plain_text
stringlengths
0
335k
title
stringlengths
0
451
opening
stringlengths
0
9.12k
text
stringlengths
0
335k
extra
sequence
license
stringclasses
5 values
source
stringlengths
4
31
url
stringlengths
29
438
author
stringlengths
0
255
type
stringclasses
4 values
lang
stringclasses
1 value
heading
stringlengths
0
343
category
sequence
tags
sequence
id
int32
1
1.01M
revid
int32
4
8.55M
year
int32
0
2.02k
month
int32
0
12
day
int32
0
31
hour
int32
0
23
minute
int32
0
59
second
int32
0
59
Artigat Artigat Okzitaniako udalerri bat da. Administratiboki Frantziako Ariège departamenduan dago, Okzitania eskualdean. 2013an biztanle zituen. Demografia. Biztanleria. 2007an Artigat udalerrian erroldatutako biztanleak 522 ziren. Familiak 212 ziren, horien artean 59 pertsona bakarrekoak ziren (37 bakarrik bizi ziren gizonak eta 22 bakarrik bizi ziren emakumeak), 71 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 67 seme-alabak dituzten bikoteak ziren eta 15 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren. Biztanleriak, denboran, ondorengo grafikoan ageri den bilakaera izan du: "Erroldatutako biztanleak" <noinclude> Etxebizitza. 2007an 286 etxebizitza zeuden, 219 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 39 bigarren erresidentzia ziren eta 27 hutsik zeuden. 267 etxeak ziren eta 8 apartamentuak ziren. 219 etxebizitza nagusietatik 166 bere jabearen bizilekua ziren, 46 alokairuan okupaturik zeuden eta 7 doan lagata zeuden; 3 etxek gela bat zuten, 7 etxek bi zituzten, 39 etxek hiru zituzten, 73 etxek lau zituzten eta 97 etxek bost zituzten. 148 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 91 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 111 etxetan bat baino gehiago zituzten. Biztanleria-piramidea. 2009an sexu eta adinaren araberako biztanleria-piramidea hau zen: Ekonomia. 2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 333 ziren, horien artean 239 aktiboak ziren eta 94 inaktiboak ziren. 239 pertsona aktiboetatik 202 lanean zeuden (104 gizon eta 98 emakume) eta 36 langabezian zeuden (22 gizon eta 14 emakume). 94 pertsona inaktiboetatik 43 erretiraturik zeuden, 21 ikasten zeuden eta 30 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden. Diru sarrerak. 2009an Artigat udalerrian 210 unitate fiskal zeuden, 480 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 14.402 euro zen. Ekonomia jarduerak. 2007an zeuden 19 komertzioetatik, 1 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresa zen, 5 eraikuntza enpresak ziren, 6 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 1 garraio enpresa zen, 3 ostalaritza eta jatetxe enpresak ziren, 2 zerbitzu enpresak ziren eta 1 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresa zen. 2009an zeuden norbanakoentzako 9 zerbitzu publikoetatik, 1 posta bulegoa zen, 1 ibilgailuen konpontzeko eta nekazaritza tresnetako lantokia, 1 igeltseroa, 1 zurgina, 1 iturgina, 1 argiketaria, 1 ile apaindegia eta 2 jatetxeak. 2009an zegoen establezimendu komertzial bakarra 120 m2 baino gutxiagoko denda bat zen. 2000. urtean Artigat udalerrian 26 nekazaritza-ustiategi zeuden, 752 hektarea erabiltzen. Hezkuntza eta osasun ekipamenduak. 2009an lehen-hezkuntzako eskola bat zegoen. Gertuen dauden herriak. Diagrama honek gertuen dauden herriak erakusten ditu.
Artigat
null
Artigat Okzitaniako udalerri bat da. Administratiboki Frantziako Ariège departamenduan dago, Okzitania eskualdean. 2013an biztanle zituen. Demografia. Biztanleria. 2007an Artigat udalerrian erroldatutako biztanleak 522 ziren. Familiak 212 ziren, horien artean 59 pertsona bakarrekoak ziren (37 bakarrik bizi ziren gizonak eta 22 bakarrik bizi ziren emakumeak), 71 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 67 seme-alabak dituzten bikoteak ziren eta 15 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren. Biztanleriak, denboran, ondorengo grafikoan ageri den bilakaera izan du: "Erroldatutako biztanleak" <noinclude> Etxebizitza. 2007an 286 etxebizitza zeuden, 219 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 39 bigarren erresidentzia ziren eta 27 hutsik zeuden. 267 etxeak ziren eta 8 apartamentuak ziren. 219 etxebizitza nagusietatik 166 bere jabearen bizilekua ziren, 46 alokairuan okupaturik zeuden eta 7 doan lagata zeuden; 3 etxek gela bat zuten, 7 etxek bi zituzten, 39 etxek hiru zituzten, 73 etxek lau zituzten eta 97 etxek bost zituzten. 148 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 91 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 111 etxetan bat baino gehiago zituzten. Biztanleria-piramidea. 2009an sexu eta adinaren araberako biztanleria-piramidea hau zen: Ekonomia. 2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 333 ziren, horien artean 239 aktiboak ziren eta 94 inaktiboak ziren. 239 pertsona aktiboetatik 202 lanean zeuden (104 gizon eta 98 emakume) eta 36 langabezian zeuden (22 gizon eta 14 emakume). 94 pertsona inaktiboetatik 43 erretiraturik zeuden, 21 ikasten zeuden eta 30 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden. Diru sarrerak. 2009an Artigat udalerrian 210 unitate fiskal zeuden, 480 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 14.402 euro zen. Ekonomia jarduerak. 2007an zeuden 19 komertzioetatik, 1 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresa zen, 5 eraikuntza enpresak ziren, 6 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 1 garraio enpresa zen, 3 ostalaritza eta jatetxe enpresak ziren, 2 zerbitzu enpresak ziren eta 1 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresa zen. 2009an zeuden norbanakoentzako 9 zerbitzu publikoetatik, 1 posta bulegoa zen, 1 ibilgailuen konpontzeko eta nekazaritza tresnetako lantokia, 1 igeltseroa, 1 zurgina, 1 iturgina, 1 argiketaria, 1 ile apaindegia eta 2 jatetxeak. 2009an zegoen establezimendu komertzial bakarra 120 m2 baino gutxiagoko denda bat zen. 2000. urtean Artigat udalerrian 26 nekazaritza-ustiategi zeuden, 752 hektarea erabiltzen. Hezkuntza eta osasun ekipamenduak. 2009an lehen-hezkuntzako eskola bat zegoen. Gertuen dauden herriak. Diagrama honek gertuen dauden herriak erakusten ditu.
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=193427
null
null
eu
null
null
null
193,427
119,347
null
null
null
null
null
null
Nessorhamphus ingolfianus Nessorhamphus ingolfianus "Nessorhamphus" generoko animalia da. Arrainen barruko Derichthyidae familian sailkatzen da.
Nessorhamphus ingolfianus
null
Nessorhamphus ingolfianus "Nessorhamphus" generoko animalia da. Arrainen barruko Derichthyidae familian sailkatzen da.
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=526487
null
null
eu
null
null
null
526,487
512
null
null
null
null
null
null
Hernanik berdinketa ekarri du Eibartik Hernanik 2-2 berdindu zuen atzo Eibarren. Mikel Apezetxeak irabazi egin zuen; Fernando Esnaolak eta Ketxus Navascuesek tablatan bukatu zuten eta Arkaitz Bereziartuak galdu egin zuen.
Hernanik berdinketa ekarri du Eibartik
null
Hernanik 2-2 berdindu zuen atzo Eibarren. Mikel Apezetxeak irabazi egin zuen; Fernando Esnaolak eta Ketxus Navascuesek tablatan bukatu zuten eta Arkaitz Bereziartuak galdu egin zuen.
null
cc-by-sa
kronika
https://kronika.eus/urumea/1570442006578-hernanik-berdinketa-ekarri-du-eibartik-3555z
Kronika - Erredakzioa
null
eu
null
null
[ "Gizartea" ]
null
null
2,006
2
27
2
0
null
Euriteak abuztuari agur esateko Abuztuari agur eguzkitan esan nahi diotenek zail izango dute aurten. Abisu horia izan zen atzo arratsaldetik gauerdira arte, eta uholdeak eragin zituen hainbat herritan. Euri zaparradak gogor bota zituen atzo arratsaldean, eta uholdeak eragin zituzten Euskal Herriko hainbat eremutan, batez ere Gipuzkoan. Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak igorritako datuen arabera, Gipuzkoan egin zuen euri gehien: Ereñotzun, Hernanin, hamar minutuan metro koadroko 15,4 litro bota zituen; Oiartzunen, 12,9; Behobian, 12,8; eta Lasarten, 11. Bizkaian, metroko koadroko 10,3 litro bota ditu Bilbon. Ordubeteko datuei erreparatuta, Ereñotzun metro koadroko 44 litro bota zituen; Oiartzunen, 33,2; Behobian, 30,4; Zarautzen, 29,2; eta Lasarten, 26,6. Araban ere busti zuen. Agurainen, metro koadroko 23 litro neurtu zituzten. Irunen gizarte etxe bat hustu behar izan zuten, teilatuaren zati bat behera erori zelako; zorionez, ez zen zauriturik izan. Horrez gain, Donostian, Zarautzen, Orion, Azkoitian, Usurbilen eta Andoainen ere izan ziren gertakizunak. Eguerdian iritsi ziren lehen euri tantak, hirurak aldera. Hala ere, arratsaldean iritsi zen okerrena, 18:00ak eta 19:00ak bitartean. Ordubetean euri zaparrada gogorrak bota zituen, eta kalte ugari eragin zituen Donostian. Easo plazan arketa batek gainezka egin zuen, eta Kontxako kabinetan ere sartu zen ura. Zarautzen ere izan ziren arazoak. Hainbat eta hainbat gune urez gainezka geratu ziren, Herrikobarra, Vista Alegre eta Zelai Ondoko azpiko pasabidea, esaterako. Ola errekak ere gainezka egin zuen, eta Abendaño industrialdean uholdeak sortu ziren. Alkateak Twitter bidez jakinarazi zuenez, suhiltzaileek KSB Itur aparkalekutik gizon bat atera zuten onik. Azkoitian ere ur ugari pilatu zen parrokia atarian eta Kale Nagusian. Gainera, Floreaga auzotik Kale Nagusirako maldan euri ur jasa jaitsi zen minutu batzuetan. Mutrikuko Zubiaga plaza, berriz, urpean geratu zen arratsaldean.
Euriteak abuztuari agur esateko
Abuztuari agur eguzkitan esan nahi diotenek zail izango dute aurten. Abisu horia izan zen atzo arratsaldetik gauerdira arte, eta uholdeak eragin zituen hainbat herritan. Euri zaparradak gogor bota zituen atzo arratsaldean, eta uholdeak eragin zituzten Euskal Herriko hainbat eremutan, batez ere Gipuzkoan. Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak igorritako datuen arabera, Gipuzkoan egin zuen euri gehien: Ereñotzun, Hernanin, hamar minutuan metro koadroko 15,4 litro bota zituen; Oiartzunen, 12,9; Behobian, 12,8; eta Lasarten, 11. Bizkaian, metroko koadroko 10,3 litro bota ditu Bilbon. Ordubeteko datuei erreparatuta, Ereñotzun metro koadroko 44 litro bota zituen; Oiartzunen, 33,2; Behobian, 30,4; Zarautzen, 29,2; eta Lasarten, 26,6. Araban ere busti zuen. Agurainen, metro koadroko 23 litro neurtu zituzten. Irunen gizarte etxe bat hustu behar izan zuten, teilatuaren zati bat behera erori zelako; zorionez, ez zen zauriturik izan. Horrez gain, Donostian, Zarautzen, Orion, Azkoitian, Usurbilen eta Andoainen ere izan ziren gertakizunak. Eguerdian iritsi ziren lehen euri tantak, hirurak aldera. Hala ere, arratsaldean iritsi zen okerrena, 18:00ak eta 19:00ak bitartean. Ordubetean euri zaparrada gogorrak bota zituen, eta kalte ugari eragin zituen Donostian. Easo plazan arketa batek gainezka egin zuen, eta Kontxako kabinetan ere sartu zen ura. Zarautzen ere izan ziren arazoak. Hainbat eta hainbat gune urez gainezka geratu ziren, Herrikobarra, Vista Alegre eta Zelai Ondoko azpiko pasabidea, esaterako. Ola errekak ere gainezka egin zuen, eta Abendaño industrialdean uholdeak sortu ziren. Alkateak Twitter bidez jakinarazi zuenez, suhiltzaileek KSB Itur aparkalekutik gizon bat atera zuten onik. Azkoitian ere ur ugari pilatu zen parrokia atarian eta Kale Nagusian. Gainera, Floreaga auzotik Kale Nagusirako maldan euri ur jasa jaitsi zen minutu batzuetan. Mutrikuko Zubiaga plaza, berriz, urpean geratu zen arratsaldean.
null
cc-by-sa 4.0
berria
https://www.berria.eus/albisteak/144775/euriteak-abuztuari-agur-esateko.htm
Ane_Zurutuza_Irastorza
null
eu
eguraldia
[ "Gizartea" ]
null
null
null
2,017
8
31
null
null
null
Castlebellingham Castlebellingham () Irlandako udalerri bat da, Louth konderrian dagoena. 2013ko erroldaren arabera 1.035 biztanle zituen.
Castlebellingham
null
Castlebellingham () Irlandako udalerri bat da, Louth konderrian dagoena. 2013ko erroldaren arabera 1.035 biztanle zituen.
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=688544
null
null
eu
null
null
null
688,544
105,290
null
null
null
null
null
null
Konposatu heterozikliko Konposatu heteroziklikoak konposatu kimiko ziklikoak dira, eta zikloko atomoak bi elementu desberdinetakoak edo gehiagotakoak dira. Kimika organikoaren barruan, konposatu heteroziklikoak karbono atomoz eta beste elementu batez osatuta daude, gutxienez. Karbonorik ez duten atomo horiei heteroatomo deritze, eta nagusiki nitrogenoa, oxigenoa eta sufrea dira. Konposatu heteroziklikoen artean aipa daitezke: azido nukleikoak, botika gehienak, biomasaren osagarriak (zelulosa eta antzeko materialak) eta koloratzailek natural eta sintetiko asko. Sailkapena. Konposatu kimiko heteroziklikoak konposatu ez-organikoak edo konposatu organikoak izan daitezkeen arren, gehienek gutxienez karbono bat dute. Baina horrek ez du galarazten borazina bezalako konposatu bat (karbono atomorik ez duena) "heterozikliko" gisa etiketatzea. IUPACek Hantzsch-Widman-en nomenklatura gomendatzen du konposatu heteroziklikoak izendatzeko. Konposatu heteroziklikoak modu erabilgarrian sailka daitezke beren egitura elektronikoaren arabera. Heteroziklo aseek deribatu aziklikoek bezala jokatzen dute. Beraz, piperidina eta tetrahidrofuranoa amina eta eter konbentzionalak dira hurrenez hurren, profil esteriko aldatuak dituztenak. Beraz, kimika heteroziklikoaren azterketa bereziki deribatu asegabeetan oinarritzen da, eta 5 eta 6 atomotako eraztunak dituztenetan, hala nola, piridina, tiofenoa, pirrola eta furanoa. Beste heteroziklo mota handi bat bentzenozko eraztunekin fusionatutakoei dagokie. Adibidez, bentzotiofenoa, indola eta bentzofuranoa Bentzenozko bi eraztunen fusioak hirugarren konposatu-familia handi bat sortzen du. Honelakoak ditugu akridina, dibentzotiofenoa, karbazola eta dibentzofuranoa. Eraztun asegabeak heteroatomoak pi sistema konjokatuan duen parte-hartzearen arabera sailka daitezke.
Konposatu heterozikliko
null
Konposatu heteroziklikoak konposatu kimiko ziklikoak dira, eta zikloko atomoak bi elementu desberdinetakoak edo gehiagotakoak dira. Kimika organikoaren barruan, konposatu heteroziklikoak karbono atomoz eta beste elementu batez osatuta daude, gutxienez. Karbonorik ez duten atomo horiei heteroatomo deritze, eta nagusiki nitrogenoa, oxigenoa eta sufrea dira. Konposatu heteroziklikoen artean aipa daitezke: azido nukleikoak, botika gehienak, biomasaren osagarriak (zelulosa eta antzeko materialak) eta koloratzailek natural eta sintetiko asko. Sailkapena. Konposatu kimiko heteroziklikoak konposatu ez-organikoak edo konposatu organikoak izan daitezkeen arren, gehienek gutxienez karbono bat dute. Baina horrek ez du galarazten borazina bezalako konposatu bat (karbono atomorik ez duena) "heterozikliko" gisa etiketatzea. IUPACek Hantzsch-Widman-en nomenklatura gomendatzen du konposatu heteroziklikoak izendatzeko. Konposatu heteroziklikoak modu erabilgarrian sailka daitezke beren egitura elektronikoaren arabera. Heteroziklo aseek deribatu aziklikoek bezala jokatzen dute. Beraz, piperidina eta tetrahidrofuranoa amina eta eter konbentzionalak dira hurrenez hurren, profil esteriko aldatuak dituztenak. Beraz, kimika heteroziklikoaren azterketa bereziki deribatu asegabeetan oinarritzen da, eta 5 eta 6 atomotako eraztunak dituztenetan, hala nola, piridina, tiofenoa, pirrola eta furanoa. Beste heteroziklo mota handi bat bentzenozko eraztunekin fusionatutakoei dagokie. Adibidez, bentzotiofenoa, indola eta bentzofuranoa Bentzenozko bi eraztunen fusioak hirugarren konposatu-familia handi bat sortzen du. Honelakoak ditugu akridina, dibentzotiofenoa, karbazola eta dibentzofuranoa. Eraztun asegabeak heteroatomoak pi sistema konjokatuan duen parte-hartzearen arabera sailka daitezke.
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=981182
null
null
eu
null
null
null
981,182
1,545
null
null
null
null
null
null
Durango 4-0 Lagun Onak: Ezinean hasieratik bukaerara Durangoren aurka jokatu zuen ligako 35. jardunaldiko neurketa Lagun Onaken 3.mailako taldeak joan den zapatuan. Partidak itxuraz zaila zirudien, eta kinielak beteta Durango nagusi izan zen zelaian. Zapatuko norgehiagokaren kronika egin du Lagun Onakek. Cultural Deportiva Durango: Errasti, Arizmendiarrieta, Infante (Portillo, 58.min), Varela, Galarza, Bilbao, Egaña (Uribesalgo 73.min), Molina, Pradera (Txopitea, 64.min), Mallagaray eta Cenitagoya. Lagun Onak: Aizpurua, Elustondo, Tena, Egaña, Arzamendi, Aranburu, Landa, Iparraguirre, Arteaga (Vicente, 58.min), Otamendi eta Aranburu (Moya, 60.min). Golak: 1-0: Mallagaray, 12.min; 2-0: Egaña, 15.min; 3-0: Galarza, 58.min; 4-0: Cenitagoya, 81.min. Epailea: Iván Rodríguez. Txartel horia ikusi zuten Durangoko Arizmendiarrieta eta Mallagarayk, eta Lagun Onakeko Landa, Elustondo eta Aranburuk. Lagun Onaken 3.mailako taldeak Durangoren aurka jokatu zuen joan den larunbatean ligako 35.jardunaldiko neurketa. Partidak itxuraz zaila zirudien Durango igoera postuetako lehian baitabil. Arerio gogorra, 16. jardunaldian Lagun Onak huts eta hiru garaitzeko gai izan zena. Kinielak bete, eta Durango nagusi izan zen zelaian. Merezitako hiru puntuak talde bizkaitarrarentzat. Lagun Onakek izan zuen markagailuan aurreratzeko lehen aukera hamaikagarren minutuan. Aukera bakanetakoa huraxe, handik aurrera iritsi baitziren Durangoren golak. Bost minuturen buruan egin zituzten aurreneko bi golak. Bi eta huts atsedenaldian, oraindik ere bazen aukerarik markagailua iraultzeko. Aukera txiki horiek, ordea, bigarren zatia hasi eta ordu laurden eskasera desagertu ziren. Durangarren hirugarren golak erabakita utzi zuen neurketa. Etxekoen azken gola azken hamar minutuetan iritsi zen. Orokorrean, Arrateren mutilen partida kaskarra. Nabarmentzekoa Aitzol atezainak eginiko partida, markagailua zabalagoa izan ez zedin. Ez dago atzera bueltarik; burua jaso eta Balmasedaren aurkako norgehiagoka garrantzitsua ondo prestatzeko ordua da. Balmaseda hamargarren postuan dago kokatuta, Lagun Onakek baino puntu bat gehiagorekin. Berebiziko 3 puntu egongo dira jokoan gure taldearentzat denboraldi amaieratik hiru jardunalditara salbazioa ziurtatzeko. Beraz, larunbatean, hilaren 29an, 17:00etan Garmendipen ikusi nahi zaitugu! Aupa Lagun!
Durango 4-0 Lagun Onak: Ezinean hasieratik bukaerara
Durangoren aurka jokatu zuen ligako 35. jardunaldiko neurketa Lagun Onaken 3.mailako taldeak joan den zapatuan. Partidak itxuraz zaila zirudien, eta kinielak beteta Durango nagusi izan zen zelaian. Zapatuko norgehiagokaren kronika egin du Lagun Onakek.
Cultural Deportiva Durango: Errasti, Arizmendiarrieta, Infante (Portillo, 58.min), Varela, Galarza, Bilbao, Egaña (Uribesalgo 73.min), Molina, Pradera (Txopitea, 64.min), Mallagaray eta Cenitagoya. Lagun Onak: Aizpurua, Elustondo, Tena, Egaña, Arzamendi, Aranburu, Landa, Iparraguirre, Arteaga (Vicente, 58.min), Otamendi eta Aranburu (Moya, 60.min). Golak: 1-0: Mallagaray, 12.min; 2-0: Egaña, 15.min; 3-0: Galarza, 58.min; 4-0: Cenitagoya, 81.min. Epailea: Iván Rodríguez. Txartel horia ikusi zuten Durangoko Arizmendiarrieta eta Mallagarayk, eta Lagun Onakeko Landa, Elustondo eta Aranburuk. Lagun Onaken 3.mailako taldeak Durangoren aurka jokatu zuen joan den larunbatean ligako 35.jardunaldiko neurketa. Partidak itxuraz zaila zirudien Durango igoera postuetako lehian baitabil. Arerio gogorra, 16. jardunaldian Lagun Onak huts eta hiru garaitzeko gai izan zena. Kinielak bete, eta Durango nagusi izan zen zelaian. Merezitako hiru puntuak talde bizkaitarrarentzat. Lagun Onakek izan zuen markagailuan aurreratzeko lehen aukera hamaikagarren minutuan. Aukera bakanetakoa huraxe, handik aurrera iritsi baitziren Durangoren golak. Bost minuturen buruan egin zituzten aurreneko bi golak. Bi eta huts atsedenaldian, oraindik ere bazen aukerarik markagailua iraultzeko. Aukera txiki horiek, ordea, bigarren zatia hasi eta ordu laurden eskasera desagertu ziren. Durangarren hirugarren golak erabakita utzi zuen neurketa. Etxekoen azken gola azken hamar minutuetan iritsi zen. Orokorrean, Arrateren mutilen partida kaskarra. Nabarmentzekoa Aitzol atezainak eginiko partida, markagailua zabalagoa izan ez zedin. Ez dago atzera bueltarik; burua jaso eta Balmasedaren aurkako norgehiagoka garrantzitsua ondo prestatzeko ordua da. Balmaseda hamargarren postuan dago kokatuta, Lagun Onakek baino puntu bat gehiagorekin. Berebiziko 3 puntu egongo dira jokoan gure taldearentzat denboraldi amaieratik hiru jardunalditara salbazioa ziurtatzeko. Beraz, larunbatean, hilaren 29an, 17:00etan Garmendipen ikusi nahi zaitugu! Aupa Lagun!
null
cc-by-sa 3.0
uztarria
https://uztarria.eus/komunitatea/LagunOnak/1493051912-durango-4-0-lagun-onak-ezinean-hasieratik-bukaerara
Lagun Onak Futbol Taldea
null
eu
null
null
[ "Kirolak" ]
null
null
2,017
4
24
21
54
null
Elortz ibaia
Elortz ibaia
null
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=302747
null
null
eu
null
null
null
302,747
34,394
null
null
null
null
null
null
«Bertze esparru baten alde» agertu dira EA, Aralar eta ezker abertzalea Alderdion ustez, Nafarroak erabakitzeko duen eskubidea gauzatzeko oztopo da Foru Hobekuntza, zeinak 30 urte bete berri baitituEgungo egoera «larritzat» jo dute, gizartearen eta ekonomiaren esparruetan Nafarroan Foru Hobekuntza indarrean denetik 30 urte bete direnean, mezu argi eta bateratua zabaldu dute EAk, Aralarrek eta ezker abertzaleak: Foru Hobekuntza oinarri duen esparrua oztopo dela Nafarroak bere erabakitzeko eskubidea gauzatzeko, eta, ondorioz, esparru hori gainditzeko eta bertze bat aldarrikatzeko garaia dela. Iruñean agerraldia egin dute EAko, Aralarreko eta ezker abertzaleko hainbat kidek, NaBaiko eta Bilduko zenbait parlamentari eta parlamentari ohirekin batera; tartean egon dira Patxi Zabaleta, Josu Goia, Marine Pueyo, Joxe Manuel Aleman, Angel Garcia de Dios, Pedro Romeo, Bakartxo Ruiz, Adolfo Araiz, Mauricio Olite, Koldo Amezketa eta Xanti Kiroga. «Politika bateratuen premia inoiz baino nabarmenagoa da Nafarroan», erran du denen izenean Xabier Lasak. Euskaraz mintzatu da Lasa, eta gaztelaniaz Pernando Barrenak hartu du hitza. Bat egiteko garaia da, haien ustez, «bertze esparru baten alde». Bertze esparru hori behar da, haien hitzetan, «Euskal Herriak dituen behar sozial eta ekonomikoak asetzeko». «30 urte pasa eta gero, egoera larrian gaude», salatu du Lasak. Argi du egungo egoerak Foru Hobekuntzaren porrota islatzen duela. «30 urtez UPNk eta PSNk haien artean egindako itunek utzi dute Nafarroa bere etorkizun ekonomikoa kudeatzeko aukerarik gabe, alderdiok Madrildik egin dizkieten eskakizunei men egin baitiete. Nafarrok erabakitzeko dugun eskubidea ukatzen du Foru Hobekuntzak, eta, aldi berean, egungo egoera bazter uzteko neurriak hartu ahal izateko bidea ixten digu». Tresna propioak Egoera hori gainditzeko beharra nabarmendu dute EAk, Aralarrek eta ezker abertzaleak, Iruñean egindako agerraldian. «Gero eta gehiago gara gure tresna propioak behar ditugula uste dugunok; gero eta gehiago bertze esparru bat aldarrikatzen dugunok», erran du Barrenak. Hori dela eta, nafarrek erabaki behar dute haien etorkizuna, «askatasunez». Horixe azpimarratu du Barrenak: «Guri dagokigu erabakitzea lau euskal lurraldeetarako tresna politiko eta komunak nahi ote ditugun, estatuaren inboluzio sozial eta zentralistari modu eraginkor batean aurre egiteko». «Aitor dezatela haien eredu ekonomikoak eta haien lurralde ereduak porrot egin dutela; onar ditzatela elkarrizketaren bide demokratikoa eta erabakitzeko eskubidea», erantsi du halaber Barrenak. Gauzek aldatu behar dutela zalantzarik ez dute EAko, Aralarreko eta ezker abertzaleko kideek, atzean utzi ahal izateko «trantsizio garaian inposatutako ereduak», bai eta trantsizio horrek Euskal Herrian eragindako «langile eta herri borroken aurkako errepresio basatia». Lasak gogoratu du nafarrek inoiz ez dutela berretsi duela 30 urte indarrean jarri zen Foru Hobekuntza. «Duela 30 urte ezarritako eredu horiek huts egin dute, eta premiazkoa da, orain, ausardiaz jokatzea», erran du Lasak. «Egungo egoera ekonomikoa aldatzea ezinezkoa dela sinestarazi nahi digute; etsipenak har gaitzan nahi dute; baina bestelako politika bat posible da, eta inoiz baino beharrezkoagoa, gainera, nafarron bizi-kalitateari eutsi ahal izateko», azaldu du. Bertzelako politikak, bertzelako ereduak, bertzelako esparru batean. Horixe eskatu dute Iruñean.
«Bertze esparru baten alde» agertu dira EA, Aralar eta ezker abertzalea
Alderdion ustez, Nafarroak erabakitzeko duen eskubidea gauzatzeko oztopo da Foru Hobekuntza, zeinak 30 urte bete berri baitituEgungo egoera «larritzat» jo dute, gizartearen eta ekonomiaren esparruetan
Nafarroan Foru Hobekuntza indarrean denetik 30 urte bete direnean, mezu argi eta bateratua zabaldu dute EAk, Aralarrek eta ezker abertzaleak: Foru Hobekuntza oinarri duen esparrua oztopo dela Nafarroak bere erabakitzeko eskubidea gauzatzeko, eta, ondorioz, esparru hori gainditzeko eta bertze bat aldarrikatzeko garaia dela. Iruñean agerraldia egin dute EAko, Aralarreko eta ezker abertzaleko hainbat kidek, NaBaiko eta Bilduko zenbait parlamentari eta parlamentari ohirekin batera; tartean egon dira Patxi Zabaleta, Josu Goia, Marine Pueyo, Joxe Manuel Aleman, Angel Garcia de Dios, Pedro Romeo, Bakartxo Ruiz, Adolfo Araiz, Mauricio Olite, Koldo Amezketa eta Xanti Kiroga. «Politika bateratuen premia inoiz baino nabarmenagoa da Nafarroan», erran du denen izenean Xabier Lasak. Euskaraz mintzatu da Lasa, eta gaztelaniaz Pernando Barrenak hartu du hitza. Bat egiteko garaia da, haien ustez, «bertze esparru baten alde». Bertze esparru hori behar da, haien hitzetan, «Euskal Herriak dituen behar sozial eta ekonomikoak asetzeko». «30 urte pasa eta gero, egoera larrian gaude», salatu du Lasak. Argi du egungo egoerak Foru Hobekuntzaren porrota islatzen duela. «30 urtez UPNk eta PSNk haien artean egindako itunek utzi dute Nafarroa bere etorkizun ekonomikoa kudeatzeko aukerarik gabe, alderdiok Madrildik egin dizkieten eskakizunei men egin baitiete. Nafarrok erabakitzeko dugun eskubidea ukatzen du Foru Hobekuntzak, eta, aldi berean, egungo egoera bazter uzteko neurriak hartu ahal izateko bidea ixten digu». Tresna propioak Egoera hori gainditzeko beharra nabarmendu dute EAk, Aralarrek eta ezker abertzaleak, Iruñean egindako agerraldian. «Gero eta gehiago gara gure tresna propioak behar ditugula uste dugunok; gero eta gehiago bertze esparru bat aldarrikatzen dugunok», erran du Barrenak. Hori dela eta, nafarrek erabaki behar dute haien etorkizuna, «askatasunez». Horixe azpimarratu du Barrenak: «Guri dagokigu erabakitzea lau euskal lurraldeetarako tresna politiko eta komunak nahi ote ditugun, estatuaren inboluzio sozial eta zentralistari modu eraginkor batean aurre egiteko». «Aitor dezatela haien eredu ekonomikoak eta haien lurralde ereduak porrot egin dutela; onar ditzatela elkarrizketaren bide demokratikoa eta erabakitzeko eskubidea», erantsi du halaber Barrenak. Gauzek aldatu behar dutela zalantzarik ez dute EAko, Aralarreko eta ezker abertzaleko kideek, atzean utzi ahal izateko «trantsizio garaian inposatutako ereduak», bai eta trantsizio horrek Euskal Herrian eragindako «langile eta herri borroken aurkako errepresio basatia». Lasak gogoratu du nafarrek inoiz ez dutela berretsi duela 30 urte indarrean jarri zen Foru Hobekuntza. «Duela 30 urte ezarritako eredu horiek huts egin dute, eta premiazkoa da, orain, ausardiaz jokatzea», erran du Lasak. «Egungo egoera ekonomikoa aldatzea ezinezkoa dela sinestarazi nahi digute; etsipenak har gaitzan nahi dute; baina bestelako politika bat posible da, eta inoiz baino beharrezkoagoa, gainera, nafarron bizi-kalitateari eutsi ahal izateko», azaldu du. Bertzelako politikak, bertzelako ereduak, bertzelako esparru batean. Horixe eskatu dute Iruñean.
null
cc-by-sa 4.0
berria
https://www.berria.eus/paperekoa/1484/006/001/2012-08-17/bertze-esparru-baten-alde-agertu-dira-ea-aralar-eta-ezker-abertzalea.htm
Edurne_Elizondo
null
eu
null
[ "Politika" ]
null
null
null
2,012
8
17
null
null
null
Elurra ekar lezakeen fronte hotza datorkigu Elurrari dagokon abisu hori aktibatu du Herrizaingo Sailak gaurko, martitzena, eta biharko. Iragarpenaren arabera, 1.000 metrotan kokatuko da elur-kota egunaren amaierarako, beraz, ikustekotan, mendi inguruetan ikusiko dugu elurra. Dena den, trumoi-ekaitza izateko eta txingorra egiteko probabilitatea handia dela ere abisatu dute. Egun euritsu eta desatseginak izango dira datozenak. Honakoa da gaurko bidali duten iragarpena: "Zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, ugariagoak izango dira egunaren bigarren partean eta kantauri isurialdean. Trumoi-ekaitza izateko eta txingorra botatzeko probabilitatea handia da, bereziki kantauri isurialdean. Goizaldean elur-kota 1000-1200 m inguruan egongo da; goizean 1000 m ingurura jaitsiko da. Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura nahikoa edo nabarmen jaitsiko da. Mendi inguruetan izotz txikia egiteko probabilitatea handia da".
Elurra ekar lezakeen fronte hotza datorkigu
Elurrari dagokon abisu hori aktibatu du Herrizaingo Sailak gaurko, martitzena, eta biharko. Iragarpenaren arabera, 1.000 metrotan kokatuko da elur-kota egunaren amaierarako, beraz, ikustekotan, mendi inguruetan ikusiko dugu elurra. Dena den, trumoi-ekaitza izateko eta txingorra egiteko probabilitatea handia dela ere abisatu dute. Egun euritsu eta desatseginak izango dira datozenak.
Honakoa da gaurko bidali duten iragarpena: "Zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, ugariagoak izango dira egunaren bigarren partean eta kantauri isurialdean. Trumoi-ekaitza izateko eta txingorra botatzeko probabilitatea handia da, bereziki kantauri isurialdean. Goizaldean elur-kota 1000-1200 m inguruan egongo da; goizean 1000 m ingurura jaitsiko da. Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura nahikoa edo nabarmen jaitsiko da. Mendi inguruetan izotz txikia egiteko probabilitatea handia da".
null
cc-by-sa 3.0
goiena
https://goiena.eus/debagoiena/1386609310120-elurra-ekar-lezakeen-fronte-hotza-datorkigu
Ubane Madera
null
eu
null
null
null
null
null
2,012
11
27
9
32
null
San Gilen azken gutuna EAEko PPko presidenteak politika utzi egingo duela berretsi die alderdiko afiliatuei, "abertzaleei aurre" egitean Mariano Raxoirekin ez dagoelako ados. Duela pare bat hilabete jakinarazi zuen Maria San Gilek EAEko PPko lehendakaritza utzi egingo duela, Mariano Raxoi PPko buruarekin ez dagoelako ados, EAEko alderdiak uztailaren 11n eta 12an egingo du Kongresua, eta San Gilek presidente bezala gutuna bidali die gaur afiliatuei, bere azkena. Kargua utziko diela berretsi die, eta horretarako arrazoiak ez dituela aldatu. "Euskal abertzaleak autodeterminaziora bidea ari dira egiten", haren iritziz, eta PPko zuzendaritzak eta biek ikuspegi desberdinak dituztela horri "aurre egiteko". Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak, alderdi abertzaleekin batera, "Espainia sozialki eta politikoki eraldatzeko" PP "alboratu" egin nahi duela uste du San Gilek, eta, hori dela medio, "aurrez aurreko oposizioa" egin beharko litzatekeela. PPk halako estrategiarik ez duelakoan dago, ordea. "Gainera, EAEko zuzendarien gehiengoa jokamolde berri horrekin dago". San Gilek eskerrak eman dizkie alderdiko afiliatuei -"Euskadiko gizon eta emakumerik onenak"-, eta "duinena" bera erretiratzea dela esan die. Kongresuan, Antonio Basagoiti Bizkaiko PPko presidentea izango da EAEko PPko lehendakari aukeratzeko hautagai bakarra.
San Gilen azken gutuna
EAEko PPko presidenteak politika utzi egingo duela berretsi die alderdiko afiliatuei, "abertzaleei aurre" egitean Mariano Raxoirekin ez dagoelako ados.
Duela pare bat hilabete jakinarazi zuen Maria San Gilek EAEko PPko lehendakaritza utzi egingo duela, Mariano Raxoi PPko buruarekin ez dagoelako ados, EAEko alderdiak uztailaren 11n eta 12an egingo du Kongresua, eta San Gilek presidente bezala gutuna bidali die gaur afiliatuei, bere azkena. Kargua utziko diela berretsi die, eta horretarako arrazoiak ez dituela aldatu. "Euskal abertzaleak autodeterminaziora bidea ari dira egiten", haren iritziz, eta PPko zuzendaritzak eta biek ikuspegi desberdinak dituztela horri "aurre egiteko". Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak, alderdi abertzaleekin batera, "Espainia sozialki eta politikoki eraldatzeko" PP "alboratu" egin nahi duela uste du San Gilek, eta, hori dela medio, "aurrez aurreko oposizioa" egin beharko litzatekeela. PPk halako estrategiarik ez duelakoan dago, ordea. "Gainera, EAEko zuzendarien gehiengoa jokamolde berri horrekin dago". San Gilek eskerrak eman dizkie alderdiko afiliatuei -"Euskadiko gizon eta emakumerik onenak"-, eta "duinena" bera erretiratzea dela esan die. Kongresuan, Antonio Basagoiti Bizkaiko PPko presidentea izango da EAEko PPko lehendakari aukeratzeko hautagai bakarra.
null
cc-by-sa 4.0
berria
https://www.berria.eus/albisteak/27961/san-gilen-azken-gutuna.htm
Berria
null
eu
Politika
[ "Politika" ]
null
null
null
2,008
6
30
null
null
null
Ainara Garciaren argazkiak, Biterin Ainara Garcia Azkoitian bizi den argazkilaria da eta gaur arratsaldean hasi eta hurrengo bi asteetan bere bidaietan ateratako argazkien erakusketa jarriko da Biterin.
Ainara Garciaren argazkiak, Biterin
null
Ainara Garcia Azkoitian bizi den argazkilaria da eta gaur arratsaldean hasi eta hurrengo bi asteetan bere bidaietan ateratako argazkien erakusketa jarriko da Biterin.
null
cc-by-sa
kronika
https://kronika.eus/urumea/1570463623282-ainara-garciaren-argazkiak-biterin
Kronika - Erredakzioa
null
eu
null
null
[ "Kultura" ]
null
null
2,019
1
8
1
0
null
Herrian barrena mugitzeko trabak zerrendatuko dituzte gaurko bileran Koxka, Hernaniko ezindu fisikoen elkarteak, bilera deitu du gaurko. Bertan, batez ere, herrian barrena eroso mugitzeko dituzten trabak zerrendatu nahi dituzte. Asmoa dute zerrenda udal-aparejadoreari aurkeztea. Horrez gain, kiroldegia egokitzeko proposamenaz eta Topagune Berdean parte hartzeaz ere hitz egingo dute. Gaur 17:00etan, Biterin.
Herrian barrena mugitzeko trabak zerrendatuko dituzte gaurko bileran
null
Koxka, Hernaniko ezindu fisikoen elkarteak, bilera deitu du gaurko. Bertan, batez ere, herrian barrena eroso mugitzeko dituzten trabak zerrendatu nahi dituzte. Asmoa dute zerrenda udal-aparejadoreari aurkeztea. Horrez gain, kiroldegia egokitzeko proposamenaz eta Topagune Berdean parte hartzeaz ere hitz egingo dute. Gaur 17:00etan, Biterin.
null
cc-by-sa
kronika
https://kronika.eus/urumea/1570443637937-herrian-barrena-mugitzeko-trabak-zerrendatuko-dituzte-gaurko-bileran-14506z
Kronika - Erredakzioa
null
eu
null
null
[ "Gizartea" ]
null
null
2,008
11
12
1
0
null
Julia Levy Julia Levy (Singapur, 1934ko maiatzaren 15a) kanadar immunologoa da. Biografia. Vancouver eta Londresko unibertsitateetan ikasketak egin ostean, mikrobiologiako irakasle izan zen Vancouverko Unibertsitatean. Unibertsitateko beste irakasle batzuekin batera, bere botika-konpainia sortu zuen, eta hainbat gaixotasunen eta minbizi-motaren aurkako botika eta tratamenduak ikertzen eta garatzen lan egin zuen. 1986an, Johnson&Johnson konpainiak eskatuta, fotofrin izeneko gaiaren ikerketa-programaz arduratu ziren, eta 1993an fotofrina maskuriko minbiziaren tratamenduan erabiltzea onartu zuen Kanadako gobernuak. Azaleko, biriketako, urdaileko eta umetoki-lepoko minbizietarako ere erabil daiteke. Gero, artritisa, psoriasia, esklerosi anizkuna eta beste gaitz autoimmune batzuk BPD (BenzoPorphyrin Derivative) izeneko bigarren belaunaldiko botika fotodinamikoekin tratatzeko ikerketa-programa bati ekin zion Julia Levyk.
