{"Azken urte hauetan, japonen telebista oso esaguna da...": "Azken urte hauetan, japonen telebista oso esaguna da eta bizi guztian erabilitako telebista izan da. Joan den azken 10 urteetan, marrazka bizidunak, eguraldia, albisteak eta abar emitizen izan ditu (diaru laguntza ederrak ere eduki ditu aurrera segi dezan), azken bateta garai hartako modelo hartako lehen telebista zen eta ez zegoenez modelo horren bezalakorik, oso indar handia eduki zuen baina azken sei hillabetetan indarra galtzen joan da, hasiera batetan japoneko, ehuneko hirurogeita bat zen bere bezero edo interesa zuen gende kopurua, baina azken hilabete hauetan ehuneko hamarrera bajatu da, dirulaguntza edukiko balu, aurrera irten hahalko litzateke baina ez dutenez diru laguntzarik, ehuneko hamarrarekin ez da nahiko aurrera irtetzeko. Hori jakinda, horain erraz dago ikusteko zergaitik ez doan hain ondo telebista honen fama, audientzia... Lehenik, nik uzte dut telebista honek bere urrezko garaia eduki zuela, 2010tik 2020ra, hazken batetan garai horretan egon dako telebista honeta da, Mitsubisik oso telebista honada eta ekononomikoa egiten ditu eta zituen, baina gaur egunean 2021an asko hobetu dira, playstation 4, playstation 3, playstation 2, Wii, Realidad Virtual eta beste konsola edo makina asko ipini ahal dira eta 2010ean ezin ziren ahin beste jarri, b edo hiru jarri ahal ziren geheienez. Garai honetan telebista eredu berriak daude eta oso indar handia dute, adibidez: Netflix, HBO, Amazon, Sky, Youtube, Instagram, Facebook, Telegram...Geroago eta behar izan txikiagoagoa dugu telebistan gan eta telebistatik aparte ere sakeleko telefono hobeagoak ditugu guri interesatzen zaiguna ikusteko, nahi izanez gero sakelekoa atera eta youtuben nahi dugun dena ikus dezakegu eta ikusiz gero nola telebistan gezurra esaten hari direla beste informazio iturri batzuk aurki ditzakegu eta ez beti informazio iturii batetara lotuta egon. Ezta sakelakoa bakarrik, gaur egungo telebistak Wifi-ra lotu eskero, mobilarekin batera, telebistan, sakeleko pantallan jarritakoa ikus dezakegu telebistan, telebistaren pantalla ere oso kalitate onekoak eta tamaina handikoak dira. Laburbilduta, gaur egin dugun teknologiarekin nahi dezakegun dena egin dezakegu eta garai hartako telebista baino hobeagoa izan liteke gure sakeleko bat, telebista erosi beharrean askoz hobeto irtetzen da, telebista bat nahi izanez gero ere oso onak eta ekonomikoa daude merke.", "Denok bizi izan genuen iaz ia hiru hilabetez jardun zen...": "Denok bizi izan genuen iaz ia hiru hilabetez jardun zen konfinamendua. Egoera gogorra izan zen denontzat, ez baigenekien noiz amaituko zen, edo zer gertatuko zen hura amaitzerakoan. Ikastolek, unibertsitateek eta ikaskuntza erakundeek, online saioak antolatu zituzten gazteek formakuntza jasotzen jarrai zezaten. Hortaz hauek, etxean egon bitartean arlo desberdinetako saioak edukitzen zituzten. Etxean sartuta egon garen denboran, laguntza psikologikoak gure egunerokotasunean duen garrantziaz konturatu naiz. Batetik, nerabeek konfinamenduan jaso beharreko laguntza psikologikoa aipatzean, hauen gustoko aktibitateak lantzeari egiten diot erreferentzia. Esaterako, marrazketa arloa gogoko izanez gero, egunero denbora tarte txiki bat marrazten jardutea, oreka emozionalari eusteko, eta ez urduritasuna nabarmentzeko. Konfinamendu garaian, oreka emozionala oso faktore garrantzitsua zen, bi hilabete etxean sarturik egon behar izan genuelako, eta telebista piztean gai bat soilik nabarmentzen zelako; Covid-19a. Bestetik, kreatibitatearekin zerikusia duten ikasgaiak lantzean, kanpoan gertatzen ari denaz guztiz ez konturatzea gerta daiteke. Azkenean, norberaren burua distraituta mantentzea delako kreatibitate ikasgaien helburua. Hauek gainera kontzentrazioa lantzeko ere aukera bikainak dira oraindik garapenean dauden nerabeentzat, ikasgai hauetan erlaxazioa eta kontzentrazioa nabarmen