hiru pauso nagusitan banatzen den pipeline motako egitura da (ikus 4.4 irudian). Honekin adierazi nahi da testua era sekuentzialean prozesatzen dela, eta bigarren eta hirugarren urratsek lehenbizikoaren eta bigarrenaren irteerak jasotzen dituztela sarreratako; lehenbizikoak, aldiz, prozesatu beharreko testua jasotzen du (testu soila). Hiru pauso hauetan burutzen diren azpiatazak hurrengoak dira: sarrerako testuaren aurreprozesamendua, osagai espazialen etiketatzea eta erlazioen ezarpena. Bigarren eta hirugarren urratsetan osagaien eta erlazioen identi kazioa egiteaz gainera, hauen atributuen etiketatzea ere egiten da, erlazioen kasuan rol espazialena ere bai. Irudia 4.4: X-Space sistemaren arkitektura.
ning cabbies in Madrid cabbies cabbies in cabbies in Madrid cabbies in Madrid . in in Madrid in Madrid . - Madrid Madrid . . Zerrenda hauetako hautagaien artean identi katzen ditu X-Space sistemak osagai espazialak, adibidean Madrid leku izena esate baterako. Gehienez ere lau tokeneko osagaihautagaiak sortzeko erabakia etiketatzailearen garapenerako erabilitako SpaceBank corpusean oinarrituta hartu dugu, bertan anotaturiko osagaietan lau token baino gehiagokorik ez baitago, eta lau tokenekoak berak ez baitira batere arruntak. Aurreprozesamenduaren beste eginbeharra, testuak linguistikoki etiketatzea da. Hain zuzen ere, egiten dena testuen tokenizazioa, lematizazioa, tokenen kategoria gramatikalen etiketatzea, parsing sintaktiko-semantikoa, entitate izendunen identi kazioa eta korreferentzia-ebazpena da. Maila linguistiko desberdinetako etiketatze hau baliagarria da X-Space tresnaren bigarren eta hirugarren urratsetako atazak burutzeko gai diren sailkatzaileak eraiki ahal izateko. Entitate izendunen detekziorako (Apache12 software fundazioaren) OpenNLP (Baldridge, 2014) tresna erabili da. Honek lekuak, erakundeak eta pertsona izenak identi ka- 12https://www.apache.org/
4.2. Espazioa etiketatzeko arkitektura: X-Space 173 tzeko gaitasuna du, eta eskaintzen duen informazioa baliagarria izan da X-Space barnean leku izenak (<PLACE> eta <PATH>) detektatzen laguntzeko. Jakina den bezala, zaila izaten baita, kasu batzuetan, erakunde eta pertsona izenak leku izenetatik bereiztea. Korreferentzien ebazpenerako, ordea, Standford unibertsitateko13 CoreNLP sistema (Manning et al., 2014) hartu da. Azkenik, analisi sintaktiko eta semantikorako ClearNLP (Choi, 2014) dependentzia parsera baliatu da. Tresna horiek erabiltzea erabaki dugu lortzen dituzten emaitza onengatik. B. Osagai espazialak (identi kazioa + atributuen sailkapena) X-Space sistemaren bigarren urratsean osagai espazialak etiketatzen dira; etiketatze honetan, osagaiak identi katzea eta hauen atributuak esleitzea da helburua. Zazpi dira osagai motak: lekuak (<PLACE>), bideak (<PATH>), espazio entitateak (<SPATIAL_ENTITY>), gertaera dinamikoak (<MOTION_EVENT>), gertaera estatikoak (<NONMOTION_EVENT>), seinale espazialak (<SPATIAL_SIGNAL>) eta mugimendu seinaleak (<MOTION_SIGNAL>). Osagai hauek identi katu ahal izateko motaren araberako hurbilpenak aplikatzen dira; aipagarriena lekuetarako, bideetarako eta gertaera dinamikoetarako erabiltzen den WordNet baliabidean oinarritutako hurbilpena da. Jarraian deskribatzen dugu WordNet erabiltzen duen metodologia zertan datzan eta gainerako etiketen identi kazioa X-Spacen nola burutzen den. B.1. Lekuak, bideak eta gertaera dinamikoak Arestian esan dugun bezala, X-Space sisteman sarreratako jasotzen diren testuetan lekuak, bideak eta gertaera dinamikoak etiketatzeko WordNet datu-base lexikala erabiltzen da. Azpiatal honetan hau nola egiten den zehaztuko dugu pausoz pauso. Prozesu osoa 4.5 irudian ikus daiteke. Bertan antzeman daitekeen moduan, hiru pausotan banatzen da prozesua: WordNeten oinarrituta lekuen, bideen eta mugimenduzko gertaeren domeinuak nkatzen dira lehenik, gero, hauetatik osagai zerrendak deitu ditugunak eratzen dira testuan aipatu osagaiak bilatu ahal izateko. Azkenik, eta aurreko pausoan osagai gehiegi identi katzen direla kontuan edukita, ikasketa automatikoko modulu bat erabiltzen da osagai kopuru horiek murrizteko. 13https://www.stanford.edu/
174 4. Espazio informazioaren etiketatze automatikoa Irudia 4.5: X-Spacen lekuak, bideak eta gertaera dinamikoak etiketatzeko arkitektura. B.1.1. Zer da WordNet eta nola dago antolatuta WordNet (Fellbaum, 1998) ingeleserako eskuz sortutako datu-base lexikala da. Honetan, izenak, aditzak, adjektiboak eta adberbioak synset deituriko sinonimo multzoetan daude bilduta; car izenari (autoa) dagokion synsetean, esate baterako, honen sinonimoak diren auto, automobile, machine eta motorcar izenak ere biltzen dira14. Sinonimo multzo hauen artean, bestalde, hainbat erlazio lexiko edota semantiko zehazten dira15, besteak beste, hiperonimia, hiponimia, meronimia, holonimia eta antonimia erlazioak. Aipatutako adibidearen hiperonimoa den synsetak, esate baterako, motor vehicle eta automotive vehicle izenak biltzen ditu. Adibide honetan oinarrituta antzeman daiteke, gainera, WordNet datu-basearen sinonimo multzoen arteko hiperonimia eta hiponimia erlazioek zuhaitz moduko egitura osatzen dutela. Izan ere, edozein multzotatik abiatuta honen hiperonimoak diren multzoak era iteratiboan ibiltzen baldin badira, WordNeten (izenen) erroa den synseteraino iritsi arte egingo da gora zuhaitzean. WordNeteko izenen erroan16 entity dago, izen guztiak (hiponimiaz) barneratzeko gai den kontzeptu zabala. 14WordNeten 3.0 bertsioan 02958343 identi kadorea daukan synseta. 15Synseten barnekoa sinonimia erlazioa da. 16WordNeten 3.0 bertsioan 00001740 identi kadorea daukan synseta.
4.2. Espazioa etiketatzeko arkitektura: X-Space 175 B.1.2. Zer dira domeinuak eta nola mugatzen ahal dira WordNetekin Azaldu berri dugunetik ondoriozta daiteke WordNeten zuhaitz egiturak domeinuak (osatzen dituzten hitzak) zehaztu ahal izateko balio dezakeela. Aurreko adibideko car izenaren ildoa jarraituta aukera dago, esate baterako, vehicles (ibilgailuak) deritzan domeinua nkatzen saiatzeko. Horretarako beharrezkoa da ibilgailu guztiak barneratzeko bezain zabala den kontzeptuari dagokion synseta (edo synsetak) identi katu eta honen (edo hauen) azpizuhaitza osatzen duten sinonimo multzoetako hitz guztiak hartzea. Kontuan eduki behar da, gainera, identi katzen den erroko kontzeptua zabalegia baldin bada domeinuz kanpoko izenak ere barneratuko direla; hori da domeinuak nkatzeko erronka. 4.6 irudiak era gra koan erakusten du prozesua. Irudia 4.6: Vehicles domeinuaren mugatzea WordNet datu-basea erabilita.
4.2. Espazioa etiketatzeko arkitektura: X-Space 177 B.1.5. Nola sortzen dira domeinuak aukeratutako erroetatik Lekuen eta bideen kasuan erro hauek dauzkaten zuhaitzetatik zuzenean sortzen dira aipatu zerrendak zuhaitzeko synsetak (ikus 4.6 irudia) osatzen dituzten hitzak hartuta. Zerrenda hauek, gainera, X-Space garatzeko erabili den SpaceBank corpusaren entrenamendurako zatian (train) anotatu ziren (eta WordNeten ez dauden) leku eta bide izenekin osatu ditugu. Osotara, corpusetik eta datu-base lexikaletik hartuta, 5.572 leku eta 664 bide dauzkaten zerrendak osatu ahal izan ditugu. Gertaera dinamikoendako, berriz, prozesua ez da zuzenekoa izan. Hauentzat beharrezkoa izan da WordNeteko domeinuan eskuratutako gertaera dinamikoen adieren desanbiguazioa egitea. Izan ere, tesi lanean zehar azaldu dugun moduan, gertaerak predikatuek deskribatzen dituzte, eta jakina denez predikatuek hainbat adiera izan ditzakete. Argitu behar da, bestalde, erabilitako corpusean predikatu baten adiera bat dinamikoa izan daitekeela eta beste bat aldiz ez; run aditza, esate baterako, mugimendukoa da James ran the Boston Marathon esaldian, baina estatikoa James runs the family business esaldian (PropBankeko run.02 eta run.01 adierak). Adieren desanbiguazioa aurrera eramateko Predicate Matrix 17 (De Lacalle et al., 2014) izeneko baliabide lexikoa erabili da. Honek FrameNet (Fillmore et al., 2004), PropBank (Palmer et al., 2005) eta WordNet (ikus 2.1.2 atala) baliabideetatik eskuratutako predikatuen inguruko informazioa uztartzen du. X-Spacen gertaera dinamikoen domeinuko synseten gakoak baliaturik multzo hauen barnean kokatutako gertaeren PropBank adiera nkatzeko erabili da. Horrela, dagozkien adierekin desanbiguatutako 511 mugimenduko gertaerak osatu zerrenda sortu ahal izan da. B.1.6. Nola egiten da osagaien identi kazioa domeinuen zerrendekin Lekuen, bideen eta gertaera dinamikoen identi kazioa egiteko domeinuen zerrendak aurreprozesamenduan eratutako hautagaiekin alderatzen dira. Prozesu hau 4.7 irudian ikus daiteke. Lekuentzat eta bideentzat erkaketa zuzenekoa da, osagai mota hauen domeinuetatik sorturiko zerrendetan aurki daitezkeen hautagaiak <PLACE> edo <PATH> bezala etiketatzen dira. Gertaera dinamikoentzat, aldiz, aurreprozesamenduan egindako analisi semantikotik token bakarreko hautagaien PropBank adierak hartzen dira (predikatuak 17X-Spaceek hartzen duen bertsioa 1.1a da.
178 4. Espazio informazioaren etiketatze automatikoa izatekotan) eta hauek WordNetetik sortu den desanbiguatutako mugimendu gertaeren zerrendakoekin erkatzen dira. Hautagaien artean aurki daitezkeenei <MOTION_EVENT> etiketa esleitzen zaie. Argitu behar da gertaerak token bakarreko hautagaietan bilatzeko arrazoia honako hau dela: X-Space sistemaren garapenerako erabili den SpaceBank corpusean gertaeren token bakarreko buru lexikalak daudela anotatuta. Irudia 4.7: Lekuen, bideen eta gertaera dinamikoen identi kazioa domeinuen eta osagai izateko hautagaien zerrendak erkatuta. B.1.7. Zergatik identi katzen dira hautagai gehiegi domeinuak erabilita Identi kazioaren azkeneko urratsa domeinuak erabilita detektatzen den osagai kopuru handiak motibatzen du. Lehenago aipatu dugun bezala, domeinuak mugatu ahal izateko hauek osatzen dituzten elementu guztiak barneratzeko bezain zabalak diren kontzeptuei dagozkien synsetak aukeratu behar dira errotzat, eta kontuan eduki behar da, gainera, hautatu diren erroek adierazitako kontzeptuak zabalegiak baldin badira domeinuz kanpoko izenak ere barneratuko direla. Gorago zerrendatu ditugun erroen kasuan hauek
4.2. Espazioa etiketatzeko arkitektura: X-Space 179 zuzenak direla egiaztatu ahal izan dugu, domeinuak ahal den hobekienik mugatzen dituztela alegia. Gure ustez ISO-Space eskemak eta WordNet datu baseak lekuei, bideei eta mugimenduko gertaerei emandako de nizioen arteko ezberdintasuna da identi katutako mota horietako osagai kopurua behar baino handiagoa izatea. Honekin adierazi nahi dugu WordNeteko domeinua ahal den ongiena mugaturik ere, beti izango direla ISO-Space eskemako de nizioaren arabera domeinutik kanpokoak diren osagaiak, bi baliabideek darabiltzaten de nizioak, defektuz, ehuneko ehunean bat ez datozelako. Esate baterako 08644722-N synsetaren barneko rural area izeneko lekua ez dago anotatuta SpaceBank corpusean. 4.8 irudiak erakusten du de nizioen ezberdintasuna kontuan edukita domeinuak mugatzeko izan dugun erronka. Irudia 4.8: WordNet datu-basearen eta ISO-Space eskemako domeinuen arteko ezberdintasunak. Hautatu erroekin X-Spacen egoera erdikoan deskribatzen dena da (B). Bertan ikus daitekeenez, aukeratutako erroak dauzkaten WordNeten domeinuekin ISO-Space eskemaren de nizioak ahal den gehiena hurbildurik ere, badira kanpoan gelditzen diren osagaiak (eremu gris ilunetakoak), aipatutako rural area lekua esate baterako. Hauek dira, hain zuzen, detektatutako gehiegizko osagaiak. A-n erakusten den egoera emango litzateke domeinua nkatzerakoan aukeratutako erroek ISO-Spacen de nizioa barnean hartuko ez balute eta C egoera, berriz, domeinua behar baino handiagoa izango balitz.
180 4. Espazio informazioaren etiketatze automatikoa B.1.8. Nola ekidin domeinuekin hautagai gehiegi detektatzea ISO-Spacen de nizioetara ahalik eta gehien hurreratzeko asmoz, beraz, WordNet domeinuak erabilita detektatutako hautagaiak eskemaren arabera ongi identi katurik dauden edo ez erabakitzeaz arduratzen diren sailkatzaileak erabili dira. Horrela, oreka aurkitu ahal izan da WordNet domeinuen zabaltasunaren eta ISO-Spacen de niziorako egokitzapen mailaren artean. Hiru sailkatzaile bitar sortu dira denetara, osagai bakoitzerako bat (lekuetarako, bideetarako eta gertaera dinamikoetarako). Horretarako Support Vector Machines algoritmoa eta segidan zerrendatzen diren ezaugarriak inplementatu dira. Ezaugarri hauek hautagai bakoitzerako erauzi dira, X-Spacen aurreprozesamendu fasean burutako oinarrizko etiketatze linguistikotik. Zerrendan antzeman daitekeenez hiruko leihoa hartu dugu, token bakoitzaren aurreko eta hurrengo tokenek eskaintzen duten informazioa erabili dugu alegia. Horiek erabiltzeko arrazoia proba-errore prozesu baten ondorio da, bertan ikusi ahal izan dugu ezaugarri horiek lagungarriak direla. Forma Lema Part-of-Speech kategoria Dependentzia sintaktikoa (DEPREL) Rol semantikoa (rol, adjuntu edo - etiketa) Hautagaiari dagokion predikatuaren PropBank adiera. Aurreko tokenaren forma Aurreko tokenaren Part-of-Speech kategoria Aurreko tokenaren dependentzia sintaktikoa (DEPREL) Hurrengo tokenaren forma Hurrengo tokenaren Part-of-Speech kategoria Hurrengo tokenaren dependentzia sintaktikoa (DEPREL)
4.2. Espazioa etiketatzeko arkitektura: X-Space 181 X-Space etiketatzaileak lekuen, bideen eta gertaera dinamikoen identi kaziorako aplikatzen duen metodologiaren deskribapena bukatzeko, hurbilpen hau ataza honetan aplikatzen den lehen aldia dela azpimarratu nahi dugu. WordNet erabilita domeinuak mugatzeko ideia berria ez bada ere, hots, beste ataza batzuetarako inplementatu izan bada ere, ez da inoiz espazioa etiketatzeko baliatu (SpatialML, SpRL eta ISO-Space eskemak kontuan izanda). B.2. Entitate espazialak Entitate espazialen kasuan esan dugu gertaera dinamiko edo mugimenduzkoen argumentuak markatzen dituztela, hori dela eta, WordNet baliatuz detektatutako mugimenduko gertaeren argumentuak diren hautagaiak bilatzen dira entitateak etiketatu ahal izateko. Bilaketa aurreprozesamendu fasean burutu analisi semantikotik sortutako dependentzia zuhaitzak aztertuta egiten da, eta gertaera dinamikotzat etiketatutako hautagaien argumentuei <SPATIAL_ENTITY> etiketa esleitzen zaie. Prozesu osoa 4.9 irudian ikus daiteke. Irudia 4.9: X-Spacen entitate espazialak etiketatzeko arkitektura. Argitu nahi dugu, entitate espazialen detekziorako arestian azaldu dugun bilaketa teknika erabilita identi katutako entitate kopurua hasiera batean handia izan zela, eta honek estaldura altua izatea ekartzen zuela, doitasunaren kaltetan betiere. Hortaz, bi neurrien arteko desoreka arindu, eta sistemaren eraginkortasuna hobetzen saiatzeko asmoz, ikasketa automatiko bidezko sailkatzaile bitarra gehitu genuen. Sailkatzaile
182 4. Espazio informazioaren etiketatze automatikoa honek entitate espazialak bilaketa teknikaren bitartez ongi edo gaizki etiketatzen diren erabakitzea dauka helburu. Sailkatzaile honek xedea iristea erdiesten du, doitasunaren eta estalduraren arteko oreka aurkitzea alegia. Sailkatzailea sortzeko WordNet hurbilpenean aurkeztutako ezaugarriak erabili dira. B.3. Mugimendu eta espazio seinaleak Seinaleak detektatzeko, bi zerrenda sortu dira, SpaceBank corpusaren entrenamendu zatiko anotazioetan oinarrituta. Zerrendetako batek (A) espazio seinaleak baizik ezin izan daitezkeenak biltzen ditu, within eta without esate baterako, eta besteak (B), berriz, mugimendu seinaleak baizik ezin izan daitezkeenak, into eta from adibidez. Kontuan izan behar da, preposizio asko egoera batzuetan mugimenduko seinaleak izan daitezkeela, baina espaziokoak beste zenbaitetan, over esaterako. Aipatu nahi dugu, gainera, SpaceBank corpusa azterturik gehienez ere bi token luze diren seinaleak aurki daitezkeela, edozein motatakoak izanda ere. Seinaleak identi katu ahal izateko 4.10 irudian azaltzen den teknika erabiltzen da. Irudia 4.10: Seinaleak detektatzeko teknika X-Space tresnan.
4.2. Espazioa etiketatzeko arkitektura: X-Space 183 Lehenik, espazio seinaleak eta mugimenduko seinaleak bilatzen dira, token bakarreko eta bi tokeneko hautagaien artean aipatu zerrendak (A eta B) erabilita; An aurki daitezkeenei <MOTION_SIGNAL> etiketa esleitzen zaie eta Bn aurki daitezkeenei <SPATIAL_SIGNAL> etiketa. Bigarrenik, token bateko eta bi tokeneko hautagaietan preposizioak bilatzen dira, aurreprozesamenduan egindako etiketatze linguistikoa baliatuz eta, ondoren, WordNet hurbilpenean aurkeztutako ezaugarriak inplementatzen dituen sailkatzaile baten bitartez, preposizio haietako bakoitza etiketatu edo ez (seinalea den edo ez), eta nola (seinalea bada zer motatakoa den) erabakitzen da. Sailkatzaile honi hautagaiak eman baino lehen A eta B zerrenden bitartez etiketatutakoak hautagaitzatik kentzen dira. B.4. Gertaera estatikoak Gertaera mota hauen identi kazioa lortzeko SpaceBank corpusaren entrenamendurako (train) zatian anotatutakoak eta hauei dagozkien adierak hartu dira. Gertaera horiekin eta horien adierekin zerrenda sortu da. Adierak erdiesteko, aurreprozesamendu faseko dependentzia semantikoen zuhaitzak baliatu dira. Identi kazioa burutzeko token bakarreko hautagaiak eta hauen adierak (izatekotan) hartu, arestian aipatu zerrendan xerkatu eta hautagairik aurkitzen bada, <NONMOTION_EVENT> etiketa eransten zaie. Etiketatze honetan mugimenduko gertaeren zerrenda ere hartzen da aintzat, eta bertan edireten direnei gertaera estatiko izateko hautagaitza zuzenean kentzen zaie. Gertaera estatikoak identi katu ahal izateko 4.11 irudian azaltzen den teknika erabiltzen da. Irudia 4.11: Gertaera estatikoak detektatzeko teknika X-Space tresnan.
184 4. Espazio informazioaren etiketatze automatikoa Teknika hau erabilita identi katutako gertaera estatiko kopurua handia izan zen hasiera batean, eta honek estaldura altua izatea ekartzen zuen, doitasunaren kaltetan betiere. Hortaz, bi neurrien arteko desoreka arindu, eta sistemaren eraginkortasuna hobetzen saiatzeko asmoz, ikasketa automatiko bidezko sailkatzaile bitarra gehitu genuen. Honek gertaera estatikoak azaldutako teknikaren bitartez ongi edo gaizki etiketatzen diren erabakitzea dauka helburu. Sailkatzaile honek xedea iristea erdiesten du, doitasunaren eta estalduraren arteko oreka aurkitzea alegia. C. Erlazio espazialak (identi kazioa + atributuen sailkapena) X-Space tresnak aurrera eramaten duen azkeneko urratsa osagai espazialen arteko erlazioak etiketatzea da. Hiru motakoak dira erlazio hauek: mugimendukoak (<MOVELINK>), kualitatiboak (<QSLINK>) eta norabidekoak (<OLINK>). Lehenbizikoek gertaera dinamikoetan parte hartzen duten osagai espazialen arteko erlazioak markatzen dituzte. Bigarrenek, berriz, seinale espazial topologikoen (TOPOLOGICAL) edo aldi berean norabidekoak eta topologikoak diren seinale espazialen (DIR_TOP) menpe dauden osagaien artekoak. Hirugarren motakoek, bukatzeko, norabide seinale espazialen (DIRECTIONAL) menpeko osagaien arteko erlazioak markatzen dituzte. X-Space sistemaren aurreko urratsa bezala, erlazioen etiketatzea ere sekuentzialki burutzen diren bi pausotan egiten da. Erlazioak identi katzen dira lehenbizi, eta hauek jasotzen dituzten atributuen balioak esleitzen dira ondoren. Kasu honetan, dena dela, identi kazioa zuzenean egiten da. Izan ere, Pustejovsky eta Yocumek (2013) adierazten duten gisan, mugimenduko erlazio bat eragiten edo abiarazten du identi katutako gertaera dinamiko bakoitzak. Gainera, topologikoa edo aldi berean norabidekoa eta topologikoa den seinale espazial bakoitzak erlazio kualitatibo bat adierazten duela eta norabideko seinale bakoitzak norabideko lotura bat sortzen duela ere esaten dute. Hauek kontuan izanda identi katzen dira, beraz, lotura edo erlazio espazialak X-Spacen. Atributuen balioak esleitzeari dagokionez, ordea, prozesua ez da, orokorrean, identi-
kaziokoa bezain zuzena. Izan ere, ISO-Space aurkeztean azaldu bezala, eskema honek <MOVELINK>, <QSLINK> eta <OLINK> erlazioetan parte hartzen duten osagai espazialei rol espazialak deriztenak esleitzen dizkie besteak beste. ISO-Space eskemak zehaztutakoa kontuan edukita, balioak teknika desberdinak baliaturik jasotzen dituzten hiru atributu mota bereizi ditugu: abiarazleak, rol espazialak eta ohiko atributuak.
4.2. Espazioa etiketatzeko arkitektura: X-Space 185 Erlazio bakoitzak haren abiarazle papera jokatzen duen osagai espazial bat jasotzen du atribututzat. Mugimenduko erlazioen kasuan gertaera dinamikoak izaten dira eta gainerakoetan, aldiz, seinale espazialak. Loturen detekzio prozesuan azaldu dugunetik ondoriozta daitekeen bezala, erlazio bakoitzaren abiarazlea den atributuaren zehaztapena X-Spacen zuzenekoa da; identi kazio fasean egindakotik hartzen baita. Rol espazialak diren atributuen kasuan, aldiz, kontuan izan dugu hauen jatorri teorikoa, SpRL eskema alegia, eta horregatik hauen esleipena segidan azaltzen den bezala egitea erabaki dugu. <MOVELINK> lotura bakoitzak hartzen dituen source, goal, mover eta landmark atributuak loturaren abiarazlea den gertaera dinamikoaren (predikatuaren) argumentuak direla uler daiteke, horrela ikus daitezke. <QSLINK> eta <OLINK> loturetako bakoitzaren atributuak diren trajector eta landmark, berriz, erlazio hauek abiarazten dituzten seinale espazialen menderatzaileak diren predikatuen argumentutzat hartzen dira. Aipatu ikuspegietan oinarriturik, <MOVELINK> erlazio bakoitzaren rol espazialak esleitzeko, lehenik, hura abiarazten duen gertaera dinamikoaren argumentuak eta hauei esleitutako rol semantikoak hartzen dira aurreprozesamendu faseko dagokion dependentzia semantikoen zuhaitzetik. Bigarrenik, rol etiketa horietako bakoitza (PropBank ereduko SRLrena, ikus 2.1.2) egoera edo predikatu-argumentu egitura bakoitzean SpRL ereduko zer rol espaziali dagokion erabakitzeaz arduratzen den sailkatzailea baliatzen da. <QSLINK> eta <OLINK> erlazioen rol espazialak esleitzeko ere teknika bera aplikatzen da, baina lotura horien abiarazleei dagozkien (menderatzaileak diren) predikatuen argumentuak hartu dira, eta ez abiarazleenak berenak (seinaleak eta preposizioak baitira besteak beste). Azkenik, erlazio espazialen ohiko atributuak direnak etiketatzeko, sailkatzaile bana aplikatu da. 4.2.4 Emaitzak eta analisia X-Spacen eraginkortasuna neurtzeko SpaceBanken test zatian sistemak egindako etiketatzeak ebaluatu dira. SpaceEval deskribatzean azaldu bezala, hiru kon gurazio erabilita egindako hainbat azpiataza landu ziren saio honetan, eta hauek dira, ondorioz, X-Spacen ebaluazioan ere kontuan hartu direnak. Lehenbizikoan testu soila jasotzen da sarreratako (1). Bigarrenean (2), aldiz, atributuak esleitu gabe dauzkaten eskuz identi katutako osagai espazialak. Azkenik, hirugarrenean (3), eskuz identi katutako osagai espazialez gaine-
gurazioetan dagozkion emaitzak ere aurkezten ditugu (1_Erla_ID, 2_Erla_ID eta
4.2. Espazioa etiketatzeko arkitektura: X-Space 187 3_Erla_ID). Emaitza hauek aski erabilgarriak dira, osagai espazialen eta hauen atributuen etiketatzeek loturen identi kazioan daukaten eragina islatzen dutelako. Doitasuna Estaldura F1 Accuracy <MOVELINK> 61.22 53.08 56.86 61.08 <QSLINK> 50.89 50.05 50.46 52.83 1_Erla_ID <OLINK> 51.47 50.02 50.73 52.93 <MOVELINK> 74.31 51.91 61.12 84.77 <QSLINK> 45.18 50.00 47.46 90.36 2_Erla_ID <OLINK> 45.68 50.00 47.74 91.37 <MOVELINK> 74.31 51.91 61.12 84.77 <QSLINK> 45.18 50.00 47.46 90.36 3_Erla_ID <OLINK> 70.69 50.05 58.60 91.37 Taula 4.9: Erlazio espazialen identi kazioa kon gurazio desberdinetan. Analisia Azpiatal honetan X-Space sistemaren emaitzak analizatzen ditugu. Hori egin ahal izateko, arestian aurkeztutako 4.7, 4.8 eta 4.9 taulak ez ezik, 4.2 taula ere hartzen da kontuan. Azkeneko honetan X-Space sistemaren garapenean eta ebaluazioan erabili den SpaceBank corpuseko etiketa bakoitzaren kopurua biltzen da. 1. Analisiarekin hasteko, gure ustez ondokoa ikus daiteke 4.7 taulan: osagai espazialen identi kazioan (1_Osag_ID) eta kategorizazioan (1_Osag_SAILK) erdiesten diren emaitzek adierazten dutenez, azpiataza hauek teknika egokien bitartez hurbiltzea lortu dela. Izan ere, nabarmendu behar da bai identi kazioan eta baita kategorizazioan ere osagai espazialentzat lortutako F1 neurria batez beste 75 puntukoa dela, eta accuracy neurria 90 puntutik hurbil dagoela. Gure iritziz hauek emaitza onak dira, eta X-Space tresnak erabiltzen dituen identi kazio eta sailkapen teknikak egokiak direla adierazten dute. Etiketatzailearen diseinua azaltzean aipatu bezala, gure sistemak WordNet baliabidean oinarritzen den teknika berritzailea erabiltzen du, lekuen, bideen eta gertaera dinamikoen identi kazioa eta sailkapena burutzeko. 4.7 taulako balioak ez ezik, 4.8 taulakoak ere interesgarriak dira, WordNet teknikaren eraginkortasuna egiaztatzeko garaian. Izan ere, bertan ikusten den moduan, lekuen F1 neurria eta accuracya 75.26 eta 84.72 dira, bideena 74.54 eta 93.94, eta mugimenduko gertaerena, azkenik, 81.11 eta 92.17.
188 4. Espazio informazioaren etiketatze automatikoa 2. Gainerako osagai espazialen identi kazio eta kategorizazioari erreparatzen badiogu, ordea, haietan ere balioak nahiko altuak direla ikus daiteke 4.8 taulan. Esate baterako, entitate espazialena da F1 neurririk gorena, 82.96, lortzen duen osagai mota. X-Space tresnaren deskribapenean azaldu dugunez, entitate espazialak etiketatu ahal izateko, lehenbizi gertaera dinamiko edo mugimenduzkoen argumentuak markatzen dira eta, horretarako, WordNet hurbilpena baliatuz detektatutako mugimenduko gertaeren argumentuetan hautagaiak direnak bilatzen dira. Gero, bigarrenik, ikasketa automatiko bidezko sailkatzaile bitarra erabiltzen da, lehenbiziko pausuaren bitartez detektatutako entitate kopurua handiegia delako, eta honek estalduraren eta doitasunaren desoreka sortzen duelako. Ikusten den eran, orekatze hau lortu egiten da (85.94 puntuko doitasuna eta 80.75 puntuko estaldura) eta argi gelditzen da bi pausoko entitateen etiketatzerako teknika hau eraginkorra dela. 3. Osagai mota bakoitzetik SpaceBanken anotaturik dagoen kopuruari (4.2 taula) kasu eginda 4.8 taulako balioak aztertzen direnean, oro har emaitzarik onenak iristen dituztenak kopururik handiena anotatuta duten osagaiak direla ikusten da, eta gutxien dauzkatenak baliorik apalenak erdiesten dituztenak. Izan ere, 1.347 entitate espazial eta 751 gertaera dinamiko daude anotatuta Train zatian, eta hauen etiketatzean 82.96 eta 81.11 puntuko F1 neurria lortzen da hurrenez hurren. Gertaera estatikoetan, bestalde, 321 baizik ez daude anotatuak, eta 66.59 puntuko F1 iristen da. Etiketatzeaz arduratzen diren sailkatzaileen jokabide hau ohikoa izaten da, landu beharreko osagai guztien zailtasun maila eta haiek etiketatzeko erabili metodoen eraginkortasuna antzekoak izanik ikasketa teknikak aplikatzen direnean. 4. Emaitzen analisiarekin jarraitzean ikus daiteke osagai espazialei dagozkien atributuen esleipenarekin zerikusia duten azpiatazak (1_Osag_ATR eta 2_Osag_ATR) oraindik ere landu beharra duten azpiatazak direla. Honekin, handi-handika, adierazi nahi dugu bertan lortzen diren emaitzak behar baino apalagoak direla iruditzen zaigula. X-Spacek, sistemaren deskribapenean azaldu den moduan eta, teorian behintzat, ez ditu atributu hauetako bakoitzari hobekien egokitzen zaizkion ezaugarri multzoak inplementatzen. Hori dela eta, pentsa daiteke hau dela emaitza apalak erdiesteko arrazoia. Aipatu behar da, dena den, azpiataza hauek landu dituen beste sistemari erreparatzean (BASELINE) X-Spacenak azken honenak baino hobeak direla ikus daitekeela (4.10 taula). 1_Osag_ATR azpiatazan X-Spacen F1 neurria
190 4. Espazio informazioaren etiketatze automatikoa motako lotura sortzen dela, b) identi katuriko TOPOLOGICAL edo DIR_TOP seinale espazial bakoitzerako <QSLINK> motako lotura ezartzen dela, eta c) DIRECTIONAL seinale espazial bakoitzerako <OLINK> lotura nkatzen dela. X-Spacek, erlazioak identi katzeko, aurrekoa hartzen du oinarritako, baina 4.7 eta 4.9 tauletako balioak kontuan izanda, argi gelditzen da hori ez dela nahikoa. 1_Erla_ID azpiatazaren kasuan, pentsa liteke lortutako emaitzak seinale espazialen, hauen atributuen eta gertaera dinamikoen etiketatzean sortutako erroreen ondorio direla (ikus 4.7 taula). Kontua da 2_Erla_IDn sisteman osagai hauen identi kazioa eskuz anotaturik jasotzen dela, eta 3_Erla_IDn, identi kazioaz gainera, hauen atributuen esleipena ere eskuz anotatuta jasotzen dela. Eta, hori horrela izanda ere, 2_Erla_IDn eta 3_Erla_IDn loturen identi kazioan erdietsi emaitzak 1_Erla_IDkoen oso antzekoak dira: 1_Erla_IDn F1 neurria 53 da, 2_Erla_IDn ere 53, eta 3_Erla_IDn 56. Honetatik ondorioztatzen dugu beraz, SpaceBank anotatu zenean ISO-Spacen ez zela guztiz jarraitu gidalerroetan zehazten dena, eta horregatik erdiesten direla, loturak identi katzean, emaitza horiek. 6. Azkenik, analisiarekin bukatzeko, antzematen da erlazio espazialei dagozkien atributuen esleipenean (1_Erla_ATR, 2_Erla_ATR eta 3_Erla_ATR) emaitza oso apalak iristen direla. Izan ere, X-Spacek 1_Erla_ATR azpiatazan 5 puntuko F1 neurria eta 25 puntuko accuracya lortzen ditu, 2_Erla_ATR azpiatazan 7 eta 46 puntukoak, eta 3_Erla_ATRn 8 eta 48koak. Emaitza hauek, beraz, arras apalak izan arren, aipatu azpiatazak landu dituzten SpaceEval saioko gainerako sistemen emaitzekin alderatzen ditugunean, ikusten dugu X-Spacek erdietsitakoa dela saio horretako 1_Erla_ATR azpiatazako F1 emaitza gorena. 3_Erla_ATR azpiatazan, gainera, gure sistemaren F1 emaitza ere azpiataza hau landu zuten HRIJP-CRF-VW eta UTD taldeena baino hobea bada ere (8 puntu), urrun gelditzen da BASELINE sistemak itzulitako 26 puntuko F1 neurritik. (Pustejovsky et al., 2015) argitalpenean azaltzen den moduan BASELINE sistemak, erlazioak etiketatzeko, atributu motaren araberako hurbilpenak erabiltzen ditu: rol espazialetarako, hau da, rolak jokatzen dituzten argumentuak identi katzeko, loturaren abiarazlearen esaldian identi katutako osagaien artean bilatzen da, eta ohiko atributuetarako, aldiz, rol espazialak jokatzen dituzten argumentuen testuak eta abiarazlearen mota zehazten duen atributua hartzen dira. Argi dago,
txategietan bildutako informazioa. Azterketa hau erraztu eta informazioa lehen begi kolpean hobeki interpretatu ahal izateko, VisualSpace izendatu dugun interfazea inplementatu dugu, zein VisualTime interfazearen espaziorako egokitzapena baita. Modu honetara eta aparteko aplikaziorik instalatzeko beharrik izan gabe, ISO-Space formatuko informazioa zuzenean nabigatzailearen bitartez ikuskatzeko aukera eduki dugu. 4.12 irudian ageri da VisualSpace interfazearen adibidea. Bertan TripAdvisor 18 web orrialdetik jasotako bezero baten iritzia ageri da. Hain zuzen ere Arizona Grand resort & Spa izeneko hotelaren inguruan bezero horrek idatzitako iritzia X-Space tresnaren bitartez prozesatu ondoren sortutako ISO-Space formatuko txategiaren edukia aurkezten da. 18https://www.tripadvisor.com
4.4. ARTSSID: jazoerak identi katzeko tresna 197 Irudia 4.13: ARTSSID tresnarekin New Yorken identi katutako tra ko buxadurak. 4.4.1 Ebaluazioa Sistema ebaluatzeko tra c jam gakoarekin ARTSSIDek identi katutako 150 txio aukeratu ditugu. Hauek hogeita lau ordutan zehar mundu guztian barna detektatutako tra ko buxadurei dagozkie. Txioak eskuratu ahal izateko lau eta bost ordu bitartean banatutako bost exekuzio egin ditugu (30 txio exekuzio bakoitzean). Txio bilketa bost exekuziotan banatzeko arrazoia herrialde ezberdinetako txioak detektatzea izan da. Izan ere, denbora zonaldeak direla eta ARTSSID exekutatzen den orduaren arabera aldatu egiten da herrialde bakoitzetik jasotako txio kopurua. Ebaluazioa eskuz egin dugu. Honetan tra ko buxadura bakoitza mapan ongi kokatu den edo ez, hau da, ARTSSID tresnak ongi identi katu duen edo ez egiaztatu da. Egiaztapena egin ahal izateko gure sistemak itzulitakoa HERE 22 konpainiak eskaintzen duen tra ko egoeraren inguruko informazioarekin alderatu dugu. Konpainia honen zerbitzuak 33 herrialderen hiririk handienetako tra koaren denbora errealeko egoera erakusten du. Ebaluazioaren emaitzak 4.14 taulan bildu ditugu. Bertan ikus daitekeenez sistemarekin eskuratutako 150 txioetatik 72 dira espazio informazioa daukatenak eta X-Space tresnarekin etiketatu eta mapan kokatu ahal izan ditugunak. Horrek esan nahi du gainerako 78 txioek deskribatzen dituzten buxadurak ezin izan direla mapan kokatu. Hiru arrazoi izan 22https://maps.here.com/traffic
198 4. Espazio informazioaren etiketatze automatikoa daitezke horretarako: espazio informaziorik ez edukitzea (46), espazio informazioa izan baina X-Spacek hau ezin etiketatzea (20) edo espazio informazioa izan eta X-Spacekin etiketatuta ere hau ezin geokodetzea (12). Txio multzoen deskribapena # (%) Osotara 150 (% 100) (Informazio espaziala)∧(X-Space)∧(Geokodetzea)∧(¬zuzena) 30 (% 20) (Informazio espaziala)∧(X-Space)∧(Geokodetzea)∧(zuzena)∧(HERE) 24 (% 16) (Informazio espaziala)∧(X-Space)∧(Geokodetzea)∧(zuzena)∧(¬HERE) 18 (% 12) 42 (% 28) 72 (% 48) (¬Informazio espaziala) 46 (% 31) (Informazio espaziala)∧(¬X-Space) 20 (% 13) (Informazio espaziala)∧(X-Space)∧(¬Geokodetzea) 12 (% 8) 32 (% 21) 78 (% 52) Taula 4.14: ARTSSID tresnaren ebaluazioa buxadurak identi katzen. (¬: ez, ∧: eta) Espazio informazioa daukaten, X-Space tresnarekin etiketatu eta mapan kokatu diren 72 txioei dagokienez, horietako 42 ongi eta 30 gaizki identi katu direla egiaztatu ahal izan dugu. Ongi dauden 42 txioetatik 24 HEREk eskainitako zerbitzuan aurkitu ahal izan ditugu eta beste 18 ez. Azkeneko horiek HEREk lantzen ez dituen zonaldeetan kokatu dira (garatzeko bidean dauden herrialdeak, herriak, hiri txikiak eta abar). Ebaluazioaren emaitzetatik, beraz, bi gauza ondoriozta daitezke: ARTSSID oraindik ere hobetzea behar duen sistema dela, oraindik ere lantzeko beharra daukana eta HERE moduko zerbitzuek kontuan hartzen ez dituzten urruneko edota garatu gabeko lekuetan gerta daitezkeen buxadurak identi katzeko baliagarria dela. 4.5 Ondorioak eta etorkizuneko lanak Atal honetan X-Space aurkeztu da, ingelesezko testuetan aurki daitekeen informazio espaziala automatikoki eta ISO-Space anotazio eskema baliaturik etiketatzen duen tresna. Sistema SpaceEval izeneko saioan ebaluatu da eta lortutako emaitzak onak izan dira. Tresnaren emaitzak analizatu ditugunean esan dugun moduan, aipatutako ebaluazio saioan lantzen diren hamar azpiatazatatik lautan eman ditu gure sistemak baliorik gorenak. Hori lortu ahal izateko, besteak beste, WordNet hurbilpena deitu dugun teknika aplikatu dugu. Metodo hau berritzailea da baliabide linguistiko hau (WordNet) ibiltzen den lehen aldia delako, ISO-Space eskema jarraituta informazio espaziala eskuratu ahal izateko. Gainera, atal honen hasieran adierazi dugun eran, tesian ISO-Space hartzeko arrazoietako bat denboraren etiketatze automatikoaren arlotik ikasitakoa da. Izan ere,
4.5. Ondorioak eta etorkizuneko lanak 199 aurreko atalean aipatu denez, ataza tenporalean, diseinu aldetik ISO-Spaceren aurrekaria den ISO-TimeML arloko estandar bihurtu zen urte gutxitan. Hori kontuan edukita alde batetik, eta eskema espazialen arloan izandako mugimenduak ikusita bestetik (SpRL ⊂ ISO-Space), X-Space tresnaren inplementaziorako ISO-Space erabiltzea erabaki genuen. Azaldu dugu tesiaren hasieran planteatutako helburuetako bat euskarazko testuetan egin nahi zen informazio espazialaren etiketatze automatikoan rolek zuten eragina neurtzea izan zela, denborarekin egindako moduan. Hala ere, baliabide kontuak direla medio, hori ezinezkoa gertatu zaigu, eta horregatik garatu dugu X-Space ingeleserako. Etorkizunerako asmoa da beharrezkoak diren gidalerroak eta corpusa prest daudenean, X-Space euskararako egokitzea, era horretara SRLren eragina euskaraz ere neurtu ahal izateko. XSpace tresnak ingeleserako balio izan digu, baina ez euskararako, hots, tesi lan honetako bi hipotesietako bat egiaztatzeko baizik ez digu balio izan. Gure neurketek erakutsi duten gisan, rol semantikoen eragina esanguratsua da etiketatze espazialak dauzkan azpiataza guztietan; eraginik esanguratsuenekoak, bestalde, osagaien kategorizazioa eta erlazioen identi kazioa izan direla ere ikusi ahal izan da. X-Spaceren hurrengo bertsioaren garapena ere etorkizuneko lanetan kokatzen da. Honek hemen aurkeztutako bertsioaren aldean izango duen berrikuntzarik azpimarragarriena atributuen esleipenerako ezaugarri multzo egokituak inplementatzea izango da.
5 ONDORIOAK ETA ETORKIZUNEKO LANAK Azkeneko atal honetan tesian ikertu ditugun hiru aztergaietatik atera ahal izandako ondorioak aurkezten dira. Ataza hauek hizkuntzaren prozesamenduaren barnean zeresana eman duten, eta oraindik ere ematen ari diren, SRL eta denboraren eta espazioaren etiketatze automatikoa izan dira. Haietako bakoitzari atal bana eskaini diegu ikerketa lan honetan. Horregatik, ondorioak ere, aztergai bakoitzari dagozkionak, horrela aurkeztuko dira, azpiataletan banatuta. Etorkizuneko eginbeharrak, berriz, bukaeran zerrendatzen ditugu aparteko azpiatal batean. Ikerlan hau euskaraz idatzitako testuen prozesamendu semantiko automatikoan aurrera egiteko asmoarekin bideratu dugu. Lanaren ardatza gertaera kontzeptua izan da. Gertaerak dira, hain zuzen, SRLren eta leku-denborazko etiketatze konputazionalaren oinarria. Izan ere, azaldu dugu jazoerak eta haiei dagozkien predikatu-argumentu-adjuntu egiturak eta hauen propietate espazial eta tenporalak direla testuetako semantika egituratzen dutenak. 200
5.1. Rol semantikoen etiketatze automatikoa 201 5.1 Rol semantikoen etiketatze automatikoa SRL ataleko ikerketaren fruitu den bRol dependentzia sintaktiko-semantikoen etiketatzailearen garapenaren aurretik SRL prototipoa deitu duguna inplementatu dugu. Azken hau, besteak beste, bRol sistemaren diseinuan munta handikoak izan zaizkigun ondorioak ateratzeko baliatu ahal izan dugu. bRol eta honen prototipoa garatzetik ateratako ondorioak garrantzizkoak dira tresna horiek euskarazko SRL atazaren ikerketaren egungo egoera lehen aldiz nkatzeko balio izan dutelako. Euskaraz rol semantikoak automatikoki etiketatzeko ezaugarririk baliotsuenak zein izan diren ondorioztatu ahal izan da besteak beste. Atal honen ondorioak jarraian zerrendatutakoak dira: Gure esperimentuetan PropBank corpusak proposatzen duen ereduak, tesi lanean zehar PropBank eredua deitu dugunak, itzuli ditu emaitzarik altuenak. Rol semantikoak etiketatzeaz arduratzen diren sistemak dituzten hizkuntza gehienek (ingelesak, alemanak, gaztelerak, italierak, txinerak eta abarrek) eredu hau erabili izan dute azkeneko urteotan. Hau ingeleseko PropBank corpusak gainerako hizkuntzetan (eta zehazki hauen baliabideen garapenean) izan duen eraginaren eta ikasketa automatikoko metodoek PropBankeko rol multzoarekin (argi : 0 ≤ i ≤ 4), VerbNet ereduko multzoaren aldean, duten eraginkortasunaren ondorio da. Hori jakinda, eta euskarako SRL prototipoaren garapenean ere PropBank rol multzoarekin VerbNet rol multzoarekin baino emaitza hobeak lortzen direla kontuan hartuta (F1 neurria 84.3 eta 82.9 puntu hurrenez hurren), euskararako ere PropBank eredua jarraitzea erabaki dugu. Eredu hori hartzeak, gainera, tesi lanean sortu dugun bRol SRL etiketatzaile automatikoa beste hizkuntza batzuenekin alderatzea ahalbidetu du. Rol semantikoak etiketatzeko prozesuaren azkeneko urratsa den argumentuen sailkapenean, Support Vector Machines-SVM ikasketa automatikoko algoritmoak Decision Trees-DT eta Random Decision Trees-RDT algoritmoek baino emaitza hobeak itzultzen dituzte egindako ikerlanean, bai PropBank ereduan eta baita VerbNet ereduan ere. Gure esperimentuetan PropBank eta VerbNet rolak esleitzen dituzten sailkatzailerik eraginkorrenak SVM algoritmoarekin lortu ditugu. Emaitzarik apalenak itzultzen dituen ikasketa algoritmoa, berriz, RDT izan da. Kalkulatu ahal izan dugunez, SVM ren aldean PropBank ereduarentzat ia zazpi puntu jaisten da F1 neurria, eta VerbNetentzat hamar puntu baino gehiago.
202 5. Ondorioak eta etorkizuneko lanak Gure ikerketan euskaraz argumentuen sailkapena egitean eraginik positiboena daukaten ezaugarriak predikatuaren lema, deklinabide kasua, funtzio sintaktikoa eta argumentuaren lema dira, edozein rol multzo erabilita ere. Ezaugarri linguistikoek rol etiketen esleipen prozesuan duten eragina neurtzean, gainera, ikusi ahal izan dugu frame semantikoak bi ereduei negatiboki eragiten diela, eta VerbNet ereduan frame sintaktikoa eta izen entitatea ezaugarriek ere emaitzak okertzen dituztela. Hori jakinda, esperimentua egin dugu, eragin negatibokoak ezaugarri multzotik kenduta, eta ezaugarri guztiak baliaturik baino emaitza kaskarragoak erdiesten direla egiaztatu dugu. Horregatik, ezaugarri guztien uztardurak argumentuen sailkapenean eragin positiboa daukala ondorioztatu ahal izan dugu. PropBank ereduko SRL sistemek emaitza hobeak lortzen dituzte entrenamendu corpuseko arg0 eta arg1 core rolek agente eta paziente prototipikoak (Dowty, 1989) adierazten dituztenean. Ingeleserako PropBank corpusean horrela egin zen, baina euskararako EPEC-Rolsem corpusean ez. Ondorioz, arg0 eta arg1 rolak etiketatzea zailagoa izan da euskaraz ingelesez baino, eta emaitzak bestela baino apalagoak izan dira. Lau horiek izan dira SRL prototipoaren garapenetik eta honekin lotutako esperimentuetatik atera ahal izan ditugun ondorioak. Jarraian bRolen inplementaziotik, hots, euskararako garatu den aurreneko SRL tresna guztiz automatikoaren inplementaziotik ondorioztatu duguna azaltzen da: Euskarazko SRLren kasuan bezala, lagungarria da, tamaina mugatuko baliabideak dauzkaten hizkuntzetarako tresnak garatzeko garaian teknika berritzaileak aplikatzea, hauen emaitzak beste hizkuntzenekin parekatzen saiatzeko. Teknika berritzaile hauek corpus txikiak handitzeko, adibide gehiago sortzeko edo, gure sistemaren kasuan egin dugun bezala, estaldura handitzeko erabil daitezke. bRol sistema inplementatzean, predikatuen desanbiguazioaren urratsean, Itzulpen Modulua izenekoa gehitu dugu eta, guk dakigula, lehenbiziko aldia izan da SRLri teknika hau aplikatu zaiona. Baliabide faltaren ondorioz modulu horren irteera ebaluatu ezin izan badugu ere, eskuz egindako zenbait etiketatzeren eskuzko ebaluazio partzialarekin modulu horrek sistemaren estaldura hobetzen duela ikusi ahal izan da. Horren arrazoia da itzulpen moduluak bestela etiketatuko ez liratekeen predikatuen desanbiguazioa eta haien argumentuen eta adjuntuen etiketatzea eragiten duela.
5.2. Denbora informazioaren etiketatze automatikoa 203 Kontuan izan behar da ondorengo aldea dagoela bRol garatzeko erabili den corpusaren eta CoNLL-2009 ebaluazio saioan beste hizkuntza batzuetarako erabili zirenen artean: EPEC-RolSem corpuseko train zatian esaldi kopurua % 71.1 eta token kopurua % 80.1 txikiagoak dira CoNLL-2009 saioko entrenamendu corpusen batezbestekoarekin alderatuta. Orokorrean, euskara ez da morfologikoki aberatsak diren beste hizkuntza batzuk baino zailagoa semantikoki analizatzeko garaian. Euskararako corpusa CoNLL-2009 ebaluazio saioko MRL hizkuntzen corpusekin alderatzen dugunean, rol eta adjuntu etiketek EPEC-RolSem corpusean daukaten banaketak eta Part-of-Speech kategoria motek edo FEAT ezaugarri kopuruek ez dute zailtasun berezirik, beste hizkuntzetakoenen aldean, euskaraz dependentzia semantikoak etiketatzean. Izan ere, etiketek corpusean duten banaketak hizkuntza bakoitza etiketatzearen zailtasuna adierazten dute. Japonieraren kasuan, adibidez, hiru dependentzia sintaktiko mota (hiru DEPREL etiketa) baizik ez dira erabiltzen sintaxian eta ondorioz japoniera da ebaluazio saio osoan sintaktikoki emaitzarik altuenak erdiesten dituen hizkuntza. 5.2 Denbora informazioaren etiketatze automatikoa Tesi lan honetako hurrengo atala euskaraz idatzitako testuetan aurki daitekeen informazio tenporalaren etiketatze automatikotik ateratako ondorioei eskaini diogu. Ataza honetan bTime, end-to-end motako tresna, garatu dugu. Honek bRolek eskaintzen duen informazio semantikoa erabili du ezaugarritako, eta ondorioz, rol semantikoek euskarazko denboraren etiketatze automatikoan izan duten eragina neurtu ahal izan dugu. Jarraian aurkezten dira atal honetan egindako esperimentuetatik ateratako ondorenak: Gaur egun euskarazko etiketatze tenporal automatikorako dagoen corpus bakarraren tamaina (oso) mugatua kontuan edukirik (Euskal-TimeBank) erregeletan oinarritutakoa da denbora adierazpenen etiketatzerako dagoen hurbilpenik egokiena. Tesi lanean garatu dugun bTime sisteman ikasketa automatikoa eta (erregeletan oinarritzen den) HeidelTime teknikak erabiltzen dituen tresnaren bi bertsio inplementatu dira adierazpen tenporalak etiketatzeko. Hauen emaitzak erkatzean ikusi ahal izan da 27.55 puntuko aldea dagoela (F1 neurrian) bi tekniken artean, adierazpen tenporalak identi katu eta strict eskemaren arabera ebaluatzeko garaian
204 5. Ondorioak eta etorkizuneko lanak (HeidelTimek hobekien). Adierazpenek jasotzen duten type atributuaren kasuan ere aldea nabarmena da bi metodoen artean: F1 neurrian 25 puntuko desberdintasuna neurtu ahal izan dugu gure esperimentuetan. Azkenean, ikasketa corpusak oso txikiak direnean, zaila da ikasketa automatikoko algoritmoek ezer esanguratsurik ikastea, eta gure esperimentuetan hori gertatu dela uste dugu. ML sistema automatikoek emaitza apalak lortu dituzte ikasketa corpus txikiekin elikatu ditugulako, eta hortaz emaitza onenak, diferentzia handiarekin gainera, eskuzko erregeletan oinarritutako sistemak eman ditu. Gertaerek euskaraz hartzen dituzten zortzi atributuei balioak esleitzeko tenorean erabiltzeko testuinguru leihoen tamainarik egokienak hiru tokenek osatutakoak dira. bTime tresnan probak egin ditugu, ingeleserako (Jung eta Stent, 2013) argitalpenean bezala bat, hiru, zazpi eta hamabost hitzeko testuinguru leihoekin, eta gure emaitzek argi erakutsi dute hirukoak direla egokienak, gure esperimentuek deskribatutako egoeran. Ondorioztatu ahal izan dugu atributuen esleipenak hiru hitzeko leihoekin emaitzarik onenak itzultzeko arrazoia gertaeren izaera gramatikala nkatu ahal izateko beharrezkoa den testuinguru linguistikoa osatzen duten token kopuruaren ondorena dela. Hau da, atributuak nkatu ahal izateko garrantzizkoa dela gertaera barnean hartzen duen sintagmari ohartzea, baita bertako tokenei eta, oro har, horiek osatzen duten egitura sintagmatikoari ere. bTime tresnari adjektiboen nominalizazioak diren izen-predikatuek osatu zerrenda gehitzeak sistemaren emaitzen hobekuntza dakar berekin. Zerrenda osatzeko IXA taldean garatzen ari den euskarazko NomBank baliabidea erabili dugu, eta zehazkiago, honen barnean daudenetatik, -(t)asun eta -(k)eria bukaerak baliatuta EDBL datu base lexikaletik erauzi diren 2.728 izen hartu ditugu. Horrela, gertaeren identi kazioan iritsitako emaitzak bi puntu baino gehiago hobetzea lortu da. Gainera, erlazio tenporalen kategorizazioan eta gertaerek hartzen dituzten zortzi atributuetatik lautan ere emaitzak hobetu egin dira. Ingelesez eta gaztelaniaz gertatzen den bezala, rol semantikoek denboraren etiketatze automatikoan duten eragina, euskaraz ere, oro har, eta tesi lanean planteatu dugun egoeran, positiboa da. Gure neurketek erakutsi dute bRol sistemak etiketatzen dituen rol semantikoak bTimen ezaugarritako erabilita emaitzak hobetzea
5.3. Espazio informazioaren etiketatze automatikoa 205 lortzen dela. Izan ere, ikasketa automatikoaren bitartez hurbildutako end-to-end arkitekturaren hamabi azpiatazatatik bederatzitan balioak altuagoak izan dira, rolei esker. 5.3 Espazio informazioaren etiketatze automatikoa Tesi laneko azken atalean X-Space tresna garatu dugu, ingelesez idatzitako testuetan aurki daitekeen informazio espaziala etiketatzeko. Azaldu dugun moduan, ezin izan da etiketatzaile hau euskararako ere sortu gaur egungo baliabideen egoerak ahalbidetzen ez duelako. Alabaina, ingeleserako proposatzen dugun sistemarentzako arkitektura, eta bertan gauzatzen den hurbilpenak euskararako ere erabiltzen ahalko dira etorkizunean. X-Space sistema baliatuta, aurreko atalean denborarekin egin dugun moduan, rol semantikoek etiketatze espazialaren atazan duten eragina neurtu ahal izan dugu. Ondoren aurkezten direnak dira atal honetatik ateratako ondorioak: ISO-Spacek zehazten dituen osagai espazialen kategorizazioa egin ahal izateko WordNet datu-basea eta ikasketa automatikoa uztartzen dituen hurbilpena baliagarria dela uste dugu. X-Space inplementatu dugunean aipatu datu-basea erabili dugu lekuen, bideen eta gertaera dinamikoen domeinuak zehazte aldera. Hautagaien artetik mota horietako osagaiak identi katu ahal izan ditugu domeinu hauekin. Kategorizazioan gure sistemarenak SpaceEval ebaluazio saioan parte hartu zuten gainerako sistemen emaitzekin erkatzean ikusten da gure tresnarenak, emaitza gorenak iritsi dituen sistematik hurbil gelditzen direla. Hori dela eta, guk proposatu dugun WordNet hurbilpen berritzailea osagai espazialak kategorizatu ahal izateko teknika egokia dela pentsa dezakegu. Osagai eta erlazio espazialen atributuak etiketatzeko, beharrezkoa da haietako bakoitzari hobekien egokitzen zaion ezaugarri linguistikoen multzoaren edota tekniken azterketa egitea. Adierazi dugunez, epe kontuak direla eta, osagai espazialen atributuen kasuan X-Spacek ezaugarri eta ikasketa algoritmo berak erabiltzen ditu denentzat. Bestalde, azpiataza hau burutzeko gai den beste sistemak ere metodo hau bera erabiltzen du, baina ezaugarri linguistiko bat bakarra erabilita. Gure tresnaren emaitzak azken honenak baino hobeak gertatu badira ere, oso apalak
206 5. Ondorioak eta etorkizuneko lanak izan dira bienak. Horregatik ondorioztatzen dugu atributu bakoitzari egokitutako ezaugarriak bilatzea behar-beharrezkoa dela, haien etiketatzean lortutako balioak hobetu nahi badira. Rol semantikoek ingelesez idatzitako testuetan aurki daitekeen informazio espazialaren etiketatze automatikoan duten eragina positiboa da. Gure neurketen arabera, etiketatze mota honetatik eraginik handiena jasotzen duten azpiatazak osagai espazialen kategorizazioa eta loturen identi kazioa dira. Lehen azpiatazaren barnean, gainera, lekuak, bideak eta entitate espazialak dira rolei esker, emaitzak gehien hobetzen dituzten osagaiak. Denborarentzat, euskararako ikusi duguna eta denboraren etiketatzerako erabiltzen den ISO-TimeML eskemak espazioko ISO-Space eskemarekin dauzkan antzekotasunak aintzat edukirik, hau ondoriozta dezakegu: seguruenik euskarazko etiketatze espazialean ere, denborarenean bezala, rolek izango duten eragina positiboa izango dela. 5.4 Etorkizuneko lanak Etorkizuneko eginbeharrak hainbat dira. Lan hauetako gehienek lotura daukate aurkeztu ditugun bRol, bTime eta X-Space sistemei funtzionalitateak gehitzearekin, edo horien barneko sailkatzaile edo teknikak hobetzearekin. Beste lanek, ordea, esperimentu berriak egitearekin edo aipatu sistemetan oinarriturik beste tresna batzuk sortzearekin dute zerikusia. Jarraian zerrendatzen ditugu etorkizunerako aurreikusten ditugun egitekorik esanguratsuenak: 1. bRolek izen predikatuekin lan egiteko gaitasuna inplementatu ahal izatea gustatuko litzaiguke. Horrela, predikatu horien argumentu eta adjuntuak, eta hauei dagozkien rol semantiko eta adjuntu etiketak automatikoki etiketa litezke, eta euskararako SRL tresnaren estaldura handitu, horren ondorioz. Hau lortzeko bi gauza dira beharrezkoak: Basque Verb Index-BVI euskarazko aditzen predikatu-lexikoian izen predikatuei dagozkien azpikategorizazioak ere gehitzea batetik, eta azpikategorizazio hauen araberako euskarazko NomBank corpusa anotatzea bestetik. Aipatu dugu Euskal-NomBank baliabidea garapen prozesuan dagoela gaur egun; garapena amaitzen denean, EPEC-RolSem corpuseko izen predikatuak eta hauen argumentuadjuntu egiturak izango ditu anotatuta.
5.4. Etorkizuneko lanak 207 2. Tesi laneko SRL atalarekin lotuta egin nahiko genituzkeen beste gauza batzuk hauek dira: a) bRol sistemaren domeinuz kanpoko ebaluazioa egitea, b) predikatuen desanbiguazio urratseko Itzulpen Moduluaren eraginkortasuna aztertzea, c) bRol VerbNet ereduko rolak esleitu ahal izateko ere egokitzea, d) aditz eta izen predikatuak ez ezik, adjektibo eta adberbio predikatuak eta hauetatik sortzen diren dependentzia semantikoak ere etiketatzeko gaitasuna gehitzea, eta e) sailkatzaileen eraikuntzarako teknika berriak aplikatzea (deep learning edo ikasketa sakona esate baterako). 3. bTime tresnak dokumentu bateko gertaeren eta DCTaren arteko lotura tenporalak (<TLINK>) etiketatzeko gaitasuna izateaz gainera, beste osagai batzuen artekoak eta beste mota bateko erlazioak etiketatzeko aukera izatea ere gustatuko litzaiguke. ISO-TimeML eskema aurkeztean esan dugun moduan, erlazio tenporalak gertaeren artekoak izan daitezke, edota gertaera baten eta denbora adierazpen baten artekoak. Bestalde, badira aspektuzko eta mendekotasunezko loturak deriztenak (<ALINK> eta <SLINK>). Etorkizunean hauek ere automatikoki etiketatzea gustatuko litzaiguke, bTime erabilita. Horretarako beharrezkoa izango da Euskal-TimeBank corpusa zabaldu eta horrela lotura hauei dagozkien anotazioak ugaritzea. Denbora seinaleak markatzen dituzten <SIGNAL> etiketak ezartzeko gaitasuna ere gehitu nahi diogu bTimeri. 4. bRol tresnarako planteatu dugun gisa, bTime etiketatzailerako ere badago aukera etorkizunean euskara ez diren beste hizkuntzak prozesatu ahal izateko egokitzeko. Printzipioz behintzat, eta gaur egungo baliabideei erreparatuta, hizkuntza hauek ingelesa, gaztelania eta italiera izango lirateke. 5. X-Space etiketatzailea euskarazko testuetan informazio espaziala etiketatzeko egokitu nahi genuke. Hau ezinezkoa balitz, etiketatzaile honen arkitektura eta hurbilpenak erabiltzen dituen (eta bSpace deituko genukeen) euskararako tresna inplementatzen saiatuko ginateke. Hori egin ahal izateko, baliabide linguistikoei dagokienez, beharrezkoa izango da ISO-Space eskema euskararako egokitu eta honen araberako Euskal-SpaceBank corpusa anotatzea. Honek euskarazko testuetako informazio espazialaren etiketatze automatikoan bRolek esleitutako rol semantikoek daukaten eragina neurtzeko balioko liguke.
208 5. Ondorioak eta etorkizuneko lanak 6. Hizkuntzaren prozesamenduaren arloko egungo joera kontuan izanda, sarrera multimodala, zehazki irudia eta testua uztartzen dituen sarrerako informazioa, prozesatzeko gaitasuna daukan X-Space tresnaren bertsioa garatu gogo genuke. Gainera, hizkuntzaren tratamendu konputazionaleko ikerkuntza joeren ildotik jarraituta, ikasketa sakona (deep learning) edo sare neuronaletan oinarritutako teknikak gure sisteman inplementatzea ere gustatuko litzaiguke. |
addi-70f793fcf697 | https://addi.ehu.es/handle/10810/23512 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017-11-16 | science | Galardi Fernández de Agirre, Maider | eu | Ernai gazte antolakundearen Urrats Feminista: aldaketaren nolakotasuna aztertzen | 2017ko maiatzaren 27a
Ikerketa honen bitartez, Ernai gazte antolakundeak azken lau urtetan aurrera eramandako Urrats feminista ezagutu eta prozesuaren ondorioz izandako aldaketak aztertu nahi dira. Horretarako, maila diskurtsiboa, militantzia eredua eta antolakundearen eraldaketa izango ditugu ardatz. Begirada feminista batetik eta metodologia parte hartzailea eta kualitatiboa erabiliz, herri mugimendu batean egon daitezkeen gizon emakumeen arteko parte hartze politikoaren ezberdintasuna agerian utzi eta erakunde misto batek horiek ekiditeko abian jarritako mekanismoen berri emango dugu.
1.1 LANAREN AURKEZPENA Ikerketa honen bitartez aztertu nahi da ea Ernai gazte antolakundearen prozesu feministak eragina izan duen militantzia ereduaren bilakaeran, ala, aitzitik, soilik aldaketa diskurtsiboa gertatu den. Izan ere, haren sortzetik, 2013tik, feminismoa lehen lerroko borroka ildo gisa identifikatu du kolektiboak, eta horretarako kanpora begirako dinamikak abian jarri ditu, baita barnera begirako prozesu bat martxan jarri ere (Urrats feminista). Lau urteren ostean, eta antolakundearen lehen kongresua berriki egin denez, interesgarria da gai honi heltzea; batetik, feminismoak antolakundean izandako inzidentziari erreparatzeko, eta bestetik, maila orokorrago batean, emakumeek jardun politikoan duten eragiteko eta parte hartzeko gaitasuna neurtu ahal izateko. Ernaien Urrats Feminista ikergaia denez, ikerketa ikuspegi feminista batetik egitea erabaki dut. Gainera, militantzia ereduen inguruko berrikuspena egiteko ahalmena eman dezake lanak, ustezko jardute politiko “neutroa” ezbaian jarriz eta sexu-genero arteko dominazioaren inguruko hausnarketa bultzatuz. Era berean, herri mugimenduek berezko duten jarduera “kontra-hegemonikoek” barnean patriarkatua erreproduzitzen dutela ikusita, dominazio hori ahalbidetzen duten mekanismoak lausotuta, parte hartzea orekatuagoa bihurtzen ote den, eta militantzia eredua aldatzen ote den hausnartzeko bide emango du ikerketak. Horregatik, behin eta berriz egingo zaio erreferentzia feminismoari, teoria zein praktikei erreparatuz. Izan ere, mugimendu sozialen azterketari erabat lotuta dago ikergaia den taldea bera objektu huts izatetik eraldatzeko gaitasuna duen subjektu izatera igarotzea. Horregatik, hasieratik Ernairekin hartu-emanean landutako ikerketa da, batez ere, antolakundeko talde feministarekin harremana mantenduz. Beraz, berrikuspen teorikoa egitean teoria feminista erabiltzeaz gain, ikerketa osoan zehar ikerlari eta ikertuen arteko harremana zaintzen saiatu naiz. Hori dela eta, eta maila nazionaleko ikerketa bat egitea baliabide aldetik ezinezkoa dela, Donostialdean oinarritutako azterketa aurkezten da; metodologia kualitatiboa eta parte hartzailea ardatz izango dituena.
Esan bezala, ikerketaren unibertsoa Donostialdeko Ernaiko militantzia izango da. Izan ere, metodologia atalean ikusiko dugun moduan, maila nazionaleko, herrialdeko (Gipuzkoa) eta eskualdeko (Buruntzaldea) kideekin hitz egingo dugu. Horrek egoeraren argazki orokor bat izateko aukeraz gain, prozesuaren inguruan egon daitezkeen pertzepzio ezberdinen berri ere emango digu; batetik eskualde mailan herri ezberdinetako ikuspegia jaso dezakegulako, eta bestetik hiri-herri aldagaiak kontuan edukitzeko aukera ematen digulako. Etengabe arituko gara, beraz, maila nazionaleko lanketa eta herrietako egunerokoaren arteko joan-etorrian. Ikerketa egiteko beharrezkoa dugu ikerketaren helburu nagusiak eta ikergalderak zehaztea: 1) Ernai gazte antolakundeak aurrera eramandako Urrats Feminista ezagutu eta horretan lanean aritu diren kideengan izandako ondorioa neurtzea: -Urrats feminista aurrera eraman duen kidegoak aurrerapenak sentitu eta modu positibo batean antzeman du egindako lana, ala aitzitik erredura eta nekea sortu du? -Soilik haiengan delegatu da feminismoa lantzeko ardura? 2) Ernairen urrats feministak izandako ondorioak jasotzea eta neurtzea: -Proposatutako lanketak eragina izan du egituran ala diskurtsiboki baino ez da gauzatu? -Barne kontraesanak agerian gelditu al dira? 3) Feminismoak duen garrantzia gainontzeko borroka ildoek dutenarekin alderatzea: -Feminismoa antolakundearen zeharkako lan-lerroa bilakatu da edota egun zehatzetan eta modu isolatuan lantzen den gaia dugu oraindik? -Beste borroka ildoekiko zein nolako mailan kokatzen da arlo hau? Gainera, zeharka izan arren, Euskal Herri mailako antolakunde batean emakumeek zein nolako parte hartze eta esku hartze politikoa duten aztertzeko baliagarria izan daiteke ondorengo lana.
Ikerketaren helburuak eta ikergalderak zehaztu ostean, eta berrikuspen teorikoa egin aurretik, ikerketa hasi baino lehen formulatutako hipotesiak ditugu segidan. Horien baieztatu edo gezurtatuko dira ikerketan zehar, iker ildoak kontuan harturik. 1) Maila diskurtsiboan aldaketa egitea lortu bada ere, militantzia eredua eraldatzeko oztopoak azaldu dira. -Horien arrazoia kolektiboaren antolakuntza eredua eta zenbait militanteren erresistentzia izan daiteke. -Hiri eta herrien arteko konparaketan; herrietan aldaketarako erresistentzia gehiago azaldu dira. 2) Prozesuan parte hartu duten kideek gainkarga sentitu eta urrats feminista soilik haien ardura izango balitz bezala bizi izan dute. -Maila nazionalak herriekiko duen deskonexioak eragina izan dezake uste horretan. - Feminismoa “kanpoko” lanketa baten moduan jasoa izan da gainontzeko kideengatik. 3) Oraindik ere erresistentziak daude feminismoa independentzia eta sozialismoaren mailako aldarrikapen gisa irudikatzeko. - Egun puntualetako borrokatzat hartu ohi da. -Ez du lortu beste aldarriek duten “estatusa”.
2. MARKO TEORIKOA: Generoa eta politika. Hurbilpen feminista bat. Ernai gazte antolakundeak, sortze egun duen 2013ko martxoaren 13tik aldarri izan du feminismoa, sozialismoa eta independentziarekin batera. Ezker Abertzalearen barnean kokatutako gazte antolakundeak lau urteko ibilbidean zehar presente izan du feminismoaren aldarria, eta are gehiago; sortzetik urtebetera, 2014tik aurrera, abian jarri zuen Urrats Feminista deituriko prozesua. Egitasmoaren helburua argia izan da: militantzia eredua genero ikuspegitik aztertu eta taldeko kideen artean feminismoa ildo politiko gisa landu dadin beharrean aritzea. Kanpora begirako kanpainak ere egin izan ditu egun puntualetan (tartean martxoren 8a, ekainaren 28a, urteroko gazte topaketetan...). Ondorioz, kidego emakume eta gizonezkoen arteko botere harremanak, eta sistema heteropatriarkalaren ondorioz taldekide gizonek partaide emakumeekiko eduki ohi dominazio sistemikoarekin hautsi nahi izan du antolakundeak. Baina, lau urtetako prozesuaren ostean, lortu al du Ernai gazte antolakundeak ikuspegi feminista batetik eragina edukitzea militantzia ereduan? Ala, aitzitik, soilik kanpora begirako lanketa diskurtsiboa egitea lortu du? Hori guztiaren inguruan hausnartzeko, batetik, beharrezkoa da politika eta erabakimenaren espazio publikoan emakumeek jokatzen duten paperaren berrikuspen teoriko bat egitea genero ikuspegitik, baita, dagokigun kasuari erreparatuz, herri mugimenduetan gizon emakumeen parte hartzearen desorekaren inguruan mintzatzea ere. Ezker Abertzaleko antolakunde batez ari garenez, ezinbestekoa izango da feminismoak erakundean edukitako intzidentziaren hurbilpen bat egitea; eta, amaitzeko, Ernaik azken lau urtetan egindako jardun feministaren berri emango dugu, alde batetik barne formakuntzari dagokionez landutako kaierak berrikusiz, eta bestetik, feminismoaren marka aldarrikapenen lehen lerroan ipintzeko erabili duen estrategia diskurtsiboari erreparatuko diogu (kartelak, bideoak, hitzartzeak....) 2.1 Oinarrizko kontzeptuen argipena: generoa eta politika. Ezaguna da gizon eta emakumeek politika arloan duten esku hartze desorekatua. Sistema patriarkalak hala banatuta, eta mendez mende naturalizatuta, gizon eta emakumeak sexu-genero sistemaren gainean osatutako ezaugarrien arabera eraiki dira, era dikotomiko batean; horrek eragina dauka, ezinbestean emakumeek jardun politikoan dute parte hartzean. Zertan datza, ordea, sexu-genero sistema? Zenbait korronteren arabera, sexua fisiologian oinarrituta egindako ar/eme bereizketa objektiboa da. Generoa, berriz, bereizketa “natural” horren gainean eraikitako desberdintasun soziala. Prozesu sozializatzailearen bitartez, hortaz, ar edo
eme izan, balio jakin batzuk eraikiko zaizkio bata eta besteari. Eredu horri kontrajarriz, zenbait teorilari feministek baieztatzen dute sexuak eta generoak elkar eraikitzeko eta batak bestea bermatu eta iraunarazteko indarra dutela; alegia biak direla sozialki eraikiak, ustezko ezberdintasun fisiologiko batzuetan oinarrituta. Generoa, beraz, ezin daiteke gorputzetik apartekoa den balio edo aldagai baten moduan ulertu behar (Esteban, Mari Luz. 2004: 42). Azken eredu teoriko horretan oinarritua osatuko da lan hau. Sexu-genero sistemak, aipaturiko banaketa dikotomia oinarri hartu eta sozialki gizon izendatutako horiek emakume izendatutakoekiko duten dominazioa iraunarazten du; horretarako, noski, beharrezkoak dira, bata eta besteari balio jakin batzuk eranstea. Hortaz, gizonari dagokio arrazoia, produkzioa edo ekoizpena, eremu publikoa, kultura. Andrazkoaren berezko ezaugarri bailitzan birproduzitu dira emozioa, erreprodukzioa, eremu pribatua eta natura. Horrela, sozializazio prozesuaren bitartez rol femeninoak eta maskulinoak banatu zaizkie bata eta besteari. Sexu genero sistemak, beraz, eragina du parte hartze politikoan, eta alderantziz, ekintza politikoa da genero harremanak iraunaraztearen arduradun (Amurrio, 2007). Banaketa zurrun horrek bi ondorio nagusi dakartza politikagintzan emakumeek eduki duten parte hartzeari dagokionez: a) Politika eremu publikora mugatzea, eta, hortaz, instituzioei loturiko jardunari aitortzea politikaren zentzu zentrala. Eremu horri politika hegemoniko deituko diogu aurrerantzean. Espazio maskulinizatua da aipatutakoa, Pili Alvarezek ongi azaltzen duen moduan: “Politika hegemonikoa esfera publikoaren parte da. Historikoki gizonentzako espazioa izan da, eta hortaz, maskulinizatua dago. Egiteko modu maskulinoak gailendu ohi dira eta lidergoa sustatzen da” (Alvarez, Pili, 2012: 28). Mila Amurrioren hitzei berriz ere helduz, politika hegemonikorako jardun maskulinoak, batetik, mugatu egiten du emakumeen parte hartzea; bestetik, gainera, horien parte hartzea oztopatzen du.. Hainbat autorek iradoki dute emakumeek erakunde eta instituzioetan ez parte hartzea gizonen botereak iraun dezan sistema patriarkalak sortutako mekanismoa dela (Alfama eta Miró 2005). Agerikoa da, hortaz, politika instituzionalean gizon eta emakumeen parte hartze desorekatua. Nazio Batuen Erakundeak argitaratutako ikerketa baten arabera, nazioartean, estatu mailako parlamentarien %22,8 dira andrazkoak; Europa Hegoaldean, berriz, %24,3. Hain zuzen ere, defizit demokratikoa deitu diote hainbat autorek genero arrakala horri (Alvarez, Pili 2012). Instituzioetako partaideen laurdenera iritsi ez arren, NBEren ikerketa berak aitortzen du azken hamarkadan emakumeen parte hartzeak gora egin duela erakundeetan (NBE, 2017). Agerikoa da, era berean,
Euskal Herriko hiru legebiltzarretan azken hauteskundeen ondoren (EAE eta Nafarroan) eta HELEP Ipar Euskal Herriko Herri Elkargoaren sorreraren ostean, emakume politikariek duten presentziaren gorakada. Euskal Autonomia Erkidegoko Legebiltzarrean 34 andrazkok aritzen dira; guztira 75 izanda; alegia, ia %50. Nafarroako Parlamentuan, berriz, 50 kidetatik 25 dira emakumezkoak; erdia. Azkenik, sortu berri den HELEPa kontuan hartuz gero (mankomunitatea da, eta parlamentu autonomiko batek baino eskumen gutxiago ditu. Hala ere Ipar Euskal Herrian emakumeen parte hartze politiko instituzionalaren argazkia osatzeko erabilgarria izango da), bestelakoa da egoera. Herri Elkargoa osatzen duten herrietako hautetsiak eta alkateak dira instituzio honetan ordezkariak, eta bertako 233 kideetatik, 48 dira andrazkoak, %20 alegia. Mari Luz Estebanek berriki argitaratutako liburu batean, aipatu du nabarmena dela instituzioetan jarduten diren emakumeen kopuruaren gorakada (Esteban, Mari Luz 2017). Aitzitik, zalantzan jarri du ea instituzioen feminiziazioak berez egiten dion mesede politikan genero desberdintasunak gainditzeari. Era berean, aipatu du instituzioetan begirada ipintzeak herri mugimenduetako militantzia feministan beherakada ekarri duela. Horra lantzea dagokigun bigarren puntua. b) Politikaren kontzeptu zabalenean ere badago desoreka gizon eta emakumeen parte hartzean. Politikaren kontzeptu zabalagoari dagokionez, ugari izan dira esanahia botere harremanei lotu dioten autoreak. Esaterako, Kate Milletek politika talde bat beste baten kontrolpean gelditzeko biltzen diren harreman eta konpromiso egituratuak direla dio (Millet, Kate. 1969). Botere harremanen jolasean datza, hortaz, politikak, eta ondorioz, aurreko puntuan azaldu dugun politikaren kontzeptua baino eremu zabalagoa agertzen da eraldaketarako. Aurre pentsa liteke, beraz, eragiteko espazioa zabaltzeak, eragiteko moduan ere aniztu egiten dituela. Aurreko puntuan azaldu dugun politika hegemonikoaren molde maskulinizatuek, ez lukete zertan izan politika egiteko era honen marka garrantzitsua. Ikerlariek, ordea, bestelako baieztapena dakarte mahai gainera; egia da politikaren kontzeptualizazio zabalagoa jasotzen badugu ikusgarriagoa bihurtzen dela emakumeek egiten duten lana (izan guraso elkartean, auzo elkarteetan, herri mugimenduetan...). Hala ere, agerikoa da emakumeek gizonezkoek baino presentzia askoz ere txikiagoa dutela parte hartze politikoan. Pili Alvarezen arabera (2012), emakumeek parte hartzearen ikusgarritasun falta bi arrazoi nagusitan oinarritzen da. Batetik, ustezko militantzia edo parte hartze politiko neutroa eredu maskulinoa dela oroitarazten du; eta ondorioz, politikagintza eredu hori
hasieratik dela baztertzailea emakumeentzako. Bestetik, edonolako politikagintza izanda ere (instituzionala, herri mugimenduetakoa...), andrazkoen parte hartzea askoz ere mugatuagoa dago; emakumeen militantzia sustatzea zaila izan ohi da; izan ere, lehenago aipatu moduan, politika eremu publikoari oso lotua dago; produkzioari baina ez erreprodukzioari. Andrazkoek, beraz, aurre egin behar diote, eremu militantean egon nahi izanez gero, lanaldi hirukoitzari: etxeko lan erreproduktiboari, soldatapeko enpleguari, eta jardun militanteari. Agerikoa da, hortaz, politikaren ezein kontzeptualizazio hartuta ere denborarik ez izateak zein nolako eragina duen emakumeen parte hartze politikoan (Sagastizabal, Marina. 2016). Mugimendu sozialak dira, hain zuzen ere, aipatu den azken politika eremu zabalago horretan jarduten diren kolektiboak. Aurrerago Ernaiz hitz egingo dugunean ere herri mugimenduarekin harreman oso estua duen gazte antolakundeaz hizketan arituko gara; eta hortaz aipatu politika kontzeptuen bi espazioen artean ibiliko gara etengabe; ezin ahaztu baitugu Ernai alderdi politiko baten gazte antolakundea ere badela. Kontuan hartuta eragiteko eta politika egiteko eredu eta antolakuntza ezhegemonikoak (ere) erabiltzen dituztela mezua espazio publikora helarazteko, garrantzitsua da aztertzea genero ikuspegitik gizon eta emakumeen arteko parte hartze desorekatuak bere horretan irauten duen ala mekanismoak ezartzen dituzten parte hartzea parekoa izan dadin. 2.2) Herri mugimenduak eta praktika feminista Politikaren bi plano (gutxienez) bereizita, jarduera ez hegemoniko horiek aurrera eramaten dien egitura garrantzitsu batzuei egin behar diegu erreferentzia: mugimendu sozialei, alegia. Ugari dira horien inguruan egindako definizioak, baina orohar, segidan azaltzen diren ezaugarriak betetzen dituzte: agente sozialak dira, egunerokotasuneko botere harremanen eta politika instituzionalaren artean mugitzen diren kolektiboak ditugu, espazio publikoan jarduten direnak. Ondorengoa izan liteke mugimendu sozialen gaineko definizio egoki bat: “Mugimendu sozialak nortasun mobilizatzailea duten aktore politiko kolektiboak ditugu. Haien helburua ekintzen (orohar ez konbentzionalak) bidez aldaketaren helburua lortzea izan ohi da. Horretarako nolabaiteko jarraipen batekin egiten dute lan eta integrazio sinboliko maila altuarekin ere bai. Aldiz, rolen espezifikazio maila gutxi izaten dute. Antolakuntza eta ekintza eredu aldakorra izaten dute” (Marti i Puig, 2002:1) Ikusi daitekeen moduan, politikarako eremu ez konbentzionala ere hartzen dute mugimendu sozialek; eta, hortaz arestian aipatutako Kate Milleten politikaren
definizioan eragiteko gaitasuna adierazten dute (botere harremanen gainekoa, alegia). Hain zuzen ere, mugimendu sozialen berrikuspen horren ostean, eta batik bat 60ko hamarkadako mugimendu kontrakulturalen eta 68ko maiatzaren gisako mugimendu indartsuen espresioarekin batera, kontzeptualizazio berri bat sortzen da mugimendu sozialen azterketan: Mugimendu Sozial Berriak. Hemendik aurrera, mugimendu sozialek ez dute soilik oinarrian klase sozialean eta ekonomian oinarritutako aldarrikapena izango. Aitzitik, borroka berriak gehitzen zaizkie (politikan eragiteko eta politika egiteko espazio berriak irekitzen diren seinale) klasiko horiei: ekologismoa eta feminismoa, esaterako, garai horretan hasten dira mugimendu sozialetan presentzia izaten. Garrantzitsua da aldaketa hori azpimarratzea; bi aspektugatik, batik bat: a) Herri mugimenduei aitortzen zaien balio berria: Azaldu moduan, 60ko hamarkadatik aurrera, espresio politiko berriak sortzeak, politika egiteko eta politikan eragiteko modu berriak ireki ditu. Ordutik, balio erantsia izan dute Mugimendu Sozial Berriak deiturikoek; ezinbestean politikaren ulerkera berrian subjektu politiko aktibo bilakatzen dira; eragiteko gaitasuna dutenak. Zesar Martinez eta taldekideek Hegoa Institutuaren lan-koaderno batean aditzera ematen dituzte zein testuingurutan sortzen diren herri mugimenduak, eta zein diren horien ezaugarriak: “Herri mugimenduek krisi garaietan arrazoi estrukturalak eta dominazio sistemikoak identifikatzen dituzte, eta horien aurka egiten dute edo horiekiko erresistentzia ipini. Hainbat dominaziori egiten diote aurre, antolakuntza eredu, harreman, egitura, prozesu eta jakintza kontra-hegemonikoa sortuz”. (Casado, Beatriz; Ibarra, Pedro; Martinez, Zesar. 2012: 30) Definizio hori ikerketara ekarrita, herri mugimenduaz ari garenean haren dominazioaz jabeturik egoera iraultzeko, edo egiturari erresistentzia egiteko subjektu politiko batez ari garela esango dugu . Ernaik, lehenago ere aipatu bezala, baditu, hala ere alderdi politiko konbentzional edo herri mugimendu “klasikoak” dituen ezaugarriak. Batik bat antolakuntza ereduari dagokionez: egitura hierarkizatua eta zentralizatua du, nahiz eta horren inguruko lanketa ere eraman duen aurrera. Aitzitik, Martinez, Ibarra eta Casadok aipaturiko jakintza, prozesu eta harreman kontra-hegemonikoak abian jartzen aritu da gazte antolakundea hasieratik. Politika hegemonikoan hain presente ez dauden zenbait borroka espazio eta borroka molde jomugan ipiniz. Hain zuzen ere, ikerketa honetan horietako bati egingo diogu erreferentzia: Ernairen Urrats Feministari.
b) Feminismoa erakunde mistoetan: 60ko Hamarkadatik aurrera indartsu egituratu izan da feminismoa Euskal Herrian. Orohar herrietako asanbladen bitartez eta herrialdeetako koordinadoren bitartez antolatu izan dira feministak (Esteban, Mari Luz. 2017). Gutxi izan dira, ordea, beren burua feministatzat duten antolakunde mistoak. Gainera, osaera mistoa duten eragileetan, parte hartzearen desoreka nabarmena ageri ohi da ezaguna den 24 orduko militantzia ereduagatik. Hegemonikoki 24 orduko militantzia ulertu den moduan, jarduera politikoari are eta denbora gehien eskaintzean datza. Kontuan hartuta andrazkoek ordaindutako lanaz gain zaintza lanak eta lan erreproduktiboak egiten dituztela oraindik ere (sexu-genero sistema heteropatriarkalak ala egotzita), sarritan ez dira haien ekarpenak kontuan hartzen. Batetik, jarduera militanteak bat egiten du askotan zaintzarako lanei eskainitako orduekin (demagun arratsaldeetan lanaren ostean, larunbat goizetan…). Bestalde, militantziari denbora gehien eskaintzen dion horrek jasotzen du taldean errekonozimendua eta erabakitzeko ahalmen handiagoa. Hala, Joxemi Zumalabek denboraren erabileraren eta parte-hartzeko eta erabakitzeko boterearen ahalmenaren inguruko hausnarketa jarri du mahai gainean: “Denbora urria den aroan, beraz, parte hartze politikoari denbora gehien eskaintzen duen horrek botere gehiago dauka, prestigio gehiago eta erabakitzeko ahalmen handiago batzuetan. (…) sarri erritmo hau beste kideekiko gailentzea/inposatzea eragiten du. Berriz ere, bizi erritmoak alde batera utziz”. (Zumalabe, F. 2014: 29)
Lan erreproduktibo zein zaintza lanak egin ohi dituzten militanteek zailago izaten dute taldean ekarpena egin eta militantzia erritmo hori jarraitzea, eta sexugenero sistemaren banaketa heteropatriarkala medio, andrazkoak izan ohi dira, oraindik ere horiek egiten dituztenak. Lan feminizatu horien banaketa egin ezean, beraz, emakume militanteen parte hartzea ere, urriagoa, eta boterez ahulagoa izango da. Era berean, taldean bertan lan ordu horiek kontuan ez badira hartzen, ekintza eta bileretara azalduko diren gehiengoa gizonezkoa izango da, eta horrela, emakumeen parte hartzearen presentziak txikia izaten jarraituko du. Aipagarria da, era berean, feminismoa lantzen den erakunde mistoetan, eta batik bat maskulinitate berrien inguruan hausnartzen aritu diren talde horietan, zein nolako posizio aldaketa egin duten gizonezkoek. Jokin Azpiazuren ustetan (2015), gizonek feminismoaren alde hartutako jarrera, batik bat presio etiko eta moralagatik da. Horrela, haien diskurtsoa (eta ez jarduna) moldatzera beharturik daude gizonezko kideak, batik bat feminismoaren aldeko hautua egin duten taldeetan. Are gehiago,
Azpiazuk azpimarratzen du aldaketa diskurtsiboa gertatu dela, feminismoaren lanketa gizonen artean ere “onuragarria” dela esanez. Boterearen inguruko hausnarketak bultzatzen direnez, guztion ongizatea bilatzen delako. Zalantzarik gabe, baieztapen horrek interpretazio ugari eduki ditzake, eta feminismoa lantzen duen antolakunde batean gizonak diskurtsiboki nola kokatzen diren eta haien praktikak nola eraldatzen dituzten ere ikusi beharko litzateke. Bestalde, ez da ohikoa izan feminismoa militantzia feministen eremuetatik at lantzea. Egun ordea, autore askok baieztatzen duten moduan, ia beharrezkoa bilakatu da ezker mugimendu eta alderdiek euren burua feministatzat identifikatzea (Martinez, Tania. 2015). Urrats handia egin zuen Ernaik, esaterako, feminismoa independentzia eta sozialismoaren pare aldarrikatzen dituen ezker abertzalearen lehen gazte antolakundea izanik. Aldi berean Euskal Herriko mugimendu feminista indartsu egotea, eta politika egiteko era berriak eta kontra-hegemonikoak barneratzeak, gainera, politika egiteko espazio berriak zabaltzen ditu gazte antolakundearengan. Aurrerago ikusiko dugun moduan, hori izan liteke feminismoa aldarrikapen nagusietako baten gisa jasotzearen arrazoia. Ezin ukatukoa da Ernaik aldarrikapen feminista egin duela haren lehen lau urteetan. Gaia bereziki lantzeko lantalde bat ere osatu du, gainera. Ordea, Tania Martinezek (2015) ohartarazten du aldarrikapen hutsak eta lan talde espezializatuak sortzeak arriskuak ekar ditzakeela; batetik, feminismoaren lanketa osoa talde horiengan delegatzen delako; eta hortaz ez delako borroka horrekiko kolektibo osoaren atxikimendua lortzen, eta bestetik, taldearen gainkarga suposa dezakeelako . Bestetik, gainera, feminismoa aldarrikapentzat hartzeak ez du esan nahi militantzia eredua automatikoki aldatzen denik; eta hortaz, arestian aipatutako militantzia eredu hegemonikoa den molde maskulino hori ezbaian jartzen denik. Hain zuzen ere, interesgarria da une honetan lerrootara ekartzea Silvia Pirisek identitate feminista jasotzearen erronkaz esaten duena: “Feminismoak eztabaidaren erdian ipintzen du gizon eta emakumeon arteko botere harremana, ezberdintasun sozialak,, pribilegioak eta hori iraunarazten duen egitura sozial, ekonomiko eta politikoa. Baina, batez ere pertsonala politizatzen du (...) eta, gainera, zeharkatu egiten gaitu; hori da feminismoaren potentzialitate handienetarikoa, baina baita bere konplexutasunik handiena ere; parte garen sistemari eraso egiten baitiogu. Zentzu honetan, iraultza ez da kanpoan gertatzen ari den zerbait, geure identitate, harreman eta bizitza propioak eraikitzean hasten da”. (Piris, Silvia. 2015)
Antolakunde misto batean feminismoa borroka ildo gisa identifikatzeak beraz, Pirisek eta Martinezek aipatzen dituzten arrisku guzti horiek hartzea dakar. Maila diskurtsiboan bai, baina militantzia ereduetan eta kolektiboko kideen arteko botere harremanetan eragitea zailago izan ohi delako. Ikerketa honen xedea, hain zuzen ere, Ernai gazte antolakundeak kideengan ikuspegi feminista batetik eragin duen jakitea izango da. Dena den, garrantzitsua da kokapen teoriko bat egiten ari garen heinean, kontuan hartzea zenbait autorek esaten dutena emakumeek herri mugimenduetan duten parte hartze politikoaren inguruan. Izan ere, mugimendu sozialek politika egiteko eredu eta espazio berriak ireki arren; zein da, ikerketetan batzuen arabera, kolektibo horietan emakumeek duten erabakimen eta ekintza gaitasuna? 2.2.1) Emakumeak mugimendu sozialetan Herri mugimenduen inguruko ikerketak ugariak izan arren, emakumeek mugimendu sozialetan duten parte hartze politikoaren inguruko ikerketak edo genero ikuspegitik herri mugimenduak aztertzen dituzten lanak berriki hasi dira argitaratzen, azken hamar urteotan. Euskal Herriko eremuari dagokionez, berriz, Pili Alvarezek osatutako lana da ezagunena: “Relaciones de género y cultura en los gaztetxes (Alvarez, Pili. 2012): gaztetxeak eremu autogestionatu, antolakuntza eredu ez hegemoniko eta sistema kapitalista patriarkaletik “askatutako” eremu gisa azaldu ohi zaizkigu, eta autoreak, ikuspegi feministatik, talde horietan gertatzen diren botere harremanen eta genero desoreken berri ematen du bertan. Ikerlariak aitortzen du gutxi direla gai horren inguruan diharduten lanak. Asko ez izan arren, ordea, denek baieztatzen dute eredu ez hegemonikoa bultzatzen duten eta nortasun eraldatzailea duten mugimendu hauek ere erreproduzitu egiten dutela sistema patriarkala: “Onartu behar dugun lehen kontua da antolakunde misto eraldatzaileak: mugimendu sozialak, alderdi politikoak, sindikatuak... tradizionalki etsaiaren eremua izan direla emakumeen parte hartzearentzat (...) emakumeek oztopo espezifiko asko gainditu behar izaten dituzte erabakigune eta parte hartzerako espazioetan egon ahal izateko; are gehiago ikuspegi feminista eta kritikoa izanda”. (Piris, Silvia. 2015). Lehen esan bezala, herri mugimenduek politikarako espazio eta eredu berriak jorratu ohi dituzte. Ondorioz, patriarkatuaren eta sexu-genero ezberdintasunaren gaineko kontzientzia handiagoa dago orohar horrelako taldeetan. Ordea, kide emakumeen parte hartzea espazio publikoko politika formaletik urrundu ohi izaten da, parte hartze puntualeragora eta atzeguardiara mugatuz (Alvarez, Pili. 2012). Lan horiek gainera, espazio publikoan egiten ez direnez, herri mugimenduak gauzatzen dituzten jardunetan hierarkikoki maila baxuagoan ageri ohi dira, eta aintzatespen
gutxiago izaten dute gizonezkoek eremu publikoan egiten dituzten lanak baino. Ikusgarritasun faltak ekartzen du, bortxaz hala ez izan arren, emakumeek mugimendu sozialetan duten parte hartze kuantitatiboa gizonezkoena baino txikiagoa dela uste izatea (Amurrio, Mila; Larrinaga, Ane 2013). Kontuz, erreferentzia hau ez duzu bibliografian jaso Kide kopuruari erreparatuz taldearen osaera parekoa izan arren, kontuan hartu behar da parte hartze horren nolakotasuna ere. Sexu-genero rolen ikasketa prozesuagatik, ezberdina da sozializazioa emakume eta gizonetan; bati eta bestari egotzitako baloreak agerian gelditzen dira mugimendu sozialetako parte hartzean ere. Emakumeek gutxiago parte hartzen dute, eta, gainera, sarri exijentzia maila handiagoa eskatzen zaie andrazkoei, eta gizonek baino konpromiso handiagoa erakutsi behar izaten dute taldean onartuak izateko. Emakumeek taldearen partetik onarpena izateko erakutsi beharreko konpromiso gehigarri hori erabat lotua dago, lehenago ere azaldu den moduan, militantzia ereduak batik bat (neutroak direla uste arren) maskulinoak direnaren ideiarekin. Adibide argia ematen du Alvarezek ikerketan gaztetxeetako asanbladetako parte hartzea ikertzen ari dela. Gaztetxeko asanbladetan andrazko parte hartzaileek ustezko baieztapenak egiten dituzte; txanda errazago galtzen dute eta tonu baxuagoan hitz egiten dute. Gizonen parte hartzea kategorikoagoa izan ohi da eta tonu altuan eztabaidatu ohi dute. Ondorioz, emakume kide askok rol asimiliazio berri bat egiten dute eta horrelako espazioetan maskulinizatzeko joera izaten dute, kontuan har ditzaten. Arazoak, ordea, bere horretan iraungo du, izan ere eredu militanteak androzentrista izaten jarraituko du, dena den (Alvarez, Pili 2012). Taldekideen arteko botere harremanekin amaitzeko, beraz, lehen gakoa da antolakuntza eta parte hartze ereduen inguruan hausnartu eta, hala behar izanez gero, horiek aldatzea. Arestian aipatu dugu mugimendu sozialek antolaketa eredu anitz izan ohi dutela. Horri erreparatu behar zaio, esate baterako, emakumeek kolektiboan duten parte hartzea aztertzeko. Ikerketarako hau egiteko ere Ernaiko antolakuntza-maila ezberdinetan biltzen diren emakume militante feministekin elkartuko gara. Aurrerago ikusiko dugun moduan Ernaik berak lau urteotan egin ditu horren inguruko hausnarketak eta zenbait mekanismo ere proposatu ditu militantzia eredua iraultzeko. Honenbestez, esan genezake, herri mugimenduetan ere, nahiz eta politikarako beste eremu batzuk zabaldu eta eraldaketa eta parte hartzerako beste eredu batzuk proposatu, sexu-genero sistemaren araberako desberdintasunak gertatzen direla gizon eta emakumeen parte hartze politikoan. Are gehiago norberaren baitan erabat naturalizatua dagoen dominazio sistema izanik, zailago bilakatzen da horren aurka ere
borrokatu eta taldean bertan lan egiteko ereduen inguruko hausnarketa egitea. Era berean, orain arteko ikerketei erreparatuta, feminismoa aldarri hartzeak ez du bortxaz ekartzen militantzia eredua feminista (parekidea bederen). Horregatik, ikerketa honetan Ernairen jarduera feminista aztertu eta militantzia ereduan zein nolako eragina eduki duen ere aztertuko dugu. Ernai, ordea, Ezker Abertzalearen baitan kokatua dagoen gazte antolakundea da; are gehiago LAB sindikatuarekin eta Sortu alderdi politikoarekin batera osatzen da, egun, mugimendua. Ondorioz, ezinbestekoa da labur azaltzea Ezker Abertzalean feminismoak eduki duen bilakaera, Ernairen apustua ulertu eta aztertu ahal izateko. 3) TESTUINGURUA. 3,1 FEMINISMOA EZKER ABERTZALEAN Ernai gazte antolakundeak Ezker Abertzalearen ia 60 urteetan feminismoaren aldarria lehen lerroan jarri arren, egia da aldez aurretik ere mugimenduaren barnean prozesu feministak egin izan direla eta kolektiboaren barnean talde feministak kokatu izan direla. Horregatik, interesgarria da Ezker Abertzalearen baitan feminisomak eduki duen bilakaera aztertzea, era berean, mugimenduan orain arte egon diren lau gazte antolakundeek (Jarrai, Haika, Segi, Ernai-Aitzina) gaia zein intentsitatetan landu duten erreparatzea ere interesgarria da. Ezker Abertzalearen lehen urteetan (Euskadi Ta Askatasuna ETAren hasierarekin lotzen badugu, 1958tik aurrera), ez zen feminismoaren edo emakumeen eskubideen aldeko aldarririk egin. Are gehiago, ikuspegi oso esentzialista zuen ETAk eta emakumeak euskal kulturaren gordailutzat zituen (Ernai, 2015). 1963ko Bigarren Asanbladara arte, ez zen emakumerik azaldu, eta orduko hortan bi izan ziren parte hartu zuten andrazko kideak. 1965Ko maiatzekoa da, hain zuzen emakumeen zapalkuntza espezifikoari erreferentzia egiten dion lehen artikulua. Zutik! Buletinean argitaratutako artikulu batean emakumeek bizi zuten zapalketaren berri eman zuten eta errotiko aldaketa bat behar zela aldarrikatu zuten. Lehenago ere aipatu moduan, Ipar Euskal Herriko emakume abertzaleak izan ziren emakumeen eskubideen aldeko borroka lehen lerroan jarri zuten aitzindariak. 60Ko Hamarkada amaieran eman zioten hasiera lanketari, eta 1974ean sortu zen Emazteak Iraultzan taldea; jendarte eta nazio askapenari emakumeen askapenaren aldarria gehitu zion kolektiboa. Hego Euskal Herrian, berriz, aipagarria da 1978an Koordinadora Abertzale Sozialista KASeko Emakumeak antolakundea sortu zela (KAS
Emakumeak). Horrela, 1975ean sortu zen koordinadoraren helburu laukoitzari (Euskadi independentea sozialista, batua eta euskalduna), ez patriarkala gehitu zioten (Dañobeitia, Olatz. 2016). 1984an , Ipar Euskal Herrian Aizan sortu zen; emakume sozialista eta indepedentistaz osatutako erakundea. Ez zegoen KASen barruan kokatuta baina lotura politiko handia zuten, eta, horregatik koordinadorak eta talde feministak aldarrikapen txosten bateratua argitaratu zuten 1984ean. 1987Rako, berriz, KAS barnean erakunde feminista autonomoa sortzeko prozesua jarri zen martxan; Egizanen sorrera izango zena. Talde honen arabera sozialismoa zen emakumeen zapalkuntzaz askatzeko alternatiba. Egizanek 2000ko hamarkadan utzi zion jarduteari. Eta erronka berdinarekin, baina ikuspegi ezberdin batetik, euskal emakumeen zapalkuntza hirukoitzaren arazoari erantzuna ematen dion Bilgune Feminista sortu zen 2002ko urtean. Ezker Abertzalearen baitan feminismoa lantzen duten taldeak egoteaz gain, azken bi hamarkadetan mugimenduak egin izan ditu barne prozesuak borroka feminista txertatzeko. Hain zuzen ere, 2003an argitaratu zuen Ezker Abertzaleak Ezker Abertzale feministarantz izeneko txostena; mugimendu osoak printzipio feministak barneratzeko. Ikerketa itxurako dokumentuak oinarrian ondorengo aldagaiak hartu zituen kontuan: barne antolakuntza, feminismoarekiko pertzepzioak eta jarrera sexistak. Bertan azaltzen da urrats garrantzitsu bat: “Ezker abertzalearen proiektu estrategikoak, -independetzia eta sozialismoa-, integrala izan behar du, beraz feminista (Ezker Abertzalea. 2003). Ordutik beraz, aldatu egiten da ulerkera: emakumeen zapalkuntzarekin amaitzeko sozialismoa beharrezko izatetik, sozialismoa balio feminista gisa ulertzera igarotzen da; urrats ideologiko adierazgarria (Dañobeitia, Olatz. 2016). Ordutik prozesu feminista iraunkorrean sartu da Ezker Abertzalea eta Sortuk proiektu politikoaren azalpenean feminismoa gehituta amaitu zen. Publikoki, ordea, Ernai gazte antolakundea izan da ildo feminista independentzia eta sozialismoaren pare jarri dituen lehen kolektiboa. Ezker Abertzalearen barnean koktutako gainontzeko kolektiboek ere, egin dute, hein batean lanketa feministaruntz hurbilketa, baina denboran asko luzatu izan da sarri asko. LABek, esaterako, 1996an sortu zuen Emakume Idazkaritza eta ordutik apostua egin du andrazkoek goi karguetan eta publikora begirako jardunetan presentzia izan dezaten. ETAk, berriz, emakumeen askapenari buruzko gogoeta publiko gutxi plazaratu ditu; salbuespen gisa 2016ko agiri batean gizon eta emakumeen arteko parekidetasuna aldarrikatu zuen (Dañobeitia, Olatz. 2016). EPPK. Euskal Preso Politikoen Kolektiboak ere erreferentzia txikia egin dio borroka feminstari;
salbuespenak salbuespen (2005ean Emakumeen Mundu Martxa Euskal Herriratzean kaleratu zuten). Hala ere, azken urteotan kartzelak emakumeengan duen eraginaz egindako ikerketen harira, ugaritu egin dira presoen kolektiboak eta euskal presoen eskubideen aldeko taldeek egiten dituzten erreferentzia feministak. Horren adibide da, esate baterako, 2016ko abenduan Kalera Kalera dinamikak kolektiboko preso ohi emakumeen biltzarra egin izana Usurbilen. Ernai jomugan dugula, interesgarria da, amaitzeko, Ezker Aberzalearen baitan kokatu diren gainontzeko gazte antolakundeen ibilbide feminista nolakoa izan den errepasatzea: Jarrai 1979an sortu zen; KAS koordinadorako gazte erakunde gisa. IV. Eta V. Kongresua bitartean (1989-1992) erabaki zuen Ezker Abertzalearen gazte erakundea izateari utzi eta gazte erakunde ezkertiar eta abertzale bilakatzea. Gazte mugimenduaren autonomia eta anizatsuna kontuan harturik, borroka horren baitan kokatu zuten feminismoa. Era berean aipagarria da 90ko Hamarkadan emakume gazte feministen talde autonomoek eta Jarraik edukitako harremana, eta militante feministak Jarraiko parte izan zirela (Dañobeitia, Olatz. 2016) Haika Hego Euskal Herrian aktibo zegoen Jarraik 20 urte betetzean eta Ipar Euskal Herriko Gazteria antolakundearen 5. Urteurrenean, bi erakundeak batu eta nazio mailako gazte antolakundea sortzea hobetsi zuten 2000ko apirialren 22an.. Ibilbide laburra izanda, ez zuen feminismoa borroka ildo nagusi gisa ezarri, ezta Amaiur barne prozesuan gara hartako egoera sozioekonomiko eta soziopolitikoaren azterketarako aldagai gisa proposatu.. 2001. urtean ilegalizatu zuen Baltasar Garzonek antolakundea, eta bere hortan amaitu zen kolektiboaren ibilbidea. Segi Haika gazte antolakundearen ilegalizazioaren ostean, 2001. urtean haren jarraipen gisa sortu zen Segi gazte antolakundea. Ibilbide korapilatsua eduki zuen kolektiboak, izan ere Espainian ilegal bilakatu zen, 2002 tik aurrera, Baltasar Garzonen aginduz. Hego Euskal Herrian jarduera klandestinoa eta Ipar Euskal Herrian modu legalean, kanpaina ugari jarri zituen martxan 2012ko urtean, barne prozesu baten ondoren disolbatzea erabaki zuen arte. Ideologiari dagokionez, 10 urteko ibilbidean aldaketa
soma daiteke Segiren txostenei erreparatuta. Hasiera batean ipar orratz zituen Independentzia eta Sozialismoa, Aldarri horri zazpi balio erantsi zizkieten: antolakunde nazionala, independentista, euskalduna, sozialista, iraultzailea, gaztea eta anitza zen Segi sortzean. 2009An Segik berak argitaratutako Zer gara? Dokumentuan berriz, beste balio batzuk gehitzen dizkiote antolakundeari: Ordutik amaierararte Segi independentista, iraultzailea, sozialista, euskalduna eta feminista dela aldarrikatu zuen gazteen kolektiboak. Aitzina Segiren amaierarekin, Ezker Abertzaleko gazteek barne prozesu bati bide eman zioten. Orduan, “Orain dun/k tenorea” dinamika jarri zen abian Ipar Euskal Herrian. Prozesu horren ostean, ikuspegi nazionala, baina iparraldeko antolaketa duen Aitzina gazte antolakundea sortu zen 2013ko azaroaren 2an. Egun puntualetan feminismoa aldarri ian arren (martxoaren 8a, azaroaren 25a...). Dinamika propiorik ez du abian jarri eta ez da lehentasunezko borroka ildoa izan. Joan den 2016ko uztaileko Batzar Orokorraren ostean, feminismoari bereziki heltzeko apustua egin zen, euskararen aldeko borrokarekin batera. Horrela talde tematikoak deituriko bi lan talde berri sortu dira Aitzinaren barnean: talde feminista eta euskara taldea. Talde feministak 2016ko irailean egin zuen aurkezpena, eta ordutik, deialdiak egiteaz gain Asteburu ubela deituriko formakuntza asteburu bat ere antolatu du. Teoriatik praktikara ordea, Ezker Abertzaleak amildegia izan du batzuetan, eta ez da koherentea izan kanpora emandako mezu feministaren eta barne antolaketa eta ereduen artean. Hain zuzen ere, feminismoa norbera zeharkatzen duen borroka izateak zaildu egiten du sarri barne korapilo eta desorekak lantzea. Ikerketa honen bitartez, Ernai gazte antolakundeak, diskurtsiboki egindako aldaketak militantzia ereduan eragina izan duen edo ez aztertzea izango da, hain zuzen ere. 3.2) ERNAIREN LEHEN LAU URTEAK Emakumeek politika arloan duten parte hartzearen inguruko berrikuspen teorikoa eginda, eta andrazkoek herri mugimenduetan ere politikoki eragiteko dituzten oztopoez jabetuta, Ernaik berak lau urteko ibilbidean zein nolako lanketa feminista jorratu duen, eta horrek ustez naturalizatuta dagoen militantzia eredu maskulinoa eraldatzea lortu duen aztertzea dagokio ikerketa honi. Horretarako, beraz, testuinguruan kokatu behar dugu Ernai. Batetik, maila orokorrean zein nolako borroka ildoak jorratu dituen ikusteko, eta haren ideologia politikoa nolakoa den zehazteko; eta
bestetik, Urrats Feminista delakoa aurrera nola eraman duten ikusteko. Zentzu horretan, borroka feministari dagokionez egindako kanpainak, barne prozesuak eta bestelako dinamikak ekarriko dira paperera; besteak beste prozesua militante guztiekin lantzeko sortutako Kaierak. 3.1.1) Ezker Abertzalearen gazte antolakunde berria: Ernai Ernai Ezker Abertzalearen baitan kokatzen den gazte antolakunde independentista, sozialista, feminista eta iraultzailea da. Sei hilabeteko Zukgua prozesu eratzailearen ostean, 2013ko martxoaren 2an eman zen argitara, Lizarran egindako ekitaldi batean. Ordutik, lan ildo jarraitu izan ditu sozialismoa, nazio eraikuntza eta feminismoa. Hiru bide horietan berriz, anitzak izan dira jorratutako lanketak: prekarietatea, etxebizitza, sexu askapena, gatazkaren konponbidea... Barnera begira ere, formakuntzarako saioak prestatu eta euskarriak helarazi dizkie haren militanteei. Lau urte hauetan gehien landu den arloa izan da Urrats Feminista, eta baita atal sozioekonomikoari dagokiona ere (Lan eskubideen gida, Zer da TTIP?, Gazteak, Lana eta Prekarieatea., Pentsamendu Kritikoa...).. Eratze prozesutik jarri du antolakundeak militantzia ereduaren gaineko hausnarketa erdigunean, arestian aipatu moduan herri mugimendu berri deiturikoek egin izan duten moduan. Zentzu horretan, esan daiteke praktika kontra-hegemonikoak sortu dituztela, bai diskurtsoari dagokionez eta baita ekintza motari dagokionez. Ohikoa den eredu militante maskulinizatutik apur bat urruntzea lortu da, beraz, egindako ekintza ugaritan. Horren adibide da, esate baterako, 2014ko maiatzaren 3an gazte antolakundean antolatutako Manifestakzioa. Protestarako ekintza eredu ezberdinak proposatu zituen bertan kolektiboak; hala nola: arratoiak multinazional handietara sartzea, desobedientzia eginez eserialdia egitea, simaurra banketxe handietara botatzea, dantza, eta abar. LAB eta Sorturekin batera, egun Ezker Abertzalearen hirugarren hanka da Ernai. Horregatik, eredu kontra-hegemonikoak hartu bai, baina ezin ahaztu daiteke Ernai alderdi politiko eta sindikatu bati erabat loturik doan gazte antolakundea dela. Horri dagokio, hein batean haren antolaketa eredu hierarkizatu eta zentralizatua. Lekuan lekuko erabakigune eta botereguneak bultzatu diren arren (eskualdeak, kasu). Oraindik ere nabarmena da lanketa nazionalek eta egiturak duten garrantzia. Horri erreparatu beharko zaio, hain zuzen ere ikerketa osatzen den heinean. Are gehiago, Ezker Abertzaleak hartutako erabakiak eta hautu estrategikoak bere egin ditu Ernaik Abian azken prozesuaren ostean, eta sortzetik lau urtera, egindako lanaren ebaluaketa egiteko eta datozen urteetako ibilbide estrategikoa definitzeko Iñurritegia Kongresua
abian jarri zuen urtarrilean. Zirtaka dokumentua oinarri harturik egingo dugu egun Ernai denaren argazki orokorra. Izaera ideologikoa eta borroka ildoak Arestian aipatutako nortasun independentista, sozialista, feminista eta iraultzaileak bere gain hartzen ditu berriz ere antolakundeak baina, oraingoan, zapalkuntza laukoitzari erantzun gisa identifikatzen du bere burua kolektiboak : nazio zapalkuntza, klase zapalkuntza, genero zapalkuntza; eta berria dena, helduek eragindakoa (Ernai, 2017). Estrategiaren ardatza da nazio eraikuntza. Horri atxikirik identifikatu duten “fase politiko berrirako” lau erronka proposatu dituzte: “1) Sistema kapitalista heteropatriarkal espainiarrak eragindako zapalkuntzen hegemoniari aurre egin eta nazio eraikuntzari (eta bere fase garatuenean estatugintzari) ekarpena egingo dion kontraboterea artikulatzea; 2) Pedagogia independentistarako bitartekoak sortzea; 3) Gazteria independentista artikulatzea; eta 4) Gazte Antolakundea berregituratu eta indartzea. Proiektu politikoaren aldeko borroka ideologikoa eta agendan eragiteko gaitasuna indartzea. (Ernai, 2017)” Horretaz gain, gazteek gatazkaren konponbidearen inguruko foroetan eta heziguneetan eduki behar duten presentzia ere azpimarratzen du ponentziak.. Antolaketa eredua Antolakundeak jardun dezentralizatua eduki beharko lukeela aldarrikatzen eta militantzia ereduaren gaineko hausnarketa beharrezkoa dela jaso. Are gehiago, militantzia ereduen sostengarritasunaren gaineko eta funtzionamendu feministaren inguruko atal berezituak ditu dokumentuak; bertan agertzen da, gainera, Ernaiko lanketa politikoaren zutabe garrantzitsu izango direla emakume ahaldundu eta feministak; gainera beto feministaren proposamena ere egiten da idazkian.. Dena den, Ernaik antolaketa eredu jakin bat proposatzen du Zirtaka ponentzian: Nazio mailako taldea (Hego Euskal Herria), herrialdeko taldea (probintziak), eskualde-hiriburuak, eta herriak. Amaitzeko barnera begirako zenbait prozesu egingo direla ere oroitarazten du kolektiboak: prozesu feministarekin aurrera egin, prozesu internazionalista gauzatu eta formakuntza eta euskara lantaldeak sustatuko ditu.
3.3) Feminismoa eta Ernai; lau urteko prozesua. Ernaik izaera feminista aldarrikatu zuenetik lau urte pasa ostean, interesgarria da lan honetarako egindako prozesuaren nondik norakoa jasotzea. Lehen unetik, feminismoaren aldarria diskurtsiboa soilik ez, militantzia ereduan eta antolaketan eragina izango zuena dela baieztatu du kolektiboak. Horregatik, datorren bilan hau egiterako unean, batetik, kontuan hartuko ditugu kanpora begira egindako kanpainak (karteldegia, bideoak, egun puntualetako lanketak eta baita gazte topaketetan hartutako neurriak) eta barnera begira egindako formakuntza. Horretan datza hain zuzen ere 2013ko udazkenean Ernaik argitara emandako Urrats Feminista. Kanpora begirako lana eta lanketa diskurtsiboa Feminismoa borroka ildo gisa definitzeak aldaketak ekarri ditu ezinbestean errealitatearen azterketatik hasi eta sistema heteropatriarkal kapitalistaren aurkako borrokan. Horregatik, ugari izan dira, lau urtetan, Ernaik proposatutako lanketak. Aipagarria da, batik bat, lau urteetan zehar azaroaren 25ean (Emakumeen aurkako biolentziaren kontrako eguna), martoaren 8an (Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna) eta ekainaren 28an (Sexu askapenaren nazioarteko eguna) egin dituzten kanpainak. Erniak markak gisa hartu izan du burujabetza kontzeptua. Horregatik, lanketa feministarekin lotura duten diskurtsoek ere kutsu hori hartu izan dute. Burujabetza sistema heteropatriarkalaren aurka, burujabetza nork bere gorputza nahi bezala definitzeko, burujabetza erasoen aurrean, eta ahaldutzea sexu eraso eta eraso homofobikoen aurrean autodefentsa erabiltzeko. Hori dela eta deigarria da Ernaik bere karteldegian (egun espezifiko hauei dagokionez) emakume eta gorputz ez normatiboak “gordinki” eta indartsu nola azaltzen dituen (ikus kartelak gehigarrietan). Emakumeak eta gorputz ez normatiboak izan ohi dira protagonista eta mezu indartsuak eraman ohi dituzte: “Autodefentsa feminista! Matxiruloak akatu!; Eman sua patriarkatuari!; Neska gazteok iraultzarako prest” Eta azken hiru urteetan ekainaren 28rako erabili duten mark: “Zernahi gara”. Gainera, diskurtso hutsetik praktikarako jauzia eta euskal gazteekin lotura egiteko asmoz, 2016ko ekainean Zernahi gara argazki lehiaketa ere jarri zuten abian. Bestalde, lanketa feminista hutsetik aterata ere, agerikoa da eremu publikora borroka feminista eta emakumeen eta gorputz ez normatiboen irudiak ere eraman dituela Ernaik kartelen eta diskurtsoen bitartez. Horren adibide da, lehen kanpaina handian (Batera egingo dugu!) andrazkoak izan zirela protagonista (gehigarrietan
atxikituta). Gainera aski ongi zaindu dute bozeramailetza, eta orohar emakume eta gizonek hartu dute publikoarekin harremanetan egoteko lana. Dena den, aztertzekoa litzateke zein gorputz eredu diren Ernairen gazteak errepresentatzen dituzten irudiak, eta bozeramailetzaz gain, emakumeek benetako eskuhartzea duten eguneroko lanean. Iruditeriaren eraldaketa horrekin militantzia eredu maskulinizatua aldatzen ari dela iradoki du Zuriñe Rodriguez ikerlariak: “Pausoz-pauso, borrokalari maskulino eta heterosexualaren iruditeria aldatzeko arrakalak sortzen ari dira. (...) beste iruditeria batzuk sartzen dira jokaleku politikoan. Hori, adibidez, Ernai gazte antolakundeak eginiko apustu diskurtsiboan ikus daiteke. Euren karteletan elementu berriak sartu dira indarrez. (...) -emakumearen esentzialtasuna ere hautsi da (...). Kartel horietan, feminismoaren herentzia zuzena eta autoritatea ikus daitezke. (Rodriguez, Zuriñe 2016)” Hala ere, diskurtso aldaketa nahikoa ez dela jakitun, Ernai gazte antolakundeak sortze urte berean ekin zion Urrats feminista delako prozesuari. Helburua militanteengan feminismoa beharrezko borroka ildo gisa txertatzea, formakuntza feminista eskaintzea, eta militantzia zein antolaketa ereduan aldaketak eragitea izan da. Urrats feminista Jardunean aritu den lau urteetan, prozesu feminista egin du gazte antolakundeak barnera begira, arestian aipatu ditugun helburuak lortzeko. Eredu militante maskulinizatu batetik feminismoa ardatz izango duen antolakunde baterako bidea egiteak, epe luzerako estrategia bat abian jartzea ekarri du; lekuan lekuko testuingurua eta militanteen nolakotasuna ezberdinak delako. Horregatik, lau urte hauetan Kaiera feminista deituriko hiru txosten kaleratu ditu kolektiboak. Ekainean bertan argitaratuko du prozesuaren lehen zikloa itxiko duen laugarrena; ikerketa egiteko zirriborra erabili dut. Oinarrizko kontzeptuetatik abiatu eta feminismoaren ibilbide historikoa egin du antolakundeak; militanteak euren jardunaren inguruko hausnarketara bultzatuz. Hiru kaierek ezaugarri berak dituzte: alde batetik, formakuntzarako testuak jasotzen dituzte. Horretaz gain, militanteen parte hartze aktiboa sustatu asmoz, tailerrak proposatzen dituzte militante-taldean egiteko. Gainera, oinarrizko hiztegia eta bibliografia ere badute txostenek. Batik bat maila lokalean eta eskualdean landu dira koadernoak, lekuan lekuko beharrei moldatu ahal izateko. Kideak izan ohi dira, txandakatuz, tailerrak antolatzeko ardura hartzen dutenak. Ondorengoak dira landutako kaierak: 1) Feminismoa bizi ereduen oinarri (feminismoaren oinarrizko
kontzeptuak lantzea izan zen helburua lehen kaiera honetan: sexu-genero sistema, patriarkatua eta kapitalismoa, eta alternatiba gisa praktika feminista); 2) Historiatik ikasten gure feminismoa zehazteko (teoria eta praktika feministan barrena ibilbide historikoa egiten du kaierak, antolakundearen nolakotasun feminista definitze aldera. Batez ere mendebaldeko proposamenak ekartzen ditu, baita Euskal Herrian eta Ezker Abertzalearen baitan feminismoak eduki duen bilakaera ere); 3) Pentsamendua eta praktika feminismotik aztertzen (Feminismoa zehar lerro gisa praktika militantean zein norbanakoaren bizitzan lantzeko ildoak proposatzen dituzte. Hala nola, gorputza, harremanak, lana eta militantzia eredua). Ekainean argitaratuko denak berriz, herrietako eta auzoetako taldeetan eragiteko helburua dauka. Horretarako, dinamika batzuen bitartez gizon eta emakumeen parte hartzea orekatua izan dadin zenbait tresna eta mekanismo proposatu eta adostuko dituzte. 4. PLANTEAMENDU METODOLOGIKOA Ikerketa honetan metodologia ezberdinen uztarketaren edo integrazioaren aldeko apustua egin da. Ikerketari dagozkion ikergaldera eta helburuak ikusirik, metodologia kuantitatiboa eta parte hartzailea erabiltzea hobetsi da, beti ere, ikuspegi feminista batetik landuz,. Izan ere, ikerketa hau diagnosi bat ere badela esan genezake, hain zuzen Ernai gazte antolakundeak aurrera eramandako Urrats Feministak militanteengan eta egituragan izan duen eragina aztertzeko diagnosia. Horregatik, Callejo eta Viedmak (2005) proposatzen dute horrelako lanetarako egokia dela metodo anitzen uztarketa. Nolako integrazio maila? Bericat-en arabera, konbinazioaren maila erabiliko da ikerketa honetan. Hau da, batetik metodologia kualitatiboaren teknika ezagunak erabiliko dira; elkarrizketa sakona eta behaketa. Bestetik, berriz, ikertua den taldeari ongi moldatutako teknikak erabiliko dira; hala nola, taldeari egokitutako ebaluazio saio bat. Arlo kualitatiboak, aukera emango digu informazio garrantzitsua jasotzeko. Ikerketa Ekintza Partehartzaileak, berriz, taldeari egokitutako metodologia diseinatzen lagunduko digu, eta baita, ikerketa prozesu osoan zehar antolakundearekin lanean jarraitzeko aukera eman ere. Horrela hiru teknikez osatutako metodologia egituratu da: batetik, herri bateko Ernairen bileraren behaketa egingo da. Bestetik, eskualde bereko kide bat elkarrizketatuko da, eta baita, maila nazionalean hasieratik Urrats Feministan lanean jardun diren beste bi kide ere. Amaitzeko, herri eta hiriaren perspektibak jaso ahal izateko, Donostiako ebaluazio saio baten prestatzaile eta behatzaile izan da
Metodologien hautua ordea, ez da ausazkoa. Aitzitik, ikerketaren eta ikerlarien jarrera islatzen da aukeraketa horretan. Iker objektua perspektiba ugaritik landu liteke, eta modu batera edo bestera egin ikerketa, emaitza ezberdina izango da. Horregatik, hautu kualitatiboa egiterako unean, gogoan izango dugu metodologia honek gizarte fenomenoak era sakonago batean ezagutzeko aukera ematen duela (Juaristi, Patxi. 2003). Ezin ukatuzkoa da Ernai bera gizarte fenomenoa denik; gazte antolakundea den heinean eta jendartearekiko etengabeko harremanean dagoenean. Era berean, lehen azaldu bezala, Ezker Abertzalearen baitan egin den prozesu feminista eraldaketa fenomeno bat ez da gazte antolakundearen prozesu feminista bera (begirada kronologiko batetik bederen). Eta hortaz, gizarte fenomeno batez ari gara Ernaien Urrats Feminista aztertzerako unean ere: horrela, behaketaren teknika eta elkarrizketa sakonak baliatuko dira taldearen barneko informazioa eskuratzeko; besteak beste, prozesuaren nolakotasuna eta kideen pertzepzioa jaso ahal izateko. Era berean, azpimarratu beharrekoa da metodologia parte hartzailea eta epistemologia feminista erabili izanaren arrazoia.
Izan ere, ikerketa egiterako unean presente egon da ikerketa parte hartzailea eta begirada feministatik eraikia izatea. Bai marko teorikoa definitzerako unean, baina, baita ikerketa bera aurrera eramaterako unean ere. Hala, epistemologia feministaz hitz egiten dugunean, ikerketa prozesu osoan zehar begiratzeko modu jakin batez ari gara; orain arteko teoria eta metodologia ezberdinen irakurketa kritikoa egingo duena, eta proposamen politiko feministak mahaigaineratuko dituena (Espinosa, Yuderski. 2014). Erabat lotua doa, beraz, Ikerketa Ekintza Parte hartzailearekin. Proposatutako metodologia ez baitu ikerlariak bere kabuz osatu. Aitzitik, taldearen ezaugarri bereziak kontuan hartuz, eta hasieratik taldearekin lan eginaz, metodologia proposamena egin zaio taldeari, hori aurrera eramateko. Lehenago aipatu moduan, baliabide urriak izanda, zaila da ehuneko ehunean metodologia parte hartzailea erabiltzea. Hala ere, ahal izan den neurrian eutsi zaio hautu horri.
Esate baterako, ikerketaren planteamendua bera, ikerlariak proposatu arren, antolakundeko ezinegon konpartitu baten ondorio izan da. Hain zuzen ere, ikerketaren helburua bera diagnosi ahalik eta osatuena egitea da, antolakundeak bere esku izan
dezan eta etorkizunerako erronka berriak proposatu ditzan. Era berean, Dabilen Harriari Goroldiorik ez liburuan ageri diren bi ideia egin dira gure ikerketa honetan ere: “Amaierarik ez duen prozesu baten hasiera baino ez da, helburua etengabeko begirada autokritikoa garatzea baita”, eta: “Hasieratik gogoeta hau konpartitu eta kolektiboa izateko xedea eduki du” (Joxemi Zumalabe Fundazioa, 2012: 4). Ildo horretan ,eta fundazioak bera jasotzen duen moduan, garrantzitsua da Herri Mugimenduarekin horizontaltasunean lan egitea; are gehiago, ikerketa honi dagokion moduan, sexu-genero artean egon daitezkeen botere-harremanez hitz egiten ari bagara eta militantzia ereduen inguruko hausnarketa helburua bada.
Horrela ba, metodologia parte hartzaileak bide ematen du sektore gutxiagotu eta zapalduak ahaldundu eta antolatzeko (Martinez, Zesar. 2014). Kasu honetan, ikerlarien ustez azterketa hau egiteak, batetik, urrats feminista indartzen eta, beraz, emakume militanteen ahalduntzea gauzatzen lagundu dezake, eta bestetik, antolakundeari, talde gisa, kohesioa eta prozesuaren berrespenerako indarra emateko gaitasuna izan dezake. Izan ere, metodologia parte hartzailearen ezaugarrietako bat da ikerketa objektua prozesu horren subjektu aktibo bilakatzea (M. Zesar, 2014). Zentzu horretan , gogoratu beharra dago metodologiaren hautuan, eta orohar prozesu osoan zehar Ernairen lantalde feministarekin aritu garela lanean, ikerketa baliagarria izan dadin, aipatu moduan taldea berarentzat.
Militantzia ereduen inguruko hausnarketa egiten ari den antolakundeari, beraz, aipatutako metodologia egoki moldatzen zaiola erabaki da, eta gainera, epistemologia feministatik landuko da, hain zuzen ere ikerketaren ildo nagusietakoa diren botereharremanak zainduko direla iritzi da. Gainera, ikerketa hauei dagozkien helburuekin eta ikerketa ildoekin bat egiten duen metodologia da, lehenago aipatu moduan prozesu baten nolakotasuna aztertu nahi delako, eta hortaz, metodologia parte hartzailea eta kualitatiboa egokiak izan daitezkeelako, antolakundearen egituraren maila ezberdinetako eta lurraldeko leku ezberdinetako testigantzak jasotzeko aukera ematen duelako, eta horrela, analisiaren argazkia osatuagoa izango delako.
Lehenago azaldu moduan, ikerketa aurrera eramateko erabiliko diren teknikek oinarri kualitatiboa eta parte hartzailea izango dute. Era berean, ondorioak eta diskurtsoen analisia egiterakoan, Urrats Feministaren Kaierak esku artean izango ditugu, eta gainera, Ernairen jardunaren lau urtetan emakumeek publikoki izandako presentziaz hitz egiteko, bozeramaileak nor izan diren eta karteletan zein gorputz agertzen diren kontuan hartuko dira. Hala ere, Ikerketa egiterako unean bereziki hartu nahi izan dira kontuan antolakundeko kide feministak, Urrats Feminista aurrera eraman duten kideak eta herri eta hirietako talde militanteak. Beraz, diseinu egiterako unean, horiexek izango dira garrantzia edukiko duten teknikak: elkarrizketa sakona maila nazionaleko (Hego Euskal Herrikoa da, baina, horrela deitzen diote) talde feministan Ernairen sorreratik egon diren bi kiderekin, elkarrizketa sakona Buruntzaldea eskualdeko kide feminista batekin, Donostia mailako ebaluazio saioa eta Hernaniko bilera bateko behaketa. Donostialdean oinarritua izan da ikerketa; Buruntzaldeako eskualdea eta Donostia hiria kontuan hartuz. Izan ere, Ernai gazte antolakundeak Hego Euskal Herria mailan lan egiten duenez, zaila izan da baliabide aldetik lurralde eta antolakunde osoari dagokion analisia egitea. Taula honen bitartez lurraldetasunari dagokionean Ernai gazte antolakundeak nolako organigrama duen ikusiko dugu. Maila nazionalaz gain, lau lurraldek antolaketa eredu bera jarraitzen dute. Berdez, markatuta azaltzen dira ikerketa egiteko erabilitako eremuak:
MAILA NAZIONALA Gipuzkoa Eskualdeak (Guk Buruntzaldea) Herriak (Guk Hernani) Hiriburua: Donostia Auzoak Araba Eskualdeak Herriak Hiriburua: Gasteiz Auzoak Nafarroa Eskualdeak Herriak Hiriburua: Iruñea Auzoak Bizkaia Eskualdeak Herriak Hiriburua: Bilbo Auzoak
Sakoneko elkarrizketa informazioa lortu asmoz elkarrizketatu baten eta elkarrizketagile baten artean egiten den elkarrizketa profesionala da (Juaristi, Patxi. 2003). Helburua, ikergai dugun fenomenoa -kasu honetan Ernaien Urrats feministak militantzia ereduan edukitako eragina- ulertzeko eta aztertzeko gakoak izan daitezkeen aldagaiak edo gertaerak ezagutzea. Horregatik, ikerketa honetan alde batetik, hasieratik eta lau urtetan zehar prozesuaren parte izan diren bi kiderekin biltzeko hautua egin da. Haiek giltzarri izan daitezkeen prozesuaren nolakotasunak eman ahal dituztelako. Era berean, eta begirada feminista aplikatuz, ezin dugu ahaztu herrietako militantzian islatu ote den ere aztertu nahi dela, eta horregatik, ardura (ustez) xumeagoa duen kidearengana, baina, egunerokotasunean urrats feminista abian jartzen duen horrengana jo dugu elkarrizketa egiterako unean. Kasu horretan, herriko militante izaten hasi, eta egun herrialdeko lantalde feministako arduraduna izango da. Beraz, lau urtetan bizitako prozesu guztiaren nondik norakoak jaso ahalko dira. Elkarrizkeatuei izena aldatuko diegu diskurtsoen analisia egiteko, eta hortaz deitura fiktizioekin egingo diegu erreferentzia. Talde dinamiketan parte hartu dutenek berriz P (Partaide) eta zenbaki bat izango dute, bakoitzari saioan egokitutakoaren arabera. Elkarrizketatua nor izango den definitzerako unean, hauek izan dira antolakundearekin hitz egin ostean adostutako aldagaiak:
a) Sexu-generoa Lehenik, elkarrizketatutako hiru kideak emakumeak izango direla erabaki da. Bai maila nazionaleko bi kideak eta baita herriko militantea bera ere, andrazkoak izateko hautua egin da. Arrazoia da, emakumeen ikusgarritasunaren inguruko lan bat dela honako hau, eta hortaz, zer esana eduki dezaketela. Gainera, antolakunde misto bat aurrera eramaten ari den prozesu feministaz hitz egiterako garaian, Ernaik berak baieztatzen du emakumeen ahalduntzea sustatu behar dela, eta horren ondorioz, andrazkoen parte hartze politikoa areagotu. Kontraesankorra izango litzateke (behintzat hasieran definitu diren helburuekiko) gizonezko kideei ahotsa ematea. Gainera, aipatu behar da beste espazio misto batzuk egon direla (ebaluazio saioa eta taldeko behaketa). Hortaz, espazio misto baten dinamiken berri ere jasoko dira gainontzeko tekniken bidez. Era berean, maila ezberdinean bada ere, elkarrizketatutako kideak prozesu feministarekin atxikimendu handiko kideak direla aipatu behar da, eta modu batean edo bestean haien militantzia feminismoaren inguruan eraiki dute.
b) Eragin gunea Prozesuaren inguruko azterketa holistikoagoa eta zintzoagoa egiterakoan, balioetsi egin da hierarkia maila ezberdinetako kideak elkarrizketatzea. Zentzu horretan ez da zalantzan jarri hasieratik mahai nazionaleko talde feministan parte hartu duten kideak elkarrizketatzea. Kasu honetan, bi izango dira, eta, gainera, balio erantsi gisa hasieratik lan taldean daude bi kideak. Horrek lau urteko begirada eskainiko dio ikerketari. Bestalde, herriko militante bat elkarrizketatuko dugu. Aipatu bezala, haren militantzia feminismoarekin lotu du erabat, eta garrantzitsua da herriko militante feminista baten begirada lanera ekartzea ere. Asmoa, maila nazionalean eta herrien artean dagoen arrakala apur bat murrizteaz gain, prozesuaren gaineko begirada zabalago bat izatea da. Baita herrietako militanteei ere ikusgarritasuna eman. Gainera, ikerketaren galderetako bat da hain zuzen ere, maila nazionalean egindako lanak herrietan zein nolako isla eduki duen aztertzea. Herriko kide horrek hain justu maila horretatik osatuko du diskurtsoa. c) Militantzia prozesua Azkenik, bigarren mailako aldagai gisa, antolakundean elkarrizketatu bakoitzak edukitako prozesua kontuan hartuko dugu. Bai ardurei dagokienez eduki duten (ala eduki ez duten) bilakaera edo kargari erreparatuz, eta baita haien izaera eta parte hartzearen garapena ere. Kasu honetan, jakin badakigu maila nazionalean diharduten militanteek hasieratik heldu diotela ardurari. Aldiz,herriko militantea, hasieratik Ernaiko kide izan arren, ez du ardurarik hartu joan den urterarte, kasu horretan garrantzitsua izango da bataren eta bestearen ikuspegia, eta baita edukitako garapena ere. Bestalde, elkarrizketan beran definitu ahal izango da, solaskideek hala aipatzen badute, norbanako gisa edukitako bilakaera. Bai parte hartze politikoari dagokionez, ahalduntzeari dagokionez, bai ardura mailari dagokionez eta baita eduki duten ikusgarritasun publikoan ere.
Hiru aldagaiok kontuan hartuta, elkarrizketa sakonek gidoia eduki badute (ikusi eranskinetan). Baina kualitatiboa den heinean, moldagarria da, eta beraz aldagaien arabera (batez ere azken aldagaiari erreferentzia eginez), elkarrizketaren unean bertan galdera berriak proposatu ahal izan zaizkie elkarrizketatuei. Proposatutako gidoia parekoa izan da bai maila nazionaleko lan taldeko kideentzat eta baita herriko militantearentzat ere. Dena den, galdera espezifikoak ere egingo zitzaizkion elkarrizketatu bakoitzari, berezitasunak eta prozesuaren bizipenaren nolakotasunak ahalik eta egokien jasotzeko.
Donostia hiriburua dela kontuan hartuta, interesgarria da bertako militanteek Urrats Feminista nola bizi izan duten, eta taldean aldaketarik nabaritu ahal den ikustea. Martxoko kongresuaren ostean, Donostiako taldeak prozesu feministaren inguruko lau urteren ebaluazio saioa zuela aprobetxatuz, hori landu eta saiora joatea erabaki nuen. Taldeak berak osatutako dinamika baten bitartez eraman da saioa aurrera, baina, ikerlariak ere proposatu ditu ebaluaketarako beste zenbait galdera eta gako. Batik bat Urrats Feministaren lau urteko balorazioa eta kaieren inguruan osatutako lanketa izango du ardatz saioak. Horretaz gain, etorkizuneko erronkak ere jaso dira taldearen bitartez. Horrela taldean osatutako eta taldeari egokitzen zaion bi orduko ebaluazio saio bat antolatu da. Taldearen osaerari dagokionez, aipatu behar da Donostiak, hiriburu izanda, hiriko marko bat duela osatuta. Horregatik, eta baita prozesu feminista mistoa izan delako; saioko kideak emakumeak eta gizonak izan dira, denak datorren 4. Kaiera Feministaren dinamizatzaile izango direnak. Guztira bederatzi kidek osatu dute mahaia:
1.- Dinamizatzailea eta prozesu feministako kidea. Emakumea. 2.- Dinamizatzailea eta prozesu feministako kidea. Gizonezkoa. 3.- Aktalaria eta Donostiako arduraduna. Emakumea 4.-Alzako kidea. Emakumea 5.- Añorgako kidea. Gizonezkoa 6.- Itxaurrondoko kidea. Emakumea. 7.- Alde Zaharreko kidea. Emakumea. 8.- Antiguoko kidea. Emakumea. 9.- Groseko kidea. Emakumea.
Azken teknika behaketarena izango da. Modu horretan, inolako “manipulaziorik” gabe, talde barruko dinamikak nolakoak diren ikusi ahal izan dut. Behatzailea, kasu honetan taldekideekin eseri bai, baina, ez du esku hartuko eguneko dinamikan.
Antolakundearen maila guztiak kontuan hartzeko, herri batean, Hernanin egindako bileraren nondik norakoak jaso dira. Batik bat kideen parte-hartzean eta haren nolakotasunean arreta ipiniz.
Behaketa egiteko zenbait txantiloi prestatu ditu behatzaileak (ikusten eta entzuten duenarekin betetzen joateko). Plantillak atxikita doaz gehigarrietan, baina, hauek dira bilera aztertzerako unean kontuan hartu diren aldagai nagusiak.
Bileran egon ahal diren botere-harremanak eta sexu-genero araberako parte hartze desorekatuak ba ote dauden aztertzeko, garrantzitsua da lehenik eta behin parte hartzailearen nolakotasuna aztertzea. Taldean zein nolako funtzioa betetzen duen ere jakitea garrantzitsua izango da. Kasu honetan, lehen txantiloiean oinarrizko informazio hori jasoko da:
-Taldean bestelako rol ik betetzen ote duten (kanpo harremanetako arduraduna, diruzaina, herriko arduraduna, eskualdeko koordinatzailea...).
Bigarren atal honetan, mahai bat irudikatuta azaltzen da. Bertan kide bakoitzari zenbaki bat eman eta non kokatuta dagoen irudikatuko dugu. Mahai barnean ordubete horretan egon diren interbentzioak eta elkarrizketak jasokok dira zenbaki bidez. Ondoren, analisian ikusi ahal izateko nor izan den gehien parte hartu duena, eta denboraz luzea ala laburra izan ote den.
Kasu honetan sexu-generoaren arabera (aldagai garrantzitsua behaketa honetarako), banatuko ditugu batak eta besteak egindako ahozko parte hartze garrantzitsuak. Nolakotasuna jasotzea da garrantzitsua (luzea, laburra, ahots altukoa, elkar zaindu ote duten, zein nolako jarrera hartzen duten hitz egiterako unean...). Kasu honetan, parte hartzailearen zenbakia ipini eta gizon edo emakumea den esan ostean interbentzioaren nondik norakoak labur zehaztuko dira.
Bileran nork eta nola hitz egin duen ikusita, garrantzitsua da aldi berean gaiei eskainitako denbora eta egin beharren banaketa nola egiten den jasotzea. Kasu honetan gai gatazkatsuak ian direnak jasoko dira, gai ordenaren bidez detektatu ahal izango dugu zein gaik duen garrantzi gehien (eta ea, geure ikerketari dagokionean
feminismoarekin lotutakoak zeinen gain erortzen diren eta zenbat denbora eskaintzen zaizkion), eta baita egin behar bakoitza zeini dagokion (atze lana emakumeek ala gizonek egingo duten, kanpo harremanak gizonek...).
Beraz, lau dinamiken bitartez, jaso nahi da behintzat urrats feministak Ernai antolakundean izandako eraginaren (edo ez eraginaren) lagin bat. Hiria eta herria aztertuko direla kontuan hartuta, eta gainera, antolakundeko maila ezberdinetan dauden kideekin hitz eginda, nahikoa informazio orokorra jaso ahal izango da. Era berean, antolakundeko talde feministarekin hasieratik harremana mantendu denez, ikerlariak egindako proposamenak berrikusi, eta hala behar izanez gero, moldatu ere egin dira. Hortaz, ikerketa beraren helburuekin koherentea den izaera parte hartzailea eta feminista mantentzea lortu da. 5. NOLA BIZI DUTE MILITANTEEK PROZESUA? Diskurtsoen analisia
Landa lana eginda, informazioa sailkatzeko lau ardatz hartuko ditugu kontuan. Batetik, ikusita antolakundeko maila ezberdinetako jendearekin hizketan aritu garela, eta maila ezberdinetako errealitatea ezagutu dugunez, garrantzitsua da egiturako maila ezberdinetan kideek prozesu feminista nola bizi izan duten ikusaraztea. Bestetik, iker ildoetan azaltzen den moduan, eta marko teorikoan jorratu denez, Urrats Feministak arlo teorikoan zein nolako aldaketa suposatu duen eta praktikoki eraginik duen ikusiko dugu, elkarrizketatuen hitzak jasoz eta Hernaniko behaketa saioa eta Donostiako ebaluaketa kontuan hartuz. Azkenik, militanteen arabera etorkizunean landu beharreko erronkak zein diren ere azalduko dugu. 5.1 Egiturako maila ezberdinetan bizitakoa
Lehenago ere azaldu dugun moduan, Ernai gazte antolakundeak egitura ezberdinak ditu, eta, posible da maila ezberdinetan aritzen diren kideek prozesua modu ezberdinean bizi izana. Atal honetan, kideen diskurtsoak jasoko ditugu, bi azpi ataletan banatuta. Batetik, haien jardun feminista taldekideengatik baloratua izan ote den, eta talde feministaren lana kontuan hartzen den jasoko dugu. Bestetik, prozesua abian jartzerako unean erresistentziak bizi izan ote dituzten ikusiko dugu. Atal hau osatzeko, Buruntzaldeako lan talde feministako kide den 22 urteko Saioaren hitzak jasoko ditugu, baita talde nazionalean lanean aritzen diren Patxirenak (26 urte) eta Mirentxurenak (29 urte) ere. Amaitzeko, Donostiako ebaluazio saioan parte hartu zuten auzoko militanteen ebaluazioaz arituko gara.
Hiru elkarrizketatuen eta Donostiako ebaluazio saioan parte hartu duten kideen diskurtsoei erreparatuta, ohartuko gara feminismotik lau urte hauetan egin duten lana baloratua dela sentitu dutela. Are gehiago, zenbait partaidek uste dute ikuspegi feminista txertatzeak boterea ere eman diela (uler bedi eragiteko ahalmen moduan) antolakuntzak haien ahotsa errespetatuta izateko. Hortaz, esan dezakegu, norbanakoaren miliantziarentzat, orohar aberasgarria izan dela urrats feminista aurrera eraman duten lantalde eta dinamizazioetan parte hartzea. Gehienek bat egiten dute esatean norbanakoaren ahalduntzerako giltzarria izan dela saioa (kontuan hartu behar dugu elkarrizketatuetako hirutik bi andrazkoak izan direla, eta bat gizonezkoa, eta Donostiako ebaluazio saioan bederatzitik bi zirela gizonezkoak). Egiturako lau maila aztertu ditugu ikerketan (maila nazionala, Hiriburua den Donostia, eskualdea eta herria), eta lauetan ageri da boteretze kolektiboaren zentzua ere. Batez ere, elkarrizketatuek emakumezko kideen ahalduntzearen berri eman dute.
Lehen elkarrizketatuak, Saioak, Ernai gazte antolakundeko hainbat mailetan hartu izan du parte. Sortze prozesutik izan da herriko militantea, eta ez dio inoiz utzi bertako kide izateari. Ordea, bi urteren ostean, Buruntzaldeako ildo feministaren ardura hartu zuen, eta egun Kaiera feministak idazteko lantaldean ere ari da. Saioak dio feminista zelako sartu zela Ernaien; erakunde mistoan emakumeen presentzia eta jarduera feminista behar zirela konbentzituta. Lau urte hauetan zehar, ez du inoiz sentitu haren ikuspegia lekuz kanpo, eta are gehiago, esaten du baloratua sentitu dela eta haren iritziak kontuan hartu direla uste duela:
“Feminismoak botere gehiago ematen dit. Como marica de Ernai, niretzako inziditu nezakeen eremu bat izan zen lan talde feminista. Kanpora begira ahalmena eman dit, baina barrura begira ere, ahalduntzea izan da. Ernairekin erabaki nuen ez niola inoiz militatzeari utziko”.(Patxi)
Izan ere, Pili Alvarezek (2012) esan moduan, herri mugimenduetan kamuflatu egiten da militantzia eredu hegemonikoa, hau da, maskulinoa. Eta neutraltasunezko eredu bat errepresentatuko balu bezala, egiaz praktika maskulinizatu horiek dira irauten dutenak. Ernairen Urrats Feministaren bitartez, eredu maskulino eta ordura arte hegemonikoak indarra galdu du, eta ondorioz, bestelako gorputz eta subjektu batzuk hartu dute protagonismoa, feminismoaren gaiaren inguruan behintzat,. Horixe da Patxik Ernaiko militantziaren eta Segiko militantziaren artean egiten duen alderaketaren arrazoia.
Aldi berean, ordea, agerikoa da ikerketa hau egiteko dinamiketan parte hartu duten kideen gainkargaren sentsazioa ere eduki dutela. Alde batetik, haien lana baloratua izan dela iruditzen zaie, eta nolabait, egindako lanagatik errekonozimendua jaso dutela. Ordea, txanponaren beste aldean, elkarrizketatutako askok sentitu dute lan karga haiengan erori dela askotan, feminismoaz zer esana haiek soilik edukiko balute bezala. Mirentxuk -lan talde nazionaleko kideak- azaldu du ekitaldi handietan, esaterako, etortzen diren militante gehienek harremanekin eta gorputzarekin lotura daukaten tailerrak espero dituztela azaldu du, horrek duen “alde on eta txarrekin”. Izan ere, ikergalderetan planteatu den moduan, eta ikerketan etengabe azaltzen dugun moduan, zenbait neurri ezartzeak, errotiko hausnarketarik gabe, epe luzean gatazkak sor ditzake.
Aipagarria da, era berean, herri eta auzo mailara “jaistean” errealitatean topatzen diren lan-kargak- Kasu honetan, zenbait gai ikuspegi feministatik jorratzeko kide hauei egotzitako lana baino, Donostiako kideek eta Buruntzaldeako kideak egoera konkretuei aurre egiterakoan sentitzen duten bakardadeaz hitz egiten dute. Saioak aipatu du taldeko “matxiruloei” aurre egiterako unean, batzuetan bakardade sentimendua izan duela, hala taldekideekin hitz egin izan du zenbaitetan, esanaz feminismoa ez dela hari bakarrik dagokion lan bat edo gai zehatz bat. Aitzitik, talde guztiak hartu beharreko mundu ikuskera eta jarrera ere badela. Hala ere, taldekideekin hitz eginda, horrelako jarrerak modu kolektiboan aurre egiten ikasi dutela uste du. Ernaien ildo estrategikoa izanda, guztiek erantzun behar diotela azpimarratu du. Donostiako ebaluazio saioan ere lan taldeak lau urtetan izandako zama sumatu daiteke. Batzuek metodologiari egotzi diote hori, beti pertsona berek dinamizatuta, feminismoaren arloko lana zuzenean haiei egotzi zaiela argudiatuz. Beste batzuek, berriz, uste dute “errazena” hori delako gainontzeko taldekideek jarrera hori hartu dutela.
Agerikoa da, beraz, urrats feministan lanean aritu diren kideek talde gisa eta militante moduan ahalduntze bat sentitu dutela, dinamiketan parte hartu duten guztiek azpimarratu baitute norbanako moduan egin duten urratsa. Ahalduntzea parte hartzaile guztien hitzetan ageri da kasik, eta, gainera, lantalde gehienetan baloratua izan ohi da haien hitza, feminismotik militantzen dutelako. Ordea, nabarmena da aldi berean lau urte hauetan ildo horrekin identifikatu dituztelako sentitu duten zama; behar bada “aditu” izaera ere egotzi zaielako. Askotan, haiei ez dagokien lana ere egitera iritsi dira, edo botere harreman egoerei bakarrik egin behar izan diete aurre, eta hori, batez ere herri eta auzoetako mailetara joatean agerikoa da, militante horiek egunerokoan aurre egin behar dietelako haien kide gizonezkoei. Era berean, exijentzia bat sumatzen da gainontzeko kideen partetik. Betaurreko moreak ildo feminista lantzen duten kideek soilik eduki beharko balituzkete bezala. Hala izan ezean, Tania Martinezek (2015) azpimarratu moduan, feminismoaren lanketa osoa “arduradun” horiengan erortzeko arriskua dago, eta hortaz, ez da lortuko borroka horrekiko kolektibo osoaren atxikimendua. Gainera, diskurtsoen analisiaren bitartez ikusi ahal izan dugun moduan, taldearen gainkarga ere suposatzen dinamika horrek. 5.1.2 Maila ezberdinetan urrats feminista egiteko topatutako erresistentziak
Hain zuzen ere, aipatutako azken horrekin lotuta, ikus dezakegun moduan, urrats feminista edo prozesua aurrera eramateko erresistentziak ezberdinak dira egiturako mailaren arabera. Militatzeko eremuaren arabera, beraz, urrats feminista aurrera eramateko erresistentziak ere ezberdinak izan dira. Lan talde nazionala
Elkarrizketatutakoen arabera, erresistentzia handiena, duela lau urte sentitu zuten. Prozesua diseinatu eta lehen kaiera argitaratzeko unean, militanteen aldetik (eta azpimarratu dute gehien bat gizonen aldetik), ez zela ehuneko ehunean bete lehen kaieraren dinamizazioa. Arrazoi nagusietako bat izan da sozialismoak feminismoa barnebiltzen ote duenaren betiko eztabaida. Hala ere bi elkarrizketatuek uste dute “ezjakintasunak” eragindako erresistentziak izan direla. Hau da, prozesuari forma eman ahala, Ernaiko militanteek errazago parte hartu dute dinamikan, gehiago ezagutzen zutelako. Patxi elkarrizketatuak lotu du gizonezkoek feminismoaren inguruan zuten pertzepzioa haien parte hartze urriarekin. Prozesuak aurrera egin ahala, ordea, parte hartzeak gora egin duela uste du. Hain zuzen ere, bi kide horien diskurtsoan agerikoa da aurrerago sakonduko dugun arren teoria eta praktikaren arteko lehen talka. Izan ere, antolakundea feminista izendaturik, prozesua kide guztiek
egin behar zutela erabaki zen. Mirentxuk derrigortasunaren inguruan egindako hausnarketan ageri da hori:
Bestalde, lan talde nazionala bera anitza eta mistoa izanda, zenbait kontraesan eta barne eztabaidei aurre egin behar izan diete lau urtetan; besteak beste beto feministaren proposamenaren inguruan eta kaierak gizon eta emakumeak modu berezituan lantzearen beharraz. Horrek, agerian uzten du lanketa feminista eremu misto batean aurrera eramatearen zailtasuna (aurretik azaldutako sexu-genero sisteman oinarritutako desberdintasunen ondorioz). Kontuan hartu behar dugu gainera, Ernai ez dela mugimendu isolatu bat, eta Ezker Abertzaleko bestelako egitura batzuekin, zein kanpoko beste antolakunde batzuekin harremana duela. Horregatik, militantzia eredua ezbaian jarri ez duten eragileekin elkarlanean aritzean, berriz ere azaleratzen dira erabat naturalizatutako molde maskulinizatuak eta sexu-genero sistemaren araberako desorekak. Bestalde, aipagarria da erresistentzia maila nola joaten den gora feminismoaren lanketaren arabera. Oinarrizko kontzeptuak lantzerako unean, ez dute nabaritu hainbesteko oztoporik. Ordea, norberaren gorputzari, harremanei eta izateari erreferentzia egiten zaionean, militanteek dituzten mugak handiagoak dira. Izan ere, aurrez ikusi dugun moduan, feminismoak badu bertute bat, hain zuzen ere, makro egiturak aztertzeaz gain, mikroan gertatzen diren botere-harremanak aztertzeko eta kontraesanak agerian uzteko. Egitura handietatik norberaren jardun eta izaerara jaisten den borroka horrek sortutako kontraesanak gainditzea da, hain zuzen ere, aurrerago ikusiko dugun moduan etorkizunean askatu beharreko korapiloetako bat. Hiriburua: Donostia Ebaluazio dinamikan parte hartu duten kideen arabera, erresistentzia handiena gizonezko militanteen aldetik bizi izan dute. Askok uste dute militanteen artean ez zaiola garrantzi handia eman eta horregatik, gizon askok ez dutela prozesua bere sentitu. Ebaluaketan parte hartu duten kide gehienek, gainera, sentitu dute bere gain erori dela prozesua aurrera eramateko zama, eta beraz, erresistentziak baino, babesa izan dela jaso ez dutena auzora joaterakoan. Beste behin ere, agerian gelditzen da
Aldi berean, ia gehienek uste dute ez dela berdina maila nazionalean feminismotik eragitea ala auzo eta herrian erresistentziei aurre egitea. Auzo eta herrietan eguneroko inertziei eta naturalizatutako jarrerei egin behar baitzaie aurre. Ordea, maila nazionalean bestelako lanketak egin dituzte, eta agian ez dute bizi eguneroko mililtantzia hain modu zuzenean. Dena den, ebaluazio saioan asko errepikatu den ideia izan da aldaketa praktika eta jokaera txikietan gertatu dela, eta ez hainbeste egitura mailan. Hau da, egiturak hierarkikoa eta praktika maskulinoduna izan arren oraindik, herrietan, eta batez ere emakumeen ahalduntze kolektiboaren ondorioz, aurre egiten hasi zaie unean uneko gatazkei.