Julia Levy
null
Julia Levy (Singapur, 1934ko maiatzaren 15a) kanadar immunologoa da. Biografia. Vancouver eta Londresko unibertsitateetan ikasketak egin ostean, mikrobiologiako irakasle izan zen Vancouverko Unibertsitatean. Unibertsitateko beste irakasle batzuekin batera, bere botika-konpainia sortu zuen, eta hainbat gaixotasunen eta minbizi-motaren aurkako botika eta tratamenduak ikertzen eta garatzen lan egin zuen. 1986an, Johnson&Johnson konpainiak eskatuta, fotofrin izeneko gaiaren ikerketa-programaz arduratu ziren, eta 1993an fotofrina maskuriko minbiziaren tratamenduan erabiltzea onartu zuen Kanadako gobernuak. Azaleko, biriketako, urdaileko eta umetoki-lepoko minbizietarako ere erabil daiteke. Gero, artritisa, psoriasia, esklerosi anizkuna eta beste gaitz autoimmune batzuk BPD (BenzoPorphyrin Derivative) izeneko bigarren belaunaldiko botika fotodinamikoekin tratatzeko ikerketa-programa bati ekin zion Julia Levyk.
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=274907
null
null
eu
null
null
null
274,907
512
null
null
null
null
null
null
Kopako finala ikusteko pantaila erraldoi bana jarriko dute Algortan eta Itzubaltzetan Getxoko Udalak telebista pantaila erraldoi bi ipiniko ditu berriro herritarrek maiatzaren 25ean Madrileko Vicente Calderon zelaian Athleticek eta Bartzelonak jokatuko duten Espainiako Errege Kopako finala zuzenean ikus dezaten. Udalerriko hainbat tabernek eta saltokiek egindako eskaerena urrean, aipatu egiturak Algortako Telletxe eta Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazetan jartzea erabaki du EAJren Gobernu Taldeak. Pantaila horien gastua Udalak berak ordainduko du, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Halaber, pantailak beste esparru publiko batzuetan ipintzea baimen lezakeela jakinarazi du Udalak, "beti ere eskaerak eremu publikoetan kultura eta aisialdirako ekitaldiak antolatzeko exijitzen diren baldintza guztiak baldin eta betetzen baditu". Eskaera horiek aldez aurretik bideratu beharko dira. Argazkia: © Getxoko Udala. Era berean, Athleticen talde nagusiak Europako lehiaketako partida bat jokatzen duen egunean eta Kopako finalaren egunean, Areetako Moilako pasealekuko horma argiztatzen duten argiak zuri-gorriak bihurtuko dira. Iluntzen duenetik eta gauerdira arte, hormako argiek Athleticen kilometro bat luzeko bandera irudikatuko dute. Lehenengo aldia izango da kirol gertaera bat dela eta Udalak aipatu argiak modu berezian piztuko dituela. Aurrenekoa, hain zuzen, ostegun honetan, martxoak 29, izango da, egun horretan Athleticek Schalke 04 taldearen aurka jokatuko baitu Alemanian. Bigarrena, berriz, itzuliko partiduan astebete beranduago, apirilaren 5ean. Eta azken aldia, maiatzaren 25ean, ostirala, izango da, Bartzelonaren urkako Kopako finala jokatuko duen egun berean, alegia.
Kopako finala ikusteko pantaila erraldoi bana jarriko dute Algortan eta Itzubaltzetan
Getxoko Udalak telebista pantaila erraldoi bi ipiniko ditu berriro herritarrek maiatzaren 25ean Madrileko Vicente Calderon zelaian Athleticek eta Bartzelonak jokatuko duten Espainiako Errege Kopako finala zuzenean ikus dezaten. Udalerriko hainbat tabernek eta saltokiek egindako eskaerena urrean, aipatu egiturak Algortako Telletxe eta Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazetan jartzea erabaki du EAJren Gobernu Taldeak. Pantaila horien gastua Udalak berak ordainduko du, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Halaber, pantailak beste esparru publiko batzuetan ipintzea baimen lezakeela jakinarazi du Udalak, "beti ere eskaerak eremu publikoetan kultura eta aisialdirako ekitaldiak antolatzeko exijitzen diren baldintza guztiak baldin eta betetzen baditu". Eskaera horiek aldez aurretik bideratu beharko dira. Argazkia: © Getxoko Udala.
Era berean, Athleticen talde nagusiak Europako lehiaketako partida bat jokatzen duen egunean eta Kopako finalaren egunean, Areetako Moilako pasealekuko horma argiztatzen duten argiak zuri-gorriak bihurtuko dira. Iluntzen duenetik eta gauerdira arte, hormako argiek Athleticen kilometro bat luzeko bandera irudikatuko dute. Lehenengo aldia izango da kirol gertaera bat dela eta Udalak aipatu argiak modu berezian piztuko dituela. Aurrenekoa, hain zuzen, ostegun honetan, martxoak 29, izango da, egun horretan Athleticek Schalke 04 taldearen aurka jokatuko baitu Alemanian. Bigarrena, berriz, itzuliko partiduan astebete beranduago, apirilaren 5ean. Eta azken aldia, maiatzaren 25ean, ostirala, izango da, Bartzelonaren urkako Kopako finala jokatuko duen egun berean, alegia.
null
cc-by-sa
hiruka
https://hiruka.eus/komunitatea/Ukberri/1421261022956-kopako-finala-ikusteko-pantaila-erraldoi-bana-jarriko-dute-algortan-eta-itzubaltzetan
Ukberri
null
eu
null
null
[ "Kirolak", "Getxo" ]
null
null
2,012
3
26
20
24
null
Oi! The Arrase, Never Surrender eta Hell Beer Boys bihar Jam aretoan Kontzertua bihar 20:30ean hasiko dute, eta sarrera gehienak saldu dituzten arren, gutxi batzuk dituzte salgai Jam aretoko tabernan. 1990. urtean Mallorkan sortutako Oi! The Arrase taldea da Jam aretoko kontzertuko izar nagusia. Urte batzuk elkarrekin egin ondoren banandu egin ziren, eta duela gutxi elkartu dira berriro ere. Kantu berriak prestatzen dabiltza, baina Bergarako kontzertuan taldearen kanturik ezagunenak joko dituzte; besteak beste, Skinhead, Solidaridad (Angelic Upstarts taldearen Solidarity kantuaren bertsioa), eta No hay futuro, no hay esperanza (Defiance taldearen No future, no hope kantuaren bertsioa). Eurekin batera igoko dira oholtzara Arrasateko Never Surrender eta goierri aldeko Hell Beer Boys taldeak.
Oi! The Arrase, Never Surrender eta Hell Beer Boys bihar Jam aretoan
Kontzertua bihar 20:30ean hasiko dute, eta sarrera gehienak saldu dituzten arren, gutxi batzuk dituzte salgai Jam aretoko tabernan.
1990. urtean Mallorkan sortutako Oi! The Arrase taldea da Jam aretoko kontzertuko izar nagusia. Urte batzuk elkarrekin egin ondoren banandu egin ziren, eta duela gutxi elkartu dira berriro ere. Kantu berriak prestatzen dabiltza, baina Bergarako kontzertuan taldearen kanturik ezagunenak joko dituzte; besteak beste, Skinhead, Solidaridad (Angelic Upstarts taldearen Solidarity kantuaren bertsioa), eta No hay futuro, no hay esperanza (Defiance taldearen No future, no hope kantuaren bertsioa). Eurekin batera igoko dira oholtzara Arrasateko Never Surrender eta goierri aldeko Hell Beer Boys taldeak.
null
cc-by-sa 3.0
goiena
https://goiena.eus/bergara/1386608890198-oi-the-arrase-never-surrender-eta-hell-beer-boys-bihar-jam-aretoan
Mireia Bikuña
null
eu
null
null
[ "Bergara" ]
null
null
2,009
5
29
15
24
null
Becerra familiako etxea
Becerra familiako etxea
null
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=852628
null
null
eu
null
null
null
852,628
58,701
null
null
null
null
null
null
Zaragueta eskolako mendizaleak asteburu pasa joango dira Hondarribira Xoldokogaina mendira igoko dira larunbatean Zaragueta Herri Eskolako mendizaleak asteburu pasa joango dira, maiatzaren 12 eta 13an, Hondarribiko Aterpetxera, Guraso Elkarteko Mendi Taldearen eskutik. Ikasleek eta gurasoek bi eguneko egonaldia egingo dute. Larunbat goizean Iparraldean ibiliko dira eta Pirinioetako lehen mendia igoko dute, Xoldokogaina, handik Iparraldeko kosta eta Txingudi badiaren ikuspegi ederraz gozatuz. Ondoren, Biriatun bazkaldu eta Hondarribiko aterpetxera joko dute. Herrian eta hondartzan ibili ondoren, aterpean afalduko dute. Igandean, berriz, goizean, Hondarribitik Pasaia aldera doan kosta-bidean ibiliko dira. Antolatzaileen esanetan ikasturte honetako irteerek harrera ona izan dute; 30 lagun ibili dira batez beste. Lehenengo irteeran Kukuarrira joan ziren eta, ondoren, Pagoetako natur parkea, Aiako Harriak, Urdaburu, Onddi eta Pasaia-Donostia kosta-bidea pasa dituzte. Ikasle eta gurasoei ez ezik antolatzaileek, gonbitea egin nahi diete Xoldokogaina mendira haiekin batera joan nahi duten herritarrei. Horretarako, Zaragueta Herri Eskolan elkartuko dira, larunbatean 09:45ean.
Zaragueta eskolako mendizaleak asteburu pasa joango dira Hondarribira
Xoldokogaina mendira igoko dira larunbatean
Zaragueta Herri Eskolako mendizaleak asteburu pasa joango dira, maiatzaren 12 eta 13an, Hondarribiko Aterpetxera, Guraso Elkarteko Mendi Taldearen eskutik. Ikasleek eta gurasoek bi eguneko egonaldia egingo dute. Larunbat goizean Iparraldean ibiliko dira eta Pirinioetako lehen mendia igoko dute, Xoldokogaina, handik Iparraldeko kosta eta Txingudi badiaren ikuspegi ederraz gozatuz. Ondoren, Biriatun bazkaldu eta Hondarribiko aterpetxera joko dute. Herrian eta hondartzan ibili ondoren, aterpean afalduko dute. Igandean, berriz, goizean, Hondarribitik Pasaia aldera doan kosta-bidean ibiliko dira. Antolatzaileen esanetan ikasturte honetako irteerek harrera ona izan dute; 30 lagun ibili dira batez beste. Lehenengo irteeran Kukuarrira joan ziren eta, ondoren, Pagoetako natur parkea, Aiako Harriak, Urdaburu, Onddi eta Pasaia-Donostia kosta-bidea pasa dituzte. Ikasle eta gurasoei ez ezik antolatzaileek, gonbitea egin nahi diete Xoldokogaina mendira haiekin batera joan nahi duten herritarrei. Horretarako, Zaragueta Herri Eskolan elkartuko dira, larunbatean 09:45ean.
null
cc-by-sa
karkara
https://karkara.eus/orio/1396265804997-zaragueta-eskolako-mendizaleak-asteburu-pasa-joango-dira-hondarribira
Irati
null
eu
null
null
[ "Orio" ]
null
null
2,012
5
10
11
4
null
Skinflats , Eskoziako herri bat da, Falkirk eremu administratiboan.
Skinflats
null
, Eskoziako herri bat da, Falkirk eremu administratiboan.
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=851775
null
null
eu
null
null
null
851,775
512
null
null
null
null
null
null
Elvira Lopez (93 urte) Hilketa matxisten datu basea 2017ko urtarrilaren 6a zen, Errege Eguna. Jose Angel G. L.-k ama besarkatu zuen, bi musu eman zizkion, eta labana sartu zion. «Maitasunagatik hil nuen», «bion sufrimendua bukatu nahi nuen», «ezin nuen bakarrik urtzi»: gizona esaldi horiekin saiatu zen bere burua zuritzen epaiketan. Emakumeak Elvira Lopez zuen izena, eta 93 urte zituen. Semea bikotekidearengandik bereizi zen lau urte lehenago, eta amaren etxera joan zen bizitzera, Portugaletera (Bizkaia). Drogamenpekotasun historial luzea zuen gizonak, gaztetatik. Amak, berriz, Alzheimerren gaitza zuen. Elkarrekin bizitu ziren lau urte horietan burua altxatu ezinik bizi izan zela azaldu zuen gizonak, eta bukatu egin nahi zuela bizimodu hori, bere buruaz beste egin nahi zuela, baina ez zuela ama «bakarrik» utzi nahi. Horregatik hil zuela. Eta gero bere buruaz beste egiten saiatu zela, baina ez zuela lortu. Pilulak, alkohola eta kokaina hartu zituen, nahasketaren eraginez hiltzeko asmoz. Hiru barkamen eske ere idatzi zituen, bat semearentzat, bestea familiarentzat, eta azkena «kalte» egin zien guztientzat. Baina pasatu ziren egunak, eta droga nahasketak ez zuen gizona hil. Lau egun joan ziren horrela, amaren gorpua gelako ohean zeukala. Urtarrilaren 10ean bi labankada eman zizkion bere buruari, eta familiaren ezagun batzuei abisatu zien. Bikote hori joan zen etxera, eta ohean aurkitu zuten amaren gorpua, lau egun lehenago hila, eta gizona, sabelean zaurituta. Gurutzetako ospitalera eraman zuten gizona; 55 urte zituen garai hartan. Epaiketa azkar egin zuten, hamar hilabete geroago, urte bereko azaroan. Gizonak emandako esplikazioei balioa eman zien epaimahaiak, eta hilketaren momentuan depresioak eta drogen kontsumoak haren gaitasunei eragiten zietela ondorioztatu zuten, ez zela guztiz bere buruaren jabe. Fiskala saiatu zen argudiatzen gizona bere ekintzen jabe zela, eta 21 urteko zigorra eskatu zuen, baina epaileak ez zuen aintzat hartu, eta azkenean zazpi urteko kartzela zigorra ezarri zion.
Elvira Lopez (93 urte)
Hilketa matxisten datu basea 2017ko urtarrilaren 6a zen, Errege Eguna. Jose Angel G. L.-k ama besarkatu zuen, bi musu eman zizkion, eta labana sartu zion. «Maitasunagatik hil nuen», «bion sufrimendua bukatu nahi nuen», «ezin nuen bakarrik urtzi»: gizona esaldi horiekin saiatu zen bere burua zuritzen epaiketan. Emakumeak Elvira Lopez zuen izena, eta 93 urte zituen. Semea bikotekidearengandik bereizi zen lau urte lehenago, eta amaren etxera joan zen bizitzera, Portugaletera (Bizkaia). Drogamenpekotasun historial luzea zuen gizonak, gaztetatik. Amak, berriz, Alzheimerren gaitza zuen. Elkarrekin bizitu ziren lau urte horietan burua altxatu ezinik bizi izan zela azaldu zuen gizonak, eta bukatu egin nahi zuela bizimodu hori, bere buruaz beste egin nahi zuela, baina ez zuela ama «bakarrik» utzi nahi. Horregatik hil zuela. Eta gero bere buruaz beste egiten saiatu zela, baina ez zuela lortu. Pilulak, alkohola eta kokaina hartu zituen, nahasketaren eraginez hiltzeko asmoz. Hiru barkamen eske ere idatzi zituen, bat semearentzat, bestea familiarentzat, eta azkena «kalte» egin zien guztientzat. Baina pasatu ziren egunak, eta droga nahasketak ez zuen gizona hil. Lau egun joan ziren horrela, amaren gorpua gelako ohean zeukala. Urtarrilaren 10ean bi labankada eman zizkion bere buruari, eta familiaren ezagun batzuei abisatu zien. Bikote hori joan zen etxera, eta ohean aurkitu zuten amaren gorpua, lau egun lehenago hila, eta gizona, sabelean zaurituta. Gurutzetako ospitalera eraman zuten gizona; 55 urte zituen garai hartan. Epaiketa azkar egin zuten, hamar hilabete geroago, urte bereko azaroan. Gizonak emandako esplikazioei balioa eman zien epaimahaiak, eta hilketaren momentuan depresioak eta drogen kontsumoak haren gaitasunei eragiten zietela ondorioztatu zuten, ez zela guztiz bere buruaren jabe. Fiskala saiatu zen argudiatzen gizona bere ekintzen jabe zela, eta 21 urteko zigorra eskatu zuen, baina epaileak ez zuen aintzat hartu, eta azkenean zazpi urteko kartzela zigorra ezarri zion.
null
cc-by-sa 4.0
berria
https://www.berria.eus/albisteak/162018/elvira-lopez-93-urte.htm
Berria
null
eu
indarkeria matxista
[ "Gizartea" ]
null
null
null
2,017
1
6
null
null
null
Favars Favars () Okzitaniako udalerri bat da. Administratiboki Frantziako Corrèze departamenduan dago, Akitania Berria eskualdean. 2013an biztanle zituen. Demografia. Biztanleria. 2007an Favars udalerrian erroldatutako biztanleak 939 ziren. Familiak 387 ziren, horien artean 79 pertsona bakarrekoak ziren (59 bakarrik bizi ziren gizonak eta 20 bakarrik bizi ziren emakumeak), 154 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 134 seme-alabak dituzten bikoteak ziren eta 20 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren. Biztanleriak, denboran, ondorengo grafikoan ageri den bilakaera izan du: "Erroldatutako biztanleak" <noinclude> Etxebizitza. 2007an 448 etxebizitza zeuden, 393 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 23 bigarren erresidentzia ziren eta 32 hutsik zeuden. 434 etxeak ziren eta 14 apartamentuak ziren. 393 etxebizitza nagusietatik 344 bere jabearen bizilekua ziren, 40 alokairuan okupaturik zeuden eta 8 doan lagata zeuden; 1ek gela bat zuen, 10 etxek bi zituzten, 41 etxek hiru zituzten, 117 etxek lau zituzten eta 223 etxek bost zituzten. 323 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 132 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 244 etxetan bat baino gehiago zituzten. Biztanleria-piramidea. 2009an sexu eta adinaren araberako biztanleria-piramidea hau zen: Ekonomia. 2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 608 ziren, horien artean 460 aktiboak ziren eta 148 inaktiboak ziren. 460 pertsona aktiboetatik 439 lanean zeuden (234 gizon eta 205 emakume) eta 21 langabezian zeuden (9 gizon eta 12 emakume). 148 pertsona inaktiboetatik 92 erretiraturik zeuden, 28 ikasten zeuden eta 28 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden. Diru sarrerak. 2009an Favars udalerrian 404 unitate fiskal zeuden, 978 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 20.593,5 euro zen. Ekonomia jarduerak. 2007an zeuden 41 komertzioetatik, 1 erauzte enpresa zen, 1 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresa zen, 14 eraikuntza enpresak ziren, 9 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 1 garraio enpresa zen, 1 ostalaritza eta jatetxe enpresa zen, 1 finantziazio enpresa zen, 1 higiezinen enpresa zen, 8 zerbitzu enpresak ziren, 2 administrazio publikoko enpresak ziren eta 2 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresak ziren. 2009an zeuden norbanakoentzako 17 zerbitzu publikoetatik, 1 funeraria zen, 3 ibilgailuen konpontzeko eta nekazaritza tresnetako lantokiak, 5 igeltseroak, 2 margolariak, 1 zurgina, 2 iturginak, 2 argiketariak eta 1 ile apaindegia. 2000. urtean Favars udalerrian 18 nekazaritza-ustiategi zeuden, 301 hektarea erabiltzen. Hezkuntza eta osasun ekipamenduak. 2009an lehen-hezkuntzako eskola bat zegoen. Gertuen dauden herriak. Diagrama honek gertuen dauden herriak erakusten ditu.
Favars
null
Favars () Okzitaniako udalerri bat da. Administratiboki Frantziako Corrèze departamenduan dago, Akitania Berria eskualdean. 2013an biztanle zituen. Demografia. Biztanleria. 2007an Favars udalerrian erroldatutako biztanleak 939 ziren. Familiak 387 ziren, horien artean 79 pertsona bakarrekoak ziren (59 bakarrik bizi ziren gizonak eta 20 bakarrik bizi ziren emakumeak), 154 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 134 seme-alabak dituzten bikoteak ziren eta 20 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren. Biztanleriak, denboran, ondorengo grafikoan ageri den bilakaera izan du: "Erroldatutako biztanleak" <noinclude> Etxebizitza. 2007an 448 etxebizitza zeuden, 393 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 23 bigarren erresidentzia ziren eta 32 hutsik zeuden. 434 etxeak ziren eta 14 apartamentuak ziren. 393 etxebizitza nagusietatik 344 bere jabearen bizilekua ziren, 40 alokairuan okupaturik zeuden eta 8 doan lagata zeuden; 1ek gela bat zuen, 10 etxek bi zituzten, 41 etxek hiru zituzten, 117 etxek lau zituzten eta 223 etxek bost zituzten. 323 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 132 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 244 etxetan bat baino gehiago zituzten. Biztanleria-piramidea. 2009an sexu eta adinaren araberako biztanleria-piramidea hau zen: Ekonomia. 2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 608 ziren, horien artean 460 aktiboak ziren eta 148 inaktiboak ziren. 460 pertsona aktiboetatik 439 lanean zeuden (234 gizon eta 205 emakume) eta 21 langabezian zeuden (9 gizon eta 12 emakume). 148 pertsona inaktiboetatik 92 erretiraturik zeuden, 28 ikasten zeuden eta 28 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden. Diru sarrerak. 2009an Favars udalerrian 404 unitate fiskal zeuden, 978 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 20.593,5 euro zen. Ekonomia jarduerak. 2007an zeuden 41 komertzioetatik, 1 erauzte enpresa zen, 1 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresa zen, 14 eraikuntza enpresak ziren, 9 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 1 garraio enpresa zen, 1 ostalaritza eta jatetxe enpresa zen, 1 finantziazio enpresa zen, 1 higiezinen enpresa zen, 8 zerbitzu enpresak ziren, 2 administrazio publikoko enpresak ziren eta 2 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresak ziren. 2009an zeuden norbanakoentzako 17 zerbitzu publikoetatik, 1 funeraria zen, 3 ibilgailuen konpontzeko eta nekazaritza tresnetako lantokiak, 5 igeltseroak, 2 margolariak, 1 zurgina, 2 iturginak, 2 argiketariak eta 1 ile apaindegia. 2000. urtean Favars udalerrian 18 nekazaritza-ustiategi zeuden, 301 hektarea erabiltzen. Hezkuntza eta osasun ekipamenduak. 2009an lehen-hezkuntzako eskola bat zegoen. Gertuen dauden herriak. Diagrama honek gertuen dauden herriak erakusten ditu.
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=198541
null
null
eu
null
null
null
198,541
119,347
null
null
null
null
null
null
Blevio Blevio Italiako udalerri bat da. Comoko probintzian kokatuta dago, Lombardia eskualdean. biztanle ditu, kilometro koadroko azaleran banatuta. Mugakideak. Bleviok honako udalerri hauekin egiten du muga:
Blevio
null
Blevio Italiako udalerri bat da. Comoko probintzian kokatuta dago, Lombardia eskualdean. biztanle ditu, kilometro koadroko azaleran banatuta. Mugakideak. Bleviok honako udalerri hauekin egiten du muga:
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=624193
null
null
eu
null
null
null
624,193
105,290
null
null
null
null
null
null
Goizuetako Korua eta Ozenki gaur Goizuetako Elizan Ereñotzuko Ozenki abesbatzak eta Goizuetako abesbatzak kontzertua emango dute gaur, arratsaldeko 20:30etan, Goizuetako elizan. Goizuetako koruaren estraineko kontzertua izango da, aurkezpenekoa
Goizuetako Korua eta Ozenki gaur Goizuetako Elizan
null
Ereñotzuko Ozenki abesbatzak eta Goizuetako abesbatzak kontzertua emango dute gaur, arratsaldeko 20:30etan, Goizuetako elizan. Goizuetako koruaren estraineko kontzertua izango da, aurkezpenekoa
null
cc-by-sa
kronika
https://kronika.eus/urumea/1570442431218-goizuetako-korua-eta-ozenki-gaur-goizuetako-elizan-6568z
Kronika - Erredakzioa
null
eu
null
null
[ "Gizartea" ]
null
null
2,006
12
23
1
0
null
Guaixek 20.000 irakurle ditu CIES etxeak egindako 2018ko Nafarroako hedabideen audientzia ikerketak ezagutarazi du datua. Jakina da tokiko prentsak etxe askotara sarbidea duela eta, beraz, irismen handia duela. Hedabideen irismena ezagutzeko egiten dira hedabideen audientzia ikerketak. Nafarroa ederki ezagutzen du eta prentsa, irrati eta telebista audientzien ikerketa egiten eskarmentu handia du CIES etxeak. Horregatik, Nafarroako audientziak ezagutzeko tresna fidagarriena da. CIES etxeak joan den urtean egindako hedabideen audientzia ikerketan Guaixe astekariari astero 20.000 jarraitzaile zenbatu dizkio. Horien artean sakandarrak eta ibarretik kanpoko irakurleak daude. 20.000 irakurlerekin gure eskualdean, Mendialdean, erreferentea da Guaixe astekaria, hainbat egunkariren eta aldizkariren aurretik. Nolakoa zara, irakurle Ikerketaren arabera, Guaixe astekariko irakurleen % 55 emakumezkoa da eta gainontzeko % 45 gizonezkoa. Guaixeren irakurle gehien pilatzen duten adin tarteei dagokionez, 25 eta 34 eta 35 eta 44 urte artekoak dira, % 20arekin bakoitza. Hurrengo hiru adin tarte bakoitzean (45-54, 55-64 eta 64 urte baino gehiago) Guaixeren irakurle multzo handia dago, bakoitzean % 15. Gazteen artean du Guaixek irakurle kopuru txikiena, 14-19 eta 20-24 adin tarte bakoitzean % 5. Irakurleek familian duten rolari dagokionez, Guaixeko irakurle gehienak, % 60, etxekoandreak dira. Guaixe gehienbat Sakanan eta Nafarroako Mendialdean irakurtzen da, % 90. Iruñean eta Iruñerrian, berriz, % 5. Aurreko datua ikusita, jakina, Guaixek irakurle gehienak 5.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan du, % 70. 5.000 eta 10.000 biztanle artean dituzte Altsasuk eta Iruñerriko hainbat herrik eta horietan Guaixeren irakurleen % 25 daude. Sakanaz informatzeko Iruñean Guaixe irakurtzen dutenak, berriz, % 5 dira. Hizkuntzaren ezagutza mailari dagokionez, Guaixeko irakurleen % 65 euskaraz hitz egin, irakurri eta idazteko gai da. Beste % 10 euskaraz hitz egin eta irakurtzeko gai da. Irakurleen % 5 euskaraz hizketatzen da. Gainera, irakurleen % 15ek aitortzen du euskara ulertzen duela. Azkenik, Guaixek baditu euskara ulertu ez arren hura irakurtzen duten irakurleak, %10. Horietako batzuk sareko itzultzaileak erabiltzen dituzte.
Guaixek 20.000 irakurle ditu
CIES etxeak egindako 2018ko Nafarroako hedabideen audientzia ikerketak ezagutarazi du datua.
Jakina da tokiko prentsak etxe askotara sarbidea duela eta, beraz, irismen handia duela. Hedabideen irismena ezagutzeko egiten dira hedabideen audientzia ikerketak. Nafarroa ederki ezagutzen du eta prentsa, irrati eta telebista audientzien ikerketa egiten eskarmentu handia du CIES etxeak. Horregatik, Nafarroako audientziak ezagutzeko tresna fidagarriena da. CIES etxeak joan den urtean egindako hedabideen audientzia ikerketan Guaixe astekariari astero 20.000 jarraitzaile zenbatu dizkio. Horien artean sakandarrak eta ibarretik kanpoko irakurleak daude. 20.000 irakurlerekin gure eskualdean, Mendialdean, erreferentea da Guaixe astekaria, hainbat egunkariren eta aldizkariren aurretik. Nolakoa zara, irakurle Ikerketaren arabera, Guaixe astekariko irakurleen % 55 emakumezkoa da eta gainontzeko % 45 gizonezkoa. Guaixeren irakurle gehien pilatzen duten adin tarteei dagokionez, 25 eta 34 eta 35 eta 44 urte artekoak dira, % 20arekin bakoitza. Hurrengo hiru adin tarte bakoitzean (45-54, 55-64 eta 64 urte baino gehiago) Guaixeren irakurle multzo handia dago, bakoitzean % 15. Gazteen artean du Guaixek irakurle kopuru txikiena, 14-19 eta 20-24 adin tarte bakoitzean % 5. Irakurleek familian duten rolari dagokionez, Guaixeko irakurle gehienak, % 60, etxekoandreak dira. Guaixe gehienbat Sakanan eta Nafarroako Mendialdean irakurtzen da, % 90. Iruñean eta Iruñerrian, berriz, % 5. Aurreko datua ikusita, jakina, Guaixek irakurle gehienak 5.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan du, % 70. 5.000 eta 10.000 biztanle artean dituzte Altsasuk eta Iruñerriko hainbat herrik eta horietan Guaixeren irakurleen % 25 daude. Sakanaz informatzeko Iruñean Guaixe irakurtzen dutenak, berriz, % 5 dira. Hizkuntzaren ezagutza mailari dagokionez, Guaixeko irakurleen % 65 euskaraz hitz egin, irakurri eta idazteko gai da. Beste % 10 euskaraz hitz egin eta irakurtzeko gai da. Irakurleen % 5 euskaraz hizketatzen da. Gainera, irakurleen % 15ek aitortzen du euskara ulertzen duela. Azkenik, Guaixek baditu euskara ulertu ez arren hura irakurtzen duten irakurleak, %10. Horietako batzuk sareko itzultzaileak erabiltzen dituzte.
null
cc-by-sa
guaixe
https://guaixe.eus/sakana/1547141195436-guaixek-20000-irakurle-ditu
Guaixe
null
eu
null
null
[ "Gizartea" ]
null
null
2,019
1
11
9
3
null
Askotarikoa izan da uzta Lisaboren 'Eta edertasunaren lorratzetan biluztu ginen' eta Izaki Gardenak-en 'Dena oskol' nabarmendu dituzte BERRIAko kritikariek 2018ko musika eskaintzan. Aukeratu dituzten beste hamaika proposamenek euskal musikaren izaera plurala azpimarratzen dute.
Askotarikoa izan da uzta
Lisaboren 'Eta edertasunaren lorratzetan biluztu ginen' eta Izaki Gardenak-en 'Dena oskol' nabarmendu dituzte BERRIAko kritikariek 2018ko musika eskaintzan. Aukeratu dituzten beste hamaika proposamenek euskal musikaren izaera plurala azpimarratzen dute.
null
cc-by-sa 4.0
berria
https://www.berria.eus/albisteak/161112/askotarikoa-izan-da-uzta.htm
Mikel_Lizarralde
null
eu
null
[ "Kultura" ]
null
null
null
2,019
1
4
null
null
null
Harituz herriarteko bertsolari txapelketako saioak asteburuan Harituz bertsozale elkarguneak antolatutako Herriarteko bertsolari txapelketa aurrera doa. Bi kanporaketa jokatuta, Billabona, Larraul eta Altzo taldeak geratu dira kanpora. Hurrengo saioak asteburuan izango dira: Zizurkilen martxoaren 7an (Zizurkil vs Alegia) eta Tolosan martxoaren 8an (Tolosa vs Andoain). Jarraian partaide eta kanporaketen zerrenda osoa. Antolatzaileek esan bezala, “Finalerdietan zeintzuk arituko diren jakiteko pixka bat itxaron egin behar da oraindik ere. Bitartean gozatu!”. Hauexek txapelketako talde bakoitzeko partaideak: VILLABONA: Ander Goikoetxea, Zigor Leunda, Haritz Mujika BILLABONA: Aritz Garin, Jon Mujika, Iñaki Otaegi ALEGIA: Iker Iriarte, Mikel Artola, Hodei Oiartzabal "Zaztarre" BERASTEGI: Beñat Salbarredi, Ibon Karrera, Iñigo Gorostarzu AMASA: Beñat Iguaran, Oihana Iguaran, Jokin Etxeberria ANDOAIN: Jon Eskudero, Aritz Eskudero, Jon Beloki TOLOSA: Beñat Azaldegi, Jatsu Ormazabal, Ane Aldalur LARRAUL: Jexux Mari Irazu, Estitxu Eizagirre, Maddi Etxeberria ALTZO: Iker Laso, Iñaki Olano, Iñaki Arreseigor "Arre" ANOETA: Txomin Azpiroz, Oier Urkola, Imanol Irazustabarrena ZIZURKIL: Unai Mendizabal, Jon Ormazabal, Joseba Otaegi Kanporaketak OTSAILAK 14, ALEGIAN: ALEGIA vs BILLABONA (ALEGIKO TALDEA AURRERA) OTSAILAK 15, LARRAULEN: LARRAUL vs ANDOAIN (ANDOAINGO TALDEA AURRERA) OTSAILAK 21, ALTZON: ALTZO vs BERASTEGI (BERASTEGIKO TALDEA AURRERA) MARTXOAK 7, ZIZURKILEN: ZIZURKIL vs ALEGIA MARTXOAK 8, TOLOSAN: TOLOSA vs ANDOAIN MARTXOAK 14, ANOETAN: ANOETA vs BERASTEGI MARTXOAK 15, VILLABONA: VILLABONA vs AMASA
Harituz herriarteko bertsolari txapelketako saioak asteburuan
Harituz bertsozale elkarguneak antolatutako Herriarteko bertsolari txapelketa aurrera doa. Bi kanporaketa jokatuta, Billabona, Larraul eta Altzo taldeak geratu dira kanpora. Hurrengo saioak asteburuan izango dira: Zizurkilen martxoaren 7an (Zizurkil vs Alegia) eta Tolosan martxoaren 8an (Tolosa vs Andoain). Jarraian partaide eta kanporaketen zerrenda osoa. Antolatzaileek esan bezala, “Finalerdietan zeintzuk arituko diren jakiteko pixka bat itxaron egin behar da oraindik ere. Bitartean gozatu!”.
Hauexek txapelketako talde bakoitzeko partaideak: VILLABONA: Ander Goikoetxea, Zigor Leunda, Haritz Mujika BILLABONA: Aritz Garin, Jon Mujika, Iñaki Otaegi ALEGIA: Iker Iriarte, Mikel Artola, Hodei Oiartzabal "Zaztarre" BERASTEGI: Beñat Salbarredi, Ibon Karrera, Iñigo Gorostarzu AMASA: Beñat Iguaran, Oihana Iguaran, Jokin Etxeberria ANDOAIN: Jon Eskudero, Aritz Eskudero, Jon Beloki TOLOSA: Beñat Azaldegi, Jatsu Ormazabal, Ane Aldalur LARRAUL: Jexux Mari Irazu, Estitxu Eizagirre, Maddi Etxeberria ALTZO: Iker Laso, Iñaki Olano, Iñaki Arreseigor "Arre" ANOETA: Txomin Azpiroz, Oier Urkola, Imanol Irazustabarrena ZIZURKIL: Unai Mendizabal, Jon Ormazabal, Joseba Otaegi Kanporaketak OTSAILAK 14, ALEGIAN: ALEGIA vs BILLABONA (ALEGIKO TALDEA AURRERA) OTSAILAK 15, LARRAULEN: LARRAUL vs ANDOAIN (ANDOAINGO TALDEA AURRERA) OTSAILAK 21, ALTZON: ALTZO vs BERASTEGI (BERASTEGIKO TALDEA AURRERA) MARTXOAK 7, ZIZURKILEN: ZIZURKIL vs ALEGIA MARTXOAK 8, TOLOSAN: TOLOSA vs ANDOAIN MARTXOAK 14, ANOETAN: ANOETA vs BERASTEGI MARTXOAK 15, VILLABONA: VILLABONA vs AMASA
null
cc-by-sa 3.0
aiurri
https://aiurri.eus/eskualdea/1544013886272-harituz-herriarteko-bertsolari-txapelketako-saioak-asteburuan
Aiurri
null
eu
null
null
[ "Gizartea" ]
null
null
2,014
3
5
11
35
null
Pickerington (Ohio) Pickerington Ohioko hiri bat da. Fairfield konderrian kokatua dago. 2010ean biztanle zituen, kilometro koadrotan banatuta.
Pickerington (Ohio)
null
Pickerington Ohioko hiri bat da. Fairfield konderrian kokatua dago. 2010ean biztanle zituen, kilometro koadrotan banatuta.
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=701010
null
null
eu
null
null
null
701,010
105,290
null
null
null
null
null
null
Lehengo zabortegiaren tokian, makina bat zuhaitz berri Aurten ere ez diote huts eginen, Xalto eskolako ikasleek, zuhaitz berriak landatzeko zitari. Datorren asteazkenean eginen dute landaketa pedagogikoa, eskolak eta Goizue­ta­ko Udalak elkarlanean; eta lehengo zabortegia zegoen gunera joanen dira, autobusean. Eskolako 70 haur inguruk hartuko dute parte, eta be­raz, makina bat zuhaitz berri landatuko dituzte, zabortegi zaharraren inguruetan, Go­ros­tingo pistaren sarreran. Landaketa lanak bukatuta, oinez abiatuko dira aldapa behera, herrira bueltan.
Lehengo zabortegiaren tokian, makina bat zuhaitz berri
null
Aurten ere ez diote huts eginen, Xalto eskolako ikasleek, zuhaitz berriak landatzeko zitari. Datorren asteazkenean eginen dute landaketa pedagogikoa, eskolak eta Goizue­ta­ko Udalak elkarlanean; eta lehengo zabortegia zegoen gunera joanen dira, autobusean. Eskolako 70 haur inguruk hartuko dute parte, eta be­raz, makina bat zuhaitz berri landatuko dituzte, zabortegi zaharraren inguruetan, Go­ros­tingo pistaren sarreran. Landaketa lanak bukatuta, oinez abiatuko dira aldapa behera, herrira bueltan.
null
cc-by-sa
kronika
https://kronika.eus/urumea/1570463970701-lehengo-zabortegiaren-tokian-makina-bat-zuhaitz-berri
Kronika - Erredakzioa
null
eu
null
null
[ "Hezkuntza" ]
null
null
2,019
2
16
1
0
null
Urteetako boluntariotza lanari, eskertza diploma Ander Oleaga bermeotarrak hamar urte daramatza boluntario lanak egiten Bermeoko Herri Babesean. Hamarkada batean egindako lanagatik, bariku arratsaldean diploma bat jaso zuen SOS Deiakeko zuzendariaren eskutik.
Urteetako boluntariotza lanari, eskertza diploma
null
Ander Oleaga bermeotarrak hamar urte daramatza boluntario lanak egiten Bermeoko Herri Babesean. Hamarkada batean egindako lanagatik, bariku arratsaldean diploma bat jaso zuen SOS Deiakeko zuzendariaren eskutik.
null
cc-by-nc-nd
busturialdeko-hitza
https://busturialdea.hitza.eus/2021/02/23/urteetako-boluntariotza-lanari-eskertza-diploma/
null
posts
eu
null
[ "Gizartea" ]
null
164,268
null
2,021
2
23
9
23
24
Jean-François Cerquand Jean-François Cerquand (Épinal, 1816ko martxoaren 21a - 1888ko maiatzaren 13a) erudito eta idazle frantziarra izan zen, historian, mitologian eta etnografian aditua. Greziar mitologian aditua, Pauen akademiako inspektorea zela, Zuberoa eta Nafarroa Behereko ikasleei bertoko kondairak biltzea eskatzen zien eta 1874 eta 1883 artean "Bulletin de la Société des Sciences, Lettres et Arts" aldizkariaren lau aleetan argitaratu zituen.
Jean-François Cerquand
null
Jean-François Cerquand (Épinal, 1816ko martxoaren 21a - 1888ko maiatzaren 13a) erudito eta idazle frantziarra izan zen, historian, mitologian eta etnografian aditua. Greziar mitologian aditua, Pauen akademiako inspektorea zela, Zuberoa eta Nafarroa Behereko ikasleei bertoko kondairak biltzea eskatzen zien eta 1874 eta 1883 artean "Bulletin de la Société des Sciences, Lettres et Arts" aldizkariaren lau aleetan argitaratu zituen.
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=125752
null
null
eu
null
null
null
125,752
512
null
null
null
null
null
null
UPNko zinegotzi baten burdindegia kiskali da Barañainen Gaur goizaldean sute batek Barañaingo (Nafarroa) UPNko zinegotzi baten burdindegia kiskali du. Kea arnasteagatik hiru udaltzain eta hamar hilabeteko haur artatu behar izan dituzte. Udaltzain bat eta haurra Nafarroako erietxean daude ospitaleratuta. Vicente Ripa Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariaren hitzetan sutea eragindakoa izan da. Jose Antonio Mendive Barañaingo Udaleko UPNko zinegotziaren burdindegian izan da sutea. Berehala eraikineko 56 etxebizitza hust behar izan dituzte. Hala ere, bizilagun gehienak itzuli dira dagoeneko beren etxeetara. Vicente Ripa Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak azaldu duenez sutea nahita eraginda izan da. Antza denez, goizaldeko 4:30 inguruan burdindegiko erakusleihoa hautsi dute sutea eragin dutenek eta likido sukoia isuri dute. Horrek eragin zuen burdindegia kiskali duen sutea. Espainiako Gobernuaren izenean elkartasuna agertu die Ripak, UPNko zinegotziari eta gainerako kaltetuei. "Nahita eragindako sutea burdindegiko jabearen militantzia politikoarengatik izan bada, gauzatzen ari den prozesurako oztopo garrantzitsua izango litzateke".
