plain_text
stringlengths
0
335k
title
stringlengths
0
451
opening
stringlengths
0
9.12k
text
stringlengths
0
335k
extra
sequence
license
stringclasses
5 values
source
stringlengths
4
31
url
stringlengths
29
438
author
stringlengths
0
255
type
stringclasses
4 values
lang
stringclasses
1 value
heading
stringlengths
0
343
category
sequence
tags
sequence
id
int32
1
1.01M
revid
int32
4
8.55M
year
int32
0
2.02k
month
int32
0
12
day
int32
0
31
hour
int32
0
23
minute
int32
0
59
second
int32
0
59
Brzotín Brzotín Eslovakiako udalerri bat da, Rožňavako barrutian kokatuta. 20,57 km²ko azalera du eta 1349 biztanle 2017ko datuen arabera. Historia. Idatzizko lehen aipamena 1242. urtekoa da.
Brzotín
null
Brzotín Eslovakiako udalerri bat da, Rožňavako barrutian kokatuta. 20,57 km²ko azalera du eta 1349 biztanle 2017ko datuen arabera. Historia. Idatzizko lehen aipamena 1242. urtekoa da.
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=837669
null
null
eu
null
null
null
837,669
105,290
null
null
null
null
null
null
Sphenomorphinae Sphenomorphinae narrasti azpifamilia bat da, Scincidae familian sailkatua. Hego Amerikan bizi dira eta Ozeanian bizi dira.
Sphenomorphinae
null
Sphenomorphinae narrasti azpifamilia bat da, Scincidae familian sailkatua. Hego Amerikan bizi dira eta Ozeanian bizi dira.
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=425945
null
null
eu
null
null
null
425,945
105,290
null
null
null
null
null
null
Batzar irekia deitu du Ahal Duguk, Ordizian astelehenerako BATZARRA // Urtarrilaren 15erako batzar irekia deitu du Ahal Dugu alderdiak, Barrena Jauregian 18:00etan. Josetxo Arrieta senadorea eta Maria Valiente koordinatzailea izango dira.
Batzar irekia deitu du Ahal Duguk, Ordizian astelehenerako
null
BATZARRA // Urtarrilaren 15erako batzar irekia deitu du Ahal Dugu alderdiak, Barrena Jauregian 18:00etan. Josetxo Arrieta senadorea eta Maria Valiente koordinatzailea izango dira.
null
cc-by-nc-nd
goierriko-hitza
https://goierri.hitza.eus/2018/01/12/batzar-irekia-deitu-du-ahal-duguk-ordizian-astelehenerako/
null
posts
eu
null
[ "Politika" ]
null
426,243
null
2,018
1
12
0
0
0
Massai
Massai
null
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=950317
null
null
eu
null
null
null
950,317
42,829
null
null
null
null
null
null
Jeffreyston , baita Jeffreston ere, Galesko udalerria da, Pembrokeshire lurraldean dagoena. B4586 errepidean dago, A477 errepide nagusitik milia bat mendebaldera. Tenby udalerritik 9,7 kilometro hego-ekialdera dago. 2011ko erroldaren arabera 574 biztanle zituen.
Jeffreyston
null
, baita Jeffreston ere, Galesko udalerria da, Pembrokeshire lurraldean dagoena. B4586 errepidean dago, A477 errepide nagusitik milia bat mendebaldera. Tenby udalerritik 9,7 kilometro hego-ekialdera dago. 2011ko erroldaren arabera 574 biztanle zituen.
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=717085
null
null
eu
null
null
null
717,085
105,290
null
null
null
null
null
null
Iruñerrian Gaur 2014-02-07 Arkaitz Bellon presoaren heriotza salatzeko protesta, eguerdian, Iruñeko Udaletxe plazan. IKA eta AEK euskaltegiek mobilizazio "iraunkorra" abiatuko dute hilaren 19an. "Enplegu duinaren aldeko martxa" Iruñetik Madrila martxoaren 1etik 22ra. Iruñeko Udalean oposizioak aurtengo inbertsioak adostu eta aurrera atera ditu. 2012ko Mikro-ipuinak liburua aurkeztu dute. Iritziaren Plazan, gaur: Fernando Mendiola
Iruñerrian Gaur 2014-02-07
null
Arkaitz Bellon presoaren heriotza salatzeko protesta, eguerdian, Iruñeko Udaletxe plazan. IKA eta AEK euskaltegiek mobilizazio "iraunkorra" abiatuko dute hilaren 19an. "Enplegu duinaren aldeko martxa" Iruñetik Madrila martxoaren 1etik 22ra. Iruñeko Udalean oposizioak aurtengo inbertsioak adostu eta aurrera atera ditu. 2012ko Mikro-ipuinak liburua aurkeztu dute. Iritziaren Plazan, gaur: Fernando Mendiola
null
cc-by-sa 3.0
euskalerriairratia
https://euskalerriairratia.eus/irunerria/1425591063062-irunerrian-gaur-2014-02-07
Euskalerria Irratia
null
eu
null
null
null
null
null
2,014
2
7
14
28
null
Durge Durge Star Warseko fikziozko unibertsoan agertzen den pertsonaia bat da. Gen'Dai bat da. Errepublika Galaktikoa erori baino bi mila urte lehenago jaio zen. Giza itxura zuen arren, bere espeziea 4.000 urte bizi ahal zen eta galdutako gorputz atalak edo organuak birsor zitzakeen. Durgen armajantzi sendoaren azpian zegoen bere benetako gorputza; erdi gizatiar itxurako izaki baten eran konprima zitezkeen nerbio hodi sare bat. Durge, ez zen bere espezieko gainontzekoak bezalakoa, indarkeria eta odol isurketak gogoko baitzituen. Alde honek, oso urria zen bere espeziearekin kontrastatzen zuen, gatazkak nola edo hala eragozten saiatzen zena. Durge denboraren igaroan ordain sari bilatzaile eta hiltzaile bikain bihurtu zen. Klon Gerrak gertatu baino 900 urte lehenago mandaloriarrak suntsitzeko kontratatua izan zen eta harrapatu egin zuten. Arma kimikoekin eta teknologia ezezagunarekin torturatua izan ondoren, mende mordo batez beragan eragina izan zuen min izugarri bat eman zioten, hiltzen utzi gabe. Klon Gerretan Obi-Wan Kenobiren aurka borrokatu zuen Muunilinst planetan eta zenbait alditan garaitua izan zen, baina beti birsortu ahal izan zituen galdutako atalak eta berriz borrokatzeko prest zegoen. Azkenik, Obi-Wan Kenobi xurgatzen duenean eta honek barnetik indarra erabiliz eztandarazi egiten duenean hiltzen da.
Durge
null
Durge Star Warseko fikziozko unibertsoan agertzen den pertsonaia bat da. Gen'Dai bat da. Errepublika Galaktikoa erori baino bi mila urte lehenago jaio zen. Giza itxura zuen arren, bere espeziea 4.000 urte bizi ahal zen eta galdutako gorputz atalak edo organuak birsor zitzakeen. Durgen armajantzi sendoaren azpian zegoen bere benetako gorputza; erdi gizatiar itxurako izaki baten eran konprima zitezkeen nerbio hodi sare bat. Durge, ez zen bere espezieko gainontzekoak bezalakoa, indarkeria eta odol isurketak gogoko baitzituen. Alde honek, oso urria zen bere espeziearekin kontrastatzen zuen, gatazkak nola edo hala eragozten saiatzen zena. Durge denboraren igaroan ordain sari bilatzaile eta hiltzaile bikain bihurtu zen. Klon Gerrak gertatu baino 900 urte lehenago mandaloriarrak suntsitzeko kontratatua izan zen eta harrapatu egin zuten. Arma kimikoekin eta teknologia ezezagunarekin torturatua izan ondoren, mende mordo batez beragan eragina izan zuen min izugarri bat eman zioten, hiltzen utzi gabe. Klon Gerretan Obi-Wan Kenobiren aurka borrokatu zuen Muunilinst planetan eta zenbait alditan garaitua izan zen, baina beti birsortu ahal izan zituen galdutako atalak eta berriz borrokatzeko prest zegoen. Azkenik, Obi-Wan Kenobi xurgatzen duenean eta honek barnetik indarra erabiliz eztandarazi egiten duenean hiltzen da.
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=118446
null
null
eu
null
null
null
118,446
1,545
null
null
null
null
null
null
"Neskato baten ikasturte osoa ordaintzen da 50 eurorekin" Jose Manuel Ruiz Baltistan Fundazioko presidenteak azaltzen duen moduan, Hushe haraneko haur txiroenen lehen hezkuntza ordaintzeko helburuarekin dirua biltzeko kanpaina bati ekin dio Fundazioak. Murrizketa eta krisi garaian, baltiarrekin batera orain arte lortutako guztia ez galtzea dute lehentasun. Hushe ibarra Kaxmirko Pakistanen zatian dago, iparraldeko Gilgit-Baltistan eskualdean. Ekialdera, India du Baltistanek; iparraldera Karakorum mendikate itzela eta Txina; eta probintziako ipar-ekialdean, menditzarren pean, Hushe ibaiaren albo banatara luzatzen da izen bereko harana. «Lekutan dago hura», azaldu du Jose Manuel Ruizek, Baltistan Fundazioko presidenteak. Alde hori guztia oraindik Pakistan edo India den eztabaidan dagoela, Pakistanek duela lau urte arte ez du bere probintziatzat aitortu, eta, oraindik ere, hango biztanleek ez dute boto eskubiderik herrialdeko hauteskunde orokorretan. Eskubide eta laguntza gutxi jasotzen dituzte Pakistandik, ia ezer ez. Kokapenak eta orografiak baldintzaturik, ingurunea txiroa da oso, eta hango biztanleen ekonomia, irautekoa. Menditzarrak igotzera edo inguruan trekkingak egitera doazenentzat mendiko zamaketari gisa arituz lortu izan dute ia diru sarrera bakarra. Eta hortik iritsi zen Hushera proiektu aitzindarietarako bidaidea ere, Baltistan Fundazioa. Egin dezagun laburpen txiki bat. Zein dira Baltistan Fundazioaren helburu nagusiak? Labur esanda? Hushe haranean bizi diren 14.000 lagunen garapen ekonomiko eta soziala. Historia pixka bat eginez, kontatuko dizut hau nola abiatu zen: Karakorum mendikatea eskalatzera joaten ziren Euskal Herriko hainbat mendizale, Juanjo San Sebastian, Iñurrategi anaiak, Jose Carlos Tamayo, Jon Lazkano eta beste batzuk, eta Husheko zamaketari haien adiskide egin. Eta horrela sortu zuten hangoek mendi eskola, hemengoen laguntzarekin, zamaketariek prestakuntza izan zezaten. Iñurrategitarrei, Tamayori eta Lazkanori Gipuzkoako Aldundiak saria eman zien, beste inork lagundu nahi izan ez zuen larri zauritutako mendizale hegoamerikar bat salbatu zutelako. Eta sariaren diruarekin, Husheko mendi eskola lagundu eta hemen Baltistan Fundazioa sortu zen. Gutxira hil zen Felix Iñurrategi, eta, hala, han Felix Iñurrategi Foundation eratu zuten. Mendi eskolarekin hasi eta elkarlan gehiago etorri ziren. Hasieran azpiegiturak ziren behar nagusiak. Eta hala, BBKren laguntza batekin mendi eskolarentzako egoitza bat eraiki zen. Gero, ureztatze sistemak hobetu ziren. Beste hainbat proiektu abiatu ziren, nekazaritza, fruituen ekoizpena... Baina krisiarekin... hemengo bazkideen ekarpenak baditugu, baina erakundeen lankidetzarako laguntzak izugarri murriztu dira. Azkenean, bi urtetan birmoldaketa egin dugu, eta hango fundaziokoekin hitz egin eta eztabaidatuta bi lehentasun, bi helburu nagusi zehaztu ditugu: hezkuntza eta emakumeak. Pakistan, hezkuntza eta emakumeak... Malala datorkit burura. Bai, baina Baltistangoak islamaren adar sufikoak dira, nurbakxiak; ez dira xiitak eta ez sunitak. Dena den, Afganistanekin muga egiten duen Pakistan mendebaldeko talibanen presioa ari da pixka bat iristen ekialdera. Iazko ekainean, Nanga Parbateko oinarrizko kanpalekuari eraso zioten, eta 14 lagun hil. Horietako bat 200 bat kilometrora dagoen Hushe haranekoa zen, sukaldari lanean zebilena. Gero, badaude sektoreak diotenak talibanekin gatazkarik ez izatearren hobe dela neskatoen eskolaratzeaz berriz pentsatzea, baina horiek gutxiengoa dira. Hushe haranean agintarien batzordeek hartzen dituzte egiazko gobernu erabakiak, eta gure kasuan Munawar herriko eskolaren proiektua ezartzea zaila, oso zaila izan bada ere, neskatoen eskolaratzeagatik eta eskola eredua aldatzeagatik, agintarien batzorde guztiak alde izan ditugu, baita mulla [buruzagi erlijioso] guztiena ere. Lorpen ikusgarriak iritsi ditugu horrela. Neskatoekin? 2007an, hasi ginenean, eskolaratuen %20 soilik ziren neskatoak, eta orain ia %60 dira. Eskola batzuetan neskato gehiago daude mutikoak baino. Bigarren hezkuntzako eskola onak daude, baina soilik hiru herritan. Purdah edo ohorearen kodearen arabera, emakumeak beti gizonezkoek lagunduta joan behar dute, eta, horrez gain, garraioa oso garestia da. Hiru jeep jarri genituen, eta ikusgarria da: iaz 70 ikasle eramaten zituzten horrela eskoletara. Eta emakume irakasleak ere sartu dira. Bigarren hezkuntza bukatzen zutenentzako genuen beka programa bati esker, 30 neska atera dira urteotan kanpora ikastera, baita 40 bat mutil ere. Hangoak hasiak ziren hezkuntza proiektu hauek iraunkorrago bihurtzen, gehiago ahal zutenek gehiago jarriz, jendea neskatoen eskolak ordaintzeko konbentzituz... Baina, batetik, diru sarrerak asko murriztu zaizkie: Nanga Parbateko erasoarengatik aurreikusitako espedizioen %95 bertan behera geratu ziren iaz. Eta hemen ere, lankidetzarako laguntzak murriztu egin dira... Eta horregatik jarri duzue martxan kanpaina. Bai. Hemengo jendeari 50 euroko ekarpenak egiteko eskatzen diogu. Gure helburu nagusia neskatoei laguntzea da, lehen hezkuntza egiteko bekak izatea, baina badaude umezurtzak diren mutikoak ere, beste familiaren batek babespean hartu dituztenak, edota emakume alargunen semeak, edo, besterik gabe, txiroen artean txiroenak diren familietako mutikoak... Horiei guztiei beka ematen diegu. Bostehun beka lortu nahi ditugu; izan ere, gure lehen eskola izan zen Munawarkoaren ereduak emaitza onak dituela ikusita, haraneko zortzi eskolak —herri bakoitzetik batek— eredu horrekin bat egiteko eskatu du ofizialki. Zer lor daiteke 50 eurorekin? Neskato baten ikasturte osoa ordaintzea. Eskolaren mantentzea, irakaslearen soldata, uniformea, ikasmateriala.. dena sartzen da hor. Kanpainarekin hasi ginenetik, 130 neskato eskolaratzea bermatu dugu jada. Eta 500era iritsi nahi dugu. Martxoan hasiko da ikasturtea.
"Neskato baten ikasturte osoa ordaintzen da 50 eurorekin"
Jose Manuel Ruiz Baltistan Fundazioko presidenteak azaltzen duen moduan, Hushe haraneko haur txiroenen lehen hezkuntza ordaintzeko helburuarekin dirua biltzeko kanpaina bati ekin dio Fundazioak. Murrizketa eta krisi garaian, baltiarrekin batera orain arte lortutako guztia ez galtzea dute lehentasun.
Hushe ibarra Kaxmirko Pakistanen zatian dago, iparraldeko Gilgit-Baltistan eskualdean. Ekialdera, India du Baltistanek; iparraldera Karakorum mendikate itzela eta Txina; eta probintziako ipar-ekialdean, menditzarren pean, Hushe ibaiaren albo banatara luzatzen da izen bereko harana. «Lekutan dago hura», azaldu du Jose Manuel Ruizek, Baltistan Fundazioko presidenteak. Alde hori guztia oraindik Pakistan edo India den eztabaidan dagoela, Pakistanek duela lau urte arte ez du bere probintziatzat aitortu, eta, oraindik ere, hango biztanleek ez dute boto eskubiderik herrialdeko hauteskunde orokorretan. Eskubide eta laguntza gutxi jasotzen dituzte Pakistandik, ia ezer ez. Kokapenak eta orografiak baldintzaturik, ingurunea txiroa da oso, eta hango biztanleen ekonomia, irautekoa. Menditzarrak igotzera edo inguruan trekkingak egitera doazenentzat mendiko zamaketari gisa arituz lortu izan dute ia diru sarrera bakarra. Eta hortik iritsi zen Hushera proiektu aitzindarietarako bidaidea ere, Baltistan Fundazioa. Egin dezagun laburpen txiki bat. Zein dira Baltistan Fundazioaren helburu nagusiak? Labur esanda? Hushe haranean bizi diren 14.000 lagunen garapen ekonomiko eta soziala. Historia pixka bat eginez, kontatuko dizut hau nola abiatu zen: Karakorum mendikatea eskalatzera joaten ziren Euskal Herriko hainbat mendizale, Juanjo San Sebastian, Iñurrategi anaiak, Jose Carlos Tamayo, Jon Lazkano eta beste batzuk, eta Husheko zamaketari haien adiskide egin. Eta horrela sortu zuten hangoek mendi eskola, hemengoen laguntzarekin, zamaketariek prestakuntza izan zezaten. Iñurrategitarrei, Tamayori eta Lazkanori Gipuzkoako Aldundiak saria eman zien, beste inork lagundu nahi izan ez zuen larri zauritutako mendizale hegoamerikar bat salbatu zutelako. Eta sariaren diruarekin, Husheko mendi eskola lagundu eta hemen Baltistan Fundazioa sortu zen. Gutxira hil zen Felix Iñurrategi, eta, hala, han Felix Iñurrategi Foundation eratu zuten. Mendi eskolarekin hasi eta elkarlan gehiago etorri ziren. Hasieran azpiegiturak ziren behar nagusiak. Eta hala, BBKren laguntza batekin mendi eskolarentzako egoitza bat eraiki zen. Gero, ureztatze sistemak hobetu ziren. Beste hainbat proiektu abiatu ziren, nekazaritza, fruituen ekoizpena... Baina krisiarekin... hemengo bazkideen ekarpenak baditugu, baina erakundeen lankidetzarako laguntzak izugarri murriztu dira. Azkenean, bi urtetan birmoldaketa egin dugu, eta hango fundaziokoekin hitz egin eta eztabaidatuta bi lehentasun, bi helburu nagusi zehaztu ditugu: hezkuntza eta emakumeak. Pakistan, hezkuntza eta emakumeak... Malala datorkit burura. Bai, baina Baltistangoak islamaren adar sufikoak dira, nurbakxiak; ez dira xiitak eta ez sunitak. Dena den, Afganistanekin muga egiten duen Pakistan mendebaldeko talibanen presioa ari da pixka bat iristen ekialdera. Iazko ekainean, Nanga Parbateko oinarrizko kanpalekuari eraso zioten, eta 14 lagun hil. Horietako bat 200 bat kilometrora dagoen Hushe haranekoa zen, sukaldari lanean zebilena. Gero, badaude sektoreak diotenak talibanekin gatazkarik ez izatearren hobe dela neskatoen eskolaratzeaz berriz pentsatzea, baina horiek gutxiengoa dira. Hushe haranean agintarien batzordeek hartzen dituzte egiazko gobernu erabakiak, eta gure kasuan Munawar herriko eskolaren proiektua ezartzea zaila, oso zaila izan bada ere, neskatoen eskolaratzeagatik eta eskola eredua aldatzeagatik, agintarien batzorde guztiak alde izan ditugu, baita mulla [buruzagi erlijioso] guztiena ere. Lorpen ikusgarriak iritsi ditugu horrela. Neskatoekin? 2007an, hasi ginenean, eskolaratuen %20 soilik ziren neskatoak, eta orain ia %60 dira. Eskola batzuetan neskato gehiago daude mutikoak baino. Bigarren hezkuntzako eskola onak daude, baina soilik hiru herritan. Purdah edo ohorearen kodearen arabera, emakumeak beti gizonezkoek lagunduta joan behar dute, eta, horrez gain, garraioa oso garestia da. Hiru jeep jarri genituen, eta ikusgarria da: iaz 70 ikasle eramaten zituzten horrela eskoletara. Eta emakume irakasleak ere sartu dira. Bigarren hezkuntza bukatzen zutenentzako genuen beka programa bati esker, 30 neska atera dira urteotan kanpora ikastera, baita 40 bat mutil ere. Hangoak hasiak ziren hezkuntza proiektu hauek iraunkorrago bihurtzen, gehiago ahal zutenek gehiago jarriz, jendea neskatoen eskolak ordaintzeko konbentzituz... Baina, batetik, diru sarrerak asko murriztu zaizkie: Nanga Parbateko erasoarengatik aurreikusitako espedizioen %95 bertan behera geratu ziren iaz. Eta hemen ere, lankidetzarako laguntzak murriztu egin dira... Eta horregatik jarri duzue martxan kanpaina. Bai. Hemengo jendeari 50 euroko ekarpenak egiteko eskatzen diogu. Gure helburu nagusia neskatoei laguntzea da, lehen hezkuntza egiteko bekak izatea, baina badaude umezurtzak diren mutikoak ere, beste familiaren batek babespean hartu dituztenak, edota emakume alargunen semeak, edo, besterik gabe, txiroen artean txiroenak diren familietako mutikoak... Horiei guztiei beka ematen diegu. Bostehun beka lortu nahi ditugu; izan ere, gure lehen eskola izan zen Munawarkoaren ereduak emaitza onak dituela ikusita, haraneko zortzi eskolak —herri bakoitzetik batek— eredu horrekin bat egiteko eskatu du ofizialki. Zer lor daiteke 50 eurorekin? Neskato baten ikasturte osoa ordaintzea. Eskolaren mantentzea, irakaslearen soldata, uniformea, ikasmateriala.. dena sartzen da hor. Kanpainarekin hasi ginenetik, 130 neskato eskolaratzea bermatu dugu jada. Eta 500era iritsi nahi dugu. Martxoan hasiko da ikasturtea.