Bistan da, ordea, prozesuak, Donostia mailan behintzat, norentzat eduki duen eraldaketarako gaitasuna, eta norentzat izan den erresistentzia gune. Batetik, militante emakumeen ahalduntzerako sekulako prozesua izan da, eta horren bitartez sortu dira, besteak beste emakume gazteen taldeak. Ordea, ebaluazio saio honetan behin eta berriz azpimarratu da auzoetako kide (batez ere) gizonezkoek kaieren dinamikak aurrera eramateko jarritako erresistentziak. Askotan, dinamizatzaileek errepikatutako esaldia izan da ondorengoa: “Si bueno, ta hau nola explikatu behar diet auzokoei? (P3)”. Alde batetik dinamizazio prozesuan parte hartzen duten kideen etsipena azaltzen da pentsaera horretan, bestetik ordea, eragiteko uste baino ahalmen gutxiago dutenaren sentsazioa.
Eskualdea: Buruntzaldea
Buruntzaldean, emakume gutxi dira Ernaiko militante, gizonezkoekin konparatuta. Horregatik, bi planotan bereizi daitezke eskualde horretan agertzen diren erresistentziak. Batetik, kopuru hutsari erreparatuta, emakumeak desorekan daude eta, beraz, lanketa berezitua egin behar izan da kuantitatiboki ez, baina kualitatiboki andrazkoak gizonezko militanteen pareko mailan egon daitezen. Bestalde, kaiera feministak batez ere maskulinoak diren espazioetan egitearen zailtasunaz ohartarazi du Saioak:
Kaieren lanketak, hortaz, konfrontazio berri bat azaleratzen du: taldeko gizonezko batzuek beste gizonezko batzuekin dutena. Agerikoa da kuantitatiboki emakumezkoen presentzia urria den eskualde horietan, gizonezko “aliatuen” presentzia beharrezkoa dela, eta lanketak, beraz, bikoitza izan behar duela: prozesua militante guztiekin eramatea, baina baita taldean aliantzak sortzea ere gerta daitekeen edozein erresistentziari modu kolektiboan aurre egiteko eta lehenago aipatu dugun lan karga soilik dinamizatzaile eta ildo feministako kideen gain erori ez dadin. Jokin Azpiazuk (2015), etikari eta moralari lotutako arrazoiei egozten die orohar, gizonezkoen jarrera aldaketa feminismoari dagokionez. Ordea, aukera berdintasunaren ideiak gizonei ere mesede egingo dienaren ideia geroz eta zabalduago dago gizonezko militanteen artean, eta horrek maskulinitate eredu berriak eta feminismoaren aldeko apustua egitera bultzatzen ditu. Kasu honetan, ordea, agerikoa da, talde dinamiketan andrazkoen alde egiteak boterearen desjabetzea ekarriko diela gizonei, eta era berean, moralki eta etikoki alde egon arren, pisu handiagoa hartzen du gizonen boterea ez galtzearen jarrerak.
Atal honekin amaitzeko, azpimarratu behar dugu, Hego Euskal Herriko testuingurua hartuta hiriburu zein eskualdearen arabera ezberdin bizi izan dela prozesua. Herri eta auzo batzuek beharbada prozesuaren aurretik ere tradizio feminista izan dutelako edo mugimendu feministarekin oso estuki lotuta egon izan direlako beti. Eta beste batzuek berriz, tradizionalik beste gai batzuei eutsi dietelako feminismoari heldu aurretik. Horregatik, paperera ekarri ditugun erresistentziak lekuan lekukoa direla kontuan hartu behar dugu. Nahiz eta, eskualde, hiriburu eta maila nazionalean detektatutako erresistentziak ezberdinak izanda, aukera ematen duen mailaka lanketa berezia egiteko.
Iker ildoetako bati erantzunda, diskurtsoaren analisia egiterako unean, garrantzitsua da erreparatzea maila teorikoan egindakoa aurrerapausoek eragina izan ote duten maila praktikoan ere, hau da, egunerokotasuneko militantzian. Horretarako, kontuan hartuko ditugu, alde batetik elkarrizketatuekin izandako solasaldia, Kaierek dakartzaten proposamenak, Donostiako ebaluazio taldearen esanak, eta bestetik, Hernaniko bileran ikusitako eta detektatutako desberdintasunak emakume eta gizonezkoen parte hartzean. Analisia errazte aldera, Kaieren inguruan dinamiketan
parte hartu duten kideek duten ikuspegia jasoko dugu, eta ostera, Hernaniko saioaren behaketaren ondorioak mahai gaineratuko ditugu. Kaieren potentzialitatea Ikusi ahal izan den moduan, lau urte hauetan argitaratutako lau kaierek eta horiekin egindako lanketak potentzialitate handia izan dute. Pedagogikoki eta metodologikoki egokiak izan dira. Horixe da ikerketa hau egiteko sortutako dinamiketan parte hartu duten kideen iritzia, eta horixe bera mugimendu feministatik jaso duten feedback-a ere. Kontuan hartuta antolakunde misto batean prozesu feminista aurrera eramateko materiala eskaini behar dela, berezitasun jakin batzuk ditu, eta horietako bat da, hain zuzen ere kaieretako dinamikak gizon eta emakumeek modu berezituan lantzea. Baita, dinamizaziorako lanak, ahal den neurrian, txandakatzen joatea ere. Horrela, antolakundeko kideek lantzean behin urrats feministan modu zuzen batean parte hartu beharko dute. Kide ugarik jaso duten moduan, Kaiera feministetako edukiak eraginkorrak izan dira oinarri feminista bat abian jartzerako unean. Lau kaierek gradualki murgilduarazi dituzte militanteak prozesu feministan. Lehenik, antolakundearen oinarri feministak ezartzeko kontzeptuak landu dituzte, ondoren feminismoaren munduko eta Euskal Herriko historia jorratu dute. Hirugarren kaierak feminismoa gainontzeko ildoetan era transbertsal batean lantzea ekarri zuen, eta baita norberak naturalizatuta dituen praktika heteropatriarkalak detektatzeko teknikak ere. Dena den, ikusi dugu militante bakoitzak naturalizatuta dituen jarrerak eraldatzean dagoela erresistentziarik handiena. Izan ere, feminismotik eragitea, pertsonala politizatzea da, eta zentzu horretan, norberak eraldatu eta deseraiki behar ditu haren pribilegioak. Horiek detektatzea eta horietan eragitea da feminismoa borroka politiko gisa aurrera eramatearen konplexutasun handiena (Piris, Silvia 2015). Azkenik, militantzia taldeetan gizon eta emakumeen arteko dominazioak ekiditeko eta lantzeko dinamikak proposatuko ditu argitaratuko den laugarren kaierak. Beraz, teoria eta praktika lau urteetan zehar elkar uztartzeko saiakera egin da. Kaiera bakoitzak taldean egiteko tailerrak eta dinamikak proposatzen ditu. Ordea, ikusteko dago ea mekanismo zehatzak ezartzeko aukera ba ote dagoen. Laugarren kaiera izango da mugarria zentzu horretan. Agerikoa da Ernai gazte antolakundeak egin duen apustua feminismoa ildo estrategiko gisa definitzen. Ikusi besterik ez dago prozesua lantzeko dagoen lantaldeak hartutako lana eta Kaierak berauek sortzeko talde propio bat dagoela kanpoko beste
zenbait eragilerekin (Joxemi Zumalabe fundazioa, Emagin elkartea eta Bilgune Feminista esate baterako). Era berean, metodologia aldetik ere, elkarrizketatutako ia gehienek bat egiten dute esatean asmatu dela prozesua aurrera eramateko moduan. Urtean kaiera bat lantzea, zenbait eskualde edo herrientzat motelegia izan bazitekeen ere, orohar, militantzia osoarentzat aproposa izan da. Horrela, aukera eman zaio herri eta eskualde bakoitzari nahieran prozesua egiteko (talde txikian ala eskualdean, eta nahi duten epealdian). Horrek bat egiten du, aldi berean Ernairen dezentralizazio prozesuarekin, eta ekidin ildo feminista lantzearen zama gutxi batzuen eskuetan erortzea. Nahiz eta, praktikan baieztatu ahal izan dugun moduan, mekanismo horiek ezartzeak ez duen ekarri prozesu feministan Ernaiko kide guztiek parte hartze eta inplikazio bera edukitzea. Kide askok, gainera, azpimarratu dute, Ernaiko militanteek baino, gehiago baloratu dutela beste eragile batzuek prozesua eta kaiera. Mirentxuk, esate baterako, adibide gisa jarri du prozesuaren lanketa Bilgune Feministarekin eta Joxemi Zumalaberekin konpartitua izan dela. Kideen artean prozesua hain baloratua izan ez arren, Donostiako ebaluazio saioko kideentzat, inoiz feminismoaren inguruan jasotako formakuntza osoena izan da Kaiera feministen lanketa. Baina, lanketa teorikoaz gain, zenbateko eragina izan du urrats feministak herrietan? Horretarako, Hernaniko asteroko bilerara joan gara, behaketa egitea. Lau urteren ostean, ageri da ezberdintasunik? Hernaniko bileraren behaketa Aldez aurretik, esan dugu Buruntzaldean emakume militante gutxi daudela, eta Hernani ere ez da salbuespena. Hamazazpi dira taldean eta horietatik soilik lau emakumezkoak. Kontuan hartu behar da gainera, Hernanin talde feminista ugari daudela, eta militantzia gaztera ere iristen direla horiek. Azaldu diguten moduan lau kideak dira feministak, eta bertatik eragiten ahalegintzen dira uneoro. Behaketan ere, ikusi ahal izan da bileran hiru emakumek bakarrik parte hartu arren, parte hartzeari dagokionez ez dela sexu-genero sistemaren araberako desorekarik gertatu, eta andrazko guztiek parte hartu dutela sarri eta interbentzio luzeekin. Beraz, parte hartzeari dagokionez, esan dezakegu, ahaldundutako emakumeen taldea dela Hernanikoa. Horrek, ordea, ez du esan nahi gizonezko militanteen partaideen desboteretze bat gertatu denik. Agerikoa da zentzu horretan, gizonezkoak diren, eta gainera, herriko militantziaz gain bestelako ardurak dituzten gizonen esanak nola inposatzen diren beste batzuenen gainetik. Argi geratu da, esperientziak, adinak eta egiturako beste espazio batzuetan ere militatzeak legitimitate handiagoa ematen dietela militante horiei gainontzeko herriko militante gizonen aurrean (eranskinetan
atxikita doa behaketarako erabilitako plantila, bertan zehazten da herriko militante izateaz gain bestelako ardurarik ba ote duen kide bakoitzak). Izan ere, ardurei dagokienez, lau andrazkoek betetzen dute herriko taldeko militantzia gain bestelako rol bat. Baina, hor dago datu deigarria: bestelako eragileekin harremanak mantentzeaz arduratzen direnak gizonezkoak dira (herriko hirukora joateko -Sortu, LAB, Ernai), eskualdeko ardura duena eta baita herriko ardura duena. Emakume bat hasi berri da eskualdeko bilerara joaten, beste bat ildo feministaz arduratzen da eta beste biak diruzainak dira. Esan genezake hortaz, eskualdera joan den emakumezko kide horren salbuespenaz aparte, oraindik agerikoa dela espazio publikoarekin lotura duten rolak zeini dagozkion eta, aldiz ikusezina eta askotan errekonozimendurik ez duen hori (diruzaintzarena, gainera, arduraren sentimenduarekin oso lotuta dago) emakumeei dagokiela. Ikusi ahal izan dugu lehenago ere, askotan emakumeen parte hartze politikoaz hitz egiten dugunean, ez dugula kontuan hartzen ikusezina den lan hori, eta horregatik, sarri, uste baino andrazko gutxiagok parte hartzen dutenaren irudipena dugu (Amurrio, Mila; Larrinaga, Ane 2012). Aldi berean, kontuan hartu behar da bilerako parte hartzearen nolakotasuna. Izan ere, andrazkoek gizonek haina parte hartu arren, eta interbentzio luzeak egin dituztela kontuan hartuta, formek maskulinoak izaten jarraitzen dute. Horren adibide da, esate baterako, taldean botere gehien duten gizonezkoak altxa izan direla haien iritzia plazaratzeko (eta inposatzerako) unean, eta elkarren artean askotan moztu diotela ere. Andrazkoek, berriz, parte hartze aktiboa izan badute ere (kontuan hartu behar dugu jai ereduen inguruko eztabaida bat eduki dutela, eta beraz, taldekideen artean ikuspegi feminista sarri izan dutela), askotan feminismoaren inguruko gaiei lotuta, emakumeei egin zaiela galdera (esaterako, taula gainean emakumeen presentzia nola bermatu eta sexualitate tailerraren proposamena). Esan moduan, emakume kideek askotan eta luze parte hartu badute ere, agerikoa da bestelako molde batzuk ibili dituztela hitzartzeko. Besteak beste, ugariak izan dira nire iritziz, uste dut, agian… moldeak; gizon boteredunen ohiko horrela izan behar da ereduaren aurrean. Era berean taldeko zaintza emakumeen esku gelditu da. Hala nola P1 kideak sarri egin die galdera denbora gehien isilik pasa duten kideei, haiei iritzia galdetzen, edo elkarren arteko besarkadak eta laztanak ere bultzatu dituzte. Era berean, emakumeen presentzia handiagoa izan da ardurak nork hartu behar dituen erabakitzerako unean. Agerian gelditu da gizonezkoek proposamenak egin dituztela, agian hainbeste pentsatu gabe, eta emakumeak izan dira, behaketa honetan
behintzat, hori nola kudeatu daitekeen hausnartu dutenak edo hori aurrera eramateko ardura hartu dutenak. Are gehiago, gizonezko militanteak izan dira gai horien inguruan emakumeei egin beharra delegatu diena. Oholtza gaineko emakumeen presentzia eta musika ereduaren inguruan hausnartzen ari zirenean, P3 andrazko kideak proposamena egin du DJ feminista bat ekartzeko. Hala erantzun dio P9 gizonezkoak: “In dezakeuna da Sutuk proposatu ditun kontzertuk mantendu, baino igual denbora tartia murriztu. Ta oi bukatzeanian, ba zure DJa jartzedeu” (P9) Esplizituki DJ feministaz hitz egin ez arren, P3-ri egozten dio hori antolatzearen ardura. Are gehiago, argi uzten du bere hitzartzean ez duela esfortzurik egingo (pertsonalki) beste eredu batzuk mahai gainean jartzen dituen musika estiloa ekartzeko. Feminista izaera ere kendu dio DJari” zure DJa” soilik esanaz. Ikusi dezakegun moduan, Hernaniko talde honetan andrazkoak kuantitatiboki askoz ere gutxiago dira. Ordea, horrek ez du eraginik haien parte hartze eta ahalduntzean. Hala ere, nabaria da oraindik ere emakumezkoari egozten zaizkiola “arduratsu” izan beharreko gaiak (diruzaintza esate baterako); ikusezinak eta askotan errekonozimendu gabeak, gainera. Aldi berean, gaiei dagokienez ere badira oraindik gizonezkoek lantzen dituzten gaiak, eta horien ardura hartzen dute (txosna, beste herri eragileekin bilerak, musika taldeekin). Andrazkoak, berriz, horren bideragarritasunean pentsatzen jartzen dira eta ustezko-etatik hitz egiten dute, baiezko absolutuetatik hitz egin beharrean. Esan genezake, Hernaniko taldeari erreparatuta emakumezkoen parte hartzean ahalduntzea eman dela; baina, oraindik ere, zenbait gaietan genero asimetria agerikoa dela, eta are gehiago, inondik ere ez dela eman gizon boteredunen pribilegioen desjabetzea. 5.3 Militantzia ereduan aldaketa Lau urteko prozesuaren ostean, aldaketa nolakoa izan den aztertu dugu ikerketa honen bitartez. Hasiera batean, aldaketen berri soilik ematea zen helburua, ordea, elkarrizketatuen informazioaren ondoren, datorren atala gehitu dut. Izan ere, prozesu feministak militanteengan zein nolako eragina izan duen ulertzeko, kontuan hartu behar da aldaketa zein hausnarketatik eta zein testuingurutan izan den.
5.3.1 Nola heldu gara honaino? Lehenago ere aipatu moduan, Ernai da Ezker Abertzaleko beste egiturekin alderatuta prozesu feminista era sakonenean egiten ari den antolakundea. Elkarrizketatu guztiek azpimarratu dute aldaketa eta prozesua aurrera eramateko oztopoak izan direla, eta apustua handia izan dela. Dena den, eraldaketa soilik diskurtsiboa izan ez dadin, militanteen artean adostasun bat egon behar da, eta ez, maila nazionalak edo zuzendaritzak hartutako erabakia. Horrela ba, esan beharra dago, Ernairen Urrats Feminista ez dela soilik mahai nazionalaren erabakiz ezarri. Mirentxuk horrela gogoratzen du gazte antolakundeak feminismoa ildo estrategiko gisa ezartzeko egindako hautua nolakoa izan zen: “Militantzia izen zan feminismoa ildo estrategiko moduan ipintzia eskatu zuena. Gainera, uste dot hori izen zala ZukGuka prozesuko eztabaida potentiena. ZukGua prozesuan proposatu zan antolakunde berriari feminista izaera emotia ta gero holan onartu zan”. (Mirentxu) Ikusi daitekeen moduan, ZukGua eratze prozesuko eztabaidetan militantziak bera erabaki zuen feminismoa lehen lerroan kokatzea. Hortaz, erabaki kolektibo batek sostengu handiagoa izan duela azpimarratu behar dugu, eta ondorioz, aldaketak uste baino handiagoak izan direla zentzu horretan. Bestalde, elkarrizketatu guztiek azpimarratu dute Euskal Herriko mugimendu feministaren indarraldia. Batetik, azaldu dute mugimendu feminista indartsu egoteak Ernaien bakarrik ez, Euskal Herriko gazteen artean orohar eragin zuzena izan duela. Bestetik, prozesua mugimendu feministako zenbait eragilerekin batera aurrera eramateak dakarren perspektiba findua kontuan hartzekoa da. Beraz, ez da edonola hartutako erabakia. Oinarrizko hiru zutaberen gainean gertatu den aldaketa izan da: lehena, militantziaren sostenguz sortutako dinamika dela, bigarrena, mugimendu feminista indartsu egoteak halabeharrez eragina duela ezkerreko mugimenduen bira estrategikoa (Martinez, Tania. 2015). Amaitzeko, antolaketa eredua irekiagoa izanik, inguruko eragile feministekin lanean aritzea ahalbidetu dio Ernairi eta horrela, urrats feminista aberasgarriagoa eta errotikoagoa egiten lagundu. 5.3.2 Aldaketa nagusiak
Diskurtsoak aztertuta eta behaketa saioa eginda, ikusi dezakegu militantzia ereduan aldaketak egon, egon direla; batez ere, Ezker Abertzaleko beste egiturekin eta aurreko gazte antolakundeekin alderatuz. Lehenik eta behin, azaldu behar da, marko
teorikoan ere esan dugun moduan, aldaketa diskurtsiboa soilik egitea ere, aldaketa izan badela. Horrela azaltzen du balio hori talde nazionaleko Patxik: “Eske nik uste dut, aldaketa diskurtsiboa ematen duzunean jada badela aldaketa praktikan. Ez? Nahi dut esan, hori buruan daukazu eta pixka bat bada ere, egiten da aldaketa. Ez dakit, Ernairen iruditeria ere aldatu da”.(Patxi) Landa-lana egin ostean, bistan da gizonezkoek, diskurtsiboki bada ere, jaso dutela ildo feminista lanztearen garrantzia. Dinamikak egin ditugun zenbait eremutan, ordea, emakume askok zalantzan jartzen dute, prozesuak benetako eragina izan ote duen gizon militanteengan. Askok uste dute, aldaketa “feminismoaren txapita” eramateagatik izan dela. Etikak eta moralak, eta kasu honetan, antolakundearen barruan “ongi ikusia” izateak, eragina du, berriz ere gizonezkoek feminismoarekiko izandako aldaketa diskurtsiboan (Azpiazu, Jokin. 2015). Praktikoki kontuan hartzeko beste aldaketa bat da neska gazte taldeen sorrera. Prozesuaren apustuetako bat zen, eta egiturako hiru eremuetan (maila nazionala, hiria eta eskualdea), aipatu dute talde berri hauen sorreraren balioa. Garrantzi berezia aitortzen zaio, hortaz, emakumeak boteretzearen lanketari. Gainera, ikusi ahal izan dugu ez dela soilik diskurtsiboki bultzatutako zerbait. Aitzitik, errealitatean hiri eta herri ezberdinetan sortzen ari diren taldeak direla. Bestalde, urrats feministak aukera eman die neska gazte taldeak sortu ez diren herrietako kide emakumezkoei ahalduntze kolektiboa eman eta boteretzeko. Era berean, aipagarria da zenbait elkarrizketatuk azpimarratutako ideia: 24 orduko militantziatik, militantzia sostengarri bateranzko bidea egiten ari direla, alegia. Horrela, maila makroko egiturazko zapalkuntzak mikrora ekartzeak elkarren arteko dinamiken inguruan hausnartzera ekarri du. Donostiako ebaluazio saioan kontsentsuz azaldu den gauza bat da prozesu feministak talde moduan formatzeko eta eraldatzeko aukera eman duela. Nahiz eta egunerokoan oraindik ere agerikoa diren sexu-genero sistemaren araberako desorekak. Militatzeko eredua aldatu izanak, aldatu egin du era berean kontzientzia ere. Hernaniko saioan bertan ikusi ahal izan dugu begirada feminista presente dagoela; nahiz eta kontrapartida gisa, beti horren inguruko lanketa egiteko ardura berdinen dagokien. Hain zuzen ere, ikerketa hau egiteko orduan gehiegi lantzeko aukera eduki ez badugu ere, laugarren kaieran proposatutako mekanismo zehatzak kontuan hartzea ere interesgarria da. Izan ere, horrek ekarri dezake, militantzia eredurako zein antolakunderako, diskurtsotik haratago, aldaketa bat. Era berean, Iñurritegia
Kongresuaren prozesuaren ponentzian sexu-genero sistemaren araberako desberdintasunak ekiditeko eta emakumezko eta gizonezkoen parte hartzea orekatuago izateko tresna espezifikoak ere proposatu dira; esaterako beto feminista. Ikusi ahal izan dugun moduan, aldaketak gertatu dira, baina, nagusiki oinarrizko aspektuetan. Elkarrizketatu guztiek, hala ere, azpimarratu dute prozesu feminista betierekoa eta etengabea izango dela, eta hasieran ezarritako helburuak ehuneko ehunean bete ez badira ere, emaitzei baino, garrantzitsuagoa dela prozesua berari erreparatzea. Erresistentzia nagusienak, lehenago aipatu moduan norbanakoaren jarreretan eta bizi-praktiketan eragina dutenean ageri dira. Baita feminismoa ildo transbertsal moduan ulertzerako unean. Segidan ikusiko ditugu etorkizunean askatu beharreko zenbait korapilo. 5.4 Etorkizunerako erronkak
Egindako elkarrizketetan eta ebaluazio saioan sarri azaldu da datozen lau urteetan prozesu feminista aurrera nola eramatearen kezka. Alde batetik, agerian gelditu da prozesuak non eduki dituen hutsune gehien (zehar-lerro gisa kokatzean esate baterako). Hori edonola ere, ez da harritzekoa, izan ere, gazte antolakundeak lehen aldiz ezarri zuen duela lau urte prozesu feminista abian eta Segiko egitura zurrun eta itxietatik etorrita, molde eta militantzia eredu guzti horietan eraldaketa lortzea ez da erraza. Horrela azaltzen du aurreko gazte antolakundeko eta oraingo militantzia ereduaren aldaketa lan talde nazionaleko kide Patxik:
Hain zuzen ere, oinarri bat ezarrita eta hausnarketa kolektiboak aurrera eraman direla agerikoa da, baita emakume kideen boteretzea gertatu dela. Mari Luz Estebanek (2017) berak balioan jarri du egun neska gazteen taldeak sortzeak beraien ahalduntze prozesuetan duen eragina.peko . Ordea, kide ugarik azaldu dute agian garrantzitsua litzatekeela prozesuak beste norabide bat hartzea. Behin emakume militanteen ahalduntzea eta boteretzea gertatu ostean, gizonen pribilegioen inguruko lanketa ere egin beharko litzatekeela azaldu dute zenbaitek. Izan ere, jakin badakigu, eraldaketa feminista eta gizon eta emakumeen arteko parte hartze orekatua gerta dadin, beharrezkoa dela emakumeen ahalduntzeaz gain gizonek euren pribilegioen inguruko lanketa egitea eta horietaz desjabetzeko bidea egitea. Aldi berean, maila nazionaleko
Bestalde, eta pribilegioarekin eta praktika naturalizatuekin jarraituz, solasaldien bidez ohartu gara erresistentzia eta oztopo nagusiak feminismoa zehar-lerro gisa lantzerakoan ageri dira. Horretan ere datozen lau urteetarako findu beharko litzateke zein beste ildoetan kokatu perspektiba feminista (kide guztientzat antolakunde batek feminista izateko, jardunak feminista izan behar du eta gai oro landu behar da “betaurreko moreekin”). Horretarako neurri espezifikoen beharra azpimarratu dute kide gehienek, baita lehen lau urte hauten batik bat lanketa teorikoa izan dena benetako tresnak sortuko dituen prozesu bat izatea bideratzea ere. Amaitzeko, herri eta auzoetako militanteen artean sortu den kezka da belaunaldi berriekin nola landu prozesua. Izan ere, ikusi dugu, sortze prozesuan militantziak eskatu zuela prozesu feminista eta modu horretan era kolektiboan egiten ari dela eraldaketa. Hortaz, ikusi beharko da taldean sartzen diren kide berriek nola hartuko duten funtzionatzeko eredu ezberdin hori. 5.ONDORIOAK
Ikerketa eginda, eta berrikusketa teorikoa, zehaztutako ikergalderak eta kideek emandako informazioa kontuan harturik, lau urte hauetan Ernai gazte antolakundeak aurrera eramandako urrats feministak zein nolako eragina izan duen ondorioztatu dezakegu. Beti ere, kontuan hartuta Donostialdea mailan egindako ikerketa izan dela, eta errealitatean, Hego Euskal Herrian anitzagoa izan daitekeela. Hala ere, ikerketa hipotesiei helduz ikusiko dugu ea nolako aldaketa izan duen gazte antolakundeak prozesu feminista abian jarri zuenetik. Hipotesiei erantzuna eman nahian, batetik, maila diskurtsiboan zein militantzia ereduan izandako aldaketen, eta ondorioz, egondako erresistentzien berri emango dugu. Bestetik, prozesua aurrera eraman duten kideengan lanketak edukitako eraginaren inguruan hausnartuko dugu. Ondoren prozesuak berak emandako fruituak zeintzuk izan diren eta eraldaketaren bat gertatu ote den jasoko dugu. Azken batean, parez pare jarriko ditugu emakumeen ahalduntzearen alde egindako lanketa, eta gizonen boterearen desjabetzean izandako hutsunea.
5.1 Urrats Feminista; aldaketa diskurtsiboa baino gehiago? Lehen hipotesiari erreparatuta, esan behar dugu, oztopoak egon arren, maila diskurtsiboan baino eragin handiagoa edukitzea lortu duela prozesuak. Lau urteko bidearen ostean, ageriko aldaketak sumatu dira Ezker Abertzalearen gazte antolakundearen barnean. Testuinguruak lagunduta (klandestinitateak eta errepresioa hain konstantea ez izatea alde batetik, eta mugimendu feminista indartsu egotea bestetik), eta militantziak hala eskatuta (gogoratu dezagun ZukGua prozesuan egindako eskakizuna izan zela feminismoak gainontzeko ildo estrategikoek hainako garrantzia izatea), aukera egon da prozesu feminista bat abiarazteko. Prozesua ez da lau urte hauetan amaitzen, naiz eta lehenengo fasea itxita gelditzen den azken kaieraren lanketarekin. Horregatik, emaitzei baino, prozesuari erreparatzea garrantzitsuagoa izan arren; kontuan hartu behar da lau urteotan prozesuak izan dituen alde positiboak zein izan diren, eta zein izan diren ahulguneak: a) Indarguneak:
Agerikoa da, esate baterako diskurtsiboki antolakundeak egindako aldaketa. Plano teoriko batean ikuspegi feminista txertatzeak ekartzen du bestelako mundu ikuskera bat sustatzea behintzat. Ernairen karteldegia erreferente bilakatu da emakumezkoen gorputzak eta gorputz ez hegemonikoak publikoki azaltzen. Espazioa eta ikusgarritasuna, beraz, eskaintzen die normalean eremu publikoan ikusezin diren horiei. Horren adibide dira martxoaren zortziko eta ekainaren 28ko kartelak eta kanpainak. Publikorako erreferentzia ere andrazkoek hartu dute gehienetan, edo behintzat, bozeramailetzak gizon emakumeen artean banatzen ahalegin du da antolakundea. Hala ere, hausnartu beharko litzateke publikoan erakusten den emakume eredu horrek ere hegemonikotik zer duen (ez da gorputz lodirik ageri Ernairen iruditegian). Gainera, maila teorikoan agerikoa da aurrea pauso handia egin dela kaieren bitartez. Kaierak antolakunde mistoetan prozesu feminista bat aurrera eramateko tresna egokia bihurtu dira, eta horren lanketa egiteko erresistentziak egon izan badira ere, orohar, egiturako maila guztietan lanketa egitea lortu da. Modu horretan alboratu dezakegu lehenengo hipotesian diogun moduan antolaketa ereduak kaltetu lezakeela prozesua. Nahiz eta egia den egitura hierarkikoa mantentzeak askotan luzatu egiten dituela dinamikak; kasu honetan erresistentziak ez dira antolakuntza ereduagatik sortu. Aitzitik, aurrerago ikusiko dugun moduan lanketa feministaren sakontasunaren araberakoak izan dira oztopoak. Bestalde, hiri eta herrien arteko konparaketari
dagokionez, ezin baiezta dezakegu herrietan erresistentziak handiagoak izan direnik; nahiz eta aipatu beharrekoa den Hernaniko emakume militanteen kopurua askoz baxuagoa izan dela Donostiako dinamizazio saioan baino. Era berean, edukien aldetik, formakuntza handia eskaini duen tresna da kaiera. Prozesuan lanean aritu diren kideek ere aitortu dute inoiz feminismoan inguruan jasotako formakuntza osoena izan dela. Osoena izan dela ezin esan genezake, baina, edukiak era gradual batean planteatuta egoteagatik eta izandako izaera praktikoagatik, eragina eduki du Ernaiko militante ia guztiengan. Ondorioztatu genezake, beraz, Ernai antolakundearen logika bederen feminismoruntz aldatu dela. Argi dago, feminismoa presente dagoela Ernaien, eta are gehiago, militanteen artean ere zenbait jokabide aldatzen ari direla. Ondorioz, eta lehen hipotesia berriz ere lerro-artera ekarriaz, esan behar dugu Ernairen prozesu feministak maila diskurtsiboan baino eraldaketa handiagoa eragin duela. Nahiz eta, aurrerago ikusiko dugun moduan, kide jakin batzuen aldetik oztopoak egon diren, eta prozesuan aritu diren kideentzat sarri nekagarria izan den. Izan ere egiturako maila guztietara prozesua modu parekoan iritsi, ez da berdina egitura nazionaletik proposamen teorikoak egitea eta egunerokoan taldeko kideei aurre egin beharra. Aipatutako aldaketaren adierazgarri nagusiena da emakume kideen ahalduntze kolektiboa eta neska gazteen taldeen sorrera. Kolektiboki emakumeak ahalduntzea eta ondoren neska gazte taldeak sortzeak eragin handia du; batetik, ordura arte espazio publikoa eta parte hartze politikoa askoz ere urriago zutelako, eta prozesu honen bitartez gizonen pare kokatu delako haien parte-hartzea (kontuan hartzen dituztela, alegia). Bestetik, neska gazte talde horiek eragin zuzena izango dute Ernairen prozesu feministan ere, antolakundearen inguruan sortutako taldeak izanik elkar harremanean egongo direlako etengabe.
Amaitzeko, aipagarria da militantzia ereduaren inguruko hausnarketa bultzarazten duten dinamikak ere egiten hasiak direla zenbait talde. Militantzia eredua aldatzeak, gauza asko suposatzen ditu; besteak beste, zaintzarako mekanismoak ezartzea. Horiek oraindik ez dira oso ohikoak, baina, ikuskatu dugun herriko bileran, astero egiten duten lehen gauza da eguraldiaren erronda. Kide bakoitza zer moduz dagoen esaten dute bilera hasi aurretik, eta horrela ekidin egiten dituzte bileran zehar egon daitezkeen gatazkak, eta erdigunean jartzen dute emozioa 24 orduko militantzia ereduak sustatzen duen muturreko arrazionaliazioaren aurrean. Militantzia eredu
maskulinizatua albo batera utzi eta sostengarria den militantzia baten alde egiteak, ikuskera aldatzeaz gain, jarduteko modu berri bat eskaini dio antolakundeari. Uka ezina da, ordea, antolakunde “feminista” bateranzko prozesuan hasierako faseetan gaudela oraindik (ikuspegi feministatik ulertzen dugu inoiz ez dela zerbait ehuneko ehunean feminista izango, aitzitik prozesuak eta aldaketak direla gertatzen direnak, etengabeko hausnarketak bultzatuz, gizon emakumeen arteko botere harremanak deuseztatu eta gainontzeko zapalkuntzak hausnartu eta kuestionatzeko bidean). b) Ahulguneak Urrats Feministak Ernai gazte antolakundean eragina izan badu ere, eta hipotesietan zehaztutakoa baino aldaketa sakonagoa izan arren, agerian gelditu dira, ikerketaren bidez, prozesuak bete ez dituen zenbait helburu edo urratsak edukitako ahulgune batzuk. Horietan nagusiena, eta batez ere aurreko atalean gehien azpimarratu diogunari kontrajarrita, gizonek haien pribilegioei uko egiteko lanketa espresu bat ez abiatu izana da. Begirada feminista batetik, beharrezkoa da emakumea subjektu moduan indartu eta boteretzea. Ordea, antolakunde misto batez ari garenean, garrantzitsua da parte hartze politikoan oreka egon dadin gizonek, eta batez ere boteredunek (hau da, herrietako militantziaz gain bestelako ardura, gehien bat publikoak, dituzten horiek) desboteretze prozesu bat abiaraztea. Izan ere, hori gertatu ezean, arriskua dago emakumeen ahalduntzea bai, baina militantzia eredu maskulinizatua ez aldatzeko; eta ondorioz, dinamika berdinarekin aurrera jarraituko genuke errotiko aldaketarik gabe. Ondorio gisa baieztatu dezakegu ezjakintasunaz gain gizonen aldetik, pribilegioak galtzearen beldurra eta norberaren lan egiteko eta harremantzeko moduen gaineko hausnarketa izan dela erresistentziako puntu nagusiena. Izan ere, diskurtsiboki ados egon arren, zaila izaten da praktika feminista egunerokora ekartzean norberaren pribilegioak deseraikitzea. Zentzu horretan oreka falta da emakumeen ahalduntze kolektiboaren eta gizonen deseraikuntzaren artean. Talde dinamikaren batean gatazkaren bat izanez gero, eta gizon batek beste gizon bati aurre egin behar dionean, begi bistakoa da hutsune bat dagoela gizonezkoek elkarri eraldaketa prozesu horretan bultzatzeko. Horrela, talde dinamikaz hausnartzen hasterakoan edo norberak dituen harremanak ezbaian jartzean, prozesuarekin aurrera egiteko oztopoak agertzen dira, eta orduan azaltzen dira, batik bat, diskurtsoaren eta praktikaren arteko arrakala nagusiak. Dena den, laugarren kaiera da taldeko dinamiketan dauden sexu-genero sistemaren gaineko desberdintasunak detektatu eta desorekak gainditzeko mekanismoak eskaintzen dituena.
5.2 Urrats Feministak prozesuan murgilduta egon direnengan edukitako eragina Bigarren hipotesiaren bitartez aztertu nahi izan da ea Urrats Feministan murgilduta aritu diren militanteek gainkarga gisa bizi izan duten prozesua, ala aitzitik, boteretzea eragin dien haiei ere, kide moduan. Egia da, militanteek zama sentitu dutela lau urte hauetan zehar (eta hortaz, hipotesia baieztatzen da hein batean). Bestalde, ordea, aitortu behar da hitz egindako kide guztiek bat egiten dutela esatean ahalduntze bat gertatu dela haien militatzeko moduan eta prozesuaren ostean militantzia beste era batera bizi dutela. Batik bat, politikagintza hegemonikoan baztertuago izan diren gorputzek hartu dute parte prozesuko lan taldeetan (maritxua, emakumeak), eta Urrats Feministak eragiteko gaitasuna eta boterea eman die kide horiei. Azpimarratzekoa da hortaz, prozesuak orain arteko militantzia ereduan alboratutako subjektuak ahalduntzeko izan duen gaitasuna. Era berean, ikerketaren bitartez ikusi ahal izan dugu feminismoan aritzen diren kide horiek legitimitatea dutela taldekide guztien aurrean gai konkretuen inguruan aritzeko (jai eredu parekidea, protokoloa, prozesua bera, martxoak zortzi, azaroak 25…). Kontrapartida gisa, militante gizonek ez dute hain bere sentitu prozesua, eta hortaz, feminismoari dagozkion gaiak askotan soilik kide (emakumezko gehienetan) horiengan delegatu da. Agerian gelditu da aipatutakoa Hernaniko saioan jaietan oholtza gainean nork egon behar duen erabakitzerako unean (gogoratu zure dj-a esapidea). Dinamika hori, ordea, orokorra da, eta egiturako maila ezberdinetan sumatzen da. Auzoan eta herrian egunerokoan horrelako egoerei aurre egin behar badiete ere, lan talde feminista nazionalak askotan berez egin beharko ez lituzkeen lanen ardura ere hartu izan du “feminismotik” lantzeko. Horrek, batetik nekea eta frustrazioa sortu duela ikusi ahal izan dugu, eta bestetik, erroan gai horiek ez lantzea ekar dezakeela ere bai. Beti talde berari eginbehar berdinak delegatuz gero, erosotasun dinamika bat hartu dezake talde osoak. Askotan soilik “feminismotik” militatzen duten horien figura sortu da, eta beraz, haiei egotzi zaie taldean sortutako sexu-genero desberdintasunei aurre egiteko lana. Modu horretan, eta hipotesietan esan bezala, arriskua dago gainontzeko kideek feminismoa “kanpoko” lanketa baten moduan jaso dezaten. Hain zuzen ere, gazte antolakundeko zenbait sektorek “kanpoko” dinamika gisa identifikatzean, badirudi militantziak orokorrean ez duela balioan jarri Urrats Feminista mugarria izan dela. Egunerokoan talkak bizitzeak askotan amaierarik gabeko tunel batean egoteko sentsazioa eman die dinamizatzaileei, eta zenbait taldetan, azken uneko gai moduan landu denez, askotan ez dute prozesua bera balioan jartzen denik
sentitu. Ondorioz, kanpoko eragile zenbaitek, balio handiagoa eman diote prozesuari, barneko kideek baino. 5.3 Feminismoaren garrantzia beste ildo estrategikoekin alderatuz Ezker Abertzaleko gazte antolakundeek ia 40 urte daramate Independentzia eta Sozialismoa aldarrikapen nagusi gisa aldarrikakatzen. Horregatik, azken hipotesi gisa planteatu zen ea feminismoak lortu zuen beste bi ildo estrategikoek hainako garrantzia edukitzea. Ikerketaren ostean, ondorioztatu dezakegu, egun puntualetan garrantzia handia hartu duela feminismoak, eta estatus-aldetik ere beste bi ildoek hainako garrantzia izan duela. Estrategikoki pisu handia hartu baitu prozesuak, eta gainera, lehenago azaldu moduan, prozesua lanean aritu diren militanteek legitimitatea lortu dutelako haien iritzia partekatzeko orduan. Egun zehatzetan talde feministak eta komunikazio taldeak gogoz egin dute lana, eta egun, gainontzeko mugimendu feminista eta LGTBIekin batera, erreferentziazkoak izaten dira haien diskurtsoak eta ekintzak ere (ikusi beharko litzateke hori begirada feminista batetik produktiboa den ala alderantziz, berez ikusgarritasuna behar duten subjektu horiei protagonismoa kentzen ote zaien haien aldarrikapen egunean). Emakume eta bestelako gorputz ez hegemonikoen presentziak ikusgarritasuna eta hein batean boterea eman die militante horiei.. Gainera, kaieren lanketak zentralitatea eman diola prozesuari lehen lau urtetan. Horrek, hein batean gainontzeko ildo estrategikoekiko parean jarri du feminismoa. Ordea, etengabe aipatzen ari garen moduan emaitzak berehalakoak eta oso ikusgarriak ez direnez (eta gainera talde bati egozten zaionez prozesuaren ardura), askotan ikusezina bilakatzen da, eta ematen du beste ildoek baino pisu gutxiago duela antolakundean. Hala ere, maila nazionaletik herrietaraino, kaierak lantzeak eta bilera arruntetan ere begirada hori presente egoteak agerian uzten du ildo honek besteen hainako garrantzia hartu duela. Hala ere, egia da, beste bi ildo estrategikoek historikoki modu transbertsal batean lantzeko joera hartu badute ere, feminismoak oraindik ez duela lortu bestelako gaietan zehar-lerro gisa lantzea. Badirudi feminismoa gutxi batzuei delegatu zaien lana izanik (naiz eta hori ekiditeko mekanismoak ezarri diren), horiei dagokiela askotan lanketa aurrera eramatea, aparteko borroka ildo izango balitz bezala. Horrek ekarri du gainontzeko lanketetan eta ildo estrategikoetan ez jartzea bereziki arreta begirada feministatik. Zehar lerro gisa ez lantzeak aparteko gai moduan eta “feministen” lanketa
bezala ulertzea ekarri du. Datozen urteetan finkatu beharko du antolakundeak nola kudeatu feminismoa gainontzeko ildoetan txertatzea. Laburbilduz, esan genezake, Erani gazte antolakundearen lehen lau urteotako prozesu feministak egitura eraldatzeko oinarriak finkatu dituela diskurtsiboki, eta praktikoki ere bidea ireki duela. Horren adibide da kide feministek antolakunde barruan duten legitimitatea, eta baita emakume militanteek zein bestelako gorputz ez hegemonikoek izan duten boteretze kolektiboa. Horren ondorioz, parte-hartzea orekatu egin dela esan genezake, nahiz eta agerikoa den militante gizon gehiago dagoela emakume baino. Bestalde, militantzia ereduari dagokionez ere, lehen hausnarketak egin dira eta zenbait mekanismo jarri dira abian edo jartzear daude. Emakumeen ahalduntzeak ordea ez du ekarri gizonen pribilegioen desjabetze bat eta horrek, egunerokoan talkak sortu izan ditu. Beharrezkoa izango da egunerokotasunean horrelako gatazkak izan ez daitezen tresnak proposatzea. Gainera, askotan prozesuan lanean aritu diren horiek errekonozimenduaz gain, gainkarga sentitu dute, haien lanak eta ez direnak bere egin behar izan dituztelako. Horrek frustrazioak sortu ditu kide emakumeengan eta gizonek urrunago sentitu dute prozesua. Dena den, esan bezala etenik gabeko prozesua izanda, bigarren fase honetan interesgarria litzateke militantzia ereduaren inguruko hausnarketa eta pribilegioen desjabetza bat egiteko mekanismoak ezartzea. 5. 4 Gogoeta pertsonala
Ernai gazte antolakundearen prozesu feministaren inguruko lana egiteak, batetik, Ernairen Urratsaren inguruan gehiago ezagutzeko, eta izandako aldaketak modu sakonagoan aztertzeko aukera eman dit. Izan ere, egunerokotasuneko dinamikan sartuta, askotan ez dugu gertatzen ari dena perspektibaz ikusten. Ondorioz, ikerketan parte hartu duten beste zenbait kideren moduan, ez nuen uste prozesuak horrelako aldaketak ekarri dituenik. Feminista moduan, eta aipatutako zenbait autorek azaltzen dutena babestuz, iruditzen zait oso zaila dela erakunde misto batean feminismoaren aldeko apustua egin eta bira ongi ematea. Feminismoa pertsonala politiko bilakatzea da, eta horrek kontraesanak gainditzeko aukera ematen badizu ere, aldi berean, prest egon behar gara korapiloak askatzeko etengabe. Eguneroko dinamika batean sartuta, askotan zaila izaten ohi da gelditu eta norberak naturalizatutako jarrerak eta harremanak birplanteatzea.
Bestalde, lana begirada feminista batetik eginda, aukera izan dut teorian esandakoa hein batean praktikan jartzeko. Batetik, planteatutako ikergalderei ongi lotzen zitzaielako, baina baita epistemologiko hala zehaztu dudalako, aukera izan dut taldearekin modu parte-hartzailean lan egiteko. Horrela ikusi dut posible dela ikergai den talde horrekin elkarlanean ikerketa aurrera eramatea. Bestalde, metodologikoki uste dut tresna egokia osatu dugula erakunde mistoetan prozesu feministek zein nolako forma hartu duten eta zein nolako eraldaketa eduki duten neurtzeko. Izan ere, Pili Alvarezek dioen moduan, gutxi dira oraindik (baina geroz eta gehiago) militantzia ereduaren inguruan eta gizon emakumeen parte-hartze politikoaren inguruan (batez ere herri mugimenduetan zentratuta) hausnartzen duten lanak. Zentzu horretan, prozesuak ezagutzeko tresnak ezagutzea eta sortzea beti da aberasgarria. Amaitzeko, interesgarria litzateke lan honen ostean ezagutzea Ernairen Urrats Feministak zein nolako forma hartuko duen bigarren epealdi honetan. Pertsonalki, Politika Zientzietako gradurako beste gradu amaierako lan bat egin behar dudanez, uste dut interesgarria litzatekeela etorkizunerako zehaztutako erronken ildoari jarraitzea, edo egindako “diagnostiko” hau beste antolakunde batzuetara aplikatzea. Gainera, uste dut ikerketa baliagarria izan dela orohar erakunde mistoetan isilduak eta baztertuta izan diren militante emakumeei ahotsa emateko, eta haien egunerokoan zein erresistentziei eta oztopori aurre egin behar izan dieten ikusarazteko.
3.Martxoak 8 eta Azaroak 25eko kanpainak
1. BLOKEA: Militantzia perfila eta prozesuaren bizipena a. Zuen ibilbide militantea kontatu (hasieratik Ernaien, aurreko gazte mugimendua ea ezautu duen…) b. Hasieratik daramazu lan talde feministan? c. Zerk motibatuta sartu zinen prozesuan buru belarri? d. Zure lana baloratua dela uste duzu? Lan talde feministan nola sentitzen zara? Taldean eta gainontzeko egiturarekiko 2. BLOKEA: Feminismoa borroka ildo moduan a. Nola eman da feminismoa independentzia eta sozialismoarekin batera aldarrikapenerako lehen lerroan jartzeko jauzia? (Lan talde nazionalekoentzako galdera) b. Uste duzu beste borroka ildoek bezainbesteko garrantzia duela militanteentzako (Erresistentziak) c. Zer da, zure ustez, feminismoa ildo estrategiko gisa definitzea? d. Kaieretan landutako eduki teorikoak praktikara pasatzerakoan, erresistentziarik topatu duzue? Edo lortu da militanteengan eragina izatea? 3. BLOKEA: Urrats feminista, mugarria. a. Ernaik aldaketa suposatu al du aurreko gazte-antolakundearen dinamikekin? Nolakoa? b. Eta, Ezker Abertzaleko gainontzeko egiturekin alderatuta? c. Uste duzu aldaketa gertatu dela: i. Maila diskurtsiboan ii. Militantzia ereduan iii. Egituraren antolakuntzat 4. BLOKEA: Prozesua praktikan. Lau urteri begirada a. Zein aldaketa sumatzen duzu azken lau urtetako militantzia ereduan? b. Kaiera eta ekinbide feministez gain, lortu da feminismoa zeharlerro gisa identifikatzea eta bestelako boroka ildoetan lantzea? c. Zuretzako zer da antolakunde bat feminista izatea? i. Eta, zer eskaintzen dio urratsak Ernairen proiektuari?
Kasuhonetan aipatu beharreko aldagaiak ez dira mahaiko parte hartzaileei dagozkionak, baizik eta ebaluazioa egiterako unean kontuan hartu diren irizpideenak:
Norberak prozesuan zehar izandako bizipenak eta kide bezala izandako ahalduntzea (edo ez) azaltzea eskatu zaie kideei. Garrantzitsua iritzi da ezeren aurretik horrelako galdera planteatzea; hasieran pertzepzio bat eduki daitekeelako eta saioa egin ostean, alda daitekeelako. Lehen erantzunean beraz, norberak haren kokapenetik eta bizipenetik soilik erantzungo du, pentsatzeko denbora tarte handirik gabe. Garrantzitsua da lehen inpresioa jasotzea.
Urrats Feministak aurrera eramandako metodologia egokia izan ote den hausnartuko da kasu honetan. Izan ere, Ernaik feminismotik eraldatu nahi badu, garrantzitsua iruditzen zaio aldaketa hori nola egin den aztertzea, eta hutsik egonez gero horiek birmoldatzeko zuzenketak egitea.
Hego Euskal Herria mailan lanean diharduen antolakuntza izanik, kide ugari ditu Ernaik. Horregatik garrantzitsua da jasotzea ea edukiak zein nolako “maila” eman duten. Batzuentzat maila baxukoak izango dira, besteentzat gauza berriak. Prozesuak antolakuntza osoan eragina izan dezan talde feministak iritzi du edukiak denei eskuragarriak izan daitezela. Kasu honetan gainera, kaieren edukiaren egokitasunari buruz ere galdetu zaie militanteei.
d) Denboralizazioa
Lau urteko prozesuaren ostean, garrantzitsua da eten bat egin eta egindakoaz jabetzea. Zein denbora tarte erabili diren eta kaierak lantzeko nahikoa denbora eta hurbiltasun eta prestutasun egon ote den aztertzea garrantzitsua da. Modu honetan, herri eta auzoetako militanteekin egindako lanak eragiteko denbora gehiago behar ote
duen hausnartu ahal izango da, eta era berean, egituraren maila ezberdinen arteko komunikazioan denboragatik hutsunerik egon ote den ere ikusi ahal izango da. e) Aldaketaren nolakotasuna.
Aldagai hau kontuan hartuta dagokigun ikerketarako informazio interesgarria eskuratu ahal izango da. Izan ere, mahaiko kideek termometro baten bitartez irudikatu beharko dute haien ustetan prozesuak zein nolako aldaketa izan duen maila diskurtsiboan, militantzia ereduan eta egituran bertan. Dinamika honen bitartez ikerketa honetarako informazio baliagarria jasoko dugu beraz, ikusiko dugulako hiriburu batean zein nolako aldaketa sumatu den lau urteren ostean.
Amaitzeko, lau urteko zikloaren ostean eta Iñurritegia Kongresua eta gero, datozen lau urtetarako prozesuak zein nolako aldaketa egin beharko lukeen (edo egin beharko ote lukeen) galdetuko zaie Donostiako kideei. Kasu honetan , aurrerago ikusiko dugun moduan, garrantzitsua da Kongresutik ateratako azken ponentziak (Zirtaka), antolakunde feministarako bidean hartutako neurriak aztertzea. Diskurtsoen analisiaren eta ondorioen atalean emango da horren berri.
Asteko bilera arruntera joan da behatzailea. Hernanin 17 kide dira, horietatik lau emakumeak, eta gainontzekoak, (13) gizonezkoak. Behatzailea joan den bilerara, ordea, hamar lagun joan dira: hiru andrazko eta zazpi gizon. BI ordu iraun du saioak eta honakoa izan da gai ordena: Hasieran “eguraldiaren erronda” egin dute (bakoitzak eguraldiaren bidez espresatzen du haren emozioa; eguzkitsu, hodeitsu, ekaitza... egon daiteke militantea). Ondoren asteko kronika egiten dute, eta orduan ekiten diote gaien inguruko eztabaidari. Kasu honetan, hauek izan dira landutako gaiak: Usurbileko Sagardo egunean eta herrian bertan egin beharreko taberna txanda, ekintza baten nondik norakoak eta jai ereduen inguruko hausnarketa. Kontuan edukirik Ernaien izaera “alegala”, segurtasunagatik erabaki dute behatzaileari azken orduan sartzen uztea. Beraz, bi orduko saioen nondik norakoen inguruan kideekin hitz egin den arren, ikerketa honetarako interesgarria den atala jorratuko da (hori baita jaso dena behaketaren bidez); hain zuen Hernaniko jaiak badatozela-eta, jai ereduen inguruko eztabaida. Hona ikerketan aipatu ditugun aldagaiak kontuan hartuta datuak jasotzeko txantiloi ezberdinak. 1) Partaideen nolakotasuna (bakoitzak zenbaki bat hartuko du identitatea gordetzeko)
Behatzailea
3) Parte hartzearen nolakotasuna.: Ikerketarako deigarriak/adierazgarriak izan diren interbentzioak jasoko dira. Nork egin duen, zein sexu generokoa den eta parte hartzearen nolakotasuna biltzeko:
Nork egin du interbentzioa?
Zenbakia Hitzartzearen nolakotasuna Hitzartzearen nolakotasuna …. ..... ......
4) Gai eta egin beharren lehentasuna: Taula honen bidez gai zerrenda osatuko dugu. Bakoitzari dagokion denbora tartea jasoko dugu eta gai bakoitzaren inguruan hizketan nork parte hartu duen (sexu-generoaren arabera) eta zein intentsitaterekin bilduko dugu: |
addi-bcb7bdbb965f | https://addi.ehu.es/handle/10810/23519 | addi | cc-by-nd 3.0 | 2017-11-16 | science | Petralanda Holguin, Igor | eu | Kataluniako prozesu subiranistari buruzko tratamendu informatiboa ABC, El País, La Vanguardia eta El Punt-Avui egunkarietan (2015eko iraila-2016ko urtarrila) | 1. SARRERA 1.1. Lanaren aurkezpena 2015. urtearen amaierako eta 2016. urtearen hasierako lehen hilabeteak bitartean hedabideek Katalunian garatzen ari den prozesu subiranistari eskainitako tratamendu informatiboa aztertuko da lan honetan. Horretarako, egoitza Madrilen eta Bartzelonan duten lau egunkariren alderdi informatiboa eta iritzizkoa hartuko dira ikerketarako material gisa. Madrilgo egunkariak ABC eta El País izango dira; Bartzelonakoak, berriz, La Vanguardia eta El Punt-Avui. 1.2. Lanaren justifikazioa Politika mailan, Kataluniako prozesu subiranistak gatazka bat islatzen du, estatu baten barruko lurralde baten independentziaren aldeko eta kontrako posizionamendua. Kazetaritza ez da auzi honetatik aparte aurkitzen. Kazetaritza eta politika betidanik egon dira lotuta, hura izan baita administrazio baten erabaki politikoak jendarteari jakinarazteko bide nagusietako bat. Kazetaritzaren eremua eta honen jarduera, politika bera bilakatzen dira, lehen planoan kokatzen den komunikazio mailako politika. Arrazoi honengatik, kazetaritzak gatazka baten aurrean nola funtzionatzen duen ikusteko kasu konkretu interesgarria da Kataluniako auziarena. Ikerketa honen arrazoia kazetaritza eta politika mailakoa da. Gaur egun “pil-pilean” dago Katalunia mailan garatzen ari den prozesu subiranista. Fenomeno honek pizten duen interesak bultzatu nau gaia ikertzera. Lana bi arlotatik dago justifikatuta. Alde batetik, prozesuari eskainitako tratamendu mediatikoa interesgarria da kazetaritzaren ikuspuntutik, gaurkotasun handiko gai bat delako berton zein estatu mailako medioetan. Beste aldetik, interes politikoa ere badago, Euskal Herriko herritarren sektore garrantzitsu batek gertutik begiratzen diolako Kataluniako prozesuari. 1.3. Ikerketaren helburuak Aztertutako egunkariek Kataluniako prozesu subiranistaren inguruan duten posizionamendu informatibo eta ideologikoa argitzea da ikerketa lan honen asmo nagusia. Helburuak ondorengoak lirateke, zehazki: 1. Egoitza nagusia Madrilen duten egunkariek Kataluniako prozesu subiranistaren kontrako jarrera ageri dutela frogatzea. 2. Egoitza nagusia Madrilen duten egunkariak kontra agertu arren, ABCk prozesuarekiko El Paísek baino jarrera oldarkorragoa agertuko duela frogatzea. 3. Egoitza nagusia Bartzelonan duten egunkariek Kataluniako prozesu subiranistaren aldeko jarrera ageri dutela frogatzea. 4. Egoitza nagusia Bartzelonan duten egunkariek aldeko jarrera agertu arren, El Punt-Avuik prozesuarekiko La Vanguardiak baino jarrera aldekoagoa agertuko duela frogatzea.
2. MARKO TEORIKOA 2.1. Katalanismoaren sorrera eta garapena historian 2.1.1. Testuinguru historikoa Gertakari historikoen errepaso arin batek argi eta garbi erakusten du Kataluniaren berezitasunak ezberdintasunak erakusten dituela Espainiaren osotasunarekiko. Berezitasun horiek gaur egun zabalik dagoen independentzia prozesuaren aurrekaritzat eta oinarritzat jo ditzakegu. Katalunia lurralde independente eta berezitu gisan X. mendean sortu zen lehendabiziz (Salrach, 2004). Konderri gisako erakundean antolatua, Katalunia bere eremu geografikoa hedatzen hasi zen hurrengo mende eta erdian zehar, ezkontza errealen eta bortxa bidezko konkisten bidez. XII. mendean konderri hau Aragoiko Koroaren baitan integratzen bukatu zen, bateraketa dinastiko bidez. Nabarmentzekoa da XIV. mendean Generalitat erakundea sortu zela, botere politiko nagusia gorpuztu zuena. Instituzional eta burokratikoki aipagarria den pausua izan zen, Kataluniaren faktore bereiztailearen mailan, Koroaren baitan jazotzen hasi ziren barne krisien testuinguruan (Sabaté, 1977). 1640. urtean eman zen Kataluniako Altxamendua, jada Gaztelako Koroak Aragoikoa hartuta zeukan garaian. Gaztelak garatutako joera eta asmo zentralisten kontrako erreakzio gisa piztu zen errebolta (Elliot, 1963): Aragoi eta Gaztela bateratzearen nahia, militar gaztelarren presentzia lurraldean eta eskumen katalanen deuseztatzearen saiakera zerga berrien bidez ditugu Gaztelaren asmo politikoetako batzuk. 1714. urtean Borboiek hasitako Ondorengotza Gerraren ondorioz Kataluniak ordura arte izan zituen berezitasun instituzionalak ezabatu egin ziren. Lurralde hau Gaztelako Koroaren ohiko beste lurralde baten modura antolatzen hasi zen (Albareda, 2010). Gertakari hori gogoan izango zuten XIX. mendeko bigarren herenetik aurrera nazionalismo katalana aurrera eraman zuten intelektualek. Katalanismo bezala ezagutua izango zen mugimenduak katalanera eta kultura katalana indartu nahi zituen. Asmo horien adierazpen esanguratsuena La Renaixença aldizkarian haragitu zen (Claret eta Santirso, 2014). Valenti Almirallek -katalanismoaren aitatzat hartua- antolaturiko kongresuetan erein zen mugimenduaren hazia, baina garaiko burgesiak bizkarra eman zion katalanismoari. XX. mendeko lehen urteetan hasiko zen kultur kutsuko mugimendu hau politika mailan antolatzen. Pasa den mende gorabeheratsuan are eta gehiago nabarmendu ziren arinagoko mendeetako Kataluniaren ezaugarri bereizgarriak. Cotarelori (2016) jarraituz, lau aro ezberdin desberdindu daitezke XX. mendeko katalanismoan: 1) Francesc Maciàren Estat Català deituriko alderdi politikoaren sorrera -geroago ERC izango zena-, Primo de Riveraren diktaduraren hasiera baino urtebete arinago. Diktadura garaian katalanismoak atzera egin zuen. 2) 1931ko Errepublikan Estatut de Núria delako Autonomi Estatutua. Egituraketa hau katalanismoak gora egin zuen garaietan ezarri zen, Maciàk Estatu katalana sortzeko egin zuen saioaren kaltetan. Espainiar Estatuaren deszentralizaziorako jarrera arras aldatu zen. 3) Gerra Zibila eta frankismoaren etorrera. Frankismoan, jakina denez, espainiarra ez beste nazionalismorik ez zen bultzatu eta indartu, eta estatuko periferiako kulturek zapalkuntza jasan zuten. 4) Trantsizioa deituriko Francoren osteko garaia. Nazionalismo katalanak bere presentzia indartu zuen. Espainiako Konstituzioaren idazketa eta osatzeko lanetan Convergència Democràtica de Catalunya alderdi nazionalista kontserbadoreko buru Miquel Roca bertan egon zen. Autonomiatan antolatu zen Estatuan, lurralde ezberdinek euren egiteko administratiboetan esku
hartze maila ezberdinak izan zituzten, eta Kataluniak autonomia maila esanguratsua lortu zuen beste lurralde batzuen aldean. 2.1.2. Autonomiaren garapena Autonomia lortu ondorengo hiru hamarkadetan ondo antzean moldatu ziren katalanak Madrilekin, harreman gorabeheratsuak izan arren. Jordi Pujol zen Generalitateko presidentea. Arazoak izaten ziren tarteka, baina nola edo hala konpontzen ziren interes ezberdinen arteko talkak. Aro horretan katalanismoak lagundu egin zuen Espainiaren orekari eusten. 80ko eta 90eko hamarkaden tartean Katalunian autonomia mailako administrazio garapena eman zen, besteak beste ondorengo lorpenak gauzatuz: 1) Ikus-entzunezko medioen korporazio katalana; 2) Kataluniako eskualde administrazioen eraketa, instituzio katalanak eskualde mailara hedatuz; 3) Kataluniako Justizia Auzitegi Gorenaren eraketa; 4) Mossos d’Esquadra poliziagorputzaren hedatzea eta 5) normalizazio linguistikoaren legea, katalanaren ezagutza eta erabilera sustatzeko. Aipaturiko azken garapen puntuaren fruitu bat Majestic-eko itunaren ondorio zuzena izan zen. Jordi Pujolek eta Espainiako presidente José María Aznarrek sinatu zuten akordio hau, 1996. urtean PPren agintaldia bermatzeko Madrilen. Pujolen CiU alderdiak Aznarren inbestidura babestu zuen, horrek parlamentuaren gehiengoa lortzeko, Kataluniarentzako eskuduntza gehiagoren truk. XXI. mendearen hasiera bestelako kontsentsu garaia izan zen Katalunian. Tripartit bezala ezagutua izan zen 2003. urteko gobernu ezkertiarra indar katalanistek eta ez-katalanistek osatu zuten. Partaideak PSC Espainiako PSOEren talde katalana, ERC alderdi ezkertiar katalanista eta ICV IU alderdi espainiarraren talde katalana izan ziren. Kataluniako gizartearen kontzientzia nazionalak Espainiarekin lortu ziren akordioetatik haratago joatea eskatzen zuen. Izan ere, subiranisten ustez, statu quoak ez zuen Kataluniaren etorkizun nazionala bermatzen, eta prozesu historikoak aurrera segitu behar zuen. Hortik etorriko zen 2006. urteko estatutua. Alderdi katalanista eta ez-katalanista guztiek babestu zuten estatutua, PP alderdiak izan ezik. Testu honetan polemikoa izango zen Kataluniaren nazio izaera aitortzen zen, Gobernu zentralarekin talka zuzena eragiten zuen puntua. Auzitegi Konstituzionalak atzera bota zuen proiektua, inkonstituzionaltzat jo baitzuen. Horren ondorioz, gizarte katalanean eman zen kontsentsu garaiari amaiera eman, eta oldarkortasuna nagusitzen hasi zen. 2.1.3. Azken urteetako aldarrikapen subiranista XXI. mendean nazionalismo katalanaren aldi berri baten zabalera etorri zen. Prozesu subiranistak hiru mugarri izan ditu, hiru fase elkarri lotuak. Hauek hartuko dira kontuan lan honetan, hain zuzen ere: 1) 2006. urtean diseinatu eta proposatutako Estatutaren atzera botatzea eta honen ondorioak. 2006. urteko ekainaren 18an onartu zen dokumentuan Kataluniako lurraldearen naziotasunaren errekonozimenduak eragin zuen polemikarik handiena. Espainiako Auzitegi Nazionalak testua inkonstituzionaltzat jo zuen 2010. urtean, eta legez kanpo utzi zuen estatutua. Honek Kataluniako gizartean ondoeza eragin zuen, eta urte bereko uztailaren 10ean milioi bat pertsona inguruko manifestazio bat antolatu zen, zeinak Kataluniako PP eta Ciutadans alderdiak izan ezik, beste alderdi politiko guztien errepresentazioak batu zituen. 2) Mas presidentearen agintaldia. 2010. urteko azaroko hauteskundeetan CiU alderdia irabazle atera zen. Mas presidenteak Espainiako Rajoy presidentearekin gaizki aterako ziren ekonomia mailako negoziazioak hasi zituen, erkidegoak eskumen gehiago eduki ahal izateko eremu honetan. Ekintzaren porrota ikusita, gizarte mailan independentziarako joera
zorrozten joan zen, eta 2012ko irailaren 11ko Diadan burujabeak izateko deiadarra nagusitu zen. Hau kontutan izanik, Masek erreferendum bat egiteko hitza eman zuen urte bererako antolatu zituen hauteskundeetarako, bere CiU alderdiak gehiengo osoa lortzen bazuen. Ez zuen helburua lortu, baina bigarren bozkatuena izan zen ERC alderdi katalanista ezkertiarrarekin akordioa lortuz 2014rako erreferendum deialdia aurrera eraman zuen. Azken ekimen hau atzera bota zuen Kataluniako Auzitegi Gorenak. 2015. urtean hauteskundeak antolatu ziren berriz ere, zeinetan CiU osatzen zuten CDC eta Unió alderdiak banatu egin ziren, eta lehendabizikoa ERCrekin batera Junts pel Sí koalizioan batu zen. Koalizio honek ez zuen gehiengo absolutua lortu, eta CUP alderdi katalanista antikapitalistarekin akordioak lortu behar izan zituen independentzia-orriari ekiteko. Akordio hauen ondorio zuzena izan zen Mas presidentearen dimisioa. 3) Mas presidentearen dimisioa eta Puigdemont presidentearen agintaldiaren hasiera. Masen postua bere alderdiko kide zen Puigdemontek hartu zuen, eta aipaturiko koalizioa eta CUPen artean osaturiko harremanean murgilduz, alde bakarreko independentzia prozesu bat ziurtatzeko neurriak hartzen joan ziren, 2017ko urriaren 1ean burutu nahi duten erreferenduma gauzatzeko. Laburbilduz, esan daiteke Kataluniako lurraldeak historikoki Espainiaren osotasunarekiko berezitasunak gorde izan dituela denboran zehar, eta berezitasun hauen talkek prozesu subiranista baten abiada ekarri dutela. 2.2. Subiranismoa aztergai 2.2.1. Kataluniako prozesuari buruzko ikerketak Kataluniako prozesu subiranistari buruzko lan kopurua oparoa da. Liburuak, doktore-tesiak, eta artikulu akademiko anitz daude auzi honen inguruan. Ekoizturiko liburuek historia hartzen dute erreminta nagusitzat Kataluniako auzi politikoaren inguruan hausnarketak bultzatzeko. Batzuek (Cotarelo, 2016) analisi historikoan mendeak atzera egiten duten bitartean, beste batzuek Espainiako trantsizio garaian jartzen dute atentzioa (Pastor, 2014; Ysas eta Molinero, 2014) egungo egoerari buruzko interpretazio bat emateko. Eta autoreren batek umorearen esfera aprobetxatzen badu ere auziaz gogoetatzeko (Baños, 2014), egile gehienek historia dute ardatz bezala, beste diziplina batzuk uztartuz prozesua azaldu eta ulertzeko. Esaterako, politika edota soziologia (Alonso, 2015) oso present daude. Arinagoko atalean aipaturiko bigarren fasearen denbora eremuan kokatzen dira liburu gehienen argitalpenak. Artikulu akademikoen ekoizpenari dagokionez, beste hainbeste esan daiteke. Salbuespenak badaude ere (Aja, 2005; Roselló, 2014), zeinetan lehen fasean abiatu zen estatutuaz hitz egiten den, ikerketa gehienak bigarren fase honen garaian kokatzen dira: 2014ko erreferendumerako deialdia (Torres eta Mateos, 2014); 2015. urteko hauteskundeak (Montalbes eta García, 2017; Oñate, 2017); prozesu subiranistaren garaiaren eta 2000. urte hasierako autonomia estatusaren arteko alderaketa (Zambelli, 2015), analisirako gertakizun erabilienak dira. Auzi hau diziplina ezberdinetatik aztertu da: analisi politiko hutsetik hasita (Oñate, 2017), soziologiatik pasatuz (Torres eta Mateos, 2014), baita zuzenbidea jorratuz ere (Bar, 2016). Ekonomia eta jokoen-teoria ere erabili izan da (Alonso, 2014) Katalunian zabalduriko eszenatoki politikoen erabaki-hartzeak eta posizionamenduak aztertzeko. Euskal Herrira etorriz, Kataluniako prozesu subiranista ikerketa akademikoen objektu bilakatu da ikerlari euskaldunentzat. Lan bat aukeratzearren, auziak eragin dituen bost ikuspuntu politikoen sistematizazioa defendatzen duen ikerketa aipatuko genuke (Lejarza, Oteo, Zaballa eta Leon, 2015).
2.2.2. Kataluniako prozesu subiranistaren tratamendu informatiboari buruzko lan akademikoak Kataluniako gatazka eta honen ondoriozko prozesu subiranista ikerketa akademikoen objektu argi eta garbia bilakatu da. Auzi honen inguruko artikuluen ekoizpenari erreparatzen bazaio, auziaren prentsa mailako tratamendua ikertzen duten lanak ere ugariak dira. Hala ere, hauek aztertu ostean lan honen originaltasuna justifikatuta geratzen da, ikusten denean Gradu Amaierako Lanaren azterketa laginaren denbora tartea lan akademiko batek ere aztertu ez duela. 2014ko azaroaren 9ko herri kontsulta edota erreferendum ez-loteslearen inguruan sortu zen tratamendu mediatikoa izan da azterketa gehien jaso dituen fenomenoa; hau jorratzen dute, besteak beste, Ballesterosek (2015) edota Pérezek eta Álvarez-Peraltak (2015). Eta gertakari hau ikerketa erdigunetzat hartzen ez badute ere, mugarri garrantzitsutzat kontsideratzen dute beste autore batzuek (Sánchez, 2014). Hala ere, 2013an Mas presidenteak eginiko erreferendum deialdia ere interes akademikoko objektu ere izan da (Alonso, 2014). Literaturari segika, lan akademikoen inguruko beste faktore bat Kataluniako auziaren erabilera izango litzateke ikerketa helburu ezberdinen gauzapena lortzeko: Kataluniako eta Albako independentzia prozesuen arteko alderaketatik hasita (Castelló eta Capdevila, 2012; Reguero, Requejo eta Velasco, 2015), informazio politikoaren tratamenduan sortu diren ‘txantiloi’ teorikoen aplikazioen arrakasta edo porrotetan bukatuz (Ballesteros, 2015; Pérez eta ÁlvarezPeralta, 2015). Komunean duten helburua, ordea, eta jakina denez, aztertzen diren prentsa ezberdinen ildo ideologikoaren identifikazio formala izango litzateke. Kataluniako auzia aztertzen duten ikerketa akademikoek idatzizko prentsa hartzen dute ikerketa objektu gisa, lan honen antzera. Azterketa hauek egunkarietan aurki daitezkeen pieza informatibo ezberdinen arteko aukeraketa egiten dute, oro har. Iritzi generoaren aukeraketa egiten dute batzuek (Sánchez, 2014), baina badaude genero informatibo hutsa aztertzen duten lanak ere (Alonso, 2014). Noski, aipaturiko bi eremuak batera aztertzen duten testuak ere argitaratu dira (Reguero, Requejo eta Velasco, 2015), lan honetan jazotzen den bezala, eta baita titularretara (Pérez eta Álvarez-Peralta, 2015) eta egunkarien azaletara mugatzen diren lanak ere (Ballesteros, 2015). Lanen metodologiari dagokionez, esan daiteke kualitatibotasuna kuantitatibotasunari gailentzen zaiola. Adibidez, egunkarietan erabilitako termino gakoen zenbaketa egiten da, baina zenbaketa egin ostean berauen esanahia edota konnotazioen balorazioa egiten da egunkari bakoitzaren ildoa zehazteko (Ballesteros, 2015; Castelló eta Capdevila, 2012; Pérez eta Álvarez-Peralta, 2015; Sánchez, 2014). Esan bezala, lan gehienak metodologia kualitatiboaren aplikazioari pisu gehiena emanez gauzatu dira, diskurtsoaren analisitik hasiz errekurtso linguistikoen erabileratik pasatuz, eta terminoen erabileran bukatuz (Alonso, 2014; Reguero, Requejo eta Velasco, 2015). 2.3. Hipotesiak Lan honen xedea Kataluniaren auzian egunkariek duten ikuspuntua alderatzea da, hedabide bakoitzak bere posizionamendua azaltzeko duen modua nolakoa den zehazteko. Lan honen egileak lau egunkari izango ditu aztergai, egoitza Madrilen duten bi eta egoitza Bartzelonan duten beste bi. Madrilen egoitza duten egunkariak ABC eta El País izango dira; egoitza Bartzelonan dutenak, berriz, La Vanguardia eta El Punt-Avui izango dira. Abiapuntua hau izanik, lanaren helburuak betetzeko ondorengo hipotesi eta ikerketa galderak planteatu ditu egileak:
H1→ Egoitza nagusia Madrilen duten egunkariek kontrako jarrera ageri dute Kataluniako prozesu subiranistarekiko. RQ1→ Zer kritika mota egiten diote ABCk eta El Paísek prozesuari? RQ2→ Zer proposamen egiten dituzte ABCk eta El Paísek prozesuarekiko? H2→ Egoitza nagusia Madrilen duten egunkariak kontra agertu arren, ABCk El Paísek baino jarrera oldarkorragoa agertzen du prozesuarekiko. RQ3→ Zer motatako termino eta jarrera erabiltzen dute ABCk eta El Paísek albiste alorrean? RQ4→ Prozesu subiranistaren aldeko jarrera edo mezua hedatzen duten pertsona edo erakundeekin zenbat elkarrizketa, zenbat albiste, zenbat kronika eta zenbat erreportaje argitaratu dituzte ABCk eta El Paísek? H3→ Egoitza nagusia Bartzelonan duten egunkariek aldeko jarrera ageri dute Kataluniako prozesu subiranistarekiko. RQ5→ Zer kritika mota egiten diete La Vanguardiak eta El Punt-Avuik prozesu subiranistaren kontra dauden eragile eta jarrerei? RQ6→ Zer proposamen aurkezten dute La Vanguardiak eta El Punt-Avuik prozesuarekiko? H4→ Egoitza nagusia Bartzelonan duten egunkariek aldeko jarrera agertu arren, El Punt-Avuik La Vanguardiak baino jarrera aldekoagoa agertzen du prozesuarekiko. RQ7→ Zer motatako termino eta jarrera erabiltzen dute La Vanguardiak eta El PuntAvuik albiste alorrean? RQ8→ Prozesu subiranistaren kontrako jarrera edo mezua hedatzen duten pertsona edo erakundeekin zenbat elkarrizketa, zenbat albiste, zenbat kronika eta zenbat erreportaje argitaratu dituzte La Vanguardiak eta El Punt-Avuik?
3. METODOLOGIA 3.1. Egunkarien aukeraketa Aztertuak izateko hautatu diren egunkariak arinago aipaturiko atalean agertu dira: ABC, El País, La Vanguardia eta El Punt-Avui. Aukeraketa honen arrazoia bikoitza izan da: alde batetik, komenigarria izango litzateke egoitza Madrilen duten bi egunkari hartzea (ABC eta El País) eta egoitza Bartzelonan duten bi egunkari hartzea (La Vanguardia eta El Punt-Avui), faktore geografiko-emozionalak auziari eragiten diolako. Bestalde, egunkari hauek duten salmenta maila ere aipatu beharra dago, arrazoi garrantzitsua izanik hau ere hautaketan; egoitza Madrilen duten bi egunkari hauek gehien saltzen diren egunkarien artean daude, eta beste hainbeste gertatzen da egoitza Bartzelonan duten egunkariekin1. Egunkari horien ildo ideologikoa hauxe da: ABC egunkaria Espainiako tradizio kontserbadorearen baitan kokatu daiteke, zeinak balore monarkikoak bultzatzen dituen (Rodríguez-Polo eta Santillán, 2012).
El País egunkariaren lerro editoriala orokorrean PSOE alderdiari lotua egon ohi da, edota gutxienez, Espainiako jarrera progresistarekin lotzen da (Martínez, Humanes eta Saperas, 2014). Generalitateko gencat.cat (2015) webguneari segika, El Punt-Avui egunkariak ezkerreranzko norabidea jorratzen du politikoki, eta bere interes editoriala Kataluniako lurraldean oinarritzen da. La Vanguardiak, ordea, –eta iturri berberari jarraiki-, eskuin politikorako joera azaldu izan du. 3.2. Laginaren zehaztapena Aipaturiko egunkariek Kataluniako auziaren inguruan duten tratamendu informatiboa aztertzeko, 2015eko iraila eta 2016ko urtarrila bitartean izaniko bost gertakari aipagarri hautatu ditu egileak, biharamunean lau hedabideek albiste horiek nola jorratu dituzten aztertzeko: 1) 2015eko irailaren 28a. I-27 autonomia hauteskundeen hurrengo eguna. 2) 2015eko irailaren 30a. A-9ko kontsulta antolatzeagatik Mas presidentea inputatzearen hurrengo eguna. 3) 2015eko azaroaren 10a. Kataluniako parlamentuak aldebakarreko independentzia prozesua abiarazteari baiezkoa eman zion egunaren biharamuna. 4) 2015eko azaroaren 12a. Espainiako Auzitegi Nazionalak independentziarako bide-orria baliogabetu zuen egunaren biharamuna. 5) 2016ko urtarrilaren 10a. Mas presidenteak dimisioa aurkeztu zuen egunaren biharamuna. Lan honetan aztertuko diren egunkarietako kazetaritza produktua ondorengoa izango da: Katalunia, Espainia edo Politika sailetako albisteak, elkarrizketak, erreportajeak eta kronikak. Iritzi saileko editorialak. Sail horretako beste unitate motek derrigorrez egunkariaren ildo editorialarekin bat egiten ez dutenez, albo batera utzi dira. Ondorengo puntuan azalduko den modura, lan honek metodologia kuantitatiboa zein kualitatiboa erabiliko du analisia burutzeko. Honetarako aukeratutako gertakariak banan-banan aztertuko dira, era kuantitatiboan (plazaratutako albisteen, elkarrizketen, erreportajeen eta kroniken zenbaketa eta hedadura-neurketa eginez) eta era kualitatiboan (aipaturiko pieza informatiboen eta plazaratutako editorialen termino eta mezuak aztertuz). 3.3. Metodologiaren aukeraketa 3.3.1. Analisi kuantitatiboa Analisi kuantitatiboa fenomenoak aztertzeko ikerketa modu bat da, tresneria estatistiko, matematiko edota konputazionalekin (Lisa, 2008). Enpirikoki aztertu nahi dena zenbaki bidez (kuantifikazioa) ulertu eta sailkatu beharra dago, analisitik ateratzen den interpretatu beharreko ondorioa(k), izaera berbereko datua(k) izanik. Analisi kuantitatiboan ikerketaren izaera deskriptiboa da, eta ez dago inolako baloraziorik berez (Fernández eta Díaz, 2003). Objektibotasun absolutua ezinezkoa da, noski, baina kategorien definizio egoki bat eginez objektibotasunaren gradu eraginkor bat lor daiteke (Zabaleta, 1997). Eta hain zuzen, emaitzak ere deskriptibo hutsak dira, hauen interpretaziotik soilik atera daitekeelarik ikertutakoaren etorkizunerako aurreikuspen bat. XIX. mendeko filosofia positibistak berebiziko garrantzia izan zuen metodo hau gizarte zientzietan aplikatzen hasteko. Natur zientzietako fenomenoen abstrakzioa eta hauen kuantifikazioa ohikoa zen garaietan, positibismoaren erakusle nagusi izan zen Compte-Sponvillek
2. Unitateen kokapena: Unitate bakoitza egunkariko orrialdearen goiko aldean edo beheko aldean dagoen. 3. Unitateen tamaina: Unitate bakoitzak zenbat zutabeko hedadura hartzen duen orrialdean. 4. Unitateen mezua: Unitate bakoitzak zer nolako mezua islatzen duen. Mezuak hiru norabide posible izango ditu, balorazioaren arabera: a. Positiboa: +1. Kataluniako prozesu subiranistaren aldeko mezua. Prozesua aipatzeko konnotazio positibodun termino eta esapideak erabiltzen dira itemean zehar, hartzaileari iradokiz prozesu politiko aberasgarria eta onuragarria dela. b. Negatiboa: -1. Kataluniako prozesu subiranistaren kontrako mezua. Prozesua aipatu eta azaltzeko termino eta esapide ezkorrak erabiltzen dira itemean zehar, hartzaileari iradokiz prozesu politiko kaltegarri eta injustua dela. c. Neutroa: 0. Itemean ezin atzeman daiteke modu argian mezu positibo edo negatiborik dagoen. Analisia grafikoki adieraziko da, taulak eginez aztertutako egunaren eta egunkariaren arabera. Hona hemen egun bateko egunkari baten taularen adibide bat: ABC OROTARA ALBISTE ELKARRIZKETA ERREPORTAJE KRONIKA UNITATE KOPURUA 7 3 2 1 1 UNITATEEN KOKAPENA G:2/B:5 G:1/B:2 G:0/B:2 G:1/B:0 G:0/B:1 UNITATEEN TAMAINA 24 8 8 4 4 UNITATEEN MEZUA -7 -3 -2 -1 -1 *OHARRA: Unitateen kokapena adierazterako orduan erabiliko diren “G” eta “B” terminoak “Goian” eta “Behean” adierazten dute, hurrenez hurren. 3.3.2. Analisi kualitatiboa Definizio zehatz bat ez badauka ere, metodologia kualitatiboa oinarri linguistiko-semiotikoa daukan ikerketa metodotzat hartzen da, zeinak gizarte zientzietan duen erabilera nagusia. Ikerketa kualitatiboan, aztertua den objektua ez da kuantifikagarria eta ezin daiteke zenbaki bidezko abstrakziorik egin; horren ordez, ikertu nahi den fenomenoa ulertu beharra dago, honen gaineko interpretazioa eta balorazioa delarik metodologia honen funtsa (Fernández eta Díaz, 2003). Kuantifikazioak eta sistematizazioak dakarten segurtasunetik haratago, metodologia kualitatiboan aurretiazko hainbat premisa teoriko onartu behar dira: gizartearen forma edo eraikuntza jakin bat onartu beharra dago, eta baita ikerketen justifikazioa izango den esanahiaren teoria bat. Arrazoi hauengatik, ikerketa kualitatiboa metodologikoki eztabaidagarria zein anitza izan daiteke aldi berean. Zabaletak (1997) argi eta garbi seinalatzen du ikerketa mota honen puntu polemiko eta aldi berean berebizikoa: ikerlariaren presentzia ikerketan. Ikerketa kuantitatiboak nolabaiteko objektibotasunaz gozatzen duen bitartean, ikerketa kualitatiboan subjektu ikertzailearen presentzia are nabarmenagoa izaten da: ikerlariak bere gustura hautatu edo baztertu dezake ikertu beharreko objektuaren alderdi ezberdinak, eta subjektu ikertzaileak bere presentziarekin eragin egin dezake ikerketa objektuan. Jenseni (1993) segituz, metodologia kualitatiboak bi faktore historiko behar izan ditu bere garapen autonomorako: 1) komunitate zientifikoan egindako lanen ikuspuntu kualitatibodun ikerketa kopuru gorakada diziplina anitzetan –besteak beste, semiotikan, antropologian edota soziologian-; eta 2) gizartearen aldaketa bera, ikerketa objektu gisa (gizartearen errealitatearen
aldaketa post-industriala). Elkarren arteko menpeko dira bi faktore hauek, eta denboran zehar hainbat ikerketa metodo kualitatiboren fruitua ekarri dute. Ez dago adostasunik metodo kualitatibo ezberdinen sailkapenean, baina Zabaletak (1997) ondorengo lau motak aipatzen ditu: 1) Teoria errotuaren metodoa (errealitatean erroturik dauden fenomenoetatik teoria bat eraikitzea); 2) Kanpo-esperimentuen metodoa (pertsonamultzo baten jokaerak analizatzea eta interpretatzea); 3) Metodo sintomatikoa (gatazka egoeretan subjektuen mezu eta portaeretan azaleratzen diren sintomen azterketa) eta 4) Eztabaida-taldeen metodoa (pertsona-talde bat eztabaida sakonean jartzea, esandakoak eta ez esandakoak aztertuz). 3.3.2.1. Analisi kualitatiboa lan honetan Egunkariak bi modutara aztertuko ditugu ikerketa honetan: a) Lehen atalean egunkarien alde informatiboan plazaratutako itemen termino eta mezuak baloratuko dira. b) Bigarren atalean, editorialen terminoak eta mezuak aztertuko dira, hedabide honen iritzizko elementuak are gehiago argitzeko. Honetaz gain, egunkari bakoitzeko iritzi saileko arduradunekin jarri da kontaktuan ikerketa honen egilea. Modu honetan, kualitatiboki aztertutako edukia egunkarietako arduradun gehienekin alderatzeko aukera egon da. Elkarrizketatuak ondorengoak izan dira: María Soledad Navarro, ABC egunkariko Agenda eta Iritzi saileko erredaktorea. María Dolores García, La Vanguardia egunkariko zuzendari ondokoa. Joan Rueda, El Punt-Avui egunkariko zuzendariordea. El País egunkariarekin harremanetan jarri da lan honen egilea. E-posta, telefono eta era presentzialean saiatu da bertako langileekin hitz egiten, baina ezin izan ditu galderen erantzunak lortu. Moldaketak moldaketa, profesional bakoitzak ondorengo lau galderei erantzun die. Horietatik bi Kataluniako prozesu subiranistari buruzko galdera orokorrak dira, eta beste bi ikerketa honetarako hautatuak izan diren egunekin zerikusi zuzenagoa duten galdera zehatzagoak: Zer nolako jarrera defendatzen du zure egunkariak Kataluniako prozesu independentistaren inguruan? Nor da gatazka egoera honetara iristearen erantzulea? Legitimitaterik ba al dauka Kataluniako parlamentuak espainiar Estatua eta honen sistema juridikoa ezbaian jartzen duen prozesu politiko bat abiatzeko? Zenbateraino geratzen da legitimatua lurralde jakin bateko administrazio politikoa, bere populazioaren gehiengo batek duen iritziaren eskutik? Zer nolako iritzia daukazu Auzitegi Konstituzionalak hartu dituen eta hartzen ari den neurriei buruz Kataluniako prozesu subiranista gelditzeko, eta honen adierazle nagusia izan den Artur Masekiko? Zer deritzozu CUP alderdiak Mas hautagaia Kataluniako presidentziatik ateratzeko erabili duen moduari? Zenbateraino uste duzu mantenduko duela kontinuismo politikoa Puigdemont presidenteak?
4. GARAPENA 4.1. I-27ko hauteskundeen hurrengo eguna (2015-09-28) Kataluniako Parlamentuaren bederatzigarren legealdirako hauteskundeak 2015eko irailaren 27an egin ziren. 2014ko azaroaren 9an eginiko erreferendum ez-lotesleak kilikatutako independentziaren auzia gai zentrala izan zen kanpainan, eta hauteskunde hauek “plebiszitario” bezala fokatu zituzten alderdi katalanistek. CiU alderdi katalanista zentro-eskuindarra eta ERC alderdi katalanista ezkertiarra koalizio gisa aurkeztu ziren, Junts pel Sí (JxSí) izenpean eta Artur Mas presidentziarako hautagai zutelarik. Partaidetza %74,95ekoa izan zen, 7 puntu pasatxo altuagoa arinagoko hauteskundeekin konparatuz. JxSí koalizioak botoen %39,59 lortu zuen (62 eserleku), gehiengo ez-absolutua. Bigarren indar modura C´s alderdi ez-katalanista atera zen, botoen %17,90 (25 eserleku) eskuratuta. PSCk, PSOE alderdi espainiarraren talde katalanak, botoen %12,72 (16 eserleku) bildu zuen, eta Catalunya Sí Que Es Pot (CSQP) koalizio ezkertiarrak -besteak beste Podemos eta ICV alderdiez osatua- botoen %8,94 (11 eserleku) lortu zuen. PP alderdi espainiar kontserbadoreak botoen %8,49ren (11 eserleku) jabe egin zen, eta CUP alderdi katalanista antikapitalistak, berriz, botoen %8,21 (10 eserleku) bereganatu zuen. Kataluniako parlamentuak 135 eserleku edukita, JxSí koalizioa gehiengo absolututik 6 eserlekura geratu zen, eta independentziarako bide-orria martxan jartzeko koaliziotik at zegoen CUP alderdiarekin negoziatu beharra geratu zitzaion aukera bakar gisa. Prozesu subiranistaren aldeko taldeek hauteskundeak arrakasta gisan kalifikatu zituzten, eta ez-katalanistek, berriz, alderdi independentzia-zaleen eta plebiszitoaren porrot bezala. ABC Analisi kuantitatiboa ABC OROTARA ALBISTE ELKARRIZKETA ERREPORTAJE KRONIKA UNITATE KOPURUA 6 5 0 0 1 UNITATEEN KOKAPENA G:6/B:0 G:5/B:0 G:0/B:0 G:0/B:0 G:1/B:0 UNITATEEN TAMAINA 30 22 0 0 8 UNITATEEN MEZUA -6 -5 - -1 1. taula. ABC egunkariaren 2015. urteko irailaren 28ko alderdi informatiboaren trataera. Iturria: Lanketa propioa. Alderdi katalanistek plebiszitoa galdu zutelakoaren iritzikoa da ABC egunkaria. Beste egunkarietan, hauteskundeen fenomenoaz hitz egiteko alderdi bakoitzari buruzko kronikak eskaini diren bitartean, hedabide honetan bost albiste eta partaidetzari buruzko kronika bat plazaratu dira. Zortzi zutabetara eginiko albiste nagusiak hauteskundeen emaitzak jorratzen dituen bitartean, prozesu subiranistaz diharduten itemak alderdi bakoitzaz hitz egiten dute banan banan. Arreta deitzen du albiste nagusiaren osteko albistea hauteskundeen garailea izan ez zen C´s alderdiari buruzko berria izatea, sei zutabetara egina. Egunkari honek gertakari honi eskainitako espazioa aztertutako egunkarietatik urriena da, sei item eta 30 zutabeko hedadurarekin.
subiranotasunaren aldeko”); 4) Eduardo Mendoza idazlearen independentziaren kontrako posizionamendua jasotzen da. Alderdiek ateratako emaitzei buruzko albisteetan, neutraltasunetik posizionamendu argira egiten du salto El Paísek. C´s alderdiari buruzko albistean, hau mugimendu “sezesionista” baten oposizio nagusi bilakatu dela esaten da, konnotazio negatibo argiak dauzkan termino bat. CSQP koalizioaren albistean, Podemosen prozesu subiranistarekiko posizionatze epelak koalizioari kalte egin diola esaten du medioak, eraso eginez zeharka. PPri ere eraso egiten dio egunkariak, “porrot” egin duela esanez “ezezkoaren frontearen” burua izatea lortu ez duelako. Azkenik, era aseptiko batean CUP independentziarako giltzarri bilakatu dela azpimarratzen da tituluan. Azken albistera iritsi baino lehen, El Paísek sakonagoa den hauteskunde egunari buruzko lau kronika eskaintzen ditu. Lehendabiziko kronikak “Aberatsek ere botoa ematen dute” titulua dauka, eta Bartzelonako zonalde burges batean hauteskundeen bilakaera nola eman zen kontatzen da. Bigarren kronikak “Kafea eta txurroak García Albiolen etxean” darama titulu gisa, eta PPren gotorlekua den Badalonan hauteskundeak nola igaro ziren kontatzen da. Hirugarrena, arinagoko bi kroniken neutraltasunaz haratago, hauteskundeak ikuskatzera joan ziren nazioarteko begiraleez trufatzen da, txiste itxurako tituluarekin: “Alemaniar bat, austriar bat eta irlandar bat Vallèsen”. Azkenik, azken kronika batek lekuko baten hitzak jartzen ditu tituluan, hauteskundeen partaidetza nabarmenduz: “Suarezen garaitik sekula ez dut hainbeste pertsona bozkatzen ikusi”. Azken albistean El Paísek nazioarteko planora salto egiten du, eta mehatxu forman prozesu subiranistak eragin dezakeen egoera ez-desiragarria azpimarratzen du: “Eskualde bat banatzen bada, hau EBetik banatzen dela errepikatu du Bruselak”. b) Editorialaren eduki eta mezuen azterketa Porrota eta garaipena El Paísen editoriala samurragoa da Kataluniako prozesu subiranistaren kontrako argumentuak eskaintzerako orduan, ABCrekin konparatuz. Oinarrian, alderdi katalanistei hauteskundeen garaipena aitortzen die egunkariak, baina aldi berean plebiszitoaren porrota azpimarratzen du. Alderdi katalanistei alderdi “sezesionista” deitzen die, eta plebiszitoaren izaera “tranpatia” dela defendatzen du, hauteskundeetan ez baitzen aukera bat bozkatzen, alderdiak baizik. Ideia honi lotuta, alderdi katalanistek plebiszitoa galdu dutela esaten du, eta dio independentzia prozesu bat abiatzeko Parlamentuko gehiengo soil batetaz haratago, “indar handiagodun gehiengo bat” beharrezkoa dela. Gainera, present dago ABCk erabiltzen duen argumentua, alegia, JxSí koalizioak CiU eta ERC banatuta aurkeztu zirenean baino boto gutxiago lortu dutelakoarena. Hala eta guztiz ere, El Paísek partaidetza handia nabarmentzen du editorialean, eta hauteskundeen emaitzak independentismoaren aldeko emaitzak direla ere esaten du, emaitza batzuk zeintzuek JxSíri estrategia “proindependentistarekin” jarraitzeko legitimitatea ematen dioten -betiere hau “marko legalean” egiten bada-. Arrazoi honengatik, egunkari honek Gobernu eta indar politiko espainiarren erreakziora deitzen du, katalanen iritzia entzun eta ahalik eta azkarren konponbideak bilatzeko “katalanek eskatu duten aldaketari”. El Paísen editoriala ez da ABCrena bezain bortitza prozesu subiranistaren kontra posizionatzerako orduan. Egia da hauteskundeak plebiszito porrot bezala irudikatzen dituela, eta alderdi katalanistek boto gutxiago lortu dutela ere esaten duela 2012. urtearekin konparatuta, baina alderdi katalanisten hauteskundeen garaipena ere azpimarratzen du aldi berean, ABCk ez bezala. Honen aurrean, Espainiako Gobernuaren eta Kataluniako Parlamentuaren arteko eztabaida ireki bat eta konponbide demokratikoen bilaketari dei egiten dio El Paísek.
La Vanguardia Analisi kuantitatiboa LA VANGUARDIA OROTARA ALBISTE ELKARRIZKETA ERREPORTAJE KRONIKA UNITATE KOPURUA 11 8 0 0 3 UNITATEEN KOKAPENA G:8/B:3 G:8/B:0 G:0/B:0 G:0/B:0 G:0/B:3 UNITATEEN TAMAINA 65 52 0 0 13 UNITATEEN MEZUA 4 3 - 1 3. taula. La Vanguardia egunkariaren 2015. urteko irailaren 28ko alderdi informatiboaren trataera. Iturria: Lanketa propioa. La Vanguardiak hauteskundeen tratamendu informatiboan prozesu subiranistaren nolabaiteko aldeko jarrera erakusten du. Indar politiko bakoitzaren egoitzetan bizitako giroa deskribatzen duten kronikak gehitu dizkie egunkariak albisteei, El Paísek eta El Punt-Avuik egiten duten bezala. Orotara prozesu subiranistari loturiko zortzi albiste eta hiru kronika argitaratu dira medio honetan: hamar zutabetara eginiko albiste nagusian hauteskundeen emaitzen interpretazioa ematen da, eta ondoren egunkariak alderdiz-alderdiko azterketa burutzen du, boto gehien jaso duten indarretatik gutxien jaso dutenetara, bakoitzak orrialde bateko hedadura hartzen duelarik, oro har. Analisi kualitatiboa a) Informazio unitateen eduki eta mezuen azterketa Medioak eskaintzen duen pieza sakonena albiste bat da, hamar zutabetara egina, zeinetan hauteskundeek emandako datuak eskaini eta xehatu egiten diren. “Baiezko osoaren gehiengo absolutua” tituluarekin, prozesu subiranistaren aldeko iritzi argi bat plazaratzen du. JxSí koalizioari buruzko albistean ez dago inolako negatibotasunik. Prozesu suberanistaren kontra azaltzen diren egunkarietan koalizio honen porrota irudikatzen den bitartean, ez da gauza bera gertatzen egunkari honetan. Koalizioak ez duela ahuldaderik erakusten eta Artur Masek garaipena kohesioa eta adiskidetasunarekin kudeatuko duelakoaren agintza da titulu eta azpitituluaren edukia. Orrialde berdinean, behealdean, JxSíren egoitzan bizitako hauteskunde eguneko kronika bat dago, kutsu positibodun “Poztasun bornea” tituluarekin. C´s alderdiari buruzko albiste bat da arinagoko atalaren ostean datorrena. Aipaturiko alderdiarengan agresibotasuna inprimatzen da Arrimadasen –aipaturiko alderdiaren Kataluniako buruaren- eskaria tituluan jasotzen denean, alegia, Artur Masen dimisioaren exijentzia. Alderdi ez-katalanista honen egoitzan bizitako kronikak titulu neutro bat dauka: “Ilargi laranjadun gaua”. PSCri buruzko albistean ez da posizionamendu handirik islatzen. Alderdi honen esperotako jaitsieraren leuntzea eta honek egiten duen “legearekiko errespetu” eskaera daude present tituluan, eta azpitituluan hauteskundeak “positiboak” eta “arrakasta handia” izan direlakoaren Icetaren –alderdiko buruzagiaren- hitzak batzen dira. Kronikan “Icetari itxaroten” titulu aseptiko bat irakur daiteke. Sanchez PSOEko liderrari buruzko albiste neutral bat ere badago, zeinetan politikari honen hitz-ematea biltzen den “Kataluniaren batasuna berreraikitzeko”. PPri buruzko albistearen tituluan “Albiol efektuaren” porrotaz hitz egiten da soilik, eta azpitituluan alderdikoak independentismoa %50 azpitik geratu izanaz poztu direla esaten da. Ez du albisteak iritzi argirik plazaratzen. Ez dago kronikarik PPren atalean, baina bai Rajoyri buruzko albiste bat, aipaturiko azken ideia errepikatuz. CQSP eta Unióri buruzko albisteek ez dute prozesu subiranistarekin lotura zuzenik. Bai, ordea, CUPi buruzko berriak. Indar politiko honen presentzia indartua geratu dela baieztatzen du La
Vanguardiak, eta bere iritzia prozesuan erabakiorra izango dela azpimarratzen da, mezu esplizitu argirik islatu barik albistean. b) Editorialaren eduki eta mezuen azterketa Itunarentzat aukera bat La Vanguardiaren editorialak ateratzen duen iritzi nagusia, gizarte katalana anitza delakoaren ideia da. Hauteskundeen emaitzek “ereduzko ariketa demokratiko” bat erakusten dute, eta “gizarte konplexu baten isla” dira medio honentzat; Kataluniako gizartea “zatitu” ez dela ere azpimarratzen du komunikabideak, baina nolabaiteko banaketa bat dagoela aitortzen du. Egunkari honek ez du sartu nahi hauteskundeen plebiszito izaeraren fokaketan –CSQP koalizioaren “anbiguotasuna” hor dagoelako-, baina bai esaten duela bloke independentistan “galerak” utzi dituela, JxSík gehiengo absolutua lortu ez duelako eta orain CUP alderdiaren eskuetan geratzen delako proiektu subiranista. Nazioartera begirada bat ere botatzen du egunkariak, esanez nazioarteko liderrak ez direla posizionatuko, eta egingo duten gauza bakarra Espainiako eta Kataluniako Gobernuen arteko akordio bati itxarotea izango dela. Etorkizunari begira, La Vanguardiak elkarrizketa eskatzen du, zeina ez dirudien egongo denik Espainiako Gobernuaren geldotasuna ikusita. Medioarentzat elkarrizketa eta akordioak behar dira konponketa bat aurkitzeko, “ausardia eta adorearekin, baina aldi berean pragmatismoa eta akordiorako borondatearekin”. La Vanguardia egunkariak Kataluniako prozesu subiranistaren inguruan duen iritzia negatiboa da. Hauteskundeek zeukaten izaera plebiszitarioaz iritzi bat ematen ez badu ere, alderdi katalanisten beherakada bat egon dela nabarmentzen du, eta nazioartean independentzia prozesu bat begi onez ikusiko ez litzatekeela defendatzen du. Egoera honen aurrean, elkarrizketa eta akordioen aldekoa da egunkaria. Ikerketa honetan lortutako María Dolores García La Vanguardiako zuzendari ondokoaren iritziarekin alderatzen bada orain esandakoa, koherentzia dago: “Elkarrizketa eta negoziazioa eskatzen duten editorial mordoa argitaratu ditugu, zeintzuek independentismoari lerro gorriak jartzen dizkioten legalitatetik at ez jokatzeko, baina baita Rajoyren Gobernuaren inmobilismoa kritikatzen duten editorialak ere, arazo politiko bat auzitegietan konpondu nahia txarto dagoela esanez”. El Punt-Avui Analisi kuantitatiboa EL PUNT-AVUI OROTARA ALBISTE ELKARRIZKETA ERREPORTAJE KRONIKA UNITATE KOPURUA 14 6 0 2 6 UNITATEEN KOKAPENA G:11/B:3 G:6/B:0 G:0/B:0 G:2/B:0 G:3/B:3 UNITATEEN TAMAINA 56 29 0 10 17 UNITATEEN MEZUA 14 6 - 2 6 4. taula. El Punt-Avui egunkariaren 2015. urteko irailaren 28ko alderdi informatiboaren trataera. Iturria: Lanketa propioa. El Punt-Avuik La Vanguardia eta El Paísen antzeko egitura jarraitzen du hauteskundeen tratamendu informatiboa jorratzeko: albiste nagusi bat, emaitzen alderdiz-alderdiko errepasoa, eta kronika bat indar politiko bakoitzeko, aparteko piezaren bat gehituz tartean. Orotara 14 item eta 56 zutabe eskaintzen zaizkio prozesu subiranistari, hauteskundeen fenomenoari lotuta. Hasierako albiste nagusian emaitzen interpretazio orokorra ematen da, beste medioek egiten duten bezala, baina arreta deitzen du alderdiz alderdiko errepasoan, JxSí hauteskunde garaileen ostean CUP alderdiari buruzko albiste batekin segitzeak, hau ez delarik hauteskundeetan boto gehien lorturiko bigarren indarra, baizik eta azkena. Indar subiranistei nolabaiteko lehentasuna eskaintzen zaio modu honetan.
Analisi kualitatiboa a) Informazio unitateen eduki eta mezuen azterketa Egunkari honen prozesu subiranistaren aldeko jarrera eztabaidaezina da. Hasierako albisteak posizionamendu argia erakusten du tituluan: “Baiezko eztabaidaezina”. La Vanguardiaren antzera, ez da boto eta eserlekuen artean bereizketarik egiten eta independentismoak irabazi duela dio. Hauteskundeen interpretazio orokorra utziz, egunkariak alderdiz-alderdiko azterketa burutzera ekiten dio. El Punt-Avuik hauteskundeen garaile izandako JxSíren emaitzetatik ateratzen duen lehendabiziko kontsiderazioa tituluan dago: “JxSík ‘agindu argia’ ikusten du independentzia lortzeko”. Eserlekuen gehiengoa lortu duela esaten da azpitituluan, CUPekin “baiezkoaren” gehiengo absolutua dagoela adieraziz. Orrialde bat hartzen duen kronika batean aipaturiko koalizioaren egoitzako giroa deskribatzen du El Punt-Avuik. “Ilargirik handienaren azpian” du tituluak izena, eta koalizioaren garaipenaren momentuari idilikotasun bat ematen dio medioak. Tratatutako hurrengo alderdia ez da C´s, hauteskundeetako bigarren indarra; hurrengo alderdia CUP da. Esanguratsua da egunkariak lehenik eta behin subiranismoaz apustu egin zuten indarrei buruzko informazioa ematea. Tituluak CUP orain erabakiorra dela dio, eta Mas inbestituko ez duela azpimarratzen da. Alderdi honi eskainitako kronikak -“agur, gorrotorik gabe”- alderdi honen eta Masen arteko harremana nolakoa izan daitekeen iradokitzen du etorkizunean. Hurrengokoak alderdi ez-katalanisten tratamendura pasa baino arinagoko itemak dira, tarte bat ezartzen dutenak. Sei zutabetara eginiko ilustrazio anitzeko lau kroniketan zehar hauteskundeen partaidetzaz hitz egiten da. Hauetan gaiak nazioarteko begiraleak, Gerard Piqué futbolariaren boto ematea, Vox eta PPko kideen Artur Masi eginiko jazarpena, eta hauteslekuetako ilara luzeak dira. Hurrengo albisteak Estatu espainiarraren jarrera biltzen du. “Rajoy ez da hitz-erdika esandakoaz identifikatua sentitzen” tituluaren bitartez, Rajoyk hauteskundeek utzitako herritargoaren iritziari entzungor egin diolakoaren ideia iradokitzen da, eta “inmobilista” dela aipatzen da azpitituluan. Erreportaje batek Estatuko medioak eginiko hauteskundeen trataeraz hitz egiten du. Hauekiko iritzi negatibo argi eta garbi bat plazaratzen da “Festa hondatzera etorri dira” tituluarekin. Ondoan, beste erreportaje batek nazioarteko medioek eginiko trataera deskribatzen du, hauen interpretazioa arras ezberdina dela iradokiz: “Garaipen historiko eta eztabaidaezina”. Alderdien banan-banako trataerara bueltatuz, esan daiteke CSQP, PP eta Unióri buruzko albisteetan ez dela prozesu subiranistarekiko loturarik egiten. Bai ordea C´s eta PSC alderdien tratamenduan. Tituluetan alderdien emaitzei buruz hitz egiten bada ere, azpitituluetan prozesu subiranista present dago. C´s alderdiko Arrimadasek gehiengo independentistari entzungor egin diola aipatzen da, eta PSCko Iceta liderraren gehiengo independentistarik ez dagoelakoaren aipua batzen da. b) Editorialaren eduki eta mezuen azterketa I-27a, etorkizuna hasten den eguna El Punt-Avuik indar subiranisten garaipen bezala ikusten ditu hauteskundeak, independentismoak aurrekaririk gabeko emaitzak lortu dituela esanez. Garaipen hau indartu egiten du egunkariak, partaidetzaren ideia atxikituz. Egunkariak herritarrengan jartzen du independentziaren legitimazioaren pisua, esanez honek jada “hitz egin” duela, eta orain Parlamentuaren txanda dela bere zeregina betetzeko, alegia, “eztabaida zoroetan” jausi barik indar independentisten artean desadostasunik eduki barik prozesu konstituziogile batean barneratzeko. Estatuari kritika egiten dio, eta nazioartera begiratzen du baita ere: Estatuak
“entzungor” egin duela dio El Punt-Avuik, eta hau Europa guztiak horrela ikusten duela defendatzen du. Komunikabide hau argiro azaltzen da prozesu subiranistaren alde. Herritarrek proiektua defendatzen dutela azpimarratzen du, hauteskundeen emaitzak interpretatzerakoan. Joan Rueda El Punt-Avuiko zuzendariordeak ikerketa lan hau egiteko eskainitako erantzunak ere iritzi berberekoak dira. Kazetariak prozesu subiranistaren aldeko apustua egiten du, argi eta garbi. Berak dioen modura, egunkari honen lerro editoriala “subiranista da, erabakitzeko eskubidearen aldekoa”. 4.2. Mas Presidentearen inputazioaren hurrengo eguna (2015-0930) Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Artur Mas inputatu zuen 2015eko irailaren 29an, Joana Ortega eta Irene Rigaurekin batera, 2014ko azaroaren 9an eginiko erreferendum ez-loteslea antolatzeagatik. Inputazioa Kataluniako Parlamenturako hauteskundeak egin eta bi egunetara egin zen. Kontsultaren proiektua Kataluniako Parlamentuan onartu bazen ere, hau Auzitegi Konstituzionalak aho batez bota zuen atzera, eta aipaturiko pertsonei lau delitu mota egotzi zizkien: desobedientzia, prebarikazioa, funtzioen usurpatzea eta diru publikoaren bidegabeko erabiltzea. Inputazioak hautsak harrotu zituen gizarte katalanean eta erreakzioak eragin klase politikoan. ABC Analisi kuantitatiboa ABC OROTARA ALBISTE ELKARRIZKETA ERREPORTAJE KRONIKA UNITATE KOPURUA 7 7 0 0 0 UNITATEEN KOKAPENA G:7/B:0 G:7/B:0 G:0/B:0 G:0/B:0 G:0/B:0 UNITATEEN TAMAINA 26 26 0 0 0 UNITATEEN MEZUA -4 -4 - 5. taula. ABC egunkariaren 2015. urteko irailaren 30eko alderdi informatiboaren trataera. Iturria: Lanketa propioa. ABC egunkariak begi onez hartzen du Masen inputazioa. Arlo politikoko agente ezberdinen erreakzioak batzera mugatzen da hedabidea, albiste formatua erabiliz soilik. Zazpi albiste argitaratu dira ABCn gertakariari buruz; albiste nagusian aipaturiko gertakaria xehatzen da sei zutabetan, eta bi eta lau zutabe bitarteko hedadura duten albiste txikiagoetan Espainiako Gobernua eta Kataluniako alderdiak bezalako eragileen erreakzioak biltzen dira. Analisi kualitatiboa a) Informazio unitateen eduki eta mezuen azterketa Lehendabiziko albistean, sei zutabetara idatzitako albiste nagusiko tituluan, prozesu subiranistarenganako jarrera ezkorra nabari daiteke: “Justiziak Mas inputatu du bere kontsulta sezesionistagatik”; “sezesionista” adjektiboak konnotazio negatiboak dauzka. Gertakariaren erreakzioak jasotzen dira hurrengo orrialdeetan, bai Gobernu zentralarena eta baita alderdi katalanena ere. JxSíren koalizioaren barneko Convergència alderdiak eta Gobernu espainiarrak orrialde bat partekatzen dute. Bi agenteen erreakzioak kontrakotasuna aseptikoki irudikatzeko jarri dira: lehendabizikoaren erreakzioa desobedientziara deialdi bat da, bigarrenaren erreakzioa legearen aplikazioaren defentsa delarik. Hurrengo albisteak, ordea, iritzi argi bat islatzen du prozesu subiranistarekiko. “Independentistak hauteskundeak errepikatzearen beldur dira, hauek «souflé antiespainola» hustuko luketelako”;
titulu adierazkor honek “souflé antiespainol” bezalako kontzeptu ezkor bat erabiltzen du, eta independentismoaren aldeko agenteengan beldurra bezalako sentimendu bat inprimatzen dio. C´s alderdiaren erreakzioa biltzen da ondoren. Honek Mas kargutik kentzeko “higadura estrategia” aktibatu duela dio albisteak; subiranismoaren kontrako Kataluniako alderdi nagusiak indar eraginkor bat duelakoaren ideia transmititzen du. PSOEren erreakzioari buruz hitz egiten da berri batean. Alderdi honen “exijentzia” batzen da, Kataluniako Gobernuari egiten diona legalitatea errespetatu dezan. Ez da, beste albisteekin konparatzen bada, prozesu subiranistaren inguruko iritzi argi eta garbirik nabaritzen hemen. Bukatzeko, ABCk nazioartera jotzen du, nazioarteko agenteek duten iritziaz jarduteko. Manuel Valls Frantziako lehen ministroaren iritzia jasotzen da azken albistean: “Espainia ahultzen duen orok Europa ahulduko luke”. Tituluan aipu hau jarriz prozesu subiranista Estatutik kanpo begi txarrez ikusten dela ematen du aditzera egunkariak. b) Editorialaren eduki eta mezuen azterketa Mas: Justiziarekin hitzordu behartua Masen inputazioa bidezkotzat eta normaltzat hartzen du ABCk editorialean; are gehiago, elkarrizketarako espazio falta bat ikusten du alderdi katalanisten erantzunari erreparatzerakoan: hauentzat “eskandalu” bat dena, ABCrentzat “ondorio juridiko arrunt” bat da. Nazionalistek justizia deslegitimatzen dutela dio egunkariak, eta hauen hizkuntzak Demokrazia eta Zuzenbide Estatuaren hizkuntzarekin bat egiten ez duela defendatzen du. Honen harira, arazoa elkarrizketa falta ez dela dio: “Elkarrizketarako lekurik ez du uzten autoritate publiko baten inpunitateak, zeina legeaz trufatzen den, eta diru publikoa erabiltzen duen hau finantzatzeko”. ABC egunkariak Masen inputazioa gertakari positibo bat bezala ikusten du, Zuzenbide Estatuaren funtzionamendu egokia islatzen duen jazoera dela iradokiz. Medioak prozesu subiranistaren inguruko iritzi ezkor bat irudikatzen du, desiragarria ez den prozesu bezala irudikatuz, zeina tresna juridikoak erabiliz gelditu beharra dagoen. Honi lotuta, elkarrizketa ezinezkotzat jotzen du konponbide gisa, eta galera honen errua alderdi katalanistei egozten die, legeari entzungor egiten dioten eta errespetu faltan jausten diren alderdi bezala irudikatuz hauek. María Soledad Navarrok elkarrizketan erakusten duen modura, honek ez du justiziaren politizaziorik ikusten, eta Auzitegi Konstituzionala Konstituzioa aplikatzera mugatu dela azpimarratzen du, dokumentu honen kontrako ustezko erasoak gelditzeko. El País Analisi kuantitatiboa EL PAÍS OROTARA ALBISTE ELKARRIZKETA ERREPORTAJE KRONIKA UNITATE KOPURUA 7 7 0 0 0 UNITATEEN KOKAPENA G:7/B:0 G:7/B:0 G:0/B:0 G:0/B:0 G:0/B:0 UNITATEEN TAMAINA 21 21 0 0 0 UNITATEEN MEZUA -2 -2 - 6. taula. El País egunkariaren 2015. urteko irailaren 30eko alderdi informatiboaren trataera. Iturria: Lanketa propioa. El País egunkariak ez du kazetaritza-genero sorta anitz bat erabiltzen Masen inputazioaz informatzeko, albisteak soilik erabiltzen baititu informazioa garatzeko. Lau orrialdetan sartzen da Masen inputazioaren tratamendu informatiboa, eta aztertutako egunkarietatik, gertakariari espazio gutxien eskaintzen dion medioa da hau, 21 zutabe hartzen duten zazpi albisterekin. Item guztiak lau edota bost zutabetara eginak daude, eta albiste nagusia gertakariaren interpretazioa delarik, beste albisteak eragile politikoen erreakzioak batzeko izan dira argitaratuak.
Analisi kualitatiboa a) Informazio unitateen eduki eta mezuen azterketa Jazoerari helduz, El País ez da era esplizitu batean inputazioaren alde aurkezten; neutraltasun puntu bat mantentzen saiatzen da. Lehendabiziko albisteak ondorengo titulu aseptikoa darama: “A-9a antolatzeagatik egotzitako delituek bere gaitasungabetzera eraman dezakete Mas”. Orrialde berberean, azpiko aldean, Kataluniako Gobernuaren iritzia jasotzen da albiste baten tituluan, inputazioa “epaiketa politiko” kontsideratzen duena. Albiste honen azpitituluan Kataluniako alderdi gehienek erabakia gaitzetsi dutela batzen da. El Paísi Estatuarekin oso kritiko nabaritzen zaio. Eta kontutan izanda prozesu subiranista sustatu duen buru politikoa inputatzearen gertakaria negatiboa dela prozesuarentzat, bi albiste hauek norabide positibodun albiste bezala hartu dira ikerketa honetan. Hurrengo orrialdean inputazioak CUP alderdian zer nolako eraginak izan dituen batzen da. Era soil batean, alderdi honengan presioa bikoiztu egiten dela azpimarratzen da tituluan. Orrialdearen behealdean eta zutabe batera, ABCk nabarmendutako albiste bera batzen da, alegia, Vallsen aipu bat, zeinetan Frantziako lehen ministroak esaten duen Espainia kaltetzen duenak Europa ahultzen duela. Beste orrialde batean, JxSí koalizioko ERC alderdiko Oriol Junquerasen hitz multzoa batzen da, zeini irudi txar bat inprimatzen zaion. Politikari hau inkoherentea dela iradokitzen da, titulu honen bitartez: “Junquerasek orain ez luke erreferendum bat onartuko [Espainiako] Gobernuak planteatuko balu”. Inkoherentzia, Espainiako Gobernuarekin adostutako erreferendum bat egitea bilatu izan baitute alderdi katalanistek, prozesu subiranistaren hasieratik. Azken orrialdean, PSOEren inguruko albiste zentral bat, eta zutabe batera egindako albiste bat argitaratu dira El Paísen. PSOEko buruzagiak konstituzio mailako Espainia federal bat egitearen aldeko direla dio lehendabizikoak tituluan; bigarrenak Pedro Sanchezen hitzak batzen ditu, Katalunia euren proposamenean nazio gisa inoiz ez dela planteatuko dioen aipua. Espainiako alderdi sozialista indartsu eta erabakior irudikatzen da, aipaturiko prozesuaren kontra dagoen alderdi bat. b) Editorialaren eduki eta mezuen azterketa Hutsegitez hutsegite El Paísek Masen inputazioa begi txarrez ikusten du, batez ere indar politiko katalanistak hauspotuko dituela uste duelako. Masen inputazioa gatazka politiko baten judizializazioaren seinale dela dio El Paísek. Kataluniako auzia politikoa dela argudiatzen du, eta baita Espainiako Gobernua aspalditik gaizki jokatzen dagoela ere: “Denbora gehiegi darama Gobernu espainiarrak Konstituzioaren eta legearen defentsa generikoan, alternatibak planteatu barik Kataluniako Gobernuari”. Are gehiago, Espainiako sistema politikoan botere-banaketa eza dagoela ere defendatzen du El Paísek, Catalá justizia ministroak inputazioaren denborarekin jokatu zuela aitortu zuen aipuaz baliatuz. Bestalde, Mas ez da kritiketatik at geratzen. Masi eta honek ordezkatzen duen independentismoari “pseudokontsulta” bat aurrera eramatearen proiektua egozten die, “ad hoc egindako lege katalan bat erabiliz” eta zeinetan gizarte katalanaren erdiak ere ez zuen parte-hartu. Mas fidatu ezin daitekeen pertsona dela dio medio honek. El Paísen lerro editoriala prozesu subiranistaren aurkakoa da. Gatazkari so eginez gero, mesfidati aurkezten da Espainiako Gobernuaren jarrerarekin, kritikatuz bide judizialaren erabilera. Baina honen gainetik medioak indar katalanisten independentziarako joera deslegitimatzen du, lege arbitrarioak formulatzen dituztelako eta Kataluniako gizartearen gutxiengo baten nahiak asetzera murrizten delako bertako parlamentua.
Analisi kualitatiboa a) Informazio unitateen eduki eta mezuen azterketa El Punt-Avui egunkariak Masen inputazioa gertakari negatibotzat hartzen du. Inputazioaren ekintza kritikatuz, prozesu subiranistaren aldeko joera aurkezten du. Albiste nagusiak titulu neutro bat darama: “Mas, Rigau eta Ortega, inputatuak”. Lehendabiziko begiradan aseptikotasuna gailentzen da, eta beste hainbeste gertatzen da azpitituluekin: hauetan politikariei egotzitako delituak aipatzen dira, Gobernu katalanaren gaitzespena jasotzen da, eta epaiketaren eguna Lluís Companys Errepublika garaiko Kataluniako presidentearen fusilamenduaren egun berdinean egingo dela esaten da. Albiste batean Rafael Catalá Espainiako Justizia Ministroaren aipu bat garatzen da gertakari bezala; honen interpretazioak espainiar justiziaren politizazioa iradokitzen du: “Catalák errekonozitu du epaiketaren deialdia atzeratu zuela I-27a ekiditeko”. Beste albiste batek prozesu subiranistaren aldeko mezu argi bat plazaratzen du: “Alderdien gehiengo batek burugabekeriatzat hartzen du [inputazioa]”. Salaketa hau “alderdien gehiengo” batek egiten duela esateak prozesu subiranistaren alde ez dauden alderdiak inputazioaren kontra daudela adieraztea da –kontsentsu maila altu bat iradokiz-; eta “burugabekeria” hitza erabiltzeak gogortasuna islatzen du. “Ezerezak guztia adierazten duenean” da egunkariaren erreportaje bakarraren titulua. Tituluak berez ezer berezirik adierazten ez badu ere, azpitituluetan hedabidearen iritzia islatzen da. Besteak beste, Mas, Rigau eta Ortegaren inputazioak Estatuaren fama txarra sustatzen duela eta Kataluniako presidente bat gaitasungabetu ezin daitekeela defendatzen da hemen. Albiste batean CUP alderdian zabaldutako egoera berriaz hitz egiten da. Masen inputazioak CUP alderdiarenganako presioa bikoiztu egin duela aipatzen da tituluan. Albisteak ez du adierazten posizionamendu argirik. Beste albiste batean gizarte eragileen berri ematen du egunkariak. Biek batera emandako prentsaurrekoan utzitako aipu bat biltzen da tituluan: “Katalunia autonomikoa hil egin da”. Azpitituluan, entitateen nazioarteko bitartekaritza lanaren eskaera jasotzen da, eta baita prozesu subiranistak atzera bueltarik ez duelakoaren ideia. Behean kokatzen den albiste batean La Vanguardiak pisu handiagoa eman dion albiste bera batzen da, alegia, Junckerren aipua I-27ari buruz. Kasu honetan ez zaio Junckerri lapsus bat burutzearen akatsa egozten, La Vanguardian egiten den bezala. Bukatzeko, Enric Vila historialariari egindako elkarrizketa bat irakurri daiteke El Punt-Avuin. Prozesuak porrot egiten badu gehien sufrituko duen giza-taldea Kataluniako klase ertaina izango dela defendatzen du autoreak. Elkarrizketatuak prozesu subiranistaren aldeko ikuspuntua dauka, eta egunkaria eta bere arteko harremana erosoa da. b) Editorialaren eduki eta mezuen azterketa Ez dago eskubiderik, ezta duintasunik ere El Punt-Avuiren editorialean hitz gogorrak eskaintzen zaizkio Espainiako Estatuari, Masen inputazioagatik. Kataluniako auziaren alderdi bat gogorki zigortzen da, beste alderdia goraipatuz. Estatu espainiarra oso txarrak diren ezaugarriekin lotzen du El Punt-Avuik: gatazka konpontzeko bide politikoak erabili nahi ez izana, botere-banaketa era “lizun” batean desegitea, eta negoziazioa alde batera uztea eta errepresioa erabiltzea bide bakar gisa. Espainiako Gobernuarengan ere jartzen du arreta, honek Fiskaltzaren gainean egindako presioaren ondorioz etorritako inputazioa dela esanez gertatutakoa, Catalá Justizia Ministroaren hitzak gogoratuz. Bukatzeko, egunkariak kanpora begiratzen du, eta nazioartean prozesu subiranistaren irakurketa egokia egiten ari delakoaren ideia defendatzen du, bere ildo editorialean esaten dena
nazioarteko agenteek ere egiten duela iradokiz: “esperpento judiziala” eta “Estatuaren lardaskeria” da gertatzen ari dena El Punt-Avuiren ustez, eta nazioarteak badaki. Esan daiteke El Punt-Avuik prozesu subiranistaren aldeko iritzi argia duela. Egunkariak ez du eragozpenik Estatu espainiarraren jokaera kritikatzeko, eta indar katalanistengan jarrera zuri bat inprimatzen du, herritarren defendatzaileak izango bailiran. Ikerketa honetarako Joan Ruedak emandako erantzunei so eginez gero, koherentzia mantentzen da. Izan ere, berak ere gatazkaren erantzukizun osoa Estatuarengan jartzen du: “2006ko Estatutuaren sententziak katalanei esan zien Estatu espainiarrak ez zituela ziren modukoak bezala onartzen, ez zuela euren pentsatzeko modua onartzen, nazio gisa alegia”. 4.3. Independentziarako bide-orriaren onartzearen hurrengo eguna (2015-11-10) Kataluniako Parlamentuak aldebakarreko independentzia prozesua abiatzeko bide-orria onartu zuen 2015eko azaroaren 9an. JxSí koalizioak eta CUP alderdiak babestu zuten proiektua, 72 botorekin; PSC, CSQP, PP eta C´s kontra azaldu ziren, 63 botorekin. Alderdi katalanisten eta ezkatalanisten banaketa eta akordio eza agerian geratu ziren, alderdi ez-katalanistetako kide batzuek Espainiako banderak eta Kataluniako autonomia banderak atera zituztenean, alderdi katalanisten kideek atera zituzten “estelada” gorri eta urdinen -bandera independentistakaurrean. Bide-orriaren oinarria, dokumentuan esaten denez, 2015eko irailaren 27ko hauteskundeetan ateratako gizarte katalanaren independentziarako “agindu demokratikoa” da, eta xedea Kataluniako Errepublika independente bat sortzea. Dokumentuan, helburu hau lortzeko, besteak beste, 3 legeren onarpenak proposatzen dira, Kataluniak estatu-egitura garatu dezan: 1) Konstituzio bat eratu ahal izateko legea; 2) Ogasun Publiko propioa edukitzeko legea eta 3) Gizarte Segurantza propioa edukitzeko legea. ABC Analisi kuantitatiboa ABC OROTARA ALBISTE ELKARRIZKETA ERREPORTAJE KRONIKA UNITATE KOPURUA 9 6 1 1 1 UNITATEEN KOKAPENA G:9/B:0 G:6/B:0 G:1/B:0 G:1/B:0 G:1/B:0 UNITATEEN TAMAINA 36 20 4 8 4 UNITATEEN MEZUA -9 -6 -1 -1 -1 9. taula. ABC egunkariaren 2015. urteko azaroaren 10eko alderdi informatiboaren trataera. Iturria: Lanketa propioa. ABC da Kataluniako Parlamentuaren erabaki hau gehien lantzen duen egunkaria item kopuru mailan; hala ere, zutabe mailan hau -36 zutabe- El Punt-Avuiren atzetik geratzen da -45 zutabe-. Bederatzi item jorratu ditu medio honek: sei albiste, eta elkarrizketa, erreportaje eta kronika bana. Zortzi zutabetara eginiko albiste nagusian bide-orriaren onarpenaren interpretazioa egiten da, eta honi lotuta Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidenteari elkarrizketa bat agertzen da. Espazio mailako beste hainbeste garrantzia hartzen duen erreportaje batek Rajoyren gobernuaren erreakzioa biltzen du, eta gainontzeko albisteek indar politikoen, enpresarien eta Europar Batasunaren erreakzioez dihardute, guztiak bi zutabetara argitaratuak. Kronika lau zutabetara egina dago, eta Parlamentuan bizitako momentuetaz hitz egiten du.
Analisi kualitatiboa a) Informazio unitateen eduki eta mezuen azterketa Lehendabiziko albisteak bide-orriaren bozkaketaren gertakariaz dihardu: “Parlamentu katalanak Espainiarekiko «deskonexioari» ekin dio”. Azpitituluan zehaztasun gehiagoz aldeko 71 bozka 63 bozkaren kontra egon zirela esaten da, bozkaketa “epika eta herritar alaitasunik gabekoa” izan zela esanez, eta Parlamentuko indar katalanisten gehiengoa ahula dela adieraziz. Egunkari honek Carme Forcadell elkarrizketatzen du. Bertako tituluan bide-orriak Konstituzio espainiarra urratzen duela azpimarratzen duten Forcadellen hitzak batzen dira, politikari honengan irudi txar bat inprimatuz: “Ez ditu artikulu konkretu batzuk urratzen, baizik eta Konstituzioaren puntu osoak”. Erreportaje batean Estatuak bide-orriaren onarpenari emandako erantzuna jaso nahi izan du ABCk. Titulua irakurriz gero, medio honek Zuzenbide Estatuaren osasun ona eta indarra helarazi nahi izan du: “Estatuak larrialdiz aktibatu du lege-prozesua erabaki katalana abortatzeko”. Albiste laburragoetan, bi zutabetara eginak, Sanchez eta Riveraren erreakzioak batu ditu ABCk. PSOE eta C´seko liderren iritziak biltzen dira; tituluei so eginez, ikus daiteke lehendabizikoak prozesu subiranistari “tirania sezesionista” deitzen diola, eta bigarrenak Gobernu espainiarrari babes juridikoa eskaintzen diola. Bi albisteek norabide negatibo bat markatzen dute. Hurrengo bi albisteak ere tamaina berekoak dira, baina batak lotura estua dauka ekonomiarekin, eta bigarrenak kanpo-harremanekin. Lehendabizikoan enpresarien eskaria batzen da, Rajoyri eginikoa, honek “desafioa” gelditu dezan. Bigarren albistean Europako Batasunaren entzungor egitearen ekintza negatiboa jasotzen da, exekutibo honek Kataluniako auzia Espainiaren “barne” kontu bat dela esaten duen albistea. Hurrengo albisteak hedadura handiagoa dauka, eta Masen eta CUP alderdiaren arteko negoziazioaz dihardu. “Mas antisistema bezala mozorrotu da, baina ez du CUP konbentzitu” da titulua. Masengan inkoherentzia edo akordio bat lortzeko desesperazioa iradokitzen da, eta CUP alderdia “antisistematzat” jotzen da, ezaugarri negatibo bat egunkariarentzat. Bukatzeko, kronika baten bidez Parlamentu kanpoaldean gertatutakoak kontatzen ditu ABCk. “Epikatik delitu eta iruzurrera” titulua dauka pieza honek eta azpitituluan jende kopuru txikia gerturatu zela azpimarratzen da. b) Editorialaren eduki eta mezuen azterketa Erantzuna merezi duen traizioa Kataluniako Parlamentuak independentziarako bide-orria onartzea oso gaizki ikusten du ABCk. Tituluan bertan adierazten du ekintza honen larritasuna, berau “traiziotzat” joz. Editorial honetan bide-orriaren onarpena “lotsagarritzat” hartzen du, eta etorkizunean hartu litezkeen neurriak proposatzera mugatzen da. Kataluniako Parlamentuak hartu duen erabakia “8 milioi biztanlek merezi ez duten engainu bat” bezala ikusten du medioak, eta legeei desobedientzia eta Konstituzioari erasoa adierazpen askatasunaren printzipioan onartua ez dagoela azpimarratzen du. Rajoy, Rivera eta Sánchezek bide-orriaren kontrako mezu bat plazaratzeko egin zuten agerraldiak batasun erantzun politiko apreziagarri bat suposatzen dute egunkari honentzat; baina aldi berean elkarrizketa borondaterik eduki ezin daitekeela dio, Zuzenbide Estatuaren kontra daudenak “delinkuente” bezala tratatu behar direlako. Auzitegi Konstituzionalaren bidez erabakia ezeztatu egin beharko litzateke, eta mekanismo polizialak martxan jarri; Estatuak Likidezia Autonomikoaren Hondoa baldintzatu beharko luke, finantzazioa mozteko; eta bukatzeko, Fiskaltzak eta Estatuaren Abokatutzak 155. artikuluak ematen dituen zenbait gaitasun autonomikoen ezeztapena onartu beharko lituzkete.
nabarmentzen duten bitartean, La Vanguardiak ez du ñabardura hau aipatzen. Pieza honen norabidea positiboa izango litzateke. Hurrengo albisteak, ordea, negatibotasun puntu bat dauka. Oposizioaren ikuspuntua batzen da item honetan: “Oposizioak matxinada babesteak ekar ditzakeen arriskuez abisatzen du”. Tituluaren mezua abisu bat da, “matxinada” bat egitearen ondorioz sor litezkeen ondorioetaz ohartarazten duena. Titulu adierazkor bat daukan kronika batean, Parlamentuan bizitako giroaz hitz egiten da. “Kamisetaren eguna” da artikuluaren izenburua, eta aipaturiko ganberan egon ziren ezberdintasun sinbolikoak dira kronika honen hizpide. Mezu neutral bat islatzen da pieza honen bitartez. Beste albiste batean Rajoyren iritzia batzen da. “Rajoyk ziurtatu du «Katalunia ez dela inondik deskonektatuko»” titulupean, azpitituluak Rajoyk Zuzenbide Estatuaren medio guztiak martxan ipiniko dituela dio. Rajoyren sendotasuna islatzen da albiste hau irakurtzerako orduan. Behealdean, PSOEren jarreraz hitz egiten da; arinagoko albisteak baino garrantzia gutxiago hartuz, albiste honen mezuak ere negatibotasun puntu bat dauka: “PSOEk Gobernuaren legearekiko defentsa babesten du” da titulua, “legearen defentsan” sorturiko batasun desiragarri baten adierazle. Hurrengo albisteak espazio gehiago hartzen du. Bertan Masen eta CUP alderdiaren arteko negoziazioak biltzen dira, eta lehendabizikoak bigarrenari luzatzen dion “abisua” da nabarmentzen dena: “Masek CUPi abisatu dio inbestidura gabe prozesua hondartua geratzen dela”. Prozesua “hondartzeko” arriskua, kasu honetan, negatiboa dirudien egoera bat da, eta CUP alderdia egoera honen erantzule zuzentzat hartzen da. Neutraltasuna da inposatzen da item honetan. Bukatzeko, norabide negatibo argia duen albiste bat aipatu beharra dago. Oposizioak Masen diskurtsoaz duen iritziaz hitz egiten duen albistea da, eta ondorengo titulua du: “Diskurtso ziniko eta autokritika gabea”. Termino esanguratsu hauek oposizioaren hitzak badira ere, egunkariak lehen lerrora ekarri ditu, prozesu subiranistari buruzko negatibotasuna agerian utziz. b) Editorialaren eduki eta mezuen azterketa Zuzenketaren izenean Editorial honetan bide-orriaren onarpena kritikatu egiten du La Vanguardiak. Indar gehiago ematen dio kritikari konponbide posibleei baino. Egunkari honek Parlamentuaren egoera kritikatzen du, “txarto idatzitako” apurketa bat adosteko arazorik ez duela argudiatuz, baina presidente bat eta gobernu bat osatzeko ordea, bai. Bide-orria “aurrera ihes” bat bezala definitzen du, eta Parlamentuaren norabidea Kataluniako gizartearen %8,2 batek soilik bideratzen duela defendatzen du –CUPen ordezkariak-. Gainera, bide-orri hau, Konstituzioaren kontra joateaz aparte, Europako ordenetik at kokatzen dela nabarmentzen du. Erabaki bidezkoa ez dela, eta I-27an bozkatu ez zela defendatzen du La Vanguardiak. Gizarte katalana autonomia gehiago edukitzearen aldekoa dela dio. Zuzenketa baterako denbora dagoela azpimarratzen du, eta gehiengo soziala dagoela azpimarratzen du, atzera buelta egiteko. Gainera, Rajoyren Auzitegi Konstituzionala martxan jartzeko erabakia “proportzionaltasunaren” printzipioarekin aplikatu beharra daukala defendatzen du medioak. La Vanguardiak txarto ikusten du Kataluniako Parlamentuak onartutako bide-orria. Hau aurrera eraman duten indar politikoak kritikatzen ditu, eta gizarte katalanaren nahiei ez obeditzea leporatzen die. Honen harira, eta María Dolores Garcíari jarraiki, testuan zehar JxSíri egiten zaion CUParenganako morroitza kritika ikerketa honetarako lortu diren galderen erantzunetan present dago baita ere: “Guztiz kontra aurkeztu nintzen Artur Masek presidentzia uzteko erabakiarekin, Parlamentuan apenas 10 diputatu dituen alderdi politiko baten xantaiaren ondorioz”.
El Punt-Avui Analisi kuantitatiboa EL PUNT-AVUI OROTARA ALBISTE ELKARRIZKETA ERREPORTAJE KRONIKA UNITATE KOPURUA 8 5 0 2 1 UNITATEEN KOKAPENA G:8/B:0 G:5/B:0 G:0/B:0 G:2/B:0 G:1/B:0 UNITATEEN TAMAINA 45 30 0 13 2 UNITATEEN MEZUA 8 5 - 2 1 12. taula. El Punt-Avui egunkariaren 2015. urteko azaroaren 10eko alderdi informatiboaren trataera. Iturria: Lanketa propioa. El Punt-Avui Kataluniako auzia gehien lantzen duen egunkaria da egun honetan, ez item mailan baina bai zutabe kopuru mailan. Bide-orriaren onarpenaren eguna bost albiste, bi erreportaje eta kronika batekin jorratzen du hedabide honek, arinagoko medioekin konparatuz, kazetaritzagenero aniztasun handiago bat eskainiz. Hedadura gehien hartzen duten itemak gertakari nagusiari buruzko albiste zentrala –bederatzi zutabetara egina- eta Parlamentuan bertan Masek eginiko diskurtsoari buruzko erreportajea –hamar zutabetara egina- dira. Beste egunkariek egiten duten bezala, albiste txikiagoak –medio honetan oro har sei zutabetara eginikoak- indar politikoen erreakzioak batzeko erabili dira, eta beste erreportajea hiru zutabetara idatziriko pieza soil bat da, zeinetan nazioarteko medioek bide-orriaren onarpena nola jaso duten kontatzen den. Kronikak Parlamentu kanpoaldean bizitako giroaz dihardu, eta bi zutabeko espazioa hartzen du. Analisi kualitatiboa a) Informazio unitateen eduki eta mezuen azterketa “Deskonexioa gobernurik gabe” da albiste nagusiaren titulua. Prozesu subiranistaren aldeko mezu bat eta gobernu faltaren kezka aditzera ematen da tituluaren bitartez. Kronika Parlamentu kanpoan batutako jendearen ingurukoa da. “Arrosondoak eta trufak” tituluarekin El Punt-Avuik kanpoaldean bildu zen jendearen ideologia-alderatzea egin nahi izan du. Katalanistak “arrosondo” bezala identifikatuz, eta prozesu subiranistaren aurka azaldutakoiei “trufagile” deituz, egunkariaren posizionamendua argiro ikusten da pieza honekin. Albiste batekin CSQP koalizio ezkertiarra kritikatu nahi izan du egunkari honek. Koalizioko kide batek bozketan abstentzioa bozkatu nahi zuen, eta taldean “tentsioa areagotu” egin zela dio itemaren tituluak. Hurrengo albistea Rajoyri buruzkoa da. Honek Auzitegi Konstituzionalaren “makina” martxan jarri duela dio tituluan. Auzitegia gobernu bateko presidentearen menpe egongo balitz bezala irudikatzen du albisteak. Erreportaje batean bide-orriaren onarpenak nazioarteko medioetan izan zuen eraginaz hitz egiten da. “Hausturaren hasierak mugak gurutzatu ditu” titulupean, pieza hau prozesu subiranistaren aldekoa da argiro, prozesuak munduan oihartzuna izaten ari duelakoaren ideia azpimarratuz. Hamar zutabetara dagoen erreportaje batean Artur Masen diskurtso baten sintesia aurkezten da. “Akordiorik gabe, programa hondartu egiten da”. Masen aipu hau erabiltzen da titulu gisa, eta batez ere CUP alderdiarenganako mezu bat da, honengan jarriz prozesu subiranistaren arrakastaren erantzukizuna. Hurrengo orrialdean CUP alderdiari buruzko albiste bat jasotzen da. Hemen indar politiko honen prozesuarekiko konpromisoa azpimarratuta geratzen da, honek aurrera egingo duela esaten baitu, “edonor delarik berau egiten duena”, Masi erreferentzia eginez.
Azkenik, ERCko Joan Tardá eta Gabriel Rufianen mahai-inguru batean egindako adierazpenei buruzko albiste bat plazaratzen du El Punt-Avuik. Prozesu subiranistaren eta akordio bat lortzearen aldeko posizionamendua argi geratzen da, politikarien diskurtsotik ondorengo ideia ateratzen duenean egunkariak titulu gisa: “Hauteskunde berri batzuk «hondamendia» izango liratekeela dio ERCk”. b) Editorialaren eduki eta mezuen azterketa Historiak ez die zalantzatiei itxaroten El Punt-Avuik positiboki fokatzen du Kataluniako Parlamentuak onarturiko bide-orriaren onarpena. Hau Kataluniako 300 urteko historian inoiz eman ez den pausu bat bezala irudikatzen du, era “legitimo eta demokratiko” batean gauzatua. Bide-orriaren bitartez zabaltzen den independentzia prozesuari egunkariak “deskonexioa” deritzo. Editorial honetan komunikabide honek indar gehiago jartzen du etorkizun hurbilean etor litekeen “arriskuan”. Indar politiko katalanengan “beti izan duten ezgaitasun kroniko bat” seinalatzen du, ezgaitasun bat, zeinak “garaipenak ikusmira estrategiko eta inteligentzia politikoz ez kudeatzea” eragiten duen. Horregatik El Punt-Avuik etorkizunean egin beharreko berebiziko gauza presidente bat inbestitzea dela dio, ekintza honi egiten baitio erreferentzia arinagoko baieztapenaren bitartez. Presidente bat ez inbestitzeak prozesua “ukitua” utziko luke. Editoriala irakurri ostean, El Punt-Avui argiro aurkezten da prozesu subiranistaren alde. Independentzia desiragarria den helburu bat da, eta prozesua beraz, defendatu egin behar den zerbait bezala irudikatzen du. Are gehiago, independentzia gauzatzeko “arriskuak” daudela esaterakoan, prozesua positiboa dela ondorioztatu daiteke El Punt-Avuirentzat. Joan Ruedak ikerketa honetarako errekonozitzen du eskoziar erarako erreferendum baten alde dagoela, baina hala eta guztiz ere, eta kontutan izanda prozesu subiranistaren xedea erreferendum lotesle bat lortzea dela, Katalunian kontsulta bat burutzearen defentsa egiten du Ruedak nolanahi. 4.4. Espainiako Auzitegi Nazionalaren bide-orriaren baliogabetzearen hurrengo eguna (2015-11-12) Kataluniako Parlamentuak onartutako aldebakarreko independentziarako bide-orria atzera bota zuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, inkonstituzionaltzat joz. Bi egun besterik ez ziren igaro bide-orri honen onarpenetik Kataluniako Parlamentuan, Auzitegi Konstituzionalak gelditzeko erabakia hartzeko. Gobernu zentralaren eskakizunaren ondorioz, aipaturiko auzitegiak atzera bota zuen dokumentua, eta Gobernu katalaneko 21 karguri abisu bat luzatu zien, epaia ez obeditzeagatik etor zitezkeen ondorioak nabarmenduz. Kataluniako Gobernuak, bere aldetik, Auzitegi Konstituzionalaren erabakia atera bezain pronto, mezu bat kaleratu zuen esanez ez zuela epaia errespetatuko eta proiektuarekin aurrera segituko zuela, Kataluniako gizartearen borondateak hala eskatzen baitzuen.
ABC Analisi kuantitatiboa ABC OROTARA ALBISTE ELKARRIZKETA ERREPORTAJE KRONIKA UNITATE KOPURUA 8 7 1 0 0 UNITATEEN KOKAPENA G:7/B:1 G:6/B:1 G:1/B:0 G:0/B:0 G:0/B:0 UNITATEEN TAMAINA 29 25 4 0 0 UNITATEEN MEZUA -6 -5 -1 - 13. taula. ABC egunkariaren 2015. urteko azaroaren 12ko alderdi informatiboaren trataera. Iturria: Lanketa propioa. ABC egunkaria da Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaz luzeen diharduen egunkaria arlo informatiboan, item kopuruari dagokionez gutxienez. Zortzi piezarekin, atzean uzten ditu La Vanguardia (bost item), El País (lau item) eta El Punt-Avui (lau item). Dena den, zutabe mailako hedaduran El Punt-Avuiren atzean -35 zutabe- gelditzen da ABC -29 zutabe-. Sei zutabeko albiste nagusiak Auzitegi Konstituzionalaren erabaki eta abisuaz dihardu, lau zutabetara plazaraturiko albiste txikiagoek enpresa munduko, ekonomia mailako eta politika mailako erreakzioak biltzen dituztelarik. Elkarrizketa bat ere badago, orri oso bat hartzen duena eta lau zutabetara egina dagoena, zeinak Rafael Catalá justizia ministroaren hitzak biltzen dituen. Analisi kualitatiboa a) Informazio unitateen eduki eta mezuen azterketa Lehendabiziko albistean mehatxua eta jarrera ezkorra nabarmentzen dira. Mehatxua, albisteko tituluan Auzitegi Konstituzionalaren abisua –Mas eta Forcadelli eginikoa, desobedituz gero delitua egingo luketela esanez- jasotzen baita lehendabizi, gertakariaren oinarri den sententziaren aurretik. Bigarren albisteak beste hainbeste iradokitzen du. “Desobedientziaren ondorioak orain hasten dira” esaldiarekin, Estatuak hartu lituzkeen neurriei buruz hitz egiten da. Azpitituluan termino esanguratsuak ere ez dira falta: Justiziak “arma” penalak prest dauzkala dio albisteak, “errebeldia” ekintza posibleen aurrean. Hurrengo albistean Rajoyren hitzak batzen dira, honek bide-orriari buruz duen iritzia bilduz. Bideorriak “demokraziarekin bukatu” nahi duela dio Rajoyk, Kataluniako prozesu subiranista antidemokratikoa den zerbait bezala irudikatuz honela medioak. Orrialde beraren azpialdean Albert Riveraren hitzak batzen dira, esanez Rajoyren gobernuak egin zuen berdina egingo lukeela. Hurrengo albisteak PSOEren iritziaz dihardu, eta alderdiko baroiek PPren gobernuaren estrategia babesten dutela azpimarratzen da tituluan. Elkarrizketa Rafael Catalá Espainiako Justizia ministroari eginikoa da. Honek ez du Kataluniako prozesu subiranistari buruzko iritzi onik, eta iritzi hau babestuta geratzen da elkarrizketaren titulua eta azpitituluarekin. Tituluan Fiskaltzaren interbentzioaren prestutasuna nabarmentzen da indar subiranistek har lituzketen “trikimailu” ororen aurrean martxan jartzeko, eta azpitituluan aukera oro ikertu dituela esaten da, neurri “bat bera ere” baztertu barik. Azken honek indar bidezko interbentzioa legitimoa izan daitekeela iradoki dezake. Hurrengo albistea ez da izaera politiko hutsekoa, baina Kataluniako auziarekin zuzenki lotua dago. Mossos d´Esquadra polizia gorputzak egungo legeak soilik errespetatuko dituela esaten da azpitituluan, tituluak ondorengoa dioelarik: “Funtzionarioek beste zartada bat eman diote independentziari ”.
La Vanguardia Analisi kuantitatiboa LA VANGUARDIA OROTARA ALBISTE ELKARRIZKETA ERREPORTAJE KRONIKA UNITATE KOPURUA 5 5 0 0 0 UNITATEEN KOKAPENA G:4/B:1 G:4/B:1 G:0/B:0 G:0/B:0 G:0/B:0 UNITATEEN TAMAINA 28 28 0 0 0 UNITATEEN MEZUA -1 -1 - 15. taula. La Vanguardia egunkariaren 2015. urteko azaroaren 12ko alderdi informatiboaren trataera. Iturria: Lanketa propioa. La Vanguardia egunkaria ere ez da sakon aritu Auzitegi Konstituzionalaren sententziaz. El Paísen atzetik, egunkari hau da jazoera gutxien landu duena. Bost albiste jorratuz jarraitutzat ematen du aipaturiko gertakaria. Sei zutabe hartzen dituen albiste nagusia organo judizial honen erabakiaz dihardu, beste albisteak -oro har bost zutabetara eginikoak- Espainiako eta Kataluniako Gobernuen, eta indar politiko ezberdinen erreakzioak batzeko erabili diren bitartean. Analisi kualitatiboa a) Informazio unitateen eduki eta mezuen azterketa La Vanguardiak eginiko trataera informatiboak ez du arinago aztertutako bi egunkariek erakusten duten prozesu subiranistarekiko jarrera negatibo zorrotza. Lehendabiziko albistean, Auzitegi Konstituzionalak luzatutako “abisuak” presentzia dauka, baina bide-orria ezeztatzen duen sententziak pisu handiagoa dauka tituluan “abisuak” baino. Mehatxu kutsuak pisu txikiagoa dauka egunkari honetan; hala eta guztiz ere, Kataluniako Parlamentuan adosturiko bide-orriari “erabaki apurtzaile” deitzen zaio, eta honek konnotazio negatiboak dauzka. Hurrengo albistean Gobernu espainiarraren erreakzioaz dihardu La Vanguardia. Titulu gisan Rajoyren adierazpenak batzen dira zeharka, Kataluniako Parlamentuari demokraziarekin bukatzeaz salatzeko hitzak. “Demokraziarekin bukatzea” negatiboa kontsidera daitekeen ekintza bat da, baina aldi berean Rajoyk egiten duen ekintza Kataluniako Parlamentua “salatzea” dela dio, eta hori ez da positiboa. Norabide neutrotzat hartu da albiste hau. Behealdean Kataluniako Gobernuaren erantzuna dago. Espazio eta garrantzia gutxiago hartuz, gobernu honen “mandatu demokratikoa” jarraitzeko beharra azpimarratzen da albisteko tituluan. CUP alderdiaren ezezkoa ere present dago albiste mailan. Masen presidentzia diluitzeko eskaintzari ezetz esatea, “azken eskaintza” bati ezetz esatea bezala irudikatzen da. Albiste honek CUP alderdiarekiko irudi txarra zabaltzen du, baina ez da beste hainbeste gertatzen prozesu subiranistaren ideiarekiko, orokorrean. Azkenik, PSOEren jarreraz hitz egiten da albiste batean. Prozesu subiranistarekiko ikuspuntu positiboa islatzen da. “PSOEk Rajoyrekin filak ixten ditu ‘odol-galtzea’ bukatzeko” da titulua, eta “odol-galtzea” bezalako terminoa negatiboa da, baina hau ez da egunkariaren hitzetan jartzen, PSOE alderdiarengan baizik. b) Editorialaren eduki eta mezuen azterketa Legearen inperioa eta politikaren inperioa La Vanguardiak bide-orriaren ezeztapena gertakari normal eta positibotzat hartzen du, baina El País eta ABCrekin konparatuz, espazio gehiago ematen dio elkarrizketari Kataluniako auziaren konponketarako. La Vanguardiak eraso egiten dio alderdi katalanistek Parlamentuan harturiko erabakiari, eta bide-orria Konstituzioaren kontrako “desafio zuzen” gisan kalifikatzen du, guztiz aurreikusgarria zen Auzitegi Konstituzionalaren ezeztapena normaltzat hartuz. Egunkari honek
Medioak gobernu baten eratzearen beharra azpimarratzen du albiste baten bitartez, zeinak dioen Kataluniako Parlamentuak ezin dituela legerik egin presidenterik inbestitu gabe. Titulu honekin prozesu subiranista aurrera eramateko nahia ematen da aditzera. Artur Masi buruzko erreportaje bat dago, zeinak politikari honen diskurtsoen balorazio bat egiten duen, atzera begirada baten bitartez. “Eskalada diskurtsiboa” tituluarekin, denboran zehar igotzen joan den tentsio bat islatzen du, Kataluniako egoera politikoak jasan izan duen berbera urteetan zehar, egunkariaren aburuz. Bukatzeko, Europako Banku Zentraleko Vítor Constâncio presidenteordearen hitzak batzen ditu hedabideak albiste batean, prozesu subiranistaren kontrako agenteek luzatutako argumentu bati aurre eginez: “EBZak dio prozesuak ez duela berreskurapenean eragiten” aipua batzen da tituluan, eta honen bidez egunkariak defendatu nahi du prozesu subiranista ez dela ekonomikoki arriskutsua. b) Editorialaren eduki eta mezuen azterketa Katalunia mehatxupean El Punt-Avui argiro posizionatzen da bide-orriaren ezeztapenaren kontra, eta Estatu espainiarra gogorki kritikatzen du, indar katalanistak babestuz. Gobernu espainiarrak “beso judiziala” martxan jarriko duela dio, “herriaren borondateak martxan jarritako deskonexio deklarazioa” eteteko. Segituan, justizia espainiarrak prestigioa galdu duela nabarmentzen du, errespetua eskatzen duelako baina, aldi berean, manipulatua izatea onartzen duelako, Estatuaren partetik. Arazoa lege mailakoa delakoaz duda egiten du El Punt-Avuik, eta legitimitatearen planoa sartzen du editorialean. Demokratikotasuna Kataluniako Parlamentuaren gehiengoan jartzen du egunkariak, autodeterminazioa justifikatuz; eta segituan gobernua osatzeko beharra azpimarratzen du, independentzia prozesua ez “hondartzeko”. Ondorioz, esan daiteke El Punt-Avui prozesu subiranistaren alde agertzen dela. Gobernu espainiarra kritikatu egiten du eta Estatuak legea bere nahietara erabiltzen duela nabarmentzen du. Aldi berean, Kataluniako Parlamentuan legitimitatea jarriz, eta honen indarra gizarte katalanean dagoela esanez, prozesu subiranistaren aldeko jarrera argia erakusten du. Herritarren iritzia demokraziaren funtsa dela baita ere azpimarratzen du Joan Ruedak bere erantzunetan: “Demokraziaren oinarria da, ezta? Jendearen gehiengo zabal batek antolakuntza eredu berri bat eskatzen badu, Parlamentuak gizartearen isla izan beharra dauka”. 4.5. Mas presidentearen dimisioaren hurrengo eguna (2016-0110) Artur Mas Kataluniako presidentziarako JxSí koalizioaren hautagaiak dimisioa aurkeztu zuen 2016ko urtarrilaren 9an. Aldebakarreko independentzia prozesua betetzeko, koalizioak CUP alderdiaren beharra zeukan, eta honen baldintza izan zen Mas presidente ez izendatzea. Independentziarako bide-orria beteko zuen gobernu bat osatzeko bidean, JxSí eta CUP alderdien artean negoziazioak eta liskarrak eman ziren. JxSíren aldetik Masi babesa baldintzarik gabekoa zen; CUP alderdian, aldiz, politikari honen aldentzea eskatzen zen beharrezko baldintza gisa. Azken hilabeteetan hauteskunde berriak egiteko aukera bueltaka egon zen Kataluniako sistema politikoan, JxSí eta CUP akordio batera heldu ezean; eta desadostasunaren oinarrian Mas zegoen. Azkenean, Artur Masek dimisioa aurkeztu behar izan zuen, CUP alderdiaren eskaera betez eta JxSíren kaltetan.