direlako, eta hauek bizitzako beste arlo guztietatarako oso garrantzitsuak eta baliogarriak direlako. Azkenik, eskoletan horrelako ikasgaiek lekua hartzea oso garrantzitsua iruditzen zait, nerabeek interes handia jartzen dutelako hauetan, eta beraien ikasteko interesa handitu daitekelako. Horrelako ikasgaiak egongo ez balira, haurrak etxean ez zioten eskolari jaramonik ere egingo, eta agian aztoraketa puntu batekin jardungo ziren bi hilabetez zehar. Gainera, kreatibitatea landu bitartean, esperimentazioa ere lantzen dute eta hau ezinhobea da beraien hazkuntzarako. Ondorioz, horrelako ikasgaiek eskoletan lekua edukitzea ideia zoragarria dela iruditzen zait, gazteek inkontzienteki sekulako garapen psikologikoa jasaten dutelako, eta aldi berean erlazionatzeko erraztasun gehiago, ikasteko motibazioa, oreka emozionala, eta esperimentazioa ahalbidetzen zaizkielako. Gainera etxean sartuta egon garen momentuetan, jabetu nahiz kreatibitatearekin zerikusia daukaten aktibitateak lantzeak nerabeentzat gauza positiboak bakarrik ekartzen dituela, eta azkenean hori dela gazteek zein haurrek gaur egun behar dutena, etorkizun paregabe bat edukitzeko.", "Pandemia egoera eta konfinamendua dela eta, asko izan dira...": "Pandemia egoera eta konfinamendua dela eta, asko izan dira armairuan gordeta zituzten musika-tresnak eta pintzelak atera eta duela urte batzuk alde batera utzitako zaletasunei berriro ekin dieten pertsonak. Horrela, musika edota dantza bezalako jarduerek gure bizitzan duten garrantziaz jabetzen hasi da gure gizartea, nahiz eta eskola eta ikastetxeetan ikasgai hauei oraindik ez zaien behar adinako baliorik ematen. Argi dago marrazketa eta musika bezalako ikasgaiak eskola-ordu gutxien dituzten ikasgaiak direla, izan ere, irudimena garatzera bideratutako ikasgaiak oso eskas baloratuak daude, Matematika edo Historia bezalako ikasgaiekin alderatzen baditugu. Beharbada, etorkizunerako balio ez duten ikasgaiak diren ustea gizartean zabaldu egin delako gertatzen da hori. Hori dela eta, ikasgai hauek askotan garrantzia gutxiko ikasgaitzat hartzen dira helduen artean, horietako askok denbora pasa gisa ulertzen baidituzte eta ez baitiete jarduera hauek izan ditzaketen onurei erreparatzen. Hala ere, Musika, Marrazketa, Dantza... oso ikasgai baliagarriak dira haur eta gazteen irudimena garatzeko, baita haien garapenerako ere. Ikasgai hauei esker, hainbat gaitasun lantzen eta hobetzen dituzte ikasleek, hala nola, kontzentrazioa edo ikasle-irakasleen arteko harremanak. Horrezgain, ikasketek askotan eragiten duten frustazio eta antxietateari aurre egiteko jarduera aproposak dira, aditu askoren aburuz sormena lantzeko jarduerek erlasatzeko aurkera ezinhobea eskaintzen diete eta ikasleei. Era berean, marrazketa, adibidez, oreka emozionalari eusteko jarduera baliagarria da eta sormena lantzeko aurkera ematen die gure gatetxoei. Bestalde, gutako asko txikitatik hasi gara forma eta kolore desberdinekin esperimentatzen edo musika-instrumentu desberdinekin jolasten, izan ere, esperimentazioa sustatzeko aproposak dira musika edo marrazketa. Horrela, jarduera hauek haurren eta nerabeen jarrera ludikoa sustatzen laguntzen dute, haiengan ikasteko interesa sustatuz. Azken finean, dantza, musika edo marrazketa jarduera eramangarri eta dibertigarriak izan ohi dira gure nerabeentzat. Sormena lantzeko jarduerek duten eragina nabarmena da, gure seme-alabetan batez ere, oraidik garapen prozesuan baitaude. Hori kontuan izakin, ikasgai horien eskola-orduak handitzea beharrezkoa dela uste dut, baita sormena lantzeko beste motatako jarduerak antolatzea eta sustatzea ere, hala nola, tailerrak, literatur-lehiaketak, marrazki-lehiaketak... Horrela, Marrazketa edo Musika bezalako ikasgaiek ikastetxeetan duten balioa handitzea lortuko genuke, hezkuntza-kalitatea hobetuz, eta hori lortutakoan, gure seme-alabak osatuagoak eta prestatuagoak haziko direlakoan nago."}