null
cc-by-sa 4.0
berria
https://www.berria.eus/albisteak/88307/neskato-baten-ikasturte-osoa-ordaintzen-da-50-eurorekin.htm
Irune_Lasa
null
eu
Baltistan Fundazioa
[ "Gizartea" ]
null
null
null
2,014
2
2
null
null
null
Sekigaharako gudua 1600. urteko urriak 21ean (Keichō 5, bederatzigarren hilabeteko hamabosgarren eguna euren antzinako egutegiaren arabera) Sekigaharan (gaur egun Gifu prefektura) gertatu zen gudu bat izan zen, erabakigarria Japoniako historian. Gudu honetan herrialdeko bi alderdi nagusienen armadek borrokatu zuten: alde batetik Japoniaren bateratzaile handienetako bat izan zen Toyotomi Hideyoshiren semea zen Toyotomi Hideyori herrialdeko buruzagi bihurtzea defendatzen zutenak. Bestetik, berriz, agintari hori Tokugawa Ieyasu izan behar zela defendatzen zutenak, ordurarte herrialdeko daimyō edo jauntxo feudalik garrantzitsuenetako bat. Ieyasuk zuzendutako "mendebaldeko armada"ren garaipenaren ondorioz, Ieyasu bera "Japoniaren azken bateratzaile handi" bezala pasa zen historiara, Oda Nobunaga eta Toyotomi Hideyoshirekin batera. Gainera, shogun bihurtzeko bidea garbi utzi zion, garai hartan Japoniako agintari politiko eta militar nagusiena zena. Ordutik aurrera Tokugawa shogunerria ezarri zen, Japoniaren historiako azken shogunerria, 250 urte inguruz mantenduko zena. Gudu hau zerbaitegatik garrantzitsua izan bazen, kanpaina militar oso baten amaiera dena, bere amaieraren ondoren herrialdea etengabeko barne gudu eta gatazkazko garai batetik irten ahal izan zelako da. Gainera, ia erabateko bakea ezarriko zen uhartedi osoan zehar, soilik matxinada txikiren batzuk etena Meiji Berrezarpenean 1866 eta 1869 bitartean Japoniako Enperadorea agintari nagusi bezala itzuli zen arte. Gudu zelaian zegoen soldadu kopuru zehatza ezagutzen ez den arren, akademiko gehienek egun horretan 170.000 eta 200.000 soldadu artean egon zirela diote, batzuk, Japoniako historia guztian zehar herrialdean bertan gertatu den gudurik handiena izan dela ere aipatzen dutelarik. Guduaren izena. Gudu historiko honek, japonieraz arruntki "Tenka Wakeme no Tatakai" (天下分け目の戦い, "Tenka Wakeme no Tatakai", literalki "gudu erabakigarria") bezala ezaguna, bere izena gudua gertatu zen tokitik jasotzen du: Sekigahara, Japoniako Gifu prefekturako Fuwa barrutian. Funtsezko bi ezaugarri aipatu behar dira: orokorrean gudu bakartzat hartzen bada ere, benetan kanpaina militar oso baten zati izan zen. Kanpaina honetan zehar bi alderdiek aurretik beste mugimendu batzuk egin zituzten, etsaien gazteluak setiatuz eta komunikabide nagusien kontrolagatik borrokatuz etsaiarekiko abantaila ziurtatzen saiatzeko asmoz. Nabarmendu beharreko beste ezaugarri bat bi alderdiak aurreko hilabeteetan borrokarako prestatu baziren ere, gudu hori gertatuko zen tokia alderdi bateko komandante batek, Ishida Mitsunarik berehalako batean hartutako erabakia izan zela da, bere elementuen kokapenik egokiena bilatuz. Ironikoki, tokiaren berezko ezaugarriak kontra agertuko ziren bere aliatuetakoren batzuk beste alderdira pasa zirenean. Testuingurua. Toyotomi Hideyoshi Japonia benetan bateratzea lortu zuen lehen gizona izan zen Oda Nobunagak hasitako lana amaitu ondoren, azken hau bere generalik garrantzitsuetako bat zen Akechi Mitsuhidek traizionatu zuelarik Honnō-jiko gertakarian. Hala ere, Hideyoshik sekula ezin izan zuen shogun bihurtu bere jatorri umilaren ondorioz, garaiko biografo limurtzaileek sekula gezurtatu ezin izan zutena, ahalegin guztiak eginda ere sekula ezin izan baitzuten Fujiwara klan garrantzitsuarekin lotzea lortu. Hideyoshik, horren ordez, kanpaku ((関白, "kanpaku" erregeorde) titulua onartu behar izan zuen, titulu hau, ondoren, bere adopziozko semea zen Toyotomi Hidetsuguri pasatuz, berarentzat taikō titulua hartuz (太閤, "taikō" kanpaku erretiratua).
Sekigaharako gudua
null
1600. urteko urriak 21ean (Keichō 5, bederatzigarren hilabeteko hamabosgarren eguna euren antzinako egutegiaren arabera) Sekigaharan (gaur egun Gifu prefektura) gertatu zen gudu bat izan zen, erabakigarria Japoniako historian. Gudu honetan herrialdeko bi alderdi nagusienen armadek borrokatu zuten: alde batetik Japoniaren bateratzaile handienetako bat izan zen Toyotomi Hideyoshiren semea zen Toyotomi Hideyori herrialdeko buruzagi bihurtzea defendatzen zutenak. Bestetik, berriz, agintari hori Tokugawa Ieyasu izan behar zela defendatzen zutenak, ordurarte herrialdeko daimyō edo jauntxo feudalik garrantzitsuenetako bat. Ieyasuk zuzendutako "mendebaldeko armada"ren garaipenaren ondorioz, Ieyasu bera "Japoniaren azken bateratzaile handi" bezala pasa zen historiara, Oda Nobunaga eta Toyotomi Hideyoshirekin batera. Gainera, shogun bihurtzeko bidea garbi utzi zion, garai hartan Japoniako agintari politiko eta militar nagusiena zena. Ordutik aurrera Tokugawa shogunerria ezarri zen, Japoniaren historiako azken shogunerria, 250 urte inguruz mantenduko zena. Gudu hau zerbaitegatik garrantzitsua izan bazen, kanpaina militar oso baten amaiera dena, bere amaieraren ondoren herrialdea etengabeko barne gudu eta gatazkazko garai batetik irten ahal izan zelako da. Gainera, ia erabateko bakea ezarriko zen uhartedi osoan zehar, soilik matxinada txikiren batzuk etena Meiji Berrezarpenean 1866 eta 1869 bitartean Japoniako Enperadorea agintari nagusi bezala itzuli zen arte. Gudu zelaian zegoen soldadu kopuru zehatza ezagutzen ez den arren, akademiko gehienek egun horretan 170.000 eta 200.000 soldadu artean egon zirela diote, batzuk, Japoniako historia guztian zehar herrialdean bertan gertatu den gudurik handiena izan dela ere aipatzen dutelarik. Guduaren izena. Gudu historiko honek, japonieraz arruntki "Tenka Wakeme no Tatakai" (天下分け目の戦い, "Tenka Wakeme no Tatakai", literalki "gudu erabakigarria") bezala ezaguna, bere izena gudua gertatu zen tokitik jasotzen du: Sekigahara, Japoniako Gifu prefekturako Fuwa barrutian. Funtsezko bi ezaugarri aipatu behar dira: orokorrean gudu bakartzat hartzen bada ere, benetan kanpaina militar oso baten zati izan zen. Kanpaina honetan zehar bi alderdiek aurretik beste mugimendu batzuk egin zituzten, etsaien gazteluak setiatuz eta komunikabide nagusien kontrolagatik borrokatuz etsaiarekiko abantaila ziurtatzen saiatzeko asmoz. Nabarmendu beharreko beste ezaugarri bat bi alderdiak aurreko hilabeteetan borrokarako prestatu baziren ere, gudu hori gertatuko zen tokia alderdi bateko komandante batek, Ishida Mitsunarik berehalako batean hartutako erabakia izan zela da, bere elementuen kokapenik egokiena bilatuz. Ironikoki, tokiaren berezko ezaugarriak kontra agertuko ziren bere aliatuetakoren batzuk beste alderdira pasa zirenean. Testuingurua. Toyotomi Hideyoshi Japonia benetan bateratzea lortu zuen lehen gizona izan zen Oda Nobunagak hasitako lana amaitu ondoren, azken hau bere generalik garrantzitsuetako bat zen Akechi Mitsuhidek traizionatu zuelarik Honnō-jiko gertakarian. Hala ere, Hideyoshik sekula ezin izan zuen shogun bihurtu bere jatorri umilaren ondorioz, garaiko biografo limurtzaileek sekula gezurtatu ezin izan zutena, ahalegin guztiak eginda ere sekula ezin izan baitzuten Fujiwara klan garrantzitsuarekin lotzea lortu. Hideyoshik, horren ordez, kanpaku ((関白, "kanpaku" erregeorde) titulua onartu behar izan zuen, titulu hau, ondoren, bere adopziozko semea zen Toyotomi Hidetsuguri pasatuz, berarentzat taikō titulua hartuz (太閤, "taikō" kanpaku erretiratua).
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=146213
null
null
eu
null
null
null
146,213
105,290
null
null
null
null
null
null
Urtaro eta ohitura aldaketa Urtaro aldaketarekin batera gure elikadura aldatzen joateko garrantziaz hitz egin digu Agurtzane Larrañaga makrobiotika adituak. Garaian garaiko jakiak kontsumitzen jarraitzen dugu, baina, kasu honetan, gehiago sukaldatzea eskatzen dutenak izango ditugu.
Urtaro eta ohitura aldaketa
Urtaro aldaketarekin batera gure elikadura aldatzen joateko garrantziaz hitz egin digu Agurtzane Larrañaga makrobiotika adituak. Garaian garaiko jakiak kontsumitzen jarraitzen dugu, baina, kasu honetan, gehiago sukaldatzea eskatzen dutenak izango ditugu.
null
null
cc-by-sa 3.0
ataria
https://ataria.eus/tolosa/1506606376371-urtaro-eta-ohitura-aldaketa
Tolosaldeko Ataria
null
eu
null
null
[ "Gizartea", "Tolosa" ]
null
null
2,017
9
28
15
40
null
Egiako presoen eskulanak, iruditan Egiako euskal presoek egindako eskulanen erakusketa, Egia kultur etxean. (Argazkia: Mikel Goñi) Egiako Herrira Bilguneak antolatutako Elkartasunaren Astearen barruan auzoko euskal presoek egindako eskulanen erakusketa egin dute. Lanak ikusgai daude Egia kultur etxearen erakusketa aretoan, 17:00etatik 21:00etara; hauek ikusteko azken eguna ostirala, ekainaren 15a, izango da. Besteak beste, marrazkiek, egur tailek eta eskuz jositako poltsa eta txotxongiloek osatzen dute bilduma. Egileak, berriz, Egiako euskal presoak dira. Erakusketa joan den astean ireki zutenean 10 ziren atxilo zeuden egiatarrak; baina Jazint Ramirez, aske gelditu zen 20.000 euroko bermea ordainduta.
Egiako presoen eskulanak, iruditan
null
Egiako euskal presoek egindako eskulanen erakusketa, Egia kultur etxean. (Argazkia: Mikel Goñi) Egiako Herrira Bilguneak antolatutako Elkartasunaren Astearen barruan auzoko euskal presoek egindako eskulanen erakusketa egin dute. Lanak ikusgai daude Egia kultur etxearen erakusketa aretoan, 17:00etatik 21:00etara; hauek ikusteko azken eguna ostirala, ekainaren 15a, izango da. Besteak beste, marrazkiek, egur tailek eta eskuz jositako poltsa eta txotxongiloek osatzen dute bilduma. Egileak, berriz, Egiako euskal presoak dira. Erakusketa joan den astean ireki zutenean 10 ziren atxilo zeuden egiatarrak; baina Jazint Ramirez, aske gelditu zen 20.000 euroko bermea ordainduta.
null
cc-by-nc-nd
irutxuloko-hitza
https://irutxulo.hitza.eus/2012/06/13/egiako-presoen-eskulanak-iruditan/
null
posts
eu
null
[ "Politika" ]
null
55,657
null
2,012
6
13
12
14
0
Joan Hernández Pijuan Joan Hernández Pijuan (Bartzelona, 1931 otsailaren 15a - 2005eko abenduaren 28a), Kataluniako margolari eta grabatzailea izan zen . Llotja eskolan, Bartzelonako Arte eta Ofizioetako eskolan, ikasi zuen, eta baita Bartzelonako Arte Ederretako eskolan ere, 1952-1956 urte-bitartean. Lehen obrak abangoardia espresionistaren bidetik egin zituen, eta mugimendu horri jarraituz, Sílex izeneko taldea sortu zuen Carles Planellekin, E. Alcoyrekin, eta Josep Maria Rovirarekin batera. 1957an, Parisera joan zen, eta hango Arte Ederretako eskolan grabatua eta litografia ikasi zituen. 1960ko hamarraldiaren erdialdera figurazio geometrikorantz garatu zuen bere artea. Horren adibide garbia da "Homenatge a Luca Pacioli" (1965, "Luca Pacioliri omenaldia") lana. Harrezkero, bere obretan soiltasunerako bidea hartu zuen etengabe. Zenbait adituk Mondrianen lanekin konparatu izan dituzte haren lanak, Mediterraneoko argitasunaren eta alemaniar-austriar soiltasunaren artekoak baitira. Lan monokromatiko ugari egin zituen, "Memòria de la Segarra" (1991, "Segarrako oroitzapena") kasu, baina ez dira halere minimalistak. 1989an, Bartzelonako Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean margolaritzako katedratiko postua hartu zuen, eta 1992an dekano izendatu zuten fakultate horretan bertan. 1997tik aurrera Arte Ederretako akademiko izan zen. Haren margolanak munduko hainbat hiritako museotan ikus daitezke; besteak beste, Zurichen, Hanburgon, Londresen, New Yorken eta Buenos Airesen. Gainera, bere ibilbidean zehar sari asko jasotakoa da; azkena jasotakoa aipatzearren, 2004an, Arte Grafikoaren Sari Nazionala.
Joan Hernández Pijuan
null
Joan Hernández Pijuan (Bartzelona, 1931 otsailaren 15a - 2005eko abenduaren 28a), Kataluniako margolari eta grabatzailea izan zen . Llotja eskolan, Bartzelonako Arte eta Ofizioetako eskolan, ikasi zuen, eta baita Bartzelonako Arte Ederretako eskolan ere, 1952-1956 urte-bitartean. Lehen obrak abangoardia espresionistaren bidetik egin zituen, eta mugimendu horri jarraituz, Sílex izeneko taldea sortu zuen Carles Planellekin, E. Alcoyrekin, eta Josep Maria Rovirarekin batera. 1957an, Parisera joan zen, eta hango Arte Ederretako eskolan grabatua eta litografia ikasi zituen. 1960ko hamarraldiaren erdialdera figurazio geometrikorantz garatu zuen bere artea. Horren adibide garbia da "Homenatge a Luca Pacioli" (1965, "Luca Pacioliri omenaldia") lana. Harrezkero, bere obretan soiltasunerako bidea hartu zuen etengabe. Zenbait adituk Mondrianen lanekin konparatu izan dituzte haren lanak, Mediterraneoko argitasunaren eta alemaniar-austriar soiltasunaren artekoak baitira. Lan monokromatiko ugari egin zituen, "Memòria de la Segarra" (1991, "Segarrako oroitzapena") kasu, baina ez dira halere minimalistak. 1989an, Bartzelonako Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean margolaritzako katedratiko postua hartu zuen, eta 1992an dekano izendatu zuten fakultate horretan bertan. 1997tik aurrera Arte Ederretako akademiko izan zen. Haren margolanak munduko hainbat hiritako museotan ikus daitezke; besteak beste, Zurichen, Hanburgon, Londresen, New Yorken eta Buenos Airesen. Gainera, bere ibilbidean zehar sari asko jasotakoa da; azkena jasotakoa aipatzearren, 2004an, Arte Grafikoaren Sari Nazionala.
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=287594
null
null
eu
null
null
null
287,594
46,380
null
null
null
null
null
null
Calton ala Lenzie? Duela bi urte, udako egun batean, eszena harrigarri bat hartu zuen Google autoaren kamera batek, Eskozian. Irudia halaxe deskribatu zuen Heise on line webguneak: «Gizon bat lurrean datza, geldirik. Ondoan gizon bat dago, objektu mingarri bat eskuan. Google Street View-en Edinburgoko Giles kalea bisitatzen duena ustezko hilketa baten lekuko bihurtzen da». Bi urte geroago eszena hori erabili du Der Spiegel aldizkariak, teknologia berrien baliagarritasuna eta fidagarritasuna eta zenbait lagunen bizi-filosofia hizpide izateko. Lurrean zetzan gizona Dan Thompson auto-mekanikaria zen. Lekua: bere tailerra. Google Street View-eko irudiak Interneten agertu ziren. Baten batek ikusitakoa salatu zuen, eta polizia lantokira joan zen, benetan zer gertatu zen ikertzeko. Thompsonen kasuak hauxe frogatzen du: batzuetan ez da erraza itxuraren eta errealitatearen arteko muga lainotsuak zehaztea. 7/7 eta 24/24 grabazioen eta ditxosozko selfie-en garaietan gero eta jende gehiagok uste du edozein gertakarik teknologiaren bataioa izan behar duela benetakotasunaren labela izateko. Sakelakoan horren argazki edo bideorik ez baduzu, ez da sinesgarria izango. Lagunen arteko konfiantza txikiagoa da orain duela 30 urte baino? Ez, baina orduan eta orain dauden baliabideak desberdinak dira loriazko minutuak hilezkortu ahal izateko. Tresna gutxiago zegoen orduan. Celebrity baten antzera dena erakusteko egun dagoen joera ez zen hain nabarmena. Nartzisismo mediatiko txikiagoa genuen. Lehen, zenbait guraso semearen edo alabaren bikotekidearen auzora joaten ziren espioi, erraingaia edo suhigaia non bizi zen ikusteko, haren familiari buruz galdetzeko. Orain, pisu bat erosi baino lehen bertara hurbiltzen da abere-gizakia, ataritik nor irteten den zelatatzeko. Ez da komeni zeure zoologikoan gustuko ez duzun fauna egotea. Kaiola hartu baino lehen argitu behar da hori. Teknologiak erraztu egin ditu ikerketa horiek. Dan Thompson mekanikariak Google Street View programa erabiltzen zuen, tailerrean botata agertu zen garaietan, bere etxebizitzetako bat zein ikasleri alokatu erabakitzeko. Google-n sartzen zen gaztearen auzoa, kalea eta etxea ikusteko. Txantxetan ibiltzeak, saltseroa izateak ez du esan nahi tontoa zarenik. Diruarekin broma gutxi; leku oneko pertsonak bilatu behar dira negozioetarako. Hiri bakar batean auzo, egoera eta bizilagun mota asko daude, eta leku egokian inbertitzen jakin behar da. Gure alde kontzientea agian ez, baina inkontzientea aurreiritziz josita dago. Lagun baten bizilekuaren berri izan, eta hala funtzionatzen du: «Ez du ematen hango denik, hain jatorra izanik…». Edo: «Txerri galanta, zerekoa izateko». Zymunt Bauman-ek 44 Letters From the Liquid Modern World liburuan dioenez, New York munduko bederatzigarren hiria da desberdintasun-rankingean. NBEren datuak aipatzen ditu soziologoak. Horien arabera, New Orleans, Atlanta edo Miamin dauden desberdintasun sozialak Nairobi edo Abidjan-ekoen parekoak dira, ia-ia. Baumanek azaltzen duenez, Eskozian bertan gertatzen dira diferentzia horiek: Glasgow hiriko auzorik pobreenean (Calton) 28 urte txikiagoa da bizi-itxaropena hiri horretako auzo pribilegiatuenean baino (Lenzie). Ulergarria da gure mekanikariak maizterraren jatorri sozioekonomikoa jakin nahi izatea. Calton ala Lenzie? Hobe Lenzie-ko ikasle bat hartzea Calton-ekoa baino, tesia bukatu aurretik hiru karramarroren metastasia hedatuta izango dituena, burutik orkatilara. Duela bi urte, udako egun batean, Dan Thompson tailerrera zihoan, eta Google Street View-en auto bat hauteman zuen Giles kalerantz egiten. Ideia bat etorri zitzaion burura. Kotxeari astindua eman eta di-da batean paratu zen lantokiaren aurrean, Google-ren autoa heldu baino lehen. Thompsonek Gary lankidea ikusi, eta oihu egin zion: «Azkar, hartu astamakila, etorri, eta plantak egin, ni muturrean jotzen egongo bazina bezala».
Calton ala Lenzie?
Duela bi urte, udako egun batean, eszena harrigarri bat hartu zuen Google autoaren kamera batek, Eskozian. Irudia halaxe deskribatu zuen Heise on line webguneak: «Gizon bat lurrean datza, geldirik. Ondoan gizon bat dago, objektu mingarri bat eskuan. Google Street View-en Edinburgoko Giles kalea bisitatzen duena ustezko hilketa baten lekuko bihurtzen da». Bi urte geroago eszena hori erabili du Der Spiegel aldizkariak, teknologia berrien baliagarritasuna eta fidagarritasuna eta zenbait lagunen bizi-filosofia hizpide izateko. Lurrean zetzan gizona Dan Thompson auto-mekanikaria zen. Lekua: bere tailerra. Google Street View-eko irudiak Interneten agertu ziren. Baten batek ikusitakoa salatu zuen, eta polizia lantokira joan zen, benetan zer gertatu zen ikertzeko. Thompsonen kasuak hauxe frogatzen du: batzuetan ez da erraza itxuraren eta errealitatearen arteko muga lainotsuak zehaztea. 7/7 eta 24/24 grabazioen eta ditxosozko selfie-en garaietan gero eta jende gehiagok uste du edozein gertakarik teknologiaren bataioa izan behar duela benetakotasunaren labela izateko. Sakelakoan horren argazki edo bideorik ez baduzu, ez da sinesgarria izango. Lagunen arteko konfiantza txikiagoa da orain duela 30 urte baino? Ez, baina orduan eta orain dauden baliabideak desberdinak dira loriazko minutuak hilezkortu ahal izateko. Tresna gutxiago zegoen orduan. Celebrity baten antzera dena erakusteko egun dagoen joera ez zen hain nabarmena. Nartzisismo mediatiko txikiagoa genuen. Lehen, zenbait guraso semearen edo alabaren bikotekidearen auzora joaten ziren espioi, erraingaia edo suhigaia non bizi zen ikusteko, haren familiari buruz galdetzeko. Orain, pisu bat erosi baino lehen bertara hurbiltzen da abere-gizakia, ataritik nor irteten den zelatatzeko. Ez da komeni zeure zoologikoan gustuko ez duzun fauna egotea. Kaiola hartu baino lehen argitu behar da hori. Teknologiak erraztu egin ditu ikerketa horiek. Dan Thompson mekanikariak Google Street View programa erabiltzen zuen, tailerrean botata agertu zen garaietan, bere etxebizitzetako bat zein ikasleri alokatu erabakitzeko. Google-n sartzen zen gaztearen auzoa, kalea eta etxea ikusteko. Txantxetan ibiltzeak, saltseroa izateak ez du esan nahi tontoa zarenik. Diruarekin broma gutxi; leku oneko pertsonak bilatu behar dira negozioetarako. Hiri bakar batean auzo, egoera eta bizilagun mota asko daude, eta leku egokian inbertitzen jakin behar da. Gure alde kontzientea agian ez, baina inkontzientea aurreiritziz josita dago. Lagun baten bizilekuaren berri izan, eta hala funtzionatzen du: «Ez du ematen hango denik, hain jatorra izanik…». Edo: «Txerri galanta, zerekoa izateko». Zymunt Bauman-ek 44 Letters From the Liquid Modern World liburuan dioenez, New York munduko bederatzigarren hiria da desberdintasun-rankingean. NBEren datuak aipatzen ditu soziologoak. Horien arabera, New Orleans, Atlanta edo Miamin dauden desberdintasun sozialak Nairobi edo Abidjan-ekoen parekoak dira, ia-ia. Baumanek azaltzen duenez, Eskozian bertan gertatzen dira diferentzia horiek: Glasgow hiriko auzorik pobreenean (Calton) 28 urte txikiagoa da bizi-itxaropena hiri horretako auzo pribilegiatuenean baino (Lenzie). Ulergarria da gure mekanikariak maizterraren jatorri sozioekonomikoa jakin nahi izatea. Calton ala Lenzie? Hobe Lenzie-ko ikasle bat hartzea Calton-ekoa baino, tesia bukatu aurretik hiru karramarroren metastasia hedatuta izango dituena, burutik orkatilara. Duela bi urte, udako egun batean, Dan Thompson tailerrera zihoan, eta Google Street View-en auto bat hauteman zuen Giles kalerantz egiten. Ideia bat etorri zitzaion burura. Kotxeari astindua eman eta di-da batean paratu zen lantokiaren aurrean, Google-ren autoa heldu baino lehen. Thompsonek Gary lankidea ikusi, eta oihu egin zion: «Azkar, hartu astamakila, etorri, eta plantak egin, ni muturrean jotzen egongo bazina bezala».
null
cc-by-sa 4.0
berria
https://www.berria.eus/paperekoa/3362/008/001/2014-08-02/calton-ala-lenzie.htm
Jose_Mari_Pastor
null
eu
DARWIN ETA GU
[ "Gizartea" ]
null
null
null
2,014
8
2
null
null
null
Zhengding konderria Zhengding konderria (txinera sinplifikatuz: 正定县; pinyineraz: Zhèngdìng Xiàn), Shijiazhuang osatzen duten barrutietako bat da. 2005eko erroldaren arabera, 430.000 biztanle bizi ziren 441,23 kilometro koadroko azaleran.