La Vanguardia Analisi kuantitatiboa LA VANGUARDIA OROTARA ALBISTE ELKARRIZKETA ERREPORTAJE KRONIKA UNITATE KOPURUA 4 2 0 2 0 UNITATEEN KOKAPENA G:4/B:0 G:2/B:0 G:0/B:0 G:2/B:0 G:0/B:0 UNITATEEN TAMAINA 18 10 0 8 0 UNITATEEN MEZUA 4 2 - 2 - 19. taula. La Vanguardia egunkariaren 2016. urteko urtarrilaren 10eko alderdi informatiboaren trataera. Iturria: Lanketa propioa. ABCren antzera, La Vanguardiak bere tratamendu informatiboan ez du Masen dimisioa askorik lantzen. Lau pieza informatibo argitaratu ditu, bi albiste eta bi erreportaje. Albisteetan Masen dimisioaz eta Espainiako Gobernuaren erreakzioaz hitz egiten da, lehendabiziko gaia izanik nagusia albiste mailan, zazpi zutaberekin, eta bigarren gaiak hiru zutabe hartzen dituelarik. Erreportajeak Puigdemonten soslai bat –hiru zutabe- eta Masen ibilbide politikoari buruzkoak dira –bost zutabe-. Analisi kualitatiboa a) Informazio unitateen eduki eta mezuen azterketa Lehendabiziko albisteak Masen dimisioaren gertakaria jorratzen du, tituluan “Ez Mas ezta martxoa ere” ipiniz. Honek azken hilabeteetan Kataluniako klase politikoan irekitako liskarraren konpontze bat iradokitzen du, CUP alderdiak eskatzen zuen Masen dimisioa gertatuz gero, urte hartako martxoan beste hauteskunde batzuk antolatu behar izango liratekeelakoaren arazoa. Albiste honek prozesuarekiko posizionamendu positibo bat iradokitzen du: Mas joan da, baina ustez alderdi subiranistak kaltetuko lituzketen balizko hauteskundeak ekidin egin dira. Hiru zutabetara eginiko erreportajean presidente berria izango zen Puigdemonten soslai bat egiten da. Arinagoko bi egunkarien kontrara, pieza honetan positibotasuna nagusitzen da. “Astronauta ez, presidentea” tituluarekin, presidente berriak helmuga arrakastatsu batera iristeko gaitasuna daukala ematen da aditzera. Erreportaje batek dimisioa eman zuen Artur Masen ibilbidea errepasatzen du. “5 urte mugan” esakerarekin, Mas presidenteak bizi behar izan dituen egoera politiko ezberdinak gogorrak eta zorrotzak izan direla iradokitzen du, edozein politikarik bete ezin izango lituzkeenak. Bukatzeko, hiru zutabetara argitaratutako albiste batean Espainiako funtzioetan dagoen Gobernuaren presak adierazten dira nagusiki. “Moncloa PSOEri deika dabil adostasun batera iristeko eta ‘desafio katalana’ gelditzeko”; titulu honetan “desafio katalana” esakera ezdesiragarri gisan irudikatzen da eta kakotx artean jartzen da, presadun agente batengandik datorrelarik hau. b) Editorialaren eduki eta mezuen azterketa Bide bihurria Mesfidantza da nagusi La Vanguardiaren editorialean. Egunkariak Masen dimisioaz era negatibo batean hitz egiten du, eta etorkizunean jazoko diren gertaerek kutsu negatiboa daukatela nabarmentzen du honek, egoera ezkorra baita. Orokorrean Mas eta CUP alderdiak jartzen ditu komunikabide honek kritika objektu nagusi modura: “CUP eta Mas, biak hil dira hilketa bat eginez”. Masi kritika egiten zaio, dimitituko ez zuela esan zuelako, eta azkenean CUPengatik dimititu duelako; eta CUPi kritika egiten zaio, muturreko jarrera bat eduki duelako eta azkenean alderdi osoko koherentzia galdu duelako. Egunkaria Parlamentu katalanak adostu eta Auzitegi Konstituzionalak atzera bota zuen independentziarako bide-orria negatiboki baloratzera
pasatzen da, hau segitzea “zaila” eta “bihurria” izango dela defendatuz, eta egoerak amaiera onik izango ez duela azpimarratzen du. Puigdemont presidentearen izendapena lortzeko akordioa “burugogortasunaren” fruitu dela dio La Vanguardiak, populazioaren %47,8 nahi duena besterik ez. Honi lotuta, alderdi katalanistek defendatzen duten “mandatu demokratikoari obedientzia” gutxiengo baten mandatu bat dela dio. Eta gaineratzen du medioak, gizarte ez-katalanistari erreferentzia eginez: “Azken hauentzat mandatua ezberdina da: populazio osoaren beharrei erantzutea, honen kohesioa lortzea banaketa baizik, eta etorkizunari aurre egitea aurrerakuntzarako tresnak prestatuz eta ez ilusio hutsekin”. Prozesu subiranistaren aurkako jarrera nabarmena islatzen da La Vanguardiaren editorial honetan. Prozesu honen sustatzaile nagusi den Artur Mas sendo kritikatzen du medioak, eta Kataluniako Parlamentua oker jokatzen ari dela azpimarratzen du, oinarri faltsu baten gainean dabilelarik. María Dolores García, honen harira, guztiz desados azaltzen da Masen dimisioaz, eta Kataluniako Parlamentua bezalako insitituzio bat “oso kaltetua” atera zela dio Puigdemont izendatzeko akordioarekin eta Masen dimisioarekin. El Punt-Avui Analisi kuantitatiboa EL PUNT-AVUI OROTARA ALBISTE ELKARRIZKETA ERREPORTAJE KRONIKA UNITATE KOPURUA 10 6 0 2 2 UNITATEEN KOKAPENA G:10/B:0 G:6/B:0 G:0/B:0 G:2/B:0 G:2/B:0 UNITATEEN TAMAINA 67 48 0 11 8 UNITATEEN MEZUA 8 4 - 2 2 20. taula. El Punt-Avui egunkariaren 2016. urteko urtarrilaren 10eko alderdi informatiboaren trataera. Iturria: Lanketa propioa. El Punt-Avuik Kataluniako auziaren inguruko lanketa luzeena egiten duen egunkaria da aztertutako egun honetan, hamar pieza informatibo eta 67 zutaberekin; kazetaritza-genero mailan ere, anitza da hedabide hau egun honetan. Dimisioaren jazoera hala ere, oraindik izendatua izan ez zen Puigdemonti buruzko tratamendu informatiboarekin pareko geratzen da. Albiste nagusia Masen dimisioari buruzkoa da, 12 zutabetara argitaratua; beste albisteak Puigdemonten Gironako alkatetzaren postua utzi duelakoaren gertakariari buruzkoa da, eta indar politiko ezberdinen erreakzioei buruzkoak dira, guztiak sei zutabetara eginak. Erreportajeak eguneko bi protagonisten ingurukoak dira: Puigdemonten eta Masen soslai bana, lehena zortzi zutabetara plazaratua eta bigarrena bost zutabetara egina. Kronikek Gironan –bost zutabe- eta Amerren –hiru zutabe- bizitako giroaz dihardute. Analisi kualitatiboa a) Informazio unitateen eduki eta mezuen azterketa Hamabi zutabetara eginiko albiste nagusian Masen dimisioa Puigdemonten etorrerarekin uztartzen da, “Independentziaranzko norabidea” titulupean. Bertan Masen dimisioa ematearen gertakaria xehatzen da, Kataluniako prozesu subiranistaren aldeko jarrera argi eta garbi islatuz. Lehendabiziko kronikan, Gironako Sant Jaume plazan egin zen Masen aldeko elkarretaratzea deskribatzen da. “Harrobiko independentistak” titulupean, independentzia-zaletasuna herritarrengandik datorrelakoaren ideia islatzen du egunkariak. Erreportajean Puigdemonten soslai bat egiten da. Tituluak nolabaiteko agresibotasuna iradokitzen du; “Puigde… Zer?” esakera erabiltzen da tituluan, eta honek espainiarren ezjakintasuna azpimarratzen du politika katalanaren errealitatearekiko.
Azken kronikan Amerrera jotzen du egunkariak, Puigdemonten jaioterrira. Bere familiako kideak elkarrizketatuz, herri honek duen politika mailako liderrak ekoiztearen gaitasuna iradoki nahi izan da. Tituluak berak dioenez, Amer “Presidenteen lurraldea” bezala hartzen du medioak. Egunkarian aurkitu daitekeen lehendabiziko albisteak ez dihardu Masen dimisioaz, baizik eta Puigdemonti buruz. Honek Gironako alkatetza utzi duela jorratzen da albistean, era neutral batean. Hurrengo albistea ordea Masen dimisioari buruzkoa da. Artur Masen irudi positibo bat jorratzen du albisteak, leialtasuna islatzen duen bere aipu bat titulu gisan jarriz: “Beharrezkoa den orotan lagunduko dut, trukean ezer ere ez eskatuz”. Hurrengo orrialdean Masen soslai bat egiten da. “Dantzazko pausu behartua” titulu adierazkorraren bitartez, Masen dimisioa beharrezkoa zen zerbait bezala irudikatzen du hedabideak, dantzarekin lotzen den eta desiragarritzat hartzen den subiranismoaren prozesu politikoa gauzatu ahal izateko. Azken hiru itemak albisteak dira. Lehendabizikoan CUPen autokritika jasotzen da, era nahiko aseptiko batean. Bigarrenean, egunkariak tituluan Ines Arrimadasen C´sen Kataluniako liderraren hitzak jasotzen dira, oposizioko beste alderdien posizionamenduaren gainetik, aipaturiko politikariak polemikoa eta oldarkorra kontsidera daitekeen “iruzur demokratikoa” esakera erabiltzen baitu JxSí eta CUP alderdiaren arteko akordioa kalifikatzeko. Azken albistean ERCren iritzia batzen da, guztiaren gainetik “independentziak aurrera egiten duela” azpimarratzen duelarik. b) Editorialaren eduki eta mezuen azterketa Sekulako keinua eta sekulako herri-akordioa El Punt-Avuiren editorialean, Masen erabakia eta figura ohoratzen dira eta etortzear dagoen Puigdemont presidentea goraipatu egiten da. Egunkari honen arabera, albo batera egiteak politikari bezala eta katalan bezala ohorarazten du Mas, eta bere dimisioa “herri mailako sakrifizio” modura kalifikatzen du, gelditua zegoen negoziazioak hondoa jo ez zezan. Segituan, erabakia bi milioi independentistentzat ospagarria zen zerbait bezala nabarmentzen du, desiragarri den Estatu propioa edukitzeko pausuak derrigorrez eskatzen baitzuen Gobernuaren eratzea; are gehiago, komunikabide honek –beste egunkarien kontrara-, osatutako gobernua “egonkorra” dela azpimarratzen du. Izendatzear zegoen presidente berriari hitz onak eskaintzen dizkio El Punt-Avuik. Politikari “sendoa” eta “prestatua” da Puigdemont medio honen aburuz, eta baita “independentista, europeista, lurraldearen eta administrazioaren ezagutza duena, dudarik ez duena herrialde bat zuzentzearen erantzukizuna bere gain hartzen”. Ez dirudi Masen aginduetara dagoen politikari bat egunkari honentzat. Prozesu subiranistaren aldeko jarrera argi eta garbia erakusten du berriz ere El Punt-Avuik. Masen dimisioa heroien ekintza bat bezala aurkezten da, independentzia prozesua konpontzeko sakrifizio handi bat bezala, eta Estatu propioa lortzeko bidearen jarraipena txalotzen du. Puigdemont prozesu subiranista aurrera eramateko berme bezala ikusten du egunkariak. Mas “aurpegi ikusgarri” bat zela esan du Joan Ruedak bere elkarrizketan, baina Kataluniako prozesua “izenetatik haratago” doala ere adierazi du.
5. ONDORIOAK Lan honetan eginiko ikerketa kuantitatiboari eta kualitatiboari esker, hasieran planteaturiko hipotesiak baieztatzeko edo ezeztatzeko aukera dago, Kataluniaren auzian aztertutako egunkariek daukaten ikuspuntua argitu ahal izanik. Hipotesiak hauexek dira: 1. Egoitza nagusia Madrilen duten egunkariek kontrako jarrera ageri dute Kataluniako prozesu subiranistarekiko. Kataluniako prozesu subiranista ABCk eta El Paísek begi txarrez eta desiragarria ez den zerbait modura ikusten dute. El Paísek I-27an ateratako hauteskundeen emaitzak independentziaren aldekoak izan zirela esaten badu ere, ABCrekin bat egiten du defendatzerakoan autodeterminazio eragiketa bat egitea gizarte katalanaren nahia ez dela –azken egunkari honek gehiengo independentistarik ez dagoela dioelarik-. Gizarte mailako legitimazio politikoaren aurka aurkezteaz gain, Kataluniako Parlamentuaren norabide okerra seinalatzerako orduan bat egiten dute bi medioek, biek uste baitute organo honek bideratutako erabakiak desiragarriak ez direla eta Konstituzioaren kontra doazela. ABCri dagokionez, María Soledad Navarro Agenda eta Iritzi saileko erredaktorearen hitzek argi uzten dute egunkariaren jarrera, esaten duenean Konstituzioa arau goren bezala defendatzen dutela eta ez dagoela “gatazka egoerarik”, baizik eta Generalitatearen partetiko Zuzenbide Estatuaren kontrako eraso bat.
1. grafikoa. ABC, El País, La Vanguardia eta El Punt-Avui egunkarien aztertutako egunen alderdi informatiboaren trataeraren norabidea. Iturria: Lanketa propioa
ABCk eta El Paísek Kataluniako auziari zer motatako konponbideak proposatzen dituen ikusterakoan, noski, biek ezeztatzen dute prozesu subiranistaren garapen bat. Baina konponbideak proposatzerako orduan, ezberdintasunak nabari daitezke: oinarriz, El Paísek elkarrizketa eta negoziaziorako aukera gehiago ikusten duen bitartean, ABCk ez du beste hainbeste ikusten, eta bide judizialen erabilera zorrotzagoa eskatzeaz aparte –hau normaltzat hartuz, honek ematen baitio Auzitegi Konstituzionalari “izateko arrazoi”, María Soledad Navarroren ustez-, Konstituzioaren 155. artikuluaren aplikazioa sarriago eta era esplizituago batean eskatzen du –El Paísek ere azken bide honi ateak ixten ere ez diolarik-. Beraz, hau guztia kontuan izanda lehen hipotesia betetzen dela esan dezakegu, hau da, egoitza nagusia Madrilen duten egunkariak prozesuaren kontra daudela. 2. Egoitza nagusia Madrilen duten egunkariak kontra agertu arren, ABCk El Paísek baino jarrera oldarkorragoa agertzen du prozesuarekiko. Lehendabiziko ondorioan antzeman ahal izan badira ere bi egunkarien arteko ñabardurak, medio hauen tratamendu informatiboari so eginez ere ABCren jarrera oldarkorragoa nabari daiteke El Paísekin konparatzen bada. 1. grafikoari erreparatzen bazaio, ikus daiteke ABCk eskaintzen dituen pieza informatiboen norabidea negatiboagoa dela El Paísek eskaintzen dituen piezekin alderatuz oro har. ABC prozesu subiranistaren inguruan norabiderik negatiboena daukan egunkaria da. -29ko puntuazioarekin, El País gainditu egiten du, gutxigatik bada ere (-21). Eskainitako espazioari dagokionez ordea, El Paísek item kopuru eta zutabe kantitate handiago bat eskaintzen dio prozesu subiranistaren jarraipenari. Honek orotara 42 item eta 144 zutabe erabili ditu prozesuari buruz informatzeko, ABCk 34 item eta 133 zutabe erabili dituelarik –azken hau espazio gutxien erabili duen egunkaria izanik aztertuetatik–.
2. grafikoa. ABC, El País, La Vanguardia eta El Punt-Avui egunkariek aztertutako egunetan prozesu
subiranistari emandako espazioaren emaitza orokorrak. Iturria: Lanketa propioa Aipaturiko datuetaz aparte, ABC El País baino bortitzagoa da aztertutako itemetan jorratutako termino eta jarreretan. ABCk ez ditu era urri batean erabiltzen adjektibo baloratzaileak: prozesu subiranistari “zorakeria” edota “tirania sezesionista” deitzen dio, gizarte katalanean “souflé antiespainola” dagoela dio, eta hauteskundeei “plebiszito pirata” deitzen die, besteak beste. Honi lotuta, El País ere ez da neutraltasunean geratzen, baina hala eta guztiz ere, samurragoa da. Islatutako jarreretan ere, beste hainbeste gertatzen da. Espainiako botere judizialak hartutako neurriak “arruntak” bezala ikusten dituzte bi komunikabideek, baina zentzu honetan Espainiako botere exekutiboak botere judizialaren erabilera gehiegizkoa egiten duela azpimarratzen du El Paísek, ABCrengandik aldenduz zentzu honetan. Honetaz aparte, aztertutako hasierako egunetan El País elkarrizketa eta negoziazioaren aldekoago aurkezten da, azken egunetan jada bide honi espazioa eskaintzeko aukerarik ez dagoela seinalatzen bukatzen duelarik; ABCren posizionamendua, berriz, konstanteagoa da, eta aztertutako lehendabiziko egunetatik ikusten du ezinezko negoziazioaren aukera. Beraz, horri guztiari erreparatuta esan dezakegu bigarren hipotesia bete egiten dela. 3. Egoitza nagusia Bartzelonan duten egunkariek aldeko jarrera ageri dute Kataluniako prozesu subiranistarekiko. El Punt-Avuiren jarrera prozesu subiranistaren aldekoa bada ere argi eta garbi, La Vanguardiaren jarrera ez da hain argia. Azken medio honen jarrera, egiten duen tratamendu informatiboari dagokionez, prozesu subiranistarekiko aldakorra da, eta batzuetan aldeko eta beste batzuetan kontrako azaltzen da; iritzizko tratamenduari so eginez ordea, prozesuaren kontrako jarrera argia daukala ikus daiteke. La Vanguardia prozesu subiranistaren kontran azaltzen dela ondorioztatu da lan honetan. La Vanguardiak daukan prozesu subiranistaren kontrako jarrera iritzizko tratamenduan argia da. Prozesua abiatzea gizarte katalanak nahi ez duen gauza bat bezala ikusten du medioak, legitimitatea kenduz honi. Aldi berean, Kataluniako Parlamentua eta osatzear zegoen Gobernuari Konstituzioaren eta legeen mugetan ibiltzearen kritika egiten die, arriskutsua dela esanez. Eta konponbide gisa, item guztietan azpimarratzen du komunikabide honek negoziazioaren garrantzia. Tratamendu informatiboari so egiten bazaio ordea, La Vanguardiak ez du jarrera hau beti islatzen: Kataluniako Parlamentuan adostutako bide-orriaren kontra azaltzen da, bai, baina hauteskundeen emaitzen interpretazioan, hauek independentziaren aldeko datuak direla esaten du medioak, eta Masen inputazioaren aurka agertzen da argi eta garbi, Espainiako Estatuak egiten duen justiziaren erabilera gehiegizkoa salatuz. María Dolores García La Vanguardiako zuzendari ondokoaren erantzunek bat egiten dute egunkariaren editorialetako iritziarekin: “Hainbat editorial argitaratu ditugu elkarrizketa eskatuz eta independentismoari marra gorriak jarriz legalitatetik at ez jokatzeko, baina baita PPren Gobernuaren inmobilismoaren kontrakoak ere”. El Punt-Avui, berriz, prozesu subiranistaren aldekoa da argiro. Prozesua gizarte katalanaren gehiengo handi batek legitimatua dagoela defendatzen du medio honek, eta Kataluniako Parlamentuari eta osatzear zegoen Gobernuari ausardia eta koherentzia inprimatzen die une oro; espainiar Estatua, aldiz, “Zuzenbide Estatuaren oinarri den botere banaketaren apurtzaile”, “errepresore”, eta injustizia egiten duen eragile bezala ikusten da. Joan Rueda El Punt-Avuiko zuzendariordearen hitzek erakusten dute Kataluniako Parlamentuak abiatutako proiektua legitimatzen duela medioak: “Demokraziaren oinarria da, ezta? Gehiengo zabal batek antolakuntza eredu berri bat nahi badu, Parlamentuak gizartearen ispilu izan beharra dauka”. Egunkari honek prozesu subiranistak abiatutako erreferendum loteslearen gauzatzea eta independentziaren aldarrikapena ikusten du konponbide bakartzat. Honen guztiaren ondorioz agerikoa da hirugarren hipotesia ez dela betetzen.
4. Egoitza nagusia Bartzelonan duten egunkariek aldeko jarrera agertu arren, El Punt-Avuik La Vanguardiak baino jarrera aldekoagoa agertzen du prozesuarekiko. La Vanguardiaren jarrera prozesu subiranistaren aldekoa da oro har tratamendu informatiboan, baina honen kontrako keinuak ere ikusten zaizkio. El Punt-Avui prozesuaren aldekoa da argi eta garbi. La Vanguardiak prozesu subiranistaren aldeko jarrera ahula erakusten du tratamendu informatiboan. 11ko puntuazioarekin, urruti geratzen da El Punt-Avuiren 42ko puntuaziotik – azken hau izanik era absolutu batean puntuaziorik nabarmenena atera duena aztertutako egunkarietatik-. Eskainitako espazioari dagokionez ere, El Punt-Avuik arras gainditzen du La Vanguardia prozesu subiranistari buruzko item eta zutabe kopuruaren jorrapenean: La Vanguardiak 36 item erabiltzen dituen bitartean, El Punt-Avuik 43 eskaintzen ditu; eta lehendabizikoak 185 zutabe eskaintzen dituen bitartean, bigarrenak 248 zutabe lantzen ditu. El Punt-Avui da norabiderik markatuena duen egunkaria, eta prozesu subiranistari espazio gehien eskaini dion egunkaria. Aipaturiko datuetaz gain, orokorrean egunkari hauek erabiltzen dituzten terminoak eta jarrerak anitzak dira alderdi informatiboan. La Vanguardiari aldeko eta kontrako termino eta jarrerak nabari dakizkioke. Alde batetik, Mas pertsona ausart gisan irudikatzen da, eta hauteskundeen emaitzak egunkari honen aburuz “baiezko osoaren gehiengo absolutua” dira; onartutako bide-orria aldiz, “erabaki-apurtzaile” gisan kalifikatzen da, eta Puigdemont presidentea originaltasunik ez duen politikari bezala islatzen da. El Punt-Avuik erabilitako termino eta jarrerak berriz, prozesu subiranistaren aldekoak dira momentu guztietan. Hauteskundeen emaitzak “baiezko eztabaidaezin” baten seinale dira, eta prozesu subiranista “herritarren mandatua” dela azpimarratzen du. Estatu espainiarra “festa hondatzera” etorri dela esaten du, eta “lotsagarri” eta “ahul” bezalako adjektiboak sarri erabiltzen dira exekutibo honi erreferentzia egiteko. Kataluniako Parlamentua eta Gobernu berria ausart eta koherente bezala hartzen dira. Aurrekoa bezala, laugarren hipotesia ere ezeztatua da.
Saiakera batean e-posta jazo zutela jakinarazi zuten –dei baten ostean-, eta iritzi ataleko arduradunen batek erantzungo zutela esan zuen teléfono deia erantzun zuen pertsonak. Hala ez zen gertatu. |
addi-62950592e616 | https://addi.ehu.es/handle/10810/23535 | addi | cc-by-sa 4.0 | 2017-07-19 | science | Reguero Ugarte, Urtzi | eu | Goi-nafarrera arkaiko eta zaharra: azterketa eta testuak | LABURPENA Tesi honek bi zutabe nagusi ditu: filologia eta dialektologia diakronikoa. Hori dela eta, 1750. urte aurretik idatzi ziren goi-nafarrerazko lekukotasun ezagun guztiak jaso ditugu. Bi helburu nagusi ditu ikerlan honek: batetik, filologiaren lan-tresnak erabiliz testuen edizio fidagarriak eskaintzea eta bertako euskara aztertzea; bestetik, testuek erakusten dituzten ezaugarriak kontuan harturik, dialektoaren bilakabidea ezagutzea. Bide horri ekiteko, lehenengo kapituluan, ikerketan ardatz izan ditugun oinarri metodologikoak finkatu ditugu, dialektologia diakronikoa eta filologia uztartuz. Halaber, testuak direnez gure informazio iturri nagusiak, horien fidagarritasunaz hitz egin dugu. Hori dela eta, fidagarritasun eskala bat proposatu dugu testuen izaera kontuan hartuta. Ondoren, gure aurreko ikerlarien proposamen eta ondorioak laburbildu ditugu: Bonaparte, Caro Baroja, Pagola, Zuazo eta Camino. Kapituluaren azken hiru ataletan, goi-nafarrera arkaiko eta zaharra diakronikoki aztertzearen garrantziaz aritu gara, eta horretarako dugun corpusa mugatu dugu mapen laguntzaz. Amaitzeko corpusa aurkeztu eta goi-nafarreraren tradizio idatziaz aritu gara eta taulen bidez irudikatu dugu. Bigarren kapituluan, 1750 aurretik goi-nafarreraz idatzitako lekukotasun ezagun guztiak bildu ditugu, hiru multzo bereizirik: lehen multzoan lekukotasun laburrak daude, hala nola esaldiak, ezkontza fedeak eta bertsoak; bigarren multzoan testu luzexeagoak sartu ditugu, besteak beste sermoiak eta gutunak; amaitzeko, lekukotasun luzeak jaso ditugu hirugarren multzoan. Azken multzo horretan daude Beriainen bi liburuak eta Elizalderen kristau dotrina. Bigarren kapituluan editatu ditugun lekukotasun guztiek aurkezpen bat dute, eta bertan zenbait datu ematen ditugu: egilea nor den, lekukotasuna non dagoen, testuak aurretik dituen edizioak eta azterketak zein diren, etab. Testu guztiek hizkuntza-azterketa bana dute edizioaren ondoren.
Hain zuzen ere, hizkuntza-azterketa horietan oinarritu gara hirugarren atala osatzeko. Bertan, goi-nafarrera arkaiko eta zaharrean agertzen diren ezaugarri fonologiko, morfologiko, sintaktiko eta lexikoak aztertu ditugu. Bertatik atera dugun ondorio nagusia da lehen lekukotasunak agertzerako badirela goi-nafarreraren ezaugarriak, baina denborak aurrera egin ahala areagotu egiten direla ezaugarri horiek. Orobat iparraldeko eta hegoaldeko goi-nafarreraz. XVII. menderako bi azpidialektoak badirela ikus daiteke, baina bien arteko aldea beranduago handitzen da. Azterketa horretako datuak eta ondorioak baliatu ditugu laugarren kapitulua osatzeko. Bertan, goi-nafarreraren sailkapenaz jardutean, ezaugarri batzuk begiratu ditugu, Iruñea foku noiztik noiz arte izan zen ondorioztatu nahian. Hori horrela izanik, inoiz —lekukotasunak agertu aurretik—, Nafarroako hiriburua foku berritzaile garrantzitsua izan zela erakutsi dugu. Dena den, ikusi dugu iraganean zeukan indarra galdu zuela denborak aurrera egin ahala. Hori azaltzeko arrazoi historiko eta soziolinguistiko batzuk aurkeztu ditugu. Kapituluaren bukaeran, goi-nafarreraren periodizazio bat aurkeztu eta, funtsean, Lakarrak (1997) euskararen periodizazio proposamena berretsi dugu goi-nafarrerarentzat.
AITZIN SOLASA ETA ESKERRAK 2002/2003 ikasturtea izango zen, beharbada, artean DBHko 2. maila egiten ari nintzenean Euskal Filologiako karrera egitea erabaki nuenean. Zergatia ez dakit zehatz esaten. Akaso euskarari buruz eta honen historiari buruz entzuten ziren bitxikeriei (orduan ere niretzat bitxikeriak ziren berezitasunak baino, -keria atzizkiak daukan ezezko karga guztiarekin) erantzun zientifikoren bat bilatu nahian edo. Batek daki. Bi urte beranduago, DBHko 4. mailan, ikastolako orientatzailearekin izandako saioak ez zuen bi minutu baino gehiago iraun; erabakia hartua nuen: Giza eta gizarte zientzien batxilergoa egingo nuen Tolosan eta latina hartuko nuen hautazko; ondoren, Gasteizen egingo nuen Euskal Filologiako lizentziatura. Orduan filologiaz eta hizkuntzalaritzaz nuen ideia ez da orain dudana, inondik ere. Asko da orduz geroztik ikasi dudana, eta hori islatu nahi izan dut tesi honetan. Hain zuen ere, tesi honen zuzendariarekin, Ricardorekin alegia, izan nuen lehendabiziko harreman zuzena filologiarekin. Ziurrenik, behar baino arreta gutxiagorekin, baina lehen urteko lehen lauhilabetekoan izan genuen Alexandriako lehen filologoen berri, orduan ezagutu genuen zer ziren testuen transmisioa eta kopiatzean egindako hutsak. Orduan ezagutu genuen tesian lagun izan dudan Blecuaren 1983ko eskuliburua. Orduan izan genuen lehen kontaktua euskal filologiarekin, eskoletarako Bertso Bizkaitar-ren edizio kritikoa egin genuenean. Beraz, lehenik eta behin, eskerrak Ricardo Gómezi berari, bera izan baitu zuzendari eta zuzentzaile nekaezin tesi honek —lehenago Master Amaierako Lanak izan zuen bezala—. Berak erantzun ditu nire zalantzak, dela posta elektronikoz dela bere bulegoan, dela astegun buruzurian dela asteburuan, eta berak zaindu eta ondu du nik, despistatu honek, idaztean egindako huts eta akatsak. Dena den, oraindik testuan dauden akatsak nireak besterik ez dira.
Eskerrak ematen hasita, ezin ahaztu Aziti Bihia hizkuntzalari eta filologo gazteen elkarteko kideak: Borja, Dorota, Eneko, Udane, Oxel, Koldo, Ekaitz, Manu, Endika, Maitena. 2012an sortu genuenetik asko izan dira gure formakuntzan lagundu duten bilerak, elkarrizketak eta eztabaidak. WhatsApp bidezko kontsultategia ere eguneko 24 orduetan egon da zabalik, edozein unetan sortu izan diren zalantzak erantzuteko. Eskerrak, beraz, azitikideei afizio dugun filologian jarraitzeko aukera emateagatik. Eta, batez ere Ekaitz Santaziliari, tesiko azken etapan Iruñeko Artxiboan dauden prozesu batzuetako euskarazko pasarteak bilatzeagatik eta irakurketa zuzena bidaltzeagatik. Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldekoak eta, batez ere, “Euskal Testu Zaharren Bilduma Berria” proiektuan lanean dihardutenak ere eskertu behar ditut arrazoi berberagatik. Tesia gauzatzeko zenbait bidaia egin behar izan ditut, batez ere Nafarroara, testuen jatorrizkoen argazki edo digitalizazioak eskuratzeko. Lan horretan fin aritu dira Nafarroako Artxibo Nagusiko langileak eta Iruñeko Elizbarrutiko Artxiboko Teresa Alzugaray. Eskerrak, beraz, beraiei ere. Iruñetik landara, Leitzan izan nintzen Aresoko otoitz zaharren jatorrizkoak ikusten; eta Ander Gillegi bertako apaizaren eskuzabaltasunari esker, ez nuen ikusteko inolako eragozpenik izan. Orobat, Etxalarren izan nintzenean, Pello Apezetxea Zubirik arazorik gabe erakutsi zidan 1749an Sanzberrok idatzitako dotrinaren eskuizkribua. Eskerrik asko biei. Nafarroatik kanpo, Madrilera ere bisita bat egin nuen bertako Francisco de Zabálburu liburutegian dagoen 1609ko Iruñeko olerki sarituak jasotzen dituen liburua ikusteko. Joan, digitalizaturik ikusi eta paperezko kopiak eskuratu nituen bertako Mercedes Noviembre zuzendariaren bidez. Hari ere, mila esker. Halaber, beste bidaia batean, Madrilen eskuratu ditut Historiako Akademian dagoen Isastiren obraren kopiaren irudiak. Eskerrak, beraz, bertako langileei testua digitalizatzen egindako lanagatik. Peio Monteano Nafarroako Artxibo Nagusiko teknikariari ere eskerrak eman behar dizkiot Matxin Zalbaren gutunaren argazkia erakusteagatik, Arreko koplen berri emateagatik, bestela aurkitzea ezinezko izango litzaizkigukeen testu ezagun batzuen erreferentzia zuzena emateagatik eta beste lekukotasun batzuk bilatzen saiatzeagatik. Eskerrak Gorka Lekarozi ere zeharka, bere blogarekin, eta zuzenean emandako laguntza eta informazioagatik. Eta eskerrak Edu Zelaieta lankideari, azken momentuan Bortzirietako testuez egindako oharrengatik. Bestalde, gure azterketaren osagarri, zenbait mapa sartu ditugu; horietatik batzuk, erreferentzia bibliografikorik ez dutenak, guk geuk egindakoak dira. Hori dela eta,
1. SARRERA Esku artean daukagun tesi honen egiteko nagusia da goi-nafarrera arkaiko (14151600) eta zaharreko (1600-1750) testuak argitaratu eta haien azterketa linguistiko eta dialektologikoa egitea. Hori dela eta, lanarekin hasi aurretik, beharrezkoa iruditzen zaigu erabili dugun metodologia zein izan den eta gure lanaren oinarriak eta irizpideak zein izan diren azaltzea. Hori berori da lehendabiziko atal honen asmoa. Lehenik, gaiaren aurkezpen eta helburuak (§ 1.1) aurkeztuko ditugu; ondoren, baliatu dugun metodologia azalduko dugu; bertan, dialektologia historikoaz (§ 1.2.1) eta filologiaz (§ 1.2.2) mintzatuko gara. Aipatu bi adar hauetan beharrezko diren testuez eta hauen fidagarritasun mailaz (§ 1.3) bi hitz esango ditugu jarraian. Halaber, goi-nafarrerari buruzko ikerketen aurrekariez (§ 1.4) eta goi-nafarrera arkaiko eta zaharra ikertzeko beharraz (§ 1.5) arituko gara. Hori esanda, gure ikerlana gauzatzeko finkatu ditugun muga edo zedarri geografiko eta kronologikoak aurkeztuko ditugu (§ 1.6). Amaitzeko, bi hitz esango ditugu goi-nafarrera arkaiko eta zaharreko corpusaren izaeraz (§ 1.7) eta tradizio idatziaz (§ 1.7.2). 1.1 AURKEZPENA ETA HELBURUAK Maiz hizkuntzalaritzak, areago historikoa bada, filologiarekin estuki loturik egon behar du, batez ere garai zaharragoetako hizkuntza egoera edo honek izandako bilakaera aztertu nahi badugu. Filologiak ematen ditu hizkuntzalaritzak behar dituen datuak eta, beraz, garai zaharragoetako hizkuntza aztertzeko nahiz egungoak dituen ezaugarriak ulertzeko, ezinbestekoa da testu zaharrak behar bezala editaturik eta interpretaturik izatea eta ikerlarientzat eskuragarri egotea. Meilletek (1925: 25) iradokitako ideiari, hots, ahaiderik ez duen hizkuntzak historiarik ez duela dioen ideia hari Mitxelenak (1963: 12; ik., halaber, Lakarra 1997) eman zion erantzuna. Bistan da, luzeagoa edo laburragoa izan, euskarak historia,
protohistoria eta historiaurrea badituela. Hizkuntzalariaren lana da garai bakoitza ahalik eta ondoen ezagutzeko beharrezko azterketak egitea, baina filologoaren lana da azterketa horretarako oinarri izango diren datuak eskuragarri uztea. Euskal hizkuntzalaritza eta filologiaren eremuan nahi genukeen egoeratik aski urrun gara, eta oraindik edizio onik ez duten testu ezagun asko dago, eta ditugun edizio asko zaharrak dira eta berritu beharrean daude. Jakina, gure doktorego tesi honek ez ditu behar guztiak aseko, baina euskal hizkuntzalaritza eta dialektologia diakronikoari bere ekarpena egin nahi dio, baita bi alor hauekin estuki loturik dagoen euskal filologiari ere. Ezagun denez, inguruan dituen hizkuntzen aldean, euskara aski berandura arte ez da idatzirako erabili; laburra du, beraz, historia. Hori hala izanik ere, hizkuntzaren iragana aztertzea eta euskarazko testu zaharrak begiratzea ezin utzizko lana dugu, bai hizkuntzaren beraren bilakabidea ezagutu ahal izateko, bai ondoren protohistoria eta historiaurrea ezagutzeko. Askotan esan izan denez, gure hizkuntzan idatzitako lehen testu luzeak XV-XVI. mendeetan agertzen direnerako, euskara dialektotan banaturik dago. Dialektook eta, beraz, dialekto horietan idatzitako testuak sakonki aztertzeak eta elkarren artean konparatzeak hizkuntzaren historia eta nondik norakoa hobeki ezagutzen lagun diezaguke. Lan honetan, funtsean, euskararen dialekto bat izan dugu kontuan —gainerakoak atzendu gabe, noski—, goi-nafarrera alegia; eta bere garai lekukotu zaharrena izan dugu aztergai. Hortaz, goi-nafarrera arkaiko eta zaharraz jardun dugu esku artean dugun ikerlanean (§ 1.6 atalean eman ditugu dialektoaren zedarri geografiko eta kronologikoak). Oro har, euskara arkaikoa ikertuxeago badago ere, euskara zaharra, Lakarrak (1997: 516) emandako definizioaren arabera, gutxiago aztertutako eremua da. Badira euskara arkaiko eta zaharreko zenbait alderdi ikergai dituzten lanak, besteak beste, aditz perifrastikoen eboluzioa azaltzen duten Mounoleren lanak (2006, 2007) eta tesia (2011), artikuluaren nondik norakoak erakusten dituzten Manterolaren ikerketak eta tesia (2006, 2008, 2015) eta aditz-izenen eta horien atzizkien bilakabidea erakusten duen Urgellen (2006a) lana. Zenbatzaileen sorreraz eta bilakabideaz lan interesgarria egin du Martinez Aretak (2009a, 2009b). Alor horietan eta beste zenbaitetan azken urteetan egindako lanak Martinez Aretak (2013a) bildu ditu. Euskararen egoera zaharragoaz, Erdi Aroko euskara aztertzen duen master amaierako lana aurkeztu genuen (Reguero 2012a); eta
horren fruitu dira zenbait artikulu (Reguero 2011b, 2012b, 2012c eta 2013b). Oraindik orain, Ariztimuñok (2016) lan interesgarri bat argitaratu du, zeinetan, aitagure zaharren ezaugarrien konparaketa sistematikoa eginik, dialekto zaharren irudia eskaintzen duen. Denbora ardatz duten lanak, zorionez, ugaritzen ari badira ere, dialektoen garai zaharrenak aztertzen dituzten ikerketak urriak dira, ez horratik eskasak: Arabako euskara galduaren berri eman zigun Mitxelenak (1958a); Lakarrak (1986, 1996) bizkaiera zaharra aztertu zuen; berriki, Koldo Ulibarrik (2015) Arabako Aiara aldeko testu orain arte ezezagunetan oinarrituz, egun galdurik dagoen hizkeraren azterketa diakroniko zehatz eta sakona aurkeztu digu bere doktorego tesian. Bide beretik, Eneko Zuloaga (prestatzen) ipar-mendebaldeko bizkaieraren azterketa diakronikoa gauzatzen ari da bere doktorego tesian. Halaber, Manu Padillak (2017) bere tesian ekialdeko euskara, bereziki Zuberoakoa, aztertu du. Duela urte gutxi, Caminok (2008a) lan bikain batekin ekin zion Nafarroa Behereko euskara zaharra ikertzeari; XVI-XIX. mendeetako testuak aztertu eta mendez mende aldaketa nolakoa izan den erakutsi du euskal hizkuntzalaritza eta dialektologia diakronikoan funtsezko eta oinarrizko bilakatu den lanean. Bide beretik, ekialdeko mintzoak aztertu ditu kronologia ardatz harturik (Camino 2011a eta 2011b). Era berean, goi-nafarrera eta lapurteraren konparaketa diakronikoa egin du berrikiago (Camino 2013a). Bestalde, Mounole & Gómezek (2017) euskara zaharraren eta klasikoaren ikuspegi zabalagoa aurkeztu dute. Aipatu lanean, orduko euskararen egoera soziolinguistikoa erakutsi ondoren, garaiko testu eta argitalpenak zerrendatu eta bertako euskararen azterketa sistematikoa egin dute grafian, fonologian, morfologian, sintaxian eta lexikoan oinarrituta. Saio hori, beraz, gurearen abiaburutzat har genezake. Dena dela, hizkuntza ezaugarrien azterketa diakronikoaz gain, goi-nafarrerazko testuen edizio kritikoak ere badakartzagu gure doktorego tesi honetan. Azken hamarkadan, euskal filologiaren loraldi bat dagoela dirudi, eta testu zaharren edizio bikainak argitaratzen ari dira. Urruti gabe, Lazarragaren lanaren edizio kritiko paregabea dugu eskura (Bilbao et alii 2010). Manu Padillak (2011) Kadet eta Bettiriño obraren edizioa paratu du eta Caminok (2013b) Lopezen 1782ko itzulpenaren edizio eta azterketa eskaini dizkigu. Berrikiago, Aziti Bihiakook argitaratze bidean den Materraren dotrinaren edizio kritikoa ere osatu dugu (Krajewska et alii argitaratzear). Urte luzeetako esperoaren ondotik, Urgellek paratutako Axularren Geroren edizio bikaina ere kaleratu da (Urgell 2015a). Euskal dialektologia historikoaren eta filologiaren goraldi horretan kokatu nahiko genuke gure lana.
Dagoeneko iradoki dugun moduan, tesi honetan aurkezten dugun lanak helburu argi eta zehatzak ditu; honatx laburbildurik zein diren lan honek amaieran ase nahiko lituzkeen beharrak: a) XV. mendean hasi eta XVIII. mendearen erdialdera bitarteko goi-nafarrerazko testu —luze zein labur— ezagun guztien edizio filologikoak egitea. Beraz, corpusetik kanpo utzi ditugu Erdi Aroan Aymeric Picaudek egindako hiztegitxoa (TAV § 2.2.12), Nafarroako Foruan agertzen diren egiturak eta esaldi laburrak (TAV § 2.2.13) eta Erdi Aroko gainerako lekukotasun nafarrak. Horrezaz gain, testu bakoitzaren hizkuntzaren iruzkina egin dugu, beraietan islatzen diren hizkerak sakontasun handiagoz ezagutzeko (§ 2). b) Testu bakoitzaren edizioa eta iruzkina paratu ondotik, bertan aztertu ditugun ezaugarri nagusiak kontuan hartuta, dialektoaren bilakaera aztertzea. Nagusiki, fonologia, izen eta aditz morfologia, sintaxia eta lexikoa aztertu ditugu. Hortaz, goinafarrera arkaiko eta zaharraren hizkuntz ezaugarriak sistematikoki aztertzea ere bada helburua (§ 3). c) Hirugarren helburu bat ere badu tesi honek: goi-nafarreraren sailkapenaz eta periodizazioaz proposamen berria egitea. Uste dugu euskararen dialekto historikoen azterketa diakronikoa egiteak argi eman liezaiokeela euskararen historiaren eta dialektalizazioaren ezagutzari (§ 4).
EBZren lehen banaketa izan eta hainbat mende beranduagokoak dira, dagoeneko dialektoak aski bereizirik dauden garai batekoak.2 Ideia horri jarraikiz, lanari ekiteko oinarriak ongi finkatu ditu Caminok (2008b; cf., halaber, 2013a), beti ere denbora ardatz hartuta. Berrikiago, Lakarrak (2011)3 ere euskararen dialektalizazioa ulertzeko oinarrizko irizpideak finkatu ditu. Dialektoaren bilakabidea aztertzean, burutan izan behar dugun helburua, sailkapen hutsetik haratago, aitzin-hizkuntzatik egundainoko dialektoaren historia eta dialekto horrek gainerakoekin izan duen harremana aztertzea da. Zuazok (1998a eta ondoko lanetan) euskalkien sailkapena egiteko “berrikuntzak —edo berrikuntza izan daitezkeenak—” bakarrik hartu ditu kontuan (1998a: 192). Areago, berrikuntzok hiru baldintza bete behar dituzte Zuazoren arabera: hedadura zabalekoak izatea, emankorrak izatea eta gaur egungo euskaran bizirik egotea. Hori dela era, erabat baztertzen ditu arkaismoak (ibid.). Zuazoren irizpideak egungo euskalkien sailkapen sinkronikoa egiteko balio balezake ere, nekez erabil dezakegu irizpide bera dialektoen bilakabidea eta historia ezagutzeko. Horretarako, ezinbestean, arkaismoak eta berrikuntzak bereiztea eta, are, kontuan izatea beharrezkoa da (cf. Camino 2009: 388 eta hh.). Arkaismoez den bezainbatez, dialektoak aitzin-hizkuntzatik mantendu dituen ezaugarriak dira, eta geografikoki elkar ukitzen ez duten eskualdeek parteka ditzakete. Aitzin-hizkuntzatik datorren ezaugarri batek dialekto batean iraun badu, eta bestean galdu edo berritu, iraun duen ezaugarria da arkaismoa (ik., besteak beste, Camino 2009: 410). Dena dela, arkaismo guztiek ez bide dute pisu bera. Watkinsek (1966: 30) dioenez, dialekto edo hizkuntza batek arkaismo bat emankor mantendu badu gainerakoen aldaketaren aurka, lehen mailako datu dialektal baten aurrean egon gaitezke (ik. halaber Petit 2007: 27 eta Lakarra 2011: 175). XVI. mendeko Nafarroa Behereko Etxepareren hizkeran eta Bizkai mendebaldeko Refranes y Sentencias-en aoristoa agertzeak eta erdialdeko goi-nafarrerak halakorik ez izateak ez du Bizkaiko eta Nafarroa Behereko hizkeren inolako batasunik erakusten; beharbada, interesgarriago izan liteke goinafarrerak gordetzen dituen hitz hasierako ahostunak kontuan izatea, ez bakarrik bake eta barkatu adibideetan, baita biztu, butzu, baradizu, gaztigu eta gisakoetan ere. Gainera, gonbersazio moduko mailegu berriagoek erakuts lezakete hitz hasierako
2 Dena dela, gogora dezagun Mitxelenak (1981) erakutsitakoa, alegia, denboran zenbat eta atzerago joan, orduan eta desberdintasun gutxiago dagoela euskalkien artean. 3 Argitalpen urtea 2011 bada ere, 2014an ikusi zuen argia liburuak. Hemendik aurrera artikulua dakarren liburuak duen argitalpen urtea erabiliko dugu, hau da, 2011.
4 Ingelesezko relic area eta frantsesezko aire residuel deitu dugu hondar gunea.
araberakoa lirateke. Ondorioz, Meidek hizkuntzen ezaugarriak ikuspuntu kronologikotik aztertzea proposatzen du; eta iradokitzen du aitzin-hizkuntzatik datozen hizkuntzak garai ezberdinetan bereizi zirela eta hizkuntzen edo dialektoen zatikatzea beti bitarra dela (ik. Petit 2007: 41:50; Lakarra 2011: 175-177). Dialektologiako lan diakronikoa egitean, berrikuntzez eta arkaismoez gain hautuak ere hartu ohi dira kontuan. Halere, hautuak halakotzat hartzea hizkuntzalariaren erabakia izan ohi da askotan, batzuetan zaila baita jakiten berrikuntza ala arkaismoa den (cf. Camino 2009: 404; Ulibarri 2015: 40-41). Gerta liteke dialekto edo hizkera batek esanahi bera duten bi forma edukitzea; segur aski, bi formak ez dira garai berean sortu, eta bata bestea baino berriagoa izan liteke. Zein den zein baino zaharragoa jakiten ez da beti erraza, ordea. Gure lanean ahalegindu gara haututzat hartu izan diren ezaugarriak berrikuntzak edo arkaismoak diren zehazten; horrela, goi-nafarrerak dituen *eradun eta -i(n)- erroa aditz laguntzaileak haututzat hartu beharrean, erakusten saiatu gara *eradun dela arkaismoa eta -i(n)- erroa berrikuntza (§ 3.2.2.2.4). Laburbilduz, ezaugarrien kronologia finkatzeak —noiz agertzen diren edo noiz galtzen diren zehazteak— lagun gaitzake dialektoek nolako bilakabidea izan duten ikusten. Halaber, aintzat hartu beharreko beste alderdi garrantzizko bat espazioa bera da. Hizkera, hizkuntza edo dialektoa espazio zehatz batean hitz egiten da, eta denborak aurrera egin ahala murriztu edo heda daiteke. Ondorioz, aztergai dugun mintzoak beste eremuekin dituen loturak begiratu eta aztertzea ere ez da baztertzeko lana; horrek erakutsiko digu ikertzen ari garen dialektoak zein lotura izan duen inguruko besteekin, noiztik eta noiz arte. Hori dela eta, gure lan eremua goi-nafarrera arkaiko eta zaharra badira ere, ez ditugu alde batera utziko orduko albo-dialektoetako ezaugarriak; alegia, Arabako, Gipuzkoako, Lapurdiko, Zaraitzuko, Erronkariko eta Nafarroa Behereko euskara arkaiko eta zaharrek dituzten ezaugarriak ere begiratzekoak eta kontuan hartzekoak dira. Dialektoak hiztun komunitateen hizkerak direnez, eta hauek alde bateko zein besteko hiztun komunitateekin harremanean daudenez, elkarreraginak saihestezinak dira. Dialektoek, beraz, inguruko gainerako dialektoen eragina jaso dezakete denboran zehar, eta hori kontuan hartu behar da eremu bateko hizkera edo dialektoa aztertzen dugunean. Ondorioz, hizkeren eta dialektoen bilakabidea azaltzeko, inguruko hizkera eta dialektoekiko konbergentzia eta dibergentzia maila ere neurtu behar da:
Dialetologialariak jakin nahi izaten du aztertzen diharduen mintzo bat, azpidialekto bat edo dialekto bat, ondoko eta urrunagoko beste mintzo edo dialektoekin nola erlazionatzen den, zein harreman-egituraren barrenean kokaturik dagoen; hizkuntzaaldakiak espazioan zein mekanismo eta erregulartasunen arabera kokatzen diren; hartara, hainbat galdera egin behar izaten dio bere buruari: a) dialekto baten ezaugarri espezifikoak aintzat harturik dialektologialariak x dialekto hori definitzen duenean eta b) x dialekto horren inguruan erabaki areal bat harturik sailkapen dialetal jakin bat proposatzen duenean dialektologialariak berdin jokatu behar ote du, hau da, lantegi batean eta bestean hizkuntza-ezaugarri berberak aintzat hartu behar ote ditu? (Camino 2009: 319-320). Gainera, euskararen kasuan inguruko erdaren eragina ere ezin atzendu daiteke. Ezagun denez, erromantzeen pisua (gaztelania, nafar erromantzea edo okzitaniera) nabarmena izan da Nafarroako historian. Beraz, goi-nafarrerak duen eta historian eduki duen kokapen geografiko eta linguistiko horrek, ezbairik gabe, bere marka utzi du. Hortaz, denbora eta espazioa ezin bereiz bide daitezke dialektoa aztertzen dihardugunean. Gure lan honetan, dialektologo diakronistaren begietatik begiratu ditugu testuak eta horietan agertzen diren ezaugarriak. Arestian esan dugunez, euskarazko lehen lekukotasun luzeak agertzen direnerako, euskara zenbait dialektotan ongi bereizirik ageri da. Horixe da goi-nafarrerarekin gertatzen dena. Ordurako, esan liteke goinafarrera badela, baina ez bide daude gaur halakotzat hartzeko balio lezaketen ezaugarri esklusibo guztiak (ik. aurrerago § 3). Bat gatoz Caminorekin (1998a: 112) esaten duenean dialektologiaren funtsezko ikerbidea hizkeren ezaugarrien deskribapena oinarritzat (ezen ez helburutzat) harturik kokapenaz, sailkapenaz eta beste hizkerekiko alderaketaz jardutea dela. Lan honetan egiten dugun dialektologia Mitxelenak (1976a: 200) “dialectología ‘antigua’” izendatu zuena da; hau da, dialekto baten garai zaharragoez aritu gara, ez egungo hiztunek darabiltenaz. Esan nahi baita, testu zaharrek islatzen duten hizkera izan dugu aztergai eta haietatik aterako dugu mamia. Bestalde, iturrien egoera dela eta, ikuspegi makroskopikoa izan dugu, dokumentu kopuru mugatua izanik, muga hertsiak baititu azterketak (Mitxelena 1976a: 201). Meilletek (1925 [2001]: 104) esan zuen, antzinako hizkuntzak aztertzeko orduan, hizkuntzalariak filologiarik zorrotzenaz baliatu behar duela, eta filologiaren metodorik zorrotzenek eskaintzen dioten zehaztasun eta zorroztasun guztiaren beharra duela. Bide beretik jotzen du Mitxelenak (1976a: 200) ere: askotan testu idatziak zatikakoak edo
gaizki kontserbaturikoak dira; hori dela eta, kontu handiko interpretazio filologikoa baliatu behar da. 1.2.2 Filologia Lakarrak (1997: 448) gurea baino aurreratuago dauden tradizioetatik aterata eman zuen ikasgaietarik bat da ezen, [h]izkuntzaren historia aztertu gogo duen ikertzaileak, esan gabe doa, bere gaitasunaz landa, bi eratako aurrebaldintzak kontuan izan beharko dituela, nahi eta nahiez biek izango baitute eraginik bere ondorioen emankortasunean: 1) corpusaren aberastasuna (antzinatasuna eta ñabartasuna, nahiz dialekto, nahiz hizkuntz maila, nahiz literatur moten aldetik); eta 2) corpus horren ezagutza. Oro har, iraganean hizkuntzak izan dituen aldaketen interpretazio egokia egiteko, ikertzaileak eskura izan behar ditu testu idatzi zaharrak (Rodríguez Molina 2006: 19). Hori horrela izanik, goi-nafarreraren historia aztertu nahi badugu, beharrezkoa zaigu dialekto horretan idatzi diren testu zaharrak eskura izatea eta horiek sakon ezagutzea; besteak beste, jakin behar dugu zein testu mota diren eta egileak nor diren, baina baita testuetako hizkerek zein ezaugarri dituzten, zein ezaugarri agertzen den noiztik aurrera edo noiz arte. Hori dela eta, gure lanak bi ardatz ditu: batetik, arestian aipatutako hizkuntzalaritza historikoak eta, bereziki, dialektologia historikoak markatutako bideari jarraitu diogu; bestetik, hizkuntzaren historian sakontzeko eta berau ezagutzeko testuak eta, beraz, filologia izan ditugu oinarri. Horregatik, gure egiten ditugu, beste behin, Lakarraren ondoko hitzok: Corpusaren gehiketari horren ezagutza sakona ere lotu behar zaio hizkuntzaren historia aitzinatuko bada. […] hizkuntzaren historian ikerketak bietariko lanabes eta indarrak konbinatu beharra du; filologiaren aldetik iraganeko hizkuntzarentzako “belarria” testu ugariren irakurketan eta esamoldeen ñabardurarik tipienen ezagutzan oinarritutako testuen ikerketarako historiazko eta kulturazko jakintza (1997: 449). Bistan denez, dialekto baten bilakabidea aztertzeko testu zaharrenetarik abiatu behar da, horiek eramango baikaituzte hizkuntzaren egoera lekukotu zaharreneko garaira. Hori hala izanik, lan honetan garai zaharrenetara mugatu gara testuak aukeratzeko orduan. Lakarrak (1997) eta ondoren Gorrochateguik eta Lakarrak (2001) egindako periodizazio saioan finkatutako euskara arkaiko eta zaharra izan ditugu aztergai; hots, funtsean 1745 arteko goi-nafarrera. Horretarako, ezagutzen ditugun orduko testu guztiak bildu eta horien edizio berriak aurkeztu ditugu.
Beraz, testuen jatorrizko izkribuak lortzea izan da lehen pausoa, nahiz eta batzuetan faksimileak argitaratuak egon. Edonola ere, Pérez Priegok (2011: 116) aitortu bezala, bilaketaren emaitza ausazkoa eta lausoa izan daiteke. Maiz ezin da jakin zer aurkituko dugun, aurkituko badugu, eta zein egoeratan. Gure aurretik beste filologoek edo ikertzaileek esanak hartu ditugu abiaburu; adibide gisa, Iruñean 1609an saritu ziren olerkiak jasotzen dituen liburuaren ale bakarra ezagutzen da (§ 2.2.14); baina, dirudienez, orain artean ez du inongo euskal filologok jatorrizkoa ikusi duenik aitortu. Vinsoni (1879) Francisco de Zabálburuk pasatu zizkion eskuz idatzirik euskarazko testuak. Mitxelenak (TAV § 3.1.20) Vinsonen edizioan oinarriturik eta zuzenketak proposaturik aurkeztu zuen berea, jatorrizkoa ikusi gabe. Kerejetaren (1991) eskuetan ere ez zen jatorrizko alerik izan; onartzen duenez, mikrofilma izan zuen eta berau hartu zuen oinarri edizioa paratzeko. Gure kasuan, jatorrizko alearen atzetik ibili gara. Vinsonez geroztik bagenekien ezagutzen den ale bakarra Madrilgo Francisco de Zabálburu bibliotekan gordetzen dela, eta bertan dagoela baieztatu ondoren, digitalizaturik bada ere, liburua osorik ikusteko aukera izan genuen liburutegira bertaratuta. Dudarik gabe, iturrietara zuzenean jotzeak lehengo irakurketak hobetzea, hobestea edo baztertzea ahalbidetzen digu; eta kasurik hoberenetan, lehen ezagutzen ez ziren testuak aurkitzea ekar lezake. Hala gertatu zaigu Aresoko otoitz zaharrekin (§ 2.3.1). Satrustegik (1990a, 1990b eta 1991b) Aresoko elizako artxiboan zegoen liburu batean eskuz idatzitako XVI. mende bukaerako aitagurea, kredoa, abemaria eta salbea eman zituen ezagutzera; baina liburu bera eskutan izanda, hiru testu laburtxo gehiago aurkitu ditugu: lehen ezagutzen zenaz gain, aitagurearen beste aldaera bat, kredoaren beste aldaera osatugabe bat eta artikulu fedezkoen itzulpen bat. Era berean, Maiora Mendiak (2011) ezagutzera emandako esaldiez gain, horien jatorrizkoetara jotzean esaldi gutxi batzuk aurkitu ditugu prozesuetan. Bestalde, Satrustegik Euskal testu zaharrak I bilduman argitaratutako Muruzabalgo sermoiez landara, gehiago badira Euskaltzaindiak dituen paperen artean. Horiezaz gain, Interneti eta liburutegi zein artxiboek beren edukiak digitalizatu eta sareratzeari esker, aurkikuntza interesgarririk egin daiteke; esate baterako, orain arte ezagutzen ez genuen Beriainen Tratado de como se ha de oyr misa liburuaren beste ale bat aurkitu dugu.5 Gure garaikoak baino berriagoak izan arren, beste zenbait testu nafar
ere aurkitu ditugu sarean; horren lekuko dira Goizuetako 1753ko sermoia (Reguero argitaratzear-1) eta XVIII. mendeko dotrina anonimo luze bat (Reguero prestatzen-2). Aipatu testuok XVIII. mendearen bigarren erdikoak diren arren, hortik ez da segitzen interes askoz gutxiagokoak direla. Hizkuntzaren iragana ezagutzeko hizkuntzalariak duen lehen mailako iturria da testu idatzia, eta funtsean filologoak dituen lekukotasun horiek eskuizkribuak edo testu inprimatuak izan daitezke. Eskuizkribuen artean zirriborroak, originalak eta kopia autografoak bereizi ohi dira; gainera, badira egileak idatzi ez dituen kopia apografoak ere (Blecua 1983: 39). Eskuizkribuek zein inprimatuek, bakoitzak bere aldetik, berezitasun, interes, zailtasun eta trabak dituzte. Bestalde, testuak lekukotasun bakarrekoak izan daitezke, edo bi edo gehiagokoak. Horrek, jakina, ondoko lanean badu zer esanik, lekukotasun bat baino gehiagoko testuek aukera ematen baitute elkarrekin erkatzeko, hutsak ziurtasun handiagoz identifikatzeko eta abar. Goi-nafarrera arkaiko eta zaharrari dagokionez, hala eskuizkribuak nola inprimatuak ditugu. Lehendabizikoen kasuan, han edo hemen idatzitako testu solteak dira, eta ez ditugu garaiko lekukotasun batzuk6 edo kopia berriagoak dituzten eskuizkribu ugari.7 Nagusiki gutunak, sermoiak, ezkontza fedeak eta prozesuetako esaldi solteak dira euskarazko lekukotasun eskuizkribatuak eta beren izaeragatik beragatik bertsio gehiago izateko aukera gutxi dute. Tradizio eskuizkribatuko testuetan lekukotasun gehiago izateak joko gehiago eman dezake: aldaerak erkatu, elkarren arteko harremana edo filiazioa zehaztu eta abar. Euskarazko lekukotasunei dagokienez, ordea, 1745 aurretik ez da halako aukerarik ematen duen lekukotasun asko (ik. Reguero prestatzen-1). Pérez Priegok (2011: 105) erakusten duen bezala, lekukotasun bakarra duten testuekin ez da collatio-rik, ezta selectio-rik ere. Aldiz, emankorragoak bide dira horietan constitutio textus delakoaren baitako examinatio eta emendatio faseak, baita usus scribendi eta testuaren historia ahalik eta zehazkien ezagutzea ere:
8 EKCn bilaketa eginda, ohok eta ehek erabiltzen dituen bakarra Beriain da, eta autore honek behin bakarrik erabiltzen ditu. 9 Ik. Axularren Geroren edizio kritikoko zuzenketak direla eta Urgellek (2015a: viii-x) egindako gogoetak.
kasuan ere. Zaharrenak XV. mendeaz geroztiko euskarazko eskuizkribuak ditugu, eta XVI. mendetik aurrera lehen liburu inprimatuak daude (ik. § 1.7.2). Testu idatziak, asko edo gutxi, ahozko mintzotik ezberdinak dira. Izaera jasoagoa izan ohi dute, eta arkaismoetarako edo beste hizkera prestigiodunetatik ezaugarriak hartzeko joera izan dezakete. Lakarrak (1997: 463-464) gogorarazten duenez, hizkuntzaren historia gehienbat hizkuntza idatziaren historia da, eta ez da beti erraza horren eta ahozkoaren artean diren desberdintasunak jakiten. Hori dela eta, testu baten aurrean gaudenean zenbait galdera etor daitezke burura: a. Orduko hizkera mintzatua islatzen ote du? b. Nola jakin benetan hizkera mintzatua islatzen ote duen? c. Testu guztiek pisu bera ote dute orduko euskara mintzatua aztertzeko? Ikertzailearentzat egoera idealena eskura duen testuaren informazio guzti-guztia izatea da: egilea eta honen jatorria, urtea eta testua non eta norako sortu zen jakiteaz gain, testua idatzi zen leku horretako ezaugarriak dituela, idazleak orduko ezaugarriak erabili dituela eta ez arkaismo galduak, etab. Nolanahi ere, askotan, egoera horretatik oso urrun gaude: esate baterako, maiz ez dakigu egilea zein den. Hortxe ditugu, besteak beste, Refranes y Sentencias, Viva Jesus, Kadet eta Bettiriño, XVIII. mendeko sermoi andana edo mende bereko dotrina nafar argitaragabea (Reguero prestatzen-2). Horiekin dugun arazoa da zehatz nongoak diren jakiten zailak direla. Beste batzuetan egilea, urtea eta herria jakin arren, orduko leku hartako euskararen berri gutxi dugu edo, okerrago dena, gaur euskara galdua dago bertan. Landuccik Gasteizko euskararen lekukotasun baliotsua utzi zigun, baina ez da garaiko ez geroagoko lekukotasun gehiago. Elizalde Gesalazko Muzkikoak euskarazko dotrina idatzi zuen, baina egun bertan euskara galdurik dago, eta gauza bera gertatzen da Lazarragaren obrarekin, Beriainenekin edo Nafarroako hainbat sermoirekin. Geroago ikusiko dugun bezala (§ 1.3.2), Caminok (ik., besteak beste, 2003b: 43 eta hh.) testu fidagarri eta ez-fidagarrien arteko bereizketa egiten du, baina berriki Ulibarrik (2015: 60 eta hh.) testu dialektalen eta ez-dialektalen arteko bereizketa hori baztertu eta dialektotasun mailaz hitz egin du. Bat gatoz Ulibarrirekin (2015: 62) esaten duenean testu guztiak direla dialetalak, aldatzen dena komunikazio egoera dela eta testuek erregistro ezberdina izatean datzala arazoa, ez dialektal izatean. Beraz, testu zahar baten aitzinean gaudenean, kontuan hartu behar diren irizpideak izan litezke, batetik, tradizio idatziak idazlearengan izan lezakeen pisua (§ 1.3.1) eta, bestetik, testua zein motatakoa den, zein komunikazio esparrutan eta zein helburutarako
sortu den (§ 1.3.2). Bestalde, egile ezezaguneko testuen kasuan, hauek beren eremu geografikoan edo dialektalean kokatzeko, testuaren ezaugarriak aztertu eta gainerako testuekin (§ 1.3.3) erkatu behar dira. 1.3.1 Tradizio idatziaren pisua Hizkuntzalaritza historikoa eta filologia testu idatzian oinarritzen diren neurrian, tradizio idatziak izan duen pisua aztertu behar da. Manu Padillak (2011), esate baterako, erakutsi du Kadet eta Bettiriño idazlanean Larramendiren hiztegiaren eragina badela, eta Urgellek (2015b) erakutsi du Axularren obran Leizarragaren itzala antzematen dela. 1745 aurreko Nafarroako tradizio idatziaz den bezainbatez, gogotan izan behar bide ditugu honako hauek. Batetik, 1745 aurreko Nafarroako tradizio idatzia ez da nahi bezain joria, eta ez dago tradizio sakon eta luzerik (cf. § 1.7.2 atala). Dakigunez, 1745 aurretik lau idazleren bost liburu argitaratu ziren: Antso Eltsokoaren Doctrina Christiana y pasto espiritual del alma para los que tienen cargo de almas y para todos estados, en Castellano y Vascuence (1561) galdua dago eta, beraz, ezin jakin hizkeraz ezer. Bigarrenik, 1614. urtea baino lehen argitaratu zen katixima bat; gugana zatiak baino ez dira ailegatu (ik. § 2.3.2). Beriain idazle utergarrak bi liburu argitaratu zituen: meza entzuteko tratatu bat 1621ean (§ 2.4.1.1) eta dotrina 1626an (§ 2.4.1.2). Azkenik, Elizaldek 1735ean beste kristau dotrina bat idatzi eta argitaratu zuen (§ 2.4.2). Aztertzeko eta etorkizunean egitekoen zerrendan dago oraindik Elizalderengan aurreko autoreek izan zezaketen eragina. Beriainen kasuan, aurretik eragin zezaketen euskarazko liburu gutxi ditugu: Etxepare, Leizarraga, Materra, Antso Eltsokoaren dotrina eta zatika baino ezagutzen ez den 1614 aurreko nafarrerazko dotrina bakarrik; hala eta gutiz ere, aztertzeko dago horiek harengan izan zezaketen eragina.11 Bestetik, artean ez zegoen idazkera estandarrik, Nafarroa Garaian behinik behin. Hori, gure kasuan, batzuetan behintzat, abantaila izan liteke, ez baita literatur dialektoak eragin dezakeen hiperkarakterizaziorik. Izan ere, dialektoan idazten ari diren idazleek hizkera horretako ezaugarriak puzteko joera izan ohi dute (Maynor 1988: 110). Areago, autore batek bere hizkeratik aldentzen diren hautuak egin ditzake. Hego Euskal Herrian XVIII. mendearen bigarren erdialdetik aurrera, Larramendi akuilu, literatur euskalkiak garatu ziren eta horiek beste arazo bat dute askotan, ahozko hizkerarekiko
11 Beriainen aurretik argitaratu ziren Betolatzaren dotrina eta Refranes y Sentencias bilduma ere, baina hauen eragina izatea besteena baino zailagoa dirudi.
fidagarritasuna balioesteko; hizkerak landuagoak dira: Larramendiren gramatika eta hiztegia esku artean izanda, testuan egitura konplexuagoak, neologismoak eta beste agertzen ziren. Eragin hauek guztiak lagungarri dira testuak datatzeko, baldin eta testuaren datarik ezagutzen ez bada. Halakoak kontuan hartzea garrantzitsua da testuak dituzkeen eraginak (ahozkoak zein literaturazkoak) neurtzeko. 1.3.2 Testuen kategorizazioa: fidagarritasun eskala Arestian (§ 1.3) aipatu dugunez, dialektologia egitean, horretarako balio duten eta ez dutenen artean banatu izan dira lekukotasunak. Hegoaldeko goi-nafarrera aztertzen duelarik, Caminok (2003b: 43-46) testu nafar ez horren fidagarriak aurkezten ditu; horien artean daude, bestek beste, guk hemen editatu eta aztertu ditugun Beriainen bi obrak, Elizalderen 1735eko dotrina eta 1743ko Obanosko bertsoak. Orobat, gure corpusetik kanpo dauden Markotegiren 1777ko sermoia eta Lizarraga Elkanokoak idatzitako predikuak ere ez bide dira fidagarriak. Ulibarrik (2015: 62), ordea, testu guztiak dialektaltzat har daitezkeela proposatu eta desberdintasuna dialektaltasunean dagoela dio: Gure ustez, testu erlatiboki diatopiko hauek (eta “idazki ez hain fidagarriak” oro har) ezin ditugu zuzenean testu ez-dialektaltzat hartu, pentsatzen baitugu idazlea bere mintzoa erabiltzen ari dela, hori bai, egoera komunikatibo zehatz batean. Koxka honetan dago, alegia, ea gai garen testuan diren ezaugarriak nongoak diren zehazten eta are lehen begiratuan “bitxiak” diruditen bestelako ezaugarriak zergatik ageri diren azaltzen; eta horretarako lanari ekitea beste biderik ez dago. Bat gatoz Ulibarriren dialektaltasunaren proposamenarekin; areago, gainera, hizkuntza estandarrik gabeko garaietan, idazleek beren hizkera ardatz hartu eta komunikazio egoeraren arabera eta inguruko prestigiodun hizkeren arabera, ezberdinak izan litezke testuak dituen beste lekuetatik hartutako ezaugarriak. Ubillosek gipuzkeraz idatzi bazuen ere, lapurteraren eragina izatea euskalki horrek zuen prestigioagatik izan liteke. Hizkuntzalari eta filologoon lana da, beraz, “espero ez genituzkeen” ezaugarriak nondik hartuak diren begiratzea. Bide horretan, zein testu mota den eta testu mota horren helburuak zein diren ezagutzea interesgarri dateke. Bistan da, eskura ditugun testu zahar guztiak ez dira berdinak, helburu ezberdinetarako egindakoak dira eta luzera ezberdina dute: batzuk epaiketa bateko lekukotzak dira, esaldi eta testu laburrak; beste batzuk senitartekoren bati, lagun edo nagusiari bidalitako gutunak dira; herri bateko elizan irakurtzeko idatzi
diren sermoiak ditugu, edo eskualdea baino hedadura zabalagoa izan dezaten espero den liburu argitaratuak ere badaude. Schneiderrek (2003) dioenez, testuak testuinguru zehatz baterako sortu dira eta, beraz, ezaugarri zehatzak dituzte. Horregatik, testu moten araberako kategorizazio bat egiten du. Izatez, mailakatze hori gaur egun hitz egiten diren dialektoentzat pentsatua bada ere, iruditzen zaigu testu zaharren azterketarako eta dialektologia diakronikorako baliagarri izan daitekeela, mutatis mutandis. Testu bakoitzak bere aldakortasuna badu ere, diskurtso parametroen arabera testuak bost multzotan bereizten ditu Schneiderrek (2003: 72-73). Jarraian aipatuko ditugu bost multzoak zein diren, adibideak testu zaharretara egokiturik:12 1. Berehala jasoa (recorded): Momentuan idatzia edo grabazio bidez jasoa, hizketaldi bat zuzenean jasotakoa. Testu zaharren kasuan, noski, jasotako hizketaldia gertatu zen une berean idatzia izan behar du, fonograforik ez baitzen 1877 baino lehen (ik., besteak beste, Brady 1999). Goi-nafarreraren kasuan, testu mota horren adibide izan litezke auzi-agirietan agertzen diren euskarazko esaldiak. Agiri horietan lekukoak orduan esandakoa fidelki jasotzen da, eta grabagailuen faltan ahozkotik gertuen dauden lekukotasunak dirateke. Edonola ere, testu horien arazoa izaten da sarritan idazkariak euskaraz ez jakitea. Ondorioz, ezin jakin hiztunak esandakoa ondo entzun eta, beraz, zuzen jaso zuen. Esate baterako, Nafarroako Artxibo Nagusian dauden bi agiritan 1538ko prozesu bera aipatzen da, eta bertan lekuko batek euskaraz esandakoa biltzen da (§ 2.2.8.20); guztira hiru aldiz: erroy asa aspaldia hi egoçirich ago halquea / erro yasa aspaldian hi ego çirich ago ha alquea eta erroy asza aspaldian egoçiricago alquea. Grafia eta hitz banaketa kontuak alde batera utzirik, bista da, kasu honetan, agiria idatzi zuenak/zutenek nahiko garbi eta modu fidagarrian jaso zu(t)ela lekukoak esandakoa: erroi hatsa, aspaldian egotzirik hago, ahalkea! 2. Ondoren jasoa (recalled). Testu mota hau sortzen da hizketaldi bat ondoren jasotzean, momentuan hartutako oharrak erabiliz edo oroimenaz baliatuz. Idazlearen asmoa hizketaldia hitzez hitz jasotzea da. Dena den, eragozpena da hizketaldia gertatu eta idatziz jarri bitartean pasa daitekeen denbora tartea eta bitarteko asko egotea. Goinafarreraren kasuan honen adibiderik izan dezakegu; izan ere, Isastik 1620 inguruan
Karlos V.aren eta mandazain baten arteko elkarrizketa jaso zuen (§ 2.2.19.4). Aipatu erregea 1558an hil zen; beraz, elkarrizketarik izan bazen, urte hori baino lehenago izan behar izan zuen eta, ondorioz, gutxienez hirurogei bat urte pasatu ziren Isastik jaso arte. Nafarroatik atera gabe, 1541-1546 urteen bitartean idatzitako auzi batean Etxalekun 1491. urtean izandako gertakaria jasotzen da, eta bertan euskarazko kopla bat dago; kantatu eta mende erdi bat beranduago idatzia. Munta honetakoak dirateke, halaber, Nafarroatik kanpo, Garibaik jasotako baladak. 3. Pentsatua (imagined). Aurreko bi kasuetan testuak zuzeneko hizketaldia jasotzen bazuen, oraingoan, hartzailea alboan ez duenez, esan beharrean idatziz jartzean sortzen den testua da. Izatez, literatur lanekin duten muga oso gardena ez bada ere, kasu askotan testuok idazten dituztenek ez dute praktika handiegirik horretan eta murriztapenak dituzte. Nafarroan bada lekukotasun mota horren adibiderik: Berako olagizonaren gutunak (§ 2.3.4), Joseph Elizalderenak (§ 2.3.5) eta Miguel Elizalderen gutunak (§ 2.3.6) halakotzat har ditzakegu. Ohar gaitezen, gainera, lehen bi kasuetan, gutunen idazleek barkamena eskatzen diotela hartzaileari euskaraz idazteko duten trebezia eta praktika faltagatik. Jakina, hauetan norentzat idatzi den kontuan hartu beharko da, erregistro ezberdina erabil baitaiteke. Beharbada, sail honetan sar genitzake Nafarroan horren ugari diren sermoi, prediku eta herrietarako zehazki idatzitako dotrinak. Herri jakin batean, egun konkretu batean irakurtzeko sermoia, hizkera estandarrik ez dagoenez, bertakoan idazteko joera dagoela pentsa liteke; herri batean baino gehiagotan irakurtzeko bada, eskualdekoa, etab. Hala ere, horietan erregistro jasoagoa, oratoria edo estilo kontuak ezin atzendu ditzakegu. 4. Behatua (observed). Egoera hau bigarrenaren antzekoa da, baina kasu honetan hizkerari buruzko berezitasunak jasotzen dira. Halako adibide gutxi ditugu euskarazko lekukotasun zaharren artean, baina bat aipatzearren, hona ekar liteke 1648 inguruan Burunda eta Altsasu artean izandako auzi bateko agiriko adibidea (ik. § 2.2.8.7), zuk eta zure mersedea Burundan nola erabiltzen den aipatzen baita. 5. Asmatua (invented). Kasu hauetan hizketaldi asmatu eta hipotetikoak dira. Edonola ere, benetan gertatutakoak imita litezke. Testu zaharretan, idazle jantzien literatur testuak dituzkegu multzo honetan. Hizkera estandarrik ez dagoenez, idazleek beren hizkera har dezakete oinarri, baina erregistro jasoagoa erabiltzeaz gain, prestigioagatik edo tradizioagatik beste hizkeretako hizkutza-ezaugarriak ere har ditzakete. Gainera, hirugarren sailekoak baino hartzaile kopuru altuago batentzat idatziak dira. Beraz, testu asmatuetan (hiper)zuzenketak eta beste dialektoetako hitz edo
egitura mailegatuak egon daitezke. Badakigu, adibidez, Leizarragak Iparraldeko euskaldunentzat idatzi zuela eta Lapurdi, Nafarroa Behereko eta Zuberoako hitz eta egiturak erabili zituela. Nafarroa Garaira etorriz, Beriainen eta Elizalderen lanak sail horretan sar ditzakegu. Jakina, sailkapen hori behin-behinekoa eta orokorra da, testu bakoitza beregaina baita eta bakoitzak bere berezitasun, oztopo eta arazoak baititu; baina argi dago guztiak ez daudela maila berean. Dena dela, gure ustez testu guztiak dira hizkuntzaren historia ezagutzeko baliagarri. 1.3.3 Testuen kokapena: usus scribendi eta aingura testuak Dialektoaren bilakabidea ulertzeko testua geografikoki kokatzea beharrezkoa dela iruditzen zaigu, horrela ezaugarrien hedadura antzeman baitezakegu. Testua ondo finkatu eta kokatu nahi bada, egile eta jatorri ezaguna duten testuen kasuan, idazlearen usus scribendi-a jakin behar da, Pérez Priegok (2011: 209) “características particulares de la lengua y el estilo de un escritor, que permiten al editor reconstruir por analogía un determinado lugar del texto” deitzen duena, alegia. Horretarako, lekukotasuna sakontasunez aztertu behar da, eta beharrezkoa da garaiko inguruko beste testuekin konparaketak egitea. Balio bikoitza bide du egile ezaguneko testuak ondo aztertzeak. Batetik, dialektoa bera, eta honen bilakabidea, ezagutzeko parada ematen du; eta, bestetik, egilerik gabeko testuak geografikoki kokatzeko balio lezakete. Caminok (2009: 311) gogorarazten duenez, egile ezezaguneko testuak kokatzeko baliagarri da egile ezaguna duten testuak ongi aztertu eta kokatzea, gero egile ezezagunekoak ahalik eta ondoen kokatzeko, nahiz eta ez duten ziurtasun maila bera izango. Deesek (1988: 144) bi testu mota bereizten ditu; batetik, lehen mailako ebidentziak ditugu eta, bestetik, edibentzia deribatuak. Azken horiek jatorri ezezaguneko testuak dira, dituzten hizkuntza-ezaugarrien bidez soilik koka daitezkeen testuak. Ulibarrik (2013a: 518, 2015: 65) data ezezagunekoak ere gehitzen ditu sail horretan, eta testuen jatorria ezagutzeko aingura testuen kontzeptua ekarri du gurera. Horren definizioa ere badakar: “Aingura testuak” hizkuntzaz kanpoko datuen bidez ondo kokatutako testuak dira (i.e. Dees-en lehen mailako ebidentziak) eta, lurralde zehatz bateko hizkeraren erakusgarritzat harturik, jatorri ezagunik gabeko testuak geografikoki zein eremuri dagozkion zehazten laguntzen dute (Ulibarri 2015: 65).
Halaber, azken urteetan baditugu Nafarroako gaur egungo hainbat hizkera aztertu dituzten zenbait lan; ondoko hauek adibidez: Ultzama inguruetakoa (Ibarra 1995), Aezkoakoa (Camino 1997), Erroibar eta Esteribarko hizkerak (Ibarra 2000), Sakanakoa (Erdozia 2001, 2004), hegoaldeko goi-nafarrera (Camino 2003b), Baztan-Bidasoa inguruetakoa (Zelaieta 2008) eta Baztangoa (Salaburu 2005), Burundakoa (Zuazo 2010a) eta Nafarroako ipar-mendebaldeko hizkerak (Apalauza 2012). Aipatu lan horiek, ordea, Caminorena (2003b) salbu, XX-XXI. mendeetako euskara nafarra dute aztergai. Faltan dugu, beraz, hizkera horien azterketa diakroniko sakonago eta orokorrago bat, testu zaharrak kontuan hartuko dituena. Nolanahi ere, ezagutza horri ekarpen ezin hobea egin dio, beste behin, Caminok (2013a). Beraz, Caminok (2008b eta 2013a) hasitako bideari jarraituz, gure lanaren egitekoa —asmoa horretan da behintzat— alderdi diakronikoan dugun hutsunea betetzen hastea da. Hasikin gisa, beste bi lanetan (Reguero 2015a eta argitaratzear-2) 1750 aurreko goi-nafarrerazko testu zaharren zenbait ezaugarri aztertu ditugu bilakabideen kronologia ardatz hartuta. Ondoko lerroetan goi-nafarrerari buruz mintzatu izan diren zenbait autoreren lanak aipatuko ditugu. XVII. mendeko autore zaharrenetarik hasiko gara, nolabait erakusten dutelako ordurako bazela Nafarroa Garaian besteen aldean ezberdindu zitekeen hitz egiteko molde bat (§ 1.4.1). Ondoren, dialektologo modernoek esandakoa jasoko dugu. Jakina, euskalkien sailkapena egiten lehena izan zenez, L. L. Bonaparteren mapan goinafarrerak zuen lekua laburbilduko dugu (§ 1.4.2); jarraian, Caro Barojak esandakoak bilduko ditugu, tribuen eta euskalkien arteko lotura aztertu eta defendatu baitzuen (§1.4.3). Lotura bera defendatu eta goi-nafarrera diakronikoki begiratu zuen Rosa Miren Pagolak; haren ideiak ere jaso ditugu (§ 1.4.4). Bonaparteren sailkapena gainditu nahian, Zuazok 1998az geroztik egindako sailkapenetan goi-nafarreraz izan duen ikuspuntua ere iruzkinduko dugu (§ 1.4.5). Azkenik, Iñaki Caminok hegoaldeko goinafarreraz idatzi dituen ideiak ere ekarri ditugu hona, bera izan baita, testu zaharrak kontuan hartuta, azpieuskalki hori sistematikoki aztertu duenetariko bat (§ 1.4.6).13 1.4.1 Autore zaharrak nafarrerari buruz mintzo Arnaud Oihenart historialari eta idazle zuberotarra izan zen XVII. mendean nafarrerari buruzko lehen berria eman zuena. Haren ustez, orduko Nafarroako mintzamoldea Akitaniako euskaldunek, hots, Iparraldekoek, zutenetik bereizten zen;
13 Esan gabe doa atal honek, izatekotan, interes historiografikoa duela, ez direla autore horiek guztiak gure lanaren oinarri eta abiaburu izan eta ez gatozela beti bat aipatu autoreek esandakoekin
15 Liburuan maunaren dator, baina huts garbia da.
16 Orreaga Ibarrak (1996) bere ikerketetan oinarrituta goi-nafarreraren beste banaketa bat proposatzen du. Ohiko iparralde/hegoalde banaketaren ordez, mendebaldea eta ekialdea bereizi beharko liratekeela defendatu du. Dena dela, egungo ikuspegitik egindako banaketa dela dirudi, eta ez bide dira kontuan hartu testu zaharrak eta bertan agertzen diren ezaugarriak. Gainera, ikusiko dugunez (§ 4.1), hegoaldeko eta iparraldeko hizkerak dialekto bakartzat hartzeko arrazoiak daude.
1.4.4 R. M. Pagola (1995b) Pagola (1995b) izan liteke goi-nafarrera diakronikoki aztertzen duen lan bakanetariko bat. Saio horretan goi-nafarreraren historia moduko bat egin du, zentzu zabalean, hau da kanpoko eta barneko historia aztertu ditu. Antzinatetik hasten da, geografo greziarrek (Estrabonek, Pliniok eta Ptolomeok) markatu zituzten muga historikoak kontuan hartuta. Ikerlana garaika banaturik du, esan bezala, antzinatearekin hasten da eta Erdi Aroarekin jarraitu. Ondoren, XVI eta XVII. mendeak aztertzen ditu; haren ustez, garai hartan “euskararako nolabaiteko errenazimendua sortzen da eta euskal egoeraren lekukoak zehatzago agertzen hasten dira” (1995b: 262). Lekuko horiek begiraturik, orduko Nafarroa hirutan banatzen du: Hortaz, XVI. mendeko Nafarroako mapa linguistikoak, oro har, hiru zati nagusi ditu, bata euskaldun hutsa, bestea erromantzedun hutsa eta zati elebiduna bien tartean. Hona ekialdetik mendebalderantz listan erdaldun bezala agertzen direnak eta elebidun bezala hartzen ditugunak: Zarrakaztelu, Murillo el Fruto, Santakara, Pitillas, Beire, Olite eta Tafallatik igaroz, Artaxona, Mendigorria, Oteiza, Lizarra, Nazar eta Acedo, muga honetatik iparrerantz Iruñea, jakina (1995b: 263). Ondoren, XVIII, XIX eta XX. mendeei atal bana eskaintzen die. Orduko lekukotasunak aurkezten dira, eta euskarak izan zezakeen hedaduraz zertzelada batzuk ematen ditu. Azterketa linguistikoarekin hasi aurretik, Bonapartek egindako goinafarreraren azterketa azaltzen du, eta sailkapen hori Oihenartengandik datorren, baina XX. mendean Caro Barojak garatu zuen ideiarekin lotzen du; alegia, banaketa dialektalak Antzin Aroko leinuen eta elizbarrutien banaketarekin lotzen ditu. Ordurako Mitxelenak “Lengua común y dialectos vascos” (1981) lan bikainean hipotesi hori erabat baztertu eta horretarako arrazoi sendoak eman arren, gai honetaz haren esanak ez ditu kontuan hartzen Pagolak. Hala ere, bibliografian lan hori aipatzen da, eta artikuluan bertan ere inoiz, baina beste kontu batzuengatik, aipatzen da Mitxelenaren lana. 1.4.5 K. Zuazo (1998a, 1998b, 2003, 2008, 2014) Azken urteetan Zuazok (1998a, 2003, 2008, 2014) egindako sailkapenean goinafarrera euskalki beregain gisa hartu eta euskara nafarra izendapena eman dio; horrezaz gain, azpimarratu du ezaugarri bereizgarri gutxi dituela (Zuazo 2003: 97). Lau azpieuskalki bereizten ditu nafarreraren barnean (Zuazo 2006: 97-98; 2014: 112): ipar-sartaldekoa (Bortziriak, Malerreka, Bertizarana, Baztango Oronoz-Mugairi eta Basaburu Txikiko Beintza-Labaien, Goizueta eta Saldias), hego-sartaldekoa (Sakana), erdigunekoa (Ultzama, Lantz, Atetz, Anue eta Odieta) eta, azkenik,
sartaldekoa (Erroibar eta Esteribar). Halaber, tarteko hizkeratzat hartzen ditu Baztan, Aezkoa eta Burundako hizkerak. Bonaparteren antzera, dialekto horretatik kanpo utzi ditu erronkariera eta zaraitzuera; horiek “ekialdeko nafarrera” izeneko dialekto beregaina osatuko lukete bere ustez. 1.4.6 I. Camino (2003a, 2003b, 2009) Caminok (2003b) hego-nafarreraren17 azterketa sakona egin eta, dagoeneko beste lan batean (2003a) hasitako bide beretik, erakutsi du hego-nafarrera dei genezakeen hori XVIII-XIX. mendeetan bazela, baina ez dialekto beregain gisa, nafarrera osoago baten azpieuskalki bezala baizik: Guk ez dakusagu hego-nafarrera euskalkitzat, ez du horretarako aski beregaintasun edo nortasun, ez du aski berezitasun hizkuntza-ezaugarrietan. Nafarroa Garaian hein batez batasuna eta nortasuna dituen azpieuskalkitzat jotzen dugu, baina egun «nafarrera» deritzan dialekto horren barreneko atal bat da (2003b: xvi). Are gehiago, hegoaldeko goi-nafarrerazko lekukotasunak eta horietatik ateratako ehun eta berrogeita hemezortzi ezaugarri (cf. Camino 2003b: 145) zehazki aztertu ondoren, azpieuskalki horren barneko lau hizkera dakuski: “mendebaldekoan” Gesalatz, Goñerri, Ollaran eta Oltzako mintzoak leudeke; “hegoaldeko” hizkera Izarbeibarko euskara litzakete; “erdialdeko hego nafarreraren” eremuan Eguesibar, Artzibar, hego Esteribar eta Erroibarko hizkerak sartzen ditu; eta azken multzoan, “ekialdekoan”, Aezkoako hizkera dago, hegoaldeko goi-nafarreraren barneko hizkera den arren, Nafarroa Behereko ukitua baitu —ohar gaitezen Bonapartek mendebaldeko behenafarreraren aldaeratzat hartu zuela—. Horretaz landara, 2009an dialektologiari buruz argitaratutako eskuliburuan konbinazioen esklusibotasunaz aritzean, nafarrerak dituen bost ezaugarri esklusiboak (ik. § 3) eta ezaugarri bateratzaile ez esklusiboen sorta bat aurkezten ditu. 1.4.7 Laburbilduz Funtsean, hiru motako lanak ikusi ditugu arestian. Batetik, Caro Baroja eta, batez ere, Pagola ditugu; horiek tribuekin lotura duen azalpen historikoa eman diote goinafarrerari. Bestetik, Caminoren lana daukagu, zeinak hegoaldeko goi-nafarrera garaiz garai aztertu baitu testuak aintzat harturik. Azkenik, Bonaparteren eta Zuazoren lanak
Arestian aipatu bezala, euskara zaharraren —eta bereziki euskalki zaharren— gaineko ikerketak ez dira ugari gurean. Goi-nafarrera zaharra dukegu adibideetarik bat; horregatik, hartu beharreko lantzat dugu testu nafar zaharren edizio berriak egitea, testu horiek sistematikoki aztertzea, eta, era berean, euskalki nafarra diakronikoki ikertzea. Behar hau hauspotu bide du orain Lakarrak (2011), proposatu baitu EBZ Nafarroan sortu eta garatu zela (ik. § 4.1). 1.6 ZEDARRIAK: CORPUSA GEOGRAFIKOKI ETA KRONOLOGIKOKI MUGATZEN Ez da beti erraza mugak ezartzea, ez batekoak ez bestekoak; baina lan egiteko, askotan, ezinbestean halakoak finkatu beste aukerarik ez da izaten. Gure kasuan ere ezin bestela izan. Hori dela eta, bai arestian aipatu ditugun lanaren helburuak betetzeko (ik. § 1.1) bai aztertu eta editatu beharreko testuak hautatu ahal izateko zedarri kronologiko eta geografikoak ezarri behar izan ditugu. Ondorioz, corpusa eremu geografiko eta kronologiko zehatz batera mugatzen da. Mugak artifizialak izan litezke, interesen arabera ezarriak; eta guk jarritakoak ere interes bati jarraikiz ezarriak dira, ondoko puntuetan azalduko dugunez. Esparru geografikoari dagokionez, esan dugun bezala, Bonapartek (1869) bi goinafarrera bereizi zituen, hegoaldekoa eta iparraldekoa. Ondoko mapan ikus daiteke banaketa:
1. mapa: Iparraldeko goi-nafarrera eta hegoaldekoa Bonaparteren mapan (1863)
Goiko mapan ikus daitekeenez, horiz agertzen da Bonapartek iparraldeko goinafarrera deitu zuena; aldiz, berdez dago hegoaldeko goi-nafarrera. Era berean, dialekto horiek zenbait hizkeratan bereizi zituen. Horrela, bost azpidialekto bereizi zituen iparraldeko goi-nafarreran: Gipuzkoakoa, Bortzirietakoa, Ultzamakoa, Araizkoa eta Arakilgoa:
2. mapa: Iparraldeko goi-nafarreraren azpidialektoak eta hizkerak (Yrizar 2008: 206)
Aldiz, hegoaldeko dialektoan Bonapartek hiru azpidialekto bereizi zituen: mendebaldekoa (Gulina, Oltza eta Zizur), Izarbeibarkoa (Gares) eta ekialdekoa (Olaibar, Erroibar, Auritz, Artzibar, Eguesibar). Ondoko mapan ikusten da argi banaketa:
3. mapa: Hegoaldeko goi-nafarreraren azpidialektoak eta hizkerak (Yrizar 2008: 330)
eremuak hartu ditugu aztergai. Ohar gaitezkeenez, goi-nafarrera da dialekto historikoen artean hedadura geografiko zabalena duena.18 Bestalde, Bonapartek goi-nafarreratik kanpo utzitako Burundako eta Aezkoako hizkerak ere goi-nafarreratzat hartu ditugu. Ikergaitik landa utziko dugu Erronkariko mintzoak, nahiz eta ez dugun erabat baztertu. Testu erronkariar batzuk begiratu ditugu, batez ere hizkuntzaren azterketaren atala osatze aldera, goi-nafarreran ohikoak diren berrikuntzak ibar horietan ba ote diren egiaztatzeko. Aldiz, corpusean sartu dugu Zaraitzuko lekukotasun bakarra, ez baitugu goi-nafarreratik bereizteko arrazoi sendorik aurkitu (ik. § 2.2.8.12). Bestalde, Nafarroa izan arren, gipuzkeraz hitz egiten omen duten eremuak ere sartu ditugu corpusean. Besteak beste, Araitz-Beteluko lekukotasun txiki bat dago (§ 2.2.8.6). Eskualde hauek ongi aztertzekoak dira, bai gipuzkerarekin eta bai nafarrerarekin zein harreman duten zehazteko. Kontuan izan behar da, gainera, XVI. mendeko gipuzkera artean ondo definitu gabe egon zitekeela. Halaber, gure corpusean sartu ditugu Zuazok (2008) zubi hizkeratzat hartzen dituen Gipuzkoako ipar-ekialdeko, Basaburuko, Larraungo eta Imozko lekukotasunak. Gainera, Apalauzak (2012: 527-528) erakutsi bezala, Basaburu Nagusiko, Larraungo hego-ekialdeko eta Imozko hizkerak nafartzat hartzeko arrazoiak badaude, dialektoaren ezaugarri esklusiboak baitituzte. Horrezaz gain, Gipuzkoa izan arren, Irun inguruko hizkera nafartzat hartu zuen Bonapartek eta zubi hizkeratzat Zuazok (1998). Guk Irun aldeko testuak ere kontuan izan eta aztertu ditugu (ik. Altuna & Miranda 1995). Ondoko mapan islatu dugu 1750 aurretik goi-nafarrerazko lekukotasunak dituzten ibar, zendea eta udalerriak. Mapan Erronkari ere sartu dugu 1750 aurreko lekukotasunak dituelako, nahiz eta beste dialekto bat denez ez dugun gure corpusean sartu. Kolore grisez 1750 aurretik lekukotasunik ez duten eskualdeak markatu ditugu.19
18 Honekin batera, hiztun kopuru gehien galdu duen euskalkia ere bada. 19 Lanean zehar inoiz edo behin eskualdeak baino banaketa orokorragoak erabili ditugu; hartara, “iparraldea” aipatzen dugunean Bortziriak, Baztan eta Malerreka ditugu gogoan; aldiz, “iparmendebaldean” diogunean Larraun, Basaburua Txikia eta Araitz-Betelu dira buruan ditugun eskualdeak. “Mendebaldean” Sakana, Ameskoa, Deierri, Gesalatz, Goñerri eta Ollaran daude, eta “hegoaldean” Izarbeibar, Artaxoa, Orbaribar eta Elo ditugu. “Ekialdean” Itzagaondoa, Agoitz, Irunberri eta Longida daude, eta “ipar-ekialdean” Artzibar, Esteribar, Erroibar eta Aezkoa. Aitzitik, Iruñeko eta inguruko ibarrak “erdigunean” daude. Banaketa hori eginda, garbi utzi nahi dugu erabat geografikoa dela banaketa, ez linguistikoa. Beraz, demagun, esaten badugu mendebaldean X ezaugarria dagoela, ez dugu esaten eskualde horiek guztiek berdin egiten dutenik, baizi eta inguru horretan agertzen dela ezaugarria.
5. mapa: 1750 aurreko goi-nafarrerazko lekukotasunen kokalekua
Goiko mapa horretan ikus dezakegunez, Nafarroako eremu zabaleko lekukotasunak ditugu. Dena den, desoreka handia dago kopuru eta luzerari dagokionez. Iparraldean lekukotasun gehiago ditugu hegoaldean eta ekialdean baino. Gainera, lekukotasun horien luzera ere ez da berdina, iparraldeko lekukotasun gehienak testu laburrak baitira. Bestalde, mapan ezin izan ditugu islatu geografikoki kokatu ezin izan ditugun testuak, hala nola Pater noster txikia, Von Harffen hiztegia, Juan Irañetaren gutuneko esaldia, Zannettiren kredoa, Ama Birjinari eskainitako erromantzea, Martin Salgadoren hamarrekoa, katixima zatiak eta 1729ko eta 1743ko sermoiak. Goi-nafarrerak iparraldean, mendebaldean eta ekialdean dituen mugak garbi egon badaitezke ere, hegoalderantz noraino heltzen zen eztabaidatu izan da anitzetan. Hori gure egiteko nagusitik aldentzen denez, laburki bada ere Madariagak (2014: 632-674) bildutakoak emango ditugu. Han-hemenka agertzen diren zeharkako lekukotasunek
egun euskara galdua duten Nafarroako hegoaldeko herrietan euskarak zukeen presentziaren berri ematen digute. Besteak beste, Mikel Burgik (2015a, 2015b) Uxuen XVII. mendearen bigarren erdialdean euskara hitz egiten zela erakusten duten datuak eman ditu. Era berean, Madariagak (2014: 632-674) azaldu du 1587an Iruñeko gotzainak egindako zerrendan (ik. Lekuona 1933) “romanzado” gisa agertzen diren herri batzuetan euskara hitz egiten zela. Zerrenda hartan Nafarroako 536 herri agertzen dira; horietarik 451 euskalduntzat hartzen dira, eta 58 erdalduntzat. Madariagak (2014: 634) zehazten duenez, erdalduntzat hartzen diren asko elebidunak ziren, besteak beste, Lizarra, Oteitza, Aiegi, Morentin, Muniain, Arroiz, Antzin, Acedo, Mendigorria, Artaxoa, Tafalla eta Iruñea. Bestalde, euskalduntzat hartzen diren zenbait herri ere elebiduntzat ditu Madariagak: Zangotza, Nabaskoze eta Erromantzatua. Madariagaren proposamena baieztatzen dute zuzeneko lekukotasunek, hain zuzen ere, erromantzearen eremukotzat hartutako herrietan euskarazko lekukotasunak agertu baitira. Esaterako, Barbaringo (§ 2.2.8.16), Iruñeko (§ 2.2.8.20) eta Artaxoako (§ 2.2.8.27) lekukotasunek erakusten dute bertan euskaraz ere hitz egiten zela. Lekuonak (1933) emandako datu horiekin, Apat Etchebarnek (1974) ondoko mapa osatu zuen:
Kronologiari dagokionez, askotan ez da erraza hizkera edo hizkuntza baten periodizazioa egitea eta garaiak finkatzea. Goi-nafarrera arkaiko eta zaharraren garaiak definitzeko orduan, abiaburu gisa Lakarrak (1997) eta gerora Gorrochateguik eta Lakarrak (2001) egindako periodizazio proposamenak izan ditugu kontuan. Horien ustez, euskara arkaikoak 1545etik 1600erako garaia hartzen du eta zaharrak 1600etik 1745erakoa. Edonola ere, 1545 aurreko Erdi Aroko euskararen eta 1545 ondoko euskara arkaikoaren artean dagoen ezberdintasun nagusia lekukotasun kopurua da, eta “funtsean garai bera” dira (Lakarra 1997: 516). Hori dela eta, goi-nafarreraz XV. mendeaz geroztik idatzi ziren testu laburrak ere kontuan hartu eta goi-nafarrera arkaikoaren barruan sartu ditugu. Zehazkiago esanda, euskararen dialekto historiko horretan idatzitako lehen testuetatik hasi gara (ik. zehatzago § 1.7). Akabuko urtea zehazte aldera, zalantza handiagoa dago. 1745. urtea ez dute ausaz jarri; Larramendik euskararen tradizio idatzian izandako eragina ez da atzendu beharrekoa, eta zalantzarik gabe aldaketa handia ekarri zuen, gipuzkeraz hasi eta euskalki guztietara hedatu zena. Gainera, Padillak (2011) erakutsi du Larramendiren eragina uste baino goiztiarragoa dela, gipuzkeratik kanpo, lapurteran. Garai hori hartzen da “lehen euskara modernoaren” hasieratzat. Funtsean, goi-nafarreraz dihardugula, irudi luke —eta hala erakusten saiatu gara— 1745. urtea justifikaturik dagoela. Hizkuntzaz barneko irizpideak kontuan hartuz, 1745az geroztiko testuetan badira aurrekoek ez dituzten hainbat berrikuntza edo ezaugarri berri; hori erakusten ahalegindu gara tesi lan honetan. Aurrerago sakonago ikusiko badugu ere (ik. § 4.2.2), hemen aipa liteke, besteak beste, goi-nafarrerazko hizkera batzuetan ohikoa den u_a > u_e bilakabidea ez dela gertatu 1745 baino lehenagoko testuetan; eta hau lagungarria da urte jakinik gabeko testuak datatzeko.20 Gauza bera esan dezakegu datiboko -agi / -egi dela eta: Nafarroako hegomendebaldekoa bide den ezaugarri hau (cf. Camino 2003b: 74) ez da 1750 aurretik lekukotzen; aldiz, XVIII. mendeko 50eko hamarkadatik aurrera ugari ditugu adibideak: pluraleko baçuegui, fielegui eta mugagabeko Jesusegui, ioregui ‘ihori, inori’ eta eri betegui ‘eri bati’; singularrean adibide bakarra dugu eta tristeari dakar Juan Martin Iberokoak 1755eko sermoian (Ondarra 1996b). Era berean, 1751koa den Muruzabalen
20 Satrustegik (1987: 50) XVII. mende bukaerakotzat dauka Urritzolako olerkia, baina u_a > u_e sistematikoa duen testu bakarra litzateke eta bestelako ezaugarriak kontuan izanda (grafia, kasu) Satrustegik esandakoa baino mende bete beranduagokoa izan litekeela pentsatzeko arrazoirik badugu.
halaber, § 4.2) XVIII. mendearen erdialdetik aurrera, lehenago lekukotzen ez diren ezaugarriak agertzen dira. Horiek zein diren eta non eta noiz agertzen diren aztertzeak, ziur, lagun lezake goi-nafarreraren historiaren bilakabidea ezagutzen. Bada, beraz, nondik heldu eta zeri ekin. 1.7 CORPUSAREN AURKEZPENA ETA GOGOETAK IZAERAZ ETA EGOERAZ Atal hau bi azpiataletan bereizi dugu. Lehenengoan goi-nafarrera arkaiko eta zaharrean idatzitako corpusa aurkeztu dugu, kronologikoki sailkatua (§ 1.7.1). Bigarren atalean, ordea, gogoeta egin dugu corpusaren izaeraz eta egoeraz (§ 1.7.2). 1.7.1 Corpusa Azpiatal honen helburua da tesian editatu eta aztertu ditugun testuak aurkeztea. Ikus daitekeenez, kronologikoki eman ditugu lekukotasunak, mendeka antolatuta. Bakoitzaren ondoan, aurreko edizioen erreferentzia bibliografikoa jarri dugu. Gurea baino lehen edizio bat baino gehiago duen lekukotasunik bada ere, bakarra eman dugu zerrenda honetan; eta horretarako erabili dugun irizpidea izan da edizio osoena eta azterketa duena izatea. Demagun, Amenduxen olerkiak edizio ugari ditu, baina guk zerrenda honetan Sainz Pezonagarena eman dugu ezagutzen dugun azkena berea izateaz gain, edizio filologiko osoena delako, gure ustean. Dena den, edizio bakoitzaren sarreran aipatu ditugu testu bakoitzak aurretik dituen edizio guztiak. Bestalde, esaldien kasuan, ez dugu erreferentziarik eman, gehienak Maiora Mendiak (2011) argitaratutakoak direlako. Dena den, erreferentzia bibliografikoa zehaztu dugu Maiora Mendiak eman ez, baina beste ikertzaile batek emandako kasuetan. Amaitzeko, gure lanean lekukotasunei erreferentzia egiteko erabilitako laburdurak gehitu ditugu. Halere, lekukotasun batzuek ez dute laburdura, lanean halakorik erabili ez dugulako. Halaber, esaldiek ez dute laburdurarik, lanean erabili dugun erreferentzia sistemaren arabera herria eta urtea eman dugulako.
Testu horien guztien edizioak egin ditugun arren, hizkuntza-azterketaren atalean testu berriagoak ere kontuan izan ditugu, batik bat ezaugarrien kronologia eta hedadura geografikoa aztertzeko. Hori dela eta, Mikelestorenaren, Mendibururen, Lizarraga
Amendux y Garro, pamplonés (c. 1540-1580), quien, tras aprender a escribir en Valtierra y Tudela (1552-1554), redactó una elegía en su euskera natal, estando preso en la cárcel de Tafalla (1567). Ordukoak dira tradizio idatziari bultzada eman zioten gertakari historiko nagusiak, zalantzarik gabe: Erreforma protestantea eta horri erantzuteko egin zen Trentoko Kontzilioaren kontrarreforma (Mitxelena 1960: 57). Lehenak batez ere Iparraldean izan zuen eragina eta horren isla bide dira Leizarragaren lanak. Hegoaldean, aldiz, Kontrarreformak ekarri zituen on-gaitzak. Gaitzak euskarazko testu luteranoak suntsitu bide zituelako, geroago ikusiko dugunez. Onak euskarazko zenbait testu idaztea ekarri zuelako: “El uso de las lenguas vernáculas en las prácticas religiosas y de culto, emprendidas por el protestantismo, acabó siendo aceptado por la Iglesia católica para la catequesis popular” (Jimeno Jurío 1997: 119). Bestalde, 1594ko Errege Kontseiluak agindutakoaren arabera, komisarioak behartuta zeuden lekukoen adierazpenak hitzez hitz jasotzera eta leialtasun osoz itzultzera (Jimeno Jurío 1997: 114). Hori dela kausa, goi-nafarrera arkaikoko lekukotasun ugari gisa horretakoak dira. Alegia, garai hartako prozesuetan lekukoak esandakoa bere horretan jasotzen zuen idazkariak, eta euskarazko lekukotzak ere jaso ziren agirietan. Laburbilduz, kontrarreformaren eraginez, goi-nafarrerazko erlijio testuak idazten hasi ziren XVI. mendean, baina ez da —edo ez da gugana heldu bederen— literatur sorkuntzarik edo Etxepareren edo Lazarragaren moduko idazlerik. Beraz, erlijio testuak eta prozesuetako esaldi solteak dira goi-nafarrera ezagutzeko iturri nagusiak. Ziurrenik, ezagutzen ditugunak baino ugariagoak ziren XVI. mendean idatzi ziren euskarazko testuak, baina hauetarik batzuk galdurik dira. Baditugu gugana iritsi ez arren euskaraz idatzi zela dioten lekukotasunak; esaterako, Jimeno Juríok (1997: 74) aipatzen duenez, XVI. mendearen bigarren erdialdean, Agoitza ardo bila zihoazen gizon batzuei euskaraz idatzitako kartillak atzeman zizkieten. Idatzi protestanteak izanik, ziurrenik, kontrarreformaren ondorioz suntsitu egin zituzten, eta ezin jakin halako zenbat euskarazko testu galdu diren. Galdutzat daukagu, halaber, goi-nafarreraz idatzia izan litekeen euskarazko lehen dotrina ezaguna. Hain zuzen ere, Antso Eltsokoak idatzitako Doctrina christiana y pasto espiritual del alma para los que tienen cargo de almas y para todos estados, en castellano y vascuence dukegu goi-nafarrerazko eta euskarazko lehen dotrina (Mitxelena 1960: 59; Urkizu 2000: 148), baina ez zaigu horren alerik iritsi eta dakigun apurra Isastik (1850 [c. 1620]: 164) emandako informaziogatik dakigu, besteak beste:
Nafarroan. Halaber, galdutzat jo behar dugu Juan Undianok idatzi bide zuen kantutegia (Estornés Lasa & Estornés Lasa 1970). Europak —eta, beraz, Euskal Herriak— bizi zuen erlijiozko gatazken ondorioz, euskaraz idazteko ohitura aldatu egin zen eta XVII. mendetik aurrera euskaraz idatzitako zuzeneko lekukotasunen kopurua ugaritu egin zen, nabarmen gainera. Honatx zer dioen Sarasolak (1976: 43) orduko egoeraz: “La enseñanza religiosa conoció en este período un aire renovador, dándole al euskera una mayor importancia. La literatura vasca se llena de catecismos”. Gorakada, bereziki, Lapurdin izan zen, zalantzarik gabe. Hego Euskal Herrian ez zen, inondik inora, Ipar Euskal Herrian XVII. mendean bizi zen loraldirik izan. Dakigunaren arabera, mende hartan Nafarroan bi liburu argitaratu ziren, biak autore berarenak, Utergako Juan Beriainek 1621ean idatzitako meza entzuteko tratatua eta 1626an idatzitako dotrina, hain zuzen ere (ik. § 2.4.1). Erlijiozko testu horiek garai hartan indarrean den joera batean kokatu behar direla uste dugu. XVII. mende hasieran, Mateo de Burgos izendatu zuten Iruñeko gotzain (1600-1606), eta haren aginduz eta Trentoko kontzilioaren esanei jarraituz, katekesietan euskara eskatzen hasi ziren; herritarrek euskaraz, eta ez latinez, ikasi behar zuten kristau ikasbidea (Jimeno Jurío 1998: 108). Trentoko erabakien ondoko hizkuntza-politika haren fruitu dira, beraz, Beriainen bi obrak eta, lehenago, Antso Eltsokoaren dotrina eta gugana zatituta iritsi den dotrina. Liburu horiez landara, euskararen literaturan ezagun dira mende hartan, 1609an eta 1610ean, Corpus egunaren karietara antolatutako ospakizunak. Korpusti eguna arrazoi hartuta, literatur txapelketak antolatu ziren, eta bertan erlijio gaiak lantzen zituzten olerkiak aurkezten ziren. Saritutako olerkien artean, besteak beste, euskarazko olerkiak ere izan ziren: 1609an hiru eta 1610 bakarra; ziurrenik gehiago ere lehiatuko ziren, baina ez dira gugana heldu. Sariketan euskarazko olerkiak agertu izanak erakusten du orduko Nafarroan bazela euskaraz maila jasoan idazteko gai zenik (ik. § 2.2.14). Iritsi zaizkigun gutun apurrek (ik. § 2.2) ere erakusten dute euskaraz idazteko gai zen jendea bazegoela. XVIII. mendearen lehen erdian joerak berdin jarraitu zuen. 17001745 bitartean goi-nafarreraz idatzitako liburu argitaratu bakarra ezagutzen dugu, 1735eko Elizalderen dotrina hain zuzen ere (ik. § 2.4.2). Mende horren erdialdean aldaketa garrantzitsua gertatu zela dirudi; orduan hasten baitira predikari eta misiolariak beren sermoiak euskaraz idazten. Hain zuzen ere, ezagutzen dugun sermoi nafar zaharrena 1729koa da; ondoren 1743an datatutako beste bi ditugu, eta 1748ko beste bat
Bigarren taula aurrekoaren sinplifikazioa da, eta eskuizkribu eta inprimatuen artean erlijiozkoak zenbat diren eta zenbat ez diren zenbatu dugu: 1.2. Taula: Goi-nafarreraz idatzitako testuak mendeka
Eskuizkribuak Inprimatuak Guztira
Eskuizkribuak Inprimatuak Guztira %
Bi taula horietan ikus dezakegunez, 1750 aurretik erlijiozkoak ez diren testuek geroago baino pisu gehiago dute. Lekukotasunen %65 ez da erlijiozkoa; aldiz, %35 da erlijiozkoa. Ikusten denez, XVII. mendean lekukotzen diren gutunek eta aurreko mendeko ezkontza fedeek erlijiozkoak ez direnen kopurua puztu dute. Egoera irauli egiten da, ordea, lekukotasunen luzera kontuan hartzen badugu; izan ere, Beriainen eta Elizalderen hiru obrek euskaraz idatzirik duten orrialde kopurua gainerako guztiak kontuan hartuta baino altuagoa da. Beraz, desoreka handia dago lekukotasunen artean. XVIII. mendeaz den bezainbatez, datuak 1745 aurrekoari dagozkio, baina mende osokoa hartuko bagenu, arras ezberdinak izango lirateke datuak. Eskuizkribaturiko erlijiozko testuen —batez ere sermoien— kopuruak nabarmen egiten baitu gora mendearen erdialdetik aurrera. Arestian aipatu bezala, garai hartan euskaraz aritzen ziren predikarien sermoi ugari ditugu. XVIII. mendean predikuak irakurtzen zituzten elizgizon andana ibili zen Nafarroako lurretan, eta horretarako euskara ere erabili zen herri euskaldunetan. Sermoi haietariko batzuen egilean ezagunak dira. Hor ditugu, besteak beste, Markotegi, Juan Iberokoa, Frantzisko Martinez Morentingoa eta Frantzisko Antonio Martinez Morentingoa. Hala ere, gehiago baziren eta horren erakusgarri dira Muruzabal eta Goñerriko egile ezezaguneko sermoi bildumak. Predikari horiekin batera, erlijio-gizon idazle gehiago ere izan ziren: Mendiburu eta Mikelestorena ditugu mendearen bigarren erdialdean. Azkenak Cerura nai duenac ar dezaquen vide erraza (Iruñea, 1749) idatzi zuen eta hainbat argitalpen izan zituen. Mendiburuk, aldiz, lesakarrak baino liburu gehiago utzi zizkigun, besteak beste: Jesusen bihotzaren debozioa (1751), Kristauaren dotrina (1757), Jesusen amore-nequeei dagozten cembait otoitz-gai (1760). Idazle oparo eta emankorra izan zen, beranduago, Joakin Lizarraga Elkanokoa; eta hau ere erlijio gaiez aritu zen. Esan bezala, urriak izan arren, edizio onak eta azterketak merezi dituzte goinafarrera arkaiko eta zaharreko lekukotasunek. Ezagutzen diren testu gehienak argitaraturik ditugu, asko Mitxelenak (1964a), Sarasolak (1983) eta Satrustegik (1987) bilduak. Hala ere, ez da ediziorik, ez gurean ez beste inon, behin betikoa denik. Ikerketan aitzinatu ahala beti dira beharrezko edizio kritiko eta interpretazio berriak. Horregatik, gure lan honetan orain arte ezagutzen ditugun testu guztiak, luze eta laburrak, bildu eta editatu ditugu; era berean, goi-nafarrera arkaiko eta zaharraren azterketa egiteko, finkatu ditugun testuetarik atera dugun informazioa baliatu dugu.
2. TESTUAK Bigarren atal honetan, ezagutzen ditugun 1745 aurreko goi-nafarrerazko lekukotasun guztiak bildu ditugu, bai eta horien edizioak egiteko irizpideak ere (§ 2.1). Hori horrela, testuak tamainaren arabera ordenatu ditugu. Lehen multzoan lekukotasun laburrak sartu ditugu: esaldiak, ezkontza fedeak, kopla eta bertso solteak, etab. (§ 2.2). Bigarren azpiatalean, luzexeagoak diren lekukotasunak ditugu, besteak beste, sermoiak eta gutunak (§ 2.3). Azkenik, testu luzeak bildu ditugu, eta bertan daude ezagutzen ditugun hiru liburu argitaratuak (§ 2.4). 2.1 EDIZIO IRIZPIDEAK Sánchez-Prietok (2011: 15) iradokitzen duenez, edizio kritiko batek ikertzailearen beharrak ase behar ditu eta, aldi berean, testuak ulergarriak izan daitezen saiatu behar du. Edizio paleografiko hutsak, geroko hizkuntza azterketa zaildu lezake, kontuan izan behar baita orduko idazmoldea eta gaurkoa ez direla berdinak eta paleografikoan hutsak ere zuzendu gabe geratuko bailirateke; gainera, grafia ezberdina da kasu batzuetan, eta hitz banaketa eta puntuazio sistema beste modu batekoak izan litezke (cf. Pérez Priego 2011: 156-157). Hortaz, editorearen lana da oreka mantentzea eta beharrezko aldaketak, irizpide zehatz batzuei jarraituz finkatutakoak, egitea. Oreka hau mantentzeko, gogoan izan behar da euskaraz berandura arte ez dela grafia sistematizatzeko saiakera orokorrik egon, eta askotan autoreek beren grafia sistema garatu dutela, askotan ahoskera islatzetik gertu leudekeenak; besteak beste, duzube eta diyo ahoskeratik aski gertu diruditen formak dira. Hala ere, irizpide etimologikoei edo historikoei jarraituz erabilitako grafiak ere badira: inolako balio fonologikorik gabe b / v-ren erabilera, demagun, edo catholico, Christo gisako idazkera kultista duten adibideak ere ez dira gutxi. Halaber, kontuan hartu behar dira euskararen kasuan erdaren sistema grafikoa erabiltzeko joerak sor ditzakeen eragozpenak hainbat
hots islatzeko, batez ere txistukari afrikatuak. Horrek guztiak eragindako kontraesanei aurre egin eta irizpide bateratua behar du editoreak. Gure edizioak egiteko orduan, bi printzipio horiek kontuan izaten ahalegindu gara. Esan nahi baita, goi-nafarrerazko testuon edizioa egitean, batetik, kontuan izan dugu bertatik atera daitezkeen informazio eta datuak ahalik eta gardenenak izateko testuan grafiari dagozkion aldaketa beharrezkoenak egitea eta, bestetik, beste ikertzaile, irakurle zein interesatuarentzat testua egokia izan dadin saiatu gara. Ediziorako irizpideak hautatu eta finkatzeko, bereziki, CHARTAk (Red CHARTA 2013) aurkezten duen edizio kritikoak egiteko ereduan oinarrituko gara, beti ere eredua euskarazko testuetara egokituz. Ondorioz, gurea edizio kritikoa izango da, transkripzio erdipaleografikoan oinarrituta. Behar-beharrezko aldaketak bakarrik egingo ditugu, grafia sistematizatzeko (ezen ez gaurkotzeko) helburuz eginak; idazlearen grafia sistemari eta idazmoldeari leial izango gatzaizkio, eta egindako aldaketa guztien berri emango dugu: orokorrak direnak irizpideetan, berezixeagoak direnak aparatu kritikoan. Edizio bakoitzaren egitura dela eta, aurretik testu bakoitzak deskribapen edo aurkezpen bat izango du, eta bertan hainbat informazio emango dugu: eskuizkribua ala argitaratua den, egilea ezagutuz gero, nor den eta nongoa, zein urtetako den, gaur egun jatorrizkoa non dagoen, nork eman zuen lehenengoz ezagutzera, zenbat edizio izan dituen eta testuaz leudekeen aurreko ikerketak eta gainerako intereseko kontuak. Jarraian testua eskainiko dugu finkatu ditugun irizpideen arabera. Testuek aparatu kritikoa izango dute orripean; bertan, jatorrizkoan agertzen diren hutsak, paperaren egoera, zuloren bat ote dagoen, tatxaturiko pasarteak dauden, lerro arteko eransketak, beste editoreen interpretazioak eta bestelako gaiak gehitu ditugu. Amaieran, testuari dagokion hizkuntzazko iruzkina egingo dugu, grafia, fonologia, morfologia, sintaxia eta lexikoa aintzat hartuta. Iruzkina deskriptiboa izango da nagusiki, eta ez ditugu ondorio dialektologiko edo historikoak bertan aztertuko. Ondorio horiek hurrengo atalean, hizkuntzaren azterketaren atalean (§ 3) aurkeztuko ditugu. Kasu batzuetan, iruzkinetan interesezkoak diratekeen kontu soziolinguistikoak, historikoak edo kulturalak sartu ditugu, baina ez beti. Gure edizioak prestatzeko, jatorrizko eskuizkribuak eta argitalpenak erabili ditugu ahal izan dugun neurrian, baina ez dugu izan testu batzuen jatorrizkoa ikusteko aukera; hala gertatu denean, dagokion edizioaren sarreran. Dena dela, jatorrizkoak ikusi edo ez,
aurretik testuari buruz egin diren lanak kontuan hartu eta gurearekin erkatu ditugu, edizioa eta azterketa osoagoa izan dadin. Amaitzeko, zenbait testuren edizio paleografikoa ere gehitu dugu, testuaren beraren izaerak hala eskatzen zuelako. Testuen antolakuntzari dagokionez, hiru multzotan banaturik eman ditugu. Lehen multzoan (§ 2.2) testu laburrenak eman ditugu, hau da, koplak, esaldiak, olerkiak, gutunak eta bestelako testu laburrak. Bigarren multzoan (§ 2.3) luzexeagoak sartu ditugu: gutunak, sermoiak eta dotrinatxoren bat. Hirugarren eta azken atalean (§ 2.4) testu luzeak daude; bertan Beriain eta Elizalderen lanak aurki daitezke. Multzo bakoitzaren barnean, testuak kronologikoki antolaturik daude, zaharrenetik berrienera. Salbuespenak ezkontza fedeak (§ 2.2.7) eta esaldiak (§ 2.2.8); azpiatal bana osatzen dute, mota bakoitzeko testu guztiak batera emanda eta kronologikoki azpiatal bakoitzeko zaharrenari dagokion lekuan kokatuta. Zenbait testuk ez dute data ezagunik, baina guri dagokigun garaikotzat hartu izan dira; horiek eranskinetan eman ditugu, 1745-1750 bitarteko beste testu batzuekin batera. Haatik, Aresoko otoitzen kasuan urte zehatza ez dakigun arren, XVI. mende bukaerakoak direla pentsatzen dugunez, kronologikoki mende bukaerari dagokion lekuan agertzen da, data ezaguna duten beste testuekin batera. 2.1.1 Laburdurak Agiri eta idatzi zaharretan ohikoak diren laburdurak osorik eman ditugu: -mente atzizkidun maileguak, Pº. → Pedr, Luc. → Lucas edo Franco. → Francisco pertsona edo santu izenak, Xpto → Christo, etab. Alabaina, gaur egun ere arruntak diren laburdurak agertuz gero, hala utzi ditugu: Cap.→ Cap ‘kapitulu’. Euskarazko sermoietan horren erabiliak ez diren laburdura batzuk ere agertzen dira; esaterako, jangoicoren ordez jango. agertzen da, jangn. genitiboa bada eta jangi. datiboa bada; gauza bera gertatzen da demoniorekin. Hauek guztiak luzatu egin ditugu. Ohikoa izan edo ez, aparatu kritikoan adierazi dugu jatorrizkoan laburdura dagoela. 2.1.2 Grafia Grafiaren irizpideak finkatzerakoan edizio hauen helburu nagusia izan dugu kontuan, alegia § 3 eta § 4 ataletan egindako azterketa linguistiko eta dialektologikorako oinarria izatea. Hori dela eta, ez dugu jatorrizko grafia oso-osorik gorde (finean ez baita
grafia aztertzea gure helburuetan sartzen) eta ezta grafia gaurkotu ere. Hona puntuz puntu egin ditugun aldaketak: 2.1.2.1 <v> eta <u> Testu zaharretan <v> eta <u> agertzen dira, biak balio bokalikoarekin zein kontsonantikoarekin. Halakoetan, beren balio bokaliko edo kontsonantikoaren arabera erregularizatu ditugu, eta <v> kontsonanterako eta <u> bokalerako utzi dugu. 2.1.2.2 <i>, <j> eta <y> Euskarazko testu zaharretan <i>, <j> eta <y> grafemek balio bokalikoa zein kontsonantikoa izan dezakete. Kontsonantea islatzen duten kasuetan, hala mantendu ditugu hiru grafiak; aitzitik, /i/ bokala eta diptongoetako /j/ bokalerdia adierazteko <i>-z gain, <j> eta <y> ere erabili izan dira; kasu horietan, <i>-ra aldatu ditugu <j> eta <y> bokalikoak: nj → ni, yrur → irur. Aldiz, bere horretan utzi dugu diptongoetako <y>, hala nola nayz; baina <i>-ra aldatu dugu <j>: najz → naiz. 2.1.2.3 <h> Euskarazko testu zaharretan <h> grafema hainbat arrazoirengatik ager daiteke: 1. hasperena markatzeko. 2. Hiatoa bereizteko: ahec. 3. <u> eta <i>-z hasten diren hitzetan ahoskera bokalikoa dela eta ez kontsonantikoa markatzeko: hurtean, humegile, hizan. 4. homofonoak saihesteko: hura. 5. Erdaratik hartutako maileguetan: honrratuagoren, humanidade. 6. Espletiboak: horduan, here, hayta, heder, herran gisakoak. Zeinahi delarik ere testuetan <h> idazteko arrazoia, edizioetan <h> guztiak egiteko, bere horretan utzi ditugu. 2.1.2.4 Txistukariak Euskarak inguruko erdarek baino txistukari gehiago izateak nahasmena eragin du hots horiek grafikoki islatzeko orduan. Honatx guk hartutako erabakiak: Apikaria adierazteko, <s> eta <ss> erabiltzeaz gain, maiz <∫> ere aurki daiteke bestelako berezitasun fonikorik gabe; azken grafema honen kasuan, <s> eman dugu beti, eta <ss> hala mantendu dugu.
Txistukari bizkarkaria adierazteko <z> eta <ç> erabiltzen dira modu ez sistematikoan; bestalde, <e> eta <i> aurretik <c> ere agertzen da maiz. Grafia horiek guztiak, halaxe mantendu ditugu. Kasu batzuetan, <c> ager daiteke <ç> ordez <a>, <o> eta <u> aurretik txistukari bizkarkaria adierazi nahirik: ancarea (EtxalekBer), esaterako. Hauetan erregularizatu egin dugu eta ohar bidez adierazi. Afrikatuei dagokienez, maiz, ez da grafikoki afrikatu eta frikarien arteko desberdintasunik egin. Halakoetan ere ez dugu afrikatua markatu. Beste batzuetan, hainbat sistema erabili dira afrikatuak grafikoki bereizteko: <sc>, <sç>, <tç>… Halakoak bere horretan daude gure edizioan. Edonola ere, afrikatuak markatzea ez da sistematikoa, eta inoiz eta zalantza egon daiteke ahoskera zein den —batez ere ozen ondoko txistukarietan—; horiek iruzkinean aipatu ditugu. 2.1.2.5 Herskariak Ziurrenik erdaren eraginez, /k/ hotsa zenbait modutara islatu izan da euskaraz. Batik bat Hegoaldeko testuetan gaztelaniazko c/_a, o, u eta qu/_e, i sistema berberari jarraitu zaio; baina inoiz <qu> erabili izan da <a> eta <o> bokalen aurretik: vequala, helquar, alaquo, hiduricacequo, estrauquo. Horiek qua → ca eta quo → co aldatu ditugu. Horrezaz gain, bukaerako herskari ahoskaberako ere erabili da <q>: orreq. Testuak zenbat eta zaharragoak izan, orduan eta errazago halakoak topatzea; eta hala utzi ditugu. Bestalde, batzuetan <q> agertzen da <u> aurretik, baina bokala ahoskatu behar da: esquac, arzequa, buruqua. Horiek bere horretan utzi ditugu. Halaber, <guo> eta <gua> ager daitezke adibideren batean; horietan, gua → ga eta guo → go aldatu dugu, eta aparatu kritikoan aipatu: daguoenau → dagoenau, garaguarrilla garagarrilla. Inoiz gerta daiteke, <ç> agertzea herskaria islatzeko eta ez txistukaria; horietan erregularizatu eta ohar bidez adierazi dugu. Bestalde, kasuren batean <c> herskaria islatzeko erabili da /i/ aurretik: chicia. Horrelakoetan hala utzi dugu. 2.1.2.6 Sudurkari sabaikaria Sudurkari sabaikaria ez da beti berdin adierazten. Gehienetan <ñ> edo gainean puntua daraman <n> baten bidez idazten da, baina zalantza dago <in> eta <yn>
digrafoek sabaikaria islatzen ote duten; ziurrenik, batzuetan behintzat digrafoak sabaikaria islatzen du. Hala ere, digrafoa mantendu dugu. Beste batzuetan, grafia defektiboa izaten da eta <n> ager daiteke; halakoetan, ziur gauden kasuetan, <ñ> editatu dugu eta aparatu kritikoan adierazi. 2.1.2.7 Dardarkariak Dardarkariei dagokienez, maiz grafikoki bakuna eta anizkuna ez dira bereizten, eskuizkribuetan bereziki, eta <r> ager daiteke bakuna zein anizkuna islatzeko. Halakoetan, egoera erregularizatu dugu; horretarako, bakuna <r> eta anizkuna <rr> markatu dugu, baina aparatu kritikoan ohar paleografiko baten bidez adieraziz. Eskuizkribu batzuetan, anizkuna adierazteko <R> erabiltzen da; hauek <rr> digrafoarekin erregularizatu ditugu eta aparatu kritikoan adierazi ditugu, hitz hasierakoak izan ezik; azken horiek <r> eman ditugu. Kontsonante aurretik, ondoren edo hitz amaieran, ahoskera aldetik anizkuna izan eta <rr> idatzi bada, hala mantendu dugu: arrtu, onrra, aquerr. 2.1.2.8 Diakritikoak Kasu gutxi batzuetan kontsonante sudurkarien ordez aurreko bokalari < ͂ > diakritikoa erantsi zaionetan, ikurra kendu eta dagokion kontsonante sudurkaria jarri dugu. Liburu argitaratuetan ohikoa denez, ez dugu adierazteko beharrik ikusi; eskuizkribuen kasuan, ordea, aparatu kritikoan adierazi dugu. Bestalde, zenbait testuk azentua marka lezaketen diakritikoak dituzte. Testuetan <`>, <´> eta <^> agertzen badira ere, guk beti eman dugu <´>, eta iruzkinean azaldu dugu jatorrizkoan agertzen den ikurra. 2.1.2.9 Idazkera kultua Ohituragatik, etimologia mantentzeagatik edo eragin kulturalagatik, bereziki latinetik hartutako mailegu erlijiozkoek jatorrizko idazkera mantendu dute testu zaharretan, eta guk bere horretan utzi ditugu: Christio, Catholico, spiritu, scribau. 2.1.2.10 Letra larri eta xeheak Letra larri eta xeheei dagokienez, testuek maiz ez dute inolako sistematikotasunik. Gure edizioan gaurko usadioari jarraitu diogu.
2.1.3 Hitzen banaketa Hitzen banaketari dagokionez, egungo euskara estandarrean erabiltzen den ohiko banaketari jarraiki diogu, honako salbuespen hauetan izan ezik: a. Ezezko perpausak sortzeko ez partikula adizki jokatu bati loturik ageri bada eta aldaketa morfofonologikorik gertatu bada, bere horretan mantendu dugu: eçuen eçela, eztela. b. Halaber, aditz nagusiaren azken kontsonantea eta laguntzailearen aurrenekoa asimilatu direnean, bere horretan utzi dugu: erranion. Inolako asimilazio edo aldaketarik ez bada, bereizi egin ditugu. c. Bestalde, euskaraz idatzitako testu zaharretan au eta ori izenari lotuak joan daitezke eta batzuetan artikuluak izan litezke. Erakusleak diratekeenak bereiz jarri ditugu eta artikulutzat har litezkeenak batera. d. Elkarturik utzi dugu baterere. e. Inoiz hitz banaketa birmoldatzearen ondorioz gelditu diren ezohiko adibideak egokitu egin ditugu, testuaren ohiko idazkerari jarraituz: niquere → nic ere. Hori horrela, batzuetan, <n>-z bukatzen den hitzari <b>-z hasten den batek jarraitzen badio, hitza batera idatzi eta <mb> idatzi izan da, bi hitzak batuta. Halakoetan, bi hitzak banatu egin ditugu eta <n>-ra aldatu dugu hitz bukaera: guizombat guizon bat. Aldiz, hots aldaketarik izan bada, hala utzi dugu: galampat galampat. 2.1.4 Puntuazioa Puntuazio ikurren erabilera dela eta, gaur egungo ohiko erabilerari jarraitu diogu. Horrela, testua ulerterrazagoa izateaz gainera, orduko sintaxia ulertzeko ere lagungarri dateke. 2.1.5 Testuaren antolamendua: lerroak, paragrafoak eta orrialdeak Gure edizioan paragrafoak bere horretan utzi ditugu eta lerroak modu jarraian idatzi ditugu. Bertso, olerki eta kopletan, prosaz idatzita egon arren, bertso gisa eman ditugu, bertso-lerroak eskuinean bosnaka zenbakituta eta, hala balegokio, ahapaldiak bereizita. Orrialdeak direla eta, jatorrizkoan orrialde berria hasten denean < > ikurren bidez adierazi dugu, barruan orrialde zenbakia eta, hala balegokio, r eta v laburdurak erabiliz. Orrialde batean zutabe bat baino gehiago bada, r edo v ondoan a, b… jarri dugu; beraz,
<1va> lehenengo orriko ifrentzuko ezkerreko zutabea izango da, eta <1vb> eskuinean dagoena. Orrialdea amaitzean hitza banatzen bada, gucie- <137v> -nac kasu, orrialde zenbakia hitzaren bukaeran jarri dugu: gucienac <137v>. 2.1.6 Erdarazko hitz eta esaldiak Erdarazko hitz, esaldi eta egiturak bi motakoak izan daitezke. Batetik, mailegutzat edo makulutzat hartutako en fin eta gisakoak. Hauek jatorrizkoan dauden bezala utzi ditugu. Bestetik, nagusiki latinetik hartutako esaldi eta aipuak daude, sermoi askotan azpimarraturik emanda. Kasu honetan, letra etzanez eman ditugu. Hauekin batera, batez ere esaldietan, euskarazko lekukotasuna ematean, testuinguru gisa, inguruan duen erdarazko pasartea jarri dugu. Horiek aurkezteko CHARTAk edizio kritikoak egiteko ematen dituen irizpideei jarraitu diegu; hori horrela, letra biribilez erdarazko testuak, etzanaz euskarazkoak. 2.1.7 Ikur diakritikoak Testu batzuk ez dira guregana osorik heldu, besteak beste, orriak apurturik daudelako. Halakoetan, hutsunea dagoen kasuetan […] ikurra jarri dugu eta, hitza edo esaldia osatu edo interpretatu ahal izan dugun kasuetan, berreraikitako testua kortxete barruan eman dugu. Bestalde, zenbait testuren edizio paleografikoa eskaini dugu, horietan jatorrizkoan dauden laburdurak osaturik eman ditugun arren, < > artean jarri dugu jatorrizkoan falta dena. 2.1.8 Hutsak Begi bistakoak diruditen hutsak daudenetan, <sic> laburdura saihestu eta zuzendu egin ditugu eta aparatu kritikoan oharren bidez jakinarazi ditugu. Hutsa ote den zalantza badugu, testuan dagoen bezala mantendu dugu, dagokionean ohar bat eginez. 2.2 GOI-NAFARRERA ARKAIKO ETA ZAHARREKO TESTU LABURRAK Azpiatal honetan goi-nafarreraz ezagutzen ditugun testu laburrak bildu ditugu. Zaharrena XV. mendekoa da, eta berriena 1731koa. Gehienak prozesuetan agertzen diren esaldiak dira, zuzenean lekukoen ahotik jasoak. Lekukotasun horiek erromantzez, gehienetan gaztelaniaz, idatzitako testuetan daude idatzirik. Badira, hala ere, interes
linguistiko, kultural, sozial eta etnografikoa duten bestelako testu llaburrak ere, hala nola ezkontza fedeak, bertsoak, koplak eta errefrauak. Horietarik asko eskuizkribuak dira, baina gutxi batzuk liburu argitaratuetan agertutako euskarazko testutxoak dira. 2.2.1 Matxin Zalba eta Martin San Martinen arteko gutunak Goi-nafarrera arkaikoan idatzitako lehen euskarazko testu ezaguna 1416koa da, eta Martin San Martin eta Matxin Zalbaren artean idatzitako gutunen parte da. Letrakera gotikoz idatziriko gutun horiek nafar erromantzez dauden arren, pasarte batzuk euskarazkoak dira. Orotara bi gutun dira. Idoatek aurki zituen Nafarroako Artxibo Nagusiko Compto sekzioan —“Registro 339 de Tesorería, fol. 109. año 1415” erreferentzia eman zuen Idoatek—, eta 1969an argitaratu zituen testuaren transkripzioa eta faksimilea. Handik gutxira, Irigaraik (1970) irakurketa berria proposatu zuen, eta irakurketa horri atxiki zitzaion Sarasola (ConTAV § 4.2.1). Mitxelenak (1971b: 387, 20. oh.) testuaren ediziorik aurkeztu ez bazuen ere, zenbait zuzenketa proposatu zituen. Urte berean, Irigoienek eta Cierbidek (1971) testuaren euskarazko eta erromantzeko pasarteen transkribapena eta grafiaren, fonetikaren, morfologiaren eta lexikoaren azterketa egin zituzten. Berriki, Lekarozek (2014b) gutun horiek aztertu ditu, eta Monteanok (2015) testuaren beste edizio bat eta azterketa paratu ditu. Saio horretan, besteak beste, erakutsi du testua 1416koa dela, ez 1415ekoa, orain arte uste zenaren kontra. Bestalde, gutunen deskribapen fisikoa ematen du: La carta bilingüe está escrita en una pieza de papel de 220 por 193 mm con filigrana o marca de agua común en la época. Escrito en letra gótica-cursiva minúscula, de innegable influencia francesa y típica de la Navarra de principios del siglo XV, el texto ocupa los dos tercios superiores del pliego, con un par de párrafos seguidos de sus correspondientes firmas. Carece de fecha cronológica y tópica, y tampoco tiene al dorso ningún remite (Monteano (2015: 149). Idoateren proposamenari jarraikiz, Monteanok euskarazko edukiari bezala, testua idatzi eta jaso zutenei ere ematen die garrantzia. Hori dela eta, Matxin Zalba eta Martin San Martin nor ziren ikertu du. Aztergai ditugun testuok gorteko kontu ekonomiko bati buruzko bi gutun dira, paper berean idatziak. Lehena San Martinek idatzi zion Zalbari, eta bere erantzuna jasotzen du bigarren gutunak. Martin San Martin 1380. urte inguruan jaio zen, San Martin Unxen ziurrenik. 1405ean Juana infanta oinordekoaren idazkari eta ekonomia administratzaile lanetan
2.2.2 Pater noster txikia XV. mende hasierakoa bide den Pater noster txikia deritzon otoitz hau Iruñeko katedraleko liburutegian dago, 7. kodizeko 145v orrialdean. Kodize horrek Arnaldo Barbazangoaren —1318-1355 bitartean Iruñeko gotzaina— eskuizkribua biltzen du, eta amaieran dagoen orri batean esaldi solte batzuk daude. Zenbait hizkuntzatan idatzirik daude esaldi horiek, eta eskua ez da berdina guztietan. Dirudienez, luma-probak egiteko idatzi zituzten. Esaldi haien artean euskarazko otoitz bat dago, gotiko tankerako idazkera batean. Tamalez, eskuineko ertza ez da ongi irakurtzen, tinta erdi ezabaturik baitago eta orrialdearen ertza apurturik. Gifford eta Mitxelenak (1958) 1425. urtea baino lehenagokoa izan behar duela azpimarratu zuten, eskuidatzi horretan ematen den informazioan oinarriturik. Hain zuzen ere, Carlos por la gra… Rey de Navarra Conde de Eureus jartzen du, eta Evreux etxeko azken Karlos erregea 1425. urtera arte egon zen. Gifford eta Molhok (1957) eman zuten lehenik ezagutzera otoitz hau; dena den, Fausto Arocenaren laguntza izena zuten testua irakurtzeko eta Mitxelenarena ohar linguistikoak egiteko. Ondoren, Mitxelenak eta Giffordek (1958) hizkuntzari loturiko ohar batzuk egin zituzten. Azken lan horri hurrengo urtean beste zenbait ohar gehitu zizkion Mitxelenak (1959). Amaitzeko, Textos arcaicos vascos bilduman (§ 2.2.15) jaso zuen Mitxelenak. Hainbat urte beranduago, Satrustegik (1991c) testuaren hizkuntzaz landako ohar batzuk egin zituen. Haren ustez, esaldi solteak dira, kopistak buruz ikasi ondoren idatziak: Yo diría que se trata, más bien, de frases sueltas y palabras inconexas que el escribano o el copista fue insertando a ritmo libre de memorización, sin más intención que la de dejar correr la pluma para su puesta a punto, con el resultado obvio de un galimatías. El problema estriba en ir situando las distintas referencias dentro del posible contexto original (1991c: 80). Dena dela, Satrustegik (1991c: 81) ohartarazten du esaldien artean badaudela ahozko tradizioko otoitzetan agertzen diren egiturak, eta zenbait otoitzekin konparatzen du. Hain zuzen ere, Mitxelenak (TAV § 2.2.15) dio Pater noster txikia deitzen zaion otoitz magiko bat dela, eta J. A. Donostiak jasotako antzeko otoitz batzuk aipatzen ditu: Berueten bildu zuen Pater noster txikii, Jesus penitentzii. Lurrak dekar arogi, txotxak arduan gorrii eta Luzaiden Ave Maria xuria, bost penitentzia. Lurrak dakar ogia, xoxak ardan gorria. Halaber, Azkuek Gipuzkoan jaso zuen beste adibide hau ere aipatu zuen
hitzaren bigarren silaban dago; salbuespena erregué da. Bestalde, ez da afrikatua markatzen: bizate ‘bitzate’. Fonologian ez dago ezer nabarmentzekorik. Aitzitik, morfologiaz den bezainbatez, izan aditzaren hirugarren pertsona pluralean dirade pleonastikoa agertzen da. Bestalde, indikatiboaz landako perifrasietan aditzoina dago: ar bizate. Aldaera lexikoen artean, anaie dugu, bukaerako -e-rekin. OEHren arabera Erdi Aroan dagoeneko aldaera hori agertzen da eta, besteak beste, Leizarragak aldaera hori darabil. Mitxelenak (TAV § 3.1.13) ohartarazi bezala, Alesonek dakarren gaztelaniazko itzulpena ez da hitzez hitzekoa, eta ondoko itzulpena eman zuen Mitxelenak: “Labrit y el Rey son padre e hijo: tomen por hermano al señor Condestable”.
2.2.4 Arnold von Harffen hiztegia Arnold von Harff (1471-1505) zaldun koloniarrak erromesaldia egin zuen 14961499. urte bitartean. Bidaia horretan Jerusalema, Erromara eta Santiago de Compostelara joan zen, besteak beste (cf. Letts 1946; Brall-Tuchel & Reichert 2007). Santiagora bidean, Euskal Herritik pasatu zen; zehazkiago esanda, Nafarroa Beherea eta Garaia zeharkatu zituen: Donapaleu, Oztibarre, Donibane Garazi, Auritz, Larrasoaña, Iruñea, Gares, Lizarra, Los Arcos eta Viana, eta handik Logroñora joan zen. Santiagotik bueltan ere, Euskal Herritik pasatu zen berriro, baina ez zen Nafarroan sartu; itzuleran Araba, Gipuzkoa eta Lapurdi zeharkatu zituen (Gavel 1922: 581-585). Von Harffek bere bidaiaren memoria eskuizkribaturik utzi zuen, eta bertan ezagututako gauza eta animalia exotikoak irudikatu zituen grabatuetan (Gavel 1922: 382). Bisitatutako herrialdeetako hizkuntzez eta idazkerez interesa zeukanez, horien berri eman zuen: grezieraren, arabieraren eta hebreeraren alfabetoak jaso zituen. Horiezaz landara, Von Harffek bere irakurleentzat ezezagunak ziratekeen hizkuntzen hiztegiak ere egin zituen, oinarrizko hitzez osatuta eta ahoskatzen ziren bezala idatzita (ibid.). Mende batzuk lehenago Aimery Picaudek egin zuen antzera, Von Harffek bidaiaren kronika bat idatzi zuen, Santiagora bidean Euskal Herritik igarotzean. Kronika horretan, igaro zituen herriak zerrendatu eta bertako jendeez ari dela, Von Harffek dio idazten zaila den hizkutza bat dagoela Euskal Herrian. Halere, hitz eskutada bat jaso zuen eta, horrela, euskara-alemaniera hiztegi labur bat osatu zuen, euskaraz ohikoak ziren hitz eta esaldiak jasoz. Picaudek idatzitako hiztegitxoarekin batera, ezagutzen dugun euskarazko hitz zerrenda zaharrena da. Eskuizkribua osorik lehendabizikoz 1860an argitaratu zuen E. von Grottek Die Pilgerfahrt des Ritters Arnold von Harff von Cöln durch Italien, Syrien, Aegypten, Arabien, Aethiopien, Nubien, Palästina, die Türkei, Frankreich und Spanien, wie er sie in den Jahren 1496 bis 1499 vollendet beschrieben und durch Zeichnungen erläutert hat liburuan. Bertan, 227. orrian dator Von Harffek jasotako hitz zerrenda eta, kontuan izanda, Iruneaz diharduenean, Gendulaina joan aurretik, sartzen duela hiztegitxoa, pentsa daiteke iruindarra zela informatzailea, edo hitzok Iruñean jaso zituela bederen. Hamarkada batzuk beranduago Vinsonek (1892), Linschmannek ohartarazirik, euskarazko hiztegia jaso zuen hizkuntzari zegozkion ohar batzuekin. Beranduago, Gavelek (1922: 452-453) koloniarraren lana aztertu eta kronikan Euskal Herriari
dagokion zati osoa, euskarazko hiztegia barne, argitaratu zuen frantsesezko itzulpenarekin eta hizkuntza azterketarekin. Hamarkada bat geroago, Garatek (1931) hiztegiko pasarte ilun baten interpretazio berria plazaratu zuen, eta ohar batzuk egin zizkion Gavelen irakurketari. Hainbat urteren ondoren, Mitxelenak (TAV § 2.2.18) berriro argitaratu zuen testua, eta azterketa eta ohar berriak egin zituen. Hona dakargun edizioa paleografikoa da, egilea atzerritarra zenez, erabili zuen idazkera sistema bereziak zaildu egiten baitu interpretazioa. Gainera, eskuizkribua zuzenean ikusi ez dugunez, ez dakigu Grootek beti zuzen irakurri ote zuen Von Harffek idatzitakoa eta testuak dituen berezitasun grafiko batzuk ez ote diren Grootenak. Beraz, 1860ko argitalpenean oinarritu eta bertako sistemari jarraitu diogu. Euskarazko hiztegia liburuko 227. orrialdean dago, eta sarean ikus daiteke osorik.31 2.2.4.1 Testua Item in Pascayen hauen sij eyn eygen spraich die gar buese zo schrijuen is, der ich etzliche woert behalden hane, as hij vnden geschreuen steyt.32 Pascaysche spraich Item ogea broyt arduwa
tzien 2.2.4.2 Iruzkina Von Harffen hiztegia iruzkintzerakoan, kontuan izan behar dugu alemanaren grafia eta fonologia aintzat hartuta transkribatu zituela euskarazko ordainak, eta Von Harffen eskuizkribuan oinarriturik Grootek egindako edizioan hutsak egon daitezkeela. Hori dela eta, zaila da zenbait itzulpen eta egokitzapen interpretatzea. Hain zuzen ere, Gavelek (1922: 452, 34 oin-oharra) erreferentzia egiten dio Von Harffek hitz zerrendaren aurretik dioen ideiari; alegia, euskara ez zatekeen idazten gaztelania edo gaskoia baino zailagoa, izatekotan, transkribatzen da euskara beste hizkuntzak baino gaitzagoa. Izan ere, gaztelania eta gaskoia jakin ez arren, etimologia latindarragatik eta idazteko ohiturengatik zuzenago idatz zitzakeen Von Harffek hizkuntza horietatik hartutako hitzak, baina euskaraz ez zuen halako aukerarik izan. Testu honek dituen interpretazio zailtasunak direla kausa, Vinsonek (1892), Gavelek (1922), Garatek (1931) eta Mitxelenak (TAV § 2.2.18) egindako ohar eta interpretazioak kontuan izango ditugu. Zailtasunen artean, huetza ‘strobe’ aipa daiteke. Vinsonek eta, ondoren, Gavelek hiatzea ulertu zuten (< hiratzea ‘iratzea’ eta < hiretzea ‘idem’, hurrenez hurren). Mitxelenak, ordea, ‘ohatze’ interpretatu zuen. Hytzokosanma ‘etxeko jauna’ dela dirudi, Gavelen eta Mitxelenaren proposamena jarraituz. Interpretazioa zuzena bada, itxe aldaera dugu, eta horri esker, gutxi gorabehera muga dezakegu hiztegia osatu zuen eremua, Iruñetik hegoaldera ez baita aldaera hori agertzen. Bestalde, -sanma ‘jauna’ gisa ulertu behar da; zalantzarik gabe, <n> pro <u>
kasu hau ez da Von Harffek transkribatzean egindako hutsa, baizik eta Grootek eskuizkribua irakurtzea egindako hutsa. Hitzaren adiera dela eta, Mitxelenak hauxe dio: “‘un ventero, posadero’ o bien ‘huésped’, en el sentido ya anticuado de ‘el que hospeda, anfitrión’”. Gangon dissila egituran, azken hitza ‘dizula’ gisa ulertzeko arazo handiegirik ez dago, baina gangon zer den jakitea ez da aise. Vinsonek ‘egun on’ edo ‘gau on’ interpretatzen du; Gavelek bide beretik jotzen du, baina proposamenean urrunago doa, eta dio gangoac egun edo gau on dizula idatzi nahi zukeela, baina tarteko silabak falta direla. Mitxelenak Vinsonen hipotesiari heldu eta “(Jainkoak) egun (o gau?) on dizula” dela dio. Zalantzarik gabe, testu horrekin aritu direnen artean buruhauste gehien eragin duena azken esaldia izan da: schatuwa ne tu so gausa moissa. Lehen hitzarekin guztiak bat datoz eta neskatua irakurtzen dute. Alabaina esaldia bere osotasunean Vinsonek ‘neskatua eneki lo‘gitea nauzu’ interpretatzen du. Mitxelenak ere ne tu so ‘nahi duzu’ izan daitekeela proposatzen du. Halaber, gausa moissa-rekin eztabaida dago. Gavelek ‘gauza motza’ interpretatzen du, eta hipotesi horren alde egiten du Garatek. Hain zuzen ere, urrunago doa Garate eta dio euskaraz motz ‘alu’ esanahiarekin lekukotzen dela. Mitxelenak, aitzitik, hitzaren beste banaketa bat proposatzen du, alegia, gausam oissa; hala, lehena gautzan ‘etzan gaitezen’ edo goazen ‘joan gaitezen’ genuke; oissa, ordea, ilunagoa da, eta ‘ohean, ohera’ edo ‘batera’ adiera proposatzea ausartegitzat jotzen du Mitxelenak. Zailtasunak zailtasun, fonologia aldetik badirudi oa > ua bilakabidea gertatzen dela: arduwa ‘ardua’, oluwa ‘olua’, schatuwa ‘neskatua’. Bestalde, *j- zaharra sabaiaurrekoa izan litekeela dirudi, <s> grafemaren interpretazioaren arabera: hytzekosanma. Ez dirudi hasperena dagoenik: aragi, ne ‘nahi’. Testuak hizkuntza-ezaugarri bereizgarri gutxi dituen arren, badirudi, Mitxelenak proposatu bezala, Nafarroa Garaian jaso zituen hitzok, eta ez Nafarroa Beherean. Dialektalki, baieztapen horren alde egiten dute gasta eta arduwa hitzak agertzeak, eta ez iparralderago erabiltzen diren gasna eta arnoa. Bestalde, goraxeago aipatu dugunez, itxe aldaera agertzen bada testua, horrek adieraz lezake Von Harffek izan zuen informatzailea Nafarroako iparraldekoa zela.
33 aprilla] badirudi aurretik zerbait datorrela, baina ez da argi ikusten argazkian. Satrustegik oriaro edo ostaro irakurtzen du. Halere, ostaro hitzak ‘maiatz’ esan nahi du, ez ‘apiril’. 34 mayaça] aurretik zerbait idatzia dagoela dirudi, baina ezin dugu jakin zer den. 35 Garagarrilla] esk. garaguarrilla : Sat. garaguarçilla. Hirugarren <r>-aren azpian marka bat dago, eta <ç>-ren buztantzat har liteke; hala ere, gainerako <ç>-en aldean ezberdina da. Orrialde berean beste esku batez idatzia gaengarzila ere badago. 36 Açaroa] esk. acaroa; aurretik auendua tatxaturik.