UPNko zinegotzi baten burdindegia kiskali da Barañainen
Gaur goizaldean sute batek Barañaingo (Nafarroa) UPNko zinegotzi baten burdindegia kiskali du. Kea arnasteagatik hiru udaltzain eta hamar hilabeteko haur artatu behar izan dituzte. Udaltzain bat eta haurra Nafarroako erietxean daude ospitaleratuta. Vicente Ripa Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariaren hitzetan sutea eragindakoa izan da.
Jose Antonio Mendive Barañaingo Udaleko UPNko zinegotziaren burdindegian izan da sutea. Berehala eraikineko 56 etxebizitza hust behar izan dituzte. Hala ere, bizilagun gehienak itzuli dira dagoeneko beren etxeetara. Vicente Ripa Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak azaldu duenez sutea nahita eraginda izan da. Antza denez, goizaldeko 4:30 inguruan burdindegiko erakusleihoa hautsi dute sutea eragin dutenek eta likido sukoia isuri dute. Horrek eragin zuen burdindegia kiskali duen sutea. Espainiako Gobernuaren izenean elkartasuna agertu die Ripak, UPNko zinegotziari eta gainerako kaltetuei. "Nahita eragindako sutea burdindegiko jabearen militantzia politikoarengatik izan bada, gauzatzen ari den prozesurako oztopo garrantzitsua izango litzateke".
null
cc-by-sa 4.0
berria
https://www.berria.eus/albisteak/14265/upnko-zinegotzi-baten-burdindegia-kiskali-da-barantildeainen.htm
Berria
null
eu
Sutea
[ "Euskal Herria" ]
null
null
null
2,006
4
22
null
null
null
Amezketako Plan Orokorraren aurrerakinen dokumentua, jendaurrean Amezketako Udalbatzak, joan zen uztailaren 26ko ohiko bilkuran, Amezketako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerakin dokumentua jendaurrean jartzeari buruzko onespena eman zuen, 2 hilabetez, eta ebazpen honen iragarkia abuztuaren 8an argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Plan Orokorraren Aurrerakin dokumentua, udal web orrian ikus eta deskargatu daiteke, hirigintza arauak ataleko AHAPO loturan. Udaletxeko idazkaritzan ere paperean dago. Herritarrek, nahi izanez gero, iradokizunak eta alternatibak ere aurkez ditzakete Udaleko errejistroan idatzi bat aurkeztuz, bi hilabeteko epean. Aurrerakin dokumentu honek azken hilabeteetan Partaidetza prozesuko hainbat bileratan amezketarrekin landutako edukiak jasotzen ditu, hirigintzaren ikuspegitik: etorkizuneko Amezketak izango dituen eremu desberdinak, garapen posibleak, ekipamentu publiko edo etxebizitzen kokapen berrien aukerak… Aukera guztiei alternatibak deritzaie eta hurrengo hilabetetan alternatiben aukeraketa erabakiko du Udalak, jasotako iradokizun eta alternatiba desberdinak kontutan hartuta. Era berean, Plan Orokorreko hurrengo faserako balioko dituzten printzipio edo ildo nagusiak ere agertzen dira, etxebizitza, jarduera ekonomiko, landa eremu edo ekipamentu publikoei buruzkoak. Bestetik, Aurrerakin dokumentu honek ingurumen-eraginen ebaluazioa egiten duen hasierako azterketa jasotzen du, aurkezten diren alternatiba desberdinak, ingurumenaren ikuspegitik, ebaluatzen dituena.
Amezketako Plan Orokorraren aurrerakinen dokumentua, jendaurrean
Amezketako Udalbatzak, joan zen uztailaren 26ko ohiko bilkuran, Amezketako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerakin dokumentua jendaurrean jartzeari buruzko onespena eman zuen, 2 hilabetez, eta ebazpen honen iragarkia abuztuaren 8an argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Plan Orokorraren Aurrerakin dokumentua, udal web orrian ikus eta deskargatu daiteke, hirigintza arauak ataleko AHAPO loturan. Udaletxeko idazkaritzan ere paperean dago. Herritarrek, nahi izanez gero, iradokizunak eta alternatibak ere aurkez ditzakete Udaleko errejistroan idatzi bat aurkeztuz, bi hilabeteko epean. Aurrerakin dokumentu honek azken hilabeteetan Partaidetza prozesuko hainbat bileratan amezketarrekin landutako edukiak jasotzen ditu, hirigintzaren ikuspegitik: etorkizuneko Amezketak izango dituen eremu desberdinak, garapen posibleak, ekipamentu publiko edo etxebizitzen kokapen berrien aukerak… Aukera guztiei alternatibak deritzaie eta hurrengo hilabetetan alternatiben aukeraketa erabakiko du Udalak, jasotako iradokizun eta alternatiba desberdinak kontutan hartuta. Era berean, Plan Orokorreko hurrengo faserako balioko dituzten printzipio edo ildo nagusiak ere agertzen dira, etxebizitza, jarduera ekonomiko, landa eremu edo ekipamentu publikoei buruzkoak. Bestetik, Aurrerakin dokumentu honek ingurumen-eraginen ebaluazioa egiten duen hasierako azterketa jasotzen du, aurkezten diren alternatiba desberdinak, ingurumenaren ikuspegitik, ebaluatzen dituena.
null
cc-by-sa 3.0
ataria
https://ataria.eus/amezketa/1533831667983-amezketako-plan-orokorraren-aurrerakinen-dokumentua-jendaurrean
Tolosaldeko Ataria
null
eu
null
null
[ "Gizartea", "Amezketa" ]
null
null
2,018
8
11
9
57
null
Errezilerako errepidea konpondu bitartean, autobusaren ordezko taxi zerbitzua jarri dute Azpeitia eta Errezil arteko errepidea konpondu eta autobus zerbitzua martxan jarri bitartean, taxi zerbitzu berezia jarri du Lurraldebusek. Zerbitzu hori astegunetan, astelehenetik ostiralera, eskainiko dute UK02 (Azkoitia-Azpeitia-Errezil-Bidania-Goiatz-Albiztur-Tolosa) autobus zerbitzuarekin lotura bermatuz. Taxi zerbitzu hori erabili ahal izateko, ordea, aurrez eskaera egin beharko da 900-30 03 40 telefono zenbakira deituta (doako telefonoa da). Eskaera egiteko ordutegia 08:00etatik 20:00etara artekoa da. Goizeko lehen orduko autobusaren ordezko taxi zerbitzua eskatzeko bezperan deitu beharko da, eta bestela autobusa jatorritik irten baino 90 minutu lehenago.
Errezilerako errepidea konpondu bitartean, autobusaren ordezko taxi zerbitzua jarri dute
null
Azpeitia eta Errezil arteko errepidea konpondu eta autobus zerbitzua martxan jarri bitartean, taxi zerbitzu berezia jarri du Lurraldebusek. Zerbitzu hori astegunetan, astelehenetik ostiralera, eskainiko dute UK02 (Azkoitia-Azpeitia-Errezil-Bidania-Goiatz-Albiztur-Tolosa) autobus zerbitzuarekin lotura bermatuz. Taxi zerbitzu hori erabili ahal izateko, ordea, aurrez eskaera egin beharko da 900-30 03 40 telefono zenbakira deituta (doako telefonoa da). Eskaera egiteko ordutegia 08:00etatik 20:00etara artekoa da. Goizeko lehen orduko autobusaren ordezko taxi zerbitzua eskatzeko bezperan deitu beharko da, eta bestela autobusa jatorritik irten baino 90 minutu lehenago.
null
cc-by-nc-nd
urola-kostako-hitza
https://urolakosta.hitza.eus/2019/12/02/errezilerako-errepidea-konpondu-bitartean-autobusaren-ordezko-taxi-zerbitzua-jarri-dute/
null
posts
eu
null
[ "Gizartea" ]
[ "Azpeitia", "Errezil", "Lurraldebus" ]
393,083
null
2,019
12
2
12
37
4
Lehendakariak Twitter bidez jasotako itaunei erantzun die Datozen hauteskundeetarako hautagai ez den arren, Patxi Lopez lehendakariak herritarrek Twitter bidez zein Irekia atariaren bidez egindako galderei erantzun zien atzo iluntzean, Eusko Jaurlaritzaren atari horretan zabaldutako bideoaren bidez. Hona hemen ordu erdiko erantzunetan landutako gai nagusi batzuk: • Euskara. «Beste alor batzuetara bideratutako diru laguntzek jaso dutena baino jaitsiera txikiagoa izan dute euskarari emandako laguntzek», erantzun dio laguntzak gutxitu izanaren arrazoiei buruzko galderari. Jaurlaritzak onartu du iaz laguntza horiek %4,58 eta aurten beste %1,52 txikitu dituela, baina Gipuzkoako eta Bizkaiko aldundiek %20 eta %18 murriztu dituztela. • Langabezia. Galdera gehien izan duen gaiari erantzun orokorrak eman dizkio: «Ahal dugun guztia egiten ari gara; gure obsesioa da». Ekonomia «leunki bada ere» hazten ari dela eta ikerketen arabera langabeziak ere pixkanaka hobera egingo duela adierazi du. • Bildu. Galdera iturri handia izan da. Bildu legezko dela baina demokratikoa dela frogatu behar duela esan du.
Lehendakariak Twitter bidez jasotako itaunei erantzun die
Datozen hauteskundeetarako hautagai ez den arren, Patxi Lopez lehendakariak herritarrek Twitter bidez zein Irekia atariaren bidez egindako galderei erantzun zien atzo iluntzean, Eusko Jaurlaritzaren atari horretan zabaldutako bideoaren bidez. Hona hemen ordu erdiko erantzunetan landutako gai nagusi batzuk: • Euskara. «Beste alor batzuetara bideratutako diru laguntzek jaso dutena baino jaitsiera txikiagoa izan dute euskarari emandako laguntzek», erantzun dio laguntzak gutxitu izanaren arrazoiei buruzko galderari. Jaurlaritzak onartu du iaz laguntza horiek %4,58 eta aurten beste %1,52 txikitu dituela, baina Gipuzkoako eta Bizkaiko aldundiek %20 eta %18 murriztu dituztela. • Langabezia. Galdera gehien izan duen gaiari erantzun orokorrak eman dizkio: «Ahal dugun guztia egiten ari gara; gure obsesioa da». Ekonomia «leunki bada ere» hazten ari dela eta ikerketen arabera langabeziak ere pixkanaka hobera egingo duela adierazi du. • Bildu. Galdera iturri handia izan da. Bildu legezko dela baina demokratikoa dela frogatu behar duela esan du.
null
cc-by-sa 4.0
berria
https://www.berria.eus/paperekoa/5001552/006/003/2011-05-11/lehendakariak-twitter-bidez-jasotako-itaunei-erantzun-die.htm
Berria
null
eu
Udal eta foru hauteskundeak. Alderdien kanpaina
[ "Politika" ]
null
null
null
2,011
5
11
null
null
null
Puigdemontek, 155.a gaitzetsi, eta lanean jarraitzeko eskatu du Astelehenarekin, Kataluniako Gobernuaren inguruko lehia dator: kargugabetutako politikari eta funtzionario batzuek lanera joateko asmoa dute. Traperok onartu egin du bere kontrako neurria Atzo, ostiraleko tentsio eta ospakizunen biharamunak argitu zuenean, ez zegoen oso garbi Katalunia errepublika independente bat den edo estatuak hankamoztutako autonomia bat. Independentzia aldarrikatuta —Kataluniako Parlamentuak onartutako ebazpen baten arabera— eta gobernua eta legebiltzarra kargugabetuta —Espainiako Estatuko aldizkari ofizialaren arabera—, aginte lausoko asteburua iritsi da: bihartik aurrera hasiko da, ziurrenik, indar lehia, Espainiako Justizia erakundeak martxan ipini eta Madrilgo gobernuak bere buruari emandako boterea indarrean jartzen duenean. Denera, Kataluniako 140 kargudun baino gehiago kaleratu ditu Mariano Rajoyk; tartean, gobernuko kontseilari guztiak eta haien lantaldeak. Atzo goizaldean, egunkariak jada kioskoetara bidean eta herritarrak lo zeudela, hainbat izen erantsi zizkion 155.aren biktimen zerrenda luzeari; tartean, Josep Lluis Trapero mossoen buruarena. Katalanek bi aukera dauzkate orain: Madrilen aginduari men egitea, edo astelehenetik aurrera gobernuan lanean jarraitzea. Carles Puigdemont presidenteak bigarren aukeraren aldeko hautua eszenifikatu zuen atzo eguerdian, Gironatik egindako adierazpen instituzional laburrean: ohartarazi zuen Kataluniako Parlamentua dela «presidenteak izendatu edo kargugabetu ditzakeen bakarra», eta Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua aplikatzea «herritarrek hautetsontzietan adierazitako borondatearen aurkakoa» dela. Espekulazioak Aski espekulazio eragin zituen presidentearen bat-bateko agerraldiak. Nork edo nork atzerapausoren bat susmatuko zuen, akaso; Rajoyk iragarritako hauteskundeei konpetentzia egingo zien beste deialdi bat, beharbada. Atxilotua izateko arriskuagatik, agerraldia erbestetik grabatuko zuela zioenik ere bazen. Izan ere, Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak prest dauka Puigdemonten eta haren gobernuko kideen aurkako kereila, sedizioa, errebelioa, prebarikazioa, desobedientzia eta diru publikoa oker erabiltzea leporatuta; euren karguari eusten badiote, funtzioak ebastea ere egotz diezaieke. Puigdemontek, ordea, ez du izu arrastorik erakutsi, eta bere jaioterriko jatetxe baten ataritik —ez Generalitateko Jauregitik— adierazi du «egonkortasuna eta lasaitasuna» bermatzeko lan egingo duela bere gobernuak, «herrialde libreago» eta «gizarte parekide eta justuago bat bermatzeko». Pazientzia eskatu die Kataluniako herritarrei, 155. artikuluari «oposizio demokratikoa» egiteko, indarkeriarik gabe: «Lehenbiziko ordu hauetan, zuek guztiok, herritarrok, ulertu duzue hasi dugun etapa hau konpromiso baketsu eta nekaezin batekin defendatu behar dugula aurrerantzean ere». Datozen egunotan egoera asko gaiztotu daitekeela dakien presidente baten ardurazko hitzak izan dira. Normaltasunik ez baitago uneotan Katalunian. Ostiraleko adierazpenaren ondotik, erruz heldu dira nazioartetik gaitzespen adierazpenak; kasu onenetan, «elkarrizketaren bidezko konponbidea» eskatu dute beste herrialdeek. Herritarren babes zabalarekin bai, baina bakarrik, azpiegitura hauskorrekin eta amorrarazitako estatu bat parez pare daukala hasi da oinez Kataluniako Errepublika. Egoera horretan, denek ez dute erreakzionatu Puigdemonten antzera: Traperok men egin dio Madrilen kargugabetzeari. «Tristuraz» idatzitako gutun baten bidez eman du bere agurraren berri. Espainiako Gobernuak haren ondokoa, Ferran Lopez, izendatu du mossoen maior. Polizia erakundearen egitura bere horretan utziko duela iragarri du hark: «Orain arte erakutsitako profesionaltasun eta leialtasun berarekin lan egiteko eskatzen dizuet». Hurrengo urratsak Hitzek baino, ekintzek frogatuko dute orain nork goberna dezakeen Katalunia, eta zein baliabideren bidez. Puigdemonten kontseilariek hainbat hartu-eman izan dituzte egunotan, eta ostiralean errepublikako gobernuaren lehenbiziko bilera eszenifikatu zuten; Kataluniako hedabideen arabera, astelehenean lanera joateko jarrera nagusitu zen bileran, baina hartu zuten erabaki formal bakarra Santi Vila kontseilari ohiaren saila Josep Rullen esku uztea izan zen. Hark atzo azpiegituretako esleipen batzuen berri eman zuen Twitterren, «jarraitzen dugu» traolarekin. Oriol Junqueras presidenteordeak ere «lasaitasuna, umiltasuna eta errespetua» eskatu ditu: «Ohar gaitezen zailtasun handiak ipini eta ipiniko dizkigutela». Baina, horrez gain, gobernuak ez du iragarri oraindik zeintzuk izango diren bere hurrengo urratsak. Teorian, independentzia adierazpenak Trantsiziorako Legea indarrean sartzera behartuko luke, eta beste hainbat neurri hartzera: nazionalitate katalanerako agiriak sortu, administrazioa eta legeak egokitu, Auzitegi Konstituzionalak indargabetutako arauak berreskuratu, errepublikaren aitorpena bultzatu, banku zentral bat sortu, eta zergak, gizarte segurantza, aduanak eta katastroa kontrolatu, besteak beste. Finean, Espainiako Gobernuak interbentzio bidez eskainiko duen administrazioarekin lehiatzeko gai den sistema bat eraiki behar du Kataluniakoak; ez da lan samurra izango. Epe laburra du, gainera, horretarako. Rajoyk iragarri du ahal den goizen deituko duela hauteskunde autonomikoetara: abenduaren 21erako. Orain, alderdi independentistek erabaki beharko dute aurkeztu edo ez; alegia, Espainiatik ezarritako legea onartzen duten —parlamentu autonomiko batean gehiengo independentista baten alde lehiatuz— edo ez —unionistaz osatutako legebiltzar bat osa dadin utziz—. Egutegi estua dute horretarako: koalizioak azaroaren 7rako erregistratu behar dira; alderdiak, 18rako; eta hautagaiak, 27rako. Kanpaina hemendik sei aste eskasera hasiko litzateke. Eta hori guztia, Madrilen neurri errepresiboek ez badiete fisikoki jarduna eragozten. Aliantzen aukera 155. artikuluaren testuinguruak, ordea, aliantza sendoagoak osatzeko aukera ere ematen du. Ezker ez-independentista ere asaldatu da; Albano-Dante Fachin Podemeko eledunak, esate baterako, «urriaren 1eko espirituarekiko» traiziotzat jo du bozetara «modu arruntean» aurkeztea, «estrategia bateraturik gabe». Salbuespen egoeran legea alde izanik ere, Madrilek irabazteko dauka legitimitatearen inguruko eztabaida Katalunian. Eta hori datozen asteotan ebatziko da.
Puigdemontek, 155.a gaitzetsi, eta lanean jarraitzeko eskatu du
Astelehenarekin, Kataluniako Gobernuaren inguruko lehia dator: kargugabetutako politikari eta funtzionario batzuek lanera joateko asmoa dute. Traperok onartu egin du bere kontrako neurria
Atzo, ostiraleko tentsio eta ospakizunen biharamunak argitu zuenean, ez zegoen oso garbi Katalunia errepublika independente bat den edo estatuak hankamoztutako autonomia bat. Independentzia aldarrikatuta —Kataluniako Parlamentuak onartutako ebazpen baten arabera— eta gobernua eta legebiltzarra kargugabetuta —Espainiako Estatuko aldizkari ofizialaren arabera—, aginte lausoko asteburua iritsi da: bihartik aurrera hasiko da, ziurrenik, indar lehia, Espainiako Justizia erakundeak martxan ipini eta Madrilgo gobernuak bere buruari emandako boterea indarrean jartzen duenean. Denera, Kataluniako 140 kargudun baino gehiago kaleratu ditu Mariano Rajoyk; tartean, gobernuko kontseilari guztiak eta haien lantaldeak. Atzo goizaldean, egunkariak jada kioskoetara bidean eta herritarrak lo zeudela, hainbat izen erantsi zizkion 155.aren biktimen zerrenda luzeari; tartean, Josep Lluis Trapero mossoen buruarena. Katalanek bi aukera dauzkate orain: Madrilen aginduari men egitea, edo astelehenetik aurrera gobernuan lanean jarraitzea. Carles Puigdemont presidenteak bigarren aukeraren aldeko hautua eszenifikatu zuen atzo eguerdian, Gironatik egindako adierazpen instituzional laburrean: ohartarazi zuen Kataluniako Parlamentua dela «presidenteak izendatu edo kargugabetu ditzakeen bakarra», eta Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua aplikatzea «herritarrek hautetsontzietan adierazitako borondatearen aurkakoa» dela. Espekulazioak Aski espekulazio eragin zituen presidentearen bat-bateko agerraldiak. Nork edo nork atzerapausoren bat susmatuko zuen, akaso; Rajoyk iragarritako hauteskundeei konpetentzia egingo zien beste deialdi bat, beharbada. Atxilotua izateko arriskuagatik, agerraldia erbestetik grabatuko zuela zioenik ere bazen. Izan ere, Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak prest dauka Puigdemonten eta haren gobernuko kideen aurkako kereila, sedizioa, errebelioa, prebarikazioa, desobedientzia eta diru publikoa oker erabiltzea leporatuta; euren karguari eusten badiote, funtzioak ebastea ere egotz diezaieke. Puigdemontek, ordea, ez du izu arrastorik erakutsi, eta bere jaioterriko jatetxe baten ataritik —ez Generalitateko Jauregitik— adierazi du «egonkortasuna eta lasaitasuna» bermatzeko lan egingo duela bere gobernuak, «herrialde libreago» eta «gizarte parekide eta justuago bat bermatzeko». Pazientzia eskatu die Kataluniako herritarrei, 155. artikuluari «oposizio demokratikoa» egiteko, indarkeriarik gabe: «Lehenbiziko ordu hauetan, zuek guztiok, herritarrok, ulertu duzue hasi dugun etapa hau konpromiso baketsu eta nekaezin batekin defendatu behar dugula aurrerantzean ere». Datozen egunotan egoera asko gaiztotu daitekeela dakien presidente baten ardurazko hitzak izan dira. Normaltasunik ez baitago uneotan Katalunian. Ostiraleko adierazpenaren ondotik, erruz heldu dira nazioartetik gaitzespen adierazpenak; kasu onenetan, «elkarrizketaren bidezko konponbidea» eskatu dute beste herrialdeek. Herritarren babes zabalarekin bai, baina bakarrik, azpiegitura hauskorrekin eta amorrarazitako estatu bat parez pare daukala hasi da oinez Kataluniako Errepublika. Egoera horretan, denek ez dute erreakzionatu Puigdemonten antzera: Traperok men egin dio Madrilen kargugabetzeari. «Tristuraz» idatzitako gutun baten bidez eman du bere agurraren berri. Espainiako Gobernuak haren ondokoa, Ferran Lopez, izendatu du mossoen maior. Polizia erakundearen egitura bere horretan utziko duela iragarri du hark: «Orain arte erakutsitako profesionaltasun eta leialtasun berarekin lan egiteko eskatzen dizuet». Hurrengo urratsak Hitzek baino, ekintzek frogatuko dute orain nork goberna dezakeen Katalunia, eta zein baliabideren bidez. Puigdemonten kontseilariek hainbat hartu-eman izan dituzte egunotan, eta ostiralean errepublikako gobernuaren lehenbiziko bilera eszenifikatu zuten; Kataluniako hedabideen arabera, astelehenean lanera joateko jarrera nagusitu zen bileran, baina hartu zuten erabaki formal bakarra Santi Vila kontseilari ohiaren saila Josep Rullen esku uztea izan zen. Hark atzo azpiegituretako esleipen batzuen berri eman zuen Twitterren, «jarraitzen dugu» traolarekin. Oriol Junqueras presidenteordeak ere «lasaitasuna, umiltasuna eta errespetua» eskatu ditu: «Ohar gaitezen zailtasun handiak ipini eta ipiniko dizkigutela». Baina, horrez gain, gobernuak ez du iragarri oraindik zeintzuk izango diren bere hurrengo urratsak. Teorian, independentzia adierazpenak Trantsiziorako Legea indarrean sartzera behartuko luke, eta beste hainbat neurri hartzera: nazionalitate katalanerako agiriak sortu, administrazioa eta legeak egokitu, Auzitegi Konstituzionalak indargabetutako arauak berreskuratu, errepublikaren aitorpena bultzatu, banku zentral bat sortu, eta zergak, gizarte segurantza, aduanak eta katastroa kontrolatu, besteak beste. Finean, Espainiako Gobernuak interbentzio bidez eskainiko duen administrazioarekin lehiatzeko gai den sistema bat eraiki behar du Kataluniakoak; ez da lan samurra izango. Epe laburra du, gainera, horretarako. Rajoyk iragarri du ahal den goizen deituko duela hauteskunde autonomikoetara: abenduaren 21erako. Orain, alderdi independentistek erabaki beharko dute aurkeztu edo ez; alegia, Espainiatik ezarritako legea onartzen duten —parlamentu autonomiko batean gehiengo independentista baten alde lehiatuz— edo ez —unionistaz osatutako legebiltzar bat osa dadin utziz—. Egutegi estua dute horretarako: koalizioak azaroaren 7rako erregistratu behar dira; alderdiak, 18rako; eta hautagaiak, 27rako. Kanpaina hemendik sei aste eskasera hasiko litzateke. Eta hori guztia, Madrilen neurri errepresiboek ez badiete fisikoki jarduna eragozten. Aliantzen aukera 155. artikuluaren testuinguruak, ordea, aliantza sendoagoak osatzeko aukera ere ematen du. Ezker ez-independentista ere asaldatu da; Albano-Dante Fachin Podemeko eledunak, esate baterako, «urriaren 1eko espirituarekiko» traiziotzat jo du bozetara «modu arruntean» aurkeztea, «estrategia bateraturik gabe». Salbuespen egoeran legea alde izanik ere, Madrilek irabazteko dauka legitimitatearen inguruko eztabaida Katalunian. Eta hori datozen asteotan ebatziko da.
null
cc-by-sa 4.0
berria
https://www.berria.eus/paperekoa/1842/002/001/2017-10-29/puigdemontek-155a-gaitzetsi-eta-lanean-jarraitzeko-eskatu-du.htm
Samara_Velte
null
eu
Katalunia
[ "Mundua" ]
null
null
null
2,017
10
29
null
null
null
Gizon bat atxilotu dute Iruñean, aitaginarreba hiltzea leporatuta Igandean gertatu zen erasoa, baina gaur eramango dute ustezko hiltzailea epailearen aurrera
Gizon bat atxilotu dute Iruñean, aitaginarreba hiltzea leporatuta
Igandean gertatu zen erasoa, baina gaur eramango dute ustezko hiltzailea epailearen aurrera
null
cc-by-sa 4.0
berria
https://www.berria.eus/albisteak/155321/gizon-bat-atxilotu-dute-irunean-aitaginarreba-hiltzea-leporatuta.htm
Ane_Lamarka_Etxeberria
null
eu
null
[ "Gizartea" ]
null
null
null
2,018
8
7
null
null
null
Museoen eguna ospatzeko jarduerak izango dira Museoen nazioarteko eguna da gaur, eta, hori dela eta, Busturialdeko museotan hamaika jarduera antolatu dituzte. Bermeoko Arrantzale Museoak geurko prestatu du egitaraua: Mikel Eskauriazaren liburu aurkezpena, eta museorako doanekoa sarrera. Besteak beste, Gernika-Lumoko Bakearen Museora eta Kortezubiko Santimamiñera sartzea doanekoa izango da zapatuan eta domekan, eta baita Gernikako Euskal Herria Museora zapatuan. Doaneko sarrerez gain, bisita gidatuak eta familientzako tailerra izango dira aukeran Bakearen Museoan, eta antzerako tailerra eta hitzaldi eta dastaketa, aldiz, Euskal Herria Museoan. Santimamiñn bisita gidatu bereziak egingo dituzte, eta baita Silex lanketa erakustaldia. Gernika-lumo Bakearen Museoa. – Zapatuan: 10:00etatik 19:00etara, sarrera doan; 13:00etan, bisita gidatua erakusketa iraunkorretik. – Domekan: 10:00etatik 19:00etara, sarrera doan; 11:30etik 13:30era, familientzat tailerra; 13:00etan, bisita gidatua erakusketa iraunkorretik. Euskal Herria Museoa. – Zapatuan: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 00:00etara, sarrera doanik; 16:30etik 18:00etara, familientzako tailerra museoko lorategian; 19:00etatik 00:00etara, Sagarra hitzaldia eta dastaketa. Salneurria:?8 euro. Ezinbestekoa tiketak aurretiaz erostea. Kortezubi (Santimamiñe). – Zapatuan eta domekan:?sarrera doan. – Zapatuan: 20:00etan, Silex lanketa erakustaldia eta lastargiekin gaueko bisita gidatua. – Domekan: 11:30ean eta 12:00etan, karakterizatutako bisita gidatua.
Museoen eguna ospatzeko jarduerak izango dira
null
Museoen nazioarteko eguna da gaur, eta, hori dela eta, Busturialdeko museotan hamaika jarduera antolatu dituzte. Bermeoko Arrantzale Museoak geurko prestatu du egitaraua: Mikel Eskauriazaren liburu aurkezpena, eta museorako doanekoa sarrera. Besteak beste, Gernika-Lumoko Bakearen Museora eta Kortezubiko Santimamiñera sartzea doanekoa izango da zapatuan eta domekan, eta baita Gernikako Euskal Herria Museora zapatuan. Doaneko sarrerez gain, bisita gidatuak eta familientzako tailerra izango dira aukeran Bakearen Museoan, eta antzerako tailerra eta hitzaldi eta dastaketa, aldiz, Euskal Herria Museoan. Santimamiñn bisita gidatu bereziak egingo dituzte, eta baita Silex lanketa erakustaldia. Gernika-lumo Bakearen Museoa. – Zapatuan: 10:00etatik 19:00etara, sarrera doan; 13:00etan, bisita gidatua erakusketa iraunkorretik. – Domekan: 10:00etatik 19:00etara, sarrera doan; 11:30etik 13:30era, familientzat tailerra; 13:00etan, bisita gidatua erakusketa iraunkorretik. Euskal Herria Museoa. – Zapatuan: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 00:00etara, sarrera doanik; 16:30etik 18:00etara, familientzako tailerra museoko lorategian; 19:00etatik 00:00etara, Sagarra hitzaldia eta dastaketa. Salneurria:?8 euro. Ezinbestekoa tiketak aurretiaz erostea. Kortezubi (Santimamiñe). – Zapatuan eta domekan:?sarrera doan. – Zapatuan: 20:00etan, Silex lanketa erakustaldia eta lastargiekin gaueko bisita gidatua. – Domekan: 11:30ean eta 12:00etan, karakterizatutako bisita gidatua.
null
cc-by-nc-nd
busturialdeko-hitza
https://busturialdea.hitza.eus/2017/05/18/museoen-eguna-ospatzeko-jarduerak-izango-dira/
null
posts
eu
null
[ "Gizartea" ]
null
112,870
null
2,017
5
18
16
2
59
Kensington (Kalifornia) Kensington Ameriketako Estatu Batuetako erroldak esleitutako leku bat da. Contra Costa konderrian kokatuta dago, Kalifornia estatuan. biztanle ditu, kilometro koadroko azaleran banatuta.
Kensington (Kalifornia)
null
Kensington Ameriketako Estatu Batuetako erroldak esleitutako leku bat da. Contra Costa konderrian kokatuta dago, Kalifornia estatuan. biztanle ditu, kilometro koadroko azaleran banatuta.
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=864361
null
null
eu
null
null
null
864,361
105,290
null
null
null
null
null
null
Europako sortzaileen arteko elkarlana eragitea da Basque Xpeditionen asmoa Donostia 2016k sustatuta, 25 artistak parte hartuko dute Corners proiektuaren bosgarren espedizioan. Bideoa: Iñaki Perurena, azalpenak ematen. Intercult elkarteak hauspotutako egitasmoa da Corners of Europe, eta haren asmoa da "Europako txokoetako" sortzaileak harremanetan jartzea, eta hainbat jatorri eta diziplinatako artisten arteko lankidetza proiektuak bultzatzea. Talde espedizioak egiten ditu horretarako, eta plataformako kidea izaki, Donostia 2016 bulegoak Basque Xpedition prestatu du. Hartara, 25 artistak parte hartuko dute hilaren 18ra bitartean antolatutako jardueretan. Horietako bost Euskal Herrikoak dira: Borja Ruiz, Juan Aizpitarte, Ixone Ormaetxe, Beatriz Txurruka eta Asier Zabaleta. Donostia 2016z gain, beste zortzi bazkide ditu Cornersek: Umea 2014ko Kultur Hiriburua (Suedia), Gdansk (Polonia), Ljubliana (Eslovenia), Pogon, Zagreb eta Rijeka (Kroazia), Belfast (Irlanda) eta Bradford (Ingalaterra). " Europa erdiguneko toki hegemoniko horiek guregana erakartzea eta gurea Europan erakustea" . Horixe da plataformaren helburua, Chris Torch zuzendari eta komisarioaren ustez. "Beste ikuspegi bat proposatu nahi dugu". Horretarako, bi asteko espedizioak antolatzen dituzte, eta horietan, artistek ez ezik, soziologoek, arkitektoek eta zientzialariek ere parte har dezakete, besteak beste, Torchen esanetan. Orain arte lau egin dituzte: Eskandinavian, Balkanetan, Kaukason eta Europako ekialdean. Bosgarrena da Basque Xpedition, eta hurrengoa Irlandak hartuko du, apirilean. Espedizio horietan sortzen diren lanak bazkideek antolatutako ekitaldietan aurkezten dira. Hartara, aurreko espedizioetan eraturiko pieza batzuk egongo dira ikusgai Umearen kultur hiriburutzaren inaugurazio ekitaldian, datorren urtarrilean. Egunotako lankidetzaren ondorioz sortuko diren piezak, berriz, Exodos jaialdian erakutsiko dituzte, ekainean, Ljublianan. Torchek pentsatzen du espedizio horietan "egoera hauskor batean" kokatzen dituztela artistak, eta beste era batean jokatzen dutela horregatik. "Ez gara joaten kultura kontsumitzen den ohiko tokietara. Beste eremu batzuk bilatzen ditugu, beste jende bat. Eta haiei galdetzen zaie: 'Zer da artea zuretzat?'". Iker Tolosa Donostia 2016ko kideak prestatu du espedizioaren egitaraua, eta «topikoetatik ihes egiten» ahalegindu da. "Hemengo errealitate soziala, kulturala eta politikoa gertutik ezagutzeko aukera eskainiko dugu, hori sorkuntzarako akuilu izan daitekeelakoan". Ekintzek hiru ardatz izango dituzte. Batetik, indarkeria politikoak sortutako zauriak kontuan hartuta, euskal herritarrek etorkizunari nola aurre egiten dioten azaldu nahi dute. Bestetik, euskara gertutik ezagutzeko parada eman nahi zaie parte hartzaileei. Eta, azkenik, aktibismoak zer rol jokatzen duen erakuts dezaketen esperientzien berri emango zaie artistei.
Europako sortzaileen arteko elkarlana eragitea da Basque Xpeditionen asmoa
Donostia 2016k sustatuta, 25 artistak parte hartuko dute Corners proiektuaren bosgarren espedizioan. Bideoa: Iñaki Perurena, azalpenak ematen.
Intercult elkarteak hauspotutako egitasmoa da Corners of Europe, eta haren asmoa da "Europako txokoetako" sortzaileak harremanetan jartzea, eta hainbat jatorri eta diziplinatako artisten arteko lankidetza proiektuak bultzatzea. Talde espedizioak egiten ditu horretarako, eta plataformako kidea izaki, Donostia 2016 bulegoak Basque Xpedition prestatu du. Hartara, 25 artistak parte hartuko dute hilaren 18ra bitartean antolatutako jardueretan. Horietako bost Euskal Herrikoak dira: Borja Ruiz, Juan Aizpitarte, Ixone Ormaetxe, Beatriz Txurruka eta Asier Zabaleta. Donostia 2016z gain, beste zortzi bazkide ditu Cornersek: Umea 2014ko Kultur Hiriburua (Suedia), Gdansk (Polonia), Ljubliana (Eslovenia), Pogon, Zagreb eta Rijeka (Kroazia), Belfast (Irlanda) eta Bradford (Ingalaterra). " Europa erdiguneko toki hegemoniko horiek guregana erakartzea eta gurea Europan erakustea" . Horixe da plataformaren helburua, Chris Torch zuzendari eta komisarioaren ustez. "Beste ikuspegi bat proposatu nahi dugu". Horretarako, bi asteko espedizioak antolatzen dituzte, eta horietan, artistek ez ezik, soziologoek, arkitektoek eta zientzialariek ere parte har dezakete, besteak beste, Torchen esanetan. Orain arte lau egin dituzte: Eskandinavian, Balkanetan, Kaukason eta Europako ekialdean. Bosgarrena da Basque Xpedition, eta hurrengoa Irlandak hartuko du, apirilean. Espedizio horietan sortzen diren lanak bazkideek antolatutako ekitaldietan aurkezten dira. Hartara, aurreko espedizioetan eraturiko pieza batzuk egongo dira ikusgai Umearen kultur hiriburutzaren inaugurazio ekitaldian, datorren urtarrilean. Egunotako lankidetzaren ondorioz sortuko diren piezak, berriz, Exodos jaialdian erakutsiko dituzte, ekainean, Ljublianan. Torchek pentsatzen du espedizio horietan "egoera hauskor batean" kokatzen dituztela artistak, eta beste era batean jokatzen dutela horregatik. "Ez gara joaten kultura kontsumitzen den ohiko tokietara. Beste eremu batzuk bilatzen ditugu, beste jende bat. Eta haiei galdetzen zaie: 'Zer da artea zuretzat?'". Iker Tolosa Donostia 2016ko kideak prestatu du espedizioaren egitaraua, eta «topikoetatik ihes egiten» ahalegindu da. "Hemengo errealitate soziala, kulturala eta politikoa gertutik ezagutzeko aukera eskainiko dugu, hori sorkuntzarako akuilu izan daitekeelakoan". Ekintzek hiru ardatz izango dituzte. Batetik, indarkeria politikoak sortutako zauriak kontuan hartuta, euskal herritarrek etorkizunari nola aurre egiten dioten azaldu nahi dute. Bestetik, euskara gertutik ezagutzeko parada eman nahi zaie parte hartzaileei. Eta, azkenik, aktibismoak zer rol jokatzen duen erakuts dezaketen esperientzien berri emango zaie artistei.
null
cc-by-sa 4.0
berria
https://www.berria.eus/albisteak/84497/europako-sortzaileen-arteko-elkarlana-eragitea-da-basque-xpeditionen-asmoa.htm
Igor_Susaeta
null
eu
Kultura
[ "Kultura" ]
null
null
null
2,013
10
8
null
null
null
Sengoku aro
Sengoku aro
null
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=48596
null
null
eu
null
null
null
48,596
6,327
null
null
null
null
null
null
Jazarpenaren harresia Bihar hamar urte dira Jokin Zeberiok bere buruaz beste egin zuela. Jazarpena jasaten zuen eskolan. Kasuak etenik gabeak dira.
Jazarpenaren harresia
Bihar hamar urte dira Jokin Zeberiok bere buruaz beste egin zuela. Jazarpena jasaten zuen eskolan. Kasuak etenik gabeak dira.
null
cc-by-sa 4.0
berria
https://www.berria.eus/albisteak/95909/jazarpenaren-harresia.htm
Garikoitz_Goikoetxea
null
eu
Eskolako jazarpena
[ "Gizartea" ]
null
null
null
2,014
9
20
null
null
null
Gaurtik aurrera, modu presentzialean egin beharko da haurreskolako izen ematea Internet bidez izena emateko epea gaur amaituko da. Aurrez aurre eskaera egin nahi duenak, aldiz, ekainak 8ra arte izango du horretarako aukera. COVID-19ak sortutako egoeraren ondorioz, aldatu egin dute 2020-2021 ikasturteko Zarauzko Haurreskolako izen emate epea. Hain zuzen ere, maiatzaren 25etik ekainaren 1era bitartean Internet bidez egin behar izan dute herritarrek eskaera, baina gaurtik ekainaren 8ra bitartean aurrez aurre eman beharko dute izena herritarrek, Indaegi kaleko 1 zenbakian. Gaurtik aurrera, gainera, informazioa eskuratu nahi duenak horretarako aukera izango du haurreskolan bertan 9:30etatik 13:00etara. 943-83 59 19 telefonora deituta edo zarautz.zarautz@haurreskolak.eus helbidera idatzita ere eska daiteke informazioa.
Gaurtik aurrera, modu presentzialean egin beharko da haurreskolako izen ematea
Internet bidez izena emateko epea gaur amaituko da. Aurrez aurre eskaera egin nahi duenak, aldiz, ekainak 8ra arte izango du horretarako aukera.