Zhengding konderria
null
Zhengding konderria (txinera sinplifikatuz: 正定县; pinyineraz: Zhèngdìng Xiàn), Shijiazhuang osatzen duten barrutietako bat da. 2005eko erroldaren arabera, 430.000 biztanle bizi ziren 441,23 kilometro koadroko azaleran.
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=113507
null
null
eu
null
null
null
113,507
105,290
null
null
null
null
null
null
Arguedas Arguedas ([arɣeðas] gaztelaniaz eta ofizialki; Argetas [arɣetas] edo Arketas [arketas] euskaraz tradizioz, baina ez ofizialki) Nafarroako hegoaldean dagoen udalerria da, Erriberako eskualdean. . urtean, biztanle zituen. Geografia. Inguru naturala eta kokapena. Herria Tuterako merindadearen iparraldean dago. NA-134 errepideak herria zeharkatzen du, Valtierra-Tutera norabidean. Arguedasek Bardearekin egiten du muga iparraldean eta ekialdean, Valtierrarekin mendebaldean eta Tuterarekin hegoaldean. Klima eta landaredia. Klima mediterraneo-kontinentala da, baina Nafarroa erdialdeko klima, baino askoz idorragoa. Urteko batez besteko tenperatura 14 °C-koa da, eta batez besteko prezipitazioa nahiko urria, 400 eta 450 mm bitartekoa. Urteko egun euritsuak 60 bakarrik dira, urtean zehar nahiko irregularki banaturik. Udak oso lehorrak izaten dira, eta haizerik ohikoenak ziertzoa eta hegoaldeko haize beroa dira. Berezko landaredia, lurraren idortasunak eraginda, mediterraneo motakoa da. Basoak Ebro ibaiaren urertzetara eta azken mendeetan birlandaturiko pinuetara mugatzen dira. Udalerriaren gainerako lurretan erromero, ezkaia, eta antzeko zuhaixkak aurki daitezke. Historia. Arguedasko herriaren sorrera zehatza ezagutzen ez den arren, zelten garaiko hainbat aztarna aurkitu dira, K.a. 300 urte ingurukoak. Horrez gain, erromatarren inperioko zeramika eta Tiberioren garaiko txanponak. Arguedas eta muinoaren gaineko gaztelua IX. mendearen erditik existitzen dira, eta Al-Andalusen jabetza ziren 1084. urtean Antso Ramiritz Nafarroako erregeak herria birkonkistatu arte. Castejongo muinoa, Mairuen balkoitxoa edo Bardea Arguedasko inguruak dira. 1092. urtetik, Antso Ramirezek emandako foruez gozatu zuen, eta Alfonso I. Borrokalariak Limas de los Aguilares, Candebalo eta Yugo barrutiak eman zizkion. Arguedas zenbait jaun feudalen mendean egon zen (Rodrigo Jimenez Radakoa Toledoko Artzapezpikua, eta Mosen Martinez Peraltakoa) XV. mendera arte. Garai horretan, Nafarroako Erreinura batu zen, eta 1608tik aurrera aulkia eskuratu zuen Nafarroako Erreinuko Gorteetan. XIX. mendean, biztanleen egoera zaila zela eta, Arguedas ondoko mendietan kobazuloak zulatu ziren. Kobazulo hauek, gela desberdinetan banaturik, sukalde, lastategi, garautegi eta ukuilua zeukaten. XX. mendearen erdialdean, kobazuloak abandonatu, eta, gaur egun, kobazulo gehienak hondamen egoeran daude. Ekonomia. Arguedasko jarduera ekonomikoa nekazaritza izan da, historikoki. 1951. urtean, San Estebango Nekazal kooperatiba sortu zen, eta 1970ean, Trujal kooperatiba. Laborantzarako erabiltzen den udalerriko lurrei dagokionez, banaketa honakoa da: lur ureztagarriak 1.759 ha, lehorreko lurrak 1.893 ha eta 4.652 ha Bardean. Landatzen diren laboreen artean garia, arroza, olioa eta gari zuria dira aipagai. Arguedasko industrialdea udalerriaren ipar-mendebaldean dago, eta, gaur egun, 60.000 metro karratuko azalera dauka. Udala industrialdea handitzeko proiektua aztertzen ari da, eta etorkizunean, 150.000 metro karratu izatea aurrikusten da. Horrez gain, Erdi Aroan, Arguedasek (Fustiñana, Tutera, Cortes, Buñuel, Zarrakaztelu, Melida, Kaparroso, Alesbes, Cadreita, Valtierra, Cabanillas, Santakara, Martzilla, Faltzes, Azkoien, Funes, Milagro, Corella, Olibako monasterioa, eta Erronkariko ibarra eta Zaraitzuko ibarrekin batera) Nafarroako Bardeako elkartea osatu zuen, Bardeako lur amankomunak nekazaritzarako erabiltzeko asmoarekin. Industrialdeak. Arguedasko industrialdea udalerriaren ipar-mendebaldean dago, eta gaur egun 60.000 metro karratuko azalera duen arren, udalak eginiko proposamenez, 150.000 metro karratu izatera helduko da. Nafarroako gobernuak industrialdeak sustatzeko sortutako Nasuinsa elkartearen ekimenez eraiki zen. Industrialdea, bada, Arguedas eta Valtierrako udalerrien artean dago. Lehen fasea 1998tik 1999ra eraiki zen Arguedasko udalerrian, eta bigarren fasea 2003an amaitu zen, eta jatorrizko industrialdearen mendebaldean eraiki zen, Valtierrako udalerrian. Industrialdean, elikagaien industriako enpresa garrantzitsu bat dago, eta Iruñea eta Zaragoza arteko autobidearen azpiegitura gertu dauka. Arguedasen dagoen lehen fasearen ezaugarriak honakoak dira: Azalera guztira: 66.376 m2 Lursailen azalera: 60.460 m2 Demografia. XX. mendearen lehen erdialdean, Arguedasko populazioa nabarmen hazi zen, eta 3.100 biztanle inguru izatera iritsi zen (mende hasieran, 1.837 zituen). Mendearen bigarren erdialdean, berriz, beheranzko joera izan zuen, eta 2.200 ingururen bueltan geratu zen mende amaierarako. 2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 236 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 10,03 (Nafarroako batez bestekoaren antzera). Politika. Udal hauteskundeak. 1995etik 2007a arte, Arguedasko alkatea UPN alderdiko José Antonio Rapún León izan da. 2007an, Udaleko hamaika zinegotzietatik sei lortu zituen Nafar Herriaren Batasunak. Baliogabeko botoak 22 izan ziren (emandako guztien % 1,44), eta zuriak 45 boto izan ziren (botoen % 2,98). Abstentzioa % 19,28koa izan zen. 2011n, egoera irauli egin zen, eta alkatetza UPNk baino lehen izan zuen PSNk berreskuratu zuen (6 zinegotzi); Fernando José Mendoza alkate bihurtu zen. 2007an ez bezala, ez zen ezkerreko hautagaitzarik egon, eta, aldiz, UPN (5 zinegotzi) eta PP (bat ere ez) banatuta aurkeztu ziren. Erriberanhauteskunde horietan, PSNk gora egin zuen herri bakarra izan zen. Udaletxea. Hiribulduko eraikin garrantzitsuena da, adreiluzkoa. Eraikina XVI. eta XVIII. mendeko bi estilo desberdinen nahasketaren ondorio da. XX. mendearen amaieran, zaharberritze sakona burutu zen, eta eraikinaren kanpoaldea erabat berriztu zen, Nafarroako gobernuak emandako laguntzari esker. Elizak. Doneztebe eliza nagusia Arguedasko Doneztebe eliza nagusia eraikin handia da, Errege Katolikoen estilokoa. Badirudi XVI. mendean eraikikoa dela, eta bi ataleko habearte bakarrekoa da. XVII. mendearen bukaera aldera, sakristia berria eraiki zen. Yugoko Andre Mariaren baseliza Muino baten gainean, zeinarengandik ikuspegi panoramiko izugarria bistara daitekeen, Yugoko Andre Mariaren baseliza dago. Elizak zenbait eraikin ditu itsatsita; XVII. mendearen hasieran eraiki zen gotiko-errenazimentu estiloan, Pedro Arresekoaren, arkitektu arabarraren,agindupean. Geroago, 1677. urtetik aurrera, Korellako Pedro Agirrekoak hartuko zuen jarraitzeko agindua. Mikel Deunaren basilika Hiribildu barnean dagoen eliza hau, XVI. mendean eraiki zen errenazimentu estiloan Azpiegitura eta garraioak. Condaren Iruñea eta Zaragoza bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko bost zerbitzu izaten dira norabide bakoitzeko. Lineak honako ibilbidea dauka: Condaren Cortes eta Iruñea bitarteko autobus linea zuzenak zerbitzu bakarra dauka norabide bakoitzean eguneko. Ibilbidea, honakoa da: Condaren Tutera eta Alesbes bitarteko lineak, geltokia dauka herrian. Autobusak honako ibilbidea egiten du: Kultura. Euskara. Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Arguedas eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta, hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren % 0,53 zekien euskaraz hitz egiten. Senda Viva. Senda Viva abentura eta aisialdi parkea Bardearen ondoan dago, Arguedas udalerriaren ekialdean eta Nafarroako hiriburutik 80 kilometro hegoaldera. 120 hektareako azalera dauka, eta, bertan, heldu eta gazteentzako hainbat jarduera desberdin eskaintzen dira. Parkea lau eremutan banaturik dago: Herria, Feria, Basoa, eta Abeletxea. Bigarren eremura heldu aurretik, zoo txiki bat dago, eta, bertan, latxa ardia, Pirinioetako behiak eta Aurizberriko zaldiak bezalako Nafarroako berezko hainbat animalia daude ikusgai. Jaiak eta ospakizunak. Arguedas herriko jaiak San Estebanen omenez ospatzen dira, eta abuztuko lehen asteburuaren inguruan antolatzen dira. Jaiek, guztira, bederatzi egun irauten dute. Uztarriaren Ama Birjinaren erromeria, berez, martxoaren 25ean ospatzen zen, baina, gaur egun, iraileko lehen igandean ospatzen da. Kirolak. Arguedas Castejónen egoitza duen "Ebroko Kirol Mankomunitateko" kidea da. Herriko kirol taldeetako batzuk honakoak dira: Zerbitzuak. Arguedasko zaborra batzeaz eta ur-hornidura bermatzeaz, "Arguedas, Valtierra, Alesbes, Milagro eta Cadreitako Mankomunitatea" arduratzen da.
Arguedas
null
Arguedas ([arɣeðas] gaztelaniaz eta ofizialki; Argetas [arɣetas] edo Arketas [arketas] euskaraz tradizioz, baina ez ofizialki) Nafarroako hegoaldean dagoen udalerria da, Erriberako eskualdean. . urtean, biztanle zituen. Geografia. Inguru naturala eta kokapena. Herria Tuterako merindadearen iparraldean dago. NA-134 errepideak herria zeharkatzen du, Valtierra-Tutera norabidean. Arguedasek Bardearekin egiten du muga iparraldean eta ekialdean, Valtierrarekin mendebaldean eta Tuterarekin hegoaldean. Klima eta landaredia. Klima mediterraneo-kontinentala da, baina Nafarroa erdialdeko klima, baino askoz idorragoa. Urteko batez besteko tenperatura 14 °C-koa da, eta batez besteko prezipitazioa nahiko urria, 400 eta 450 mm bitartekoa. Urteko egun euritsuak 60 bakarrik dira, urtean zehar nahiko irregularki banaturik. Udak oso lehorrak izaten dira, eta haizerik ohikoenak ziertzoa eta hegoaldeko haize beroa dira. Berezko landaredia, lurraren idortasunak eraginda, mediterraneo motakoa da. Basoak Ebro ibaiaren urertzetara eta azken mendeetan birlandaturiko pinuetara mugatzen dira. Udalerriaren gainerako lurretan erromero, ezkaia, eta antzeko zuhaixkak aurki daitezke. Historia. Arguedasko herriaren sorrera zehatza ezagutzen ez den arren, zelten garaiko hainbat aztarna aurkitu dira, K.a. 300 urte ingurukoak. Horrez gain, erromatarren inperioko zeramika eta Tiberioren garaiko txanponak. Arguedas eta muinoaren gaineko gaztelua IX. mendearen erditik existitzen dira, eta Al-Andalusen jabetza ziren 1084. urtean Antso Ramiritz Nafarroako erregeak herria birkonkistatu arte. Castejongo muinoa, Mairuen balkoitxoa edo Bardea Arguedasko inguruak dira. 1092. urtetik, Antso Ramirezek emandako foruez gozatu zuen, eta Alfonso I. Borrokalariak Limas de los Aguilares, Candebalo eta Yugo barrutiak eman zizkion. Arguedas zenbait jaun feudalen mendean egon zen (Rodrigo Jimenez Radakoa Toledoko Artzapezpikua, eta Mosen Martinez Peraltakoa) XV. mendera arte. Garai horretan, Nafarroako Erreinura batu zen, eta 1608tik aurrera aulkia eskuratu zuen Nafarroako Erreinuko Gorteetan. XIX. mendean, biztanleen egoera zaila zela eta, Arguedas ondoko mendietan kobazuloak zulatu ziren. Kobazulo hauek, gela desberdinetan banaturik, sukalde, lastategi, garautegi eta ukuilua zeukaten. XX. mendearen erdialdean, kobazuloak abandonatu, eta, gaur egun, kobazulo gehienak hondamen egoeran daude. Ekonomia. Arguedasko jarduera ekonomikoa nekazaritza izan da, historikoki. 1951. urtean, San Estebango Nekazal kooperatiba sortu zen, eta 1970ean, Trujal kooperatiba. Laborantzarako erabiltzen den udalerriko lurrei dagokionez, banaketa honakoa da: lur ureztagarriak 1.759 ha, lehorreko lurrak 1.893 ha eta 4.652 ha Bardean. Landatzen diren laboreen artean garia, arroza, olioa eta gari zuria dira aipagai. Arguedasko industrialdea udalerriaren ipar-mendebaldean dago, eta, gaur egun, 60.000 metro karratuko azalera dauka. Udala industrialdea handitzeko proiektua aztertzen ari da, eta etorkizunean, 150.000 metro karratu izatea aurrikusten da. Horrez gain, Erdi Aroan, Arguedasek (Fustiñana, Tutera, Cortes, Buñuel, Zarrakaztelu, Melida, Kaparroso, Alesbes, Cadreita, Valtierra, Cabanillas, Santakara, Martzilla, Faltzes, Azkoien, Funes, Milagro, Corella, Olibako monasterioa, eta Erronkariko ibarra eta Zaraitzuko ibarrekin batera) Nafarroako Bardeako elkartea osatu zuen, Bardeako lur amankomunak nekazaritzarako erabiltzeko asmoarekin. Industrialdeak. Arguedasko industrialdea udalerriaren ipar-mendebaldean dago, eta gaur egun 60.000 metro karratuko azalera duen arren, udalak eginiko proposamenez, 150.000 metro karratu izatera helduko da. Nafarroako gobernuak industrialdeak sustatzeko sortutako Nasuinsa elkartearen ekimenez eraiki zen. Industrialdea, bada, Arguedas eta Valtierrako udalerrien artean dago. Lehen fasea 1998tik 1999ra eraiki zen Arguedasko udalerrian, eta bigarren fasea 2003an amaitu zen, eta jatorrizko industrialdearen mendebaldean eraiki zen, Valtierrako udalerrian. Industrialdean, elikagaien industriako enpresa garrantzitsu bat dago, eta Iruñea eta Zaragoza arteko autobidearen azpiegitura gertu dauka. Arguedasen dagoen lehen fasearen ezaugarriak honakoak dira: Azalera guztira: 66.376 m2 Lursailen azalera: 60.460 m2 Demografia. XX. mendearen lehen erdialdean, Arguedasko populazioa nabarmen hazi zen, eta 3.100 biztanle inguru izatera iritsi zen (mende hasieran, 1.837 zituen). Mendearen bigarren erdialdean, berriz, beheranzko joera izan zuen, eta 2.200 ingururen bueltan geratu zen mende amaierarako. 2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 236 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 10,03 (Nafarroako batez bestekoaren antzera). Politika. Udal hauteskundeak. 1995etik 2007a arte, Arguedasko alkatea UPN alderdiko José Antonio Rapún León izan da. 2007an, Udaleko hamaika zinegotzietatik sei lortu zituen Nafar Herriaren Batasunak. Baliogabeko botoak 22 izan ziren (emandako guztien % 1,44), eta zuriak 45 boto izan ziren (botoen % 2,98). Abstentzioa % 19,28koa izan zen. 2011n, egoera irauli egin zen, eta alkatetza UPNk baino lehen izan zuen PSNk berreskuratu zuen (6 zinegotzi); Fernando José Mendoza alkate bihurtu zen. 2007an ez bezala, ez zen ezkerreko hautagaitzarik egon, eta, aldiz, UPN (5 zinegotzi) eta PP (bat ere ez) banatuta aurkeztu ziren. Erriberanhauteskunde horietan, PSNk gora egin zuen herri bakarra izan zen. Udaletxea. Hiribulduko eraikin garrantzitsuena da, adreiluzkoa. Eraikina XVI. eta XVIII. mendeko bi estilo desberdinen nahasketaren ondorio da. XX. mendearen amaieran, zaharberritze sakona burutu zen, eta eraikinaren kanpoaldea erabat berriztu zen, Nafarroako gobernuak emandako laguntzari esker. Elizak. Doneztebe eliza nagusia Arguedasko Doneztebe eliza nagusia eraikin handia da, Errege Katolikoen estilokoa. Badirudi XVI. mendean eraikikoa dela, eta bi ataleko habearte bakarrekoa da. XVII. mendearen bukaera aldera, sakristia berria eraiki zen. Yugoko Andre Mariaren baseliza Muino baten gainean, zeinarengandik ikuspegi panoramiko izugarria bistara daitekeen, Yugoko Andre Mariaren baseliza dago. Elizak zenbait eraikin ditu itsatsita; XVII. mendearen hasieran eraiki zen gotiko-errenazimentu estiloan, Pedro Arresekoaren, arkitektu arabarraren,agindupean. Geroago, 1677. urtetik aurrera, Korellako Pedro Agirrekoak hartuko zuen jarraitzeko agindua. Mikel Deunaren basilika Hiribildu barnean dagoen eliza hau, XVI. mendean eraiki zen errenazimentu estiloan Azpiegitura eta garraioak. Condaren Iruñea eta Zaragoza bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko bost zerbitzu izaten dira norabide bakoitzeko. Lineak honako ibilbidea dauka: Condaren Cortes eta Iruñea bitarteko autobus linea zuzenak zerbitzu bakarra dauka norabide bakoitzean eguneko. Ibilbidea, honakoa da: Condaren Tutera eta Alesbes bitarteko lineak, geltokia dauka herrian. Autobusak honako ibilbidea egiten du: Kultura. Euskara. Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Arguedas eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta, hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren % 0,53 zekien euskaraz hitz egiten. Senda Viva. Senda Viva abentura eta aisialdi parkea Bardearen ondoan dago, Arguedas udalerriaren ekialdean eta Nafarroako hiriburutik 80 kilometro hegoaldera. 120 hektareako azalera dauka, eta, bertan, heldu eta gazteentzako hainbat jarduera desberdin eskaintzen dira. Parkea lau eremutan banaturik dago: Herria, Feria, Basoa, eta Abeletxea. Bigarren eremura heldu aurretik, zoo txiki bat dago, eta, bertan, latxa ardia, Pirinioetako behiak eta Aurizberriko zaldiak bezalako Nafarroako berezko hainbat animalia daude ikusgai. Jaiak eta ospakizunak. Arguedas herriko jaiak San Estebanen omenez ospatzen dira, eta abuztuko lehen asteburuaren inguruan antolatzen dira. Jaiek, guztira, bederatzi egun irauten dute. Uztarriaren Ama Birjinaren erromeria, berez, martxoaren 25ean ospatzen zen, baina, gaur egun, iraileko lehen igandean ospatzen da. Kirolak. Arguedas Castejónen egoitza duen "Ebroko Kirol Mankomunitateko" kidea da. Herriko kirol taldeetako batzuk honakoak dira: Zerbitzuak. Arguedasko zaborra batzeaz eta ur-hornidura bermatzeaz, "Arguedas, Valtierra, Alesbes, Milagro eta Cadreitako Mankomunitatea" arduratzen da.
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=7077
null
null
eu
null
null
null
7,077
90,799
null
null
null
null
null
null
Artzain Eguna 2014
Artzain Eguna 2014
null
null
null
cc-by-sa 3.0
aiaraldea
https://aiaraldea.eus/aiaraldea/1483243318188-artzain-eguna-2014
Erredakzioa
null
eu
null
null
null
null
null
2,014
9
23
9
32
null
Terminologia kutsatua Estatuaren abokatuak aurkeztu du Bilduren zerrenda guztiak inpugnatzeko eskaera. Koalizioa «ETAren estrategian» dagoela dio, eta Batasunak «kutsatu» egin duela. Bildu inpugnatzeko aurkeztutako idatzia osatzerakoan, Espainiako Poliziaren, Guardia Zibilaren, Nafarroako Foruzaingoaren eta Ertzaintzaren txostenak izan ditu aztergai Estatuaren abokatuak. Guardia Zibilak esan du 46 hautagaitzek, gutxienez, %20ko kutsadura dutela. Terminologiak auzi horretan izan duen bilakaera botereen banaketak eta independentziak izan duenaren parekoa da. Hitzetatik ekintzetara izan zen lehenengo, damuetatik gaitzespenetara ondoren, hausnarketetatik urratsetara hurrena, eta demokraziaren arauetatik kutsaduren ehunenekoetara orain. Izan dira tartean «gustu txarreko txantxak», aritu dira «kosmetikaz» eta «taktikaz», egin dira «pozteko» eskaerak eta «jokalekua» errespetatzeko ihardespenak. Geroz eta gehiago beste termino batzuk ari dira entzuten: «desobedientzia zibila» eta «boikota», esaterako.