2.2.6 Etxalekuko bertsoa Euskaraz kantatutako bertso hau Imozko Etxalekun asmatutakoa da, eta ziri-bertso bat da, 1491n Maria Iturburukok bereak ziren Etxalekuko jauregia eta dorrea Uharte Arakilgo Filipe Beamonti saldu zizkiolako egina. Maria Iturburuko, alargundu ondoren, Martitxo Musu morroiarekin —auziko lekuko batzuek “lacayo” gaitzizenaz deitzen diote— ezkondua zen. Eratsungo gizon batek auzitara eraman zuen Maria, jauregi eta dorrea bereak zirela esanez. Auziagatik, eta diru larritasunek hartaraturik, Maria Iturburukok jauregia eta dorrea saldu behar izan zituen, Martitxoren onespenarekin. Tratuan sartu omen zen, baina, Maria Uharte Arakilera aldatu behar zela, Filiperekin bizitzera. Egoera horrexek eraginda ondu zituen Etxalekuko jendeak testu honetako bertsoak, eta erromantzez idatzitako auzi-paperetan txertatu ziren Maria Iribarren lekukoaren adierazpenen barruan. Egoera horrek eraginda ondu zituen Etxalekuko jendeak testu honetako bertsoak. Pertsonen duintasuna edo ohorea zikintzen duten gisa honetako kopla edo ziribertsoak ez dira horren ezezagunak euskal tradizioan. Horien artean ezagunetan 1619an idatzi ziren Tolosako bertso iraingarriak izan litezke (TAV § 3.1.25), baina badira gehiago, Urkizuk gogorarazten duenez (2009: 433-434). Urrizolak (2007a: 63, 7. oin-oharra) gogorarazten duenez, bertso hau da Nafarroako gertakari bati erreferentzia egiten dion euskarazko kantu zaharrena, Alesónek jasotakoa baino bizpahiru urte lehenagokoa baita. Halaber, dokumentua bera ere euskal kantu bat jasotzen duen zaharrena litzateke; izan ere, ezagutzen diren hurrengo kantu zaharrak Garibairen lanetan eta Ibaguen-Cachopin kronikan beranduago jaso ziren. Hain zuzen ere, bertso hau 1541 eta 1546 bitartean idatzitako auzi-agiri batean dago. Nafarroako Artxibategi Nagusian gordetzen da, 197.511 prozesuko 13r folioan. Urrizolak (2007a) eta Maiora Mendiak (2011: 37) eman dute argitara, lehenak argazkiarekin. Guk geuk beste zenbait bertso eta koplarekin ere jaso dugu lekukotasun hau (Reguero argitaratzea-3). Urrizolak (2007a: 61) 1491 inguruan datatzen du koplari dagokion gertakaria, baina, esan bezala, lekukoen adierazpenak 1541-1546 bitartean jaso ziren. Beraz, bertsoa ziurrenik 1491 inguruan sortu bazen ere, XVI. mendearen erdialdean jasotakoa da. Maiora Mendiak (2011: 37) 1545eko data ematen dio idatziari.
2.2.7 Ezkontza fedeak Goi-nafarrera arkaikoko testuen artean ezagunak dira ezkontza fedeak. Jimeno Juríok (1997: 75) azaltzen duenez, Erdi Aroan ezkontzeko bi bide zeuden, Elizakoa eta zibila; Trentoko Kontzilioaren ondoren klandestino eta sekretuak ziren azkenak. Ezkontza zibil horiek administrazioaren begietan ofizialak zirenez, Trentoko Kontzilio aurretik bederen, agirietan jaso ziren ezkontideen eta lekukoen hitzak, haietariko batzuk euskaraz. Ezbairik gabe gehiago izango ziren arren, goi-nafarreraz idatzita gorde zaizkigun ezkontza fedeak bederatzi dira: Uitzikoa (1506), Arizkurengoa (1535), Beorburukoa (1536), Utergakoa (1547), Olatzagutikoa (1548), Bakedaokoa (1550), Agoitzekoa (1551), Zufiakoa (1552) eta Espartzakoa (1556). 2.2.7.1 Uitzi Ezagutzen dugun euskarazko ezkontza fede zaharrena 1506koa da, Larraungo Uitzin izan zen eta auzi-paper batzuetan agertzen da. Hiru pertsonari eragiten die gertakariak: Milia Leitzako Uitziko Martin Aranokorekin ezkondu zen, baina ohartu zen lehendik sekretuan Martin Juana Uitzikorekin ezkondua zegoela. Hori dela eta, salaketa jarri zuen Miliak Martinen aurka. Halere, Martinek aurreneko ezkontza baliogabea zela defendatu zuen. Halere, Miliak epaitegietara jo zuen bere ezkontza bidezkoa zela eta Elizaren bedeinkazioa zuela esanaz. Lekukoak ez datoz beti bat, eta horietarik bik, Juan Gorritikok eta Graciana Uitzikok, esan zituzten jarraian jaso ditugun euskarazko fedeak (Satrustegi 1992: 56). Epaileak, azkenik, ontzat eman zuen Martin Aranokoren eta Juana Uitzikoren arteko ezkontza hura (Satrustegi 1992: 58). Lekukotasuna 1509an idatzitako latinezko agiri batean omen dago. Satrustegiren arabera (1992: 56), Iruñeko katedraleko artxiboko agiri batean dago: “Procesos. Huici. 1509” erreferentzia aipatu zuen Satrustegik, baina guk ezin izan dugu erreferentzia horrekin aurkitu, ezta katedraleko artxibozainarekin hitz eginda ere. Badaezpada, Elizbarrutiko artxiboan begiratu dugu, baina bertako katalogoan ere ez dugu ezer aurkitu. Ondorioz, Satrustegik (1992) emandako transkripzioak eta irudiak baliatu behar izan ditugu gure edizioa egiteko, berak eman baitzuen lehen aldiz ezagutzera. Orotara lau esaldi dira. Lehen esaldia Juan Gorriti lekukoak eta bikotea ezkondu zuenak esan zuen. Bigarren esaldia eskribauak Juan Gorritiren adierazpenetik jaso bazuen ere, senargaiaren hitzak dira. Biak daude agiriko 4. orriaren ifrentzuan.
Hirugarren eta laugarren esaldietan andregaiaren hitzak daude, baina Graziana Uitziren lekukotza da. Satrustegik (1992: 57) dioenez, Graziana Gorritikoa zen, eta bi maitaleen bitartekari izan zen. Agiriko 9. orriaren aurkian daude azken esaldi horiek. 2.2.7.1.1 Testua (1) [...] Hic, Martie Arano, arçen duc Johana, presentean dagoenau,40 eure emazteren? [...].
presentean dagoen au eure emazteren, arcen dut neure emazteren eta arcen duc Johana eure emazteren. Aditz morfologiaz den bezainbatez, *edun aditzaren erroa -u- da: dut, duc. Aditzen ari garela, interpretatzen arazoan eragin ditu guk nayçacan eman dugun adizkiak. Satrustegik (1992: 59) nayçacanala hartu zuen adizkitzat; alegia, guk hautakaritzako juntagailutzat hartu duguna, Satrustegik konpletibo markatzat hartu eta iradoki zuen alokutibo femeninoa zela. Gure interpretazioa zuzena bada, nayçacan ‘natzaion’ subjuntiboa genuke: ‘hartzen dut neure emaztetzat, on eta leial izan natzaion, ala dudanaz eta izango dudanaz’. Naitzaikan beste inon aurkitu ez badugu ere, natzaiko ‘natzaio’ dakar Otxoa Arinek, eta atzizkia gehitzean eratorpen legearekin o > a egiten da.42 Beriainek nayçayo dakar, datiboko -o-rekin, baina ai diptongoarekin. Aditzarekin amaitzeko, geroaldi trinkoa agertzen da: duquedanas. Sintaxi gaietan, eure eta neure izenordainen erabilera bat dator Linschmann-Aresti legearekin: Arçen dut neure semazteren. Lexiko aldetik, semazte agertzen da, emazte-rekin batean. Ez da irakurtzeko eragozpenik, eta ez dirudi hutsa denik, eskribauak bi lekukoren ahotik jaso baitzuen hitz bera. Hala ere, ez dugu ezagutzen aldaera horren beste lekukotasunik.
2.2.7.2 Arizkuren Artzibarko Arizkurengoa da lekukoturik daukagun bigarren ezkontza fede. 1535ean Katalina Arizkurengoren eta Martin Jasokoren artean auzia izan zen. Azken horrek Katalina, ustez haren emaztea, salatu zuen, baina emakumeak ukatu egiten zuen egozten zitzaizkion ezkontza fedeen balioa. Egun lekukotasuna jasotzen duen 1537ko agiria Iruñeko Elizbarrutiko artxiboan dago jasorik C. 42, n. 14 erreferentziarekin, 35v orrialdean. Satrustegik (1992) eman zuen testua ezagutzera, baina faksimilerik gabe. Guk jatorrizkoa ikusteko aukera izan dugu, eta bertan oinarritu gara testuaren edizioa egiteko. Dena den, Satrustegirena (S) kontuan hartu dugu. Guztira hiru esaldi dira, eta orrialde berean daude. Hirurak dira senarraren ahotik hartutako adierazpenak. Antza denez, bi aldiz eman zuten ezkontzeko hitza; bigarren eta hirugarren esaldiak bigarren hitz-emate hartakoak dira, baina Katalina ustezko emaztegaiak ukatu egiten du hori esan zuenik. Hortik aurrera agiria latinez dago. 2.2.7.2.1 Testua (1) [...] Nic prometacen43 derauçut ez secula çuri44 faltaceco eta çuçaz45 verce emazteric46 ez eguiteco [...].
2.2.7.3 Beorburu 1536an Txulapaingo Beorburun auzia eragin zuen ezkontza fede batek. Kasu hartan, hamarkada bat lehenago, 1527an, izandako euskarazko ezkontza fede bat delaeta piztu zen eztabaida. Satrustegik (1981: 79-80) azaltzen duenez, Maria Beorburukok jarri zuen salaketa Martin Beltzuntzeren aurka, honek Mariari emandako ezkontzeko hitza ez betetzeagatik. Gainera, Martin beste emakume batekin ezkondu zen Elizaz, Belaskoaingo Maria Arraizarekin, alegia. Epaia emaztearen aldekoa izan zen, eta Martinen bigarren ezkontza ezeztatu zuen. Prozesua osorik latinez idatzirik dago, eta Maria Beorburukoaren euskarazko lekukotzak jasotzen ditu. Lekukotasuna jasotzen duen agiria Iruñeko Elizbarrutiko artxiboan dago gaur; C. 42 15 zbk. erreferentzia darama eta 10r, 10v, 12r, 17v, 19r, 19v eta 21r orrialdeetan agertzen dira euskarazko esaldiak. Satrustegik (1981: 79-85, 1987: 20-21) eman zuen ezagutzera. Elizbarrutiko originala ikusteko aukera izan dugu eta bertan oinarritu gara gure edizioa egiteko. Denera, 10 esaldi dira. Lehen hiru esaldiak senar-emazteen adierazpenak dira, eta prozesuan bertan daude jasorik. Gainerako ezkontza fedeak prozesuari jarraitzen dion adierazpenean agertzen dira. Bertan prozesuan agertzen diren esaldiak kopiatu dira, baina zenbait aldaketa eta zuzenketarekin, iruzkinean ikusiko dugunez. Hori dela eta, Satrustegik (1981: 85) dio kopiatu zuen idazkariak euskara ezagutzen zuela. 2.2.7.3.1 Testua
2.2.7.4 Uterga Hurrengo ezkontza fedea Utergakoa da, eta 1547an izan zen. Orduko hartan, Joana Utergakok eta Martin Azteraingok elkarrekin ezkonduko zirela hitz eman zuten. Halere, bi urte beranduago Martin beste emakume batekin ezkondu zen Elizaz. Orduan, Joanak egoera salatu zuen, baina epaileak Martinen bigarren ezkontza hobetsi zuen. Gaur egun, Iruñeko Elizbarrutian dago 1549ko prozesu batean (C230, 9 zbk., 1v). Satrustegik (1977a) eman zuen lehenengoz ezagutzera lekukotasun hau faksimile eta edizioarekin. Halaber, beranduago Sarasolak (ConTAV § 5.2.2) eta Satrustegik (1987: 22) testua berrargitaratu zuten. Hona dakargun edizioa egiteko originala ikusi dugu. Ditugun bi esaldi hauek zuzenean emaztegaiaren ahotik jasoak dira, eta biak daude 1v orrialdean. 2.2.7.4.1 Testua (1) [...] Nic, Martin, i,93 Joanna, arçen aut neure alaroçaçat eta hic ar naçan ire esposoçat, eta prometaçen94 dinat ez verçe emazteric eguiteco i vaycen95 vici nayçen artean eta guardaçeco lealtadea. Ala fedee. Ala fedee. Ala fede [...].
2.2.7.5 Olatzagutia Olatzagutian auzia izan zen 1548an, euskarazko ezkontza fede bat zela eta. Juan Ibañezek jarri zuen Paskualaren aurkako salaketa hura. Helburua Paskuala harekin bizitzera behartzea zen, ustez bien artean egin zuten ezkontza fede klandestinoan oinarrituta. Paskualak, ordea, ukatu egin zuen halakorik zutenik. Satrustegik (1981: 86) kontatzen duenez, Paskuala lagunekin hurrak eta masustak biltzen ari zela Juan Ibañez hurbildu zitzaion. Juanek dioenez, Paskualak ezkontzea onartu zuen, baina emakumeak salatzen du indarkeria erabili zuela Juanek. Ustezko ezkontza fede haren berri 1548an latinez idatzitako auzi-agiri batean jaso zen. Hala ere, lekukotzak erromantzez bildu ziren, eta horietan daude euskarazko ezkontza fedeak. Egun Iruñeko Elizbarrutiko artxiboan dago agiria, C45, 11 zbk. erreferentziadun agirian. Satrustegik (1981: 86-90 eta 1987: 23-24) eman zuen ezagutzera lehenengoz. Jatorrizkoa ikusi dugunez, bertan oinarrituta egin dugu gure edizioa. Ezkontza fedeen sei lekukotzak 1v, 9v, 10v eta 11r orrialdeetan agertzen dira, eta ustezko senargaiaren ahotik jasota daude, erromantzeko testuan sarturik. Aldiz, azken esaldia 18v orrialdean dago, eta Paskualak esandakoa da. Azken esaldi hori latinezko adierazpen luzeago batean dago. 2.2.7.5.1 Testua (1) [...] <1v> Vada, nic ematen derauçut97 çuri,98 Pascoala, neure fedea, senarrac eta emazteac ematen duten vecala,99 eta arcen çaitut100 neure emazteçat101 [...].
2.2.7.6 Bakedao Ameskoako Bakedaon izan zen arestikoen pareko ezkontza fedea. 1550ean Juan Bakedaokok Teresa Bakedaoko salatu zuen berarekin bizitzera behartzeko, bien artean pribatuan egindako ezkontza fedeagatik. Latinez idatzitako prozesu batean daude euskarazko ezkontza fedeak, eta agiri hori Iruñeko Elizbarrutiko artxiboan dago C46, 7 zbk. erreferentziarekin; 3r orrialdean daude euskarazko pasarteak. Bi esaldi dira, eta biak jaso ziren senargaiaren ahotik. Gainerakoak bezala hau ere Satrustegik (1981: 90-91 eta 1987: 25) eman zuen ezagutzera. Guk jatorrizkoa ikusteko parada izan dugu, eta bertan oinarritu gara gure edizioa egiteko. Dena den, Satrustegirena (S) ere kontuan hartu dugu. 2.2.7.6.1 Testua (1) [...] Nic çuri,121 Joaneç,122 emayten derauçut neure fedea çuri,123 Theresa, çure senar içayteco eta ez çuçaz124 verce emazteric eguiteco [...].
2.2.7.7 Agoitz Ondoko ezkontza fedea Agoitzekoa da, eta Satrustegik (1992) eman zuen ezagutzera testuaren edizio eta faksimilearekin. Martin García Pérez Agoitzekoak 1551. urtean Maria Bizkarretako herrikideari eskatu zion, ustez, lehendik biek zuten ezkontza zina bete zezan. Emaztegaiak, ordea, esan zuen konpromisoa ez zela loteslea. Katalina Tabarko eta Graziana Urizko izan ziren lekuko eta senar-emaztegaiek elkarri ezkontza fedea eman ziotela baieztatu zuten. Satrustegik emandako informazioaren arabera, ezkontza fede hori jasotzen duen agiria Iruñeko Elizbarrutiko artxiboan dago, 1799ko prozesu bati atxikita. Bertan 1551n Agoitzen izandako ezkontza fede haren lekukotasuna agertzen diren bi folio omen daude. Erreferentzia ematerakoan Satrustegik (1992: 61) “Procesos. Aoiz 1551, fol. 15 v.” aipatzen du, baina Elizbarrutian erreferentzia horrekin ez dugu ezer aurkitu, eta katalogoan begiratuta “Aoiz”, “1551” eta “1799” sarreretan ez dugu ezkontza fede horren arrastorik aurkitu. Hori dela eta, Satrustegiren faksimilean oinarritu gara gure edizioa egiteko. Orotara bost esaldi dira. Lehen bi esaldiak Graziana Urizko lekukoaren ahotik jasoak dira 15v orrialdean. Hirugarren lekukotasuna, aldiz, Martin Gongorak jaso zuen emaztegaiaren ahotik, galdeketan; 23r orrialdean dago. Laugarren eta bosgarren esaldiak notarioak jaso zituen, prozesuaren 24. orrialdean daude eta senarraren hitzak dira. 2.2.7.7.1 Testua (1) [...] Nic fedea prometaçen129 derauçut ez verçe emazteric130 eguiteco, eta emazteçat131 arçen çaytut [...].
2.2.7.8 Zufia Ezagutzen dugun hurrengo ezkontza fedea 1552ko auzi agiri batean agertzen da. Hitz-ematea Zufian izan zen, Mari Miguel Zufiakoren eta Diego Zufiakoren artean, 1550eko Corpus egunean (Satrutegi 1987: 26). Geroztik, bikoteak ohe berean egiten zuen lo, emaztearen ahizparekin. Halere, gizonaren familiak ez zuen harremana begi onez ikusten, familien prestigio kontuagatik, eta auzitara jo zuten. Iruñeko epaileak hitzamena ontzat hartu bazuen ere, beranduago Zaragozako epaitegiak ezkontza ez zela baliozkoa deliberatu zuen. Lekuko gisa aritu ziren Martin Carlos zufiarra eta Mari Miguelen ahizpa (zehaztasun gehiagorako, ik. Satrustegi 1978-79: 231 eta 1987: 26). Auzia jasotzen duen agiria Iruñeko Elizbarrutiko artxiboan dago egun, C54, 9 zbk. erreferentzia daraman agirian. Irigaraik (1933) eman zuen lehenengoz ezagutzera eta, ondoren, beste zenbaitek testuaren edizio gehiago plazaratu dituzte (Mitxelena TAV § 3.2.6, Apat Echebarne 1971, Satrustegi 1978-1979, Satrustegi 1987). Dena den, Irigaraik, Mitxelenak eta Apat Echebarnek ez zituzten esaldi guztiak jaso, beraz, lehen edizio osoa Satrustegirena da. Guk jatorrizkoa ikusi dugu eta huraxe hartu dugu oinarri, baina Satrustegiren (S) irakurketa kontuan hartu dugu. Ikus daitekeenez, zazpi esaldi dira guztira. Lehen bi lekukotasunak 20r orrialdean daude eta emaztegaiaren lekukotza da. Hirugarren lekukotasuna Martin de Carlos lekukoaren hitzak dira; prozesuko 31r orrialdean daude. Laugarren eta bosgarren esaldiak 36. orrialdearen ifrentzuan daude eta Katalina andregaiaren ahizparen ahotik jasoak dira. Seigarren eta zazpigarren esaldiak ere, Katalinak esandako hitza dira, prozesuan aurreago beste lekukotza batean jasoak. 2.2.7.8.1 Testua (1) [...] Nic, Diego de Çufia,140 ematen drauçut141 neure fedea çuri, Maria Miguel, ez verce emazteric eguiteco [...].
2.2.7.9 Espartza Ezagutzen den Nafarroako azken ezkontza fedea 1556ko da, Galar zendeako Espartzakoa. Hain zuzen ere, Joannis Remirizen eta bere gurasoen etxean neskame zegoen Maria Taxonarkoren artekoa da hitz-ematea. Agirian esaten denez, Joannis Mariaren atzetik zebilen, eta sexu eskean hurbildu zitzaion halako batean; orduan, neskak erantzun zion ezkondu ezean ez zuela egingo halakorik. Hori horrela, lehen aldiz egin zuten ezkontzeko promesa, baina lekukorik gabe. Beranduago, bigarren aldiz eman zuten ezkontzeko hitza, orduan bi lekukoren aurrean: Joana Taxonarkoa, andregaiaren izeba, eta andre adindu bat. Iruñeko Elizbarrutiko artxiboko agiri batean agertzen da, C48, 1 zbk. erreferentziarekin. Agiriaren lehen zatia erromantzez idatzirik dago; ondoren, ordea, latinez dago gertakarien azalpena. Lekukotasun horren berri Fagoagak (1961) eman zuen testuaren transkripzioarekin, eta, gero, Mitxelenak (TAV § 3.2.6) berriro argitartu zituen. Beranduago, Satrustegik (1977b) berrargitaratu zituen edizio berri bat eta faksimilea. Esan denez, lekukotasuna 1556koa den arren, 1557an jaso zen idatziz birritan, lehenik erromantzezko testuan eta, ondoren, latinez idatzitakoan. Ezin izan dugu Iruñean dagoen jatorrizkoa ikusi; hori dela eta, Satrustegik (1977b) emandako faksimilean oinarritu gara gure edizioa egiteko, bere irakurketa eta oharrak kontuan hartuta. Agirian guztira euskarazko hamabost pasarte daude. Lehen bi esaldiak Maria Taxonarkoaren, andregaiaren, testigantzak dira, eta lekukorik ez zegoen lehen ezkontza hitz-ematekoak dira. Gainerako esaldi guztiak bigarren aldikoak dira. Ofizioak egin zituen adineko andrearenak adierazpenean jaso ziren (3) eta (5) esaldiak eta horien erantzunak diren (4) eta (6). Zazpigarren esaldia andregaiaren izeba zen Joana Taxonar lekukoaren ahotik jaso ziren epaiketan senarraren hitzak. Aitzitik, azken esaldiak —gure edizioko (8) eta (9)— ezkontzaren lekuko izan zen adineko andrearen ahotik jaso ziren, eta senargaiaren eta emaztegaiaren hitzak dira. Lehen sei esaldiak latinez idatzitako azalpenean agertzen dira kopiaturik; ez, ordea, azken hirurak. Satrustegik (1977b: 265) proposatzen duenez, kopian euskarazko pasarteek jasan zituzten aldaketek iradokitzen dute kopiatzailea euskaldun jantzia zela.
2.2.8 Esaldi eta testu laburrak Azpiatal honetan, goi-nafarreraz lekukotu diren esaldi eta testu laburrak aurkeztu eta iruzkinduko ditugu. Horietariko gehienak lehenagotik argitaratuak dira; asko Maiora Mendiak (2011) bildu zituen, baina badira beste zenbaitek ezagutzera emandakoak ere: esaterako, Erdoziak (2005) eta Urrizolak (2004, 2007b) jasotakoak, Mitxelenak (TAV), Satrustegik (1978-79, 1981, 1991a) eta Sarasolak (ConTAV) emandakoez lekora. Nolanahi ere den, argitaraturik dauden arren, ahal izan dugun heinean, jatorrizkoak kontsultatu ditugu geure irakurketa kritikoa egin ahal izateko. Hori dela eta, beste autoreek ikusi ez dituzten esaldi gutxi batzuk aurkitu ditugu. Aparatu kritikoan beste editoreen irakurketa proposamenak jaso ditugu, hurrenkera kronologikoari jarraituz, eta irakurketa bakoitza editorearen abizenaren lehen letrarekin markatu dugu. Gainera, aurreko editoreek oker emandako erreferentzia batzuk zuzendu ditugu, batez ere, Artxibo Nagusiak sarean jarri dituen dituen prozesuen fitxei esker. Horietako batzuk tesiaren azken fasean ezagutu ditugu, eta Ekaitz Santaziliaren laguntza izan dugu jatorrizkoak eskuratu eta aurreko editoreen irakurketak zuzentzeko edo berresteko. Bestalde, azken fase honetan beste zenbait prozesutan euskarazko esaldi gehiago direla jakin dugu —ez dakigu zenbat—, baina erreferentzia zehatzik lortu ez dugunez eta ikusi ez ditugunez, gure corpusean ez ditugu sartu. Irekia geratzen da, beraz, goi-nafarrerazko testu zaharren corpusa osatzen jarraitzeko aukera. Esaldiak eskualdeka sailkatu eta aztertu ditugu, baina eskualde geografikoak dira, ez beti linguistikoak (ik. 5. mapa); alegia, bi herri eskualde berean sartu izanak ez du adierazten mintzo berekotzat ditugunik. Eskualdeak antolatzeko ondoko hurrenkerari jarraitu diogu: Bortziriak (§ 2.2.8.1), Malerreka (§ 2.2.8.2), Baztan (§ 2.2.8.3), Basaburua Txikia (§ 2.2.8.4), Larraun (§ 2.2.8.5), Araitz-Betelu (§ 2.2.8.6), Sakana (§ 2.2.8.7), Ultzamaldea (§ 2.2.8.8), Esteribar (§ 2.2.8.9), Erroibar (§ 2.2.8.10), Eguesibar (§ 2.2.8.11), Zaraitzu (§ 2.2.8.12), Ameskoa (§ 2.2.8.13), Goñerri (§ 2.2.8.14), Deierri (§ 2.2.8.15), Lizarreria (Metauten eta Barbarin; § 2.2.8.16), Gesalatz (§ 2.2.8.17), Ollaran (§ 2.2.8.18), Oltza (§ 2.2.8.19), Iruñerria (§ 2.2.8.20), Etxauribar (§ 2.2.8.21), Izarbeibar (§ 2.2.8.22), Elortzibar (§ 2.2.8.23), Itzagaondoa (§ 2.2.8.24), Agoitzaldea (Agoitz, Elo, Irunberri eta Longidako Artaxo; § 2.2.8.25), Orbaibar (§ 2.2.8.26) eta Artaxoa (§ 2.2.8.27). Horiezaz landara, geografikoki kokatu ezin izan ditugun beste hiru lekukotasun jaso ditugu amaieran (§ 2.2.8.28). Eskualde
asko izan arren, beren artean desoreka handia dago. Batzuetan, Iruñerrian adibidez, eskualdeko zenbait herritako esaldiak ditugu; beste batzuetan, aldiz, herri bakar bateko esaldi bakarra dugu. Eskualde bakoitzeko lekukotasunak kronologikoki eman ditugu, eta horietako bakoitzaren izenburuan herria, urtea, artxibategia eta agiriaren erreferentzia eman ditugu. Ondoren, haien iruzkina egin dugu. Beraz, eskualde bakoitzak bere hizkuntzairuzkina dauka. Lekukotasun hauek guztiak erromantzez —nagusiki, gaztelaniaz— idatzitako agirietan txertaturik daudenez, esaldiak beren testuinguruan ematen ahalegindu gara, hain zuzen ere, testuingurua izateak eta gaztelaniazko itzulpena izateak esaldia interpretatzen lagundu baitezake. 2.2.8.1 Bortziriak Aurkeztuko ditugun lehen esaldiak Bortzirietakoak dira; zehazki, Lesakakoak dira jaso ditugun lekukotasun guztiak, hiru orotara. XVI. eta XVII. mendeetakoak dira, eta Nafarroako Artxibo Nagusiko prozesuetatik atereak daude. Liskarren poderioz abiatutako prozesuetan lekukoek euskaraz egindako aitorpenak dira guztiak. Maiora Mendiak (2011: 42, 122 eta 135) eman zituen, dakigula lehenengoz, ezagutzera. Ondoren, Santaziliak (2015) 1549ko esaldiaren irakurketa berria eta haren azterketa aurkeztu ditu. Jatorrizkoak ikusteko parada izan dugunez, horietan oinarritu gara gure edizioak osatzeko. 2.2.8.1.1 Testuak a. Lesaka, 1549; NAN 65107. <121v> […] en que oyó y comprendió que el dicho Ripa dixo y habló no sabe con quién las seguientes: Suc ezindiro erran au ola baten es galceagatic,174 que quiere en romance dezir: “Vos no diríais esto por no perder una errería”.
2.2.8.2 Malerreka Malerrekako Urrotz herrian 1582an izandako gertakari baten karietara irekitako prozesuan jaso zen euskarazko esaldi hau. Maiora Mendiak (2011: 80-81) bildu zuen lehenik. Lekukotasun hau da eskualde osoan dugun bakarra, eta XVI. mendekoa da. Jatorrizkoa ikusi dugu eta bertan oinarritu gara gure irakurketa egiteko. 2.2.8.2.1 Testuak a. Urrotz, 1582; NAN, 99059. <62v> […] dixo el delincuente y acusado al dicho Harnaut de Billanueba en bascuence, oyéndolo muy bien este testigo: Guiçona181 char duc buffeta bat182 emanagatic quexassen183 den ha, y que quiere dezir: “Ruin es el hombre que por un bofetón que le dan se quexa”. 2.2.8.2.2 Iruzkina Grafia aldetik, azpimarratzekoa izan daiteke afrikatua markatzeko saiakera <ss> digrafoa erabiliz: quexassen. Adibide berean dagoen <x> sabaiaurrekoa bide da, gaztelaniazko quexa hitzean ere sabaiaurrekoa baitugu (ik. Company & Cuétara 2008 [2014]: 234). Fonologiari dagokionez, ez dirudi hasperena erabat galdu denik: quexassen den ha adibidean, agidanean, hasperena mantentzen da. Gainera, Manterolak (2015: 329) erakusten duenez, den ha bereizketa horrek erakuts lezake artikulutik baino erakusletik hurbilago dagoela ha. Beraz, <h> hasperentzat hartzen badugu, erakusleen protoformaren aurrean geundeke. Aditzei begiratuz gero, *edun aditzaren orainaldiko errotzat -u- erabiltzen da: duc. Sintaxian, emanagatic adibidean ikus daitekeenez, [partizipioa + -agatik] egitura erabiltzen da kausazkoa eta aspektu burutua adierazteko. Amaitzeko, lexiko aldetik buffeta agertzen da, OEHren arabera (s.v. bufeta) Larramendi da lehena lekukotzen eta lapurterazkoa bide da. Lekukotasun honek zenbait mende aurreratzen du lehen agerraldia, eta hitzaren hedadura geografikoa zabaltzen du.
184 <v>] agiriko orrialdeek ez dute zenbakirik; beraz, ez dakigu zein zen lekukotasun hau daraman orrialde zenbakia, baina aurkian dago.
hau jasotzen. Amaitzeko Aalquegabeoc (1660) eta oray (1659) ekialde zabaleko hitza eta aldaera ditugu, hurrenez hurren.
217 naçazu] esk. nacazu. 218 diciendo] aurretik tatxaturik euskarazko esaldi hau dago: zatoz zu etta atra nazazu. 219 elizatiq] lerro honen eta azpikoaren artean, baina ezkerreko ertzean elizatiq dago idatzia.
227 da] lerro artean. 228 lapur] aurretik bi hizki tatxaturik, badirudi <ya>.
2.2.8.8 Ultzamaldea Ultzamakoak eta inguruko ibarretakoak dira jarraian dakartzagun XVI. eta XVII. mendeetako lekukotasunok. Lekukotasun kopuru urriagatik, multzo berean sartu ditugu Ultzamarekin muga egiten duten Anueko, Atetzeko, Basaburua Nagusiko eta Odietako lekukotasunak. Hortaz, ondoko herrietako lekukotasunak bildu ditugu hemen: Igoa (Basaburua Nagusia), Zenotz (Ultzama), Urritzola-Galain (Ultzama), Ostiz (Odieta), Anue, Ihaben (Basaburua Nagusia), Iraizotz (Ultzama), Olague (Anue) eta Arostegi (Atetz). Ultzamako hiru lekukotasunak, Anuekoa eta Ostizekoa Sarasolak (ConTAV § 5.2.4) jaso zituen, eta hark, aldi berean, Idoatek (1973, 1978) argitaratutako lekukotasunetatik hartu zituen. Lehendabizikoen kasuan, Sarasolarena da aurreneko iruzkina; aldiz, Iraizotzekoari dagokionez, aurrenekoz Irigaraik (1972) eman zituen ezagutzera testuaren edizio eta faksimilea, hari Idoatek erakutsi ondoren. Geroago, Sarasolak (ConTAV § 5.2.6) eskaini zuen bigarren edizioa, irakurketan desberdintasun txiki batzuk eginez. Idoatek erabat zehaztu ez bazuen ere, 1576 urtea daramaten lekukotasunak (Zenotz, Urritzola-Galain eta Ostizekoak) agiri berekoak izan daitezke, hau da Nafarroako Artxibo Nagusiko 9.991 erreferentziadun prozesukoak. Eskuartean izan dugu prozesua eta hagitz prozesu potoloa da. Gainera, tamaina desberdineko orrialdez osaturiko zenbait agiri multzo ditu. Ondorioz, ezin izan ditugu lekukotasunok aurkitu eta Sarasolaren edizioan oinarritu gara gurea egiteko. Dirudienez, prozesu berean baybada eta adaburu ere lekukotzen dira (ConTAV § 5.2.4). Iraizotzeko 1597ko lekukotasuna Idoatek Nafarroako Diputazioaren Artxiboan aurkitu zuen, baina ez zuen bestelako erreferentziarik eman. Egun ziurrenik Nafarroako Artxibo Nagusian badago ere, ez daukagu erreferentziarik eta ezin izan dugu jatorrizkoa ikusi. Areago, Peio Monteano artxiboko teknikaria lekukotasunaren bila aritu arren, hark ere ez du, tamalez, aurkitu. Beraz, gure edizioa egiteko, Irigaraik (1972: 576) argitaraturako faksimilean oinarritu gara, eta bat dator Sarasolaren irakurketarekin. Igoako, Ihabengo, Olagueko eta Arostegiko lekukotasunak Maiora Mendiak (2011: 60, 84, 130-131 eta 146-147) eman zituen ezagutzera, eta azken bien jatorrizkoa ikusteko aukera izan dugu. Dena den, Olagueko esaldi hori, ziurrenik, Idoatek (1978: 232) eta Sarasolak (ConTAV § 5.2.4) emandako berbera da, nahiz eta Idoatek ez zuen urtea zehaztu. Ihabengoaren kasuan, prozesua eskuartean izan dugu, baina mila foliotik
(1590). Indikatibotik landako perifrasietan aditzoina erabiltzen da: arr balin baneça, arr badeçat, compon bite (1598). Azkenik, lagun izan aditz lokuzioa agertzen da, NOR-NORI aditz laguntzailearekin: lagun daquiala (1598). Sintaxiari dagokionez, baldintzan perifrasi zaharra agertzen da: arr balin baneça, arr badeçat (1598). Bestalde, bayçi eta baycic (1598) bi aldaerak ageri dira. Lexikoari dagokionez, aipagarri da ekialdean mantendu den gin ‘etorri’ (1598). Bestalde isusquia eta ichusquiaren (1598) adibideetan ikus daitekeenez, isuki izena erabiltzen da ‘erratza’ esanahiarekin. Gainera, ilquico ‘elkiko’ (1598) aldaera erabiltzen da. Nafarroako eta Iparraldeko testuetan ohikoa den bearria (1598) ere agertzen da, ‘kirten’ esanahiarekin. ‘Egiaz, egiazki’ esan nahi duen baldinba (1598) dago, Iruñean ere agertzen da 1612an (§ 2.2.8.20). Itxuraz bederen, oyanean (1598) eta eremuan (1598) sinonimotzat hartzen dira. Bestalde, ucaldi agertzen da, OEHren arabera (s.v. ukaldi) Leizarragak erabiltzen du lehenengoz, eta gero oso gutxi lekukotzen da XIX. mendearen erdira arte. Horrezaz landara, ilarrozaldi (1598) agertzen da, adiera aldetik ‘astinaldi’ dela dirudi, eta Santaziliak (2015: 127) inarrotsi aditzarekin lotzen du. Amaitzeko, deuç ezohiko aldaera agertzen da. Ez dugu beste inon bizkarkaridun aldaerarik aurkitu; beraz, kontu grafikoa izan daiteke.
2.2.8.20 Iruñerria Hiriburu gisa duen garrantziagatik eta biztanle aldetik besteen aldean zuen kopuru haziagatik, Iruñea da lekukotasun gehien dituen herria. Bertakoak dira oraingoan dakartzagun esaldi gehienak. Hala ere, Iruñetik landa, badira Iruñerriko beste herrietako lekukotzak ere. Guztiak eman ditu ezagutzera Maiora Mendiak (2011), Burlatako 1670ekoa izan ezik. Azken hori Sarasolak jaso zuen (ConTAV § 5.2.4), Idoateren lanetik hartua. Ez dakigu zein agiritan dagoen eta, beraz, ezin izan dugu jatorrizkoa ikusi. Bestalde, Maiora Mendiak (2011: 27) emandako 1535eko Iruñeko lekukotasunaz dio 36069 erreferentziadun prozesuan ere esaldi bera agertzen dela. Prozesua oso egoera txarrean dago, orrialdeak oso ahul daude eta erdialdean zulo handi bat dute. Beraz, ez dugu esaldia aurkitu. Horrezaz landara, beste zenbait esaldi ez ditugu aurkitu, batzuk prozesu luzeak izanik zail egin zaigulako, besteak Maiora Mendiak emandako erreferentzia oker dagoelako eta zuzena zein den ez dakigulako. Lehen multzoan sartzen da 326236 erreferentzia daraman Osinagako lekukotasuna, ez baitugu prozesu hartan euskarazko esaldia aurkitu. Gauza bera gertatu zaigu 296385 prozesuarekin. Aldiz, dirudienez, Maiora Mendiak oker eman zituen Iruñeko 1594 eta 1596ko lekukotasunen erreferentziak. Lehena —29604 erreferentzia duena— 1605eko Espartzako gertakari bati buruzkoa da; 71418 erreferentzia duena, ordea, Kasedako gertakari bati dagokio. Bi horietan ez dugu euskarazko esaldirik aurkitu. Halere, Nafarroako Artxibo Nagusiak prozesu guztien fitxak sareratu dituenez, lortu dugu jakitea 29604 beharrean 296041 dela zuena; aldiz, 71418 beharrean, euskarazko lekukotasuna duen prozesua 71416 da. Horitan daude euskarazko pasarteak. Horretaz gain, Maiora Mendiak eman ez zituen beste esaldi batzuk aurkitu ditugu berak erabilitako agirietan. Iruñeko 1599an jazotako gertakaria biltzen duen 149088 prozesuko 3v, 6v, 14r eta 26r-ko esaldiak ez zituen Maiora Mendiak eman; guk, aldiz, ez dugu aurkitu berak emandako agiri horretako azken lekukotasuna. Gainera, 74650 agiriko 88v orrialdekoa ere ez zuen eman Maiora Mendiak.
279 Orrialdearen ertzak hautsita daudenez, ezin izan dugu orrialdearen zenbakia jakin. 280 eguin] esk. eguin : MM aguin. Eskuizkribuak zulo bat du hitzaren hasieran eta ez da ondo irakurtzen. 281 çina] esk. cina : MM çena. Hitza orrialdearen ertzean dago eta ez da erraza osorik irakurri eta interpretatzen.
borztzortza izan daitekeela iradokitzen du. Dena dela, urrea ‘orrea’ zuhaixka motaren izenaren aldaera izan liteke, eta inausi behar dituenak bost orreak izan litezke. Beste aukera izan liteke urrea ‘urrezko txapon’ gisa ulertzea (ik. OEH s.v. urre bigarren esanahia). Dena den, gaude orduko prezioak zertan ziren ez badakigu ere, garesti xamar zela urrezko bost txanponekin ordaindu behar izatea. Adarnara ‘inaustera’ dela eta, OEHn jasotzen denez (s.v. adarnatu) goi-nafarrerazko hitza da eta Azkuek jaso zuen. Dena dela, adarraturen ordezko irakurketa akatsa izan daitekeela esaten da. Lekukotasun honek erakusten du ez dagoela inolako akatsik eta adarna dela hitza, hapax-a den arren. Etimologia zehazki zein den ez badakigu ere, adar + na izan liteke, bana, bina hitzetan dugun adizki bera. Ondoren, hortik sortua izango litzateke adarnatu aditza bana-tik banatu ateratzen den bezala.
2.2.8.25 Agoitzaldea Nafarroako eskualdeekin jarraituz, Agoitzaldekoak dira ondotik datozen lekukotasunak. Orotara bost dira bertako lekukotasunak: Irunberriko bi (1575 eta 1629), Eloko bi (1597 eta 1629) eta Artaxoko bat (1696). Irunberriko biak eta Eloko 1597koa Nafarroako Artxibo Nagusian daude; aldiz, Eloko 1629koa eta Artaxokoa Iruñeko Elizbarrutiko Artxiboan. Hain zuzen ere, Eloko 1629koa eta Artaxokoa Satrustegik (1978-79) jaso zituen lehenengoz. Aldiz, 1575eko Irunberriko lekukotasunaren berri Maiora Mendiak (2011: 75) eman zuen. Guk jatorrizko prozesua eskutan izan dugu, baina ez dugu euskarazko pasartea duen testu zati hori aurkitu. Eloko 1597koaz den bezainbatez, Sarasolak (ConTAV § 5.2.4) aztertu zuen, eta aipatzen duen erreferentzia daukan agiria eskutan izan dugun arren, euskarazko lekukotasuna ez dugu aurkitu. Dena den, Sarasolak emandako 11398 erreferentzia duen agirian 1579koa dela jartzen du, ez 1597koa. Gainera, Sarasolak 427-428 orrialdeetan dagoela badio ere, guk begiratu dugun agirian ez dago 427tik gorako zenbakirik duenik. Era berean, Iruberriko 1629ko esaldia Sarasolak (ConTAV § 5.3.1) aztertu zuen. Esaldi hori jasotzen duen agiria Iruñeko Elizbarrutiko artxiboan dago, eta jatorrizkoa ikusi ahal izan dugu. Azkenik, Eloko 1597ko esaldia Sarasolak (ConTAV § 5.3.1) jaso zuen, baina ez zuen eman prozesuaren erreferentzia zuzenik. Esaldia jasotzen duen agiriaz emandako informazio bakarra da Nafarroako Artxibo Nagusian dagoela, 2. fajoan, 13. zenbakiarekin eta 290v orrialdean. Artxibo Nagusiko langileekin hitz egin ondoren, jakin dugu prozesuaren erreferentzia 30498 izan daitekeela, baina orrialde horretan eta ingurukoetan ez dago euskarazko lekukotasunik. Gainera, prozesu potoloa da, 1000 orrialde baino gehiago ditu, eta ez dugu esaldia aurkitu. 2.2.8.25.1 Testuak a. Irunberri, 1575; NAN 69220. <…> Y en esto vio que dezía Juan Calbo, vezino de la dicha villa, a los otros vezinos, sus aderidos, amotinándoles: Odolqui, odolqui bear dela, que quiere dezir: “Sangre, sangre es menester”. Y en esto, este testigo le reprendió
331 bana] aurretik letra bat tatxaturik dago. 332 çaynço] esk. caynço. 333 drayçudala] <y> eta <ç> artean <d> tatxaturik.
2.2.8.28 Kokapen geografiko ezagunik gabekoak Azken atal honetan, geografikoki zehatz kokatu ezin izan ditugun esaldiak dakartzagu. Hiru dira guztira. 2.2.8.28.1 1415eko esaldia Ondoko esaldi hau 1415ekoa da, eta Nafarroako Artxibo Nagusian dagoen agiri batean agertzen da orrialde zuri batean. Lehenengoz Fagoagak (1961) eman zuen ezagutzera esaldia, eta beranduxeago Mitxelenak (TAV § 2.2.16) berrargitaratu zuen, Fagoagaren edizioan oinarrituta. Dirudienez, ez da zuzena Fagoagak emandako erreferentzia: paper solteak, 2. seriea leg. 4, 115 zenb. Peio Monteanori esker jakin ahal izan dugunez, egun ondoko erreferentzia darama: “AGN-NEAN. Comptos. Papeles Sueltos, segunda serie, legajo 10, núm. 71, doc. 15”. Nafarroako Artxibo Nagusian dagoen jatorrizkoa ikusi dugu, eta horixe erabili dugu gure edizioa egiteko. 2.2.8.28.1.1 Testua Pelegrinus dat gaudium apeçari ez oroc axeguin. 2.2.8.28.1.2 Iruzkina
Esaldi laburra denez, iruzkintzeko ez da gai askorik. Dena den, grafia aldetik aipa liteke <x>-ren erabilera txistukari afrikatua islatzeko. Bestalde, oroc zenbatzaile zehaztugabea agertzen da. Lexikoaz den bezainbatez, apeçari aldaera nafarra agertzen da.
2.2.8.28.2 Orreagako artxiboko esaldiak Sarasolak (ConTAV § 5.2.3, 5. oin-oharra) Ibarraren Historia de Roncesvalles (1936) liburuan agertzen den 1626ko euskarazko esaldi bat jasotzen du. Agidanean, Orreagako artxiboko auzi-agiri batean, Artzibarko Asnozko Joan Iribarrenen eta Orreagan bizi zen Maria Enekoitz aezkoarraren ezkontza jasotzen da. Bikotea ezkondu behar zuen bikarioa gaixorik zegoela, bikotea, senideak eta lagunak bikarioaren gelara sartu ziren. Kokapen ezezaguneko testuen atalean jarri badugu ere, ezaguna da nongoak diren hiztunak, baina senar-emaztegaiak eskualde ezberdinekoak direnez eta hirugarren leku batean jaso zenez, hemen sartzea erabaki dugu. Ez dakigu zein agiritan dagoen euskarazko esaldia. Ibarrak ez du esaldia jasotzen duen prozesuaren erreferentziarik ematen, eta Alzolak (1967: 435-436) esaldiaren transkripizioa ematen badu ere, Ibarraren irakurketan oinarritzen da. Hori dela eta, Sarasolaren edizioan oinarritu gara gure egiteko. Bikarioaren lekukotza da agirian jasotzen dena. 2.2.8.28.2.1 Testua
334 dizut] Sarasolak dizuz dakar; itxura denez, transkribatzean egindako hutsa da.
2.2.8.28.3 Luis Delcarteren lekukotza Azpiatal honetako lekukotasun hau ere orri solte batean agertzen da, 1664ko agiri baten barruan. Dakigula, Maiora Mendiak (2011) jaso zuen lehendabizikoz Nafarroako Artxibo Nagusiko 15.964 prozesuan agertzen den orri solte batetik. Ez dakigu zehazki zer den: lerroen banaketa nola egiten den, kopla elebiduna izan daiteke; errima dute lehen bi lerroek eta azken biek. Orrialdeak sinadura bat dakar: Juan Francisco. 2.2.8.28.3.1 Testua Luys Delcarte noble persona, edan diroque ardo ona. Itten mandamos todos los que aquí estamos 2.2.8.28.3.2 Iruzkina Iruzkintzeko askorik ez badago ere, azpimarratzekoa da *iron laguntzaile zaharra agertzea: diroque, ahalerazko -que duela.
2.2.9 Juan Irañetak Pedro Iterori igorri gutuneko esaldia Ondoko lekukotasun hau 1549ko urtarrilaren 8an Juan Irañetak Pedro Itero Saldiasko apaizari Erromatik idatzitako gutunean agertzen da. Irañeta nafarra, Erroman bizi zen eta Santa Angeloko gotzainaren morroia izan zen (Fagoaga 1961: 29). Fagoagak (1961) eman zuen lehenengoz esaldia ezagutzera. Ez zuen, haatik, gutun osoa eman; beraz, ezin dugu esaldia bere testuinguruan jarri, eta ez dakigu gutuna zein hizkuntzatan idatzi zen. Fagoagari esker dakiguna da gutunaren azken agurra euskaraz idatzi zuela Irañetak. Mitxelenak (TAV § 2.2.16) esaldia berrargitaratu zuen. Fagoagak esan zuenez, gutuna Nafarroako Artxibo Nagusian dago, baina ez zuen erreferentzia osorik eman; Barbo idazkariaren agirietako batean dagoela, ez besterik. Hori dela eta, ez dugu jatorrizkoa ikusteko aukerarik izan eta Fagoagaren bertsioan oinarritu gara. Peio Monteano Iruñeko Artxibo Nagusiko goi-teknikariarekin harremanetan egon gara ea lekukotasunaren berririk aurkitzen dugun, baina ez dugu ezer idoro. 2.2.9.1 Testua Eta Jaincoac parca derozola Migueli, çerren ni emen nayzala eçuen scribatu bear berçeri. 2.2.9.2 Iruzkina Grafia aldetik, idazkera kultua agertzen da scribatu maileguan. Fonologiari dagokionez, herskari ahoskabea dago parca aditzoinean; 1745 aurretik Zannettiren kredoan eta esaldi honetan bakarrik dugu aldaera ahoskabea. Bestalde, ez dago hasperenik: emen, bear. Izen morfologiari dagokionez, Pagolak (1995: 284) berçeri adibidean datibo pluraleko -eri dagoela iradoki arren, mugagabea da; alegia, ‘besteei’ beharrean, ‘besteri, beste inori’ ulertu behar delakoan gaude. Beraz, datibo mugagabeko marka -ri da. Bestalde, aditzaz den bezainbatean, hegoaldeko goi-nafarreraren ezaugarri nagusietakoa den *erazan laguntzailea dago. Hauxe da aditz horren lehenengo agerraldia: parca derozola. Adibide horretan ikus dezakegunez, bestalde, aditzoina erabiltzen da indikatibokoak ez diren perifrasietan. Amaitzeko, datibo komunztadurarik ez da eçuen scribatu bear berçeri esaldian.
Sintaxian, kausazko perpausak sortzeko çerren erabiltzen da, eta konpletiboetan ala agertzen da: nayzala. Esaldian aipatzen den Miguel hori Miguel Itero Tolosako eta Huescako Unibertsitateetako Zuzenbideko irakaslea bide da; Trentoko Kontzilioaren izenean Iruñeko gotzainaren aholkulari ere izan zen (Fagoaga 1961: 29).
2.2.11 Eraulgo ezkontza gonbidapena Hurrengo testua ezkontza gonbidapen bat da, eta ezagutzen den goi-nafarrerazko gisa honetako testu bakarra. Dirudienez, Eraulen izan zen ezkontza 1564an, eta testuaren egileak, hots gonbidatzaileak, lehentasunen arabera zerrendatu zituen gonbidatuak. Testua bera zirriborroa bide da, eta tatxaturik dagoko. Horrek, bistan denez, irakurketa zailtzen du (Satrustegi 1991a: 287-288). Satrustegik (1991a) eman zuen ezagutzera eta, dakigula, ez du inork gehiago aztertu testu hau. Egun esku pribatuetan dago Eraulgo ezkontza gonbidapena daraman 6 folioko agiria, eta ondoko izenburua darama: “Carta de compra de Miguel San Jn. vez.º de Eraul de la casa y bienes q. compro de Echabarry. 1564”. Badarik, gonbidapenak ez du zer ikustekorik agirian lantzen den gaiarekin. Ez dugu jatorrizkoa ikusteko aukerarik izan, eta Satrustegik (aparatu kritikoan S) esan eta emandakoan oinarritu gara gure edizioa paratzeko. 2.2.11.1 Testua Señora Maria de Urvizaldea ezconcen zagu. Ezteietara, mersede eguiguzu, etorri337 zerau lenbizicoa, Micolau bigarrena,338 J. Fransisca andrea iru, Babola laugarrena339 Mariayna340 alabaz aldeco.341 2.2.11.2 Iruzkina Fonologia aldetik, ai > a gertatu da eta, ondorioz, zagu ‘zaigu’ daukagu. Kontsonante multzoen artean -rs- dugu mersede adibidean. Izen morfologian, zerau izenordain indartua dugu. Interpretatzeko zailtasunak ditugu testuaren amaieran. Mariayna, Satrustegik (1991a: 288) iradoki bezala, Mariana izan liteke; formagatik, ‘Mariarena’ izan liteke, baina kronologia aldetik kasu bakarra litzateke, ez baita halakorik XVIII. mende erdialdera arte. Iluna da, halaber, testuaren akabuan dagoen alabaz aldeco. Satrustegik (1991a: 288) ‘al lado de la hija’ itzultzen du. Dena den, testu zaharren artean aldeco-k
‘aldameneko’ adiera duen kasu bakarra da, eta ez dugu aurretik instrumentala duen adibiderik aurkitu.
2.2.12 Amenduxen olerkia Joan Amenduxek 1567an idatzitako olerkia da orain dakarguna. Bertsoa Amenduxen aitaren agirien artean dago, eta gaur egun Nafarroako Artxibategi Nagusian dago jasorik, erreferentzia honekin: Códices varios, L.4, 26r orrialdea. Satrustegik (1963) argazki eta transkripzioarekin lehen aldiz ezagutzera eman zuenetik asko hitz egin da olerki honi buruz. Testua argitaratu eta urte berean Irigaraik (1963a eta 1963b) interpretatzeko zenbait ohar egin zituen. Mitxelenak ere (TAV § 3.1.18) argitaratu zuen, Irigaraik Satrustegiren irakurketari egindako zuzenketak onarturik eta hizkuntzaren azterketa eginik. Hamarkada bat beranduago, Satrustegik berak (1975), aurrekoen iruzkinak kontuan harturik, testua berrargitaratu eta irakurketa ohar batzuk egin zituen. Beste lan batean, Satrustegik (1985) Amenduxen testua aitzakiatzat hartu zuen XVI. mendeko medikuntzaz zenbait ohar egiteko. 1987an argia ikusi zuen Euskal testu zaharrak I bilduman ere gehitu zuen Satrustegik testua, bere faksimilearekin. Beranduago, Salaberrik (1996) testuaren edizio paleografikoa prestatu, eta hizkuntzaren azterketa egin zuen; gainera, ohar paleografiko oso zehatzak gehitu zituen. Caminok (2003b) hegoaldeko goi-nafarrerazko corpusaren lagintzat ematen du, beste testuen artean, Amenduxen bertsoa. Azkenik, Sainz Pezonagak (2006) Amenduxen testuaren azterketa filologiko sakona osatu zuen. Bertan, aurreko ediziogileen irakurketak emateaz gain, berea eman zuen, eta lerroz lerro justifikatu zuen irakurketa. Joan Amenduxen bizitza bikain aztertu zuen Jimeno Juríok (1996). Dirudienez, 1540. urte inguruan sortu zen, eta bere gurasoak Miguel Amendux, zirujaua, eta Mari Miguel Garro ziren. Ume zelarik, lehenik aita hil zitzaion eta hurrengo urtean ama. Ondorioz, Juan Oses osabak, berau ere zirujaua, hartu zuen Joanen ardura 1553-1562 bitartean, eta Valtierrara eraman zuen berarekin bizitzera. Bitarte horretan Zaragozara joan zen ofizioa ikastera, baina osasun kontuengatik osabarenera itzuli behar izan zuen. Gerora, Zaragozan, Sevillan eta Flandesen ibili zen. Azkenik, Iruñera itzuli zen bertan negozio bat irekitzeko asmoz, baina porrot eginik eta 400 dukateko zorra izanik 1567an Tafallako kartzelara sartu zuten zortzi hilabetez. Bertan idatzia bide da olerki hau. Jimeno Juríok (1996: 104) erakusten duenez, Joanen gurasoen abizenak (Amendux eta Garro) kontuan izanik, bere familiaren jatorria Pirinioen iparraldean dago, Nafarroa Beherean, Donapaleu inguruan, aitarena, eta Lapurdin amarena. Izatez iruindarrak
baziren ere, Iparraldeko senideekin harreman estua izan zuten (ibid.) eta, iruzkinean ikusiko dugunez, olerkian islatzen den hizkeran eragina izan zuela dirudi. Ideia horrek Sainz Pezonagarenarekin (cf. 2006: 61-62) bat egiten du, hark dioenez, Iparraldeko jende ugari baitzen Nafarroako Erribera aldean eta, ondorioz, Joan Amenduxek ez zuen urrutikoa Pirinioez haratagokoen mintzoa. Literatur balioari dagokionez, Sainz Pezonagak (2006: 83) herri poesiaren barruan sailkatzen du Etxeparerekin batera, eta metrikaz den bezainbatez honakoa dio: Herri metrikan bertsoa bi hemistikiotan banatzen da zesura batekin, eta hemistikio bakoitzean eten edo semizesura bat dago. Mitxelenaren eta Altunaren aburuz, 4/4//4/3 eskema da Etxeparerengan eta antzinako herri olerkigintzan duguna. Ezaguna denez, ideia hori eztabaidatua izan da azken urteetan, eta zenbait ikerlek, Jon Juaristi eta Ibon Sarasola haien artean, pentsatzen dute hamaseina silabakoak direla Etxepareren bertsoak. Ez naiz hemen eztabaida horretan sartuko, baina nik Amenduzeren olerkian 4/4//4/4 eskema sumatzen dut. Eta aurrerago: Lehen begirada batean ikusten denez, bertso anisosilabikoak ditugu, hau da, irregulartasunak ageri dira. Ezaugarri hori Etxeparerengan, Etxeberri Ziburukoarengan eta herri autoreetan normala da, eta kantatua izateari loturik dago. Eskema bati jarraituz, irregulartasunak ahozko baliabideak erabiliz moteltzen dira. Gainera, ohikoa izaten da ahozko espresioa bat ez etortzea idazten denarekin. Adibidez, hirugarren bertsoan Jangoycoagana idazten dena Jankwagana esaten ahal da kantatzerakoan, lau silabatan ebakiz, eta eskemari jarraituz. Azkenik, ondorioztatzen du bertsoa idatziz jarri aurretik kantatua izan zela (Sainz Pezonaga 2006: 84). Testuak dituen ezaugarriengatik eta zahatasunagatik, bi edizio prestatu ditugu: paleografikoa eta kritikoa. Horretarako, Nafarroako Artxibo Nagusian dagoen jatorrizkoa erabili dugu, baina ohar paleografikoetan aurreko editoreekiko desberdintasunak markatu ditugu: Sat, Satrustegiren 1987koa; M Mitxelena; Sal, Salaberri; Sai, Sainz Pezonaga. 2.2.12.1 Testua 2.2.12.1.1 Edizio paleografikoa Hemen naça orçiric noyzbait Gozo Erici ric erioac hustegabe dolorosqui EgociRiq Ene anima Jãgoycoagana belduRequi parti turic lagungabe bide lusean peril asco pasaturic
testu nafar zaharretan, inoiz, bildur ere lekukotzen da. Ez da ziurra arima edo anima erabiltzen den, nahiz eta anima hobetsi dugun guk. Goi-nafarreraz bi formak lekukotzen dira, baina arima maizago. Iluna da oso arrece (8) hitza; Mitxelena —eta lehenago Irigaraik— arreci dakar, eta ‘harresi’ interpretatzen du. Halere, bukaerako -e ziurra denez, proposamenak indarra galtzen du. Hori dela eta, Salaberrik beste hipotesi bat aurkezten du, dituen arazo eta guztiekin: ‘harretse’ izan litekeela dio. Halere, ez da ziur interpretazio horrekin. Guk ere ez dugu garbi zer izan daitekeen. Halaber, eztabaida zalantza dago partiduric (11) hitzaren adierarekin. Mitxelenak —eta ondoren OEHk (s.v. partidu)— ‘amparo’ adiera ematen dio, beraz, ‘nihork ez du izanen, nik ez dudan babesik’ litzateke Mitxelenaren interpretazioa. Aitzitik, Satrustegik (1975) beste adiera bat ematen dio. Beste zenbait ahozko eta idatzizko testutan aurkitu duen partida ‘aurkari, etsai’ hitzarekin lotzen du, beraz, Mitxelenak emandakoaren guztiz bestelako interpretzioa luke esaldiak: ‘nihork ez du izanen, nik ez dudan etsairik’ . Hipotesi horrek duen eragozpena bukaerako bokalean dago, -u lukeen aldaera bakarra bailitzateke. Bukatzeko, bere aldias (10) agertzen da; dirudienez, hemen aldi-k adiera berezia du, eta ‘bizitzako denbora’ esan nahi du eta genitiboari loturik ageri da zentzu horrekin (ik. OEH, s.v. aldi, 2. adiera). Testuak dituen pasarte ilunen artean dago zortzigarren lerroko arte gutis, eskuizkribuan artes gutis. Pasarte horri eman zaion interprezio fidagarriena Salaberrik (1996) emandakoa iruditzen zaigu. Hasteko, a- irakurtzea hobetsi du, v- baino lehen, kontuan harturik Amendux kartzelan ez zela urte bete baino gehiago egon; beraz, atzendutako denbora tartea ez da urte guti, baizik eta arte guti. Gainera, Beriainen adibide batekin indartzen du proposamen hori; hain zuzen ere, utergarrak bi aldiz erabiltzen du arte guti bates ‘por algún breve espacio’ esateko —Salaberrik erabiltzen duen Beriainen tratatuaren edizioan bigarren adibidean [.]rte irakurtzen bada ere, aurkitu dugun Austriako alean argi eta garbi ikusten da arte dela; beraz, Salaberriren proposamean berresten du—. Hori horrela, ez da arazorik artes idatzita dagoen arren, -s huts moduan hartzeko, ondoko hitzekoak eginda. Hizkera aldetik nongoa den zehaztea zaila da. Joan Amendux non jaio eta non bizi izan zen ondo jakin arren, bere inguruan zituen senide lapurtar zein behe-nafarren eragina izan zuela dirudi. Esaterako, Nafarroan ez da ohikoa baturen gisako geroaldiko formak aurkitzea; izatez, testu zaharretan ez da halakorik. Halaber, icusten tut gisako aferesidun adizkiak Nafarroan ez dira beranduagora arte lekukotzen, baina garai bertsuan Etxepare behe-nafarrak bazituen. Lexiko aldetik OEHren arabera (cf. s.v.
2.2.13 Imarkoaingo koplak Jarraian dakartzagun kopla zahar hauek Imarkoainen kantatu ziren 1600. urte inguruan. Nafarroako Artxibo Nagusiko 1600 urteko 296389 prozesuan daude, 24v eta 25v orrialdeetan. Agiri horretan koplak birritan lekukotzen dira: lehendabizi, lekukoaren testigantza jasotzen denean eta, bigarrena, epaian edo amaierako laburpenean. Auziagiria 1600. urtean jazotako gertakari batekoa da; Madariagak (2014: 528) ongi laburbiltzen du kasua: urte hartako San Martin bezperan eta egunean bertan koplak kantatu zizkioten gazteek Espoz izeneko herritar alargundu adindu bati, bera baino andre gazteago batekin ezkondu berri zelako. Prozesuan esaten denez, zintzarriz eta turutez lagundurik kantatu zituzten euskarazko koplak imarkoaindar gazteek, eta horien artean zen Martin Sanz akusatua. Maiora Mendiak (2011: 111) eman zituen lehenengoz ezagutzera kopla hauek eta, ondoren, guk geuk bildu ditugu beste lan batean (Reguero argitaratzear-3). Eskuizkribuan dena jarraian, berro-lerroak bereizi gabe, idatzita dagoen arren, dirudienez honako bi kopla hauek launa lerro dituzte, eta lehen biek eta azkenengoak dute errima: a a - a. Lehen koplak, agidanez, ohiko egitura du: lehendabiziko bi lerroetan naturako elementuak agertzen dira konparaziorako (landa, aretze ‘zekorra’) eta azken bi lerroetan agertzen da mezua; alegia, kasu horretan, bistan da, koplak sortzeko konturen bat bada; baimenik ez, ordea. Bigarrengo koplan, aldiz, mezua zuzenagoa da eta gertakariarekin lotuago dago. Ustez, koplan bertan aipatzen den Ezpoz da iraindua; dena den, prozesuan gehienetan marido agertzen da, baina lekukotza batean “un tal Espoz o Ozcariz” agertzen da (Madariaga 2014: 529). Harekin ezkonarazi zuen Maria Sanestebanek Katalina Arazuri inudea. Gure edizioa prestatzeko, jatorrizkoaren irudiak erabili ditugu. 2.2.13.1 Testua <24v> Y oyó que el dicho Martín Sanz cantó en bascuenz lo siguiente: Landan heder olaçe, begui duenac areçe. Liçençiaric paguindu, coplaçera guendozque.
Lexiko aldetik, markatzeko dirudi areçe, areze ‘zekorra’ hitz nafarrak. Horrezaz landara, interesgarri da olaçe, olaze hitza agertzea. Erdi Aroko lekukotasunetan Nafarroan toponimo gisa maiz agertzen da hitz hori (Reguero 2011b: 216). Mitxelenak (1953: § 485) ol(h)a hitzarekin lotzen du, eta ‘estalpe’ esanahia izan dezakeela dirudi.
2.2.15 Martinez Saratsakoaren lekukotasuna Jarraian dakargun euskarazko lekukotasun hau 1610ean Andrés Martínez Saratsakoak idatzi zuen latinezko testu batean dago. Ez dugu eskuizkribua osorik ikusi, baina euskarazko zatia ikusteko aukera izan dugu Peter Bakkerrek bidalitako irudiei esker. Andrés Martínez Saratsakoa antonianoa zen, hots, San Antonio Abad-en ordenakoa. Gainera, 1614an liburu bat argitaratu bide zuen Iruñean: Capitulo Provinvial celebrado en la Preceptoria General de S. Antonio de Olite en VIII de mayo MDCXIIII / por el doctor D. Andres Martinez de Sarassa (...) i por los Comendadores de su Provincia. En Pamplona por Nicolas de Assiayn, 1614. Itxura guztien arabera, euskarazko pasarteak gaztelaniazko bertso eta errefrauen itzulpenak dira. Lehen bertsoaren iturria ez dugu jakiterik izan, baina bigarrengoaren gaztelaniazkoa bertsioa aski ezaguna bide da. Besteak beste, González de la Torrek 1590ean idatzitako ondoko liburuan agertzen da, 147v orrialdean: Docientas preguntas con sus respuestas en versos diferentes.408 Bestalde, gaztelaniaz dauden azken bi lerro horiek errefrau ezagun batekoak dira,409 eta Correasek (1627) jaso zuen. Testua Mensinkek (1958: 227-228) argitaratu zuen, nederlanderaz idatzitako doktorego tesian. Mensiki N.G.H. Deen-ek lagundu zion euskarazko pasartea transkribatzen. 2.2.15.1 Testua <28v>
esanahiarekin. Gaztelaniazko ordainari begiratzen badiogu, ez da erraza suertatzen interpretazio bat edo bestea onartzen; “aunque más oro te sobre” esaldiaren ordainak euskaraz izan litezke “sobera balioarekin ere urre guztia” edo “sobera emango balio ere urre guztia”. Lexikoan, ekialde zabalean agertzen den erran, erraten dago. Bestalde, gaztelaniazko itzulpenean esaten denez, erromes hitzaren adiera ‘behartsua’ da. OEHren arabera (s.v erromes), nagusiki, Iparraldeko testuetan agertzen bada ere, Hegoaldean, goi-nafarreraz, Mendiburuk eta Lizarraga Elkanokoak erabiltzen dute. Saratsakoaren lekukotasun honekin mendea baino gehiago aurreratu dugu Hegoaldeko lehen agerraldia.
2.2.16 Arreko koplak Oraingoan dakartzagun kopla hauek lehendik ezagutzen genituen ziri-koplen bilduma osatzera dator. 1612an kantatu ziren Arren. Dirudienez, urte hartako abuztuaren 16an Arreko zenbait bizilagun aritu ziren herriko kaleetan zintzarriekin, kanpaiekin eta txirulekin kopla hauek kantatuz. Jo puntuan zuten Jeronimo Berriokoa herriko bikarioa. Hori dela eta, lehen hiru koplak haren etxe atarian kantatu ziren. Dena den, ez zuten zirikatzaileek jomuga bakarra, eta herriko zenbait emakumeren aurka ere kantatu zuten. Hain zuzen ere, laugarren kopla Charles Arlegikoaren eta Maria Martin Soraurenen etxean abestu zuten. Aldiz, azkena Juan Artikakoa Alemanaren eta Antonia Soraurenen atarian kantatu zuten. Bikarioa herriko zenbait neskarekin amodiotan ibili bide zen eta Arreko kontzejuarekin auzia galdu zuen. Kopla hauek Maria Larrasoaña bikarioaren ilobaren ahotik jaso zituen idazkariak agiria idazteko orduan. Koplen aurretik, bada euskarazko esaldi zati bat, baina ez dakigu lekukoaren esaldia den ala beste kopla baten zati bat den. Koplak hiru aldiz agertzen dira prozesuan: lehena lekukoaren testigantza jasotzean, bigarrena epaian eta azkena epainaren kopian. Kopla hauek Ruiz Astizek (2015: 143-144) jaso zituen, transkripzio huts batzuk eginda. Guk, ordea, Peio Monteanori esker izan dugu kopla hauen berri. Euskarazko testuok biltzen dituen agiria Nafarroako Artxibo Nagusian dago, 41424 zenbakidun erreferentziarekin. Egoera oso txarrean dago eta orrialde batzuk suntsiturik eta apurturik daude, baina digitalizaturik ikusteko aukera izan dugu. Arestian aipatu bezala, itxura guztien arabera, XVII. mendean ohikoak ziren zirikoplatzat hartu behar dira, eta merezi luke neurriari buruzko ikerketa saio sakonago bat egitea, ez baita beti erraza neurria zehatz jakiten. Dena dela, dirudienez, lehen koplaren neurria 7a / 7a / 8- / 10a da eta bigarrenarena 8a / 8a / 8- / 8a. Hirugarrenak 7- / 7- / 9- / 8a / 8a neurria du. Halere, prozesuan bertso-lerroak bereizi gabe daude; geuk egin dugu banaketa, tartean dagoen gaztelaniazko testua kenduta. Gainera, aipatu bezala, neurriaren kontua ez dago garbi, eta merezi luke sakon aztertzea goranzko diptongoak ote dauden begiratzeko.
Charles Arlegui eta Maria Martin Soraurenen etxean kantatutako kopla: 1. bertsioa 2. bertsioa 3. bertsioa
2.2.16.2 Iruzkina Grafiari dagokionez, aipagarri dateke grafia etimologikoetan txandaketa aurkitzea Heronimo, Xeronimo eta Hieronimo pertsona izenetan. Fonologian, bokalismoan oa > ua dugu duaye kopla batean, baina doaye dago beste batean. Beharbada silaba kopuruagatik izan daiteke, baina bokal bikoitzak ditugu amoranteen adibidean. Halere, ez da bokal bikoitzik kopla beraren azken bertsioan, bertan amoranten agertzen baita. Silaba kopurua eta koplaren neurria azter dadinean, jakin liteke goranzko diptongoak dauden ala ez eta, beraz, besteak beste, vizcarrean hitzak hiru edo lau silaba dituen jakingo genuke. Dena den, batzuetan badirudi diptongoa dugula. Kontsonanteei dagokienez, ez dago oso garbi *j- zaharraren ahoskera [x] belarra, [ʃ] sabaiaurrekoa ala [j] sabaikaria den; xarri agertzen da, baina jaunçiric eta joan ere bai. Gainera, grafian ikusi bezala, <x> belarrerako erabil daiteke. Aditz morfologiari dagokionez, joan aditzaren doaye eta duaye aldaera nafarrak lekukotzen dira, eta jarraitu aditzaren darrayola forma trinkoa dugu, baita *io zaharreko diote ere. *Edun-en adizkietan -te pluralgilea erabiltzen da ergatiboan: dute. Sintaxiari dagokionez, TO-GEN egitura agertzen da: gueçur andien erratera. Lexiko aldetik, ikus dezakegunez, erran erabiltzen da. Bestalde, aipagarri dateke omena hitza. OEHren arabera Gipuzkoan, Nafarroan eta Iparraldean erabiltzen bada ere, Hegoaldean Ubillosena zen, orain arte, XIX. mende aurreko lekukotasun bakarra. Arreko lekukotasun hau da hitzaren lehen agerraldia, aurrenekoz erabili zuena Etxeberri Ziburukoa baita, OEHren arabera (s.v. omen). Ia lekukotu gabeko hitza da bodin neurri mota bati dagokion izena (ik. OEH s.v. bodin); halere, kopla hauetan bondi ere agertzen da. Ez dakigu hutsa den edo aurrekoaren aldaera. Horrez gain, ganza ‘koipea’ agertzen
da kopletan. OEHn (s.v. gantza) jasotakoaren arabera, batez ere, Iparraldean eta Gipuzkoan erabiltzen den aldaera da, baina Nafarroan ez da ezezaguna. Amaitzeko, jaunçiric aldaera lekukotzen da, Nafarroan, Lapurdin eta Nafarroa Beherean erabiltzen den aldaera OEHren arabera (s.v. jantzi).
2.2.17 Zannettiren kredoa Kredo hau 1614an argitaratu zen Erroman Symbolum SS. Apostolorum diuersis nationum linguis expresum liburuan (Romae, Apud Bartholomaeum Zannettum). Bartolomeo Zannetti, beraz, liburuaren argitaratzailea izan zen eta pentsa daiteke euskarazko otoitza lehengo idatzizko edo —askoz ere zailago— ahozko tradiziotik hartu zuela. Hori dela eta, Mitxelenak (TAV § 3.2.11) ez zuen baztertu Antso Eltsokorena izateko duen aukera. Liburuko 7-20 orrialdeetan kredoa hogei hizkuntzatan biltzen da; liburuaren deskribapen oso baterako, ik. Bidegain (1967: 186-189). Lehenik, 7. orrialdean latinez ematen da otoitza eta, ondoren, orrialde bakoitzean bi zutabe erabiliz, beste hemeretzi hizkuntzatan. Bi zutabeetako batean kredoa beti letra biribilez idatzita dago eta bestean letra etzanez. Otoitz bakoitzaren azpian Testamentu Berriko pasarte bat dago, otoitzaren alderantzizko letrakera motan inprimatua. Euskarazko bertsioa 14. orrialdean dago, eskuineko zutabean eta letra etzanez idatzita, ezkerrekoan eta letra biribilez sardinierazko bertsioa duelarik. Bidegainen arabera (1967: 186), azken hau sardinieraren dialekto logurdorearrari legokioke, nahiz ez duen horren aldeko arrazoirik ematen; beharbada, dialekto hori izan delako kultur prestigio handiena izan duena. Dakigularik, testuaren lehenengo edizio modernoa Vinsonek eskaini zuen bere bibliografiari egindako emendatze eta zuzenketetan (1891-1898: 1287, 731); ondoren, edizio horretan oinarriturik, Mitxelenak (TAV § 3.2.11) eman zuen berriro argitara, <∫> guztiak <s> bihurtuz eta puntuazioan aldaketaren bat eginez. 1967an Bidegainek argitaratu zituen Zannettiren liburuaren azala eta euskarazko kredoa dagoen orrialdea. Satrustegik (1990b), Aresoko kredoaren berri eman zuelarik, bi kredook erkatu zituen. Horrezaz landara, Salaberri Muñoak (2006) testuaren edizio berri bat aurkeztu zuen Bidegainen irudietan oinarriturik eta, iruzkinean ikusiko dugunez, testuak dituen zenbait zailtasun ulertzeko iradokizunak egin zituen. Azkenik, goi-nafarrerazko testuen edizio berriak egin beharraz geniharduela, Vinsonen edizioaren, Mitxelenarenaren eta jatorrizkoaren arteko konparaketa egin genuen, hiruren artean dauden transkripziozko desberdintasunak markatuz (Reguero 2014).
Bartolomeo Zannetti tipografoak (15..-1621) hainbat lan inprimatu zituen Erroman 1607tik 1621ean hil zen arte, bai latinez eta bai italieraz. Ondoren, haren oinordekoek jarraitu zuten inprimategiarekin lanean.412 Vinsonek testua ezagutzera eman zuenetik, euskalaritzaren barruan Zannetto deitura erabili izan da, baina haren liburuetan ez da inoiz horrela idatzita agertzen, Zannetti baizik. Hona dakargun edizioa Eusko Legebiltzarrak sarean duen alean413 oinarritzen da (jat.), eta irakurketa batzuetan Vinson (V) eta Mitxelenarenetik (M) aldentzen da; halako desberdintasunak aparatu kritikoan markatu ditugu. 2.2.17.1 Testua <14b>
Aditz morfologiaz den bezainbatean, ucandu (3, 4) aditzean partizipio pleonastikoa ageri da. Jokatuei dagokienez, izan aditzaren iraganaldiko erroa -e- da: baysen, jayo sen, (3) eta *edun aditzaren orainaldiko erroa -u-: dut (1, 8). Sintaxiaren aldetik, TO-GEN egituraren bi adibide ditugu: vicien eta hilen jusgacera (7) eta araghiaren resuscitacean (11). Lexikoari dagokionez, aipagarri dira goi-nafarreraz ohikoak diren sinestasen (1, 8), orsi ‘ehortzi’ (4) eta jausi (5) aldaerak. Horrezaz gain, testuak dituzkeen berezitasunen artean, lehenengo esaldian dugun sintaxi bihurria izan liteke: Sinestasen dut Jaun poderosoaren vaytan creatorearen ceruaren eta lurraren; ziurrenik, “Sinestatzen dut Jaun poderosoaren vaytan, ceruaren eta lurraren creatorearen eta Jesu Christo vere seme unigenito jaunaren vaytan” ulertu beharko litzateke. Salaberri Muñoak (2006: 866-867) gainerako dotrina zaharrekin erkatzen du sarrera hau, eta ondorioztatzen du ez dela hiperbatonik edo hizkuntza jolasik. Aitzitik, argitaratzailearen hutsari egozten dio sintaxi bitxi hori, alegia creatorearen zegokion lekuan sartu beharrean, “goiko lerrora igo zuela pentsa liteke” (Salaberri Muñoa 2006: 866). Aurrerago, argudiatzearekin jarraitzen du: arrazoizkoa litzateke pentsatzea bertsio elebidun batetik jasoa izan zela, ezker aldean erdarazko (gaztelaniazkoa, seguruenik) bertsioa eta eskuin aldean euskarazkoa. Ohi bezala, erdarazko bertsioa gehiegi behartu gabe agertu zen “hiperbaton” gisakorik gabe, alegia. Baina ezkerreko bertsio horren inprenta-“kaxek” bortxatuta, lerroaldaketarik gehienak eskuin aldeko zutabean gertatuko ziren, bertan sartzen ez ziren hitzak edota silabak goiko (edo beheko) lerrorantz eramanez, eta, normalean, lerro hartako testutik parentesi marka huts batez bereiziz (Salaberri Muñoa 2006: 867). Dena dela, erdarazko ereduaren hurrenkeraren eragina ere izan liteke. Aipatu izan den bigarren berezitasuna ukan aditzaren erabilerari dagokio: ucandu baysen concevituric (3), crucificatu ucandu sen, il eta orsi ucandu sen (4). Mitxelenak zioenez, “faltaba todo indicio de que el participio transitivo (ucandu) hubiera suplantado en alguna parte al intransitivo en los usos originalmente propios de éste, tal como aparece en tres ocasiones en un texto tan breve como el que comentamos” (TAV § 3.2.11). Berezitasun hau ere Salaberri Muñoak (2006: 867) transkribatzailearen hutsari egozten dio; proposatzen du jatorrizkoan içandu edo icandu egon zitekeela eta argitaratzaileak gaizki irakurri edo gaizki papereratuko zuela. Hala eta guztiz ere, testu honetan ucandu-ren agerraldi guztiak egitura pasiboak dira, ez iragangaitzak, Mitxelenak eta Salaberrik uste bezala; hortaz, ez diogu inolako berezitasunik ikusten. Mitxelenak (TAV § 3.2.11) dioen bezala, testu hau goi-nafarreraz idatzirik dago, eta hainbat izan litezke hori pentsatzeko arrazoiak. Besteak beste, instrumentaleko aldaera
apikaria erabiltzea, edo lexikoan sinestasen, orsi eta sandu aldaerak agertzea. Euskalki honetako iparraldeko aldaerakoa da, ezbairik gabe, iraganeko -n mantentzen baita: sen (passim), çuen (12). Kredoaren egilea nor zen edo argitaratzaileak nondik atera zuen, ordea, ezin jakin.
2.2.18 Orreagako Amari egindako bertsoa Bertso hauek Juan de Huartek 1617an idatzi zuen Historia de Roncesvalles liburu eskuizkribatuan lekukotzen dira, 83. folioan. Hain zuzen ere, testu nagusiaren albo batean orriaren ezkerraldeko goiko ertzean agertzen dira, eta Huarte bera izan liteke bertsoa liburuan idatzi zuena. Juan de Huarte (ca. 1550-1625) Atarrabian jaio zen eta Salamancan Teologian lizentziatu zen. 1598tik Orreagako Kolegiatako kalonjea izan zen, eta 1609tik hango nagusiordea, 1625ean hil arte (Ibarra 1936: 574-575). Daranatzen arabera (1912), Huarte 1620an hil zen; alabaina Luis del Campo medikuak, Antso Azkarraren altuerari buruzko artikulu batean (1952: 484), adierazten digu 1622an, Antso erregearen gorpua Orreagako hilobi zaharretik berrira aldatu zenean, Huarte horren lekuko izan zela eta gorpuaren aldaketari buruzko hainbat zehaztasun idatzirik utzi zituela. Guk aintzat hartu dugun heriotza urtea Nafarroako Liburutegiaren katalogoan ematen den 1625ekoa da, ziurrenik Ibarrari hartua. Bestalde, Daranatzek (1912), eta hari jarraiki Mitxelenak (TAV § 3.1.24), eskuizkribuak 1619ko data duela dioskute, baina eskuizkribuaren azalean “año 1617” irakurtzen da argiki. Guztiarekin ere, nahasmendu handia bide dago bibliografian eta beste datazio batzuk idoro daitezke, hala nola 1624 (Torres 1945: 377). Daranatzek (1912) eman zuen ezagutzen den testuaren lehen edizioa eta Mitxelenak (TAV § 3.1.24) berriro argitaratu zuen, puntuazioa eguneraturik. Gure edizioa egiteko Nafarroako Liburutegi Digitalak sarean duen faksimilean424 eta, bereiziki, Orreagako gaiak lantzen dituen Visitar Orreaga/Roncesvalles blogean agertzen den argazkian oinarritu gara (El manto de Roncesvalles 2012). Bertsoek zortziko txikiaren metrika dute: 8- / 7a / 8- / 7a. Hala ere, lerro guztien silaba-kopurua erregularra izatera, zenbait bokal bilkura —ez guztiak baina— goranzko diptongo gisa ahoskatu beharko ziren: Orierriagan (4 silaba), gloria (2 silaba), Sandulariac (4 silaba), Jaincoac (2 silaba) eta benedictio (4 silaba); aldiz, ez bide dago sinalefarik.
2.2.19 Isastiren euskarazko testuak Lope Martinez Isasti 1565ean jaio zen Lezon eta 1626 hil zen. Dakigularik, bere ibileran, bi liburu idatzi zituen: bata 1618an: Relación que hizo el Doctor don Lope de Ysasti presbytero y beneficiado de Leço que es en Guipúzcoa acerca de las maleficas de Cantabria por mandado del Sr Inquisidor Campofrío en Madrid, bestea 1625ean idatzi zuen: Compendio historial de la M. N. y M. L. provincia de Guipúzcoa compuesto por el Doctor Lope Martinez de Ysasti prebistero beneficiado de la Yglesia de San Juan Bautista del lugar de Lezo en Madrid año de 1625. Biak ala biak argitaratu gabe iraun dute luzaz; aurrenekoak 1933an ikusi zuen argia lehen aldiz eta bigarrenak 1850ean. Dagokigunerako, bigarrenari helduko diogu, bertan euskarazko zenbait testu baitaude. Esan bezala, lehen aldikoz 1850ean argitaratu zen liburua Donostian, I. R. Barojarenean. Argitalpenaren hitzaurrean aitortzen denez (1850: i), Rafael Floranesek (1743-1801) Gipuzkoako Diputazioari ustez originala zen eskuizkribua saldu zion 1781ean, eta Diputazioak Antonio Maria Zabalari eskatu zion ziurta zezala originala ote zen. Floranesen eskuizkribuaren bi kopia egin zituzten: bat, Floranesek hala eskatuta, berari emateko egin zen; aldiz, bestea Antonio Maria Zabalak egin zuen Diputazioari emateko, bertatik beste kopia bat atera zedin Aldundiaren artxiboan jasotzeko. Azkenean, 1782 ingururako originala eta Diputazioko kopia bat galduta zeuden. Beraz, Zabalaren beraren kopia baliatu zen 1850eko argitalpena egiteko (1850: iii-iv). Gaur egun ez dugu Diputazioak 1850ean baliatu zuen kopia horren berririk. Dena dela, beste eskuizkribu batzuk ezagutzen ditugu. Mitxelenak (TAV 11. or.) bi aipatzen ditu. Bata Historiaren Errege Akademian dago (Mitxelenak B deitua) eta, beharbada, Madrilen dagoen ale hori da Floranesi bidalitako kopia. Izan ere, kopia horrek Rafael Floranesen eranskina dakar eta con su vida y varios suplementos, notas y adiciones por Don Rafael Floranes Robles y Encinas, señor de Tabaneros dio izenburuak gehigarri moduan. Mitxelenak Gipuzkoako Diputazioaren liburutegian dagoen beste eskuizkribu bat aipatzen du, baina ez du horren datarik jartzen; bere edizioko C eskuizkribua da. Guk ez dugu lortu testu hori lokalizatzea. Dena den, gaur egun Eusko Legebiltzarraren artxiboan428 XVII. mendekoa omen den beste kopia bat aurkitu dugu, Mitxelenak C testutzat hartzen duen horrekin oso lotua. Ez dugu konparaketa sistematikorik ere, egitea merezi badu ere, baina salbean Ln eta Cn degu eta near ditugu, besteetako dugu eta negar-en ordez; eta bietan da arraden besteetako garaden-en lekuan. Bestalde, Fn
eta Gn deño dena, danean da Ln eta Cn, bigarren errefrauan; 39. errefrauan mingañac dago Cn eta Ln, besteetako miac-en ordez. Areago, 34. errefraua —Esqueac solasa galdu—, Cn Escaceac, etsaicea da Mitxelenak dakarrenez, eta Ln Escaezea etsaicea dago. Bestalde, 33. errefrauan —Errota onari bia— Ck eta Lk hutsa partekatzen dute: Ln errotac on arri abia eta Cn Errota on arriabia. Ikusteko dago huts poligenetikoa ala monogenetikoa den, baina, L eta C besteetatik bereizten dituzten beste ezaugarriak kontuan hartuta, oso gertuko bi bertsio direlakoan gaude. Horrezaz gain, beste eskuizkribu bat aurkitu dugu Sancho El Sabio fundazioaren Memoria Digital funtsean.429 Eskuizkribu horren urte zehatzik ez badakigu ere, babesorrietako batean La librería Aldazabal y Murguia en Deva, año 1783 jartzen du, eta amaierako beste babes-orri batean ere gauza bera jartzen du, baina 1784 urtearekin eta beste esku batek idatzia; beraz, urte horien ingurukoa dela dirudi. Beste babes-orri batean Gipuzkoako armarria dago. Urtea eta armarria kontua izanda, kopia hori izan daiteke Aldundiak galdutzat jo zuen horietako bat. Bestalde, dirudienez, badago beste kopia eskuizkribatu bat ere, 1814koa; Jose Lasurtegik egin zuen eta egun Legebiltzarraren funtsean dago.430 Ezagun denez, Isastiren liburuak Gipuzkoaren historian kontatzen badu ere, lehen liburuko hamahirugarren kapituluari “De la lengua Cántabra bascongada, de su antigüedad y elegancia” izena eman eta euskararen apologia egiten du bertan. Hori dela eta, euskarazko zenbait testu biltzen ditu Isastik: salbea (§ 2.2.19.1), Sueskunen bertso bat (§ 2.2.19.2) eta errefrauak (§ 2.2.19.3). Hiru testu horiek goi-nafarrerazkoak dirudite. Edonola ere, badira goi-nafarrerazkoak ez diren beste testu batzuk ere, hala nola Etxepareren “Doctrina Christiana” olerkiko pasarte bat sartzen du euskarazko liburu argitaratuez diharduela. Siculok jasotako zenbakien zerrenda ere ematen du, baita euskarazko sasi-etimologia batzuk ere. Horiekin batera, esaldi batzuk dakartza, Karlos V.a erregeak Nafarroako mandazain batekin izandako ustezko elkarrizketa batetik atereak (§ 2.2.19.4). Kapitulu horretatik landa, beste batzuetan badira euskarazko lekukotasun gehiago; esaterako, Beotibarko kantua (TAV § 3.1.1), Juan Lazkanoren kantua (TAV § 3.1.12) edo Xanfarronena (TAV § 3.1.16). Azken horiek ez ditugu gure corpusean sartu, batetik, ez dakigulako non jasoak izan ziren eta, bestetik, ez dutelako
goi-nafarrerazkotzat hartzeko balio duten ezaugarririk —gainera, Lazkanorenak jaquingo dauka, ez jaquinen—. Gipuzkoako Aldundiak 1850ean egindako edizioaren ondoren, Mitxelenak Textos arcaicos vascos bilduman jaso zituen lekukotasun horiek. Horretarako, 1850eko argitalpenean (A) oinarritu zen, baina Madrilgo eskuizkribua (B) eta Gipuzkoako Diputazioko alea (C) baliatu zituen edizioa osatzeko. Zalantzarik gabe, beharrezkoa da ezagutzen diren kopia guztiak erkatu eta Isastiren euskarazko testuen edizio kritikoa egitea. Hala ere, gure tesiaren izaera kontuan hartuta, lan hori egitea ezinezkoa suertatu zaigu, baina etorkizun hurbilerako asmoen artean dago. Beraz, hemengo edizioa egiteko Madrilen dagoen Floranesen kopia hartu dugu oinarri (F), baina 1850eko argitalpena (G) eta Legebiltzarreko (L) kopia erabili ditugu. 2.2.19.1 Salbea Isastik dakarren testuetako bat euskarazko salbea da. Dotrinetan ohikoa izaten ohi da otoitz hau. Goi-nafarrerazko salbe ezagun zaharrena Aresoko XVI. mende akabukoa da (§ 4.2.2.1), eta Isastirena genuke bigarren salbe ezagun zaharrena. Horren ondotik dator Beriainen dotrinan agertzen dena. Hirurak otoitz bera izan arren, aldaera desberdinak dira. Isastik, beharbada, orduan erabiltzen zen dotrinetako batetik atera zuen, baina ez dakigu nondik. 2.2.19.1.1 Testua <193v> Salbe,431 Regina,432 Ama misericordiazcoa, vicitza,433 eztitasuna,434 esperanza gurea, salbe.435 Zure436 deyez437 gaude Evaren hume desterratuoc.438 Zugana zuspiratzen439 dugu440 laiduz eta negarrez, negar441 ibarr onetan,442
GOI-NAFARRERA ARKAIKO ETA ZAHARRA: AZTERKETA ETA TESTUAK 244 2.2.19.2 Miguel Sueskunen zortziduna Isastik jasotzen duen euskarazko beste testuetako bat da Miguel Sueskunen zortziko hau, “una octava muy sentida” haren hitzetan. Mitxelenak (TAV § 3.1.19) adierazi bezala, ez dakigu Miguel Sueskun nor izan zen; lizentziatua zela eta abizenagatik eta hizkeragatik nafarra izan zitekeela baizik ez dakigu. Bertsoaren sortzailea baino, itzultzailea izan zela esan daiteke, jatorrizkoa gaztelaniazko bertsioa baita; Frai Pedro de los Reyesek osatutako zortziko erreal ezaguna da (ibid.). Gaztelaniazkoak hamaika silabako zortzi bertso-lerro ditu. Bosgarren lerrora arte, bakoitiek egiten dute errima, ondotik azken bi lerroek beste errima bat dute. Euskarazkoak ere 8 lerro ditu, baina 12 silabakoak dira, “admitidas algunas licencias” (ibid.). 2.2.19.2.1 Testua <193v>
2.2.19.3 Errefrauak Arestian esan bezala, Isastik dakartzan euskarazko lekukotasunen artean errefrauak bildu zituen; orotara euskarazko 86 errefrau dira, alfabetikoki ordenaturik eta ondoan gaztelaniazko itzulpena dutela. Bilduma hau garaiko interes eta mugimenduetan kokatu behar dela dirudi. Lakarrak (1996: xv) laburbiltzen du Espainiako egoera: Ezagun denez, humanista espainiar anitz Hernán Núñez-engandik (1555) Correasganaino (1627) Pedro Vallés (1549) edo Juan de Mal Lara (1568) barne tarroenak baino ez aipatzearren, esaera eta errefrauak biltzen eta iruzkintzen aritu ziren. Jakintsuen idazlanekiko begirune eta zaletasunaz landa, herritar txiroen filosofia sakonarekikoa eta herri-artearen sorkuntza «natural» eta «berezko-ekiko jaiera erideiten ahal da beraiengan (Chevalier 1979: 105). Dirudienez, Espainian sentimendu hau beste inon baino hedatuagoa zen: ez Frantziakoa, ez Italiakoa ez beste Europako lurraldetakoa pareka ahal liteke bere zabaltasun eta sakontasunean espainiarrek XV. mendearen akabuaz geroztik herri lirika, balada (romancero) eta errefrauez erakutsi interesarekin. Euskal Herria ez zen humanisten mugimendu horretatik landa gelditu eta euskarazko errefrauak jasotzen dituzten bilduma batzuk badira (Lakarra 1996: xvi): 1. Garibairenak. 2. Refranes y sentencias en bascuence bilduma anonimoa. 3. Zalgizek osatutakoa. 4. Belak egindakoa. 5. Oihenartenak. 6. Isastik berak bildutakoa.
Lakarrak dioenaren ildotik, errefrauak dira XVI. mende akabuko eta XVII. mende hasierako literatur molde nagusietakoak, eta azpimarratzen du kronologikoki gaztelaniazko errefrauen urrezko aroarekin bat egiten duela eta euskal eremu ia osoa hartzen dutela (1996: xvi-xvii). Hauek dira goi-nafarrerazkoak liratekeen errefrau zahar bakarrak. Euskarazkoekin batera, gaztelaniazkoak ere jaso ditugu, baina A bertsioan daudenak bakarrik eman ditugu. Errefrauak zerrendaturik eman ditugu, Mitxelenak egin bezala.
faksimilearekin. Gure edizioa egiteko Altunak argitaratutako faksimilea eta Google Books atarian topa daitekeen liburuaren digitalizazioa640 erabili ditugu. Jatorrizko liburuan lehenik euskarazko bertsioa dator, 108-109 orrialdeetan; ondoren dago gaztelaniazko itzulpena —izenburua esaten denez, egileak berak egindakoa da itzulpena—, 109-110 orrialdeetan. Guk, dena den, aurrez aurre ipini ditugu, bi testuak konparatzea errazago izan dadin. Izenburuak “romance” badakar ere, euskarazkoak ez du beti erromantzearen egitura jarraitzen, ez baitira bertso lerro guztiak zortzi silabakoak eta bikoitiek ez dute beti errima egiten. Aitzitik, gaztelaniazko bertsioak badu erromantzearen egitura —bai silaba aldetik, bai errima aldetik—. Horrek galdera sortzen digu, ea gaztelaniazkoa ote den itzulpena ala, alderantziz, euskarazkoa ez ote den gaztelaniatik ekarria. 2.2.20.1 Testua
egui éta fedeá esapidea agertzen da; OEHren arabera Lizarraga Elkanokoak ere erabiltzen du. Testuko hizkerari dagokionez, Altunak (2006) dio testu hau goi-nafarrerazkoa dela, nahiz eta dituen ezaugarriekin ezin zehatz litekeen hegoaldeko edo iparraldeko goinafarrera den. Dena dela, equsten adibideak iradoki dezake ez dela hegoaldeko goinafarrerazkoa. Izan ere, Iruñetik ipar-mendebaldera dauden testuetan e- mantentzen da; aldiz, hegoaldeko lekukotasunetan i- agertzen da. Dena den, e- arkaismoa izateak ez du laguntzen testua ziurtasunez kokatzen.
2.2.21 Felipe IV.ari kantatutako koplak Kopla hauek Felipe IV.a Handia hil zenean idatzi ziren, 1665eko irailaren 17aren ondoren, beraz. Hain zuzen ere, Nafarroako Errege Kontseiluak antolatutako ohorezko hiletetan kantatu ziren. Horren karietara, Iruñean 1666an argitaratu zen Honores fúnebres que hizo el Real Consexo de Navarra a la piadosa memoria del Rey N. S. Philippo IV el Grande liburuan argitaratu zen, 50-51 orrialdeetan. Euskarazko testuaren ondoren gaztelaniazko parafrasi bat dago (53-54. or.). Kopla hauen egilea Francisco Alesón (Viana, 1634 – Logroño, 1715) jesuita izan zen; lehendik ere ezaguna da bera, Moreten Annales del Reyno de Navarra osatu baitzuen (ik. § 2.2.3). Felipe IV.aren omenezko bertsoak jasotzen dituen liburu horrek 1864-1865. urteen inguruan tirada laburreko berrargitalpen bat izan zuen Parisen Burgaud des Marets-ean. Euskarazko bertsoak Vinsonek (1880) eman zituen lehenik ezagutzera, frantsesezko itzulpena alboan, eta ondoren Mitxelenak (TAV § 3.1.28) jaso zituen Vinsonen irakurketan oinarriturik. Ez dakigu zehatz jatorrizko liburuaren zenbat ale ezagutzen diren, baina badakigu Madrilgo Biblioteka Nazionalean bi ale daudela. Horietarik batean oinarritu gara gure edizioa paratzeko. Orotara hamar kopla dira, 8a / 8b / 8a / 8b egiturakoak. Mitxelenak (TAV § 3.1.28) azpimarratzen duen bezala, bere garaiko sorkuntza da, oso hiperbolikoa, are biraozkoa, hildakoa zeruaren sustentatzailea dela esaten baitu, besteak beste. 2.2.21.1 Testua <51>
10 eta gure beguiac veude iturriac eguinic.
Dolore andi eta damú daucana viotzean Nafarroac ezarri dú
2.2.22 Kurtederia etxeko armarriko euskarazko esaldia Burundako Iturmendi herrian Kurtederia deritzon jauregi bat dago, XVIII. mende hasieran Joseph Galarzak (1660-1734) eraikiarazia. Dirudienez, etxe horretan galartzatar apaizak bizi izan ziren XVIII. mendean. Jauregia ikuspuntu filologikotik interesgarria zaigu atarian duen armarriagatik: 1706 urtea darama eta gainaldean latinezko eta azpialdean euskarazko esaldiak baitaude. Arbizuk (1993), Iturmendiko arkitektura aztertzen zuelarik, jauregiaren eta bere armarriaren berri eman zuen testuaren transkripzioarekin. Beranduago, berriro argitaratu zuen transkripzioa Arbizuk (1996: 258). Berrikiago, Santaziliak (2014a) Kurtederia etxeko armarriaz eta, batez ere, bertan dagoen euskarazko testuaz hitz egin zuen bere blogean. Armarriaren eta testuaren argazkiak ere jarri zituen sarean, eta horiexek erabili ditugu gure irakurketa egiteko. 2.2.22.1 Testua Ecce Galarzarum notam quae inurunt arma nobilitatis filiis posteritatis suae sumptibus abbatis D. Joseph de Galarza fixa adnitorem domus ornatumque suae. Anno MDCCVI. [armarria] Galarzatarren armac dira adornuz ifeni651 araziac Don Jossepe de Galarza abbad de Iturmendiac. 2.2.22.2 Iruzkina Testua laburra izanik, iruzkintzeko gauza askorik ez dago. Dena dela, goinafarreraren ikuspegitik bi ezaugarri aipagarri ikusi ditugu. Batetik, instrumentalean aldaera bizkarkaria dago armarriko esaldian: adornuz. Bestetik, ifeni irakurri dugun horretan YRENI jartzen du, baina errata izan daiteke, ez baita aldaera hori inon lekukotzen. <R>-ren ordez, <B> zein <F> izan litezke proposamen zuzenak, eta ez dugu bataren edo bestearen aldeko argudio sendorik. 1745 aurreko lekukotasunetan Joseph Elizalderen gutunetako batean agertzen da ifeni. Hori dela eta, f hobestea erabaki dugu, baina beste lekukotasun batzuetan imini aldaera ere badago. Testu berriagoetan, maiz izan ez arren, -f- agertzen da.
Bestalde, esaldia osorik euskarazkoa izan arren, toponimikoan gaztelaniazko egitura agertzen da: abbad de Iturmendiac.
2.2.23.2 Iruzkina Testua laburregia da ezaugarri dialektalak aurkitzeko, eta batzuetan ezin da testua osorik irakurri. Hala ere, berreraiketa batzuk egin ditu Santaziliak (2014b) egin bezala. Hori horrela, V. estazioko A aldean C[ireneo(a)c la]gundu izan litekeela dio. Bestalde, VIII. estazioko A aldean dagoen zioten dela eta halaxe dio: Hirugarren gurutzean, zioten da gatazkatsua. Ez nago ziur <z> baino, ez ote den <c> ageri. Bestalde, aditzaren amaiera irakurgaitza da, baina hau VIII. estazioa izanda, espero genukeen aditza hurbilago legoke zituen-etik, Jesus izan baitzen kontsolatzailea, eta ez kontsolatua. Izen morfologiaz den bezainbatez, ergatibo pluralean -ak dugu: alabac. Bestalde, soziatiboan -rekin aldaera ageri da, ez -reki hegoaldeko goi-nafarrerazko testuetan ohikoago den bezala: gurucearequin. Instrumentalean aldaera bizkarkaria dugu: ilzez. Aditz morfologian ikus dezakegunez, gaztelaniatik mailegatutako aditzetan -adu partizipioa dugu, ahostunarekin: consoladu. Gainera, -i(n)- erroa erabiltzen da NORNORI-NORK sailean: consoladu zioten.
eta izenburu laburtua daraman atariaurreko orrialdean Origen de la lengua vascongada jartzen du. Dirudienez, Iruñeko 1760ko argitalpenak bi emisio izan zituen, gutxienez. Sarean aurki daitezkeen hiru ale erkatu ditugu, gainetik bada ere: Google Books atarian dagoena,657 Liburuklik-en dagoena658 eta Gallican dagoena.659Azken bietan, liburuaren atarian, segunda impresión jartzen du; aldiz, ez da halakorik lehenengoan. Beraz, litekeena da 1760an bertan Iruñean liburua bi aldiz inprimatu izana; edo, ziurrago dena, bigarren hori beste emisio bat izatea, bakar-bakarrik ataria aldatu zitzaiolarik, Vinsonek aipatzen dituen oniritziak eta hutsen zuzenketa berdinak direlako. Izenburua moldatzeaz gain, azken argitalpen hori luzeagoa da; aurretik lehenak ez dakartzan onespenak, lizentziak eta hutsen zerrenda dakar; bide batez, Sebastian Mendibururen sinadura du onarpenak. Edukiari dagokionez, aldaketa gehiago gehitu zitzaizkion lehenari eta obraren egitura ere aldatu zuen; hala, bada, 1760koa luzeagoa da, eta 100 orrialdetik gora ditu. 1877an beste berrargitalpen bat izan zuen. Bilbon ikusi zuen argia Velascoren inprentan eta 1731koa hartu zuen oinarri, ez 1738 ezta 1760koa ere. Azken hori oinarri hartu zuen beste edizio bat argitaratu zen Bilbon 1905ean. Azkenik, 1978an faksimilea argitaratu zuen Ediciones Vascas argitaletxeak, Larramendiren De la antigüedad y universalidad del bascuenze lanarekin batera. Faksimilea 1760ko edizioan oinarriturik dago. Perotxegiren liburua gaztelaniaz idatzirik dago, ezagutzen diren euskarazko apologiak egon ohi diren bezala. Hala ere, amaieran liburuak euskarazko hamarreko bat dakar kristau kaparetasunari gorazarre egiteko. Gainera, 1760ko argitalpenak hamarreko horren aurretik euskarazko beste testu labur gehiago ditu; corpusera ez ditugu ekarri kronologikoki denboraz kanpo daudelako; dena den, ik. beherago. Ez dugu euskarazko testu horien beste edizio edo berrargitalpen modernorik ezagutzen, ez bada geuk (Reguero argitaratzear-3) beste testu batzuekin aurkeztu duguna. Saio horretan 1731koan agertzen den bertsoa bakarrik eman dugu, baina hemengo edizioa prestatzeko 1731ko (A) edizioa hartu dugu oinarri eta 1738ko (B) eta 1760ko (C) bertsioetan dauden aldaerak aparatu kritikoan jaso ditugu. Gure ediziorako
2.3.4 Berako olagizonaren gutunak Beheko hiru gutunak Berako Juan Bautista Iturria olagizonak idatzi zituen eta egun Nafarroako Artxibategi Nagusian gordetzen dira, auzi baten dokumentazioaren barruan (228596 zenbakiduna), auzi-jartzaileak gutunetako letra eta auzigai zen zamari baten zor-agirikoa esku berarenak zirela —J. B. Iturriarenak alegia— frogatzeko emanak. Hiru gutunak J. B. Iturriak Ziburuko Juantxo Bereauri idatzi zizkion, lehena 1674an eta beste biak 1676an. Urte horretan bertan Iturria Cadizera joan zen, Ameriketara aldatzeko asmoz, bere zordunengandik ihesi. Gutunok Urrizolak (2006) eman zituen lehenengoz ezagutzera testuaren testuinguru sozioekonomikoarekin, Iturriatarren historiarekin eta gutunen argazki eta transkripzioekin. Badarik, Urrizolaren edizioa ez da beti gurearekin bat etortzen. Orrialdeen zenbakikuntza gutunetan bertan, goiko eskuineko ertzetan, agertzen diren zenbakiei dagokie eta, bistan da, ez dator bat hurrenkera kronologikoarekin. Iruzkinean, adibideen ondoan agertzen diren zenbakiek gutun bakoitzari eman diogun zenbakiari egiten diote erreferentzia, ez eskuizkribuko orrialdeari. 2.3.4.1 Testuak 1. 1674-05-28 <9>
742 consueloa] hemendik aurrerakoa ezkerreko ertzean goitik behera idatzita dago. 743 guztiarequin] gutun osoan buztanik ez duen <z> bakarra du. 744 28 de 1674] eguna eta urtea azpimarraturik daude. 745 Iturria] ondoan errubrika darama. 746 Juan] esk. Jun. 747 Obligacione] esk. Obione, laburduraz. 748 çayzala] hemendik aurrerako guztia gutunaren ezker aldean idatzirik dago goitik behera. 749 14 de 1676] eguna eta urtea azpimarraturik. 750 Iturria] errubrika darama ondoan. 751 gaizquituz] irakurketa ez da ziurra, batez ere hasierako -aiz-i dagokionez; Urrizolak (2006: 265) guirrquituz irakurtzen du zalantzati.
752 duben] esk. dut tatxaturik. 753 23 de 1676] eguna eta urtea azpimarraturik daude.
2.3.5 Joseph Elizalderen gutunak Bi gutun hauek 1693ko ekainean eta 1699ko uztailean idatzi zizkion Mexikotik Joseph Elizaldek bere arreba Maria Teresa Elizalderi. Gutunak Julio Urkixok zituen bere eskutan eta gaur egun eskuizkribuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Koldo Mitxelena Kulturunean daude, Julio Urkixo funtsean (katalogo zenbakia: J.U. 030109773). Katalogoaren arabera, gutunak holografo autografiatuak dira, hots, egileak berak idatzi eta sinatuak. Gipuzkoako Foru Aldundiko Repositorio Digitalean bi gutunen bertsio digitalizatuak daude: <http://hdl.handle.net/10690/3350>. Gure ediziorako bertsio digitalizatu horiek erabili ditugu. Gutun bakoitza bi aldeetatik idatzitako orri batean idatzita dago. Bietan testua orrialdeen eskuinaldeetan dago, ezkerraldeetan ertz zabalak utziz. Salbuespen bat dago 1693ko gutunean: bertan, Joseph Elizalderen agurraren eta sinaduraren ezkerrera, testu zati bat dago, ziurrenik gutunaren lehen idatzaldia amaitu ondoren erantsia; gure edizioan testu-zati hori sinaduraren ondoren kokatu dugu. Dakigula, Mitxelenak (1964b) eman zituen argitara lehenik bi gutunak, eta ondoren Sarasolak (ConTAV § 5.2.9), Mitxelenaren transkripzioa errepikatzen duena. Edizio horietako aldaerak ohar paleografikoetan M eta S laburdurez azaldu ditugu. Dena dela, funtsean ez da aldaketa handiegirik bi edizio horien eta gurearen artean. Mitxelenak dioskunez (1964b: 75), Urkixok eskuizkribuak gutun-azal batean gorde zituen, kanpoan hitz hauek idatzita zituena: “J. de U. 9.178, G-1, Carp. Ms. 1, Cartas antiguas en vascuence”. Guztira hiru plegu ziren eta hirugarrenean Domingo Ruiz de Mazmelak Miguel Elizalde jesuitari 1677ko urtarrilaren 13an gaztelaniaz idatzitako gutun bat dago. Gutun honen plegu berean euskarazko bi gutunen kopiak daude, beste edizio batean aurkeztuko ditugunak (ik. § 2.3.6): bata Miguel Elizaldek bere izebari idatzia eta bestea izebaren erantzuna bide dira. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Repositorio Digitalean bada hirugarren plegu horren argazkia ere. Azkenik, gutunazalaren barruan, orri banatan, Urkixok idazmakinaz transkribatutako gutunetako bat eta eskuz idatzitako ohar batzuk ere sartuta zeuden. Koldo Mitxelena Kulturunearen katalogoan ez dugu aurkitu Urkixoren transkripzioaren eta oharren arrastorik. Ez dakigu gauza handirik egileari buruz. Joseph Elizalde Mexikotik idazten dio bere arrebari eta, gutunetan maiz erabiltzen duen tonuari erreparatzen badiogu, pentsa liteke aginduak emateko ohituta zegoen norbait zela (Mitxelena 1964b: 79).
Hizkuntzagatik Nafarroaren iparraldekoa zela dirudi; Mitxelenak (1964b: 83) eta Sarasolak (ConTAV § 5.2.9) Etxalarkoa zela iradokitzen dute. Hain zuzen ere, Zulaikak (2017) erakutsi du Joseph Elizalde Etxalarren jaio zela eta bertan bataiatu 1664ko apirilaren 29an. Bere nobleza eta merituak kontuan hartuta, herriko alkate eta gerra kapitain izendatu zuten. Halere, 1680 inguruan Mexikora joan zen. Dirudienez, posizio handiko gizona izan zen: bere semea, bera ere Joseph Elizalde, bertako Kontsulatuko Errege Auzitegiko diputatu eta hautesle izendatu zuten. 2.3.5.1 Testuak 1. 1693-06-14 <1r>
755 borondatea] -da- lerro artean gehitua. 756 zugatic] esk. zugatic : M S zergatic 757 du] geroago tartekatua dirudi. 758 zaitzatela] esk. zaitezatela. 759 Mexico] esk. Mexco. 760 14 de 1693] azpimarraturik. 761 lengusua jaunac] esk. lengusua jaunac dator eta, hutsa izan badaiteke ere, hala utzi dugu hizkeran egindako hiperzuzenketa ere izan baitaiteke; Zelaietak (2008: 162) Baztan-Bidaso aldeko egungo mintzoetan halakoak egiteko joera dagoela erakusten du.
OEHren arabera (s.v. eraman). Halaber, ifeni (1v) aldaera ez bide da Nafarroan ohikoena. Bestalde, ekialdeko orai (1r) aldaera ere badugu, baina esan (1v) mendebaldeko aldaera agertzen da. Sarasolak (ConTAV § 5.2.9) adierazi bezala, testua goi-nafarreraz idatzita dago zalantzarik gabe; hori erakusten dute, esaterako, erdialde-ekialdekoa den geroaldiko -(e)n erabiltzeak, berze izateak, baina hasperena ez izateak. Alabaina, zuzenean goinafarreraren berezko ezaugarri nabarmenik ez dute gutunok; esaterako, instrumentalean aldera, bizkarkaria erabiltzen du: ascoz, faltaz, aniz. Egilearen jatorriak eta hizkuntza-ezaugarriek Nafarroako iparraldera begira jartzen gaituzte. Hegoaldeko goi-nafarrerazkotzat ez hartzeko arrazoi pisuzkoa dira soziatiboko -rekin eta iraganeko -n marka sistematikoak izatea. Bestalde, instrumentaleko morfemaren aldaera bizkarkariak ere Nafarroaren iparraldera begira jartzen gaitu: testu zaharretan Nafarroako iparraldean eta ipar-mendebaldean ez da aldaera apikaria erabiltzen. Gainera, zubec (1r) hitzean dagoen u+B > ubB bilakabidea Bortzirietan ohikoa da garai hartan, baina handik kanpo testu zaharretan ez dugu lekukoturik aurkitu. Kulturalki begiratzean biziki gogorra egiten da ondoko pasartea, arrebaren semeez ari dela: Jaungoicoac nai badu, bere serviceco yiuz diezazula urte anizetaco, baño gaiztoac izan bear badira, berezat eramen dezala chiquidanic (2r). Alegia, haurrak ez badira zintzoak eta esanekoak, hilda hobeto daudela dio Elizaldek. Ez dakigu iritzi hori ohikoa zen ala ez garaiko gizartean, baina ez da zaila erlijio kristauaren eta, batez ere, Itun Zaharraren pisua ikustea: Eman dezagun guraso batzuek seme zentzakaitza eta bihurria dutela, aitamen esana egiten ez duena eta, zentzarazten saiatu arren, kasurik egiten ez diena; gurasoek semea hartu eta herri-arduradunengana eramango dute auzitegira, eta esango diete: “Gure seme hau zentzakaitza eta bihurria da, ez digu esana egiten; tripontzia eta mozkorra da!” Orduan, hiritarrek harrika emango diote hil arte. Horrela ezabatuko duzue gaiztakeria zeuen artetik; horren berri jakitean, beldur izango dira israeldar guztiak (Deuteronomioa 21).
eta berriz dirutan pagatzeaz ari dira. Dena den, ez dago lekuz kanpo Isastiren errefraua gogora ekartzea: Pagatzalle gaiztoagandic olo (77). Beraz, eskuizkribuko irakurketak izan litzakeen interpretazioak aztertu ondoren, egokiena iruditu zaigu hutsa dela pentsatzea; oroit bedi eskuizkribuan kopiak ditugula, ez jatorrizko gutunak eta, beraz, -l- → -i- ordezkatzea aski erraza da. 780 dadiyela] lerro artean di edo antzerako zerbait idatzita; Mk ere di irakurtzen du eta iradokitzen du forma osoa dadiyela dela. 781 bai bastarena] bai-k eta ondoko hitzeko <b>-k beltzune bat dute gainean. 782 erran] <n> lerro artean. 783 orri] Ez da hitz hau nahi bezain ongi irakurtzen, baino <i>-z bukatzen dela dirudi. Mk ere orri irakurtzen du. 784 Niq] Hemendik aurrerako guztia, orain artekoaren eta orriaren ezkerreko ertzaren artean idatzita dago orria bertikalki jarrita (orain artekoa horizontalean). 785 bidal] esk. bida. 786 amari] esan edo antzeko aditz bat isildu da. 787 franco] Hitzaren amaiera ia ezabaturik dago. 788 bi] Ondoren zerbait idazten hasi zen, baina tatxaturik dago 789 izateco] Irakurketa garbia bada ere, ez da horren garbi interpretatzioa. ‘Izan ditezela’ dela dirudi, baina garai hartan egitura hori ez bide da ohikoa; gainera, yzaiteco litzateke esperotako forma. Yzateco toponimoa izan liteke, nongo kasuan.
790 Edu Zelaietak adierazi digunez (ahozko kom.) egun Lapurdirekin muga egiten duten Beran eta Etxalarren bakarrik erabiltzen da gasna, Bortzirierako gainerako herrietan gazta dago.
Arestian aipatu dugunez, XVII. mendekotzat hartzen da testua, gutunek berek datarik izan ez arren; areago, autorea nor zen jakiteaz gain, hizkuntza aldetik gutunetako ezaugarriak ikusirik ere, mende amaierakoa dela pentsatzeko aski arrazoi ditugu. Bokalismo aldetik aski berriak diruditen bilakabideak ikusi ditugu, testu zaharragoetan nekez topatzen direnak. Aditzez den bezainbatean, adizki aferesidunak ere ez dira testu zaharragoetan agertzen. Aipagarria dirudi aferesidun adizki hauek soilik Miguel Elizalderen gutunean daudela; izebak, aldiz, aldaera osoak erabiltzen ditu. Pentsa liteke, hortaz, bilakabidea erabat gauzatu ez dela eta gazteek gehiago egiten dituztela halakoak nagusiagoek baino. Mende berean, urte batzuk beranduxeago eta eskualde berean, Berako olagizonak ditu gisako honetako adizki gehiago (§ 2.3.4). Datu hau eta lexiko aldetik ditugun gasna eta biño aldaerak kontuan izanik, badirudi Miguelek eta bere izebak beren herriko edo eskualdeko mintzoan idatzi zutela.
797 bat] esk. ba. 798 Orriaren ezkerrezko ertzean, horizontalki, Nicolaz de Arbelaiz y Magdalena de Aguina jartzen du, eta euskarazko testuaren azpian zenbaki batzuk agertzen dira eragiketa batean. 799 Juan] esk. Ju. 800 balio] esk. bali. 801 ichecuaq] esk. ichecua. 802 Testu honen azpian alde batetik besterainoko lerro bat dago zati hau bestetik bereizteko. 803 Hemendik aurrerakoak orriaren ezkerreko ertzean, horizontalean . 804 Madalenaren] letra bat tatxaturik dago lehenengo <a> eta <d>ren artean. 805 savala] <l> eta <a>ren artean beltzune bat dago. Hori dela eta, Altuna eta Mirandak (1995: 452) sauaba irakurtzen dute. 806 iñorq] esk. iñor. Ergatiboaren marka falta da 807 Ezkerreko marginean eragiketa bat dago. 808 cucha] esk. cuha. 809 eginitubenaq] esk. Eginitubena. Ergatiboa falta zaio. 810 Testuaren ezkerreko ertzean zenbaki bidezko eragiketa bat dago tatxaturik.
811 berorren] esk. beroren. 812 aunque] esk. aunq. 813 berorren] esk. beroren. 814 echeco] aurretik asuriac edo antzeko zerbait tatxaturik. 815 dacarte] aurretik bi hizki tatxaturik, badirudi <oc> dela ezabatutakoa. 816 maia] aurretik silla tatxaturik. 817 errealeco] esk. erealeco. 818 Azken esaldi hau ez dago goikoaren batera, aurrekotik lerro batek bereizten du eta orriaren eskuinean dago, zutabe moduan. 819 Testu zati hau aurrekotik bereizteko alde batetik besterainoko lerro bat dago. 820 Francisco] esk. Fran. 821 contuaq] esk. cotuaq. 822 errialeco] esk. erialeco. 823 Testuaren ezkerreko ertzean eragiketa bat dago, eta testuaren azpian y 40rr de ôcho jartzen du. Beherago, izen batzuk eta beste eragiketa bat agertzen da.
Elkanokoak ere baditu. Hegoaldeko goi-nafarreraz ohikoa den iago (passim) ere agertzen da, lehenagoko testuetan ez da halakorik. Nafarroako eremu horretakoa bide da lengusia ‘lehengusina’ (3v) aldaera ere. Ekialde zabalean agertzen den sudurkari gabeko oraico (2v) lekukotzen da sermoian. Amaitzeko, importacio ‘inportantzia, garrantzia’ (1v) dugu, OEHren arabera lekukotasun bakarra. Sermoiaren aurkezpenean aipatu dugunez, testua Zaraitzu ibarreko Otsagabian aurkitu bazen ere, hizkera aldetik ikusitako ezaugarriak direla eta, hego-ekialdeko goinafarrerazkoa dela pentsatzeko arrazoiak ditugu.
2.3.9 1743ko Garizumako hirugarren igandeko sermoiak Urte bereko bi sermoi dira jarraian dakartzagun bi lekukotasunak. Hain zuzen ere, 1743. urtean idatzi ziren bi sermoiok, eta garizumako hirugarren igandean irakurtzeko sortu ziren. Dena den, ez dakigu zein herritan irakurri ziren prediku labur hauek. Badakigu, ordea, Muruzabalgo bilduman agertu zirela. Satrustegik eman zituen ezagutzera (1987: 74-78) eta gaurko egunean Euskaltzaindiaren eskuetan daude, SAT 020-207 kodearekin. Eduki aldetik, bietan berdina da gaia, alegia, demonioak pertsonengan eragiten dituen gaitzak eta kalteak zein diren aipatu eta horiei nola aurre egin aholkatzen du predikariak. Letrakerak islatzen duenaren arabera, eskuizkribuon egilea ez da pertsona bera, baina hizkera aldetik eite berekoak dira. Lehen sermoiak lau orrialde ditu eta bigarrenak lau orrialde eta erdi. Gure edizioa prestatzeko Euskaltzaindiaren artxiboan dagoen edizio digitalizatua erabili dugu, eta Satrustegirenarekin (S) erkatu dugu. 2.3.9.1 1. Testua <1r>
(2r bi aldiz) ditugu. OEHren arabera (cf. s.v. kendu), gendu hegoaldeko goi-nafarreran eta Zaraitzuko hizkeretan erabiltzen den aldaera da. Horrez gain, sorturic dugu ‘gorturik’ adierarekin. Gainera, zarra (1v) agertzen da, sabaikari gabe, ‘txar’ adierarekin: costumbre zarra becatuan egoteco (1v). Hizkera aldetik nongoa den zehazten zaila da. Soziatiboko -reki aldaerak goinafarreraren hegoaldera begira jartzen gaituen arren, daukagun iraganeko adizki bakarrean akabuko -n mantentzen da; halere, gogoan izan behar dugu galtze hori ez dela sistematikoki gertatzen beti. Dena dela, Nafarroako iparraldeko mintzora garamatza dechoquena adizkiak. Beraz, ezin aho batez esan nongo testua den, baina Iruñetik iparraldera eta Bortziriak-Baztan-Malerreka-Bertizaranatik hegoalderakoa izan daitekeela dirudi. Iruzkinarekin amaitzeko eta testuaren ulermena errazte aldera, sermoian agertzen diren pertsonak zein diren azalduko dugu laburki: Theofilato VII. mende hasieran bizi izan zen historialari bizantziarra da. San Chrisostomo K.o 347-307 urte bitartean bizi izan zen, Konstantinoplako gotzain izan zen eta ekialdeko Elizako aitatzat hartzen da. Job Itun Zaharreko Joben liburuko pertsonaia nagusia da, eta deabruak tentatu zuen. Azkenik, Origenes K.o 185-254 urte inguruetan bizi izan zen, eta Elizaren aitetako bat da.
2.3.10 Obanosko bertsoak c. 1744 Dirudienez, euskaraz idatzitako bertso hauek latinez idatzitako Elizaren historia laburtua kontatzen duen larruzko estalkiz apaindutako eskuizkribu batean daude jasorik (Ondarra 1993a: 534). Ondarrak berak (1993a) eman zituen ezagutzera, baina ez zuen zehaztu non dagoen jatorrizkoa. Dena den, Ondarrak esaten duena kontuan izanda, beharbada Salamancan egon daiteke. Ez dakigu eskuizkribua noiz idatzi zen. Hala ere, Ondarrak (1993a: 534-535) dioenez, paperaren ur-markan 1743 jartzen du, eta 1744an bukatzen da liburuan kontatzen den Elizaren historia. Gainera, eskuizkribuan esaten denez, Gaspar Miranda eta Argaiz zen Iruñeko gotzaina, eta bera 1743-1767 izan zen karguan. Beraz, ante quem data 1767 da, baina ur-marka eta historiaren amaiera data kontuan izanda, 1744. urte ingurukoa izan daitekeela dirudi. Egilea nor izan zen ere ez da ezagutzen. Hala ere, Obanostik datorren eskuizkribua denez, Ondarrak iradokitzen du Juan Undiano (15511633) izan litekeela bertso horien egilea. Ez dakigu nork eta non izan den idatzia, baina suposatzen dugu herri hartako parrokia edo baseliza famaturen bat S. Nikolasi eskainia zegoela, honen himnoa euskaraz eta latinez baitakar. Nafarroako herri hauetan ditugu S. Nikolasen parrokiak; Arteaga-n (Estellerrian), Auritz (Erroibar), Enderitz (Olaibar), Iruñea, eta Larrasoañan (Esteribarren). Bestalde, kodizea, dakigunez, Izarbeibarreko Obanos-etik dator, eta ibar horretan S. Nikolasen bi baseliza ditugu, bat Tirapu-n eta bestea Uterga-n, bigarren hau Olandain herri desagertuaren parrokia eliza izan zelarik. Egia esan, gure buruan Uterga eta Iruñeko elizak ari dira lanean. Uterga-koa nagusituko balitz, ez ote luke izango zer ikustekorik Obanos-en dagoen Arnotegi-ko (lehen Arnautegi) baselizaren ermitazain izan zen eta euskal bertsoak erruz tajutu zituen Juan de Undianok (1551/2-1633)? (1993a: 535). Egile proposamena ontzat hartuta ere, bertsoen kopia modernoa da, bertako hizkerak dituen ezaugarriek XVIII. mendearen erdialdekoa dela pentsatzeko arrazoiak ematen baitituzte. 2.3.10.1 Testua <290>
Orai deitcen zaituena zure aita bera da.
5 Guero juez izanen da.
35 eta etzara erdiratcen
988 gaun] Ondarrak dioenez, eskuizkribuan gaun jartzen du, baina jaun zuzentzen du, baina guk eskuizkribukoa mantedu dugu <g> horren ahoskera isla bailezake.
9 Irur aldiz erori eta escu ematen eztiozu?
989 bada] Ondarrak dioenez, bata dago eskuizkribuan, baina guk ere zuzendu egin dugu.
75 Eta, alare, berazten ezta viotz zurea? &
990 aleguere] Ondarrak ohartarazten duenez, “lerroak 8 silaba ditu, 7 izan beharrean.”
2.4 GOI-NAFARRERA ZAHARREKO TESTU LUZEAK Hirugarren eta azken multzo honetan goi-nafarreraz idatzitako testu luzeak ditugu. Orotara, hiru liburu argitaratu dira atal honetan editatu ditugun lekukotasunak. Goi-nafarrera zaharra ez da besteengandik nabarmentzen dituen liburu argitaratuen kopuru haziagatik. Bi autoreren hiru liburu heldu dira gugana. Guztietan zaharrena Beriainen Tratado de como se ha de oyr missa da, eta 1621ean ikusi zuen argia. Bost urteren buruan, 1626an, autore berberak argitaratu zuen Dotrina Christioarena euscaras. Ez dugu beste liburu argitaratuen berri, harik eta hurrengo mendeko 1735ean Frantzisko Elizaldek Apecendaco doctrina christiana uscaras argitaratu zuen arte. Beraz, testuen edizioen azken atal honetan bi autoreen horien hiru obrak editatu eta aztertu ditugu. 2.4.1 Joan Beriain Aztergai dugun garaian, Joan Beriain utergarra da Nafarroako idazle nagusietarik; Axularren garaikidea izan zen. Bera da, Lekarozek (2013d) esan bezala, “Nafarroak emandako euskarazko idazlerik goiztiarrenetako bat”. Zenbait aldiz ikertu da bere bizitza, eta lan sakonena, ezbairik gabe, Jimeno Juríorena (1988) da. Dirudienez, 1566 inguruan jaio zen Utergan eta 1633an hil zen. 1590. urtean subdiakono izendatu zuten; 1592an Orbaibarko Etxaguen zen apaiz eta bertan egon zen, harik eta 1602an Utergara apaiz kargua betetzera itzuli arte. Dakigunez, erlijiozko bi liburu elebidun idatzi zituen Tratacen da nola ençun vear den meza —Tratado de como se ha de oyr missa gaztelaniaz— 1621ean eta Dotrina Christioarena euscaras 1626an. Ez dakigu autore honek geroko autore nafarrengan eraginik izan zuen. Dena dela, Larramendik Corografia-n nafarrerak lapurterarekin duen berdintasunaz mintzatzean, Beriain aipatu zuen, baina dirudienez dotrina bakarrik zuen ezagun, ez baitu besterik aipatzen. Halaber, Hiztegi Hirukoitzean euskaraz idatzitako liburuez ari delarik, Beriainek 1626an idatzitako dotrina aipatzen du. Vinsonek idatzitako bibliografian (1984: 63-64), Beriainek idatzitako dotrina bakarrik aipatzen du (13. zbk), dirudienez Larramendik emandako erreferentziak baliatuz, liburua aurrean izan gabe (Urkixok Vinsonen bibliografiari egindako oharren arabera, bederen); aldiz, ondoren gehitutako eranskinean tratatua aipatzen du (12bis),
eta orduan badirudi liburua bera esku artean izan zuela. Besteren artean, liburuaren tamaina eta orrialdekatze hutsak ematen ditu: Gr. in-8 ou plutôt pet. in-4º de (viiij-I24·(iij) fts. Erreurs de pagination: 98 pour 89, et série 117, 118, 119, etc. pour 115. 116. 117, etc. Là où j’ai mis le signc +, se trouve sur le titre un bois qui représente deux anges élevant le S. Sacrement. Beriainek argitaratu zituen liburuak elebidunak ziren arren, guk hona euskarazko zatia bakarrik ekarri dugu, bertako euskara aztertzea baita helburu. Hori dela eta, atal hau bitan banatu dugu; batean 1621eko tratatua editatu eta aztertuko dugu; bestean, aldiz, 1626ko dotrina. 2.4.1.1 Tratacen da nola ençun vear den meza Arestian aipatu bezala, Tratacen da nola ençun vear den meza da Juan Beriainek argitaratutako lehen liburua. Iruñeko Carlos Labaienen inprentan publikatu zen 1621ean, zegozkion zentsura guztiak gainditu ondoren. 1620ko iraileko data dute onespenek, eta Etxalaz doktoreak, Zalba artxidiakonoak eta Miguel Huartek sinatu zituzten. Liburua, izenburuak iradoki bezala, meza entzuteko gidaliburu bat da; besteak beste, gai hauek lantzen ditu: apaizaren jantziaren esanahia; eserita, zutik edo belauniko noiz jarri behar den; meza entzuteak ekar ditzakeen onurak eta ez entzuteak dakartzan gaitzak. Liburuaren edukia gaztelaniaz eta euskaraz idatzita dago, txandaka; kapitulu bat erdaraz, ondoren berbera euskaraz. Hala ere, gaztelania hutsez daude, batetik, Martin de Alcoz idazkariak idatzitako “Tassa”, Miguel Huartek hutsen zerrendari egindako oharra, Etxalaz doktoreak 1620ko irailaren 26an idatzitako onespena edo baimena, Zalba artxidiakonoak Alonso de Maço idazkariaren aurrean 1620ko azaroaren 6an idatzitako onespena eta Miguel Huarteren onespena; eta, bestetik, Beriainek Iruñeko kabildoari eskaintzen dion “Epistola dedicatoria al muy illustre cabildo de Pamplona en sede vacante” eta irakurleari idatzitako “Al lector” atalak. Orotara 14 orrialde dira, baina ez dute zenbakirik; behin edukian sartzen denean hasten da orriak zenbatzen, 1etik hasi eta 126v-ra. Amaieran, zenbatu gabe, aurkibidea dator, lehenik gaztelaniazko edukiena eta jarraian euskarazkoena: orotara 6 orrialde. Horietan, bai erdarazkoari bai euskarazkoari, izenburu batzuetan orri zenbakia falta zaie eskuinean. Askotan aipatu izan da Beriainek zergatik idatzi zuen liburua bi hizkuntzetan; eta irakurleari egindako hitzaurrean argi adierazten du:
996 Camino eta Lakarrak (1993) Pérez Goyenaren erreferentzia ematen dute, eta Urkixoren alearen berri eman arren, Koldo Mitxelena Kulturunearen katalogoan ez dago alearen arrastorik.
1011 dutenec] jat. dutenac. Hutsen zerrendan zuzendua.
1059 baño] jat. bayo. Hutsen zerrendan zuzendua.
1067 oracioac] jat. oratioac. Ez dirudi kultismoa denik, gainerako guztietan oracio ageri baita; aitzitik, inprentako kajisten hutsa izan daiteke, ohikoa baita <c> eta <t> nahastea.
2.4.1.2 Dotrina christioarena euscaras Lehen liburua argitaratu eta bost urte beranduago, 1626an, Beriainek beste liburu erlijioso elebidun bat idatzi zuen: Dotrina christioarena euscaras. Aurreko liburuaren aldean, bigarren hau apalagoa da, laburragoa izateaz gain. Bestea bezala, elebiduna da eta gaztelania hutsez ditu hasierako onespenak eta “Al lector” idazlearen hitzaurrea. Horien jarraian kristau dotrinaren gaztelaniazko testua dago 1-83 orrialdeetan; ondotik dator euskarazkoa, 84-174 orrialdeetan. Liburua gaztelaniazko “Acto de contricción” batekin amaitzen da, gorde den zatia behintzat. Liburu honen ale bakarra ezagutzen dugu, eta unicum-a Angel Irigaraik zuen bere eskuetan. Hain zuzen ere, horren argazkietan oinarritu gara gure edizioa egiteko, eta horiek Iñaki Caminok utzi dizkigu eskuzabal. Irudietan ez dago liburua osorik. Euskarazko zatia osorik dagoela dirudi, baina gaztelaniazko dotrinaren orrialde askoren irudiak (8v-83r) falta dira. Alearen egoera ez da nahi genukeen bezain ona: orrialde zenbait falta dira, euskarazko zatian behintzat. Gainera, liburuaren amaierako azken orrialdeak ertzetan puskatuta daude eta irakurketa oztopatzen dute. Aleak eskuz egindako ohar eta zuzenketak ditu; ez dakigu nork eginak diren, baina pentsa liteke Irigarai bera edo alearen aurreko jaberen bat izan zela zuzenketak egin zituena. Liburuaren argitalpenari dagokionez, ez da oso zaindua; huts ugari ditu eta, askotan, orrialde zenbakiak ez daude ongi jarririk. Gainera, orrialderen bat ere falta dela dirudi: 123r jartzen duen orria ustez 122. orriaren ondotik badoa ere, 122v-ko apeuan ala dator, baina 123r trabaju-rekin hasten da, aurreko orrialdetik datorren esaldiarekin loturarik izan gabe. Koldo Mitxelena Kulturuneko artxiboan Julio Urkixoren eskuizkribu bat dago zeinetan “Irigarai alea” deitzen duena deskribatzen eta transkribatzen baitu. Horren arabera, 14 × 6,5 cm-ko liburutxo bat da, aleak ez du azalik eta egoera txarrean dago: hainbat orrialde falta zaizkio. Dakigula ez zuen berrargitalpenik izan, eta Pagolak (1995a) editatu zuen aurretik hitzaurrean zenbait ohar zituela. KGn dagoen edizioa Iñaki Caminok paratu zuen.
1081 eta] baliatu dugun alean eskuz tatxaturik dago. 1082 resurrecioa] jat. resurrecia. 1083 86 eta 87 orriak falta dira baliatu dugun alean. 1084 <88r>] jat. <89> jartzen du, baina hutsa da, hurrengo orrialdean ere <89> agertzen da. Baliatu dugun alean eskuz zuzendurik dago. 1085 jayetan] jat. jayetam.
1131 baytoagu] irakurketa ziurra den arren, ez dakigu nola interpretatu aditz hau. Ezin izan dugu gaztelaniaz idatzitako bertsioa begiratu jakiteko zein litzatekeen euskarazko honen ordaina.
emandako irudian eskuz idatzitako zerbait dago, baina ez da ondo ulertzen. Aitzitik, ez da halakorik Nafarroako liburutegiko alean. Testuaren edizioa ezagutzera ematearekin batera, Salaberrik berak (1994a) testuko hizkeraren azterketa egin zuen, eta eskualde bereko beste lekukotasun ezagun batzuekin erkatu zuen. Urte berean eta Salaberriren azterketaren ondoan, Fontes Linguae Vasconum aldizkarian liburuaren faksimilea argitaratu zen. Egun Nafarroako Liburutegi Digitalean ikusgai dago alea eta, hain zuzen ere, horretan oinarritu gara gure edizioa prestatzeko. 2.4.2.1.1 Testua <1>
1187 onelasse] gainerako adibide guztietan onlasse agertzen da. 1188 egun] jat. egu; gainerako guztietan egun datorrenez, zuzentzea erabaki dugu.
1189 izuli zazu] jat. izulizazu dator eta ez da erraza banaketa zuzena erabakitze; dena den izuli zazu bereiztea egitea erabaki dugu, Elizaldek ez baitu izazu erabiltzek zazquizu baizik. Beraz, pluraleko komunztadura falta du.
3. GOI-NAFARRERA ARKAIKO ETA ZAHARRAREN HIZKUNTZAEZAUGARRIAK Aurreko atalean goi-nafarreraz idatzitako 1745 aurreko testu ezagun guztiak editatu, aztertu eta iruzkindu ditugu. Oraingo atalean testu horien azterketatik ateratako hizkuntza ezaugarri nagusiei xehetasun gehiagorekin begiratuko diegu, kronologia eta geografia kontuan hartuta. Azterketarekin hasi aurretik, hala ere, ohar zenbait egin nahiko genituzke. Tesi osoan zehar, eta, beraz baita atal honetan ere, goi-nafarrera dialektotzat hartu dugu. Dena den, Coseriuk (1977: 137) azpimarratu zuenez, izatez dialektoak abstrakzioak dira, isoglosen arabera eraikiak. Maiz, gainera, dialektoen artean elkarreraginak daudenez, isoglosa batzuek dialekto bat baino gehiago zeharka ditzakete (ik., halaber, Mitxelena 1981: 520; Lakarra 2011: 160). Era berean, isoglosak etengabe aldatzen dira, eremua zabaldu eta murrizten dute denboraren poderioz, isoglosa berriak sortzen dira eta lehen zeudenak ezabatu (Pilch 1988: 419). Horrezaz landara, edo horrekin batean, denboran zehar dialekto batek izan dituen ezaugarriak aztertu nahi ditugunean, hizkuntza-komunitatea ere kontuan hartu behar dugu. Jakin behar da, besteak beste, komunitate isolatua izan den ala besteekin harreman estuagoa izan duen. Finean, hiztun taldeak nekez mantentzen dira egonkor denbora luzez, are gutxiago goi-nafarreraz mintzo den erdiguneko, eta ez bazterreko, gizatalde bat. Horixe da, hain zuzen ere, goi-nafarreraren ezaugarri nagusietariko bat: bere kokapen geografiko-linguistikoa. Horrek bere berezitasunak eta zailtasunak eransten dizkio azterketari. Caminok (2009: 348) baieztatzen duenez, [h]izkuntzetan gauza arrunta da erdiguneko dialektoak izatea definitzen zailenak, erdiguneetako mintzo horietan ezaugarrien aniztasuna handia izaten baita: erdiguneko mintzoak kokatzen diren eremu hauetara hedadura geografiko arras desberdineko ezaugarriak biltzen dira.
du (Zuazo 2006: 109-110): oa- > goa- egitea. Azkenik, “-(r)en bat > -(r)on bat” aldaketa gehitu du (Zuazo 2014: 108). Beste lan batean, Zuazok (1998b) goi-nafarreraren ezaugarri gehiago bildu zituen, fonologiaren, izen eta aditz morfologiaren, morfosintaxiaren eta hiztegiaren arabera sailkatuak. Guztira hogeita zazpi ezaugarritan “euskara nafarra” “erdialdeko euskaratik” bereizteko aski arrazoi badirela erakutsi zuen (Zuazo 1998b: 17). Nolanahi ere den, ezaugarri guztiok gaur egungo goi-nafarreran agertzen dira, eta azterketatik baztertu ditu (ia) galdurik den hegoaldeko goi-nafarreran agertzen diren ezaugarriak. Bestalde, Caminok (2009: 348) goi-nafarreraren bost ezaugarri esklusibo dakuski, baina ez dira guztiak Zuazok eman zituenak: 1. Instrumentaleko atzizkia -s apikaria izatea. 2. Nor-i dagokion y- morfema agertzea 2. pertsona singularrean. 3. -zki- > -it- aldaketa egitea NOR-NORI-NORK sailean. 4. “Joan” aditzaren adizkietan noaie, (g)oaie, doaie agertzea. 5. Maileguetan -on atzizkia egotea.
Gainera, Zuazok emandako 1. eta 4. ezaugarriak ez ditu nafarrerazko esklusibotzat hartzen, ez baitira hizkera guztietan agertzen; aitzitik, goi-nafarrerazko ezaugarri bateratzaile ez-esklusibotzat hartzen ditu (Camino 2009: 349). Bestalde, esklusiboak ez diren, baina goi-nafarrerako hizkeretan agertzen diren ezaugarri andana biltzen ditu Caminok (2009: 349-352). Hala eta guztiz ere, Apalauzak (2012: 524) azaltzen duenez, Caminok (2009: 349) nafarreraren ezaugarri esklusibotzat hartzen dituen ezaugarri guztiok ez dira hizkera guztietan beti batera ageri. Ultzaman, Erroibarren eta Esteribarren bostak agertzen dira, baina Sakanako erdialdean bostetik hiru ditugu, Aezkoan bostetik lau —ez baita -it- pluralgilea -zki-ren ordez—; Bortzirietan eta Malerrekan ez dago instrumentaleko aldaera apikaria, baina bai beste laurak. Zuazoren sailkapenak, Bonaparterenak bezala, euskararen irudi sinkroniko bat islatzen du; berrikuntza berrienak hartzen ditu aintzat zaharragoak eta arkaismoak kontuan izan gabe (ik. metodo honi egindako kritika: Lakarra 2011: 177-178; Ulibarri 2015: 15-16). Horrela, historiako une zehatz batean, hots gaur egun, euskararen banaketa dialektala zertan den erakusten du, baina, gure irudiko, hizkeraren errealitate bat ezkutatzen du, dialektoaren bilakabidea nolakoa izan den ulertzen lagun dezaketen ezaugarri batzuk baztertzen baitira, hala nola e-o > o-o eta o-e > o-o bilakabideak, *-ani > -ai(n) aldaketak, *erazan aditz laguntzailea. Hemen zerrendatu ditugun
bilakabide guztiak ez dira goi-nafarreraren berezko ezaugarriak, baina aldaketa eta ezaugarri horiek zein beste dialektorekin partekatzen dituen begiratzea dialektoen historia ulertzeko lagungarri izan daiteke. Gainera, Zuazoren lanetan ez da erakusten nola gertatu zen euskararen dialektalizazioa, nahiz eta egoera sinkroniko horretatik abiaturik, ondorio historikoak ateratzen saiatzen den (ik. Zuazo 2008: 33-34 edo Zuazo 2010b). Honetaz dihardugularik, merezi du Caminok (2008a: 102) Nafarroa Behereko euskara zaharraz esandakoa hona ekarri eta gure egitea: Dialektologiaren eta dialektoen garai berrienen ezagutzan oinarritzen den ikertzailea, hizkuntzaren egungo agerpen geografiko-diatopikotik abiatzen da eta XX. nahiz XIX. mendeetako datuak eta aldaerak darabiltza aiseen, baina dialektoen harathonat historikoen berri jakin eta erakutsi nahi baldin badu, denboraren ardatzari begira jarri behar du; ikuspegi filologikotik eta diakronikotik so eginik, hizkuntzaren historiaren alderdi franko jorratu behar da era honetako jardun bati ekiteko, baina nolanahi ere den, oraingo gure saio hau ez da bukaturik dagoen lan baten aurkezpena, ez da auzi baten hondarreko erabakia. Nafarroa Behereko idazki zaharrei begiraldi bat egin ondoren, ezaugarri nabarmen batzuen aurkezpena dakargu, ez osoa ezta behin betikoa ere. Anakronikoak izateko arriskua genuke, XVI-XVIII. mendeetako goi-nafarrera zehazteko, gorago aipatu ditugun ezaugarriak bakarrik hartuko bagenitu aintzat. Denboran atzera egin eta testu zaharrak azterturik ikusiko dugunez, kontua lausoagoa da. Bateko, corpusa mugatua denez, testuek erakusten dituzten ezaugarriak ere mugatuak dira, esan nahi baita, ez dituzte orduko hizkerek zituzten berezitasun guztiak islatzen. Besteko, gaur egun goi-nafarrerazkotzat hartzen diren zenbait ezaugarri ez dira ageri lekukotasunetan; alegia, goi-nafarrera definitzeko erabili diren zenbait ezaugarri 1750 ondoren sortutako berrikuntzak dira. Esaterako, indikatibozko NOR-NORI-NORK saileko -it- pluralgilea egungo goi-nafarreraren ezaugarria izan arren, ez da sistematikoki agertzen XVIII. mendearen erdialdera arte; lehenago aztarnaren bat besterik ez dago eta eskualde batean bakarrik (ik. § 3.2.2.2.12). Gainera, zenbait testuk bi pluralgileak dituzte XVIII. mendearen erdialdean; Goizuetako sermoian, kasu (Reguero argitaratzear-1), -i(n)- erroko pluraleko bi adizki aurki daitezke: batek -itpluralgilea darama; besteak, aldiz, -zki-. Hortik, ordea, ez da segitzen Goizuetako sermoi hura goi-nafarrerazkoa ez denik edo Nafarroakoa ez den beste euskalki baten eraginik duenik. Aitzitik, dialekto horretan idatzitako sermoia dela pentsatzeko arrazoirik bada. Instrumentaleko aldaera apikariaz ere bada zer esanik, ez baita eremu geografiko osoan agertzen; eta testu zaharrek erakusten duten hedadurak ez dirudi gaurko bera denik (ik. § 3.2.1.10). Horrezaz gain, egun goi-nafarreraren ezaugarri
esklusibotzat hartu ohi den bigarren pertsona singularreko y- ez da ageri testu arkaiko eta zaharretan; beti dira ayz eta aut. Ez dakigu berrikuntza noizkoa den zehazki, baina iduri luke XVIII. mendearen bigarren erdialdetik aurrera gertatua behar duela izan, ez lehenago. 1778ko Iturengo esaldi batean bayaiz ‘bahaiz’ agertzen da (Maiora Mendia 2011: 171), baina lehenago beti da (h)ayz. Hortaz, Zuazok edo Caminok finkatutako ezaugarri batzuk ez badira sistematikoak XVIII. mende aurretik, zein dira goi-nafarrera arkaiko edo zaharra definitzeko balio diguten ezaugarri linguistikoak? Galderari erantzuna ematen hasi aurretik, gogora ditzagun Caminok (2009: 321) esandakoak: Hizkuntzaren baitan sistematikoenak diren ezaugarriak jotzen dira garrantzizkoenak dialektologian, berei aitortzen zaie garrantzi gehien dialektoak sailkatzean, baina ezin ahantzi dugu horren sistematikoak ez diren ezaugarri horiek ere mintzo baten edo dialekto baten atalak direla eta haren definitzaile direla; ezaugarri horiek espazio dialektala itxuratzen lagundu dute eta oraino ere itxuratzen laguntzen dute. Usuenik, dialekto bat finkatzeko hizkuntza-ezaugarri esklusiboen sorta erabiltzen da, baina esklusiboez gain, badira dialektoa definitzen laguntzen duten beste ezaugarri batzuk, inguruko beste dialektoekin parteka ditzakeenak (Camino 2009: 349). Hori dela eta, ondoko orrialdetan aztertuko ditugun ezaugarri guztiak ez dira goinafarreraren ezaugarri esklusiboak. Batzuk Iparraldeko hizkerekin partekatzen ditu, beste batzuk erdialdeko edo mendebaldeko hizkerekin egindako berrikuntza komunak dira eta, azkenik, goi-nafarreraren ezaugarri esklusiboak ere agertzen dira. Dena dela, guztiak dira goi-nafarrera arkaiko eta zaharra definitzen laguntzen dutenak. Era berean, dialekto guztietan edo gehienetan orokorrak diren —edo izan diren— ezaugarriak ere aztertu ditugu, beti ere ezaugarri horiek goi-nafarreraren kronologia aztertzeko balio badute. Ondorioz, azterketa ez da deskribapen sinkronikoa izango, ardatza beti kronologia izango baita. Aztertuko ditugun ezaugarriak testuetan aurkitu ditugu; beraz, horietan ez den ezaugarririk ez dugu iruzkindu. Azterketan lekukotasunetako adibideak jaso eta laburduraz eman ditugu testuon erreferentziak (ik. § 5); esaldien kasuan, ordea, lekua eta urtea eman ditugu erreferentzia gisa. Ezaugarri batez dihardugula adibideak ematean, kronologikoki ematen saiatu gara. Bestalde, testu berriago batzuk ere baliatu
ditugu, batez ere ezaugarrien kronologia egiteko. 1745-1750 bitarteko testu batzuk Eranskinean eman ditugu.1221 Halako lanetan ohi denez, hizkuntza-ezaugarrien azterketa lau zatitan bereizi dugu. Hasi, fonologiarekin hasiko gara eta bertan goi-nafarreraz gertatu diren zenbait bilakabide fonologiko aztertuko ditugu (§ 3.1). Ondoren, morfologian agertzen diren ezaugarri nagusiekin segituko dugu (§ 3.2); jarraian, sintaxiari loturiko gai batzuk aztertuko ditugu (§ 3.3) eta, azkenik, lexikoan goi-nafarrerak dituen ezaugarri nabarmenenak aurkeztuko ditugu (§ 3.4). 3.1 FONOLOGIA Honako atal honetan, goi-nafarrera arkaiko eta zaharraren ezaugarri fonologikoak eta bilakabideak aztertuko ditugu; beti ere dialektalki edo historikoki garrantzia izan dezaketen hotsak izango ditugu mintzagai. Hala, bokalekin hasiko gara (§ 3.1.1), kontsonanteekin jarraitu (§ 3.1.2) eta azentuaz egindako ohar batzuekin amaituko dugu (§ 3.1.3). Azkenik, ondorioak jasoko ditugu (§ 3.1.4). 3.1.1 Bokalak Gainerako dialekto historikoen antzo, goi-nafarrerak bost bokal ditu: a, e, i, o eta u. Goi-nafarrerako bokalek ez dute beste euskalkietan agertzen ez den berezitasun handirik, baina bada zer esanik. Hori dela eta, bokal soilekin gertatzen diren bilakabideak (§ 3.1.1.1), bokal luze eta bikoitzak (§ 3.1.1.2) diptongoak (§ 3.1.1.3), hiatoak (§ 3.1.1.4), sinkopak (§ 3.1.1.5) eta -ale bukaera duten hitzak (§ 3.1.1.6) ikusiko ditugu. 3.1.1.1 Bokal soilak Bokal soilez den bezainbatez, euskaraz gertatzen den aldaketetarik bat da e- > ibokal ixtea txistukari sabaikari baten aurretik (FHV § 2.7). Ezaugarria ez da sistematikoa eta, euskalkien arabera, hitz batzuek egiten dute, besteek ez. Goi-nafarrerazko 1745 aurreko testuak kontuan hartzen baditugu, bilakabide hori Iruñetik ipar-mendebaldera egiten dela dirudi: iche ‘etxe’ (Serm1743-1) eta ichera (IsEr), baina echera dago Gipuzkoako Diputazioko alean eta XVII. mendeko kopia
1221 Horiezaz gain, 1748ko sermoi argitaragabe bat ere erabili dugu. Testu hori Muruzabalgo sermoien artean dago Euskaltzaindiaren egoitzan, eta tesirako erabiltzeko baimena eskuratu dugu; ez, aldiz, argitaratzeko.
1222 Echaidek (1989: 37) Nafarroako bi lekutan bakarrik jaso zuen odoi: Zaraitzuko Espartzan eta Aranon.
eta mendebaldean (Iratxen). Besteak beste, sarohe eta çaharra ditugu 1284an Orreagan; Iratxekoa dira, ordea, ondokoak: Eleicauehea (XI. m.), Yhidia (1066), Erret ihera (1150). XIII. mendetik aurrera, ordea, ez da hasperenik agertzen Iratxeko lekukotasunetan. Berrikiago, Manterolak (2015: 506 eta hh) erakutsi du Nafarroako XVII. mendeko testu batzuetako <h>-ek zenbaitetan hasperena isla zezaketela; areago, Beriainen lanetako <h> batzuk hasperentzat hartu ditu, batez ere ohec, orihec eta ayhec erakusleetan. Ondorioz, Erdi Aroaz haratago, goi-nafarrera arkaiko eta zaharrean hasperenaren aztarnak aurki litezkeela dirudi, baina galtze bidean (eta leku askotan galdurik) legoke ordurako hasperena. Manterolaren proposamenari jarraituz eta XVI. eta XVII. mendeetako lekukotasunei begiratuz, ikus dezagun eskualdeka zer gertatzen den. Erdi Aroan bezala, XVI. mendean badirudi hasperena Nafarroako ertzetan gordetzen dela: Uitziko ezkontza fedean hic, hau eta horren, baina eure ditugu, eta bertatik ez horren urrun, Arriben ere hi, hayz eta heurea ditugu 1564an, itxuraz hasperenarekin. Hegoalderago, Ameskoan lehen, haducat eta haiz adibideek hasperena erakuts lezakete. Nafarroako iparraldean ere hasperenaren arrastoak bide daude: Malerrekan agertzen den quexassen den ha (Urrotz, 1582) adibidean erakusle hasperenduna dugu. Esteribarren ere antzeko egoera dugu: nahi, heure, hiçac (Eugi, 1565), bihar (Larrasoaña, 1579), baina jonai (Eugi, 1566), andi, ori (Larrasoaña, 1606). Ez dirudi <h> agertzea kontu grafiko hutsa denik; izan ere, hasperena izan dezaketen hitzetan eta testuinguruetan agertzen da. Ez dirudi hasperena zegoenik Bortzirietan, Ollaranen, Iruñerrian eta Orbaibarren. Lekukotasunetan behintzat ez dugu aztarnarik aurkitu. 1609ko olerkietan eta Isastiren testuetan eta Aresoko otoitz zaharretan ere ez da halakorik. Bistan denez, goi-nafarrerazko lehen lekukotasunak agertzerako hasperena galtzen ari den ezaugarria da; eta, agidanean, galera prozesu mantsoa izan zen. Hasi, Erdi Aroan hasi zen, baina ez zen erabat galdu XVII. mendera arte. Hasperenaren galeraren kronologia erlatiborako interesgarri izan daiteke Nafarroako Foru Orokorrean eta Matxin Zalbaren gutunean agertzen den abari hitza. Afari hitzarentzat *(g)au+hari etimologia proposatu izan da (ik. Lakarra 2011); beraz, abari azaltzeko, badirudi h- > ø bilakabidea *wh/βh > -f- baino lehenago gertatu zela: *(g)au+hari > *(g)auari > abari.