COVID-19ak sortutako egoeraren ondorioz, aldatu egin dute 2020-2021 ikasturteko Zarauzko Haurreskolako izen emate epea. Hain zuzen ere, maiatzaren 25etik ekainaren 1era bitartean Internet bidez egin behar izan dute herritarrek eskaera, baina gaurtik ekainaren 8ra bitartean aurrez aurre eman beharko dute izena herritarrek, Indaegi kaleko 1 zenbakian. Gaurtik aurrera, gainera, informazioa eskuratu nahi duenak horretarako aukera izango du haurreskolan bertan 9:30etatik 13:00etara. 943-83 59 19 telefonora deituta edo zarautz.zarautz@haurreskolak.eus helbidera idatzita ere eska daiteke informazioa.
null
cc-by-sa 3.0
zarauzkohitza
https://zarauzkohitza.eus/zarautz/1591019835607-gaurtik-aurrera-modu-presentzialean-egin-beharko-da-haurreskolako-izen-ematea
Zarauzko hitza
null
eu
null
null
[ "Hezkuntza" ]
null
null
2,020
6
1
15
30
null
Harresiak ez dira denentzat berdinak Mugak Zabalduz karabanak Bilboko Portuan bukatu du bere ibilbidea. Hantxe salatu dute portutik Saudi Arabiara armak erraztasunez bidali direla, baina pertsonen migrazioa galarazteko harresi bat eraiki dutela.
Harresiak ez dira denentzat berdinak
Mugak Zabalduz karabanak Bilboko Portuan bukatu du bere ibilbidea. Hantxe salatu dute portutik Saudi Arabiara armak erraztasunez bidali direla, baina pertsonen migrazioa galarazteko harresi bat eraiki dutela.
null
cc-by-sa 4.0
berria
https://www.berria.eus/albisteak/151461/harresiak-ez-dira-denentzat-berdinak.htm
Asier_Arrate_Iruskieta
null
eu
null
[ "Gizartea" ]
null
null
null
2,018
5
1
null
null
null
Arrietakua jauregia doan bisitatzeko aukera egongo da MUTRIKU // Antonio de Gaztañetak eraikitako Arrietakua jauregia bisitatzeko aukera izango dute herritarrek, zapatuan, 11:30etik aurrera. Turismo bulegoak zehaztu du bisita doakoa eta euskaraz izango dela. Bisitan parte hartu ahal izateko beharrezkoa da izena ematea, www.geoparkea.eus webgunean. Barroko estiloko eraikina eta barruan gordetzen diren altxor guztiak ikusi ahal izango dituzte bisitariek.
Arrietakua jauregia doan bisitatzeko aukera egongo da
null
MUTRIKU // Antonio de Gaztañetak eraikitako Arrietakua jauregia bisitatzeko aukera izango dute herritarrek, zapatuan, 11:30etik aurrera. Turismo bulegoak zehaztu du bisita doakoa eta euskaraz izango dela. Bisitan parte hartu ahal izateko beharrezkoa da izena ematea, www.geoparkea.eus webgunean. Barroko estiloko eraikina eta barruan gordetzen diren altxor guztiak ikusi ahal izango dituzte bisitariek.
null
cc-by-nc-nd
lea-artibai-eta-mutrikuko-hitza
https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2018/12/13/arrietakua-jauregia-doan-bisitatzeko-aukera-egongo-da-2/
null
posts
eu
null
[ "Ekonomia" ]
null
157,943
null
2,018
12
13
0
0
0
Prekaritatea etekinen truke Enpresa publikoek eta pribatuek kostuak merkatzeko erarik eraginkorrenetako bat bihurtu dira azpikontratak. Hori, ordea, beharginen lan baldintzen truke izan ohi da, eta prekaritatea bultzatzen du. Azpikontratazioak gero eta ugariagoak dira Euskal Herriko enpresetan. LABeko Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiboko arduradun Xabier Ugartemendiaren esanetan, horiek helburu garbia dute: «lan baldintzak kaskartuz, etekinak handitzea». Bat dator Mari Cruz Elkoro ere, ELAko Zerbitzuak federazioko idazkari nagusia. Haren ustez, ordea, «prekaritate handiagoa dakarren fenomeno berri bat» iritsi da: zerbitzuak kanpora ateratzea. Ugartemendiak uste du prozesu bat gertatu dela: «Lehenik, enpresen jarduera osagarriak kanporatuz, oinarrizkoak kanpora atera arte». Prozesu horren aitzindaritzat arlo publikoa jo du LABeko kideak. Izan ere, besteak beste, zahar etxeak, garbiketa, jangelak... kanpora atera ditu administrazioak. Enpresek eta administrazioak zerbitzuetan murrizketak egiteko jo ohi dute azpikontratetara. Askotan, Elkororen esanetan, lan beragatik ia erdia irabazten dute langileek. Soldataz harago, lan ordu eta jardunaldi partzial gehiago dituztela gehitu du Ugartemendiak: «Lan istripu gehienak ere azpikontratetan gertatzen dira». Zerbitzu edo jarduerak kanpora ateratzeko hainbat era daude: ABLE aldi baterako laneko enpresak, azpikontrata arruntak, outsourcing-ak, zerbitzu enpresak, enplegu zerbitzu bereziak eta azpikontrata kateak. Ugartemendiarentzat, denek modus operandi bera dute: «lan baldintza kaskarragoak, etekinak areagotzeko». Egun, outsourcing enpresek hartu dute indar. Elkororen iritziz, horiek ABLEen oinordeko dira, haiek erregulatu izanaren ondorio. Adibidetzat jarri ditu Adecco eta Manpower, ABLE zerbitzua eskaintzen zutenak, eta egun outsourcing enpresa garrantzitsuenetako bi. Azpikontraten artean indar hartu dute zerbitzu anitzeko enpresek, hau da, sektore zehatz batean espezializatu gabeek. Esaterako, Santurtziko (Bizkaia) etxez etxeko laguntza zerbitzua OHL garbiketa enpresaren esku dago. Horren atzean hitzarmenetatik ihes egiteko asmoa dago, sindikalisten ustez. Ugartemendiak adibide baten bidez azaldu du: «Metalgintzako enpresa bateko garbitzaileei metalgintzako hitzarmena aplikatzen zaie. Enpresak garbiketa kanporatzean, garbiketako hitzarmena aplikatzen zaie. Zerbitzu anitzeko enpresekin, ordea, estatu mailako hitzarmena aplikatzen zaie, lan erreformen ondorio dena». «Azpikontratek sortzen duten prekaritateari», ordea, langileentzako beste kalte bat gehitu behar zaiola adierazi du LABeko kideak: zatiketa; «enpresa nagusiko langileak, azpikontratakoak, azpikontrataren azpikontratakoak... interes eta egoera ezberdinak dituzte, eta langile batasuna apurtzen da». Halere, azpikontratetako langileen borrokek indar hartu dute azkenaldian, eta sindikalismoaren gune garrantzitsuenetako bat bilakatu dira. Anbulantziak, eskoletako jangelak, hezkuntzako garbitzaileak, zahar egoitzak... zerbitzu publikoetan. Gipuzkoako ostalaritzan, CAFen, Guggenheim museoan, Volkswagenen... alor pribatuan. «Eremu zabala da», dio Ugartemendiak, «baina jendea borrokarako prest dago». Administrazio publikoak kostuaren murrizketa aipatu ohi du zerbitzuak azpikontratatzeren arrazoitzat, baina Elkororen ustez «itzal handia» dago horietako askoren atzean, alderdiei ez zaielako zerbitzuak publiko egitea interesatzen. Ugartemendia bat dator, eta adierazi du kostuak, merkatu beharrean, garestitu egiten direla. LABeko kidearen esanetan, azpikontraten atzean egon ohi diren enpresak alderdien ingurukoak dira: «Zerbitzuak lortzen dituztenak beti berak dira». Sindikatuek, ordea, zerbitzuok publiko bilakatzea defendatzen dute, «kalitatezko enplegua» itzuliko litzatekeelako, baina prozesu konplexua dela onartzen dute. ELAk egungo langileen subrogazioa defendatzen du, horiek erretiratzearekin batera postu hutsak betez joanez. LABek, berriz, «prozesu misto» bat: «Egungo langileak subrogatzea da onena, eta, urte batzuetara, EPE enplegu publikorako eskaintza bat ateratzea». Azpikontratetako langile gehienak emakumeak dira, eta, Ugartemendiaren esanetan, horiek oso soldata txikiak dituzte. Elkorok, berriz, politikarien «koherentzia falta» nabarmendu du: «Soldata arrakalaren aurka daudela diote, baina ardura dutenean ez dute ezer egiten». Izan ere, ELAko kidearen ustez, administrazioek sektore feminizatuak prekarizatzen dituzte. EUSTATEustat Euskal Estatistika Institutuan azpikontratazioak gero eta indar handiagoa du. Otsailean aurkeztu zuen Jaurlaritzak 2018-2022 Estatistika planaren aurreproiekturen legea, eta erakundeak aurreikusitako 228 ikerketetatik gehienez 15 egingo dituzte bertako langileek. Gainontzekoak sektore pribatuko enpresek egingo dituzte. Horrek guztiak langileen egoera prekarioa mantentzen duela azaldu du LAB sindikatuko delegatu Maria Jose Otxoak. Egun, 90 langile inguru daude Eustaten, horien %90 inguru emakumeak. Bertako langileek hiru eta sei hilabete arteko kontratuak izaten dituzte. «Batzuetan, urte osoan lotzen dituzu, baina beste batzuetan ez, eta langabezian geratzen zara. Epaitegien arabera, langile mugagabeak gara, baina deipeko kontratu bat dugu. Hau da, nahi dutenean deitzen gaituzte», azaldu du Otxoak. Kontratuak metatzeaz gain, batetik bestera —Gasteizko, Bilboko edo Donostiako bulegoetara— ibili beharra salatu du. Azpikontratak lehiaketa publikora atera ohi dira, baina ia beti enpresa berek lortzen dituztela adierazi du Otxoak. Gainera, hori garestiago izatea frogatutzat jo dute langileek. Otxoak azaldu du Eustateko zuzendariari azalpenak eskatu zizkiotela han eginiko lan baten inguruan, eta erantzuna hau izan zela: «Eginiko informazio bilketa baliabide propioekin egin zen —Eustateko langileek—, azpikontratatzeko errekurtso finantzario nahikorik ez zegoelako». Eustateko langileak azaldu du, ordea, ez dela hobea azpikontratetan dagoen jendearen egoera: «Hilean 700 euroko soldatak ordaintzen dizkiete. Prekaritatea prekaritatearen gainean». Gauzak horrela, lanpostuen zerrendako kide guztiak jardunaldi osoan aritu daitezela eskatzen dute langileek. Horretarako, alderdi politikoekin hitz egiten ari dira. Eusko Legebiltzarreko alderdi denen babesa izan zuten, EAJrena izan ezik. Jaurlaritzak erantzun ez duenez, bigarren elkarrizketa sail bat ere hasi dute. «Lan egin beharrean, badirudi lan egiteko ari garela lanean. Nekagarria da», dio Otxoak. ETXEZ ETXEKO LAGUNTZAHego Euskal Herriko etxez etxeko laguntza zerbitzuetako langileek ere badakite zer den lana kanpora ateratzea, eta, egun dituzten lan baldintzak hobetzeko eskatzeko, kalera atera dira. Bizkaiko kasuan, 1.500 lagun ari dira lanean etxez etxe, ia guztiak emakumeak, eta 10.000 lagun ingururi eskaintzen diote zerbitzua. ELAko kide Maia Beitiaren esanetan, etxez etxeko laguntza ez da adinekoentzako garbiketa zerbitzua bakarrik, baita laguntza psikologikoa eta konpainia ere. Beitiak defendatu du zerbitzuak «unibertsala» izan behar duela, erabiltzaileak etxean geratzea errazten duelako: «Bizi kalitatearekin lotuta dago». Etxez etxeko laguntza zerbitzua hasieratik publikoa izan da hainbat herritan, baina, pixkanaka, zerbitzua lehiaketara ateratzen joan dira. Batzuetan, zerbitzu horietan espezializatutako enpresen esku geratzen da zerbitzua; beste batzuetan, ez. «Eskaintza merke bat eta gutxi gorabeherako proiektu bat eginda, lehiaketa irabazten duzu», azaldu du Beitiak. ELAko kideak salatu du horrela ez dagoela «lan baldintzak hobetzeko tarterik». Izan ere, Bizkaiko langileen kasuan, soldatak sei urte doaz izoztuta, eta %30eko murrizketak izan dituzte orduetan. Enpresa pribatuen esku hartzeak bitartekari bat gehiago ezarri du, eta horrek zerbitzuaren «kontrolik eza» dakar, Beitiaren ustez: «Bai jendeari eskaintzen zaion zerbitzuan, bai beharginen lan baldintzetan». Zerbitzuei dagokionez, kalitateak behera egin duela azaldu du, lehen bi ordu irauten zuten zerbitzuak erdiraino ere murriztuz. Gauzak horrela, berriz ere udalen menpeko zerbitzu izatera itzuli behar dela uste du. Beitiaren esanetan, horrek zerbitzua merkatuko luke, bitartekaritzaz arduratzen diren enpresen etekina aurreztuko litzatekeelako, eta kontrola areagotu. Borroka horretan dihardute oraindik, eta apirilerako hainbat mobilizaziotara deitu dute. «Ez da baldintza duinen aldeko borroka bakarrik, sektoreak bizirik irauteko borroka da», gehitu du. FERROVIALEnpresa pribatuetan ere ohikoak dira azpikontratak. Kasurik aipagarrienetako bat da Gasteizko Michelin enpresarena. Han, 3.000 langile inguruk egiten dute lan, eta, tartean, hainbat azpikontrata daude. Horietako bat da Ferrovial, 470 langile inguru dituena, hiru hitzarmenetan banatuta: garbiketa, garraioa eta metala. Metaleko hitzarmenaren barruan dauden langileak mantentze lanez arduratzen dira. LABeko delegatu Enrique Garoñaren esanetan, makinak desmuntatu eta konpontzeaz edo serie aldaketaz arduratzen dira Ferrovialko langileak: «Lan bat amaitzeko laneguna luzatu behar denean, Ferrovial arduratzen da». Normalean, Ferrovialko beharginen lanak Michelingoek egin nahi ez dituztenak dira, Garoñak adierazi duenez: «Askotan, trebakuntza txikikotzat hartuak, baina lan erritmo oso handikoak». Esaterako, estres termiko handiko lekuetan zituzten lan baldintzak salatu zituzten Michelingo langileek duela hainbat urte, eta, horri aurre egiteko, enpresak azpikontraten alde egin zuela azaldu du LABeko kideak. Alde handiak daude Michelinentzat lan egitearen eta azpikontrata batean lan egitearen artean. Ferrovialko langileek enpresa nagusikoek baino 400-500 euro gutxiago kobratzen dituzte hilean, «plusak kontuan izan gabe». Aldeak, ordea, ez daude soldatan bakarrik. Aurten lortu dute aldaketa nagusietako bat: euren egutegia eta Michelingo langileena berdintzea. Orain arte, 217 lanegun zituzten urtean, baina Michelingo langileek 200 zituzten: «Zortzi urte kostatu zaigu». Ferrovialgo beharginentzako kolperik latzenetako bat, ordea, 2016an iritsi zen. Michelinen fabrikan bi langile hil ziren denbora gutxian; bat, Ferrovial azpikontratakoa. Segurtasun alorrean, gauzak hobera egin dute; esaterako, lan istripua gertatu zen sekzioan. Gaur egun, delegatu bat hango mugimendu guztiak gainbegiratzeaz arduratzen da. Halere, Garoñak uste du «patetikoa» dela lankide bat hil behar izatea gauzak aldatzeko. Aldaketak aldaketa, ordutik ere hainbat aldiz jo behar izan dute Lan Ikuskaritzara eta Osalanera, segurtasun faltaz eta lan baldintzez kexu. «Lan tresnak Michelinenak dira, baina, zerbait hobetzeko beharra adieraztean, 'egingo da' esaten digute», azaldu du; «baina urtebete igaro eta arazoak hor jarraitzen du». Ferrovialgo langileen lana estrukturala da, baina oso zaila ikusten dute Michelin enpresaren parte izatera iristea: «Merke ateratzen gara, bai Michelinentzat, bai Ferrovialentzat».
Prekaritatea etekinen truke
Enpresa publikoek eta pribatuek kostuak merkatzeko erarik eraginkorrenetako bat bihurtu dira azpikontratak. Hori, ordea, beharginen lan baldintzen truke izan ohi da, eta prekaritatea bultzatzen du.
Azpikontratazioak gero eta ugariagoak dira Euskal Herriko enpresetan. LABeko Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiboko arduradun Xabier Ugartemendiaren esanetan, horiek helburu garbia dute: «lan baldintzak kaskartuz, etekinak handitzea». Bat dator Mari Cruz Elkoro ere, ELAko Zerbitzuak federazioko idazkari nagusia. Haren ustez, ordea, «prekaritate handiagoa dakarren fenomeno berri bat» iritsi da: zerbitzuak kanpora ateratzea. Ugartemendiak uste du prozesu bat gertatu dela: «Lehenik, enpresen jarduera osagarriak kanporatuz, oinarrizkoak kanpora atera arte». Prozesu horren aitzindaritzat arlo publikoa jo du LABeko kideak. Izan ere, besteak beste, zahar etxeak, garbiketa, jangelak... kanpora atera ditu administrazioak. Enpresek eta administrazioak zerbitzuetan murrizketak egiteko jo ohi dute azpikontratetara. Askotan, Elkororen esanetan, lan beragatik ia erdia irabazten dute langileek. Soldataz harago, lan ordu eta jardunaldi partzial gehiago dituztela gehitu du Ugartemendiak: «Lan istripu gehienak ere azpikontratetan gertatzen dira». Zerbitzu edo jarduerak kanpora ateratzeko hainbat era daude: ABLE aldi baterako laneko enpresak, azpikontrata arruntak, outsourcing-ak, zerbitzu enpresak, enplegu zerbitzu bereziak eta azpikontrata kateak. Ugartemendiarentzat, denek modus operandi bera dute: «lan baldintza kaskarragoak, etekinak areagotzeko». Egun, outsourcing enpresek hartu dute indar. Elkororen iritziz, horiek ABLEen oinordeko dira, haiek erregulatu izanaren ondorio. Adibidetzat jarri ditu Adecco eta Manpower, ABLE zerbitzua eskaintzen zutenak, eta egun outsourcing enpresa garrantzitsuenetako bi. Azpikontraten artean indar hartu dute zerbitzu anitzeko enpresek, hau da, sektore zehatz batean espezializatu gabeek. Esaterako, Santurtziko (Bizkaia) etxez etxeko laguntza zerbitzua OHL garbiketa enpresaren esku dago. Horren atzean hitzarmenetatik ihes egiteko asmoa dago, sindikalisten ustez. Ugartemendiak adibide baten bidez azaldu du: «Metalgintzako enpresa bateko garbitzaileei metalgintzako hitzarmena aplikatzen zaie. Enpresak garbiketa kanporatzean, garbiketako hitzarmena aplikatzen zaie. Zerbitzu anitzeko enpresekin, ordea, estatu mailako hitzarmena aplikatzen zaie, lan erreformen ondorio dena». «Azpikontratek sortzen duten prekaritateari», ordea, langileentzako beste kalte bat gehitu behar zaiola adierazi du LABeko kideak: zatiketa; «enpresa nagusiko langileak, azpikontratakoak, azpikontrataren azpikontratakoak... interes eta egoera ezberdinak dituzte, eta langile batasuna apurtzen da». Halere, azpikontratetako langileen borrokek indar hartu dute azkenaldian, eta sindikalismoaren gune garrantzitsuenetako bat bilakatu dira. Anbulantziak, eskoletako jangelak, hezkuntzako garbitzaileak, zahar egoitzak... zerbitzu publikoetan. Gipuzkoako ostalaritzan, CAFen, Guggenheim museoan, Volkswagenen... alor pribatuan. «Eremu zabala da», dio Ugartemendiak, «baina jendea borrokarako prest dago». Administrazio publikoak kostuaren murrizketa aipatu ohi du zerbitzuak azpikontratatzeren arrazoitzat, baina Elkororen ustez «itzal handia» dago horietako askoren atzean, alderdiei ez zaielako zerbitzuak publiko egitea interesatzen. Ugartemendia bat dator, eta adierazi du kostuak, merkatu beharrean, garestitu egiten direla. LABeko kidearen esanetan, azpikontraten atzean egon ohi diren enpresak alderdien ingurukoak dira: «Zerbitzuak lortzen dituztenak beti berak dira». Sindikatuek, ordea, zerbitzuok publiko bilakatzea defendatzen dute, «kalitatezko enplegua» itzuliko litzatekeelako, baina prozesu konplexua dela onartzen dute. ELAk egungo langileen subrogazioa defendatzen du, horiek erretiratzearekin batera postu hutsak betez joanez. LABek, berriz, «prozesu misto» bat: «Egungo langileak subrogatzea da onena, eta, urte batzuetara, EPE enplegu publikorako eskaintza bat ateratzea». Azpikontratetako langile gehienak emakumeak dira, eta, Ugartemendiaren esanetan, horiek oso soldata txikiak dituzte. Elkorok, berriz, politikarien «koherentzia falta» nabarmendu du: «Soldata arrakalaren aurka daudela diote, baina ardura dutenean ez dute ezer egiten». Izan ere, ELAko kidearen ustez, administrazioek sektore feminizatuak prekarizatzen dituzte. EUSTATEustat Euskal Estatistika Institutuan azpikontratazioak gero eta indar handiagoa du. Otsailean aurkeztu zuen Jaurlaritzak 2018-2022 Estatistika planaren aurreproiekturen legea, eta erakundeak aurreikusitako 228 ikerketetatik gehienez 15 egingo dituzte bertako langileek. Gainontzekoak sektore pribatuko enpresek egingo dituzte. Horrek guztiak langileen egoera prekarioa mantentzen duela azaldu du LAB sindikatuko delegatu Maria Jose Otxoak. Egun, 90 langile inguru daude Eustaten, horien %90 inguru emakumeak. Bertako langileek hiru eta sei hilabete arteko kontratuak izaten dituzte. «Batzuetan, urte osoan lotzen dituzu, baina beste batzuetan ez, eta langabezian geratzen zara. Epaitegien arabera, langile mugagabeak gara, baina deipeko kontratu bat dugu. Hau da, nahi dutenean deitzen gaituzte», azaldu du Otxoak. Kontratuak metatzeaz gain, batetik bestera —Gasteizko, Bilboko edo Donostiako bulegoetara— ibili beharra salatu du. Azpikontratak lehiaketa publikora atera ohi dira, baina ia beti enpresa berek lortzen dituztela adierazi du Otxoak. Gainera, hori garestiago izatea frogatutzat jo dute langileek. Otxoak azaldu du Eustateko zuzendariari azalpenak eskatu zizkiotela han eginiko lan baten inguruan, eta erantzuna hau izan zela: «Eginiko informazio bilketa baliabide propioekin egin zen —Eustateko langileek—, azpikontratatzeko errekurtso finantzario nahikorik ez zegoelako». Eustateko langileak azaldu du, ordea, ez dela hobea azpikontratetan dagoen jendearen egoera: «Hilean 700 euroko soldatak ordaintzen dizkiete. Prekaritatea prekaritatearen gainean». Gauzak horrela, lanpostuen zerrendako kide guztiak jardunaldi osoan aritu daitezela eskatzen dute langileek. Horretarako, alderdi politikoekin hitz egiten ari dira. Eusko Legebiltzarreko alderdi denen babesa izan zuten, EAJrena izan ezik. Jaurlaritzak erantzun ez duenez, bigarren elkarrizketa sail bat ere hasi dute. «Lan egin beharrean, badirudi lan egiteko ari garela lanean. Nekagarria da», dio Otxoak. ETXEZ ETXEKO LAGUNTZAHego Euskal Herriko etxez etxeko laguntza zerbitzuetako langileek ere badakite zer den lana kanpora ateratzea, eta, egun dituzten lan baldintzak hobetzeko eskatzeko, kalera atera dira. Bizkaiko kasuan, 1.500 lagun ari dira lanean etxez etxe, ia guztiak emakumeak, eta 10.000 lagun ingururi eskaintzen diote zerbitzua. ELAko kide Maia Beitiaren esanetan, etxez etxeko laguntza ez da adinekoentzako garbiketa zerbitzua bakarrik, baita laguntza psikologikoa eta konpainia ere. Beitiak defendatu du zerbitzuak «unibertsala» izan behar duela, erabiltzaileak etxean geratzea errazten duelako: «Bizi kalitatearekin lotuta dago». Etxez etxeko laguntza zerbitzua hasieratik publikoa izan da hainbat herritan, baina, pixkanaka, zerbitzua lehiaketara ateratzen joan dira. Batzuetan, zerbitzu horietan espezializatutako enpresen esku geratzen da zerbitzua; beste batzuetan, ez. «Eskaintza merke bat eta gutxi gorabeherako proiektu bat eginda, lehiaketa irabazten duzu», azaldu du Beitiak. ELAko kideak salatu du horrela ez dagoela «lan baldintzak hobetzeko tarterik». Izan ere, Bizkaiko langileen kasuan, soldatak sei urte doaz izoztuta, eta %30eko murrizketak izan dituzte orduetan. Enpresa pribatuen esku hartzeak bitartekari bat gehiago ezarri du, eta horrek zerbitzuaren «kontrolik eza» dakar, Beitiaren ustez: «Bai jendeari eskaintzen zaion zerbitzuan, bai beharginen lan baldintzetan». Zerbitzuei dagokionez, kalitateak behera egin duela azaldu du, lehen bi ordu irauten zuten zerbitzuak erdiraino ere murriztuz. Gauzak horrela, berriz ere udalen menpeko zerbitzu izatera itzuli behar dela uste du. Beitiaren esanetan, horrek zerbitzua merkatuko luke, bitartekaritzaz arduratzen diren enpresen etekina aurreztuko litzatekeelako, eta kontrola areagotu. Borroka horretan dihardute oraindik, eta apirilerako hainbat mobilizaziotara deitu dute. «Ez da baldintza duinen aldeko borroka bakarrik, sektoreak bizirik irauteko borroka da», gehitu du. FERROVIALEnpresa pribatuetan ere ohikoak dira azpikontratak. Kasurik aipagarrienetako bat da Gasteizko Michelin enpresarena. Han, 3.000 langile inguruk egiten dute lan, eta, tartean, hainbat azpikontrata daude. Horietako bat da Ferrovial, 470 langile inguru dituena, hiru hitzarmenetan banatuta: garbiketa, garraioa eta metala. Metaleko hitzarmenaren barruan dauden langileak mantentze lanez arduratzen dira. LABeko delegatu Enrique Garoñaren esanetan, makinak desmuntatu eta konpontzeaz edo serie aldaketaz arduratzen dira Ferrovialko langileak: «Lan bat amaitzeko laneguna luzatu behar denean, Ferrovial arduratzen da». Normalean, Ferrovialko beharginen lanak Michelingoek egin nahi ez dituztenak dira, Garoñak adierazi duenez: «Askotan, trebakuntza txikikotzat hartuak, baina lan erritmo oso handikoak». Esaterako, estres termiko handiko lekuetan zituzten lan baldintzak salatu zituzten Michelingo langileek duela hainbat urte, eta, horri aurre egiteko, enpresak azpikontraten alde egin zuela azaldu du LABeko kideak. Alde handiak daude Michelinentzat lan egitearen eta azpikontrata batean lan egitearen artean. Ferrovialko langileek enpresa nagusikoek baino 400-500 euro gutxiago kobratzen dituzte hilean, «plusak kontuan izan gabe». Aldeak, ordea, ez daude soldatan bakarrik. Aurten lortu dute aldaketa nagusietako bat: euren egutegia eta Michelingo langileena berdintzea. Orain arte, 217 lanegun zituzten urtean, baina Michelingo langileek 200 zituzten: «Zortzi urte kostatu zaigu». Ferrovialgo beharginentzako kolperik latzenetako bat, ordea, 2016an iritsi zen. Michelinen fabrikan bi langile hil ziren denbora gutxian; bat, Ferrovial azpikontratakoa. Segurtasun alorrean, gauzak hobera egin dute; esaterako, lan istripua gertatu zen sekzioan. Gaur egun, delegatu bat hango mugimendu guztiak gainbegiratzeaz arduratzen da. Halere, Garoñak uste du «patetikoa» dela lankide bat hil behar izatea gauzak aldatzeko. Aldaketak aldaketa, ordutik ere hainbat aldiz jo behar izan dute Lan Ikuskaritzara eta Osalanera, segurtasun faltaz eta lan baldintzez kexu. «Lan tresnak Michelinenak dira, baina, zerbait hobetzeko beharra adieraztean, 'egingo da' esaten digute», azaldu du; «baina urtebete igaro eta arazoak hor jarraitzen du». Ferrovialgo langileen lana estrukturala da, baina oso zaila ikusten dute Michelin enpresaren parte izatera iristea: «Merke ateratzen gara, bai Michelinentzat, bai Ferrovialentzat».
null
cc-by-sa 4.0
berria
https://www.berria.eus/paperekoa/1854/006/001/2018-04-22/prekaritatea-etekinen-truke.htm
Iosu_Alberdi
null
eu
Azpikontratazioaren negozioa
[ "Ekonomia" ]
null
null
null
2,018
4
22
null
null
null
"Gaztezulo" aldizkaria dohainik jasoko dute Getxo udalerriko 237 ikaslek Getxo udalerriko 237 gaztek parte hartuko dute 2008/2009 ikasturtean "Gaztezulo" aldizkariak deitu duen "Irakurriz gozatu" egitasmoaren bigarren edizioan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat udal eta ikastetxerekin elkarlanean garatzen ari dira ekimena, eta bere helburua neska-mutilen artean euskarazko produktu idatzien kontsumoa bultzatzea eta, oro har, irakurzaletasuna sustatzea dira, antolatzaileen hitzetan. "Gaztezulo" eta Getxoko Udala herriko ikastetxeekin harremanetan jarri dira Batxilergoko 1. mailako ikasleek sei hilabetez aldizkaria musutruk jaso dezaten (Udalak ordaintzen du harpidetza). Denbora horretan argitalpena doan jasoko dute ikastetxean eta, seigarren hilabetetik aurrera, aldizkaria etxean jaso nahi izanez gero, harpidetza egin behar dute. Argazkian, "Gaztezulo" aldizkariaren awebgunean irudiak bidaltzeko aukera dago. Hemen, Miranek eta Algortako Bost Axola bere koadrilakoek bidalitakoa. Iaz 220 ikaslek parte hartu zuten ekimenean; horietatik 23k harpidetza egin dute eta 43k eman dute izena buletin elektronikoa jasotzeko. Bestalde, ekimenean parte hartu duten gazteen %69k orain euskaraz gehiago irakurtzen duela aitortu du egindako ebaluazioan. Aurtengo emaitzak ikusteko hilabete batzuk itxaron beharko da.
"Gaztezulo" aldizkaria dohainik jasoko dute Getxo udalerriko 237 ikaslek
Getxo udalerriko 237 gaztek parte hartuko dute 2008/2009 ikasturtean "Gaztezulo" aldizkariak deitu duen "Irakurriz gozatu" egitasmoaren bigarren edizioan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat udal eta ikastetxerekin elkarlanean garatzen ari dira ekimena, eta bere helburua neska-mutilen artean euskarazko produktu idatzien kontsumoa bultzatzea eta, oro har, irakurzaletasuna sustatzea dira, antolatzaileen hitzetan. "Gaztezulo" eta Getxoko Udala herriko ikastetxeekin harremanetan jarri dira Batxilergoko 1. mailako ikasleek sei hilabetez aldizkaria musutruk jaso dezaten (Udalak ordaintzen du harpidetza). Denbora horretan argitalpena doan jasoko dute ikastetxean eta, seigarren hilabetetik aurrera, aldizkaria etxean jaso nahi izanez gero, harpidetza egin behar dute. Argazkian, "Gaztezulo" aldizkariaren awebgunean irudiak bidaltzeko aukera dago. Hemen, Miranek eta Algortako Bost Axola bere koadrilakoek bidalitakoa.
Iaz 220 ikaslek parte hartu zuten ekimenean; horietatik 23k harpidetza egin dute eta 43k eman dute izena buletin elektronikoa jasotzeko. Bestalde, ekimenean parte hartu duten gazteen %69k orain euskaraz gehiago irakurtzen duela aitortu du egindako ebaluazioan. Aurtengo emaitzak ikusteko hilabete batzuk itxaron beharko da.
null
cc-by-sa
hiruka
https://hiruka.eus/komunitatea/Ukberri/1421259354693-gaztezulo-aldizkaria-dohainik-jasoko-dute-getxo-udalerriko-237-ikaslek
Ukberri
null
eu
null
null
[ "Kultura", "Getxo" ]
null
null
2,008
12
2
16
44
null
Psenes sio Psenes sio "Psenes" generoko animalia da. Arrainen barruko Nomeidae familian sailkatzen da.
Psenes sio
null
Psenes sio "Psenes" generoko animalia da. Arrainen barruko Nomeidae familian sailkatzen da.
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=549467
null
null
eu
null
null
null
549,467
512
null
null
null
null
null
null
Lapa de Gargantáns Lapa de Gargantáns Galiziako Pontevedrako probintzian Moraña udalaren Gargantáns herrian dagoen neolitoren (K.a.3000-2000 urtetan) menhir bitxia da zeren eta Galizian oso gutxi baitaude. 1958an Carlos Paratcha Vázquez maisua aurkitu zuen. Megalitoak zuen itxura bereziari esker berehala Morañako ikono bezala onartua izan zen. Etimologia. Galizieraz “lapa” hitzak, beste esanahien artean, hilobi bat markatzen duen harria da. Dena dela, kasu honetan, ez dago garbi menhir honen funtzioa zein zen: hilobia markatzea, tribuen arteko muga bat ezarri, gertaera bat gogorazteko sinboloa... Ezaugarriak. Menhirrak garaierako 1'92 metro du eta diametroko 50 zentimetro. Itxura konikoa du eta euskarria karratua; euskarria moztuta dago eta, horregatik, lehen altuagoa zela pentsatzen da. Harriaren gainean hogei petroglifo inguru daude grabatuta. Baita ere angeluak eta bi suge-lerroak ikusten dira. Menhir hau eta San Martiño de Gargantáns eliza erromaniko artean, bestetik, Parañosen kastroa dago. Zoritxarrez kastro hau oso desitxuratuta dago eta egun zuhaitzen landaketa bat dago inguruan. 1980an monumentua lekuz aldatua izan zen. Hasieran San Martiño de Gargantáns eta Santa Xusta de Moraña herrien arteko mugarria zen eta 500 metrotara eraman zuten.
Lapa de Gargantáns
null
Lapa de Gargantáns Galiziako Pontevedrako probintzian Moraña udalaren Gargantáns herrian dagoen neolitoren (K.a.3000-2000 urtetan) menhir bitxia da zeren eta Galizian oso gutxi baitaude. 1958an Carlos Paratcha Vázquez maisua aurkitu zuen. Megalitoak zuen itxura bereziari esker berehala Morañako ikono bezala onartua izan zen. Etimologia. Galizieraz “lapa” hitzak, beste esanahien artean, hilobi bat markatzen duen harria da. Dena dela, kasu honetan, ez dago garbi menhir honen funtzioa zein zen: hilobia markatzea, tribuen arteko muga bat ezarri, gertaera bat gogorazteko sinboloa... Ezaugarriak. Menhirrak garaierako 1'92 metro du eta diametroko 50 zentimetro. Itxura konikoa du eta euskarria karratua; euskarria moztuta dago eta, horregatik, lehen altuagoa zela pentsatzen da. Harriaren gainean hogei petroglifo inguru daude grabatuta. Baita ere angeluak eta bi suge-lerroak ikusten dira. Menhir hau eta San Martiño de Gargantáns eliza erromaniko artean, bestetik, Parañosen kastroa dago. Zoritxarrez kastro hau oso desitxuratuta dago eta egun zuhaitzen landaketa bat dago inguruan. 1980an monumentua lekuz aldatua izan zen. Hasieran San Martiño de Gargantáns eta Santa Xusta de Moraña herrien arteko mugarria zen eta 500 metrotara eraman zuten.