Terminologia kutsatua
Estatuaren abokatuak aurkeztu du Bilduren zerrenda guztiak inpugnatzeko eskaera. Koalizioa «ETAren estrategian» dagoela dio, eta Batasunak «kutsatu» egin duela. Bildu inpugnatzeko aurkeztutako idatzia osatzerakoan, Espainiako Poliziaren, Guardia Zibilaren, Nafarroako Foruzaingoaren eta Ertzaintzaren txostenak izan ditu aztergai Estatuaren abokatuak. Guardia Zibilak esan du 46 hautagaitzek, gutxienez, %20ko kutsadura dutela. Terminologiak auzi horretan izan duen bilakaera botereen banaketak eta independentziak izan duenaren parekoa da. Hitzetatik ekintzetara izan zen lehenengo, damuetatik gaitzespenetara ondoren, hausnarketetatik urratsetara hurrena, eta demokraziaren arauetatik kutsaduren ehunenekoetara orain. Izan dira tartean «gustu txarreko txantxak», aritu dira «kosmetikaz» eta «taktikaz», egin dira «pozteko» eskaerak eta «jokalekua» errespetatzeko ihardespenak. Geroz eta gehiago beste termino batzuk ari dira entzuten: «desobedientzia zibila» eta «boikota», esaterako.
null
cc-by-sa 4.0
berria
https://www.berria.eus/paperekoa/1611/007/002/2011-04-28/terminologia-kutsatua.htm
Enekoitz_Telleria
null
eu
Hizpideak
[ "Iritzia" ]
null
null
null
2,011
4
28
null
null
null
Hogei urteko zigorra ezarri die Frantziak Parisen epaitu dituzten lauri Gatazkaren ondorioei buruz negoziatzeko eta «beharrezko pausoak» emateko borondatea agertu du ETAk berriz Hogei urteko espetxe zigorra ezarri die Frantziak Garikoitz Aspiazu, Aitzol Iriondo, Mikel Karrera eta Luis Iruretagoiena euskal presoei; hemezortzi urtekoa Oihan Barandalla, Alaitz Aramendi eta Ander Mujikari; hamabikoa Aitzol Etxaburu eta Itziar Plazari eta zortzikoa Jurdan Martitegiri. Horrela, auzitegiko presidenteak eutsi egin die fiskalaren eskaera gehienei. Goizean, Iriondok hartu zuen hitza ETAren izenean. «Gaur urte luzetara zigortuko gaituzue, baina hori Frantziako eta Espainiako ministerioen bulegoetan aurrez hartutako erabakia da», hasi zen. Ondoren, gogoratu zuen proposamen «oso zehatz batekin» aurkeztu direla Frantziako auzitegian. «Bi gobernuei proposatutako negoziazio agenda batekin aurkeztu gara hemen, gatazkaren ondorioak konpontzen hasteko», esan du, eta ETAk konponbidearen alde «beharrezko urrats guztiak egiteko prestasun oso argia» duela berretsi du. Xabier Aranburu presoak bizitako egoera ere salatu zuten epaituek, eta gogoan izan zituzten «eraildako euskal militanteak», preso eta iheslariak eta haien senide eta lagunak, «oraindik klandestinitatean dauden borrokalariak», eta «inperialismoaren aurkako borrokan» dihardutenak.
Hogei urteko zigorra ezarri die Frantziak Parisen epaitu dituzten lauri
Gatazkaren ondorioei buruz negoziatzeko eta «beharrezko pausoak» emateko borondatea agertu du ETAk berriz
Hogei urteko espetxe zigorra ezarri die Frantziak Garikoitz Aspiazu, Aitzol Iriondo, Mikel Karrera eta Luis Iruretagoiena euskal presoei; hemezortzi urtekoa Oihan Barandalla, Alaitz Aramendi eta Ander Mujikari; hamabikoa Aitzol Etxaburu eta Itziar Plazari eta zortzikoa Jurdan Martitegiri. Horrela, auzitegiko presidenteak eutsi egin die fiskalaren eskaera gehienei. Goizean, Iriondok hartu zuen hitza ETAren izenean. «Gaur urte luzetara zigortuko gaituzue, baina hori Frantziako eta Espainiako ministerioen bulegoetan aurrez hartutako erabakia da», hasi zen. Ondoren, gogoratu zuen proposamen «oso zehatz batekin» aurkeztu direla Frantziako auzitegian. «Bi gobernuei proposatutako negoziazio agenda batekin aurkeztu gara hemen, gatazkaren ondorioak konpontzen hasteko», esan du, eta ETAk konponbidearen alde «beharrezko urrats guztiak egiteko prestasun oso argia» duela berretsi du. Xabier Aranburu presoak bizitako egoera ere salatu zuten epaituek, eta gogoan izan zituzten «eraildako euskal militanteak», preso eta iheslariak eta haien senide eta lagunak, «oraindik klandestinitatean dauden borrokalariak», eta «inperialismoaren aurkako borrokan» dihardutenak.
null
cc-by-sa 4.0
berria
https://www.berria.eus/paperekoa/1593/007/002/2013-03-14/hogei-urteko-zigorra-ezarri-die-frantziak-parisen-epaitu-dituzten-lauri.htm
Erredakzioa
null
eu
null
[ "Politika" ]
null
null
null
2,013
3
14
null
null
null
Ahal Duguk militanteen esku utzi du Bilboko manifestaziora joateko erabakia Sarek Prest gaude! lelopean euskal preso politikoen eskubideen alde antolaturiko mobilizazioan parte hartzen ahal dute Ahal Duguko kideek, beti ere "norbanako gisa", Nafarroako eta Euskadiko alderdiek adierazi dutenez. Deialdiaren "oinarri nagusiarekin bat" egiteagatik, "zenbait eduki" faltan nabaritu dituzte, Nafarroako eta EAEko Ahal Dugu alderdiek, hain justu: "birgizarteratzea, sufrimenduaren bidegabekeria eta indarkeria ororen legitimazio eza". "Etorkizun hobea" lortzeko era "elkarbizitza osoa eta demokratikoagoa" direla adierazi dute, eta, horretarako, "agente guztiek giza eskubideen marko legala" onartu beharko dutela. Bi eskari egin dituzte. Batetik, Espainiako Gobernuari hiru egin dizkiote: "presoen etxeratzea, gaixo dauden presoentzako tratu duina eta salbuespen legedia desagertzea". Eta, bestetik, presoi egin diete eskaria: "sortutako minarengatik ardurak hartzeko, bidegabea den eta zuribiderik ez duen mina". Espetxe politika "mendekuan oinarritua" dagoela salatu dute eta aurrera egiteko "iraganaren berrikuspena eta konponbidean oinarritutako justizia" direla bidea.
Ahal Duguk militanteen esku utzi du Bilboko manifestaziora joateko erabakia
Sarek Prest gaude! lelopean euskal preso politikoen eskubideen alde antolaturiko mobilizazioan parte hartzen ahal dute Ahal Duguko kideek, beti ere "norbanako gisa", Nafarroako eta Euskadiko alderdiek adierazi dutenez.
Deialdiaren "oinarri nagusiarekin bat" egiteagatik, "zenbait eduki" faltan nabaritu dituzte, Nafarroako eta EAEko Ahal Dugu alderdiek, hain justu: "birgizarteratzea, sufrimenduaren bidegabekeria eta indarkeria ororen legitimazio eza". "Etorkizun hobea" lortzeko era "elkarbizitza osoa eta demokratikoagoa" direla adierazi dute, eta, horretarako, "agente guztiek giza eskubideen marko legala" onartu beharko dutela. Bi eskari egin dituzte. Batetik, Espainiako Gobernuari hiru egin dizkiote: "presoen etxeratzea, gaixo dauden presoentzako tratu duina eta salbuespen legedia desagertzea". Eta, bestetik, presoi egin diete eskaria: "sortutako minarengatik ardurak hartzeko, bidegabea den eta zuribiderik ez duen mina". Espetxe politika "mendekuan oinarritua" dagoela salatu dute eta aurrera egiteko "iraganaren berrikuspena eta konponbidean oinarritutako justizia" direla bidea.
null
cc-by-sa 3.0
euskalerriairratia
https://euskalerriairratia.eus/nafarroa/1515483962472-ahal-duguk-militanteen-esku-utzi-du-bilboko-manifestaziora-joateko-erabakia
Euskalerria Irratia
null
eu
null
null
[ "Gizartea", "Nafarroa" ]
null
null
2,018
1
9
8
12
null
‘Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria’ saiakera plazaratu du Alex Gurrutxagak Leteren obran sakontzeko «zubi bat» eskaini nahi izan dio egileak irakurleari. Haren ezaugarri nagusietako bat «konplexutasuna» izanik, talaia ezberdinetatik aztertu du poeta eta kantariaren ekarpena. Handia da Xabier Letek euskal letrei eta kantagintzari egindako ekarpena, eta luzea lau hamarkadatan osatu zuen obraren itzala. Harena izen aski ezaguna bada ere, bere figuran eta obran sakontzea falta izaten da sarritan, Alex Gurrutxagaren iritzian. Asmo horrekin osatu du literaturan doktoreak Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria saiakera, Alberdaniarekin plazaratu duena. Leteren unibertsoa sakonago ezagutzeko «zubi bat» eskaini nahi dio irakurleari, eta haren ezaugarri nagusietako bat poliedrikotasuna izanik, talaia askotatik begiratu dio poeta, kantari eta intelektualaren ekarpenari. Leteren gainean egin zuen Gurrutxagak doktore tesia, eta ikerketarako bildutako material askotarikoak oinarri idatzi du orain saiakera. «Aurrean nuen irakurle imajinarioa ez zen Leteren kantagintzan edo poesian aditua dena, baizik eta Lete ezagutzen duena. Herri honetan Lete denok ezagutzen dugu, baina beste figura askorekin bezala, sakonagora jotzea falta izaten zaigu». Asmo horrekin, eta testu akademiko bat osatu nahi izan gabe, «irakurlearekiko elkarrizketa bat» proposatu du, eta informazioa ez ezik, gogoetak, galderak eta erantzun posibleak ere planteatzen dizkio irakurleari. «Lete ezagutzen duzu, baita haren poema eta kantu batzuk ere. Goazen mahai baten inguruan gaiaz hitz egitera, eztabaidatzera eta sakontzera. Hori da gonbita». Konplexutasuna da Leteren figuraren eta obraren «alderdirik interesgarrienetakoa eta, aldi berean, horri buruz idatzi nahi duenarentzat zailenetakoa», Gurrutxagaren iritzian. «Ezin da esan kantaria zela bakarrik, edo poeta bakarrik, edo intelektuala bakarrik; baina hori dena zen, eta zerbait gehiago ere bai. Totem figura horrek, figura handi horrek alor asko konbokatzen ditu. Konplexutasun horrek eragin dio saiakerari». Eta hori islatzeko, ikuspegi ezberdinetatik begiratuz eta piezaz pieza osatu du testua. Bertan, Leteren obra bere biografiarekin harremanetan topatuko du irakurleak, baita haren pentsamenduaren zenbait gako ere, eta poema eta kantuen atzean egon zitezkeen asmoak ere bai. «Prisma ezberdinak daude; poliedrikoa da zentzu horretan, talaia askotatik gerturatu behar genuelako». Hori guztia azaltzeko, kronologia zirkular baten bueltan egituratu du lana. «Letek nolabait itxi zuen bere ibilbidea, eta liburuak ere jaso behar zuen Leteren obra, konplexua eta aldakorra izanik ere, zirkularra dela». Hasierako eta amaierako pieza bana ditu lanak, eta tartean, hiru atal nagusi, kronologikoki antolatuak: 1965-1978 urteen arteko garaia du hizpide lehenak; 1979tik 1990era bitartekoa bigarrenak; eta azkenak, 1991-2008 epealdia, «kronologia mantenduz, irakurlea eramanez 40 urteko ibilbide horretan». Atal bakoitza piezaz pieza osatzeko, askotariko materialak bildu ditu. 21 poema edo kantu jaso ditu liburuan, eta azalpenez jantzi ditu. «Gustatzen zait pentsatzea nolabait antologia txiki moduko bat dela, antologia esplikatu bat, sartutakoak komentatuta daudelako». Liburu eta diskoen azalen irudiak ere badaude, iruzkinduta, «horiek ere esaten dutelako zerbait garaiko estetikez eta Leteren obraren edukiez». Orain arte argitaratu gabeko zortzi pieza ere badira, pasarte, azalpen nahiz poema formakoak, «Leteren obraren berri sakonagoa» ematen dutela iritzita jasotakoak. Bukaeran, hamahiru orrialdeko bibliografia bat ere osatu du, gaian are gehiago sakondu nahi duenarentzat. Konplexutasunarekin batera, Leteren beste ezaugarri batean jarri du fokua egileak, izenburura ere emana duena: aberriarekiko zuen kezka. Azaldu duenez, batetik, Letek «asko kantatu zion eta poesia asko idatzi zion aberriari». Ez bakarra, baina bere lehen liburu edo diskotik azkenera agertzen den gai nagusietako bat dela gogorarazi du. «Gai nuklear bezala hor dago; Lete aberriaz kezkatutako sortzailea zen». Eta bestetik, Gurrutxagaren hitzetan, Leteren obra eta ibilbidea 40 urtean «Euskal Herriaren urratsen oso modu paraleloan» doa. «Askotan pentsatzen dut jende asko hunkitzen badu dela Letez hitz egitea askotan gutaz hitz egitea delako, Euskal Herriaz hitz egitea. Hitza eta pentsamendua jarri zien Euskal Herriak bizi zituen egoera askori, eta horregatik seguru asko bere letra asko bere egin ditu jendeak; ez bakarrik ederrak edo esanguratsuak direlako, baizik eta oso geure sentitu ditugulako. Hori oso sortzaile gutxiren esku dago, eta uste dut Leteren klabe bat hori dela». Hain zuzen, «herriaren eta sortzailearen arteko harreman askotan konplexu, kontraesankor eta mingarri» hori da, egilearen ustez, gako interesgarri eta emankorrenetako bat. «Lete gurea da oihuka ari denean eta goxo ari denean; haserretu eta ‘Euskal Herri nerea ezin zaitut maite’ esaten duenean, eta ‘nun biziko naiz zugandik aparte’ esaten duenean. Guretasun hori da interesgarria eta hori da hurrengo belaunaldiei kontatu behar dieguna». Galdeak eta interpretazioak Lete «totem bat» izan zen, eta da, eta haren ekarpena ez da inondik inora agortu, Alberdaniako editore Jorge Gimenez Bechen hitzetan. «Zalantzaren kausaren militante» gisa ere definitu du, bere buruari zein gizarteari galderak egiten zizkiona. Eta ariketa bera egin nahi izan du Gurrutxagak ere: galderak plazaratu, eta erantzun posible gisa, bere interpretazioak eman, zintzotasunez, irakurlearekin elkarrizketa bat eraikitzeko. «Hainbat galdera daude, eta irakurketa posibleak ematen ditut. Irakurlearen esku geratzen da pentsatzea, eztabaidatzea...». Liburua dendetan da dagoeneko. Halaber, bertso elektronikoan Alberdaniaren webgunean prezio erdian eskuratzeko aukera egongo da etzi, 24 orduz.
‘Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria’ saiakera plazaratu du Alex Gurrutxagak
Leteren obran sakontzeko «zubi bat» eskaini nahi izan dio egileak irakurleari. Haren ezaugarri nagusietako bat «konplexutasuna» izanik, talaia ezberdinetatik aztertu du poeta eta kantariaren ekarpena.
Handia da Xabier Letek euskal letrei eta kantagintzari egindako ekarpena, eta luzea lau hamarkadatan osatu zuen obraren itzala. Harena izen aski ezaguna bada ere, bere figuran eta obran sakontzea falta izaten da sarritan, Alex Gurrutxagaren iritzian. Asmo horrekin osatu du literaturan doktoreak Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria saiakera, Alberdaniarekin plazaratu duena. Leteren unibertsoa sakonago ezagutzeko «zubi bat» eskaini nahi dio irakurleari, eta haren ezaugarri nagusietako bat poliedrikotasuna izanik, talaia askotatik begiratu dio poeta, kantari eta intelektualaren ekarpenari. Leteren gainean egin zuen Gurrutxagak doktore tesia, eta ikerketarako bildutako material askotarikoak oinarri idatzi du orain saiakera. «Aurrean nuen irakurle imajinarioa ez zen Leteren kantagintzan edo poesian aditua dena, baizik eta Lete ezagutzen duena. Herri honetan Lete denok ezagutzen dugu, baina beste figura askorekin bezala, sakonagora jotzea falta izaten zaigu». Asmo horrekin, eta testu akademiko bat osatu nahi izan gabe, «irakurlearekiko elkarrizketa bat» proposatu du, eta informazioa ez ezik, gogoetak, galderak eta erantzun posibleak ere planteatzen dizkio irakurleari. «Lete ezagutzen duzu, baita haren poema eta kantu batzuk ere. Goazen mahai baten inguruan gaiaz hitz egitera, eztabaidatzera eta sakontzera. Hori da gonbita». Konplexutasuna da Leteren figuraren eta obraren «alderdirik interesgarrienetakoa eta, aldi berean, horri buruz idatzi nahi duenarentzat zailenetakoa», Gurrutxagaren iritzian. «Ezin da esan kantaria zela bakarrik, edo poeta bakarrik, edo intelektuala bakarrik; baina hori dena zen, eta zerbait gehiago ere bai. Totem figura horrek, figura handi horrek alor asko konbokatzen ditu. Konplexutasun horrek eragin dio saiakerari». Eta hori islatzeko, ikuspegi ezberdinetatik begiratuz eta piezaz pieza osatu du testua. Bertan, Leteren obra bere biografiarekin harremanetan topatuko du irakurleak, baita haren pentsamenduaren zenbait gako ere, eta poema eta kantuen atzean egon zitezkeen asmoak ere bai. «Prisma ezberdinak daude; poliedrikoa da zentzu horretan, talaia askotatik gerturatu behar genuelako». Hori guztia azaltzeko, kronologia zirkular baten bueltan egituratu du lana. «Letek nolabait itxi zuen bere ibilbidea, eta liburuak ere jaso behar zuen Leteren obra, konplexua eta aldakorra izanik ere, zirkularra dela». Hasierako eta amaierako pieza bana ditu lanak, eta tartean, hiru atal nagusi, kronologikoki antolatuak: 1965-1978 urteen arteko garaia du hizpide lehenak; 1979tik 1990era bitartekoa bigarrenak; eta azkenak, 1991-2008 epealdia, «kronologia mantenduz, irakurlea eramanez 40 urteko ibilbide horretan». Atal bakoitza piezaz pieza osatzeko, askotariko materialak bildu ditu. 21 poema edo kantu jaso ditu liburuan, eta azalpenez jantzi ditu. «Gustatzen zait pentsatzea nolabait antologia txiki moduko bat dela, antologia esplikatu bat, sartutakoak komentatuta daudelako». Liburu eta diskoen azalen irudiak ere badaude, iruzkinduta, «horiek ere esaten dutelako zerbait garaiko estetikez eta Leteren obraren edukiez». Orain arte argitaratu gabeko zortzi pieza ere badira, pasarte, azalpen nahiz poema formakoak, «Leteren obraren berri sakonagoa» ematen dutela iritzita jasotakoak. Bukaeran, hamahiru orrialdeko bibliografia bat ere osatu du, gaian are gehiago sakondu nahi duenarentzat. Konplexutasunarekin batera, Leteren beste ezaugarri batean jarri du fokua egileak, izenburura ere emana duena: aberriarekiko zuen kezka. Azaldu duenez, batetik, Letek «asko kantatu zion eta poesia asko idatzi zion aberriari». Ez bakarra, baina bere lehen liburu edo diskotik azkenera agertzen den gai nagusietako bat dela gogorarazi du. «Gai nuklear bezala hor dago; Lete aberriaz kezkatutako sortzailea zen». Eta bestetik, Gurrutxagaren hitzetan, Leteren obra eta ibilbidea 40 urtean «Euskal Herriaren urratsen oso modu paraleloan» doa. «Askotan pentsatzen dut jende asko hunkitzen badu dela Letez hitz egitea askotan gutaz hitz egitea delako, Euskal Herriaz hitz egitea. Hitza eta pentsamendua jarri zien Euskal Herriak bizi zituen egoera askori, eta horregatik seguru asko bere letra asko bere egin ditu jendeak; ez bakarrik ederrak edo esanguratsuak direlako, baizik eta oso geure sentitu ditugulako. Hori oso sortzaile gutxiren esku dago, eta uste dut Leteren klabe bat hori dela». Hain zuzen, «herriaren eta sortzailearen arteko harreman askotan konplexu, kontraesankor eta mingarri» hori da, egilearen ustez, gako interesgarri eta emankorrenetako bat. «Lete gurea da oihuka ari denean eta goxo ari denean; haserretu eta ‘Euskal Herri nerea ezin zaitut maite’ esaten duenean, eta ‘nun biziko naiz zugandik aparte’ esaten duenean. Guretasun hori da interesgarria eta hori da hurrengo belaunaldiei kontatu behar dieguna». Galdeak eta interpretazioak Lete «totem bat» izan zen, eta da, eta haren ekarpena ez da inondik inora agortu, Alberdaniako editore Jorge Gimenez Bechen hitzetan. «Zalantzaren kausaren militante» gisa ere definitu du, bere buruari zein gizarteari galderak egiten zizkiona. Eta ariketa bera egin nahi izan du Gurrutxagak ere: galderak plazaratu, eta erantzun posible gisa, bere interpretazioak eman, zintzotasunez, irakurlearekin elkarrizketa bat eraikitzeko. «Hainbat galdera daude, eta irakurketa posibleak ematen ditut. Irakurlearen esku geratzen da pentsatzea, eztabaidatzea...». Liburua dendetan da dagoeneko. Halaber, bertso elektronikoan Alberdaniaren webgunean prezio erdian eskuratzeko aukera egongo da etzi, 24 orduz.
null
cc-by-sa 4.0
berria
https://www.berria.eus/albisteak/182541/xabier-lete-aberriaren-poeta-kantaria-saiakera-plazaratu-du-alex-gurrutxagak.htm
Ainhoa_Sarasola
null
eu
Literatura
[ "Kultura" ]
null
null
null
2,020
6
8
null
null
null
Ducula melanochroa Ducula melanochroa "Ducula" generoko animalia da. Hegaztien barruko Columbidae familian sailkatua dago.
Ducula melanochroa
null
Ducula melanochroa "Ducula" generoko animalia da. Hegaztien barruko Columbidae familian sailkatua dago.