OEHn (s.v. kendu) gendu aldaera hegoaldeko goi-nafarrerazkoa dela esaten da. Nolanahi ere, adibideetan ikusi dugunez, Elizalde gesalaztarrak, hegoaldeko mintzoan idatzi arren, ez du ahostuna egiten; aldiz, hegoaldeko mintzo garbia ez, eta iparraldeko goi-nafarreraren eitea duen 1743ko sermoian agertzen da. Beraz, hegoaldeko goinafarreraren ezaugarria baino, badirudi Nafarroako erdiguneko eta ipar-ekialdeko mintzoek izan duten joera dela. Beharbada, gendu aditzarekin batera aipa daitezke Atarrabiako 1647ko esaldi batean agertzen den vitz ‘piztu’ eta 1729ko sermoian dagoen bisteco ‘pizteko’; hala ere, Mitxelenak (FHV § 12.12) iradoki zuen bezala bizi hitzetik erlazionaturik badago, adibide horietan ahostuna mantendu da, eta beste hizkerek ahoskabetu dute. Hitz hasieraz gain, ozen ondotik ere ahostun egiten ohi da: sandu aldaera nafar orokorraz gain, guendozque ‘gentozke’ dakar Imarkoaingo koplak. Ezaugarri hau Nafarroan Zaraitzura ere hedatzen da (Mitxelena 1967: 662-663): abendu (erronkarieraz abentu), boronde (erronkarieraz boronte). Dena den, gaztelaniazko -miento atzizkiaren euskarazko ordaina -mentu ahoskabeduna da nagusi nafarreraz, salbu eta Baztanen (ik. § 3.2.1.18). Horrezaz landara, Mitxelenak (FHV § 14.10) erakutsi bezala, euskaraz herskari eta txistukarien arteko txandakatzeak aurki daitezke; batez ere, hitz hasieran. Mitxelenak ondoko adibideak eman zituen, besteak beste: sapar : gapar; zilbor : gilbor; zima : kima k(h)uma; zirzill : kilker, kirkil, kirkir; kiskali : susuldu. Horietan, zaharragoak dira, oro har, herskaridunak. Mitxelenak (ibid. eta FHV § 10.6) azaltzen duen bezala, asimilazio adierazgarriaren eta ondoko desabaikaritzearen adibideak dira. Emandako zerrenda horretan agertzen diren goi-nafarrerazko adibide guztiak —hala nola bilgor, kuma, kiskali— herskaridunak dira. Herskarien txandaketarekin jarraituz, bada beste txandakatze bat testu nafarretan: bekain : bezain, bekala : bezala. Mitxelenak (FHV § 14.10) bekain ‘bezain’ eta bekala ‘bezala’ hegoaldeko goi-nafarrerazkotzat eta erronkarierazkotzat ditu. Halere, testu zaharrenetan becain behin bakarrik aurkitu dugu, eta 1609ko Ezkurraren olerki sarituan dago. Halaber, becambates ‘bezainbatez’ du Beriainek (behin Mezan eta zenbaitetan dotrinan). Amaitzeko, herskariez dihardugula, XVIII. mendearen erdialdetik aurrera bokal arteko ahostunak galtzeko joera indartsu ageri da. Lehenagoko testuetan ez da halakorik aurkitzen erraza, eta lehen adibibideak 1729ko sermoian ediren ditzakegu: veira, ai zagun, eiten, beiratus. Elizaldek ere badu halako adibiderik: beyra, galdeiten, eyteco,
eynen, nausietan, guticoat. Aurkitutako aurreneko adibideak hegoaldeko goi-nafarreran agertu badira ere, ez da bertako ezaugarri esklusibotzat hartzeko arrazorik. Aldiz, lehen goi-nafarrera modernoa goi-nafarrera zaharretik bereizteko ezaugarritzat har daiteke. 3.1.2.3 Txistukariak Txistukariez den bezainbatez, oro har, goi-nafarrera arkaiko eta zaharrean bizkarkaria eta apikaria ongi bereizten dira; halere, zenbaitetan igurzkariak apikariaren alde neutralizatzen dira herskari aurretik, baina inoiz ez sistematikoki: cisquioten (BerMeza, BerDot), baina cizquigun (BerMeza), gaystoa (Lesaka, 1626), gaysto, gaystoa (Areso, 1608), egosten, esta baina badauzqui, daquizqui (Urdotz, 1687), estaquitenei, emaste, gaistoei, citusten, ecitusten, estaquienari, estu, baina eztu (bi aldiz bakarrik) eta ozten (ElDot). Hitz amaieran ere apikariaren aldeko neutralizazioa gertatzen da, eta horretan sistematikoen instrumentaleko atzizkiarekin gertatu bide da (cf. § 3.2.1.10). Txistukariak aztertzeko orduan oztopo izan da euskarak berandura arte ez eduki izana berezko grafia sistemarik. Gabezia hori dela eta, testu zaharretan maiz ez dira grafikoki afrikatuak igurzkarietatik bereizten. Hala ere guztiz ere, testu zaharretan aurki daiteke afrikatuak islatzeko saiakerarik; eta horiek interesgarri izan litezke ozen ondotik txistukaria afrikatua ala igurzkaria den jakiteko. Mitxelenak (FHV § 14.6) erakusten duenez, gipuzkeran, bizkaieran eta goinafarrerazko hizkera batzuetan n eta l ondotik, eta neurri txikiagoan r ondotik, txistukaria neutralizatu eta afrikatu egiten dute. Aldiz, zubererak ez du sistematikoki egiten. Araban, Landucci aintzat hartuta, erakusten du afrikatuak sistematikoki bereizten dituela bokal artean, baina ozen ondoren inoiz ez dituela afrikatuetarako darabiltzan digrafoak erabiltzen. Hortik ateratzen du Arabako euskarak ozen ondotik igurzkari egiten zuela. Zuazok ere (2008: 190) erdialdeko hizkeren berrikuntzatzat dakar ozen ondoren afrikatu egitea. Goi-nafarrera zahar eta arkaikoan ez dugu Landucci bezala afrikatuak sistematikoki bereizten dituen autorerik; bada, ordea, bere osotasunean egin ez arren, afrikatuak islatzen saiatzen denik. Hala nola Beriainek afrikatuak markatzen ditu, beti ez bada ere askotan. Testuinguruari begiratuz gero, afrikatuak bokal artean eta hitz amaieran markatzen ditu, inoiz ez ozen ondotik, hala nola eracutsi, erdetsi, aytcetic, viotzean, otoytz, baina orzegun, borz, cerzas, enzuten, minza (BerMeza). Beraz, ondoriozta liteke
1750eko Baztango eliza-aginduan arzainaren agertzen da. Gainera, Berako olagizonaren gutunetan mandazañaquin agertzen da, nahiz eta mandazay ere badagoen. Ondoko mapan ikus daiteke ekialde zabalean bilakabidearen banaketa geografikoa:
aginduetan; aldiz, Goizuetako 1753ko sermoian arrazoi agertzen da. Bukaera horri buruz dihardugula, beste aipamen berezia merezi du pasio hitzak. Dagoeneko Mitxelenak (FHV § 7.8) azaltzen duenez, Lizarraga Elkanokoak barkazio eta orazio erabiltzen ditu, baina pasio eta pasione darabiltza, bi aldaerak. Bi horien esanahia, ordea, ez da berbera: lehena Jesukristok bizi izandakoa azaltzeko erabiltzen du eta bigarrena ‘afecto desordenado’ esanahia adierazteko. Bereizketa hori zaharragoa bide da, eta Elizaldek ere 1735ean banaketa bera du. Behin erabiltzen du pasio Jesukristok bizi izandakoa islatzeko: sinestacea pasatu zuela pasio eta eriozea gure salvaceagatic. Gainerakoetan pasione erabiltzen du: Gal. Cer dire pasioneac? Err. Gueuren baytan, barrenean, furia, turbacio edo colera itsucen gaitustenac. Beriainek beti darabil passio, baina Jesukristok bizi izandakoarekin lotua dago hitz horren lekukotasun oro. Elizalderen eta Lizarraga Elkanokoaren banaketa bera du Urizko dotrinak ere, eta Amaiurko 1659ko esaldian Jaincoaren passioa ageri da. Orokortzerik egin beharko bagenu, zentzuzkoa dirudi pentsatzea goi-nafarrerak, oro har, gainerako euskalkiek bezala, bokal arteko sudurkari zaharra galdu zuela. Areago, dirudienez, EBZrako bokal arteko -n- galdua zen (Lakarra 2011: 193); beraz, goinafarrerak ere bokal sudurkariak galdu ditu. Halarik ere, iparraldeko goi-nafarrerako hizkera batzuk —Bortzirietakoa eta Baztangoa, batez ere— berritzaile izan dira Lapurdirekin eta Nafarroa Beherearekin batera, eta bokal sudurkariak galdu ondoren -n erantsi dute amaieran; horregatik ditugu -ain eta -ione bukaerak eskualde horietan. Banaketa hori onartuz gero, ez da erraza Nafarroako hegoaldean erabiltzen den pasione azaltzen. Beharbada, kontuan hartzen badugu hitz bakarrarekin gertatzen dela, eta bi aldaerak esanahiari loturiko banaketa osagarrian daudela, pentsa daiteke beste euskalki edo hizkera batetik hartutako mailegua dela. Dagoeneko ikusi dugun bezala (cf. § 3), goi-nafarrerak duen ezaugarri esklusiboetako bat da erdal maileguetako -on bere horretan mantentzea. Dagoeneko XVI. mendean bada ezaugarri hori: varon (HenBer), bofeton (Uterga, 1602) baina buffeta (Urrotz, 1582), ladronec eta millonac (BerMeza, BerDot) eta ladronen eta ladronaq (Baraibar, 1649), ladrona (ObanosBer). Beranduago, Lizarraga Elkanokoak eta erronkarieraz Hualde Maiok ere ladron eta eratorriak dituzte. Ezaugarri hori ez da iritsi nafarreraz mintzo den Gipuzkoako ekialdera, eta dobloi eta colchoi ditugu Irungo Udaleko agirietan. Amaitzeko, hizkera batzuek i ondoren sudurkaria berrezarri dute; aldiz, beste batzuek ez dute halakorik egin: Orreagako amari idatzitako bertsoetan erreguina dena, erreguia (lat. regina) da Beriainen obretan eta Aresoko otoitzetan.
1224 Oro har erdigunea berritzaileago izan ohi bada ere, ezaugarri honekin, agidanez, gordetzaile mantendu da.
ekialdean bide dago muga (Apalauza 2012: 294). Azkenik, Zelaietak (2008: 93) argi azaltzen du zein den egun isoglosa horrek Baztan-Bidasoan duen egoera: Beintza-Labaienen ortzeun ‘ortzegun’, urtzila ‘ortzirala’, bertze eta bortz bederen bildu ditugu, nahiz eta beste eta bost ere entzun ditugun. Isoglosa hemen barrena igarotzen da, nolabait: (i) Iturengo auzoa den Aurtitzen (eta hemendik ekialdera) bertze modukoak aukera bakarra dira; (ii) Beintza-Labaienen lehia dagoela iduritu zaigu; (iii) Zubietatik ezker, ordea, -st- taldea nagusi bide da, nahiz eta guk Zubietan berean, ortzeun, urzila erakoak bakan bildu ditugun. […] Bertze alde, ertze eta mazurtza Eratsuneraino iristen dira, Ezkurran hasten baitira este eta masusta. Ondoko mapan ikus dezakegunez, -r(t)z- multzoa erabiltzen da hastapenetatik Nafarroako zati nagusienean. Hala ere, Nafarroako mendebaldean iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duen isoglosa bat dago Gipuzkoarekin eta Arabarekin muga egiten duten eskualdeak besteengandik bereizten dituena. Era berean, beste isoglosa batek Erronkari bitan banatzen du: ibarraren hegoaldean -r(t)z dute, aldiz, Uztarroze eta Izabak Zuberarekin batera -st- dute.
10. mapa: -st- / -r(t)z- banaketa Nafarroan 3.1.3 Azentua Ezagutzen zailenetarik den ezaugarri fonologiko zaharra azentua da, testuetan ez baita markatzeko ohiturarik. Mitxelenak (1972 eta, sakonago, 1976b) hegoaldeko goinafarreraren azentua III. tipokotzat hartu zuen, batez ere Lizarragaren obretako azentua azterturik. Dirudienez, azentu eredu hori “gaztelaniaren antzekoa” da eta silaba azentudunen eta azentu gabeen arteko aldea oso nabarmena da. Mitxelenak erakusten duenez (1972: 168), tipo hartako hizkeretan azentua azkenaurreko silaban egon ohi da absolutibo singularrean; aldiz, pluralean ez du
erregulartasunik ikusten Mitxelenak (1976b: 184). Aitzitik, mugagabean azentuaren lekua mugatu singularrak zehazten du: abrátsa > abráts, egúna > egún, árrja > árri, órdwa > órdu. Hala ikusten du, behintzat, Mitxelenak (1976b: 184) Lizarragaren kopletan. Beranduago, Artolak (1992) Mitxelenak ateratako ondorioa berretsi zuen datu berriagoak erabiliz. Bestalde, egungo datuetan oinarriturik, Hualdek (1997: 74 eta hh) ekialdeko azentubidetzat hartu zuen Erronkaritik Baztanera, Ultzamatik barrena doan azentua, hau da, Erron, Esteribarren, Baztanen eta Ultzaman egiten dena. Horietan azentua azken-aurreko silaban dago. Hain zuzen ere, Baztandik mendebaldera beste azentu mota bat ikusten du Hualdek (1997: 109 eta hh), erdialdeko azentua deitzen duena, alegia. Mitxelenak (1972: 169) IV. tipokotzat hartu zuen iparraldeko goi-nafarrerakoak diren Bortzirietako, BeintzaLabaiengo, Irungo eta Hondarribiko hizkeren azentua, eta azpimarratu zuen horietan intentsitate desberdintasun handia dagoela silaba azentudunen eta azentugabeen artean. Gainera, bokal azentuduna luzatu egiten da eta, sarritan, silaba postonikoa galdu ohi da. Oro har, azentua bigarren silaban egoten da hitz isolatuetan. Dena den, goi-nafarrerari gagozkiola, Sakana, Imotz eta Basaburuko azentuak erdialdeko sistemakotzat baditu ere, berezitasun bat bide dute: azentua, oro har, lehen eta azken silaban egon ohi da hizkera horietan, eta batzuetan bigarren eta azken silaban. Jakina, arestiko laburpen horrek batez ere egungo edo azken urteotako egoera deskribatzen du, eta ezin dezakegu jakin garai zaharrenetan sistema berberak zeuden ala ez, 1745 aurreko lekukotasunetan ez baitago azentua markatzeko joerarik. Dena den, 1609ko Ezkurraren olerki sarituak azentua markaturik du <^> batez. Bertan ikus daitekeenez, azentua azken-aurreko silaban jartzeko joera nabarmena dago; azentua markaturik duten hitzen %68ak hala du, eta %72ra igotzen da proportzioa borondátea, múnduan, báqueac, cindúquean, viótçean, Jáyncoa gisakoetan diptongotzat hartzen baditugu -ea-, -ua- eta -oa- bokal bilkurak, silaba kopuruak iradokitzen duen moduan (ik. Mitxelena 1976b eta hemen § 3.1.1.3). Gainera, azentua aldatu egiten da atzizkiak gehitu ahala azken-aurreko silaban jarrai dezan: guíçon, guiçónac eta guiçonári. Gainerako %20ak azken silaban du azentua, baina horietarik gehienak bertsolerroaren amaieran daude eta erritmoaren estiloari erantzuten dio (Mitxelena 1976b: 189 eta hh). Gainera, hitz berberek beste testuinguruan azentua azken-aurreko silaban dute: çeruán baina çéru, çéruan; guiçonác baina guíçon, guiçónac eta guiçonári. Bertso-lerroaren amaieran ez dauden eta azken silabako azentua duten hitzak betatçén, chipitú eta barcatçén dira, baina horietan aditz laguntzailea ere kontuan hartuz
Hirugarren aukera izan liteke pentsatzea Ezkurrak olerkia osatzeko Iruñeko edo inguruko euskara erabili bazuen ere, bera iparraldeko goi-nafarreraz mintzo den eta ekialdeko azentubidea duen herriren batekoa izatea, eta azentu sistema hori islatzea testuan. Iparraldeko goi-nafarrerazko hizkerei dagokienez, azentuaren egoera lausoagoa da. Bortzirietako lekukotasunetan ditugun sinkoparen adibide urriek ez dute laguntzen azentua non dagoen jakiten. Dena den, Aresoko 1608ko esaldiko orlaco eta Altsasu eta Burundako 1648 inguruko onlaco, atra adibideek erakuts lezakete azentua ez dagoela bigarren silaban, hain zuzen ere, hori galtzen baita. 3.1.4 Ondorio zenbait Goi-nafarrera arkaiko eta zaharrean fonologiaren esparruan gertatu diren aldaketa nagusiak ikusi ditugu atal honetan. Orain, ondoko bi tauletan aztertu ditugun berrikuntza positiboak eta negatiboak zerrendatu ditugu (§ 1.2.1). Taula bakoitzean, ezaugarriaren ondoko zutabean mendea jarri dugu: berrikuntza positiboen kasuan, lehen aldiz zein mendetan lekukotzen den zehazten du; negatiboen kasuan, ordea, noizko galdu den. Halaber, bi tauletako azken zutabean ezaugarriaren hedadura zein den zehaztu dugu; hau da, orokorra den ala eskualderen batean agertzen den (ik. 5. mapa); horietan, beraz, non agertzen den adierazi dugu. Orokorren barruan hiru eskualde/autoretan edo gehiagotan ageri diren ezaugarriak sartu ditugu. Aldiz, eskualdekotzat hartu ditugu leku batean edo elkarren ondoko bitan bakarrik agertzen
diren ezaugarriak. Taulan ez daude aztertu ditugun ezaugarri guztiak; baina daudenek dialektalizazioa nola izan den ulertzen lagun dezaketela uste dugu. 3.1. Taula: Goi-nafarrera arkaiko eta zaharrean fonologian gertatu diren berrikuntza positiboak.
Badirudi ezaugarri hau Iruñetik ipar-ekialdeko nafar mintzoetan agertzen dela; Caminok (2003b: 65) dakarrenez, g- hasieradunak Erroibarren, Eguesibarren, Artzibarren eta Aezkoan ageri dira. Orrioko 1750eko lekukotasunarekin mapa mendebaldera Ezkabarteraino heda daitekeela dirudi. 3.2.1.3 Genitibo pleonastikoak Erdoziak (2008: 109) dakarrenez, datiboan, genitiboan eta destinatiboan pluraleko atzizki pleonastikoak nagusitu dira Irunen eta Hondarribian. Bertakoak dira gurasokeri eta lagunaken modukoak. Indar gutxiagoz izan arren, Bortzirietan ere ageri da. Agidanez, ezaugarri hau XVII. mendekoa da, eta Berako olagizonaren gutunetako batean equin faltan ‘haien faltan’ ageri da, baldin eta equin ‘haiek + -en’ bada, eta ez soziatiboa. Hurrengo mendean, Irungo euskarazko idatzietan oquen ‘hauen’ agertzen da, eta egitura bera dugu 1750eko Baztango eliza-aginduetan dugun hoquen ere. XIX. mendeko Bertitzaranako dotrinan hequen, hequin, hoquen modukoak daude (Ondarra 1989). Lapurdi aldean, besteak beste, Axularrek eta Materrak heken modukoak dituzte. Beraz, Bortziriek, Baztanek, Bertizaranak eta Lapurdik berrikuntza hori partekatzen dute, nahiz eta erakusleetara mugatuta egon. 3.2.1.4 Pertsona izenordain indartuak Posesiboetan ikusi dugunez, goi-nafarrera arkaiko eta zaharrean neu, geu, zeu gisako izenordain indartuak erabiltzen direla ondoriozta liteke; nahiz eta absolutiboan ez diren usu lekukotzen. Halere, 1564ko Eraulgo ezkontza gonbitean zerau agertzen da; aitzitik, 1648 inguruko Altsasu eta Burundaren arteko prozesuan çeurq aldaera zahar dardarkariduna dago. XVII. mendean, Beriainek gueuroc eta ceurori dakartza, eta XVIII. mendean Elizaldek dotrinan ceurorrec erabili zuen, eta 1744ko Obanosko bertsoetan neuronec eta ceurorrec agertzen da. 3.2.1.5 Izenordain posesiboak Izenordain posesiboez den bezainbatez, forma indartuetan goi-nafarrerak eta gipuzkerak nere, gere edota zere aldaerak dituzte diptongodunen ondoan. Dena dela, merezi luke testuak zehaztasun handiagoz begiratzea goi-nafarreraz egoera zein den hobeki ikusteko.
Eugiko 1565eko lekukotasunean ere halaxe da: Eduqui nahi dituc heure hiçac? → ¿Quieres cumplir tu palabra? Iruñeko 1529ko esaldi honetan çu ‘vos’ da: Çu çara vellaco çarra → vos soys vellaco viejo. 3.2.1.7 Ergatibo plurala Ergatiboa markatzeko erabiltzen den atzizkiaren arabera, Euskal Herria bitan bana daiteke. Oro har, mendebalde zabalean —Araban, Bizkaiko eta Gipuzkoako zati handienean— -ak aldaera erabiltzen da lehen lekukotasunak ditugunetik. Aldiz, ekialde zabalean —Gipuzkoako ipar-ekialdea, Nafarroa Garaia eta Beherea, Lapurdi eta Zuberoan— -ek aldaera dugu. Mitxelenak (1964d) *-aek zaharrago batetik eratorritako formatzat hartzen ditu; baina berriki Manterolak proposatu duenez (2015: 363), ergatiboko -ek aldaera ekialdeko mintzoek egindako berrikuntza izan daiteke, beharbada haiek, horiek, zuek orokorren analogiaz. Proposamen hori kontuan hartuz, merezi du goi-nafarrerazko testuetan ergatiboaren bi aldaerek duten hedadura begiratzea, berrikuntzak nolako eragina izan duen ikusteko. Hala, ergatiboa goi-nafarreraz lehen aldiz 1416ko gutunean azaltzen da, eta agerraldi hartan -ek dugu: Garacicoec dute gracia. Beraz, berrikuntza bada, lehenagokoa da. XVII. mendean Beriainek -ek erabiltzen du. XVIII. mendera pasatuz gero, 1729ko sermoian alacoec eguiten dute becatu mortale dugu, -ek aldaerarekin. Obanosko 1743 inguruko bertsoetakoa da ondoko adibidea, hau
Instrumentaleko atzizkiko txistukaria apikaria da Nafarroako franko alderditan; Bidasoaldeko Bortzirietan, Malerrekan, Bertizaranan eta Baztanen bizkarkaria erabiltzen da eta ertzetan baita Burundan eta Zaraitzu-Erronkarietan ere, nahiz Zaraitzun inoizka apikaria ere entzun daitekeen. Goiti-Areso-Leitza-Goizueta-Arano alderdian ere bizkarkaria erabiltzen da. Apikaria, berriz, Sakanan, Larraungo hizkera batzuetan, Basaburuan, Imotzen eta Ultzaman ageri da. Horien peko alderdian txistukaria bizkarkaria dugu hala Txulapaingo Nabatzen (EI), nola Ezkabarteko Makirriaingo XIX. mendeko kristau ikasbidean. Hego-nafarrerari dagokionez, Beriain eta Elizalde idazleek apikaria zerabilten soilik; Gesalazko idazkietan, apikariaz gainera bizkarkaria ere ageri da. Goñerrian, Oltza zendean, Ollaranen, Itzarbeibarren eta Eguesibarren ere apikaria zegoen. Artzibarren ere bai, baina EI-ko inkestetako erantzunetan bederen, bizkarkaria ez da ezezaguna; ekialdera, apikaria egiten da ia-ia beti Aezkoan. Esteribarren eta Erroibarren ere nagusi da apikaria, bizkarkaria duten adibideak ugari diren arren. Garai zaharrenetara joz gero, testuak ez ditugu aipatu eskualde guztietakoak, baina egoera berdintsua dela dirudi. Aski zaharra da aldaera apikariaren lehen lekukotasuna; hain zuzen ere, dakigunez, XIII. mendean agertzen da aurrenekoz instrumentala, eta ordurako apikaria da: gaiçes berme, ones berme (TAV § 2.2.13). 1509ko Uitziko ezkontzako fedean ere apikaria lekukotzen da: eta hon eta leyal nayçacan, ala dudanas eta duquedanas. Hala ere, agiri berean fedez ere badago (ik. § 2.2.7.1.2). Txulapaingo Beorburuko 1536ko ezkontzako fedean çuçaz aldaera bizkarkaria agertzen behin eta berriz. Aldiz, 1596an Eguesen apikaria dugu: ones. Egun bezala, testu zaharretan ere ezaugarria ez da goi-nafarreraren eremu osoan agertzen. Iruñetik ipar-ekialdekoa dirudien 1729ko sermoian eta 1743ko garizumako sermoietan sistematikoa da aldaera apikariduna. 1748ko garizumako sermoian ere apikaria da nagusi, baina salbuespen gisa becatuz ageri da. Aitzitik, Nafarroako iparmendebaldean ez da apikaria ezagutzen; esaterako, 1674-1676ko Berako olagizonaren gutunetan, Sanzberro etxalartarraren 1749ko dotrinan, 1750eko Elizondo eta Elbeteko eliza-aginduetan eta Goizuetako 1753ko sermoian beti bizkarkaria ageri da. Ezkabarteko Orrioko 1750eko eliza-aginduan ere ez da apikaria ageri; bai, aldiz, bizkarkaria. Aldiz, XVIII. mendearen bigarren erdialdekoa den Urritzolako bertsoan sistematikoki agertzen da aldaera apikaria (Satrustegi 1987: 50 eta hh.). Gaur egun Leitza aldean aldaera bizkarkaria erabiltzen bada ere, XVII. mendeko Leitzako apaizaren auziko idatzian eta XVI. mendeko Aresoko otoitz zaharretan apikariaren adibide bakanak ditugu: partes Leitzan eta gucis Areson. Gainera, Aresoko 1609ko auzi bateko agirian obeas, bates eta gueyaos agertzen dira. Nolanahi ere den, ez da sistematikoa. Aresoko otoitzetan sentenciaz, graciaz, deyez, guçiz, obraz, erdiz ere badaude, eta Leitzako apaizaren auziko idatzian faborez agertzen da. Testu berriagoa
11. mapa: Instrumentala Nafarroan 1750 aurretik 3.2.1.11 Destinatiboa Destinatiboaz den bezainbatez, goi-nafarrera arkaiko eta zaharrean maizenik -(r)etako & -(r)endako erabiltzen da. Ezaugarri hori Nafarroa Garaiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako hizkeretan mintzo horiek duten hautu partekatutzat jotzen du Caminok (2013a: 108). Ezbairik gabe, ezaugarri hori zaharra da, dagoeneko 1545ean Etxeparek badu eta. Goi-nafarreraz ere zaharra dela dirudi; izan ere, 1745 aurretik, oro har, destinatiborako agertzen den atzikia -(r)etako & -(r)endako da. Dena den, ez da dialektoaren eremu osoan agertzen, eta ipar-mendebaldeko hizkeretan -(r)entzat dago. Hain zuzen ere, Bortzirietako lekukotasunetan destinatiboa ez da maiz lekukotzen, baina berezat dugu
bertakoa bide den Joseph Elizalderen gutunetan. Halaber, Leitzako 1626ko apaizaren auzian verezat agertzen da, Isastiren errefreauetako batean darraiconarentzat dugu eta Felipe IV.aren heriotzean abestu zen euskarazko koplan gurezat lekukotzen da. Nolanahi ere den, 1745 aurreko gainerako testuetan -(r)etako & -(r)endako dago: neretaco dakar Isastik Karlos V.aren eta mandazain baten arteko elkarrizketan B eta C bertsioetan —nerezaco dago A bertsioan—, guretáco, çuretáco datoz 1609ko Iruñeko olerki sarituetan, veretaco 1656ko erromantzean. Beriainek ere beti -(r)endako dakar: arimendaco, duenarendaco, becatariendaco. Hurrengo mendekoa den Elizalderen dotrinan ere beti atzizki berori dugu: apecendaco, ondrarendaco, provechuarendaco. 1729ko sermoian ere estitustenendaco eta alacoendaco ditu, baina baita Jaingoicoarenzat ere. Arestian esan dugunez, -(r)etako & -(r)endako ekialde zabaleko mintzoetan agertzen da, baina testu zaharretara joz gero, mendebaldean ere agertzen da: Juan Zumarraga durangarraren idatzietan -endako ageri da, orrendaco; eta Deba ibarrean -endako dugu (Zuazo 2006: 1012). Aldiz, Ipar Euskal Herrian Lapurdin ez da -(r)etako & -(r)endako erabiltzen, beti agertzen baita -(r)entzat, Gipuzkoan bezala. Bestalde, -(r)entzat eta -(r)etako & -(r)endako dituzte Etxeparek eta Leizarragak (Camino 2011b: 134, 129. oharra). Zuberoako lekukotasun zaharrei dagokienez, -(r)etako & -(r)endako eta -(r)entzat agertzen dira, baina -(r)entzat modernoagoa bide da,1230 nahiz eta Oihenart eta Tartasek erabiltzen duten. Egun, ezaugarri horren isoglosak Bortziriak gainerako iparraldeko goi-nafarreratik bereizten ditu, eskualde hartan eta Goizuetan -tzat baitago (Zelaietak 2008: 135). Bonaparteren ondareko Intza eta Leitzako dotrinetan ere beti -(r)entzat erabiltzen da. Apalauzaren (2012: 316-317) arabera banaketa garbia da: “-tako Imotz eta Basaburu Nagusi gehienean erabiltzen dute, baina -tzat morfemarekin txandaka; Larraunen eta Araitz-Betelun, aldiz, -tzat dugu kasu guztietan.” Atzizki horretaz landara, inoiz destinatiboaren funtzioan genitiboa agertzen da, arkaismo gisa. Halere, ez dira asko aurkitu ditugun adibideak; zaharrena 1626koa da eta Leitzako apaizaren auzia dela-eta idatzitako testuan dago: guztien notorio den. Beharbada, mende berean, 1687ko Urdozen izandako afera baten karietara jasotako lekukoen testigantzetan egitura bera ageri da: gure Jangoicoac badauzqui castiguac escu libertatuen. Hurrengo mendean bapedraren vailerduca predicazaleac agertzen da
1230 Manu Padillak adierazi digunez (ahozko kom.), Zuberoako lekukotasunak aztertu ondoren, -(r)entzat modernoagotzat hartzeko arrazoak ditu.
1232 Mendebaldeko testuetan -reanik ere agertzen da.
Nolanahi ere, badira gutxi izan arren, *-rada batetik datorren -rat markaren aztarnarik: orrat (Barasoain, 1593), onat (Irunberri, 1629), alderat (BeraGut), orrat (Untzue, 1691), onerat (Perotxegi), calvariorat (ObanosBer), hotarat (Baztango 1750 eliza-agindua). Lekukotasunen hedadura geografikoa ikusirik, badirudi antzina orokorra izan zela. Bestalde, hurbiltze adlatiboaren adibide bat dugu Larraungo Etxarriko 1614ko esaldian: araunça. Amaitzeko, izen bereziekin -a agertzen da Adiosko 1650eko Garessa adibidean. 3.2.1.18 Atzizkiak Jarraian goi-nafarrera arkaiko eta zaharreko testuetan agertzen diren atzizki batzuk iruzkinduko ditugu. Helburua ez da erabiltzen diren atzizki guztien zerrenda egitea, baizik eta lexikoaren eta hitz eratorrien historia egiteko interesgarri izan litezkeenak iruzkintzea. Atzizkien adibideak emateko orduan, gaurko grafian eta biluzik eman ditugu, kasu marka eta postposiziorik gabe.
-duria Oro har, gaztelaniazko atzizkia da. Hitza osorik, atzizki eta guzti, mailegatu dela dirudi: sabiduria dute Beriainek, Elizaldek eta 1743ko 2. sermoiak. Halaber, Isastiren errefrauetan gaztelaniatik mailegaturiko mercaduria agertzen da. Hala eta guztiz ere, inoiz euskarazko erroarekin elkartzen da, Elizaldek jaquinduria baitakar.
-(i)le Aurrekoaren pare, egiletasuna adierazten duten izenak sortzen ditu, aditzari loturik. Emankortasun handikoa da testu zaharretan: erralle, eguille (BerMeza), emalle (Goizueta, 1633).
-tza / -tze Mitxelenak (1953: §570) erakutsi zuenez, toponimian ohikoa da -tza / -tze txandaketa aurkitzea, eta biak jatorri berekoak izan litezkeela proposatu genuen (Reguero 2013: 435-436). Erdi Aroko toponimoez landa, Erretako 1575eko esaldian ardançea eta ardançera ditugu eta 1743ko lehenengo sermoian ere ardançeetaco ageri da. Horiezaz gain, mendebaldeko hizkerek-tza duten zenbait hitzetan -tze dugu Nafarroa gehienean: (h)erio(t)ze duten Felipe IV.ari kantatutako koplak, katixima zatiek, Beriainek eta Elizaldek; vici(t)ce dute katixima zatiek, Elizaldek eta Beriainek. Azken bi horiek jayoce & jayoze ‘jaiotza’ dute. Nafarroako mendealdean -tza ageri da: Aresoko otoitz zaharretan vicitce dugu,1233 baina baita viçiça, erioça, erioçaco ere. Isastik viciza darabil.
3.2.2.1.2 Partizipio pleonastikoak Erdialdeko euskalkiek duten ezaugarrietako bat da -n eta -l-z amaitzen diren partizipioetan oinarrituriko forma pleonastiko berriak eratzea. Goi-nafarreraz ezaugarri hori XVII. mendeaz geroztik agertzen da. Ez da ezaugarri sistematikoa, inolaz ere, eta ez da testu guztietan ageri. Dena dela, dialektoaren eremu gehienean hedatua bide dago partizipio pleonastikoa: içandu, izandu dugu Leitzako apaizaren auzian eta ucandu dakar Zannettik euskarazko kredoan. Beriainek izandu, egondu, jaquindu eta ibildu ditu; aldiz, ibili ez du inoiz erabiltzen, izan oso bakan eta nagusiki egon idazten du. Aurkitu dugun adibide zaharrena 1594ko Iruñeko esaldi batekoa da: uquindu baçindu. Bi urte beranduago, 1596an, içandu zuen jaso zen Iruñean bertan. Egungo datuetan oinarriturik, Erdoziak (2008: 185) erakusten du Bidasoaldean eta Ultzaman baden berrikuntza hau ez dela Baztanera iritsi. Hain zuzen ere, Baztango eliza-aginduetan beti ageri da izan. Ikus dezakegunez, XVII. mendearen lehen erdirako aski hedatua zegoen aldaera pleonastiko hori; eta, esan dugunez, erdiguneko hizkerek egindako berrikuntza da. Zehatz esanda, -ndu amaiera duten partizipioak Gipuzkoan (cf., esaterako, Reguero & Gómez 2016) eta Nafarroan XVII. mendearen hasieratik ditugu. Iparraldean, ordea, Lapurdiko kostaldean izatu partizipio pleonastikoa agertzen da; lehen aldiz Materrak erabiltzen du, baina ez 1617ko argitalpenean, 1623ko berrargitalpenean datozen testu erantsietan baizik.1234 3.2.2.1.3 Aditz-izenak Euskararen dialektoek zenbait atzizki erabili dituzte aditz-izenak sortzeko. Lekukotasun zaharrenetan ikus daitekeenez, -te da zaharrena eta inoiz orokorra izandakoa, baina lehen testu idatziak agertzerako egoera dialektalizaturik dugu, eta -tze eta -etan ere agertzen dira lekuaren arabera (Urgell 2006). Urgellek (2006) erakusten duenez, -tze aditz-izenak sortzeko atzizkia erdiguneko hizkerek egindako berrikuntza da; beraz, interesgarri izan daiteke goi-nafarrerazko lekukotasun zaharrei xeheki begiratzea atzizkiaren agerreraren kronologia finkatze aldera.
1234 Izatez, Materrak nahi izatu lokuzioan bakarrik erabiltzen du forma pleonastikoa, eta 1617koan ez du lokuzio hori erabiltzen.
Goi-nafarreraz idatzitako testuetan, -r bukaera duten aditzekin -te zaharra gordetzen duten adibide gutxi dago: iracurten dugu Pater Noster txikian, eçarten Elizalderen 1609ko olerki sarituan eta erortera dakar Beriainek bi obretan, baina Aitagurean bakarrik, gainerakoan erorcen eta erorceco baititu. Hemendik ateratzen den ondorioa da, beraz, aski indartsu hedatu zela -tze lekukotasunak agertzen hasi aurretik; eta horren lekuko dira testuak, XVI. mende hasieran -tzen agertzen baita Uitziko ezkontza fedean: arçen eta arcen. Mendearen erdialdean Utergako, Olatzagutiako eta Espartzako ezkontza fedeetan ere halaxe da. Horrezaz landara, iparraldeko goi-nafarreraz idatzitako testu zaharretan -ite- mantentzen da: izaiten, edireiten (BeraGut), içayteco, emayten (EzkonBeorb), emayten (AresOtoi), izaiteaz, esaiten, emaiten baina izateco1235 (ElizalGut), emaiteco (Sanzberro). Nafarroako hegoaldean aurkitu dugun adibide bakarra Zufiako ezkontza fedekoa da, bertan emayten agertzen baita, baina ematen eta içaten ere badaude. Gainerakoetan -te- daukagu: izateco (BerMeza), izateco (ElDot) eta içateco (EzkonUitzi). XVII. mendeaz geroztik, erdiguneko dialektoetan agertzen den ezaugarria da -i-z bukatzen diren aditzen aditz-izenak sortzeko partizipioa oinarri hartzea. Lapurdin Materrak aracitcen dakar, baina arazten ere badu 1617an, eta Etxeberri Ziburukoak sarraracitceco eta etsitzen ditu (Camino 2013a: 121). Mendebalderago, Araban Lazarragaren eskuizkribuko Sasiolakoaren bertsoetan ecarricea agertzen da, baina eskuizkribuak duen gisa horretako adibide bakarra da. Goi-nafarreraz usu ageri da ezaugarri hori. Esate baterako, Beriainek erabiltzen ditu jancicen, ercicen, jarricen, jaycicen, assicen gisakoak. Dena dela, partizipioan bi silaba edo gutxiago dituzten aditzekin egiten duela dirudi, erdesten eta egosten baititu. Aitzitik, Elizaldek onesicen eta erdechicen formak ditu, baina gero austen mantentzen du. 1729ko sermoian eracusicen, erabaciten, egozicea lekukotzen dira. Iparraldeko goi-nafarrerazko testuen luzera hegoaldekoena baino laburragoa denez, ez dugu 1745 aurreko testuetan partizipioaren gainean eraikitzako aditz-izenik aurkitu. Dena dela, ez dirudi ezinezkoa denik, beranduagoko testuetan, Uharte-Arakilgo dotrinan esaterako, jarricen dugu, baina baita eraguzten ‘erakusten’ ere. Emankortasun eta hedadura gutxiago du aditz-izenetako -nten amaierak: emanten eta eramanten agertzen dira 1729ko sermoian, emanten dugu Larrasoañako sermoian
Beriainek beti dakar forma hori, baina Elizalderen dotrinan ez dugu eduki aditzaren pluraleko forma jokaturik aurkitu. Caminok (2013a: 114) ezaugarri hori Nafarroa garaiko berrikuntzatzat aurkezten du: zki pluralgileak kutsaturik edo, eduki aditzak osagarri plurala duenean -i egiten da Nafarroa Garaian pertsona guztietan: dauzkit, dauzki, dauzkigu… Beriainek baytauzqui (1626: 10v) dakar eta Goñerriko Urdozko 1687ko prediku antzeko batek badauzqui; 1729ko predikuan ere dauzqui dago. Nafarroan Aezkoa eta Zaraitzuraino iritsi da pluraleko -zki saila, baina Zaraitzun dauzka-rekin batean egiten da eta Erronkarin ez zegoen berrikuntzarik: dazka era egiten zen. Mendebalean Sakana erdialdean ez dago -zki, baina Arakilen bai eta Nafarroako erdigune guztia hartzen du, Larraungo hegoekialdea barne; Nafarroako ipar-ekialdean ez da Bortzirietara heldu: ez dira bertan eduki-ren aldaera trinkoak ia erabiltzen, baina dauzka dago Arantzan eta Nora Iriartek eta Maite Lakarrek ez dute lekukotasunetan dauzka & dauzkat baizik bildu; gainerateko Bidasoaldean dauzki era egiten da: Sunbillan, Legasan, Oitzen, Donamarian edo Urrotzen. Baztanen ere ez da egiten, dauzke nagusi da Baztangoizan eta Basaburuan; herri bakar batean, Arraiozen dauzki dakar Iñaki Gamindek (1985). 3.2.2.2.1.4 Joan Arestikoekin batera, merezi du joan aditzaren adizkiez bi hitz egitea. Ikusi dugunez (§ 3), Caminok (2009: 348) goi-nafarrerazko bost ezaugarri esklusiboen artean dakar joan aditzaren singularreko adizkietan noaie, (g)oaie eta doaie erabiltzea. 1745 aurreko testuek erakusten dutenez, sistematikoak dira adizki horiek. Dagoeneko 1593ko Barasoaingo esaldi batean goaye ‘hoa’ dugu. Ondotik, beti agertzen da forma hau: duaye & doaye (ArreKop), cioayenean, doayenean, noaye (BerMeza),
1236 Irakurleak eskuan duen gutunari egiten dio erreferentzia onequin-ek; beraz, gutuna eraman duena iritsi da helmugara eta ekintza burutu da.
rekin batera. Aldiz, mendebalerago Markotegik dirade eta gara dakartza, eta egoera berbera du XVIII. mendeko dotrina argitaragabe batek (Reguero prestatzen-2). Izan aditzarekin amaitzeko, aipagarri da hirugarren pertsona pluraleko dire aldaera. Agidanez, berranalisiaz sortu da, eta ez da i-ren ondoko bokal ixtearekin lotu behar. Bilakabide fonologiko hori 1745 ondoko lekukotasunetan agertzen da, ez lehenago. Aldiz, dire zaharragoa da; beraz, beharbada, diren eta direla modukoetatik berranalizatuta zen. Lekukotasunetara joz gero, 1735ean Elizaldek idatzitako dotrinan sistematikoki aurkituko dugu dire, baita 1729ko sermoian eta 1743ko Obanosko bertsoan ere. Aurreko mendean, bada ezaugarri horren laginik: dire, eztire (Baraibar, 1649), dire (Urdotz, 1687), dire (MElGut). Badirudi Iruñetik mendebaldera egiten dela: Elizaldek bere dotrinan badu, eta Estellerriko XVIII. mendeko sermoietan ere hala da (Lekuona 1973). Hemendik iparraldera ez dakigu noraino hedatzen den, baina Bortzirietan dire du Miguel Elizalderi izebak idatzitako gutunak, eta dire dugu Bonaparteren ondareko Berako dotrinan eta Malerrekako Beintz-Labaiengoan. 3.2.2.2.3 *Edun Ezagun denez, *edun-en orainaldiko adizkiek duten erroaren arabera, euskararen eremua hirutan bana daiteke: dot mendebaldean, det erdialde murritz batean eta dut ekialde zabalean. Bonapartek, bere galdetegia egitean, aski izan zuen hizkera batek dut gisakoak dituen begiratzea mintzo hori euskara nafarrean kokatu eta gipuzkeratik bereizteko. Hain zuzen ere, goi-nafarreraz idatzitako lehen testuetatik hasita, -u- errodun adizkiak agertzen dira: dut, duc (Uitzi, 1506), dugu (MElGut), dut, duzu (JElizal); 1609ko olerki sarituek, Beriainek eta F. Elizaldek ere beti -u-dun aldaera dute. Behin bada ere, Berako olagizonaren gutunetan dezu aldaera agertzen da, izanen badezu, baina nagusi -udaraman aldaera da: erran dudana, bidalcen dut, boronte baduzu. Berako kasua Gipuzkoaren hurbiltasunak eragin lezake; alabaina, Gipuzkoatik gertu dagoen Goizuetako 1753ko sermoiak (Reguero, argitaratzear-1) ez du -e- errodun aldaerarik; - u-dunak, aldiz, bai. Bestalde, Satrustegik argitaragabe utzi zituen Muruzabalgo sermoien artean, hark “Nafarroako mendebaldekoak” izendatu zuen sermoi sorta bat dago. Guztiak dira XVIII. mendearen erdialdekoak, eta horietan -e- eta -u- duten adizkiak agertzen dira. Nolanahi
1237 Espartzako lekukotasunean *eradun-en laguntzailea eta trinkoa lekukotzen dira, baina drauçut da lehena eta draudaçut bigarrena, biak dira ‘nik-zuri-hura’.
bakanen artean (cf. Reguero argitaratzear-1). 1750eko eliza-aginduko Elbete eta Elizondoko bertsioetan derabeztegularic agertzen da, baita erro bereko dirudien dabegu (< *derauegu) eta causatuco daucutela ere. Ikusten denez, *eradun goi-nafarrera arkaiko eta zaharraren ia eremu osoan lekukotzen eta erabiltzen da; nahiz eta XVIII. mendetik aurrera ez den agertzen Nafarroako hegoaldeko testuetan: Beriainek bi aditz laguntzaileak erabiltzen ditu, baina hurrengo mendeko Elizaldek, Markotegik, Juan Iberokoak, Utergako dotrinak eta Lizarraga Elkanokoak ez dute -i(n)- erroa baizik erabiltzen. Iruñetik iparraldera, aldiz, gaur arte mantendu da bi aditz laguntzaileen arteko lehia. Oraindik ere, gaurko hizkera nafar batzuek *eradun mantentzen dute: dazkizut ‘derauzkizut’, nazkizun ‘nerauzkizun’, zazkiezun ‘zerauzkiezun’ gisakoak bildu ditu Zuazok (2013: 92) Mailopen, Aralarren magalean. Larraungo ipar-mendebalean eta Araitz-Betelun -a- erroa dagoela dio Apalauzak (2010: 398), eta, ezbairik gabe, *eradunetik datoz dakot gisakoak. Baztanen datiboa lehenengo edo bigarren pertsona denean *eradun erabiltzen da; hirugarrenarekin -i(n)- erroa (Zelaieta 2008: 196). Burundan ere *eradun agertzen da (Erdozia 2001). Ibarrak (2000: 172-176) emandako datuetan, Eguesibarko eta Erroibarko eremu batzuetan, batez ere iparraldean, -ako-eta -akote- erroa duten adizkiak agertzen dira, zalantzarik gabe *eradun; aldiz, Ultzamaldean -i(n)- erroa ageri da (Ibarra 1995: 440-453). Berriki arte (ik., besteak beste, Mounole 2015), -i(n)- erroa hartu izan da forma zahar eta inoiz orokorra izandakotzat. Lakarrak (2011), aldiz, -i(n)- erroa eta *eradun hartzen ditu forma orokor eta zahartzat, eta *edutsi mendebaldeko berrikuntza dela iradokitzen du. Edonola ere, -i(n)- erroa erdiguneko berrikuntzatzat hartzeko arrazoiak ditugula uste dugu (cf. Reguero prestatzen-3). Batetik, ertzetako dialektoetako (bizkaiera eta zuberera) testu zaharrenetan ez da -i(n)- erroa laguntzaile moduan ageri —bai, ordea, trinko moduan—; aldiz, hasieratik ageri dira *edutsi Bizkaian eta *eradun Zuberoan. Bizkaian dagoen adibide bakarra Refranes y Sentencias errefrau bilduman dago eta, beraz, Bizkaitik kanpo bildua izan daiteke. Arabako lekukotasunetan erdialdeko eta ekialdeko aldaeretan idatzitako testuetan bakarrik ageri da, baina *edutsi-rekin txandaka. Bestetik, batez ere erdialdean eta ekialdean ditugun berrikuntzak -i(n)- erroa laguntzailearekin gertatu dira, ez *eradunekin: 1) Analogiaz hedatu zen -te pluralgilea -i(n)- erroa aditzak hartu du: dizquigue → dizquigute.
2) -zki- → -it- aldaketa -i(n)- erroko laguntzaileetan gertatu da: derauzkiot baina ditiot. 3) Zuketan testu zaharretan erabiltzen den aditz laguntzailea -i(n)- erroa da; Zuberoako lekukotasunetan kasu, -i(n)- erroa agertzen da, baina zuketan bakarrik.1238 4) Gainera, Lapurdi eta Behe Nafarroan *eradun eta -i(n)- erroa agertzen badira ere, azkena datiboa hirugarren pertsona denean bakarrik ageri da. Ez dago arazorik pentsatzeko hirugarren pertsona dela berritu dena; izan ere, hizkuntza askotan hirugarren pertsonak aldaketa jasatzen ditu; aitzitik, lehen eta bigarren pertsonan ez da aldaketarik egoten (Mańczak 1957: 301-312). 5) Azkenik, Hegoaldeko erdiguneko hizkeretan, hau da, historikoki -i(n)- erroa eta *eradun izan dituzten hizkeretan, -i(n)- da gailendu dena; eta usu forma berria da zaharraren gainetik nagusitzen dena.
Goragoko atal batean aipatu dugunez (§ 1.2.1), ezaugarri batzuk eremu batean sortu eta inguruko eskualdeetara hedatzen dira. Dena den, progresiboki ahuldu egiten dira fokutik aldendu ahala. Hockek iradokitakoari jarraituz (1991: 440; cf. Petit 2007:36; ik. arestian aipatu atala lan honetan), -i(n)- erroa laguntzaile gisa gramatikalizatzearen foku-gunea Nafarroa hegoaldean edo Gipuzkoan jar dezakegu; aldiz, Nafarroako iparraldea eta ekialdea, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Arabako erdialde-ekialdea trantsizio guneak lirateke. Azkenik, Bizkaia eta Zuberoa hondar-guneak lirateke, berrikuntza izan ez zuten eskualdeak, alegia. *Eradun laguntzaileko adizkien formari dagokionez, Caminok (2013a: 106) dakarrenez, Lapurdin derau- egiturak diptongoarekin iraun zuen, eta Nafarroa Beherean derau- > darau- eta derau- > daro- gertatu ziren; bestalde, gehitzen du Beorburun 1536an eta Olatzagutian 1548an derauçut agertzen direla, baina “galduz eta soilduz joan ziren gero aldaerok”. Nafarroan XVII. mendetik aurrera derau eta drau bi aldaerak agertzen dira; edonola ere, badirudi banaketa geografikorik badutela: sinkopadunak nagusiki Nafarroako erdi-hegoaldean agertzen dira, Beriainen idatzietan, 1609ko olerkietan eta Artaxonako 1607ko esaldian adibidez; aldiz, Bortzirietako, Baztango eta Goizuetako lekukotasunetan Lapurdi aldeko aldaera berbera topatzen dugu, sinkopatu
1238 Tartasek eta Oihenartek erabiltzen dute -i(n)- erroa alokutibotik landa, baina ezagun da bi idazleok behe-nafarrerarekin eta lapurterarekin izandako harremana. Aurkitu dugun Oihenarten adibide bakarra errefrauetakoa da; eta Tartas Arüen, Amikuze ondoan, egon zen apaiz.
gabea, alegia. Aldaera horiezaz gain, inoiz -r- gabeko aldaera berria agertzen da. Etxauriko 1598ko lekukotasunean estaut dago, baina cerauda eta draut ere badira. Muruzabalgo 1605eko esaldi batean, dausquidala (< *derauzquidala) dago. Nafarroa mendebaldeko XVIII. mendearen bigarren erdialdeko dotrina batean pluralean *eradun erabiltzen da eta darazqui- da aldaera (Reguero prestatzen-2). 3.2.2.2.5 Indikatibotik landako NOR-NORI-NORK saileko laguntzaileez Aurreko atalean ikusi dugunez (§ 3.2.2.2.4), goi-nafarrera arkaiko eta zaharrean NOR-NORI-NORK sailean aldakortasuna dago indikatiboan, baina hortik landa ere ez da homogeneotasunik ageri. Hain zuzen ere, iparraldeko eta hegoaldeko goi-nafarrerak bereiz daitezke sail horretan erabiltzen den laguntzailearen arabera. Zehatz esanda: hegoaldekoek *erazan erabiltzen dute eta iparraldekoek *ezan; gainera, iparraldeko hizkera batzuek, ez denek, dative flag edo datibo aurrekoa dute (Trask 1997: 228). Hegoaldeko goi-nafarreraren ezaugarri esklusibotzat hartu ohi da indikatibotik landako NOR-NORI-NORK saileko *erazan laguntzailea (Camino 2003b: 75). Lehen lekukotasunetatik agertzen da, eta adibide zaharrena Juan Irañetak 1549an idatzitako gutuneko esaldian dago: parca derozola. XVII. mendean ere lekukotzen da aditz laguntzaile hori: eros draçogungatic (ElOl), eman draçaguçu eta […]trazogula (NafKat). Beriainek ere sistematikoki erabiltzen du *erazan aditza: eman drazquiogun, igor draçogun, barca drazquigun, eman draçoquete, eman draçoquegutela. Hegoaldeko aldaeran mintzo den Izarbeibarko Adiosen lekukotzen zaigun 1650eko esaldi batean çadaçu agertzen da; *derazadazu batetik erator daiteke, jarraian ikusiko dugun bezala. Caminok (2003b: 75) dioenez, XVIII. mendetik aurrera ez da lekukotzen *erazan-en adizkirik, ez Lizarraga Elkanokoaren lanetan, ezta ekialderagoko idazki berriagoetan ere. Halaber, aipatzen du Bonapartek Elkanon, Garesen, Oltzan eta Goñin zarazu eta zaguzu bildu zituela, ez **drazadazu edo **drazaguzu. Aezkoan ere dazaguzu dago, ez **drazaguzu. Nolanahi ere den, Bonapartek emandako zarazu eta zaguzu *erazan aditzaren formak izan daitezke: *derazadazu > dazadazu > zadazu > zarazu. Bigarrenari izarñoa kendu diogu, Elizaldek bere 1735eko dotrinan eman dazaguzu, barca dazquiguzu, eracutsi dazaguzu dituelako. Gure ustez, adizki horien atzean dagoen laguntzailea *erazan da; eta, beraz, arestian emandako Adiosko 1650eko çadaçu eta Aezkoako dazaguzu ere *erazan izan daitezke.
Morentingo bien sermoietan ia beti -n gabekoak azaltzen dira, baina behin arquitu cidan burlataric agertzen da (Lekuona 1973: 371; Salaberri 1994a: 11). XVIII. mendearen bigarren erdian eta beranduago, badira txandakatzea erakusten duten adibide gehiago ere: Bonapartek agindutako Artzibarko Urizko dotrinan txandakatzea aise ikus daiteke: cein concebitu baicen, erredimitu baizue (hala ere hasieran baizuen idatzi bide zuen idazleak), icusi zindue, icusi cindue, criatu citue (antza denez, cituen idatzi zuen lehenago), criatu zuen, artu zuen. Egoera berbera erakusten du Elortzibarko Zabalegiko dotrinak ere. Aztertu ditugun 1750 aurreko testuen artean, iraganeko marka sistematikoki galtzen duen testu bakarra Elizalderen sermoia da; bereak dira: il ce, concebitu baize, jayo ce, padecitu zue, gurucificatu zute, il zute, orzi zute. Mende berean, baina beranduago, 1751ko Muruzabalgo sermoian ere (Satrustegi 1987: 82) sistematikoa bide da ezaugarri hau: jarricen baice, izandu ze, begiratu cio, ezue aguardatu, izandu zue. Sistematikoa da, halaber, besteak beste, Zildozko 1773ko udal agirian (Irigarai 1932) eta, beranduago, Joakin Lizarraga Elkanokoaren obretan; baita Deikazteluko 1805eko sermoian ere (Etxaniz, 1999: 487) eta Mañeruibarko dotrina datatu gabe eta oraindik argitaratu gabean. Caminok (2003b: 67) ezaugarri horren honako banaketa geografiko hau aurkezten du: Iraganeko adizkietan -n morfemarik ez izatea, Gesalatzen, Goñerrian, Oltza zendean, Olloibarren, Itzarbeibarren, Eguesibarren, Elortzibarren, hego Esteribarren, Erroibarren, Artzibarren eta Aezkoan gertatzen den ezaugarria da; -n-dunak dira Zaraitzuko eta Erronkariko iraganeko adizkiak alderdi batetik eta Burundako, Ergoieneko, Aranazko eta Arakil guztiko —Ihabar eta Urritzola barne— aldaerak. Berebat, -n-dunak dira Gulibarko, Atezko, Txulapaingo, Ezkabarteko —Zildozko 1773ko agiria salbu; cf. Irigarai 1932— Odietako, Olaibarko, Ultzamako, Anueko eta ipar Esteribarko hizketak. Oroit -n-dunak direla Beriainen idazkietako adizki gehienak eta XVII. mende hasierako Iruñeko sariketako olerkietan, adizki -n-dunak nahiz gabeak ditugula.1239 3.2.2.2.8 Aoristoa Zalantzarik gabe, euskarazko testu zaharrek duten ezaugarri nagusietako bat da aoristoa (cf. Lafon 1943; Mounole 2011). Hain zuzen ere, 1600 ondoko testuetan *ezan eta edin indikatiboaz landako perifrasietan agertzen badira ere, XV-XVI. mendeetako lekukotasun batzuetan indikatiboko iraganeko perifrasietan aurkitzen ditugu eta aspektu burutua dute.
Biak dira Meza-tik atereak eta, aipatu dugun lanean esan genuenez, bi kasu horiezaz gain, ez dugu aoristo trinkoaren arrasto gehiagorik aurkitu, ezta 1626ko dotrinan ere. Gainera, gaztelaniazko testuari begiratzen badiogu, ikusten dugu dezia dakarrela bietan; beraz, erdarazkoaren itzulpen-kalkoa izan liteke, ez aoristoa, burutugabea baizik. Ondorioz, badirudi XVII. menderako galdurik dagoela Nafarroa Garaian. XVI. mendean egoera zein zen jakiteko oztopo gehiago dago, ez baitugu iraganeko adizki ugari; halere, ez dirudi orduan aoristoa emankor zenik: mendearen akabuko Aresoko otoitzetan ez da halako adizkirik ageri, ezta XVI. mendeko gainerako testu eta esaldi laburretan ere. 3.2.2.2.9 Geroaldia Euskaraz geroaldia egiteko erabiltzen diren morfemen araberako sailkapena egingo bagenu, hiru eremu bereiziko genituzke: -go & -ko / -en & -ko / -en & -ren. Ezagun denez, lehena mendebalde zabalean erabiltzen da —Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa—; azken konbinazioa, bereziki, ekialdekoa da. Aldiz, erdialdeko zati handi batean —Lapurdi eta Nafarroa Garaian, batez ere—, testuak ditugunetik,-en erabiltzen da -n-z amaitu partizipioa duten aditzekin. Goi-nafarreraz idatzitako testu zaharretan ondoko adibideak aurki daitezke, besteak beste: emanen dugu 1674ko Berako olagizonaren gutunean, izanen tuc 1694ko Artaxoko auzi agiri batean, erranen 1729ko sermoian. Hala ere, esango dugu Elizalderen 1693ko gutunean, eta eguingo eta izango ditugu Muruzabalen agertutako 1751ko sermoi batean, baina juanen, izanen, inen daude testu berean (Satrustegi 1987). Apalauzak (2012: 366) erakusten duenez, Larraungo Albiasutik mendebaldera hasten da -go agertzen. Bestalde, egungo hizkera nafar ugaritan -en duten geroaldiko formek aldaketa jasan eta izain, emain, esain eta gisakoak dituzte. Ezaugarri hori XVIII. mendearen bigarren erdialdetik aurrera nagusitzen da, lehenagoko testuetan ez baita halakorik agertzen. Elizaldek behin bakarrik egoin du 1735ean, baina gainerako kasu guztietan -en erabiltzen du. Gerora, ordea, ugaritzen hasten dira forma berriak: essain erabiltzen du, adibidez, baztandar Mikelestorenak 1749an idatzitako dotrinan, eta Juan Martin Iberokoak joein, emein & emeiñ eta egoin ditu, baina baita egonen, joanen eta emanen ere (Ondarra 1996b: 650). Alde horretatik, oso adierazgarria da Satrustegik (1987: 70)
1241 Fray Felix Langarika bide da kopiatzailea, berak bildutakoen artean baitago. Egun Euskaltzaindiaren esku dago Muruzabalgo beste hainbat sermoirekin batera. Pruden Gartzia eta Josune Olabarriari esker ikusi ahal izan ditugu sermoi horien digitalizazioak. Bihoazkio eskerrak, beraz, Euskaltzaindiari eta Satrustegiren sendiari, eskuizkribu horiek ikusteko eta ikerketan erabiltzeko baimena emateagatik.
Dena den, Zelaietak (2008: 97) dakarrenez, berrikuntza ez da iritsi Leitzara, bai, ordea, Goizuetara (ik., halaber, Reguero argitaratzear-1). Baztanen ez bide dago; bai, ordea, ondoko Ultzaman eta Bidasoaldean (Erdozia 2008: 189). 3.2.2.2.13 -te vs -e pluralgileak Euskarazko zenbait aditzetan -e eta -te pluralgileen arteko txandaketa dugu, euskalki eta hizkeren artean: daue : due : dute : die. Traskek (1995: 231) *-de zaharrago bat berreraiki zuen pluralgilearen protoformatzat. Kokagunearen arabera, *-de > -te egin zen txistukari ondoren, *da-toz-de > datozte, eta *-de > -e bokal ondoren, *dadude > daude > d(a)ue. Dena dela, gerora hizkera batzuetan, -te hedatu zen analogiaz, lehenago -e zegoen adizkietara. Hedatze analogiko hori ez da euskalki guztietan berdin gertatu, eta gertatu denetan ez da maila berean izan. Erdiguneko hizkerek, gipuzkerak, lapurterak eta goi-nafarrerak behinik behin, -te pluralgilea aditz gehiagotara hedatu dute. Merezi du aztertzea atzizki horrek adizkien arabera izan duen bilakabidea eta, batetik, laguntzaileei eta, bestetik, trinkoei begiratzea, dirudienez ez baita berdina hedadura. Gainera, laguntzaileen artean ere aldeak daudenez, zatika begiratuko dugu. 3.2.2.2.13.1 Izan aditzaren bigarren pertsonako pluraleko morfema Hasteko, Nafarroan, izan aditzaren pluraleko bigarren pertsonan -te atzizkia agertzen da: çarate darabil Beriainek, zarate agertzen da 1729ko sermoian. Beranduagoko Joakin Lizarragak ere zarate erabiltzen du. Dena den, trinko moduan çare ‘zarete’ (Baraibar, 1649) ere lekukotzen da. 3.2.2.2.13.2 NOR-NORK saileko ergatiboko hirugarren pertsonako pluralgilea Bestalde, NOR-NORK saileko aditz laguntzaileetan ere -te agertzen da, eta pluraleko hirugarren pertsonako ergatibo komunztadurari dagokio. Sail horretan indikatiboan *edun-ekin eta gainerako moduetan *ezan-ekin agertzen da. Lekukotasunek erakusten dutenez, aspaldikoa da atzizki horren erabilera, eta dagoeneko XV. mendean lekukotzen da: dute (ZalbGut), bizate (KondestBer). XVI. mendean egoera bertsua da: dute (Gorriti, 1551), dute eta duten; baina pluraleko duen ‘duten’ ere badago (Olatzagutia, 1548). XVII. mendean bide beretik doa: eztizaten, bainaute (BeraGut) eta dezatela, badute (JElGut).
Olatzagutiko arestiko adibideko txandaketak erakuts dezake Nafarroaren erdiguneko berrikuntza ez dela erabat iritsi mendebaldeko ertzera —Zaraitzu eta Erronkarin ere ez da berrikuntzarik—. Areago, Gipuzkoa ondo-ondoan dagoen Intzan 1610ean çaitue ‘zaituzte’ dugu eta 1611n bi aldiz due. Herri bereko 1772ko eliz agindu batean dezen ‘ditzaten’ dugu (Satrustegi 1987: 131-133). Bestalde, due ageri da Nafarroako mendebaldekoa bide den XVIII. mendearen bigarren erdialdeko dotrina argitaragabe batean ere (Reguero prestatzen-2). Zuazok (2013: 83-86) Aralar inguruko herrietan due ‘dute’, zaittue ‘zaituzte/zaituztete’ eta dezakee ‘dezakete’ gisako adizkiak jaso ditu. Apalauzak (2012: 352) dioenez, Larraundik mendebaldera ez da -te agertzen. Nafarroan erdialdera eginda, ordea, Berianek -te pluralgiledunak zerabiltzan: dute, bezate, besteak beste, harenak dira. XVIII. mendean, Elizaldek dute erabiltzen du; Nafarroa erdialdeko 1743ko bigarren sermoian ere zuten eta duten daude, eta 1748koan zaituztela eta zuten ditugu. 3.2.2.2.13.3 NOR-NORI saileko datiboko hirugarren pertsonako pluralgilea NOR-NORI sailean -te pluralgilea hirugarren pertsonako datibo pluraleko markatzat agertzen da. Beriainek berak zayote, çayzquiote, bayçayote dakartza. Elizalderen dotrinako adibidea da, halaber, zaizquioteney; 1750eko Orrioko eliza-aginduan zayoten daukagu. Dena den, adibide gutxi ditugu, eta ezin hedadura zein den zehatz jakin. Gainera, sobracen zaien eta iduricen zaien daude Baztango 1750eko eliza-aginduan, beraz, ez dirudi berrikuntza Baztanera iritsi denik. Bestalde, Burundan ere ez dago -te: zayei ‘zaie’, etab. dira, besteak beste, bertan jaso diren adizkiak (ik. Bonaparte 1881b edo Zuazo 2010a). 3.2.2.2.13.4 NOR-NORI-NORK saileko pluraleko adizkietako morfema NOR-NORI-NORK sailari dagokionez, -te pluralgileak ergatibo pluraleko hirugarren pertsonari egiten dio erreferentzia, baina hirugarren pertsonako datiboari ere egin diezaioke erreferentzia pluralgileak. Bi kasuetan, lehen lekukotasunak agertzerako lekukotzen da: didate dugu Olatzagutiko 1548ko ezkontzako fedean, eta 1649an dizquidate agertzen da Larraungo esaldi batean. Iruñeko 1596ko esaldi batean diote. Beriainek ere dizquioteçun, dioteçula, diote, diotegula ditu; horietan -te datiboko pluralgilea da. Era berean, XVIII. mendean ergatiboko eta datiboko pluralgiletzat erabiltzen da -te: diote (Serm1743-1), eztioten asistizen (Serm1743-2), diotegu (Orrioko
guinduzan ‘genituen’. 1744 inguruko Obanosko bertsoetan ciñuzan ‘zintuen’ agertzen da. Nolanahi ere, aldaketa hau NORK lehen edo bigarren pertsona denean gertatzen da; ez, ordea, hirugarren pertsonarekin: citue(n) usu lekukotzen da. Bestalde, *edun aditzaz gain, NOR-NORI saileko izan laguntzailean ere agertzen da -z- pluralgilea, adibide batean bederen: zazayztate (Irurita, 1660). Gainera, adibide horretan ez dago -ki- datiboaurrekoa. Materrak, esate baterako, çatçaizquidala dakar. 3.2.2.2.15 *Ezan aditzaren adizkietan -it- → -zkiCaminok (2003b) aurkeztu zituen hegoaldeko goi-nafarreraren ezaugarri ia esklusibo bateratzaileen artean dago *ezan aditzaren pluraleko formetan gertatutako berrikuntza analogikoa. Hain zuzen ere, -it- pluralgilea erabiltzetik -zki- erabiltzera igarotzen da. Dirudienez, erregela hori XVIII. mendean gertatu zen Nafarroan. Lehenago Beriainek içaçu erabiltzen du, baina mende hartatik aurrera 1729ko sermoian erran lezqui ‘erran litzake, escucha zazquicie ‘entzun itzazue’, adi zazquicie ‘adi itzazue’ agertzen dira eta Elizaldek 1735ean mereji dezazquigun ‘ditzagun’ eta erranzquizu ‘erran itzazu’ erabiltzen ditu, azken hori behin eta berriz. Datarik ez duen Larrasoañako sermoian ere ai bezazquite ‘adi bitzate’ dago, eta 1743ko Obanosko bertsoan uzquizu, erranzquizu eta arzquizu agertzen dira. Beranduago, besteak beste, Lizarraga Elkanokoak ezaugarri horren adibide andana du; bereak dira, esaterako, bezki ‘bitza’ edo guardazquizu ‘guarda itzazu’. Interpretazioan zalantza egon badaitezke ere, Elizalderen 1609ko olerki sarituan agertzen den mantena ezpagaysqui ‘mantena ez bagaitza’ bada, horixe genuke aldaketa horren lehen lekukotasuna (ik. § 2.2.14.3.2). 1750 aurreko testu horietaz landara, berriagoak ere kontuan hartuz, Caminok (2003b: 69) ezaugarria Gesalatzen, Goñerrian, Oltza zendean, Izarbeibarren, Eguesibarren, Ezkabarten, Erroibarren, Artzibarren, Aezkoan eta Zaraitzun agertzen dela esaten digu. Mitxelenak (1982) ezagutzera emandako Zaraitzuko katiximan, adibidez, santificazquigula eta respetazquigula lekukotzen dira. Halere, testu berean -itere badago: onechagula (< onets ditzagula). Dirudienez, ezaugarri hori Nafarroa Garaian erabiltzeaz landara, Lapurdiko ekialdean eta Nafarroa Behereko ibar gehienetan agertzen da; besteak beste, Leizarragak eta Oihenartek hala erabiltzen dute (Camino 2013: 141).
3.2.2.2.16 *Ezan aditzaren formetan -a galtzea Goi-nafarrerako testu batzuetan *ezan aditzaren hirugarren pertsonako formetan amaierako -a galdu da. Ditugun adibide gehienak Beriainenak dira: pensa ezpadez, erran bez, erran bales, eguin bez, alaba bez, utci biz. Dena den, bada adibide gehiago ere: ar bes (Etxauri, 1598), considera vez (Serm1743-1), passa balez (ObanosBer). Elizaldek dotrinan eraman baliz dakar, baina baita baleza ere. Bestalde, beza osorik agertzen da 1656an argitaratutako Ama Birginaren omenezko erromantzean eta 1748ko sermoian. Mitxelenak (FHV § 6.4) Lizarraga Elkanokoaren adibide bi dakartza, eta horietan -a falta da: erran-béz eta konfesa balez. 3.2.2.2.17 *Ezan + ke → *edun + ke iraganeko adizkietan Hegoaldeko goi-nafarrerazko ezaugarria da iraganean *ezan aditzaren ordez *edun erabiltzea -ke potentzialeko adizkiarekin. Caminok (2003b: 67) hegoaldeko goinafarreraren “bere-berezko” ezaugarritzat aurkeztu eta, besteak beste, Elkanoko ondoko adibideak ematen ditu: nuke ‘nezake’, induke ‘hezake’, zuke ‘zezakeen’. Caminok ez du zehazten Lizarragaren zein obratatik hartu duen, baina guk ez nuke disimulatu ‘ez nezake disimulatu’, ez nuke kunplitu ‘ez nezake kunplitu’, ez nuke ere pasatu ‘ez nezake ere pasatu’ aurkitu ditugu predikuetan. Aldiz, kopletan nola Jangoikoak zuke padezitu ‘Nola Jangoikoak zezakeen padezitu’, nork zuke lotu ‘Nork zezakeen lotu’. Ezaugarriaren eremua ere zehazten du Caminok (ibid.): Goñerria, Olloibar, Oltza, Izarbeibar, Elortziabar, Eguesibar, Erroibar, Aezkoa, Ezkabarte eta Deikaztelu; Zaraitzun ere badira gisa horretako adizkiak. Testuetan ezaugarria maiz agertzen bada ere, 1750 aurreko lekukotasun zaharretan ez da horren erraza adibiderik aurkitzea. Hala eta guztiz ere, XVII. menderako agertzen da. 1609ko Ezkurraren olerki sarituan jan çindúquean ‘jan zenezakeen’ dago; eta Beriainen dotrinan ecin çuquela iolaco maneras ‘ezin zezakeela inolako maneraz’ dago. Iparraldeko goi-nafarrerazkoa den 1743ko sermoian, aldiz, zezaquen eta zezaquean forma orokorrak ditugu. Beraz, XVII. menderako hegoaldeko eta iparraldeko azpidialektoak bereizteko ezaugarritzat har daitekeela dirudi. Caminok (2013: 117) adibide horiek berrikuntzat hartzen ditu, horretarako arrazoirik ematen ez badu ere. Gure ustez, bada berrikuntza dela pentsatzeko arrazorik. Batetik, ikusten denez, kasu horietan beti erabiltzen da partizipioa; inoiz ez aditzoina.
Bestetik, denborak aurrera egin ahala adibideak ugaritu egiten dira, Beriainek behin ecin çuquela dakar, baina estoba dezaquen, engaña dezaqueçu, gasta dezaque… ere baditu. 3.2.2.2.18 Alegiazko l- aurrizkia Mounolek (2011: 30-32) azaltzen duenez, XV. eta XVI. mendean l-dun aditz laguntzaileak agertzen dira menpeko perpausetan, perpaus nagusiko aditza iraganekoa edo hipotetikoa bada. Gainera, XVI. mendeko autoreek ondoko lau kasutan erabiltzen dituzte l-dun laguntzaileak mendeko perpausetan, beti ere aditz nagusia iraganekoa denean: konpletiboa denean, helburuzkoa denean, zirkunstantziala denean edo denborazkoa denean. Hala eta guztiz ere, ez da sistematikoa alegiazko aurrizki hori duten adizkien erabilera, eta z- ere agertzen da (Mounole 2011: 32). Goi-nafarrera erdigunekoa mintzo berritzailea izan denez, arkaismo hori topatzea ez da ohikoa. Edonola ere, Beriainek gisa horretako bi adibide ditu esaldi batean: joan cela […] desseorequi cerviçaceco eta agradaceco nay luen gauzetan eta aprovechaceco ayn ocasio onas escacen liola ondasun auniz eta andiac ala arimarendaco nola gorpuçarendaco (BerMeza). Bestalde, Olatz-Txipiko 1596ko esaldian lagunic ez luela ageri da. 3.2.2.2.19 Adizki sinkopatuak Nafarroako eta Lapurdiko kostaldeko hizkerek duten ezaugarria da aditz laguntzaileko lehen silaba galtzea. Bilakabidea aferesitzat har daiteke, lehen silaba galtzen baita; halere, sinkopa deitu diogu laguntzaileak aditz nagusiarekin batera doazelako eta, oro har, laguntzaileak ez daudelako hitz hasieran. Mounole & Gómezek (2017) diotenez, adizkietan gertatzen diren kontrakzio horiek perifrasien gramatikalizazioa aurrerantz doala erakusten dute, higatze fonetikoa dela-eta. 1750 aurretik oso gutxi dira adizki sinkopatuak dituzten testu nafarrak. Nafarroan lehen aldiz XVI. mendean agertzen da, eta Amenduxek dakar: icusten tut. 1610eko Martinez Saratsakoaren lekukotasunean erraten tuztela agertzen da. Pirinioez bestaldean, sinkopadun adibideak badira ordurako; besteak beste, Etxeparek baditu. Arestiko bi lekukotasun goiztiar horiez gain, XVII. mende bukaeran eta hurrengoaren hasieran badira adizki sinkopatuak Bidasoa inguruan: 1674ko Berako olagizonaren gutuneko adibideak dira tuzu ‘dituzu’ eta tidazu ‘ditidazu, dizkidazu’; Miguel
Elizalderen gutunetan, ezaguzen tu, ona tugula,1242 1721eko Irungo udal agirietako batean galdu tugu ‘galdu ditugu’ agertzen da. Beranduxeago erdialde-ekialdean ere bada sinkoparik: 1729ko sermoian vear tucie ‘behar dituzue’ dugu eta 1743 ingurukoa den Obanosko bertsoetan deicen tuzu ‘deitzen dituzu’, erremediatcen tuzu ‘erremediatzen dituzu’; hala ere, azken testu horretan sendatcen ditu ere agertzen da. Testuek erakusten dutenaren arabera, XVII. mendetik aurrera lekukotzen da ezaugarri hori, baina ez da XVIII. mendearen erdialdetik aurrera duen indarraz lekukotzen. XVII. mendeko Bortzirietako lekukotasunetan agertzen bada ere, beste eskualdeetan ez da halakorik. Beriainek, esaterako, ez du gisa horretako sinkoparik, ezta beranduago Elizaldek ere 1735ean. Dena den, lekukotasunen artean dugun aldea kronologikoa baino, beharbada, hizkuntzaren erregistroagatik izan daiteke. Edonola ere, lekukotasunak ikusirik, badirudi Bortzirietako XVII. mende bukaerako hizkerak bat egiten duela Irungo eta Lapurdiko orduko euskararekin; Gazteluzarrek, zertako tugu hedoiak eta Etxeberri Ziburukoak ekhartcen tic, eman tutçun idatzi baitzituzten garai horretantxe. XVIII. mendearen erdialdetik aurrera Nafarroan jauzi bat ikusten dugu, sinkopadun adizkiak maizago agertzen baitira; besteak beste, Joakin Lizarragaren 1802ko predikuetan eztuztenei ‘ez dituztenei’ eta aipatzentú ‘aipatzen ditu’ ditugu. Gainera, Bonapartek osatutako aditz-tauletan hegoaldeko goi-nafarrerazko adizkitzat hartu zituen, hala nola tut, tuzu, tidazu, tiot eta tiguzu gisako pluraleko formak. 3.2.2.2.20 Hikako adizkietako -t Caminok (2003b: 67) dioenez, hegoaldeko goi-nafarrera hitz egiten duten Goñerrian, Oltzan, Izarbeibarren, Eguesibarren, hego Esteribarren eta Aezkoan alokutiboko maskulinoko adizkietan -k → -t aldatu da. Dena den, batzuetan -t-gehitu da -k ez dagoen hikako formetan, Caminok (ibid.) emandako xitxeidata ‘zitzaidaan’ adibidean ikusten denez. Ezaugarri hori, dagoeneko, XVII. mendean agertzen da, eta Beriainek erabiltzen zuen: ecin ciroquetat, ceren ençun dic ‘ezin zezakeat, zeren entzun dik meza’ (BerMeza). Bestalde, 1729ko sermoian esticquidatan ‘ez dizkidak + -en’.
3.2.3 Ondorio zenbait Fonologiaren atalean egin bezala (§ 3.1.4), hemen ere bi tauletan bildu ditugu dialektologikoki zein kronologikoki interesgarri iruditu zaizkigun berrikuntzak batetik, eta galerak bestetik. Ezaugarri bakoitzaren ondoren, lehen aldiz noiz lekukotzen den jarri dugu berrikuntzetan; aldiz, noiz galtzen den, edo noiztik aurrera ez den lekukotzen, adierazi dugu galeretan. Azkenik, ezaugarri bakoitzak duen hedadura ere jarri dugu. 3.3. Taula: Goi-nafarrera arkaiko eta zaharrean morfologian gertatu diren berrikuntza positiboak
1243 Dena den, Nafarroako mendebaldeko testuetan -ak ere agertzen da. 1244 Bortziriak legoke, testu zaharrak oinarri harturik, eremutik kanpo.
Lehendabiziko taulan ikus daitekeenez, ezaugarri zaharrenak hedadura zabalena dutenak dira, eta goi-nafarreraren muga gainditzen dute. Hor ditugu, besteak beste, (10) izandu eta egondu bezalako partizipio pleonastikoak, aditz-izenak egiteko -tze atzizkiaren hedadura (11), *edun-en adizkietako -u- erroa (13), -te pluralgilea (18). Horiek guztiak dagoeneko lehen testuetarako ageri dira. Aitzitik, berriagoak direnak eskualdekoak dira, eta goi-nafarreraren barneko azpidialektoak edo hizkerak bereizten dituzte. Dagoeneko XVII. mendean azpihizkerak bereizten dituzten ezaugarriak badira; ondoko hauek adibidez -zki- → -it- indikatiboko NOR-NORI-NORK sailean (18) iparraldeko goi-nafarreraz gertatzen da bereziki; iparralde horretan eremu are txikiagoa du indikatibotik landako NOR-NORI-NORK saileko dative flag delakoak; aldiz, hegoaldeko testuetan bakarrik aurkitu ditugu *edun + ke erabiltzea *ezan aditz laguntzailearen lekuan (21), indikatibotik landako NOR-NORI-NORK sailean *erazan erabiltzea (16) edo hitakono formetan -t agertzea (23). Galerez den bezainbatez, garai desberdinetakoak izan arren, orokorrak dira ikusi ditugun gehienak: artikulu hurbila galtzea (1), trinkoen erabilera murriztea (2), *iron laguntzailea galtzea (4), aoristorik ez izatea garai historikoan (6)…; aldiz, eremu murritzagoa izan du iraganeko -n-ren (5) edo *eradun galtzeak (3). Oro har, dialektologian arkaismoak ez dira bereizgarri sailkatzailetzat hartzen, baina arkaismo batzuk mantentzeak dialektoaren barne batasuna isla lezake (ik. § 1.2.1). Morfologia aldetik, goi-nafarrerako hizkera batzuek badute arkaismo esanguratsu bat; NOR-NORI sailean -ki- erroa erabiltzea. Besteak beste, Lizarraga Elkanokoaren sermoietan agertzen dira ondo adibideok: zor zekion ‘zor zitzaion’, ellegatu zekion ‘ailegatu zitzaion’. Caminok (2003a: 455) Gesalatzen, Utergako kristau ikasbidean, Goñerrin, Burundan, Sakana erdialdean, Arakilen, Oltzan, Izarbeibarren, Eguesibarren, Imotzen, Atetzen, Ezkabarten, Odietan, Anuen, Erroibarre eta Artzibarren aurkitu ditu,
du. Horietan ez partikula aditz nagusiaren eta laguntzailearen artean dago. Lehen adibide ezaguna Donemiliagako glosetan agertzen da: ajutu ez dugu; eta gerora maiz lekukotu da. Goi-nafarrerako testu zaharrenetan, lehen lekukotasunak agertzerako, hurrenkera berria agertzen da: XVI. mendean ez omen da joan (Iruñea, 1596) eta ezcaiçaçula juci (AresOtoi) ditugu dagoeneko, eta XVII. mendean ere hauxe agertzen da: onec estrauco orri gayçic eguiten (Larrasoaina, 1606), Jaincoac ez nezan icus (Sueskun), eztitçula sobra barrena sarr (Atarrabia, 1647), veorraq eztire vere buruz joan (Baraibar, 1649), ezpaitugu guc escrivicen (BeraGut), nic eztut sujetazen, ezaizue faltaco (JElGut). Beriainek ere egoera berbera islatzen du: eztu ençunen, ezta içanen, ezpaycio respondatu. Dena den, hurrenkera zaharra mantentzen duten adibide gutxi batzuk badira; guk hiru baino ez ditugu aurkitu: isanen eztu (Amendux), nic icusçi ezaytut (Intza, 1611) eta apartace esta (ElDot). Beraz, ezeztapenaren hurrenkera zaharra goi-nafarreraz aspaldi galdu zela dirudi. Ezezkoaren hurrenkerari lotua, adibide bitxia, parekorik gabea, aurkitu dugu 1554an Henrike Borboikoaren jaiotzean jarritako koplan: ez iaio da. Hala ere, hurrenkera berezi hori estiloari loturik egon daiteke (Haritschelhar 1983: 264). 3.3.2 ‘Xrekin Y’ eta ‘X Yrekin’ egitura kopulatiboak Euskara zaharraren ezaugarri sintaktiko arkaiko aipagarria da ‘Xrekin Y’ edo ‘X Yrekin’ egitura kopulatiboa. Lakarrak (1983: 49-57, 2008) erakutsi zuenez, testuetan askotan agertzen den ezaugarria da. Azken urteetan egin diren testuen azterketa sakonagoek egitura horren adibide gehiago aurkeztu dituzte. Esate baterako, Padillak (2011: 76-77) erakutsi du, Kadet eta Betiriño izenburudun lapurterazko XVIII. mendeko eskuizkribu anonimoan agertzen dela ‘Xrekin Y’ egitura. Bestalde, Lakarrak (2008) Urthubiago alabaren balada benetakoa dela erakusten du, bertan egitura kopulatibo zahar hori agertzen delako; eta, gainera, 1983ko saioan ezagutzen ez ziren egitura horren adibide gehiago eman ditu, batez ere Lazarragarenak. Areago, erakutsi du ‘Xrekin Y’ egituraren ondoan ‘X Yrekin’ egitura ere badagoela.
Goi-nafarrerara mugatzen bagara, Azkuek ahozko tradiziotik jasotako kantuetan agertzen diren zenbait adibide goi-nafarrerazkotzat eman zituen Lakarrak (1983). Horien artean, Etxalarren ondoko kopla jaso zuen Azkuek (apud Lakarra 1983: 55): Neure alaba Miarrez zer dun orrela nigarrez? Ire yauntziak eginik tziauden urregorriz eta zilarrez
Baztanen jaso zuen egitura horren beste adibide hau (apud Lakarra 1983: 56): Ezpondan badire bortz emazte iru zagar eta bi gazte; aza landatzen pasatu dituzte aste batekin bortz ilebete.
Datibo komunztaduraz gain, kopuru aldetik gutxiago izan arren, absolutibo pluraleko komuztadura falta ere agertzen da testu batzuetan; ez, nolanahi ere, sistematikoki: a) Jeincoac dizula osasuna eta consueloa (BeraGut). b) Bere becatuac dela medio (Serm1743-1). c) Ezpadu charidadea eta obra onac (ElDot). 3.3.6 Osagarria aditz-izenarekin eskatzen duten aditzak Euskaraz zenbait aditzek osagarritzat aditz-izena hartu ohi dute; hala ere, osagarri horrek hartzen duen kasu marka edo postposizioa ez da berdina euskalki guztietan. Nafarroako eta Iparraldeko dialektoetan, adlatiboan ematen da aditz zenbaitek eskatzen duten osagarria. Aldiz, mendebaldeko eta erdialdeko hizkeretan osagarria inesiboan eman ohi da. Adibide gisa, Caminok (2013b: 87) 1782ak Lopezek itzulitako
Eman ditugun adibideak lau lekukotasunetatik hartuak dira, baina Nafarroaren eremu handia hartzen dute; hala da gutxienez: Bortzirietan, Gesalatzen, Urtergan eta Nafarroako erdigunean. Hala ere, Nafarroako ipar-mendealdean, Gipuzkoarekiko mugan, bi egituren arteko lehia dagoela dirudi. Hain zuzen ere, Aresoko otoitz zaharretan bi egiturak agertzen dira: ezcaiçaçula juci erorçen (AresOtoi), baina iutci te[ntaci]oan erortera (AresOtoi). 3.3.7 Mendeko perpausak Jarraian mendeko perpausekin erlazionaturiko zenbait ezaugarri ikusiko ditugu. Horrela, baldintzazko perpausak (§ 3.3.7.1), konparaziozkoak (§ 3.3.7.2), aurkaritzakoak (§ 3.3.7.3), helburuzkoak (§ 3.3.7.4), moduzko eta denborazkoak (§ 3.3.7.5), kausazkoak (§ 3.3.7.6) eta eze partikula duten mendekoak (§ 3.3.7.7) aztertuko ditugu.
c) Eta dio Christoc naiago luquela sartu zaldis beteric dagon estrabi batean an oincazca dezaten, eci ongui amarrenac eguiten estituenaren agoan. 3.3.8 Ondorio zenbait Dialektologiako ohiko lanetan, sintaxiari eman izan zaio pisu gutxien (Mitxelena 1976a: 210; Camino 2009: 379). Ezin uka liteke, dena den, euskararen sintaxiak izan duen bilakabidea ulertze aldera, dialektoek nola jokatu duten aztertzea nahitaezkoa denik. Saio honetan aztertu ditugun ezaugarri sintaktikoak ugari izan dira orotara, eta merezi luke azpimarratzea bakar bat ere ez dela goi-nafarrerak egindako berrikuntza esklusiboa. Berrikuntzatzat har liteke, beharbada, modu eta denborazko perpausetako -elarik atzizkia erabiltzea, baina hori Nafarroatik kanpo ezaguna da Iparraldeko testu zaharretan ere. Galerei dagokienez, euskarak izan duen joera irudikatzen dute goinafarrerako testu arkaiko eta zaharrek, hitzen hurrenkerarekin edo ‘Xrekin Y’ egiturarekin ikusi dugunez, besteak beste. Hortaz, irudi luke, euskararen bilakabidea zein izan den ulertzeko lagungarri bada ere, gertatu diren aldaketa sintaktikoek ez digutela dialektologiarako askorik balio. 3.4 LEXIKOA Hizkuntzaren azterketarekin amaitzeko, lexikoa izango da ondoko atal honen ardatza. Bitan banaturik dakargu saioa: lehen azpiatalean hiztegia osatu dugu aztertu ditugun testuetan agertzen diren hitz esanguratsuenekin (§ 3.4.1); aldiz, bigarren azpiatalean hiztegian dauden zenbait hitz iruzkindu ditugu (§ 3.4.2). 3.4.1 Hiztegia Jarraian dakargun hiztegiak dialektologikoa izan nahi du; dena dela, goi-nafarrera arkaiko eta zaharrean agertzen diren hitz guztiak kontuan hartu baino dialektologikoki edo geografikoki interesgarri iruditu zaizkigunak bakarrik sartu ditugu hiztegian. Hartara, euskarazko hitz orokorrak ez ditugu sartu, eta sartu baditugu goi-nafarrera arkaiko eta zaharrean horien aldaerarik ere agertzen delako sartu dugu; beraz, aho sartu dugu, ago ere badelako; etxe sartu dugu itxe ere badelako. Hiztegian hitzen aldaerak ere jaso ditugu. Bakoitzak bere sarrera du; beraz, aingeru eta aingiru hitzek sarrera bana izango dute.
Ohi bezala, lemak grafia gaurkotuan eman ditugu, Euskara Batuaren arabera, alfabetikoki. Hori dela eta, lekukotasunetan <h> agertzen ez bada ere, hiztegiko lemak <h> izango du. Orobat gertatzen da txistukariekin. Maiz afrikatuak markatzen ez badira ere, leman afrikatuarekin eman dugu hala badagokio; beraz, as hitza aurkitu nahi duenak hats sarrerara jo beharko du. Era berean, aditzak partizipioan eman ditugu eta, testuetan forma hori lekukotzen ez bada, kortxete artean eman dugu. Alegia, handitu eta ahalketu ditugu anditu eta alquetuco ditugulako, baina [apatu], apazcera eta apacen bakarrik lekukotzen direlako. Sarreraren egiturari dagokionez, lehenik eta behin lemaren kategoria gramatikala adierazi dugu eta, ondoren, ohikoak ez diren hitzen ondoan sinonimo edo azalpena eman dugu, horretarako OEH eta Euskal Hiztegia baliatuz. Sarrera bakoitzaren barruan hitz horren lekukotutako forma guztiak eta iturriak adierazi ditugu. Hitz batek bi adiera baditu, lema beraren azpian sartu ditugu eta zenbakiekin bereizi. Hortara, ahalke ‘lotsa’ eta ‘lotsagabe’, biak daude sarrera berean. Bestalde, hitz homografoak sarrera ezberdinetan eman ditugu; hartara, adibidez, eri hitzak bi sarrera ditu, aurretik zenbakia duela, ‘gaixo’ eta ‘hatz’ adierak bereizteko. Hiztegia osatzeko erabili dugun corpusari dagokionez, § 2. atalean eman ditugun testuak oro eta Eranskineko § 1. atalean (E § 1) agertzen direnak erabili ditugu.
eskutu iz. Antzinako urrezko eta zilarrezko zenbait diruren izena. escutu, escuturen (§ 2.3.7).
esterju adj. Pertsona gaizto, endemoniatu eta itxura txarrekoa. esterju, estterju (§ 2.2.8.26).
Z zai iz. zaintzailea. ardien zay (§ 2.2.19.3).
3.4.2 Goi-nafarrera arkaiko eta zaharraren lexikoaren azterketa saio bat Hiztegian dialektologikoki interesgarri iruditu zaizkigun hitzak aurkeztu ditugu; oraingo atal honetan hitz horietarik batzuk iruzkinduko ditugu. Hitzak hautatzeko orduan erabilitako irizpide nagusia izan da testu batean baino gehiagotan erabiltzen den hitza edo aldaera izatea. Beraz, autore edo lekukotasun bakar batean ageri diren hitzak ez ditugu hona ekarri. Demagun, Beriainek akar ‘ahakar, liskar’ erabiltzen du. Hitz hori ez da Nafarroan berriro lekukotzen XVIII. mendearen bigarren erdira arte, harik eta nafar batek eskura zuen Axularren liburuaren bigarren edizioko ale bati ohar batzuk egin zizkion arte (Los Arcos 1974: 70). Beraz, hitz hori ez dugu zerrendara ekarri, lekukotasun urriak medio ezin dezakegulako ondorio handirik atera. Era berean, Zuazok (2008: 110) arroitu ‘zarata’ nafar hiztzat dakar, baina 1750 aurretik Beriainek bakarrik erabiltzen du; beraz, hori ere hemengo zerrendatik kanpo dago. Bestalde, bi multzotan banatu ditugu hitzak. Lehen multzoan Nafarroako testu zaharretan orokorrak diren hitz eta aldaera dialektalak jaso ditugu, hau da, goinafarreraren eremu osoan berdin, baina ez Euskal Herri osoan, erabiltzen diren hitz eta aldaerak (§ 3.4.2.1). Aldiz, bigarren multzoan dialektoaren barnean agertzen diren aldaerak eman eta horien eremuak zehazten saiatu gara (§ 3.4.2.2). Oro har, hiztegian sartutako hitzak iruzkindu ditugu saio honetan; baina inoiz, lagungarri, geroagoko testu eta lekukotasunei ere begiratu diegu, batez ere Orotariko Euskal Hiztegia, Mitxelenak (1958) argitaratu zuen Aezkoa, Zaraitzu eta Erronkariko Bonaparteren hiztegia eta Echaidek (1989) Nafarroan egindako galdeketak. 3.4.2.1 Nafarroako testu zaharretan orokorrak diren hitzak eta aldaerak AGO ‘AHO’ Hasperena galdu izanaren ondorioz, zenbait kasutan -g- epentesia sortu da ago hitzean. 1745 aurreko testuetan epentesidun aldaera da nagusi. OEHren arabera, hau da goi-nafarreraz erabiltzen den aldaera, baita Baztan eta Aezkoan ere; ez, ordea, Erronkarin. Zaraitzun ago daukagu (Mitxelena 1967). Lekukotasun zaharretan bi salbuespen baizik ez ditugu aurkitu: aubecotic dago Lekunberriko 1551ko esaldi batean eta aubeco Iruñeko 1535eko beste esaldi batean. Dena den, salbuespen sistematikoak dira, ez baita ‘aho’, baizik ‘ahobeko’ elkartua. Gainerakoan, beti dugu ago.
AHALKE Inoiz Bizkai-Gipuzkoetako testuetan agertu arren, Iparraldean eta Nafarroan erabiltzen den hitza bide da ahalke. Hitz horretaz gain, testu nafar zaharretan ahalkegabe eta ahalketu eratorriak ere ageri dira. Zenbait aldiz agertzen da ahalke testu zaharretan, eta esanahia ez da beti berbera. Iruñea inguruko XVI. mendeko agerraldi batzuetan ‘lotsagabe’ esanahia duela dirudi: Aspaldian hi egoçirich ago, halquea! Halere, ‘lotsa’ esanahiarekin agertzen da Iruñeko 1594ko esaldian: alquiric uquindu baçindu, eçinan etorrico onera. Lotsa hitza gutxitan agertzen da. Behin aurkitu dugu: Isastiren errefrauetan agertzen da eta bertako gaztelaniazko itzulpenaren arabera ‘nahasmen’ da esanahia. Beriainen dotrinak lotçacen dakar, baina ‘beldurtzen’ esan nahi du —Iparraldean eta Nafarroan ohikoa den adiera—, eta Felipe IV.ari kantatutako kopletan lotzazale agertzen da ‘beldurra eragiten duen pertsona’ izendatzeko. APEZ Nafarroako iparraldetik hasi eta hegoalderaino, apez da goi-nafarrera arkaiko eta zaharrean agertzen den forma. Behin bakarrik aurkitu dugu apaez aldaera zaharragoa, Ultzama aldeko 1656ko esaldi batean. Ziurrenik apez aldaera ae > e bilakabidearen adibide bat besterik ez da, Nafarroako testu zaharretan dugun hameka bezala. Echaidek (1989) ez zuen bere galdeketan “apaiz” hitza jaso, baina zenbait galderaren erantzun gisa emandako esaldietan —esaterako, “bendición” hitza jaso nahi zen 170. galderan— nagusiki apez agertzen da, baina apeizak eta apaizak ere aurki daiteke han-hemen. ARGIZAGI Ez da testu zaharretan maizenik agertzen den hitza, baina hiru lekutan aurkitu dugu: Pater noster txikian, Beriainen meza entzuteko tratatuan eta Zubietako 1550eko esaldi batean. Hiru kasuetan esanahia ‘kandela’ da. Bonapartek Aezkoarako argizari aldaera dakar, eta arzagi Zaraitzurako (Mitxelena 1958: 673). Ikuspegi kulturaletik aipagarri dateke Zubietako lekukotasuna, bertan ondokoa jasotzen baita: “Y las mugeres del dicho lugar, suelen tener huso y costumbre de llebar las candelas, como que lleban sobre fuesas, aynales, llamadas en bascuençe escu arguiçaguiac”.
DEUS EZEZKO POLARITATEA DUTEN IZENORDAINEN ARTEAN, DEUS DA TESTU NAFARRETAN AGERTZEN DENA, IPARRALDEKOETAN BEZALA. HALA ERABILTZEN DA BERIAINEN ETA ELIZALDEREN OBRETAN ETA BESTE TESTU LABURRETAN. EZ DUGU EZER AURKITU 1745 AURRETIK. BERANDUAGO, MENDIBURUK EZER ERABILTZEN DU, DEUS-EKIN BATERA, BAINA LIZARRAGA ELKANOKOAK BETI DEUS DAKAR.ZEGUN ‘GAUR’ Nafarroako testu arkaiko eta zaharretan egun hitzak bi adiera ditu. Batzuetan gazt. día esanahiarekin erabiltzen da eta hortik eratortzen dira, besteak beste, egunorosco ‘eguneroko’ modukoak. Beste zenbait kasutan, ordea, esanahi arkaikoa du eta ‘gaurko eguna’ esateko erabiltzen da. 1745 baino lehenagoko testuetan ez da gaur agertzen. ERDETSI ‘Lortu’ edo ‘eskuratu’ esanahiarekin, goi-nafarreraren eremu osoan erdetsi / erdetxi lekukotzen da XVI. mendeaz geroztik. Hala dute, besteak beste, Beriainek eta Elizaldek. ERROI ‘Bele’ esanahiarekin, erroi hitza behin eta berriz agertzen da Nafarroako prozesuetan. XIII. menderako lekukotzen da erroi Nafarroan erroytegi eta herroytegi toponimoetan (Arzamendi 1985). Bonapartek Aezkoan, Erronkarin eta Zaraitzun ere jaso zuen (Mitxelena 1958: 675). FITE Hitz hau arrunta da Iparraldeko hizkeretan eta Nafarroan, ‘laster, berehala’ esanahiarekin erabiltzen da. Nafarroako testu zaharrenetan, hegoaldekoetan bakarrik ageri da: hain zuzen ere, Beriainek, Elizaldek, 1729ko sermoiak eta Obanosko bertsoek dute. Beriainek, gainera, fitetcena eta fiteago ere baditu. XVIII. mendetik aurrera iparraldeko goi-nafarreraz ere bada: besteak beste, Mendiburuk maiz erabiltzen du fite. Interesgarri da, dena den, Mendiburuk laster ta fite eta laster edo fite erabiltzen dituela askotan. Antzeko esanahia bide du orokorragoa den bereala-k. Nafarreraz ere maiz lekukotzen da; Beriainez gain, mende bereko Miguel Elizalderen eta honen izebaren arteko gutunetan agertzen da.
Gutxienez, Nafarroako hegoaldean Beriainek, Frantzisko Elizaldek eta 1729ko sermoiak iduqui aldaera erabiltzen dute, eta erdialderago 1743ko sermoian ere iduqui ageri da. Testu berriagoetan ere aldaera hau da nagusi; hala dute Lizarraga Elkanokoak, Mendiburuk, Mikelestorenak eta Urizko eta Elizondoko dotrinek. Testu zaharretan eduqui duen adibide bakarra aurkitu dugu; hain zuzen ere, Eugiko 1565eko esaldi batean Eduqui nahi dituc heure hiçac? lekukotzen da. KOMEKATU ‘Jauna hartu’ esan nahi duen hitz hau Nafarroan bakarrik lekukotzen da testu zaharrak ditugunetik. Beriainek dagoeneko XVII. mendean erabiltzen du eta, ondoren, Elizalderen dotrinan, 1729ko sermoian eta Lizarragaren lanetan agertzen da. Hitz horretatik eratorria, exkomekatu erabiltzen dute Beriainek eta Leitzako apaizaren kontrako agindua idatzi zuenak. MANTENATU Nafarroako testu arkaiko eta zaharretan agertzen den aldaera da mantenatu. Aditz hori lekukotzen den bakoitzeko erabiltzen da aldaera hori: ezkontza fedeetan, esaldietan, Beriainen dotrinan, Elizalderen 1609ko olerki sarituan. Iparraldeko testuetan ere erabiltzen da mantenatu aldaera. ORTZI ‘EHORTZI’ Nafarroaren mugak gainditzen ez dituen aldaera bide da ortzi (< e(h)ortzi). Aldaera hau erabiltzen dute Amenduxek, Beriainek, Zannettik, Elizalderen dotrinak, Mendiburuk eta Lizarraga Elkanokoak. Aresoko otoitz zaharretan aditz beraren aldaera bide den ostu agertzen da behin. PODORE Dirudienez, o-e > o-o bilakabide fonologikoarekin loturik dago podore (< lat. *potere) aldaera. Testu nafar zaharretan aurkitu dugun aldaera bakarra da. Hitz honetan aipagarria ez da bokal aldaketa bakarrik; hitz hasierako herskari ahoskabeak eta bokalarteko ahostunak mailegua berria dela iradokitzen dute.
agertzen da. XIX. mendean, Bonapartek iruzki jaso zuen Aezkoan eta iguzki Zaraitzun eta Erronkarin (Mitxelena 1958: 667). ERRAN / ESAN Nafarroan, oro har, ekialde zabaleko aldaera den erran erabiltzen da, eta hala ageri da 1745 aurreko lekukotasunetan ere. Halere, aldaera hori ez da erabiltzen Nafarroako ipar-mendebaldean. Araitz-Beteluko Intzako 1610eko lekukotasun batean esaten agertzen da, Leitzan ere 1626an idatzitako dokumentuan essaten dugu eta esan & esango agertzen da Joseph Elizalderen 1693ko gutunetan. Banaketak, beraz, nahiko garbia dirudi. Nafarroan eremu handienean erran badugu ere, Gipuzkoarekin muga egiten duten ipar-mendebaldeko eskualdeetan esan dugu. ERREINA/ ERREGIA / ERREGINA Latinezko regina hitzak euskaraz jasan dituen bilakabideen ondorioz, hiru aldaera ditugu: erreina, erregia eta erregina. Dirudienez, zaharrena erregia da; alegia, protesia eransteaz gain, bokal arteko -n- galdu du. Berriagoa dirudi erregina aldaerak; beste zenbait kasutan gertatu bezala, bokal arteko sudurkaria galdu ondotik, eta inguruko bokalen sudurkaritasuna desagertu baino lehen, berriro sortu da kontsonante sudurkaria (FHV § 15.4). Azkenik, aldaera berriena erreina da, itxuraz gaztelaniazko reina mailegatu eta protesia jarririk. Erregia, aldaera zaharrena, XVI. mende akabuko Aresoko otoitzetan eta Beriainen lanetan agertzen da, Arabako Lazarragaren eta Landuccioren idatzietan bezala. Erregina behin bakarrik aurkitu dugu testu nafar zaharretan, hain zuzen ere, Orreagako amari 1619an idatzitako bertsoetan. Erreina aldaera autore bakar batek erabiltzen du: Elizaldek 1735eko dotrinan. ESKUI/ESKUIN ‘Eskuin’ adiera duen eskui da testu nafar zaharretan gehien ageri den aldaera. Besteak beste, Aresoko otoitz zaharretan, Beriainen obretan eta Elizalderen dotrinan aldaera hori lekukotzen da, geroagoko Lizarraga Elkanokoaren lanetan bezala. 1729ko sermoian ere escuian dago, eta Ondarrak (1981) dakarren escuilco escuieco izan daiteke. Gainerakoan, bi aldiz bakarrik aurkitu dugu eskuin aldaera: Zannettiren kredoan
eta XVII. mende hasierako katiximaren zatietan escuñean dago. Lekukotasun berriagoetan, batez ere xx. mendekoetan, eskuin maizago agertzen da. ETXE/ITXE Testu nafarretan etxe orokorraren ondoan itxe ere ageri da. Zehazki esateko, itxe agertzen da Nafarroako erdigunekoa bide den 1743ko sermoian eta mende berean iparralderagoko Irungo udal agiritegiko euskarazko testuetan. GENDU/KENDU 1745 aurreko testuetan kendu aldaera bi testutan bakarrik aurkitu dugu, hain zuzen ere, 1729ko sermoian eta Elizalderen 1735eko dotrinan. Aldiz, gendu aldaera ahostunduna gehiago ediren dugu. Besteak beste, Beriainek aldaera hori darabil eta 1743ko sermoietan ere hala ageri da. GUTI/GUTXI/GITI ‘Gutxi’ esateko hiru aldaera aurkitu ditugu Nafarroako testu zaharrenetan: guti, gutxi eta giti. Naski, guti da gehien ageri dena; beste lekukotasun ugarien artean, Beriainek eta Elizaldek aldaera hori dute. Aitzitik, oso urriak dira gutxi aldaeraren lekukotasunak, bi baizik ez baitigu aurkitu: Joseph Elizalderen gutunean guchibana ageri da, eta guchi dago Isastiren errefrauetako batean, biak goi-nafarreraren iparraldeko lekukotasunak. Aldaera horiezaz gain, 1743ko bi sermoietan orain arte aurkitu ez genuen aldaera agertzen da, giti alegia: guiti, guitivana, guitiago ditugu Nafarroako erdigunekoak diratekeen bi sermoi horietan. IGO/IGAN 1745 aurreko testu nafarretan igan da gehien lekukotzen den aldaera. Beriainek eta Elizaldek aldaera hori erabiltzeaz gain, hala agertzen da Aresoko otoitz zaharretan eta gugana osorik heldu ez den katiximan. Testu berriagoetan ere igan dute Lizarragak, Mendiburuk, Mikelestorenak eta Elizondoko eta Urizko dotrinek besteak beste. Dena den, Nafarroan igo ez da ezezaguna. Mendiburuk inoiz erabiltzen du, eta lehenago igo dugu Aresoko otoitzetan. Echaideren (1989: 280-281) galdeketan ikus dezakegunez, ekialdea eta erdialdea mendebaldetik bereizten dituen isoglosa dago; lerroaren ezker
geratzen dira, batez ere, Larraun, Araitz eta Sakana, eta eskuinean Baztan, Zaraitzu, Aezkoa, Esteribar, Anue eta Ultzama (nahiz eta batzuetan igan > i(g)en egin den). INOR/IHOR/NIOR Inoizko *e-nor batetik eratorritako izenordainaren hiru aldaera aurki daitezke Nafarroako testu zaharretan, baina banaketa geografiko garbia dutela dirudi. Hegoaldeko goi-nafarrerazko lekukotasunetan i(h)or agertzen da, Zaraitzun eta Erronkarin bezala. Nafarroa Garaiko erdialde-iparraldean, aldiz, nior erabiltzen da, Lapurdin eta Nafarroa Beherean bezala. Nafarreraz mintzo den Gipuzkoako Irunen, aldiz, inor ageri da. JENDE Hitza orokorra bada ere, hegoaldeko goi-nafarrerazko hizkera batzuetan hitz elkartuko bigarren osagai bezala ageri da izenari loturik. OEHri (s.v. jende) jarraituz jende dela proposatu dugun arren, ohartarazi behar dugu hitz hasierako kontsonantea herskari ahoskabe belarra dela, <gu> grafiak islatzen duenez. Bestalde, hasierako esanahia galdu du, eta ‘-ki’ atzizkiaren pareko adiera du; alegia, zerbaitez egindako produktu edo jakia. 1745 aurretik lekukotasun bakar batean aurkitu dugu: 1729ko sermoian: abeguende ‘hegazti’, liguguende ‘lihoki, lihoarekin egindako zerbait’ eta esneguende ‘esneki’. Ondoko testuetan Lizarraga Elkanokoak badu laginik: abegende, gizagende. Aezkoan ere arrai guendeic dakar XIX. mende hasierako dotrina batek (Camino & Gómez 1992). OREN/ORON – ORDU Nafarroako eskualde gehienean o-e > o-o aldaketa gertatu da zenbait hitzetan, arestian ikusitako podore kasu. Bilakabide horren beste adibidea da oron hitza, eta ia Nafarroa osoa hartzen du: 1659an oronac agertzen da Lesakako esaldi batean, baina lehenago Beriainek ere horon erabiltzen du, eta 1729ko sermoian oron dago. Lehenago inoiz edo behin ordu erabiltzen da: Beriainek bi aldiz eta Elizaldek dotrinan behin bakarrik du. Dirudienez, testu berriagoetan ordu hitza gehiagotan erabiltzen da. Lizarraga Elkanokoak, esaterako, ia beti du ordu, eta behin aurkitu dugu oron. Caminok (2015: 37) erakusten digunez, Nafarroa Behereko eskualde batzuetan eta Zuberoako mendebaldeko herrietan ere oron agertzen da.
ZENBAKIAK EMATEKO MOLDEAK Ezagun denez, hizkerak bereiz daitezke zenbakiak, batez ere, hirurogeitik eta ehundik gorakoak emateko moldearen arabera. Nafarroako testu zaharrei begiratzen badiegu, oro har, erdialde-mendebaldeko egitura erabiltzen dela ikus dezakegu: iruroguey eta amavi (ZalbGut), borz milla eta lauroguey eta emereci (BerMeza), irurogeita vederezi, iruroguei eta amazei (Irun1721). Dena den, Bortzirietan ditugun lekukotasunetan bestelako egitura dugu: lauretan oguei eta emerezi (JElGut), lauetan oguey eta lau (BeraGut). Bestalde, ‘berrehun’ adierazteko txandaketa dugu virreun zorzi (JElGut) eta bi eun (BeraGut). Halaber, txandaketa ageri da Basaburua Txikian; izan ere, Leitzako apaizaren aurkako idatzian bietarik dugu: berroguey eta amalau, verroguei eta amar, verreun, baina borzetan eun (LeitzApez). Egungo datuetan oinarriturik, Apalauzak (2012: 465) erakusten du Nafarroako iparmendebaldean dagoela isoglosa. Araitz-Betelutik mendebaldera ogeita- modukoak ditugu, baina gainerakoan -etan ogei modukoak.
4. GOI-NAFARRERAREN SAILKAPENAZ ETA PERIODIZAZIOAZ Dialekto baten deskribapen sinkronikotik haratago, interes handiko gaia da bere bilakabidea ezagutzea hizkuntzaren beraren nondik norakoa ezagutzeko. Duela gutxira arte, Mitxelenak egindako zenbait lan salbu, ez dira asko izan, gure artean, dialektologia ikusmolde diakronikotik begiratu dutenak. Azken urteetan, aitzitik, Caminok (2008b) finkatutako oinarriei jarraituz, Caminok berak (2008a, 2011a, 2011b, 2013) lan ezin interesgarrigoak egin ditu hizkuntza ezaugarrien bilakabideen kronologia ardatz harturik, Benvenisteren aldarriari jarraituz. Lakarrak (2011) ere gogoeta iradokigarri eta oinarri teoriko sendoak finkatu ditu Mitxelenak (1981) markatutako bideari segi eta Euskara Batu Zaharrari hizkuntzazko justifikazioa eman nahian. Ez hori bakarrik. Inguruko eta urrunagoko hizkuntzalaritzetan ohi denez, aldarrikatu du euskararen kasuan ere zuhaitz genealogikoak bitarra behar duela izan, eta ez 6, 8 edo 12 adar dituen adabegi bakarreko zuhaitza (Lakarra 2011: 203). Zalantzarik ez da, beraz, euskalkien azterketa egitean dialektologia diakronikoa oinarri hartzeko tresnarik eta abiabururik badela. Bestalde, duela gutxi Ulibarrik (2015) dialektologia diakronikoaz eta galduriko hizkeren azterketaz tesi ezin interesgarriagoa aurkeztu du, eta bidean dira, besteak beste, Eneko Zuloagaren (prestatzen) eta Manu Padillaren (2017) tesiak, mendebaldeko euskararen eta Zuberokoaren azterketa diakronikoak ekarriko dizkigutenak, hurrenez hurren. Goi-nafarreraren bilakabidea argitze aldera, pentsatzen dugu 3. atalean egindako azterketatik hainbat ondorio atera daitezkeela eta ikerketa berriei atea ireki diezaiekeela. Lanak luzeegi jo ez dezan, hemen azalduko ditugun ondorioak bi puntutan bilduko ditugu. Batetik, zenbait ohar egingo ditugu goi-nafarreraren sailkapenaz eta bilakabideaz (§ 4.1) eta, bestetik, goi-nafarreraren periodizazio baterako proposamena egingo dugu (§ 4.2).
4.1 GOI-NAFARRERAREN SAILKAPENAZ ETA BILAKABIDEAZ GOGOETAK Bonapartek (1869: 226) euskalkien sailkapena egin zuenean, hiru multzotan bildu zituen euskalkiak: A multzoan bizkaiera sartu zuen —Gipuzkoako mendebaldeko hizkerak barne—, B multzoan lapurtera, gipuzkera eta ipar eta hegoaldeko goinafarrerak bildu zituen eta, azkenik, C multzoan zuberera —erronkariera barne— eta ekialdeko eta mendebaldeko behe-nafarrerak —zaraitzuera eta aezkera barne— batu zituen. Sailkapen hartan goi-nafarrerak duen kokaguneari begiratzen badiogu, ez dago zalantzarik: hegoaldeko eta iparraldeko goi-nafarrerak erdialdeko hizkeratzat hartu zituen Bonapartek. Bonapartek mapa eta aditzen taula osatu baino askozaz lehenagokoa da XVI-XVIII. mendeetan mintzatu zen goi-nafarrera, baina, haatik, erdiguneko dialektoa zen orduan ere. Beraz, goi-nafarrera arkaiko eta zaharra ikergaitzat hartzean berezitasun hori oso kontuan izan behar dugu: Nafarroa euskararen eremuaren erdigunean dago eta, hain zuzen ere, horregatik inguruan dialekto eta hizkera gehiago ditu. Erdigunean egoteak inguruko dialektoetan ere eragina izan lezakeenez, usu zail da demagun gipuzkerak edo lapurtera duten ezaugarria goi-nafarreraren eraginez hartu duten ala hirurek lehenagoko aitzinhizkuntza edo aitzindialektotik hartu duten. Testuen urritasunak zailago egiten du hizkuntza-ezaugarri horren bilakabidea ezagutzen. Bestetik, ezin atzendu da, hizkera hau geografikoki guztiz erdialdekoa dela eta erdialdeko hizkerak, usu eragin lektal anitzen menpe egoten direla; eremuotan neke izaten da dialektoak bereiztea: hizkuntza-ezaugarriak, nahaska, gorde-ezkutuka edo jauzika bezala ageri zaizkigu, ez erarik koherenteenean bateraturik. Hizkuntza-ezaugarri batzuk hemen hasten dira, ezaugarri hauetarik batzuk horragoxe bukatzen, tartean beste berri batzuk sortzen zaizkigu, besteren bat desagertzen zaigu: hizkuntza-ezaugarrien konbinazio gehiegi eta zinez konplexuak ageri dira gure begien aitzinean: eremuak elkargainka jartzen zaizkigu (Camino 2003b: xiv). Euskal Herriaren erdigunean hitz egiten den dialektoa izanik, euskalki askorekin egin izan du eta egiten du muga: mendebaldean Gipuzkoako eta Arabako euskarak ditu, iparraldean nafar-lapurtera eta ekialdean zaraitzuera eta erronkariera. Bestela esanda, zuberera eta bizkaiera dira zuzenean goi-nafarrerarekin muga egiten ez duten euskalkiak. Bonapartek (1869: 226) ondorioztatu zuen Nafarroan euskalki beregaina hitz egiteaz gain, gainerako euskalki guztiak hitz egiten zirela bertan, bizkaiera salbu. Dialektologo eta hizkuntzalarien artean uste onartua da erdiguneko dialektoak ertzetakoak baino berritzaileagoak izan ohi direla; aldiz, muturretako dialektoek arkaismoak mantentzeko joera handiagoa dute (Camino 2009: 173-177). Iritzi horretatik aurreikus dezakegunaren arabera, Euskal Herriaren erdiguneko mintzoek —gipuzkerak,
lapurterak, goi-nafarrerak eta, beharbada, behe-nafarrerak— ertzetara heldu ez diren berrikuntzak izan beharko lituzkete. Goi-nafarrera arkaiko eta zaharrean agertzen diren ezaugarriak aztertzean zenbait ondorio laburbildu ditugu (ik. § 3.1.4, § 3.2.3 eta § 3.3.8). Bertan ikusi ditugun berrikuntza zaharrenek goi-nafarreraren eremua gainditzen dute eta beste dialektoekin bateratzen da goi-nafarrera; aitzitik, goi-nafarrerarenak diren ezaugarri esklusiboak, gutxi izateaz landara, berriagoak dira, eta gehienak XVIII. mendetik aurrera hedatzen dira. Bestalde, badirudi goi-nafarrera aitzindari izan dela gerora ia orokortu diren euskararen ezaugarri zaharrak galtzen. Galdu dituen ezaugarri horien artean daude, besteak beste, bokal sudurkariak, bokal bikoitzak, hasperena, aoristoa eta *iron laguntzailea. Oro har, galera horiek nekez balio digute dialektoak adabegi beretik eratortzeko edo beren arteko batasun estua defendatzeko. Aitzitik, komunean dituzten berrikuntza positiboak, hau da, goi-nafarrerak eta erdiguneko dialektoek batera egin dituzten berrikuntza positiboak dira benetan balio digutenak. Fonologiaren ezaugarrien ondorioetan (§ 3.1.4) ikusi ditugun 17 ezaugarrietatik 11 XVI. menderako gertatu dira: (2) e_u > i_u (iduki, iguzki…), (5) eu > e (nere, gere, zere), (6) oa- > goa-, (7) aho > ao > ago, (9) ae > e (apez, hameka), (10) sinkopak, (12) *-ani > -ain, (13) *enor > ior > nior, (14) -on bukaera mantentzea, (15) *j > [ʃ] eta (17) -rtz- > -st-. Horretaz gain, goi-nafarreraz landa, Gipuzkoako edo Lapurdiko hizkerek partekatzen dituzte horietatik gehienak (5, 8, 10, 11, 12, 13,15, 16 eta 17). Areago, bi bakarrik dira, goi-nafarreraren ezaugarri esklusiboak: (6) oa- > goa- eta (14) -on bukaera gaztelaniazko maileguetan. Antzekoa da egoera morfologiari dagokionez, 25tik 13 inguru dira goi-nafarreraz bakarrik edo nagusiki bertan aurki daitezkeen ezaugarriak: (1) o(h)ec > obec / ebec, (2) erakusleetan g-, (3) gueuren genitibo pleonastikoa, (6) instrumentalean -s, (17) *erazan aditz laguntzailea, (18) -zki- → -it- aldaketa -i(n)- erroaren pluraleko adizkietan, (20) -it- → -zki- egitea *ezan aditzaren adizkietan, (22) *ezan + ke → *edun + ke aldaketa indikatiboaz landako NOR-NORK sailean, (24) hikako adizkietan -t egitea eta (25) -itz- > -etx- bilakabidea *ezan-en adizkietan. Gainera, 3.3 taulan ikusi dugunez, ezaugarri horietako asko ez dira orokorrak (1, 2, 3, 9, 16, 17, 18, 20, 22, 24 eta 25). Aldiz, berrikuntza zaharrenak Lapurdin eta Nafarroa Beherean edo Gipuzkoan ere ageri dira (4, 5, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 14, 15, 16, 19, 21 eta 23). Dena den, aurreraxeago (§ 4.1.1
eta § 4.1.2) sakonago aztertuko ditugu erdigunean eta goi-nafarreraren eremuan sortu edo bertatik hedatu diren ezaugarriak. Arestian aipatu dugun Bonaparteren 1869ko sailkapenaz geroztik, iparraldeko eta hegoaldeko goi-nafarrerak bi dialekto beregaintzat hartu izan dira. Edonola ere, Caminok (2003a, 2003b) biak euskalki bakartzat hartzeko aski arrazoi eman ditu, nahiz eta “hego-nafarrera delako hori, izatez badela erakuts dezaketen tasun definitzaile horiek badaudela” frogatzen duen (2003b: 54). Hegoaldeko goi-nafarrerazko testu zaharrenak aztertu ostean, Caminoren proposamena baieztatzeaz landara, azpimarra daiteke bi azpidialektoak bereizten dituzten ezaugarriak XVIII. mendearen erdialdetik aurrera garatu zirela batez ere. Jarraian ikusiko dugunez, lehenago badira bien arteko banaketa eragiten duten ezaugarriak, baina denborak aurrera egin ahala tasun horiek ugaritu egin dira. XVII. menderako hegoaldeko goi-nafarreraz mintza gaitezkeela dirudi, eta horren lekuko dira 1609ko olerki sarituak edo Beriainen lanak. Dagoeneko testu horietan badira iparralderagoko testuetarik bereizten diren ezaugarriak. Esate baterako, mende horretan ongi lekukotzen dira hegoaldeko mintzoen ezaugarri diren arracio ‘arrazoi’ aldaera, adizkietan iraganeko bukaerako -n galtzea edo soziatiboan -reki aldaera erabiltzea. Bestalde, dagoeneko Beriainen 1621eko liburuan ciroquetat ‘zezakeat’ agertzen da, eta adizki horretan hegoaldeko zenbait mintzok duten alokutiboko maskulinoko -t morfema aurkitzen dugu. Dena den, iparraldeko eta hegoaldeko hizkerak bereizten dituzten ezaugarri nagusiak XVIII. mendearen erdialdetik aurrera ageri dira. Ikus ditzagun batzuk: Argumentum ex silentio direlakoek baieztapen sendorik egiteko balio ez duten arren —are gutxiago testu gutxi edo bat ere ez dugun garaietarako—, merezi du 1750 baino lehen agertzen ez diren hegoaldeko goi-nafarreraren ustezko ezaugarriak aipatzea, batzuk behintzat. Esate baterako, Nafarroako Ollarango hizkeretan ohikoa da ei > ai bilakabidea gertatzea (Camino 2003b: 126). Testu zaharretan ez da bilakabidearen arrastorik ageri, nahiz eta Ollarango lekukotasunak oso urriak izan. Halere, Ollarandik kanpoko lekukotasun zaharretan, beti dugu bein eta deicen. Aldiz, XVIII. mendeko bigarren erdialdekoa den Muruzabalgo sermoi datatu gabe batean bain ‘behin’ dago (Satrustegi 1987: 71), eta multzo berean agertutako 1751ko beste sermoi batean daicen ‘deitzen’ ageri da (Satrustegi 1987: 83-84). Aurrekoarekin batera, Goñerrin ageri den ai > ei bilakabidearen lehen aztarnak mendearen bigarren erdialdetik aurrera ditugu (ik. Camino 2003b: 132): orei ‘orai(n)’ dugu arestian aipatutako sermoi data gabe horretan,
eta beite, gueiec ‘haiek’, orei 1751koan. Era berean, 1751ko sermoi berean, eta ez lehenago, aurkitu dugu Caminok (2003b: 66) hegoaldeko goi-nafarreraren ezaugarri bere-berezkotzat duen eu > au bilakabidearen lehen aztarna: bertan agertzen dira naurria, zauri eta gauren. Ezaugarrien errepaso labur honekin amaitzeko, aipagarri dirudi iparraldeko goinafarrerazko hizkera batzuetako aditzetan gertatzen den -itz- > -etx- bilakabide fonologikoa. XVIII. mendearen erdialdetik aurrera gertatzen da; hala lekukotzen da behinik behin. 1750 aurretik, dechetela ‘ditzatela’ ditugu 1748ko sermoian,1246 eta dechoquena ‘diezazkiokeena’ 1743koan. Laburki bada ere, ikusi ditugun ezaugarrien bilakabideak Caminok (2003a eta 2003b) egindako proposamena baieztatu besterik ez du egiten; areago, esan genezake iparraldeko eta hegoaldeko goi-nafarreraren arteko bereizketa oso berria dela eta batez ere XVIII. mendearen erdialdetik aurrera areagotzen dela bereizketa. Ez da urrun, beraz, nahiz eta historiaurrean izan, bien aitzindari datekeen aitzin-goi-nafarrera. Bestalde, ezaugarri batzuetan ikus daitekeenez, Baztan-Bidasoaldean nolabaiteko batasun linguistikoa dago. Bertan agertzen diren ezaugarri batzuek Lapurdiko mintzoekin duen batasuna islatzen dute, hala nola -zione eta -ain bukaerek (ik. 7. eta 8. mapak), edo oren mantentzeak eta ez egitea Nafarroan nagusitu den oron aldaera. Halaber, bertan bakarrik aurkitu ditugu equen ‘haien’ eta oquen ‘hauen’ moduko erakusleen genitiboak (§ 3.2.1.3). Irunen eta Bortzirietan bakarrik dago -uB > -ubB bilakabidea (§ 3.1.1.4), eta -zki- > -it- (§ 3.2.2.2.12) bilakabidea beste inon baino lehenago gertatu da Bortzirietan. Berriro ere Bonapartek egindako hiru multzoen banaketara itzuliz, interesgarri dirudi, bereizitako multzoek hizkuntza ezaugarrien justifikaziorik balute, azalpen diakroniko bat ematea eta balizko zuhaitz genealogiko bitarrean (ik. Camino 2008, Lakarra 2011) multzo bakoitza non koka daitekeen zehaztea: AB-C / A-BC. Alegia, C multzoa izan zen lehenik bereizi zena AB-gandik ala, aitzitik, A izan zen BC-gandik bereizi zena? Ez bide du zentzurik proposatzeak bereizi zen lehena B izan zela eta AC-k multzo bat osatu zutela, iragazki geografikoa ez bailuke pasatuko; cf. orain Camino (2011) eta Lakarra (2011) (bestalde, ik. lapurtera eta goi-nafarrera erkatzen dituen azterketa interesgarria: Camino 2013a). Lan honetan nekez eman dezakegu erantzun behin betikorik, eta zalantzarik gabe etorkizuneko ikerketa gehiagoren beharrean gara.
1246 Sermoi combertichac ‘konberti itzak’ daukagu, eta hor, agidanean, itz > itx egin da.
Bestalde, berriki Lakarrak (2011) Erdiguneko Euskara Zaharra (ErEZ) deitzen duen horretatik eratortzen ditu goi-nafarrera, gipuzkera eta lapurtera. Proposamen hori aintzat harturik, 3. atalean ikusi eta aztertutako ezaugarrietatik atera genezakeen ondorio nagusietakoa izan daiteke goi-nafarreraren muga gainditzen duten ezaugarriak ErEZk egin zituen berrikuntzak diratekeela. Horiez landa, erdiguneko mintzoek berrikuntza negatibo asko partekatzen dituzte, hala nola bokal luzeak galtzea, hasperena galtzea (nahiz eta maila berean ez gertatu eremu osoan) eta aoristoa galtzea. Galera horiek erdigunetik kanpo ere gertatu dira, baina, itxuraz, beranduago. Euskal Herriaren erdigunean egotearen ondorioz, ezaugarri ugarik ukitzen eta zatitzen dute Nafarroa, “alde batetik nahiz bestetik, saihetsetan batez ere” (Camino 2013a: 99). Ondorioz, Euskal Herriko saihetseko diren Bizkaian eta Zuberoan baino hizkuntza-batasun txikiagoa dago Nafarroa Garaian (ibid.). Ideia hori hartzen du gogoan Lakarrak (2011: 214) Euskara Batu Zaharraren aitzin-aberriaz mintzo delarik: Zuhaitzaren 14 adarrak begiratzen baditugu beren osotasunean, dentsitate geografikoa buruan dugularik, aski garbi dirudi gehienak Nafarroan kokatzen direla (14tik 9; cf. 27. oh.) eta, areago dena, Err, ErdNaf (= L gehi IGN) eta HeMuNa (Hegoalde Muturreko nafarrera) alde batera utziaz ere, bost (Iruñerrikoa, Aezkera, Zaraitzuera eta bi Nafarroa Beherekoak eta sei Err-ekin) Iruñetik Iparraldera lirateke. Ez da antzekorik —lurralde horiek txikiagoak direla kontuan harturik ere— Jaurerrian, Probintzian edo Araban: hots, hauetan banaketa dialektala aise arinagoa dela dirudi, Ekialdeko Nafarroan, Iruñetik ipar, Aturriraino bitartean denaren aldean. Errealitate hori Campbellek (1998: 352, 2003: 400) egiten duen baieztapenarekin lotzen du. Dirudienez, hizkuntza familia bat zatikatzen denean, hortik sortutako dialektoak zatiketa gertatzen hasi zen eremutik gertu mantentzen ohi dira, eta gutxitan gertatzen da dialektoak eremu hartatik oso urrun joatea. Metodo hori erabili dute afroasiatikoarekin, kutxitikoarekin, hausarekin eta kitxuarekin (cf. Lakarra 2011: 214). Ondorioz, Lakarrak (ibid.) ez du baztertzen EBZren “eraikuntza-gunea” eta bere hedaduraren abiapuntua Iruñearen iparraldera egotea. Hala ere, hori baieztatzeko hizkeren banaketa zaharrenak kontuan hartu behar dela dio. Ez du baztertzen, halaber, Ekialdeko Euskara Zaharra (Erronkarikoa eta Zuberoakoa) EBZ baino lehenagokoa izatea, eta biak delako X batetik erator litezkeela proposatzen du (Lakarra 2011: 217). Bistan denez, Lakarraren proposamenek mami asko dute eta azterkizun eta gogoeta gai ugari jartzen dituzte mahai gainean. Hemen ezin diegu sortzen diren galdera guztiei erantzunik eman inolaz ere, baina goi-nafarrera arkaiko eta zaharraren azterketa sistematikoak horiek aurkitzen lagun dezakeelakoan gaude.
Testu zaharrek erakusten duten errealitatea ez da berriagoek erakusten duten berbera. Tesi honen 2. atalean aztertu ditugun testuetan ez dugu aurkitu Caminok (2013a: 99) iradokitzen duen Nafarroako batasun linguistiko txikia. Aitzitik, 3. atalean ezaugarrien azterketa egitean ikusi dugunez, dialektalismo gutxi dago Nafarroaren barnean. Denborak aurrera egin ahala, XVIII. mendearen erdialdean lekukotzen dira Nafarroan hitz egiten diren hizkeren arteko aldeak. Lehenago ere izango ziren hizkera ezberdinak, baina ez dirudi aldeak oso zaharrak eta sakontasun diakroniko handikoak direnik (ik. § 4.1.1). Goi-nafarreraren1247 eraketan, Caminok (2013a: 101) proposatzen du Iruñeak hizkuntza-eragina izan zuela hirian euskararen garrantzia ahultzen hasi aurreko garaian. Halaber, Zuazok (2010b), euskalkien jatorriaz aritzean, Iruñea aipatzen du dialektoen sorguneetako eremuetako bat. Nafarroan ditugun lekukotasun idatziak ez dira nahi genituzkeen bezain zaharrak eta, beraz, erresumako hiriburuak izan zuen balizko eragina ezagutzeko testu berriagoek zer esaten duten ikusi behar da. Ez da aise egiten den lana, ordea. XVI. mendeaz geroztiko testuetan begiraturik, ikus dezakegu Nafarroako erdigunean sortu ziren berrikuntza asko ez direla herrialde osora heldu. Halaber, mendebaldeko berrikuntza ugari sartu da Nafarroara Iruñera eta inguruetara iritsi gabe. Hori dela eta, jarraian zenbait ezaugarriren kronologia egiten saiatu gara Iruñeak izan lezakeen indarra neurtzeko. Horrela, batetik, euskaraz eremu zabala hartzen duten ezaugarriak aztertuko ditugu (§ 4.1.1) eta, bestetik, eremu murritzagoa hartzen dute ezaugarriak ikusiko ditugu (§ 4.1.2). Guztiak dira 3. atalean ikusitakoak; beraz, ez dugu berriro ezaugarrietan askorik sakonduko. 4.1.1 Eremu zabaleko berrikuntza zaharrak Azpiatal honetan Euskal Herriaren erdigune zabalean hedatzen diren zenbait ezaugarri hartuko ditugu aintzat. Oro har, ezaugarri batek zenbat eta hedadura handiagoa izan, orduan eta zaharragoa izateko aukera handiagoa du. Hortaz, ezaugarri bat Nafarroan, Lapurdin eta Gipuzkoan agertzen bada, Nafarroan bakarrik agertzen diren ezaugarriak baino zaharragoa izango da. Bestalde, uste izatekoa da, antzina Iruñea edo Nafarroako erdigunea foku izan bazen, bertan sortuak izan edo bertatik hedatuak
izan daitezkeela erdigunean agertzen diren berrikuntza asko. Beraz, horiek aztertzeak Erdialdeko Euskara Zaharraren eta goi-nafarreraren kronologia egiten lagun dezake. Hori dela eta, jarraian Nafarroan agertu arren, mugak gainditu eta beste dialekto batzuetan badiren ezaugarri eta bilakabide zaharrak ikusiko ditugu. 4.1.1.1 -a + -a > -a Artikuluak -a itsasi duten hitzekin elkartzean jasandako bilakabidea desberdina da dialektoen arabera (§ 3.1.1.2). Nafarroa Garai ia osoan —Burundako hizkeran (Erdozia 2001: 486) eta Nafarroako ekialdeko dialektoetan salbu— -a + -a > -a egiten da, Gipuzkoako erdialde-ekialdean, Lapurdin eta Nafarroa Beherean bezala. Zuberoan desberdintasuna azentuan dago a + a > á. 4.1.1.2 Aditz-izenetako -tze Urgellek (2006) proposatzen duenez, aditz-izenak osatzeko erabiltzen den -tze atzizkia hegoaldeko goi-nafarrerak, lapurterak eta behe-nafarrerak osatzen duten hirukian hedatu zen lehenik. Beriainek -tze du egokitzen den guztietan, bi kasu fosildutan izan ezik: erortera erabiltzen du, behin tratatuan eta beste behin dotrinan. Axularrek eta Etxeberrik indartsu erabiltzen dute, eta ez horren indartsu Etxeparek. Gipuzkera zaharrean, Otxoa Arinek bokalez eta -tu-z amaitzen den aditzekin -tze erabiltzen du. Ikusi dugunez (§ 3.2.2.1.3), goi-nafarreraz ez da falta -te duen arkaismorik; dena den, XVI. menderako ongi lekukotzen da -tze. 4.1.1.3 -te pluralgilea Euskal Herriaren erdigunean egindako berrikuntza dirudi NOR-NORK eta NOR-NORINORK saileko perifrasietako aditz laguntzaileetan ergatiboari dagokion pluralgiletzat -te erabiltzea. Ikusi dugunez (§ 3.2.2.2.13), XV-XVI. mendean Nafarroako erdigunean aski errotua dago. Eremu berritzaile horretatik kanpo dagoke Nafarroako mendebaldea; izan ere, Areson, Intzan eta Olatzagutian -e agertzen da. Gainera, due dugu XVIII. mendearen bigarren erdiko Nafarroako mendebaldeko dotrina argitaragabean (Reguero prestatzen-2), eta duen ‘duten’ eta dezen ‘ditzaten’ agertzen dira 1772 inguruko Intzako
eliza-agindu batean (Satrustegi 1987: 131-133). XV. menderako sortua zen berrikuntza hori; beraz, ez da iritsi Nafarroako mendebaldera, berandura arte bederen. 4.1.1.4 Ergatiboko -ek Manterolak (2015) erakutsi duenez, Nafarroan, Gipuzkoako ipar-ekialdean eta Iparraldean ergatiboko -ek berrikuntza partekatua dago (§ 3.2.1.7). 4.1.1.5 Geroaldiko -en Geroaldiko formari dagokionez, -n-ez bukatzen diren partizipioekin -en erabiltzen da Nafarroan eta Iparraldeko dialektoetan (ik. § 3.2.2.2.9). 4.1.1.6 Partizipio pleonastikoak Nafarroa osoan eta gipuzkera zaharreko testuetan izandu, egondu eta antzeko egitura pleonastikoak ohikoak dira. Lapurdiko kostaldean, Materraz geroztik, izatu gisakoak ageri dira. 4.1.1.7 *Edun aditzaren adizkiak *Edun-en adizkiek jasandako bilakabidea ez da berdina Euskal Herri osoan. Nafarroan, Gipuzkoako ipar-ekialdean, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan *dadu- > dau- > deu- > du- bilakabidea gertatu da *edun aditzaren singularreko lehen eta bigarren pertsonetan. Lehen agerraldietatik ditugu dut, duk/n, dugu eta duzu gisakoak erdiguneko eremu zabal horretan. Dakigunez, Gipuzkoan de- daukagu eta Bizkaian do-. Hirugarren pertsonari dagokionez, du daukagu erdiguneko eremu horretan, baina adizkiaren hedadura zabalagoa da, Gipuzkoako zati handiagoa hartzen baitu. 4.1.1.8 -i(n)- erroa Aipatu dugunez (§ 3.2.2.2.4), -i(n)- erroa erdiguneko hizkerek egindako berrikuntzatzat hartzeko arrazoiak ditugu, eta, ikusi dugunez, aditz laguntzaile horren hedadura ezberdina da dialektoaren arabera. Gipuzkerak eta hegoaldeko goi-nafarrerak erabat ordezkatu dute *eradun, baina iparraldeko goi-nafarrerak, lapurterak eta behenafarrerak -i(n)- erroa datiboa hirugarren pertsona denean erabiltzen dute.
4.1.2 Eremu murritzagoko berrikuntzak Jarraian ikusiko ditugun berrikuntzak arestian ikusitakoak baino berriagoak direla dirudi, besteak beste, hedadura murritzagokoak direlako. Haatik, goi-nafarrerazko lekukotasunak agertzen direnerako ezaugarri horiek guztiak daude testuetan. 4.1.2.1 o-e / e-o > o-o Ikusi dugunez (§ 3.1.1.1), o-e / e-o > o-o bilakabidea jasan duten hitzak gutxi izan arren, goi-nafarrera osoan gertatu da. Oron hitza eremu gehienean agertzen den arren, Bortzirietan oren daukagu. Aldiz, podore Nafarroa osoan agertzen da, baita Bonaparteren ondareko Berako dotrinan ere. 4.1.2.2 oa- > goa-/gwa- Lekukotasun urriak izan arren, goi-nafarreraren eremu zabalean agertzen da oa- > goa-/gwa bilakabidea (§ 3.1.1.4). 4.1.2.3 -on bukaera Goi-nafarreraren ezaugarri esklusibotzat hartu izan den maileguetako -on lehen testuetarik ageri da (§ 3.1.2.4). 4.1.2.4 Instrumentaleko aldaera apikaria Instrumentalaren aldaera apikaria erabiltzea goi-nafarreraren ezaugarri esklusibotzat hartu izan da, nahiz eta iparraldeko goi-nafarrerako mintzo batzuetan ez den ageri. Gainera, -s duten hizkera batzuetan -z ere agertzen da. Dena dela, Nafarroan ezaugarri hori lehen testuetarik ageri da (ik. § 3.2.1.10). 4.1.2.5 -zki pluralgilea eduki aditzean Lekukotasunak urriak izan arren, goi-nafarreraren eremu osoan erabiltzen da -zki pluralgilea eduki aditzaren pluraleko formetan (§ 3.2.2.2.1.3).
4.1.2.6 Adizki pleonastikoak izan aditzean Are eremu murritzagoa dute erdigunean sortu baina Nafarroako mendebaldera eta iparraldera hedatu ez diren garade eta zarade berrikuntzek. Dena den, lekukotasunen arabera aski zaharra da (cf. § 3.2.2.2.2). 4.1.2.7 Dative flag edo datiboaurrekoa Testu zaharrek erakusten dutenaren arabera, erdiguneko hizketa batzuetan indikatibotik landako NOR-NORI-NORK saileko dieza- / ieza- modukoak badaude ere, adizki horiek ez dira orokorrak. Halakoak iparraldeko goi-nafarreraz, lapurteraz eta behe-nafarreraz agertzen dira. Gipuzkeraz Irazustaren dotrinan diza- aldaera agertzen da eta, ondoren, dieza- modukoak dituzte Larramendik eta Kardaberatzek, besteak beste. Hegoaldeko goi-nafarreraz *erazan erabiltzen da, baina batzuetan *ezan ere agertzen da, batez ere datiboa hirugarren pertsona denean (ik. § 3.2.2.2.5). 4.1.3 Ondorio zenbait Emandako adibide horiek guztiek kronologia eta hedadura ezberdina dute, baina guztiak XVI-XVII. mendeetan aski errotuak daude, lehenagokoak diren erakusgarri. Nagusiki bi garai bereiz bereiz daitezke. Ezaugarriek erakusten dutenaren arabera, garai zaharrago batean, baina EBZren zatiketaren ondoren, Euskal Herriaren erdigunean foku garrantzitsu bat zegoen. Zaila da esaten, ordea, Iruñea ote zen edo ez foku nagusia. Lakarraren (2011) proposamena ontzat hartu gero, beharbada, garai hori da Erdiguneko Euskara Batu Zaharraren garaia. Bigarren garai batean, Nafarroak zenbait berrikuntza egin zituen, baina une hartan eragin eremua murritzagoa zen, eta bilakabideak ez ziren goi-nafarreraren eremutik atera. Arestian aipatu ditugun bi garai horiek lekukotasunak agertu aurrekoak dira. Baina, dirudienez, bada goi-nafarreraren zatiketan eragin handia izan zezakeen beste garai bat, oraingo hau lekukotasunak agertu ondokoa: XVIII. mendetik aurrerakoa. Noski, hipotesiak ikerketa sakonagoa eta zabalagoa merezi luke, baina posible da Iruñean euskarak jasandako beherakadak eragin izana fokuaren indarra galtzean eta, hori dela eta, XVIII. mendetik aurrera goi-nafarreraren barneko azpidialekto eta hizkera gehiago sortzean. Ezagun da XVI. mendearen ondotik gaztelaniaren pisu eta prestigioa nabarmen hazi zela Elizaren, nobleen eta burgesiaren artean. Goi-mailakoek gaztelaniaz hezten zituzten beren seme-alabak eta, ondorioz, euskara landa eremurako geratu zen. Aldiz,
aldiz, familia arteko, lagun arteko eta egitura sozioekonomiko tradizionaletako egoeretan euskara zen Nafarroako eremu handienean erabilitako hizkuntza. Dena den, XVII-XVIII. mendeetan eremu horretan euskarak zeukakeen prestigioa galdu bide zuen gaztelaniaren mesedetan. Madariagak (2014: 725) Mikelarenaren datuetan oinarriturik egindako taulan ikus dezakegunez, Nafarroan 1587an % 64,7 zen euskalduna, 1778an % 53,1 eta 1863an % 30,1. Euskararen prestigioa eta indarra galtzen ari den hiriburu batek nekez eragin dezake dialektoen bateratzean eta nekez izan liteke foku berritzaile bat. Gaiari buruzko ikerketa gehiago eta sakonagoak behar baditugu ere, badirudi Iruñean euskara galtzeak eragin zuela goi-nafarreraren azpidialektoak sortzea, batez ere XVIII. mendearen erdialdetik aurrera. 4.2 GOI-NAFARRERAREN PERIODIZAZIO BATERAKO LANGAIAK1248 Aurreko atalean ikusi dugunez, dialekto batek dituen ezaugarriak ez dira garai berean sortuak eta, dena aldatuz badoa ere, aldaketa guztiak ez dira erritmo eta abiadura berean gauzatzen. Hori dela eta, § 1.2.1 atalean esan dugun bezala, uste dugu dialektologia historikoa egingo badugu, ezaugarrien kronologia egitea beharrezkoa dela (ik., halaber, § 1.4.7): Dialektologiaz dihardugunean kronologiaz jardun behar dugu baitezpada, hizkuntzaren historia eta dialektoen azterketa uztarturik baitaude. Alderdi kronologikoari dagokionez hizkuntza-ezaugarriak bereizteko ohiko sistemari heltzea gauza beharra du dialektologiak: zuzen eta bidezko da ezaugarriak berrikuntza / hautu / arkaismo banaketaren arabera aztertzea (Camino 2008: 209). Garrantzitsua da jakitea ezaugarri bat noiz agertzen den eta noiztik aurrera ez den agertzen, eta garrantzitsua da jakitea ezaugarria dialektoaren eremu osoan ala leku zehatz batean agertzen den. Espazioak eta denborak eskutik helduta joan behar dute, zeinahi dialekto edo hizkuntzaren azterketa diakronikoa egin nahi bada. Gurean maiz uste izan denaren kontra, hizkuntza komunitate bat edo dialekto jakin bat hitz egiten duen giza talde bat ez da beti berdin, aldaketarik gabe, mantendu. Aitzitik, hizkuntza komunitateak nekez mantentzen dira egonkor denbora luzez, are gutxiago goi-nafarrera bezalako erdiguneko mintzo bat. Isoglosak zabaldu eta murriztu egiten dira denboraren poderioz, eta berriak ere sortzen dira (Pilch 1988: 419). Hori dela eta, dialekto baten
1248 Atal hau Monumenta Linguae Vasconum UPV/EHUko ikerketa taldeak 2015eko maiatzaren 13 eta 15 bitartean antolatutako 2. Jardunaldietako aurkezpenaren bertsio idatzi eta osatua da (cf., halaber, Reguero argitaratzear-2).
lekukotasun zaharrak aztertu eta haren ezaugarriak denboran kokatu eta kronologia eginda, dialektoaren edo hizkuntzaren garai ezberdinak ikusteko aukera egon daiteke. Hemengo atal honen helburua goi-nafarrera arkaiko eta zaharreko zenbait ezaugarriren kronologia egin eta dialektoaren periodizaziorako langaiak aurkeztu eta zirriborro bat ere eskaintzea da. Esan gabe doa dialektologia diakronikoa gurean ez dela nahi genukeena bezain aurreraturik eta euskalkien azterketa diakronikoa, kasu askotan, egiteko gauza garrantzitsuen itxaron-zerrendan dagoela (ik. orain Lakarra 2011; ezbairik gabe mami asko duen lana da, eta eztabaida ugari ekarriko du). Horixe da aztergai dugunaren egoera; orain arte gutxi izan dira goi-nafarreraren azterketa diakronikoa egin dutenak, nahiz eta saiakerak egon badauden (ik. § 1.4). Pagolak (1995b), esate baterako, goinafarreraren historia moduko bat egiten du, zentzu zabalean, hau da kanpoko eta barneko historia aztertu ditu. Bestalde, Caminoren (2003a, 2003b) eta Aldairen (1999) ikerketek hegoaldeko goi-nafarreraren irudi osatua eskaintzen dute. Dena dela, beste azterketa bat egiteko beharra ikusi dugu. Goi-nafarrera zaharreko eta arkaikoko testuak ikuspuntu bateratuarekin aztertzeko zeunden, eta horien azterketa sistematikoa egin dugu (§ 2 eta, batez ere, § 3). Bestalde, Caminok (2008b) abiatutako bideari jarraituz, interesgarri iritzi diogu goi-nafarreraren bilakabideen kronologia garaiz garai egiteari. Hori dela eta, § 3 atalean aurkeztu eta aztertu ditugun ezaugarriei diakronikoki begiratzen badiegu, gai izan gaitezke, jarraian ikusiko dugun bezala, goi-nafarreraren bilakabidea ezagutu eta periodizazio bat proposatzeko. 4.2.1 Periodizazioa zergatik eta zertarako? Hizkuntza egoera zehatz bat beti izango da aurreko baten ondorio eta hurrengoaren aurrekari. Diakronistak hizkuntzak denboran zehar izan duen bilakabidea aztertu nahi duen heinean, beharrezkoa zaio hasiera puntu bat eta amaierako beste bat finkatzea: En todo proceso que se desarrolla en el tiempo, sea físico o social, una situación no es más que la continuación y el desarrollo de la situación anterior: también aquí omnis cellula e cellula, según decía Virchow o, en otras palabras, todo estado de lengua procede de otro anterior. Si tomamos una situación (un estado de lengua) como inicial, esto sólo ocurre por razones de conveniencia, de comodidad, si no ab ovo, sí al menos a partir de algún estado de cosas que se elige para que haga de punto fijo en el océano del devenir universal (Mitxelena 1981: 518). Hizkuntzen egoera berberarekin topatzen gara dialektoei ikuspuntu historikoarekin eta kronologikoarekin begiratu nahi diegunean. Hori dela eta, hizkuntzalariak, edo kasu honetan dialektologoak berak, finkatu behar ditu, ahal dela ohiko estandarrei edo
aurretiaz finkaturiko irizpide zehatzei jarraituz, hasiera eta amaierako mugak. Goraxeagoko aipuan Mitxelenak esan bezala, ikertzailearen interesen edo beharren arabera egin daiteke banaketa. Pagolak (1995b) goi-nafarreraren azterketa diakronikoa egiten duelarik, esate baterako, Antzin Aroko geografo greziarrek baskoiez idatzitakoetarik abiatzen da; gu, aldiz lehen lekukotasun idatziak agertzen hasten diren garaitik aurrera hasi gara. Hizkuntza eta dialektoak aldatuz doazela ukaezina da; aldaketak, ordea, ez dira erritmo eta aldi berean gertatzen, eta horien pilaketek aldaketa kualitatiboa eragiten dute. Behin aldaketa kualitatiboa gertatu ondoren izango dugu beste hizkuntza egoera desberdina. Nafarroako testu zaharrak begiratzen dituena ohartuko da XVIII. mende akabuko Utergako dotrinako hizkerak eta XVII. mendearen lehen erdialdean Beriain utergarrak baliatu zuenak (§ 2.4.1.1 eta § 2.4.1.2) ez dutela hizkutza-egoera berbera erakusten. Besteak beste, lehenak ua > ue eta ia > ie bilakabideak ditu; Beriainek, aldiz, ez. Utergako dotrinak eu > au egiten du; Beriainek, ordea, ez. Datibo pluralean -egi agertzen da dotrinan, baina Beriainek beti -ei du. Halaber, ez dute garai bereko mintzoa islatzen Bonaparteren ondareko Berako dotrinak eta XVII. mende bukaeran Berako olagizonak idatzitako gutunek (§ 2.3.4), edo Miguel Elizalde etxalartarrak eta honen izebak idatzitakoek (§ 2.3.6). Ondorioz, hizkuntza ezaugarrien araberako periodizazio bat finkatzea lagungarri izan daiteke hizkuntzaren edo dialektoaren bilakabidea sakonago ezagutzeko. Ez hori bakarrik, testu datatu gabeak, edo oker datatu direnak, datatzeko parada ere ematen du periodizazioak. 4.2.2 Goi-nafarreraren periodizazio bat Lakarrak (1997) eta ondoren Gorrochateguik eta Lakarrak (2001) egin zuten lehenengo periodizazio saioa euskararen barneko ezaugarrietan oinarriturik (cf. orain Ulibarri 2013b). A priori, banaketa hori baliatuko dugu goi-nafarreraren periodizazioa egiteko, eta saiatuko gara erakusten dialektoaren ezaugarrien eta horien bilakabideen araberako periodizazioa bat datorrela Lakarrak proposatutakoarekin. Gainera,
hizkuntzaz landako gertaera batzuek garai banaketa berbera berresten dute. Beraz, hauek genituzke Euskara Batu Zaharraren (EBZ) ondoko garaiak:1249 1. Erdi Aroko goi-nafarrera: EBZ zatikatzen hasi eta lehen testu eta esaldiak agertzen hasi bitarteko garaia. Orduko hizkuntza ezagutzeko, batez ere, lekukotasun onomastikoak eta esaldi llaburrak ditugu (cf. Reguero 2012a-c). Egiari zor, goi-nafarrera izena eman badiogu ere, hemen koka liteke, beharbada, Erdialdeko Euskara Zaharra (Lakarra 2011). 2. Goi-nafarrera arkaikoa: 1400-1600 bitartekoa. Hain zuzen, XV. mendean hasten dira goi-nafarreraz idatzitako lehen testuak azaltzen, esaterako 1416an idatzitako gutunak edo mende berean kondestableari eginiko kopla. Nolanahi ere, lekukotasun ugarienak XVI. mendeko prozesuetan jasotako esaldi eta testu laburrak dira. Garai horretan goi-nafarreraren lehen ezaugarri dialektalak lekukotzen dira. 3. Goi-nafarrera zahar eta klasikoa: 1600-1745. XVII. mendetik aurrera testu luzeagoak ditugu, eta ordukoak dira gugana iritsi diren goi-nafarrerazko lehen testu argitaratuak. Horietarik dira 1609ko hiru olerki sarituak, Beriainen bi liburuak eta Elizalde dotrina. Bestalde, interes linguistikoa duen gutunik ere bada. 4. Lehen goi-nafarrera modernoa: 1745-1890. Garai horretan, goi-nafarrera aurreko garaietan baino gehiago erabili zen idatziz. Bereziki, Nafarroan zehar han eta hemen predikari lanetan aritu ziren apaizen sermoi andana dugu: egile ezezaguneko Muruzabalgo eta Goñerriko sermoi bildumak eta Markotegik, Martinez Morentinek, Juan Iberokoak eta Joakin Lizarraga Elkanokoak idatzitakoak ditugu, besteak beste.
Gure tesi honetan aztertu ditugun garaiak bigarrena eta hirugarrena dira. Dena dela, horretarako kontuan izan behar ditugu bai lehenagoko lekukotasunek bai gerokoek erakusten dituzten ezaugarriak, batez ere garaiak ezaugarrien arabera definitu nahi baditugu. Arestiko sailkapenean eman ditugun irizpideak hizkuntzaz kanpokoak izan
Berrikuntzez mintzo garela, ezin aipatu gabe utzi hegoaldeko goi-nafarreraren ezaugarria den iraganeko -n galtzea. Hori ere XVII. menderako ondo lekukotzen da. 1598koa den Etxauriko lekukotasun batean ditugu, dagoeneko, lehen adibideak: joaninça, arrtu cerauda, ninça, nio, çerauda. 1609ko olerki sarituetan ere beti dira -n gabeko formak, salbu eta Ezkurrak dakarren eri çîran. Beriainek gehienetan -n du iraganean, baina ez beti. Izatez, utergarra izanik -n galtzea badagokio ere, Iruñeko euskaraz idazten duela aitortzen duenez, pentsa liteke Iruñean ez zela amaierako kontsonantea galtzen; eta halaxe erakusten bide dute, esaterako, Iruñeko lekukotasun diren eçinan (1564), atra çuen, içandu çuen (1596) adibideek (§ 3.2.2.2.7). Aitortu behar dugu, orain arteko adibideak eman arren, ez dagoela garbi eta lausoa dela goi-nafarrera arkaikoaren eta zaharraren arteko etena. Azken horren ezaugarritzat hartu ditugun zenbait XVI. mende bukaeran, azken hamarkadan, lekukotzen dira; beste zenbait, aldiz, XVII. mendean ondo sartuta gaudela. Lekukotasunak urriak dira, eta dituzten ezaugarriak nahiko orokorrak dira ondorio zehatzak atzeratzeko. Hori dela eta, zaila da garaiak markatzea. Beraz, ez dirudi, momentuz behintzat, ezaugarri bat aski zaigunik garai bata bestetik bereizteko. Ezaugarrien konbinazioa eginda, ordea, garaiak nolabait defini litezkeela dirudi. 4.2.2.3 Lehen goi-nafarrera modernoa Goi-nafarrera zaharraren eta lehen goi-nafarrera modernoaren etena zaharrak arkaikoarekin duena baino askozaz garbiagoa da. Bi garaien arteko jauzia XVIII. mendearen erdialdean, 1745-1750 bitartean, jar dezakegu, eta horretarako lagungarri hizkuntzaren barneko zein kanpoko aldaketak eta eragileak har ditzakegu. XVIII. mendean agertzen den lehen berrikuntzetarik da NOR-NORI-NORK saileko adizkietan gertatzen den -zki- → -it- aldaketa, lehen adibidea 1729koa baita (ik. § 3.2.2.2.15). Horrezaz landara, 1745etik aurrerako testuek lehenagokoek ez dituzten ezaugarri ugari dituzte. Hauen artean nabarmenetarik u_a > u_e eta i_a > i_e bokal ixteak dira. Bilakabide hori eremu geografikoaren araberakoa da, ez baita sistematikoki hizkera guztietan agertzen. Nolanahi ere den, 1745 aurreko testuek ez dute halako bilakabiderik. Hori kontuan izatea lagungarri izan zaigu Satrustegik (1987: 50-52) ezagutzera emandako Urritzolako bertsoa datatzeko (E § 5.2). Satrustegik XVII. mendearen erdialdekotzat zeukan, eta 1609ko olerki sarituekin alderatu zuen. Hala ere, beste
ezaugarri batzuekin,1250 u_a > u_e eta i_a > i_e bilakabideak dituela kontuan izanda, XVIII. mendearen bigarren erdikoa dela pentsatzeko arrazoiak ditugu. Garai bertsuan hasten da datibo pluraleko -eri agertzen. Lekukotzen den lehena 1729ko sermoiko daudeneri da, eta 1735ean Frantzisko Elizaldek hirutan erabiltzen du: ayeri bi aldiz eta bienaventuratueri. Gainerako guztietan ohikoa den -ei erabiltzen du. Testuetan, oro har, ezaugarria ez da sistematikoa, eta -eri atzizkiarekin batera -ei ere erabiltzen da, modu paretsuan. Atzizki horrekin batera, Nafarroako hego-mendebaldean -egi agertzen da, beti ere 1745 ondoko testuetan (§ 3.2.1.8). Goi-nafarrerak dituen ezaugarrien artean dago genitibo singularrean -aren > -ain eta geroaldian -nen > -in egitea. Bi ezaugarri horiek lehen goi-nafarrera modernoarekin agertzen dira, ez aurretik. Dena dela, Elizalde da egoin ‘egonen’ dakarren lehena. Hala ere, adibide hori bakarra da; forma osoak, aldiz, usu erabiltzen ditu. Amaitzeko, bada bi garaiak bereizten bide dituen beste ezaugarri bat ere, -zue > -zie egitea bigarren pertsona pluraleko adizkietan. 1745 ondoko Nafarroako hainbat eremutan -zie egiten da adizki horietan (Camino 2000: 161). Ezaugarri hau, ordea, ez da agertzen testu zaharragoetan, salbu eta 1729ko dotrinan. Bertan agertzen da lehen aldiz, baina orduko testuetan bakarra da; gerora nagusitu zen. Hizkuntzaren barneko ezaugarri horiez landara, kanpoko eragileak ere bat datoz garai banaketarekin. XVIII. mendearen erdialdean nabarmen ugaritu ziren euskaraz predikatzen zuten apaizen euskarazko sermoi idatziak (ik. Bidador 2004: 48-51). Garai hartakoak dira, besteak beste, Nafarroako hainbat lekutako sermoiak biltzen dituen Muruzabalgo bilduma (Satrustegi 1987), Goñerriko sermoiak, eta Markotegik, Juan Martinez Iberokoak, Martinez Morentingo biek eta Joakin Lizarraga Elkanokoak idatzitako sermoiak. Bestalde, sermoiez landara, Larramendiren eragina duten idazle jantzien liburuak ditugu, Mikelestorenak eta Mendiburuk goi-nafarreraz idatzirikoak kasu.