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=849800
null
null
eu
null
null
null
849,800
512
null
null
null
null
null
null
Kikunbera etxe
Kikunbera etxe
null
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=79982
null
null
eu
null
null
null
79,982
201
null
null
null
null
null
null
"Hiztunek erdarara jotzeko arrazoi garrantzitsuena euskararen getizazioa da" Valentziatik hiru egunerako bidaia azkar eta trinkoa. Iruñerriko Antsoain herrian asteburuko TELP tailerra eman ondoren eta hurrengo egunean Bakaikun “Es ke erdaraz ezagutu genuen elkar” bikoteentzako ikastarotxoa eskaini aurretik, Gemma Sanginés psikologoarekin hitzordua ezarri genuen euskaraz eroso sentitzeko teknika eta baliabideei buruz galdetzeko. Presarik gabe, hitz eta pitz aritu zitzaigun gogotsu. Kirolaren psikologiaren mundutik nola heldu zinen hizkuntzen arlora? Ferran Suay, nire bikotekidea, valentziarra da eta ni hara bizitzera joan nintzenean konturatu ginen fenomeno nahiko paranormalak gertatzen zirela hizkuntzen erabileraren inguruan. Adibidez, bere betiko lagunek berarekin erdaraz egiten zuten bitartean, nirekin, katalanberri naizen honekin, katalanez aritzen ziren. Hori oso ohikoa da. Hizkuntza batean elkar ezagutu dutenek jarraitzen dute hizkuntza horretan mintzatzen, baina, aldi berean, ez zaie ongi iruditzen katalanez ikasten saiatzen ari den pertsona batekin katalanez ez egitea. Beste batzuetan gertatu izan zait hamabost minutu pertsona batekin katalanez aritu ondoren, nongoa naizen galdetzea eta Bilbokoa naizela erantzutean pertsona hori automatikoki erdarara pasatzea. Azken detonantea izan zen katalanaren aldeko manifestazio batean Estudiants per la Llengua taldeko gazte batzuk kafetegi batera sartu eta erdaraz eskatzen aditzea. Orduan ohartu ginen hizkuntza mantendu nahi duten eta haren aldeko jarrera duten hiztun batzuek gero ez dutela oso modu koherentean jokatzen. Horrek eraman gintuen pentsatzera agian ez dela kontzientzia kontu hutsa eta praktikan nola jokatu behar den ere ikasi behar dela. Horrela bururatu zitzaigun agian guk, psikologo bezala, hiztunei tresna batzuk eskaintzen ahal genizkiela hori lortzeko. Hainbat alorretatik, kirolaren arlotik besteak beste, baliabide desberdinak hartu genituen hizkuntza asertibitatea lortzeko eta jendea eroso sentitzeko bere hizkuntzan mintzatuz. Zer tresna dira horiek? Kirol psikologiatik, adibidez, antsietatea kontrolatzeko arnasa hartzeko teknikak erabiltzea, gertaerak imajinatzea gertatu baino lehen, lortzen ari garena berriz ikustea progresibitateaz ohartzeko edo epe labur, ertain eta luzerako helburuak finkatzea, besteak beste. Euskararekiko zure harremana nolakoa da? Historia berezia da. Bilbon jaioa naiz, baina nire familiak ez zekien euskaraz eta ikasketak ere erdaraz egin nituen. Euskaraz aritzeko gogo asko baina gaitasun gutxi nuen. Mendizalea naiz eta mendira joateko hiritik irteten ginenean beti saiatzen ginen herrietan praktikan jartzen genekien apurra. Konplexu handiak zituzten hiztunekin maiz egiten genuen topo. Unibertsitate garaian euskaltegian hiru urtez aritu nintzen Salamancara joan arte. Valentziara bizitzera joan eta alabak jaio zirenean pentsatu nuen haiekin euskaraz nahi nuela hitz egin. Orain hizkuntza oporrak egiten ditugu eta urteoro Euskal Herrira etortzen gara uda garaian. Garai hartan ere hasi ginen TELP tailerrekin hona etortzen eta ikusten nuen horiek euskaraz eman behar zirela. Derrigorrezkoa zen niretzat, kontraesanetan erori nahi ez banuen. Konplexuak dituen euskal hiztun asko dago? Bai eta ikuspuntu askotatik: euskaldunberria izateagatik, euskaldunzaharra izateagatik, euskalki batean hitz egiteagatik, ez dakit noren aurrean aritzeagatik… Autoestimu falta handia dago hizkuntz gutxituen hiztunen artean eta hori buruan sartu diguten zerbait da. Hizkuntza gutxituen hiztunak askotan urpekariak bezalakoak gara: ur-azalaren azpian geratzen gara eta soilik eremu ziurretan ateratzen gara azalera. Modu berean erantzungo digutela ziur gaudenean baino ez dugu hitz egiten katalanez edo euskaraz. Zergatik gertatzen da hori? Konplexu hauen oinarrian badira arrazoi historiko eta mezu subliminal asko. Oraindik esaten da: izan zaitez kosmopolita eta ez kosmopaleto edo euskara bakarrik etxean erabiltzeko da, arraroa da, ez du ezertarako balio… Euskaldunen irudia baserritarra, zaharra eta ikasketarik gabekoa da, estatistikek kontrakoa dioten bitartean: egungo euskaldunaren profila gaztea da, hiritarra eta ikasketa maila handikoa, baina mito zahar horiek indar handia dute. Aurreiritzi guztien artean nagusiena da euskaraz aritzea heziketa txarrekoa dela. Kortesia kontu horrek min handia egin du. Hiztun elebidunari maiz esaten diote erdaraz aritzeko, bi hizkuntzak ezagutzen dituenez berari berdin zaiolako. Baina badakigu pertsona desberdinak garela hizkuntza batean edo bestean. Zuk euskaraz pentsatzen eta sentitzen baduzu zure barne mundua askoz hobeki adieraziko duzu euskaraz eta hori errespetatu egin behar da. Esaten dizutenean zuri bost axola edo ez zaizula ezer kostatzen, eskatzen dizute ahalegin gehigarri bat egiteko eta ikasi behar dugu hori argi adierazten eta aldarrikatzen. Kortesiak bi norabidetakoa izan behar du eta ez beti norabide berekoa. Baina berehala argudiatzen dute oso zaila dela, edonori ezin zaiola halakorik eskatu… Oso merkea da hori esatea eta oso erraz lortzen dute mundu guztia erdaraz aritzea. Argi ikusi behar dugu horrekin esaten ari direla hizkuntza hori ez dela beharrezkoa, eta beraz, zertarako ahalegindu? Guk, beraz, toki guztietan euskaraz? Saiatu, behintzat, lehenbiziko hitza euskaraz egiten. Horregatik ez zaizu ezer gertatuko, aurrean duzuna euskarafobikoa ez bada behintzat. Hemen Nafarroan askotxo dago. Toki guztietan badira kasu klinikoak baina horrek ez du esan nahi hori zure arazoa denik. Begiradek ez dute inor hiltzen. Probatu behintzat. Norbaitek erantzun zakarra ematen badigu bere arazoa da. Bere gaitasun faltagatik edo auskalo zergatik egongo den haserre. Behin eta berriz jo behar baduzu halako pertsona batengana, lehen aldian sufrituko duzu, baina hurrengoetan badakizu zer aurkituko duzun. Gainera argi eduki ez jakitea ez dela trastorno mental bat edo egiturazko arazo bat. Ez jakitea aldagai bat da, alda daitekeen zerbait. Gu irakasle izan gaitezke haientzat, neurri batean, eta nahi izanez gero. Merkatuko kontsumitzaile gisa nola egin dezakegu euskararen alde? Bezeroak gara eta merkatuaren hierarkian goian gaude. Horrekin jolastu behar dugu eta bozgorailuak jarri: “Etorri naiz dirua gastatzera eta han egingo dut eta ez hemen, han euskaraz artatzen nautelako”. Jakin behar dute haien jarrerak kostu bat daukala, ez dela dohainik. Kontsumitzaile gisa horrela jokatzea erabakitzen baduzu haiei adieraztea merezi du, hizkuntzaren beharra sortzen ari zarelako. Jendea zeren bila etortzen da TELP tailerretara? Tresnen bila. Asertiboak izateko eta mintzatzen eroso sentitzeko teknikak eman nahi dizkiegu. Asertibitatea, funtsean, pentsatzen duzuna modu onean baina argi esatea da? Horixe. Isiltzeak galerak ekartzen badizkizu, gauza batzuk esan egin behar dira. Ez soilik hizkuntzaren alorrean, noski. Gizartean bizi gara eta gure eskubide asertiboak ditugu, inork gutxik ezagutzen dituenak. Ezetz esatea, kritikak egitea, iritzia ematea, kritikarik ez jasotzea, kasurik ez egitea, hitz ederrak jasotzea edota beste bati esatea… Gure eskubide hauek zeintzuk diren ikasi behar dugu. Asko hitz egiten da euskararen getizazioaz. Getizazioa oso kaltegarria da. Hizkuntza bat bakarrik independentistek eta ezkerrekoek hitz egiten dutenean hizkuntza horrek eta bere irudiak arazo bat daukate. Hiztun arruntarentzat oso nekagarria eta zigor handia izaten da, inork ez duelako kalean etiketekin ibili nahi. Hiztunek erdarara jotzeko arrazoi garrantzitsuena euskararen getizazioa da gaur egun. Honetan zer egin dezakegu? Nik adibidez, batzuetan esaten diot jendeari lelokeria bat izan daitekeen zerbait egiteko: beren irudia, arropa, ilea… aldatzeko, adibidez dotore jantzi eta hizkuntzaren inguruan modu asertiboan jokatu. Horrela molde eta aurreiritziak apurtuko ditugu. Diru asko eta denbora asko gastatu dute euskara estigmatizatzen eta biolentziarekin lotzen eta berdin jarraitzen dute. Adibide bat: Espainiako telebistan euskaraz zerbait aditu izan denean ETAren aurkako polizia operazio baten inguruan izan da ia beti. Hori ez da kasualitatea, helburu zehatza duen estrategia baizik. Kaleko hiztunoi askotan esaten digute ETAzaleak garela edo ergelak, helburu poilitiko baterako erabiltzen gaituztelako. Zer egin dezakegu? Gure esparruan, gure inguruan eragin eta mugitu, ahal dugun heinean. Guk ez daukagu tresnarik goitik antolatutako gerra horretan parte hartzeko. Egoera hori ez sartu gure barruan, hori ez delako gure errua. Erruaren kontzeptua oso barneratua dugu gure kultura judu-kristauan, eta honek askotan immobilismora eramaten gaitu. Aldiz, arduratsua sentitzen bazara, zure inguruan behintzat gauzak egiten ahal dituzu. Eta haurrek euskaraz gehiago egin dezaten zer egin daiteke? Umeek imitazioz funtzionatzen dute eta helduak haien artean erdaraz aritzen badira haiek berdin egingo dute. Baina eredu ona ematen zaienean ere erdarara lerratzen dira maiz. Faktore asko hartu behar dira kontuan, adibidez telebistaren eragin itzela. Telebista euskaraz edo katalanez ikusterik ez badute, errazago joko dute erdarara. Nik hori argi ikusi dut Bakaikuko gure lagun batzuekin: haurrek telebista euskaraz ikusi ezin dutenetik, Nafarroan ETB3 ez delako ikusten, guraso kontzientziaduna duten haur euskaldun peto-petoek ere erdarara jotzen dute lehen baino %50 gehiago. Saioak ez ezik, iragarkiak ere hartu behar dira kontuan eta horiek askotan ETBn eta TV3en ez dituzte itzultzen. Horren ondorioz haurrek ikasten dutena da jostailuek erdaraz egiten dutela. Telebistan hizkuntza bati murrizketa eta oztopoak ezartzen dizkiotenean badakite oso ongi zer egiten ari diren eta zertarako. Dena den, haurren garapenean telebistaren eraginarengatik urte txar batzuk izango dira, baina helduek euskaraz edo katalanez egiten badiete gero normalean haiek ere horrela egingo dute. Katalana, oro har, nola dago Valentzian? Hizkuntzaren ezagutza oso altua da. Erabilera lekuaren araberakoa da. Argi dago  hizkuntza paisaia erabat aldatzen dela gure jarreraren arabera. Zuk katalanez hitz egiten baduzu aurkitzen duzu jende gehienak ulertzen dizula eta askok ere katalanez egiten dizutela. Batzuek esaten dute nekez aurkitzen dituztela katalan hiztunak Valentzia hirian, baina aitortzen dute, era berean, beti erdaraz hasten direla mintzatzen. Eta hezkuntzaren alorrean? Hango gizartearen beharra ez da betetzen ari. Valentzian badira 25.000 ume katalanez ikasi ezin dutenak, gobernuak esaten duelako plazarik ez dagoela. Horretarako dirurik ez dagoela diote, baina beste gauza askotarako bai, jakina denez. Oso errealitate gogorra da. Ekimen pribatuko murgiltze ereduko ikastetxerik ez dago? Oso gutxi. Kooperatiba moduan antolatuta hemengo ikastolak bezala, oso gutxi. Esku bakarreko hatzekin zenbatzeko adina. Eta TIL edo antzekorik ez dute abian jarri? Hasi ziren esaten proiektu eleanitza ezarri nahi zutela, Mallorcan bezala. Valentzian jendea oso bero dago horrekin eta beste gauza askorekin ere bai. Eta egoera behartzen segitzen badute jendea kalera aterako da, Mallorcan bezala. Orain arte Valentziako agintariek bazuten dirurik jendea erosteko eta haien errealitatea sortzeko komunikabideetan, baina gero eta zailagoa dute ezkutatzea egin dituzten lapurreta eta gehiegikeriak. Katalana Katalunian, Ipar Katalunian, Balearretan, Principat-en, Valentzian, Andorran eta Aragoiko ekialdean ere mintzatzen da. Bai. Azken horri “la franja de ponent” deitzen zaio eta hori da, hain zuzen ere, katalana bizien dagoen eskualdea. Erabilera %90ekoa da. Aragoiko Gobernua horren aurka saiatzen ari da etengabe eta maiatzean onartu zuten hizkuntzen lege berriaren testuan desagertu dira aragoiera eta katalana izendapenak. Haien ordez  agertzen dira Pirinioak eta Aurre Pirinioetako Eskualdeetako Hizkuntza Aragoitarra LAPAPYP eta Ekialdeko Eskualdeko Hizkuntza Aragoitarra LAPAO. Izenak izana dakar. Bai, hala da. Katalana desagerrarazi nahi dute Aragoitik. Estres linguistikoa “Euskara ez bada entzuten kalean, euskarara jotzeko momentuan zerbait arraroa, anormala egiten ari zara eta horrek estresa ekartzen dizu eta estres horrek euskaraz gutxiagotan aritzera eramango zaitu, sorgin-gurpil bat sortuz”. Egungo ogia, biharko gosea “Gauza askotarako ez dugu hizkuntza aldatu beharrik, baina arazoak eta zailtasunak ekiditeko egiten dugu. Jokamolde horrek epe motzean nahi duzuna lortzeko balio dizu, baina epe luzean oso ondorio txarrak ditu, euskara ez dela beharrezkoa erakusten ari zarelako”. Aurreiritziak “Oso ezaguna da aspaldian Mallorcako kantari beltz bati gertatu zitzaion pasadizoa. Taberna batera joan eta kafea katalanez eskatutakoan tabernariak erantzun zion:  ‘Katalanez hitz egin didazulako, bestela pentsatuko nukeen beltza zinela’. Askotan ebidentziek baino ozenago hitz egiten dute gure aurreiritziek”. Nortasun agiria Gemma Sanginés Saiz, Bilbon sortua 1970eko uztailaren 6an. Donostian eta Salamancan psikologia ikasi zuen, portaeren terapian eta kirol psikologian espezializatuz.  2003tik Valentzian bizi da. Terapia lanak egiten ditu, bereziki goi mailako kirolariekin, klinika pribatu batean, eta duela gutxira arte baita Valentziako Unibertsitatean ere, “hori duela bi urte amaitu zen murrizketengatik”. Hizkuntzaren alorrean orain dela hamar urte TELP tailerrak (Taller d’Espai Lingüístic Personal) sortu zituen  Valentziako Unibertsitateko psikologia irakaslea eta bere bikotekidea den Ferran Suayrekin. Geroztik hamaika tailer eta ikastaro eskaini dituzte Herrialde Katalanetan, Euskal Herrian eta Galizian. Ferran Suayrekin batera zortzi liburu kaleratu ditu: bost hizkuntzen inguruan eta hiru kirolaren alorrekoak. Han ere txakurrak ortozik Valentziara, etxera itzulitakoan, sorpresa bat aurkitu zuen Gemma Sanginések elkarrizketa honen biharamunean: Ferran Suayk eta berak 2000. urtean idatzitako Sortir de l'Armari lingüístic liburuak berriz polemika sortu duela Mallorcan. Hango institutu batean batxilergoko bigarren mailako ikasleei irakurtzera eman zieten eta Així no plataformak salaketa jarri zuen Conselleria de Educación-en, “zama ideologiko handiko liburua” dela esanez.
"Hiztunek erdarara jotzeko arrazoi garrantzitsuena euskararen getizazioa da"
Valentziatik hiru egunerako bidaia azkar eta trinkoa. Iruñerriko Antsoain herrian asteburuko TELP tailerra eman ondoren eta hurrengo egunean Bakaikun “Es ke erdaraz ezagutu genuen elkar” bikoteentzako ikastarotxoa eskaini aurretik, Gemma Sanginés psikologoarekin hitzordua ezarri genuen euskaraz eroso sentitzeko teknika eta baliabideei buruz galdetzeko. Presarik gabe, hitz eta pitz aritu zitzaigun gogotsu.
Kirolaren psikologiaren mundutik nola heldu zinen hizkuntzen arlora? Ferran Suay, nire bikotekidea, valentziarra da eta ni hara bizitzera joan nintzenean konturatu ginen fenomeno nahiko paranormalak gertatzen zirela hizkuntzen erabileraren inguruan. Adibidez, bere betiko lagunek berarekin erdaraz egiten zuten bitartean, nirekin, katalanberri naizen honekin, katalanez aritzen ziren. Hori oso ohikoa da. Hizkuntza batean elkar ezagutu dutenek jarraitzen dute hizkuntza horretan mintzatzen, baina, aldi berean, ez zaie ongi iruditzen katalanez ikasten saiatzen ari den pertsona batekin katalanez ez egitea. Beste batzuetan gertatu izan zait hamabost minutu pertsona batekin katalanez aritu ondoren, nongoa naizen galdetzea eta Bilbokoa naizela erantzutean pertsona hori automatikoki erdarara pasatzea. Azken detonantea izan zen katalanaren aldeko manifestazio batean Estudiants per la Llengua taldeko gazte batzuk kafetegi batera sartu eta erdaraz eskatzen aditzea. Orduan ohartu ginen hizkuntza mantendu nahi duten eta haren aldeko jarrera duten hiztun batzuek gero ez dutela oso modu koherentean jokatzen. Horrek eraman gintuen pentsatzera agian ez dela kontzientzia kontu hutsa eta praktikan nola jokatu behar den ere ikasi behar dela. Horrela bururatu zitzaigun agian guk, psikologo bezala, hiztunei tresna batzuk eskaintzen ahal genizkiela hori lortzeko. Hainbat alorretatik, kirolaren arlotik besteak beste, baliabide desberdinak hartu genituen hizkuntza asertibitatea lortzeko eta jendea eroso sentitzeko bere hizkuntzan mintzatuz. Zer tresna dira horiek? Kirol psikologiatik, adibidez, antsietatea kontrolatzeko arnasa hartzeko teknikak erabiltzea, gertaerak imajinatzea gertatu baino lehen, lortzen ari garena berriz ikustea progresibitateaz ohartzeko edo epe labur, ertain eta luzerako helburuak finkatzea, besteak beste. Euskararekiko zure harremana nolakoa da? Historia berezia da. Bilbon jaioa naiz, baina nire familiak ez zekien euskaraz eta ikasketak ere erdaraz egin nituen. Euskaraz aritzeko gogo asko baina gaitasun gutxi nuen. Mendizalea naiz eta mendira joateko hiritik irteten ginenean beti saiatzen ginen herrietan praktikan jartzen genekien apurra. Konplexu handiak zituzten hiztunekin maiz egiten genuen topo. Unibertsitate garaian euskaltegian hiru urtez aritu nintzen Salamancara joan arte. Valentziara bizitzera joan eta alabak jaio zirenean pentsatu nuen haiekin euskaraz nahi nuela hitz egin. Orain hizkuntza oporrak egiten ditugu eta urteoro Euskal Herrira etortzen gara uda garaian. Garai hartan ere hasi ginen TELP tailerrekin hona etortzen eta ikusten nuen horiek euskaraz eman behar zirela. Derrigorrezkoa zen niretzat, kontraesanetan erori nahi ez banuen. Konplexuak dituen euskal hiztun asko dago? Bai eta ikuspuntu askotatik: euskaldunberria izateagatik, euskaldunzaharra izateagatik, euskalki batean hitz egiteagatik, ez dakit noren aurrean aritzeagatik… Autoestimu falta handia dago hizkuntz gutxituen hiztunen artean eta hori buruan sartu diguten zerbait da. Hizkuntza gutxituen hiztunak askotan urpekariak bezalakoak gara: ur-azalaren azpian geratzen gara eta soilik eremu ziurretan ateratzen gara azalera. Modu berean erantzungo digutela ziur gaudenean baino ez dugu hitz egiten katalanez edo euskaraz. Zergatik gertatzen da hori? Konplexu hauen oinarrian badira arrazoi historiko eta mezu subliminal asko. Oraindik esaten da: izan zaitez kosmopolita eta ez kosmopaleto edo euskara bakarrik etxean erabiltzeko da, arraroa da, ez du ezertarako balio… Euskaldunen irudia baserritarra, zaharra eta ikasketarik gabekoa da, estatistikek kontrakoa dioten bitartean: egungo euskaldunaren profila gaztea da, hiritarra eta ikasketa maila handikoa, baina mito zahar horiek indar handia dute. Aurreiritzi guztien artean nagusiena da euskaraz aritzea heziketa txarrekoa dela. Kortesia kontu horrek min handia egin du. Hiztun elebidunari maiz esaten diote erdaraz aritzeko, bi hizkuntzak ezagutzen dituenez berari berdin zaiolako. Baina badakigu pertsona desberdinak garela hizkuntza batean edo bestean. Zuk euskaraz pentsatzen eta sentitzen baduzu zure barne mundua askoz hobeki adieraziko duzu euskaraz eta hori errespetatu egin behar da. Esaten dizutenean zuri bost axola edo ez zaizula ezer kostatzen, eskatzen dizute ahalegin gehigarri bat egiteko eta ikasi behar dugu hori argi adierazten eta aldarrikatzen. Kortesiak bi norabidetakoa izan behar du eta ez beti norabide berekoa. Baina berehala argudiatzen dute oso zaila dela, edonori ezin zaiola halakorik eskatu… Oso merkea da hori esatea eta oso erraz lortzen dute mundu guztia erdaraz aritzea. Argi ikusi behar dugu horrekin esaten ari direla hizkuntza hori ez dela beharrezkoa, eta beraz, zertarako ahalegindu? Guk, beraz, toki guztietan euskaraz? Saiatu, behintzat, lehenbiziko hitza euskaraz egiten. Horregatik ez zaizu ezer gertatuko, aurrean duzuna euskarafobikoa ez bada behintzat. Hemen Nafarroan askotxo dago. Toki guztietan badira kasu klinikoak baina horrek ez du esan nahi hori zure arazoa denik. Begiradek ez dute inor hiltzen. Probatu behintzat. Norbaitek erantzun zakarra ematen badigu bere arazoa da. Bere gaitasun faltagatik edo auskalo zergatik egongo den haserre. Behin eta berriz jo behar baduzu halako pertsona batengana, lehen aldian sufrituko duzu, baina hurrengoetan badakizu zer aurkituko duzun. Gainera argi eduki ez jakitea ez dela trastorno mental bat edo egiturazko arazo bat. Ez jakitea aldagai bat da, alda daitekeen zerbait. Gu irakasle izan gaitezke haientzat, neurri batean, eta nahi izanez gero. Merkatuko kontsumitzaile gisa nola egin dezakegu euskararen alde? Bezeroak gara eta merkatuaren hierarkian goian gaude. Horrekin jolastu behar dugu eta bozgorailuak jarri: “Etorri naiz dirua gastatzera eta han egingo dut eta ez hemen, han euskaraz artatzen nautelako”. Jakin behar dute haien jarrerak kostu bat daukala, ez dela dohainik. Kontsumitzaile gisa horrela jokatzea erabakitzen baduzu haiei adieraztea merezi du, hizkuntzaren beharra sortzen ari zarelako. Jendea zeren bila etortzen da TELP tailerretara? Tresnen bila. Asertiboak izateko eta mintzatzen eroso sentitzeko teknikak eman nahi dizkiegu. Asertibitatea, funtsean, pentsatzen duzuna modu onean baina argi esatea da? Horixe. Isiltzeak galerak ekartzen badizkizu, gauza batzuk esan egin behar dira. Ez soilik hizkuntzaren alorrean, noski. Gizartean bizi gara eta gure eskubide asertiboak ditugu, inork gutxik ezagutzen dituenak. Ezetz esatea, kritikak egitea, iritzia ematea, kritikarik ez jasotzea, kasurik ez egitea, hitz ederrak jasotzea edota beste bati esatea… Gure eskubide hauek zeintzuk diren ikasi behar dugu. Asko hitz egiten da euskararen getizazioaz. Getizazioa oso kaltegarria da. Hizkuntza bat bakarrik independentistek eta ezkerrekoek hitz egiten dutenean hizkuntza horrek eta bere irudiak arazo bat daukate. Hiztun arruntarentzat oso nekagarria eta zigor handia izaten da, inork ez duelako kalean etiketekin ibili nahi. Hiztunek erdarara jotzeko arrazoi garrantzitsuena euskararen getizazioa da gaur egun. Honetan zer egin dezakegu? Nik adibidez, batzuetan esaten diot jendeari lelokeria bat izan daitekeen zerbait egiteko: beren irudia, arropa, ilea… aldatzeko, adibidez dotore jantzi eta hizkuntzaren inguruan modu asertiboan jokatu. Horrela molde eta aurreiritziak apurtuko ditugu. Diru asko eta denbora asko gastatu dute euskara estigmatizatzen eta biolentziarekin lotzen eta berdin jarraitzen dute. Adibide bat: Espainiako telebistan euskaraz zerbait aditu izan denean ETAren aurkako polizia operazio baten inguruan izan da ia beti. Hori ez da kasualitatea, helburu zehatza duen estrategia baizik. Kaleko hiztunoi askotan esaten digute ETAzaleak garela edo ergelak, helburu poilitiko baterako erabiltzen gaituztelako. Zer egin dezakegu? Gure esparruan, gure inguruan eragin eta mugitu, ahal dugun heinean. Guk ez daukagu tresnarik goitik antolatutako gerra horretan parte hartzeko. Egoera hori ez sartu gure barruan, hori ez delako gure errua. Erruaren kontzeptua oso barneratua dugu gure kultura judu-kristauan, eta honek askotan immobilismora eramaten gaitu. Aldiz, arduratsua sentitzen bazara, zure inguruan behintzat gauzak egiten ahal dituzu. Eta haurrek euskaraz gehiago egin dezaten zer egin daiteke? Umeek imitazioz funtzionatzen dute eta helduak haien artean erdaraz aritzen badira haiek berdin egingo dute. Baina eredu ona ematen zaienean ere erdarara lerratzen dira maiz. Faktore asko hartu behar dira kontuan, adibidez telebistaren eragin itzela. Telebista euskaraz edo katalanez ikusterik ez badute, errazago joko dute erdarara. Nik hori argi ikusi dut Bakaikuko gure lagun batzuekin: haurrek telebista euskaraz ikusi ezin dutenetik, Nafarroan ETB3 ez delako ikusten, guraso kontzientziaduna duten haur euskaldun peto-petoek ere erdarara jotzen dute lehen baino %50 gehiago. Saioak ez ezik, iragarkiak ere hartu behar dira kontuan eta horiek askotan ETBn eta TV3en ez dituzte itzultzen. Horren ondorioz haurrek ikasten dutena da jostailuek erdaraz egiten dutela. Telebistan hizkuntza bati murrizketa eta oztopoak ezartzen dizkiotenean badakite oso ongi zer egiten ari diren eta zertarako. Dena den, haurren garapenean telebistaren eraginarengatik urte txar batzuk izango dira, baina helduek euskaraz edo katalanez egiten badiete gero normalean haiek ere horrela egingo dute. Katalana, oro har, nola dago Valentzian? Hizkuntzaren ezagutza oso altua da. Erabilera lekuaren araberakoa da. Argi dago  hizkuntza paisaia erabat aldatzen dela gure jarreraren arabera. Zuk katalanez hitz egiten baduzu aurkitzen duzu jende gehienak ulertzen dizula eta askok ere katalanez egiten dizutela. Batzuek esaten dute nekez aurkitzen dituztela katalan hiztunak Valentzia hirian, baina aitortzen dute, era berean, beti erdaraz hasten direla mintzatzen. Eta hezkuntzaren alorrean? Hango gizartearen beharra ez da betetzen ari. Valentzian badira 25.000 ume katalanez ikasi ezin dutenak, gobernuak esaten duelako plazarik ez dagoela. Horretarako dirurik ez dagoela diote, baina beste gauza askotarako bai, jakina denez. Oso errealitate gogorra da. Ekimen pribatuko murgiltze ereduko ikastetxerik ez dago? Oso gutxi. Kooperatiba moduan antolatuta hemengo ikastolak bezala, oso gutxi. Esku bakarreko hatzekin zenbatzeko adina. Eta TIL edo antzekorik ez dute abian jarri? Hasi ziren esaten proiektu eleanitza ezarri nahi zutela, Mallorcan bezala. Valentzian jendea oso bero dago horrekin eta beste gauza askorekin ere bai. Eta egoera behartzen segitzen badute jendea kalera aterako da, Mallorcan bezala. Orain arte Valentziako agintariek bazuten dirurik jendea erosteko eta haien errealitatea sortzeko komunikabideetan, baina gero eta zailagoa dute ezkutatzea egin dituzten lapurreta eta gehiegikeriak. Katalana Katalunian, Ipar Katalunian, Balearretan, Principat-en, Valentzian, Andorran eta Aragoiko ekialdean ere mintzatzen da. Bai. Azken horri “la franja de ponent” deitzen zaio eta hori da, hain zuzen ere, katalana bizien dagoen eskualdea. Erabilera %90ekoa da. Aragoiko Gobernua horren aurka saiatzen ari da etengabe eta maiatzean onartu zuten hizkuntzen lege berriaren testuan desagertu dira aragoiera eta katalana izendapenak. Haien ordez  agertzen dira Pirinioak eta Aurre Pirinioetako Eskualdeetako Hizkuntza Aragoitarra LAPAPYP eta Ekialdeko Eskualdeko Hizkuntza Aragoitarra LAPAO. Izenak izana dakar. Bai, hala da. Katalana desagerrarazi nahi dute Aragoitik.
{ "title": [ "", "Nortasun agiria", "Han ere txakurrak ortozik" ], "text": [ "Estres linguistikoa\n“Euskara ez bada entzuten kalean, euskarara jotzeko momentuan zerbait arraroa, anormala egiten ari zara eta horrek estresa ekartzen dizu eta estres horrek euskaraz gutxiagotan aritzera eramango zaitu, sorgin-gurpil bat sortuz”.\nEgungo ogia, biharko gosea\n“Gauza askotarako ez dugu hizkuntza aldatu beharrik, baina arazoak eta zailtasunak ekiditeko egiten dugu. Jokamolde horrek epe motzean nahi duzuna lortzeko balio dizu, baina epe luzean oso ondorio txarrak ditu, euskara ez dela beharrezkoa erakusten ari zarelako”.\nAurreiritziak\n“Oso ezaguna da aspaldian Mallorcako kantari beltz bati gertatu zitzaion pasadizoa. Taberna batera joan eta kafea katalanez eskatutakoan tabernariak erantzun zion:  ‘Katalanez hitz egin didazulako, bestela pentsatuko nukeen beltza zinela’. Askotan ebidentziek baino ozenago hitz egiten dute gure aurreiritziek”.", "Gemma Sanginés Saiz, Bilbon sortua 1970eko uztailaren 6an. Donostian eta Salamancan psikologia ikasi zuen, portaeren terapian eta kirol psikologian espezializatuz.  2003tik Valentzian bizi da. Terapia lanak egiten ditu, bereziki goi mailako kirolariekin, klinika pribatu batean, eta duela gutxira arte baita Valentziako Unibertsitatean ere, “hori duela bi urte amaitu zen murrizketengatik”. Hizkuntzaren alorrean orain dela hamar urte TELP tailerrak (Taller d’Espai Lingüístic Personal) sortu zituen  Valentziako Unibertsitateko psikologia irakaslea eta bere bikotekidea den Ferran Suayrekin. Geroztik hamaika tailer eta ikastaro eskaini dituzte Herrialde Katalanetan, Euskal Herrian eta Galizian. Ferran Suayrekin batera zortzi liburu kaleratu ditu: bost hizkuntzen inguruan eta hiru kirolaren alorrekoak.", "Valentziara, etxera itzulitakoan, sorpresa bat aurkitu zuen Gemma Sanginések elkarrizketa honen biharamunean: Ferran Suayk eta berak 2000. urtean idatzitako Sortir de l'Armari lingüístic liburuak berriz polemika sortu duela Mallorcan. Hango institutu batean batxilergoko bigarren mailako ikasleei irakurtzera eman zieten eta Així no plataformak salaketa jarri zuen Conselleria de Educación-en, “zama ideologiko handiko liburua” dela esanez." ] }
cc-by-sa 3.0
argia
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2395/gemma-sangines-saiz
Reyes Ilintxeta
null
eu
Gemma Sanginés Saiz
null
[ "Euskara", "Soziolinguistika" ]
null
null
2,013
12
15
null
null
null
Europako Hiriburu Berdea
Europako Hiriburu Berdea
null
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=554517
null
null
eu
null
null
null
554,517
1,310
null
null
null
null
null
null
Camden Town Group Camden Town Group 1911tik 1913ra bildu zen artista postinpresionista talde bat izan zen. Artistak Walter Sickert margolariaren etxean biltzen zen, Londresko Camden Town auzoan, eta hortik zetorren izena. Historia. 1908an Frank Rutter arte kritikariak Allied Artists Association (AAA) elkartea sortu zuen; taldea Royal Academytik banandu zen, era batez, Frantzian, Société des Artistes Indépendants edo Independenteen Saloiak eragindako irizpideak jarraituz. AAAn lanak erakutsi zituzten margolari askok, gero, Camden Town Groupen hartu zuten parte. Talde honen gainean Vincent van Gogh edo Paul Gauguin bezalako artistek eragin handia izan zuten. Camden Town Groupek margolan inpresionisten eta kubisten erakusketak antolatu zituzten Londresen eta haien eragina handia izan zen. Tate Britain, Londresen, 2008an, taldeari erakusketa handi bat eskaini zion. Taldekideak. Taldeak bere barneko arauak zituen, tartean, ezin zirela hamasei baino gehiago izan eta guztiak gizonezkoak izan behar zirela. Kanpo loturak. [[Kategoria:Postinpresionismoa]] [[Kategoria:Ingalaterrako artea]] [[Kategoria:Londresko kultura]] [[Kategoria:Londresko historia]] [[Kategoria:Camden]] [[Kategoria:Artisten kolektiboak]]
Camden Town Group
null
Camden Town Group 1911tik 1913ra bildu zen artista postinpresionista talde bat izan zen. Artistak Walter Sickert margolariaren etxean biltzen zen, Londresko Camden Town auzoan, eta hortik zetorren izena. Historia. 1908an Frank Rutter arte kritikariak Allied Artists Association (AAA) elkartea sortu zuen; taldea Royal Academytik banandu zen, era batez, Frantzian, Société des Artistes Indépendants edo Independenteen Saloiak eragindako irizpideak jarraituz. AAAn lanak erakutsi zituzten margolari askok, gero, Camden Town Groupen hartu zuten parte. Talde honen gainean Vincent van Gogh edo Paul Gauguin bezalako artistek eragin handia izan zuten. Camden Town Groupek margolan inpresionisten eta kubisten erakusketak antolatu zituzten Londresen eta haien eragina handia izan zen. Tate Britain, Londresen, 2008an, taldeari erakusketa handi bat eskaini zion. Taldekideak. Taldeak bere barneko arauak zituen, tartean, ezin zirela hamasei baino gehiago izan eta guztiak gizonezkoak izan behar zirela. Kanpo loturak. [[Kategoria:Postinpresionismoa]] [[Kategoria:Ingalaterrako artea]] [[Kategoria:Londresko kultura]] [[Kategoria:Londresko historia]] [[Kategoria:Camden]] [[Kategoria:Artisten kolektiboak]]
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=726094
null
null
eu
null
null
null
726,094
119,347
null
null
null
null
null
null
Giro polita Herrien Jaian Giro ederrean ospatu zen XXI. Herrien Eguna joan den larunbatean, kultura, folklorea eta gastronomia izan zen nagusi Zumea Plazan ospatu zen eguna. Nafarroa Plazan egin izan dira aurreko edizioak, eta aurten festa gunea aldatu izanak on egin diola Jaiari esan beharko da, ikusita plazara larunbat eguardi arratsaldean bildu zen jendetza. [Argazkiak] Gora Kaletxiki txaranga eta Olagain elkarteko txistulariak Andoaingo kaleak girotzen jardun zuten eguardi partean, eta Zumea Plazara abiatu ziren 13:00etan jarrita zegoen hitzordura. Han, Hogar Extremeño elkarteko presidente den Inaki Gomezek ongi etorria eman zien plazara hurbildu ziren guztiei. Ondoren, musika eta dantza emanaldia ospatu zen oholtzan, Olagain txistularien elkartearen, Gora Kaletxiki txarangaren, Urki dantza taldearen eta Alberto Agirre abesbatzaren eskutik. Plazan bildutako herritarrek talde horien emanaldiaz gain, bertan jarri ziren postuetan Extremadurako jan eta edanekin ere gozatu ahal izan zuten. Arratsaldean, berriz, Zuena emakumeen elkarteko Sebillanen taldea, Donostiako Extremadura elkarteko dantza taldea eta Lasarteko Zambra dantza taldea igo ziren oholtzara.
Giro polita Herrien Jaian
Giro ederrean ospatu zen XXI. Herrien Eguna joan den larunbatean, kultura, folklorea eta gastronomia izan zen nagusi Zumea Plazan ospatu zen eguna. Nafarroa Plazan egin izan dira aurreko edizioak, eta aurten festa gunea aldatu izanak on egin diola Jaiari esan beharko da, ikusita plazara larunbat eguardi arratsaldean bildu zen jendetza. [Argazkiak]
Gora Kaletxiki txaranga eta Olagain elkarteko txistulariak Andoaingo kaleak girotzen jardun zuten eguardi partean, eta Zumea Plazara abiatu ziren 13:00etan jarrita zegoen hitzordura. Han, Hogar Extremeño elkarteko presidente den Inaki Gomezek ongi etorria eman zien plazara hurbildu ziren guztiei. Ondoren, musika eta dantza emanaldia ospatu zen oholtzan, Olagain txistularien elkartearen, Gora Kaletxiki txarangaren, Urki dantza taldearen eta Alberto Agirre abesbatzaren eskutik. Plazan bildutako herritarrek talde horien emanaldiaz gain, bertan jarri ziren postuetan Extremadurako jan eta edanekin ere gozatu ahal izan zuten. Arratsaldean, berriz, Zuena emakumeen elkarteko Sebillanen taldea, Donostiako Extremadura elkarteko dantza taldea eta Lasarteko Zambra dantza taldea igo ziren oholtzara.
null
cc-by-sa 3.0
aiurri
https://aiurri.eus/eskualdea/1544009393285-giro-polita-herrien-jaian
Aiurri
null
eu
null
null
[ "Gizartea" ]
null
null
2,017
10
23
2
0
null
Udako kirol kanpainaren bigarren txandarako izenematea zabalik Kirol Zerbitzuek antolatutako udako kirol kanpainaren lehen txanda abian da eta 30 bat neska-mutiko dabiltza, hiru taldetan banatuta: patinajean talde bi eta spinningean bakarra. Bigarren txanda hilaren 12an hasiko dute eta izenemate epea zabalik dago egubakoitza bitartean. Asier Muxika kirol teknikariak onartu du baliabide gutxi izateak eskaintza murriztu duela azken bi urteotan eta kirol etxea gertu izan arte ez daudela aparteko kirol eskaintzarik egiteko moduan: "Pilotalekua, futbol zelaia eta gimnasioa ditugu erabiltzeko moduan, baina horietan ezin dira kirol guztiak egin eta ondorioz egindako eskaintza ez da aretxabaletarrendako gurako genukeen modukoa". Datorren astelehenean hasiko duten bigarren txandarako multikirola egingo duen talderen bat osatu guran dabiltza. Hainbat kirol egiteko aukera izango dute horiek hamar egunetan, tartean frontenisa, bizikleta irteerak, futbola, patinajea, pilota… Horrez gain, kirol bakarreko ikastaroak egiteko aukera ere badago. Argibide gehiago gura duenak edo izena eman Zainduz gimnasiora jo dezala (943 71 26 28).
Udako kirol kanpainaren bigarren txandarako izenematea zabalik
Kirol Zerbitzuek antolatutako udako kirol kanpainaren lehen txanda abian da eta 30 bat neska-mutiko dabiltza, hiru taldetan banatuta: patinajean talde bi eta spinningean bakarra. Bigarren txanda hilaren 12an hasiko dute eta izenemate epea zabalik dago egubakoitza bitartean.
Asier Muxika kirol teknikariak onartu du baliabide gutxi izateak eskaintza murriztu duela azken bi urteotan eta kirol etxea gertu izan arte ez daudela aparteko kirol eskaintzarik egiteko moduan: "Pilotalekua, futbol zelaia eta gimnasioa ditugu erabiltzeko moduan, baina horietan ezin dira kirol guztiak egin eta ondorioz egindako eskaintza ez da aretxabaletarrendako gurako genukeen modukoa". Datorren astelehenean hasiko duten bigarren txandarako multikirola egingo duen talderen bat osatu guran dabiltza. Hainbat kirol egiteko aukera izango dute horiek hamar egunetan, tartean frontenisa, bizikleta irteerak, futbola, patinajea, pilota… Horrez gain, kirol bakarreko ikastaroak egiteko aukera ere badago. Argibide gehiago gura duenak edo izena eman Zainduz gimnasiora jo dezala (943 71 26 28).
null
cc-by-sa 3.0
goiena
https://goiena.eus/aretxabaleta/1386608798983-udako-kirol-kanpainaren-bigarren-txandarako-izenematea-zabalik
Mirari Altube
null
eu
null
null
[ "Aretxabaleta" ]
null
null
2,010
7
5
12
55
null
Malerreka kantuz bigarrenez egin da Oizen Berrogei bat lagun bildu ziren kantari Apirilaren 5ean antolatu zen Oizen biga­rren aldiz Malerreka kantuz. Eguerdian berrogei bat lagun bildu ziren plazan, bertakoak nahiz ingurukoak, eta hasieran euri-tanta ba­tzuk erori arren, ekitaldi osoan eguzkia “kantu-lagun” izan zuten. Plazan hainbat kantu abestu ondoren, kaleetan geldialditxo batzuk eginez, kantu zaharrez eta he­rrikoiez alaitu zuten he­rria. Kantu-jiraren bukaera Herriko Ostatuan egin zuten, eta bertan zizka-mizka goxo ba­tzuk izan zituzten sari.
Malerreka kantuz bigarrenez egin da Oizen
Berrogei bat lagun bildu ziren kantari
Apirilaren 5ean antolatu zen Oizen biga­rren aldiz Malerreka kantuz. Eguerdian berrogei bat lagun bildu ziren plazan, bertakoak nahiz ingurukoak, eta hasieran euri-tanta ba­tzuk erori arren, ekitaldi osoan eguzkia “kantu-lagun” izan zuten. Plazan hainbat kantu abestu ondoren, kaleetan geldialditxo batzuk eginez, kantu zaharrez eta he­rrikoiez alaitu zuten he­rria. Kantu-jiraren bukaera Herriko Ostatuan egin zuten, eta bertan zizka-mizka goxo ba­tzuk izan zituzten sari.
null
cc-by-sa 3.0
erran
https://erran.eus/mendialdea/1419261467301-malerreka-kantuz-bigarrenez-egin-da-oizen
Pilar URROZ
null
eu
null
null
[ "Gizartea" ]
null
null
2,014
4
17
17
18
null
“Gabonetako Merkatu txikia” egingo dute galaktosemia gaixotasuna duen 6 urteko bizilagun baten alde Herritarrek ostiralera arte izango dute merkatua hornitzeko objektuak eskaintzeko aukera. Gabonetako Merkatu Txikiaren XVII. edizioa antolatu du Hiriska emakume elkarteak. Galaktosemiarako Espainiako Elkartera (AEG) bideratuko dute ekimenaren bidez biltzen duten dirua. Izan ere, eritasun hori du Markel Rivas 6 urteko ume artziniegarra. "Gaixotasun genetiko hereditario eta kronikoa da galaktosemia, sendaezina", azaldu dute elkarteko kideek. Eritasun hori dutenek ezin dute metabolizatu galaktosa izeneko azukre sinplea. "Galaktosemia duen haur bati esnea ematen bazaio galaktosaren deribatuak bere organismoan pilatzen dira. Substantzia horiek gibela, garuna, giltzurrunak eta begiak kaltetzen dituzte". Herritarrek parte hartzeko deia Abenduaren 2tik 10era egongo da azoka, La Encina egoitzako kaperan. Hiriskako kideek auzokideei luzatu diete ekimenean parte hartzeko deia, "gai berriak edo egoera onean dauden gai erabiliak eramanez, azokan salduak izan daitezen". Ostirala -azaroak 24- izango da horretarako azken eguna. Elkartetik nabarmendu dute ez dela arroparik jasoko, baina etxean eginiko opilak onartuko dituzte. Hortaz gain, kontu-korronte bat ireki dute, jendeak dohaintzak egin ditzan: 2095-3207-12-1094043238 (Kutxabank).
“Gabonetako Merkatu txikia” egingo dute galaktosemia gaixotasuna duen 6 urteko bizilagun baten alde
Herritarrek ostiralera arte izango dute merkatua hornitzeko objektuak eskaintzeko aukera.