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=312234
null
null
eu
null
null
null
312,234
512
null
null
null
null
null
null
Alkate berria izango du Aramaiok bihar Udalbatza berria eratzeko ekitaldia bihar egingo dute, zapatua, 12:00etan. Ezustekorik ezean, Lierni Altuna izango da Aramaioko alkate berria. Lehenengo egingo dutena adinekoen mahaia eratzea izango da: zinegotzi nagusienak Cristina Etxenausiak eta gazteenak Lierni Altunak osatuko dute mahaia. Ondoren, Udalbatza eratuko dute, eta azkenik bozketa egingo dute alkate berria izendatzeko. Aurrerantzean zinegotzi izango direnak Maiatzaren 24ko hauteskundeetan lortutako emaitzen arabera, hauek dira Aramaioko zinegotziak: EH Bildutik, Lierni Altuna, Martin Arriolabengoa, Cristina Etxenausia, Jose Ramon Uribe, Jon Ugarte eta Roberto Lasaga; eta, EAJtik, Rafael Bengoa, Ramon Berriozabal eta Andoni Erkiaga.
Alkate berria izango du Aramaiok bihar
Udalbatza berria eratzeko ekitaldia bihar egingo dute, zapatua, 12:00etan. Ezustekorik ezean, Lierni Altuna izango da Aramaioko alkate berria.
Lehenengo egingo dutena adinekoen mahaia eratzea izango da: zinegotzi nagusienak Cristina Etxenausiak eta gazteenak Lierni Altunak osatuko dute mahaia. Ondoren, Udalbatza eratuko dute, eta azkenik bozketa egingo dute alkate berria izendatzeko. Aurrerantzean zinegotzi izango direnak Maiatzaren 24ko hauteskundeetan lortutako emaitzen arabera, hauek dira Aramaioko zinegotziak: EH Bildutik, Lierni Altuna, Martin Arriolabengoa, Cristina Etxenausia, Jose Ramon Uribe, Jon Ugarte eta Roberto Lasaga; eta, EAJtik, Rafael Bengoa, Ramon Berriozabal eta Andoni Erkiaga.
null
cc-by-sa 3.0
goiena
https://goiena.eus/aramaio/1434095380037-alkate-berria-izango-du-aramaiok-bihar
Arantzazu Ezkibel Galdos
null
eu
null
null
[ "Aramaio" ]
null
null
2,015
6
12
9
50
null
Ustez istripua izan eta ihes egin zuen ibilgailuaren bila Arrasateko Udaltzaingoak herritarren laguntza eskatu du irudiko ibilgailua eta atoia identifikatzeko. Ohar bidez jakinarazi dute litekeena dela ibilgailu hori istripu baten inplikatua izatea eta ondoren ihes egin izana. Daturen bat izanez gero 943 25 20 10 telefono zenbakira deitzeko eta Amaia izeneko ofizialordeagatik galdetzeko eskatu dute.
Ustez istripua izan eta ihes egin zuen ibilgailuaren bila
Arrasateko Udaltzaingoak herritarren laguntza eskatu du irudiko ibilgailua eta atoia identifikatzeko. Ohar bidez jakinarazi dute litekeena dela ibilgailu hori istripu baten inplikatua izatea eta ondoren ihes egin izana. Daturen bat izanez gero 943 25 20 10 telefono zenbakira deitzeko eta Amaia izeneko ofizialordeagatik galdetzeko eskatu dute.
null
null
cc-by-sa 3.0
goiena
https://goiena.eus/arrasate/1490096046026-ustez-istripua-izan-eta-ihes-egin-zuen-ibilgailuaren-bila
Jokin Bereziartua Lizarazu
null
eu
null
null
[ "Arrasate" ]
null
null
2,017
3
21
12
31
null
Elegante hasiko dira jaiak Ormaiztegin Ormaiztegiko Ander Deunaren jaiak hasi dira. Poliki-poliki motorrak berotzen ari dira Itxune tabernako karta eta joko txapelketekin. Gaur toka, bote eta igel txapelketak egingo dituzte 16:00etatik aurrera. Jaien atariko asteburuan, hala ere, bi dira nabarmentzeko ekintzak: XIX. mendeko V. Eleganteen Bilkura eta haurren danborrada. Etziko Eleganteen Eguneko berritasuna da argazkiak egiteko tokia berritu dutela. Orain bi mende Ormaiztegin zegoen bainu-etxeko argazki batekin egin dute photocall berria. Elizako atarian jarriko dute eta bertan musika tresnak, jokoak eta txokolate jana banatzeko zein hartzeko mahaiak eta aulkiak ipiniko dituzte. Elegante bazkariaren ostean eliza atarian karta jokoak eta iaz haurrentzat egindako panpin tailerra izan zuen arrakasta handia izan zela ikusita, etzi errepikatu egingo dute. Igandean izango da haurren danborrada eta hurrengo as-tean, Ander Deunaren egunaren bezperan, azaroak 29, helduen danborrada izango da. Aurten berritasunekin dator, izan ere, ordua aldatu diote. Danborrada 20:00etan izango da eta ondoren egingo dute afaria. Lehen afalostean egiten zuten eta berandutzen zelako aurreratu dute. Bihar eta etzi txozna guneak Ormaiztegiko gazteek antolatutako kontzertuak hartuko ditu eta elegante bazkaria ere gazteek antolatutakoa da. Argazki zaharrak ikusgai Bihartik eta abenduaren 3ra arte Zumalakarregi museoa doan ikusi ahal izango dute bisitariek. Egunotan, bertako funtsez gain, Euskal Herria paisaia aldatzen erakusketa ikusgai dago. Erakusketa Ondarearen Europako Jardunaldiak egitasmoaren barruko bilduma da. Iriarte Goena etxean Ormaiztegiko argazki zaharrak ikusi ahalko dira azaroaren 30etik aurrera eta abenduaren 3ra arte; antolatzailea Heliodoro Etxeberria da. Jaien hasieran udaletik inolako indarkeriarik gabeko festak izan daitezela, eta elkarren arteko errespetuaren alde egin du. Ikurriña altxatu, zapia jantzi eta suziria zerura Asteburuko ekitaldiak hurrengo asteko jaien atarikoa dira. Azaroak 29, asteazkenarekin egingo dute eztanda Ander Deunaren jaiak Ormaiztegin. Ikurriña 19:00etan altxatuko dute udaletxeko balkoian eta jaietako zapia janzteko unea iritsi dela jakingo dute bertakoek, suziriek ere hasiera emango diete festei. Ander Deunaren egunean musika, haur parkea, hamaiketakoa eta herri kirol erakustaldia izango dira, besteak beste. Abenduaren 2an Mozorro Eguna izango da eta 3an, igandearekin, Odolki Eguna ospatuko dute. Egunak hartuko ditu 31. Odolki lehiaketa, Juan Jose Lapitzi omenaldia, 20. Odolki osagaien azoka zein lehiaketa eta osagaitzat Ormaiztegiko odolkia duten plateren 16. Sukaldaritza lehiaketa; 14-18 urte bitarteko gazteen lana ere sarituko dute. Egitaraua Gaur · 16:00.Toka, bota eta igel txapelketak, Itxune erretegian. Bihar · 16:00. Mus txapelketa 8 erregeetara, Itxune erretegian. · 17:30. Umeen show-a, Muxika egurastokian. · 23:30. Altxa gudari, Kobrazulo eta Bake Faltxua taldeen kontzertuak, gazteek antolatuta, txoznatan. Etzi, elegante eguna · 09:30-11:30. Eskola kiroleko saskibaloi jardunaldiak Zubipen · Egun osoan zehar. Garaiko jokoak. Herriko dendan, tabernetan eta zenbait lekutan XIX. mendeko dekoratuak. Garaiko autoen erakusketa. Paseoak kalesan. · 12:00-15:00. JunDaJo txarangak kaleak alaituko ditu. · 12:30. Zumalakarregi museotik abiatuta Paseo Elegantea garai bateko bainu-etxeraino. · 12:00-14:00. Pintxo Eleganteen IV. Lehiaketa. · 14:30. Eleganteen bazkaria eliza ondoko karpan Ormaiztegiko Gazte taldeak antolatuta. Ondoren, bingo herrikoia. · 17:30. Paperezko panpin tailerra eta karta jokoak eliza atarian. · 18:00. Txokolate beroa, doan, eliza atarian musikak girotuta. · 18:00. Ormaiztegi-Berbara senior taldeen arteko eskubaloi partida Zubipe kiroldegian. · 18:30-21:30. JunDaJo txarangak kaleak alaituko ditu. · 23:30. Estu&Larri eta Guri5! taldeen kontzertuak, gazteek antolatuta, txoznatan. Azaroak 26, igandea · 12:00. Haurren danborrada. · 17:00. Ormaiztegiko eta Lazkaoko pilota eskolakoen saioa. · 19:00. Goruntz dantza taldearen saioa Zubipen.
Elegante hasiko dira jaiak Ormaiztegin
null
Ormaiztegiko Ander Deunaren jaiak hasi dira. Poliki-poliki motorrak berotzen ari dira Itxune tabernako karta eta joko txapelketekin. Gaur toka, bote eta igel txapelketak egingo dituzte 16:00etatik aurrera. Jaien atariko asteburuan, hala ere, bi dira nabarmentzeko ekintzak: XIX. mendeko V. Eleganteen Bilkura eta haurren danborrada. Etziko Eleganteen Eguneko berritasuna da argazkiak egiteko tokia berritu dutela. Orain bi mende Ormaiztegin zegoen bainu-etxeko argazki batekin egin dute photocall berria. Elizako atarian jarriko dute eta bertan musika tresnak, jokoak eta txokolate jana banatzeko zein hartzeko mahaiak eta aulkiak ipiniko dituzte. Elegante bazkariaren ostean eliza atarian karta jokoak eta iaz haurrentzat egindako panpin tailerra izan zuen arrakasta handia izan zela ikusita, etzi errepikatu egingo dute. Igandean izango da haurren danborrada eta hurrengo as-tean, Ander Deunaren egunaren bezperan, azaroak 29, helduen danborrada izango da. Aurten berritasunekin dator, izan ere, ordua aldatu diote. Danborrada 20:00etan izango da eta ondoren egingo dute afaria. Lehen afalostean egiten zuten eta berandutzen zelako aurreratu dute. Bihar eta etzi txozna guneak Ormaiztegiko gazteek antolatutako kontzertuak hartuko ditu eta elegante bazkaria ere gazteek antolatutakoa da. Argazki zaharrak ikusgai Bihartik eta abenduaren 3ra arte Zumalakarregi museoa doan ikusi ahal izango dute bisitariek. Egunotan, bertako funtsez gain, Euskal Herria paisaia aldatzen erakusketa ikusgai dago. Erakusketa Ondarearen Europako Jardunaldiak egitasmoaren barruko bilduma da. Iriarte Goena etxean Ormaiztegiko argazki zaharrak ikusi ahalko dira azaroaren 30etik aurrera eta abenduaren 3ra arte; antolatzailea Heliodoro Etxeberria da. Jaien hasieran udaletik inolako indarkeriarik gabeko festak izan daitezela, eta elkarren arteko errespetuaren alde egin du. Ikurriña altxatu, zapia jantzi eta suziria zerura Asteburuko ekitaldiak hurrengo asteko jaien atarikoa dira. Azaroak 29, asteazkenarekin egingo dute eztanda Ander Deunaren jaiak Ormaiztegin. Ikurriña 19:00etan altxatuko dute udaletxeko balkoian eta jaietako zapia janzteko unea iritsi dela jakingo dute bertakoek, suziriek ere hasiera emango diete festei. Ander Deunaren egunean musika, haur parkea, hamaiketakoa eta herri kirol erakustaldia izango dira, besteak beste. Abenduaren 2an Mozorro Eguna izango da eta 3an, igandearekin, Odolki Eguna ospatuko dute. Egunak hartuko ditu 31. Odolki lehiaketa, Juan Jose Lapitzi omenaldia, 20. Odolki osagaien azoka zein lehiaketa eta osagaitzat Ormaiztegiko odolkia duten plateren 16. Sukaldaritza lehiaketa; 14-18 urte bitarteko gazteen lana ere sarituko dute. Egitaraua Gaur · 16:00.Toka, bota eta igel txapelketak, Itxune erretegian. Bihar · 16:00. Mus txapelketa 8 erregeetara, Itxune erretegian. · 17:30. Umeen show-a, Muxika egurastokian. · 23:30. Altxa gudari, Kobrazulo eta Bake Faltxua taldeen kontzertuak, gazteek antolatuta, txoznatan. Etzi, elegante eguna · 09:30-11:30. Eskola kiroleko saskibaloi jardunaldiak Zubipen · Egun osoan zehar. Garaiko jokoak. Herriko dendan, tabernetan eta zenbait lekutan XIX. mendeko dekoratuak. Garaiko autoen erakusketa. Paseoak kalesan. · 12:00-15:00. JunDaJo txarangak kaleak alaituko ditu. · 12:30. Zumalakarregi museotik abiatuta Paseo Elegantea garai bateko bainu-etxeraino. · 12:00-14:00. Pintxo Eleganteen IV. Lehiaketa. · 14:30. Eleganteen bazkaria eliza ondoko karpan Ormaiztegiko Gazte taldeak antolatuta. Ondoren, bingo herrikoia. · 17:30. Paperezko panpin tailerra eta karta jokoak eliza atarian. · 18:00. Txokolate beroa, doan, eliza atarian musikak girotuta. · 18:00. Ormaiztegi-Berbara senior taldeen arteko eskubaloi partida Zubipe kiroldegian. · 18:30-21:30. JunDaJo txarangak kaleak alaituko ditu. · 23:30. Estu&Larri eta Guri5! taldeen kontzertuak, gazteek antolatuta, txoznatan. Azaroak 26, igandea · 12:00. Haurren danborrada. · 17:00. Ormaiztegiko eta Lazkaoko pilota eskolakoen saioa. · 19:00. Goruntz dantza taldearen saioa Zubipen.
null
cc-by-nc-nd
goierriko-hitza
https://goierri.hitza.eus/2017/11/23/elegante-hasiko-dira-jaiak-ormaiztegin/
null
posts
eu
null
[ "Gizartea", "Jaiak" ]
[ "2017", "egitaraua", "Elegante Eguna", "festak", "jaiak", "Ormaiztegi", "San Andres" ]
408,590
null
2,017
11
23
10
15
0
Nekazarien egunean, landareak plazara San Isidro eguna ospatu dute Ibarrangelun, Muruetan, Lumon, Ajangizen eta Mutrikuko Olatzen. Landareak, kirol jarduerak eta herri bazkariak izan dira aukeran nekazarien egunean.Nekazarien eguna da San Isidro, nekazaritza mundua baserri eremutik atera eta herriko plazetan ospatzen den egun seinalatua. Urtero legez, nekazariek jai giroz bete zituzten atzo eskualdeotako herriko plaza eta tabernak. Ibarrangelun, Muruetan, Lumon, Ajangizen zein Mutrikuko Olatz auzoan ospatu zituzten sanisidroak.Nekazarien eguna festa giroan igarotzeaz gain, nekazaritzak egunerokoan duen garrantzia azpimarratzeko eguna ere izan da maiatzaren 15a Ibarrangelun; landareak lurretik ateratzeagaz batera, gazteak nekazaritzan murgiltzea helburu izan zuen egunak. Haziak lursailean ez ezik, gazteengan ere erein behar direla aldarrikatzeko eguna izan zen Busturialdeko herri horretan.Horrela, belaunaldi guztietako herritarrak elkartu ziren plazan. Ibarrangelu herri nekazaria dela aldarrikatu nahi izan zuten, eta horretarako, San Isidro santuaren bizitzari buruzko antzerki txikia egin zuten Ibarrangeluko Merkatua elkarteko kideek Haizeder Eskolako umeen eta herritarren aurrean; Isidro santuaren nekazal bizitza antzeztu zuten.Horren ostean, Haizeder eskolako umeek landara banaketa egin zuten baserritar arropak soinean jantzita; eskolako ortua hobetzeko asmoagaz, zenbait barazkiz osatutako landareen kit-a banatu zuten. Plazara joandako herritarrak landareekin bueltatu ziren etxera.Goizetik berotu zen herriko giroa Ibarrangelun, eta eguerdian, trikitilarien musikagaz jarraitu zuen festak.Tradizioak agindu modura, Lumon ere San Isidro eguna ospatzen zuten. Urtero legez, meza egin zuten, eta lumotarrek prozesioan atera zuten santuaren irudia plazara.Ajangizen eta Mutrikuko Olatz auzoan ere ospatu zituzten sanisidroak; meza eta bazkariagaz ospatu zuten eguna ajangiztarrek eta mutrikuarrek.Kirolagaz hitzorduaHerri txikietan festa handiak izaten dira, eta Ajangiz zein Mutrikun egin modura, meza egin zuten Muruetan, atzo.Urtero egin izan duten moduan, hamaiketakoa, herri bingoa eta bola txapelketa izan zituzten aukeran, baita eskola arteko sokatira txikia ere. Idi probek beraien lekua izan zuten, eta txokolate jana ere egon zen. Hala ere, aurten, atzo ez ezik, domekaz ere ospatu zituzten festak Muruetan.Danborrada txikia egin zuten herriko txikienek, eta aizkolari nagusi zein gazteek hartu zuten lekukoa. Kirola eginez jarraitu zuten ondoren herriko frontoian; izan ere, Murueta sokatira taldearen eta Gernika Rugby taldekoen arteko norgehiagokoa egin zuten bertan. Txokorrak batzen aritu ziren lehenengo, eta kirol ikustaldia egin zuten gero. Errugbilariak uztartzean eta etxekoak sokari tiraka aritu ziren frontoian, eta alderantziz egin zuten ostean; talde biek kirol modalitate biak probatuz.Bazkaltzeko unean 250 bat lagun batu ziren. Giorgio Rodri magoaren ikuskizuna izan zuten, baita Rock&Kids band in concert dantza eta musika ikuskizuna ere.Janariagaz, mezagaz, kirolagaz eta landareekin ospatu zituzten, beraz, sanisidroak eskualdeotako herrietan.
Nekazarien egunean, landareak plazara
null
San Isidro eguna ospatu dute Ibarrangelun, Muruetan, Lumon, Ajangizen eta Mutrikuko Olatzen. Landareak, kirol jarduerak eta herri bazkariak izan dira aukeran nekazarien egunean.Nekazarien eguna da San Isidro, nekazaritza mundua baserri eremutik atera eta herriko plazetan ospatzen den egun seinalatua. Urtero legez, nekazariek jai giroz bete zituzten atzo eskualdeotako herriko plaza eta tabernak. Ibarrangelun, Muruetan, Lumon, Ajangizen zein Mutrikuko Olatz auzoan ospatu zituzten sanisidroak.Nekazarien eguna festa giroan igarotzeaz gain, nekazaritzak egunerokoan duen garrantzia azpimarratzeko eguna ere izan da maiatzaren 15a Ibarrangelun; landareak lurretik ateratzeagaz batera, gazteak nekazaritzan murgiltzea helburu izan zuen egunak. Haziak lursailean ez ezik, gazteengan ere erein behar direla aldarrikatzeko eguna izan zen Busturialdeko herri horretan.Horrela, belaunaldi guztietako herritarrak elkartu ziren plazan. Ibarrangelu herri nekazaria dela aldarrikatu nahi izan zuten, eta horretarako, San Isidro santuaren bizitzari buruzko antzerki txikia egin zuten Ibarrangeluko Merkatua elkarteko kideek Haizeder Eskolako umeen eta herritarren aurrean; Isidro santuaren nekazal bizitza antzeztu zuten.Horren ostean, Haizeder eskolako umeek landara banaketa egin zuten baserritar arropak soinean jantzita; eskolako ortua hobetzeko asmoagaz, zenbait barazkiz osatutako landareen kit-a banatu zuten. Plazara joandako herritarrak landareekin bueltatu ziren etxera.Goizetik berotu zen herriko giroa Ibarrangelun, eta eguerdian, trikitilarien musikagaz jarraitu zuen festak.Tradizioak agindu modura, Lumon ere San Isidro eguna ospatzen zuten. Urtero legez, meza egin zuten, eta lumotarrek prozesioan atera zuten santuaren irudia plazara.Ajangizen eta Mutrikuko Olatz auzoan ere ospatu zituzten sanisidroak; meza eta bazkariagaz ospatu zuten eguna ajangiztarrek eta mutrikuarrek.Kirolagaz hitzorduaHerri txikietan festa handiak izaten dira, eta Ajangiz zein Mutrikun egin modura, meza egin zuten Muruetan, atzo.Urtero egin izan duten moduan, hamaiketakoa, herri bingoa eta bola txapelketa izan zituzten aukeran, baita eskola arteko sokatira txikia ere. Idi probek beraien lekua izan zuten, eta txokolate jana ere egon zen. Hala ere, aurten, atzo ez ezik, domekaz ere ospatu zituzten festak Muruetan.Danborrada txikia egin zuten herriko txikienek, eta aizkolari nagusi zein gazteek hartu zuten lekukoa. Kirola eginez jarraitu zuten ondoren herriko frontoian; izan ere, Murueta sokatira taldearen eta Gernika Rugby taldekoen arteko norgehiagokoa egin zuten bertan. Txokorrak batzen aritu ziren lehenengo, eta kirol ikustaldia egin zuten gero. Errugbilariak uztartzean eta etxekoak sokari tiraka aritu ziren frontoian, eta alderantziz egin zuten ostean; talde biek kirol modalitate biak probatuz.Bazkaltzeko unean 250 bat lagun batu ziren. Giorgio Rodri magoaren ikuskizuna izan zuten, baita Rock&Kids band in concert dantza eta musika ikuskizuna ere.Janariagaz, mezagaz, kirolagaz eta landareekin ospatu zituzten, beraz, sanisidroak eskualdeotako herrietan.
null
cc-by-nc-nd
lea-artibai-eta-mutrikuko-hitza
https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2018/05/16/nekazarien-egunean-landareak-plazara/
null
posts
eu
null
[ "Kultura" ]
null
146,173
null
2,018
5
16
0
0
0
Elixabete Garmendia: Argazkiak -03-26 Zuri-beltzezko argazki hauek ezinbestean dira zuri-beltzak. Urruti samarretik aterata dagoenean sei gizon dabiltza, bizkarra makurtuta, pikatxoiekin lurrari jo eta jo; Aritxulegiko tunela zabaltzen ari ziren. Beste argazki batean zazpi gizon eta txakurtxoa ageri dira, BatallónDisciplinario 38, Oficina, zehazten duen kartelaren inguruan. Hirugarrenean hirurogeitik gora gizon, ilaratan jarrita argazkia ateratzeko. Han dago txakurra ere; aldamenean turuta bat daukan gizonezkoa: goizeko dianarako agian? Guztien artean beste gizon bat nabarmentzen da, bestelako uniformea baitu soinean, gorra-platoa eta bularra zeharkatzen dion uhala: gatibuen zaindarietako bat da. Basarriren bertsoek jartzen diete hitza argazkiei; entresaka eginda, kontatzen du Inazio Eizmendik: “Aiako Arritan gaude… lanean gogoz aritzen gera soldatarik jaso gabe, berreun nagusi badaude…” Hogeita hamasei milatik gora preso behartu omen zituzten frankistek Euskal Herrian gatibu lanak egitera; horiei Espainian zehar aritu ziren euskal herritarrak gehitu behar. Garaia da, bai, laster Oiartzun aldean egingo duten bezala, haien izerdiz eta odolez blaitutako errepide eta eraikinak identifikatzeko.