1250 Besteak beste, grafian ez du inoiz <ç> erabiltzen, eta horren ordez <c> eta <z> ditu. Espainiako Errege Akademiak 1741ean aratutako grafia sisteman <ç> grafemaren erabilera baztertu zuen (praktikan 1726tik erabiltzen ez bazuen ere; cf. RAE 1741: 148-150), eta denborarekin erabaki horrek euskaraz ere bere eragina izan zuen. Horrek testuaren berritasunaren alde egiten du.
5. ONDORIOAK Tesi honen aurkezpenean hiru helburu finkatu ditugu (§ 1.1), eta horiek betetzen saiatu gara idatzi ditugun orri hauetan guztietan. Xede horiei jarraituz, batetik, 1745. urte aurretik goi-nafarreraz idatzi diren lekukotasun guztiak jaso, editatu eta iruzkindu ditugu. Bestetik, testu horiek aintzat hartuta, dialektoaren azterketa diakronikoa egin dugu. Azkenik, azterketa horretan oinarriturik, goi-nafarreraren sailkapen eta periodizazio proposamen bat egin dugu. Beraz, gure tesi honetan lan filologikoa eta dialektologikoa uztartu ditugu (ik. § 1.2). Testuak izan ditugu datu iturriak, une oro. Hori dela eta, lekukotasunen fidagarritasunaz hitz egitea biziki garrantzitsua iruditu zaigu (§ 1.3). Ulibarrik (2015) ekindako bideari jarraitu diogu, eta defendatu dugu, batetik, testu guztiak direla fidagarriak eta aldatzen dena dialektotasuna dela eta, bestetik, dialektotasun maila hori testuen helburuaren eta testuinguruaren araberakoa izan ohi dela, ez baitira gauza bera Nafarroa osorako argitaratutako dotrina bat eta herri bateko elizan erabiltzeko egindako beste bat. Horregatik, testuen kategorizazioa egin eta fidagarritasun eskala bat proposatu dugu, Schneiderrek (2003) egindako sailkapena testu zaharretara egokituz. Beraz, lekukotasun idatzietarako ondoko sailkapena proposatu dugu: berehala jasoa, ondoren jasoa, pentsatua, behatua eta asmatua. Jakina, guztiek ez dute pisu berbera. Berehala jasotakoek bere horretan ematen dute hiztunak esandakoa —prozesuetan jasotako esaldiek adibidez—; aldiz, beste testu batzuk sortzeko denbora gehiago behar izan dute eta, beraz, ahozkotik urrunago dagoen hizkera islatzen dute. Dena den, guztiak dira — erregistroa gorabehera— garai zehatz bateko hizkuntzaren lekuko (cf. § 1.3.2). Testuen izaerari begiratzeaz gain, testuen kokapen geografikoa ere kontuan izan dugu. Iraganeko hizkera aztertzen ari garelarik, zenbat eta toki gehiagotako lekukotasunak izan, orduan eta garbiago ikus daiteke ezaugarriek duten hedadura. Hori dela eta, 5. mapan 1745 aurreko lekukotasunak dituzten Nafarroako ibar eta udalerriak
erakutsi ditugu. Bertan ikus daitekeenez, Nafarroa euskalduneko leku gehienetan ditugu lekukotasunak, baina ez dira guztiak tamaina berekoak. Leku batzuetan testu luzeak baditugu ere, beste leku batzuetan esaldi solte bat besterik ez dugu. Beraz, desoreka handia dago, lekua zein den. Bigarren kapituluan, XV. mendean hasi eta 1745 bitarterainoko testuak bildu eta editatu ditugu (§ 2), aurretiaz finkatu ditugun irizpideei jarraituz (§ 2.1). Orotara, luzera ezberdineko 100 lekukotasun inguru jaso ditugu. Batzuk prozesu zaharretan agertzen diren ezkontza fedeak eta lekukoen esaldi laburrak dira; norbait omentzeko, goresteko edo iraintzeko sortutako koplak ere baditugu. Bestalde, badira errefrauak, olerkiak, gutunak, sermoiak eta dotrinak ere. Horien guztien edizioak paratu ditugu gure tesi honetan. Sarreran azaldu dugunez (§ 1.2.2), goi-nafarreraren, edo ezein euskalkiren, historia eta bilakabidea ulertzeko ikertzaileak beharrezkoa du aurretiaz dialekto horretan idatzitako lekukotasunak aztertu eta ezagutzea; hain zuzen ere, hori betetzen saiatu gara bigarren kapituluan (§ 2). Kasu gehienetan testuen jatorrizko lekukotasunetara jo dugu irakurketa ahalik eta fidagarriena izan dadin. Horrek aukera eman digu, zenbaitetan behintzat, testu batzuetan aurreko editoreek proposatutako grafia zuzentzeko; adibidez, 1609ko Iruñeko olerki sarituen (2.2.14) eta Zannettiren kredoaren (2.2.17) grafian badira aldaketa batzuk, gure edizioa Mitxelenaren edo Vinsonen edizioekin erkatzen badugu. Irakurketa berri horiek, beraz, euskal grafiaren historiari lagun diezaioketela uste dugu. Bestalde, aurreko editoreek egindako irakurketa huts batzuk zuzendu ditugu; besteak beste, Maiora Mendiak (2011) ezagutzera emandako Baraibarko 1649ko esaldian vidal chimec irakurtzen duena, guk vidaldu nic proposatu dugu, eta berak bida duena ikusi duena guk bidaldu uena ikusten dugu (§ 2.2.8.5). Beste adibide bat izan daiteke ondokoa: Mitxelenak eta Sarasolak Joseph Elizalderen gutunetan irakurtzen duten zergatic hitza zugatic dela ziurtatu dugu jatorrizkoa begiratzean (§ 2.3.5). Horien artean, nabarmentzea merezi du Uitziko 1506ko ezkontza fedeko irakurketa berriak. Satrustegik nayçacanala proposatzen du, eta iradokitzen du hitanoko adizkia dela, datiboa emakumezko bigarren pertsona delarik. Dena den, espero duguna datiboko hirugarren pertsona da. Hori horrela, nayçacan, ala banaketa proposatu dugu. Hartara, adizkia nayçacan ‘natzaion’ genuke, Otxoa Arinek dakarren natzaiko-ren pare (§ 2.2.7.1). Halaber, interesgarri iruditu zaigu Madrilen Historiaren Akademian dagoen Isastiren
obraren kopia ikustea. Hori eginda, ohartu gara 1850eko argitalpenean neretaco dena kopian nerezaco jartzen duela (§ 2.2.19.4). Hori gutxi ez eta, ezagutzen ez genituen testu batzuk ere eskuratu ditugu; esaterako, Satrustegik (1990a, 1990b, 1991b) emandako Aresoko otoitzez gain, liburu berean gehiago zeudela ohartu ginen (§ 2.3.1). Prozesuetan Maiora Mendiak (2011) emandako esaldien bila aritzean, hark ikusi ez zituen beste batzuk aurkitu ditugu guk. Bestalde, digitalizazioei esker, Austriako liburutegi nazionalean dagoen Beriainen alea aurkitu dugu (§ 2.4.1.1). Gainera, edizio filologikorik ez zuten —Beriainen tratatua— edo eskuratzen zailak ziren —Beriainen dotrina— testuen edizio kritikoak eskaini ditugu (§ 2.4.1). Tamalez, ez dugu Antso Eltsokoaren dotrina edo Undianoren kantutegia aurkitu, baina horiek azaldu bitartean goi-nafarrera arkaiko eta zaharra ezagutzeko eta ikertzeko corpusa egoki osatu dugulakoan gaude. Hain zuzen ere, bigarren kapituluan editatu eta iruzkindu ditugun testu horiek guztiak izan ditugu zutabe nagusi hirugarren kapitulua idazteko. Tesiko atal horretan, goi-nafarrera arkaiko eta zaharrak dituzten hizkuntza-ezaugarri nagusiak aztertu ditugu, bai ezaugarriek denboran izan duten bilakabidea ulertzeko, bai hedadura zein den ezagutzeko. Azterketa horretan fonologiako, morfologiako, sintaxiko eta lexikoko hainbat eta hainbat ezaugarri iruzkindu ditugu. Ondorioz, ikusi dugu XVI. menderako goi-nafarrerak badituela ezaugarri esklusibo batzuk, baina dituen berrikuntza gehienak inguruko dialektoekin —batez ere lapurterarekin eta gipuzkerarekin— partekatzen dituela (cf. 3.1 eta 3.3 taulak). Bestalde, ikusi dugu egungo goi-nafarrerazkotzat hartu ohi diren ezaugarri esklusibo batzuk (cf. § 3) testu zaharretan ez direla agertzen, edo oso bakan agertzen direla. Esate baterako, NOR-NORI-NORK sailean -zki- > -it- aldaketa egitea Bortzirietan bakarrik agertzen da 1750 aurretik (§ 3.2.2.2.12). Gainera, absolutiboko bigarren pertsona singularrari dagokion y- morfema ez da agertzen lekukotasun zaharretan; bai, ordea, testu berriagoetan. 1778an aurkitu dugu bayaiz ‘bahaiz’, baina lehenago zail da halakorik ikustea. Aitzitik, zaharrak dirudite beste ezaugarri esklusiboek: maileguetan -on (§ 3.1.2.4), instrumentalean -s (§ 3.2.1.10), eduki-ren adizkietan -zki pluralgilea (§3.2.2.2.1.3) eta joan aditzaren noaie moduko adizkiak (§ 3.2.2.2.1.4), adibidez, lehen lekukotasunetatik agertzen dira. Halaber, ikusi dugu askotan ezaugarriak galtzen aitzindari izan dela goi-nafarrera (cf. 3.2 eta 3.4 taulak). Horrezaz landara, aztertu ditugun ezaugarri ugarien artean bi proposamen nabarmendu nahi ditugu. Batetik, erakutsi dugu hegoaldeko goi-nafarreraz *erazan
XVIII. mendean lekukotzen dela —besteak beste, Elizaldek erabili zuen 1735ean, baina aginterazko adizkietan bakarrik—. Gainera, saiatu gara frogatzen aditz laguntzaile hori, hegoaldeko goi-nafarreratik landa, Zaraitzun eta Erronkarin ere erabiltzen zela (§ 3.2.2.2.5). Bestetik, orain arte uste izan denaren kontra, -i(n)- erroa aditz laguntzaile gisa erabiltzea erdiguneko hizkerek egindako berrikuntza dela pentsatzeko argudio batzuk eman ditugu. Gainera, hizkera batzuek *eradun eta -i(n)- aditz laguntzaileekin duten polimorfismoa Hockek (1991: 440) proposatutako guneen banaketaren bitartez azaldu dugu (§ 3.2.2.2.4). Horrez gainera, mapa batzuk sartu ditugu azterketaren osagarri, eta 7. eta 8. mapetan ikusten da, besteak beste, Nafarroako iparraldeko eskualdeek —Bortziriek, Baztanek eta Aezkoak— Iparraldeko hizkerekin partekatzen dituzten berrikuntzak dituztela eta gainerako hizkera nafarretatik bereizten direla. Azkenik, laugarren kapituluan goi-nafarreraren sailkapenaz eta periodizazioaz ohar batzuk egin ditugu. Bertan, Caminok (2003a, 2003b) egindako proposamena berretsi dugu; alegia, erakutsi dugu denboran zenbat eta atzerago egin orduan eta txikiago dela hegoaldeko eta iparraldeko goi-nafarreren arteko desberdintasuna. Halere, ikusi dugu lehen lekukotasunak agertzen direnerako bi azpieuskalkiak bereizteko adina ezaugarri badaudela. Dena den, bien arteko aldea nabarmen hazten da XVIII. mendearen erdialdetik aurrera. Ikusi behar da hori guztia nola lotzen den Lakarrak (2011) egiten duen proposamenarekin; izan ere, Nafarroan dagoen aniztasun dialektala argumentutzat hartzen du Euskara Batu Zaharraren “eraikuntza-gunea” Iruñetik iparraldera dagoela defendatzeko. Proposamen hori baieztatzerik ezin izan badugu ere, laugarren kapituluan goinafarreraz agertzen diren hedadura zabalagoko eta murritzagoko zenbait ezaugarri eta horien kronologia begiratu dugu, Iruñearen foku indarra noizkoa eta zenbaterainokoa zen neurtzeko. Hori horrela, hiru garai bereizi ditugu. Lehen garaian, Iruñeak foku gisa indar handia zuela dirudi, ezaugarriek goi-nafarreraren eremua gainditzen baitute. Beharbada, Erdiguneko Euskara Batu Zaharraren (Lakarra 2011) garaia izan liteke. Bigarren fase batean ikusten dugu Nafarroako erdigunean sortu diren berrikuntza batzuek ez dutela Nafarroa osorik hartzen edo ez dutela dialektoaren muga gainditzen. Bi garai horiek ezagutzen ditugun lekukotasunak agertu aurrekoa dira, baina horretarako arrazoi historiko eta soziolinguistikoak eman ditugu. Azkenik, hirugarren garai bat dago, XVIII. mendearen erdialdetik aurrera. Garai hartatik aitzina, areagotu egin zen
hegoaldeko eta iparraldeko goi-nafarreren arteko aldea, eta handitu egin zen hizkeren arteko desberdintasuna. Ezbairik gabe, tesi hau egin ostean, geratzen da zer ikertu, goi-nafarreraren bilakabidea sakonago ulertze aldera. Esate baterako, aztertzeko eta gehiago sakontzeko geratu da goi-nafarrerak erdiguneko gainerako dialektoekin izan duen harremana, batez ere denboran atzera eginda. Ziurrenik, gisa horretako azterketa batek lagunduko liguke Erdiguneko Euskara Batu Zaharraren nondik norakoak hobeki ezagutzen. Horrezaz landara, 1750. urtetik aurrera goi-nafarreraren barnean izandako aldaketak eta agertzen diren hizkuntza-ezaugarriak aztertzeko daude oraindik, bai eta Larramendiren lanek idazle nafarrengan izan zuten eragina ere. Halaber, biziki interesgarria litzateke, eta noizbait egin beharrekoa, Nafarroako ekialdeko dialektoek —erronkarierak eta zaraitzuerak— gainerako goi-nafarrerarekin izan duten harremana xehero begiratzea.
EzkonBaked: Bakedaoko ezkontza fedea. EzkonBeorb: Beorburuko ezkontza fedea. EzkonEspar: Espartzako ezkontza fedea. EzkonUitz: Uitziko ezkontza fedea. EzkonOlatz: Olatzagutiko ezkontza fedea. EzkonUterg: Utergako ezkontza fedea. EzkonZufia: Zufiako ezkontza fedea. EzkOl: Ezkurraren 1609ko olerki saritua. FelBer: Felipe Borboikoari eskainitako bertsoa. FHV: Fonética Historica Vasca (Mitxelena 1961). IEA: Iruñeko Elizbarrutiko Artxiboa. ImarKop: Imarkoaingo kopla. IrañGut: Juan Irañetak Pedro Iterori bidalitako gutuna, 1549. Irun1721: Irungo Udaleko 1721eko lekukotasuna. IruñEgut: 1501eko Breviariumeko Iruñeko alean dagoen hilabete egutegia. IsEr: Isastiren errefrauak. IsMan: Isastik emandako mandanzainaren eta Karlos V.aren arteko elkarrizketa. IsSal: Isastiren salbea. jat. jatorrizko testua. JElGut: Joseph Elizalderen gutunak. KG: Klasikoen Gordailua. lab.: laburdura. LeitzAuzi: Leitzako apaizari buruzko auzia. MElGut: Miguel Elizalderen eta izebaren arteko gutunak. NAN: Nafarroako Artxibo Nagusia. NafKat: Katixima zatiak. KondestBer: Nafarroako kondestableari eskainitako bertsoa. ObanosBer: Obanosko bertsoak. OEH: Orotariko Euskal Hiztegia (Mitxelena et alii 1987-2015). OrreBer: Orreagako bertsoa. Orrio: Orrioko 1750eko eliza agindua. PNoster: Pater Noster txikia. Perotxegi: Perotxegiren obrako euskarazko pasarteak. RAE1741: Orthographía española (Real Academia Española 1741).
1. ERANSKINA: HITZ ETA SINTAGMA SOLTEAK Lehen eranskin honetan Nafarroan agertu diren hitz eta [izen + adjektibo] gisako egiturak bildu ditugu. Ez ditugu jatorrizkoak ikusi, eta guztiak Maiora Mendiaren (2011) liburutik atereak dira, salbu eta Bera/Lesakako 1615ekoa; hori Sarasolak (ConTAV § 5.2.4) jaso zuen.
5.2 URRITZOLAKO OLERKIA Urritzolan aurkitua den testu honek ez dakar urterik. Satrustegik (1987: 52), idazkeran oinarrituta, XVII. mendearen bigarren erdialdekotzat zeukan; halaber, 1609an saritutako olerkien ildo berekotzat hartu zuen, bereziki gaiagatik. Nolanahi ere, lehen argitalpenean (Satrustegi 1966) XIX. mendekotzat dauka, eta orduko beste katixima batzuekin eman zuen. Gainera, Juan Martin Ansa, olerkiaren egilea omen dena, Elkanoko apaizaren, hau da, Joakin Lizarraga Elkanokoaren garaikidea izan daitekeela proposatzen du. Bestalde, XIX. mendeko paperen artean aurkitu zuen olerkiaren eskuizkribua. Iruzkinean ikusiko dugunez, hizkera aldetik XVII. mendekoa baino berriagoa dirudi, XVIII. mende erdialdetik aurrerakoa. Satrustegik (1966: 71-72) eman zuen ezagutzera lehen aldiz, eta ondoren Euskal testu zaharrak I bilduman jaso zuen (50-52. or), testuaren edizio osoa eta faksimilearen zati bat emanez. Eskuizkribua Euskaltzaindiak du bere artxibategian gorderik, SAT 020-207 signaturako testu-multzoan. Olerkia orri baten bi aldeetatik dago idatzia, aurkian bi zutabetan eta ifrentzuan zutabe bakar batean; ahapaldiak zenbakiturik dauzka, zenbakia ahapaldiko azken lerroaren eskuinean jarririk. Hainbat tolesturatan banaturik dago orria eta tolesturek eragindako zuloek zenbait letra eta letra-zati ezabatu dituzte. Olerkiaren azpian, goitik behera eta beste tinta eta letrakera batez idatzirik, “Juan Martin de Ansa” jartzen du; Satrustegiren arabera (1966: 71), Ansa Urritzolako apaiza zen eta olerkiaren egilea izan liteke. Bertsoek metrika molde honi jarraitzen diote, lerro anisosilabikoren bat gorabehera: 6- / 6a / 6- / 6a / 6- / 6a / 8-; errima asonanteen eskema desberdinak erabiltzen dira eta badirudi, gainera, 1. eta 8. ahapaldietan -ea eta -ia amaierek puntua egiten dutela. Satrustegik (1987: 50) dioenez, olerkia Sacris solemniis himnoaren doinuarekin kantatu daiteke. Litekeena da bertsoen egileak hala asmatu izana, bai gure olerkiak bai Tomas Akinokoaren himnoak nola edo hala eukaristiaren misterioaz jarduten dutelako. Gure edizioa prestatzeko Satrustegik emandakoa hartu dugu oinarri, baina jatorrizkoa ikusteko aukera izan dugu eta horrekin erkatu dugu zalantza batzuk argitzeko.
5.4 1750EKO ELIZA-AGINDUAREN BAZTANGO BERTSIOAK 1750ean Iruñeko Gaspar Miranda eta Argaiz gotzainak dantzak debekatzeko agindua plazaratu zuen. Jatorrizko ediktua gaztelaniaz egon arren, jakin badakigu zenbait parrokiatan euskaratu zutela gotzainaren agindua. Orotara, euskarazko hiru testu iritsi dira gugana: bi Baztango ibarreko Elizondo eta Elbetekoak dira eta hirugarrena Ezkabarteko Orriokoa. Ikusiko dugunez, lehen biek etorki bera dute; aldiz, Orrioko itzulpena bestelakoa da. Hori dela eta, hemen Baztangoak bakarrik jaso ditugu eta hurrengo azpiatalean Orriokoa. Elizondo eta Elbetekoak oso antzekoa dira, eta desberdintasun grafiko txiki batzuk besterik ez dute. Ez dakigu bata bestearen kopia den ala biak hirugarren eredu batean oinarritu ziren; halere, Ondarrak (1982: 388) dioenez, biak dira beste itzulpen baten kopiak. Gure edizioa egiteko itzulpenen jatorrizkoak erabili ditugu. Hain zuzen ere, biak daude Iruñeko Elizbarrutiko Artxiboan, eta bertan zuzenean ikusi ahala izan ditugu. Elizondokoa Cuentas. Mandatos. Inventario. Año de 1564 izenburudun dokumentuan dago, 144v foliotik aurrera. Elbetekoa, ordea, 1676an hasten den Cuentas de Elvetea / Ytem = de dif.tos al fin parrokia-liburuan dago josirik, 67. orrialdetik aurrera. Gure edizioa prestatzeko oinarritzat Elbetekoa (A) hartu dugu, baina aparatu kritikoan Elizondoko (B) bertsioak dituen desberdintasunak jaso ditugu. Dena den, inoiz Elbetekoa zuzendu dugu Elizondokoa aintzat hartuta. Noski, orrialdeen zenbakiak Elbetekoari dagozkio. Ez dakigu nor den euskarazko testuaren itzultzailea, baina esan izan da gaztelaniazko aginduaren idazlea Mendiburu izan zela (ik. Bidador 2004: 36-37). Testua lehen aldiz Apat Echebarnek (1971: 67-73) eman zuen ezagutzera, baina Elbetekoa bakarrik, eta zatika eta grafia eguneratuarekin. Ondoren, Ondarrak (1982) osorik eman zuen Elbetekoa, baina oharretan Elizondokoaren aldaerak markatu zituen. |
addi-9f81735bd8f5 | https://addi.ehu.es/handle/10810/23546 | addi | cc-by-sa 3.0 | 2017-07-12 | science | Soraluze Irureta, Ander | eu | Korreferentzia-ebazpena euskarazko testuetan. | EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA Lengoaia eta Sistema Informatikoak Saila Korreferentzia-ebazpena euskarazko testuetan Ander Soraluze Iruretak Olatz Arregi Uriarte eta Xabier Arregi Iparragirreren zuzendaritzapean egindako tesiaren txostena, Euskal Herriko Unibertsitatean Informatikan Doktore titulua eskuratzeko aurkeztua. Donostia, 2017ko maiatza.
Eskerrak Lehenik eta behin eskerrak eman nahi nizkieke tesi-lan honen zuzendariak izan diren Olatz eta Xabierri, bidea irekitzeagatik, bidean gidatzeagatik, kon-
nahi baino gutxiago egon gara elkarrekin, ea hemendik aurrera gehiago egoteko aukera daukagun. Eskerrik asko Azpeitira joandako bakoitzean eskaini dizkidazuen tartetxoengatik eta tesia bukatzeko sartu didazuen presioagatik. Ez dut tesiko kurtsorik errepikatu! Donostian egindako lagun berri guztiei, urte hauetan guztietan zehar etxean bezala sentitu naiz zuen alboan. Ostegun gauetako pintxopotelariei ere mila esker, laneko buruhausteak ahaztu eta astea ondo amaitzeko erremediorik onena izan zaretelako. Gora Matia kaleko pintxopoteak! Gracias a las camareras del Pako's por haberme cuidado tan bien. Bukatzeko, nola ez familia eskertu nahiko nuke. Aita, Ama, Jon eta Leire. Eskerrik asko bizitzan hartu ditudan erabaki guztietan zuen babesa eskaintzeagatik eta une zailetan alboan egoteagatik. Hurrengo bazkaria nire kontu! Ama, hau bukatzean ez naiz rector izango doctor baizik. Aita nahiz eta orain dela gutxi utzi gintuzun, beti egongo zara gure artean. Mila mila esker gugatik egin duzun guztiagatik. Tesi hau zuri eskaini nahi dizut. Ah eta bihar pasako naiz sin falta zu bisitatzera! Esker instituzionalak Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Errektoreordetzari ikerketa-lan hau egiteko emandako ikertzaileak prestatzeko bekarengatik. vi
Laburpena Gaur egun, korreferentzia-ebazpen automatikoa gakotzat har dezakegu testuak ulertu ahal izateko; ondorioz, behar-beharrezkoa da diskurtsoaren ulerkuntza sakona eskatzen duten Lengoaia Naturalaren Prozesamenduko (NLP) hainbat atazatan. Testu bateko bi espresio testualek objektu berbera adierazi edo erreferentziatzen dutenean, bi espresio horien artean korreferentzia-erlazio bat dagoela esan ohi da. Testu batean ager daitezkeen espresio testual horien arteko korreferentzia-erlazioak ebaztea helburu duen atazari korreferentzia-ebazpena deritzo. Tesi-lan hau, hizkuntzalaritza konputazionalaren arloan kokatzen da eta euskaraz idatzitako testuen korreferentzia-ebazpen automatikoa du helburu, zehazkiago esanda, euskarazko korreferentzia-ebazpen automatikoa gauzatzeko dagoen baliabide eta tresnen hutsunea betetzea du helburu. Tesi-lan honetan, lehenik euskarazko testuetan ager daitezkeen espresio testualak automatikoki identi katzeko garatu dugun erregelatan oinarritutako tresna azaltzen da. Ondoren, Stanfordeko unibertsitatean ingeleserako diseinatu den erregelatan oinarritutako korreferentzia-ebazpenerako sistema euskararen ezaugarrietara nola egokitu den eta ezagutza-base semantikoak erabiliz nola hobetu dugun aurkezten da. Bukatzeko, ikasketa automatikoan oinarritzen den BART korreferentziaebazpenerako sistema euskarara egokitzeko eta hobetzeko egindako lana azaltzen da. vii
1 Tesi-lanaren aurkezpen orokorra 1.1 Sarrera eta motibazioa Tesi lan hau, hizkuntzalaritza konputazionalaren arloan kokatzen da eta euskaraz idatzitako testuen korreferentzia-ebazpen automatikoa du helburu. Hizkuntzalaritza konputazionalean honela de ni genezake korreferentziaebazpena: Testu bateko bi espresio testualek objektu berbera adierazi edo erreferentziatzen dutenean, bi espresio horien artean korreferentziaerlazio bat dagoela esan ohi da. Testu batean ager daitezkeen espresio testual horien arteko korreferentzia-erlazioak ebaztea helburu duen atazari korreferentzia-ebazpena deritzo. Honako esaldian, adibidez: (1) Nazio Batuen Erakundea izan zen bitartekari eta hark hartu zuen prozesuaren ardura. Nazio Batuen Erakundea, bitartekari eta hark espresio testualen artean korreferentzia-erlazioa dagoela ikus daiteke, hiruek Nazio Batuen Erakundeari egiten baitiote erreferentzia. Azken urteetan, hizkuntzalaritza konputazionalean lan ugarik izan dute korreferentzia-ebazpena aztergai, aipatuenetakoak Mitkov (2002), Recasens and Martí (2010) eta Poesio et al. (2016) dira. Euskararen kasua hizpide dutenen artean Ceberio et al. (2008), Soraluze et al. (2015b) edota Garcia Azkoaga (2016) lanak aipa ditzakegu. 3
Sarrera eta motibazioa dugula. Hona hemen itzulpen zuzen posible bat: (3) [The United Nations Organisation] was [a mediator] and [it] took charge of [the process]. Itxura batean itzulpenak ez du konplexutasun handirik erakusten, hala ere, hark izenordainaren itzulpenak badu bere zailtasuna. Gizakiok, adibidea irakurtzean, erraz ulertzeko gai gara hark izenordaina Nazio Batuen Erakundea izen berezi bizigabea ez errepikatzeagatik erabili dela, eta ondorioz, ingeleseko it hirugarren pertsona singular bizigabeetarako erabiltzen den izenordainaz itzuli behar dugula. Itzulpen automatikoa gauzatzean ordea, itzultzaile automatikoak zalantza izango luke hark izenordaina she, he edo it izenordainarekin itzuli beharko lukeen. Adibidea aztertu ondoren, garbi ikusten da korreferentzia-ebazpena lagungarria izan daitekeela ezaugarri desberdinak dituzten hizkuntzen arteko itzulpen automatikoa gauzatzeko. Antzeko ideia aurkezten da Miculicich Werlen and Popescu-Belis (2017) lanean ere. Lan horretan korreferentziaerlazioak erabiltzen dituzte gazteleratik ingeleserako itzulpen automatikoa hobetzeko. Zehatzago esanda, izenordainen itzulpena hobetzeko erabiltzen dituzte korreferentzia-erlazioak, gaztelera pro-drop hizkuntza izanik eta ingelesa ez, ingeleseko itzulpenean agertu beharreko izenordain batzuk elidituta ager baitaitezke gaztelerazko testuetan. Elididutako izenordain horien aurrekari zuzena identi katzeak garrantzitsua dela erakusten dute autoreek. Euskarara etorrita, ezaguna da hizkuntza gutxituek urri dituztela baliabide linguistikoak, hizkuntza handi eta ahaltsuen aldean. Gainera, euskara hizkuntza isolatua da ez baitu inongo loturarik eta antzekotasunik bere inguruan dituen indoeuropear hizkuntzekin. Hizkuntza eranskari, buru-azken, pro-drop eta ordena librekoa da (Laka, 1996). Hori guztia dela eta, hizkuntzaren prozesamenduko atazetarako tresna eraginkorrak garatzea erronka handia da. Tesi-lan hau Euskal Herriko Unibertsitateko IXA ikerketa-taldearen jardunean kokatzen da. IXA taldeak ia 30 urte daramatza hizkuntzalaritza konputazionalaren arloan lanean, eta urte horietan zehar euskararen analisi linguistiko konputazionalerako analisi-kate sendo bat garatu du (Aduriz et al., 2004; Otegi et al., 2016). Analisi-katea testuak analizatzeko erabiltzen diren oinarrizko tresnen multzoa da, eta tresna horiek geruzaka antolatuta daude. Geruza bakoitzak aurrekoak eskaintzen dion informazioa erabiltzen du sarrera moduan, eta jasotako analisia informazio linguistiko berriarekin 5
1 - TESI-LANAREN AURKEZPEN OROKORRA Linguistics and Intelligent Text Processing - Volume 2, 513524, Samos, Greece. 3. Soraluze A., Arregi O., Arregi X., and Díaz de Ilarraza A. 2015. Coreference Resolution for Morphologically Rich Languages. Adaptation of the Stanford System to Basque. Procesamiento del Lenguaje Natural. 55:2330. 4. Soraluze A., Arregi O., Arregi X., and Díaz de Ilarraza A. 2015. Korreferentzia-ebazpena euskaraz idatzitako testuetan. In I. Ikergazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz, 676684, Durango. 1.4 Tesiaren ekarpen nagusiak Laburbilduz, honakoak dira tesi-lan honen ekarpen nagusiak: 1. Atala: Aipamen-detekzioa. Euskararako aipamen-detektatzaile automatikoa diseinatu eta inplementatu da. Oinarrian egoera nituko teknologia erabiltzen du eta garapena euskarako aipamenen azterketa linguistikoan oinarrituta egin da. Gainera, aipamen-detekzioak korreferentzia-ebazpenean duen eragina aztertu da. Hizkuntzalarien etiketatze-lana erraztu ahal izateko eta aipamenak testu hutsetik etiketatzen hasi beharrik ez izateko, garatu dugun aipamendetektatzaile automatikoa erabiliz EPEC corpusaren zati bat etiketatu da. Horretarako, aipamen-detektatzailearen emaitza MMAX2 tresnan erabili ahal izateko prestatu da. MMAX2 tresnak eskaintzen duen, maila anitzeko etiketatzeari esker, automatikoki etiketatutako aipamenen zuzenketa eta korreferentzia-kateen eskuzko etiketatzea ahalbidetu da. Guztira 44383 hitzez osatutako corpusa landu da, 12792 aipamen eta 1934 korreferentzia-erlazioz osatutako urre-patroia sortuz. Urre-patroi hori eskuragarri1 jarri da. Aipamen-detektatzailea Gonzalez-Dios et al. (2013) lanean erabili da, euskarazko testuen sinpli kaziorako erabiltzen den aposizio-detektatzailearekin konbinatuz aposizio egituren detekzioa hobetzeko. 1http://ixa2.si.ehu.es/epec-koref/epec-koref_v1.0.tgz 8
1 - TESI-LANAREN AURKEZPEN OROKORRA korreferentzia-ebazpenerako sistema, literatura-kritiketako korreferentzia-erlazioak automatikoki etiketatzeko. Egokitutako sistema hobetu da ezagutza-base semantikoak erabiliz, zehazki esanda WordNet eta Wikipedia. Sistemaren hobekuntza, erroreanalisi sakona egin eta sistemak munduaren ezagutza eta ezagutza semantikoa beharrezkoa den korreferentzia-erlazioak ebazteko zuen gabeziaz jabetuta egin da. 3. Atala: Korreferentzia-ebazpena. Ikasketa automatikoan oinarritutako sistema. Erregelatan oinarritutako sistema egokitzeaz gain, BART ikasketa automatikoan oinarritzen den korreferentzia-ebazpenerako sistema (Versley et al., 2008b) ere euskarara egokitu da. BART sistema euskal Wikipediako 263.316 orrialdetatik erauzitako ezagutzarekin aberastu da. Horretarako, batetik berbideraketa orriek eskaintzen diguten informazioa erabili da. Bestetik, piped link egituretatik entitate izendunen izen-laburdurak, pseudonimoak, laburtzapenak eta erauzi dira. Azkenik, gai konkretu bati buruzko orrialdeen zerrendak biltzen dituzten orrialdeetatik entitateen ezaugarriak lortu dira. Wikipediatik erauzitako informazio hori gordetzeko hiru taulaz osatutako datu-basea sortu da, 263.316 artikulu erabiliz. Entitate izendunen izen-laburdurak, pseudonimoak eta laburtzapenak gordetzen dituen taulak 93.240 sarrera ditu. 118.131 sarrera dituen taula sortu da Wikipediako berbideraketak erabiliz. Azkenik, entitateen ezaugarriak biltzen dituen taulak 20.276 sarrera ditu. Datu-basea hizkuntzaren prozesamenduko beste atazetan erabiltzeko baliabide aberatsa da. 10
2 Aurrekariak Kapitulu honetan tesi-lan honen aurrekariak aurkeztuko ditugu. Horretarako, lehenbizi korreferentzia-ebazpenak izan duen bilakaera aztertuko dugu, hastapenetatik gaur arte argitaratu diren lan garrantzitsuenak azalduz. Ondoren, korreferentzia-ebazpenaren parte kontsideratzen den aipamen-detekzio atazaren nondik norakoak aurkeztuko dira. Jarraian, bete-betean korreferentzia-ebazpenaren gaiari helduko diogu. Ataza honetarako erabili ohi diren teknikak, ereduak eta ezaugarriak azalduko dira lehenik. Eskuragarri dauden corpusak aipatuko dira gero. Ezagunenak diren korreferentziaebazpenerako sistemak aurkeztuko dira ondoren. Korreferentzia-ebazpenean semantikaren erabilerak duen garrantzia ikusteko azpiatal bat eskainiko zaio gai honi eta hizkuntza desberdinetarako garatu diren sistemak aipatuko dira gero. Kapitulua amaitzeko, korreferentzia-ebazpena ebaluatzeko erabiltzen diren ebaluazio-metrikak azalduko dira. 2.1 Bilakaera Korreferentzia-ebazpenaren hastapena 60-90eko hamarkadetan kokatu ohi da. Urte haietan korreferentzia-ebazpena lengoaia naturalaren prozesamenduko azpiatazatzat hartzen zen eta itzulpen automatikoaren edo sistema adituen testuinguruan kokatzen zen, adibidez Bobrow-ren (1964) STUDENT izeneko sistema eta Woods et al.-en (1974) LUNAR izenekoa. Garai hartako lanik garrantzitsuena Hobbs-en (1978) Resolving Pronoun References dela esan daiteke. Urteak aurrera egin ahala hainbat lan argitaratu baziren ere, Carter-ek (1987) proposatzen zuen Shallow Processing 11
2 - AURREKARIAK ditu. Domeinu espezi koetan ere aipamen-detekzio egokia egitea funtsezkoa dela defendatu da. Kim et al.-ek (2011) diotenez, biomedikuntza arlo espezi-
korako prestatutako korreferentzia-ebazpenerako sistemetan ere, aipamendetektatzaile eraginkorra izatea oso garrantzitsua da. Autoreek behatu dutenen arabera, automatikoki detektatutako aipamenak edo urre-patroiak erabiliz, MUC ebaluazio-irizpideari jarraituz haien sistemak lortzen dituen emaitzak 49,69 izatetik 87,32 izatera pasatzen dira. Hobekuntza nabarmena da, zalantzarik gabe. Aipamen-detekzioan erabilitako teknologiari dagokionez, bi multzo nagusi bereiz genitzake: erregelatan oinarritutako teknikak eta ikasketa automatikoan oinarritutakoak. Orokorrean, erregelatan oinarritutako aipamendetektatzaileek doitasun balio altuagoak lortzen dituzte ikasketa automatikoan oinarritutakoek baino (Pradhan et al., 2011). Aipamen-detekzioan estaldura balio baxuak lortzeak eragin zuzena du ondoren korreferentziaebazpenean, detektatu gabe utzitako aipamen horiek berreskuratzeko aukerarik ez baitago. Semeval-2010 Task 1 atazan korreferentzia-ebazpenerako sistema gehienek erregelatan oinarritutako aipamen-detektatzaileak erabili zituzten (Zhekova and Kübler, 2010; Uryupina, 2010; Attardi et al., 2010; Broscheit et al., 2010a). Uryupina and Moschitti (2013) lanean aipatzen denez, CoNLL 2011 Shared Task atazan ere parte-hartzaile gehienek aipamenen mugak detektatzeko erregelatan oinarritutako teknikak erabili zituzten. Hala ere, urtebete beranduagoko CoNLL 2012ko Shared Task atazan, erregelatan oinarritutako aipamen-detektzaileek emaitza kaskarrak lortu zituzten txinerara eta arabierara egokitu behar izan zirenean. Argi ikusi zen erregelatan oinarritutako aipamen-detektatzaileak beste hizkuntza batera egokitzea lan konplexua zela. 2.3 Korreferentzia-ebazpena 2.3.1 Teknikak Korreferentzia-ebazpenerako erabiltzen diren algoritmoen artean aipamendetekzioan bezala, bi mota nagusi bereiz genitzake: erregelatan oinarritutakoak eta ikasketa automatikoa erabiltzen dutenak. Azken horiek ere bi multzo nagusitan banatzen dira: ikasketa gainbegiratuko tekniketan oinarri14
Korreferentzia-ebazpena tutakoak eta ikasketa ez-gainbegiratukoak. Ikasketa gainbegiratuko teknikek korreferentzia-kateekin etiketatutako corpusak erabiltzen dituzte ikasketa prozesua gauzatzeko, ez-gainbegiratukoek, aldiz, ez. Ikasketa prozesurako etiketatutako corpusik behar ez izateak ikasketa ez-gainbegiratuko teknikak erakargarri egiten baditu ere, gainbegiratutako teknikak arrakastatsuagoak dira. Erregelatan oinarritutako teknikak Gaur egun ezagutzen ditugun korreferentzia-ebazpenerako sistemen aurrekariak erregelatan oinarritzen ziren izenordainen ebazpenerako sistemak ziren (Hobbs, 1978; Rich and LuperFoy, 1988; Carbonell and Brown, 1988; Alshawi, 1990; Kameyama, 1997a; Tetreault, 2001; Palomar et al., 2001) bereziki murriztapen eta lehentasun erregelak aplikatzen zituztenak. MUC-6 eta MUC-7 konferentzietan ere erregelatan oinarritutako hainbat sistema (Appelt et al., 1995; Gaizauskas et al., 1995; Kameyama, 1997b; Humphreys et al., 1998) aurkeztu ziren. Kongresu hauetan sortutako anotazio kopuru esanguratsua dela eta, ikasketa automatikoko tekniketan oinarritutako sistemen hazkunde nabarmena eman zen hurrengo urteetan, eta erregelatan oinarritutako tekniken erabilera nabarmen murriztu zen. Hala ere, badirudi azken urteetan berriro erregelatan oinarritutako tekniken loraldia eman dela. Sistema ugari garatu dira, horien artean CoNLL 2011 Shared Task-ean lehenengo postua lortu zuen Stanfordeko korreferentziaebazpenerako sistema determinista (Lee et al., 2013). Ikasketa gainbegiratuko teknikak Ikasketa gainbegiratuan oinarritutako korreferentzia-ebazpenerako sistema bat sortzeko garaian honako hauek hartu behar dira kontuan: i) entrenamendurako instantziak sortzeko metodoa edo eredua, ii) instantziak errepresentatzeko erabiliko diren ezaugarri linguistikoak, eta iii) sailkatzailea entrenatzeko erabiliko den ikasketa algoritmoa. i) Instantziak sortzeko metodoa Aipamen-bikote eredua (mention-pair model) Aipamen-bikote ereduak korreferentzia-ebazpena sailkapen ataza moduan planteatzen du non sailkatzaile bat entrenatzen den bi 15
2 - AURREKARIAK aipamen korrerefenteak diren edo ez erabakitzeko. Bi pauso nagusi ditu ereduak: 1) Aipamen bikoteak korreferente edo ez-korreferente gisa sailkatzen dira (pairwise classi cation). 2) Korreferente gisa sailkatu diren aipamen-bikoteetatik abiatuta korreferentzia-kateak sortzen dira, multzokatze-algoritmoak erabiliz. Entrenamendurako instantziak sortzeko modu naturalena aipamenbikote bakoitzeko instantzia berri bat sortzea bada ere, metodo hori ez da normalki erabiltzen. Testu bateko aipamen-bikote gehienak ez dira korreferenteak izaten eta ondorioz ikasketarako sortzen den multzoa ez da orekatua, hau da, instantzia negatibo askoz gehiago daude positiboak baino. Klaseen arteko desoreka hori konpondu nahian, metodo ugari proposatu dira, horien artean Soon et al. (1999, 2001) lanetan aurkezten dena. Metodo horren arabera, mk aipamen bat emanik, instantzia positiboa sortzen da mk eta justu aurretik gertuena duen mj aurrekariarekin, eta instantzia negatiboak mk aipamena eta mj artean dauden beste mj+1, ..., mk−1 aipamenekin. Klaseen desoreka gehiago murrizteko asmotan, ikerlariek hainbat iragazketa-teknika proposatu dituzte instantziak sortzeko metodoaren gainean, adibidez, numero eta genero desberdina dituzten aipamen bikoteekin instantziarik ez sortzea, korreferente izateko aukerak txikiak baitira (Strube et al., 2002; Yang et al., 2003). Berrikiago, Sapena et al. (2011) lanean clustering algoritmo bat proposatzen dute instantzia negatiboen kopurua murrizteko. Clustering algoritmo horrek instantzia positiboak erabiltzen ditu zentroide moduan. Instantzia positibo bakoitzeko, d atalasea baino distantzia txikiago edo berdinera dauden instantzia negatiboak soilik erabiltzen dira ikasketa garaian. Bi instantziaren arteko distantzia kalkulatzeko balio desberdinak dituzten ezaugarriak begiratzen dira. Hau da, edozein instantzia positiborekiko d atalasea baino ezaugarri balio desberdin gehiago dituzten instantzia negatiborik ez da sortzen. Test garaian, multzokatze algoritmo bat beharrezkoa da bikote horiek korreferentzia-kateetan biltzeko. Multzokatze-algoritmoei dagokienez, hiru bereiz genitzake. Gertuena-lehenengo (closest-
Korreferentzia-ebazpena gresive merge). Gertuena-lehenengo estrategiak, mk aipamena testuan bere aurretik duen eta positiboki sailkatua izan den lehenengo aurrekari posiblearekin elkartzen du, edo elkartu gabe uzten du positiboki sailkatutako instantziarik topatzen ez bada (Soon et al., 2001). Hoberena-lehenengo multzokatze-estrategia Ng and Cardie-k (2002c) proposatu zuten. Estrategia horren arabera, mk aipamenaren aurrekaritzat, korreferente izateko baliorik hoberena duen aipamena hartzen da, beti ere balio horrek ezarri den atalasea gainditzen badu. Elkarketa agresiboan (McCarthy and Lehnert, 1995; Ng, 2005) aldiz, aipamen bakoitza aurretik dituen eta korreferente izateko positiboki sailkatu diren beste aipamen guztiekin elkartzen da estaldura hobetzea lortzeko asmoz. Hala ere, aipamen-bikoteen sailkapen fasean egiten diren eta multzokatze garaian egiten diren erroreek korreferentzia-kate desegokiak eta kontraesankorrak sor ditzakete. Korreferentzia-kateetan sor daitezkeen kontraesan horiek konpontzeko Hoste and van den Boschek (2007) Levenshteinen distantzian oinarritutako korreferentziakateen post-zuzenketa metodo bat proposatzen dute, doitasuna zertxobait hobetzea lortuz. (Soon et al., 2001) eta (Ng and Cardie, 2002a) lanei esker ikasketa automatikoan oinarritutako korreferentzia-ebazpenerako eredurik esanguratsuenetakoa bilakatu da aipamen-bikote eredua, eta gaur egun korreferentzia-ebazpenerako oinarri-lerro estandar gisa erabili ohi bada ere, ereduak baditu hainbat ahultasun: (a) Aipamen batentzako aurrekari hautagai posibleak independenteki begiratzen dira eta, beraz, ezinezkoa da hautagai bat beste hautagaiek baino hobea den edo ez jakitea. (b) Ereduari espresibotasuna falta zaio, hau da, gerta daiteke bi aipamenetatik lortutako informazioa nahikoa ez izatea korreferentzia-erabaki egoki bat hartzeko. Entitate-aipamen eredua (entity-mention model) Aipamen-bikote ereduari kritikatzen zaion espresibotasun falta konpondu nahian sortu zen entitate-aipamen eredua (Luo et al., 2004; Yangy et al., 2004). Eredu mota honetan, aipamen bat, aurretik sortutako multzo batekin korreferentea den edo ez zehazten da. Ikasketarako instantzia bakoitzak, hiru osagai ditu; mk aipamena, Cj aurreko clusterra edo multzoa, eta, klasea, mk aipamena Cj 17
2 - AURREKARIAK clusterraren partaide den edo ez adierazten duen etiketa. Ikasketarako instantziak sortzeko mk aipamena eta bere aurreko cluster edo multzoak erabil daitezke. Hala ere, instantziak sortzeko modu honek klase negatibo eta positiboen arteko desoreka handia sor dezake, mk aipamena aurreko multzo bakarreko partaide baita soilik. Klaseen arteko desoreka hau murrizteko, Yangy et al.ek (2004) instantzia negatiboen kopurua txikitzen duen metodoa erabiltzen dute. Metodo horren arabera, mk aipamenak ez badu aurrekaririk, ez da inolako ikasketarako instantziarik sortuko mk aipamena erabiliz, ez positiborik noski, baina ez eta negatiborik ere. Bestela, instantzia negatibo bat sortuko da mk eta aurreko Cj clusterra erabiliz baldin eta: (a) mk ez bada Cj clusterreko partaide (b) mk eta mj artean dagoen aipamen bat Cj clusterreko partaide bada, non mj mkren aurrekari gertuenekoa den Ezaugarriei dagokionez, instantzia bakoitza cluster mailako ezaugarriez adieraz daiteke. Cluster mailako ezaugarri hauek lortzeko, aipamen-bikote ereduan erabilitako ezaugarriei predikatu logikoak (guztiak, gehienak, edozein) aplikatzen zaizkie. Adibidez, numeroaren bat-etortzea ezaugarriari, bi aipamenek numero berdina duten adierazten duenari, guztiak predikatu logikoa aplikatuz, egiazko balioa izango du mk aipamenak Cj clusterreko aipamen guztien numero berdina badu, eta faltsua kontrako kasuan. Sarritan erabiltzen diren beste predikatu logikoak guztiak predikatuaren erlaxazioak dira, hala nola, gehienak predikatua, egiazkoa da baldin mk aipamenak Cj clusterreko aipamenen erdien baino gehiagoren numero berdina badu eta edozein predikatua, egia da baldin mk aipamenak Cj clusterreko aipamenen baten numero berdina badu. Kontuan izan behar da test garaian, clusterrak inkrementalki sortzen direla, hau da, mk aipamenaren aurrekari izan daitezkeen cluster hautagaiak partzialak direla. Cluster hauek k − 1 aipamenentzat sortuak izan direnak dira. Entitate-aipamen ereduak multzo mailako ezaugarriak erabiltzeko duen gaitasuna dela eta, aipamen-bikote ereduak baino espresibotasun handiagoa du. 18
Korreferentzia-ebazpena Aipamen-mailakatze eredua (mention-ranking model) Entitate-aipamen ereduak aipamen-bikote ereduak duen espresibotasun eza konpontzen badu ere, ez du aurrekaririk probableena identi katzearen arazoa konpontzen. Aipamen-mailakatze ereduek, aldiz, aipamen bat emanik bere aurrekari probableena zein den zehazteko aukera eskaintzen dute, aurrekari hautagai guztiak aldi berean kontuan hartzeko aukera eskaintzen baitute. Mailakatzearen ideia, korreferentzia-ebazpenerako lehen aldiz (Connolly et al., 1994, 1997) lanetan erabili zen. Ikasketarako instantzia bakoitza, mk aipamena eta bi aurrekari hautagaiez osatzen da, mi eta mj, non bat mk aipamenaren aurrekaria den eta bestea ez. Instantziaren klaseak bi hautagaietatik zein den hobea adierazten du. Eredu hau txapelketa (tournament) eredu gisa de nitzen da (Iida et al., 2003) lanean eta bikote-hautagai (twin-candidate) eredu moduan (Yang et al., 2003, 2008) lanetan. Test garaian, aipamen bat ebazteko bi modu posible daude. Connolly et al. (1994) lanean, kanporatze-sinpleko txapelketa (single- elimination tournament) deritzon modua erabiltzen dute. Ikasketa garaian sortutako aipamen-mailakatze eredua, aurrekari hautagai posible guztiekin osatutako bikoteei aplikatze zaie aldi bakoitzean. Txapelketa galtzen duen hautagaia baztertu egiten da, hau da, aurrekaria izateko hobea den hautagaia erabiltzen da testeko instantzia berria sortzeko. Yang et al. (2003) lanean ere eredua aurrekari hautagai bikote bakoitzari aplikatzen zaio, baina aukeratuko den aurrekaria gehienetan hobekien sailkatu den hautagaia izango da. Ikasketa automatikoan egindako aurrerapenek ahalbidetu egin dute aurrekari hautagai guztiak batera mailakatzea eta ez bikoteka. Aipamen-multzokatze ereduek, aipamen-bikote ereduek lortzen dituzten emaitzak hobetzea lortu badute ere, ez dute aipamen-bikote ereduek baino espresibotasun handiagorik lortzen, ez baitira multzo mailako ezaugarriak erabiltzeko gai, entitate-aipamen ereduek erabiltzen dituzten moduan. Multzo-mailakatze eredua (cluster-ranking model) Multzo-mailakatze ereduek, entitate-aipamen eta aipamen-mailakatze ereduek dituzten ezaugarri hoberenak konbinatzen dituzte. Rahman and Ng (2009) autoreek proposatu zuten multzo19
2 - AURREKARIAK mailakatze eredua, mailakatzaileetan multzo-mailako ezaugarriak erabili ahal izateko. Eredu hauek, mk aipamen batentzako aurrekari hautagai posibleak mailakatu ordez, multzo edo clusterrak mailakatzen dituzte, ondorioz, aipamen-bikote ereduak dituen bi ahultasunak saihesten dituzte eta aipamen-mailakatze ereduak hobetzen. ii) Ezaugarri linguistikoak Ikasketarako erabiliko diren ezaugarri linguistikoak mota desberdinetakoak izan daitezke, hala nola, lexikalak, sintaktikoak, gramatikalak, distantzian oinarritutakoak, string-parekaketan oinarritutakoak, semantikoak eta cluster mailakoak. Gaur egungo korreferentzia-ebazpenerako sistema gehienek Soon et al. (2001) lanean aurkezten diren eta Ng and Cardie-k (2002c) hobetutako ezaugarriak erabiltzen dituzte. Ezaugarri horiek erabiliz korreferentzia-erlazio gehienak ebatz badaitezke ere, ez dira nahikoa hitz guztiz desberdinez osatutako aipamenak ebazteko, esate baterako, 4. adibideko Osasuna, Taldea eta gorritxoek aipamenak lotzeko. (4) [Osasunak] lehenengo mailara igotzeko lehian azken astean bizi duen giroa oso polita da. [Taldea] lasaitzeko asmoz Oronozera eraman zituen Lotinak atzo guztiak. Oronozko kontzentrazioa beharrezkoa dute [gorritxoek]. Kasu horietan, ezaugarri lexikal, sintaktiko eta gramatikalez gain ezagutza semantikoa edo munduaren ezagutza beharrezkoa da. Hori dela eta, korreferentzia-ebazpenerako sistema berriagoetan WordNet eta Wikipedia bezalako ezagutza-baseetatik erauzitako ezaugarriak erabiltzen hasi zen (Ponzetto and Strube, 2006; Uryupina, 2006; Ng, 2007). Korreferentzia-sisteman ezagutza gehiago txertatzeko beste modu bat cluster mailako ezaugarriak erabiltzea izan da (Luo et al., 2004; Poon and Domingos, 2008). Historian zehar erabili diren ezaugarri linguistikoen laburpena 2.1 taulan ikus daiteke. iii) Ikasketa-algoritmoak Korreferentzia-ebazpenerako sailkatzaileak entrenatzeko algoritmo ugari ibili izan dira. Horien artean gehien erabili izan direnak honakoak 20
Korreferentzia-ebazpena Ezaugarri-mota Deskribapena Lexikalak mi eta mj aipamenen string parekaketa mi eta mj aipamenen buruen string parekaketa mi eta mj aipamenen lemen string parekaketa mi edo mj bestearen azpi-stringa? ... Sintaktikoak mi eta mj aposizio egituran daude? ... Gramatikalak mi eta mj-k numero berdina? mi eta mj-k genero berdina? mi (mj) izenordaina? mi (mj) zehaztua? mi (mj) demostratiboa? mi eta mj izen bereziak? mi eta mj bizidunak/ez-bizidunak? ... Distantzian mi eta mj-ren arteko distantzia esalditan oinarritutakoak mi eta mj-ren arteko distantzia aipamenetan mi eta mj-ren arteko distantzia hitzetan mi eta mj editatzeko distantzia minimoa mi eta mj-ren WordNeteko distantzia ... Semantikoak mi eta mj-k izen-entitate berdina? mi eta mj-k rol semantiko berdina? mj, mi-ren aliasa da? mi eta mj-k WordNeteko klase semantiko berdina? mi eta mj-ren WordNeten oinarritutako antzekotasun semantikoa mi, mj-ren sinonimo/antonimo/hiperonimoa? ... Cluster mailakoak X ezaugarria egiazkoa edozein bikoterentzat? Bikote guztiek X ezaugarria partekatzen dute? Bikote gehienek X ezaugarria partekatzen dute? ... 2.1 taula Korreferentzia-ebazpenerako ezaugarri linguistikoak. 21
Korreferentzia-ebazpena tzen duten hainbat lan ere badira. Gainbegiratutako ikasketan oinarritutako teknikek ikasteko behar dituzten eskuz etiketatutako corpusak sortzeak duen kostua dela eta, teknika ez-gainbegiratuak erabiltzea aukera egokia izan daiteke, horiek ez baitute ikasketarako etiketatutako corpusik behar. Hala ere, sistema hauek lortzen dituzten emaitzak orokorrean ikasketa gainbegiratuan oinarritutakoek lortzen dituztenak baino baxuagoak izan ohi dira. Korreferentzia-ebazpenerako ikasketa ez-gainbegiratua erabiltzen lehenak (Haghighi and Klein, 2007) izan ziren. Horiek eredu Bayesiar sortzaile bat erabili zuten atazarako. Lan horretan oinarrituta, Ng-k (2008) Entropia Maximoan oinarritutako multzokatze prozesua aurkeztu zuen, Haghighi and Klein (2007) lanaren ahultasunak konpontzeko aldaketak proposatuz. Poon and Domingos (2008) autoreek Markov kateetan oinarritutako entitate-aipamen eredua azaldu zuten eta Ma et al. (2016) lanean ikasketa ez-gainbegiratuan oinarritutako multzo-mailakatze eredu sortzailea proposatzen zen. 2.3.2 Corpusak Lehen aipatu bezela, Message Understanding Conference (MUC-6, 1995; MUC-7, 1998) kongresuetan korreferentzia-ebazpenerako etiketatutako lehen corpusak sortu ziren eta horrek corpusetan oinarritutako tekniken hedatzea ekarri zuen. Urteak aurrera joan ahala, korreferentzia-kateak etiketatuta dituzten corpusak asko ugaritu dira, bai ingeleserako baita beste hainbat hizkuntzatarako ere. Poesio et al. (2016) liburuko Annotated Corpora and Annotation Tools kapituluan oso ongi azaltzen dira dauden corpusak eta dituzten tamainak. Kapitulu horretan aipatzen diren hizkuntza desberdinetarako gaur egun dauden corpusak eta guk gehitu ditugunak, adibidez, euskararako edo galizierako corpusak 2.2 taulan ikus daitezke. Nabarmena da hizkuntza gutxituetan eskuragarri dauden corpusak ez direla hain ugariak eta gehienetan tamainaz txikiagoak dira hizkuntza nagusiekin konparatzen baditugu. 2.3.3 Korreferentzia-ebazpenerako sistema ezagunenak Korreferentzia-ebazpena gauzatzen duten eta erabiltzaileentzat eskuragarri dauden sistemen artean honako bi hauek dira azken urteetan ezagunenak bihurtu direnak: 23
Korreferentzia-ebazpena Stanford Deterministic Coreference Resolution System Stanfordeko unibertsitatean garatutako korreferentzia-ebazpenerako sistema (Lee et al., 2013) erregelatan oinarritutakoa da. Hiru multzo nagusitan bana daitezkeen 10 bahez (korreferentzia-ebazpenerako modulu espezi ko) osatua dago. Honako hauek dira hiru multzo horiek: 1. String-parekatzean oinarritzen direnak 2. Egitura bereziak tratatzen dituztenak, hala nola, aposizioak eta predikazioak 3. Izenordainen ebazpenaz arduratzen dena 10 bahe horiek banan-banan aplikatzen dira, doitasun handiena lortzen dutenak aurrenik eta doitasun baxuagokoak ondoren. Planteamendu honi esker, lehenengo baheetan erabaki ziurrak hartzen dira (doitasun handia) eta ondorengoetan ez hain ziurrak, estaldura hobetuz baina batzuetan doitasuna kaltetuz. Bahe horiek sakonki azaltzen dira 4. kapituluko 4.4 azpiatalean. Sistemaren arkitektura guztiz modularra izanik, erraz integra daitezke korreferentzia-ebazpenerako bahe berriak. Hori dela eta, ingelesa ez den beste hizkuntzetara ere nahiko erraz egokitzen da. CoNLL-2011 shared task atazan (Pradhan et al., 2011) emaitzarik onenak lortu zituen. Sistemaren arkitektura 2.1 irudian ikus daiteke. Beautiful Anaphora Resolution Toolkit BART ikasketa automatikoan oinarritzen den korreferentzia-ebazpenerako sistema (Versley et al., 2008b) Johns Hopkins Summer Workshopean hasi zen garatzen eta korreferentziaren ebazpenean egindako aurrerapenak plataforma batean biltzea zuen helburu. Aurreprozesaketarako hainbat metodo, ikasketarako ezaugarri desberdinak eta MMAX2 tresna (Müller and Strube, 2006) erabiliz errore analisiak egiteko aukera eskaintzen du tresnak, betiere modulartasun izaera mantenduz. Ondorioz, BART sistema corpus eta ezaugarri multzo desberdinetara arrakastaz egokitu da, baita hizkuntza desberdinetara ere. Oinarrian bost modulu nagusi ditu BART sistemak: 1) aurreprozesaketarako pipelinea, 2) aipamen detekziorako erabiltzen den Mention Factory izeneko modulua, 3) ezaugarriak erauzteko modulua (Feature extractor), 4) dekoderra eta 5) enkoderra. Enkoderra ikasketarako instantziak sortzeaz arduratzen da, dekoderra aldiz, test garaian hartu diren korreferentzia-erabakiak 25
2 - AURREKARIAK 2.1 irudia Stanfordeko korreferentzia-ebazpenerako sistemaren arkitektura. multzo edo clusterretan biltzeaz. Horiez gain, Language Plugin deritzon moduluak hizkuntzari dagokion informazio espezi koa tratatzen du. Bost modulu nagusiez aparte, ikasketarako erabili nahi den sailkatzailea hautatzeko aukera ere eskaintzen du. BART sistemaren arkitektura 2.2 irudian ikus dezakegu. 2.3.4 Semantikaren erabilera korreferentzia-ebazpenean Milaka dokumentuz osatutako korreferentzia-kateez etiketatutako corpusetatik lortzen den informazio semantikoa datu berrietan erabiltzeko ez dela nahikoa ohartu ziren Durrett and Klein (2013) autoreak. Ondorioz, korreferentziaebazpenerako sistemen garatzaileak kanpo-baliabideak erabili beharrean aurkitzen dira ezagutza semantikoa lortzeko. Recasens et al. (2013) lanean azaltzen denez aipamen-bikote opakuak (hitz guztiz desberdinez osatutako aipamenak, adibidez, Reala eta futbol26
Korreferentzia-ebazpena 2.2 irudia BART korreferentzia-ebazpenerako sistemaren arkitektura. talde txuri-urdina) arloaren egoerako korreferentzia sistema batek egiten dituen errore kausen % 65 dira. Hori dela eta, korreferentzia emaitzak % 60-70etik haratago lortzeko ezinbestekoa da ezagutza semantikoa hobeto ustiatzea aipamen opakuez osatutako korreferentzia-erlazioak ebazteko. Autoreek dokumentu konparagarriez osatutako corpusa erabiliz, ezizenez (alias) aparte, sinonimia eta metonimia erlazioak erauzten dituzte. CoNLL metrika erabiliz F1 neurria % 0,7 hobetzea lortzen dute urrezko-aipamenak erabiltzen dituzten kasuan. Stanfordeko korreferentzia-ebazpeneko sistemaren errore iturri handia, erroreen % 42, sistema honek ezagutza semantikoa erabiltzeko duen ezgaitasunaren ondorio dela aipatzen da Lee et al. (2013) lanean. Informazio lexikal eta entziklopedikoa biltzen duten ezagutza-baseak, hala nola, WordNet, Wikipedia, Yago edo DBPedia sarri erabili izan dira korreferentzia-ebazpena hobetzeko asmoz. 27
2 - AURREKARIAK WordNet (Fellbaum, 1998) ezagutza lexikala biltzen duen baliabiderik zaharrenetarikoa da. Synset deritzen egiturez osatua dago eta egitura hauek hitzen adiera sinonimikoak biltzen dituzte. WordNet sinonimoak eta erlazio hiperonimikoak lortzeko oso baliabide erabilgarria da. Wikipedia eduki libreko entziklopedia, aportazio libre kolaboratiboen bidez osatzen dena da. Yago (Suchanek et al., 2007) Wikipediako sarrerak WordNetekin lotzen dituen ezagutza-basea da. Eta azkenik, DBPediak (Mendes et al., 2012) Wikipediako datuetatik erauzitako informazio ontologiko erabilgarria dauka. Informazioa lexikal eta entziklopedikoa erabili duten lanei dagokienez, Ponzetto and Strube (2006) autoreak izan ziren WordNet eta Wikipedia erabiltzen lehenengotarikoak. Uryupina et al. (2011) lanean bateragarritasun semantikoa eta ezizenen informazioa erauzi zuten autoreek eta korreferentzia-ebazpenerako sistema bati txertatu. Erauzitako ezagutza hori desanbiguazio eta iragazpenik gabe erabiltzeak oinarri-lerroarekiko inolako hobekuntzarik ez zekarrela frogatu zuten, aldiz, desanbiguazio eta iragazpen teknika sinpleak aplikatuz emaitzak hobetzeko aukera zegoela. Horrelako teknikak erabilita, haien sistema 2 eta 3 puntu bitartean hobetzea lortu zuten. Rahman and Ng (2011) lanean Yago erabili zuten aipamenak ezagutzaatributuekin aberasteko, baina aberasketa hau zaratatsua izan daitekeela ohartu ziren. Ratinov and Roth (2012) autoreek euren lanean Wikipediako orriak erabili zituzten ezaugarriak erauzteko eta honela beraien sistema hobetzeko. WordNeten oinarritutako sinonimia eta hiponomia ezaugarriekin CoNLL metrikan 60,06tik 60,42rako hobekuntza lortu zuten aipamen automatikoak erabiliz Durrett and Klein (2013) autoreek, eta 75,08tik 76,68ra urrezko aipamenak erabiltzean. Hajishirzi et al. (2013) lanean, korreferentzia-ebazpena eta entitate izendunen estekatzea aldi berean gauzatzen dituen NECo izeneko sistema aurkezten da. Bi atazak aldi berean egikarituz bakoitzean egiten diren erroreen kopurua jaistea lortzen dute autoreek. NECo-k, Stanfordeko korrefentziaebazpenerako sistema hedatzen du bahe berriak gehituz. Bahe horiek, entitate izendunen estekatzeari esker lortutako informazioa erabiltzen dute modu automatikoan aipamenak Wikipediara lotuz eta horrela hobekuntzak lortuz, zehazki 1,2 puntuko hobekuntza lortuz MUC neurrian eta 0,3koa B3 neurrian. 28
Korreferentzia-ebazpena Instantzia anbiguoen, hau da, laburtutako izenen gaineko entitate-izendunen detekzioak korreferentzia-ebazpena hobetu dezakeelako intuizioa dago Durrett and Klein (2014) lanaren oinarrian, baita Wikipediatik lortutako ezagutzak ere. Aldi berean, korreferentzia-ebazpenak entitate izendunen ezagutza hobetu dezake. Entitate izendunen detekzioa eta korreferentzia-ebazpena batera gauzatzen duten kasuan CoNLL neurrian 0,48 puntuko hobekuntza lortzen dute. Versley et al. (2016) autoreen arabera, sistema batean informazio lexikala eta munduari buruzko ezagutza txertatzean ez da erraza hobekuntzak lortzea baina posiblea eta erabat beharrezkoa da. 2.3.5 Hizkuntzak Korreferentzia-ebazpenerako sortutako lehen sistemak ingeleserako diseinatuak izan baziren ere azken urteetan ingelesa ez den beste hizkuntzetan korreferentzia-ebazpena gauzatzeak interesa sortu du, eta ondorioz, lan ugari argitaratu dira. Lehen aipatu bezala, SemEval-2010 Task 1 atazan (Recasens et al., 2010) katalana (Sapena et al., 2011), nederlandera (Zhekova and Kübler, 2010; Kobdani and Schütze, 2010), alemana (Attardi et al., 2010), italiera (Broscheit et al., 2010a) eta gaztelera (Sapena et al., 2011) hizkuntzetarako sistemak aurkeztu ziren. Hurrengo urtean ospatu zen CoNLL 2012 Shared Task atazan berriz, txinerarako (Martschat et al., 2012; Chen and Ng, 2012; Björkelund and Farkas, 2012; Xu et al., 2012) eta arabierarako (Fernandes et al., 2012; Uryupina et al., 2012; Stamborg et al., 2012) sistemak agertu ziren. Sarritan, hizkuntza berri baterako korreferentzia-sistema garatu nahi denean, sistema osoa hasieratik sortu beharrean, beste hizkuntza baterako sortua izan den sistema bat hartu eta hizkuntza berrira egokitzen da. Adibidez, CoNLL 2012 Shared Task-ean txinera eta arabiera tratatzeko Stanfordeko sistema egokitu zuten sei parte-hartzailek (Chen and Ng, 2012; Fernandes et al., 2012; Shou and Zhao, 2012; Xiong and Liu, 2012; Yuan et al., 2012; Zhang et al., 2012). BART sistema (Versley et al., 2008b) ere hizkuntza askotara egokitua izan da. Ingeleserako sortu izan bazen ere, sistemak eskaintzen duen arkitektura modular eta malguak beste hizkuntzetarako egokitzeko erraztasunak eskaintzen ditu. Hori dela eta, lan ugari aurkeztu dira non BART sistema ingelesa ez den beste hizkuntzetara egokitua izan den. (Poesio et al., 2010) lanean Wikipediako artikuluez osatutako Evalita corpusa erabiliz Italiera29
Korreferentzia-ebazpena F = 2 × 1 × 9 10 1 + 9 10 = 18 19 MUC metrikari kritikatu zaizkion puntu ahulen artean, korreferentziakate luzeak sortzen dituen sistemen emaitzak hobesten dituela da bat (Luo, 2005). Dokumentu bateko aipamen guztiak korreferentzia-kate berdinean kokatzen dituen sistemak % 100 estaldura lortzen du MUC metrika erabiltzean, eta doitasuna ez da asko kaltetzen. Kalkulatu berri ditugun 2.3. irudiaren estaldura eta doitasun balioak behatuz, garbi ikusten da oraintxe aipatu dugun ideia. Batu behar ez ziren bi entitate batuta lortzen den estaldura balioa % 100 da eta doitasuna oso gutxi kaltetzen da, 0,1 puntu hain zuzen. Bestalde, metrikari kritikatzen zaion beste puntu ahul bat aipamen bakarrez osatutako entitateak (singleton) ez dituela kontuan hartzen da, horiek ez baitute inongo loturarik beste aipamen batekin. Ondorioz, aipamen hauetakoren bat ez dagokion entitatean edo clusterrean kokatzeak ez du inongo eraginik doitasunean (Bagga and Baldwin, 1998). BCUBED B3 metrikak, estaldura kalkulatzeko, aipamenak konparatzen ditu ebaluazio balioak kalkulatzeko eta ez loturak MUC metrikak egiten duen moduan. Doitasun eta estaldura globalak, aipamen bakoitzaren doitasun eta estaldurak kalkulatuz lortzen dira eta ondorioz aipamenetan oinarritutako (mentionbased) metrika dela esaten da. B3 metrikak m aipamenaren response entitatean dauden aipamen zuzenen frakzioa begiratzen du, key multzoko entitateetako m aipamen bakoitzeko. R = P ki∈K P rj∈R |ki ∩ rj|2 |ki| P ki∈K |ki| (2.5) MUC metrikan egiten den moduan, doitasuna key eta response multzoak aldatuz kalkulatzen da. 33
Korreferentzia-ebazpena BLANC BLANC metrika, korreferentzia-ebazpena ebaluatzeko sortu zen Rand Indizearen (Rand, 1971) aldaera bat da. BLANC metrikak, korreferentzia-loturak eta ez-loturak erabiltzen ditu doitasuna, estaldura eta F balioa kalkulatzeko. Izan bitez Ck eta Cr, key eta responseko korreferentzia-loturen multzoak hurrenez hurren eta Nk eta Nr key eta response multzoetan dauden ezkorreferentzia loturak. Korreferentzia-loturen estaldura, doitasunak eta Fbalioak honela kalkulatzen dira: Rc = |Ck ∩ Cr| |Ck| , Pc = |Ck ∩ Cr| |Cr| , Fc = 2RcPc Rc + Pc (2.11) Ez-korreferentzia loturen estaldura, doitasun eta F-balioak berriz balioak honela kalkulatzen dira: Rn = |Nk ∩ Nr| |Nk| , Pn = |Nk ∩ Nr| |Nr| , Fn = 2RnPn Rn + Pn (2.12) BLANC metrikaren estaldura eta doitasun balioak lortzeko, korreferentzialoturen eta ez-korreferentzia loturen arteko batezbestekoa kalkulatzen da: R = Rc + Rn 2 (2.13) P = Pc + Pn 2 (2.14) Eta F-balioa honela kalkulatzen da: F = Fc + Fn 2 (2.15) 2.5. irudiko adibidea kontuan hartuz, honela kalkulatuko lirateke doitasuna, estaldura eta F-balioa BLANC metrika erabiltzen denean. Lehenbizi, Ck, Nk, Cr eta Nr lortu behar ditugu. Honakoak izango lirateke: 37
3 Improving Mention Detection for Basque Based on a Deep Error Analysis 3.0 Laburpena Artikulu honetan 2012an euskararako garatu genuen aipamen-detektatzailearen (Soraluze et al., 2012) hobekuntza prozesua azaltzen da. Sistema erregelatan oinarritutakoa da eta euskarazko aipamenen egiturak kontuan hartzen ditu. Sistema hori corpus txiki batean ebaluatu zen eta azken urteotan eman den corpusaren handitzeak sistema hobetzeko bidea ireki digu. Aipamen-detektatzaile bat garatzeko orduan garrantzitsua da aipamenen egiturak ondo aztertzea sistemak emaitza onak izango baditu. Hori dela eta, lehenbizi, euskarazko aipamen desberdinen egiturak analizatzen ditugu eta haien agerpen kopurua aztertzen dugu 12.792 aipamenez osatutako EPEC corpusean. 10 dira corpusean ageri diren aipamen motak, horietatik ugarienak izen-kate arruntak eta izen bereziak, % 80 baino gehiago. Horrek, indarra non jarri behar den jakiteko balio izan digu. EPEC corpuseko aipamen moten banaketa beste hizkuntzetakoen antzekoa den ikusteko, ingeleseko OntoNotes eta gaztelerako eta katalaneko An- Cora corpusetako aipamen moten agerpen kopuruarekin konparatu ditugu. Konparaketa horren emaitza 3.1 taulan ikus daiteke. Izen-kate arruntak antzeko proportzioetan agertzen dira gainerako hizkuntzetako corpusetan, hala ere ez da berdina gertatzen izen berezien kasuan. OntoNotes corpusean % 2,72 soilik dira izen bereziak eta % 13,5 eta % 12,43 gaztelera eta katalaneko AnCora corpusetan. Beste desberdintasun 43
3 - IMPROVING MENTION DETECTION FOR BASQUE BASED ON A DEEP ERROR ANALYSIS Aipamen-motak Eu En Es Cat Izen bereziak 23,82 2,72 13,5 12,43 Izenordainak 2,97 25,85 14,65 14,24 Edutezkoak 1,36 8,78 3,55 3,12 Aditz-izenak 2,26 1,93 - Postposizio-lokuzioetako aipamenak 4,68 - Mendeko perpausa duten izen-kateak 3,15 Elipsia 0,61 - Koordinazioa 2,87 - 3,41 3,97 Lekuzko adberbioak 0,53 - Izen-kate arruntak 57,75 58,85 60,62 62,86 3.1 taula Hizkuntza desberdinetako aipamen-moten konparaketa: Euskara (Eu), Ingelesa (En), Gaztelera (Es) and Katalana (Cat). esanguratsu bat izenordainen kopuruan dago. Izenordainen agerpen kopuru handiena ingeleseko corpusean gertatzen da, % 25,85 hain zuzen ere, eta kopuru hori txikiagoa da gaztelerako eta katalaneko corpusetan, % 14,65 eta % 14,24 hurrenez hurren. Hala ere, diferentziarik handiena euskarazko izenordainen kopuruarekin gertatzen da, % 2,97 soilik baitira izenordainak EPEC corpusean. Recasens and Hovy (2010) lanean aipatzen denez, AnCora corpusean pertsona izenordainen kopurua ingeleseko corpusekoa baino txikiagoa da, katalana eta gaztelera pro-drop hizkuntzak direnez, subjektu posizioan dauden izenordainak eliditu egin baitaitezke. Euskaraz, subjektu posizioan dagoen izenordaina eliditzeko aukeraz gain, objektu zuzena eta zeharkako objektua ere eliditu daitezke, three-way pro-drop hizkuntza baita. Hori izan daiteke euskaraz izenordainen kopurua ingelesez, katalanez eta gazteleraz baino txikiagoa izatearena. Corpus desberdinetan agertzen diren desberdintasunik handienak kontuan izanda, hau da, izenordainen eta izen berezien proportzioak, ikus daiteke bien baturak antzekoak direla hizkuntza guztietan. % 26,79 euskaraz, % 28,57 ingelesez, % 28,15 gazteleraz eta % 26,67 katalanez hurrenez hurren. Balio hauek hizkuntza bakoitzak izenordainen erabilera dela eta desberdin jokatzen dutela iradokitzera garamatza. Dirudienez, ingelesak izenordainak erabiltzeko joera handiagoa du testuan aurrerago agertu den zerbaiti erreferentzia egiteko, katalanak eta gaztelerak izen berezien eta izenordainen arteko oreka mantentzen dute, eta euskarak izenordainen ordez izen bereziak 44
Laburpena erabiltzeko joera nabarmenagoa duela dirudi, ziurrenik, bestela sor daiteken anbiguotasuna saihesteko. Aipamenak aztertu ondoren, aipamen detekziorako egindako lehen hurbilpena aurkezten eta ebaluatzen dugu. Ebaluaziorako, nazioartean ezagunak diren bi parekatze metodo erabili ditugu: Lenient Matching edo Partial Matching eta Strict Matching. Aipamen bat zuzena da, automatikoki detektatu den aipamenaren mugak urre-patroiaren (eskuz etiketatu den aipamenaren) mugen barnean badaude eta burua (head word) ere aipamenaren barnean kokatzen bada (Kummerfeld et al., 2011). Parekatze mota honi Lenient Matching edo Partial Matching esaten zaio. Hala ere, parekatze-metodo zorrotzagoak aplikatu izan dira. Adibidez, CoNLL-2011 Shared Task-en (Pradhan et al., 2011), Strict Matching metodoa erabili zen. Metodo honen arabera, aipamen bat zuzena dela kontsideratzen da, baldin eta soilik baldin, urrezko aipamenaren berdina bada. Oinarri-lerroa (B) nkatzeko lengoaia naturalaren prozesamendurako tresna generiko bat erabiltzen dugu, zatitzaile edo chunkerra hain zuzen ere. Aipamen egiturekin antzekotasun handiena duten egiturak zatitzaile edo chunkerrak itzultzen dituen izen-kateak izanik, egitura horiek aipamentzat hartzen ditugu hurbilpen honetan. % 64,28 puntuko F-measure balioa lortzen dugu ebaluaziorako Exact Matching protokoloarekin eta % 71,12 puntukoa Lenient Matching protokoloa erabiltzean. Zatitzaileak edo chunkerrak zehazki ez dira aipamenen detekzioa egiteko sortuak izan. Zenbait kasutan aipamen batzuk egitura sintaktiko konplexuagoak dituzte eta horrek, tresna hauen emaitzetatik lortzen diren aipamenen mugak batzutan zehazki zuzenak ez izatea dakar. Hori dela eta, tresna hauek doitu egin behar dira aipamenen detekzioa modu egokian egin ahal izateko. Aipamenen mugak doitzeko, zatitzailearen irteera egoera nituko teknologia erabiliz egokitzen dugu eta horrela emaitzak hobetzea lortzen dugu. Eskuz de nitutako erregelak konpilatuz Egoera Finituko Transduktoreak (Finite State Transducers, FST) lortu dira. Guztira 34 erregela de nitu ditugu eta horiek konpilatu ostean 12 FST lortu dira. 3.2 taulan hurbilpen honekin, Basque Mention Detector (BMD), lortutako emaitzak eta oinarri-lerroarekin (B) lortutakoak ikus ditzakegu. Basque Mention Detector-arekin, % 73,36 puntuko F-measure balioa lortzen dugu Exact Matching protokolorekin eta % 79,68 puntukoa Lenient Matching protokoloarekin. Beraz, 9,08ko eta 8,56 puntuko hobekuntzak lortu dira, hurrenez hurren, oinarri-lerroarekiko. Aipamen detekzioan hizkuntza baten ezaugarriak kontuan hartzen duen garrantziaz jabetzeko, gure aipamen-detektatzailearen emaitzak ingelesera45
Laburpena Errore-moten eta errore-kausen sailkapenean oinarrituta sistemaren erroreanalisia aurkezten da. Aipamenen % 32,09k erroreren bat dute. Horiek erabiliz errore-motak kuanti katzen ditugu eta ondoren errore bakoitzaren kausa identi katzen dugu. Errore-mota usuenak Missing Mention (MM), hau da, urre-patroiko aipamen bat ez da detektatu kasuen % 11,50ean gertatzen da eta Extra Mention (EM), urre-patroian ez dagoen aipamen bat itzultzen da, berriz, kasuen % 7,46an. Errore-kausa nagusienak, Incorrect Chunk Tag (ICT), chunkerrak itzultzen dituen etiketaren bat okerra da % 27,93an eta Missing Chunk Tag (MCT), chunkerrak ez du itzuli etiketaren bat % 18,92an. Horrela, aipamen-detektatzailearen errore-mota eta eta errore-kausen banaketa lortzen dugu eta horren aurrean 5 hobekuntza proposatzen eta inplementatzen ditugu aipamen-detektatzailea hobetuz (BIMD). Proposatutako hobekuntza horiek inplementatu ostean, erroreen % 10 konpontzea lortzen dugu eta aipamen-detektatzailearen emaitzak hobetzen ditugu. Emaitza horiek 3.4 taulan ikus ditzakegu. Zehazki esanda % 74,57 puntuko F-measure balioa lortzen du sistemak Exact Matching protokoloarekin eta % 80,57 puntukoa Lenient Matching protokoloa erabiltzean. Strict Matching Lenient Matching P R F1 P R F1 BMD 73,86 72,87 73,36 78,69 80,71 79,68 BIMD 74,67 74,47 74,57 79,26 81,92 80,57 3.4 taula Aipamen-detekzioan lortutako emaitzen hobekuntza. BMD=Basque Mention Detector, BIMD= Basque Improved Mention Detector. Errore-analisiak erakutsi digu aurreprozesaketaren ondorioz errore ugari gertatzen direla. Hori dela eta, aurreprozesaketarako tresnetatik jasotzen diren erroreek aipamen-detekzioan izan dezaketen eragina kuanti katzeko gure aipamen-detektatzailea partzialki urrezkoa den sarrerarekin ere ebaluatzen dugu. Sarrera partzialki urrezkoa dela diogu, sarrera horrek ez baititu hizkuntzaren maila guztiak eskuz etiketatuta. Eskuz etiketatutako lemak, kategoriak, azpikategoriak eta kate edo chunkak jasotzen ditugu. Funtzio sintaktikoak eta entitate izendunak automatikoki tratatuak izan dira. Egoera honetan, sistemak (BIMDg) % 85,89ko F-measure balioa lortzen du Strict Matching protokoloarekin eta % 89.06koa Lenient Matching erabiltzean, hau da, 11,32 eta 8,49 puntuko diferentzia, hurrenez hurren, aipamen automati47
3 - IMPROVING MENTION DETECTION FOR BASQUE BASED ON A DEEP ERROR ANALYSIS koak jasotzen dituen sistemaren (BIMDa) emaitzarekin konparatzen baditugu. Emaitzak 3.5 taulan ageri dira. Garbi ikusten da tresna automatiko batek jasotzen duen sarrerak berebiziko garrantzia duela aipamen-detekzioan emaitza onak lortzeko orduan. Strict Matching Lenient Matching P R F1 P R F1 BIMDa 74,67 74,47 74,57 79,26 81,92 80,57 BIMDg 84,95 86,84 85,89 87,06 91,15 89,06 3.5 taula Aipamen-detekzioan lortutako emaitzak sarrera automatikoarekin eta partzialik urrezkoa den sarrerarekin. Azkenik, aipamen-detekzioan eginiko hobekuntzek korreferentzia-ebazpenean duten eragina aztertzen da. Horretarako Soon et al. (2001) lanean oinarritzen den korreferentzia-ebazpenerako sistema sinple batek lortzen dituen emaitzak ebaluatzen ditugu, aipamen-detektatzaile ezberdinek lortutako aipamenak erabiliz. Oinarri-lerroko aipamen-detektzailea (B), euskararako sortu dugun lehenengo aipamen-detektatzailea (BMD) eta hobekuntzak aplikatuta dituena (BIMD) izan dira aztertu direnak. Lortutako emaitzak ataza honetan ohikoak diren metrikak erabiliz, 3.6 taulan ikus daitezke. MUC B3 CEAFm CEAFe BLANC CoNLL B 25,17 54,39 51,62 51,92 28,13 43,83 BMD 28,36 61,62 57,96 58,91 35,56 49,63 BIMD 29,28 62,65 58,69 59,65 36,77 50,53 3.6 taula Aipamen-detekzioaren eragina korreferentzia-ebazpenean. Aipamen-detekzioan oinarri-lerroa 9 puntu hobetzen dugun kasuan korreferentzia-ebazpeneko CoNLL neurria 5,8 puntu hobetzea lortu dugu, 43,83tik 49,63ra, eta errore-analisia egin ondoren proposatutako hobekuntzak inplementatu ostean aipamen-detekzioan hobetutako 1,21 puntuk CoNLL neurria 0,9 puntu hobetzea lortu dutela ikusi dugu, 49,63tik 50,63ra. Aipamendetekzioan emaitza hobeak lortzeak korreferentzia-ebazpenerako emaitzetan eragin zuzena duela ondorioztatzen dugu. Laburbilduz, euskarazko aipamen desberdinen egituren azterketan oinarritzen den aipamen-detektatzailea aurkeztu da. Aipamen-detektatzaile hori 48
Laburpena hobetzeko hainbat estrategia aplikatzen dira, hala nola egoera nituko teknologiaren erabilera eta errore-analisi batetik ondorioztatuko hobekuntzen inplementazioa. Aipamen detekzioan hizkuntza baten ezaugarriak kontuak hartzeak lortzen diren emaitzak hobetzen dituela frogatzen da eta sistemak jasotzen duen sarrerak ere berebiziko garrantzia duela ondorioztatzen dugu. Emaitza onak lortzeak korreferentzia-ebazpenean duen eragina ere aztertzen da. Bukatzeko, aipamen-detektatzaileak % 74,57 puntuko F-measure balioa lortzen du ebaluaziorako Exact Matching protokoloa erabiltzen denean eta % 80,57 puntukoa Lenient Matching protokoloarekin. 49
4 Adaptation of the Stanford Deterministic Coreference Resolution System to a morphologically rich language 4.0 Laburpena Artikulu honetan Stanfordeko korreferentzia-ebazpenerako sistema (Lee et al., 2013) euskararako egokitzeko egindako prozesua azaltzen da. Ezaguna da euskara bezalako hizkuntza batek urri dituela baliabide linguistikoak, hizkuntza handi eta ahaltsuen aldean. Hori dela eta, korreferentzia-ebazpena bezalako atazetarako tresna eraginkorrak garatzea erronka da. Gainera, hizkuntzarekiko guztiz independentea den sistema bat garatzea lan konplexua izan daiteke eta hizkuntzaren ezaugarriak kontuak hartzeak onurak ekartzen ditu. Egoera honetan, soluzio posible bat arloaren egoerako sistema bat hartu eta tratatu nahi den hizkuntzara egokitzea da. Gure kasuan CoNLL-2011 shared task atazan (Pradhan et al., 2011) emaitzarik onenak lortu zituen Stanfordeko korreferentzia-ebazpenerako sistema egokitu dugu. Sistema hori erregelatan oinarritutakoa da, eta oinarrian 10 bahe edo korreferentzia-ebazpenerako modulu espezi ko ditu. Doitasun handiena lortzen duten baheetatik hasiz eta doitasun baxuagoa dutenekin amaituz, banan banan aplikatzen dira sistemaren 10 baheak. Filoso a honi esker, lehenengo baheetan erabaki ziurrak hartzen dira (doitasun handia) eta ondorengoetan ez hain ziurrak, batzutan doitasuna kaltetuz baina estaldura hobetuz. Sistemaren arkitektura guztiz modularra izanik erraz integra daitezke korreferentzia-ebazpenerako bahe berriak, hori dela eta, garatua izan 91
4 - ADAPTATION OF THE STANFORD DETERMINISTIC COREFERENCE RESOLUTION SYSTEM ez den beste hizkuntza baterako egokitzapena errazten da. Dakigunez ingelesa eta euskara ezaugarri linguistiko desberdineko hizkuntzak dira. Adibidez, euskara eranskaria, buru-azkena, ordena librekoa eta pro-drop hizkuntza da, ingelesa aldiz ez. Ezaugarri horietaz gain, euskararen sistema nominalak ez du generorik eta izenordainek ez dute bizidun/ezbizidun propietaterik. Hori dela eta lehenik eta behin euskararen ezaugarriek korreferentzia-ebazpenean eduki dezaketen eragina aztertzen da, sistemaren egokitzapenean kontuan hartu beharrekoak, hain zuzen. Kontuan hartu behar diren ezaugarriak nkatuta, Stanfordeko unibertsitatean garatutako sistema aurkezten dugu bahez-bahe. Bahe bakoitza arretaz aztertzen dugu, zuzenean bahe hori aplikatzeak euskarazko corpusean sortzen dituen arazoak azalduz eta arazo horiei aurre egiteko soluzioak planteatuz. Kasu gehienetan jatorrizko bahea egokitzea nahikoa izan zaigu, beste batzuetan, aldiz, jatorrizko bahea kendu eta berri batez ordezkatu beharrean aurkitu gara, adibidez, morfologiaren erabilera zorrotzagoa egin behar izan den kasuetan. Euskaraz gertatzen den elipsiaren fenomenoa ingelesez gertatzen ez denez, aipamen eliptikoak tratatzeko bahe espezializatu berri bat ere txertatu dugu sisteman, jatorrizko sistemako 10 baheak 11 izatera pasatuz. 4.1 irudian ikus daitezke egokitutako sistemak dituen baheak. Egokitzapen-prozesuan erabilitako metodologia antzeko hizkuntzetarako baliagarria izan daiteke, adibidez, morfologia aberatsa duten hizkuntzetarako edota ordena libreko hizkuntzetarako. Euskarako egokitutako sistemak IXA taldean garatutako analisi-katearekin prozesatutako testuak eta euskararako sortutako aipamen-detektzailearen irteera jasotzen ditu sarrera moduan. Horiek erabiliz, gai da euskarazko testuetako korreferentzia-erlazioak identi katzeko. Egokitutako sistema eta oinarri-lerrotzat hartu dugun jatorrizko Stanfordeko sistema ebaluatzen dira esperimentazio fasean. Ebaluaziorako EPEC corpusa erabili da, guztira 4.360 aipamenez osatutako zatia hain zuzen ere. Bi sistemek aipamen automatikoekin lortutako emaitzak 4.1 taulan ikus daitezke eta urrezko aipamenak erabiltzean lortzen dituztenak berriz 4.2 taulan. Emaitzak konparatuz ikusi da egokitutako sistemak 7,07 puntuko hobekuntza lortzen duela CoNLL ebaluzio-metrikan aipamen-detekzioa automatikoki egiten den kasuan, eta 11,5eko hobekuntza urrezko aipamenak erabiltzen direnean. Hobekuntza horiek korreferentzia-ebazpenean hizkuntzaren ezaugarriak kontuan hartzeak berebiziko eragina duela erakusten dute. Hizkuntzaren ezaugarriez gain, aurreprozesaketarako tresnek korreferentzia-ebazpenean duten eragina ere aztertu dugu. Horretarako egokitutako 92
Laburpena 4.1 irudia Euskara egokitutako Stanfordeko sistemaren arkitektura. sistemak lortzen dituen emaitzak konparatu dira automatikoki detektatutako aipamenak erabiltzean eta urrezko aipamenak pasatzen zaizkionean. 4.1 eta 4.2 tauletako bigarren errenkadak aztertzen baditugu, urrezko aipamenak erabiltzean CoNLL metrika 20,38 puntu hobetzen dela ikus dezakegu, 55,74 izatetik 76,12 izatera pasatzen baita. Diferentzia nabarmena da eta garbi ikusten da aipamen-detekzioa zuzen egiteak berezibiziko garrantzia duela korreferentzia-ebazpenean. Ebaluazioa amaitzeko, bahe bakoitzak korreferentzia-ebazpenerako sisteman duen eragina aztertu da. Baheak modu inkrementalean gehitu dira eta bahe bakoitzaren ekarpena kuanti katu da. Ekarpenik handiena jatorrizko sistemako Exact String Match bahea ordezkatzeko erabili den, eta jatorrizkoak baino morfologiaren erabilera sakona egiten duen, Exact Morphology Match izeneko baheak egiten duela ikusi da. Egokitzapen-prozesuan jatorrizko Stanfordeko sistemaren baheen ordena93
Laburpena Laburbilduz, Stanfordeko korreferentzia-ebazpenerako sistema euskararako egokitu da eta testuen prozesamendu automatikorako IXA taldeko analisikatean integratu. Egokitzapen prozesuan euskararen ezaugarriak kontuan hartu ditugu eta metodologia bahez-bahe azaldu da beste hizkuntza batera egokitzeko prozesuaren erreplikagarritasuna ziurtatuz. 95
5 Enriching Basque Coreference Resolution System using Semantic Knowledge sources 5.0 Laburpena Euskarara egokitutako Stanfordeko korreferentzia-ebazpenerako sistemaren errore-analisia egin ondoren ezagutza semantikoa eta munduaren ezagutzaren gabezia antzeman dugu. Beraz, sistema ezagutza horrekin aberasteko asmoz WordNet eta Wikipedia baliabideak nola erabili diren azaltzen da artikulu honetan. Korreferentzia-ebazpena ebaluatzeko erabiltzen diren metrikek sistema bat korreferentzia-erlazioak ebazten zein ona den adierazten digute. Hala ere, metrika horiek ez dira gai sistema horren gabeziak detektatzeko, ez eta gabezia horiek nola konpon daitezkeen argitzeko ere. Errore-analisiak aukera egokia dira gabezia horiek identi katu eta soluzio bideragarriak planteatzeko. Errore-analisien onurak kontuan izanik, euskarara egokitutako Stanfordeko korreferentzia-ebazpenerako sistemari egindako errore-analisia aurkezten dugu lehenbizi artikulu honetan. Kummerfeld and Klein (2013) lanean korreferentzia-ebazpenean gertatzen diren errore-motak zazpi multzotan sailkatzen dituzte. Sailkapen hori oinarritzat hartu eta errore-mota horiek sortzen dituzten errore-kausak identi katu eta de nitzen ditugu guk. Guztira 7 errore-kausa identi katu ditugu. Errore-kausa horien artean, batzuk aipatzearren, aurreprozesaketa okerra, aipamen-detekzioko akatsak, eta semantikaren eta munduaren ezagutzaren beharra identi katu dira. Behin errore-motak eta errore-kausak zehaztuta, gure korreferentzia-ebaz119
5 - ENRICHING BASQUE COREFERENCE RESOLUTION SYSTEM USING SEMANTIC KNOWLEDGE SOURCES penerako sisteman errore-kausek errore-motetan zein proportziotan eragiten duten kuanti katzen dugu. Errore-analisiaren ondorio nagusitzat gure sistemak hainbat korreferentzia-erlazio ebazteko duen gabezia aipa genezake, zehatzago esanda, ebazpenerako ezagutza semantikoa eta munduaren ezagutza edo ezagutza entziklopedikoa beharrezkoa den kasuetakoa alegia. Adibide gisa, korreferentzia-ebazpenerako sistema ez da gai jakiteko Osasuna futbol taldea eta gorritxoak aipamenak korreferenteak direla, gorritxoak Osasunari deitzeko erabiltzen den goitizena dela ez dakielako. Munduaren ezagutza beharrezkoa den kasuak errore guztien % 9,86 dira, semantika beharrezkoa den kasuetan sortzen diren erroreak, berriz, % 6,42. Versley et al. (2016) autoreen arabera, sistema batean informazio lexikala eta munduari buruzko ezagutza txertatzean ez da erraza hobekuntzak lortzea baina posiblea eta erabat beharrezkoa da, hori dela eta, gure sistemak dituen gabeziek sortutako erroreak konpontzeko asmoz bi bahe berri, gehitu ditugu. Lehenengo baheak, Wikipedia sieve deiturikoak, Wikipediako orrialdeetako informazioarekin aberastutako aipamenak erabiltzen ditu. Aipamenak aberasteko, entity-linkingeko teknikak erabiltzen dira, entitate izendunak diren aipamenak dagokien Wikipediako orrialdearekin lotzeko. Bahearen helburu nagusia ezagutza entziklopedikoa beharrezkoa den korreferentziaerlazioak ebaztea da. Adibidez, bahea gai da Osasuna eta gorritxoak moduko aipamenak korreferenteak direla esateko. Bigarrengo baheak, Synonymy sieve deiturikoak, euskarazko WordNetetik erauzitako sinonimoen zerrenda erabiltzen du oinarrian, aipamenaren burua sinominoa duten eta bateragarriak diren aipamenak lotzeko. Bahe honek sistemaren gabezi semantikoaren ondorioz sortutako erroreak konpontzea du helburu, adibidez, gai da Libanoko parlamentua eta Libanoko Legebiltzarra bezalako aipamenak korreferentzia-kate berean biltzeko. Bi baheen nondik norakoak azalduta, horiek sisteman eragiten dituzten hobekuntzak aztertzeko, lau sistema ebaluatzen ditugu. Oinarri-lerrotzat bahe berriak gehitu gabe dituen sistema (1) hartzen dugu eta emaitza horiek Wikipedia sieve bahea bakarrik gehitzean lortzen direnekin (2) eta Synonymy sieve bahea soilik gehitzen direnekin (3) konparatzen dira lehenbizi. Azkenik, bi baheak batera gehitzean lortzen diren emaitzak (4) aurkezten dira. Aipatutako lau kasuetan aipamen automatikoak erabiltzean lortzen diren emaitzak 5.1 taulan ikus daitezke eta urrezko aipamenak erabiltzean lortzen direnak berriz, 5.2 taulan aurkezten dira. Wikipedia sieve eta Synonymy sieve baheak aplikatu ostean oinarri-lerroarekiko 0,24 hobekuntza lortzen dugu CoNLL metrikan aipamen auto120
6 Coreference Resolution for the Basque Language with BART 6.0 Laburpena Artikulu honetan ikasketa automatikoan oinarritzen den BART korreferentzia-ebazpenerako sistema euskarara egokitzeko egin dugun lehen hurbilpena aurkezten dugu. Sistema ingeleserako sortua izan zenez, ez da gai zuzenean euskara bezalako hizkuntza batean korreferentzia-ebazpena gauzatzeko. Tesi-lan honetako 2. kapituluan azaldu dugun moduan, sistemak bost modulu nagusi ditu oinarrian eta horiez gain hizkuntzaren ezaugarriak de nitzeko erabiltzen den Language Plugin deritzon modulua ere badu. Oinarrizko bost modulu horietako lau hizkuntzarekiko independenteak dira baina aurreprozesaketarako modulua ez dago ingelesa ez den beste hizkuntzak tratatzeko prestatua, hori dela eta, aipamenak kanpo-baliabideekin aurreprozesatuta eman behar zaizkio. Aurreprozesaketarako IXA taldean garatutako analisi-katea erabili da, analisi morfologikoa, analisi sintaktikoa, entitate izendunak eta chunkak lortuz. Gainera, aipamen-detekzioa egiteko euskararako garatu dugun aipamen-detektatzailea erabili da. Egokitutako sistemaren arkitektura 6.1 irudian ikus daiteke. Aurreprozesaketako informazio guztia, MMAX2 anotazio tresnak erabiltzen duen formatuan gorde da, BART sistemak hortik lortzen baitu korreferentzia-ebazpena gauzatzeko behar duen informazio guztia tratatu beharreko hizkuntza ingelesa ez den kasuetan. 137
6 - COREFERENCE RESOLUTION FOR THE BASQUE LANGUAGE WITH BART 6.1 irudia Euskarara egokitutako BART korreferentzia-ebazpenerako sistemaren arkitektura. Aurreprozesaketa kanpo-baliabideekin egiteaz gain, Language Plugin modulua ere egokitu dugu. Modulu hori da hizkuntza baten ezaugarri bereziak de nitzeko aukera eskaintzen duena. Hori dela eta, modulu horren barnean de nitu ditugu euskaraz korreferentzia-ebazpena gauzatzeko garrantzitsuak diren ezaugarriak, hala nola, izenordainen zehaztapena. Behin sistema euskara egokituta, EPEC corpusa erabiliz bi eredu ikasi ditugu. Lehenengoa oinarri-lerrotzat hartu dugu eta Soon et al. (2001) lanean oinarritutakoa da. Eredu hori aipamen-bikote eredua da, J48 sailkatzailea eta mota desberdinetako ezaugarriak (sintaktikoak, distantziak oinarritutakoak...) erabiltzen ditu korreferentzia-ebazpena gauzatzeko. Bigarren eredua, euskararen ezaugarrietara hobekiago egokitzen den eredu hedatua da. Ikasketarako ezaugarri gehiago gehitu zaizkio, adibidez, LemmaMatch ezaugarri morfologikoa edota distantzian oinarritutako DistanceSentence eta DistanceMarkable ezaugarriak. Eredu bakoitzean erabiltzen diren ezaugarriak 6.1 taulan ikus daitezke. Bi ereduen arteko konparaketa egiteko biak ebaluatu ditugu EPEC corpusaren testerako zatian. Ebaluazioak aipamen automatikoak eta urrezko aipamenak erabilita egin dira. Lortutako emaitzak 6.2 eta 6.3 tauletan ikus daitezke. 138
6 - COREFERENCE RESOLUTION FOR THE BASQUE LANGUAGE WITH BART R P F1 Aipamen-detekzioa 100 100 100 MUC Soon 23,62 78,66 36,34 Basque 49,49 57,28 53,10 B3 Soon 74,66 98,00 84,75 Basque 81,21 87,78 84,37 CEAFm Soon 75,58 75,58 75,58 Basque 76,59 76,59 76,59 CEAFe Soon 91,11 70,29 79,35 Basque 82,10 77,64 79,81 BLANC Soon 57,08 89,79 61,68 Basque 66,78 75,99 70,34 CONLL Soon - 66,81 Basque 72,42 6.3 taula Urrezko aipamenekin lortutako emaitzak. Aurreprozesaketak korreferentzia-ebazpenean duen eragina ere aztertu dugu, eredu bakoitzak aipamen automatikoekin eta urrezko aipamenekin lortzen dituen emaitzak konparatuz. Lehenenego ereduaren kasuan 16,76 puntu igotzen dira CoNLL neurrian urrezko aipamenak erabiltzen direnean. Bigarren ereduaren kasuan igoera 18,8 puntutakoa da. Igoera nabarmenak dira, aurreprozesaketa eta aipamen-detekzioa egoki egitearen onurak azaleratzen dituztenak. Sistemaren gabeziez jabetzeko ebaluazio kualitatiboa egin da. Egindako errore-analisia azaltzen da, gaizki ebazten diren kasu nabarmenenak azalduz. Errore analisi horretatik ondorioztatuta, ikasketa automatikoa erabiltzeko euskara bezalako hizkuntza batean ager daitezkeen erronkak azaltzen ditugu, baliagarriak izan daitezkeen ezaugarrien inguruko hausnarketa planteatuz. Euskararen sistema nominalak generorik ez izatea, eta izenordainek bizidun/ez-bizidun propietateak ez izatea, izenordainen ebazpenerako distantzian oinarritutako ezaugarriak baliagarriak direla erakutsi digu hausnarketak, hala ere ezaugarri berrien azterketa sakonagoa egin beharra dago emaitza hobeak lortzeko. Laburbilduz, BART ikasketa automatikoan oinarritutako korreferentziaebazpenerako sistema euskararako egokitu dugu. Horretarako aurreprozesaketa kanpo-baliabideekin egiteaz arduratu gara eta Language Plugin modulua egokitu dugu euskararen ezaugarriak erabili ahal izateko. Bi eredu ikasi eta 140
Laburpena ebaluatu ditugu, oinarri-lerroa hobetzea lortuz eta ezaugarri morfologikoek eta distantzian oinarritutakoek euskara bezalako hizkuntza batean ikasketa automatikoa gauzatzeko orduan duten garrantziaz jabetuz. 141
7 Improving BART coreference resolution system for Basque with semantic knowledge 7.0 Laburpena Artikulu honetan euskararako egokitutako BART korreferentzia-ebazpenerako sistemaren hobekuntza aurkezten dugu, horretarako Wikipediatik erauzitako ezagutza erabilita. Oinarritzat 6. kapituluan aurkezten den euskarara egokitutako sistema, Soon et al. (2001) lanean oinarritutakoa, hartzen da. 16 ezaugarri erabiliz entropia maximoan oinarritutako sailkatzaile bat ikasten dugu EPEC corpusa erabiliz eta ikasketatik lortutako eredua oinarri-lerrotzat nkatzen da. Ondoren, BART sistemari ezagutza entziklopedikoa txertatzeko jarraitu dugun metodologia azaltzen da. 2107ko euskarazko wikipediaren erauzketatik lortutako 263.316 artikuluak erabiliz, ikasketa garaian erabiltzeko hiru ezaugarri semantiko berri sortu dira eta horiek sisteman integratzeko beharrezko den inplementazioa gauzatu dugu. Erauzketa SQL formatuan egiten da, beraz, informazio hori biltegiratzeko datu-base erlazional bat sortu behar izan da. Sortutako ezaugarri bakoitzak erabiltzen duen informazioa datu-base erlazionaleko taula batean gordetzen da. Lehenengo ezaugarriak, WIKI_ALIAS deiturikoak, wikipediako orrietan aurkitzen diren piped link izeneko egitura bereziak erabiliz lortutako entitateen izen-laburdurak, pseudonimoak eta laburtzapenak erabiltzen ditu. Informazio hori erabiliz gai da, adibidez, Ibarretxe izen laburtuaren jatorriko izena Juan Jose Ibarretxe dela jakiteko edota PP laburtzapenaren euskaraz153
7 - IMPROVING BART COREFERENCE RESOLUTION SYSTEM FOR BASQUE WITH SEMANTIC KNOWLEDGE ko hedapena Alderdi Popularra dela. Guztira 93.240 sarrera dituen taula sortu da datu-basean. Adibide moduan ikus 7.1 taula. Aliasa Orria Ibarretxe Juan Jose Ibarretxe Joseba Irazu Bernardo Atxaga Alderdi Popularra PP 7.1 taula Piped link egiturak erabiliz Wikipediatik lortutako adibide batzuk. Bigarren ezaugarriak WIKI_REDIR du izena eta Wikipediako orrialdeek erabiltzailearentzako modu gardenean egiten den orrialdeen arteko berbideraketatik lortutako informazioa erabiltzen du oinarrian. Wikipediako orrialde hauen helburua, erabiltzailea orrialde egokira bideratzea da. Horretarako, akronimoen hedapena eginez, idazketa erroreen zuzenketa proposatuz eta anbiguotasunik ez duten orrialdeak eskainiz. Berbideraketa horiek oso informazio erabilgarria eskaintzen digute zenbait korreferentzia-erlazio ebazteko. Adibidez, Osasuna bilaketa sarrerak Osasuna futbol kluba wikipediako orrialdera berbideratzen gaitu. Proposatutako berbideraketa berri horretatik, adibidez, Osasuna futbol klub bat dela lor dezakegu. Informazio hori gero, Osasuna eta futbol kluba moduko aipamenak korreferentzia-kate berean biltzeko oso baliagarria izango da. 118.131 sarrera dituen taula sortu da. Adibide moduan ikus 7.2 taula. Aliasa Orria EEBB Amerikako Estatu Batuak Osasuna Osasuna futbol kluba Buda Siddahata Gautama 7.2 taula Berbideraketetatik lortutako adibideak. Azken ezaugarriak, WIKI_LISTS deiturikoak alegia, Wikipediak eskaintzen dituen orrialde berezi batzuetatik lortutako informazioa erabiltzen du. Wikipedian badira gai konkretu bateko orrialdeen zerrenda biltzen dituzten orriak. Adibidez, Euskal Herriko futbolarien zerrenda orrialdeak Euskal Herriko futbolariak biltzen ditu eta futbolari bakoitzari dagokion orrialderako esteka gordetzen du. Horretarako, zerrenda-orrialde bakoitzean aurkitzen 154
Laburpena den sarrerak hartu, eta sarrera bakoitzari zerrendak de nitzen duen ezaugarria gehitu diogu. Adibidez, Imanol Agirretxe sarrera Euskal Herriko futbolarien zerrenda orrialdean aurkitzen denez, Imanol Agirretxe futbolari eta euskal herriko futbolari ezaugarriez aberastu da. 20.276 sarrera dituen taula sortu da. Adibide moduan ikus 7.3. taula. Izena Ezaugarriak Imanol Agirretxe futbolari#Euskal Herri futbolari Txomin Agirre idazle#Bizkaia idazle#euskaltzain Izurde muturluze espezie#balea espezie Gregorio Ibarretxe alkate#Bilbo alkate#ospetsu 7.3 taula Zerrenda orrialdetatik lortutako adibideak. Hiru ezaugarriak lortu eta inplementatu ondoren, oinarri-lerroko eta sistema aberastuaren ebaluazioa aurkezten da. Aipamen automatikoekin lortutako emaitzak 7.4 taulan ikus daitezke, eta urrezko aipamenekin lortutakoak, berriz, 7.5 taulan Aipamen automatikoak MD MUC B3 CEAFm CEAFe BLANC LEA CoNLL B 73,79 40,45 61,49 59,54 59,80 43,17 45,40 53,91 B+Wiki 73,79 40,98 61,66 59,82 60,00 43,48 45,97* 54,21 7.4 taula Aipamen automatikoak erabiliz lortutako emaitzak. ∗ duten balioak esanguratsuak dira Paired Student's t-testarekin. p-value < 0,05 Urrezko aipamenak MD MUC B3 CEAFm CEAFe BLANC LEA CoNLL B 100 54,32 85,04 77,83 80,81 71,63 63,90 73,39 B+Wiki 100 55,38* 85,30* 78,17 81,14 72,07* 64,74* 73,94* 7.5 taula Urrezko aipamenak erabiltzean lortutako emaitzak. ∗ duten balioak esanguratsuak dira Paired Student's t-testarekin. p-value < 0,05 Ebaluazioan lortutako emaitzak aztertuz, metrika guztietan ezagutza entziklopedikoa erabiltzean oinarri-lerroko sistema hobetzea lortu dugula ikusten da. CoNLL metrika 0,3 puntu hobetu dugu aipamen automatikoak erabiltzean eta 0,55 puntu urrezko aipamenekin. Hizkuntza gutxitu batean ere 155
7 - IMPROVING BART COREFERENCE RESOLUTION SYSTEM FOR BASQUE WITH SEMANTIC KNOWLEDGE baliabide semantikoak erabiliz hobekuntzak lortzea posible dela erakutsi dugu, nahiz eta hizkuntza horietako baliabideen estaldura, hizkuntza nagusiagoetakoek dutena baino txikiagoa izan. Laburbilduz, euskarako egokitutako BART sistema Wikipediatik erauzitako hiru ezaugarri semantiko berrirekin hobetzea lortu dugu. CoNLL metrika 0,3 puntu hobetu da aipamen automatikoak erabiltzean eta 0,55 puntu urrezko aipamenekin. 156
8 Ondorioak eta etorkizuneko lanak Tesi-lan honetan euskararako korreferentzia-ebazpen automatikoan egin diren lanak aurkeztu dira. Azken kapitulu honetan, egindako lanaren analisitik ateratako ondorio nagusiak eta sortu diren etorkizunerako ikerlerroak zerrendatzen dira. 8.1 Ondorioak 1. Atala: Aipamen-detekzioa. Euskarazko aipamenen azterketa linguistikoan oinarritzen den euskararako aipamen-detektatzaile automatikoa garatu da. Aipamen desberdinen egiturak azaldu eta analizatu ditugu eta beraien agerpen kopurua aztertu dugu EPEC corpusean. Estrategia desberdinak aplikatu ditugu aipamen-detektatzaile sendo eta eraginkorra sortzeko eta aipamen hobeak lortzeko asmoz. Aipamen-detekziorarko besterik gabe aurreprozesaketarako erabiltzen diren tresna generikoak erabiltzeak ez dituela emaitza onak ematen ikusi dugu, hain zuzen, % 64,28ko F-measure balioa Strict Matching protokoloa erabiltzean eta % 71,12koa Lenient Matching erabiltzean. Ondorioz, aurreprozesaketarako tresna hauen irteera eta egoera nituko teknologia erabiliz sortutako hainbat transduktoreri esker aipamendetekzioko emaitzak hobetzea lortu dugu, % 73,36ko F-measure balioa Strict Matching protokoloarekin ebaluatzean eta % 79,68koa Lenient 171
8 - ONDORIOAK ETA ETORKIZUNEKO LANAK Matching erabiltzean. Beste modu batera esanda, transduktoreak gehitzearekin 9 puntuko hobekuntza lortzen dugu Strict Matching protokoloari dagokionez eta 8koa Lenient Matching aplikatzean. Errore-analisi sakona gauzatu dugu, aipamen-detekzioan gerta daitezkeen erroreen sailkapen berri bat proposatuz eta gure aipamen-detektatzaileak egiten dituen erroreen kausen azterketa eginez. Erroreanalisi honetatik lortutako ondorioek bost hobekuntza proposatzera eraman gaituzte, 1,21 puntuko hobekuntza lortuz ebaluaziorako String Matching erabiltzean eta 0,89 puntukoa Lenient Matching ebaluazioprotokoloarekin. Aipamen-detekzioan aurreprozesaketarako tresna automatikoek izan dezaketen eragina aztertu dugu. Hori dela eta, partzialki urrezkoa den sarrera (eskuz etiketatutako lemak, kategoriak, azpikategoriak eta kate edo chunkak) erabiliz gure aipamen-detektatzailea ebaluatu dugu. Lortutako emaitzek erakutsi dute aipamen-detekzioan egindako erroreak nabarmenki murrizten direla urrezko sarrera erabiltzen den kasuan: zenbat eta aurreprozesaketarako tresna hobeak, are eta emaitza hobeak lortzen dira aipamen-detekzioan. Urrezko sarrera erabiltzean % 85,89ko F-measure balioa lortzen da Strict Matching protokoloa erabiltzean 11,42 puntu hobea sarrera automatikoa erabiltzean lortzen dena baino. Ebaluaziorako Lenient Matching protokoloa aplikatzean % 89,06ko F-measure balioa lortzen da, 8,48 puntu hobea sarrera automatikoarekin lortzen dena baino. Aipamen-detekzioak korreferentzia-ebazpeneko emaitzetan izan dezakeen eragina aztertzeko, garatu dugun aipamen-detektzailea korreferentzia-ebazpenerako sistema batean integratu dugu eta emaitzak aztertu aipamen-detektatzailea hobetu aurretik eta ondoren. Adibidez, aipamen-detekzioan oinarri-lerroa 9 puntu hobetzen dugun kasuan korreferentzia-ebazpeneko CoNLL neurria 5,8 puntu hobetzea lortu dugu eta errore-analisi ondoren proposatutako hobekuntzak inplementatu ostean hobetutako 1,21 puntuk CoNLL neurria 0,9 puntu hobetzea lortu dutela ikusi dugu. Esperimentu hauen emaitzak aztertuz garbi ikusi dugu aipamen-detekzioak berebiziko garrantzia duela korreferentziaebazpenean lortzen diren emaitzetan. 172
Ondorioak Baliabideak Euskarako aipamen-detektatzailea Aipamen eta korreferentzia-mailan etiketatutako urre-patroia1 2. Atala: Korreferentzia-ebazpena. Erregelatan oinarritutako sistema. Stanford unibertsitatean garatutako korreferentzia-ebazpenerako sistema automatikoa euskararako egokitu dugu bahe berriak sartuta eta besteak egokituta. Sistemak IXA taldeko analisi-katearekin prozesatutako testuak eta garatutako aipamen-detektatzailearen irteera jasotzen ditu sarrera moduan. Horiek erabiliz, gai da euskarazko testuetako korreferentzia-erlazioak identi katzeko. Egokitzapen-prozesuan euskararen ezaugarriak kontuan hartu ditugu, adibidez, morfologiaren erabilera sakonagoa egiten dugu, hizkuntza eranskariaren ezaugarriak hobeto lantzeko. Egokitzapen prozesua modu zehatzean azaldu dugu, bahez bahe, sistema beste hizkuntzetara egokitzeko prozesuan lagungarri izan dadin. Egokitutako sistemaren ebaluazioak egin ditugu automatikoki lortutako aipamenak eta urrezko aipamenak erabiliz eta lortutako emaitzak oinarri-lerroko sistemarekin konparatu ditugu. Korreferentziaebazpenerako erabiltzen diren ebaluazio metrika guztietan egokitutako sistemak oinarri-lerroko sistemak lortzen dituen emaitzak gainditu ditu. CoNLL F1 neurria 7,07 puntu hobetzen du egokitutako sistemak aipamen automatikoak erabiltzean eta 11,5 puntu sistemari urrezko aipamenak ematen zaizkionean. Sistemaren ebaluazioa amaitzeko, bahe bakoitzaren ekarpena aztertu da, horiek modu inkrementalean gehituz eta euskara bezalako hizkuntza eranskari batean korreferentziaebazpena egiteko morfologiak duen garrantziaz jabetu gara. Gure sistemak lortutako emaitzak beste hizkuntza batzuetarako garatu diren sistemek lortzen dituztenekin konparatu ditugu. Gure emaitzak parekoak dira. 1http://ixa2.si.ehu.es/epec-koref/epec-koref_v1.0.tgz 173
8 - ONDORIOAK ETA ETORKIZUNEKO LANAK Sistemaren errore-analiasi gauzatu dugu, errore-motak eta errore-kausak zehaztuz. Errore-analisi horren ondorioz gure sistemak munduaren ezagutza eta ezagutza semantikoa beharrezkoa den korreferentzia-erlazioak ebazteko duen gabeziaz jabetu gara. Euskararako egokitutako Stanfordeko sistema aberastu dugu bi bahe berri gehituz. Lehenengo baheak entitate izendunak diren aipamenak munduaren ezagutzarekin aberasten ditu dagokien Wikipediako orrialdearekin lotu ondoren. Bigarren baheak, euskal WordNetetik erauzitako sinonimoen zerrenda erabiltzen du bi aipamen korreferenteak diren edo ez erabakitzeko. Bi baheak aplikatu ostean, CoNLL F1 neurria 0,24 hobetzea lortzen du sistemak aipamen automatikoak erabiltzean eta 0,39 puntu berriz urrezko aipamenekin. Bi bahe berri hauek erabiltzen dituen sistemaren errore-analisia egin ostean ikusi da, euskarako Wikipedia eta Wordnet ezagutza-baseen estaldura baxuagoa dela, adibidez, ingeleserako Wikipedia eta WordNetarekin konparatzen baditugu. Lortzen diren hobekuntzak, hala ere, beste hizkuntzetarako sistemei ezagutza semantikoa eta munduaren ezagutza txertatzean lortzen dituztenaren antzekoak dira. Bi baliabide hauen tamaina hobetzeak emaitzen hobekuntza handiagoa lortzen lagunduko ligukeela suposatzen dugu, nahiz eta garbi eduki sarritan ezagutza semantikoa eta munduaren ezagutza beharrezkoa duten korreferentziakasuak konplexuak izan ohi direla. Baliabideak Erregelatan oinarritutako euskararako korreferentzia-ebazpenerako sistema2 Bi lexikoi 2http://ixa2.si.ehu.es/ixakat/ixa-pipe-coref-eu.php 174
Ondorioak 3. Atala: Korreferentzia-ebazpena. Ikasketa automatikoan oinarritutako sistema. BART ikasketa gainbegiratuan oinarritutako korreferentzia-ebazpenerako sistema egokitu dugu euskara tratatu ahal izateko. EPEC corpusa erabiliz bi eredu ikasi ditugu, lehenengoa Soon et al. (2001) lanean oinarritutako eredua oinarri-lerro bezala nkatu dugu, eta bigarrena, euskararen ezaugarrietara hobeki egokitzen den eredu hedatua. Bi ereduak ebaluatu ditugu, aipamen automatikoak eta urrezko aipamenak erabilita, eta emaitzek erakutsi digute euskararen ezaugarriak kontuan hartzen dituen ereduak nabarmenki hobetzen duela oinarri-lerroa metrika guztietan. Ikasketa automatikoa erabiltzeko euskara bezalako hizkuntza batean, adibidez, sistema nominalak generorik ez izateak eta izenordainek bizidun/ez-bizidun propietateak ez izateak sor ditzakeen erronkak azaldu ditugu. BART sistema hobetu dugu Wikipediatik erauzitako informazioa erabilita. Hiru ezaugarri semantiko berri lortu dira Wikipediatik erauzitako munduaren ezagutzatik eta BART sisteman inplementatu dira. Oinarri-lerroko sistema hobetzea lortu dugu metrika guztietan informazio semantikoa erabiltzean eta CoNLL metrika ere hobetu dugu, 0,3 puntu aipamen automatikoak erabiltzean eta 0,55 puntu urrezko aipamenekin. Hizkuntza gutxitu bateko baliabideak erabiliz ere hobekuntzak lortzea posible dela erakutsi dugu, nahiz eta hizkuntza horietako baliabideen estaldura ez izan, adibidez, ingelesa bezalako hizkuntza nagusi bateko baliabideen estaldura bezain zabala. Baliabideak Ikasketa automatikoan oinarritutako euskararako korreferentziaebazpenerako sistema Wikipediatik erauzitako munduaren ezagutza duen datu-basea 175
8 - ONDORIOAK ETA ETORKIZUNEKO LANAK 8.2 Etorkizuneko lanak Etorkizuneko lanei dagokionez honako ikerketa lerroak jorratzeko asmoa daukagu: Stanfordeko sistemari dagokionez, aipamen pronominalen eta eliptikoen korreferentzia-ebazpena hobetzeko asmoa dugu. 5.2 atalean aurkeztutako errore-analisiak erakutsi duen moduan errore guztien % 12 baitira gutxi gorabehera. Gaur egun, WordNet erabiliz bi hitzen arteko antzekotasun balioak ari gara ezaugarri moduan inplementatzen BART sisteman. Lan horrekin amaitu eta Strube and Ponzetto (2006) lanean aurkezten den metodologia jarraituz Wikipediako kategoria-sistema erabiliz erauzitako grafoarekin bi aipamenen arteko antzekotasuna lortzeko gai den ezaugarria ere inplementatu nahi dugu. WordNetetik eta Wikipediatik lortutako antzekotasun balioen ezaugarriak gehitu ondoren, beharrezkoa ikusten dugu, BART sistemaren errore-analisi sakonagoa egitea, gabeziez jabetzeko eta hobekuntza berriak planteatzeko. Euskararen sistema nominalak genero eta bizidun/ez-bizidun propietateak ez izateak sortzen dituen erroreak konpontzeko, ikasketarako ezaugarri berrien azterketa egin nahi dugu. Interesgarria izango litzateke erregelatan oinarritutako eta ikasketa automatikoko tekniken abantailak eta onurak konbinatzea, Chen and Ng (2012) edo Lee et al. (2017) lanetan aurkezten den antzera, sistema hibrido bat sortuz. EPEC corpusa osorik etiketatu nahi dugu aipamen eta korreferentzia mailan. Prozesua modu semi-automatikoan egin nahi dugu, horretarako lehenbizi garatu dugun aipamen-detektatzailea erabiliz aipamen guztiak etiketatuko ditugu. Ondoren, hizkuntzalariek sistemak egiten dituen akatsak eskuz zuzendu eta behin aipamen guztiak zuzen etiketatuta daudela korreferentzia-erlazioak etiketatuko ditugu modu automatikoan. Bukatzeko, erlazio okerrak eskuz zuzendu beharko lirateke. 176
Etorkizuneko lanak Korreferentzia-ebazpenak hizkuntzaren prozesamenduko aplikazioren batean, adibidez itzulpen automatikoan, izan dezakeen eragina sakon aztertu nahi dugu. 177 |
addi-e7a979ef3b67 | https://addi.ehu.es/handle/10810/23635 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2017 | science | Eguren Zubeldia, Peru | eu | Neska kirolarien egoera eskola garaitik goi mailako txapelketeraino | LABURPENA: Nesken eskubideak aldarrikatuz, mugimendu feministek bide latza ibili dute. Urte askotan zehar, eta gaur egun ere, gizarteak barneratuta duen matxismoaren aurka borrokatu da, gehiengoaren ideal eta estereotipoen aurka jokatuz. Gizartean nesken diskriminazio egoerak gutxitu direla eta sexuen eskubide eta aukerak berdintzen doazela dioten arren, egundoko ibilbidea geratzen da. Beraz, elkarrizketa batzuen bidez, gaur egun goi mailako kirolarien artean neskek bizitzen dituzten diskriminazio egoerak aztertuko ditugu. Beren kiroleko lehen urteetatik gogoratzen dutena egungoarekin alderatuko da, azkenik diskriminazio egoera ezberdinetatik ateratzeko aukera posibleak identifikatuz. Hurrengo lerroetan zehar sexu eta genero kontzeptuak azalduko dira, estereotipoek sexu diskriminazioan eduki ditzakeen ondorioak aipatuz. Ondoren, neskek hezkuntzan bizi izandako eskubide eta aukera gora-beherak gainetik aipatuko dira, garrantzi handia eduki zuten zenbait lege eta hezkuntza erreforma argituz. Azkenik, neskek kirol munduan edukitako garapenari errepaso labur bat emango zaio. Elkarrizketak eta hauetatik lorturiko emaitzak aztertu ondoren, argi ikus daiteke neska kirolariek, beren egunerokoan, diskriminazio egoera ezberdin ugari bizi dituztela. Hala ere, egoera honen analisi hobe bat egiteko denbora gehiago, elkarrizketatuen kopuru handiagoa eta hauek praktikatzen duten kirol aniztasun zabalagoa beharko genuke. Hitz-gakoak: kirola, sexu estereotipoak, diskriminazioa, aukera-berdinketa.
15 4.2.2. Informazioaren bilaketa eta trataera
……….17 5.1.3. Izan dituzten aukerak
21 5.2.3. Txapelketak
………. 27 5.3.4. Berdinketa ezinezkoa
1. SARRERA Gizarteak, sexuarekiko diskriminazioaren aurka borrokatzeko zenbait lege garatu eta ezarri ditu. Hala ere, badirudi estereotipoak eta diskriminazioak ez direla gainditu, egunerokoan horien errepresentazio ezberdin ugari ikuskatuz. Gizartean gizona emakumeen gainetik kokatzen da, mundua bere inguruan eraikiz, eta ondorioz sexu ezberdinen artean aukera, balorazio, tratu… mailaketa bat egiten da, emakumeak gizonen azpian egonda. Gainera, zenbait diskriminazio mota ez dira batere errazak behatzeko, eta hauek izan daitezke galbidetsuenak. Begiesteko zailenak diren bazterkeriek gizartearen kontzientziatze lan handiagoa behar dute, hauek txikitatik sakondu eta nahi gabe gauzatzen direlako. Kirol munduan sartzen bagara gutxiespen hau are gehiago ikus daiteke. Hemen gizonen egoera fisikoan oinarritutako kirolak sortu eta hobetzen joan dira. entrenamendu eta jarduerak ere hauen gaitasun fisikoetara egokituz. Beraz, emakumeak ez zuen toki gehiegirik aurkitzen mundu honetan, hasieratik gizartea kontran baitzuen. Kirola mutilen mundua zen eta emakumeek ez zeukaten lekurik. Baina ateak zeozer zabaldu zirenean ez zen mutilen egoera berean izan, sekulako desabantailak edukiz, eta asko saiatu arren gizonen mailara iristea ia ezinezkoa suertatzen zitzaien. Nola ez, eginikoa beste sexuaren ezaugarri fisiologikoei bideratuta egonda, emakumezkoek duten desabantaila latza da.
2. MARKO TEORIKOA Sexuaren ondorioz kirol munduan dauden desoreka eta diskriminazio egoerak aztertzeko zenbait kontzeptu aztertuko dira. Hasteko, sexua eta generoa kontzeptuak argituko ditugu (Juaristi, 2016), batzuetan berdintzat kontsideratzen dira eta. Horretarako, interesgarria da nesken historia kirol eta hezkuntza munduan lantzea, non lehenik nesken kirol heziketaren eboluzioari so egingo diogun; ondoren neskak kirol profesionalean eduki duten bilakaera aztertuaz, prentsa munduan, Joko Olinpikoetan (JJOO), … izan duten bilakaera errepasatuz. Honako hau aurrera eraman eta ahalik eta zehatzena izateko hainbat autoreen ikuspuntuak kontuan hartu eta erabili egingo dira.
2.1 SEXUA ETA GENEROA Beharrezkoa iruditzen zait sexu eta genero kontzeptuak argitzea eta beraien arteko ezberdintasunak aipatzea, gizartearen ikuspuntutik nesken eta mutilen arteko diskriminazio edota desoreka egoera asko sexu ezberdintasunaren ondorio kontsideratzen baitira (Scraton, 1992). Beraz, pertsonen sexua biologia arloko kontzeptu bat da non gizon eta
emakumeen desberdintasun anatomiko, kromosomiko eta hormonalen ondorio diren. Generoa, berriz, gizarteratzean eraikitzen da, femeninoa eta maskulinoa kontsideratzen denari erreferentzia eginez, eta hortaz, leku eta momentuaren araberako kontzeptu aldaketez eraginda. Beraz, esan dezakegu, sexua “den” bitartean generoa “eraiki” egiten dela, eta ondorioz beraien artean ezberdintzen diren kontzeptuak direla. Hala ere, kontzeptu horien arteko ezberdintasunek ez dute esan nahi generoak sexuaren diferentzia biologikoak deuseztatzen dituenik, baizik eta, femenino eta maskulino kontzeptuen interpretazioa egiteko garrantzi gutxi duela (Pérez-Quintana, 2014). Beraz, biologiaren ikuspuntutik, sexua gameto arren (espermatozoideak), emeen (obuluak) edo bi hauen (organismo hermafroditak) eramaileak ezberdintzen dituen organismo baten ezaugarri biologikoen multzoari deritzo (Herrero eta Pérez, 2007). Gaur egun, gizakion ezaugarri sexualen honako sailkapen hau edukiko genuke: primarioa edo genetikoa (gorputz osoko zeluletan aurki ditzakegun gen eta kromosometan dago), sekundarioa (emeetan obulutegi, obulu eta hormona emeak edukitzea; eta gizonetan, barrabilak, espermatozoideak eta hormona arrak edukitzea), tertziarioa (arren eta emeen ernal-traktoen arteko desberdintasunak, arretan semen-besikula, prostata, kanpo ernalorganoak, …; eta emeetan berriz, Falopioren tronpak, umetokia, alua, …), kuaternarioak (ezaugarri somatikoak: bularren hazkundea, ile eta grasen banaketa, hezurduraren forma, ahotsa…) eta azkenik psikikoak (libidoa, bikote sena, ama sena…). Honela, gizartearen gehiengoa gizon edo emakume kategorian sartzeko aukera genuke, nahiz eta oraindik badagoen jendea ez dela kategorizazio hauetan sartzen eta DSD (Garapen Sexualaren Nahastea) deritzon kategorian egongo litzatekeela eta “hermafroditismo”, “pseudohermafroditismo”, “tercer sexo”, … bezalako terminoak deuseztatzeko eratua (Herrero eta Pérez, 2007). Generoari dagokionez, sistema edo talde baten barruan gizonei eta emakumeei atxikitzen zaizkien jokaera-arauen multzo bezala defini genezake (Herrero eta Pérez, 2007). Beraz, generoa emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun sozial eta kultural guztiak dira, fisiologikoak izan ezik. Gizartean emakume eta gizonen izaerei ezartzen zaizkien portaera edo paperak dira; hortaz, “generoa gizarteak sortua da” (Vizcarra, Macazaga eta Rekalde, 2009). Beraz, ondoriozta daiteke “genero” terminoa ez dela iraunkorra eta kulturaren arabera, historiako momentu ezberdinetan eta norberaren bizitzan zehar aldatzen doala (Scraton, 1992). Pérez-Quintanak (2014) dion bezala, sozializazioaren bitartez pertsonek genero estereotipoekin duten atxikimendua elikatzen da, norberaren jaiotzatik sexuaren araberako
Informazio sareetan ere estereotipoen errefortzu bat aurki dezakegu, bereziki kirol sailean, non emakumeen egoerari kalte egiten zaion. Gizonen kirolei balio handiagoa ematen zaie, neskek soldata baxuagoak dauzkate, babesle gutxiago daude, ez zaie aukera bera eskaintzen postu teknikoak lortzerako orduan (entrenatzaileena bezala)… Esan daiteke, emakumeei sexuaren araberako genero rolak ezartzen zaizkiela (Martínez, et al., 2015). 2.3 NESKEN HEZKUNTZAREN HISTORIA Sexuaren arabera diskriminazio egoera ugari aurki daitezke historian zehar, eta hurrengo lerroetan Espainiako hezkuntzak eduki duen eboluzioa (gainetik) aipatuko da. Horretarako, hezkuntzan neskek eduki dituzten eskubide, askatasun, mugak, trabak … aztertuko ditugu. Baina prozesu hauek aztertzen hasi aurretik zenbait ideia eta kontzeptu azaltzea eta argitzea ezinbestekoa iruditzen zait. Esaterako, Subiratsek (2014) dion bezala, hezkuntza sistemak gizonentzat pentsaturiko eta mutilengana bideraturiko sorrera eduki zuen, ondorioz etorkizunean edukitako zabaltze eta eraldaketak mutilen eskolatze eta modeloetan oinarrituz. Beraz, hezkuntzaren ezaugarri kulturalak, haur hezkuntzatik unibertsitatera, ez dira ia aldatu, urte guzti hauetan zehar kultura androzentrikoaren oinarriak zabalduz. Lehendanik, 1857ko Moyano Legeak bai nesken eta baita mutilen eskolak eraikitzea
behartu zuen. Nahiz eta azken hau bereziki maila baxuko familien desberdintasun moralak moldatzeko egina izan (Ballarin, 2007). XX. mendeko lehen hiru hamarkadetan gizarteak emakumeen hezkuntzarekiko zuen kezkaren areagotzea gertatu zen. 1901eko Urriak 26eko Dekretuak neska eta mutilen hezkuntza programak bateratu zituen. 1909ko Ekainak 23ko Legeak derrigorrezko hezkuntza urteak 12ra igo zituen. Politika aldetik hogeita hamargarren hamarkada bereziki adierazgarria izanik, garai hartan bizi izandako demokrazia eta kontserbadoreen epeak bateratuz, gerra zibilarekin bukatu eta frankismoari hasiera eman arte (González, 2008; Vizcarra, Macazaga eta Rekalde, 2009). Neskei inposatzen zaizkien paper sozialak alde batera utzi gabe eta genero berdintasunak eztabaidatzen ez ziren arren, II. errepublika aurrerapen handia izan zen emakumeak hezkuntza munduan sartzerako orduan. Hezkuntza nesken autonomiaren gakoa izan zitekeela pentsatu arren, emakumeen ezjakintasuna justifikaziotzat hartu zen berriro ere emakumea gutxiesteko. Gerra zibila hastean, emakumeak gizartea mantentzeko eta irauteko lana eduki zuten, herritar bezala eduki beharko zituzten eskubideak lortzeko borroka alde batera utziz, eta ondorioz hezkuntza eskubidea galduz (Vizcarra, Macazaga eta Rekalde, 2009). Honela, emakumeek Espainia berriztatzeko erantzukizuna jaso zuten, Gerra Zibilak utzitako hildakoen egoera soziala berreskuratu eta eraldatzeko. Beraz, eta emakumeek funtzio sozial hau modu “egokian” (edo gobernu frankistak ezarri zion rola betetzeko) bete dezaten garrantzi handia eman zitzaion amatasun, garbitasun eta umeen zainketari (Rabazas eta Ramos, 2006) Frankismoaren hasierarekin, emakumeen menderatzea gerturatu zen, beraien eskubide eta espazio pribatuak murriztuz eta orokorrean etxeetako erreinura bultzatuz. Honela, 1936ko Irailak 23ko dekretuaren bidez hezkidetza baztertu egin zuten, eskola bereiztuari hasiera emanez (Vizcarra, Macazaga eta Rekalde, 2009). Honen helburua neskak etxeko andere, emazte fidel, arlo sozial eta politikoak senarrari uzten dizkiotenak, … izatea da. (González, 2008). Frankismoaren bukaera iritsi arte, kirol munduan, emakumeek zuten egoerak ez zuen aurrerapen handirik eduki (Caspistegui, 2004). Honela, 1940tik aurrera, eta nesken kirol aktibitateari dagokionez, atzera pausu handi bat ikus dezakegu kristautasunaren ikuspuntuaren indar areagotzea dela eta. Nesken Batxilergoko Institutuetan nesken egoerari buelta ematen asko lagunduko ez duten hiru arlo berri ezarriko dituzte: “Hogar” edo etxea bat, Formakuntza politikoa bigarrena eta azkenik Gorputz Hezkuntza. Gainera, arlo berri
hauen andereñoek, beste arloetako eta beste sexuko irakasleak baino diru gutxiago irabazten zuten, 80ko hamarkadan egoera hau parekatzen hasi arte (Zagalaz, 2001). 1970arte zenbait lege atera arren (1945eko Lehen Hezkuntzako Legea eta 1953ko Bigarren Hezkuntzako Koordinazio Legea) ez zen nesken hezkuntza eskubideetan aldaketa handiegirik egon. Urte horretan eskola mistoaren legalizazioa iritsi zen. 1970eko Hezkuntza Orokorreko Legeak emakumeen eskolaratzeaz aipamenik egiten ez duen arren, nesken hezkuntzarekiko berdintasun printzipioak eta ez baztertzea definitzen ditu, Derrigorrezko Hezkuntza 6 urtetik 14 urteetara ezarriz. Horrela neskak eta mutilak eskola berdinetan egoteko lehen pausuak ematen dira, bi sexuentzako egokituriko curriculumak eratuz eta eskola publikoen bateratzearekin hasiz, nahiz eta zenbait arlo banatuak egin, esaterako Gorputz Heziketa. Eskola mistoak sortzean, nesken hezkuntzarako beharrezko bezala ikuskatzen ziren “Enseñanza del Hogar” bezalako arloak, baztertu zituzten. Segregazio sistematik mutilen curriculuma ezartzera pasa zen, bi sexuen formakuntza lortzeko beharrezkoak diren elementuak kontuan eduki barik. kopuruetara joanez, datu bezala, 1976ean batxilergoan matrikulatuta zeuden ikasleen artean, lehenengo aldiz, nesken kopuruak mutilena gainditu zuen (González, 2008; Subirats, 2014). 1979-80. urteetan zehar nesken hezkuntzaren egoeraren inguruan gizartearen hausnarketa bat hasi zen. Beraz, Subiratsek (2014) dionez, gizarteak egoera hori kritikatzen hasteko arrazoien artean hezkuntzaren izaera androzentrikoa zegoen. Oraindik neskek Hezkuntza Sisteman zeukaten garrantzia eskasa zen, gizartean barneratuta baitzegoen neskak “bigarren mailako” gizakiak zirela. Honela hezkuntza sistema aldatzeko nahia agertu zen, eskola mistoaren gainjartze bezala “Hezkidetza” terminoa ezarriz. Hortaz, Emakumearen Institutuaren sorkuntzak eta garai honetan Hezkuntza Ministerioarekin, Komunitate Autonomoetako Berdintasun Alorrekin, Irakasle Eskolekin … ezarritako talde lanak hezkuntza mistoa kritikatzeko eta hezkidetza bultzatzeko politiken sorkuntzari lagundu zioten. 1990ean, PSOE gobernuan zegoela, LOGSE legea atera zuten, denen hezkuntza aukera berdinketa bilatuz. Lege honen bidez, besteak beste hezkuntza sisteman urte eta mailak aldatzeaz gain (Derrigorrezko Eskolatzea urteak 8tik 10era aldatu, Lehen Hezkuntzaren bukaera 14 urtetatik 12 urteetara murriztu zen, baina Derrigorrezko Hezkuntza 16 urterarte luzatuz…), gobernuak sexuaren araberako hezkuntza diskriminazioa onartu zuen. Sexu bazterkeriaren onartzea lehenengo aldiz bere legislazioan sartu zen, curriculumean diskriminazioaren aurkako printzipioak aldarrikatuz eta sexuen berdintasuna ezarriz. 1996ean PP-k hauteskundeak irabazi arren, ez zuten 2000rarte gehiengo absoluturik izan. Behin botere guztia zutelarik, eta 2002 urtean, LOCE legea proposatu
zuten, aurrekoaren guztiz ezberdina zena. Hau azkenean EH-an ezarri ez zen arren (Espainian bai), ondorio garrantzitsuak izan zituen hurrengo legean, PSOE-k 2004ean ateratako LOE-n (Felgueroso, Gutiérrez-Domènech eta Jiménez-Martín, 2013; González, 2008; Subirats, 2014). Honela, hurrengo urteetan zehar berdintasuna eta koedukazioa bultzatzen duten zenbait aldaketa egongo dira, esaterako hezkuntza arloan genero biolentziaren aurkako Legea, berdintasunaren printzipioa irakasleen formakuntzan sartzea, generoa hezkuntzan lantzea, … bezala, Gobernuko Hezkuntza Ministerioak, 2011ean, LOMCE proiektua bultzatu arte (Subirats, 2014).
2.4. NESKAK KIROL MUNDUAN Berdintasun terminoak aztertzeko orduan emakume kirolarien egoera soziala eta izan dituzten zailtasunak ere kontuan eduki behar dira (Leruite, Martos eta Zabala, 2015). Emakume kirolariak esfortzu izugarriak egin zituzten (eta egiten ari dira oraindik ere) beraien jarduerei beharrezko garrantzia emateko, eta kirol mundu desorekatua orekatzeko. Hala ere, 1896an ez zuten JJOO-etan parte hartzea lortu, lau urte ondoren, 1900ean, aurrera pausu bat emanez eta emakumeen parte hartzea 3 frogetan bakarrik onartuz, zehazki tenisean, croquet-ean eta golf-ean bakarrik gertatu zen (mutilek 85 froga zeuzkaten) (TorrebadellaFlix, 2016). Espainiako neskek, hogeigarren urteko hamarkadan, kirol munduan zuten papera oso eskasa zen, indarrik gabea, eta goi mailako neska batzuentzat bakarrik onartua. 1918an nesken kiroleko lehen txapelketa sortu zuten, zenbait ikasleren mugimendu eta esfortzuari esker, lehen pausu ofizialak hockey-ean emanez. Bestalde, 1928ko JJOO-etan hurrengo urrats garrantzitsu bat eduki genuen neskak kirol munduan zuten paper internazionalean. Aurretik aipaturiko kirolez gain, neskak gimnasian eta atletismoan ere onartuz (TorrebadellaFlix, 2016). 1984ko JJOO-etatik aurrera Espainiako errepresentazio femeninoa izugarri hazi zen. Baina Bartzelona 1992-ko JJOO-ak izan ziren Espainiako neska kirolarien kontsolidazio urtea (141 emakumek parte hartu zuten, Espainiako kirolari Olinpikoen %29,7-a). Hemen emakumezkoen urrezko lehen dominak lortu zituzten, zehazki Hockeyen, Judon, Belan eta Gimnasian. Egoera hau, urteen eta eten gabeko borrokaren poderioz, areagotzen joan zen, Pekineko JJOO.-etan emakumeen kopurua Espainiako kirolarien %43a izanda. Londreseko jokoetan 135 emakumek parte hartu zuten, lehengo aldiz gizonak baino domina gehiago irabaziz (11 urrezko domin) (Leruite, Martos eta Zabala 2015). Espainiako kirolari femeninoek 1896tik 2008rare eduki duten partaidetza azaltzen da (ikusi Taula_1).
2012. urtean Londresen lehen aldiz delegazio guztiek eraman zuten emakume bat ordezkari bezala, Arabia Saudikoentzat lehenbiziko aldia zen emakume batek parte hartzen zuela. 1975etik aurrera, emakumeak gizartearen zenbait eremu ezberdinetan zabaltzen hasi ziren, lanean esate baterako; eta 13/1980 Legea ateratzeak emakumeek kirolean duten rolaren eztabaida ireki zuen, kirola egiteko instalazio publikoak, … eraikiz (Leruite, Martos eta Zabala, 2015). Gaur egun, eta estereotipo tradizionala baztertuz, Espainiako nesken futbola eskolan, jolasetan eta lehiaketa alorretan aurki daitezke, neskek praktikatzen duten talde
Beraz, eta gaur egungo egoeraren ikuspuntu zuzenago bat edukitzeko, Espainiako neskek kirol munduan duten presentzia aztertuko dugu, 2015ean Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak egindako inkesta batetik zenbait datu hartuz. Esate baterako, azken urte horretan, emakumeen artean kirola normalean egiten dutenak %47,5a dira, gizonena %59,8a izanik. Gainera, hauetatik kirol bakarra egiten duten emakumeak %26,4a dira, %73,6ak bi kirol praktikatuz. Honela, kirol guztien artean gehien lantzen dena txirrindularitza (%38,7) genuke, ondoren igeriketa (%38,5), eta hirugarrenik mendi ibiliak (%31,9). Azkenik, aipatu nahiko nuke, kirola egiten duten nesken artean %36ak gutxienez bere gurasoetako batek praktikatzen duen kirola egiten duela, neska guztien %23,2a izanik. Kirolerako
lizentzia duten emakumeen kopurua %5a da gizonena %14,8a izanik (CSD, 2015). Kirol Kontseilu Gorenak (2013) ateratako datuen arabera, Espainian dauden 66 Federazioetan kirol lizentzia dutenen artean 712.027 (%20,9) neskak eta 2.682.608 (%79) mutilak dira (Leruite eta Martos, Zabala, 2015). Argi dago urteak pasa ahala neskek kirol munduan dituzten eskubideak, mutilekiko, hobetzen eta berdintzen ari direla, baina oraindik bide luzea falta zaigula hau lortzeko. Pixkanaka, kirol munduan gizon eta emakumeen parte hartzea parekatzen ari da, nahiz eta hau goi mailako kirolarietan behatu ezkero ez doan erritmo berdinean. Gainera, kirola egiten duten nesken artean gehiengoak bi edo gehiago praktikatzen dituzte, neska hauetatik askok gurasoen kirol berdina aukeratuz. 3. HELBURUAK Azken hamarkadetan egondako mugimendu eta borroka feministei esker, gaur egungo egoera zertxobait hobetu dela diote, eta hau zenbateraino egia den aztertzeko ondorengo lan hau egin da. Honela, sei kirolari profesionalei bideratuta zegoen elkarrizketa prestatu zen, hauen bizipenen bidez nesken kirolaren egoera aztertu ahal izateko. Beraz, elkarrizketa ezberdinetatik lortutako emaitzekin honako puntu hauek lortzeko helburua dut: - Goi mailako kirolean nesken egoera soziala aztertu: soldatak, gizartearen balorazioa, diskriminazio egoerak, estereotipoak, … - Goi mailako kirolariek eskola garaitik goi mailetara iristeko bizi dituzten diskriminazio egoerak aztertu. - Sexuaren araberako diskriminazioaren eta trataera ezberdinketaren arrazoi eta konponbide posibleak identifikatu. 4. METODOA Lana bideratzeko elkarrizketa bat egitea erabaki nuen. Elkarrizketa hau kirol munduko goiko mailetan konpetitzen duten edo konpetitu izan duten sei kirolarirekin egin dut, emaitzak lortzeko hauek esandakoa oinarri hartuz. 4.1. LANAREN ANTOLAKETA Lanaren gaia aukeratu eta tutorearekin hitz egin ondoren, lehen erabakiak hartzen hasi nintzen, esate baterako marko teorikoan landuko ditudan arlo posibleen aukeraketa. Gogokunde ezberdinen bidez lanari forma ematen joan nintzen, eginikoa irakaslearekin banatuz eta bere zuzenketen bidez beharrezkoak ziren aldaerak eginez. Erabaki hauen laburpena 2.taulan ageri dira.
2.Taula: Lanaren Plangintza. NOIZ ZEREGINA 2016/09/16 GAL-ari hasiera eman: Bilaketa itsua eta Gral-erako ideiak, Marko Teorikorako autore batzuk, kronograma. 2016/11/01 Marko Teorikoaren eta Helburuaren lehen erredakzioa bidali. 2016/12/05 Elkarrizketa prestatu eta zuzendu. 2016/12/09 Metodoa eta Landa Lana egin. 2017/01/16 Elkarrizketetan lorturiko informazioarekin emaitzen behaketa eta ondorioztaketa. 2017/02/08 Lanaren atal guztiak batera bidali. 2017/02/10 GrAL-aren entrega Lana egin ahala tutoreari bidalitako atalak eta egunak aipatzen dira, eta landa-lana aurrera eramateko 3.taulan jasotzen dira hartutako erabakiak. 3.Taula: Landa-lana: Elkarrizketen Plangintza. DATA EGITEKOA 2016/11/25 Elkarrizketak aurrera eramateko lehen kontaktuak. 2016/12/01 Elkarrizketak egiteko lehen egunak finkatu. 2016/12/19 Mutila_1-ekin elkarrizketa egin. 2016/12/22 Mutila_2-rekin elkarrizketa egin. 2016/12/22 Neska_1-ekin elkarrizketa egin. 2016/12/27 Neska_2-rekin elkarrizketa egin. 2017/01/04 Neska_3-rekin elkarrizketa egin. 2017/01/09 Neska_4-rekin elkarrizketa. Kirolariekin edukitako lehen kontaktuak eta elkarrizketen datak agertzen dira. 4.2. PARTAIDEAK Zenbait kirolarien kontaktua lortu eta gero elkarrizketak egiten hasi nintzen. Hasiera batean Real Sociedad C.F.-eko bi futbol jokalarirekin (Neska_2 eta Mutila_1), Oiartzun K.E.-ko futbol jokalari batekin (Neska_1) eta Magia Huesca-ko saskibaloi jokalari batekin (Mutila_2) kontaktuan jartzeko aukera eduki nuen. Hala ere, garrantzitsua iruditzen zitzaidan ohikoak ez diren kiroletako profesional batekin elkarrizketatzea. Honela, Athletic C.B.-eko jokalari batekin (Neska_3) eta C.G.R. Donosti-ko gimnasia erritmikoko gimnasta batekin (Neska_4) elkarrizketa egiteko egun eta orduak finkatu nituen, hurrengo fasera pasa ahal izateko azken pausuak emanez. Hortaz, banituen nire elkarrizketak egiteko sei kirolari profesionalen eskaintzak, hauetatik bosten bidez Espainia eta Euskal Herriko bi kirol garrantzitsuenen egoerak aztertzeko aukerak izanez, eta bestalde gimnasia erritmikoa bezalako kirol “minoritario” baten egoera behatuz, agian egoera antzekoan dauden beste kirol batzuen erreflexu izan daitekeena. Elkarrizketatuen bataz besteko adina 26 urtetakoa da. Horietatik bostek lehiatzen jarraitzen dute, gehienentzat lehen urteak izanda, baina azken elkarrizketatuak 1994ean utzi zituen goi mailetako txapelketak. Hauek dira nik elkarrizketatu ditudan kirolarien ezaugarri batzuk:
- Mutila_1: 23 urte, Espainiako lehen mailako futbol jokalaria. - Mutila_2: 23 urte, ACB-n jolastu zuen eta orain LEB Oro-n (saskibaloiko 2.maila) jolasten du. - Neska_1 : 29 urte, Espainiako lehen mailako futbol jokalaria. - Neska_2: 21 urte, Espainiako lehen mailako futbol jokalaria. - Neska_3: 21 urte, Espainiako lehen mailako futbol jokalaria. - Neska_4: 41 urte, Espainiako gimnasia erritmikoko selekzioan ibilia eta munduko txapelketan zilarrezko domina irabazi zuen. 4.3. Diseinua Goi mailako kirolariei bideraturiko elkarrizketa prestatu nuen (1.eranskina). Honek zazpi galdera orokor ditu, bakoitzean lau erantzun posible edukita. Erantzunen aukeraketa egin eta gero bakoitzak honako hau argitu behar du, beharrezkoak deritzon argudioak emanez. Beraz, elkarrizketaren barruan galdetegi txiki bat dagoela esan dezakegu.
Eskolako Lehen Urteak Eskola Kirolean bizi izandakoa kontatu: entrenatzaileen tratua, epaileena, gurasoak, … Gorputz Hezkuntzako orduetan bizi izandakoa kontatu: irakaslearen partez, ikaskideen partez, … Lehen klubetan bizi izandakoa kontatu: entrenatzaileak, kluba, epaileak…
Goi Mailako Emakume Kirolarien Egoera Orokorra Mutil eta nesken artean bizi izandako tratu ezberdinak, diskriminazioak… Gizartearen balorazioa: gizarteak beren lan eta esfortzuari emandako balioa, interesa, … Estatu eta Federazioaren aldetik emandako baliabideak: sariak, instalakuntzak, … Soldatak: kluben aldetik, marketing aldetik, … Kluben trataera: baliabideak, lesionatzerakoan errekuperatzeko beharrezko tratamendu eta tresnak, bidaiatzeko moduak, … Beste kirolekiko egoeraren aldaera: bakoitzaren kiroleko egoera beste batzuekin konparatu.
Gaur Egungo Egoera eta Hobekuntzak Gaur egungo egoera neska eta mutilen kiroletan: Ze egoeran gaude? Nola iritsi gera egoera honetara? Nola atera/konpondu dezakegu egoera hau?