Gabonetako Merkatu Txikiaren XVII. edizioa antolatu du Hiriska emakume elkarteak. Galaktosemiarako Espainiako Elkartera (AEG) bideratuko dute ekimenaren bidez biltzen duten dirua. Izan ere, eritasun hori du Markel Rivas 6 urteko ume artziniegarra. "Gaixotasun genetiko hereditario eta kronikoa da galaktosemia, sendaezina", azaldu dute elkarteko kideek. Eritasun hori dutenek ezin dute metabolizatu galaktosa izeneko azukre sinplea. "Galaktosemia duen haur bati esnea ematen bazaio galaktosaren deribatuak bere organismoan pilatzen dira. Substantzia horiek gibela, garuna, giltzurrunak eta begiak kaltetzen dituzte". Herritarrek parte hartzeko deia Abenduaren 2tik 10era egongo da azoka, La Encina egoitzako kaperan. Hiriskako kideek auzokideei luzatu diete ekimenean parte hartzeko deia, "gai berriak edo egoera onean dauden gai erabiliak eramanez, azokan salduak izan daitezen". Ostirala -azaroak 24- izango da horretarako azken eguna. Elkartetik nabarmendu dute ez dela arroparik jasoko, baina etxean eginiko opilak onartuko dituzte. Hortaz gain, kontu-korronte bat ireki dute, jendeak dohaintzak egin ditzan: 2095-3207-12-1094043238 (Kutxabank).
null
cc-by-sa 3.0
aiaraldea
https://aiaraldea.eus/artziniega/1511353313745-gabonetako-merkatu-txikia-egingo-dute-galaktosemia-duen-bizilagun-baten-alde
Erredakzioa
null
eu
null
null
[ "Jendartea", "Artziniega" ]
null
null
2,017
11
22
13
6
null
Zhuhai Sanzao Nazioarteko Aireportua
Zhuhai Sanzao Nazioarteko Aireportua
null
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=114672
null
null
eu
null
null
null
114,672
4,380
null
null
null
null
null
null
Evgenia Kanaeva errusiarrak irabazi du gimnastika erritmikoko buruz burukoa Erakustaldia eginda lehengo postua berea dela berretsi du azken urteotako izarrak. Zilarra Daria Dimitrieva herrikideak lortu du, eta brontzea, Liubou Txarkaxina bielorrusiarrrak. Taldekako finala bihar izango da (15:30) eta, horretan ere errusiarrak dira faboritoak, zalantza izpirik gabe. Dotoreziaz, maisutasunez irabazi du gaur Evgenia Kanaeva errusiarrak gimnasia erritmikoko banakako finala, Londresko Wembley Arena estadioan. Azken urteotako izarrak lan bikaina egin du tapiz gainean eta urre kolorez jantzita bukatu du lehiaketa. Gimnasta errusiarrak buruan sailkatu zen atzo finalerako eta bera zen gaurko faborito garbia. Beste behin, ez du hutsik egin. 2008tik buruz buruko guztiak irabazi ditu. Hiru Munduko Txapelketa irabazi ditu, eta Europako lau. Pekinen urrea lortu zuen, eta Londresen lehenengo postu hori berretsi nahi zuen. Ariketa guztietan benetan fin ibili da Kanaeva, perfekziotik hurbil. Lehenengo postuetan sailkatu da ia guztietan. Uztaian 29.350 puntu eskuratu ditu, pilotan 29.200, mazoan 29.450, eta zintan 28.900. Azkeneko ariketa horretan Daria Dimitrieva herrikideak puntuazio hobea izan du. Guztira, 116.900 puntu lortu ditu Kanaevak, bigarrenari 2.400 puntuko aldera atera diolarik. Onena da, bai. Sailkapenean, Daria Dimitrieva herrikidea izan zen bigarren, eta Bielorrusiako Liubou Txarkaxina hirugarren; 114.500 eta 111.700 punturekin, hurrenez hurren. Taldekako finala bihar izango da (15:30). Errusiarrak izan dira onenak sailkapen saioan eta bihar urrea irabazteko faboritoak dira. Nola ez dira faborito izango, banakako podiumean Kanaeva buru denean eta Dimitrievak atzetik jarraitzen dioenean.
Evgenia Kanaeva errusiarrak irabazi du gimnastika erritmikoko buruz burukoa
Erakustaldia eginda lehengo postua berea dela berretsi du azken urteotako izarrak. Zilarra Daria Dimitrieva herrikideak lortu du, eta brontzea, Liubou Txarkaxina bielorrusiarrrak. Taldekako finala bihar izango da (15:30) eta, horretan ere errusiarrak dira faboritoak, zalantza izpirik gabe.
Dotoreziaz, maisutasunez irabazi du gaur Evgenia Kanaeva errusiarrak gimnasia erritmikoko banakako finala, Londresko Wembley Arena estadioan. Azken urteotako izarrak lan bikaina egin du tapiz gainean eta urre kolorez jantzita bukatu du lehiaketa. Gimnasta errusiarrak buruan sailkatu zen atzo finalerako eta bera zen gaurko faborito garbia. Beste behin, ez du hutsik egin. 2008tik buruz buruko guztiak irabazi ditu. Hiru Munduko Txapelketa irabazi ditu, eta Europako lau. Pekinen urrea lortu zuen, eta Londresen lehenengo postu hori berretsi nahi zuen. Ariketa guztietan benetan fin ibili da Kanaeva, perfekziotik hurbil. Lehenengo postuetan sailkatu da ia guztietan. Uztaian 29.350 puntu eskuratu ditu, pilotan 29.200, mazoan 29.450, eta zintan 28.900. Azkeneko ariketa horretan Daria Dimitrieva herrikideak puntuazio hobea izan du. Guztira, 116.900 puntu lortu ditu Kanaevak, bigarrenari 2.400 puntuko aldera atera diolarik. Onena da, bai. Sailkapenean, Daria Dimitrieva herrikidea izan zen bigarren, eta Bielorrusiako Liubou Txarkaxina hirugarren; 114.500 eta 111.700 punturekin, hurrenez hurren. Taldekako finala bihar izango da (15:30). Errusiarrak izan dira onenak sailkapen saioan eta bihar urrea irabazteko faboritoak dira. Nola ez dira faborito izango, banakako podiumean Kanaeva buru denean eta Dimitrievak atzetik jarraitzen dioenean.
null
cc-by-sa 4.0
berria
https://www.berria.eus/albisteak/69021/evgenia-kanaeva-errusiarrak-irabazi-du-gimnastika-erritmikoko-buruz-burukoa.htm
Berria
null
eu
GIMNASTIKA ERRITMIKOA
[ "Kirola" ]
null
null
null
2,012
8
11
null
null
null
NGC 2651 NGC 2651 galaxia espiral bat da, Cancer konstelazioan. Albert Marthek aurkitu zuen n.
NGC 2651
null
NGC 2651 galaxia espiral bat da, Cancer konstelazioan. Albert Marthek aurkitu zuen n.
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=913522
null
null
eu
null
null
null
913,522
512
null
null
null
null
null
null
Joseba Izagirre: “Udalaren helburua da egun dauden zerbitzu guztiak mantentzea” Joseba Izagirre Zegamako alkate berria. / Maialen Igartua Azken bi agintaldietan Zegama Lantzen plataformako Edurne Albizu izan da Zegamako alkate. Aurten, ordea, lekukoa hartu du Joseba Izagirrek (Zegama, 1974). Zinegotzi izatetik alkate izatera «salto handia» dagoela adierazi du, batez ere, erantzukizun handiagoa duelako orain. Datozen lau urteetarako helburuak argi ditu: orain arteko zerbitzuak mantentzeko lan egitea, eta datozen belaunaldiei Zegaman geratzeko arrazoiak ematea. Zortzi urtez Zegamako Udaleko zinegotzia izan zara. Orain, berriz, alkate. Salto handia izan al da? Bai, saltoa beti dago. Azken finean, alkatearena da erantzukizunaren zati handiena. Gainera, zinegotzi izanda gai jakin batzuk lantzea tokatzen zaizu. Orain, berriz, gai guztien berri izan behar dut. Dena den, zortzi urtez zinegotzi lanetan aritu izanak laguntzen du esperientzia apur bat izaten; ez da hutsetik hastea bezalakoa. Zegama Lantzen plataformaren zerrendaburua zara. Azken agintaldietan zuena izan da alkatetza. Herritarrak gustura dauden seinale? Garbi dago aldaketa etorriko dela, udalean ezin du beti jende berdinak egon. Baina, bueno, oraingoz nik uste dut herritarrak bat datozela udalaren kudeaketarekin. Eta pentsatu nahi dut eskaintzen ditugun zerbitzuekin ere gustura daudela. Zein pauso eman dituzue lehen hiru hilabete hauetan? Batik bat, jarraipena egin dugu. Dena den, aurreko legegintzaldiko hiru lagunek baino ez dugu jarraitzen udalean; gainontzekoak berriak dira. Hortaz, oraindik martxa hartzen ari gara: batzarrak noiz egin erabaki, batzordeak sortu… Horrek ez du esan nahi, ordea, udala geratuta dagoenik. Zein dira legegintzaldi honetarako dituzuen helburu nagusiak? Ez dugu proiektu anbiziosorik edo obra faraonikorik buruan. Gure helburua orain arteko zerbitzuak mantentzea izango da: autobus zerbitzua, ikastetxea, haurtzaindegia, polikiroldegia, eguneko zentroa… Jendeari Zegaman jarraitzeko arrazoiak eman nahi dizkiogu, eta Zegamako bizimodua ahalik eta erosoena izan dadin lan egingo dugu. Zerbitzuak mantentze hutsak ere lan handia eskatzen du, kontuan izan behar delako Zegamak baliabide gutxi dituela. Herria txukun mantentzen ere ahalegin berezia egingo dugu. Eta zein dira herrian ikusten dituzuen behar handienak? Esaterako, bidegorria. Ez da herriguneraino iristen; industriagunean amaitzen da, herritik kilometro pare batera. Hori oso arriskutsua da, bidegorria hasten den punturaino errepidetik joan beharra dagoelako. Bidegorriaz gain, Kortaberritik herrigunerainoko errepideak konpontzeko premia du. Aldundira eskaera egin da, baina oraindik ez dugu erantzunik jaso. Etxebizitzak egiteko proiektua aurrera doa, ezta? Ugarte Zelai auzoan etxebizitzak egiteko proiektua onartuta dago. Hainbat fase ditu proiektuak, eta lehenengo faseari ekingo zaio laster, eskari nahikoa badago, behintzat. Eraikuntza enpresak aurten hasi nahi du lanekin. Hogei etxebizitza egingo dira lehenengo fasean. Etxebizitzak egiteak herritarrak bertan geratzea ahalbidetzen du, eta horrek bizia ematen dio herriari. Langabezia jaisteko neurririk hartuko duzue? Langabezian daudenei aholkularitza eskaintzea da gure asmoa: nora jo dezaketen, zein ikastaro egin ditzaketen… Udalak ez du mediorik lanpostu asko sortzeko. Tarteka sortzen dira, baina oso puntualak izaten dira, eta asko aldi baterakoak. Lorategietan txakur kakak zeudelako kexak jaso dituzue udaletxean. Nola eman diozue irtenbidea horri? Txakurzaleekin bildu gara, eta konpromisoa hartu dute gorotzak jasoko dituztela, eta txakurrak lotuta erabiliko dituztela herrian. Gainera, adostu dugu herrian gorotzentzako zakarrontziak jarriko ditugula. Udaleko bi alderdiok geneukan programan jasota neurri hau, beraz, aho batez onartu dugu. Eskatuta daude zakarrontziak, eta hilabete barru pentsatzen dut jartzeko moduan izango garela. Autobusari itxaroteko aterpeak ere jarriko dituzue. Bai, hori ere onartu dugu eta hilabete pare bat barru jarriko dira. Herritarren eskaera zen. Hiru puntutan jarriko dira: Ugarte Zelai auzoan, Andraitz aurrean eta zinema zaharra zegoen lekuaren parean. Energia aurrezteko zein neurri hartuko dituzue? Gure helburu nagusietako bat da energia aurreztea, eta, modu horretan, dirua aurreztea. Energia aurrezteko, herri guztiko faroletako argiak aldatu nahi ditugu, eta led argiak jarri. Hainbat auzotan aldatu dira dagoeneko, eta horrekin aurrera jarraitzeko asmoa dugu, fase ezberdinetan. Bestalde, polikiroldegian peleten bidez berotzen den galdara bat dugu jarrita, argindarra aurrezteko. Aurten horrelako beste galdara bat jarriko dugu plazako komun publikoen ondoan. Galdara horrek udaletxeari, ostatuari eta kultur etxeari emango die zerbitzua, printzipioz. Etorkizunean, zaharren egoitzari ere bai. Epe motzera gastu handia da, baina luzera asko aurreztuko da. Aurreko legegintzaldian zabor bilketa sistema aldatu zenuten. Mantentzeko asmoa duzue? Uste dut bete betean asmatu genuela sistemarekin. Edukiontzi berdea kendu, eta grisa jarri genuen. Tarjeta batekin irekitzen da, astean behin. Lortutako sailkatze datuak oso onak dira: %82ko bataz bestekoa dugu. Oraindik baditugu hari batzuk lotzeko, zerbitzua are hobea izan dadin. Esaterako, Olaberriko garbigunea oraindik ez dugu martxan jarri, baina laster izango da prest. Eta, noski, datuak onak izan arren, jarraituko dugu kontzientziazio lanarekin. Udaleko wegbunea berritzeko asmotan ere bazabiltzate, ezta? Webgune berria eraikitzen ari gara, oso zaharkituta geratu baitzaigu orain artekoa. Helburua da udaletxeko informazioa herritarren esku jartzea, orain baino modu askoz eskuragarriagoan. Akta guztiak jasoko dira webgunean, herriko ekintzen agenda izango du, partzoneriko informazioa agertuko da… Horrez gain, udaletxean aurkeztu beharreko edozein dokumentu deskargatzeko aukera ere eskainiko du. Orain arte paperean helarazten zaie informazio guztia herritarrei; horrek gastua dakar, eta denbora asko kentzen du. Noski, oraingoz ez diogu utziko paperez informazioa bidaltzeari, baina beharrezkoa da webgunea indartzea. Ea urtea bukatzerako prest dagoen.
Joseba Izagirre: “Udalaren helburua da egun dauden zerbitzu guztiak mantentzea”
null
Joseba Izagirre Zegamako alkate berria. / Maialen Igartua Azken bi agintaldietan Zegama Lantzen plataformako Edurne Albizu izan da Zegamako alkate. Aurten, ordea, lekukoa hartu du Joseba Izagirrek (Zegama, 1974). Zinegotzi izatetik alkate izatera «salto handia» dagoela adierazi du, batez ere, erantzukizun handiagoa duelako orain. Datozen lau urteetarako helburuak argi ditu: orain arteko zerbitzuak mantentzeko lan egitea, eta datozen belaunaldiei Zegaman geratzeko arrazoiak ematea. Zortzi urtez Zegamako Udaleko zinegotzia izan zara. Orain, berriz, alkate. Salto handia izan al da? Bai, saltoa beti dago. Azken finean, alkatearena da erantzukizunaren zati handiena. Gainera, zinegotzi izanda gai jakin batzuk lantzea tokatzen zaizu. Orain, berriz, gai guztien berri izan behar dut. Dena den, zortzi urtez zinegotzi lanetan aritu izanak laguntzen du esperientzia apur bat izaten; ez da hutsetik hastea bezalakoa. Zegama Lantzen plataformaren zerrendaburua zara. Azken agintaldietan zuena izan da alkatetza. Herritarrak gustura dauden seinale? Garbi dago aldaketa etorriko dela, udalean ezin du beti jende berdinak egon. Baina, bueno, oraingoz nik uste dut herritarrak bat datozela udalaren kudeaketarekin. Eta pentsatu nahi dut eskaintzen ditugun zerbitzuekin ere gustura daudela. Zein pauso eman dituzue lehen hiru hilabete hauetan? Batik bat, jarraipena egin dugu. Dena den, aurreko legegintzaldiko hiru lagunek baino ez dugu jarraitzen udalean; gainontzekoak berriak dira. Hortaz, oraindik martxa hartzen ari gara: batzarrak noiz egin erabaki, batzordeak sortu… Horrek ez du esan nahi, ordea, udala geratuta dagoenik. Zein dira legegintzaldi honetarako dituzuen helburu nagusiak? Ez dugu proiektu anbiziosorik edo obra faraonikorik buruan. Gure helburua orain arteko zerbitzuak mantentzea izango da: autobus zerbitzua, ikastetxea, haurtzaindegia, polikiroldegia, eguneko zentroa… Jendeari Zegaman jarraitzeko arrazoiak eman nahi dizkiogu, eta Zegamako bizimodua ahalik eta erosoena izan dadin lan egingo dugu. Zerbitzuak mantentze hutsak ere lan handia eskatzen du, kontuan izan behar delako Zegamak baliabide gutxi dituela. Herria txukun mantentzen ere ahalegin berezia egingo dugu. Eta zein dira herrian ikusten dituzuen behar handienak? Esaterako, bidegorria. Ez da herriguneraino iristen; industriagunean amaitzen da, herritik kilometro pare batera. Hori oso arriskutsua da, bidegorria hasten den punturaino errepidetik joan beharra dagoelako. Bidegorriaz gain, Kortaberritik herrigunerainoko errepideak konpontzeko premia du. Aldundira eskaera egin da, baina oraindik ez dugu erantzunik jaso. Etxebizitzak egiteko proiektua aurrera doa, ezta? Ugarte Zelai auzoan etxebizitzak egiteko proiektua onartuta dago. Hainbat fase ditu proiektuak, eta lehenengo faseari ekingo zaio laster, eskari nahikoa badago, behintzat. Eraikuntza enpresak aurten hasi nahi du lanekin. Hogei etxebizitza egingo dira lehenengo fasean. Etxebizitzak egiteak herritarrak bertan geratzea ahalbidetzen du, eta horrek bizia ematen dio herriari. Langabezia jaisteko neurririk hartuko duzue? Langabezian daudenei aholkularitza eskaintzea da gure asmoa: nora jo dezaketen, zein ikastaro egin ditzaketen… Udalak ez du mediorik lanpostu asko sortzeko. Tarteka sortzen dira, baina oso puntualak izaten dira, eta asko aldi baterakoak. Lorategietan txakur kakak zeudelako kexak jaso dituzue udaletxean. Nola eman diozue irtenbidea horri? Txakurzaleekin bildu gara, eta konpromisoa hartu dute gorotzak jasoko dituztela, eta txakurrak lotuta erabiliko dituztela herrian. Gainera, adostu dugu herrian gorotzentzako zakarrontziak jarriko ditugula. Udaleko bi alderdiok geneukan programan jasota neurri hau, beraz, aho batez onartu dugu. Eskatuta daude zakarrontziak, eta hilabete barru pentsatzen dut jartzeko moduan izango garela. Autobusari itxaroteko aterpeak ere jarriko dituzue. Bai, hori ere onartu dugu eta hilabete pare bat barru jarriko dira. Herritarren eskaera zen. Hiru puntutan jarriko dira: Ugarte Zelai auzoan, Andraitz aurrean eta zinema zaharra zegoen lekuaren parean. Energia aurrezteko zein neurri hartuko dituzue? Gure helburu nagusietako bat da energia aurreztea, eta, modu horretan, dirua aurreztea. Energia aurrezteko, herri guztiko faroletako argiak aldatu nahi ditugu, eta led argiak jarri. Hainbat auzotan aldatu dira dagoeneko, eta horrekin aurrera jarraitzeko asmoa dugu, fase ezberdinetan. Bestalde, polikiroldegian peleten bidez berotzen den galdara bat dugu jarrita, argindarra aurrezteko. Aurten horrelako beste galdara bat jarriko dugu plazako komun publikoen ondoan. Galdara horrek udaletxeari, ostatuari eta kultur etxeari emango die zerbitzua, printzipioz. Etorkizunean, zaharren egoitzari ere bai. Epe motzera gastu handia da, baina luzera asko aurreztuko da. Aurreko legegintzaldian zabor bilketa sistema aldatu zenuten. Mantentzeko asmoa duzue? Uste dut bete betean asmatu genuela sistemarekin. Edukiontzi berdea kendu, eta grisa jarri genuen. Tarjeta batekin irekitzen da, astean behin. Lortutako sailkatze datuak oso onak dira: %82ko bataz bestekoa dugu. Oraindik baditugu hari batzuk lotzeko, zerbitzua are hobea izan dadin. Esaterako, Olaberriko garbigunea oraindik ez dugu martxan jarri, baina laster izango da prest. Eta, noski, datuak onak izan arren, jarraituko dugu kontzientziazio lanarekin. Udaleko wegbunea berritzeko asmotan ere bazabiltzate, ezta? Webgune berria eraikitzen ari gara, oso zaharkituta geratu baitzaigu orain artekoa. Helburua da udaletxeko informazioa herritarren esku jartzea, orain baino modu askoz eskuragarriagoan. Akta guztiak jasoko dira webgunean, herriko ekintzen agenda izango du, partzoneriko informazioa agertuko da… Horrez gain, udaletxean aurkeztu beharreko edozein dokumentu deskargatzeko aukera ere eskainiko du. Orain arte paperean helarazten zaie informazio guztia herritarrei; horrek gastua dakar, eta denbora asko kentzen du. Noski, oraingoz ez diogu utziko paperez informazioa bidaltzeari, baina beharrezkoa da webgunea indartzea. Ea urtea bukatzerako prest dagoen.
null
cc-by-nc-nd
goierriko-hitza
https://goierri.hitza.eus/2015/10/01/joseba-izagirre-udalaren-helburua-da-egun-dauden-zerbitzu-guztiak-mantentzea/
null
posts
eu
null
[ "Orokorra" ]
[ "slider" ]
169,733
null
2,015
10
1
20
0
37
Truk txapelketa hasiko da Esku Garbi elkartean Urtero bezala, aurten ere Altzibarko Esku Garbi elkarteak truk txapelketa antolatu du. Larunbat honetan,hilak 9, hasiko da txapelketa, 16:30ean. Parte hartu nahi duenak egunean bertan eman behar du izena 10 euroren truke.
Truk txapelketa hasiko da Esku Garbi elkartean
null
Urtero bezala, aurten ere Altzibarko Esku Garbi elkarteak truk txapelketa antolatu du. Larunbat honetan,hilak 9, hasiko da txapelketa, 16:30ean. Parte hartu nahi duenak egunean bertan eman behar du izena 10 euroren truke.
null
cc-by-nc-nd
oarsoaldeko-hitza
https://oarsoaldea.hitza.eus/2013/11/06/truk-txapelketa-hasiko-da-esku-garbi-elkartean/
null
posts
eu
null
[ "Orokorra" ]
[ "esku", "garbi", "oiartzun", "truk", "txapelketa" ]
76,738
null
2,013
11
6
11
27
48
Ostiralean hasiko da Binakako Txapelketa Enpresek nahi duten guztietan aldatu ahal izango dute pilotari bat, "errendimenduaren arabera". Lehen partida: Arretxe-Begino / Xala-Barriola, Naiaran. Apirilaren 28an izango da finala. Ostiral honetan hasiko da Lehen Mailako Binakako Txapelketa, Naiaran (Errioxa, Espainia), Arretxe-Begino eta Xala-Barriolaren arteko partidarekin. Zortzi bikote ariko dira txapelketan: Aspe enpresako Gonzalez-Zubieta, Xala-Barriola, Titin-Merino eta Irujo-Zabaleta, eta Asegarceko Bengoetxea-Beroiz, Olaizola II.a-Zabala, Arretxe-Begino eta Berasaluze-Albisu. Dena dela, lehiaketan enpresek nahi duten guztietan aldatu ahal izango dute pilotari bat, "errendimenduaren arabera". Hori izango da berritasun nagusietako bat. Apirilaren 28an izango da finala. Oraindik ez dute esan non jokatuko den. Gaur aurkeztu dute lehiaketa, Zarautzen. Zabala eta Zabaleta lehen aldiz ariko da, eta torneora itzuliko da Gonzalez.
Ostiralean hasiko da Binakako Txapelketa
Enpresek nahi duten guztietan aldatu ahal izango dute pilotari bat, "errendimenduaren arabera". Lehen partida: Arretxe-Begino / Xala-Barriola, Naiaran. Apirilaren 28an izango da finala.
Ostiral honetan hasiko da Lehen Mailako Binakako Txapelketa, Naiaran (Errioxa, Espainia), Arretxe-Begino eta Xala-Barriolaren arteko partidarekin. Zortzi bikote ariko dira txapelketan: Aspe enpresako Gonzalez-Zubieta, Xala-Barriola, Titin-Merino eta Irujo-Zabaleta, eta Asegarceko Bengoetxea-Beroiz, Olaizola II.a-Zabala, Arretxe-Begino eta Berasaluze-Albisu. Dena dela, lehiaketan enpresek nahi duten guztietan aldatu ahal izango dute pilotari bat, "errendimenduaren arabera". Hori izango da berritasun nagusietako bat. Apirilaren 28an izango da finala. Oraindik ez dute esan non jokatuko den. Gaur aurkeztu dute lehiaketa, Zarautzen. Zabala eta Zabaleta lehen aldiz ariko da, eta torneora itzuliko da Gonzalez.
null
cc-by-sa 4.0
berria
https://www.berria.eus/albisteak/73777/ostiralean-hasiko-da-binakako-txapelketa.htm
Imanol_Magro
null
eu
pilota
[ "Kirola" ]
null
null
null
2,012
12
18
null
null
null
Perbøeita-(Ce) Perbøeita-(Ce) mineral bat da eta gatelita supertaldearen kidea da. Ezaugarriak. Perbøeita-(Ce) elementu kimiko mineralaren formula kimikoa hau da: <chem>(CaCe3)(Al3Fe^{2+})(Si2O7)(SiO4)3O(OH)2 </chem>. Sistema monoklinikoaren arabera sortzen ditu kristalak. Mohs eskalaren arabera duen gogortasunaren balioa 6 - 7 da.
Perbøeita-(Ce)
null
Perbøeita-(Ce) mineral bat da eta gatelita supertaldearen kidea da. Ezaugarriak. Perbøeita-(Ce) elementu kimiko mineralaren formula kimikoa hau da: <chem>(CaCe3)(Al3Fe^{2+})(Si2O7)(SiO4)3O(OH)2 </chem>. Sistema monoklinikoaren arabera sortzen ditu kristalak. Mohs eskalaren arabera duen gogortasunaren balioa 6 - 7 da.
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=957952
null
null
eu
null
null
null
957,952
512
null
null
null
null
null
null
Liechtesteingo bandera
Liechtesteingo bandera
null
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=109346
null
null
eu
null
null
null
109,346
1,340
null
null
null
null
null
null
Intxixu Trailen izena emateko epea martxoaren 7an irekiko dute Intxixu Trail mendi lasterketaren zazpigarren ekitaldia ekainaren 7an egingo dute. Eguna urruti gelditzen dela dirudien arren, laster irekiko dute izena emateko epea. Martxoaren 7an izango da, eguerdian. Herrikrosaren webgunean egin beharko da izen ematea. Etxeko besaulkitik goxo-goxo izena emateko aukera eman aurretik, baina, Intxixu Trailen ibilbidea ezagutzeko aukera emango dute. 09:00etan geratu dira, Ergoiengo Uztapide/Urtxalle plazan, lasterketa hasi eta bukatuko den toki berean. Entrenamendu saio hori Kirol Astearen egitarauaren barrukoa izango dela adierazi dute antolatzaileek. Lourdes Oiartzabal eta Martxel Bereau izan ziren iazko irabazleak, Oihana Kortazarrek eta Gorka Hertzek 2018an ezarri zituzten markak gainditu gabe. Iazko lasterketarako dortsal guztiak agortu ziren, beraz komeni
Intxixu Trailen izena emateko epea martxoaren 7an irekiko dute
null
Intxixu Trail mendi lasterketaren zazpigarren ekitaldia ekainaren 7an egingo dute. Eguna urruti gelditzen dela dirudien arren, laster irekiko dute izena emateko epea. Martxoaren 7an izango da, eguerdian. Herrikrosaren webgunean egin beharko da izen ematea. Etxeko besaulkitik goxo-goxo izena emateko aukera eman aurretik, baina, Intxixu Trailen ibilbidea ezagutzeko aukera emango dute. 09:00etan geratu dira, Ergoiengo Uztapide/Urtxalle plazan, lasterketa hasi eta bukatuko den toki berean. Entrenamendu saio hori Kirol Astearen egitarauaren barrukoa izango dela adierazi dute antolatzaileek. Lourdes Oiartzabal eta Martxel Bereau izan ziren iazko irabazleak, Oihana Kortazarrek eta Gorka Hertzek 2018an ezarri zituzten markak gainditu gabe. Iazko lasterketarako dortsal guztiak agortu ziren, beraz komeni
null
cc-by-nc-nd
oarsoaldeko-hitza
https://oarsoaldea.hitza.eus/2020/02/19/intxixu-trailen-izena-emateko-epea-martxoaren-7an-irekiko-dute/
null
posts
eu
null
[ "Kirola" ]
[ "intxixutrail", "mendilasterketa" ]
193,787
null
2,020
2
19
12
50
28
Riotintoita Riotintoita mineral bat da. Ezaugarriak. Riotintoita elementu kimiko mineralaren formula kimikoa hau da: <chem>Al(SO4)(OH)*3H2O</chem>. Sistema triklinikoaren arabera sortzen ditu kristalak. Mohs eskalaren arabera duen gogortasunaren balioa 2,5 da.
Riotintoita
null
Riotintoita mineral bat da. Ezaugarriak. Riotintoita elementu kimiko mineralaren formula kimikoa hau da: <chem>Al(SO4)(OH)*3H2O</chem>. Sistema triklinikoaren arabera sortzen ditu kristalak. Mohs eskalaren arabera duen gogortasunaren balioa 2,5 da.
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=958490
null
null
eu
null
null
null
958,490
512
null
null
null
null
null
null
«Fisioterapeutak lau irizpide bete beharko lituzke» Fisioterapia zentruak gero eta ugariagoak direla eta, zalantza sortu daiteke bat aukeratzerakoan. Oier Gorosabelek zenbait pista eman dizkigu.Zeri begiratu behar zaio fisioterapeuta bat aukeratzerakoan?Kalitatearekin zerikusi gutxi duen gauzei ez behintzat: itxaron zerrenda luzea duen, halako kirolari famatua bertara joaten dela… Hori barik, jendeak galdetzen didanean, Nacho Fabiani lankide andaluziarraren idea bati heltzen diot nik: fisioak lau irizpide hauek bete beharko lituzke: kolejiatuta egotea, Datuen Babeserako Legea betetzea, tratamenduari buruzko azalpen nahikoa ematea eta eguneratuta egotea.Ikastaroetaz ari zara?Ez hori bakarrik. Literatura zientifikoa kritikoki irakurtzea eta beste lankideekin jardunaldietan parte hartzea komeni da, fisioterapia etengabe eboluzionatzen ari baita. Bestalde, kolejiatuta dagoen edo ez ikustea, profesional hori benetako fisioterapeuta dela frogatzeko modu errazena da, iruzurtiak ere badaude eta. Datuen Babeserako Legea, berriz, osasun zentro guztiek nahi eta nahi ez bete behar dugu; pazienteak ematen dizkigun datuak oso pribatuak dira. Azkenik, egiten ari garena azalduz, tratamendua ulertzea eta pazientearen lehentasunak zeintzuk diren jakitea lor dezakegu; horrela, emaitzak askoz ere hobeak izaten dira.Zer lortzen dugu lau baldintza horiek betetzen dituen fisio bat aukeratzean?Bere eskuetan lasai jar zaitezkeen ziurtasuna. Ez da gutxi, ezta?
«Fisioterapeutak lau irizpide bete beharko lituzke»
null
Fisioterapia zentruak gero eta ugariagoak direla eta, zalantza sortu daiteke bat aukeratzerakoan. Oier Gorosabelek zenbait pista eman dizkigu.Zeri begiratu behar zaio fisioterapeuta bat aukeratzerakoan?Kalitatearekin zerikusi gutxi duen gauzei ez behintzat: itxaron zerrenda luzea duen, halako kirolari famatua bertara joaten dela… Hori barik, jendeak galdetzen didanean, Nacho Fabiani lankide andaluziarraren idea bati heltzen diot nik: fisioak lau irizpide hauek bete beharko lituzke: kolejiatuta egotea, Datuen Babeserako Legea betetzea, tratamenduari buruzko azalpen nahikoa ematea eta eguneratuta egotea.Ikastaroetaz ari zara?Ez hori bakarrik. Literatura zientifikoa kritikoki irakurtzea eta beste lankideekin jardunaldietan parte hartzea komeni da, fisioterapia etengabe eboluzionatzen ari baita. Bestalde, kolejiatuta dagoen edo ez ikustea, profesional hori benetako fisioterapeuta dela frogatzeko modu errazena da, iruzurtiak ere badaude eta. Datuen Babeserako Legea, berriz, osasun zentro guztiek nahi eta nahi ez bete behar dugu; pazienteak ematen dizkigun datuak oso pribatuak dira. Azkenik, egiten ari garena azalduz, tratamendua ulertzea eta pazientearen lehentasunak zeintzuk diren jakitea lor dezakegu; horrela, emaitzak askoz ere hobeak izaten dira.Zer lortzen dugu lau baldintza horiek betetzen dituen fisio bat aukeratzean?Bere eskuetan lasai jar zaitezkeen ziurtasuna. Ez da gutxi, ezta?
null
cc-by-nc-nd
busturialdeko-hitza
https://busturialdea.hitza.eus/2016/01/05/fisioterapeutak-lau-irizpide-bete-beharko-lituzke/
null
posts
eu
null
[ "Gizartea" ]
null
85,561
null
2,016
1
5
0
0
0
Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2017-11-03) Power Rangersek Miren Tabernaren kontrako derbia jokatuko du bihar, Elorsoroko kantan (Argazkia: Jon Ander Etxabe). FUTBOLA Emakumeen Bigarren Maila Oiartzun-Añorga: Etzi, 12:00etan, Karla Lekuonan. Gizonen Erregional Ohorezko Maila Aretxabaleta-Oiartzun: Etzi, 16:30ean, Ibarra futbol zelaian. Emakumeen Euskal Liga Hernani-Oiartzun B: etzi, 12:35ean, Zubipe futbol zelaian. Gizonen Erregional Preferentea Ostadar-Oiartzun B: etzi, 11:30ean, Lasarte-Oriako Michelin futbol zelaian. Emakumeen Erregional Maila Oiartzun-Touring: bihar, 17:45ean, Karla Lekuonako zelai txikian. ARETO FUTBOLA Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila Iurre Taberna Tolargi-Oiartzun: gaur, 21:30ean, Tolosako Uzturpe pilotalekuan. Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila Miren Taberna-Power Rangers: bihar, 18:15ean, Elorsoro kiroldegian. SASKIBALOIA Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila Oiartzungo Saskilagunak-STL Azkune: bihar, 16:30ean, Elorsoro kiroldegian.
Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2017-11-03)
null
Power Rangersek Miren Tabernaren kontrako derbia jokatuko du bihar, Elorsoroko kantan (Argazkia: Jon Ander Etxabe). FUTBOLA Emakumeen Bigarren Maila Oiartzun-Añorga: Etzi, 12:00etan, Karla Lekuonan. Gizonen Erregional Ohorezko Maila Aretxabaleta-Oiartzun: Etzi, 16:30ean, Ibarra futbol zelaian. Emakumeen Euskal Liga Hernani-Oiartzun B: etzi, 12:35ean, Zubipe futbol zelaian. Gizonen Erregional Preferentea Ostadar-Oiartzun B: etzi, 11:30ean, Lasarte-Oriako Michelin futbol zelaian. Emakumeen Erregional Maila Oiartzun-Touring: bihar, 17:45ean, Karla Lekuonako zelai txikian. ARETO FUTBOLA Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila Iurre Taberna Tolargi-Oiartzun: gaur, 21:30ean, Tolosako Uzturpe pilotalekuan. Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila Miren Taberna-Power Rangers: bihar, 18:15ean, Elorsoro kiroldegian. SASKIBALOIA Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila Oiartzungo Saskilagunak-STL Azkune: bihar, 16:30ean, Elorsoro kiroldegian.
null
cc-by-nc-nd
oarsoaldeko-hitza
https://oarsoaldea.hitza.eus/2017/11/03/oiartzungo-kirol-taldeen-asteburuko-partidak-2017-11-03/
null
posts
eu
null
[ "Kirola" ]
[ "kirolagenda", "mirentaberna", "oiartzungosaskilagunak", "oiartzunke", "powerrangers" ]
160,784
null
2,017
11
3
16
49
22
Kataluniako Parlamentuari obedituko diola dio Generalitateak Neus Munte Kataluniako Gobernuko presidenteak agerraldia egin du Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren berri izan eta berehala; esan du gobernuak Kataluniako Parlamentu "burujabearen" esanei jarraituz jardungo duela. Halaber, Espainiako Gobernuari egotzi dio Auzitegi Konstituzionala erabiltzea Kataluniaren "askatasun nahiei mozala" jartzeko.
Kataluniako Parlamentuari obedituko diola dio Generalitateak
Neus Munte Kataluniako Gobernuko presidenteak agerraldia egin du Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren berri izan eta berehala; esan du gobernuak Kataluniako Parlamentu "burujabearen" esanei jarraituz jardungo duela. Halaber, Espainiako Gobernuari egotzi dio Auzitegi Konstituzionala erabiltzea Kataluniaren "askatasun nahiei mozala" jartzeko.
null
cc-by-sa 4.0
berria
https://www.berria.eus/albisteak/116641/kataluniako-parlamentuari-obedituko-diola-dio-generalitateak.htm
Berria
null
eu
null
[ "" ]
null
null
null
2,015
11
11
null
null
null
Lockerbieko atentatuaren egilea askatu du Eskoziak, giza arrazoiengatik Bizi guztiko espetxe zigorra ezarri zioten 1988an, aireko baten aurkako erasoan 270 lagun hiltzeagatik. Minbizia du, eta medikuek hiru hileko bizia eman diote.
Lockerbieko atentatuaren egilea askatu du Eskoziak, giza arrazoiengatik
Bizi guztiko espetxe zigorra ezarri zioten 1988an, aireko baten aurkako erasoan 270 lagun hiltzeagatik. Minbizia du, eta medikuek hiru hileko bizia eman diote.
null
cc-by-sa 4.0
berria
https://www.berria.eus/albisteak/35685/lockerbieko-atentatuaren-egilea-askatu-du-eskoziak-giza-arrazoiengatik.htm
Berria
null
eu
MUNDUA
[ "Mundua" ]
null
null
null
2,009
8
21
null
null
null
Stenocercus humeralis Stenocercus humeralis "Stenocercus" generoko animalia da. Narrastien barruko Tropiduridae familian sailkatuta dago.
Stenocercus humeralis
null
Stenocercus humeralis "Stenocercus" generoko animalia da. Narrastien barruko Tropiduridae familian sailkatuta dago.
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=353205
null
null
eu
null
null
null
353,205
512
null
null
null
null
null
null
Defentsa eta hirukoak Bilbo Basketek eroso menderatu du Granada, eta 16. partida irabazi; zazpi hiruko sartu ditu 28. minututik 35.era Bizkaia Bilbo Basket. Jackson (18), Warren (20), Mumbru (6), Mavroeidis (6), Banic (10) —hasierako bostekoa—; Fisher, Vazquez, Hernandez-Sonseca (3), Hervelle (8), Vasileaidis (12) eta Blums (2). Granada. Gianella (13), Stefansson (10), Karl (7), Lima (6), Prestes (9) —hasierako bostekoa—; Fernandez, Hernandez, Samb (11), Guerra (6), Manzano (3) eta Freire (3). Markagailua. 21-11, 37-26 (atsedenaldian); 54-41 eta 85-68. Epaileak. Hierrezuelo, Sanchez eta Sanchez. Granadako Sam kanporatu zuten (38. min.). Bestelakoak. 7.831 ikusle Bilbo Arena pabiloian. Bilbo Basketek lasaitasuna irabazi du. Hala izan zitekeela jakina zen, Granada azken sailkatua zetorrelako bisitan Miribillara, baina partida bat baino askoz gehiago irabazi zuen Bilbo Basketek. Joko ona egin zuen Katsikarisen taldeak ia beti, eta bere defentsa onean sinetsi berriro. Granadak zailtasun franko izan zuen eraso gehienetan, eta saskiraketa erraz gutxi egin zituen. Erasoan ere txukun aritu ziren bizkaitarrak. Bikoetan %65 saskiratu zuen, eta hirukoetako portzentajea kaskarragoa izan bazen ere, hiruko horiei esker hautsi zuen partida azken laurdenean Bilbo Basketek. Granada zortzi puntura hurbildu zenean, hain zuzen ere. Hori baino lehenago hasi zen egurrean Bilbo Basket. Hasi eta berehala, hain zuzen ere. 9-2, 15-4 eta 20-9 aurreratu zen. Chris Warren hegalekoa izan zen onena tarte horretan. Beltzezkoak oso baldar hasi ziren hirukoen alorrean, jaurtitako lehen hamarrak kale egin baitzituzten. Eskerrak bikoetan %60tik gora ari zirela, eta eskerrak Granada ezinean ari zela alor horretan: 20 jaurtiketatik lau bakarrik asmatu zituen. Bi taldeen arteko aldea 10 puntu horien inguruan egonkortu zen bigarren laurdenean, eta 11 puntuko alde erosoa zuen Bilbo Basketek atsedenaldian: 37-26. Bigarren zati lasaia espero zen, baina Granadak partidan sartzea lortu zuen Mahmadou Samb pibotaren eskutik. 48-41 hurbildu zen 27. minutuan, baina orduan Kostas Vasileiadis agertu zen, mikrouhin lana egin eta hotz dagoena aitaren batean berotzen duen jaurtitzaile trebea. Bi hiruko saskiratu zituen jarraian, eta berriro 15 puntuko alde lasaia eman bere taldeari. Bost hiruko hiru minutuan Granadak bere azken ahalegina egin zuen, eta berriro zortzi puntura hurbildu zen: 56-48. Eta berriro, hirugarren laurdeneko erantzun bera. Bost hiruko saskiratu zituen Bilbo Basketek 32. eta 35. minutuen artean, eta 20 puntuko zulo estaliezina ireki. Zazpi hiruko saskiratu zituen zazpi minutuan Bilboko taldeak, eta partida osoan, zortzi. Halako indar erakustaldia ikusita, belaunikatu beste erremediorik ez zuen bilatu Granadak. Tarte horretan, lau hiruko saskiratu zituen Vasileiadisek, bi Aaron Jacksonek, eta beste bat Chris Warren herrikideak. 71-48 ihes egin zuen etxeko taldeak, eta ez zen ikusminik izan azken minutuetan. Granada bere ezinean ito zen, LEB liga saihesteko zirrikitua gero eta txikiagoa dela ikusten duen taldearen ezina. Aaron Jackson izan zen partidako jokalaririk onena. 18 puntu sartu zituen, bost errebote jaso eta beste hainbeste asistentzia eman. 28 puntuko balorazioa lortu zuen, eta litekeena da jardunaldiko jokalaria izateko borrokan sartzea. Aipatzeko modukoak dira, era berean, Warrenen 20 puntuak, eta Marko Banicen 10 puntu eta zortzi erreboteak. Estatistikak ez du zalantzarako tarterik uzten: 100 puntu batu zituen Bilbo Basketek, eta Granadak 65 bakarrik. Granada menderatuta, 16. partida irabazi du Bilbo Basketek, eta gaurko emaitzen arabera, hirugarren postua erdiesteko borrokan egongo da. Irabaztea garrantzitsua da, Katsikarisen taldeak egutegi zaila baitauka hurrengo asteetan. Hurrengo larunbatean Bartzelonaren aurka jokatuko du Kataluniako hiriburuan. CAI Zaragoza hartuko du ondoren Miribillan, eta apirilaren 17an euskal derbia jokatuko du Baskoniaren aurka Gasteizen. Atzo bezala, etxean sendo egotea funtsezkoa izango da.