Elixabete Garmendia: Argazkiak -03-26
null
Zuri-beltzezko argazki hauek ezinbestean dira zuri-beltzak. Urruti samarretik aterata dagoenean sei gizon dabiltza, bizkarra makurtuta, pikatxoiekin lurrari jo eta jo; Aritxulegiko tunela zabaltzen ari ziren. Beste argazki batean zazpi gizon eta txakurtxoa ageri dira, BatallónDisciplinario 38, Oficina, zehazten duen kartelaren inguruan. Hirugarrenean hirurogeitik gora gizon, ilaratan jarrita argazkia ateratzeko. Han dago txakurra ere; aldamenean turuta bat daukan gizonezkoa: goizeko dianarako agian? Guztien artean beste gizon bat nabarmentzen da, bestelako uniformea baitu soinean, gorra-platoa eta bularra zeharkatzen dion uhala: gatibuen zaindarietako bat da. Basarriren bertsoek jartzen diete hitza argazkiei; entresaka eginda, kontatzen du Inazio Eizmendik: “Aiako Arritan gaude… lanean gogoz aritzen gera soldatarik jaso gabe, berreun nagusi badaude…” Hogeita hamasei milatik gora preso behartu omen zituzten frankistek Euskal Herrian gatibu lanak egitera; horiei Espainian zehar aritu ziren euskal herritarrak gehitu behar. Garaia da, bai, laster Oiartzun aldean egingo duten bezala, haien izerdiz eta odolez blaitutako errepide eta eraikinak identifikatzeko.
null
cc-by-sa 3.0
euskalerriairratia
https://euskalerriairratia.eus/irunerria/1425578041309-elixabete-garmendia-argazkiak-03-26
Euskalerria Irratia
null
eu
null
null
null
null
null
2,013
5
9
11
32
null
Iparragirreren egoera salatzeko atxikimenduak jasoko dituzte haren senideek, gaur eta bihar Ibon Iparragirren egoera herritarrekin partekatu eta atxikimenduak batzeko, bihar (apirilak 2, eguaztena), 19:00retatik aurrera Kofradia Zaharrean egongo dira haren senideak. “Ahal duzuenean bertaratzeko gonbita luzatzen dizuegu” adierazi dute senideek. Ondoko gutuna helarazi dute Iparra galdu baik plataformako kideek: “Basauriko kartzelako Tratamendu Juntak 100.2 artikulua aplikatu zion Iboni, bere osasun egoera larriaren ondorioz. Ibonek HIESa dauka, eta bere burmuineko ezkerreko lobuloan daukan orban baten ondorioz, ikusmenaren galera larria pairatzen du, beste zenbait disfuntzio kognitiboren artean. Etxe kartzelan egon den bi urte eta lau hilabeteetan bi epilepsia atake izan ditu, memoriaren, denboraren eta ubikazioaren galmenekin. Basurtoko Ospitaleko txosten medikuak egiaztatzen duenez, bere gaixotasuna C estadioan dago, hau da, sendaezina eta itzulezina da. Honez gain, etxe-kartzelan egon den bitartean Ibonek ezarri zizkioten baldintza guztiak bete dituela aipatu behar da. Entzutegi Nazionalak emandako “bilatze eta atxilotze” aginduak, eskuduntzen inbasio argia suposatzen du, ez baitagokio berari presoaren erregimenaren aldaketa erabakitzea, kartzela bakoitzeko Tratamendu Juntari baizik. Zentzu horretan, Ibonek preso bezala daukan eskubideen urraketa larria burutu da, eta urraketa honek gainera, bere bizitza jartzen du arriskuan. Azken bisitetan bere senideek nabaritu zutenez, ganoraz ez ikusteaz gain, oso urduri dago, presio psikologiko handia jasaten ari da eta disfuntzio kognitiboak jasaten hasi da. Martxoaren 24an etxera deitu eta oso txarto aurkitzen zela adieraziz, lehenbailehen norbait bidaltzea eskatu zuen. Abokatua joan zitzaion, eta bi orduko elkarrizketaren ostean, oso bakarrik eta desorientatuta sentitzen dela egiaztatu ahal izan zuen. Plataformatik gure kezka larria plazaratu nahi dugu, eta Ibonen aldeko sentsibilizazio, elkartasun eta mobilizazio kanpainan parte hartzea eskatzen dizugu, norbanako legez edo talde/elkarte/erakunde legez bideratuko diren ekimenak bultzatuz”.
Iparragirreren egoera salatzeko atxikimenduak jasoko dituzte haren senideek, gaur eta bihar
null
Ibon Iparragirren egoera herritarrekin partekatu eta atxikimenduak batzeko, bihar (apirilak 2, eguaztena), 19:00retatik aurrera Kofradia Zaharrean egongo dira haren senideak. “Ahal duzuenean bertaratzeko gonbita luzatzen dizuegu” adierazi dute senideek. Ondoko gutuna helarazi dute Iparra galdu baik plataformako kideek: “Basauriko kartzelako Tratamendu Juntak 100.2 artikulua aplikatu zion Iboni, bere osasun egoera larriaren ondorioz. Ibonek HIESa dauka, eta bere burmuineko ezkerreko lobuloan daukan orban baten ondorioz, ikusmenaren galera larria pairatzen du, beste zenbait disfuntzio kognitiboren artean. Etxe kartzelan egon den bi urte eta lau hilabeteetan bi epilepsia atake izan ditu, memoriaren, denboraren eta ubikazioaren galmenekin. Basurtoko Ospitaleko txosten medikuak egiaztatzen duenez, bere gaixotasuna C estadioan dago, hau da, sendaezina eta itzulezina da. Honez gain, etxe-kartzelan egon den bitartean Ibonek ezarri zizkioten baldintza guztiak bete dituela aipatu behar da. Entzutegi Nazionalak emandako “bilatze eta atxilotze” aginduak, eskuduntzen inbasio argia suposatzen du, ez baitagokio berari presoaren erregimenaren aldaketa erabakitzea, kartzela bakoitzeko Tratamendu Juntari baizik. Zentzu horretan, Ibonek preso bezala daukan eskubideen urraketa larria burutu da, eta urraketa honek gainera, bere bizitza jartzen du arriskuan. Azken bisitetan bere senideek nabaritu zutenez, ganoraz ez ikusteaz gain, oso urduri dago, presio psikologiko handia jasaten ari da eta disfuntzio kognitiboak jasaten hasi da. Martxoaren 24an etxera deitu eta oso txarto aurkitzen zela adieraziz, lehenbailehen norbait bidaltzea eskatu zuen. Abokatua joan zitzaion, eta bi orduko elkarrizketaren ostean, oso bakarrik eta desorientatuta sentitzen dela egiaztatu ahal izan zuen. Plataformatik gure kezka larria plazaratu nahi dugu, eta Ibonen aldeko sentsibilizazio, elkartasun eta mobilizazio kanpainan parte hartzea eskatzen dizugu, norbanako legez edo talde/elkarte/erakunde legez bideratuko diren ekimenak bultzatuz”.
null
cc-by-nc-nd
lea-artibai-eta-mutrikuko-hitza
https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2014/04/01/iparragirreren-egoera-salatzeko-atxikimenduak-jasoko-dituzte-haren-senideek-gaur-eta-bihar/
null
posts
eu
null
[ "Politika" ]
null
31,037
null
2,014
4
1
17
18
9
Asteburuko Kromikia
Asteburuko Kromikia
null
null
null
cc-by-sa
kronika
https://kronika.eus/komunitatea/idoia-mauleon/1584131093536-asteburuko-kromikia
Idoia Mauleon
null
eu
Kromikiak
null
[ "Gizartea" ]
null
null
2,020
3
14
0
0
null
Antzuolako futbol taldeen festan, neskak protagonista Gaur, zapatua, ospatu dute Antzuola Kirol Elkartearen Eguna. Azken denboraldian bost talde izan ditu AKEk eta kadete mailako nesken taldean –klubeko nesken talde bakarra– bi sari banatu dituzte arduradunek. Gainerako lau taldeetan jokalari bakarra izan da saritua. 120 lagun elkartu dira bazkarian, Udaleko ordezkariak barne. Honako hauek izan dira 2016ko AKE Egunean saaria jaso dutenak: Batzordekideak: Paco Cabrera eta Tomas Agirre Talde nagusia: Mikel Jauregi Gazte maila: Unai Kortabarria Kadete mailako neskak: Uxue Iparragirre eta Nagore Otadui Kadete mailako mutilak: Jon Baleztena Infantil maila: Julen Mondragon
Antzuolako futbol taldeen festan, neskak protagonista
Gaur, zapatua, ospatu dute Antzuola Kirol Elkartearen Eguna. Azken denboraldian bost talde izan ditu AKEk eta kadete mailako nesken taldean –klubeko nesken talde bakarra– bi sari banatu dituzte arduradunek. Gainerako lau taldeetan jokalari bakarra izan da saritua. 120 lagun elkartu dira bazkarian, Udaleko ordezkariak barne.
Honako hauek izan dira 2016ko AKE Egunean saaria jaso dutenak: Batzordekideak: Paco Cabrera eta Tomas Agirre Talde nagusia: Mikel Jauregi Gazte maila: Unai Kortabarria Kadete mailako neskak: Uxue Iparragirre eta Nagore Otadui Kadete mailako mutilak: Jon Baleztena Infantil maila: Julen Mondragon
null
cc-by-sa 3.0
goiena
https://goiena.eus/debagoiena/1465668119375-antzuolako-futbol-taldeen-festan-neskak-protagonista
Jokin Bereziartua Lizarazu
null
eu
null
null
null
null
null
2,016
6
11
20
1
null
Tokia du Espainiako selekzioan Apirilaren 1etik 10era Espainiko selekzioarekin arituko da Nahikari Garcia urnietarra. Prestaketa saioez gain, bi partida jokatuko dituzte. Apirilaren 5ean Espainia-Brasil Don Benito herrian, eta apirilaren 9an Inglaterra-Espainia Swindon herrian. Real Sociedad taldeko aurrelariak gertu du, beraz, aurtengo Mundu txapelketan jokatzeko aukera.
Tokia du Espainiako selekzioan
Apirilaren 1etik 10era Espainiko selekzioarekin arituko da Nahikari Garcia urnietarra. Prestaketa saioez gain, bi partida jokatuko dituzte.
Apirilaren 5ean Espainia-Brasil Don Benito herrian, eta apirilaren 9an Inglaterra-Espainia Swindon herrian. Real Sociedad taldeko aurrelariak gertu du, beraz, aurtengo Mundu txapelketan jokatzeko aukera.
null
cc-by-sa 3.0
aiurri
https://aiurri.eus/urnieta/1553776574470-tokia-du-espainiako-selekzioan
Jon Ander Ubeda
null
eu
null
null
[ "Kirola", "Urnieta" ]
null
null
2,019
3
28
13
33
null
Karguekin aske utzi dute Basauriko entrenatzailea, sexu abusuengatik atxilotu ondoren Pepe Godoy basauriarrak lehen salaketa publiko egin zuenetik, guztira zazpi izan dira gizon beraren aurka herrian jarritako denuntziak. Lehenengo seiak preskribatuta zeuden, baina azken honek ez du preskribatu eta ondorioz, Ertzaintzak atxilotu egin du 60 urteko basauriarra. Segurtasun sailak jakinarazi duenez, preskribatu gabeko adin txikiko bati egindako ustezko sexu abusuengatik atxilotu zuten atzo gizona. Gaua komisaldegian pasa ondoren, aske utzi dute gaur, karguekin. ‘Ez naiz isilduko’ herri plataformak eta bestelako elkarteek hainbat ekintza egin dituzte azkenaldian balizko biktimei babesa adierazi eta hauek salaketa jartzera animatzeko. Ekintzen artean dago ‘Ez naiz isilduko’ herri plataformak Basaurin deitutako manifestazioa, bertan, 5.000 lagun inguru elkartu ziren sexu abusuak salatzeko. Plataforma honek bere helburuetako bat lortu du momentuz: preskribatu gabeko salaketa bat agertzea, prozesu judizialak bere bidea egin dezan.
Karguekin aske utzi dute Basauriko entrenatzailea, sexu abusuengatik atxilotu ondoren
null
Pepe Godoy basauriarrak lehen salaketa publiko egin zuenetik, guztira zazpi izan dira gizon beraren aurka herrian jarritako denuntziak. Lehenengo seiak preskribatuta zeuden, baina azken honek ez du preskribatu eta ondorioz, Ertzaintzak atxilotu egin du 60 urteko basauriarra. Segurtasun sailak jakinarazi duenez, preskribatu gabeko adin txikiko bati egindako ustezko sexu abusuengatik atxilotu zuten atzo gizona. Gaua komisaldegian pasa ondoren, aske utzi dute gaur, karguekin. ‘Ez naiz isilduko’ herri plataformak eta bestelako elkarteek hainbat ekintza egin dituzte azkenaldian balizko biktimei babesa adierazi eta hauek salaketa jartzera animatzeko. Ekintzen artean dago ‘Ez naiz isilduko’ herri plataformak Basaurin deitutako manifestazioa, bertan, 5.000 lagun inguru elkartu ziren sexu abusuak salatzeko. Plataforma honek bere helburuetako bat lortu du momentuz: preskribatu gabeko salaketa bat agertzea, prozesu judizialak bere bidea egin dezan.
null
cc-by-sa 3.0
geuria
https://www.geuria.eus/herriak/basauri/karguekin-aske-utzi-dute-basauriko-entrenatzailea-sexu-abusuen-inguruko-salaketa-batengatik-atxilotua-izan-ondoren/
null
posts
eu
null
[ "→Basauri" ]
[ "Atxiloketa", "Portada", "Sexu abusuak" ]
27,588
null
2,019
3
13
21
20
7
Asteburuan Tolosaldean zer? Agenda guztia egunez egun Ekitaldi ugari daude asteburuan eskualdeko ia herri gehienetan, Abaltzisketatik hasi eta Zizurkilera. Agenda guztia klik batean.
Asteburuan Tolosaldean zer? Agenda guztia egunez egun
Ekitaldi ugari daude asteburuan eskualdeko ia herri gehienetan, Abaltzisketatik hasi eta Zizurkilera.
Agenda guztia klik batean.
null
cc-by-sa 3.0
ataria
https://ataria.eus/tolosaldea/1554385114484-asteburuan-tolosaldean-zer-agenda-guztia-egunez-egun
Tolosaldeko Ataria
null
eu
null
null
[ "Gizartea" ]
null
null
2,019
4
5
5
58
null
Domentx Uzin, musika ogibide eta pasio Domentx Uzin (Soraluze, 1976) oso ezaguna da udalerrian. Bertako musika eskolan irakasle izateaz aparte, urte luzeak daramatza musika kalean partekatzen, modu askotan: musika eskolakoekin, txarangarekin, txistulari taldearekin, gaiteroekin, lagun giroan… Musika non, Domentx han esaera balekoa litzateke kasu honetan. Lanbidez, musika irakaslea da; Soraluzeko Musika Eskolan txistua, gaita eta saxofoia erakusten ditu, eta hainbat ikasle talderen ardura ere badu. Arrasate Musikalen gaita erakusten eta hezkuntza bereziko ikasleekin musika lantzen dihardu. Bizibidez musikaria da, ezin dio barruan eutsi musikari. Adibide modura, elkarrizketa honek iraun duen ordubete inguruan ere, buruan duen erritmoren bat “jotzen” ibili da eskuarekin mahaiaren gainean. Musikari oparoa “Ofizialki” bibolina ikasi zuen, Bergaran. “Lehen bibolina nahiko zentrala zen niretzat. Gero, Juan Luis Ugaldek konbentzitu ninduen helikoia ikasteko, Soraluzeko Musika Eskolan txaranga sortzeko beharra zegoelako, eta lau urtez ibili nintzen hura ikasten. Egia esan, eman du berea, ze orain lagata daukat baina Karidadeko Bentarekin hara eta hona ibili nintzen urte batzuetan; orain dela hiru urtera arte, Gasteizko txaranga batean tope, Bergaran Erramu Zapatuan ere bai, eta oraindik herriko txarangarekin ere bai jaietan”. Beste hainbat tresna ere jotzen ditu. “Bizi guztian jo izan dudan beste instrumentua eta gertuago sentitzen dudana gitarra da. Nerabezaroa baino lehenago kantuak ikasten hasten zarenean, eta lagunartean, gehien lagundu didana da. Esango nuke, azkenaldian, txistua eta gaita direla gehien jotzen ditudanak. Gainontzean, pianoan ere kuriositatez jotzen ditut noizean behin kantu batzuk, saxofoia ere bai, eta orain biola ikasten dihardut Arrasate Musikalen, zarzueletan jotzeko. Pentsatzen jarrita, akaso, nire lehen instrumentu ofiziala danborra litzateke, ume nintzela txistulariekin jotzen nuen eta”. Askoren errezeloa da Domentx gai dela musika tresna guztiak jotzeko. “Askotan esaten didate hori. Bai zera!” dio berak. Hala ere, zortzi instrumenturen jakintza baduela agerikoa izanda, zera dio apal-apal: “Azkenean instrumentu baterako ikasten duzunak beste askotarako ere balio du.” Musika-egile Apaltasun hori benetan nabarmena da Domentx Uzinengan. Horren adibide da, norberak ekarri behar diola gogora musikari ez ezik, musika-egile ere badela. “Txisturako kalejira bat egin nuen: Atxolin. Eta orain nabil Ezozi fandango-arin-arin-kalejira egiten. Goienarako Kantari kantua egin nuen. Kukumixorendako kantua eta Topa Egunerakoa ere egin nituen, Ariannerekin (Unamuno) batera”, azaldu du. Sortzaile baino, moldatzailea gehiago dela dio. “Partitura asko egokitu izan ditut. Musika eskolarako, jaietako jaialdirako instrumentu bakoitzarentzat, fado talderako, txarangarako…”. Taldean nahiago Bakarrik baino, taldean aritzen da gehiago. Soraluzeko txistulariak, Soraluzeko gaiteroak, Galtzagorri txaranga eta Ventos de Saudade fado taldeko kide da. Duela urte batzuk, Karidadeko Benta talde ezagunean ere aritu zen. “Herrian gauza desberdin asko egin izan ditut: abesbatzarekin kolaborazioak; Andoni Callesekin eta Jon Basaurirekin urte askoan aratusteetan zerbait egin izan dugu, Trio Plaentxi esaten diogu gure buruari (barre); Unai Larreategi Mendotzekin trikitiarekin eta bonbardinoarekin, batez ere, San Roke txikitan; aurretik RKzulo jaialdian eta Galipoteko jaietan ibili nintzen… Eta noizean behin, freelance moduan, Aitor Biainen proiektu batzuetan jo izan dut bibolina, Ganbara Abesbatzan edo Bergarako Orfeoiko proiektuetan. Polita izaten da, ze bailara mailan berak elkartzen ditu musikariak eta kontzertu bereziak antolatzen ditu: Bach eta Vivaldiren obrekin, Mozarten Requiema…”. Antzerkiarekin keinuka ere aritu izan da Soraluzeko musikaria: “pare bat obratan aritu naiz: Sialuk hartz txikiaren bidaia da bat eta bestea da On, Off”. Bertso jaialdiren batean ere parte hartu izan du, musikaz girotzen. Herriko jaietako jaialdian, berriz, urteak daramatza, behin mariatxi talde bat etorri ezinda geratu zenetik. Bide batez, erreportajetxo hau aprobetxatu nahi du Uzinek honako mezua helarazteko: “Jaialdian parte hartzea nahi duten musikari eta musikazale guztiak gonbidatuta zaudete, zabalik daude jaialdirako ateak. Etorri eta jarri harremanetan gurekin, gustura hartuko zaituztegu eta.” Etorkizuna, gaitarekin Aurrera begira bere burua zertan ikusten duen galdetuta, ostera, laster erantzun du Uzinek: “Orain oso ilusionatuta nago gaitarekin. Deitu izan didate noizean behin Arrasateko gaiteroek danborra jotzeko edo San Juanetan kalejira egiteko erraldoiekin eta da gauza bat benetan asko gustatzen zaidana. Eta pasatu zaigu burutik Plazentzian ere antzekorik egitea. Erraldoiak-eta asko gustatzen zaizkit eta ume piloa inguruan ibiltzea ere bai. Berehala kalea bete egiten zaizu… Gainontzean, beti daukat zerbait sortzearen erronka hori.” Musikaren aberastasuna eta haren ekarpena azpimarratuta bukatu dugu elkarrizketa: “Beti esan izan da musika ikasteak eta musika bizitzeak gure buruan, gorputzean eta bihotzean sortzen duena ona dela, baina ez dakigu bene-benetan zein punturaino den aberasgarria eta pertsonaren osagarria”.
Domentx Uzin, musika ogibide eta pasio
Domentx Uzin (Soraluze, 1976) oso ezaguna da udalerrian. Bertako musika eskolan irakasle izateaz aparte, urte luzeak daramatza musika kalean partekatzen, modu askotan: musika eskolakoekin, txarangarekin, txistulari taldearekin, gaiteroekin, lagun giroan… Musika non, Domentx han esaera balekoa litzateke kasu honetan.