Landu beharreko gaia oso zabala denez, eta elkarrizketaren bidez guk aztertu nahi ditugun arloak ukitzeko eta lantzeko, zazpi galderen gehigarri edo orientabide diren beste galdera batzuk prestatu nituen. Horien bidez elkarrizketaren nondik norakoa bideratzeko aukera edukiko dut. Laugarren taulan elkarrizketaren bidez lantzen ditugun hiru fase aipatuko ditut, bakoitzean bilatzen duguna azalduz:
5. EMAITZAK Honakoan, 5.taulan aipaturiko dimentsioak eta kategoriak osatu dira elkarrizketan zehar lorturiko informazioa eta galdetegian jasotako emaitzak erabiliz. 5.1. LEHEN URTEAK Elkarrizketatuek kiroleko lehen urteetan (eskola kirola, eskolaz kanpoko ekintzak, jolas orduak, irakasleen tratua …) bizi izandakoa aipatuko da. Atal honetan eginiko galdera eta jasotako erantzunak 6. Taulan ikus daitezke. Lehen urteei, kirol hezkuntzari, gorputz hezkuntzari… dagokionez, %85ak ez du sexu diskriminazio edo etiketatzerik bizi izan, hau da, ez zieten mutil edo neskak izateagatik kirol espezifiko batean jarduteko indar edo presiorik egin. Bestalde, (%17-ak) bai bizi izan zituela horrelako egoerak, mutilek eta neskek hasieratik zenbait kirol behinen edukiz, eta gizarteak sexu bakoitzari berariazko kirol arloan ezartzeko presioa eginez.
6.Taula: Eskola garaian neska eta mutilen aukerak. GALDERA ERANTZUNAK Eskola garaian neskek eta mutilek zenituzten aukerak berdinak ziren? A. Txikitatik denak animatzen gintuzten. B. Inork oztoporik jartzen ez zigun arren, bai bultzatzen zirela zeozer mutilak futbola eta saskibaloia bezalako kirolak egitera. C. Zenbait kirol neskentzat eta beste batzuk mutilentzat izan behar zirela oso markatuta zegoen. D. Ez nator bat aurreko aukerekin.
5.1.1. Estereotipoak: Betidanik sexuaren gisara sortzen diren estereotipoak ugariak izan dira. Kirol munduan horiek lazgarri gaineratzen dira, emakumeak arlo artistikoetan, teknikoetan … barneratuz; eta mutilak ostera, sail fiskoetan. Hau haurren lehenbiziko urteetatik barneratzen da, eta jardungo dituzten kirolen hautaketan eragiten du. Neska batek oso argi hitz egiten du estereotipoen inguruan berak bizi izandako esperientziari buruz. “Gure garaian gehien bat, zeren ni 70ekoa naiz, txikitatik oso markatua zegoen. Mutila baloia, futbola eta saskibaloia; eta neskei gehiago bideratzen zitzaien dantzara, gimnasia erritmikora, …” (Neska_4) Ondoren, eskola kirolik ez egoteak eta bi sexuen gain zeuden estereotipoek sorturiko egoera pertsonal bat kontatu zuen. “Gure garaian ez zegoen eskola kirolik, eta hasieratik kirolen bat aukeratu eta han sartzen zinen. Ni adibidez, judo egiten hasi nintzen, baina judon egongo ginen hiru neska eta hogei mutil… Edo gimnasia erritmikoan, mutil bat ikustea ezinezkoa zen, ezen pasatzen burutik. ” (Neska_4) 5.1.2. Aldaketak Estereotipoetan: Egun, sasoi horietako estereotipoek zenbait aldaketa jasan dituzte. Esaterako, neskak geroz eta ugariagoak dira aldeko sexura onesten ziren kiroletan. Dena dela, estereotipoak ez dira ezabatu, eta hauen erakusgaiak eremu ugaritan aurki ditzakegu. Nesketako batek garai haietatik gaur egunera aldaketak egon direla uste du: “gaur egun, oraindik ere estereotipoak garatzen dira apur bat. Baina pixkanaka, eskola kirolarekin, txikitatik dena probatzen hasten gara, neska izan edo mutila izan, eta ez da hainbeste markatzen … eskerrak, iada bagoazela ikusten aldaketak pixkanaka, eta ez da hain arraroa mutil bat dantzan sartzea.” (Neska_4)
Gehiengoa kontziente da kirolean sexuaren araberako estereotipo ugari daudela eta hauek gure jaiotzatik era ezberdinetan antzeztuak bizi izan ditugula. Hala ere, txikitan bizi izan ditugun momentuak gogoratzea oso konplexua denez, ohikoa da estereotipoekin loturiko egoera arruntak ez oroitzea. Elkarrizketatu batek esaterako, ez du garai horietako sexu estereotiporik gogoratzen. “Nire aldetik, ez soinketan eta ezta eskola kirolean ere ez det inoiz sentitu horrelako ezberdintasunik” (Neska_1) Gehiago sakonduz eta irakasle edo helduren batek “mutilak futbolera” bezalako komentarioak adibide bezala jarriz, hau esan zidan: “Ez naiz gogoratzen, ni beti futbolera joaten nintzenez … baina agian zeozer, suelto, bai seguraski bai.” (Neska_1) 5.1.3. Izan dituzten aukerak: Aipatu den bezala, gizarteak zenbait estereotipo dauzka kirolen eta sexuaren artean. Hori zuzenki loturik dago sexu bakoitzak lehen urteetan dauzkaten aukerekin. Bakoitzak egoera ezberdinak bizitzen ditu, testuinguru ezberdinekin, jarrera ezberdinekin … eta beraz, bakoitzak pertzepzio ezberdina dauka dituen aukeren inguruan. Aukera berdinak eduki dituztela pentsatzeak ez du zertan hau zehazki honela gertatu denik esan nahi, ezta ere besteak egoera berdinean egon direnik. Neska_1 gogoratzen denaren arabera ez du uste aukera ezberdinak eduki zituenik. “Ez naiz gogoratzen holako ezberdintasunik zegoenik, azkenean denei aukera berdinak ematen zizkiguten, bai neskak edo mutilak izan. Nire kasuan adibidez, futbolarekin hasi nintzela, betidanik izan dugu futbol ekipoa ateratzeko aukera.” (Neska_1) Denek ez zuten egoera berdina bizi izan, eskola bakoitzak bere ikasle, testuinguru, hezkuntza-politika, … duelako. Beste eskola batzuei dagokionez, honakoa dio: “Ikastola eta eskola askotan ez ziran ateratzen emakumezkoen taldeak, edo ez zegoelako jendea edo ez zituztelako sortzen…” (Neska_1). 5.1.4. Kirolean, banatuak ala elkartuak? Gizarteak sexu eta kirolari dagokionez zenbait estereotipo ezarrita dituen arren, askotan haurrek ez dituzte sakondu. Honela denek batera jolasteko eta ondo pasatzeko ateak zabaldu ditzake. Mutiletako batek aipatu zuenez:
“Gu, jolas orduan klase osoa bildu eta ‘Capote’ bat (saskibaloiko jolas bat) jolasten genuen denok batera, neskak eta mutilak… Egia da beste klaseetan ez zela hau bizitzen, baina nik hau bizi nuen.” (Mutila_2) Eskola kirolean zentroak dira taldeak mistoak edo banatuak egitea erabakitzen dutenak. Aukeratzen dena arrazoi ezberdinen ondorioa da, eskola kirolean izena ematen duten haur kopurua, kirol koordinatzaileen iritzia (pribatuetan), guraso elkartearen iritzia (publikoetan). Aurreko mutilaren bizipenen kasuan: “… gero, futbola eta saskibaloia bezalako kiroletan (eskola kirolaz hitz egiten ari da) ekipoak ez ziren mistoak, neskek ekipo bat edo bi eta mutilek beste ekipo bat edo bi ateratzen zituzten… Baina bai neskak eta baita mutilak ere ia denak apuntatzen ginen.” (Mutila_2) 5.1.5. Jasotako tratu ezberdinak: Bizitzako egoera askotan bezala, kiroletan neskek eta mutilek tratu ezberdinak jaso izan dituzte, sexuaren arabera aukera ezberdinak edukiz. Azken elkarrizketatuak argi eta garbi azaltzen du gimnasia erritmikoan sexuaren arabera desberdin tratatuak izaten zirela. “gure garaian, nesketan oso gazte joaten ginen Madrilera. Espainako selekzioan egoteko Madrilen bizi behar zinen, eta bertan geunden kontzentrazio permanente batean. Eta nesken artean gazteagoak ginen mutilak baino (gimnasia artistikoko mutilak, ez erritmikokoak) eta egoera ezberdina zen. Egunean zortzi ordu entrenatzen bagenituen, ba eskolara joateko aukerarik ez geneukan. Nik adibidez Batxilergoa amaituta neukan, bueno orduan BUP zan, baina beste batzuek DBH egiten eta ez zuten ikasten. Mutilen arloan ez zirenez hainbeste ordu, ikasteko aukera zuten” (Neska_4) Gainera, kontzentrazio lekuak eta modua ezberdina zen bi sexuen artean. “gu bizi ginen etxe batean entrenatzailearekin eta mutilak bizi ziren hostal batean. Gu kontzentratuago edo kontrolatuago edukitzeko mutilak baino…” (Neska_4).
7.taulan, elkarrizketatuen gehiengoak, zehazki %83ak, B aukera zuen beraien ideiekiko gertukoena. %17-ak berriz, D erantzuna aukeratu zuten. Beraz, argi dago gehiengoen ustez, edo gehiengoak praktikatzen duten kiroletan, desoreka handia dagoela nesken eta mutilen egoeraren artean, mutilena nahiko hobea izanez. Hala ere, gutxiengo batek bizi izan dunaren arabera desberdintasun hau ez da hain argia, eta egoera parekatuagoa dago. 8.Taula: Estatuaren eta Federazioen balorazioa sexu bakoitzari. GALDERA ERANTZUNAK Estatuaren, federazioaren, … aldetik nesken eta mutilen kirola berdin baloratuta dago? Baliabide berdinak ematen zaizkie? A. Bai, bi sexuek berdina jasotzen dute. B. Ez, mutilak gehiago baloratuak daude eta ondorioz baliabide gehiago jasotzen dituzte. C. Ez, mutilak zertxobait gehiago baloratzen dira eta baliabide piska bat gehiago jasotzen dituzte. D. Ez nator bat aurreko aukerekin.
Elkarrizketatuen iritzia globala da, denak ados daude gobernu eta federazioaren aldetik mutilekiko eta neskekiko duten tratua, lanaren balorazioa, … desorekatua dela, mutilen esku baliabide gehiago jarriz. Gainera hau ez da futbol eta saskibaloian soilik ikusten, gimnasia erritmikoari eta gimnasia artistikoari dagokionez ere, aurreiritzi eta etiketek nesken kirol bezala ezartzen dituzten arren, federazio eta gobernuen partez mutilen eremuan errekurtso handiagoak jartzen ari dira. 9.Taula: Soldatak. GALDERA ERANTZUNAK
Mintzakideen gehiengoek (%83ak) desoreka handia ikusten dute berain kiroletan ezarritako soldatei dagokionez. Oso argi dago, futbola eta saskibaloia bezalako kiroletan (bereziki futbolean) mutilek izugarrizko soldatak jasotzen dituztela eta neskek, berriz, azken urte hauetan lortu dutela soldata dei daitekeen diru sarrerak jasotzen hastea. Hala ere, gimnasia
erritmiko eta artistikoari dagokionez ere, mutilen soldatak pixka bat altuagoak direla aipatu behar da. 10.Taula: Kluben baliabideak. GALDERA ERANTZUNAK Zure klubean eskura dituzuen baliabideak eta beste sexuarenak berdinak dira? (bidaiatzeko moduak, medikuak, instalakuntz…) A. Orokorrean bai. B. Ez, mutilek askoz ere baliabide gehiago dauzkate. C. Ez, neskek baliabide gehiago dauzkate. D. Ez nator bat aurreko aukerekin.
Atal hau bukatzeko, aipatu beharko genuke, kluben lanari dagokionez emaitzak nahiko onak direla. Orokorrean (%83) klub gehienetan neskekiko eta mutilekiko duten tratua berdina da, beraien esku baliabide berdinak edukiz. Gimnasia erritmikoko klubean berriz, eta beste elkarrizketatuekin duen adin diferentzia kontuan edukiz, mutil gutxi zeuzkaten eta orokorrean neskek baliabide gehiago zeuzkaten eskura.
5.2.1. Kirolen fama: Kirol bakoitzak bere jarraitzaileak eta ondorioz bere fama dauka, eta berdina gertatzen da horien barnean sexuaren araberako sailek duten ospearekin. Gizarteak orokorrean mutilenkirol bezala ezar ditzakeen kiroletan eta beste sexuarekin alderatuz, nesken lana ez da hain ezaguna edo famatua, pausuz pausu egoera zeozer hobetzen doan arren.Honen inguruan, futbolean sexu ezberdinek bizi duten egoera nolakoa den oso argi aipatzen du elkarrizketatuetako batek: “Nesken futbola, orain aste bukaeratan ETB-n botatzen duten arren, mutilen futbolaren fama oso gainetik dago eta gizarteak gehiago ezagutzen du.” (Neska_3)
5.2.2. Kirolen famaren eragina: Kirolek duten ospeak eragin izugarriak izan ditzake, gehienetan jarraitzaileen kopurua igoz. Hala ere, gaur egun gizarteak dauzkan informazio-iturri ugariekin kirol ezberdinak jarraitzeak ez du zertan lotura zuzenik izan behar hauek ikustearekin. Futbolean hauxe bera gertatzen da neska baten iritziz: “Gure futbola geroz eta ezagunagoa den arren, partiduak ikustera jende berdintsua gerturatzen da. Bai nabaria dela jendea interesatuagoa eta informatuagoa dagoela, edo behintzat telebistan hau ikustera jartzen direla.” (Neska_3) Orokorrean kirol-taldeak maila ona ematen dutenean, sariak irabazten dituztenean, hau da, talde edo kirolari indibidual batek bere arloan arrakasta duenean, atentzioa eta ospea lortzen du; eta honek baliabideetan, diru sarreretan, gizartean duen garrantzian igoera bat
dakar. Hala ere, hau ez da beti honela gertatzen, zenbait kirolek gizartean daukaten garrantzia eta boterea ikaragarria delako. Nesketako batek oso argi dauka kirol gehienetan ospeak eragin handia duen arren, egoera hau ez dela guztietara zabaltzen. “Nabaritzen da talde bat ondo doanean kasu gehiago egiten zaiola eta influentzia handiagoa sortzen duela. Gero, emaitza horiek ez direnean hain onak, bai ikusten detela alde batera uzten direla. Adibidez, futbolarekin ez det hain argi ikusten hori, gizartean garrantzi handiagoa lortzen ari denez famak geroz eta eragin gutxiago dauka.” (Neska_2)
5.2.3. Txapelketak: Kirol eta txapelketa bera, sexu ezberdinen kasuan aztertu ezkero, desberdintasunak argiak dira. Futbola bezalako kiroletan, non mutilen txapelketek urte asko dauzkaten, duela urte gutxi sortzen hasi ziren nesken txapelketen egoera beste sexuarekin berdintzeko bide luzea daukate. Hau aipatzen du futbolarietako batek: “Txapelketak jolasterakoan, adibidez FIFA edo UEFA-koak, profesionalagoa sentitzen zera, era berezi batean biziz. Baina egia da lan asko dagoela oraindik egiteko, zelaiak betetzea asko kostatzen da oraindik, …” (Neska_2) Futboleko nesken Espainiako selekzioan esaterako, azken urteetan (gazte kategoriez hitz egiten du) Eurokopan eta Mundialean lortu dituzten emaitzekin ezagutzera eman dira, telebista eta idatzizko prentsan aipuak animoak jasoz. Hala ere, elkarrizketatu batek aipatzen duen moduan, hobekuntzak areagotzeko arrazoiak ematen jarraitu behar dute: “Selekzio mailan, azken urte hauetan gauza asko lortu dira eta hori federazioarentzat oso garrantzitsua denez apustu handia egin dute gure taldean, eta hori nabari da. Baina lanean jarraitu behar da, maila mantenduz, arrazoiak ematen jarraituz, beraien interesa jaitsi ez dadin.” (Neska_2) Saskibaloiaren kasuan, egoera xelebrea da. Nesken eta mutilen txapelketak organizazio ezberdinen esku daude, Saskibaloi federazioaren (neskena) eta ACB-ren (mutilen) esku. Beraz, bi sexuen arteko berdinketa lortzeko bidea zailagoa izan daiteke, bi ligen koordinatzaile horien eta bertako langileen nahia eta gogoa behar delako. Eta zoritxarrez, kasu batzuetan hau ez da gertatzen: “… saskibaloian, mutilen txapelketa ACB-k darama eta nesken liga Saskibaloiko Federazioak. Erreginaren kopako finala Donostian jokatu zenean, talde osoa palkora gonbidatuak izan ginen eta han Saskibaloiko Federazioko goi kargurik ez zegoela konturatu ginen. Oso arraroa iruditu zitzaigun, esan dudan bezala
federazioa delako nesken liga eta erreginaren kopa daramana… hurrengo hilabetetan erregearen kopa jokatu zen, eta finalaren bukaeran Saskibaloi Federazioko presidentea elkarrizketatu zuten. Hau adibide argi bat da goi karguek nesken eta mutilen kirolei ematen dieten garrantziari buruz.” (Mutila_2).
5.2.4. Kontratu motak: Kirol munduko zenbait kontratuetan, saskibaloian bezala, ilegalak diren zenbait klausula ezartzen zaizkie emakumezko kirolariei. Hauek legetik at dauden arren, kasu asko aurki daitezke egoera berean, eta horien kasua aipatzen du saskibaloilariak: “Duela gutxi atera ziren telebistan zenbait kasu kontratu ilegalenak. Saskibaloiko ekipo batzuk nesken kontratuetan haurdun ez geratzearen klausulak jartzen zituzten, eta hau gertatuko balitz kontratua hautsi eta kalera botatzeko aukera zutela ezartzen zuen.” (Mutila_2)
5.2.5. Soldatak: Gizarteko lan eremu askotan neskek gutxiago irabazten dute, eta kirol munduko arlo gehienetan egoera hau areagotu egiten da. Futbola bezalako kirolean esaterako, non mutilen irabaziak izugarriak diren, horiek neskekin alderatu ezkero desberdintasuna are handiagoa da. Futbolarietako batek dioen moduan: “Goi mailetan ezin dira mutilen eta nesken soldatak konparatu. Baina egia da selekzioaren azpi kategorietan bai mutil eta baita neskek ere berdintsu kobratzen dugula.” (Neska_2)
5.2.6. Diru laguntzak: Kirol txikiek ez dituzte arlo publikotik diru sarrera edo diru laguntza ugari izaten. Horiek kirol handienetara joaten dira eta Gimnasia Erritmikoa bezalako kirol ezezagunetako klubek geratzen diren soberak banatzen dituzte beraien artean. Hau aipatzen du erritmikoan ibilitako kirolariak: “txapelketetara kanpora joaten ginenean subentzio txikiak jasotzen genituen, ordaintzen genuena hainbeste izan ez zedin.” (Neska_4) Egoera ez zen gehiegi aldatzen klubetatik atera eta selekzioaren deialdietara joatean. Kasu honetan ere, aurretik aipatu bezala, diru laguntza gehienak futbola bezalako kiroletara doaz, federazioak erabakitzen duen moduan: “Federazio aldetik, euskal selekzioarekin joaten baginan bidaia eta lo egiteko lekua bakarrik ordaintzen zizuten, beste ezer ere ez.” (Neska_4)
Goi mailan ibiltzeko potentziala erakusten bazenu egoera zertxobait aldatzen zen. Promesa moduan egoten bazina, zenbait txapelketetara joan ahal izateko, diru laguntza edo beka txikiak ematen zituzten. Beti ere ematen duzun eta eman dezakezun errendimenduari begira: “Baina Foru Aldundiak ematen zuela diru laguntza bat, ni Bielorrusiara uda batean promesa moduan joan nintzenean beka txiki bat eman zidatela. Baina honelako gauza txikiak, gauza puntualak zeuden, beti garaipena lortzeko edo errendimenduari begira.” (Neska_4)
5.2.7. Klubak: Klub bakoitzak bere politika eta irizpideak dauzka, batzuk sexu ezberdineko kirolarien egoera berdintzearen alde eginez eta beste batzuk zuzenean edo ez zuzenean kontra eginez. Hori bakoitzaren esku uzten diren baliabideen, soldaten, … araberakoa izango da.
5.2.8.1. Baliabideak: Futbolaren kasuan, zehazki Erreala eta Athletic-ari dagokionez, nahiko zaintzen dute nesken taldea, hauen alde gauza gehiago egin ditzaketen arren, entrenamendu zelaiak, fisioterapeutak, medikuak, instalazioak, … berdinak izanez. Hau elkarrizketatutako futbolari batek aipatzen du: “ez dakit beste klubetan nola funtzionatuko duten, baina errealaren kasuan denek baliabide berdinak dauzkagu: mediku, fisio, instalazioen, … inguruan tratu berdina jasotzen dugu.” (Neska_2) Errealean egondako eta Athletic-en dagoen neska batek, aurreko berdina aipatu arren, beste talde askotan hau ez dela gertatzen dio: “Athletic eta Errealean instalazioak oso ondo daude, zelaiak belar naturalekoak eta aldagela handiak eta txukunak dira. Baina beste klub askotan, batzuk dirurik ez dutelako eta besteek, Bartzelonak bezala, bere arrazoiak dituztelako ez dituzte instalazio eta baliabide egokiak: aldagelak banku batzuk izanda, belar artifiziala, …” (Neska_3) Hala ere, Euskal Herriko kirolari femenino askok beraien artean mintzatzen dutenean, eta aurretik aipatu bezala kirol bakoitzeko kasuen diferentziak kontuan edukiz, egoera antzekoak bizi izaten dituztela uste dute.
“Euskal Herrian geroz eta baliabide gehiago daudela, naiz eta kirol ezberdinetako jendearekin hitz egitean konturatzen zera egoera parekatuak bizi izan ditugula, neurri batean edo bestean.” (Neska_3) Klubek egoera honen larritasuna ikus dezaten eta hobekuntzak bilatzeko helburuarekin akzioan has daitezen, zenbait erakunde sortzen edo mugitzen hasi dira, nesketako batek futboleko kasuan aipatzen duen moduan: “Orain La Liga erakundea sartu da, eta Federazioarekin borrokan dabil nesken egoeran eta baliabideak hobetzeko.” (Neska_3) Jardun behar dugun bidea oso luzea da oraindik. Meritu ugari egiten dituzten eta balorazio eta baliabide saririk ez duten kirolarien kasu asko auki ditzakegu, hirugarren elkarrizketatuak dion moduan: “orokorrean emakumeen kirolak geroz eta indar gehiago hartzen ari den arren, beti egon da atzerago kirol gehienetan. Adibidez, gogoratzen naiz Errealean nengoenean, Hockey-eko neskak ligako txapeldunak izanda eta Champions-a jolasten zeudela, guk baino baliabide gutxiago zeuzkaten.” (Neska_1)
5.2.8.2. Bidaiak: Bidaiatzerako orduan ere, klub bakoitzak bere jokatzeko moduak dauzka, elkarrizketatuek dioten arabera, Athletic eta Errealaren artean desberdintasunak handiak dira. Bi kasuetan hoteletan lo egiten duten arren, bidaiatzeko moduak oso ezberdinak dira. Errealaren kasuan: “bidai gehienak autobusez egiten ditugu, luzeenak izan ezik, abioiez goazela. Beraz hortan desberdintasuna nabaria da, mutilek autobusez bidaitzen dutenean notizi bezala hartzen da, eta guretzat astebururoko kontua da.” (Neska_2) “Errealak HM hotel katearekin kontratu bat du, eta hau neska eta mutilentzako da.” (Mutila_1) Athletic-en berriz, bidaiak mutilek bezala egiten dituzte: “Athletic-en zorte asko daukagu, bidai gehienak abioian egiten ditugulako” (Neska_3) 5.3. ZERGATIK GAUDE EGOERA HONETAN? Argi dago, desoreka honetara heltzeko elementu ezberdinen batura egon dela. Ezin da arrazoi edo errudun bakarra bilatu, gizarte osoa eta bere historian zehar jarraitu den bidean loturiko osagai ezberdin askoren nahastea baita. Gure elkarrizketatuei galdetzerako orduan 2.grafikoan dagoen aukeraketa egin zuten:
Azkenik, gaur egun deskribatu diguten egoeratik atera, edo hau hobetzeko jarraitu beharko genukeen bidea zertxobait finkatzeko, elkarrizketatuen ustez honako puntuak izan daitezke garrantzitsuenak. Beraz, %33-aren ustez, ez dago konponbide zehatzik, egoeraren desoreka aztertuta oso zaila ikusten dutelako hau berdintzeko aukera. %17ak berriz, marketing eta publizitatean bi sexuen egoerak nibelatu ezkero egoera honen hobekuntza izugarria izan daitekeela uste dute, denborarekin berdintzera ailegatuz. Beste %17ak, diru laguntzetan eta enpresa ezberdinen, gobernuen, … inbertsioan ikusten dute egoera berdinketarako gakoa. 2.Grafikoa: gaur egungo egoera berdintzeko edo aldatzeko gakoa?
Azkenik, %33a genuke, egoeraren konponbidearen puntu garrantzitsuenak zeintzuk diren argi ez daukatenak eta honetarako hausnarketa handi eta luzeagoa behar dutenez, beste erantzunetako bat aukeratu nahi ez dutenak. 5.3.1 Prentsa eta dirua: Ospeak enpresen inbertsio eta dirua ekartzen ditu, baita prentsa idatzi eta ikusiaren atentzioa ere. Honela, ezezagunak diren kirolak publikoaren aurrean ezagun arazteko beharrezkoa da prentsaren aldetik laguntzak edukitzea. Baina, kirol egunkari asko irabazietarako sortuak izan dira, ahalik eta gehien saltzea bilatuz. Eta honek eragin zuzena dauka nesken kirolean: “mundu honetan diruak agintzen du, dena diruaren inguruan eta diruaren arabera mugitzen da eta gaur egun nesken futbolak ez du diru asko ematen… arrazoi ezberdinak daude (dirua sortzeaz eta jendea erakartzeaz ari da) hau honela izan dadin, agian gizarteak aukerarik eman ez dietela. Baina argi dago gaur egungo egoeran, enpresek interesak bakarrik begiratzen dituztela eta mutilen futbolak aukera hau ematen die.” (Mutila_1)
17% 17% 33% 33% a) Marketing eta Publizitatea. b) Diru sarrerak berdintzea. d) Ez dago konponbide zehatzik, ia ezinezkoa da egoera berdintzea. e) Ez dakit.
5.3.2. Prentsaren eragina eta ardura: Aurretik aipaturikoa egia da, famak dirua eta diruak prentsa ekartzen du. Baina beti ez da honela gertatzen. Egoera batzuetan, kirol ezezagunak aldizkari, egunkari, telebista kate, … ezberdinetan ateratzen hasten dira, pausuz pausu ospea irabaziz. Eta ospe honen bidez gizartean leku garrantzitsua lor dezake, indarra irabaziz, eta enpresa ezberdinen atentzio eta inbertsioa lortuz. Honekin kirol horien parte hartzaileen igoera etor daiteke, ezaguna egitean jendea hau probatzen edo moda jarraitzen hasten delako. Beraz, nesketako batek aipatzen duen moduan, kirol femeninoa aurrera eramateko eta honen egoera hobetzeko, ezinbestekoa da kontuan edukitzea prentsaren ardura eta gizartean eragiteko duen boterea: “emakumeok dugun egoera hobetzeko, nire ustez, prentsan dago gakoa. Egunkari eta telebistaren bidez mutilek jasotzen duten atentzio berdina jasoko bagenu seguru nago egoera asko hobetuko zela. Jarraitzaile gehiago edukiko genituzke, inbertsio gehiago eta honela soldata altuagoak, … Prentsak izugarrizko ardura dauka sexuaren (kirol munduaz ari da) arabera dauden desoreka askotan.” (Neska_2) 5.3.3. Kiroleko matxismoa: Ezin da ahaztu orain arte bizi izan den gizarte matxistaren seme eta ondorioak garela. Kirolaren kasuan gehiengoa mutilek praktika ditzaten pentsatuak daude, ariketak, jokoak, materialak, … mutilentzako eginak izanda. Beraz, neskak futbola bezalako kirolak praktikatzen hastean mutilentzat prestaturiko ariketekin hasi ziren. Honi gizonek, eta emakume askok ere, barneratuta zeukaten eta daukagun matxismoa gehituko bagenio egoera zaila geratzen zain neskei. Hau bosgarren elkarrizketatuak aipatzen du: “neskek ez ditugu aukera berdinak, gure futbola ez da hain fisikoa, mutilena baino teknikoagoa da, eta honek ez du esan nahi aspergarriagoa edo okerragoa denik, desberdinak dira… gauza da, kirolean gizartean bezala matxismo pila bat dagoela eta askok oraindik uste dute neskek ez lituzketela honelako kirolak egin behar, ez daudela honetarako prestatuak…) (Neska_3) 5.3.4. Berdinketa ezinezkoa: Elkarrizketetan zehar berdinketa lortzeko bide oso luzea geratzen dela aipatu izan duten arren, inor ez zen gai ondorioztatzeko non egon daitekeen gakoa. Gehiengoaren iritziz urte eta lan asko falta dira berdintasunaren helmuga ikusten hasteko, baina denon laguntzaz eta esfortzuaz lor daiteke:
“neskak mutilen egoera berdinean egoteko bide luzea falta da. Gizartea aldatzen joan behar gera, pentsaera matxistak ahaztuz eta denok batera aukeren berdinketa bilatuz.” (Neska_2) Azken elkarrizketatuak berriz, ez du berdinketarako bidea argi ikusten. Gizarteak daramatzan estereotipo, rol, … ezberdinek indar handiegia daukate, eta nesken egoera hobetu daitekeen arren, mutilena ere hobetzen joango da, berdinketa ezinezkotzat utziz: “nire ustez berdinketa ezinezkoa da, egoera hobetu dezakegu bai, baina kirol guztietan aukera eta egoera berdinak bizitzea ezinezkoa da, gizarteak zaku handiegia darama atzean” (Neska_4).
6. ONDORIOAK Elkarrizketak egin, hauek aztertu, nire hitzekin lagundu eta azaldu ondoren oso argi geratzen zaizkit hainbat kontzeptu. Baina hauek aipatzen hasi aurretik, oso garrantzitsua iruditzen zait gogoraraztea lan honekin lorturiko informazioak ez duela kiroleko egoera orokorra deskribatzen, ezta kirolean sexuaren arabera dauden arazo guztiak. Gizartean sexuak garrantzi izugarria dauka, gizakiaren historia luzean zehar gizon eta emakumeentzako rol batzuk sortzen joan dira eta. Rol edo estereotipo hauek gizonaren eta emakumearen irudi bat sortu zuten, sexuaren arabera bi zakutan banatuz. Arestian PérezQuintanak (2014) dion moduan, pertsonen jaiotzatik sexuaren araberako balorazio sozial bat egiten da. Honela, kasu gehienetan, jaiotzatik ate batzuk zabaldu eta beste batzuk itxi egiten dira, norbera dagokion sexuaren irudia jarraitzera bultzatuz. Hau bat dator Neska_4-ren bizipenekin. Bere garaian oso markatuta zeukaten zeintzuk ziren mutilentzako kirolak (futbola, saskibaloia, … bezala) eta zeintzuk neskenak (dantza, gimnasia erritmikoa, …). Torrebadella-Flix-ek (2016) aipaturikoa baieztatuz, estereotipo hauek kirol munduan eragin kaltegarri ugari sortzen joan dira, gizonen mundua bihurtuz. Honela, kirol gehienak mutilen arteko txapelketen inguruan sortzen hasi ziren, horiei bideraturiko ariketak sortuz, txapelketa gehienak oso fisikoak izanez, …
Honela, elkarrizketatuetako batek azaltzen duen moduan, futbolean antzerako egoerak gertatzen dira, mutilen futbola fisikoagoa izanez eta neskena teknikoagoa. Hala ere, gizartean barneratuta dauden estereotipo matxistek “neska ez daude honetarako prastatuak” edo “ez litukete honelako kirolak egin behar” bezalako pentsamenduak sortzea eta azalaraztea eragiten du (neska_3).
Feminismoak indarra irabazten joan ahala, kirol mundura zabaldu zen. Baina ideia honek traba ugari aurkitu ditu bere bidean, gizarteak barneratuta dauzkan estereotipo matxisten ondorioz. Txikitatik ezartzen digute zein kirol diren aproposenak, gure sexuari “ez dagokion” kirola aukeratu ezkero egoera arraro bezala hartuz. Hau, Pérez-Quintanak (2014) dionarekin (jaiotzatik eta sozializazioaren bitartean pertsonek genero estereotipoekin duten atxikimendua elikatzen da) bat dator. Argi dago kirolen lehen urteak oso garrantzitsuak direla haurren etorkizunean, kirolariak eta pertsona aktiboak izan daitezen. Horretarako lehen urteetan eskolak duen erantzukizuna izugarria da. Eskola kirolaren bidez egoeraren hobekuntza txiki bat ekarri dugu, baina lan izugarria dago oraindik. Eskoletatik estereotipo guztiak atera eta denak eskubide eta aukera askatasun berdinak eduki behar dituzte. Elkarrizketatu batek dion moduan, gaur egun estereotipoak garatzen jarraitzen ditugun arren, geroz eta ohikoagoa da haurrek txikitatik kirol ezberdinak probatzea. Honela, pixkanaka neskak futbola eta saskibaloia bezalako kiroletan sartzen dira eta mutilak dantza edota antzerkian (Neska_4). Eskolak ez dira erantzukizuna duten bakarrak, kluben, federazioen, diputazioen, … aldetik ere ez da arazo hau behar bezainbeste lantzen. 8. Taulan ikus daitekeen moduan, elkarrizketatu guztiak ados daude gobernu eta federazioen aldetik nesken eta mutilen kirola orekatzeko lan hobea egin behar dela, egoera desorekatuan bizi baikara. Leruite, Martosek eta Zabalak (2015) diotenez Espainian dauden 66 Federazioetan kirol lizentzia dutenen artean 712.027 (%20,9) neskak eta 2.682.608 (%79) mutilak dira. Hau nesken egoera federatuaren erreflexu argia da, eta federazio horiek kirolean diru sarrerak igo eta gizartera zabaltzen badituzte, aldizkari eta telebisten errekurtsoak erabiliz, aurrera pausu handia emango genuke. Honela nesken kiroletako soldatak, baliabideak, ospea, … hobetuko genituzke.
Leruitek, Martosek, eta Zabalzak (2015) dioten moduan, prentsak izugarrizko eragina dauka, mutilen kirolaren alde izugarrizko lana egiten du, eta ondorioz emakumeen kirola baztertua geratzen da. Badirudi, Tusell-en grafikoan azaltzen den moduan (2009), beraien funtzio eta ardura sozialari huts egiten diote. Prentsak gizartea informatu beharko luke, ahalik eta inpartzialen izanez. Honela, kirol ezberdinen informazioa zabaldu beharko lukete, salmentei hainbeste indar eman gabe, eta gizartea hobetzearen papera jokatuz. Baina aurretik aipatu izan dugun bezala, mundu honetan diruak agintzen du. Neska_2-ren ustez prentsan dago emakumeen egoera hobetzeko gakoa. Mutilek prentsa idatzi, ikusi eta entzunaren aldetik jasotzen duten atentzio berdina edukitzeak eragin ditzakeen onurak aldarrikatzen ditu: jarraitzaile gehiago edukitzea, inbertsioen eta soldaten igoera, …
7. HOBEKUNTZA PROPOSAMENAK Argi dago eginiko lanak hutsuneak eta hobekuntza aukerak dauzkala. Hasieratik edukitako ideiatik bukaeran lorturiko produktura bide luze eta aldakorra egin da. Hasiera batean eremu gehiegi ukitzeko gogo eta nahia neukan. Baina denbora pasa ahala, errealitatera bueltatu eta pentsatuta neuzkan ideietako asko baztertu egin behar izan ziren. Lan honen sorrerarako dagoen denbora kontuan edukiz, ia ezinezkoa da eremu zabala erabiltzen duen gai bat aukeratzea. Denbora dela eta egin daitekeena mugatuta dago.
Aukeratutako erremintari dagokionez, zaila egin zitzaidan elkarrizketatuekin hitz egin eta geratzea. Batzuk denbora dezente libre zuten arren, beste batzuekin zailtasun handiagoek eduki nituen, denbora are eta gehiago mugatuz.
Elkarrizketa zabalegia iruditzen zait, eta zegoen denborarekin egin zitekeen lana kontuan edukiz, hau mugatu beharko nuke. Hurrengo baterako, gaiak zehatzagoa izan beharko luke, adibidez eskola garaiko edo goi mailetako kirol esperientzia aztertuz. Gai espezifikoagoak behatuz, horietan gehiago sakon dezakegu, ondorio hobeak ateraz eta lanak eraginkortasun eta sakontasun handiagoa edukiz.
Azkenik, aipatu nahiko nuke lanaren momentu askotan ez naizela oso gustura sentitu, egin nahi nuena zabalegia zenez, erabakiak hartzerako orduan zalantza ugari sortzen zitzaizkidan. Arazo hauen aurrean erabilitako konponbideek lanaren nondik norakoa ezarri zidaten, baina argi daukat hau berriz ere egingo banu eskola garaian gehiago finkatuko nintzela, gaia zehatzagoa eta eraginkorragoa eginez. Orain dagoen moduan (sei pertsonen kirol urte guztietako bizipenak kontuan edukiz) arlo ezberdin eta zabalak ukitzen baititu, eta beraz ezin dira gauza gehiegi jeneralizatu.
ERANSKINA: 1) Zure kirolean, goi mailako nesken eta mutilen egoera nolakoa dela uste dezu? Sozialki berdin baloratuak daude? a) egoera berdina, testuinguru antzekoa, sozialki berdin baloratuak, … gaude. b) desoreka handia dago, neskak gutxiago baloratuak daude, gizartean ez dute garrantzi handiegirik (mutilekin konparatuz), … c) desoreka dagoen arren, mutilak zertxobait gainetik egonez, desoreka hau oso txikia da. d) ez nator bat aurreko aukerekin. 2) Zure kirolean, Estatuaren, Federazioaren, … aldetik nesken eta mutilen txapelketetan baliabide berdinak ematen dizkizuete? Epaileak, sariak, instalakuntzak, … a) bai, egoera berdinean gaude. b) ez, mutilen egoera askoz ere hobea da, bere eskura baliabide gehiago edukiz. c) mutilen egoera piska bat hobea den harren, diferentzia ez da ain latza. d) ez nator bat aurreko aukerekin. 3) Zure kirolean, nesken eta mutilen soldatak antzekoak dira? a) orokorrean bai. b) mutilena piska bat altuagoa da. c) mutilek askoz ere gehiago irabazten dute. d) ez nator bat aurreko aukerekin. 4) Zure klubean, eskura dauzkazun baliabideak eta beste sexuarenak berdinak edo antzekoak direla uste duzu? Txapelketetara bidaiatzeko modua, lesionatzean eskura dauden baliabideak, … a) orokorrean bai. b) ez, mutilek baliabide gehiago dauzkate eskura. c) ez, neskek baliabide gehiago dauzkate, gutxi izan arren. d) ez nator bat aurreko aukerekin.
5) Beste kirolei dagokionez,zure kirolean bizi duzun egoeraren antzekoa dela uste duzu? Zergaitik? a) bai, egoera antzekoa da. b) ez, nire kiroleko egoera berezia da. Arrazoiketa: 6) Eskola garaian, kirolei dagokionez, neskek eta mutilek zenituzten aukerak berdinak ziren? a) bai, txikitatik denak animatzen gintuzten. b) inork oztoporik jartzen ez zigun arren, bai bultzatzen zirela zeozer mutilak futbola eta saskibaloia bezalako kirolak egitera. c) Zenbait kirol neskentzat eta beste batzuk mutilentzat izan behar zirela oso markatuta zegoen. d) ez nator bat aurreko aukerekin. 7) zure ustez zain izan daiteke gaur egungo egoera berdintzeko edo aldatzeko gakoa? a) marketing eta publizitatea. b) diru laguntzak eta inbertsioak berdintzea. c) ez dago konponbiderik, ia ezinezkoa da sexu ezberdinen arteko egoera berdintzea. d) ez dakit. |
addi-0f3f3e8885f1 | https://addi.ehu.es/handle/10810/23748 | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | 2017 | science | Garin Garde, Idoia | eu | DBH 4ko ikasleen testu laburpenak deskribatzen, IKT-ak erabiliz | IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan
Berezko Tituluko Proiektua
Ikerketa lan honen helburua DBH 4-ko ikasle talde batek egindako testu laburpenak deskribatzea da. Hau da, testuaren ideiarik nagusienak jasotzen dituzten, progresio tematikoa zaintzen duten, ideien arteko koherentzia erlazioa mantentzen duten, ideien arteko kohesioa zaintzen duten… Ikasleek egindako laburpenak ez dira modu intuitiboan gauzatutakoak izango, aitzitik, laburpen automatikoak egiteko programa bat erabilita egingo dituzte, compress.eus, hain zuzen ere. Programa horri esker, ikasle bakoitzeko bi laburpen mota lortuko ditugu, bata estrakzioz egindakoa; bestea, berriz, abstrakzioz. Deskribapena, beraz, bi testuak hartuta eta bien arteko alderaketa edo batetik besterako garapena kontuan hartuta egingo dugu. Horrez gain, deskribapenerako oinarri bat izate aldera, jatorrizko testu bereko irakaslearen laburpena eredu moduan erabiliko dugu. Eskuzko ikerketa lanaz gain, compress.eus eta irakaslearen laburpen testuaren RST-a baliagarriak izango zaizkigu emaitzak lortzeko. Emaitza horiek aztertutakoan, laburpen testuen deskribapenean IKT-ak baliagarri diren ala ez ondorioztatzen saiatuko gara.
Irudien aurkibidea
Bigarren Hezkuntzako oinarrizko zehar-konpetentzia dugu hitzezko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia, eta horien osagai guztiak lantzeko laguntza erabakigarria ematen dute hizkuntza irakasgaiek. Izan ere, hizkuntzak ikastearen helburu nagusia da denetariko testuak, etapa bakoitzaren komunikazio-egoera berezkoei dagozkienak, ulertu eta sortzeko gaitasuna garatzea, eta testu horiek koherenteak, kohesionatuak eta zuzenak izatea.
DBH 4. mailako edukien artean ditugu: hainbat euskarritan dauden idatzizko testuak ulertzea eta interpretatzea; informazioa egituratu, planifikatu, testu bihurtu eta berrikustea komunikazio egoeraren ezaugarriak identifikatuta, teknika eta tresna digitalak modu autonomoan erabiltzea, idatzizko testuak ulertu, sortu, zuzendu eta zabaltzeko; idatzizko testuak hobetze aldera, autoebaluazio nahiz koebaluazio estrategiak erabiltzea, modu autonomo eta eraginkorrean; idazketa informazio eta ikaskuntza iturritzat edo estrategiatzat hartzea. Hori guztia kontuan izanda, garrantzitsutzat jotzen dugu ikasleek testu laburpenak egiten trebatzea. Ikasteko estrategia bikaina baita, gainera, arlo guztietarako baliagarri izango zaiena.
Ikasleak testuen ulermena lantzeko hainbat ariketa mota egiten ohituak dira DBH 4. mailarako: izenburua irakurrita hipotesiak egin, irakurri ahala hitz ezezagunak hiztegietan (paperezkoak zein online hiztegiak) bilatu, irakurritakoan ideia nagusia bilatu, testuari buruzko galderei erantzun... Baina laburpen testuak egitean, sarritan, hutsunea ageri da, ez dira kontuan hartzen testuaren koherentzia (diskurtso-erlazioak) eta ideien konexioa. Ikerketa lan honen helburua, beraz, horretan zentratuko da; hau da, ikasleek egindako laburpenak deskribatuko dira, konexioa, koherentzia eta ulergarritasuna oinarri hartuta.
Hizkuntzen irakaskuntzan bezalaxe, laburpen testuen deskribapenean ere teknologia berriek zer nolako ekarpena egin diezaguketen aztertu nahi dugu. Izan ere, laburpen automatikoak egiteko tresnak badaude, baina laguntza paregabea litzateke
bai irakasle bai ikasleentzat, euskarazko laburpen testu zein edozein motatako testuen ideien arteko koherentzia eta kohesioa aztertuko lukeen tresna izatea.
Proiektuaren helburuak
Ikerketa lan honen helburu nagusia DBH 4-ko ikasleen testu laburpenak deskribatzea da. Zehatzago esanda: DBH 4-ko ikasleek estrakzioz egindako laburpenen luzera aztertzea, eta horren arabera, ondoriorik atera daitekeen ikustea. Estrakziozko laburpenetan testuaren zein diskurtso-unitate aukeratzen duten ikustea, laburpenerako ezinbestekoak direnak aukeratzen dituzten ala ez ikustea. Aukeratutako diskurtso-unitateak urre-patroiarekin bat datozen aztertzea. Estrakzioz ikasleek aukeratutako diskurtso-unitate horien artean erlazio koherentziarik dagoen aztertzea. Behin diskurtso-unitateak aukeratuta, testu laburpen koherente eta kohesionatua sortzeko gai diren deskribatzea. Estrakzioz egindako laburpenak eta abstrakziozkoak alderatzea. Compress.eus programari esker lortutako datuek laburpenen egokitasuna adierazten duten frogatzea. Abstrakziozko laburpenei dagokienez, irakasleak eskuz egindako ebaluazioa eta compress.eus programak emandako datuak bat datozen frogatzea, ebaluaziorako baliagarri izan daitekeen ikusteko. Urre patroiaren RST-a ikasleen testuetako diskurtso-unitateen arteko koherentzia erlazioa aztertzeko lagungarria den ikustea.
3.1. Marko teorikoa 3.1.1. Testuen laburpena. Hizkuntza aztertzeko hartu izan den unitatea esaldia da, baina ulermenaren psikologiari dagokionez, esaldia unitate txikiagoetan banatzen da: proposizioetan. Proposizioak esanahi abstraktua duten oinarrizko unitateak dira, eta testua esan daiteke elkarren arteko lotura duten proposizioez osatzen dela. Testuaren azaleko eta sakoneko egitura bereizten lehena Chomsky izan zen, Van Dijk-ek mikroegitura eta makroegitura deitu zien, hau da, testua osatzen duten esaldien azpian dauden proposizio guziek mikroegitura osatzen dute; makroegitura, berriz, “testuaren esanahiaren egitura orokorraren irudikapen abstraktua” ( Van Dijk) da. Testu bat laburtzea esan dezakegu testu horren mikroegituratik makroegiturara pasatzea dela, baina horretarako makroerregela batzuei jarraitu behar zaie, bi egituren arteko koherentzia eta kohesioa ziurtatzeko. Van Dijk-ek lau motatako makroerregela bereizten ditu: Omisio erregela: testua orokorrean ulertzeko ezinbestekoa ez den informazioa ezabatzeari deritzo, garrantzirik ez duen informazioa ezabatzeari. Hautapen erregela: honen bitartez ere informazioa ezabatzen da, baina ezabatzen den informazio hori inplizituki ageri da beste informazio batean. Orokortze erregela: proposizio multzo bat beste proposizio orokorrago batez ordezkatzean datza, hau da, makroproposizio horrek beste mikroproposizio guztiak biltzen ditu, baina zehazki ez dakigu zein mikroproposizio diren.
Eraikitze edo integrazio erregela: aurrekoaren antzekoa da, baina eraikitze erregelaren kasuan, ordezkatzen duen proposizioak logikoki eta semantikoki biltzen ditu testuko mikroproposizioak.
Gure ikerlan honetako corpus-a osatzen duten testuetan, ikasleek estrakziozko laburpenak egiteko omisio erregela erabili dute, hau da, jatorrizko testua EDU-etan banatuta izanik, horietatik zein ez den beharrezkoa aukeratu dute, eta ezabatu. Ondoren, abstrakziozko laburpenak egiterakoan, hautapen erregela zein orokortze erregela erabili ahal izan dute.
3.1.1.1. Testuaren egitura hierarkikoa
Kintsch-ek oinarrizko testuak (makroegiturak) egitura hierarkikoa duela esan zuen. Proposizio baten kokapenak eragina du irakurritakoa gogoratzeko orduan, maila gorenetako proposizioak maila apalagoetakoak baino hobeto gogoratzen direla frogatu zuen. Gainera, giza oroimena ez da gai informazio osoa prozesatzeko, beraz, informazioa murriztu egiten du eta testuaren koherentzia orokorra mantentzeko xehetasunak gordetzen ditu.
Laburpen testuen deskribapena egiteko, ikasleen laburpenek urre-patroiaren egitura hierarkikoa mantentzen duten ala ez begiratuko dugu. Izan ere, diskurtsounitate batzuek beste batzuek baino garrantzi handiagoa dute, testuaren egilearen komunikazio asmoa kontuan izanik.
Testuen laburpen automatikoaren gaia aztertzeari ekin diote azken urteetan. Ikerketa horietan, bi alderdi bereizi beharko genituzke: batetik, estrakzio bidezko laburpenak eta, bestetik, abstrakzio bidezko laburpenak. Lehenengoen kasuan, testuko esaldiak ezabatzen dira, baina ez da inolako aldaketarik egiten horietan; bigarrenen kasuan, berriz, jatorrizko testua oinarri hartuta, horren laburpena ematen saiatzen dira, baina ez dira ezinbestean jatorrizko testuko esaldiak bere horretan agertzen. Jakina, abstrakziozko laburpenak egiteak dakartzan zailtasunak kontuan izanik, ez da harritzekoa estrakziozko laburpenen lanetan gehiago aurreratu izana.
IXA taldeak abian jarri duen abstrakziozko laburpenak egiteko tresnak (compress.eus), hasteko, estrakziozko laburpen automatikoak egiteko, jatorrizko testua oinarrizko diskurtso-unitatetan (EDU) banatzen du. Diskurtso-unitatea aditza duen perpaus adjuntuari deritzo. Programari esker, laburtu nahi dugun dokumentuko
diskurtso-unitate guztiak jatorrizko testuaren paragrafoen arabera sailkatzen ditu. Aldi berean, EDU-z osatutako testua eta konprimituko dugun testua ikusiko ditugu pantailan. Horrela, laburpenerako beharrezkoak ez diren diskurtso-unitateak aukeratu ahala, konprimitutako testuan desagertzen joango dira.
Programa honek, estrakziozko laburpenak ez ezik, abstrakziozkoak egiteko aukera ere ematen digu. Behin beharrezkotzat jotzen ez ditugun diskurtso-unitate guziak ezabatuta, konprimitutako testuan abstrakziozko laburpena egiteko erabiliko ditugun diskurtso-unitateak agertuko zaizkigu. Horiek zuzentzeko eta editatzeko aukera ematen digu, azkenik, gure abstrakziozko laburpena egin ahal izateko.
Lan honen helburua DBH 4-ko ikasleen eta irakaslearen laburpen testuek osatutako corpus-a deskribatzea da. Horretarako ere oso baliagarria izan zaigu compress.eus programa eta IXA taldeak eta talde teknikoak eskainitako datu bilketa. Izan ere, behin laburpen guztiak programaren bitartez eginda, estrakziozko laburpenen hainbat datu eskuragarri jarri baitizkigu, hala nola, kendutako UZ-ak, kendutako EDU- ak, kendutako hitz kopurua…
3.1.2.2. Koherentziazko erlazioak.
Laburpen testu baten koherentziazko erlazioak deskribatzeko oso erabilgarria da RST-a (Rhetorical Structure Theory), hainbat hizkuntzatako erlazio-egitura deskribatu ditu. Erlazio egitura esaten diogu testuan koherentzia-erlazio guztiek osatzen duten egiturari.
Testu baten diskurtso-unitate guztiek ez dute garrantzi bera, testuaren mezua komunikatzeko diskurtso-unitate batzuk egilearentzat ezinbestekoak dira, beste batzuk, aldiz, bigarren mailakoak. RST-k desberdindu egiten ditu erlazio-egituran, garrantzi handiko unitateak (nukleo) eta gutxiko unitateak (satelite). Unitate bat nukleo edo satelite izatea ebazteari nukleartasuna deritzo. Nukleartasunak erlazio-egitura deskribatzean hierarkia ezartzen dio zuhaitz itxurako egiturari. Horrela, horien arteko erlazioak ere deskribatzen ditu: nukleo-nukleo modukoak eta nukleo-satelite modukoak.
DBH 4-ko ikasleen laburpenak deskribatzeko marko teorikoa azalduta, ikerketa lan hau egiteko metodologiari helduko gatzaizkio orain. Honako atal hauek izango ditu: 1. Corpus-a osatzea. 2. Estrakziozko laburpenak. 3. Abstrakziozko laburpen testuen ebaluazioa. 4. Corpus-etik ateratako datuak. 5. Erlaziozko diskurtso egitura.
Jatorrizko testua: DBH 4. mailarako egokitutako testua da, eta motari dagokionez, argudio testua, ikasleen testu liburutik ateratako “Saihets ditzakegun zifra beldurgarriak”, argia.com (moldatua), Ulermena, Euskara eta Literatura DBH 4, ikaslearen materiala, Ibaizabal , hain zuzen ere. Argudio testuak lantzen ibili dira ikasturtean zehar. Lexiko aldetik, zailtasun gutxiko testua, hau da, ikasleentzako ulergarria. Hona hemen testua, paragrafoak zehaztua, ondorengo azalpenak ulertzeko baliagarri izango zaiguna:
(1. paragrafoa) Saihets ditzakegun zifra beldurgarriak
(2. paragrafoa) Europan eta AEBn, jaten dugunaren bikoitza erosten dugu, edo, beste era batera esanda, kontsumitzen dugunaren erdia botatzen dugu zakarretara. Zenbaki eskandalagarri hauek saihets daitezke, ordea: legedia zorroztuz, jakien iraupena luzatzeko neurriak hartuz, hornitzaile eta saltokien jardunean gardentasuna eskatuz… eta kontsumitzaileon ohitura txarrak alboratuz.
arabera, esaterako, 50 milimetroko diametroa edo 70 gramoko pisua ez duen sagarrik ezin da saldu, ezta 62 gramo baino gutxiago duen kiwirik. Okerregiak, zuzenegiak, txikiegiak, handiegiak direlako, bildutako bananen %20-40 artean botatzen da urtero Latinoamerikan eta Afrikan (20 milioi tona inguru). Europar Batasunak ezarritako tamaina baino txikiagoa duelako edo interesatzen ez zaien espeziea delako, europar arrantzaleek harrapaturiko arrainen %40-60 alboratzen dute. Moldeko ogi bakoitzetik lau ogi xerra (hasierako biak eta bukaerako biak) zakarretara botatzera behartzen ditu langileak Mark & Spencer konpainiak, ertzak saihesteko. Herrialde anglosaxoietan, aldian behin etxeko hozkailua hustu eta dagoen guztia botatzeko ohitura zabalduta dago, “garbitzeko”. Asko dira horrelako adibideak, eta ondorioz, asko da usteltzen uzten den janaria, osasuntsua eta gozoa izan arren.
(4. paragrafoa) Horren erakusgarri, hona datu gutxi batzuk, arazoaren dimentsioaz jabetxeko. Sarreran aipatu bezala, kontsumitzen dugunaren ia erdia zaborretara doa Europan, eta ahoratzen ditugun animaliak elikatzeko erabiltzen den jana kontuan hartuz gero, bi heren doa konainerretara. Tristram Stuartek Waste. Uncovering the Global Food Scandal (Alferrik galtzea. Janariaren eskandalu globala azaleratzen) liburuan argitzen duenez, sektoreko fase guztietan gertatzen da galera (elikagaien ekoizpenean, garraioan, saltokietan eta etxeetan). Hainbat ikerketaren arabera, produzitutakoaren herena botatzen du Europako manufaktura eta prozesamendu industriak, eta arrantzatzen den guztitik erdia baino zertxobait gehiago baino ez dugu jaten - aingira, paneka, liba... tonaka botatzen dira "nahi gabe" arrantzatu ostean, ez direlako salgarriak-. Europako saltoki handi batek 500600 tona jaki botatzen ditu urtero, eta eskoletan zerbitzatzen den jakien %24-35ak zakarrontzian amaitzen du. Etxean ere janari asko baztertzen omen dugu kontsumitzaileok, nahiz eta kontziente ez izan: herritar europarrak uste du %4 inguru botatzen duela, baina egiaz ia-ia %20 da.
(5. paragrafoa) Gaiari duela gutxi heldu dio Europar Batasunak, iaz eskatutako txostenaren datuek behartuta: EBn, urtean 90 milioi tona elikagai doaz zaborretara, hots, herritar bakoitzak urtean 179 kilo produktu jangarri eta osasuntsu mespretxatzen ditu (kilo erdia egunero). Dagoeneko, Elikagaiak Alferrik Galtzearen Kontrako Urtea izendatu du EBk 2013a.
(7. paragrafoa) SUPERMERKATU ETA JANGELETAKO ATZEALDEAK Saltoki txiki nahiz handietan janari andana galtzen da alferrik. Hasteko, hornitzaileekin duten harremanak du eragina: eskatutako produktuen kopurua ondo kalkulatu behar da, baina supermerkatuan saldu ez dena hornitzaileari itzuli ahal izateak utzikeria errazten du hainbatetan. Gainera, barietatea eta berriena eduki beharrak ere sortzen ditu soberakinak: “Denetarik izan behar dugu apalategietan, jendeak aukera nahi izaten du, ikusteko, probatzeko… eta horrek behar baino produktu gehiago izatea Dakar”, azaldu digu bere izena eman nahi ez duen Eroski supermerkatu bateko langileak. “Era berean, iraungitzear dauden produktu ugari botatzen ditugu, jogurtak pila bat, iraungi baino bost egun lehenago; arraina, fruituak, barazkiak… ere zakarretara doaz, itxura aldetik zatartzen hasten direnean”. Saltoki eta jatetxeei merke ateratzen zaie jana botatzea, hornitzaileengandik gutxi ordainduta lortzen dituztelako produktuak, eta behin kopuru jakin bat salduta, errentagarritasuna ziurtatuta dute. Dena den, neurriak hartzen hasiak direla ere azpimarratu du Eroskiko langileak: “Bolada batean astakeria izan da zenbat bota den supermerkatuan, niri neuri lotsa ematen zidan
zakarretara botatzeak, baina pixkanaka aldatzen ari dira gauzak, formula berriak atera dituzte, iraungitzear dauden produktuak merkatuz adibidez, bi jogurt baten prezioan, haragia %30 merkeago iraungi baino egun bat lehenago… eta badago horretaz baliatzen den jendea, krisi garaiotan itxaroten egoten direnak produktua merkatu ahala erosteko”.
(9. paragrafoa) Ardura gehien itsaskiarekin izan behar dela ohartarazi du Josune Cantalejok, baita haragi eta arrain freskoarekin ere, garrantzitsua da janaria ondo kontserbatzea eta hotz katea ez haustea. Aldiz, kontserbek asko irauten dute: tratamendu termikoa izan dute. “Inportantea da produktuen etiketak irakurtzen jakitea, eta etiketak informazio osatua eta egokia duela ziurtatzea. Hala, gomendioak betetzea baino ez dago: leku lehor eta hotzetan mantentzea eta halakoak. Hozkailua zenbatetan irekitzen dugun eta barnean zenbat janari dugun ere kontuan hartzea komeni da, temperatura funtsezkoa baita, produktua ez hondatzeko”.
(10. paragrafoa) EKINTZAILEAK ETA ELIKAGAIEN BANKUAK Soberakinik ez sortzea da funtsa, baina behin sortutakoan, zer egin janari horrekin? Saltokietako kontainerretatik arrantzatutakoaz elikatzen urteak eman ditu Tristram Stuartek; lehen aipaturiko liburuan kontatzen du esperientzia, eta harrigarria da zein otordu aberatsak egin daitezkeen baztertu den janaria berreskuratuz. Supermerkatuek botatakoa etxeratzeko elkartzen den jendea ugaritu egin da: ez dira eskaleak, ekintzaileak baizik, edo besterik gabe janaria usteltzen uzteko prest ez daudenak. Sarri, behar dutenen artean banatzen dute lortutakoa; Baiona eta Bokaleko taldetxo batek, hain juxtu, hamabost bat laguni ematen die jaten, saltokien zabortegietatik hartutako hondar baliotsuekin. Batzuetan, ordea, ez da lan samurra: supermerkatu handietako kontainerrak gordeta egoten dira zenbaitetan, edo paketeak irekita, puskatuta eta janari dena nahasita.
(13. paragrafoa) Guk geuk, noski, ez da gutxi egin dezakeguna, ekintza errazak izanik. Supermerkatura behar ditugun produktuen zerrendarekin joatea gomendatzen digu Tristraam Stuartek; kopuruak ondo neurtu eta soberakinak aprobetxatzea, berrerabiltzea, izoztea eta birziklatzea ohitura bihurtu dezakegu soberakinak aprobetxatzeko jaio ziren kaneloiak, baratxuri-zopa, pain perdu postrea…-; eta egungo kontsumo eredua norberak alda dezake, bitartekaririk gabe zuzenean inguruko ekoizleei erosiz. Adibide bakan batzuk baino ez dira, finean garai bateko ardura berreskuratzea baita gakoa, beharbada gaur egun elikagaiek duten balio ekonomiko hutsalarengatik galdu dugun kontzientzia berreskuratzea. Osterantzean, planetan bera galdutko dugu alferrik.
Testu hori IXA taldeak konputagailuaren bitartez abstrakziozko laburpenak egiteko diseinatutako programan, compress.eus programan, ikasleek eskuragarri izateko, prestaketa lana egin behar izan da, IXA taldearekin eta talde teknikoarekin batera.
zatitu. EDU bat aditza duen perpaus adjuntua edo independientea da.
Irakaslearen laburpena: ikerketarako abiapuntua izan da, ikasleen laburpenak horrekin konparatuta, zer nolako berdintasun eta desberdintasunak dauden (UZ-a, hitz kopurua, EDU-en eta paragrafoen aukeraketa...) edo bestela esanda, zenbat hurruntzen edo hurbiltzen diren irakaslearen laburpenera, urre-patroira. Hona hemen urre-patroia eta unitate zentrala:
Europan eta AEBetan, jaten dugunaren bikoitza erosten dugu; EBn, urtean 90 milioi tona elikagai doaz zaborretara. Zenbaki eskandalagarri horiek saihets daitezke, ordea.
Itxura “perfektua” ez duten fruitu eta barazki uztak tonaka uzten dira galtzen, saltoki eta jatetxeei merke ateratzen zaie jana botatzea… Jana alferrik galtzearen beste arrazoi handietako bat produktuen iraungitze datarekin dagoen nahasmena da.
Soberakinik ez sortzea izanik funtsa, ez da gutxi guk egin dezakeguna: saltokietan, iraungitzear dauden produktuak merkatu, jaki “itsusiei” aukera eman eta gehien/gutxien kontsumitzen diren produktuen arabera aurreikuspenak egin; jatetxeetan, bezeroek eskatu ahala kozinatu; erosleok produktuen etiketak irakurtzen ikasi, soberakinak berrerabili…
Ikasleen laburpen multzoa: 16 testuk osatu dute. Hasieran, 20 testuk osatzea zen asmoa, baina horietako lauk arazoak izan dituzte estrakziozko laburpenetik abstrakziozkoa editatzean eta, arazo teknikoak direla medio, ezin izan ditugu testu laburpen horien datuak eskuratu. Irakasleak eurek egindako lana ikuste eta ebaluatze aldera, testua programatik kopiatu eta Drive bidez konpartitu dute, baina estrakziozko laburpena lortzeko modurik ez dugu aurkitu. Horregatik, ez ditugu corpus-ean sartu, gure hellburua estrakziozko eta abstrakziozko laburpenak deskribatzean, bien arteko alderaketa egitea ere baita.
Corpus-erako erabili diren laburpenak egiten hasi baino lehen, aurrelanketa bat egin dugu. Horretarako, baliabide teknologikoak baliatu ditugu; batetik, konpetentzia digitalak lantzeko, eta bestetik, askoz motibagarriago suertatzen zaizkielako modu digitalean egindako jarduerak. (http://www.ikasbil.eus)
Aurrelanketa hori jarduera sekuentzia batean datza.
1. “Testu-laburpenak egiteko aholkuei eta ereduari erreparatu”:
Jarduera honetan, testu bat laburtzeko jarraitu beharreko urratsak aurkezten dira. - Testua gutxienez birritan irakurri eta gako-hitzak azpimarratu. - Ondo ulertu testuaren gaia zein den eta idatzi. Paragrafo bakoitzeko ideia nagusia azpimarratu. - Azpimarratutako ideia nagusien zerrenda egin, laburpenaren gidoia osatzeko. - Ideia nagusi bakoitzeko paragrafo bakar bat idatzi, esaldien arteko loturak eta puntuazio-marka egokiak erabiliz, eta , behar izanez gero, jatorrizko bertsioan agertzen diren hitzen baliokideak erabili.
2. “Gidoia osatu: paragrafo bakoitzearen laburpena aukeratu”. Jarduera honetan, ikasleek eurek egin behar dute testu baten gidoia. Horretarako, artikulua paragrafoz paragrafo irakurtzeko eskatzen zaie, gako hitzetan erreparatuta, eta bakoitzaren laburpen zuzena aukeratu. Batetik, beraz, testu osoa daukate, eta bestetik, ideia nagusiak elkarri lotzeko.
3. “Lehenengo jardueran emandako aholkuei jarraituz, laburpena egin”. Horretarako, erabilgarri izan dakizkiekeen zenbait lotura hitz eskaintzen zaizkie (ideiak gehitzekoak, adibideak ematekoak, aurkaritzakoak eta arrazoitzekoak, kausa-ondorioa adieraztekoak). Proposatutako testu baten 10 bat lerroko laburpena egiteko eskatzen zaie.
4. Egindakoa txekeatu: autoebaluazio errubrika. Nork bere lanaren gainean hausnartzea ezinbestekoa da ikaskuntzak zentzua izan dezan. Autoebaluazioari esker, ikasleek euren indarguneak eta ahuleziak ikusten dituzte. Egindako akatsak oso tresna baliagarriak dira ikasteko, eta horrela ulertu behar dituzte. TESTU-LABURPENA: AUTOEBALUAZIORAKO GALDETEGIA
1. Argi eta garbi adierazita dago gai nagusia zein den. 1 2
5 2. Funtsezko ideia guztiak jaso ditut.
3. Hari nagusiarekin zerikusirik ez zutenean, osagarri eta txikikeria guztiak baztertu ditut.
6. Ideia eta paragrafoak ongi lotu ditut.
Autoebaluazioaz gain, heteroebaluazioa ere egin da. Ikasleek Drive-en bitartez, egindako laburpenak irakaslearekin partekatu dituzte, ebalua ditzan.
2. Estrakziozko laburpenak Aurrelanketa amaituta, 16 ikasle horiek, laburpenak teknologia berrien laguntzaz egin dituzte, zehazki, IXA taldeak abstrakziozko laburpenak egiteko diseinatu berri duen tresna erabili dute. Hasteko estrakzioz egindako laburpenak egin dituzte, hau da, testu osoko segmentu edo EDU garrantzitsuenak aukeratu. Ondoren, EDU zerrenda hori zuzendu eta editatu dute, abstrakziozko edo eskuzko laburpenak izan direnak. Ikasleek compress.eus tresnaren gidako jarraibide hauek jarraituz, euren estrakziozko laburpen testuak egin dituzte:
“OHARRA: Ez aukeratu "Eragotzi orri honi elkarrizketa-koadro gehiago sortzea", bestela ezingo duzu laburpena editatu eta egindakoa gorde. Gogoratu behar dituzun zenbait alderdi garrantzitsu: Prozesuko edozein unetan, testua berriz egiten hasteko klikatu TESTUA BERRASI botoian. TESTU KONPRIMATUA lortzeko, segmentuak aldez aurretik mugatu dira eta ezin dira moldatu. Segmentuaren ertz borobilduak soilik adierazten du beronen amaiera, ertza zuzena bada, segmentuak hurrengo lerroan jarraituko du. Gutxienez segmentu bat mantendu edo kendu beharko duzu testu bakoitzean, hurrengo testua egin ahal izateko. Garrantzitsuena soilik mantendu behar duzu. Konprimatutako esaldi bat letra minuskula batekin has daiteke, gero testua editatu eta horrelako zein bestelako akatsak konpondu ahalko dituzu. Konprimitutako esaldi baten amaiera puntua ez den beste ikurren bat izan daiteke. Ahalik eta gehien konprimatu behar da. Segmentuen gainean klik eginez gaitzen edo ezabatzen dira segmentuak. TESTU KONPRIMATUA bukatuta, LABURPENA IKUSI ETA EDITATU botoian klikatu eta LABURPENA ESKUZ ZUZENTZEKO atala gaituko duzu Nahi duzun laburpena osatzeko, edozelako zuzenketak egin ditzakezu, baita testu osoa moldatu ere TESTUA BUKATU botoia sakatu ostean, ezin daiteke testu bera berriz egin eta hurrengo testua agertuko zaizu. Testu guztiak amaitzean, amaiera-mezua agertuko zaizu. “
Estrakzio lanaren nondik norakoak argiago ikusteko, honako irudi honetan ikasleek ordenagailuaren pantailan aurkituko dutena ikusten dugu:.
Irudian ikus dezakegunez, ezkerreko testua segmentuetan, EDU-etan, banatuta dago. Ikasleek laburpena egiteko beharrezkotzat jotzen ez dituzten EDU-ak aukeratu ahala (gainean klikatuz), eskuineko testu konprimituan desagertzen joango dira. Behin esktrakzioa eginda, testua editatu egingo dute, prozesua amaitzeko. 3. Abstrakziozko laburpen testuen ebaluazioa.
Ikasleen laburpen testuen ebaluazioa: Corpus-a osatzen duten laburpen testuak sailkatze aldera, ikasleek egindako abstrakziozko laburpenak eskuz ebaluatu ditugu. Hain zuzen ere, hauek izan dira erabilitako ebaluazio irizpideak: 1. KOMUNIKAZIOA: - Hartzailea kontuan hartu den ala ez, hau da, hartzaileak jatorrizko testua irakurri gabe, egindako laburpenak aski argi uzten duen jatorrizko testuaren mezu nagusia. - Ideiak argiak diren ala ez. - Informazio nahikoa eman duten ala ez. 2. TESTUAREN ANTOLAKETA: - Paragrafo bakoitzak ideia bat jorratzen duen.
- Paragrafoen hurrenkera modu logikoan antolatuta dagoen. - Ideien arteko konexioa mantendu den. - Ideien arteko koherentzia erlazioa mantendu den. 3. ZUZENTASUNA: - Sintaxi aldetik, zuzena den. - Ortografia eta puntuazio markak egokiak diren.
Ebaluazio irizpide horiek kontuan hartuz, gure sailkapena egin dugu. Laburpenak hiru multzotan banatu ditugu: a) laburpen onak (aurrerantzean: ikaslea21, ikaslea15, ikaslea12 eta ikaslea3 deiturikoak), b) laburpen txarrak (aurrerantzean: ikaslea8, ikaslea23, ikaslea24 eta ikaslea11 deiturikoak) eta c) tarteko laburpenak (aurrerantzean: ikaslea18, ikaslea4, ikaslea22, ikaslea6, ikaslea5, ikaslea17, ikaslea14 eta ikaslea10). Sailkapen hori egiteko, kalifikazio handitik txikira ordenatu ditugu, %75etik gorakoak laburpen onak izango dira eta %25etik beherakoak laburpen txarrak; beraz, tarteko laburpenak %25-%75 bitartekoak izango dira.
Bi ikasleren abstrakziozko laburpenak jaso ditugu hemen, irizpide horiek nola aplikatu diren ikusteko, bata laburpen onetako baten egilearena (ikaslea21) eta bestea laburpen txarretako baten egilearena (ikaslea23):
Ikaslea21-en laburpen testuan, egia da unitate zentrala ez dela ageri; hala ere, testuaren mezua argi geratzen da (azken paragrafoan). Ideiak argiak dira eta informazio nahikoa ematen du. Ideien antolaketari dagokionez, hurrenkera logikoa da, eta paragrafo bakoitzak ideia bat azaltzen du. Kohesioari dagokionez, ordea, nabari da juntagailu eta antolatzaileen hutsunea, horren arrazoia izan daiteke laburpen automatikoak egiteko programekin trebezia falta izatea. Azken finean, esan daiteke testuak koherentzia duela, diskurtso unitateen arteko koherentziazko erlazioa egokia dela. Horrek guztiak testua ulergarri egiten du. Ikasle23-ren laburpen testuan, esaldi amaitugabeak ditugu (“kontsumitzen dugunaren ia erdia zaborretara doa Europan, eta ahoratzen ditugun animaliak elikatzeko erabiltzen den jana kontuan hartuz gero.”). 4. eta 5. paragrafoek ez dute loturarik nahiz eta ideia bera jorratu, ez dago koherentziazko erlaziorik, gainera, 5. paragrafoan argudio gisa erabiltzen duen adituaren izena ez da aurretik aipatu, beraz, ulergaitz geratzen da. Horren harira, 6. paragrafoan ere “lehen aipaturiko liburuan” dio, baina ez du libururik aipatu. Azken finean, laburpen testu hau irakurrita, hartzaileak ez
du mezua ulertuko, ideien hurrenkerak ez du zentzurik eta ideien arteko koherentzia erlazioa ere oso eskasa da. Izena: ikaslea21
Europan eta AEBn asko da usteltzen uzten den janaria, osasuntsua izan arren. Produzitutakoaren herena botatzen du Europako industriak (urtean 90 milioi tona). Saltokietan janaria alferrik galtzen da. Merke ateratzen zaie jana botatzea, eta behin kopuru jakin bat salduta, errentagarritasuna ziurtatuta dute. Jana alferrik galtzearen arrazoi handietako bat produktuen iraungitze datarekin dagoen nahasmena da. Maiz bota egiten dira osasunari begira guztiz egokiak diren elikagaiak. Soberakinik ez sortzea da funtsa, baina behin sortutakoan, zer egin janari horrekin? Supermerkatuek botatakoa etxeratzeko elkartzen den jendea ugaritu egin da. Boluntarioen lanari esker, Elikagaien Bankuek milaka kilo janari eskuratzen dituzte. Gobernuz kanpoko erakundeak arduratzen dira elikagaiak behar dutenen artean banatzeaz. Ez da gutxi egin dezakeguna. Supermerkatura behar ditugun produktuen zerrendarekin joatea, kopuruak ondo neurtu eta soberakinak aprobetxatzea... Araudia zorroztu daiteke: adibidez, Norvegian egiten den gisan, botatzen dutena publiko egitera behartu daitezke enpresak.
3.1. Jatorrizko testuaren datuak: Jatorrizko testuaren datuak jaso ditugu (4. taula). Zenbat paragrafotan banatuta dagoen, paragrafo bakoitzean zenbat EDU dauden eta zenbat hitzez osatuta dauden. Era berean, konputo osoa ere adierazi dugu, hau da, jatorrizko testuak zenbat hitz dituen eta zenbat EDU-tan banaturik dagoen.
kopurua eta hitz kopurua adierazi ditugu. Azken finean, laburpenaren helburua informazio nagusia mantentzea eta gehigarria edo testuaren ulergarritasunari eragingo ez dion informazioa kentzea da.
5. taulan, gure urre-patroiaren datuak erakusten dira. Datuak ikusita, aipagarria da 4., 6. eta 11. paragrafoak erabat ezabatu direla; izan ere, datu gehigarriak direla ikus daiteke. 4. eta 11. paragrafoen kasuan, aurretik esandakoa indartze aldera, datu gehiago ematen dira, gure laburpenean beharrezkotzat jo ez ditugunak. 6. paragrafoan, berriz, adierazitakoa garrantzitsua izanda ere, 10.ean ideia hori errepikatu egiten da modu argiagoan.
Bestetik, ezer ez edo oso EDU gutxi kendu diren paragrafoak ditugu: 1.a izenburuari dagokio eta 12. eta 13. paragrafoek unitate zentralarekiko erlaziokoherentzia mantentzen dute gehien. URRE-PATROIAREN DATUAK
3.3. Ikasleen laburpenen datuak: Ikasleen laburpen testuak aztertu ditugu eta ondorioak atera, alderaketa hori esanguratsua den ala ez frogatze aldera. Batetik, jatorrizko testutik kendutako EDU kopurua eta hitz kopurua islatu ditugu; eta, bestetik, unitate zentrala kendu duten ala ez eta paragrafo bakoitzean kendutako EDU kopurua, datu esanguratsuagoak emango dizkigulakoan.
Kopuruen aldetiko azterketa egin ondoren, paragrafoz paragrafo urre-patroiak mantendu dituen EDU-ak eta ikasleenak bat datozen aztertuko dugu. Izan ere, hain testu luzea izanik, 174 EDU-z osatua, baliteke kopuru bertsuak izatea, baina oso portzentaje txikian urre-patroikoekin bat etortzea.
Diskurtso unitate guztiek testuan ez dute garrantzi bera, hau da, jatorrizko testuaren egileak ideia nagusia helarazteko erabilitako diskurtso unitate batzuk beste batzuk baino garrantzitsuagoak dira. Lehenengoei nukleo-unitate deitzen zaie eta bigarrenei satelite-unitate (ideia nagusien xehetasunak azaltzen dituztenak), unitate bat nukleo ala satelite den esateari nukleartasuna erabakitzea esaten zaio, eta nukleartasuna koherentziarekin lotuta dago. Aztergai diren gure laburpenetako erlaziozko diskurtso egitura, beraz, horien arteko erlazioan datza.
Ikasleen laburpenak irakasleak egindako laburpenarekin, urre-patroiarekin, alderatu ditugu. Kopuruei begiratuta (6. taula), argi dago ez datorrela bat eskuz egindako laburpenen ebaluazioarekin. Hau da, urre-patroiarekin alderatuz gero, datuetan gehien hurbiltzen diren laburpen testuak ez dira ontzat hartu ditugunak soilik, txarren artean ere ikus dezakegu kopuru horietara asko hurbiltzen den laburpen
testurik ere badela, eta alderantziz. Beraz, esan dezakegu laburpen testu bat ontzat edo txartzat emateko, kopuruak ez direla fidagarriak eta bestelako azterketa eskatzen duela. CORPUS-AREN DATU OROKORRAK
ez dute mantendu. Izenburua kentzeko arrazoia baliteke haren funtzioa argi ez dutela izatea, baina abstrakziozko laburpenak egiteko tresna honetan trebakuntza ez izatea ere izan liteke arrazoia. Izan ere, ikasleek corpus-erako bildutako testu laburpenak egin baino lehen, aurrelanketa egin zuten, eta bertan egindako laburpenetan, ikasleen %90ek izenburua jarri zioten euren laburpenari.
Unitate zentralari dagokionez ere badugu zeresanik, laburpen onen %50ek mantendu egin dute, laburpen txarren eta tartekoen %100ek, aldiz, kendu egin dute. Unitate zentrala testuko unitaterik garrantzitsuena izanik, eragin handia izango du laburpenetan mantendutako edo kendutako EDU-en aukeraketan; beraz, ulergarria izan daiteke urre-patroiaren eta ikasleen laburpen testuen arteko aldea handia izatea. Izan ere, unitate zentraltzat beste bat hartuz gero, horrekiko erlazio koherentzia desberdina izango da. KENDUTAKO EDU KOPURUAK PARAGRAFOKO ETA UZ-A KENDU DUTEN ALA EZ
7. taula: kendutako EDU kopuruak paragrafoko eta UZ-a kendu duten ala ez.
8. taulan, “URRE-PATROIAREN EDU-AK” deritzon zutabean testuak dituen 174 EDU-etatik paragrafoz paragrafo zenbatgarren EDU-ak mantendu diren adierazita dago; ondoren, laburpen testu onen datuak eta laburpen testu txarren datuak, hau da, urre-patroiarekin alderatuta, paragrafo bakoitzeko zein EDU datozen bat eta zein ez adierazi dugu. Azken lerroan, urre-patroiarekin bat datozen EDU kopuruak adierazi ditugu.
Datuak ikusita, laburpen testu onen eta txarren artean alderik badela ikus dezakegu (handia ez bada ere).
Portzentajeak ikusita, laburpen testu onen artean badira bi (ikaslea15 eta ikaslea3) urre-patroiarekiko kointzidentzia eskas samarra ageri dutenak. Emaitza horiek arrazoitzeko, EDU horien unitate zentralarekiko koherentziazko erlazioa zein motatakoa den begiratu behar dugu, hau da, gai nagusia kontuan izanik, diskurtso osagai horiek elkarren artean dituzten koherentziazko erlazioak aztertu behar ditugu.
Horretarako, gure urre-patroiaren RST-ko zuhaitza erabili dugu. Bertan, unitate zentralarekin eta diskurtso-unitateen artean zer nolako koherentziazko erlazioak dauden ikusi dugu, eta gure ikasleen laburpen onetan eta txarretan bat datozen ikusi dugu.
2. irudia: urre-patroiaren RST-ko zuhaitza
Oro har, taulan ikus dezakegunez, ikasle gehientsuenek estrakziozko laburpenean eta abstrakziozkoan, nukleo-unitate berak mantendu dituzte. Ikaslea21- ek, ordea, abstrakziozkoan 3 nukleo-unitate kendu ditu, gainera, horietako bat unitate zentrala izan da. Hala ere, abstrakziozko testu laburpena ulergarria da, ideien arteko konexioa badu eta koherentea da. Egia da ikasleak ez daudela mota honetako tresnak erabiltzen trebatuta, eta testua laburtu beharraren poderioz, behar ez diren diskurtso unitateak ezabatzea. Bestetik, azaldu nahiko genuke zergatik ikaslea15-ek eta ikaslea-3k hainbeste unitate-zentral kenduta, testu laburpen ontzat hartu ditugun. Ikaslea15-en kasuan, unitate zentrala mantendu egin du, bai estrakziozko laburpenean bai abstrakziozkoan. Horrez gain, erabilitako nukleo-unitateek kausa eta helburua erlazioak mantentzen dituzte, eta horiek indartzeko ideiak, xehetasunak ematekoak, koherenteak izan dire. Ikaslea3-k jatorrizko testua asko laburtu du, baina testua guztiz ulergarria, konexioduna eta koherentea da. Urre-patroian mantendutako diskurtso-unitate desberdinak erabili EGILEA ESTRAKZIOZKO LABURPENA ABSTRAKZIOZKO LABURPENA Ikaslea21 7 4 Ikaslea15 3 3 Ikaslea12 7 7 Ikaslea3 2 1 Ikaslea8 2 2 Ikaslea24 4 4 Ikaslea23 2 2 Ikaslea11 2 2
ditu, baina antzeko helburua betetzen dutenak izan dira, hau da, unitate-zentralarekiko kausazko erlazioak mantendu ditu, baita helburuak ere. Azkenik, txartxat hartu dugun ikaslea24-ren laburpen testuak aurrekoek baino nukleo-unitate gehiago mantendu ditu, eta hala ere, ezin esan laburpen ona denik. Horren arrazoia honakoa da: aukeratutako nukleo-unitateekiko erlazio koherentzia mantentzen duten satelite-unitateak ezabatu egin ditu, eta horien ordez, nukleo horrekin bat ez datozenak mantendu. Gainera, konexiorik gabeko esaldiak bata bestearen jarraian idatzi baino ez du egin, ulergarritasuna erabat oztopatuta.
Ondorioak
Corpusaren deskribapena egin ondoren, eta datu esanguratsuak atera ondoren, honako ondorio hauek atera ahal izan ditugu:
Abstrakziozko laburpen automatikoak egiteko tresna oso erabilgarria izan da, ikasleak mota horretako programak erabiltzen ohituta ez dauden arren, gustura egin dute lan. Hala ere, argi dago mota horretako tresnak erabiltzen trebakuntza falta zaiela, egindako testu laburpenek erakutsi duten moduan.
Laburpenen kalitatea, oro har, oso eskasa izan da: batetik, estrakziozko laburpena egitean, askok diskurtso-unitate gutxiegi ezabatu dute, eta editatzerakoan, zailagoa egin zaie diskurtso egokiak aukeratzea. Horren ondorioz, koherentziazko erlazioak ere desegokiak izan dira, eta testuaren ulergarritasuna eskasa. Bestetik, beste ikasle batzuek, testua hainbeste laburtu beharraren poderioz, kohesiorik gabeko testuak sortu dituzte, eta ideien hurrenkeran inolako logikarik ez zutenak. Horren arrazoietako bat, jatorrizko testua bera izan daiteke; erraza eta etaparako egokia izan arren, luzeegia izan baita.
Argi dago honelako corpus bat sortzeko hautagai egokiak ez direla izan, etorkizuneko antzeko ikerketa lan batean erabilitako corpus-en egileak, estrakziozko laburpen automatikoetan trebatuagoak izan beharko dira.
Bestetik, datuak biltzeari dagokionez, laguntza teknikoa handia izan den arren, deskribapenerako jasotako datu ugari ez zetozen bat ez jatorrizko testuarekin ez ikasleen laburpen testuekin. Horrek datu bilketa eskuz egin beharra eragin du, beraz, alderdi horretatik, teknologia berriak ez dira pentsatu bezain lagungarriak izan.
4.2. Mugak eta etorkizunerako proposamenak.
Ikerketa lan honetako corpus-a hain txikia izanik, baliteke emaitzak ondorioak ateratzeko bestekoak ez izatea. Erabilitako jatorrizko testua luzeegia izatea eta argudio testua izatea ikasleentzat oztopoa izan dela ere esan dezakegu; batetik, jatorrizko testuak 1319 hitz izanik, oso zail egin zaie 5-15 lerro bitarteko laburpen testua sortzea (zein EDU den garrantzitsua eta zein ez aukeratzean galdu samar ibili dira, argudioak, adibideak... gehiegitxo izan direlako); eta, bestetik, argudio testuak sortzen ikasten aritu diren arren, orain arte laburtu izan dituzten testuak azalpenezkoak izan direlako.
- Atutxa, U. ; Iruskieta, M. Abstrakziozko laburpen-testuak ebaluatzeko metodoa. Lehen Hezkuntzan: testu-luzera, koherentzia-erlazioak, gai nagusia.Tantak,29 (1) 2017. 53-80 or.
- Sanz, A. 2005. Irakurmena lantzeko jarduerak nola prestatu: Lehen Hezkuntzako 3. zikloa eta DBHko 1. zikloa. Nafarroako Gobernua.
Izena: ikaslea21 Dokumentua: Saihets-di Laburpena: Saihets ditzakegun zifra beldurgarriak. Europan eta AEBn, jaten dugunaren bikoitza erosten dugu,Zenbaki eskandalagarri hauek saihets daitezke, ordea : Itxura " perfektua " ez duten fruitu eta barazki uztak tonaka uzten dira galtzen,saltokiek arbuiatuta.eta ondorioz, asko da usteltzen uzten den janaria, osasuntsua eta gozoa izan arren. Hainbat ikerketaren arabera, produzitutakoaren herena botatzen du Europako manufaktura eta prozesamendu industriak,Etxean ere janari asko baztertzen omen dugu kontsumitzaileok, EBn, urtean 90 milioi tona elikagai doaz zaborretara, SUPERMERKATU ETA JANGELETAKO ATZEALDEAK Saltoki txiki nahiz handietan janari andana galtzen da alferrik.baina supermerkatuan saldu ez dena hornitzaileari itzuli ahal izateak utzikeria errazten du hainbatetan.Saltoki eta jatetxeei merke ateratzen zaie jana botatzea,eta behin kopuru jakin bat salduta,errentagarritasuna ziurtatuta dute. IRAUNGITZE ETIKETA NAHASGARRIAK Jana alferrik galtzearen arrazoi handietako bat produktuen iraungitze datarekin dagoen nahasmena da.Ezjakintasunagatik, maiz bota egiten dira osasunari begira guztiz egokiak diren elikagaiak ". EKINTZAILEAK ETA ELIKAGAIEN BANKUAK Soberakinik ez sortzea da funtsa, baina behin sortutakoan,zer egin janari horrekin?Supermerkatuek botatakoa etxeratzeko elkartzen den jendea ugaritu egin da :Sarri, behar dutenen artean banatzen dute lortutakoa ; Boluntarioen lanari esker, Euskal Herriko Elikagaien Bankuek milaka kilo janari eskuratzen dituzte Recondo, Puleva, Beti Ona fruituak, Ortiz kontserbak, San Marcial harategiak, Urdaki, Eroski, Carrefour, Alcampo eta abar luze baten eskutik.Bankuek beraiek jasotzen dute janaeta ondoren, gobernuz kanpoko erakundeak eta antzeko elkarteak arduratzen dira Bankuetatik elikagaiak hartu eta behar dutenen artean banatzeaz. GUK EGIN DEZAKEGUNA Jatetxean, platerak aurrez prestatu ordez, hobe bezeroek eskatu ahala kozinatzea,eta soberakinak ontzi batean eramateko lotsarik ez genuke
izan behar.Araudia zorroztu daiteke : adibidez, Norvegian egiten den gisan, botatzen dutena publiko egitera behartu daitezke enpresak, Guk geuk, noski, ez da gutxi egin dezakeguna, ekintza errazak izanik.Supermerkatura behar ditugun produktuen zerrendarekin joatea gomendatzen digu Tristraam Stuartek ; kopuruak ondo neurtu eta soberakinak aprobetxatzea, berrerabiltzea, izoztea eta birziklatzea ohitura bihurtu dezakegu eta egungo kontsumo eredua norberak alda dezake, bitartekaririk gabe zuzenean inguruko ekoizleei erosiz. MIKEL GARCIA www.argia.com ( egokitua ).
Izena: ikaslea15 Dokumentua: Saihets-di Laburpena: Saihets ditzakegun zifra beldurgarriak. Europan eta AEBn, jaten dugunaren bikoitza erosten dugu,edo, beste era batera esanda, kontsumitzen dugunaren erdia botatzen dugu zakarretara.Zenbaki eskandalagarri hauek saihets daitezke, ordea :legedia zorroztuz,jakien iraupena luzatzeko neurriak hartuz, hornitzaile eta saltokien jardunean gardentasuna eskatuz...eta kontsumitzaileon ohitura txarrak alboratuz.
Itxura " perfektua " ez duten fruitu eta barazki uztak tonaka uzten dira galtzen,saltokiek arbuiatuta.Asko dira horrelako adibideak,eta ondorioz, asko da usteltzen uzten den janaria, osasuntsua eta gozoa izan arren. Horren erakusgarri, hona datu gutxi batzuk, arazoaren dimentsioaz jabetzeko.Hainbat ikerketaren arabera, produzitutakoaren herena botatzen du Europako manufaktura eta prozesamendu industriak,eta arrantzatzen den guztitik erdia baino zertxobait gehiago baino ez dugu jatenEtxean ere janari asko baztertzen omen dugu kontsumitzaileok, Gaiari duela gutxi heldu dio Europar Batasunak, Lehen Munduko soberakinekin gose diren 1.000 milioi persona elikatuko genituzkeen arren, azken helburua ez da soberakinak behar dutenei ematea,baizik soberakinik ez sortzea. Gainera, barietatea eta berriena eduki beharrak ere sortzen ditu soberakinak :Saltoki eta jatetxeei merke ateratzen zaie jana botatzea, hornitzaileengandik gutxi ordainduta lortzen dituztelako produktuak,eta behin kopuru jakin bat salduta,errentagarritasuna ziurtatuta dute. Ezjakintasunagatik, maiz bota egiten dira osasunari begira guztiz egokiak diren elikagaiak ". garrantzitsua da janaria ondo kontserbatzea eta hotz katea ez haustea. Legedia zorrozteko bide horretan, neurriak hartzeko asmoa agertu du Europar Batasunak,eta 2025erako elikadura hondakinak erdira jaistea da Nazio Batuen xedea. Osterantzean, planetan bera galduko dugu alferrik. MIKEL GARCIA www.argia.com ( egokitua ).
Izena: ikaslea12 Dokumentua: Saihets-di Laburpena: Saihets ditzakegun zifra beldurgarriak. Europan eta AEBn, jaten dugunaren bikoitza erosten dugu,edo, beste era batera esanda, kontsumitzen dugunaren erdia botatzen dugu zakarretara. Itxura " perfektua " ez duten fruitu eta barazki uztak tonaka uzten dira galtzen,saltokiek arbuiatuta. Hainbat ikerketaren arabera, produzitutakoaren herena botatzen du Europako manufaktura eta prozesamendu industriak,Europako saltoki handi batek 500-600 tona jaki botatzen ditu urtero, EBn, urtean 90 milioi tona elikagai doaz zaborretara, hots, herritar bakoitzak urtean 179 kilo produktu jangarri eta osasuntsu mespretxatzen ditu ( kilo erdia egunero ). Gainera, barietatea eta berriena eduki beharrak ere sortzen ditu soberakinak : Jakien etiketa irakurtzean,ezberdindu egin behar ditugu,batetik, " Tapakian adierazitako data baino lehen kontsumitu " delakoa - alegia, gaztelaniaz irakurri ohi
Izena: ikaslea4 Dokumentua: Saihets-di Laburpena: Saihets ditzakegun zifra beldurgarriak. Europan eta AEBn, jaten dugunaren bikoitza erosten dugu, Ez dago zulotxorik duen patatarik supermerkatuetan, ez dago fruitu eta barazki " itsusirik ", sagar handi eta koloretsuak baizik, tamaina bera duten tomate biribilak, uraza edo letxuga berde-berdeak.Europar Batasuneko arauen arabera, esaterako, 50 milimetroko diametroa edo 70 gramoko pisua ez duen sagarrik ezin da saldu, ezta 62 gramo baino gutxiago duen kiwirik.bildutako bananen % 20-40 artean botatzen da urtero Latinoamerikan eta Afrikan ( 20 milioi tona inguru ).europar arrantzaleek harrapaturiko arrainen % 40-60 alboratzen dute.Herrialde anglosaxoietan, aldian behin etxeko hozkailua hustu eta dagoen guztia botatzeko ohitura dago, Hainbat ikerketaren arabera, produzitutakoaren herena botatzen du Europako manufaktura eta prozesamendu industriak,eta arrantzatzen den guztitik erdia baino zertxobait gehiago baino ez dugu jatenEuropako saltoki handi batek 500-600 tona jaki botatzen ditu urtero,eta eskoletan zerbitzatzen den jakien % 24-35ak zakarrontzian amaitzen du.herritar europarrak uste du % 4 inguru botatzen duela,baina egiaz ia-ia % 20 da. EBn, urtean 90 milioi tona elikagai doaz zaborretara, hots, herritar bakoitzak urtean 179 kilo produktu jangarri eta osasuntsu mespretxatzen ditu ( kilo erdia egunero ). azken helburua ez da soberakinak behar dutenei ematea,baizik soberakinik ez sortzea.
SUPERMERKATU ETA JANGELETAKO ATZEALDEAK Saltoki txiki nahiz handietan janari andana galtzen da alferrik.eskatutako produktuen kopurua ondo kalkulatu behar da,baina supermerkatuan saldu ez dena hornitzaileari itzuli ahal izateak utzikeria errazten du hainbatetan.Saltoki eta jatetxeei merke ateratzen zaie jana botatzea, hornitzaileengandik gutxi ordainduta lortzen dituztelako produktuak,Dena den, neurriak hartzen hasiak direla ere azpimarratu du Eroskiko langileak : IRAUNGITZE ETIKETA NAHASGARRIAK Jana alferrik galtzearen arrazoi handietako bat produktuen iraungitze datarekin dagoen nahasmena da.Ezjakintasunagatik, maiz bota egiten dira osasunari begira guztiz egokiak diren elikagaiak ". Ardura gehien itsaskiarekin izan behar dela ohartarazi du Josune Cantalejok, baita haragi eta arrain freskoarekin ere,Aldiz, kontserbek asko irauten dute : EKINTZAILEAK ETA ELIKAGAIEN BANKUAK Soberakinik ez sortzea da funtsa, baina behin sortutakoan,zer egin janari horrekin?Supermerkatuek botatakoa etxeratzeko elkartzen den jendea ugaritu egin da :ez dira eskaleak, ekintzaileak baizik, edo besterik gabe janaria usteltzen uzteko prest ez daudenak. Boluntarioen lanari esker, Euskal Herriko Elikagaien Bankuek milaka kilo janari eskuratzen dituzte Recondo, Puleva, Beti Ona fruituak, Ortiz kontserbak, San Marcial harategiak, Urdaki, Eroski, Carrefour, Alcampo eta abar luze baten eskutik. GUK EGIN DEZAKEGUNA Jatetxean, platerak aurrez prestatu ordez, hobe bezeroek eskatu ahala kozinatzea,lekua aurrez enkargatzea ere komeni da,eta soberakinak ontzi batean eramateko lotsarik ez genuke izan behar.Supermerkatuek aukera eman diezaiekete jaki " itsusiei ",eta aurreikuspen onak egiteak - gehien / gutxien kontsumitzen diren produktuetan arreta jarriz -Araudia zorroztu daiteke : adibidez, Norvegian egiten den gisan, botatzen dutena publiko egitera behartu daitezke enpresak,Legedia zorrozteko bide horretan, neurriak hartzeko asmoa agertu du Europar Batasunak,eta 2025erako elikadura hondakinak erdira jaistea da Nazio Batuen xedea. Guk geuk, noski, ez da gutxi egin dezakeguna, ekintza errazak izanik.Supermerkatura behar ditugun produktuen zerrendarekin joatea gomendatzen digu Tristraam Stuartek ; kopuruak ondo neurtu eta soberakinak aprobetxatzea, berrerabiltzea, izoztea eta birziklatzea ohitura bihurtu dezakegu - soberakinak aprobetxatzeko jaio ziren kaneloiak, baratxuri-zopa, pain perdu postrea... - ; eta egungo kontsumo eredua norberak alda dezake, MIKEL GARCIA www.argia.com ( egokitua ).
62 gramo baino gutxiago duen kiwirik.Asko dira horrelako adibideak,eta ondorioz, asko da usteltzen uzten den janaria, osasuntsua eta gozoa izan arren. Sarreran aipatu bezala, kontsumitzen dugunaren ia erdia zaborretara doa Europan,eta ahoratzen ditugun animaliak elikatzeko erabiltzen den jana kontuan hartuz gero,bi heren doa konainerretara.Etxean ere janari asko baztertzen omen dugu kontsumitzaileok, nahiz eta kontziente ez izan : EBn, urtean 90 milioi tona elikagai doaz zaborretara, Lehen Munduko soberakinekin gose diren 1.000 milioi persona elikatuko genituzkeen arren, azken helburua ez da soberakinak behar dutenei ematea,baizik soberakinik ez sortzea. eskatutako produktuen kopurua ondo kalkulatu behar da,baina supermerkatuan saldu ez dena hornitzaileari itzuli ahal izateak utzikeria errazten du hainbatetan. Sarri lehenengo oharra baino ez du eramaten etiketak,eta data horrek ez du iraungitze data adierazten,baizik eta fabrikatzaileak iritzi diola data horretatik aurrera produktuak ez dituela beharbada hasierako ezaugarri guztiak bere horretan mantenduko. Hozkailua zenbatetan irekitzen dugun eta barnean zenbat janari dugun ere kontuan hartzea komeni da, tenperatura funtsezkoa baita,produktua ez hondatzeko ". Supermerkatuek botatakoa etxeratzeko elkartzen den jendea ugaritu egin da :ez dira eskaleak, ekintzaileak baizik, edo besterik gabe janaria usteltzen uzteko prest ez daudenak. GUK EGIN DEZAKEGUNA Jatetxean, platerak aurrez prestatu ordez,ahal den neurrian, hobe bezeroek eskatu ahala kozinatzea, erabili gabeko lehengaiak gordetzeko ;lekua aurrez enkargatzea ere komeni da, kalkuluak fintzeko ;eta soberakinak ontzi batean eramateko lotsarik ez genuke izan behar. MIKEL GARCIA www.argia.com ( egokitua ).
Izena: ikaslea3 Dokumentua: Saihets-di Laburpena: Saihets ditzakegun zifra beldurgarriak. edo, beste era batera esanda, kontsumitzen dugunaren erdia botatzen dugu zakarretara. Itxura " perfektua " ez duten fruitu eta barazki uztak tonaka uzten dira galtzen,eta ondorioz, asko da usteltzen uzten den janaria, osasuntsua eta gozoa izan arren. bi heren doa konainerretara.Etxean ere janari asko baztertzen omen dugu kontsumitzaileok,baina egiaz ia-ia % 20 da. EBn, urtean 90 milioi tona elikagai doaz zaborretara, hots, herritar bakoitzak urtean 179 kilo produktu jangarri eta osasuntsu mespretxatzen ditu ( kilo erdia egunero ). Lehen Munduko soberakinekin gose diren 1.000 milioi persona elikatuko genituzkeen arren,
Europan eta AEBn, jaten dugunaren bikoitza erosten dugu,edo, beste era batera esanda, kontsumitzen dugunaren erdia botatzen dugu zakarretara. Itxura " perfektua " ez duten fruitu eta barazki uztak tonaka uzten dira galtzen, Hainbat ikerketaren arabera, produzitutakoaren herena botatzen du Europako manufaktura eta prozesamendu industriak, EBn, urtean 90 milioi tona elikagai doaz zaborretara, Hasteko, hornitzaileekin duten harremanak du eragina :eskatutako produktuen kopurua ondo kalkulatu behar da,baina supermerkatuan saldu ez dena hornitzaileari itzuli ahal izateak utzikeria errazten du hainbatetan. Jakien etiketa irakurtzean,ezberdindu egin behar ditugu,batetik, " Tapakian adierazitako data baino lehen kontsumitu " delakoa - alegia, gaztelaniaz irakurri ohi dugun " Consumir preferentemente antes de " -, eta, bestetik, " Iraungitze data ".Ezjakintasunagatik, maiz bota egiten dira osasunari begira guztiz egokiak diren elikagaiak ". " Inportantea da produktuen etiketak irakurtzen jakitea,eta etiketak informazio osatua eta egokia duela ziurtatzea. tenperatura funtsezkoa baita, Saltokietako kontainerretatik arrantzatutakoaz elikatzen urteak eman ditu Tristram Stuartek ; lehen aipaturiko liburuan kontatzen du esperientzia,eta harrigarria da zein otordu aberatsak egin daitezkeen baztertu den janaria berreskuratuz.ez dira eskaleak, ekintzaileak baizik, Bankuek beraiek jasotzen dute janaeta ondoren, gobernuz kanpoko erakundeak eta antzeko elkarteak arduratzen dira Bankuetatik elikagaiak hartu eta behar dutenen artean banatzeaz. MIKEL GARCIA www.argia.com ( egokitua ).
Izena: ikaslea18 Dokumentua: Saihets-di Laburpena: Europan eta AEBn, jaten dugunaren bikoitza erosten dugu,edo, beste era batera esanda, kontsumitzen dugunaren erdia botatzen dugu zakarretara. Europar Batasuneko arauen arabera, esaterako, 50 milimetroko diametroa edo 70 gramoko pisua ez duen sagarrik ezin da saldu, ezta 62 gramo baino gutxiago duen kiwirik.bildutako bananen % 20-40 artean botatzen da urtero Latinoamerikan eta Afrikan ( 20 milioi tona inguru ).Herrialde anglosaxoietan, aldian behin etxeko hozkailua hustu eta dagoen guztia botatzeko ohitura zabalduta dago, " garbitzeko ". Sarreran aipatu bezala, kontsumitzen dugunaren ia erdia zaborretara doa Europan,eta ahoratzen ditugun animaliak elikatzeko erabiltzen den jana kontuan hartuz gero,bi heren doa konainerretara.Europako saltoki handi batek 500-600 tona jaki botatzen ditu urtero,eta eskoletan zerbitzatzen den jakien % 24-35ak zakarrontzian amaitzen du. hots, herritar bakoitzak urtean 179 kilo produktu jangarri eta osasuntsu mespretxatzen ditu ( kilo erdia egunero ). SUPERMERKATU ETA JANGELETAKO ATZEALDEAK Saltoki txiki nahiz handietan janari andana galtzen da alferrik. " Inportantea da produktuen etiketak irakurtzen jakitea,eta etiketak informazio osatua eta egokia duela ziurtatzea. Supermerkatuek botatakoa etxeratzeko elkartzen den jendea ugaritu egin da :Batzuetan, ordea, ez da lan samurra :supermerkatu handietako kontainerrak gordeta egoten dira zenbaitetan,edo paketeak irekita, puskatuta eta janari dena nahasita. GUK EGIN DEZAKEGUNA Jatetxean, platerak aurrez prestatu ordez,ahal den neurrian, hobe bezeroek eskatu ahala kozinatzea,lekua aurrez enkargatzea ere komeni da, kalkuluak fintzeko ;eta soberakinak ontzi batean eramateko lotsarik ez genuke izan behar. kopuruak ondo neurtu eta soberakinak aprobetxatzea, berrerabiltzea, izoztea eta birziklatzea ohitura bihurtu dezakegu - soberakinak aprobetxatzeko jaio ziren kaneloiak, baratxuri-zopa, pain perdu postrea... - ; eta egungo kontsumo eredua norberak alda dezake, bitartekaririk gabe zuzenean inguruko ekoizleei erosiz. MIKEL GARCIA www.argia.com ( egokitua ).
Izena: ikaslea5 Dokumentua: Saihets-di Laburpena: Europan eta AEBn, jaten dugunaren bikoitza erosten dugu,eta kontsumitzaileon ohitura txarrak alboratuz.
Itxura " perfektua " ez duten fruitu eta barazki uztak tonaka uzten dira galtzen,Legediak berak ez du asko laguntzen :bildutako bananen % 20-40 artean botatzen da urtero Latinoamerikan eta Afrikan ( 20 milioi tona inguru ).europar arrantzaleek harrapaturiko arrainen % 40-60 alboratzen dute.Herrialde anglosaxoietan, aldian behin etxeko hozkailua hustu eta dagoen guztia botatzeko ohitura zabalduta dago,eta ondorioz, asko da usteltzen uzten den janaria, osasuntsua eta gozoa izan arren. Sarreran aipatu bezala, kontsumitzen dugunaren ia erdia zaborretara doa Europan,bi heren doa konainerretara. " nahi gabe " arrantzatu ostean, ez direlako salgarriak .herritar europarrak uste du % 4 inguru botatzen duela, Gaiari duela gutxi heldu dio Europar Batasunak, iaz eskatutako txostenaren datuek behartuta :EBn, urtean 90 milioi tona elikagai doaz zaborretara, Lehen Munduko soberakinekin gose diren 1.000 milioi persona elikatuko genituzkeen arren, azken helburua ez da soberakinak behar dutenei ematea,baizik soberakinik ez sortzea. Hasteko, hornitzaileekin duten harremanak du eragina :Gainera, barietatea eta berriena eduki beharrak ere sortzen ditu soberakinak :Saltoki eta jatetxeei merke ateratzen zaie jana botatzea, hornitzaileengandik gutxi ordainduta Jakien etiketa irakurtzean,ezberdindu egin behar ditugu,Sarri lehenengo oharra baino ez du eramaten etiketak,eta data horrek ez du iraungitze data adierazten,baizik eta fabrikatzaileak iritzi diola data horretatik aurrera produktuak ez dituela beharbada hasierako ezaugarri guztiak bere horretan mantenduko.Ezjakintasunagatik, maiz bota egiten dira osasunari begira guztiz egokiak diren elikagaiak ". Aldiz, kontserbek asko irauten dute :tratamendu termikoa izan dute. Supermerkatuek botatakoa etxeratzeko elkartzen den jendea ugaritu egin da :Sarri, behar dutenen artean banatzen dute lortutakoa ;Batzuetan, ordea, ez da lan samurra : Boluntarioen lanari esker, Euskal Herriko Elikagaien Bankuek milaka kilo janari eskuratzen dituzte Recondo, Puleva, Beti Ona fruituak, Ortiz kontserbak, San Marcial harategiak, Urdaki, Eroski, Carrefour, Alcampo eta abar luze baten eskutik. Supermerkatuek aukera eman diezaiekete jaki " itsusiei ",Legedia zorrozteko bide horretan, neurriak hartzeko asmoa agertu du Europar Batasunak, Supermerkatura behar ditugun produktuen zerrendarekin joatea gomendatzen digu Tristraam Stuartek ; kopuruak ondo neurtu eta soberakinak aprobetxatzea, berrerabiltzea, izoztea eta birziklatzea ohitura bihurtu dezakegu MIKEL GARCIA www.argia.com ( egokitua ).
Izena: ikaslea10 Dokumentua: Saihets-di Laburpena: Saihets ditzakegun zifra beldurgarriak. Europan eta AEBn, jaten dugunaren bikoitza erosten dugu,edo, beste era batera esanda, kontsumitzen dugunaren erdia botatzen dugu zakarretara.Zenbaki
eskandalagarri hauek saihets daitezke, ordea :legedia zorroztuz,jakien iraupena luzatzeko neurriak hartuz, hornitzaile eta saltokien jardunean gardentasuna eskatuz...eta kontsumitzaileon ohitura txarrak alboratuz. Itxura " perfektua " ez duten fruitu eta barazki uztak tonaka uzten dira galtzen,saltokiek arbuiatuta.Asko dira horrelako adibideak,eta ondorioz, asko da usteltzen uzten den janaria, osasuntsua eta gozoa izan arren. Etxean ere janari asko baztertzen omen dugu kontsumitzaileok, nahiz eta kontziente ez izan : azken helburua ez da soberakinak behar dutenei ematea,baizik soberakinik ez sortzea. IRAUNGITZE ETIKETA NAHASGARRIAK Jana alferrik galtzearen arrazoi handietako bat produktuen iraungitze datarekin dagoen nahasmena da.ez du esan nahi hortik aurrera ezin daitekeenik kontsumitu eta osasunerako arriskua duenik, esan nahi du sentsorialki ez dela agian bere onenean egongo.baina osasunari ez diote kalterik egingo. Supermerkatuek botatakoa etxeratzeko elkartzen den jendea ugaritu egin da : Bankuek beraiek jasotzen dute janaeta ondoren, gobernuz kanpoko erakundeak eta antzeko elkarteak arduratzen dira Bankuetatik elikagaiak hartu eta behar dutenen artean banatzeaz. GUK EGIN DEZAKEGUNA Jatetxean, platerak aurrez prestatu ordez, hobe bezeroek eskatu ahala kozinatzea,eta soberakinak ontzi batean eramateko lotsarik ez genuke izan behar.Supermerkatuek aukera eman diezaiekete jaki " itsusiei ", asko murriztu dezake elikagaien xahutzea. Guk geuk, noski, ez da gutxi egin dezakeguna, ekintza errazak izanik. kopuruak ondo neurtu eta soberakinak aprobetxatzea, berrerabiltzea, izoztea eta birziklatzea ohitura bihurtu dezakeguOsterantzean, planetan bera galduko dugu alferrik. MIKEL GARCIA www.argia.com ( egokitua ).
Izena: ikaslea14 Dokumentua: Saihets-di Laburpena: Europan eta AEBn, jaten dugunaren bikoitza erosten dugu, Itxura " perfektua " ez duten fruitu eta barazki uztak tonaka uzten dira galtzen,saltokiek arbuiatuta.eta ondorioz, asko da usteltzen uzten den janaria, Etxean ere janari asko baztertzen omen dugu kontsumitzaileok, EBn, urtean 90 milioi tona elikagai doaz zaborretara, Lehen Munduko soberakinekin gose diren 1.000 milioi persona elikatuko genituzkeen arren, eskatutako produktuen kopurua ondo kalkulatu behar da,baina supermerkatuan saldu ez dena hornitzaileari itzuli ahal izateak utzikeria errazten du hainbatetan.Dena den,
Izena: ikaslea24 Dokumentua: Saihets-di Laburpena: Europan eta AEBn, jaten dugunaren bikoitza erosten dugu, Itxura " perfektua " ez duten fruitu eta barazki uztak tonaka uzten dira galtzen,Europar Batasunak ezarritako tamaina baino txikiagoa duelako edo interesatzen ez zaien
Izena: ikaslea11 Dokumentua: Saihets-di Laburpena: Europan eta AEBn, jaten dugunaren bikoitza erosten dugu,edo, beste era batera esanda, kontsumitzen dugunaren erdia botatzen dugu zakarretara. Itxura " perfektua " ez duten fruitu eta barazki uztak tonaka uzten dira galtzen,Legediak berak ez du asko laguntzen :eta ondorioz, asko da usteltzen uzten den janaria, osasuntsua eta gozoa izan arren. Europako saltoki handi batek 500-600 tona jaki botatzen ditu urtero,herritar europarrak uste du % 4 inguru botatzen duela,baina egiaz ia-ia % 20 da. Dagoeneko, Elikagaiak Alferrik Galtzearen Kontrako Urtea izendatu du EBk 2013a.
Ardura gehien itsaskiarekin izan behar dela ohartarazi du Josune Cantalejok, baita haragi eta arrain freskoarekin ere, Supermerkatuek botatakoa etxeratzeko elkartzen den jendea ugaritu egin da : Bankuetatik elikagaiak hartu eta behar dutenen artean banatzeaz.
Izena: ikaslea21
Laburpena: Europan eta AEBn asko da usteltzen uzten den janaria, osasuntsua izan arren. Produzitutakoaren herena botatzen du Europako industriak (urtean 90 milioi tona).
Saltokietan janaria alferrik galtzen da. Merke ateratzen zaie jana botatzea, eta behin kopuru jakin bat salduta, errentagarritasuna ziurtatuta dute. Jana alferrik galtzearen arrazoi handietako bat produktuen iraungitze datarekin dagoen nahasmena da. Maiz bota egiten dira osasunari begira guztiz egokiak diren elikagaiak.
Soberakinik ez sortzea da funtsa, baina behin sortutakoan, zer egin janari horrekin? Supermerkatuek botatakoa etxeratzeko elkartzen den jendea ugaritu egin da. Boluntarioen lanari esker, Elikagaien Bankuek milaka kilo janari eskuratzen dituzte. Gobernuz kanpoko erakundeak arduratzen dira elikagaiak behar dutenen artean banatzeaz. Ez da gutxi egin dezakeguna. Supermerkatura behar ditugun produktuen zerrendarekin joatea, kopuruak ondo neurtu eta soberakinak aprobetxatzea... Araudia zorroztu daiteke: adibidez, Norvegian egiten den gisan, botatzen dutena publiko egitera behartu daitezke enpresak.
Laburpena: Saihets ditzakegun zifra beldurgarriak.
Europan eta AEBn, jaten dugunaren bikoitza erosten dugu, edo, beste era batera esanda, kontsumitzen dugunaren erdia botatzen dugu zakarretara. Itxura " perfektua " ez duten fruitu eta barazki uztak tonaka uzten dira galtzen, saltokiek arbuiatuta.
Laburpena: Saihets ditzakegun zifra beldurgarriak.
Europan eta AEBn, jaten dugunaren bikoitza erosten dugu, edo, beste era batera esanda, kontsumitzen dugunaren erdia botatzen dugu zakarretara. Zenbaki eskandalagarri hauek saihets daitezke, ordea : legedia zorroztuz, jakien iraupena luzatzeko neurriak hartuz, hornitzaile eta saltokien jardunean gardentasuna eskatuz... eta kontsumitzaileon ohitura txarrak alboratuz, ezjakintasunagatik, maiz bota egiten dira osasunari begira guztiz egokiak diren elikagaiak. Itxura " perfektua " ez duten fruitu eta barazki uztak tonaka uzten dira galtzen, saltokiek arbuiatuta. Asko dira horrelako adibideak, eta ondorioz, asko da usteltzen uzten den janaria, osasuntsua eta gozoa izan arren. Hainbat ikerketaren arabera, produzitutakoaren herena botatzen du Europako manufaktura eta prozesamendu industriak, eta arrantzatzen den guztitik erdia baino zertxobait gehiago baino ez dugu jaten. Etxean ere janari asko baztertzen omen dugu kontsumitzaileok, Lehen Munduko soberakinekin gose diren 1.000 milioi persona elikatuko genituzkeen arren, azken helburua ez da soberakinak behar dutenei ematea, baizik soberakinik ez sortzea, gainera, barietatea eta berriena eduki beharrak ere sortzen ditu soberakinak : saltoki eta jatetxeei merke ateratzen zaie jana botatzea, hornitzaileengandik gutxi
ordainduta lortzen dituztelako produktuak, eta behin kopuru jakin bat salduta, errentagarritasuna ziurtatuta dute.
Legedia zorrozteko bide horretan, neurriak hartzeko asmoa agertu du Europar Batasunak, eta 2025erako elikadura hondakinak erdira jaistea da Nazio Batuen xedea.
Laburpena: Europan eta AEBn, kontsumitzen dugunaren erdia botatzen dugu zakarretara. Itxura " perfektua " ez duten fruitu eta barazki tonak botatzen dira. Hainbat ikerketaren arabera, produzitutakoaren herena botatzen du Europako industriak, Europako saltoki handi batek 500-600 tona jaki botatzen ditu urtero, gainera, barietatea eta berriena eduki beharrak ere sortzen ditu soberakinak. EBn, urtean 90 milioi tona elikagai doaz zaborretara, hots, herritar bakoitzak urtean 179 kilo produktu jangarri eta osasuntsu mespretxatzen ditu. Jakien etiketa irakurtzean, ezberdindu egin behar ditugu, batetik, " Tapakian adierazitako data baino lehen kontsumitu " delakoa eta, bestetik, " Iraungitze data ". Ezjakintasunagatik, maiz bota egiten dira osasunari begira guztiz egokiak diren elikagaiak ".
Bankuek beraiek jasotzen dute jana eta ondoren, GKEak eta antzeko elkarteak arduratzen dira Bankuetatik elikagaiak hartu eta behar dutenen artean banatzeaz. Guk egi dezakehuna: jatetxean, platerak aurrez prestatu ordez, bezeroek eskatu ahala kozinatzea, lekua aurrez enkargatzea eta soberakinak ontzi batean eramateko lotsarik ez izan; Supermerkatuek aukera eman diezaiekete jaki " itsusiei ", eta aurreikuspen onak egiteak; Supermerkatura zerrendarekin joatea, kopuruak ondo neurtu eta soberakinak aprobetxatzea, berrerabiltzea, izoztea eta birziklatzea ohitura bihurtu dezakegu.
Europan eta AEBn, jaten dugunaren bikoitza erosten dugu, Hainbat ikerketaren arabera, produzitutakoaren herena botatzen du Europako manufaktura eta prozesamendu industriak, eta arrantzatzen den guztitik erdia baino zertxobait gehiago baino ez dugu jaten Europako saltoki handi batek 500-600 tona jaki botatzen ditu urtero, eta eskoletan zerbitzatzen den jakien % 24-35ak zakarrontzian amaitzen du. Ardura gehien itsaskiarekin izan behar dela ohartarazi du Josune Cantalejok, baita haragi eta arrain freskoarekin ere, Aldiz, kontserbek asko irauten dute : EKINTZAILEAK ETA ELIKAGAIEN BANKUAK Soberakinik ez sortzea da funtsa, baina behin sortutakoan, zer egin janari horrekin? Supermerkatuek botatakoa etxeratzeko elkartzen den jendea ugaritu egin da : ez dira eskaleak, ekintzaileak baizik, edo besterik gabe janaria usteltzen uzteko prest ez daudenak. GUK EGIN DEZAKEGUNA Jatetxean, platerak aurrez prestatu ordez, hobe bezeroek eskatu ahala kozinatzea, lekua aurrez enkargatzea ere komeni da, eta soberakinak ontzi batean eramateko lotsarik ez genuke izan behar. Supermerkatuek aukera eman diezaiekete jaki " itsusiei ", eta aurreikuspen onak egiteak - gehien / gutxien kontsumitzen diren produktuetan arreta jarriz Guk geuk, noski, ez da gutxi egin dezakeguna, ekintza errazak izanik. Supermerkatura behar ditugun produktuen zerrendarekin joatea gomendatzen digu Tristraam Stuartek ; kopuruak ondo neurtu eta soberakinak aprobetxatzea, berrerabiltzea, izoztea eta birziklatzea ohitura bihurtu dezakegu - soberakinak aprobetxatzeko jaio ziren kaneloiak, baratxuri-zopa, pain perdu postrea...
Izena: ikaslea22
Europan eta AEBn, kontsumitzen dugunaren erdia botatzen dugu zakarretara. Legediak ez du asko laguntzen: Europar Batasuneko arauen arabera, diametro eta pisu espezifikoa ez duen sagarrik ezin da saldu. Esandako moduan, kontsumitzen dugunaren ia erdia zaborretara doa Europan. Etxean ere janari asko baztertzen ohi dugu kontsumitzaileok. Azken helburua ez da soberakinak behar dutenei ematea, baizik soberakinik ez sortzea. Horretarako, eskatutako produktuen kopurua ondo kalkulatu behar da. Produktuetan ageri den iraungitze data, ez du iraungitze data adierazten, baizik eta fabrikatzaileak iritzi diola data horretatik aurrera produktuak ez dituela beharbada hasierako ezaugarri guztiak bere horretan mantenduko.
Hozkailua zenbatetan irekitzen dugun eta barnean zenbat janari dugun kontuan hartu behar da, tenperatura funtsezkoa baita, produktua ez hondatzeko.
Jatetxeetan, platerak aurrez prestatu ordez, hobe bezeroek eskatu ahala kozinatzea, erabili gabeko lehengaiak gordetzeko.
Izena: ikaslea3
Dena den, Supermerkatuek botatakoa etxeratzeko elkartzen den jendea ugaritu egin da. Boluntario hauen lanari esker, hainbat supermerkatuetako soberakinak Janari Bankuetara bidaliak izaten dira. 2025erako elikadura hondakinak erdira jaistea da Nazio Batuen xedea. Guk geuk, noski, ez dira gutxi ezta zailak egin ditzekegun ekintzak.
Europan eta AEBn, jaten dugunaren bikoitza erosten dugu, edo, beste era batera esanda, kontsumitzen dugunaren erdia botatzen dugu zakarretara. Itxura " perfektua " ez duten fruitu eta barazki uztak tonaka uzten dira galtzen, Hainbat ikerketaren arabera, produzitutakoaren herena botatzen du Europako manufaktura eta prozesamendu industriak,
Hasteko, hornitzaileekin duten harremanak du eragina : eskatutako produktuen kopurua ondo kalkulatu behar da, baina supermerkatuan saldu ez dena hornitzaileari itzuli ahal izateak utzikeria errazten du hainbatetan. " Tapakian adierazitako data baino lehen kontsumitu " delakoa - alegia, gaztelaniaz irakurri ohi dugun " Consumir preferentemente antes de " -, eta, bestetik, " Iraungitze data ". Ezjakintasunagatik, maiz bota egiten dira osasunari begira guztiz egokiak diren elikagaiak ". Saltokietako kontainerretatik arrantzatutakoaz elikatzen urteak eman ditu Tristram Stuartek ; lehen aipaturiko liburuan kontatzen du esperientzia, eta harrigarria da zein otordu aberatsak egin daitezkeen baztertu den janaria berreskuratuz. ez dira eskaleak, ekintzaileak baizik, Bankuek beraiek jasotzen dute jana eta ondoren, gobernuz kanpoko erakundeak eta antzeko elkarteak arduratzen dira Bankuetatik elikagaiak hartu eta behar dutenen artean banatzeaz.
Europan eta AEBn, jaten dugunaren bikoitza erosten dugu, edo, beste era batera esanda, kontsumitzen dugunaren erdia botatzen dugu zakarretara. Europar Batasuneko arauen arabera, esaterako, 50 milimetroko diametroa edo 70 gramoko pisua ez duen sagarrik ezin da saldu, ezta 62 gramo baino gutxiago duen kiwirik. bildutako bananen % 20-40 artean botatzen da urtero Latinoamerikan eta Afrikan ( 20 milioi tona inguru ). Herrialde anglosaxoietan, aldian behin etxeko hozkailua hustu eta dagoen guztia botatzeko ohitura zabalduta dago, " garbitzeko ". Sarreran aipatu bezala, kontsumitzen dugunaren ia erdia zaborretara doa Europan, eta ahoratzen ditugun animaliak elikatzeko erabiltzen den jana kontuan hartuz gero, bi heren doa konainerretara. Europako saltoki handi batek 500-600 tona jaki botatzen ditu urtero, eta eskoletan zerbitzatzen den jakien % 24-35ak zakarrontzian amaitzen du. hots, herritar bakoitzak urtean 179 kilo produktu jangarri eta osasuntsu mespretxatzen ditu ( kilo erdia egunero ).
" Inportantea da produktuen etiketak irakurtzen jakitea, eta etiketak informazio osatua eta egokia duela ziurtatzea. Supermerkatuek botatakoa etxeratzeko elkartzen den jendea ugaritu egin da : Batzuetan, ordea, ez da lan samurra : supermerkatu handietako kontainerrak gordeta egoten dira zenbaitetan, edo paketeak irekita, puskatuta eta janari dena nahasita.
GUK EGIN DEZAKEGUNA Jatetxean, platerak aurrez prestatu ordez, ahal den neurrian, hobe bezeroek eskatu ahala kozinatzea, lekua aurrez enkargatzea ere komeni da, kalkuluak fintzeko ; eta soberakinak ontzi batean eramateko lotsarik ez genuke izan behar. kopuruak ondo neurtu eta soberakinak aprobetxatzea, berrerabiltzea, izoztea eta birziklatzea ohitura bihurtu dezakegu - soberakinak aprobetxatzeko jaio ziren kaneloiak, baratxuri-zopa, pain perdu postrea... - ; eta egungo kontsumo eredua norberak alda dezake, bitartekaririk gabe zuzenean inguruko ekoizleei erosiz.
Izena: ikaslea5
Europan eta AEBn, jaten dugunaren bikoitza erosten dugu. Itxura " perfektua " ez duten fruitu eta barazki uztak tonaka uzten dira galtzen, Legediak berak ez du asko laguntzen. Asko da usteltzen uzten den janaria, osasuntsua eta gozoa izan arren. Kontsumitzen dugunaren ia erdia zaborretara doa Europan, bi heren doa konainerretara. EBn, urtean 90 milioi tona elikagai doaz zaborretara, Lehen Munduko soberakinekin gose diren 1.000 milioi persona elikatuko genituzkeen arren, azken helburua soberakinik ez sortzea da. Hasteko, hornitzaileekin duten harremanak du eragina, gainera, barietatea eta berriena eduki beharrak ere sortzen ditu soberakinak. Jakien etiketa irakurtzean, ezberdindu egin behar ditugu. Ezjakintasunagatik, maiz bota egiten dira osasunari begira guztiz egokiak diren elikagaiak. Supermerkatuek botatakoa etxeratzeko elkartzen den jendea ugaritu egin da. Boluntarioen lanari esker, Euskal Herriko Elikagaien Bankuek milaka kilo janari eskuratzen dituzte. Supermerkatuek aukera eman diezaiekete jaki " itsusiei ". Supermerkatura behar ditugun produktuen zerrendarekin joatea gomendatzen digu Tristraam Stuartek ; kopuruak ondo neurtu eta soberakinak aprobetxatzea, berrerabiltzea, izoztea eta birziklatzea ohitura bihurtu dezakegu
Itxura " perfektua " ez duten fruitu eta barazki uztak tonaka uzten dira galtzen, saltokiek arbuiatuta. eta ondorioz, asko da usteltzen uzten den janaria, Etxean ere janari asko baztertzen omen dugu kontsumitzaileok, EBn, urtean 90 milioi tona elikagai doaz zaborretara, Lehen Munduko soberakinekin gose diren 1.000 milioi persona elikatuko genituzkeen arren, eskatutako produktuen kopurua ondo kalkulatu behar da, baina supermerkatuan saldu ez dena hornitzaileari itzuli ahal izateak utzikeria errazten du hainbatetan batetik, " Tapakian adierazitako data baino lehen kontsumitu " delakoa - alegia, gaztelaniaz irakurri ohi dugun " Consumir preferentemente antes de " -, eta, bestetik, " Iraungitze data ". " Inportantea da produktuen etiketak irakurtzen jakitea, zer egin janari horrekin? baztertu den janaria berreskuratuz. eta ondoren, gobernuz kanpoko erakundeak eta antzeko elkarteak arduratzen dira Bankuetatik elikagaiak hartu eta behar dutenen artean banatzeaz. Supermerkatuek aukera eman diezaiekete jaki " itsusiei ", kopuruak ondo neurtu eta soberakinak aprobetxatzea, berrerabiltzea, izoztea eta birziklatzea ohitura bihurtu dezakegu
Laburpena: Saihets ditzakegun zifra beldurgarriak.
Europan eta AEBn, jaten dugunaren bikoitza erosten dugu, edo, beste era batera esanda, kontsumitzen dugunaren erdia botatzen dugu zakarretara. Itxura " perfektua " ez duten fruitu eta barazki uztak tonaka uzten dira galtzen, saltokiek arbuiatuta.
Izena: ikaslea24
Laburpena: Europan eta AEBn, jaten dugunaren bikoitza erosten dugu. Itxura " perfektua " ez duten fruitu eta barazki tonaka uzten dira galtzen, Europar Batasunak ezarritako tamaina baino txikiagoa duelako edo interesatzen ez zaien espeziea delako, eta ondorioz, asko da usteltzen uzten den janaria. Produzitutakoaren herena botatzen du Europako manufaktura eta prozesamendu industriak, duela gutxi heldu dio Europar Batasunak,
Europan eta AEBn, jaten dugunaren bikoitza erosten dugu, edo, beste era batera esanda, kontsumitzen dugunaren erdia botatzen dugu zakarretara. Itxura " perfektua " ez duten fruitu eta barazki uztak tonaka uzten dira galtzen, saltokiek arbuiatuta. Sarreran aipatu bezala, kontsumitzen dugunaren ia erdia zaborretara doa Europan, eta ahoratzen ditugun animaliak elikatzeko erabiltzen den jana kontuan hartuz gero. Jakien etiketa irakurtzean, ezberdindu egin behar ditugu, batetik, " Tapakian adierazitako data baino lehen kontsumitu " delakoa - alegia, gaztelaniaz irakurri ohi dugun " Consumir preferentemente antes de " -, eta, bestetik, " Iraungitze data ". Ardura gehien itsaskiarekin izan behar dela ohartarazi du Josune Cantalejok, baita haragi eta arrain freskoarekin ere, garrantzitsua da janaria ondo kontserbatzea eta hotz katea ez haustea. Saltokietako kontainerretatik arrantzatutakoaz elikatzen urteak eman ditu Tristram Stuartek ; lehen aipaturiko liburuan kontatzen du esperientzia, eta harrigarria da zein otordu aberatsak egin daitezkeen baztertu den janaria berreskuratuz. Sarri, behar dutenen artean banatzen dute lortutakoa ; Baiona eta Bokaleko taldetxo batek, hain juxtu, hamabost bat laguni ematen die jaten, saltokien zabortegietatik hartutako hondar baliotsuekin.
Itxura " perfektua " ez duten fruitu eta barazki uztak tonaka uzten dira galtzen, Legediak berak ez du asko laguntzen Europako saltoki handi batek 500-600 tona jaki botatzen ditu urtero, herritar europarrak uste du % 4 inguru botatzen duela, baina egiaz ia-ia % 20 da. Dagoeneko, Elikagaiak Alferrik Galtzearen Kontrako Urtea izendatu du EBk 2013a.
SUPERMERKATU ETA JANGELETAKO ATZEALDEAK Saltoki txiki nahiz handietan janari andana galtzen da alferrik. Gainera, barietatea eta berriena eduki beharrak ere sortzen ditu soberakinak : Ardura gehien itsaskiarekin izan behar dela ohartarazi du Josune Cantalejok, baita haragi eta arrain freskoarekin ere, Supermerkatuek botatakoa etxeratzeko elkartzen den jendea ugaritu egin da : Bankuetatik elikagaiak hartu eta behar dutenen artean banatzeaz. Supermerkatuek aukera eman diezaiekete jaki " itsusiei ", asko murriztu dezake elikagaien xahutzea. Guk geuk, noski, ez da gutxi egin dezakeguna, ekintza errazak izanik. kopuruak ondo neurtu Osterantzean, planetan bera galduko dugu alferrik. |
addi-4cf9ee1e30d3 | https://addi.ehu.es/handle/10810/23749 | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | 2017 | science | Illarramendi, Thelia | eu | NIA irakasleen etengabeko formazioan | IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan
Berezko Tituluko Proiektua
etengabe eguneratuta egoteko, baita etengabe ikasten aritzeko ere. Zer esanik ez
informazioa sortzeko, jasotzeko edota partekatzeko. Horrek guztiak, beraz,
izugarrizko baliabideak eta tresnak eskaintzen dizkigu hezkuntza eraldatzeko
osatuz doan nortasuna, darabilgun hizkuntzaren presentzia… Geure komunitatea
bertako hizkuntza bezain txikia izaki, irakasleok kontziente izan behar dugu klik
bakoitzean ezagutaraztera ematen dugun informazio guztia. Euskarak bere
txikitasunean, ostera, erabilera polita du sarean; hots, munduko hizkuntza
guztietatik, 23. postuan dago. Baina nola liteke? Gakoa da euskal erabiltzaileak
aktiboak direla. Ondorioztatu daiteke, hortaz, irakasleoi dagokigula ikasleak
erabiltzaile aktiboak izaten laguntzea. Horretarako, beren NIA osatzen bidelagun
izango gara, baina, noski, eredu emanez eta ulertarazten mundu globalizatu
honetan euskarak eta euskal komunitateak balio bereizgarria ematen digula guztioi,
eta baita izaera eta nortasuna ere. Behin funtsa finkatuta, teknologiak hori guztia
atondu, eta mundura zabaltzen du.
Lan honekin zera nahi dugu: irakasleok zein hezkuntza eta euskara kezkatzen
Irudien aurkibidea
jaso izan dugu; ostean, geure egin eta, atzera, besteekin partekatzeko bai aurrez
alorra (formala zein ez formala) eta bere baitan hartzen duen guztia erantsi beharko
genioke. Nolabait esatearren, modu batera edo bestera, guztiok eraikitzen eta
du. Interneti esker, nonahi gaudela ere, noiznahi eta nahiera eskuratu eta bidal
jasotzea gero eta garrantzi handiagoa hartuz doala: izan ere, egunerokotasunean,
sorturiko ezagutzak partekatzea ere. Nahiz eta adituak ez izan, gehientsuenok
hizkuntzen transmisioa ere gizarte amaraun moduko horren bitartez irakatsi izan
ere egingo da, garaian garaiko ekarpenekin. Beraz, gaur egungo gakoa horretan
nahi dugun identitatea eta izaera. Izan ere, klik bakoitzeko, zeharka bada ere, geure
identitatea osatzen goaz, eta bizitza errealean gertatzen den moduan, hor islatzen
dira gure nortasuna zein izaera, baina, azpian, komunitate baten ohiturak eta
ikusmoldeak daude. Interneten, baina, hizkuntzen nortasuna eta identitatea nola jazotzen da? Sarean
identitate digitalaren hizkuntza kontua aintzakotzat hartzen al dugu? Alegia,
konturatu beharko ginateke jasotzen, partekatzen edota idazten dugun guztiak
ekoizten … dugun guztia zein lengoaietan egin, bada, ezagutzen garapena
hizkuntza horren araberakoa izango dela. Hau da, nolabait esanda, hizkuntza
ohitura digitalak hartzeko eta ezartzeko bidea da. Gurera etorrita, euskara hizkuntza gutxitua dela eta diglosia egoeran dagoela
aintzat hartuko bagenu, berebizikoa da nortasun eta identitate digitalari erreparatzea
eta lehentasuna ematea. Berau, jakina, hertsiki loturik doa lurraldetasunarekin; hau
da, Lertxundik (2005) teknologiari eta Interneti deituriko zortzigarren probintziarekin.
Izan ere, ingurune digitala “konkistatu” ezean, euskarak, beste hizkuntza gutxitu
batik bat, lehentxeago esandako hiru kontzeptuak uztartzen dituen edukietan, hau
da: nortasun edo identitate digitalean, HADean eta lurraldetasunean. Irakasleoi dagokigu ikasleen ikaskuntza prozesua sustatzea eta gidatzea. Gauza
bera gertatzen da umeak Internet erabiltzen hastean: zuzenean edo zeharka,
informazioa bilatzean edo txat batean parte hartzean). Aldi berean, NIA osatzen eta
aberasten ere lagundu behar diegu. Hori nahikoa ez eta, gogoan izan behar dugu
klik bakoitzeko uzten dugun arrastoa hizkuntza jakin batean izaten dela. Hortaz,
hizkuntza horretan zenbat eta erabilera handiagoa, orduan eta nabariagoa eta
indartsuagoa izango da sarean. Ondorioz, euskal hizkuntza komunitatearen
izango da. Hori guztiaz gu geu jakitun izanik, eredu izanez, lurralde bateko partaide
guztiak, zilegi direla. Betiere, ikasitakoa nortasun eta izaera bati lotuak daudela
diguten aukerez eta baliabidez baliatuz, euskarari bultzada eder askoa eman
Proiektuaren helburuak
irakasleon hausnarketa bultzatzea. Bertan, gogoeta egingo dugu irakasleon
etengabeko formazioan gero eta garrantzi handiagoa duten IKTen gainean, baina
eta ez formalaren garrantzia ere azpimarratuz. Ikaskuntza formalarekin
Hizkuntza-Aztarna Digitala aztertzea eta gogoeta egitea.
3.1. Alde teorikoa a. Norbere Ikas-Alorra ● Nola ikasten dugu? Ikastea eta irakastea, horra bizitzan egiten ditugun gauzarik garrantzizkoenak. Ezer
jakin gabe jaiotzen gara eta gure inguruak hezten gaitu. Norbaitek irakasten dizu
irakurtzen, idazten, berba egiten. Norbaitek erakusten dizu nola jantzi, nola
orraztu… Eta batzuetan ikasten duzuna baliogabea dela pentsatzen baduzu ere,
beti da baliozkoa, beti dago noiz erabili ikasitakoa. Eta askotan ahazten duzu
Jaioren pasartea irakurriz gero, argi eta garbi geratzen da guztiok nola ikasten
ikasiz…. Bizitzan beti ikasten dugu zerbait erronkei aurre eginez, behin eta berriro
saiatzearen poderioz, elkarri lagunduz eta abar. Horri guztiari, noski, ikaskuntza
ofiziala gehitu behar zaio, baita IKTak ere. Azken horiek dira, azken urteotan,
ikasteko moduan aldaketa handienak eragin dituztenak. Gero eta baliabide
Internetek jakintza mundu zabala eta anitza eskaintzen baitigu. Inoiz baino aukera
zabalagoa daukagu ikasketak noiznahi eta nonahi egiteko, edozein gairen gainean
norbera da bere ikasketaren eragile eta sortzaile nagusia.
Ikas-Alorra (NIA) osatzean, denok garela sortzaile, baita hartzaile ere. Izan ere,
ingurutik eta inguruko jendartetik jasotzen, osatzen eta partekatzen dugu
informazioa; hau da, etengabe, batzuek besteengandik aberastuz eta elikatuz doan
katea osatzen dugu. Hori guztia betidanik egin izan dugu gizakiok, transmisioaren
bitartez. Nahiz eta gehienok kontziente ez izan zer ikasten dugun eta, batik bat,
sozialen sortzearekin eta hedatzearekin. Teknologiak, gelako lau paretetatik kanpo,
nahierara, noiznahi eta norberak bere kasa ikasteko aukera eskaintzen digu, eta
jartzeko ere. Garai batean, irakasleak ziren adituak eta beraiek ziren zekitenaz
idazten eta ekoizten zuten ia bakarrak. Gaur, berriz, sasoi bateko hartzaile pasibo
izateari utzi, eta sarean sortzaile ere izan gaitezke. Argi eta garbi dago
doakigu, jaiotzatik berezkoa eta naturala baita. Agian, beharra ere izan ez
dugunez, litekeena da gehientsuenok kontziente ez izatea. Hori dela eta, baiezta
daiteke etxean, eskolan, lagunartean… ikasitakoaz ez dugula modu kontzientean
askotarikoak eta anitzak izateaz gain, ugaritu egin dira. Lehen ez bezala, eskura
ditugu garai batean irakasleek soilik zituzten edukiak zein materialak. Hori gutxi
balitz bezala, modu erraz eta azkar batean, guk geuk ekoiztu, moldatu, iruzkindu
eta horren gainean eztabaida dezakegu. Hain zuzen ere, denbora oso gutxian,
guztiok, IKTeek eskaintzen diguten aukeraz baliatuz, gehiegizko informazioa duen
modu eta bide berrien kezka areagotu izana. Gaur, harremanak egiteko erak eta
batzuk besteekin elkarreragina izateko moduak eraldatzearekin batera, mundu
egungo gizartearen isla izango genuke. Informazioak eta komunikazioak egungo
(JISC) urtero antolatzen zuten biltzar batean. Bertan, ikaslea oinarritzat duen
ingurune telematikoez hitz egin zuten eta horri deitu zioten NIA. Betiere, ikaslea
Harrrezkero, akronimoaren erabilera zabaldu eta ohikoa bilakatu zen. Hasieratik, ostera, NIA hezkuntza teknologiaren baitan ulertu zen. 2010. urtean,
Bartzelonan egin zuten aurrenekoz NIAz soilik hitz egiteko biltzarra. Era berean,
batzuentzat, NIA kontzeptu teknologikoa zen; beste zenbaitentzat, berriz, kontzeptu
eztabaidak baretu eta biak ala biak uztartzen dituen kontzeptutzat hartzen da NIA.
Alabaina, egia da badirela IKTeei garrantzi gehiegi ematen zaiola diotenak eta ez
hezkuntzan sakoneko aldaketak nahi baditugu, geure eguneroko ohitura eta
aukera eta baliabide ikaragarriak eskainizko dizkigu. Begi bistakoa da guztiok ikasketa prozesuan bide ezberdinak probatzen eta
Horrekin batera, Norberaren Ikas Sarea (NIS) eratzen eta kudeatzen ikasten dugu,
berebizikoa baita etengabeko ikastean. Ondorioz, NIA ezin daiteke uler NIS gabe;
azken finean, pertsonak bizirik gauden bitartean, beti ikasten eta bizipenak izaten
ditugulako, bakarka edota taldean, eta horrek guztiak NIA aberastu eta elikatu
egiten du. Alde teknologiak garrantzia du, bai, baina alde soziala ezinbestekoa da. Bestalde, maiz, uste izaten dugu NIA bakarrik ikasleei zuzendua dela. Kontuan izan
behar dugu irakasleok etengabeko ikasketa horren jabe eta sortzaile egiten bagara,
baliabide interesgarriak eskuratuko ditugula ikaste prozesua moldatzeko eta
aberasteko. Garrantzitsuena, ordea, norberak nola ikasten duen ikastea da.
Ondoren, prestaturik egongo gara ikasleei laguntzeko eta aholkatzeko bide
horretan. Helburua ikasleak euren irakaskuntzaren jabe egitea da eta jakitea
bakoitzak, bere NISa duen bezalaxe, ikaste prozesu propioa duela, nahierara
behar gara oraingo NIA aldatu egingo dela, garaiaren eta pertsonaren bizipenen
Interneten eginiko klik bakoitzeko arrastoa uzten dugu-eta. Ez dio axola ezizen bat
edota benetako izena erabiltzen dugun, beti utziko dugu aztarnaren bat: erosketak
egitean, webguneak begiratzean, blog batean idaztean, mezuren bat bidaltzean… Adibide garbienak sare sozialak lirateke; izan ere, kontu bat irekitzean, datu asko
ematen ditugu aditzera. Azken finean, zaletasun antzekoak dituztenek beraien
informazioa, iritzia edo dena delakoa trukatzean ere, geure arrastoa uzten dugu, eta
dugun norberak eraikita duen ikas sarearekin. NIA osatzen eta aberasten goazen
heinean, geure NISa ere finkatzen joango gara eta besteekin partekatzen dugun
guztiak arrastoa utziko du, zein geure nortasun digitalaren oinarria izango den. Laburbilduz, aztarna digitala sarean eta sareko baliabideetan uzten ditugun edo
gutaz uzten dugun informazioa da. Informazio horrekin, gutxinaka-gutxinaka, gure
zerbitzura sartzen garen unean hasten da. Aztarna guzti horiei esker, gure nortasun
hizkuntzatan aritzeko ohitura dugun. Geure buruari galde diezaiogun geure
nabigatzailea, mugikorraren konfigurazioa, gustukoen ditugun webguneak,
besteekin harremanetan jartzeko darabilgun hizkuntza, sortzen ditugun eta
partekatzen ditugun edukiak, ematen ditugun iritziak, idazten ditugun iruzkinak,
igortzen ditugun mezuak… zein hizkuntzatan egiten ditugun. Kontzienteki edota ez
zaigulako batere axola, guztiok daukagu sarean jarduteko hizkuntza ohitura.
eta, jakina, geure nortasun digitala ere bai. Kontua da Internet mugarria izango dela hizkuntza askorentzat eta zer esanik ez
hizkuntza gutxituentzat, soilik munduko hizkuntzen %5 erabiltzen baitira Interneten.
Dagoeneko, Unescok esana du, mendea bukatu baino lehen, 6.000 hizkuntza galdu
geure komunitatearen aztarna eta presentzia uzten, ez daukagu zer eginik. Izan
guztion egunerokotasunean eta gizartean. Hori dela eta, Interneten egotea
ezinbestekoa da. Horretarako, euskal erabiltzaile aktiboak eta kontzienteak behar
ditugu. Irakasleok, eginkizun horretan sustatzaile zein eragile izan gaitezke, bai
hezkuntza eraldatzeko eta gaurko gizartera egokitzeko, bai ikasleak erabiltzaile
aktiboak bilakatzeko.
heltzeko egindako gogoeta zein izan den argituko dugu. Hasteko, gakoetako bat irakasleak eta euskaldunak izatea da. Hezkuntzari
dagozkion gaiak garrantzitsuak zaizkigun bezalaxe, funtsezkoa iruditzen zaigu
euskaratik eta euskaraz sortua eta eraikia egotea. Sinplea dirudien arren,
abiapuntua eta oinarria horixe litzateke. Alabaina, guztiok dakigu zenbaterainoko
ikasten jarraitzea eta etengabe eguneratuta egotea. Zergatik? Lehendabizi,
honetan komunikazioak eta informazioak hartu duen garrantziagatik. Arlo
pedagogikoari dagokionez, buruz ikasteko metodologiatik eta irakaslea orojakilea
izatetik, ikasleak beraien ikaskuntza kudeatzen jakitera bideratu da. Eta bide
jarriz eta ez eskolako emaitzetan soilik. Horri guztiari, jakina, IKTak gehitu behar
eskaeretako bat zera da: IKTei buruzko formazioa jasotzea. Edota, bestela,
aipatzekotan, oso azaletik eta pasadan egiten dena. Euskal curriculum propioa
aldarrikatzen dugun aldiro, metodologia, gaitasunak, IKTak eta abar ezinbestekotzat
jotzen ditugu, baina zer dela eta ez diogu erreparatzen gure ni digitala eta nortasuna
darabilten hizkuntzaren gainetik? Jatorrizko edukia ingelesez bada, zergatik lan egin
gaztelaniazkoarekin? Dela gaztelania, dela ingelesa… ez al da hobe ikasleentzat
jatorrizkoarekin lan egitea? Horren guztiaren inguruan irakasleok gogoeta sakona
egitea beharrezkoa deritzogu; izan ere, inertzia horretan, ikasleak hizkuntza ohitura
garrantzirik eman ez, eta axolagabekeriaz jokatzea. Jadanik, Internet gaurko
gizartearen eta euskararen parte bada, zer esanik ez ikasleena, orduan, zergatik ez
diogu arazoari heltzen? Geure komunitatea eta hizkuntza txikiak izanik ere,
besteengandik bereizteko badute berezko izaera eta nortasun nahikoa. Mundu
garrantzi handia eman behar diogu sortzen ditugun webgunetan, edukietan,
gailuak zentzuz erabiltzen ikasteari bezainbesteko garrantzia ematen badiogu
Hizkuntza-Aztarna digitalari; hau da, gutaz zer irudi eman nahi dugun, euskarak
hitza euskaraz egitearen garrantziaz ohartarazi eta erabilera areagotzeko. Izan ere,
bezala. Nahiz eta kopuru hori bikoiztu euskaldunen artean (%10 inguru), kopurua
oso txikia da. Kontua da ez garela kontziente (edota ez zaigu batere axola)
webgune batean sartzen garenean, erakusten zaigun edukia, gehienetan, gure
nabigatzailearen hizkuntzaren araberakoa izan ohi dela. Ondorioz, nabigatzailea
edo mugikorra euskaraz konfiguratuta badago, webgunea euskaraz agertuko da;
bestela, berriz, gaztelaniaz. Horrelako egoera tamalgarria irauli nahian, erabiltzaileoi
eta webguneko arduradunei zuzenduriko kanpainari ekin diote. Alde batetik,
gonbidapena luzatu digute nabigatzailea eta mugikorra euskaratu ditzagun,
bakoitzak ahalegin txikia eginagatik ere, ekarpen handia egingo diogu-eta
euskararen normalizazioari. Bestaldetik, aldaketa errazteko bi baliabide sortu
dituzte: automatikoki nabigatzailea euskaratzen duen plugina eta telefono mugikorra
euskaratzen duen aplikazioa. Azkenik, webguneen arduradunei euskara
lehenesteko eskatu diete proiektuko sustatzaileek. Alegia, haien webguneek
defektuz lehen orria euskaraz erakutsi dezatela eta hautua ez dezatela utz cokieen
esku. Izan ere, sarri erabiltzaileek ez dute erabaki kontzienterik hartzen; hots, ez
dituzte gailuen hizkuntzak konfiguratzen. Erakunde eta enpresen ardura ere
badelakoan, euren lana da webguneek ematen duten lehen hizkuntza zein izango
3.2. Alde praktikoa a. Justifikazioa Irakasleon etengabeko formazioari ezinbestekoa deritzogu, batik bat, gaurko gizarte
informazioa sortzen du. Erabiltzaileaz gain, sortzaileak ere bagarenez, badirudi
guztiok mementuro konektatuta egon behar dugula. Horri guztiari hezkuntza alorra
egiteko era aldatu digute: izugarrizko aukera paregabeak eskaintzen dizkigute,
baina beren baitan badituzte zenbait erabilpen eta baliabide kontuan hatu
gutxi batzuen esku egoteaz aparte, ingelesa da ahalik eta jendetza handienera
iristeko hizkuntza. Klik bakoitzeko guztiok geure informazio andana ematen dugu
aditzera, adibidez: datu pertsonalak, ikusi ditugun webguneak, geure zaletasunak,
ikasleekin lan egiten dugu eskolan. Esaten diegu bizitza errealeko arauak eta
Interneten sartzen diren lehen alditik, egiten duten guztiaren arrastoaz uzteaz gain,
jarri eta berau ikasleekin behar bezala jorratzeko, irakasleok horretaz jabetu behar
dugu. Bestaldetik, euskaldunak izaki, euskararen mende honetako erronka sarean
ikusgarria izatea izango da. Guztiok garenez komunitateko partaide, Interneten
hartzen dugun hizkuntza ohitura oso garrantzitsua da. Behin inkontzienteki
hizkuntza jakin batean nabigatzeko ohitura hartuz gero, errazagoa eta naturalagoa
egingo zaigu ele horretan (euskaraz geure kasuan) edukiak sortzea, partekatzea eta
abar. Orain arte esandako guztiaz, benetan eta modu kontzientean, irakasle gutxik
hausnartu dutelakoan, beraiei zuzenduriko unitate didaktikoa sortzea otu zaigu.
sarean, euskararen erabilera eta presentzia ikusgarria izan dadin, irakasleok
hezkuntzan aldaketak egiteaz gain, euskal komunitatea eta euskararen iraupena
ditugu, bideo zein artikulu laburren bidez. Ondoren, sekuentzia batean, ariketen nondik-norakoak zehaztuko ditugu. Guztiak,
c. Proposamena (unitate didaktikoa) Eguneroko erritmo bizian eta egunerokotasunak sortzen dizkigun lan kargak
direla-eta, irakasleok ez dugu astirik izaten, benetan, jabetzeko geure formazioa
aberastea eta osatzea bezain garrantzitsua dela oso garbi izatea zein xede lortzeko
den. Izan ere, inertziaz edota laneko egunerokotasunaren erritmo biziagatik,
aurretik guk geuk mamitu gabeko hainbat eta hainbat arlo eta gai lantzen ditugu
horiek guztiak ikaslea dute ardatz? Zer dela eta dirudi ikaskuntza tegnologizatua
ikasketa ez formalak? Horiek guztiek ez al dute, bada, guztion ikasteko sarea
egitea eta, ondoren, behin kontziente izanik geure ikaskuntzaren osaeraz eta
kezkatzen gaituena sarean euskarak duen erabilera eta ikusgarritasuna da; hau da,
euskaraz nabigatzeko, lan egiteko, edukiak sortzeko… ohitura zenbaterainokoa
osatuz joaten gara, eta are eta garrantzitsuago, hizkuntza jakin batean. Horretaz
guztiaz irakasleok hausnartu dugu? Gailuak erabili bai, baina darabilgun hizkuntzari
hizkuntzaren eta komunitatearen zein irudi eman nahi dugun erabakitzea eta,
edo maila guztietako irakasleoi zuzenduta dago; ostera, norberak bere errealitate
eta beharrak aintzakotzat hartu, eta egokitzapenak, proposamenak eta abar egin
egin eta duen garrantziaz jabetzea da. Horrela soilik izan baikaitezke, batetik,
hezkuntza eraldatzaile eta, bestetik, ikasleen ikaskuntzaren aholkulari zein
laguntzaile.
Unitate didaktikoak honako egitura du:
GARATZE FASEA 1. Norbere Ikas-Alorraren (NIA) eta Norberaren Ikas Sarearen (NIS) inguruko hausnartzea eta sakontzea jarduera sekuentzia txikien bidez 2. Hizkuntza-Aztarna Digitalaren (HAD) gaineko gogoeta eta sakontzea jarduera sekuentzia txikien bidez. ● Aztarna digitala eta nortasun digitalen kontzeptuen lanketa.
Unitate didaktikoaren irudiak Unitate didaktikoa Google Site webgune batean jarri da. Jarraian, arestian
azaldutako egituraren nondik norakoak errazago uler ditzagun, bertako atal
bakoitzari dagozkion irudiak txertatu ditugu:
5. irudia: Unitate didaktikoaren sarrera (iturria: egilea bera, 2017)
KOKATZEA 6. irudia: Unitate didaktikoaren testuinguratzea (iturria: egilea bera, 2017)
8. irudia: Unitate didaktikoaren azken gogoeta fasea (iturria: egilea bera, 2017) 25
9. irudia: Unitate didaktikoaren sakontzeko bibliografia (iturria: egilea bera, 2017)
Ondorioak
a. NIAri buruzko ondorioak Betidanik ikasi izan dugu geure ingurunetik: familia, lagunak, lankideak, eskola eta
abar. Horrela garatu, osatu eta aberastu izan dugu geure jakintza eta ezagupena.