Defentsa eta hirukoak
Bilbo Basketek eroso menderatu du Granada, eta 16. partida irabazi; zazpi hiruko sartu ditu 28. minututik 35.era
Bizkaia Bilbo Basket. Jackson (18), Warren (20), Mumbru (6), Mavroeidis (6), Banic (10) —hasierako bostekoa—; Fisher, Vazquez, Hernandez-Sonseca (3), Hervelle (8), Vasileaidis (12) eta Blums (2). Granada. Gianella (13), Stefansson (10), Karl (7), Lima (6), Prestes (9) —hasierako bostekoa—; Fernandez, Hernandez, Samb (11), Guerra (6), Manzano (3) eta Freire (3). Markagailua. 21-11, 37-26 (atsedenaldian); 54-41 eta 85-68. Epaileak. Hierrezuelo, Sanchez eta Sanchez. Granadako Sam kanporatu zuten (38. min.). Bestelakoak. 7.831 ikusle Bilbo Arena pabiloian. Bilbo Basketek lasaitasuna irabazi du. Hala izan zitekeela jakina zen, Granada azken sailkatua zetorrelako bisitan Miribillara, baina partida bat baino askoz gehiago irabazi zuen Bilbo Basketek. Joko ona egin zuen Katsikarisen taldeak ia beti, eta bere defentsa onean sinetsi berriro. Granadak zailtasun franko izan zuen eraso gehienetan, eta saskiraketa erraz gutxi egin zituen. Erasoan ere txukun aritu ziren bizkaitarrak. Bikoetan %65 saskiratu zuen, eta hirukoetako portzentajea kaskarragoa izan bazen ere, hiruko horiei esker hautsi zuen partida azken laurdenean Bilbo Basketek. Granada zortzi puntura hurbildu zenean, hain zuzen ere. Hori baino lehenago hasi zen egurrean Bilbo Basket. Hasi eta berehala, hain zuzen ere. 9-2, 15-4 eta 20-9 aurreratu zen. Chris Warren hegalekoa izan zen onena tarte horretan. Beltzezkoak oso baldar hasi ziren hirukoen alorrean, jaurtitako lehen hamarrak kale egin baitzituzten. Eskerrak bikoetan %60tik gora ari zirela, eta eskerrak Granada ezinean ari zela alor horretan: 20 jaurtiketatik lau bakarrik asmatu zituen. Bi taldeen arteko aldea 10 puntu horien inguruan egonkortu zen bigarren laurdenean, eta 11 puntuko alde erosoa zuen Bilbo Basketek atsedenaldian: 37-26. Bigarren zati lasaia espero zen, baina Granadak partidan sartzea lortu zuen Mahmadou Samb pibotaren eskutik. 48-41 hurbildu zen 27. minutuan, baina orduan Kostas Vasileiadis agertu zen, mikrouhin lana egin eta hotz dagoena aitaren batean berotzen duen jaurtitzaile trebea. Bi hiruko saskiratu zituen jarraian, eta berriro 15 puntuko alde lasaia eman bere taldeari. Bost hiruko hiru minutuan Granadak bere azken ahalegina egin zuen, eta berriro zortzi puntura hurbildu zen: 56-48. Eta berriro, hirugarren laurdeneko erantzun bera. Bost hiruko saskiratu zituen Bilbo Basketek 32. eta 35. minutuen artean, eta 20 puntuko zulo estaliezina ireki. Zazpi hiruko saskiratu zituen zazpi minutuan Bilboko taldeak, eta partida osoan, zortzi. Halako indar erakustaldia ikusita, belaunikatu beste erremediorik ez zuen bilatu Granadak. Tarte horretan, lau hiruko saskiratu zituen Vasileiadisek, bi Aaron Jacksonek, eta beste bat Chris Warren herrikideak. 71-48 ihes egin zuen etxeko taldeak, eta ez zen ikusminik izan azken minutuetan. Granada bere ezinean ito zen, LEB liga saihesteko zirrikitua gero eta txikiagoa dela ikusten duen taldearen ezina. Aaron Jackson izan zen partidako jokalaririk onena. 18 puntu sartu zituen, bost errebote jaso eta beste hainbeste asistentzia eman. 28 puntuko balorazioa lortu zuen, eta litekeena da jardunaldiko jokalaria izateko borrokan sartzea. Aipatzeko modukoak dira, era berean, Warrenen 20 puntuak, eta Marko Banicen 10 puntu eta zortzi erreboteak. Estatistikak ez du zalantzarako tarterik uzten: 100 puntu batu zituen Bilbo Basketek, eta Granadak 65 bakarrik. Granada menderatuta, 16. partida irabazi du Bilbo Basketek, eta gaurko emaitzen arabera, hirugarren postua erdiesteko borrokan egongo da. Irabaztea garrantzitsua da, Katsikarisen taldeak egutegi zaila baitauka hurrengo asteetan. Hurrengo larunbatean Bartzelonaren aurka jokatuko du Kataluniako hiriburuan. CAI Zaragoza hartuko du ondoren Miribillan, eta apirilaren 17an euskal derbia jokatuko du Baskoniaren aurka Gasteizen. Atzo bezala, etxean sendo egotea funtsezkoa izango da.
null
cc-by-sa 4.0
berria
https://www.berria.eus/paperekoa/1501/022/001/2011-03-27/defentsa-eta-hirukoak.htm
A._Urbistondo
null
eu
Bizkaia Bilbo Basket 85. Granada 68
[ "Kirola" ]
null
null
null
2,011
3
27
null
null
null
Qiyana
Qiyana
null
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=985159
null
null
eu
null
null
null
985,159
512
null
null
null
null
null
null
Lander Lartitegik irabazi du Lekeitioko XVI. Oier Elorriaga memoriala Esprintean erabaki zen atzo arratsaldean [irailak 3] Lekeitialde Txirrindu Elkarteak antolatutako kadete mailako XVI. Oier Elorriaga memoriala. Basati Bike-Busturia taldeko Lander Lartitegi, Ekin Amorebietako Mikel Agirregabiria eta Gaizka Ansola markina-xemeindarra iritsi ziren nor baino nor helmugako marrara, baina busturiarra nagusitu zen. Sailkapenean denbora berdina ezarri zioten epaileek, ordu bete, 40 minutu eta 22 segundo. Bi segundura sartu ziren Seguros Bilbao taldeko Iñigo Colina eta Gastronomia Vasca Aviako Aingeru Lopez. 46 txirrindularik hartu zuten irteera Lekeition, baina soilik 14 izan ziren helmugara iritsi zirenak. Taldekakoan, Ekin Amorebieta izan zen irabazlea. Mendiko sailkapenean lehenengoa Iñigo Colina izan zen, eta tarteko helmugena berriz Beñat Onaindia. Lea-Artibaiko lehen sailkatua Gaizka Ansola izan zen. Lea-Artibaiko hurrengo lasterketa irailaren 16an egingo dute, Berriatuan. 35. Aitxe Kutz saria izango da. Iaz, Lekeitioko txapeldun bera izan zuen lasterketa honek, Lander Lartitegi, eta eskualdeko lehen sailkatua ere Gaizka Ansola izan zen. Tartean, hurrengo asteburuan Karrantzan arituko dira. Omenaldiak. Lekeitioko lasterketaren amaieran, Lekeitialde Txirrindu Elkarteak Amets Txurruka txirrindulari etxebarritarra omendu zuen. Maiatzean txirrindularitza profesionala utziko zuela jakinarazi zuen Txurrukak. Urtero omentzen dute norbait, eta aurten omenaldia berarentzat izatea erabaki zuten antolatzaileek. Sari banaketan ere parte hartu zuen, Oier Elorriagaren amagaz batera.
Lander Lartitegik irabazi du Lekeitioko XVI. Oier Elorriaga memoriala
null
Esprintean erabaki zen atzo arratsaldean [irailak 3] Lekeitialde Txirrindu Elkarteak antolatutako kadete mailako XVI. Oier Elorriaga memoriala. Basati Bike-Busturia taldeko Lander Lartitegi, Ekin Amorebietako Mikel Agirregabiria eta Gaizka Ansola markina-xemeindarra iritsi ziren nor baino nor helmugako marrara, baina busturiarra nagusitu zen. Sailkapenean denbora berdina ezarri zioten epaileek, ordu bete, 40 minutu eta 22 segundo. Bi segundura sartu ziren Seguros Bilbao taldeko Iñigo Colina eta Gastronomia Vasca Aviako Aingeru Lopez. 46 txirrindularik hartu zuten irteera Lekeition, baina soilik 14 izan ziren helmugara iritsi zirenak. Taldekakoan, Ekin Amorebieta izan zen irabazlea. Mendiko sailkapenean lehenengoa Iñigo Colina izan zen, eta tarteko helmugena berriz Beñat Onaindia. Lea-Artibaiko lehen sailkatua Gaizka Ansola izan zen. Lea-Artibaiko hurrengo lasterketa irailaren 16an egingo dute, Berriatuan. 35. Aitxe Kutz saria izango da. Iaz, Lekeitioko txapeldun bera izan zuen lasterketa honek, Lander Lartitegi, eta eskualdeko lehen sailkatua ere Gaizka Ansola izan zen. Tartean, hurrengo asteburuan Karrantzan arituko dira. Omenaldiak. Lekeitioko lasterketaren amaieran, Lekeitialde Txirrindu Elkarteak Amets Txurruka txirrindulari etxebarritarra omendu zuen. Maiatzean txirrindularitza profesionala utziko zuela jakinarazi zuen Txurrukak. Urtero omentzen dute norbait, eta aurten omenaldia berarentzat izatea erabaki zuten antolatzaileek. Sari banaketan ere parte hartu zuen, Oier Elorriagaren amagaz batera.
null
cc-by-nc-nd
lea-artibai-eta-mutrikuko-hitza
https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2017/09/04/lander-lartitegik-irabazi-du-lekeitioko-xvi-oier-elorriaga-memoriala/
null
posts
eu
null
[ "Kirola" ]
[ "kirola" ]
131,019
null
2,017
9
4
15
50
54
Ojibwa (hizkuntza) Ojibwa ("Anishinaabemowin", ᐊᓂᔑᓈᐯᒧᐎᓐ, ahoskatua) ojibwa herriaren jatorrizko mintzaira da, Algonkin hizkuntzetako bat dena. Kanadan (Quebecen, Ontarion, Manitoban, Saskatchewanen eta talde batzuk Albertan eta Britainiar Columbian) eta Estatu Batuetan (Michiganen, Wisconsinen, Minnesotaen eta talde batzuk Ipar Dakotan eta Montanan) hitz egiten dute. 93.000 hiztun inguru ditu. Hainbat tokiko aldaera ditu, izen ezberdinak dituztenak. Adibidea. Adibide hau chippewa edo hego-mendebaldeko ojibazko aldaeraz dago eta, egileak hala baimenduta, "Niizh Ikwewag" (Bi Emakume), Earl Nyholmen ipuinaren lehendabiziko lau lerroak dira.
Ojibwa (hizkuntza)
null
Ojibwa ("Anishinaabemowin", ᐊᓂᔑᓈᐯᒧᐎᓐ, ahoskatua) ojibwa herriaren jatorrizko mintzaira da, Algonkin hizkuntzetako bat dena. Kanadan (Quebecen, Ontarion, Manitoban, Saskatchewanen eta talde batzuk Albertan eta Britainiar Columbian) eta Estatu Batuetan (Michiganen, Wisconsinen, Minnesotaen eta talde batzuk Ipar Dakotan eta Montanan) hitz egiten dute. 93.000 hiztun inguru ditu. Hainbat tokiko aldaera ditu, izen ezberdinak dituztenak. Adibidea. Adibide hau chippewa edo hego-mendebaldeko ojibazko aldaeraz dago eta, egileak hala baimenduta, "Niizh Ikwewag" (Bi Emakume), Earl Nyholmen ipuinaren lehendabiziko lau lerroak dira.
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=648255
null
null
eu
null
null
null
648,255
119,347
null
null
null
null
null
null
http://euskalherrianeuskaraz.eus/orokorra/1736/Sak http://euskalherrianeuskaraz.eus/orokorra/1736/Sakanako_Euskaraz_Bizi_egun_txikia_ospatu_zuten_larunbatean/
http://euskalherrianeuskaraz.eus/orokorra/1736/Sak
http://euskalherrianeuskaraz.eus/orokorra/1736/Sakanako_Euskaraz_Bizi_egun_txikia_ospatu_zuten_larunbatean/
null
null
cc-by-sa 3.0
euskalerriairratia
https://euskalerriairratia.eus/komunitatea/Nestor/1426089118777-httpeuskalherrianeuskarazeusorokorra1736sak
Nestor Esteban
null
eu
null
null
[ "Iruñea" ]
null
null
2,015
3
11
16
51
null
Kalitatezko hezkuntza duinaren alde borrokan Bi eguneko lanuztera deituak izan dira EAEko ikastetxeak, eta deialdiarekin bat eginda, Lasarte-Oriako ikastetxeek ere greba egin dute asteazkenean eta ostegunean. Hiriburuetan egin dituzte mobilizazioetan kalitatezko hezkuntza publikoa aldarrikatu dute "Begi bistakoak" dira irakasleek lanuzteak egiteko arrazoiak. Kalitatezko hezkuntza eredu baten alde borrokatzen ari dira EAEko ikastetxeak, eta horien artean, baita Lasarte-Oriako irakasleak ere. Asteazkenerako eta ostegunerako greba egiteko deialdia zuten, eta mobilizazioarekin bat eginik, gutxieneko zerbitzuak baino ez dira izan herriko ikastetxeetan. Ikastetxeetan ematen ari diren murrizketen ondorioz, "egoera larriak" jasaten ari direla salatu dute irakasleek: "Jasan ezina da". "Galdutako eskubide asko" berreskuratzeko ari dira borrokan irakasleak. Galera horiek ez dituzte soilik irakasleek jasaten, baita ikasleek ere. Horrela azaldu dute Lasarte-Oriako ikastetxeko irakasleek. Murrizketen hainbat ondorio itzalpean geratzen direla ere ekarri dute gogora; irakasleen bajak gertatzen direnean adibidez, bost egunetara bidaltzen dituzte ordezkoak, eta bitarte horretan, ikasleek orduro, irakasle ezberdin bat izaten dutela gogorarazi dute. Hori aldatzeko, bajak lehenengo egunetik kubritzea eskatzen dute. Ratioa murriztea Ikasgeletan ikasle kopuruen ratioa %10ean jaistea eskatzen dute irakasleek. Egungo ratio datuak ere jakinarazi dituzte: bi urteko haurren gelan, 18 ikasle; hiru eta bost urte bitarteko gelatan, 23 ikasle; eta Lehen Hezkuntzan, berriz, 25. Horrekin batera, ikasturtea hasita ikasle berriak etortzen direnean, ikastetxeak horiek hartzera behartuta daude, ratioa %10ean handituz, baina irakasleen kopurua handitu gabe. Hainbat ikastetxetan ratio hori %20ean handitzen dela ere nabarmendu dute. Pertsonala handitu Azken urteetan irakasle kopuruak behera egin duela nabarmendu dute, baita ikasle kopuruek gora egin duten ikastetxeetan ere. Hori ere salatu dute lanuzte horien bidez. Lanpostuen egonkortzea Irakasleen lanpostuetan %40ko behin-behinekotasuna dago. Egoera horrek , ikastetxeetan urtero lan taldearen edo pertsonalaren kopuru handi bat aldatzea eragiten du, eta horrek "ezegonkortasuna" ekartzeaz gain, karguak banatzeko lana ere zailtzen duela ere ohartarazi dute. Tutore diren irakasleen ezegonkortasuna ere eragiten du behin-behinekotasunak. Adostutako hezkuntza legedia Ez dute "inposatutako" hezkuntza legedirik nahi, guztien artean adostutakoa baizik. Aurten sei azterketa egin beharko dituzte ikastetxeetan; Heziberrik ezarritako lau errebalidak, eta bi froga diagnostikoak. Hori guztia salatu eta kalitatezko hezkuntza aldarrikatzeko, ateak itxi dituzte ikastetxeek bi egunez, eta hiriburuetako manifestazioetan parte hartu dute.
Kalitatezko hezkuntza duinaren alde borrokan
Bi eguneko lanuztera deituak izan dira EAEko ikastetxeak, eta deialdiarekin bat eginda, Lasarte-Oriako ikastetxeek ere greba egin dute asteazkenean eta ostegunean. Hiriburuetan egin dituzte mobilizazioetan kalitatezko hezkuntza publikoa aldarrikatu dute
"Begi bistakoak" dira irakasleek lanuzteak egiteko arrazoiak. Kalitatezko hezkuntza eredu baten alde borrokatzen ari dira EAEko ikastetxeak, eta horien artean, baita Lasarte-Oriako irakasleak ere. Asteazkenerako eta ostegunerako greba egiteko deialdia zuten, eta mobilizazioarekin bat eginik, gutxieneko zerbitzuak baino ez dira izan herriko ikastetxeetan. Ikastetxeetan ematen ari diren murrizketen ondorioz, "egoera larriak" jasaten ari direla salatu dute irakasleek: "Jasan ezina da". "Galdutako eskubide asko" berreskuratzeko ari dira borrokan irakasleak. Galera horiek ez dituzte soilik irakasleek jasaten, baita ikasleek ere. Horrela azaldu dute Lasarte-Oriako ikastetxeko irakasleek. Murrizketen hainbat ondorio itzalpean geratzen direla ere ekarri dute gogora; irakasleen bajak gertatzen direnean adibidez, bost egunetara bidaltzen dituzte ordezkoak, eta bitarte horretan, ikasleek orduro, irakasle ezberdin bat izaten dutela gogorarazi dute. Hori aldatzeko, bajak lehenengo egunetik kubritzea eskatzen dute. Ratioa murriztea Ikasgeletan ikasle kopuruen ratioa %10ean jaistea eskatzen dute irakasleek. Egungo ratio datuak ere jakinarazi dituzte: bi urteko haurren gelan, 18 ikasle; hiru eta bost urte bitarteko gelatan, 23 ikasle; eta Lehen Hezkuntzan, berriz, 25. Horrekin batera, ikasturtea hasita ikasle berriak etortzen direnean, ikastetxeak horiek hartzera behartuta daude, ratioa %10ean handituz, baina irakasleen kopurua handitu gabe. Hainbat ikastetxetan ratio hori %20ean handitzen dela ere nabarmendu dute. Pertsonala handitu Azken urteetan irakasle kopuruak behera egin duela nabarmendu dute, baita ikasle kopuruek gora egin duten ikastetxeetan ere. Hori ere salatu dute lanuzte horien bidez. Lanpostuen egonkortzea Irakasleen lanpostuetan %40ko behin-behinekotasuna dago. Egoera horrek , ikastetxeetan urtero lan taldearen edo pertsonalaren kopuru handi bat aldatzea eragiten du, eta horrek "ezegonkortasuna" ekartzeaz gain, karguak banatzeko lana ere zailtzen duela ere ohartarazi dute. Tutore diren irakasleen ezegonkortasuna ere eragiten du behin-behinekotasunak. Adostutako hezkuntza legedia Ez dute "inposatutako" hezkuntza legedirik nahi, guztien artean adostutakoa baizik. Aurten sei azterketa egin beharko dituzte ikastetxeetan; Heziberrik ezarritako lau errebalidak, eta bi froga diagnostikoak. Hori guztia salatu eta kalitatezko hezkuntza aldarrikatzeko, ateak itxi dituzte ikastetxeek bi egunez, eta hiriburuetako manifestazioetan parte hartu dute.
null
cc-by-sa 3.0
txintxarri
https://txintxarri.eus/lasarte-oria/1548453177654-kalitatezko-hezkuntza-duinaren-alde-borrokan-18907
maddi-noriega
null
eu
null
null
null
null
null
2,018
3
16
10
30
null
«Haurrak irakurle bihurtzea da oraingo erronka nagusia» Xabier Etxaniz Erlek eta Manu Lopez Gasenik 'XXI. mende hasierako haur eta gazte literatura' liburua argitaratu dute90eko hamarkadaren inguruan egin zuten azterketatik abiatu dira «90eko hamarkada mendi igoera moduko bat izan zen, eta orain goian gaude, goi lautada moduko batean». Hala deritzo Xabier Etxaniz Erlek (Oñati, Gipuzkoa, 1961) haur eta gazte literaturak azken urteetan egin duen bideari. Manu Lopez Gaseniren (Bilbo, 1961) eta bien XXI. mende hasierako haur eta gazte literatura liburua argitaratu du Arabako Foru Aldundiak, 90eko hamarkadaren inguruan egin zuten azterketaren jarraipen gisa. Egungo egoera aztertzeaz gain, etorkizuneko erronkak ere landu dituzte. 90eko hamarkadan sortu zen literatura sistemaren egitura: «Bazegoen kritika; erakundeen aldetik baita jarrera ere, eta argitaletxeak eta sortzaileak ere bazeuden. Hortik aurrera normaltasun prozesu bat egon da». Gizartean izan diren bezala, literaturan ere izan dira aldaketak; hala nola albumen fenomenoa, ilustraziogintzaren aurrerapena eta idazle berrien sorrera gertatu dira. Haur txikientzako liburu irudidun edo albumen azken urteetako gorakada nabarmendu du Etxanizek. Kalandraka argitaletxeak hastapenetan egin zuen bidea oso garrantzitsua izan zen, haren ustetan; ondoren, beste argitaletxe batzuek eman zioten jarraipena. «Fenomeno bat dago albumen inguruan; hainbat udal eta sortu berri diren argitaletxe txiki arlo horretako liburuak ateratzen ari dira». Ikas argitaletxearen lana ere aipagarria da Etxanizentzat, «oso liburu interesgarriak egiten baitituzte arlo horretan». Inprimaketak zerikusia izan du ilustrazioetan izan den garapenean. «Askok ez diote garrantzia ematen, baina nabarmena da inprimatze arloan egindako berrikuntzek nola aldatu duten liburua». Ilustrazioak koloretan dituzten liburuak «askoz ere ugariagoak» dira orain. Horrek, gainera, eragina izan du argitaraldian ere. Hasieran koloretan eginez gero 3.000 edo 4.000 liburu inprimatu behar ziren bezala, orain posible da 50 edo 100 aleko argitaraldiak egitea. «Horrek bilduma bizia askoz ere zabalagoa izatea ahalbidetzen du; hau da, eros dezakezun liburuen kopurua zabaltzea». «Idazle berriak» Bai ilustrazioan eta bai idazkuntzan, emakumezkoen presentzia nabarmendu du Etxanizek XXI. mende hasieran. «Ez dut esango gehiengoa direnik, agian ilustraziogintzan bai, baina badira lehen baino gehiago». Horrez gain, mugimendua sumatzen du idazleen artean ere. «Garai batean ematen zuen ez zela belaunaldi aldaketarik izango, baina orain badago mugimendua». Bi multzotan sailkatu ditu idazleak egungo panoraman: 80ko hamarkadan garrantzitsuak izan zirenak baina pisua galdu dutenak, eta idazle berriak. Lehen talde horretan kokatu ditu Mariasun Landa, Bernardo Atxaga eta Anjel Lertxundi: «Literatura modernoaren aitzindariak izan ziren, eta azken hamarkadan liburu gutxi argitaratu dituzte, aurrekoarekin alderatuz». Horien alboan ipini ditu, besteak beste, Leire Bilbao eta Miren Agur Meabe. «Meabek hiru aldiz irabazi du Euskadi Saria haur literaturan, eta iruditzen zaigu betidanik egon dela, baina haurrentzat idatzi zuen lehen liburua orain dela hamaika urte izan zen». Euskal Herrian nahiz mugaz kanpo «ospea eta izena» irabazi dutenen artean daude Juan Kruz Igerabide eta Patxi Zubizarreta. Generoak eta argitaratutako liburuen kopurua ez dira asko aldatu azken urteetan. «Narratiba izan da beti nagusi». Kopuru murritzagoan izanda ere, poesian sortzen den materiala nabarmendu du Etxanizek: «Poesian dagoena oso ona da; liburuak maila handikoak dira, eta urtero-urtero publikatzen dira liburu batzuk» . Argitaratutako liburuen kopurua mantendu egin da 90eko hamarkada bukaeratik gaur egun arte. 400 liburu ateratzen dira urtero haur eta gazteentzat; bilduma bizia, berriz, 3.000 liburu ingurukoa da. «Gu garen herrialderako, oso eskaintza zabala da. Eskaintzan baino arazo handiagoa dago irakurtzen denean». Etxanizen arabera, ikastetxeetara joaten diren idazleen liburuek eta kaleratu berriek dute arrakastarik handiena haur eta gazteen artean. Baina, zer gertatzen da liburu klasikoekin? «Arazo handia dago irakaskuntzan. Eskoletan irakurketa prozesua irakasten saiatu beharko ginateke, literaturaren didaktika irakasten. Ez dago benetako formazio literariorik». Egungo egoera aztertu ondoren, arazo horren haritik doa etorkizunean egin beharreko lana: «Haurrak irakurle bihurtzea da oraingo erronka nagusia. Jakin dezaten literatura testu ezberdinak irakurtzen, ez bakarrik gustatzen zaizkienak».
«Haurrak irakurle bihurtzea da oraingo erronka nagusia»
Xabier Etxaniz Erlek eta Manu Lopez Gasenik 'XXI. mende hasierako haur eta gazte literatura' liburua argitaratu dute90eko hamarkadaren inguruan egin zuten azterketatik abiatu dira
«90eko hamarkada mendi igoera moduko bat izan zen, eta orain goian gaude, goi lautada moduko batean». Hala deritzo Xabier Etxaniz Erlek (Oñati, Gipuzkoa, 1961) haur eta gazte literaturak azken urteetan egin duen bideari. Manu Lopez Gaseniren (Bilbo, 1961) eta bien XXI. mende hasierako haur eta gazte literatura liburua argitaratu du Arabako Foru Aldundiak, 90eko hamarkadaren inguruan egin zuten azterketaren jarraipen gisa. Egungo egoera aztertzeaz gain, etorkizuneko erronkak ere landu dituzte. 90eko hamarkadan sortu zen literatura sistemaren egitura: «Bazegoen kritika; erakundeen aldetik baita jarrera ere, eta argitaletxeak eta sortzaileak ere bazeuden. Hortik aurrera normaltasun prozesu bat egon da». Gizartean izan diren bezala, literaturan ere izan dira aldaketak; hala nola albumen fenomenoa, ilustraziogintzaren aurrerapena eta idazle berrien sorrera gertatu dira. Haur txikientzako liburu irudidun edo albumen azken urteetako gorakada nabarmendu du Etxanizek. Kalandraka argitaletxeak hastapenetan egin zuen bidea oso garrantzitsua izan zen, haren ustetan; ondoren, beste argitaletxe batzuek eman zioten jarraipena. «Fenomeno bat dago albumen inguruan; hainbat udal eta sortu berri diren argitaletxe txiki arlo horretako liburuak ateratzen ari dira». Ikas argitaletxearen lana ere aipagarria da Etxanizentzat, «oso liburu interesgarriak egiten baitituzte arlo horretan». Inprimaketak zerikusia izan du ilustrazioetan izan den garapenean. «Askok ez diote garrantzia ematen, baina nabarmena da inprimatze arloan egindako berrikuntzek nola aldatu duten liburua». Ilustrazioak koloretan dituzten liburuak «askoz ere ugariagoak» dira orain. Horrek, gainera, eragina izan du argitaraldian ere. Hasieran koloretan eginez gero 3.000 edo 4.000 liburu inprimatu behar ziren bezala, orain posible da 50 edo 100 aleko argitaraldiak egitea. «Horrek bilduma bizia askoz ere zabalagoa izatea ahalbidetzen du; hau da, eros dezakezun liburuen kopurua zabaltzea». «Idazle berriak» Bai ilustrazioan eta bai idazkuntzan, emakumezkoen presentzia nabarmendu du Etxanizek XXI. mende hasieran. «Ez dut esango gehiengoa direnik, agian ilustraziogintzan bai, baina badira lehen baino gehiago». Horrez gain, mugimendua sumatzen du idazleen artean ere. «Garai batean ematen zuen ez zela belaunaldi aldaketarik izango, baina orain badago mugimendua». Bi multzotan sailkatu ditu idazleak egungo panoraman: 80ko hamarkadan garrantzitsuak izan zirenak baina pisua galdu dutenak, eta idazle berriak. Lehen talde horretan kokatu ditu Mariasun Landa, Bernardo Atxaga eta Anjel Lertxundi: «Literatura modernoaren aitzindariak izan ziren, eta azken hamarkadan liburu gutxi argitaratu dituzte, aurrekoarekin alderatuz». Horien alboan ipini ditu, besteak beste, Leire Bilbao eta Miren Agur Meabe. «Meabek hiru aldiz irabazi du Euskadi Saria haur literaturan, eta iruditzen zaigu betidanik egon dela, baina haurrentzat idatzi zuen lehen liburua orain dela hamaika urte izan zen». Euskal Herrian nahiz mugaz kanpo «ospea eta izena» irabazi dutenen artean daude Juan Kruz Igerabide eta Patxi Zubizarreta. Generoak eta argitaratutako liburuen kopurua ez dira asko aldatu azken urteetan. «Narratiba izan da beti nagusi». Kopuru murritzagoan izanda ere, poesian sortzen den materiala nabarmendu du Etxanizek: «Poesian dagoena oso ona da; liburuak maila handikoak dira, eta urtero-urtero publikatzen dira liburu batzuk» . Argitaratutako liburuen kopurua mantendu egin da 90eko hamarkada bukaeratik gaur egun arte. 400 liburu ateratzen dira urtero haur eta gazteentzat; bilduma bizia, berriz, 3.000 liburu ingurukoa da. «Gu garen herrialderako, oso eskaintza zabala da. Eskaintzan baino arazo handiagoa dago irakurtzen denean». Etxanizen arabera, ikastetxeetara joaten diren idazleen liburuek eta kaleratu berriek dute arrakastarik handiena haur eta gazteen artean. Baina, zer gertatzen da liburu klasikoekin? «Arazo handia dago irakaskuntzan. Eskoletan irakurketa prozesua irakasten saiatu beharko ginateke, literaturaren didaktika irakasten. Ez dago benetako formazio literariorik». Egungo egoera aztertu ondoren, arazo horren haritik doa etorkizunean egin beharreko lana: «Haurrak irakurle bihurtzea da oraingo erronka nagusia. Jakin dezaten literatura testu ezberdinak irakurtzen, ez bakarrik gustatzen zaizkienak».
null
cc-by-sa 4.0
berria
https://www.berria.eus/paperekoa/1524/030/001/2011-12-10/haurrak-irakurle-bihurtzea-da-oraingo-erronka-nagusia.htm
Maite_Alustiza
null
eu
null
[ "Kultura" ]
null
null
null
2,011
12
10
null
null
null
ABIAN PROZESUA aurkeztu dute eskualdeko ezker abertzalearen ordezkariek Duela bortz urte Ezker Abertzaleak Zutik Euskal Herria ebazpena osatu zuen, baina orduztik Euskal Herriaren egoera aldatu egin da eta egungo egoeraren analisia egin behar dela beharrezkoa ikusten dute. Hori dela eta, azaroaren 7an hasi zen Abian izeneko prozesua. Prozesuak fase desberdinak izanen dituela eta, xehetasun horiek hurbilagotik ezagutzeko aukera izanen dugu, Ezker Abertzalearen hiru eragileetako ordezkari banarekin: Sorturen izenean, Ekaitz Landa aritu da solasean, LAB sindikatuaren izenean berriz, Koldo SAenz eta Ernai gazte antolakundearen izenean berriz, Asier Calderon.
ABIAN PROZESUA aurkeztu dute eskualdeko ezker abertzalearen ordezkariek
Duela bortz urte Ezker Abertzaleak Zutik Euskal Herria ebazpena osatu zuen, baina orduztik Euskal Herriaren egoera aldatu egin da eta egungo egoeraren analisia egin behar dela beharrezkoa ikusten dute. Hori dela eta, azaroaren 7an hasi zen Abian izeneko prozesua. Prozesuak fase desberdinak izanen dituela eta, xehetasun horiek hurbilagotik ezagutzeko aukera izanen dugu, Ezker Abertzalearen hiru eragileetako ordezkari banarekin: Sorturen izenean, Ekaitz Landa aritu da solasean, LAB sindikatuaren izenean berriz, Koldo SAenz eta Ernai gazte antolakundearen izenean berriz, Asier Calderon.
null
null
cc-by-sa 3.0
erran
https://erran.eus/mendialdea/1456390794414-abian-prozesua-aurkeztu-dute-eskualdeko-ezker-abertzalearen-ordezkariek
Xorroxin irratia
null
eu
null
null
[ "Politika" ]
null
null
2,016
2
25
12
0
null
Sebo-ekzema
Sebo-ekzema
null
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=840386
null
null
eu
null
null
null
840,386
1,545
null
null
null
null
null
null
EAEko sare publikoan 289 irakasle gutxiago izan dira, eta 5.500 ikasle gehiago Ikastetxeetako irakasle kopuruari buruzko datuen aurrerapena eman du Espainiako Hezkuntza Ministerioak, eta Hego Euskal Herrian hezkuntzan murrizketak egiten ari direla azaleratu du. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, kasurako, aurreko ikasturtean baino 289 irakasle gutxiago aritu dira amaitu berri den ikasturtean sare publikoan; guztira, 20.328 ?aurreko ikasturtean 20.617 ziren?. Nafarroan ere irakasle gutxiago aritu dira, aurreko urtean baino 83 gutxiago. Kontuan izatekoa da ikasleen kopurua handitu egin dela denbora berean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, aurreko urtean baino 5.453 neska-mutil gehiago izan dira ikasgeletan ?174.222 ziren iaz, eta aurten, 179.625?; Nafarroan ere nabaria da igoera, 1.689 ikaslekoa ?65.003 ziren iaz, eta aurten, 66.701?. Sare pribatuan erabat bestelakoa izan da joera: aurreko ikasturtean baino 982 irakasle gehiago aritu dira, 16.000 denera. EAEn gehitu da kopurua gehien: 923. Ikasleen kopurua publikoan gaino gutxiago igo da: 2.773 estudiante gehiago.
EAEko sare publikoan 289 irakasle gutxiago izan dira, eta 5.500 ikasle gehiago
Ikastetxeetako irakasle kopuruari buruzko datuen aurrerapena eman du Espainiako Hezkuntza Ministerioak, eta Hego Euskal Herrian hezkuntzan murrizketak egiten ari direla azaleratu du. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, kasurako, aurreko ikasturtean baino 289 irakasle gutxiago aritu dira amaitu berri den ikasturtean sare publikoan; guztira, 20.328 ?aurreko ikasturtean 20.617 ziren?. Nafarroan ere irakasle gutxiago aritu dira, aurreko urtean baino 83 gutxiago. Kontuan izatekoa da ikasleen kopurua handitu egin dela denbora berean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, aurreko urtean baino 5.453 neska-mutil gehiago izan dira ikasgeletan ?174.222 ziren iaz, eta aurten, 179.625?; Nafarroan ere nabaria da igoera, 1.689 ikaslekoa ?65.003 ziren iaz, eta aurten, 66.701?. Sare pribatuan erabat bestelakoa izan da joera: aurreko ikasturtean baino 982 irakasle gehiago aritu dira, 16.000 denera. EAEn gehitu da kopurua gehien: 923. Ikasleen kopurua publikoan gaino gutxiago igo da: 2.773 estudiante gehiago.
null
cc-by-sa 4.0
berria
https://www.berria.eus/paperekoa/1522/012/002/2012-08-03/eaeko-sare-publikoan-289-irakasle-gutxiago-izan-dira-eta-5500-ikasle-gehiago.htm
Garikoitz_Goikoetxea
null
eu
null
[ "Gizartea" ]
null
null
null
2,012
8
3
null
null
null
Glycifohia notabilis Glycifohia notabilis "Glycifohia" generoko animalia da. Hegaztien barruko Meliphagidae familian sailkatua dago.
Glycifohia notabilis
null
Glycifohia notabilis "Glycifohia" generoko animalia da. Hegaztien barruko Meliphagidae familian sailkatua dago.
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=319573
null
null
eu
null
null
null
319,573
512
null
null
null
null
null
null
Bazkari herrikoia, auzokoen arteko kirolak eta `Osiñaga Jazz Band´ gaur festetan Gaurko egunarekin bukatuko dira Osiñagako festak. Atzo ere izan zen giroa auzoan. oSIÑAGAKO festek gaur izango dute jarraipena eta atzokoan bezala, euririk botatzen ez badu, egun pasa polita egiteko aukera izango da. Eguerdiko 12:00etan Rafa eta Txuriari lore eskaintza egingo zaie. Segidan pelota txapelketako finalak jokatu dira. Eguerdiko 13:00etan Osiñaga Jazz Band taldeak musika emanaldia eskainiko du eta segidan bazkarian bilduko dira auzokoak eta lagunak. Indarrak hartuta arratsaldeko 17:00etarako auzo kirolak antolatu dituzte: trontza, txinga eta soka-tira, besteak beste. 20:00etan Xarpe taldearekin dantzaldia izango da . (3. orrialdea). wGaur Osiñagako festetan 12:00etan: Rafa eta Txuriari lore eskaintza. 12:30etan: pelota partiduko finalak. 13:00etan: Osiñaga Jazz Banda taldearen emanaldia, eta Telleria eta Peñagarikano bertsolarien saioa. 14:00etan: bazkari herrikoia. 17:00etan: Gure Ametsa dantza taldearen emanaldia. Segidan: auzo kirolak. Trontza, txinga, soka-tira, zaku karrera,.. 20:00etan: dantzaldia Xapre taldearen eskutik. Imanol ‘Paolla’ izan zen garaile abere deman Aurten lehenengo aldiz izan da abere dema Osiñagako festetan eta jende dezente erakarri zuen norgehiagokak. Imanol Paolla eta Antton Guardiren zaldiek 800 kiloko harria eraman zuten arrastan eta azkenean Imanol Paolla izan zen garaile, 59 luze eginda. Antton Guardiren zaldiak 54 luze eta erdi egin zituen. Aldetik aldera 21 metroko luzera zuen plazak. Binakako pelota txapelketa Binakako pelota partiduak ere izan ziren atzo Osiñagan. Finalaurreko partiduetan Bergaretxe anaiak Joxe eta Mikelen kontra aritu ziren. Beste partida jokatu zuten Iker eta Jonek, Felix eta Juantxoren kontra. Gaur jokatuko da finala, eguerdiko 12:30etan, Arriatsu eskolako frontoi txikian. y
Bazkari herrikoia, auzokoen arteko kirolak eta `Osiñaga Jazz Band´ gaur festetan
Gaurko egunarekin bukatuko dira Osiñagako festak. Atzo ere izan zen giroa auzoan.
oSIÑAGAKO festek gaur izango dute jarraipena eta atzokoan bezala, euririk botatzen ez badu, egun pasa polita egiteko aukera izango da. Eguerdiko 12:00etan Rafa eta Txuriari lore eskaintza egingo zaie. Segidan pelota txapelketako finalak jokatu dira. Eguerdiko 13:00etan Osiñaga Jazz Band taldeak musika emanaldia eskainiko du eta segidan bazkarian bilduko dira auzokoak eta lagunak. Indarrak hartuta arratsaldeko 17:00etarako auzo kirolak antolatu dituzte: trontza, txinga eta soka-tira, besteak beste. 20:00etan Xarpe taldearekin dantzaldia izango da . (3. orrialdea). wGaur Osiñagako festetan 12:00etan: Rafa eta Txuriari lore eskaintza. 12:30etan: pelota partiduko finalak. 13:00etan: Osiñaga Jazz Banda taldearen emanaldia, eta Telleria eta Peñagarikano bertsolarien saioa. 14:00etan: bazkari herrikoia. 17:00etan: Gure Ametsa dantza taldearen emanaldia. Segidan: auzo kirolak. Trontza, txinga, soka-tira, zaku karrera,.. 20:00etan: dantzaldia Xapre taldearen eskutik. Imanol ‘Paolla’ izan zen garaile abere deman Aurten lehenengo aldiz izan da abere dema Osiñagako festetan eta jende dezente erakarri zuen norgehiagokak. Imanol Paolla eta Antton Guardiren zaldiek 800 kiloko harria eraman zuten arrastan eta azkenean Imanol Paolla izan zen garaile, 59 luze eginda. Antton Guardiren zaldiak 54 luze eta erdi egin zituen. Aldetik aldera 21 metroko luzera zuen plazak. Binakako pelota txapelketa Binakako pelota partiduak ere izan ziren atzo Osiñagan. Finalaurreko partiduetan Bergaretxe anaiak Joxe eta Mikelen kontra aritu ziren. Beste partida jokatu zuten Iker eta Jonek, Felix eta Juantxoren kontra. Gaur jokatuko da finala, eguerdiko 12:30etan, Arriatsu eskolako frontoi txikian. y
null
cc-by-sa
kronika
https://kronika.eus/urumea/1570441475873-bazkari-herrikoia-auzokoen-arteko-kirolak-eta-osinaga-jazz-band-gaur-festetan-817z
Kronika - Erredakzioa
null
eu
null
null
[ "Gizartea" ]
null
null
2,005
6
5
3
0
null
Stock Azoka antolatu dute hilaren 24rako, Orioko Herriko Plazan Arkupe elkarteko merkatariek Stock Azoka egingo dute Herriko Plazan, abuztuaren 24an, 10:00etatik 20:00etara. Normalean asteburuko ekimena izaten bada ere, aurten egun bakarreko azoka egitea erabaki dute merkatariek, eta eskaintza bereziak izango dituztela jakinarazi dute. Gainera, azoka girotze aldera, DJ Arosek saioa emango du eta Balea tabernak pintxoak eta edaria eskainiko ditu. Beraz, Arkupeko kideek herritarrak hilaren 24ko azokara gonbidatu dituzte. Hurrengo dendek parte hartuko dute Stock Azokan: Mara, Argiñe, Tipi-Tapa, Berezi, Expo, Lucia, Soia eta Itziarrek.