Lanbidez, musika irakaslea da; Soraluzeko Musika Eskolan txistua, gaita eta saxofoia erakusten ditu, eta hainbat ikasle talderen ardura ere badu. Arrasate Musikalen gaita erakusten eta hezkuntza bereziko ikasleekin musika lantzen dihardu. Bizibidez musikaria da, ezin dio barruan eutsi musikari. Adibide modura, elkarrizketa honek iraun duen ordubete inguruan ere, buruan duen erritmoren bat “jotzen” ibili da eskuarekin mahaiaren gainean. Musikari oparoa “Ofizialki” bibolina ikasi zuen, Bergaran. “Lehen bibolina nahiko zentrala zen niretzat. Gero, Juan Luis Ugaldek konbentzitu ninduen helikoia ikasteko, Soraluzeko Musika Eskolan txaranga sortzeko beharra zegoelako, eta lau urtez ibili nintzen hura ikasten. Egia esan, eman du berea, ze orain lagata daukat baina Karidadeko Bentarekin hara eta hona ibili nintzen urte batzuetan; orain dela hiru urtera arte, Gasteizko txaranga batean tope, Bergaran Erramu Zapatuan ere bai, eta oraindik herriko txarangarekin ere bai jaietan”. Beste hainbat tresna ere jotzen ditu. “Bizi guztian jo izan dudan beste instrumentua eta gertuago sentitzen dudana gitarra da. Nerabezaroa baino lehenago kantuak ikasten hasten zarenean, eta lagunartean, gehien lagundu didana da. Esango nuke, azkenaldian, txistua eta gaita direla gehien jotzen ditudanak. Gainontzean, pianoan ere kuriositatez jotzen ditut noizean behin kantu batzuk, saxofoia ere bai, eta orain biola ikasten dihardut Arrasate Musikalen, zarzueletan jotzeko. Pentsatzen jarrita, akaso, nire lehen instrumentu ofiziala danborra litzateke, ume nintzela txistulariekin jotzen nuen eta”. Askoren errezeloa da Domentx gai dela musika tresna guztiak jotzeko. “Askotan esaten didate hori. Bai zera!” dio berak. Hala ere, zortzi instrumenturen jakintza baduela agerikoa izanda, zera dio apal-apal: “Azkenean instrumentu baterako ikasten duzunak beste askotarako ere balio du.” Musika-egile Apaltasun hori benetan nabarmena da Domentx Uzinengan. Horren adibide da, norberak ekarri behar diola gogora musikari ez ezik, musika-egile ere badela. “Txisturako kalejira bat egin nuen: Atxolin. Eta orain nabil Ezozi fandango-arin-arin-kalejira egiten. Goienarako Kantari kantua egin nuen. Kukumixorendako kantua eta Topa Egunerakoa ere egin nituen, Ariannerekin (Unamuno) batera”, azaldu du. Sortzaile baino, moldatzailea gehiago dela dio. “Partitura asko egokitu izan ditut. Musika eskolarako, jaietako jaialdirako instrumentu bakoitzarentzat, fado talderako, txarangarako…”. Taldean nahiago Bakarrik baino, taldean aritzen da gehiago. Soraluzeko txistulariak, Soraluzeko gaiteroak, Galtzagorri txaranga eta Ventos de Saudade fado taldeko kide da. Duela urte batzuk, Karidadeko Benta talde ezagunean ere aritu zen. “Herrian gauza desberdin asko egin izan ditut: abesbatzarekin kolaborazioak; Andoni Callesekin eta Jon Basaurirekin urte askoan aratusteetan zerbait egin izan dugu, Trio Plaentxi esaten diogu gure buruari (barre); Unai Larreategi Mendotzekin trikitiarekin eta bonbardinoarekin, batez ere, San Roke txikitan; aurretik RKzulo jaialdian eta Galipoteko jaietan ibili nintzen… Eta noizean behin, freelance moduan, Aitor Biainen proiektu batzuetan jo izan dut bibolina, Ganbara Abesbatzan edo Bergarako Orfeoiko proiektuetan. Polita izaten da, ze bailara mailan berak elkartzen ditu musikariak eta kontzertu bereziak antolatzen ditu: Bach eta Vivaldiren obrekin, Mozarten Requiema…”. Antzerkiarekin keinuka ere aritu izan da Soraluzeko musikaria: “pare bat obratan aritu naiz: Sialuk hartz txikiaren bidaia da bat eta bestea da On, Off”. Bertso jaialdiren batean ere parte hartu izan du, musikaz girotzen. Herriko jaietako jaialdian, berriz, urteak daramatza, behin mariatxi talde bat etorri ezinda geratu zenetik. Bide batez, erreportajetxo hau aprobetxatu nahi du Uzinek honako mezua helarazteko: “Jaialdian parte hartzea nahi duten musikari eta musikazale guztiak gonbidatuta zaudete, zabalik daude jaialdirako ateak. Etorri eta jarri harremanetan gurekin, gustura hartuko zaituztegu eta.” Etorkizuna, gaitarekin Aurrera begira bere burua zertan ikusten duen galdetuta, ostera, laster erantzun du Uzinek: “Orain oso ilusionatuta nago gaitarekin. Deitu izan didate noizean behin Arrasateko gaiteroek danborra jotzeko edo San Juanetan kalejira egiteko erraldoiekin eta da gauza bat benetan asko gustatzen zaidana. Eta pasatu zaigu burutik Plazentzian ere antzekorik egitea. Erraldoiak-eta asko gustatzen zaizkit eta ume piloa inguruan ibiltzea ere bai. Berehala kalea bete egiten zaizu… Gainontzean, beti daukat zerbait sortzearen erronka hori.” Musikaren aberastasuna eta haren ekarpena azpimarratuta bukatu dugu elkarrizketa: “Beti esan izan da musika ikasteak eta musika bizitzeak gure buruan, gorputzean eta bihotzean sortzen duena ona dela, baina ez dakigu bene-benetan zein punturaino den aberasgarria eta pertsonaren osagarria”.
null
cc-by-sa 3.0
plaentxia
https://plaentxia.eus/soraluze/1522233219120-domentx-uzinmusika-ogibide-eta-pasio
Ubane Madera
null
eu
null
null
[ "Kultura" ]
null
null
2,018
3
28
15
9
null
Conger marginatus Conger marginatus "Conger" generoko animalia da. Arrainen barruko Congridae familian sailkatzen da.
Conger marginatus
null
Conger marginatus "Conger" generoko animalia da. Arrainen barruko Congridae familian sailkatzen da.
null
cc-by-sa 3.0
wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki?curid=523949
null
null
eu
null
null
null
523,949
448
null
null
null
null
null
null
Espainiako Gobernuak ordainduko ditu Sopelako haur eskola eta Urko kiroldegiko lanak Espainiako Gobernuari eskatutako dirua, haur eskolako lanetan eta Urko kirol gunean inbertituko du Sopelako Udalak. Erabakia atzo, urtarrilak 20, egindako osoko bilkuran hartu zuten, Berdeek izan ezik -abstenitu ziren-, udal talde politiko guztiek aldeko botoa eman ostean. Jose Luis Rodriguez Zapateroren exekutiboak onartutako tokiko erakundeei laguntzeko funtsetik, 2.145.000 euro egokitu zaizkio Sopelari. Diru laguntza hiru egitasmo burutzeko erabiliko da. Haur eskolaren lanek hartuko dute inbertsioaren zati bat. Hori Zaldu sektorean egongo da eta 0 eta 2 urte bitarteko 32 haurrentzat izango du tokia. Urko kirol guneko harrera zentroak hartuko du diru laguntzaren beste zati bat. Azkenik, kirol gune bereko futboleko aldagelak berritzeko eta handitzeko erabiliko da azken zatia. Argazkian, azaroan egindako ez ohiko osoko bilkura Sopelan. Imanol Garai alkateak, hiru egitasmoen garrantzia azpimarratu du. “Erabakia hartu aurretik herriak dituen beharrak zeintzuk diren hausnartu genituen. Sopela gazte jendez betetako herria da eta, hain zuzen, hiru proiektuak haiei zuzenduak dira”, aipatu duenez.
Espainiako Gobernuak ordainduko ditu Sopelako haur eskola eta Urko kiroldegiko lanak
Espainiako Gobernuari eskatutako dirua, haur eskolako lanetan eta Urko kirol gunean inbertituko du Sopelako Udalak. Erabakia atzo, urtarrilak 20, egindako osoko bilkuran hartu zuten, Berdeek izan ezik -abstenitu ziren-, udal talde politiko guztiek aldeko botoa eman ostean. Jose Luis Rodriguez Zapateroren exekutiboak onartutako tokiko erakundeei laguntzeko funtsetik, 2.145.000 euro egokitu zaizkio Sopelari. Diru laguntza hiru egitasmo burutzeko erabiliko da. Haur eskolaren lanek hartuko dute inbertsioaren zati bat. Hori Zaldu sektorean egongo da eta 0 eta 2 urte bitarteko 32 haurrentzat izango du tokia. Urko kirol guneko harrera zentroak hartuko du diru laguntzaren beste zati bat. Azkenik, kirol gune bereko futboleko aldagelak berritzeko eta handitzeko erabiliko da azken zatia. Argazkian, azaroan egindako ez ohiko osoko bilkura Sopelan.
Imanol Garai alkateak, hiru egitasmoen garrantzia azpimarratu du. “Erabakia hartu aurretik herriak dituen beharrak zeintzuk diren hausnartu genituen. Sopela gazte jendez betetako herria da eta, hain zuzen, hiru proiektuak haiei zuzenduak dira”, aipatu duenez.
null
cc-by-sa
hiruka
https://hiruka.eus/komunitatea/Ukberri/1421259430194-espainiako-gobernuak-ordainduko-ditu-sopelako-haur-eskola-eta-urko-kiroldegiko-lanak
Ukberri
null
eu
null
null
[ "Jendartea", "Sopela" ]
null
null
2,009
1
21
16
43
null
"Batzutan turkiar azentua kentzea kostatzen zait" Interneten Turkiako prentsaurrekoak ikusten hango azentua landu zuen castingerako, eta Goenkalen orain Said ikasle turkiarra da Eneko Sagardoy. Goizeko zortziretarako platoan egon behar duenean Donostian egiten du lo. Unibertsitatean hasi berri, denerako astia hartzen duela dio. Gustura dabil, lan taldeko giro ederrean, eta telebistaren magia deskubritzen. Antzerkiko magiaz Karrika taldean maitemindu zen. Goenkale jarraitu izan duzu? Zelan ez ba! Nire etxean erlijio bat izan da. Nire adina dauka, 94an hasi zen, ni ere 94koa naiz eta, kontziente naizenetik, beti ikusi dugu etxean, batzuetan gehiago beste batzuetan gutxiago... Engantxatu eta desengantxatzeko denbora ematen du, hainbeste urtetan zehar... Baina bai, jarraitu egin izan dugu, eta nire ama eta amama baldintza bako zaleak dira. Ez duzu orduan istorioan kokatzen ibili behar izan... Guztiz kontrakoa. Desilusioa eta dena hartu dut zenbat horma falta diren eta platoak ze txikiak diren ikusita... Said deitzen da zure pertsonaia. Zelakoa da? Gustoko duzu? Ikasle turkiar bat da eta aurten amaituko ditu zuzenbide ikasketak. Oso borrokalaria da, oso idealista; ez da hitzetan gelditzen, beti doa gauzen muturreraino, askotan ondorioetan asko pentsatu barik. Hori bada berekin komunean daukadan zerbait. Erabakiak hartzerakoan, nik proposamen bati beroan “bai” esaten diot. Saidek “bai” esan, eta egin egiten du. Nik “bai” esan, 36.000 buelta eman, eta gero hasten naiz egiten. Baina egiten dugunarekiko pasioa bai, biok daukagu. Gero, pertsona zabala da, baina hurbileko erlazioetan kostatu egiten zaio pausotxoa ematea. Agian Turkiatik datorrelako izango da. Hori ere landu behar izango zenuen. Azentua, zelan landu duzu? Nik izatez castinga beste papel batentzako egin nuen, Aimarrentzako, eta gero perfila ikusi eta deitu ninduten turkiarraren papela egiteko. Castingaren aurreko gauean, gidoia ikasten nenbilela, konturatu nintzen: azentua! Interneten topatzen hasi, eta youtuben Turkiako prentsaurrekoak bilatu, eta z=s, s=z... horrela azentua egin eta ez didate ezer aldatu. Kostatzen zaizu azentua jartzea? Hasieran asko, eta tira, gero kostatzen zait kentzea ere bai, e? Zaila da sekuentzia luzeetan mantentzea. Noiz edo noiz ebakitzen dute; “Eneko, azentua!”. Baina tira, beste toke teatral bat da pertsonaiarena, eta asko gustatzen zait. Kalean igarri duzu famarik? Bai. Sanfaustoetan, Panda hartzaz jantzi nintzen bigarren asteburuan, eta goizaldeko zazpiretan jendea ni seinalatzen hasi zen: “Goenkaaale!”. Txosnan turnoa egin nuenean ere jendea igarri nuen begira eta komentatzen. Hasieran ilusioa egiten zidan, baina orain... Anaia bikia daukazu. Hark ere igartzen du fama? Bai, banatu egiten ditugu! Esaten diot: zuk erantzun erdiak, eta nik beste erdiak. Berari ere eskatu nion baimena castingera joateko. Ez da munduko telenobela ezagunena ere, baina... Baietz esan zuen, ondorio guztiekin. Esan dit aprobetxatu egingo dela; tragoren bat hartu ahal badu gonbidatuta... Karrikan zabiltza azken urteotan. 2009 amaieran edo hasi nintzen, lehenengo atzerritarrekin egin genuen kultur arteko proiektu batean, eta gero Oinez dabilen jende eskasa lanean. Orain Lurra Astinduz obrarekin gabiltza, bonbardaketari buruzkoa. Noiztik antzerkizale? Txikitatik. Egongelan beti egiten nituen antzerkitxoak, amamarenean ere bai. Asko gustatzen zitzaidan idatzi eta antzeztea. Amorrua ematen dit orain telebistan agertzen naizelako jendeak esatea: “Orain aktore zara, e?”. Ni aktore izan naiz Karrikagaz eszenatokira edo Durangoko plazara joan naizenean. Karrikari asko zor diot. Nahiago dut arinago beste pilo bat gauza uztea Karrika uztea baino. Behar dut Karrika. Sormen adierazpenerako askatasun uharte bat da. Hor alde handia dago, telebista askoz ere kontrolatuagoa da. Unibertsitatean ere hasi zara. Denetarako astia edukitzen duzu? Mondragon Unibertsitatean Ikusentzunezko Komunikazioa egiten hasi naiz, eta bai, denbora bai. Filosofia da gauza gehiago badauzkazu, daukazun tarte libre hori gehiago aprobetxatuko duzula. Koordinatzaileagaz berba egin eta gauzak erraztuko zizkidatela esan zidan. Klaseak eta grabazioak goizez dauzkat eta astean egun bat, bi edo hiru galtzen ditut. Gogorra da, baina argi daukat ikasketa batzuk atera gura ditudala. Ikusentzunezko alorrean, zine munduak mugitzen zaitu? Gidoigintzara edo zuzendaritzara bideratu nahiko nuke. Gero edozer gauza gertatuko da, baina sormenagaz lotutako zeozer egin gurako nuke, gidoigintza, zinean, telebistan, edo erredakzio baten...
"Batzutan turkiar azentua kentzea kostatzen zait"
null
Interneten Turkiako prentsaurrekoak ikusten hango azentua landu zuen castingerako, eta Goenkalen orain Said ikasle turkiarra da Eneko Sagardoy. Goizeko zortziretarako platoan egon behar duenean Donostian egiten du lo. Unibertsitatean hasi berri, denerako astia hartzen duela dio. Gustura dabil, lan taldeko giro ederrean, eta telebistaren magia deskubritzen. Antzerkiko magiaz Karrika taldean maitemindu zen. Goenkale jarraitu izan duzu? Zelan ez ba! Nire etxean erlijio bat izan da. Nire adina dauka, 94an hasi zen, ni ere 94koa naiz eta, kontziente naizenetik, beti ikusi dugu etxean, batzuetan gehiago beste batzuetan gutxiago... Engantxatu eta desengantxatzeko denbora ematen du, hainbeste urtetan zehar... Baina bai, jarraitu egin izan dugu, eta nire ama eta amama baldintza bako zaleak dira. Ez duzu orduan istorioan kokatzen ibili behar izan... Guztiz kontrakoa. Desilusioa eta dena hartu dut zenbat horma falta diren eta platoak ze txikiak diren ikusita... Said deitzen da zure pertsonaia. Zelakoa da? Gustoko duzu? Ikasle turkiar bat da eta aurten amaituko ditu zuzenbide ikasketak. Oso borrokalaria da, oso idealista; ez da hitzetan gelditzen, beti doa gauzen muturreraino, askotan ondorioetan asko pentsatu barik. Hori bada berekin komunean daukadan zerbait. Erabakiak hartzerakoan, nik proposamen bati beroan “bai” esaten diot. Saidek “bai” esan, eta egin egiten du. Nik “bai” esan, 36.000 buelta eman, eta gero hasten naiz egiten. Baina egiten dugunarekiko pasioa bai, biok daukagu. Gero, pertsona zabala da, baina hurbileko erlazioetan kostatu egiten zaio pausotxoa ematea. Agian Turkiatik datorrelako izango da. Hori ere landu behar izango zenuen. Azentua, zelan landu duzu? Nik izatez castinga beste papel batentzako egin nuen, Aimarrentzako, eta gero perfila ikusi eta deitu ninduten turkiarraren papela egiteko. Castingaren aurreko gauean, gidoia ikasten nenbilela, konturatu nintzen: azentua! Interneten topatzen hasi, eta youtuben Turkiako prentsaurrekoak bilatu, eta z=s, s=z... horrela azentua egin eta ez didate ezer aldatu. Kostatzen zaizu azentua jartzea? Hasieran asko, eta tira, gero kostatzen zait kentzea ere bai, e? Zaila da sekuentzia luzeetan mantentzea. Noiz edo noiz ebakitzen dute; “Eneko, azentua!”. Baina tira, beste toke teatral bat da pertsonaiarena, eta asko gustatzen zait. Kalean igarri duzu famarik? Bai. Sanfaustoetan, Panda hartzaz jantzi nintzen bigarren asteburuan, eta goizaldeko zazpiretan jendea ni seinalatzen hasi zen: “Goenkaaale!”. Txosnan turnoa egin nuenean ere jendea igarri nuen begira eta komentatzen. Hasieran ilusioa egiten zidan, baina orain... Anaia bikia daukazu. Hark ere igartzen du fama? Bai, banatu egiten ditugu! Esaten diot: zuk erantzun erdiak, eta nik beste erdiak. Berari ere eskatu nion baimena castingera joateko. Ez da munduko telenobela ezagunena ere, baina... Baietz esan zuen, ondorio guztiekin. Esan dit aprobetxatu egingo dela; tragoren bat hartu ahal badu gonbidatuta... Karrikan zabiltza azken urteotan. 2009 amaieran edo hasi nintzen, lehenengo atzerritarrekin egin genuen kultur arteko proiektu batean, eta gero Oinez dabilen jende eskasa lanean. Orain Lurra Astinduz obrarekin gabiltza, bonbardaketari buruzkoa. Noiztik antzerkizale? Txikitatik. Egongelan beti egiten nituen antzerkitxoak, amamarenean ere bai. Asko gustatzen zitzaidan idatzi eta antzeztea. Amorrua ematen dit orain telebistan agertzen naizelako jendeak esatea: “Orain aktore zara, e?”. Ni aktore izan naiz Karrikagaz eszenatokira edo Durangoko plazara joan naizenean. Karrikari asko zor diot. Nahiago dut arinago beste pilo bat gauza uztea Karrika uztea baino. Behar dut Karrika. Sormen adierazpenerako askatasun uharte bat da. Hor alde handia dago, telebista askoz ere kontrolatuagoa da. Unibertsitatean ere hasi zara. Denetarako astia edukitzen duzu? Mondragon Unibertsitatean Ikusentzunezko Komunikazioa egiten hasi naiz, eta bai, denbora bai. Filosofia da gauza gehiago badauzkazu, daukazun tarte libre hori gehiago aprobetxatuko duzula. Koordinatzaileagaz berba egin eta gauzak erraztuko zizkidatela esan zidan. Klaseak eta grabazioak goizez dauzkat eta astean egun bat, bi edo hiru galtzen ditut. Gogorra da, baina argi daukat ikasketa batzuk atera gura ditudala. Ikusentzunezko alorrean, zine munduak mugitzen zaitu? Gidoigintzara edo zuzendaritzara bideratu nahiko nuke. Gero edozer gauza gertatuko da, baina sormenagaz lotutako zeozer egin gurako nuke, gidoigintza, zinean, telebistan, edo erredakzio baten...
null
cc-by-sa
anboto
https://anboto.org/durango/1387677483923-batzutan-turkiar-azentua-kentzea-kostatzen-zait
Anboto
null
eu
null
null
[ "Akuilua", "Durango" ]
null
null
2,012
10
28
8
30
null
ETB1ek Baionako besten hasiera emango du gaur, zuzenean Peio Larralde, Gilles Barnemugle eta Jasone Iroz gonbidatuko dituzte emankizun berezian ETB1ek Baionako besten hasiera emango du gaur, 21:30etik 22:30era. Lapurdiko hiriburuko Herriko Etxeko balkoian egongo dira Ilaski Serrano eta Joseba Olagarai aurkezleak, zuzenean kontakizuna egiteko. Hiru gonbidatu izango dituzte Serranok eta Olagaraik: Peio Larralde pilotaria, Gilles Barnemugle Haiz Egoa elkarteko ordezkaria eta Jasone Iroz kazetaria. Nerea Alias kazetaria, berriz, karriketan ibiliko da hainbat erreportaje egiten —tartean, Baiona Ttipian egingo dituzten ekitaldien berri emango du eta eskaintza gastronomikoari buruzko erreportaje bat egingo du—. Jaien hasierako une berezienetakoa 21:50ean gertatuko da. Leon erregea Herriko Etxeko balkoian azalduko da, eta, ondoren, Baionako hiru auzoak ordezkatzen dituzten hiru giltzak jaurtiko dituzte balkoitik, bestei ofizialki hasiera emanez. Bi kabalkada, gaua osatuz Interneteko sare sozialei begira, Ipar Euskal Herriko euskarazko hedabideek #BF17 traola erabiltzea adostu dute. Gaur hasi eta jaiak amaitu bitartean, Berriako Garbiñe Ubeda, Nora Arbelbide eta Ekhi Erremundegi ariko dira besten kontakizuna egiten, sarean eta paperean. ETB1ek, bestalde, bi kabalkada emango ditu gaur gauean. Besten emankizunaren aurretik Irisarriko kabalkada (Nafarroa Beherea) ikusteko aukera izanen da (21:00). Hor, toberak, bertsolariak eta dantzariak tartekatuko dira. Jaien ostean, 22:30ean, Sarako kabalkada (Lapurdi) emango du euskarazko kateak. Ehun herritarrek baino gehiagok parte hartu zuten ikuskizun horretan, iaz, urriaren 9an. Dantza, antzerkia eta musika uztartu zituzten, herriko hainbat gertaera eta istorio kontatzeko. Gaua bukatzeko, Nafarroa Behereko kantuak entzun ahalko dira, Bankako menditarrak emankizunarekin.
ETB1ek Baionako besten hasiera emango du gaur, zuzenean
Peio Larralde, Gilles Barnemugle eta Jasone Iroz gonbidatuko dituzte emankizun berezian
ETB1ek Baionako besten hasiera emango du gaur, 21:30etik 22:30era. Lapurdiko hiriburuko Herriko Etxeko balkoian egongo dira Ilaski Serrano eta Joseba Olagarai aurkezleak, zuzenean kontakizuna egiteko. Hiru gonbidatu izango dituzte Serranok eta Olagaraik: Peio Larralde pilotaria, Gilles Barnemugle Haiz Egoa elkarteko ordezkaria eta Jasone Iroz kazetaria. Nerea Alias kazetaria, berriz, karriketan ibiliko da hainbat erreportaje egiten —tartean, Baiona Ttipian egingo dituzten ekitaldien berri emango du eta eskaintza gastronomikoari buruzko erreportaje bat egingo du—. Jaien hasierako une berezienetakoa 21:50ean gertatuko da. Leon erregea Herriko Etxeko balkoian azalduko da, eta, ondoren, Baionako hiru auzoak ordezkatzen dituzten hiru giltzak jaurtiko dituzte balkoitik, bestei ofizialki hasiera emanez. Bi kabalkada, gaua osatuz Interneteko sare sozialei begira, Ipar Euskal Herriko euskarazko hedabideek #BF17 traola erabiltzea adostu dute. Gaur hasi eta jaiak amaitu bitartean, Berriako Garbiñe Ubeda, Nora Arbelbide eta Ekhi Erremundegi ariko dira besten kontakizuna egiten, sarean eta paperean. ETB1ek, bestalde, bi kabalkada emango ditu gaur gauean. Besten emankizunaren aurretik Irisarriko kabalkada (Nafarroa Beherea) ikusteko aukera izanen da (21:00). Hor, toberak, bertsolariak eta dantzariak tartekatuko dira. Jaien ostean, 22:30ean, Sarako kabalkada (Lapurdi) emango du euskarazko kateak. Ehun herritarrek baino gehiagok parte hartu zuten ikuskizun horretan, iaz, urriaren 9an. Dantza, antzerkia eta musika uztartu zituzten, herriko hainbat gertaera eta istorio kontatzeko. Gaua bukatzeko, Nafarroa Behereko kantuak entzun ahalko dira, Bankako menditarrak emankizunarekin.
null
cc-by-sa 4.0
berria
https://www.berria.eus/paperekoa/2273/017/002/2017-07-26/etb1ek-baionako-besten-hasiera-emango-du-gaur-zuzenean.htm
Urtzi_Urkizu
null
eu
null
[ "Bizigiro" ]
null
null
null
2,017
7
26
null
null
null
Larunbateko Jostailu Erabilien Azokarako material bilketa, abenduaren 13an eta 14an Etxean izan baina erabiltzen ez dugun jostailuari bestelako erabilera bat eman diezaioke beste norbaitek. Esku aldaketa hori egiten laguntzen du Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak urtero antolatzen duen Jostailu Erabilien Azokak. Aurtengo edizioa, larunbatean, abenduaren 15ean ospatuko da, 11:00-13:00 artean frontoian. Aurreko bi egunetan, hilaren 13an eta 14ean bilduko dira azokarako jostailuak, 17:00-19:00 artean Sutegiko erakusketa aretoan. Ekimen honetan parte hartzeko baldintza hauek bete behar dira: -Jostailuek osorik egon behar dute. Norberari hartzea gustatuko litzaiokeen moduan. -Bilketa egunetan jasotzen dena musu-truk emango da. Horren truke, nahi izanez gero, txartel bat jasoko du bakoitzak azoka egunean beste jostailuren batengatik aldatzeko. -Azoka egunean jostailuak trukatzeko, 8 urtetik beherakoek, arduradun batekin parte hartu beharko dute. -DVD eta antzekoek jatorrizkoak izan beharko dute. -Piladun jostailuek funtzionatzen dutela erakutsi beharko da. -Azoka amaieran bertan geratzen direnak “Ez itxi begiak” Elkarteak jasoko ditu.