Orain dela gutxi arte, ikaskuntza formala soilik hartu izan da garrantzitsutzat, eta
izan da, esate baterako, lagunartean edota kalean ikasitakoa. Are gehiago, eskolatik
kanpo ikas eta barnera daitezkeen gaitasun asko ez dira aintzat hartu ere egin. Gaur egun, ostera, eskoletan, ikasleen gaitasunei gero eta garrantzi handiagoa
eguneroko arazoei aurre egiten ikasi behar dugu bai bakarka, bai elkarlanean.
horretan, hainbat gaitasun garatu beharko dituzte (enpatia, emozioak kudeatzen,
kritikoa eta sortzailea jorratzen…). Irakasleok bidelagun izateaz gain, baliabideak
eskaini eta ezagutarazi beharko dizkiegu, eta, noski, IKTek ematen dizkiguten
aukeraz baliatu behar dugu edukiak hobetzeko eta osatzeko. Halere, jabe gaitezen NIA ez dela soilik tresna digitalekin osatzen. Hasieran esan
dugun moduan, IKTak izan aurretik, besteengandik ikasten zen, gaur egiten dugun
antzera, garaiko baliabideekin ere norberak bere ikas alorra aberastu eta osatzen
zuen: etxean, lagunartean, eskolan, lanean… Norberak bere ikas sarea
eta hainbat gaitasun derrigorrezkoak zaizkigunak geure ikaskuntza garatzeko eta,
ondoren, ingurune digitalerako baliagarriak eta ezinbestekoak izango zaizkigunak.
b. HADri buruzko ondorioak Jakitun gara aro digitalizatua dela geuri suertaturikoa eta gehiegizko informazioa
dagoen gizartean bizi garela. Etengabe eta uneoro jasotzen dugu informazioa
euskarri, pertsona eta bide ezberdinetatik. Beraz, barneratutako guztia, aukeraketa
bat eta gogoeta bat egin ondoren, geure egingo dugu. Helduoi prozesu horrek lanak
egin behar zaie, aholku eta gomendio egokiak emanez eta, noski, etxekoak ere
bidelagun izanik. Horrela, ahalmenetan eta IKTetan oinarrituriko heziketa jasotzean, bizitzako edozein
egoerari aurre egiteko prestatuago egongo dira. Biak ala biak dira berebizikoak;
hots, IKTetan bakarrik trebatzea eta inongo metodologiarik gabeko ikasketak ez du
trebetasunak eta berauek zein hizkuntzatan landu nahi ditugun; izan ere, ele
bakoitzak bere baitan ditu ikusmolde eta balio jakin batzuk. Hizkuntza ohiturak
digitalizatuan presentzia izaten lagundu ere. Euskara hizkuntza gutxitua eta egoera
diglosikoan egonik, eskolan identitatea eta nortasuna, norbanakoa zein
komunitatekoa, lantzeko aukera polita ematen dute IKTek. Interneten webguneren batean kuxkuxeatzean, lanean aritzean, erosketak egitean,
txateatzean, bideo-deia egitean… beti lagako dugu aztarnaren bat, beti.
Erabiltzaileok ni erreala eta ni digitala dugula jabetu behar dugu, benetako gizartean
Euskarazko edukiak, mezuak, elkarrizketak, nabigatzailea…. Guztia hor geratzen
da. Hori dela eta, lehendabizi, jakitun izan behar dugu, ondoren, ohiturak hartzeko
(euskarazko webguneak eta edukiei lehentasuna eman, nabigatzaileak euskaraz
euskaldun guztiok ditugu aurrera begira erronka dezente: edukiak euskaratik eta
euskaraz sortu, ingeleseko hitzak itzultzeko hiztegi bateratua eta txukuna erabili…
Euskarak, bere txikitasunean, kalitatezko hizkuntza eta edukiak osatuz lortuko du
berau aintzat hartzea eta prestigioa. Horretarako, hiztunok eman behar diogu duen
c. Proposamenari buruzko ondorioak Irakasleon etengabeko formazioan ia ikastaro guztiak ez dira zuzenean gure
izan ohi dira geure burua aberastera edota geure lanbidea osatzera bideratzen
bai administrazioak eskatzen digutelako, hamaika izan daitezke ikastaroak
antolatzeko arrazoiak; gutxitan, ordea irakasleon ikaskuntzari aurrez behar bezala
prestatuak eta pentsatuak. Are eta gutxiago, irakasleon prestakuntza modu osoan
antolaturikoak; hau da, oso argi zehazturik dutenak zer, zein xederekin eta nola.
zuzendu dugu. Gu geu geure ikasteko bideaz eta moduaz modu kontziente batean
jabetu ezean, ezin izan gaitezkeelako ikasleen bidelagun izan, ezta hezkuntza
berritzaile ere. Geure irudiko, bide horretan, lehenik, geuri dagokigu Norberaren
Internetek izugarri baldintzatzen dituen eguneroko jarduera asko, baita berauek
egiten diren hizkuntza ere. Kontua da denok aritzen garela sarean erabiltzaile zein
sortzaile modura, baina ez diegu erreparatzen bertan uzten ditugun “pistei”, eta
erabili ahala sortzen dugun ni digitalari ere ez. Garrantzitsuena, halere, eta inork
gutxik kontuan hartzen duena sarean dugun hizkuntza ohitura da; guk
Hizkuntza-Aztarna Digitala (HAD) deitu dugun hori, alegia. Azken finean, horietxek
da, ordea, ez garela kontziente izaten. Laburbilduz, kontzeptu horiek guztiak izan dira unitate didaktikoan landu nahi izan
ditugunak. Jakitun gara, jarduerak motzak eta arinak izateaz gain, azalekoak
diruditela; baina geure asmoa irakasleon artean honi guztiari buruz hitz egiten eta
bakoitza sakonago eta beste jarduera mota batzuekin lantzea (galdetegiak,
ebaluazioa izaten dute; gureak, ostera, ez dauka, norberari dagokio-eta bere
ikasketaz hausnartzea eta nola ikasten duen ohartzea. Azkenik, geuk ondo
mamituta izan eta gero, ikasleekin ere jorratu dezakegu; horrela, irakasleon
hausnarketak eta ekarpenak aldera ahalko genituzke edota osatu. Aldi berean, ez
Filmak jatorrizko hizkuntzan eta euskarazko azpidatziekin ikusteko aukera. http://azpitituluak.com/
Goikolea, M. (2017). Nork esan zuen “SEO”? Euskarazko edukiak nahi
Irigoien, A. (2014). IKT-ak hezkuntzan: familien, ikasleen eta irakasleen |
addi-57d35d43deab | https://addi.ehu.es/handle/10810/23750 | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | 2017 | science | Irigoien Perurena, Itziar; Irigoyen Perurena, Jose Javier | eu | 6-8 urteko umeen gaitasun digitala garatzen | IKTak eta Gaitasun Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan
Berezko Tituluko Proiektua
Haurrak teknologia erabiltzaile goiztiarrak dira gaur egun. Kontsumitzaile sutsuak dira eta
aisialdiarekin lotura estua duen jarduera gisa ulertzen dute. Gaitasun digitalari buruzko eztabaidak eta ideia nagusiak aztertu ondoren, Graduondoko
Proiektu honen xedea da Nafarroako ipar-mendebaldeko 6-8 urteko umeen gaitasun
digitala ikertzea eta umeen eskura jartzen diren gailu teknologikoen ezaguera eta
ikasleekin batera hezkuntza eragile eta komunitatea osatzen duten gurasoen eta
irakasleen ezaguera eta erabilera aztertu dira, beraiek baitira gailu teknologiko horien
bidez 6-8 urtetako umeek, gurasoek eta irakasleek gailu hauen erabilera eta
konfigurazioaren trebetasuna aztertu da, eta gai honekiko talde desberdinek duten
sareratu eta jendartearen esku utzi dira. Datuen hustuketak, bertzeak bertze, informazio
1 ugari eta interesgarria agerian utzi du, erraterako, umeak noiz, non, norekin eta zertan
Proiektu honetako emaitzek Nafarroako ipar-mendebaldeko eskualdeko 6-8 urteko umeek
zein hezitzaileek Informazio eta Komunikazio Teknologiez (IKT) duten ikuspegi osoa
eskaintzen du. Datu horiek guztiak aztertu eta interpretatu ondoren, nabarmentzekoa da
hezitzaile guztiak oro har heziketa-beharraren garrantziaz ohartze bidean daudela argi
sustatzeko asmoarekin, eskura jarri dira gailuen inguruko laguntza gidak komunitatearen
eta umeen gaitasun digitalaren hastapenetako arduradunentzat, baita konfigurazio
bermatzen laguntzeko proposamena da. 2
2 Adimena, gorputza, emozioak, esentzia eta esparru sozialak. 2
Irudien aurkibidea
1. irudia: IKTak egunerokora ekarri duten iraultza (Area, 2015) 2. irudia:: hezkuntzan garatu beharreko oinarrizko 8 gaitasunak. Iturria:http://slideplayer.es/slide/3380275/ 3. irudia:Teknologiak hezkuntzan izan dituen aro ezberdinak, Leinonen (2005) 4. irudia: 2016ko Españako mugikorren ikerketa Iturria:https://fatimamartinez.es/tag/estudio-uso-movil-espana-2016 5. irudia: Baztan-Bidasoa bailara 6. irudia: 2017n Nafarroako ipar-mendebaldeko 1. zikloko ikastetxe guztietako
galdetegia 7. irudia: 2017n Nafarroako ipar-mendebaldeko 1. zikloko ikastetxeko gurasoei
pasatako galdetegia 8. irudia: 2017n Nafarroako ipar-mendebaldeko 1. zikloko ikastetxe guztietako
irakasleen adina 9. irudia: 2017n Nafarroako ipar-mendebaldeko 1. zikloko ikastetxe guztietako
proiektore kantitatea 10. irudia: irakasleen pertzepzioa gailuen erabilera teknologikoa eta
tekno-pedagogikoan 11. irudia: Googleko kontua eta pasahitzaren datuak 12. irudia: etxeko tabletaren konfigurazio datuak 13. irudia: Google kontua eta pasahitzaren datuak. Segurtasuna zaintzen duzu? 14. irudia: gailu mugikorren jabetza 6-8 urtetan 15. irudia: tabletaren jabetza adinaren arabera 16. irudia: 2017n Nafarroako ipar-mendebaldeko ikastetxetako 6-8 urteko umeek
gehien erabiltzen dituzten appak 17. irudia: 2017n Nafarroako ipar-mendebaldeko ikastetxetako 6-8 urteko umeek
ezagutzen dituzten appak 18. irudia: 2017n Nafarroako ipar-mendebaldeko ikastetxetako 6-8 urteko umeek gehien erabiltzen dituzten appak 19. irudia: 2017n Nafarroako ipar-mendebaldeko ikastetxetako 6-8 urteko umeek
euskaraz jolasten duten ehunekoa 20. irudia: maskota birtualak zaintzeko aplikazioak 21. irudia: 2017n Nafarroako ipar-mendebaldeko ikastetxetako 6-8 urteko umeek
gehien erabiltzen dituzten ordenagailuko jokoak 5
22. irudia: PEGI kodearen sailkapena, iturria: COAN,Familia, telebista eta bestelako pantailak 23. irudia: bideo-jolasen edukia; iturria: COAN,Familia, telebista eta bestelako pantailak 24. irudia: aDeSeren ikerketan bideo-jolasek garatzen dituzten gaitasunak 25. irudia: 6/8 urteko umeen gurasoek bideo-jolasei buruzko gomendio gidan interesa adierazten duen grafikoa 26. irudia: 6-8 urteko umeen Appen sailkapenaren atalak.
1. taula: IKTen ezaugarriak, Cabero (1998:2) 2. taula: 6 -8 urteko umeen Gaitasun Digitala garatzen proiektuaren plangintza 3. taula: inprimatutako galdetegi kopurua eta galderen antolaketa 4. taula: banatutako eta bildutako galdetegi kopurua
● Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu Berdin cc by-nc-sa ● Lizentzia honek lana partekatu eta jendaurrean hedatzeko eskubidea ematen du
baita lan eratorriak sortzeko ere. Horretarako derrigorrezkoa da lanaren kredituak
aitortzea. Gainera ezin da lan hau (ezta bere eratorriak ere) merkataritza
ahal izango da.
1.1. Testuingurua Informazio eta komunikazio teknologiek (IKT) garapen handia izan dute XX. mende
bukaeratik hona, eta horren ondorioz jendartearen egunerokotasunean berebiziko
garrantzia hartu dute. Lan eremuan, aisialdian, etxetiar eremuan eta baita hezkuntza
eremuan ere, ezinbertzekoak bihurtu dira eta Arearen hitzetan (2015:177) gure banakako
eta talde izatea irauli dute (ikus 1. irudia):
1. irudia: IKTak egunerokora ekarri duten iraultza (Area, 2015)
txertatu denetik, atzera-bueltarik ez duen garapena izan du, eta horri esker Hezkuntza
ondoren, IKTen erabilera aztertzeko tenorean ikerketa gehienetan 9 - 17 urtetako umeak
(2011:71) eta Intefen (2016) ikerketetan 6-8 urtetako umeak kontuan hartu dituztela ageri
ikastetxetako 26 ikastetxetako 380 ikasle eta beren familia zein irakasleei. Bertan umeek
irakasle eta gurasoen ardurapean erabiltzen dutela kontutan harturik, azken hauek
jarraibide zein ildo argirik ote duten jakiteko galdetegi osagarri laburrak ere diseinatu eta
pasa zaizkie. Proiektuaren galdetegietan eskualdeko ikastetxe zein familien parte hartzea
eta erantzuna arrakastatsua suertatu da, % 75k erantzun du eta. Galdetegiak ikastetxe eta familien eskuetatik bildu ondoren, paperetako galdetegiak
hustuketan informazio zuzen esanguratsua bildu da: hezitzaileen eta bereziki gurasoen
alfabetizazioaren beharra dagoela argi ikusi da. Proiektua bukatzeko, hezitzaileen alfabetizazio hastapeneko urratsetan bidaide izateko
egunerokotasunean ezagutu behar den gailuen konfigurazio eta bideo-jolasen
euskarazko gomendio gida plazaratu da. Proiektua ekimen irekia eta bizia da,
teknologiaren garapen eta aldaketekin estuki lotua. 10
uzten dizkiete inolako irizpiderik gabe.
horietarako irakasleek prestakuntza eskuratzen ez dutelakoz.
5. hipotesia: gailuen inguruko oinarrizko alfabetizazioa falta da erabiltzaile ororen
(ikasle, irakasle eta familien) artean.
2.1. Gaitasun digitala kontzeptuarekiko hurbilpena Ikaskuntza iraunkorrari buruz 2005. urtean Europako Komisioak egindako
zortzi gaitasun proposatu zituen, eta horien artean, Gaitasun digitala zegoen. Honela
definitu zuten gaitasun hau: “Informazio eta komunikazio teknologiak (IKT) lanean, aisian eta
komunikazioan modu seguru eta kritikoan erabiltzea IKT arloko
oinarrizko gaitasunetan datza: ordenagailuak erabiltzea informazioa
eskuratu, ebaluatu, gorde, sortu, aurkeztu eta trukatzeko eta Internet
bidez komunikatzea eta kolaboraziozko sareetan parte hartzea.”
batzuek lortzeko bide gisa baizik, hala nola, jendartean aritzeko trebetasuna, giza talde
bereko edo/eta desberdin bateko kideekin komunikatzeko trebetasuna, ikasten
ikasteko gaitasuna, etab. Euskadin, hezkuntzan informazioaren eta komunikazioaren
hezkuntzan gaitasun digitala behar bezala garatu ahal izateko baliabide eta material
desberdinak biltzeaz gain, “Informazioa Tratatzeko Eta Teknologia Digitala Erabiltzeko
dimentsiotan banatzen da eta dimentsio horietako bakoitzerako, azpi-gaitasun batzuek
5 definitzen ditu . 6 Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitalari buruz hitz egiten denean,
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia berriak (IKTak) aipatzen dira behin
kritiko eta seguruan erabiltzeko gaitasuna da, hortaz, IKTak gaitasun hori ere lortzeko
garatu egin dira azken hamarkada honetan, eta bizitza osoko Ikaskuntza eta Jakintza
garatu ziren. Hau dela eta, Informazioaren eta Komunikazioaren teknologien definizio
Egun, ordenagailurik gabeko egunerokotasuna ezin ulertuko litzateke. Leinonen (2005)
3. irudia: Teknologiak hezkuntzan izan dituen aro ezberdinak, Leinonen (2005) 1. Programazioa, jarduerak eta praktika. 70. hamarkada bukaeran eta 80. hamarkadaren hasieran ikastetxeek ordenagailuek
erosi zituzten matematikako gaitasun logikoak garatzeko asmoarekin. Erabilera
konplexua zutenez irakasleek ez zituzten sobera erabili. 2. Multimediadun konputagailuekin entrenamendua 80. hamarkada bukaeran eta 90. hamarkadaren hasieran, ikastea gerta zedin irudi eta
Wide Web erabiltzen hasi zen, informazioa eguneratzeko. Hasieran multimediarik ez
bazen ere, interneten garapenari eta denborarekin multimedia izatera itzuli zen. 4. E-learning 90. hamarkadaren bukaeran eta 2000 urtean urruneko hezkuntza sortu zen. 5. Dohaineko software sozial irekia Sare sozialen, wikien eta blogen bidez baliabideak jende ororen onurarako
informazioa partekatzean datza. IKTn garapena ikusi ondoren, autore desberdinek definitzen dituzten IKTen
ezaugarri hauek bildu zituen Caberok (1998:2): Immateriala Zentzu orokor batean, Informazioren eta komunikazioaren
teknologiek informazioaren komunikazioa, sorrera eta
immateriala da eta leku batetik bertzera eraman daiteke ikusi
gabe (posta elektronikoa, etab.) Interaktiboa Hezkuntza mailan baliagarriena den ezaugarria da hau, izan
ere, erabiltzen ditugun errekurtso eta materialak ikasleen
beharretara egokitzeko aukera paregabea eskaintzen digu. Interkonexioa Errekurtso berriak sortzen dituen bi teknologien arteko konexio
teknologikoari buruz hitz egiten digu ezaugarri honek. Adibidez:
urruti dauden bi lekuen artean informazioa partekatze eta
komunikatzea ahalbidetu dute. Irudi eta soinu parametro altuak Informazioa transmititzeko prozesuak mota guztietako
informazioa biltzen du bere baitan: irudia, soinua, testua, etab.
eta digitalizazio prozesuak transmisio hori erraztu du. Digitalizazioa Mota desberdinetako informazioa (testuak, irudiak, soinuak,
ahal izatea du helburu, izan ere, informazio mota horiek guztiak
emaitzen gainekoa
bidezko informazio kopuru izugarri baten eskuragarritasuna
azpimarratzen da behin eta berriz. Sektore guztien barneratzea (kulturala, KTen eragina ez da norbanakoa, taldea edo jendartera
mugatzen. “Informazioaren gizartea” eta “globalizazioa”
kontzeptuek erakusten duten bezala, eragina munduko biztanle
ekonomikoa, hezkuntza, industriala) guztietara zabal daiteke horrek ekartzen dituen aldaketa
guztiekin. Eraberritzea IKTak, gizarteko aspektu guztietan aldaketa eta eraberritze
kudeatu ahal izateko gestore pertsonal eta korporatiboak agertzea
eragin du. Hau da, informazioaren antolaketa automatikoa
ahalbidetzen duten tresna eta aukera desberdinak agertu dira. Aniztasuna Teknologia hauek erabilera anitzak dituzte, hala, pertsonen
arteko komunikazioa soiletik hasi eta informazio berri bat
sortzeko informazioaren azterketa prozesura joan gaitezke. 1. taula: IKTen ezaugarriak, Cabero (1998:2) Aipaturiko garapen eta ezaugarri hauek jakinda, Ezagutzaren gizartea izendaturiko garai
8 honetan gizakiaren garapenerako ezagutza sortu, garatu, zabaldu eta partekatzea xede
dituen jendartean murgildurik dago gizakia eta horretarako IKTek eta zehazki internetek
baliabide mugagabeak eskaintzen dituzte i(ra)kaskuntza prozesua aberasteko, aukeraketa
problema de naturaleza cultural y social.” 2.3. Gaitasun digitala garatzearen arduradunak Ikus-entzunezko pantaila guztiak eguneroko familia bizitzaren zati dira dagoeneko.
batzuekin partekatzen dute, hau da, lehenengo urteetan familiaren eragina ia erabatekoa
bada ere, pixkanaka-pixkanaka bertze eremu eta instituzio batzuk gehitzen doaz:
ikastetxea, lagunak, komunikabideak, bertzeak bertze. Hori dela eta, instituzioentzat gero eta beharrezkoagoa da adin txikikoak babesteko ardura
eta agenda politikoan tratatzea haurrei kaltegarri suerta dakizkieken edukiak saihesteko,
erabilerari buruz, jarduerak elkarrekin egiten dituzte nabigatu bitartean. ● Segurtasunaren aldeko bitartekaritza aktiboa interneten: interneten seguru
nabigatzearen sustapena, aholkuak eman eta arazoak ebazten lagundu. ● Bitartekaritza murriztailea: gurasoek internet kudeatzen dute erabilera arauak
jarririk. ● Monitorizazioa: adin txikikoek egindako erabilera ikuskatzeari dagokio. ● Murrizketa teknikoak: adingabeak egiten duen Interneteko erabilera iragazteko,
murrizteko edo monitorizatzeko softwarea erabiltzeari dagozkio. Gurasoez gainera, hezkuntza instituzioek irakasleekin batera ardura eta zeregin handia
erabilera praktikora iritsi arte (nabigatzean kontzientziatzea eta segurtasuna bermatzea).
Horretarako Instituzioek irakasleak prestatzeko motibazioa eta ardura kudeatu beharra
(2016) proposamena: irakaslea ikasleekin batera gaitzea. “Irakasleak jarduera aurretik pixka bat lantzea, gelara eraman, eta ikasleekin batera bere burua gaitzea, nolabait trebatzea”. Instituzioek IKT koordinatzaileak izendatzea lagungarria litzateke irakasleei
egunerokotasunean aholkuak emateko eta laguntzeko, ezin baita irakasleak prestakuntza
osoa eskuratu arte itxaron. “Ezin dugu itxoin irakasle guztiak guztiz trebatuak egotea gaitasun digitaletan, gaitasun
digital horiek ikasgelan lantzen hasteko.” (Telleria, 2016) Ikus daiteken gisa, IKT dinamizatzaileak, IKT koordinatzaileak eta irakaslearekin batera
adostuko lukete ze baliabide/ekintza/prozedura erabiliko dituzten ikasleek, bakoitzak bere
jartzea umeen on line esperientzia garatzeko. Elkarlan hori instituzioek egin beharko lukete
gobernuarekin, sektore honetako enpresekin, haurtzaroari buruzko ikerlariekin, gobernuz
kanpoko erakundeekin, hezkuntzako eragile eta familiekin (informazioa gehiagorako ikus
uzteko, segurtasuna sustatzeko eta bermatzen laguntzeko. 2.4. Ikasteko metodoak eta erak Ikaskuntza formala eta ez-formalarekin batera, Ikaskuntza informalak mahai gainean jarri
elkarrekin ikasteko dugun gaitasuna, batzuk bertzeengandik, jakin-mina eta
hobekuntza-beharrei erantzuteko, dauzkagun erronkei edo arazoei aurre egiteko, galdetuz,
ikertuz, erantzunak bilduz, saiakerak eginez, hanka sartuz eta elkarri lagunduz, bertzeak
bertze. Honek, lotura zuzena du ubikuotasunarekin ikasketak edozein lekutan eta edozein unetan
eman daitezkeelako eta bizitzan zehar etengabeko ikaskuntzarekin. Gure jendartean
ikaskuntza informalaren aukerak biderkatu dira Internet-teknologiak eta hedabide sozialei
esker (social media), hau da, “birtualtasunari esker” (gero eta zailagoa baldin bada ere,
birtuala eta ez birtuala dena bereiztea). Ikaskuntza informalak, lanarekin, familiarekin edo
aisiarekin erlazionatutako eguneroko bizitzaren ekintzei esker lortzen den ikaskuntza izanik,
askoz erraxago eta arinago erantzun diezaioke benetako prestakuntza-beharrei (formalak
garrantzitsua da beharren eta interesen araberako ikasketa-biderik aproposenak
2.5. Gaitasun digitalari buruzko legea Gaitasun digitala garatzea, alfabetizazio digitala eta IKTen erabileran trebatzea ez da
bizitzarako eta gizartearen funtzionamendu egokirako ezinbertzekoak diren gaitasunak
hautatzeko eta definitzeko proiektu bat garatu zuen. Proiektu honen izena DeSeCo
Hezkuntzako curriculumean Lehen hezkuntzako etaparen helburuetan IKTak ikasketarako
lagundu behar du Lehen Hezkuntzak: (...) i) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ikasketarako erabiltzen hastea, eta
jasotzen eta lantzen diren mezuen aurrean jarrera kritikoa hartzea. ● (2014:3) 8. artikulua. Gaitasunak. 1. Ikasleek eskuratu beharreko gaitasunak honako hauek dira: (...) 3.–Gaitasun digitala. Ikus zehaztasun handiagoz Eranskinak: 6-8 urteko umeen gaitasun digitala garatzen
aztertzea da, eta ondoren hezitzaileek era arduratsuan gaitasun digitala garatzen
laguntzeko gomendioak eta baliabideak eskainiko dira. Horretarako helburu hauek ezarri
dira: ● 1.- Eskualdeko 6-8 urteko umeen gaitasun digitala aztertu. Gailuak, erabilera-ohiturak, erabilera-arauak eta erabilitako aplikazioak.
● 2.- Eskualdeko gurasoen gaitasun digitala aztertu. Gailuak, konfigurazioak eta
● 3.- Eskualdeko irakasleen gaitasun digitala aztertu. Ikasgelako gailuak eta prestakuntza tekno-pedagogikoa aztertu.
3. Datuen hustuketa eta ondorioak
4. Tresna digitalen erabilera aztertu etxean eta ikastetxean
8. Proiektua orraztu eta aurkezpena prestatu
3.3. Metodologia Ikerketa proiektua gauzatzeko, honako lan hauek burutu dira: 1. Ikerketa eremua erabaki da. 2. Galdetegia diseinatu da. Hau egin ondoren, zuzeneko datuak lortzeko Lehen
Hezkuntzako 6/8 urteko umeendako, beren guraso eta irakasleendako galdetegia
diseinatu eta prestatu zen. 3. Galdetegia eskualdeko ikastetxetan gauzatu da. 4. Lorturiko datuak aztertu dira. 5. Datuak aztertu ondoren, ikasle hauen ikaskuntza informala sustatu eta gaitasun
aplikazio hezigarrien gomendio gida digitala osatzeari ekin zitzaion. 6. Bildu eta azterturiko guztia jendartearen eskura jarri da. 7. Guzti hau prest egonik, proiektuan parte hartu duten hezitzaileei (guraso-irakasle)
informazioa zabaltzeko jarduerak diseinatu dira, galdetegian behar honi buruz
bildutako aldeko erantzuna nabarmena izan baitzen bai guraso zein irakasleen
aldetik. Arestian aipatu gisa, 6-8 urteko umeak ez dira atzean gelditzen ari gailuen erabileran eta
proiektuaren gaia 6-8 urteko umeen Gaitasun digitalaren garapena aztertzea izan da. Hainbat gailu mota daudela oharturik, PC, eramangarriak, jolas-kontsolak, smartphoneak,
e-book, tabletak, e.a., proiektuan ikertu beharreko gailuak mugatzea erabaki da. PC
dira, ikastetxe eta familietatik hurbilen daudenak hauek direlakoz eta proiektuaren
iraupenak hala eskatzen zuelakoz, nahiz eta baztertu diren teknologiak (Wii, Xbox
(App Store) garaturiko aplikazioen kalitatea eta kantitatea izugarria izanik, beraiek izan
inguruan sorturiko Google Play Storen egitea erabaki da. Konfigurazioen galderak eta
batera, jendartearen ohitura aunitz aldatu egin dituzte. Aldaketa hauekin gailu finkoetatik
guztiekin. Gurasoena da seme-alabei baliabide horiek zuzen erabiltzen irakasteko ardura
ikasleen informazioa eskuratzeko 39 galdera itxiz osaturiko izenpetu gabeko galdetegia
diseinatu eta banatu da. Ikasleenaz gainera, beren irakasle eta gurasoena ere aztertzea
interesgarritzat jo da, hezkuntza komunitatea osoki aztertze aldera. Nafarroako ipar-mendebaldeko 29 eskoletatik 26k parte hartu dute, hau da, ia ikastetxe
guztiak. Ikastetxe hauek bi taldetan bereizi dira: ● 7 Eskola handi, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan urte berean sortuak diren
umeak mailaka antolaturik dituzten ikastetxeak dira. Ikastetxe hauek dira: Doneztebe, Elizondo (2), Lesaka, Bera, Arantza eta Etxalar.
● 19 Eskola txiki (landa eremuko ikastetxek ), urte desberdinetan sortuak diren
13 umeak ikasgela eta talde berean bilduak dituztenak. Eskola txiki hauen artean
bakarra dago, 3-12 urteko ikasle guztiek talde bakarra osatzen dute, eta irakasle
bakarra tutorea da. Ikastetxe hauek dira:
(online pasatzeko aukerarekin) eta dokumentu arruntean, hau inprimatu eta ikastetxetan
Gurasoendako: G. inprimakia (Familiako datuak) Diseinua egiteko orduan, talde bakoitzaren ezaugarrietara hobeki egokitzeko formatu
desberdinak erabili dira. Haurren galdetegiaren kasuan, adin honetako ikasleak irakur eta idazteko trebetasunetan
hasi berriak direla kontuan harturik, marrazkiak, ikonoak eta gutxi idatzi beharreko galderaz
osatutako galdetegi ulerterraza suertatzeko asmoz diseinatu da. Aukera gehienetan
erantzuna “x” bidez edo borobilduz erantzutea bermatu da. Galdetegia euskara hutsean
egin da, zonaldeko haurren %99 D ereduan dagoelakoz. Hona hemen 6. irudian adibide
6. irudia : 2017n Nafarroako ipar-mendebaldeko 1. zikloko ikastetxe guztietako galdetegia Gurasoen kasuan aldiz, galdetegiak txuri-beltzean inprimatu dira, baina gutxi idatzi
gehiagok betetzea. Gailu eta konexioari buruzko galderetan, jendearen alfabetizazio
sustatzeko. Ikus adibideak 7. irudian. : 14 Nafarroako hezkuntza sistemak hizkuntza eredu desberdinak eskaintzen ditu, haurrak euskaraz eta/edo gaztelaniaz eskolatzea ahalbidetzeko. ● A eredua:Gaztelaniaz ematen da irakaskuntza eta euskara irakasgai bezala izaten da, maila, etapa eta modalitate guztietan. ● B eredua:Zati batean euskaraz ematen da irakaskuntza, gaztelania irakasgai bezala izaten da eta irakasgai batean edo gehiagotan ere irakas-hizkuntza gaztelania da, ikasketen, zikloaren edo etaparen arabera. ● D eredua:Irakaskuntza osorik euskaraz ematen da, gaztelaniako irakasgaia izan ezik. ● G eredua:Eredu honetan ez da euskara ematen, ez irakasgai bezala ezta irakas-hizkuntza bezala ere. Hizkuntza eremuaren arabera ezartzen da. Eremu euskaldunerako A, B eta D ereduak baimentzen dira eta, beraz, nahitaezkoa da euskararen irakaskuntza.
7. irudia : 2017n Nafarroako ipar-mendebaldeko 1. zikloko ikastetxeko gurasoei pasatako galdetegia. Familien galdetegian bi atal bereizi dira: Informazio pertsonala eta familiako
inguruko informazio bakarra, bertze aldetik, konexioa, gailuak, ohiturak eta halako datuak
bikoiztu ez daitezen. Galdetegi hau, proiektua zein den eta nor garen azaltzen duen
hasierako ohar motzarekin atxikitua bidali da. 15 Irakasleendako euskarazko galdetegi laburragoa diseinatu da, ahalik eta erantzun gehien
jasotzeko asmoarekin. 6-8 urteko talde hauekin lan egiten duten tutoreentzat eta
espezialistentzat egin da. Galdetegia diseinatu ondoren, galdetuei helarazteko era desberdinak proposatu zaizkie
gidaritzapean betetzea proposatzeko erabakia hartu da,. ● Irakasle eta gurasoen kasuan on-line betetzeko aukera baztertu da, nahiz eta
irakasle guztiek eta guraso gehienek posta elektronikoa izan, e-maila ikusi eta
irakurtzen dutela ziurtatzerik ez dugulakoz . ● Irakasle eta gurasoen kasuan Whatsappera galdetegiaren azalpena eta linka
bidaltzea aukera baliagarria izan daitekeela pentsatu da, mezu horiek gehienok
eskualde honetako ikastetxeek ez dute bide hau erabiltzen gurasoekin
komunikatzeko. ● Hauek denak kontutan hartuta, irakasle eta gurasoei egokiena eta eraginkorrena,
era klasikoan egitea zela erabaki da: ikastetxeko ikasleen bidez paperezko
galdetegiak banatzea. 3.3.3. Galdetegiaren aurkezpena eta banaketa Martxoan proiektua ikastetxeetako zuzendaritza taldeei aurkeztu zaie. Eskola handietan
aurkezpena bakarkakoa izan da eta landa-eremuko eskolek batera egiten dituzten
batzuk inprimatuak banatu eta Google inprimakiak proiektorearen bitartez aurkeztu.
Salbuespenik gabe ikastetxe guztiek interesa erakutsi dute eta oniritzia hartu ondoren, aste
oso bateko epea eman zaie aldaketak proposatzeko. Epe berean ikastetxe bakoitzak
bukatzeko: 4 galdera 3. taula: inprimatutako galdetegi kopurua eta galderen antolaketa
16 Familiei bidalitako kopurua txikiagoa izan da, kasu batzuetan anai-arrebak bizkiak edo hirukiak direlakoz eta bertze kasutan 1. eta 2. mailan seme-alabak zituztelakoz. 30
zuen ikastetxeko zuzendaritza-taldeak, eta horren ondoren fotokopiak on-line egin eta
bidaltzen dituen enpresa bati enkargua egin zaio. Haurrek bete beharreko 380 galdetegiak
koloretan inprimatu dira, galdetegia erantzutea atsegingarriago egin asmoz. Guraso eta
inprimatuak eta grapatuak izan dira. Martxoa eta apirila bitartean galdetegia gauzatu egin da. Kopia aleak ikastetxera
pertsonalki eraman eta aste bateko epean bilduko direla adostu da. Gurasoek bete
beharreko aleak haurren bitartez etxera bidali dituzte eta haurren galdetegiak ikastetxean
bertan bete dira, irakasleen gidaritzapean eta pazientzia handiarekin (beraiek errana). 3.3.4. Galdetegietako datuen hustuketa PARTE HARTZAILEAK ikasleak banaturiko galdetegiak: 380 erantzunak: 357 irakasleak banaturiko galdetegiak: 90 erantzunak: 82 familiak
banaturiko galdetegiak: 370 erantzunak: 279 4. taula: banatutako eta bildutako galdetegi kopurua 3. taula honetan banatu eta jaso diren galdetegi kopuruak islatu dira. Datuak aintzat hartuz,
galdetegia paperean bidaltzeko erabakia, aproposa eta eraginkorra izan dela baieztatu da.
Ikasle eta irakasleen galdetegiak ehuneko handi batean betetzea espero zen (Ikasleak %
94 eta Irakasleak % 91), gaiaren interesa eta irakasleen laguntzeko prestutasuna
aurreikusi zelakoz eskola guztietan izandako bileratan. Familien parte hartzea, aldiz,
proiektu honetan ezustekoa izan da: Familien %75k galdetegia erantzun du. Familien
parte hartzea sustatzeko galdetegiak paperean banatzearen erabakiak arrakasta sendotu
duela argi dago. Galdetegi guztiak bildu eta gero, apiriletik hasi eta ekaina bitartean paperezko
galdetegietan bildutako datu guztiak horretarako bereziki diseinatutako inprimakian
digitalizatu egin dira, datuen hustuketa egiteko eta datuen kudeaketa eraginkorra
burutzeko. Lanaren egin behar hau errepikakorra, neketsua eta luzea izan arren, beharrezkoa izan da,
Googleko inprimakietatik momentuan lortzen diren laburpenak eta ikuspegi orokorra
jasotzeko, baita ondorioak ateratzeko ere. Datu gurutzatu eta zehatzagoak lortzeko
emaitzak kalkulu orri batera esportatu eta landu dira. Hustuketa egin ondoren, galdetegiaren emaitzak jasotzeko eta interpretatzeko prozesua
hasi da. 3.3.5. Galdetegiko emaitzen interpretazioa eta ondorioak Maiatza erditik ekaina erdira arte iraun du egin behar honek eta galdetegi digitalizatuaren
datu esanguratsuenak aztertu eta interpretatu badira ere, datu gehiago badaudela ikusi
ondoren, galdetegiak eta erantzunen taulak jendartearentzat eskuragarri jartzea erabaki da
(ikus 3.5.7. atala). 3.3.6. Konfigurazio eta aplikazio hezigarrien gomendio gida digitala osatzea Proiektuaren ikerketa atala burutu bitartean eta baita ondoren ere (martxoa, apirila eta
maiatza), 6-8 urteko umeen eta horren ardura duten hezitzaileen gaitasun digitala
proiektu osoa jendartean zabaltzea erabaki da GOOGLE SITES doako eta interneteko
diren eguneratzeak egiteko tresna egokia dela erabaki da. 3.3.8. Hezitzaileei (guraso-irakasle) informazioa zabaltzeko jarduerak Galdetegietan prestakuntza beharra eta interesa argi eta garbi ageri denez 2017-2018
4.1. Irakasleak Parte hartu duten 82 irakasleetatik lautik hiru emakumezkoak izan dira. Erdia pasatxo
behin betiko tutore postua betetzen ari zen. Adinari erreparatuz 40 urtetik beherako irakasleak nagusi izan dira (% 62,4). Lehen
Hezkuntzako etapan burutzen den alfabetizazio hasiera behin behineko irakasleen esku
dagoela ikus dezakegu. (ikus 8. irudian irakasleen adina)
8. irudia: 2017n Nafarroako ipar-mendebaldeko 1. zikloko ikastetxe guztietako irakasleen adina Irakasleen hiru laurdenak badaki ikastetxeko ordenagailuek konexio finkoa badutela, baina
zein abiadurakoa den ez. Gelan dauden eta erabiltzen dituzten gailuak identifikatzerakoan, % 90,8k ordenagailu
finkoa dauka ikastetxean eta/edo % 61,8k eramangarriak dituzte ikasleekin aritzeko. %
a daukate gelan ordenagailuaren pantaila gisa. Eskola guzti hauek ezagunak ditugu, bertan egonak bai gara, eta lehenbiziko zikloko
geletan tokiz-tokiko behaketa eta zenbaketa egin ostean, proiektoreei buruz galdetegian
jaso den ehunekoaren emaitza ez dela horrelako oparoa argitu beharra da.
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak 3. zikloko gela guztiak, ordenagailu finko,
proiektorea eta arbela digital interaktiboarekin hornitu zituen 2009-2014ko bosturtekoan,
Integratic/Ikt deituriko proiektuarekin. Eskola txiki edo landa eremuko ikastetxeko geletan
ziklo arteko eta adin desberdinetako ikasleak aurki ditzakegu, kasu batzuetan galdetegia
emaitzak lortzen ditugu: (ikus 9. irudian proiekore kopurua).
9. irudia: 2007n Nafarroako ipar-mendebaldeko 1. zikloko ikastetxe guztietako proiektore kantitatea
Ziklo hauetako gela gutxi batzuk dituzte beraz, proiektore edo honen funtzioa egiten duen
bertze gailuren bat eta faltan botatzen dituzte (irakasleagoaren % 84k). Aipagarria da gure
Gelan dituzten gailuei ematen dioten erabilerari erantzuterakoan, eskura dutena erabiltzen
dutela ikusten da, % 79k ordenagailu finkoa aipatu du eta normalean bideoak edo musika
erabiltzen duten irakasleak ditugu. IKTak hezkuntzan eraginkorrak izan daitezen gailuen ezagutza teknokogikoez harago,
gailuen erabilera pedagogikoa beharrezkoa da, ikasleek gailuen erabilerari esker ikaste
10. irudia: irakasleen pertzepzioa gailuen erabilera teknologikoa eta tekno-pedagogikoan Bi arlo hauetan prestakuntza beharra badela antzematen da eta ikasteko gogoa ere bai, %
90k baiezkoa erantzun duelarik, praktikoa bada gusturago ikasiko zutelarik gainera.
Gogoa eta beharra argi badago, ikasleen gaitasun digitalarekin zerikusia duten
prestakuntza ikastaroetan bigarren ziklotik goitikoendako zuzenduak dira eta izena
emateko lehentasuna horiek berek dute. Ikastaro gutxi batzuk edozein profila duenendako
irekiak dira. Galdetegiaren atal honi buruzko erantzun guztiak ikusi nahi izanez gero, ikus galdetegiaren
dira eta bertze aldetik familia zein etxeko gailu, konexio, ohiturak eta abarren inguruko
borondatezko lana zela kontutan hartuz. Proiektuko galdetegia ikastetxetatik etxetara helarazi dute. Bikotekide bakoitzari
informazioa bakarka osatzeko aukera eman zaio eta erantzun zabala jaso da (424
erantzun % 57a). Eskualde honetan emakumezkoak dira ehuneko handian seme-alaben heziketa
arduradunak eta hori bera ikusi da galdetegien erantzunetan. Emakumeak izan dira gehien
erantzun dutenak (242 erantzun % 57), baina gizonezkoen erantzunak jaso ditugu baita
ere (178 erantzun % 43) gai teknologikoa delakoz segur aski . 19 Erantzuleen % 83 euskalduna da eta adinari erreparatuz, erdia 30-39 urte bitartekoa da (%
heziketa / Batxilergoa” ikasketa maila adierazi du, unibertsitateko ikasketak dituztenak %
soilik 10k erantzuten dute ez dutela gailurik. Gailuak eta konexio azkarrak badirela argi
ikusten da datuak begiratuz gero. Daukaten konexioarekin, zalantzak ageri dira eta % 32k
zenbateko kontratua daukan ez daki. Emaitzetan ikusi da 2Gb edo gehiagoko kontratuak
nagusi direla (% 29), 500Mgko kontratuak gutxi direlarik (% 4). Hurrengo pausuan gailuen konfigurazioari buruzko datuak jaso dira. Nabarmentzekoa da %
29k ez daukala inolako segurtasun neurririk ezarria. Horren arrazoia ez badakigu ere
azken galdera honen erantzunak ikusirik, e-mailan datuei ematen zaion garrantziarekin
zerikusia duela aurreikus dezakegu. % 34k SIM txartelaren segurtasun zenbakia dauka
eta bertze % 23k patroia edo/eta segurtasun zenbakia, batzuk SIM txartela segurtasun
zenbakiarekin batera. %58k adierazi du telefonoa inori ez diola uzten. Bertze norbaiti uzten
erabiltzaile mugatua ezarria dutela. Galdetegia egiten hasi baino lehen aurreikusi genuen bezala %84ak Android SEko
pasahitza ezagutzen (ikus 11. irudian erantzun kopurua).
11. irudia: :Googleko kontua eta pasahitzaren datuak Datu hauek, eta familien % 90k konfigurazioa-gida laguntzan interesa erakutsi izanak,
beharra dagoela ikusi da. Kontu honi lotutako hainbat funtzio erakutsi ere bai, kontaktuak,
Whatshapp segurtasun kopia, argazkiak, aplikazioak eta erosketak, besteak beste. Bertze
aldetik, gailu hauen segurtasun neurriak bermatu eta erabiltzaile mugatua sortzen
20 azpimarratzen da etxeko edo kotxeko atea giltzatzea bezain ohikoa beharko lukeen neurria
izan beharra dela adieraziz. Galdetegiaren atal honi buruzko erantzun guztiak ikusi nahi izanez gero, ikus galdetegiaren
erantzunak . 21
desberdineko konexioak daude (3Mg eta 20Mg tartekoak, zonalde honetan inon ez dago
12. irudia: etxeko tabletaren konfigurazio datuak Guraso aunitzek (ezjakintasuna dela eta, noski) pribatuak diren datuen kudeaketa, inolako
segurtasunik gabe haurren eskuetan uzten dituztela jakitea kezkagarriak da, kasu
gehienetan tabletak haurrak erabiltzen dituztela kontutan hartuta. Etxeko tableta (haurrak erabiltzen dutena batez ere) konfiguratzeko orduan, Smarphonean
erabiltzen ez den bertze Google kontu bat erabiltzea gomendatzen da. Hala egiterakoan,
datuak kudeatzeko aukera izango eta ez da guraso eta haurren erabileraren informazioa
hauetan (ikus 13. irudia).
13. irudia: Google kontua eta pasahitzaren datuak. Segurtasuna zaintzen duzu?
Gailuen segurtasun ezak arazo larriak suertarazi ditu familietan azken urtetan, hauek
konparazio baterako (informazio gehiagorako, ikus E. Arazoak eta arriskuak ezagutu atala
(51. orria) eta 5. eranskina): ➔ 6 urteko umeak 250 dolar gastatu zituen jostailuak erosten Amazonen, amaren
smartphonean behatzarekin jolasten arituz kendu ondoren. ➔ 4 urteko umeak tabletan jolasak eta aplikazioak erosten zituen amaren kezkak eta
dute gailu mugikorra, eta ume erdiak bakarrik daudenean. Eskola egunetan erabilera
jaisten da eta erabiltzen dutenek (% 40k) arratsaldean egiten dute.
Gurasoek prentsa irakurtzeko eta komunikatzeko erabiltzen badute gehien bat, haur
gehienek jolasteko erabiltzen dute (% 86), erditsuak musika entzuteko ere erabiltzen
duelarik bakarrik arituz (% 53) eta maiz (% 41) heldu batekin. Gurasoei haurrak erabiltzen duen denborari buruz galdetutakoan, erdiek eurek utzitako
baino lehen adosten dutelarik. Bideo-jolasak eta gailu mugikorrak itzaltzeko tenorean
umeen erdiak pozik eta lasai uzten dutela adierazi dute, bertze erdiak haserre eta negarrez
uzten dutelarik. Umeek beren erantzunetan aldiz, % 80k pozik eta lasai uzten dutela
duen, haurren galdetegiaren hustuketan ikusiko da. Galdetegiaren atal honi buruzko erantzun guztiak ikusi nahi izanez gero, ikus galdetegiaren
erantzunak . 23
4.3. Haurrak Haurren % 94k galdetegia erantzun du, eta betetze prozesua ikastetxean bertan eta
irakasleen gidaritzapean egin da. Haur hauen adina (6 urte (% 36,1), 7 urte (% 44,5) eta 8
urte (% 19,4)) dela eta, ulergarria da irakasle aunitzek betetzeko orduan aipatu dituzten
zailtasunak, ulermen mailaren arabera. Nahiz eta galdetegia ahalik eta grafikoen egiten
saiatu, testua ere irakurri beharra zen eta galderak irakasle zein ikasleek ulertu.
Eskertzekoa izan da irakasleak (eta haurrak ere noski) izan duten pazientzia eta
mutilak eta % 49,6 neskak) erantzun duten galdetegi honek datu interesgarriak utzi ditu
agerian. Horietako lehena gailuen jauzia izan daiteke: 6-8 urteko haurrek etxean tableta eta
Adina gutxituz bezala, Nafarroako ipar-mendebaldeko eskualdeko ikastetxetako
galdetegietako datuek baieztatu egin dute: gailuen jauzia handitu egiten da, ● tableten erabilera ⇢ etxean % 81.8 ⇢ ikastetxean % 2.6 ● smartphonen erabilera ⇢ etxean % 81.8 ⇢ ikastetxean % 6.6 Honen arrazoia ikertuz gero, irakasleen atalean aurkituko dugu: irakasleen erdiak ez du
bere burua tekno-pedagogikoki prestatua ikusten egunerokoan alfabetizazio digitala
jorratzeko, ikasleen gaitasun digitala garatzeko. Gainerako erdiaren erdiak nahiko prestatu
ageri eta bastante prest dagoena %12a da. Konfigurazio kontuetan datuak oraindik
adierazgarriagoak dira: irakasleen % 62.7k ez du bere burua prestatua ikusten
egunerokoan tresnen kudeaketa teknikoa gauzatzeko. Gainerakoen %24.4k nahiko
da inor ageri eta “bastante” prest dagoena %12.2 a izan da. 41
Hortaz, irakurketa-idazketan alfabetizazioa hasten den bezala, ikastetxean eta etxetan
alfabetizazio digitala beharrezkoa dela ikusten da. Umeei galdera orokorrak egin zaizkie hasieran, eta horren ondotik, eskuartean darabilten
gailuen azterketa egin da. Haurrek erabiltzen dituzten gailuen artean joera orokorra tableta
eta smartphonearen aldekoa dela ikusirik, bi ataletan desberdindu dira gailu eta jolasen
galderak eta bertze atal batean ordenagailu finko eta eramangarrien ingurukoak. ● Tableta eta smartphoneak Haurren % 87 baino gehiagok eskura dauka tableta (ikus 14. irudian)
datuak aztertzerakoan generoen arteko desberdintasunik ez da aurkitu, bai ordea adinaren
artekoa: adinean goiti doazen heinean, tableta berea duten haurren ehunekoa altuagoa da
(ikus 15. irudia).
Haurrek erabiltzen dituzten gailuen erdiek ez omen dute inolako segurtasun neurririk eta
eta inolako gainbegiratze gabe kudeatzen ditu jolasen deskargak eta instalazioa, % 36k
laguntzen dute, anai-arrebek (% 27.1) eta aitek (% 24.1). Jolasak aukeratzeko orduan irudian eta bideoetan erreparatzen dutela ageri da. Bideoen
eduki eta irudi horien kontrolik ez dago hezitzaileen partetik, ondorioz segurtasuna eta
Lehendabiziko galderan gustukoak dituzten jolasen izenak idaztea eskatu zaie eta honako
16. irudia: 2017n Nafarroako ipar-mendebaldeko ikastetxetako 6-8 urteko umeek gehien erabiltzen dituzten apps-ak
Bigarren galderan, ezagutzen dituzten jolasen inguruko hausnarketa egiten nahian, hainbat
jolasen marrazki-logoak jarri dira eta beraien lana, ezagutzen dituztenak borobiltzea izan
17. irudia: 2017n Nafarroako ipar-mendebaldeko ikastetxetako 6-8 urteko umeek ezagutzen dituzten apps-ak
Play Storeko logoa ezagutzea eta Ranking-eko 5 tokia lortzea, jokoen deskarga eta
instalazioa haurrak bakarrik kudeatzen dutenaren bertze adierazle argia da. Jolas
hezitzaileei eta ondorioz beraiei. Adierazgarria izan da euskarazko aplikazioak ehuneko txikian ezagutu eta aritu direla
ikustea, %15 izan da ehunekorik altuena (ikus 18. irudia), nahiz eta umeen aburuz
18. irudia: 2017n Nafarroako ipar-mendebaldeko ikastetxetako 6-8 urteko umeek ezagutzen dituzten aplikazioak 44
19. irudia: 2017n Nafarroako ipar-mendebaldeko ikastetxetako 6-8 urteko umeek euskaraz jolasten duten ehunekoa Pou izan da aplikaziorik arrakastatsuena eta argi dagoenez umeek imitazioz jokatzen
20. irudia: maskota birtualak zaintzeko aplikazioak
dokumentuan gai honekin lotura dutenak luzatu ditu (ikus bereziki 7. eta 8.): 1. Euskarazko Wikipedia sustatu. 2. Estrategikoak diren enpresekin etengabeko harremana eta elkarlanerako bideak
sustatu. 3. Eduki propioak sortu eta etengabe edo maiz berritzen diren kontuan izan
diru-laguntzak ematean. 4. Administrazioaren diru-laguntzaz sortutako edukien Copyleft politika arautu,
8. Euskaldunok gehien erabiltzen ditugun aplikazioak, CMSak, sare sozialak eta
bestelakoak identifikatu eta ahalik eta azkarren itzuli/lokalizatu. 9. Zaintza teknologikoa ziurtatu. 10. Sarean euskara sustatzen ari diren ekimenak identifikatu eta bultzatu. 11. Publikoa den edukia sareratu. 12. Hizkuntza-teknologiak garatzen lagundu eta berariazko plana garatu. ● Ordenagailu finkoa eta ordenagailu eramangarria Aurreko atalean egindako galdera berdintsuak egin izan dira, baina gailu hauei buruzkoak.
Ordenagailu finkoa familien erdiak baino gehiagok etxean daukan gailua da, baina bere
eta berea duten haurrak gehiago dira (% 16a). Datu hauek Tableta berea duten haurrekin
ari da eta joera berria tableta-smartphonera doala argitzen duten seinaleak hor daude. Haurren % 69k, bakarrik eta inolako gainbegiratze gabe kudeatzen dituzte jolasak, baina
haurrak % 13a dira eta ikasketa prozesu honetan Ama dute laguntzaile prestuena. Jolasen sailkapena bi ataletan egin da berriz ere. Hasierako galderan gustukoak dituzten
jolasen izenak eskatu dira eta erantzunak murritzagoak izan dira, aunitzek ez dute erantzun
ere. Friv jolasen ataria izan da zalantzarik gabe, gehien errepikatu den jolasa. Bigarren galderan, ezagutzen dituzten jolasen inguruko hausnarketa egiteko, hainbat
jolasen marrazki-logoak jarri dira eta beraien lana, ezagutzen dituztenak borobiltzea izan
21. irudia: 2017n Nafarroako ipar-mendebaldeko ikastetxetako 6-8 urteko umeek gehien erabiltzen dituzten ordenagailuko jokoak 46
Marrazkiak ikusteko atariak eta ikastetxeko Haur Hezkuntzan lantzen diren Urtxintxako
izan da adin hauetan Stripoker app ezagutzen zuten ume pare baten erantzunen berri
eta gutxi batzuk goizean, eguerdi edo gabean aritzen dira. Asteburuetan berriz noiznahi
aritzen dira, eta goizean, eguerdian, arratsaldean eta gabean erabiltzen dituztenen arteko
dutela erantzun dute eta laurdenak berriz nahi duten guztia. Aukera horietaz gainera
zuten baina argi dago bi muturrak izan direla. Umeen esku dago mugarik gabeko jolas
denbora, edo eta gurasoen pertzepzio zehaztugabearen esku. Segurtasunaren gaiarekin
gomendio hauek proposatu zituen: 24 1. 2 urte arte gailurik ez erabili. 2. Gailuen erabilera gehienez bi ordura luzatu. 3. Internetera konektaturiko gailu elektronikoak umeen gelatik kanpo izan. 4. Umeek ibiltzen dituzten sare-guneak ezagutu. 5. Elkarrekin aritu familiako balioak aztertzeko aukera ezin hobea probextuz. 6. Familiak gailuekiko plana ezartzea, adibidez, bazkaltzeko tenorean ez dira
Umeen % 80k dio txandak errespetatzen dituztela, jokoa normaltasunean eta haserretu
gabe uzten dutela, baina hiru laurdenak gehiago jolastu nahi izaten duela adierazi du.
egoten dela ikus daiteke. Erabiltzen dituzten jolasen % 70 gaztelaniaz dago baina ordenagailuetan euskaraz aritzen
direnak ere badira (% 50). Gehienak benetako diruz ordaindu beharreko jolasetan ez dira
aritzen. Hezitzaileak doakotasunaren aldekoak direla erakusten du honek. Bukatzeko,
azkeneko datu aipagarri hau: % 57k iragarkiak ikusten dituzte eta merkatuko interes eta
modaren menpe jartzen dira hori eginez. Atal honi buruzko erantzun guztiak ikusi nahi izanez gero, ikus galdetegiaren erantzunak . 25
6-8 urteko umeek gailu mugikorrak darabiltzate esku artean: tableta gehietan baina baita
smartphonea ere. Guraso eta hezitzaileak sarean gai honi buruz alfabetatzen hasi nahi
izanez gero, informazio gehiegi eta sakabanatua aurki dezakegu: jolasak euskaraz,
euskara lantzeko appak, umeendako appak, hezitzeko appak, doakoak eta ordaindu
artean alfabetizazio behar eta gogo handia dagoela argi dago. Esfortzu hau egiteko prest
daitezkeen bideo-jolasak entretenitzeko programa informatikoak dira. Guztiak ez dira
kodigoa da. Bi informazio mota adierazten dute: 49
● adinari buruzko informazioa
22. irudia: PEGI kodearen sailkapena iturria: COAN, Familia, telebista eta bestelako pantailak ● edukiei buruzko informazioa
informazioa emanen duen bilatzailea aurkituko dugu: http://www.pegi.info/es/index/ http://www.eduapps.es C. Hezitzaileak eta aplikazio/jolas hezitzaileak
Hezitzaileek bideo-jolasekiko jarrera ezkorra erakutsi izan ohi dute aisialdi eta
26 pilotoa gauzatzeko. Jolasek ez zutela ohiko klasea ordezkatuko zioten, baina bai ikaste
era berriak ekarri. Balio motibagarri handiak aitortu zizkieten eta ondorio nagusia
bideo-jolasak eta ohiko klaseak osagarri bikainak zirela. Bideo-jolasak entretenigarriak eta ludikoak izateaz gain, material ikaragarri motibagarria
da, edukiak transmititzeko euskarri boteretsua eta ikaste esanguratsua sustatzen duen
ezagutuz, Lehen Hezkuntzako umeen bideo-jolasen erabilera ikertu zuen, ikastetxeko
emaitzak eta gaitasunen garapena aztertu zituzten bideo-jolasen eragina aztertzeko.
Ondorioen artean nabarmendu zuten gurasoen %92k bideo-jolasak tresna hezitzaile gisa
erabiltzearen aldekoak direla, eta irakasleen %79k balio motibagarri handia dutela eta
ikastea errazten duela. 24. irudiarekin ikus daitezke diren bideo-jolasetan aritzeak garatzen
24. irudia: aDeSeren ikerketan bideo-jolasek garatzen dituzten gaitasunak Españako Zientzia eta Hezkuntzako Ministeritzak Videojuegos y Educación informean
argitaratu zuenaren arabera eta edukiak alde batera utziz, bideo-jolasen interakzioa eta
Hau guztia ikusirik, umeek dagoeneko erabiltzen dituzten edo erabil ditzaketen
ikus-entzunezko baliabideak eta komunikazioko teknologiak ezagutzea beharrezkoa da
gaur egungo hezitzaileendako. Hauek ezagutzea komeni da: Sakelako telefonoak Gaur egungo telefonoek, deiez gainera zein gaitasun eta arrisku eskaintzen dituzten
jakitea gomendagarria da. 52
Bideo-jolasen edukia 27 Gomendagarria litzateke familia eta hezitzaileen artean merkatuan dauden bideo-jolasen
artean balio hezigarriak lehenetsi horiek aurretik ezagutuz . Hau egiten ahal izateko bideo-jokoak sailkatzeko dagoen sistema (PEGI kodea) ezagutu
28 behar da, adin bakoitzarendako gomendatuak adierazi eta, ikonoen bidez, sexua,
indarkeria eta abar erakusten dituzten agerpenak jakinarazten duena. Internet. Gomendagarria da haurrek darabiltzaten Interneteko webgune motak ezagutzea eta
bideratzea. D. Zergatik dira hain erakargarriak umeendako? Bideo-jolasen arloak gero eta ume eta nerabe gehiago erakartzen dituela nabarmena da. Izan ere, telebistaren erabilera apaldu, eta bideo-jolasena eta Internetena handitu dela antzeman daiteke. COaNek (2016:15), bideo-jolasen aldeko interes hau azaltzeko erabili ohi diren arrazoiak honako hauek direla aipatzen du: ● Haur eta gazteendako teknologia berrien arloko atalak dira, arras erakargarria eta entretenigarria den atala. ● Telebistan eginkizun pasiboa baldin bazuen, bideo-jolasetan jokatzen duen pertsonaren eginkizuna askoz aktiboagoa da. ● Bideo-jolasek errealitatea oso modu erakargarri eta sinesgarrian islatzea lortzen dute marrazki, musika eta animazioen bidez. ● Gidoilariek argumentua eta pertsonaiak haur, nerabe eta gazteen munduari emozionalki lotzea lortzen dute. ● Bideo-jolasak ume eta gazteen kulturara gehitu dira, helduen mundutik bereizten dituzten kodeak garatuta. 27 Informazio gehiago 5. atalean: jolaserako gomendio gida. 28 PEGI: https://en.wikipedia.org/wiki/Pan_European_Game_Information
Hortaz gainera, Pindadok (2005:63) bideo-jolasen eta ikastetxetako heziketa alderatuz, erakargarritasunaren arrazoi hauek aipatzen ditu: ● Ludikotasun handia dute. ● Helburuak progresiboki gainditzen dira. ● Erronkek hobekuntza pertsonala sustatzen dute ● Lehiaketa sustatzen du eta erakargarria zaie umeei. ● Erronkak, pantailetan aurrera eginez autoestimua igotzen da. ● Indibidualiazio handia dute, norberaren erritmoa jarraitzeko aukerarekin. E. Arazoak eta arriskuak ezagutu Teknologia berriak, gailu mugikorrak, bizitza hobetzeko tresna garrantzitsuak dira. Alde
batetik, baliabideak baliatzerakoan onura hauek nabarmenak dira: nonahi eta noiznahi
entretenitu, ikasi, erosi-saldu eta komunikatu. Bertze aldetik, hezitzaileen alfabetizazio
umeek, botoia sakatuz eta gertatzen dena ikusiz; aurkikuntzaz ikastean Ikasten ikastea
gaitasuna garatzen da, ikertzeko sena sustatu eta arazoak ebazten dira. Hortaz gainera,
umeek berek bakarrik erabiltzen eta kudeatzen dute gailua horretarako irizpide gutxi edota
irizpiderik gabe honelako ekintzak burutuz: ● aplikazioak jaisten dituzte ● sarean nabigatzen dute (Chrome, Firefox) ● bideoak ikusi (Youtube) ● argazkiak eta bideoak egiten dituzte eta apps desberdinekin moldatu egiten dituzte
guztiak erabiltzeko aukera daukate: banketxetako aplikazioak, erosketa aplikazioa
-4 urteko haurrak tabletarekin jolasak eta aplikazioak erosten zituen amaren kezka 31
bermatzearen garrantzia hezitzaileen ardura dela azpimarratu behar da, eta horretarako
alfabetatu digitala bihurtu behar da. 5.1.2. Bideo-jolasen sailkapena 33 Hezitzaileek dagoeneko umeek IKTak erabiltzen dituztela argi izanik, galdetegietan
bideo-jolasei buruzko gomendio gidan interesa aitortu dute argi eta garbi: (ikus 25. irudia). Jolasei buruzko gomendio gida izatea interesgarria iruditzen zaizu?
A. Umeak tableta eta smartphonean seguru eta egokiro aritzeko gurasoendako 10 gomendio : 34 1. Jostailua baino gehiago da. Gailuaren ezaugarriak, arriskuak eta aukerak ezagutzea komeni da. Gailua elkarrekin ezagutzea garrantzitsua da. 2. Mugak ezarri. Umeak gailua non, noiz eta nola erabili behar duen argi eta garbi jakin behar du. Segurtasun neurria jartzea komeni da kanpoan erabili nahi izanez gero. 3. Arauak jarri. Umeekin erabilera arauak hasieratik adostu behar dira,horretarako irizpide argiak jarraituz. 4. Arriskuak ezagutu. Helduak arriskuak saihesteko aplikazioak, edukiak eta zerbitzuak ezagutu behar ditu haurren onura eta segurtasuna bermatuz. 5. Erabilera gainbegiratu. Umearekin batera aritu eta egiten duen erabilera ezagutu (zertarako, norekin, e.a.) 6. Sarbidea kontrolatu. Gailua konfiguratu gune arriskutsuen sarbideak kontrolatuz: erosketak,
aplikazioen jaitsierak, datu pertsonaletara 7. Lagundu. Umeak egiten duen erabileran esku-hartzea izan, etxeko toki komunetan arituz. 8. Arduratsua izaten irakatsi Arauak eta arriskuak (beldurra saihestuz) ezagutu behar ditu umeak, kontzientzia
eta harreman egokiak izanez arituko delarik (netiketak ). 35 9. Kasu argazkiekin! Argazki eta bideoekin zuhurtasunez jokatzen erakutsi behar zaie umeei, berendako
bermatzea dela ulertaraziz. B. Jolasen sailkapenaren nondik norakoak 36 Proiektuaren atal honetan 6-8 urteko umeendako App hezigarrien informazioa gune
bakarrean bildu da. Bideo-jolasak era errazean aurkitzeko eta ezagutzeko gida da eta
26. irudia:6-8 urteko umeen Appen sailkapenaren atalak. Hortaz gainera appk Nafarroako curriculumak dituen ikas-arloak sailkatu dira: ● Euskara ● Matematika ● Ingelesa ● Natur eta Gizarte Zientziak ● Artistikoa ● Musika ● Gaztelania Euskarazko aplikazioak lehenetsi dira merkatuan egon badirelakoz, nahiz eta hezitzaile eta
bideo-jolasak maiz bakarrik kudeatzen eta aritzen direla ikusirik, euskarazko aplikazioak
37 ez dira merkatuko zerrendako goiko postuetan agertuko eta, ondorioz, ez dituzte
euskarazko aplikazioak erabiliko. Bilduma honetaz gain, euskarazko aplikazioak aurkitzeko
● Mugikor eta tabletetarako aplikazioak http://www.azkuefundazioa.eus/euskara-sarean-josten/mugikor-eta-tabletetarako-ap likazioak Sailkapen honetan doako eta ordaindu beharreko aplikazioak bildu dira. Sanchezen
38 arabera, jendartea prest dago bizimodua errazago egiten duten aplikazioak ordaintzeko.
Arlo eta ordena hauetan prest daudela dio: jokoak, osasuna, haurren jolasak eta
kiroletarako aplikazioak. Hirugarren postuan umeendako aplikazioak daude; batetik, diru
aurreztea suposatzen duelakoz eta, bertzetik, noiznahi eta nonahi aritzen ahal direlakoz.
beharreko kontua da. Gehiago edo gutxiago gustatu, derrigorrezkoa da momentu honetan
Google enpresaren kontu bat izatea, Android SE duen gailu bat martxan jartzeko.
kontuak dituen hainbat zerbitzuetariko bat bertzerik ez da. Nahi izanez gero, sortu eta gailuan erabiliko den Google kontu hau, garrantzitsuak
izan daitezkeen zenbait datu gordetzeko erabili daiteke. Zer dira garrantzitsuak Smartphone batean? Galdera honi norberak eman beharko dio erantzuna; hala ere, azpiatal honetan
gauza orokor batzuk aipatuko dira eta irakurleari utziko diogu baliagarriak zeintzuk diren
erabakitzen. ● Telefono kontaktuak. ● Whatsapp aplikazioan ditugun elkarrizketa, argazkiak bideoak eta
dokumentuak. ● Telefonoarekin egiten ditugun argazkiak eta bideoak. 59
Goian aipatutako hiru adibide horien (eta bertze zerbitzu aunitzetan ere) datuak gordetzeko
39 batean konfiguratu eta datu garrantzitsuak ez galtzea da helburua. Hau dena lortzeko, derrigorrezkoa da erabiltzen den Google kontua eta pasahitza zein den
jakitea eta kontu honi garrantzia ematea. Etxeko tableta (haurrak erabiltzen dutena batez ere) konfiguratzeko orduan, Smartphonean
erabiltzen ez dugun bertze Google kontu bat erabiltzea gomendatzen da. Hala egiterakoan,
haurrek ez dute aukera izango ikusteko edo kudeatzeko gurasoren kontaktuak, emailak,
Googleko bilatzaileko datuak, Youtuben ikusten diren bideoen zerrendak eta gailu hauetan
erabileraren informazioa nahasteko arriskurik ez da izango. Arazo hori saihesteko, abizenarekin egindako kontu bat sortu,
“irigoiendarrak@gmail.com” adibidez, eta haurrek etxean erabiltzen d(it)u(z)ten gailua(k),
horrekin konfiguratu. Bertze aukera bat da haur bakoitzari
kudeatzea, haurrak nahiko adina izan arte. Ordenagailu batetik edo Smartphonetik beretik kontu bat nola egiten den ikusteko bideoak:
edo tableta gehienak (marka eta enpresa desberdinetakoak baldin badira ere) martxan
jartzeko eta hasierako konfigurazioa egiteko agertzen diren pantailak berdintsuak dituzte. Hasierako konfigurazio honetan, erabaki ezberdinak hartu beharra dira, esaterako: kontu
konfigurazioa eta aplikazioak berreskuratu. Hona hemen lehendabiziko pausuaren
konfigurazioaren bideoa:
kudeatu ikusi ahal da. Galdetegiaren emaitzetan erabiliena patroia izan denez, horrekin
hasiko da laguntza bideoa:
Bertze aukera interesgarri bat litzateke erabiltzaile mugatua konfiguratzea, hau tabletetan
egin daiteke. Hori eginez, gailu bakoitzak bi edo erabiltzaile gehiago izan ditzake baimen
izango da aukeratuko duena zein aplikazio edo apps ikusgai izango duen erabiltzaile
mugatuak. Horretarako, erabiltzaile nagusiak segurtasun neurriren bat aktibatua izan
informazioa ikusi, aplikazioa instalatu eta aplikazioa nola kendu azalduko duen bideoa jarri
aplikazioak ere badaude. Ordaindu beharreko aplikazioetan interesa izanez gero,
aplikazioak daukan prezioa ez da izaten arazo handiena, ordaintzeko modua baizik.
elektronikoan erabiltzen den ordaintzeko sistema) kontu bat lotuta badago, baino
normalean egiten ez den zerbait da hau. Bideo honetan hain ezaguna ez den bertze sistema bat erabiliko da aplikazioak erosteko,
6.1. Proiektuaren ondorioak Lan honetan 6-8 urteko umeen eta beren heziketaren arduradunen gaitasun digitala
aztertzeko ikerketa burutu da, Nafarroako ipar-mendebaldeko eskualdeko 29 ikastetxeetako
75k eta irakasleen % 91k erantzun du. Bereziki nabarmendu nahi da familiengandik
hartzekoa dela lan arrakastatsuaren adierazpide argia delarik. Horrez gain, informazio
zabal eta baliagarri guzti hori digitalizatu egin da eta komunitate akademikoaren esku utzi
da. Emaitzek erakusten dute eskualde honetako 6-8 urteko ume gehienek ibilbide digitala
etxetik hasita badutela, umeen erdiak bere tableta propioa daukalakoz eta % 87k era
batera edo bertzera tableta eskura izaten duelakoz, egunerokotasunean erabiltzen
dutelarik. Umeek gaitasun digitala bakarrik garatzen dutela dioen hipotesia baieztatu egin da ia hiru
gabe. Norbaiten laguntza behar izatekotan familiako kideengana jotzen dute: amarengana
segurtasun neurririk paratua bere gailuan eta izatekotan nagusiki patroia daukatela ikusi da.
Ikasketa eta hezkuntza garatzeko diseinaturiko aplikazioak ez dituzte apenas erabiltzen,
merkatuak modan jarri dituenak, ordea, bai. Kasu horietan edukiak eta balioak
gainbegiratu gabe jaitsi dituzte, bideoetan eta iragarkietan beren eskura jarri direlarik.
Euskarazko aplikazioak gutxi ezagutuak eta erabiliak dira (% 15). Gurasoek beren seme-alabei gailuak erabiltzen uzten dizkietela inolako irizpiderik gabe
jolastoki nagusia da; ii) erabilera denbora eta egunak gurasoek kudeatzen dituzte neurri
handian (aste tartean gutxiago eta asteburuan gehiago arituz gurasoek erabakitzen duten
denboran), eta iii) doako aplikazioen aldeko jarrera aktiboa sustatzen dute. Nabarmendu
nahi dugu, gai horri erantzutean kontraesanak ikusi direla guraso eta umeen artean,
zehazki, bideo-jolasa uzteko momentuari buruzko erantzunen emaitzetan. Ikasleen gaitasun digitala ikastetxean gauzatzen ez dela adin horietarako umeen irakasleek
prestakuntza eskuratzen ez dutelakoz baieztatu da. Irakasleak IKTak erabiltzen hasten
hasiak dira 6-8 urtetako umeekin, baina gailuak egunero erabiltzen dituzten irakasleak 4tik
bat dira. Irakasleek gelako ordenagailua gelan erabiltzen dute maiztasun apalarekin.
Gailuen erabilera tradizionala egiten dute orokorrean, musika eta bideoak jarriz, baina
alfabetatzeko eta beren gaitasun digitala hobetzearen beharra adierazi dute argi eta garbi
Alfabetizazio prozesua gelan txertatu eta era praktikoan egitearen aldeko dei argia ikusi
da. Gailuen eta erabilera hezigarrien inguruko oinarrizko alfabetizazioa falta dela erabiltzaile
ororen (ikasle, irakasle eta familien) artean aurreikusi zen eta galdetegien erantzunetan ere
ondorioztatu da. Hau horrela izanik, gai honekiko interes handia dagoela antzeman da.
Gurasoen % 98k smartphonea du, eta etxe gehienetan bada interneteko konexioa.
Ordenagailua gero eta gutxiago erabiltzen dute, eta merkatuaren joera jarraiki, aisialdiko
konfigurazioen inguruko zalantzak argitzeko eta ikasteko gogoa ere nabari da hezitzaile
kudeatzerakoan eman beharreko garrantziaren inguruko ezagutza beharra ere, eta
bidenabar segurtasuna kudeatzeko beharra baita ere. Lan honen helburu nagusia egoera aztertu eta gaitasun digitalaren garapenean laguntzea
izanik, eta hezitzaileek umeen alfabetizazio digitala zer den ulertzeko laguntza beharrean
gomendio-gidak osatu eta zabalkunde-lanak egin dira, jendartearen esku utziz egindako lan
guztia. Egindako gidak eta material guztia, 6-8 urtekoen GD izeneko eta Aitortu – Ez
48 Komertziala – Partekatu Berdin (cc by-nc-sa) lizentzia duen webgunean edo sitesean
6.2. Etorkizunerako ikerketa- bideak Proiektu honetan 6-8 urteko umeen gaitasun digitala aztertu da. Eskualdeko diagnosia egin
argiak ikusi dira honako leku hauetan: 6.2.1. Ikastetxetan ➥ Epe laburrera: ikastetxean 6-8 urteko umeen gaitasun digitala garatzeko
esku-hartzea diseinatu behar da egoera berriei erantzuna emateko, curriculumean eta
egunerokotasunean, hau da bizitzako momentu eta esparru gehienetan ageri delakoz:
esku-hartze koordinatu-osagarri-praktikoa ikasle eta irakasleen gaitasun digitala garatzeko
hasierako mailetatik hasita garatuko da. Gurasoekin koordinatzea beharrezkotzat jotzen da. Genero ikuspegia kontuan hartzen duen informazioa aztertzea eta beharrezkoa den esku
hartze hezkidetzaile eta inklusiboa diseinatzea. ➥ Epe ertain-luzera: Lehen Hezkuntzako hurrengo adinetan lan honi jarraipena ematea. 6.2.2. Familiekiko ➥ Epe laburrera: guraso komunitate birtualak eta aurrez-aurrekoak sortu, gurasoak
izanik, gai honetan eguneratua eta aktiboa egoteko aukera sustatuko da. Ikastetxetan
hezkuntza-komunitate osatua izan dadin.
B-learning B-Learning edo ikaskuntza konbinatua hezkuntza-jarduera semipresentziala da,
ikastaro batean ohiko ikastetxeak (aurrez aurrekoak) eta e-Learning jarduerak
txertatzen dituena. DIGCOMP Gaitasun digitalak ulertzeko eta garatzeko markoa Europan. http://blog.guadalinfo.es/wp-content/uploads/2014/03/digcomp.pdf
Hezkuntza-jarduerak burutzeko internetez baliatzea da, IKTek eskaintzen dituzten
baliabideak (multimedia, bideo-hitzaldiak...) eta komunikazio-tresnak (sinkronoak nahiz
asinkronoak) erabiliz, eta ingurune malgua sortaraziz. Ezagutzaren gizartea Garapenerako ezagutza sortu, garatu, zabaldu eta partekatzea xede dituen gizartea
Ikaskuntza formala Ikaskuntza edo hezkuntza zentro batek eskaintzen duen ikaskuntza, izaera egituratua
Ikaskuntza ez-formala Ikaskuntza edo Hezkuntza zentroek eskaintzen ez duten ikaskuntza, normalean
Ikaskuntza informala Lanarekin, familiarekin edo aisiarekin erlazionatutako eguneroko bizitzaren ekintzei
esker lortzen den ikaskuntza. Ez dago egituratuta eta normalean ez da ziurtagiri
batekin bukatzen. Nahitakoa izan daiteke baina, kasu gehienetan, ustekabekoa edo
Eten-gabeko ikaskuntza Iraunkortasunez egiten den ikaskuntzako jarduera erabilgarri oro da, betiere
gizalegezko ikuspegi pertsonala edota gizarte edo enpleguarekin erlazionatutako
ikuspegia erabiliz, prestakuntza, ezagutzak eta gaitasunak hobetzeko helburuarekin
IKT Informaziorako eta Komunikaziorako Teknologiak direlakoen laburdura. IKTak makinen eta pertsonen arteko multimedia, idatzizko zein datuen komunikazioa ahalbidetzen duten baliabide informatikoak dira. https://eu.wikipedia.org/wiki/Informazio_eta_komunikazio_teknologiak
Multimedia 1993. urtean “McGraw-Hill Multimediaren” lehengo edizioa: Vaughanek esan zuen “Mutlimedia” testuaren edozein konbinazio dela, arte grafikoa, soinua, animazioa eta ordenagailuz emandako bideoa. 66 |
addi-7fe3f252b8a3 | https://addi.ehu.es/handle/10810/23750 | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | 2017 | science | Irigoien Perurena, Itziar; Irigoyen Perurena, Jose Javier | eu | 6-8 urteko umeen gaitasun digitala garatzen | IKTak eta Gaitasun Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan
Berezko Tituluko Proiektua
Lizentzia
● Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu Berdin cc by-nc-sa ● Lizentzia honek lana partekatu eta jendaurrean hedatzeko eskubidea ematen du
baita lan eratorriak sortzeko ere. Horretarako derrigorrezkoa da lanaren kredituak
aitortzea. Gainera ezin da lan hau (ezta bere eratorriak ere) merkataritza
ahal izango da.
LEGEAK ZER 60/2014 FORU DEKRETUA, uztailaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitatean Lehen Hezkuntzako
curriculuma ezartzen duena. (2014:3) 4. artikulua. Etaparen helburuak. i) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ikasketarako erabiltzen hastea, eta jasotzen eta
lantzen diren mezuen aurrean jarrera kritikoa hartzea. (2014:3) 7. artikulua. Zeharkako elementuak. 1. Etapako arlo batzuetan tratamendu berariazkoa ematea ezertan galarazi gabe, arlo guztietan landuko
dira irakurriaren ulermena, ahozko eta idatzizko adierazpena, ikus-entzunezko komunikazioa,
informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, ekintzailetza eta hezkuntza zibiko eta
konstituzionala. (...) 7. Ikastetxeek, proiektuen bitartez, ekintzak ezarriko dituzte programazio informatikoko oinarrizko
trebetasunak eskuratzeko eta hobetzeko helburuarekin.
(2014:3) 8. artikulua. Gaitasunak. 1. Ikasleek eskuratu beharreko gaitasunak honako hauek dira: 1.–Hizkuntza komunikazioa. 2.–Matematika gaitasuna eta zientzia eta teknologiako oinarrizko gaitasunak. 3.–Gaitasun digitala. 4.–Ikasten ikastea. 5.–Gaitasun sozial eta zibikoak. 6.–Ekimena eta ekintzailetza. 3
7. irudia: 1 ziklorako esku-hartze programa
ez du kasurik eginen eta seme- alabek ez dute gailurik erabiliko, edota tableta
Guraso profil hauek aurreikusi ditugu: ❏ eten digitala sustatzen dutenak ❏ adin horretarako app ez hezigarriak ez egokiak erabiltzen
dituztenak , erdaldunak eta aisialdi-erabilera tresna gisa ulertzen dutenak. ❏ gehienetan, beti ez bada, bakarrik aritzen uzten dietenak.
Horrelako egoeran appei buruzko kontzientziazio kanpaina egitea erabaki da.
Non Ikastetxean Norendako Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako gurasoendako Iraupena aurrez-aurreko 3 saio (ordu 1) (ikasleak eskolan dauden orduetan) Dinamizatzaileak Guraso elkarteak, zuzendaritzak eta tutoreak Metodologia -parte hartzailea,esperimentala eta aktiboa -grabatuko da ondoren ikastetxeko eta guraso elkartearen webgunean plazaratzeko Materiala -saioen emaileak ekarritakoa -parte hartzaileen gailuak X. taula: XXXXX
*hitzaldia
*hitzaldia
Gailu eta appsei buruzko galdera eta zalantzak argitzeko foroa
(whatsapp-telegram-webguneko foroa edo... erabaki) eta aurrez-aurreko
hitzorduak ikasturtean zehar lotuko dira, gaiaren eguneratzeak aldaketak sor
ditzakeelakoz.
balorazioa eginen du, eta horrela hurrengo saioen diseinua partaideen beharrei
egokitzeko baliagarria izanen da. Eduki, dinamika eta gogobetetzeari buruz
dute ikastetxean.
joateko prest agertzen dira eta parte-hartzaile sutsuak dira. Jarrera pro-aktiboa
kontzientziazio kanpainara aisa hurbilduko dira. lehen bai lehen Alfabetizazioa lehenbailehen hastea komeni da. Adinean gora eginez ahala,
gurasoak gutxiago hurbiltzen dira aurrez-aurreko saioetara.
badakigu, eta horien presentzia garrantzitsua da beren umeak sistematik kanpo
gera ez daitezen. Guraso horiekHauek hurbiltzea gehiago kostako da eta saiakera
bereziak egin beharko dira hurbil daitezen. Ahoz -ahokoaren bidea erabiliko da
dirua zaintzeko. Badakizu jolasek zure edo familiaren benetako dirua
erabiltzen ahal dutela? Erne egon behar da benetako dirua zein den eta
zertarako den bereizteko.
2.-Unitatearen helburuak
❏ Ikasleak kontzientziatzea sakatzen duten botoiaren garrantziaz. ❏ Ikasleak kontzientziatzea ezjakintasunaren aurrean laguntza
eskatzearen garrantziaz. ❏ Ikasleak jolasak aukeratu eta aritzera familiaren babespean egitera
4.-Ekintza didaktikoak 1. 4naka jarriz solastu galdera hauei buruz: ➔ jolasten duzuenean irakurtzen duzue botoa
sakatzerakoan edo koloreagatik sakatzen duzue? ➔ ulertzen ez baduzue zerbait laguntza eskatzen
duzue edo proba egiten duzue? 2. “Pilar y su celular”en kapitulu hau ikusi.
3. Pilarren larruan jarri eta 4naka fitxa hau ahoz gauzatu. ● Zuen ustez zer ez du ongi egin? ● Zein da egin duenaren ondorioa? ● Zeregin behar zuen zuen ustez? 4. Denen artean adostu eta fitxa bete: ● Jolasterakoan botoiak… ○ irakurri sakatu baino lehen ○ kolore berdea baldin badu sakatu irakurri gabe
● Jolaseko biziak agortu badituzu… ○ benetako dirua gastatuz erosi. ○ behar den denbora itxaron berriz aktibatu arte.
5.-Ebazpena eta irakasleendako argudioak. 3.
● Zein da egin duenaren ondorioa? -gero eta diru gehiago gastatu duela.
● Zeregin behar zuen zuen ustez? -lasai jolasteari utzi tarte batean, eta bertze jolasetan aritu lagunekin,familiarekin, irakurri,... 4. Denen artean adostu eta fitxa bete: ● Jolasterakoan botoiak… ➽ irakurri sakatu baino lehen ○ kolore berdea baldin badu sakatu irakurri gabe
● Jolaseko biziak agortu badituzu… ○ benetako dirua gastatuz erosi. ➽ behar den denbora itxaron berriz aktibatu arte. |
addi-7f3913542f48 | https://addi.ehu.es/handle/10810/23751 | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | 2017 | science | Kintana Goiriena, Aiora | eu | Teknoyonkien garaian hezkuntzaren erronkak | IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Berezko Tituluko Proiektua Teknoyonkien garaian hezkuntzaren erronkak Egilea Aiora Kintana Goiriena Zuzendaria Gorka Julio Hurtado 2017
Laburpena 1 irudia. Burmuina “Teknoyonkien garaian, teknologia berriek eta ingurune digitalak erraztu edo oztopatu egiten dute ikaskuntza prozesua eta zein kasutan izan daitezke mesedegarriak?" Agian probokazio puntu bat baduela onartu behar dut arestian aipaturiko galderak. Lan hau gogoeta ezberdinen bilketa bat da, bizi garen gizartean, teknologiek eta IKTek duten paperaren inguruko hausnarketa ahalegin bat. Teknologiak tresna lagungarriak izan daitezke hezkuntza prozesuetan, baina gure gizarteko alor ezberdinetan bizi dugun gaindosi digitalak badu baita eragina burmuinean, besteekin ditugun giza-harremanetan eta nola ez, ikasteko gaitasunean. Orrialde hauetan, Ikaskuntza prozesuak alor ezberdinetatik aztertuko ditugu; neurozientziaren ikerkuntzak, psikologiaren ekarpenak eta korronte pedagogikoak behatuz. Ondoren, IKTak era praktiko eta aktiboetan lantzen dituzten egitasmo eta metodologiak ikusiko ditugu, eta azkenik, bai irakasle zein adituen iritziak jasoko ditugu, beraiei egindako elkarrizketen bidez. Bukatzeko, ondorioen atalak, proiektu honi esker ikasirikoa laburbiltzeko balioko du. 2
Irudien aurkibideak 1. irudia. Burmuina 2. irudia. Xaboi-burbuilak 3. irudia. Gazteak mugikorrari begira plazan eserita 4. irudia. Burmuin teknologikoa 5. irudia. Mutikoa aldapan behera patinetearekin 6. irudia. Igela ukitzen 7. irudia. Informazioa pasatzeko galbaeak 8. irudia. Ikasteko tresnak 9. irudia. Umeak lego piezekin eraikitzen 10. irudia. Maker taldea lanean 11. irudia. Maker talde gaztea lanean 12. irudia. Hirikilabseko lan-taldea 13. irudia. Giza eboluzioa eta lanabesak 14. irudia. Idazteko tresnak 15. irudia. Bonbilla 4
1. KAPITULUA Sarrera 2. irudia. xaboi-burbuilak "Ikasi behar dugun oro, eginez ikasten dugu” Aristoteles “Ikaskuntza prozesu bat norbaitek ikasi nahi duenean gertatzen da, ez norbaitek irakatsi nahi duenean” Roger Schank “Ikaskuntza prozesu batean garrantzisuena irakasleak egiten duena baino, ikasleak egiten duena da” John Dewey “Benetako hezkuntza, praktika, hausnarketa eta ekintza dira, gizakiak egiten dituenak munduan, berau eraldatzeko.” Paulo Freire 5
Bizi garen XXI. mendeko gizartean, informazio eta komunikazioaren garaian, gure inguruko alor guztietan (aisialdia, familia, lana, osasuna, hezkuntza...) inguru digitalek, tresna eta baliabideek, berebiziko garrantzia dute. Hezkuntza alorrean ere, IKTek aukera anitzak eskaintzen dituzte. Gaindosi digital honetan baina zeintzuk dira hezkuntzaren erronkak? Paradigma berri baten aurrean ote gaude, metodologia, tresna eta baliabide guzti hauei esker?, nola igeri egin behar dugu itsaso zabal eta aldakor honetan gure burua hezi eta ikasten? Abiadura bizi eta azkar honek nolako eragina du gizartean eta baita ikaskuntzan? Zertan lagundu gaitzakete tresna teknologikoek eta zertan izan daitezke oztopo, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan? Zeintzuk dira neurozientziaren alorretik datozen aurkikuntzak neuro-ikaskuntza eta emozioen alorrean? Ikaskuntza pedagogiko berriek zer dute esateko panorama berri honetan: alor formalean eta ez formalean zelako papera dute IKTek? Learnig by doing, Maker mugimendua eta STEAM metodologiak zertan ari dira eta zer eskaintzen dute? Galdera ezberdinen bidez erantzunak bilatzea izango da proiektu honen helburua. Horretarako, alde batetik, eredu onetarantz eraman gaitzaketen ikasteko erak eta metodologiak ikusiko ditugu, eta irakasle eta adituen iritzia jasoko dugu bestetik. Azkenik elkarrizketetan jasotako iritziekin ondorio batzuk aurkeztuko ditugu. 6
2. KAPITULUA Proiektuaren helburuak 3. irudia. Gazteak mugikorrari begira plazan eserita Lan honen helburu nagusia egun hezkuntza prozesuetan IKTek duten paperaren inguruko gogoeta kritikoa egitea da. Ezin muzin egin diezaiokegun paradigma berri baten aurrean gaude hezkuntzari dagokionez IKTen txertatzearekin. Baina mota guztietako teknologiek lurralde berri batean lurra hartzean dutenean sorrarazten duten ikara, ardura eta ezegonkortasuna kontutan hartuz, berauen erabilerak eta eraginak aztertu nahi nituzke. Honen harira, ikaskuntza prozesuetan nola erabiltzen diren IKTak era esanguratsuan eta baliagarrian jakin gura genuke, hezkuntza formalean eta ez formalean. Gure ardura da baita ere, IKTen erabilera okerrek ikaskuntzan sor ditzaketen arazo eta ondorioak lantzea, hau da, teknologiaren erabilpen desegokiak aztertzea. Neurozientziak pista ugari ematen dizkigu prozesu kognitiboen alorrean, eta zer duten esteko zientzialari, psikologo eta psikiatrek alor honen gainean ezagutu nahi genuke. 7
Bizi digun gizarte hiperteknologizatu honetan nolako bizikidetza dago online- offline munduen artean? Lagungarri gertatzen zaigu horrenbeste informazio kanal izatea eskura eta horren abiada bizian? Prest al dago mundu akademikoa eta formala erronka berriei ondo heldu eta ikaskuntza esanguratsuak lantzeko IKTen bidez. Tresnak, baliabideak eta ikaspenak hor daude, baina irakasleek argi ditu zein den berain papera? Adituen iritziak alde betetik, eta irakasleenak bestetik ikusiko ditugu eta ondoren jasotako Feedbacka kontutan hartuz, ondorio batzuk azalaraziko ditugu. 8
3. KAPITULUA Marko teorikoa 4. irudia. Burmuin teknologikoa • Sarrera Gaia nondik heldu pentsatzerakoan, hau da, hezkuntzaren erronkak zeintzuk diren aro digitalean eta IKTen funtzioa zein izan daitekeen, lehendabizi burura datorkidan galdera zera da, nola ikasten dugu? Ziurrenik gai potoloa da berau baina nire iritziz beharrezkoa da hurbilketa bat egitea, darabilgun testuingurua ondo ezagutzeko. Beraz, marko teorikoan, alde batetik neurozientziak dioena eta emozioen eta esperientzien garrantzia landuko ditugu. Ondoren, eskolaren paradigma edo joerak ikertzeari ekingo diogu, konstruktibismoan jarriz arreta. Era honetan, alor teorikoaren atal ezberdinak ukitzea izango da marko teoriko honen helburua. 9
1. Nola ikasten dugu? • Gure burmuina ezagutzen Neurozientzia gizakion burmuinaren azterketaz arduratzen da. Diziplina honek dioenaren arabera (Broca, 1863) ikaskuntza guztien iturria burmuinean gertatzen da, bertako konexio neuronaletan, hain zuzen ere. Beraz ezin diogu gorpuzteko atal garrantzitsu honi muzin egin hurrengo galdera egiten diogunean gure buruari, nola ikasten dugu? Neurona asko elkartzerakoan sare neuronalak sortzen dira, eta berauek hasi eta eraldatu egiten dira ikaskuntza berriekin. Ikertzaileek jakin dutenaren arabera zenbat eta konexio neuronal gehiago izan, orduan eta ikaskuntza gehiago eta esanguratsuagoak izango ditugu. Gure burmuina ikasteko programatua dago eta nahi eta nahi ez, jaiotzen garenetik hala egingo du, gaixotasun bat edo aparteko arazoren bat ez badu behintzat. Burmuinak plastikotasuna duelako ikasten dugu eta burmuina egunetik egunera eraikitzen joango da izandako esperientziei esker. Bi faktorek eregiten dute burmuinaren eraikuntzan: alde batetik faktore genetikoek eta bestetik bizi dugun inguruneak edo faktore sozialak. Honen harira, zenbat eta gehiago erabili burmuina orduan eta gehiago garatuko da, eta alderantziz, zenbat eta gutxiago erabili orduan eta erdoilduago egongo da (Spitzer, 2012) . 5. irudia. Mutikoa aldapan behera patinetearekin 10
6.irudia. Igela ukitzen • Ikastearen plazerra: emozioak Judy Willis neurozientzialari eta hezkuntzaren ikertzailearen arabera zenbait faktorek eragiten dute ikaskuntza prozesu batean: alde batetik ikaslearen egoera emozionala egongo litzateke, informazio berria ikasteko duen gogoa. Ikaslea pozik badago jasotako informazioa errazago eta arinago jasoko du, eta kontrakoa gertatuko da emozio negatiboak baditu ikasleak. Horregatik da horren garrantzitsua metodologia egokiak erabiltzea hezkuntzan, ikaslea motibatzeko. Ikertzaile honen arabera emozioek bideratzen dute memoria. Metodologia egokiek emozio positiboak dakartzate eta horrek ikaskuntza prozesua errazten du (Willis, 2008). Esan dezakegu aurreko ikerkuntzak kontuan harturik Ikaskuntzak esperientzia kognitiboetan jarri beharko lukeela arreta. Esperientziaren bidez ikasleak ezagutzak hobeto bereganatzeko aukera baitu. Bizipen esanguratsuak izan baditu ikasleak, antzeko egora baten aurrean azkarrago ulertuko du gertaera, eta egoerari errazago aurre egingo dio. Judy Willisen arabera informazio berria ikasi aurretik hiru galbahetik pasatzen da gure burmuinean: filtro hauek erabakitzen dute zer ikasiko dugun eta zer ez. 12
7. irudia. Informazioa pasatzeko galbaeak Hiru galbahe hauetatik informazioek, emozioen arabera aurrera egiten dute, emozioa positiboa bada informazio baten aurrean, orduan berria den hori bizkorrago helduko da burmuinera. Burmuinak estresa nabaritzen badu ordea, informazioa blokeatu dezake. Ildo beretik, Ignacio Morgadoren esanetan, “emozioak oso garrantzitsuak dira ikaskuntza prozesuan, gizakiari zer ikasi eta zer ez erabakitzeko aukera ematen baitie. Arrazoiak ere badu zeresana, baina azken erabakian emozioek dute hitza” (Morgado, 2014) Honek zera esan nahi du, zenbat eta egokiago izan ikasteko giroa, orduan eta hobeto ikasiko dugu. Horregatik da horren garrantzitsua didaktika eta metodologiak egokiak ezartzea hezkuntza prozesuetan. Bizi garen gizartean haurrak eta gazteak gero eta azkarragoak dira pentsamenduari dagokionez, estimuluz inguratuta bizi baitira. Hezkuntzak lan handia egin behar du zentzu horretan ikasleen arreta piztuko duten estrategiak diseinatzen, esperientzia positiboak gauzatzen eta baita emozioak kudeatzen ere, emaitza onak lortu nahi badira ikaslearekin. • Ondorio batzuk • Neurozientziaren iritziz esperientziaren bidez ikastea da egokiena. • Bizipenak barneratu eta gogoratu egiten ditugu, eta antzeko egoeretan prest gaude ikasirikoa martxan jartzeko. • Esperientzia esanguratsuek dopamina sustatzen dute burmuinean eta horrek plazerra ekar diezaioke ikasleari 13
• Ikaskuntzan dauden zailtasunek zein oinarri neurobiologiko duten jakiteak, eta batez ere ikasle bakoitzak dituen gaitasunak ezagutzeak tresnak emango dizkio motibazioa pizteko ikasle bakoitzari. • Emozioek beraz zeresan handia dute ikaskuntza prozesuetan, gure emozioek burmuinaren funtzionamenduan eragingo dutelarik: hala triste edo goibel bagaude zailago egingo zaigu ezer berria ikastea. • Emozioek gure burmuineko gaitasunetan eragiten dute; hizkuntzan, erabakiak hartzeko orduan, memorian, pertzepzioan, atentzioan... eta horrek zuzenki eragingo du ezagutza berriak lortzeko orduan. • Ikaskuntza prozesuan beharrezkoak dira emozio positiboak • Ez daude ikasle onak edo txarrak, gure garunak ikasi eta berrikasteko izugarrizko gaitasuna du (plastikotasuna) • Estresa ekidin behar da, ikasleekin klima positiboa landu eta lortu behar da estresak ikasteko gaitasuna gutxitzen du eta. • Esperientzia multisentsorialak antolatu, baliabide ezberdinekin landu behar da informazioa. Esperientzia esanguratsuek eta batez ere sentsazioekin loturikoek (praktikoek) esanguratsuagoa egiten dute ikaskuntza. 14
8. irudia. Ikasteko tresnak 2. Konstruktibismoaren emaria • Eskola zaharretik eskola berrirantz Eskolaren eta pedagogiaren berrikuntza mugimendua, XIX. mendean eta XX. mendean azaltzen da Europan eta Estatu Batuetan ikaskuntza tradizional autoritarioari aurre egin nahian. Garai hartan sortutako teoria ezberdinak, bere garaiaren fruitu dira eta garaiko arazoak eta ideologiak azalarazten dituztela esan genezake. Jesús Palaciosen, La Cuestión Escolar liburutik, hartutako ideia batzuk eskola zaharra eta berriaren arteko aldeak erakusten dizkigu: • Eskola berriak bakearen alde, elkarbizitzaren alde eta maitasunaren alde lan egin behar zuen • Hezkuntza tradizionalak ez du ikaslearen aberastasun, fisiko, estetiko eta soziala aintzat hartzen • Hezkuntza berrian umea da protagonista eta bere beharrak daude jomugan: umearen ongizatea, interesak, askatasuna eta autonomia dira ardatz • Hezkuntzaren norabidea ez dago etorkizunean zentratua baizik eta orainaldian, eta haurtzaro zoriontsua lortzea da helburu nagusia • Ez da hezkuntza efektiborik egongo umearen beharrizan edo interes batetik etortzen ez bada • Umea zoriontsu, askatasunezko ingurune batean bizi behar da 15
• Pedagogia berrietan maisu eta ikasleen arteko harremana errespetuzkoa eta afektuzkoa dira 9. irudia. Umeak lego piezekin eraikitzen • Ikuspegi Konstruktibista ezagutuz Hezkuntzaren paradigmak hezkuntzak erabiltzen dituen moldeak edo legeak dira, oinarri batzuk dituztenak: pentsamendu zientifikoa, lege teoriko eta praktikoak, eta aplikazio batzuk, hezkuntza komunitateak eta gizarteak onarturik molde bihurtzen direnak. Paradigma berritzaileek ezagutza kritikoa sustatzen dute eta ikaslearengan aldaketa errealak eragin ditzaketen ikaspen eta metodologiak planteatzen dituzte. • Konstruktibismoaren marko teorikoa hezkuntza praktikan Ikuspegi konstruktibistaren oinarrian ikaslea dago. Helburua ikasleari baliabideak edo egiturak eskaintzean datza, ondoren berau bere kabuz, arazoak konpontzeko gai izan dadin. Ikaskuntza molde honetan hezkuntza era dinamikoan, parte hartzailean eta erabilgarrian gauzatzen da ikaslearentzat. Ikaskuntza ezagutza-egiturak eraikitzearen emaitza da, ekintzen etengabeko barneratzearen bidez. Helburuak: • Ikaslearen parte hartze aktiboa, bera da hezkuntzaren eta ikaskuntzaren erdigunea • Bizitzarako ikastea edo hezitzea • Ikasgela tradizionalaren eraldaketa: ikasgela pasiboa ikasgela aktibo bihurtzea • Autonomia emango dion ezaguerak eraikitzeko tresnak ematea ikasleari • Irakasleak orientatzaile papera bete behar du 16
• Akatsetik ikasteko aukera dago Konstruktibismoak hartara, “ekintzan oinarrituriko ikaskuntzaren” aldeko joera azaltzen du. Pedagogia aktiboak lirateke beraz, ikaskuntza prozesuetan lagungarrienak eta mesedegarrienak ikaslearentzat. Jean Piaget eta Lev Vygotsky dira pertsonarik esanguratsuenak alor honetan. 10. irudia. Konstruktibismoaren eskema • Eginez ikasten al dugu orduan? Arestian aipaturikoak kontutan hartuz, Learning by doing edo eginez ikasten delako metodologia pedagogikoa interesgarria izan daitekeela pentsa genezake ikasteko. Metodologia honek zera dio, ikasleek praktikaren bidez ikasten dutela egokien eta era naturalean. Praktikak bizitzarako prestatzen du ikaslea. John Dewey (Dewey 1968), filosofo eta hezitzaileak zera zioen, “ikaskuntzak esperientziaren bidez ematen dira eskolan eta eskolatik kanpo eta ez soilik maisu baten bidez”. Adibide erraz batekin Roger Schark pedagogo eta metodologia honen defendatzaile sutsuak argi azaltzen du kontzeptua: inork ez du patinatzen edo bizikletan ibiltzen ikasten liburu bat irakurtzen, horretarako beharrezkoa da ekintza bera egitea, eta hainbat aldiz erortzea. Erorketa eta akatsak giltza izango dira ikasketa prozesu naturalean bai eta besteengandik ikusiriko esperientzia ere. Schanken iritziz zulo handi bat dago eskolek irakasten duten ikaskuntza eraren artean eta animali zein gizakiok darabilgun ikasteko era naturalaren artean. Metodologia honen ezaugarriak honakoak dira: Ikaslea da protagonista Curriculumaren diseinuan ikasleek dituzten interesak kontutan izango dira 17
Ikaskuntza prozesua diseinatzeko orduan ekimena, motibazioa, sorkuntza, diziplina eta konpromisoa bultzatuko dira. Ikasleek dituen interesak eta gaitasunak sustatzea da helburua, gidari baten laguntzaz eta zuzendaritzapean. Memorizazioan oinarrituriko ikaskuntza alde batera utzi eta egitean eta esperimentazioan oinarrituriko ekintzak bultzatuko dira Esperimentazioan oinarrituriko ekintzetan akats edo zailtasunak gertatzen direnetan, arrazonamendua eta gogoeta landuko dira taldean. Konponbideak bilatuko ditu ikasleak, bakarka, taldeka zein irakaslearen laguntzaren bidez Ikasketa metodologia honek bizitzarako prestatuko du ikaslea, edozein zailtasunen aurrean, erortzen denean, berriz tente jarri eta beste alternatiba bat proposatzeko gaitasuna emanez. Ikaspen naturalek bezala, honako kondizioak betetzen ditu eginez ikasten metodologiak: Eskolatik kanpo gertatzen da Ikasleak dituen helburuen araberakoa da Ikasleak dituen interesen araberakoa da Akatsen menpe dago, gauza batek lehenengoan funtzionatzen badu ez da interesgarria izango ez delako hobetu beharko Dibertigarria da Schank-en aburuz eskolako ikaspenek defektu ezberdinak dituzte: • Ikasleak ez du aukeratzen ikasi behar duena • Helburuak eskolarenak dira ez ikaslearenak • Ikaskuntza uniformea da eta ezin ditu ikaslearen interesak kontutan hartzen • Hezkuntza formalean akatsa gaizki ikusia dago, ekidin behar da eta ez da espero bertatik ikasterik • Hezkuntza sistema tradizionala ez da dibertigarria eta ez da ikaslea motibatzeko gai 18
Nola burutu learning by doing delako metodologia bat Helburu bat beharrezkoa da. Akzio plan bat burutzea, helburu batzuekin, aurrekari batzuetan oinarritua, baina planak huts egiten du. Orduan ikasleak berak hausnartu behar du zer gertatu den (irakaslearen laguntzaz). Aldaketak burutzen ditu planean eta berriz ekiten dio. Kasu praktikoetan oinarrituriko ikaspenek emaitza positiboak eman ditzakete ikasleen artean motibazioa pizten baitute, adibideak: enpresa bat sortzeko mandatua, norberak bakarka zein taldeka jolastuko duen bideo-joko bat sortzea (gaztetxoen kasuan), espaziora joango den suziri bat eraikitzea…. Ereduak Ekintzailetzaren eta berrikuntzaren alorrean ezinbestekoa da behin eta berriz ekin eta erortzea, erorketatik ikasteko. Mondragon Unibertsitatean esaterako, Mondragon Team Academy delako ikaskuntzak eskaintzen dituzte. Bertan enpresa batek nola funtzionatzen duen ikasten dute, enpresa bera sortuz. Zientziaren munduan, osasuna, teknologia, eta bestelako alorretan oso ohikoa da egitean oinarrituriko metodologia. Akatsek, askotan konponbiderako giltza ematen dute. Hezkuntza berrikuntzaren munduan, gero eta ikastetxe gehiagok praktikan jartzen dituzte proiektuen bidez, egitean oinarrituriko ikaspenak: Scratch Eguna edo First lego Leage dira bi adibide. Bestalde, Lanbide Heziketak urteak daramatza alor praktikoa eta teorikoa uztartzen, lan mundura zuzendutako ikasle formatuak prestatuz. 10. irudia. Maker taldea lanean 19
3. Teknologien jabekuntza • Maker mugimendua Hezkuntza ez formalari loturiko mugimendua da maker mugimendua. Egizu zuk zerorrek joerarekin, gailu teknologikoekin eta ezagutzen trukearekin harremanetan dago. Hau da, kultura libre digitalaren sustapenarekin. 3D inprimagailuak dira nolabait mugimenduaren ikur nagusia, norberak bere kaxa 3D inprimagailuak sortzeko aukerak egin zuen famatu mugimendua 2008an. Oinarrian mugimenduak jabekuntzaren espiritua sustatzen du, aukera ematen diolako jende arruntari gailuen kontrola hartzeko, eta helburu batekin sortu baziren ere, jada ez dago horretarako erabili beharrik. Gainera, ikaskuntza kolektibo eta irekia bideratzen du. Egizu zerorrek “DIY” filosofiaren jarraitzaile komunitateak sortzen ari dira, hots, diseinuak, ezagutzak eta sorkuntzak kode irekian partekatzen dituzten jende multzoak. Maker mugimendua deitzen zaio horri, eta mugimendu horren inguruan nagusiki asmatzaile eta sortzaileak bildu dira, fabrikazio era berriekin esperimentatzeko. Horretarako, hardware libreko tresnak erabiltzen dituzte eta dispositibo teknologikoak hackeatzen dituzte. Teknologiak kasu honetan ideologia askearekin lotzen da, norberak kontrolatzen du teknologia, ez alderantziz. 11. irudia. Maker talde gaztea lanean • Bilboko Zorrozaurre auzoan: Bilbao Makers Maker mugimenduaren adibideetako bat Bilbao Makers da. Bilboko Zorrozaurre auzoko Artiach gaileta fabrika zaharrean maker mugimendua sustatzen hasi ziren 20
• Lanbide berriak sortzen ditu (teknologo sortzaile, interakzioaren diseinatzaile, lab manager, 3D inpresoren banatzaile...) • Hezkuntza alorrera teknologia hurbiltzen laguntzeko tresna berriak bideratu dituzte publiko guztiarentzat • Jende ugari biltzen dituzten jaialdi mota berriak sustatzen dituzte, Maker Faireak esaterako. 12. irudia. Hirikilabseko lantaldea • Ikasgelatik laborategira- Hirikilabs Hezkuntza formalaren alorrean diharduten irakasle eta hezitzaileek, teknologia berriek eskoletan duten paperaren inguruko gogoeta kritikoa sustatzeko bilgunea sortu zuten 2015ean Tabakaleran, Hirikilabs programaren baitan. Bertan bildutako irakasleek STEAM: Hezkuntza alorreko laborategiak lantaldea abiarazi zuten eta hainbat hausnarketaren ondoren “Ikasgelatik laborategira hezkuntza-alorrean laborategi irekiak sortzeko jarraibide egokiak” liburuxka argitaratu dute. Hausnarketa honek laborategi teknologikoek hezkuntza formalean izan beharko lituzketen baldintzak, diseinua eta metodologiak aztertzen ditu. Ikaskuntza esanguratsuak eta aktiboak bideratzeko, teknologia berriak erabiliz, eman beharreko zenbait pauso. Irakaskuntzaren eta teknologiaren ikuspegi kritiko bat sustatzea ahalbideratzen duten praktikak eta jarraibideak azaltzen dituzte gida honetan. Tresnak hor daude baina garrantzitsuena, berauek nola erabiltzen ditugun da, ez zeintzuk diren. 22
• Zer da STEAM? STEM akronimoak zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak biltzen ditu. Eta STEAM delakoak Artea gehitzen dio kontzeptuari. STEAM, kontzeptuari lorturiko proiektuek 4 edo 5 materia hauen arteko antzekotasunak eta bateraguneak aprobetxatu nahi dituzte. Egindako praktikak hezkuntzan eleanitzak izatean dago gakoa, eguneroko bizitzari loturiko testuinguruak planteatuz eta behar diren tresna teknologikoak erabiliz. Horretarako proiektuen bidezko metodologiak planteatzen dira, batez ere. Gaur egun STEM ekintzak, Maker mugimenduaren eraginez eta hezkuntzan barneratzen ari den pentsamendu sortzailea eta ekintzetan oinarrituriko metodologien eraginez, aldatzen joan dira. Arteari loturiko planteamendu eta trebeziek, diseinuaren berrikuntzan, sormenaren eta kuriositatearen garapenean eta irudimenean eta batez ere arazo baten aurrean konponbide ezberdinak planteatzeko bidea ematen dute. 13. irudia. Giza eboluzioa eta lanabesak 4. Internet eta tresna teknologikoen eraginak Hezkuntza eta teknologiaren harreman oso konplexua izan da beti. Berria den orok beldurra eman diezaguke, baina era berean, nobedadeak ilusioa ere pizteko balio du. Askotan kontrolatzen ez dugunaren beldur izan ohi gara eta emaitzak argi ikusten ez baditugu gauzak “betiko” eran egiten jarraitzeko ohitura dugu. Komunikazio eta informazioren gizartean, duela ia bi hamarkada interes handiz sartu zen hezkuntza komunitatea teknologia berrien munduan, tresna berriek emango zituzten aukera anitzek liluraturik. Kasu askotan, interes handia egon da instituzioen aldetik (Eskola 2.0) bezalako programekin gailu teknologikoak hezkuntzan txertatzeko, horrek izan zezakeen eragina 23
adikzio bera sorrarazten du burmuinean, dopamina kantitate izugarriaren jarioaren eraginez. • Konpetentzia digitalak, non eskuratzen ditugu? Konpetentzia digitalen erronka agian, esperientzia praktikoetan oinarrituriko estimulazioan egon liteke. IKTen funtzionaltasuna ezagutzeaz gain, software, programa edo gailuarena, pentsamendu kritikoa erabiltzeko gaitasuna behar da arazoak konpontzeko, ikaskuntza ikusezinaren filosofiaren ikuspuntutik (Cobo, Maravec. 2011) . Hau da, teknologia ikusezin bihurtzean dago erronka, garrantzia ez du teknologiak baizik eta guk berari esker sortu, konektatu eta ezagutzak areagotzeko dugun gaitasunak. Hainbat eta hainbat kasutan gainera, konpetentzia digitalak ingurune informaletan ikasten ditugu, hau da, eskolatik kanpo, inguruko lagunekin edo gure kabuz. Beharrizan jakin baten aurrean esplorazioa eta praktikaren bidez lortzen ditugu konpetentzia asko. Beraz, benetan zentzua al du eskolan konpetentzia batzuk lantzeak? Beharrezkoak al dira, edo hobe da konpetentzien alor kritikoa lantzea, hau da zertarako erabili nahi ditugu? Tresnak ezagutzea ondo egon liteke tresnekin zer egin jakiteko gai bagara, bestela tresnak alferrik dira. • Nola hezi mundu global, lau eta hiperkonektatu batean? Ikaskuntza ikusezinaren aburuz, giltza ez da zer ikasten den, bazik eta nola ikasten den. Memorizazioaren ordez, ikaskuntzak esanguratsua izan behar du, ikas-irakas prozesuan parte hartzen dutenentzat. Ikasirikoak aplikazio praktikoa izan beharko luke, ondoren beste egoera ezberdinak konpontzen jakiteko. Ikasteak gauza pozgarria interesgarria eta atsegina izan beharko luke ez sufrikario bat, horregatik ingurune aproposak garrantzitsuak dira, denok eroso sentitzeko eta ikaspenak ondo barneratzeko. 26
4. KAPITULUA Marko metodologikoa 14. irudia. Idazteko tresnak Lanaren bigarren zati honetan protagonistei eman nahi diegu hitza, hau da, hezkuntzako langile eta adituei, egunero eskoletan alor formalean (kasu honetan) diharduten pertsonei. Alor publikoan eta kontzertatuan lanean dihardutenen gogoetak eta bizipenak ezinbestekoak direla uste dugu ondoren ondorio batzuk atera ahal izateko. Teoriak praktikan ikusi behar dira, ia funtzionatzen duten ala ez. Galdera hauen bidez IKTek eguneroko eskola praktiketan duten eragina ezagutu nahi da. Laginak 3 irakasle eta 3 aditu biltzen ditu. Badakigu ez dela oso zenbaki esanguratsua baina oso profil ezberdinetako profesionalak aukeratu ditugu. Galdera berdinak egin zaizkie alde batetik irakasleei eta beste alde batetik adituei, beraien iritzia jasotzeko. Zenbait kasutan irakasleen identitatea ez da izen-deiturekin azalduko, beraiek hala eskatuta. 27
1. Elkarrizketak irakasleei 1. 1 Izaro G. Profila: Filologia Klasikoan lizentziatua. Lan esparrua: Bigarren hezkuntzako irakaslea 2008tik hezkuntza publikoan. Ohiko irakasgaiak: Latina, 4. DBHn eta batxilergoko 1. eta 2. mailetan Horietaz gain ematen edo eman izan dituen irakasgaiak: Euskal hizkuntza eta literatura (1., 2., 3. eta 4. DBHn), Balio etikoak (1., 2., 3. eta 4. DBHn), eta Hiritartasunerako eta balio etikoetarako hezkuntza (2. DBHn). Elkarrizketatuaren hasierako ekarpen pertsonalak (galdetegitik kanpoko hausnarketak) Teknologia berriak terminoarekin gauza bat baino gehiago adierazten ditugu. Bakoitzak bere alde onak eta txarrak ditu. Galderak erantzuten hasi aurretik bakoitzaren abantailak eta desabantailak adieraziko dizkizut. Liburu digitalak: liburu tradizionalarekiko daukaten abantaila bakarra orriak aurrezten direla da; alde txarrak, ikasleek gutxiago idazten eta irakurtzen dutela. Arbel digitala: arbel tradizionalarekiko abantaila ugari dauzka, batez ere, natur zientziak, fisika, teknologia, edo antzerako irakasgaietan. Arbel digitalak mugimenduzko irudiak proiektatzea ahalbidetzen du, eta baita irudien gainean idaztea ere. Horrela, gure garaian imajinazio bidez buruan eraiki behar izaten genituen gauza asko gaur eguneko ikasleek zuzenean ikus ditzakete. Baina baditu bere desabantailak: ariketak (matematikakoak, latinekoak, etab.) zuzentzeko arbel digitala txikiegia da, sarritan deskalibratzen da, pizteko denbora asko behar izaten du, sarea eroriz gero (askotan gertatzen da) ez daukazu zereginik… Oro har, arbelaren funtzio tradizionaletarako (ariketak zuzentzea, eskemak egitea eta oharrak idaztea) ohiko arbela edo arbel zuria hobeak dira. Ordenagailuak: ordenagailuen kasuan ez dugu begiratu behar idazteko makinekiko zein abantaila eta desabantaila dituzten, baliabide guztiz desberdina baitira. Ikasleek ordenagailuen erabilera egokia menperatzea funtsezkoa da gaur egungo munduan. Baina ordenagailuek ez lituzkete betiko koadernoa eta boligrafoa ordezkatu beharko. Ikasleak eskuz idazteko ohitura galtzen ari dira. Ordenagailuak lan konplexuagoak egiteko erabili beharko lirateke (power point-ak, excel-ak, bideoak, etab.). Proiektoreak: lehengo telebista eta bideoekin konparatuta abantailak baino ez dituzte. Dokumentalak, bideoak edo pelikulak ikustea orain askoz errazagoa eta erosoagoa da. Moodle: aplikazio hau oso ondo horniturik dago, baina bigarren hezkuntzarako ez dauka erabilgarritasun handirik (momentuz behintzat). Bigarren hezkuntzan ikasleak derrigorrez etorri behar dira klaseetara. Beraz, zertarako bidaliko dizkiegu apunteak eta ariketak internet bidez zuzenean klasean esan ahal badiegu? Aplikazio honek klasera etortzen ez diren ikasleentzat balioko luke; gureentzat ez. Ikasleek lanak irakaslearekin konpartitzeko erosoagoa da Drive. Google Clasroom: Moodle-ren antzekoa da, baina pobreagoa. Drive: ez daukat arazorik; oso erabilgarria da. 28
Hezkuntzako aplikazioa: ez dabil ondo; irakasleon lana erraztu beharrean zaildu egiten du. Hobekuntza asko behar ditu. Smartphone
-ak: irakaskuntza prozesurako ez dauka onurarik, kalteak bakarrik. Smartphone-k eta Whatsapp-ak ikasleen arteko komunikazioa eta harremanak sendotzeko balio dute, besterik ez. Irakaskuntzari dagokionez, zailtasunak baino ez dakartza: - Ikasleen arteko jazarpen kasuak areagotu dira: ikasleentzat oso erraza da zibererasoak eragitea, eta irakasleontzat oso zaila hauek antzematea. - Ikasleek argazkiak ateratzen dituzte nonahi (baita komunetan ere) eta edonori (baita irakasleei ere). - Klasera sartzen direnean mugikorrak itzali behar dituzte, baina hori egin beharrean, soinua kentzen diete eta kito. Beraz, mezua iristen zaien bakoitzean bibrazioa nabaritzen dute eta urduri jartzen dira. - Klasean daudenean burua ez daukate klasean; klasetik irteteko irrikan daude mezu berriak irakurtzeko. Komunera joateko aitzakia ere sarritan jartzen dute, komunean mezuak irakurri ahal izateko. - Etxeko lanak egin behar dituztenean edo ikasi behar dutenean ere mugikorra beti daukate ondoan; ez dira kontzentratzen (beraiek esana). Teknologia berrien abantaila eta desabantailen errepaso azkar honen ondoren, goazen orain galderak erantzutera. 1. Teknologia berriek jadanik urte batzuk daramatzate hezkuntza sisteman txertaturik. Nolako eragina izan dutela uste duzu ikasleen ikaskuntza prozesuan orain arte? (alde positiboak eta negatiboak aipatu) Sarreran esan bezala teknologia berri batzuek lagundu egin dute ikaskuntza prozesuan, beste batzuek, aldiz, kontrakoa. Alde onak: - Baliabide ugari eskaintzen dizkigute irakasgaiak hobeto azaltzeko (arbel digitala eta proiektorea). Ikasleekin edo irakasleekin lanak eta dokumentuak konpartitu ahal ditugu, milaka orri fotokopiatzen eta banatzen ibili beharrean (Drive ). Ikasleekin lan egiteko modu berriak proba ditzakegu, ordenagailuek eskaintzen dituzten programa desberdinei esker: bideoak editatzea, Power point-en bidez aurkezpenak egitea, etab. Alde txarrak: - Ikasleen irakurritakoaren ulermen maila nabarmen jaitsi da. Ikasleak ez daude testuak, luzeak nahiz laburrak, irakurtzera ohituta, dena laburtuta edo bideo bidez pantailetan erakusten baitiegu. 29
- Ikasleen idatzizko adierazpen maila nabarmen jaitsi da. Idatzizko lanak eskatzen dizkiegunean interneten aurkitutakoa moztu eta itsastera ohitu dira, beraien kabuz idatzi beharrean. - Informazio zuzena bilatzeko konpetentzia galdu dute. Interneten dena erraz aurki dezaketenez, ez dira saiatu ere egiten informazioa beste eraren batera bilatzen edo interneten bertan informazio bilaketan gehiago sakontzen. - Klaseetan ez daude adi (lehen baino askoz gutxiago); mugikorreko mugimenduen pentsura daude egun guztian. Ikasterako orduan ez daude kontzentratuta, mugikorra alboan baitaukate. - Eskuz idazteko ohitura galdu dute; orain arinago nekatzen dira, nagiagoak dira idazterakoan, eta askoz trauskilagoak. 2. Zure iritziz egungo ikasleek eta irakasleek era egokian erabiltzen dituzte IKTak hezkuntzako helburuak ondo bete daitezen? Nire ustez, irakasleok nahiko ondo erabiltzen ditugu IKTak irakaskuntza prozesuan, batez ere 50 urtetik beherakoek. Baliteke batzuetan, IKTak hezkuntzan txertatzeko nahi horretan garrantzia larregi jartzea IKTei eta oinarrizko konpetentziak lantzeko denbora edo arreta gutxiegi jartzea. Oro har, ikasleek ez daukate beldurrik IKTak erabiltzerakoan, eta helduok baino errazago ukitzen dute edozein botoi. Hala ere, ez dute IKTen funtzionamendua ondo ulertzen eta jostailu moduan baino ez dituzte erabiltzen. 3. IKTen inguruko ezagutza egokia dutela uste duzu ikasleek eta irakasleek, ikas-irakas prozesua aberasteko? Esan bezala, 50 urtetik beherako irakasleok behar ditugun gauzak egiteko adinako ezagutza dugu edozein teknologiarekin, edo behar izanez gero, badakigu non lortu ezagutza hori. Ikasleek IKTak erabili erabiltzen dituzte, baina ez dute ulertzen nola funtzionatzen duten; ez dute benetan ulertzen zer den internet-a, sarea, hodeia, Windows-a, etab. 4. Beharrezkoak ikusten dituzu IKT tresnak eta metodologia berritzaileak zure lan-jarduera hobetzeko? Baliteke irakasgai batzuetan (natur zientziak, fisika, teknologia…) IKTek asko laguntzea. Nire irakasgaietarako (latina eta euskara) metodologia tradizionalak erabilgarriagoak direla uste dut. Latina ikasteko ikasleek esaldien eta testuen analisiak beraiek egin behar dituzte, askotan eta idatziz. Hori da latinaren funtzionamendua ulertzeko erarik eraginkorrena. 30
Euskara irakasgaiari dagokionez, nire ustez momentu honetan gehien landu beharko genituzkeen konpetentziak ulermenarena eta idatzizko adierazpenarena dira. Horretarako ikasleek asko irakurri eta asko idatzi behar dute. Ez dut ikusten IKTek horretan ze onura ekar dezaketen. 5. Ikasleek benetan hobeto ikasten dutela esango zenuke IKTen bidez (errendimendu hobea, interes gehiago…) Ez, ikasleek ez dute hobeto ikasten IKTen bidez. Suposatzen da ordenagailuen bidez irakatsiz gero interesgarriagoa dela ikasleentzat. Baina ez da egia. Ikasleek ordenagailu edo gainontzeko IKTak jolasteko erabili nahi dituzte; lan egiteko erabili nahi dituzunean berdin-berdin aspertzen dira. 6. Etorkizunari begira zein uste duzu izan beharko litzatekeela hezkuntza sisteman egon beharko litzatekeen araudia IKTen inguruan bai ikasle eta irakasleentzat? Araudia aldatzekotan mugikorren ingurukoa aldatuko nuke; nire eskuetan balego, ikastetxean mugikorrak erabiltzea guztiz galaraziko nuke. 31
1.2 Lander A Profila: Telekomunikazio ingeniaria. Enpresa pribatuan urte batzuetan lan egin ondoren 6 urte daramatza irakaskuntza publikoan. Bigarren hezkuntzan Matematika irakasten egin ditu urte gehienak, tartean informatikako klaseak ere eman ditu eta Telekomunikazioen inguruko goi mailako ziklo batean ere aritu da lanean. 1. Teknologia berriak jadanik urte batzuk daramatzate hezkuntza sisteman txertaturik. Nolako eragina izan dutela uste duzu ikasleen ikaskuntza prozesuan orain arte? (alde positiboak eta negatiboak aipatu) Teknologia berriek eragin nabarmena izan dute ikasleengan, gizarte guztiarengan izan duten moduan, baina ez dut hain argi ikusten teknologia berriak irakaskuntzan txertatzeak eragin nabarmenik izan duenik. Orokorrean teknologiek gizartean izan duten eragina kanpoan uzten badugu, teknologia berriek irakaskuntzara ekarri dituzten onuran puntualak direla uste dut eta ez dutela pedagogia hobe bat ezarri eskoletan. 2. Zure iritziz egungo ikasleak eta irakasleak era egokian erabiltzen dituzte IKTak hezkuntzako helburuak ondo bete daitezen? Batzuek bai eta beste batzuek ez, denean bezala. Ni oraindik eredu konkretu baten bila nabil, adibide argi bat teknologiei probetxua ateratzen diena hezkuntzako helburuak era errazago edo hobe batean lortzeko. Teoria zoragarriz inguratuta gaudela uste dut, IKTak goraipatuz baina aldi berean geletan partxeak ikusten ditugu: bideo batzuk jarri, lanak ordenagailuan egin koadernoan egin beharrean… baina benetako aldaketa eraginkor bat gabe. Ikasleek teknologiak ez dituzte ikasteko tresna moduan ikusten, jolasteko beste “katxarrito” bat bezala baino. Nahiago dute tresna elektroniko batekin aritu tresna mekanikoekin baino. 3. IKTen inguruko ezagutza egokia dutela uste duzu ikasleek eta irakasleek, ikas-irakas prozesua aberasteko? EZ eta EZ. Irakasleen aldean IKTak menperatzen duen irakasle asko dago, eta horien artean probetxu pedagogikoa ateratzen dakitenak eta ez dakitenak. Baina talde oso handi bat dago konpetentzia digital eskasarekin, irakasle lanak gelako lanetik kanpo suposatzen duen lana aurrera eramateko arazoak dituelarik teknologiarekin lotuta dagoenean. 32
Ikasleen aldetik, ikuspuntu hau defendatzea zailagoa da, oraingo umeak “nativos digitales” dira eta kito. Nire ustez horrek suposatzen duena beldur falta bat da teknologia berrien aurrean eta ez teknologia bera menperatzea. Beldur falta ez da bakarrik arriskuei beldur eza, teknologia erabiltzeko beldur eza baizik, eta erabiltzen ez dakiten zerbaitekin “katxarreatzeko” beldur eza. Ez dituzte produktu hobeak sortzen teknologiak erabiliz eta edukiei garrantzi gutxiago ematen diete. Ez dakite mezuak bidaltzen korreo elektronikoa erabiliz, ez dituzte testu editoreak menperatzen, ordenagailua bera ez dute ulertzen… 4. Beharrezkoak ikusten dituzu IKT tresnak eta metodologia berritzaileak zure lan-jarduera hobetzeko? Ez. Eta konkretuki matematikako irakasgaian ez dut beharrizan hain berezia ikusten. Laguntzen dute eduki batzuk hobeto aurkezten, puntu batzuk argitzen, beste era batera ikusten laguntzen… potentea izan daiteke. Baina aldi berean, matematiketan ikasle bakoitzak sortzen duena (ariketa sinple batetik hasita) errazago sortzen da eskuz idatzita eta errazago barneratzen da (ez dakit matematikek eduki dezaketen maila abstraktuagatik den, baina bakarkako eskuzko lana oso garrantzitsua ikusten dut). Beste ikasgai batzuetan eskuzko lan honen abantailak ez ditut hain argiak ikusten eta teknologiek ekar dezaketen onura handiagoa izan daiteke. 5. Ikasleek benetan hobeto ikasten dutela esango zenuke IKTen bidez (errendimendu hobea, interes gehiago…) Ez. Matematiketan behintzat ez. Baliabide teknologikoren batek hobeto azal dezake edukiren bat edo argiago utzi eduki hori, baina benetan ikasteko sortu egin behar da eta sormen hori teknologien bidez izatea ez dut uste hobeto ikastea denik, desberdin ikastea agian (eta tresna berriren bat ikasteko edo ikusteko aukera). Gainera teknologiari garrantzi gehiago ematen bazaio ikastea nahi den horri baino, ez da ikastea lortzen. 6. Etorkizunari begira zein uste duzu izan beharko litzatekeela hezkuntza sisteman egon beharko litzatekeen araudia IKTen inguruan bai ikasle eta irakasleentzat? Inor ez derrigortzea IKTak erabiltzera, ez behintzat dekretuan eta kurrikulumean horrela agertzen delako. IKTak ez dira hezkuntzaren helburua, konpetentzia teknologikoa edukitzeko ez da denbora guztia teknologien artean egon behar eta dena beraien bidez ikasi eta egin. Ikasleek eta irakasleek konpetentzia teknologiko egokia eduki behar dute, irakasleena formakuntzaren bidez bideratu beharko zen (benetakoa) eta ikasleena eskolan landuta. Ez bakarrik informatikako ikasgaian baina irakasle guztiak dekretuz teknologien bidez irakastera derrigortu gabe. 33
1.3 Aritza Fano Profila: Aritza Fano Pereda, 40 urte. Kristau Eskolako ikastetxe bateko langilea. LHko eta DBHko irakaslea da bertan eta DBH 1eko tutorea ere bai. Ematen ditudan ikasgaiak: Euskara, Natu, Arte Hezkuntza eta Xakea dira (azken hau Matematika ikasgaiaren atal bat moduan). 1. Teknologia berriak jadanik urte batzuk daramatzate hezkuntza sisteman txertaturik. Nolako eragina izan dutela uste duzu ikasleen ikaskuntza prozesuan orain arte? (alde positiboak eta negatiboak aipatu) Eragina izan dutela argi dagoela uste dut, teknologia berrien presentziak berak ikasketa prozesua moldatzen baitu. Gure gaur egungo gizartearen errealitatean izugarrizko papera jokatzen du internetek, honek eskaintzen dituen zerbitzuek eta hau guztia posible egiten duten dispositibo ezberdinek eta beraz, errealitate honek eskolan ere bere islada izatea ezinbestekoa dela iruditzen zait. Eragin hau hala ere, askoz handiagoa izan daitekeela eta izan beharko litzatekeela uste dut, dudarik gabe. Eta beste alde batetik positiboagoa planifikazio eta formakuntza hobeekin. Izan ere, askotan pentsatzen dugu ordenagailu, PDI eta Wifia klasean izanda soilik ikasleek berez, ikasgaien edukiak eta gaitasunak barneratzeaz aparte teknologia hauen erabilpenean ere gaituko direla besterik gabe eta hori ez da benetan ematen. Hemendik sortzen dira askotan ikasleen Netbook edo Chromebookekin izaten dituzten erabilera okerrak eta askotan arriskutsuak izan daitezkeenak. 2. Zure iritziz egungo ikasleak eta irakasleak era egokian erabiltzen dituzte IKTak hezkuntzako helburuak ondo bete daitezen? Ondo erabiltzeko teknologia eta ideiak egon badaude baina ez dut uste gehiengoak behar diren moduan erabiltzen dituenik, ez hezkuntzako helburuak ondo betetzeko behintzat. Formakuntza puntu honetan erabakigarria dela uste dut (ikasleena baina batez ere irakasleona) eta ez da normalean ikastetxeetan sakon lantzen. Drogekin, kirolarekin… gertatzen den bezala erabilera modua da garrantzitsua eta horretan gaitu behar ditugu geure buruak besteonak gaitu ahal izateko. 3. IKTen inguruko ezagutza egokia dutela uste duzu ikasleek eta irakasleek, ikas-irakas prozesua aberasteko? Aurrerago esan dudan moduan ez, ez da nahikoa helburua zein den kontutan izanda. 34
4. Beharrezkoak ikusten dituzu IKT tresnak eta metodologia berritzaileak zure lan-jarduera hobetzeko? Bai, dudarik gabe. Lan jarduera izugarri hobetzen da baina askotan arrisku bat izaten du eta da irakaslegoak horrelako jarduera, programazio eta abarren erregistro sakonegia egin behar izaten dituela eta bere benetako jarduna “ito” edo “erre” dezakeela. Orain gutxi gure zentroak TIC heldutasunean goreneko maila lortu berri du baina irakaslegoa ondo estututa izan da hau. Gauza asko oso interesgarriak izan dira eta beste batzuk jendea erretzeko besterik ez dutela balio izan pentsatzen dut. Orain arte behintzat ez dugu klaustroan hitz egin balio izan duenaz edo kendu daitekeenaz, baloraziorik ez! Horrelakoak dira erabilera egokian hartu beharreko erabakiak. 5. Etorkizunari begira zein uste duzu izan beharko litzatekeela hezkuntza sisteman egon beharko litzatekeen araudia IKTen inguruan bai ikasle eta irakasleentzat? Formakuntza irakasleona gehien bat, etikoa eta teknikoa eta ikasleentzat ez legoke txarto oso aitzinekoa dirudien ikasgai bat berreskuratzea informatikarena alegia. Ikasgaietan erabiliaren erabiliaz gauzak ikasi daitezke baina horretara zuzenean bideratutako batean haren erabileraren inguruko hausnarketak handitu daitezkeela uste dut. 35
2.2 Koldo Olaskoaga Profila: Ingeniari Industriala, bizitza profesionala irakaskuntzan eman du eta betidanik mota ezberdinetako teknologietan interesa izan du. DBHn eta batxilergoan aritu da lanean, eta orain lanbide heziketako ikastetxe batean dago, hain zuzen ere, Donostiako EASO Politeknikoan. Azken urteetan bertako IKT ardura da eta ikastetxearen prozesuaren digitalizazioan parte hartu du. Egindako lanari esker, aurten Euskalit Kudeaketa Aurreratuaren Klubeko praktika onen sarirako beste 5 praktikekin aukeratuak izan dira. 2010ean hasi ziren Hezkuntzako Google Appsekin lanean, ikastetxearen prozesu ezberdinei euskarria emateko eta gaur egun beraien lana nagusiki hodeian burutzen dute. 1. Teknologia berriak jadanik urte batzuk daramatzate hezkuntza sisteman txertaturik. Nolako eragina izan dutela uste duzu ikasleen ikaskuntza prozesuan orain arte? Teknologia digitalak hezkuntzan era eta erritmo ezberdinetan sartu dira ikastetxez ikastetxe. Sartzen hasi zirenean ikaskuntza prozesuetan lagungarri izan zitezkeela pentsatzen zen, baina gaur egun, horrez gain bizitzan zehar beharrezkoak izango diren konpetentziei lotuta daude, hain zuzen ere konpetentzia digitalei. Aldaketa azkarra da, eta ikastetxeetan konplikatua da erritmo hau jarraitzea. 2. Zure iritziz egungo ikasleak eta irakasleak prest daude ( bai ezagutza aldetik eta baita baliabide tekniko aldetik ere) IKTak era egokian erabiltzeko eta gure garaiko erronka berriei ondo heltzeko hezkuntza sisteman? Uste dut asko dagoela egiteko. Helburuak argi izan behar ditugu eta teknologia ikaskuntza baino azkarragoa doa, familiek arazoak dituzte testuinguru berriarekin, baita eskolek ere. Hiritartasun digitala zer den argi eduki behar dugu, teknologia baino areago doan zerbait delarik. Uste dut batetik prestakuntza gehiago behar dela eta bestetik behin betiko sinistu beharra dagoela digitalizazioarena ez dela moda bat, eta oraindik ere askoz aldaketa gehiago iritsiko dela. Oraindik ere areago joan behar da inor atzean utzi gabe. 3. Hezkuntza sistemari dagokionez (zure esparruan) metodologia aldaketa bat ikusten duzu tresna eta beharrizan berrietara egokitzen dena? IKTei esker pedagogiaren paradigma aldaketa bat gertatzen ari da zure ustez? Lanbide Heziketako ikastetxeak metodologia aldaketa prozesu batean daude murgildurik, dena dela harremana eduki badezake ere, aldaketaren jatorrian konpetentzien mapa berria dagoela uste dut. Partekatzea, elkarlana, autonomia, kreatibitatea, arazoak konpontzea… garrantzi handiko konpetentziak bilakatu dira eta oso zaila zen metodologia tradizionalekin garatzea. Bide honetan 39
IKTak oso tresna baliotsuak bilakatu dira, kolaboraziorako espazio berriak eskainiz, informazioa eskura jarriaz... 4. Hezkuntza formalean eta ez Formalean egiten diren ekimenak zein eragin dutela uste duzu jakintza eta konpetentzia digitalei dagokionez? Beharrezkoak al dira? (Scratch eguna, First Lego League, Maker mugimendua) Esan daiteke gaur egun onartua dagoela non-nahi ikas daitekeela eta ez soilik eskolan eta etxean, baina derrigorrezko hezkuntzak gutxienezko batzuk ziurtatu behar ditu, hori baita berdintasunerako bide bakarra. Beraz, badira hainbat konpetentzia eskolak ziurtatu behar dituena. Hori esanda, aipatutako ekimenek, eta beste halako batzuk, ikaskuntzarako testuinguru berriak eskaintzen dituzte, eraldaketa metodologikoari lotuak eta hainbat kasuetan eskolako dinamikan txertatuak. Halako ekimenetan proposatzen diren egoera eta arazoak gizartearentzat eta bereziki ume eta gazteentzat esanguratsuak badira, era ezberdinetako konpetentziak desplegatzea beharrezkoa izango da, tartean komunikazioa, kolaborazioa, edukiak sortzea… tresna digitalen bitartez egiten dena. Beraz, ekimen hauek eragin ona dutela uste dut, hala ere, parte hartzen duten gazteen portzentajea oso txikia da. 5. Neurozientziaren esparruan hainbat adituk diote teknologia gaindosiak ( interneten, sare sozialen, zein bideo-jokoen erabilpenak esaterako) burmuinean kalteak eragin ditzakeela: memoria galera ( zertarako gogoratuko ditugu gauzak dena sarean badugu edo karpetetan gordeta hodeian), testu luzeak idazteko zailtasuna, idazmen eta irakurmen gaitasunen galera, kontzentratzeko gaitasun falta… zer iritzi duzu honen gainean? Uste dut kontuz ibili behar da honi buruz hitz egiten denean. Nik ez ditut neurozientifikoak zuzenduko oinarria duten ikerketen emaitzak aurkezten dituztenean, dena dela, ikerketek gehiegikeriez hitz egiten dute ez erabilpen arruntaz. 6. Zure esparruan (Lanbide Heziketan) lan txukuna egiten ari dela uste duzu IKT-en alfabetizazio eta jarraipenari dagokionez ( ikasle zein irakasleentzat dauden materialak eta metodologiak). Uste dut pertsonekiko menpekotasuna handia dela, nik ezagutzen dudan esparruan behintzat, hain zuzen ere ikastetxe publikoetan. Gauzak egiten dira, baina kasu askotan gure burua zentratzen dugu Curriculumaren berariazko edukietan zeharrekoak alde batera utziaz. Beharbada segurtasun faltak ere eragina du, eta eremu digitalean eroso sentitzen ez denak arazoak ditu gaitasun digitalak lantzeko jarduerak proposatzeko. 7. Zeintzuk uste duzu direla gaur egun eta etorkizunari begira IKTak Hezkuntzan dituen erronka nagusiak? 40
Nire ustez erronka handi bat dago ikastetxeen antolakuntza eta irakasleen prestakuntzarekin. Hainbat aldaketa izan dira eta ez dago dudarik gehiago izango direnik. Eskolek arlo digitalean lidergoa eraman dezaketen pertsonak behar dituzte, metodologiez ere prestakuntza dutenak eta pertsona hauen lana errekonozitu behar da, ezin da izan orain toki askotan egiten den moduan, urtetik urtera aldatu IKT ardura, prestakuntzarik gabeko pertsonei esleitu… Eta bestetik, erabilpenari eta ikasleen beharrei lotutako prestakuntza behar dute irakasleek. Bigarren hezkuntzaren kasuan, nire ustez irakasle izateko masterrean gaitasun digitalei ez zaie duten garrantzia ematen. 41
2.3 Maite Goñi Profila: Irakasle zein ikasleen formakuntza pedagogikoaz IKTen alorrean arduratzen da, Mondragon Unibertsitateko Gradu eta Master ezberdinetan. Horretaz gain, hitzaldiak, telebistan kolaborazioak eta irratian gonbidatu lanetan ere aritzen da; Internet, Teknologia berriak eta hezkuntzaren alorrean. 1.Teknologia berriak jadanik urte batzuk daramatzate hezkuntza sisteman txertaturik. Nolako eragina izan dutela uste duzu ikasleen ikaskuntza prozesuan orain arte? Galdera ez da erreza, Ikastetxe ezberdinetako egoera oso ezberdina da, batzuetan aspaldi txertatu zuten IKTen gaia beraien eremu estrategikoan, eta beste batzuetan beste lehentasun batzuk izan dituzte. Horretaz gain, Eskola 2.0 eta horrelako ekimenak egin dira, saiatu dira, bueno ez da izan guztiz arrakastatsua, askotan oin guztiak ez zeudelako lotuta, hau da: IKTak edo prozesu teknologikoak hezkuntzan txertatzeko ezinbestekoa da alde batetik irakasleen formakuntza teknologikoa, baina ez formazioa tresnetan baizik eta helburu pedagogikoekin; ikaskuntza-irakaskuntza helburuak hobetzeko ideiak, tresnak estrategiak etb lantzea. Horrek huts egin du alde batetik, eta bestetik dispositiboak, indar handia jarri zen zein gailu zein inportantea, baina ikusi denez hori ez da horren garrantzitsua. Gaur egun, bring your own device edo nork eraman dezala bere gailua bezalako joerak daude. Gailua ez da garrantzitsuena, baina bai azpiegitura. Azpiegitura wifi sendo bat, Interneterako konexioa edozein gailutatik ondo egingo duena. 2. Zure iritziz egungo ikasleak eta irakasleak prest daude (bai ezagutza aldetik eta baita baliabide tekniko aldetik ere) IKTak era egokian erabiltzeko eta gure garaiko erronka berriei ondo heltzeko hezkuntza sisteman? Nik uste oso desberdina dela egoera ikastetxe bakoitzean hartutako erabakien arabera. Eta horrek eragin du ikaskuntza-irakaskuntza prozesuen hobekuntzarako oso gutxitan erabili izana teknologia. Eta erabili denean erabili da ordezkatzeko lehen egiten ziren jarduerak. Ez da erabili teknologia era sortzaile eta aurreratu batean, edo goi mailako eran erabiltzeko, hau da ataza berriak diseinatzeko etab. Irakasle bakoitza pertsona bat da, eta nik ikusi dudan errealitatea da bakoitzak bere egoeraren baitan hartzen dituela erabaki horiek, baldin eta ez badago plan bateratu bat ikastetxeetan. Oso nabarmen geratzen bada norbait planetik kanpo, zerbait egiten du, bestela bakoitzaren araberakoa da erabakia. Horrekin batera esango dut gauza bat oso garrantzitsua nik ikusi dudana azken aldian, ni hasieran Euskal Herritik irakasleen formazioan hasi nintzenean ikusten nuen mesfidantza handia gai honekiko, eta orain ikusi dudana da mesfidantza eta errezelo horiek alde batera utzi 42
direla, eta orain nahi direla errezetak, ahalik eta modu eraginkorrenean eta ikasleengan eragina izango duen modurik onenean txertatzeko teknologia. Bai ikusi dut aurrerapauso bat filosofia aldetik, kultura aldetik edo jakin min horretatik. 3. Hezkuntza sistemari dagokionez (zure esparruan) metodologia aldaketa bat ikusten duzu tresna eta beharrizan berrietara egokitzen dena? IKTei esker pedagogiaren paradigma aldaketa bat gertatzen ari da zure ustez? Bueno, pixkanaka-pixkanaka aldatzen ari dela esango nuke ez dakit zehatz mehatz teknologiarengatik izango den, baina bai teknologiak sustatzen duela edo laguntzen duela metodologia aldaketa bat. Adibide bat ipiniko dut: teknologiak ematen badu aukera Flipped Classroomek proposatzen duen bezala, gure azalpenak grabatzeko eta eskola orduetan ikasleak aktibo izateko, metodologia aktiboak erabiltzeko alderdi horretatik bai aldatu dira, gero eta gehiago ikusten dira ikastetxeetan oraindik ere urruti bagaude ere egoera normalizatzetik, baina gero eta gehiago ikusten dira arazoetan oinarrituriko irakaskuntza, PBLak Problem Based Learning, Challenge Based Learning, Discovery Based Learning, metodologia aktibo guztiak pixkanakapixkanaka txertatzen doaz. Eta hori izan da zalantzarik gabe teknologiak ematen duelako aukera prozesu batzuek optimizatzeko. Orduan esango genuke bai baina bide luzea dagoela egiteko. 4. Hezkuntza formalean eta ez Formalean egiten diren ekimenak zein eragin dutela uste duzu jakintza eta konpetentzia digitalei dagokionez? Beharrezkoak al dira? (Scratch Eguna, First Lego Ligue, Maker mugimendua) Gai honekin kontu pixka bat izan behar dugu, nik uste dut askotan modak izaten direla eta modengatik txertatzen direla ekimen ugari, ikaskuntza informala txertatzen dela informalarekin modengatik. Hala ere konpetentzia digitalen markoa oso presente eduki behar dela uste dut, ezin direla gauza solte bezala hartu marko osoa kontutan hartu gabe. Dena den uste dut positiboak direla egunak ospatzea baina beti ere markoarekin eta curriculumarekin uztartuta eta zentzu osoarekin. 5. Neurozientziaren esparruan hainbat adituk diote teknologia gaindosiak (Interneten, sare sozialen, zein bideo-jokoen erabilpenak esaterako) burmuinean kalteak eragin ditzakeela: memoria galera (zertarako gogoratuko ditugu gauzak dena sarean badugu edo karpetetan gordeta hodeian), testu luzeak idazteko zailtasuna, idazmen eta irakurmen gaitasunen galera, kontzentratzeko gaitasun falta… zer iritzi duzu honen gainean? Aipatutako kontu horiek guztiak oso garrantzitsuak dira, onartu behar da paradigma aldaketa baten aurrean gaudela, adibidez irakurketa askoz azkarragoa, arinagoa eta azalekoagoa da, baina ez da soilik gertatzen irakurketarekin hori gizartean gertatzen ari den joera gero eta handiagoa da. Beraz horiek denak kontuan izan behar direla eskolan curriculumarekin lotura duten jarduerak, ikaskuntza irakaskuntza jarduerak, diseinatzeko orduan. Oso garrantzitsua da tartea ematea 43
gogoeta sakonagoetara, begirada kritikoagoetara eta pausatuagoetara ez da dena zertan hain azkar eta hain arin egin behar. Ni ez naiz aditua neurozientzia kontuetan, baina uste dut eman behar zaiola aukera irakurketa pausatu eta erreflexiboei. 6. Zure esparruan (Unibertsitatean) lan txukuna egiten ari dela uste duzu IKT-en alfabetizazio eta jarraipenari dagokionez (ikasle zein irakasleentzat dauden materialak eta metodologiak). Mondragon Unibertsitatean ni justuan nago beraiek estrategikotzat eman zutelako esparru hau. Beraz, saiatzen gara irakasleekin gu online taldean arduratzen gara konpetentzia digitalaren alor horretaz eta fakultate ezberdinetan gauza mordoa egiten da horren inguruan. Unibertsitatea oso kezkatuta dago Mendeberri XX-XX esparruan txertatuta dago eta behintzat oso garrantzitsua da teknologia sartzea ikasleei begira, ikus dezaten eta gara dezaten konpetentzia digital hori, eta ni nagoen alorrean irakasleen konpetentzia digitalen garapenean esfortzu handia egiten ari gara. Laguntza pertsonalizatua, indibidualizatua emanez etab. Dena den esparru honetan oraindik asko asko dago egiteko. Adibide bat ipiniz datorren urtean Graduek aldaketa handi bat emango dute, eta funtsetako bat IKTak, konpetentzia digitala garatzea ikasle eta irakasleengan. Pauso handiak ematen ari gara baina hau badakigu poliki poliki doala. 7. Zeintzuk uste duzu direla gaur egun eta etorkizunari begira IKTak Hezkuntzan dituen erronka nagusiak? Aipatutako guztiak, erronka nagusiak jabetzea edo jabearaztea, bai irakasleei bai ikasleei konpetentzia digitalaren garrantziaz. Gaur egunari begira joera guztiak ezagutzea aplikatzea, baina batez ere abian ipintzea ikaskuntza irakaskuntza prozesuak hobetuko dituztelako. Hori da giltza. IKTak ikaskuntza irakaskuntza prozesuen hobekuntzan ipintzea. Hori da, erronken artean gainditu behar dena da baita irakasleen formakuntza, formakuntza horretan asmatzea alegia. 44
5. KAPITULUA Ondorioak 15. Irudia. Bonbilla Ikaskuntza prozesuan hainbat faktorek dute zeresana, alde batetik, burmuinean egiten ditugun konexio neuronalek, faktore sozial eta genetikoek, bizipenek eta baita emozioek ere. Gure emozioek burmuineko gaitasunetan eragiten dute; erabakiak hartzeko orduan, memorian, pertzepzioan, atentzioan, hizkuntzen ikaskuntzan… eta horrek zuzenki eragingo du ezagutza berriak eskuratzeko orduan. Ondorioz, ikaskuntza prozesuetan emozioak ondo kudeatuz gero, kuriositatea pizteko aukera dago eta era honetan ikaspen esanguratsuak lortzeko bidea zabaltzen da. Neurozientziaren iritziz esperientziaren bidez ikastea da egokiena eta gauza bera uste izan zuten pedagogia aktiboak garatu zituzten pedagogo ezberdinek ere. Learning by doing delako metodologiak esaterako, ezinbestekotzat jotzen du esperientzia praktikoa edozein ezagutza ondo barneratua izan dadin. Ikaspenak ez dira soilik eskolan gertatzen, ikasteko era naturalean (eskolatik kanpo), interesen eta helburuen arabera ahalegintzen gara zerbait ikasten eta huts egiterakoan akatsetatik ikasi eta berriz ahalegintzen gara. Beraz, akatsa ikasteko beharrezkoa da. Bestalde, Teknologia berriak eta gailu digitalak egungo ekosisteman alor guztietan txertatuak ditugu, gizartearen parte direlarik. Tresna berri hauek aukera berriak eskaini diezazkigute 45
hezkuntzan, ondo erabiliz gero, baina ez dugu ahaztu behar tresnak direla, batzuetan egokiak eta beste batzuetan agian ez. Hezkuntza ez formalean, Maker mugimenduak esaterako, teknologien jabekuntza ekarri du eta bere helburua pertsonengan ikasteko interesa piztea izan da, batez ere alor teknologikoan zentratuz. Zentzu horretan, Hezkuntza formalak badu zer ikasi hezkuntza ez formaletik, baina ikaspen hauek egokitu egin behar dira bere formatura eta konpetentzia digitalen markora. Irakaslearen rola gidariarena izan daiteke proiektuen bidezko metodologiak planteatuz, STEAM jarduerak esaterako (egia da zientzia eta teknologiari loturiko ikaskuntza prozesuak bideratzen dituela, ez dago humanitateen ikaspenetarako prestatua). Elkarlana bestalde, mesedegarria izan daitezke, baina ikasleek taldean lan egiten ikasteaz gain, irakasleek ere erronka bera dute, gai al dira elkarlanean aritzeko? Alor formalak errazten al du irakasleen arteko elkarlana? Hortxe uzten dut galdera. Azkenik, lan honetan bildutako 6 irakasle eta jakitunen iritziak jaso ostean hezkuntza komunitatean denetariko iritziak daudela esan dezakegu IKTen erabileren inguruan. Niretzat aipagarrienak, ondorioetan gehitzeko, honakoak izango lirateke: • IKTak tresnak dira, baliabideak, ez helburua bera. • Paradigma aldaketa bat gertatzen ari da baina askotan estrategiarik gabe. Tresnak berak eragiten eta moldatzen ditu aldaketak eta ez estrategia batek. • Sinistu behar dugu digitalizazioarena ez dela moda bat, eta oraindik ere askoz aldaketa gehiago iritsiko dela. Oraindik ere urrunago joan behar da, inor atzean utzi gabe. • Teknologia ez da neutrala, eta onurak izan ditzakeen arren kalteak ere eragin ditzake: memoriaren galera, idazteko, irakurtzeko eta ulertzeko gaitasunen murrizketa eta gertatzen ari da. • Gazteen arreta oso sakabanatua dago horrenbeste gailu eta estimulurekin. Horrek zeregin zehatzak egiteko gaitasuna gutxitzen du eta zeregin ugari egiteko gaitasuna handitu (multitasking). • Planifikazioa eta espiritu kritikoa beharrezkoak dira IKT plan bat garatzeko ikastetxeetan. • Irakasleen formakuntza ez da izan berbera kasu guztietan, eta gorabeherak daude ezagutza teknologikoaren aldetik, bai ikasle eta baita irakasleen aldetik. • Duela urte gutxi jarrera ezkorra zuten irakasle askok IKTen inguruan, egun errezetak bilatzen dituzte. 46
• Partekatzea, elkarlana, autonomia, kreatibitatea, arazoak konpontzea… garrantzi handiko konpetentziak bilakatu dira eta oso zaila zen metodologia tradizionalekin garatzea. Bide honetan IKTak oso tresna baliotsuak bilakatu dira, kolaboraziorako espazio berriak eskainiz, informazioa eskura jarriaz… • 50 urtetik gorako belaunaldiari gogorra egiten zaio IKTak ikasgelan txertatzea, beldurra, konfiantza falta edo ezagutza falta direla medio. • Matematika eta hizkuntzen alorrean IKTek ez dute horrenbeste eskaintzen, ezagutzak hobe finkatu daitezke bestelako baliabideekin: boligrafoa, koadernoak, arbel arruntak... • Matematiketan ikasle bakoitzak sortzen duena (ariketa sinple batetik hasita) errazago sortzen da eskuz idatzita eta errazago barneratzen da (matematikek eduki dezaketen maila abstraktuagatik, bakarkako eskuzko lana oso garrantzitsua da). Beste ikasgai batzuetan eskuzko lan honen abantailak ez daude hain argi, eta teknologiek ekar dezaketen onura handiagoa izan daiteke. • Ikasleekin lan egiteko modu berriak eraginkorrak izan daitezke ordenagailuek eskaintzen dituzten programa desberdinei esker: bideoak editatzea, Power point-en bidez aurkezpenak egitea, etab. • Teoriak asko goraipatzen ditu IKTak baina geletan partxeak ikusten dira: bideo batzuk jarri, lanak ordenagailuan egin koadernoan egin beharrean… baina benetako aldaketa eraginkor bat gabe. • Mito faltsu bat da ikasleek IKTak jaiotzen direnetik menperatzen dituztela, ez da horrela, gidaritza behar dute gailuak ezagutu eta ondo erabiltzeko. • Irakasle izateko masterrean gaitasun digitalei ez zaie duten garrantzia ematen. • Prozesu teknologikoak hezkuntzan txertatzeko ezinbestekoa da alde batetik irakasleen formakuntza teknologikoa, baina ez formazioa tresnetan baizik eta helburu pedagogikoekin • IKTak egun ikaskuntza prozesuetan lagungarri izateaz gain bizitzan zehar beharrezkoak izango diren konpetentziei lotuta daude, hain zuzen ere konpetentzia digitalei. • Orokorrean gazteek teknologia berriak ez dituzte ikasteko erabiltzen, jolasteko eta dibertitzeko baizik • Erronka handi bat dago ikastetxeen antolakuntza eta irakasleen prestakuntzarekin loturikoa • Erronka nagusiak etorkizunari begira IKTen alorrean: jabetzea edo jabearaztea dira • Eskolek arlo digitalean lidergoa eraman dezaketen pertsonak behar dituzte 47 |