Stock Azoka antolatu dute hilaren 24rako, Orioko Herriko Plazan
null
Arkupe elkarteko merkatariek Stock Azoka egingo dute Herriko Plazan, abuztuaren 24an, 10:00etatik 20:00etara. Normalean asteburuko ekimena izaten bada ere, aurten egun bakarreko azoka egitea erabaki dute merkatariek, eta eskaintza bereziak izango dituztela jakinarazi dute. Gainera, azoka girotze aldera, DJ Arosek saioa emango du eta Balea tabernak pintxoak eta edaria eskainiko ditu. Beraz, Arkupeko kideek herritarrak hilaren 24ko azokara gonbidatu dituzte. Hurrengo dendek parte hartuko dute Stock Azokan: Mara, Argiñe, Tipi-Tapa, Berezi, Expo, Lucia, Soia eta Itziarrek.
null
cc-by-nc-nd
urola-kostako-hitza
https://urolakosta.hitza.eus/2019/08/14/stock-azoka-antolatu-dute-hilaren-24rako-orioko-herriko-plazan/
null
posts
eu
null
[ "Gizartea" ]
[ "Arkupe Elkartea", "herriko plazan", "Orio", "Orioko Arkupe Elkartea", "stock azoka" ]
381,592
null
2,019
8
14
13
45
2
"Ikasi eta lan ere egiten dut; nire agenda oso betea dago" Azken txanpan da liga, eta, ezusterik ezean, Athletic berriro izango da bigarren, hamar puntura baitu Bartzelona. Hala ere, dena emango dutela agindu du Erika Vazquezek.
"Ikasi eta lan ere egiten dut; nire agenda oso betea dago"
Azken txanpan da liga, eta, ezusterik ezean, Athletic berriro izango da bigarren, hamar puntura baitu Bartzelona. Hala ere, dena emango dutela agindu du Erika Vazquezek.
null
cc-by-sa 4.0
berria
https://www.berria.eus/albisteak/89660/ikasi-eta-lan-ere-egiten-dut-nire-agenda-oso-betea-dago.htm
Olaia_Juaristi
null
eu
Erika Vazquez (Athleticeko jokalaria)
[ "Kirola" ]
null
null
null
2,014
3
12
null
null
null
Mustafa Barguti hautagai palestinarra atxilotu du Israelgo Poliziak Jerusalemgo sarreran atxilotu du Israelgo Poliziak Mustafa Barguti Palestinako hautagai independentea. Poliziak kanpaina legez kanpo egiten aritzea leporatzen dio Bargutiri. Gaur hasi da Palestinako hauteskunde kanpaina. Hilaren 25erako aurreikusita daude hauteskundean bestelakorik gertatzen ez bada. Shmuel Ben-Ruby Poliziaren bozeramaileak azaldu duenez, Zisjordanian bizi den hautagai PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidente Mahmud Abbas, hauteskundeak atzeratzeko aukera aztertzen ari da. Antza denez, hauteskunde data aldatzeko asmoa azaldu du Israelek Jerusalemen bizi diren 220.000 palestinar ingururen parte hartzea debekatzen badu.
Mustafa Barguti hautagai palestinarra atxilotu du Israelgo Poliziak
Jerusalemgo sarreran atxilotu du Israelgo Poliziak Mustafa Barguti Palestinako hautagai independentea. Poliziak kanpaina legez kanpo egiten aritzea leporatzen dio Bargutiri. Gaur hasi da Palestinako hauteskunde kanpaina. Hilaren 25erako aurreikusita daude hauteskundean bestelakorik gertatzen ez bada.
Shmuel Ben-Ruby Poliziaren bozeramaileak azaldu duenez, Zisjordanian bizi den hautagai PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidente Mahmud Abbas, hauteskundeak atzeratzeko aukera aztertzen ari da. Antza denez, hauteskunde data aldatzeko asmoa azaldu du Israelek Jerusalemen bizi diren 220.000 palestinar ingururen parte hartzea debekatzen badu.
null
cc-by-sa 4.0
berria
https://www.berria.eus/albisteak/12683/mustafa-barguti-hautagai-palestinarra-atxilotu-du-israelgo-poliziak.htm
Berria
null
eu
Ekialde Hurbila
[ "Mundua" ]
null
null
null
2,006
1
3
null
null
null
"Mikel! Mikel!" oihu artean agurtu dute zaleek 'Gontxa' Lagunen, herrikideen eta Realzale guztien babesa, agurra eta esker ona jaso zuen atzo Mikel Gonzalezek Anoetan. Irudi politak utzi zituen atzoko egunak, zaleek zein Gontxa-k nekez ahaztuko dituztenak. Hemen Real Sociedadek egindako bideoa.
"Mikel! Mikel!" oihu artean agurtu dute zaleek 'Gontxa'
Lagunen, herrikideen eta Realzale guztien babesa, agurra eta esker ona jaso zuen atzo Mikel Gonzalezek Anoetan. Irudi politak utzi zituen atzoko egunak, zaleek zein Gontxa-k nekez ahaztuko dituztenak. Hemen Real Sociedadek egindako bideoa.
null
null
cc-by-sa 3.0
goiena
https://goiena.eus/debagoiena/1494846308923-mikel-mikel-oihu-artean-agurtu-dute-zaleek-gontxa
Mirari Altube
null
eu
null
null
[ "Kirola", "Arrasate" ]
null
null
2,017
5
15
12
50
null
Elkarretaratzea egin dute Zabaltzeneko langileek Zabaltzen banaketa enpresako langileek ordubeteko lanuztea egin dute arratsaldean, eta, denbora hori enpresaren atarian egin dute, beren hiru lankideren atxiloketagatik protestan. Zabaltzeneko langileak ez ezik, inguruko beste enpresa batzuetakoak ere izan dira elkarretaratze horretan. Hain justu, lankideak aske utzi arte elkarretaratzeak egiten segituko dutela esan du Zabaltzeneko beharginetako batek.
Elkarretaratzea egin dute Zabaltzeneko langileek
Zabaltzen banaketa enpresako langileek ordubeteko lanuztea egin dute arratsaldean, eta, denbora hori enpresaren atarian egin dute, beren hiru lankideren atxiloketagatik protestan. Zabaltzeneko langileak ez ezik, inguruko beste enpresa batzuetakoak ere izan dira elkarretaratze horretan. Hain justu, lankideak aske utzi arte elkarretaratzeak egiten segituko dutela esan du Zabaltzeneko beharginetako batek.
null
cc-by-sa 4.0
berria
https://www.berria.eus/albisteak/1640/elkarretaratzea-egin-dute-zabaltzeneko-langileek.htm
Berria
null
eu
Euskalgintzaren aurkako polizia operazioa
[ "" ]
null
null
null
2,003
10
16
null
null
null
Obama: «Ez dakigu nork egin duen Bostongoa, baina jakingo dugu» AEBetako presidentearen hitzetan, «terrore ekintza» izan da maratoiko leherketa Herenegun Bostongo maratoian izandako leherketak «terrore ekintza» izan direla esan du Barack Obamak, eta jakinarazi du AEBetako Ikerketa Bulego Federalak ere halakotzat jo dituela bere ikerketan: «Ez dakigu nork egin zuen, ez dakigu kanpoko talde bat edo bertako bat izan den, edota norbanako batek egin duen». Baina ohartarazpen bat egin du: «Jakingo dugu. Gure herritarrei eraso egin dien hura topatu, eta epaitu egingo dugu». Asteleheneko gertakariaren ondorioz, gutxienez hiru pertsona hil dira Massachusettseko hiriburuan, eta 170 baino gehiago zauritu; haietatik hamazazpi larri daude oraindik. Minutu batzuen tartean, bi bonbak eztanda egin zuten Bostongo maratoiko helmuga marratik gertu, lasterketa hasi eta hiru ordura. Oraingoz, inork ez du bere gain hartu erasoa. Obamak berak ere zehaztu du administrazioak ez dakiela «erakunde terrorista» bat izan den leherketen erantzulea: «Datozen egunotan ahalegin oro egingo dugu gertatutakoa argitzeko, eta adi jarraituko dugu». Xehetasunak, argitara Oraingoz, lehergailuei buruzko informazio gehixeago zabaldu dute AEBetako hedabideek, Poliziako iturriak aipatuz. Itxuraz, etxean egindako gailuak dira, presio eltze bat iltzez eta bestelako pieza txikiz beteta. Iturri horien arabera, egileek motxiletan edo poltsetan sartu eta espaloian utzi zituzten. Leherketa zaborrontzi batetik zetorrela ere esan dute, ordea, zenbait lekukok. Tokiko hedabide batzuek atxiloketa bat edo besteren berri eman dute, baina guztiak askatu dituztela diote. Poliziak berak ez du jakinarazi susmagarririk aurkitu duten. Aitzitik, maratoia ikusten ari zirenei laguntza eskatu die: leherketaren uneko eta aurreko argazki eta bideoak bidaltzeko helbide bat jarri dute, ikerketan lagungarri izan daitekeen materiala biltzeko. Izan ere, asko ari ziren ekitaldia grabatzen: eztandaren ostean, berehala hedatu ziren argazki eta bideoak Interneteko sare sozialetan.
Obama: «Ez dakigu nork egin duen Bostongoa, baina jakingo dugu»
AEBetako presidentearen hitzetan, «terrore ekintza» izan da maratoiko leherketa
Herenegun Bostongo maratoian izandako leherketak «terrore ekintza» izan direla esan du Barack Obamak, eta jakinarazi du AEBetako Ikerketa Bulego Federalak ere halakotzat jo dituela bere ikerketan: «Ez dakigu nork egin zuen, ez dakigu kanpoko talde bat edo bertako bat izan den, edota norbanako batek egin duen». Baina ohartarazpen bat egin du: «Jakingo dugu. Gure herritarrei eraso egin dien hura topatu, eta epaitu egingo dugu». Asteleheneko gertakariaren ondorioz, gutxienez hiru pertsona hil dira Massachusettseko hiriburuan, eta 170 baino gehiago zauritu; haietatik hamazazpi larri daude oraindik. Minutu batzuen tartean, bi bonbak eztanda egin zuten Bostongo maratoiko helmuga marratik gertu, lasterketa hasi eta hiru ordura. Oraingoz, inork ez du bere gain hartu erasoa. Obamak berak ere zehaztu du administrazioak ez dakiela «erakunde terrorista» bat izan den leherketen erantzulea: «Datozen egunotan ahalegin oro egingo dugu gertatutakoa argitzeko, eta adi jarraituko dugu». Xehetasunak, argitara Oraingoz, lehergailuei buruzko informazio gehixeago zabaldu dute AEBetako hedabideek, Poliziako iturriak aipatuz. Itxuraz, etxean egindako gailuak dira, presio eltze bat iltzez eta bestelako pieza txikiz beteta. Iturri horien arabera, egileek motxiletan edo poltsetan sartu eta espaloian utzi zituzten. Leherketa zaborrontzi batetik zetorrela ere esan dute, ordea, zenbait lekukok. Tokiko hedabide batzuek atxiloketa bat edo besteren berri eman dute, baina guztiak askatu dituztela diote. Poliziak berak ez du jakinarazi susmagarririk aurkitu duten. Aitzitik, maratoia ikusten ari zirenei laguntza eskatu die: leherketaren uneko eta aurreko argazki eta bideoak bidaltzeko helbide bat jarri dute, ikerketan lagungarri izan daitekeen materiala biltzeko. Izan ere, asko ari ziren ekitaldia grabatzen: eztandaren ostean, berehala hedatu ziren argazki eta bideoak Interneteko sare sozialetan.
null
cc-by-sa 4.0
berria
https://www.berria.eus/paperekoa/1482/018/001/2013-04-17/obama-ez-dakigu-nork-egin-duen-bostongoa-baina-jakingo-dugu.htm
Erredakzioa
null
eu
null
[ "Mundua" ]
null
null
null
2,013
4
17
null
null
null
Ikastolako bost talde izan ziren hondartza txapelketako finalerdietan Ikastolako bost taldek hartu dute parte hondartza txapelketan, eta Ikastolako 5. mailako neskak finalera iritsi dira. Asteburuan jokatu diren hondartza txapelketako finalerdietan Ikastolako bost talde izan dira. Horietatik Orioko 51 taldea sailkatu da apirilaren 27an jokatuko den finalera.
Ikastolako bost talde izan ziren hondartza txapelketako finalerdietan
Ikastolako bost taldek hartu dute parte hondartza txapelketan, eta Ikastolako 5. mailako neskak finalera iritsi dira.
Asteburuan jokatu diren hondartza txapelketako finalerdietan Ikastolako bost talde izan dira. Horietatik Orioko 51 taldea sailkatu da apirilaren 27an jokatuko den finalera.
null
cc-by-sa
karkara
https://karkara.eus/orio/1523979106733-ikastolako-bost-talde-izan-ziren-hondartza-txapelketako-finalerdietan
Karkara
null
eu
null
null
[ "kirola", "Orio" ]
null
null
2,018
4
17
17
27
null
Prionochilus xanthopygius Prionochilus xanthopygius "Prionochilus" generoko animalia da. Hegaztien barruko Dicaeidae familian sailkatua dago.
Prionochilus xanthopygius
null
Prionochilus xanthopygius "Prionochilus" generoko animalia da. Hegaztien barruko Dicaeidae familian sailkatua dago.
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=325684
null
null
eu
null
null
null
325,684
512
null
null
null
null
null
null
Volgako Barruti Federala Volgako Barruti Federala Errusiako 8 barruti federaletako bat da. Errusiako banaketa administratibo guztiak, zortzi barruti federaletan banatuak daude (, singularrean: ). Horietako bakoitza, zuzenean Errusiako presidenteak izendatutako ordezkari batek administratzen du.
Volgako Barruti Federala
null
Volgako Barruti Federala Errusiako 8 barruti federaletako bat da. Errusiako banaketa administratibo guztiak, zortzi barruti federaletan banatuak daude (, singularrean: ). Horietako bakoitza, zuzenean Errusiako presidenteak izendatutako ordezkari batek administratzen du.
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=165938
null
null
eu
null
null
null
165,938
105,290
null
null
null
null
null
null
Bartzelonan Francok ostutako dirua itzultzeko eskatu diote Espainiari 2.000 familiak; garaiko Espainiako Bankuaren agirien arabera, 3.500 milioi pezeta zor zaizkie
Bartzelonan Francok ostutako dirua itzultzeko eskatu diote Espainiari 2.000 familiak; garaiko Espainiako Bankuaren agirien arabera, 3.500 milioi pezeta zor zaizkie
null
cc-by-sa 4.0
berria
https://www.berria.eus/albisteak/52715/bartzelonan-francok-ostutako-dirua-itzultzeko-eskatu-diote-espainiari-2000-familiak-garaiko-espainiako-bankuaren-agirien-arabera-3500-milioi-pezeta-zor-zaizkie.htm
Berria
null
eu
null
[ "Mundua" ]
null
null
null
2,011
7
2
null
null
null
Gobernuak dio Nuclenorri dagokiola Garoñari buruzko argibideak ematea Espainiako Gobernuaren arabera, enpresak aldatu du iritzia, eta esan du gobernuak ez duela urratsik egingo. Garoñara martxa bat antolatu du biharko Accion taldeak, zentrala ixteko eskatzeko.
Gobernuak dio Nuclenorri dagokiola Garoñari buruzko argibideak ematea
Espainiako Gobernuaren arabera, enpresak aldatu du iritzia, eta esan du gobernuak ez duela urratsik egingo. Garoñara martxa bat antolatu du biharko Accion taldeak, zentrala ixteko eskatzeko.
null
cc-by-sa 4.0
berria
https://www.berria.eus/albisteak/69919/gobernuak-dio-nuclenorri-dagokiola-garontildeari-buruzko-argibideak-ematea.htm
Berria
null
eu
Gizartea
[ "Gizartea" ]
null
null
null
2,012
9
8
null
null
null
Arrakastaren joskurak Ehun urte bete dira Cristobal Balentziagak bere tailerra zabaldu zuenetik. Arrakasta irabazi, eta handik hogei urtera Parisen ireki zuen lantegia.
Arrakastaren joskurak
Ehun urte bete dira Cristobal Balentziagak bere tailerra zabaldu zuenetik. Arrakasta irabazi, eta handik hogei urtera Parisen ireki zuen lantegia.
null
cc-by-sa 4.0
berria
https://www.berria.eus/albisteak/136066/arrakastaren-joskurak.htm
Berria
null
eu
Bizigiro
[ "Bizigiro" ]
null
null
null
2,017
6
21
null
null
null
Bi donostiarrek Dantza Sariak jasoko dituzte Dantzaren Nazioarteko Eguneko ekitaldietan parte hartuko duten hainbat dantzari. (Argazkia: Lide Ferreira) Dantzaren Nazioarteko Egunaren harira, XX. Gala ospatuko dute igandean, 19:30ean, Viktoria Eugenia Antzokian. Egun bat lehenago, larunbatean, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak Dantza Sarien XIV. ekitaldia egingo du, 17:00etan, Viktoria Eugeniako Klub aretoan. Aurtengo saridunen artean bi donostiar daude: Miryam Benedited eta Nacho Arrieta. Beneditedek 2016ko Ibilbide Artistikoaren Saria jasoko du, “telebistarako koreografo lanetan egindako ibilbide zabala aitortzeko; eta bere lan, ahalegin eta nekeak eskertzeko”. Arrietari, berriz, 2016ko Dedikazio Saria emango diote, “antzerki musikalean dantzari berari egin dion ekarpenagatik”. Bestalde, 2016ko Errebelazio Saria Hodei Iriarte zarauztarrarentzako izango da, “dantzaren munduan duen etorkizun oparo eta eta bere indarragatik”. Sari banaketaz gain, UNESCOren adierazpen bat irakurriko dute, eta Parisko Crazy Horse Kabareteko dantzariak emanaldia eskainiko die saridunei. Sarrera doakoa da, baina gonbidapena eskuratu behar da lehiatilan. Dantzaren hilabeteari amaiera emateko, dantza estilo ezberdinak erakutsiko dituzte igandeko ekitaldian, ikusleen “ikuskizun heterogeneoez gotzatzeko”. Hortaz, klasikoa, neoklasikoa, dantza garaikidea eta euskal dantza eskainiko dituzte. Horretarako, hainbat dantzarik hartuko dute parte, tartean, lau errebelazio sarik: Prague Chamber Balleteko dantzari eta aurtengo saritu Hodei Iriarte; Flandeseko Errege Balleteko Ion Agirretxe; Dresdeko Balleteko Jon Vallejo; eta Uniqart Dance Companyaren zuzendari artistiko eta dantzari Iker Murillo. Iriarterentzako profesional gisa Euskal Herrian egingo duen bere lehen emanaldia izango da, eta Qualia 22 pieza estreinatuko du. Dantzari horietaz gain, Jon Vallejo donostiarra ere izango da ekitaldian. Berak itxiko du Dantzaren Nazioarteko Egunaren XX. Gala, Bubenicek anaiekin dantzatuko duen Le Souffle de l’Esprit piezarekin. Ekitaldian bilduko dira, besteak beste, Dantzaz Konpainia, Aukeran Dantza Konpainia, eta Gaztela eta Leongo Profesionalen Dantza Eskolako ikasleak. Sarrerak eskuratu daitezke Viktoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko lehiatiletan edo Donostia Kulturaren webgunean, 6, 10 eta 12 euroren truke.
Bi donostiarrek Dantza Sariak jasoko dituzte
null
Dantzaren Nazioarteko Eguneko ekitaldietan parte hartuko duten hainbat dantzari. (Argazkia: Lide Ferreira) Dantzaren Nazioarteko Egunaren harira, XX. Gala ospatuko dute igandean, 19:30ean, Viktoria Eugenia Antzokian. Egun bat lehenago, larunbatean, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak Dantza Sarien XIV. ekitaldia egingo du, 17:00etan, Viktoria Eugeniako Klub aretoan. Aurtengo saridunen artean bi donostiar daude: Miryam Benedited eta Nacho Arrieta. Beneditedek 2016ko Ibilbide Artistikoaren Saria jasoko du, “telebistarako koreografo lanetan egindako ibilbide zabala aitortzeko; eta bere lan, ahalegin eta nekeak eskertzeko”. Arrietari, berriz, 2016ko Dedikazio Saria emango diote, “antzerki musikalean dantzari berari egin dion ekarpenagatik”. Bestalde, 2016ko Errebelazio Saria Hodei Iriarte zarauztarrarentzako izango da, “dantzaren munduan duen etorkizun oparo eta eta bere indarragatik”. Sari banaketaz gain, UNESCOren adierazpen bat irakurriko dute, eta Parisko Crazy Horse Kabareteko dantzariak emanaldia eskainiko die saridunei. Sarrera doakoa da, baina gonbidapena eskuratu behar da lehiatilan. Dantzaren hilabeteari amaiera emateko, dantza estilo ezberdinak erakutsiko dituzte igandeko ekitaldian, ikusleen “ikuskizun heterogeneoez gotzatzeko”. Hortaz, klasikoa, neoklasikoa, dantza garaikidea eta euskal dantza eskainiko dituzte. Horretarako, hainbat dantzarik hartuko dute parte, tartean, lau errebelazio sarik: Prague Chamber Balleteko dantzari eta aurtengo saritu Hodei Iriarte; Flandeseko Errege Balleteko Ion Agirretxe; Dresdeko Balleteko Jon Vallejo; eta Uniqart Dance Companyaren zuzendari artistiko eta dantzari Iker Murillo. Iriarterentzako profesional gisa Euskal Herrian egingo duen bere lehen emanaldia izango da, eta Qualia 22 pieza estreinatuko du. Dantzari horietaz gain, Jon Vallejo donostiarra ere izango da ekitaldian. Berak itxiko du Dantzaren Nazioarteko Egunaren XX. Gala, Bubenicek anaiekin dantzatuko duen Le Souffle de l’Esprit piezarekin. Ekitaldian bilduko dira, besteak beste, Dantzaz Konpainia, Aukeran Dantza Konpainia, eta Gaztela eta Leongo Profesionalen Dantza Eskolako ikasleak. Sarrerak eskuratu daitezke Viktoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko lehiatiletan edo Donostia Kulturaren webgunean, 6, 10 eta 12 euroren truke.
null
cc-by-nc-nd
irutxuloko-hitza
https://irutxulo.hitza.eus/2016/04/26/dantza-sariak-2016/
null
posts
eu
null
[ "Kultura" ]
null
145,749
null
2,016
4
26
12
17
21
Villers-Agron-Aiguizy Villers-Agron-Aiguizy Frantziako udalerri bat da Aisne departamenduan dagoena, Frantzia Garaia eskualdean. 2013an biztanle zituen. Demografia. Biztanleria. 2007an udalerrian erroldatutako biztanleak 94 ziren. Familiak 44 ziren, horien artean 12 pertsona bakarrekoak ziren (4 bakarrik bizi ziren gizonak eta 8 bakarrik bizi ziren emakumeak), 16 seme-alabarik gabeko familiak ziren eta 16 seme-alabarik gabeko bikoteak ziren. Biztanleriak, denboran, ondorengo grafikoan ageri den bilakaera izan du: "Erroldatutako biztanleak" <noinclude> Etxebizitza. 2007an 42 etxebizitza zeuden, 37 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 4 bigarren erresidentzia ziren eta 1 hutsik zegoen. Etxebizitza guzti hauek 41etxeak ziren. 37 etxebizitza nagusietatik 27 bere jabearen bizilekua ziren, 8 alokairuan okupaturik zeuden eta 2 doan lagata zeuden; 3 etxek bi gela zituzten, 1ek hiru zituen, 8 etxek lau zituzten eta 25 etxek bost zituzten. 31 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 14 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 20 etxetan bat baino gehiago zituzten. Biztanleria-piramidea. 2009an sexu eta adinaren araberako biztanleria-piramidea hau zen: Ekonomia. 2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 57 ziren, horien artean 43 aktiboak ziren eta 14 inaktiboak ziren. 43 pertsona aktiboetatik 40 lanean zeuden (24 gizon eta 16 emakume) eta 4 langabezian zeuden (1 gizon eta 3 emakume). 14 pertsona inaktiboetatik 3 erretiraturik zeuden, 4 ikasten zeuden eta 7 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden. Ekonomia jarduerak. 2007an zeuden 7 komertzioetatik, 2 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 1 ostalaritza eta jatetxe enpresa zen, 3 higiezinen enpresak ziren eta 1 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresa zen. 2000. urtean Villers-Agron-Aiguizy udalerrian 5 nekazaritza-ustiategi zeuden, 850 hektarea erabiltzen. Gertuen dauden herriak. Diagrama honek gertuen dauden herriak erakusten ditu.
Villers-Agron-Aiguizy
null
Villers-Agron-Aiguizy Frantziako udalerri bat da Aisne departamenduan dagoena, Frantzia Garaia eskualdean. 2013an biztanle zituen. Demografia. Biztanleria. 2007an udalerrian erroldatutako biztanleak 94 ziren. Familiak 44 ziren, horien artean 12 pertsona bakarrekoak ziren (4 bakarrik bizi ziren gizonak eta 8 bakarrik bizi ziren emakumeak), 16 seme-alabarik gabeko familiak ziren eta 16 seme-alabarik gabeko bikoteak ziren. Biztanleriak, denboran, ondorengo grafikoan ageri den bilakaera izan du: "Erroldatutako biztanleak" <noinclude> Etxebizitza. 2007an 42 etxebizitza zeuden, 37 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 4 bigarren erresidentzia ziren eta 1 hutsik zegoen. Etxebizitza guzti hauek 41etxeak ziren. 37 etxebizitza nagusietatik 27 bere jabearen bizilekua ziren, 8 alokairuan okupaturik zeuden eta 2 doan lagata zeuden; 3 etxek bi gela zituzten, 1ek hiru zituen, 8 etxek lau zituzten eta 25 etxek bost zituzten. 31 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 14 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 20 etxetan bat baino gehiago zituzten. Biztanleria-piramidea. 2009an sexu eta adinaren araberako biztanleria-piramidea hau zen: Ekonomia. 2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 57 ziren, horien artean 43 aktiboak ziren eta 14 inaktiboak ziren. 43 pertsona aktiboetatik 40 lanean zeuden (24 gizon eta 16 emakume) eta 4 langabezian zeuden (1 gizon eta 3 emakume). 14 pertsona inaktiboetatik 3 erretiraturik zeuden, 4 ikasten zeuden eta 7 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden. Ekonomia jarduerak. 2007an zeuden 7 komertzioetatik, 2 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 1 ostalaritza eta jatetxe enpresa zen, 3 higiezinen enpresak ziren eta 1 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresa zen. 2000. urtean Villers-Agron-Aiguizy udalerrian 5 nekazaritza-ustiategi zeuden, 850 hektarea erabiltzen. Gertuen dauden herriak. Diagrama honek gertuen dauden herriak erakusten ditu.
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=167046
null
null
eu
null
null
null
167,046
10,891
null
null
null
null
null
null
Eskoriatzako zubiak more kolorea hartu du gaur goizean 12:00etan egin dute hitzordua Eskoriatzako feministek. Testu bat irakurri ostean manifestazioan joan dira herriko sarreran dagoen zubira, eta bertan irudi ikusgarria ikusi izan ahal da, zubia alderik alde bete dutelako. Antolatzaileak oso pozik azaldu dira, batez ere, iaztik hona parte hartzaile kopurua asko handitu delako. Sorpresa atsegina izan da eurentzako ohikoa baino jende gehiago mobilizatu izana.
Eskoriatzako zubiak more kolorea hartu du gaur goizean
12:00etan egin dute hitzordua Eskoriatzako feministek. Testu bat irakurri ostean manifestazioan joan dira herriko sarreran dagoen zubira, eta bertan irudi ikusgarria ikusi izan ahal da, zubia alderik alde bete dutelako. Antolatzaileak oso pozik azaldu dira, batez ere, iaztik hona parte hartzaile kopurua asko handitu delako. Sorpresa atsegina izan da eurentzako ohikoa baino jende gehiago mobilizatu izana.
null
null
cc-by-sa 3.0
goiena
https://goiena.eus/eskoriatza/1552060986376-eskoriatzako-zubiak-more-kolorea-hartu-du-gaur-goizean
Xabi Gorostidi
null
eu
null
null
[ "Gizartea", "Eskoriatza" ]
null
null
2,019
3
8
17
2
null
Eliza eta Trump, kazetaritza ezinbestekoa dela erakusteko Iruñean hitz egin du Elizaren sexu abusuen eskandalua argitaratu zuen Marty Baron 'The Washington Post'-eko gaurko zuzendariak Spotlight filma seme-alabekin ikusi ote duen galdetu zion aurreko batean Marty Baronek lagun bati. Apaiz katolikoek eginiko sexu abusuen inguruko istorio batekin, filmak bi Oscar sari irabazi zituen iaz. Lagunak ezetz erantzun zion Baroni: «Beldur naiz filmaren eraginez kazetari bihurtu nahi izango duten». Barrez hartu zuten ateraldia kazetaritza ikasleek atzo Nafarroako Unibertsitatean, Iruñean, Baron kazetariak emaniko hitzaldian. 2013. urtetik da Baron Washington Post egunkariko zuzendaria. Miami Herald-etik eta Los Angeles Times-etik pasatu ondoren, Boston Globe zuzendu zuen 2001etik 2012ra. Orduan argitaratu zuen Eliza katolikoak hamarkada luzez ezkutaturiko sexu abusuen afera. Washington Post-en dagoenetik, lau Pulitzer sari irabazi ditu egunkariak. Etorkizuneko kazetariei mintzatu zitzaien Baron atzo, Hedabide tradizionalen etorkizuna hitzaldian. Gaurko prentsan misioa eta negozioa ezin direla bereizi adierazi zuen: «Misioari marka esaten diote batzuek, baina nik nahiago dut arima deitu». Erakunde eta gizabanako boteretsuei kontuak eskatzea da kazetaritzaren misioaren muina, azaldu zuenez. Baron pertsonaia gisa agertzen da Spotlight filmean, Liev Schreiber aktoreak antzeztuta. Prentsa eta ikerketa kazetaritza zergatik diren ezinbestekoak erakutsi zuen sexu abusuak ezkutatu izanaren aferak, kazetariak esan zuenez. 2002an argitaratu zuen Baronen taldeak abusuen inguruko erreportaje eta albiste sorta. Ordurako aspaldikoak ziren gertaeretako batzuk. «Ezin izan genuen hori lehenago argitaratu?», galdetu zion bere buruari atzo. Eta erantzuna eman zuen jarraian: denek atera zezaketen gaia lehenago, ez bakarrik Boston Globe-k, baina ez zuten egin «Elizaren boterearengatik, irakurle batzuk haserretzeko beldurrarengatik eta katolikoen aurkako gisa etiketatua izateko beldurrez». Kontatu zuenez, «sekulako lana» izan zen frogak biltzea eta erakustea ez zela gizabanako batzuen kontua, baizik eta erakunde oso baten erantzukizuna. Eskandalua argitara ekarri izanak erakusten du, Baronen arabera, kazetaritza nola hobetu daitekeen eta nola hobetu behar den: «Entzule hobeak izan behar dugu, eta ez gara beti behar bezain onak». Adierazi zuenez, gaurko hedabide askoren jarduna, berriz, entzutea barik, hitz egitea dela «garrasi egitea, hain zuzen». Telebistako eta Interneteko elkarrizketen tonuaz ari zen: «Horrenbeste igo dugu bolumena, non dagoeneko ez diogun elkarri entzuten». Gizartearen bazterrean erori direnei, edo horretara bota dituztenei hobeto entzuteko beharra aldarrikatu zuen. «Ahulenen ahotsak ekar dezake boteretsuek ezkutatu nahi duten mezua. Kazetarion lana da egia horiek munduari kontatzea». Galderen txandan, Trumpek prentsaren aurka eginiko adierazpenez aritu zen: «Irain guztiak erabili ditu kazetarion kontra», esan zuen. «Baina [AEBetako] Gobernuak gezurra esaten badu, eta hala egin du hainbatetan agintaldiko lehen astean, gezurtatzeko artikuluak argitaratuko ditugu». Edonola ere, Trumpez edozein presidentez informatuko luketen bezala informatuko dutela adierazi zuen. «Ez diogu utziko gu beldurtzen irainen bidez». Baina Edward Snowden aferaren Washington Post-ek harturiko jarreraz galdetu zion beste entzule batek. AEBek mundu osoko agintarien eta biztanleen komunikazioak zelatatzen zituztela erakutsi zuen Snowden Segurtasun Nazionalerako Agentziako langileak. Hari ez barkatzeko eskatu zuen The Washington Post-ek egunkariak irailean, nahiz eta hari esker Pulitzer saria irabazi. AEBetako egunkari gehienetan erabat bananduta egoten dira iritzi atalak eta informazioa lantzen duten kazetariak. Azken horietaz arduratzen da Baron, eta editorialekin zerikusirik ez duela adierazi zuen. Errusian babestu behar izan duen Snowdenen defentsa berretsi zuen: «Zerbitzu publikoa egin zuen agiri haiek argitaratzean. Hala esan nuen orduan, eta horretan jarraitzen dut. Ez dut bat egiten editorialarekin. Ez dakit nola hartu zuten erabakia, eta ez nago ziur jakin nahi ote dudan».
Eliza eta Trump, kazetaritza ezinbestekoa dela erakusteko
Iruñean hitz egin du Elizaren sexu abusuen eskandalua argitaratu zuen Marty Baron 'The Washington Post'-eko gaurko zuzendariak
Spotlight filma seme-alabekin ikusi ote duen galdetu zion aurreko batean Marty Baronek lagun bati. Apaiz katolikoek eginiko sexu abusuen inguruko istorio batekin, filmak bi Oscar sari irabazi zituen iaz. Lagunak ezetz erantzun zion Baroni: «Beldur naiz filmaren eraginez kazetari bihurtu nahi izango duten». Barrez hartu zuten ateraldia kazetaritza ikasleek atzo Nafarroako Unibertsitatean, Iruñean, Baron kazetariak emaniko hitzaldian. 2013. urtetik da Baron Washington Post egunkariko zuzendaria. Miami Herald-etik eta Los Angeles Times-etik pasatu ondoren, Boston Globe zuzendu zuen 2001etik 2012ra. Orduan argitaratu zuen Eliza katolikoak hamarkada luzez ezkutaturiko sexu abusuen afera. Washington Post-en dagoenetik, lau Pulitzer sari irabazi ditu egunkariak. Etorkizuneko kazetariei mintzatu zitzaien Baron atzo, Hedabide tradizionalen etorkizuna hitzaldian. Gaurko prentsan misioa eta negozioa ezin direla bereizi adierazi zuen: «Misioari marka esaten diote batzuek, baina nik nahiago dut arima deitu». Erakunde eta gizabanako boteretsuei kontuak eskatzea da kazetaritzaren misioaren muina, azaldu zuenez. Baron pertsonaia gisa agertzen da Spotlight filmean, Liev Schreiber aktoreak antzeztuta. Prentsa eta ikerketa kazetaritza zergatik diren ezinbestekoak erakutsi zuen sexu abusuak ezkutatu izanaren aferak, kazetariak esan zuenez. 2002an argitaratu zuen Baronen taldeak abusuen inguruko erreportaje eta albiste sorta. Ordurako aspaldikoak ziren gertaeretako batzuk. «Ezin izan genuen hori lehenago argitaratu?», galdetu zion bere buruari atzo. Eta erantzuna eman zuen jarraian: denek atera zezaketen gaia lehenago, ez bakarrik Boston Globe-k, baina ez zuten egin «Elizaren boterearengatik, irakurle batzuk haserretzeko beldurrarengatik eta katolikoen aurkako gisa etiketatua izateko beldurrez». Kontatu zuenez, «sekulako lana» izan zen frogak biltzea eta erakustea ez zela gizabanako batzuen kontua, baizik eta erakunde oso baten erantzukizuna. Eskandalua argitara ekarri izanak erakusten du, Baronen arabera, kazetaritza nola hobetu daitekeen eta nola hobetu behar den: «Entzule hobeak izan behar dugu, eta ez gara beti behar bezain onak». Adierazi zuenez, gaurko hedabide askoren jarduna, berriz, entzutea barik, hitz egitea dela «garrasi egitea, hain zuzen». Telebistako eta Interneteko elkarrizketen tonuaz ari zen: «Horrenbeste igo dugu bolumena, non dagoeneko ez diogun elkarri entzuten». Gizartearen bazterrean erori direnei, edo horretara bota dituztenei hobeto entzuteko beharra aldarrikatu zuen. «Ahulenen ahotsak ekar dezake boteretsuek ezkutatu nahi duten mezua. Kazetarion lana da egia horiek munduari kontatzea». Galderen txandan, Trumpek prentsaren aurka eginiko adierazpenez aritu zen: «Irain guztiak erabili ditu kazetarion kontra», esan zuen. «Baina [AEBetako] Gobernuak gezurra esaten badu, eta hala egin du hainbatetan agintaldiko lehen astean, gezurtatzeko artikuluak argitaratuko ditugu». Edonola ere, Trumpez edozein presidentez informatuko luketen bezala informatuko dutela adierazi zuen. «Ez diogu utziko gu beldurtzen irainen bidez». Baina Edward Snowden aferaren Washington Post-ek harturiko jarreraz galdetu zion beste entzule batek. AEBek mundu osoko agintarien eta biztanleen komunikazioak zelatatzen zituztela erakutsi zuen Snowden Segurtasun Nazionalerako Agentziako langileak. Hari ez barkatzeko eskatu zuen The Washington Post-ek egunkariak irailean, nahiz eta hari esker Pulitzer saria irabazi. AEBetako egunkari gehienetan erabat bananduta egoten dira iritzi atalak eta informazioa lantzen duten kazetariak. Azken horietaz arduratzen da Baron, eta editorialekin zerikusirik ez duela adierazi zuen. Errusian babestu behar izan duen Snowdenen defentsa berretsi zuen: «Zerbitzu publikoa egin zuen agiri haiek argitaratzean. Hala esan nuen orduan, eta horretan jarraitzen dut. Ez dut bat egiten editorialarekin. Ez dakit nola hartu zuten erabakia, eta ez nago ziur jakin nahi ote dudan».
null
cc-by-sa 4.0
berria
https://www.berria.eus/paperekoa/2142/028/002/2017-01-27/eliza-eta-trump-kazetaritza-ezinbestekoa-dela-erakusteko.htm
Edu_Lartzanguren
null
eu
null
[ "Bizigiro" ]
null
null
null
2,017
1
27
null
null
null
Biribil
Biribil
null
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=104455
null
null
eu
null
null
null
104,455
201
null
null
null
null
null
null