Larunbateko Jostailu Erabilien Azokarako material bilketa, abenduaren 13an eta 14an
null
Etxean izan baina erabiltzen ez dugun jostailuari bestelako erabilera bat eman diezaioke beste norbaitek. Esku aldaketa hori egiten laguntzen du Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak urtero antolatzen duen Jostailu Erabilien Azokak. Aurtengo edizioa, larunbatean, abenduaren 15ean ospatuko da, 11:00-13:00 artean frontoian. Aurreko bi egunetan, hilaren 13an eta 14ean bilduko dira azokarako jostailuak, 17:00-19:00 artean Sutegiko erakusketa aretoan. Ekimen honetan parte hartzeko baldintza hauek bete behar dira: -Jostailuek osorik egon behar dute. Norberari hartzea gustatuko litzaiokeen moduan. -Bilketa egunetan jasotzen dena musu-truk emango da. Horren truke, nahi izanez gero, txartel bat jasoko du bakoitzak azoka egunean beste jostailuren batengatik aldatzeko. -Azoka egunean jostailuak trukatzeko, 8 urtetik beherakoek, arduradun batekin parte hartu beharko dute. -DVD eta antzekoek jatorrizkoak izan beharko dute. -Piladun jostailuek funtzionatzen dutela erakutsi beharko da. -Azoka amaieran bertan geratzen direnak “Ez itxi begiak” Elkarteak jasoko ditu.
null
cc-by-sa 3.0
noaua
https://noaua.eus/usurbil/1550569167808-larunbateko-jostailu-erabilien-azokarako-material-bilketa-abenduaren-13an-eta-14an
Noaua Aldizkaria
null
eu
null
null
null
null
null
2,018
12
10
8
50
null
100 urte Zumarraga eta Urretxu arteko mugan Albisuatarren etxeak 100 urte bete ditu. Urretxuko eraikin hau Joaquin Albisu okinak jaso zuen. Pagoeta auzoko etxe zaharrena da eta azken mende honetan makina bat gertaeren lekuko izan da.Albisuatarren etxeak 100 urte bete ditu. Etxe hau oso berezia eta ezaguna da, bere historiagatik eta toki estrategikoan dagoelako. Izan ere, Urretxu eta Zumarragako mugan dago. Egun bi herriak lotzen dituzten lau zubi daude, baina garai batean bi bakarrik zeuden. Milaka lagun pasa dira Albisuatarren etxe ondotik, geltokira, ikastolara edo Goldenera bidean.Etxearen orma batean jarritako azuleju batzuetan eraikuntza urtea eta inizial batzuk ikus daitezke: J.A. Inizial horiek etxea eraiki zuen gizonarenak dira: Joaquin Albisuarenak. Egun, eraikina bere ondorengo batzuena da. Albisua-Garmendia sendiarena, hain zuzen ere.Joaquin Albisua okina zen eta Busca Sagastizabal konposito-reari eta bere emazteari erosi zien lursaila. «Orubea Busca Sagastizabalen emaztearen gurasoena zen. Ezkondu zenean, bere alabari eman zioten dote bezala. Gure birraitonak erosi zuenean, Busca Sagastizabal eta bere emaztea Madrilen bizi ziren dagoeneko. Gure etxean salerosketa harekin zerikusia duten gutun batzuk ditugu», dio Arantxa Albisuak.Okinak Juan Cruz Mendiola eraikitzaileari esan zion etxea eraikitzeko. «Gure birraitonari garesti atera zitzaiola iruditu zitzaion. Handik urte batzuetara beste etxe bat eraiki zuen, fruta-saltzaileen etxea bezala ezagutzen dena, eta kontu guztien ardura berak hartzea erabaki zuen».Erreportaje honetako etxeak zazpi etxebizitza ditu: bi solairu bakoitzean eta beste bat teilatupean. «Oso etxe ona da. Gainera, beti oso ondo zaindu dugu eta sendotu egin genuen».Denda askoOso eraikin ezaguna da. Izan ere, oso toki onean dago (geltokira eta ikastolara bidean eta bi herrien arteko zubietako baten ondoan) eta etxe azpiko lokaletan denda ezagun asko egon dira. «Familiaren okindegia, amonaren janari-denda, Pereztarren tipula eta baratxuri denda, Arrietatarren bizartegia, Julianen harategia…».Egun etxe azpian ez dago negoziorik, baina lehenengo solairuan Arantxaren eta bere ahizpa Garbiñeren Algar estetika zentroa dago. Negozio hau duela 42 urte ireki zuten.Albisuatarren etxearen pa-rean duela 25 urteko Santa Anastasia jaietan erre zen eraikina zegoen: Isabel tabernaren etxea. Isabel ospetsua Arantxaren birramona zen. «Joaquin eta Isabel guraskideak ziren. Ez omen zuten oso harreman ona. Isabel izaera handiko emakumea izango zen. Izan ere, bere taberna oso ospetsua zen eta ondoko zubiari bere tabernaren izena eman zioten herritarrek».Duela hamarkada batzuk Urretxu eta Zumarragako auzo horri ‘dolarraren auzoa’ deitzen zioten: hiru geltoki zeuden, astebururo Gipuzkoako eta Bizkaiko ehunka gaztek zubia zeharkatzen zuten Golden dantzalekura joateko… Joaquin Albisuaren etxeak hitz egiten jakingo balu, zer ez ote luke kontatuko!
100 urte Zumarraga eta Urretxu arteko mugan
null
Albisuatarren etxeak 100 urte bete ditu. Urretxuko eraikin hau Joaquin Albisu okinak jaso zuen. Pagoeta auzoko etxe zaharrena da eta azken mende honetan makina bat gertaeren lekuko izan da.Albisuatarren etxeak 100 urte bete ditu. Etxe hau oso berezia eta ezaguna da, bere historiagatik eta toki estrategikoan dagoelako. Izan ere, Urretxu eta Zumarragako mugan dago. Egun bi herriak lotzen dituzten lau zubi daude, baina garai batean bi bakarrik zeuden. Milaka lagun pasa dira Albisuatarren etxe ondotik, geltokira, ikastolara edo Goldenera bidean.Etxearen orma batean jarritako azuleju batzuetan eraikuntza urtea eta inizial batzuk ikus daitezke: J.A. Inizial horiek etxea eraiki zuen gizonarenak dira: Joaquin Albisuarenak. Egun, eraikina bere ondorengo batzuena da. Albisua-Garmendia sendiarena, hain zuzen ere.Joaquin Albisua okina zen eta Busca Sagastizabal konposito-reari eta bere emazteari erosi zien lursaila. «Orubea Busca Sagastizabalen emaztearen gurasoena zen. Ezkondu zenean, bere alabari eman zioten dote bezala. Gure birraitonak erosi zuenean, Busca Sagastizabal eta bere emaztea Madrilen bizi ziren dagoeneko. Gure etxean salerosketa harekin zerikusia duten gutun batzuk ditugu», dio Arantxa Albisuak.Okinak Juan Cruz Mendiola eraikitzaileari esan zion etxea eraikitzeko. «Gure birraitonari garesti atera zitzaiola iruditu zitzaion. Handik urte batzuetara beste etxe bat eraiki zuen, fruta-saltzaileen etxea bezala ezagutzen dena, eta kontu guztien ardura berak hartzea erabaki zuen».Erreportaje honetako etxeak zazpi etxebizitza ditu: bi solairu bakoitzean eta beste bat teilatupean. «Oso etxe ona da. Gainera, beti oso ondo zaindu dugu eta sendotu egin genuen».Denda askoOso eraikin ezaguna da. Izan ere, oso toki onean dago (geltokira eta ikastolara bidean eta bi herrien arteko zubietako baten ondoan) eta etxe azpiko lokaletan denda ezagun asko egon dira. «Familiaren okindegia, amonaren janari-denda, Pereztarren tipula eta baratxuri denda, Arrietatarren bizartegia, Julianen harategia…».Egun etxe azpian ez dago negoziorik, baina lehenengo solairuan Arantxaren eta bere ahizpa Garbiñeren Algar estetika zentroa dago. Negozio hau duela 42 urte ireki zuten.Albisuatarren etxearen pa-rean duela 25 urteko Santa Anastasia jaietan erre zen eraikina zegoen: Isabel tabernaren etxea. Isabel ospetsua Arantxaren birramona zen. «Joaquin eta Isabel guraskideak ziren. Ez omen zuten oso harreman ona. Isabel izaera handiko emakumea izango zen. Izan ere, bere taberna oso ospetsua zen eta ondoko zubiari bere tabernaren izena eman zioten herritarrek».Duela hamarkada batzuk Urretxu eta Zumarragako auzo horri ‘dolarraren auzoa’ deitzen zioten: hiru geltoki zeuden, astebururo Gipuzkoako eta Bizkaiko ehunka gaztek zubia zeharkatzen zuten Golden dantzalekura joateko… Joaquin Albisuaren etxeak hitz egiten jakingo balu, zer ez ote luke kontatuko!
null
cc-by-nc-nd
goierriko-hitza
https://goierri.hitza.eus/2017/09/22/100-urte-zumarraga-eta-urretxu-arteko-mugan-3/
null
posts
eu
null
[ "Gizartea" ]
null
386,703
null
2,017
9
22
0
0
0
Hezkuntza izango da gaurko Alkarrekinen herritarren foroan landuko den gaia Hezkuntza ulertzeko moduaz, eta herriko eragile, ekimen eta azpiegituren egoeraz jardungo dute, jorratu beharko liratekeen ildo nagusiak zein diren identifikatzeko. Foroa 18:30ean batuko da antzokian. Iturria: Garabide.
Hezkuntza izango da gaurko Alkarrekinen herritarren foroan landuko den gaia
Hezkuntza ulertzeko moduaz, eta herriko eragile, ekimen eta azpiegituren egoeraz jardungo dute, jorratu beharko liratekeen ildo nagusiak zein diren identifikatzeko. Foroa 18:30ean batuko da antzokian. Iturria: Garabide.
null
null
cc-by-sa 3.0
plaentxia
https://plaentxia.eus/soraluze/1456249188896-hezkuntza-izango-da-gaurko-alkarrekinen-herritarren-foroan-landuko-den-gaia
plaentxia_com
null
eu
null
null
null
null
null
2,013
10
15
19
54
null
GRAIN nazioarteko erakundeko ordezkariak izan dira Abadiñon GRAIN nazioarteko erakunde ez-instituzionaleko —pertsonek kontrolatutako baliabide genetikoetan eta ezagutza tradizionalean oinarritutako nekazal biodibertsitatearen erabilera sostengagarria bultzatzen dute— ordezkariak izan dira Abadiñon, EHNEk gonbidatuta. Enpresa zein nazioz gaindikoek jarduera ekonomikoekiko—elikadura jarduerak zein ez— toki- eta mundu- mailan duten kontrol geroago eta handiagoarekin lotutako hainbat gai aztertu eta eztabaidatzeko aukera izan dute nekazaritza sindikatuak eratutako jardunaldietan; aldaki tradizionalen haziak gorde eta sarbide librea izatearekin —hori be toki- eta mundu-mailan— lotutako problematikaz ere jardun dute. Aste hasikeran izan dira jardunaldiak EHNEren Abadiñoko egoitzan, eta Bizkaiko EHNEko presidente Mikel Kormenzanak balorazio “oso ona” egin du. Astelehenean laborantza-erregaia izan zuen eztabaidagai: “Aspaldian dihardugu txarto deituta bio-erregaia deritzonarekin. Laborantza-erregaia da guretzat, ez biologikoa. Baserritar eta gizartearentzat mehatxu handia da”. EHNEk “iruzurra” dela dio, eta aldaketa klimatikoari aurre egitearekin baino interes ekonomikoarekin dagoela lotuta. Horren aurrean garatu daitezken ekintza eta estrategiak ere aztertu ei dituzte. Haziak eta transgenikoak Aldaki tradizionaleko hazien erabileraz ere jardun zuten —tokiko aldakiak katalogatu ala ez, zelan saldu, zein trukatu arazo legalik barik…—, hazien gainean dauden nazioarteko kanpainez eta aldaki tradizionalez zein transgenikoez, besteren artean. Era berean, gai horiekin lotuta indarrean dagoen legedia ere hartu dute hizpide. Landu daitezken ekintza eta estrategiak ere jarri zituzten mahai gainean. Iparraldearen atzetik Bizkaian batu dira udal gehien transgeniko gabeko gune izendatzeko kanpainara. Norbanakoak, udalak, erakundeak, Jaurlaritza… geroago eta gehiagok egin dute bat horrekin. Hala ere, berriro zabalduko du kanpaina EHNEk.
GRAIN nazioarteko erakundeko ordezkariak izan dira Abadiñon
null
GRAIN nazioarteko erakunde ez-instituzionaleko —pertsonek kontrolatutako baliabide genetikoetan eta ezagutza tradizionalean oinarritutako nekazal biodibertsitatearen erabilera sostengagarria bultzatzen dute— ordezkariak izan dira Abadiñon, EHNEk gonbidatuta. Enpresa zein nazioz gaindikoek jarduera ekonomikoekiko—elikadura jarduerak zein ez— toki- eta mundu- mailan duten kontrol geroago eta handiagoarekin lotutako hainbat gai aztertu eta eztabaidatzeko aukera izan dute nekazaritza sindikatuak eratutako jardunaldietan; aldaki tradizionalen haziak gorde eta sarbide librea izatearekin —hori be toki- eta mundu-mailan— lotutako problematikaz ere jardun dute. Aste hasikeran izan dira jardunaldiak EHNEren Abadiñoko egoitzan, eta Bizkaiko EHNEko presidente Mikel Kormenzanak balorazio “oso ona” egin du. Astelehenean laborantza-erregaia izan zuen eztabaidagai: “Aspaldian dihardugu txarto deituta bio-erregaia deritzonarekin. Laborantza-erregaia da guretzat, ez biologikoa. Baserritar eta gizartearentzat mehatxu handia da”. EHNEk “iruzurra” dela dio, eta aldaketa klimatikoari aurre egitearekin baino interes ekonomikoarekin dagoela lotuta. Horren aurrean garatu daitezken ekintza eta estrategiak ere aztertu ei dituzte. Haziak eta transgenikoak Aldaki tradizionaleko hazien erabileraz ere jardun zuten —tokiko aldakiak katalogatu ala ez, zelan saldu, zein trukatu arazo legalik barik…—, hazien gainean dauden nazioarteko kanpainez eta aldaki tradizionalez zein transgenikoez, besteren artean. Era berean, gai horiekin lotuta indarrean dagoen legedia ere hartu dute hizpide. Landu daitezken ekintza eta estrategiak ere jarri zituzten mahai gainean. Iparraldearen atzetik Bizkaian batu dira udal gehien transgeniko gabeko gune izendatzeko kanpainara. Norbanakoak, udalak, erakundeak, Jaurlaritza… geroago eta gehiagok egin dute bat horrekin. Hala ere, berriro zabalduko du kanpaina EHNEk.
null
cc-by-sa
anboto
https://anboto.org/abadino/1387665775718-grain-nazioarteko-erakundeko-ordezkariak-izan-dira-abadinon
Anboto
null
eu
null
null
[ "Ekonomia", "Abadiño" ]
null
null
2,007
7
11
15
34
null
Akelarreko afaria hilaren 23an Gazte Asanbladak afaria egingo du hilaren 23an Ake­larrea­ren ondoren. Afarira joateko izena eman behar da Garin tabernan eta gaur da azkeneko eguna. Izena ematen ez duenak ezingo du afarira joan. Afariak 15 euro balio ditu.
Akelarreko afaria hilaren 23an
null
Gazte Asanbladak afaria egingo du hilaren 23an Ake­larrea­ren ondoren. Afarira joateko izena eman behar da Garin tabernan eta gaur da azkeneko eguna. Izena ematen ez duenak ezingo du afarira joan. Afariak 15 euro balio ditu.
null
cc-by-sa
kronika
https://kronika.eus/urumea/1570444236453-akelarreko-afaria-hilaren-23an--17653z
Kronika - Erredakzioa
null
eu
null
null
[ "Gizartea" ]
null
null
2,009
6
17
2
0
null
Antzuolako jaiak 2012: Suzko zezena eta Joselu Anaiak xxx
Antzuolako jaiak 2012: Suzko zezena eta Joselu Anaiak
xxx
null
null
cc-by-sa 3.0
goiena
https://goiena.eus/antzuola/1386611305714-antzuolako-jaiak-2012-suzko-zezena-eta-joselu-anaiak
Kepa Martelo
null
eu
null
null
[ "Antzuola" ]
null
null
2,012
7
15
15
1
null
Hiesari buruzko informazioa eskainiko du aurten be Aittitta Txiki elkarteak Abenduaren 1ean Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, aurten be ekimen bereziak antolatuko ditu Aittitta Txiki kultur elkarteak. «Gazteak gaixotasunari buruz kontzientziatzeko», hitzaldia eta bideo emonaldia egingo dituzte ikastolan eta eskolan, eta herritarrei begira mahai informatzaileak ipiniko dituzte kalean. Hiesari lotutako ekimenak azaroaren azken astean egingo badituzte be, prestaketekin hasi dira Aittitta Txikikoak. Lumentzako hiru kurutzeetan jarriko duten bandera erosi, eta Bartzelonako (Herrialde Katalanak) Sida Studi taldeagaz harremanetan jarri dira dagoeneko. «Urteak daroaguz talde horregaz harremanetan; gu baino aurreratuago daude gizartearen sentsibilizazioari dagokionez», azaldu du Jose Migel Meabe Aittitta Txiki elkarteko kideak. Sida Studi taldekoek bost bat bideo bidaliko dizkiete, eta horietako bat aukeratuko dute ikastetxeetan emoteko. «Urtero hiesaren inguruko gai bat aukeratzen dugu, kondoiaren erabilpenaren garrantzia, esate baterako, eta gai hori, gazteek modu errez batean ulertzea izaten da helburua», azaldu du Meabek. Kalean Ikastetxeetako jardunaldiez gainera, 1.500 zinta gorri prestatuko dituzte eta beste 1.500 preserbatibo jarriko dituzte herritarren eskura. «1.000 bat guk erosten ditugu eta beste 500 hiesaren kontrako T4 elkarteak bidaltzen dizkigu», zehaztu du Aittitta Txikikoak. Eskuorriak be banatuko dituzte, eta, urtero legez, Josu Unanue bermeotarrak hiesari buruzko hitzaldia emongo du. «Unanuek bere esperientzia kontatuko digu», azaldu Meabek. Mahai informatzaileak Eskolapean eta Gamarra kalean jarriko dituzte, eta kondoiak herriko hamasei lekutara banatuko dituzte: ikastetxeetan, herriko hiru farmazietan, osasun etxean, udaletxean, kultur etxean, udaltzaingoan eta euskaltegian, besteak beste. Kalean be eskura egongo dira, mahai informatzaileekin batera.
Hiesari buruzko informazioa eskainiko du aurten be Aittitta Txiki elkarteak
null
Abenduaren 1ean Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, aurten be ekimen bereziak antolatuko ditu Aittitta Txiki kultur elkarteak. «Gazteak gaixotasunari buruz kontzientziatzeko», hitzaldia eta bideo emonaldia egingo dituzte ikastolan eta eskolan, eta herritarrei begira mahai informatzaileak ipiniko dituzte kalean. Hiesari lotutako ekimenak azaroaren azken astean egingo badituzte be, prestaketekin hasi dira Aittitta Txikikoak. Lumentzako hiru kurutzeetan jarriko duten bandera erosi, eta Bartzelonako (Herrialde Katalanak) Sida Studi taldeagaz harremanetan jarri dira dagoeneko. «Urteak daroaguz talde horregaz harremanetan; gu baino aurreratuago daude gizartearen sentsibilizazioari dagokionez», azaldu du Jose Migel Meabe Aittitta Txiki elkarteko kideak. Sida Studi taldekoek bost bat bideo bidaliko dizkiete, eta horietako bat aukeratuko dute ikastetxeetan emoteko. «Urtero hiesaren inguruko gai bat aukeratzen dugu, kondoiaren erabilpenaren garrantzia, esate baterako, eta gai hori, gazteek modu errez batean ulertzea izaten da helburua», azaldu du Meabek. Kalean Ikastetxeetako jardunaldiez gainera, 1.500 zinta gorri prestatuko dituzte eta beste 1.500 preserbatibo jarriko dituzte herritarren eskura. «1.000 bat guk erosten ditugu eta beste 500 hiesaren kontrako T4 elkarteak bidaltzen dizkigu», zehaztu du Aittitta Txikikoak. Eskuorriak be banatuko dituzte, eta, urtero legez, Josu Unanue bermeotarrak hiesari buruzko hitzaldia emongo du. «Unanuek bere esperientzia kontatuko digu», azaldu Meabek. Mahai informatzaileak Eskolapean eta Gamarra kalean jarriko dituzte, eta kondoiak herriko hamasei lekutara banatuko dituzte: ikastetxeetan, herriko hiru farmazietan, osasun etxean, udaletxean, kultur etxean, udaltzaingoan eta euskaltegian, besteak beste. Kalean be eskura egongo dira, mahai informatzaileekin batera.
null
cc-by-nc-nd
lea-artibai-eta-mutrikuko-hitza
https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2011/11/03/hiesari-buruzko-informazioa-eskainiko-du-aurten-be-aittitta-txiki-elkarteak/
null
posts
eu
null
[ "Orokorra" ]
null
5,961
null
2,011
11
3
9
8
43